Egungo Euskararen Hiztegia
—B—
[bertsioa: 2024-01-10]

ba1 1 lok bada.

Bada, ez ba, berriro ere.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 332. orr.

-Ba nik uste hain justu gutxien berari axola zaio -Pedrok, su emanez-.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 106. orr.

Ba, kasu bat kontatuko dizut.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 45. orr.

-Ba, Kantengana, eta Schopenhauerrengana batez ere.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 165. orr.

Ba hori, nola zen ba?  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 24. orr.

Hor daukazue, ba... goiko armairuan -eta atzera logela aldera joan zen-.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 12. orr.

Ezpataz, lantzaz eta azkonaz armatua zatozkit. Ba, ni Jaun ahalguztidunaren izenean natorkizu, zuk desafiatu dituzun israeldar gudarosteen Jainkoaren izenean.  Elizen arteko biblia   1 Sm 17,45

Ba, nik ere antzeko zerbait nahi dut.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 53. orr.

-Ba Arnol Matthewsek ere gezurrak esaten ditu.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 69. orr.

Ba nik ez nekien.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 77. orr.

-Hator ba orduan -dio Felixek-.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 253. orr.

-Hori ba; esan dinat: hobeto pentsatu dudala eta...  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 9. orr.

-Tira, ba -esan zuen Hermionek isilka-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 248. orr.

Zer ba?  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 13. orr.

-Esan ba...  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 69. orr.

Horra, ba: zure emaztea bada, hartzazu eta zoaz hemendik.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 41. orr.

Hala ba, goiz horretan moteleko bulegoa itxi eta gora igo ginen, suite batera.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 33. orr.

Ea ba, ea ba...  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 192. orr.

-Baietz ba.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 63. orr.

Hara, ba!, egin zuen frau Gerdak, eta oroitzapenen baten bila aritu zen bere kabutako txokoren batean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 116. orr.

Ez dakit ba, agian hau..." Paperean abeletxe idatzi nuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 12. orr.

Banengoen ba, ni!  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 57. orr.

-Eta zergatik egingo dizut, ba, nik hori? -osaba Vernonek, burlaizez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 22. orr.

-Zer daukak ba, Joxemai?  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 20. orr.

Eta... ez gara ba gaixo egongo?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 23. orr.

Ez al du ba kabalak esaten hitz santuak esanez sortu zuela Jainkoak mundua?  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 62. orr.

Ez ote dira, ba, bi?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 23. orr.

Hi jan eta jan ari haiz ba denbora guztian.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 26. orr.

Ez haiz ba orain hire kolega baten etxera joango, eta hura ere hire marroi honetan sartu, ezta?  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 239. orr.

-Bihotza ez al da ba errai kardiakoa?  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 118. orr.

-Nolatan heldu haiz ba, txabola zoragarri honetara?  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 73. orr.

Zenbat metro dira ba haren etxetik honaino, ehun?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 150. orr.

Ez zidan, ba, esan, baimena ematen banion, putakeriak egiten hasiko zitzaiola ni bakean utz nezan.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 39. orr.

-Ai, emakumeak, zer zarete ba tematiak!  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 41. orr.

Nondik ba bestela, holako faboreak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 19. orr.

-Esaten nuen nik ba.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 61. orr.

Zergatik ez ba? Gainera, ordubi eta erdiak besterik ez dira.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 144. orr.

Zer aldatu da ba?  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 10. orr.

Zer gertatu da ba?  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 19. orr.

Izango ez da ba!  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 16. orr.

Nori buruz izango da ba!  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 45. orr.

Zer nahi zenuten ba?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 84. orr.

Hi ere ez haiz ba haren larrekoa izango?  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 64. orr.

“Zure aita soinujolea al da, ba?", galdetu zion maistrak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 9. orr.

Baten batek kalea zaindu beharko dik ba!, erantzun zion Hermannek.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 51. orr.

Ez dizu axolako barre egiten badut, ezta ba?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 35. orr.

-Nola ez da ba izango, zeure izerdiaz irabazitako ogia duzu eta!  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 159. orr.

Nork bere lastozko kapelutzarra buruan, beharbada pozik, beharbada ez, ezin ba jakin, hain ikertezin, hain mongoliko.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 59. orr.

Ederra joan ninduan ba ni Bilbora, kolkoa beteko korapiloarekin.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 56. orr.

2 (elkarrizketetatik at)

Ba, single eta minded horiek elkar harturik diotena da pentsamendu, gogo edo asmo bakarra, bakuna eta xinplea duena, hots, tontoa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 193. orr.

Horrela ba, Chamartín hoteletik deitu nion, eta ordu erdiren buruan azalduko zela esan zidan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 98. orr.

Ez diela ezer ulertzen; nola tentatuko dituen ba haien hizkuntza jakin gabe; mesedez eta arren, bidaltzeko beste norabait.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 35. orr.

Hiru egun lehenago abiatu zen Belemetik; Jainkoak daki ez zuela, ba, gutxitan egina Brasilgo itsasertzen eta Europakoen arteko bide hura.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 24. orr.

Joan nintzen ba Oñatira, Mikel ikusteko irrika horrekin, baina aurretik Jerardo Elortzarekin bildu behar, goizeko bederatzietan gainera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 23. orr.

Eta pentsatzen gelditzen naiz, ba, bietako bat: edo ni ikaragarri otxanduta, gixaixotuta azaldu nintzen psikiatraren aurrera, [...].  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 33. orr.

Ezin gogora ninteke (nola ba?) zenbaterainoko ume tontoa nintzen orduan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 41. orr.

Bueno, ba, osaba hau -ez zen osaba berez, baina osaba Luis deitzeko esaten zigun amak-, osaba Luis, beraz, misiolari joan omen zen Ekuador aldera, aspaldi, ni artean mutiko koxkorra nintzela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 133. orr.

Gaur goizean Annette kalean gelditu, eta galdetu ez dio ba zergatik ez daraman besoko berria!  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 160. orr.

Eta zer edo zer esaten asmatuta ere, zer jaramon egingo zion ba andereño pinpirin eder hark mutilzahar koitadu honi?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 130. orr.

Horrela ba, ez gara inguruko baldintzek babesgabetutako biktimak; gai gara kanpoko eta barruko indarrak aldatzeko eta horiengan eragiteko, eta gure ingurumaria -neurri batean- kontrolatzeko.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 30. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

al da ba (34); al dago ba (7); al dira ba (11); al zen ba (8); arriskurik ba (7); artean ba (7); asmorik ba (10); aukerarik ba (9)

ba bai (38); ba begira (7); ba berdin (11); ba bere (12); ba bere tesiarena (7); ba beste (13); ba beti (6); ba bixtan da (6); ba da (25); ba dago (7); ba dela (6); ba dena (8); ba dira (36); ba direla (8); ba ditu (8); ba ditugu (10); ba du (17); ba dugu (8); ba dute (19); ba egia (6); ba egun (8); ba eraman (11); ba eraman egin (10); ba esan (13); ba esaten (7); ba eta (32); ba eta ez (7); ba ez (70); ba ez dakit (7); ba ezer (7); ba funtsean (19); ba gaur (7); ba gizon (7); ba gure (14); ba haatik (17); ba hain (6); ba halako (12); ba halaxe (7); ba han (7); ba hemen (15); ba hi (6); ba hor (9); ba hori (47); ba horixe (26); ba horrek (10); ba horrela (7); ba izango (8); ba jakin (8); ba ni (44); ba ni ez (6); ba nik (112); ba nik ere (6); ba nik ez (11); ba nire (14); ba niri (16); ba orain (25); ba oraino (6); ba orduan (22); ba oso (8); ba xabik (20); ba xabik ez (20); ba ze (26); ba zen (10); ba zer (21); ba zera (9); ba zuen (10); ba zure (9)

bai ba (14); baietz ba (29); baina ba (49); baina ba al (29); bainan ba (27); baldin ba (23); banengoen ba (16); banengoen ba ni (10); bat ere ba (19); batzu ere ba (20); behar ba (8); berri ba (9); berririk ba (13); bota ba (6)

class testua ba (19)

da ba (230); da ba nik (6); dago ba (32); dakit ba (102); dakit ba nik (12); diat ba (23); dik ba (17); dio ba (8); diogu ba (16); diot ba (6); diozu ba (8); dira ba (50); dit ba (14); ditu ba (6); dituk ba (11); ditut ba (9); dizut ba (14); du ba (89); dugu ba (36); duk ba (59); dun ba (13); dut ba (43); dut ba nik (8); dute ba (18); duzu ba (56)

ea ba (106); egingo diogu ba (15); egiterik ba (7); ere ba (415); esan ba (10); eta ba (75); eta ba al (33); eta ba omen (9); eta ba ote (13); eta ea ba (6); ez ba (76); ez da ba (44); ez dakit ba (86); ez diat ba (7); ez dira ba (12); ez dit ba (7); ez du ba (28); ez dugu ba (7); ez duk ba (16); ez dut ba (15); ez duzu ba (13); ez haiz ba (10); ez naiz ba (10); ez nuen ba (10); ez zait ba (6); ez zara ba (10); ez zekiat ba (11); ez zen ba (18); ez zian ba (12); ez ziren ba (6); ez zuen ba (12); ezak ba (6); ezer ba (6); ezetz ba (22); ezin ba (14); ezta ba (97)

gara ba (16); gaude ba (8); gehiago ba (11); genuen ba (7); gertatu da ba (8); gertatzen da ba (6); goazen ba (16); gu ba (6)

haiz ba (23); hala ba (19); hara ba (11); hik ba (23); hik ba al (21); hori ba (18); horixe ba (16); horra ba (15); horregatik ba (6); horrek ba (11); horrek ba al (7); horrela ba (6); horretan ba (6); huen ba (

inork ba (9); inork ba al (6); izango da ba (20)

nahi ba (6); nahi duzu ba (7); naiz ba (34); nauk ba (9); nik ba (10); nik dakit ba (6); nintzen ba (13); nion ba (9); nola ba (23); nola ez ba (9); non dago ba (6); nor da ba (13); nuen ba (22)

orduan ba (6); ote da ba (6); ote du ba (9); ote zen ba (8)

segurik ba (24)

tira ba (62)

zaio ba (16); zait ba (11); zakiat ba (8); zara ba (20); zarete ba (8); zegok ba (6); zein da ba (9); zekiat ba (11); zen ba (79); zentzurik ba (8); zenuen ba (21); zer ba (110); zer da ba (23); zer dakit ba (7); zer dira ba (7); zer du ba (17); zer zen ba (7); zerbait ba (11); zerbait ba ote (8); zergatik ba (14); zergatik ez ba (8); zerikusirik ba (10); zerikusirik ba al (8); zian ba (16); zian ba bere (7); zidak ba (6); zidan ba (7); zinen ba (6); zion ba (9); ziren ba (26); zoaz ba (6); zuen ba (52); zuk ba (14); zuk ba al (12); zuten ba (14)


ba2 1 (bai-ren kidea, al partikularen ezkerrean: 1300 agerraldi, 197 liburu eta 230 artikulutan)

Baina bene-benetan, ba al dira?, esistitzen al dira?; eta zer dira?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 64. orr.

"Ba al zoazte?", egin zuen oihu.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 13. orr.

-Ba al duzu oinazerik?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 220. orr.

Ba al daukazu aterkirik?  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 44. orr.

Ba al dakin zergatik?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 70. orr.

Baina ba al dakizu zuk zer den opera bat?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 268. orr.

Zuk ba al dakizu zer gastu den hori?  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 169. orr.

Davidek esan zion Ahimeleki: -Ba al duzu hemen eskura lantzarik edo ezpatarik?  Elizen arteko biblia   1 Sm 21,9

Hara, lagunak! Ba al da inozokeria handiagorik?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 186. orr.

Ba al zen, bada, infinitua baino gauza handiagorik?  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 14. orr.

Eta ba... zera..., ba al da frogaren bat mutilak esaten duena egia dela sinesteko?  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 126. orr.

Edota: ba al da gauzarik nire pentsamenduari itzurtzen zaionik?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 33. orr.

Bestelakorik ba al duzu?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 31. orr.

-Seme-alabarik ba al ditek? -nik galde.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 51. orr.

Ba al dago bestelako eragozpenik?  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 138. orr.

Aita Santakrutzek (baita Lizarraga jeneralak berak ere) "posterik batere ez barkatzeko" emandako mila aginduen ondoren, ba al dago alerik ere tente?  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 77. orr.

2 (bai-ren kidea, ei partikularen ezkerrean: 21 agerraldi, 6 liburu eta artikulu 1ean)

Hammonen tenplu ondoan ba ei dago egunez hozten eta gauez berotzen den iturri bat.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 441. orr.

Eta gaineratu zuen, sumatzen zuela bat gentozela, eta ba ei zekien nor gorroto nuen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 249. orr.

Etxean ba ei zan pandero zahar bat, ganbara baztarreko nonon.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 34. orr.

Sareak baietz esan dio, ba ei dela han lan egiten duen "eusko" bat, baina hori konbentzitzen Lehendakaria bera saiatu beharko dela.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 178. orr.

3 (bai-ren kidea, omen partikularen ezkerrean: 296 agerraldi, 104 liburu eta 98 artikulutan)

Ba omen zen herri txiki bat bizilagun gutxikoa.  Elizen arteko biblia   Koh 9,14

Ba omen dira besteak baino errazago gal daitezkeen hiru gauza: bide ondoko arbola, abenduko izarra eta ostatuko neskatxa ederra.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 100. orr.

Arminek ba omen zekien grekeraz, eta neskatilak irakurri egin behar izaten omen zizkion eskola-liburuetatik hainbat testu, hark buruz ikasi ahal izan zitzan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 278. orr.

Zuk ba omen dakizu honelako asmakizunak igartzen eta gauza korapilatsuak erabakitzen.  Elizen arteko biblia   Dn 5,16

Non nahi ba omen dira monumentuak edo bederen haien hondakinak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 133. orr.

Hor ere ba omen zen ordea borondate oneko medikurik.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 97. orr.

Hamabost kantaeratik goiti ba omen dira gertaera honenak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 82. orr.

Edozein pertsonaren bizitzan ba omen dira une berezi batzuk zeinetan erabakitzen baita pertsona horren etorkizuna.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 81. orr.

Donepaleu aldean ba omen zen gizon bat, Erramuko mezetan, ebanjelio denboran mezatik jalgi [...] eta haizea zein aldetarik heldu zen ikusten saiatzen zena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 133. orr.

Ba omen zihoala ihesi Santakrutz Frantziara!  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 129. orr.

4 (bai-ren kidea, ote partikularen ezkerrean: 729 agerraldi, 180 liburu eta 142 artikulutan)

Ba ote da lurrean Israel zure herria bezalako besterik?  Elizen arteko biblia   2 Sm 7,23

Ba ote genuen arrazoi hobeagoen beharrik?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 276. orr.

Eta gure hagin honek ba ote du deusen ikusirik izen bereko zuhaitz motarekin?  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 43. orr.

Baina, lobulu frontalen galerak eta amnesiak eragindako axalekotasunaren gainetik, ba ote zen Greg sakonagoko bat gaixotasunaren azpian?  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 81. orr.

Baina -egiten nuen neure artean- ba ote da horrelako astamaisukeriak sano-sano sinesten dituen giza alerik?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 212. orr.

Jaungoikorik ba ote?  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 327. orr.

Inguruan azantzik ba ote zen entzuten ari ziren, erne ernea.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 17. orr.

-Ez dakit ba ote dakizun zer diren komunak... -esan diozu propio-.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 134. orr.

Erregistratu zuten zerbitzariek kalte egiteko armarik ba ote zeraman ikusteko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1051. orr.

Alabaina, profeten liburuetan zazpigarren kausatik datozen kontraesanak ba ote diren jakitea, hori aztertu eta ikertu beharreko kontua da, eta ez da ausaz erabaki behar.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 42. orr.

Alferrik da, beraz, galdezka hastea geure buruari ba ote zitekeen oso bestelako mundu bat izatea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 40. orr.

Une batez begira egongo zitzaizun, zure zauriaren xehetasunak aztertu, eta, gero, nola zauritu zinen edo minik ba ote zenuen galdetu ere egin gabe, mahai gainean utziko zizun bere txostena.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 289. orr.

Senarrak susmorik ba ote zuen zergatik hegaldatzen zen Ivy hain sarritan New Yorkera, horixe ez dakit nik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 42. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

aukerarik ba al (6); ba al (1295); ba al da (112); ba al dago (172); ba al daki (24); ba al dakik (124); ba al dakin (22); ba al dakit (10); ba al dakite (7); ba al dakizu (228); ba al dakizue (42); ba al dauka (9); ba al daukak (14); ba al daukazu (10); ba al du (103); ba al dugu (16); ba al duk (11); ba al dut (9); ba al dute (33); ba al duzu (103); ba al duzue (24); ba al hekien (7); ba al liteke (6); ba al nekien (8); ba al nuen (7); ba al zatoz (6); ba al zegoen (13); ba al zekien (14); ba al zen (8); ba al zenekien (22); ba al zuen (19); bat ba al (6); berririk ba al (6); ea ba al (7)

ba ei (21)

ba ote (725); ba ote da (78); ba ote dago (21); ba ote dagoen (31); ba ote daki (20); ba ote dakien (7); ba ote dakite (10); ba ote den (42); ba ote dira (6); ba ote du (37); ba ote duen (23); ba ote dugu (11); ba ote dute (11); ba ote duten (15); ba ote duzu (6); ba ote nekien (7); ba ote nuen (13); ba ote zegoen (47); ba ote zekien (33); ba ote zekiten (7); ba ote zen (49); ba ote zetorren (6); ba ote zeukan (8); ba ote zuen (59); ba ote zuten (18); baina ba ote (13); bat ba ote (14); berririk ba ote (7); ea ba ote (14); egiterik ba ote (6)

ba omen (296); ba omen da (28); ba omen dago (9); ba omen daude (10); ba omen dira (35); ba omen ditu (8); ba omen du (19); ba omen dute (7); ba omen zekien (8); ba omen zen (50); ba omen ziren (16); ba omen zuen (15); bat ba omen (9)


ba3 interj zerbait sinesten ez dela, edo erdeinatzen dela adierazteko hitza.

-Ba, ba, ez niz sekula txapeldun eta txapelketa batean untsik ibili!  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 107. orr.

-Ba... ba, Peter Pettigrew animagus bat izan balitz, jendeak jakingo zuelako.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 285. orr.

"Ba, ba," esan zuen Yagok; isilune baten ondotik, suari begira: [...].  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 12. orr.

-Ba, ba, ba, eman dezagun, izen bat behar balitz eman, gaur egun, Frantzia aipatzen baldin bada, konparazione, eskuin muturra, egia da.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 50. orr.

-Ba, ba, ba...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 26. orr.


ba4 adlag ipar bai.

-Holako andre arraroa baldin baduzu, zendako diozu "ba eta ez", galdatuz geroz esposatua zarenetz?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 13. orr.

-Ba eta ez.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 188. orr.

Bai, gizonki, egon eta ibili zira, eta gure galdeen erantzuna, ardura biharamunean, emanez: ba edo ez, eta hori da konda, eta beti hitzaren jabe egonez.  Herria   2002-11-07

-Ba, bazekik, bakea ere ona duk.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 58. orr.

Oraikotik ba, bazekien nor ziren Ermita eta Basoi, eta betiko adiskideak zituen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 23. orr.

Nolaz hori? Zendako ba? Zendako ez?  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 85. orr.

-Alta, ba eta ez biak erranik nahiago dut.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 13. orr.

-Ez... ba... manua etorri zelarik... ez zuen nahi...  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 72. orr.

Nornahik ez beharbada, baina anitzek ba anitz kasutan!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 72. orr.

-Uste dut baietz, If-eko uhartean izana zara eta ni ere ba.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 60. orr.

Ziburun ere ba, ez aho batez haatik bainan eztabadan polliki arizanik.  Herria   2005-12-22

Hogoita-hamargarren urteburua handizki ospatu dute lehengo eta oraiko langileak bildurik, hautetsi eta kargudun asko ere ba.  Herria   2004-06-24

Zuk hauta tenorea eta tokia ere ba.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 90. orr.

Han nengoan, goxoki, ba lo, ez lo.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 110. orr.

Txarrena ikusia? Agian ba! Salbu hara, nork daki xuxen zonbatetarainoko irriskua gelditzen den oraino?  Herria   2003-02-27

Bazen denetarik, donibandar eta auzo herrietako, kanpotiar frango ere ba.  Herria   2003-05-15

Bainan... ba, ba, zuk erran duzuna, obligazionea izan dugu ainitz aldiz, bazkari batean bertsotan aritu nahi baldin baduzu, bazkarian...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 188. orr.

-Ba! -esaten du Pernandok-.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 139. orr.

-Ba, ba, aise hobeago da hori ezenez-eta ene kalaka.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 57. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

agian ba (24); asko ere ba (13); frango ere ba (7)


baathista izond/iz M. Aflak-ek sorturiko Baath alderdi laiko sunitari dagokiona.

Badr Brigadak Baathen erregimenaren kontra borrokatu ziren eta baathistek gauza okerrak egitea leporatu izan diote beti Badri.  Berria - Harian   2006-03-16

Hauteskundeak egitea onartuz, bere politika berriz aztertu behar izan zuen Washingtonek: erresistentziaren aurkako erasoa abiatu zuen Falujako fundamentalista-nazionalista-baathisten aliantzaren eta Moktada al Sadren mugimendu xiita fundamentalistaren aurka, herrialdearen gaineko kontrola handitzeko.  Berria - Harian   2005-01-29


baba (ETCn 1.647 agerraldi) 1 iz baratze landare lekaduna, urterokoa, haziak babarrunaren antzekoak baina handiagoak eta zapalak dituena (Vicia faba). ik babarrun.

Baba eta leka txut eusteko gauza izango diren zarbak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 75. orr.

Aupa baserritar eta ortuzaleok, akordatu Medinekin babak loretan ikusi nahi badituzue.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 99. orr.

-Kontuz, Weasley, kontuz! -oihu egin zion Sprout andereñoak, babak loratzen hasi baitziren beraien aurrean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 122. orr.

Sebero gotzainari laguntzen lan dezente ere ba omen zuen, eta otoitz eta eskari dabilela, babaok ez dira ba egun pare batean loretan prantatu?  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 99. orr.

Sortzez Egipto aldekoa omen da baba.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 55. orr.

2 landare horren hazia.

Grezian ere, gariarekin nahaste, irindurik erabiltzen omen zuten baba, ogia egiteko.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 55. orr.

Bat-batean herri haietako jendea hasi zen etortzen asto, zaldi eta gurdiekin, ogiz eta ardoz, baba, gazta eta beste hainbat jaki onez zamatuta.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 977. orr.

Nafarroa Erdi Aroan, barazkirik usuena eta ezagunena aza baitzen, baba eta tipulekin batera.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 41. orr.

Patatak eman dizkiote, babak; amona batek artilezko galtzerdiak egin dizkio.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 27. orr.

Astelehenetan eta asteazkenetan hiruna ontza hezur ematen zizkiguten, baba nahiz garbantzuekin batera, lapikokoa egin genezan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 85. orr.

Jende behartsua izan ohi zen, ijito kastakoa maiz, baso lanetan eta ikazkin aritzen zena ere, eta baba izaten zuen kasik janari bakar.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 58. orr.

Bilauen janari zakarra genuen, beraz, baba.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 58. orr.

Orobat lortu zuela idi batek ez gehiago jatea babarik, kalte egiten ziotela eta.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 97. orr.

Neguazkenetako sasoian, prestatu omen du soroa, baba bota du.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 99. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

-Zer moduz Scabbers? -galdetu zion Hermionek beldurrez, landareei arrosa-koloreko leka lodi batzuk kendu eta baba distiratsuak zurezko ontzi batera husten zituzten bitartean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 122. orr.

Aberei ere pentsutzat baba larria ematen zitzaien askotan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 59. orr.

Hemen beratzen zituan albisteak, baba lehorrak iturriko uretan bezala.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 99. orr.

Baba egosiak, tipula gordinak eta pepinoak ozpinetan ipintzen zituzten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 49. orr.

Badirudi, ordurako bazterjana zela baba hutsa.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 55. orr.

Gure erresuma zaharreko erregeen mantenu kontuetan ere, maiz ageri da baba zaharra.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 56. orr.

Ilberriko baba eta zalkeak, leka askatu ta ixuri egiten dira.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 114. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Baba-salda ekarri dizut.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 264. orr.

Zalakainek eta Bautistak, baba-arrantxu bat janda, belar onduzko ohe eder batean egin zuten lo.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 101. orr.

Baba hondar batzuk zeuden han; bildu zituen eta haiexek izan zituen afari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1065. orr.

Urriak, hainbat baba-leka, hainbat artaburu beren txurikinez jantzita, mandio eta ganbara betetzeraino ekarri dituenean, [...].  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 419. orr.

Edozein aukera egiteko edo kontuak eramateko baba aleak erabiltzen zirenez gero, [...].  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 57. orr.

Egun botuak adina balio omen zuen Erromako politikan, baba ale xuriak eta baba ale beltxak erabiliz aukeratzen baizituzten beren buruzagiak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 55. orr.

Trajeari zerion patata ustel eta baba usaina ezabatzeko ez baina gutxienik apaltzeko.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 24. orr.

Gabon-talde baten berri eman digu baba-lurrin halako bat zerion begirale batek.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 58. orr.

Salda usaina, baba eta ilar bihikatze soinua.Nere oroitzen, hiru baba klase izautu nittien nik.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 217. orr.

Baba-zakua baino baboagoa.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 45. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela, irud/hed)

Ez nuen ezer ikusi beharrik, ondo asko imajina nezakeen zer nolako zapart eta zarabandekin ariko zen laguntzen bere jardun baba-fartsa.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 235. orr.

Etxetik alde egiteko asmoa agertu nionean antzeztu zidan jardun baba-zakilak ez zuen barkamenik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 238. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bazlaondoan berriz, txakur aza, iriña, Mando babaz nastuta, zerrikeri piña!  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 59. orr.

Duvoisinek argi zioen: "Egin daiteke ogi ondoan, harbia; harbi ondoan, faruxa; gero zaldi-baba, gero berriz harbia".  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 321. orr.

Amsterdamgo kaian, soja babaz beteriko W-One ontzia blokeatzen aritu dira azken egunotan.  Berria - Gaiak   2006-04-09

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, irud/hed)

Zer dira ba zakil-baba zarbelak!  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 259. orr.

8 (neurri banakoekin)

Gauez zaku bat irin eta zaku erdi bat baba.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 18. orr.

Begiratzera joan eta zakukada baba zuri aurkitu zuen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 334. orr.

Nolako samurtasunaz ematen didaten nire lanaren truke ogi puska bat, tipula bat, eskukada bat baba.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 20. orr.

9 ahuntzen, ardien eta kidekoen gorotza osatzen duten aleetako bakoitza.

Lurrera erori ginen, antxeta-zirinez betetako belar irristakorraren gainean, ardi-babez estalitako harrien gainean, hezur eta luma zatien gainean, eta Penintsulako azken bazterrean kuzkurtu ginen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 164. orr.

10 larruazalean, eskuarki oin edo eskuetan, sortzen den handitu urtsua. ik babalarru; pusla.

Areago: ez zen ageri han ez ospelik, ez erredura edo garatxorik, ez negal, baba, kalentura, pustula, zimur, kailu, orbain edo granorik.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 165. orr.

Ikusten ari ninduan hezetasunak azala harrotu behar zigula zapatetan, babaz eta ospelez bete behar ginela.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 36. orr.

Hatz txiki batean baba bat zeukan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 447. orr.

Atxurrean ibili nintzen han, aitonari laguntzeko, eskuan baba egin zitzaidan arte.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 74. orr.

Zapatak zirela eta, oinetako behatz lodietan babak ernatzen hasiak zitzaizkion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 540. orr.

Eskuetan babak sortzen ari zitzaizkion bere begien aurrean!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 265. orr.

Babak ere ateratzen dira eskuetan.  Berria - Kirola   2006-03-30

Hasieran babaz bete zitzaizkidan eskuak, aspaldi galdu nuen aitzurrean aritzeko ohitura.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 16. orr.

Zango motz sendoak zituen, zuhaitz-enborrak bezalakoak, eta oin zapalak babaz beteak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 158. orr.

Ur epeletan sartu behar izan baitzituen oin mindu eta babaz beteak.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 155. orr.

Oinak babaz beteta zeuzkan eta leher eginda zegoen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 20. orr.

Apur bat herrenka egiten zuen oinak babaz josita zeuzkalako.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 46. orr.

Errieta egin zion Edurneri, beste baba bat lehertu zitzaiolako.  Berria - Kirola   2004-08-03

Eta hobe babak ez aipatu; bi zango-zolak estaltzen dizkiote eta hamar behatzetarik zazpi.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 69. orr.

Galtzerdiak ere odolez beteak zeuzkan, orpoetako baben ondorioz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 37. orr.

11 baba beltz (orobat baba beltx eta bababetx g.er.)

Baba beltzak ematen dizkidate ezer ematen didaten baserri gehienetan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 209. orr.

Gehienetan, ordea, ez dut ez baratxuririk ez ogirik ez baba beltzik ez ardorik izaten.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 209. orr.

Baba beltxa, baberna pixkon batekin nastuta bazen, banketea iduitzen zitziun guri ordun.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 60. orr.

Ur-ttanttantto ttikiak, beroak bultzata gora, izoztu bidean, behera berriro barru umel horretan, gero eta handitzenago, dilistaren pareko aurrena, bababeltx baten antzean gero,  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 242. orr.

12 baba-cool

Lila, baba-cool moldean apaindua zen, arropa koloretsu eta anbre usaina zeriola.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 122. orr.

Adiskide zaharrak atzeman ditut eta aste hau nahikoa baba coolki iragan dut.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 134. orr.

13 baba-txiki

Behin baba-txikia, ardoa bestean, saskiak ondo beteta muga pasa eta basoan ezkutatu ondoren, lasai ibili ohi ziren.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 159. orr.

14 baba-zaku (orobat babazaku)

Baba-zakua baino baboagoa.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 45. orr.

· irud/hed Azken urteotan ondra handienaz ohoratu diagu Olentzero mozkorra, ume-jalea, ikazkin aldrebesa, baba-zaku tripandia.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 293. orr.

Euskarazko babalasto, babalore, babazaku, abazorro, eta antzekoak ere, ingurutsu horretan dabiltzala ematen du.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 57. orr.

15 baba-zor (corpusean babazor soilik) babengatik ordaintzen zen zorra.

Garai hartako petxa askotan ere aipatzen da baba Nafarroako foru zaharretan; haietako bat babazorra izenekoa euskaraz.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 55. orr.

16 baba-zorro (corpusean babazorro soilik) ergela.

Euskarazko babalasto, babalore, babazaku, babazorro, eta antzekoak ere, ingurutsu horretan dabiltzala ematen du.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 57. orr.

17 adkor arabarra, eskukarki Alavés futbol taldean jokatzen duena.

27 urteko aurrelaria babazorroekin ari da entrenatzen, eta laster izan daiteke ofizialki Alaveseko jokalaria.  Berria - Kirola   2004-07-25

Babazorroek huts egin zuten, ordea, eta datorren urtean ere Bigarren Mailako zuloan borrokatu beharko dira.  Berria - Kirola   2004-07-08

Babazorroek Getafe izango dute bisitari.  Berria - Kirola   2004-02-28

18 babak eltzetik atera garaile gertatu, nagusitasuna lortu; egoera larri bat gainditu.

Ez zezatela begirunerik espero alferrek ez eta babak eltzetik ateratzea besteen esku uzten zutenek ere.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 156. orr.

Arrakasta handiko medikua da, baina gero babak eltzetik ateratzeko orduan bere eskuak ez dira aitari buruan duen tumorea kendu eta ebakuntza behar bezala egiteko gai.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 11. orr.

Beste behin ere, gazteek aterako beharko dizkiote babak eltzetik taldeari, unerik zailenean.  Berria - Kirola   2004-09-29

Eltzetik babak norberak atera beharra izango zen istorio triste hartatik barneratutako ikasgaia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 151. orr.

Bakar-bakarrik atera beharko nituela babak eltzetik.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 208. orr.

-Babak, zeuek atera beharko dituzue eltzetik.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 245. orr.

Manipulatzaile halakoa! Ai, ene! Horrek aterako dizkizu eltzetik babak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 58. orr.

· Ni bezalako eskuxuri bat, oraingo burgeskera melenga honetatik, orduko giro latz hartako eltzetik babak ateratzen haste hutsak ere, lotsa ematen dit.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 59. orr.

19 india baba ik indaba.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baba beltxa (3); baba beltzak (3); babak eltzetik (10); babak heltzetik (3); babaz beteak (3); babaz josita (4); eltzetik babak (4)


bababeltx ik baba 11.

bababetx ik baba 11.

babalarru iz baba, pusla.

Haien aurpegiek ogi txarto egosia gogorarazten zuten: masaila bat bestea baino puztuagoa, kokotsa kontrako alderantz okerturik, goiko ezpaina babalarru baten antzera hanpaturik eta, gainera, pitzaturik; hitz batean, ezinago itsusiak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 333. orr.


babalasto (orobat baba-lasto g.er.) 1 iz babaren lasto edo zurtoina.

Euskarazko babalasto, babalore, babazaku, babazorro, eta antzekoak ere, ingurutsu horretan dabiltzala ematen du.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 57. orr.

Babalorea beste babalasto bati lore-botaka hasi da, esanez zuztarrak zapaltzen zizkiola, tipulak lehertzeraino.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 221. orr.

-Babalastoa -dio Wendyk- xaboiarekin itsasten saiatu zen, eta ezin zuenez, negarrez hasi zen, eta esnatu egin ninduen, eta josi egin nion itzala.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 217. orr.

2 izond/iz ergela.

Mutiko babalastoa errege.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 57. orr.

Historiaren seinaleak ez dira sekula garbiak eta, horregatik, ez da harritzekoa Luis XVI.a bezain begi-labur asko eta Bi Sizilietako errege bezain baba-lasto ugari egotea letren errepublikako idazleen artean ere.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 57. orr.

Politikoki zuzenak bihurtzen gara gu ere, eta hor dabil babalasto bat lege bat eskatzen txiste guztiak debekatzeko.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 149. orr.

3 (izenlagun gisa)

Atzean Eñaut, beste norbaitek babak eltzetik noiz aterako itxaroten, guztiz babalasto Axierren atzean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 118. orr.


babalore (orobat baba-lore g.er.) 1 iz babaren lorea.

Euskarazko babalasto, babalore, babazaku, babazorro, eta antzekoak ere, ingurutsu horretan dabiltzala ematen du.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 57. orr.

Askotan hartzen zuten ahotan hitz hori -pijoak-, Parte Zaharrera bidean gazte baba-lore haiek beren motorren gainean ikusten zituztenean.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 52. orr.

Babalorea beste babalasto bati lore-botaka hasi da, esanez zuztarrak zapaltzen zizkiola, tipulak lehertzeraino.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 221. orr.

2 izond/iz ergela.

Askotan hartzen zuten ahotan hitz hori -pijoak-, Parte Zaharrera bidean gazte baba-lore haiek beren motorren gainean ikusten zituztenean.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 52. orr.

Ikusten duzuen bezala, matetan baba-lorea naiz; baina filosofian dotore moldatzen naiz.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 43. orr.

Stephenek bere irribarre babalore harekin edo algaraz erantzungo zion.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 229. orr.

Mutil-lagunak, babalore hark, apartamentu bat alokatzeko konbentzitu zuen eta hara joan zen bizitzera.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 32. orr.

Eta hik zer demontre dakik suizidioa, istripua edo senarrak kalitu duen norbait ote den, babalorea!  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 30. orr.

Mutil-lagunak, babalore hark, apartamentu bat alokatzeko konbentzitu zuen eta hara joan zen bizitzera.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 32. orr.

Ane beste babalore horrekin joan da eta auskalo zein toki idilikotan ariko diren txorta jotzen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 7. orr.

Nire atzetik lau babalore zetozean, auto baten barruan, nor bere libretatxoarekin, pasatzen nintzen kale bakoitzeko leihoetara begira.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 19. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Babalore hutsak, amerikano haiek, baina jende jatorra.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 43. orr.

Laburbilduta, amerikanoak babalore atseginak ziren, kanpo-ederrak bai, baina ez zekiten larrutan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 44. orr.

Edo zein da kontua, erremediorik gabeko babalore bati fidel izatea? Mesedez!  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 177. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Bai, zera esaten hidan, jartzen huen maitemindu babalore aurpegi horrekin: "Fida hadi nitaz!", heuk esana.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 11. orr.


babalorekeria iz babaloreari dagokion egintza gaitzesgarria.

Abertzaletasunagatik euskaraz irakurtzea edo idaztea babalorekeria da noski.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 267. orr.


babamutil iz babalorea, ergela.

Horra nere "babamutil erregetuak", horra nere "chicos rey de la faba" mututuak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 60. orr.


babaro izond/iz bavariarra.

Lege babaro horiek guztiek zehaztasun miresgarria dute horretan: zorrotz bereizten dira kasuak, tentu handiz juzgatzen inguruabarrak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 289. orr.

Gure aitonari ez zitzaion Hitler atsegin, baina Hitler babaroa eta jatorri eskasekoa zelako, ez nazismoarengatik.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 19. orr.


babarrun (ETCn 1.815 agerraldi) 1 iz urteroko barazkia, fruitutzat giltzurrun antzeko haziak dituen lekak ematen dituena, lekak (aletu aurretik) nahiz haziak (ihartuz gero) jateko onak dituena (Phaseolus vulgaris). ik indaba; baba.

Artoa eta babarruna soroan.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 175. orr.

Zomorro txiki honek babarrunaren lekan -oraindik berdea eta txikia denean- jartzen ditu bere arrautzak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 151. orr.

Basurdeek baserritarrei eragindako kalteak ere handitu egin dira, «belar soroetan, larreetan, artasoroetan eta babarrun sailetan batez ere».  Berria - Euskal Herria   2004-02-04

2 landare horren hazia.

Patatak, babarrunak edo bestelako barazkiren bat prestatzen laguntzen ari denean, badirudi ez dela ezertaz jabetzen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 139. orr.

Eltzean gal-gal-gal omen zeuzkan babarrunak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 86. orr.

Patata eta arraultza frijituak, babarrunak zezina zatiekin.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 113. orr.

Babarrun batzuen digestioak eragindako ondorio metafisiko latzak.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 79. orr.

-Gaizki egin zidatean babarrunek.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 76. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Amak babarrun txuriak atera zizkidan bazkaltzeko.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 14. orr.

Nik potxak babarrun gorriekin nahasten baditut, [...].  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 70. orr.

Babarrun pinto edo zurizko zopa, patata zopa, juliana zopa sobretan, oilasko zopa sobretan, edo babarrun pintozko zopa sobretan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 261. orr.

Sei zakuetatik bost dagoeneko ganbaran zirela, eta Peter seigarrena jasotzen ari zela, beheko jostura askatu eta babarrun pinttozko euri jasa bat, edo, hobeto esanda, txingorraldi bat erori da airean eskaileretan behera.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 74. orr.

Babarrun tantodun lizunduak txukuntzea.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 157. orr.

Zaborra, babarrun hondatuekin batera, berogailuko sutara bota nuen, egunkari batean bilduta.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 157. orr.

Babarrun ederrak ematen ditiztek: azak, odolkiak eta txerriki guztiak.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 31. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Babarrun ale bat ipini zuen zenbaki batean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 84. orr.

Txulotxoaren aurrean jarri nau amak, eta babarrun-ale bat sartu du txulotxoan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 47. orr.

Supazterrean, artaburuak jaulkitzeko, babarrun lekak aletzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 459. orr.

Babarrun pote iraungipen datarik gabeak salduz geroztik, beldurrak airean zebilen etxepeko dendaria.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 119. orr.

Handik aurrera gure jateko bakarra babarrun zopa zen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 159. orr.

Orduan, etxe guztietan goizean jartzen zen egosten babarrun edo lenteja eltzekada bat, eguerdian eta gauean jateko.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 321. orr.

ik beherago 6.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Babarrun-eltze handi bat urdai-puska eder batekin. jabearen iritzian erabateko desohorea zen bere jatetxearentzat babarrun- edo dilista-plater bat ateratzea.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 112. orr.

Arroz eta babarrun entsalada prestatu dut afarirako.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 28. orr.

Ondoren babarrun jatea egingo dute bildutakoek, bertsolariek lagunduta.  Berria - Euskal Herria   2004-02-04

Goizean, aitak tren barruan esnea erosi zigun, eta arrautza gogortuak, eta babarrun-ogia.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 108. orr.

Norbait eskaileretatik gora igotzen den bakoitzean, makurtu, babarrun eskutada bat bildu eta Van Daan andreari eramaten dizkio.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 74. orr.

Peterrek izu une bat izan du, baina berebiziko algara bota du, eskailera barrenean orkatiletaraino iristen zitzaidan babarrun itsaso batean ikusi nauenean.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 74. orr.

5 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Diru-kutxan zeuden azken hondarrekin babarrun pote pila bat erostea deliberatu zuen  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 71. orr.

6 (neurri banako eta kidekoekin)

Hogeita hamarren bat kilo babarrun eta bost kilo ilar ditugu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 192. orr.

Eltze bat babarrun kozinatzen ari baitzen ama.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 100. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

babarrun ale (10); babarrun alea (3); babarrun gorri (3); babarrun pintoak (3); babarrunak jan (3)


babatsu izond babaz betea.

Esku babatsu gogorrak zituen, handitzarrak, profil hezurtsu koskatsua, aurpegia eguzkiak erre-zaildua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 63. orr.

Esku babatsu batek Jimmyren eskuari heldu zion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 431. orr.

Gizontxoak esku karratu babatsu bat luzatu zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 139. orr.


babatu, baba(tu), babatzen du ad larruazalean babak atera edo egin.

Nekazaritzako ametsak zangopilatu nituen aski laster, aitzurraren giderrak ahurrak odoletan babatzen zizkidalako: auherra nintzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 105. orr.

Ahazten zitzaion egunean, gurina ez zitzaion ateratzen edo kupeleko gatzunak besoak babatzen zizkion.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 45. orr.


babatxo 1 iz baba txikia.

Opil ttikiak egiten zituzten bailara zenbaitetan, opilttoaren erdi-erdian paxientxi gisako ale bihi baia edo babatxo jangairen bat ipiniz, tokian tokiko usadioen arabera.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 181. orr.

2 irud/hed

Negu gordinenean ere ota-lore horixta hortxe zabalduta egoten dakien arren, aurtengo negu hotzean ez da ausartu lore babatxoak zabaltzen: luze iraun du ezin zabaldurik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 108. orr.


babauste izond adkor ergela.

Eta hizkera babauste batez: [...].  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 184. orr.


babazaku ik baba 14.

babazale izond baben zalea.

Nik izautu nien Gorostingo Martioxe; aranaztarra yuen sortzez, ta babazale amortua.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 60. orr.


babazomorro izond/iz ergela.

Irri egin du, haatik-: babazomorro.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 81. orr.


babazor ik baba 15.

babazorro ik baba 16.

babazto iz ergela.

Babaztoak ez daki agintariaren krudelkeria imitatzen eta sendotzen baino, benetako aldaketa politikoak eragotziz.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 33. orr.

Oro har, herria uxatzen duten jokamoldeak sustatzen ditu babaztoak, ezker abertzalea zakurraren ipurdira bidaliz.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 33. orr.


babazuza (orobat barazuza) iz kazkabarra, txingorra.

Aroak ez du lagundu, arras berdatua haizea, euriarekin eta elur edo babazuzak ez urrun.  Herria   2004-03-25

-Honek hotza, euria eta babazuza, denak hiltzen ditu, morena!  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 39. orr.

Kanpoan euria eta barazuza balin bazen, Sanoki gela berotuan goxo zen eta jende alde pollita bildu da.  Herria   2004-01-22


babeldar izond babeli dagokiona.

Komunikazio-ezintasun guztiak baino sakonagoa da ontzikide babeldarrek bizi duten elkartasuna; etorkizunaren kezkak, berriz, kikildu ordez, adoretu egiten ditu guzti-guztiak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 27. orr.


babero 1 iz umeei, lerdetik-eta arropa babesteko, paparrean jartzen zaien tela edo plastiko zatia, lepoan lotzen dena.

Horrela ere pasatzen dio baberoa Maria txikiari ezpainetatik, tomatea-eta jaten dutenean.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 23. orr.

2 irud/hed

Pinguinoak La Salleko fraideak ziren, halaxe deitzen genien beren janzkeragatik, sotana beltza eta babero zuria eramaten zutelako.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 136. orr.


babes (ETCn 75.492 agerraldi) 1 iz gordetzen, zaintzen edo zerbaitetik begiratzen duen gauza.

Aberatsak bere ondasunetan du babesa, behartsuak bere gabezian hondamendia.  Elizen arteko biblia   EsZ 10,15

Euskara, babesik ez duten hizkuntza guziak bezala, egoera larrian da.  Herria   2002-08-15

Frantziskok babesa eskatu zion Elizari, babes horren bidez bakarrik egin baitzezakeen aurrera bere proiektuak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 24. orr.

Hugolinok bere alde otoitz egiteko eskatu zion debozioz, eta gauza guztietan bere babesa eskaini zion gogo onez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 229. orr.

Nik ezingo niokeela babesa ukatu nire lagun minari.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 131. orr.

Ibiltariak, orduan, adar luzeko pago baten babesa aukeratu eta bertan deskantsatzera etzaten da.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 50. orr.

Babcock-eko langileei babesa agindu die Azkarragak.  Berria - Ekonomia   2004-06-10

Ezagutzen dituzue itsasadarraren babesa utzi eta ortzi-muga zabalera, ekaitzen legera aurreratzen diren amilburu zorrotzak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 24. orr.

Gauez igaro du burdin hesia eta babesa aurkitu du ghettoan.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 26. orr.

Jendeak teilapeetan bilatzen du babesa.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 52. orr.

Gobernatzen zuen gotorlekuaren barruan ere gauaren babesa bilatzen zuen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 261. orr.

Uste nuen horregatik bilatu zenuela hemengo babesa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 93. orr.

Zulo hartara etorria zen babes bila.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 163. orr.

Burua bere sorbalda gainean jarri duzu, leun, babes bila, babes eske.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 123. orr.

Besoarekin nire maitea esnatzen hasi naiz, laguntza eske, babes eske, bion artean heriotzari aurre egingo geniolakoan beharbada.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 124. orr.

Han, babesean sentitzen ginen, habia batean bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 19. orr.

Jarri al dituzte artaldeak babesean?  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 44. orr.

Olinpon, jainkoak babesean bizi dira; ez dute haize burrunbarik, ez eurijasarik, ez elurterik.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 28. orr.

Atea zabaldu eta korridorean sartu nintzen, haizearen babesean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 18. orr.

Handik berriro itsasoraturik, Zipreko itsas hegiaren babesean ibili ginen, haizea kontra baikenuen.  Elizen arteko biblia   Eg 27,4

Batasunaren eta Euskal Herrian Euskaraz erakundearen babesa jaso zuten gazteek.  Berria - Ekonomia   2006-05-06

Bouville, zeruaren babesari esker, puntako egoera ekonomikoan dago.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 85. orr.

Nork esan du begiak ixtea koldarren babesa dela?  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 181. orr.

Faraoiarengandik ihes egin eta Madian herrialdera joan zen babes hartzera.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 148. orr.

Barneko babestokiaren gaineko azterlana, jada benetako munduan bizitzerik ez denean gizonak babes hartzen duen lekuaren mapa bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 22. orr.

Ezbehar suntsigarria datorrenean, ez gaitu harrapatuko, gezurra hartu baitugu babes, maltzurkeria gordeleku.  Elizen arteko biblia   Is 28,15

Agindua ematen denean, epaileak neurri zibilak eta penalak abiarazten ditu eta administrazio publikoek laguntza neurriak (juridikoak, psikologoak, sanitarioak eta ekonomikoa) eta babeserako tresnak jartzen dituzte abian.  Berria - Harian   2005-11-24

Itoizko urtegiaren proiektuak %40 murriztuko zituela inguruko hegaztien babeserako eremu bereziak.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 37. orr.

Orbelkoloreak salbatzen du igela; ile ugariaren babesak, zorria.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 44. orr.

Industriaren Legeak aurrera egin du, PSEren babesarekin.  Berria - Ekonomia   2004-10-20

EAJren babesarekin aurrera egin zuen proposamenak.  Berria - Ekonomia   2004-05-13

Lodzeko Kultur Ondarearen Babeserako Elkartea bi urte geroago desegin zen.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 35. orr.

Besarkada bana eman emazteari eta alabari eta negarrez abiatu zen, maite zituen bi emakumeak bakarrik utzirik, bat gaitzak estu-estu hartuta eta bestea babes gabe geratzeko arriskuan. ik babesgabe.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 127. orr.

-Carrero Blancoren kastako odolzaleei babesik gabe geratzeak egiten die minik handiena.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 63. orr.

Haren seme-alabek ez dute salbabiderik izango, epaitegian zanpatuko dituzte inoren babesik gabe.  Elizen arteko biblia   Jb 5,4

Nota txarrek ez zuten batere garrantzirik, zergatik orduan izaki ahul eta babesik gabeko haiei kalte egin?  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 19. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Babes Zibilak, Erromako Udalak, Italiako Gobernuak, suhiltzaileek, Poliziak eta osasun zerbitzuek bat egin dute ezer gerta ez dadin.  Berria - Harian   2005-04-05

Gorputzak ez du babes eraginkorrik eguzkitan denbora luzean egoteko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 74. orr.

Hirien babes ekonomiko eta sozialeko sistemaren amaiera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 20. orr.

Nerbio-sistema gehiegi zamatzearen aurkako babes biologikoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 143. orr.

Balio natural goreneko eta babes bereziko gunetzat jotzen diren itsaslabarretan eta itsaso ingurunean.  Berria - Euskal Herria   2004-04-04

Proiektuak babes juridiko bat eman nahi dio.  Berria - Harian   2005-12-29

Langile eta ikasleentzako Hogar Alavés egoitza merkearen lekuan babes ofizialeko etxe bat ageri da.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 69. orr.

Babes ofizialeko etxebizitzez gainera, tasatutako etxebizitzak egin beharko dira.  Berria - Euskal Herria   2006-01-31

Arrisku morala saihestearren, babes sozialaren enfasia babes pasiboan baino babes aktiboan oinarritu beharko litzateke.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 148. orr.

Hotz zegoen, baina autoaren motorraren epeltasunak babes termiko txiki bat eskaintzen zien-.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 248. orr.

Plaza zeharkatu behar izan dut haiengana biltzeko, tente eta isilik dirauten hiritarren artean [...] baina azkenean heldu naiz haien babes epelera.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 105. orr.

Ikusleak ezin konta ahala bildu ziren estalpeko babes goxora.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 123. orr.

Galaiak, malkoak ezkutatzeko denborarik gabe, ihes egin zuen jauregiko babes mikatzera.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 16. orr.

Haurtzaroraino itzultzen nintzen nire oroitzapenean, babes subirano baten sentipena berriro topatzeko.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 125. orr.

Zangoetan ere brontzezko babesak zeramatzan, eta brontzezko azkona bizkarrean.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 47. orr.

Balizko babes horrek nolakoa behar luke izan?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 166. orr.

Erreferendumean baietzak irabazi arren, Itunak ez duela babes handia jaso esan zuen EAko presidenteak.  Berria - Harian   2005-02-22

Legez kanpo egon arren HZk Nafarroa osoan «babes zabala» izan duela esan zuen Armendarizek.  Berria - Euskal Herria   2004-06-19

Auzotarren babes osoa du Iruñeko gaztetxeak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-05

Familia, edota familia horren luzapen baizik ez zen gizartea -lagunartea, auzunea, herria- oso babes ona izaten zen pertsonarentzat haurtzaroan, alfonbra moduko bat pertsona horrek ez zezan bizitzaren lur izoztua senti.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 24. orr.

Mementoz, Dorre Ilunaren aginduak ziren Frodoren babes bakarra.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 219. orr.

Nor emango dit babes hoberik?  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 59. orr.

Arriskugarria da, ordea, asentu eder handiko etxearen babes gehiegia, etxezuloegi bihurtzen baikaitu.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 51. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Izenak eta katalogo-zenbakiak [...] nire garai hartako agendaren babes-orrian idatzita daude.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 28. orr.

Altzari, besaulki eta dibanak, babes-oihalak kendurik, berpiztu egiten ziren. Sua itzali, irabiagailua moteldu, estalkia askatu, eta babes-mozorroa jantzi zuen.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 79. orr.

Laranjondo baten babes oholetan bermatu zen lipar batean, belarrari eta pagausoei begira.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 381. orr.

Ez dira samurrak motozaleontzat, altzairuzko babes-langak, erori eta arrastaka haien kontra joanez gero gorputza labanak legez ebakitzen dizutenak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 123. orr.

Taldearen iritziz, nahikoa litzateke 300 metroko babes dike bat egitea.  Berria - Harian   2006-03-14

Ez dute harresi-zulorik konpondu, ez eta babes-hormarik eraiki ere Israel herriarentzat. Lauza kendua zuten putzuzainek, zuloaren inguruan jarri beharreko babes-hesia ipini gabe.  Elizen arteko biblia   Ez 13,5

Harrizko muino bat zen, babes-ezponda baten antzekoa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 170. orr.

Babes-erretena ere leku interesgarria zen Martinentzat.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 36. orr.

Bukhara, zortzi milia ingeles baino luzeago den harresi batez inguratua, babes dorreak ugari, hiri loriosa.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 49. orr.

Haren egunetan harresia berreraiki zuten eta errege-tenpluari babesdorreak jarri.  Elizen arteko biblia   Si 50,2

Non dira zuen jainkoak, non babes-harkaitz zenituztenak?  Elizen arteko biblia   Dt 32,37

Egizue garrasi, itsaso zabaleko ontziok, hondaturik baitago zuen babes-portua.  Elizen arteko biblia   Is 23,14

Odoleko globulu zuriak dira gorputzaren lehenengo babes-lerroa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 160. orr.

Veneziak bere babes-herri bihurtu zituen Adriatikoko portu asko, baina lurralde-inperiorik sortzeko ahaleginik egin gabe.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 24. orr.

Itoizko urtegiaren kaltea jasango zuten hiru naturguneak babes eremurik gabe uzten ditu.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 40. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, bigarrena gauza ez-fisikoa denean)

Lehenengo babes mailan galtzear dauden espezieak daude.  Berria - Gaiak   2004-10-15

Estradizioa bertan behera gelditu da babes helegitea erabaki artean. Halako babes-sentsazio bat ematen zizun, hots guztiak eta gauzen abiadura bera moteldu balira bezala.  Berria - Euskal Herria   2004-08-27

Egutxik ez zuen begiratu ere egin behar izan ulertzeko ezen ezker saihetsaren gainean etzanda zegoen neskatoak ez zeukala eskuineko belauna ezkerrekoaren gainean ezarrita babes-jarrera hartuz.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 30. orr.

Infekzioen aurkako babes-mekanismoa da odola.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 13. orr.

Pareta baten bazterretik zutitu eta erremusina eskatu zidan babes-keinu ikusgarri batekin.  Berria - Euskal Herria   2004-09-26

Babes lanak egokitu zitzaizkizun, pistola eskuan, lapurreta batean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 125. orr.

Maitasun horretatik lekutuak ziren laguntza-eskeak eta babes-aseguruak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 208. orr.

Babes-eskakizunak arazo larria zekarkien Prusiako agintariei.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 71. orr.

Inolako babes-neurririk hartu gabe.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 182. orr.

Gauez, batez ere, halako babes sentipen bat ematen didate.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 38. orr.

Hauxe izan zen santuaren asmo bakarra, Elizari babes-eskabidea egitean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 294. orr.

Sedukzioa da gizadiak bidera dezakeen bortizkeriarik bikainena, inolako babes-ahalmenik gabe uzten du eta seduzitua.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 154. orr.

Kontu intimo bat publiko egiteak sorrarazten dituen ahalkea eta babes-eza zeuden, batetik; bestetik, kontatu nahi eta kontatu ezin bat, egileak berak modu askotan adierazten duen talka.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 13. orr.

Euskal Herriko Giza Eskubideen Babes Elkarteak antolatu bilkura. herria¬

Demagun Babes Batzordeak berrehun errublo ematen dizkidala nekazari bakoitzeko: berrehun mila errubloko kapitala duk guztira!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 349. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarteak izenondo balioa duela)

Guraso babes emanzaleetan azkena izan naiz.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 183. orr.

Gero eta itogarriagoa sentitzen hasita nengoen Adaren jokabide babes-nahi hura.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 183. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Kaskoaren begi-babesa goratu zuen aurpegiko izerdia lehortzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 85. orr.

Mando nekatua uhaletatik zeraman lodikoteak altzairuzko buru-babesa zerabilen, begi estuetaraino sartuta.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 11. orr.

So egiten dio kalean dabilen jendeari, ziztu bizian igarotzen diren kotxeei, errejimentu bateko soldaduen buru-babes eta fusilei, dendetako iragarkiei.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 245. orr.

Ilunpezko bular-babes batek gordetzen zituen leiho guztiak, bat izan ezik.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 54. orr.

Arratsaldean, zerrenda arrosez marratutako eguzki babes grisa urdaitegian jarria zegoenean, [...].  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 341. orr.

Arratsaldean aire eta eguzkitan jarri zituzten latoizko sutondo-babes bat eta altzeiruzko suburdin multzo bat.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 138. orr.

Hiztuna, pozik, tearen beroa barruan, bere gogoeten mataza ari zen askatzen, zumitzezko besaulkian eserita jolasgelako leiho-babesaren alboan.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 139. orr.

Zoroetxe batera eramaten dute, eta honek ikaragarri zailduko dio edozein lege babes.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 52. orr.

Horren atzean, kasurik gehienetan, estatuak ekoizpen-sistemaren eta gizarte-babesaren mekanismoen zuloak estaltzeko duen ezintasuna nabarmentzen da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 107. orr.

Ongizate Estatuari loturiko zenbait gizarte zerbitzutan bereziki -nola ez-, gizarte babesa arrisku moralaren aldetik ere aztertu behar da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 148. orr.

Uste oso-osoa izateko, honen bihotz zabalak laguntza-babes guztia opako diola.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 169. orr.

7 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Gizartearen babes-sare sistema.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 143. orr.

8 irud/hed

Gezurra hartu baitugu babes, maltzurkeria gordeleku.  Elizen arteko biblia   Is 28,15

Arimaren babes-sotoetan gordetzeko unea zen, baldin arimak halakorik bazuen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 167. orr.

9 (izenondo gisa)

Oharrak eta mapak leku babes batean gordetzea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 180. orr.

Emaiozue lurra leku eder eta babes batean; berpizten denean ikus ditzala bere betiko pago-lizarrak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 369. orr.

10 babes eman (82 agerraldi, 6 liburu eta 28 artikulutan, ETCn 490 agerraldi; babesa eman 402 agerraldi, 46 liburu eta 299 artikulutan; ETCn 4.987 agerraldi) du ad

Ez nuen haren aurpegian lehen gupidatu eta babes ematera bultzatzen ninduen ume trazarik aurkitu.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 128. orr.

Juanito Sarasola, alkatearen iloba, bitartean, kanpoan gelditu zen, besteei babes eman eta kaleko argiak deskonektatzeko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 74. orr.

Karmenek eta biok, orduan, ezkutalekutik kontuz-kontuz irten, eta, arbolatik arbolara aurrera tiroka elkarri babes emanez.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 106. orr.

Munduko herrien banderak eskuan zituzten dantzariek elkartasun kolorea eman zien babes ematera etorritakoei. · Segundo batzuen buruan, hantxe zituen hainbat senide babesa emateko prest.  Berria - Harian   2006-01-22

Zer interes du Petrusek babesa emateko?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 183. orr.

Haren zeregin nagusia da zientziaren babesa ematea nazien teoria aldrebesei.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 103. orr.

Zuhaitzek zuhaiztia ostentzen dute, bai, egia da, baina zuhaiztiak babesa ematen die zuhaitzei.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 75. orr.

Arduradun politiko ugarik babesa eman diete hiru inputatuei, eta «gaindituta beharko lukeen arokotzat» jo dute epaiketa Ezin dik argitu zergatik jarraitzen duten bi pertsonak, are bizitzako unerik gogorrenetan, elkarturik, elkarri laguntzen eta babesa ematen.  Berria - Harian   2005-10-27

Biharamunean, eguna argitzean, dena bukatua zen, Jainkoak Judasi eman zion babesari esker.  Elizen arteko biblia   2 M 13,17

Gizaseme hauek, ordea, ez ukitu, ostatua eta babesa eman baitizkiet.  Elizen arteko biblia   Has 19,8

Neure burua eskaintzen dizuet, aholkua, laguntza eta babesa emateko, zeuek nahi duzuen erara.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 484. orr.

Egin otoitz eta eskatu zeruko Jaunari zuetaz erruki dadila eta bere babesa eman diezazuela.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 116. orr.

11 babes etxe (orobat babesetxe)

Emakume askok bizilekua utzi behar izaten dute eta babes etxeetan aurkitzen dute beharrezkoa duten laguntza eta aldi baterako ostatua. etxea uztera behartuta dauden emakumeentzako babes-etxeak, eta umeentzako eta adinekoentzako harrera zerbitzuak.  Berria - Harian   2005-11-24

Euskal Autonomia Erkidegoko babes etxeen errolda egin zuen Emakundek 1999. urtean.  Berria - Euskal Herria   2004-02-14

Biharamunean, hiri hartako Atzerritarren Babes Etxeko zuzendariak polizia-etxe guztiei igorritako e-mail baten medioz jakinarazten zuen, gauerdiaz geroztik, bazutela 13 urteko mutil bat beren aterpe-etxean jasoa; hari buruz ez zekitela ezer, hizkuntza arraro batean mintzo zelako  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 72. orr.

12 babes gune ik babesgune.
13 babes herri babesten den herria; babes ematen duen herria.

Veneziak bere babes-herri bihurtu zituen Adriatikoko portu asko, baina lurralde-inperiorik sortzeko ahaleginik egin gabe, merkataritzaren interesak ez desbideratzearren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 24. orr.

Babes-herriko hizkuntza erabiltzen du idazteko, ama-hizkuntza bazter utzirik, Agota Kristofek bezala.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 7. orr.

14 babes hiri babesten den hiria; babes ematen duen hiria.

Hala ere, gelditu ziren Bet-Surren Jainkoaren legea eta aginduak gutxiesten zituzten batzuk, hiri hura babes-hiri zelako.  Elizen arteko biblia   1 M 10,14

Mendeku-eskubidea duenak, babes-hiriaren mugetatik kanpo aurkitu eta hiltzen badu, ez du hilketarik egiten.  Elizen arteko biblia   Zen 35,27

Kontatzen dute 1818an, Campeachyko gordeleku eta babes-hiri horretan, ronak eta jokoak eztarriak lakartu eta erraietako amorruak piztu zituzten gau batean, joko mahaiaren inguruan bi aurkari geratu zirela, gainerakoak -diru edo gogo faltaz- jokotik erretiratu zirenean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 128. orr.

Gasteiz bisitatu duzu, idazle jazarrien «babes hiri» bat.  Berria - Kultura   2004-03-23

Horrela bada, basamortuko hareetan egiten zuten borroka elkarren aurka gerlariek, eta babes-hiritarako uzten zituzten oasiak.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 127. orr.

15 babes izan du ad

Nik, ordea, babes ditut zure arauak erbestealdi honetan.  Elizen arteko biblia   Sal 119,54

Sion sendo ezarri duela Jaunak, eta bertan izango dutela babes haren herriko dohakabeek.  Elizen arteko biblia   Is 14,32

Bagenekien isiltasuna genuela babes.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 46. orr.

"Kaskagorrik" teniente biak zituen babes.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 65. orr.

Alargunek neu izango naute babes.  Elizen arteko biblia   Jr 49,11

Bertze afera klase batzuetarako bezala, abitua zuen geriza eta babes.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 19. orr.

Jauna dut indar eta babes, bera salbatzaile.      - 0. orr.

16 babes leku ik babesleku.
17 lohi-babes auto, bizikleta eta kidekoetan, gurpil gaineko pieza kurbatua, bidaiariak lohi zipritinetatik babesteko ezartzen dena.

Bizikletari begira egon nintzen pixka batean; ez zirudien oso hondatua, katea irtena eta lohi-babesa okertua besterik ez nion-eta ikusten.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 12. orr.

Kapota leunak eta lohi-babes leunak.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 99. orr.

Kolpe-leungailuak atzeko argiekin bat, lohi-babesak elkar marruskatuz, motoreak marruka, ihes-tutuak ketan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 301. orr.

Lohi-babes batek bidaztiak gordetzen ditu bideko lokatzetatik, eta larruzko estalki mardul batek, jaitsi eta erabat itxi daitekeenak, bidaiatzea samurtu eta bigundu egiten du uda parteko bero sapetan eta ekaitz gaiztoetan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 131. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

aurkako babes (11); aurkeztutako babes (11); aurkeztutako babes helegitea (7); babes barik (6); babes berezia (8); babes bereziko (6); babes bila (53); babes dikea (9)

babes ekonomikoa (8); babes eman (9); babes ematea (6); babes ematen (7); babes ematera (11); babes eremu (6); babes eske (27); babes eza (9); babes falta (21); babes gabe (8); babes gabezia (9); babes gehiago (10); babes gehien (6); babes gisa (8); babes guztia (8); babes handia (43); babes handia eman (9); babes handia jaso (8); babes handiagoa (23); babes handiena (6); babes helegitea (55); babes helegitea aurkeztu (8); babes helegitearen (10); babes hiri (13); babes hiri zen (6); babes hiriak (10)

babes judizial (7); babes maila (12); babes mekanismo (6); babes nahikoa (8); babes nahikorik (9); babes neurri (18); babes neurriak (19)

babes ofizialeko (137); babes ofizialeko etxe (8); babes ofizialeko etxeak (16); babes ofizialeko etxebizitza (13); babes ofizialeko etxebizitzak (24); babes ofizialeko etxebizitzen (23); babes ofizialeko etxeen (11); babes ofizialekoak (23); babes osoa (74); babes osoa agertu (6); babes osoa eman (10); babes osoa eskaini (10); babes politiko (7); babes politikoa (21); babes publikoa (6); babes sistema (10); babes sozial (7); babes soziala (12); babes sozialeko (6); babes sozialerako (7); babes talde (6); babes taldea (19); babes taldeak (8); babes taldearen (14); babes taldeko (9)

babes zabala (31); babes zabala jaso (8); babes zibileko (16); babes zibilerako (10)

egiteko babes (6); elkartearen babes (6); erakundeen babes (6); eskubideen babes (8); espainiako babes (9); ez du babes (7); ez dute babes (6); giza eskubideen babes (8); jarritako babes (9); jasotako babes (6); konstituzionalean babes helegitea (8); kontrako babes (6); nahikoa babes (6)

alderdi guztien babesa (6); alderdiaren babesa (9); alderdien babesa (10); askoren babesa (10); auzipetuei babesa (8)

babesa adierazi (25); babesa adierazteko (18); babesa agertu (56); babesa agertu diote (10); babesa agertzeko (10); babesa behar (49); babesa behar du (8); babesa beharko (14); babesa beharko du (6); babesa bilatu (20); babesa bilatzen (8); babesa du (27); babesa duela (11); babesa duen (10); babesa dute (9); babesa dutela (10)

babesa eman (149); babesa eman dio (19); babesa eman nahi (6); babesa eman zion (13); babesa emanez (6); babesa emango (26); babesa ematea (40); babesa emateko (88); babesa emateko prest (7); babesa ematen (70); babesa ematera (19); babesa erakutsi (10); babesa eskaini (41); babesa eskaini zion (9); babesa eskaintzen (8); babesa eskatu (64); babesa eskatu dute (10); babesa eskatzeko (6); babesa eskatzen (7); babesa eskertu (20); babesa eskertu zuen (9); babesa eskuratu (8); babesa eta elkartasuna (6); babesa eta laguntza (23); babesa ezinbestekoa (7); babesa galdu (9)

babesa izan (37); babesa izan zuen (9); babesa izango (49); babesa izango du (20); babesa izango dute (6); babesa izatea (18); babesa izateko (6); babesa jaso (119); babesa jaso zuen (41); babesa jasoko (9); babesa jasotzeko (9); babesa lortu (45); babesa lortu du (11); babesa lortzea (7); babesa lortzeko (23); babesa lortzen (7)

babesa oso (11)

babesa zuen (12)

batasunaren babesa (6); baten babesa (23); bere babesa (27); bere babesa eskaini (6); beren babesa (6); biktimei babesa (6)

ekimenari babesa (8); elkartasuna eta babesa (19); eman diote babesa (13); eman zioten babesa (9); emandako babesa (14); erabateko babesa (9); eragileren babesa (10); eragileren babesa jaso (6); erakundeen babesa (11); euren babesa (13); familiari babesa (8); gehienen babesa (10); gizarte babesa (17); gizartearen babesa (23); gobernuaren babesa (8); gure babesa (18); guztien babesa (21); guztien babesa jaso (6); hainbat eragileren babesa (6); haren babesa (10); herritarren babesa (35)

ingurumenaren babesa (15); jasotako babesa (18); kontrako babesa (6); lagunen babesa (13); laguntza eta babesa (14); langileei babesa (6); lege babesa (20); legearen babesa (9); nazioartearen babesa (7); nolabaiteko babesa (6)

ppri babesa (8); saren babesa (7); taldeen babesa (8)

zaleen babesa (45); zaleen babesa eskatu (10); zaleen babesa izango (6)

haize babesak (10)

babesarekin egin (6); eeren babesarekin (6); gizartearen babesarekin (6); pse eeren babesarekin (6)

babesaren bila (7); gizarte babesaren (7)

babesari esker (20)


babesbide iz babesteko bidea.

Zuen legeak funtzionari usteldu bati, banku-hausle iruzurgile bati, abokatua izateko eskubidea ematen dio eta, sarri, gizon ohoretsu askori ukatu egiten zaio babesbide hori.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.


babesdorre ik babes 3.

babesdun izond babesa duena.

Legearen arabera etxebizitza guzien %20 babesdunak izan behar dira.  Berria - Euskal Herria   2004-05-14


babesetxe ik babes 11.

babesgabe 1 izond babesik ez duena. (pertsonak)

Zergatik, eta justizia maitatzeagatik, kontzientzia garbi edukitzeagatik, alargun babesgabeei eta umezurtz errukarriei eskua luzatzeagatik!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 61. orr.

Haur gaixo babesgabe horiei.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 183. orr.

Emakume babesgabeei zintzurra moztu zenieten arkume errugabe bailiran.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 243. orr.

Haur babesgabe baten begiak ematen zuten, basakeriaren lainoak estalita.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 227. orr.

Herrialde babesgabeari erasotzea erabakiko duzu, harresi, ate eta morroilorik gabeko hirietan lasai eta seguru bizi den jendearen kontra joatea.  Elizen arteko biblia   Ez 38,11

Egungo idazleak suizida sozialak eta hiritar babesgabeak bilakatzen ari direla argudiatzen du.  Berria - Kultura   2004-03-27

Sektoreko lan hitzarmena da langile babesgabeenen eskubideak defenditzeko tresna behinena.  Berria - Ekonomia   2004-06-20

Osasunean eta familiako kide babesgabeenen zaintzan ere gutxiago inbertitzen du Espainiak.  Berria - Ekonomia   2004-05-26

Indar guztiz bultzatu nahi zuen harmonia eta bakearen erresuma eta, batek jakin, agian ongizatearena ere bai, babesgabeengana hel zedin Harrezkero Estatu Batuen baitan "bi nazio" bereizi zituen: batetik, aberats eta pribilegiatuena eta bestetik, pobre eta babesgabeena.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 43. orr.

Jose Luis Madrazo Ezinduen eta Babesgabeen Arretarako zuzendariak azpimarratu zuenez, [...].  Berria - Euskal Herria   2004-11-20

Jose Luis Madrazo Gipuzkoako Diputazioko Ezinduen eta Babesgabeen Laguntzako zuzendari nagusiak azaldu duenez, [...].  Berria - Harian   2005-05-01

2 (bestelakoak)

Israelek gure herri babesgabe, okupatu eta gogorki zigortuaren kontra eginiko benetako gerra krimenak dira hauek.  Berria - Mundua   2004-05-19

Arrain txiki babesgabeen artean dabilen marrazo bat?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 70. orr.

Ingurune hori ez baita batere egokia zelula bizi babesgabeak bizirik irauteko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 69. orr.

Eta "giriek" Gipuzkoa-Naparroa-Frantzia muga hirukoitzean daukaten Endarlatsako aurrepostu arriskutsu eta babesgabea aukeratu zian.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 22. orr.

Lurralde honetako toki babesgabeak miatzera etorri zarete zuek.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 117. orr.

Ordurako Mendebaldeko erasotzaileek ia galduak zituzten Sirian beren aitzindari-postu babesgabe guztiak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 220. orr.

Gaur ez omen dago lehenagoko negu luze haietako iluntze hura, denak etxera biltzen eta gaua abenturazaleen eta ezkutuko ekintzen esparru bihurtzen zuen ilunpe babesgabe hura.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 149. orr.

3 (adizlagun gisa)

Ni babesgabe nengoen.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 44. orr.

Asko eta asko biluzik daude, gertaera ankerren aurrean, babesgabe.  Berria - Kultura   2004-10-19

Txantxangorri aita-amak ere hantxe zeuden begira, ni bezain aztoratu eta babesgabe.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 10. orr.

Izan ere, gizakia, haurtzarotik irtendakoan, berehala ohartzen da babesgabe bizi beharko duela beti.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 42. orr.

Neska geldi geratu da, erruki eske, han dago, larri, babesgabe, bere borreroen asmo sadikoen menpe.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 49. orr.

Kalera irten orduko, whiskiaren eraginpetik at geratu zen, erabat babesgabe, eta dohakabetasun motel ikaragarri batek karraskatu zion barrena.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 173. orr.

Hor gelditu da Sion hiri ederra mahastian txabola eta meloi-sailean txosna bezain bakarti, etsaiz inguraturiko hiria bezain babesgabe.  Elizen arteko biblia   Is 1,8

Biluzik baino babesgabeago sentitu nuen neure burua.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 163. orr.

Hori dela eta, gizakiok babesgabeago jaiotzen gara, beste espezieko umeen aldean.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 264. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

babesgabe jaiotzen (3); babesgabe sentitzen (4); erabat babesgabe (4); hain babesgabe (4); haur babesgabe (4)

heldugabe eta babesgabeak (3)

babesgabeen arretarako (3); ezinduen eta babesgabeen (4)


babesgabekeria iz babesgabetasun gaitzesgarria.

Ume ahul eta gaixoen babesgabekeria ahalbideratzen da.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 66. orr.


babesgabetasun (ETCn 479 agerraldi) 1 iz babesgabea denaren nolakotasuna. ik babesgabezia.

Horrela ba, ez gara inguruko baldintzek babesgabetutako biktimak; gai gara kanpoko eta barruko indarrak aldatzeko eta horiengan eragiteko, eta gure ingurumaria -neurri batean- kontrolatzeko.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 30. orr.

Hasierako babesgabetasunak ausardiari utzi zion lekua pixkanaka.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 34. orr.

Estrasburgoko auzitegiak «herritarren babesgabetasuna» agerian utzi duela nabarmendu du Hernandezek.  Berria - Euskal Herria   2004-04-29

Araba, Bizkai eta Gipuzkoako foru aldundiek ere errezelo pixka batez hartu zuten lege-proiektuaren testua, babesgabetasunean bizi diren ume zein nerabeen harreraz dioenagatik.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 206. orr.

Bere aurpegian babesgabetasun eta segurtasunik ez hori bera ikusi nion eta aldi berean bere gizonezkotasun kontzientziaren ohartasun puntu bat sumatu nion.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 172. orr.

2 (izenondoekin)

Prekarietateak «babesgabetasun iraunkorra» eragiten duela salatu zuten.  Berria - Ekonomia   2006-03-07

Manu Azkarateren «berehalako askatasuna» eskatu du, preso tolosarraren «babesgabetasun juridikoaz» eta osasunaz kezka agertzearekin batera.  Berria - Euskal Herria   2004-01-24


babesgabetu, babesgabe(tu), babesgabetzen da/du ad babesgabe bihurtu.

Zergatik zagoz dudan, beraz, gorputzetik kanpora jaurtitako arima ahulak, aire zabalean eta babesgabetuak, ezin duela, betiraun osoan ez ezik, denborarik laburrenean ere iraun?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 199. orr.

Horrela ba, ez gara inguruko baldintzek babesgabetutako biktimak; gai gara kanpoko eta barruko indarrak aldatzeko eta horiengan eragiteko, eta gure ingurumaria -neurri batean- kontrolatzeko.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 30. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Baina batzuetan kale egiten du, ez baita zopa oinetaraino iristen, eta are babesgabetuago geratzen naiz.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 95. orr.


babesgabezia (ETCn 126 agerraldi; orobat gabes gabezia ETCn 206 agerraldi) iz babesgabetasuna.

Oinak hil zitzaizkidan, amutik zintzilik hiltzen den arrain malguaren babesgabeziaz.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 151. orr.

Noizbait patxada infinitu horrexen bila ibili nintzen, baina une hartan, nire babesgabezia erabateko hartan, munduko izakirik ahulena eta ezdeusena sentitu nintzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 193. orr.

Beldurra, bakardadea, babes gabezia, izu-ikara.  Berria - Harian   2005-08-18

Muturreko erabaki hori hartzera behartu ditu auzi saioaren hasieratik abokatuek bizi duten «babes gabezia egoerak».  Berria - Harian   2006-01-10

«Babes gabezia zantzurik» egon ez dadin erabaki du epaimahaiak epaiketa hogei egunez etetea.  Berria - Euskal Herria   2006-01-13


babesgailu 1 iz babesteko gailua. ik babesgarri.

Dionisioren defentsa-sistema eta gotorlekua armaz ezin hartuzko bihurtu zuten babesgailuak nola kokatuta zeuden azaltzen ari zitzaion Ruche jaunari don Ottavio.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 471. orr.

Burko akoltxatuaren zirrikituetatik ezpainak gailentzen zitzaizkion nabarmen, eta hortz-haginetako babesgailua zerabilen kanpora eta barrura.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 135. orr.

Bitartean, irakasleengandik ezkutuan, talisman, amuleto eta beste babesgailu batzuen merkatu izugarria zabaldu zen berehala ikastetxean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 157. orr.

2 preserbatiboa.

Eskerrak eman behar dizkizudala uste duzu, zu bezalako odol-ustel batek nirekin babesgailua erabiltzeagatik, ala?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 337. orr.


babesgarri 1 izond babesten duena.

Kristalezko kanpai baten azpian gordetako erloju urrezkoarekin, muselinazko zorro babesgarritik zehar atzematen zen argi-armiarmarekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 499. orr.

Eskularru babesgarriak (dragoi-larruz edo antzekoz eginak).  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 64. orr.

Garrantzi handia du larruazalak hesi babesgarri gisa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 83. orr.

Ene Jainkoa nire harkaitz babesgarri, nire babeski eta indar salbatzailea, nire gotorlekua, nire ihesleku eta salbatzailea.  Elizen arteko biblia   2 Sm 22,3

Iluntasun madarikatu hau guretzat mantu babesgarria izan daiteke.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 129. orr.

Esku ahurrak bere aurpegiaren aldera itzulirik, beste enkantamendu babesgarri bat egiten saiatu zen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 48. orr.

Haren esku-oinen epeltasun babesgarria neguko gau hotzetan.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 17. orr.

Um Hamidak begirakune babesgarrian bildu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 159. orr.

Lehen lan-zuzenbideak langilearen defentsa baldin bazuen helburu, egun, bere konnotazio babesgarri guztiak galdu ditu.  Berria - Euskal Herria   2006-01-05

Gaizkileari gizarteak osatutako zoru babesgarria erretiratzen bazitzaion, merezi ez zuelako, oinen azpian bere bekatuek irekitako zuloa zabalduko zen, eta gaizkilea behera amilduko zen bere gaiztakeriaren (eta grabitatearen indarraren) eraginez.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 98. orr.

2 (predikatu edo adizlagun gisa)

Hesi bat dauka inguruan babesgarri, alboetan bastioiak ageri dituena. Jauna babesgarri da zuzen dabilenarentzat, hondamendi gaizkilearentzat.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 198. orr.

Ezkien ondotik makalak agertu ziren, zumezko kutxa bana behealdean babesgarri.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 407. orr.

Aldez aurretik asmatutako gezurrak babesgarri eta etsaientzat galgarri gerta zitezkeen eskutitzak sakeletan.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 46. orr.

Bere iritzi haren babesgarri, bere amaren esaldi bat aipatu zidan orduan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 165. orr.

Jan urria, ia larrugorri, lo lur gorriaren gainean autobus geltokian zeru sabaia babesgarri, batzuetan euripean, besteetan hotzez hormatua.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 129. orr.

Solairua argizaria emanda zegoen, eta oihal zerrenda berdeak jarriak zituzten gainean, babesgarri.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 161. orr.

• 3 iz babesten duen gauza. ik babesgailu.

Errepidearen bi erdiak bereizteko jarritako babesgarria ez zuen ikusi ere egin eta bete-betean jo zuen danba!  Berria - Kirola   2004-07-14

Alde batera eta bestera ekin zion berriro, hau eraitsi, hura hil, ezkutuak zulatu, buruko babesgarriak erauzi.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 24. orr.

Buruko babesgarria, ezkutua eta lantza lurrera bota nitian.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 103. orr.

Borroka ikaragarria izan zen; metalezko babesgarriak erabat txikiturik zeuzkaten, eta berdin ezkutuak eta buruko estalkiak.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 104. orr.

Ordurako, morroiek eskuetatik kendua zioten babesgarritzat hartu zuen aulkia, eta bera, begiak itxirik, ez hilik ez bizirik, gertu zegoen etxeko jaunaren pipa zirkasiarra bere hezurretan probatzeko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 132. orr.

Eskua jaso nuen babesgarri modura.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 69. orr.

Egunez, babesgarri zuriko lanpara bat egoten zen, apaingarri bakar, tximiniaren gainean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 155. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Lokomotorraren kolpe-babesgarriak jo eta lurrera bota zuela emakumea.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 165. orr.

Aurreko lohi-babesgarrian bermatu ziren. ik babes 17.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 77. orr.

Lepo-babesgarri bat eraman zuen antzokira bi egun haietan, puztuta, gainean esertzeko.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 197. orr.

-Hoa Kamelotera eta ekar iezadak ezkutu zuri bat, hiru zerrenda gorri dituena; jantziak eta esku-babesgarriak ere zuriak behar ditiat.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 48. orr.

Belarri-babesgarriekiko txanoa ematen zion irakasleari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 330. orr.

Liburu zaharrenak larruzko azaldunak ziren gehienak, eta gaur egungoak azal-babesgarri gardenez zeuden bilduta.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 68. orr.

5 irud/hed

Eta pesimismo beltz horri kontra egitea, ez ote da sufritzeko beldurrez dagoen gizonak bere buruarentzat asmatzen duen babesgarri bat?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 134. orr.

Bere bizitzari babesgarria eta bigungarria jarria ziolako gehiegi ez sentitzeko bereizte horren zartakoa.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 178. orr.

Mendebaldeko deitura hotsandiko hura zuen, berriz, euritako babesgarri morala, bere diru-arazo delikatuaren kontrapisu erabiltzen zuena.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 213. orr.


babesge adlag babesik gabe.

ENBA sindikatuak salatu duenez, Irungo (Gipuzkoa) laborariak «babesge» daude «basurdeek etengabe eragiten dizkieten kalteen aurrean».  Berria - Euskal Herria   2004-01-22


babesgo iz babesa.

"Zergatik, ordea?", galdetzen zion bere buruari ur arre koloreei begira, isuri hartan erantzunek babesgoa aurkitu balute bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 28. orr.

Agian horrela izan zen, nahiz eta ez den gutxietsi behar hamabosgarren mendeko aita santuen babesgoa, eta Nikolas V aita santuarena [...] bereziki.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 289. orr.

Autonomia Erkidego bakoitzak bere babesgo zibila sustatu behar izan du eta iragarpenen irakurketa ahalik eta gertuenera bildu.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 181. orr.


babesgune (18 agerraldi, 2 liburu eta 12 artikulutan; ETCn 318 agerraldi; orobat babes gune 8 agerraldi 5 artikulutan; ETCn 63 agerraldi) 1 iz babesteko gunea; gune babestua. ik babesleku.

Marine indarretako Anthony Haslam koronelak ohartarazi zuen ez dituztela gerrillariak utziko xiiten gune sakratuak beraientzako babesgune bihurtzen.  Berria - Mundua   2004-08-11

Erasoaldia erresistentziako kideen babesguneak deuseztatzeko aitzakiarekin abiatu badute ere, ekintzaileekin ez dutela topo egin aitortu zuten okupazio indarrek.  Berria - Mundua   2006-03-18

Zuberoan askotan gertatzen omen den bezala, Gotaineko eliz dorrea ere hirukuna da; eta erdikoaren azpian, kokaleku edo babesgune bat dauka; eta bertan kanpai handi bat.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 336. orr.

Babesgune bat bera ere ez zen geratzen erabiltzeko.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 92. orr.

Gaitza agertzen den lekuetan hiru kilometroko erradioan babes gune bat ezarri beharko da, eta hamar kilometrokoan, berriz, zaintzazkoa.  Berria - Gaiak   2006-02-14

Donostian Esperanza Latina elkartearen egoitza berria inauguratu dute, etorkin latinoamerikarren eta bertakoen elkargune eta babesgune izateko.  Berria - Euskal Herria   2006-04-07

Hildakoen familiarik atzeman ezean, Baionako errabinoak adostasuna eman zion xedeari, eta udalak hezurdurentzako babesgune berezia eraiki zuen.  Berria - Harian   2005-02-23

Gainera, babesguneko lur sailak daude lehen fasearen barruan eta horren eskumena Udalarena eta Diputazioarena da, eta ez dira beraiekin jarri harremanetan.  Berria - Euskal Herria   2004-01-22

2 (izenondoekin)

Irakeko Armadako indar bereziak izan zirela hiriburuko auzo batean ustez erresistentziaren babesgune ezkutu baten aurka egin zutenak berretsi zuen jeneralak.  Berria - Mundua   2006-03-29

Irakeko jarduneko Atzerri ministro Hoshiar Zebarik adierazi zuen atzo erasoaldiaren helburua dela erresistentziak ez dezan lortu babesgune indartsu bat finkatzea Samarra eskualdean.  Berria - Mundua   2006-03-17

Zigalari dagokionez, babes gune zabalak markatu ditu EBk Iberiako Penintsularen inguruan.  Berria - Ekonomia   2004-12-23

Txingudiko hezegunea Ramsar zerrendan dago, hau da, Europako babesgune garrantzitsuenen artean.  Berria - Euskal Herria   2004-01-22

Egiarteko eliza erromaniko ederra ere bai [...] pausagune atsegin epelsko; giro hotz, sarkor eta aratz hartan babesgune maite.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 247. orr.

3 natur babesgune

Selendang Ayu ontziak eragindakoak kalte larria sor dezake, inguruko kostaldea itsasoko ugaztun, hegazti eta arrain espezie askoren natur babesgunea delako.  Berria - Gaiak   2004-12-14

Alaskako Artikoko Natur Babesgunean petrolioa ateratzeko zulaketak egiteko baimena eman nahi du Bushen gobernuak.  Berria - Gaiak   2006-03-12


babeskeria iz babeste gaitzesgarria.

UPNk darabilen jauntxokeria, adiskidekeria eta babeskeria familiartekoei laguntzeko egin duen politikaren erakusle da.  Berria - Euskal Herria   2004-02-03


babeski 1 iz babesteko erabiltzen den gauza, eskuarki ezkutua.

Gizon ausartak ziren, gudari trebeak, babeski eta lantzaz armatuak.  Elizen arteko biblia   1 Kro 12,9

Hogei urtez gorakoak zenbaturik, hirurehun mila gizon aukerako aurkitu zituen, gudaritzarako gai eta lantza eta babeskia erabiltzeko gauza.  Elizen arteko biblia   2 Kro 25,5

Benjamingoen buruzagia gudari ausart bat zen, Elias, arku eta babeskiz armaturiko berrehun mila gizonen buru.  Elizen arteko biblia   2 Kro 17,17

Ekoizturiko nikelak Italia faxistaren eta Hitlerren Alemaniaren babeskietan eta jaurtigailuetan amaituko zuela oso-osorik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 111. orr.

Zorroztu geziak, hartu babeskiak!  Elizen arteko biblia   Jr 51,11

Uziasek babeskiz, lantzaz, buru-oskolez, bular-oskolez, arkuz eta habailetarako harriz hornitu zuen gudarostea.  Elizen arteko biblia   2 Kro 26,14

Erregea Jaunaren etxera joaten zen aldi bakoitzeko, zaintzaile-taldeak babeskiak hartu ohi zituen eta gero, berriro, zaintzaile-gelara ekartzen.  Elizen arteko biblia   2 Kro 12,11

Eta orri loditxo beltzon arteetan, babeski, paper garden mehe bana.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 159. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Salomon erregeak berrehun babeski handi egin zituen urre garbiz.  Elizen arteko biblia   Ir 37,23

Urrezko koroaz eta babeski txikiz apaindu zuten tenpluaren aurrean.  Elizen arteko biblia   1 M 4,57

Dena harrapatu zuen, bai eta Salomonek eginiko urrezko babeskiak ere.  Elizen arteko biblia   1 Erg 14,26

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Nire buru-babeskia da Efraim, nire aginte-makila Juda.  Elizen arteko biblia   Jr 31,20

Alferrik teinkatuko du arkulariak uztaia, alferrik jantziko bular-babeskia.  Elizen arteko biblia   Jr 51,3

Bi sorbalda-babeski izango ditu, bi ertzetatik lotzeko.  Elizen arteko biblia   Ir 28,7

Presta ezkutu-babeskiak eta jo gudura!  Elizen arteko biblia   Jr 46,3

Duffy jaunak berak erosiak ziren gelako altzari pieza guzti-guztiak: burdinazko ohe beltza, burdinazko apain-mahaia, kanaberazko lau aulki, arropak esekitzekoa, ikatzontzia, su-babeskia eta burdinak, eta mahai karratu bat, idatz-apal bikoitz bat gainean zuena.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 155. orr.

4 irud/hed

Esperientziaz zekien portaerako seriotasun eta neurritasun hau harresi eta babeski sendo dela deabruaren gezien aurka.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 705. orr.

Eduki beti besoan babeskitzat fedea, etsaiaren suzko geziak oro itzali ahal izateko.  Elizen arteko biblia   Ef 6,16

Jainkoa dut babeski, bihotz zuzenekoen salbatzaile dena.  Elizen arteko biblia   Sal 7,11

Ene Jainkoa nire harkaitz babesgarri, nire babeski eta indar salbatzailea, nire gotorlekua, nire ihesleku eta salbatzailea.  Elizen arteko biblia   2 Sm 22,3

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

babeski bakoitza egiteko (4); babeski eta lantzaz (3); babeski handi (3); brontzezko babeskiak (3); nire babeski (3)


babesle 1 izond babesten duena. (pertsonez)

Poliziaburua, nola edo hala, hiriko ongile eta aita babeslea zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 221. orr.

Ez da zaila nik garai hartan Alemaniaz nuen ama babeslearen irudia eta frau Gerda lotzea.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 117. orr.

Aita santu izan aurretik Ordenako kardinal babesle izan zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 826. orr.

Besozabalik dagoen kerubin babesle zinen.  Elizen arteko biblia   Ez 28,14

Ez dira, ez, etsaien jainko babesleak gure Harkaitzaren pareko;  Elizen arteko biblia   Dt 32,31

2 (bestelakoez)

Aita, lauki gorrizko alkandora batez jantzirik, leihoari ohol babesle batzuk josten ari zen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 50. orr.

Nor harkaitz babesle, gure Jainkoa izan ezik?  Elizen arteko biblia   2 Sm 22,32

Orain, bizitzak iragazki babeslerik onartzen ez duen ekintza bakarraren aurrean paratzen zuen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 49. orr.

Ur fresko eta garbia, ur babeslea.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 110. orr.

Estatu babesle erraldoaiaren kontrako kritika ideologiko interesgarriak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 145. orr.

Ezin zitekeen joan ezein erakunde babeslerengana sorospen eske, beldur baitzen Raymond ebatsi eta abegi-etxeren batean sartuko ote zioten.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 261. orr.

Ba itzel, heriotza zaindu eta luzatu, edozer mozorrotu dezakeen kultura babesle bat sortu, umiliatua izan zementuzko kaiola batean zaudenean, hilerri batean, bizirik baina bizitzarik gabe.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 116. orr.

Legeen barne-indar babeslea bereizita dagoelako kanpoko indarretik.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 85. orr.

Non aurkituko nuen telefono deiak egiteko adorea, [...] hil ondoko lehen orduek gertaera hura halako irrealitate babesle batean, egoeraz jabetu zen no man's land batean, murgilarazi bazuten.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 28. orr.

Esplikazioa ez dago batere argi, baina baliteke larruazalean den koipe edo hezetasuna lurruntzea eta horrek geruza babesle bat eratzea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 84. orr.

3 (adizlagun gisa)

Amaren aurrean, gizonezkoak guztiz babesle jartzen dira, eta babes horrekin, zeharo anulatzen zaituzte emakume, izaki eta profesional gisa.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 212. orr.

-Esan, esan -egin zion, babesle, Anuta zaharrak.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 128. orr.

Gizasemeok begiradarekin bakarrik zuzendu ohi gatzaizkio emakumeari edo, oso gaztea bada, babesle eta aitakoi hurbiltzen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 78. orr.

Molly ikusten nuenean [...] maitagarri jokatzen zuen nirekiko, beti jokatu izan ohi zuenez, baina maitagarriegi ia, babesleegi, areago amatxo baten antzera, lagun baten moduan baino.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 54. orr.

4 (izen gisa, pertsonak)

Luzatuko du Jaunak eskua, eta babeslea nahiz babestua biak eroriko dira, biak batera galduko.  Elizen arteko biblia   Is 31,3

Guk, nolabait errateko, XX. mendeko zaldun teutoiak izan behar genuen, Reich Berriko gerlari gaindiezinak eta ideal nazionalsozialistaren babesleak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 261. orr.

Babesle amerikarrek posible den arte gai guztia lortzen lagunduko dute, baina zuk egin beharko dituzu azken ukituak.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 57. orr.

Bihar arratsaldean, babesle hoberik agertzen ez bazaizu, nik neuk egingo diot aurre Mador-i.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 59. orr.

Nire babesle leialen artean.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 256. orr.

Urkullu, jakina denez, Imazen hautagaitzaren babesleetako bat izan zen EBBrako bozketatan.  Berria - Euskal Herria   2004-03-23

Zuk Dakizunaren babesle handia omen zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 31. orr.

Nik, gainera, hiriaren babesleak hil ditiat, Itakako gazterik gorenenak.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 177. orr.

Hasieratik alkatea izan da egitasmoaren babesle nagusietakoa, baina herrian ezinegon handia sortu zen.  Berria - Euskal Herria   2006-05-05

Denboraren igarotzeak normalean limes-aren babesleen aurka eta barbaro erasotzaileen alde jokatu duela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 319. orr.

Frantziskoren adiskide eta Ordenaren zaindari eta babesle izan zen Gregorio IX.ak santu izendatu zuen 1228ko uztailaren 19an.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 31. orr.

Apalen Jainko zara zu, txikien laguntzaile, ahulen babesle, ezezagunen zaintzaile, etsaien salbatzaile.  Elizen arteko biblia   Jdt 9,11

Babesle nituen gudari guztiak arbuioz bota ditu Jaunak.  Elizen arteko biblia   Nk 1,15

Betristxev jenerala lagun mina dut eta, nolabait esateko, baita babesle ere.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 252. orr.

Guk Jaunarengan dugu itxaropena: bera dugu laguntzaile eta babesle!  Elizen arteko biblia   Sal 33,20

Izan zakizkit Jainko babesle eta gotorleku.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 86. orr.

Ni nauzu babesle eta zure saria bikaina izango da.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 43. orr.

Erakusketa bat da, eta Diru Jantziaren Bankua du babesle.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 174. orr.

5 (izen gisa, bestelakoak)

Estreinaldirako, dena dela, Jaurlaritzaren laguntza izan du eta EITB babesle izango da.  Berria - Euskal Herria   2004-11-06

Elkoroiribe beste babesle baten bila aritu da, badaezpada, Orbitel etxearena ziurra badirudi ere.  Berria - Kirola   2004-10-23

AEBetako iShares inbertsio sozietatea da Suitzako Phonak taldearen bigarren babeslea aurten, eta litekeena da hurrengo urtean babesle nagusi bilakatzea.  Berria - Kirola   2006-03-02

Babesleek oso kostata jartzen dute dirua.  Berria - Kirola   2004-11-17

Eta babeslerik gabe, dirurik ez.  Berria - Kirola   2006-01-04

Orain bi urte babesle sendoa genuen (Vodafone), baina amaitu zen pagotxa.  Berria - Kirola   2004-11-27

Oztopo horiek gainditzeko babesle pribatuen finantzaketa ere erabili zuten.  Berria - Gaiak   2004-05-27

Foroaren babesle kapitalistak hauek dira: Endesa, Telefonica, La Caixa, Toyota, eta El Corte Ingles.  Berria - Kultura   2004-02-21

Kotoizko edredoiak dira ohean asmaren kontrako babeslerik onenak.  Berria - Gaiak   2004-08-31

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Guardia Zibilak elkartea itxi eta Ertzaintzak, handik 50 metrora, guardia zibilen babesle lana egin zuen.  Berria - Euskal Herria   2006-02-12

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Sudur-babesle duen kasketarekin dagoela kontuan hartuz.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 241. orr.

Diru-babesleen beharra.  Berria - Kirola   2004-03-23

Badirudi geroago trafikatzaile-babesleek diru iturriak ere murriztu zizkiotela eta azken boladan haren segurtasun taldea ere gutxituta zegoela.  Berria - Mundua   2004-05-30

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

babesle bakarra (3); babesle ekonomiko (3); babesle eta zuzentzaile (3); babesle gisa (4); babesle izan (5); babesle izango (3); babesle izateko (3); babesle nagusia (9); babesle nagusiak (5); babesle sendo (4); babesle sendo bat (3); baita babesle ere (4); beste babesle (5); bigarren babesle (3); harkaitz babesle (4); laguntzaile eta babesle (5); lehen babesle (3); nire babesle (4)

aita babeslea (3); babeslea izan (3); berdintasunaren babeslea (3); bigarren babeslea (6)

bere babesleak (4); taldeko babesleak (3)

babeslerik gabe (7); beste babeslerik (3); beste babeslerik ez (3)


babesleku (238 agerraldi, 75 liburu eta 34 artikulutan; ETCn 1370 agerraldi; orobat babes leku 2 agerraldi 2 artikulutan; ETCn 20 agerraldi) 1 iz babesteko lekua. ik babesgune.

Zerri horiek ez ziren ateratzen beren babeslekuetatik!  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 210. orr.

Gure aita ez zen jaisten babeslekuetara, eta alarma-hotsa aditzen zenean lasterrari ematen zion, baina ez babeslekura, etxe aldera baizik.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 267. orr.

Israeldarrak, beren buruak arriskuan ikusirik, larritu eta leize, hartzulo, haitzarte, babesleku eta putzu-zuloetan gorde ziren. Goazen! -ari da garrasika sarjentua, eta han doaz denak, babeslekuko esku-eskaileran gora jauzika igo, eta zabalgunerantz lasterka sartuz.  Elizen arteko biblia   1 Sm 13,6

Elefante bakoitzak oholez eginiko dorre sendo bana zeraman bizkarrean babeslekutzat, uhalez lotua.  Elizen arteko biblia   1 M 6,37

Dafneko santutegira babesleku bila joana zen Oniasek aurpegira bota zion okerkeria hura Menelaori.  Elizen arteko biblia   2 M 4,33

Gezurrean zenuten babeslekua, berriz, txingorrak botako du, zuen gordelekua urak eramango.  Elizen arteko biblia   Is 28,17

Abertzaletasun Johnsonek zehazki "abertzaletasuna alprojaren azken babeslekua" dela esaten du.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 281. orr.

Beste guztiak armak bertan utzi eta izulaborrian ihesi joan ziren harkaitzen artera babesleku bila.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 106. orr.

-Zernahi gertatuta ere, ez hadila atera babeslekutik!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 154. orr.

Inbertsiogile askoren babesleku bihurtu da urrea.  Berria - Ekonomia   2006-04-16

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bost eguneko erasoaldiaren ondoren erresistentzia sunitaren babesleku nagusia zen Faluja hiriaren eremu gehienaz jabetu dela iragarri zuen atzo AEB Ameriketako Estatu Batuetako Armadak.  Berria - Mundua   2004-11-13

Babesleku seguru baten bila abiatu zen Hassan, bere jazarleen eskumenetik at egoteko.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 261. orr.

Halakoa zen Santutegiko Gotorlekua izeneko babesleku iluna, iragan urrunean ahaztutako gizakien lana.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 76. orr.

Hormigoizko babesleku batenak diruditen hondakinen artean nagoela eserita, lurpe sakonean hondoratuta, leher egindako gizasemez inguratuta, denak ere aurpegi ezagunak.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 176. orr.

Gerrillari talibanen ustezko bi babesleku suntsitu zituzten ondoren. Lurpeko babeslekuan nengoen, eta etxekoei gutun bat idazten hasi berri nintzen.  Berria - Mundua   2006-03-30

Hainbat soldadu alemaniar daude lurpeko babeslekuan zehar, hanka-zabalik; denak isil geldi, denak hilik.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 134. orr.

Daniel Defoek badu pirata sonatuen bizitzak kontatzen dituen liburu bat [...] eta han ere ageri dira, behin baino gehiagotan, "mugako babesleku" horiek, piraten taberna, parranda eta festa-leku, baina aldi berean "etxe" kutsua izango duen mugako jendearen batzarlekua.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 99. orr.

Hegazkinen Kontrako Babeslekua.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 55. orr.

3 (artikulurik gabe izan aditzarekin)

Etxe hura gordeleku huen, babesleku, Erdi Aroko bakartientzat gaztelua edo klaustroa zen bezala.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 130. orr.

Indargabearentzat babesleku izan zara, behartsuarentzat larrialdian babesleku.  Elizen arteko biblia   Is 25,4

Jonkien babesleku izandako komun apurtuak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 15. orr.

Hiri horiek izango dituzue babesleku, hildakoa mendekatzeko eskubidea duenarengandik ihes egin ahal izateko.  Elizen arteko biblia   Jos 20,3

Jainkoa dugu babesleku eta indar, larrialdian laguntzaile seguru.  Elizen arteko biblia   Sal 46,2

Mirari bat bezala gertatu nintzen askorentzat, zu zintudan neure babesleku seguru.  Elizen arteko biblia   Sal 71,7

Graemetarren jauregia izan zitzaion babesleku.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 15. orr.

Zu baitzaitut babesleku, etsaien kontra dorretxe sendo.  Elizen arteko biblia   Sal 61,4

4 (hitz elkartuetan)

Estatu unibertsal bateko hiritarrek zergatik hartzen dute hau, ez basamortuko gau-babeslekutzat, baizik eta Agindutako Lurraldetzat, giza ahaleginen helmugatzat?  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 14. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

babesleku bihurtu (4); babesleku bihurtu da (3); babesleku bila (3); babesleku izan (3); babesleku nagusia (3); babesleku seguru (3); dugu babesleku (3); nire babesleku (3)

bere babeslekuan (3); lurpeko babeslekuan (12)

erresistentziaren babeslekutzat jotzen (3)


babespe 1 iz babesa.

Euzko Alderdi Jeltzaleak azpimarratu nahi du, beraz, politikaren garaia dela, hitzarmen integratzaile batez eta ezeinen babesperik gabe alderdiok elkarrekin mahaian lan egiterik izan dezagun, euskal gizarteak bere etorkizuna erabakitzeko aukera izan dezan, bakez eta askatasunez  Berria - Harian   2006-03-23

2 babespean adlag

Harritzekoa dun norbait babespean zuela niri sekula esan ez izana.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 121. orr.

Babespean dagoen kakalardo mota bat da.  Berria - Euskal Herria   2006-01-07

-Berak etxean gordeta eta babespean izan zituen ybarratarrek -esan zuen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 209. orr.

Erroma sortu zuenean, jainkoek babespean hartu zuten hiri berria, eta erromatarren esku ipini munduaren aginte materiala eta espirituala.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 161. orr.

· Big Joe etzanda zegoen, karelaren babespean uzkurtuta.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 85. orr.

Emakume gupidatsuago baten babespean bizi nahi dut.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 309. orr.

Nire beharrean zeuden etxekoak, ala ni neu nintzen etxekoen babespean eroso eta seguru nengoena?  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 94. orr.

Agureak mutila bere babespean hartu zuen eta bizitzaren hastapenak irakasten hasi zitzaion.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 33. orr.

Navalek «erakunde publikoen babespean» segitu behar duela nabarmendu zuten ELA, CCOO, UGT eta CATeko arduradunek.  Berria - Ekonomia   2004-12-03

Beste batzuek bizkartzainen babespean bizi behar dute.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 192. orr.

Isilean eta gauaren babespean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 79. orr.

3 babespeko izlag

2005 eta 2009 artean babespeko 500.000 etxebizitza eraikiaraziko dituzte erakunde publikoek. UNHCRren babespeko errefuxiatuen kopurua erdira jaitsi da 1992tik hona, gatazka armatuak eten direlako.  Berria - Ekonomia   2004-12-21

NBEren babespeko lurralde batean.  Berria - Mundua   2006-04-23

Gutxietsi egin zituela bere babespeko gaztearen dohainak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 55. orr.

4 (izen gisa)

Richelieu kardinalaren babespekoa hasieran, eta etsaia gero.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.

Bai, ni Mr Worthingen babespekoa naun.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 121. orr.

Jainkoen babespekoak direla erakusten duen seinale bat bekokian duten pertsonek, bazakitek hautatuak direla.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 149. orr.

-Nire babespeko berria da gizon hau, Arthur.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 83. orr.

5 babespera

Lurra gizarte-klase berri batek lantzen du, jopuen klaseak; klase hori libre izandako eta proletario bihurturiko gizonek eta liberto edo esklabo askatuek osatzen zuten, batzuk zein besteak, beheraldi demografikoa eta segurtasun fisikoaren falta zela-eta, boteretsuen babespera etorrita.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 22. orr.

Gerrillarien babespera, mendietara, jo zuten nekazariek ongarririk eta pestizidarik behar ez duen landare bat landatzeari ekin zioten: koka.  Berria - Mundua   2004-05-27

Sari betea eman diezazula Israelgo Jainko Jaunak, haren babespera etorri baitzara.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 96. orr.

Otoitzaren babespera jo dut oker zebilen anaia askatzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 300. orr.

6 babespetik

Babespetik irten nahi izan duk, heureez egin nahi izan duk hegan. Ate erdi-irekiaren babespetik kanpora buru-lepoak eta besagain biluzia baizik ez zitzaizkion agertzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 244. orr.


babestaile 1 izond babeslea.

Bere kolko babestailea seme-alabak gerizatzeko zabaltzen duela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 117. orr.

Latex babestailea eranzteko lanak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 256. orr.

2 (izen gisa)

"Bi inozoak libro; babestailea, aldiz, estekaturik", neure artean.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 42. orr.

Estatuko etsaien babestailea izateaz akusatuta.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 157. orr.


babestailu iz babesgailua.

Kateak babestailu sendo izango dituzu, eta uztarria apaingailu distiratsu.  Elizen arteko biblia   Si 6,29


babestarri iz harri babeslea.

Erran zuen, halaber, haraindiko erriberan Hilezkorren Hiri garaia aurkitzen dela, babestarriz eta anfiteatroz eta tenpluz josia.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 115. orr.


babeste iz babes ematea.

Erasoaren biktima ez da konformatzen bere burua babeste hutsarekin; bere defentsa arrakastatsua bada, kontraerasoari ekiten dio.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 243. orr.

Hobe zen topikoetan babeste hori, ezen ez beste alemanen bihurri-lausotasun lorapuztua baino.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 293. orr.


babestoki (34 agerraldi, 19 liburu eta 3 artikulutan; ETCn 24 agerraldi; orobat babes toki g.er. 3 agerraldi, liburu 1 eta 2 artikulutan; ETCn 10 agerraldi) 1 iz babeslekua.

Londondarrak babestokietara doaz astrapalan, sotanoetan ezkutatzen dira koitaduak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 89. orr.

Biltzar Nagusia, euskaldunen eskubideen babestokia, iraganeko oroitzapen soila bilakatuko zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 105. orr.

Hizb-ul-Mujahidin talde armatu islamistako bi kide hil zituzten militarrek, Zainakot herrian zeukaten babestokian.  Berria - Mundua   2004-01-17

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Guk ez genuen sarbiderik babestoki antiaereoetan: artean orube zirauten eremu zabaletan kuzkurtzen ginen. kalekoz jantzitako foruzainak santutegian sartu eta «segurtasun arrazoiak zirela medio», erretaula beirazko babestokitik ateratzeko unea ezin zela grabatu nabarmendu zuten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 194. orr.

Bonbardaketen kontrako babestoki gaizki argiztatuan ginen berriro ere ama eta biok.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 118. orr.

Portua zen, hain zuzen, auzorik jendetsuena, sonanbuluen modura [...] zebiltzan gizon-emakumeen jomuga eta babestokia: baldintzapeko babestokia, dena dela.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 209. orr.

3 (artikulurik gabe izan aditzarekin)

Taxia orain babestoki zitzaion eraikinera heldu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 264. orr.

Sarak isiltasuna baitzuen harresi, isiltasuna babestoki.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 85. orr.

Inork ez du esan portuek zein baldintzak bete behar dituzten babes toki izateko.  Berria - Euskal Herria   2004-06-09


babestu (4577 agerraldi, 249 liburu eta 2016 artikulutan; ETCn 46.542 agerraldi), babes(tu), babesten 1 da ad babes hartu.

Babestu hadi ondo.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 117. orr.

Babes zaitezte, ez gelditu!  Elizen arteko biblia   Jr 4,6

Neure baitara babestu naiz, triku bat negu hurbila igarotzeko baino bilduago.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 63. orr.

Ezin hobeto kokatu ziren politika ekonomikoan beren ikuspuntuak baliarazteko, aukerarik hoberenez baliatzeko [...] eta, behar izanez gero, justiziaren eta zergen jazarraldien kontra babesteko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 34. orr.

Gogoan hartu behar da garai hartan ingeles industria aski babestua zegoela.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 40. orr.

Mundu osoko itsasoen %1 soilik dago babestua.  Berria - Gaiak   2004-02-10

Babestutako lanpostua lortzeko itxaron zerrenda oso luzeak daude.  Berria - Harian   2005-07-03

Helburua babestutako etxebizitzak eskaintzeko lurzorua eskuratzea da.  Berria - Harian   2005-09-14

Gauza bat da zabor telebista egotea eta beste bat zenbait eduki babestutako orduetan ematea.  Berria - Harian   2005-12-04

2 (non)

Gotorlekuan babestu gara, baina gotorleku hau hartzeko prestatzen ari dira, Timoteo gudalburu dutela.  Elizen arteko biblia   1 M 5,11

Euria ari zuen, hotz egiten zuen eta sutondoan babestu ziren.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 137. orr.

Hiriburuan babestu ez zirenek harago joan behar izan zuten, Baikal aintziraz bestaldera.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 416. orr.

Inork behartu gabe santuarengana joan eta haren altzoan babestu zen, toki seguruan bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 220. orr.

Enrietak auhen bat ito zuen, eta besoak ireki zizkionean, Joantto bertan babestu zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 272. orr.

Liburuetan babestu nintzen, musikan, pinturan, dantzan.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 52. orr.

Sierra Maestra esaten dioten mendilerroan babestu ziren, Kubako mendirik malkartsuenean.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 71. orr.

David mendian babestu.  Elizen arteko biblia   1 Sm 23,14 tit

"Omen" baten atzean babesturiko diletantismo-ikasleak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 95. orr.

Pertsona diskretua naiz eta zure sekretua ongi babestuta dago.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 20. orr.

3 (zerekin, zerez)

Mikel besoarekin babestu zen, kolpearen zain.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 192. orr.

Harresi eta dorreen fortifikazio-sistemak indartu egiten dira lubetekin babesten badira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 710. orr.

Indio-txabola baten barruan zegoen, euritatik hosto-sabai soil batez babestua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 81. orr.

Eskuinean meloi saltzeko lekua, gordasol handi batez babestua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 109. orr.

Logelan sartu, irratia ipini eta manta bakarrarekin babestuta erori zen ohean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 93. orr.

Kolonbiako Gobernua legez babestutako eremuak keztatzen hasi da bertako koka sailak suntsitzeko asmoz.  Berria - Gaiak   2004-01-11

4 (zertatik, norengandik)

Ondo kontuan hartu zuten behar bezain babestua egon zedila haize-lasterretatik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 27. orr.

Ez zitzaion erraza gertatu zaintzaileen begiratuetatik babesturiko txokoa aurkitzea.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 50. orr.

Arroka artean eraikia zen eta uhinetarik nahiz jendeen soetarik babestua zen zurezko etxola batera iritsi ziren.Terrazatik ia Caracas osoa ikusten da; goizean Petare barriotik eduki dugun ikusmiraren bestaldean gaude orain, etxe-orratzen eremuan, miseriatik salbu, delinkuentziatik babesturik, bizitzak beste parametro eta helburu batzuk dauzkan zeru txiki batean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 216. orr.

Pasabide bat egingo dugula, zeina, erasoetatik ongi babesturik, poliki-poliki harresirantz aurreratuko baita.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 297. orr.

Van Hoevenen etxean atea behartu zutenak poliziak ziren; ez gaude haiengandik babestuta, beraz.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 318. orr.

5 du ad babesean jarri. (norbait)

Zeren eta apezak, bere mezekin eta bere kontseiluekin, ama babesten zuen neurrian babesten baitzuen amak, halaber, apeza bertze alorretan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 229. orr.

Legeak babesten nau -mehatxu egin nahi izan zion, baina uste handirik gabe.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 103. orr.

Maite duguna babestu behar dugu.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 415. orr.

Hemendik joan eta gero, nola babestuko ditut maite ditudanak?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 16. orr.

San Mikel goiaingerua, babes gaitzazu borrokan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 70. orr.

Gorde eta babestu zuen hegalpean, zeruko zaindariok!  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 152. orr.

Legeak babestuko zaitu agian, baina ez gizalegeak.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 163. orr.

Nire magiak ezin banau babestu, orduan ezin dut neure burua druidatzat hartu.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 168. orr.

Gorteko zaldun guztiak kontra ditun, eta ez haute babestuko Mador-en aurka.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 56. orr.

-Lasai; honek babestu eta salbatu hau.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 171. orr.

Ezagutuko duk, beraz, babes gaitzakeen tabernaren bat.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 17. orr.

Herritarrak babestu beharrean haien aurka egiten du.  Berria - Gaiak   2004-06-06

Zaratak eta keak babesturik, gure zapaltzaileen aurkako ekintzak asmatzen gozatzen genuen.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 30. orr.

Arestiren Maldan beherak oraindik biluztu egiten gaitu, eta Chillidaren zein Oteizaren obrak oraindik babestu.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 65. orr.

Legeak obeditzen ez dituena, gizonek elkar hartzeko eta babesteko dituzten baldintzak onartzen ez dituena, alegia, gizartetik alboratu egin behar da, erbesteratu.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 69. orr.

6 (zerbait)

Libratuko zaituztet zu eta Jerusalem Asiriako erregearen eskuetatik eta babestuko dut hiri hau. Bukharako khanerria, mendiek babesturik eta estepek isolaturik, estatu ikaragarria da.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 50. orr.

Gure helburua, dibortzioari buruzko arauetan, abusua baztertu eta ezkontza babestea izan da.  Elizen arteko biblia   Esd 7,11

EAJk ere babestutako manifestazio bat, tartean.  Berria - Harian   2005-05-27

Ordena beti Elizak babestua eta zentzatua egotea nahi izan zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 691. orr.

Aleman aduana-batasunaren aldekoa zen, hots, barne-merkatuaren zabaltzean eta babestean oinarrituriko industrializazio baten aldekoa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 42. orr.

Zertarako dituzu nekazariak?, haien nekazari-bizimodua babesteko?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 457. orr.

Kasko moderno batek indio zaharraren aurpegia babesten du.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 9. orr.

Esan liteke egurrak babesten duela bere gaua, baina hitzek aberasten dutela bere eguna.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 28. orr.

Bien lana bat da: glandearen sentikortasun paregabea babestea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 54. orr.

44 orrialdetako dokumentua Udalbide eta Kontseilu Orokorra-k babestua.  Herria   2005-12-15

Grebalarien gehiengoak babestu zuen ituna.  Berria - Ekonomia   2006-01-25

Erakunde zibilei dagokie izadiaren nahiera egokiak arautzea eta babestea.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 97. orr.

Agintari publikoek berdintasuna babestu eta bultzatu behar dute.  Berria - Harian   2005-07-01

Ez zuen bekatuzko bizitza babesten, gogor salatzen baizik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 205. orr.

Erregeak Agravaini agindu eman zion, berrogei gizon hartu, txondorra inguratu eta babestu zezala, Lancelot itzultzen bazen ere.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 68. orr.

Zure bularrak ere zetazko bularretako batek babestuko ditu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 264. orr.

Buruko ileak garuna babesten du eguzkiaren bero handiegitik, eta beste ile batzuek, berriz, gorputzeko hainbat zulo babesten dituzte, hala nola sudurzuloak eta belarri-zuloak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 81. orr.

Babestu Elisabethen osasuna.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 86. orr.

Mattin Mottelak, ez baitzegoen argira ohituta, eskua kopetara eraman, eta begirada babestu zuen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 249. orr.

Ingurumena babestu behar hori betetzen duen produkzio sistema bat.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 43. orr.

Jaunari otoitz egitea dela, hark Ordena gida, gorde eta babes dezan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 625. orr.

Zutitu eta gabardinako hegalak tinkatu zituen, lepoa babestuz.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 65. orr.

7 (zerekin, zerez)

Han zutik, zangoak aparte, esku bat gerrian, eskuez babestuz begiak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 164. orr.

Kandela eskuarekin babestuz.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 153. orr.

Errodamenduak koipezko geruza mehe batez babesten saiatu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 40. orr.

8 (zertatik, norengandik)

Harryk eskuak altxatu zituen bat-bateko argitasun itsugarri hartatik begiak babesteko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 32. orr.

-Egiptiar batek babestu gaitu artzainengandik.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 148. orr.

Mihiaren zigorretik babestuko zaitu, ez zara hondamendiaren beldur izango.  Elizen arteko biblia   Jb 5,21

Landareak hotzetik eta idorretik nola babestu jakiteko.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 94. orr.

Beste muskulu batzuek egokitzen dute belarriaren sentikortasuna, soinu ozenetatik babesteko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 49. orr.

9 (neure/bere... burua-rekin)

Sekretu hari eusteak neskei laguntzearekin adina zerikusi zuen neure burua babestearekin. Zera da... tira, neure burua babestearren jokatu dut horrela, nik uste, Hobie.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 341. orr.

Detektibe bat hartzea deliberatu zenuen, Ostolazari laguntzeko aitzakiaz baina zeure burua babesteko asmoz.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 270. orr.

Hala beldurrez dagoen errugabea nola bere burua babestu nahi duen erruduna.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 56. orr.

Ez dik axola zer esaten duen, ez dik axola zein hitzez eta argudioz saiatzen den bere burua babesten.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 131. orr.

Arreta handiz zaindu gaztea; beste gauza guztietan berak babestu ahal du bere burua, baina zuei dagokizue bere buruarengandik babestea.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 38. orr.

Denok izaten dugu eskura baliabideren bat, edozer, geure burua babesteko: aterkia, karpeta, giltzak...  Berria - Euskal Herria   2004-12-29

Inoiz zeuen burua babestu beharra izaten baduzue ere.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 161. orr.

Emakumeek alferrik aipatuko dute lotsa edota beste gizon batzuekiko lotura beren burua babesteko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 243. orr.

AEBetako soldaduen ardura beren burua babestea da, eta Irakeko Polizia ere horretarako baliatzen dute.  Berria - Harian   2006-04-28

Horietan bizi direnek, beren buruak babestu nahi dituzte.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 74. orr.

Bi mutikook euren burua babesteko aipatzen dute gezur babesle hori.  Berria - Kultura   2004-05-18

Han ez dute behar bezalako baliabiderik euren buruak babesteko.  Berria - Harian   2005-10-14

10 (era burutua izenondo gisa)

Hiri babestuak eta lur gizenak hartu zituzten, ondasunez beteriko etxeez eta ur-putzuez jabetu ziren.  Elizen arteko biblia   Ne 9,25

Toki babesturen bat bilatu beharko genikek gaua pasatzeko.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 359. orr.

Eremu babestuak.  Berria - Gaiak   2006-04-14

Naturgune babestuetan daude meatzeen %75.  Berria - Gaiak   2004-02-29

Munduko loreetan ederrenetakoa duzu kamelia, eta gure lurraldeetakoa ez bada ere, leku babestuetan eta kristalpeko mintegietan ondo hazten da.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 141. orr.

Jende prestua bai, parkezainak, baina zomorroi horiekin ezin gune babestu honetan bainatzeko debekua hautsi.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 74. orr.

Aldian-aldian etortzen zituan Amazoniara, espezie babestuz hornitzeko.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 504. orr.

Bizimodu errazagoan hazitakoa zela antzematen zitzaion, ingurune babestu erosoan hazitakoaren traza guztiak zituen.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 171. orr.

11 (era burutua izen gisa)

Gorteko mihi gaiztoenek dioten bezala, Quevedo ere Juan de Idiakezen babestu bat delako?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 50. orr.

Kanpora goranahiak, goraino igoak, babestuak eta babesle bihurturiko babestu ohiak: halako jendeak ez ditu atsegin erkaketak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 264. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

akordioa babestu (5); atzean babestu zen (4)

babestu ahal (16); babestu ahal izateko (10); babestu baitzen (4); babestu behar (99); babestu behar direla (6); babestu behar du (5); babestu behar dugu (10); babestu behar izan (8); babestu beharko (21); babestu beharra (13); babestu beharrean (8); babestu beharreko (9); babestu bizitza (7); babestu da (6); babestu dira (15); babestu ditu (8); babestu du (37); babestu eta bultzatu (5); babestu eta indartu (4); babestu gabe (5); babestu izana (6); babestu nahi (55); babestu nahi du (4); babestu nahi izan (11); babestu nahian (15); babestu nire bizia (5); babestu ordez (5); babestu ostean (4); babestu zen (36); babestu ziren (26); babestu zituen (11); babestu zuen (59); babestu zuten (30)

bere burua babestu (8); bertan babestu (5); beti babestu (6); erabakia babestu (4); eskubideak babestu (15); eskubideak babestu eta (4); eskubideak babestu nahi (5); gehiago babestu (6); guztiek babestu (5); herritarrak babestu (4); horregatik babestu (5); ingurumena babestu (6); interesak babestu (6); jarrera babestu (5); lana babestu (6); ni babestu (4); nola babestu (10); non babestu (7); ondo babestu (5); plana babestu (4); proiektua babestu (5); proposamena babestu (6)

babestua dago (9); babestua izan (4); batek babestua (4); batez babestua (5); dago babestua (4); ondo babestua (6); ongi babestua (6)

etxebizitza babestuak (6)

eremu babestuaren (4)

babestuko da (4); babestuko dira (4); babestuko ditu (11); babestuko du (21); babestuko dute (7); plana babestuko (5)

atzean babesturik (4); babesturik dauden (4); babesturik sentitzen (5); non babesturik (4); ondo babesturik (5); ongi babesturik (7)

babestuta dago (5); babestuta daude (4); babestuta egon (8); babestuta sentitu (4); babestuta sentitzen (4); babestuta zegoen (7); babestuta zeuden (6); behar bezala babestuta (5); hobeto babestuta (4); ondo babestuta (12); ongi babestuta (5); poliziak babestuta (6)

babestutako espezie (6); babestutako espezie bat (4); babestutako etxeak (5); babestutako etxebizitza (5); babestutako etxebizitzak (12); babestutako etxebizitzen (7); babestutako lekuko gisa (5); babestutako materiala (4)

babestea erabaki (8); babestea helburu (4); babestea izan (6); babestea leporatu (8); eskubideak babestea (6); herritarrak babestea (6); ingurumena babestea (9)

babestearen alde (4)

babesteaz gain (9)

animaliak babesteko (4); askatasuna babesteko (5); aurrean babesteko (4); aurrekontuak babesteko (5)

babesteko agindu (6); babesteko agindua (6); babesteko ahaleginean (4); babesteko akordio (7); babesteko akordio soziopolitikoa (4); babesteko ardura (4); babesteko asmoa (5); babesteko asmoz (11); babesteko aukera (6); babesteko beharra (8); babesteko deia (5)

babesteko egin (6); babesteko egiten (5); babesteko erabili (5); babesteko erabiltzen (9); babesteko erabiltzen den (4); babesteko eskatu (21); babesteko eskatu dio (5); babesteko eskatuko (5); babesteko eskubidea (9); babesteko gai (11); babesteko gai ez (5); babesteko hartu (6); babesteko hitza (4); babesteko hitza eman (4)

babesteko konpromisoa (6); babesteko lan (5); babesteko lege (15); babesteko legea (9); babesteko legeak (6); babesteko modu (4); babesteko modurik (4); babesteko neurri (7); babesteko neurriak (36); babesteko neurriak hartzeko (6); babesteko plan (5); babesteko plataforma (5); babesteko prest (17)

babesteko sortu (4)

babesteko zeregina (4)

bake prozesua babesteko (4); bere burua babesteko (21); beren burua babesteko (5); biktimak babesteko (5)

egitasmoa babesteko (4); eguzkitik babesteko (10); ekaitzetik babesteko (4); elkar babesteko (4); emakumeak babesteko (18); erasoetatik babesteko (11); eskubideak babesteko (30); espezieak babesteko (4); etsaiengandik babesteko (4); euritik babesteko (4); euskalgintza babesteko (16); euskalgintza babesteko akordio (7); euskara babesteko (5); haizetik babesteko (4); haurrak babesteko (8); herritarrak babesteko (4); hezetasunetik babesteko (4); hobeto babesteko (4); hotzetik babesteko (11)

ingurumena babesteko (42); interesak babesteko (9); kaia babesteko (4); kontra babesteko (6); kosovo babesteko (4); lana babesteko (5); langileak babesteko (5); neure burua babesteko (4)

ondarea babesteko (4); osasuna babesteko (11); proposamena babesteko (6); prozesua babesteko (10)

umeak babesteko (6); zibila babesteko (5)

aurka babesten (4)

babesten ari (18); babesten ari da (6); babesten aritu (5); babesten da (11); babesten dira (13); babesten ditu (35); babesten du (53); babesten dute (23); babesten duten talde (4)

babesten gaitu (5); babesten jarraituko (5); babesten naiz (4); babesten nau (6)

babesten omen (4); babesten saiatu (7); babesten saiatu zen (4); babesten saiatzen (4)

babesten zen (7); babesten ziren (13); babesten zuen (28); babesten zuten (19)

behar bezala babesten (4); bere burua babesten (5)

erabat babesten (4); ere babesten (8); eskubidea babesten (8); eskubideak babesten (7); eusko jaurlaritza babesten (6); gehiago babesten (4); gobernua babesten (8); greba babesten (7); greba babesten ez (4); guztiak babesten (5)

interesak babesten (5); jaurlaritza babesten (9); jaurlaritza babesten duten (9); nola babesten (4)

terrorismoa babesten (4); tortura babesten (4)

zaintzen eta babesten (4)

babestera joan ziren (5)


babestuxe
1 babestuxeago adlag zerbait babestuago.

Nolanahi, gu geu, Balear Uharteak eta Katalunia iparreko lurraldeak baino babestuxeagoak suertatzen gara kasu honelakoetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 66. orr.

Denok egin dugu aurrera: herritarrak gero eta gehiago arduratzen dira ingurumenaz, gehiago birziklatzen delako; enpresek ere gutxiago kutsatzen dute; administrazioa inbertsio handiak egiten ari da eta horri esker ibaiak gero eta garbiago daude, eta natura babestuxeago dago», esan zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-11-09


babilondar ik babiloniar.

babiloniar (123 agerraldi, 16 liburu eta artikulu 1ean; ETCn 590 agerraldi; orobat babilondar 3 agerraldi, liburu 1ean, eta babiloniatar agerraldi 1 liburu 1ean) izlag/iz Babiloniakoa, Babiloniari dagokiona; Babiloniako biztanlea. ik babiloniko.

Babiloniar gudarosteak, ordea, erregearen ondoren joan eta Jerikoko lautadan harrapatu zuen.  Elizen arteko biblia   2 Erg 25,5

Babiloniar astronomoen lanei jarraituz, berak ezarri zuen zirkulua 360°tan banatzen dela.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 174. orr.

Rab edo Rabbi (352-427), Surako Akademiako burua eta Babiloniar Talmudaren biltzaile nagusietako bat.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 238. orr.

Judatik Nabukodonosorrek deserritutakoen babiloniar gatibualdian, sortzen ari zen erlijio nagusi batentzat inkubagailua izan zen hiriburua, Beren aitzindari babiloniar eta egiptoarrengandik bereizteko, berriz, erabat ukatu zuten aski dela intuizioa egia matematikoak egiaztatzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 58. orr.

Zero babiloniarra izan zen Historiako lehen zeroa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 283. orr.

Batzuetan haurrek, ametsetan, upel edo treska baten aurrean soinekoa jasotzen dutelakoan, gorputzeko txiz guztia barreiatzen dute, tapiz babiloniar distiratsuak blaituz.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 289. orr.

Han, babiloniarren herrialdean, Kebar ibaiaren ondoan.  Elizen arteko biblia   Ez 1,1-3

Babiloniarrak jokora eman ziren.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 49. orr.

Idolo bat bazuten babiloniarrek, Bel deitzen zutena.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 180. orr.

Babiloniarrek zatikatu egin zituzten Jaunaren etxean zeuden brontzezko zutabeak, orgak eta uraska handia, eta Babiloniara eraman zuten brontzea.  Elizen arteko biblia   2 Erg 25,13

Babiloniarrek, esaterako, ilargi egutegia zuten, 30 eguneko hamabi hilabetekoa.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 29. orr.

Gazte horiei Babiloniarren hizkera eta idazkera irakasteko agindu zuen; jauregiko janaritik eta edaritik emateko egunero.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 169. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

babiloniar gudarosteak (4)


babiloniatar ik babiloniar.

babiloniko (13 agerraldi, liburu 1 eta artikulu 1ean) izond Babiloniakoa, Babiloniari dagokiona. ik babiloniar.

British Museumek 2,2 milioi eurotan erosi du eskultura babiloniko bat.  Berria - Kultura   2004-03-09

Kultura siriakoaren misiolariak, honela iraniar arimak gatibu hartzeari zegokionean beren konkistatzaile babilonikoak menderatu zituztenak, ez ziren abenturazale ez militarrak ez merkatariak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 248. orr.

Militarista babilonikoen biktima siriakoek azkenean beren zapaltzaileen eskuetatik ekimena kentzeko izan zuten erreakzioa zapaltzaileen irispidetik harantzago zegoen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 248. orr.

Neobabiloniar Inperioa -estatu unibertsal babilonikoa zena- eta haren ondorengo hainbat estatu atzerritar.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 28. orr.

Baxuerliebeak grabatzeko estilo sumerikoaren berpizkundea K.a. bederatzigarren, zortzigarren eta zazpigarren mendeetako mundu babilonikoan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 293. orr.

Eguzkiaren eta "izar finkoetako" bakar baten itxurazko mugimenduen arteko kointzidentzia errepikatuen neurri komun txikienak 1.460 urteko "ziklo sotiko" egipziakoa sortu zuen, eta eguzkiaren, ilargiaren eta bost planeten ziklo komun errepikatuak 432.000 urteko Magnus Annus babilonikoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 71. orr.


bable iz asturiera.

XIX. mende hasieran gutxi omen ziren hegoaldean frantsesez zekitenak, Frantzian Espainian baino hizkuntza gehiago hitz egiten dira, alemana, bretoia, katalana, euskara, okzitaniera eta frantsesa, sei, Espainian baino bat gehiago bablea kontuan hartuz gero.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 140. orr.


babo (97 agerraldi, 44 liburu eta 2 artikulutan; ETCn 546 agerraldi; orobat babu 29 agerraldi, 7 liburu eta artikulu 1ean; ETCn 65 agerraldi) iz/pred tentela, ergela.

-Niri ere hala esaten zidatean -segitu du Aitorrek-: tontoa, leloa, baboa...  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 89. orr.

Baboa da, baina maltzurra.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 42. orr.

Elosegik luzatutako amua edozeinek heltzeko modukoa zen, babo hutsa izan ezean.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 139. orr.

Gehientsuenetan bakarrik joaten zen, zeren, aitaren ustetan, gu eta ama "gibel-handiak" ginen, "babo artaburuak" eta "beltzak".  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 13. orr.

Esan nian ezin ginela babo honetaz fidatu -esaten du Joanak, Joani ostera desafioka begiratuz-.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 132. orr.

Zer diok, babo hori, hori ez duk Garaikoetxea, Marcelino Oreja baizik!  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 13. orr.

-Jaso fusila, babo horrek!  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 110. orr.

Nola ausartzen haiz ni krudela naizela esatera, baboa halakoa?  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 12. orr.

-Joan bedi adarra jotzera Peppone baboari -oihukatu zuen-, ez niri.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 168. orr.

Egon apur batean, babo arraioa!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 185. orr.

"Babo ostia!" esan diote gero beste mutilek, "gaur erortzeko zorian zeudean eta kaka...".  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 145. orr.

Eta zer eta tuntun-ipurdi hau babo arraio horrekin maitemindu behar, aizu!  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 58. orr.

Rita serio ari zen bere kontakizunean eta ez neukan berriro baboarena egiteko asmorik.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 57. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Zazpi orri, Ekonomi eta Ogasun Departamentuan ohi duten babo-hizkera hanpatuan.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 34. orr.

Pepponek babo aurpegia jarri zuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 205. orr.

3 (izenondo gisa)

Orain seme-alaba baboen eta koinatu ezdeusen arrastoen ondotik nabilek, Erkidegoko Gobernuaren eta Udalaren enpresa publikoetako bulegoetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 94. orr.

Banekian hi bidaliko hinduela, edo, bestela, apaiz babo hori.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 193. orr.

Hegazti umeok, hegazti babook, hegatsez ezin duten hegazti ohi potolook, urrats laburrez ibiliko dira, euren ibilera barregarriarekin, balantzaka.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 261. orr.

Espezie baboa gurea, zenbat denbora galtzen dugu, deskubritzeko hainbeste gauza egonda!  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 16. orr.

Adar-jotze unibertsal baten biktima baboena sentitzen naiz.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 155. orr.

Bere barruko otsoa ezkutatu, eta turista xalo eta maitagarrienaren irribarre baboa agertu.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 182. orr.

4 babo-baboa adlag

Juan Bautistak erretzerakoan ohitura zuen babo baboa geratzekoa, putz egin eta keari begira.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 38. orr.

Haren irribarreak harrian zizelkatua zirudien, eta babo ukitu dezentea ematen zion.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 43. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

babo arraio (5); babo arraioa (7); babo hark (3); babo hori (9); babo horrek (5); babo hutsa (3)

baboa halakoa (6)


babokeria iz tentelkeria, ergelkeria.

Bere babokeria ahalkerik gabe erakusten ari zen pailazoa.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 61. orr.

Babokeria iruditzen zait niri orain garaiotan Kanti buruz hitzegitea.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 80. orr.

Inork sinesten ez zituen babokeriak.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 277. orr.

Baina denok noiz edo noiz babokeriak egiten ditugu, nik uste.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 148. orr.

-Ez esan babokeriarik, On Camillo! -oihukatu zuen Pepponek-.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 324. orr.

Uda orotako babokeria periodistikoetariko bat.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 69. orr.

Ez dudala batere gogorik atzerakoien eta kapitalisten aurkako betiko babokeriak entzutera joateko.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 89. orr.


babolio iz adkor baboa.

Babel hitzetik datoz babalore, babolio, babalasto.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 50. orr.


baboso iz adkor baba darion pertsona.

Ez duzu barlobentoa zer den ahaztuko, babosoa!  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 190. orr.


babu ik babo.

babuino iz afrikar tximinoa, ile arre sarri eta mutur nabarmenekoa, ipurtaldean kailu koloreztatuak dituena.

Animalien feriara joan ginen eta han txoriak eta piztiak zeuzkaten, eta babuino handia ilargiaren argitan bere ile gorrixka orrazten eta orrazten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 60. orr.

Ur laster nabigaezinak, babuino dantzari oihulariak, sugeak lotan, hortz-hobi gorriak zurien odol gozoaren zain.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 270. orr.

Bada jenderik horrela, hotz-hotzean, hogeita hamar edo berrogei minutu itxaronarazten diona BEKOZari, aurrez hitzordua izendatua badu ere, hura mendean hartu eta hala bere nagusigoa inposatzeko xede berariazko nabarmenez; alegia, babuinoek zooko hobi zabalean, teknika burutsuago eta lizunagoz hala ere, lortu nahi duten xede bera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 255. orr.


babuinokume iz babuinoaren umea.

Wotherspoon Jeneralak, Army War Collegeko presidenteak, babuinokume "ahate-sudur" bat zeukan, oso argia baina ez oso itxurosoa.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 161. orr.


babutxa iz zapata arina, orporik gabea eta aurrealdea puntaduna duena.

Usu ikusten diren urre koloreko babutxa landuak.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 135. orr.

Horregatik zitzaizkidan ezagunak, nire umetako kontuak bailiran, durbanteak eta txilabak, babutxa zorrotzak eta agureen bizar zuriak, Medinako kalexketan zebiltzan astoak eta denon bistan lanean ari ziren artisauak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 215. orr.

Koadrodun kapelua, udako alkandora marroia eta mahozko praka zimurtuak, eta larruzko zapatilak -arabiar babutxen antzekoak- aldean, Ernest Hemingway Carlton hotelera iritsi zen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 295. orr.

Saten berdezko txabusina eta babutxa gorriak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 192. orr.

Ia biluzik zegoen, kamisoi arrosa bat eta babutxak jantzirik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 39. orr.


background iz norbaiten ezaguera intelektuala osatzen duten ezagupen eta esperientzien multzoa.

Ezkongaietan dena ederra izaten da baina esposatu ondoren, urteetara, bikotekideak herri desberdinetakoak baldin badira erraza suertatzen da kultura hori, guk background deitzen duguna, jostaketa eta dibertsio zentzu desberdin hori, haurtzaro-gaztaroko heziketa berezi hori harremanetara azaleratzea, tirabirak sortzea.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 22. orr.

Leku komunak, erreferentzia orokorrak, bertsolari bakoitzaren background guztia, lirateke haren berezko oroimenaren osagai nagusiak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 220. orr.

Nik ez dakit zein esperientzia izan duen egileak horretarako, ez diot galdetu nahi izan, arte-lanaren atzeko background-a bere kontua delakoan.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 9. orr.

Background kulturala erdaraz osaturik izatea da euskaldun gehienok klasiko unibertsalak euskaraz irakurtzeko dugun zailtasunaren funtsa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 186. orr.

"Bi hitz horiek nire "background" literario eta sentimental guztiari dei egiteko boterea dute" esan zidan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 169. orr.

Russell setatuta zegoen: filmean Hynkelen pertsonaiari background moduko bat, hitzaurre bat erantsi behar zitzaiola uste zuen.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 7. orr.


bada lok aurretik esan denarekin nolabaiteko lotura, eta eskuarki ondorio gisakoa edo, markatzeko erabiltzen den hitza. ik ba1; beraz

-Ea, bada, lagunak -esan zien apaizak-.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 29. orr.

-Ez, bada, ez duzue asmatu, P... tik nator, Normandiatik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 23. orr.

Hortaz, bada, Irkutskera iritsi zirenetik, artilleria lehenengo aldiz isildu zen zeharo.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 437. orr.

Hala, bada, behar baino lehenago erditzen ginen, eta umeak babesgabe jaiotzen ziren.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 15. orr.

Horrela bada, 'mintzatu' aditza ahotsari egotzi zaionez, era berean hemen ere 'oihu egin', 'hots egin' ahotsari egotzi zaio.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 68. orr.

Hona bada zer diodan: [...].  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 174. orr.

Horra, bada, Dublin mundura aterea.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 9. orr.

Hara bada, maitea, larrua jotzen baduzu, gizonen memorian geratuko zara.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 113. orr.

Hona hemen, bada, gure protagonista, den denean!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 351. orr.

Horra hor, bada, Mikel Strogoff, hiriaren alde batetik bestera, gaua igarotzeko aterpe baten bila, lasai antzean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 82. orr.

Honetan, bada, beste inon baino gehiago, azalpen argiak ematen ahalegindu naiz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 17. orr.

Luzatzea, bada, barrutik egin behar da, eta, egin ere, oso modu burutsuan egiten da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 29. orr.

Ikusazu bada nola esaera hori ezin hobeki doakion alegoria zuzenari.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 35. orr.

Guk, bada, "lehen aldaera" hori euskaratu dugu, Khudojestvenaia Literatura argitaletxeak 1993an Moskun plazaraturiko argitalpenetik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 13. orr.

Gandalf eta Pippin, bada, eguzkia irtetearekin bat iritsi ziren Gondorko Gizakien Ate Handira.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 18. orr.

Hoa, bada, eta Jainkoak lagun hazala.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 22. orr.

Gau hartan, bada, zelatan zeuden biak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 34. orr.

Ez da harritzekoa, bada, usaimena baino askoz sentikortasun apalagokoa izatea dastamena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 247. orr.

Hartu zuen, bada, haren fruituetako bat eta jan egin zuen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 20. orr.

Atera zuten, bada, kutxa uretatik, hari ezer esan gabe.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 64. orr.

Azter ditzagun bada aipagarrienak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 23. orr.

Jo ninduen, bada, Finisterre aldean itsasoko zorabio gaitzak, jo, karrakak nor-eta neu ninduelarik gabizain, eta horra gero kontuak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 14. orr.

Bakearen otoitzarekin emango diogu, bada, amaiera sarrerari: [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 55. orr.

Eta bizitza luzea izan, eta ezin, bada, egunean eguneko ogibidea atera.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 23. orr.

Ezin izan nien arrastoa jarraitu; eta interesa ere urritu egin zitzaidan, nola ez bada, horrenbeste urte pasatuta.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 58. orr.

Horrela, bada, sartu zen Betsabe erregearen gelara.  Elizen arteko biblia   2 Sm 11,4

2 (esaldi hasieran)

Bada, bai, euskaldunek ere badituzte beren kantu, balada eta koplak; baina, egia esan, piezok ez dute inondik inora poesiaren izenik merezi.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 22. orr.

Bada, tamalez (edo batzuetan ez horren tamalez), gure eskolan ezin itzurizko gaitza ematen du horrek.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 22. orr.

Bada, hori esan eta behingoan hasi nintzaion Juan Duñabeitiaren berri ematen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 23. orr.

Zergatik ikusten da zuri klarion puska bat? Bada, ematen dion argi gehiena islatzen duelako, batere alderdikeriarik gabe koloreari dagokionez.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 104. orr.

Bada, beste horrenbeste eginen die Jaunak zuen Jainkoak beldur diezuen herri horiei guztiei.  Elizen arteko biblia   Dt 7,19

Bada, nik esaten dizut: Erakuts iezadazu egintzarik gabeko zeure fedea, eta nik egintzen bidez erakutsiko dizut neure fedea.  Elizen arteko biblia   St 2,18

3 (galderetan)

Zer da bada emakume hori?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 48. orr.

Zer da, bada, liburu zail, sakon eta ilun hau hain jatorri eta interes ezberdinak dituzten hainbat gizakirentzat hain erakargarria bihurtzen duena?  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 8. orr.

-Nor zara zu, bada, Alak erabakitako patua aldarazteko?  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 154. orr.

-Zer uste zuen, bada, atso urdanga horrek, ikurrin guztiak txikituko nituela?  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 29. orr.

Ez al zidaan, bada, berak esan?  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 77. orr.

Ba ote da, bada, ezer, Jainkoarentzat zailegi denik?  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 50. orr.

-Zer gertatu zen, bada? -hasi zen erretore-laguna berriz galdezka.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 29. orr.

Herrialde honetako jendeak ez al du, bada, gosalduko?  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 30. orr.

-Zer edo zer al zuten, bada, berdearen kontra?- galdetu zien Ruche jaunak, isekaz, trago batez bere cocktaila bukatu aurretik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 190. orr.

Eta literaturaren ikuspuntutik, zer erranen dizut, bada?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 11. orr.

-Zer egin nezake, bada?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 36. orr.

Eta haren bihotzak mintzorik aditzen ez duenean zer adieraziko du bada?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 52. orr.

Anaiaren zaintzale ote naiz, bada, ni?  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 24. orr.

4 (harridura markarekin)

Tira bada! Egizue gurdi berria, jar itzazue uztarrian inoiz lotu gabeko bi behi umetu-berri eta erantsi gurdiari.  Elizen arteko biblia   1 Sm 6,7

Ene bada! Orgasmo kosmiko baten antzekoa izan behar du horrek!  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 215. orr.

-Barkatu, bada! -altxa egin da arin, buldarari heldu dio, eta irten baino lehen ohar bat egin dit, ohar beharrezkoa irriño batekin: [...].  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 178. orr.

-Zootropoarekin ondo pozik zaude, bada! -erantzun zion behin Norak-.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 76. orr.

-Irudituko ez zait, bada! -erantzun zion don Kosmek, pattarra ezpainetaratzen zuela eta purua pizten.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 42. orr.

Hortik aparte... zer esango du-gu, bada!  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 259. orr.

Hantxe irabazi nuen, nik uste; beste irri zabal batekin erantzun ez zidan, bada!  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 174. orr.

Zer uste dute, bada!  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 56. orr.

Goazen bada!      - 1. orr.

-Galde iezaiozu, bada!  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 133. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

alta bada (84); ene bada (64); hala bada (376); hara bada (55); hona bada (10); honela bada (32); horra bada (29); horregatik bada (9); horrela bada (221); nola bada (8); nola ez bada (12); ote da bada (12); tira bada (15); zendako bada (11); zer bada (21); zer da bada (14); zergatik bada (27)


badaezbada ik badaezpada.

badaezpa ik badaezpada.

badaezpada (ETCn 6.236 agerraldi; orobat badaezpada g.er., badezpada g.er. eta badaezpa g.er.) 1 adlag gerta daitekeena aldez aurretik kontuan harturik. ik zer 11.

"Badaezpada, berriro elkar ikusten ez badugu ere, tori argazkiak", gaineratu zuen, eta polaroidarekin ateratako sorta jarri zidan eskuan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 41. orr.

Badaezpada egin behar zirela esan zidan medikuak eta, badakizu...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 23. orr.

Badaezpada egin genuen, Vienan protesta egiten bazuten ere.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 266. orr.

Badaezpada, berriro ere ez nuela niregatik egiten azaldu nahi izan nion.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 321. orr.

Badaezpada edo.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 148. orr.

Baina, badaezpada, eska diezaiogun laguntza San Migeli, dena beharko da-eta.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 28. orr.

Ez diet badaezpada gaia berriz aterako.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 119. orr.

Gauean, badaezpada, uharte hartantxe gelditu eta begi--begi egotea erabaki zuen jentilak,Beraz, hobe zuten, badaezpada, ezer ez ukitu.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 15. orr.

Hobe duzue badaezpada botila bat ur erostea.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 13. orr.

Eskuetan botikina dauka Luciak, beti ibiltzen omen dute, badaezpada, larrialdiren bat gertatzen bada ere.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 132. orr.

Eskuetan botikina dauka Luciak, beti ibiltzen omen dute, badaezpada, larrialdiren bat gertatzen bada ere.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 132. orr.

Hobeto iruditu baitzitzaidan, badaezpada, haiek lagun nituela etxeratzea.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 304. orr.

Koparik ez, badaezpada, gaua luza zitekeen eta burua argi edukitzea komeni zitzaion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 56. orr.

Beste behin jo zuen, badaezpada.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 129. orr.

Lasterka urrundu ziren metro batzuk, badaezpada.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 236. orr.

Eta ez azaldu gehiago hemendik, badaezpada.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 289. orr.

Denok egiten diagu jauzi badaezpada!  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 44. orr.

2 (izen gisa)

-Beranduko badaezpadak, beti badaezpadakoak -pentsatu du Galindezek.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 91. orr.

3 badaezpada ere

Badaezpada ere begiratu bat eman zion inguruari.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 137. orr.

Badaezpada ere, badakizue.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 170. orr.

Gu, badaezpada ere, ez ginen kostako abaroen babesetik inoiz lar aldentzen, gure borondatez behintzat.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 12. orr.

Badaezpada ere-edo.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 65. orr.

Nik, badaezpada ere, soldadu gehiago eskatu ditut Madrila.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 150. orr.

Nik neuk, badaezpada ere, hemengo prentsatik moztu dizkiat adierazgarri izan daitezkeen puska horiek; hik hor dituzkean informazio "ofizialekin" kontrastatzeko.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 215. orr.

Ostegun gauean, ate joka leun batek akordarazi zuen; badaezpada ere, giltzaz ixten baitzuen beti atea.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 196. orr.

Hori guztia badaezpada ere egiten da, gortinen kontua ezagutzen duen lapur armaturen bat sartu bada ere.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 95. orr.

Dena dela, badaezpada ere har ezazu eraztun hau eta ez zaizu txarrik gertatuko.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 213. orr.

Ia etxe osoa korritu zuen badaezpada ere, eta aztarrenik ere ez zuen aurkitu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 64. orr.

Komeniko da esatea badaezpada ere, gure artzainarentzat euskal herri hori euskararekiko zera soila zela gehienbat eta ez besterik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 157. orr.

Hori ere apuntatu nuen, badaezpada ere, koaderno txikian.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 56. orr.

Izan ere, dorretxerat itzuli nintzen, mota bateko zein bertzeko berrien esperantzan, badaezpada ere: alferrik, zeren utzi bezala ediren bainuen etxea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 446. orr.

Jauregia eraiki zuen Baionako portutik gertu, geratzen zitzaizkion urteak lehorrean baina badaezpada ere itsasotik ez urruti, lasai eta patxadatsu bizitzeko asmo sendo aldaezinaz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 111. orr.

Berak dastatzen zuen kafea inori atera orduko, badaezpada ere.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 17. orr.

Jerardo hura gazte despistatua, sasoiko interesantea edo zer itxuratako gizasemea ote zen galdetzekotan egon nintzen Mireni, baina isilik geratu nintzen, badaezpada ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 21. orr.

Aurreko egunetan inguruko kaleetako argiak puskatu genituen badaezpada ere.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 48. orr.

Hitz batzuk esan zizkion belarrira, isilean baina mehatxu doinuz badaezpada ere.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 155. orr.

Kale hartako balkoietara begiratu nuen, badaezpada ere.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 78. orr.

Zoaz lehenbailehen, badaezpada ere -erantzun zion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 275. orr.

-Kontuz ibili, badaezpada ere.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 149. orr.

4 badaezpadako ik badaezpadako.
5 badaezpadan badaezpada.

Etxera itzultzean atea jo dut, badaezpadan, eta Josu agertu da autoerretratu aurpegiarekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 97. orr.

Ezaguna egiten zitzaion zure izena, baina apuntatu egin zuen badaezpadan, ez ei zegoen oso jantzia Espainiako historian.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 178. orr.

Berak, badaezpadan, ez baiezta ez ezezta, bere horretan uzten du, esan eiten diran gauzak izaki...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 306. orr.

Operarako plana aurrera ateraz gero, badaezpadan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 156. orr.

Berak, badaezpadan ere, prestatua zuen esaldi bat, esaldi tonto bat, egia esan.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 41. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

badaezpada egin (3); badaezpada ere (359); badaezpada ere ez (3); badaezpada ez (4); baina badaezpada (20); baina badaezpada ere (13)


badaezpadako 1 izlag erdipurdikoa; zalantzazkoa.

Hirurogeita hamar: badaezpadako nota, ez ona, ez txarra.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 36. orr.

Horixe bakarrik behar nuen, bizi nuen badaezpadako egoera hura larriagotzeko.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 44. orr.

Etsai izan ditu, edo ez oso lagun, kultura, dirua, denbora, zenbakia, eraginkortasuna edo berdintasuna [...] etsai izan ditu, edo badaezpadako lagun, aurrerakoiak, atzerakoiak eta bertarakoiak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 276. orr.

Lur-gaineko mugak gauza badaezpadako eta halamoduzkoak baldin badira, zer pentsatu behar dugu urak bataiatze, mugatze eta mugarriztatzeaz?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 217. orr.

Euskalkia erabiltzeko aitzakiarekin badaezpadako euskara erabiltzeko jokaera saihestea da helburuetako bat.  Berria - Euskal Herria   2004-04-02

Sortu, hazi, hil: ez dira badaezpadako gauzak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 22. orr.

-Beranduko badaezpadak, beti badaezpadakoak -pentsatu du Galindezek.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 91. orr.

Sañudo joaten zen Cafe del Siglo hartan, ikasleak izaten ziren jende gehiena [...] eta baziren badaezpadako itxura zuten neska batzuk ere.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 51. orr.

Handik gutxira, haren etxera joateko gomita egin zidan, badaezpadako ohorea.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 129. orr.

2 (izenondo gisa)

Analistaren bat metodo akastsu batek tronpatu zuen, edo erreaktibo badaezpadako batek, edo ohitura desegoki batek.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 209. orr.

Isiltasunak argi adierazi zigun bioi, elkarren begiramenduan genbiltzala arretaz eta mataza-harilkatzeak baino haruntzagoko eremu badaezpadakoetara abiatuak ginela, jakin gabetan ziur nora.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 80. orr.

Taberna dotoreak, ate gorriko klub badaezpadakoren bat edo beste begietaratu zitzaizkidan kalerik kale nenbilela.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 16. orr.

Europatik alde egitean Jesus Galindez nora-eta Leonidas Trujillo diktadore badaezpadakoaren irlara erbesteratu zen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 131. orr.

Espainian altzari eta tresna haiek ez ziren luxu izango, badaezpadako gauzak baizik, eskasak, baina Kuban ez.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 183. orr.

Jainkoak jurisdikzio badaezpadako eta exkaxa duen lekuetan ere.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 181. orr.

Eraso haiexek erakutsi ziguten badaezpadakoak zirela gure gazteluak eta enparauak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 142. orr.

Egia, baina pijopaila jendeak, jende gisa, mordoan eta piloan, hortzetako ikara ematen du, eta jendaila motz, ergel, badaezpadako eta, hitz batean esanik, okaztagarria da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 30. orr.

3 badaezpada egiten dena.

Badaezpadako neurria zela esan zioten, ez kezkatzeko, bere senarra laster aterako zutela kalean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 262. orr.

Badaezpadako neurri guztiak «zorrotz» betetzeko eskatu die ospitaleetako beharginei eta laborategietan lanean ari diren zientzialariei.  Berria - Gaiak   2004-04-27

Badaezpadako neurriei eusteko arrazoirik ez dagoela dio abokatuak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-25

Azken urtean %22 igo da badaezpadako presoen kopurua.  Berria - Euskal Herria   2004-07-17

Hori badaezpadako errepresioa aplikatzea da.  Berria - Harian   2006-03-05

Auzipetze Kriminaleko Legea: PPk badaezpadako espetxeratzea errazteko egindako aldaketak atzera botatzea nahi du EAk.  Berria - Euskal Herria   2004-07-17

Laizek badaezpadako espetxe zigorra betetzen ari zelarik salatu zituen La Santeko kartzelan jasaten zituen giza eskubideen urraketak.  Berria - Mundua   2004-08-19

Garzonen badaezpadako kargugabetzea eskatu du Azkarragak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

Valdemingomezko kasuan, fiskalak badaezpadako itxiera eskatu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-09-25

Begiratzen nien, begiratzen nuen gero egutegira, eta otoitz egiten nuen -ateoek otoitz egiten duten bezala, badaezpadako fedeaz- dena ondo atera zedin.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 98. orr.

Isilik ibili ziren astebetez, klanen arteko borrokak saihesteko hartu beharreko badaezpadako neurriez bakarrik hitz eginez.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 172. orr.

Hortaz, kontu haiek ahapeka esateak badaezpadako erreakzio automatiko bat behar zuen izan: normal mintzatzeko beldurrak berdindu egiten zituen Umberto eta nire etxekoak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 260. orr.

Horregatik, soinu-jotzailearen soldatan badaezpadako multaren ordainketa hitz emana egoten zen.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 66. orr.

4 (izen gisa)

Ánimas karrakako kanoiak ez zirela, ezta inondik ere, badaezpadako baterako jarriak, kargako ontzietan izaten ziren moduan, beren-beregi etsaiaren bila joan eta hari tiro egiteko baino.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 143. orr.

Ustez librea zen Frantzia hartako lehenengo gauean Jesus nekatuak preso-zelaiko guardia-lekuak miatzera joan da, senak halaxe aginduta, badaezpadako bat baletor ere.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 110. orr.

Izan ere, antzinako gizon jainkozale haiek ez ziren gauza beren premia izpiritualak asetzeko adina jainko sortzeko, eta badaezpadakoz osatu behar izaten zituzten, edo marinel batek esango lukeen bezala, larrialdiko mastez, zeinak materialik badaezpadakoenak baliatuz egiten dituzten.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 151. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

badaezpadako espetxeratzea (8); badaezpadako kargugabetzea (3); badaezpadako neurri (24); badaezpadako neurri gisa (10); badaezpadako neurri guztiak (7); badaezpadako neurria (5); badaezpadako neurriak (16); badaezpadako neurriei (5); badaezpadako neurriei eusteko (3); badaezpadako neurrien (3)


badarik 1 badarik ere.

Eurek ez dute aldizkarian parte hartzen, baina uste dut nire erronda eskuratzeko badarik desio dutela aldizkariaren hileroko agerpena.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 19. orr.

2 badarik ere (orobat baike g.er.) nahiz eta; besterik ez bada ere.

Mogelengandik hasi eta gaurdaino (gaurdaino diot, eredua errepikatu egiten baita, jantzi berri usteekin badarik ere), desiozko pertsonaiak eraiki ditu [gure kostumbrismoak], haragizkoak baino.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 151. orr.

Sisibasaka badarik ere (urduri, hitzarekin hitza janez) nik uste dudanaren exempli gratia bat garatu dut.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 64. orr.

Bere burua apur bat sosegatzeko, behin-behineko bakea, badarik ere, izan zezan, axaleko arrazoiren bat aurkitu nahi izan zuen, nolabaiteko gezur errukarri bat.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 51. orr.

Esan dezadan, bidenabar badarik ere eta zilegi bazait nire obrari buruzko iruzkinekin tarteki bat egitea. halako erokeriak ere egin behar izaten zirela noizean behin, bizian behin badarik ere, asperduraren gurpil geldiezinak irentsiko ez bagaitu.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 97. orr.

Erregutu nion pasarte bat, laburra badarik ere, irakur ziezadala.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 158. orr.

Beste batzuk, berriz, nola edo hala moldatzen ginen, hanka luzeegiak tolestuta badarik ere. Izenburuak gutxienez, zerbait bitxia topatuz gero eskuetan hartu eta begiratu, azaletik badarik ere, interesgarria irudituz gero orri batzuk behinik irakurri.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 116. orr.


badeatu, badea(tu), badeatzen du ad ibaiez eta mintzatuz igaro.

Hondartzara iristean banakatu egin ziren, bera Aitasantuaren Sudurrerantz, oinetakoak erantziz, galtzerdiak barruan sartuz eta bikotea bere gisa utziz; Nancyk bere harkaitzak badeatu, bere putzuak bilatu eta bere gisa utzi zuen bikotea.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 77. orr.


badere lok bada ere.

Nola beste inork apenas haizatuko zituen honelako kontuak, ongi egin dut, etxerako badere, hau dena aipatzen, ezta...?  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 53. orr.

Sugea ez nintzelako damuz badere, nire lau labanak gogorkeria hartan sakonanker sartuta urrundu nintzen gazteluko bidean gora arroketarik murgil egitearren.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 142. orr.


badezpada ik badaezpada.

badia (orobat bahia g.er. eta baia g.er.) 1 iz itsas golko txikia, ontziak babesteko balio duena.

Badia honek ez du grazia bat bera ere eskas; ixten duen ostertzari beha nagoenean, laua da; gora datorren mareari banago, itsasoa da.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 24. orr.

Ferra ia zarratuaren tankerako badia batera sartuko zarete.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 245. orr.

Itsasbeherak lehorrean uzten du badiaren erdia eta bereizi egiten du Donostiatik, bera ere mundutik bereiz egonik.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 108. orr.

Ferrya badiaren barren batean ezkutatu zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 45. orr.

Bere etxeko balkoitik badiara begira.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 24. orr.

Gauean, barandillan pausatuta dago Gabin, badiari begira, gogoetan.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 208. orr.

Pasaiako badia, alde orotarik eta haize orotarik babestua, portu bikaina izanen litzateke.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 127. orr.

Pasaiako Badia biziberritzeak «portua handitzea» ekarri behar du.  Berria - Euskal Herria   2006-02-16

Habanako badia inguratu ondoren, Cojimarrera hurbildu ginenean.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 142. orr.

"Ameliak Hudsoneko badian du portu", esaten dute.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 22. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Pasaiako kaboek ongi estuturiko badia ttipia.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 147. orr.

Jauregiak atzean itsasoa zuen, maskor itxurako badia txiki biribil erdia, labarren artean mendeen indar eragileak eta haize bortitzak ebakia, hondar-harri bigun zuriduna.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 111. orr.

Morthond Haranak badia zabala osatzen zuen hegoaldeko haitz aldapatsuen parean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 68. orr.

Urrun entzuten zen, itsasoan edo urrunago, baita badia dragatuan ere, etxe ondotik igarotzen ziren tranbien zarata.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 85. orr.

Beren aitzinean, munduko badia famatuenetarik bat zuten.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 137. orr.

Belardi ertzera iritsi eta beheko badiara begiratu zuen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 48. orr.

Patroiak, erregeen ingelesez gonbidatuko zaituzte barrura eta badia ikaragarri ederrera sartuko zarete, harkaitz beltz garaiak ia inguru guztian, sumendi hondatuaren aho barru horretan, eta fabrikara heldu orduko ulertuko duzu uraren gorria odola dela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 245. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

badia txiki (6); badiako ur (5); badian barrena (7); badiara begira (5); badiaren erdian (7); badiari begira (7); badiatik kanpo (4); cochinos badiako (4); donostiako badian (3); kontxako badia (4); kontxako badian (6); pasaiako badia (10); pasaiako badia berritzeko (3); pasaiako badian (3); txingudiko badiaren (3)


badiazain iz badia zaintzen duen pertsona.

-Badiazain bat, izatekotan.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 168. orr.


badminton iz tenisaren antzeko kirola, erraketekin eta pilota txiki lumadun batekin jokatzen dena.

Pilota, futbol, rugbi, eskubaloi, karate, ping-pong, arte martzial, mendi ibilaldi, badminton, saskibaloi, kasik kirol guziak proposatuak dira eta horiek denak urririk eta behar diren erakusle formatuekin.  Herria   2002-10-24

Tenisa, beisbola, badmintona eta hockeya hartu behar zituzten bost eraikinetako lanak bertan behera uztea erabaki du Pekingo Udalak.  Berria - Kirola   2004-09-11

-Orduan, zuk jaitsiko dizkiguzu teilatura joan zaizkigun badmintoneko pilotak -esan zioten neskek.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 76. orr.


badogliozale iz Italian, bigarren mundu gerraren amaieran, Pietro Badoglio jeneralaren aldeko taldeko kidea.

Gero Susa Haranera joan nintzen badogliozaleekin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 256. orr.

Ez zitzaidan ordura arte sekula egokitu badogliozale batek badogliozaleei badogliozale deitzen entzutea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 256. orr.


bafada (orobat pafada g.er. eta bufada g.er.) 1 iz hats moduko bolada; lurrun bolada.

Inoiz gertatzen da Abernoko lurrun eta bafada hauek lurraren eta hegaztien arteko airea ezabatzea ere, ingurua ia hutsik uzteraino.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 439. orr.

Hautsa eta gasolina errea nahasirik zituen bafada bat bota zion taxiak aurpegira.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 319. orr.

Lantzean behin lur hezearen eta belar erne berriaren bafada etortzen zen parketik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 496. orr.

Zenbait arrakalatatik sufre usaineko bafadak irteten zirelako.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 136. orr.

Haien aurrean transatlantiko bat zegoen eta, hari bultzaka, brankaren alde bakoitzean, ke zurizko bafadak botatzen zituen atoiontzi bana.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 100. orr.

Trena bafada batean zihoan ilunpeetan zehar.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 211. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hego-haizearen bafada epelak jo zidan aurpegian.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 169. orr.

Bafada itogarri batek atera ninduen neure baitaratze xalo hartatik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 120. orr.

Bafada trinko geldietan zabaltzen zen kirats hura, zirimola uzkurtuetan, estoldek jariatzen duten hatsa iduri. Elurra arrosa kolorea hartzen ari zen; haize lehor izoztu bat hasi zen, bafada bortitzez, kristalezko azalaren gainetik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 529. orr.

Haizexka ekarri eta gari-garagarrak haizatzeko "bentiladore" egokiena zatekeen bafada laguntzailea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 341. orr.

Bafada garratz batek zulatu zizkidan sudur-eztarriak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 12. orr.

Lehen bafadek sukalde guztiari halako usain on berezi bat eman zioten.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 47. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Harryk lur hezearen eta ongarriaren usain-bafada bat hartu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 79. orr.

Harribiletatik kresal bafada sarkorra hedatzen da ingurura. Italiar batek ahoko berakatz-bafada bat bota zion aurpegira.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 148. orr.

Odol bafada geza zerien okelen eta barrukien pabiloiei.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 378. orr.

Espaloian kalea zeharkatzeko zain zegoela, lurrin-bafada hautemaezin batek ozta-ozta bisaia ukitu zion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 529. orr.

Ate irekien artetik datorren haize umelak kirats bafadak ekarri dizkio.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 90. orr.

Labe bafada bero bat igarotzen zen aurpegiaren gainetik, bularra arnasbehartuz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 222. orr.

Bira-biraka ari zen gurpil handi bat kirrinkaz, ke bafadak botatzen eta tarteka tutu hotsak egiten.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 100. orr.

Gure printzea Parisen da -esan zidan Solowejczykek, ke pafada batzuk aireratuz-.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 171. orr.

Bere pipa kuttunenari ke bafadak ateraraziz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 100. orr.

Halako hotz-bafada zorrotz busti batek jo gintuen irten orduko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 68. orr.

Aire bafada beroagoak behetik gora bultzatuta.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 171. orr.

Haize bafada baten astindua.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 273. orr.

Tartean behin siroko bafadaren batek beste zaparradaren bat botarazten zuen oraindik San Giovanni gainean.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 105. orr.

Hego bafada ttikiren batek bultzatuta.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 277. orr.

Hurrengo bailarako bero bafadak hauspo laguntza damaio, kondentsazioa erraztuz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 275. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, lehena izenondoduna dela)

Astelehen huntan musika bera trinketetan, aro hotzaren aldetik, nahiz haize bero bafada bat emana bazioten ere hastean, gorago aipatu finala hortan bezala.  Herria   2005-12-29

Haize afrikar bafada batek airean eraman ditu.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 203. orr.

Gorako joera eta abiadak Berak haize bero bafadak sortzen ditu mendi malkarretan gora.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 242. orr.

Ez du euskal literatura gaitz guztietatik salbatuko, baina aire berri bafada bat bada behintzat liburu hau.  Berria - Kultura   2004-12-04

Horri ebaporazioa eransten bazaio, eta hego haize bafada lehor eta iharren emana, lur azala zartatzerainoko egun erreak ere tokatu daitezke noizbehinka.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 328. orr.

5 irud/hed

Argi-bafada bat etorri zitzaien biei ala biei, bat-batean.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 161. orr.

Neska ederra, bai horixe, pentsatu nuen berotasun bafada bat gorputz osoa goiti-beheratzen sentitzen nuen bitartean.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 95. orr.

Gaupasak dakarren hunkiberatasun bafada gozoetan dantzan dabil Martharen bihotza.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 123. orr.

Halako xamurtasun bafada ergel bat jabetu zen une batez nitaz erasotzailearen herena baino ez zela gogoan neukala.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 19. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aire bafada (4); aire berri bafada (3); bafada bat bota (3); bafada bat ere (3); bafada batek (5); bafada bero bat (3); bero bafada (5); haize bafada (9); haize bafada bat (4); hego bafada (3); ke bafada (4)

bafadak botatzen (3); bero bafadak (4); ke bafadak (4)


bafadadun izond bafadadak duena.

Halako hego haize bafadadun horietakoren batean iritsi dira egunen batean ia udakoak diruditen maximoetara.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 23. orr.


bafadaka (orobat bufadaka g.er.) adlag bafadak jaurtikiz.

Urrun-urrunean, bapore bat bafadaka.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 99. orr.

Lurrun-makina gorri-gorria kea botatzen ari zen bafadak...a.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 62. orr.

-Ez niretzat -esan zuen Malfoy jaunak, haserre, sudurzulo handietatik bafadaka.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 49. orr.

Haizeak, bafadaka jotzen zuen behe haize batek, ziztu eragiten zien inguruko oteei.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 217. orr.

Lauhazka etorri da iragana aste honetan, bafadaka.  Berria - Kultura   2006-03-05

Trenzale porrokatua zen, eta gelan barrena beti borobilean itzulika ibiltzen zen, bafadaka eta ufaka tren-makina bat bezala.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 102. orr.

Trena Municheko geltoki handian bafadaka sartzen zen bitartean, egunkari guztiak bagoiko zakarrontzira bota nituen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 141. orr.


bafadatxo iz bafada txikia.

Bero-bafadatxo bat sentitu zuen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 218. orr.

Asto-arrosak, adibidez, berandu zabaltzen du bere loretxo tximeleta itxurakoa, haize bafadatxoren batek hostoak bananduko ote dizkion.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 170. orr.

Haize bafadatxo bat bera ere ez zegoen hostoetan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 398. orr.

Pendiz horietan gora doan haizexka beroak, kaskoren bat gainditu dueneko [...] haize bafadatxo freskoago batekin egiten du topo, han goialdean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 242. orr.

Hego bafadatxoa dagoeneko goizetan, ez da harritzekoa, lur zoruko izotz zurien gainetik, alderanzketa termiko gozoa azaltzea  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 465. orr.


bafaka (orobat bufaka g.er.) 1 adlag ufaka. ik pafaka.

Bafaka zegoen, amorrazioz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 21. orr.

Miatu egin zuen, begi bat itxiz, dardarka eta bafaka.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 110. orr.

Orduan aitak, erdeinuz, bafaka egiten zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 117. orr.

Nire andreak azkena aditu bide zidan; bafaka ari zen ozenki.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 141. orr.

-Anak? -albistea bafaka hartu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 288. orr.

Bi lagunek puruak piztu zituzten, eta bafaka egon ziren, isilik, edariak ekarri zizkieten arte.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 112. orr.

Aurpegia gorri-gorri eginda [...] aldendu egin da, eskuak poltsikoetan, apoa dirudiela, bafaka.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 127. orr.

2 bafadaka

Trena bafaka zihoan, intzirika, astinka, bihurgunetik bihurgunera.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 69. orr.

Trena geltokian sartu zen, lurrun hodei batean bafaka.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 81. orr.


bafle iz goi fidelitateko kate bateko bozgorailua; bozgorailu bat edo gehiago dauzkan kaxa akustikoa.

Nire pubak zortzi bafle dauzka, eta 2.000 batioko indarra jaurtitzen dute lokalaren hesteetara.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 62. orr.

Kanpoan bi bafle erraldoi daude, eta bertatik entzuten dugu Chavez irratian esaten ari dena.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 120. orr.

Bafleak ikara batean jarriko lirateke irratiko bolumena apur bat gehiago igoz gero.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 36. orr.

Autoak ez zuen ITVa aspaldi pasatu: alde horretatik, bederen, lasai egon nintekeen; irrati-kasetea, ordea, konpontzera eraman nuen, eta merkatuko baflerik indartsuenak gehitu nizkion.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 62. orr.

Bafleetan ozen ari zen Roxette.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 160. orr.

Gogor jotzen zuen bafleetan Toots and the Maytalsen musikak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 147. orr.

1985eko uztailaren 7an Martuteneko espetxetik ihes egitea lortu zuen, bertan izan zen kontzertua amaitu ondoren bafle batean sartuta.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 4. orr.


bafor ik bapore.

bafore ik bapore.

baforetxo ik baporetxo.

baga1 iz olatua. ik uhin 6.

Baga handiaren aiduru jarraitzen genuen, eta enbatarik ez inondik.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 158. orr.

Etor zedila, Ternuatik edo Gransoletik, gu beste norabait eramanen gintuen baga askatzailea.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 143. orr.

Haize haizetsuaren karietarat, baga eta olatu ezin handiago haiek sortu baitziren, olagarro jigant baten besoak ziruditenak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 464. orr.


baga2 ik gabe.

bagabide iz

Gau hartan olatuak harro zebiltzan itsas pasabide honetan, taigabe gandor zuriak zakarki dantzatuz, eta nabigazio kartek erakusten zuten bagabidea, une hartan, laino lauso-lodi batek estalia ageri zen, begiztatu ezin zen hil oihala bailitzan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 24. orr.


bagaia ik bagaje.

bagaje (orobat bagaia) 1 iz bidaia batean eramaten diren gauzen multzoa.

Andresek, izendapen hori jaso bezain laster, bere bagajea prestatu eta Hegoaldeko geltokirantz jo zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 191. orr.

Ordurako haren bagaia haziagoa zen: bidaia-zorro zenbait. Ze, ez bahaiz [...] heure baitatik eta gauza guztietatik garbiro irteten, inolako lotura eta bagaiarik gabe, ez haiz iritsiko ilunpe jainkozkoaren izpi supernaturalera.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 297. orr.

2 irud/hed

Paradoxalki, oroitzapen lazgarrizko nire bagajea aberastasun bilakatzen zen, historia-hazi; landare bat bezala hazten nintzela iruditzen zitzaidan idaztean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 206. orr.

Luza gaitezke eta hitz egin dezakegu, esaterako, zenbatekoa den gure bagaje kulturala eta historiaren, transmisioaren edo formazioaren zein geltokitan galdu den galdu dena.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 187. orr.


bagarik ik gaberik.

bagerik ik gaberik.

bagil iz ekaina.

1994ko bagilaren 25ean, Gatikako bertako Idurre Erauskinegaz.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 71. orr.

Bagileko Deun Andoni egunean.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 11. orr.

Bizkai aldean ere bazuen bere ukittua esaldi berorrek: Maiatz iluna ta bagil argia, urte guztiko ogia.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 229. orr.


bagina 1 iz bulbarik uterora doan hodia.

Bagina ehun leuna da, oso elastikoa eta malgua.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 44. orr.

Baginan ez dago eszitazio eta plazeraren errezeptore sentikorrik -ukimenezkorik-, eta klitoria, berriz, errezeptore sentikorrez josita dago.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 30. orr.

Bagina, bada, uteroko irteera da, erditze kanala.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 221. orr.

Klitoria baginatik kanpo dago, erabat kanpoan.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 30. orr.

Emakume portuges guztiek hartzen dute ipurditik, edo hartzen zuten behinik behin, baginaren birjintasun santuari eusteagatik, hemen bezala.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 45. orr.

Gorputz-barrunbeetako muki-mintzetan (nagusiki, sudurrean eta emakumeen baginan nahiz umetokian) sortu eta hazi ohi den tumorea.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 27. orr.

Masturbatzen direnean, emakumeek ez dute ezer sartzen baginan, ez hatzak, ez beste ezer.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 30. orr.

Ohartu ziren harreman lesbikoetan bagina askoz gehiago lubrifikatzen dela, hasieran bularrak gehiago laztantzen dituztelako.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 80. orr.

Baginako paretetan eta umetokiko lepoan apenas dagoen errezeptore korpuskularrik.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 232. orr.

Pilulak irentsi beharrean baginatik sartu zituzten kasu guztietan.  Berria - Gaiak   2006-03-18

Atzamar bat sartu zion baginan.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 129. orr.

Himena dardaraz dago eta labainkor baginaren jario naturalez bustirik.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 62. orr.

Bere iztarretan baginatik isuritako zukua ageri dela nabaitu dut.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 46. orr.

Emakumearen baginako orgasmoa lortzeko helburuarekin.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 216. orr.

Uzkiko koitoa, baginakoa, musuak, miazkatzeak eta laztan eta fereka klase guztiak egin ditzakegu lagunarekin.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 170. orr.

Baginako eraztuna plastikozko uztai txiki eta malgu bat da, leuna eta biribila, bost cm-ko diametroa dauka eta 4 mm-ko lodiera.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 95. orr.

Baginarako eraztuna probatu duten 1.266 emakumetik %58k ez dute berriro pilularik hartu nahi.  Berria - Euskal Herria   2004-10-15

2 (hitz elkartuetan)

Orduan, mingaina bagina sarreratik uzkiraino pasatzen hasi zitzaidan.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 26. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

klitoria bagina polemika (3)

baginako eraztuna (4); baginako kanaletik (3); baginako orgasmoa (8); baginako paretak (5); baginako sarrera (9); baginako sarrerako (3); baginako sarreran (3)

baginan sartu (4); baginan sartzen (4)

baginarako eraztuna (3)

baginaren barruan (7); baginaren hondoan (3)

baginatik kanpo (4); klitoria baginatik (6); klitoria baginatik kanpo (3)


baginismo iz koitoa gauzatzeko eragozpena, baginako giharren uzkurtze nahi gabekoak eragina.

Koitoan, batzuetan, emakumeak ditu arazoak eta ezinezkoa da egitea (baginismoa).  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 131. orr.

Baginismo kasu gehienen benetako arrazoiak gehiago dira kulturalak, gertaera traumatikoak baino.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 129. orr.

Baginismoa gizonekiko arbuio inkontzientea edo haurtzaroko auskalo zer traumaren ondorioa dela dioten teoriak atzean geratu dira.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 129. orr.


bagoe ik bagoi.

bagoi (orobat bagoe g.er. eta bagon g.er.) 1 iz tren bateko orga, bidariak edo salgaiak garraiatzeko prestatua.

Lehiaketan 9000 serieko 252 bagoi egiteko esleipena ere ebatzi da.  Berria - Ekonomia   2004-06-24

Itsu-makila eta eguzkitako betaurrekoak hartuta, itsuaren gisan Topoko bagoi batetik bestera ibili zen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 177. orr.

Gure trena (Campeche-Palenque-Coatzacoalcos) nik uste baino hobea suertatu zen: diesel-makina eta lau bagoi, aire egokitu eta guzti.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 50. orr.

Bi lantegientzako lana ere ekarriko duela kontratuak, 90 trenak guztira 432 bagoirekin osatuko baitira.  Berria - Ekonomia   2004-06-24

Bagoi bakotxean 92 gira eta bertzalde erdian lekua hutsa behar da barnetik gure zaintzeko dagon S.S.arendako.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 128. orr.

Bagoi bakoitzean zortzi zaldi kokatzen ziren, edo bertzenaz, berrogei gizon edo emazte.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 83. orr.

Abu Muslimeko merkantzia geltokian zegoen konboi bateko 51 bagoiak lokomotoretik askatu ziren.  Berria - Mundua   2004-02-19

Bederatzi bagoi atera ziren trenbidetik, kolpearen ondorioz.  Berria - Mundua   2004-11-07

Bi bagoi erantsi behar zizkioten trenari.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 81. orr.

Westland Row geltokian jende mordo bat pilatu zen bagoiaren ateetara.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 50. orr.

Bagoiaren zoru grisean zetzan gorpu hura ez zela gizon bat, trapuzko panpina bat baizik.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 26. orr.

Bagoi gehienetan zola zulatua zegoen eta zulotik behihanka bat ateratzen zen, larrutua, geldirik, ubeldua.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 51. orr.

Guardiaren azkartzeko, bagoi bakotxaren gainean gerita bat altxatu dute barrandari batekin, mitralleta eskuan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 128. orr.

Metroaren bagoian aurrez aurre eseri zaidan gaztea, esate baterako, bel-beltza da, burusoila, eite harro eta seriokoa.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 208. orr.

Metroko bagoia lepo joanagatik inork ez du inor ukitzen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 144. orr.

Bidaiarien bagoi bakar batek ere ez zuen kristalik leihoetan, denak tiroz josiak zeuden.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 46. orr.

Bagoi bateko plataformara saltatu nintzen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 52. orr.

Bagoietatik gizonen eta zaldien begi izugarri zabalduek begiratzen ziguten.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 287. orr.

Dahlmann-ek, bagoiak korritu eta ia hutsik zegoen bat topatu zuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 106. orr.

Aurrez aurre geratu zitzaion bigarren mailako bagoia, eta maleta igotzen hasi zen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 205. orr.

-Ikusten dut -erantzun zion bidaiariak, haserre samar, eta bagoira igo zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 192. orr.

Hirugarren klaseko bagoi batean sartu zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 137. orr.

-Aizu, jauna; bagoi hau erretzaile ez direnentzat da.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 191. orr.

Hauek fardelen bagoian sartu zitzaizkidan.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 85. orr.

Azken hiru bagoiak hilzorian diren ardiz beteak daude.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 53. orr.

Lokomotora atzeko bagoia izan zen onik ateratako bakarra.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 36. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Neurri zabaleko 8000 serieko 14 bagoi motor egiteko kontratua ere itxi du CAFek, 34 milioi euroan.  Berria - Ekonomia   2004-06-24

Gizon bat bere sorterrira itzuli omen zuan bagoi blindatu batean [...] maletan boltxebikeen ideiak zituela.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 99. orr.

Trenmakinak berriz abiada azkartu zuen eta nire ondotik bagoi irekiak pasatu ziren.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 40. orr.

Lehen bagoi idekian gertatzen niz.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 128. orr.

Gero, bagoi estaligabetan kargaturik, gatibualdi berri baterantz eraman zituzten, Buchenwald-era eta Mauthausen-era.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 196. orr.

Zaragozara eraman gintuzten, bidean ere hotzak puskatzen bagoi itxian denak elkarren gainean gindoazen arren, han ez zegoen hanka berotzerik.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 44. orr.

Gero bagoiak bata bestearen ondotik, bagoi baxuak, estali gabeak.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 89. orr.

Bagoi itogarrietan pilatuta, gau eta egunez garraiatuak, kontzentrazio-esparruetara iristen zirenean trenetik jaitsarazi eta ilara luzeetan jartzen zituzten.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 71. orr.

Metroko bagoi jendetsuan mutil mezularia zihoan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 212. orr.

Bakarrik jarraitu nuen bagoi hutsean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 50. orr.

Bagoe zahar baten egiten omen zuen lo.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 18. orr.

Tailerretan konpondu zain zeuden bagoi metrailatu haien ondotik pasatzen ziren guztiak.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 61. orr.

Tren hark ganadua garraiatzeko hirurogei bagoi beltz, hirurogei bagoi kirasdun, hirurogei bagoi hondatu, hirurogei bagoi haize babeseko, ekartzen zituen jendez beteta astelehenero, eta asteartero jendez beteta itzultzen ziren berriro ere hirurogeiak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 230. orr.

Abereentzako bagoi batean igo nintzen, badaezpada ere.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 119. orr.

Ganaduarentzako bagoiak zeudean han zain.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 55. orr.

Atzeko bagoiak umea harrapatu eta hanka bat txikitu zionan.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 110. orr.

Azkeneko bagoira heltzen denean era eta kolore guztietako maletaz beteta dagoela ikusten din.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 198. orr.

Tranbiako azken bagoian igo naiz edozelan ere, indarrean dagoen araudiaren arabera.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 43. orr.

Makina abian jarri zen eta treneko burua salto bat eginez zerbitzuko bagoira igo zen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 87. orr.

Helsinki inguruko trenak eta Portugalgo hainbat tranbia eta bi solairuko bagoiak ere CAFek egindakoak dira.  Berria - Ekonomia   2004-02-25

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bortz sei egunez gure bagoi andana lurralde hortan ibiltzen da ardura geldituz.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 130. orr.

Apirilaren 28an, gauerditan, gure bagoi herronka Dachau-ko kontzentrazio zelaiaren aitzinean gelditzen da.100 metro ditugu doi-doia geltokirat arribatzeko eta pentsatzen dut eremanen gintuztela, hor baitzen bagoi lerro bat dena kabala-bagoi.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 133. orr.

Trena hurrena gelditu zen batean, bagoi-ateraino joan nintzen eta kanpo aldera begiratu.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 50. orr.

Bagoi sarreran papertxo bat zegoen gure zenbakiekin.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 37. orr.

Sergiok erakutsi zion bagoi hustuketari buruz jakin behar zuen guztia.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 89. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

CAFek tren bagoiak egiten ditu.  Berria - Gaiak   2006-03-11

Denak, bost edo sei lagun izango ziren, tren bagoi baten gainera igota.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 186. orr.

Mingaina ateratzen diezu metro-bagoietako bidaiariei.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 127. orr.

Horra non gauden garraio bagoien aitzinean geldituak, lau ehunka, kondatuak eta berriz kondatuak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 36. orr.

Nasetatik tren-makina baten txistua zetorren, bai eta merkantzi bagoiak bazterbidean lotzean sortutako zarata ere.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 148. orr.

Poliki-poliki herrestatu eta belaunikatu egin zen; gero, jada zutik, merkantzi bagoian bermatu zen arnasestuka.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 119. orr.

Ekipaje bagoiaren lokailua hautsi zen, eta horrek sortu zuen danbatekoa eta irtenarazi trena errailetatik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 79. orr.

Bada zerbait taberna-bagoian, giroa.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 134. orr.

Orri-pasa hasi nintzen inolako arretarik gabe, jantoki-bagoira joan arteko denbora nola ahituko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 197. orr.

Tren bakoitzak 1.500 watteko tentsioa izango du, bi atoi bagoi eta lau bagoi motore.  Berria - Ekonomia   2004-07-30

Lehen mailako ohe-bagoi batetik, gizon bat irteten da.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 28. orr.

Badakizu zer ekartzen zidaten gogora zama-bagoi horiek.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 136. orr.

Hor baitzen bagoi lerro bat dena kabala-bagoi.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 127. orr.

Sei esne-bagoi ilaran igaro ziren, triki-traka.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 465. orr.

5 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Judu aleman, zibil bortxatuak, gaitzetsiekin nahasiak, kabala bagoi lerro luze bati buruz pusatzen gituzte.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 120. orr.

Eta tren bagoi pilo batekin, elefanteekin, lehoiekin, tximinoekin, pailazoekin, ezpata irensleekin, emakume bizardunekin.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 138. orr.

6 (neurri gisa)

Bagoi bat kareharri ez zen nahikoa izango emazteak senarrari botatzen zizkion kexuen zerrenda egiteko.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 34. orr.

7 irud/hed

Ferryak alde egin aurretik, zaldi bat eta lorez zamatutako bagoi narrats bat igo zituzten ontzira.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 539. orr.

Trena bultzatzeko dagoen makina erabakitzeko eskubidea da, eta bagoiak eskubide hori gauzatzeko eredua dira.  Berria - Euskal Herria   2004-09-16

Bizitza tren zahar bateko azken bagoi bihurtu zitzaion, eta, orain bazekien, atzeneko aukera hura ere galtzear zegoen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 59. orr.

Suhiltzaile-kamioi bat, mahuka-bagoi bat eta eskailera-furgoi bat zalapartaka igaro ziren haren aurretik, kalea hankaz gora jarriz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 168. orr.

Han gasolindegi bat zegoen, Lightning Bug izeneko otordu-bagoia parez pare zuena.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 540. orr.

Kafea eta erroskilla batzuk eskatu zituzten orube huts bateko otordu-bagoi batean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 63. orr.

8 pl adkor titiak.

Bortz minutu abantzu atxiki ninduten beirateaz harata esperoan, oro irri eta solas, oro pilpira Anaren kolkopeko bagoiek.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 196. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bagoi bakoitzean (4); bagoi bat (13); bagoi batean (11); bagoi batera (4); bagoi batetik (5); bagoi berean (6); bagoi eta (3); bagoi honetan (3); beste bagoi (5); bi bagoi (5); eta bagoi (6); hirurogei bagoi (4); kabala bagoi (3); lau bagoi (4); tren bagoi (3)

azken bagoian (5); bagoian eta (3); bagoian sartu (4); bagoian sartzen (3); baita bagoian (3); gure bagoian (7); jantoki bagoian (3); sartu zen bagoian (3); treneko bagoian (4); zen bagoian (3)

metroko bagoietan (3)

bagoiko atea (4); bagoiko atera (3)

bagoira igo (4); bagoira igo zen (3)

bagoitik jaitsi (3)


bagoietaratu, bagoietara(tu), bagoietaratzen da/du ad bagoietara joan; bagoietara eraman.

Emaztea zutitu zen eta bagoietaratzeko SNCFak plantan jartzen zuen ttattolara hurbildu zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 256. orr.


bagoigile iz bagoiak egiten dituen lantegia.

Are gehiago hasi zen Beasaingo bagoigilearen negozio kopurua, %26 hain zuzen ere.  Berria - Ekonomia   2004-02-25


bagoizain iz bagoien ardura duen pertsona.

Bagoizainarengana jo nuen segidan, eta emakumeaz galdetu nion hari ere.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 198. orr.


bagon ik bagoi.

bagoneta iz errail gainean ibiltzen den ibilgailu txikia eta estalki gabea, eskuarki meatzeetan erabiltzen dena.

Semaforoan bide librearen seinalea jarri nuen zerbitzuko bagoneta motorduna sar zedin.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 55. orr.

Indusketetatik txintxorrez eta buztinez beteriko bagonetak, malda gogorra gaindituta, nekez heltzen ziren kalera.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 47. orr.

Nasara atera zen, eta eskuarekin hurbiltzeko seinalea egin zion bagonetari.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 62. orr.


bahe 1 iz hondo saredun edo zuloduna duen lanabesa, tamaina desberdineko aleak edo zatikiak bereizteko erabiltzen dena. ik galbahe; zetabe.

Baheak garaua eta lastoa bereizten zuen, gero lastoa biltzen zen eta garaua alferrik galtzen uzten.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 214. orr.

Alea bahean astindu ohi den bezala, ale bat ere galdu gabe, halaxe astinaraziko dut Israel herria, nazio guztietan sakabanatuz.  Elizen arteko biblia   Am 9,9

Bahearen sarea larriagoa eta metalezkoa, zetabearena xeheagoa eta telazkoa.  Herria   2003-05-15

Bahe batetik erortzen ziren errautsak airean, eta iluntasun hezeak hondarrera iritsi baino lehen itzaltzen zituen txinpartak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 114. orr.

Atolea irazteko bahe bat.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 118. orr.

Esaiok maileguan uzteko bahe bat eta aihotz bat.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 33. orr.

Tresak, kordelak, bahe zabalak eta arrantzarako hainbat trepeta, kresalak jandako horman zintzilik...  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 157. orr.

30 lagunek eraso zioten espetxeari, bonbaz bidea egin eta bere gelan zegoen Babu Reshim bahea baino zulatuago utzi zuten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 212. orr.

Bistan da gero eta hondar gehiago uzten duela pasatzen galbaheak, gero eta urriago dela atxikitzen duen legarra, handitu egiten dituela denborak bahearen zuloak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 182. orr.

Ur erabiliak heltzen direlarik araztegira bahetan pasatzen dira.  Herria   2003-11-06

Baheek pasatzera uzten ez dituzten lohiak aldiz biltzen dira eta metatzen.  Herria   2003-11-06

2 irud/hed

Iparreko gerlari buruzko berriak berant iristen ziren eta zentsuraren bahetik iraganik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 144. orr.

Ea erredaktore buruaren bahea pasatzen duen.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 114. orr.

Esperientziaren bahean findutako gogoeta filosofikoak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 232. orr.

Ondoko asteko indar errepresiboen sarekada bortitzaren bahetik libraturiko bakarra zen hargatik.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 23. orr.

Jendetasunaren aspektu guztiak hartzen zituzten bere baitan Ammonsen poemek, begiradak gainjarriz eta hitzaren bahean araztuz.  Berria - Kultura   2006-02-21

Hitzek zentzua galtzen dute eta ideologiaren bahetik kanpo ezin dira erabili.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 134. orr.

Lurraren bahe likitsa gainjartzen baitzioten ontologia platonikoari.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 36. orr.

Kalitate "baheek" oraindik ez dute toki handirik Interneten.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 340. orr.

Ipuin mitikoetan, garia eta oloa ezin ditu bereizi bahe labirintikoak.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 89. orr.


bahegile iz baheak egiten dituen pertsona.

Bahegileak bere kandelak eskuratu behar izaten zituen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 34. orr.

Bahegilea zen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 34. orr.


baheketa iz bahetzea.

Tenientearen gidaritzapean, saiagarri zen guztia saiatu nuen: bereizte magnetikoak, flotazio bidezkoak, leunketazkoak, baheketazkoak, likido astunekin, astingailuarekin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 107. orr.


bahetu, bahe(tu), bahetzen du ad bahetik igaro. 1 ik galbahetu.

Bi anega gari edo bahetzen ari zen etxeko istegi batean.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 71. orr.

Haize kiskalgarria dator basamortutik nire herrirantz; ez da, ez, garia bahetzeko eta garbitzeko haizea.  Elizen arteko biblia   Jr 4,11

Marmol-puskak, printzak ere deitzen direnak [...] birrindu eta eho egiten dira, eta bahetu ondoren obretan erabiltzen dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3430. orr.

Igurtziaren gainean, garbiketarekin eta leunketarekin ondo bukatuta daudenean, marmola bahetu eta zabalduko da eta gainean kare eta hareazko geruza bat emango da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3230. orr.

Haren eskuetan baheturiko gariak, ogi zuri-zuria emango zuen, dudarik gabe.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 72. orr.

2 irud/hed

Ez nuen Paris erdian, hiri nagusia izanagatik, balaz bahetua hiltzeko amets izpirik.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 166. orr.

Arratseko arginabarra hasiko zen bere errauts geldoa etxeen artean bahetzen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 116. orr.

Arbola altuenen ostarteak bahetutako argia.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 248. orr.

Haien beiretan zehar aretoetako argitasuna kanporatzen zen, lurrun mehe batez baheturik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 26. orr.

Ilargiaren distirak, hodei artetik baheturik, bidearen nondik norakoa erakusten zuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 213. orr.

Urruneko eliza baten kanpaiak entzun genituen eta artalde baten ezkila hots urrunagoak ondoren, larretik etxera bidean seguru asko, isiltasunak bahetutako hotsak ziren edozein modutara ere, isiltasun erabatekoa baino bake-eragileago.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 125. orr.

Erlijioaren galbahean bahetutako aristotelismoa garatuko du Tomas Akinokoak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 204. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Errekako edo itsasoko harea erabiliz gero, horri erretako adreilu birrindu eta bahetua nahasten bazaio hirutik bateko proportzioan, morteroaren kalitatea askoz ere hobea izango da erabiltzeko.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1050. orr.


bahi 1 iz zorraren ordainketaren seinale edo bermetzat hartzekodunaren eskuetan uzten den gauza edo pertsona. ik bahitura; berme.

Soldaduek uste baitute ohorea arimaren ondare dela, eta arima aberriaren bahi.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 183. orr.

50.000 pezetako bahia ezarri ziguten kaleratzeko.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 179. orr.

Bahia eta hipoteka ezezagunak dira merkataritzarako.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 88. orr.

Gizon batek jaunak beraren kontra egindako zerbaitez kexatu nahi bazuen, jakinarazi behar ziola haren feudotik alde egiten zuela; eta horren ondoren goragoko jaunaren aurrean erronka egiten zion, eta borrokarako bahiak eskaintzen zituen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 222. orr.

Gordeka, Rina bidaltzen zuen bere kafeontziak bahitik ateratzera, aitari esan gabean.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 86. orr.

Behin, Rage hirira joan nintzen batean, hirurehun bat kilo zilar utzi nituen, zaku batzuetan gordeta, bahi gisa, Gabael zeritzan gizon baten etxean.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 104. orr.

ik beherago 4.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Bavariako erresalbu famatu hartara eramaiten omen zituzten, bahitzat.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 132. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Hira Homeroren Iliadan Krises Apoloren apaiz bat zen, bere alaba Kriseis bahitua berari itzultzeagatik bahi-ordaina eskaini zuena. · Horren aldera, gure erregeak zian pareko ordain-bahia ezarria, zeina Fortinbrasen ondarera bihurtu baitzatekeen, hura garaile irten balitz; hots, aipaturiko itunaren arauz, norvegiarrarena gure Hamleti egokitu zitzaion bezala.Delitu batengatik erronka jasotako gizon batek argi eta garbi frogatzen bazuen salatzailea bera zela delitugilea, ez zen borroka-bahirik.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 292. orr.

3 (adizlagun-edo gisa)

Preso atxikia zen, bahi, aleman zenbait hilen zuteneko.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 31. orr.

Beste batzuek Bavariako erresalbura eramanen gintuztela, bahi...  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 132. orr.

4 bahituriko pertsona.

Beste norbait eskapatzen bazen, bahiak tirokatuko zituzten.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 38. orr.

5 bahi hartu bahiturik hartu.

Berriz ere konda 5 gizon bahi hartuak izan ziren, bagoi guzietan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 38. orr.

6 bahian adlag bahi gisa uzten denaren truke.

Beldurrak airean itzuli ere, Zuzendari txit agurgarriaren bulegoan egin dudan denbora begiraleek koadernoak bahian hartzeko baliatuko zutelakoan!  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 207. orr.

-Eta hi nora hoa hain azkar?, bahian utzi dizkiok begiak tabernariari, ala?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 136. orr.

-Zer egin behar duzu horrekin, Dutch, bahian eman behar duzu?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 478. orr.

Erlojua atera nahi izan zuen, baina gogora etorri zitzaion bahian emana zuela.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 538. orr.

7 hats-bahi1 adlag hatsik gabe.

Ikusten nuen, batez ere, malkotan hats-bahi, haatik bakan eta lazki baizik isurtzen ez bazitzaizkion ere.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 412. orr.

Umetan, maiz saiatu nintzen gas-ganberara laguntzen, preso eta beldurrak airean irudikatzen nuela, seme-alabei egin zietenaz herioan kezkaturik, itorik, hats bahi, izu-laborrian, ezerezturik.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 43. orr.

8 hats-bahi2 iz hats hartzea galarazten duen eritasuna.

Denik eta keinurik xaloenaz, ustezko soraiotasun haren ondoren berehala zetorkion izua, hats-bahia, hotzikarak, negar-zotinak, eta tarteka oihu batzuk, ez ordea hitz ebakirik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 414. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bahi gisa (3); borroka bahiak (7); hats bahi (3)


bahia ik badia.

bahiar izlag/iz Brasilgo Bahiakoa, Bahiari dagokiona; Bahiako biztanlea.

Eta etzazula ahaztu ni bahiarra naizela eta, bahiar guztiak bezala, karioken kontrako aurreiritzietan hezi nindutela.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 140. orr.

Bahiarren begietan, bahiar ez diren guztiak izaki ulertezinak dira, arriskutsuak eta azpijoko zaleak.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 140. orr.

Idazlearen herrikideek, bahiarrek, alfer sona dute.  Berria - Kultura   2004-07-10

Nire lagun bahiar horiei deitu nien azken momentuan eta haien gonbita onartzen nuela esan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 166. orr.


bahiartasun iz bahiarra izateko nolakotasuna.

Misiolari-itxura zuten, eta gaur egun konturatzen naiz bahiartasuna lanean besterik ez zela; kontu erdi-inkontzientea da, nik uste, jaiotzez programatua dago haien burmuinetan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 141. orr.

Lurra ostikoz joko dute protestatu nahian, baina ezin dute bahiartasuna onartu, eta, beraz, suntsitu beharra dago.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 140. orr.


bahiketa (534 agerraldi, 42 liburu eta 237 artikulutan; ETCn 3.959 agerraldi) 1 iz norbait bere borondatearen kontra bahitzea, eskuarki askatzearen truke zerbait lortzeko asmoz.

Lapurretak, leherketak eta bahiketak ziren gehienak.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 71. orr.

Indian, ordea, orain poliziek beraiek parte hartzen dute hilketa, sexu-bortxaketa eta bahiketetan.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 203. orr.

Mafiak, hilketak, droga, prostituzioa, polizia ustelak, bortxaz edo azpijokoz egindako salerosketak, bahiketak...  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 8. orr.

Izan ere, bahiketa izateko, bahiketaren biktima eduki behar duzu.  Berria - Mundua   2004-02-26

Ezkutuko Armada Islamikoak bi australiarren bahiketa aldarrikatu zuen astelehenean.  Berria - Mundua   2004-09-18

Bahiketako bitartekariak dio zibil armatuek hasi zutela tiroketa.  Berria - Mundua   2004-09-07

Ez zuen deus ulertzen: ez loroaren harrapaketa, ez Maxen bahiketa, [...].  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 447. orr.

Nonbait irakurri zuela Quiapo auzoko jarduera ekonomiko nagusiena, enpresari dirudunen bahiketa zela!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 237. orr.

Handik urtebetera etorri zen Felipe Huarte enpresariaren bahiketa, ETAren historian hirugarrena baina erakundeak dirua eskatu zuen lehena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 114. orr.

Irakeko gerra ostean gertatzen ari diren bahiketen benetako krudeltasuna ikusteko aukera duzu honako orri honetan.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 69. orr.

Irakeko Gobernuaren agindupeko segurtasun indarren eta okupazio tropen aurkako erasoez gain, bahiketak ere egiten dituzte gerrillan diharduten taldeek.  Berria - Harian   2005-04-30

Europa modernoko haurtzaindegi batean gertatu bahiketarekin iratzarri nau albistegietako ahotsak.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 72. orr.

Ikaratu egiten gaitu halako krudelkeriak, gupida ezak: azken finean, hurbila izan behar zitzaien mutila bi eguneko bahiketaren ondoren.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 112. orr.

Bahiketaren egileek euren exijentziak plazaratzeko orain arte baliatu duten Al Jazeera telebista kateko egoitza nagusira ere joan zen Barnier.  Berria - Mundua   2004-09-02

Nazioarteko Justizia Auzitegira jo dezakegu, bahiketaren egileak zigor ditzaten.  Berria - Mundua   2004-06-02

Bada gizatxar bat, Epstein deitzen dena [...] besokoa darama eta alemanekin ibiltzen da, bahiketan ari direnean, galdaketetan ere parte hartzen du, politsai ukrainarrekin batera mozkortzen da, eta jendeen etxeetara bidaltzen dute vodka, dirua, janaria kentzera.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 19. orr.

Norbaitek mutil bat maite zuenean, haren gurasoei jakinarazten zien zein egunetan lapurtu nahi zuen; mutil gazteak bere maitalea gogoko ez bazuen, ahalegintxo batzuk egiten zituen bahiketa gauza ez zedin; osterantzean, berarekin joaten zen, eta seduzitzaileak familiari itzultzen zion, hartaz baliatu ondoren.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 253. orr.

Ipar Osetiako Beslango eskolako bahiketa Dzhamaat Ingush taldeari egotzi zioten atzo FSB Errusiako zerbitzu sekretuek.Tito Liviok dionez, Meziok (VIII. mendea K.a.) urtegi batera bota zuen bere burua, sabinen bahiketaren ondorengo gerran, Romuloren eskuetan ez jaustearren.  Berria - Mundua   2004-09-02

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Presidente ohiak «bahiketa politikoa» salatu eta ez zela dimisio formalik egon zehaztu zuen.  Berria - Mundua   2004-03-07

Irakeko lehen ministro Iad Alauik atzo Londresen adierazi zuen ingeriari britainiarraren bahiketa «higuingarria» zela.  Berria - Mundua   2004-10-01

IRAren ustezko bahiketa bat, bake prozesuaren aurkako arma berria.  Berria - Mundua   2004-02-26

Itxurazko bahiketa baten konplize izatea egotzi diote Omarri.  Berria - Mundua   2006-02-24

Polizia «legez kanpoko bahiketa bat» egiten ari zela, eta bera haren lekuko izaten ari zela adierazi zuen telebistaz Abdel Ganik.  Berria - Mundua   2006-04-28

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Biografo guztien bahiketa-sindromea sentitzen hasita dago...  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 39. orr.

Bahiketa, bortxaketa eta hilketa delituak.  Berria - Gaiak   2004-06-23

Azken hilabeteotan bost bahiketa saio egon dira Ipar Euskal Herrian eta Biarnon.  Berria - Euskal Herria   2006-01-14

Haurra bularraren kontra hartu duenean, ama ez da Basajaunen bahiketa-gaueko bortxakeriaz oroitu.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 16. orr.

Ez zegoen makinaren engranajerik, ez bahiketa zerbitzuko koronelik, engranaje bezala ezpada, beste inola joka zezakeenik.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 74. orr.

Argumentua emakume gazte erakargarriegien txandakako bahiketa-saila baita.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 243. orr.

Bahiketa kontuak aipatu ziren auzi gertatuberri baten kontura.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 163. orr.

3 irud/hed

Bahiketa horretan Jainkoak azaldu zion zer etorkizun izango zuen Ordenak eta zer gertatuko zitzaion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1034. orr.

Frantziar errepublika irudikatzen duen hiru Marianne eskulturen bahiketa 2002. urtean (demokrazia Iparraldearentzat aldarrikatzeko).  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 66. orr.

Nola ulertu behar da, vasco hitzak urteetan politikoen aldetik jasan duen bahiketa, manipulazio, berrinterpretazio eta finkatzearen ostean?  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 195. orr.

Estasiatua zegoen, baina ez zen ilapsoa, entzumenari zegokion gogo-bahiketa baizik.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 44. orr.

Prefetak, bere eliza miaketekin, komentu eta seminario bahiketekin aski lan baitzuen, katiximak bakean utzi zituen, une batez.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 116. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bahiketa aldarrikatu zuen (3); bahiketa amaitu (4); bahiketa antolatu (3); bahiketa bere gain (11); bahiketa eta hilketa (5); bahiketa gehiago (3); bahiketa gertatu (3); bahiketa hasi (5); bahiketa izan (6); bahiketa oldea (4); bahiketa politikoa (4); bahiketa saio (4); bahiketa saioa (3); bahiketa zela (4); bere gain bahiketa (4); beslango eskolako bahiketa (7); bost bahiketa saio (3); gain bahiketa (4); hartu bahiketa (3); hilketa eta bahiketa (3); maxen bahiketa (3); nofuturen bahiketa (3); ustezko bahiketa (7); zabalaren bahiketa (3)

mareyren bahiketagatik (3)

bahiketak eta hilketak (3); bahiketak iraun zuen (3); eta bahiketak (7)

bahiketan bitartekari (3); bahiketan parte hartu (3); beslango eskolako bahiketan (3)

bahiketarekin zerikusia (5)

bahiketaren aurrean (3); bahiketaren berri (4); bahiketaren erantzukizuna (4); bahiketaren erantzule izatea (4); bahiketaren eta hilketa (4); bahiketaren ikerketa (3); bahiketaren inguruan (4); bahiketaren ondoren (4); bederatzi bahiketaren (4); beslango bahiketaren (6)

bahiketari buruz (4)

bahiketez gain (3)


bahikuntza (9 agerraldi, 3 liburu eta 3 artikulutan; ETCn 27 agerraldi) 1 iz bahimendua, enbargoa.

Bahikuntza-agindua dugu zure kontra, hogei eguneko zorragatik Savoy Hoteleko suitean: 762 libra, 14 txelin eta 2 penike guztira.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 89. orr.

Esaera honek herrialde baten kontra zigor ekonomikoak edota bahikuntza neurriak obratzeko aukera ematen du.  Berria - Mundua   2004-08-01

Erran behar da embargo edo tratu bahikuntza batean ezarria zutela bere bortizkerien gatik Tripoliko herri hori Mediterraneo xolan beste herri guziek.  Herria   2004-09-30

Gaixotasun eta atsekabe hauek zorioneko altxor horren bahikuntza dira.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 979. orr.

2 bahiketa.

Bahikuntza ausart haren azken zioa, bahituak idatziriko doktoretza-tesia izan omen zen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 278. orr.


bahileku iz norbait bahiturik dagoen lekua. ik bahitoki.

Poliziak bahilekua aurkitu eta jenerala askatu ahal izan zuen 1982ko urtarrilaren 28an.  Berria - Mundua   2004-10-13


bahimendu (114 agerraldi, 2 liburu eta 64 artikulutan; ETCn 905 agerraldi –881 prentsan-; cf enbargo 5 agerraldi, 2 liburu eta 2 artikulutan; ETCn 840 agerraldi –689 textu juridikoetan-) 1 iz enbargoa.

AEB Ameriketako Estatu Batuek Kubari 1960. urtean ezarri eta oraindik indarrean dagoen bahimendua «legez kanpokoa» dela ebatzi zuen atzo NBE Nazio Batuen Erakundeko Batzar Nagusiak.  Berria - Mundua   2004-10-29

Washingtonen bahimendua erabatekoa da: batetik, ez du baimentzen lehengai estatubatuarrak dituen ezein produktu uhartera iristea eta, bestetik, ez die ezein herrialderi jatorri kubatarra duten lehengaiekin egindako produktuak erosten.  Berria - Mundua   2006-04-02

Ez du Hegoafrikarekin bezala jokatu; horri nazioarteak bahimendua jarri zion apartheid-a zela eta, baina orain Israelek berdin jokatu arren, nazioarteak ez dio ez presiorik ez zigorrik ezartzen.  Berria - Harian   2005-11-26

AEB eta EB Europako Batasunak, berriz, bahimendua areagotu eta zigor neurriak ezarri dituzte.  Berria - Mundua   2004-12-07

Habanaren kalkuluen arabera, 45 urteko bahimenduak 70.000 milioi dolarreko galerak eragin dizkio herrialdeari, kubatar askoren heriotza eragiteaz gain.  Berria - Mundua   2004-05-16

Europako Batasunak armen gaineko bahimendua luzatu dio aste honetan Pekini.  Berria - Harian   2005-04-16

Frantziak eta Alemaniak, alta, bahimendua altxatzea aldarrikatzen ari dira merkataritza harremanak sustatu ahal izateko.  Berria - Harian   2005-04-16

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Washingtonek 90 egunez bertan behera utzi du Teherani 1979. urtean ezarritako bahimendu ekonomikoa.  Berria - Mundua   2004-01-03

Txetxeniarren sufrimenduaren eta errusiarren zapalkuntzaren testigantzarik ez dugu, Putinek bahimendu informatiboa ezarri baitu Errusiako hedabide ofizialetan.  Berria - Mundua   2004-05-11

Esan zuenez, «sistema estalinista batetik demokraziarako aldaketa» lortu nahi zuen uharteari bahimendu gogorragoa ezarrita.  Berria - Mundua   2004-11-20

Golkoko Gerraz geroztik NBEk Iraki bahimendu zorrotza ezarria zion arren, Halliburton Irak berreraikitzen eta petrolioa ustiatzen aritu zen, Husseinekin lortutako akordio bati esker.  Berria - Mundua   2004-08-03

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Iparreko departamendu bateko bahimendu batzordeek, esate baterako, ernari zeuden bigak bahitu zituzten, eta hala hiltegiak umekien hilerri bihurtu zituzten. NBEren bahimendu garaian nola ezarri zituzten merkataritza harremanak jakin nahi izan zuen.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 74. orr.

Bidaia honekin zuzenean jo diete erronka AEBen bahimendu eta bidai politikei, batez ere joan den ekainaren 30etik aurrera indarrean dauden neurri berriei.  Berria - Mundua   2004-09-26

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hamahiru urteko arma bahimendua kentzea negoziatzen ari dira.  Berria - Mundua   2004-10-21

NBE Nazio Batuen Erakundeko Segurtasun Kontseiluari arma bahimendua ezartzeko eskatu zion atzo, ildo horretan, AIk.  Berria - Harian   2005-04-16

Urte bat geroago, arma eta diamante bahimendua jarri zion Liberiari.  Berria - Mundua   2006-04-02

5 bahiketa, bahitura.

Urtarril azkenean bururatzen da gure bahimendua.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 120. orr.

Ahalak oro egiten dira Büchenwald-ekoen bahimendu epea burura dadin eta block-a huts dezagun, susmoa baita kutsatuak garela.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 120. orr.

Bahimendu zorrotzean ziren, kanpotik etorri guziak ustezko typhusdunak baitzeuzkaten.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 138. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bahimendu ekonomikoa (4)

arma bahimendua (18); arma bahimendua kentzea (5); bahimendua ezarri (3); bahimendua ezartzea (4); bahimendua jarri (4); bahimendua kendu (4); bahimendua kentzea (5); bahimendua kentzeko (3)


bahipe
1 bahipean bahiaren azpian.

Handik hamazazpi egunera, Espainiako Poliziak atxilotu zuen eta, hiru egunez inkomunikatuta eduki ondoren, 30.000 euroko bahipean askatu zuen Auzitegi Nazionalak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 183. orr.


bahisari (orobat bahi sari) iz bahiketaren saria.

Bahitzaileek milioi bat euroko bahisaria ere eskatu zuten.  Berria - Mundua   2004-12-16

Al Aksako Martirien Brigadek bahi-saria eskatu zioten Suediako Gobernuari Iraken bahitutako suediarra askatzearen truke.  Berria - Harian   2005-02-15

Bahitzaileek enpresaburuari deitu eta 24 orduko epea eman diote, bahisaria ordaindu eta andrea onik askatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-08-12

«Errazagoa da bahisaria ordaintzea, Gobernuak euren eskaera betetzea baino», esan zuen bahituaren anaiak.  Berria - Mundua   2004-10-05

Bermea eskatzea baino gehiago, bahi-sari bat eskatzea dela iruditzen zait.  Berria - Euskal Herria   2004-05-01


bahitetxe iz dirua lortzeko gauzak bahian ematen diren etxea.

Aurrezki Kutxa eta Bahitetxea sortzen dira.  Askoren artean   «Rataplan» - 105. orr.


bahitoki (corpusean bahi-toki soilik) iz norbait bahiturik dagoen lekua. ik bahileku.

Bere makurrean xantza zeukala zioen, guraso frankok hainbat bide bazutelako Paris baino anitzez iparreragoko ez-tokietan ziren bahi-tokietara heltzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 272. orr.


bahitu, bahi(tu), bahitzen 1 du ad norbait norabaitera indarrez eraman, eskuarki haren truke dirua-edo lortzeko edo hura hiltzeko asmoz.

Bere arreba batek parte hartu zuela ETAren lehenengo bahiketan, Txikiarekin batean, eta bahitutako enpresaria Itsasondoko meatze-zulo batean eduki zutela ezkutatuta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 113. orr.

Bordak erretzen ziren, kabalak ebasten edo hiltzen, artzainak bahitzen, bidaiariak lapurtzen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 99. orr.

Indarrez bahitu ninduten israeldarren lurraldean, eta hemen ere ez dut kartzelan sartzea merezi duenik deus egin.  Elizen arteko biblia   Has 40,15

-Hango agintarien semeak bahitu eta Jerusalemera eraman zituen.  Elizen arteko biblia   1 M 11,62

Soldaduak bahitzeko plana, Barghuti askatzea lortzeko.  Berria - Mundua   2004-05-21

Bazela moro franko, edozein delitugatik bahitu eta erregeren edo jauntxoen esklabo bihurtua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 141. orr.

Fronteaz bestaldean sarraldi bat egitea erabaki zen, eta Alemaniako hamar fisikari bikainenak bahitzea.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 199. orr.

Zenbat dira bahitutako kazetariak eta zenbat langabezi egoera gorrian dirua lortzeko bahitzen dituzten irakiarrak, bereziki emakumeak?  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 203. orr.

Umeak bahituta dituen gizonak dirua eta Libiarako hegazkina eskatzen ditu.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 72. orr.

1983ko urrian Jose Inazio Larretxea errefuxiatua bahitzen saiatu ziren Hendaian lau polizia espainiar.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 171. orr.

Serbiako Sjeverin herrian 16 musulman bahitzea eta ondoren torturatu, hil eta ibaira botatzea egotzi zieten Lukici eta haren hiru kideri.  Berria - Mundua   2006-02-22

Ostegun gauean bi ingeniari egiptoar bahitu zituztela jakinarazi zuen atzo Irakeko Barne Ministerioko eledun Saba Kazemek.  Berria - Mundua   2004-09-25

Urriaren 15ean Joxi Zabala eta Joxean Lasa errefuxiatu tolosarrak bahitu zituzten Baionan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 171. orr.

Madaien herrian bahituak izan ziren biztanle xiiten gorpuak direla baieztatu dute.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 76. orr.

Sarekoek Sobiet Batasuneko ofizialak bahitzen omen zituzten, gero bahituak lituaniar presoen truke askatzeko.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 197. orr.

Rasheed legegizona bahitu, besoa puskatu, logunetan jo eta azkenean hil egin zuen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 203. orr.

Mendozako jaunak, hiruzpalau zerbitzarik lagunduta, koblakaria etxetik bahitu, basora eraman eta hil egin zuen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 45. orr.

Dirudienez, Munduko Bankuak bahituta daukala esaten du egileak, haientzat lan egitera behartu dutela.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 98. orr.

ETAk Ermuako PPko zinegotzi bat bahitu eta 48 orduko ultimatuma eman du.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 123. orr.

Zuzendaria bahiturik generamala zirudien, hala ematen zuen benetan, ate nagusirantz baikindoazen erdian genuela.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 267. orr.

Gehiago idatzi nahi ez duen gizona bahitzen dute nobela bat idaztera behartzeko.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 182. orr.

-Kapitaina -esan zuen Smeek-, zergatik ez dugu ume horien ama bahitzen, horrela gure ama izan dadin?  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 123. orr.

Naziek ere, arraza garbiaren paranoia hartan, Polonian-eta bahitzen zituzten haurrak, germaniartzeko.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 28. orr.

2 bahimendu bat zertu. ik konfiskatu; enbargatu.

Ingelesen Gutun Nagusiak debekatu egiten du gerra izanez gero atzerriko merkatarien salerosgaiak bahitzea edo konfiskatzea, errepresaliengatik ez bada.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 18. orr.

Aste guziz, lurrak bahitzen dituzte, nekazari oldartuek: 200 000 familiek nunbeitan erroak egin dituzte bahitu lurretan.  Herria   2005-09-15

Epailearen aginduz lurjabe baketsuren bati kenduriko lurrei edo bahituriko basetxeari buruzko txostena kopiatzen ari zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 209. orr.

Erregeak Heliodoro ministrari nagusia deitu eta Jerusalemera bidali zuen, aipaturiko aberastasun haiek bahitzeko agindurik.  Elizen arteko biblia   2 M 3,7

Heliodorok, ordea, erregearen aginduak zirela-eta, aberastasun haiek erregearen altxortegirako bahitu beharrekoak zirela zioen gogor.  Elizen arteko biblia   2 M 3,13

-Al Kaedak hegazkinak bahitzeko asmoa zuela ohartarazi zion CIAk Etxe Zuriko buruari sekretupeko txosten baten bidez.  Berria - Mundua   2004-04-11

Gure etxea babestuko zuela esan zion amari, izan ere, galtzaileen ondasunak eta gauzak bahitzen ari ziren.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 50. orr.

Etxeak erraustuak, ondasunak bahituak eta biztanleak kupidarik gabe kalituak izanen zirela.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 34. orr.

Enpresa zarratu dezatela eskatzeaz gainera, haren ondasunak bahitzea nahi dute, balizko kalte-ordainak asetzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-07-15

Errusiako Gobernuak Jukos petrolio enpresa errusiarraren ondasunak bahitzeko agindua eman zuen atzo.  Berria - Mundua   2004-04-18

Han zegoen frankismoa gure hizkuntza mespretxatzen, gure kulturaz mintzo ziren liburuak bahitzen, lauburuz apaindutako hilarriak txikitzen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 90. orr.

Milizianoek hotela hartu zutenean, kaxakadak bahitu omen zituzten, udatiarrentzat prestatuta zeuzkatenetatik, eta egoitzaraino ekarri.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 73. orr.

Sei urte dira Ibex-35ek egungo mailarik harrapatzen ez zuela, hiru urte Egunkaria kioskotik bahitu eta hil zigutela.  Berria - Ekonomia   2006-02-21

Poliziak lehen argitaraldia bahitu ostean, Ramon Saizarbitoriaren 'Ehun metro' 1976an iritsi zen plazara.  Berria - Kultura   2006-02-11

Ministerioak bahitutako liburuen artean... aitak esanda dakit... bazen bat begiak erretzen zituena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 195. orr.

Euskadiko prentsa nahi dute, Egin euskañolez, eta hori bahituz gero, Euskadi Información egiten segiko omen dute euskañolez ezkerka.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 138. orr.

Orduantxe jakin ninan eskutitz anitz idatzi hizkidala espetxetik, zentsurak bahituak.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 187. orr.

Ez zizkieten ekipajeak miatu, nahiz Pirinioen alde bateko eta besteko aduana-enplegatuek aginduta zeukaten bidaiari guztiekin hala jokatzea, karlisten aldeko aldarriak eta armak bahitzeko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 186. orr.

Gauzak itsustuko, biziki itsustuko dira, eta badut beldurra zenbait ez direla gure bihi eta abereak bahitzearekin asebeteko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 207. orr.

3 irud/hed

Liburu-denda itxita dago loro bat bahitu digutelako!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 390. orr.

Egunkariari hitza diote bahitu, eta berarekin batera, euskalgintzari eta euskal populu osoari, gu deneri.  Herria   2003-03-06

Era guztietako fundamentalismoek hizkuntza ere bahitzeko ahalegina egin arren, hizkuntza ez beste guztia bahi dezakete.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 50. orr.

Mende erdiz ETAren "Beste" nagusiak euskal subjektu tragikoa bahiturik eduki eta gero, bera gabe orain zer?  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 44. orr.

Egiaz faxismoak bere lana egina zuen gugan, ia italiar guztiengan bezala, nortasuna bahitu eta azaleko, pasibo eta ziniko bihurturik guztiok.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 172. orr.

Hain gutxitan gertatzen dira aparteko gauzak, non ametsaren gorabehera bitxiak bahitu eta inon ez dauden zelaietara eraman gintuen, munduz kanpora.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 170. orr.

Irudipena izango da ikertzea ene arima irudi-ikuspenez eta so egitea gorputz ustelkor honetan bahitua dagoela.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 61. orr.

Hodeiek bahitu ez dituzten mendi mazela eta erpinak begiesten ditu luzaz, artaz, soraio bertze zernahiri.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 154. orr.

Ekarpen xumea, nahi bada, eta handiusterik gabe egina; baina garrantzitsuena ere bai: Frantziskoren irudia ezagutarazi eta zabaldu, altxor hori bahiturik eduki gabe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 11. orr.

Bihotza hunkimenak bahiturik eseri nintzen han.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 152. orr.

Ezin eragotzi malenkonia gozo batek, goizaldeko lanbroaren antzera, bere gogoa bahitzea eta blaitzea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 158. orr.

ik beherago 10.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Ez da, ordea, trastetza hori izango seguruenik begi-gogoak bahituko dizkizuna, Gungunhana-ri eskainitako aretoa baizik.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 152. orr.

Goiz nabar haietan hatsa bahitua, antsiaz hanpatua eta izerditan iratzartzen nintzen, karriketan herrestan elekide bila ibiltzen hasteko irrikaz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 138. orr.

ik beherago 9.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Txakurrak, arnasa bahiturik, eztul lazgarria egin zuen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 126. orr.

4 norbait, eskuarki emakume bat, norabaitera indarrez edo engainuz eraman, hura bortxatzeko-edo.

Troiarrek Helena helenikoa bahitu zuten, eta helenoek mendekuz Troia inguratu zuten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 243. orr.

Bost pertsona atxilotu dituzte Lasarten, neska bat bahitzen saiatzeagatik.  Berria - Euskal Herria   2004-05-04

Iturri ofizialen arabera, urtean, 12.000 neskato bahitzen dituzte Nepalen, prostituzio sarean sartzeko.  Berria - Gaiak   2004-03-21

Gure lurraldeari su eman behar omen zioten, gure gazteak ezpataz sarraskitu, gure umeak lurrera jaurtiki, gure haurrak harrapatu, gure neskatxak bahitu.  Elizen arteko biblia   Jdt 16,4

Inori ere ez zaiola zilegi emakumea bahitzea ez eta berarekin ezkontzeko ere.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 110. orr.

Abramek, iloba bahitu ziotela jakitean, hirurehun eta hemezortzi laguneko taldea morroi fidagarrienekin prestatu zuen eta errege haien ondoren joan zen Daneraino.  Elizen arteko biblia   Has 14,14

Emakumezaina Cotorrita deitzen dioten maritxu bat da, estalgileari emakumeak bahitzen laguntzen diona.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 275. orr.

Ez du besterik desiratu Basajaunek bahitu eta bortxatu zuenetik: hil nadila, ustel nazala lur ustel honek, lotsaren harrak irents eta ezaba ditzala nire hautsak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 16. orr.

Hogei urte dira andrea alabaren bila dabilela, hiru urte zituela indioek bahitu zutelako.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 318. orr.

Emakumea Galizian bahitu zuten gurutzatu baten ohaide izateko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 312. orr.

Zeusek bahitu zuen Europa.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 31. orr.

Emakumea Sidonen jaioa zen; itsaslapur batzuek bahitu, eta Eumeoren aitari saldua zioten.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 111. orr.

Horietarik %67 bahituak izan dira, bortxatuak, eta gero emagaldu-etxeetara salduak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 219. orr.

Abortuak eragiten zituen; haurrak desagerrarazten zituen, neskak bahitu eta saldu egiten zituen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 99. orr.

Txitxikovek, emaztegaiaren gurasoek ezkontza inoiz onartuko ez zutela ikusirik, neska bahitzea erabaki zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 278. orr.

Garnier Opera, han Haremetik bahitua antzezten ari ziren.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 51. orr.

Antzinako tradizioa zen: mutil batek neska bat bahitu eta maiteminduek etxe batean babesa eskatzen bazuten, etxearen jabeak ezin zion neska aitari eraman.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 99. orr.

Bahituta eramango zintuzket, laztana.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 161. orr.

5 zerbait bahian eman.

Bere mutilak igorri zizkien, eihera harriaren eta tresneria guziaren bahitzera, zorraren zati bat berreskuratzeko estakuruan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 24. orr.

Nahikoa da erreparatzea etxeak bahituta eta enkantean salduta ikusi dituzten koitadu horiei, inoiz bukatzen ez ziren interesak zituzten zorrak zirela medio.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 79. orr.

Dirua behar dut lehenbailehen, horrexegatik saldu nahi dut; bahituko banu, luze joko lidake kobratzeak, dirua eman beharko nieke bulegariei, eta ez daukat sosik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 480. orr.

Beldur handi bat sartu zitzaidan, bahitu behar nuen tabakontzia nirea ez balitz bezala, Krapotkinek erregalatu beharrean ostu egin banio bezala.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 63. orr.

Eskuetan muin ematen dio berorri nire andere Dulzinea Tobosokoak [...]; eta, beharraldi larrian dagoela bai eta, mesedez, algodoizko gonatxo hau bahituaz, dozena-erdi bat erreal edo eskuera dauzkanak emateko eskatzen diola; hitz ematen duela, lehenbailehen itzuliko dituena.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 149. orr.

Antzezlari on batek baino gehiagok bere erloju-katearen azken begia ere bahituko du.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 398. orr.

Etxe zaharra eta berria ditu bahitzen.  Herria   2001-03-08

6 (era burutua izenondo gisa)

198 Kasetari preso daudela kondatu du kasetari bahituen 15 garren biltzarrean.  Herria   2004-12-02

Eta angles bahitu heien libratzeko beren bahikuntzatik, badira komando batekin indar kolpe bat egitea aipatzen dutenak.  Herria   2004-09-30

Eguteratik elutsera iragotzen gaitu, lurralde bahituetatik lurralde libreetara, lehorretik itsasora, gau ilunetik egun argitara, edo lurretik zerura Jainkoaren zubia edo ostarkua bitarteko. Santa Liberdade ontzi bahitua ezin zen salbuespena izan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 31. orr.

Espainiako gobernuak margolan eta titulu bahituak askatu zituen, aliatuen kexuak gorabehera.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 53. orr.

7 (era burutua izen gisa)

Une haietan idatzitakoa da Les séquestrés d'Altona (Altonako bahituak).  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 10. orr.

Bahituak askatu eta gero, Brasilen babes politikoa lortu zuten 24 bahitzaileek.  Berria - Kultura   2004-02-18

Erran gabe doa ez zituztela bahituak libre utziko, horien guztien gainean segurantzak erdietsi ezean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 124. orr.

Bahituen zaintzailea.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 60. orr.

Bahitu guztiak onik itzularaziko zituela hitz eman zuen Timoteok.  Elizen arteko biblia   2 M 12,25

Besteok, hire aita eta biok, bahitu errudunak ginenez.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 38. orr.

Hiru bahitu japoniarrak gaur askatuko dituztela iragarri dute.  Berria - Mundua   2004-04-11

Zazpi bahitu askatu dituzte.  Berria - Mundua   2004-09-02

8 gogo-bahiturik/bahituta adlag

D'Arcy jauna -esan zion Mary Janek-, oso gaizki egin duzu horrela eteten, denok gogo-bahiturik geundelarik zuri entzuten.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 313. orr.

Ez du gogo bahituta geratzerik berak sorturiko soinuen xarma gozoaren altzoan, ez baitu horrelakorik sortzen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 198. orr.

9 gogo-bahitze

Begi haiek atzera eragiten zioten eta desafio egiten zioten: haietan ez zegoen pasiorik, ez zegoen gogo-bahitzerik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 121. orr.

10 hats-bahitu izond hatsa galdua, hats-gabetua.

Domengak ezpainak ausikitzen zituen eta Graxik hats bahitua zirudien.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 82. orr.

Hitz horiek gogoan nituela, hats-bahitua, heldu nintzen azkenean Mathias utzia nuen tokira.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 169. orr.

Belaunak ahul eta hats bahiturik, kordegabetzen ari zitzaion gorputza.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 163. orr.

Hats-bahiturik arribatzen zarete horietarik bakoitzera.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 92. orr.

Zaldia hain basaki akuilatu zuen non, hara heltzean abere gaixoak bere burua lurrera bota baitzuen, hats bahiturik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 134. orr.

Ez zitzaion aurpegiko ginarre bakar bat ere mugitu hautetsiak agertzen ikusi zituenean, lasterketak hats bahiturik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 154. orr.

Ito beharrean hitz egin zuen, birikek arnasa hartzea galaraziko baliote bezain hats-bahiturik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 100. orr.

· iz Zakur zanpa alimale bat entzun zuten, entzun eta bertan, zakurraren hats bahitua gibelean susmatu.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 30. orr.


bahitura 1 iz bahia.

Ezin diote aurre egin zorrari eta orduan bahiturak datoz.  Berria - Ekonomia   2004-02-10

Ministerioan sartzeko bultzada ezinbestekoa izango litzateke, eta bahitura gisa erabil nezake Nuevos Ministeriosetako korridoreetan aurrera egiteko, edota Editora Nazionalean luma zorrozteko.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 56. orr.

Eta zer jazo ere, zuhurtziaz, faxista ospetsua eta Concha Valdes bera bahitura legez geratuko direla esan dio Jesus Galindezek neskari, Valentziara abiatu aurretik.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 89. orr.

Bahituraz xedapen gehiago.  Elizen arteko biblia   Dt 24,10 tit

Mantxako Don Kijote berbera, bere esanak eta esatekoak ere beteko dituena; bahiturak ez dio-eta pagatzaile onari minik ematen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 196. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Alabaina, pagatzaile onak bahitura-minik ez; eta sukalde apalean afaria prest. eta gu eszeptikoak izan arren bahitura-sailari buruz, onartu beharra dago Herodotok ulerkuntza sakona erakutsi zuela greko-pertsiar gerra barne hartzen zuen kateaketa hartan greko-feniziar topaketa egintza goiztiartzat hartzean.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 157. orr.

Biharamunean, bahitura denda batera eraman nuen kondesaren besokoa.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 57. orr.

ik beherago 6. Idazmakinak bahitura pabilioietan hautsa hartzen.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 100. orr.

3 bahimendua, bahikuntza.

Uztailak 7: Zergen atzerapena ez ordaintzeagatik, Justiziak Jukosen ondasunen bahitura agindu zuen.  Berria - Ekonomia   2004-07-11

Petrolio taldeak zergetan zor dituen 5.000 milioi euroak biltzeko asmoa du Errusiako Justiziak bahituraren bidez.  Berria - Ekonomia   2004-07-08

Hau joan da emakumeen etxera inbentarioa eta bahitura egiteko asmoz, haiek alokairua ordaintzen ez dutelako.  Berria - Kultura   2004-06-23

4 bahituran bahian, bahia gisa. ik bahi 6.

Bidal iezazkiguzu, beraz, bi mila eta zazpiehun kilo zilar eta Jonatanen bi seme bahituran, eta askatuko dugu.  Elizen arteko biblia   1 M 13,16

Hori guztia zela eta, bahituran eman behar izan zituen gelditzen zitzaizkion ondasun apurrak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 348. orr.

Gero, inguru haietako jauntxoen semeak bahituran hartu eta Jerusalemgo gotorlekuan preso sartu zituen.  Elizen arteko biblia   1 M 9,53

Gero, Jaunaren etxean zeuden urre, zilar eta tresna guztiak eta jauregiko altxortegikoak eta gatibuak bahituran harturik, Samariara itzuli zen.  Elizen arteko biblia   2 Erg 14,14

Dohakabea eta behartsua zapaltzen ditu; lapurretak egin eta bahituran hartua ez du itzultzen.  Elizen arteko biblia   Ez 18,12

Milizianotarako CNTn izena eman nuenean, bahituran utzi behar izan nuen kamioia ere, eta organizazioaren mugimenduetarako erabiltzen genuen, gidari neuk jarraitzeko baimena eskuratzearen truke.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 32. orr.

Judak, bere aldetik, antxumea hartu eta Hira adiskidearen bitartez bidali zuen, bahituran utzitakoak jasotzeko esanaz.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 90. orr.

Ez duzue bahituran hartuko, ez errota, ez errotarria, bahituran bizia bera hartzea bailitzateke hori.  Elizen arteko biblia   Dt 24,6

-Zerbait uzten badidak bitartean, bahituran...  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 90. orr.

Judak, bere aldetik, antxumea hartu eta Hira adiskidearen bitartez bidali zuen, bahituran utzitakoak jasotzeko esanaz.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 90. orr.

Hango arimak ezin dira ez saldu eta ez bahituran jarri.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 453. orr.

Bahituran jarriko banu, hogeita bost mila jasoko nituzke, ulertzen duzu?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 480. orr.

Zurbil da, bahituran egon dela dirudi.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 58. orr.

Uria jauna kartzelan dago, eta ez du lanik; gainera, ez du ondarerik, bahituran dagoen etxebizitza bat ez bada.  Berria - Euskal Herria   2004-05-02

5 irud/hed

Mela-mela eginda nengoen eta baita izerditan ere, bertan egosterainokoa baitzen eskailera haietako bahituran pilatuta zegoen bero hezea.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 189. orr.

6 bahitura-etxe (orobat bahituretxe g.er.)

Albertok, batzuetan, etxeko zilarra bahitura-etxera eramaten zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 86. orr.

Bahitura-etxeari ordaintzeko epea amaitzen zaien egunean bertan joaten zarete lurjabe askorengana.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 444. orr.

Gure amak Albertoren tiraderak miatzen zituenean, bahitura-etxearen paperik aurkitzen ote zuen bilaka, nesken gutun eta argazki mordoxka aurkitzen zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 113. orr.

Argalari, hiru urteren buruan ez zaio arima bat bera ere eskumendean geratzen, bahitura-etxera eraman baititu guzti-guztiak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 31. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bahitura etxera (3)

bahituran hartua (3); bahituran hartutako (3); bahituran hartzen (3); bahituran jar (3); bahituran jarri (3); bahituran jarriko (3); bahituran utzi (3)


bahituretxe ik bahitura 6.

bahituri iz bahia.

Etxeratzerik ez eta haurrak arerioa makurrarazteko bahituri gisa erabili zituzten.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 25. orr.

Haurrak leku guztietan izaten dira gerrako bahituri, truke edo erabilpen ankerretarako gai preziatu.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 28. orr.


bahitzaile (orobat bahitzale g.er.) 1 iz bahitzen duena.

Ez zekien lapurrak ala bahitzaileak esan behar ote zuen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 388. orr.

«Hiltzaileak, bortxatzaileak eta bahitzaileak» amnistia honetatik kanpo geratuko direla zehaztu zuen.  Berria - Mundua   2004-07-13

Alemanez egiten zuten, eta horrela jakin nuen nire bahitzaileak Otsoren morroiak zirela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 345. orr.

Luxenburgoko poliziak umeak askatu eta bahitzailea hil egin duela argitu du.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 73. orr.

Hark sei egun egin zituen bahitzaileen esku.  Berria - Gaiak   2004-06-18

Gaixo gizona, bere bahitzaileendako lan egitera hertsatua!  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 123. orr.

Ene bahitzaileek ordainik gabe utzi behar izan ninduten armagizonen eskuetan. herrialde arabiarretako hainbat agintari eta erlijiobururekin biltzeko eta eskatzeko bi kazetarien bahitzaileei presio egin diezaieten, hauek aske uzteko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 241. orr.

Hurbiltasuna egiten zait deigarria: jakitea, ni jolasean ibiltzen nintzen bazter haietan, handik metro gutxira neuzkala bahitua eta bahitzaileak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 115. orr.

Bahitzaileek milioi bat euroko bahisaria ere eskatu zuten.  Berria - Mundua   2004-12-16

Krises Apoloren apaiz bat zen, bere alaba Kriseis bahitua berari itzultzeagatik bahi-ordaina eskaini zuena; haren bahitzaile Agamenonek eskaintzari uko egin zion.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 292. orr.

Hori entzunik, bahitzaileen nagusia, harrituta bezain harrotuta, eskarmentua eman nahi dio bere jendearen aurrean bahituari.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 163. orr.

AEBetako lehendakariak parte hartu zuen bahitzaileekin izandako negoziazioetan.  Berria - Kultura   2004-02-18

Bidean, neska batek esaten die nora eraman duten Ginebra bahitzaileek: Gorre herrialdera.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 13. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bi bahitzaile albaniarrek Atenas erdigunera zihoan autobus bat bahitu zuten.  Berria - Mundua   2004-12-16

Txinatarrak bahitzaile izugarriak dituk.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 126. orr.

Jaurlaritzako lehendakaria «bahitzaile errudun batekin, torturatzaile batekin biltzen tematuta» egon dela dio Carlos Urkijo PPko legebiltzarkideak.  Berria - Euskal Herria   2006-04-28

Bahitzaile kriminal talde baten xantaia zitalaren aurrean Italiak batuta egon behar du.  Berria - Mundua   2004-04-16

Olga Novok ustezko bahitzaileen aurpegiak ikusi zituen.  Berria - Euskal Herria   2004-08-14

Irakeko Poliziak, bestalde, ustezko hiru bahitzaile atxilotu eta bahituta zegoen Hisham Kasim askatu dute.  Berria - Mundua   2004-09-26

Italia guzia doluan ezarri du erraiteko maneran, Enzo Baldoni herri hortako kasetaria batere hobenik gabe hil baitute Irakian bahitzaile islamista batzuek.  Herria   2004-09-02

Frantziaz eta Frantziako agintariez trufatzen zirela Irakiar bahitzaileak.  Herria   2005-03-10

3 (hitz elkartuetan)

Beslango bahiketaren inguruan ikerketa publiko bat egitea baztertu eta «ume-bahitzaileekin» ez duela negoziatuko adierazi zuen atzo Errusiako presidente Vladimir Putinek.  Berria - Mundua   2004-09-08

Geroago bere buruari gangster eta neska-bahitzaile deitu bazion ere, [...].  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 190. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bahitzailea hil (3); bahitzaileak eta bahitua (3); nire bahitzaileek (3); ume bahitzaileekin (3); ustezko bahitzaileetako (3)


bahitzale ik bahitzaile.

bahitze 1 iz norbait norabaitera indarrez eramatea, eskuarki haren truke dirua-edo lortzeko edo hura hiltzeko asmoz.

Izan dira ere bahitzeak, lehenik Ghazi Jabali poliziaren burua lau orenez atxiki dutelarik, eta bestalde bahitu ere lau frantses eta gero libro utzi dituztenak hango buruzagi bahitu batzu bestalde.  Herria   2004-07-22

Behingoan, ez gerla ixtorio, ez-eta ere erahiltze, bahitze, bortxatze, ixtripu edo nik dakita zein berri latz!  Herria   2004-09-09

Bahitze eta atzerrira eramate hauek talde ongi antolatuek burutu dituzte, hainbat aldiz, Europako Batasunaren esparruan.  Berria - Mundua   2006-04-27

Azken denbora hotako egunkariak ez dira etsenpluz xuhur, badea egunik han edo hemen presondegia aipatzen ez denik, ezen gauza bera erran ditake egun hauietako bahitzez.  Herria   2004-09-16

Bahitzetan, izigarriena Ipar-Osetian, haurrak hil baitzituzten ehunka!  Herria   2004-12-30

Apostoluaren bahitze hartan, Izpirituak gogalmenak barrura erakarri zituen, Paulo bere gorputza ia erabat ahazteraino.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 44. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bahitze denbora baitugu orain, bereziki Iguzkialde hortako Irakia eta holakoetan.  Herria   2004-09-16

Aita Sainduak bere gain hartzen zuen erabakitzea eta izendatzea delako artzapezpikutegiaren eta haren etekinen arduraduna, preso sartze egunetik haste, hala iragan bahitze egunetik, nola gerokotzat finkatuz arduradunaren errentak eta soldata eta behar diren beste gauza guztiak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 177. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eta beti segitzen dute eta luzatzen jende bahitzeek, bi frantses heiek hirugarren ilabetea orain, eta japones batzu, inglesak eta odol hotzean hil dituzten inozentak bestalde.  Herria   2004-11-04

Jende hiltze eta bahitze, bazter funditze eta beste.  Herria   2004-12-30

Iduri du gero eta puxantago dela LGM… 5000 inplantatze, 200 000 nekazari bide bazterretan plantatuak… 100 lurralde bahitze. Begi haiek atzera eragiten zioten eta desafio egiten zioten: haietan ez zegoen pasiorik, ez zegoen gogo-bahitzerik.  Herria   2005-09-29

9 gogo-bahitze

Begi haiek atzera eragiten zioten eta desafio egiten zioten: haietan ez zegoen pasiorik, ez zegoen gogo-bahitzerik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 121. orr.


bahraindar izlag/iz Bahraingoa, Bahraini dagokiona, Bahraingo herritarra.

Khalil Mirza bahraindarra bizirik atera zen eta honela deskribatu zuen jendeak izan zuen izua: [...].  Berria - Mundua   2006-04-01

Meselech Melkamu eta Bezunesh Bekele haien herrikideak, Isabella Ochichi eta Priscah Jepleting kenyarrak, Yusuf Marayam Jamal bahraindarra, Lornah Kiplagat herbeheretarra eta Benita Jonhson australiarra ustekabea ematen saiatuko dira.  Berria - Kirola   2006-03-31


bai adlag 1 baiezko esaldi baten ordain den adizlaguna, galdera bati erantzutean erabiltzen dena. (ikus beheko konbinatorian bai adizlagunaren agerraldi maizkoenak).
• 2 iz baiezkoa, baietza.

Alemanian, Bundestag eskualde ganbarak bere baia eman dio Europear konstituzioari joan den aste hortan.  Herria   2005-06-02

Herenegun arratsean PSFko 120.000 kideren artean eginiko bozketan baia jo zuten garaile, bozen %59rekin.  Berria - Mundua   2004-12-03

Baia nagusi Euskal Herrian, bainan ezak gaina hartu Biarnoan eta Landesetan.  Herria   2004-12-09

Baia bozkatu nuen iduriturik ezaren emaitea zela -hala erakusten baitzuten hor gaindi ainitzek-, Europari ezetz erraitea.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 152. orr.

Erran behar da halere ehuneko 57 baietarik 51tara jautsi dela aldekoen kopurua, amerikar eta angelesek gerla horren pizteko alderdiak hartuz geroz.  Herria   2003-03-27

Baia edo eza, azkenean zaila iduritzen zaigun hautua.  Herria   2005-05-26

Eza behar baldin bada antagonismoaren logikarako, esan genezake baia dela beharrezko hegemoniaren sintaxirako.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 89. orr.

Damak, gizon horrek zituen kortesia eta ikustate nobleek xarmaturik, gazteluan gauaren iragateko baia ematen zion aldi berean, zion bere baitan.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 61. orr.

3 bai... bai...

Ur-mordoa atera zen, eta nahi adina edan zuten bai jendeak bai abereek.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 211. orr.

Garai zailak bizi izan dituzte bai batak bai besteak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 342. orr.

Estimua zioten bai ugazabak bai lankideek haren lanari, iaioa baitzen fresagailuarekin.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 24. orr.

Merkataritza-hiriak Europa barneko eta kanpoko trukeen mende zeuden, bai kontsumoaren bai ekoizpenaren parte bati zegokionez.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 38. orr.

Azken aldiotan, ordea, bai New Yorken bai gure artean ere, pitbullak bilakatu dira entzutetsu.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 74. orr.

Bai zori latza, bai zama astuna jasan behar dutena!  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 115. orr.

Aditu nuen guztia baino askoz gorago zaude zu bai jakindurian bai aberastasunean.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 68. orr.

Lege bat bera izango duzue, bai zuek, bai zuen elkartean parte hartzen duten etorkinek.  Elizen arteko biblia   Lb 24,22

Bai berak, bai nik, baita une hartan gurekin zeuden bi soldadu laguntzaileek ere.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 157. orr.

Zuhurtziaz jokatu zuten, bai hasteko bai uzteko garaian ere.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 190. orr.

Lazgarriak oso bai bi mundu gerrateak bai gure gerra zibila ere.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 54. orr.

Gaizkiaren zale eta itxaropen baliogabe horien duin dira, bai idoloen egileak, bai miretsi eta gurtzen dituztenak ere.  Elizen arteko biblia   Jkd 15,6

Gure ohitura errespetatuko dugu, bai Ofizioa errezatzeari, bai Jainkoaz mintzatzeari, bai isilik egoteari dagokionez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1076. orr.

Desegokiak dira, bai ikuspegi biologikoa, bai psikologikoa, bai etiko-morala ere. ezkontza oso entzutetsua gertatu zen, bai ospakizunengatik bai hiritar eta pobreekiko izan zuten eskuzabaltasunagatik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 92. orr.

Pasaia leku egokia edo aproposa, bai Santiagoko erromesentzat, bai gerlarientzat, iheslariek ere maite zuten gune hau.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 6. orr.

Nik neuk hartzen dugu homeopatia, bai gaixorik gaudenean, bai prebentzio-gisa, bai eta emozioak eta zenbait egoera psikologiko lagundu behar ditugunean ere.  Berria - Gaiak   2006-01-24

Egun batetik bestera den-dena arbuiatzen hasi nintzen: bai nire militantzia, bai oroimenean itsatsita neuzkan kanta sentimentalak, bai, batez ere, etengabe erabiltzen genituen hitzak: [...].  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 446. orr.

Ingurumenaren arazoen inguruko ikerkuntza eta garapen zientifikoa sustatu behar da, bai nazio mailako arazoak bai nazioartekoak hartuz langai.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 115. orr.

Nahi gabekoak eta bat-batekoak ziren oraingook, flash tankerakoak eta ia menderatzaile eta eldarniozkoak, bai hotsez, bai bilbez, bai usainez, bai ukieraz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 163. orr.

Hezkuntza Ministerioak Fundazio erlijiosoen eskolak bereganatu zituenean, bai bera bai bera bezala goi mailako titulurik ez zutenak, egoera bertsuan geratu ziren.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 30. orr.

Modu berean giza naturaren etsaiak ondoren eta inguruan ibiliz, begiratzen ditu gure bertute guztiak, bai Jainkoaganakoak, bai bertute nagusiak, bai ohitura onak.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 191. orr.

Esaldi magikoa, neska ugari galdu ziren kasik erremediorik gabe bai esaldi horregatik bai atzetik zetozkion "nik ere nahi dinat, bestela lau haizetara zabalduko dinat" eta antzekoengatik.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 44. orr.

Sinesten duenak karitatea edo grazia galduz geroz galdua dela bai fedea bai eta esperantza.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 88. orr.

4 bai... eta bai...

Bat-batean, bai beso haiek eta bai burua abaildu egin zitzaizkion.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 402. orr.

Abadesa ardura bedi, haiei behar dituzten jantziak ematen, bai pertsona bakoitzaren izaera eta bai bizileku, urte-sasoi eta lurralde hotzak kontuan hartuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1177. orr.

Harrobietatik ateratzen dira eraikuntzan erabiltzen diren bai silarriak eta bai hartxintxarrak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1110. orr.

Hala ere, bai Rosenberg eta bai Frazer, biak ari ziren gibboniar tesi berbera proposatzen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 96. orr.

Aurrerakoan, bai Garazi eta bai neure burua, beste modu batera begiratzeko unea iritsia zitzaidala ulertu nuen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 328. orr.

Piper gorri eta berdeak ere bereizezinak zitzaizkion, beltzak baitziruditen, bai batzuek eta bai besteek.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 30. orr.

Hauek dira, ziur aski, Frantziskoren hizkeratik hurbilenak, bai hiztegian, bai forman eta bai pentsakeran.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 37. orr.

Haietariko bakoitzaren kasurako definitzen ditu bai zirkulu inskribatua eta bai zirkulu zirkunskribatua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 157. orr.

Hark onartu eta baietsi egin zion, bai berarentzat eta bai oraingo eta geroko bere anaientzat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 132. orr.

Izan ere, Kristoren bitartez, gauza guztietan aberats egin zaituzte, bai hitz egiteko eta bai ezagutzeko.  Elizen arteko biblia   1 Ko 1,5

Beste batzuk badira haiek bezainbat ardura, ingenio eta trebetasun erakutsiz obra beteak eta apartak egin zituztenak bai beren herrikideentzat eta bai baliabide ekonomiko urriko jendearentzat.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1450. orr.

Greziarrak, bai uharteetakoak eta bai kontinentekoak, Mediterraneoaren beste aldera aberastera etorriak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 145. orr.

Luzea da denbora horretako erregeen zerrenda, bai batean eta bai bestean ere.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 18. orr.

Antzinako mutakallim-n guztiak, bai greko kristautuen artean eta bai musulmanen artean ere, ez ziren beren baiespenetan bereziki arduratu izatean nabarmenik ageri diren gauzez.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 184. orr.

5 bai eta ... ere ik baita2.

Berek badakikete, bai eta guk ere.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 142. orr.

Gauza bera gertatzen da profeten liburu guztietan, bai eta Pentateukoan ere.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 109. orr.

Bazuen halako apaiz jite bat, bai eta itsasgizonarena ere.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 76. orr.

Hunen beha zauden denak eta berehala salatuz, izan dute zer ikus azken partida huntan, bai-eta lehen bietan ere.  Herria   2004-01-22

Hori gertatzen da mundu osoan, bai produkzioaren arloan, bai eta kontsumoarenean ere.  Berria - Harian   2005-05-26

Bai eta harribitxiz ere.  Elizen arteko biblia   2 Kro 3,6

Bai eta oihalen piru guziak ere!  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 192. orr.

Mendebaldeko Asia eta erdialdekoa konkistatu zituen, bai eta Txina ere.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 51. orr.

Büchenwald-eko esperientzia genuenentzat, Dachau-ko bizia jasan zitekeen, bai eta diziplina ere.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 122. orr.

Kinario izeneko erdiak ere egin zituzten, dio autore horrek, bai eta sestertzio izeneko laurdenak ere.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 357. orr.

Litekeena da hitz hauek "Oraintxe jaikiko naiz" esangura bera edukitzea, bai eta hauek ere: [...].  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 58. orr.

Era berean, janari-biltegi izateko herrixkak berreraiki zituen Salomonek, bai eta gudu-gurdiak eta zaldiak gordetzekoak ere.  Elizen arteko biblia   1 Erg 9,19

Unibertsitate gune bakoitzaren autonomia eta elkarren arteko osagarritasuna lortu beharko lirateke, bai EHUren kasuan, bai eta sistema zabalago batean ere.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 187. orr.

Nahiago zuen borrokatu, hizkatu, buruz buruka aritu, bai eta gorrotatu ere.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 178. orr.

Bai-eta ohartu ere holako "egia" batzu badirela xinpleegiak xuxenak izaiteko!  Herria   2001-09-27

Itzuli ere egin zen etxera, umea nire arrebaren altzoan uzteko baino ez, bai eta berriro desagertu ere.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 25. orr.

Hiru aro bereizi dituzte, bai eta bataiatu ere: Phyllocian aroa, Theiikian aroa, eta Siderikan aroa.  Berria - Gaiak   2006-04-22

Zartakoak, eraitsi bai, eraitsi zuen, bai eta une batez konortea galarazi ere; baina, gezurra badirudi ere, ez zuen hil.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 74. orr.

Bilduma burutzen duen Poz benetako eta osoa-ri buruzko parabolak benetako pobretasunaren eta alaitasunaren maila gorena erakusten digu, bai eta horien kalitatea neurtzeko irizpidea eskaintzen ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 120. orr.

Handik aurrera, arte eta literatur kritikak idazten hasi zen, bai eta lehenengo poemak eta ipuinak sortzen ere.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 12. orr.

Laster hasi zen larunbat gauetako dantzaldietarako bai eta familien etxeetako jaietarako ere gonbitak jasotzen.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 92. orr.

Batek baino gehiagok probatuak zituen Marroren harramazkak, bai eta jaso ere aurpegian, bizi guztirako, deabruaren orbaina.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 9. orr.

-Bai eta zera ere bakean! -hots egin zuen Kristok-.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 59. orr.

Ez direa gizonak gure hurkoak nola baitira emakumeak, bai eta are gehiago ere?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 75. orr.

6 bai eta ere

Nork ez du ikusten zer duten guztiek errepikatzen, bai Kristauen adiskidek bai haien etsaiek, bai eta ere Turkoek ala Mairuek.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 118. orr.

Gizon argia zela ageri da bere bertsoetatik, bai eta ere laneko gozamenetik.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 49. orr.

Joan arau, gero eta etxe gehiago bada, etxe berri pollit batzuk: kanpalekuko buruzagien etxeak, bai eta ere SS gazteen buruzagienak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 112. orr.

Begitartea aski zen baimenaren galdegiteko, bai eta ere emaiteko.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 81. orr.

Egurkari txiro bat, abarrez arras kargaturik, intziriz eta makur, pauso motelez zihoan, sortaren zamapean, bai eta ere urteenean, etxola ketura heldu nahian.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 78. orr.

Oroit-araziz larunbat huntan Modernean duten urteko finala, bai-eta ere Garaziko Trofeoa aurten laburtua izanen dugula Xapelgo haundiaren gatik doi bat gibelaturik.  Herria   2001-03-22

7 bai horixe (393 agerraldi, 120 liburu eta 13 artikulutan)

-Bai horixe, Pavel Ivanovitx! -esan zuen Manilovek, ideia hori biziki gustatu baitzitzaion-.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 62. orr.

Badago talentua, bai horixe, bai... eta jarrera ona zeure burua probatzeko, interesgarria da hori.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 112. orr.

Zentzuzko erabakia, bai horixe, gure semea gaizkile baten kargu uztea.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 156. orr.

Digitaletik paperera hel gaitezke, bai horixe, baina erabilera espezifikoa izango da betiere.  Berria - Gaiak   2004-09-26

-O bai, mundu guztia ari da ospatzen, bai horixe -esan zuen egonezinez-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 15. orr.

Mirari hutsez iritsi zaizkizu honaino, bai horixe!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 63. orr.

Esan egingo zioat, bai horixe! -errepikatzen nion neure buruari, bizkortu nahirik agian.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 53. orr.

-Egun ederrak izan zitunan, bai horixe.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 40. orr.

Argazki hori oso bestelakoa zen, bai horixe.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 27. orr.

-Ene!, bai horixe -esan zion anfitrioiak-.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 23. orr.

-Itzuliko naiz, bai horixe!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 137. orr.

Horregatik orain lasai asko esan dezake almuedanoak itsuak zirela, bai horixe.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 43. orr.

Biribila da mundua, bai horixe!  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 14. orr.

Latza, bai horixe.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 220. orr.

8 bai noski (123 agerraldi, 43 liburu eta 24 artikulutan)

-Bai noski! -oihukatu zuen neskak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 102. orr.

-Bai noski, Bartolomé.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 116. orr.

Bai noski, egin genuen!  Berria - Mundua   2004-09-02

"Bai noski", ahalegin guztiak egingo zituzten; bera etxean hartzeko zoriona zuten guztietan bezala, bestalde.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 138. orr.

Saiatu nintzen, bai noski, baina orduan ere alferrik.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 97. orr.

Promenade? galdegiten didate, eta nik baietz bai!; bai noski! Arratsaldean ibiltokirako, sekula baino berantago etorri ziren ene xeka... bost axola eni.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 84. orr.

Andrea: Bai noski, telebistak inkomunikazioa dakar-eta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 112. orr.

Doitu beharrekoak dira hitzok, bai noski.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 48. orr.

Dardaraka ere hasi zen, baina ordurako hartu-emanean korapilatua zegoela iruditu zitzaidan, bai noski, ondo lotua zegoen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 77. orr.

Saiatu nintzen, bai noski, baina orduan ere alferrik.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 97. orr.

Gogoan nuen bai noski.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 36. orr.

Bai noski, bai noski, baina asaldagarri zaidak berria.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 42. orr.

9 bai zera erabat ukatzeko esapidea.

-Ez, bai zera.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 27. orr.

-Ez, ez, bai zera! -erantzun zion Hermionek, ilea begietatik kendu eta etsipenez bere eskolako poltsaren bila ingurura begira-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 240. orr.

-Bai zera, ez, ez -esan nuen bizkarra jasoz eta berokia kenduz.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 60. orr.

Bai zera, inola ere ez!  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 19. orr.

-Bai zera txantxetan!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 292. orr.

Bertan behera uztea? Bai zera! Arratsaldean desfilatzeko eskubidea lortu eta gero...!  Berria - Harian   2005-09-09

Besteak engainatuko ditun akaso, baina ni..., bai zera!  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 113. orr.

Ez zidan beldurrik eman, bai zera, ezta gutxiagorik ere.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 177. orr.

-Bai zera, Marta, kubo horrek ez zeukan barroterik.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 72. orr.

Ez dut sekula ahaztuko haren itxura, bai zera!, orain ordu bete egon balitz bezala daukat gogoan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 55. orr.

Bai zera! Gizonak iruditzen zaizkizu, baina mendiaren itzalak dira.  Elizen arteko biblia   Epa 9,36

Baina ez pentsa kaiolatik atera nindutenik, bai zera!  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 211. orr.

Ezkondu, bai zera!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 110. orr.

Egunkaria trankil irakurriko nuelakoan, baina bai zera.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 46. orr.

10 baia (galdera markaz) ipar bai?

-Baia?  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 42. orr.

-A baia?  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 72. orr.

Baia? Zergatik da kontra?  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 116. orr.

-Baia? Irri egin zuen Bozek.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 46. orr.

-Artzain baia? -galdetu zion, sinesgaitz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 237. orr.

-Gauaz baia?  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 98. orr.

· -A baia Zure aitatxi ere mugalaria zen -galdetzen du mirespenez Txominek.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 39. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 10 aldiz agertzen direnak)

a bai (67); adina bai (14); agian bai (100); aita bai (12); ala bai (32); aldetik bai (19); aldiz bai (16); apur bat bai (10); arin bai arin (16); asko bai (22); asko ere bai (24); asmorik bai (12); atzo bai (19); aurten bai (15)

ba bai (38); bada bai (11)

bai agian (20); bai aita (17); bai akaso (10); bai al (17); bai ala (136); bai ala ez (119); bai alderdi (12); bai aldiz (13); bai arin (21); bai arlo (14); bai atzokoa (20); bai ba (14); bai bai (13); bai baina (142); bai baina ez (22); bai bainekien (34); bai baita (15); bai baitago (12); bai baitaki (47); bai baitakigu (13); bai baitakit (38); bai baitakite (17); bai baitira (18); bai baitirudi (16); bai baitu (15); bai baitzekien (92); bai baitzekiten (16); bai baitzen (11); bai baitzirudien (27); bai bata (16); bai bata eta (10); bai batak (19); bai batak eta (11); bai batzuetan (21); bai batzuk (14); bai bederen (34); bai behin (10); bai behintzat (140); bai belatzak (18); bai bera (39); bai bera bai (13); bai bera eta (12); bai berak (47); bai berak bai (10); bai berak eta (20); bai bere (130); bai beren (27); bai bertze (15); bai beste (75); bai bestea (14); bai besteak (24); bai bestean (12); bai bi (20); bai bitxia (16); bai da (12); bai defentsan (13); bai dela (56); bai diru (11)

bai ederki (20); bai ederra (37); bai edo (65); bai edo bai (10); bai edo ez (49); bai egia (10); bai egin (16); bai egiten (11); bai egun (15); bai elkarteak (13); bai elkartearen (10); bai emakume (10); bai ene (11); bai erantzun (11); bai erasoan (15); bai ere (29); bai ergela (17); bai esan (39); bai esaten (10); bai eskolak (31); bai eskolak euskalduntzeari (28); bai espainiako (25); bai estatu (12); bai eta (3263); bai eta bere (29); bai eta beren (12); bai eta beste (41); bai eta bestean (11); bai eta bi (13); bai eta ere (325); bai eta euskal (22); bai eta ez (54); bai eta gure (15); bai eta han (11); bai eta haren (23); bai eta horien (10); bai eta hurrengoan (18); bai eta igande (11); bai etxe (11); bai etxean (20); bai euren (12); bai europako (10); bai europan (12); bai euskal (141); bai euskal herrian (13); bai euskal herriari (76); bai euskarari (144); bai euskarari akordioa (28); bai euskarari akordioaren (10); bai euskarari ziurtagiria (33); bai euskaraz (13); bai eusko (13); bai ez (57); bai fisikoki (10); bai frantzian (10); bai gainerako (10); bai gauza (31); bai gero (17); bai giza (11); bai gizarte (12); bai gizon (26); bai gizona (15); bai gu (10); bai guk (13); bai gure (71); bai gutxienez (12); bai haatik (38); bai haien (18); bai halaber (18); bai haren (60); bai hark (14); bai harrigarria (12); bai hautagaitza (11); bai hegoaldean (12); bai hemen (20); bai herri (17); bai hitz (13); bai hori (28); bai horixe (377); bai hura (19)

bai inguruko (10); bai iparraldean (14); bai izan (19); bai izanen (12); bai izango (12); bai izen (11); bai jauna (91); bai kanpoan (18); bai kanpotik (14); bai koalizioa (40); bai koalizioa osatzen (14); bai koalizioak (25); bai koalizioan (11); bai koalizioaren (17); bai koalizioari (12); bai koalizioko (13); bai lan (16); bai lehen (180); bai maila (21); bai mundu (18); bai nazio (16); bai nazioarteko (13); bai neska (13); bai neure (10); bai ni (35); bai nik (50); bai nire (32); bai niretzat (15); bai niri (10); bai noski (123)

bai ona (16); bai ondo (28); bai ongi (40); bai orain (14); bai ordea (113); bai orobat (16); bai osatzen (12); bai osatzen duten (11); bai oso (14); bai ote (20); bai pozik (15); bai pse (10); bai segur (17); bai ta (32); bai ta ere (16); bai tarteka (19); bai to (14)

bai zela (20); bai zer (10); bai zera (293); bai zeuek (16); bai zinez (31); bai zu (11); bai zuek (14); bai zuen (23); bai zuk (10); bai zure (10)

baietz bai (13); baina bai (967); baina bai atzokoa (20); baina bai belatzak (18); baina bai beste (15); baina bai eta (12); baina bai zera (18); baina hori bai (23); baina nik bai (10); bainan bai (49); bakea bai (27); bakea bai elkarteak (10); barkos nafarroa bai (16); bat bai (106); bat ere bai (200); bata eta bai (10); batak eta bai (11); batean bai (91); batean bai eta (32); batzu ere bai (19); batzuek bai (10); batzuetan bai (35); batzuk bai (45); batzuk ere bai (54); be bai (27); beharbada bai (55); behintzat bai (47); bera bai (32); bera ere bai (48); bera eta bai (14); berak bai (42); berak ere bai (26); berak eta bai (19); bestean ere bai (10); biga bai (29); burua bai (13)

class testua bai (19)

da bai (173); da bai eta (10); dago bai (10); daiteke bai (11); dela bai (19); dira bai (86); dira bai eta (11); direla bai (23); ditu bai (32); dituzte bai (35); du bai (74); duela bai (12); dugu bai (17); dut bai (18); dute bai (57)

ederrak bai (11); edo agian bai (13); edo bai (81); edo beharbada bai (11); egia da bai (19); egin bai (18); egin ere bai (12); egun bai (10); egun batean bai (24); eman bai (12); eman ere bai (10); entzun bai (17); era bai (11); ere bai (5405); ere bai agian (14); ere bai batzuetan (18); ere bai beste (12); ere bai eta (29); ere bai nik (11); ere bai noski (10); ere bai tarteka (16); esan bai (29); esan ere bai (10); eta bai (1519); eta bai bere (13); eta bai beste (15); eta bai besteak (12); eta bai ere (14); eta bai euskal (12); eta bai gure (10); eta bai haren (11); eta bai nik (11); eta hori bai (17); eta horrek bai (10); eta nafarroa bai (26); eta orain bai (21); eta orduan bai (45); etan bai (32); etan bai eta (32); etxean bai (11); euskal herria bai (47); euskarari bai (12); ez baina bai (10)

gabe ere bai (11); gaur bai (26); gehiago ere bai (55); gehienak bai (11); gehienetan bai (10); gero bai (32); gero ere bai (11); gu bai (13); gu ere bai (21); guk bai (13); guk ere bai (22)

haiek bai (33); hala da bai (31); hamlet bai (10); han bai (29); handia ere bai (10); hark bai (28); hartan bai (21); hartu bai (13); hasieran bai (10); hau bai (89); hau bai dela (13); hau ere bai (34); hauek bai (13); hauxe bai (23); hemen bai (19); hemen ere bai (14); herria bai (48); herrian bai (10); hi bai (27); hi ere bai (15); hik bai (15); hobe bai (15); honek bai (12); honetan bai (15); hor bai (27); hori bai (1491); hori bai dela (25); hori ere bai (38); horiek bai (35); horixe bai (29); horrek bai (50); horrela bai (11); horretan bai (26); hura bai (129); hura bai zela (10); huraxe bai (13); hurrengoan ere bai (22)

ea nafarroa bai (10); igual bai (15); ikusi bai (15); iruñ

jakin bai (22)

lehen bai (183); lehen bai lehen (166); lortu ere bai (12)

morfeo bai (11)

nafarroa bai (334); nafarroa bai eta (16); nafarroa bai hautagaitza (10); nafarroa bai koalizioa (36); nafarroa bai koalizioak (24); nafarroa bai koalizioan (11); nafarroa bai koalizioaren (17); nafarroa bai koalizioari (12); nafarroa bai koalizioko (12); nafarroa bai osatzen (10); nahi bai (21); neu ere bai (12); neuk ere bai (11); neurri batean bai (11); ni bai (37); ni ere bai (79); nik bai (89); nik ere bai (82); nintzen bai (10); niretzat bai (14); niri bai (18); niri ere bai (21); non bai (16); nuen bai (20)

ona bai (12); ongi bai (29); ongi bai ongi (26); orain bai (191); oraingoan bai (51); orduan bai (224); osoa ere bai (10)

pixka bat bai (14)

testua bai (19); triniti bai (16)

urte bai (10)

zela bai (12); zen bai (40); zerbait bai (13); zerbait ere bai (10); zeren bai (14); zien bai (10); zioten bai (12); ziren bai (33); zituen bai (22); zituzten bai (11); zu bai (55); zu ere bai (19); zuen bai (44); zuk bai (26); zuk ere bai (28); zuten bai (44)


baia1 iz fruitu mamitsua, barnean mamiz inguraturiko haziak dituena.

Zuhaitz honen baia edo ale gorrixkek txori asko erakartzen dute.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 36. orr.

Ez intzentsu-zuhaitzek eta ez piperbeltzak ez lituzkete beren baiak emango, ezta mirrak bere bolatxoak ere.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3810. orr.

Basa-lizarraren baia gorria.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 36. orr.

Ez zen ausartzen zuhaitzetatik zintzilik ikusten zituen fruitu distiratsuei kosk egiten; beldur zen pozoiak ez zituen beteko isla metalikoko baia haien konkor gogorrak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 137. orr.

Intsusaren baia batek herrenka zeharkatu zuen Pasealekua, eta irasagarrondo gazte batzuekin hizketan geratu zen, eta denek zituzten makuluak.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 278. orr.

Ordurako, konfitura zegoen han platertxo batean prest; ez zen okaranezkoa, ez madarizkoa, ez ezein baiazkoa konfitura hura, eta, bestetik, ez bisitariak ez etxeko jaunak ez zuten ukitu ere egin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 151. orr.


baia2 ik baina.

baia3 ik badia.

baia4 ik bai 10.

baiadera iz Indiako emakume dantzaria.

Bai baiaderak bai almeak emakume dantzariak dira.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 317. orr.

Grina falta zuten, furia, eta bai dantzen motagatik bai dantzatzeko eragatik, Indiako baiadera lasai zintzoak oroitarazten zituzten, eta ez Egiptoko almea sutsuak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 317. orr.


baiao iz dantza erritmikoa, jatorriz Brasilgoa, duela zenbait hamarraldi boladan egon zena.

Izan ere, dance, baiao, samba, chill out eta beste doinu batzuk entzun daitezke Sambaparta, Trikitrance, Euskodance eta diskoko beste zenbait piezatan.  Berria - Kultura   2006-01-20


baiesle izond/iz baiesten duena.

Tomas Akinotar Santu ondorengo horren goi mailako baiesle bat, filosofiaren munduan, Kant, esan dugunez.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 60. orr.


baiespen 1 iz baiezkoa ematea, onartzea.

Gure baiespenik gabe diot, hau da, egiten duguna egiazkotzat hartu gabe, egiari buruz gure ezjakina aitortuz, baina hala ere, egin egiten dugu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 45. orr.

Haien esanak laburbildu ondoren, filosofoen baiespenak eta horien frogabideak azaltzen hasiko gara.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 235. orr.

baiespen hau argibide paregabea da askatasuna eta ezagumena behar bezala errotzeko.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 20. orr.

Sarrera historiko baten ondoren, Maimonek dio filosofia atomista hori funtsean 12 baiespenetan oinarritzen dela.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 8. orr.

baiespena, mundua betierekoa dela dioena, taktiko hutsa ote da?  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 16. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

1223ko Erregelaren baiespen ofizialak amaiera jarri zion Frantziskoren eta anaien legegintza-lanari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 44. orr.

Problablea edo egiantzekoa deitzen diote akademikoek gure baiespen formalik gabe zerbait egitera eraman gaitzakeenari.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 45. orr.

Nire argudioen helburua zen, aurrena, eta argudiatzeko moduaren xehetasunak eta zehaztasuna gorabehera, Le Soleilen baiespen sendo eta ausarten zentzurik eza agerian jartzea.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 178. orr.

Uste dut azaldu behar dizkizudala mutakallim-n-ek munduaren sorrera eta Jainkoaren existentzia, batasuna eta gorpuzgabetasuna oinarritzeko darabiltzaten baiespen nagusiak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 188. orr.

Baiespen ukatzaileok, beldurraren baiespenak dira noski.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 188. orr.

Erlijio positibo baten jarraitzaile guztientzat beharrezko baiespenak zirelakoan.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 184. orr.

Anaia txikiek 1223an eskuratua zuten beren Erregelaren behin betiko baiespena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 117. orr.

Akzidenteak berak ere ez du iraupenik, VI. baiespenean azaldu dugunez.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 213. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Inori ere ez bekio zilegi gure baiespen-agiri hau baliorik gabe uztea nahiz ausarkeriaz beraren aurka joatea.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 45. orr.

Batzuetan, gogoak ez dauka ezer adimenak erakusten dion baiespen-egiaren alde, ez kontra.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 73. orr.


baiestatu, baiesta, baiestatzen du ad baietsi.

Beraz irakaspen edo proposamen mota edozein baiestatzera ausartatzen dena edo zalantzan ematen duena arima arrazoidunaren edo adimentsuaren sustantzia ez izatea egiazki eta berez giza gorputzaren forma, okerra delako eta egiazko fede katolikoaren etsaia, gaitzesten dugu aipatu kontzilio sainduaren baimenarekin.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 59. orr.

Erran behar da haatik gehiengo ttipia izan dela partzuergo hori baiestatu duena, % 52.  Herria   2003-12-18


baieste iz baiespena.

Balioak dira, giza egintza espiritual ororen barneeneko elementuak, errealitatearen aurrean baieste zein ezeste (intelektual, sentimental, estetiko) oro arautzen dutenak.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 58. orr.

Maitasuna maitearen baieste goxoa izaki, maitearenean askatasuna behar da maite oroz lehen, jabetza eta jelosia ahantzi.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 45. orr.


baieta iz artilezko ehun mota, tapitua ez dena.

Joan ziren ba noizbait ere bisita egitera, eta han bilatu zuten: baieta berdezko gorontza soinean, toledotar boneta koloreduna kaskoan, eta hain bakailao antzera lehortua, bazirudien hilotz iharturen bat zela eta ez besterik.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 101. orr.

Dahlmann-ek poz-atseginez kontu egin zien vinchari, baietazko pontxoari, chiripá luzeari eta moxal-larruzko botei.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 109. orr.


baietsi, baiets, baiesten (orobat baitetsi g.er.) du ad baieztatu; baiezkoa eman, onartu. ant ezeztatu; ezetsi.

Nire errezeloa baietsi dit Reisek: kontrola galdu dut!  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 28. orr.

Nire argibideak baiets edo uka zitzakeen pertsona bakarrak hamabi bat ordu zeramatzan zerraldo.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 157. orr.

Ezberdintasunaren bigarren puntu garrantzitsua finitutasunari dagokio, zeina estoikoek kosmo osoarentzat baiesten duten.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 11. orr.

Bere obra nagusi honen hasieratik bertatik Maimonek Jainkoaren existentzia eta batasun absolutua baiesten ditu.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 249. orr.

Ondoren, langile hori bat dela frogatzen dute, eta, azkenean, bat izanik, ez dela gorpuzduna baiesten dute.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 185. orr.

Etxe Zuriak ere baietsi zuen atzo AEBek Iranekin hitz egingo dutela.  Berria - Mundua   2006-03-17

Ez zuen baietsi, ezta gezurtatu ere joan den astelehenean The Washington Post egunkariak zabaldu zuen informazio bat.  Berria - Mundua   2006-01-05

Baiesten dut Weber-en tesiak nahitaez nihilismora daramala, edo ustera arrazoimena ez dela gaizki, doilor eta zentzugabekoaren eta horien kontrarioaren artean ebazteko gauza.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 188. orr.

Erich Fromm zuzen dabilela esango nuke hau baiestean: "Zoriona ez da helburua zuzenean, giza izanaren indartzearen esperientziarekin datorrena baino".  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 114. orr.

-Ba, ez gaituzte bota, ez -baietsi zion Harryk.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 74. orr.

Zaldun honek baietsi zuen haur oso eder bat ikusi zuela ganbelan lotan, aita Frantzisko dohatsuak, bere bi besoen artean estutuz, lotatik iratzartzen zuela zirudiena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 806. orr.

Halere, gai frogagarria da hori, filosofo metafisikariek erakutsi dutenez, eta nik azaldu egingo dizut haiek frogekin baietsi dutena.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 170. orr.

Apika kontraesanean erortzen al naiz pertsona horiexek baietsi eta ukatu egiten dutela esaten dudanean?  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 46. orr.

Eta sumatzen nuena baietsi nuen: begien aurrean neukanak, gaueko ametsean hain gardenki ikusitakoa ez zuela beti osoki estaltzen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 31. orr.

Ez da horrengatik ukatzen 5. aitzinsolasean baietsi duguna, hots, huts eginezko bekatua ere bekatua dela.Bigarren mutante horrek, horrenbestez, lehenbizikoaren ondorioak baiesten zituen: geneak dira, garbi, animaliaren eraikuntzan goi-arduradun.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 91. orr.

Erregela, buldaduna deitua -Honorio III.a Aita santuak 1223ko azaroaren 29an bulda bidez baietsi zuelako deitzen zaio horrela-, Anaia txikien behin betiko Erregela da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 44. orr.

Horregatik baietsi behar da gizarte handi eta iraunkorren oinarrian ez dagoela gizonen arteko borondate ona, baizik elkarri dioten izua.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 63. orr.

Eta zu erregearekin mintzatzen ari izango zaren bitartean, sartuko naiz ni zure ondoren eta zure esanak baietsiko ditut.  Elizen arteko biblia   1 Erg 1,14

Behin baino gehiagotan baietsi edo iradoki ohi denaren aurka, Unamuno-ren intrahistoriak En torno al casticismo-n, Hegel eta Volksgeistarekin zerikusirik ez dauka.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 88. orr.

Azalak dioenez, 1933an argitaratu zuen Madrilgo "La Instrucción Popular" argitaletxeak, eta "Eusko Ikaskuntzak baietsia" da.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 122. orr.

-Ondo da -baietsi zidan, eskua emanik-.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 22. orr.


baietz 1 bai adizlagunaren zeharkako era. ant ezetz. (ikus beheko konbinatorian baietz adizlagunaren agerraldi maizkoenak).
2 baiezkoa berresan behar denean erabili behar den era.

-Baietz -segurtatu zion Ibonek.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 142. orr.

Baietz ba, gogotik egonen zela enekin zerbait goxo eta freskoren edateko denbora.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 89. orr.

3 (apustuaren edo ziurtasunaren adierazgarri gisa)

Apustu egiten diat, nire osabak aste bete baino lehen lapurtu baietz.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 180. orr.

Erdi Aroko domingotar haiengandik hasi, eta egundainoko euskal pilotaren historia genealogikoa eginen balitz, jito kastakoak nabarmen gailendu baietz eginen bainuke apustu.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 148. orr.

Edozer jokatuko nikek elkar ezagutu eta handik ordu erdi batera batak besteari ahizpa deitu baietz.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 57. orr.

Lepoa parako nuke, arrasto horiei segiz, nere aldeko urbici garbiagoak eta hurbilagoak aurkitu baietz, baina, beude horretan gaurkoz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 37. orr.

Garbiketa behetik hasita gertatzen da, egia: behelainoa altxatzen ari dela esan ohi da: jasotzen ari du, jaso baietz!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 330. orr.

Arratsaldean euria egin baietz!  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 45. orr.

20tik gora ere baietz!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 50. orr.

Ingeles erakasleak aldiz, lehenagoko handikeria eta snobismoak bazterrera utzi ditu, alafede baietz!  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 87. orr.

Hurritzari begira liluratua, etxera joanda, kosta ahala kosta, alde aldeko poema batekin gorazarre egin baietz erreguka!  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 186. orr.

• 4 iz baiezkoa.

Neure baietza areago segurtatu nion.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 414. orr.

Baietza baino emankorragoa da ezetza.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 68. orr.

Ezetzaren ezetza baietza baita beti, eta baietzarena ezetza.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 68. orr.

Lur honetako erresuma ezetza baietzaren zerbitzuan jartzeko talentua dutenena da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 16. orr.

Eskerronez itzuli nahi diela bien partetik sinatu moduzko harremanarekiko baietza, aitortza.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 59. orr.

Madrilgo Burtsa Etxea neuk lehertarazi ote nuen galdegin zidan lehendabizi eta, baietzaren ondotik, zergatik egin ote nuen hori galdegin zidan gero.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 194. orr.

Orain zure baietza ere badut, eta horrenbestean kito nire kezkak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 230. orr.

Ez zuen kasik parte hartu eztabaidan, maiz buruarekin baietza adierazi bazuen ere.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 147. orr.

Azkenean, hamaikak bost gutxitan hortxe, baietza ematen diote nik mintegia emateari.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 75. orr.

Bihotza hain bortizki ari zitzaidan taupadaka, non hari baietza eman, ezin izan bainuen bertzerik egin.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 78. orr.

Denak bat etorriz eta baietza emanez, jaiegun haiek judu-herri osoak urtero ospatzea erabaki zuten.  Elizen arteko biblia   2 M 10,8

Aita dohatsuak, orduan, adeitsu eman zuen baietza, aholkua apalki onartuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 244. orr.

Baina ESAko agintarien baietza falta zen.  Berria - Gaiak   2006-02-26

Hire baietza erdietsi arte, ez nauk ohe honetarik mugituko!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 118. orr.

Jaungoikoagandik baietza jasoz gero, Jaungoikoa bihurtzen zaigu maitagaietan maitagai.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 113. orr.

Maina zahar bat entzulegoaren baietza sortzeko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 74. orr.

Ipuin mitikoetan, garia eta oloa ezin ditu bereizi bahe labirintikoak; horrek lan amaiezina sortzen du, eta baietzaren indeterminazio sintaktikoa adierazten du.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 89. orr.

Jendetasunezko baietza egin nuen.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 23. orr.

Cohenen diskoa ipini duenean, aski argi ulertu dut bere nolabaiteko baietza.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 33. orr.

Baietzean nago, antolatu dudan plana espioitzako filmena baino sofistikatuagoa baita.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 16. orr.

Baietzean nago, antolatu dudan plana espioitzako filmena baino sofistikatuagoa baita.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 16. orr.

Raffarin-ek badaki beraz baietzen erraiten, ezetzen erraiten ere ba.  Herria   2002-08-01

5 (bozka batean) ik bai 7.

EAJk baietza eskatu baitu, eta ABk ez zuen jarrerarik hartu.  Berria - Harian   2005-05-31

Hirietan baietza atera dela esaten duenak hirietako banlieueetan ezetza nagusitu dela ezkutatzen du, nahita.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 81. orr.

Eta esan gabe doa, baietzaren boza, ezetzarena ez bezala, ondo pentsatua izan da, heldua, batua, narea eta "oihurik gabea".  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 81. orr.

Ez nago emaitzarekin kontent, Gobernuak baietzaren alde kanpaina egin duelako.  Berria - Harian   2005-06-02

1995ean subiranotasunaren aldekoen portzentaia igo bazen ere, ezetza nagusi izan zen: ezetzak, %50,58; baietzak, %49,42.  Berria - Mundua   2004-06-29

Molineroren txostena afiliatuen %79ren baietzarekin onartu zen.  Berria - Ekonomia   2004-06-26

Erreferendumean «baietza bozkatzearen aldeko konpromisoa» hartzen zuela jakinarazi zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-09-04

Elkarlanerako bideak eraikitzen hasteko aukera izan liteke erreferendumeko kanpaina? Horren beldur dira batzuk, eta horregatik joango dira baietzera.  Berria - Euskal Herria   2004-11-20

6 horixe baietz (42 agerraldi, 16 liburu eta 2 artikulutan) bai horixe. ik bai 7.

Saint-Ange Anderea: Horixe baietz.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 164. orr.

-Horixe baietz -esan zuen Minot jaunak-.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 209. orr.

-Horixe baietz, koldarkeria ankerkeria izan daitekek batzuetan.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 128. orr.

Monumentua ere bai, horixe baietz -baieztatu zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 114. orr.

Hi ere joango haiz? "Horixe baietz", esan nion.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 142. orr.

Atsegin zait sexuarekin zerikusia duena, horixe baietz, nori ez?  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 287. orr.

Horixe baietz, arto huraxe zen, eta zaldiak ere haiexek.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 40. orr.

7 noski baietz (11 agerraldi, 3 liburu eta 6 artikulutan) bai noski. ik bai 8. ik bai.

Uztearena? Bai, noski baietz, burutik pasatu zaidala uztearena.  Berria - Kirola   2004-07-22

Diru publikoa behar dela? Noski baietz, taldeek lurraldea ezagutzera ematen dutelako.  Berria - Kirola   2006-01-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

andreak baietz (5); azkenean baietz (8); badakit baietz (4); badakizu baietz (4); badirudi baietz (8)

baietz adierazi (20); baietz adierazi diozu (5); baietz ala ezetz (6); baietz asmatu (4); baietz ba (29); baietz bai (13); baietz baina (4); baietz bozkatu (8); baietz bozkatuko (6); baietz bozkatzen (4); baietz buruarekin (4); baietz dio (9); baietz diote (11); baietz dirudi (4)

baietz edo ezetz (18); baietz egin (150); baietz egin du (9); baietz egin nion (16); baietz egin nuen (8); baietz egin zidan (4); baietz egin zion (13); baietz egin zuen (71); baietz egin zuten (4); baietz eginez (11); baietz egingo (5); baietz egiten (33); baietz egiten diot (4); baietz egiten du (7); baietz egiten zuen (5); baietz eman (5); baietz ematen (5); baietz ematen du (4); baietz erabaki (6); baietz erantzun (151); baietz erantzun behar (4); baietz erantzun dio (4); baietz erantzun diot (4); baietz erantzun dit (4); baietz erantzun nion (35); baietz erantzun zidan (8); baietz erantzun zion (27); baietz erantzun zuen (9); baietz erantzun zuten (6); baietz erantzungo (7); baietz erantzuten (19); baietz erraiten (7); baietz erran (39); baietz erran nion (8); baietz erran zion (8); baietz erranen (5); baietz esan (213); baietz esan behar (4); baietz esan dio (8); baietz esan diot (6); baietz esan dit (4); baietz esan nion (45); baietz esan zidan (14); baietz esan zion (18); baietz esan zioten (9); baietz esan zuen (22); baietz esan zuten (8); baietz esanen (9); baietz esanez (6); baietz esango (26); baietz esango nuke (14); baietz esatea (15); baietz esateko (19); baietz esaten (29); baietz esaten zidan (4); baietz esatera (4); baietz espero (7); baietz espero dut (6); baietz eta baietz (17); baietz eta ezetz (10); baietz ez ezetz (4)

baietz ihardetsi (19); baietz iruditzen (7); baietz izan (5); baietz nik (14)

baietz uste (111); baietz uste diat (5); baietz uste dugu (6); baietz uste dut (86); baietz zioen (5)

baina baietz (22); baina baietz uste (7); batek baietz (9); batez baietz (4); batzuek baietz (5); batzuk baietz (4); berak baietz (18); beti baietz (6); bihar baietz (4); bistan da baietz (7); buruarekin baietz (27); buruarekin baietz egin (12); buruarekin baietz eginez (4); buruaz baietz (46); buruaz baietz egin (20); buruaz baietz eginez (6); buruaz baietz esan (7); demagun baietz (5); denek baietz (5)

esan baietz (4); esan nion baietz (4); esan zuen baietz (4); eta baietz (119); eta baietz egin (6); eta baietz erantzun (16); eta baietz erantzuten (4); eta baietz erran (4); eta baietz esan (15); eta berak baietz (10); eta buruarekin baietz (5); eta hark baietz (10); eta nik baietz (24); ez baietz (6); ez baietz ez (4); gero baietz (8); gero baietz esan (5); gizonak baietz (4); guk baietz (8); guztiari baietz (5); hark baietz (23); hark baietz esan (4); horixe baietz (38)

jakina baietz (12); jaunak baietz (4); konstituzioari baietz (4); lainezek baietz (4); neskak baietz (4); nik baietz (66); nik baietz egin (5); nik baietz erantzun (6); nik baietz esan (9); nik baietz uste (8); nik uste baietz (10); noski baietz (11)

pentsatzen dut baietz (8); segur baietz (5); segurki baietz (4); seguru baietz (8); testuari baietz (5)

uste baietz (10); uste dut baietz (37); zidan baietz (4); zion baietz (7); ziur baietz (4); zuen baietz (12); zuk baietz (4)

baietza eman (32); baietza eman zion (5); baietza eman zuen (4); baietza ematea (6); baietza ematen (4); baietza lortu (5)

baietzaren alde (8); baietzaren aldeko (4); baietzaren eta ezetzaren (4)

baietzik ez (7); baietzik ez ezetzik (6); ez baietzik (9)


baiezka 1 adlag baietz esaka.

Bera berbetan ari zela hautsi zuten orgariek eta gonbidatuek antzerkia, guztiak altxa ziren baiezka, segituan egin behar zela bozketa.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 41. orr.

Balitekek -erantzuten du gonbidatuak buruaz baiezka-.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 101. orr.

Gabriel tar-tar-tar hizketan, eta gu buruarekin baiezka eta belarri zuloetatik sartzen zitzaigun burrundarari ahal bezala eusten.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 145. orr.

Buruari eragin zion baiezka.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 11. orr.

Gaztea, burua baiezka apaldurik, pauso bitan hurbildu zait belaunak genuflexioan tolestuz aurrez aurre gelditu behar izan barik makurtzeko.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 155. orr.

2 baiezkako izlag

Ez genuen baiezkako hizketarik behar den tamainan ikasi: erakutsi ziguten, saiatu ziren eginahalean, baina -gogoan al duzue, begira zagozkidatenok? - ez genuen gogo onez ikasi, entzungor egin genion; ez ginen fidatzen, gezurra errazegi edo hurregi ote zuen iritziko genion.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 291. orr.

Ezin esan dezaket nik baiezkako esaldi soilean "ni euskalduna naiz".  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 237. orr.


baiezko 1 iz baietz-i dagokion izenlaguna. ant ezezko.

Baiezko keinua egin zuen Olatzek, ulertzen ziola.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 32. orr.

Amak baiezko keinua egingo dio buruaz.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 56. orr.

Buruaren baiezko keinurik ez, ezezko keinurik ere ez, ezertxo ere ez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 169. orr.

"Zenbat daude?" galderaren erantzunean zero agertu izanak ezezko erantzuna -"ez dago ezer"- baiezko esaldi bihurtzen du: "ezer ez dago".  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 283. orr.

Michonen antzera galdegin nezake, baiezko erantzuna izango dudala jakinda gainera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 34. orr.

Rakel Ameskoa? -galdegin dit harreragileak, eta nire baiezko imintzioa ikusirik, zorrotxo bat luzatu dit.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 311. orr.

Zintz egitearekin, baiezko buru-ukaldia egin zidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 328. orr.

Baiezko botoa baztertu ostean, EAk «boto praktikoa» defendatuko du.  Berria - Euskal Herria   2004-10-16

Baiezko boz hori «Baionakoa eta hirigune ez euskaldunetakoa» izan dela komentatu du Lakok.  Berria - Harian   2005-05-31

Helegiteak baiezko 11 boto jaso zituen eta 37 ezezko.  Berria - Euskal Herria   2006-02-24

Baiezko atributuen bost sailak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 124. orr.

-Ondo dago -Emilek buruz baiezko keinu bat egin zuen, serio-serio.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 50. orr.

Neskatxek irrifar konplize batekin ezezka bezala erakusten zuten baiezko libido gordea.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 195. orr.

2 (izenondo gisa)

Hausnarketa sail baiezko eta sakon bati hasiera eman diezaiogun bertan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 122. orr.

Azaldu behar dizut, lehenengo eta behin, ezezkoak, nolabait, atributuak direla, eta zertan ezberdintzen diren baiezkoetatik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 142. orr.

Poema, hori bai, bi ahapaldien -baiezko eta ezezkoaren- esaldia litzateke.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 30. orr.

Goizean egin dut proba, eta emaitza baiezkoa izan da.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 330. orr.

Ordenagailuko unitatearen edukia aztertzen hasiak ote garen jakin nahi baduk, erantzuna baiezkoa duk.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 389. orr.

Erantzunak berehalakoa eta baiezkoa behar zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 172. orr.

3 (izen gisa)

Beste baiezko bat buruarekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 156. orr.

Banekien nik haren bainak baiezkoak baino indar handiagoa zuela.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 114. orr.

Amegrovek play-offean parte hartu nahi duela esan badu ere, baiezko hori ez da erabatekoa eta behin betikoa.  Berria - Kirola   2004-09-01

Baiezkoa bezala ezezkoa ere adieraz zezakeen keinu zimardi-tsu bat egin zion Norak buruaz.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 189. orr.

Gizonak baiezko harritua egin zuen buruaz.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 191. orr.

Baiezko deserosoa egin nuen buruaz, neu izan bainintzen zuzendariarengana jo zuenetako bat.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 309. orr.

Badakit inork ez diola horrelako gonbidapen bati hain baiezko alaiaz erantzuten.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 35. orr.

Nik baiezko labur urduriz erantzuten nion, begiak maleta erraldoiari josita.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 62. orr.

Zaindariek baiezko adeitsu batez erantzun zioten.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 291. orr.

Baiezko isila egin nion nire adiskideari.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 24. orr.

Mutikoak baiezko mutua, buruaz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 119. orr.

Ikusia nuela adierazteko, neuk ere baiezko mutua egin nion, ez bainintzen gai nire mihiaz beste berba erdi bat ebakitzeko.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 366. orr.

Egitasmoak erakundeen baiezko osoa lortu duelako eta gauzatzeko fasean dagoelako itxura emateak ardura gutxiko presa erakusten du, eta ez dator bat errealitatearekin.  Berria - Euskal Herria   2004-06-17

Erantzun isila baiezko biribila.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 170. orr.

Bidailagunak hasieran mesfidati eta zurrun egoten gara, baina azkenean denok gogoberotu, eta baiezkoa ateratzen da.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 101. orr.

Baiezkoa agindu zioten.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 35. orr.

Agustinak baiezkoa adierazi zion buruaz.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 165. orr.

Baiezkoa adierazten zuen zizpuru etsitu baten ondoren lotu zitzaion, ostera ere, mintzoari.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 165. orr.

Bihar Grand Canyonera jaistekoa ote den galdegin diot, eta haren baiezkoa entzunda, [...].  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 198. orr.

"Aspaldi izan dugun pozik handiena eman diguk baiezkoarekin", esan zidan Martinek beragan imajinatu izango ez nuen seriotasun batez.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 200. orr.

-Hm-hm -alabaren baiezkoa.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 29. orr.

Hala ere baiezkoak diferenteak egon litezke.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 140. orr.

Nahiz eta nik neure bizitza guztian hega-beldurra delakoaren den mendrenik ere sekula sentitu ez, baiezkoaren plantak egin nizkion, hega-beldur nintzela.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 88. orr.

Azaldu behar dizut, lehenengo eta behin, ezezkoak, nolabait, atributuak direla, eta zertan ezberdintzen diren baiezkoetatik;  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 142. orr.

4 (bozka batean) baiezko botoa.

Baiezkoa nagusitu da Hego Euskal Herrian, baina abstentzioa inoizko handiena izan da, Herri galdeketan baiezko eta ezezkoen arteko alde estua izango litzatekeela nabarmentzen dute inkestek.  Berria - Harian   2005-02-22

Galeuscako koaliziokideek ere, CiUk eta BNGk, baiezkoa proposatuko dute.  Berria - Euskal Herria   2004-06-10

Parte-hartzea %39,55 izan zen eta botoa eman zutenen artean baiezkoa izan zen nagusi.  Berria - Harian   2005-02-22

Baiezko bikoitza eskatzen dizuet: bai Konstituzioari eta bai Europako Batzordeko presidente berriari.  Berria - Mundua   2004-06-19

Estatutuari baiezko kritiko bat ematea.  Berria - Harian   2006-01-24

Galizian, botoen %81,3 baiezkoak izan dira.  Herria   2005-02-22

Boto horietatik 264 baiezkoak izan ziren.  Berria - Euskal Herria   2004-06-01

Azkenean baiezkoak irabazi du.  Berria - Harian   2005-10-01

Ipar Euskal Herrian %50,6ko emaitza lortu du baiezkoak.  Berria - Harian   2005-05-31

Gogoan dut, 79 amaieran, estatutuari buruzko erreferenduma egin zenean, gauzak xehe-xehe ezagutzen ez banituen ere, ni baiezkoaren alde nengoela erabat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 90. orr.

Bretainian baiezkoaren aldeko jarrera hau nabarmentzea ez da hainbesteko ustekabea.  Berria - Harian   2005-05-31

Ezetz bozkatu dutenak konbentzitzeko gai gara, eta uste dut batzuk baiezkotik oso gertu daudela.  Berria - Mundua   2006-04-01

5 baiezkoan (orobat baiezkotan g.er.) baiezkoa delakoan; baietz izatekotan.

Ni baiezkoan nago, Loreri gustua ematen niolakoan, oker egon banaiteke ere.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 27. orr.

Baiezkoan zegoen, baina erabat ziur ez.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 259. orr.

Baiezkoan nago; jokaera hura ez zen kontzientea izan ordea.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 57. orr.

-Tira, baiezkoan nago ni ere -oihartzun egin zuen Swan andreak-. bigarren saileko esaldiak ez ote dira, bada, lehenengokoak bezain jantziak eta jasoak? Ni neu baiezkoan nago.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 245. orr.

Aintzira batek olatuak al dauzka? Baiezkoan nago.  Berria - Kultura   2004-09-03

Euskal Herriko Herrialde Txapelketan arituko den galdetuta baiezkoan zen leitzarra.  Berria - Kirola   2004-07-09

Baiezkoan zara?  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 62. orr.

Buruari eragin zion, baiezkoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 204. orr.

Politikan parte hartzeko ba al zegoen mugarik? Baiezkoan, zein ziren mugok?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 222. orr.

Iristen bazen herri edo hiriren batera, azoka eguna ote zen galdegiten zuen, eta, baiezkoan, plaza erdian esertzen zen alfonbra baten gainean, bere trepeta bakarra horixe baitzen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 135. orr.

Esan zidan, soldadua, ez duzu ogirik izango? baiezkoan, gaua gurean pasa dezakezu, eta nik erantzun, ogia banu, eman egingo nizuke.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 239. orr.

Ezezkoan ados daude, baiezkoan erabateko adostasunik ez dago, ordea.  Berria - Harian   2006-02-28

6 baiezkoa egin baiezko keinua egin.

Whittaker andreak baiezkoa egin zuen goibel.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 69. orr.

Harryk baiezkoa egin zion isilik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 138. orr.

-Hagridengana eramatea dugu onena, bera dago hurbilen -esan zion Harryk Hermioneri; honek baiezkoa egin zion ausarki, eta bien artean altxatu zuten Ron, besapetik hartuta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 98. orr.

Norak baiezkoa egin zion betazalen keinu batez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 152. orr.

Airean utzitako nire esaldia modu hartan ulertu zuela ikusirik, baiezkoa egin nion bekainen mugimendu batez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 24. orr.

Rubenek, irri firfira bat ezpainetan, baiezkoa egin dit buruaz.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 222. orr.

Berak baiezkoa egin zuen buruaz: "Iruaingo hau orain dela ehun urte baino gehiago egin omen zitean, don Carlos erregearen gerra hartan".  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 84. orr.

-Sirius Black da -esan zuen, buruaz baiezkoa eginez-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 36. orr.

Joanesek buruarekin egin zion baiezkoa, diruak hartzeko keinu berean.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 224. orr.

Konturatu zen bere ezkerretara zegoen gizona, lehendik ezagutzen ez zuena, baiezkoa ari zela egiten burua makurtuz.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 115. orr.

Baiezkoa egin zuen lepoaz.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 34. orr.

Baiezkoa egiten diot irribarre behartu batez.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 77. orr.

Zoro bati baiezkoa egiten zaion modu berean onartu du.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 118. orr.

Flakostak, baina, ez zuen ez baiezkorik ez ezezkorik egin.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 170. orr.

· Ontzat hartu zuten abiapuntua Scwzsek eta Dodovek, zeruari begira eta buruarekin baiezkoak eginez, argi baitzegoen txori haien informazioa hutsala zela beren nagusientzat,  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 161. orr.

7 baiezkoa eman

Baiezkoa eman nion, luze gabe bisitatuko nuela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 143. orr.

Hamaika aldiz eskaini izan zion lanpostua, eta nahiz eta Tomek behin eta berriz uko egin, Harryk ez zuen egundo itxaropena galtzen egunen batean baiezkoa emango ziola.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 37. orr.

Denen onari begira, baiezkoa eman zien Makabearrak Lisiasen proposamen guztiei.  Elizen arteko biblia   2 M 11,15

Gaia ongi aztertu ondoren, baiezkoa eman zion haien eskabideari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 202. orr.

Inork gustuko ez duen erabakia hartu eta ahalegin berezia eginez, zuzendaritzaren eskariari baiezkoa eman zioten futbolari gehienek EAJk berak ez ezik Galeuscako beste bi alderdi nagusiek ere, CiUk eta BNGk, Europako konstituzio itunari baiezkoa ematea proposatzeko asmoa dute.  Berria - Kirola   2004-05-18

Andreak baiezkoa eman zuen Augustine Landois etorrarazteko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 96. orr.

"Baiezkoa eman nuen, osaba, eta ezin dut atzera egin." "Eta zertan ari hintzen pentsatzen baiezkoa ematean!  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 200. orr.

Joanttok baiezkoa eman zion, atea buruaz seinalatuz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 125. orr.

Gogo gaiztoz eman zion baiezkoa dibortzioari.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 59. orr.

Ordubeteko jardunaren ostean eman zuen baiezkoa.  Berria - Kirola   2004-03-05

Bi testek baiezkoa ematen badute, ontzat jotzen ditu kasuak.  Berria - Gaiak   2006-02-01

Nire erantzuna libreagoa zen horrenbestez, baiezkoa nahiz ezezkoa emateko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 12. orr.

Eta azkenean etikak ere baiezkoa emango dio horri guztiari.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 123. orr.

Babesle horrek baiezkoa emango balu, taldeko babesle nagusia bilakatuko litzate.  Berria - Kirola   2004-10-23

Baiezkoa eman zion buruarekin, azkenean.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 90. orr.

Zer nahi duzu? -buruaz baiezkoa emanez ari zen entzuten-... azken bi garraioak egin dituen mutila?  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 161. orr.

-Ederki damutu nauk, Gwain, baiezkoa emana; ez nian asko uste zer eskatzen ari hintzaidan.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 101. orr.

· Horregatik, jakintsuak ez dio bere baiezkoa deusi ematen.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 43. orr.

Nolanahi ere, Ripodasek ez omen zioan berehala baiezkorik eman.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 387. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baiezko atributuak (4); baiezko atributurik (5); baiezko bat (5); baiezko botoa (19); baiezko botoa eman (6); baiezko boza (3); baiezko eran (3); baiezko erantzuna (17); baiezko erantzuna eman (5); baiezko erantzuna emateko (3); baiezko erantzunik (4); baiezko eta ezezko (4); baiezko isil (3); baiezko isila (5); baiezko isila egin (5); baiezko keinu (7); baiezko keinu bat (5); baiezko keinua (31); baiezko keinua egin (27); baiezko keinua egiten (3); baiezko keinuak (4); baiezko mutua (3); buruarekin baiezko (3); buruaz baiezko (6); buruaz baiezko keinua (3); jainkoari baiezko (3); nire baiezko (3)

andreak baiezkoa (6); andreak baiezkoa egin (5); baiezkoa adierazi (5); baiezkoa bada (4); baiezkoa bozkatuko (3); baiezkoa da (7); baiezkoa edo ezezkoa (7); baiezkoa egin (104); baiezkoa egin dio (4); baiezkoa egin zion (31); baiezkoa egin zuen (33); baiezkoa eginez (6); baiezkoa egiten (16); baiezkoa egiten du (3); baiezkoa eman (164); baiezkoa eman behar (4); baiezkoa eman diote (10); baiezkoa eman nion (6); baiezkoa eman ondoren (4); baiezkoa eman zion (31); baiezkoa eman zioten (20); baiezkoa eman zuen (8); baiezkoa emana (4); baiezkoa emanez (4); baiezkoa emanez gero (3); baiezkoa emango (23); baiezkoa emango dio (5); baiezkoa ematea (14); baiezkoa emateak (3); baiezkoa ematean (4); baiezkoa ematearen (5); baiezkoa ematearen alde (3); baiezkoa emateko (16); baiezkoa ematen (13); baiezkoa erantzun (10); baiezkoa izan (8); baiezkoa izan zen (6); baiezkoa izango (3); baiezkoa jaso (6); baiezkoa jaso zuten (3); baiezkoa lortu (3); baiezkoa nagusitu (13); baiezkoa nagusitu zen (4); baiezkoa proposatuko (3); berak baiezkoa egin (3); buruarekin baiezkoa (10); buruarekin baiezkoa egin (7); buruaz baiezkoa (35); buruaz baiezkoa egin (23); buruaz baiezkoa eginez (3); buruaz baiezkoa egiten (7); eajren baiezkoa (3); eman zion baiezkoa (3); eman zioten baiezkoa (4); eman zuen baiezkoa (3); erantzuna baiezkoa (18); erantzuna baiezkoa da (5); erreferendumean baiezkoa (6); eskaerari baiezkoa (4); europako konstituzioari baiezkoa (7); euskal herrian baiezkoa (3); guztiari baiezkoa (3); harryk baiezkoa (6); harryk baiezkoa egin (6); herrian baiezkoa (3); horri baiezkoa (3); itunari baiezkoa (5); itunari baiezkoa ematea (3); konstituzioari baiezkoa (10); konstituzioari baiezkoa emateko (4); nik baiezkoa (4); proiektuari baiezkoa (6); proiektuari baiezkoa eman (3); proposamenari baiezkoa (6); proposamenari baiezkoa eman (4)

baiezkoak irabazi (11); baiezkoak irabazi du (4); baiezkoak irabazi zuen (4)

baiezkoan nago (15)

baiezkoaren alde (33); baiezkoaren alde agertu (5); baiezkoaren alde egin (3); baiezkoaren alde egingo (3); baiezkoaren aldeko (33); baiezkoaren aldeko jarrera (5); baiezkoaren aldeko kanpaina (10); baiezkoaren aldekoa (3); baiezkoaren aldekoak (3); baiezkoaren eta ezezkoaren (3); erreferendumean baiezkoaren aldeko (3); ppk baiezkoaren (3)

baiezkorik ez (7); baiezkorik ez ezezkorik (3); baiezkorik jaso (5); ez baiezkorik (4)


baiezkor izond baiezkoa. ik positibo.

Hemendik ondorioztatzen da erantzun baiezkorra ere: munduko agerpenen ilararen itzulera in indefinitum doa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 197. orr.

Bi esaldi dira ametokoak, baiezkorrak, gustura hartzeko modukoak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 148. orr.


baiezpen ik baieztapen.

baieztagarri 1 izond/iz zerbait baieztatzen duena.

Aski ohi da zerbaitetaz jabetzea, kolpetik haren baieztagarri sorta bat atzemateko, ordura arte susmorik ere ez izan arren; harrigarri zitzaidan une hartara arte ez ulertu izana Carlos Argentino eroa zela.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 166. orr.

2 (-en atzizkiaren eskuinean)

"Altxorraren bila joatea erabaki nuenean inondik ere ez nuen pentsatzen beiraki-denda batean lan egingo nuenik", pentsatu zuen mutilak, bere aurreko burutazioaren baieztagarri.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 99. orr.


baieztaile izond/iz zerbait baieztatzen duena.

Gauza baten adigaian ez dago aurkakotasunik ezeztailea den zerbait baieztailea den zerbaitekin ez bada lotzen, eta adigai baieztaile soilek ezin dute ezeztapenik eragin loturan.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 134. orr.

Judizioa analitikoa bada, orduan baieztailea edo ezeztailea izan daiteke.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 95. orr.

Judizio analitikoak (baieztaileak), beraz, predikatuak subjektuarekin identitatezko elkarlotura duenean ditugu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 34. orr.

Era berean, Logika transzendental batean judizio amaigabeak baieztaileetatik bereizi behar dira, nahiz eta Logika orokorrean bidezki haiek hauekin bat egin eta sailkaketaren osakide berezirik ez osatu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 61. orr.


baieztakor izond baiezkoa. ik positibo.

Iritzi baieztakorrak onartuz.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 23. orr.

Galdera horri eutsiz egiten diren ahaleginak erantzun baieztakor bateren baten bila, ontzat ematen ditut nik ere.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 54. orr.


baieztapen (orobat baiezpen g.er.) 1 iz baieztatzea; zerbait baieztatzen duen esaldia.

Aita Aldrovinus zintzoak Rouengo Katedralean jendaurrean otoitz egin zuen, proposamenaren baieztapena Jainkoak modu ageriko eta garbiaz frogatzeko erregutuz.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 92. orr.

Ordenaren aurrerabidea santuaren agindupean, eta aurrez onetsitako Erregelaren baieztapen ofiziala, Erregelaren ahozko onespen hau benetako baieztapena zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 757. orr.

Baieztapenezko murmurio zinezko bat igaro zen mahairen bueltan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 303. orr.

Hori ez zen baieztapena, galdera baizik, eta galderak erantzuna du zor.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 353. orr.

Baieztapen honekin hasten da honen 5. atala: "Legeak gizartearentzat kaltegarri diren ekintzak debekatzeko eskubidea du bakarrik".  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 12. orr.

Baieztapenik gabe ez dago federik, ezin baita deus sinetsi baieztapenik gabe.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 345. orr.

Nola jar zezakeen zalantzan Enricok nire baieztapen bat?  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 47. orr.

Galderak erantzuteko premiak baieztapenak sortzen ditu.  Berria - Kultura   2004-06-04

Baieztapena biribilduz zehaztu zuen Putumayon 15.000 hektarea koka kontrolatzen zituztela.  Berria - Mundua   2004-05-30

"Torturatzea gaizki dago" eta antzeko baieztapenek ez dute egitaterik adierazten eta, horrenbestez, ez dute esanahi literalik adierazten.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 210. orr.

Baieztapen horiek bete egin ohi dira.  Berria - Kirola   2006-04-29

Baieztapen hau, ordea, ez da sozialki onarturiko gezur handi zanpatzaile horietako bat baizik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 300. orr.

(9)ko baieztapenak esaten digu ezinezkoa dela perpausen egitura morfemikoa azaltzea egoera-diagrama bezalako lanabes baten bitartez.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 40. orr.

Historialari askok, baina, frogatu ezin diren baieztapenak egitea leporatzen diete.  Berria - Gaiak   2004-05-12

Baieztapen hau frogatzeko, beharrezkoa da ingelesaren ezaugarri sintaktikoak hobeto zehaztea.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 40. orr.

Hara non Noam Elkies matematikariak [...] Euler-en baieztapena gezurtatzen duten lau zenbaki ateratzen dituen bere kapelutik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 430. orr.

Makro-historiaren maila jakin batean kontsidera daiteke "espezieek eboluzionatzen dute" moduko baieztapen batek enuntziatu bera eratzen duela Darwinengan eta Simpsonengan.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 121. orr.

Baieztapen horrekin bat etorri zen Erkoreka.  Berria - Harian   2005-05-12

Oro har, erlatibismoak ukatzen du gure baieztapenak termino ahistoriko, akultural edo absolutuetan funtsa daitezkeela.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 162. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Haiek ere indartu egin zioten gerra irabazi zutelako susmoa, baina erabateko baieztapenik gabe.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 19. orr.

Ez inolako galderarik, baizik eta baieztapen huts bat: "Bai, David, bahuen onartzeko garaia".  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 201. orr.

Berdintasuna zertan oinarritu jakin ezean, halako baieztapen lauso bat bihurtu dugu, eta ez dugu jakin izan gehiago nola baliatu hartaz.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 179. orr.

Alde batetik, ekonomia normatiboa [...] eta, bestetik, ekonomia positiboa -egitateen bidez egiaztatu daitezkeen baieztapen egiazko ala gezurrezkoak jasotzen dituena-.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 18. orr.

Baieztapen bitxi hori nola ulertu jakin ezinik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 229. orr.

Ikerketa ez da, oro har, baieztapen orokorretatik eta deskripzio soil batzuetatik askoz areago joan.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 134. orr.

Oro har, baieztapen edo tesi eztabaidagarrien kontra egiten dira judizioak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 355. orr.

Protagorasen beraren baieztapen ezaguna ekartzen da harira [...] balioen erlatibismoa adierazteko: "Gizona da gauza guztien neurria". Antitetikak, beraz, ez du jarduten inolaz ere baieztapen aldebakarrez.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 36. orr.

Epikurok oinarri-esakune hauek ea baieztapen objektibo gisa inoiz azaldu zituen galdetu behar da oraindik.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 299. orr.

Ezkontzaren gaineko baieztapen ergel eta erreakzionario hura egin zuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 298. orr.

Ez dut baieztapen neurrigabekorik inondik ikusten.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 87. orr.

Pragmatistak hitz berezi bat darabil du behin-behineko indukziozko baieztapenei buruz ari denean: posit. Orduan bere baieztapena erabat oinarrigabea da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 108. orr.

Arrazoimenaren kritikak, beraz, azkenean halabeharrez gidatzen du zientziara; kritikarik gabeko bere erabilera dogmatikoak, aitzitik, oinarrigabeko baieztapenetara.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 37. orr.

Funtsezko baieztapena ez da oinarritzen inolako autoritatean, bere esperientzia pertsonalean baizik  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 313. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ingurukoek baieztapen-keinuak egiten zituzten. Baieztapen keinu bat egin zidan, eskua mahai gainera eramanez.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 75. orr.

· Azken eskaera horren harrera-baieztapenarekin batera, bigarren gutun bat iritsi zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 280. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baieztapen faltsu (3); baieztapen gisa (4); baieztapen guztiak (4); baieztapen ofiziala (4); baieztapen ofizialik (3); baieztapen ororen (3); hainbat baieztapen (3); halako baieztapen (5)

bere baieztapena (9); guztien baieztapena (3); halako baieztapena (4)

bere baieztapenaren (3)

baieztapenik gabe (3)


baieztatu, baiezta, baieztatzen 1 du ad zerbait egiazkotzat jo, baiezko esaldi batez adierazi. ik berretsi. ant ezeztatu.

Joanttok buruaz baieztatu zuen eta, ondotik, sukaldetik atera zen eta, nehor agurtu gabe, etxetik alde egin zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 84. orr.

Beste biek hitz horiek baieztatu zituzten buru keinuaz: haiek ere jakinean zeuden.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 135. orr.

Prezioa baieztatu zidan, laurehun libera eskura.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 52. orr.

Ustez, nonbait, zerbait gezurra izanik ere behin eta berriz baieztatzen baldin bada gezurraren egiatasuna, azkenean gezurra egia bihurtzen dela betiko erabilian.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 35. orr.

Batean baieztatzen zutena bestean gezurtatzen zuten.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 89. orr.

Gauza ezkutuak asmatzeko gaitasuna omen duen jende horren joera baitzuen, adierazpen orokor, zehaztugabe eta lausoak egitekoa, gauza bat eta bere aurkakoa baieztatzeko balio zutenak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 259. orr.

Dopatze susmo hori baieztatua balin bada, bere geroa ez du batere segurtatua.  Herria   2005-10-06

Zerk biztu dituen zure susmoak, zerk baieztatu dituen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 295. orr.

-Buru-hilketarena baieztatu dute?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 45. orr.

Beraz, Frantziskoren azken egunetan idatzia da, Zelanok ere baieztatzen duen bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 169. orr.

«Eragindako sismikotasunaren teoria baieztatu edo ukatzeko» ikerketa zientifikoen ezinbestekotasuna nabarmendu zuen Alonsok.  Berria - Euskal Herria   2004-12-21

Hirugarrena lehenengoa ukatuz baieztatu nahi dutenen kontra dihardu eztabaidan.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 16. orr.

Batean baieztatzen zutena bestean gezurtatzen zuten.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 89. orr.

Pintura osoa komedia dela erakusten du, begien engainagarri eta tronpagarri, begiek ikusten dutena gezurtatzen baitu eta begiek baieztatzen dutena ezeztatzen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 217. orr.

Azpimarratu dute ezin dela ezeztatu lurrikarak Itoitzek sortu dituenik, ezta baieztatu ere.  Berria - Euskal Herria   2004-10-26

Bada gauza bera ukatu ezineko egiaz baieztatzen duen beste testigantza bat ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 739. orr.

Espezieari buruz baieztatzen duguna formari buruz ere esan daiteke.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 200. orr.

Galdera zuzenean egin ziotenean ez zuen ez baieztatu ez ezeztatu, irribarre egin eta esan zuen izana zela, bai, Boa Vistan.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 82. orr.

Zuk zeuk baiezta dezakezunez beste inork baino hobeki, nire amuleto hauek egiazkoak dira, hots, autentikoak, benetakoak.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 135. orr.

Bertara, Florestik, zaldiz bakarrik joan omen zitekeen, baina Palenquetik [...] jeepez ere bai, inolako arazorik gabe; Nash bat behintzat, baieztatu zidanez, ibilia ei zen oihan hartan barrena.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 18. orr.

Nola, bada, Izpirituaren esentzia bere Gorputzaren presenteko existentzia baieztatzean datzan, [...].  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 377. orr.

-Bai, baieztatu zuen, ni naiz Borges.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 116. orr.

"Hori oso ideia ona da, Marcelino", baieztatu zuen Degrela koronelak kemenez.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 114. orr.

-Hala da -baieztatu zuen aitak.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 31. orr.

Ba... badu haren antza zerbait-baieztatu zuen andreak.-Ez dago etiketarik - baieztatu zion Ruche jaunak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 21. orr.

-Bai, noski - baieztatu zuen, bare-bare, aurkezleak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 403. orr.

Horra diagnosia baieztatua, eta patogenesia igarria: orain terapiarekin asmatu behar.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 212. orr.

Ez da zilegi gauza bat eta haren kontrakoa baieztatzea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 186. orr.

2 (konpletibekin)

Didier Borotra presidenteak baieztatu du Ruwel-eko hamar hektara horien geroa industriala izanen dela.  Herria   2005-06-09

Segurua kendu eta kargadorea ongi olioztatua zegoela baieztatu zuen hitz egiten zuen bitartean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 32. orr.

Ekografia egin eta Karmele haurdun dagoela baieztatu dugu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 84. orr.

Gutunak ETArenak direla baieztatuko balitz, eta su-etenaz geroztikoak baldin badira, «albiste txarra» litzatekeela esan zuen PSE-Eekoak.  Berria - Euskal Herria   2006-04-14

Kritikaren zerbitzu honi bere onura positiboa ukatzea, poliziak balio positiborik ez duela baieztatzea adina litzateke.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 2627. orr.

Geroago baieztatu zen gutxienik 50 pertsona desagertu zirela herriko kaleetan gailendu ziren ur haietan.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 59. orr.

Interesgarria da baieztatzea norberaren ontasuna, baldin eta horretaz mintzatzen ari bagara, inguruabarren eta objektuen arabera aldatzen dela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 195. orr.

Harriari heldu behar dio, jadanik indartsuena denik esango ez badio ere, gutxienez gaixorik ez dagoela eta, oraindik, inondik ere, zaharra ez dela baiezta diezaion.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 152. orr.

Zin eginez baieztatu behar izaten zion lurralde edo erreinu hark ez zintuela aurkitu.  Elizen arteko biblia   1 Erg 18,10

Erresuma Batuan hildako loro batek hegaztien gripea zuela baieztatu dute.  Berria - Harian   2005-10-22

3 (era burutua izenondo gisa)

Gaiak ere halaxe: fedeak gaurko giroan, sekulan baino gehiago, sineste baieztatu batetik aintzinago, bizi berritu, oraikotu, lekukotu, bermatu eta sustatzaile indar bat bilakatuz duela bere egitekoa, loeria batean kulunkatzerat loakeen mundu baten harrogarri.  Herria   2002-09-19

4 onartu.

-Gaizki egin duana ez diat nik ez baieztatzen, ez eta sustengatzen -isildu zen Edmea, hatsa hartzeko-.Ez portaera bata ez bestea, ez zituen humanitate soilaren aldetik baieztatzen ahal.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 265. orr.

Biktimentzat ez da erraz, biktimizatzen duen egoera batetik atereaz, diru eskaintza horien baieztatzea, urteetako sufrikario militantea ez baita salgai.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 92. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

baiezta daiteke (8); baiezta dezake (4); baiezta dezakegu (4)

agertu dela baieztatu (9); agintariek atzo baieztatu (4); albistea baieztatu (6); atzo baieztatu (59); atzo baieztatu zuen (21); atzo baieztatu zuenez (14); atzo baieztatu zuten (9); atzo baieztatu zutenez (6)

baieztatu ahal (22); baieztatu ahal izan (17); baieztatu arren (4); baieztatu behar (12); baieztatu beharko (7); baieztatu besterik (4); baieztatu da (10); baieztatu dio (9); baieztatu ditu (10); baieztatu dituzte (7); baieztatu du (127); baieztatu du omek (4); baieztatu duenez (12); baieztatu dute (60); baieztatu dute agintariek (4); baieztatu dutenez (5)

baieztatu edo (6); baieztatu egin (41); baieztatu egin du (7); baieztatu egin zuen (12); baieztatu egiten (15); baieztatu egiten du (4); baieztatu eta (16); baieztatu eta gero (4); baieztatu ez badu (5); baieztatu gabe (10)

baieztatu nahi (15); baieztatu nahi izan (5); baieztatu nuen (4)

baieztatu ondoren (13); baieztatu zen (16); baieztatu zidan (14); baieztatu zidaten (4); baieztatu zion (18); baieztatu zituen (8); baieztatu zituzten (7); baieztatu zuen (383); baieztatu zuen atzo (72); baieztatu zuen bere (4); baieztatu zuenean (4); baieztatu zuenez (46); baieztatu zuten (119); baieztatu zuten atzo (27); baieztatu zutenez (15)

bakarrik baieztatu (4); berak baieztatu (6); birusa zuela baieztatu (7); dagoela baieztatu (13); dagoela baieztatu zuen (5); daudela baieztatu (5); dela baieztatu (88); dela baieztatu du (20); dela baieztatu dute (4); dela baieztatu zuen (37); dela baieztatu zuten (10); direla baieztatu (28); direla baieztatu dute (6); direla baieztatu zuen (10); direla baieztatu zuten (5); dituela baieztatu (11); dituela baieztatu du (4); dituela baieztatu zuen (5); dituztela baieztatu (11); dituztela baieztatu zuen (5); duela baieztatu (50); duela baieztatu du (13); duela baieztatu zuen (26); duela baieztatu zuten (5); dutela baieztatu (32); dutela baieztatu du (8); dutela baieztatu zuen (12); dutela baieztatu zuten (5)

egin zuela baieztatu (4); egin zutela baieztatu (4); ez du baieztatu (4); ez dute baieztatu (8); ez zegoela baieztatu (4); ez zuen baieztatu (8); fitxaketa baieztatu (5); hala baieztatu (17); hala baieztatu zuen (7); halakorik baieztatu (5); hartuko duela baieztatu (4); heriotza baieztatu (7); hil duela baieztatu (4); hil zela baieztatu (4); hilda zegoela baieztatu (4); hitzak baieztatu (4); horrela baieztatu (8); horrela baieztatu zuen (5)

informazio hori baieztatu (4); informazioa baieztatu (6); iturriek baieztatu (5); izan zela baieztatu (4); izan zirela baieztatu (5); izango baieztatu (4); izango dela baieztatu (14); izango direla baieztatu (6); jarraituko duela baieztatu (4); kasua baieztatu (4); ministerioak baieztatu (7)

ofizialki baieztatu (6); ondoren baieztatu (5); oraindik baieztatu (8); oraindik baieztatu gabe (4); presidenteak baieztatu (4); susmoak baieztatu (7)

zegoela baieztatu (17); zegoela baieztatu zuen (10); zela baieztatu (35); zela baieztatu zuen (15); zirela baieztatu (21); zirela baieztatu zuen (9); zituztela baieztatu (4); zuela baieztatu (31); zuela baieztatu zuten (12); zutela baieztatu (18); zutela baieztatu zuten (7)

baieztatua izan (8)

baieztatuz gero (8); dela baieztatuz (4)

baieztatzeko aukera (5); dela baieztatzeko (11); duela baieztatzeko (6); egia dela baieztatzeko (4); heriotza baieztatzeko (5); hori baieztatzeko (18); izan zela baieztatzeko (4); zela baieztatzeko (8)

baieztatzen ahal (6); baieztatzen bada (20); baieztatzen badira (6); baieztatzen badu (4); baieztatzen baitu (8); baieztatzen da (6); baieztatzen du (56); baieztatzen du bere (4); baieztatzen duen (23); baieztatzen duena (9); baieztatzen dugu (10); baieztatzen dugunean (5); baieztatzen dut (12); baieztatzen dute (18); baieztatzen dutela (7); baieztatzen duten (9); baieztatzen dutenak (4); baieztatzen zuen (17); baieztatzen zuten (7); dela baieztatzen (24); dela baieztatzen bada (5); direla baieztatzen (6); direla baieztatzen bada (4); dutela baieztatzen (4); existentzia baieztatzen (7); ezer baieztatzen (4); gabe baieztatzen (4); hori baieztatzen (11); zera baieztatzen (5); zerbait baieztatzen (4); zuela baieztatzen (4)


baieztatzaile izond/iz baieztatzen duena.

Eta ezkontzaren baieztatzailea ez apeza ez-eta auzapeza baina emazte animatzaile hura bera.  Herria   2004-02-26


baieztatze iz zerbait egiazkotzat jotzea, baiezko esaldi batez adieraztea.

Hutsik egin gabe joan zela esan dugu, eta bere lana txukun bete zuela ere bai, azken baieztatze hau guztiz egia ez den arren.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 68. orr.

Asteetako baieztatze eta gezurtatze kateari amaiera eman zion ospitaleko zuzendariak.  Berria - Mundua   2004-12-12


baieztatzearren adlag baieztatzeko.

Orokorki berrezagutzen den kausaren eta efektuaren arteko hartuemanaren oinarri-esakunera jo zuen esakune arrotz hau baieztatzearren.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 261. orr.

Eriak kopetan behera ahoraino lerrarazi zituen, beraren izaera haragikorra baieztatzearren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 140. orr.

Gogoan dut belarriak zuzendu nituela leihorantz, istant bat lehenago txitxarrek ateratzen zuten karranka hots ikaragarria egiaz ahitu ote zen baieztatzearren.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 388. orr.


baieztatzeke adlag baieztatu gabe.

Bigarren atzera begirakoak gaur egungo zinemagile baten lanak aurkeztuko ditu, baina, antolatzaileek atzo azaldu dutenez, oraindik baieztatzeke dago zuzendaria Donostian izango den ala ez.  Berria - Kultura   2004-05-08

27: Urbasako Igoera (oraindik baieztatzeke).  Berria - Kirola   2006-02-17


baiezte iz baieztatzea.

Esaldi deklaratiboek Austinek zerrendatutako hiru alderdiak izan ditzakete: eduki lokutiboa, indar ilokutiboa (baieztearena), eta ondorio perlokutiboak (norbait konbentzitzea, esaterako).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 137. orr.


baieztu, baiez(tu), baiezten du ad baieztatu.

Esandako honek ez dio indarrik kentzen lehen aipatu dugun bereizketari; areago, baieztu egiten du bereizketa hori.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 131. orr.

Jainkoa hautemateko beste biderik ez da, Haren obrez ez bada, horiek Haren existentzia eta Hartaz sinetsi behar den guztia aldarrikatzen baitute, hau da, Hartaz baieztu edo ukatu behar den guztia.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 88. orr.

Wallis izan zen, orduko jakintsuen artean, William Harvey herrikideak aurkitu berri zuen odolaren zirkulazioaren tesia jendaurrean baieztu zuen lehena.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 349. orr.

-Baina berehala ezkondu behar dugu! -baieztu zuen neskak ahots irmoz.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 271. orr.

"Ihes egin du, beraz", esan zian gero, inolako erantzunaren zain gelditu gabe, bere baitarako, baieztu eta egiaztapen bat emateko soilik.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 179. orr.

Bidaiari guztiek baieztu duten beste zerbait ere erabili zuen bere arrazoibidearen alde.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 61. orr.

1922ko martxoaren 29a zela baieztu zuen neskak, sukaldeko murruan dilindatu Eskualduna astekariaren hostozko almanakan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 180. orr.

Berlingo Finantza Ministerioak atzo baieztu zuenez, aurten %3,75era iritsiko da aurrekontuaren desoreka.  Berria - Ekonomia   2004-12-02

Txortaldia amaitu eta gero bereizi ginenean, bainugelara dutxatzera joan eta uzkiko txuringa urratuta neukala baieztu nuen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 91. orr.

Sanz presidentea pozik azaldu zen, Wolfsburgen baieztu egin baitiote margoketa nasa berria 2006. urtearen erdialdera hasiko dutela, eta 2007rako amaitu.  Berria - Ekonomia   2004-06-05

Sei urtez luzatuko den hitzarmen horren lehen dirustatze erabakiak baieztu dituzte, besteak beste Hizkuntza politikaren 4 miliun liberak.  Herria   2001-07-12

Honek frogatzen du noraino irits daitezkeen jakinmin falta eta nagikeria intelektuala premiazko edozein baieztapenen aurrean, datorren tokitik datorrela, baiezten duen autoritatea edozein izanik ere,Zeruko fenomenoetatik euretatik eta beste hainbat arrazoitatik baieztera ausartuko nintzateke munduaren izaera ez dela jainko bidez guretzat sortua izan.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 262. orr.

Berdin dela erakunde ilun horren izatea baieztea zein ukatzea, Babilonia ez baita halabehar-joko infinitu bat baizik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 55. orr.

Egiazkoa dela baieztea da gaur egun kontaera fantastiko ororen konbentzioa; nirea, ordea, egiazkoa da, izan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 237. orr.


baigorriar izlag/iz Baigorrikoa, Baigorriri dagokiona; Baigorriko biztanlea.

Antton Kurutxarry baigorriar erakasle gazteak lan bat aski bikaina bururatua du "Iparraldea borrokan" deitu duena.  Herria   2004-05-20

Badoa beraz Baigorriar soldadoa, Eskualdun izana gatik, baitaki Frantziari zor dakola bere odola.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 38. orr.

Ongi etorriaren egiteko han ditut bertze arreba eta Baigorriar adixkide zonbait. huna baigorriar gazteak, Ezcurra I jo ondoan, Martiarena haundia desafiatzen duela buruz buru.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 137. orr.

Baigorriar ainitzek ezagutu dute.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 66. orr.

Errepublika eta, baigorriar izan, zuberotar, ala paristar, Iparraldeko euskaltzain guztiok daukagun, gure nortasun agirian idatzirik, nahi ala ez: nationalité française; erran nahi baita, euskara garbian, naziotasunez frantsesak garela, ofizialki, guztiok.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 46. orr.

Gisa hortan ihardetsiz Jean Haritschelhar-ek aski polliki egin deiari, baigorriar gisa gogoan zuela herri hortako pilota elkartearen izenak berak diona, "Zaharrer segi".  Herria   2004-12-23

Sasian sartu aitzin baigorriar hau Ipar Euskal Herriko mugimendu publikoko militante ezaguna izan zen.  Berria - Euskal Herria   2004-09-02

Bigarren maileko finalean izanen dira baigorriar horiek ere, itsasuarrak garaiturik.  Herria   2003-01-14


baike ik badarik.

baikor 1 izond/iz personez mintzatuz, gauzak alde hoberenetik ikusteko edo hartzeko joera duena. ik optimista. ant ezkor.

Inon gizon baikorrik ezagutu banuen, Maulen Bertrand Zalgize.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 164. orr.

Bera betidanik saiatua zen neska baikor eta gauzei alde onena bilatzen jarduten duten horietakoa izaten.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 222. orr.

Enrike Nabigatzailea printze portugaldarraren jarraitzaileetako baikorrenaren ametsik ausartenak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 344. orr.

Kritias ez da Protagoras bezain baikorra.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 36. orr.

Kutsu dramatikoa hartzen du kontuak hala aipatuta baina ez da hori gure asmoa, gizon alai eta baikorra izan baitzen Ibai-Ertz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 10. orr.

Bera baikorra zen, ni zinikoa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 323. orr.

Neke zen ez baikor izatea honelako bizitasunaz jabe zen emaztearen ondoan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 85. orr.

Sakon aztertzera, ez dago baikorra baino ezkor ezkorragorik.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 68. orr.

Trenbidea, hori dela-eta, biziki estimatzen du baikorrak, lekualdaketa horiek abailarik handienean egiteko aukera ematen baitio.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 250. orr.

Baikorrek eta ezkorrek, eta, ez ahaztu, errealistek, nekerik ez duen kemenez adierazten dute nork bere iritzia, eta, horrelakoetan ohi den bezala, bakoitzak beretzat du arrazoi osoa.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 253. orr.

Baikorrenek zioten SS-ak ez zirela lehen bezain harro, ikusiz gerla gaizki burura zitekeela haientzat.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 96. orr.

Euskara hizkuntza baikorra, optimista da; edota optimiston eta baikorron hizkuntza: izatea esatearen mende jar daitekeela sinesten dugunona da etorkizuna.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 29. orr.

Hori pentsatzea, hori posible ikustea izan zen biztanle haien garaipena, gauzak posible ikustea baikorraren edo boteredunaren dohaina baita.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 357. orr.

2 gauzez mintzatuz, baikortasuna adierazten duena; positiboa. ik onuragarri.

Dudan izaera baikorrari esker, ez nuen erreka jo haren irain eta sasi egiak nire belarrietara iritsitakoan. Banuen nire sakrifizioa nori eskaini, eta pentsamendu baikor horrek egoera baketsu batean murgildu ninduen.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 293. orr.

Kontaketa arinak, didaktikoak, baikorrak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 12. orr.

Medikuaz ari zela otu zitzaidan, erabakia zuela azkenean gaitzaren gaia ukitzea eta hark esandako esaldi baikorren bat errepikatu nahi zidala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 147. orr.

Egoeragatik, erantzun baikorra eman zidan: [...].  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 80. orr.

Nire bihotzak hipotesi baikorrak maite ditu.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 128. orr.

Urrats oso baikorrak.  Herria   2005-05-26

Ez dakit ea amodioa zenez, baina halako energia baikor bat ibiltzen zen gure artean.Irakaspen baikorra eskaini, inoren aurkako iritzi kritikorik gabe. gelakideen artean sekulako talde-giro baikor eta ekintzailea dago.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 157. orr.

Idazleak zein bere pertsonaiak Errenazimendua maite dute, energiaren garai baikor hura.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 110. orr.

Kristautasun hits, goibelkorraren aldean, euskal espiritu jentila baikor alaia da, gerran zein lanean.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 225. orr.

Alde horretatik mezuak baikorra behar du izan.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 56. orr.

Auziari buruzko ikuspegi, hausnarketa edo gogoetetan, laburbilduz, bi ikuspegi bereiz daitezke: ezkorra eta baikorra.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 129. orr.

Denboraren poderioz, emaitzak uste baino askoz ere baikorragoak izaten hasi ziren heinean, betirako isildu ziren kritika guztiak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 45. orr.

Kritika baikorrak beraz?  Herria   2003-01-21

Jakintza sortzea aski gauza baliagarria da, ondorio baikorrak baititu dudarik gabe.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 144. orr.

Petizioneek, gose grebak eta manifestaldiek ondorio baikorrak dituzte: Hezkunde Nazionalarekin negoziaketak hasten dira.  Herria   2004-06-24

Hurrengo albistea ez zen hain baikorra izan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 370. orr.

Ez duk, izan, oso balantze baikorra.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 152. orr.

Bilan baikor bat beraz, jakinez, 81 kanpaina egile izan direla aurten, horietan, 23 kanpaina egile berri. Eszeptikoak eta baikorrak.  Herria   2001-10-04

3 (adizlagun gisa) ik baikorki.

-Nik ihardesten ahalko dizuet, menturaz... -erran zuen emazteak, baikor-.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 28. orr.

Gauzak ongi ari zitzaizkion ateratzen eta baikor sentitzen zen Cesar Telleria eguerdi sargori hartan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 14. orr.

Etorkizuna baikor ikusten dut.subiranistak baikor eta konfiantzaz beterik ageri dira hirugarren bozketari begira.  Berria - Harian   2005-11-16

Su-etenaren albistea soseguz baina baikor hartu beharrekoa dela defendatu zuen.  Berria - Harian   2006-03-25

Hotz horrek galdu dudana laburtzen duela irudi zait, ezkorra naizenean, edo bilkuratik etxera baikor nabilenean, diot paradisu horren bila ibiltzen naizela etengabe.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 79. orr.

Erresuma Batuko Atzerri Ministerioko idazkariorde Michael Jay baikor agertu zen auzi hori konpontzeko posibilitateari begira.  Berria - Harian   2005-07-06

Mofaz baikor agertu zen, Sharonen proposamena Israelerako «ona» dela iritzita.  Berria - Mundua   2004-05-02

Etorkizunari baikor begiratzeko.  Berria - Kirola   2004-12-07

Baina bada baikor egoteko arrazoirik.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 73. orr.

Hori baino inbertsio hoberik...! -erantzuten zion aitak, umoretsu bezain baikor.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 47. orr.

Askoz baikorrago nengoen orduan, urte erdi bat lehenago baino.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 187. orr.

4 (-en atzizkiaren eskuinean izen gisa) baikortasuna.

Antzinakoa behar du, derrigorrez, gizakiari buruzko ikusmolde horrek, Historia abiatu aurrekoxea, hor nonbait, bere baikorrean inozoa baita.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 93. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alde baikor (3); arras baikor (10); arras baikor agertu (5)

baikor ageri (16); baikor ageri da (8); baikor agertu (110); baikor agertu da (23); baikor agertu zen (57); baikor agertu ziren (7); baikor agertzeko (3); baikor atera (5); baikor azaldu (22); baikor azaldu zen (17); baikor baloratu (4); baikor begiratzeko (6); baikor begiratzen (3); baikor da (36); baikor dago (15); baikor daude (6); baikor dela (5); baikor dira (20); baikor direla (4); baikor egoteko (18); baikor egoteko arrazoi (6); baikor egoteko arrazoirik (3); baikor erantzuteko (3); baikor eta errepikatuak (3); baikor gara (10); baikor gaude (3); baikor hartu (11); baikor hartu du (5); baikor hartzen (3); baikor hitz egin (8); baikor ikusten (3); baikor izan (14); baikor izan behar (5); baikor izatea (8); baikor izateko (22); baikor izateko arrazoiak (3); baikor izateko arrazoirik (5); baikor izateko modukoak (3); baikor jaso (9); baikor jaso zuen (5); baikor mintzatu (12); baikor mintzatu zen (9); baikor nago (7); baikor naiz (7); baikor sentitzen (3); baikor zen (11)

baina baikor egoteko (3); beti baikor (4); bezain baikor (3); biziki baikor (4); ekintza baikor (3); entrenatzailea baikor (4); erantzun baikor (3); etorkizunari baikor (7); etorkizunari baikor begiratzeko (4); etorkizunari begira baikor (4); ikuspegi baikor (4); inguruan baikor (3); jarrera baikor (4); jokalariak baikor (3); nahiko baikor (4); ondorio baikor (4); oso baikor (35); oso baikor agertu (7); oso baikor nago (4); pozik eta baikor (3); puntu baikor (3)

albiste baikorra da (3); alde baikorra (3)

baikorra da (34); baikorra dela (18); baikorra dela uste (4); baikorra izan (29); baikorra izan behar (3); baikorra izan da (4); baikorra izan dela (4); baikorra izango (7); baikorra izango da (3); baikorra naiz (25); baikorra zen (4)

balorazio baikorra (20); balorazio baikorra egin (13); balorazio baikorra egiten (4); bezain baikorra (6); bilakaera baikorra (3); bilana baikorra (3); biziki baikorra (3); egunaren balorazio baikorra (3); erantzun baikorra (6); ez da baikorra (4); giro baikorra (3); hain baikorra (5); ikuspegi baikorra (4); irakurketa baikorra (7); irakurketa baikorra egin (5); irudi baikorra (3); jarrera baikorra (7); mezu baikorra (6); oso baikorra (22); oso baikorra da (5); oso baikorra izan (3); oso baikorra izango (3); pertsona baikorra (4); pertsona baikorra naiz (3)

baikorrago agertu (5); baikorrago agertu zen (3); baino baikorrago (3)

baikorragoa da (3); baikorragoa izan (3); jarrera baikorragoa (3)

alde baikorrak (9); aurreikuspen baikorrak (4)

baikorrak atera (3); baikorrak dira (10); baikorrak direla (5); baikorrak gara (5); baikorrak izan (11); baikorrak izan behar (3); baikorrak izanik (3); baikorrak izateko (10); baikorrak ziren (3)

nahiko baikorrak (3); ondorio baikorrak (11); ondorio baikorrak atera (3); oso baikorrak (8); pauso baikorrak (3)

era baikorrean (4); modu baikorrean (4)

baikorregia izan (3)

baikorren artean (7)

baikortzat du (3); baikortzat jo (10); baikortzat jo du (3); oso baikortzat (5); urrats baikortzat (3)


baikorkeria iz baikortasun gaitzesgarria.

Ezkortasunak gutxi iraun du burtsan, eta baikorkeria itzuli dela dirudi.  Berria - Ekonomia   2004-03-18

AEBetan ere langabezi eskaeren igoerak baikorkeria baztertzea gomendatzen dute, nahiz dolarrak indartsu eutsi.  Berria - Ekonomia   2004-04-16

Edukazio moderno guziari, eunukoen baikorkeria besterik ez dario.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 205. orr.

Egoeraren inguruan baikorkeria da nagusi.  Berria - Euskal Herria   2004-11-04


baikorki adlag baikortasunez; positiboki. ik baikor 3.

Josu Jon Imazek baikorki baloratu zituen «azken 10-12 urteetatik hona egin diren aurrerapausoak».  Berria - Euskal Herria   2004-12-21

HZk oso baikorki baloratzen ditu aurtengo emaitzak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-20

Haurtzaroko amaren "Ideia satifa-zak, to, bederen!" hari, baikorki emaiten diot errefera.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 64. orr.

Bai Euskarari Akordioaren jarraipen batzordeak oso baikorki ikusten du orain arte egina izan den lana.  Herria   2001-01-25

«Eragileek proposamenari baikorki» erantzutea nahi du ABk.  Berria - Euskal Herria   2004-11-19

Duela zenbait hilabete Angolako beharduneri buruz laguntza baten ekartzeko kanpaina bat egin zen eta jendek baikorki ihardetsi zuten.  Herria   2003-02-27

Joaten diren horien artean anitz interesatuak agertzen dira, batzuk baikorki harrituak horrelako zerbait ikustean Garazin.  Berria - Kultura   2004-08-19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baikorki ihardetsi (3); baikorki ikusten (4)


baikorraldi iz baikortasunezko aldia.

Zientzia orok bezala, biologiak bere aldarteak ditu, txandakako bere baikorraldiak eta bere depresioaldiekin.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 117. orr.

Baikorraldiak teoria berri baten etorrerari dagozkio, izaki bizidunak ulertzeko ikuspegi ordura arte ez bezalako bati.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 117. orr.

Biologia molekularra zela eta, sekulako baikorraldia bizi izan du biologiak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 117. orr.


baikortasun 1 iz baikorra denaren nolakotasuna.

Poza, baikortasuna eta bozkarioa nagusitu zen. IRAren agiriak guztien nahiak ase dituela adierazi du Bertie Ahern Irlandako lehen ministroak, eta baikortasuna zabaldu duela.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 293. orr.

Gela elebidunen garapenak dakar baikortasuna.  Herria   2005-02-17

Sarkozyk baikortasuna eragin zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-10-13

Sasoi kolonial eta independentziarekin batera, eboluzionismoaren baikortasuna primitibismoaren ildoekin nahastu zen eta, horrela, Desagertutako Indiarraren irudia sortu zen bi doktrinak batzeko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 299. orr.

Baikortasuna sumatzen da oro har, bai adierazpenen mamian eta bai tonuan.  Berria - Euskal Herria   2004-08-21

Baikortasuna gero beharko dugu, gaitzari sendabidea asmatzeko garaian.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 166. orr.

Aste honetako baikortasunari poliedroaren alde ezkorrak gailendu zitzaizkion atzo.  Berria - Ekonomia   2004-12-04

Whiskyaren zapore konfortagarria suma zezakeen eztarrian, eta horrek baikortasunez bete zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 38. orr.

ik beherago 4.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Artean konfiantzaz eta baikortasunez betea nengoen eta uste osoa nuen egun gutxiren buruan zinean arrakasta izaten hasiko nintzela-.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 169. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bazen baikortasun zuhur baterako arrazoirik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 10. orr.

Gobernuaren propaganda ofizialak, ordea, baikortasun neurrigabea erakusten zuen laster eroriko zen Stalingradori buruzko albisteetan.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 144. orr.

Medikamentuak baikortasun zentzugabea ematen zion, edo, zehatzago esanda, espiritualtasun gozo bat.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 130. orr.

Klase ertainaren baikortasun atsegin hau ez zen gauza berria Victoria erreginaren Jubileuaren garaian.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 357. orr.

Hain egoera prekario eta ilunetan, baikortasun dogmatikoa ezkortasun dogmatikoa bezain justifikaezina zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 376. orr.

Emoziozko erreakzioek, "viktoriar" baikortasuna eta "spengleriar" ezkortasuna bezalakoek, froga gisa ez zuten indarrik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 461. orr.

3 (hitz elkartuetan ehe osagai gisa)

Baikortasun ukaldi batek jota.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 165. orr.

Argi utzi zuen ondo bete dezakeela Kerryk emandako betebeharra, hots, baikortasun irudi bat ematea eta jendearengana iristea.  Berria - Mundua   2004-07-30

Sosegu, itxaropen eta baikortasun mezua.  Berria - Euskal Herria   2006-03-05

Honek halako baikortasun olatuak sortzen zituen gure artean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 185. orr.

Ikusi besterik ez dago Donostian dagoen baikortasun giroa.  Berria - Kirola   2004-11-05

Zailtasunei aurre egiteko gogo apartekoa, baikortasun maila handiagoa.  Berria - Kirola   2004-08-27

Baikortasun izpi bakarra sarrerako buzoi koloretsuena.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 61. orr.

Besterik ezean bazuen arrazoi bat ilun argituriko egunari baikortasun pixka batekin begiratzeko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 250. orr.

4 baikortasunez ik baikorki.

Albistea baikortasunez jaso dut.  Berria - Harian   2006-03-24

Gauzak baikortasunez hartzen ditu nonbait.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 38. orr.

Baikortasunez ikusten dugu azken urte honetako hazkundea.  Berria - Euskal Herria   2006-02-01

Badago abenduko konpromisoei baikortasunez ekiteko arrazoirik ere, Bilbo Basketek zaleen itxaropena piztu duten hainbat bertute azaleratu baititu.  Berria - Kirola   2004-12-10

Ezker Batuak «baikortasunez» jokatu behar duela-eta, Ibarretxe Planari Eusko Legebiltzarrean baiezkoa emateko eskatu zien alderdikideei.  Berria - Euskal Herria   2004-12-18

Urtea «neurriko baikortasunez» ikusten du Gipuzkoako Ganberak.  Berria - Ekonomia   2006-02-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baikortasun giroa (3); baikortasun mezua (4); baikortasuna berreskuratu (3); baikortasunez ikusten (5)


baikortu, baikot(tu), baikortzen du ad baikor bihurtu.

JPMorgan bankuak Europako telekoen gaineko gomendioa baikortu zuen atzo.  Berria - Ekonomia   2004-10-06

Bizia baikortzen duen Argi fidagarria, zamak arinduz, bozkarioaren hegalak jantzaraziz.  Herria   2005-05-05

Badakizie horiek ere erri egiten, eta egoeraren baikortzen.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 110. orr.


bailandra iz masta bateko belaontzi kubiertaduna.

Ohe handian eserita, portua ikus zezaketen, bai eta belaontzi bat, bailandra txiki zuri bat eta jostailu baten moduko atoiontzi gorri-beltz bat ere.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 411. orr.

Kristoren izenean, New Yorkeko hotel bikain bateko lan on bat utzi duk, Davy Jones-en bailandrean laguntzaile hasteko.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 519. orr.


bailara iz nolabaiteko batasunen bat osatzen duen herri edo auzo multzoa; auzoa; auzo edo baserriren bat dagoen ibar txikia.

Bailarako herri batekoa zen, eta haren familia ezaguna zen gure auzoan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 177. orr.

Umetan banindoan behin amarekin trenean, gure bailarako tren eder hartan, leihoz kanpotik bazterrak nola mugitzen ziren begira.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 41. orr.

Bailarako hainbat herritatik lasterka etorritako gizonekin nabarmen indartuta, mairuak gaztelua lehenbailehen berreskuratzen saiatu ziren.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 129. orr.

Asis eta bailara guztiko jendeak jaiera handia zion.  Berria - Mundua   2004-10-30

Auzoan zebiltzan zurrumurruak egia izan ala ez, bailara osoan atxiloketa ugari gertatu ziren handik hilabete batzuetara.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 70. orr.

Zikina ez ezik, zakarra ere bada dirua; hala esaten diogu gure bailaran diruari ezizenez: zakarra.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 184. orr.

Artetxerreka (Azkoititik Urretxura bitartean dagoen paraje edo bailara bat).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 213. orr.

Irungo Olaberria bailara babesteko plataforma eratu da.  Berria - Euskal Herria   2004-04-20

Arbizkoa bailara du bertan, atzean utzi du Aittola Berri; zuloan, Ugarteberri, Ugartezar...  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 9. orr.

Ferian bueltatxo bat egin eta Azkoitiko Urrategi bailarako Maltzeta-Etxetxora joan izan zen bolada batean.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 23. orr.

Bixente Barandiaran, Urkiko bailaran jaio baina aspaldidanik Donostiako Altzan bizi den bertsolaria.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 9. orr.

Eritasun labur baten ondotik zendu da eta iragan asteartean ehortzi Angeluko san Leonen elizan, Albert Chabagno Aldudeko auzapez eta Baigorriko Bailarako zindik ohia.  Herria   2004-12-23

Baserritar batek bailarako bidezaina ikusi zuen ibaiaren ondoan, beheko auzora zihoan errepidean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 109. orr.

Leihoaz harantz, zaldiak ikusten nituen lasai belarra jaten, eta tximiniako kea bailarako etxeetan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 126. orr.

Bailarako etxeetan gazta egingo zuten, eta suerte pixka batekin irasagarra ere ez zuten faltako.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 268. orr.

Bailararen amaieran mendiak goraka jarraitzen zuen belardiz belardi.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 263. orr.

Erdi Aroko nekazari batek, bera bizi zen lekuko bost kilometroko ingurune batean eskuratzen zuen kontsumitzen zituen ondasunen %90. Bailarak osatzen zuen bigarren truke-zirkulua.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 26. orr.

2 ibarra-edo.

Lehenean aurki ditaizke Erronkari bailarako argazki zaharrak, bigarrenean aldiz Zaraitzu aldekoak.  Herria   2003-05-22

Baztan bailara honetako baserri gehienak Elizondon bizi den gizon batenak dituk.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 100. orr.

Aizarnazabalen jaio nintzen ni, Urola bailarako herririk gordeenean, eta gazte samarrik Tolosara ezkondu.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 15. orr.

-1397an, Santes Creuseko bailaran, intxaur eta arrautza tamainako harria bota zuen, eta uzta guztia erabat hondatu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 144. orr.

Hartaxetik hartua du etxeak izena; izanez ere, Santarderko Pas bailarakoei "pasiego" deitzen baitzaie.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 211. orr.

Harri-pilatxo bat jarriko dute ondoan, seinale gisa, hobiratzaileek Gogen gudarostearen bailaran lur eman arte.  Elizen arteko biblia   Ez 39,15

Kolonbiako Cauca ibaiko bailaran ezarri den plana da.  Berria - Gaiak   2006-04-11

Basauriko mendizale bat hil da Espainian, Ordesako bailaran erorita. katalanera Kataluniako hizkuntza ofizial gisa izendatzea, baita okzitaniera ere, azken hau Val d'Aran bailaran.  Berria - Euskal Herria   2004-08-04

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Txakur batek zaunka egin zuen, eta gazteak bailara osoa arakatu zuen begiekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 265. orr.

Bailara txiki batera deitu zituzten Lasarte eta Uztapide, bi egunez bertsotan aritzekotan.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 27. orr.

Baserriz jositako bailara txikia zeharkatu eta, bidezidor batetik, muino batera igo ziren, gotorlekuaren hondakinak topatu arte.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 92. orr.

Romontetik dozenaka kilometro daude Alpeetako bailara malkartsuetaraino.  Berria - Kirola   2004-04-30

Euskal Herri hezean nonahi dauden bailara estu eta itxien arrastorik ez dago hemen.  Berria - Kirola   2006-04-06

Urola bailara magiko horretan hainbat trikitilarik egindako lana gogoraraztea.  Berria - Kultura   2004-03-19

4 (hitz elkartuetan)

Osaba leihoraino joan zen, eta, boxeolariei zein zaldiei gabe, beste aldera begiratu zuen, bailara sarrerako gaztainadirantz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 210. orr.

Osakidetzak bailara-buru bateko modulua eratzeko ardura eman baitzion.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 183. orr.

5 irud/hed

Nor fidatu gerri eta aldaka artean behera egiten duen bailara zuriaz?  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 177. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bailara batetik (5); bailara batzuetan (8); bailara guztia (4); bailara guztiko (4); bailara osoan (4); bailarako herri (3); bailaran barrena (3); beste bailara batzuetan (4); gure bailarako (3); gure bailaran (3); inguruko bailaretan (3); iruaingo bailara (4); mankomunitateak bere bailararako (3); sastarrain bailaran (3); sastarrain bailararen (3); urola bailaran (4)


bailaratxo iz bailara txikia.

Bailaratxo baten barrenean zabaldurik, eguzkiak kolpeka ematen zien etxetxo eta baratzetako horma zuriei.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 49. orr.

Trena kolpetik geratu zen, bailaratxo baten hutsunean oihartzun egin zuten bi edo hiru ziztu urragarri eginda.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 70. orr.

Baina gaur ez da bailaratxora itzuliko.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 92. orr.


baile iz dantza.

Gero bailera joan gintunan, portuko edo hor nonbaiteko jaiak zirela-eta dantzaldia egiten baitzuten, eta orduan modan zeuden kantak-eta jotzen zitiztenan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 75. orr.

Oraingoan, gainera, lehen baino arrimatuxeago dantzatzen uzteko asmoa ninan, baina azkenean ez gintunan bailera joan, zerera joan gintunan, xexenetara.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 79. orr.


bailesta ik balezta.

baili iz antzinako magistratu batzuen izena.

Bailiek ez zuten epaitzen; izapideak egiten zituzten, eta bitartekarien epaia esaten zuten, baina bitartekariek epaitu ezin bazuten, bailiek berek epaitzen zuten Bi obra horien, eta batez ere Défontainesenaren eraginpean, egin zuen baili batek, nik uste, Establezimenduak deitzen diegun jurisprudentzi lana.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 245. orr.

Felipe Valoiskoak agindu zuen bailiak bakarrik izango zirela delituak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 232. orr.

Bailiak beren prebarikazioengatik zigortu ahal izateko aukeratu behar dira laikoen artean.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 246. orr.

Hortaz, ez zien lege batek debekatu jaunei beren epaitegia edukitzea; ez zituen lege batek ezereztu pareek han zituzten funtzioak; ez zen izan bailiak sortzea agintzen zuen legerik.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 245. orr.


baimen 1 iz zerbait egiteko eskubidea ematen duen hitz edo agiria.

Erregearen baimen bat dakar, libre izanez gero eta zentsuaren erregistroan izena eman gabe egonez gero elizgizon bihurtu ahal izateko.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 282. orr.

Baimenik ez zen etorri, zeren eta Juan Pedro-k ez baitzuen gogorik ukan gisa horretan etsaien buruzagia hiltzeko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 136. orr.

Baimen horretaz baliatzen ez garenean, hobeto betetzen ditugu haren nahiak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 145. orr.

Nekez ateratako gidatzeko baimena behingoz lortu dugula.  Berria - Kultura   2004-11-19

-Ez dakit Beethoven jotzeko baimena lortuko dugunik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 194. orr.

-Baimen hori lortuko dut.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 41. orr.

Baimena eskatu diot Paulina ere joan dadin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 131. orr.

Mexikorat joaitekoa da preseski irailean, baimen hori eskaturik, laborari biltzar handi batean parte hartzeko.  Herria   2003-08-07

Erresuma Batuan giza enbrioiak klonatzeko baimena eskatu dute.  Berria - Gaiak   2004-06-17

Ez du inork baimenik izango juduei kontuak eskatzeko.  Elizen arteko biblia   1 M 10,35

Hirugarren urtekoek baimena dute zenbait asteburutan Hogsmeade herria bisitatzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 17. orr.

Presondegi garratz hori apur bat arindu zitzaion hilabete bat eta erdiren buruan, baina 1563ko martxoan ez zuen oraino legoa bat baino gehiago hiritik urruntzeko baimenik.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 24. orr.

-Badut baimena gaztelu inguruan ibiltzeko -erantzun zion gogotsu-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 100. orr.

George Bushek esan zuen egoera kontrolatzeko «beharrezkoa dena» egiteko baimena dutela soldaduek.  Berria - Mundua   2004-04-29

Muga zeharkatzeko baimena dik!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 83. orr.

-Aitaren baimenik ba al daukak, Tom?  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 131. orr.

Zure lurraldean erabiliko den dirua egiteko baimena ematen dizut.  Elizen arteko biblia   1 M 15,6

1228ko apirilaren 29ko Recolentes qualiter buldaren bidez, baimena eman zuen basilika berri bat eraikitzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 177. orr.

Nork eman dik hiri niri musu emateko baimena?  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 70. orr.

Illunbe egiteko baimena legez kanpo eman zutela ebatzi du Gorenak.  Berria - Euskal Herria   2006-04-21

Apaizburuengandik harturiko baimenaz, fededun asko sartu nuen kartzelan, eta ontzat eman ohi nuen haien hilketa.  Elizen arteko biblia   Eg 26,10

Adelak eritasuneko baimena hartua zuen ikasturte amaiera arte, depresioagatik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 211. orr.

Baimen hori oroitarazten didazularik, uste duzu ahanzten dudala zein baldintzatan eman zitzaizun?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 202. orr.

Guztira 143 baimen kudeatu ditu bulegoak.  Berria - Kultura   2004-09-25

Bost urterako izango da baimen hori.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 72. orr.

Neska gaztearen txanda zen, eta hark, pasaporte bat aurkeztu beharrean [...] zigilu bereziko baimen bat eskuratu zien, aparteko izaerakoa zirudiena.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 79. orr.

Postarat heldu orduko geldiarazia izan zen, baimen bat falta omen zelakoan.  Herria   2004-11-04

Hemen bizitzeko baimena ukatzen didate.  Berria - Euskal Herria   2004-01-25

Zin egina nuen, alabaina, ez nuela nehoiz baimen hori gabe ene unibertsitatea utziko.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 219. orr.

San Frantziskoko alkateak ez zuen zuzen jokatu sexu bereko bikoteen arteko ezkontzak onartzeko 4.000 baimen ematean.  Berria - Gaiak   2004-08-13

Ordurako Fructuoso hemen izango duk, eta hark ziur nagok emango dizuela eskatzen duzuen baimen hori...  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 36. orr.

Erresuma Batuan hori legezkoa den arren, zientzialariek HFEAren baimena behar dute lanean hasi aurretik.  Berria - Gaiak   2004-08-31

Ez diat horretarako hire baimenik behar, baina eskertuko niake bidea erraztuko bahit.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 217. orr.

Bruselatik heldu ohi diren baimenen zain ez dute egon beharko.  Berria - Gaiak   2006-02-14

Neskak aitari begiratu zion, baimen eske.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 14. orr.

Zure baimenaren zain egoten naizela etxean kieto.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 91. orr.

Berorren baimenarekin, hari laguntzera noa -esan zion semearen ohe ertzean abaildua zegoen erregeari.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 136. orr.

-Berorren baimenarekin.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 113. orr.

-Baimenarekin, jauna.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 100. orr.

Zure baimenaz, A. jauna...  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 26. orr.

Orain, zure baimenarekin, egunkarian kopiatuko ditut zure azken oharpenok.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 109. orr.

Berez giza gorputzaren forma, okerra delako eta egiazko fede katolikoaren etsaia, gaitzesten dugu aipatu kontzilio sainduaren baimenarekin.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 59. orr.

Frantziskoren baimenaz liburuak eduki nahi zituen minitroari eman zion erantzuna.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 638. orr.

Banindoan behin Damaskora, apaizburuen baimenez eta mandatuz.  Elizen arteko biblia   Eg 26,12

Ezin da inor sartu nire baimenik gabe.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 184. orr.

Nik goragoko baten baimenik gabe ezin diat ezer egin.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 36. orr.

Garai hartan, jakina, manifestazio guztiak ziren baimenik gabeak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 301. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Honek eman behar zuen, alabaina, bere baimen berezia, "visado" deitua, Espainiako lurretan sartzeko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 168. orr.

Komisarioaren baimen berezirik gabe karrikan ibiliko zena atxilotua izanen zelako mehatxupean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 120. orr.

Frantziako Kultura ministroak baztertu egin zuen musika eta filmak jaisteko aukera zabal bat eskaintzen duen Baimen Orokorra.  Berria - Kultura   2006-03-10

Une hartan muga igarotzeko baimen ofizial hura irakurtzea baino arazo larriagorik ez balu baino zurrunago.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 167. orr.

Guardia Zibilak eta Poliziak egindako txosten pertsonalak legez kanpokoak direla argudiatu du HZren defentsak, baimen judizialik gabe egin direlako.  Berria - Euskal Herria   2004-05-21

Arrazoi ekonomikoen ondorioz gertatzen denean baimen administratiboaren beharra kentzeko eskatuko dute.  Berria - Harian   2005-05-07

Baimen faltsua baneukan ere, susmoa nuen agintari naziek ez zutela oso begi onez ikusiko jendea armaturik ibiltzea.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 139. orr.

Testamentua egiteko baimen mugagabeak, erromatarren artean adostu bezala, hondatu egin zuen pixkanaka lurren banaketari buruzko xedapen politikoa.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 183. orr.

Harryk ez zuen Hogsmeadera etorri behar, ez dauka baimen izenpeturik eta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 164. orr.

Ostatuak beharrezko baimen guztiak zituela dio Bilboko Udalak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-07

Oraindik urtebeteko baimen hau luzatu egingo dela, luzatu egingo duzula.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 26. orr.

Animaliarik txikienak, fisikoki ahulenak zirenak akabatu egiten zituztela, inpudikoki, eta zinpeko zaintzaile zolien baimen isilekoarekin?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 139. orr.

Udalak Eusko Jaurlaritzaren Ingurumenaren Baimen Integratzailea.  Berria - Euskal Herria   2004-08-12

1986ekoa ginuen azken baimena.  Herria   2004-07-01

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Baimen egun hauetan paperak egin nahi nituzke.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 296. orr.

Irakasle batek izenpeturiko baimen-oharra behar zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 137. orr.

Jokin Gorostidiren baimen eskaera onartu egin dute.  Berria - Harian   2005-11-29

Baimen mota batean zein bestean, Gizarte Segurantzak pagatuko ditu gainontzeko egunak.  Berria - Ekonomia   2006-02-07

Urtean behin ematen didazun baimen-txartela maletan ekarri dudala.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 91. orr.

Dursleytarrek ez zidaten baimen-orria izenpetu, ezta Fudgek ere.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 67. orr.

Lur haietan ibiltzeko baimen-agiria eskatu zien soldadu-taldearen buru ematen zuenak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 40. orr.

Espero baino motelago joan da zerbitzua antolatzea, baimen arazoak tarteko.  Berria - Euskal Herria   2006-05-06

Lotsak antzean itaundu zuen gelan aurrera egiteko baimen-orroa entzun eta atea zabaldu zuenean.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 86. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Lau emakume daude Gabriel Irisarri itsasgizon izanak, Frantziako Koroaren alde eta Frantziako errege-baimenaz kortsariotzan aritu izanak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 109. orr.

Etorkinei egoitza baimen faltsuak lortzen zien talde bat atxilotu dute Bilbon.  Berria - Euskal Herria   2004-05-23

Zure saltzaile baimenean enpresaren izena ageri da.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 43. orr.

Hiriz gaineko eragina duen proiektua izendatu zuen Udalak lan baimen bereziak lortzeko.  Berria - Harian   2005-10-26

Zinemategiaren eraikuntza baimena.  Herria   2004-07-29

Langileen osasun egoera okertzen joan dela eta, gaixotasun baimenak ugaritzen joan dira.  Berria - Ekonomia   2004-12-02

Beste batean, berriz, ezkondu egin zela hamabost eguneko opor-baimen bat baliaturik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 142. orr.

Gobernuak eman duen Ingurumen Baimen Integratuaren kontrako helegitea aurkeztu dute herritarrek.  Berria - Harian   2006-02-12

Kuartelera ehiza-baimenaren bila joan den batek ikusi duela.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 180. orr.

Oilarraren, zapoaren eta berdelaren arrantza baimenak %28,5, %20 eta %23 murriztea proposatu du, zehazki, Bruselak.  Berria - Ekonomia   2004-12-09

Harrapaketa baimenak txikia beharko luke gainera, antxoarik ez dagoelako.  Berria - Harian   2005-06-03

1935 urtetik aurrera gogotik aritu zela itsas haraindirako emigrazio-baimena lortu nahian.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 305. orr.

Denbora berean haurren adopzio baimena ere ematen baitu lege horrek, Espainiako Elizak garrazki kritikatu du hori ere haurren errespetuari eta onari pentsatuz.  Herria   2005-04-28

«Segurtasun baimenak aurkezteko eskatu nizuen eta ez duzue egin», erran zien auzapezak.  Berria - Kultura   2004-03-14

Argentinara joateko bidaia-baimena eskatu zuen Lázló-k.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 29. orr.

Paper zuria hartu, eta idazmakinaren aurrean eseri nintzen igaro-baimena idaztera.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 33. orr.

Managuan atera nuen gida-baimenak hemen baliorik ez zuenez, aitari eskatu behar izan nion eramateko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 82. orr.

Beren arteko eztabaida aspergarriaren zuritzeko Errege Jaunak aitzinetik emana zion igaro-baimena.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 205. orr.

5 baimenak irauten duen denbora.

-Ez, baimen labur batekin etorri nauk. -Gazteak, gogogabeturik, erantzun.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 314. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

ahal izateko baimen (5); baimen agiria (5); baimen barik (8); baimen berezi (11); baimen berezi bat (7); baimen berezia (26); baimen berezia behar (6); baimen berezirik (7); baimen eskaera (11); baimen eske (17); baimen guztiak (13); baimen integratua (5); baimen judizialik (5); baimen orokorra (10); baimen orria (9); baimen osoa (5); egiteko baimen (6); ingurumen baimen integratua (5); izateko baimen (6)

abiatzeko baimena (13); agintarien baimena (7); ahal izateko baimena (10); alde egiteko baimena (11); aritzeko baimena (11); ateratzeko baimena (19); aurrera egiteko baimena (5)

baimena ardietsi (7); baimena atera (5); baimena baizik (6); baimena behar (41); baimena behar dute (8); baimena beharko (17); baimena beharko dute (6); baimena dauka (5); baimena du (8); baimena dute (14); baimena dutela (5); baimena duten (9)

baimena eduki (6); baimena eman (460); baimena eman aurretik (7); baimena eman behar (11); baimena eman beharko (6); baimena eman dio (42); baimena eman du (31); baimena eman dute (7); baimena eman ondoren (5); baimena eman zien (37); baimena eman zion (52); baimena eman zuen (42); baimena ematea (24); baimena emateko (17); baimena ematen (118); baimena ematen dio (5); baimena ematen du (6); baimena eskaintzen (5); baimena eskatu (193); baimena eskatu behar (13); baimena eskatu beharko (5); baimena eskatu dio (6); baimena eskatu diot (6); baimena eskatu du (8); baimena eskatu zion (30); baimena eskatu zuen (28); baimena eskatu zuten (6); baimena eskatuko (16); baimena eskatuz (12); baimena eskatzea (12); baimena eskatzeko (6); baimena eskatzen (27); baimena eskatzera (5); baimena eskuratu (11); baimena galdegin (6); baimena hartu (5)

baimena izan (18); baimena izango (11); baimena izatea (6); baimena jaso (37); baimena jaso du (8); baimena kendu (11); baimena lortu (48); baimena lortu zuen (8); baimena lortuko (5); baimena lortzea (6); baimena lortzeko (20); baimena lortzen (5)

baimena ukan (10); baimena ukatu (43)

baimena ukatu dio (6); baimena zuela (5); baimena zuen (10); baimena zuten (9)

baliatzeko baimena (5); bat egiteko baimena (5); bere baimena (12); bere baimena eman (7); bidea egiteko baimena (5); biltzeko baimena (8); bisitatzeko baimena (10); bizitzeko baimena (36); bizitzeko baimena eman (5); bizitzeko baimena ukatu (7); botatzeko baimena (6)

edukitzeko baimena (9); egiteko baimena (174); egiteko baimena eman (41); egiteko baimena emango (6); egiteko baimena ematen (10); egiteko baimena eskatu (19); egiteko baimena lortu (6); egiteko baimena ukatu (6); egoitza baimena (13); egoteko baimena (15); emandako baimena (5); emateko baimena (7); emisio baimena (6); enbrioiak klonatzeko baimena (7); erabiltzeko baimena (17); erabiltzeko baimena eman (7); eraiki baimena (7); eraikitzeko baimena (21); eraikitzeko baimena eman (7); eraisteko baimena (5); eramateko baimena (11); eramateko baimena eman (5); erretzeko baimena (5); esertzeko baimena (6); ezkontzeko baimena (11); gelditzeko baimena (7); gida baimena (12); gidatzeko baimena (27); gurasoen baimena (9); handitzeko baimena (6); hark baimena eman (7); hartarako baimena (7); hartzeko baimena (19); hartzeko baimena eman (7); hasteko baimena (28); hasteko baimena eman (13); hautagai izateko baimena (5); hemen bizitzeko baimena (8); hiltzeko baimena (9); hitz egiteko baimena (12); horretarako baimena (34); horretarako baimena eman (8); horretarako baimena ematen (6)

ibiltzeko baimena (10); igaro baimena (5); igarotzeko baimena (7); igotzeko baimena (5); ikusteko baimena (11); irteteko baimena (9); irteteko baimena eman (5); itzultzeko baimena (20); itzultzeko baimena eman (8); izateko baimena (24); izkiriatzeko baimena (6); jarduteko baimena (5); jarraitzeko baimena (23); jarraitzeko baimena eman (11); jartzeko baimena (11); jartzeko baimena eman (6); jasotzeko baimena (5); joaiteko baimena (7); joateko baimena (66); joateko baimena eman (13); joateko baimena eskatu (17); joateko baimena ukatu (7); jokatzeko baimena (10); jotzeko baimena (5); kanpaldia egiteko baimena (10); kentzeko baimena (5); klonatzeko baimena (9); lan baimena (8); lan egiteko baimena (7); lanean jarraitzeko baimena (5); nire baimena (5)

pasatzeko baimena (5); predikatzeko baimena (12); predikatzeko baimena eman (7); saltzeko baimena (6); sartzeko baimena (31); sartzeko baimena eman (6); sartzeko baimena eskatu (6)

udalaren baimena (7); ustiatzeko baimena (6); uzteko baimena (14); uzteko baimena eman (5); zabaltzeko baimena (7); zure baimena (8)

baimenak eman (6); baimenak ematea (5); baimenak emateko (6); baimenak eskatu (6); baimenak eta (9); baimenak lortzeko (5); egiteko baimenak (7); eta baimenak (5); kutsatzeko baimenak (7); lan baimenak (5)

berorren baimenarekin (7); zuen baimenarekin (8); zure baimenarekin (17)

baimenaren zain (14); egiteko baimenaren (5); obra baimenaren (5)

baimenik eman (86); baimenik eman ez (6); baimenik emango (14); baimenik ematen (28); baimenik ematen ez (5); baimenik eskatu (38); baimenik eskatu gabe (24); baimenik eta (8); baimenik ez (69); baimenik ez duela (5); baimenik ez emateko (5); baimenik ez zutela (5); baimenik gabe (270); baimenik gabe egin (5); baimenik gabe ezin (10); baimenik gabeko (16); baimenik galdegin (5); baimenik izan (8); bere baimenik (10); bere baimenik gabe (9); egiteko baimenik (25); egiteko baimenik ez (7); ez baimenik (5); ez dio baimenik (6); ez dute baimenik (5); ez zion baimenik (5); gurasoen baimenik (9); gurasoen baimenik gabe (9); haren baimenik gabe (5); horretarako baimenik (18); horretarako baimenik eman (7); irteteko baimenik (6); joateko baimenik (7); nire baimenik gabe (9); sartzeko baimenik (11); zure baimenik gabe (5)


baimendu, baimen(du), baimentzen 1 du ad baimena eman. (norbaiti)

Zesarrek, diktadorea izanik ere, baimendu egin zien zordunei beren hartzekodunei lur-zatiak ematea gerra zibilaz aurretik zuten prezioan.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 68. orr.

Erroman senarrak baimenduta zeukan emaztea inori uztea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 172. orr.

Erdi Aroko dokumentuetan, inoiz, "gotzain" titulua ematen zaie gotzainak beren ofiziorako baimenduriko predikariei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 381. orr.

Zigortzekoak ote dira odol transfusio bat ez baimentzeagatik haurra hiltzen utzi duten gurasoak? ikurrina baimendu zuten egunean amak ez zion utzi gure aitari luzaroan gordeta edukitakoa balkoitik zintzilikatzen. britainiar gobernuak zenbait konpainiari, administrazioak beraiekin zituen zorren truke, inbertsoreei akzioak trukatu ahal izatea baimendu zien, konpainia horiek balio handiagoa izan zezaten · Baimentzea ez da onartzea, baizik eta nolabait gogoz kontra egiten den zerbait.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 73. orr.

Legeek baimentzen naute hizkuntzaren elerik arkaikoenak eta diren metaforarik katramilatsuenak naharo erabiltzera.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 227. orr.

2 (gauzei buruz)

Kalamua botika gisa baimentzea nahi dute.  Berria - Euskal Herria   2004-12-15

Parisko auzitegi batek baimendu zuen edizioa.  Berria - Mundua   2006-02-09

18/98 plataformak etziko Bilbon deitu duen manifestazioa ez baimentzeko eskatu dio PPk Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailari.  Berria - Harian   2005-02-24

Probintzia Batuek liberalismoaren alde jokatu zuten bete-betean, muga-sari aski murritzak mantenduz, diruen zirkulazio librea baimenduz eta merkatariei, baita gerra betean ere, etsaiarekin salerosketan aritzen utziz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 37. orr.

Gaur jakingo dituzte uraren analisien emaitzak, eta bainua baimentzea espero dute agintariek.  Berria - Euskal Herria   2004-07-27

Gizon argituenek ere baimendu zituzten injustizia kaltegarri eta onartu hauek, eta errepublika libreenek ere erabili zituzten.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 71. orr.

Adin batera etorri denetik, Agerrek sari guti baimentzen dio bere buruari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 143. orr.

Nazio asko eta askok baimentzen dituzte hilketa publikoak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 262. orr.

Baimenduta dagoena da erotikoa, araua gainditzen duena pornografikoa.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 41. orr.

Kanpaina jarri behar diagu indarrean orain, lokal publikoetan, tabernetan batez ere, jarduera gay eta lesbikoak baimen ditzaten.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 229. orr.

Egun gutxiren buruan, Jainkoak hala baimenduta, gatazka sortu zen zaldunen eta herriaren artean.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 78. orr.

Santiago Abascalek Javier Balza Herrizaingo sailburuari galdetu dio zergatik baimendu duen Etxebesteri omenaldia egitea.  Berria - Euskal Herria   2004-02-10

Del Olmok zigilua kentzea baimendu du, enpresaren likidazioa errazteko.  Berria - Euskal Herria   2004-01-31

-Saiatu naiz adierazten ez dagoela baimendua piztiak hona sartzea, jauna.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 107. orr.

3 irud/hed ik ahalbidetu.

VI. artikuluak zehazki baimentzen zuen kapitalen mugimenduak kontrolatzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 86. orr.

Ez dago askatasunik legeak baimentzen badu gizonak pertsona izateari uztea eta gauza bihurtzea, zenbaitetan gertatzen den bezala.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 65. orr.

Lege zibilak ezin ditu baimendu eta ez ditu baimendu behar ezkontza horiek.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 168. orr.

Egungo egunean kultu askatasuna da oinarrizko legea eta erlijio doktrina gehienek baimentzen dute dibortzioa.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 315. orr.

Multzo bat ezaugarritzea baimentzen duten harremanen mugapena.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 17. orr.

Arrazoimen transzendentalak, beraz, baieztapen beren arteko bateratzearen saialdia baino beste frogarririk ez du baimentzen.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 182. orr.

Kratos Operazioak baimentzen dituen neurrien inguruko «ikerketa publikoa eta independentea» egitea aldarrikatu zuten.  Berria - Mundua   2006-03-09

· Baimen daitezela biraorik iraingarrienak eta obrarik ateoenak berehala, salbuespenik gabe.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 224. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

'Peru eta otsoa' obraren euskarazko lehen bertsio baimendua Gaiarren eskainiko dute.  Berria - Kultura   2006-01-03

Gutxik geldiarazi dute, egia ezagunek duten berezko indarraz baliatuz, botere gaizki bideratuaren erabilera gehiegizkoa, orain arte ankerkeria hotzaren eredu iraunkor eta baimendua izan dena.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 28. orr.

Bai, artean ikusi gabe neukan gizon harexek jakinarazten zigun faxisten ihes baimenduen berri.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 44. orr.

Langabezian nengoke hiri honetako bizilagun prestuek autorik ez balute; are langabeziagoan, ongi aparkatuko balituzte, toki baimenduetan alegia.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 25. orr.

5 (era burutua izen gisa)

Gauez inork ez du hemen egoterik, baimenduek izan ezik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 29. orr.

Nik irabazten badut, hemendik alde egiteko baimendua emanen diguzu, El Doradorantz.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 527. orr.

Badakik, halaber, ezen, barkamenduaren eta etxerat itzultzeko baimenduaren truke, jaun Albertek uko egin behar izan ziola iraganari.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 63. orr.

Eta hik, badakik: tarteka bisita egiok, baina ezta bururatu ere atea irekitzerik, ene baimendurik gabe.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 60. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baimendu gabeko (4); banaketa baimendu (3); egitea baimendu (6); egitea baimendu zuen (3); erabiltzea baimendu (5); eraikitzea baimendu (4); gobernuak baimendu (3)

jainkoak hala baimenduta (4)

baimendutako hematokrito (8); baimendutako hematokrito tasa (6); gobernuak baimendutako (3)


baimengabe izond baimenik ez duena.

Bertsio baimengabea.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 44. orr.


baiña ik baina.

baina1 (orobat baiña g. er. bainan g.er., baiñan g.er. baiñe g.er, eta baia g.er.) 1 junt elkartzen dituen bi esaldien artean ezarririk bion arteko nolabaiteko kontrakotasuna adierazten duen juntagailua.
2 (izen gisa)

Banekien nik haren bainak baiezkoak baino indar handiagoa zuela.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 114. orr.

Baina (hemen datoz bainak, bai) hurbilago ere badu erreferenterik Lile-k.  Berria - Kultura   2006-04-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alferrik baina (21); apal baina (12); artean baina (15); asko baina (16); bai baina (142); bai baina ez (22)

baina adi (17); baina adierazi (15); baina adierazpen (14); baina aebek (11); baina aebetako (11); baina agian (107); baina agian ez (12); baina agintariek (16); baina ahal (43); baina ahalegin (21); baina ahalik (18); baina ahalik eta (16); baina ahaztu (31); baina ahaztu egin (14); baina aho (11); baina ahots (22); baina ahotsa (18); baina aipatu (15); baina aise (26); baina aita (72); baina aitak (89); baina aitak ez (19); baina aitaren (18); baina aitona (12); baina aitortu (36); baina aitortu behar (19); baina aitortzen (13); baina akats (12); baina alabak (12); baina aldaketa (51); baina aldaketak (14); baina alde (101); baina alde egin (15); baina alderantziz (29); baina alderdi (39); baina aldez (17); baina aldez aurretik (17); baina aldi (264); baina aldi berean (225); baina aldi honetan (14); baina alfer (13); baina alferrik (290); baina alferrik da (11); baina alferrik izan (33); baina alferrik zen (13); baina ama (54); baina amaitu (13); baina amak (67); baina amaren (18); baina amets (17); baina amore (14); baina amore eman (12); baina anai (19); baina anaia (30); baina anaiak (12); baina anitz (13); baina antolatzaileek (11); baina apaiz (11); baina apaizak (11); baina apenas (20); baina apur (25); baina apur bat (22); baina apurka (23); baina apurka apurka (17); baina apustu (13); baina arauak (14); baina arazo (47); baina arazoa (58); baina arazoa ez (16); baina arazoak (24); baina ardura (17); baina are (104); baina are gehiago (27); baina argazki (13); baina argi (264); baina argi dago (75); baina argi eta (18); baina argi utzi (30); baina argi zegoen (18); baina argia (14); baina ari (17); baina arima (18); baina arlo (20); baina arrakasta (14); baina arras (21); baina arratsalde (12); baina arratsaldean (22); baina arrazoi (36); baina arrazoia (13); baina arreta (20); baina arretaz (13); baina arrisku (19); baina arriskua (14); baina arriskutsua (14); baina artean (71); baina artean ez (18); baina aske (15); baina aski (69); baina aski da (11); baina asko (113); baina askok (28); baina askotan (69); baina askoz (116); baina askoz ere (31); baina askoz gehiago (26); baina asmatu (17); baina asmo (15); baina asmoa (14); baina aspaldi (40); baina aspaldian (21); baina aspaldiko (15); baina aspalditik (13); baina aste (37); baina aste honetan (16); baina ate (21); baina atea (21); baina atera (20); baina athleticek (23); baina atsegin (24); baina atsegina (12); baina atzean (26); baina atzera (58); baina atzera egin (23); baina atzetik (31); baina atzo (244); baina atzo arte (12); baina atzo ez (22); baina atzoko (47); baina atzokoan (17); baina aukera (81); baina aukera hori (12); baina aukeran (22); baina aurki (31); baina aurkitu (15); baina aurpegi (16); baina aurpegia (15); baina aurrean (32); baina aurreko (53); baina aurrena (16); baina aurreneko (11); baina aurrera (102); baina aurrera egin (25); baina aurrerago (11); baina aurrerantzean (31); baina aurretik (84); baina aurrez (26); baina aurten (177); baina aurten ez (30); baina aurtengo (33); baina auskalo (18); baina auto (17); baina autoa (17); baina autoak (20); baina auzi (11); baina auzia (13); baina auzitegi (21); baina azaldu (12); baina azkar (38); baina azken (492); baina azken batean (28); baina azken bi (19); baina azken finean (19); baina azken minutuetan (15); baina azken txanpan (11); baina azken unean (17); baina azken urteetan (14); baina azken urteotan (18); baina azkenaldian (24); baina azkenean (375); baina azkenean ez (45); baina azkeneko (44); baina azkenerako (20); baina azkenik (20); baina azpimarratu (14); baina azterketa (17)

baina ba (49); baina ba al (29); baina ba ote (13); baina bada (146); baina bada beste (20); baina badaezpada (20); baina badaezpada ere (13); baina badago (51); baina badaki (56); baina badakigu (67); baina badakik (16); baina badakit (94); baina badakite (20); baina badakizu (54); baina badaude (22); baina badira (177); baina badira beste (24); baina badirudi (121); baina baditu (18); baina badu (55); baina badugu (11); baina badut (32); baina badute (18); baina bagenekien (12); baina bai (967); baina bai atzokoa (20); baina bai belatzak (18); baina bai beste (15); baina bai eta (12); baina bai zera (18); baina baietz (22); baina baikor (14); baina baita (768); baina baita beste (24); baina baita ere (40); baina bakar (29); baina bakarra (16); baina bakarrik (73); baina bake (17); baina bakea (13); baina bakoitza (16); baina bakoitzak (32); baina bakoitzak bere (18); baina baldin (15); baina baldintza (36); baina balio (20); baina baliteke (76); baina baloia (20); baina banekien (59); baina barne (18); baina barruan (24); baina barrutik (21); baina bat (180); baina bat batean (102); baina bata (20); baina batak (13); baina batasunak (11); baina batek (51); baina baten (17); baina batera (14); baina batere (21); baina batez (201); baina batez ere (191); baina batik (33); baina batik bat (33); baina batzuek (33); baina batzuetan (125); baina batzuk (35); baina bazegoen (15); baina bazekien (53); baina bazen (46); baina baziren (27); baina bazirudien (26); baina bazuen (38); baina begi (37); baina begi bistakoa (14); baina begiak (47); baina begira (38); baina begirada (17); baina begiratu (14); baina bego (23); baina behar (70); baina beharbada (63); baina beharbada ez (14); baina beharrezkoa (20); baina behin (197); baina behin ere (12); baina behin eta (21); baina behintzat (12); baina beldur (90); baina beldur naiz (21); baina beldur nintzen (12); baina beldurra (29); baina beldurrak (13); baina beldurrik (11); baina benetako (48); baina benetan (106); baina beno (15); baina bera (231); baina bera ere (19); baina bera ez (46); baina beraiek (31); baina berak (420); baina berak ere (32); baina berak ez (92); baina berandu (59); baina berandu zen (26); baina beranduegi (33); baina beranduegi zen (17); baina berarekin (21); baina berari (40); baina berdin (125); baina berdin berdin (11); baina berdin dio (19); baina bere (757); baina bere burua (27); baina bere buruari (14); baina berehala (336); baina berehala hasi (15); baina berehala konturatu (28); baina berehala ohartu (20); baina berehalaxe (26); baina beren (116); baina beretzat (15); baina berez (35); baina bereziki (55); baina beroa (11); baina berri (11); baina berria (12); baina berriro (118); baina berriro ere (14); baina berriz (48); baina berriz ere (16); baina bertako (26); baina bertan (89); baina bertan behera (23); baina bertze (32); baina bestalde (25); baina beste (983); baina beste alde (13); baina beste asko (28); baina beste bat (16); baina beste batzuek (29); baina beste batzuetan (42); baina beste batzuk (51); baina beste bi (23); baina beste era (13); baina beste gauza (26); baina beste hainbat (15); baina beste modu (12); baina beste zerbait (25); baina bestea (16); baina besteak (42); baina besteek (31); baina bestela (67); baina bestelako (59); baina besterik (70); baina besterik ez (39); baina bestetik (41); baina bete (23); baina beti (393); baina beti ere (55); baina beti ez (16); baina beti izan (11); baina betiere (66); baina betiko (33); baina bi (356); baina bi urte (14); baina biak (55); baina bidaia (12); baina bide (89); baina bidea (31); baina bidean (27); baina biek (26); baina bien (25); baina bietan (14); baina bigarren (130); baina bigarren zatian (13); baina bigarrena (15); baina bigarrenean (25); baina bihar (67); baina biharamunean (13); baina biharko (13); baina bihotz (17); baina bihotza (20); baina bikote (15); baina bilera (11); baina biok (12); baina bisita (11); baina bistan (59); baina bistan da (53); baina bitartean (38); baina bitxia (11); baina bizi (47); baina bizia (22); baina biziki (21); baina bizirik (56); baina bizitza (54); baina bizitzak (15); baina bizitzan (11); baina bizkor (11); baina bizpahiru (17); baina bolada (12); baina borondate (18); baina borroka (29); baina bost (71); baina bost axola (15); baina bukatu (12); baina buru (13); baina burua (65); baina buruan (19); baina burutik (13); baina buruz (18)

baina dagoeneko (108); baina dagoeneko ez (16); baina darling (12); baina datorren (29); baina datozen (19); baina datu (21); baina de (15); baina defentsan (11); baina demagun (16); baina den (18); baina dena (138); baina dena ez (21); baina denak (106); baina denbora (141); baina denbora berean (15); baina denborak (22); baina denboraldi (28); baina denborarekin (33); baina denboraren (15); baina denek (64); baina denen (26); baina denetan (19); baina denok (46); baina deus (34); baina deus ez (12); baina diru (47); baina dirua (31); baina dirurik (11); baina don (16); baina donostiako (13); baina duda (13); baina dudarik (18); baina dudarik gabe (12); baina duela (40)

baina ea (30); baina ederki (22); baina ederra (34); baina edozein (70); baina edozer (16); baina eduki (11); baina egia (319); baina egia da (158); baina egia esan (26); baina egia zen (14); baina egiaren (13); baina egiatan (12); baina egiaz (21); baina egiazko (26); baina egileak (12); baina egin (124); baina egindako (12); baina egingo (24); baina egingo nuke (15); baina egiten (25); baina egitura (13); baina egoera (121); baina egoerak (20); baina egon (39); baina egun (259); baina egun batean (35); baina egun batez (15); baina egun hartan (37); baina eguna (13); baina egunak (20); baina egunen (30); baina egunen batean (30); baina egunero (27); baina eguneroko (17); baina egungo (24); baina egunkaria (12); baina eguraldi (20); baina ehun (16); baina ekintza (13); baina elementu (11); baina eliza (13); baina elkar (26); baina elkarrekin (31); baina elkarren (26); baina elkarrizketa (15); baina emaitza (51); baina emaitzak (31); baina emaitzak ez (14); baina emaitzek (11); baina emakume (51); baina emakumea (23); baina emakumeak (53); baina emakumeen (11); baina eman (21); baina ematen (26); baina emaztea (15); baina emazteak (22); baina emeki (14); baina emeki emeki (12); baina ene (63); baina enpresa (15); baina enpresak (19); baina entrenatzaileak (14); baina entzun (41); baina epaileak (46); baina epaileak ez (13); baina epaileek (21); baina epe (37); baina era (125); baina era berean (95); baina erabaki (38); baina erabakia (26); baina erabat (54); baina erabateko (12); baina erakunde (15); baina eraman (14); baina erantzun (26); baina erantzuna (14); baina erantzunik (14); baina erantzunik ez (11); baina eraso (13); baina erasoan (18); baina erdi (26); baina ere (66); baina eredu (19); baina erne (25); baina erran (26); baina erraz (14); baina errealitate (13); baina errealitatea (28); baina errealitateak (13); baina errege (14); baina erregeak (12); baina erronka (12); baina ertzaintzak (13); baina esadazu (16); baina esan (180); baina esan behar (12); baina esango (36); baina esango nuke (19); baina esaten (35); baina eskatu (11); baina eskola (17); baina esku (39); baina eskuak (16); baina eskubide (21); baina eskuin (12); baina espainiak (16); baina espainiako (105); baina espainiako gobernuak (17); baina espainian (17); baina esperientzia (29); baina espero (39); baina espero dut (18); baina espiritu (12); baina estatu (35); baina eta (19); baina etak (16); baina etapa (12); baina etaren (11); baina etengabe (24); baina etenik (15); baina etenik gabe (13); baina etorkizuna (12); baina etorkizunean (15); baina etorri (20); baina etorriko (11); baina etsi (11); baina etxe (42); baina etxea (16); baina etxean (64); baina etxeko (32); baina etxera (29); baina etxetik (25); baina eurak (18); baina eurek (26); baina euren (50); baina euri (14); baina euria (13); baina europa (16); baina europako (47); baina europan (21); baina euskal (215); baina euskal herria (14); baina euskal herrian (37); baina euskal herriko (33); baina euskaldun (11); baina euskaldunak (14); baina euskara (35); baina euskararen (17); baina euskaraz (32); baina euskarazko (17); baina eusko (31); baina eusko jaurlaritzak (12); baina eutsi (26); baina eutsi egin (19)

baina ez (13276); baina ez ahaztu (20); baina ez al (97); baina ez bakarra (33); baina ez bakarrik (26); baina ez behar (12); baina ez bere (26); baina ez beste (20); baina ez besterik (11); baina ez beti (15); baina ez da (1203); baina ez dadila (13); baina ez dago (249); baina ez daki (28); baina ez dakigu (54); baina ez dakit (209); baina ez dakite (20); baina ez dakizu (11); baina ez daude (18); baina ez dauka (18); baina ez daukat (29); baina ez dela (37); baina ez dena (13); baina ez denak (16); baina ez dezagun (23); baina ez diat (30); baina ez didate (14); baina ez didazu (12); baina ez digu (14); baina ez digute (15); baina ez dik (12); baina ez dio (72); baina ez diot (46); baina ez diote (16); baina ez dira (240); baina ez dirudi (56); baina ez dit (38); baina ez ditu (47); baina ez ditugu (15); baina ez ditut (26); baina ez dituzte (26); baina ez dizut (19); baina ez du (605); baina ez duela (40); baina ez dugu (204); baina ez duk (30); baina ez dut (549); baina ez dute (317); baina ez dutela (12); baina ez duzu (58); baina ez duzue (31); baina ez edozein (18); baina ez erabat (23); baina ez ezazu (11); baina ez ezinezkoa (15); baina ez gaitezen (12); baina ez gara (63); baina ez gaude (14); baina ez gehiegi (19); baina ez genion (13); baina ez genuen (65); baina ez ginen (18); baina ez guztiak (12); baina ez guztiz (13); baina ez hain (24); baina ez hainbeste (19); baina ez haren (20); baina ez hori (54); baina ez horregatik (34); baina ez litzateke (20); baina ez nago (46); baina ez naiz (190); baina ez nau (21); baina ez nauk (11); baina ez nekien (56); baina ez nengoen (28); baina ez neukan (22); baina ez nien (11); baina ez ninduen (12); baina ez nintzen (109); baina ez nion (97); baina ez nire (23); baina ez nituen (16); baina ez nuen (362); baina ez nuke (37); baina ez omen (37); baina ez oso (33); baina ez ote (31); baina ez pentsa (35); baina ez uste (21); baina ez zagok (11); baina ez zaie (13); baina ez zaigu (14); baina ez zaio (26); baina ez zait (63); baina ez zaitez (17); baina ez zara (23); baina ez zarete (11); baina ez zegoen (141); baina ez zekien (40); baina ez zela (24); baina ez zen (787); baina ez zenuen (14); baina ez zeukan (26); baina ez zidan (52); baina ez zidaten (15); baina ez zien (22); baina ez ziguten (11); baina ez zion (110); baina ez zioten (41); baina ez ziren (124); baina ez zirudien (36); baina ez zituen (48); baina ez zituzten (22); baina ez zitzaidan (45); baina ez zitzaion (59); baina ez zuela (50); baina ez zuen (922); baina ez zutela (14); baina ez zuten (315)

baina ezagutu (15); baina ezagutzen (24); baina ezein (15); baina ezer (133); baina ezer ez (36); baina ezer gutxi (21); baina ezetz (48); baina ezezkoa (14); baina ezin (1308); baina ezin da (84); baina ezin dira (17); baina ezin ditugu (18); baina ezin du (57); baina ezin dugu (69); baina ezin dut (77); baina ezin dute (17); baina ezin duzu (12); baina ezin esan (14); baina ezin gara (13); baina ezin izan (254); baina ezin izango (14); baina ezin naiz (13); baina ezin nuen (45); baina ezin zen (20); baina ezin zuen (64); baina ezin zuten (14); baina ezinbestekoa (20); baina ezinbestekoa da (11); baina ezinezkoa (101); baina ezinezkoa da (27); baina ezinezkoa izan (23); baina ezinezkoa zen (17); baina ezingo (19); baina ezker (33); baina ezkerreko (14); baina ezta (94); baina eztabaida (24)

baina familia (17); baina film (12); baina filosofia (13); baina final (11); baina finalean (14); baina forma (12); baina frantziak (25); baina frantziako (30); baina frantzian (13); baina frantzisko (15); baina frantziskok (24); baina funtsean (40); baina futbolean (22)

baina gai (55); baina gainera (14); baina gainerako (48); baina gainerakoan (20); baina gainerakoek (11); baina gaineratu (14); baina gainontzeko (14); baina gaitz (13); baina gaizki (41); baina galdera (30); baina galdu (45); baina galdu egin (21); baina garai (90); baina garai batean (13); baina garai hartan (41); baina garaipen (17); baina garaipena (23); baina garaiz (19); baina garbi (104); baina garbi dago (31); baina garbi zegoen (13); baina garrantzi (14); baina garrantzitsua (22); baina garrantzitsua da (14); baina garrantzitsuena (34); baina gatazka (21); baina gau (50); baina gau hartan (23); baina gaua (16); baina gauean (11); baina gauez (16); baina gaur (413); baina gaur egun (130); baina gaur egungo (27); baina gaur ez (26); baina gaurko (39); baina gauza (259); baina gauza asko (11); baina gauza bat (73); baina gauza bera (16); baina gauzak (128); baina gauzak ez (22); baina gazte (30); baina gaztea (16); baina gazteek (16); baina gehiago (100); baina gehiago ere (13); baina gehiegi (25); baina gehien (17); baina gehienak (43); baina gehienbat (17); baina gehienek (28); baina gehienetan (45); baina geldi (11); baina gelditu (15); baina gero (861); baina gero eta (86); baina gero ez (50); baina geroago (26); baina gerora (47); baina geroztik (47); baina gerra (37); baina gerta (32); baina gerta daiteke (14); baina gertaera (19); baina gertatu (33); baina gertatu zen (12); baina gertatzen (21); baina gertu (12); baina geure (12); baina gezurra (18); baina gipuzkoako (12); baina giro (14); baina giroa (13); baina giza (28); baina gizaki (17); baina gizakia (14); baina gizakiak (13); baina gizakiaren (16); baina gizarte (38); baina gizartea (13); baina gizarteak (15); baina gizon (100); baina gizona (54); baina gizonak (53); baina gizonak ez (11); baina gizonek (12); baina goazen (17); baina gobernu (14); baina gobernuak (27); baina gogo (27); baina gogoa (18); baina gogoan (42); baina gogoan izan (11); baina gogoeta (17); baina gogor (20); baina gogoratu (18); baina gogorra (17); baina gogotsu (15); baina goi (11); baina goiko (12); baina goiz (34); baina goizean (11); baina gol (18); baina gora (19); baina gorputzak (12); baina gu (152); baina gu ere (16); baina gu ez (32); baina guardia (13); baina guk (283); baina guk ere (16); baina guk ez (37); baina gurasoek (11); baina gure (434); baina gure aitak (11); baina gure amak (12); baina gure artean (15); baina gurea (15); baina gurean (13); baina guretzat (40); baina guri (52); baina gustatzen (13); baina gustuko (12); baina gustura (47); baina gutxi (86); baina gutxiago (18); baina gutxienez (35); baina gutxik (15); baina gutxitan (19); baina guztia (16); baina guztiak (25); baina guztiek (40); baina guztien (19); baina guztietan (11); baina guztiok (18); baina guztiz (68)

baina haiei (15); baina haiek (213); baina haiek ere (17); baina haiek ez (26); baina haiekin (14); baina haien (134); baina haietako (22); baina hain (200); baina hain da (17); baina hainbat (89); baina hainbeste (53); baina haize (15); baina haizeak (15); baina hala (488); baina hala da (33); baina hala ere (271); baina hala eta (59); baina halaber (14); baina halako (141); baina halako batean (53); baina halakoetan (11); baina halakorik (22); baina halaxe (61); baina halaxe da (17); baina halere (59); baina hamabost (17); baina hamaika (12); baina hamar (33); baina han (279); baina han ere (30); baina han ez (53); baina handik (163); baina handik aurrera (16); baina handik gutxira (37); baina hango (30); baina hanka (15); baina hankak (11); baina hantxe (39); baina hara (79); baina hara non (24); baina haratago (11); baina harekin (27); baina haren (400); baina hari (41); baina hark (290); baina hark ere (16); baina hark ez (50); baina harreman (13); baina harrezkero (26); baina harritu (12); baina harro (14); baina harry (44); baina harryk (52); baina hartan (20); baina hartaz (12); baina hartu (16); baina hasi (33); baina hasiera (29); baina hasierako (24); baina hasieran (35); baina hasieratik (15); baina hau (274); baina hau da (16); baina hau ere (19); baina hau ez (54); baina hauek (85); baina hauek ere (14); baina hauek ez (12); baina hauen (12); baina haur (25); baina haurra (14); baina hauteskunde (13); baina hauxe (22); baina hego (11); baina helburu (22); baina helburua (23); baina heldu (27); baina hemen (268); baina hemen ere (17); baina hemen ez (38); baina hemendik (43); baina hemendik aurrera (17); baina hemengo (32); baina herenegun (24); baina heriotza (21); baina hermionek (17); baina herri (76); baina herriak (11); baina herrialde (16); baina herrian (13); baina herriko (15); baina herritar (20); baina herritarrek (18); baina herritarren (12); baina hi (49); baina hi ez (13); baina hik (62); baina hik ez (13); baina hil (34); baina hilabete (28); baina hire (32); baina hiri (35); baina hiriko (11); baina hiru (139); baina hirugarren (34); baina historia (17); baina hitz (121); baina hitz egin (14); baina hitz egiten (15); baina hitza (16); baina hitzak (35); baina hitzik (29); baina hitzik ez (12); baina hizkuntza (38); baina hobe (72); baina hobeto (31); baina hogei (14); baina hogeita (17); baina hona (37); baina honako (20); baina honek (149); baina honek ez (47); baina honela (22); baina honen (24); baina honetan (13); baina honetaz (14); baina honezkero (20); baina hor (180); baina hor dago (20); baina hor ere (24); baina hor ez (14); baina hori (1393); baina hori bai (23); baina hori baino (75); baina hori beste (30); baina hori da (47); baina hori egin (12); baina hori egiteko (12); baina hori ere (96); baina hori ez (330); baina hori ezin (13); baina hori ezinezkoa (14); baina hori guztia (38); baina hori horrela (11); baina hori lortzeko (12); baina hori oso (12); baina hori zen (12); baina horiek (192); baina horiek ere (17); baina horiek ez (38); baina horiekin (11); baina horien (36); baina horietako (34); baina horietan (12); baina horietatik (23); baina horixe (52); baina horixe da (15); baina horra (35); baina horra non (13); baina horregatik (29); baina horregatik ez (13); baina horrek (616); baina horrek ere (20); baina horrek ez (378); baina horrek guztiak (11); baina horrekin (67); baina horrekin batera (38); baina horrekin ez (11); baina horrela (119); baina horrela ez (12); baina horrelako (60); baina horrelakoa (12); baina horrelakoak (12); baina horrelakoetan (17); baina horrelakorik (16); baina horren (129); baina horren aurretik (11); baina horren ordez (12); baina horretan (72); baina horretan ere (16); baina horretan ez (12); baina horretara (22); baina horretarako (185); baina horretaz (71); baina horretaz gain (21); baina horrez (22); baina horrez gain (18); baina horri (37); baina hortan (14); baina hortik (116); baina hortik aurrera (52); baina hortxe (34); baina hotz (18); baina hunek (11); baina hura (291); baina hura baino (11); baina hura ere (40); baina hura ez (48); baina hurrengo (94); baina hurrengoan (19); baina huts (54); baina huts egin (28); baina hutsegite (14); baina hutsegite hori (13); baina hutsik (13)

baina ia (96); baina iaz (50); baina iazko (28); baina idatzi (14); baina idazle (22); baina idazten (12); baina ideia (47); baina iduri (13); baina igandean (37); baina igoera (13); baina ihes (23); baina ikasi (17); baina ikasle (11); baina ikerketa (25); baina ikus (15); baina ikusi (107); baina ikusiko (17); baina ikuspegi (16); baina ikusteko (23); baina ikusteko dago (17); baina ikusten (58); baina indar (35); baina indarra (11); baina indarrik (11); baina inguruan (19); baina inguruko (11); baina inoiz (198); baina inoiz baino (15); baina inoiz ez (129); baina inola (20); baina inolako (26); baina inolaz (21); baina inolaz ere (20); baina inon (13); baina inondik (18); baina inor (108); baina inor ez (71); baina inori (14); baina inork (252); baina inork ez (193); baina inork ezin (17); baina interes (11); baina interesgarria (12); baina irabazi (33); baina irabazteko (14); baina iragan (28); baina irakasle (14); baina irakurleak (12); baina irakurri (11); baina iritsi (27); baina iritsiko (14); baina iritzi (16); baina irmo (14); baina irri (12); baina irribarre (17); baina iruñ baina iruñ baina irudi (17); baina irudipena (11); baina iruditu (24); baina iruditu zitzaidan (12); baina iruditzen (43); baina iruditzen zait (27); baina isildu (34); baina isildu egin (26); baina isilik (43); baina istorio (18); baina itxaron (14); baina itxaropentsu (22); baina itxura (48); baina itxuraz (23); baina itzul (21); baina itzul gaitezen (11); baina itzuli (23); baina itzuliko (12); baina izaera (12); baina izan (96); baina izan zen (11); baina izango (24); baina izatez (11); baina izeba (12); baina izen (24); baina izena (17); baina izugarri (22); ean (13); eko (15)

baina jada (69); baina jada ez (26); baina jadanik (55); baina jadanik ez (16); baina jainko (12); baina jainkoa (24); baina jainkoak (91); baina jainkoak ez (16); baina jainkoaren (48); baina jainkoari (11); baina jakin (127); baina jakin behar (16); baina jakin ezazu (14); baina jakina (31); baina jakina da (13); baina jakizu (15); baina jan (14); baina jarraitu (24); baina jarrera (25); baina jaso (14); baina jaun (16); baina jauna (22); baina jaunak (76); baina jaunak esan (11); baina jaunaren (21); baina jaurlaritzak (14); baina javier (14); baina jean (13); baina jende (75); baina jendea (57); baina jendeak (67); baina jendeak ez (16); baina jendearen (18); baina jesusek (42); baina jo (17); baina joan (86); baina joan den (31); baina joan zen (12); baina jokalari (35); baina jokalariak (18); baina jokalariek (15); baina jokatzeko (18); baina joko (23); baina jose (17); baina juan (12); baina justu (13)

baina kale (30); baina kale egin (16); baina kalean (17); baina kalitate (13); baina kalte (21); baina kanpoan (31); baina kanpoko (29); baina kanpora (12); baina kanpotik (20); baina kasik (24); baina kasu (102); baina kasu honetan (40); baina keinu (13); baina kezka (25); baina kirol (17); baina kolpe (12); baina konfiantza (14); baina kontatu (11); baina kontrako (16); baina kontrakoa (11); baina kontu (52); baina kontua (164); baina kontua da (120); baina kontua ez (14); baina kontuak (13); baina kontuan (64); baina kontuan hartu (20); baina kontuan izan (21); baina konturatu (41); baina kontuz (58); baina kontuz ibili (18); baina kopuru (17); baina kosta (21); baina kostata (15); baina kristoren (14); baina kultura (14)

baina lagun (33); baina laguna (12); baina lagunak (16); baina lagunek (12); baina laguntza (23); baina lan (117); baina lana (37); baina lanak (23); baina lanean (31); baina langile (13); baina langileek (11); baina langileen (13); baina larunbatean (16); baina lasai (81); baina lasai egon (11); baina lasaitu (12); baina laster (203); baina laster konturatu (13); baina lau (58); baina laugarren (19); baina lege (38); baina legea (19); baina legeak (19); baina legez (11); baina lehen (230); baina lehenago (64); baina lehenbiziko (11); baina lehendabizi (11); baina lehendik (11); baina lehenengo (44); baina lehengo (26); baina lehenik (23); baina lehia (13); baina leku (29); baina lerro (15); baina libre (12); baina liburu (50); baina liburua (24); baina liga (20); baina ligan (18); baina lisak (13); baina litekeena (66); baina litekeena da (62); baina lo (22); baina lortu (54); baina lortu zuen (11); baina lortuko (12); baina lortzen (11); baina luis (12); baina lur (21); baina lurra (15); baina luze (27); baina luze gabe (15)

baina madrilgo (12); baina mahai (12); baina maila (38); baina maitasuna (11); baina maite (35); baina maiz (17); baina maria (14); baina martin (14); baina martinek (11); baina martxoaren (15); baina medikuek (16); baina merezi (37); baina mezua (12); baina miguel (12); baina mikel (25); baina mikel strogoffek (12); baina mikelek (14); baina mila (16); baina min (37); baina mina (13); baina minutu (28); baina modu (49); baina momentu (27); baina muga (19); baina mugimendu (17); baina mundu (44); baina mundua (24); baina munduan (17); baina munduko (43); baina musika (28); baina mutil (16); baina mutila (16); baina mutilak (15); baina mutu (11)

baina nabarmendu (18); baina nafarroako (35); baina nafarroako gobernuak (11); baina nago (31); baina nagusiak (11); baina nahi (74); baina nahiago (100); baina nahiago dut (18); baina nahiago izan (22); baina nahiago nuke (11); baina nahiko (55); baina nahikoa (60); baina nahiz (15); baina nahiz eta (13); baina napumoceno (12); baina nazio (11); baina nazioarteko (24); baina nehork (23); baina nehork ez (21); baina nekez (58); baina nere (11); baina neska (52); baina neskak (48); baina neskak ez (12); baina neskatan (15); baina neskatan egiteko (14); baina neu (16); baina neuk (28); baina neure (88); baina neure buruari (17); baina neurri (34); baina neurria (14); baina new (15); baina ni (471); baina ni ere (25); baina ni ez (113); baina nik (1146); baina nik badakit (19); baina nik banekien (16); baina nik ere (31); baina nik ez (242); baina nik ezin (42); baina nik nahiago (12); baina nik uste (66); baina nire (462); baina nire ustez (23); baina nirekin (17); baina niretzat (51); baina niri (153); baina niri ez (35); baina noiz (44); baina noizbait (29); baina noizean (16); baina noizean behin (16); baina nola (371); baina nola egin (13); baina nola liteke (11); baina nolabait (14); baina nolako (15); baina nolanahi (27); baina nolanahi ere (23); baina nolatan (16); baina non (88); baina non dago (13); baina nondik (23); baina nor (83); baina nora (35); baina norbait (14); baina norbaitek (43); baina nork (113); baina nork daki (15); baina normala (16); baina normalean (29); baina noski (12)

baina odol (15); baina ohartarazi (20); baina ohartu (46); baina ohartzen (16); baina ohi (13); baina ohiko (19); baina ohitura (13); baina oinak (11); baina oinarri (14); baina oker (60); baina oker nengoen (13); baina okerrena (17); baina on (32); baina on camillok (13); baina ona (33); baina onartu (65); baina onartu beharra (14); baina onartu zuen (11); baina ondo (146); baina ondoko (16); baina ondoren (56); baina ondorio (14); baina onena (11); baina ongi (111); baina onik (20); baina orain (1188); baina orain arte (118); baina orain artean (12); baina orain arteko (26); baina orain beste (19); baina orain dela (25); baina orain ez (112); baina orain ezin (17); baina oraindik (611); baina oraindik asko (21); baina oraindik ere (72); baina oraindik ez (229); baina oraingo (72); baina oraingo honetan (38); baina oraingoan (175); baina oraingoan ez (24); baina oraingoz (112); baina oraingoz ez (32); baina oraino (22); baina oraintxe (24); baina ordu (75); baina ordu arte (17); baina orduan (377); baina orduan ere (39); baina orduan ez (39); baina orduantxe (16); baina orduko (36); baina orduko hartan (16); baina ordura (15); baina ordura arte (11); baina ordurako (109); baina ordurako ez (12); baina ordutik (22); baina oro (42); baina oro har (38); baina orobat (21); baina oroitzen (11); baina orokorrean (20); baina ororen (14); baina oroz (14); baina osaba (35); baina osabak (22); baina osasun (20); baina osasuna (15); baina osasunak (13); baina oso (559); baina oso gaizki (11); baina oso gutxi (25); baina oso gutxitan (12); baina oso ondo (21); baina oso zaila (39); baina oztopo (11)

baina paper (11); baina pare (12); baina parean (11); baina paris (11); baina parte (25); baina partida (117); baina partidak (19); baina partidaren (12); baina patuak (11); baina paul (11); baina pauso (13); baina pazientzia (14); baina pena (17); baina pentsa (26); baina pentsamendu (13); baina pentsatu (42); baina pentsatzen (52); baina pentsatzen dut (15); baina pertsona (26); baina peter (22); baina peterrek (28); baina pilota (16); baina pixka (30); baina pixka bat (28); baina pixkanaka (47); baina poliki (31); baina poliki poliki (24); baina polita (15); baina politika (12); baina polizia (19); baina poliziak (33); baina porrot (16); baina posible (22); baina pozik (46); baina ppk (19); baina praktikan (34); baina preso (11); baina prest (27); baina proba (11); baina proiektu (14); baina prozesu (17); baina prozesua (17); baina pse (11); baina psoek (17); baina puntu (30)

baina raimundo (15); baina ramsay (14); baina real (23); baina realak (29); baina ronek (11)

baina saiatu (31); baina saiatuko (15); baina san (24); baina sarak (11); baina sarri (11); baina sarritan (27); baina sartu (17); baina sasoi (32); baina sasoi honetan (12); baina segi (12); baina segidan (19); baina segituan (30); baina segundo (19); baina segur (25); baina segurtasun (20); baina seguru (63); baina seguru asko (12); baina seguru nago (19); baina sei (40); baina sekula (123); baina sekula ez (89); baina sekulako (23); baina seme (16); baina semea (13); baina senarrak (11); baina sendo (16); baina sentimendu (13); baina sentitzen (17); baina serio (16); baina sindikatuek (11); baina sistema (14); baina sobera (11); baina soilik (69); baina su (19); baina sua (12); baina sumatzen (11); baina susmoa (25)

baina talde (104); baina taldea (37); baina taldeak (42); baina taldean (19); baina taldearen (13); baina taldeko (18); baina tamalez (16); baina tarte (16); baina tartean (19); baina tarteka (26); baina tauk (11); baina telebista (11); baina tentuz (12); baina the (13); baina tinko (13); baina tira (120); baina toki (13); baina txapeldunen (13); baina txapelketa (15); baina txukun (13)

baina uda (13); baina udalak (25); baina ukaezina (14); baina ukaezina da (12); baina ukatu (15); baina uko (20); baina uko egin (17); baina ulertu (30); baina ulertzen (23); baina ume (12); baina umea (17); baina umeak (13); baina une (236); baina une batez (16); baina une hartan (68); baina une hartantxe (11); baina une honetan (41); baina une horretan (28); baina ur (18); baina ura (16); baina urduri (17); baina urrats (25); baina urrun (14); baina urrunago (14); baina urruti (11); baina urte (97); baina urteak (41); baina urtebete (13); baina urtero (12); baina uste (281); baina uste baino (19); baina uste dugu (21); baina uste dut (180); baina utz (42); baina utzi (33)

baina valverdek (12); baina xehetasun (17); baina zail (14); baina zaila (115); baina zaila da (47); baina zaila izango (20); baina zailagoa (12); baina zailtasun (13); baina zalantza (28); baina zalantzak (16); baina zalantzan (17); baina zalantzarik (11); baina zati (13); baina zaude (11); baina zazpi (21); baina ze (33); baina zehatz (11); baina zehaztu (15); baina zein (105); baina zein da (17); baina zelai (15); baina zelan (16); baina zenbait (60); baina zenbat (61); baina zenbat eta (27); baina zer (715); baina zer ari (16); baina zer arraio (14); baina zer axola (17); baina zer da (47); baina zer dela (15); baina zer edo (13); baina zer egin (66); baina zer egingo (31); baina zer esan (26); baina zer gertatu (12); baina zer gertatuko (19); baina zer gertatzen (26); baina zer nahi (27); baina zer uste (13); baina zera (32); baina zerbait (129); baina zerbaitek (21); baina zergatik (167); baina zergatik ez (31); baina zerk (14); baina zernahi (11); baina zertan (32); baina zertan ari (12); baina zertarako (55); baina zertaz (15); baina zeure (22); baina zientzia (11); baina zigor (11); baina zigorra (17); baina zin (23); baina zinez (34); baina ziur (101); baina ziur nago (17); baina ziurrenik (20); baina zorionez (26); baina zoritxarrez (23); baina zorte (16); baina zortea (12); baina zortzi (16); baina zu (143); baina zu ere (11); baina zu ez (26); baina zuei (11); baina zuek (81); baina zuek ez (17); baina zuen (32); baina zuhur (24); baina zuk (222); baina zuk ere (13); baina zuk ez (42); baina zure (163); baina zurekin (17); baina zuri (40); baina zutik (16); baina zuzen (20); baina zuzendaritzak (12); baina zuzenean (17)

bakarrik baina (13); barkatu baina (13); bat baina (22); batean baina (14); behar baina (14); berean baina (16); bezala baina (32); bizi baina (12)

da baina (200); da baina ez (24); dago baina (39); dagoela baina (14); daude baina (13); dela baina (36); den baina (27); dena baina (18); dira baina (79); direla baina (16); diren baina (18); ditu baina (29); ditugu baina (16); dituzte baina (20); du baina (88); du baina ez (13); duela baina (17); duen baina (14); duena baina (13); dugu baina (25); dut baina (39); dut baina ez (13); dute baina (51); duzu baina (14)

egin baina (21); egiteko baina (11); egiten baina (21); ere baina (26); esan baina (12); ez baina (424); ez baina beste (11); gabe baina (105); gabea baina (11); gara baina (23); genuen baina (12); handia baina (11); hemen baina (11); hori baina (31)

ikusi baina (12); izan baina (28); izan da baina (11); izan zen baina (16); izango baina (12); izango da baina (11); kontra baina (18); kostata baina (20); labur baina (20); nahi baina (35); naiz baina (23); nintzen baina (22); nuen baina (38)

orduan baina (11); txiki baina (30); txikia baina (17)

xume baina (15); zegoen baina (24); zela baina (32); zen baina (145); zen baina ez (14); zergatik baina (16); zertarako baina (14); zidan baina (14); zion baina (18); ziren baina (50); zituen baina (25); zituzten baina (15); zitzaidan baina (14); zuela baina (20); zuen baina (103); zutela baina (11); zuten baina (31)

ahal bainan (11)

bainan ainitz (14); bainan aise (13); bainan aldi (17); bainan aldi huntan (12); bainan arras (16); bainan aski (13); bainan aurten (22); bainan azken (30); bainan azkenean (14); bainan ba (27); bainan bada (23); bainan badira (20); bainan bai (49); bainan bakarrik (17); bainan behar (24); bainan bere (53); bainan bereziki (12); bainan berriz (12); bainan bertze (17); bainan beste (59); bainan beti (72); bainan bi (27); bainan biziki (15); bainan denak (17); bainan denbora (31); bainan denbora berean (17); bainan denek (24); bainan denen (26); bainan denen buru (23); bainan deus (12); bainan duela (15); bainan egia (17); bainan egun (29); bainan ere (254); bainan ere beste (11); bainan erran (27); bainan euskal (12); bainan ez (536); bainan ez da (86); bainan ez dira (22); bainan ez du (25); bainan ez dut (22); bainan ez dute (20); bainan ez haatik (14); bainan ezin (21); bainan gaurko (11); bainan gauza (15); bainan gauzak (11); bainan gero (44); bainan geroztik (12); bainan gisa (13); bainan gure (24); bainan hala (12); bainan halere (57); bainan han (23); bainan hara (24); bainan hau (20); bainan hemen (18); bainan hiru (15); bainan holako (17); bainan hor (48); bainan hor ere (12); bainan hori (49); bainan horra (14); bainan hunek (14); bainan jadanik (15); bainan kasu (17); bainan laster (13); bainan nehork (23); bainan nehork ez (18); bainan nik (11); bainan noiz (14); bainan nola (23); bainan nor (11); bainan nork (29); bainan nork daki (11); bainan nun (22); bainan orai (39); bainan orain (14); bainan oraino (16); bainan orduan (17); bainan oroz (11); bainan oroz gainetik (11); bainan urte (11); bainan uste (14); bainan zendako (20); bainan zer (66); bainan zoin (26)

bat bainan (20); behar bainan (15); beraz bainan (29); bezala bainan (22); bixtan da bainan (20); da bainan (112); da bainan ez (15); dela bainan (23); dena bainan (14); dira bainan (48); ditu bainan (11); du bainan (24); dugu bainan (11); dute bainan (31); egin bainan (13); ere bainan (21); erran bainan (17); haatik bainan (13); hori bainan (29); hortan bainan (16); izan bainan (16); nahi bainan (11); segur bainan (50); segur bainan ere (18); zen bainan (41); ziren bainan (18); zuten bainan (14)


baina2 1 iz babarrun leka.

Gero, tomate maskal antzeko hori zatituko du aizto zorrotzenarekin, fideo gisako tipula zatiak eginez... bitartean, bainak egosi dira, eta orain labean daude.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 157. orr.

2 baina-patata (orobat bainapatata) pl leka eta patatekin prestatzen den jakia.

Irakurtzen ari denean bekozkoa zimurtuta edukitzen du, keinu serioz, baina patatak, babarrunak edo bestelako barazkiren bat prestatzen laguntzen ari denean, badirudi ez dela ezertaz jabetzen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 139. orr.

Bisigua eta bainapatatak, txitxarroa eta arroza, itsukia eta garbantzua, lirioa eta berakazopa, arrantzontziek legatzetan ari zirela harrapaturiko beste arrain zantarrak, bentara ateratzeko gauza ez zirenak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 368. orr.


baiñan ik baina.

bainapatata ik baina2 2.

bainatu, baina(tu), bainatzen 1 da ad bainua hartu.

Bainatu denak ez du garbitu beharrik, erabat garbi baitago.  Elizen arteko biblia   Jn 13,10

Paolak esaten zigunez, neska hura egunean bitan edo hirutan bainatzen zen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 109. orr.

Westfaliako andre katoliko bat zen, larunbatetan baizik ez zen bainatzen eta sekula ez zuen barrerik egiten.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 21. orr.

Lurretik jaiki zen Dabid, bainatu eta usain gozoz gantzutu zen, eta jantziak aldatu zituen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 57. orr.

Egun haietako batean bero handia zegoen arratsaldez eta, beste askotan bezala, errekan bainatu ginen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 102. orr.

Jadanik erdi izerditan, denok itsasoan bainatuko ginela bururatu zitzaion norbaiti.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 19. orr.

Benetan ongi pasatu genuen: filmetako hondartzetan bainatu ginen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 176. orr.

Etxe gainetik emakume bat ikusi zuen bainatzen. Oso ederra zen.  Elizen arteko biblia   2 Sm 11,2

Pentsa, nola bainuontzirik ez dugun, terreinatxo batean bainatzen gara.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 58. orr.

-Erreka polit askoa dago hemendik hogei minutura, bainatzeko oso toki ederra.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 55. orr.

Gaztetan erokeriak egiteko garaia izaten zen, hondartzara joan, biluzik bainatu, sua piztu...  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 343. orr.

Bainatzea baimendu dute Zarauzko hondartzan.  Berria - Euskal Herria   2004-07-28

Horrako putzu horretan larru gorritan bainatzen omen ziren.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 57. orr.

Diligentziako zaldiak bainatzera eramaten zituztenean, Tellagorrik errekan sarrarazten zuen biloba, haietako baten gainean.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 39. orr.

2 du ad bainua harrarazi.

Darling andreak bainatu zituen umeak, eta gero ohean sartu zituen eta abestu egin zien.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 35. orr.

Afaldu ondoren, mutilak berogailua goratu eta umea bainatzen lagundu zion neskari.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 141. orr.

Gero, atzerritarra bainatzeko eta olioz igurzteko esan zion Areteri, eta honek zerbitzariei.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 43. orr.

Gero besarkatu du, mainak egin dizkio, bainatu du eta bere besoetan hartu eta lokartu da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 75. orr.

Umearekin jolas egiten dute, bainatzen dute, kalera ateratzen dute, jaten eman ere bai eta pardela aldatzen iaioak izan litezke.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 51. orr.

Egiaz, gustatu egiten zitzaion ama bainatzea, eta denbora asko pasatzen zuten bainugelan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 326. orr.

Oraindik ere hura bainatzen jarraitzen zuen, baina jaten emateari utzi egin zion.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 333. orr.

Amak txakurra bainatzen lagundu zien, eta Fredak jaten eman zion.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 50. orr.

3 da/du ad irud/hed

Ozeano apartsuek bainaturiko zilarrezko hondartzetatik zuzenean iritsi berria.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 176. orr.

Zertarako baliatzen ziren hain hurbil zituzten itsasoez, beren inperioa bainatzen zuten itsasoez? Lorontziko bi arrosak uretan bainatzen dira, uraz elikatzen dira, egia da ez dutela luze irauten, baina guk ere, erlatiboki, ez dugu hainbeste irauten.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 37. orr.

Arrosek oraindik biltzen dute leihoko kristaletan atxikirik gelditu den argi ia atzemanezina, argi horretan bainatzen dira.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 287. orr.

Harrez gero, Itsasoaren Poeman bainatu naiz / Asturuz isuria eta esne argitan argi...  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 119. orr.

Bere lanak irakurtzen ditudan bakoitzean gozatu egiten dudala aitortu behar dut, ikerketa obra eskerga lirismo kutsagarriaren zipriztinez bainatu baitzuen.  Berria - Kultura   2004-06-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bainatu nahi (6); bainatu naiz (3); bainatu ondoren (6); bainatu zen (7); errekan bainatu (3); uretan bainatu (4)

uretan bainatuko da (4)

bainatzen ari da (4); bainatzen ari zela (3); bainatzen ari zen (4); bainatzen da (3); bainatzen diren (4); bainatzen ginen (3); bainatzen zen (4); bertan bainatzen (5); hondartzan bainatzen (3); ibaian bainatzen (3)


baindo ik baino.

baiñe ik baina.

bainera 1 iz bainuontzia.

Elkarrekin sartzen ginen bainerako ur epeletan.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 15. orr.

Baineran dago... ur beroak nerbioak lasaitzen dizkio.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 54. orr.

Komuneko bainera zabalean genbiltzan jo eta ke, ez-dakit-zenbatgarren orgasmoaren bila.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 71. orr.

Baineran zegoen Jean Claude odol putzu zabal batean, begiak eta ahoa zabalik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 65. orr.

-Ezagutzen diat etxe bat, ordu laurden uzten ditek baineran ur berotan, berrogei xentimo xaboiarekin.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 97. orr.

Parisen Providence hotelean hartu zuen ostatu, sastakaia erosi zuen, Marat hil zuen, gizona baineran zegoelarik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 146. orr.

2 bainuontzian egiten den tortura-mota. ik bainuontzi 4.

Hitz egitera behartzeko, "bainera" deritzan tortura egiten zioten atxilotuari.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 188. orr.

Poltsari, bainerari, bortxaketari aurre egiten saiatu zen hasieran.  Berria - Euskal Herria   2004-12-29

Manta gaineko jipoiek, elektrodoek, bainerak edo plastikozko boltsek militantziaren alderdi beldurgarri baina aldi berean heroikoaren imajineria osatzen zuten.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 273. orr.

Kristoren ostiakoak, bainera, kirofanoa, elektrodoak, poltsa... denetik egin zidate.  Berria - Harian   2005-06-10

3

Lasterketa bat da, dubbiak (bainerak), peralteak eta jauziak dituen ibilbide batean.  Berria - Kirola   2006-02-10

Banaka egingo dute dubbi-ak (bainerak), peralteak eta koskak dituen ibilbidea.  Berria - Kirola   2006-02-16


bainila ik banilla.

bainilina ik bainillina.

bainillina (orobat bainilina) iz banillaren ordez erabiltzen den aldehido fenolikoa.

Laborategietan lortutako substantzia kimiko bat da bainillina.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 38. orr.

Gaur egun bainillina erabiltzen da bainillaren ordez.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 38. orr.

Gogotik saiatu ginen, hilabete luzean, bizirauteko modua emango zigun etekin batekin eugenoletik bainilina lortzeko ahaleginean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 249. orr.


baino (orobat baiño g.er., bano g.er., baindo g.er. eta beno g.er.) junt desberdintasunezko erkaketan erabiltzen den hitza. (ikus beheko konbinatorian baino juntagailuaren agerraldi maizkoenak).
1 bainoago baino gehiago, baino areago.

Jendea pintatzen zuen, heriotzaren itzala gainean arrastaka, gorputz bainoago gorpu baitziren.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 263. orr.

Adiskide bainoago lagun diren pertsona prestuekin.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 38. orr.

Eskuzabalagoa baitzen gaiztoa bainoago.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 457. orr.

Atsegina zen, polita bainoago; ona, buruargia bainoago.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 388. orr.

Airosoa ederra bainoago, geldiezintasun urduri baten jabe zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 59. orr.

Dick, esate baterako, jatorra da, xakelaria bera ere, jakintsua nik uste, ni bainoago bai behintzat.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 86. orr.

Preso ohiak bainoago izar handi bi ziren nire lagunak ikasleen begietan.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 65. orr.

Erabaki juridikoa bainoago, politikoa izan zela esan genuelako.  Berria - Euskal Herria   2004-04-22

Hunkiturik zegoela zirudien, atezuan bainoago.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 105. orr.

Baiezkoa eman nion, bozkarioz bainoago etsipenez.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 162. orr.

Emakumeek sorbaldak erorixe zituzten, hotzagatik bainoago beldurragatik, giza gorputzak kuzkurtzen, txikitzen eta ahultzen dituen sentimendu horregatik. orduan nolabaiteko laguntasun publikoa sortzen da, elkarrenganako beldurrean oinarrituta dagoena, maitasunean bainoago.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 12. orr.

Berehala antzeman zion begiradan, oraindik maiteminak egiten zion gainezka, alkoholak bainoago.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 124. orr.

Zoriontsu izatearen ezinaz bainoago, itxaropenaren beharraz.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 74. orr.

Hiztegi bat bainoago, hobe luke arrantzale-kanabera ondo hornitu bat erostea senarrari.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 67. orr.

Pertsonaia arketipoak sortu bainoago, Laclosek idazketa arketipoak sortzen ditu.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 19. orr.

Ikasia baitzuen ordurako norberaren inozotasunak errukira bainoago maltzurkeriara bultzatzen dituela besteak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 50. orr.

Aldeak hezeak ziren, denborak leunduak gizalanak bainoago.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 117. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 11 aldiz agertzen direnak)

abendua baino lehen (27); abiatu baino (34); abiatu baino lehen (28); adierazten duena baino (11); agertu baino (34); agertu baino lehen (15); agindu baino (11); ahal izan baino (28); ahaztu baino (14); ahaztu baino lehen (14); aintzineko urtean baino (12); aintzineko urtetan baino (12); aita baino (18); aitzakia baino (17); aitzakia baino ez (17); aldatu baino (17); alde baino (14); alde egin baino (52); aldea baino (15); aldi bat baino (62); aldian baino (20); aldiz baino (29); aldiz baino ez (14); ale baino (11); ama baino (17); amaiera baino (13); amaitu baino (105); amaitu baino lehen (84); amak baino (12); anaia baino (16); apur bat baino (14); arabera baino (19); arazo bat baino (13); arazoa baino (12); areagotu baino (36); areagotu baino ez (34); arestian baino (14); argi baino (28); argi baino argiago (22); argia baino (15); argitu baino (32); argitu baino lehen (22); arima baino (13); arin baino (15); arin baino arinago (15); aroa baino (14); arrazoi bat baino (14); arrunta baino (14); arte baino (65); artean baino (55); artekoa baino (25); asko baino (39); askok baino (28); askotan baino (12); asmatu baino (11); aste baino (31); astebete baino (31); atera baino (39); atera baino lehen (28); atzo baino (20); aukera baino (22); aukera baino ez (15); aukera bat baino (18); aurka baino (18); aurkaria baino (20); aurkariak baino (25); aurkitzea baino (11); aurrean baino (11); aurreikusi baino (19); aurreikusitakoa baino (25); aurreko urtean baino (95); aurreko urteetan baino (23); aurrekoa baino (60); aurrekoak baino (39); aurrekoan baino (41); aurrekoetan baino (14); aurrera egin baino (12); aurretik baino (23); aurten baino (21); aurten inoiz baino (13); aurtengoa baino (15); azaldu baino (19); azaldu baino lehen (15); azalekoa baino (11); azkar baino (34); azkar baino azkarrago (15); azkar baino lehen (18)

baimendutakoa baino (12); baina hori baino (75); baina hura baino (11); baina inoiz baino (15); baina uste baino (19)

baino aberatsagoa (14); baino agudoago (14); baino ahalmen (11); baino ahaltsuago (11); baino ahaltsuagoa (15); baino ahulago (20); baino ahulagoa (13); baino aise (108); baino aise gehiago (11); baino aiseago (22); baino alaiago (11); baino altuagoa (30); baino anitzez (58); baino anitzez ere (16); baino anitzez gehiago (11); baino apalago (27); baino apalagoa (39); baino apalagoak (14); baino apur (56); baino apur bat (56); baino arazo (58); baino arazo gehiago (34); baino ardura (14); baino are (130); baino are gehiago (18); baino areago (327); baino argalago (11); baino argi (14); baino argiago (71); baino argiagoa (19); baino arinago (93); baino arinagoa (21); baino arrakasta (20); baino arrazoi (12); baino arreta (26); baino arrisku (23); baino arriskutsuagoa (24); baino askoz (1491); baino askoz ere (385); baino askoz gehiago (249); baino askoz gorago (13); baino askoz gutxiago (26); baino askoz handiagoa (46); baino askoz hobea (33); baino askoz hobeto (53); baino askoz lehenago (71); baino askoz lehenagotik (20); baino askoz okerrago (12); baino askoz txikiagoa (12); baino askoz zaharragoa (12); baino askozaz (68); baino askozaz ere (17); baino aste (21); baino astebete (26); baino astebete lehenago (16); baino atseginagoa (15); baino atzerago (22); baino aukera (41); baino aukera gehiago (17); baino aurpegi (11); baino aurrerago (15); baino ausartago (11); baino azkarrago (136); baino azkarragoa (31)

baino babes (21); baino balio (33); baino bat (31); baino bat gehiago (15); baino bat gutxiago (12); baino bederatzi (16); baino behar (11); baino beharrezkoagoa (31); baino beherago (30); baino beldur (21); baino beldur handiagoa (12); baino beltzago (12); baino beranduago (66); baino bere (15); baino beroago (21); baino beste (60); baino bi (227); baino bi aldiz (39); baino bi aste (15); baino bi egun (22); baino bi hilabete (11); baino bi ordu (11); baino bi urte (38); baino bide (16); baino bikainagoa (14); baino biziago (32); baino biziagoa (16); baino biziki (27); baino bizkorrago (61); baino bizkorragoa (15); baino bizpahiru (16); baino bortitzago (19); baino bortitzagoa (17); baino bost (94); baino bost aldiz (21); baino bost minutu (11); baino botere (12); baino boto (15); baino buru (14)

baino denbora (90); baino denbora gehiago (47); baino dezente (64); baino dezentez (17); baino diru (78); baino diru gehiago (45); baino diru gutxiago (17); baino doi (11); baino dotoreago (11)

baino ederrago (36); baino ederragoa (52); baino egin (19); baino egin ez (11); baino egiten (24); baino egiten ez (19); baino egoera (30); baino egokiago (15); baino egokiagoa (17); baino egun (90); baino egun bat (32); baino egun batzuk (48); baino egunean (12); baino ehun (29); baino emaitza (46); baino emaitza hobeak (24); baino emakume (11); baino erabakigarriagoa (11); baino eragin (26); baino eragin handiagoa (11); baino eraginkorragoa (11); baino ere (126); baino erneago (19); baino erosoago (14); baino errazago (90); baino errazagoa (58); baino errazagoa da (19); baino erraztasun (11); baino eskarmentu (13); baino eskasagoa (11); baino eskubide (11); baino estuago (26); baino eta (32); baino ez (6365); baino ez bada (27); baino ez baita (25); baino ez baitira (16); baino ez baititu (11); baino ez baitu (15); baino ez baitzen (20); baino ez da (739); baino ez dago (72); baino ez dagoela (12); baino ez daki (15); baino ez daude (57); baino ez daudela (12); baino ez dela (168); baino ez delako (13); baino ez den (38); baino ez dena (17); baino ez dio (32); baino ez diote (12); baino ez dira (371); baino ez direla (87); baino ez diren (17); baino ez ditu (178); baino ez dituela (22); baino ez dituen (12); baino ez ditugu (31); baino ez ditut (26); baino ez dituzte (80); baino ez dituztela (11); baino ez du (313); baino ez duela (60); baino ez duelako (12); baino ez dugu (65); baino ez duk (17); baino ez dut (78); baino ez dute (189); baino ez dutela (36); baino ez duzu (22); baino ez gara (33); baino ez genuen (19); baino ez izan (14); baino ez litzateke (21); baino ez luke (11); baino ez naiz (30); baino ez nintzen (24); baino ez nituen (20); baino ez nuen (67); baino ez omen (16); baino ez zaie (14); baino ez zaigu (16); baino ez zaio (30); baino ez zara (13); baino ez zegoen (31); baino ez zela (80); baino ez zen (359); baino ez zeuden (29); baino ez zien (13); baino ez zion (36); baino ez zioten (13); baino ez zirela (28); baino ez ziren (216); baino ez zituela (21); baino ez zituen (149); baino ez zituzten (58); baino ez zitzaion (21); baino ez zuela (30); baino ez zuen (281); baino ez zutela (13); baino ez zuten (145); baino ezagunagoa (14); baino ezagutzen (14); baino ezagutzen ez (12); baino ezer (28); baino ezin (379); baino ezin da (29); baino ezin daiteke (12); baino ezin du (19); baino ezin dute (15); baino ezin izan (48); baino ezin zen (12); baino ezin zuen (12); baino ezingo (27)

baino falta (19); baino falta ez (17)

baino garaiagoa (23); baino garbiago (34); baino garestiago (35); baino garestiagoa (16); baino garestiagoak (11); baino garrantzi gehiago (11); baino garrantzi handiagoa (60); baino garrantzia handiagoa (13); baino garrantzitsuagoa (110); baino garrantzitsuagoa da (45); baino garrantzitsuagoa dela (12); baino garrantzitsuagoak (15); baino gauza hoberik (16); baino gazteago (24); baino gazteagoa (52); baino gazteagoa zen (11); baino gazteagoak (17)

baino gehiago (6578); baino gehiago ari (23); baino gehiago atera (16); baino gehiago balio (81); baino gehiago behar (50); baino gehiago beharko (15); baino gehiago bildu (36); baino gehiago bizi (17); baino gehiago da (86); baino gehiago dago (23); baino gehiago daramatzate (12); baino gehiago daude (29); baino gehiago dela (37); baino gehiago den (11); baino gehiago dira (68); baino gehiago direla (26); baino gehiago ditu (21); baino gehiago dituen (13); baino gehiago dituzte (11); baino gehiago dituzten (18)

baino gehiago egin (110); baino gehiago egingo (17); baino gehiago egiten (22); baino gehiago egon (21); baino gehiago eman (43); baino gehiago ematen (14); baino gehiago eragin (13); baino gehiago ere (72); baino gehiago espero (12); baino gehiago eta (25); baino gehiago ez (89); baino gehiago ezagutzen (15); baino gehiago galdu (18); baino gehiago gastatu (12); baino gehiago gustatzen (14); baino gehiago hartu (13); baino gehiago hartzen (12); baino gehiago hil (68); baino gehiago hitz (14)

baino gehiago igaro (12); baino gehiago ikusi (13); baino gehiago iraun (35); baino gehiago irauten (12); baino gehiago izan (171); baino gehiago izango (60); baino gehiago izatea (22); baino gehiago izaten (13); baino gehiago jarri (12); baino gehiago jaso (18); baino gehiago jokatu (19); baino gehiago lortu (19); baino gehiago luzatu (23); baino gehiago maite (29); baino gehiago merezi (14)

baino gehiago pasatu (20); baino gehiago saldu (11); baino gehiago sartu (12); baino gehiago sufritu (18)

baino gehiago zauritu (12); baino gehiago zela (21); baino gehiago zen (29); baino gehiago ziren (27)

baino gehiagoan (12); baino gehiagok eman (14); baino gehiagok esan (13); baino gehiagok ez (11); baino gehiagok parte (14); baino gehiagoko (128); baino gehiagokoa (18); baino gehiagora (11); baino gehiagorako (15); baino gehiagorekin (30); baino gehiagoren (61); baino gehiagori (83); baino gehiagotan adierazi (11); baino gehiagotan aipatu (26); baino gehiagotan egin (32); baino gehiagotan egon (14); baino gehiagotan entzun (23); baino gehiagotan erran (16); baino gehiagotan esan (49); baino gehiagotan eskatu (16); baino gehiagotan gertatu (11); baino gehiagotan hitz (12); baino gehiagotan ikusi (38); baino gehiagotan izan (19); baino gehiagotan joan (11); baino gehiagotan pentsatu (15); baino gehiagotan saiatu (13); baino gehiagotan salatu (18); baino gehiagotik (12); baino gehiagoz (42)

baino gehixago (22); baino gehixeago (44); baino geldiago (13); baino geratzen (12); baino geroago (24); baino gertuago (47); baino gizon (26); baino gogo (24); baino gogorrago (34); baino gogorragoa (64); baino gogorragoa izan (15); baino gogorragoak (13); baino gogotsuago (23); baino goizago (41); baino gol (35); baino gol gehiago (19); baino gorago (118); baino goragoko (16); baino goraxeago (11); baino gozoago (15); baino gozoagoa (13); baino gusturago (19); baino gutiago (80); baino gutixago (11); baino gutxiago (550); baino gutxiago balio (11); baino gutxiago dituzten (13); baino gutxiago ez (13); baino gutxiago izan (19); baino gutxiagoan (14); baino gutxiagoko (41); baino gutxiagokoa (11); baino gutxiagora (25); baino gutxiagorekin (22)

baino hagitzez (34); baino hagitzez ere (15); baino hamabi (11); baino hamabost (11); baino hamaika (11); baino hamar (90); baino hamar aldiz (26); baino hamar bat (12); baino hamar urte (14); baino handiago (73); baino handiagoa (415); baino handiagoa da (72); baino handiagoa dela (30); baino handiagoa den (15); baino handiagoa izan (40); baino handiagoa izango (17); baino handiagoa zen (26); baino handiagoak (102); baino handiagoak dira (13); baino handiagoko (17); baino handiagorik (17); baino harago (38); baino harantzago (49); baino haratago (66); baino harroago (16); baino hilabete (43); baino hilabete batzuk (20); baino hilabete lehenago (11); baino hiru aldiz (34); baino hiru egun (18); baino hiru hilabete (15); baino hiru urte (15); baino hitz (15); baino hobe (95); baino hobe da (20); baino hobea (352); baino hobea da (56); baino hobea dela (39); baino hobea izan (25); baino hobea izango (18); baino hobeak (116); baino hobeak dira (19); baino hobeak direla (22); baino hobeki (261); baino hobeki ezagutzen (20); baino hoberik (38); baino hoberik ez (12); baino hobeto (921); baino hobeto ari (18); baino hobeto aritu (20); baino hobeto bizi (11); baino hobeto daki (21); baino hobeto egin (15); baino hobeto egiten (13); baino hobeto ezagutzen (75); baino hobeto ikusten (14); baino hobeto jokatu (27); baino hobeto moldatu (11); baino hobeto moldatzen (20); baino hobeto nago (11); baino hobeto ulertzen (11); baino hogei (27); baino hogeita (12); baino hotzago (16); baino hurbilago (47); baino huts (14)

baino ia (44); baino ikusten (21); baino ikusten ez (17); baino ilunago (21); baino ilunagoa (14); baino indar (86); baino indar gehiago (24); baino indar handiagoa (25); baino indartsuago (86); baino indartsuagoa (55); baino indartsuagoak (19); baino informazio (17); baino interes (17); baino isilago (22); baino itxura (28); baino itxura hobea (11); baino izan (26); baino izan ez (14); baino izango (13)

baino jakintsuago (11); baino jende (122); baino jende gehiago (65); baino jende gutxiago (13); baino jokalari (15)

baino kalte (41); baino kalte gehiago (11); baino kalte handiagoa (15); baino kasu (18); baino kasu gehiago (11); baino kolpe (11)

baino laburragoa (25); baino laguntza (13); baino lan (78); baino lan gehiago (22); baino lan handiagoa (11); baino larriago (14); baino larriagoa (49); baino larriagoa da (15); baino larriagoak (15); baino lasaiago (44); baino lasterrago (27); baino lau (77); baino lau aldiz (28); baino laurden (11); baino laurden bat (11); baino lehen (3978); baino lehen beste (15); baino lehen egin (34); baino lehen egingo (12); baino lehen ere (54); baino lehen esan (14); baino lehen eta (24); baino lehen ez (27); baino lehen hasi (11); baino lehen hil (16); baino lehen izan (17); baino lehen utzi (11); baino lehenago (1049); baino lehenago egin (12); baino lehenago ere (39); baino lehenago ez (11); baino lehenago hasi (11); baino lehenago heldu (11); baino lehenago iritsi (17); baino lehenagoko (99); baino lehenagokoa (65); baino lehenagokoak (28); baino lehenagotik (48); baino lehentxeago (113); baino lehentxoago (13); baino lehenxeago (13); baino leku (34); baino leunagoa (12); baino luzaroago (18); baino luzeago (53); baino luzeagoa (53); baino luzeagoak (18)

baino maila (55); baino maiteago (48); baino maiteagoa (12); baino maizago (32); baino mende (11); baino meritu (11); baino merkeago (24); baino merkeagoa (25); baino merkeagoa da (11); baino metro (12); baino mila (50); baino mila aldiz (28); baino mila bider (12); baino milioi (11); baino min (18); baino min handiagoa (11); baino minutu (50); baino minutu batzuk (25); baino modu (21); baino motelago (12)

baino nabarmen (24); baino nabarmenago (15); baino nabarmenagoa (11); baino nahiago (115); baino nahiago dut (12); baino nahiago izan (21); baino neurri (18); baino nor (109); baino nor gehiago (32)

baino okerrago (149); baino okerragoa (106); baino okerragoa da (30); baino okerragoak (20); baino ondorio (12); baino ordu (88); baino ordu batzuk (36); baino ordu erdi (12); baino ordubete (37); baino ordubete lehenago (26); baino ozenago (41)

baino parte (11); baino partida (23); baino pertsona (12); baino pisu (28); baino pisu handiagoa (14); baino pixka (61); baino pixka bat (61); baino politagoa (14); baino puntu (40); baino puntu bat (18)

baino sakonago (17); baino sakonagoa (28); baino sarriago (35); baino sasoi (16); baino segundo (15); baino seguruago (26); baino sei (58); baino sei hilabete (11); baino sendoago (23); baino sendoagoa (28); baino serioago (12); baino sutsuago (11)

baino talde (48); baino talde hobea (15); baino tarte (11); baino toki (13); baino tristeago (12); baino txarragoa (23); baino txarragoak (11); baino txikiagoa (142); baino txikiagoa da (22); baino txikiagoa dela (11); baino txikiagoa izan (17); baino txikiagoa izango (11); baino txikiagoak (41)

baino ugariago (30); baino ugariagoak (13); baino ur (14); baino urduriago (31); baino urrunago (109); baino urrutiago (18); baino urte (59); baino urte batzuk (23); baino urtebete (30); baino urtebete lehenago (17); baino usuago (12)

baino zabalago (13); baino zabalagoa (37); baino zaharrago (13); baino zaharragoa (82); baino zaharragoak (24); baino zailago (26); baino zailagoa (67); baino zailagoa da (14); baino zailtasun (13); baino zakarrago (12); baino zazpi (29); baino zein (124); baino zenbait (22); baino zerbait (194); baino zerbait gehiago (157); baino zertxobait (32); baino zigor (18); baino ziurrago (16); baino zoriontsuago (21); baino zorrotzago (15); baino zorrotzagoa (18); baino zorte (15); baino zortzi (20); baino zuhurrago (18); baino zurbilago (23); baino zuriago (35); baino zuriagoa (13); baino zuzenago (14)

bakan batzuk baino (14); bakar bat baino (17); bakarra baino (30); bakarra baino ez (16); balitz baino (28); balu baino (16); barruan baino (16); bat baino (2169); bat baino askoz (26); bat baino ez (629); bat baino ezin (11); bat baino gehiago (939); bat baino gehiagok (11); bat baino gehiagoren (24); bat baino gehiagotan (39); bat baino gutxiago (22); bat bestea baino (36); bata bestea baino (16); batean baino (107); batean baino ez (18); batean baino gehiagotan (33); batek baino (435); batek baino ez (36); batek baino gehiago (21); batek baino gehiagok (268); batekin baino (26); baten baino (12); batena baino (29); batenak baino (12); batera baino (27); batetik baino (18); batez baino (28); batez bestekoa baino (35); bati baino (82); bati baino gehiagori (59); batzuek baino (44); batzuek baino ez (12); batzuek besteek baino (15); batzuetan baino (72); batzuk baino (258); batzuk baino ez (142); batzuk baino gehiago (14); batzuk besteak baino (52); begira baino (11); begiratu baino (14); begiratzea baino (15); behar baino (310); behar baino gehiago (60); behar baino lehen (17); behar baino lehenago (31); behar den baino (11); behar dena baino (15); behin baino (1307); behin baino ez (58); behin baino gehiagotan (1224); behin ere baino (12); beldurra baino (18); beltza baino (16); bera baino (562); bera baino askoz (28); bera baino ere (14); bera baino gehiago (31); bera baino lehen (19); bera baino lehenago (17); bera baino zaharragoa (19); beraiek baino (23); berak baino (162); berak baino gehiago (27); berak nahi baino (14); berak uste baino (12); berandu baino (119); berandu baino lehen (112); berant baino (18); berant baino lehen (18); berari baino (16); berea baino (13); berean baino (43); berria baino (17); bertan baino (16); bertzeak baino (28); beste bat baino (17); beste batzuek baino (17); beste batzuetan baino (24); beste batzuk baino (45); beste edozein baino (14); beste ezer baino (118); beste ezerk baino (16); beste guztiak baino (21); beste inon baino (58); beste inor baino (41); beste inork baino (82); bestea baino (98); besteak baino (299); besteak baino gehiago (41); besteak baino hobea (12); besteek baino (89); besteek baino gehiago (15); besteetan baino (53); bestekoa baino (37); besteok baino (14); bestetan baino (17); bete baino (68); bete baino lehen (37); betetzea baino (12); bezala baino (15); bezperan baino (17); bi aste baino (17); bi baino (93); bi baino ez (53); bi baino gehiago (21); bi hilabete baino (27); bi ordu baino (16); bi urte baino (70); biak baino (25); bidea baino (17); bidez baino (36); bidez baino ez (14); bidezko den baino (16); bik baino (12); bildu baino (11); bilera baino (13); bitan baino (14); bitartez baino (34); bitartez baino ez (17); bizi baino (24); bizia baino (14); bizitza baino (11); bizitzea baino (19); biztanle baino (24); biztanle baino gehiago (11); bost minutu baino (14); bost urte baino (27); bota baino (24); bota baino lehen (11); bukatu baino (90); bukatu baino lehen (72); burua baino (33); bururatu baino (14); bururatu baino lehen (12); buruz baino (20)

da behin baino (18); da hori baino (13); dago hori baino (16); dagoena baino (29); daitekeena baino (11); dela baino (14); den baino (102); den baino gehiago (21); den baino gutiago (11); den urtean baino (22); dena baino (148); dena baino askoz (19); dena baino gehiago (21); denak baino (32); denbora baino (21); denboran baino (12); denean baino (20); desagertu baino (12); deus baino (18); dezakeena baino (23); dioena baino (16); dira nor baino (32); diren baino (31); direnak baino (43); dirua baino (20); dirudien baino (11); dituenak baino (24); dolar baino (37); dolar baino gehiago (14); dolar bat baino (15); du batek baino (19); du behin baino (25); dudana baino (21); duela urtebete baino (11); duen baino (57); duena baino (141); duena baino askoz (11); duena baino gehiago (16); duenak baino (13); dugun baino (20); duguna baino (37); duten baino (27); dutena baino (73); dutena baino gehiago (17); dutenak baino (19); duzuna baino (14)

edozein baino (22); edozeinek baino (15); edozer baino (14); edukitzea baino (18); egia baino (17); egin baino (298); egin baino lehen (161); egin baino lehenago (29); egindakoa baino (17); egitea baino (164); egitea baino ez (22); egitea baino gehiago (12); egiteko baino (35); egiteko baino ez (13); egiten baino (12); egiten hasi baino (15); egon baino (20); egotea baino (46); eguerdia baino (17); egun baino (93); egun baino ez (15); egun baino gehiago (27); egun bat baino (17); eguna argitu baino (16); eguna baino (35); eguna baino lehen (12); egundo baino (11); egunean baino (23); egunean baino egunean (11); egunetan baino (22); egungoa baino (11); egunsentia baino (26); egunsentia baino lehen (17); eguzkia baino (17); ehun baino (18); ehun baino gehiago (13); ehun urte baino (20); ekaina baino (14); ekin baino (17); ekin baino lehen (15); emakumeak baino (13); emakumeek baino (12); eman baino (94); eman baino lehen (39); ematea baino (50); entzun baino (25); entzun baino lehen (12); entzutea baino (12); epe berean baino (28); epea baino (14); erabaki baino (18); erabaki baino lehen (15); eraman baino (14); erantzun baino (22); erantzun baino lehen (17); erdi baino (70); erdi baino ez (12); erdi baino gehiago (25); erdi bat baino (11); erdia baino (174); erdia baino ez (23); erdia baino gehiago (110); erdia baino gutxiago (12); erdiak baino (93); erdiak baino gehiago (57); erdiak baino gehiagok (14); erdiek baino (20); erdiek baino gehiagok (19); erdizka baino (11); ere baino (52); ere behin baino (40); ere inoiz baino (13); ere ohi baino (19); ere uste baino (13); erori baino (16); esan baino (41); esan baino lehen (24); esandakoa baino (14); esatea baino (36); eskatu baino (18); espero baino (159); espero baino askoz (11); espero baino gehiago (14); eta bat baino (13); eta behar baino (20); eta behin baino (74); eta bera baino (21); eta erdi baino (32); eta hori baino (33); eta hura baino (13); eta inoiz baino (58); eta lehen baino (26); eta nahi baino (14); eta ni baino (21); eta ohi baino (19); eta ondo baino (11); eta sekula baino (13); eta sekulan baino (11); eta uste baino (44); etorri baino (50); etorri baino lehen (28); etxea baino (12); etxeak baino (13); etxean baino (31); eurak baino (16); euro baino (79); euro baino gehiago (37); europan baino (15); euskal herrian baino (13); euskara baino (13); euskaraz baino (12); ez baino (46); ezagutu baino (18); ezarri baino (16); ezer baino (260); ezer baino gehiago (68); ezer baino lehen (148); ezer baino lehenago (16); ezer esan baino (14); ezerk baino (23); ezerk baino gehiago (11); ezkondu baino (18); ezkondu baino lehen (14)

gainerakoak baino (18); gaiztoa baino (11); galdetu baino (13); galdu baino (29); galtzea baino (25); garai batean baino (12); garaia baino (38); garaia baino lehen (28); garaian baino (16); gaua baino (16); gauerdia baino (24); gauerdia baino lehen (12); gaur baino (22); gauza baino (11); gauza bat baino (11); gazteak baino (15); gehiago baino (13); gehienak baino (13); gelditu baino (12); genuen baino (19); genuena baino (20); geratu baino (18); gerra baino (20); gerra hasi baino (18); gertatu baino (53); gertatu baino lehen (22); gisa baino (44); gisa baino ez (19); gizakia baino (14); gizona baino (27); gizonak baino (30); gizonek baino (17); gizonezkoak baino (15); gizonezkoek baino (11); gizonezkoena baino (12); goizean baino (12); gol baino (31); gol baino ez (14); gol baino gehiago (11); gorputza baino (21); gradu baino (13); gu baino (177); gu baino askoz (12); gu baino gehiago (14); guk baino (88); guk baino gehiago (19); guk uste baino (14); gurea baino (47); gureak baino (16); gutxi batzuk baino (37); guziak baino (15); guztia baino (51); guztiak baino (184); guztiak baino gehiago (15); guztiek baino (53); guztiek baino gehiago (13)

haiek baino (107); haizea baino (16); hamabost urte baino (14); hamar minutu baino (14); hamar urte baino (70); han baino (16); handia baino (14); hark baino (49); harria baino (26); hartan baino (26); hartu baino (90); hartu baino lehen (47); hartu baino lehenago (12); hartzea baino (30); hasi baino (414); hasi baino ez (32); hasi baino lehen (227); hasi baino lehenago (33); hasi baino ordu (13); hasiera baino (32); hasiera baino ez (23); hasieran baino (35); hasieran uste baino (12); hastea baino (16); hau baino (131); hau baino ez (11); hauek baino (23); haur baino (12); hauteskundeak baino (30); hauteskundeak baino lehen (15); hauxe baino (19); hauxe baino ez (16); heldu baino (62); heldu baino lehen (39); hemen baino (51); herena baino (18); heriotza baino (29); herrialdeetan baino (15); herrian baino (18); herritar baino (11); hi baino (33); hik baino (13); hil baino (134); hil baino egun (12); hil baino lehen (44); hilabete baino (122); hilabete baino ez (18); hilabete baino gehiago (48); hilabete baino gutxiago (12); hilabete bat baino (11); hiltzea baino (22); hiru baino (26); hiru baino ez (19); hiru hilabete baino (16); hiru puntu baino (14); hiru urte baino (35); hiruhilekoan baino (16); hitz baino (22); hitz egin baino (17); hitza baino (18); hitzak baino (40); hitzek baino (15); hitzek baino gehiago (11); hitzez baino (17); hitzordua baino (14); hizkuntza bat baino (14); hogei urte baino (25); honek baino (13); hori baino (685); hori baino askoz (40); hori baino ez (57); hori baino garrantzitsuagoa (13); hori baino gauza (30); hori baino gehiago (130); hori baino lehen (59); hori baino lehenago (34); horiek baino (108); horiek baino gehiago (12); horietan baino (12); horixe baino (38); horixe baino ez (31); horrek baino (32); horretan baino (11); hotsa baino (11); hura baino (243); hura baino lehen (14); huts baino (11); hutsa baino (75); hutsa baino ez (29); hutsa baino gehiago (20); hutsak baino (18)

iaz baino (261); iaz baino hobeto (21); iazkoa baino (24); ibili baino (13); ibiltzea baino (29); idatzi baino (14); igaro baino (17); igaro baino lehen (16); igo baino (11); ikasle baino (18); ikasle baino gehiago (11); ikusi baino (46); ikustea baino (42); ilundu baino (27); ilundu baino lehen (23); indarra baino (15); inguru baino (11); inoiz baino (1124); inoiz baino argiago (13); inoiz baino beharrezkoagoa (24); inoiz baino biziago (13); inoiz baino garestiago (12); inoiz baino gehiago (142); inoiz baino gertuago (18); inoiz baino handiagoa (18); inoiz baino hobeto (36); inoiz baino indartsuago (14); inoiz baino jende (14); inon baino (104); inon baino gehiago (12); inor baino (99); inor baino gehiago (22); inori baino (16); inork baino (212); inork baino gehiago (35); inork baino hobeki (16); inork baino hobeto (72); inork baino lehenago (11); inork uste baino (13); irabaztea baino (19); iragan sasoian baino (11); iragarri baino (19); irakurri baino (11); ireki baino (11); iritsi baino (162); iritsi baino lehen (105); iritsi baino lehenago (17); irten baino (41); irten baino lehen (36); itxi baino (41); itxi baino lehen (25); itxura baino (13); itzala baino (14); itzuli baino (34); itzuli baino lehen (17); itzultzea baino (11); izaera baino (11); izan baino (176); izan baino lehen (103); izan baino lehenago (15); izana baino (11); izatea baino (99); izatea baino ez (11); izateko baino (11); izen bat baino (11); izena baino (18)

jaio baino (24); jakin baino (19); jakitea baino (20); jarraitu baino (17); jarraitzea baino (18); jarri baino (36); jarri baino lehen (15); jartzea baino (23); jaso baino (19); jaz baino (36); jo baino (48); jo baino lehen (27); joan baino (98); joan baino lehen (59); joan baino lehenago (13); joatea baino (13)

kalte baino (18); kide baino (11); kilo baino (17); kilometro baino (38); kilometro baino gehiago (12); koadro baino (18); kontra baino (13); kontrarioak baino (11); kontua baino (26); kontua baino ez (16); kopurua baino (24)

lagun baino (101); lagun baino gehiago (61); lagun baino gehiagok (15); lagunak baino (20); lagunek baino (22); lagunek baino gehiagok (18); lana baino (20); langile baino (37); langile baino gehiago (14); langile baino gutxiago (13); laster baino (13); lau urte baino (35); laurden baino (11); laurden bat baino (12); laurdena baino (14); legea baino (12); lehen baino (355); lehen baino askoz (20); lehen baino gehiago (17); lehen baino hobeto (15); lehen baino lehen (14); lehenago baino (24); lehenengoa baino (16); lehengoa baino (19); lekua baino (11); libera baino (11); logikoa baino (12); lortu baino (16); lortzea baino (14); lukeena baino (14); lurra baino (29); luze baino (29); luze baino lehen (23)

maila baino (21); mende baino (16); mende bat baino (13); merezi baino (21); mesede baino (11); metro baino (42); metro koadro baino (13); mila baino (25); mila baino gehiago (15); mila lagun baino (14); mila urte baino (14); milioi baino (20); milioi dolar baino (12); milioi euro baino (30); mintzatu baino (11); minutu baino (84); minutu baino ez (26); minutu baino gehiago (18); minutu baino lehen (13); minutu bat baino (22); modu bat baino (14); mota bat baino (11)

nagusia baino (12); nahi baino (211); nahi baino gehiago (37); nahi baino gehiagotan (13); nahi baino lehenago (20); nehoiz baino (45); nehork baino (16); nehork baino hobeki (11); nehork uste baino (23); neu baino (19); neuk baino (12); ni baino (468); ni baino askoz (23); ni baino gazteagoa (11); ni baino gehiago (16); ni baino hobeto (13); ni baino lehen (12); ni baino lehenago (21); ni baino zaharragoa (13); nik baino (204); nik baino askoz (17); nik baino gehiago (24); nik baino hobeki (18); nik baino hobeto (40); nik nahi baino (17); nik uste baino (43); nirea baino (29); nireak baino (14); niri baino (13); nor baino (113); nor baino nor (108); normala baino (21); normalean baino (50); nuen baino (31); nuena baino (40)

ohartu baino lehen (22); oheratu baino lehen (14); ohi baino (382); ohi baino gehiago (26); ohi zuen baino (12); ohikoa baino (37); oin baino (20); on baino (28); ona baino (20); onak baino (18); onartu baino (26); onartutakoa baino (11); onartzea baino (14); ondo baino hobeto (235); ondoren baino (13); ondorio baino (18); ondorio baino ez (12); ondorioa baino (15); ongi baino hobeki (53); ongi baino hobeto (23); orain arte baino (34); orain artekoa baino (11); orain baino (112); orain baino lehen (15); orain inoiz baino (14); orain lehen baino (11); oraingoa baino (14); oraingoak baino (15); ordu baino (60); ordu baino gehiago (41); ordu erdi baino (22); ordua baino (41); orduan baino (45); ordubete baino (35); ordubete baino gehiago (14); oro baino (23); osasuna baino (14); osasunak baino (13); osoa baino (17); osoan baino (15)

pare bat baino (12); partida baino (59); partida baino ez (21); partida baino gehiago (18); partida bat baino (12); partida hasi baino (18); pasa baino (11); pasatu baino lehen (19); pentsatu baino (20); pertsona baino (101); pertsona baino gehiago (71); pertsonak baino (19); pezeta baino (11); politikoa baino (23); politikoa baino ez (14); politikoak baino (13); preso baino (12); prezioa baino (16); proposamena baino (11); puntu baino (79); puntu baino ez (29); puntu baino gehiago (29)

sartu baino (93); sartu baino lehen (56); sartzea baino (18); sasoian baino (16); segundo baino (21); sei hilabete baino (17); sekula baino (195); sekula baino gehiago (30); sekulan baino (135); sekulan baino gehiago (38); sinadura baino (11); soil bat baino (19); soila baino (35); soila baino ez (11); sortu baino (55); sortu baino lehen (20); sortzea baino (11)

talde baino (12); taldea baino (16); taldeak baino (16); tanto baino (16); txiki bat baino (36); txikia baino (13); txikiak baino (11); tximista baino (13)

uda baino (42); uda baino lehen (37); ura baino (23); urrea baino (15); urte baino (612); urte baino askoz (12); urte baino ez (88); urte baino gehiago (229); urte baino gehiagoko (18); urte baino gehiagoz (17); urte baino gutxiago (51); urte baino lehen (21); urte baino lehenago (14); urte bete baino (26); urtea amaitu baino (24); urtea baino (26); urtea baino lehen (14); urtea bukatu baino (16); urtean baino (188); urtebete baino (76); urtebete baino gehiago (36); urteetan baino (59); urtekoa baino (11); urtetan baino (22); usaian baino (61); uste baino (895); uste baino arazo (18); uste baino askoz (57); uste baino denbora (14); uste baino errazago (26); uste baino gehiago (101); uste baino gutxiago (20); uste baino handiagoa (12); uste baino hobeto (35); uste baino larriagoa (14); uste baino lehen (14); uste baino lehenago (48); uste baino zailagoa (12); uste dugun baino (12); uste nuena baino (13); uste zuten baino (11); uste zutena baino (11); utzi baino (49); utzi baino lehen (21); uztailean baino (12); uztea baino (24)

zabala baino (11); zabaldu baino (34); zabaldu baino lehen (16); zaharra baino (11); zati bat baino (19); zein baino (127); zein baino zein (123); zela baino (15); zen baino (41); zena baino (61); zenean baino (32); zera baino (37); zera baino ez (20); zerbait baino (14); zerua baino (13); zezakeena baino (12); zibila baino (11); zirenak baino (11); zu baino (100); zuek baino (29); zuen baino (58); zuen batek baino (11); zuen behin baino (22); zuena baino (96); zuena baino askoz (11); zuena baino gehiago (17); zuenean baino (14); zuk baino (49); zuk uste baino (12); zuria baino (12); zuten baino (30); zutena baino (56)


baino (orobat baiño g.er., bano g.er., baindo g.er. eta beno g.er.) junt desberdintasunezko erkaketan erabiltzen den hitza. (ikus beheko konbinatorian baino juntagailuaren agerraldi maizkoenak).
1 bainoago baino gehiago, baino areago.

Jendea pintatzen zuen, heriotzaren itzala gainean arrastaka, gorputz bainoago gorpu baitziren.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 263. orr.

Adiskide bainoago lagun diren pertsona prestuekin.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 38. orr.

Eskuzabalagoa baitzen gaiztoa bainoago.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 457. orr.

Atsegina zen, polita bainoago; ona, buruargia bainoago.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 388. orr.

Airosoa ederra bainoago, geldiezintasun urduri baten jabe zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 59. orr.

Dick, esate baterako, jatorra da, xakelaria bera ere, jakintsua nik uste, ni bainoago bai behintzat.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 86. orr.

Preso ohiak bainoago izar handi bi ziren nire lagunak ikasleen begietan.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 65. orr.

Erabaki juridikoa bainoago, politikoa izan zela esan genuelako.  Berria - Euskal Herria   2004-04-22

Hunkiturik zegoela zirudien, atezuan bainoago.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 105. orr.

Baiezkoa eman nion, bozkarioz bainoago etsipenez.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 162. orr.

Emakumeek sorbaldak erorixe zituzten, hotzagatik bainoago beldurragatik, giza gorputzak kuzkurtzen, txikitzen eta ahultzen dituen sentimendu horregatik. orduan nolabaiteko laguntasun publikoa sortzen da, elkarrenganako beldurrean oinarrituta dagoena, maitasunean bainoago.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 12. orr.

Berehala antzeman zion begiradan, oraindik maiteminak egiten zion gainezka, alkoholak bainoago.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 124. orr.

Zoriontsu izatearen ezinaz bainoago, itxaropenaren beharraz.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 74. orr.

Hiztegi bat bainoago, hobe luke arrantzale-kanabera ondo hornitu bat erostea senarrari.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 67. orr.

Pertsonaia arketipoak sortu bainoago, Laclosek idazketa arketipoak sortzen ditu.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 19. orr.

Ikasia baitzuen ordurako norberaren inozotasunak errukira bainoago maltzurkeriara bultzatzen dituela besteak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 50. orr.

Aldeak hezeak ziren, denborak leunduak gizalanak bainoago.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 117. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 11 aldiz agertzen direnak)

abendua baino lehen (27); abiatu baino (34); abiatu baino lehen (28); adierazten duena baino (11); agertu baino (34); agertu baino lehen (15); agindu baino (11); ahal izan baino (28); ahaztu baino (14); ahaztu baino lehen (14); aintzineko urtean baino (12); aintzineko urtetan baino (12); aita baino (18); aitzakia baino (17); aitzakia baino ez (17); aldatu baino (17); alde baino (14); alde egin baino (52); aldea baino (15); aldi bat baino (62); aldian baino (20); aldiz baino (29); aldiz baino ez (14); ale baino (11); ama baino (17); amaiera baino (13); amaitu baino (105); amaitu baino lehen (84); amak baino (12); anaia baino (16); apur bat baino (14); arabera baino (19); arazo bat baino (13); arazoa baino (12); areagotu baino (36); areagotu baino ez (34); arestian baino (14); argi baino (28); argi baino argiago (22); argia baino (15); argitu baino (32); argitu baino lehen (22); arima baino (13); arin baino (15); arin baino arinago (15); aroa baino (14); arrazoi bat baino (14); arrunta baino (14); arte baino (65); artean baino (55); artekoa baino (25); asko baino (39); askok baino (28); askotan baino (12); asmatu baino (11); aste baino (31); astebete baino (31); atera baino (39); atera baino lehen (28); atzo baino (20); aukera baino (22); aukera baino ez (15); aukera bat baino (18); aurka baino (18); aurkaria baino (20); aurkariak baino (25); aurkitzea baino (11); aurrean baino (11); aurreikusi baino (19); aurreikusitakoa baino (25); aurreko urtean baino (95); aurreko urteetan baino (23); aurrekoa baino (60); aurrekoak baino (39); aurrekoan baino (41); aurrekoetan baino (14); aurrera egin baino (12); aurretik baino (23); aurten baino (21); aurten inoiz baino (13); aurtengoa baino (15); azaldu baino (19); azaldu baino lehen (15); azalekoa baino (11); azkar baino (34); azkar baino azkarrago (15); azkar baino lehen (18)

baimendutakoa baino (12); baina hori baino (75); baina hura baino (11); baina inoiz baino (15); baina uste baino (19)

baino aberatsagoa (14); baino agudoago (14); baino ahalmen (11); baino ahaltsuago (11); baino ahaltsuagoa (15); baino ahulago (20); baino ahulagoa (13); baino aise (108); baino aise gehiago (11); baino aiseago (22); baino alaiago (11); baino altuagoa (30); baino anitzez (58); baino anitzez ere (16); baino anitzez gehiago (11); baino apalago (27); baino apalagoa (39); baino apalagoak (14); baino apur (56); baino apur bat (56); baino arazo (58); baino arazo gehiago (34); baino ardura (14); baino are (130); baino are gehiago (18); baino areago (327); baino argalago (11); baino argi (14); baino argiago (71); baino argiagoa (19); baino arinago (93); baino arinagoa (21); baino arrakasta (20); baino arrazoi (12); baino arreta (26); baino arrisku (23); baino arriskutsuagoa (24); baino askoz (1491); baino askoz ere (385); baino askoz gehiago (249); baino askoz gorago (13); baino askoz gutxiago (26); baino askoz handiagoa (46); baino askoz hobea (33); baino askoz hobeto (53); baino askoz lehenago (71); baino askoz lehenagotik (20); baino askoz okerrago (12); baino askoz txikiagoa (12); baino askoz zaharragoa (12); baino askozaz (68); baino askozaz ere (17); baino aste (21); baino astebete (26); baino astebete lehenago (16); baino atseginagoa (15); baino atzerago (22); baino aukera (41); baino aukera gehiago (17); baino aurpegi (11); baino aurrerago (15); baino ausartago (11); baino azkarrago (136); baino azkarragoa (31)

baino babes (21); baino balio (33); baino bat (31); baino bat gehiago (15); baino bat gutxiago (12); baino bederatzi (16); baino behar (11); baino beharrezkoagoa (31); baino beherago (30); baino beldur (21); baino beldur handiagoa (12); baino beltzago (12); baino beranduago (66); baino bere (15); baino beroago (21); baino beste (60); baino bi (227); baino bi aldiz (39); baino bi aste (15); baino bi egun (22); baino bi hilabete (11); baino bi ordu (11); baino bi urte (38); baino bide (16); baino bikainagoa (14); baino biziago (32); baino biziagoa (16); baino biziki (27); baino bizkorrago (61); baino bizkorragoa (15); baino bizpahiru (16); baino bortitzago (19); baino bortitzagoa (17); baino bost (94); baino bost aldiz (21); baino bost minutu (11); baino botere (12); baino boto (15); baino buru (14)

baino denbora (90); baino denbora gehiago (47); baino dezente (64); baino dezentez (17); baino diru (78); baino diru gehiago (45); baino diru gutxiago (17); baino doi (11); baino dotoreago (11)

baino ederrago (36); baino ederragoa (52); baino egin (19); baino egin ez (11); baino egiten (24); baino egiten ez (19); baino egoera (30); baino egokiago (15); baino egokiagoa (17); baino egun (90); baino egun bat (32); baino egun batzuk (48); baino egunean (12); baino ehun (29); baino emaitza (46); baino emaitza hobeak (24); baino emakume (11); baino erabakigarriagoa (11); baino eragin (26); baino eragin handiagoa (11); baino eraginkorragoa (11); baino ere (126); baino erneago (19); baino erosoago (14); baino errazago (90); baino errazagoa (58); baino errazagoa da (19); baino erraztasun (11); baino eskarmentu (13); baino eskasagoa (11); baino eskubide (11); baino estuago (26); baino eta (32); baino ez (6365); baino ez bada (27); baino ez baita (25); baino ez baitira (16); baino ez baititu (11); baino ez baitu (15); baino ez baitzen (20); baino ez da (739); baino ez dago (72); baino ez dagoela (12); baino ez daki (15); baino ez daude (57); baino ez daudela (12); baino ez dela (168); baino ez delako (13); baino ez den (38); baino ez dena (17); baino ez dio (32); baino ez diote (12); baino ez dira (371); baino ez direla (87); baino ez diren (17); baino ez ditu (178); baino ez dituela (22); baino ez dituen (12); baino ez ditugu (31); baino ez ditut (26); baino ez dituzte (80); baino ez dituztela (11); baino ez du (313); baino ez duela (60); baino ez duelako (12); baino ez dugu (65); baino ez duk (17); baino ez dut (78); baino ez dute (189); baino ez dutela (36); baino ez duzu (22); baino ez gara (33); baino ez genuen (19); baino ez izan (14); baino ez litzateke (21); baino ez luke (11); baino ez naiz (30); baino ez nintzen (24); baino ez nituen (20); baino ez nuen (67); baino ez omen (16); baino ez zaie (14); baino ez zaigu (16); baino ez zaio (30); baino ez zara (13); baino ez zegoen (31); baino ez zela (80); baino ez zen (359); baino ez zeuden (29); baino ez zien (13); baino ez zion (36); baino ez zioten (13); baino ez zirela (28); baino ez ziren (216); baino ez zituela (21); baino ez zituen (149); baino ez zituzten (58); baino ez zitzaion (21); baino ez zuela (30); baino ez zuen (281); baino ez zutela (13); baino ez zuten (145); baino ezagunagoa (14); baino ezagutzen (14); baino ezagutzen ez (12); baino ezer (28); baino ezin (379); baino ezin da (29); baino ezin daiteke (12); baino ezin du (19); baino ezin dute (15); baino ezin izan (48); baino ezin zen (12); baino ezin zuen (12); baino ezingo (27)

baino falta (19); baino falta ez (17)

baino garaiagoa (23); baino garbiago (34); baino garestiago (35); baino garestiagoa (16); baino garestiagoak (11); baino garrantzi gehiago (11); baino garrantzi handiagoa (60); baino garrantzia handiagoa (13); baino garrantzitsuagoa (110); baino garrantzitsuagoa da (45); baino garrantzitsuagoa dela (12); baino garrantzitsuagoak (15); baino gauza hoberik (16); baino gazteago (24); baino gazteagoa (52); baino gazteagoa zen (11); baino gazteagoak (17)

baino gehiago (6578); baino gehiago ari (23); baino gehiago atera (16); baino gehiago balio (81); baino gehiago behar (50); baino gehiago beharko (15); baino gehiago bildu (36); baino gehiago bizi (17); baino gehiago da (86); baino gehiago dago (23); baino gehiago daramatzate (12); baino gehiago daude (29); baino gehiago dela (37); baino gehiago den (11); baino gehiago dira (68); baino gehiago direla (26); baino gehiago ditu (21); baino gehiago dituen (13); baino gehiago dituzte (11); baino gehiago dituzten (18)

baino gehiago egin (110); baino gehiago egingo (17); baino gehiago egiten (22); baino gehiago egon (21); baino gehiago eman (43); baino gehiago ematen (14); baino gehiago eragin (13); baino gehiago ere (72); baino gehiago espero (12); baino gehiago eta (25); baino gehiago ez (89); baino gehiago ezagutzen (15); baino gehiago galdu (18); baino gehiago gastatu (12); baino gehiago gustatzen (14); baino gehiago hartu (13); baino gehiago hartzen (12); baino gehiago hil (68); baino gehiago hitz (14)

baino gehiago igaro (12); baino gehiago ikusi (13); baino gehiago iraun (35); baino gehiago irauten (12); baino gehiago izan (171); baino gehiago izango (60); baino gehiago izatea (22); baino gehiago izaten (13); baino gehiago jarri (12); baino gehiago jaso (18); baino gehiago jokatu (19); baino gehiago lortu (19); baino gehiago luzatu (23); baino gehiago maite (29); baino gehiago merezi (14)

baino gehiago pasatu (20); baino gehiago saldu (11); baino gehiago sartu (12); baino gehiago sufritu (18)

baino gehiago zauritu (12); baino gehiago zela (21); baino gehiago zen (29); baino gehiago ziren (27)

baino gehiagoan (12); baino gehiagok eman (14); baino gehiagok esan (13); baino gehiagok ez (11); baino gehiagok parte (14); baino gehiagoko (128); baino gehiagokoa (18); baino gehiagora (11); baino gehiagorako (15); baino gehiagorekin (30); baino gehiagoren (61); baino gehiagori (83); baino gehiagotan adierazi (11); baino gehiagotan aipatu (26); baino gehiagotan egin (32); baino gehiagotan egon (14); baino gehiagotan entzun (23); baino gehiagotan erran (16); baino gehiagotan esan (49); baino gehiagotan eskatu (16); baino gehiagotan gertatu (11); baino gehiagotan hitz (12); baino gehiagotan ikusi (38); baino gehiagotan izan (19); baino gehiagotan joan (11); baino gehiagotan pentsatu (15); baino gehiagotan saiatu (13); baino gehiagotan salatu (18); baino gehiagotik (12); baino gehiagoz (42)

baino gehixago (22); baino gehixeago (44); baino geldiago (13); baino geratzen (12); baino geroago (24); baino gertuago (47); baino gizon (26); baino gogo (24); baino gogorrago (34); baino gogorragoa (64); baino gogorragoa izan (15); baino gogorragoak (13); baino gogotsuago (23); baino goizago (41); baino gol (35); baino gol gehiago (19); baino gorago (118); baino goragoko (16); baino goraxeago (11); baino gozoago (15); baino gozoagoa (13); baino gusturago (19); baino gutiago (80); baino gutixago (11); baino gutxiago (550); baino gutxiago balio (11); baino gutxiago dituzten (13); baino gutxiago ez (13); baino gutxiago izan (19); baino gutxiagoan (14); baino gutxiagoko (41); baino gutxiagokoa (11); baino gutxiagora (25); baino gutxiagorekin (22)

baino hagitzez (34); baino hagitzez ere (15); baino hamabi (11); baino hamabost (11); baino hamaika (11); baino hamar (90); baino hamar aldiz (26); baino hamar bat (12); baino hamar urte (14); baino handiago (73); baino handiagoa (415); baino handiagoa da (72); baino handiagoa dela (30); baino handiagoa den (15); baino handiagoa izan (40); baino handiagoa izango (17); baino handiagoa zen (26); baino handiagoak (102); baino handiagoak dira (13); baino handiagoko (17); baino handiagorik (17); baino harago (38); baino harantzago (49); baino haratago (66); baino harroago (16); baino hilabete (43); baino hilabete batzuk (20); baino hilabete lehenago (11); baino hiru aldiz (34); baino hiru egun (18); baino hiru hilabete (15); baino hiru urte (15); baino hitz (15); baino hobe (95); baino hobe da (20); baino hobea (352); baino hobea da (56); baino hobea dela (39); baino hobea izan (25); baino hobea izango (18); baino hobeak (116); baino hobeak dira (19); baino hobeak direla (22); baino hobeki (261); baino hobeki ezagutzen (20); baino hoberik (38); baino hoberik ez (12); baino hobeto (921); baino hobeto ari (18); baino hobeto aritu (20); baino hobeto bizi (11); baino hobeto daki (21); baino hobeto egin (15); baino hobeto egiten (13); baino hobeto ezagutzen (75); baino hobeto ikusten (14); baino hobeto jokatu (27); baino hobeto moldatu (11); baino hobeto moldatzen (20); baino hobeto nago (11); baino hobeto ulertzen (11); baino hogei (27); baino hogeita (12); baino hotzago (16); baino hurbilago (47); baino huts (14)

baino ia (44); baino ikusten (21); baino ikusten ez (17); baino ilunago (21); baino ilunagoa (14); baino indar (86); baino indar gehiago (24); baino indar handiagoa (25); baino indartsuago (86); baino indartsuagoa (55); baino indartsuagoak (19); baino informazio (17); baino interes (17); baino isilago (22); baino itxura (28); baino itxura hobea (11); baino izan (26); baino izan ez (14); baino izango (13)

baino jakintsuago (11); baino jende (122); baino jende gehiago (65); baino jende gutxiago (13); baino jokalari (15)

baino kalte (41); baino kalte gehiago (11); baino kalte handiagoa (15); baino kasu (18); baino kasu gehiago (11); baino kolpe (11)

baino laburragoa (25); baino laguntza (13); baino lan (78); baino lan gehiago (22); baino lan handiagoa (11); baino larriago (14); baino larriagoa (49); baino larriagoa da (15); baino larriagoak (15); baino lasaiago (44); baino lasterrago (27); baino lau (77); baino lau aldiz (28); baino laurden (11); baino laurden bat (11); baino lehen (3978); baino lehen beste (15); baino lehen egin (34); baino lehen egingo (12); baino lehen ere (54); baino lehen esan (14); baino lehen eta (24); baino lehen ez (27); baino lehen hasi (11); baino lehen hil (16); baino lehen izan (17); baino lehen utzi (11); baino lehenago (1049); baino lehenago egin (12); baino lehenago ere (39); baino lehenago ez (11); baino lehenago hasi (11); baino lehenago heldu (11); baino lehenago iritsi (17); baino lehenagoko (99); baino lehenagokoa (65); baino lehenagokoak (28); baino lehenagotik (48); baino lehentxeago (113); baino lehentxoago (13); baino lehenxeago (13); baino leku (34); baino leunagoa (12); baino luzaroago (18); baino luzeago (53); baino luzeagoa (53); baino luzeagoak (18)

baino maila (55); baino maiteago (48); baino maiteagoa (12); baino maizago (32); baino mende (11); baino meritu (11); baino merkeago (24); baino merkeagoa (25); baino merkeagoa da (11); baino metro (12); baino mila (50); baino mila aldiz (28); baino mila bider (12); baino milioi (11); baino min (18); baino min handiagoa (11); baino minutu (50); baino minutu batzuk (25); baino modu (21); baino motelago (12)

baino nabarmen (24); baino nabarmenago (15); baino nabarmenagoa (11); baino nahiago (115); baino nahiago dut (12); baino nahiago izan (21); baino neurri (18); baino nor (109); baino nor gehiago (32)

baino okerrago (149); baino okerragoa (106); baino okerragoa da (30); baino okerragoak (20); baino ondorio (12); baino ordu (88); baino ordu batzuk (36); baino ordu erdi (12); baino ordubete (37); baino ordubete lehenago (26); baino ozenago (41)

baino parte (11); baino partida (23); baino pertsona (12); baino pisu (28); baino pisu handiagoa (14); baino pixka (61); baino pixka bat (61); baino politagoa (14); baino puntu (40); baino puntu bat (18)

baino sakonago (17); baino sakonagoa (28); baino sarriago (35); baino sasoi (16); baino segundo (15); baino seguruago (26); baino sei (58); baino sei hilabete (11); baino sendoago (23); baino sendoagoa (28); baino serioago (12); baino sutsuago (11)

baino talde (48); baino talde hobea (15); baino tarte (11); baino toki (13); baino tristeago (12); baino txarragoa (23); baino txarragoak (11); baino txikiagoa (142); baino txikiagoa da (22); baino txikiagoa dela (11); baino txikiagoa izan (17); baino txikiagoa izango (11); baino txikiagoak (41)

baino ugariago (30); baino ugariagoak (13); baino ur (14); baino urduriago (31); baino urrunago (109); baino urrutiago (18); baino urte (59); baino urte batzuk (23); baino urtebete (30); baino urtebete lehenago (17); baino usuago (12)

baino zabalago (13); baino zabalagoa (37); baino zaharrago (13); baino zaharragoa (82); baino zaharragoak (24); baino zailago (26); baino zailagoa (67); baino zailagoa da (14); baino zailtasun (13); baino zakarrago (12); baino zazpi (29); baino zein (124); baino zenbait (22); baino zerbait (194); baino zerbait gehiago (157); baino zertxobait (32); baino zigor (18); baino ziurrago (16); baino zoriontsuago (21); baino zorrotzago (15); baino zorrotzagoa (18); baino zorte (15); baino zortzi (20); baino zuhurrago (18); baino zurbilago (23); baino zuriago (35); baino zuriagoa (13); baino zuzenago (14)

bakan batzuk baino (14); bakar bat baino (17); bakarra baino (30); bakarra baino ez (16); balitz baino (28); balu baino (16); barruan baino (16); bat baino (2169); bat baino askoz (26); bat baino ez (629); bat baino ezin (11); bat baino gehiago (939); bat baino gehiagok (11); bat baino gehiagoren (24); bat baino gehiagotan (39); bat baino gutxiago (22); bat bestea baino (36); bata bestea baino (16); batean baino (107); batean baino ez (18); batean baino gehiagotan (33); batek baino (435); batek baino ez (36); batek baino gehiago (21); batek baino gehiagok (268); batekin baino (26); baten baino (12); batena baino (29); batenak baino (12); batera baino (27); batetik baino (18); batez baino (28); batez bestekoa baino (35); bati baino (82); bati baino gehiagori (59); batzuek baino (44); batzuek baino ez (12); batzuek besteek baino (15); batzuetan baino (72); batzuk baino (258); batzuk baino ez (142); batzuk baino gehiago (14); batzuk besteak baino (52); begira baino (11); begiratu baino (14); begiratzea baino (15); behar baino (310); behar baino gehiago (60); behar baino lehen (17); behar baino lehenago (31); behar den baino (11); behar dena baino (15); behin baino (1307); behin baino ez (58); behin baino gehiagotan (1224); behin ere baino (12); beldurra baino (18); beltza baino (16); bera baino (562); bera baino askoz (28); bera baino ere (14); bera baino gehiago (31); bera baino lehen (19); bera baino lehenago (17); bera baino zaharragoa (19); beraiek baino (23); berak baino (162); berak baino gehiago (27); berak nahi baino (14); berak uste baino (12); berandu baino (119); berandu baino lehen (112); berant baino (18); berant baino lehen (18); berari baino (16); berea baino (13); berean baino (43); berria baino (17); bertan baino (16); bertzeak baino (28); beste bat baino (17); beste batzuek baino (17); beste batzuetan baino (24); beste batzuk baino (45); beste edozein baino (14); beste ezer baino (118); beste ezerk baino (16); beste guztiak baino (21); beste inon baino (58); beste inor baino (41); beste inork baino (82); bestea baino (98); besteak baino (299); besteak baino gehiago (41); besteak baino hobea (12); besteek baino (89); besteek baino gehiago (15); besteetan baino (53); bestekoa baino (37); besteok baino (14); bestetan baino (17); bete baino (68); bete baino lehen (37); betetzea baino (12); bezala baino (15); bezperan baino (17); bi aste baino (17); bi baino (93); bi baino ez (53); bi baino gehiago (21); bi hilabete baino (27); bi ordu baino (16); bi urte baino (70); biak baino (25); bidea baino (17); bidez baino (36); bidez baino ez (14); bidezko den baino (16); bik baino (12); bildu baino (11); bilera baino (13); bitan baino (14); bitartez baino (34); bitartez baino ez (17); bizi baino (24); bizia baino (14); bizitza baino (11); bizitzea baino (19); biztanle baino (24); biztanle baino gehiago (11); bost minutu baino (14); bost urte baino (27); bota baino (24); bota baino lehen (11); bukatu baino (90); bukatu baino lehen (72); burua baino (33); bururatu baino (14); bururatu baino lehen (12); buruz baino (20)

da behin baino (18); da hori baino (13); dago hori baino (16); dagoena baino (29); daitekeena baino (11); dela baino (14); den baino (102); den baino gehiago (21); den baino gutiago (11); den urtean baino (22); dena baino (148); dena baino askoz (19); dena baino gehiago (21); denak baino (32); denbora baino (21); denboran baino (12); denean baino (20); desagertu baino (12); deus baino (18); dezakeena baino (23); dioena baino (16); dira nor baino (32); diren baino (31); direnak baino (43); dirua baino (20); dirudien baino (11); dituenak baino (24); dolar baino (37); dolar baino gehiago (14); dolar bat baino (15); du batek baino (19); du behin baino (25); dudana baino (21); duela urtebete baino (11); duen baino (57); duena baino (141); duena baino askoz (11); duena baino gehiago (16); duenak baino (13); dugun baino (20); duguna baino (37); duten baino (27); dutena baino (73); dutena baino gehiago (17); dutenak baino (19); duzuna baino (14)

edozein baino (22); edozeinek baino (15); edozer baino (14); edukitzea baino (18); egia baino (17); egin baino (298); egin baino lehen (161); egin baino lehenago (29); egindakoa baino (17); egitea baino (164); egitea baino ez (22); egitea baino gehiago (12); egiteko baino (35); egiteko baino ez (13); egiten baino (12); egiten hasi baino (15); egon baino (20); egotea baino (46); eguerdia baino (17); egun baino (93); egun baino ez (15); egun baino gehiago (27); egun bat baino (17); eguna argitu baino (16); eguna baino (35); eguna baino lehen (12); egundo baino (11); egunean baino (23); egunean baino egunean (11); egunetan baino (22); egungoa baino (11); egunsentia baino (26); egunsentia baino lehen (17); eguzkia baino (17); ehun baino (18); ehun baino gehiago (13); ehun urte baino (20); ekaina baino (14); ekin baino (17); ekin baino lehen (15); emakumeak baino (13); emakumeek baino (12); eman baino (94); eman baino lehen (39); ematea baino (50); entzun baino (25); entzun baino lehen (12); entzutea baino (12); epe berean baino (28); epea baino (14); erabaki baino (18); erabaki baino lehen (15); eraman baino (14); erantzun baino (22); erantzun baino lehen (17); erdi baino (70); erdi baino ez (12); erdi baino gehiago (25); erdi bat baino (11); erdia baino (174); erdia baino ez (23); erdia baino gehiago (110); erdia baino gutxiago (12); erdiak baino (93); erdiak baino gehiago (57); erdiak baino gehiagok (14); erdiek baino (20); erdiek baino gehiagok (19); erdizka baino (11); ere baino (52); ere behin baino (40); ere inoiz baino (13); ere ohi baino (19); ere uste baino (13); erori baino (16); esan baino (41); esan baino lehen (24); esandakoa baino (14); esatea baino (36); eskatu baino (18); espero baino (159); espero baino askoz (11); espero baino gehiago (14); eta bat baino (13); eta behar baino (20); eta behin baino (74); eta bera baino (21); eta erdi baino (32); eta hori baino (33); eta hura baino (13); eta inoiz baino (58); eta lehen baino (26); eta nahi baino (14); eta ni baino (21); eta ohi baino (19); eta ondo baino (11); eta sekula baino (13); eta sekulan baino (11); eta uste baino (44); etorri baino (50); etorri baino lehen (28); etxea baino (12); etxeak baino (13); etxean baino (31); eurak baino (16); euro baino (79); euro baino gehiago (37); europan baino (15); euskal herrian baino (13); euskara baino (13); euskaraz baino (12); ez baino (46); ezagutu baino (18); ezarri baino (16); ezer baino (260); ezer baino gehiago (68); ezer baino lehen (148); ezer baino lehenago (16); ezer esan baino (14); ezerk baino (23); ezerk baino gehiago (11); ezkondu baino (18); ezkondu baino lehen (14)

gainerakoak baino (18); gaiztoa baino (11); galdetu baino (13); galdu baino (29); galtzea baino (25); garai batean baino (12); garaia baino (38); garaia baino lehen (28); garaian baino (16); gaua baino (16); gauerdia baino (24); gauerdia baino lehen (12); gaur baino (22); gauza baino (11); gauza bat baino (11); gazteak baino (15); gehiago baino (13); gehienak baino (13); gelditu baino (12); genuen baino (19); genuena baino (20); geratu baino (18); gerra baino (20); gerra hasi baino (18); gertatu baino (53); gertatu baino lehen (22); gisa baino (44); gisa baino ez (19); gizakia baino (14); gizona baino (27); gizonak baino (30); gizonek baino (17); gizonezkoak baino (15); gizonezkoek baino (11); gizonezkoena baino (12); goizean baino (12); gol baino (31); gol baino ez (14); gol baino gehiago (11); gorputza baino (21); gradu baino (13); gu baino (177); gu baino askoz (12); gu baino gehiago (14); guk baino (88); guk baino gehiago (19); guk uste baino (14); gurea baino (47); gureak baino (16); gutxi batzuk baino (37); guziak baino (15); guztia baino (51); guztiak baino (184); guztiak baino gehiago (15); guztiek baino (53); guztiek baino gehiago (13)

haiek baino (107); haizea baino (16); hamabost urte baino (14); hamar minutu baino (14); hamar urte baino (70); han baino (16); handia baino (14); hark baino (49); harria baino (26); hartan baino (26); hartu baino (90); hartu baino lehen (47); hartu baino lehenago (12); hartzea baino (30); hasi baino (414); hasi baino ez (32); hasi baino lehen (227); hasi baino lehenago (33); hasi baino ordu (13); hasiera baino (32); hasiera baino ez (23); hasieran baino (35); hasieran uste baino (12); hastea baino (16); hau baino (131); hau baino ez (11); hauek baino (23); haur baino (12); hauteskundeak baino (30); hauteskundeak baino lehen (15); hauxe baino (19); hauxe baino ez (16); heldu baino (62); heldu baino lehen (39); hemen baino (51); herena baino (18); heriotza baino (29); herrialdeetan baino (15); herrian baino (18); herritar baino (11); hi baino (33); hik baino (13); hil baino (134); hil baino egun (12); hil baino lehen (44); hilabete baino (122); hilabete baino ez (18); hilabete baino gehiago (48); hilabete baino gutxiago (12); hilabete bat baino (11); hiltzea baino (22); hiru baino (26); hiru baino ez (19); hiru hilabete baino (16); hiru puntu baino (14); hiru urte baino (35); hiruhilekoan baino (16); hitz baino (22); hitz egin baino (17); hitza baino (18); hitzak baino (40); hitzek baino (15); hitzek baino gehiago (11); hitzez baino (17); hitzordua baino (14); hizkuntza bat baino (14); hogei urte baino (25); honek baino (13); hori baino (685); hori baino askoz (40); hori baino ez (57); hori baino garrantzitsuagoa (13); hori baino gauza (30); hori baino gehiago (130); hori baino lehen (59); hori baino lehenago (34); horiek baino (108); horiek baino gehiago (12); horietan baino (12); horixe baino (38); horixe baino ez (31); horrek baino (32); horretan baino (11); hotsa baino (11); hura baino (243); hura baino lehen (14); huts baino (11); hutsa baino (75); hutsa baino ez (29); hutsa baino gehiago (20); hutsak baino (18)

iaz baino (261); iaz baino hobeto (21); iazkoa baino (24); ibili baino (13); ibiltzea baino (29); idatzi baino (14); igaro baino (17); igaro baino lehen (16); igo baino (11); ikasle baino (18); ikasle baino gehiago (11); ikusi baino (46); ikustea baino (42); ilundu baino (27); ilundu baino lehen (23); indarra baino (15); inguru baino (11); inoiz baino (1124); inoiz baino argiago (13); inoiz baino beharrezkoagoa (24); inoiz baino biziago (13); inoiz baino garestiago (12); inoiz baino gehiago (142); inoiz baino gertuago (18); inoiz baino handiagoa (18); inoiz baino hobeto (36); inoiz baino indartsuago (14); inoiz baino jende (14); inon baino (104); inon baino gehiago (12); inor baino (99); inor baino gehiago (22); inori baino (16); inork baino (212); inork baino gehiago (35); inork baino hobeki (16); inork baino hobeto (72); inork baino lehenago (11); inork uste baino (13); irabaztea baino (19); iragan sasoian baino (11); iragarri baino (19); irakurri baino (11); ireki baino (11); iritsi baino (162); iritsi baino lehen (105); iritsi baino lehenago (17); irten baino (41); irten baino lehen (36); itxi baino (41); itxi baino lehen (25); itxura baino (13); itzala baino (14); itzuli baino (34); itzuli baino lehen (17); itzultzea baino (11); izaera baino (11); izan baino (176); izan baino lehen (103); izan baino lehenago (15); izana baino (11); izatea baino (99); izatea baino ez (11); izateko baino (11); izen bat baino (11); izena baino (18)

jaio baino (24); jakin baino (19); jakitea baino (20); jarraitu baino (17); jarraitzea baino (18); jarri baino (36); jarri baino lehen (15); jartzea baino (23); jaso baino (19); jaz baino (36); jo baino (48); jo baino lehen (27); joan baino (98); joan baino lehen (59); joan baino lehenago (13); joatea baino (13)

kalte baino (18); kide baino (11); kilo baino (17); kilometro baino (38); kilometro baino gehiago (12); koadro baino (18); kontra baino (13); kontrarioak baino (11); kontua baino (26); kontua baino ez (16); kopurua baino (24)

lagun baino (101); lagun baino gehiago (61); lagun baino gehiagok (15); lagunak baino (20); lagunek baino (22); lagunek baino gehiagok (18); lana baino (20); langile baino (37); langile baino gehiago (14); langile baino gutxiago (13); laster baino (13); lau urte baino (35); laurden baino (11); laurden bat baino (12); laurdena baino (14); legea baino (12); lehen baino (355); lehen baino askoz (20); lehen baino gehiago (17); lehen baino hobeto (15); lehen baino lehen (14); lehenago baino (24); lehenengoa baino (16); lehengoa baino (19); lekua baino (11); libera baino (11); logikoa baino (12); lortu baino (16); lortzea baino (14); lukeena baino (14); lurra baino (29); luze baino (29); luze baino lehen (23)

maila baino (21); mende baino (16); mende bat baino (13); merezi baino (21); mesede baino (11); metro baino (42); metro koadro baino (13); mila baino (25); mila baino gehiago (15); mila lagun baino (14); mila urte baino (14); milioi baino (20); milioi dolar baino (12); milioi euro baino (30); mintzatu baino (11); minutu baino (84); minutu baino ez (26); minutu baino gehiago (18); minutu baino lehen (13); minutu bat baino (22); modu bat baino (14); mota bat baino (11)

nagusia baino (12); nahi baino (211); nahi baino gehiago (37); nahi baino gehiagotan (13); nahi baino lehenago (20); nehoiz baino (45); nehork baino (16); nehork baino hobeki (11); nehork uste baino (23); neu baino (19); neuk baino (12); ni baino (468); ni baino askoz (23); ni baino gazteagoa (11); ni baino gehiago (16); ni baino hobeto (13); ni baino lehen (12); ni baino lehenago (21); ni baino zaharragoa (13); nik baino (204); nik baino askoz (17); nik baino gehiago (24); nik baino hobeki (18); nik baino hobeto (40); nik nahi baino (17); nik uste baino (43); nirea baino (29); nireak baino (14); niri baino (13); nor baino (113); nor baino nor (108); normala baino (21); normalean baino (50); nuen baino (31); nuena baino (40)

ohartu baino lehen (22); oheratu baino lehen (14); ohi baino (382); ohi baino gehiago (26); ohi zuen baino (12); ohikoa baino (37); oin baino (20); on baino (28); ona baino (20); onak baino (18); onartu baino (26); onartutakoa baino (11); onartzea baino (14); ondo baino hobeto (235); ondoren baino (13); ondorio baino (18); ondorio baino ez (12); ondorioa baino (15); ongi baino hobeki (53); ongi baino hobeto (23); orain arte baino (34); orain artekoa baino (11); orain baino (112); orain baino lehen (15); orain inoiz baino (14); orain lehen baino (11); oraingoa baino (14); oraingoak baino (15); ordu baino (60); ordu baino gehiago (41); ordu erdi baino (22); ordua baino (41); orduan baino (45); ordubete baino (35); ordubete baino gehiago (14); oro baino (23); osasuna baino (14); osasunak baino (13); osoa baino (17); osoan baino (15)

pare bat baino (12); partida baino (59); partida baino ez (21); partida baino gehiago (18); partida bat baino (12); partida hasi baino (18); pasa baino (11); pasatu baino lehen (19); pentsatu baino (20); pertsona baino (101); pertsona baino gehiago (71); pertsonak baino (19); pezeta baino (11); politikoa baino (23); politikoa baino ez (14); politikoak baino (13); preso baino (12); prezioa baino (16); proposamena baino (11); puntu baino (79); puntu baino ez (29); puntu baino gehiago (29)

sartu baino (93); sartu baino lehen (56); sartzea baino (18); sasoian baino (16); segundo baino (21); sei hilabete baino (17); sekula baino (195); sekula baino gehiago (30); sekulan baino (135); sekulan baino gehiago (38); sinadura baino (11); soil bat baino (19); soila baino (35); soila baino ez (11); sortu baino (55); sortu baino lehen (20); sortzea baino (11)

talde baino (12); taldea baino (16); taldeak baino (16); tanto baino (16); txiki bat baino (36); txikia baino (13); txikiak baino (11); tximista baino (13)

uda baino (42); uda baino lehen (37); ura baino (23); urrea baino (15); urte baino (612); urte baino askoz (12); urte baino ez (88); urte baino gehiago (229); urte baino gehiagoko (18); urte baino gehiagoz (17); urte baino gutxiago (51); urte baino lehen (21); urte baino lehenago (14); urte bete baino (26); urtea amaitu baino (24); urtea baino (26); urtea baino lehen (14); urtea bukatu baino (16); urtean baino (188); urtebete baino (76); urtebete baino gehiago (36); urteetan baino (59); urtekoa baino (11); urtetan baino (22); usaian baino (61); uste baino (895); uste baino arazo (18); uste baino askoz (57); uste baino denbora (14); uste baino errazago (26); uste baino gehiago (101); uste baino gutxiago (20); uste baino handiagoa (12); uste baino hobeto (35); uste baino larriagoa (14); uste baino lehen (14); uste baino lehenago (48); uste baino zailagoa (12); uste dugun baino (12); uste nuena baino (13); uste zuten baino (11); uste zutena baino (11); utzi baino (49); utzi baino lehen (21); uztailean baino (12); uztea baino (24)

zabala baino (11); zabaldu baino (34); zabaldu baino lehen (16); zaharra baino (11); zati bat baino (19); zein baino (127); zein baino zein (123); zela baino (15); zen baino (41); zena baino (61); zenean baino (32); zera baino (37); zera baino ez (20); zerbait baino (14); zerua baino (13); zezakeena baino (12); zibila baino (11); zirenak baino (11); zu baino (100); zuek baino (29); zuen baino (58); zuen batek baino (11); zuen behin baino (22); zuena baino (96); zuena baino askoz (11); zuena baino gehiago (17); zuenean baino (14); zuk baino (49); zuk uste baino (12); zuria baino (12); zuten baino (30); zutena baino (56)


bainontzi ik bainuontzi.

bainu (orobat mainu g.er.) 1 iz gorputza uretan murgiltzea, garbitzeko edo atsegin hartzeko.

Gau hartan, bainua hartu ondoren, etxeko patiora irten eta pareta ondoan etzan nintzen aurpegia estali gabe, bero baitzegoen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 106. orr.

Cricket saioa bukatua; seme-alabak bainua hartzen; itsasoaren hotsa soilik.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 67. orr.

Bainua hartzeak on egingo zidala pentsatu nuen.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 240. orr.

Ur-bildua sortzen zuen haren oinean, txikia eta sakona, igeri egiteko baino gehiago bainua hartzeko baliatzen zitzaiguna.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 137. orr.

Bainuak hartzeko denbora eguerditik hasi eta iluntzeraino luzatzen baita.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2510. orr.

Bazkari legea egin eta bainu bat hartzera joan gara Kaweahren goiko aldeko putzura.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 380. orr.

Sukaldetik tarrapatan atera eta gora igo nintzen bainu bat hartzera, beste ezer esan gabe.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 74. orr.

Igual hartuko dut bainu bat.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 67. orr.

Zergatik ez duzu bainu bat hartzen!  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 189. orr.

Bainua kontuz hartzeko eskatu dute EAEko 11 hondartzatan.  Berria - Euskal Herria   2004-07-11

Gertaidazu bainu bat.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 11. orr.

Andres arduratzen zen Luisentzako bainua prestatzeaz eta mutilari tenperatura hartzeaz.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 66. orr.

-Presta iezaiozue jaun Joanes Etxegoieni bainu bat, baldin atsegin badu, eta emaizkiozue arropa berriak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 576. orr.

Badaki begiratzen baldin badu, haurrak berriro hondartzarantz egin eta beste bainu bat eskatuko diola.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 42. orr.

Putzuak oso sakonak ziren; haietatik bainu baterako adina ur ateratzea lan gogorra zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 202. orr.

Paraje aparta zen arrantzan eta bainuan aritzeko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 160. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Herenegun bertan bainu laburrak baimendu zituzten arren, Osakidetzak bainua debekatu zuen atzo.  Berria - Euskal Herria   2004-07-27

Bainu beroak nerbioak lasaitzen dizkit.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 206. orr.

Bainu beroen eta bainu epelen gelan neguko mendebaldetik sartu behar du argiak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2510. orr.

Zeren bainu on bat baitzen nik mementu haietan gehien behar nuena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 576. orr.

Berriro igo zen bere geletara eta, asko pentsatzeke, bainu on bat hartzea erabaki zuen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 264. orr.

Berehalakoan jo nuen etxera, bainu luze eta epel bat hartzera.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 41. orr.

Zahar batzuek nahiago dute garaitsu horretan jaiki, bainu hotz bat hartu, eta baraurik ibilaldi luze bat egin, haragia hilduratzeko.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 83. orr.

Carlos nekaturik zegoen [...] osaba lurrak noiz estaliko irrikaz bainu suspergarri baten bila urruntzeko.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 18. orr.

Jaten emateaz gainera, bufaloak ibaira ere maitasun handiz eramaten dituzte, edan ez ezik, bainu ederra har dezaten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 148. orr.

Margotek eta Van Daan jaunak ur berozko bainu batean ileetaraino murgiltzea.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 123. orr.

Haxixezko bainu apartsuak.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 51. orr.

Ziapezko bainu bat eta te fuertea prestatu zizkidan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 19. orr.

Brighton-eko akuario hain izen onekotik ez urruti zegoen etxe bat, turkiar bainuak eskaintzen zituena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 160. orr.

Udako goiz batean, ostiralez, errituzko bainua egitera joan eta harria uretan bezala desagertu zen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 34. orr.

Gogoratzen al haiz aparrezko bainuan agertzen denean?  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 179. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Arretaz idortu nintzen, bainu-oihal garbi batez, eta talkoz gozatu nuen gero nire gorputza.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 44. orr.

Bainu-soineko baten antzeko zerbait jaurti zidan.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 52. orr.

Bainu txabusina jantzita, bere logelara joan eta armairuak zabaltzeari ekin zion.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 265. orr.

Bueltaxka bat ematera ateratzen zen lorategira, bainu-txabusinan bildurik eta kafe-katilu bat eskuan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 47. orr.

Nire buruaren gainetik pasatzeko keinua egin zuen, soinean Fernandoren bainu-bata besterik ez zuela.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 154. orr.

Alde batetik bestera ontziaren azpitik igarotzekotan murgil eginda, estekatu egin da mutilaren bainu-galtza gilako burdina-kakoska batean.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 120. orr.

Ezpainetarako kolorea, bekainetarako markatzailea, bainu gatzak, talkoa, kolonia ura, xaboiak, borla bat.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 65. orr.

Ume zalapartari asko, bainu poltsa mordo bat, eta kolore askotako xukaderak besazpian.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 35. orr.

Erantzi zuten, oihu batean, eta bainu aska hartan sartu zuten.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 80. orr.

Bainu-askak dauden tokiko sabai gangatuak ere labe berdinarekin berotuko dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2530. orr.

Arratsaldeko bainu saioa amaitutzat jo genuenean, poltsak eta trasteak autoan utzi ondoren alde zaharrera joan ginen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 13. orr.

Aurreko urtetako odalisken eta bainu-hartzaileen bertsio jendetsua den Turkiar bainua.  Berria - Kultura   2006-03-05

Agur egin nien, bainu herrietan hotel-kideei agur egiten zaien bezala.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 206. orr.

Auverniako bainu herritxo batean zen hori guztia, Châtel-Guyon-en.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 205. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Lurrun bainu bat hartu eta / galdu zuen bere larrua.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 52. orr.

Behin batean, Caffara, Krimeako hirira, etorri zen, sufre bainuak hartzera.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 166. orr.

Ozpin-bainu batean murgildu zuten, eta joan egin zitzaion gaixotasuna.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 287. orr.

Guaiako-ura eta guaiako-bainuak hartzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 510. orr.

Gorpua ukitzeagatik garbikuntza egin eta berriz ukitzen duenak, zertarako du garbikuntza-bainu hori?  Elizen arteko biblia   Si 34,30

5 bainatzeko tokia; bainua dagoen gela. ik bainuetxe.

Biharamun goizean Ali Baba bainua hartzera joan zen, baina bainuetatik itzuli zelarik, harritu egin zen olio zahagiak artean han ikusteaz.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 108. orr.

Ostiral arratsaldeetan hiriko jende guztia joaten zen bainuetara.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 208. orr.

Bainuan sartu zen, eta minutu batzuk geroago jantzita atera zen handik, galtza bakeroekin eta esmeralda koloreko alkandora batekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 187. orr.

Luzaiden bainu publikoak bagenituen eta etxe batek agertzen zuen, ate gainean, hitz larritan: "Hidroterapiako tokia".  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 61. orr.

Gai hauek behar bezala esplikatuta geratu direla iruditzen zaigunez, bainu publikoen berri azalduz jarraituko dugu aurrera.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2510. orr.

Solairuetan halako lorategi eseki bana zagok, hotelak, antzokiak, bainu turkiarrak, igerilekuak, biltegiak, berotzeko eta hozteko sistemak eta azoka bat, dena eraikin berean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 240. orr.

Tamainaz, berriz, bainuak pertsona-kopuruaren arabera egingo dira, eta honela antolatuko dira: luzean baino heren bat txikiagoak izango dira zabalean, bainuontziaren eta bainu-askaren inguruko ibiltokia kontuan hartu gabe.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2530. orr.

Aurpegia lehortu, pittin bat txukundu eta bainutik atera zen Lucy.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 277. orr.

Horrek mugiarazi egin zuen ohean, eta azkenean zutitu eta bainura joatea erabaki zuen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 241. orr.

Bainura abiatu nintzen pasillotik, baina Toshiroren gela aurretik pasatzean ate zirrikitutik ikusi nuenak geldiarazi egin ninduen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 402. orr.

Leku bat eraikitzen da lakoniko edo lurrun-bainu baten antzekoa, eta marmolarekin gainjanzten da fin-fin eta leuntzen da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3510. orr.

6 bainuontzia.

Bainu barruan zegoen etzanda, ezpain-ertzetan irriñoa zuela begiratu zidan, eta ahots bare eta zentzukoiz esan: [...].  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 12. orr.

7 irud/hed

-Mesedez... -ihardetsi zion bere aitak ogi xerra bati kafesnezko pizinatxoan bainua emanez-.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 49. orr.

Bainu ederra eman zion jaka eskoziarrari, txorrota erabat ireki eta ura ukondotik eskuraino isurtzen utziz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 188. orr.

Noizean behin antzezten dugu, bainu purifikatzaile bat bezala.  Berria - Kultura   2004-07-10

8 irud/hed, hitz elkartuetan bigarren osagai gisa.

Goizeko argi bainua hartzen ari zen txit lasai eta bakean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 64. orr.

Han bazuten biziro elikatzea, eguzki bainuak ematea, aire zabalean biziaraztea.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 135. orr.

Kontua da, aldiz, Machado diktadorea lekutik kentzeko ahalegina odol-bainu huts bihurtzen ari zela.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 34. orr.

-Egizu laster, bestela hau guztia odol bainu batean bururatuko da.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 60. orr.

Najafen «odol bainua eragozteko zeinahi ekimen» ondo ikusten zutela adierazi zuen.  Berria - Mundua   2004-08-20

Arbideko kantonamenduko UMPko arduradun bi eta UDFko kontseilari orokor bat, ez baitzuen honek jende-bainu ongi sentitu baten aukera izpirik galtzen, ehortzeta amaitzeko kolazionearen karietara partikulazki.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 162. orr.

Kontabilitate departamentutik pasatu behar zutela fakturek, faktura errepikatu behar zela ondo egina ez zegoelako... Errealitate bainua.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 71. orr.

9 bainu aldi ik bainualdi.
10 bainu etxe ik bainuetxe.
11 bainu gela ik bainugela.
12 bainu jantzi ik bainujantzi.
13 bainu leku ik bainuleku.
14 bainu ontzi ik bainuontzi.
15 maria bainu jakiak eta bestelakoak berotzeko sistema, berotu behar den ontzia ur beroa duen beste ontzi batean sartzean datzana.

Maria bainutarako aluminiozko eltzetxo bat egokitu nuen.Termostatoari esker, tenperatura homogeneoa ontzi osoan kontrolatua daukan maria bainu dinamikoetako ura etengabe mugituko da, alde termiko latzik jazotzeke.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 85. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bainu bat hartu (9); bainu bat hartuko (3); bainu bat hartzeko (6); bainu bat hartzen (4); bainu bat hartzera (5); bainu bata (3); bainu beroen (3); bainu etxeko (3); bainu gela (5); bainu gelara (3); bainu jantzia (4); bainu jantzirik (3); bainu luze (3); bainu oihal (4); bainu publikoetara (3); bainu soineko (3); odol bainu (3)

bainua debekatu (3); bainua hartu (14); bainua hartu ondoren (3); bainua hartzea (4); bainua hartzeko (6); bainua hartzen (13); bainua hartzen ari (4); bainua hartzen zuen (4); bainua hartzera (9); hondartzan bainua (3)

bainuak hartzen (3)

bainutik atera (5)


bainualdi (orobat bainu-aldi g.er.) iz bainua hartzen den aldia.

Senar berria, une hartan bainualdi bat hartzen ari zena, beldurrak hilik geratu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 292. orr.

Deitu zituen medikuak, bainu-aldiak hartu, sendagai ugari saiatu, baina dena alferrik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 270. orr.

Itzul bedi jauregira, har beza bainualdi eder bat eta bihoa lotara.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 29. orr.

-Gaueko bainualdiak inondik ere goizekoak baino hobeak direla.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 93. orr.

Uretan sartu, bada, azken bainualditik aspaldi zela pentsatu, eta atsegin handiz bainatu zen.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 61. orr.

Piszinako bainualdi ostean, Lucy sofan etzanda zegoen saloian, musika entzuten eta irakurtzen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 267. orr.


bainuetxe (84 agerraldi, 20 liburu eta 16 artikulutan; ETCn 884 agerraldi; orobat bainu etxe g.er. ETCn 71 agerraldi) 1 iz bainuak hartzeko prestaturiko etxea, eskuarki balnearioa. ik balneario.

-Paper-eskolara mutil asko etortzen zen kanpotik, eta bainu etxera joaten ziren larunbatetan, toalla hartuta.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 98. orr.

Euskal Herriko hiru bainuetxetan erabiltzen da gaur egun ur termala helburu terapeutikoekin.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

Bainuetxean tratamendu «integrala» ematen dela ere nabarmendu dute, eta horregatik dela garrantzitsua medikuen eskutan jarri eta gutxieneko egun batzuetan tratamendua jarraitzea.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

Kanboko bainuetxea Frantziako osasun sistema publikoan dagoela nabarmendu du.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

Izuko penintsulako bainuetxe batera egindako bidaiak deskribatzen ditu.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 8. orr.

Bayer etxeak Altzako anbulatorioko mediku guztiok gonbidatu gintuen, Fiteroko bainuetxean asteburu bat pasatzera.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 187. orr.

Bainuetxe bat, otordu dietetikoak ematen dituztena.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 116. orr.

Hura ez zen berez bainuetxe batean emandako oporraldia, dena luxu eta erlaxazioa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 162. orr.

Francoren armadak sendaetxe bihurtua zuen Zestoako bainuetxean.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 22. orr.

Indarge legez jesarrita zeuden hiruzpalau gizonei agur egin diet eta bainuetxeko areto nagusian sartu naiz.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 48. orr.

Eugenia de Montijo aipa nezakeen motibo gehiagorekin, baina Eugénie atera zitzaidan, Landetako bainuetxearen izena.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 79. orr.

Emakumeak ziren, batez ere, bainuetxean astotxoak alogeran hartzen zizkietenak inguruetako baserritarrei.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 96. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Plazako bernizen fabrikak su hartu zuen bonbardaketa batean, baita bainuetxe publikoek ere.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 210. orr.

Hungariako Heviz lakuan dauden bainuetxe ikusgarriei buruzko erreportaje bat irakurtzen ari nintzen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 22. orr.

Neska aberatsen haurtzaroa izan zuen, denboraldiak emanak zituen luxuzko bainuetxe eta hoteletan, eta bainuetxeetan dantza egina zen ia-ia neskato bat besterik ez zelarik.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 177. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Bainuetxe-hiri honetako gorputegira eraman zituzten itsasotik jasotako lehen hildakoak.  Berria - Mundua   2006-05-04

· Terma eta bainuetxeei dagokienez, lehen hiri-bainuetxea izan zen Erresuma Batuaren barnealdean.  Berria - Kirola   2006-04-18

Hotela bainuetxe izana zen lehenago, errege-bainuetxea.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 42. orr.


bainugela (orobat bainu gela g.er.) 1 iz komuna eta eskuarki bainuontzia edo dutxa dagoen gela.

Txahala bota baitzuen berak nahi baino lehenago; eta hala, bainugelako zorua, dutxako manparak, bideta eta, baita ispilua bera ere, den-dena, goitikoaz zipriztindurik utzi zuen.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 96. orr.

"Biok irakasleak, biok New Hampshirekoak, baina zu alaia eta bera tristea", esan nion Castroko kafean eseri eta Helen bainugelara joan zenean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 33. orr.

Kanilako ura: bainugelan (bainuontzirik gabe, tamalez) eta barruko eta kanpoko zenbait hormatan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 78. orr.

Bainugelan, aurpegiari freskaldi bat eman nion.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 35. orr.

Bainugelako dutxaren azpian.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 53. orr.

Dutxatzeko asmotan sartu naiz bainugelara.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 76. orr.

Beheko eta goiko bainugelak (bata jacuzzi batekin, eta bestea sauna txiki batekin).  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 78. orr.

Txizatokitik pasatu ondoren (bainugela deitzea gehiegi da, zalantzarik gabe), nire ohera jo beharrean, auskalo nola, Tetrako besaulkian amaitu nuen.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 70. orr.

Eskailerak igo, bainugelan giltzapetu eta komuntzuloko estalkiaren gainean eserita negarrari eman nion, luze.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 119. orr.

Zaratots karraskaria entzun da supituki bainugelan eta segidan komuneko bonba tiratzearena.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 286. orr.

Gelan zituen komuna eta bainugela.  Berria - Mundua   2006-03-14

Goratu zituen berriro kuleroak eta bainugelatik atera zen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 241. orr.

Zergatik pasatzen dituzu hainbeste ordu bainugelan?  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 15. orr.

Bainugelara joan nintzen: kanpaia ur berotan jotzeko asmoa neukan.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 39. orr.

Matilderen alaba irten zen orduan bainugelatik, toalla eskuan.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 40. orr.

bainugelako leihotik alde egitea lortu zuen emakumeak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-07

Bainugelako zerria tolestu zuen eta buru azpian ipini zion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 293. orr.

Bainugelara sartu zen, atea zabalik utziz [...] eta ispiluaren kontra ezpainak margotzen hasi zen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 189. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bere bulegoaren atzeko bainugela txiki batean eskuak garbitzen zituen bitartean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 448. orr.

Bainugela hotzean ur beroak sortzen duen ke-lurrina.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 276. orr.

Goiko bainugela bihurtu zuten andreen aldagela.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 260. orr.


bainujantzi (ETCn 672 agerraldi; orobat bainu jantzi ETCn 99 agerraldi) 1 iz

Piszinara? Ez daukagu bainujantzirik eta!  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 73. orr.

Liviak hantxe bertan arropak erantzi eta bainujantzia janztea erabaki zuen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 19. orr.

Bi udatiar nagi bezala, bainujantzian, toailak lepo inguruan genituela, Rosarioren eta Efrainen etxera abiatu gara.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 380. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Martak bikinia darama eta Letiziak bainujantzi ilun samarra.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 63. orr.

Bizkar gainean daramatza bere bainujantzi soil iluna eta anaia nagusi Felixen bainujantzi gorri-urdina.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 52. orr.

Tanta patsetan ginen han biak, taberna tropikalean, gure bainujantzi bustietan barrena transpiratuz.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 11. orr.

Panpinak leopardo larruzko bainujantzi ezin horterago bat zeraman.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 59. orr.

Luxuzko bainujantzi bat, oso eskote handikoa, zegoen paketearen barruan.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 50. orr.

Egunkari guztietan agertu zen zuri-beltzean, boxeolari galtzak ziruditen haiekin, oraingoz Adolfo Domínguezek ez baitzuen itxurako bainujantzirik, hola, denei erakusteko modukorik, egiten.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 82. orr.


bainulari iz leku publiko batean bainua hartzen duen pertsona.

Hango urek zakar fama zuten, ur-laster askokoa baitzen, eta uda oro bainulari bat edo beste itotzen zen bertan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 105. orr.

Sorosleek, ordea, «oso kontuz» ibiltzeko gomendatu dute, eta, adibidez, dei egin diete bainulariei zingira sakona ez den lekuan ibiltzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-07-28

Bainulari batzuek «arduragabekeriaz» jokatzen dutela salatu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-07-28

Orain bizkarraren gainean zetzan, lasaiturik, ezti eta sentsuala, eguzkitan berotzen ari den bainulari baten biluztasun utziarekin.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 265. orr.

Sei oin horietatik, beheko harmailak eta bainularien eserlekuak bi oin hartuko dituzte.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2530. orr.

Han bainulari profesionalak zeuden.  Berria - Kultura   2006-01-31

Courbeten sorta ederra, Cezannen bainulariak, Daumierren lanak edo Carrieren koadro bitxiak.  Berria - Kultura   2004-08-17


bainuleku (orobat bainu leku) iz bainatzeko lekua. ik bainutoki.

Haran hartan erreka nagusi bat zegoen, eta errekan Urtza izeneko bainuleku.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 357. orr.


bainuntzi ik bainuontzi.

bainuontzi (orobat bainu ontzi g.er. eta bainuntzi g.er.) 1 iz bainatzeko erabiltzen den ontzia.

Pentsa, nola bainuontzirik ez dugun, terreinatxo batean bainatzen gara.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 58. orr.

Ohetik besotan hartu, bainuontziraino musuka eraman eta uretan gozo-gozo uzten ninduelako.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 100. orr.

Berriro ere bainuontzia bete eta bigarren bainu bat hartu zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 119. orr.

Stan etzanda zegoen, emakumeek utzia zuten bezalaxe, urez betetako bainuontzian.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 296. orr.

Hustear den bainuontziko zuloak azken ur zurrunbiloa irensten zuen eran.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 121. orr.

Bainuontziko urak, ohi bezala, berrogei gradutan hartu nau, abegitsu.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 36. orr.

Gero txizagura etorri zait eta, begiak zabaldurik, errekasto urre kolorea irteten ikusi dut bainuontziko apar artean, epel, hozten hasitako uretan.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 41. orr.

Burua sartu zidan berriro bainuontzian, ostera ere ahoa zabaldu beste erremediorik izan ez nuen arte.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 346. orr.

Marka oneko whiski bat eskumenean, bainuontziaren karelean.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 70. orr.

Apetak eman zion bainuontzia xanpainaz bete behar zuela, eta xanpainan bainatu zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 478. orr.

Bainuontziari sarkofagoaren antza hartzen nik: etruskoa!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 205. orr.

Jendeak krokodiloak bainuontzian hazi eta haiekin aspertzean estolderietan abandonatzen dituen hiri batez ari gara.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 69. orr.

Urteek aurrera egin ahala, galdarak, bainuontziak eta komunerako portzelana ekoizten hasi ziren.  Berria - Ekonomia   2006-03-22

Itsaso zakar handi batek apurka irensten nau, bainuontziko tapoia kenduta xaboiaren aparra kainerian bueltaka zurrupatua izaten dena baino bortitzago.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 194. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

-Ale, etorri, ez duzu nahi bainuontzi polit honetan bainatu?  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 12. orr.

Bainugelan sartu nintzen; bainuontzi biribil ikaragarri hark txundituta utzi ninduen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 11. orr.

Robertoren laguntzaileak iturripean jarria zuen bainuontzi puzgarria, goraino urez betetzear zena.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 134. orr.

Jim Morrison latorrizko bainuontzian hilik agertu zela.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 85. orr.

Bere iloba plastikozko bainuontzi batean nola jolasten ari zen filmatzen ari zen.  Berria - Harian   2005-08-17

Bev-ek urez betetzen du berarentzat antigoaleko erako altzairuzko bainuontzi handi bat.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 136. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Burua bainuontzi ertzean pausatu eta begiak itxi zituen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 13. orr.

4 bainuontzian egiten den tortura-mota. ik bainera 2.

Guardia zibil batek onartu du bainuontzia deituriko tortura egiten ari zirenean hil zitzaiela, duela 19 urte.  Berria - Euskal Herria   2004-12-29

Kolpeak, poltsa, bainuontzia, mehatxuak, irainak, sexu erasoak, ukimendu lizunak eta bortxaketa.  Berria - Euskal Herria   2004-12-29

Mehatxuak ere etengabeak izan ziren: poltsa, elektrodoak eta bainuontziarena egingo zizkidatela.  Berria - Euskal Herria   2006-05-05


bainutegi iz bainuetxea, balnearioa.

La Perla del Océano bainutegiak inauguratzen dira, Kontxaren gainean.  Askoren artean   «Rataplan» - 106. orr.

Afal ondoren bainutegiko parkean ibili bat egitera joan nintzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 205. orr.

Étretat-eko bainutegia bolada bete-betean dago urte horietan; han biltzen dira kazetariak, idazleak, margolariak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 10. orr.

Badira kazetari deritzen gizon batzuk tinta-bainutegiak paratu dituztenak, eta jende batzuek horietan sartzeagatik ordaindu egiten dute gainera.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 250. orr.


bainutegitxo iz bainutegi txikia.

Arratsalde hartan Pepinito, alaba eta amona, Alcoleatik hurbil zegoen bainutegitxo batera joanak ziren, Maillora.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 241. orr.


bainutoki iz bainatzeko tokia. ik bainuleku.

Plazer hutsa izan da harresiz inguratutako jauregia bakarrik eta soseguz bisitatzea: itxuraz erraldoientzat eraikitako harrizko ateak; barruko patio zabalak; noizbait bainutoki, jantoki edo harem dotoreak izandako gelak; hilobiak; meskita...  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 58. orr.


bainutxo iz bainu laburra.

Batetik bestera korrika eginez, hondartza zabal hartan, baloia uretara zihoanean aprobetxatu egiten genuen bainutxo bat hartzeko gero berriz, segidan, partiduari edo jokoari jarraipena emateko.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 19. orr.


bainuzain iz bainu publikoko zaintzailea.

Ba horrek egundoko galera ekarri zion hiriburuari, ze huraxe zen denda, jatetxe eta kafetegietako klientela nagusia, egunkari saltzaileak txalupariak bainuzainak tabernariak, denak geratu ziren bezerorik gabe.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 36. orr.


bainuzale iz bainularia.

Bainuzaleak ikusmiran hurreratzen ziren, negarren bat entzuten zela, jaunak kapelua kenduta, zerbitzari guztiak beharrari utzita.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 120. orr.

Zalantza gabe, artistaren irudimenak libertate handiagoak ditu haizu bainuzaleen gorputzek baino.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 23. orr.

1993an, 13 bainuzale ito ziren kataluniako itsasertzean, eta beste 7 galdu, haize eta euri ekaitz ustekabeko baten ondorioz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 270. orr.


baionar (170 agerraldi, 8 liburu eta 98 artikulutan; ETCn 1424 agerraldi) izlag/iz Baionakoa, Baionari dagokiona; Baionako biztanlea. ik baiones.

Jende asko oroitzen da Baionak erabiltzen zuen jokoaz, eta Frantziako liga osoan egin zen ospetsu baionar jokoa.  Berria - Kirola   2004-12-23

Armadore baionar batzuek hemen egiten dituzte beren ontziak, Bilbon edo Santanderren uzten dizkieten izen espainolekin.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 128. orr.

Unai Parot euskal preso baionarraren aurkako «maniobra politikoa» bertan behera uztea.  Berria - Euskal Herria   2006-02-19

Jean Lafitte baionarra izan zuen lankide Bowiek.  Berria - Kultura   2004-04-28

Marie Darrieussecq baionarraren Ahardikeriak eleberriaren itzala luzea zen.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 42. orr.

Bost gizonak baionarrak dira.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 163. orr.

Baionarrek soilik bi partida irabazi dituzte azken sei partidetan.  Berria - Kirola   2006-02-18

Gasteiztarren mezuak jasota, baionarren txanda izango da gaur.  Berria - Harian   2005-10-29

41 urteko baionar bat hil zen Angelun, Miarritzeko aireportutik hurbil.  Berria - Euskal Herria   2006-04-11

-Eta Don Carlos? -galdetu dit frantsesez baionar batek.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 287. orr.

1953-54 ikasturtean, Uztaritzeko San Frantses Xabier ikastetxean, baionar gazte bat ezagütü nüan.  Herria   2005-12-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baionarrak dira (3); egin zuten baionarrek (4)


baionartu, baionar(tu), baionartzen da/du ad baionar bihurtu.

97ko apirilaren laugarren larunbatean zuten Baionako bi ikastoletako 50 bat burasoek abiatu azantz haundirik gabe orai arrunt baionartua den ekitaldi hau.  Herria   2003-04-24


baiones (234 agerraldi, 6 liburu eta 160 artikulutan –horietatik 141 Herria aldzkarikoak-; ETCn 686 agerraldi) izlag/iz Baionakoa, Baionari dagokiona; Baionako biztanlea. ik baionar.

Ez zuen berehalakoan ulertu baiones herritarrak berak zirela arraroak zitzaizkionak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 130. orr.

Marie Darrieussecq Baiones idazleak, 36 urtetan jada dotzena erdi bat liburu idatziak ba ditu.  Herria   2005-01-06

Aste honetan berean, merkatari baiones batek baieztatu dio aspaldidanik zekien berria: espainola Frantziako erregeren lurretan sartua da, Lapurdin, anitz zaldi eta kanoirekin.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 42. orr.

Ezker Baionesaren kritika zorrotzak.  Herria   2002-10-10

Napoleon eta Darribeau pirata baionesa.  Berria - Kultura   2004-05-11

Usaiako pilotazaleak han, Euskal-Herri guzitik: besteak erdi baiones, erdi kanpotiar, baina interesatuak halere, salbu noiztenkako ikusle bakar batzu.  Herria   2001-08-09

Ez baionesak, agian; ez bainituen ezagutu ere egiten.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 298. orr.

Gaitzeko balentria egin dute Baionesek joanden ortzirale aratsean.  Herria   2004-01-29

Baionesek hiru tantoko aldea (21-24) gainditu beharko dute.  Berria - Kirola   2004-10-28

Sasoi hartan adin gordineko ziren baionesek oroit dute goiz batean Enperadoreak oinez iragan zituela itsas ibilbideak, Aturriren itsasadarreraino eraman behar zuen bergantinean ontziratzeko.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 62. orr.

Baiones Tipien Patronatu Laikoa 1911n sortu zen.  Berria - Harian   2005-12-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aviron baionesa (7); baiones tipien patronatu (3); baionesen kontra (4); irabazi dute baionesek (3)


baioneta 1 iz ganibet moduko arma zorrotza, fusilaren kanoiaren buruan ezar daitekeena.

Fusilak hartu eta baionetak finkatu ditugu.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 158. orr.

Atzean geratzen saiatu zen aita, ohi zuen bezala tiro eginez, baina aurrera egiteko agindu zioten, baioneta ipinita.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 110. orr.

Fusilen puntetan baionetak jarrita.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 92. orr.

Aurrerantz jotzen gero, baionetak irmo finkatuta.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 112. orr.

Fusil beltza, besoan, eta fusil ahoan, baioneta.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 30. orr.

Baionetak eskuetan lasterka abiatzen dira ene soldado baliosak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 96. orr.

Mutilak nire ezkerretatik eta nire eskuinetatik, maldan gora arnasestuka, baionetak dirdaitsu, Lakarko etxeen aldera ari.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 249. orr.

Ke artetik irteten ikusi ditugu, eta gureganantz datozela, baionetek diz-diz egiten dietela.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 143. orr.

Nik ere zure antza nuen, harik eta baioneta hartu eta akabatu behar nituenen begiradak ikustea egokitu zitzaidan arte.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 26. orr.

Ero baten moduan abiatu zen, oihuka, inguruan mugitzen zen edozeri baioneta sartzera.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 110. orr.

Euliak ikusi ditut, euli urdin gizenak lezoiaren hondoan baionetaz josien artean furrundaka.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 84. orr.

Eta noiz baionetazko erasoaldia?  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 252. orr.

Buruz buruko inkontruetan, batez ere, baionetazko kargetan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 191. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Sekulako kuraiarekin gure soldadoek, baioneta hutsak eskuetan, bertze alderdirat botatu zituzten.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 112. orr.

Gerrako munizioak lurrean barreiatuak, kutxak, artilleriako uhalak, baioneta bihurrituak, kobrezko musika-tresnak gurdiek zanpatuak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 220. orr.

Ibili bitartean, Oskarrek baioneta luzea atera zuen gerrikotik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 15. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Guardek baioneta giderraz kaskaka haizatzen zituzten, sans-culottes saminenek iraintzen zituztelarik, arrain eta barazki ustelduak haien gainera jaurtikiz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 246. orr.

Fusilaz mehatxuka ari zaio orain Charlieri, baioneta-muturra haren sudurraren hazbete gutxira duela.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 178. orr.

-Baioneta-ukaldika akabatu genituen denak -esan zuen gizonak irribarrez.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 150. orr.


baionetadun

Eskupetak, baionetadunak, neska gazte bat museoa bisitatzen; eta emakume adindu hori, ni nora bera hara; komiki orrialdeak.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 263. orr.


bairatu, baira, bairatzen du ad konbentzitu. ik gogatu.

Haatik, ez zidan ezezkorik eman; txikitan hanka konpondu zidanetik, gure etxean adiskide handi bihurtua zen, eta horrek bairatu zuen seguru asko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 190. orr.

Ospakizuna gauean berandura arte luzatu zen, eta halako batean zutitu eta hitz egiteko bairatu ninduten.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 284. orr.

Harry espetxera joateko prestatzen ari zela, Dombrowskik, azkenean, bairatu egin zuen Bette dibortzioa eska zezan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 58. orr.

Lanak izan ditut nire txalupatxora igotzera bairatzeko bikotea, Desolaziotik bereizten gintuen tarte laburra, ehun bat itsas besabete, zeharkatu behar zela eta.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 137. orr.

Goardia Nazionaleko artillerian sartu zen, eta beren kanoiak herri-xehearen esku uzteko artilleroak bairatu nahian pasatu zituen 1830eko abenduko 21eko eta 22ko gauak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 330. orr.


baita1 1 -gan atzizkiaren ordaina, bizidunekin, singularreko leku kasuetan eskuarki baitan forman, erabiltzen dena. (ikus beheko konbinatorian baita partikularen agerraldi maizkoenak).
2 (izen gisa) barnea.

Rita ezagutu nuenetik eginda nengoen gizon berriari tasun berri bat gehitu nion, horrela borobilduz erabat nire baitak eman eta nahi zuen guztia. halatan jauntzen eta jabetzen direla haiek gure baitaz, ezkutuan eta isil-gordean, eta erabakitzen dutela, halaber, bat bederaren umorea.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 113. orr.

Bizitzea zeure baitaz oroitzea da.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 179. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

alderdiaren baitan (12); arimaren baitan (8); badu bere baitan (8)

baitan ari (11); baitan aurkitu (10); baitan aurkitzen (12); baitan baino (7); baitan baitago (7); baitan baizik (9); baitan bakarrik (7); baitan barnebiltzen (8); baitan bildu (18); baitan bildua (12); baitan bildurik (21); baitan bilduta (10); baitan biltzen (43); baitan biltzen dituen (10); baitan bizi (32); baitan da (9); baitan dago (37); baitan dagoela (13); baitan dagoen (31); baitan daude (7); baitan dauden (11); baitan dauka (7); baitan daukan (10); baitan den (19); baitan dira (7); baitan diren (13); baitan dituen (12); baitan du (11); baitan duen (16); baitan duten (7)

baitan egin (77); baitan egin nuen (11); baitan egin zuen (57); baitan egindako (7); baitan egiten (33); baitan egiten nuen (9); baitan egiten zuen (12); baitan egon (10); baitan egongo (8); baitan esan (12); baitan esaten (9); baitan existitzen (14); baitan ezarri (8); baitan gertatzen (16); baitan gordetzen (16); baitan hartu (9); baitan hartuko (7); baitan hartzen (31)

baitan ikusten (7); baitan izan (16); baitan jasotzen (7); baitan kokatu (20); baitan kokatzen (13)

baitan sartu (17); baitan sartzen (19); baitan sentitzen (14); baitan sinesten (11); baitan soilik (9); baitan sortu (13); baitan sortzen (15)

baitan utzi (9); baitan zatiturik (8); baitan zegoen (9); baitan zer (15); baitan zerbait (21)

baitaren baitan (12); baitu bere baitan (10); bakoitza bere baitan (7); bakoitzak bere baitan (11); bakoitzaren baitan (35); bat bere baitan (11); batasunaren baitan (7); batek bere baitan (7); baten baitan (74); batzuen baitan (8); beraren baitan (33)

bere baitan (1668); bere baitan bildu (14); bere baitan bildua (9); bere baitan bildurik (17); bere baitan bilduta (9); bere baitan biltzen (37); bere baitan bizi (8); bere baitan dauka (7); bere baitan daukan (9); bere baitan den (9); bere baitan dituen (10); bere baitan du (8); bere baitan duen (13); bere baitan egin (56); bere baitan egiten (15); bere baitan esan (9); bere baitan esaten (7); bere baitan existitzen (9); bere baitan ezin (8); bere baitan gordetzen (10); bere baitan hartzen (25); bere baitan sartu (7); bere baitan zatiturik (7); bere baitaren baitan (7)

beren baitan (207)

bereziaren baitan (11); bizia bere baitan (8); borondatearen baitan (7); da bere baitan (21); da jainkoaren baitan (7); da nire baitan (8); dauka bere baitan (8); dio bere baitan (8); ditu bere baitan (44); du bere baitan (59); duela bere baitan (7); dut neure baitan (9); dute beren baitan (16); elizaren baitan (9); elkartearen baitan (10)

ene baitan (148); ene baitan egin (10); estatuaren baitan (7); euren baitan (23); familiaren baitan (8); geure baitan (48); gizakiaren baitan (24); gizartearen baitan (11); gizonaren baitan (12); gorputzaren baitan (7); gu baitan (8); gure baitan (151); guztiak bere baitan (12); guztien baitan (8); haien baitan (17); haren baitan (103); hark bere baitan (9); hauek beren baitan (10); hauen baitan (7); hitzarmen bereziaren baitan (9); honen baitan (13); hori bere baitan (9); horien baitan (14); horrek bere baitan (8); horren baitan (81)

izpirituaren baitan (9); jainkoa baitan (41); jainkoaren baitan (59); jendearen baitan (9); naturaren baitan (8); nere baitan (12); neure baitan (213); ni baitan (70); nihauren baitan (16); nire baitan (254); norberaren baitan (7); norbere baitan (7); nork bere baitan (7)

politikoaren baitan (7); taldearen baitan (10)

zeuen baitan (11); zeure baitan (39); zioen bere baitan (14); zure baitan (76)

bere baitako (107); beren baitako (14); ene baitako (8); gure baitako (32); gure baitako ilargiak (16); haren baitako (9); neure baitako (15); ni baitako (9); nire baitako (23); zure baitako (14)

baitara bildu (24); baitara bildu zen (7); baitara bildua (17); baitara bildurik (19); baitara bilduta (8); baitara biltzen (13); baitara itzuli (11); bere baitara (102); bere baitara bildu (13); bere baitara bildua (15); bere baitara bildurik (14); bere baitara biltzen (7); beren baitara (15); geure baitara (8); neure baitara (27); nire baitara (12)

bere baitarako (71); neure baitarako (15); nire baitarako (18)

baitaren baitarik (8); bere baitarik (79); beren baitarik (28)

baitatik atera (16); baitatik ateratzen (9); baitatik kanpo (8); bere baitatik (95); bere baitatik atera (7); beren baitatik (7); haren baitatik (7); neure baitatik (16); nire baitatik (9); zeure baitatik (11)


baita2 lok aldez aurretik zertu den baiezteari beste zerbait atxikitzeko erabiltzen den hitza. ik bai 4.
1 baita ere orobat.

-Baita ere.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 281. orr.

Eta baita ere: "Alferkeria arimaren etsai da". Iruditzen zait, baita ere, gertatzen zaizkidan gauzetatik libratzeko baino, gehiago balio dutela gauzak benetan gerta dakizkidan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 138. orr.

Egia da, baita ere, neskak aldatu egiten direla.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 57. orr.

Nabarmen adierazten du, baita ere, Erreinua doan ematen zaigula, ez dugula irabazten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 70. orr.

Ulertu du, baita ere, Raimundo Silvak ez duela hitz egingo.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 311. orr.

Jakin behar duzue, baita ere, "Ontasuna" izenak edo hitzak ez duela esan nahi Ontasun xume eta argia besterik: ez gehiago, ez gutxiago.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 13. orr.

ETAk garbi utzi zuen baita ere bere nazionalismoa ez zela EAJrena bera.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 33. orr.

Aurkikuntza horrek poztu ninduen, alde batetik, baina halako ezinegon bat sortu zidan, baita ere, ez bainekien zein zen horren guztiaren esanahia.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 174. orr.

AMIra berriz joatea erabaki zuen, bai Omar Khaiamen bizitzaz gehiago jakiteko, eta, baita ere, hara itzultzeko gogoa zuelako, besterik gabe.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 260. orr.

Hori hor jarri zuten gure bataioaren kontzientzia izan genezan, baina baita ere gure arbasoen erruak berritu gabe aurrera ibil gintezen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 27. orr.

Egia da gizabanakoaren eta herrien askatasunaren aldarria dakarrela berarekin, baina berarekin dakar, baita ere, kostunbrismoa.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 148. orr.

Helburuak dira, idazle baten ezagutzaren egitea, jakitea idatz lan hori zergatik egin duen eta hortarako nola plantatu den, baita ere zer nolako gogoetak eta mezua helarazi nahi duen irakurleari eta jendeari.  Herria   2002-11-28

Goratu ere meza-jantziak eta eliz etxegintzak; baita ere santuen irudiak, agurtuz adierazten dutena.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 205. orr.

Ron eta biak armiarmen atzetik oihanera joan zirela, eta han basiliskoaren azken biktima non hil zen esan ziela Aragogek; baita ere, nola asmatu zuen Myrtle Negarti izan zela biktima.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 273. orr.

Jainkoak egin gaitu honelakoak, baina Jainkoak jasoko gaitu, baita ere.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 274. orr.

2 baita ... ere

Baita niri ere.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 71. orr.

Baita zera ere!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 55. orr.

Baita aitarekin ere.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 33. orr.

-Baita aurretik ere.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 198. orr.

-Baita hik sinistu ere.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 111. orr.

Baita edanda ere, seguruena.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 55. orr.

Baita sukaldeko leihoetan ere.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 402. orr.

Baita preso antisozialak ere.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 271. orr.

Baita hau erantsi ere: ”Ez duzu niri horrelako galderarik egiteko inolako eskubiderik”.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 361. orr.

Baita besteak ere, abudo erantzun: [...].  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 13. orr.

Denek, baita tranbiara igotzen ari zirenek ere, barre egin zioten nire ateraldiari.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 50. orr.

Begitarte gorrixka hura ahazten saiatu nintzen, baita lortu ere, ia sei orduko loa egin bainuen segidan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 9. orr.

Hilabetero desmuntatu eta garbitzen diat atalez atal, baita kotoiz xahutu ere ipurdi zilarkara.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 11. orr.

Niri ez zait gehiegikeria iruditzen abadeak esandakoa: 1960an, eta baita 1970ean bertan ere, Obabako nekazariek antzinako mendeetako aire hori zuten.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 65. orr.

Zaletasuna piztu nahiko luke 76635-Q-rengan, liburuez (eta baita filmez ere) hitz egitea atsegin du eta.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 12. orr.

Izaki guztien lehen jatorria aintzakotzat harturik, sorkari guztiei, baita txikienei ere, "anaia" eta "arreba" izenez deitzen zien.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 889. orr.

Herrian, berriz, baita jende ikasiaren artean ere, Asisko Frantziskoren irudi partziala izan da nagusi.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 12. orr.

Gure esku gelditu ziren lautadako hiri guztiak, baita Galaad eta Baxan eskualdeak ere, Baxango Ogen erresumako Salka eta Edrei hirietaraino.  Elizen arteko biblia   Dt 3,10

Ikusmenezko irudi planoetara mugatuko gara hemen, pinturarekin, grabatuarekin, marrazkiarekin, argazkiarekin, zinemarekin, telebistarekin eta baita sintesizko irudiarekin ere batera, gure gizartean gehien-gehien direnetara, alegia.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 60. orr.

Argiak asko eta bereziki erabiltzen dira triklinoetan eta geletan, baina baita korridoreetan, arrapaletan eta eskaileretan ere, zeren eta leku hauetan askotan batak bestearekin topo egiten baitute pertsonek.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2970. orr.

Biziko bagara, arnasa hartzen dugu, baita amaren sabelean gaudenean ere; gero, [...].  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 39. orr.

Orduan erraza dena da biguna, uxterra, leuna, hauskorra, gozoa, amultsua eta horiek denak, eta baita haserre(tu) a ere; begira nola: [...].  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 103. orr.

Oso desberdina zuretzat, inoiz esan didazunez, eta, horrenbestez, baita niretzat ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 22. orr.

Handia zen, aste barruko lanegunetakoa baino handiagoa agian, baita ezberdina ere.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 178. orr.

Baita Ivan Illich-en Necesidades artikulu interesgarrian ere.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 336. orr.

Hauetako bakoitza aurretik determinatua dago gizakiaren izaera enpirikoan, baita gertatu aurretik ere.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 205. orr.

Hutsik egin gabe iragartzen zuen, ustez bertutean tinko zegoen askoren erorketa; baina baita bekatari asko Kristorengana bihurtuko zirela ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 812. orr.

Negatibotasun hau da beren egiletasunaren ezaugarria, baita beraien ezarpen eta iraupenerako funtsezko baldintza ere.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 13. orr.


baitaratu, baitara(tu), baitaratzen 1 da ad nor bere baitara edo bere onera etorri. (bere eta kideko izenordainekin)

Zenbait orenen buruan berriz ene baitaratzen niz, ezagutzen ez dutan gela batean etzanik nago.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 119. orr.

Sophie pixka bat lasaitu da, ororen buru senargaia bere baitaratu dela ohartu baita.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 129. orr.

Lau-bost egunen buruko bere baitaratu zen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 41. orr.

Operazione baten ondorioz ezin da gehiago bere baitaratu eta hamar bat egun barne zendu da Baionan.  Herria   2004-04-22

Burua doi bat inarrosi eta berriz bere baitaratu zelarik, halako kilika batzuk senditzen zituen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 13. orr.

Hain ari zen bere baitaraturik lanean, non bere gelaren erdian nintzelarik ere, ez baitu burua jiratu nor sartu den jakiteko.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 395. orr.

Luze luzea etzanik egon zen ohean, berriz arras bere baitaratu bitartean.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 135. orr.

Hori jada ez da etzango herria pentsamendu kritiko eta razionalista arrotzez europartzean [...], baizik Espainia bere baitaratzean eta bere-bere balio eternalak, bere barnekondo sakonean lokartuak, berbiziaraztean.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 112. orr.

Gonbit hari amore emanez, ez zuen inorekin hizpiderik bilatu, eta arreta nonbait finkatu beharrez, bere oinen erritmo geldoari jarraitzera bere baitaratu zen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 26. orr.

Holakoetan haatik, hobeki gure baitaratzen ere ahal gira, gehiago sendituz muga guzien gainetik zoin beharrezkoa den bakoitxak bere bizian ezartzea ahal bezenbat jendetasun!  Herria   2005-01-06

2 (era burutua izenondo edo adizlagun gisa)

Hain zuzen ere hantxe, urrats bakar batzuetara zegoen bat, panama kapela eta bota horiz, seriosa, eztia, bere baitaratua, nahiz hamar mutiko zelatan eduki.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 19. orr.

Gora begira, hantxe zegoen -Ramsay jauna- eurenganatzen, gerriei eragiten, antsikabe, bere baitaraturik, urrun.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 50. orr.

Bere baitaratua gelditu zen, gogoetatsu.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 66. orr.

Émile isildu zen, bere baitaratua, zuzen, sendo.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 109. orr.

Ez zuen galderarik egiten eta bere baitaratuta pasatzen zituen korridoreak eta jangela, oso diskretu.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 31. orr.

Gauza arraro, izugarri hori sinesteagatik zegoela Paul Rayley dardar batean, han erdian, baina hala ere bere baitaratua, hausnarkor, isilik.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 100. orr.

-Kandelak -esaten du bere baitaraturik, suontziaren arrapalean dauden argimutiletako kandelen kondar ketsuei erreparatuz-.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 224. orr.

Euria ari bazuen edo irteteko gogorik ez bagenuen, Idoiak pintzel batzuk eta oihal bat [...] hartzen zituen, eta pintatzen hasten zen, erabat bere baitaraturik.· Oso ezti aitortu nion, neure gogoetan baitaratua, psikopatak irakatsitako gozotasun lazgarrian: [...].  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 132. orr.

3 (du aditz gisa) barneratu.

Haurtzaroko kredoak berritu eta bere baitaratu zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 163. orr.

"Il est habité par la beauté!", diot ene baitan, edertasuna bere baitaratu balu bezala.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 126. orr.

Dalitek berek beren baitaratua dute fatalismo ilun bat: beren arraza zikin dela menderen mendetan, Jainkoak mundua egitean, bideko errautsetik sortuak baitira, omen...  Herria   2004-09-09

Kolpetik, irakurle amorratu bilakatu zen; dena irensten eta gogoratzen zuen, eta bere baitaratzen zuen guztia ordenatzen zen, berez-berez, bizi-sistema batean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 66. orr.

Euskal Herria Espainiaren modernizazio eta birreraikuntzan osoki enplegatzeko erabakia, osoki bertan "bat eginez", hainbesterainoxe, ezen horretarako euskara iraitzi eta hizkuntza espainola baitaratu beharko bailuke beretzat.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 123. orr.

Begiak ez du kolorerik eta, hala ere, modu berezian hartzen du kolorea, atseginez eta gozaldiz bere-baitaratzen duenez.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 20. orr.

4 (du aditz gisa irud/hed)

Igoeretarako foka-larruak erosteko pobreegi baikinen, iztupa zakarreko oihalak nola josten diren erakutsi zidan, tramankulu espartanoak, zeinek, ura beren baitaraturik, legatzen gisa izozten baitira, eta gerri inguruan lotu behar baitira jaitsieran.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 70. orr.

5 (du aditz gisa, bere edo kideko izenordainik gabe)

Jurisprudentziak ere, azken batean, baitaratu behar ditu norberak alferrik aurreikusi nahiko lituzkeen objektu guztiak edota iraizean egindako aurreikuste batek barneratuko ez lituzkeenak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 52. orr.

6 (da aditz gisa, bere edo kideko izenordainik gabe) konturatu; nor bere onera etorri.

Eraman nuen neure loria eremu gisa aldez aurretik hautatua nuen lekurantz; eta alabaina ez zen baitaratu mendean hartua eta bere garaile zoriontsuari emana izan ez zen arte.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 412. orr.

Baitaratua nintzelarik, komenigarriagoa iruditu zitzaidan hasierako nire eginbeharrez ez ezaxolatzea, eginbehar horiek betetzeko astia banuenez.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 442. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere baitaratu (12)


baitaratze iz nor bere baitara edo bere onera etortzea. (bere eta kideko izenordainekin)

Bafada itogarri batek atera ninduen neure baitaratze xalo hartatik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 120. orr.


baitare ik baita2 1.

baitetsi ik baietsi.

baitezpada (orobat baitezpadan g.er.) 1 adlag nahitaez, ezinbestean.

Baitezpada kontuan hartzeko puntua da hau, ezen Justiziak eta Askatasunak zenbait galde garrantzitsu eginarazten dizkigute gaurko munduan.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 94. orr.

Aguirre, Pellou, Iriso eta Navarro-k gutun bat igorri zioten Mina-ri, zeinetan erraiten baitzuten frantsesekin behar zuela mintzatu baitezpada, ikusiz zer lanjer haunditan zeuden nafar armada edo gudarostea eta erresuma guzia, holako gerla bortitzak segitzen bazuen.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 133. orr.

Beraz erreka behar zuten baitezpada kurutzatu alor lanetara joaiteko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 24. orr.

Fede orok etsaiak behar ditu baitezpada, bere buruari eutsiko badio.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 157. orr.

Teologoak [...] interpretazio salbagarri bat behar du baitezpada; ezin irents dezake interpretazio asaldagarririk, lazgarririk, zeren teologoak osasuna eta salbazioa nahasten baititu bidegabeki.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 53. orr.

Zerbaitek merkatariari traba egiteak ez du esan nahi baitezpada merkataritzari traba egiten dionik.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 17. orr.

2 (ezezko esaldietan) ipar dudarik gabe. ik noski.

Eta Garat anaiak ez ziren baitezpada gizon herrikoiak, etxeko-jaun notableak baizik.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 83. orr.

Euskaldun Fededun, Jainkoak daki zenbat aldiz entzun ahal den, orobat frantsesen "Catholiques et Français" famatuari zor genion euskal herritarrek erramolde hori, eta ez naiz baitezpada esaldi hori berpiztu beharrez ariko.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 173. orr.

Halere ez da hor baitezpada harritzekorik.  Herria   2005-11-10

Eta nekez irakurtzen, ez baitezpada mintzaira arrotz zaidalakotz (frango aise berreskuratu ditut amak erakutsi hitz eta joskerak, eta kurioski xori batzuen izenak euskaraz datozkit lehen punpean) baizik berriki arte frantses kulturan murgildurik baneuzkalakotz ideia gehienak.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 14. orr.

Lege-gai laburra, egia da, bainan ez baitezpada hain argia.  Herria   2004-01-15

Nonbait irakurri dut Bossuet prosalari handiak, ez baitezpada predikuetan bakarrik, baizik eta idazki politikoetan hau ere pentsatu zuela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 79. orr.

-Ez da baitezpada dirua behar pagatzeko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 116. orr.

Medailarik igurikatzen zuenez? Ez baitezpada.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 39. orr.

3 baitezpadako (orobat baitezbadako g.er.) izlag nahitaezkoa, ezinbestekoa.

Bazekien baitezpadakoa dela zakurra artzainarentzat, bai laneko bai konpainiarendako.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 77. orr.

Besteek deliberatu zuten baitezpadakoa zela zubi bat eta onartu zuten beren gain egitea.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 49. orr.

Tomentzat, baitezpadakoa zen berehala atzera egin eta jokoaren erdi-erdira sartzeko bihotz izatea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 98. orr.

Atzoz geroz eskutan daukat baitezpadako Bidaiariaren ageria, Credencial del Peregrino delakoa.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 24. orr.

Politika omen da gure on eta zuzen guzien baitezpadako iturburua", azken perpaus horrek bagaramatza geure buruari galdetzera nondik datorkigun beraz euskaldunei, politikaren aldera hain aspaldian erakusten dugun uzkurreria edo herabea.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 30. orr.

Alta, erabaki baten hartzea baitezpadakoa zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 80. orr.

Euskararen biziarazteko beste tresna baitezpadakoa: eskola.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 141. orr.

Hori baita kasetarien egiteko baitezpadakoa.  Herria   2004-12-02

Edozein fenomeno sozialen ikertzailearentzat obligazio etiko eta eskakizun metodiko baitezpadakoa da neutraltasun eta objektibitate absolutua. uste dut denak ados direla hori izan daitekeela urrats premiazkoa eta baitezpadakoa Iparraldea Euskal Herriaren eraikuntzan kokatzeko eta Iparraldeak bere toki osoa har dezan.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 188. orr.

Udalbiltzak ekartzen dauzkigun 12 000 euroak baitezpadakoak dira guretzat, ez baitugu gure indarrez bizitzeko aski harpidedun.  Herria   2003-01-09

Pentsatzen ez duenari, baitezpadakoak zaizkio fetitxeak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 73. orr.

Zoriontasuna mutua da, eta ez da bere baitarik mintzo; horregatik ditu baitezpadakoak aitorpena eta deklarazioa (esana behar du izateko).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 128. orr.

Hondarribia ez zen Nafarroa, Gipuzkoa baizik, baina plaza hori eskuan izatea baitezpadakotzat jotzen zen saihetsa ongi babestua izateko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 81. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta ez baitezpada (11); ez baitezpada (74); ez da baitezpada (35); ez dela baitezpada (9); ez dira baitezpada (14)


baitezpadakotasun iz baitezpadakoa denaren nolakotasuna.

Leire Bidart gazteak, igande eguerditan, elizako plaza mukurru bete batean, goraki aldarrikatu du euskal nortasunaren zaintzearen baitezpadakotasuna.  Herria   2004-04-29

Eñaut Etxamendi-k ere du, ezagutzen diogun talenduarekin, ekonomiaren auzokidetzaren baitezpadakotasuna azpimarratu.  Herria   2001-05-24

Bi propietate hauek Jainkoaren atributu batetarik nahitaez konkluditu edo hauteman behar dira, atributu horrek adierazten duen bezainbatean existitzearen baitezpadakotasuna eta mugagabetasuna.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 81. orr.

Bakearen baitezpadakotasuna oihukatzen du obra hunek.  Herria   2004-01-01


baitezpadan ik baitezpada.

baizen 1 junt baizik, besterik.

Hauxe baizen ez da euskal kultura ofizial subentzionatu txalotua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 190. orr.

Euria goi eta behe, baina euri asko egin arren, zerutik ez da euria baizen erortzen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 44. orr.

Ez naiz, parrandaren batean baizen, ez bertsozale ez bertso-jale amorratua.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 82. orr.

Malgré tout, c'est très belle!, pentsatu nuen, diapositibetatik baizen ezagutzen ez zuen etxeari buruzko Madame Beyleren iritzi ezkorra gogoan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 118. orr.

Euskalerria bere gain ez dugu ikusten, bertzek ezarririk baizen; berez bere ihardukitzen ere ez, bestek, beren arteko bakearen gatik, herrialde bakar idukiz baizik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 130. orr.

Jakin beharko huke odolak ez duela jadanik pertsona egiten, diruak baizen...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 50. orr.

Baina zer egin nezakeen nik, disimulatu baizen?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 578. orr.

Eta zer zen, bada, niri ere gertatzen ari zitzaidana, bertze aro berri batean murgiltzen ari nintzela baizen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 327. orr.

Orduan sortu zen Urbe jainkosa: eraikuntzak, merkatu organizatua, garraioa, artea... ezin izan haren sekitoak baizen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 247. orr.

2 bezain.

Eta gizona orduantxe etxetik urten baleu baizen bizi eta ganoso.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 38. orr.

-Gure aita, hirurogei urtegaz, burdinea baizen gogor egoan oindokarren.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 57. orr.

3 baino.

Gimnasio gehienak baizen argitsuagoa, klaraboia erraldoi batek adierazten zuen inoiz ontzitegi izandako pabilioiko sabaiaren erdigunea.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 53. orr.

Bera ere jesarri egin zen, eta birbobinatzeko ziriari eragin zizkion behar baizen itzuli gehiago, burdina jiratzearen ariketak pentsatzen lagunduko balio bezala.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 107. orr.


baizik (orobat baizikan g.er.) 1 junt lehen esaldia ezezkoa denean, baina-ren ordez erabili ohi den hitza. (ikus beheko konbinatorian baizik partikularen agerraldi maizkoenak).
2 baizik eta ipar zeren eta.

Abbadie horren beraren adiskide eta ikasleak jazartzen zaizkio, batere funtsik gabe, Baionako kazetetan, aita Resurreccion Azkue euskaltzale bizkaitarrari, baizik eta jaun hau "alemanzale" bihurtua dela.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 116. orr.

Baina Gregorio VII.ak 1080an idatzi zion Erromatik Bohemiako erregeari, eslaviar liturgiaren debekatzeko, baizik eta "Jainko Boteretsuari atsegin dakiokeela Liburu Sainduen argia apur bat itzalean geldi dadin, nornahiri berduratuz bere balioa gal bailezake".  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 182. orr.

Martzellako bere apezpikua izendatze horren kontra agertu zitzaion, baizik eta ez zela administratzale, nahiz apez ona izan.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 27. orr.

Elkarte batean juntatu ondoan hauek auzitan eman dute Hazparneko auzapeza, bzizik eta berexkundeak egiten dituela.  Herria   2003-02-06

Bixtan da bere aldetik Israelgo enbaxadoreak protesta egin duela neurri horren kontra, akusatuz bereziki Europako 25 herriak eta heien artean manera bereziz Frantzia, baizik eta hunek duela hoben haundia hor. Elkarte batek dei egin du Pauerat hortakoa den auzitegiari baizik-eta aparkagunearentzat gauzak ez direla behar bezala egin, untsalaz legezko ikerketa berezi bat beharko zela akulatu.  Herria   2004-07-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

alde baizik (13); alderantziz baizik (45); aldetik baizik (12); aldiz baizik (9); arabera baizik (25); areagotu baizik (17); areagotu baizik ez (10); arte baizik (9); artean baizik (13)

baitan baizik (9)

baizik agertzen (9); baizik aipatzen (11); baizik arrazoimenaren (12); baizik balio (10); baizik bere (39); baizik beren (15); baizik beste (11); baizik beti (14); baizik egin (22); baizik egiten (28); baizik egiten ez (13)

baizik eta (3011); baizik eta baita (50); baizik eta bere (61); baizik eta beren (24); baizik eta beste (39); baizik eta beti (11); baizik eta bi (13); baizik eta euren (10); baizik eta euskal (19); baizik eta ez (20); baizik eta gizon (11); baizik eta gure (25); baizik eta haien (9); baizik eta haren (22); baizik eta jainkoaren (12); baizik eta neure (10); baizik eta nik (10); baizik eta nire (18); baizik eta oso (10)

baizik ez (3970); baizik ez aipatzeko (20); baizik ez bada (24); baizik ez baita (47); baizik ez baitira (24); baizik ez baitu (19); baizik ez baitute (12); baizik ez baitzen (17); baizik ez baldin (11); baizik ez balitz (16); baizik ez bazen (13)

baizik ez da (412); baizik ez dago (26); baizik ez dela (104); baizik ez den (26); baizik ez dena (17); baizik ez dezake (17); baizik ez dira (167); baizik ez direla (38); baizik ez direnak (10); baizik ez ditu (45); baizik ez dituela (14); baizik ez ditugu (13); baizik ez ditut (16); baizik ez dituzte (22); baizik ez du (156); baizik ez duela (27); baizik ez duen (10); baizik ez dugu (40); baizik ez duk (17); baizik ez dut (56); baizik ez dute (77); baizik ez dutela (13); baizik ez duzu (15)

baizik ez gara (9); baizik ez genuen (20); baizik ez haiz (9)

baizik ez izatea (10); baizik ez litzateke (11); baizik ez naiz (32); baizik ez nintzen (32); baizik ez nion (9); baizik ez nituen (23); baizik ez nuela (13); baizik ez nuen (88)

baizik ez omen (15)

baizik ez zegoen (14); baizik ez zela (63); baizik ez zen (237); baizik ez zena (12); baizik ez zeuden (17); baizik ez zion (27); baizik ez zirela (18); baizik ez ziren (105); baizik ez zitekeen (11); baizik ez zituelarik (10); baizik ez zituen (77); baizik ez zituzten (28); baizik ez zitzaidan (12); baizik ez zuela (19); baizik ez zuen (182); baizik ez zuten (65)

baizik ezagutzen (24); baizik ezagutzen ez (23); baizik ezin (187); baizik ezin izan (25); baizik gelditzen (13); baizik gure (10); baizik hau (9); baizik ikusi (11); baizik ikusten (28); baizik ikusten ez (15); baizik izan (40); baizik izan ez (17); baizik izanen (11)

bakan baizik (13); bakar bat baizik (22); bakarra baizik (22); bakarrik baizik (15); bat baizik (1032); bat baizik eta (9); bat baizik ez (580); batean baizik (45); batean baizik ez (12); batek baizik (39); batek baizik ez (14); batekin baizik (17); batena baizik (19); batera baizik (11); batetik baizik (10); batez baizik (25); batez baizik ez (12); batzu baizik (14); batzu baizik ez (10); batzuek baizik (11); batzuetan baizik (10); batzuk baizik (106); batzuk baizik ez (76)

behin baizik (46); behin baizik ez (38); bera baizik (31); berak baizik (14); beste bat baizik (15); bestela baizik (54); bezainbatean baizik (10); bezala baizik (53)

bi baizik (17); bi baizik ez (12); bidea baizik (10); bidez baizik (31); bitan baizik (10); bitartez baizik (18); burua baizik (9); buruan baizik (24); buruan baizik ez (16); buruari baizik (11); buruz baizik (20)

dagoelako baizik (9); dela baizik (20); delako baizik (32); dena baizik (26); direlako baizik (18); dudalako baizik (9); duelako baizik (29); duena baizik (34); dutelako baizik (19)

egia baizik (12); egitea baizik (29); egiteko baizik (14); egun baizik (14); egun baizik ez (11); ematea baizik (9); emateko baizik (11); emendatu baizik (11); erdia baizik (24); erdia baizik ez (19); erdizka baizik (14); esker baizik (16); esku baizik (15); ez baizik (98); ez baizik eta (43)

gainean baizik (18); gehiago baizik (23); gisa baizik (42); guti baizik (20); guti baizik ez (10); guztiena baizik (9)

hau baizik (25); hau baizik ez (16); hauek baizik (12); hauek baizik ez (9); hauxe baizik (12); hilabete baizik (12); hilabete baizik ez (10); hiru baizik (14); hori baizik (48); hori baizik ez (31); horiek baizik (14); horiek baizik ez (10); horixe baizik (14); horixe baizik ez (14); hura baizik (30); hura baizik ez (19); hutsa baizik (27); hutsak baizik (9)

izatea baizik (21); izateagatik baizik (9); izateko baizik (12); izena baizik (9)

jainkoak baizik (18); jainkoak baizik ez (10); jakitea baizik (11); kontra baizik (10); kontrakoa baizik (32); kontua baizik (18)

modu bat baizik (14); moduan baizik (9)

nekez baizik (10)

ona baizik (10); onak baizik (9); ondoren baizik (13); ondorioa baizik (10); oso bestela baizik (22)

parte bat baizik (9); politikoa baizik (14)

sortzea baizik (9)

txiki bat baizik (19); urte baizik (51); urte baizik ez (45)

zati bat baizik (15); zela baizik (12); zelako baizik (17); zerbait baizik (35); zu baizik (18); zu baizik ez (9); zuelako baizik (16); zuena baizik (13)


baizikan ik baizik.

baja1 1 iz ezgaitasun edo eritasun egoera; ezgaitasun edo eritasuna adierazten duen agiria.

Brodatzeko armazoian lanean ari zen bitartean, etxape berekoen artean gertatzen ziren alta eta baja guztien kontua eramaten zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 120. orr.

Gripeak bajak eragiten ditu kasu guztien bi herenetan.  Berria - Euskal Herria   2004-05-28

Gaixotasun psiko-sozialen ondorioz izaten dira irakasleen baja gehienak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-29

Luzatu egin beharko zuen baja.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 80. orr.

Jose Luis Maluendak orkatila bihurritu du, eta bi astez baja izango da.  Berria - Kirola   2004-12-23

Zenbait gurasok baimen bereziak eskatzen dituzte; beste batzuek, berriz, bajak, depresioagatik.  Berria - Harian   2006-02-15

Bajarekin zegoen salmonella izan zuelako.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 146. orr.

Sarak bajarekin zeramatzan egun batzuk, eta etxeko sofan aurkitu nuen. hiru eguneko bajarekin egon dun.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 221. orr.

Handik gutxira lehenengo baja hartu zuen institutuan, depresioagatik.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 165. orr.

Ez du bajarik hartu, gaueko txandan azaldu da ostera lepoa bildu zuriak apainduta, sekula baino zorrotzago zenbaketa egitera etorri denean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 67. orr.

Normalean beste lankide batekin egin beharreko lana izaten da, baina orain ere baja hartuta dago-eta bakar-bakarrik egin beharko du dena.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 118. orr.

Halako egun batez Iurretara joan, eta irratian baja hartzeko paperak sinatu nituen, irratiko pertsonal buruarekin.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 111. orr.

Baja garrantzitsua izango dute, ziurrenik, Ruben Castro taldeko goleatzaile nagusiak ez baitaki jokatuko duen edo ez.  Berria - Kirola   2004-02-28

Josean Kerejeta Tauko presidenteak atzo jakinarazi zuen Omar Quintero mexikarra fitxatu dutela, dituen bajak utzi duten hutsunea betetzeko.  Berria - Kirola   2004-09-30

2 irud/hed

Gipuzkoan, Araban eta Bizkaian, urtero, 45.000 autori ematen zaie baja.  Berria - Gaiak   2004-07-01

3 lan harreman edo kideko baten amaiera.

Arsenal taldean jokatu du aurten baina baja eman dio Londresko taldeak.  Berria - Kirola   2004-06-13

Caroden bileraren ondorengo krisian ez da baja bat bera ere egon ERCn.  Berria - Mundua   2004-03-11

4 gerra eta kidekoetan, hil, zauritu edo desagertua.

Gaur egungo gudetan inolako herrialdeko buruzagitza ez dagoela prest bere armadan baja bakar bat ere izateko!  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 127. orr.

Bakantzen ari zen Euzko Gudarostea, baja asko ukaiten da armarik gabe.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 149. orr.

Zinez esaten dizut, kapitain jauna, gerra honek baino baja gehiago egin izan dituela ipar beltzak herri hartan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 35. orr.

Gogoan izan behar da hogei mila baino baja gehiago izan direla, tartean hildakoak, zaurituak eta desagertuak hartuz gero.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 291. orr.

Israelgo lehen ministro Ariel Sharonek kabinetearen larrialdiko bilkura deitu zuen, jasandako bajak aztertzeko.  Berria - Mundua   2004-05-12

5 (hitz elkartuetan)

Plataformaren aldarrikapenak honakoak ziren: soldaten 100 euroko igoera lineala, asteko 35 lanordu, soldataren %100 jasotzea baja kasuan, eta txandakako kontratua.  Berria - Ekonomia   2004-04-28

Neurriz kanpoko baja kopuruak zituzten langileak dira.· Amatasun baja 19 astekoa izango dute, eta 100%ean ordainduta egon beharko du.  Berria - Ekonomia   2006-04-13

Hiru urtetan banatuta, soldataren %35eko igoera izango dute, gaixotasun-bajetan hobekuntza nabarmenak...  Berria - Euskal Herria   2006-04-12

6 bajan adlag baja egoeran.

Urte eta erdi darama bajan depresioa dela eta.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 68. orr.

Lehengo astean eta aurrekoan bajan egon nauk.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 46. orr.

Ramirez larri zauritu zuten erasoetan eta oraindik bajan dago.  Berria - Harian   2005-03-09

Haietariko bat iazko uztailetik bajan dago eta elkarteko zuzendaritzak kanporaketa prozedura hasi du haren kontra.  Berria - Euskal Herria   2004-05-19

Badakizu orain dela urte batzuk telefonorik gabeko etxe batean bizi dela eta lanean esan zidaten bajan zegoela.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 0. orr.

Yago, bajan istripuagatik.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 8. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

amatasun baja (3); baja gehiago (3); baja hartu (7); baja hartzeko (3); baja izango (3)

bajan dago (4)


baja2 ik paxa1.

bajaldi iz bajan egoten den aldia.

Bajaldiak geroz eta gehiago luzatu ziren, behin-betiko bihurtzeraino.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 165. orr.


bajan iz akordeoiaren antzeko musika tresna.

Hamabost musikarik emaiten dute besteak beste baliatuz bajan deitzen duten tresna berezia, gure akordeoiaren idurikoa.  Herria   2002-09-19


bajatu, baja(tu), bajatzen 1 da/du ad jaitsi. ik baxatu.

Egunkariaren bila bajatzekotan ere egon zen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 14. orr.

Komandantziako lau eskailerak bajatzen hasi orduko behatu zion arinki atea zaintzen zegoen guardia zibilari.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 99. orr.

Hiru lagun behar izan ziren Lucas mahaitik bajatzeko.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 67. orr.

2 irud/hed

Gauetako esnatze tupusteko haien ondorengo gure festak amaituak ziren, jakina, baina bestelako zirti-zartak ere oso bajatuak, eta ez nire gogo faltaz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 103. orr.

Bere bizitzako azken hilabeteetan, osaba Juan bajatu egin zen erabat, eta hain nabarmena izan zen aldaketa non Lizek eta Sarak etengabe galdetzen zuten haren egoeraz: "Zer dauka Juanek? Orain ez digu ezer kontatzen".  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 24. orr.

-Ez zekiat zer pasatzen zaidan, baina bajatu egin nauk zeharo, bai jaten eta bai ibiltzen-. Nekez hartu zuen arnasa, bero egiten zuen benetan.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 96. orr.

Ez zaik gaizki etorriko lan pixka bat egitea, tripa bajatzeko ere.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 136. orr.


bajatuxe izond/izlag bajatu xamarra.

Egun, Euskal Herri osoan bezala, «bajatuxea» ikusten du Azpeitian antzerki amateurraren mugimendua Aristik: «Krisi larrian dago».  Berria - Kultura   2004-11-05


bajista iz

Bestalde, txistuka eta gaizki-esaka hasten direnak 'bajistak' izaten dira normalean, gutxirekin asko irabazi nahi dutenak hain zuzen.  Berria - Kirola   2004-07-29


bajoi iz adkor jaitsialdia.

Gazteek izango duzue bajoi hitzaren berri, eta sentsazio zerri horren ezaguera fisikoa.  Berria - Kirola   2004-07-06

Bajoiek eta subidoiek bata bestien atzien edukitzen ebazana, bere eskizofreniaz berba ez egitearren, klaro!  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 25. orr.


baju ik baxu.

bajurako ik baxu 10.

bakailao (orobat bakalau g.er., bakallau g.er., makailao g.er eta makallau g.er.) 1 iz itsaso hotzetan bizi den arrain teleosteoa, handia eta lerdena, jateko oso ona (Gadus morhua).

Arrantza da ekonomia jarduera nagusia, bakailao eta izokinarena bereziki.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 25. orr.

Bisigua eta legatza akabatu dizkiagu, bakailaorik ere ez omen duk geratzen, ez eta urruneko itsasoetan ere, laster atunik eta antxoarik ere ez diagu utziko bizirik.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 13. orr.

Hiru mendez foruek zainduriko lege zaharren muina defendatzera, munduko beste puntan Amerika konkistatzen laguntzera eta baita balea eta bakailaoa ere harrapatzera.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 107. orr.

1970ean 3,1 milioi bakailao arrantzatu ziren munduan; 2000an, berriz, 950.000.  Berria - Gaiak   2004-05-15

Bertan Ziriza bakailaoa lehortzeko pabiloi ohia da artelan gehien biltzen duena.  Berria - Kultura   2004-07-09

Hamabost urteren buruan bakailaoa desagertzeko arriskua dagoela.  Berria - Gaiak   2004-08-28

Etxera ailegatu eta ez baldin badut bakailaoa beratzen uzten, bihar arrebak kaxuelan ni jarriko naik pataten artean! ongi moldatu zen bakailaoari burua tripak hezurra kentzen ontziko faktorian.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 68. orr.

Egun haietan janari denda zabaldu zuten kubo handiaren behean, bakailaoa pil-pilean eta piper beteak saltzen dituena.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 225. orr.

Nafarroako esparragoak, bakailaoa bizkaitar erara Arabako patatekin eta Ezpeletako piperrekin, edateko Gipuzkoako sagardoa eta Nafarroa Behereko ardoa, eta postrerako Zuberoako gazta.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 109. orr.

-Entretat-eko herrian gizonezkoak, marinelak baitira denak, Ternuako arrantzutara joaten dira neguan denak, bakailaotara.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 100. orr.

Itsaso hari [...] Mateo Taboadaren Itsasoa esan zioten geroztik gure herriko marinelek, bakailaotan ibilitakoek behintzat.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 275. orr.

Euzkadiko Gudontzidia osatzeko bakailaotako bouak hartu ziren.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 29. orr.

Hemen, denak otarrainaren eta bakailaoaren arrantzatik bizi dira.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 136. orr.

Bakailaoaren deskargan genbiltzala.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 209. orr.

Antzerako zerbait gertatuko da produktu keztatuen (izokin, amuarrain, antxoa, bakailao, aingira, sardinzar, arraba, urdaiazpiko, hirugihar, gazta...) kontsumoarekin.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 47. orr.

2 (izenondoekin)

Lisboako lagunak gogoan, haiek irudikatzen nituen nire alboan eta leihotik txardiña eta bakailao erreen usaina sartzen zen Figoren jokaldi bakoitzarekin.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 45. orr.

Bertze gizon batzuk kutxa batzuen garraioaz arduratzen ziren, zeinetarik batzuek bakailao lehorrak baitzeuzkaten eta bertzeek urdaia.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 617. orr.

Txokolatea, ogia, latako antxoa, gazta, salda, urdaiazpikoa, kefirra, ardoa, azukrea, bakailao gazia, kafea, olioa, tortilla... ez dira sensu stricto naturalak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 76. orr.

Ipar Itsasoko ur beti hotzetan harturiko bakailao gazitua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 254. orr.

Sardinzar ketuen kaxek, Nantesko sardinek, hostoen gainean jarrita, bakailao bilduek, denak andre merkatari lodi txepel batzuen aurrean zabaldurik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 190. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Aitortu beharra daukat asko ahalegintzen direla sasoia izan dezadan; dextrosa, bakailao gibeleko olioa, legamia tabletak eta kaltzioa ematen dizkidate.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 149. orr.

Gadusmar SL bakailao salmentan aritzen zela azaldu du Askasibarrek.  Berria - Harian   2005-11-22

Kalean mutil bat azaldu zen motoan; Jon zen, bakailao saltzailea.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 118. orr.

Behinola bakailao enpresak zeuden lekuan, azken urteetan hondatutako eraikinak baino ez zeuden.  Berria - Ekonomia   2006-03-02

Bakailao tortillaren ondotik txuletoi ederra, eta, postrerako, intxaurrak, gazta eta irasagarra.  Berria - Euskal Herria   2004-01-17

Eguerditan bazkaria (bakalau moleta, xuleta, gasna, bixkotx, kafe, ondoko) 20 eurotan helduentzat.  Herria   2005-07-07

Hainbat sagardo botila eta bakailao-errazio irentsi ondoren, [...].  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 122. orr.

Zoaz lehendabizi sukaldera, eta har ezazu bakailao puska eder bat.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 136. orr.

Aro hauta beraz Ziburun egin den bakalau-bestarentzat.  Herria   2005-06-23

Europako Batzordeak bakailao harrapaketei debekua jartzeko duen asmoen aurka borrokatzen ari da McDonald.  Berria - Mundua   2004-10-21

Euskaldunak sarri joan ohi ziren Ameriketako ipar-ekialdera XVI-XVII. mende bitartean, bai bakailao eta balea arrantzara eta baita salerosketak egitera ere.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 221. orr.

Ez dago zantzu argirik bakailao sardak suspertzen ari direla esateko.  Berria - Mundua   2004-10-21

Bakailao multzorik handienak Norvegia iparraldeko Barents itsasoan daude.  Berria - Gaiak   2004-05-15

Ipar Amerikan, adibidez, bakailao kopuruak %90 egin du behera 1980az geroztik.  Berria - Gaiak   2004-05-15

Aita itsas portutik itzuli da, bakailao biltegi batean zamalanak egin eta gero.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 76. orr.

· Jeneralak ez zuen bizi seinalerik ematen, Zuriñe eta Txato bakailao-lehortzen ari ziren.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 15. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, lehen osagai hori izenondoduna dela)

Ura eskatu nuen, barre egin zuten, bakailao lehor pusketa bat bota zidaten...  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 55. orr.

5 (orobat bakalao) diskotekako dantza musika mota, erritmo errepikakorrekoa, sintetizadorez egina.

Baina, batez ere, bakailao musika gustatzen zait niri, rock musika edo kantarien diskoak baino gehiago.  Berria - Kultura   2004-12-09

Oso ondo, egia da, zuek betetzen dituzuen dantzalekuetako disc-jockeyak bakailao musika jarri beharra dauka, baina ziur egon etxean nahiago duela Van Morrison edo Chieftains entzutea.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 99. orr.

Musika pertsona batek sortzen zuen lehen tresna batekin bere sentimenak bideratuz; orain bakailaoa makina batekin egiten dute, ez dakigu nork.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 315. orr.

Dena ez da musika diskoa, bakailaoa eta popa izango, baina jende adindua helduta dantzan jartzen duen musika melodikoak badu halako zahar kirats bat gaurko gazteentzat.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 52. orr.

-Ez al dago bakailaorik gabeko diskotekarik?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 291. orr.

Baina bakailao dantzaria, aizue, pil-pilean reggae, Ferminen disko berriak mokorrak dantzan ipintzen dizkigun moduan.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 78. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bakailao saltzailea (3); bakailaoa pil pilean (4); bakailaorik gabeko (3)

bakalau prestatzaileen (3)


bakailaontzi (orobat bakailao-ontzi eta bakailao untzi) iz

Lurrunezko eta burdinazko oskoldun PYSBEko bakailaontzia, Eskoziako Aberdeen-en Hall Russell&Co. Ltd. enpresak Vendaval izenaz eraiki zuen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 238. orr.

Haren uberan Galerna bakailaontzia zetorren, lehortegien flotakoa, bandera faxistarekin.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 60. orr.

Nabarra horrek, Ternuan aritzen zen bakailaontzia, gerrarako prestaturik, merkanteei ematen omen zien babesa.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 191. orr.

Terranova aldean ibiltzen da bakailao-ontzi batean. don Frantziskoren astoa arrantzalea duk, eta bihar bertan bakailao-untzi batean igorri beharko genikek.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 133. orr.


bakailaozale izond bakalao arrantzan aritzen dena.

Pasadillo, Pasai Donibaneko Pisbe enpresa bakailaozaleko ofiziala, herriko batzokian ezkutatu zuten jeltzaleek, komunistek harrapa ez zezaten.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 36. orr.


bakaladero izond

Grazia egiten digute guri baserritar bakaladeroek (ez gauza ona delako, ez beti txarra ere, baizik-eta ez zaielako haiei halakorik tokatzen, teoriko txurigorriberdeen arabera), poz hartzen ere bertsoa aditu baino suge gorria ikustea nahiago duen erdara gutxiko jendearekin.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 236. orr.


bakalao ik bakailao 5.

bakalau ik bakailao.

bakalauketari iz

Bakalauketariak.  Herria   2003-06-19


bakalaurea iz ipar batxilergoa.

Nahiz baziren jadanik etxe beretik anaia bat, Marius Marseillan apezturik gazterik zendua eta arreba Angèle serora sartu beharra bakalaurea aski aise iragan ondoan, 1911an erabaki zuen saboiar gazteak Annecyko seminario handian sartzea.  Herria   2005-04-21


bakaldun iz erregea; erregina.

Errege bakaldun eta ahalguztidunaren kaltetan, herri batzarrak irabazle eta erabakigarri.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 12. orr.


bakallau ik bakailao.

bakan (orobat bekan g.er.) izond 1 ugaria ez dena, sarri gertatzen ez dena; bereizia. ik urri1; banaka.

Neska bakana zu, gutxi zu bezalakorik.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 251. orr.

Nire adiskide bakanak gerran galduak nituen, hilik edo etsaiekin bat eginda.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 76. orr.

Ikusi ditudan presuna bakanek erran didate bidezkotasunez ari omen direla nitaz.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 284. orr.

Giltzadura bikoitza duten pertsona bakan batzuen kasuan izan ezik, hatzak ezin dira albora edo atzera tolestu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 39. orr.

Eta bakan batzuek harriak eta botilak jaurti zizkieten.  Berria - Euskal Herria   2004-03-14

Gaspard zaharrak arranoen eta gailur izoztu haietara azaltzen ausartzen ziren txori bakanen zelatan ematen zituen arratsaldeak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 279. orr.

Basoarte amaigabea, zarratua, tarteka indiar txabola multzo bat edo beste, erro agerizko zuhaitzen pean ostendurik, palmondo bakan batzuk ere bai noizbehinka.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 51. orr.

Inguru hartan isatsa eta kardulatza besterik ez, eta olibondo bakan batzuk sail elkor batean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 194. orr.

Benetako dekoratugileen dohaina zuen Maxek; bazekien objektu bakan batzuekin erabateko unibertsoa sortzen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 220. orr.

Tipo ilehori garai bat da, sorbalda zabal eta bizar bakanekoa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 99. orr.

Hau da aterkia ez eramatea aholkatzen den herri bakanetakoa.  Berria - Kultura   2004-03-07

Danielaren zimur bakanak okertu egin ziren, ahoa mutu geratu zitzaion eta atzamarrak izozturik.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 97. orr.

Burua estaltzen zion ile bakana zuri-zuria zuen, bizarra eta bibotea bezala.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 245. orr.

Usaina eta zaporea desberdinak dituen substantzia bakanetariko bat da etanola.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 146. orr.

Bizikletak atzeko gurpilaren alde banatan zeramatzan poltsa beltzetako baten ahoa zabaldu zen, eta polikopian egindako orri bakan batzuk erori ziren lurrera.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 320. orr.

Lerro bakan batzuetan laburtuko dut nire historiaren muina.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 41. orr.

Gutunean finkatu zuen begirada, eskuzko lerro bakan haietan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 10. orr.

Ez zekien euskaraz, hitz bakan batzuk izan ezik.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 290. orr.

Desbiderapen bakanak zentsura bidez gaindi daitezke, eta beren kausak kritikaren bidez.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 248. orr.

Ehunka mila bakan batzuk mintzo dira korsikeraz, hemen eta kanpoan.  Berria - Mundua   2004-04-13

Gure mundu osoaren izatea segundo ehunen bakan batzuetan jokatu dela.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 101. orr.

Munduko zirkulu guztiak interesatzen zaizkiolako, eta ez bakarrik haietariko bakan batzuk.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 40. orr.

-Egia duk ezen Joanikot eta Maddalenen amoriozko historia ezin ederragoa izan dela, baina halakoak bakanetan gertatzen dituk eta oso zirkunstantzia berezietan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 470. orr.

Hurrengo egunetan, apenas irten nintzen kalera, eta atera nintzen bakanetan, neurriak hartuta.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 274. orr.

Oso aldi bakanetan jasotzen dugu gure nekeei dagokien saria.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 73. orr.

Animaliak ikaragarri maite ditut eta oso bakanetan ikusten ditugu harrizko hiri honetan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 32. orr.

Azkeneko aldian oso bakanetan hitz egiten zuten aita-alabek.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 75. orr.

Ez da kasu bakana.  Berria - Euskal Herria   2004-10-16

Kasu bakan honek ezin du Guardia Zibilen izen ona zikindu.  Berria - Harian   2005-08-12

Hubble-k ezin du izar bakanak bereizi distantzia horretatik harantzago.  Berria - Gaiak   2006-03-01

2 (beste izenondo batekin)

Han utzitako lagun on bakanekin parranda eder batzuk botatzera.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 19. orr.

Pertsona zintzo bakan horietako bat.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 94. orr.

Hertsiki eskatuko nizuke bada, horra krudelkeria! ezen Tourvel andre bakan harrigarri hori aurrerantzean emakume arrunt bat baizik izan ez dadin zuretzat.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 439. orr.

Pertsonaia berezi bakanak soilik hautatzen ditu zurrunbilo handi batean etengabe jira-biraka aritzen diren irudi guztien artean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 197. orr.

Katek irribarre egin zuen, hortz oker bakanak eta hauen inguruko hutsune beltz nabarmenak agerian utziz.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 87. orr.

Altzifre beltz bakan bat, bide gorenean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 228. orr.

Frischen azken nobela eskuetan zuela egongelan geunden une lasai bakanetako batean.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 132. orr.

Ile bakan blaituek erdizka kukutua eta heriotzak jadanik zorroztua, ezin antzik eman begitarte iharrari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 48. orr.

Errebelazioaren batasunaz gizakiak duen susmoa espiritu gutxi eta bakan batzuetara mugatu izan da orain arte.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 108. orr.

Ilunbeetako argi-izpiek gora ete behera jarraitzen zuten, ur irakinetan botatako dilista-ale bakan murgilariak balira bezala.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 153. orr.

Ohar labur eta bakan batzuk.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 31. orr.

3 (predikatu gisa)

Bidaztiak bakanak ziren eta presatuak: halako batean, haietako batek arreta erakarri zidan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 80. orr.

Aurpegia biribila zuten, larruazala beltzarana, begiak zuloan sartuak eta bizi-biziak, bizarra bakana.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 255. orr.

Egoiliarrak bakanak ziren, erregeak berak izendatuak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 149. orr.

Badakizua, bizkonde, zure gutuna bakana dela bere ausardian, eta karia horretara ez haserretzea niri baizik ez legokidakeela?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 48. orr.

Interesgarriagoak dira, baina bakanagoak, emozioaren ikuspuntu positibo baterako saioak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 117. orr.

Ofizio honen lokatzean hogei urte palastaka egin ondoan, goraldiak bakan gertatzen dira.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 87. orr.

Gorgonio Renteriaren kasua ez da bakana.  Berria - Kultura   2006-01-31

Ezaugarri horiek, bai gizon, bai emakumeen artean oso bakanak dituk gaur egun.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 191. orr.

Bakanak zituztela harremanetarako abaguneak, eta hasieran Nora ere aitarekin batera sartzen zen, etxe, txabola nahiz borda, gonbidatzailearen aterpera.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 57. orr.

Beren preso kortxelak ttipiegi, jatekoa ez hanbatekoa, kontrola sobera eta bisitak bakanegi, holakoak dituzte beren arrazoinak.  Herria   2004-09-02

Halako energia-fluktuazioak oso bakanak bide dira, baina ez da baztertzekoa halakoren batzuk gertatu izana espazioaren beste eskualde batzuetan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 32. orr.

Galtzerdiak dituzten bakanetarikoak dira, txaluparien aristokrazia.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 132. orr.

4 (adizlagun gisa)

Bakan joan ohi ginen elkarrekin hiriburura, amatxokumeen gauza iruditzen zitzaien lagunei. Bakan entzun dut norbait gaztelaniaz hoin ederki, garbiki, emeki, sentsualki mintzo, hitzez gozatuz.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 165. orr.

Sinets nazazu, bizkonde, bakan eskuratzen dira behar ez diren dohainak.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 248. orr.

Isila bilakatu zen, eta bakan erantzuten zuen silaba bakarra baino gehiagoko hitzez.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 54. orr.

Bakan ikusten da pilota holako ziztuan jotzen eta hoin luzaz.  Herria   2003-11-27

Herri berekoak izanki, elkar ez genuen haatik bakan baizik ikusten.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 24. orr.

Beharbada, elkar bakan ikusten dutelako.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 158. orr.

Oso bakan joaten omen ziren haren etxera.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 113. orr.

Geroztik, oso bakan, baina ikusi izan ditut arrabioak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 103. orr.

5 (hitz elkartuetan elkarketak izenondo balioa duela)

Iruditu zitzaion belarrondoko bizarretako bat bestea baino laburrago eta ile-bakanago zeukala.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 100. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ale bakan (6); ale bakan batzuk (4); arras bakan (9)

bakan agertzen (3); bakan aipatzen (3); bakan baizik (13); bakan baizik ez (6); bakan bat (13); bakan baten (3); bakan batzuek (31); bakan batzuekin (8); bakan batzuen (12); bakan batzuetan (23); bakan batzuetara (3); bakan batzuez (4); bakan batzuk (153); bakan batzuk baino (14); bakan batzuk baizik (7); bakan batzuk besterik (5); bakan batzuk izan (8); bakan batzuk salbu (3); bakan dira (4); bakan egiten (5); bakan gertatu (3); bakan gertatzen (10); bakan gertatzen dena (4); bakan haiek (9); bakan haietan (4); bakan hau (4); bakan horiek (7); bakan horietako (9); bakan horietako bat (7); bakan horietakoa (4); bakan horietan (3); bakan ikusi (7); bakan ikusten (12); bakan ikusten da (6); bakan izaiten (4)

bezain bakan (6); bidaiari bakan (3); bidaiari bakan batzuk (3); biziki bakan (7)

esaldi bakan (3); hain bakan (6); hitz bakan (15); hitz bakan batzuk (10); hitz bakan haiek (3); ile bakan (4); kasu bakan (16); kasu bakan batzuetan (4); kasu bakan batzuk (6); lerro bakan (8); minutu bakan (3); ordu bakan (4); ordu bakan batzuetan (3); oso bakan (30); pertsona bakan (6); pertsona bakan batzuek (3); segundo bakan (5); txalupa bakan (3); une bakan (4); urrats bakan batzuk (3); urte bakan (3)

bakana da (9); bakana dela (7); bakana den (3); bakana eta (3); bakana izan (6); eta bakana (7); gauza bakana (5); gertaera bakana (5); gertakari bakana (4); kasu bakana (10); kasu bakana dela (3); kasu bakana izan (3)

gero eta bakanago (4)

baino bakanagoak (3); bakanagoak dira (5); eta bakanagoak (4)

adiskide bakanak (3); aldaketa bakanak (3); ale bakanak (3); bakanak baitira (3); bakanak dira (16); bakanak direla (5); bakanak diren (5); bakanak eta (14); bakanak izan (4); bakanak izaten (6); bakanak izaten dira (5); bakanak soilik (3); bakanak ziren (9); eta bakanak (6); hain bakanak (8); hitz bakanak (3); kasu bakanak (5); oso bakanak (14); oso bakanak dira (5); tortura kasuak bakanak (3); ziren bakanak (5)

bakanen artean (9); bakanen bat (12); bakanen ondoan (3)

bakanetako bat (12); bakanetako bat da (4); bakanetako batean (4)

bakanetakoa da (3)

aldi bakanetan (24); bakanetan baino (8); bakanetan baino ez (5); bakanetan baizik (4); bakanetan ere (3); bakanetan eta (3); bakanetan ez (3); bakanetan gertatzen (4); bakanetan ikusten (3); kasu bakanetan (6); oso aldi bakanetan (5); oso bakanetan (25); oso bakanetan baizik (3)

aldi bakanetan (24); bakanetan baino (8); bakanetan baino ez (5); bakanetan ere (3); bakanetan eta (3); bakanetan ez (3); bakanetan gertatzen (4); bakanetan ikusten (3); kasu bakanetan (6); oso aldi bakanetan (5); oso bakanetan (25); oso bakanetan baizik (3)


bakanagotu, bakanago(tu), bakanagotzen da/du ad bakanago bihurtu.

Basamortuan barrena abiatu ginen, eta, Flagstaff aldera igotzen ari ginela, bakanagotu egin ziren saguaroak: azkenekoa, bakarti ausart bat, kilometro batera edo zegoen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 226. orr.

Kearney andreak ez zuen ezer esan, baina parte-hartzaile kaskarrak bat bestearen atzetik tranpaleratzen zirenez eta aretoan zegoen jende apurra gero eta bakanagotzen zihoanez, kontzertu horretarako egin zituen gastuez damutzen hasi zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 205. orr.

Tranbien ezkilen hots argiak gero eta bakanagotzen joan ziren Munich inguruko auzoetan sartu ahala.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 146. orr.


bakanal 1 iz antzinako Erroman Baco jainkoaren ohoretan ospatzen zen jaia; jendea neurririk gabe aritzen den festa.

K.a. bigarren mendean bakanalak kentzea kristauek beren aroko hirugarren mendean pairatuko zutenaren iragarpena izan zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 31. orr.

Trazian eta Tesalian, urrian ospatzen ziren Artemisa jainkoaren bakanalak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 379. orr.

Bakanaletako apaiz emakumeak, ordea, kuleto faltsoa, amanita muskaria zerabilten behar zuten giharre eta indarra handik sortzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 379. orr.

Hori egiten ez dakien emakumeak ez du sekula jakingo zer den benetako bakanal baten mozkorraldia, ezin jakin, sekula ez du txortan egingo behar bezala, ez da emakume osoa izango, mundu guztia bat etorriko da nirekin, nik uste.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 61. orr.

2 (izenondo gisa)

Bere txakurrek pentsatu zuten denbora apur baterako gainetik kendu zutela Kako-oker, eta, diziplina erlaxatuta, dantza bakanal batean galdu ziren, Kako-oker kolpean altxaraziz.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 177. orr.


bakandu, bakan(du), bakantzen (orobat bekandu g.er. eta bekandatu g.er.) 1 da/du ad bakan edo bakanago bihurtu.

Argitzen hasi zen basoa, bakandu ziren zuhaitzak, oihuak entzun ziren, eta, tupustean, aintzira bat azaldu zen begien aurrean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 424. orr.

Tiro hotsak bakandu egin ziren, eta urrundu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 249. orr.

Gorputzeko ilea galdu edo bakandu zaion piztia dela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 21. orr.

Gero deiak bakanduz joan ziren.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 133. orr.

Astoa bakantzen ari baita, zenbaitek zakur pare azkar baten laguntza nahiago dute, Ipar poloan balira bezala.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 113. orr.

Ilea bakantzen hasia, baina ez burusoila.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 29. orr.

Lehen ugaria baina orain bakantzen eta ahultzen hasia zuen ilean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 50. orr.

Lasai bizi da hemen, gerra betean, bi parrokiatan jauntxo, eta Parisainoko itzulitxoak ere ez ditu bakandu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 29. orr.

Eta errekontruak bakandu omen dira.  Herria   2004-10-28

Ixtripuak doi bat bakandu badira, ez da haatik hortaz espantuka artzen ahal!  Herria   2003-06-12

Hondarribirako gure bisitak bakandu egin ziren, batez ere Zabalarena gertatu eta gero.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 123. orr.

Bakantzen ari zen Euzko Gudarostea, baja asko ukaiten da armarik gabe.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 149. orr.

Ordu pare bat geroago, ia gerizperik gabeko sasoian, esku emateak eta musuak bakantzearekin batera urritu ziren "Buendía" cortijoko patio zabalean aparkatuak zeuden kotxeak.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 107. orr.

Ostiral goizekoan askoz sakabanatuago, bakanduago, iritsi zen tropela helmugara.  Berria - Kirola   2004-04-11

2 bereizi.

Torino desberdindu beharko banu eta bakandu ezagutzen ditudan gainerako hirietatik, ia amaierarik gabeko arkupeak (hogeita bi kilometro) eta oregano-usaina (pizzek eraman ohi duten espezie nagusia) nabarmenduko nituzke hiriaren ezaugarritzat.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 10. orr.

Analisi horren bitartez bakantzen diren osagaiak pertzepzio esperientzia errealaren alderdiekin egokitzen ahalegintzen da. era horretara erretratuaren barruan beste erretratu batzuk bakantzeko moduan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 52. orr.

Enbrioietako zelula amen 50 lerro berri bakantzea lortu dute Estatu Batuetan.  Berria - Gaiak   2004-06-10

Zalantzarik egon ez dadin, ez harri eta ez Harri, bakandua, deskontestualizatua, hainbagarrenez, Arestik Tomas Meaberi eskaini zion poema hura: [...].  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 38. orr.

Tropela oso bakanduta helmugaratu zen eta Savoldelli liderra izan zen azkarrena faboritoen artean. gabarrako arrantzaleengandik guganaino, hitz erdi bat edo beste iristen, bakandurik, ulerkaitz.  Berria - Kirola   2006-05-09

3 (era burutua izenondo gisa)

Bizar bakana zuen, ile desberdin, bakandu eta horixkakoa.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 406. orr.

Hasieran irrika hauek "partzialak" dira, iturburu bakanduei dagozkie (irrika orala, anala, falikoa, eta abar), eta atsegin bakan bat, iturburu organoari dagokiona, dute helburua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 118. orr.

Bidea utzi eta sasi artean abiatzen dira; gero, pinu-baso bakandu batetik jotzen dute.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 91. orr.

4 (era burutua izen gisa)

Dezenteko bakandua egin zuen.  Berria - Kirola   2004-05-26

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bakanduz joan (4); bakantzen ari (8)


bakanka adlag 1 noizean behin.

Jainkoaren maitasuna hain gorena da, non ez bailitzateke bakanka eta premia handitan baizik aipatu behar, eta orduan ere begirune handiz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 600. orr.

Garaterekin baino ez nintzen egoten, oso bakanka gainera.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 294. orr.

Azkeneko kasu hau bakanka agertzen da, eta esan dezakegu ez dela batere ohikoa hala gertatzea.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 283. orr.

Oso gogoan hartu behar da, beraz, pertzepzioaren elementuak -argitasuna, ertzak, koloreak- ez direla inoiz bakanka gertatzen, era analitikoan, denak batera baizik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 31. orr.

2 banaka.

Sartzaileak, atea gurutzatzen zutenean, taldean edo bikoteka edo bakanka, baina inoren bila ez balebiltza bezala sartzen ziren.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 130. orr.

Batzuk bakanka etorri zitzaizkidan, bertze batzuk taldeka.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 181. orr.


bakanki adlag bakan. ik bakan 4.

Lotura sistematiko honetan inoiz ez edo bakanki ipiniak ziren gauzak ikusarazten dituzte.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 15. orr.

Gizonak berez ezgauza jaio baitziren bakanki isolaturik bizitzeko, eta batzuek besteekin elkartu beharra izan zuten.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 35. orr.

Bakanki mintzo zen jainkoez, eta zen haietaz kezkatzen: gutxi zitzaion axola baziren ala ez, eta ongi zekien ezin ziotela ezer egin.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 40. orr.


bakant izond banaka, bakarra.

Haatik izkiribüz izigarri trebe zen Etxahun Barkoxe, idazlana, ezinago zorrozki txütxükatzen züan, familian egon diren paper bakant elibatek erakusten düen bezala.  Herria   2002-10-31

Bakant elibatek abantxü denak ontsa.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 59. orr.

Eüskararen etsai da aspaldidanik Frantziako eskola, bena hanko bortatik elki ordüko eüskaraz ari ginen, bereziki hoinez egin behar güntüan harat-honat lüzeetan, hor biarnes bakantek eüskara ontsa ikasi beitüe gurekin.  Herria   2003-10-23


bakantasun 1 iz bakana denaren nolakotasuna.

Bere bakantasuna eta arrarotasuna jagon nahi dituenak, hobe du abestea edo dantzatzea.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 165. orr.

Singularitatearen eta bakantasunaren edertasuna zen bilatzen zuena.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 50. orr.

Egoera horretan, Errusiaren patuaren bakantasuna -luzaroan isilarazia- azpimarratzea berriro indartu zen iraultza komunistaren bidez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 177. orr.

Gorputz baten elementuen arteko dinamikak, gihar-tonuak, ahotsak, keinuerak, usainak sortzen zuten bakantasun hori.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 50. orr.

Enuntziatuen bakantasunak, enuntziazio-arloaren era zatikatu eta xehatuak, denera gauza gutxi batzuk esan ahal izateak, horrek guztiak azaltzen du enuntziatuak ez direla [...] amaigabeko gardentasuna.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 139. orr.

Bakantasunaren azterketa totalitateen ikerketez ordezkatzean [...] metaketen azterketa jatorriaren arazoaz ordezkatzean norbera positibista baldin bada, ni, orduan, zorioneko positibista naiz, ez dut arazorik hori onartzeko.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 145. orr.

Izan ere, nor bere bakantasunaren bereizgarri ezkutuenetara iristen eta jaisten denean, orduan lortzen du, egiazki, beste gizon-emakume askoren barnea argitzea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 27. orr.

Enuntziatuen bakantasun efektiboan oinarriturik eraketa diskurtsiboen azterketak bakantasunari berari begiratzen dio bakarrik.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 139. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Bakantasun-hastapena bilatuko da, edo gutxienez bilatuko da ahalezko formulazioen arloa osorik ez-betetzearen hastapena.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 138. orr.

Azterketa enuntziatiboak bakantasun-efektua hartzen du kontuan.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 137. orr.


bakante iz Baco jainkoaren ohoretan egiten ziren bakanaletan parte hartzen zuen emakumea.

Sentsazio liluragarria da, sexua, sexua, sexua besterik ez, larrua jotzea besterik ez, eta emakumea emea sentitzen da, Greziako bakantea, urdanga, dena egingo luke, den-dena, larrua jo nahi du, dena egin nahi du.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 146. orr.

Haren barnetik atera bezain laster, nigana jiratu zen Dolmancé, ileak harro, bakante bat bezain gorri:  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 71. orr.


bakantsu adlag ipar

Errusian bi aireko Moskutik batean airatuak bidean bakantsu jauzirik, eta zenbait denbora dudan egonik, baieztatu ahal izan dute hain segur terrorista horien lana zitakeela, Txetxeniar iduriz, 80 hil eginez azken seinaleen arabera.  Herria   2004-09-02


bakantxo izond adkor bakana.

Cervantes inondik ere arraza espainoleko salbuespen bakantxoa da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 155. orr.


bakantza 1 iz pl oporrak.

Uda heldu da, bakantzak ere.  Herria   2005-06-16

Arratsean, gainera, bakantzak hasten dira.  Berria - Ekonomia   2006-04-07

Marcelek Jaltara abiatu behar izan zuen, bakantzak igarotzera joandako inbertsore batzuekin hitz egitera.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 143. orr.

Orduz geroz bakantzak hartu ditu Pujadas berrien aurkezleak eta Mazerolle nagusiak utzi du bere kargua.  Herria   2004-03-04

Umeak maite zituen eta partikulazki bakantzak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 299. orr.

Agian egun batean herrira eramanen dut, bakantzak amaitu baino lehen.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 17. orr.

Garateneko trinketa bete betea finala huntan, bakantzak ere baliatuz, omore onean murtxatu zikiroaren ondotik.  Herria   2004-10-28

Bai, merezituak dituzte bakantzak.  Herria   2005-06-23

Egun hauetan bakantzetan hago Donostian.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 354. orr.

-Beno, zer moduz Mexikon, hire bakantzetan?  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 43. orr.

Bakantzetan izanen dira, beraz, Errepublika egunean.  Herria   2001-07-12

Deputatuak bakantzetan ditugu, badutela segur pausatzearen beharra!  Herria   2004-07-05

Etorria da garaia bakantzetan sartuak direla telebixtak, izan diten publikoak ala pribatuak.  Herria   2004-04-22

Amerika eta Ingalaterrako bi presidentak bakantzetara joanak dira bizpahiru asterendako.  Herria   2003-08-07

Deputatuak bakantzetarat zoatzila, Jean-Pierre Raffarin gobernuburua mintzatu da goretsiz hain xuxen deputatuek egin duten lana.  Herria   2003-07-31

Frantzian 11 besta egun daude urtean, eta bost aste bakantza.  Berria - Harian   2005-05-15

Helduden asteburuan berriz abiatzen zauku, Rwuanda alderat, Harrietako Jamattitt Mendiondo misionesta, Aiherran gaindi 3 hilabete bakantza hartu ondoan.  Herria   2001-09-20

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bakantza handietarik landa, eskolaren bidea hartu dute gure haur eta ikasleek, joanden astean.  Herria   2002-09-12

Nik ere aspaldiko partez bakantza ttipi batzu hartu ditut eta ongi egin dautatela aitortu behar dut, laketzen ere hasia nintzan.  Herria   2003-06-19

Bakantza laburrak hartu eta beti lana gogoan egon, horra zer galdetua dioten Jakes haundiak!  Herria   2004-07-05

Orai eskolako haur eta erakasleeri erraiten diotegu bakantza on.  Herria   2003-07-03

Bakantza luze eta on batzuen ondotik, eskolako bidea hartu dute gure haurrek.  Herria   2003-09-25

Ikasle abertzaleekopor edo bakantza balios eta jakingarriak egiten dituzte urtero.  Herria   2002-08-01

Bazkoko bakantzak Jakes Haundiak pasatzen ditu Japonian Bernadette bere esposarekin.  Herria   2005-03-31

Orai erakasle, langile eta ikasleak opor edo Eguberriko bakantzetan sartuko dira heldu diren egunetan eta deneri desiratzen diotegu egun goxoak pasa ditzaten.  Herria   2005-12-15

Galdegina den gauza bakarra, bakotxarena balitz bezala onartzea haur hori, mahainean azieta bat, lo egiteko ohe bat, maitasun ainitz eta horra ezin ahantzizko bakantzak haur batentzat.  Herria   2005-04-14

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hola entzun genuen Bruxelleseko Froidure kalonjea haurren bakantza lekuetaz mintzatzen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 130. orr.

Indonesian islamistak jazarri zaizkote turismo guneetan berriz ere Bali bakantza tokian hoteletako pasaianteri bonbak jauzaraziz duela hiru urte bezala.  Herria   2005-10-06

Ez dira beraz bakantza etxe horiek hustu?  Herria   2002-09-12

Mattin Salaberry eta Mikael Durruty gure bi herritar gaztek dute azkenean ereman xapela, eta harekin betan, irabazi bakantza aste bat, Espainia zola hortarat.  Herria   2001-10-25

Ticket-Sport izenaren pean, Baionako kirol zerbitzu munizipalak biltzen ditu haur eta nerabeak bakantza egunetan.  Herria   2002-09-05

"Patronage laique" elkarteak aspaldiko urtetan hartzen ditu haurrak asteazkenetan eta bakantza denboretan.  Herria   2004-05-13

Usaian bezala bakantza denboran Herriko Etxeak antolatzen ditu haurrentzat eskulan batzu.  Herria   2005-10-20

Atzo arratsean, aldiz, blokeatzeak bertan behera utzi zituzten, berez, bakantza denboran itxiak baitira lizeoak.  Berria - Ekonomia   2006-04-08

Bazterketaren kontra den legeak finkatzen du "Bakantza dretxoa denendako".  Herria   2005-03-24

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Aferak seriostu ziren eta esperatzen ginuen uda, eta... etxekotasun hori, eguberri bakantzetakoa eta hola...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 64. orr.

HERRIA bi astez ixilik egon ondoan, aurtengo opor-bakantzekin.  Herria   2001-09-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aste bat bakantza (5); bakantza aste bat (3); bakantza denbora (5); bakantza denboran (9); bakantza denboretan (6); bakantza hauetan (5); bakantza on (6); opor edo bakantza (4)

bakantzak ere (3); bakantzak heldu (3)

bakantzetako denboran (4); bakantzetako esku lanak (3)

bakantzetan baita (3); bakantzetan dira (3); eguberriko bakantzetan (3)


bakantzaile izond bakantzen, bereizten duena.

Bai, zenbait euskaldun ezagutu dut, hasieran lagundu ninduten, baina zer espero nezakeen haiengandik? Betiko laguntza? Hiri hau horren bakantzailea, bereizgarria baita! Bakoitzak atera behar du bere burua aurrera, gupidak bizi motza du.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 96. orr.


bakantzakari adlag ipar bakantzetan.

Urte guziez bezala, ihauteriko bakantzakari esku baloi elkarteak Loto haundi bat xutik ezarria du.  Herria   2003-02-20


bakantzaldi iz ipar oporraldia.

Maiatzaren 22an beharra da oporraldi edo bakantzaldi hori eta badituzte hori buruz izenak bilduak.  Herria   2001-05-17


bakantzategi iz ipar oporretako etxea.

Jordanian ere gertatu da izigarrikeria 57 jende hil dituztelarik kamikaz hiktzale boluntario batzuek, herri hortako bakantzategi famatuenetarik batean.  Herria   2005-11-17


bakantzatiar iz oporretan dagoen pertsona.

Uda betean biltzen den jendea bakantzatiarra dela eta hemengotar guti baizik ez dela usteko dute ainitzek.  Herria   2001-09-06

Beraz horrat ere gomit gira herritarrak eta bakantzatiarrak.  Herria   2001-07-26

Beldur handia dute bakantzatiarrentzat aterpe etxeak antolatuak dituztenek bezero gero-eta gutiago izanen dutela usain horren gatik. segur da abisatu gabe maiz itsasotik etorri diren petrolio opilek ez dutela bakantzatiarra lotsatu.  Herria   2003-08-14

Egiptoan,Tabaas Hilton hotela, Sinaiko aldean, israeldar bakantzatiar ainitzek baliatzen dutena, jauzarazi baitute terroristek, 34 hil eginez.  Herria   2004-10-14


bakantze iz bakan edo bakanago bihurtzea; bereiztea.

Garbitze, urritze, bakantze lana da idaztea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 99. orr.


bakar izond 1 kiderik edo lagunik gabekoa; inor edo ezer lagun ez duena.

Erregegai bakar, beraz, Don Carlos gaztea gertatu zen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 11. orr.

Zeuek zarete gerta dakizuekeenaren erantzule bakar; nik ez dut errurik.  Elizen arteko biblia   Eg 18,6

Froga daiteke (geometrikoki) badela bi begizko ikuseremuaren barruan puntu bakar bezala ikusten diren puntu multzo bat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 45. orr.

Komiki batetik biñeta bat ateratzeak (handitu eta irudi artistiko bat egiteko, Roy Lichtenstein-ek bere espezialitate bihurtu zuen bezala), irudi anizkun bat irudi bakar bihurtzen du.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 153. orr.

Arte horretan, gu gintuen bezero bakar.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 42. orr.

Christian Blanc UDF-tiarra hautagai bakar gelditua baitzen denen buru.  Herria   2002-12-19

Bakarrik gelditu nintzen gure etxe isilean, zoruko zurajearen karraska hots asaldagarriak lagun bakar nituelarik.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 99. orr.

Plazer mugagabea, elkarren guraria duena hesi bakar.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 15. orr.

Bost kamarero haiek elkarren artean txutxumutxuka, eta ni neu bezero bakar.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 147. orr.

Hiriko beste hainbat emakume bezala, Leonore ere soldaduen artean dabil, artega, etsipena etsai bakar, bi urte lehenago gerrara joandako senargaia noiz-non aurkituko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 24. orr.

Ematen zuen une hartan dantzan ari ziren ehun edo ehun eta berrogeita hamar pertsona haiek batasun bat hartzen zutela, erantsi egiten zirela elkarren artean, eta, azkenean, gauaren iluntasunarekin batera, gorputz bakar bihurtzen zirela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 295. orr.

Den-dena den izaki bakar horren izena ez da handik mende batzuetara baizik agertzen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 59. orr.

Euskal Herriak ere, herri bezala erantzun behar du, herri bakar bezala eta indarrak batuz egin behar dugu aurrera.  Berria - Harian   2005-01-16

Garabideari buruz diot bakarra, bi pentsamendu nekez izan baitaitezke bakar, noski.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 99. orr.

Ehunka jende ziren larruz, mihisez edo arbola adarrez egin etxoletan ostatatuak, eta ez gutik izarrak zituzten sabai bakar.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 212. orr.

Horixe da egun merkatua: pentsamendu bakar hegemonikoak gurtzen duen zekor sakratua.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 71. orr.

Gertatua soilik kontatzen duela sinets diezaioten ohituta dagoenaren distira bakar-berezi hori.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 30. orr.

Merkatu bakar handiena sortzeko urratsa egin dute Asia ekialdean.  Berria - Ekonomia   2004-11-30

Ainhoako jendea kale bakar miresgarrian paratu zen guri begira.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 286. orr.

Lorategia isil eta bakar baitzegoen, eta, udako azken loreekin, atsedenleku goxo bat baitzirudien jantokiko giro betegarriaren ondoren.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 354. orr.

[Bonabenturak] osatzen duen Frantziskoren irudia, historiako Frantziskorengandik nahiko urruti dagoena, irudi bakar eta esklusibotzat ezartzen da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 52. orr.

Gau Luze da, ordea, eta bakar, guztion gaua.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 0. orr.

2 (bat-en ezkerrean)

Arestiren Aitaren etxean interpretazio asko kabitzen da: ez da Aresti bakar bat irakurtzen, eta gutariko bakoitzak ez du beti Aresti bera irakurtzen.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 15. orr.

Gizon bakar batengandik sortarazi zituen Jainkoak nazio guztiak.  Elizen arteko biblia   Eg 17,26

Lehen, frangotan soinujoile bakar bat, akordeoi xoil batekin berdin, orai gehienetan gaitzeko orkestrak!  Herria   2005-07-14

Aristoteles xaharrak dioen bezala, askorentzat ona dena, bakar batentzat baizik ona ez dena baino hobea da, izatez.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 31. orr.

LURRA saldu behar eta, nahiago erosle bakar bati saldu dena, ahalaz, gaixo emazteak.  Herria   2004-09-30

Galdetu didazu ea nola sar ditzakedan ideia asko adiera bakar batean.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 65. orr.

Haietako emakume asko ama ere baziren, haur bakar batez erditutakoak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 165. orr.

Txinako Gobernuak haur bakar bat izatearen aldeko politika bultzatzeak arazoa larriagotu du.  Berria - Gaiak   2004-04-06

Ez du deus txarrik politeista izateak, alde batera askoz ere hobea da ulertu ezin den Jainko bakar batengan sinestea baino.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 13. orr.

Diozesi hitza Elizak hartu zuen, baina apezpiku bakar baten eskumenari aplikatu zion.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 50. orr.

Langile bakar bat omen zeukan orduan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 169. orr.

6 kastillano, 2 kantabriar, 3 valentziar, eta asturiar bakar bat.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 286. orr.

Kotxea, zaldi bakar batek garraiatua, Gurija kalerantz abiatzen zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 19. orr.

[Idazki] horietako zenbait modu isolatuan iritsi zaizkigu, kasuren batean lekuko bakar bati esker.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 34. orr.

Egun bakar batean bi mila miloi dolar inguru irabazi omen zituen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 238. orr.

Kafkak gau bakar batean idatzi zuen lehenbiziko istorioa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 173. orr.

Egiazki dena Esku bakar batek idatzia balego bezala.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 110. orr.

Esku bakar batez aulki bat hartu eta ageriko esfortzurik gabe haren gainean zutituz, arasa garai batean arakatu zuen, pipermin idor bat aurkitu arte.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 214. orr.

Hark gauza bakar bat nahi zuen: Jaurenea.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 134. orr.

Dena da gauza bakar bat.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 43. orr.

Diakronian, aldiz, aldi bakoitzean termino bakar batek baitu axola.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 14. orr.

Lege frantziar guztiak kode bakar batean biltzen saiatu zen.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.

Muskulu-zuntz horiek guztiak batera uzkurtzen dira, unitate eragile bakar baten gisa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 60. orr.

Herrialde bakar batetik irtengo dira bi bideak.  Elizen arteko biblia   Ez 21,24

Hedadura bat irudikatzen du eta hedadura hori dimentsio bakar batean da neurgarria.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 9. orr.

Bertan Franceville kolpe bakar batez erabat suntsitzeko arma fabrikatu dute.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 14. orr.

Diapasoia alde batera utzita, musika-soinuak ez dira maiztasun bakar bateko bibrazio garbiak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 120. orr.

Gau minean itzuli zen Elgar, neke arrastorik gabe, izerdi tanta bakar bat ere gabe.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 101. orr.

Mendearen hasieratik monumentu original bakar bat baizik ez duk eraiki, besteren batetik kopiatu gabea. Teoria honen arabera, erretina-irudi bakoitzak pertzepzio global bakar bat ematen du.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 286. orr.

Erakusketa hura, beraz, "oroimen hutsa"ren erakustaldi ez ezik, sujet obsesibo bakar bati loturiko oroimen batena ere bazen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 160. orr.

Azkenean, karkara nota luze bakar batera aldatu zen, tuba baten hotsaren antzeko aupats moduko batera. Mundu aldakor eta bakar batean bizi gara: ingurumen bakar bat, ekonomia bakar bat, lege bakar bat (eta gerra bakar bat), komunitate bakar bat... besterik ez dugu mundu global batean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 186. orr.

3 (ezezko esaldietan, bat eta ere partikularen ezkerrean)

Europako eta Asiaren erdialdeko bazter guztietatik hara bildutako jende sail horretatik ez zen geldituko merkatari bakar bat ere oraindik zerbait saltzeko asmotan, ezta erosle bakar bat ere oraindik zerbait erosteko asmotan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 91. orr.

Emakume bakar batek ere ez du zakil biguna gogoko. Gipuzkoako eta Bizkaiko arrantzaleek oraingoz ez dute antxoa bakar bat ere arrantzatu.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 109. orr.

Antxoa bakar bat ere ez lau egunean, txo!  Berria - Harian   2006-04-30

Ez daukazu sumintzeko arrazoi bakar bat ere.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 153. orr.

Ez zen argi bakar bat ere piztu leihoetan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 51. orr.

Gauza franko aditu nuen eta bakar bat ere ez zen ona.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 239. orr.

Gaur egun, datu bakar bat ere ez dago harreman horri buruz.  Berria - Harian   2005-03-10

Nik ez diot salbuespen bakar bat ere aurkitzen axioma orokor honi: hiritar orok jakin behar du noiz den errudun eta noiz errugabe.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 46. orr.

Ezta hitz bakar bat gehiago ere!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 22. orr.

Sekula ez zion erregutu familia uzteko berarekin alde egiteko, ezta egun bakar batez ere.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 43. orr.

4 (bakar bat dagokion izena gabe)

Zerbitzu soziala egin duten neskek istorio asko kontatzen dituzte, baina bakar batean laburbiltzen dira guztiak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 102. orr.

Zientzia-ezagutzaren eraketan esperientzia berak (bakar batek, alegia) kontzeptualizazio teoriko anitz onartzen dituenez, [...].  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 248. orr.

Bakar bat euskaraz: "Ernai gipuzkoatarrak" izenekoa, Santakrutzen aldekoa nabarmenki.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 215. orr.

Israeldarrak itsasoko hondarrak bezain ugariak izango balira ere, bakar batzuk besterik ez dira salbatuko.  Elizen arteko biblia   Erm 9,27

Bakar batzuk bizirik geldituko dira Jerusalemen, onik aterako Sion mendian.      - 0. orr.

Bakar bat ere ez zaizu begitandu ahantzitakoaren mailako.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 97. orr.

Bakar bat bera ere ez.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 237. orr.

5 (bakar mugatua)

Liburu bakarrean bi?  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 35. orr.

Nire alaba bakarra hogeita bederatzi urtez bizi izan da mundu honetan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 8. orr.

Horra hor zinezko emakume maitagarriak, benetako filosofo bakarrak!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 97. orr.

Hi haizelako, nire ezagunen artean, liburu-saltzaile bakarra.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 12. orr.

Liburu honek protagonista bakarra du, Asisko Frantzisko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 21. orr.

Bedeinkatua Jainko Jauna, Israelen Jainkoa, mirarigile bakarra!  Elizen arteko biblia   Sal 72,18

Zu zara santua, Jainko Jaun bakarra, mirariak egiten dituzuna.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 67. orr.

Eta nor izango da hau Jaungoiko bakarra, egia bakarra, gauza guztien osasuna, esentzia lehena eta gorena izan ezik?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 199. orr.

Virginiak ahal zuen gauza bakarra egin zuela ni klandestinitatera pasa nintzenean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 444. orr.

Ez dakigu nora goazen: dakigun gauza bakarra da putrearen gaurko heriotzan eta arranoaren biharko heriotzan ez dugula amildu nahi.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 199. orr.

Egin dezakegun gauza bakarra dugun egoera aztertzea da.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 187. orr.

Horixe da, hain zuzen, inporta den gauza bakarra.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 48. orr.

Denbora da daukadan gauza bakarra, zuk ikusiko duzu.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 130. orr.

Hiru gauza horiek Harengan (gorets bedi!) gauza bat eta bakarra osatzen dutela, aniztasunik gabea.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 170. orr.

Halako indarrez eta grinaz, non plaza osoak baitzirudien une hartan ahots bera eta bakarra.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 137. orr.

Ez zuten aldare bakarraren bolumena bikoiztu, birena baizik!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 199. orr.

Botila bakarra zegoen, Txipreko ardo zeharo garratz batez betea [...] kolore gorrixka bat hartzen dute kokotean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 125. orr.

Sarritan, gainera, hitz bakarrak herri guztiaren belarriak jotzen ditu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 263. orr.

Silaba bakarrean hasi eta bukatzen dituzte gaitzik gaitzenekikoak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 33. orr.

Grosrouvreren gogoan, nonbait, norabide bakarrekoa behar zuen nahitaez komunikazioak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 66. orr.

Esango nuke pentsamendu bakarrari egiten zaizkion kritika askok ere pentsamendu bakarraren bertute eta gabezia antzekoak dituela.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 103. orr.

Animalia osoa bere bihotzaren mugimenduaren ondorio soilaz bizi den bezala, mugimendu eta sentikortasunik gabeko atalak dauzkan arren [...] unibertso oso hau ere banako bakarra da, zeruko esferaren mugimenduari esker bizirik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 192. orr.

"Erru bakarra nirea da", esan zuen etsita, kantaren tonu berean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 188. orr.

Beren arazo bakarra neu nintzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 148. orr.

Akats bakarra, sobera solasturia izatea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 38. orr.

Pena bakarra daukat, David -esan zidan Adelak-.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 227. orr.

Leiho hura izaten zen ihesbide bakarra, askotan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 35. orr.

Baiona, Donibane eta beste herri bakar zenbait izan ziren haro zerbaitekin ospatu zuten toki bakarrak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 61. orr.

Intuizio distiratsua izan zuen, hots, metala ez zela dirua egiteko ekai bakarra.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 77. orr.

Horiek iruditzen zitzaizkidan aitak bizitzari eskatzen zizkion etekin bakarrak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 57. orr.

Euskaldunak administrazio barruti bakarrean ez egotea eta batzuek besteekin hartu-eman txikia izatea.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 35. orr.

Alfanje: aho bakarreko sable kurbatua.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 82. orr.

Etxebizitza bakarrekoa zen, bada, bigarren solairua.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 189. orr.

Behekoaz gainera, solairu bakarra zuen etxeak, eta teilape bat goialdean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 15. orr.

Kezka bakarra nuen, alegia, horiek guztiek nigan eta nire bizian ahalik eta eragin gutien izatea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 193. orr.

Sharia islamikoa ez zen garai berean erromatar legearen eramaile bakarra, ez biziena ere.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 70. orr.

Isiltasuna da erantzun bakarra.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 22. orr.

Bakarrak izen bakarra behar zuen Leizarragarentzat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 60. orr.

Zirkulua aurrenik, forma bakarra baitu.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 156. orr.

Koitoa ez da jolas sexualean aritzeko modu bakarra; ez du zertan harreman sexualeko ardatza izan.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 132. orr.

Pitagoriko gizagaixoek irrazional bakarra zeukatelarik, 2ren erro karratua, Teodorok poliki zabaldu zuen irrazionalen saila.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 161. orr.

Horixe dela kasik gure kabitu-ezinen ustezko sendagarrien printzipio aktibo bakarra.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 27. orr.

Sistema gogobetegarri bakarra urte partikular bat hasierako datatzat aukeratu eta ondorengo urteak zenbakitzea da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 71. orr.

Kolore deigarri bakarra bere betaurrekoen euskarriaren arrosa zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 113. orr.

Nahiz eta gelan dauden guztiek erruduna hatzez seinalatu ahal izan, ukatzea da jokatzeko modu zentzuzko bakarra.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 14. orr.

Benetako lehiakide bakarra orain aro islamikoa zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 72. orr.

-Gerizatzeko, zuhaitz bakarra ere ez.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 42. orr.

Zuzi batek eta bakarrak egiten du nigan argi.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 272. orr.

6 (bakar mugatua predikatu gisa)

Azkenean, izaki horrek parekorik ez duelako ondoriora helduko gara, eta, "bakarra" dela esatean, horrekin ez dagoela bat baino gehiagorik adierazi nahi dugu.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 144. orr.

Bada bide bat, bakarra da ordea.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 202. orr.

Bakarra naizen arren, ez nago bakarrik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 650. orr.

Ez nintzen bakarra, gauza bera egiten zuen nik ezagutzen nuen neska-mutil askok.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 113. orr.

Zu zara hirukoitza eta bakarra, Jauna, jainkoen Jainkoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 68. orr.

Ez da ona askoren buruzagitza; izan dadila bat eta bakarra buruzagi, bat eta bakarra errege.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 30. orr.

Eta Bixentarekin egoteko aukera, bakarra zen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 62. orr.

Egurrak kolore eta forma berberak hartuko zituen, eta aurrerantzean marrazkia bakarra izango zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 21. orr.

Batzuetan ikasleari azaldu nahi zitzaion gaia bera ere, berez bakarra izan arren, zenbait alegoria ezberdinetan atalbanatzen zen.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 31. orr.

Alferrik adibideak bilatzea konparatzeko, bakarra baita.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 426. orr.

Baliagarri dugunaren bilaketa da [...] bertutearen edo bizitzako bide zuzenaren oinarri lehen eta bakarra.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 591. orr.

Hargatik gara gu Europako lehenbiziko indioak, lehenbizikoak eta bakarrak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 68. orr.

7 (bakar mugatua, dagokion izena gabe)

Bi bizitza behar nituen, bakarra izan dut.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 10. orr.

Jilbaba edo gorbata maizten zitzaiolarik, bakarren batek eskuratzen zion jilbaba edo gorbata berri bat.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 32. orr.

Bakarrenetarik naiz noski, lanbide kaka honetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 36. orr.

Perfekzio handiagoaren aitzakiaz, anaiengandik aparte bizitzeko irrika sarrarazten dio barruan, bakarrari eraso egitean errazago erorarazteko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 300. orr.

Aurkitu nuen bakarra, ordea, Visaliako supermerkatuan jasotako ticket bat zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 47. orr.

Egia esateko, bakarra da, beti berbera, lurpeko pasabidean zirriborroak egiten dituena.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 172. orr.

Ene seme Salomon, Jainkoak aukeratu duen bakarra, gaztea da eta ikasigabea.  Elizen arteko biblia   1 Kro 29,1

Aiton edo ahaide beraren ondorengoak ziren denak [...] baina gurean legez, ondorengoetako bat bakarra zen jaun, eta beste denak jaun haren mendeko.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 26. orr.

Ba al daukan bakarren bat?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 274. orr.

8 (bakar mugatua bat-en eskuinean)

Bat bakarra da legearen emailea eta epailea, salbatzeko eta kondenatzeko eskubidea duena.  Elizen arteko biblia   St 4,12

Ikusiko dugunez, iritzi bat bakarra ematea, argia, irakurketa soil eta gardenekoa, ez da gauza erraza.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 17. orr.

Era askotakoak dira dohainak, baina Espiritua bat bakarra.  Elizen arteko biblia   1 Ko 12,4

Guretzat Jainkoa bat bakarra da, Aita, gauza guztien sorburu eta helburu dena, eta bat bakarra Jauna, Jesu Kristo.  Elizen arteko biblia   1 Ko 8,6

Jatorrizko lau murruetarik bat bakarra zegoen zutik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 61. orr.

· Koraneko pasarte bat entzun, ulertu eta idatzi genuen, urte bete bakarreko eskola jaso eta gero.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 41. orr.

9 adlag bakarrik.

Ni bakarra gelditu naiz, eta nire bila ere badabiltza bizia kentzeko.  Elizen arteko biblia   Erm 11,3

10 (aurreko sintagmaren kasu atzizki berarekin)

Urte batean bakarrean ibili nintzen zorionetan eskolan;  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 11. orr.

11 adlag bakan.

Arrazoi handia, zinez, zeren han baita gudua eta konbatea egunero, eta biktoria eta garaipena, berriz, bakar eta gutitan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 14. orr.

12 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa).

Bakar-lanean, saioa bete-betean haren eskutan dagoenean, nabarmentzen da bereziki Amurizaren ezaugarri hau.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 167. orr.

Burutik pasatu zitzaion, lauso samar bada ere, bakar jokoan aritzea, baina ez zuen gehiegi asebetetzen hark berekin zekartzan endredo guztiak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 143. orr.

Guztiak hain baitziren beren baitara bilduak, hain saudadezaleak, beren sentimenduen kontaduria egiten iaioak, bakar-jokoan aritzekoak.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 199. orr.

Jende-inurritegiak karrika erdian, eta ostera berriz bakar-mortua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 199. orr.

13 bakarrean adlag bakartasunean, ez besteren aurrean. ik beherago 17.

Hango biztanle gehienak ur bazterretan edo mendi-mazeletan bizi dira, bakarrean edo auzune txikitan.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 132. orr.

Irrikaz nago hango kaperetan bakarrean egoteko eta ene egarria Zemzem-eko putzuan asetzeko. ziur Adelak bazuela haren berri; bakarrean harrapatzen nuenean galdetuko nion, ahaztu gabe. Oxtabena nahikoa ez balitz bezala, bakarrean itxiko zaituzte, inor kutsa ez dezazun eta isolamenduak beratuko zaituelakoan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 344. orr.

Ordua iristeko ordu laurden bat falta zela, bakarrean hartu gintuen obispoak Karmen eta biok.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 127. orr.

Hamidak, bakarrean edo Abasekin, jadanik ez zuen ukatzen: bazuten etorkizun komunik.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 140. orr.

Ez zien ezer irakasten parabola bidez izan ezik; baina bere ikasleei, bakarrean, guztien esanahia adierazten zien.  Elizen arteko biblia   Mk 4,34

14 bakar-bakarrik

Bakar-bakarrik izan dun haurra?  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 134. orr.

Bakar-bakarrik hedatu nuen zerua, inoren laguntzarik gabe finkatu lurra.  Elizen arteko biblia   Is 44,24

Zortzietan bakar-bakarrik joan behar izan dut beheko komunetara.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 319. orr.

Heuk egin dion hori dena, heuk bakar-bakarrik!  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 113. orr.

Bakar-bakarrik ibiltzen gara eremu latzetan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 41. orr.

Hau edo bestea gertatzen bada, arazoak izango ditugu, edo halakoa gaixotzen bada bakar-bakarrik geratuko gara munduan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 231. orr.

Mikel Strogoff eta Nadia bakar-bakarrik gelditu ziren bidean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 370. orr.

Belar sailaren alde batean bi zaldi zeuden, Ava eta Mizpa, eta hiru zaldikume; bestean, bakar-bakarrik, Moro, astoa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 289. orr.

Nahasmen hura, eta gero jendetza hura, auskalo nongoa, eta gero urrun aldegite hau, zurekin bakar-bakarrik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 90. orr.

Malagaren aurkako partida batean, berdinduta zeudela, ate aurrera bakar-bakarrik iritsi zen Zarra.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 79. orr.

Hamazazpi urte bete gabe artean, eta ni, hildakoaren aurrean, bakar-bakarrik.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 40. orr.

Garapenaren neurria, beraz, ezin da bakar-bakarrik ondasun eta zerbitzu produkzioan gertatzen diren hazkunde tasen bidez islatu.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 40. orr.

Guretzat "literatura hizkuntza" ez da bakar-bakarrik literaturaren hizkuntza, baizik eta, zentzu orokorragoan, komunitate osoaren zerbitzuan dagoen hizkuntza landu oro, ofiziala edo ez.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 238. orr.

Bakar-bakarrik dakit irrikaz itxaroten dudala gaur ere Rubenen bisita eta bost piper axola zaidala besteek zer esango ote duten.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 275. orr.

15 begi-bakar ik begibakar.
16 beso-bakar ik besobakar.
17 bere bakarrean

Badakigu pertsona bere bakarrean zeinen gauzaeza den.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 200. orr.

Nola uhartea erdi-erdian den ederren, halaxe Klara ere, inorengana hurreratu gabe, bere bakarrean.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 181. orr.

Banaka harturik, bere bakarrean, orduan bai; orduan guai bat izan liteke lerdoa, txorixoa eta pailazo merkea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 30. orr.

Gizona bere bakarrean baino ezin bailiteke izan bere izaeraren eta jardueraren jabe.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 292. orr.

Baina bada bat, bere bakarrean beste guztien itzal tristeen gainetik izar baten pare distiratzen duena: Saioa G. hamaika urteko beratarrak ematen du zinezko eta arrazoizko erantzun bakarra.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 155. orr.

Eta han dago Gorria, bere bakarrean zutik, eta gazia da laguna erietxeko lorategian topatzea.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 214. orr.

·Baita neure bakarrean pisu batean sartzeko ahalbide falta edo alokairuen prezio neurriz kanpokoa ere.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 119. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 9 aldiz agertzen direnak)

ahots bakar (11); alde bakar (16); ale bakar (12); argazki bakar (9); argi bakar (9); arrazoi bakar (19); arrazoi bakar bat (12); aste bakar (10); aukera bakar (14)

bakar bakarrik (566); bakar bakarrik bizi (14); bakar bakarrik egin (11); bakar bakarrik geratu (13); bakar bakarrik utzi (14); bakar bakarrik zegoen (12)

bakar bat (1684); bakar bat baino (17); bakar bat baizik (22); bakar bat besterik (12); bakar bat egin (23); bakar bat eman (9); bakar bat ere (718); bakar bat esan (10); bakar bat ez (40); bakar bat gehiago (13); bakar bat izan (24); bakar bat izanen (12); bakar batean (416); bakar batean bildu (10); bakar batean ere (48); bakar bategatik (11); bakar batek (363); bakar batek ere (106); bakar batek ez (16); bakar batekin (86); bakar bateko (30); bakar baten (250); bakar baten gainean (10); bakar batena (9); bakar batengatik (17); bakar batentzat (22); bakar batera (47); bakar baterako (21); bakar batetik (34); bakar batez (192); bakar batez ere (36); bakar bati (74); bakar bati ere (17); bakar batzu (20); bakar batzuek (15); bakar batzuen (16); bakar batzuetan (11); bakar batzuk (91); bakar batzuk besterik (12)

bakar eta (104); bakar gisa (29); bakar hau (15); bakar hori (44); bakar horrek (19); bakar hura (15); begi bakar (13); begirada bakar (9); bide bakar (15); da bakar (19); da bakar bakarrik (11)

egun bakar (103); egun bakar bat (23); egun bakar batean (39); egun bakar batez (16); emakume bakar (10); epaile bakar (13); erantzun bakar (13); eredu bakar (12); esaldi bakar (35); esaldi bakar bat (9); esaldi bakar batean (9); esku bakar (27); esku bakar batekin (10); esku bakar batez (11); etxe bakar (14); galdera bakar (9); gau bakar (40); gau bakar bat (16); gau bakar batean (11); gauza bakar (81); gauza bakar bat (50); gauza bakar batek (10); gizon bakar (71); gizon bakar bat (18); gizon bakar batek (19); gizon bakar baten (12); gol bakar (30); gol bakar bat (26); gorputz bakar (14); guztiak bakar (14); guztiak bakar batean (12); haietako bakar (21); haietako bakar bat (12); handi bakar (11); haur bakar (9); hautagai bakar (14); helburu bakar (14); herri bakar (13); herri bakar bat (9); herrialde bakar (16); hitz bakar (143); hitz bakar bat (91); hitz bakar batez (13); hizkuntza bakar (19); horietako bakar (16)

ile bakar (16); ile bakar bat (12); irakasle bakar (9); irudi bakar (17); irudi bakar bat (9); istant bakar (12); istant bakar batez (10); iturri bakar (9); jainko bakar (9); jokalari bakar (15); kasu bakar (12); keinu bakar (9); kolpe bakar (19); kolpe bakar batez (13); lagun bakar (21); lege bakar (9); leku bakar (10); lerro bakar (34); lerro bakar bat (19); letra bakar (11); liburu bakar (26); liburu bakar bat (13); meza bakar (18); meza bakar bat (16); minutu bakar (48); minutu bakar bat (19); minutu bakar batean (10); minutu bakar batez (12); mugimendu bakar (10)

partida bakar (48); partida bakar bat (37); pauso bakar (22); pauso bakar bat (13); pentsamendu bakar (18); pertsona bakar (51); pertsona bakar bat (13); pertsona bakar batek (15); pertsona bakar baten (12); puntu bakar (53); puntu bakar bat (26); puntu bakar batera (9); segundo bakar (36); segundo bakar bat (10); talde bakar (17); tanta bakar (11); tanto bakar (13); tiro bakar (10); trago bakar (10); tunika bakar (9)

une bakar (30); une bakar batez (14); urrats bakar (14); urrats bakar bat (9); urte bakar (21); urte bakar batean (14); xede bakar (10); zentimetro bakar (9); zentimetro bakar bat (9); zigor guztiak bakar (10)

adibide bakarra (10); ahots bakarra (15); akats bakarra (11); alaba bakarra (45); aldaketa bakarra (51); aldaketa bakarra egingo (10); alde bakarra (36); alderdi bakarra (32); aldi bakarra (13); ale bakarra (9); alternatiba bakarra (29); arazo bakarra (48); ardatz bakarra (10); ardura bakarra (26); arduradun bakarra (9); argazki bakarra (13); argi bakarra (11); argudio bakarra (9); ari den bakarra (12); arma bakarra (27); arrazoi bakarra (93); artean bakarra (10); asmo bakarra (36); aterabide bakarra (25); aukera bakarra (189); aukera bakarra da (10); aurrelari bakarra (10)

baina bakarra (16); baina ez bakarra (33)

bakarra atera (15); bakarra aukeratu (10); bakarra aurkitu (11)

bakarra baina (9); bakarra baino (30); bakarra baino ez (16); bakarra baita (37); bakarra baizik (22); bakarra balitz (11); bakarra behar (33)

bakarra da (496); bakarra da eta (9); bakarra dago (106); bakarra dagoela (17); bakarra dauka (18); bakarra daukat (16); bakarra dela (129); bakarra dela esan (10); bakarra delako (31); bakarra den (38); bakarra direla (12); bakarra du (69); bakarra duen (13); bakarra dugu (20); bakarra duk (12); bakarra dut (14); bakarra dute (34); bakarra dutela (9)

bakarra egin (74); bakarra egin du (13); bakarra egin zuen (14); bakarra egingo (18); bakarra egingo du (14); bakarra egiten (14); bakarra egon (27); bakarra eman (20); bakarra ematen (11); bakarra erabili (9); bakarra ere (131); bakarra ere ez (37); bakarra esan (17); bakarra eskatu (13); bakarra eskatzen (15); bakarra eta (136); bakarra ez (84); bakarra ez da (14)

bakarra falta (31)

bakarra galdu (37); bakarra galdu du (12); bakarra gara (9); bakarra gelditzen (12); bakarra genuen (9); bakarra geratzen (20)

bakarra hartu (19)

bakarra ikusi (15); bakarra irabazi (42); bakarra irabazi du (22); bakarra izan (313); bakarra izan arren (12); bakarra izan behar (9); bakarra izan da (44); bakarra izan zen (51); bakarra izan zuen (17); bakarra izan zuten (13); bakarra izanen (39); bakarra izanen da (17); bakarra izango (130); bakarra izango da (38); bakarra izango du (20); bakarra izanik (19); bakarra izatea (33); bakarra izateko (17); bakarra izaten (26)

bakarra jarri (13); bakarra jokatu (19); bakarra jokatu du (9)

bakarra lortu (38); bakarra lortu du (15)

bakarra munduan (14)

bakarra nahi (13); bakarra nahikoa (13); bakarra naiz (13); bakarra nintzen (9); bakarra nire (12); bakarra nuen (17)

bakarra omen (15); bakarra osatzen (22

bakarra sartu (18)

bakarra zara (9); bakarra zegoela (12); bakarra zegoen (70); bakarra zela (36); bakarra zelako (9); bakarra zen (175); bakarra zera (39); bakarra zera da (21); bakarra zeukan (19); bakarra zuela (11); bakarra zuen (48); bakarra zuten (29)

baldintza bakarra (51); baliabide bakarra (10); barruti bakarra (11); bat bakarra (284); bat bakarra da (20); bat bakarra ere (53); bat bakarra izan (9); bat eta bakarra (64); begi bakarra (14); beldur bakarra (11); bere seme bakarra (12); berme bakarra (22); berri bakarra (10); berrikuntza bakarra (10); berritasun bakarra (9); bezero bakarra (9); bide bakarra (264); bide bakarra dela (10); bikote bakarra (10); bizitza bakarra (13)

da bide bakarra (23); da kasu bakarra (10); dagoen bakarra (39); dagoen gauza bakarra (15); daitekeen bakarra (14); daitekeen gauza bakarra (9); dakidan bakarra (14); dakigun gauza bakarra (13); daukan bakarra (16); delitu bakarra (15); den bakarra (166); den bakarra da (13); den gauza bakarra (30); desberdintasun bakarra (14); dezakeen bakarra (31); dezakeen gauza bakarra (10); dion bakarra (17); diru bakarra (15); dituen bakarra (31); dudan bakarra (38); dudan bakarra da (11); dudan gauza bakarra (20); duen alderdi bakarra (10); duen bakarra (204); duen bakarra da (11); duen gauza bakarra (42); duen jokalari bakarra (10); duen talde bakarra (20); dugun bakarra (16); dugun gauza bakarra (13); duten bakarra (30); duten gauza bakarra (12)

egia bakarra (23); egin dezakeen bakarra (9); egin duen bakarra (14); eginkizun bakarra (10); egiteko bakarra (9); egiteko bide bakarra (10); egiteko modu bakarra (37); egiten duen bakarra (10); egun bakarra (26); egunkari bakarra (19); elementu bakarra (9); emakume bakarra (36); entsegu bakarra (10); era bakarra (40); eragile bakarra (13); erakunde bakarra (20); erantzule bakarra (20); erantzun bakarra (33); eredu bakarra (31); eremu bakarra (9); errealitate bakarra (9); erreferentzia bakarra (10); errudun bakarra (14); esaldi bakarra (12); esperantza bakarra (10); estatu bakarra (13); eta bakarra (209); eta bakarra da (15); eta bakarra dela (10); eta bakarra galdu (9); eta bat bakarra (10); eta helburu bakarra (12); eta irtenbide bakarra (9); etxe bakarra (9); euskal preso bakarra (12); euskaldun bakarra (12); ez bakarra (52); ez da bakarra (74); ez den bakarra (14); ez duen bakarra (21); ez naiz bakarra (18); ez zen bakarra (32); ez zuen bakarra (25); ezberdintasun bakarra (12)

froga bakarra (19)

gai bakarra (20); galdera bakarra (24); garaipen bakarra (44); garaipen bakarra lortu (15); garrantzitsu bakarra (9); gauza bakarra (548); gauza bakarra da (55); gauza bakarra egin (14); gauza bakarra esan (9); gauza bakarra eskatzen (11); gauza bakarra izan (10); gauza bakarra zen (15); gauza bakarra zera (9); gauza bat bakarra (16); gela bakarra (9); gidari bakarra (12); gizon bakarra (42); gol bakarra (45); gol bakarra sartu (12); gune bakarra (10)

handi bakarra (12); hautagai bakarra (64); hautagaitza bakarra (13); helburu bakarra (178); herri bakarra (17); herrialde bakarra (23); hilobi bakarra (11); hiri bakarra (11); hitz bakarra (39); hizkuntza bakarra (33); hizkuntza ofizial bakarra (9); horietatik bakarra (9); hots bakarra (14); hutsune bakarra (34); hutsune bakarra du (9)

ia bakarra (49); ideia bakarra (16); irizpide bakarra (12); irtenbide bakarra (74); irudi bakarra (10); iturri bakarra (20); itxaropen bakarra (13); izaki bakarra (11); izan zuen bakarra (9); izateko bide bakarra (9); izen bakarra (21)

jabe bakarra (14); jainko bakarra (34); jokalari bakarra (39)

kasu bakarra (31); kausa bakarra (14); kezka bakarra (48); kide bakarra (13); kolore bakarra (15); konpontzeko modu bakarra (10); kontsolamendu bakarra (15); kontu bakarra (21); kontzertu bakarra (11); kutxa bakarra (14)

lagun bakarra (29); laguntza bakarra (10); lan bakarra (30); lege bakarra (17); lehentasun bakarra (9); leiho bakarra (9); leku bakarra (31); lekuko bakarra (17); lerro bakarra (9); liburu bakarra (12); lortzeko bide bakarra (15); lortzeko modu bakarra (12); lotura bakarra (10)

merkatu bakarra (10); meza bakarra (11); mezu bakarra (12); modu bakarra (238); modu bakarra da (12); mota bakarra (19); muga bakarra (24)

nagusi bakarra (13); naiz bakarra (19); nazio bakarra (16); neska bakarra (9); neurri bakarra (12); ni bakarra (9); nuen bakarra (26); nuen gauza bakarra (13)

ofizial bakarra (18); ohe bakarra (10); oinarri bakarra (10); on bakarra (24); ondorio bakarra (20); ordezkari bakarra (26); oztopo bakarra (16)

partida bakarra (78); partida bakarra galdu (14); partida bakarra irabazi (17); partida bakarra jokatu (11); pena bakarra (24); pentsamendu bakarra (26); pertsona bakarra (51); politiko bakarra (22); posible bakarra (28); preso bakarra (17); proba bakarra (10); proiektu bakarra (11); proposamen bakarra (10); protagonista bakarra (14); puntu bakarra (51); puntu bakarra lortu (10)

salbuespen bakarra (37); seme bakarra (68); sistema bakarra (12)

talde bakarra (74); tiro bakarra (9); tresna bakarra (14)

ume bakarra (14)

xede bakarra (31)

zaion bakarra (13); zalantza bakarra (36); zegoen bakarra (14); zekien bakarra (15); zen bakarra (122); zen bakarra izan (13); zen gauza bakarra (11); zeregin bakarra (16); zerrenda bakarra (20); zezakeen bakarra (12); zion bakarra (19); zion gauza bakarra (10); zituen bakarra (18); zuen bakarra (168); zuen gauza bakarra (34); zuten bakarra (14); zuzen bakarra (11)

aukera bakarrak (10); bakarrak dira (28); bakarrak eta (15); bakarrak ez (15); bakarrak izan (29); bakarrak izango (12); bakarrak ziren (12); dauden bakarrak (13); dira bakarrak (27); diren bakarrak (36); dituzten bakarrak (19); duten bakarrak (67); erantzule bakarrak (10); eta bakarrak (10); ez dira bakarrak (25); gauza bakarrak (13); hitz bakarrak (14); pertsona bakarrak (22); talde bakarrak (10); ziren bakarrak (30); zuten bakarrak (25)

begi bakarrarekin (11); esku bakarrarekin (11); helburu bakarrarekin (11)

gizon bakarraren (9); pentsamendu bakarraren (19); seme bakarraren (9)

begi bakarraz (9)

aldi bakarrean (11); bakarrean egin (10); bakarrean eta (10); bere bakarrean (13); egun bakarrean (43); esaldi bakarrean (9); eta bakarrean (14); kolpe bakarrean (9); lerro bakarrean (9); liburu bakarrean (12); partida bakarrean (11)

alde bakarreko (102); bakarreko aldea (9); bakarreko aldearekin (10); bakarreko familiak (14); egun bakarreko (22); familia bakarreko (10); gol bakarreko (13); guraso bakarreko (19); guraso bakarreko familiak (12); norabide bakarreko (12); solairu bakarreko (10)

alde bakarrekoa (15); bakarrekoa da (12); bakarrekoa izan (9)

bakarren bat (62); bakarren batek (71); bakarren batzuek (10); bakarren batzuk (23)

bakarrenetako bat (12)

bakarrera du (15); garaipen bakarrera (21); gol bakarrera (11); partida bakarrera (26); puntu bakarrera (31)

esku bakarrez (25)


bakardade (1147 agerraldi, 191 liburu eta 139 artikulutan; ETCn 5.232) iz bakarrik dagoen edo egon ohi den pertsonaren egoera. ik bakartasun.

Bakardadea ere egoera benetan bitxia duk... batzuetan junglaren tankerakoa izaten duk, arriskuz eta ustekabez betea.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 114. orr.

Gizonezko askok haustura-garaietan bizitzen dutena melankolia dela eta ez bakardadea.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 40. orr.

Bakardadea eta kartzela ezagutzen ditut, baina horrek ez nau aldatu.  Berria - Mundua   2004-04-13

Bakardadea behar balu bezala bere oreka berreskuratzeko.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 36. orr.

Eguneroko lanak bakardadea leuntzen du, eta, hala, etxera itzultzean sumatzen da bakartasuna.  Berria - Gaiak   2004-05-19

Oso gutxitan lotzen dugu bakardadea sentimendu atseginekin.  Berria - Gaiak   2004-05-19

Idaztea bakardadea da, idazlea bakardadera kondenatuta dago.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 156. orr.

Zer ote dakik hik bakardadeaz, noiz egon haiz hi bakarrik?  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 40. orr.

Bakardadeak min gutxiago eman beharko luke milaka bakardadez inguratuta dagoenean.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 18. orr.

Bakardadeak ere bultzatzen dik bat baino gehiago, harreman barnekoagoetan abaroa bilatzera.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 121. orr.

Koldar hutsa naiz, bakardadeak bildostu egiten duen azeri usteko bat.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 54. orr.

Ahalegin dadila, asteburuetan nahi baduzu, bere bakardade egarria inguru-inguruan ditugun edertasun naturaleko lekuetan asetzen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 174. orr.

Paisaiari begiratzen zion, haren bakardade eta goibeltasunak inoiz ez bezala hunkitzen baitzuten.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 27. orr.

Bakardadeak ere higatzen nau emeki-emeki, artetan egiten diodala ene buruari: Banan, zertako beti bakarrik?  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 54. orr.

Babes faltarekin lotzen dugulako diogu beldurra bakardadeari.  Berria - Gaiak   2004-05-19

Bakardadearen sentimentu jasanezinak kilometroak eta kilometroak eginaraziko baitzizkidan ohartu gabe ere.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 114. orr.

Urte askoan, dirua gertatu zitzaion bakardadearen aringarri bakarra.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 163. orr.

Eliza hura bihurtu zen nire bakardadearen neurria, edonor zorabiatzeko moduko neurria.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 77. orr.

Sukaldeko bakardadean otorduak egiten nituen istant bakanetan, Polikarporen antzera garbigailuari tinko begiratu, eta bertara sartzeko gogoa etortzen zitzaidan.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 40. orr.

La Verna mendiko bakardade hartan igarotzeko erabakita zuen berrogei eguneko epea bete zuenean [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 900. orr.

Bakar-bakarrik bizi zen bere txabolan, baina ez bakardadean.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 150. orr.

Arrainaren bakardadearekin.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 81. orr.

Literatura bakardadea omen da ezeren gainetik: bakardadean idazten dugu, bakardadean irakurtzen.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 46. orr.

Harentzat nirea izango zen desanparoa: tipo bat gauaren bakardadean idazten.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 11. orr.

Bakardadean bizi denak guztia zekik, eta ez duk ezeren beldur.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 149. orr.

Kontatuko diat, azkeneko berrogeita bat urte hauetan zer ikasi dudan basoko bakardadean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 114. orr.

Urbiaingo bakardadean mundu haren falta sumatzen zuelako-edo.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 121. orr.

Bakardadean afaldu naiz, beti bezala, egunaren eta biziaren pisuak konkorturik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 122. orr.

Bakardadera eramango dut eta han bihotzera diot hitz egingo.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 27. orr.

Bakardadeko bizitza eraman nahi duenarentzat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1075. orr.

Bakardadearen minaren eta gaztarotik pairatu frustazioen araberako sentimentuak ninduen ohartu gabe osoki hartua.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 140. orr.

Harekin hitz egin behar dut, ni izanen naiz bere bakardadearen sendagaia, bere oinazearena.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 41. orr.

Bakardadezko tristura mingots hura.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 33. orr.

Urruneko eta agurrezko gutunak baino zerbait gehiago ziren, bakardadezko eta tristurazko gutunak baino zerbait gehiago.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 57. orr.

2 irud/hed

Zeruaren urdina amatatzen denean pizten ditugu gure bakardadearen argiak, eta bizitzaren nekea dastatzera ateratzen dira prostitutak euren gelatxoetatik kamiolarien artera.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 154. orr.

Bost-sei kartzelero, porrak eskuetan dituztela zeldako atean agertzen zaizkizunean bakardadearen leizerik ilunenean zaudela sentitzen duzu.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 91. orr.

Partida bururatuta, bakardadearen ausikiak hirigunearen karriketan ezarri ninduen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 106. orr.

Kate-zakur hauts kolore gisako bat, alegia, bakardadearen gau minari zaunka.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 9. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Eta bakartasuna duzu berriz lagun, baina bakardade berri batekin topo egiten duzu: bertze gisa batekoa da isiltasuna, bertze gisakoak harrabotsak.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 11. orr.

Hala ohartu nintzen egun batean ezen ene ihesaldi haiek bakardade batetik bertze bakardade handiago baterat ninderamatela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 503. orr.

Hala anakoretak nola epailearen beldur ziren gaizkileak edo maitasun dezepzio bat jasan eta bakardade gorrian murgiltzeko promesa egindako etsiak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 52. orr.

Inkonprentsioaren bakardade latzean murgilduak.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 61. orr.

Argi dago bakardade izugarrian zaudela.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 147. orr.

Seme-alaba kuttunak kendu dizkiote ama alargunari, bakardaderik bakartienean utziz.  Elizen arteko biblia   Ba 4,16

Hainbat bertute, polo aldeko bakardade izoztuetan barrena espedizio desolatu batean bera buruzagi, gidari, aholkulari bihurtuko zuketenak.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 39. orr.

Zer erranik ez, pertsonen baitako bakardade hautatua gozo eta aberasgarria izaten ahal da.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 13. orr.

Kezkarik gabe eta libre, bakardade ezkutura erretiratu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 748. orr.

Ezin dut dagoeneko deus jaso bakardade tragiko horietatik, araztasun huts pittin bat ez bada.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 64. orr.

Ikasgelako isiltasunaren eta bakardade emankorraren ordez.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 37. orr.

Errukirik gabeko bakardade zantarra eskaintzen duen erraldoi berekoia.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 85. orr.

Zazpi urte horietatik, sei erabateko bakardadean igaro nituen.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 177. orr.

Aterperako bidean, neska zerbitzariaren aurpegi agradosa, gauaren bakardade ameslarian, artoski, kasik kartsuki, irudimenaz marratzen dut.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 38. orr.

Joanes ez zen sekula ezkondu: bakardade bukolikoa hobesten zuela zioen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 129. orr.

Jainkoa dena den, dakien eta dezakeen Diruaren izen zaharra baizik ez dela, edo, bestela esanda, bat-bakartasun edo bakardade kosmikoarena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 56. orr.

Bakardade dolorezko honetan, maite ditudan guztiengandik urrundua.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 356. orr.

Batean bakardade ez beti atseginera egokitu beharra daukazu, bestean bikotekide ez beti atseginera.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 150. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osgai gisa)

Egia da familia babesleku bat zela enetzat baina ez bakardade leku bat edo zilborrean mugitzeko espazio bat.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 133. orr.

Egia handia zen, noski, liburua, bakardade egoeretan, lagun ona izan daitekeela.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 29. orr.

Ramsayrekin gogoratu zen, nola joaten zen bidean bere gisa, berezkoa zirudien bakardade giro hartan bildua.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 26. orr.

Narrazio literarioak, prentsak ez bezala, bakardade harremanetara garamatza. Presoon eguneroko bizitzan, bakardade sentsazioa da sakabanaketaren eraginik gogorrena.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 120. orr.

Atzoko bakardade sendimendua berriz gogoan daukat.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 168. orr.

Ahalegin dadila, asteburuetan nahi baduzu, bere bakardade egarria inguru-inguruan ditugun edertasun naturaleko lekuetan asetzen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 174. orr.

Ikusten dut begi eder tristeak ere badituela, bakardade-ukitu batez tindatuak.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 44. orr.

Morsezko mezuek eta Frantziatik zetorkigun prentsak ez zuela nire bakardade susmo hauetaz ezertxo ere esaten.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 162. orr.

Bakardade basamortu bat.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 182. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osgai gisa)

Autismoaren ezaugarri nagusitzat “bakardadea” azpimarratzen zuten biek, gogamen-bakardadea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 191. orr.

5 bakardade-zale ik bakardadezale.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bakardade gorrian (6); bakardade hartan (7); bakardade honetan (5); bakardade hori (4); bakardade horretan (6); bakardade hura (4); bakardade osoan (6); bakardade ukitu (3); bere bakardade (10)

anaren bakardadea (8); bakardadea baino (4); bakardadea behar (4); bakardadea da (8); bakardadea izan (4); bakardadea izan zen (3); bakardadea sentitu (3); bakardadea zen (3); bere bakardadea (8); ene bakardadea (4); ere bakardadea (5); eta bakardadea (33); ez bakardadea (3); nire bakardadea (6); zuen bakardadea (3)

bakardadean bizi (8); bakardadean edo (3); bakardadean eta (12); bakardadean eta zeru (3); bakardadean ez (4); bere bakardadean (47); bere bakardadean eta (6); erabateko bakardadean (3); eta bakardadean (9); etxeko bakardadean (6); gelako bakardadean (6); gizona bere bakardadean (22); nire bakardadean (4); nor bere bakardadean (5)

bakardadearen beldur (3); bakardadearen kontrako (3)

bakardadeari aurre (4); bakardadeari buruz (3)

bakardadez inguratuta dagoenean (3); milaka bakardadez inguratuta (3)


bakardadezale (orobat bakardade-zale) izond bakardadearen zalea dena.

Horregatik eta bera ere bakardadezalea delako, oso lotsatia dirudielako, gustuko dudalako.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 97. orr.

Txit bakardade-zalea zen eta oso gutxitan hitz egiten zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1032. orr.


bakardun izond bakarrekoa.

Argazki berbera zen, begi bakarduna, baina osoa.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 271. orr.

Nik badut lagun franko, urrutira gabe, Leitzan eta Goizuetan, euskaldun analfabeto hutsa dena, baina, euskaldun jatorrago izateko, eta are egi (n) bakardun heroe sentitzeko, egunero egia erdaraz erosi eta euskaraz leitzen saiatzen dena.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 91. orr.

Diote ere badirela han alimalia miresgarriak, elefante zuriak, adar-bakardunak, eta ortzadarren kolorea duten xori izigarri ederrak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 87. orr.


bakarka (orobat bakarzka g.er.) 1 adlag banaka, taldea osatu gabe; aurrean inor ez dela.

Harekin bakarka egon nahi omen zuen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 499. orr.

Aurrerantzean, ahalegindu nintzen Mollyrekin bakarka ez egoten behin ere.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 93. orr.

Legeak debekatu egiten zion Avigdorri Anshelekin gela berean bakarka egotea.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 215. orr.

Silvak kaiola mekaniko hau erabili izan du, batzuetan bakarka, beste batzuetan norbaitekin.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 197. orr.

Lancelotekin bakarka borrokatuko dut: irabazten badiot, herrialde honetako zaldun guztiak zure mende jarriko dira; galtzen badut, bazoazke hemendik zure gudarostearekin.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 101. orr.

Orduan aipatu zuen, bere buruarekin bakarka hitz egiten ari balitz bezala, "The middle of nowhere".  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 102. orr.

Elkarri bakarka esateko kontutxo asko dute, nonbait.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 44. orr.

Batzuetan badirudi gerra bakarka irabazi nahi dugula.  Berria - Kirola   2004-11-10

Louisek bakarka hartu zuen laguna eta kontu guztia kontatzera behartu zuen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 36. orr.

Egon zaitez seguru, izango dugu oraindik bakarka egoteko aukera.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 249. orr.

Mozkortu ere, jendea bakarka mozkortzen zen tabernetan.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 88. orr.

Dantzan hasi ziren musika entzun orduko, musikaren doinuak barnera sartu bezain arin, hasieran bakarka, gero binaka, dantzakidea gizona ala emakume ote zen begiratzeke.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 72. orr.

Jende asko zebilen bertan, bakarka edo taldean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 208. orr.

Pertsona orok, legedia nazionalarekin bat, aukera izango du bere ingurumenari zuzenean eragiten dioten erabakiak prestatzeko prozesuan parte hartzeko, bai bakarka bai kolektibo gisa.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 116. orr.

Bertsolaria bakarka ari da, edo lagunarekin teman.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 109. orr.

Kristok adierazi zion ez zuela anaiek ezer edukitzerik nahi, ez elkartean, ez bakarka. Gure garaiotako masen kulturan kulturaren zati handi bat bakarka eta pribatuan kontsumitzen da, norbere etxean.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 54. orr.

Errekaz behealdera joan ginen, iraganean egin ohi genuenez, elkarrekin bakarka egon nahi izaten genuenean.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 100. orr.

Ez duk hire sentimenduak menderatzen jakin, eta sentimendua, horrela, bakarka, lagun eskasa duk.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 444. orr.

Kartzelako lana: bakarka, gaia emanda, 3 bertso nahi den doinu eta neurrian.  Berria - Harian   2005-12-18

Gaitzak bakarka ez omen datoz.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 22. orr.

2 bakarka-bakarka

Bakarka-bakarka, esker mila horiei guztiei, bihotzez.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 13. orr.

3 bakarkako izlag

Batzuetan, bakarkako jolasa; bestetzuetan, beste batekin egiten genuen jolasean.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 16. orr.

Bakarkako lana dela bizitza, nahiz eta, noiz edo noiz, binaka jartzen garen, argazkirako.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 115. orr.

Pianoaren bakarkako saio gihartsua.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 106. orr.

Ni hobeto moldatzen naiz bakarkako harremanetan taldean baino.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 249. orr.

Anitzi bakarkako edo isilkako otoitza ez zitzaien aski.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 98. orr.

Ez dugu protestarik egin berrikuntza lanak direla-eta bakarkako ziegetatik aterata taldeka itxi gaituztenean.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 143. orr.

Nire bizitzan lehen aldiz, bakarkako taxi bat hartu nuen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 113. orr.

Beldurra zenbat eta bakarkakoagoa eta etxekoagoa izan, orduan eta arrisku gutxiagokoa da bere zorionaren tresna egin duenarentzat.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 108. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bai bakarka (6); baina bakarka (3)

bakarka ari (11); bakarka ari denean (4); bakarka aritu (6); bakarka aritu zen (3); bakarka baino (4); bakarka edo taldeka (3); bakarka egin (7); bakarka egiten (7); bakarka egon (7); bakarka egon nahi (3); bakarka gelditu (3); bakarka geratu (4); bakarka hartu (3); bakarka hitz (14); bakarka hitz egin (6); bakarka hitz egiten (5); bakarka ibiltzen (4); bakarka nahiz (6); bakarka zein (5); bakarka zein taldeka (3)

berarekin bakarka (3); bere buruarekin bakarka (3); ez bakarka (6); harekin bakarka (5); hiru gizon bakarka (3); isilik eta bakarka (3); jendea bakarka (3); nirekin bakarka (4)

aurreneko bakarkako (4)

bakarkako bere (7); bakarkako beste (3); bakarkako bidea (4); bakarkako bideari (5); bakarkako bideari heldu (3); bakarkako bigarren (4); bakarkako disko (3); bakarkako diskoa (5); bakarkako ibilbidea (5); bakarkako ibilbidean (4); bakarkako ibilbideari (3); bakarkako isolamendua (3); bakarkako lan (4); bakarkako lana (13); bakarkako lanak (3); bakarkako lanean (9); bakarkako laugarren (3); bakarkako lehen (15); bakarkako lehen diska (4); bakarkako lehen diskoa (5); bere bakarkako (18); bere bakarkako ibilbidean (3); bere bakarkako lehen (8); kilometroko bakarkako (4)


bakarkari iz bakarka ari den pertsona.

Aratsaldean, 9 bakarkari, 8 bikote eta 9 talde.  Herria   2001-04-26


bakarko izlag bakarkako.

Musika eta dantza uztarketa ona, dantzarien bakarko saioen fintasuna, talde handiaren agerpenen indarraÉ eta, batez ere, Daliren keinuak.  Berria - Kultura   2004-08-25

Airatu haiz orain, bakarko xoria.  Herria   2004-07-08


bakarlan iz bakarkako lana.

Zenbat bakarlan joan diren mozolo horri egingo dizkion zupadak imajinatzen.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 132. orr.

Hanka-arteko koskorretatik darion maitasuna zeinek jasoa falta eta bakarlanean, eskulangintzan edo autonomo gisa aspertua dagoen gizasemea putatara joaten da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 34. orr.

Bakarlan ugari egin zituen ekitaldian zehar, jazz kontzertu eder batean bezala, eta puntako musikariak izan gabe zegozkien txalo beroak jaso zituzten guztiek beren lana amaitu bezain laster.  Berria - Kultura   2004-10-10


bakarlari 1 iz bakarka ari den pertsona, eskuarki bakarka ari den musika-jotzailea.

Taldeak nagusi dira, 19 izanen baitira, bestalde bakarlariak 16 kantari eta 5 bikote.  Herria   2001-04-05

Hamar bakarlari, zortzi bikote eta bost talde lehiatuko dira.  Berria - Kultura   2004-06-16

Izan ere, orkestra, koru eta bakarlarientzako kantata bat da Etxeberriaren obra.  Berria - Kultura   2004-07-09

Bazuen lagun bat Parisko kaleetan hiriko orkestra filarmonikoan bakarlari gisa urte askoan biolina jotakoa eta.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 195. orr.

Koruko bakarlari batek, bulldog aurpegia zuenak, "Jainko errukitsua" errezitatu zuen gero.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 118. orr.

Lagunak orkestrako bakarlariak dira.  Berria - Kultura   2004-04-07

Maxek operako bakarlari tankerako frak bat jantzia zuen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 155. orr.

Bakarlaria: Gerd Grotzschel biola jotzailea.  Berria - Kultura   2004-01-24

Sei bakarlari entzun ditugu, denak onak.  Herria   2004-04-08

2 (izenondo gisa)

Ahots bakarlariek kontzertua salbatu eta behar zuen disdira eman zioten.  Berria - Kultura   2004-09-03

Haiekin batera, Alicia Murillo soprano bakarlariak, lau sopranoko koru batek eta flamenko abeslariek hartzen dute parte, besteak beste.  Berria - Kultura   2004-11-03

Angel Corella American Balleteko dantzari bakarlaria da.  Berria - Kultura   2004-03-28

Euskal kantari bakarlarien lehiaketa. herria¬

Biolontxelo-jole bakarlaria orkestrako bertako artista gazte bat dela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 133. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Bakarlari lanetan Stefanescu sopranoak eta Lopez baritonoak zuzen-zuzen bete zituzten haien betebehar laburrak.  Berria - Kultura   2004-05-22

· Obra honek piano bakarlari bat behar du eta Marta Zabaletak beteko du lan hori.  Berria - Kultura   2006-04-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bakarlari eta (3); bakarlari gisa (20); bakarlari lanetan (6); bakarlari moduan (5); talde eta bakarlari (3)

bakarlariak eta (4); eta bakarlariak (3); jotzaile bakarlariak (3)

bakarlarien artean (3); bakarlarien eta (3); eta bakarlarien (5)


bakarlaritza iz bakarlariaren jarduna; bakarlari izateko zertzelada.

Carmine musika zuzendariak ondo gidatu zuen opera, eta bere aginduetara eder jo zuen Euskadiko Orkestra Sinfonikoak, biolontxeloaren bakarlaritza ona kontuan harturik.  Berria - Kultura   2004-01-22

Horrek eraginda, Daniel Oiarzabalek, proiekzioa handia duen Gasteizko organista gazteak, galdu egin zuen organo-bakarlaritzak emango liokeen protagonismoa.  Berria - Kultura   2004-12-15


bakarleku iz inor ez dagoen lekua; norbait bere baitara biltzeko bakartzen den lekua. ik bakartegi.

Leihoa irekitzean, elurrez erabat zurituak aurkitu zituen teilatuak [...] eta pauso bakar batek ere zikindu gabe hedatzen ziren, iparraldeko lautaden antzera, elur lerek zanpatu gabeko bakarlekuen gisan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 377. orr.

Kafetegi jendetsuko bere bakarlekura itzuli zenean, guztiz aztoratu zen gizona, liburua ez baitzegoen berak utzitako aulkian.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 63. orr.

Gure ihesleku mitiko guziak: desertu, goimendi, bakarleku edo dena delako, ezin litezke mundua ukatzen digun "jainko" baizik izan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 185. orr.

Zenbat aldiz altxatu zitzaizkion kontra basamortuan, zenbat aldiz atsekabetu zuten bakarlekuan!  Elizen arteko biblia   Sal 78,40

Bakarlekuak aukeratzen zituen sarri, bere gogoa guztiz Jainkoagana zuzentzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 226. orr.

Bakarlekuak bilatzen zituen, horiek baitituzte atsekabetuek gogoko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 744. orr.

Anaiak hirian lan eginez eta predikatuz bizi ziren, hiritik kanpoko hospizioetan legendunak zerbitzatzen zituzten, bakarlekuetan otoitzera dedikatzen ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 28. orr.

Jenioen bakarleku, monasterio zistertarren baretasunean.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 10. orr.

Bakarleku baketsu eta ezkutu bat bilatu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 239. orr.

Bakarleku bikain batean bakartua, loroa zapuztuta zegoen preso egoteaz.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 464. orr.


bakarño izond adkor bakarra.

Bainan erranen dut kide guziak, beren tokian, ongi ari direla lanean, nahiz badiren oraino ere ardi bakarño batzu, hezgaitzak!  Herria   2005-04-07

Orduko gerlarietarik bakarño batzu dira oraino bizi.  Herria   2002-11-14

Xuberoko aldean, ELB lehen, duela sei urte bezala funtsean, bainan tanto bakarño batzu galduz ez idurika, bereziki Mauleko kantonamenduan.  Herria   2001-02-08

Gerla lotsagarri hartan parte hartu zutenetarik bakar-bakarño batzu dira oraino bizi.  Herria   2001-11-08


bakarralde iz bakarlekua.

Bakarralde hauetako sakoneko himnoa.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 279. orr.


bakarraldi iz bakarrik igarotzen den aldia.

"Hona hemen leku bat ene ondoan", hau da, adimenaren bidezko espekulazio eta gogoeta tokia, eta ez begiaren bidezkoa, mendiko leku aipatua kontuan izanik, hor betegintza maila lortzeko, Moises bakarraldian zegoen eta.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 54. orr.

Nozdriov sutan jarri zen bakarraldia eten ziotelako.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 302. orr.

Bakarraldia finitu eta barne patiora atera zen eguneko zerua oskarbi zatekeen, erdian ageri zitzaion hodeiñoagatik izan ez balitz.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 76. orr.

Lan horrekin hautsi zuen urte luzetako bakarraldia.  Berria - Kultura   2006-01-17

Mathilderen bakarraldi luzeen makulu isil bihurtu zen, bada, Nora.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 175. orr.


bakarrik 1 adlag lagunik edo kiderik gabe; soilik. (ikus beheko konbinatorian bakarrik adizlagunaren agerraldi maizkoenak).
2 bakarrikako (orobat bakarriko) izlag ik bakarka 2.

Ardi gasnari lotu natzaio eta bakarrikako ateraldi batez Luzaiden erosia nuen arno beltzetik hasi naiz.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 35. orr.

Agian zure biluztasuna niretzat bakarriko plazer infinito bilakatu nahi nuelako.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 27. orr.

3 bakar-bakarrik

Bakar-bakarrik izan dun haurra?  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 134. orr.

Bakar-bakarrik hedatu nuen zerua, inoren laguntzarik gabe finkatu lurra.  Elizen arteko biblia   Is 44,24

Zortzietan bakar-bakarrik joan behar izan dut beheko komunetara.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 319. orr.

Heuk egin dion hori dena, heuk bakar-bakarrik!  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 113. orr.

Bakar-bakarrik ibiltzen gara eremu latzetan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 41. orr.

Hau edo bestea gertatzen bada, arazoak izango ditugu, edo halakoa gaixotzen bada bakar-bakarrik geratuko gara munduan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 231. orr.

Mikel Strogoff eta Nadia bakar-bakarrik gelditu ziren bidean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 370. orr.

Belar sailaren alde batean bi zaldi zeuden, Ava eta Mizpa, eta hiru zaldikume; bestean, bakar-bakarrik, Moro, astoa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 289. orr.

Nahasmen hura, eta gero jendetza hura, auskalo nongoa, eta gero urrun aldegite hau, zurekin bakar-bakarrik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 90. orr.

Malagaren aurkako partida batean, berdinduta zeudela, ate aurrera bakar-bakarrik iritsi zen Zarra.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 79. orr.

Hamazazpi urte bete gabe artean, eta ni, hildakoaren aurrean, bakar-bakarrik.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 40. orr.

Garapenaren neurria, beraz, ezin da bakar-bakarrik ondasun eta zerbitzu produkzioan gertatzen diren hazkunde tasen bidez islatu.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 40. orr.

Guretzat "literatura hizkuntza" ez da bakar-bakarrik literaturaren hizkuntza, baizik eta, zentzu orokorragoan, komunitate osoaren zerbitzuan dagoen hizkuntza landu oro, ofiziala edo ez.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 238. orr.

Bakar-bakarrik dakit irrikaz itxaroten dudala gaur ere Rubenen bisita eta bost piper axola zaidala besteek zer esango ote duten.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 275. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 9 aldiz agertzen direnak)

aldiz bakarrik (18); ama bakarrik (18); arte bakarrik (12); artean bakarrik (19); aurrean bakarrik (20); aurrera bakarrik (10)

bada bakarrik (10); baina bakarrik (73); baina ez bakarrik (26); bainan bakarrik (17); baita bakarrik (11)

bakar bakarrik (566); bakar bakarrik bizi (14); bakar bakarrik egin (11); bakar bakarrik geratu (13); bakar bakarrik utzi (14); bakar bakarrik zegoen (12)

bakarrik abiatu (14); bakarrik ageri (14); bakarrik agertu (14); bakarrik agertzen (23); bakarrik arduratu (9); bakarrik arduratzen (13); bakarrik ari (58); bakarrik aritu (27); bakarrik aritzen (9); bakarrik atera (39); bakarrik ateratzen (13); bakarrik aurkeztuko (11); bakarrik aurkitu (27); bakarrik aurkitu zuen (9); bakarrik aurkitzen (11); bakarrik azaldu (10)

bakarrik bada (16); bakarrik bada ere (12); bakarrik baina (13); bakarrik baino (10); bakarrik baizik (15); bakarrik baldin (28); bakarrik balio (38); bakarrik balitz (10); bakarrik behar (35); bakarrik bidali (9); bakarrik bilatzen (9); bakarrik bildu (14); bakarrik biltzen (9); bakarrik bizi (259); bakarrik bizi da (19); bakarrik bizi dira (12); bakarrik bizi diren (29); bakarrik bizi izan (11); bakarrik bizi nahi (10); bakarrik bizi naiz (14); bakarrik bizi zen (28); bakarrik bizitzea (11); bakarrik bizitzeko (9)

bakarrik da (76); bakarrik dago (68); bakarrik dagoela (22); bakarrik dagoen (26); bakarrik dagoenean (14); bakarrik daki (40); bakarrik dakit (27); bakarrik daude (42); bakarrik dauka (10); bakarrik dela (22); bakarrik den (13); bakarrik dira (36); bakarrik direla (14); bakarrik ditu (19); bakarrik du (48); bakarrik duela (9); bakarrik dugu (9); bakarrik dute (23)

bakarrik edo (38); bakarrik egin (210); bakarrik egin behar (23); bakarrik egin beharko (12); bakarrik egin zuen (19); bakarrik egingo (33); bakarrik egitea (11); bakarrik egiteko (11); bakarrik egiten (129); bakarrik egiten du (11); bakarrik egiten dute (10); bakarrik egon (153); bakarrik egon nahi (36); bakarrik egon zen (13); bakarrik egongo (47); bakarrik egotea (37); bakarrik egoteko (40); bakarrik egoten (20); bakarrik eman (70); bakarrik emango (14); bakarrik ematen (46); bakarrik entzun (12); bakarrik entzuten (17); bakarrik erabil (12); bakarrik erabili (19); bakarrik erabiltzen (34); bakarrik eragiten (10); bakarrik erakutsi (13); bakarrik eraman (10); bakarrik erantzun (10); bakarrik ere (99); bakarrik ere ez (26); bakarrik esan (51); bakarrik esango (12); bakarrik esaten (21); bakarrik eserita (13); bakarrik eskaintzen (12); bakarrik eskatu (9); bakarrik eskatzen (15); bakarrik eta (186); bakarrik etorri (46); bakarrik etorriko (11); bakarrik etortzen (9); bakarrik euren (10); bakarrik euskal (19); bakarrik euskaraz (10); bakarrik eutsi (16); bakarrik existitzen (11); bakarrik ez (341); bakarrik ez da (13); bakarrik ez dela (11); bakarrik ezagutzen (50); bakarrik ezin (34)

bakarrik falta (81)

bakarrik galdu (13); bakarrik gaude (19); bakarrik gaudela (11); bakarrik gelditu (149); bakarrik gelditu da (10); bakarrik gelditu nintzen (13); bakarrik gelditu zen (25); bakarrik gelditu ziren (15); bakarrik geldituko (20); bakarrik gelditzen (53); bakarrik gelditzen da (11); bakarrik geratu (242); bakarrik geratu da (14); bakarrik geratu ginen (17); bakarrik geratu nahi (10); bakarrik geratu nintzen (12); bakarrik geratu zen (47); bakarrik geratu zenean (13); bakarrik geratu ziren (25); bakarrik geratuko (26); bakarrik geratzen (79); bakarrik geratzen dira (12); bakarrik gerta (9); bakarrik gertatu (15); bakarrik gertatzen (44); bakarrik geundela (12); bakarrik geunden (18); bakarrik gogoratzen (12); bakarrik gorde (11)

bakarrik hartu (44); bakarrik hartuko (12); bakarrik hartzen (31); bakarrik hasi (9); bakarrik heldu (13); bakarrik hil (20); bakarrik hiru (13); bakarrik hitz egin (22); bakarrik hitz egiten (21); bakarrik hori (17)

bakarrik ibili (28); bakarrik ibiliko (9); bakarrik ibiltzeko (11); bakarrik ibiltzen (30); bakarrik igaro (11); bakarrik ihes (17); bakarrik ikus (19); bakarrik ikusi (56); bakarrik ikusten (53); bakarrik interesatzen (10); bakarrik irabazi (23); bakarrik iraun (12); bakarrik iristen (10); bakarrik iritsi (20); bakarrik iritsi zen (14); bakarrik izan (169); bakarrik izan zen (9); bakarrik izan zuen (9); bakarrik izanen (16); bakarrik izango (79); bakarrik izango da (12); bakarrik izatea (12); bakarrik izaten (20)

bakarrik jaitsi (12); bakarrik jakin (19); bakarrik jan (15); bakarrik jarraitu (11); bakarrik jarraitzen (14); bakarrik jarri (16); bakarrik jaso (15); bakarrik jasotzen (12); bakarrik jaten (22); bakarrik joan (79); bakarrik joan nintzen (10); bakarrik joan zen (12); bakarrik joango (27); bakarrik joatea (9); bakarrik joaten (34); bakarrik joaten zen (9); bakarrik jokatu (20); bakarrik jokatzen (11); bakarrik jotzen (14)

bakarrik kontuan (16); bakarrik korritu (9)

bakarrik lan (15); bakarrik lehen (10); bakarrik lo (13); bakarrik lor (12); bakarrik lortu (34); bakarrik lortu zuen (11); bakarrik lortuko (15); bakarrik lortzen (14)

bakarrik maite (10); bakarrik mintzo (9); bakarrik moldatzen (9); bakarrik mugitzen (9)

bakarrik nago (57); bakarrik nagoela (10); bakarrik nagoenean (9); bakarrik nahi (38); bakarrik nengoela (14); bakarrik nengoen (51)

bakarrik onartu (16); bakarrik onartuko (10); bakarrik onartzen (26); bakarrik osatzen (9); bakarrik ote (9)

bakarrik parte (9); bakarrik pentsatzen (15)

bakarrik salba (15); bakarrik sartu (47); bakarrik sartu zen (10); bakarrik sartzen (17); bakarrik sentitu (26); bakarrik sentitzen (57); bakarrik sortu (11); bakarrik sortzen (12)

bakarrik uler (20); bakarrik ulertzen (16); bakarrik utz (12); bakarrik utzi (222); bakarrik utzi behar (12); bakarrik utzi nahi (12); bakarrik utzi zuen (19); bakarrik utzi zuten (12); bakarrik utziko (47); bakarrik utzirik (9); bakarrik utzita (23); bakarrik utziz (12); bakarrik uztea (13); bakarrik uzteko (16); bakarrik uzten (51)

bakarrik zabaltzen (9); bakarrik zaude (23); bakarrik zaudela (9); bakarrik zaudenean (9); bakarrik zegoela (40); bakarrik zegoen (118); bakarrik zegoenean (16); bakarrik zekien (10); bakarrik zela (14); bakarrik zen (23); bakarrik zeudela (13); bakarrik zeuden (41); bakarrik zihoan (14); bakarrik ziren (14); bakarrik zuen (19); bakarrik zuten (16)

baldin eta bakarrik (20); barruan bakarrik (11); bat bakarrik (295); bat bakarrik ere (17); bat bakarrik ez (9); bat batean bakarrik (9); batean bakarrik (82); batek bakarrik (95); batekin bakarrik (16); baterako bakarrik (9); batez bakarrik (22); bati bakarrik (10); batto bakarrik (12); batzuek bakarrik (16); batzuetan bakarrik (29); batzuk bakarrik (52); behin bakarrik (248); behin bakarrik ere (9); behin bakarrik izan (9); bera bakarrik (191); beraiek bakarrik (16); berak bakarrik (209); berarekin bakarrik (10); berarentzat bakarrik (12); berari bakarrik (24); bere burua bakarrik (11); berea bakarrik (9); berek bakarrik (9); beretzat bakarrik (17); bertan bakarrik (9); beti bakarrik (31); bezain bakarrik (9); bezala bakarrik (17); bi bakarrik (35); biak bakarrik (58); bidea bakarrik (9); bidez bakarrik (23); biek bakarrik (9); biga bakarrik (9); biok bakarrik (88); biok bakarrik geratu (14); bitan bakarrik (10); bitartean bakarrik (9); bost bakarrik (10); bote bakarrik (9); burua bakarrik (21); buruz bakarrik (14)

da bakar bakarrik (11); da bakarrik (268); da hori bakarrik (17); dago bakarrik (31); dagoela bakarrik (9); daude bakarrik (9); dela bakarrik (55); dena bakarrik (14); denean bakarrik (23); dira bakarrik (93); dira ez bakarrik (10); direla bakarrik (16); ditu bakarrik (36); ditugu bakarrik (13); ditut bakarrik (9); dituzte bakarrik (15); du bakarrik (66); duela bakarrik (11); duena bakarrik (14); duenak bakarrik (10); duenean bakarrik (9); dugu bakarrik (18); dut bakarrik (50); dute bakarrik (45)

edo bakarrik (23); eginez bakarrik (10); egiteko bakarrik (11); egitera bakarrik (9); egun bakarrik (25); egunetan bakarrik (10); emakumeak bakarrik (10); erdia bakarrik (19); etxean bakarrik (35); eurak bakarrik (13); euskal herrian bakarrik (12); euskaraz bakarrik (15)

ez bakarrik (895); ez bakarrik bere (15); ez bakarrik euskal (12); ez bakarrik gure (10); ez bakarrik hori (9); ez da bakarrik (171); ez dago bakarrik (19); ez dela bakarrik (33); ez dira bakarrik (36); ez du bakarrik (24); ez dut bakarrik (9); ez hori bakarrik (262); ez horregatik bakarrik (9); ez nago bakarrik (11); ez zegoela bakarrik (10); ez zegoen bakarrik (16); ez zen bakarrik (45); ez ziren bakarrik (19)

gainean bakarrik (11); gara bakarrik (15); gauez bakarrik (13); gaur bakarrik (10); gauza bat bakarrik (17); gelan bakarrik (21); gero bakarrik (19); gisa bakarrik (12); gizona bakarrik (13); gu bakarrik (19); gu biok bakarrik (10); guk bakarrik (27); guretzat bakarrik (9); haiek bakarrik (26); hain bakarrik (14); han bakarrik (19); hari bakarrik (12); hark bakarrik (25); harry bakarrik (10); hartan bakarrik (19); hau bakarrik (30); hauek bakarrik (10); hauteskundeetara bakarrik (9); hauxe bakarrik (20); hemen bakarrik (32); herrian bakarrik (12); hi bakarrik (10); hilabete bakarrik (11); hiru bakarrik (19); honek bakarrik (10); honetan bakarrik (23); hor bakarrik (12); hori bakarrik (391); horiek bakarrik (45); horietan bakarrik (12); horixe bakarrik (38); horixe bakarrik behar (11); horregatik bakarrik (42); horrek bakarrik (26); horrekin bakarrik (19); horrela bakarrik (30); horretan bakarrik (37); horretarako bakarrik (11); horri bakarrik (10); hura bakarrik (40)

ia bakarrik (14); inoiz bakarrik (14); izateagatik bakarrik (12); jainkoa bakarrik (12); jainkoak bakarrik (43); jainkoak bakarrik daki (16); jainkoari bakarrik (10); kontra bakarrik (9); kontua bakarrik (24); lana bakarrik (16); lau bakarrik (9); nago bakarrik (18); naiz bakarrik (27); neu bakarrik (32); neuk bakarrik (35); ni bakarrik (90); nik bakarrik (67); nintzen bakarrik (19); niretzat bakarrik (12); niri bakarrik (15); nuen bakarrik (21)

ogiz bakarrik (10); ohean bakarrik (13); onak bakarrik (13); ondoren bakarrik (21); orain bakarrik (26); orduan bakarrik (51); orduantxe bakarrik (13); oso bakarrik (35); partida bakarrik (20); puntu bakarrik (12)

urte bakarrik (35); zara bakarrik (13); zegoela bakarrik (12); zegoen bakarrik (23); zela bakarrik (26); zen bakarrik (100); zera bakarrik (17); zeuk bakarrik (14); ziren bakarrik (56); zituen bakarrik (15); zu bakarrik (38); zuela bakarrik (10); zuen bakarrik (54); zuk bakarrik (31); zuri bakarrik (9); zuten bakarrik (21)


bakarrikako ik bakarrik 2.

bakarriko ik bakarrik 2.

bakarrizketa iz 1 nork bere buruarekin egiten duen hizketa.

386aren bukaeran eta 387aren hasieran Bakarrizketak (Soliloquia) idatzi zituen.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 17. orr.

Ez du elkarrizketarik nahi, ez du inorekin berba egin nahi; bakarrizketak maite ditu.  Berria - Gaiak   2004-10-27

Joanean, bada, zihoalarik, honela zioen gure ibiltari gartsuak bere baitan bakarrizketan: [...].  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 20. orr.

Bere buruarekin bakarrizketan ari den edota otoitz bat errezatzen, zail da esatea.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 135. orr.

Halako batean, baina, eguraldi sargoritsuaz ari zitzaidala, bakarrizketaren haria moztu eta, txundituta bezala, esan zidan: [...].  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 157. orr.

-Bakarrizketan ari zen eta ez ninduen begiratzen-.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 11. orr.

Esaten dute dagoeneko ez zuela ezagutzen jendea, eta bakarrizketan jarduten omen zuen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 148. orr.

Beti pentsatu izan zuen amak une haietan ez ziola berari hitz egiten, bakarrizketan jarduten zuela baizik.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 32. orr.

Kalean etengabe entzuten ziren jende baztertuen bakarrizketak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 255. orr.

Bakarrizketa etsiago bat jarraitu zitzaion lehen hasperen hari.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 233. orr.

Maria andreak anitzetan entzun zituen hau bezalako bakarrizketak, ezberdintasun bakarra solaskidean zetzan.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 365. orr.

Bazirudien isilpeko marmarrean aritzen zela, halamoduzko bakarrizketan edo erantzulerik gabeko elkarrizketaren batean galduta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 68. orr.

-Lautada sutan (1953) eta Pedro Páramo (1955) argitaratu ziren urteetan jaliscotarrak utzi zigun irudia -José Emilio Pacheco-ren hitzetan- haren "hitz-urritasun ezinago"arena da, bere baitan sarturiko gizon batena, zeinak [...] "hitz egin baino areago, bere bakarrizketa etengabea hausnartzen baitu ahapeka".  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 167. orr.

2 antzezlari bakar batek jokatzen duen antzerki lana; antzezlari baten bakarriztetan datzan antzerki mota.

Ai, zein erosoa litzatekeen pertsonaia bakoitzak, bakarrizketa dotore batean, edo... hobeto... hitzaldi batean, barnean irakiten ari zaion guztia jendaurrean jaulki ahal izango balu!  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 110. orr.

Baina aktore bakarra izan arren, nik ez nuke esango antzezlan hau bakarrizketa hutsa denik.  Berria - Kultura   2004-02-03

Koblakariaren bakarrizketa amaitu zelarik, dantzari bat irten zen, erdi biluzik, zeinak, aldakak kulunkatzearekin batera, hots egiten baitzuen: "Ibrahim Farat, miletan... eta miletan...".  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 201. orr.

'Ostiralen zain' bakarrizketa gaztelaniaz estreinatuko da.  Berria - Kultura   2004-02-13

Henry Bengoa inventarium bakarrizketa eran planteatu du.  Berria - Kultura   2006-02-17

· Euskaratzailearen aburuz, topiko guztiak hausten ditu bakarrizketa honek, eta horrek ematen dio eleberriari izaera urratzaile eta probokatzailea.  Berria - Kultura   2006-04-26

3 barne bakarrizketa nork bere buruarekin egiten duen bakarrizketa; eskuarki gogoeten jarioa zuzenean ematen saiatzen den literatura teknika.

Barne-bakarrizketaren aldean, egokiagoa da noski, langintza horretarako, bestelako solasa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 68. orr.

Barne-bakarrizketa azkengabean, aldiro espiritua zeharkatzen duten ezin konta ahal aieru, hurbilketa, konbinazio, ideia-asoziazioen artetik, su-arrasto batek urratzen du inoizka zerua.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 165. orr.

Gizonarengan beste arrangura bat sortu zen, lausoa, makurra, arrangura horrek benetan zintzo eta adierazkorrak ziren hitz bakarrak uxatu nahi zituen, hitz horiek gordinegiak zirelako bere barne bakarrizketan sartu ahal izateko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 304. orr.

Joaquinek eten zuen Menendezen barne bakarrizketa, eta bala baten arrastoa erakutsi zion.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 117. orr.


bakarrizlari iz bakarrizketan ari den pertsona.

Mutikoa esandakoaz damutuan ere, di-da baten irentsi nituen telebista aurreko mahaitxoan zeuden gominola guztiak, eta berriro etzanda nengoen bakarrizlaria bere gelatik itzuli zenerako, kristalez babestutako erretratua eskutan.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 105. orr.


bakarsolas iz bakarrizketa.

Gizona, inguruari behako bat eman ondoren, berriz ere lehengo telekari lotzen da, bakarsolasean -zaindu!  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 95. orr.

Zer diozu, aldatu! Oroimenik ere ez duzu, gizona! Aldatu!...-, emakumea, hau ere bakarsolas gisan eta inguruari so.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 95. orr.


bakartasun (300 agerraldi, 45 liburu eta 52 artikulutan; ETCn 1.032) 1 iz bakarrik dagoen edo egon ohi den pertsonaren egoera. ik bakardade.

Bakartasuna duzu berriz lagun, baina bakardade berri batekin topo egiten duzu: bertze gisa batekoa da isiltasuna, bertze gisakoak harrabotsak.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 11. orr.

Familiatik bereizirik sentitzen zen, amarik gabe, oso bakarrik, eta bakartasun horrek bere baitan bildua eta tristea bihurtu zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 38. orr.

Eta gero eta joanago bakartasunaren beldur naiz, bakardadearen beldur.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 15. orr.

Bakartasunaren latza probatua duenak baitaki zer izaten ahal den bihotzeko lagun baten eskasa.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 108. orr.

Presondegi guzia blokeaturik, ni bakartasuneko kartierrean sartu arte, beti ene eskoltak inguraturik.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 74. orr.

Stephenen bizitza aberatsago egiteko, bakartasun hitz gabeko hartatik irten, eta harremanen eta hizkuntzaren mundura erakartzeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 201. orr.

Halaz donadoen bakartasunean ezjendetzen ari ziren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 43. orr.

Bakartasunak alde on hori bazuela, etengabe ari nintzela irakurtzen, eta gauza batzuk ur freskoa bezala barneratzen nituela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 446. orr.

Bakartasunean bizitzea, naturaren ikuskariaz gozatzea eta noizean behin libururen bat edo beste irakurtzea...  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 51. orr.

Haurtzaro aspergarriko maitasunik ezak, jaiotetxeko hustasunak, familiarik gabeko bakartasunak, aurreneko zirraren pobretasun eta urritasunak, eta, azkenik, patuaren begirada latzak, modu aspergarrian begiratu baitzion, neguko elur-erauntsiak ganduturiko leiho batetik zehar.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 527. orr.

Hain da lanjerosa bakartasuna, non legez ez den hiru hilabete baino gehiagorentzat atxikitzen ahal norbait bakartasunean bortxaz.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 119. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bakartasun hutsean lehenik, bere kuraiari eta herriaren sostenguari esker erdietsitako bakartasun bigunagoan ondoren.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 18. orr.

Halako jendea badagoela jakiteak giza adimena nolabaiteko bakartasunean -eta are bakartasun bikainean- aztertzeko aukera ematen digu.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 219. orr.

Bakartasun erabatekoa nagusitu zitzaion etxean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 385. orr.

Aitaren heriotzaren ondotik bizi izan zuen bakartasun arraroa aipaturik, bere burua askatua sentitu zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 111. orr.

Bada hemen bakartasun single bat, oroz gaindikoa, misteriotsua, eta iluntasun bat libreki eskuera dagoena, baina zentzuen bidez eskuraezina.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 80. orr.

Marko-objektuak eta muga-markoak, biak batera, irudiaren pertzepziozko bakartasun bat izateko lagungarri dira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 139. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Segur aski ez du sekula izango bakartasun une baten plazer xarmagarriaz gozatzeko aukerarik.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 43. orr.

Bakartasun denboraldi hortaz du hain xuxen liburu bat plazaratu Filipe Bidartek.  Herria   2004-11-25

Ezartzen dizuten bakartasun sistema hain da zentzugabea, non, erritmo edo arritmia horri jarraikitzea ikaragarri kostatzeaz gain, zure baitako larrialdi eta antsiaren sentsazioak neurrigabeki bizkortzen baitira.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 13. orr.

Mututasuna, bakartasun irudipen horrekin ezkontzen joan zitzaidan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 191. orr.

Zuhaitz Errasti gipuzkoar preso politikoa gose greban da Nanteseko presondegian, agorrilaren 15az geroz, bakartasun zeldan atxikia delako.  Herria   2005-09-08

Kartierraren erdiko hesiaren beste aldean, bakartasun tokiko zeldak; eta bigarren zati horretako azken zelda, enea, han puntan.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 87. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Izan ere, azkengabeko gizon-bakartasun tristera kondenaturik ikusten nuen garai hartan neure burua, sekula santarako emakume baten irribarrearen graziaz gabetua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 57. orr.

Beti sistemaren aurka haserre, konpromizioak, konponketa sentimentalak barne, ezereztatuz, mutxurdin-bakartasun honetaz harritua baina harrotua halaber.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 36. orr.

5 irud/hed

Bakartasunak bazka oparoa eman zion zekentasunari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 178. orr.

Behin ere hainbeste senditu ote dut ni baitan bakartasunaren ausiki latza?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 58. orr.

6 bakarra izateko nolakotasuna.

Hiru tesi teologiko kardinalak frogatzen ditu: Jainkoaren existentzia, bakartasuna eta gorpuzgabetasuna.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 10. orr.

Irudi bakarra vs. irudi anizkuna: bakartasun edo aniztasun horiek espazioaren arabera definitzen dira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 153. orr.

7 bat-bakartasun bar eta bakarra denaren nolakotasuna.

Jainko hautsi bat da, bi buruko mustro bat, euskarazko jendearen aho-mihitan berez behar lukeen bat-bakartasuna galdutako jainko gaixo bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 59. orr.

Jainkoa dena den, dakien eta dezakeen Diruaren izen zaharra baizik ez dela, edo, bestela esanda, bat-bakartasun edo bakardade kosmikoarena, beldurrezko ezerez beteginarena edo goroldiorik ere lotzen ez zaion harri ahantzi batena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 56. orr.

Eta zer den euskarazko halabeharra, edo beharra bera, edo samurtu eta lotsaturen bitarakotasun ustezkoaren ixilpeko bat-bakartasuna, eta beste ezin konta ahala gauza burtzoragarri gure mintzo honen giltzetatik jaulkiak  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 241. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bakartasun osoan (5); bakartasun tokian (7); bakartasun tokiko (5); bakartasun tokitik (5); bakartasuna eta gorpuzgabetasuna (6); bakartasunaz bi hitz (9); presondegi bateko bakartasun (3)


bakartegi iz bakarlekua.

Hargatik uste zuten basamorturik egundo zapaldu gabeko zenbait jakintsuk han jaioa zela Jainko Bakarra, ezleku huts edo bakartegi haietako jendeak asmatuak zirela erlijio monoteistak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 167. orr.

Hauetakoren bat gaizkitzen bada, bakartegira joan eta etzan egiten da, eta inor ez da hartaz arduratzen, ez hil ondoren ez aurretik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 327. orr.


bakarti 1 izond bakarrik dagoena, bakartasunean bizi dena; bakarzalea.

Kanpoan banengo bezala, ez asmo kolektiboaren partaide baizik eta gizaki huts, bakar eta bakartia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 108. orr.

Andre bakarti bat haur parkean bere umearekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 330. orr.

Umetan, lotsatia eta bakartia zen.  Berria - Harian   2005-02-11

Gau-ibiltari bakartia nintzen, zokoetan gustura egoten den horietakoa.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 119. orr.

Denok gaituk boxeatzaile bakartiak farola bakartien pean!  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 25. orr.

Asteasu inguru honetan, denbora asko ez dela, ez zen harritzekoa ehiztari edo nekazari bakarti bat elurretan hiltzea.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 183. orr.

Itsasoan euria altxorra izan liteke naufrago bakartiarentzat.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 158. orr.

40tik 60 urte bitarteko jende bakartien bilgune geldoa gehienetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 8. orr.

Pentsatzen nuen deserosoa zela edonorentzat leku arrotzean turista bakartiaren moduan ibiltzea.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 34. orr.

Maizter gaixobera buruarina, eta alaba suminkor bakartia.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 97. orr.

Santua eta bakartia, lurreko destainaz eta zeruari begi emanda estasian, gizateriaren ideal gorena bihurtu ziren jendearen iritzian.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 95. orr.

Begira zenbat hitz egiten duten, malenkoniatsu bakartien ipuin guztiak gezurtatuz, bihotza puskatua daukaten maitale abandonatuek.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 121. orr.

Arima huts bat balitz bezala, arima hutsak biak ere, bi arima bakarti, gauaren mugagabean elkar aditzen, elkar osatzen, elkar laguntzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 147. orr.

2 irud/hed

Bihotz bakartien kluba.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 221. orr.

Otso bakartien ordua ez zen iritsi oraindik.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 167. orr.

Leiho aurrean txori bakarti bat txioka ari zen.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 39. orr.

Biolin bakarti baten doinu alaia entzun zen kaperan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 124. orr.

Etxe soil bakarti bat, paradisuko melia baten gerizpean bakarrik.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 360. orr.

Astoa muinoaren erdira igoa zen, zuhaitz bakarti baten hosto batzuk jan nahirik.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 72. orr.

Ezagutzen ditugu ere horien aurretik lore bakarti bezala bizi izan ziren gurasoak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 391. orr.

Begiak hain gisa desegokian abandonatutako auto bakartiaren aldera lerratu zitzaizkidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 350. orr.

Seme-alaba kuttunak kendu dizkiote ama alargunari, bakardaderik bakartienean utziz.  Elizen arteko biblia   Ba 4,16

Ez zenuen anaiekin hitz egin eta haien aurrean agertu nahi, zeure biziera bakartiaren maitez.  Berria - Mundua   2006-01-03

Denak jarduera bakarti eta errepikakorretan ari ziren; inor ez zen ari benetan jolasean edo beste inorekin jostaketan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 245. orr.

Zeruak ere baditu, ikusmirazalearentzat, bere baldintzak: ederreste isila besterik ez du onartzen, begirada bakartiaren irakurketa biluzia.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 178. orr.

Bere zorigaiztoko ohe bakartian etzanik zegoela, esna eta intzirika, [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 842. orr.

Gau hartako joan jin bakartian, labana bezain zorrotz, Jean Jacques Goldmanen kanta bat neukan buruan: [...].  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 200. orr.

Herri askori itxura goibel eta bakartia darie orain.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 23. orr.

'Tricycle' moto-taxiak hartuz leku horietan iragaiten zituen bere igande arratsalde bakartiak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 202. orr.

3 jenderik bizi, egon edo ibiltzen ez dena.

Eguna zabaldu zuenean, Jesus herritik irten eta bazter bakarti batera joan zen.  Elizen arteko biblia   Lk 4,42

Toki bazterra eta bakartia zen hura, eta ez zen inor edo ia inor igarotzen handik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 204. orr.

Bazen han toki bakarti samar bat, paseatzeko oso egokia.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 77. orr.

Zeren bakardadeak, toki bakarti batek kasu honetan, fatala bihurtzen baitu edozein gertaera, irtenbiderik gabea.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 183. orr.

Jainkoak hala nahita, anai Pazifiko, toki bakarti batean otoitzean zegoela, estasiak hartu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1031. orr.

Askotan eraman ohi zuen leku bakarti eta hizketarako aproposetara.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 185. orr.

Leku bakarti eta eliza baztertuetara joaten zen, gauez otoitz egitera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 803. orr.

Eliza abandonatu eta bakarti batean bilatu zuten aterpe, eta hantxe hartu zuten atseden.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1076. orr.

Biztanlerik gabeko lurraldeetan eta basamortu bakartietan ere euria egin dezan.  Elizen arteko biblia   Jb 38,26

Comalako karrika bakartiak ibili zituen, zaborretan usnaka zebiltzan txakurrak uxatuz bere urratsekin.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 97. orr.

Nora-ezean zebiltzan basamortuan, bide bakartietan, bizitzeko hiririk aurki ezinik.  Elizen arteko biblia   Sal 107,4

Bide hura baitzen inguruetako bakartiena.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 145. orr.

La Verna izeneko mendi garai eta bakartian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 898. orr.

Geltoki bakartiak zeharkatu nituen gauez eta goizalderako Lisboara bidean nengoen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 197. orr.

Arima huts bat balitz bezala, arima hutsak biak ere, bi arima bakarti, gauaren mugagabean elkar aditzen, elkar osatzen, elkar laguntzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 147. orr.

Abuztuko nire goizetako bainu bakarti haietako urmaelean zebiltzan orain basurdeak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 179. orr.

Frantzisko santuak egun osoa bere gela bakartian igarotzeko ohitura zuen, eta ez zen anaiartera itzultzen, jateko beharrak premiatzen zuenean izan ezik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 309. orr.

Oso bakartia da, basoz jantzia, eta oso egokia jendeagandik urruti penitentzia egin edo bakardadeko bizitza eraman nahi duenarentzat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1075. orr.

Ordu laurden batez harrera-mahai bakartiaren aurrean itxaron ondoren, tirriki-tarraka etorri zen agure ozpin batek gelarik ez zegoela jakinarazi zidan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 67. orr.

4 (adizlagun gisa)

Bakarti hil zen, gizartearen zalaparta higuinduz.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 52. orr.

Hantxe geratu zitzaion, txiki eta bakarti, Sethek egunkari-zatia aztertu eta gero bueltan eman zion bitartean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 222. orr.

Oso baldar eta isolatu eta bakarti sentitu zen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 87. orr.

-Ez, herriarengatik galdetzen nizun, hain bakarti ageri baita, abandonaturik balego bezala.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 25. orr.

Halatan, aitor dut, bakartia, bakartua, sekula ez barkatua sentitzen naizela.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 99. orr.

Noizbehinka eskapatzen nintzen urrun, dantza-leku ilunean egoteko, beste bakardadeen erdian bakarti.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 119. orr.

Ezker abertzalea nahiko bakarti joan zen Aljerko prozesura.  Berria - Euskal Herria   2006-02-26

Aurrera darraigu hegan; gailurreko gurutzea dakusat, zuri, dizdizari, baina bakarti oso.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 297. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bezain bakarti (4); etxe bakarti (4); hondartza bakarti (3); kale bakarti (4); leku bakarti (13); leku bakarti batean (5); leku bakarti eta (6); mendi bakarti (3); mutilzahar bakarti (3); neska bakarti (3); oso bakarti (3); toki bakarti (12)

bakartia da (7); bakartia eta (6); bakartia izan (3); bakartia zen (6); bizimodu bakartia (3); gizon bakartia (6); leku bakartia (4); paraje bakartia (3)

inoiz baino bakartiago (4)

bakartiak ziren (4)

bide bakartian (3)

gizon bakartiaren (3)

bbk bihotz bakartien (6); bihotz bakartien (25); bihotz bakartien kluba (4); bihotz bakartien klubak (13); bihotz bakartien klubaren (3); bihotz bakartien klubeko (5)

leku bakartietara (6); leku bakartietara erretiratu (3)

leku bakartiren (5); leku bakartiren batean (3)


bakartiar izond bakartia.

Bertsularitza eraikuntza kolektibo bat delarik eta ez bakartiar bat.  Herria   2005-12-15

Beste batzuek aldiz, egiazko bakartiarrak, lagun asko dituztela sinestarazi nahiz, dei faltsuak pasatzen dituzte, edo hobeki erranez norbait deitzen balute bezala egiten dute.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 45. orr.

Rodeseko Hospitaliako zaldun bakartiar bat presentatu omen zen gazteluko ate nagusian.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 59. orr.


bakartsaio iz bakarkako saioa.

Ikuskizunaren egiazkotasuna lantzeko kantariek lau aldiz aldatu zituzten jantziak eta espazioa eman zieten musikariei beren bakartsaioak luzatzeko.  Berria - Kultura   2006-02-28


bakartsu izond bakartia.

Bake hitzarmena leku bakartsuago batean berretsi zuten, eta agertokia, hutsik geratua, aldizka-aldizka bertze jokalariek bete zuten, berdintsu, eta batez ere bukaera berberaz.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 242. orr.


bakartu, bakar(tu), bakartzen da ad 1 da ad nork bere burua lagunartetik urrundu.

Erregea bakartu egin zen, negarrez.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 111. orr.

Neure gelan bakartzen nintzela, haiek irakurtzen hasi nintzen, jaun Esteban Etxegoienena lehenik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 629. orr.

Apurka, bere inguru hartarik bakartzen hasi zen eta egun batean isilik egoiterat deliberatu zen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 163. orr.

Bertze pitxer bat arno eta bi kopa eskuan harturik, goiko solairurat bakartu ginen. Nik lehenbailehen itzuli nahi nuen hotel urruneko logelara, eta komunean bakartu, eta lasai negar egin.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 456. orr.

Denok dugu une batean bakartzeko beharra.  Berria - Kirola   2004-06-02

Eta, hala, noiz eta aita herritik itzuli eta bere langelarat bakartu baitzen, atean jo nuen, eta hark sartzeko erran zidan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 332. orr.

Bakartzen den herrialdeak gezurrerako, ilusiorako duen joera horrek lagundu baizik ez zuen egiten ideiak zurruntzen, fosilizatzen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 31. orr.

• 2 du ad bakarrik jarri, berarekin daudenetatik bereizi.

Trenaren zarata monotonoak urrundu, bakartu egiten zituen bidaiariak.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 98. orr.

Hortaz, biziraupen kontua da bakartu eta hondatu nahi zaituztenen aitzinean erresistentzia tinkoa mantentzea.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 15. orr.

Gobernuak berretsi du ez zirela presoak bakartu M-11z geroztik.  Berria - Euskal Herria   2004-06-11

Herri ugari bakartu eta 800.000 lagun kaltetu dituzte ekaitzek.  Berria - Mundua   2004-12-05

Hamas boikotatzeko eta bakartzeko deia egin dio Israelek nazioarteari.  Berria - Mundua   2006-01-28

Munduaren iskanbilatik bakartua egon arren, kalezuloak bizi burrunbatsu berezkoa du, munduaren sakonenean estuki errotua.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 15. orr.

Tokugawa erregimenak Japonia munduaren gainerakotik bakartu egin nahi izan zuen, eta arrakasta izan zuen ia bi mendez tour de force politiko horri eusten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 25. orr.

Herri ugari bakartu eta 800.000 lagun kaltetu dituzte ekaitzek.  Berria - Mundua   2004-12-05

Gaitza agertu den probintziak bakartzea erabaki du EBk.  Berria - Euskal Herria   2006-02-17

Pragan ginela, Praga inguruko herri txiki batean porlanezko harresia egiteko proiektua ari ziren lantzen, ijitoen lauzpabost etxe bakartzeko.  Berria - Kultura   2004-12-29

Ez dugu Iran bakartu nahi, eta berak bere burua bakartuko ez duen itxaropena dugu.  Berria - Mundua   2006-02-21

Izurria saiheste aldera, bakartu egin dute ustez kutsatutako etxaldea, eta hegaztiak akabatu egingo dituzte.  Berria - Gaiak   2006-02-24

Logika transzendental batean adimena bakartzen dugu (lehenago Estetika transzendentalean sentimena bakartzen genuen bezala).  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 58. orr.

Osagai horiek bakartu behar dira, taldekatu, egokiak bihurtu, elkarren artean harremanean jarri, multzoak sortu.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 14. orr.

Marko-objektuak, ikusmen-eremuaren zati bat bakartzen duelarik, haren pertzepzioa nabarmentzen du, zehatzago bihurtzen du.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 139. orr.

Ez da azterketaren objektutzat hartzen testu bakartu baten, banako baten lanaren edo une jakin bateko zientzia baten arkitektura kontzeptuala.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 70. orr.

3 (kimikan eta kidekoetan) ik isolatu.

Niri iruditzen zitzaidan hartaraz gero egoki zatekeela landarearen konposizioan fosforoa zein eratan sartzen zen finkatzea, eta fosforodun gaia bakartzen saiatzea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 164. orr.

Hala nola elezaharrezko iker-txosten hura zeinean Wölhler gure aitak lehen sintesi organikoaren berri ematen baitu, edo Sainte-Claire Deville-k aluminio metalikoa estreinakoz nola bakartu zen deskribatzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 237. orr.

Ingeniaritza genetikoak [...] aukera ematen zuen zernahi ere organismotatik gene bat bakartu eta beste batean txertatzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 99. orr.

Dagoeneko bakartuak eta aztertuak ditugu gene biak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 127. orr.

Eredu hori abiaburu, François Cuzin lagun harturik, kolibaziloaren mutanteak bakartu eta aztertzeari ekin genion.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 72. orr.

Zenbat mutazio desberdin bakartu dituzu?  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 76. orr.

4 (era burutua izenondo edo adizlagun gisa gisa)

Auzo bakartua da, askorentzat.  Berria - Euskal Herria   2006-04-25

Kasu bakartua izan zela nabarmendu zuten.  Berria - Harian   2005-10-14

Laborategian animalien nerbio-zuntz bakartuekin egindako esperimentuetan, ikusi da nola indarrik galdu gabe doan bulkada axoian barrena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 222. orr.

Zenbat aldiz ikusia ote nago, mendi muino soilean edo zuhaitzondo bakartu baten inguruan, tximistak erretako larregune beztua.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 170. orr.

New Orleansek agerian utzi du zenbat beltz pobre eta bakartu bizi diren Ameriketan. berak ezpataz irabazitako probintzia atzeratu eta bakartuan.  Berria - Harian   2005-09-08

Aldaketen eta denboraren aurkako gotorleku zen Pontito: herri bakartu, aldagaitz, lehengozalea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 162. orr.

Lehenbiziko egun haietan bi mundu bakartu haiek topo egin zuten Bavariako terrazan.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 32. orr.

Kostaldeko errepidean zegoen gune lasai eta bakartu batean geundela, prakak eranzteko esan zidan, eta otzan-otzan obeditu nion.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 35. orr.

Historialariari dagokio aurkitzea eboluzio baten lerro jarraitua, puntu bakartu horietatik eta bata bestearen ondoko haustura hauetatik abiatuz.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 161. orr.

Jo dezagun eguzkiaren inguruan higitzen diren planetetako bat pisuz eta tamainaz aldatzen dela; gertaera bakartu horrek ondorio orokorrak ekarriko ditu, eguzki sistema osoaren oreka aldatuko.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 116. orr.

Ikur bakartu bakar batetik abiaturik, ezin berregin daiteke jatorrizko forma.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 260. orr.

Baina bakartuak ziren egintzak, testuingururik gabeak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 68. orr.

-Lasai, amañi, hain bakartia eta bakartua ematen duzu.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 63. orr.

Bakartua iragan duen denboraren kontakizun xehea.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 16. orr.

Gazak bakartua eta hesitua segituko luke, Israelgo Armadak airetik eta itsasotik erabat kontrolatua.  Berria - Mundua   2004-05-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bakartu bat (3); bakartu batean (3); bakartu baten (3); bakartu batera (3); bakartu egin (17); bakartu egin zuten (4); bakartu egiten (6); bakartu eta (13); bakartu nahi (3); bakartu zituzten (5); bakartu zuten (3); bat bakartu (5); batean bakartu (7); gertaera bakartu (4)

erabat bakartua (3)

bakarturik bizi (3); bakarturik dago (4); bakarturik daude (3); bakarturik egotea (3); bakarturik eta (3); erabat bakarturik (4)

bakartuta dago (7); bakartuta dagoen (3); bakartuta daude (4); bakartuta dauden (4); bakartuta eduki (6); bakartuta egon (6); bakartuta gelditu (4); bakartuta gelditu dira (3); bakartuta utzi (4); batean bakartuta (5); erabat bakartuta (4); erabat bakartuta dago (3); eta bakartuta (14); hainbat herri bakartuta (4); herri bakartuta (6); herri bakartuta gelditu (4)

bakartzea erabaki (5); bakartzea eta (9); bakartzea salatzeko (4); eta bakartzea (11); presoen bakartzea (3)

burua bakartzeko (3)

bakartzen eta (3); bakartzen hasi (3)


bakartuki adlag era bakartuan.

bilakaeraren aldi bakoitza, bakartuki hartua, guztiz erregularra eta zalantzarik gabea da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 191. orr.

Atzizkia, bakartuki hartua, ez da existitzen, eta hizkuntzan leku hartzen du,... eta horrelako ohiko terminoak baudelako.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 163. orr.

Baina fenomenoa, sakonean, bakarra da, eta... -k izan duen aldaketa semantikoa bezain bakartuki gertatu den gertaera historiko bat da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 126. orr.


bakartzaile izond bakartzen duena.

Liho zabarrez egindako oihala da, eta ziurrenik pinturaren azpian, oihala prestatzeko geruza eta likido bakartzailea ageriko dira.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 55. orr.


bakartze 1 iz bakarrik jartzea, berarekin daudenetatik bereiztea.

Pobreziak, langabeziak eta gizarte desintegrazioak, sarriegi, bakartzea, baztertzea eta bortizkeria ekartzen dituzte.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 81. orr.

Beste urtebete igaro zen, eta hain zen erabatekoa ordurako Tomen bakartzea ezen hogeita hamargarren urtebetetzea ere bakarrik igaro baitzuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 35. orr.

Bakartze hori salatzeko, Fleury Merogisko presoak protestaldietan ari dira, eta zigor ziegetan daude.  Berria - Euskal Herria   2004-03-05

Sakabanaketa eta bakartze politikoa estrategia horren barruan kokatua daude.  Berria - Euskal Herria   2004-05-15

Bakartze zorrotzak min egiten dio zure alde sozialari; zure pertsonari, finean.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 12. orr.

Alemania eta Italia faxisten porrotak, Franco-ren bakartze internazionalak, galdera berriro piztu zuten, zer den Espainia Euro-pan eta zer Espainiako historia: [...].  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 275. orr.

Bakartzetik atera dute, eta orain indarrak berreskuratzen ari da Fresnesko erietxean.  Berria - Euskal Herria   2004-12-10

Bertan goxo egin zuen borondatezko bakartze haren berritasunean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 151. orr.

2 (hitz elkartuen lehen osagai gisa)

Japonian, Txinan bezala, bakartze-politika uztea behetik gorantz etorri zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 209. orr.

Presoei bakartze erregimena kentzea, elikagaien kalitatea hobetzea, kontrol prozedurak arintzea.  Berria - Mundua   2004-08-29

1480ko legeak Inkisizioaren Auzitegiak, bakartze-aginduak eta judutegi nahiz mairuen auzoetan bizitzeko obligazioa ezarri zituen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 312. orr.

SAk aurkeztutako legez besteko proposamenak Atxurraren egoeraren berri ematen du eta oro har euskal presoen sakabanaketa eta bakartze egoera arbuiatzen du.  Berria - Euskal Herria   2004-03-18

Horregatik, bertzeak bertze, ezartzen diote bakartze zigorra altxatu den presoner euskaldunari.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 18. orr.

Ondoren, euskal presoak bakartze ziegetara sartu zituzten.  Berria - Euskal Herria   2004-03-18

Kartzeletako bakartze modulu eta ziega bereizietan zer gertatzen den ez du inork ikusten, bertatik igarotzen den presoak izan ezik.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 191. orr.

Bakartze galeria bereziak ohiko bilakatu direla salatu zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-08-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bakartze egoera (9); bakartze moduluak (3); bakartze moduluan (7); bakartze politika (6); bakartze politikari (3); bakartze politikoa (4); bakartze ziegetan (7); sakabanaketa eta bakartze (3)

bakartzea salatzeko (4); presoen bakartzea (3)

bakartzearen aurkako (3)

bakartzetik atera (3)


bakarzale izond bakarrik egotea atsegin duena, bakartasun zalea. ik bakarti.

Mutiko bakarzalea nintzen, esan gabe doa.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 78. orr.

Merkatu arauak, efizientzia, lehiakortasuna eta produktibitatea, pentsamendu bakarzaleen eskuetan kredo fundamentalista baizik ez dena, garrantzitsuak izan dira oso aurrerabide materialarentzat.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 100. orr.

Hango senatari anitz politika bakarzalea baztertu eta AEBei munduan dagokien tokia hartzearen alde omen daude. Izakera bakarzale eta antolagaitza.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 301. orr.

Argi zorrotzetik baino gehiago baitut nik abere bakarzaletik, halakoxea ni.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 184. orr.

Egunsenti bakarzalearen isiltasunak larritu egiten du.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 146. orr.


bakarzka ik bakarka.

bakasta ik lakasta.

bakaziño ik bakazio.

bakazio (orobat bakaziño g.er.) 1 iz pl oporrak. ik bakantza.

Nik Bilbon pasatuko nituen bakazioak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 255. orr.

Nire bakazioak bukatzeko beste pusketa bat geratzen zait.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 30. orr.

Beraientzat bakazioak ni joaten naizenean hasten dira.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 18. orr.

'Bakazioetan etorri zara ala?' galdetuko dizu tabernariak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 396. orr.

Ikasle garaiko bakazioetan bezala.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 121. orr.

Bakazioetako azken egunak Goiok baserrian pasatu zituen artean, nik Bilbon eman nituen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 106. orr.

Ez zinen bere Teresa, karrera garaiko bakazioetako Teresa.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 64. orr.

2 irud/hed

Zentzuak bakaziotan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 123. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Goiok ordu asko emango zituen bakazio aste hartan amamaren ohe alboan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 257. orr.


bakazionista iz oporrak dituen pertsona.

Gero, sei zazpi arrainmodu saskian, plaia paretik alderik alde pasatzen ziren arraunean, hondartzan eguzkitan egoten ziren bakazionisten aitzinetik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 69. orr.


bake iz 1 baretasunezko egoera; liskarrean edo borrokan ez dauden pertsonen arteko egoera; besteren batekin gerran ez dagoen nazio baten egoera.

Hura bakea inguru haietakoa!  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 58. orr.

Ibarraren edertasuna eta bakeak bakarrik erakarri gaituela pentsatzen al duk?  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 101. orr.

Harrotasuna, samurtasuna, bihotz betetasuna, maitasuna eta bakea elkartzen zituen begirada hura.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 40. orr.

Atseden hartzen ari den koloso baten bakea da.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 262. orr.

Bakea ez da etsitzea edo edozein xantaia motaren aurrean amore ematea.  Berria - Euskal Herria   2006-02-23

Argi du idazleak: bakea biolentziarik eza da.  Berria - Kultura   2004-10-23

Urrun dago oraindik bakea, su-etena bakarrik sinatu dute.  Herria   2005-02-24

Bakearen aldeko ibilaldiak.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 161. orr.

ETAk iragarritako su-eten iraunkorraren berriak bakearen bidea ireki behar luke.  Berria - Harian   2006-03-26

Bakearen besta beraz, nahiz gaurko egunean ere oraino, munduan gaindi, ainitz tokitan ez den egiazko bakerik.  Herria   2004-05-06

Izan bedi bakea bion artean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 108. orr.

Dastatu zaitut eta gose-egarri naiz; ukitu nauzu eta zure bakeak sugarretan nauka.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 250. orr.

Bakeak baitu gizonaren libertatea hazten eta segurtatzen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 101. orr.

Denetik ezagutu diat bizitzan, bakea eta gerra, miseria eta handitasuna, hi bezalako koldarrak eta ni bezalako harroak, borrokak eta itunak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 227. orr.

1648: Westfaliako Bakea.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 24. orr.

Zalantzak utzita, zatoz nirekin eta goazen Jainkoaren izenean bake hau berrestera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 983. orr.

Hirugarren gerra punikoari buru eman zion bakeari esker, erromatarrak Siziliako jabe bihurtu ziren.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 84. orr.

Bake hura dela kausa, Alemaniaren parte on bat galdu da eta, Frantziaren beste parte handi bat ahultzen ari da.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 116. orr.

Ezin du nehork zaindu bere burua gerlabidez; atzoko etsaiekin bakea behar da eraiki.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 8. orr.

Bakea eraiki nahi duenak bestearekin bildu behar du.  Berria - Euskal Herria   2006-04-06

Bakea behar nian, handik irten behar nian, elektrodorik gabe, bainera gabe!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 184. orr.

Bakea nahi nuen, bake apur bat, neure bizitzaren erretena txukuntzeko.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 29. orr.

Gero aliatuekin bakea sinatu, berriro armatu eta hemendik beste hogeiren bat urte barru berriro gerra hasteko.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 346. orr.

Bazekien soldaduek bakean ere gerra dakartela.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 87. orr.

ik beherago 5.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Bazoazke etxera Jaunaren bakean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 175. orr.

Zeruko Jaunak lagun zaitzatela gaur gauean, seme, eta eman diezazkizuela bere grazia eta bakea!  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 118. orr.

ik beherago 12.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Itxaropen-iturri den Jainkoak alaitasunez eta bakez bete dezala zuen fedea.  Elizen arteko biblia   Erm 15,13

ik beherago 6.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Nire bakea ematen dizuet, nire bakea uzten, bakea bedi zuekin.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 85. orr.

Moises (bakea bego harekin!) hargatik goraipatua izan zen eta Jainkoak (gorets bedi!) haren gainera bere ontasun eta grazia isuri zituen.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 50. orr.

Bakea etorri zenean, mihise zinpurtuen eremuan izpiritua huts eta amodioa hazkurri nihaur uzten ninduela, Mai ohetik altxatu zen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 102. orr.

Merkataritzaren ondorio naturala bakea ekartzea da.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 10. orr.

Bakea irabazi du, alaitasuna, oreka, eta kilo batzuk; ilusioa bakarrik falta du.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 8. orr.

Gauzek beren zentzua eta beren lekua hartu dutenean, haien bitartez azaltzen den aurpegi baten irakurketa da bakea.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 91. orr.

Bakea prozesu gisa ulertuta, bakea jendeak gizartearen justiziaz eta hobekuntzaz hitz egin dezakeen espazioa bada, orduan zailagoa da neurtzen bakea dagoen edo ez.  Berria - Euskal Herria   2004-05-07

Bakea indarkeria gabezia bakarrik balitz, uler daiteke zilegia ez den egoera baten aitorpena egitea, zapalkuntzaren eta zuzenbidearen urraketaren aurrean men egitea.  Berria - Euskal Herria   2004-05-08

Bakea, elkarrizketa eta bizikidetza.  Berria - Euskal Herria   2004-01-02

Bakea lora dadila beraz munduan.  Herria   2004-01-01

Besteen alde egindakoa saritu du Bakearen Nobel sari alternatiboak.  Berria - Gaiak   2004-09-23

2 (izenondo eta izenlagunekin)

-Bertzenaz, etxean ez da bake handirik izaten, senarrarekin eta haurrekin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 397. orr.

Senarra eta biak lehen bezala bizi ziren, adiskidetasun handian, bake zoriontsuan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 84. orr.

Bake handi bat sentitu nuen bat-batean, bizitzaren eta heriotzaren gaineko bakea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 366. orr.

Egiazko bake zuzen eta iraunkor bat eraiki beharretan gabiltzalarik Euskal Herrietan, [...].  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 12. orr.

Bake gozo eta handi bat nagusitu zitzaidan, manta epel batek bilduko banindu bezala.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 37. orr.

Beldurrak bake nahasi bat ezarri zidan bihotzean.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 26. orr.

Bake ederra eman zuten, lauretatik goiti, etxetik lekutu zirenean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 304. orr.

Ibarreko bake geldiak eta etxeetako kolore leun xarmagarriek azkarki hunkiturik, betiko gelditu naiz Baztan ibarraz maitemindurik. Bake Unibertsala.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 144. orr.

Bake betea zuentzat!  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 174. orr.

Guk genituen albisteen arabera, bake osoan zeuden bazter haiek azkeneko aste haietan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 245. orr.

-Bai, bake onean nator -erantzun zien-.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 35. orr.

Utz nazazue bake santuan faborez.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 20. orr.

Nik bake santuan egon nahi diat.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 496. orr.

Terrorismoaren kontrako borroka horretan populazioaren laguntza eskatzen zuen eta bake errepublikanoa itzuliko zela hitz ematen. Berriro gerra, berriro porrota, berriro bake faltsua, Foruen abolizioa. Bekaitzaren sua pizturik, bake gozatsua hautsi egin zen eta liskarrak eta barne-borrokak Eliza urratu zuten.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 42. orr.

Gizakia ezin daiteke denbora baino lehen egiazko bake betera iritsi eta guztiz zerutiar egin.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 71. orr.

Zauriak sendatuko dizkiet bertako bizilagunei, eta egiazko bake iraunkorra nola lortu erakutsiko.  Elizen arteko biblia   Jr 33,6

Espirituko bake garbi, xalo eta egiazkoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 55. orr.

Erromatar bakea gizarte-giro mesedegarria gertatu zen Pauloren ondorengoentzat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 36. orr.

Erromatar bakearen prezioa askatasun helenikoa galtzea izan zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 19. orr.

Nabukodonosor erregeak, mundu osoan bizi zen herri, nazio eta hizkuntza guztietako jendeari mezu hau bidali zion: Bake osoa!  Elizen arteko biblia   Dn 3,31

Aldi hartan ez zen bake segururik batetik bestera ibiltzeko, lurralde haietako jende artean nahasmendu handiak baitziren.  Elizen arteko biblia   2 Kro 15,5

Bake hori ordea, ez da ez zuzena, ez egokia, ez baliagarria.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 111. orr.

-Ondo etorriko zaizu hilabeteko bakea eta bakardadea -esan zidan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 165. orr.

Izan-behar batek garamatza, "denok batera", hilerriko bake eta adostasun batean deus ez izatera.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 82. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bake-xederik gabe garatzen den borroka nazional batean.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 134. orr.

Arantzazun gertatutako istiluak nahi ziren saihestu eta, aldez aurretik jendearen adostasuna lortuta, bake giroan akordioetara heldu.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 183. orr.

Bake Konferentziak izan dezakeen oztopo nagusia hauteskunde giroa da.  Berria - Euskal Herria   2004-09-22

Bakea Bai elkarteak irailan antolatuko duen "Bake hitzordua" aurkeztu du joanden astean, Ahurtiko Herriko Etxean.  Herria   2005-02-24

NBEk bultzatutako bake elkarrizketek huts egin zuten.  Berria - Mundua   2004-02-11

Annanen bake planaren inguruan egin ziren elkarrizketek porrot egin zuten.  Berria - Mundua   2004-02-11

Hogeita hamar urteren buruan bake-urratsak dituzte gogoan.  Herria   2003-04-10

Orkestra bake-ekintzetan aritzen zen soilik, ordea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 190. orr.

Bake gizona baita eta tratulari trebea.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 86. orr.

Islamaren aurkako gurutzadak gori-gori zeudenean, adiskide eta bake-mezulari aurkeztu zitzaion Egiptoko sultanari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 55. orr.

Davidek mandatariak igorri ditu basamortutik, gure nagusiari bake-agurra egitera.  Elizen arteko biblia   1 Sm 25,14

Bake-hitzak esan zizkien azpikeriaz hango bizilagunei, eta sinetsi egin zioten.  Elizen arteko biblia   1 M 1,30

II. Mundu Gerraren osteko bake-itunaren oihartzunak, Polonian, airean adi zitezkeen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 297. orr.

Bi herri indigenen arteko borroka, ezkontza bidez sinatutako bake hitzarmen batekin amaitzea ohikoa izaten da.  Berria - Gaiak   2004-08-03

Maiatzaren 15ean, bake-akordioa sinatu zuten Zornotzan Serrano jeneralak, batetik, Madrileko gobernuaren aldetik; eta Bizkaiko Diputazio karlistak, bestetik, Carlos VII.arenetik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 68. orr.

Judasek bake-mezua bidali zien esanez: "Utzi zeuen lurraldean barrena igarotzen geurera joateko; inork ere ez dizue kalterik egingo, oinez igaro besterik ez dugu nahi eta".  Elizen arteko biblia   1 M 5,48

Han, Jaunaren santutegian, errege izendatu zuten Saul. Gero, bake-opariak eskaini zizkioten Jaunari.  Elizen arteko biblia   1 Sm 11,15

Baina ez ziren bake garaiak ez juduentzat ez bestelako bake-jendearentzat.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 209. orr.

Bake-garaian izan zen Salomon errege.  Elizen arteko biblia   Si 47,13

Bake garaian presta ezazu gerra.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 125. orr.

Gerra- eta bake-zikloak aztertuz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 313. orr.

Bake-psikologiak, estatu unibertsal baten babespean, ezgaitu egiten ditu gobernariak beren ondare politikoari eusteko zereginerako.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 31. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hala ere, itxurazko gogo-bake hark ez zidan luzaro iraun.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 101. orr.

Mezu ezkutu gisa adierazten ari zitzaiola apaiz batengana joateko, hark ekarriko ziola benetako barne-bakea.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 73. orr.

Haren mintzamolde pausatua ere bai, Sergiorenarekin zerikusirik ez zuena eta barne-bake handi bat transmititzen zuena.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 94. orr.

5 bakean (orobat baketan g.er.) adlag

Zaude bakean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 89. orr.

Zenduak dira, daudela bakean.  Herria   2005-05-19

Zoazte bakean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 166. orr.

Utzi bakean neska.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 63. orr.

"Utzi ni bakean!", dio.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 12. orr.

Uztak hire semea bakean eta konta ezak zer moduz doazen zuen obra handi horiek -esan zion Angeli-.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 101. orr.

Utz ezak ene aita bakean!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 84. orr.

Utz nazazue bakean, utzidazue behingoz [...] lokiak taupaka eduki gabe lo egiten!  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 92. orr.

Ez zituela ez bera ez Jetru bakean uzten.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 34. orr.

Konponduko zela bera bakarrik eta uzteko bakean.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 49. orr.

Bakean hil da.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 164. orr.

Bakean etzaten naiz eta berehala lokartzen, zuk bakarrik bainauzu, Jauna, lasai biziarazten.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 100. orr.

Beste behin bakean zen munduarekin.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 55. orr.

Munduarekin bakean bizi nauk.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 116. orr.

Gerrak amaituta, herrialdea bakean geratu zen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 29. orr.

Aspaldiko partez, guztiz bakean nengoen neure buruarekin, eta baretasun horrek samintasunik gabeko gogoetak eragiten zizkidan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 327. orr.

Orain, hoa eta bakean atseden har ezak, Miguel.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 43. orr.

Hurbiltasunak batzuetan ematen duen kidetasunari esker bakean eta isilik egin omen zituzten pauso batzuk kalean barrena.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 19. orr.

Une berean utzi zuten burutapen haiek; eta, lehengo etzalekura itzulita, lasai eta bakean egin zuen lo.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 573. orr.

Batzuk bakean eta atseden hartuz igaro ditzaten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 199. orr.

6 bakez adlag liskarrik edo gerrarik gabe.

Gatazka mujiken arteko istilu arrunt bihurtu zen laster eta, halatan, bakez amaitu zen, horrelako sesio batengatik tiro egitea zentzugabea eta ezinezkoa baitzen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 46. orr.

Iritsia nintzen Ethelred, Tristeko heroia, ermitan bakez sartzen alferrik saiatu ondoren, oldarrean sartzera doan istorioaren parte ezagunera.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 50. orr.

Ugaritasunaren kontrako lan-gerra isila bakez egiten duena.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 70. orr.

Erran-merranak dabiltza bazterretan, Enrike Labritekoa enperadorearekin tratuan ari ez ote den bere koinatuaren isilean, Iruñea bakez berreskuratzeko ametsean.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 42. orr.

Anconako Markako Probintzian ministro izendatu zuten, eta luzaroan gobernatu zuen aparteko zuhurtasun eta bakez. -Erregeak bakez zatozten galdetzen du. Jehuk erantzun: -Zer axola dizu bakeak? Zatoz nire atzetik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 999. orr.

Euskal Herri hunek, Europa dela edo ez dela, bere zuzenezko gaintasun egokia ardietsi behar duela egin ahala laster, urratsez urrats segurki, lanez bainan ere bakez!  Herria   2003-09-18

7 bakezko izlag

Kedemot basamortutik mezulariak bidali nizkion Hexbongo Sihon erregeari bakezko mezu honekin: [...].  Elizen arteko biblia   Dt 2,26

Bakezko hitzak esaten zizkidaten hartaz, baina haien asmo maltzurrak haserrea baino okerragoak ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 925. orr.

Bakea nahi nuen, eta Rosa bakezko emaztekia zen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 587. orr.

Bakezko epailea baitzen mutilaren aita, bada, denbora horretan guztian.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 143. orr.

Garapenari eta bakezko elkarbizitzari buruzko eztabaida.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 25. orr.

Mohamed Khatami Irango presidentearen esanetan, ordea, «bakezko helburuetarako» erabiliko dute uranioa.  Berria - Mundua   2004-09-22

Heiek baitira bakezko geroaren zimendua.  Herria   2005-04-14

Agintari autoktonoen erreakzioak ekarriko zuen alde biko eta bakezko trukea, kanpoko erasoa zirudienari aurre egin nahian sarritan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 19. orr.

Lekuz mugitutako Euskal Herri puska bat da hau, desertuz inguraturiko oasi bakezko bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 93. orr.

Doinu adeitsu, bakezko batez.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 110. orr.

8 bake-bakean bake betean.

Ez da airerik mugitu, ez da isiltasuna hautsi, bake-bakean jarraitu du denak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 454. orr.

Lo dago hortxe bake-bakean santu bat dirudiela.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 156. orr.

Etxean bake-bakean egoten ikasiko bagenu!  Berria - Kirola   2004-04-06

Onias apaiz nagusiaren jainkozaletasun eta zuzentasunari esker, Hiri Santuan bake-bakean bizi ziren eta legeak erabat betetzen zituzten.  Elizen arteko biblia   2 M 3,1

Bake-bakean denok.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 80. orr.

Ez zegoen inor barran, baina bake-bakean kubalibre bat hartzeko aurrikusi nuen aukera edaria eskatu orduko zapuztu zidan kamareroak.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 52. orr.

Ikuskizun ez ohiko hark liluratu egingo zituen segur aski turista baten begiak, bake-bakean eta gogara bidaiatzen ari bazen Siberiako itsaso hartan barrena.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 392. orr.

9 bade bide ik bakebide.
10 bake epaile

Zemstvoko bake-epaile erosezinak auzitegirantz abiatu aurretik ahamen bat jateko asmoz mahaira hurbiltzen denean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 200. orr.

Charles Lynch bake epaile izan zen Bedford, Virginian, Ameriketako Estatu Batuetako independentzia gerra garaian.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 168. orr.

Ikuskatzaile bat polizia komisarioa da eta bake epailea, biak batera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 172. orr.

11 bake epaitegi

Angleseko bake epaitegiko fiskalaren eta Udalaren arabera, herritarrek erregsitroko datuak katalanez idazteko eskubidea dutela esan du.  Berria - Mundua   2004-10-01

Herenegun gauean Mungiako Bake Epaitegian beste lehergailu bat zartarazi zuen.  Berria - Euskal Herria   2006-03-01

1940ko azaroaren 4an Paulinerekin dibortziaturik, 21ean Cheyenneko bake-epaitegian Martharekin ezkondurik.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 158. orr.

Maitasuna zigilatzeko paper eta instantzia beharrari alferrikako irizten diodala -ez zaio gustatzen entzutea, baina nire jaioterriko bake epaitegia eta eliza urpean daude: paper bustiak baino ez dira-.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 183. orr.

12 bakea eman bakean utzi.

-Amatxi Bakea emazu, otoi -Bakea emak -ebaki zion espantua Gaxtonek-.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 31. orr.

-Eman ezan bakea, Olatz.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 23. orr.

Jan ezak hau, behingoz, eta emak bakea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 129. orr.

Bitartean bakea emango balu behintzat...  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 18. orr.

Ezer ez zekiela behin eta berriz errepikatu ostean (egia zena, bestalde) aspertu egin zituen azkenerako eta bakea eman zioten.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 95. orr.

Halako batean Jessicak bakea emateko diotso.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 48. orr.

Fionn, ezpata non dagoen esaten badiozu, bakea emango digute.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 140. orr.

Al-Mundir zentü ondoan, horren semearekin bakea eginen dü Antsok.  Herria   2004-03-25

Edan ezak, eta bakea emango diok hire buruari -eroapenez ziotson Mihurubikoak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 186. orr.

Azkenean ohartu zara paisajeetan den perfektuena hilerriko paisajea dela: betiko bakea emandakoen egoitza, biografia eta denbora guzti-guztiaren jabe direnen etzauntza.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 32. orr.

13 bakea egin (40 agerraldi, 21 liburu eta 12 artikulutan) du ad

Nik, anaia otsoa, bakea egin nahi dut zure eta haien artean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 983. orr.

Bakea egin ondoren, ekonomiazko merkataritzan lehiatu ziren biak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 48. orr.

Bakea egin zuen Haradeko jendeekin eta Mordorko esklaboak askatu zituen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 307. orr.

Horrekin bakea egin iduri zuen gehiengo katolikoaren eta gutiengo protestantearen artean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 17. orr.

Bion arteko bakea egiteko, prest nago edozertarako.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 102. orr.

Nagusia bera joan zitzaion pattarra zerbitzatzera, bakea egin nahian bezala.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 268. orr.

Batasunaren iritziz, argi dago lehentasuna orain «bakea egitea» dela, betiere «demokrazian oinarrituta» egongo den bakea.  Berria - Harian   2005-04-18

14 bakeak egin (60 agerraldi, 20 liburutan) du ad

Aukera zuen guztietan saiatzen zen gizakien artean bakeak egiten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 245. orr.

Egun bikaina izan daiteke gaurkoa, amarekin ere bakeak egiteko.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 163. orr.

Errietan egiten genuenean oso zoritxarreko sentitzen ginen biak, eta zeremonia handia izaten zen bakeak egitea.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 130. orr.

Bananduko balitz, ez dadila berriro ezkon, edo bakeak egin ditzala senarrarekin.  Elizen arteko biblia   1 Ko 7,11

Bakeak egiteko saio bat oso samurra gerta daiteke, baina baita oso pasionala eta basatia ere.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 161. orr.

Jaunak haien bihotzak apalaraziko dituela, bakeak egingo dituztela eta lehengo maitasun eta adiskidetasunera itzuliko direla".  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 593. orr.

Ea hura behar hainbat aldarte onean ote zegoen bakeak egiteko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 216. orr.

Bakeak eginda edo haserre, baina hitzik egin gabe.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 163. orr.

15 bakezkoak egin bakeak egin.

Bakezkoak egin nahirik etorri zitzaion.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 15. orr.

Bakezkoak egin beharko genituzke Hermionerekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 203. orr.

Hadadezerren menpean zeuden errege guztiek, israeldarrek menperatu zituztela ikustean, bakezkoak egin zituzten Israelekin.  Elizen arteko biblia   2 Sm 10,19

16 eta bakea eta kito.

Fusibleak atera, eta bakea.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 153. orr.

Zazpi emango dizkizut eta bakea.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 63. orr.

Ahaztu eta bakea.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 88. orr.

Ea ahalik eta arinen amaitzen den txanda, eta bakea.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 101. orr.

Beraz, jaso bi txanponak, eta bakea.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 83. orr.

17 baketan ik gorago 5.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arteko bake (27)

bake akordio (18); bake akordio bat (7); bake akordioa (70); bake akordioa sinatu (13); bake akordioak (25); bake akordioan (8); bake akordioaren (30); bake aukera (8); bake aukeraz (11); bake bakean (26); bake bat (7); bake baten (7); bake bide (20); bake bidea (25); bake bideak (17); bake bidean (45); bake bidean aurrera (11); bake bila (8)

bake ederra (7); bake ederrean (7); bake egoera (12); bake elkarrizketak (20); bake elkarrizketei (10); bake epaitegiaren (9); bake eta bizikidetzarako (8); bake eta konponbide (7); bake eta normalizazio (31); bake eta normalizaziorako (7); bake garaian (13); bake giroa (9); bake giroan (14); bake hitzarmena (21); bake hitzarmena egin (7)

bake indar (7); bake indarrak (8); bake iraunkor (13); bake iraunkorra (20); bake ituna (16); bake itxaropena (10); bake itxaropenak (8); bake justu (9); bake konferentzia (14); bake konferentziaren (24); bake mezua (7); bake negoziazioak (40); bake negoziazioen (7); bake negoziazioetan (20)

bake onean (8); bake pixka (10); bake pixka bat (10); bake plan (11); bake plana (36); bake planak (9); bake planaren (7); bake proposamena (18); bake prozesu (155); bake prozesu bat (75); bake prozesu batean (10); bake prozesu baten (26); bake prozesu baterako (8); bake prozesua (424); bake prozesua abiatu (8); bake prozesua abiatzea (8); bake prozesua abiatzeko (24); bake prozesua aurrera (9); bake prozesua berriz (7); bake prozesua bultzatzeko (16); bake prozesua eta (21); bake prozesua hasteko (7); bake prozesua laguntzeko (8); bake prozesuak (68); bake prozesuan (160); bake prozesuan aurrera (22); bake prozesuan parte (10); bake prozesuarekiko (10); bake prozesuarekin (18); bake prozesuaren (137); bake prozesuaren alde (13); bake prozesuaren aldeko (8); bake prozesuaren eta (8); bake prozesuaren hasiera (7); bake prozesuari (75); bake prozesuari bultzada (10); bake prozesuaz (31); bake prozesurako (24); bake prozesurik (22); bake prozesurik ez (7); bake prozesutik (8); bake publikoa (8); bake santuan (10)

bake une (7)

balizko bake (10); bere bake (7); beste bake (7); betiko bake (7)

ekialde hurbileko bake (7); elkarbizitzarako bake (10); euskal herriko bake (29); euskal herrirako bake (9)

irlandako bake prozesua (11); irlandako bake prozesuan (13); nazioarteko bake (10)

ostiral santuko bake (42); politikoak bake (7); sinatutako bake (9)

ustezko bake (10)

arteko bakea (13)

baina bakea (13)

bakea bai (27); bakea bai elkarteak (10); bakea bego harekin (17); bakea behar (28); bakea behar du (7); bakea bilatzeko (7); bakea da (17); bakea dela (13); bakea dizula (7); bakea egin (27); bakea ekarri (11); bakea ekarriko (25); bakea ekarriko duen (10); bakea emak (10); bakea eman (35); bakea emango (9); bakea ematen (18); bakea eraiki (12); bakea eraikitzeko (16); bakea erdiesteko (9)

bakea eta askatasuna (17); bakea eta demokrazia (21); bakea eta egonkortasuna (15); bakea eta justizia (13); bakea eta normalizazio (48); bakea eta normalizazioa (24); bakea eta segurtasuna (13)

bakea gogoan (12); bakea iragartzen (8); bakea izan (17); bakea izango (13); bakea lortu (15); bakea lortuko (10); bakea lortzea (37); bakea lortzea posible (8); bakea lortzeko (201); bakea lortzeko aukera (8); bakea lortzeko bidean (7); bakea lortzen (12); bakea nahi (57); bakea nahi duela (11); bakea nahi dutela (7); bakea orain (8); bakea posible (8); bakea sinatu (7); bakea zuei (8); bakea zuekin (8); bakea zurekin (7)

behin betiko bakea (7); benetako bakea (10); betiereko bakea (9); betiko bakea (16)

demokrazia eta bakea (8)

euskal herriak bakea (7); euskal herrian bakea (25); euskal herrira bakea (8); ez du bakea (7); gerra eta bakea (18); grazia eta bakea (15)

lehentasuna bakea (8)

oinarritutako bakea (11); orain bakea (50); orain bakea lelopean (13); orain bakea proposamena (9)

bakeak egin (29); bakeak egiteko (10); bakeak egitera (8)

bake bakean (26)

bakean bizi (65); bakean bizi izan (9); bakean bizi nahi (10); bakean biziko (9); bakean bizitzeko (19); bakean bizitzen (9); bakean egon (12); bakean eta askatasunean (23); bakean eta demokrazian (7); bakean hil (8); bakean joan (7); bakean utz (36); bakean utzi (77); bakean utzi behar (9); bakean utzi zuten (9); bakean utziko (46); bakean utziz (7); bakean uztea (21); bakean uzteko (46); bakean uzteko eskatu (11); bakean uzten (83)

etorkizuna bakean (14); etorkizuna bakean eta (11); herria bakean (8); herrialdea bakean (8)

jaunaren bakean (8); lasai eta bakean (10); ni bakean (10)

utz nazak bakean (12); utz nazazu bakean (13); utzi bakean (52)

zoaz bakean (19); zuen bakean (9)

arteko bakearen (7)

bakearen alde (146); bakearen alde eta (10); bakearen alde lan (20); bakearen aldeko (159); bakearen aldeko apustua (8); bakearen aldeko koordinakundeak (24); bakearen bidea (12); bakearen bidean (17); bakearen bila (7); bakearen izenean (10); bakearen mezulari (10); bakearen nobel (51); bakearen nobel saria (23); bakearen nobel sariduna (8); bakearen nobel saridunak (8); bakearen saria (8); bakearen truke (8)

munduko bakearen (10)

bakeari buruz (19); bakeari buruzko (12)

bakerako aukera (20); bakerako bidea (20); bakerako bidean (16); bakerako eta bizikidetzarako (7)

bakerik eman (15); bakerik emango (10); bakerik ematen (23); bakerik ez (33); bakerik izan (11); bakerik izango (26); bakerik nahi (7)

egiazko bakerik (7); ez bakerik (13); ez da bakerik (11)


bakealdi iz liskarrik edo gerrarik gabeko denbora.

Urte guzian milaka jende da ibiltzen Belokeko frailetxean, otoitz eta bakealdi jastatu nahian, ixiltasunean ala fraileen kantuen xoramenean.  Herria   2001-10-18

Isiltasun osoan, sorkari guztiak isil-isilik zeuden gauerdiko bakealdirik sakonenean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 41. orr.

Emakumeak Nafarroan gizonezkoak adina zirela bai gudaldian nola bakealdian.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 168. orr.

Mertzenario asko, denak zaldun, gudurako prestuak baina bakealdirako ezdeusak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 166. orr.

Soldaduak jostailu eta apaingarri polita dira bakealdietan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 172. orr.


bakearazi, bakearaz, bakearazten du ad baketzera behartu.

Idatzirik dago ezarritako garaian etortzekoa zarela Jaunaren sumina, lehertu baino lehen, baretzera, gurasoa eta semea elkarrekin bakearazteko eta Jakoben leinuak indarberritzeko.  Elizen arteko biblia   Si 48,10

Gurasoak seme-alabekin eta seme-alabak gurasoekin bakearaziko ditu. Horrela, zuen lurraldea suntsitzera etorri beharrik ez dut izango".  Elizen arteko biblia   Ml 3,24


bakeatu ik baketu.

bakebide (21 agerraldi, 2 liburu eta 15 artikulutan; ETCn 140; orobat bake(-)bide 134 agerraldi, 7 liburu eta 110 artikulutan; ETCn 928) 1 iz baketzeko bidea edo era.

Gatazkaren konponbidea, bakebidea, aukera berdintasuna bermatzea.  Berria - Harian   2005-04-18

Delako bake-bide hura nehork ez du hartu eta sekulan baino gaizkiago daude.  Herria   2003-09-18

Hola segituz, bake-bidea luze eta zail izanen da oraino.  Herria   2005-06-02

Ikasi duguna, trabak trabategi alkartasunez aintzinatu behar dugula bai eta zuzentasun eta bakebidez.  Herria   2003-04-24

Guziek arangura berdintsuak ukanki, dudarik ez da, elkarrekin jokatuz, baitezpada demokratikoki eta bake bidez haatik!  Herria   2003-09-04

Su-etenaren akordioa zuzen egituratu izan balute bakebidean pauso bat emateko moduan egongo ginateke orain.  Berria - Mundua   2006-02-23

Bakebidean oztoporik ez jartzeko eta elkarrizketaren eta akordioaren aldeko bideak zabaltzen laguntzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-01-12

Jainkoaren zerbitzarien bihotzak jainkozko sutan pizteko, haien pausoak bake-bidetik zuzentzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 902. orr.

Bake bidean oztopoak izango direla, eta EAJk arduraz jokatuko dutela ziurtatu zuen Imazek.  Berria - Euskal Herria   2006-05-05

Bake bidean oztopoak izango direla, eta EAJk arduraz jokatuko dutela ziurtatu zuen Imazek.  Berria - Euskal Herria   2006-05-05

Gure bakebideetan baliagarri dituzkegu oraino harenganik hartzen ditudan gogoeta hauek: Bortizkeriatik ezin bereizia da sortzea.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 13. orr.

Beti bakebide izan behar duen politikaz eho dudan saio xume hau.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 15. orr.

Ez dute ezagutzen bake-bidea, zuzenbiderik ez da haien urratsetan.  Elizen arteko biblia   Is 59,8

Azken punduan dela bakarrik gerlari pentsatu behar, horra zer dion betidanik Frantziak, gerlak baitu berekin aitormena bertze entsegu eta bakebide guziek dutela huts egin.  Herria   2003-02-13

Hola segituz, bake-bidea luze eta zail izanen da oraino.  Herria   2005-06-02

2 (hitz elkartuetan)

Bouteflikarekin gertatu dena da herri bakebidea deitu den prozesua indarrean jartzea.  Berria - Mundua   2004-04-15


bakegile izond/iz bakea egiten duena. ik baketzaile.

Ordurako bi mundu gerla bizi izan zituen belaunaldiaren izenean aitortu zuen ministro bakegile handiak jarraian: [...].  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 8. orr.

1970etako Hego Amerikako eta Europako talde iraultzaile armatuen (gerlari bakegileen) etiken gaineko azterketa orokorra eskaintzen digu egileak, Camusen L´homme revolté gidari harturik.  Berria - Kultura   2004-10-23

Errege apal eta bakegilea.  Elizen arteko biblia   Za 9,9 tit

Inor izatekotan, Frantzisko izan da historian bakezale eta bakegile.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 55. orr.

Gobernu berriak garaileak, bakegileak eta heroiak balira bezala begiratzen zien.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 208. orr.

Horrela bihurtuko dira, guztien anaia izanez hain zuzen, gizarteko talde baztertuenen askatzaile [...] eta gizarte-harremanetan bakegile.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 33. orr.

Ni ez nauk hire eta hire aitaren arteko bakegilea, ez diat bitartekaria izan nahi.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 325. orr.

Bazterren baketzerat etorriak, egiazko bakegile agertu ziren.  Herria   2003-04-24

Zorionekoak bakegileak, haiek baititu Jainkoak seme-alabatzat hartuko.  Elizen arteko biblia   Mt 5,9

Karlos Santamaria donostiar bakegile handiari.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 15. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zorionekoak bakegileak (4)


bakegintza 1 iz bakea egitea.

Gerra eta bakegintza, bakearen poetika eta etika, talde armatuen bilakaera, gai horiek guztiak jorratu ditu egileak azken liburuan.  Berria - Kultura   2004-09-23

Bakegintzaz eta biolentziaren erabilera politikoaz diharduen saio batek.  Berria - Kultura   2004-10-23

Gogoeta etiko-politikoa gerraz eta bakegintzaz; talde armatu batzuen bilakaeraren inguruko ikerketa.  Berria - Kultura   2004-09-23

Behar bada noizbait elgar barkamendu galdaturik, eta baketurik Frantziak eta Aljeriak, elgarrekin ohoratuko dute bakegintzaren eguna.  Herria   2004-04-01

Espainiako Gobernua bakegintzan tematuta dagoela berretsi zuen De la Vegak.  Berria - Euskal Herria   2006-02-19

Nazioarteko erakundeei, esku-har dezatela gure bakegintzan.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 18. orr.

Bakegintzan solaskide nagusi gisa agertu nahi izana egotzi dio EAJri.  Berria - Euskal Herria   2006-04-12

Frantziako presidente Jacques Chiracek ere Israelgo lehen ministroak bakegintzan egindako lana goratu eta samina agertu zuen.  Berria - Harian   2006-01-06

Terrorismoaren arbuiotik baino ezingo da abiatu bakegintzari buruzko elkarrizketa politikoa.  Berria - Harian   2005-11-13

Herri honetan, normalizazioa eta bakegintzarekin batera, 2006rako erronka azpiegituren alorrean elkarrizketa prozesuak irekitzea da, baina, oraingoz, erabat baztertuta dute hori.  Berria - Euskal Herria   2006-01-03

Normalizaziorako eta Bakegintzarako Programa.  Berria - Harian   2006-03-25

Legearen Ezpaten Brigadak taldeak hartu zuen bere gain Bakegintzarako Talde Kristaua izeneko erakundeko lau kideren bahiketa.  Berria - Mundua   2006-03-12

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bakegintza prozesuan urrats batzuk sendotu behar dira.  Berria - Harian   2006-03-24

Jadanik, bakegintza alorrean jarduten duten ikerlari frankok errana dute eskolak zein nolako errespontsabilitatea duen modelo horren transmititzeko tenorean.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 100. orr.

Herri honetako eliz-artzainak ez gara izan ez gor, ez mutu, ez geldo bakegintza bidean.  Berria - Harian   2006-03-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bakegintza bidean (3); bakegintza eta normalizazio (13); bakegintza eta normalizaziorako (3); bakegintza prozesua (5); bakegintzan eta normalizazio (3); bakegintzari buruz (3); bakegintzari buruzko (4); normalizaziorako eta bakegintzarako (3); politikoa eta bakegintza (3)


bakegune iz bakearen gunea.

Une gatazkatsuen erdian gertatzen diren bakeguneei ere hala deitzen zaie: Altzioneren egunak. Mauleko Jaun kuntiak hilarazten du Bereterretxe Larraintarra Bazko gauan, hain zuzen Kristo piztu den gau hartan, hausten baitu denbora berean besta haundietako (Eguberri, Bazko, Mendekoste) bake-gunea, Elizak erabakia.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 227. orr.


bakegura iz bakearen nahia.

Bakegurarik ez Rasmussenek tropelean.  Berria - Kirola   2004-07-18


bakekide iz bakean kide dena.

«Palestinarrekin negoziatzeko ateak eta estatu palestinarra sortzeko aukera itxiz, AEBak bakekide inpartziala ez direla erakutsi duzu», diote, besteak beste  Berria - Mundua   2004-05-05


bakelita iz erretxina sintetikoa, formola fenolez trataturik lortzen dena, eskuarki isolatzaile elektrikoak egiteko erabilia.

Erretxina sintetiko bat zen bakelita jatorriz, nahiko erabilgarria kola edo isolagarri gisa, baina balio gutxikoa hutsik erabiltzeko, duen erresistentzia mekaniko eskasagatik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 22. orr.

Panel elektrikoak izan ziren garai batean alor emankorra, baina bakelitak aurrena eta plastikoak gero eman zioten errematea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 83. orr.

Bakelitazko entzungailua belarriaren ondoan nuen eta orain nasara begira nengoen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 51. orr.


bakemaile izond bakea ematen duena.

Kontseilari miragarri, Jainko indartsu, Aita betiereko, Errege bakemaile.  Elizen arteko biblia   Is 9,5

Nire adiskideak keinu bakemaile batez zabaldu zuen eskua.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 19. orr.

Del Vallek esku bakemaile bat ipini zion besagainean, isiltzera behartuz.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 86. orr.


bakeoso 1 izond baketsua.

Mutil alaia eta zintzoa zen, isila eta bakeosoa.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 37. orr.

Ama berriz, isila, bakeosoa eta zintzoa.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 63. orr.

Gu zoriontsuak eta bakeosoak ginen "hauek" etorri arte.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 46. orr.

Egoera bakeoso hau, antizikloiaren pean gertatu ohi da, presio altu samarrarekin.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 41. orr.

Eguraldi bakeoso eta tankera onekoa, berez, aldatzeko gogo handirik ez duena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 278. orr.

2 (adizlagun gisa)

Haizerik apenas ibiltzen den horren barruan, dena bakeoso egon ohi da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 398. orr.


bakerada iz adkor bakeroen nobela.

Nebak nik baino bost urte gehiago zituen, eta garai hartako liburuak Henryk Sienkiewicz-en Quo Vadis?, R.L. Stevenson-en La flecha negra, bakeradak, Las aventuras de Tom Sawyer eta antzekoak zituen, eta orduan, nire lana, bere atzetik ibili eta liburuak kentzea zen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 74. orr.


bakeragarri izond bakeratzen duena.

Dahlmann ez zen harritu besteak, orain, bera ezagutzea, baina sentitu zuen bakeragarri izan nahi zuten hitz haiek, gogoz beste, okerragotu egiten zutela egoera.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 110. orr.


bakeratu, bakera(tu), bakeratzen du ad baketu.

Hola Bush baten xedea litake, 2008ko palestinar estadu baten sortzea, azkenean bakeratu ahal izaiteko ekialde hurbilen hori.  Herria   2005-04-14

Bush beti mintzo da, Iraka bakeratuko duela.  Herria   2003-03-17

Nahiz eta Galia hainbat aldiz bakeratu, Armorikak errepublika partikularra osatu zuela beti, eta Klodoveok konkistatu arte iraun zuela.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 299. orr.

Herria bakeratu egiten zen une hartako gaitzak arintzean, eta ondoren ezer eskatzen ez zuenez, senatua ez zen arduratzen gaitzei aurrea hartzen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 91. orr.


bakero 1 iz Ipar Amerikako unaia.

Sortu zaizkion galdera teknikoei erantzuna eman eta gero, bakeroa behia jezten hasi da.  Berria - Kultura   2006-02-12

Arrapaladan altxa da sofatik, telebistako indiarrak eta bakeroak elkarri tiroka utzita.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 55. orr.

Inauterien aitzakian, indio eta bakeroen paperean aritu ziren bertsolariak.  Berria - Kultura   2006-03-04

Kanporatu egin gintuzten eta, irteterakoan, bakeroen antzera, volveremos (itzuliko gara) esan nion Felipe Gonzalezi.  Berria - Euskal Herria   2004-03-07

Bakeroz mozorrotzeko ideia bota du hurrengoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 150. orr.

Bakeroz jantzitako pertsona arrunt bat estadio erdigunerantz doa gitarra akustiko bat lagun bakar hartuta.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 159. orr.

Kableari bere gainean bueltak ematen hasi da, bakeroen filmetan lakioarekin txekorrak harrapatzen dituztenean bezala.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 29. orr.

Nobelak trukatzen genituen, bakeroenak, Simenonenak, Zane Greyrenak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 91. orr.

-Ez! Bakeroketan!  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 67. orr.

Bakeroketan! -erantzun dio Gabik tema-tema eginda.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 67. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Bakero-galtza beltzetatik orrazia hartu eta orrazteari ekin zion.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 181. orr.

Trafiko gutxi dabil kalean, eta tarteka tiro-hotsa iristen da leiho zabalduren batetik, siesta garaiko bakero-pelikulako opari.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 11. orr.

• 3 izond bakeroei dagokiena.

Mikel karikaturizatzen ari zen gizonak mikrofonoa ahoan jarri eta kanta bakero bati ekin zion broken heart hitzak konta-ezin-ahala aldiz errepikatuz.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 150. orr.

4 oihalez eta arropez mintzatuz, ehun sendokoa, berez bakeroena.

Feltrozko kapela, laneko alkandora kaki-kolorea, oihal bakerozko jaka eta galtzamantala erabiltzen zituen beti.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 102. orr.

Arropa bakeroak dituzte jantzita.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 37. orr.

Santi arropa bakeroa jantzita goitik behera, alkandora nasaiaz mitxelinak disimulatzeko.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 19. orr.

Alkandora urdin argi bat zeraman, bakeroa, lore zuriko brodatuekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 11. orr.

Kamiseta tirantedun zuria zeraman, zamarra bakeroaren azpian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 400. orr.

Jaka bakero bat zuen jantzirik.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 52. orr.

Galtza eta gerrirainoko jaka bakeroak apur bat bildu, modernoek egiten zuten gisa.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 59. orr.

Zira transparentearen azpian gona bakeroa zeraman, belaunbururaino iristen zitzaiona.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 31. orr.

Galtza bakeroak, kamiseta bat eta alkandora bat zeramatzan.  Berria - Mundua   2004-12-22

Sabeth, ohi bezala, bere galtza bakero beltz behinola zuri izandako joskuradunekin.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 170. orr.

Lehenik bere espartinak, gero bere aztal biluziak, eta izterrak, ikuspegi murriztu hartan ere lirain askoak, ondoren bere pelbis galtza bakero atezatuetan hertsia; esku biak patriketan sartuak, zutik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 172. orr.

Berpizkundeko pietate bat iduri zukeen, ez baleramatza oinetako deportibo zartatuak, praka bakeroak eta ez dakit zeren aurkako komitearen kamiseta bat.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 81. orr.

Oinetako deportibo eta praka bakeroetan bistaratu zuen bere Pietatea.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 96. orr.

Beti galtza bakeroz jantzirik.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 129. orr.

• 5 iz pl galtza bakeroak.

Nire aurrean, neska gazte bat, bakero beltzak jantzita, ia ni bezain altua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 102. orr.

Jakanarru beltza, artilezko jertse beltz tarratatua, bakero beltzak eta uda zein negu erantzi ere egiten ez zituen Doc Marteensak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 42. orr.

Emakume beltzarana, 1,75 inguru, Garziandia baino gazteagoa, larruzko jaka gorria eta bakero motzak.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 182. orr.

Bakero estuak jantzi ditu gaur eta tatuaje zatia uzten dio agerian kamisetak.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 139. orr.

Bakero ilupatu batzuk eta indiar buruzagi baten argazki zaharraz apainduriko kamiseta mahukaduna jantziak zituen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 102. orr.

Bakeroen kremailera jaitsi, eta plastikozko poltsatxo bat atera zuen galtzontziloen azpitik.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 98. orr.

Hawaiar alkandora mahuka-motz bat zeraman, bakeroen gainetik agerian.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 72. orr.

Begien parean, bakeroetan doi sartutako ipurmasailak, mugimendu erritmikoan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 67. orr.

Ixabel bakerotan azaldu zen.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 26. orr.

Erne jarraitu zuen, bakeroetako tipoak egiten zuenari begira.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 84. orr.

-Markako bakeroak, inoiz baino merkeago, hiru biren prezioan!  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 54. orr.

· Tucson aldeko gizona amerikar nekazarien txapelaz, alkandoraz eta bakeroaz agertu zen eta argi zegoen Antzokira agertu ziren gehienak liluratuta zeudela artistarekin.  Berria - Kultura   2004-05-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bakero beltzak (5); bakero beltzekin (5); bere bakero beltzekin (4); galtza bakero (6); praka bakero (4)

bakeroak eta jertse (3); bakeroak zeramatzan (3); galtza bakeroak (9); praka bakeroak (7)

galtza bakeroekin (3); galtza bakeroen (3)

bakeroetako tipoak (4)


bakersfieldar izond/iz Bakersfieldekoa, Bakersfieldi dagokiona; Bakersfieldeko biztanlea.

Lehena John Vidaurreta, Gabriel Dalia Bakersfieldarrak, Tony Laxague eta David Indart San Franciscotarrak.  Herria   2005-03-10


baketa iz pl danborra eta kidekoak jotzeko zurezko makilak.

Mikel eta Keu Etsaiak taldean aritu ziren luze, Ibanek Su Ta Garren astindu zituen baketak Borxaren ondoren eta Juanek Ekon taldea sortu zuen.  Berria - Kultura   2004-04-15

Baketa hotsak, bonboa sartzen da orain, txastona gero, kontrabaxuaren soka-kolpe limurtzailea, orkestra sinkronizatu bat segidan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 194. orr.

Ostiak jasotzeko egina dun, ahalik eta baketa kolperik gogorrenak jasotzeko egina, joder!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 20. orr.

Bere pauso bakoitza buruan jasotzen saiatu nintzen, kantu bateko perkusionistaren baketa kolpea balitz bezala.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 193. orr.


baketasun iz bakea.

Bakea bizi izango dik bera baitan, eta herorrek hura baketan eta fedez betea dela jakinik, jakite horrek herorri ere beste baketasun bat emango dik.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 89. orr.


baketegi iz bakezko lekua.

Bide guztietan barrena aurkitzen ziren zomorro burrunbari urre-koloreko horiek, baketegi haren egiazko jabeak, ibilbide eta zidor haietako egiazko pasealariak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 130. orr.


baketiar izond baketsua, bakearen aldekoa.

Beste anitz ere, xede beretara, ibili ziren Europan zehar, erromes baketiar gisa.  Herria   2004-03-04

Nork erranen du aski zenbat zor dautzuetegun [...] zure ildo bertsutik ari garen guziek, euskal alderdi abertzale baketiar guzietan barna.  Herria   2003-05-01

Eusko Alkartasunaren ikuspegi baketiar eta demokratikotik ari nahi dugun hiru kandidatuek goraki diogu ordu dela Baionan prefektura bat antola dadin Xiberua, Baxenabarre eta Lapurdi elgarretaratzeko Euskal Herri-Departamendu batean.  Herria   2001-03-08


baketsu (orobat baketxu g.er.) 1 izond bakezkoa. ik bakezale; bakeoso.

Tiroka ekitearren karrikako oinezko baketsuei.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 60. orr.

Bestelako ikuspegi bat gaineratzen zion -kezkagarria, indarkeriazkoa- osatzen ari nintzen irudiari, eta oso gaizki ezkontzen zen hori, itxuraz, aurrean neukan gizon baketsu lasaiarekin.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 96. orr.

Epailearen aginduz lurjabe baketsuren bati kenduriko lurrei edo bahituriko basetxeari buruzko txostena kopiatzen ari zen, bizkor eta arretatsu.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 209. orr.

Gero Zigor ekarri genuen, aleman ardi-zakurra, arra, zakur dotorea, amultsua, baketsua, txit maitekorra.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 124. orr.

Animale ezti eta baketsu bat, maitagarria.  Herria   2001-03-08

Zibilizazio Indiko eta Sinikoaren arteko harremanetan truke baketsuaren adibide bat aurkituko dugu, lehen begiratuan bortizkeriaren akatsik gabea bezain emankorra dirudiena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 241. orr.

Etxeko etsaia azpiratuz, bere buruaren nagusitza era baketsuan eskuratzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 881. orr.

«Era baketsuan ezin bada, borroka armatuaren aukera egon daiteke egun batez», esan du Al Najafi aiatolak.  Berria - Mundua   2004-08-29

Eszena guztiz baketsua zen, ez zirudien setioa edo konkista-saiakera bat.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 269. orr.

Hitzak neurtuz, ahots doinu suabe eta baketsuz galdegin zion emakumeari ea zer egin behar zuen berak, Bakuko jaunak, haren maitasuna irabazteko.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 171. orr.

Bide baketsuak hartu behar direla, borroka gogor egin beharra dagoela, borroka eta politika biak uztartzea komeni dela...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 134. orr.

Arazoei konponbide baketsua emateko.  Berria - Mundua   2006-01-22

Helburu baketsuen frogarik ez duela eman egotzi dio IAEAk Irani.  Berria - Mundua   2006-02-28

Gure nahia berde koloreko etorkizun baketsu bat eraikitzea delako.  Berria - Gaiak   2004-05-21

Epaitegiak, mobilizazioa eta ekintza zuzena eta baketsua izan dira oposizioak baliatutako tresnak.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 14. orr.

-Ez diten koexistentzia baketsua aipatu.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 371. orr.

Ez lasai eta modu baketsuan, baina azkenean lortzen dute bere nahia.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 17. orr.

Dongek bizi izan zuen 1986ko EDSA iraultza baketsua kondatu zien.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 273. orr.

Herriak aurka egiteko modu guztiak erabili dituenean, grebak, protestak, salaketak, manifestazio baketsuak eta biolentoak, ezer aldatu gabe, orduan zabaltzen da altxamendurako bidea.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 89. orr.

Dillon andrearen usain baketsua egoten zen etxeko sarreran.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 27. orr.

2 bakez betea.

Probintzietako bazter herrixka baketsu batera erretiratuko zela geratzen zitzaizkion hamar mila errubloekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 346. orr.

Jende eta zirkulazio zoramena square eta kalezulo baketsuen lasaitasunarekin tartekatuz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 117. orr.

Debozio handiz entzutera eta ikustera egunero etortzen zitzaizkion jendetzak utzirik, bakarleku baketsu eta ezkutu bat bilatu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 239. orr.

Baso baketsua omen zen hau garai batean, baketsua, indiarren izpirituak hemen biltzen ziren garaian.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 141. orr.

Lasaitu da, biziak erakutsi diola ez dela hain baketsua mundua.  Herria   2002-12-26

Square-ko giro baketsua utzi, eta Old Brompton-en geunden berriro.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 170. orr.

Arduratu ezkutuko bihotz-barruaz, espiritu gozo eta baketsuaren edertasun ustelezinaz, honek balio baitu Jainkoaren aurrean.  Elizen arteko biblia   1 P 3,4

Ama batek ez ote digu ezin erranezko su bero baketsu bat ematen, pena handienaren goxagailu ere izaten ahal dena?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 180. orr.

California etorbidetik hurbil neukan nik baretasun baketsu hura, baina orduan ez nion inondik inora ere antzeman.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 142. orr.

Espiritu Santuaren gozotasun baketsuak espirituaren atsedena ez ezik, gorputzarena ere eskatzen baitzion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1020. orr.

Eta, orain, heriotza eder eta baketsua!  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 73. orr.

Ibiltzeak badauka halako erregulartasun baketsu bat.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 101. orr.

3 (predikatu gisa)

-Ni gizon baketsua naiz eta ez zait gustatzen gauza hauetan nahastea ez inori kalte egitea -erantzun zuen mandatariak marmarka..  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 183. orr.

Gure soldaduak, bidenabar esan dezadan, baketsuak dira, baina igandeetan mozkortzeko ohitura dute gehienek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 42. orr.

Abas esanekoa eta baketsua zen, onbera eta adiskidetzeko berezko joerarekikoa, ulerkorra eta barkabera.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 52. orr.

Azkar joan ohi da denbora elkartean; giro hura gizonezkoontzat baketsua delako, nik uste.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 303. orr.

Berak erositako nekazariak guztiz baketsuak zirela, lurrez aldatzeko gogoa zutela eta ez zirela inola ere matxinatuko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 230. orr.

Baketsu izanen den semea jaioko zaizu.  Elizen arteko biblia   1 Kro 22,9

Izan daitezela gozo, baketsu eta eratsu, otzan eta apal, denekin oneski hitz eginez, egoki den bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 155. orr.

Hori guztia gorabehera, baketsu eta otzan ziren guztiekin; garbi eta baketsu ziren jokabide guztietan, eskandalu oro arretaz baztertuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 208. orr.

Haren erregealdia baketsua izan zen.  Elizen arteko biblia   2 Kro 14,4

Baketsua ematen zuen orduan Obabako haranak, baketsua Alaska hotelak berak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 295. orr.

Denek ziruditen urrun, baketsu eta arrotz.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 164. orr.

Aurpegia baketsua zuen, harmoniaz betea.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 14. orr.

4 (adizlagun gisa)

Garizuma denboran ematen ziren errepikapenak deitu ikastaldi horietarik bat eman nuela txukun eta baketsu.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 215. orr.

Beti egoten zinen bereziki goxo, bereziki baketsu Luisentzat.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 165. orr.

Bi taldeak, halako edo halako gertatuagatik, baketsu samar bizi zirenean, lagun arteko giroan, Inozentzioren erlojuaren geziak kolore gorriz pintatutako laurdena erakusten zuen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 202. orr.

Bizkarra arin, gorputza lasai, izpiritua usaian baino baketsuago, ezker eta eskuin banoa, umorea gidari, jendeari so.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 49. orr.

Ziur aski Sokrates bere ohean hilko zen, mundu siniko paganoan haren "parekide" zen Konfuzio bezain baketsu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 115. orr.

5 ez-baketsu

Estatubatuarrek eta europarrek bide ez baketsu bati ekin nahi badiote, jokaera hori ez zaie batere mesedegarria izango.  Berria - Mundua   2006-02-01

Bide baketsuak huts eginez gero «bide ez baketsuak» erabiliko dituela ohartarazten du.  Berria - Harian   2005-03-15

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

auzo baketsu (3); baketsu eta demokratiko (8); baketsu eta demokratikoak (8); baketsu eta demokratikoan (6); baketsu eta demokratikoen (7); bezain baketsu (3); bide baketsu (22); egoera baketsu (3); ekintza baketsu (3); era baketsu (5); europa baketsu (3); gizon baketsu (4); irtenbide baketsu (3); konponbide baketsu (5); modu baketsu (7); politiko baketsu (3)

aterabide baketsua (3); baketsua da (4); baketsua egin (8); baketsua egin zuten (3); baketsua egiteko (4); baketsua eta demokratikoa (4); baketsua izan (27); baketsua izan zela (10); baketsua izango (5); baketsua zen (9); bizikidetza baketsua (5); bizitza baketsua (5); ekintza baketsua (6); ekintza baketsua izan (4); erabat baketsua izan (3); etorkizun baketsua (3); irtenbide baketsua (8); irtenbide baketsua aurkitzeko (3); jende baketsua (3); konponbide baketsua (5); lasai eta baketsua (3); manifestazio baketsua (5)

baketsuak dira (3); baketsuak egin (3); baketsuak egiten (3); baketsuak eta demokratikoak (3); baketsuak izan (6); baketsuak izan dira (3); baketsuak ziren (6); baketsuak ziren arren (3); bide baketsuak (13); egun baketsuak (3); ekintza baketsuak (7); irtenbide baketsuak (3); protesta baketsuak (5); protestak baketsuak ziren (3)

era baketsuan (28); era baketsuan egiteko (3); gatazka modu baketsuan (4); modu baketsuan (34); modu baketsuan konpondu (4); modu baketsuan konpontzen (3)

baketsuaren alde (4); elkarbizitza baketsuaren (3)

baketsuen bidez (3); bide baketsuen (9); bide baketsuen aldeko (5)

helburu baketsuetarako (8); helburu baketsuetarako erabiliko (3)

bide baketsuetatik (6)


baketsuki adlag bakez, liskarrik gabe.

Baketsuki dira jokatzen eta errespetua dute merezi. Ez zaitezte engaina, beraz, ez zaigu sekula burutik pasatu Lisboa baketsuki zuei ematea eta zuen menpe uztea.  Herria   2002-11-21

Prokuradoreak ere mespretxu izigarria agertu du, fermuki bainan baketsuki jokatzen diren gazte horier buruz.  Herria   2004-01-15

Dena osoki baketsuki iragaiten ari zelarik, poliziaren jokamolde bortitzak lanjer handia sortu duela, bai hor ziren jendeentzat, bai ontasunentzat.  Herria   2002-11-21

Bere ahalmen osoaren kalkulu osoak eta bertatik sortzen den jabego txiki baten ziurtasunaren uste osoak [...] gatazka oro bukatzen du eta jabego zedarriztatu baina eztabaidagabea baketsuki onartzearekin askiestera bultzatzen du.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 262. orr.

Eskala probintzialean eta hondoirudi baketsuki bukoliko baten gainean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 18. orr.


baketu, bake(tu), baketzen (orobat bakeatu g.er.) 1 da/du ad bakeak egin edo eginarazi; baretu.

Zeru-lurretan direnak berarengan baketu eta adiskidetu baitira Jainko ahalguztidunarekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 109. orr.

-Dena dela, hizkatu ondoan, berriz baketu zarete, bixtan da?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 14. orr.

Beharrik baketu ginen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 59. orr.

Geroztik, han daude, batean iduri baketuko direla, bestean sekulan baino samurrago.  Herria   2003-02-27

Orro beldurgarria eginez isuri zuen, azken bostehun urtean isuri ez balu bezala, eta gero aurpegia baketu egin zitzaion.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 52. orr.

Gurasoak eta seme-alabak elkarrekin baketzeko eta errebeldeak zintzoen senera bihurtzeko.  Elizen arteko biblia   Lk 1,17

Aintzira Handietako eskualdeko gobernuek ez ezik, sindikatuek, gazte zein emakumeen mugimenduek eta eliza guztiek ere eremua baketzeko eta garatzeko egitasmoan parte hartuko dute.  Berria - Mundua   2004-11-21

Senarrak -astebete elkarrekin haserre egon ondoren oraintxe baketu berriak dira- kontsolatu egiten zuen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 129. orr.

Goiko solairuan sekulako liskarra antolatu dute gai honen inguruan; baina baketzen hasiak dira berriro.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 148. orr.

Menturaz, memento honetan mutur dago, bidaian zehar Sophie-rekin kalapitan ari izan delako eta oraino ez direlako baketu.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 93. orr.

Saihetseko zauriak, toki beretik odola eta ura isuriz, mundua Aitarekin baketu zuenaren oroitzapena ekartzen zien burura.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 254. orr.

Zeren eta, etsai ginelarik, Jainkoak bere Semearen heriotzari esker berekin baketu bagintuen, [...].  Elizen arteko biblia   Erm 5,10

Deus guti baketu ninduen haren irriñoa nirea bezain bortxatua zela ikusteak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 135. orr.

OTAN-eko soldadoak hor egonen dira ilabete bat, agian epe hori askiko dela bazterren baketzeko.  Herria   2001-07-12

Bazterren baketzerat etorriak, egiazko bakegile agertu ziren.  Herria   2003-04-24

Palestinanez dira, aperentziarik ere bazterrak baketzerat ari.  Herria   2001-09-06

Pobre baten jakinduriak, hau da, Frantziskoren apaltasunak, hiria baketu eta salbatu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 777. orr.

Eta goizaldera etxeratzen naiz oinez, baketua.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 108. orr.

2 (izenondo gisa)

Hiruak ados gara diogularik gerlaren premiarik ez dela jendarte zuzen, orekatu eta baketu batean.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 127. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baketu ninduen (3); baketzeko bermea izan (3); bazterrak baketzerat ari (4); bazterren baketzerat (3); euskal herria baketzeko (9); herri baketu (3); mundua baketzeko (4)


baketuezin (corpusean baketu ezin soilik) izond ezin baketuzkoa.

Bi alderdi elkarren kontrakotan banatuta zegoen eroetxe guztia, hain arerio suhar, amorratu eta baketu ezinak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 89. orr.


baketxu ik baketsu.

baketzaile 1 izond/iz baketzen duena.

Ezin hobeto egokitzen zaio haren espiritu eta misio baketzaileari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 55. orr.

Bi topaketa horietan gatazka bat gerarazi egin zen, termino filosofikoetan erlijiozko errito eta mitoei adierazpide teologikoa emateko ekintza baketzailearen bidez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 120. orr.

Holakoak, armatuak direlarik ere beren buruaren zaintzeko doia, ez dira berak gerlari baina baketzaile eta beraz ez dute parte hartzen, baten edo bestearen kontra.  Herria   2003-06-19

Sari horrek badu bere izen berezia, Houphouet-Boigny Bolikostako president zenarena, haren oroitzapenetan, hura ere bere denboran beti baketzaile bezala bermatu zelakotz.  Herria   2004-04-08

Orai, berriz aipu da baketzaile bezala berriz plantatzen ahal litakeela Kabulen, taliban horiek haizatuz geroz.  Herria   2001-10-18

Gerla solas eta betiko bake egile, beharrik hor baitzen Orreagako Ama Maria, girixtino eta pagano horien batetaratzaile eta baketzaile, denen Ama baita gizonena eta gure Salbatzailearen Ama.  Herria   2001-09-13

2 (adizlagun gisa)

Pasioak gaina hartu zion eta ahizparen defentsan jarraituko zukeen, oso gai minbera baitzuen hura, baina Mary Jane, dantzari guztiak atzera itzuli zirela ikusirik, baketzaile sartu zen tartean: [...].  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 289. orr.


baketzale ik bakezale.

baketze iz bakeak egitea edo eginaraztea; baretzea.

Oinarrizko eskubideak eta pluralismo politikoa errespetatzen badira eta baketzea alderdi politikoekin adosten bada.  Berria - Harian   2005-05-12

Sophie eta Gérard-en kalapitaren ondotik segidan heldu den kontsolatze zinematografiko eta alegiazko baketzeak akiarazia du jadanik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 178. orr.

Hitzez hitz bete baitzen haien baketzeaz eta adiskidetzeaz Frantzisko dohatsuak iragarria.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 594. orr.

Euskal Herriko baketzea lortuta, gainerako eskualdeetakoa (Kataluniakoa, funtsean) "berez" eta azkar etorriko zela uste zuten denek.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 199. orr.

Ordenaren baketzea nahiago izan du hutsunerik gabeko informazioa baino.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 739. orr.

Bolikostan luzatzen du beti bi alderdien baketzeak.  Herria   2004-10-21

Ez du balio baketzearen izenean «terroristak kartzelatik atera eta terrorismoaren biktimentzako egoera bidegabea sortzeak.  Berria - Euskal Herria   2006-02-19

Baketzearen gudariak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 90. orr.

Baketzerako eta normalizazio politikorako aukerak egon badaudela uste du EAJk.  Berria - Harian   2005-06-25


bakezale (orobat baketzale g.er.) 1 izond/iz baketsua, bakearen aldekoa; jokaera belizisten aurkakoa.

Israelgo hondeamakinek nekazari palestinarren olibondoak eta soroak suntsitzen zituzten bitartean herritarrek eta nazioarteko zein Israelgo ekintzaile bakezaleek protesta egin zuten.  Berria - Mundua   2004-04-15

Orduan otoitzean arizan nintzen, itoka, eta Giono idazle bakezalea irakurtzen, baserri idilikoa berpiztu nahiz.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 53. orr.

Errege bakezaleak, bere bihotz onarekin nahi du bere subjektuak umilak, bakezaleak eta bertutetsuak izatea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 215. orr.

Euskaldunok herri bakezalea ginela kontatu zidan beti, geure askatasunaren alde baino borrokatu ez ginenak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 137. orr.

Gizon lasaia zen, bakezalea, bere ikusmoldea sutan jarri gabe ematen zuena eta zapaltzen zuen lurra errotik maite zuena.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 204. orr.

Jende baketsua da, urtetako gerrak eta haren ondorengo eskarmentuak eta ezak zentzudun bihurtu ditu, bakezale alegia.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 21. orr.

Bakezale bazara, gerrarako gerturik egon zaitez.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 158. orr.

Atentatu egileek erran dezakete [...] ez direla etsaiaren hiltzeaz hobendun, berak bakezale direla, baina bake justua nahi dutela eta etsaiak duela bi mendeotan Euskal Herriaren kontrako gerla eramaten.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 88. orr.

Inor izatekotan, Frantzisko izan da historian bakezale eta bakegile.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 55. orr.

Lagunak suminduta zeuden bakezale eta gorri horiekin guztiekin.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 427. orr.

2 (gauzei buruz)

Bide bakezaleak edo bortitzak erabili, kontua da parean multinazionalek dena daukatela: armada, justizia, prentsa. «Indarkeria saihesteko» herritarrei jarrera bakezalea izateko eskatu zieten.  Berria - Mundua   2004-09-19

Israelgo Bakea Orain erakunde bakezalearen iritzian, Sharonen plan berri hau «mutur eskuinari amore ematea besterik ez da». Ekologiaren ezagutza aplikarazi nahi duen mugimendu bakezalea da ekologismoa.  Berria - Mundua   2004-05-28

Talde bakezaleko eledun batek adierazi zuenez, garabi bat erabili zuten, Ramala hiritik gertu hutsik zeuden kokaguneetatik edukiontziak garraiatzeko. Orduko bizipenak oinarritzat hartuta, Three Soldiers (1921) eleberri bakezale garratza plazaratu zuen.  Berria - Mundua   2004-09-09

3 (hitz elkartuetan)

Bakezale erakundeetako kideez gain, lurralde palestinar okupatuetan berriro jarduteari uko egiten diote Israelgo Armadako erreserbako jendeak ere baziren protesta egile horien artean.  Berria - Mundua   2004-05-22

ETAk euskal gizartearen bakezale irudia zikintzen du.  Berria - Euskal Herria   2004-08-17

4 sasi-bakezale ik sasibakezale.

bakezaletar izond bakezaleen aldekoa.

Bakezaletarrak gara biok ere.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 138. orr.


bakezaletasun iz bakezalea denaren nolakotasuna.

Sozialismoa, bakezaletasuna eta feminismoa doktrina gisa zituela idatzi zituen hainbat nobela eta saiakera.  Berria - Kultura   2004-04-06

Armadaren interes estrategikoengatik ontziolak banatu nahi baditu ontzigintza militarra salbatzeko, non gelditu da Rodriguez Zapateroren bakezaletasuna?  Berria - Ekonomia   2004-08-03

Efektu historiko hau eragin zuen harremanaren bakezaletasuna Indiatik Txinara misiolari budisten eta Txinatik Indiara erromes budisten joateak adierazten zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 241. orr.

Jo dezagun zakurra pazientzia handikoa dela eta bakeak egin nahian, katuarengana hurbiltzen saiatzen dela berriz ere, isatsa mugituz bakezaletasuna adieraziz.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 75. orr.

Bakezaletasunaren aldeko B. Russell-en idazkiak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 223. orr.


bako izlag gabeko.

Kontzientzia bako kriminal hutsa naiz.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 119. orr.

Gero haize bako kalma zurian geldituko da nire burua, dilindan, lepoa hautsitako bandera.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 147. orr.

Dokumentaletan ikusten diren luma bako txorikume horien antzera.  Berria - Kultura   2004-09-04

Ke hutsa zen, gar bakoa.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 171. orr.

Kristinari hartaz egindako galdera erantzun bakoa gogoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 306. orr.

Kat eta Eberen etxea handia eta zaharra da, luzea eta hotza, igogailu bakoa eta iluna.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 17. orr.

Horrenbestez, oinarri bakoa da egungo ziurgabetasuna.  Berria - Ekonomia   2004-08-08

Aterpe bakoentzako zentroa irekiko dute Bilbon.  Berria - Euskal Herria   2004-04-21

Horra umore bako bi gezur, bata bestearen atzean, zein baino zein handiago.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 83. orr.

Koldo eta Josuk oraindik norabide bako berriketan segitzen zuten.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 146. orr.

Edifizio neutro, kolore bako, garden eta funtzionala.  Berria - Kultura   2004-05-25

Grisa da gainera Eskolapioetako nire hasierako magma horren kolorea: triste, gatzik bako, udazkeneko putzuen kolore mugagaitz horretakoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 21. orr.

Oroimenik bako burua goarniziorik bako gotorlekuaren parekoa da.  Berria - Gaiak   2004-05-05

Hankarik eta bururik bako berria da.  Berria - Kirola   2004-12-11

Historialdi bat entseatuko balu bezala, baina fikziozkoa, jarraipenik bakoa.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 177. orr.

Halaxe egin zuen, Camel bat iziotu eta norabide konkretu bako ibiltzeari ekin.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 81. orr.

Urteetan ikusi bako lagunen bat.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 66. orr.

Oroimenik bako burua goarniziorik bako gotorlekuaren parekoa da.  Berria - Gaiak   2004-05-05

Mintzatu zelarik, kaiolaturik geundenez geroztik igarri bako kemena zerien haren ezpainei.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 366. orr.

Aldez aurretik zehaztu bako presa zen.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 102. orr.

Horregatik gara muturrekoak, burgestu bakoak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-10

2 paper bako ik papergabe.
3 zentzu bako ik zentzugabe.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

garatu bako (3); ikusi bako (6); paper bako (5); paper bakoen (3); sendabiderik bako (3); zentzu bakoa (3)


bakoiti izond/iz bi zenbakiaz zatitzean zenbaki osoa ematen ez duena. ant bikoiti.

Bi kategoriatan banatu zituen zenbaki osoak: bikoitiak eta bakoitiak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 120. orr.

Zenbaki bakoitien karratua erabiltzen du formulak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 400. orr.

Nola zortezko jokoetan zifra bikoitiak eta zifra bakoitiak azkenean batez-besteko orekara etortzen baitira, [...].  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 126. orr.

Bost argazki horiek errepikatu dituzte liburuko orrialde bakoiti guztietan.  Berria - Euskal Herria   2004-01-30

Lerro bakoitiak irakurtzeari ekin zion, zeozer ulertzeko esperantzarekin.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 267. orr.

Guk ez dakigu zenbat diren ortziko izarrak, ez eta horren kopurua bakoitia ala bikoitia ote den ere.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 81. orr.

Aurreko aldean bakoitiak egin behar dira beti harmailak; hartara, igotzen hasterakoan, aurrena eskuineko oina jartzen bada lehenengo harmailan, azkeneko harmailara ere eskuineko oinarekin iritsiko gara, tenpluaren mailara.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1650. orr.

Bosta da lehen bakoitiaren eta lehen bikoitiaren batuketa pitagorikoaren emaitza.  Berria - Kultura   2004-04-14

Bakoitia gehi bakoitia berdin bikoitia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 120. orr.

Bakoitia bider bakoitia berdin bakoitia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 120. orr.

2 izan ezik, bakoiti dira zenbaki lehen guztiak: 3, 5, 7, 11 13, 17, 19, 23...  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 374. orr.


bakoitx ik bakoitz.

bakoitz (orobat bakoitx g.er. eta bakotx g.er.) izond multzo bateko gauzen izenari ezartzen zaion hitza, haiek guztiak, baina banaka harturik, aipatzeko; (izenordain gisa) ik bat 8; nor. (ikus beheko konbinatorian bakoitz adizlagunaren agerraldi maizkoenak).
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

egun bakoitz (9); urte bakoitz (8)

alde bakoitza (6); alderdi bakoitza (6); aldi bakoitza (8); ale bakoitza (6); arima bakoitza (7); atal bakoitza (9)

baina bakoitza (16); baina bakoitza bere (9)

bakoitza ahal (7); bakoitza alde (6); bakoitza argi (6); bakoitza azkena (5); bakoitza aztertu (5); bakoitza baino (5); bakoitza bakarra (7); bakoitza banan (6); bakoitza banan banan (5); bakoitza bera (6)

bakoitza bere (575); bakoitza bere alde (5); bakoitza bere aldera (5); bakoitza bere aldetik (88); bakoitza bere baitan (7); bakoitza bere bidetik (8); bakoitza bere erara (6); bakoitza bere eremuan (5); bakoitza bere etxean (8); bakoitza bere etxera (15); bakoitza bere garaian (12); bakoitza bere kasa (7); bakoitza bere lekuan (31); bakoitza bere tokian (22); bakoitza bere zoroak (8)

bakoitza berean (12); bakoitza berera (7); bakoitza berezia (6); bakoitza berriro (5); bakoitza bertan (5); bakoitza bestearen (5); bakoitza bi (11); bakoitza bost (7); bakoitza da (14); bakoitza desberdina (10); bakoitza desberdina da (6); bakoitza egiteko (8); bakoitza ere (8); bakoitza ezberdina (10); bakoitza ezberdina da (6); bakoitza gure (15); bakoitza hainbat (5); bakoitza hamar (7); bakoitza hiru (6); bakoitza hogei (5); bakoitza kolore (6); bakoitza mundu bat (22); bakoitza nola (14); bakoitza non (18); bakoitza non dagoen (5); bakoitza ondo (6); bakoitza zein (22); bakoitza zer (7)

berri bakoitza (6); bertso bakoitza (10)

disko bakoitza (7); egun bakoitza (21); ekintza bakoitza (5); emakume bakoitza (9); emanaldi bakoitza (6); eraso bakoitza (6); esaldi bakoitza (10); familia bakoitza (7); gauza bakoitza (52); gauza bakoitza bere (28); gene bakoitza (6); gertaera bakoitza (5); gizaki bakoitza (10); gizon bakoitza (13); gutako bakoitza (12); gutariko bakoitza (12); guztiak eta bakoitza (5); haietako bakoitza (26); haietariko bakoitza (7); harri bakoitza (5); hauetako bakoitza (13); haur bakoitza (5); herri bakoitza (9); herrialde bakoitza (5); herritar bakoitza (11); hitz bakoitza (43); hizkuntza bakoitza (6); horietako bakoitza (46); ipuin bakoitza (6); irudi bakoitza (7); jasoaldi bakoitza (6); kantu bakoitza (6); kapitulu bakoitza (6); kasu bakoitza (21); kopek bakoitza (11); lan bakoitza (7); lerro bakoitza (8); letra bakoitza (7); liburu bakoitza (10); maila bakoitza (7); minutu bakoitza (13); mota bakoitza (6); mugimendu bakoitza (7); obra bakoitza (5); parte bakoitza (5); partida bakoitza (17); pauso bakoitza (11); pertsona bakoitza (15); pertsona bakoitza mundu (6); silaba bakoitza (5); talde bakoitza (19); une bakoitza (23); upel bakoitza (5); urrats bakoitza (20); zati bakoitza (20); zer bakoitza (12); zuetako bakoitza (5)

administrazio bakoitzak (5); aizkolari bakoitzak (6); alde bakoitzak (43); alde bakoitzak bere (10); alderdi bakoitzak (47); alderdi bakoitzak bere (22); alderdi politiko bakoitzak (10); aldi bakoitzak (5); artean bakoitzak (5); artista bakoitzak (10); atal bakoitzak (10); atributu bakoitzak (5)

baina bakoitzak (32); baina bakoitzak bere (18); baizik eta bakoitzak (5)

bakoitzak ahal (32); bakoitzak ahal duen (12); bakoitzak ahal zuen (5); bakoitzak ahal zuena (6); bakoitzak argi (5); bakoitzak aukera (6); bakoitzak azken (5)

bakoitzak badaki (10); bakoitzak baditu (11); bakoitzak baditu bere (9); bakoitzak badu (26); bakoitzak badu bere (8); bakoitzak baduela (6); bakoitzak bazuen (11); bakoitzak bazuen bere (6); bakoitzak behar (16); bakoitzak behar duen (5); bakoitzak berak (10); bakoitzak berari (7)

abardurak (5); bakoitzak bere ñ bakoitzak bere (1298); bakoitzak bere aldetik (43); bakoitzak bere arazoak (7); bakoitzak bere ardura (5); bakoitzak bere ardurak (7); bakoitzak bere arrazoiak (5); bakoitzak bere baitan (11); bakoitzak bere berezitasunak (7); bakoitzak bere bidea (34); bakoitzak bere bideari (7); bakoitzak bere bidetik (6); bakoitzak bere burua (15); bakoitzak bere buruari (5); bakoitzak bere erara (26); bakoitzak bere esparruan (6); bakoitzak bere estiloa (5); bakoitzak bere etxean (8); bakoitzak bere ezaugarriak (7); bakoitzak bere gain (5); bakoitzak bere gustuak (5); bakoitzak bere historia (5); bakoitzak bere ikuspegia (6); bakoitzak bere iritzia (15); bakoitzak bere izaera (14); bakoitzak bere izpiritua (5); bakoitzak bere kabuz (8); bakoitzak bere kasa (5); bakoitzak bere lan (5); bakoitzak bere lana (8); bakoitzak bere lehentasunak (5); bakoitzak bere lekua (13); bakoitzak bere lekuan (6); bakoitzak bere maila (6); bakoitzak bere modura (7); bakoitzak bere nortasuna (6); bakoitzak bere nortasunari (5); bakoitzak bere tokia (7); bakoitzak bere zatia (7)

bakoitzak berea (58); bakoitzak bereak (12); bakoitzak berean (5); bakoitzak bereari (16); bakoitzak beren (5); bakoitzak beretzat (10)

bakoitzak beste (23); bakoitzak beste bat (5); bakoitzak bestea (7); bakoitzak bestearen (6); bakoitzak bi (26); bakoitzak bina (6); bakoitzak bizi (5); bakoitzak bost (8)

bakoitzak dauka (7); bakoitzak daukan (7); bakoitzak ditu (9); bakoitzak ditu bere (5); bakoitzak dituen (19); bakoitzak du (25); bakoitzak du bere (15); bakoitzak du berea (5); bakoitzak duela (6); bakoitzak duen (40)

bakoitzak egin (26); bakoitzak egin behar (7); bakoitzak egiten (6); bakoitzak egoki (5); bakoitzak eman (13); bakoitzak erabaki (13); bakoitzak erabaki behar (6); bakoitzak erabakiko (6); bakoitzak erabakiko du (5); bakoitzak erabakitzen (8); bakoitzak ere (15); bakoitzak ere bere (6); bakoitzak esan (5); bakoitzak eskatzen (6); bakoitzak ez (23); bakoitzak ez du (5); bakoitzak gauza (5); bakoitzak geure (5); bakoitzak gorputz (5); bakoitzak gure (15); bakoitzak gustuko (5); bakoitzak gutxienez (5); bakoitzak hainbat (6); bakoitzak har (6); bakoitzak hartu (10); bakoitzak hartzen (5); bakoitzak hiru (18); bakoitzak hiruna (5); bakoitzak hitz (5)

bakoitzak ikusi (10); bakoitzak ikusi beharko (5); bakoitzak izan (21); bakoitzak jateko (5); bakoitzak lan (8); bakoitzak lau (24); bakoitzak lau proba (11); bakoitzak lortu (5); bakoitzak merezi (7); bakoitzak merezi duena (5); bakoitzak modu (6); bakoitzak nahi (57); bakoitzak nahi duen (18); bakoitzak nahi duena (16); bakoitzak nahi zuen (5); bakoitzak nahi zuena (6); bakoitzak nola (5)

bakoitzak orain (5); bakoitzak ordezkari (5); bakoitzak oso (5); bakoitzak partida (6); bakoitzak sei (5); bakoitzak seina (5)

bakoitzak urtean (6); bakoitzak zein (9); bakoitzak zenbat (10); bakoitzak zer (34); bakoitzak zer egin (6); bakoitzak zerbait (9); bakoitzak zuen (8); bakoitzak zuen bere (5)

belaunaldi bakoitzak (12); berri bakoitzak (8); bertso bakoitzak (5); bertso eskola bakoitzak (6); bertsolari bakoitzak (18); biko bakoitzak (17); bikote bakoitzak (25); biztanle bakoitzak (6)

egoera bakoitzak (6); egun bakoitzak (15); elkarte bakoitzak (6); emakume bakoitzak (15); enpresa bakoitzak (21); enpresa bakoitzak bere (7); entzule bakoitzak (6); eragile bakoitzak (19); erakunde bakoitzak (16); erakunde bakoitzak bere (7); erkidego bakoitzak (9); eskola bakoitzak (12); eskualde bakoitzak (6); espezie bakoitzak (5); estatu bakoitzak (26); estatu bakoitzak bere (6); etxe bakoitzak (11); euro bakoitzak (6); euskalki bakoitzak (5); familia bakoitzak (12); garai bakoitzak (13); garai bakoitzak bere (5); gauza bakoitzak (27); gauza bakoitzak bere (9); gero bakoitzak (10); gizabanako bakoitzak (9); gizaki bakoitzak (20); gizaki bakoitzak bere (5); gizarte bakoitzak (6); gizon bakoitzak (19); gizon bakoitzak bere (8); gorputz bakoitzak (6); gutako bakoitzak (21); gutarik bakoitzak (10); gutariko bakoitzak (30); haietako bakoitzak (26); haietariko bakoitzak (10); hauetako bakoitzak (20); hauetako bakoitzak bere (5); haur bakoitzak (8); hautagai bakoitzak (10); herri bakoitzak (59); herri bakoitzak bere (26); herrialde bakoitzak (64); herrialde bakoitzak bere (31); herritar bakoitzak (21); hiritar bakoitzak (5); hitz bakoitzak (23); hizkuntza bakoitzak (15); horietako bakoitzak (55); horietako bakoitzak bere (12); horietariko bakoitzak (6); horretan bakoitzak (5)

idazle bakoitzak (7); ikasle bakoitzak (12); ikastetxe bakoitzak (5); ikusle bakoitzak (5); irakasle bakoitzak (7); jardunaldi bakoitzak (11); jardunaldi bakoitzak lau (10); jokalari bakoitzak (28); jokalari bakoitzak bere (9); kide bakoitzak (22); kide bakoitzak bere (5); klub bakoitzak (7); kultura bakoitzak (6); lagun bakoitzak (7); langile bakoitzak (11); letra bakoitzak (8); liburu bakoitzak (13); lurralde bakoitzak (10); maila bakoitzak (7); mota bakoitzak (8); mugimendu bakoitzak (6); multzo bakoitzak (6); musikari bakoitzak (6); nahiz eta bakoitzak (10); nazio bakoitzak (16); nazio bakoitzak bere (8); norbanako bakoitzak (5)

partaide bakoitzak (7); pauso bakoitzak (6); pertsona bakoitzak (26); pertsonaia bakoitzak (6); pilotari bakoitzak (15); politiko bakoitzak (19); politiko bakoitzak bere (5); preso bakoitzak (8); saio bakoitzak (8); segalari bakoitzak (5); sektore bakoitzak (10); sindikatu bakoitzak (10); talde bakoitzak (102); talde bakoitzak bere (15); taldekide bakoitzak (5); traineru bakoitzak (5); txapelketa bakoitzak (6)

unibertsitate bakoitzak (6); zati bakoitzak (18); zati bakoitzak bere (5); zelula bakoitzak (7); zentro bakoitzak (6); zuetako bakoitzak (10); zuetariko bakoitzak (6)

bakoitzarekin batera (5); bakoitzarekin hiruna minutuko (5

harri bakoitzarekin (6); hitz bakoitzarekin (8); horietako bakoitzarekin (5)

alderdi bakoitzaren (17); artista bakoitzaren (10); atal bakoitzaren (5); baita bakoitzaren (5)

bakoitzaren alde (7); bakoitzaren amaieran (13); bakoitzaren arabera (25); bakoitzaren atzean (23); bakoitzaren atzetik (5); bakoitzaren aurrean (18); bakoitzaren aurretik (11); bakoitzaren azpian (10); bakoitzaren baitan (35); bakoitzaren balioa (5); bakoitzaren barruan (20); bakoitzaren beharrak (5); bakoitzaren berezitasunak (8); bakoitzaren bukaeran (6); bakoitzaren buru (5); bakoitzaren egoera (12); bakoitzaren egoeraren (6); bakoitzaren esku (19); bakoitzaren esku dago (5); bakoitzaren ezaugarri (5); bakoitzaren ezaugarriak (7); bakoitzaren ezaugarrien (5); bakoitzaren gainean (20); bakoitzaren gaineko (6); bakoitzaren hasieran (7); bakoitzaren historia (6); bakoitzaren indarra (5); bakoitzaren inguruan (11); bakoitzaren interesak (5); bakoitzaren iritziak (5); bakoitzaren izaera (10); bakoitzaren izena (7); bakoitzaren jarrera (7); bakoitzaren lana (7); bakoitzaren maila (5); bakoitzaren nondik (5); bakoitzaren nortasuna (7); bakoitzaren ondoan (8); bakoitzaren ondoren (25); bakoitzaren ordez (6); bakoitzaren ostean (13); bakoitzaren sasoia (5); bakoitzaren truke (7)

berri bakoitzaren (5); egile bakoitzaren (5); egun bakoitzaren (5); enpresa bakoitzaren (6); errima sail bakoitzaren (5); eskualde bakoitzaren (6); estatu bakoitzaren (21); estatu bakoitzaren esku (6); etxe bakoitzaren (5); fase bakoitzaren (5); gauza bakoitzaren (17); gizabanako bakoitzaren (6); gizaki bakoitzaren (15); gizon bakoitzaren (8); gutako bakoitzaren (11); gutako bakoitzaren baitan (5); gutariko bakoitzaren (13); guztien eta bakoitzaren (5); haietako bakoitzaren (9); haietariko bakoitzaren (6); haur bakoitzaren (6); herri bakoitzaren (17); herrialde bakoitzaren (26); herritar bakoitzaren (12); hitz bakoitzaren (16); hizkuntza bakoitzaren (13); horietako bakoitzaren (29); idazle bakoitzaren (6); ikasle bakoitzaren (7); jokalari bakoitzaren (7); kide bakoitzaren (9); langile bakoitzaren (8); leku bakoitzaren (5); lerro bakoitzaren (6); liburu bakoitzaren (7); maila bakoitzaren (5); mota bakoitzaren (13); nazio bakoitzaren (11); obra bakoitzaren (7); osagai bakoitzaren (5); partida bakoitzaren (7); pertsona bakoitzaren (25); politiko bakoitzaren (5); preso bakoitzaren (7); sail bakoitzaren (13); sektore bakoitzaren (5); talde bakoitzaren (26); zati bakoitzaren (11)

bakoitzarentzat eta (6); zuen bakoitzarentzat (5)

adigai bakoitzari (6); atal bakoitzari (5)

bakoitzari bere (102); bakoitzari bere egintzen (5); bakoitzari bere izena (7); bakoitzari berea (43); bakoitzari berea eman (7); bakoitzari buruz (9); bakoitzari buruzko (10); bakoitzari dagokion (46); bakoitzari dagokiona (8); bakoitzari dagokionez (5); bakoitzari dagozkion (13); bakoitzari eman (11); bakoitzari eta (10); bakoitzari nola (6); bakoitzari zegokion (9); bakoitzari zein (8); bakoitzari zer (9); bakoitzari zor (5)

dio bakoitzari (5); egun bakoitzari (5); familia bakoitzari (6); gauza bakoitzari (15); gauza bakoitzari bere (8); gizaki bakoitzari (6); gutako bakoitzari (6); haietako bakoitzari (7); herri bakoitzari (5); herri bakoitzari bere (5); herritar bakoitzari (6); hilabete bakoitzari (6); hitz bakoitzari (7); hizkuntza bakoitzari (5); horietako bakoitzari (18); kasu bakoitzari (5); komunitate bakoitzari (5); mota bakoitzari (6); pertsona bakoitzari (10); talde bakoitzari (9); zati bakoitzari (5); zigor bakoitzari (8)

alde bakoitzean (28); aldi bakoitzean (80); atal bakoitzean (13); atomo bakoitzean (5); aukera duen bakoitzean (8); auzo bakoitzean (5)

bakoitzean aurkitzen (7); bakoitzean aurrera (5); bakoitzean bana (7); bakoitzean bat (8); bakoitzean bere (16); bakoitzean bertako (7); bakoitzean beste (7); bakoitzean bezala (8); bakoitzean bi (27); bakoitzean bi orduko (6); bakoitzean bina (8); bakoitzean bost (6); bakoitzean dauden (5); bakoitzean egin (5); bakoitzean egiten (11); bakoitzean gauza (9); bakoitzean gauza bera (5); bakoitzean gertatzen (8); bakoitzean gutxienez (6); bakoitzean hamar (5); bakoitzean hiru (11); bakoitzean izen (6); bakoitzean lau (9); bakoitzean nire (5); bakoitzean talde (7); bakoitzean zein (8); bakoitzean zenbat (5); bakoitzean zer (28); bakoitzean zer egin (7); bakoitzean zerbait (10)

barruti bakoitzean (9); behar zuen bakoitzean (8); bertso bakoitzean (7); bihurgune bakoitzean (8); botatzen zuen bakoitzean (5); dagoen bakoitzean (9); den bakoitzean (106); diodan bakoitzean (7); diogun bakoitzean (5); dion bakoitzean (7); dioten bakoitzean (6); diren bakoitzean (22); ditudan bakoitzean (11); dituen bakoitzean (8); dituzten bakoitzean (6); dudan bakoitzean (71); duen bakoitzean (86); dugun bakoitzean (33); duten bakoitzean (35); duzun bakoitzean (8)

egiten den bakoitzean (7); egiten dudan bakoitzean (6); egiten duen bakoitzean (7); egiten dugun bakoitzean (5); egiten genuen bakoitzean (6); egiten zuen bakoitzean (24); egoera bakoitzean (7); egun bakoitzean (24); emanaldi bakoitzean (6); ematen zuen bakoitzean (5); eraso bakoitzean (10); eremu bakoitzean (9); esaldi bakoitzean (7); esku bakoitzean (7); eskualde bakoitzean (13); estatu bakoitzean (5); etapa bakoitzean (7); etxe bakoitzean (18); gai bakoitzean (6); garai bakoitzean (20); garen bakoitzean (20); gauza bakoitzean (6); gela bakoitzean (13); geldialdi bakoitzean (5); genuen bakoitzean (12); gertatzen den bakoitzean (6); ginen bakoitzean (9); gune bakoitzean (5); haietako bakoitzean (6); haietariko bakoitzean (6); hartzen zuen bakoitzean (6); hasten zen bakoitzean (5); hauetako bakoitzean (7); herri bakoitzean (34); herrialde bakoitzean (27); hiltzen den bakoitzean (5); hiri bakoitzean (12); historiko bakoitzean (5); hitz bakoitzean (13); hizkuntza bakoitzean (6); horietako bakoitzean (34)

ikastetxe bakoitzean (5); ikusten duen bakoitzean (5); ikusten ninduen bakoitzean (5); ikusten zuen bakoitzean (19); itzultzen zen bakoitzean (6); izan den bakoitzean (5); izan duen bakoitzean (7); jardunaldi bakoitzean (12); jokaldi bakoitzean (8); jotzen zuen bakoitzean (7); kantonamendu bakoitzean (7); kantu bakoitzean (6); kasu bakoitzean (51); kolpe bakoitzean (8); leku bakoitzean (13); lerro bakoitzean (13); liburu bakoitzean (6); lurralde bakoitzean (10); mahai bakoitzean (5); maila bakoitzean (12); minutu bakoitzean (5); momentu bakoitzean (5); multzo bakoitzean (14); norabide bakoitzean (14)

obra bakoitzean (6); partida bakoitzean (30); pasatzen zen bakoitzean (5); pauso bakoitzean (28); pentsatzen dudan bakoitzean (8); pisu bakoitzean (5); portu bakoitzean (5); proba bakoitzean (6); probintzia bakoitzean (5); sail bakoitzean (10); saio bakoitzean (14); sasoi bakoitzean (5); segundo bakoitzean (6); talde bakoitzean (15); toki bakoitzean (10); txanda bakoitzean (23); txanda bakoitzean bi (6)

une bakoitzean (51); une bakoitzean zer (9); urrats bakoitzean (16); urte bakoitzean (8); zaion bakoitzean (9); zaren bakoitzean (11); zati bakoitzean (27); zegoen bakoitzean (7); zen aldi bakoitzean (6); zen bakoitzean (90); zion bakoitzean (21); zioten bakoitzean (5); ziren bakoitzean (24); zituen bakoitzean (14); zitzaidan bakoitzean (5); zitzaion bakoitzean (13); zuen bakoitzean (153); zuten bakoitzean (29)

akzio bakoitzeko (16); alde bakoitzeko (7); alderdi bakoitzeko (9); aldi bakoitzeko (16); alor bakoitzeko (5); arima bakoitzeko (6); arkume bakoitzeko (7); arkume bakoitzeko lau (6); arlo bakoitzeko (12); atal bakoitzeko (8)

bakoitzeko bana (7); bakoitzeko bat (16); bakoitzeko bi (48); bakoitzeko bi orduko (6); bakoitzeko hamar (7); bakoitzeko hiru (15); bakoitzeko irabazleak (7); bakoitzeko lau (9); bakoitzeko lau kilo (6); bakoitzeko lehen (34); bakoitzeko lehen bi (7); bakoitzeko lehen biak (5); bakoitzeko ordezkari (9); bakoitzeko sei (10); bakoitzeko zenbat (5)

biko bakoitzeko (7); biko bakoitzeko aizkolariak (7); bikote bakoitzeko (8); biztanle bakoitzeko (12)

egindako urte bakoitzeko (23); egun bakoitzeko (37); enpresa bakoitzeko (9); erkidego bakoitzeko (6); eskualde bakoitzeko (12); esparru bakoitzeko (6); estatu bakoitzeko (26); etxe bakoitzeko (7); euro bakoitzeko (5); garai bakoitzeko (10); hektarea bakoitzeko (9); herri bakoitzeko (17); herrialde bakoitzeko (39); hilabete bakoitzeko (9); hiri bakoitzeko (7); hitz bakoitzeko (8); ikasle bakoitzeko (8); ikasturte bakoitzeko (5); kilo bakoitzeko (5); koadro bakoitzeko (6); langile bakoitzeko (15); leinu bakoitzeko (12); leinu bakoitzeko bat (7); leku bakoitzeko (6); litro bakoitzeko (9); lurralde bakoitzeko (7); maila bakoitzeko (7); metro kubiko bakoitzeko (6); minutu bakoitzeko (7); multzo bakoitzeko (56); multzo bakoitzeko bi (5); multzo bakoitzeko lehen (27)

oin bakoitzeko (6); ordu bakoitzeko (5); partida bakoitzeko (18); pertsona bakoitzeko (10); postu bakoitzeko (8); postu bakoitzeko bi (5); sail bakoitzeko (6); saio bakoitzeko (7); segundo bakoitzeko (7); sektore bakoitzeko (5); talde bakoitzeko (16); toki bakoitzeko (7); tona bakoitzeko (7); txanda bakoitzeko (10); txanda bakoitzeko bi (6)

urrats bakoitzeko (5); urte bakoitzeko (48)

egun bakoitzerako (6)

alde bakoitzetik (13); bakoitzetik bi (5); leinu bakoitzetik (6); mota bakoitzetik (6); multzo bakoitzetik (6)

aldi bakotx (5); presuna bakotx (6); talde bakotx (5); urte bakotx (6)

bakotxa bere (51); bakotxa gure (8)

bakotxak badu bere (5); bakotxak behar (10); bakotxak behar du (5); bakotxak berak (8); bakotxak bere (154); bakotxak berea (6); bakotxak beren (6); bakotxak egin (7); bakotxak gure (14); bakotxak nahi (8); familia bakotxak (6); gutarik bakotxak (13); haur bakotxak (5); herri bakotxak (6)

talde bakotxak (7)

bakotxari bere (7); bakotxari berea (5)

herri bakotxeko (7)


bakoizka adlag banaka.

Egun bakoitza, piezetako bakoitza, Scheherazaderen gauetako bakoitza, bere horretan, hutsaren hurren da, arnasaldi bat besterik ez; aldiz, bakoizka hartu eta multzora biltzen direlarik, bizitza bat osatzen dute, puzzle bat, ipuin bilduma bat, edo, beharbada, eleberri bat.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 139. orr.


bakoiztar izond indibidualista.

Konflikto nagusia norbere kontzientzia bakoiztarraren eta, zalantza gabe maite dugun [...] baina ja "konbentzitzen" ez gaituen gizarte honen balioen artean daukagu.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 74. orr.


bakoiztasun iz bakarra denaren nolakotasuna.

Bakoitzaren ahotsa beste baten aldean desberdina da, eta ez da kontua oso desberdina ote den aztertzea, baizik eta ahots desberdintasun horrek bakoitzari bere bakoiztasuna ematen diola, berezko ezaugarria, ahotsa entzunda soilik jakin baitaiteke nor nor den.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 66. orr.

Norbakoitza bere bakoiztasun setiatuan larri.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 276. orr.

Haren bakoiztasunaz eta berezitasunaz biluztu, eta besteak bezalako zenbaki soil bihurtu zuen Arkitasek bata!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 116. orr.

Horra zergatik, Platonek bakoiztasunaren eta aniztasunaren auzia aipatu-eta erakusten zuen menturaz politikariak har zezakeela eredutzat ehulea.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 105. orr.


bakoiztu, bakoitz/bakoiztu, bakoizten da/du ad bakar bihurtu.

Hala hazitakoen iritziak eta ideiak isolatu eta bakoiztu egiten dira, eta estatu-gizon batek behar dituen dohainak ezinezko bihurtzen zaizkie.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 246. orr.


bakotx ik bakoitz.

baktereologiko ik bakteriologiko.

bakteria ik bakterio.

bakterio 1 iz izaki bizidun zelulabakarra, gunerik gabea, oso egitura bakunekoa.

Giza gorputza prestatuta dago hainbat mikrobio, birus, bakterio, onddo eta parasitok kalterik egin ez diezaioten.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 119. orr.

Antibiotikoei aurre egiteko gai diren bakterioak zabaldu egin dira.  Berria - Gaiak   2004-06-16

Nahiz eta mikrobio eta bakterio askok erasotzen gaituzten, antigorputz sendoak ditugu.  Berria - Euskal Herria   2004-10-23

Biokimikariak eta genetistak lankidetza estuan aztertzen hasi dira material bera, bizidunetatik sinpleena: bakterioak eta birusak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 103. orr.

Bakterioek eragindako meningitis kasuetan ohikoena.  Berria - Euskal Herria   2004-10-12

Proteina arrotzek (bakterioek, esate baterako) gorputza inbaditzen duten guztietan, granulozitoak, mobilizatu, eta gertalekura abiatzen dira prestu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 160. orr.

Bakterioak erabiliko ditugu lixibatuak garbitzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-02-25

Hestean dauden bakterio batzuek sortzen dute B bitamina, eta A bitamina ere gorputzean fabrikatu daiteke, karotenotik abiatuta.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 214. orr.

Gaixotasuna eztarriko minaren bakterioaren aldaera batek eragiten du.  Berria - Gaiak   2004-07-29

Antigorputz batzuek eragin kimikoa dute eta bakterioek sorturiko pozoia neutralizatzen dute.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 162. orr.

Bakterioa isolatuta bazuten ere, inork ez zien sinestu.  Berria - Gaiak   2006-01-03

Bakterioen kromosomaren zirkularitatea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 69. orr.

Bakterioen bitartez proteina baliagarriak ekoiztea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 193. orr.

Bakterioen ziklo metabolikoan zehar polimeroa osatzen da.  Berria - Gaiak   2006-04-06

Garai batean ere hala ibili behar izan bainuen, hari esanez Leirek hartzen zituèn tratamenduko xarabeak -inmuno-eskasiak piztutako neumozistis bakterioaren aurkakoak- bitaminak zirela.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 251. orr.

'Estaphylococcus aureus' bakterioak 5.000 heriotza eragiten ditu urtean Erresuma Batuko ospitaleetan Pats bat da izerdia, eta munduan ikaragarri jakiten hasi ginenetik, gaizkinak ditu berekin, eta bakterioak, eta bestelako herioak.  Berria - Gaiak   2004-12-16

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Harold Morowitz mikrobiologoak bakterio sinpleak aztertzea proposatu zuen.  Berria - Gaiak   2004-08-08

Ultzera zuten pertsonen biopsiak aztertzerakoan ultzera inguruan bakterio bereziak zeudela ikusi zuten.  Berria - Gaiak   2006-01-03

Bakterio arriskutsuen seinalea jasotzen duten errezeptoreak blokeatzen dituzte, zelula immuneetan.  Berria - Gaiak   2004-08-31

Ez du zehazten ea bakterio transgenikoak erabiltzen dituzten jogurtek beren etiketetan adierazi behar duten edo ez.  Berria - Euskal Herria   2004-04-18

Bakterio edo birus motelduekin -hau da, laborategiko hainbat hazkuntza-saio edo animaliekin egindako hainbat esperimentu pasatu dituzten organismoekin- egindako txerto "bizia" erabilita.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 163. orr.

Batzuetan, nahikoa izaten da "hildako" txerto bat -bakterio edo birus hilak- injektatzea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 162. orr.

'Rhodococcus equi' bakterio patogenoaren genoma aztertuko dute.  Berria - Gaiak   2004-06-15

Kutsaraz zitekeen zenbait bakterio nahiz birus patogenorekin, baina akuria zen bakteriologoen aztergai behinena.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 81. orr.

Badakigu arma txar horien jabe izaiteaz akusatu dutela Ingalaterrak eta Amerikak, orainokoan nehork aurkitu ez baditu ere delako arma bakteriozkoak.  Herria   2003-07-24

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zelulosa almidoi bihurtzeko gaitasuna duen bakterio-populazio bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 213. orr.

Bakterio andui jakin batzuek zenbait gaitz saihesten dituztela egiaztatua dago.  Berria - Gaiak   2004-08-29

Bi bakterio mota izan ditzakete: lactobacilus-a eta bifidobacterium-a.  Berria - Gaiak   2004-08-29

Bazen artean ere egitekorik franko hobeki ulertzeko bakterio-zelularen funtzionamendua eta haren genetika. Horrek bidea eman zuen bakterio-zelularen eta haren zenbait funtzioren analisi genetikoari ekiteko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 85. orr.

Bazegoen, gastu handirik gabe, zelula-laborategi gisa tresnatzea bakterio-laborategia.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 79. orr.

Birus jakin bat gai zen demagun A eta B bi bakterio-ondotan ugaltzeko, berez A ondoan prestatua izanik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 29. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bakterio mota (4); bakterio zelularen (3); bakterioak eragindako (3); bakterioek eragindako (4); bakterioek eragindako (4)


bakteriodun izlag bakterioak dituena.

Jakintsun hori zen, nehor izaitekotz, Saddam Husseinen segeretuzko arma bakteriodun famatu heietaz zerbait jakin zezakeena. Eta egin, bakteriodun hautsak bere egitekoa egin du.  Herria   2003-07-24


bakteriofago izond birusez mintzatuz, bakterioak suntzitzen dituena.

Berrogeita hamarreko urteetan zehar, bakteriofagoak -hots, bakterioei erasotzen dieten birusak- ikertzen ari zirenek fenomeno harrigarri bat agerrarazi zuten.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 29. orr.

Mutante sail ez nolanahiko bat, haietariko asko guztiz ezustekoak, hala nola lambda bakteriofagoaren eta laktosa sistemaren kiribil erregulatzaileetan bakarturiko mutante negatibo azpiratzaileak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 69. orr.


bakteriologiko (orobat baktereologiko) izond bakterioen azterketari dagokiona.

Surfriderrek aztertzen duen kutsadura mota bakteriologikoa da nagusiki.  Berria - Euskal Herria   2004-07-02

Arma atomiko edo bakteriologikoekin.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 351. orr.

Terrorismoa», krimen antolatua eta arma nuklear, kimiko eta bakteriologikoak dira, adituen ustez, mende honetako mehatxu berriak eta, ondorioz, arma nuklearrak ugaltzea eragotzi behar dela uste dute.  Berria - Mundua   2004-12-03

Iazko udan euri guti izan zen eta horrelakoetan ez da kutsadura baktereologikorik izaten.  Berria - Euskal Herria   2004-07-02


bakteriologo iz bakterioen azterketan aditua den pertsona.

Kutsaraz zitekeen zenbait bakterio nahiz birus patogenorekin, baina akuria zen bakteriologoen aztergai behinena.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 81. orr.


baktriar izlag/iz antzinako seleukotar inperioko herrialde zen Baktriari dagokiona; Baktriako herritarra.

Marko Varronek diosku Ponpeioren garaian -Mitridatesen kontrako gerran- jakin zela zazpi egunetan Indiatik baktriarren herrira joan zitekeela.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 30. orr.

Haien arrastotik pauso baldarrez ehun dromedario etorri ziren, baktriarrak arrazaz, Alejandro Magnus ezagutu zutenen ondorengoak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 143. orr.

Bietan erabiliena izan zen lehorreko bidea aztertzen dugunean, konturatzen gara ez zuela ireki bake-jende indiko edo sinikoak, baizik eta Gizarte Heleniko kanpotar baten baktriar greziar aitzindariek eta greziar haien ondorengo kusana barbaroek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 241. orr.

Baktriar Greziar Inperio baten ondorengo Kusana estatuan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 233. orr.


bakulu iz apezpikuek eta abadeek, beren aginpidearen sinbolo gisa, erabiltzen duten makila luze eta goialdean makotua.

Zinez, Klemente VII.aren bakuluarekin baino kezkatuago eta arduratuago zegoen Mignon enearekin.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 478. orr.

Apezpikuek, inkisidoreek eta bertze elizgizonek ere hobe liketek teleskopioa begian ezen ez bakulua eskuan...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 101. orr.


bakun izond osagai bakarra duena; osagai gutxi dituena.

Substantzia bakuna, hots, atomoa.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 222. orr.

Gero, autobus-geltokira joango gara eta New Yorkerako bidaia-txartela bakuna erosiko diozu zure MasterCard txartelarekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 316. orr.

Aurrerantzean aski izango da gehiengo bakuna, hau da, bozen erdia gehi bat.  Berria - Harian   2005-04-05

Pentsatzen jarriz gero, esan lezake soldata ziur baten amu bakunari erraz egin ziola kosk, errazegi.  Berria - Kultura   2006-04-13

Hots bakun bakoitza ikur grafiko bakar batez dago irudikatua, eta alderantziz ere, ikur bakoitza hots bakun bati, beti berberari, dagokio.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 68. orr.

Zure errealitatea, bakuna eta bakarra dela dioten fikzio autonomoak.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 138. orr.

Pentsatzea ere sinplea eta bakuna da nonbait filosofo honentzat.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 143. orr.

Xinplea, bakuna eta xotila dirudi.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 18. orr.

Gizakia ere bakuna eta anizkuna da batera.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 303. orr.

Edertasuna, beraz, propietate bakuna da, ezin analiza daitekeena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 237. orr.

Formak, bakunak zein konplexuak, garrantzi handiko adierazpen-elementutzat hartu izan direla beti.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 263. orr.

Bakuna ala plurala da?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 45. orr.

'Giza zaldia, zentauroa' eta fantasiazko beste figura batzuk bezala, egiazko izaki baten izen bakun edo osatu banaz deituak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 154. orr.

Zelula bizi bakunez eratutako geruza gutxi batzuk osatzen dute epidermisa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 70. orr.

Perpaus bakun baten eta errealitatearen arteko erlazioak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 132. orr.

Makilek, berriz, ez dute funtzionatzen unitate bakun gisa, baizik eta sortaka elkarturik konektatzen zaizkio ikusmen-nerbioari.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 96. orr.

Herrialde industrializatu berri bakoitza, zein bere modura, fabrikatzen errazak ziren produktu bakunak esportatzen hasi zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 118. orr.

Hona hemen, bada, egintza ezberdinak, aniztasunik gabeko ahalmen bakun bakarretik isuriak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 131. orr.

Perspektiba linealaren legeak aski bakunak dira geometriaren ikuspegitik, eta ongi ezagutzen dira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 41. orr.

Oroitzapenaren tresna den neurrian, "ekonomikoa" da eskema, irudikatzen duena baino bakunagoa izan behar baitu.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 81. orr.

Hor atributu ugari balira, betiereko gauza asko genituzke; baina ez dago "batasunik", esentzia bakar eta bakuna onartuz ez bada.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 123. orr.

Logika arruntak ere jadanik honen adibidea ematen dit, alegia, bere ekintza bakun oro osoki eta sistematikoki zenba daitekeela.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 21. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bakuna den aldetik (4); bakuna izan (5); bakuna naiz (3); bakuna zen (3); errepresentazio bakuna (4); ez da bakuna (4); ideia bakun (3); izaera bakunaren (4); substantzia bakun (9); substantzia bakuna (12); zerizan bakuna (3)


bakunatu, bakuna(tu), bakunatzen du ad txertoa jarri.

Bakunatu egiten gintuela esaten zuen Lutxok, alproja hark, animatu asmotan zer edo zer esan behar zuelako.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 151. orr.

Edozer jasateko adina indar dugula jakiteak bakunatu egiten gaitu, bota zidan egun horietako batean Lutxok.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 151. orr.


bakundu, bakun(du), bakuntzen da/du ad bakun edo bakunago bihurtu.

Borragomaz ezabatu, soildu, bakundu, ahaztu: hara zer egin zuen Talesek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 53. orr.

Lanabes materialei dagokionez, berriz, hainbesteraino bakundu zituzten greziar geometrek beren baliabideak, non azkenean ez baitzituzten erregela eta konpasa baizik onartu!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 201. orr.

Horrek ere zuk lehen aipatzen zenuen lore sorta horren antza izango luke, era horretara ez bailitzateke behar den edertasun osoa lortuko, bakundu ezina baita, urrea eta egia bezala.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 38. orr.


bakungaitz izond bakuntzen zaila.

Unitate sinple eta bakungaitzak ez diren hitzak ez dira funtsean bereizten esaldi ataletatik, hau da, sintaxi gertaeretatik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 172. orr.

Beharrezkoa da, hortaz, fonemen taula bitaratzea [...] eta honako eran finkatzea unitate bakungaitzen zerrenda.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 82. orr.

Familia bereko hitz guztiek duten osagai bakungaitz honi erro esaten zaio.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 228. orr.


bakunindar iz M. Bakunin errusiar anarkista iraultzailearen jarraitzailea.

Estimazio handirik gabe erretiratu behar izan zuen, Metxak ukabila bekoki albora eraman baitzuen, bakunindarren antzinako agurra egin zion.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 268. orr.


bakunki izond osagai bakarrekoa.

Espazioaren zatiketa bere osakide baten (bakunkia) geratuko balitz, orduan baldintzatugabekiaren ideiarentzat txikiegia da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 188. orr.

Berbaitango gauzaren barnekoaren oinarritzapena bakunkia da, beraz.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 132. orr.

Bakunkia abstrakzioan eta bakunkia objektuan osoki ezberdinak direnez, eta lehen adieran bere baitan ezein anizkuntasunik jasotzen ez duen niak, bigarrenean, arima esan nahi duenez, adigai oso konplexua izan daitekeenez, hots, bere azpian asko barnebildu eta ezaugarritzen duenez gero, orduan paralogismo bat aurkitzen dut.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 266. orr.


bakuntasun 1 iz bakuna denaren nolakotasuna.

Bakuntasuna eta kanpoko bizitzaren distira zen Thoreau.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 23. orr.

Luluk grazia, maltzurkeria eta gatza nahikoa eta sobera zituela erakutsi zion Hurtadori; baina neska batek behar duen xarma nagusia falta zuen: tolesgabetasuna, bakuntasuna, xalotasuna.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 89. orr.

Ez duzu bada nire gutunean zureak eskas duen hura baizik kausituko, egiatasuna eta bakuntasuna.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 392. orr.

Guk greko zaharrok jende ideiaren bakuntasuna eta bere aniztasunaren osotasuna ororen gainetik jartzen dugu.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 130. orr.

Apertzepzioa zerbait erreala da, eta bere bakuntasuna jadanik bere ahalgarritasunean datza.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 157. orr.

Subjektu baten errepresentazioaren bakuntasuna ez da horregatik subjektuaren bakuntasunaren ezagutza.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 163. orr.

Hura bera ez dugu ez baieztatzen ez ukatzen, zeren guztiaren kausa betegin eta bakuna baita baieztapen ororen gainetik, eta haren bikaintasuna ukapen ororen gainetik dago bere bakuntasunean gauza orotatik alderatua dagoelako eta horiek gainditzen dituen haraindi batean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 5. orr.

2 (izenondoekin)

Hor ere, artearen eta teknikaren harreman tinkoak, bakuntasun hunkigarri bat eratzen dutela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 104. orr.

Badira, beraz, bakuntasun solidoko lehenkiak, zati minimoetan estuki bateginak, eta ez hauen biltzetik bateratuak, bakuntasun eternaletik indartuak baizik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 65. orr.

Margolanen bakuntasun erabatekoak, marrazkien biluztasunak, ikuslearen arreta osoa bereganatzen zuten.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 41. orr.

Tratatu honetako kapitulu batzuetan Jainkoarengan (gorets bedi!) osaerarik izatea ezinezkoa dela frogatuko zaizu, Bera bakuntasun hutsa baita, azken mailara eramana.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 152. orr.

Jainkoa (gorets bedi!), frogatu denez, "beharrezko" existentzia daukan izakia da, eta, ondorioz, beharrezko existentzia horri bakuntasun absolutua dario, erakutsiko dudanez.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 154. orr.

Ez du aintzat hartzen poetaren obra -eguna bezain argia, guztiz harmonikoa, bakuntasunik zentzuzkoenaz jantzia-.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 301. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bakuntasun absolutua (3)


bakuometro iz atmosferikoa baino baxuagoak diren presioak neurtzeko tresna.

Ponparen zarata motelago eta geldoago bilakatua zen kolpetik, alegia bortxaz ibilki: hain zuzen ere, bakuometroaren orratza, hatz mehatxari baten gisa, zerorantz igoz zihoan ostera, eta, hara, gradurik gradu, eskuinetarantz makurtzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 217. orr.


bal ik bala2.

bala-bala adlag barra-barra.

Banekien (zurrumurruak bala-bala zebiltzan Iparraldeko iheslarion artean) Euzko Jaurlaritza aspalditik gauzak antolatzen hasia zela.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 29. orr.

Egun hartan, ordea, bala-bala barreiatutako plater hegalariena tokatzen zen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 47. orr.

Erakundeak bala-bala doaz, bata bestearen atzetik, eurotariko ezein ere finkatu gabe, eta iraultzaren izpiritua eurotan guztiotan jartzen da.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 41. orr.

Egun hartan, ordea, bala-bala barreiatutako plater hegalariena tokatzen zen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 47. orr.


bala1 1 iz su armetako jaurtigaia, gehienetan berunezkoa.

Fusilak milaka, eta miloi bat bala.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 190. orr.

Armairua ireki, aitaren ezkontzako trajetik pistola atera, bala sartu, tiro egiteko prest ipini.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 226. orr.

Tiro bat aditu zen, eta bala bat pasatu zitzaion buru gainetik.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 201. orr.

Bala bat errekamaran sartuta, armak pisuagoa ematen zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 77. orr.

Automatikoa zen, eta kargadorean 36 bala sartzen ziren.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 42. orr.

Balaren kalibrea Pizzik eskuan zuen errebolberraren berbera zela.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 335. orr.

Ezpata, pistola, bolboraren adarra eta balen zaku txikia.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 189. orr.

Pare-pareko harmailetatik etorri zen tiroa, iritsi zen bala, preferentziatik alegia.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 133. orr.

8 cm-ra izan zen lehenengo tiroa, eta David gaixoak zanbuluka kaleraino irtetea lortu zuenean, beste bost tiro bota zizkion, pistolak sei bala bakarrik zituelako seguru asko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 168. orr.

-Balaren azala aurkitu beharko genuke hemen orduan! -ihardetsi zion karabineroak-.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 348. orr.

Balak burua zeharkatu dio.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 128. orr.

Abere nekatuaren gorpua astunki abaildu zen, burua zulatu zion balak tona bat pisatuko balu bezala.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 15. orr.

Antonio Blanco Rico koronela hamahiru balak zulatu zuten.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 286. orr.

Zilarrezko papera bezala zulatzen dute balek auto baten karrozeria.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 200. orr.

Ikusi zuten bala bat falta zitzaiola errebolberrari.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 335. orr.

Bala bat gordetzen dionaren beldur.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 144. orr.

Harrigarria da bala batek egiten duen inpaktuaren soinua.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 131. orr.

Balak izterrean utzi zizun seinalea etorri zaizu gogora.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 212. orr.

Kristoren eskumuturra bala batek zulatuta zegoen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 345. orr.

-Inork ez dik uste bala batek esleitua daukanik.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 34. orr.

Altzairuzkoa dik azala liburuak eta hark gerarazi zioan bala!  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 135. orr.

Gainetik sentitzen genuen balen ziztua.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 105. orr.

Arrasto haiek balarenak izan behar baitzuten, inondik ere.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 96. orr.

Tiroa bota baino une bat lehentxeago ikusi nuen gizon hura, eta salto egin nuen, "Che"ri bultza egiteko, balaren ibilbidetik hura ateratzeko.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 257. orr.

Buruan pistola jarri, eta balarik gabeko tiroa bota zioten.  Berria - Euskal Herria   2006-04-20

Ehunka galdera egin zizkidaten balen aurkako gerruntzetan zeuden tipo batzuek.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 54. orr.

Horietako batek soinean zuen, oraindik, balen aurkako jaka.  Berria - Mundua   2004-04-01

Putakume bakoitzak bala bat merezi badu, hasiko al gara hemendik Moskurako trenbideak funditzen balak egiteko.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 260. orr.

Angelina bala bezala doa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 168. orr.

Azken bala jaurtia izan artean, azken bonba jaurtia izan artean, jarraitu egin behar nuen haien bila.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 121. orr.

Boto paperak balak baino eraginkorragoak direla jarriko dugu agerian.  Berria - Mundua   2004-12-24

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ziur zegoen ez zuela inor hil, bala galduren batek jota ez bazen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 110. orr.

FALen zauriak oso larriak dira, bala handiak dira, batzuetan barruan lehertzen direnak.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 107. orr.

Poliziak lehergailu negarrarazleak botatzen eta kautxuzko balekin tiroka hasi zen, baina bala hilgarriak baliatu zituen gero.  Berria - Mundua   2006-04-21

Paretik, preferentziatik, jaurti duten bala isilak kopeta zulatu dio, garbi, espanturik gabe, ia dotoreziaz esango nuke.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 130. orr.

Itxaroteko esan genion ezpain-ertzetik, itxoin ezak, HP, baina gorrarena egin zuen hark, ezulertuarena, eta telefonoa belarriratu orduko garbitu zuen bala bakar bala zuhur batek, krok.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 130. orr.

Frankotiratzaileek bala gaizto bat nahikoa zuten gidaria seko uzteko.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 14. orr.

Zenbateko indarra behar den bala erraldoi barne-huts bat Lurraren grabitatetik ateratzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 12. orr.

Bidelapurrek 100 zibil hil zituzten, eta beste zortziak galdutako balen ondorioz hil ziren.  Berria - Harian   2005-05-19

Armagintza arloan bero-izpiek berunezko balak ordezkatu dituzte.  Berria - Kultura   2004-09-29

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Begien aurrean tapaki bat zeukaten eta buruan bala tiroen zantzuak zituzten.  Berria - Mundua   2006-03-15

Ea beldurrik ez ote zuen, hango bala-ziztua entzunda.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 121. orr.

Behin eta berriz, asalduz beterik, bala txistuak entzuten nituen neure gainean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 281. orr.

Bala hotsa.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 42. orr.

-Bazakiat bala-dantzaren bat ibili dela bazterretan bart, zalaparta entzun baita puska batean, baina hortik aurrerakoan ez zakiat ezer.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 137. orr.

Besoa luzatu eta bala-zauria duen mutila seinalatzen du.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 233. orr.

Lau gorpuek guztira 113 bala eta posta zauri zituzten, autopsien arabera.  Berria - Harian   2005-06-10

-Hik non ikusi dituk bala arrastoak?  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 98. orr.

Eraikinetan ez dago bala edo metraila arrastorik.  Berria - Harian   2005-05-19

Puiko basilikako bala-zuloak berriro neure eriez eskuztatzeko behar bitxia piztu da nigan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 239. orr.

Puiko basilikako bala-zuloak berriro neure eriez eskuztatzeko behar bitxia piztu da nigan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 239. orr.

Ofizialak fusila eskatu zion karabineroari eta, lurrean etzanda, kaperako lehen leihoaren kontra apuntatu zuen, gutxi gora-behera bala-zuloa zegoen aldera. nahi gabe katua sakatu eta bala-sorta sartu zitzaion sabelean.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 349. orr.

Fusil desarra ikaragarri bat lehertu da telegrafo bulegotik hurbil, eta bala zaparrada batek leihoetako kristalak txikitu ditu.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 250. orr.

Gero, murgiltzera egin du bala andana baten erdian.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 238. orr.

Jendarmeek ehundik gora bala-zorro jaso dituzte gertalekuan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 140. orr.

On Camillok "Hementxe dago" esan zuen, eta metraileta baten bala-azala zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 348. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Metrailadore bala batek bihotza erdibitu zion.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 295. orr.

Gabriel, Bonaparteren ofizial ohia, fusil bala batek zauritu zuelako herrenka egiten duena ezkerretik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 173. orr.

Hara kanoi-bala, nondik eta nola inork ez dakiela, bide galduan, gudari bulartsuak jo eta ke bero-bero ari diren lekura.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 88. orr.

6 irud/hed

Desmosedici bala gorriak 347,4 kilometro orduko abiadura jarri zuen neurgailuetan.  Berria - Kirola   2004-06-06

Aurten abiadura zaleak bezain eroak diren bi gidari ariko dira bala gorriekin, Loris Capirossi eta Valentino Rossi.  Berria - Kirola   2006-03-21

Ondoren Xerezen egin ziren entrenamendu ofizialetan bala gorriaren denborak etsigarriak izan ziren.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 31. orr.

7 bala-zorro (orobat balazorro g.er.)

"Haiek" bala baten zorroaren berri ematen ditek; hik ez bide huen bala-zorrorik ikusi.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 217. orr.

Irlandako komunikabideek atzo zabaldu zutenez, Donaldsonen gorpuaren ondoan bi bala zorro aurkitu zituzten.  Berria - Mundua   2006-04-06

Lincolnek ahopeka esan didanez arma beretik atereak dira inguruan aurkitutako sei bala-zorroak.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 64. orr.

Jendarmeek ehundik gora bala-zorro jaso dituzte gertalekuan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 140. orr.

Polizia bertara ailegatu zenean «tiroen aztarnak, arma astunen bala zorroak eta granada-jaurtigailuak» aurkitu zituen.  Berria - Euskal Herria   2004-05-15

8 bota-bala adkor pistola.

Hire txandal azpiko bota-bala horrekin edozein kristotan sartzeko gauza haiz berriz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 25. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azken bala (3); bakoitzak bala bat (3)

bala arrastoak (3); bala atera (5); bala baino (3); bala bakar (6); bala bakar bat (3); bala bat bezala (6); bala bat buruan (3); bala bat merezi (3); bala bat sartu (4); bala bezala (3); bala eta posta (5); bala galdu (6); bala galdu batek (4); bala hotsak (3); bala hutsak (4); bala patrikan (3); bala patrikan geratu (3); bala sartu (6); bala zaparrada (4); bala zauri (3); bala zauria (3); bala zauriak (3); bala zorro (4); bala zuhur (3); bala zulo (9); bala zuloak (6)

haize bala (6); hiru bala (3); jaso eta bala (3); kanoi bala (4); lasto bala (3)

balak baino (4); balak bezala (5); balak egiteko (4); balak erabili zituzten (3); balak txistuka (3); kanoi balak (3)

balaz josita (5); balaz zauritu (3); balaz zauritutako (3)

balen aurkako (3); balen eta (5); kanoi balen (3)


bala2 (orobat bal) iz 1 uzta sorta lotua; sorta lotua. ik azao.

Sasoi bikaina izango duzu hilobira arte, gari-balak uzta-aroan bezala.  Elizen arteko biblia   Jb 5,26

Nik obispoa hartu eta lasto-bala pilatu baten ondora eraman nuen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 94. orr.

Garagar bala bat hartu, emakume soinekotxoak jantzi eta eskusaski batean etzanda gordetzen zuten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 53. orr.

On Camillok argi elektriko bat piztu zuen eta, lurretik belar-bala bat baztertuz, tranpa-ohol bat agertu zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 177. orr.

-Lagundu belar-balak botatzen eta gero esango diat.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 178. orr.

Noraren aitak kotoi-balen helmugaz galdetu zion Andreasi.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 96. orr.

Sotoan dauzkat horren segidan Europan saltzeko erosi ditudan kotoi-balak eta arropa-kaxak. Tinta beltz lodiaren usaina, paper-bala handiak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 105. orr.

Glasgow-tik, Delft bapore holandarra, Tromp kapitaina; 200 bal, 123 kutxa, 14 upela...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 208. orr.

Liverpool-etik, Raleigh bapore britainiarra, Kettlewel kapitaina; 933 bal, 881 kutxa, 10 saski, 8 oihal-fardel; 57 kutxa, 89 bal, kotoizko haria zuten 18 saski; 156 feldro-bal, 4 amianto-bal, 100 bobina-zaku...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 207. orr.

2 irud/hed

Arrastiria mamitzen hasi zen; eta Labarganeko Farola piztuta, bere argi balak hedatzen hasi zen gainaldetik eta Kantauriraino.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 150. orr.

"Café de la Marina" kafetegi famatu eta dotoreko arkuak ikusten nituen; Txubilloko itsas farolako argi-bala hirukunek txandaka argituta.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 12. orr.

3 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Azaoa deitzen zitzaion gari lasto bala sutzen zuen etxe-goiko zelaian.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 13. orr.

4 haize bala haize bolada.

Tarteka azkartzen hasi ziren haize-bala beroak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 54. orr.

Bat-bateko haize-bala batek ontziaren norabidea aldatu du.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 82. orr.

Hego-haize balek areagotu egiten zuten giroaren xarma.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 311. orr.

Noiztenka, itsas haize bala hotzak, zakarrak.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 200. orr.

Eta geroago etsipen-bala batek korritu du ene gorputza.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 258. orr.

Haize hozkirri balek freskatzen zituzten gure aurpegiak.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 68. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

belar bala (4); belar bala bat (3); belar balak (3); gari balak (6); haize balek (4); kotoi balak (4); kotoi balen (3)


balada 1 iz hitz neurtuzko kontakizuna, gaitzat antzinako gertaera bat-edo duena.

Errezitatzen zizkigun eta buruz ikasarazten Hölderlin-en hainbat balada, Novalis-en hainbat himno.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 62. orr.

Balada baten hasiera otu zitzaion orduan: Leiho beltz bat zenuen, leiho beltzari emana, Isabelle.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 88. orr.

Bürger poetaren balada baten prosazko nola-halako bertsio bat duk.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 11. orr.

"Egun bereko alarguntsa" balada ezagunak trantze hartan Gabrielak eta Piarresek izandako elkarrizketa irudikatzen du: [...].  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 169. orr.

Zazpi urtez etxiki dizut senar hila kanberan balada baliatu zuen Mirandek hamazazpigarren mendeko gertakizun batzuk hogeigarrenera ekartzeko.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 36. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Honela agertzen da kukuaren irudia balada ingeles zahar batean: [...].  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 110. orr.

Balada zaharrak nondik datozen eta nola bilakatu diren aztertu du.  Berria - Kultura   2006-02-12

Gure baladarik zaharrenetakoak, Alostorre eta gisakoak, ditugu euskal emakume erostarien lekuko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 154. orr.

Zergatik ageri ote da gure amodiozko balada zaharretan, otea horren xarmagarri?  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 25. orr.

Bihurgune dramatikorik gabeko balada kaskail bat!  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 193. orr.

Euskal baladetan eta orohar erromantze zaharretan maiz ageri da zubia, bi maitaleen arteko menturaren froga moduan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 29. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Damurik ez dudan eskura, probentza aldeko amodio balada zahar edo galaiko portugaldarrik.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 179. orr.

4 musika lan laburra eta malenkoniatsua, eskuarki pianorakoa.

Piano hutsarekin aritzeak pasarte lasaietara eramaten zuen musikaria askotan, eta, ondorioz, berehala itzuli zen baladetara.  Berria - Kultura   2004-05-30

Kontzertuaren lehen partea baladaz bete zuen musikariak.  Berria - Kultura   2004-05-30

5 erritmo geldiko abestia eskuarki amodiozkoa.

Musikaren aldetik, jazz arloan murgiltzen zen noizean behin, musikarien soloak erraztuz; beste batzuetan, berriz, rock, pop eta baladen aldera hurbiltzen zitzaigun kantaria.  Berria - Kultura   2004-07-20

Baladaren kulunkaz higiarazi zaitu, eztiki, Elvis Presleyren ahotsaren imitatzera entseatu bitartean.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 44. orr.

Handik aurrera abesti berriak eta garai bateko balada ospetsuenak uztartzeari ekin zioten gure lau lagunek: Dirty movies, When the balls get hard eta The bitter taste of semen, besteak beste.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 39. orr.

Adela eta Estherrek esan bezala, behean boleroak, baladak eta gisa horretako musika jarria zuten, eta Rubenek zuzenean atera nau dantzara.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 320. orr.

-Entzute errazeko musikaz da irrati hori, ezta? Easy listening erakoa, pop, baladak eta hola.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 41. orr.

Eros Ramazzotti ere konturatu nonbait, eta bere doinuaren abiadura egokitu zuen motorraren metronomora, ordura arte balada motel bat izanikoa erdi-tempo alaia bihurtzeraino.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 66. orr.

6 (hitz elkartuetan)

Blanche maitasun balada bat kantatzen ari da komunean, Stanleyren aipamenekin kontrapuntuan erabiltzen dena.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 184. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

amodiozko balada (4); balada ederra (3); balada zahar (9); balada zaharrak (5); balada zaharren (4); balada zaharretan (5); balada zaharrez (3); euskal balada (5); euskal baladak (7); euskal baladen (3); inesaren balada (3); kapitainaren balada (5); mendebaldeko euskal baladak (3)


baladatxo iz adkor balada.

Hizkuntza aldetik ezagun da kantu hau eman zuena ez zela Altsasukoa baizik eta Alejotxoren baladatxoa Altsasukoei ikasitako oñatiarren bat: kutrillokiñ, mutillokiñ, xakun.  Berria - Kultura   2004-12-14


baladista izond baladena, baladei dagokiena.

Garai baladista heldu zen.  Berria - Kultura   2004-12-01


balafon iz afrikar musika tresna, zurezko xilofoiaren tankerakoa, kalabaza-azalekin eginiko erresonatzaileak dituena.

Meza herrikoia, kantuak, hango [Afrikako] musika tresna den balafon deituaz lagunduak.  Herria   2001-02-08


balaka1 iz marraka, beea.

Arrantza eta marru ozenak hemendik, irrintziak eta balakak handik, usain azkarra edonon, eta trikiti bizkor bat bozgorailuetatik inguruak blaitzen ari.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 200. orr.


balaka2 ik balaku.

balakada iz bala tiroa. ik balazo.

Bi gorpuek balakada ugari zituzten.  Berria - Euskal Herria   2004-06-10

Haien kontakizuna Iman mugitu ezinik utzi zuen tiroarekin hasi zen, R. kapitaina-ren hurbilketa eta heriotza baieztatzeko balakadez segituta.  Berria - Mundua   2004-12-22


balakagarri izond balakatzen duena.

Oso hitz balakagarriak erabiliz mintzatu zen berari buruz, eta, begiak txiloturik, adiskidetasunaren gaineko gogoeta batzuk erantsi zituen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 284. orr.

Emazte haiek hitzik bizienak eta balakagarrienak esaten zizkidaten, denek batean: [...].  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 102. orr.

Iritsi berriari buruzko uste hori -oso balakagarria berarentzat- bazter guztietara zabaldu zen hirian.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 36. orr.


balakari izond/iz balakatzen duena.

Esku ahur balakari eta musu ibiltariaz apaintzearen bide aldiak mugatu eta finkatuz beztitzen lagundu ninduen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 102. orr.

Amini bat balakari gerta liteke agian; baina hain da fina balakuan non lausengura ohituko bailuke xalotasuna bera.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 67. orr.

Atsekabez nekusan aisialdi hura finitzen ari zela, nahiz arras gostuko nuen; eta aisialdia luzatzeko, mariskalaren emaztea neure etxera gonbidatu nuen: horrek eman zidan balakari atsegin hari gauza bera proposatzeko estakurua.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 271. orr.


balakatu, balaka(tu), balakatzen du ad lausengatu; ferekatu.

Kanpoko kultuak handitasuna duenean, balakatu egiten gaitu eta atxikimendu handia ematen digu erlijioarekiko.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 142. orr.

Ke liluragarri batez lausotu ditu gizakien begiak, hitz ederrez balakatu ditu, bizitzaren alderdi goibela ezkutatu eta izaki ezin miresgarriagoa erakutsi die.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 197. orr.

Lehenak gerra-jendearen askonahia balakatu zuen; beste biek, berriz, elizgizonena; Luis Errukitsuak denak nahigabetu zituen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 333. orr.

Zer adierazten dute balakuek, balakatzera behartuta dagoenaren ahulezia ez bada?  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 301. orr.

Batzuetan zaldiarena gertatzen da: bere basakeriagatik goresten den bezala, balakatu behar dela bere botereagatik setatia den herritarra.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 175. orr.

Askotan besoarekin izterra igurzten zidan, nik bera balaka nezan.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 100. orr.

Eta, izan ere, huraxe neukan gogoan, hirugarrenez teklatua balakatu nuenean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 270. orr.

Halatan, haize arin eta beroaren buhakoek balakatu ninduten, edertasun eskainiaren aurrean bitxiki susmo txarrak haziz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 144. orr.

Igurtzian ukitzen nituen objektuak, bat hartu, balakatu eta beraren tokian uzten nuen berriro, bigarren bat hartzeko.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 39. orr.

Gau urdinak mortua eta mendi kaskoak balakatu zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 237. orr.


balaku iz lausengua; fereka.

Losintxaz eta balakuz hazia zuten umetatik.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 134. orr.

Denen balakuek harrotua, neronek ere aparta nintzela sinetsi nuen hondarrean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 126. orr.

Deiak, eskaintzak, balakuak zerraizkion Florenti, segizio oso baten pare.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 100. orr.

Normandiar ederrak atzera eta aurrera ikusi zuen zenbait minututan, eta eskaintzak eta balakuak egin zizkion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 178. orr.

Harryk bulego-altzarietarako zeukan gustu onaren gaineko balaku koipetsuak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 238. orr.

Zer adierazten dute balakuek, balakatzera behartuta dagoenaren ahulezia ez bada?  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 301. orr.

Zakurrek oso maite dituzte balakuak eta laztanak.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 30. orr.

Umetan, bere basamortuan, errementari talde deskonfiatu baten balakuak eta zigorrak jaso ondoren, judutarren tabernakulu batean deserriratua izan zen, aurreneko Testamentuaren Kutxa altzoan zeramala.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 253. orr.

Debalde nire balakuak eta kilimak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 368. orr.

Zorigaiztoko ezkila horien atzetik, balaku samurra ematen du ondoren datorren isiltasunak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 225. orr.

Dussel kexuka hasi zen amaren aurrean baztertu baten moduan tratatzen genuela, inork ez genuela adeitasunez tratatzen, berak ez digula ezer egin, eta balaku eta losintxa era guztiak egin zizkion.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 147. orr.


balakuka adlag balakuak eginez.

Eta soinu horiekin guztiekin iemstxikaren oihuak eta heiagorak nahasten ziren, noiz balakuka, noiz errietan abere gaixoei, neka-neka eginak baitzeuden aire astun geldo harengatik bideko maldagatik baino gehiago.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 145. orr.

Lisa balakuka ari zitzaion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 143. orr.

Arratsaldeetan, erronda egiten zuen, dendariei balakuka, kontu-kontari, baina, eskuarki, saskia betetzea lortzen ez, eta hondarrekin konformatu behar.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 332. orr.

Usapal maitemindu parea zen hura, eta uxapalak deitzen zieten denek, urruma eta txera besterik ez baitzen haien artean, elkarrekin baizik ez baitziren jendaurrean agertzen, beti musuka eta balakuka.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 64. orr.


balalaika iz errusiar musika tresna, gitarraren kidekoa, hiru harikoa, kaxa triangeluarra duena.

Horrelako balalaikak haien soinu lasaia entzutera biltzen diren neskatxa bular-zuri, lepo-zurbilei begi-keinuka eta txistuka aritzen zaizkien hogei urteko mutilgazte ernai, irtirin eta modazale horien edergailu eta jostagarri izaten dira.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 142. orr.

Alkandora gorriko mutiko batek balalaika jotzen zuen bitartean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 312. orr.

Gizonaren aurpegia, aldiz, biribila eta zabala zen, Rusen bi hariko balalaika arinak egiteko erabiltzen diren Moldaviako kuia horien antzekoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 142. orr.


balanbatzaile izond kulunkatzailea.

Euriak mantso eta motel jausten segitu zuen eta ordurik jendetsuenetan kaleak hodei beltz balanbatzaile bilakatzen ziren, jende guztia zorion irribarrez, irratiak euriaz eta euritakoez txantxak egiten zituelarik.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 59. orr.


balandrero iz

Txoloak, montubioak, balandreroak, arrantzaleak, kontrabandistak, estibadoreak, baporinoak, senar ausenteen emazteen harrapatzaileak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 142. orr.


balantx
1 balantx egin adkor balantza egin.

Gorputza barran ondo bermatuta badu ere, buruak balantx egiten dio.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 126. orr.

Axis mundirik gabe nagok, denak egiten zidak balantx.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 215. orr.


balantza 1 iz pisatzeko tresna, alde batera edo bestera makur daitekeen eta mutur bakoitzean plater bana duen atal zurrun batez osatua. ik pisu1.

Balantza, eta haren bi platerak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 235. orr.

Alpakazko bi balantzen platerak lehortu zituen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 105. orr.

Kobrezko balantzako pisuekin jostatzeko.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 72. orr.

Konpas bat, lenteak, balantza eta pisu-neurriak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 86. orr.

Urdai saltzaileak paper orri lodi bat ipini zuen balantza batean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 110. orr.

Pisuen azterketa egiteko, pisuak eta balantzak asmatu izanak iruzurretik gordetzen gaitu bizitzan, ohitura zuzenak zabalduz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4650. orr.

Erabili balantza zuzenak, pisu eta neurgailu zuzenak.  Elizen arteko biblia   Ez 45,10

Arratsaldean, dena itxi giltzaz, balantza analitikoa barne, eta atezainaren esku utzi behar ziren giltzak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 152. orr.

Bi platerak etengabe orekan dauzkan balantza da berdintza.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 235. orr.

Han lau kilo droga, prezisioko hiru balantza eta droga mozteko gaiak atzeman dituztela jakinarazi du Herrizaingo Sailak.  Berria - Euskal Herria   2006-04-22

Justiziaren ikur tradizionala dut gogoan, haren balantza, haren itxura barea.  Berria - Harian   2005-10-16

Ertzaintzaren esanetan, atxilotuen autoan aurkitu zituzten kilo erdi haxix, speed pilulak zituzten hamalau poltsa, zehaztasun handiko balantzak, autorako 14 irrati eta sakelako 18 telefono.  Berria - Euskal Herria   2004-03-14

Nork pisatu mendi-muinoak balantzan?  Elizen arteko biblia   Is 40,12

Deliberamenduaren lana da ekintzaren abantailak eta eragozpenak neurtzea, balantzan bezala, pisu handiena duenera lerratzen baita.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 182. orr.

2 irud/hed

Ene sasoin hartako pentsuen eta jakintasunaren balantzak bi plater zituen, eta jaun Marcel eta osaba Joanikot ziren bi plater haiek... eta, hargatik, beharbada, bataz oroitzen naizela, bertzeaz oroitzen naiz, kasik ezinbertzean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 108. orr.

Ez baita gizakiarentzat beste biderik, iritzi kontrajarriak izpirituaren balantzan haztatzea besterik, hots, zuzenaren makurretik bereizteko ala egiaren gezurretik banatzeko, eztabaidaren zubitik iragaitea baizik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 19. orr.

Juje zintzoa izanen naiz, eta biak izanen zarete balantza berean haztatuak.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 219. orr.

Gutuna tolestu eta berriro kartazalaren barnean ezkutatzearekin, bi aldeak pisatu zituen erabakien balantzan.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 97. orr.

Nahiz eta sineste ez sinestearen balantzak sineste alderat egin zuen bere bizitzaren azkenean, modu itsu hartan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 132. orr.

Balantza kulunkarian, non askatasun pertsonala eta gizarte-zuzentasuna ari baitziren pisatzen elkarren kontra, teknologiaren giltza ingelesa plater antilibertarioan zegoen jarrita.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 392. orr.

Balantzako alde batean, arrakasta izateko aukera urria.  Berria - Kirola   2006-03-08

Mugaz bestaldeko barbaroen aldera balantza ezinbestean makurtu ez zedin Erromatar Inperioak zertutako borrokaren historian.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 151. orr.

Hauteskundeetan beraien botoek eraisten dute balantza alde batera edo bestera.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 64. orr.

Beharbada horrexegatik egiten dit balantzak Marcosen alde.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 155. orr.

Garrantzitsua zer den eta zer ez den jakiteko, balantza bat eduki behar da, eta hortik abiatuta egin behar dira balorazioak.  Berria - Kirola   2004-01-17

PSOE eta PPren erabakia bere horretan aski izango da (in) justiziaren balantza alde batera eramateko.  Berria - Euskal Herria   2004-05-13

EAJren emaitzak bultzatu du balantza baiezkoaren alde.  Berria - Harian   2005-02-22

Teknologiak bigarrenaren aldera makurtzen du balantza.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 462. orr.

Orain ez nuen gibela eginen, zeren, aldeko eta aurkako argudioak balantzan jarri baino lehen, makurturik baitzegoen balantza orduko, neure zalantzarik gabeko deliberamendu haren alderat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 330. orr.

Zerua lekuko, hire eromenak pisu beteko ordaina din izango, balantza gure alde itzultzeraino.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 176. orr.

Balantza gure aldera makurrarazi eta ametsa egia bihurtzeko beste.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 126. orr.

Brasil izan da giza gaiak oinarri izan dituzten ekimenen sustatzaile nagusia eta, ildo horretan, goi bileraren balantza hegoaldera mugitu dela uste dute adituek.  Berria - Mundua   2004-01-13

Antagonismoen balantza honetan, ordea, edozein bi indarrek aliantza iristea beste indarrentzat mehatxu bihurtzen da.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 91. orr.

Balantzak beste aldera egin du, eta aurreko denboraldian lo zeudenak, orain, besteak esnarazteaz arduratzen dira.  Berria - Kirola   2004-12-01

Bost segundo daude Heras liderra eta Valverde hautagaiaren artean, azken astearen atarian, eta bost etapa erabakigarri balantza desorekatzeko.  Berria - Kirola   2004-09-21

Hotzik sentitzen naiz, eta zikin zugandik urrun nabilenetik, zu beti izan zarelako nire balantza orekatzen duen kontrapisua.  Berria - Kultura   2006-02-09

3 (ekonomian) ik balantze.

Estatu Batuetako kapitalen balantzak aldi horretan izan zuen defizit-hazkundea, hiru osagaien konbinazioaren emaitza da: [...].  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 87. orr.

LPEEren produkzio ahalmena gainezka egitera doanean, Irak edo Nigeriako esportazioak geldituz gero, hornikuntzaren eta eskariaren arteko balantza desorekatu egingo da.  Berria - Ekonomia   2004-10-06

Kontu korronteen balantzak herrialdeen arteko ondasun, zerbitzu, errenta eta inbertsioen erlazioak neurtzen ditu.  Berria - Ekonomia   2006-04-23

Finantzaketaren liberalizazio lasterregiak areago galaraz dezake egonkortasuna; izan ere, kontu korronteko balantzari dakarkion beherakada dela-eta, truke-tasen beheranzko espekulazioa bultzatzen du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 114. orr.

Sei urtetan, 1981etik 1987ra, Estatu Batuetako truke korronteen balantzak 170.000 milioi dolarreko galera izan zuen, eta oreka-egoeratik BPGaren %3,5eko defizita izatera igaro zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 159. orr.

Era berean, Espainiaren menpeko komunitate autonomoetako balantza fiskalak berehala argitaratzeko exijitu zion Zapaterori ERCko buruak.  Berria - Mundua   2006-01-04

Edonola ere, balantza negatiboa dutenek zatika ordainduko dute aldea.  Berria - Ekonomia   2006-05-03

4 (ekonomian, hitz elkartuetan¸ ik beherago 12, 13 eta 14)

Estatu Batuetan, banku-balantzak ez ziren diru baldintzen lasaialdi ez ohiko baten ondoren baizik onbideratu.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 185. orr.

1980ko hamarraldiaren bukaeraz geroztiko diru-politiken gogortzeak, haren ondorengo koiuntura-aldaketak eta hainbat merkatu espekulatibotan [...] gertaturiko aktiboen prezioen erorikoak, banku-balantzen hondamenaren handitasuna agertu dute.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 185. orr.

Nomina bat edo banku-balantza bat kalkulatzeko erabiltzen bada konputagailua, oso ondo dago lan egiteko modu hori.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 235. orr.

Eskualde honen gizarte-balantzak argi erakusten du egiturazko doikuntza, NDFk eta Munduko Bankuak bideratu duten moduan, inondik ere ez dela garapenera iristeko biderik seguruena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 175. orr.

5 pisatzeko balio duen tresna.

Gaur goizean balantzan pisatu gara denak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 68. orr.

Balantza haren arabera, lau libra galdua nintzen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 112. orr.

Tailerraren ondoan, balantza gainean zegoen Tapaxen kamioia.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 43. orr.

6 kulunkatzea, kulunka.

Edariak baino kalte handiagoa egingo zion ontziaren balantzak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 101. orr.

Andrew gaixotu egiten zen oina itsasontzian jarri eta ontziak lehenengo balantza egiten zuen memento beretik.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 133. orr.

Itsasontziaren beheko aldean, bazirudien askoz ere gutxiago sumatzen zela balantza.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 114. orr.

Autoaren erdia amildegira begira zegoen, balantza mehatxagarrian.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 52. orr.

Beren nahierara eten zezaketela penduluaren balantza.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 108. orr.

Haizeak balantza eztian dilindatzen zituen zuhaitz soildu batzuk ikusi nituen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 120. orr.

Gurdiaren balantzak lo harrarazi egin zion haurrari.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 212. orr.

7 orekan ezin egon denak aldamenka egiten duen higidura. ik aldaro; zealdo.

Laster ohartu zen Mikelen balantzen eta begi gorrien zergatiaz.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 116. orr.

Pendulu mantso-mantso eskerga baten balantza bezala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 284. orr.

Haren gorputz sendokotearen balantzak jauzi txiki batzuk eginarazi zizkion lagunari espaloitik errepidera eta errepidetik espaloira.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 74. orr.

8 balantzan adlag kulunkan; dudan.

Bai, urratsean joan ginen, esku ezkerra galtzen josturan, eta eskuina balantzan, urratsaren pikoan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 108. orr.

Aldaroka (barkua itsasoan barrena bezala balantzan) eta zeharka begira.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 130. orr.

Ninik lepoan korapilatuta zeraman zapi gorria bioleta kolorekoa zegoen ia, horrenbesteraino baitzegoen bustita, eta astun zebilkion alde batera eta bestera balantzan bular gainean.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 155. orr.

Isidroren erranen eta osabaren erranen artean balantzan zebilen, ez batenak ez bestearenak ez baitzuen osoki konbentzitzen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 165. orr.

9 balantza egin orekan ezin egon denak aldamenka higitu.

Bera zegoen hordituena, pausoa ematen hasi eta balantza egiten zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 111. orr.

Porlan zakua lepoan jarri diotenean langile gazteak balantza egin du nabarmen.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 38. orr.

Bat-batean balantza egin zuen, hitz horiek esateak unatu balute bezala, berrogeita bat urte eta berrogeita hiru egun zer diren orduantxe ulertu balu bezala.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 12. orr.

Petatearekin batera eta bestera dabil, bastoirik gabe egiten du balantza, galtzen du oreka. Mozkorrak bezala egiten du balantza, txosnak bezala ikara.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 37. orr.

Atzeraka eraman zuen behorra Union Streeteraino, balantza eginez behorraren saihetsaren kontra, animaliaren pazientzia madarikatuz eta muturrean kolpetxoak emanez, eta kale nagusian orgara igo ginen biak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 16. orr.

Éowyn, balantza egin eta belauniko erori zen: besoa hautsita zuen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 141. orr.

Baina ez zen basora iritsi, zubia iragatean, balantza egin eta erori egin baitzen handik behera uretara.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 48. orr.

Buruz behera balantza egiten nuenean, lurraren mugimendua sentitzen nuen, ardatza pittin bat okertuta, ziba handi-handi baten antzera poliki jiratuz.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 58. orr.

Zuzendari txit agurgarriak liburuei zartada ematerakoan, buruak balantza egin dio lepo motzaren gainean.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 231. orr.

10 (osagarriekin)

Harrapatu zuen azkenik, eta lehengo zakur sonanbuluaren balantza berberak eginez itzuli zen berriro.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 226. orr.

Beste dozenerdi bat garagardo hustu behar izan nituen alde egiten utzi zidanerako, eta balantza apur bat eginez sartu nintzen etxera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 113. orr.

Argi mamuzko hori lagun, gurutzatzen dute jangela, beren itzal oreka-galduen antzera balantza apur bat eginez.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 112. orr.

Sekulako balantzak egiten zituela iruditu zitzaidan, ibaiaren bazter biak joz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 94. orr.

Beheko hagak larregizko balantza egiten zuen, eta dantzaren dantzaz goiko haga askatu egingo ote zen eta behera jausiko ez ote zen, horra gure ardura.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 189. orr.

· Orain, zutitu naizelarik, balantza eta guzti eginarazi dit Armagnacak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 115. orr.

11 irud/hed dudatu.

Balantza egin du zer ote dudan mingarriago, nire ahaideen berririk ukan gabe edukitzea, ala gutunak ematea.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 114. orr.

Lipar batez, inozo halakoa, balantza egin dut oihartzunak handiagotua dakarkidan karkaila hau alde egindakoaren lepotik ote den, edo neuk ordaindu beharrekoa.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 132. orr.

12 merkataritza-balantza estatu baten inportazioen eta esportazioen arteko kalkulu konparatiboa.

Politika horrek, merkataritza-balantzaren gainean zuen eragin positiboaz gainera, zerga-oinarria zabalduz, estatuaren sarrerak handitzen zituen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 36. orr.

Eustaten datuen arabera, inportazioak %23 handitu dira, baina merkataritza balantza esportazioen aldekoa da: 505 milioi euroko superabita.  Berria - Ekonomia   2004-09-30

Bi herrialde horien arteko merkataritza balantzak 12.000 milioi dolarreko defizita du Txinaren alde.  Berria - Ekonomia   2004-06-15

Merkataritza balantza positiboa da Alemanian, 14.700 milioi eurokoa urtebeteko epean.  Berria - Ekonomia   2004-08-11

Lehengairik gabe, herrialde horiek manufakturak esportatu beste biderik ez zuten beren ordainketa-balantza orekatzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 118. orr.

Era berean, merkataritza balantza orekatzeko, dolar ahulago baten alde egin du Erreserba Federalak.  Berria - Ekonomia   2004-10-26

Lehen bederatzi hilabeteetako merkataritza balantzak 496.508 milioi dolarreko zuloa utzi du.  Berria - Ekonomia   2004-11-11

13 ordainketa-balantza estatu baten kanpo ordaintze eta kobratzeen arteko kalkulu konparatiboa.

Estatu Batuetako interes-tasak igotzen badira, edo tokiko ordainketa-balantzak behera egiten badu, hankazgoratuak gerta daitezke kapitalen fluxuak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 133. orr.

Erakunde honen ardurak ziren, besteak beste, herrialde kideen ordainketa balantzetan sor zitezkeen desoreka iragankorrak finantzatzea, nazio arteko diru laguntzak ziurtatzea, diru truke egonkorrei eustea eta nazioarteko dirua zabaltzea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 260. orr.

Nazioarteko zuzeneko inbertsio guztiak ez dira nahitaez inbertitzen duen enpresaren herrialde hartzailearen edo jatorrizko herrialdearen ordainketa-balantzan zenbatzen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 72. orr.

Bai nazio-kontabilitatean, bai ordainketa-balantzan, elkarren ondoan agertzen dira, alde batetik, usadiozko jardueretatik etorritako irabaziak [...] eta, bestetik, nazioarteko liberalizazioaren mugimenduarekin zuzenago lotuak daudenak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 63. orr.

Kanpoko aurrezkiaren eta barneko aurrezkiaren arteko ordezkatze-efektuek luzarorako uzten dute ordainketa-balantza ahuldurik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 146. orr.

Ordainketa-balantzen aldi bateko desorekak finantzatzea -politika ekonomikoak zaintzeko eskubidearen truke-.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 86. orr.

14 pagamendu balantza ordainketa balantza.

Truke-tasen egonkortasuna eta pagamendu balantzen oreka automatikoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 39. orr.

Azken batean, urre-patroiaren garaian bezala, pagamendu-balantzako doikuntza mekanismoek herrialde bakoitzeko barne ekonomia jardueran izango dute eragina.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 200. orr.

15 zalantza-balantza

Gurekin zeudenek elkarri begiratu zioten, isilka; gero guri, galdezka bezala; eta, azkenik, zalantza-balantza batean esan ziguten: [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 109. orr.

Gogaikarria zen: bereziki soldaduek -haiek ere aspertzen baitziren- amei umeak kendu, eta, etxe-orratzaren gorenera igota, haiekin erori-berori, zalantza-balantza, hutsera nor amilduko jolasean hasten zirenean.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 81. orr.

Eta horra non ikusten dudan, bat-batetik, nire atalondoaren gainean, besaulki bat, nire irakurtzeko besaulki handia, zalantza-balantza kanpora bidean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 400. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

balantza alde batera (9); balantza apur bat (3); balantza bat (6); balantza batean (3); balantza desorekatu (3); balantza desorekatzeko (3); balantza egin (23); balantza egin zuen (9); balantza eginez (5); balantza egiten (10); balantza egiten zuen (3); balantza korrontearen (4); balantza orekatzeko (3); bilintzi balantza (6); merkataritza balantza (5); zalantza balantza (3)

merkataritza balantzak (4)

balantzan pisatu (4); ordainketa balantzan (4)

balantzaren beste aldean (4); ordainketa balantzaren (3)


balantzaka adlag balantza eginez.

Berak, ordea, bere kabuz eta oinez ateratzeko seta izan zuen, herrenka eta balantzaka bazen ere.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 379. orr.

Ezin egonik, urduri, hanka baten gainera eta bestearen gainera balantzaka, ia ezin eutsirik.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 136. orr.

Balantzaka hasi zara, mozkortuta bazeunde bezala.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 39. orr.

Bueltaka eta balantzaka, mozkorraren antzera, beren trebetasun guztia alferrik zutela.  Elizen arteko biblia   Sal 107,27

Prostitutez jantzitako gazte batzuk elkarri zartakoka ari dira poltsekin, takoi luzeko zapaten gainean balantzaka.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 150. orr.

Mutil horiek ikasketa etxean eserita egoten dira, aurrera eta atzera balantzaka eta imintzioak eginez.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 174. orr.

Zorabiaturik, balantzaka igo zen kaleraino, non etxeen argiak klisk-klask ari baitziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 212. orr.

Mozkorra beraganantz zihoala, bere oin erabaki-finkoen gainean balantzaka, itsasontzi zabukari baten gainean gizon batek baso bete bat nola-.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 212. orr.

Balantzaka eta estropezuka zebilen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 257. orr.

Balantzaka eta estropezu eginez irten zen ukuilurantz, sangria eta gero ardo gehiegi seguru asko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 103. orr.

Ohe gainean eserita zegoen, tente-tente, bide txar batetik joango balitz bezala ohearen alde batera eta bestera balantzaka.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 45. orr.

Ordurako airean balantzaka zebilen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 169. orr.

Balantzaka zetorren nire laguna.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 120. orr.

Helikopteroa alde batera eta bestera okertuko da, balantzaka joango da eta zarata ozena eginez, hegazti mozkorraren moduan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 377. orr.

Hartan ari zela, oholtzara igo zen Aneren itzultzailea, katxi bat eskuan balantzaka.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 142. orr.

Ontziko haga printzipala balantzaka ari zen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 188. orr.

Ontzia balantzaka ari zela.  Berria - Mundua   2006-04-01


balantzakatu, balantzaka(tu), balantzakatzen da ad balantza egin, kulunkatu.

Aitortu behar dut gogor egin zaidala ontzi gainean bizitzera ohitzea: oinen pean dantza egiten dizu, apur bat eskuin eta apur bat ezker balantzakatzen da, zaila da jaten eta lo egiten, eta oinak elkar-jokako teman dabiltza leku faltaz  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 129. orr.


balantzakor izond balantza egiteko joera duena. ik balantzati.

Onartu egin zuen bere burua eutsi eta sostenga zezan gizonezko adimenaren egitura miresgarri hark, gorantz eta beherantz zihoana, alderik-alde zeharka, burdinezko habeek egitura balantzakorra biltzen bezala, munduari eusten, horrela bere burua hartan erabat konfida zezakeelarik.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 104. orr.


balantzaldi iz kulunkaldia.

Berriro orekatzen zenean, ordea, lasai pasatzen genituen minutu batzuk, hurrengo tupustekoa, hego-dardarizoa eta balantzaldia etorri arte, noski.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 25. orr.


balantzari izond balantza egiten duena.

Aski nian, eman dezagun Motelera nentorren pausa-garaietan txikatzen nuen Maureen irlandesa biluzirik itxuratzea: haren sabel gurintsua, haren izter borobilak, haren hanka laburrak, haren bular balantzariak, haren lepo lodia eta partikulazki hain trebeki eskaintzen zidan haren uzki-zuloa.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 39. orr.


balantzati 1 izond balantza egiteko joera duena. ik balantzakor.

Halako batean, kantariak abesti bat amaitu ondoren, hor hurbildu zaio saihets batetik Hauster, poliki, pauso balantzatiz, eta zerbait esaten hasi zaio belarrira.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 45. orr.

Haratago dago, bere gogoeta isil balantzatian barrenduta.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 217. orr.

2 (adizlagun gisa)

Boulevarda zeharkatu, ataria bilatu, eskailerak igo... besarkatuta, balantzati jolasean.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 211. orr.

Eta oraindik balantzati jaikitzen zen, lurrera ez erortzeko eskuak luzaturik, Sami laguntzera etor zedin deituz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 288. orr.


balantzatsu izond balantza ugari egiten duena.

Haizeak intseguru aldakor ukitutto bat duela, presioak ezinegon urdurixkoa hartu duela, itsasoak brisara umela inguratzen digula, edo hego haize pixu kargante ustela arrimatzeko joera hartu duela... horrelako egoera edo joera balantzatsuetan, [...].  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 245. orr.


balantzatu, balantza(tu), balantzatzen da/du ad balantza egin edo eragin, ik kulunkatu.

Honelaxe balantzatzen dira, bada, etxe guztiak, goia erdialdea baino gehiago, erdialdea behea baino, eta behea oso gutxi.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 425. orr.

Han kanpoan berriz islada bat, non gauzek urtsuki balantzatu eta desagertu egiten ziren.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 96. orr.

Elizaren ate nagusitik apeza lehiatu zen, bereterrak euritakoa gora atxikitzen ziola, herriko mutilak intsentsu-ontzia lanjeroski balantzatzen zuen bitartean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 161. orr.

Maiana Artoizen semea zuloaren hegira hurbildu zen, aztal zorrotzekiko oskiak hilerriko garrailetan kraskaraziz eta ipurdia ederki balantzatuz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 157. orr.


balantzatxo iz balantza txikia.

Motoak pentsatzen laguntzen dit; gorputzari itsasten dio bere indar basatia, eta meneko baten eskuzabaltasunaz eskaintzen bere mehatxuzko orroa, bere oreka kilikagarria, eserlekuaren leuntasuna, eta esanekoaren prestutasunaz obeditzen, eskuin eskuko erlaxapenari run-run xaramelari batez erantzunez, gerriaren balantzatxoarekin bihurgunea hartuz, frenoen ukituarekin arnasa barnean gorde eta zertxobait makurtzeko imintzioa eginez.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 121. orr.

Liburu-metak balantzatxoa egin zuen, ematen zuen orduantxe bertan hasiko zela denda bitxi hartako antolaketa prekarioaren hondamendia, baina liburuen dorrea, eroriko ez eroriko ibili eta gero, ez zen suntsitu.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 230. orr.


balantze 1 iz enpresa edo kideko baten sarreren eta gastuen azterketa konparatiboa; azterketa horren emaitza. ik balantza 3; bilan.

Aurrerago, diru-sarreren kopurua zehaztuta, eta urteko egiazko balantzea eskuartean, prest legoke entitate hau zure eskaera berriz aztertzeko.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 113. orr.

2003ko abenduan Euskadiko Kutxako balantzea 9.787 milioi eurokoa zen, 2002an baino 572,5 milioi euro gehiagokoa.  Berria - Ekonomia   2004-03-13

Abenduak 31ko balantzean 3.700 milioiko balioa zeukan Cintrak Macquarierentzat.  Berria - Ekonomia   2004-06-05

2004. urteko balantze ekonomikoak enpresa taldearen finantza egoera sendoa dela erakutsi du.  Berria - Harian   2005-06-12

Gero berrogeita hamar dolar sartuko zituen, eta diru-ateratze faltsuaren txartelak bere kutxaren balantzea ongi koadratuko zuen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 50. orr.

Eskudiruak koadratzen du, balantzeak koadratzen du, eta txartelek ere bai.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 51. orr.

Aurreko balantzea $ 345.798,84.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 161. orr.

Salerosketako balantzea gure alde egon dadin edozein ahalegin bidezkoa den bezala, nazioaren eta soberanoaren interesa da bere herriko zorionen batuketa inguruko nazioetakoa baino handiagoa izatea.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 94. orr.

Gela nagusian nengoen, beste idazkari batekin balantze-kontu batzuk aztertzen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 28. orr.

Dolarraren gainbeherak on egin dio SCHren gastu balantzeari.  Berria - Ekonomia   2004-01-27

2 zerbaiten alde onen eta txarren azterketa konparatiboa.

Neurketa bera, alegia plazera eta minaren arteko balantzea egitea, oso zaila da, banakoaren maila gainditzen dugunean bederen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 205. orr.

Egunotan lehengo urteko jardunaren balantzea egin dute atariko arduradunek eta datu esanguratsuak plazaratu dituzte: iaz 211.509 erabiltzaile izan zituzten atarian, eta 200 albiste inguru argitaratu zituzten.  Berria - Gaiak   2006-01-10

Garaipenik gabe balantzea 3-4 ez, 2-5 izango delako.  Berria - Kirola   2004-10-31

Nire bizitzaren balantzea egingo dut.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 256. orr.

Mexico-Samoa azkena etapa denez, dena izan duzu balantze eta azterketa; merezi izan ote dizun.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 74. orr.

Txosteneko lehenengo lerroetan Galindezek Biltzarraren balantzea egiten du.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 259. orr.

Zelula gorriek, ordea, balantze politiko globala egin beharra ikusten zuten beste ezer baino lehen, eta, horretarako, herrialdez herrialde jasotako txosten batzuk eta "Batasuna" kanpainari buruzko zenbait lan atera zituzten.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 232. orr.

Atzera begiratzen nuen harreman haiei buruzko azterketa egiteko, eta balantzea, oro har, negatiboa izan zela iruditzen zitzaidan.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 239. orr.

Rio'92 arrakastatsua izan bazen, nola liteke Johannesburgeko Goi Bileraren ostean, 10 urte geroago alegia, balantze negatiboaz jarraitzea munduan egoerak izan duen edo ez duen aldaketari buruz?  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 36. orr.

Egia da [...] azken hiru hamarkada hauetan egin denaren balantzea ezkorra dela: herrialde aberatsen eta pobreen arteko amildegiak lehenean dirau, eta lehen bezalatsu ari gara orain ere ingurunea suntsitzen.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 12. orr.

UEMAk berak iazko jardunaren balantzea egiteko orduan onartu zuen iazkoa ez zela espero bezain urte «eraginkorra» izan.  Berria - Harian   2005-05-14

Valcornejaz geroztik lau hilabete joanak -neure kolkorako- eta orain... gau hau nola bukatuko dudan kezkatan... Ez duk, izan, oso balantze baikorra.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 152. orr.

Balantzea oso ona da; bake handiagoa dago, aurrerapen handiagoa.  Berria - Harian   2005-03-01

Pasadizoaren balantzea koadratzeko orduan horra haserrealdiak, horra adrenalinaren gorakadak eta hara biraoak gora zerurantz.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 42. orr.

Airearen gardentasuna, modu batera edo bestera aldatzen denean, lurraren erradiazio-balantzeak koska batzuk jasaten dituelako.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 281. orr.

Balantzearen ondotik xede onak: [...].  Herria   2005-10-13

Ondotik etorri ziren iritzi eta balantze kontrajarriak.  Berria - Euskal Herria   2004-09-21

Azken 25 urteetako balantze errepresiboa aurkeztu eta «gatazkaren aterabide politikoa» eskatu du.  Berria - Euskal Herria   2004-04-03

3 istripuez eta kidkoez mintzatzuz, kaltetuen kopurua.

Behin-behineko balantze ofizialean, 900 hildakotik gora daudela diote.  Berria - Mundua   2004-05-28

Hotelaren aurka bonba autoz egindako atentatuan, berriz, 7 lagun hil zirela eta beste 35 zauritu iragarri zuten atzo, hasieran emandako 27 hildako balantzea nabarmen gutxituta.  Berria - Mundua   2004-03-19

Mugarik Gabeko Kazetariak taldeak balantzea egin du: 63 hildako eta gero eta eraso gehiago.  Berria - Gaiak   2006-01-04

Atzo iluntzeko balantzearen arabera, 9 palestinar hil zituzten soldadu israeldarrek Rafan.  Berria - Mundua   2004-05-21

Ehun bat zauritutik gora daude, horietatik batzuk oso larri eta istripuaren balantzea, beraz, areagotu daiteke.  Berria - Mundua   2004-07-17

Nazio Batuen Erakundearen arduradunek ez dituzte kontuan hartu Txernobilen inguruko eskualdean gertaturiko ehunka mila heriotza zein minbizi eta mutazio kasuak, 1986. urtean lehertu zen zentral nuklearraren istripuaren balantzea egiterakoan.  Berria - Gaiak   2006-03-26

Hamaika hildakoren balantzea.  Berria - Mundua   2004-05-30

4 ordainketa balantze ordainketa balantza. ik balantza 13.

Garapen bidean dauden herrialdeei maileguak emateko eta herrialdeen ordainketa balantzeen egiturazko arazoei aurre egiteko laguntzak emateko helburuarekin.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 261. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

balantze egiten (5); balantze egiten duzu (4); balantze ekonomikoa (4); balantze errepresiboa (4); balantze errepresiboa aurkeztu (3); balantze ezkorra (3); balantze ona (8); balantze ona egin (3); balantze orokorra (3); balantze positiboa (12); balantze positiboa egin (8); oso balantze ona (3); urteetako balantze (3); urteko balantze (4); zein balantze egiten (3)

azken balantzea (4)

balantzea aurkeztu (5); balantzea aurkeztu zuten (3); balantzea du (3); balantzea egin (40); balantzea egin zuen (13); balantzea eginez (5); balantzea egingo (5); balantzea egitea (4); balantzea egitearekin (3); balantzea egitearekin batera (3); balantzea egiteko (23); balantzea egiteko orduan (5); balantzea egiten (6); balantzea egiten duzu (3); balantzea egiterakoan (4); balantzea eman (3); balantzea ez da (4); balantzea nabarmen (3); balantzea on ona (3); balantzea ona (5); balantzea oso positiboa (3); balantzea positiboa (4)

euren balantzea (4); iazko balantzea (5); iazko jardueraren balantzea (3); iazko urtearen balantzea (3); jardueraren balantzea (8); jardueraren balantzea egin (5); jardunaren balantzea (4); kudeaketaren balantzea (4); kudeaketaren balantzea egin (3); lanaren balantzea (5); nolako balantzea egiten (3); orain arteko balantzea (3); salaketen balantzea (3); urtearen balantzea (9); urteen balantzea (5); urteko balantzea (11); zein da balantzea (3); zer nolako balantzea (3)

balantzeak egiteko (3)

balantzearekin dago (5)

balantzearen arabera (14); egindako balantzearen arabera (4); emandako balantzearen arabera (4)


balantzin iz makinetan eta, ardatz bati loturiko burdinaga, higidura zuzen alternatiboa higidura zirkular bihurtzen duena.

Florenti begiak betetzen zitzaizkion [...] plano ikaragarri harekin, egundoko makinaren baten ametsa gogora etorri zitzaion berriz ere, haren gurpilak, burdinagak, balantzinak ikusi uste zituen galdararen azpian, ikatz gorien purpura lausoak argiturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 192. orr.


balasto iz trenbideetan, trabesak bermatzeko ezartzen den legarra.

Lehergailua lur azpian erdi ezkutuan zegoen balasto eta trabesaren artean eta SNCF enpresako langile batek ikusi zuen.  Berria - Mundua   2004-03-25


balaustrada iz zutabez osaturiko baranda. ik balustra.

Etxeek eta balaustrada grisak hurbil-hurbileko oroigarriak ziruditen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 101. orr.

Gavardek erakusleihoko balaustradan bermatu zituen ukondoak, kobrezko barandaren gainean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 114. orr.

Balaustradan bermatu naiz bi eskuekin.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 206. orr.

Emakume batek, bi eskuak balaustradan paraturik, zerurantz jaso zuen bere begitarte urdina, ezpainen margoak beltzez zeharkatua.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 102. orr.


balazo iz adkor bala tiroa. ik balakada.

Merezi luke kokotatikan / iru balazo emotie.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 125. orr.


balazoka adlag adkor bala tiroka.

Eta gobernu jaunarengatik ez dut gehiago tautik esango, balazoka esango diogulako aurki horri esan nahi dioguna.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 131. orr.

Gizon zaharrak gomutara dakartza abere larriak eta abere xeheak zaintzen zituztenen arteko liskarrak, behin baino gehiagotan balazoka amaitu zirenak.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 59. orr.


balazorro ik bala1 7.

balazta (99 agerraldi, 33 liburu eta 34 artikulutan; ETCn 606 agerraldi) 1 iz ibilgailu edo makina bat geldiarazteko edo haren lastertasuna gutxitzeko tresna. ik galga; freno.

Balaztaren pedala sakatu nuen barren-barreneraino.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 65. orr.

Hontz despistaturen bat gure argien aurre-aurrean jarri zen halako batean eta osabak balazta barreneraino sakatu behar izan zuen bertan harrapatuko ez bazuen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 60. orr.

Balaztari sakatu eta autotik atera naiz, ziztu bizian.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 184. orr.

Urrutira Foruzaingoaren auto nabarmen bat ikusi du eta balaztak zapalduz jaitsi du abiadura.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 89. orr.

Kolpean zapaldu behar izan zuen balazta, pareko autoarekin talka ekiditeko.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 240. orr.

"Hemen izango da", esan nuen, autoa gelditu eta eskuko balaztari gora eragiten niola.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 68. orr.

Eskuko hatzak balaztari itsasita ematen ditugu badaezpada, baina 65 kilometro orduko abiaduratik 0ra 20 metroan pasatzea ezinezkoa da ia.  Berria - Kirola   2004-07-10

Larrialdietarako balaztari heldu dio, patinekin ere hasi da, jaitsi du abiada zertxobait.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 158. orr.

Lokomotoraren argiek ere, gauaren tapetea urratzen deneko distira bortitz eta dirdaitsua marraztuko zuten noski airean, tren gidariak siku balaztari sakatu zionean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 41. orr.

Trenaren erdian balazta bateko zapata traban zen, gorigori zegoen eta metalari tantak zerizkion errailaren gainera.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 21. orr.

Trafikoa berriro gelditu zen, taxiaren balaztek kirrinka egin zuten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 501. orr.

Balazten estalkiak higaturik zeuden, ia guztiz, Glass jauna, ia galduak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 230. orr.

FIAk Williams eta Toyota autoak kanporatu zituen Kanadako Sari Nagusitik, legez kanpoko balazten hozte sistema erabiltzeagatik.  Berria - Kirola   2004-06-19

Mamu istorio baterako lekune aproposa zirudien, balaztendako zapatak eta automobilendako pieza osagarriak galdatzen dituzten labeetan gorituriko izaki beldurgarrien jabego.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 348. orr.

Hasieran, produkzio guztia ibilgailuetarako balaztak egitera bideratuko du.  Berria - Ekonomia   2006-01-19

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Balazta-hotsak, oihuak, sirena gehiago.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 116. orr.

Orkoiengo lantegiak 1957. urtetik autoentzako balazta sistemak egiten zituen Lucas Girling izenarekin.  Berria - Ekonomia   2004-07-29

-Geratzen al zaizu balazta-likidorik?  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 160. orr.

Ez da arraroa balazta arazoek erretiratzeren bat behartzea.  Berria - Kirola   2004-06-19

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Garajera heltzean, autoaren motorra itzali eta esku-balaztari eragin zion.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 127. orr.

4 irud/hed

Baina amonak ez zuen balaztarik mihian, eta okasio hartan ere bere iritzia eman zidan: [...].  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 171. orr.

NDF munduko ekonomiaren hazkuntza aurrikuspena murrizten ari delarik (%4,3tik %4ra), etxebizitzen salmentak Espainian balazta sakatu duelarik eta euroak sendo jarraituz, 2005 oso ona izango denik ezin da erraz esan.  Berria - Ekonomia   2004-11-24

Gogoan izan ezinezkoa izango zaizuela erregeen tiraniatik askatzea, aldi berean erlijioaren sineskeriaren balaztak hausten ez badituzue.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 214. orr.

Herabetuta banenbilen ere, ez nintzen haur bat, eta desioaren aurrean balaztak erakutsi zituen zuhurtziak.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 78. orr.

Euskal sozialistak ez gara sekula gizartearen gehiengoaren nahiaren balazta izango.  Berria - Euskal Herria   2004-02-18

Bedeinka dezagun, beraz, izadia, berorrek eman baitizkigu lerrakera jazarrezinak eta gure bihotza jarri lerrakera horien erregela eta balazta.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 60. orr.

Kezka handiz ikusten dugu Josu Jon Imazek eta Juan Jose Ibarretxek daramaten ibilbidea, aldapa behera eta balaztarik gabe doazelako.  Berria - Euskal Herria   2004-02-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

balaztak egiten dituen (4); balaztari sakatu (3)


balaztada iz balazta sakatzea.

Eta berriro Alfa Romeo hura, haren klaxonkadak kalesketan, haren balaztadak, haren loka-guneko sakadak, haren latorrizko durundia gauaren erdian.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 186. orr.

Trafiko urriaz gozatzen bide zihoan batek balaztada handia eman behar izan zuen atzetik ez jotzeko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 210. orr.

Balaztada lehor baten soinuak moztu zigun, bat-batean, solasaldia.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 68. orr.

Ez nintzen berehala ohartu, balaztadaren ondorioz eta uhala lotu gabe izanda, haizetakoa kunka! joa nuela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 11. orr.

Urdailean ukabilkada bezalaxe, igogailuan goitik behera amiltzea bezalaxe sentitu nuen balaztada.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 27. orr.


balaztaldi iz balaztada.

Finlandiako Rallyak, ziztu bizian igarotzen diren errepide zabal eta lauez josia dagoela, bihurgune eta balaztaldietan arriskatzera ausartzen diren gidari adoretsuak saritzen ditu.  Berria - Kirola   2004-08-06


balaztatu, balazta(tu), balaztatzen 1 du ad balazta sakatu. ik galgatu; frenatu.

Bizikleta edo gurdiren batekin gurutzatzean soilik balaztatzen zuen apur bat, azelerazio enbragebakoen bitartez oinezkoei arriskuaren berri emanez.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 82. orr.

Batzuetan, autobidean azeleragailua sakatu eta 130, 140, 150 hartu izan ditut -kasik egokiagoa da nituen esatea-, harik eta bat-batean ertzainei antzeman, eta bat-batean balaztatzen nuen arte.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 99. orr.

Aurreko autoan, balaztatzeko unean atzaldea oso egongaitza zen, esekiduraren finkapen puntuak motorrean baitzeuden, eta hura ez zen behar bezain zurruna.  Berria - Kirola   2004-07-04

Sutximistak 0-240 km/h-ko azelerazioa hartzen du hamar segundotan, eta balaztatzeko sorginkeriazko sistema hutsezin bat dauka.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 47. orr.

Istant bat geroago, gurpil handiak eta aurreko argi indartsuak zituen ibilgailu batek gogor balaztatu zuen eta, kirrinka ateraz, bat-batean gelditu zen Harry lehentxeago eroritako leku berean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 32. orr.

Horrek eragin zuzena du autoen balaztengan, azken batean «azeleratu eta balaztatu» motako zirkuitua baita, bihurgune errealik gabea.  Berria - Kirola   2004-06-19

Robotak azeleratzeko eta balaztatzeko gaitasun handia duela diote, bat formulako automobil batek baino bost aldiz handiagoa.  Berria - Gaiak   2006-03-26

2 irud/hed

Azken hauetaz ez dut, ordea, kategorien erabilera edo gaizki-erabilera transzendentala ulertzen, kritikak egokiro balaztatu ez duen juzgamenaren akats soila dena honek adimen hutsari baimentzen zaion jolastokiak dituen mugak ez dituelako askiro aintzat hartzen.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 139. orr.

Jadanik bere izaeraren norabidearen indarrez dialektikoa den giza arrazoimenak bera balaztatzen duen halako zientzia bat inoiz ezin duela itzuri.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 282. orr.


balaztatze iz balazta sakatzea.

Parekotasun horrek auto askoko tropelak sortzeaz gain, autoek daramaten karga aerodinamiko baxuek balaztatze distantzia luzatu egiten dute, eta gidariak lan egin behar du autoa desegonkorra delako maniobra horretan.  Berria - Kirola   2004-09-12


balbe 1 iz heriotzari ematen zaion izena.

Balbea daukak hik, eta balbea ekarri diguk.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 159. orr.

Balbeak abisurik gabe jo du laguna.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 26. orr.

Micheleren giltza talismanaren kontrakoa baita, balbea dakarren gauzakia: malura Joxeri, filosofoari tortura.  Berria - Kultura   2006-02-11

Lehenik balbearena eta segituan Deabruarena eta juduarena aditzeak larritu ninduen, gero larridurak luzaz iraun ez zidan arren.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 160. orr.

-Balbearen partetik nator.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 73. orr.

-Balbe aluak joko ahal zaitu!  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 25. orr.

Militarren balak eta aberriaren aintzak irabazi zituen batak; besteak, bizimodu ilunagoa eraman arren, ihes egin zion balbearen atzaparrari.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 127. orr.

2 balbeondo

-Ze balbe eta ze balbeondo! -esan nuen nire artean-.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 159. orr.


balbula 1 iz isurkari bati hobi batetik pasatzen uzten edo galerazten dion gailua. ik maskor 5.

Baina noiz arte funtzionatu behar dute pistoi, balbula, magneto, engranaje multzo horiek?  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 95. orr.

Zer zen azetilenoa irakatsi zion, zer zen oxigenoa, zein zen lehenik itxi behar zen balbula, nola hustu behar ziren hodiak gero.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 240. orr.

Soyuzean balbula bat hondatu, eta gutxienez bost orbita eman omen zitian Lurraren inguruan oxigenoa ahitzen zihoakion bitartean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 322. orr.

Ohartu naiz neu naizela naraman ontzitxoaren makinista, neuk eragin behar diedala balbulei, neu naizela abiada erregulatzen duena hemen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 197. orr.

Galdararen presioak balbulari sortzen dion gandua etorri zitzaion begietara.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 57. orr.

Balbularen batek huts egin du, nonbait.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 436. orr.

Bihotzean balbula bat jarri berri diote, baina beste ebakuntza bat behar du.  Berria - Euskal Herria   2006-02-11

Ontzi horretan balbulak egingo dira doi-doi estututa hodien goiko ahokaduretan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4890. orr.

Hamasei balbula dauzka, injekzioa, zaldi piloa.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 103. orr.

Aurikula uzkurtu egiten da, eta, belarri formako balbula baten bitartez, ezkerreko bentrikulura bidaltzen du odola.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 168. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Zulatu ondoren, balbula bikoitzak jarrita fuel-olioaren irteera kontrolatu ahal izango dute.  Berria - Gaiak   2004-05-07

Bentrikulu artifizial horietan jarritako balbula mekanikoek kontrolatzen dute odol-fluxuaren norabidea.  Berria - Gaiak   2004-10-20

Aortako balbulari eragiten dion bihotz lesio bat diagnostikatu zioten pasa den astean.  Berria - Kirola   2004-08-17

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eustorma fisiko baten egituran, ingeniariak segurtasun-balbulak jartzen ditu, uhateak alegia.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 145. orr.

Automobil batean, adibidez, erregai-kontsumoari loturik dago beti energia-ekoizpena; tximeleta-balbula zapaldu, eta erregai gehiago erretzen da, eta bertantxe abiadura handitzen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 201. orr.

Urmaelereko bidean Petrus halako eta bestelako erreguladore-motez doa hizketan, presio-balbulez, loturez.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 179. orr.

4 balbula elektroniko irrati hargailuaren lanpara.

Beste makina bat estreinatu zuten gobernuak eta Pennsylvaniako Unibertsitateak, oraindik handiagoa zena: 30 tona pisukoa, 140 metro koadro behar zuen bere 18.000 balbula elektroniko, bere 70.000 erresistentzia, bere 10.000 kondentsadore, bere 5 milioi soldadura puntu eta bere 6.000 giltza sartzeko.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 99. orr.


balda iz apala, arasa.

Aldizkari zahar batzuk daude telefonoaren ondoko balda batean, aspaldiko aldizkari haiek.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 96. orr.


balda-balda
1 balda-balda egin leher egin.

Balda-balda eginda neukan gorputz osoa.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 116. orr.

Balda-balda eginda, birikak itota neuzkan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 348. orr.


baldakin ik baldakino.

baldakino (orobat baldakin) iz lau zutabek eusten dioten estalkia, eskuarki ohearen gainean ezartzen dena.

Oso oihal ederreko baldakino zaharra duen ohea.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 124. orr.

Kirikaka so eginez, Brugesko satinaz, tafetanaz eta Florentziako raxaz apaindua zen baldakin-ohea ikusi zuen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 61. orr.

Hauen ibilgailuak: haur-kotxe eta buffete konbinazio bat, gehi bizikleta-erdia, eta pertsiana herdoilduzko baldakinoa; karburo-argia.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 269. orr.

Loan hondoratu baino lehentxeago, bere oheko errezel astunei begira, "ohe-zeru" esateko "baldakino" hitza "Bagdad"etik zetorrela ustekabean gogoratzeak sortua zion irribarrea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 236. orr.


baldan 1 izond/iz zabarra, baldarra, moldakaitza.

Topatzen ditugun emazteak behin eta berriro itsusi eta baldanak izatea.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 27. orr.

Errusiako Sinodo Santuko apezpiku eta popeak ez zeuden oso gustura San Petersburgora etorri eta agintearen goren gradura iritsi zen siberiar baldan eta lizun harekin.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 251. orr.

2 irud/hed

Kalaka baldan eta berdin bat zen haien mintzaira, bar-bar animaliazko bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 117. orr.

Norak sekulako lehia izan zuen bere baitan, emakumeekiko errukiaren antzik ez zuen sentimendu bat, hoztasunetik gertu zegoena, sortu baitzion gizonaren itxura baldanak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 30. orr.

Baina hirian geldituta, baldanagoa ikusten nuen nire egoera.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 151. orr.

3 (adizlagun gisa)

Baldan jantzitako gizakote bat zegoen geltokira ematen zuen beirate handitik hurbil.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 179. orr.

Orriak higatuak eta baldan tipografiatuak iruditu zitzaizkidan, bi zutabetan inprimaturik, biblia baten tankeran.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 238. orr.

Ardo-zahagia bezain baldan eta mozkor.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 133. orr.

4 baldan-baldan adlag

Itsasertzari jarraituz zihoazen, geldiro, oihal arreak pixka bat puztu, eta berriro, segituan nekaturik, mastetan behera baldan-baldan erortzen uzten zituen haizetxo bigun ito batek nekez bultza egiten ziela.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 230. orr.


baldankeria iz baldana denaren egintza.

Egia esan, gehienek gorrotatzen zuten Rasputin: ezkerrekoentzat mistiko atzerakoia eta antisemita arrazista zen; eskuinaren ustetan, ahozabal haren baldankeriek zalantzan jartzen zuten herriaren aurrean erregetzak izan behar zukeen irudia.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 251. orr.


baldanki adlag baldankeriaz.

Demokrazietan egun baldanki praktikatzen omen den tolerantziari buruzki, Finkielkrautek metafisika errebindikatzen du.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 144. orr.


baldar 1 izond moldakaizki edo astunki aritzen edo higitzen dena, behar adinako zalutasuna ez duena. (pertsonak)

Munduko umerik baldarrena sentitzen zen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 253. orr.

Baldarra, mutila.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 19. orr.

Zer zabiltza zu baldar horiekin!  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 111. orr.

Arma hark, beraren esku baldarrean, ez zuela balio izango bera defenditzeko, hil zezaten justifikatzeko baizik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 111. orr.

-Zure belarri baldarrek ez ahal dute kontzentraziorik galduko! -esan nion txantxetan.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 148. orr.

Hamalau hamabost urteko mutiko haiek ezin ziren neskekin harrokeria handitan ibili gainera, gorputzak nahiko xamurrak eta baldarrak baitzituzten oraindik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 71. orr.

Hiztun baldarra semantikaren beldurrean bizi da, semantikaren kartzela edo putzu sakon eta ilunean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 69. orr.

Pobretasuna ez da sekula harrokeriaz hartu behar: pobretasunaz txantxa egitea bezain baldarra litzateke hori.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 13. orr.

Matematikan eta arlo zientifikoetan baldarra nintzen, eta aldiz, memorizatzeko, idazteko eta imajinatzeko erraztasuna banuen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 339. orr.

Gimnasiako eskoletan argi utzita nuen bezala, ikasgelako baldarrena nintzen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 69. orr.

2 (bestelakoak)

Gauzak mantso doaz, dortoka baldarrak bezala.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 144. orr.

Giltzurrun artifiziala handia eta baldarra da, material sintetikoek ezin baitute berdindu organo naturalaren errendimendua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 12. orr.

Herri baldarren erlijiotzat daukagu idolatria, eta xedetzat izaki espirituala daukan erlijioa, berriz, herri argituen erlijiotzat.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 141. orr.

Potzoloren planta baldar eta harroputza etorri zitzaidan gogora.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 274. orr.

Juanek bizarra txukundu zion arrebaren guraizeekin, eta ilea erro-errotik moztu ardientzako guraize baldar batzuekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 273. orr.

Makila bat zekarren bidelagun, esku zahar haietan arma bat ez eta makulu bat baizik izan ez ziteken makila baldar bat.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 201. orr.

Zientziaren makulu baldarren -baina txit operatiboen- heineraino etorririk ere, ez dakigu galdera horri erantzuten.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 45. orr.

136,200 kiloko harri baldarra erabiliko dute bost minutuko txandatan.  Berria - Kirola   2006-04-02

Pauso baldarra zekarren.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 20. orr.

Hantxe dabiltza beren pauso baldarrean, denbora hutsaren karga eraman ezinik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 99. orr.

Alde egin zuten soldaduek, pauso baldarrez, launakako lerroetan, hiriko gotorlekura.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 16. orr.

Georgeren ibilera baldarra imitatuz eta makilekin belarra joka.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 104. orr.

Gizona billete zimurtu bat astintzen ari zen airean, salto txikiak eginez dantza-imintzio baldarrean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 301. orr.

Azalpen baldarretan hasi nintzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 147. orr.

Arrazoia, noski -xehetasun baldarrenetik sotilen direnetaraino- leku jakin bakoitzeko ideologia nagusian bilatu behar da, Dodsek kultur eskema deitzen zion uste eta sinismen multzoan.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 68. orr.

Miniatura ezin eskasagoa eta imitazio ezin baldarragoa.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 155. orr.

Kea baino zaharragoak ziren arrantzarako arropek baldar itxura ematen zioten gizon txaparroari.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 168. orr.

Bere ironia abiarazten du beste guztien bizkar barre egite aldera, umore zakar eta ingeles baldar batez abiarazi ere.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 66. orr.

Urteak pasatu ahala, neurtzeko modu baldar horrek zentzua galdu zuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 200. orr.

Ikastegian gora tantaitzen ziren minarete misteriotsu haiek ere, zeinek oraindik ere exotismo faltsuzko jite baldar bat ematen baitiote Massimo d'Azeglio hiribideko gune horri.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 49. orr.

Buru-bihotzik gabeko ausarkeria baldar hark.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 78. orr.

Determinismo biologikoaren bertsiorik baldarrenaren oinarriak jarri dituen doktrina multzoa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 157. orr.

Gainera, errima baldarrak ateratzen zitzaizkion etengabe: rincón, acordeón. Zer motibo zuen hain modu kategorikoan eta halako utilitarismo baldarrez hitz egiteko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 113. orr.

Beatrizen erretratu handia, kolore baldarrez egina.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 166. orr.

3 (izenondo multzoekin)

Klergiman-ez jantzitako apaiz altu baldar bat, amerikar tankera zuela iruditzen zitzaidana.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 431. orr.

Teknika berri batez aberastu du irakurketaren arte aukeran geldi eta baldarra, aspaldian aurrera egin ezinik baitzegoen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 44. orr.

Begiak itxi eta, oraindik ere, ikusi egiten ditut habia haiek: karnabaren goroldiozkoa, kaskabeltzaren borobil-borobila, mikaren handi eta baldarra.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 92. orr.

Gure aitarentzat, manera baldar, trakets eta herabeak zituzten pertsonak ziren "beltzak", egoki janzten ez zirenak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 10. orr.

Atomotxoa han da, intsektuaren mila begietariko batean, eta bere partetxoarekin laguntzen du hark espazioan orientatzeko baliatzen duen ikusmen labur eta baldarrean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 303. orr.

Adiskidantza berri bat, maitasun baldar bezain iheskor bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 40. orr.

Hauek izan ziren bere hitz lehor baldarrak.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 18. orr.

Halako batean emakumea, zumezko aulkitik mantso-baldar jaikirik, neska-koskorrarengana hurbildu da.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 133. orr.

Errealitatea beti konplexuagoa da asmazioa baino: gutxiago orraztua, baldar-zakarragoa, ez hain biribila.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 287. orr.

Hiribazter biluz-baldarrean finkaturik, lapurren beldur zen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 152. orr.

Nekazari baldar, ezjakin, arlotearen topikoa bazterturik, nekazari argi, jakintsu, gizatasunez jantziaren eredua eraiki behar zuen Mogelek.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 148. orr.

Zakila bereizgarritzat duen sexuaren bereizgarria dela berez (asta) zakila izatea, hau da, bortitza, baldarra eta ergela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 108. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lan bila hasi baino lehen, bizarra egin, ilea moztu, jantzia eskuilatu eta kendu baldar-itxura hori.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 21. orr.

Kea baino zaharragoak ziren arrantzarako arropek baldar itxura ematen zioten gizon txaparroari. ia 100 kiloko gizasemea izan eta baldar trazarik ez du ezertan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 168. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Denbora librea da libertatearen beste jokaleku nagusietako bat xoriño hega-baldarrentzat, eta hor libertatea hutsaren pare bilakatzen da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 258. orr.

6 (adizlagun gisa) ik baldarki.

Ez naiz baldarkeriei baldar erantzuteko gai.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 42. orr.

Ez zen taldean lan egiteko pertsona ere, eta inuitekin bereziki baldar portatzen zen, berotasunik gabe eta gainetik begiratuz bezala.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 179. orr.

Barka iezadak hain baldar portatu izana.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 288. orr.

Inork inoiz hitz egiten dit orduan baldar jokatu zuen ikaskide haietakoren baten edo bestearen gaurko iritzi-aldaketaz edo jarrera humanoagoaz.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 106. orr.

Esku handiak ditu, hatz lodiak, oso baldar eusten dio arkatzari.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 117. orr.

Baldar samar besarkatu ninduen.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 70. orr.

Ni, betiko apo euskaraduna izaki, oinez eta baldar nabilela, [...].  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 113. orr.

Aita lotsati eta baldar ibiltzen zen asteburuko gonbidatuen artean.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 36. orr.

Begietan txinpartak zenituen piztuak, eta mihia aldi berean arin eta baldar.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 27. orr.

Mahuka hutsak baldar, dilindan.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 31. orr.

Dantzan hasi ziren, gizona emakumearekin, eta neska mutilarekin, baldar hasieran, esku-oinak zurrunduak balituzte bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 247. orr.

Ni zahar baldar, eta semea afektibitatea gaurkotu ezinik, alegia.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 85. orr.

· Baldar jario hasi nintzen hizketan, estropezuka.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 117. orr.

7 baldar-baldar adlag

Parera zetorkiona herr Öchlerren ikasleren bat zela usaindu orduko, ihes egiten zuen, baldar-baldar, gure irri eta txantxen beldur.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 65. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baldar eta (21); baldar ibili (3); baldar samar (6); baldar samarra (10); baldarra dela (5); baldarra eta (12); baldarra izan (3); baldarra zen (5); baldarrak eta (3); bezain baldar (5); bezain baldarra (6); esku baldarrez (3); eta baldar (17); eta baldarra (12); eta baldarrak (4); hain baldarrak (3); ibilera baldarrez (3); modu baldar (4); oso baldar (6); oso baldarra (3); zakarra eta baldarra (3)


baldarka adlag baldarki.

Lañua ere heldu zen astoagana baldarka eta basta-zorroan begiratu eta Tomasen jertse zaharraz gain poltsa bat atzeman zuen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 72. orr.

· Aita batek ere halako harridura batez begiratzen omen dio tipi-tapa pauso baldarka ibiltzen hasi berri den semeari, haur tentedoi hura bere odol berekoa izatea ulertu ezinik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 13. orr.

Enricok kontatu zidan nola beraren aitonaren herrian arrantzaleek seda-harrak harrapatu ohi dituzten, sasoirako lodi--lodi eta kuskuan bildu gura, itsu-baldarka adarretara igotzen saiatzen direnean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 44. orr.


baldarkeria 1 iz baldarra denaren egintza.

Pentsatu nuen azkarregi nenbilela bere konplizitatea bilatu nahian, eta baldarkeria bat izan zela komentarioa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 33. orr.

Gaiztakeriarik gabeko baldarkeriak dira.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 53. orr.

Baldarkeriaren bat esateko gogoari eutsi, eta hilketaren inguruko guztiaz hitz egiteko zorian egon nintzen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 39. orr.

-Mozorroaren anonimotasunak ematen duen babesagatik izan ez balitz, berehalakoan prestatuko zunan baldarkeria horretara!  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 51. orr.

Baldarkeria mordo bat egiten dut.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 46. orr.

Amak arreta osoz entzun zuen nik kontatutakoa, altzoan hartu ninduen, elkarri besarkatuta egon ginen; aitak, baldarkeriari baldarkeria ibili eta gero, musu eman zidan ahoan.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 49. orr.

2 baldartasun gaitzesgarria.

Woodyren baldarkeria hain da nabarmena ordea, bere fisikoa, eta estiloa, eta mugitzeko era hain dira Humphrey-renen aldean diferenteak eta barregarriak, hortxe dago filmaren komikotasuna.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 57. orr.

«Whisky» esango dute argazkirako, baina irribarrearen atzean baldarkeria ezkutatuko dute.  Berria - Kultura   2004-09-24

Bere ibileran, oraindik ere, eskolako baldarkeria dotorea igartzen zen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 175. orr.

Idazten hasi den haur baten baldarkeriaz egin zituen zirriborroak.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 60. orr.

Gentleman itxurak egiten dituen arren, urrutitik nabarmentzen zaio baldarkeria.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 34. orr.

Ezin dut sufritu Martinen baldarkeria.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 82. orr.


baldarki adlag era baldarrean. ik baldar 6.

Baldarki egiten zuen lasterka, baina bere adineko zeinahik egin izango zukeen bezain azkar, edo are azkarrago.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 261. orr.

Erratz bat hartzen du; baldarki dabil hara eta hona, erratzari eraginez.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 34. orr.

Jaso berri zuten foke bat baldarki higitzen ari zen haizeak bultzaturik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 393. orr.

Miretsirik nauka, konparazione, zeinen maltzurki edo zeinen baldarki proposatzen didazun ezti-eztia utz diezazudan lehendakariaren emaztearekiko harremanari berriz lotzen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 465. orr.

Poliki-poliki atera da olagarroa arrokaren azpitik, garroak baldarki luzatuz.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 171. orr.

Hareatzan etzanik zegoen, eta baldarki marrazten zuen bertan, eta ezabatzen gero, zeinu andana bat, zeinak ametsetako letren gisakoak baitziren.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 122. orr.

Gizonarengandik urrunen dauden ugaztunetarikoak dira, beharbada gizateria baldarki endekatuaren ezaugarriak dituztelako.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 164. orr.

Patioaren muturrean baldarki eraikitako aterpetxoan.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 140. orr.

Itoizko urtegiaren eraikitze eta betetze lanak baldarki eta arduragabeki babestu ditu talde politiko honek, eta orain jarrera kritikoa antzeztu nahi du.  Berria - Euskal Herria   2004-10-19


baldarkote izond adkor baldarra. ik baldarrontzi.

Ritxi berriz, sasoi ederreko morrosko gazte, bibotedun, baldarkotea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 182. orr.


baldarna ik balderna.

baldarrontzi (orobat baldarrontzio) izond adkor baldarra. ik baldarkote.

Bazirudien bost axola zitzaiola haiek hain maiz oihuka esaten ziotena, alegia trakets baldarrontzia zela.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 109. orr.

Potolo baldarrontzi bat eta neska pardel batzuk dauzkeulako talden, bestela...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 28. orr.

Hitzontzi, putzontzi, baldarrontzio, pentsamenduaren Errege lerdo.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 81. orr.


baldartasun iz baldarra denaren nolakotasuna. ik baldarkeria.

Herabetasun handiz hurbildu zitzaien, urratsen bizitasun eta dotoretasun guztia galdurik eta apur bat aztoraturik, mugimendu guztietan halako baldartasuna erakusten zuela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 248. orr.

Bezeroen zerrenda zen, letrari letra josten doi-doi dakien baten baldartasunaz idatzia.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 223. orr.

Baldartasun ikaragarria irudituko litzaidake Euskadiri autodeterminazio eskubidea onartzea.  Berria - Harian   2006-03-26

Beatriz garaia zen, herbala, doi-doi bat okertua; bazuen ibileran (oximorona onartzeko modukoa bada) halako baldartasun graziaz bete bat, halako estasi-hastapen bat.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 157. orr.

Orain, borondatezko baldartasun nagi baten erdian, Raimundo Silvak galdetzen dio bere buruari nondik datozen eta zer esan nahi duten animaliatxo zantar horiek.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 267. orr.

Beatriz garaia zen, herbala, doi-doi bat okertua; bazuen ibileran (oximorona onartzeko modukoa bada) halako baldartasun graziaz bete bat, halako estasi-hastapen bat.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 157. orr.


baldartsu izond baldartasunez betea.

Laino zurizko ponpoiluak puuffa-puuffa baldartsu puztutzen doazen bitartean...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 241. orr.


baldartu, baldar(tu), baldartzen 1 da/du ad baldar bihurtu, bizkortasuna edo zalutasuna galdu edo kendu.

Orain, artifizioz, probokatzen duela, ikusmena nekatua duela eta bere baitan sartu den logurak baldarturik dagoela profitatuz.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 65. orr.

Etxean sartuta beti, behar baino pisu handiagoa gainean, baldartuta nengoen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 242. orr.

Gaur egun baldartua dut eskua marrazkirako, baldartua eta uzkurtua, galduak ditut garai batean marrazteko orduan neuzkan erraztasuna, lotsagabekeria, gogoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 68. orr.

Jainkoaren kutxa aipatu zionean, Eli aulkitik atzeraka ate ondora erori, garondoa hautsi eta hil egin zen, zahartua eta baldartua baitzegoen.  Elizen arteko biblia   1 Sm 4,18

Ni, ordea, zirika ibili naiz haren sexuan, arreta handirik jarri gabe, manten azpian; besoa baldartu egin zait gero.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 110. orr.

Hortz bakarra izanda baldartu egingo zitzaion ahoskatzea, eta horri egotzi nahi diot nire ulergaiztasuna.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 56. orr.

Tyson, berriz, nekea pilatu ahala baldartuz joan zen, epaileak borroka laugarren 'round'ean etetea erabaki zuen arte.  Berria - Kirola   2004-08-01

Pilulek baldartutako mihi lodiaren sisibasa soila.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 81. orr.

Ilea zurituko zaik ibilera baldartuko eta atsegin-grina hoztuko.  Elizen arteko biblia   Koh 12,5

Ibilera baldartu zitzaidan, parkinsona banu bezala.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 114. orr.

2 irud/hed

Ez nuen hizketaldia gehiago baldartzerik nahi.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 313. orr.

Horrelako hutsek baldartzen eta xahutzen ditek testua (eta irakurlearen talentuari zor zaion errespetua)...  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 28. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Vezélize ostatutik atera nintzenean hirurak inguru ziren; arratsaldea sentitzen nuen nire gorputz baldartu osoan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 97. orr.

Baina neure haurtzaroan Putzu kaleko gelatik jaun baldartu hura ia-ia gupidaz begiratu banuen ere, panfletoa irakurri ondoren, herraz eta gorrotoz oroitzen nintzen jauntxo hartaz.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 197. orr.


baldartxo izond adkor baldarra.

Entzun dudanez, orain ere Euskal Herriko zenbait ikastetxetan noizbehinka agertzen omen dira zomorrotxo baldartxo horiek  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 25. orr.


baldarxe
1 baldarxeago adlag zerbait baldarrago.

Dantzari zegokionez, gurasoak baldarxeago aritu ziren, ez intentzioa falta zutelako horregatik!  Berria - Kultura   2004-08-22


baldarxka izond adkor baldarra.

Hartarakoxe gonbita luzatzen die inondik ere hego aro gozo eztiak, haize granorik gabe, eguzki printzetan, airez hega baldarxka eta noraezekoan ibiltzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 43. orr.


baldatxo iz balda txikia.

Beso batekin kolpatu egin zuen baldatxo baten gainean zegoen kristalezko arrainontzia eta hau lurrera jausi eta hamaika puskatan txikitu zen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 33. orr.


balde1 (75 agerraldi, 34 liburu eta 8 artikulutan; ETCn 482 agerraldi) 1 iz ahoa hondoa baino zabalagoa duen ontzi biribil eskutokiduna. ik perrail.

Balde batean dauzka gure esneak, gazura gainera eta mamia ondora.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 121. orr.

Palanganaren bat edo balderen bat behar den tokian jartzera.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 175. orr.

Tanta bat jausten da sabaitik, erritmikoki, balde baten barruan.  Berria - Kultura   2006-05-10

Atea zabaldu ere berak egin zuen, Antoniak eskuak hartuta zeuzkalako erratza batean eta baldea bestean.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 159. orr.

Itzultzean, urez betetako baldea eta belakia zekartzan.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 137. orr.

Baldea burutik behera sartu eta ostiko galanta emanda bidali zuen handik kanpora.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 133. orr.

Arma biologikoa aurpegira hustu nion, eta hustutakoan kristoren kaskarrekoa eman baldearekin.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 103. orr.

Behin baino gehiagotan gosaldu nuen oinak urez betetako baldean sartuta.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 195. orr.

Ama sukaldera etortzen zen, atzealdea garbitzera balde batean; trapu mutur batez sikatu, eta lotara itzultzen zen.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 29. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Nire logelara balde eta pitxer handietan ur beroa ekarrarazten nuela goizero.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 171. orr.

Balde zahar mailatu bat hartu, putzuetan bete, eta ur uher haietan lurra eta hartxintxarrak bota nituen.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 102. orr.

Patioan zabaldutako arropak jaso eta plastikozko balde batean ipini ditu bihar goizean goiz lisatzeko.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 113. orr.

Haizeak uzkailiak zituen hiru aluminiozko balde huts belarrean botaiak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 131. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ematen du ur baldea erori berri zaiola gainera.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 50. orr.

Burua ur-balde batean sartuta banu bezala.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 57. orr.

4 (neurri gisa)

Alchonon egunean hiru aldiz joaten zen hara, balde bat ur ateratzera edo, bere bizar gorria bustiz, ur pixka bat edatera.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 26. orr.

Balde bat ur botatzen du tupinara, ilinti parea gerturatu eta errautsa astintzen du.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 60. orr.

Handik gutxira, Petrusen emaztea atera eta, mugimendu zabal eta eroso batez, balde bat ur zikin husten du.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 152. orr.

Haren burua balde bat ur zikinetan sartu zuten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 202. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

balde bat ur (5); balde batean (7); balde baten (3); baldea eta (4); eta baldea (3); ur balde (3)


balde2
1 –en balde -en antzekoa.

Eüskarazko argitalpen honek, frantsesezkoaren balde, 36 ebilbidetzaz xehartarzünak emaiten dütü, bai eta honenbeste gei eta jakinbehar aipatzen ere  Herria   2005-06-16


baldeka1 adlag baldea neurri erabiliz.

Euriak itsas ertzeko pasealeku distiratsuaren aurka gogor jo eta haize-boladaka lehertzen zen leihoaren kontra, ura baldeka botatzen ariko bailiran.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 171. orr.

Ura ia baldeka edaten zuen, zaldiek bezala.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 44. orr.

Barrideek animaliak atera dituzte eta baldeka ari dira lasto montoiaren gainean, begiak gorri.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 33. orr.


baldeka2 ik baldekada.

baldekada (orobat baldeka g.er.) 1 iz balde batek daukan kantitatea.

Gelditzen zitzaigun ura ekarri zuen: ez asko, baldekada erdia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 190. orr.

Baldekada bat ur hartu eta sua itzaltzen laguntzera joan zen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 38. orr.

Halakoren bat paretik igarotzen zitzaion bakoitzean burutik behera baldekada bete ur botako baliote lez sentitzen zen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 243. orr.

Baldekada ura sutara erori da.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 61. orr.

Baldekada ur hotz-hotza jaurti dioten kateme batek bezala erreakzionatu nuen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 38. orr.

Bi baldekada urekin zetorren.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 193. orr.

-Ebakuntzagatik izan ez balitz, honezkero lurpean izango zen -bota zion hotz-hotzean senarrari, bakarrik egokitu ziren hartan, baldekada bat ur jelaturen gisa.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 50. orr.

On Camillok, baldekada bat kare eta brotxa bat hartuta, idatzia ezabatzeari ekin zion.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 132. orr.

Baldekada urak, bota orduko izozten ziren patioan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 93. orr.

Orduan zale frantsesek, amorraturik, baldekadak botatzen zizkioten aurpegian [Coppiri] eta deskalifikatu nahi zuten gehiegizko abiadura zela eta.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 111. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gizaseme bat agertu zen orduan, ur baldekada bat aldean, trapua sorbaldan eta eskuila handi bat besapean.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 196. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baldekada bat (7); baldekada bat ur (4)


balderna (orobat baldarna) iz elkartea, bilkura.

Ni jaun eta jabeen aldekoa banintz, haien harikoa eta baldernakoa, edo, agian hobeki, haien zerbitzuko intelektuala banintz, dudarik gabe egongo nintzateke gutxiengoen eta zapalduen alde, eta batik bat haien eskubide guztien alde.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 189. orr.

"Geografo anarkista" izan zitekeen, beraz, beretzako moduko titulua, zeina "bankero anarkista" eta gainerako uztartze estonagarrien baldernari eskubide osoz eransten ahal baitzaio.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 276. orr.

Badakizu erakunde, elkarte, elkargo, eliz, kofradia, baltsa, baldarna eta antzekoen parteliant, partzuner eta urdezkariak oro.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 44. orr.


baldetxo iz balde txikia.

Gaueko ordubiak aldera, han non azaldu zen eliz atarian norbait, baldetxoa lurrean utzi eta kontu handiz pintatzen hasi zena apaizetxeko horman.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 133. orr.


baldin (orobat balin g.er) Ba- baldintzazko aurrizkiaren indargarria. (ikus beheko konbinatorian baldin partikularen agerraldi maizkoenak).
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

ahal baldin (33); ahal baldin bada (14); ari baldin (22); ateratzen baldin (10); aukera baldin (10); aurkitzen baldin (12)

baina baldin (15); baizik ez baldin (11); bakarrik baldin (28)

baldin ba (23); baldin bada (1284); baldin bada behintzat (23); baldin bada ere (105); baldin bada eta (19); baldin badabil (13); baldin badago (283); baldin badago ere (8); baldin badaki (24); baldin badakigu (15); baldin badakit (12); baldin badakizu (28); baldin badator (14); baldin badaude (71); baldin badauka (28); baldin badaukat (10); baldin badaukazu (15); baldin badie (10); baldin badio (19); baldin badiogu (10); baldin badiot (11); baldin badira (277); baldin badira ere (32); baldin baditu (69); baldin baditu ere (8); baldin baditugu (33); baldin baditut (10); baldin badituzte (33); baldin badituzte ere (8); baldin badoa (9); baldin badu (397); baldin badu ere (29); baldin badugu (176); baldin badugu ere (8); baldin baduk (34); baldin badut (114); baldin badute (171); baldin badute ere (20); baldin baduzu (130); baldin baduzue (29); baldin bagara (45); baldin bagaude (15); baldin bahaiz (24); baldin balitz (9); baldin banago (15); baldin banaiz (31); baldin banau (13); baldin banauzu (10); baldin banuen (35); baldin bazaie (11); baldin bazaio (36); baldin bazait (11); baldin bazaizu (9); baldin bazara (52); baldin bazarete (10); baldin bazaude (22); baldin bazegoen (57); baldin bazekien (10); baldin bazen (279); baldin bazen ere (25); baldin bazeuden (9); baldin bazeukan (14); baldin bazion (10); baldin baziren (58); baldin bazituen (25); baldin bazuen (117); baldin bazuen ere (14); baldin bazuten (50)

baldin bere (10); baldin egia (13)

baldin eta (1540); baldin eta bakarrik (20); baldin eta bera (8); baldin eta bere (34); baldin eta beren (11); baldin eta beste (11); baldin eta espainiako (8); baldin eta ez (48); baldin eta gauza (8); baldin eta gure (11); baldin eta haren (8); baldin eta honek (12); baldin eta nire (13); baldin eta norbait (8); baldin eta xariar (18); baldin eta zuk (12)

baldin ez (31); baldin haren (12); baldin hori (8); baldin laugarren bat (13); baldin neure (13); baldin nire (16); baldin zure (10)

bat baldin (117); bat baldin bada (42); bat baldin badago (15); bat baldin badu (11); batzuk baldin (8); begiko baldin (11); behar baldin (106); behar baldin bada (33); behar baldin badira (8); behar baldin badu (12); behar baldin badugu (8); behar baldin badut (8); beharra baldin (11); betetzen baldin (11); bizi baldin (10); bizirik baldin (11); borondatea baldin (11)

egia baldin bada (37); egia baldin bazen (16); egin baldin (25); egin behar baldin (16); egin nahi baldin (14); egiten baldin (66); egiten baldin bada (13); egiten baldin badu (12); egiten baldin badute (8); eman baldin (9); ematen baldin (30); ematen baldin bada (9); ere baldin (9); esan behar baldin (10); esaten baldin (35); esaten baldin badut (8); eskatzen baldin (8)

eta bakarrik baldin (21); eta baldin (122); eta baldin eta (13); eta ez baldin (12)

ez baldin (502); ez baldin bada (147); ez baldin badago (31); ez baldin badira (36); ez baldin badu (52); ez baldin badugu (19); ez baldin badut (9); ez baldin badute (20); ez baldin baduzu (11); ez baldin bazen (30); ez baldin bazuen (12)

ezen baldin (11); ezer baldin (10); ezin baldin (12)

frogaturik baldin (8); frogaturik baldin badago (8)

gabe baldin (10); gai baldin (11); gertatuko baldin (15); gertatzen baldin (22); gertatzen baldin bada (16)

hala baldin (27); hala baldin bada (23); harrapatzen baldin (9); hartzen baldin (40); hartzen baldin bada (10); hartzen baldin badugu (13); hiltzen baldin (15); hori baldin (33); hori baldin bada (21); horrela baldin (15); horrela baldin bada (13)

ikusten baldin (35); ikusten baldin badu (8); irudikatzen baldin (24); irudikatzen baldin badu (9); irudikatzen baldin badugu (14); izan baldin (47); izan baldin bada (14); izan baldin bazen (10)

jartzen baldin (15); jokatzen baldin (8)

kentzen baldin (8); kontuan hartzen baldin (11)

lortzen baldin (9)

maite baldin (9)

nahi baldin (183); nahi baldin bada (20); nahi baldin badu (37); nahi baldin badugu (18); nahi baldin baduk (9); nahi baldin badute (17); nahi baldin baduzu (23)

ona baldin (10); onartzen baldin (23)

pentsatzen baldin (11); politikoa baldin (9); prest baldin (14)

sartzen baldin (11)

ukatzen baldin (9); ulertzen baldin (9)

uste baldin (17)

uzten baldin (10)

zerbait baldin (29)


baldinba (orobat balinba g.er.) baldinbaitere.

-Baldinba!  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 100. orr.

Nork daki?... Baldinba ez!  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 17. orr.

Hilen naizelarik, ez dut deus garrantzizkorik utziko, eta baldinba ene adiskideek ene ohoretan edanen dituzte hortxe metatuak ikusten dituzun aguardient upelak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 239. orr.

-Barnean egoitea aski goizik jinen düzü baldinba...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 111. orr.

Bada baldinba, nihaurk ere orobat eginen dut Villagrandeko dukearekin eta haren emaztearekin, eta, halatan, jauregian ate berri handi bat eginaraziko dut, haiek iragan orduko zigilatuko dudana.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 154. orr.


baldinbait ere ik baldinbaitere.

baldinbaite ik baldinbaitere.

baldinbaitere (orobat baldinbait ere g.er. eta baldinbaite g.er.) nahia edo itxaropena adierazten duen partikula.

Entzun ahal izateko aurrera makurturik, denak ari ziren pentsatzen, "Baldinbaitere ez al dira nere barruko gogoetak azaleratuko", zeren denak ari baitziren pentsatzen, "Besteek hau sentitzen dute".  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 160. orr.

"Baldinbaitere ez al da Pruerekin maiteminduko", esan zuen Ramsay andreak.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 69. orr.

Pentsatzen duelarik ezen bizi ezinak eta hil beharrak han behereko zerraldo gogor hartara botatzen dutenean [...] ez dela seguru asko gorputzik jiratu, hankarik luzatu eta nagiak atera ezinez penatuko, eta ez dela egun batean (baldinbaitere!) bere heriotzatik esnatuko azkengabeko gau batean azkengabeki penatzera.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 101. orr.

Pertsona bakar bati isil-gordeka kontatzea, baldinbaitere, pertsona gehiegiri kontatzea bezalakoxea zen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 46. orr.

Ikusiko baninduzue, baldinbaitere, hobeto konprenituko zenukete zergatik batera ezinak garen tatamia eta ni.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 18. orr.

Eskerrak, baldinbaitere, gure ama gaixoa bizi ez den, Mattek zer-nolako bilakaera izan duen ikusteko.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 72. orr.

Jainkoaren izenean!, ez nukeen tartean muturrik sartuko, baldinbaitere.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 35. orr.

Erretira gaitezen, baina, auzitegi egonezin honetatik jendeak gogaituko ez gaituen lekuren batera, eta baldinbaitere Platonen eskola berberera, herritik aldendu zelako izen hori merezi izan zuen eskolara alegia.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 47. orr.


baldinkizun iz baldintza.

Behar du arrazaren arabera jardun, hortxe eta horren bidez baitago naturan txertatua, hots, bera natural eta historiko bilakatua, hala baldinkizun geografiko eta materialen arabera jokatu ahal izateko eran.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 213. orr.


baldintasun iz baldintza.

Erabakia hartua nuen, beraz, baina baldintasun bat ere ipini nion -aitzakia bat, alegia-.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 503. orr.

Huraxe baitzen, hain zuzen ere, ene amaren maitasunaren baldintasuna: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 343. orr.

Ahantzia nuen nik, ordea, ezen Alain Coup d'Oil-en Frantzia berezi hartan Alain Coup d'Oil bera genuela Jainko eta errege, eta berari zegokiola, ondorez, azken baldintasunen ezartzea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 528. orr.


baldintza iz 1 zerbait gertatzeko edo betetzeko nahitaezko den gauza. (singularrean)

Garapen-bidean dauden eskualdeetan egiten diren atzerritar inbertsioek aldez aurreko baldintza bat izaten dute beti: [...].  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 116. orr.

Gero eta sarriago aipatzen dute baldintza bat: hiltzaileak barkamena eskatu behar du.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 112. orr.

Baina, paradoxikoki, honek berak jartzen du arriskuan liburuak, kanonikoa izateko, bete behar duen bigarren baldintza bete ahal izatea: originaltasunaren baldintza, hain zuzen ere.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 76. orr.

Baldintza batekin, zigorra ez dadila nire alabarentzat izan.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 144. orr.

Baldintza batekin, ordea: mundu bizian betetzen dugun lekua, gorena baiki, garbi uztea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 116. orr.

Begia miniaturazko argazki-makina batekin konparatu izan da askotan: egia da hori, baldintza batekin ordea: argiaren tratamenduaren alderdi optikoari baizik ez aplikatzea konparazioa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 22. orr.

Baina hala gertatzea ezinezkoa da, inoiz ez da baldintza hori betetzen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 259. orr.

Baldintza hori ez da beti kontuan hartzen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 61. orr.

Estatu Batuen laguntza, gerra hotzaren garaian oso handia izan zena, baldintza baten mende egon zen 1950eko hamarraldiaren bukaeraz geroztik: esportazioen sustapenerako estrategiak bultzatzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 118. orr.

Harritu zen Ruche jauna, lehen aldiz harritu ere, Grosrouvrek bere demostrazioen berri berari eman ez izanaz, isilpean gordetzeko baldintzarekin.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 286. orr.

2 (singularrean, izenondo eta izenlagunekin)

Legea zorrotz betetzea da baldintza bakarra. Baldintza bakarra: nire izena ez dadila inon agertu.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 11. orr.

Hau duzu baldintza bakarra: ez ihesik egin, eta heriotza arte leial bazara, betiko bizia jasoko duzu sari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 300. orr.

Baldintza ahulago bat izango litzateke teoriak metodo praktiko eta mekaniko bat eskaintzea. Izan ere, adierazlea hainbat baldintza akustikoren mendeko da.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 77. orr.

Baina baldintzatuki batentzako (agerpenean) baldintza inteligiblea pentsatu ahal baliteke, beraz, agerpenen ilaran osakide gisa kokatuko ez litzatekeen baldintza, horregatik baldintza enpirikoen ilara inolaz ere moztu gabe, orduan halako baldintza onar liteke enpirikoki baldintzatugabeko baldintza gisa, horren bitartez itzulera enpiriko jarraitua inon moztu gabe.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 300. orr.

Zinezkotasuna idazlearentzat ez dela gehigarri moral bat, bere lanaren funtsezko oinarri eta baldintza baizik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 55. orr.

Apez bilakatzeko baldintza nahitaezkoa zelakotz kastitatearen estatua.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 10. orr.

Diru batasuna sortzeko ezinbesteko baldintza zela ekonomien arteko bateratze prozesua gertatzea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 193. orr.

Truku honekin zure liburuari kanonean sartzeko eskatuko zaion lehen baldintza bete nahi dugu.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 63. orr.

Alegiazko baldintzaren erabilera ustekabeko eta egoki horrek txundituta, buruari eragin zioten Ruche jaunak eta Léak, biek batera, mirespenez.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 153. orr.

Garapen morala egiara iristeko aldez aurreko baldintza bat besterik ez da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 21. orr.

Garapen-bidean dauden eskualdeetan egiten diren atzerritar inbertsioek aldez aurreko baldintza bat izaten dute beti: barneko ekimen-indarra, gehienetan estatuek bultzatua.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 116. orr.

Argigarria izango litzateke jakitea, esate baterako, horietako zenbatek duen doktore gradua, edozein herri aurreratutan ikertzailetzat hartua izateko ezinbestekoa den gutxieneko baldintza.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 119. orr.

Erlatiboa ez zaio "balio handikoari" kontrajartzen, absolutuari kontrajartzen zaio; bere baitako eta baldintza gabekoari.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 40. orr.

3 (singularrean, hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bera enuntziatuen kopuru mugatu batek osatzen du, euren bidez izateko baldintza-multzo bat definitu ahal izango delarik.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 135. orr.

30-35 urteko baldintza-sorta ondo aztertuz gero, esan ohi da hasi daitekeela klima aldatzen ari ote den zantzuak hartzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 373. orr.

4 (singularrean, hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Atxilotuari maiz eskatu zaio berme baldintza kaleratu ahal izateko.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 189. orr.

Besamolde horrekin a priori bat adierazi gura dut izango dena ez irizpenen baliotasun-baldintza, baizik eta enuntziatuen errealitate-baldintza.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 147. orr.

Bera ez baita enuntziatuarentzat ahalbide-baldintza, baizik eta izankidetasun-legea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 135. orr.

Honezaz gain, orokortasun-baldintza bat ezartzen diegu guk gramatikei: edozein hizkuntzaren gramatika, "osagai" eta "fonema" bezalako terminoak hizkuntz berezien mugak gaindituaz definitzen dituen hizkuntz teoria jakin baten arabera egin behar dela, alegia.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 76. orr.

5 (pluralean)

Gatazkak konpontzen dira bakarrik egiazko borondatea dagoenean eta borondate horrek bi baldintza bete behar ditu: era guztietako indarkeriak gaitzestea eta tolerantziaren eta elkarrizketaren apustu garbia egitea.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 140. orr.

74 irakasle Iralen egongo dira 05/06 ikasturtean baldintzak bete ez arren.  Berria - Harian   2005-07-28

Baldintza horiek direla eta, hegoaldeko kostaldea da bizitza ekonomiko eta sozial ororen gune.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 29. orr.

Honek orduan baldintza zenbait jarri zituen: batetik bortxazko egoitza ken ziezaioten, bestetik enbaxadoreen eta erregeren jukutrietarik libra zezaten.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 25. orr.

Ezerk ez ditu gizakiak eta herriak bereizten, bizi dituzten baldintzen aurrean harturiko jarrerek baino gehiago. Komenigarria da eskolak baldintza horietan ematea?  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 180. orr.

Baldintza horietan, defizit korronteak, dela herrialde garatuenak, dela garapen-bideko herrialdeetakoak, ezin ziren oso handiak izan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 86. orr.

Kontua da, ordea, baldintza horietan ikasi behar izan dutela ikasleek orain dela gutxi arte.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 102. orr.

Sistemak ezartzen dizkizun baldintza eta muga guztiekin, noski.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 70. orr.

Zerbitzuen nazioarteko zirkulazioak, beraz, baldintza guztiak betetzen ditu nazioarteko zuzeneko inbertsioen nagusitasunaren mende geratzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 75. orr.

Geroago, 8. kapituluan, era honetako zenbait baldintza aztertuko ditugu.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 76. orr.

Baldintza edo mugapen horien arabera idazlanaren planteamendu orokorra bata edo bestea izango da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 331. orr.

Arkeologiaren asmoa jarrera hori alderantzikatzea da, edo hobe esanda [...] jarraitasunari eta jarraitasun-ezari elkarren aurka jokaraztea: erakustea jarraitasuna sakabanaketaren baldintza beretan eta arau berdinekin eratzen dela.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 198. orr.

Osasun azterketa zorrotza egingo diote 58 urteko gizonari, espazioko baldintzei aurre egiteko gai den jakiteko.  Berria - Gaiak   2004-03-31

Peruko Gobernuko Energia eta Mehatze Ministerioak sortutako legediak arautzen ditu mehatzeak esplotatzeko baldintzak. Kredituak emateko baldintzak liberalizatzea.  Berria - Gaiak   2004-08-26

Itunerako baldintzak.  Elizen arteko biblia   Ir 34,10 tit

Horiek egiten dituzte grilla proposamenak, ikusiz jantziak nork egiten dituen eta zein baldintzetan.  Herria   2003-05-08

6 (pluralean, izenondo eta izenlagunekin) egoera.

Baldintzak «onak» direla esan du, eta, 2006an, Bilbon egin nahi du biltzarra.  Berria - Gaiak   2004-10-29

Baldintza nazkagarrietan eduki zizkiaten pilaturik barrakoietan; goseak eta zikinak janda.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 58. orr.

Egia da protekzionismoak, baldintza jakinetan, nazio-ekoizpena sustatzen duela.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 38. orr.

Gehienetan oso baldintza desberdinetan egiten ziren truke haietatik sortu ziren printzeen hornitzaileen eta bankarien aberastasunak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 26. orr.

Subjektua (ez hiztunaren kontzientzia, ez formulazioaren egilea, baizik eta posizioa, baldintza jakin batzuen pean bete dezakeena edozein gizabanako ezberdinek).  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 133. orr.

Herrialde jakin batean zer ekoitzi, delako herrialdearen abantailen eta baldintza logistikoen arabera erabakitzen da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 81. orr.

Baldintza psikologikoak, kulturazko baldintzen indargarri.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 97. orr.

Baldintza sozioekonomikoek, baldintza inkontzienteek eta baldintza irrazional boteretsuek gizaki modernoaren kontzientzia menderatzen dutela erakutsi zuten.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 91. orr.

Hilketa baldintza izugarrietan burutu bide zen: hilotzari eskuin eskuko hatz nagia falta zitzaion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 65. orr.

Bilakabide baten erabilgarritasuna baldintza prosodikoen araberakoa ere izan daiteke.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 68. orr.

Larrinagako 3.000 inguru presoak antzeko baldintzetan zeuden.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 77. orr.

Hobekuntza horretan, hala ere, zeregin handia izan du ikerkuntza egiteko bestelako baldintzen hobetzeak, oraingo baldintzak orain dela hogei urtekoak baino askoz ere hobeak baitira.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 121. orr.

Gustamena eta koloreak ez dira objektuak (Gegenstände) sentsuen objektu (Objekt) bihurtzea ahalbidetzen duten beharrezko baldintzak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 288. orr.

Nazioarteko trukea parte-hartzaile guztientzat abantailazkoa izan zedin, beharrezko baldintza guztiak definitzea zen Ricardoren helburua.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 41. orr.

7 (pluralean, hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bezeroak ezarritako betebeharrak betetzea; alegia, gure bezeroak -esaterako torloju erosleak- kontratuaren baldintza-orrietan jarri dizkigun zehaztapenak betetzea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 174. orr.

Bestalde, baziren bete beharreko bi baldintza sistema martxan jartzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 84. orr.

Baldintza-xehetasunak: "gazte enplegu" moduan denbora osoko kontratua.  Herria   2001-05-10

8 (pluralean, hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Lan-baldintzak duintzeko eskatu zuten AEK, IKA, Batus eta Bai&By euskaltegietako irakasleek.  Berria - Harian   2005-06-23

Herritarrek bizimodu eta lan-baldintza hobeak lortzeko duten desirari erantzutea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 118. orr.

Gremioen "lanaren merkatu" bat osatzearen kontrako erresistentzia, alegia, enplegu-baldintzak desauratzearen kontrakoa, ez zen XVIII. mendea arte desagertu.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 35. orr.

Atxiloketa baldintzek ondorio larriak eragin dizkie presoei.  Berria - Harian   2006-02-17

Euskararen kultur unibertsoak, izan ere, bere bizi-baldintza bereziak ditu.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 35. orr.

Semantikaren bidez formulen esanahia, asegarritasuna edo egia-baldintzak finkatzen dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 141. orr.

Gero, lege-baldintza guztiak betez, zigilaturiko agiria eta honen kopia irekia harturik, [...].  Elizen arteko biblia   Jr 32,11

Bazuen dendan gela berezi bat, cava bat, hezetasun eta tenperatura-baldintza finkoak zeuzkana, puruak bere onenean kontserbatzeko.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 55. orr.

Portugaldar, espainiar, holandar, ingeles eta frantses beltz-tratulariek eramaten zituzten esklaboak, garraio-baldintza izugarrizkoetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 50. orr.

-Emaitzari bost axola zaio hori guztia; ez zaizkio agerian sumatzen bere jaiotza-baldintzak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 312. orr.

Marxentzat, gizarteak ondasunen ekoizpena antolatzeko moduak (ekoizpen-baldintzak) determinatzen du gizartearen antolakuntza eta bilakaera.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 47. orr.

Maastricht-eko Itunak diru bateratu horretan parte hartzeko bateratze baldintza batzuk ezarri zituen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 193. orr.

Sharm-el-Sheikheko aireportuko kontroldorreak ez zuen hegazkineko pilotuarengandik inolako arazoren abisurik jaso eta eguraldi baldintzei dagokienez, onak zirela nabarmendu zen.  Berria - Mundua   2004-01-04

Ingurumenaren Iso 14001 ziurtagiria ere ukana du eta azkenik, laneko osasun eta seguritate baldintzena, OH SAS 2001 deitzen dena.  Herria   2003-08-14

Argi da gramatika guztiek bete behar dituztela kanpoko egokitasun-baldintza batzuk; esaterako, sortzen dituzten perpausek onargarriak izan behar dute jatorrizko hiztunentzat.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 76. orr.

Gutxieneko kultura-baldintza batzuk.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 97. orr.

Beste batzuek, haatik, eraketa diskurtsibo baten mugak gainditzen dituzte, eta enuntziazio-baldintza berdinei ez dagozkien tesiak kontrajartzen dituzte.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 175. orr.

Etika filosofiko razionalenak ere (Kant, esaterako) beren barne-baldintza psikologiko, sozial, historikoen aldetik gupida gabe ikertzen eta biluzten dira.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 40. orr.

9 bizi baldintza (orobat bizibaldintza g.er.)

Duela 30 urtetik ez dut ikusi txiro eta beltzen bizi baldintzak hobetzeko neurririk.  Berria - Harian   2005-09-08

Hemendik aurrera, poliziak errespetu guztia galduko dio, ez du aintzakotzat hartuko haren noblezia titulua, gaizkile gisa tratatuko du, eta bizi-baldintzak gogortuko dizkio. zapatistek kontrolatzen dituzten eremuetan bizi diren indigenen bizi-baldintzek hobera egin dute, zalantzarik gabe.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 20. orr.

Bazirudien norbaitek diseinatu zuela droga bakoitzaren zabalgunea, bakoitzari hiri bat eskainiz, bizi-baldintzekin zerikusia baleuka bezala.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 139. orr.

Ez dago bizi-baldintzek eragiten ez dioten posizio subjektiborik.1981ean, presoen bizi baldintzak hobetzeko esperantzan, gose greba luze batean sartu zen, bertze preso-lagun batzuekin.  Berria - Gaiak   2004-05-19

Espetxeko bizi-baldintzek okerrera egin dutela salatzeko hasi dute protesta.  Berria - Euskal Herria   2004-07-14

Bakartze ziegetako bizi baldintzak, komisaldegietakoen antza dute askotan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 156. orr.

Zenbait ingurunek, bizi-baldintza erraz eta erosoak dituztelako, zibilizazioen jatorriaren azalpenaren giltza dutelako ikuspegia ere aztertu eta baztertu egiten da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 420. orr.

Ene bizi-baldintza berezi horietan, ene ingurumen berezi horretan, nituen harreman bakarrak zaintzaleekin ziren.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 68. orr.

Bizi baldintza gogorrak aurkitu dituzte basamortuko kanpaleku xume horietan.  Herria   2003-05-01

Kontua da bizi baldintza arras miserableak eta latzak zituztela Mallorcan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 154. orr.

Gizakiaren oinarrizko eskubideak dira askatasuna, berdintasuna eta bizi-baldintza egokien gozamena kalitatezko ingurumen batean, bizimodu duina izan eta ongizateaz gozatu ahal izatearren.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 110. orr.

Euskararen kultur unibertsoak, izan ere, bere bizi-baldintza bereziak ditu.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 35. orr.

10 baltzintzapean adlag

Haur juduak eskola juduetara joatera behartu gintuztenean, Elle jaunak, joan-etorri batzuen ondoren, baldintzapean hartu gintuen han Lies Goslar eta biok.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 29. orr.

Martxoan baldintzapean aske jarri bazuten ere, astero polizia judizialaren aurrean agertu behar zuen.  Berria - Mundua   2004-09-30

Erran bezala, Filipe Bidart baldintzapean libratua izaiteari buruz, dei-auzia joanden ortziralean egin da.  Herria   2004-11-11

Fidantza txiki bat jarri eta baldintzapean askatu gintuzten.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 96. orr.

Ez ahaztu oraindik baldintzapean zaudela libre.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 214. orr.

-Baldintzapean libratu gintuzten.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 299. orr.

Gure begiespena beti sentsuzkoa denez gero, orduan ezin zaigu inoiz esperientzian denboraren baldintzapean ez dagoen objekturik eman.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 48. orr.

Izebak guztiz apain agertzeko baldintzapean baizik ez zidaan argazkitan hartzeko baimena eman.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 150. orr.

Urliak barkatzen badio Sandiari honek barkamena eskatzeko baldintzapean, zer barkatzen du edo nori barkatzen dio?  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 110. orr.

Ministro oroahalduna ahalmenak oro dituen ministroa da, horiek ez baliatzeko baldintzapean.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 216. orr.

Fidantza txiki bat jarri eta baldintzapean askatu gintuzten.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 96. orr.

Ez ahaztu oraindik baldintzapean zaudela libre.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 214. orr.

-Baldintzapean libratu gintuzten.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 299. orr.

11 baltzintzapeko izlag

Ni, berriz, baldintzapeko askatasunean nago.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 223. orr.

Martuteneko kartzelan egon zineten, eta, oker ez banago, 1968ko abenduaren 24an atera zineten baldintzapeko askatasunean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 177. orr.

Filipe Bidartek, baldintzapeko libertatea legez galtegiteko ahala badü 2003ko barantailaz geroz Portua zen, hain zuzen, auzorik jendetsuena, sonanbuluen modura [...] zebiltzan gizon-emakumeen jomuga eta babestokia: baldintzapeko babestokia, dena dela.  Herria   2005-11-10

Polten apaiztegiko apaizgai bati sei urteko baldintzapeko kartzela zigorra ezarri diote.  Berria - Gaiak   2004-08-15

Baldintzapeko amnistia.  Berria - Mundua   2004-08-27

· (izen gisa) Suerte pixka batekin baliteke baita baldintzapekoa ematea ere.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 118. orr.

Ba ez diat majaderoongatik galduko baldintzapekoa, ez horixe!  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 91. orr.

12 baltzintzazko

Ukoak honela mailakatzen dira beheranzko eskalan: erabateko ukoa, baldintzazko ukoa, badaezpadako ukoa eta emakumezkoaren ukoa.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 254. orr.

Beste alde batetik, baliteke baldintzazko proposizioa bere osotasunean justifikatuta egotea a priori eta ondorioa, proposizioaren zati bat denez, justifikatuta geratzea berehala.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 110. orr.

Ikuspegi hori interesgarria da baldintzazko kontrafaktikoei buruzko zenbait teoria jada finkatuta daudelako.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 181. orr.

Inperioa Karlomagnorena ez zen beste etxe batera pasatu zenean, hautatzeko gaitasuna, mugatua eta baldintzazkoa zena, gaitasun arrunt eta sinple bihurtu zen; eta aldendu egin ziren konstituzio zaharretik.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 328. orr.

Oso teoria birtualak eta baldintzazkoak dira oraindik ere, baina badirudi geroz eta interes gehiago erakartzen dutela [...] ikuslearen jakintzarako, haren sinesteetarako baino.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 108. orr.

Gertaera fonetiko bat konbinatorioa baldin bada, baldintzazkoa da beti; baina berezkoa baldin bada, ez da ezinbestean erabatekoa, aldatzeko zenbait faktoreren ezak ere baldintza dezakeelako gertaera fonetiko hori.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 183. orr.

12 baldintza-orri kontratu edo kideko bateko baldintzak zehazten dituen idazkia.

Gure bezeroak -esaterako torloju erosleak- kontratuaren baldintza-orrietan jarri dizkigun zehaztapenak betetzea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 174. orr.

Baldintza orri berrian plataformaren eskakizunak onartzea galdegin zioten Udalari, baina hark ezezkoa eman zuen.  Berria - Ekonomia   2004-04-09

13 baldintza-plegu baldintza-orria.

Dekretua indarrean eta lehiaketa arautuko duen baldintza pleguaren eskutik, Kultura Sailak toki telebista digitalaren zerbitzuak eskaintzeko gaitzen duen titulu juridikoa emateko lehiaketa zabaldu eta burutuko da.  Berria - Euskal Herria   2006-01-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

abiatzeko baldintza (6); ahal izateko baldintza (12); ahalgarritasunaren baldintza (18); ahalgarritasunaren baldintza gisa (6); apriorizko baldintza (14)

baina baldintza (36); baina baldintza bat (5); baina baldintza batekin (9)

baldintza asko (5); baldintza bakar (5); baldintza bakarra (51); baldintza bakarra jarri (5); baldintza barnebiltzen (5); baldintza bat (65); baldintza bat jarri (13); baldintza batekin (39); baldintza batzuekin (6); baldintza batzuen (7); baldintza batzuk (54); baldintza batzuk bete (7); baldintza bera (5); baldintza berak (10); baldintza berberak (7); baldintza berberetan (9); baldintza berdinak (6); baldintza berdinetan (8); baldintza beretan (18); baldintza bereziak (9); baldintza berezietan (5); baldintza berriak (10); baldintza bete (53); baldintza bete behar (29); baldintza bete beharko (13); baldintza betetzen (8); baldintza bezala (7)

baldintza da (40); baldintza dela (11); baldintza demokratikoak (14); baldintza demokratikorik (5); baldintza den (11); baldintza den aldetik (8); baldintza duinak (33); baldintza duinen (9); baldintza duinetan (8)

baldintza edo (16); baldintza egokiak (41); baldintza egokietan (22); baldintza egokirik (7); baldintza ekonomiko (7); baldintza ekonomikoak (5); baldintza enpiriko (7); baldintza enpirikoen (10); baldintza eskasetan (10); baldintza eta (41); baldintza ezarri (12); baldintza ezin (6); baldintza ezinbestekoa (6)

baldintza fisikoak (5); baldintza formal (7); baldintza formala (10); baldintza formalak (6); baldintza formalekin (5)

baldintza gehiago (11); baldintza gisa (74); baldintza gisa jarri (5); baldintza gogorragoak (5); baldintza gogorrak (16); baldintza gogorretan (11); baldintza gorena (5); baldintza guztiak (88); baldintza guztiak bete (10); baldintza guztiak betetzen (27)

baldintza hobeagoak (5); baldintza hobeak (35); baldintza hobeak lortzeko (5); baldintza hoberenetan (10); baldintza honekin (9); baldintza hori bete (6); baldintza hori betetzen (6); baldintza hori jarri (5); baldintza horiek bete (5); baldintza horiek betetzen (13); baldintza horiek guztiak (7); baldintza horiekin (7); baldintza horien (11); baldintza horietan (61)

baldintza izan (9); baldintza izango (7)

baldintza jakin batzuetan (7); baldintza jakin batzuk (10); baldintza jarri (38); baldintza jarri ditu (5); baldintza jarri zituen (12); baldintza jarriko (5); baldintza jartzen (7)

baldintza kaskarragoak (7); baldintza kaskarrak (15); baldintza kaskarretan (15)

baldintza moduan (9)

baldintza nagusi (5); baldintza nagusia (9); baldintza nagusiak (5); baldintza negargarriak (5); baldintza normaletan (7)

baldintza objektiboak (8

baldintza onak (12); baldintza onartu (5); baldintza onetan (14); baldintza orokorra (6); baldintza ororen (5); baldintza oroz (5); baldintza oso (9)

baldintza politikoak (12); baldintza prosodikoak (5)

baldintza sozial (5); baldintza sozialak (5); baldintza subjektibo (11); baldintza subjektiboa (5); baldintza subjektiboak (6)

baldintza txarrak (17); baldintza txarretan (16)

baldintza zehatzak (5); baldintza zen (8); baldintza zorrotzak (8)

batasunaren baldintza (5); begiespenaren baldintza (12); behar den baldintza (7); beharrezko baldintza (23); bere baldintza (20); beren baldintza (8); beste baldintza (18); beste baldintza bat (8); bete beharreko baldintza (10); beti baldintza (6); bi baldintza (74); bi baldintza bete (23); bi baldintza jarri (11); bigarren baldintza (7); bizi baldintza (56); bizi baldintza duinak (6); bizi baldintza gogorrak (5)

edo baldintza (12); egia baldintza (5); egiteko baldintza (18); esperientziaren baldintza (8); eta baldintza (108); eta baldintza guztiak (6); ezinbesteko baldintza (59); ezinbesteko baldintza da (17); ezinbesteko baldintza dela (8)

funtsezko baldintza (6)

gutxieneko baldintza (11); gutxieneko baldintza batzuk (6)

hainbat baldintza (33); hainbat baldintza bete (9); hainbat baldintza jarri (6); hartzeko baldintza (5); hasteko baldintza (6); hiru baldintza (28); hiru baldintza bete (5); hiru baldintza jarri (7); honako baldintza (7); horren baldintza (7); horretarako baldintza (8)

izateko baldintza (31)

jarri zuen baldintza (5); jarritako baldintza (11)

lan baldintza (156); lan baldintza duinak (20); lan baldintza duinen (6); lan baldintza hobeak (14); lan baldintza kaskarragoak (5); lan baldintza kaskarrak (11); lan baldintza txarrak (8); langileen lan baldintza (5); lau baldintza (6); lehen baldintza (11); lehenengo baldintza (5)

nahitaezko baldintza (7)

oinarrizko baldintza (8); onartzeko baldintza (5); ororen baldintza (13); osasun baldintza (9); oso baldintza (27); oso baldintza kaskarretan (6)

partida baldintza (5); prozesua abiatzeko baldintza (5)

sartzeko baldintza (6); sentimenaren baldintza (9); sentsuzko baldintza (5)

zein baldintza (7); zenbait baldintza (20); zenbait baldintza bete (5)

abiatzeko baldintzak (9); ahal izateko baldintzak (23); ahalgarritasun baldintzak (6); ahalgarritasunaren baldintzak (13); akordioaren baldintzak (5); atxiloketa baldintzak (5)

baldintzak aldatu (8); baldintzak arautu (5); baldintzak arautzen (6); baldintzak arautzen dituen (5); baldintzak badaudela (9)

baldintzak bete (40); baldintzak bete beharko (7); baldintzak bete ez (7); baldintzak beteko (5); baldintzak betetzea (5); baldintzak betetzeko (6); baldintzak betetzen (78); baldintzak betetzen ditu (5); baldintzak betetzen dituen (5); baldintzak betetzen ez (13); baldintzak betetzen ote (5); baldintzak betez (6)

baldintzak dauden (5); baldintzak dira (14); baldintzak direla (5); baldintzak diren (12); baldintzak duintzeko (6)

baldintzak egon (7); baldintzak eta (56); baldintzak ez (48); baldintzak ez dira (9); baldintzak ez direla (5); baldintzak ez zirela (6); baldintzak ezarri (13); baldintzak ezartzeko (5); baldintzak ezartzen (9); baldintzak gero eta (6); baldintzak gogortu (8); baldintzak hobetu (22); baldintzak hobetu nahi (5); baldintzak hobetuko (8); baldintzak hobetzea (30); baldintzak hobetzeko (61); baldintzak hobetzeko eskatzeko (5)

baldintzak izan (9); baldintzak jarri (20); baldintzak jartzea (6); baldintzak jartzeko (6); baldintzak jartzen (9); baldintzak kontuan (5)

baldintzak onak (7); baldintzak onak direla (5); baldintzak onartezinak (5); baldintzak onartu (16); baldintzak onartzen (6); baldintzak oso (20); baldintzak oso gogorrak (5); baldintzak salatu (11); baldintzak salatzeko (6); baldintzak sortu (9); baldintzak sortzea (6); baldintzak sortzeko (15); baldintzak sortzen (14); baldintzak sortzen ari (9)

baldintzak zehaztu (5); baldintzak zein (5)

behar diren baldintzak (50); behar dituen baldintzak (5); beharginen lan baldintzak (11); beharrezko baldintzak (9); bere baldintzak (13); beren lan baldintzak (7); bete beharreko baldintzak (9); bizi baldintzak (114); bizi baldintzak eta (8); bizi baldintzak hobetzea (8); bizi baldintzak hobetzeko (18); bizi baldintzak oso (5); dira baldintzak (5); diren baldintzak (61); dituen baldintzak (17); dituzten baldintzak (21); duten baldintzak (9)

egiteko baldintzak (12); emateko baldintzak (5); eta baldintzak (40); euren lan baldintzak (10); ezarritako baldintzak (24); ezinbesteko baldintzak (6); gauzen ahalgarritasunaren baldintzak (5); gure baldintzak (5); gutxieneko baldintzak (20); hartzeko baldintzak (5); horretarako baldintzak (9)

izateko baldintzak (38); jarraitzeko baldintzak (6); jarritako baldintzak (25); jartzeko baldintzak (6); jasotzeko baldintzak (11); lan baldintzak (264); lan baldintzak arautu (5); lan baldintzak duintzeko (6); lan baldintzak hobetu (7); lan baldintzak hobetzea (11); lan baldintzak hobetzeko (32); laneko baldintzak (7); langileen baldintzak (16); langileen lan baldintzak (33); lortzeko baldintzak (6)

oinarrizko baldintzak (10); oinarrizko baldintzak betetzen (5); presoen baldintzak (5); presoen bizi baldintzak (15); sartzeko baldintzak (9); segurtasun baldintzak (6); sortzeko baldintzak (9)

baldintzapean aske (55); baldintzapean aske utzi (7); baldintzapean aske uztea (8); baldintzapean aske uzteko (10); baldintzapean dago (5); baldintzapean libratua (6); baldintzapean libre (5); filipe bidart baldintzapean (6)

baldintzapeko askapena (6); baldintzapeko askatasun (9); baldintzapeko askatasuna (73); baldintzapeko askatasuna eman (6); baldintzapeko askatasuna onartu (5); baldintzapeko askatasunaren (18); baldintzapeko askatasunean (31); baldintzapeko askatasunean zegoen (5); baldintzapeko libertatea (5)

baldintzaren menpean (5); baldintzarik eta (10); baldintzarik ez (37); baldintzarik ez jartzeko (6); baldintzarik ez zegoela (5); baldintzarik gabe (108); baldintzarik gabe aske (9); baldintzarik gabe espetxeratzeko (17); baldintzarik gabeko (82); baldintzarik gabeko elkarrizketa (16); baldintzarik gabeko espetxeratzea (9); baldintzarik gabeko su (6); baldintzarik gabekoa (5); baldintzarik jarri (17); baldintzarik jarri gabe (8); beste baldintzarik (6); egiteko baldintzarik (10); egiteko baldintzarik ez (5); inolako baldintzarik (22); inolako baldintzarik gabe (12); zer baldintzatan (10)

baldintzatzat jarri (6); ezinbesteko baldintzatzat (8)

baldintzei aurre (5); baldintzei buruz (7); baldintzei buruzko (8); baldintzei dagokienez (11); baldintzei eta (6); bizi baldintzei (5); lan baldintzei (7)

baldintzek okerrera (9); bizi baldintzek (6); lan baldintzek (16); lan baldintzek okerrera (6)

lan baldintzekin (10)

baldintzen aldetik (7); baldintzen arabera (20); baldintzen artean (10); baldintzen berri (7); baldintzen eta (7); baldintzen ilara (24); baldintzen ilaran (6); baldintzen ilararen (12); baldintzen inguruan (5); baldintzen inguruko (5); baldintzen totalitatea (5); bizi baldintzen (26); eta baldintzen (8); lan baldintzen (38); orduan baldintzen (5); trukearen baldintzen (8)

baldintzetako bat (28); baldintzetako bat da (5)

antzeko baldintzetan (5); baldintzetan eta (7); baldintzetan ez (5); bizi baldintzetan (8); egungo baldintzetan (5); horrelako baldintzetan (5); lan baldintzetan (24); nolako baldintzetan (5); zein baldintzetan (6)


baldintzabako izlag baldintzarik gabeko. ik baldintzagabe.

Baldintzabako Askatasuna.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 257. orr.

Beren aberri txiki eta saminduaren defendatzaile sentitzen direnei baldintzabako errendizioa eskatzen dienak ez baitu gure tragedia ulertzen eta, larriago dena, luzatu egiten du.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 107. orr.


baldintzagabe izond baldintzarik ez duena.

Etxe Zuriak, beraz, oposizioari orain arte emandako sostengu baldintzagabea erretiratu dio.  Berria - Mundua   2004-08-19

Suharki mintzatu zen emakume haren maitasun baldintzagabeaz.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 184. orr.

Diktaduraren garaian euskal gazte talde batek euskal nortasunaren unibertsaltasuna eta euskal autodeterminazio politikoaren eskaera baldintzagabea exijitzea, gertakari historiko bat suertatu zen.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 132. orr.

Iraultzarako borrokatu beharra zegoen eta, komunisten eta kristauen antzo, beharrezkoa zen "gure kausari entrega baldintzagabe eta erabatekoa".  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 30. orr.

Ordena doble honek (baldintzagabea eta baldintzatua, heterogeneoa baina zatiezina, legearen gainetik baina legearen baitan) aporia egoeran uzten gaitu.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 111. orr.


baldintzagabeki adlag baldintzarik gabe.

Horregatik, erabilera matematikoaren oinarri-esakuneak baldintzagabeki beharrezkoak izango dira, h[au] d[a], apodiktikoak  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 98. orr.


baldintzagabeko izlag baldintzagabea.

Horrenbestez, Edurnezurik baldintzagabeko izendatu du bere EEP arrakastatsua.  Berria - Ekonomia   2006-01-04


baldintzagabekotasun iz baldintzagabetasuna.

Weltek ez du ezereza onartzen, eta horrek "betikotasuna eta baldintzagabekotasuna" aitortzera darama.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 264. orr.


baldintzagabetasun iz baldintzagabea denaren nolakotasuna.

Egoera paradoxiko honetan gaude beraz, non errekontziliazioaren premia politikoak biktimen gisako jarrerak justifikatzen dituen, baina, bide batez, honek barkamenaren baldintzagabetasuna baztertu gabe.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 112. orr.


baldintzamendu iz baldintzatzea.

Gero, eskolan eta Unibertsitatean baldintzamendua ez da berdina.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 77. orr.


baldintzape ik baldintza 10; baldintza 11.

baldintzapen iz baldintzatzea.

Lehenbizi eliminazio-dietak izan ziren, gero magnesioa eta B6 bitamina, gero tinkatze behartua, gero baldintzapen eragilea eta ohitura-aldaketa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 243. orr.

Barne askatasuna eta erresistentziak, espirituzko irrika sakonak eta mugapen psikologikoak eta gizarte baldintzapenak, hori guztia korapilatzen baita kristau izatearen abenturan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 536. orr.

Fregeren iritziz, pentsamendu edo proposizioak erabat egiazkoak edo faltsuak dira, ezein baldintzapenik gabekoak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 135. orr.


baldintzapetu, balditzapetzen 1 du ad baldintzapean jarri.

Ondorioz, «oinarrizko eskubideak baldintzapetu» egin direla uste dute jeltzaleek.  Berria - Euskal Herria   2004-02-24


baldintzatu, baldintza(tu), baldintzatzen 1 du ad zerbaiten baldintza gertatu, baldintzapean jarri.

Azaltzen nion, adibidez, defuntuek ez zutela eskubiderik gure bizitza baldintzatzeko, eta bost axola duela non ehorzten gaituzten.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 309. orr.

Emakume izateak baldintzatzen du nire bizitza, eta literatura ere bizitzaren zati bat da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 39. orr.

-Publizitatean gastatzen denak baldintzatzen ditu prezioak, ez benetako kalitateak.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 112. orr.

Mende batzuk lehenago sortutako Kristautasuna izan zen europar pentsaera kanpotik baldintzatu zuen gertakari historiko eta kulturala.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 59. orr.

Txoriek soinuak ikasteko duten gaitasuna baldintzatzen duen genea identifikatu dute.  Berria - Gaiak   2004-03-31

Finala Tel Aviven, Israelen, jokatzeak erabat baldintzatu du lehia, eta Maccabik ez beste guztiek ia jarraitzailerik gabe jokatuko dute.  Berria - Kirola   2004-04-29

Bizi Garbia herrien arteko sindikatak eta Urdazubi eta Zugarramurdiko herriko etxeek izenpetu dute, Urdazubin, maiatzaren 10ean, ondarkin bilketa baldintzatzen duen mugaz gaindiko hitzarmen bat.  Herria   2005-05-12

Halatan, argudio nagusiaren hautapenak (inventio) bere formulazioa baldintzatzen du (elocutio), baina formulazio honen araberakoak dira, era berean, gainerako argudioak (inventio) eta bertsoaren egitura (dispositio).  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 188. orr.

Abuztuak baldintzatuko du, ordea, aurtengo arrantzaldia.  Berria - Harian   2005-08-21

Bada zerbait, baina, bakartasun sentsazio hori baldintzatzen eta distortsionatzen duena.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 13. orr.

Hautaturiko bukaerak baldintzatzen du bertsoaren atal inprobisatua, eta ez soil-soilik errima kontuetan.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 213. orr.

Espainiako eta Frantziako Estatuek ezarritako lege arautegiek erabat baldintzatzen baitute Euskal Herriko unibertsitateen egitura eta jarduera.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 216. orr.

Zientzia ez da sistema sozial itxia, balioztatze sozial irekiek baldintzatzen baitituzte zientzialarien arteko transakzioak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 165. orr.

Gainerako maiztasunek hotsaren nolakotasuna baldintzatzen dute, baina ez garaiera.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 92. orr.

Grande-Marlaska epaileak abiatutako auzibidea bakerako prozesua baldintzatzeko erasoen barnean kokatzen du Askatasunak.  Berria - Harian   2006-03-17

Elkar baldintzatzen duten terminoen arteko oreka konplexu hori.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 158. orr.

Fonologia naturalak proposatzen duen hurrenkera ordezkatzeen nolakotasunak berak baldintzatua da.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 59. orr.

Eskubide "naturalok" historikoak, sozialki mugatuak, ekonomikoki eta are razialki baldintzatuak, direla, ikusiko da laster.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 108. orr.

Gure eguneroko bizitza dago informatikak baldintzatua.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 118. orr.

Kulturak erabat baldintzatzen dituelako jokabide sexualak, eta, hala, giro kulturala aldatzen den neurrian ere aldatzen dira jendearen jokatzeko erak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 172. orr.

ETAk baldintzatutako borrokak izan ziren horiek, neurri handi batean.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 14. orr.

Hizkuntza zenbateraino ezagutzen dugun, horrek baldintzatzen gaitu.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 342. orr.

2 (era burutua izenondo eta predikatu gisa)

Erreflexu baldintzatuekin gertatzen denaren antzeko zerbait azken batean, baina dagoeneko, hainbeste zigor jaso ondoren, prest zaude edozein desoreka emozional eta psikologikori aurre egiteko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 238. orr.

Beti sentsuen munduaren barnean batasun baldintzatua osatuko balu bezala kontsideratu behar dugu. bekatariak bere okerra ezagutu eta damutzen den neurrian ematen den barkamen baldintzatua.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 236. orr.

Solaskidetza baldintzatuak sortzeko tresna zen deportazioa.  Berria - Harian   2006-01-07

Azaleko ikuspegi batetik aztertzen badugu bakarrik egin dezakegu erabateko aldaketen eta aldaketa baldintzatuen arteko zatiketa Gertatu ohi den bezala, egin dugun gaien hautaketa partziala, mugatua eta baldintzatua da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 183. orr.

3 baldintzatu ezinezko ezin baldintzatuzkoa.

Eginbehar horiek kategorikoak lirateke, absolutuak eta baldintzatu ezinezkoak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 202. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

asko baldintzatu (4); baldintzatu eta (7); baldintzatu gisa (3); baldintzatu zuen jokaldia (3); bilakaera baldintzatu (3); dezente baldintzatu (3); emaitzak baldintzatu (3); erabat baldintzatu (10); erabat baldintzatu zuen (4); erasoa baldintzatu (3); garapena baldintzatu (3); guztia baldintzatu (3); guztiz baldintzatu (11); guztiz baldintzatu zuen (6); jarduera baldintzatu (5); jokoa baldintzatu (3); lana baldintzatu (4); nabarmen baldintzatu (3); partida baldintzatu zuen (3); politika baldintzatu (4); prozesua baldintzatu (3); zeharo baldintzatu (5)

baldintzatua besterik ez (3); baldintzatua da (9); baldintzatua den (7); baldintzatua eman (3); baldintzatua izan (5); beti baldintzatua (5); beti baldintzatua den (3); eta baldintzatua (5)

erabat baldintzatuko (4); etorkizuna baldintzatuko (5); geroa baldintzatuko (3); partida baldintzatuko (4); zenbateraino baldintzatuko (3)

baldintzatuta bizi izan (3); baldintzatuta dago (3); baldintzatuta dagoela (3); baldintzatuta egon (6); dago baldintzatuta (3)

baldintzatzea lortu (3); politikoa baldintzatzea (6); prozesua baldintzatzea (5)

prozesua baldintzatzeko (4)

asko baldintzatzen (10); asko baldintzatzen du (6); baldintzatzen gaitu (4); bera baldintzatzen (4); dena baldintzatzen (5); dena baldintzatzen du (3); elkar baldintzatzen (3); erabat baldintzatzen (10); ere baldintzatzen (7); ere baldintzatzen du (3); eta baldintzatzen (7); etorkizuna baldintzatzen (6); etorkizuna baldintzatzen duen (3); gehiago baldintzatzen (4); gehiegi baldintzatzen (4); guztiak baldintzatzen (3); guztiz baldintzatzen (3); politikoa baldintzatzen (5); zeharo baldintzatzen (4)


baldintzatugabe (orobat baldintzatu gabe g.er.) 1 izond baldintzatu ez dena.

Hala ere, hau nik pentsatzen dudan objektu gisa errepresentatzen da, hots, nia bera eta bere batasun baldintzatugabea.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 173. orr.

Sentsuen munduko baldintzen ilaren osotasun absolutua arrazoimenaren erabilera transzendentalean eusten denez, zeinak berbaitango gauza gisa aurresuposatzen duenaren osotasun baldintzatugabea eskatzen duen.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 196. orr.

Sintesi baldintzatutik honek inoiz lortuko ez duen sintesi baldintzatugabera goratzea dela.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 150. orr.

Baldintzen totalitatea beti baldintzatugabea denez gero, orduan oro har arrazoimenaren adigaia baldintzatugabekiaren adigaiaren bidez argi daiteke, Izan ere, adimenak ez du baimentzen agerpenen artean enpirikoki baldintzatugabea litzatekeen baldintzarik.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 147. orr.

Itzulera enpirikoan muga absolutu baten esperientziarik ezin daitekeela aurkitu, eta beraz, ezta baldintza gisa enpirikoki erabat baldintzatugabea den ezein baldintzarik ere.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 196. orr.

Ekintza hori aurreko egoerari dagokionez osorik baldintzatugabea balitz bezala begiztatzen da, egileak horrekin ondorioen ilara bat berez hasi balu bezala.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 205. orr.

2 baldintzatugabeko izlag

Ezaguera honetako batasun beteginak baldintzatugabeko osotasun hori egingarria ez ezik, beharrezkoa ere bihurtzen du.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 22. orr.

Adimen arruntak ez du batere zailtasunik aurkitzen sintesi ororen baldintzatugabeko hasieraren ideietan, ohituagoa baitago ondorioetara atzera egiten oinarrietara igotzen baino.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 184. orr.

Lege honen arabera denboran gertatzen denaren enpirikoki baldintzatugabeko kausalitaterik ez da aurkitzen.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 205. orr.

Sentsuen munduan denak enpirikoki determinatutako existentzia duela, eta bertan inon ez dagoela baldintzatugabeko beharrezkotasunik ezein berekitasuni dagokionez.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 207. orr.

Judizioaren baldintzatugabeko beharrezkotasuna, ordea, ez da gauzen beharrezkotasun absolutua.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 216. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

absolutuki baldintzatugabea (3); baldintzatugabe gisa (3); batasun baldintzatugabea (6); enpirikoki baldintzatugabea (4); erabat baldintzatugabea (3)

baldintzatugabeko beharrezkotasuna (4)


baldintzatugabeki 1 adlag era baldintzatugabean.

Subjektuaren adigaiari judizioaren zedarriztapena gehitzen badiogu, orduan honek baldintzatugabeki balio du.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 46. orr.

Horrela, ordea, baldintzen totalitatea barnebildu behar du, hau besarkatzera inoiz iritsiko ez den arren, eta ilara osoak baldintzatugabeki egiazkoa izan behar du.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 149. orr.

Gure iritzia ez da hemen inolaz ere zerizan baten baldintzatugabeki beharrezkoa den izatea frogatzea, edo sentsuen munduaren agerpenen existentziaren baldintza inteligiblea honetan oinarritzea.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 207. orr.

2 (izen gisa)

Baldintzatugabekia, ordea, baldin eta benetan badago, orduan bereziki kontsidera daiteke baldintzatukitik ezberdintzen duten determinazio guztien arabera.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 143. orr.

Ez duzue baldintzatugabea den ezer lortzen, horrela baldintzatugabeki hau ea sintesiaren hasiera absolutuan edo ilararen osotasun absolutuan hasierarik gabe ezarri behar den erabakitzeko.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 187. orr.

Izan ere, halabeharrez esperientziaren eta agerpen guztien mugaz goiti joatera bultzatzen gaituena baldintzatugabekia da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 25. orr.

Beraz, lehenik, sintesi kategorikoaren baldintzatugabekia subjektu batean, bigarrenik, ilara baten kideen sintesi hipotetikoaren baldintzatugabekia, hirugarrenik, sistema bateko zatien sintesi disjuntiboaren baldintzatugabekia bilatu beharko dira.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 147. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baldintzatugabeki beharrezkoa (6); baldintzatugabeki beharrezkoa den (5)


baldintzatuki iz bandintza.

baldintzatuki batentzako (agerpenean) baldintza inteligiblea pentsatu ahal baliteke [...] orduan halako baldintza onar liteke enpirikoki baldintzatugabeko baldintza gisa, horren bitartez itzulera enpiriko jarraitua inon moztu gabe.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 300. orr.

Beraz, arrazoimenaren adigai transzendentala baldintzatuki jakin baterako baldintzen totalitatearena besterik ez da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 147. orr.

Halabeharrez esperientziaren eta agerpen guztien mugaz goiti joatera bultzatzen gaituena baldintzatugabekia da, arrazoimenak berbaitango gauzetan dagoen baldintzatuki ororentzat halabeharrez eta eskubide osoz eskatzen duena, honen bidez baldintzen ilara osatua ere eskatuz.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 25. orr.

Noski, ez osotasuna objektuan erreala balitz bezala pentsatzeko axioma gisa, baizik adimenarentzat arazo gisa, eta beraz, subjektuarentzat arazo gisa, ideian dagoen osotasunaren arabera emandako baldintzatuki batera doan baldintzen ilarako itzulera hasi eta jarraitzearren.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 194. orr.

Agerpenak diren hauetatik bereiztezina den ilara dinamikoetako baldintzatuki osoak baldintza enpirikoki baldintzatugabearekin elkarlotuta [...].  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 200. orr.


baldintzatzaile 1 izond/iz baldintzatzen duena.

Hala ere, Agustinena kasu berezia besterik ez zen fenomeno baldintzatzaile zabalago baten barruan: Erdi Aroko pentsaeraren aurrekari kristauen fenomenoan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 59. orr.

Brundtland Txostenaren arabera, iraunkortasuna garapenaren baldintzatzaile ekologikoa da.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 45. orr.

Zehazte hori egungo sistemaren gizarte zein ekonomi mailako antolaketarentzako baldintzatzaile bat izango litzateke.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 45. orr.

Ez da ahaztu behar, gainera, gertakizun horien eragile, baldintzatzaile ere badela maiz.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 129. orr.

Baina aurrera goaz, bai baldintzetan eta bai baldintzatzaileetan.  Berria - Euskal Herria   2006-01-31

Nire ustez hedapenaren arrazoiak jatorri politikoa izan du eta ez da integrazio ekonomikoaren politika bat aintzat hartu hemendik aurrera egongo diren ezaugarri baldintzatzaile berrietara egokitu ahal izateko.  Berria - Mundua   2004-06-27

2 (logikan)

Konektatzaileek hizkuntza naturaleko lokailuen errepresentazioa izan nahi dute; kasu honetan, ukapena eta baldintzatzailea hartu ditugu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 143. orr.

Beste kasuetako batzuk oso eztabaidatuak izan dira historian zehar, eta, hizkuntza naturalaren baldintzatzailearen erabilpenetik asko urruntzen delakoan, beste logika batzuk sortu dira baldintzatzaile desberdinak edo baldintzatzailearentzat beste semantika batzuk definituz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 144. orr.

Aurrekoan bezala, hau da proposizioen logikan eman genuen baldintzatzailearen interpretazio bera.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 150. orr.


baldintzatze iz zerbaiten baldintza gertatzea, baldintzapean jartzea.

«Eraso, oztopo eta baldintzatze horiek guztiek arduradun politiko oso nabarmenak» dituztela esan zuen.  Berria - Euskal Herria   2006-03-15

Albokaren soinua mugatu dudala pentsatuko dute batzuek, baina baldintzatze horrekin beste era bateko soinuak deskubritu ditut.  Berria - Kultura   2004-05-07

Durán-ek, kritiko gisa, eta bere interesa erromantzeroan justifikatzeko batik bat, literaturaren historikotasun eta baldintzatze sozialaren doktrina ezarri behar du.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 29. orr.

LABeko buruak prozesuaren aurkako «sabotaje gehiago» ere iragarri zituen, eta aurrerapauso bat ematen den bakoitzeko etor daitekeela erantzuna, «sabotaje, presio edo baldintzatze moduan».  Berria - Euskal Herria   2006-01-20

Azkenaldi honetan, saio berezi batzuetan nagusiki, hain da baldintzatze maila hori handia, non bertsolariak apenas duen bere ahotsa zabaltzeko aukerarik.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 182. orr.

Ikaste espliziturako lobulu tenporalen erdialdeko sistemaren osotasuna beharrezkoa bada ere, ikaste inpliziturako bide primitiboago eta lausoagoak erabil daitezke, baldintzatze eta ohitze prozesu bakunetan gertatzen den bezala.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 69. orr.


baldintzazko ik baldintza 12.

balditu, baldi(tu), balditzen 1 da/du ad harritu.

Gero konturatu ziren ardoaren mende nengoela, zergatik ez zekiten ordea, herrian ere jendea balditua zen, ni mozkorra bihurtu nintzela ikusita.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 94. orr.

Hasieran, kaleetan barna nindoalarik, nahiko balditurik gelditzen nintzen mutilak elkarri eskuak emanik ikusita.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 26. orr.

Une hartan burutazio batek balditu ninduen: eta hiltzailea ezagutu zuelako baldin bazegoen Abel hain harriturik?  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 118. orr.

-Monduteguy herritarra, gauza batek balditzen nau– [...].  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 157. orr.

Domengak balditurik so egin zion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 73. orr.

-Zertarako hori? -galdegin zion Joanttok, balditurik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 242. orr.

2 (era burutua izenondo eta hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Halako haize indartsua dabilenean eskribauren bat hil dela esaten zuten antzina, baina babes bila zebilen geriatrikoko emakume buru balditu bat eraman du gaurkoan, ezki-adar hautsi batek jota.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 69. orr.

3 enbalditu.

Halako batean azaldu ziren, horratik, ni kulunkaulkian lokartu berria nintzela: zazpi edo bederatzi gizonezko, berorietatik hiru hordiaren hordiz ia erabat baldituak, igogailutik narraska etxeratu behar izan bainituen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 97. orr.


baldoki iz lokia.

Ivyk bere zigarretari jaregin gabe erretzen segitzen zuela, musu belarrian, musu lepo zurrunduan, musu baldokian, musu ile-adats mikatzean...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 96. orr.

Norbait ikusten dudanean, adibidez, eskuineko eskua buru atzetik pasa eta ezkerreko baldokia hazkatzen ari, niri atentzioa eman eta berehalaxe aita etortzen zait gogora.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 119. orr.

Baldokietan itsatsia zeukan ilea nola airatu zuen ikusirik, pentsa zitekeen orrazkera zuela ardura bakar.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 181. orr.

Hanna ez da inola ere emakume zaharra, baina nik, noski, haren larmintz zimeldua nekusan, haren betazpi puztuak ere bai, eta haren baldoki zimurtuak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 209. orr.


baldosa 1 iz solairuko lauza; hormako lauza.

Altzairua, beira, baldosak eta hormigoia izango dira etxe-orratzen materialak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 92. orr.

Zoladura horretan pilare batzuk egingo ditugu zortzi hazbeteko adreilu txikiekin, gainean bi oineko baldosak jartzeko adina tartea utziz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2530. orr.

Laxarok sukaldeko baldosaren gainean utzi zuen etzatera bere burua.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 227. orr.

Belauniko zegoen baldosa gainean, galtza motx hutsetan, eta gurutzetara jarrita zeuzkan besoak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 402. orr.

Etxera sartu nintzenean Herminioren gorpua topatu nuen sukaldeko baldosaren gainean.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 19. orr.

Baldosa bat loka zegoen, etxe guztietako pasilloetan dago ohol bat edo baldosa bat solte.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 97. orr.

Itzuli naizelarik eskuak baldosazko konketa uherrean garbitu ditut.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 22. orr.

Baldosazko itxitura dena berdin horretan egotea baino hobea da.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 67. orr.

Emakumea, atso zaharra, emamintza oraindik bere-berean, zoru baldosazkoan, espasmo gorritan.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 87. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Lurrean, zoladura gisa, baldosa zuriak eta arrosak jarriak zeuden txandan-txandan, Lurrean koadrodun baldosa merkeak, koskekin batzuk, zikinune arrez beste batzuk; hotelaren gainbeheraren zantzu nabariak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 86. orr.

Mojen sandaliek irrist egin zuten sarrerako baldosa hotz eta labainkor haietan.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 154. orr.

Jackson Avenue-ko geltokian zegoen, baldosa zuri-nabarrezko paretaren kontra.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 141. orr.

Argi fluoreszente horiak, baldosa zuri txikiak hormetan, Koloretako baldosek guztiz irauliko ditek hiri honen bizimodua.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 188. orr.

Gogoan duk duela zenbait urte Specker zaharrak zeramikazko baldosa beiratuez hitz egin ohi zuela?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 353. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baldosa zuri (5), baldosak eta (3); baldosak jarriko dira (3); bi oineko baldosak (4); oineko baldosak (4); oineko baldosak jarriko (3)


baldres 1 izond arduragabea, moldakaitza.

Bere morroiei eta laborariei baldres, frikun, mandil, malmutz deitzen zien, Kixoteren gisako hitz horiek erabiltzeagatik besterik gabe.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 225. orr.

2 irud/hed

Gizonak behin ikusi zuen zalditegian, zapi zuria buruan, soineko baldres zakarra gorputzean, simaur biltzen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 169. orr.

Ezein forma ezagunetan errenditzen ez zen hodei baldres horrekin.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 45. orr.

Bere takoidun zapaten gainean pauso labur eta baldresak emanez.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 122. orr.

Isiltasuna zabaltzen da ahotik ahora, eta baten batek, meeka eta beeka, balada baldres bati ekiten dio.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 116. orr.

Bere ibiltzeko modu baldres eta aldi berean miragarria irudikatzen ari nintzen, funanbulista bat galtzadaren gainean bezala mugituz agertu zenean.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 85. orr.

Gerrari leporatu dio gizonen gogorkeria, gizonen arreta gutxia, gizonen heziketa baldresa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 164. orr.

3 (adizlagun gisa) ik baldrexka.

Ados, ergel eta baldres jokatu dut, baina sinets iezadazu arren: ez nau gizabide on, ausart eta zozo batek baino gidatu honetan guztian.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 116. orr.

Hori aspaldiko afera zen, ordea, eta orain baldres nenbilen halako malkarretan, zorrotz gertatu behar baina, aldi berean, sobera nabarmendu nahi ez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 341. orr.


baldreskeria iz baldresari dagokion egintza.

Estatxa beheragokoan lotzen egon zen minutu batzuk, ez haizearen beldur, baldreskeriaren batean berak botatzeko arriskuagatik baizik.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 236. orr.

Gertakizun hura lotsa-aldi txikiaren kategoriatik klasikoen mailara [...] igoarazi zuena izan zen Dudley gizajoa barka eskatzeko bezain xaloa izan zela -ezin baldreskeria zorigaiztokoagorik-.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 14. orr.

Esperantza poxi bat ere ematen zidan horrek, hala ere: bere baldreskeria gorabehera, neska batzuk bereganatzen zituen Woodyk, bai eta bere abenturatxo sexualak izan ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 57. orr.

Erlijio hau arretaz aztertzen duen edonor jabetuko da bere baldreskeriak juduen xumekeria eta ankerkeriatik datozela batetik, eta jentilen axolagabekeria eta nahasmenetik bestetik.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 305. orr.


baldreski adlag era baldresean.

Abagune honetarako trebarazi gaituzte, behin eta birritan, baina, hala eta guztiz ere, baldreski moldatu gara gas maskarekin, trakets oso, gure heriosuharrean. Bere takoien gainean baldreski bi bidaia egin zituen autora, eta leihotik Ford gorriaren atzeko argiak euripean galtzen ikusi nituen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 158. orr.


baldrexka adlag adkor baldres.

Nik, aldiz, zehar-begiz eta tarteka erreparatu nion, hiriko alde zaharrak dituen pasagune estuetan aurretik jartzen zitzaidanean bereziki, bere ibilera deskonpasatu samar horiek miretsiz, takoien gainean baldrexka.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 78. orr.


bale1 (orobat balea eta balle ) iz ipar ibarra.

Lurralde horren jabe ziren, mankomunitatean, Baigorri, Luzaide, Erro eta Baztango baleak, haiek zituzten lekuko mozkinen baliatzeko arauak finkatzen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 178. orr.

Segürki, hor dago halaber "Baigorriko Balea", ibar hortako herrien batarzüna adierazten düana.  Herria   2003-02-20

Apirilean, Espainolak entseatzen dira Aldudeko balean sartzera.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 94. orr.

Bazterrak ikusi behar ginituela, gure gidariak itzuli bat egin arazi dauku, pasarazi gaitu Tallinas balean gaindi.  Herria   2003-10-23

Meza-bezperak egun guziez kantatuko zituena, arrosorio eta arrosorioetan ariko zena, ur benedikatuarekin, goizean goizik, inguruetako baleak benedikatuko zituena, lehen, meza aitzin, elizaren bortan airea benedikatzen zen bezala "Asperges me" kantatuz, kapa berde bat soinean.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 76. orr.

Igandean, goizeko 8etarik harat, Aldudeko mendietan gaindi oinezko ibilaldia batzuentzat, mendi-txirrindulaz balearen itzulia (35 km) bertzentzat.  Herria   2004-10-14

Baleako artxiboetan idatzia da 1706eko apirilaren 18an Herriko premuek, usaia zuten bezala, beren biltzar nagusia Anhauze elizako kalostrapean egin zutela.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 21. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baigorriko balea (4)


bale2 1 interj ados.

Bale, eta zer?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 267. orr.

-Bale, bada!  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 52. orr.

"Bale, bale; orain ez gara sesioan hasiko...  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 120. orr.

-A, bale -esan zuen Imanolek.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 77. orr.

Bai, bale, adinak ere izan dezake bere garrantzia.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 9. orr.

Beraz, bale, Kunderari arrazoi osoa ematen diok (ziok egungo bertsolaritza intelektualak).  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 102. orr.

-Garai zailak bizitzen ari zara, bale, barkatu laguntzaile kaskarra izan banaiz.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 41. orr.

Atxilotu dituzte, bale, baina ez diete inkomunikazioa luzatuko.  Berria - Euskal Herria   2004-02-18

-Bale, ostia, bale! Alazne gainean zeukan oraindik.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 155. orr.

-Bale -amore eman zuen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 63. orr.

-Bale, baleee, hirekin ez zagon hitz egiterik, badakin.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 11. orr.

-Bale, ados nago, baina jakin behar zenuke makina horien oinarria ordenagailuak direla, hori da benetan aldaketa guztien funtsa.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 316. orr.

-Bale, tio, portatu haiz!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 310. orr.

-Badaki zerbait badabilela tartean, bale, baina ez daki zer.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 61. orr.

Esan nioan ez nuela ezer jakin nahi berarekin, errespetatzeko eta bale.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 74. orr.

2 (galderetan)

-Ez hadi ironiko jarri, bale?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 329. orr.

Porrusalda egingo dizut, bale?  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 148. orr.

Tira ba... zigarroak honelako morrontzak dauzka, baina bost minutu besterik ez, bale?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 95. orr.

Gorputz abandonatu hau lotara eramango dut, bale?  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 142. orr.

Lehenengo egongo da antzerkia eta gero zuek, bale? Hona sartuko gara, bale Eñaut?  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 140. orr.

3 (kale-rekin)

Batean kale bestean bale izaten da aurrera egiteko biko alternatiba.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 59. orr.

Kale edo bale egitekotan nengoela, Andreas bera aurreratu zitzaidan eta nire asmoez galdetu zidan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 120. orr.

Berehala bildu ziren plaza erdira bertako eta kanpoko emakumeak, bertako eta kanpoko gizonezkoekin dantza egitera [...] benetako erakustaldia ordukoa izango zela jakitun, bale ala kale egitekoa alegia.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 146. orr.

Topo egiten bazuten bale eta bestela kale.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 159. orr.

Kaleak edo baleak, zirtak edo zartak gustatu ez, eta haren korrikak eta presak, imintzioak eta zalapartak ulergaitzak egin izan zaizkit askotan.  Berria - Kirola   2006-03-21

4 nahikoa da.

Hi, bale, seriedade pixka bat.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 262. orr.

-Bale, aski da!  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 61. orr.

"Bale, Aitor", Manuk, "uztak katxondeoa geroko".  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 263. orr.

-Bale -moztu zituen Alaznek.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 221. orr.

5 baleko ik baleko.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bale eta (3); bestean bale (3); eta bale (5)


balea (orobat bale g.er.) 1 iz itsas ugaztuna, egungo animaliarik handiena, ahoa adarkizko xaflez hornitua duena (Balaena sp., Eubalaena sp. etab.).

Mazopak itsas ugaztunak dira, baleak, katxaloteak, zereak edo orkak bezala.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 116. orr.

Ez zen ikusten ez balearen muturra ez buztana.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 62. orr.

Plastada baten hots ozena entzun nuen, baleak uretan murgiltzerakoan sortzen duena bezalakoxea.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 57. orr.

Balea batek arpoia bizkarrean sartua zuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 152. orr.

Urtero 300.000 bale, izurde eta marmota hiltzen dira horrela.  Berria - Gaiak   2004-07-17

Itsasontzitik deiadarka hasi zitzaizkigun: uhartetzat hartu genuena balea baten bizkarraldea zela jakinarazi ziguten, eta lehenbailehen ontziratzeko.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 191. orr.

Norvegiak eta Japoniak 880 balea arrantzatuko dituzte aurten.  Berria - Gaiak   2004-05-09

Sei zazpi arrantzaleren irudiak ikusten ziren balea harrapatzen, arpoilaria ontzian zutik oraindik arpoia jaurti ondoren.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 152. orr.

Australian baleak legez kanpo harrapatzen ari dira Japoniako ontziak.  Berria - Mundua   2004-10-21

Balea nola harrapatzen zuten ikasteko.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 123. orr.

Entzun izan dut Holandan balearen arrantzak, oro har, ez duela ematen kostatzen dena.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 14. orr.

2005ean erabakiko dituzte baleen arrantza komertzialari buruzko arauak .  Berria - Gaiak   2004-07-24

Zer uste zenuen, bada, balearen arrantzara joana nintzela?  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 74. orr.

Osaba Juanekin ibilia nintzela eta balearen harrapaketan ere parte hartu izan nuela.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 34. orr.

Jonas balearen sabeletik askatu zuena.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 399. orr.

Anbar arrea (balearen hesteetako hondakin digeritu gabeak).  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 138. orr.

Lurrean belauniko, balearen gantzarekin igurzten zituen bere botak eta nire senideenak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 12. orr.

Spitsbergenen balea baten burezurraren barrenean aritu nintzen gongoil zerebroespinalak bilatzen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 275. orr.

Nahiago zuela emakumeok bizkor-bizkor lehorreratu eta atzera bere baleetara itzuli.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 146. orr.

Urdearen gisa, baleak ez du deus galtzekorik.  Herria   2003-06-19

Cuvier baleak NATOren maniobrengatik hil direla salatu du Oceanak.  Berria - Gaiak   2004-08-07

Minke baleak ehizatzeko debekuari eustea erabaki dute.  Berria - Gaiak   2004-10-13

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Geure ditugu harako Pavesek aipatzen zituen "nagusitzaroko esperientzia biak", arrakasta eta porrota, balea zuria akabatzea ala ontzia suntsitzea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 108. orr.

Balea grisa babesteko neurriak eskatu dituzte Italiako bileran.  Berria - Gaiak   2004-07-21

Desagertzeko arriskuan dagoen espeziea da balea urdina.  Berria - Gaiak   2004-07-29

Urrunean balea ilun baten zurruzta zuria.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 166. orr.

Balea zauritua ur sakonetara murgiltzen zen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 246. orr.

Balea hilen zatiak nonahi urgainean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 245. orr.

Biharamunean balea asesinoen sarda ikusi genuen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 186. orr.

NATOko ontziek eginiko maniobrek zetazeo espezie ugariri eragin diete: euskal balea, xibarta, zere arrunta,zere txikia, zeroi arrunta, zeroi pigmeoa, Atlantikoko izurde pikarta eta marzopari, besteak beste.  Berria - Gaiak   2004-11-03

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Desagertzeko arriskuan dauden balea espezieak babestu ahal izateko.  Berria - Gaiak   2004-07-23

Tristeak berriro han barruko urgorriak, nonahiko balea zatiak, eta aireko hats higuingarria.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 266. orr.

Islandiatik sardintzarra ekartzen zuen eta balea-haragi gazitu eta lehorra.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 256. orr.

Sotoak balea-koipez gainezka.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 139. orr.

Kortsearen balea bizarrak markatzen zitzaizkion gerruntzearen ehun tinkatuan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 104. orr.

Haiek, behintzat, ez zaudek soilik bale–bizarrez eginda.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 68. orr.

Balea-hezitzaileak ere izan ziren garai batean.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 256. orr.

Balea ihizi hortaz -ihizia eta ez arrantza, balea berenaz aberea baita eta ez arraina-.  Herria   2004-03-11

Euskaldunak sarri joan ohi ziren Ameriketako ipar-ekialdera XVI-XVII. mende bitartean, bai bakailao eta balea arrantzara eta baita salerosketak egitera ere.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 221. orr.

Politika aldatu ezean, Japoniak Balea Arrantzarako Nazioarteko Batzordea utzi egingo du 2006an.  Berria - Gaiak   2004-07-20

Eta ez zuen itsas abenturarik irakurtzen, ez bale-arrantzaleak azaltzen zituztenak, arrain kiratsa jasanezina egingo zitzaiolakoan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 28. orr.

Ziburun bizi ziren aspaldiko kortsario, balea-ehiztari, agota eta buhameen ondorengoak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 281. orr.

Urbanoren pintzelak dantzan zebiltzan olatuen artetik ageri zen balea saldo batean.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 88. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hurrengo egunetan ontzikoek hor ikusiko dituzte marrazo itzelak, eta baita marrazo-balearen bat ere.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 186. orr.

5 baleatan baleak harrapatzen.

Baleatan zein bakailaotan Ternuara joanak zirenek, [...].  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 154. orr.

-Baleatan ibilia hago, hara!  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 34. orr.

6 Aries eta Piscis artean kokaturiko konstelazio baten izena.

Capricornioren azpian Piscis australa dago, Balearen isats aldera begira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4390. orr.

Ur hori, esaten denez Aquariotik datorrena, Piscis australen buruaren eta Balearen isatsaren tartetik jaisten da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4390. orr.

Barrura sartuta eta tarte handi batera, beste izar batzuk iristen dira, sugeak bezain uhintsuak, Balearen burua ukitzera.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4390. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

balea bat (13); balea batek (4); balea baten (10); balea estudioan (3); balea eta (7); balea grisa (3); balea hezurrezko (4); balea hezurrezko zizelkadurak (3); balea hil (4); balea hilen (4); balea hondartu (3); balea hondartu ziren (3); balea ihizin (5); balea osoa (3); batek balea (3); da balea (7); eta balea (20); euskal balea (3); ingurumena balea (3); minke balea (3)

baleak elkartearen (3); baleak elkartearen biltokian (3); baleak eta (4); baleak helburu (3); cuvier baleak (3); eta baleak (7)

baleako feria (3); baleako kantariak (3)

baigorriko balearen (3); balearen arrantzarako (5); balearen arrantzarako nazioarteko (5); balearen ondotik (9); balearen sabelean (5); dira balearen (3); dira balearen ondotik (3); eta balearen (4); ibili dira balearen (3); jonas balearen (3)

baleen arrantza (4); baleen berbaroa (13); baleen nazioarteko (3); eta baleen (5)


balear (orobat baleartar) izlag/iz Balear uharteena, Balear uharteei dagokiena, Balear uharteetako herritarra.

Horrelakoa da oraintxe habail balearrekin duen kezka, berriro gogora itzuli zaiona eta bertatik alde egin nahi ez duena.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 49. orr.

Gauza jakina da katalanek populatu zituztela Balear Uharteak, eta balearrek katalantzat izan dute ordutik oraintsu arte euren burua.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 104. orr.

Balear Uharteetako hainbat alderdik Madrili leporatu zioten kostaldeko legea urratzea eta eskumen hori Balearren esku uzteko eskatu zuten.  Berria - Mundua   2004-08-14

2 pl Balear Uharteak.

Aurten, Turkia, Kanariar ugarteak, Balearrak eta Karibea omen dira gehienik bisitatuko direnak.  Herria   2005-08-04

Balearrak eta Andorra ez dituela jomugan eman zuen aditzera ETAk.  Berria - Euskal Herria   2004-08-10

Balearretan jaiotako txirrindulari asko daude, lau, hain zuzen ere, babesle nagusiak hala aginduta: Joan Horrach, Vicente Reynes, Toni Tauler eta Toni Colom.  Berria - Kirola   2004-01-30

Kanarietara, Tunisiara, Balearretara eta Andaluziara hegaldiak eskaintzen ditu Forondan Iberojetek.  Berria - Ekonomia   2004-07-20


baleartar ik balear.

baleatu, balea(tu), baleatzen 1 du ad balaz tirokatu.

Zaurituak heltzen hasi ziren ospitalera, hildakoak, baleatuak, denak FALen zauriekin, eta FALen zauriak oso larriak dira, bala handiak dira, batzuetan barruan lehertzen direnak.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 107. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Halako batean Caricuao auzoko jende baleatu asko hasi ziren ekartzen.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 107. orr.


baleazale 1 iz baleak harrapatzen dituen pertsona.

Baleazaleen armarriaren azpitik pasatzean [...] berriro ikusi nuen arpoilaria ontzian zutik, balea bat arpoia bizkarrean sartuta ordurako, eta balea handiagoa alboan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 171. orr.

Orduan lanpostua eskainiko dizu, Jacobsen&Brothers konpainiarentzat lan egiteko, baleazaleen erizaina izateko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 429. orr.

2 ontziez mintzatuz, baleak arrantzatzeko dena.

-Ontzi horiek baleazaleak dira? -koadroan margotutakoez galdetu zion Bibik.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 87. orr.


baleka adlag ‘bale’ esanez.

Ai eta ai, eneka eta baleka ari da Dylan, galtzak jasotzeko indarrik gabe.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 331. orr.


balekebale ik balekibale.

balekibale (orobat baleki-bale, balekebale eta balikebale) adlag bada ezpada ere.

Nahi du bestalde Josefa-k Espainiako lurrean dagoen etxera pasatu lehenbailehen, balekibale.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 128. orr.

Nik, idazten nion, baleki-bale idazten... eta erantzunik ez.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 90. orr.

Berriz kontatu nituen balekibale, eta bi galdu nituela ohartu nintzen!  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 70. orr.

Orduan martzianoak muturrekoa bota dio balekebale, eta Yolo jende artera.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 201. orr.

Eta hire hanka toteldu horrekin, ez hurbildu balekebale, alde egin ezak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 182. orr.

Gobernuan banintz, akabatuko nikek pobre gisa kontsideratzen diren alfer zorritsu horiekin: karrikak garbi litezkek eta jendeak lanean balekebale!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 278. orr.

Gaur iluntzean, gure aktoresa bihotzekoaz oroitzean, giltzurdin puska hauxe txertatzea erabaki dut euskararen gibelean, Sararen gisako lagun antzesle guziei, balikebale, nere oinazea haragi bizitan erakutsiz: [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 104. orr.


baleko (orobat balezko g.er.) 1 izlag onartzeko modukoa.

Larrarteren ustez, euskalgintzak «baleko lana» egin du.  Berria - Euskal Herria   2004-05-18

"Bertsoa pentsatuz joan" idatzi dugu eta baleko esamoldetzat daukagu.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 113. orr.

Eta, esan bezala, mitoaren atzetik izango da noski, eta bada, baleko argumenturik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 120. orr.

Bosgarrenetik beherakoek 64 euro jaso zuten, gutxienez baleko jasoaldi bat egin zutelako.  Berria - Kirola   2004-08-10

Ez da dena harria jaso, betealdiak hartu, epaileak balekoa eman eta pozik amaitu eginiko lanarekin.  Berria - Kirola   2004-07-01

Inork baloia hartzen ez zuela ikusita, berak jaurti zuen Cadizen aurkako baleko penaltia.  Berria - Kirola   2006-03-15

Ohorea da niretzat saria jaso izana, baina taldekide guztiek merezi dutela uste dut, izan ere, azken finean talde lana baita baleko bakarra.  Berria - Kirola   2004-06-17

Batzordeko iturriek atzo jakitera eman zutenez, oposizioak aurkeztutako 3,4 milioi izenpetzeetatik soilik 1,8 milioi inguru emanak zituzten balekotzat.  Berria - Mundua   2004-03-03

2 (predikatu gisa)

Ondorioz, gaur egun ontzat jotzen dena balekoa izanen da 2015. urtetik aurrera.  Berria - Harian   2006-02-02

Eskuizkribua balekoa zen. Titularretako adierazpenetan zelatu eta zaindu ohi dena, baleko eta onargarri da beste arlo batzuetan. Igual zen, esamoldea balekoa zen, indarra zeukan.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 22. orr.

Ordurako bota genituen hogeina bertso, baina ez ziren, arrazoi teknikoengatik, balekoak.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 161. orr.

Zenbat eta itzulinguru gehiago eman buruan, ideia hura hainbat eta sinesgarriago eta balekoago iruditzen zitzaidan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 206. orr.

Nirea hilaren amaieran atera zen, eta bitartean aukera izan nuen beste askoren artikuluak irakurtzeko: politak batzuk, balekoak beste batzuk.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 16. orr.

Jokalari ona da, balekoa oso.  Berria - Kirola   2004-03-23

Ez zegoen galerarik, ez kale egiterik: dena baleko.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 118. orr.

Hi balekoa haiz!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 87. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

balekoa dela (3); balekoa den (4); balekoa eman (3); balekoa izan (6); balekoa izan zen (3); balekoa zen (3); balekoak dira (6); balekotzat eman (4)


balekotasun iz balekoa denaren nolakotasuna.

Edo komunikazio zuzenak, feedbackak, balekotasunak, izaera partehartzaileak eta ezaugarri interesgarri funtsezkoek indarra gal dezakete.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 64. orr.


balekume iz balearen umea.

Balekumea hil eta atoian eramango zuten badiaren batera, balekumearen amak umea utzi ezin eta atzetik segituko zien, harik eta badia aproposean balea handia ere arpoiz joko zuten arte.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 386. orr.

Oi, balekumearen berbaroa berak aditu izan balu, nik aditu nuen moduan!  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 34. orr.

Harik eta sumatu arte bakarrik dagoela, hondartzara heldutako balekumea baino bakartiago.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 12. orr.


balenka ik palanka.

balent izond bipila, adoretsua, bihoztuna. ik baliente.

Mutil ezin leialagoa da eta ezin balentagoa, halako suertez, non bitan salbatu baitit bizia, berea perilean jarriz.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 575. orr.

Ospea eta gloria hiri, gizon balent eta ausart horri.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 161. orr.


balentasun iz ausartasuna, adorea, bihotza.

Haien dantza egiteko dotorezia eta haien ezpata manaiatzeko trebetasuna, haien balentasuna eta haien ausartzia, bai ehizarat zihoazenean eta bai gerlarat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 168. orr.

Aurki guztiak baitu bere ifrentzua, eta gutien uste dugunean mintzatzen baita beldurra balentasunaren ahotik, edo urguilua eta handinahia umiltasunaren mihitik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 11. orr.

Adorearen eta balentasunaren bihitegiak bihiz beteak zituen, baina pentsuarenak hutsik...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 535. orr.


balentia iz ausartasuna, adorea, bihotza. ik balentria.

Igaran asteko "Jainkoa, Bizia, Jentea" sailean, aipatü dütüt 1944 eko üdan Xiberoko makiez entzün edo ikusi nütüan balentia elibat, agitü ziren egünekin.  Herria   2001-06-07


balentki adlag bipilki, adorez.

Noiz eta jakin baitzuen ezen guztia galdua zegoela eta gaztelau tropek inguraturik zegoela, bere burua koldarki hil baitzuen, etsaiari buru egin beharrean, nola egin baitzioten bere bi anaiek, Pedrok eta Eusebiok, Amaiurren eta Noainen ezin balentkiago guduztatu zirenean, aitona Nikolasi behin baino gehiagotan eta aitari berari ere nehoizka aditu izan nionez.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 59. orr.


balentria 1 iz ausardia edo adore handiko egitea; egite miragarri edo gogoangarria. ik egitandi.

Guztiek miretsiko diote balentria.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 31. orr.

Holgerren balentria guztiak -odultsu baino odoltsuagoak- Erdi Aroan zalduneriari zegozkion modukoak dira. zaldun teutonikoen aurka poloniarrek egindako balentriak.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 92. orr.

Arturrek Lanceloten balentriak irakurri zituen; bazekizkien guztiak.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 42. orr.

Hizketan aritu ziren luze, Ulisesen balentriak oroituz.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 18. orr.

Xabi Alonsoren balentrien berri egunero-egunero dator egunkari, irrati eta telebistetan.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 59. orr.

Haren balentriak ez zirela astakeria trauskil batzuk baizik.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 25. orr.

Orduan ohorerik gabeko adore hori oso beharrezkoa izango da, inork ez baititu gogoan izango azken defendatzaileen balentriak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 62. orr.

40 garaipen daramatzate, eta bakarra falta zaie balentria egiteko.  Berria - Kirola   2004-03-11

Hala hitz egin zidan, konparazione, euskaldunek urruneko itsasoetan egin izan zituzten balentriez, balearen arrantzuan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 459. orr.

Indiar zenbakerak sekulako balentria egin zuen, alfabetoarena baino are miragarriagoa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 227. orr.

Antza denez, egungo segurtasun neurriek "zuloak dituztela" erakusteko egin du balentria.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 70. orr.

Nafarrak nagusitu ziren, batez ere zangozarrek eginiko balentriei esker.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 59. orr.

Denek ezagutzen zuten, sei aldiz erbesteratu beharko zuketen eginiko balentriengatik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 499. orr.

Horixe baita zaldunaren egitekoa, bere maitearen amodioagatik balentriak egitea, baita arriskutsuenak ere.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 255. orr.

Ezin baita sekula pentsatu [...] ni bezalako morroi gezak halako balentria burutu dezakeela.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 21. orr.

Horrelakoxea duk adiskidetasuna, balentria bat duk, hitzaren zentzu isilpeko eta halabeharrezkoan; arma-hotsaren dirundirik gabeko balentria bat betiere.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 154. orr.

Ez zaio balentriarik ezagutzen, gure irudimenaren mapan ez dago haren ibileren zantzurik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 9. orr.

Aski harro naiz kolpez eginik bidea: kardiologoari ez diot salatuko ene balentria.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 111. orr.

Erabateko itxuraldaketa hura egiteko balentria, Weldon andreak betidanik aditua zuenez, ez zen zerbitzarien kontu uzteko moduko zeregina.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 131. orr.

108 minutu egin zituen espazioan, eta oihartzun izugarria izan zuen balentriak.  Berria - Gaiak   2006-04-13

2 (izenondo eta izenlagunekin)

-Gerra garaian balentria handiak egin zenituela erran zigun Ibarrak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 46. orr.

Zure balentria ikaragarriak aipatzen dituzte, eta nik zure egintza handiak kontatzen.  Elizen arteko biblia   Sal 145,6

Balentria galanta izan zen Hilen Bidezidorretatik egindako kabalkada.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 189. orr.

Ez zen balentria ttipia, arbitroaren ziztuak lehen zatiaren bukaera adierazi zuenean, markagailua hutsean gelditzea.  Berria - Kirola   2004-02-11

Esan liteke balentria gartsuenei ekiteko trantzean zegoela gazte militantea. ipuinez eta Donibaneko arrantzaleen balentria historikoez osatutako herri-ondarea.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 43. orr.

Musulmanek beren balentria militar historikoei buruz zuten atsegina hain sakon sustraitua zegoenez, [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 196. orr.

Mahaia da gizon txikien balentriarik handienen lekua.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 32. orr.

Bi Lauko Final jarraian jokatzea da lortu dugun balentriarik handiena.  Berria - Harian   2006-04-27

Mendebaldearen balentria teknologikoen eta independentzia espiritualari eusteko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 177. orr.

Espainiako eta Frantziako handikiei buruz entzuten nituen balentria ezin miresgarriagoekin.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 157. orr.

Bakantza denboran, gorputza bera heziz arimarekin batean, egiten zituzten balentria ederrak, xintxuketa, kurritze, kanpo-lan eta nekatze...  Herria   2001-09-20

Batzueri iduritzen dudarik gabe holako balentria hitsak eginez urtea hobeki hasten dela!  Herria   2005-01-06

Aljeriako balentria tristeak, kasik egunero eginak, gauaz ere ez bazen, artetan: bai, horiek denak gogoan dauzkat.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 60. orr.

Balentria xinplea da andreen gaitz erratea.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 85. orr.

Lehenbiziko balentria Pauetarrek irabazi dutela Villeurbane-n.  Herria   2001-07-05

Akrobaziazko balentria zailak eginez.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 108. orr.

Santakrutzen azkeneko balentriak oihartzun gaitza izan dik Donostiako beltzen artean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 214. orr.

Sekulako balentria lortu zuen barda Baionako Aviron futbol taldeak, azken-azken mementoan Bordeleko Girondins-en kontra irabazirik.  Berria - Kirola   2004-01-24

Aurkitzen den egoera negargarri hori bere bohemiotasunaren gaileneko balentria dela usteko luke.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 281. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gudu-zelaia uzten nuen ondoren, leherrak egin dituenarenak eginez, gerlari garaitzailearen fiertasun zuhurra erakutsiz, balentria-edesle xarmatuen bozkariozko banzaien artean.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 30. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zenbat urte zituen Jüngerrek, liburuan kontatzen dituen gerra-balentrien garaian?  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 22. orr.

Itsas balentria zaharrak gogorarazten dituzten armarrietako baten gainean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 79. orr.

Bizkorraldi-balentria honengatiko prezioaren zati bat Nordiska Museetek erakusten zuen kultur pobretzea izan zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 340. orr.

Mendebaldeko mundu garaikidearen ekonomi balentrietan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 102. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azken balentria (7)

balentria bat egin (4); balentria bera egin (3); balentria berbera (4); balentria da (4)

balentria eder (4); balentria ederra (12); balentria ederra egin (5); balentria ederrak (8); balentria ederrik (3); balentria egin (31); balentria egin zuen (8); balentria egiteko (6); balentria errepikatu (3); balentria gaitza (3); balentria guztiak (6); balentria handia (11); balentria handiagoa (3); balentria handiak (7); balentria handien (4); balentria haundia (3); balentria hits (4); balentria hitsak (9); balentria hori (17); balentria horiek (7); balentria horren (4); balentria hura (9)

balentria izan (8); balentria izan zen (5); balentria izango (3); balentria lortu (7); balentria lortu du (4); balentria ttipia (9); balentria txarra (12)

balentria zerbait (3); balentria zerbait egin (3)

bere balentria (5); beren balentria (4); beste balentria (8); beste balentria bat (5); bi balentria (3); daukuten balentria (3); dena balentria (6); egiazko balentria (3); egin daukuten balentria (3); egin zuen balentria (4); egindako balentria (6); entraaleko balentria (8); ez baita balentria (6); ez da balentria (16); ez zuen balentria (4); gaitzeko balentria (7); gaitzeko balentria egin (4); halako balentria (8); haren balentria (4); holako balentria (3); nire balentria (3); sekulako balentria (5); sekulako balentria egin (3); tamainako balentria (3); zerbait balentria (4)

azken balentriak (3); balentriak egin (3); balentriak egiten (4); balentriak kontatzen (4); balentriak miresten (3); bere balentriak (10); egin balentriak (3); egindako balentriak (5); gaitzeko balentriak (3); nire balentriak (3); taldearen balentriak (3)

balentriaren bat (3)

balentriarik gabe (3); balentriarik handiena (7)

balentriaz bezala (4)

balentrien berri (6); bere balentrien (3)


balentriaka adlag balentriak eginez.

Aussaresses jeneralak ez duela urrikirik batere egin eta egin-arazi zituen tortura eta gaineratiko horietaz, kasik espantuka eta balentriaka aipatzen dituela.  Herria   2001-05-10

Horra nun liburu bat argitaratu duen, bere bizia kondatuz, ez balentriaka, bainan bere lekukotasuna agertzea gatik.  Herria   2005-03-31

Baina ez hago hi, halere, telegrafotik irten eta balentriaka derrefente hasteko moduan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 244. orr.

Baditake bixtan da bainan izaiten ahal ere nun nahi zernahiri aise mendekatzen diren batzu, balentriaka bezala beren gostuko, jendarte guzia begietan hartua edo nik dakita zer.  Herria   2003-11-27


balentriatxo iz adkor balentria.

Ez dut haien hitzik gogoratzen, nahiz eta amonak, geroztik, askotan kontatu izan didan balentriatxo hura.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 111. orr.

Bakoitzak bere balentriatxoak kontatzen zituela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 504. orr.


balentzia iz atomo batek, beste batzuekin konbinatzean, hartzen edo ematen dituen elektroien kopuruaren zenbakia.

Iztia (tratatua), natirra (sodioa), aldia (balentzia), ela (molekula), eratikurra (formula), kizia (atomoa), laspela (gasa).  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 39. orr.


baleontzi iz baleak harrapatzeko erabiltzen den itsasontzia.

Pequod baleontzian ez zen aspaldi luzean mugimendurik an-tzematen, eta zaldiek beren trosta astirotuaren hotsa belaontziaren eta moilaren arteko uraren txapla-txaplarekin egokitu nahi zutela ematen zuen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 89. orr.

Urtero, Pazkoaz, Burtonen baleontzia pasatzen zen munduaren berri eta mantenugaiak ekartzera, eta guk ontzen genuen urdai ketu apurra kargatzera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 136. orr.

Gure laboratorioak bazuen antzik trapuzahar denda batekin eta baleonantzi baten karga-sotoarekin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 246. orr.

Bi baleontzi ikusiko dituzue berehala arribadan datozela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 245. orr.

Zure urtebetetze egunean, ostera, eta ustekabean, farmazia flaskoan sarturikoa oparituko dizu, Deception uhartean ezagututako norvegiar baleontzi handien tankerako miniatura, bandera eta guzti.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 359. orr.


baleriana 1 iz belar landarea, toki laiotz eta hezeetan hazten dena, lore konposatu zurizta eta gorriztekikoa, medikuntzan erabiltzen dena (Valeriana officinalis).

Baleriana edo bromoa baino askoz hobea da: izadiak txikiago egiten nau, eta edozein kolpe bihotzeko kemenez hartzeko prestatzen nau.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 330. orr.

Bihotza zaindu behar zuela, eta bularrean azafrai-enplastoak jartzeko eta baleriana-ura hartzeko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 367. orr.

2 balerianaz eginiko sendagarria.

Har ezan baleriana bat eta ixo, joder!  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 154. orr.


balezko ik baleko.

balezta (orobat balista g,er. eta bailesta g.er.) 1 iz arma zaharra, arkuaren antzekoa, geziak, tragazak edo harriak jaurtikitzeko erabiltzen zena.

Gezi bat atera eta baleztan ipini zuen, altxatu eta jaurtitzeko prest jarri zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 228. orr.

Balezta hark nire bihotza keianatzen zuen, eta nire pistolak haren bihotza.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 204. orr.

Balezta batek jaurtiriko geziak jo balu bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 901. orr.

Ez zuen beldurrik balezta erabiltzeko, ihesi zihoazenei tiro egiten zien lekuko guztiak akabatzeko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 230. orr.

Horregatik Marko Aureliorekin, Publio Minidiorekin eta Kn. Korneliorekin saiatu naiz baleztak, eskorpioiak eta bestelako gerra-makinak eraikitzen eta konpontzen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 390. orr.

Balezta guztiak, ordea, edozein eratakoak direla ere, makinak jaurti behar duen harriaren pisua zenbatekoa den kontuan hartuz egiten dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5030. orr.

Bi librako harria jaurti behar duen baleztak, bere burukoan, bost hatzeko zuloa izan beharko du.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5050. orr.

Balezta, katapulta eta eskorpioiak behar bezala teinkatzeko gai izateko. Bertzerik zen lantzarekin, baleztarekin edo ezpatarekin trebatzeko eskola.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 450. orr.

Aukeratutako gizona berrehun urratsera bazegoen ez zegoela hura hiltzeko modurik, ez eta antzekorik ere, hori galera, eta ehizarako ere, eskueran arkurik edo baleztarik ez bazen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 50. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Maiz, balezta-gezien bidez igortzen zizkiguten, gero, harresien gainetik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 225. orr.

Azkenik, makina guztia suzko jaurtikiekin eta balezta-tiroekin desegin zuten.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5290. orr.

Balista eta katapulta-bateriak organo baten hodiak bezalaxe doituak zituen Arkimedesek, bakoitza irispide desberdin batera iristeko eran kokatuak, eta, hala, ontzi guzti-guztiak jo zituen tresna haiek bota zuten jaurtigai-zaparradak, zeinahi distantziatara zeudela ere harresietatik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 475. orr.


baleztadun izlag kotxeez mintzatuz, malgukiak dituena.

Kotxeak etxe aurrean hainbat itzulinguru egiten zituen bitartean, argi ikusi zen britxka bat zela, baleztaduna eta arina.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 391. orr.

Ostatuko gurdi-atetik zaldi-kotxe txiki eta nahikoa polit bat sartu zen, baleztaduna eta arina.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 19. orr.

Horra hor, esaterako, Mikheiev gurdigilea!, kotxe baleztadunak bakarrik egiten zituen, sendoak eta luzerakoak, eta ez ordu bete soilik irauten duten Moskuko kotxe kaxkar horiek bezalakoak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 154. orr.


baleztari 1 iz balezta erabiltzen duen pertsona.

Pentsatu diat nire gela dagoen dorre honetan nire aldeko zaldun prestuak eta baleztariak bildu, eta zin egin dezatela ez diotela inori sartzen utziko.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 95. orr.

Sakreka aritzen zen eta arnoa edaten baleztari gaskoi baten gisara.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 128. orr.

Pikariak, arkabuzariak, baleztariak, artillariak... hamar milaka ziren, lurra betean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 52. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Ramon Itsusko lagun zenduaren bidetik, Migel Mailuk Menaud Agaramonteko baroiaren baleztari talde bateko buru finitu zuen gerla.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 56. orr.

3 (adizlagun gisa)

Gazterik sartu zen baleztari Agaramonteko eta Lüküzeko jaunen arteko liskar betierekoetan, Bidaxuneko gazteluko jabeen alde.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 45. orr.


bali 1 izond ipar balioduna.

Joanesen block-etik hurbil bertze etxola bat eraiki behar zela-eta, itzulia bali egiteko, bere lantokitik harri handi bat ekarri behar zuen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 134. orr.

Frantsesak dira ere bozkatzera joan ez direnak eta bozkatzera joan direnetan bali gabeko papera eman dutenak eta zuri bozkatu dutenak.  Herria   2004-04-01

Ezker abertzaleak herri ainitzetan jendea deitua zuen bozaren emaiterat AuB-ren alde, gisa hartako papertxoak ere hedaturik, nahiz jakinaren gainean boz horiek etzirela bali kondatuko.  Herria   2003-05-29

Boza xuri edo ez bali emanen ote dute, askok galdetzen dioten bezala, besteak beste preseski Ezker Abertzaleko aintzindariek?  Herria   2003-05-22

Igandeko bozkaldiaren emaitzak gure herrian: zerrendetan 570, bozkazale 356, bai 189, ez 152, xuri edo ez bali 15.  Herria   2005-06-02

Zerrendetako 93 bozkazaleetarik 68-k bozkatu dute (49 bali, 19 ez bali), bakotxak nahi zuen herritarrari boza emanez.  Herria   2005-02-17

146 bali, 73 Ez, 73 Ba.  Herria   2005-06-02

Denendako bali dira bi liburu horiek.  Herria   2002-11-28

2 bali izan da ad balioduna izan.

Biltzar hori legez bali izaiteko, hunenbeste elkartekide behar da han kausitu.  Herria   2001-05-03

Bali izaiteko, OUA-n diren 56 herrietarik bederen hiruetarik biek behar lukete onetsi.  Herria   2001-03-08

Bozak bali direla erabaki du auzitegiko epaileak.  Herria   2001-06-21

Xantza alde zuten epaileak ukatu baitie Irlandesei bali zen entsegu bat.  Herria   2001-04-26

Iruñeko apezpikua ez baitzegoen lo [...] ezkontza horiek ez zirela bali jakinarazi zuen.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 37. orr.

Zin hori ez zela bali erabaki zuten herri gizonek.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 12. orr.

-Jaun horri errozu pasaporte hori ez dela aldi batentzat baizik bali.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 92. orr.

Debeku hau bali da ilabetearen 31a arte.  Herria   2003-08-07

Euskaldunek uste ukan dugu menderen mendetan mugaz bi aldeetakoak anaiak ginela eta mugatik iragaiteak sortarazten dituen zergak, lege-gizon batzuek erabakiak, ez zirela guretzat bali.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 218. orr.


baliabide (orobat baliapide g.er.) 1 iz norbaitek duen edo erabil dezakeen ondasun edo ahalbide materiala; zerbait lortzeko ahalbidea. ik baliakizun; eskuarte.

Oinetakogilearen teknika eta larrua baliabideak dira; helburua, aurretik diseinaturikoa, oinetakoak berak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 235. orr.

Baliabideak: oker erabiliak, gaizki banatuak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 71. orr.

Baliabideak behar dira, hori ezin du inork ere ukatu, baliabideak irakaskuntza eta ikerkuntza egokiagoak egiteko, adibidez.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 10. orr.

Mota guztietako baliabide eta eskuarteak oparo zeuden han.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 414. orr.

Bidaiatzen ibiliak baliabide asko du.  Elizen arteko biblia   Si 34,11

Baliabide askoren prezioa jaisten ari da, garapen teknologikoak eragiten dituen produktibitate igoerak direla eta.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 49. orr.

Eleanitzek zuten efikazia beharbada, baliabide gutxirekin perpausak itxuroso moldatzeko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 113. orr.

Elkarteek baliabide gehiago behar dituzte.  Berria - Kultura   2006-03-19

Baliabide bat urritu ahala merkatuan baliabide horrek duen prezioa areagotu egingo da, eta ondorioz, baita bere erabilera ere, eta, hartara, ugariago dagoen beste baliabide merkeago batez ordezkatzea sustatzen da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 310. orr.

Denbora-planoa aldatu du halako batean (maiz erabiltzen dute, bestalde, baliabide hau bertsolariek bat-bateko jardunean.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 215. orr.

Baliabide horien erdia ia gordailu likidoetan ezarri zen Mendebaldeko bankuetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 89. orr.

Baliabide batek duen eskariak produkzio iraunkorra gainditzen badu, soberako eskari hori baliabidearen oinarriaren kontura asetzen da, kapital naturalaren stocka murriztaraziz horrenbestez.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 59. orr.

Baliabide horiek berriztagarriak dira, bai, baina gaur egungoaren oso azpitiko ustiapen-tasa batean.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 62. orr.

Beraz, on iduritzen zait baliabide guztiak baliatzera entseia zaitezen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 466. orr.

Laclos izan zen hain zuzen genero horren baliabide guztiak maisu baten gisa erabiliz eta muturreraino eramanez maisu lan bat egitera iritsi zena.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 14. orr.

Testuari dagozkion baliabide eta estrategiak zehatz-mehatz aztertu eta sailkatu izan dira historian zehar. zein irizpidek balioko luke baliabide horiek modu "iraunkorrean" erabiltzeko?  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 142. orr.

Jende horrentzat, baliabide guztiak dira, nonbait, zilegi.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 205. orr.

Lege frantsesak, baliabide bat gehiago baitu, ez du lekukoak izutzeko erreparorik.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 257. orr.

Baliabideen esleitze optimoa egin daiteke abantaila konparatiboetan oinarrituriko nazioarteko espezializazioari esker.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 39. orr.

Munduko baliabideen %80 biztanle guztien %5en esku dago.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 152. orr.

Ditugun baliabideekin, eta dugun errealitate soziala nolako den jakinda, oso lan ona egin dugu euskarazko komunikabideok.  Berria - Harian   2005-10-11

Bortizkeriaren teknikak eta baliabideak hainbestetaraino aldatu direla eta garatu non ez baita helburu politikorik haien suntsikortasun ahalmenari doakionik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 152. orr.

Orain bazituen problema ebazteko baliabideak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 320. orr.

Estatuek zeinek bere diru-sarreren arabera kotizatzen dute, eta, premia izanez gero, Funtseko baliabideetara jo dezakete.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 175. orr.

AEB eta Japoniako enpresek IGn erabiltzen dituzten baliabideak, herri horien BPGren %2'19 (AEB) eta 2'23 (Japonia) dira.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 134. orr.

Reala bere baliabideen gainetik bizi izan al da azken urteetan?  Berria - Kirola   2006-02-28

Adimen urriko haurrekin harreman zuzena du Nafarroako Hezkuntza Berezirako Baliabideen Zentroak.  Berria - Harian   2005-12-22

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Errusiak, Amerikak bezalaxe, ustiatu gabeko baliabide handiak zituela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 379. orr.

Baliabide handiak dituzte ikerkuntzarako, eta ez zaigu samurra izaten horiek kontrolatzea.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 212. orr.

Denbora sinbolizatzeko oso baliabide ahaltsuak ditu, gainera, zinemak: iraungipen kateatua, gaininprimaketa, bizkortzea, adibidez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 104. orr.

Gizarteek baliabide urriak nola darabiltzaten merkatugai baliotsuak ekoizteko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 17. orr.

Horretan ahalegintzen gara geure baliabide apurrez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 14. orr.

Baliabide hobeak izan zituzten, eta taldea finkatzea lortu zuten.  Berria - Kirola   2006-02-23

Egia ote da unibertsitateari baliabide gutxiegi ematen zaiola?  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 79. orr.

Ekonomia hazkundearen lehenengo urratsetan, hazkundeak kutsadura eta baliabide fisikoen kontsumoa bideratzen du.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 312. orr.

Baliabide ordezkaezinak suntsitzea eta agortzea.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 107. orr.

Baliabide berriztaezin bat kontsumitzen denean, ondorengo belaunaldiei zerbait kentzen zaie.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 310. orr.

[EHU sortzeak] Ireki zituen ikaragarri aukerak unibertsitate ikasketak baliabide ekonomiko gutxiagoko familientzat ere.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 18. orr.

Metafora da, zentzu honetan, baliabide konplexuenetako bat, sailkatzen zaila.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 211. orr.

Euskal literaturak baliabide errazetara jo duela esango zenuke?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 166. orr.

G-8ko partaideek diru iturri eta baliabide pribatuak indarrean jarri behar direla iritzi diote.  Berria - Mundua   2004-06-11

Alokairu sozialaren aldeko apustu sendoa egitea, baliabide publikoekin espekulatzeko aukerak desagerraraziz.  Berria - Euskal Herria   2004-05-12

Baliabide naturalen erabilera.  Berria - Gaiak   2004-02-19

Baliabide ekonomikoak hobeto banatzea eta irakaskuntza eta kultura hobeto egituratzea.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 82. orr.

Lan-taldeak eta baliabide teknikoen furgonetak baino pare bat egun lehenago iritsi behar nuen nik Basileara.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 183. orr.

Gaur egun dauden baliabide teknologikoekin ez dago informazio askea bilatzen duen herritarra gelditzerik.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 140. orr.

Baliabide genetikoen erabilera izan zuten hizpide.  Berria - Gaiak   2006-04-01

Pirandellok baliabide eszeniko horiek jaso, eta bere egin zituen 1925eko argitalpenean.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 12. orr.

Silaba bat nabarmentzeko baliabide linguistikoak hiru dira: indarra (ozentasuna baldintzatzen du), maiztasuna (garaiera baldintzatzen du) edo luze-laburra (iraupena baldintzatzen du).  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 44. orr.

Baliabide administratibo eta judizialak eta ingurumen kalteengatiko edo kalte horiek izateko arriskuagatiko ordaintza baliabide eraginkorrak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 130. orr.

Komenigarria litzatekeela bat-bateko bertsolaritzaren baliabide poetikoak xehe-xehe aztertzea, garaien eta bertsolarien arabera.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 201. orr.

Bertsolaritzaren baliabide poetiko-erretoriko nagusiak identifikatu eta sailkatzeko.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 202. orr.

Sufrimendua ez zen perfekziora heltzeko baitezpadako baliabidea, baizik helburua.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 87. orr.

Hizkuntzek berezko baliabideak dituzte hitzak sortzeko: hitz elkarketa, atzizkiak...  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 188. orr.

Lurreko eta lurpeko baliabideak eskuratzeko nazioen lehia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 76. orr.

Inperioaren legeak ez ditu kentzen naturako baliabideak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 142. orr.

Ogian errukiaren oinarri-oinarrizko baliabidea ezagutzen ikasi dugu, miseria garaietan banatzeko ogia dela eta.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 155. orr.

Kristau-ondarearen gaurkotze-lanerako baliabideak eta moduak garatu zituen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 65. orr.

Egungo bat-bateko bertsolaritzak ez du, printzipioz, inolako baliabide poetiko-erretoriko testualik baztertzen.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 203. orr.

-Zeu zara nire baliabide bakarra, Fubuki.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 24. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Horretarako, nolanahi ere, mugatu egin behar ziren herrialde hartzekodunei egindako baliabide-transferentzia garbiak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 154. orr.

Ezaguna da plangintzapeko ekonomiek porrot egin zutela, besteak beste, beren burokrazia, inefizientzia eta baliabide galera handiengatik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 62. orr.

Gero eta handiagoa da ikerkuntzarako Europak eta AEBek erabiltzen dituzten baliabide kopuruen arteko alde hori.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 128. orr.

Baliabide-unitateko ateratako balioa areagotzen duten teknologiei lehentasuna ematea, ateratako baliabide-kantitatea areagotzera bideratutako teknologien gainetik.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 61. orr.

Testuinguruaren alderdiak (nola inguru-testuarenak hala egoerari dagozkionak ere), lehen mailako baliabide-iturri dira bat-bateko bertsolariarentzat.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 143. orr.

Baliabide mota hauek laguntza osagarria baino askoz gehiago dira bertsolariarentzat.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 204. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Sendagileek giza baliabide guztiez saiatu ziren laguntzen, baina alferrikakoak gertatu ziren ahalegin guztiak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 860. orr.

Gizarte zibilak ahots sendoagoa eta finantza baliabide gehiago behar izatea bere kezkak adierazteko. garunaren ahalmenen gainetik dauden jarduera mental eta fisikoetarako datu-prozesaketa eta kontrol-baliabideak sortzeko.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 27. orr.

Ez dago esan beharrik hegazkin eta misilek konputagailu-baliabide aurreratuak izaten dituztela.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 217. orr.

Ondorioz, OMEk osasun baliabide egokien beharra nabarmentzen du bere txostenean.  Berria - Gaiak   2004-02-11

Teknologia berrien erabilera, hizkuntza baliabideak interneten, dokumentu historikoen digitalizatzea, aldizkari elektronikoak...  Herria   2003-03-20

Ekonomia baliabide eskasiaren arazo handia arintzeko.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 73. orr.

Kolonia-baliabideen ustiaketarako monopolioen kontzesioa izan zen merkataritzaren hedapenaren bigarren eragilea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 36. orr.

Merkatariek inportaturiko luxuzko ondasunak eskuratzeko, izan ere, diru-baliabide handiak behar ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 32. orr.

Mintzaldi garratzez eta eztabaida-baliabide ugariz.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 124. orr.

Ordurako hilik zegoen haren etorria, agortuak zituen adierazpen-baliabide guztiak, eta bere azken urteetako jarduera aurreko lanen erreprodukzio klonikora mugatzen zen.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 168. orr.

Genero libertinoaren estilo baliabideak (ahalik gehiena iradokiz ahalik gutxiena esatea, esan gabe ulertutakoak, hitz jokoak, esanahi bikuneko perpausak, antitesiak).  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 15. orr.

Ez da mundu osoko baliabide naturalen edo hornigai-baliabideen banaketa aleatorio baten emaitza hutsa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 49. orr.

Energia baliabide eta lehengai gutxiago erabiliz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 91. orr.

Mugak gainditzen dituzten ingurumen arazoen kudeaketa (ur baliabideak, hondamendi naturalak, eta iraganetik jasotako kutsadura industrial zein militarra).  Berria - Gaiak   2004-10-31

Natur baliabideak "libretzat" hartu izan dira, arazo bihurtu diren arte.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 49. orr.

Nahikoa begi-bistako ageri zaigu natur baliabideen eta gizakiak sortutako kapital baliabideen arteko harremana osagarritasunezko harreman garbi bat dela.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 57. orr.

Koadratzea ikuspuntuaren hirugarren zentzu hau adierazteko tresnarik baliagarrienetako bat da, beraz; baina ez bakarra, badira eta beste adierazgarritasun-baliabide batzuk horixe bera adierazteko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 149. orr.

Pertsona orori arriskuen aurrean aktibatzen zaizkigun babes baliabideak dira biak.  Berria - Harian   2005-08-18

Lurrak bizi-baliabide berriztagarriak produzitzeko duen ahalmena.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 110. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adina baliabide (12); ahal izateko baliabide (4); ahalik eta baliabide (4); aurre egiteko baliabide (8)

baliabide asko (16); baliabide bakarra (10); baliabide bat (24); baliabide batzuk (10); baliabide berriak (7); baliabide berrien (4); baliabide berriztagarrien (4); baliabide biologiko (4)

baliabide egokiak (8); baliabide egokirik (4); baliabide ekonomiko (24); baliabide ekonomiko urriak (5); baliabide ekonomikoak (36); baliabide ekonomikorik (5); baliabide erabiltzen (5); baliabide eraginkorra (4); baliabide erretoriko (6); baliabide eskasak (6); baliabide eskasia (5); baliabide eszenikoen (4); baliabide falta (7); baliabide gehiago (57); baliabide gehiago behar (4); baliabide genetikoen (4); baliabide gisa (18); baliabide gutxi (13); baliabide gutxiago (11); baliabide gutxien (6); baliabide gutxirekin (9); baliabide guztiak (80); baliabide guztiak erabili (8); baliabide guztiak erabiliko (4); baliabide guztiak jarri (4); baliabide guztiek (4); baliabide guztiekin (5); baliabide guztien (5); baliabide handiak (9); baliabide hobeak (5); baliabide hori (14); baliabide horiek (31); baliabide horiekin (4); baliabide horien (11); baliabide horrek (4)

baliabide izan (4); baliabide literario (7); baliabide material (4); baliabide materialak (6); baliabide moduan (4); baliabide nahikoak (4); baliabide nahikorik (16); baliabide nahikorik ez (5); baliabide natural (9); baliabide naturalak (41); baliabide naturalen (29)

baliabide poetiko (14); baliabide poetiko erretoriko (6); baliabide poetikoak (6); baliabide poetikoen (4); baliabide propioak (11); baliabide publikoak (5); baliabide publikoen (4); baliabide tekniko (8); baliabide teknikoak (7); baliabide teknikoen (4); baliabide teknologiko (4); baliabide teknologikoak (4)

baliabide ugari (7); baliabide urriak (8)

behar adina baliabide (5); behar beste baliabide (6); behar diren baliabide (6); beharrezko baliabide (4); bere baliabide (12); beren baliabide (4); bertsolaritzaren baliabide (4); beste baliabide (24); beste baliabide batzuk (5); dauden baliabide (10); diru baliabide (11); diru baliabide nahikorik (4)

edo baliabide (12); egiteko baliabide (13); egun baliabide (4); erabilitako baliabide (4); erasoan baliabide (4); eskura dituen baliabide (4); finantza baliabide (4); gaur egun baliabide (4); gero eta baliabide (4); giza baliabide (17); giza baliabide eta (5); gure baliabide (11); gure baliabide guztiak (4); hainbat baliabide (12); horren baliabide (4); horretarako baliabide (5)

izateko baliabide (4); nahikoa baliabide (4); natur baliabide (6)

oso baliabide (8)

zein baliabide (5); zer baliabide (6)

azken baliabidea (5)

baliabideak antolatzeko (10); baliabideak antolatzeko plana (4); baliabideak behar (11); baliabideak behar dira (4); baliabideak dira (6); baliabideak ditu (9); baliabideak ditugu (5)

baliabideak eman (6); baliabideak ematen (7); baliabideak erabili (12); baliabideak erabiliz (7); baliabideak erabiltzeko (8); baliabideak erabiltzen (9); baliabideak eskaintzen (5); baliabideak eskatu (5); baliabideak eskuratzeko (5); baliabideak ez dira (4); baliabideak falta (5)

baliabideak indarrean (4); baliabideak izango (4); baliabideak jarri (9); baliabideak jartzea (5); baliabideak jartzeko (6); baliabideak jartzen (7); baliabideak lortu (4); baliabideak lortzeko (4); baliabideak mugatuak (5)

baliabideak ondo (4); baliabideak oso (6)

baliabideak urriak (6); baliabideak ustiatzeko (4)

behar diren baliabideak (10); behar dituen baliabideak (4); beharrezko baliabideak (9); beharrezkoak diren baliabideak (5); bere baliabideak (15); beren baliabideak (7); bestelako baliabideak (8); betetzeko baliabideak (4); bizitzeko baliabideak (5); dauden baliabideak (13); diru baliabideak (15)

egiteko baliabideak (14); erabilitako baliabideak (4); eskaintzen dituen baliabideak (6); finantza baliabideak (5); giza baliabideak (24); gizarte baliabideak (4); gure baliabideak (5); horretarako baliabideak (11)

kudeatutako baliabideak (5); lortzeko baliabideak (4); natur baliabideak (25); natur baliabideak antolatzeko (8)

osasun baliabideak (7); petrolio baliabideak (4)

ur baliabideak (6)

antzerki baliabideen (4)

baliabideen arabera (7); baliabideen arteko (4); baliabideen banaketa (6); baliabideen erabilera (10); baliabideen gainetik (8); baliabideen kudeaketa (6); dauden baliabideen (4); erabiltzen diren baliabideen (4); giza baliabideen (14); natur baliabideen (21); zeure baliabideen (4)

baliabideetako bat (6); giza baliabideetako (6)

baliabiderik ez (31); baliabiderik ez duela (4); baliabiderik gabe (14); beste baliabiderik (6); horretarako baliabiderik (4)

azti baliabidez (4); zein baliabidez (4)


baliaezin izond ezin baliatuzkoa.

Ideia moderno bat ertarotartuz, edo viceversa, Cadizko "Gorteetan" askaera bat asmatu da, alderdi kontserbatzaile nahiz liberala ase zitzakeena, teorian berdin baliagarria bientzat - edo praktikan bientzat berdin baliaezina.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 52. orr.


baliaezintasun iz baliaezina denaren nolakotasuna.

Arrazoi horiengatik guztiengatik, oso arrunta da, zoritxarrez, baliaezintasuna edo heriotza gertatzea zirkulazio koronarioak huts egitean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 258. orr.

Hiru hilabeteko baliaezintasuna eman ziguten.  Berria - Ekonomia   2004-10-23

Aita oso gaixo zegoenean, apiril aldera, amak ezin zuen jada zaindu, eta «erabateko baliaezintasuna» eskatu genion Gizarte Segurantzari.  Berria - Ekonomia   2004-09-12

Zahartzaroko eta Baliaezintasuneko Derrigorrezko Aseguruko pentsiodunak ere lege-proiektuaren barnean sartzea eskatu zuten Aralarrek, PSNek eta NEBk.  Berria - Ekonomia   2004-02-13

Seme-alabek, dirua jasotzeko, elbarritasunen bat izan behar dute, edo kotizaziorik gabeko umezurtz pentsioa edo baliaezintasunezko pentsioa jaso.  Berria - Euskal Herria   2004-05-05


baliagabetu ik baliogabetu.

baliagarri (1.090 agerraldi, 142 liburu eta 454 artikulutan; ETCn 9.606 agerraldi; orobat baliogarri 95 agerraldi, 5 liburu eta 66 artikulutan; ETCn 456 agerraldi) 1 izond balia daitekeena, zerbitzu edo onura bat ekartzen edo ematen duena.

Gauza baliagarri asko erakutsi dizkigu: hermetikoki ixten den ontzia, tresna mordoa dituen labana, zorroa eta abar.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 24. orr.

Funtzionamendu maila baliagarri bat mantentzeko. Osorik onartu ez baditugu ere, denetan aurkitu dugu alderdi baliagarriren bat edo beste.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 233. orr.

Beste bati transferitzen dio, keinu baliagarri baten bitartez, eskubide hori hartzen duenari aurrerantzean, zerbait egiten saiatzen bada, ez zaiola erresistentziarik jarriko adierazten zaionean.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 80. orr.

Iragan pozoitu horretatik ezer jaso ote genezake ondare kultural baliagarri baterako?  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 106. orr.

Hitzaurrean aipatzea Parlamentuaren gehiengoak Katalunia naziotzat duela «formula baliagarria» iruditzen zaio.  Berria - Euskal Herria   2006-01-31

Funtsean, zera egiten du: erregaiaren energia lan baliagarri bihurtu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 201. orr.

Egin zuen lan baliagarririk, itsaspekoak begiztatuz eta guri informazioa helaraziz.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 153. orr.

Sekula tratatu ez dugun jendeaz ere aise lor genezake informazio baliagarria.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 48. orr.

Bi begien ikuseremu osoan gertatzen da, bai makilekin bai konoekin, eta sakontasunari buruzko informazio baliagarria ematen du begitik 100-120 metrorainoko distantzian.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 46. orr.

Errepide mapa bat, esaterako, errealitatea adierazten saiatzen den eredu bat da, eredu baliagarria gainera.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 21. orr.

Errepaso historiko baliagarria izan daiteke (Platon, kristautasuna, Marx, Freud, Sartre, Skinner, Lorenz), [...] Oxford-eko honako liburutxo hau: [...].  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 280. orr.

Nik ekarri nuela Eliza Legearen jakintza sendo eta baliagarria.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 213. orr.

Ez nuke esango informazio benetan baliagarririk zekarrenik, ez dut konprenitzen zertan laguntzen ahal gintuen pairarazi ziezazkiguketen sufrimenduen zerrenda jakiteak.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 70. orr.

Diru zama haundia herri ttipi batentzat, bainan eroste oso baliagarria gerorako.  Herria   2004-09-23

Demokrata zintzoa zen, [...] injustiziak salatzeko ausardia zuten haietarikoa, gu legezkoek lagun erabilia; aingeru baliagarria, esango nuke.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 85. orr.

Gizon baliagarria, bai herria gure mende egon zen artean eta bai faxistak han sartu ostean ere.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 97. orr.

Jokalari oso baliagarria da, fisikoki oso ondo baitago.  Berria - Kirola   2004-03-25

2 (predikatu gisa, mugagabean)

Giza arazoetako erregularitateen azalpen psikologikoak, orain arte nahikoa baliagarri izan zaigunak, balio izango ote digu hemen?  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 328. orr.

Parte gara zerbaitetarako baliagarri garen neurrian. kolibaziloarentzat baliagarri ziren teknikak gaizki egokitzen zitzaizkion elefanteari.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 429. orr.

Eta atsegingarri ez ezik, baliagarri ere bai.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 306. orr.

Bi jakite-mota ditugu baliagarri: sophia -episteme delakoa- eta politikaren zientzia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 57. orr.

Hauteskundeak baliagarri izateko legea aldatu dute.  Berria - Mundua   2004-02-27

Zentzuak ahalbidetzen die izen hutsei (erreferentziarik ez duten ize-nei, alegia) semantikoki baliagarri izatea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 127. orr.

Gaur egun ezertarako ez dena ere, bihar baliagarri izango dela.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 172. orr.

Argazki xixtrin eta geza haiek baliagarri izango ote zitzaizkigun, geure bakarkako fantasia sexualak ernatzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 216. orr.

Baliagarri zaigu metafora auziaren abiapuntua (literatura bizitzaren ispilu?) markatzeko orduan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 8. orr.

Ezbeharren bat jazotzen bazaie beren jabetasunean, erosotasunean, lagunetan, kontsolamenduan, Jainkoa ez zaie baliagarri; urruti daukate eta besterik ez.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 69. orr.

Esakune identikoak diren aldetik metodoaren kateari baino ez zaizkio baliagarri, eta ez printzipio gisa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 36. orr.

Horietatik batzuk zure idazlanerako baliagarri gerta dakizkizuke.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 348. orr.

Ontzi bat zenbat eta garbiago eta hutsago izan, orduan eta baliagarriago gertazen da.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 39. orr.

Gai haren inguruan esan nahi dugun huraxe esateko baliagarrien diren errima-hitzak aukeratzeak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 94. orr.

Gaur Eibarren kontra duten partida oso baliagarria izan daiteke konfiantza berreskuratzeko.  Berria - Kirola   2004-02-15

Liburu honen prestaketarako, oso baliagarri izan ditugu Jose Antonio Guerraren ardurapean argitaratutako bi liburu: [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 17. orr.

Huraxe zatekeen nortasun zeinu bat, eskularruen asimetria, beste edozein ezaugarri bezain baliagarri.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 13. orr.

Nazioarteko bitartekaritza, Wall Street alegia, baliagarria baina ahula.  Berria - Ekonomia   2006-05-10

3 (predikatu gisa, mugatua)

Kasu horretan nazioarteko zuzeneko inbertsioa baliagarria da garraio-kostu eragozleak ezabatzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 78. orr.

Bake hori ordea, ez da ez zuzena, ez egokia, ez baliagarria.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 111. orr.

Bidezkoa zen uste izatea Eugeniarekin baliagarria izan zen izkribuak eragin bera izango zuela Victoriarengan ere.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 70. orr.

Urak, berriz, ez edateko bakarrik baizik eta beste hainbat premiatarako ere baliagarria izanik, zerbitzu handiak ematen ditu eta doakoa da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3610. orr.

Batasunaren apostua Nafarroa Bairena bezain baliagarria da.  Berria - Euskal Herria   2004-02-21

Ez dira baliagarriak Trasimakorentzat Sokratesek eztabaidan barrena jartzen dizkion ereduak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 38. orr.

Belaunaldi berrientzat baliagarria izango delakoan nago.  Berria - Harian   2005-07-24

Lexiko luze bat ahaztu beharra zegoen horretarako, batez ere psikoanalitikoa; aitzitik, oso baliagarria izan zitekeen herri tradizioko bestiarioa.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 25. orr.

Egia hori amodioan da batez ere baliagarria.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 181. orr.

Baliagarriak gerta dakizkiguke.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 201. orr.

Baina ahotsa, musika eta dantza baliagarriak dira jendearengana iristeko.  Berria - Kultura   2004-10-16

Gauza horiek ez dira leku guztietan eta modu berean baliagarriak izaten.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5210. orr.

Irudiak informazioak (ikusmenezkoak) ematen ditu munduaz, eta hura ulertzeko baliagarri da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 78. orr.

Gure ustez, Tagzania oso tresna baliagarria da informazio hori antolatzeko.  Berria - Gaiak   2006-02-12

Liburu Santuetan idatzirik dagoen guztia Jainkoak inspiratua da, eta irakasteko, arrazoiak emateko, okerrak zuzentzeko eta biziera zuzenean hezteko baliagarria.  Elizen arteko biblia   2 Tm 3,16

Orduan protesi bat jarri eta gauza izaten dira lanerako, baliagarriak bihurtzen dira gizartearentzat.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 113. orr.

Kontzeptu hau oso baliagarria izan da pinturan -are baliagarriago, gainera, teorian proposatu baino askoz lehenagotik aplikatzen zelako praktikan-.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 217. orr.

Eguraldi beroa denean, oso baliagarria da gorputzak berogalera areagotzeko duen gaitasuna.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 180. orr.

Bereziki baliagarria poeten etorria pizteko.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 25. orr.

Hori jakitea zen benetan baliagarria!  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 16. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

argitzeko baliagarri (3); aurre egiteko baliagarri (3)

baliagarri da (9); baliagarri dela (3); baliagarri den (7); baliagarri dira (5); baliagarri diren (7); baliagarri edo (4); baliagarri eta (14); baliagarri gerta (13); baliagarri gertatu (4); baliagarri izan (52); baliagarri izan zitzaion (3); baliagarri izanen (7); baliagarri izanen da (4); baliagarri izango (22); baliagarri izatea (5); baliagarri izateko (5); bezain baliagarri (3)

egiteko baliagarri (3); eta baliagarri (6); ez zaizkio baliagarri (3); gauza baliagarri (3); iraupenerako baliagarri (3); oso baliagarri (7); tresna baliagarri (4)

aski baliagarria (3)

baliagarria atera (3); baliagarria da (58); baliagarria dela (31); baliagarria dela uste (3); baliagarria delako (4); baliagarria den (15); baliagarria den zerbait (3); baliagarria dena (6); baliagarria eta (10); baliagarria gerta (4)

baliagarria izan (109); baliagarria izan behar (3); baliagarria izan da (13); baliagarria izan daiteke (22); baliagarria izan daitekeena (3); baliagarria izan dela (3); baliagarria izan zen (4); baliagarria izan zitekeela (4); baliagarria izanen (6); baliagarria izango (50); baliagarria izango da (12); baliagarria izango delakoan (3); baliagarria izatea (11); baliagarria izatea espero (5); baliagarria izateko (5); baliagarria izaten (5); baliagarria izaten jarraitzen (3)

baliagarria zait (3); baliagarria zela (5); baliagarria zen (4)

benetan baliagarria (3); bereziki baliagarria (3); besteentzat baliagarria (3); bezain baliagarria (3); da baliagarria (20); dela baliagarria (3); dena da baliagarria (3)

egiteko baliagarria (10); erabat baliagarria (5); eta baliagarria (14); eta baliagarria da (4); eta baliagarria izan (3); eta oso baliagarria (3); etorkizunerako baliagarria (3); ez da baliagarria (10); gainditzeko baliagarria (3); gizon baliagarria (3); guztiz baliagarria (8); hain baliagarria (5); hori baliagarria (8); hori baliagarria izan (3)

informazio baliagarria (5); jokalari oso baliagarria (3

oso baliagarria (57); oso baliagarria da (10); oso baliagarria dela (4); oso baliagarria izan (18); oso baliagarria izango (9); oso tresna baliagarria (3); solaskide baliagarria (3); tresna baliagarria (19); tresna baliagarria da (3); tresna baliagarria dela (5); txapelketarako baliagarria (3)

ulertzeko baliagarria (4); zaio baliagarria (3)

baino baliagarriagoa (4); baliagarriagoa izango (5)

baliagarriak dira (15); baliagarriak direla (10); baliagarriak diren (5); baliagarriak direnak (4); baliagarriak eta (5); baliagarriak gertatu (3); baliagarriak izan (43); baliagarriak izan daitezkeen (3); baliagarriak izan daitezkeenak (5); baliagarriak izan dira (3); baliagarriak izan diren (4); baliagarriak izan ziren (3); baliagarriak izan zitzaizkion (3); baliagarriak izango (11); baliagarriak izango dira (3); baliagarriak izateko (3); baliagarriak izaten (5); baliagarriak izaten dira (3); egiteko baliagarriak (4); eta baliagarriak (4); ez dira baliagarriak (5); gauza baliagarriak (3); guztiak baliagarriak (3); oso baliagarriak (23); oso baliagarriak dira (4); oso baliagarriak izan (8); tresna baliagarriak (5); tresna baliagarriak dira (3)

baliagarritzat jo (6)


baliagarriro adlag era baliagarrian.

Arras penatuko nintzateke haatik baldin zure adixkidearen fidantzia gutxiak ez banindu zuri baliagarriro zerbitzatzen utziko; on zenuke ausaz karia horretara berari izkiriatzea.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 289. orr.


baliagarritasun (orobat baliogarritasun g.er.) 1 iz baliagarria denaren nolakotasuna.

Saia zaitez zeure liburuak premia bat ase dezan eta baliagarritasun horrek zu ere hobetu zaitzan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 334. orr.

Gauza guztiak helburu hori lortzeko duten baliagarritasunaren arabera neurtu behar direla.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 74. orr.

Idazlan baten merezimendua baliagarritasunak edota atsegintasunak osatzen dute, baita biek ere, horretarako gai denean.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 33. orr.

Balioen baliagarritasuna, zinezko objektibitatea zertzen duena (onargarritasun intersubjektiboa), gizarte bizitza eratzen duen gizatasuna edo giza esperientzia da.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 69. orr.

Gernikako Estatutuaren baliagarritasunean sinesten dutenen eta Ibarretxe Plana defenditzen dutenen arteko kontsentsuaz ari da Egiguren liburuan.  Berria - Euskal Herria   2004-05-15

Saia zaitez zeure liburuak premia bat ase dezan eta baliagarritasun horrek zu ere hobetu zaitzan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 334. orr.

Ea adimena ezagutza hauetara guztietara nola iristen den eta ea hauek zein hedapen, baliotasun eta baliagarritasun duten.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 33. orr.

Baliagarritasunean, erosotasunean edo eraginkortasunean oinarritzen den filosofia batek arbitrariotasunerantz zabaltzen duen ate horretarik gizakiaren eromen guztiak sartzen dira.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 180. orr.

Orduan funtzionatzen zuten saio askok egun ez du funtzionatzen, eta, hortaz, artxiboaren baliagarritasuna mugatua da.  Berria - Kultura   2006-02-04

Ez da ikusten zientzia semiologiko baten beharra edo baliagarritasuna.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 44. orr.

Zaharren egoitzen baliagarritasunaz mintzo dira.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 119. orr.

Hirugarren mailako auzia da Euskal Herriaren etorkizunaz ari garela, ez diot baliagarritasunik ikusten.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 103. orr.

Sorkari materialen artean, sua zuen bereziki maite haren edertasun eta baliagarritasunagatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 724. orr.

Baliagarritasunaren ideia horrek, hasieran bakuna, kaltegabea iruditu lezakeen arren, izugarrikeriarik handienak zilegizta litzake.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 179. orr.

Naturazko egoeran baliagarritasuna dela eskubidearen neurria.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 70. orr.

EPOa atzemateko erabiltzen den testaren baliagarritasuna kolokan jarri du. darkinen garraiatzeko, bereizteko, berritzen direnen baloratzeko eta bistan dena baliagarritasunik gabekoen nonbait kokatzeko.  Berria - Harian   2005-08-03

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Baliagarritasun handiko ikerbidea da hau benetan, bat-bateko bertsolaritzari aplikatuta.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 212. orr.

Egunargiko ilargiarenak, berriz, begiradaren erabateko utilitarismoa adierazten du, gauzetan baliagarritasun materiala beste baliorik onartzen ez duenaren pragmatismoa.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 158. orr.

Lan baten baliagarritasun sozialaren eta lan horren egiteko plazeraren onarpena beharrezkoak dira.  Berria - Euskal Herria   2006-02-12

Baliagarritasun publikoan oinarritutako lege guztiak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 265. orr.

Zigor arbitrarioak ezartzean baliagarritasun publikokoa ez den neurririk erabiltzen badute, bekatu egiten dute.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 181. orr.

Izan, balioak ez dira inoiz absolutuak, baina (zirkunstantzia batzuetan) baliagarritasun absolutua dute.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 68. orr.

Froga haiek ezin zezaketen baliagarritasun juridikorik izan.  Berria - Euskal Herria   2004-05-05

3 (hitz elkartuetan)

Merkataritza ganbera eta ofizialeen ganbera Ipar Euskal Herriko Laborantza baliagarritasun zerbitzuarekin elkarlanean aritzea proposatzen da.  Berria - Ekonomia   2004-05-13

Positiboa da ETAn borroka armatuaren erabilera auzitan jartzea, baina gogoeta hori «baliagarritasun arrazoiengatik» egitea deitoratu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-11-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

proposamenaren baliagarritasuna (3)


baliakizun iz baliabidea.

Baliakizun guztiak baliatuko ditut: haien artean bada bat nire bihotzari gehien gostako zaiona, erran nahi baita zurea sentikaitza dela neure buruari maiz errepikatu behar izatea.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 103. orr.

Etsaiaren peko, ez du baliakizunik, baldin gizonak ez badu eskuzabaltasunik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 249. orr.

Adimen bizia egia erran, baina behar izanez gero ele zuriak ordezkatuko lukeena; lotsagabekeria aski laudagarri bat, baina beharbada zure lehen garaipen errazei baizik zor ez zaiona; baldin oker ez banago, horra zure baliakizun guztiak.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 247. orr.

Izaki harro eta ahul hori, kalkulatu nahi dituzu bada nire baliakizunak eta jujatu nire baliabideak!  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 246. orr.


baliakor izond baliagarria.

Karia hortarat, sari baliakor frangoren irabazteko parada ukanen duzue.  Herria   2004-04-01


baliakuntza iz baliatzea.

Espainiak eta Frantziak Obiang boteretik haizatzeaz interesik bazuten, Ekuatore Gineako petrolio ekoizguneen baliakuntzan esku hartzeko asmoagatik.  Berria - Mundua   2004-08-31


baliamen iz baliatzeko aukera.

Kitzikaz eta gutxiestez azpatu mendeak ezabatzeko baliamen ezin hobea zena, mundutik kanpo, lurrean exiliaturik, hondar urteetan Graxik zeraman norabide intimoa?  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 138. orr.


baliamodu iz baliatzeko modua.

Besteei odolez harrapatutakoaren erabilera eta baliamoduari uko eginez bakarrik iraun dezake bizirik aberriaren duintasunak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 27. orr.

Ez nenbilke oker hilketa zikoitz hartatik gure herriak burutu duen baliamodu deitoragarrian jarraituz gero giza deseginketaren eta barne-txikizioaren amildegira goazela esango banu.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 24. orr.


balianiztun ik balioaniztun.

baliapide ik baliabide.

baliarazi, baliaraz, baliarazten du ad hobetzat harrarazi, nagusitzera behartu; baliagarri edo onuragarri bihurtu; baliatzera behartu.

Komunitate Autonomoko Erakunde komunek [...] bi hizkuntzen erabilpena bermatuko dute, beroien ezagutza segurtatzeko behar diren neurriak eta medioak erabaki eta baliaraziko dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-08-06

Ezin hobeto kokatu ziren politika ekonomikoan beren ikuspuntuak baliarazteko, aukerarik hoberenez baliatzeko [...] eta, behar izanez gero, justiziaren eta zergen jazarraldien kontra babesteko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 34. orr.

Irrika eskopikoa, ikusi beharra baliarazten duena, ez da, jakina, organo baten atseginari darraizkion oinarrizko irrika handi lehen mailako horietakoa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 119. orr.

Badut susmoa eskandalua saihesteko hura bezain zuhur jokatuko ez nuelako beldurrak ez ote zion deabruzko jukutria hura baliarazi.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 116. orr.

Ekonomista liberalek hortxe aurkitzen dute truke librearen aldeko argudio benetan erabakigarri bakarra baliarazteko aukera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 69. orr.

Departamenduan kontseilu nagusiak baditu jadanik horrelako tresnak ezarraraziak eta gogoan daukate emeki emeki ikastetxe gehieneri baliaraztea horrelako tresneriak.  Herria   2005-11-17


baliatsu ik baliotsu.

baliatu, balia, baliatzen 1 du ad erabili.

Julius Wolff-ek 1892an defendaturiko printzipioaren adierazle dira kirolariak eta astronautak baliatuz egindako aurkikuntza horiek guztiak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 36. orr.

Angeluk espresabide garaikideen zentroarentzat milioi erdi bat euro baliatuko ditu.  Herria   2005-02-03

Oheratzea kontseilatu nion, eta hala egin zuen; gelazain gisa baliatu ninduen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 191. orr.

Izatekotan ere, Danel Ada baliatzen ari zen, eta, hartara, biok ginen Danelen zirigai.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 99. orr.

Historia beti eta nonahi, gizarte guztietan, iraupenaren forma espontaneoak, nola antolatuak, erakusten dituen dokumentazio materialak [...] lantzea eta baliatzea da.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 13. orr.

Beharbada baliatzen ez dituzun arropa zenbait ere bazinuzke, so egizu gure haurrak nola bezti diren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 11. orr.

Gaua baliatu nuen nire erantzuna helarazteko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 91. orr.

Samuelek bi eskuak baliatu zituen kea uxatzeko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 108. orr.

Aukera hura baliatu beharra zegoen.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 145. orr.

Zientziak bere aurrerabiderako baliatzen dituen ereduak garaian garaiko teknologia modernoan oinarritu ohi dira.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 8. orr.

Bidari zoriontsu honek, mundutik, bere erromesaldiko atzerritik bezala, irteteko presatzen bazen ere, mundu honetako gauzak baliatzen zituen, eta ez gutxi.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 382. orr.

Inork baliatzen ez duen jardunbidea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 97. orr.

Saguekin, ikasia genuen espermatozoideak eta obuluak bildu eta nahasten, saio-hodi bat baliatuz, biak bat egiteko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 95. orr.

Baliatutako iturrien tratamenduak ulertarazten dizkigu, halaber, "eskolastikoa" deritzan beren gogoeta-metodoaren ezaugarriak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 61. orr.

Nik ezer erantzun ez, eta, Dabid kanpoan zela baliatuz, berehalakoan jo nuen etxera.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 41. orr.

Gau giro ederra egiten zuela baliaturik, grappa bat hartu dut Piazza San Carloko terraza batean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 87. orr.

Giltzain zaharra erdi itsua dela eta eguzkiak begiak nekarazten dizkiola baliatuz, [...].  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 29. orr.

Ederki baliatu zuen aukera Ruche jaunak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 227. orr.

2 (da aditz gisa)

1848-a arte baliatu da gero zubi hori.  Herria   2003-06-12

Pertola da sare mota bat lehengo denboretan arras usu baliatzen zena.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 29. orr.

Zernahi dela, etxe hori, Santiagorako bidean izanez, ospitale gisa baliatua zen erromesentzat.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 211. orr.

Espetxe berriko giltzadunei neure nortasuna azaldu diedanean errepikatu egin dira alarmak itaunketak isolamenduak miaketak, sartzeko bidea berdin balia daitekeelakoan irteteko.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 59. orr.

Kanpoko zorraren tapatzeko baliatu da diru meta horren parte bat.  Herria   2005-09-22

3 (da aditz gisa, osagarriak -z atzizkia hartzen duela)

Frantzisko idazkariez baliatu zen, Erdi Aroko autore gehienak bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 37. orr.

-Hator, Nadia; eta balia hadi lotsik gabe hire neba Nikolas Korpanoffez.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 109. orr.

Horra non, 1811ko egun batez, Reille jeneral frantsesak eta Mendiry, frantses poliziaren buruzagiak, erabakitzen duten behar direla baliatu Aguirre, Pellou eta Iriso-z, bai eta Lizarra edo Estella-ko Navarro diputatuaz, Mina zepo batetara biltzeko Leoz herrian eta han preso altxatzeko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 133. orr.

Aldi luze batez kobrezko diruaz baino ez ziren baliatu.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 83. orr.

Buruaz baliatu nintzen baietz errateko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 291. orr.

Mundu honetako gauzez baliatzen direnak, baliatuko ez balira bezala.  Elizen arteko biblia   1 Ko 7,31

Zer sorginkeria suertez baliatu haiz?  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 231. orr.

Zientzia berrien ekarpenez baliatu beharra dauka.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 279. orr.

Argiluna darabilten pintoreak, esate baterako, asko baliatu izan dira ezaugarri horretaz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 32. orr.

Aldez aurretik jakinarazten dizut ezen ez zarela nitaz neurriz gain baliatuko zeure argudioez.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 487. orr.

Ausart zaitez zeure adimenaz baliatzen!  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 97. orr.

Holmboe matematika-irakasle zenez, ondo baino hobeto zekien logaritmoez baliatzen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 319. orr.

Zinemak oso errealitate-ilusio eraginkorra sortzen duela, denboraz eta bolumenaren ordezko onargarri batez, sakontasunaz, baliatzeko gai delako.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 96. orr.

Aski zen horretarako eskari globalaren mailan jardutea, aurrekontu eta diru-tresnez baliatuz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 150. orr.

Gelditu gabe darrait, beheiti doan aldapak eman aiseriaz baliatuz, Orreagaraino lerratzea aski balitzait bezala.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 27. orr.

Berriro adibide bakar batera mugatuko gara, Kristau Eliza Erromatar Inperioaren probintzi antolaketaz bere probetxurako nola baliatu zen gogoratzera, alegia.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 49. orr.

Esanguratsua da puntu honetan Hitler bera ere kaiserraren iritziaz baliatu izana.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 364. orr.

Baina nik ez dut eskubide horretaz baliatu nahi izan.  Elizen arteko biblia   1 Ko 9,15

Orain dela zenbait urte, eguneroko bizitzan, gure hizkuntzaz ezin baliaturik bizi ginen, norabaiteratuak batzuetan, hori da kontua.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 19. orr.

• 4 zaio ad inori zerbait edo norbait baliagarri gertatu.

Gorde ezazu zuk, egunen batean baliatuko zaizu.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 60. orr.

Broma tonua baliatuko zitzaidalakoan egin nuen galdera, baina nahiko urduri.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 32. orr.

Zeren ondotik ere, zure prestutasuna, ohorea eta fama ona, baliatuko baitzaizu.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 197. orr.

Zaindarien arduragabekeria baliatu zitzaigun gure lana bete ahal izateko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 52. orr.

Joanesi ederki baliatu zitzaizkion gaztetasuna eta osagarri ona.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 122. orr.

Gizon azkarra izaitea baliatu zitzaion.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 9. orr.

Ozta-ozta baliatzen zitzaidan alaigarritzat Giulia aldameneko gelan sentitzea, ahots lausoz "udaberri dugu, esna zaitezte neskatilok" kantari.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 163. orr.

Zenbait egunen buruan, soineko banaketa baten karietara, "passe-montagne" bat eman zidan, ontsasko baliatu baitzitzaidan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 45. orr.

Hor berean egin ahal guzia egin dute eta baliatu zaiote zeren bigarren atera baitira Abadiño bere etxen lehen ateratzen zelarik.  Herria   2005-03-03

Hitzezko deskribapen oro eskas gertatuko da, eta ez da bat bestea baino egokiagoa izango: balia bekit, bada, honako hauxe.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 299. orr.

5 (era burutua izenondo gisa)

Di Maggio eta Arthur Millerren emazte baliatua, JF eta Bob Kennedy anaien amante purtzilikatua.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 15. orr.

Inprimagailuetako edo ordenagailuetako kartutxa hustu eta baliatuen bilketa bat antolatzen duela.  Herria   2003-01-09

Legeak onartzea izan da mekanismo baliatuena.  Berria - Harian   2006-04-12

Postako zerbitzu baliatuenak eskainiak izanen dira, aipatu ditugun leku horiek idekiak izaiten diren tenoretan.  Herria   2004-01-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

abagunea baliatu (7); aukera baliatu (71); aukera baliatu behar (9); aukera baliatu nahi (9); aukera baliatu zuen (14); aukera guztiak baliatu (7); aukera hori baliatu (14); aukerak baliatu (12); aukeraz baliatu (18); aukeraz baliatu zen (7)

baliatu ahal (49); baliatu ahal izan (9); baliatu ahal izango (14); baliatu ahal izateko (18); baliatu behar (172); baliatu behar da (12); baliatu behar dela (18); baliatu behar dugu (36); baliatu behar dute (7); baliatu behar izan (11); baliatu beharko (34); baliatu beharko du (5); baliatu beharra (26); baliatu beharra dago (7); baliatu beharreko (6); baliatu da (65); baliatu dela (6); baliatu den (5); baliatu dira (36); baliatu direla (10); baliatu ditu (39); baliatu dituela (5); baliatu dituen (8); baliatu ditut (5); baliatu dituzte (27); baliatu dituztela (8); baliatu du (90); baliatu duen (9); baliatu dugu (7); baliatu dut (12); baliatu dute (66); baliatu dutela (8); baliatu duten (11); baliatu eta (36); baliatu gabe (16); baliatu gara (5); baliatu gura (14); baliatu gura du (7); baliatu izan (30); baliatu izan dira (6); baliatu izana (13); baliatu nahi (198); baliatu nahi ditu (5); baliatu nahi du (52); baliatu nahi duela (5); baliatu nahi dute (27); baliatu nahi izan (29); baliatu nahi zuen (7); baliatu nahian (8); baliatu nahiko (8); baliatu naiz (10); baliatu nintzen (15); baliatu nituen (6); baliatu nuen (17); baliatu zela (7); baliatu zen (120); baliatu ziren (52); baliatu zituen (71); baliatu zituzten (43); baliatu zuela (10); baliatu zuen (281); baliatu zuen atzo (6); baliatu zuen aukera (13); baliatu zuen hori (6); baliatu zuena (5); baliatu zuten (125)

bat baliatu (30); batez baliatu (22); batzuk baliatu (5); behar bezala baliatu (6); bera baliatu (8); bezala baliatu (10); bikain baliatu (23); bikain baliatu zuen (10); bikain baliatu zuten (7); bilera baliatu (8)

ederki baliatu (59); ederki baliatu zuen (25); egiteko baliatu (48); egiteko baliatu behar (6); egiteko baliatu du (5); egiteko baliatu nahi (6); egiteko baliatu zuen (7); egoera baliatu (6); egoera hori baliatu (5); egoeraz baliatu (6); egokiera baliatu (5); emateko baliatu (14); ez zuen baliatu (9); ezin hobeto baliatu (10); gisa baliatu (17); guztiak baliatu (19); guztiak baliatu zituen (5); haietaz baliatu (10); hartaz baliatu (19); hartaz baliatu zen (7); hartzeko baliatu (6); hau baliatu (15); hitzordua baliatu (5); hobeki baliatu (5); hobeto baliatu (17); hobeto baliatu zuen (6); hori baliatu (100); hori baliatu behar (18); hori baliatu nahi (15); hori baliatu zuen (19); horiek baliatu (20); horiek baliatu behar (5); horretaz baliatu (61); horretaz baliatu da (7); horretaz baliatu dira (5); horretaz baliatu nahi (12); horretaz baliatu zen (14); horretaz baliatu ziren (5); hortaz baliatu (19); hortaz baliatu da (6); hura baliatu (13)

indarra baliatu (7); indarraz baliatu (5); joateko baliatu (5); neurriz gain baliatu (12); nola baliatu (16)

ondo baliatu (41); ondo baliatu zuen (18); ondo baliatu zuten (6); ongi baliatu (45); ongi baliatu zuen (17); orduan baliatu (5); parada baliatu (9); paradaz baliatu (20); paradaz baliatu da (8); primeran baliatu (8); primeran baliatu zuen (5); teknikak baliatu (5)

zela baliatu (7); zela baliatu zuen (5); zuen baliatu (12)

baliatua izan (8); gisa baliatua (5)

baliatuko da (44); baliatuko dela (5); baliatuko dena (5); baliatuko dira (18); baliatuko direla (5); baliatuko diren (5); baliatuko ditu (16); baliatuko ditugu (10); baliatuko dituzte (18); baliatuko du (39); baliatuko duela (11); baliatuko duen (9); baliatuko dugu (10); baliatuko dut (9); baliatuko dute (52); baliatuko dutela (9); baliatuko gara (9); baliatuko zuen (5)

berriak baliatuko (8); dirua baliatuko (5); egiteko baliatuko (16); egiteko baliatuko du (5); guztiak baliatuko (8); hori baliatuko (16); hori baliatuko dute (5); horretaz baliatuko (8); nola baliatuko (10); teknologia berriak baliatuko (5)

batez baliaturik (5); horretaz baliaturik (5)

dela baliatuta (13); direla baliatuta (5); hori baliatuta (11); horretaz baliatuta (6); jokaldia baliatuta (6); pasea baliatuta (16); zela baliatuta (8); zirela baliatuta (10); zuela baliatuta (5)

baliatuz berezikiago formakuntza (5); baliatuz eta (13)

bat baliatuz (19); batez baliatuz (14); dela baliatuz (5); ederki baliatuz (6); ekonomiko sargia baliatuz (6); hori baliatuz (13); horretaz baliatuz (17); hortaz baliatuz (6); indarra baliatuz (5); sargia baliatuz berezikiago (6); zela baliatuz (11)

aukera baliatzea (7)

baliatzea da (10); baliatzea egotzi (9); baliatzea egotzi zien (5); baliatzea erabaki (10); baliatzea erabaki zuen (5); baliatzea eta (9); baliatzea leporatu (9)

batez baliatzea (6); eskubidea baliatzea (5); hartaz baliatzea (7); horretaz baliatzea (5)

aukera baliatzeko (7); aukerak baliatzeko (6)

baliatzeko asmoz (6); baliatzeko aukera (21); baliatzeko baimena (5); baliatzeko deia egin (5); baliatzeko eskatu (13); baliatzeko eskubidea (6); baliatzeko eta (8); baliatzeko gauza (6); baliatzeko prest (6)

bezala baliatzeko (5); eta baliatzeko (5); guztiak baliatzeko (7); hori baliatzeko (10); horretaz baliatzeko (8)

askok baliatzen (5); aukera baliatzen (15); aukerak baliatzen (6); aukeraz baliatzen (6)

baliatzen ahal (30); baliatzen ahalko (29); baliatzen ari (32); baliatzen ari da (7); baliatzen baita (7); baliatzen da (87); baliatzen dela (11); baliatzen den (40); baliatzen dena (10); baliatzen dira (64); baliatzen direla (13); baliatzen diren (27); baliatzen direnak (7); baliatzen ditu (32); baliatzen dituela (9); baliatzen dituen (14); baliatzen ditugun (5); baliatzen dituzte (29); baliatzen dituztela (5); baliatzen dituzten (20); baliatzen du (48); baliatzen duela (11); baliatzen duen (18); baliatzen duena (6); baliatzen dugu (7); baliatzen dugun (7); baliatzen dut (12); baliatzen dute (62); baliatzen dutela (8); baliatzen duten (32); baliatzen eta (7); baliatzen ez (25); baliatzen gara (8); baliatzen hasi (11); baliatzen ikasi (5); baliatzen jakin (15); baliatzen jakin behar (8); baliatzen naiz (12); baliatzen nintzen (9); baliatzen nituen (6); baliatzen nuen (6); baliatzen saiatu (12); baliatzen saiatu zen (5); baliatzen saiatuko (18); baliatzen saiatuko da (7); baliatzen zela (7); baliatzen zen (48); baliatzen zirela (5); baliatzen ziren (27); baliatzen zituen (11); baliatzen zituzten (8); baliatzen zuela (7); baliatzen zuen (16); baliatzen zuena (5); baliatzen zutela (5); baliatzen zuten (21)

bat baliatzen (8); batez baliatzen (16); behar bezala baliatzen (6); bera baliatzen (5); bezala baliatzen (9); bikain baliatzen (5)

ederki baliatzen (10); egiteko baliatzen (20); gain baliatzen (5); gisa baliatzen (10); guztiak baliatzen (5); hartaz baliatzen (7); hori baliatzen (28); hori baliatzen dute (5); hori baliatzen jakin (5); horiek baliatzen (11); horixe baliatzen (5); horretaz baliatzen (25); horretaz baliatzen dira (6); hortaz baliatzen (6); hura baliatzen (6); hutsak baliatzen (5)

indarkeria baliatzen (8); indarra baliatzen (7); neurriz gain baliatzen (5); nola baliatzen (14)

ondo baliatzen (6); ongi baliatzen (7)


baliatzaile (orobat baliazale g.er.) izond/iz baliatzen duena.

Azkenean, harekin herritik ihesi joan ziren Larraidy errient idazkari baliatzailea eta haren Irisarriko bizpahiru kide bakarrik.  Herria   2005-07-28

Kultura arloan berriki ideki mediatekaren arrakasta gaitza azpimarratu du auzapezak: 700 baliatzaile orotarat, ehun bat presuna egunero pasatzen direlarik.  Herria   2003-01-14

Gauzak nun nahi kariotuz doa-tzilarik, autopistaren baliatzaileak loriatzen dira prezio apaltze hunekin.  Herria   2003-06-12

Beti bezala langileria merkearen baliatzaile ahalgegabe diren horien alderat, ez ginuen jada sinpatia anitz.  Herria   2001-01-18

Esküin gogor eta baliazale batek egarten dü liberalisma osoaren jüstifikatzeko.  Herria   2003-03-17


baliatze iz erabiltzea.

Herria askatu asmoz, borroka armatuaren baliatze "pribatua" egin zen urteetan.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 69. orr.


baliazale ik baliatzaile.

balidatu, balida, balidazen du ad balioduntzat jo.

Horretarako, testak balidatu egin behar dizkigute; guk badakigu gureak funtzionatzen duela, baina demostratu egin behar da hori, eta, egindako proben arabera, testaren fidagarritasuna zenbatekoa den zehaztu behar da.  Berria - Gaiak   2006-03-17

Denbora asko egin dut itzulerako billetea balidatzen, mapa bat erosten, dirua aldatzen.  Berria - Kultura   2004-08-05

Proba horien bidez testaren eraginkortasuna erakutsi nahi dute Beortek enpresako kideek, lehenbailehen balidatzeko eta merkaturako onespena lortzeko.  Berria - Gaiak   2006-03-17


balido iz erregearen adiskide min izanik, gobernuaz arduratzen dena.

Egun batean dukearen gutun hura jaso zuen, non erraiten baitzion ezen erregeren balidoarekin zituen harremanak gaiztu eta gaixtotu egin zirela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 366. orr.

Hala, nik Villagrandeko dukea diat lagun, Villagrandeko dukeak balidoa, balidoak errege...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 45. orr.


baliente 1 izond bipila, adoretsua, bihoztuna. ik balent.

Gizon balientea zan, horretan eta edozertan.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 23. orr.

Konstituzio plazan zitunan xexenak, eta gazte jendea biltzen gintunan batez ere bertan, neskak bazterretan oihuka eta beldurrez, eta mutil balienteenak xexenen aurrean, neskok izututa utzi nahiz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 79. orr.

Nik txokolate beroa eraman diot tarteka, oso mutil balientea da.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 120. orr.

Ba omen zen behin, gizon bat hagitz balientea, gure herrikoa, munduaren deskubritzera joan zena.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 96. orr.

Barku handi batean joan, han balienteen modura gaiztoen kontra borrokan egin, eta bizirik etorri zirela gero, heroi handien gisan.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 23. orr.

Euskararen agresoreak beti balienteak izaten dira.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 125. orr.

-Kaixo, baliente, primera linean?  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 124. orr.

2 irud/hed

Antzokietako emanaldiak hasi baino ordubete lehenago, ardo balienteen zaleak Esterhazy printzearen jauregiko kupeldegietan biltzen ziren isilpean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 66. orr.


balikebale ik balekibale.

balin1 iz **

Txabolatik hartutako aitaren balina garbitzen ari nintzen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 216. orr.

Bazkariko soberakinak zakurrei ekartzera ez bazen, labanak zorroztera joango ziren, animaliei ura aldatzera bestela edo balinarekin tiro batzuk egitera; besterik ez bazen, elektrizitate posteei tiratzera.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 165. orr.


balin2 ik baldin.

balinba ik baldinba.

balio 1 iz zerbait edo norbait aintzat hartzeko moduko bihurtzen duen tasuna edo tasun multzoa; gizartearentzat aintzat hartzekoa den gauza. ik balore.

Ez dakit oso ongi balioak zer diren, nondik etortzen diren, nora joaten diren, ez zeinentzako eta zertarako diren inportanteak.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 13. orr.

Balio denak erlatiboak direla esanez, inork ez du esaten edozer gauzak berdin diola.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 18. orr.

Balioak ugariak dira, alabaina desberdinak beren artean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 212. orr.

Horrela, "balioak galdu dira" edo "gazteek ez dituzte ezagutzen balioak" esanez, gizartea estu-estu lotzen zuen "betiko" ordena zahar hura galdu egin dela, deitoratzen da.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 14. orr.

Nork erabaki beharko lituzke eskola publikoetan nahiz pribatuetan irakatsi beharreko balioak?  Berria - Gaiak   2004-02-18

Heriotza ez dator bat gizarte honetako balioekin.  Berria - Gaiak   2004-06-09

Esanahia, balio gisa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 18. orr.

Unibertsitateak beste balio batzuk ditu, hain epe laburrekoak ez direnak eta luzera begira daudenak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 51. orr.

Oso urruti nengoen balio haietatik eta, gainera, gorrotagarria gertatzen zitzaidan erlijio katolikoak historiaren prozesuan jokatu zuen paper erreakzionarioa.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 68. orr.

Sexualitatea balio horien erdi-erdian dago.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 35. orr.

Oparia eskaini duenak opariko haragitik hirugarren egunean jango balu, ez litzaioke Jaunari atsegin izango, eta haren oparia balio gabe geldituko litzateke.  Elizen arteko biblia   Lb 7,18

Biziaren balioa.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 42. orr.

Horien guzien helburua: euskararen balioa gure kulturan, gure bizian, erakustea, gorestea.  Herria   2001-11-08

Mirenek gora begiratzen zuen, ez zen lanpostu duin batekin konformatzen, ez horixe, bere balioaz jabetzen baitzen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 223. orr.

Horra hor andereño xarmangarri bat, eta inoiz baino hobeki sumatzen dut harengan zure ontasunen balioa.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 40. orr.

Bat-bateko bertsoaren balioa ukatzea baldin bada kontua, Matias Mujika dugu txapeldun.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 136. orr.

Kuhnen liburuaren balioa gaur egun hiru eremutan bana daiteke.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 167. orr.

Gorputzeko nahiz etxeetako garbitasunari ere behar duen balioa eman zaionean.Sintagma batean kokaturik, termino batek aurrean zein atzean doanarekin -edo aldi berean biekin- buruz buru dagoelako hartzen du bere balioa.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 126. orr.

Epistemologian, teoria eta ekintza, ezagutza eta balioak nahastuz joan dira; eta ontologian, subjektua eta objektua gero eta hurbilagoak dira, beren berezitasunak galtzeke.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 92. orr.

Tenpluarengatik zin egiteak ez du baliorik; tenpluko urrearengatik zin egiteak, ordea, behartu egiten du.  Elizen arteko biblia   Mt 23,16

Zihauren artean egin baduzue izendatze hori, ez diot den gutieneko baliorik ezagutzen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 88. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Lehen hurbilketa honek balio handia du gaia argitzeko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 118. orr.

Zuentzat, beraz, sinesten duzuenontzat, harri hori balio handikoa da.  Elizen arteko biblia   1 P 2,7

Balio berriak behar genituen guk, modernoak, gure garaiari egokituak, gure nortasuna eraikitzen lagunduko zigutenak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 35. orr.

Horrek adierazten diguna da autoreak diru zikina hartzen duela lotsagarriro pertsonaren balio garbien neurri gisa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 142. orr.

Legezko konponbideren bat bilatu beharko litzateke... konpromiso idatzi bat, legezko balioa izango duen idazki bat.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 135. orr.

Balio paregabeko idazki-bildumaren aurrean gaude.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 119. orr.

Liburuetan Jaunaren Hitza bilatu behar dela irakasten zuen eta ez balio materiala, espirituaren eraikuntza eta ez apaintasuna.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 319. orr.

Jasotako eta oinarrizko ikasketetan landutako balio moral kristau eta frantses abertzaleen kutsua.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 8. orr.

Ez zuen balio ofizialik, titulazio hori ez baitzen existitzen Ministerioaren titulu zerrenda ofizialean.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 236. orr.

Balio magikoa duten objektuak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 156. orr.

Hitzak balio jakin bat du, eta horren araberakoa da denotatzen edo adierazten duena.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 18. orr.

Balio absolutuen teoria goitik behera botako diozu, baina gorde zaitez orduan zaplastadatik, Patri.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 78. orr.

Paper idatziari errespetua izaten zaio, eta mundu guztiak daki idazlearentzat balio subjektibo handikoa izan daitekeela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 75. orr.

Giza sentimenduak gero eta balio hutsalagokoak ziren berarentzat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 178. orr.

Horrek guztiak balio berezia du zein garaitan bizi garen jakinik.  Elizen arteko biblia   Erm 13,11

Harribitxi bat; balio literario jakinez gain, mundu zahar baten osoko erakusketa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 42. orr.

Hitz honen irudiak, beraz, balio ideografikoa hartzen du guretzat.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 62. orr.

Egin diren esperimentuetan aiseago atzematen, ezagutzen eta izendatzen da, aiseago lotzen da balio semantikoekin, estetikoekin eta emoziozkoekin.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 68. orr.

Hori oso ondo ikusten da, balio konkretu batzuen zer erabilera egiten den begiratuta: tolerantziarena, adibidez.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 14. orr.

Nofuturek berebiziko balioa izan behar zuen, nolanahi ere, Arkakuso Merkatuko morroi haiek handik sei hilabetera haren bila jarraitu eta hura berreskuratzera etorriak izateko.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 411. orr.

Adiskide zintzoak ez du preziorik, balio neurtezina du.  Elizen arteko biblia   Si 6,15

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ikusten badugu balioek elkar ukatzen dutela, edo kultura bateko balio-sistemak beste batekoa ukatzen duela.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 49. orr.

Bertsolariak eta entzuleek partekatzen dituzten balio eta erreferentzien multzo hori, aldakorra da.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 145. orr.

Hain zuzen ere, zenbait gizarte-zientzialarirentzat, positibistentzat, gizarte-zientzietan ez da balio-iritzirik eman behar, eta erabateko neutraltasuna lortu behar da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 18. orr.

Justifikatu gabeko balio-judizioak ahal bezala ekidin behar dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 355. orr.

Badira beste sinbolismo asko ere, baina ez dute guztiek horien balio-eremu berbera.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 78. orr.

Ez al dizkigute botere-klaseek beren balio-taulak inposatzen gaurko gerrarien gizarte moderno honetan?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 31. orr.

Letra larriz idazten den Artetik urrun, balio-arauen eskalan oso apal, at ia, merke saltzeko egindako purtzileria haietan enplegatzen zuen bere sormena.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 117. orr.

Antitetikoak eta elkarren etsai ote dira espiritu- eta gizarte-balioak?  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 97. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Argazkia izadiaren arrasto bat baizik ez da, zeren kolore-balio oro, eta baita espazio-sakontasuna ere, (mekanikoki) egitura formal bihurtzea baita.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 286. orr.

Irudien emozio-balioa, berriz, oso gutxi aztertzen da, eta estetikaren alorrean geratzen da ia beti. komunikazio-balioa lehenesten dion korrontea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 118. orr.

Lehen lana ez da, jada, izango bera interpretatzea, ezta ebaztea ere ea egia dioen edo zein den bere adierazpen balioa.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 13. orr.

Eleberriaren literatur balioa ukatzen dute.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 164. orr.

Pozik ekingo lioke hain kultur balio handia duen lana argitaratzeari.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 52. orr.

Figura "gastatuek", klixe bihurtuek, eguneroko hizkuntzan sartzeko joera izaten dute, beren figura-balioa galdurik. hango inguruen turismo-balioen propaganda egin dezaten.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 236. orr.

Baina zein da perpaus oso baten erreferentzia? Horren egia-balioa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 127. orr.

Gure seinaleeri giza-balioa eman behar zaiote, eta gure elkarrekilako bizitzeari buruz gidatu, gure libertatea hobeki balia dezagun.  Herria   2003-12-25

Errepide-mapa bat, irudizko postal bat, jokorako karta bat, banka-txartel bat, irudiak dira denak, baina ez dute informazio-balio berbera.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 78. orr.

Sinbolo-balioa: irudi sinbolikoa gauza abstraktuak irudikatzen dituena da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 76. orr.

Zeinu-balioa: Arnheimen iritzian, dagokion edukiaren ezaugarriak ikusteko moduan islatzen ez dituenean balio du irudi batek ikur gisa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 77. orr.

Irudikapen-balioa: adierazpenezko irudiak gauza konkretuak irudikatzen ditu.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 76. orr.

Segur aski oso ondo ikasi dituzte publizitate horretan agertzen ziren tratu txarra ahalbidetzen duten genero-balioak.  Berria - Euskal Herria   2006-01-25

5 neur daitekeen edo hainbat alde dituen tasuna.

Denbora, distantzia, luzera, bolumen, pisu eta balioaren neurri estandarrak gizarte-bizitzako premiak dira edozein mailatan, maila primitibotik gora.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 70. orr.

Argi-intentsitatearen araberakoa da maiztasun kritiko horren balioa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 36. orr.

Neska gazte batek lortu zuen lehenik emaitza orokor bat, ez berretzailearen balio baterako soilik, mota bateko zenbaki lehenen kategoria oso baterako baizik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 425. orr.

1981/82 ikasturtean 32.423 ikasle eta 1.741 irakasle zeuden (irakasleko 18'6 ikasle) eta joan den hamarkadaren azken urtetara arte, balio horren inguruan mantendu da zatidura hori.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 112. orr.

Inoiz baino argiago ageri da desberdinak -beste edozein espezietako arrak eta emeak bezala-, baina baliokideak garena, hau da, balio bera daukaguna.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 53. orr.

Algarrobaren leka barruko garaua arabiar farmazialarien pisuetan azaltzen da, eta lau garagar aleren balioa du.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 244. orr.

Izen baten jabe eta diru baten jabe egitea da arrakasta; hau da: letra eta numero gizenez idaztea pertsona baten izana, balioa eta prezioa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 93. orr.

6 (izenondo eta izenlagunekin)

Aldea zirkuluaren diametroa bider 8/9 zuen karratu bat hartzea proposatu zuen; hurbileko balio bat baizik ez zen hori.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 197. orr.

Ez da Europako balio apalera ere iristen, Europar Batasuneko enpresek BPGren %1'26 gastatzen baitute IG sustatzeko.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 134. orr.

Lehenik, bihotz-maiztasuna asko igotzen da, minutuko 180 edo 200 taupadaraino, balio normala halako hiru gutxi gorabehera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 178. orr.

Horretarako berdin dio zeintzuk diren luminantzia horien balio absolutuak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 30. orr.

Prebiotikoen antzera, probiotikoek ere badute balio nutritibo bat.  Berria - Gaiak   2004-08-29

Funtzio batek tarte batean duen aldaketa ezagutzea erraza da; baina aldagaiaren balio jakin batena ezagutzea?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 363. orr.

Balio sinple ezagun batzuetatik abiatuta, taula trigonometrikoak behar bezala osatzeko.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 254. orr.

Zenbat eta gorago egon gizartean, orduan eta balio handiagoa; eskala hierarkikoan gora egin beharra dago, arrakasta izan nahi ezkero bizitzan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 226. orr.

Frantziskok oso gogoko du hitz eta esapideen balio etimologikoa argitara ekartzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 59. orr.

Tratatu honetan balio anitzeko hitzez ari garenean gure xedea ez da berba horren adiera guztiak agortzea [...]: geure helbururako behar ditugun adierak aipatzen ditugu soilki, besterik ez.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 55. orr.

Herri kontsultak ez lukeela «balio juridikorik» izanen, baina bai, ordea, «politikoa».  Berria - Harian   2005-01-14

Izan zaitezte bihotzeko begiekin bakarrik ikusten diren oinarrizko balioen lekuko.  Berria - Gaiak   2004-08-17

Hala ere, et juntagailua ez da beti kopulatibo hutsa, bestelako balioak ere baditu: esateko, balio adbersatiboa, esaldiak batzen dituenean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 59. orr.

Aurkitzen duen atomo bakoitzaren balio positibo zein negatiboak eta haien konbinazioen zer-nolakoak gizaki zehatzaren zerbitzura katalogatzeko saio etengabean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 12. orr.

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gure gizartean egon daitezkeen gizon eta emakumezkoen arteko desberdintasun agerikoak (balio-eskaletan gerta daitezkeenak esate baterako).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 213. orr.

Kaltegilea jatorriz zorduna da: aurreneko giza jarduera trukea eta salerosketa izan baitzen, gizakiak bere burua balio-emaile, tasatzaile eta tratularitzat zuen harro, ordaingarri bilakatzen zuen guztia.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 96. orr.

Iraganean bizitzeari halako garrantzia eta indarra emateak nolabaiteko pobretzea eta balio-galtzea ekarri dizkio hemen-eta-orainari.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 170. orr.

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hotsa irristaritzat hartzen da, formanteen maiztasun-balioak eten gabe aldatzen direnean denboran zehar, eta bokaltzat, formanteak egonkor direnean.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 65. orr.

Grisaren eskalako ñabardura-balioen arabera baizik ez zitzakeela sailka.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 36. orr.

9 ekonomian, diru kopuru baten ordezko den banku billete, titulu edo zernahi dokumentu. ik balore 6; prezio.

Balioa hogoi Euro.  Herria   2004-04-08

Nazioarteko merkataritzan, herrialde bakoitzeko diruaren balioa munduko gainerako herrialdeetako diruen balioaren aldean adierazi behar da, hau da, truke-tasa izenekoak definitu behar dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 37. orr.

Yuanaren balioa ez bada handitzen Txinako inportazioei %27,5eko zerga ezartzea proposatu dute AEBetako bi senatarik.  Berria - Ekonomia   2006-04-23

Kreditu berriak, 22.000 milioi dolarreko balioaz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 163. orr.

Adierazi zuenez bere liburutegian uzten zituen, 35.500$00tako ustezko balioarekin, zoritxarreko hondamendi haren gaineko 23 liburu, 146 egunkari zati gordetzen zituen karpeta bat eta gudu-zelaian bertan egindako 4 erreportaje liburu.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 43. orr.

Dolarrak %30eko balioa galdu zuen markoari buruz, eta %36ra yenari buruz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 168. orr.

Nazioarteko merkatuan, eta edozein lan egunetan, batez beste 1,5 bilioi dolarreko balioa duten dibisak aldatzen dira eskuz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 226. orr.

Markoaren balioaren gehitzeak, bestalde, Bundesbank-en politikaren inflazioaren kontrako joera indartzen zuen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 95. orr.

Zilarrak, metal gisa, balio bat du beste merkantzia guztiek bezala.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 74. orr.

Urtebetean kobrearen balioa bikoiztea eragin dute.  Berria - Harian   2006-04-19

Ingalaterrak esportazioen balioaren maila handiago batez orekatuko du bere truke-baldintzen beheratzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 41. orr.

Merkataritza mota hori, garraioaren kostuak ikaragarrizkoak ziren garai batean, ondasun horien aleko balioa oso handia zelako zabaldu zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 46. orr.

BPGaren balioak ez digu kasuan kasuko herrialdeko herritarren artean errenta banatzen den moduari buruzko ezer adierazten.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 55. orr.

Balioei dagokionez, haien bilakaera desberdinak dira inbertsiogileen zalantzen erakusle.  Berria - Ekonomia   2004-03-25

10 (ekonomian, izenondo eta izenlagunekin)

Balio gordin batetik balio garbi batera igarotzean, produkzio prozesuan gastatzen den kapital-stockaren zatia hartzen da kontuan.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 54. orr.

Lehengai asko kontsumitzen duten industria astunen pisua murriztea eta balio erantsi materiagabea duten informazioaren industriak ugaltzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 126. orr.

Gai horiei balio merkantil bat eman beharko zaie eta merkatuan sartu, bai zergen bidez bai saleros daitezkeen kutsadura baimenen bidez.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 309. orr.

Bilete horien balio numerarioa izugarria balitz akzioen balio numerario izugarriari erantzuteko (horra Law-en Sistema), orduan zera gertatuko litzateke: akzio eta bilete horiek ezereztu egingo liratekeela sortu bezala.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 81. orr.

Zer maitaturik ez daukan Euskalgintzak, bere produkzio eta fakturaziotik bizi den Euskalgintzak, euskara saltzeko dauka, hain zuzen ere: merkatuan balio erantsi gisa saltzeko, berek diotenez; atxikimendu deklaratu eta fakturatu bat da euskararen balio erantzia.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 159. orr.

11 (ekonomian, hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mundu egipziako, babiloniko, siriako eta helenikoan metal preziatuen erabilera balio-neurri gisa, egoki pisa zitezkeen barra-unitateetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 76. orr.

Erabilerak makinerian, ekipoan edota beste kapital-ondasunen batean eragiten duen balio galera.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 54. orr.

Merkataritza trukearen aukeran -ekonomilariek balio-katea deitzen dioten horretan- sartzen denak onera egiten du, kanpoan geratzen denak berriz txarrera.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 273. orr.

Metalezko balio-unitate horien gaia gobernuen monopolio bihurtzea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 76. orr.

Japoniako nazioarteko zuzeneko inbertsioen parte garrantzitsu bat, 1985 ondoren, yenaren balio-igoeraren ondorio bide da, bai dolarrari buruz, bai europar diruei buruz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 79. orr.

Elastikotasunaren balioa bat bada, Portugalek, balio-gastu berarekin, oihal kopuru handiagoa eskuratuko du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 41. orr.

Munduan zehar lanak dituen ordain desberdinen ondorioz sortzen diren balio-transferentziak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 50. orr.

12 (ekonomian, hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ekonomia estandarrak merkatuan elkartrukatzen diren ondasunen azterketara jotzen du batik bat, hau da, truke-balio bat, moneta balio bat duten ondasunetara. Barne Produktu Gordina herrialde jakin batean bertako nahiz atzerriko produkzio faktoreek ekoitziriko ondasun eta zerbitzuen merkatu balioa da.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 49. orr.

Markoak oso goizetik izan zuen, bada, koadroaren merkatu-balio hori agerian adierazteko eginkizuna.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 139. orr.

Paperaren ordain-balioa jaitsi egin zen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 136. orr.

13 balioko ik balioko.
14 baliozko ik baliozko.
15 balio izan1 du ad delako balioa edo prezioa izan.

Nor ikusi dudan kontatu diot Mikeli, 22.000 euro balio dituen furgona batean.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 21. orr.

Amerikar dolar batek bi errublo balio zituen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 44. orr.

Rupiak, berriz, lau bat pezeta balio ditu.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 27. orr.

Gure droga txokolatea zuan, garai hartan mila pezeta balio zuten talegoak, xapal-xapalak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 334. orr.

Ehiza-zakur batek, ona bada, mila euro baino askoz gehiago balio lezake.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 62. orr.

Orain, aldiz, joan-etorriak 1.000 dolar balio du.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 202. orr.

Bere eskuek milioi bat dolar balio zutela. Bi piramidek, bi hileta-mezek, bakar batek baino bi aldiz gehiago balio dute.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 11. orr.

Maiz joaten naiz Arkakuso Merkatura, eta ondotxo dakit zenbat balio duten halako liburuek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 380. orr.

Oso garesti ez zen batek zenbat balio ote zuen galdetzeko eskaera egin zidan gajoak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 366. orr.

Zenbat gehiago ez ote duzue balio zuek hegaztiek baino!  Elizen arteko biblia   Lk 12,24

16 balio izan2 du ad balioduna izan, eragingarria izan; egitekoren bateko egoki edo erabilgarria izan.

Ikuskari baten bidez erakutsi zion zenbat balio zuten Frantziskoren egintzek.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 348. orr.

Adiskidetasunak asko balio dik, egiozue estimazioa.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 117. orr.

Abuztuko beroak asko balio dio zahar eskastuari.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 327. orr.

Bai motel, urreak adina balio dik horrelako emakume batek denda batean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 79. orr.

Irudi batek mila hitzek baino gehiago balio duela esan ohi da Berez, ez zuten zenbait ekuazio partikularretarako baizik balio.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 97. orr.

Itsasoa gehiegi mugitzen zenean, mugitu egiten zen itsasorratza ere, eta ez zuen, orduan, ezertarako balio izaten.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 322. orr.

Hortik aurrera gure gizarteari ahozko kulturak ez dio balio izango bere burua ezagutzeko.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 289. orr.

Baina hauek mailakaturik joanen dira, batak bestea prestatzeko balioko du.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 33. orr.

Tira, esadazu, zertarako balio dute?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 83. orr.

Iragazi, egosi minutu batzuetan, eta, gorritzean, kotoia tindatzeko balio zizun.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 497. orr.

Errusiako gurdizainak beren sen onaz baliatzen dira ikusmenak ezertarako balio ez dienean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 69. orr.

Deus ez da gelditzen, oroitzea balio ez duen deus.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 153. orr.

Deus ez da gelditzen, oroitzea balio ez duen deus.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 153. orr.

Egunaren egunerokotasunari nortasuna emateko balio lezakeen paper gaineko izkribua erditzea, zerbait sortzea egunez egun, gauez gau.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 7. orr.

Lanak izango ditut igoal, baina saiatzeak berak ere balio du.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 278. orr.

Ez dakit aipatzeak balio duenentz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 22. orr.

· Ikusmenaren mekanismo batzuk agerian jartzeko balio behar zuen aztergai guztiz interesgarria zelakoan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 67. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

adierazteko balio (13); adina balio (27); ainitz balio (10); argitzeko balio (12); asko balio (47); asko balio du (16); askorik balio (14); askotarako balio (14); askoz gehiago balio (8); ateratzeko balio (8); aurre egiteko balio (9); azaltzeko balio (8)

baina balio (20); baina zertarako balio (9); baino balio ez (9); baino balio handiagoa (8); baino gehiago balio (81); baino gutxiago balio (11); bakarrik balio (38); bakarrik balio du (8)

balio absolutu (11); balio absolutuak (8); balio absolutuen (8); balio anitzeko (25); balio badu (33); balio baitu (36); balio bat (41); balio batzuk (24); balio behar (79); balio behar du (24); balio behar duela (14); balio beharko (20); balio bera (34); balio berbera (8); balio berezia (12); balio bezala (265); balio dezake (42); balio dezakeela (32); balio dezakeen (12); balio dezakete (12); balio die (10); balio digu (27); balio digute (9); balio dik (19); balio dio (18); balio dit (15); balio ditu (34); balio dizu (8); balio du (576); balio du horrek (8); balio duela (133); balio duelako (9); balio duen (195); balio duena (69); balio duenak (9); balio duenik (15); balio dut (8); balio dute (145); balio dutela (48); balio duten (97); balio dutenak (25)

balio edo (15); balio erantsi (28); balio erantsia (20); balio erantsiaren (20); balio erantsiaren gaineko (11); balio eta (74); balio ez duela (10); balio ez duen (30); balio ez duena (12); balio ez dutela (8); balio ez duten (20); balio ez zuen (10); balio ez zuten (8); balio gabe (20); balio gabeko (9); balio gehiago (13); balio handia (42); balio handia du (14); balio handiagoa (22); balio handiko (61); balio handikoa (23); balio handikoak (14); balio handirik (13); balio hori (16); balio horiek (29)

balio izan (470); balio izan dio (16); balio izan dit (8); balio izan du (51); balio izan duela (21); balio izan dute (17); balio izan duten (18); balio izan zidan (10); balio izan zion (22); balio izan zuen (63); balio izan zuten (19); balio izanen (12); balio izango (78); balio izango du (14); balio izatea (17); balio izaten (30); balio jakin (8); balio lezake (20); balio luke (14); balio merkatuen (9)

balio ofiziala (10); balio ote (23); balio ote zuen (9); balio sinboliko (9); balio sinbolikoa (11); balio sistema (25)

balio zezakeen (21); balio zituen (17); balio zuela (44); balio zuen (174); balio zuena (22); balio zutela (13); balio zuten (45); balio zutenak (9)

bat balio (22); batek balio (11); batere balio (16); berak balio (10); berdin balio (58); berdin balio du (17); berdin berdin balio (8); bere balio (24); bereizteko balio (16); beren balio (10); berresteko balio (8); beste balio (32); beti balio (8); bezala balio (12); bi balio (8)

da balio (26); da balio duena (12); denak balio du (8); deus balio (35); deusetarako balio (15); dolar balio (35); dolar balio zituen (8); dolarraren balio (11)

edo balio (15); egin balio (14); egin balio bezala (8); egin izan balio (15); egingo balio (15); egingo balio bezala (8); egiteko balio (64); eman balio (17); eman balio bezala (12); eman izan balio (17); emango balio (33); emango balio bezala (16); emateko balio (30); erdia balio (8); euro balio (80); euro balio ditu (13); euro balio du (29); euro balio zuen (14); euro inguru balio (11); ez baitu balio (15); ez balio bezala (25); ez digu balio (10); ez dik balio (16); ez du balio (244); ez duela balio (69); ez dute balio (77); ez dutela balio (30); ez zuela balio (22); ez zuen balio (37); ez zuten balio (12); ezagutzeko balio (12); ezartzeko balio (14); ezartzeko balio izan (14); ezer balio (24); ezer gutxirako balio (37); ezertarako balio (311); ezertarako balio ez (48); ezertarako balio izan (44); ezertarako balio izango (9)

fitsik balio (8)

gainditzeko balio (8); gehiago balio (145); gehiago balio du (39); gehiago balio duela (17); gehiago balio dute (10); gehiago balio dutela (8); gisa balio (29); guti balio (10); gutxi balio (22); gutxiago balio (23); gutxirako balio (41); gutxirako balio du (9); gutxirako balio izan (19); guztiek balio (10); guztietarako balio (8)

hainbat balio (12); hainbeste balio (8); hartzeko balio (16); hartzeko balio izan (8); hobetzeko balio (9); honen balio (8); horretarako balio (23)

ikasteko balio (13); indartzeko balio (15); inguru balio (12); inolako balio (10); izateko balio (10)

jartzeko balio (13)

konpainia ezartzeko balio (13); konpontzeko balio (11)

libera balio (8); lortzeko balio (8)

milioi euro balio (11); modura balio (8)

oso balio (9)

pezeta balio (9)

saihesteko balio (8); soilik balio (19); sortzeko balio (13

urrea balio (16); utziko balio (8)

zein balio (8); zenbat balio (60); zenbat balio du (15); zenbat balio duen (23); zer balio (83); zer balio du (22); zer balio duen (11); zerbait balio (13); zerbaiterako balio (19); zerbaitetarako balio (31); zerbaitetarako balio izan (9); zertarako balio (123); zertarako balio du (34); zertarako balio duen (12); zertarako balio dute (11); zertarako balio zuen (10); zinez balio (10); zuela balio (22); zuen balio (46); zuen balio izan (10); zuen ezertarako balio (23); zuten balio (14); zuten ezertarako balio (8)

balioa azpimarratu (16); balioa dauka (9); balioa du (34); balioa duela (9); balioa dute (10); balioa duten (14); balioa eman (20); balioa ematen (19); balioa erakusteko (8); balioa erakutsi (11); balioa eta (27); balioa galdu (9); balioa galtzen (9); balioa izan (19); balioa izango (16); balioa zalantzan (8); baten balioa (28); benetako balioa (17); bere balioa (62); beren balioa (14); berezko balioa (8); diruaren balioa (17); dolarraren balioa (8); dolarreko balioa (13); duen balioa (22); egia balioa (8); eta balioa (22); euroaren balioa (9); euroko balioa (25); inguruko balioa (9); lanaren balioa (10); milioi euroko balioa (12); nire balioa (8); urrearen balioa (14)

balioak eta (12)

balioaz eta (9)

eta balioen (10)

balioko digu (11); balioko dio (8); balioko dizu (9); balioko du (155); balioko duela (41); balioko duela uste (8); balioko duen (27); balioko duena (12); balioko dute (33); balioko duten (8); balioko luke (23); balioko lukeen (10); balioko ote (9); balioko zuela (11); balioko zuen (18); du balioko (11); du ezertarako balioko (9); dute balioko (9); egiteko balioko (13); ere balioko (32); ere balioko du (14); euro balioko (21); ez du balioko (11); ez dute balioko (9); ezertarako balioko (31); gehiago balioko (11); zerbaitetarako balioko (10); zertarako balioko (15)

baliorik ematen (9); baliorik ez (45); baliorik ez duela (12); baliorik gabe (48); baliorik gabe utzi (12); baliorik gabeko (22); baliorik handiena (16); baliorik handienera (8); baliorik izan (10); baliorik izango (9); ez du baliorik (15); ez dute baliorik (11); inoizko baliorik (13); inolako baliorik (22)


balioanitz izond balio anitzekoa. ik balioaniztun.

"Kazetari balioanitza" zaio horri gure lanbideaz aritzen diren aditu burutsuen ahotan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 36. orr.

'--s-b edo 'è-seb hitz balioanitza da eta 'mina eta oinazea'.  Berria - Gaiak   2006-05-10

Izen balioanitz, metaforiko edo anfibologikoez.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 28. orr.


balioanizdun ik balioaniztun.

balioaniztasun iz balioanitza denaren nolakotasuna.

Zenbait errima-hitzen balioaniztasuna.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 94. orr.

Tratatu honetan ukitzen ditugun hitzen balioaniztasuna eta adiera metaforikoa azpimarratuko zaizkie, harik eta Jainkoaren batasunaz eta liburu profetikoen egiazkotasunaz konbentzitu arte.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 95. orr.

Gunean erabilpenik sarrieneko eta balioaniztasunik handieneko hitzak jarriko genituzke.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 95. orr.

Jainkoaren borondatea eta asmoa '-mar eta dibb-r aditzen bidez adierazi bada, ez da izan, soilki, horien balioaniztasunarengatik, gizakion antzarekiko kidetasunarengatik baizik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 166. orr.


balioaniztun (orobat balianiztun g.er. eta balioanizdun g.er.) izond balio anitzekoa. ik balioanitz.

Frankotan aditu nion, izaera balioaniztuneko bertze zenbait erranekin batean: "baldintza objektiboak", "proletalgoa", "masa popularrak" eta abarren abarra.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 261. orr.

Badakit erdiguneko hitz horiek direla balioaniztunenak.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 134. orr.

Kerejetak mahai gainean jarri du dagoeneko 13.000 ikusle bilduko lituzkeen pabiloi balioaniztun baten proiektua.  Berria - Kirola   2006-01-11

Kursaaleko areto balianiztunetan izango dira.  Berria - Kultura   2004-08-17

Politikoen keinuak keinu, eta adierazpenak adierazpen, atzokoan Zegamako Landa Eremuko Zentro Balioaniztunean zeuden adinekoak ziren protagonista nagusiak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-02

Orduan bi urte beranduago hasi ohi zen Batxilergo Bateratu Balioaniztuna, erdaraz BUP deitzen genuena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 24. orr.


balioarazi, balioaraz, balioarazten du ad baliotzera behartu. ik baliarazi.

Interes praktikoari dagokionez soilik balio duena interes espekulatiboaren sustapenerako balioarazi nahi badu bere erosotasunerako ongi dagokionean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 184. orr.

Bere baieztapenak eta uziak ezin ditu gerraren bitartez baino balioarazi edo segurtatu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 258. orr.

Bere objekzioak aurkakoaren frogak bezala balioarazi nahi dituenean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 265. orr.


balioberdintasun iz balioen berdintasuna.

Balioberdintasun hegemonikoak gizartearen guneak zabaltzera daraman bezala, antagonismoaren logika murriztaileak espazio publikoa kondentsatu eta mugatu egiten du.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 94. orr.

"Balioberdintasun demokratiko"tik aparte, zer da ba beharrezko?  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 97. orr.


balioberretze iz balioa berretzea.

Antzinako eskuizkribuak transkribatzean, ondorengo idazleek, dela obrak bereganatzeko, dela naturaltasun osoz azalpen jainkozkotzat dauzkatenak kontserbatzeko asmoz, papiroan eta pergaminoan aurkitzen duten edozein arrasto begiramenik eta zehaztasunik handienaz kopiatzen dute, eta horrela pentsamenduaren argitasunaren balioberretze ulertezina lortzen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 113. orr.


baliodun izond balio duena. ik baloredun. k

Metodo horren bitartez frogabide balioduna lortzen da eta hiru gauza hauetan erabateko segurtasuna ere bai, alegia: [...].  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 186. orr.

Beldurtu eta eskua sakelara eramatekoa egin zuen, soilik han paper baliodunen bat bazeukala itxura egiteko.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 82. orr.

Inork ezin du objekzio dogmatiko baliodunik eman beren aurka.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 172. orr.

Irudiak ez luke adigai hau hiruki guztientzat balioduna izatea eragiten duen adigaien orokortasuna lortuko, bai angelu zuzenarentzat, bai angelu zeiharrarentzat, eta baita beste hirukientzat ere balioduna, baizik eta beti esfera horren zati batera zedarriztatua egongo litzateke.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 92. orr.

Hala ere, arteetan eginak gaude norma objektiboki baliodunak eratzera.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 30. orr.

Beraz, izadiaren batasun sistematikoa aurresuposatu behar dugu, objektiboki balioduna eta beharrezkoa den batasuna.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 230. orr.

Analisi kuantitatiboa, emozioz hain zekena bera, granitoa bezain astuna, horra bizi, benetako, baliodun bilakatu, obra serio eta konkretu baten ikuspegian kokaturik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 103. orr.


balioespen (27 agerraldi, 11 liburu eta 5 artikulutan; ETCn 887 agerraldi) 1 iz baliozkotzat edo balioduntzat jotzea.

Zer interpretazio erlijioso eman zioten berari, zer balioespen edo gaitzespen atxikitzen zioten, zer iritzi edo arazo moral izio zezakeen.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 219. orr.

Balioespen horrekin agian ez gara bat etorriko; ordea, besterik gabe paperontzira botatzea ez dugu zilegi, arrazoia bilatu behar zaio.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 40. orr.

Ezaguna dugu, noski, azpiraturiko arraza ustel hauei autore guztion aldetik dagokien balioespena (euskaldunena, adibidez).  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 195. orr.

Ikertu ahal izango litzateke, era berean, diskurtso-mota ezberdin hauetako bakoitzaren hedapena, bakoitzari aitorturiko ospea, bere zahartasunari (edo aitzitik berria izateari) dagokion balioespena, baita bere zorroztasun handiagoari dagokiona ere.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 182. orr.

Alemaniako Gobernuari ere erabaki egokia iruditu zitzaion atzo Bruselak jakinarazitakoa, nahiz eta balioespenak egitea bere betebeharretatik kanpo dagoela ohartarazi zuen.  Berria - Ekonomia   2006-04-26

Baina bai nahikoa prozesuaren balioespena egiteko; erabakitzeko, alegia, ea jokamolde hori baliagarri izan zaionetz gizadiari.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 195. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hauentzat, borondate oldarkorra handiuste hutsaletik eta beren indarren balioespen okerretik sortzen da.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 65. orr.

Ilustrazioaren balioespen positiboena edukita ere, proiektu ilustratuko ideia denak berdin balioetsi behar ote ditugu?  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 132. orr.

Ideia hori, argazkiari buruzko gogoetan, balioespen positibo edo negatibo batera eraman izan da sarri.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 170. orr.

Zientziaren askatasun akademikoak eskatzen du balioespen etiko edo erlijiosoetatik menpegabea izatea.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 78. orr.

Balioespen konkretu batzuetan bat datoz, eta premisetan batere ados egon gabe egiten dute hori.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 103. orr.

Bidaietan amarekin museoetara joaten zen eta antzinako margolariei baizik ez zien ematen nolabaiteko balioespena, Goyari eta Tizianori esaterako, mundu guztian onetsiak baitziren.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 73. orr.

Nahiz eta egoera ez izan oso ona, kofradietako presidenteentzat ere goizegi da amore emateko, eta baita behin betiko balioespenak egiteko ere.  Berria - Ekonomia   2006-03-15

3 (hitz elkartuetan)

Juan Jose Mujika Gipuzkoako Fiskalitateko diputatuak azpimarratu du 2002ko katastro balioespenak ikusirik, emaitzak «zentzugabeak» direla.  Berria - Ekonomia   2004-07-16


balioeste iz balioespena.

Eskualde osoan bultzatu zen truke-tasen balioeste gehiegizkoari esker [...] industria-inbertsioen kostuak murriztu ahal izan ziren, baina horrek industria-esportazioen garapena galarazi zuen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 117. orr.

Nabarmentze eta balioeste arbitrario eta berariazko horrek are ageriagoan uzten du ertz horiek irudia markoz kanpokotik bereizteko balio dutela.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 149. orr.

Aditu horiek artikuluan esaten direnen zuzentasuna aztertzen dute, baina balioeste-prozesuaren oinarrian ikertzaileekiko konfiantza dago.  Berria - Gaiak   2006-01-19

Artikuluen balioeste-prozesua perfektua ez, baina orain arte topatu duten onena dela.  Berria - Gaiak   2006-01-19


balioetsi, balioets, balioesten (85 agerraldi, 28 liburu eta 12 artikulutan; ETCn 3.056 agerraldi) 1 du ad balioa finkatu, balioa eman. ik baloratu.

Zientzia azaltzeko dago, ez balioesteko.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 78. orr.

Teoriaz, hipotesiz eta kalkuluz baliaturik eraikitzen ditu fisikak bere irudikapenak, eta gero balioesten da haiek "errealitate"arekin duten erlazioa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 100. orr.

Nolatan balioetsi, aldian-aldian, guztiz ezin igarrizkoa den bilakaera baten urratsak?  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 26. orr.

Bere tresnak atera kutxatilatik, eta irudiaren inguruan lauki bat marraztu zuen gero, begiak zimurturik, lortutako efektua balioesteko.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 37. orr.

Praktikan denok geure konbentzimenduen "ebidentziatik", hots, "barruak" agindu bezala balioesten dugu eta jokatzen dugu.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 26. orr.

Hidraulikako adituak badaki balioesten gorputzak fluidoak zirkularazteko eta kontserbatzeko dituen sistema burutsuak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 47. orr.

Arnheimek gauza segurutzat ematen du badakigula "abstrakzio maila" bat balioesten; hori ez da, ordea, beti gauza segurua (zirkulua, adibidez, munduko gauza bat da, ala abstrakzio matematikoa da?).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 76. orr.

Hortaz, ezjakinak bere jitearen arabera balioetsiko du nornahiri egin dion faborea eta fabore egin dion pertsonak gutiesten duela ikusten baldin badu, bera tristatuko da.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 503. orr.

Igurikitzen dut Volanges ttipiarekin izan dudan abentura bera doi bat balioetsiko didatela, nahiz zuk ustez apalesten duzun.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 378. orr.

Ikusten badugu norbaitek, maitasunez, balioesten gaituela zuzen den baino gehiago, erraz loriatuko gara.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 469. orr.

Atzera begira, nola balioesten duzu azken sei urteotan Gobernuan egindakoa?  Berria - Mundua   2004-02-08

Belarriak soinu-garaiera balioesteko duen ahalmenak ere ez du parekorik animalien erreinuan, eta, horregatik, gizakiak dira animalia guztietan musikalenak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 107. orr.

-Bikain, bikain, balioetsi zuen Ruche jaunak, Maxek arratsaldean marraztua zuen irudiari erreparaturik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 161. orr.

Bereziki, ez dituzte zuzen balioetsi haren gizarte-ondorioak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 157. orr.

2 aintzat hartu. ik baloratu 3.

Hain gutxi balioesten duzu askatasuna?  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 135. orr.

Emakumeen eta gizonen lana ez da modu berean balioeste.  Berria - Harian   2005-05-28

Ororen gainetik, ordea, segurtasuna balioesten nuen nik, eta lanera deitzeak hori zuen ona: txarrenera jota ere [...] duintasuna gordetzeko behintzat, ez zitzaidala aitzakiarik faltako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 182. orr.

Berpizkundean Euklideren geometria balioesten zen bezala, pintura modernoak espazioaren ikusmolde "topologikoago" bat irudikatzeko joera izango du.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 206. orr.

Zentzu zabalagoan, koadratzeak, irudikatua balioetsiz edo gutxietsiz, arreta lehen planoan erakutsiari jarraraziz, eta abar, irudikatzen denari buruzko iritzi bat islatzea eragiten duen guztiari ere badagokiola.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 148. orr.

Zuk, arrazoi osoz, oso balioesten dituzun dohain pertsonalez den bezanbatean, hain segur ere alde horretarik Gercourt jaunak ez du zer liskarturik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 338. orr.

Haren jantzi guztiak, maitasunez eta trebetasunez sortu eta egin zituen jantzi guztiak ikustea, mirestea eta balioestea.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 76. orr.

Hori hala bada, gizakia ez badute egin duenagatik soilik balioesten, egin nahi zuena ere aintzat hartzen bada, orduan... orduan martirien argi-koroaren mereziduna zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 64. orr.


balioez (orobat balioeza) iz baliorik eza. ik baliogabetasun.

Ezagutza ororen balio edo balioezaren frogarria a priori eman beharko bailuke.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 38. orr.

Izan ere, balio edo balioeza moralari buruzko judizio oro ideia horren bitartez besterik ez da ahalgarria.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 145. orr.

Akusatu [...: beste norbaiten errua edo balioeza baieztatu; gehienetan geure burua zuritzeko hari egindako kalteagatik.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 27. orr.

Objekzio kritikoak esakunea bere balio edo balioezan ukitugabe uzten duenez eta froga soilik ukatzen duenez gero, orduan ez du objektua hobeto ezagutzerik behar edo bere ezagutza hobearen asmorik izan behar.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 171. orr.


baliogabe 1 izond baliorik ez duena.

Herriko bizitzan ez zegoen objektu baliogaberik: guztiek zuten eginbehar garrantzitsu bat.  Berria - Kultura   2004-03-26

ERCk boto baliogabea eskatuko du ekaineko erreferendumean.  Berria - Mundua   2006-04-28

Boz baliogabea nabarmen handituko litzateke, %0,7tik %4,5era.  Berria - Euskal Herria   2004-02-28

Mihimen puntak erretzen akitzen zenean, etzaten zen, burdina herdoilduzko baserriko lanabes baliogabeetan bizkarra emanez.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 17. orr.

Sasietan sortzen diren fruitu bitxi eta baliogabeen usaina.  Berria - Kultura   2006-03-02

Egiazko pozbideak baztertuz, gauza arin eta baliogabeen artean askatasun hutsalaren eremuetan galdurik ibiltzeak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 248. orr.

Paperen saskia orri zimurrez, jarraitasunik gabeko saiakerez, alde guztietatik emendatutako zirriborroez beterik gelditu zen, egun oso bateko estilo eta gramatika-ahaleginen hondakin baliogabeak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 123. orr.

Denbora saltatu egin nahi zuen, joate hori egintza hutsa, baliogabea iruditzen zitzaion eta, pelikuletan bezala, abiadura handiagoz gastatu nahi zuen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 131. orr.

Ia bertan duzue egundoko arkitekturarik ikaragarriena eta baliogabeena.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 231. orr.

Aralarrek zuri bozkatu zuen, eta Ezker Abertzalea taldeko beste zazpiek demokrazia eta bakea idatzi zuten botopaperean, eta baliogabeen zakura joan ziren.  Berria - Harian   2005-06-23

· Eta hori guztia pentsatu zuen Andreasek bere paper harrez gero baliogabeak begi aurrean zituela.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 43. orr.

2 (predikatu gisa)

Berez baliogabeko edo neutralak diren polaritateak ere, balioz kargatzen ditugu: arra/emea, handia/txikia, zuria/beltza, eta bietako bat polo negatiboa bihurtzen dugu.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 74. orr.

Halatan, nork bere afektuaren arabera erabakitzen du gauza bat ona edo gaitza dela, baliagarria edo baliogabea.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 305. orr.

Auzitegi Nazionalaren sententziak argi eta garbi erran zuen proiektua baliogabea zela.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 40. orr.

Aurreko itun bat baliogabetzen duen geroko ituna baliogabea da.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 75. orr.

Baliotsu dena baliogabe denetik bereizten baduzu, hitz egingo dut zure bitartez aurrerantzean ere.  Elizen arteko biblia   Jr 15,19

Teoria bat, beste edozein bezain baliozkoa edo baliogabea, narratibari buruz.  Berria - Kultura   2006-03-21

Munduak baliogabetzat eta mesprezagarritzat duena, munduaren begitan ezerez dena aukeratu du Jainkoak, zerbait direla uste dutenak ezerezteko.  Elizen arteko biblia   1 Ko 1,28

24 urtean, 113 borroka egin ditu: 105 irabazi ditu, bost galdu eta hiru baliogabe jo dituzte.  Berria - Kirola   2004-05-22

Espainiako Auzitegi Nazionalak legez kanpokotzat eta baliogabetzat jo zuen Itoitz 1995. urtean.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 25. orr.

Europako Itunari buruzko galdeketa batean ez daude hiru irtenbide besterik: ezezkoa, aldekoa eta zuria edo baliogabea.  Berria - Harian   2005-02-22

3 (adizlagun gisa) balio gabe.

Espainiako Gobernuak baliogabe utzi du Eusko Jaurlaritzak hauteskunde sindikalak ikuskatzearen aurka Auzitegi Konstituzionalean jarri zuen helegitea. Beraz, sinesmena dela eta, baliogabe uzten al dugu legea?  Berria - Ekonomia   2004-05-29

Hitzarmen hori baliogabe geratuko da bi urte barru.  Berria - Mundua   2006-01-26

Marko Antonino enperadorearen hitzaldiaren ondotik bildutako senatu-kontsultuak baliogabe deklaratu zituen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 166. orr.

Espainiako Auzitegi Konstituzionalak Aukera Guztiak plataforma baliogabe berrestea erabaki zuenean hartu zituen neurriok lehenago.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 183. orr.

Boz horiek baliogabe kondatu badira ere ofizialki, orotarat baziren ehun milaz goiti: 46.496 Gipuzkoan, 39.090 Bizkaian, 11.828 Nafarroan eta 6.477 Araban.  Herria   2004-03-18

4 baliogabeko izlag baliogabea.

105 lagunek txuri bozkatu zuten eta baliogabeko 23 boto egon ziren.  Berria - Ekonomia   2006-01-27

Abere gizendu, bildots eta baliozko gauza guztiei, ordea, barkatu egin zieten Saulek eta beronen giza taldeak; ez zituzten suntsitu nahi izan. Baliogabeko eta hutsal zirenak, berriz, suntsitu egin zituzten.  Elizen arteko biblia   1 Sm 15,9

Edozein delarik ere emaztearen botoa edo barau egiteko zin-hitza, senarrak bihurtzen du baliozko ala baliogabeko.  Elizen arteko biblia   Zen 30,14

Etorkin «baliagarriak» eta «baliogabekoak» izanen direla salatu duzue.  Berria - Harian   2006-02-10

Mundu honek gorrotagarri eta baliogabeko jotzen duen ontasunak Jainkoaren begia urrean bakarrik duela merezimendu  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 31. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baliogabe denetik bereizten (3); baliogabe utzi (3); baliogabe uzten (5); baliogabea da (9); baliogabea dela (8); baliogabea izango (3); baliogabea zela (4); boto baliogabe (3)

baliogabeak zirela (3); baliogabekotzat jo (3); boto baliogabea (18); boto baliogabeak (3); boto baliogabearen (9); boto baliogabeen (4); botoa baliogabea (3); boz baliogabea (3); eta baliogabeen (5); eta baliogabeko (3); ituna baliogabea da (3); itunak baliogabeak (3)


baliogabeki adlag baliorik gabe.

Bidean geratu dira zenbait proposamen: kaleratzeak arrazoitzeko arrazoi ekonomikoak hedatzea, epaileek baliogabeki kaleratutakoek enpresan berriro hartzea behartu ahal izatea eta enpresa handiei izenik gabeko curriculum vitaeak bidali ahal izatea.  Berria - Ekonomia   2004-12-08


baliogabetasun iz baliogabea denaren nolakotasuna.

Eurena, marko horren «baliogabetasuna eta ustelkeria islatzen duen belaunaldia» dela gaineratu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-11-19

Fiskalak Carmen Lopezen lekukotzaren baliogabetasuna eskatu zuen, bere deklarazioak Stockholmeko sindromearen eraginez eginak zirelakoan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 226. orr.

Itun zaharraren baliogabetasuna.  Elizen arteko biblia   Heb 8,7 tit

Auschwitz-en ondorengo poesiaren baliogabetasunaz Adornok esan zuena ere ez da orijinala.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 38. orr.

Noraren aitak ez zuen, ordea, sosen baliogabetasuna sekula onartu.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 56. orr.


baliogabetsi, balioets, balioesten du ad baliogabetzak jo.

1945eko urtarrilaren 26an, SSek Volkssturm-era destinatu zuten, hots, baliogabetsi, agure eta haurrez osaturiko armadamodura, sobietarrei aurrerabidea eragozteko bildu baitzen tarrapataka gudaroste hori.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 290. orr.


baliogabetu, baliogabe(tu), baliogabetzen (orobat baliagabetu g.er.) da/du ad balioa galdu edo kendu, baliogabe bihurtu.

Baliogabetu egin du legea bere agindu eta arauekin.  Elizen arteko biblia   Ef 2,15

Bertan behera utzitako arau fiskal bat baliogabetu du Gorenak.  Berria - Ekonomia   2004-12-15

Aurreko itun bat baliogabetzen duen geroko ituna baliogabea da.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 75. orr.

Dosierra baliogabetzeko elementurik ez zutela dio Mendiburuk.  Berria - Euskal Herria   2006-01-04

Salaberriari ezarritako zigorra baliogabetu du Auzitegi Gorenak.  Berria - Euskal Herria   2004-12-24

Beglesko ezkontza baliogabetzea galdegin du Bordeleko Fiskaltzak.  Berria - Gaiak   2004-06-09

Irkutskera joateko baimena zeukan, inondik ere, baina dekretua zehatza zen, aurrez emandako baimen guztiak baliogabetzen zituen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 102. orr.

Juduen pasaporteak baliogabetu zituzteneko garaia zen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 82. orr.

Azkar gorde duk txekea patrikan, baina azkarrago baliogabetuko diat nik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 112. orr.

Orain ere, Iruñeko Hauteskunde Batzordeak baliogabetu ditu zazpi zerrenda, debekatutako ezker abertzale alderdieri sobera josiak iduritu zaizkiolako.  Herria   2003-03-10

Justiziak adimena ez ezik sentimena ere eskatzen zuenez, iruditzen omen zitzaion justiziarako erabat baliogabetu zuela zauri hark.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 277. orr.

Agindu beza idatziz, Hamedataren seme eta Agagen jatorriko Hamanek, asmo maltzurrez, erreinuko eskualde guztietan bizi diren juduak oro hondatzearren, emaniko gutunak baliogabe ditzaten.  Elizen arteko biblia   Est 8,5

Banketxeko helbideratze guztiak baliogabetu zizkidan.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 98. orr.

Horrek erran nahi du urtegiaren proiektua betiko baliogabetua dagoela.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 42. orr.

Pentsalari horiek, dena dela, harrituta zeuden gizartean nagusi zen botere banaketaren desberdintasunaren aurrean, horrek, itxuraz, baliogabetzen baitu legearen nagusigoaren printzipioa.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 16. orr.

Kiev hiriburuan egin zen ezohiko bileran eta horietatik 307k eskatu zuten, hain zuzen ere, joan den azaroaren 21ean egindako bozketa baliogabetuta izan dadin.  Berria - Mundua   2004-11-28

Salaberriari ezarritako zigorra baliogabetu du Auzitegi Gorenak.  Berria - Euskal Herria   2004-12-24

Janukovitxek joan den igandean egin zuten bozen bigarren txanda baliogabetzeko eskatu zuen.  Berria - Mundua   2004-12-31

Epaileak kaleratzeak baliogabetu ditu azken egunetan.  Berria - Ekonomia   2004-07-10

Hitzak baliogabetu ere egiten dira.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 101. orr.

Mexiko eta Peru konkistatu zituztenean, espainiarrek alde batera utzi zituzten aberastasun naturalak, eta zeinu-aberastasunak hartu zituzten, berez baliogabetzen zirenak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 62. orr.

Telebistari begira daudenak oihu batean hasi dira baliogabetutako gol baten kontura.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 125. orr.


baliogabetzaile izond baliogabetzen duena.

Egungo korronte amerikar baliogabetzaile orokorraren aurka, ostalaritzako profesional onak ere orain arte baino hobeki prestatu beharko dira kultura orokorrean, "aitortu" zaien jainko-plaza horretatik gertuago lasai egon daitezen.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 61. orr.


baliogabetze iz balioa galtzea edo kentzea, baliogabe bihurtzea.

Virgilen erantzuna, onez onekoa, itsu gisa portatzea edo are itsu bihurtzea izaten zen: haren egoaren parte baten baliogabetze edo atzera-pausoa; identitate-uko txikitzaile eta ezereztailea, alegia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 145. orr.

1930eko hamarraldiko Latino Amerikako zor-tituluen baliogabetze masiboaren ondoren [...] finantzaketa modu berri bat etorri zen 1970eko hamarraldian, hartzekodunentzat askoz seguruagoa zena: tasa indexatutako banku-kreditu sindikatuak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 113. orr.

Izan ere, merkatuak balio nominalaz behetiko prezioa ematen zien kredituei [...] eta herrialde zordunek bazuten beren zorren baliogabetzea eskatzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 154. orr.

Hirugarren argudioaren arabera, Estatu Batuen kanpoko defizita ez bazen dolarraren baliogabetze kontrolatu baten bitartez jaisten, Baliogabetzearen eta ilegalizazioen arazoa ez da ezker abertzalearena soilik, euskal gizarte osoarena baizik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 167. orr.

Auzitegi Konstituzionalak gauerdian ez zuen oraindik AGren baliogabetzeari buruzko erabakirik hartu.  Berria - Harian   2005-04-01

Batasunaren legez kanporatzearen ondoren ere, 2003ko maiatzeko bozetan, AuBren eta herri plataformen zerrenden baliogabetzeari erabateko sostengua eman zion Zapateroren alderdiak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-04

Bizkaiko Arrigorriaga herrian, esaterako, baliogabetzearekiko desadostasuna erakusteko elkarretaratzea egin zuten udaletxearen aurrean.  Berria - Euskal Herria   2004-05-29


baliogabetzearren adlag baliogabetzeko.

Edozein ikasle hasiberriren iritziz ere absurdotasun nabarmena darion ergelkeria bat baliogabetzearren.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 160. orr.


baliogarri ik baliagarri.

baliogarritasun ik baliagarritasun.

baliogutxitu pred balioa gutxitu.

Egiaz, gauza horiek neurri batean gugan sumatu bagenitu ere, gure hitzak, eguneroko gauza arruntetarako erabiltzeagatik baliogutxituak ditugunak, ez lirateke gauza izango halako gauza miragarriak adierazteko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 406. orr.


baliokide (orobat balio-kide g.er.) 1 izond/iz balio berekoa dena.

Italierazko zein piamonterazko hitz baliokideekin erkarturik, [...].  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 26. orr.

Baina "mutilzahar" terminoaren ordez "gizonezko ez-ezkondua" esaldi baliokidea jartzen badugu, honako hau geratzen zaigu: [...].  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 111. orr.

Energia modu eraginkorrean erabiltzeko aurrera eramango duten programaren bidez, urtean petrolioaren 975.000 tona baliokide (ptb) aurreztea espero du Jaurlaritzak.  Berria - Ekonomia   2004-12-29

Sakontasunari eta espazioari dagokienez, arautzat eman daiteke adierazle estatiko guztiek dituztela adierazle dinamiko baliokideak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 43. orr.

Bi formulak baliokideak badira, semantikoki propietate berdinak izango dituzte.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 145. orr.

Inoiz baino argiago ageri da desberdinak -beste edozein espezietako arrak eta emeak bezala-, baina baliokideak garena, hau da, balio bera daukaguna.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 53. orr.

Txinatar bolazko kalkulagailuen baliokidea zen abakoa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 281. orr.

Klase ertaina ere, legelari eta beste profesional batzuek osatua, behar zen, erregimentuko ofizialen baliokide gisa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 85. orr.

Bi "testamentuei" dagokienez, grekoz diathêkai deitzen zitzaien eta latinez testamenta, tresna legal edo itunen baliokidetzat hartzen baitziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 130. orr.

Izen ezinago arrunta da Alemanian Müller, Italian Molinari bezala, elkarren baliokide doi baitira deiturok.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 280. orr.

Koadratzea, beraz, markoaren eginkizuna da, haren mugikortasuna, bere baliokidea duen leihoaren lerratze etengabea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 146. orr.

Versta: Errusiako luzera-neurri antzinakoa (1.067 metroren baliokidea).  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 33. orr.

Pud: Errusiako pisu-neurri antzinakoa (16,3 kilogramoren baliokidea).  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 80. orr.

Anega: ale edukiera neurria, hamabi lakariren baliokidea.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 71. orr.

LH II mailako titulua, batxiler titulua edo baliokidea.  Berria - Euskal Herria   2006-03-01

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Gauza ederra litzateke giltzurrun naturalaren tamaina bertsuko baliokide artifiziala izatea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 250. orr.

Etxeko sukaldearen baliokide funtzionala Internet izango da.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 14. orr.

Hitza aristokratikoa da, eta ez du baliokide xuxenik gure hizkuntzan.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 139. orr.

Erregimen sekularrarekiko burujabetasun orijinal horren indarrez [...] eliz egiturak bizirik iraun ahal izan zuen baliokide sekularra kolapsatu arren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 50. orr.

Liburuaren azkenean, forma horien guztien zerrenda agertzen da ingelesezko, frantsesezko eta gaztelaniazko baliokide usuenarekin.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 19. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baliokide den (4); baten baliokide (4); metroren baliokidea (3); operazio baliokideei dagokien (3)


baliokidetasun (orobat balio-kidetasun g.er.) 1 iz baliokidea denaren nolakotasuna. ik baliokidetza.

Ez al da onartu behar baliokidetasuna esaldiaren eta enuntziatuaren artean?  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 96. orr.

Hegemoniaren artikulazioak eta subertsioak ulertzeko, baliokidetasunaren edo ekibalentziaren logika da harreman oinarrizkoa.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 90. orr.

Ezin da esan baliokidetasunik dagoenik konstituzio baten edo testamentu baten edo errebelazio erlijioso baten testuaren eta eurak zehaztasunez [...] erreproduzitzen dituzten eskuizkribu edo inprimakien artean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 119. orr.

Bereizi behar da, beraz, hizkuntza analogiaren (edo itzulgarritasunaren), berberatasun logikoaren (edo baliokidetasunaren) eta enuntziazio-homogeneotasunaren artean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 166. orr.

Egindako ikasketen eta egungo lanaren arteko baliokidetasuna, berriz, %95ekoa da gizonezkoen kasuan, %85ekoa emakumeentzat.  Berria - Ekonomia   2004-07-23

Saussurek oso sendo [...] azaltzen du hizkuntza sistema guztien barnean gertatzen den terminoen arteko aurkakotasuna, hizkuntzaren osaketan agintzen duen baliokidetasun negatiboa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 12. orr.

Baliokidetasun faltsu hauen jokoan sartuta, erraza da nahi adina adibide asmatzea.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 160. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Ondoren, baliokidetasun-puntu modura ezaugarritzen dira: bateraezinak diren bi osagaiak modu berean eratzen dira eta arau berak abiapuntutzat hartuz.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 77. orr.

Hizkuntzalaritzan, ekonomia politikoan bezala, balioaren nozioaren aurrean gaude, eta bi zientzietan, hizkuntzalaritzan eta ekonomia politikoan alegia, hau dago: maila desberdinetako gauzen arteko baliokidetasun sistema bat.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 110. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arteko baliokidetasuna (3)


baliokidetu, baliokide(tu), baliokidetzen da/du ad baliokide bihurtu.

Gaur egun lanean ari da ziurtagiriok baliokidetu ahal izateko Administrazioan, Ertzaintzan, Osakidetzan eta irakaskuntzan.  Berria - Euskal Herria   2004-05-12

Aukera errazak egon behar direla batetik bestera igaroteko eta ibilbide batean ikasitakoa, beste ibilbidean baliokidetzeko aukera egon behar dela.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 97. orr.

Gainera, Europako beste unibertsitateek eskaintzen dituzten tituluekin baliokidetuko balira titulu horiek, Europa osorako balio ofiziala izango lukete lehenago edo beranduago.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 204. orr.


baliokidetza iz baliokidetasuna.

Halako batean, unerik ilunenean, baliokidetza moduko bat planteatu nuen neure bizitzaren eta lanaren artean, eta orain jadanik ez naiz bata eta bestea bereizteko gauza.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 192. orr.

Halako batean, unerik ilunenean, baliokidetza moduko bat planteatu nuen neure bizitzaren eta lanaren artean, eta orain jadanik ez naiz bata eta bestea bereizteko gauza.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 192. orr.

Txanponen gaur egungo egoeran baliokidetza, gutxi gorabehera, ezkutu bakoitzeko berrogeita hamalau sos-erditan dago.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 76. orr.

Kuantifikatzaile unibertsal eta existentzialaren artean lehenago definitutako baliokidetza dagoela.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 148. orr.

Dena dela, hemen aurkeztu duguna baldintzatzailearen definizio klasikoa litzateke eta, nolabait, haren semantika konektatzaileen artean definitu ditugun baliokidetzek mugatzen dute.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 144. orr.

Semantikaren arloan bagaude, aldiz, aztertzen direnen artean honako hauek lirateke: asegarritasuna, egia, eredua, baliozkotasun logikoa, ondoriotasun semantikoa, baliokidetza semantikoa, etab.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 142. orr.


balioko izond balioa duena.

Ahari akasgabea eramango dio apaizari Jaunarentzat ordain-opari gisa, beste ordain-oparietarako erabilien baliokoa.  Elizen arteko biblia   Lb 5,25

Ikusi beharko da ea une horretan zerk emango duen sos-erdi gehiago Holandan, jenerotan emandako diruak ala dirutza horren balioko letra batek Holandaren gainean.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 76. orr.

Kerkorianek 661 milioi dolar balioko 7,6 milioi akzio saldu zituen.  Berria - Ekonomia   2004-08-24

Petrolioaren krisiek balioko trukeen egituran izan zuten eraginaren ondorioz, egonkortu egin zen ehuneko hori.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 60. orr.

Balioko gauzak kontatu zizkion Romanek.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 75. orr.

Davidek Israelgo buruzagi guztiak bilarazi zituen Jerusalemen: leinuburuak, erregearen zerbitzura zeuden gudari-taldeen buruzagiak [...] jauregiko funtzionarioak, gudari adoretsuak eta balioko gizonak.  Elizen arteko biblia   1 Kro 28,1

Lehen argudioa izan zen hamabi arrosaren eta bi arrosaren arteko diferentzia aritmetikoa dela, eta ez baliokoa.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 285. orr.

Museoei zuzendutako dirulaguntza da Gobernu Kontseiluak onartu duen azkena, 530.000 euroko baliokoa.  Berria - Kultura   2006-03-15


balios (583 agerraldi, 34 liburu eta 439 artikulutan –ia guztiak Herriakoak-; ETCn 2.019 agerraldi; orobat balioso g.er.) 1 izond baliotsua.

-Gizon baliosa haiz eta bistan duk erregeren faborea duala.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 56. orr.

Zoladura, murru eta artemurru denak atakatu dituzte, tximinia aitzineko harri baliosak eraman dituzte.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 31. orr.

Bospasei egunen buruan paper baliosa banuen, sakela barnenean sartu nuena, ostia kontsekratuak nauzkan untzi ttipiaren ondoan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 92. orr.

Hormona balios horri esker, oskorri gogorrenetan, fisikoki gutxienez, egokitzen zaigun tokian kausitzen gara, begiak idor eta aho zokoak lehor.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 171. orr.

Hein bat urrun behatuz behar ditugula begiratu gure ontasunak, hori da azkenean egun horietan zabaldu nahi den mezu baliosa.  Herria   2004-06-17

Lekukotasun balios bat emaiten dauku: hondamendiaren erdian, esperantza bizi!.  Herria   2005-12-29

Salmenten sosa SS-en moltsara zihoan, presoei kendu gauza balios guziak bezala.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 125. orr.

Bihotzetik eskerrak xehetasun balios batzuk ezagutarazi dizkidaten adiskideeri: [...].  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 6. orr.

Ahalkea larruari loturik zeramala iritzi zuen, doterik baliosena agian.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 69. orr.

Euskara altxor guziz baliosa dugula eta begiratu behar dena.  Herria   2004-01-01

Obra ederra eta baliosa zinez.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 11. orr.

Hara beraz tresna zinez balios bat.  Herria   2003-07-17

Zinez laguntza baliosa ekarri diguzu.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 26. orr.

Ilabete hunen 9 an Elkartetxean herriko etxeak moldaturik izan da biltzar bat biziki baliosa.  Herria   2003-01-21

Han ditut liburuak, ondasun baliosena.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 34. orr.

Naukan, zuhaitzetan ez bada handiena ere, intzaurra dela guzietan baliosena.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 144. orr.

Segur aski ere, zientzia da gizartearen historiako kultura eraikin politena, ederrena, baliosena.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 167. orr.

Annus utilis, urte baliosa, lehen bai lehen.  Herria   2001-01-11

2 (predikatu gisa)

Espainiari dinastia berri bat ematearen ideia, Europa, Frantzia eta zibilizazioari hain baliosa izanagatik, galgarria gertatu zitzaion Napoleoni, Luis XIV.ari gertatu zitzaion bezala.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 61. orr.

Zure artikuluak biziki baliosak dira.  Berria - Kultura   2004-04-13

ELAk ere ikusi du Txetx nolako pertsona baliosa den lanerako.  Berria - Euskal Herria   2004-11-28

Nire bizitza haren zorionari beharrezkoa izanen zaion bitartean, baliosa izanen zait, eta zorionekoa irudituko zait halaber.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 422. orr.

Zein baliosa den haatik zenbait aldiz gau iluna!  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 220. orr.

Aieru balkanikoaz erdara astokatzen zuen andereari gizonaren erantzuna ez zitzaion balios.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 286. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aintzinamendu balios (4); arras balios (3)

balios bat (36); balios baten (3); balios batzu (3); balios batzuen (3); balios eta (9); bizi balios bat (3)

ere balios (3); eta balios (17); gauza balios (6); gizon balios (3); laguntzaile balios (4); lan balios (6); liburu balios (6); liburu balios bat (4); mezu balios (3); obra balios (3); uros eta balios (5); urrats balios (4); xehetasun balios (4); zinez balios bat (3)

altxor baliosa (3); amatxi baliosa (4); arras baliosa (5)

baliosa da (11); baliosa dela (8); baliosa den (8); baliosa egiten (4); baliosa egiten du (3); baliosa eta (9); baliosa hori ere (4); baliosa izan (13); baliosa izan da (5); baliosa izan ditakeela (3); baliosa izanen (3)

bat baliosa (3); bat biziki baliosa (3); bat guziz baliosa (8); biziki baliosa (8); den baliosa (3); emazte baliosa (9); eta baliosa (8); ezinago baliosa (9); gauza baliosa (3); gizon baliosa (3); guziz baliosa (38); guziz baliosa dela (5); guziz baliosa izan (3); lagun baliosa (3); laguntza baliosa (5); lan baliosa (17); lekukotasun baliosa (4); ontasun guziz baliosa (3); sail baliosa (14); sail baliosa hori (3); sail guziz baliosa (3); tresna baliosa (4); urrats baliosa (3); zinez baliosa (3); zoin baliosa (6); zoin baliosa den (5)

aintzinamendu baliosak (3); argitasun baliosak (4)

baliosak dira (6); baliosak direla (4); baliosak ere (4); baliosak izan (3)

batzu guziz baliosak (3); biziki baliosak (3); eta baliosak (3); guziz baliosak (9); laguntza baliosak (3); lan baliosak (8)

bizi baliosaren (3); sail baliosaren (3)

lan baliosarentzat (3)

eta baliosari (3); lan baliosari (3)


balioski adlag probetxuz.

Dirurik ez, osperik ez, edertasunik ez, etxerik ez, larderiarik ez, herri honetan balioski susta nezakeen ahaidegorik ez, ezer ez.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 191. orr.

Euskara balioski laguntzeaz gain, txartel horrek bakotxari idek litzaiozke 300 saltokitan abantaila pollitak, erosketak egitearekin.  Herria   2004-11-25

Jakin dezala Herria-n egiten dituen artikulu batzu balioski baliatuak direla hemen Sustraiak-Erroak emaiten dituen kurtsoetan.  Herria   2001-10-04


balioso ik balios.

baliostasun iz baliosa denaren nolakotasuna.

Ibarrolaren 4 boteak eta 7 kintzeko lerro bat etziren aski horien berdintzeko, ez-eta Heguiabeheren baliostasun guzia ere.  Herria   2001-03-08

Holako lagunarekin bego gaineratekoa Frantxix bati, baliostasunez batetik eta bote batzu behar zen tenorean ondar hartan.  Herria   2003-07-10


baliostatu, baliosta, baioztatzen du ad balioetsi.

Kontzilioari jarraikiz, ekitaldi hunen helburua da Elizaren iragarpenaren alde ihardun duten taldeen lana baliostatzea eta lan horren premiatasuna erakustea.  Herria   2003-02-06


baliotasun 1 iz balioduna denaren nolakotasuna.

ea adimena ezagutza hauetara guztietara nola iristen den eta ea hauek zein hedapen, baliotasun eta baliagarritasun duten.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 33. orr.

Metaetikak ere bere teorien baliotasuna errealitatean erakutsi beharko du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 199. orr.

Turista agiriz sartu zen Estatu Batuetan eta haren baliotasuna bukatuz gero inolako paperik gabe bizi zen, Emigrazio Zerbitzuak eskua noiz botako zion beldurrez.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 13. orr.

Kontua da baliotasunaren logikak -utilitarismoarenak- oso gizarte materialista batera eraman gaituela.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 65. orr.

EAEko legeak dio erregistro horretan aurkeztuta dokumentuari baliotasuna emateko modu bat dela.  Berria - Harian   2005-02-04

Aldizkariek ez dute argitaratutako ikerketen baliotasuna egiaztatzen?  Berria - Gaiak   2006-01-19

Hemendik abiatuta ikusten da, beraz, arrazoimenaren erabilera espekulatiboan hipotesiek ez dutela baliotasunik berbaitango iritzi gisa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 265. orr.

Kategorien baliotasun objektiboa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 69. orr.

Halere, halako adigai bati baliotasun objektiboa esleitzeko (ahalgarritasun erreala, lehena logikoa baino ez baitzen) zerbait gehiago behar dut.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 285. orr.

Horregatik, halako judizioak baliotasun pribatua baino ez du eta ustea ezin da komunikatu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 275. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Esamolde horrekin a priori bat adierazi gura dut izango dena ez irizpenen baliotasun-baldintza, baizik eta enuntziatuen errealitate-baldintza.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 147. orr.

Hauek enuntziatuak dira onartzen ez direnak eta auzitan jartzen ez direnak eta, ondorioz, definitzen ez dutenak ez egien gorputzik ez baliotasun-arlorik.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 68. orr.

Enuntziatuen baliotasun-eremua berriro mugatzen den modua.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 69. orr.

Ardura tresna gisa erabilia zara, aitzur bat edo ordenadore baten antzera, eta pieza bat hausten zaizunean, baliotasun testa pasarazten dizute: barne zirkuituak erretzean zakartegi munizipalerako baizik ez zara on.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 162. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adigaien baliotasun (3); baliotasun objektiboa (35); baliotasun objektiboaren (3); baliotasun objektiborik (4); bere baliotasun (4); bere baliotasun objektiboa (3); beren baliotasun (4); beren baliotasun objektiboa (3); eta baliotasun (5); eta baliotasun objektiboa (3)

bere baliotasuna (3)

beren baliotasunaren (3)


baliotsu (291 agerraldi, 77 liburu eta 44 ; ETCn 2.907 agerraldi; artikulutan; orobat baliatsu g.er.) 1 izond balio handikoa, asko balio duena. ik baliozko; balios.

Hiri honetako bizilagunek bildutako ondasunak, gauza baliotsu guztiak eta Judako erregeen altxorrak ere etsaien esku utziko ditut.  Elizen arteko biblia   Jr 19,5

Gehienek, gauzaki baliotsuren bat etxetik hartuta, ihes egiten zuten.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 95. orr.

Emakume bat etorri zitzaion, hartzurizko ontzian ukendu baliotsua zekarrela.  Elizen arteko biblia   Mt 26,7

Harkaitzetan meazuloak eginez, mineral baliotsuak aurkitzen.  Elizen arteko biblia   Jb 28,10

Kalte larriak egin dizkiote zuhaitz zahar eta baliotsu bati.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 72. orr.

Era guztietako zur usaintsu, boli eta zur baliotsuzko tresnak.  Elizen arteko biblia   Ap 18,12

Liburuzainak ez zizkidanan etxera eramaten utzi hiru edizio zahar baliotsu.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 88. orr.

Ordain-sari bat handia eta baliotsua.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 138. orr.

Elikagai baliotsua baita glukosa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 193. orr.

Miragarria, benetan, Kristoren onberatasuna: gauza txikiak egiten dituztenei ondasun baliotsu eta bikainak ematen dizkie.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 283. orr.

Altxor baliotsuena barruan dago: 3.500 metro lineal informazio.  Berria - Kultura   2004-09-08

Testu poetikoak oso dokumentu baliotsuak dira ahoskera ezagutu ahal izateko.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 64. orr.

Somervell jaunaren lanaren zatirik baliotsuena jatorrizko hamar liburukien Laburpenaren azkeneko sintesia iruditzen zait.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 10. orr.

Gizarteak egin dezakeen ekintzarik baliotsuenetarikoa egiten ari gira: hizkuntza salbatzen.  Herria   2002-12-12

Oso babes baliotsua da infekzioaren aurka.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 242. orr.

Autodeterminazio eskubidea oinarri duen bake plan baliotsu bat utzi du oinordetzan.  Berria - Mundua   2004-06-13

Gizartean egitura sozio-ekonomikoan batez ere sartzea eta gehiago ematea lortu behar du, horretarako giza baliabide baliotsuak badituelako.  Berria - Harian   2005-02-25

Terrence-rentzat gourmet jaki zailak prestatuz ume bat egiten huts egin arren emazte baliotsua zela erakusteko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 329. orr.

Minutu baliotsuak galdu ditut.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 121. orr.

Gizon ezinago baliotsua zara, Nikolai Nikolaievitx!  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 189. orr.

L. musikari eta matematikari baliotsua izatera iritsi zatekeen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 223. orr.

Badaude aktore oso baliotsuak, eta kontatzeko istorio ugari dutenak.  Berria - Kultura   2004-03-06

Iraun zion bitartean, iraganeko oroitzapen ahaztuak ekarri zizkion gogora, oroitzapen baliotsu eta esanguratsuak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 171. orr.

2 (predikatu gisa)

Erabilgarria zen guztia, baliotsua zen guztia gurdietan kargatu eta herritik garraiatu zuten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 328. orr.

Etxe handi batean ez dira izaten urrezko eta zilarrezko ontziak bakarrik, bai eta zurezkoak eta buztinezkoak ere; batzuk baliotsuak dira, beste batzuk, berriz, arruntak.  Elizen arteko biblia   2 Tm 2,20

Baliotsu dena baliogabe denetik bereizten baduzu, hitz egingo dut zure bitartez aurrerantzean ere.  Elizen arteko biblia   Jr 15,19

Ezaugarri hauek baliotsuak izan daitezke, eta hala dira adierazpen kultural honen protagonistentzat.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 62. orr.

Erosi eta ez saldu benetan baliotsu direnak: zuhurtzia, heziketa eta adimena.  Elizen arteko biblia   EsZ 23,23

Brontze garbizko bi ontzi, urrea bezain baliotsuak.  Elizen arteko biblia   Esd 8,27

Zilarra baino baliotsuagoa den zuhurtzia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 187. orr.

Erdainkuntza baliotsua duzu, bai, baina legea betetzekotan.  Elizen arteko biblia   Erm 2,25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

altxor baliotsu (3); baliotsu bakarra (3); baliotsu bat (7); baliotsu eta (10); gauza baliotsu (6); guztiz baliotsu (3); ondasun baliotsu (3)

altxor baliotsua (5); baliotsua baita (3); baliotsua da (6); baliotsua izan (4); baliotsua zen (3); denbora baliotsua (4); eta baliotsua (8); guztiz baliotsua (3); ondare baliotsua (3); oso baliotsua (4)

askoz baliotsuago (4); baino baliotsuago (3)

baino baliotsuagoa (4)

baliotsuak dira (6); bezain baliotsuak (3); eta baliotsuak (4); gauza baliotsuak (4); oso baliotsuak (3)

odol baliotsuaz (3)

gauzarik baliotsuena (5)

baliotsuenetako bat da (3)


baliotu, balio(tu), baliotze du ad balioztatu.

Hala ere, ezkontza hura baliotzeko, Europako Giza Eskubideen Auzitegira jotzeko prest dagoela esan du.  Berria - Gaiak   2004-07-10

Kuhnek ikusmolde estandarraren oinarrizko epistemologia jartzen du auzitan: ez dago zimentarri unibertsal, abstraktu, denboraz kanpokorik, gizakien ezagutza-gogoak baliotzeko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 156. orr.


baliotxo iz adkor balioa.

Balioak kontzientzian daudela, edo balioak subjektuak ipini dituela, entzunez gero, guardian jartzen gara, gure betiko baliotxook ukatu edo deusbaliatu egin nahi dizkigutelakoan, eta baliotxookin gu geu.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 111. orr.

Eta intelektual kazetariren batzuen ofizioa bilakatu den (beti "besteen"!) baliotxo kuttun "erlatiboen" ikonoklasiak, "Argiaren" izenean eta "Boterearen" kazetetan, eta ausardia paregabeak (beti ahulenekin!), ez dute balio batzuen fanatismoa goritzeko eta besteen inbezilitatea laketzeko baino.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 204. orr.


baliotze iz balioztatzea.

Aitzitik, eta epistemologiatik at geratu nahi duen Zientziaren Soziologian ez bezala, Ikasketek aldarrikatzen dute ezagutza zientifikoaren produkzioa eta baliotzea ezagutza horren ekoizgunean identifika daitezkeen erlazioen azterketa enpirikoaren bidez bakarrik azal daitezkeela modu egokian.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 158. orr.


baliozko (158 agerraldi, 53 liburu eta 35 artikulutan; ETCn 3.968 agerraldi) izlag balio handikoa, asko balio duena. ik baliotsu; balios.

Nik banekien nire etxean ez zegoela baliozko dokumentu edota objekturik.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 65. orr.

Ehunetik gora etorri zitzaizkidan, bai, diru-gose denak, baina inork ez baliozko informazioarekin.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 263. orr.

Parekotasunen aldaketek trukeen baliozko balantzetan duten eragina motela izaten da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 169. orr.

"Zuek zoazten lekuan", esan digu "ez duzue baliozko gauzen beharrik izango".  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 81. orr.

Ezen gizakumea, poxpolua lez, baliozko ezer utzi gabe akabatzen baita.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 357. orr.

Pedagogiaren alderditik ere gauza nola den adierazteko oso formula baliozkoa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 157. orr.

Edozein delarik ere emaztearen botoa edo barau egiteko zin-hitza, senarrak bihurtzen du baliozko ala baliogabeko.  Elizen arteko biblia   Zen 30,14

Heriotza-zigorra ez da baliozkoa hiltzaileak sinatu arte.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 115. orr.

Beste batek du nire alde testigatzen, eta jakin badakit haren testigantza baliozkoa dena.  Elizen arteko biblia   Jn 5,32

Senarrak, horren berri jakitean, deus ere esaten ez badio, boto nahiz konpromezuak baliozkoak izango dira.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 45. orr.

Proposamenak erakundeetatik kanpo egitea ere ez zait baliozkoa iruditzen.  Berria - Euskal Herria   2004-11-12

Maimonen arabera, Aristoteles oso kontuz ibili zen eta ez zuen uste izan bere argudioak analitikoki baliozkoak zirenik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 17. orr.

Sistema formal bat zuzena bada, haren teoremak egia logikoak edo formula logikoki baliozkoak izango dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 142. orr.

Izan ere, botoa emateko eskubidea duten 1,7 milioi herritarretik %50ek baino gehiagok bozkatu behar dute emaitzak baliozkoak izateko, eta Shevardnadzeren ingurukoek boikoterako deia egin dute.  Berria - Mundua   2004-01-04

Horietatik 647 izan ziren baliozkoak, beraz, 324 bototan ezarri zen gehiengo absolutua.  Berria - Mundua   2004-07-21

Baliozkotzat jo dituen lekukoen %94k salatu dute torturatuak izan zirela.  Berria - Mundua   2004-11-30


baliozkotasun iz baliozkoa denaren nolakotasuna.

Dudazkoa da espekulazio horren baliozkotasuna.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 100. orr.

Materialen baliozkotasuna neurtzeko laborategiei eskatzen zaizkien baldintzak ere askoz ere zehatzagoak dira.  Berria - Gaiak   2004-07-28

Makina eraikitzen den bitartean, probak ere egin ahal izango ditu eraikuntzaren hainbat fasetan diseinuaren baliozkotasuna probatzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 266. orr.

Osotasuna lortu baino gehiago, ulergarritasuna eta arrazonamenduaren baliozkotasuna bilatuko ditugu.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 24. orr.

Argudioen baliozkotasuna argudioaren beraren formaren gain zegoela azpimarratu zuten eta, beraz, argudio-formen azterketan murgildu ziren.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 137. orr.

Bi goi arduradunek egun hartan hizpide izan zuten gaia zen grabaketek auzietan izan zezaketen baliozkotasuna.  Berria - Mundua   2006-03-14

Zein den horren arrazoizkotasuna eztabaidatu beharko dugu; eta arrazoizkotasun hori al den, aginduari baliozkotasun absolutua damaiona.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 44. orr.

Semantikaren arloan bagaude, aldiz, aztertzen direnen artean honako hauek lirateke: asegarritasuna, egia, eredua, baliozkotasun logikoa, ondoriotasun semantikoa, baliokidetza semantikoa, etab.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 142. orr.

Bestetik, frogei baliozkotasun itxura emango diete.  Berria - Harian   2005-02-24


baliozkotu, baliozko(tu), baliozkotzen du ad baliozkotzat eman, eskuarki irakasgaiez mintzatuz.

Ebazpenak baliorik gabe utzi du Valentziako Kultur Kontseilaritzaren agindu bat, katalaneko eta valentzierako tituluen baliozkotzea ukatzen zuena.  Berria - Mundua   2006-04-08

Eskola orduetatik kanpo katekesira doazen umeek erlijioa irakasgaia baliozkotuta daukatela esan diete Eliza katolikoak izendatutako irakasleek Bilboko ikastetxeren baten.  Berria - Harian   2005-09-17

Hizkuntza maila egiaztatu eta baliozkotzeko tresnak indarrean ezartzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-11-20

Unibertsitatean lizentzia ateratzerik lortu ez dutenek Lanbide Heziketara pasatu eta unibertsitatean gainditutako gaiak baliozkotzeko aukera izatea.  Berria - Euskal Herria   2004-11-13

Enuntziatuen azaleratze-baldintzetan egon daitezke egon ere [...] baztertzeak, mugak edo hutsuneak, zeintzuek euren erreferentziala ebakitzen duten, moduen sail bakarra baliozkotzen duten, koexistentzia taldeak zedarritzen eta ixten dituzten eta erabilera batzuk eragozten dituzten.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 128. orr.


baliozkotze iz baliozkotzat ematea, eskuarki irakasgaiez mintzatuz.

Presentzia-eremu honetan ezarritako harremanak egiaztapen esperimentalaren motakoak izan daitezke, baliozkotze logikoaren motakoak, errepikapen huts eta soilaren motakoak, [...].  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 67. orr.


balioztapen iz ebaluazioa; balioestea.

Balioztapen asko egin dira ikasketa plan berriei buruz, eta gehienak ezkorrak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 98. orr.

Artikoko izotz plaka %8 urtu da azken 30 urteotan, Artikoko Klima Aldaketaren Eraginaren Balioztapenaren (ACIA) arabera.  Berria - Gaiak   2004-11-11

Zuhaitz genealogikoa, kontabilitate-liburua, balantze komertzial baten balioztapenak enuntziatuak dira: non daude hor esaldiak?  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 96. orr.

Hemen datza, ordea, gure apriorizko arrazoimen-ezagutzaren lehen balioztapen hark zuen emaitzaren egiaren aurkako etsaminaren esperimentua.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 25. orr.

Bere balioa edo balioeza juzgatu eta balioztapen zuzena egin ahal izateko.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 38. orr.


balioztatu, baliozta, balioztatzen du ad ebaluatu; balioetsi; baliozkotu.

Irizpide desberdintasun nabariak daude ikerketa ebaluatu eta balioztatzeko orduan.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 122. orr.

Zientziak behaketak ematen dituen datuak balioztatzen ditu.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 170. orr.

Ikerketarako erabiltzen diren baliabideen neurriaren egokitasuna balioztatu nahi dugunean, ebaluatu nahi dugunean, ezinbestekoa gertatzen da inguruko gizarteetan gertatzen dena ere aintzat hartzea.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 128. orr.

Horrek Gomezek lortutako norma guztiak balioztatu ditu eta, beraz, titulua ekarri dio santurtziarrari.  Berria - Kirola   2004-11-10

Hainbat zehaztapen egin behar da hemen datu horiek era egokian balioztatzeko.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 113. orr.

Osaba apaiz batek San Agustinen koadro zahar bat utzi zidala, eta hura balioztatuko zidakeen adituren baten izena eskatzeko deitzen niola.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 183. orr.

Hemendik aurrera ez dugu inor giza ikuspegi hutsez balioztatuko; eta inoiz Kristo giza ikuspegiz balioztatu badugu, orain ez dugu hala egiten.  Elizen arteko biblia   2 Ko 5,16

Judizio singularra (judicium singulare) bere barneko baliotasunaren arabera ez ezik, oro har ezagutza den aldetik ere beste ezagutzekin alderatuz duen handitasunaren arabera balioztatzen baldin badut, orduan, hala ere, baliogarritasun orokorreko judizioetatik (judicia communia) ezberdintzen da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 61. orr.

Bizia oro har eta gizakia bereziki balioztatzeko gurak orobat islatzen du zeinen berezitzat jotzen den, zuzen-zuzenekotzat, biziaren eta mundua gobernatzen duten indarren arteko lotura.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 149. orr.

Gehiegizko bereizkuntza-grina arbuiatzeak ez gaitu eraman behar gauzen kokatzeak duen alderdi ona ez balioztatzera.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 85. orr.

Oposizioak esan zuen nazioarteko erakundeek emandako eta balioztatutako datuak onartuko zituela Harryren testamentua balioztatzeko izapide zaila hastekotan zen, eta hilabeteak igaroko ziren etxearen eskritura onuradunei eman aurretik.  Berria - Mundua   2004-08-17

Europako Batasunaren inplikazio sendoa dago, Metodo Alternatiboak Balioztatzeko Europako Zentroaren (ECVAM) bidez.  Berria - Gaiak   2004-10-24

Horretarako balioztatu egin behar da gure musika, eta Euskal Telebistak, komunikabideek edota disketxeek lan handia dute egiteko.  Berria - Kultura   2004-10-22

Erreformazaleen arteko zenbaitek uste dute Kontseilua saiatuko dela haien arteko banaketak eragiten, hautagaitza batzuk balioztatuz eta beste batzuk debekatuta mantenduz.  Berria - Mundua   2004-01-21

Hauteskundeen emaitzak balioztatzeko, lehenengo aldiz, ez da beharrezkoa izango parte-hartzea %50ekoa baino handiagoa izatea.  Berria - Mundua   2004-06-13


balioztatze iz ebaluatzea; balioestea.

Eraikin monumental baten balioztatzea.  Berria - Kultura   2004-11-10

Unibertsitateen jarduerari buruz ari garelarik, edozein balioztatzek edo proposamenek aintzat hartu behar duen eragile garrantzizkoenetako bat da unibertsitatearen diru iturriak aztertzearena.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 79. orr.

Hirugarren gai-zerrendaren hainbat ikasketak erakusten dutenez, zientzia ez da sistema sozial itxia, balioztatze sozial irekiek baldintzatzen baitituzte zientzialarien arteko transakzioak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 165. orr.

San Agustinen balioztatzearena aipatzeko tentazioa izan nuen arren, azkenean ausarta izan nintzen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 184. orr.

Batzordeko kideek jakinarazi zutenez, hilaren 18a eta 22a bitartean espero dute sinaduren balioztatze edo baliogabetze prozesua burutzea.  Berria - Mundua   2004-03-03


balisa ik baliza1.

balisatzaile ik balizatzaile.

balista ik balezta.

balistika iz jaurtigaien ibilbidea aztertzen duen zientzia.

Bi aurkikuntza horien bitatez, zientzia berri bat sortua zuen Tartagliak, balistika: jaurtigailuen mugimenduen zientzia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 292. orr.

Tartaglia, Galileo eta Newtonen urratsei jarraituz, kanoi-balen ibilbidea aztertzeari ekin zion, eta Europa osoko balistikan aditurik onenetarikoa bihurtu zen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 427. orr.

Balistikak ez du denborarik izan azterketarik egiteko, baina Lincolnek ahopeka esan didanez arma beretik atereak dira inguruan aurkitutako sei bala-zorroak.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 64. orr.

Hasieran, espazioarekin, balistikarekin eta proba nuklearrekin lotutako ekintzak zuzentzen zituen.  Berria - Gaiak   2004-09-03

Poliziaren balistika probak.  Berria - Kultura   2004-04-02


balistiko 1 izond balistikarena, balistikari dagokiona.

Adierazi zuenez, erabat baztertzekoa zen NATOren akats balistikoaren hipotesia.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 90. orr.

2 jaurtigaiez mintzatuz, ibilbide parabolikoa duena.

Siriako Armadak badaki gurekin alderatuta gutxiago dela, nahiz eta Israel osora iris daitezkeen misil balistikoak eduki.  Berria - Mundua   2004-08-14

Gurean, egongelan misil balistiko bat lehertzearen pareko izan zen albistea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 77. orr.

1999. urtean misil balistikoak garatzeko hitzarmena sinatu zuten bi herrialdeek defentsa sistema bateratu bat sustatzeko.  Berria - Harian   2005-04-16

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

misil balistikoak (5)


balitar izlag/iz Balikoa, Baliri dagokiona; Baliko herritarra.

Horrela Samoako tribu baten sexualitateaz mintza naiteke orokorki, edo balitarren karaktereaz, edo euskaldunen jarreraz heriotzaren aurrean, etab., euskaldunak eta balitarrak denak berdinak balira bezala.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 144. orr.


baliza1 (orobat balisa g.er.) 1 iz maleta.

Euskal Herritik atera baino lehen, baliza bat erosi nuen, han erosi nituen liburu eta diskak garraiatzeko.  Herria   2002-09-05

Mary Balester ikusi nuen kaian ibilki, zakuz eta balizaz hornitua.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 128. orr.

Tapa laranjako liburuxka bat hartu zuen balizaren zolatik.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 105. orr.

Han baititut ezarri balizak.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 14. orr.

Kalapita berak piztua zuen aurkarien berotzeko eta epailearen txistu zaluaz baliatu zen "baliza egiteko", erraiten den bezala.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 105. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Jar ezazu hor goian, baliza-sarean; jarriko duzu, maitea?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 90. orr.


baliza2 1 iz uretan igeri dagoen seinalea.

Pedreñak ere segundo andana galdu zuen, itxiegi sartu, eta baliza muturrarekin jo, eta maniobran istriborrera joan zirelako.  Berria - Kirola   2004-09-11

Orduko araudiak helmugaratzean balizaren eskuinetik sartzea eskatzen zuen.  Berria - Kirola   2004-07-31

Gerora jakin zen kanpoko balizak gaizki jarri zituztela.  Berria - Kirola   2004-07-31

2 (hitz elkartuetan)

ETAren eskuliburu bat, eskuko ordenagailu bat, baliza detektore bat eta 30.000 euro.  Berria - Euskal Herria   2004-06-18

Ontziak herenegun iluntzeko 20: 33ean hondoratze seinalea igorri zuen, bere baliza irratitik.  Berria - Mundua   2004-06-04


balizatzaile (corpusean balisatzaile soilik) iz balizez markatzen duena.

Mahasti, olibondo, almendrondoak eta, artetan, harrimuga balisatzaile bat; leku xoragarri hauetan ez dakit zer naizen, so egile ala argazkilari.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 66. orr.


balizko 1 izlag litzatekeenari baina ez denari dagokiona.

Balizko euskal estatu independentea izan liteke aitaren etxea, edo Ibarretxek proposatzen duen etxe adosatua.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 20. orr.

Gero, modurik naturalenean, balizko errotatik ziurtasunezko irinetara egin zuen jauzi.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 16. orr.

Garbi dago notario-idazkari alkimiazale hura alproja biribila zela, baina ez berak uste bezain abila, harrapatu egin baitzuten eskuak notario-paperetan zituela, balizko harri filosofalaren eraginez paperetan urrea ez baina bai beretzako dirua sortzen ari zela.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 56. orr.

Ahoz aho dabilen balizko bake prozesuaren hasieraz mintzatu zen Olano.  Berria - Harian   2005-12-11

Onartzen nuen denak ez direla heroi jaio, eta denak bera bezalakoak [...] liratekeen mundu bat eramateko modukoa litzatekeela, baina balizko mundu bat zela hori.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 293. orr.

Armendarizen esanetan, gatazkaren konponbiderako balizko prozesuan eragile direnen aurka ari dira bi estatuak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-10

Real Madrilen balizko krisiarekin ez naiz fidatzen.  Berria - Kirola   2004-09-21

Inspektorearen balizko tranpei erne, buruari etengabe bueltaka, aspaldiko pasadizoak gogoan: Matuteneko kartzela, besteak beste, eta Iñaki Aizpuru agertu zaizu irudimenean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 204. orr.

AEBen balizko inbasio baten mehatxua sumatzen du oraindik Ipar Koreak.  Berria - Mundua   2004-05-23

Balizko izurriari aurre egiteko birusaren kontrako botikak eta berrogeialdi sistema egokiak beharko direla gogorarazi dute.  Berria - Gaiak   2006-05-03

Adeccoren (%2,41) balizko kontabilitate iruzurra plazaratu ondoren, 80 liberan izandako akzioa 50 azpitik salerosi zen.  Berria - Ekonomia   2004-03-30

Beti aurkitzen zuen aitzakiaren bat bere ondora eramateko, balizko salmentak zirela edo ustezko bezero berriak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 45. orr.

Balizko hitzak dira, harik eta norbaitek paper batean jarri edo inoren aurrean esan arte.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 189. orr.

Eragin haren balizko indarra ilunegi adierazi zidan hemen hitzez hitz berriz esan ahal izateko.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 39. orr.

Herriko apeza salbu, inor ez zen Ttotteren balizko egoeraz kezkatzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 125. orr.

Bizitza espiritualak egunerokotasunarena ez den beste tempus bat eskatzen baldin badigu, utikan masokismoak! esaten ari zaigu modernitatea; utikan!, halaber, balizko denbora bat lehenestea liparraren kaltetan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 78. orr.

Idazleon beste harrokeriatxo bat izan ohi da gure obretako balizko loreek edo ustezko irainek izugarrizko oihartzuna izango dutela uste izatea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 25. orr.

Ekialde Hurbilean, azkenik, balizko petrolio-baliabide ustiatu gabeek europarren gutizia eragin zuten, eta baita amerikarrena ere.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 53. orr.

Azken urteetan izan dira balizko independentzia batek pentsio sistemarentzat ekarriko lukeen «galerari» buruzko ikerketa akademikoak.  Berria - Ekonomia   2004-03-11

Nahikoa izan zen balizko filokomunismoa egoztea.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 94. orr.

Merkatuaren balizko ontasunaren mito indartsua.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 72. orr.

Horrez gain, orubea salduz gero balizko irabaziak erdibana banatuko zituzten enpresak eta Udalak.  Berria - Ekonomia   2004-03-03

Euskaldunen berezitasun genetikoak: aplikazioak eta hizkuntzarekiko balizko loturak.  Herria   2005-04-07

Maizaren iritziz, eta ez zuen uste oker zebilenik, arazoaren gakoa ez zegoen balizko adarretan, senarraren desleialtasunak emakumearen kontu korrontean izan zezakeen eraginean baizik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 41. orr.

Judizio bat, beraz, orokortasun hertsian pentsatzen bada, h[au] d[a], balizko salbuespenik baimendu gabe, orduan ez da esperientziatik eratorria, baizik eta absolutuki a priori balio du.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 32. orr.

Imajinatu zuen bere balizko neskalaguna eta, halako batean, gaixotu egingo zela neska, eta egunak emango zituela nahiko gaixorik.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 34. orr.

Jendaurrean barregarri ez gertatzekotan, egoera biotako batean behar du balizko hizlariak: [...].  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 167. orr.

Gauzaina berehala ohartu zen balizko lapurra hilik zegoela eta, jantziek erakusten zutenez, musulmana zela.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 65. orr.

Ez dakit neure buruarentzat ari ote naizen, balizko irakurle urrunen baten itxaropenean idazten dudan, edo epaile jaunarentzat hasi ote naizen behar ezezagun eta estreinako honetan.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 9. orr.

-Balizko bi arrazoi daude, baina ez dakit zein den benetakoa.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 301. orr.

Pistola eskuetan izateak balizko edozein perili aurpegi emateko gertu ginela erakutsi gura zuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 178. orr.

Balizko perfekzioaren zain, inperfekzioa eta absurdua ditugu habitat naturalak.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 95. orr.

Horra hor nortasunaren balizko edo -gurean, historia besteek idatzi digutelako egundaino- ezinezko zutoinak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 7. orr.

Edonola ere den, eta nire balizko urrutiegi joan izanari buruz: subkontzienteak baditu hanka-sartze gisa mozorrotutako irtenbideak.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 43. orr.

Egiazkotasunaz atzendurik, gatozen egiantzekotasuna deritzan tranpa mortalera; balizko, baginako eta balirako mundura, hots, zientziara eta bere errealitatera, eta egin dezagun galdera ezina izangai bihurtzen duen beste era xume, arlote eta zientifiko honetan: zer da fotoia?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 44. orr.

2 (izenondo gisa)

Apezak eliztarrei xuxendu komentario balizkoa, malizios bezain inozenta: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 40. orr.

Irakurle balizkoari mezua erabat itxi gabe emango dio poetak, entzuleak bere irakurketan osa dezan.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 31. orr.

Etorkizun balizkoa iragan gisa agertuko zuten testuak.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 198. orr.

3 (predikatu gisa)

Hawkingek proposatzen dituen arrazoiak balizkoak dira eta ekuazioak oso teknikoak.  Berria - Gaiak   2004-07-23

Beherantz egin beste biderik ez dut eduki, Somorrostroko meategietan ebasten nituen dinamita kartutxoak balizkoak direlako.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 19. orr.

Mozkinak, ordea, balizkoak ziren, oso balizkoak gainera, Espainia ez baitzegoen bere kolonietako merkatuetan produktu britainiarrak sartzeko prest.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 231. orr.

Hargatik direla biribiltasun guztiak [...] ustezko eta balizko, haiek guztiak itzalaren baitan urturik eta ezabaturik akaba dezaketenez gero.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 51. orr.

Euskal Herria ere balizkoa baita eta haren hiriburua, zer esanik ez, are balizkoagoa.  Berria - Kultura   2004-11-28

Banekien halako kasuek, benetako nahiz balizkoek, ehunka urteetan zer pentsatua eman zietela filosofo eta psikologoei.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 120. orr.

4 (izen gisa)

Askoz egia handiagoa da gizon eta emakumeen arteko ehuneko edo portzentajeei, bakoitzaren gorputz balioei eta, oro har, oherako bidean uztar gintzakeen balizkoari begira genbiltzana.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 20. orr.

Baina izan, bada; balizkoa badeneko da bilakatzen.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 16. orr.

Nola da posible HBri Alderdien Legea aplikatzea eta bertan jasotako balizkoen arabera legez kanporatzea, jakina denean Herri Batasunaren jarduera Alderdien Legea onartu baino askoz lehenago eten zela?  Berria - Euskal Herria   2004-07-22

Ni neu, ostera, anaien arteko lehiari eta Basurtokoaren balizkoei barik, Mihurubikoarekin egoteko paradari begira egona nintzenez, huraxe nuen, Mateoren gorpua uretara jaurti genuenez geroztik, harekin berba egiteko lehenengo abagunea.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 205. orr.

5 balizkoan adlag

Balizkoan arrotz higatuko zela Euskal Herriko bere xokoan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 44. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

balizko akordio (3); balizko akordioa (3); balizko akordioak (3); balizko aldaketa (3); balizko arazoak saihesteko (3); balizko bake (10); balizko bake prozesuan (3); balizko berdinketa (5); balizko delituak (3); balizko edozein (3); balizko elkarrizketa (3); balizko erosteko (3); balizko esku (6); balizko esku hartzea (4); balizko euskal (7); balizko heriotza (3); balizko herri (6); balizko herri galdeketa (3); balizko hiru (3); balizko irabaziak (3); balizko irakurle (5); balizko prozesu (7); balizko su (5)

baten balizko (3); bere balizko (6); etaren balizko (4); ez balizko (4); gure balizko (4); haien balizko (4); haren balizko (5); hori balizko (3); horien balizko (3); horren balizko (3); inspektorearen balizko (3); nire balizko (5)


balizkotasun iz balizkoa denaren nolakotasuna.

Beraz, Ttipiren ustezko mutil-lagunaresn izena idaztea, egitate horri balizkotasunaren estalkia erantzi eta biluz-biluzik agerian jartzearen parekoa izan zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 270. orr.


balkandar ik balkaniar.

balkaniar (9 agerraldi, liburu 1 eta 5 artikulutan; ETCn 41 agerraldi; orobat balkandar agerraldi 1 artikulu 1ean; ETCn 20 agerraldi) izlag Balkanetakoa, Balkanei dagokiena; Balkanetako herritarra. ik balkaniko.

Filmak AEBetako aireportu batean blokeatuta geratuko den bidaiari balkaniar baten istorioa kontatzen du.  Berria - Kultura   2004-09-01

Azkenik balkaniarrak bildu dira talde batera eta gainontzekoak bestera.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 130. orr.

Balkaniarrak Europako beste guztien aurka.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 133. orr.

Kroaziarrak gogor hasi ziren eta bigarren minuturako Rossori egindako penalti inozo batek hegoak eman zizikien balkaniarraei.  Berria - Kirola   2004-06-18

Balkaniarrak muskulu bikian mina sumatu zuen igandean.  Berria - Kirola   2004-12-22

Bilbo Basketekin fitxatuko balu, Majstorovic balkaniarraren osagarria izanen litzateke Rancik.  Berria - Kirola   2006-02-07

Balkandarrek ondo ezagutzen dituzte derbiak, asko jokatzen dituztelako eta baita Scottek ere.  Berria - Kirola   2006-01-21


balkaniko (3 agerraldi, 2 liburu eta artikulu 1ean; ETCn 56 agerraldi) izlag Balkanetakoa, Balkanei dagokiena. ik balkaniar.

Aieru balkanikoaz erdara astokatzen zuen andereari gizonaren erantzuna ez zitzaion balios.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 286. orr.

Nere kapela makurra, melodia berriekin osatutako kanta da, kutsu balkanikoa duena.  Berria - Kultura   2004-09-23

Zantarra iritzi nion Atenasi, balkanikoa, imajinatu ere ezin nuen egin nolako etxeetan bizi zen hango jendea, hiriska bat, ia herriska bat esango nuke, levantinoa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 199. orr.


balkanizazio 1 iz lurralde bat estatu txikietan zatitzea.

Balkanizazioa edo independentzia gerrak hasi ziren arte, sei errepublikak osatzen zuten Jugoslavia.  Berria - Harian   2006-03-12

Entzun al dio inork asteon Romano Prodiri esaten Europako Batasunaren barruan Gales edo Eskoziaren independentzia eskatzea onartezina dela, horrek balkanizazioaren arriskua dakarrela, borroka etnikoak?  Berria - Mundua   2004-04-18

Gertaeren joeraren britainiar behatzaile askok aurresan zuten Britainiar Inperioa erortzean azpikontinente osoaren "balkanizazioa" gertatuko zela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 187. orr.

2 irud/hed

Hizkuntzaren batasuna apurtu eta galdu egingo dela uste dute, "balkanizazioa" ekarriko digula.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 222. orr.


balkar iz Kaukasoko herri turkieradun bateko kidea.

Kontuan izan behar da bahitzaileak ez direla soilik ingushak; badira ere txetxeniarrak, dagestandarrak, kabardak eta balkarrak, osetiarrak...  Berria - Mundua   2004-09-03


balkoi (orobat balkoin g.er. eta balkon g.er.) 1 iz eraikuntza bateko hormako irekidura, leihoaren antzekoa baino solairuraino heltzen dena eta barandaduna, eskuarki aurrean irtengune hesitua duena.

Hiru solairu, lau leiho nagusi eta balkoi bana solairu bakoitzean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 380. orr.

Ez zen giza aztarnarik sumatzen leiho eta balkoietan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 24. orr.

Guardetxearen lehenengo estaiako balkoiaren parean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 36. orr.

'Biba komunismoa!' oihu egin zuen miliziano batek ukabila altxatuz kuartelaren balkoian.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 35. orr.

Plaza hustearekin bat, hustu zen udaletxeko balkoia.  Berria - Harian   2005-07-01

Maindirea zegoen gure etxeko balkoitik zintzilik.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 142. orr.

Balkoiko atea zeukaten bi emakumeek aurrez aurre, guztiz zabalik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 206. orr.

Balkoira igo ginen eskailera batetik.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 22. orr.

Jokalariak balkoira atera ziren, kanpoan zain ziren jarraitzaileei euren laguntza eskertzeko asmoz.  Berria - Kirola   2004-04-27

Banoa balkoira zigarro bat erretzera.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 64. orr.

Balkoiko ateak ireki zituen.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 82. orr.

Masaila balkoiko ateko beira hotzaren kontra jarririk, ilargiaren argia ikusten du.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 93. orr.

Hiru bandera zeuden balkoiko barandan zabalik.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 88. orr.

Iluntzean etxeratu, bere loreontziei begiratu bat egin, eta balkoiak ixten zituen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 123. orr.

Balkoi bateko baranda jausi zitzaidan gainera.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 86. orr.

Geranio gorri-gorriak balkoiko egur landuzko barandan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 157. orr.

Balkoi batera ematen zuten bi ate-leihoren aurrean, mahai bat zegoen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 69. orr.

Azpeitiko plazan, udaletxeko balkoitik bozgorailurik gabe aritzen ginen.  Berria - Kultura   2006-01-28

Herriko etxeko balkoitik Olentzerok bere azken agurra emanen die azken goxokiak eta iranjak banatuz haundi eta ttipier, koroek eginen duten kantaldiarekin bukatzeko.  Herria   2002-12-19

Hori entzunik, amak bere burua balkoitik behera bota du Herioren bila.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 88. orr.

Bere burua balkoi batetik behera botatzea nahiago duela dio, Alemaniako hautatzaile izatea baino.  Berria - Kirola   2004-06-30

Baionako Herriko Etxean sartu eta hango balkoitik pankarta handiak zintzilikatu zituzten.  Berria - Ekonomia   2004-06-16

Balkoitik behera txixa egitea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 24. orr.

Espainiako Errege-Etxearen izenean telefono deia jaso zuten eta udaletxearen bulegoaren balkoian eskegita duten Ikurrina kentzeko eskatu zieten.  Berria - Euskal Herria   2004-11-09

Aizarnan balkoian jotzen zuten, taldeko hirurak estu-estu hantxe jarrita.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 41. orr.

Pasaian beti ikusiko dituzu neskak lixiba egiten eta arropa idortzen; neskek erreketan garbitzen dute, arropak balkoietan idortzen dira.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 134. orr.

Balkoi bat zeukan leihateak, nola ez.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 72. orr.

Romeo eta Julietaren balkoiko eszenaren irudi bat zegoen han zintzilik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 277. orr.

2 (izenondo eta izenlagunetan)

Oinetxean, erdiko balkoi handiaren gainean, fundatzaileen armarria ageri zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 45. orr.

Itsasora ematen duen balkoi luze batean nago.  Berria - Harian   2005-04-05

Atari gainean balkoi zabal bat zuen, eta, kaletxo batera emanez, burdin hesi labratu bat.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 203. orr.

Balkoi txikiko leihoa zabalik zegoen, granadondoaren kimuak sartaldeko eguzkiaren urrezko hautsean blai ageri ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 282. orr.

Bere etxera igoarazi zuen, goizeko ordu biak arte eduki zuen han, balkoi estuan, merkatu nagusi urdinxkaren parean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 353. orr.

Korridore ilun estu batetik, balkoi beiraduna zuen egongela argitsu batera eraman ninduen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 115. orr.

Plaza bidegurutze goibel bat da, elizaren pareta batek zenbait burdin hesi hormaturekin, Udaletxeak bere balkoi irtenekin eta herriaren armarriak burutzen duen atetzar batekin, [...].  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 23. orr.

Etxe zahar-okitu, legendun, makurtuz osatutako sorta baten moduan ageri da Urbia, biltzen dituen harresi beltzaren gainetik egurrezko balkoi korrituak eta galeriak ateratzen direla.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 21. orr.

Ozta ditu balkoi suspendituko bi edo hiru etxe beltz.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 78. orr.

Etxe beltz, karrika estu, zurezko balkoi eta ate gotortuekin.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 77. orr.

Etxe bat erdi eroria pasatzen dute, burdinezko balkoi bat dilindan, etxe itxura badu halere.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 199. orr.

Balkoi kolonial zabaletako jendetzak gauero batetik bestera jaurtitzen dituen plastikozko koilareak atentzioa ematen dute.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 156. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mutilak eta gizasemeak oro (ni ezik) Itxura ederra amonak bere etxeko balkoi ertzean ezkutatuta zigarroa erretzen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 382. orr.

Hamaikatxo bider egin genuen Mundaka eta Bermeo artekoa, atzeko bagoiko balkoi moduko hartan, airea aske arnastuz.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 320. orr.

Goiko balkoi-erdi hartan kokaturik erreparatzen nituelarik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 382. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketa kopulatiboetan)

Karlisten etxeetako balkoi leihoetan bandera gorri-horiak agertu ziren,  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 79. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hernaniko karrika nagusia, dena erliebezko armarriek, bitxi-balkoiek, atari jaungoenekoek apaindua.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 175. orr.

Lehenengo solairuan ere, burdinazko bost zutabe trinkoren gainean pausatua, gain-balkoi gisa, bigarren eskudel luze batek ere egiten zuen jauregitxoaren inguru guztia.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 104. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketa kopulatiboetan)

Leiho-balkoietan arratsaldeari kolorea emanez, bioletak, ziklamenak, azaleak...  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 100. orr.

Emaztea galaietarik begiratzearren leiho-balkoiak burdin-sare sarriez, eta etxea ohointzatik begiratzearren borta burdinaje sendoz hornitzea, hauxe da Espainiako burges nobleen arrangura.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 203. orr.

7 irud/hed

Tiroketa izan baino minutu gutxi batzuk lehenago, bikote bat Errioxako Balkoira joan eta bertan geratu zela, tiroketa izan zen lekutik oso gertu.  Berria - Euskal Herria   2004-09-14

Itsas pasealekuko balkoi horietako batean nengoen, geriatrikotik irteten utzi baitidate, eta, kaio-kurrixkak entzunik, begiak jaso ditut.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 74. orr.

8 terraza.

Emakumeekin gosaltzea, tira, oporretan bai, salbuespen gisa, balkoi batean eta hola, baina hori bera ere ezin izan dut inoiz hiru aste baino luzaroagoan jasan, garbi esanda.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 136. orr.

Larunbat gauean Bar Miguel-eko balkoian herriko hainbat lagunekin izan genuen hitz-aspertua.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 139. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

balkoi bat (5); balkoi batean (5); balkoi batera (3); balkoi batetik (6); balkoi eta (5); balkoi hartan (3); balkoi luze (5); balkoi luzean (4); balkoi zabal (3); edo balkoi (3); ematen duen balkoi (3); etxeko balkoi (3)

aurreko balkoian (3); balkoian eskegita (3); balkoian ikurrina (3); bateko balkoian (3); etxeko balkoian (8); herriko etxeko balkoian (3); udaletxearen balkoian (4); udaletxeko balkoian (13)

balkoiko atea (6)

etxeko balkoinetik (3)

balkoira atera (17); balkoira atera zen (5); balkoira igo (8); balkoira igo zen (4); balkoira irten (11); balkoira joan (3); balkoitik balkoira (3); udaletxeko balkoira (5); udaletxeko balkoira igo (3)

azokako balkoitik (5); balkoitik balkoira (3); balkoitik behera (6); balkoitik bota (3); balkoitik zintzilik (4); etxeko balkoitik (9); herriko etxeko balkoitik (3); udaletxeko balkoitik (8)


balkoidun izond balkoia edo balkoiak dituena.

Eta "Sancti Spiritus" eliz unibertsitate zaharra, arrats epel batean ezagutua: aurrealdeko imajina ugariek eta dorre bikoitzak, bi estaitako klaustro balkoidun ederra, dena iruditu zitzaidan zoragarri.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 270. orr.

Etxe bat ageri da, harrizko etxe handi balkoiduna, ikusi batean Espainiaren armarritzat hartu dudan blasoi batekin.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 78. orr.

Karrika ilun batean sartu nintzen, etxe beltz handiek inguratua, denak harrizkoak, antzinako langintza erakusten zuten burdina trinkozko balkoidunak batzuk, besteak berriz gaitzeko armarriak zeuzkatenak gainerliebez fatxadaren erdian landuak. etxetik kalera iluntzean ere irten eta Zubietarantz joaten zen, eta Arianeren apartamentuaren balkoipetik pasatzen zen deitzen ausartu gabe.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 162. orr.


balkoin ik balkoi.

balkoipe iz balkoiaren azpialdea.

Eguerdian, eguzkiak itzal horizontaleko xingola zabalak erorarazten ditu teilape eta balkoipe guztietan, fatxaden zuritasuna handituz.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 135. orr.

Amaitu ziren korruak eta neskatxen balkoipeetako errondak, eta pobreen igandeetako dantza saloia ere itxi egin zuten.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 96. orr.

Soldaduak formazioan antolatu ziren eguzkipean, eta pelaioak ere han geunden balkoipean Juan Manuel Garaikoa hitzaldia ematen hasi zenean udaletxearen balkoi gainetik.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 104. orr.

Taberna pareko balkoipean babesturik, zigarro bat piztu nuen. Etxetik kalera iluntzean ere irten eta Zubietarantz joaten zen, eta Arianeren apartamentuaren balkoipetik pasatzen zen deitzen ausartu gabe.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 11. orr.


balkoiratu, balkoira(tu), balkoiratzen da ad balkoira joan.

Arratsaldean, berriz, Pello Oilarra balkoiratu zen, besagainean oilar beltza zeramala.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 85. orr.


balkoitxo 1 iz balkoi txikia.

Hantxe, haurtzaroan bezalaxe, eta halako balkoitxo baten gainean, kriseilu batez gau-ta-egun argitua, Donostiara etortzen ziren bisitari guztiek [...] "Aita Gure" batez bederen, gurtzen zuten gurutzea.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 37. orr.

Gain-gainean, "itsasargia", Farola alegia; baita lente jirakorra inguratzen duen burdinazko balkoitxoa ere.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 30. orr.

Neska gazte bat, garai bateko tranbiek atzeko aldean zeramaten balkoitxoan; kalean, agure ondo jantzi bat neskatxari begira.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 48. orr.

Larunbatean, geranioz beteriko balkoitxotik, erkin eta zurbil egiten zien eskuaz agur "scòla"tik irteten zen jendeari.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 32. orr.

Zenbat loretxo baxati panpin margoanitz, txinxilikario berde, balkoitxo koxkadun bakoitzetik exkegita.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 206. orr.

2 irud/hed

Neska gazte bat, garai bateko tranbiek atzeko aldean zeramaten balkoitxoan.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 48. orr.


balkon ik balkoi.

balle ik bale1.

ballet 1 iz ikuskizun mota, dantzaz eta pantomimaz osatua, eta musikaz lagundua; ikuskizuna egiten duen taldea; ikuskizunaren musika.

Antzerkia, balleta eta dantza.  Berria - Kultura   2006-03-24

Amyk eta biek irteera bat egin zuten, Eguberri aurreko astean, balleta ikustera.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 150. orr.

Operara eta balletera gonbidatzen gaitu lantzean behin.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 46. orr.

Egunero errepikatzen ziren keinu eta mugimenduekin, ballet baten koreografia edo erritu jakin baten pausoak balira bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 141. orr.

Bere alaba da, behiala eskolara, ballet-eko klaseetara, zirkura eta irristatze-pistara eraman ohi zuena.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 94. orr.

Malandainen balletean hiru dantzarik irudikatuko dute Don Juan.  Berria - Kultura   2006-02-17

Eserita dago atzealdeko patioan, jarrera ezegokian, balleteko dantzaria irudi, hankak atzera jarrita.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 115. orr.

Lucia Lakarra Municheko Opera Balleteko dantzari nagusia eta Iker Murillo Zuricheko Balleteko dantzari solista.  Berria - Kultura   2006-01-04

Donostiako Kursaalean egingo den ekitaldi nagusian Stuttgart Balleteko, Kubako Ballet Nazionaleko, Espainiako Compañia Nacional de Danzako hainbat dantzarik, Londresko Manory Quartet konpainiak, Maruxa Salas koreografoak eta Aukeran taldeak hartuko dute parte.  Berria - Kultura   2006-04-07

Manuel de Fallak idatzi zuen ballet hau.  Berria - Kultura   2004-08-25

2 (izenondo eta izenlgunekin)

Antza, emakumea ballet errusiar bateko partaidea zen eta gaur hemen bihar han ibiltzen zen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 67. orr.

Krematorium-eko gaseztatzeko dutxen aretoko leihatilatik beha nire lagunak itokarrean zoratzen hasten zirenean buldarari kolpeka paretetan aztarrika elkarri garrasika, ballet mutu batean, zyklon B enbatak orbelduta.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 129. orr.

Maiatzaren 16an Moldaviako Ballet Nazionalak eta Orkestra Sinfonikoak Giselle ballet klasikoa taularatuko dute Donostiako Kursaaleko auditoriumean.  Berria - Kultura   2006-04-08

Olga Clavel Madrilgo Ganberako Ballet Gaztearen lehen dantzaria da.  Berria - Kultura   2004-01-02

Bruselako Ballet Garaikidea zuzendu zuen.  Berria - Kultura   2006-02-03

3 (hitz elkartuetan)

9:15ean hasten naiz lanean, ordu eta erdiko ballet klasearekin.  Berria - Kirola   2004-06-16

Ballet pausoak entseatu dituzte beste batzuek.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 173. orr.

Geldiro-geldiro destolesten da, nagiak kenduz bezala, kartoizko kaxatik kanporatu eta ballet postura bat entseatu ondoren.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 156. orr.

Txilibrin Amerika osoa korridua zan, ballet dantzan eta alboka joten.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 87. orr.

4 irud/hed

Ez zekien pala airoski higitzen, arraunketaren balleta hausten zuen beti.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 216. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

balleteko dantzari (3); biarritz balletak (3); eiffmann ballet (3)


balneario (21 agerraldi, 7 liburu eta 5 artikulutan; ETCn 71 agerraldi) 1 iz bainu sendagarriak hartzeko prestaturiko etxea. ik bainuetxe.

Andorrako Caldea balnearioan egin genuen eta zinez gogoangarria gertatu zitzaidan egonaldia.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 134. orr.

Ikusia zegoen alferrik etorria zela, balnearioko bezeroak ez ziren bazkalostean mendiratzen.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 96. orr.

Portlandek hiru eguneko egonaldia egingo du Fiteroko balnearioan.  Berria - Kirola   2004-04-20

Diru laguntza horiek ardietsi dira balneario edo ur-hiri hitzarmen bati esker.  Herria   2003-11-13

2 (izenondo gisa)

Udan beren arima galtzen duten leku balneario horietarik bat gehiago.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 149. orr.

Sharm-el-Sheikh hiri balneario ezaguneko aireportutik doi-doi aireratuta zegoelarik.  Berria - Mundua   2004-01-04


baloi (orobat baloin g.er. eta balon g.er.) 1 iz pilota handia, airez betea gehienetan, hainbat kiroletan erabiltzen dena.

Baloi bat puztu eta puztu, eta azkenean lehertzen denean bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 34. orr.

Txikitan hemen ibiltzen zineten mutil guztiak futbolean, eta baloiak maldan behera alde egiten zizuenean ni joaten nintzen korrika haren bila.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 181. orr.

Nik ere futbola festa bihurtzen nuen baloia hanketan nuenean.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 237. orr.

Errugbian bezala: jo ostikoa, eta jarraitu baloiari.  Berria - Harian   2006-01-07

Atezaina lurrean dago etzanda, baloiari bularraren pean eusten diola.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 101. orr.

Coirak baloi bat lapurtu, Edu Alonsori maisuki bidali, hark baloia erdiratu, Ivan Alonsok buruz utzi eta Vuckok baloia sareetara bidali zuen.  Berria - Kirola   2004-02-06

Hiru pase bizkor nahikoa izan ziren Smertinek, area ertzetik boleaz baloia sareetara bidali zezan.  Berria - Kirola   2004-09-30

Eskuin hegaletik jasotako zentro bat izan zen, berak ezker boleaz errematatu zuena, baloia sareetara bidaliz.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 7. orr.

Baloia hartu zuen, atzelari bat gainditu, beste bati baloia hankartetik pasatu eta gero, atezainak orkatilatik heldu ote zion ziur ez bazegoen ere, lurrera jausi zen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 38. orr.

Baloi guztiak luzean jokatzen ditugu.  Berria - Kirola   2006-03-28

Baloia datorren moduan joz gero harmailetara bota dezakezu.  Berria - Kirola   2004-01-14

Karpinek 83. minutuan baloia langara bidali zuen.  Berria - Kirola   2004-02-26

Laugarren minutuan baloia langa gainetik bidali zuen.  Berria - Kirola   2004-02-13

3-0: Gurpegik, baloia harrotuz (77. min.).  Berria - Kirola   2004-12-23

Nik, baloia lurrean jarri eta efektu izugarria emanez, angelutik sartu nuen larruzko esfera.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 58. orr.

Porteriatik hamaika pauso kontatu eta Emiliok baloia lurrean jarri zuen astiro.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 150. orr.

Behar adina baloi irabazi eta etekin aparta atera zioten erasoari.  Berria - Kirola   2004-02-08

Erdilariaren bitartez, baloia eskuratu nuelarik, tira-ahala lasterka abiatu nintzen, aurkako lerroan zuloak egiten saiatuz.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 50. orr.

Emilio Minak zentraturiko baloia.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 349. orr.

Herren geratzen da Reala baloiaren jabetza gabe, beste talde asko bezala.  Berria - Kirola   2004-02-22

Lleidak behin eta berriz sartu zuen baloia saskipera, eta han Bramlettek min handia egin zuen.  Berria - Kirola   2004-12-29

Baloiarekin jolasean zebiltzan haiek olatu artean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 176. orr.

Handik futbolari bat egitera tarte handia dago, nahiz eta futbolari orok jakin behar duen baloiari ostikoz ematen.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 99. orr.

Hori baloiari ostikoa jotzen dakienaren kasu bera da.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 99. orr.

Bularra baloi bat bezain puztuta zuela, pozez zoraturik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 120. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Baloi txikia, ikuskizun handia.  Berria - Kirola   2004-09-17

Arantxaren alabatxoa ikusi dut han goian, koloretako baloi handi batekin jolasten.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 226. orr.

Orduan plastikozko baloi handi bat ailegatu zen gureganaino zeru aldetik parabola bat eginez.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 18. orr.

Nola deitzen da soka elastiko batez sabaira eta lurrera lotuta jarri duzun larruzko baloi hori?  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 158. orr.

Baloi larregi puztuaren antzera.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 40. orr.

Zabaltzaile estimatua, hari esker ni ere, hamasei urtetan, hasi nintzen baloi obalduaren haztatzen eta... maitatzen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 51. orr.

Indarrez jaurti du hirugarren baloia.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 188. orr.

Real Madril futbol taldeko jokalari guztiek sinatutako baloia.  Berria - Ekonomia   2004-11-24

· Baloi luzeak ziren talde laranjaren argudio bakarra, eta horrela ez zegoen ezer egiteko, Carvalhok eta Andradek erraz, oso erraz mozten zituzten eraso guztiak.  Berria - Kirola   2004-07-01

Mellik baloi inozo bat bere atean sartu zuen (2-2). motel aritu zen area barruan jasotako baloi on bat aprobetxatzerakoan.  Berria - Kirola   2004-09-19

Tourek baloi arriskutsu pare bat kendu zizkion Ibrahimovici.  Berria - Kirola   2006-03-29

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Baloi ukitze batzuk egin zituzten, eta luzaketak.  Berria - Kirola   2004-05-28

Gakoa arerioei kontraerasorako aukerarik ez ematea izango dela azaldu zuen, horretarako «baloi galerak mugatuz».  Berria - Kirola   2004-10-24

Vieri baloi-ehizean jarri, eta Del Piero eta Totti urrutitik laguntzaile.  Berria - Kirola   2004-06-15

Bazter batean zabuak, beste batean plastikozko txirrista bat eta bitartean jostailu eta gomazko baloi andana bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 106. orr.

Zerria hil, eta goitik behera irekita, odolkiak egiten direnean, bada bat berezia [...] heste lodiaren muturrarekin obratzen dena eta baloi tankera duena.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 146. orr.

Ohore ainitz egiten zaizkie balonjokoeri, aipamenez, telebixtaz, diruz eta espantuz, eta araberan biziki gutiago pilotari.  Herria   2004-05-20

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Egitura ikaragarri konplexu hori futbol baloi bat baino txikiagoa den espazioan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 60. orr.

5 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Taldekideek Lanpard eta Makelelek zelaierdian egindako baloi lapurtze lanaren fruituak jaso zituzten.  Berria - Kirola   2004-09-30

6 aireontzi biribila; puztukia. ik globo 3.

Zerua balonez betea da.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 110. orr.

Zeruan baloi gidatu bat ikusi zuelarik, lasterka hurbildu zen kristalezko leihate handira.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 101. orr.

Hirian aldian behin hegaldatzen zen iragarki-baloi gidatu haren aldera.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 101. orr.

Albiste gutxi zekartzan gau hartan; norbaiten hitzaldi luzea, zabortegi bati buruzko plana, baloi gidagarri baten inguruko proposamena.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 136. orr.

Lehenik 2 eskoletako haurrak ibiliko dira etxez-etxe balon saltzen eta larunbat goizean Itsasuko plazan laxatuko dute balon andana bat.  Herria   2002-12-05

Abendoaren 6 an Santa Terexa ikastetxeko burrasoen elkarteak antolatzen du balon airaldi bat, ondotik aratsean 9 etan Haritz-Barneko antzokian ikusgarri bat eta musikaldia.  Herria   2002-12-05

7 esku-baloi ik eskubaloi.
8 saski-baloi ik saskibaloi.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baloi asko galdu (7); baloi asko lapurtu (4); baloi elkartea (4); baloi elkarteak (4); baloi elkartearen (4); baloi galdu zituen (9); baloi gehiago (6); baloi gehiegi (5); baloi gutxi (7); baloi guztiak (8); baloi handi (7); baloi horia (4); baloi jokoa (5); baloi lehiaketa (4); baloi luze (4); baloi luzeak (10); baloi luzeekin (6); baloi mordoa (5); baloi partida (4); baloi txikia (5)

esku baloi (41); esku baloi elkartea (4); esku baloi elkarteak (4); esku baloi elkartearen (4); esku baloi partida (4); saski baloi (6); zango baloi (4)

baloia alde batetik (7); baloia atzetik (4); baloia berreskuratu (8); baloia buruz (4); baloia ebatsi (6); baloia eman (6); baloia erasoan (5); baloia erdiratu (4); baloia eskuetan (11); baloia eskuratu (4); baloia galdu (9); baloia galdu zuen (4); baloia gehiago eduki (4); baloia hanketan (27); baloia hanketan duenean (6); baloia hanketan dutenean (4); baloia hartu (17); baloia hartzen (9); baloia hartzera (4); baloia jaso (11); baloia jokoan (6); baloia kanpora (5); baloia langara (4); baloia lapurtu (12); baloia lapurtu zuen (5); baloia marraz bestalde (21); baloia mugitzeko (5); baloia mugitzen (10); baloia mugitzerakoan (4); baloia oinetan (11); baloia ondo mugituz (5); baloia pausatu (5); baloia sarean (5); baloia sareetara (14); baloia sareetara bidali (8); baloia saskipera (6); baloia ukitu (7); baloia ukitzen (9); baloia urruntzen (5); baloia zentzuz (4)

bidali zuen baloia (9); bota zuen baloia (5); erdian baloia (9); esku baloia (61); izan zuen baloia (6); jo zuen baloia (4); joan zen baloia (4); mugitu zuen baloia (5); pausatu zuen baloia (19); sartu zuen baloia (4); saski baloia (7); urrezko baloia (10); zelai erdian baloia (7)

baloiak iristen (4); baloiak lapurtzen (4); galdutako baloiak (7); urrezko baloiak (6)

esku baloian (20); saski baloian (29)

baloiarekin jolasean (4); baloiarekin jolasten (4)

baloiaren atzetik (8); baloiaren bila (5); baloiaren jabe (6); baloiaren jabetza (32); baloiaren jabetzan (6); baloiaren jabetzari (5)

eman zion baloiari (4)

esku baloieko (6)

goiko baloietan (5)


baloikada iz baloi jotzea.

Azkenean, futbolean ibiltzera itzuli zen blokera, agerian zeukan bihotzeko lehen zauria baloikada batzuez ixteko itxaropenean.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 52. orr.


baloin ik baloi.

balon ik baloi.

baloniar ik waloniar.

baloraezin izond ezin baloratuzkoa.

Oi, aitortzerik bazenute zeinen handia, baloraezina, esanezina egiten ari zareten zeuen buruei! Hezurretako barne-muina ere urtuko litzaizueke.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 60. orr.


baloragarri izond balora daitekeena, baloratzeko modukoa.

Alderdi ekonomikoa eskura daitekeenera, diruz baloragarria eta trukagarria denera murriztu da.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 53. orr.

Ekonomia neoklasikoaren aztergaia jabetzea posible den gauzetara mugatzen dela, dirutan baloragarri eta elkarrekin trukagarrietara alegia.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 59. orr.


balorapen (13 agerraldi, 2 liburu eta 11 artikulutan; ETCn 91 agerraldi) iz baloratzea. ik balorazio.

Euskararen presentziaren balorapena ikastetxeetan. laborariei proposatu formakuntzen balorapena.  Berria - Ekonomia   2006-01-10

Haatik datorren ikasturterako galdegina da burasoeri etxera eskuratu duten galdeketa betetzea aurtengo aktibitateen balorapen bat eginez eta azalduz helduden urteko xedeak.  Herria   2003-06-26

Objektuari buruz pentsatzeko ematen den denbora zenbat eta luzeagoa, orduan eta areagoa bere ondorengo balorapenerako erabiliko den eskema kognitiboaren konplexutasuna.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 99. orr.

Ez da oraino balorapenerako tenorea.  Berria - Harian   2005-06-03

Estrategiak, aliantza politikak egiteko moldea, Lizarra-Garaziren balorapena.  Berria - Euskal Herria   2004-08-28


baloratibo izond balorazioari dagokiona.

Esaldi baloratiboak eta deskriptiboak txandakatu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 360. orr.

Izen gutxi agertzen dira eleberrian, eta lehen zatia baloratiboa da.  Berria - Kultura   2006-03-31


baloratu, balora, baloratzen (422 agerraldi, 41 liburu eta 287 artikulutan; ETCn 9.180 agerraldi) 1 du ad balioa finkatu, balioa eman. ik balioetsi.

EHN 1.300 milioi eurotan dago baloratua.  Berria - Ekonomia   2004-11-03

Hala ere, 800$00tan baloratzen zituen eskailerak.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 31. orr.

Haien lana baloratzeko eskatuta, aipatutako hiru politikariek jaso dute puntuaziorik altuena; hirurek jaso dute 5,8ko puntuazioa.  Berria - Euskal Herria   2004-03-04

Ideiak baloratzen eta definitzen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 10. orr.

Egin ziren garaian kostatutakoaren arabera baloratzen dira beti [paretak].  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1190. orr.

Aldi bereko operazioaren ostean hiru lagunok adostutako orduan eta lekuan bildu ginen gorabeherak baloratzeko.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 128. orr.

Nazioak edota herriak baloratzerakoan, hizkuntza hartzen dute erromantikoek ardatz.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 49. orr.

Behar hori ikusi eta balora dezatela nahi dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-10-05

Nola baloratuko zenuke, oro har, martxoaren 11ko atentatuen tratamendu mediatikoa?  Berria - Euskal Herria   2004-09-21

Geroa iraganaren arabera baloratzen baitugu, eta gutxitan gertatzen dena gutxitan itxaroten dugu.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 183. orr.

Zure esku dago irakurle emaitza baloratzea.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 6. orr.

Aurrera begira sor daitezkeen zailtasun eta aukerak neurtuak eta baloratuak izan behar dituela.  Berria - Euskal Herria   2006-04-16

Honela baloratu zuen Paul Sabatier-ek Hiru Lagunen Legenda: "frantziskotar monumenturik ederrena eta Erdi Aroko emaitzarik baliotsuenetakoa".  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 491. orr.

Analizatzea ez da deskribapenaren sinonimo hutsa, zerbait gehiago baizik: juzgatzea, erkatzea, baloratzea, kontrastatzea, kritikatzea, aztertzea, eztabaidatzea...  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 355. orr.

Badakit baloratzen hizkuntza bat ikasteko egin behar den ahalegina.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 96. orr.

50 urtetik aurrera lasai lo egitea zen gehien baloratzen nuena.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 38. orr.

Nik ez neukan artean EGArik, baina euskaldunzaharra nintzen eta hori edozein titulu adina baloratzen zen 80ko hamarkada hasierako AEKn.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 71. orr.

2 (adizlagunekin)

Ekintza bat etikoki baloratzerakoan, Kantentzat ekintza horren motibazioa ekintza bera eta horren ondorioak baino garrantzitsuagoa da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 206. orr.

Eta honekin ez dut negatiboki baloratu nahi, baina alderantziz, geure tradizio zahar mila bider isekatu batentzat bere ohorea errebindikatu.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 219. orr.

Oihana Llorentek ongi baloratu ditu ibilaldian igarotako lehen orduak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-16

ELAk oso ondo baloratu zuen ituna.  Berria - Ekonomia   2004-03-10

HZk oso baikorki baloratzen ditu aurtengo emaitzak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-20

Jaurlaritzak neurriak baikor baloratu dituen arren, PPrentzat, «oso azalekoak» direla adierazi zuen Iñaki Ortegak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-10

Hori da hori pilotaria, ixila gainerat, dituen ahalak gain-gainetik baloratzen dituena.  Herria   2005-07-07

Neurriz kanpo baloratzen zuen erakunde armatuaren papera.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 215. orr.

Haien lana zuzen baloratzeko gai izateko urrutiegi zeuden, barbaroegi edo sentimentalegiak ziren ondorengoek eskaini baitiete haien arimei.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 66. orr.

3 aintzat hartu. ik balioetsi 2.

Berrehun urte geroago, lehena baloratzen da eta bigarrena mesprezatzen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 40. orr.

Kongresuak epaileek katalana jakitea baloratzea onartu du.  Berria - Mundua   2006-03-14

Krisi garaian baloratzen dira batik bat futbolari dotoreak, klasekoak.  Berria - Kirola   2004-03-02

Nire amak, adibidez, ez zuen askatasuna baloratzen. merkatuak baloratzen ez dituen gai edo baliabide horiek baloratzean, dio, datzala irtenbidea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 55. orr.

Izugarri baloratzen nuen intelektualtasuna, horretara dedikatu ahal izatea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 88. orr.

Orduan ez baitzen behar bezala baloratzen musika.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 244. orr.

Miarritzeko Olympique (BO) taldeak Anoetako futbol zelaian jokatu izana baloratu du Tapiak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-09

Argentinako jokalariengan asko baloratzen dira nortasuna, puntan ibiltzeko nahia, oso lehiakorrak dira.  Berria - Kirola   2006-03-10

Kirol jarduna bere neurrian baloratzen dela uste duzu?  Berria - Kirola   2004-05-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baikor baloratu (4); baloratu ahal izateko (3); baloratu eta (9); baloratu gabe (6); baloratu gabe utzi (4); baloratu nahi izan (6); behar bezala baloratu (4); bere kabuz baloratu (3); bere neurrian baloratu (3); bezala baloratu (4); eta baloratu (10); ikusi eta baloratu (3); kabuz baloratu (3); mahaiak baloratu (3); mahaiak baloratu gabe (3); neurrian baloratu (3); ondo baloratu (4); positiboki baloratu (8); positiboki baloratu zuen (3)

lana baloratzea (3)

eten iraunkorra baloratzeko (3)

arabera baloratzen (4); asko baloratzen (4); baloratzen da (6); baloratzen du (6); baloratzen eta (7); baloratzen ikasi (3); behar bezala baloratzen (7); bere neurrian baloratzen (4); gehiago baloratzen (4); lana baloratzen (3); neurrian baloratzen (4); nola baloratzen (15); nola baloratzen duzu (12); positiboki baloratzen (3)


baloratze iz balioa finkatzea. ik balioeste.

Sos iturri hori baliatua liteke ere Baiona Angelu eta Miarritze hirietan egin gogo dituzten antolatze eta ingurumen baloratze desberdinentzat.  Herria   2002-10-17


balorazio (544 agerraldi, 12 liburu eta 414 artikulutan; ETCn 8.315 agerraldi) 1 iz balioa finkatzea. ik balioespen.

Biharamunean, informazioa balorazio bilakatu zitzaion irakurleari: "Méthode de nazis" Eric Fottorino-k Le Monde-n; "Le civisme en berne", egunkari beraren editorialak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 172. orr.

Giza Eskubideen Europako Auzitegiak auziaz emandako ebazpenaren gaineko iritzi eta balorazioak.  Berria - Mundua   2004-11-04

Alemaniako egoera ekonomiko orokorraren balorazioak ere, behera egin du azken sei hilabeteotan lehen aldiz.  Berria - Ekonomia   2004-03-27

Ekarpena nork egiten du: idazleak bere obrarekin, kritikoak bere balorazioarekin ala irakurleak bere interpretazioarekin?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 420. orr.

Ideien balorazioa, alde batetik, kontzeptuen edo terminoen definizioa (edo karakterizazioa edo azalpena) eman, bestetik, eta jasotako guztiaren analisia, azkenik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 355. orr.

Peter Holland Oxfordgo Unibertsitateko Zoologia Departamenduko zuzendariordea da, eta ikerketa horren inguruko balorazio bat egin du Nature aldizkariaren azken alerako.  Berria - Gaiak   2004-10-21

Gure bizitza sexualari buruz egiten dugun balorazioa ez dago bizitza sexualaren beraren mende, baizik eta ideologia baten edo bestearen mende.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 205. orr.

52 puntu ACBko Ligak egin ohi duen balorazioan.  Berria - Kirola   2004-10-12

39ko balorazioa lortu zuen estatubatuarrak.  Berria - Kirola   2006-02-25

Ikastaroen antolamenduaren balorazioa, berriz, %90etik gorakoa da.  Berria - Euskal Herria   2004-09-11

Zer balorazio egiten duzu Marokok sahararrekiko duen jarreraz?  Berria - Mundua   2006-01-03

Nolanahi ere, nire balorazioa positiboa da.  Berria - Gaiak   2004-05-15

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hemen, ezin da ukatu, mendearen balorazio subjektibo bat egiten dut.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 42. orr.

Balorazio politikorik egin gabe.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 167. orr.

Mirabeau politikoaren arketipotzat jartzeak (ez idealtzat) esan nahi du, politiko handiaren epaian ez daukagula balorazio moral arruntekin jokatzerik.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 233. orr.

Erabakiaren balorazio juridikoa.  Berria - Euskal Herria   2006-02-24

38 puntuko balorazio ikusgarria, baina Europan jokalari on asko daude.  Berria - Kirola   2006-02-25

Balorazio baikorra egiten dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-07-18

Balorazio positiboa egin dezakegu Mendebaldean, eta Ekuadorretik goiti, "Lehen Munduan", bizi garen batzuek [...] eta batzuek bakarrik, gure artean ere bai baitaude goseak jotako familia asko.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 43. orr.

Eskualde eta herrialdeen eskakizunak ez direla bete iritzi zion Jauregik eta, orokorrean, egoeraren balorazio ezkorra egin zuen atzoko hitzaldian.  Berria - Euskal Herria   2004-08-19

Egingo diguzu txapelketaren balorazio orokor bat?  Berria - Kultura   2004-12-21

Bilbao Bizkaia Kutxak atzera Moody's agentziaren balorazio ona jaso du.  Berria - Ekonomia   2004-12-11

ESKEren balorazio kritikoa.  Berria - Mundua   2004-12-28

Aurreneko maila honetan, beraz, oso balorazio ona eta negatiboa egiten dut.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 198. orr.

Antolatzaileek «balorazio ezin hobea» egin dute.  Berria - Euskal Herria   2004-10-05

Saito jaunak ez zuen nik neure buruaz eginiko irainezko balorazioa zalantzan jarri.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 165. orr.

Ni ez naiz jurista eta ez naiz halako balorazioak egiteko gai.  Berria - Harian   2005-04-12

Sei hilabetera egin zuten lehenengo balorazioa: «Ikusi genuen txertoa hartu zuten umeek %30 arrisku gutxiago zutela malaria (gaitzaren aldaera larria zein arina) garatzeko.  Berria - Gaiak   2004-10-16

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hiri Hondakinak Kudeatzeko Plan Integraleko Jarraipen Batzordeak teknikarien proposamenak ezagutu ostean, bigarren balorazio erronda egingo duela gaineratu zuen diputatuak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-20

Elkarteak neurri eta tresna zehatzak eskatu zituen atzoko agerraldian: Balorazio Batzordea: Historialarien aholkularitza eta biktimen elkarteen iritzia jasoko luke.  Berria - Euskal Herria   2004-05-27

Autonomoek berehala beren gain hartu bazuten ere, ETAren aurkako gaitzespenak nagusitu ziren, Estatutuaren erreferendumeko emaitzen balorazio giro hartan.  Berria - Euskal Herria   2004-10-23

Balorazio-eremua zabalagoa da: premisak, justifikazio-estrategiak, etab. hartu beharko lituzke bere baitan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 355. orr.

Kontua da inor ez aurretiazko balorazio eskemetan hertsatzea.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 235. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Kirol balorazioa eginez gero, nik nota oso altua jarriko nioke.  Berria - Kirola   2004-07-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

balorazio baikorra (20); balorazio baikorra egin (13); balorazio baikorra egiten (4); balorazio bat (6); balorazio eta (3); balorazio ezkorra (3); balorazio ona (18); balorazio ona egin (7); balorazio ona egiten (5); balorazio orokor (3); balorazio orokorra (3); balorazio oso (6); balorazio oso ona (3); balorazio politikoa (6); balorazio politikorik (4); balorazio positiboa (23); balorazio positiboa egin (13); balorazio positiboa egiten (4); balorazio txarra (3)

egunaren balorazio baikorra (3); eta balorazio (9); inguruko balorazio (7); lanaren balorazio (4); oso balorazio ona (3); oso balorazio positiboa (3); txapelketaren balorazio (3); zein balorazio egiten (11); zer balorazio egingo (3); zer balorazio egiten (14)

balorazioa egin (65); balorazioa egin du (10); balorazioa egin eta (4); balorazioa egin zuen (27); balorazioa egin zuten (7); balorazioa egingo (13); balorazioa egingo du (5); balorazioa egingo dute (3); balorazioa egitea (4); balorazioa egitean (5); balorazioa egiteko (20); balorazioa egiten (5); balorazioa egiten duzu (3); balorazioa egiterakoan (4); balorazioa eta (9); balorazioa ona (6); balorazioa oso (10); balorazioa oso ona (6); balorazioa positiboa (3); balorazioa positiboa da (3)

bere balorazioa (4); bileren balorazioa (3); buruzko balorazioa (9); buruzko balorazioa egin (5); egindako lanaren balorazioa (4); egiten dugun balorazioa (3); emaitzen balorazioa (4); eta balorazioa (6); horren balorazioa (3); inguruko balorazioa (14); inguruko balorazioa egin (4); inguruko balorazioa egiteko (4); lanaren balorazioa (5); lehen balorazioa (6); nolako balorazioa (6); nolako balorazioa egiten (3); politikoaren balorazioa (4); puntuko balorazioa (3); urteko balorazioa (4); zer nolako balorazioa (4)

balorazioak egiteko (5); balorazioak egiten (3); egindako balorazioak (3); eta balorazioak (3)

kritikoak bere balorazioarekin (3)

balorazioaren arabera (5); egin zuen balorazioaren (3)

balorazioari dagokionez (3)

baloraziorik egin (5); baloraziorik egingo (4); inguruko baloraziorik (4)


balore 1 iz zerbait edo norbait aintzat hartzekoa bihurtzen duen tasuna edo tasun multzoa; gizartearentzat aintzat hartzekoa den gauza. ik balio.

Eta liburuan zehar hain xuxen balore horiek ditugu aurkitzen: maitasuna, fidantzia, eskubideak, barkamena, elkarlana...  Herria   2005-12-08

Nik maiteago ditut beste balore batzuk: justizia, askatasuna, adiskidantza, goxotasuna.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 201. orr.

Aszetismoa, puritanismoa, lana, nekea, sakrifizioa eta horrelako baloreetan oinarritutako moral berri bat proposatuko du.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 12. orr.

Nahitaezkoa da gure pentsaera, gure baloreak, gure bizimodua eta gure kontsumo-portaerak aldatzea.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 33. orr.

Ez da liburuan euskalduntasunaz edo baloreez inongo diskurtso hanpaturik.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 9. orr.

Baloreen erpinean baliagarritasuna jarririk, erpina lortzeak berak du munta eta ez aldapan gora zapaldu behar izan ditugun bidaideenganako arretak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 71. orr.

Kooperatibak erruz ari dira beren printzipio eta baloreen galera pairatzen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 185. orr.

Kapitalismoak (eta hitz hau panfleteroegia zaizuen irakurleoi, nahi baduzue 'gure ekonomiaren garapenak' idatziko dut) hondatu du koherentziaren balorea gure artean.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 55. orr.

Desberdintasunak aztertzerakoan lekuan lekuko balore eta kultura aldeen eragina aztertu izan da, hasi Max Weber-ek 1904an argitaratu zuen Etika protestantea eta kapitalismoaren izpiritua obra handiarekin, eta geroago beste hainbat autoreren lanekin.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 61. orr.

Haur eta gazte literatura baloreak sartzeko tresnatzat erabili al daiteke?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 428. orr.

Ez noa halako ameskeriei balore edo baliotasun txikienik ere onartzera.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 297. orr.

Ezin uka nitzake bere lanaren balioa eta balorea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 116. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Eraso terroristaren mehatxupean bizi diren alderdietako hainbat kide ere hantxe zeuden, manifestazioan -gutxi, baina zein ahalegin ederra beren aldetik, zein balio eta balore handikoa!  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 121. orr.

Lana balore sakratua da, lana eta lanaren bidez erdiets ditekeen dirua.  Berria - Kultura   2004-05-26

Familia, aberria, jabetza eskubidea, balore sakratuenak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 152. orr.

Niretzako balorerik handiena askatasuna da eta askatasun hori lortzeko, intsumisioa praktikatu dut.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 45. orr.

-Bizitza ez dun balore absolutu bat, Marta.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 127. orr.

Nik aldaketa hau nazionalista dela esango nuke, gure nortasuna galdu genuen egoera batetik baikatoz, gure balore nazionalak, autoktonoak, dirua, galdu egin ziren.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 136. orr.

Inork ez zuen batere zalantzarik haren moralari buruz, balore etiko eta kristau gorenen defendatzailea zen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 40. orr.

Erro-errotik eta gupidagabe jartzen ditu zalantzan gizarte burges garailearen balore moralak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 56. orr.

Konstituzio europarra balore neoliberaletan oinarrituta dago.  Berria - Harian   2005-02-13

Modernitatearen balore legitimitzaileak -askatasuna, berdintasuna eta justizia- merkatu librearen jarduerarantz lerratzen ari direla ikusten dugu.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 91. orr.

Hormigoi, metal eta beiraz osatua, balore arkitektoniko handia zuen.  Berria - Mundua   2004-05-25

Sergio Sebastiani kardinala [...] harro zegoen "balore teknologikoen tranpan ez erortzeaz".  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 234. orr.

Zuhurtzia delako benetako balorea.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 190. orr.

Enpresa transnazionalen jokabideak lekuan lekuko balore eta ohitura sozialen araberakoak izan beharko lukete.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 248. orr.

Balore ez-materialetan oinarrituriko bizimodu sinpleagoaz mintzo da.  Berria - Harian   2006-02-18

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

kronologikoan jarritako gizarte-moten segidak aldi berean behetik gorako balore-ordena adierazten duela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 165. orr.

Balore eta ohitura aldaketek prozesu luzea behar dute.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 34. orr.

Pentsalari batzuen ustez, ideia eta balore multzoak -ideologiak- oinarrizko papera du edozein giza taldetan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 76. orr.

Badakit edertasun oso bat dagoela zezenketei itsatsita, kultura oso bat, mitologia oso bat, balore-multzo oso bat.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 90. orr.

Hain zuzen ere, berrikuste garai hauetan, antropologo eta soziologoak ere hausnarketan ari omen dira gizakiaren balore-sisteman kontsumoak duen garrantziari buruz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 87. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gizarte ehunaren erlaxazioa eta giza baloreen eta balore tradizionalen gainbehera sumatzen da.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 89. orr.

Eme-baloreekin jokatu politikan, ahularekin arduratu, bidegurutzeetan intuizioari jaramon egin.  Berria - Kultura   2006-04-25

5 neur daitekeen edo hainbat alde dituen tasuna. ik balio 5.

Gehienetako euri balore uztailekoa, 0 biribila dute.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 267. orr.

6 ekonomian, diru kopuru baten ordezko den banku billete, titulu edo zernahi dokumentu. ik balio 9; prezio.

Aditzera eman dutenez, merkatuan 55 milioi euroko balorea edukiko luke kokaina horrek guztiak.  Berria - Euskal Herria   2004-12-04

Txeke oparo bat eman zion eta balore seguruko hainbat akzio.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 167. orr.

Kutxen baloreen zaindari ere izan nahi du Norbolsak.  Berria - Ekonomia   2006-04-04

Bereziki ezagunak, gainera, garai batean enpresa horien baloreek izan zuten hazkunde izugarriarengatik: inbertsore batek, 1990ean, azken enpresa horren 10.000 dolar erosi izan balitu, 2000. urtean 13,4 milioi dolar izango zituen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 163. orr.

Adituek ezagutza teknikoan oinarriturik botatzen zituzten beren aurreikuspenak; eta kazetariek, berriz, dardoak, Wall Street burtsako baloreez osaturiko itu edo diana berezi bati.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 27. orr.

Trintxa batekin baloreak eta paper garrantzizkoak zeuzkatenak ireki ditu, eta erabat hustu.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 105. orr.

Aurtengo lehen zortzi hilabeteetan esportazioak %8,4 egin du behera bolumenean eta %5,4 behera balorean.  Berria - Ekonomia   2004-12-09

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nire eskuetatik pasatzen diren balore-karterez, desgrabazio handiagoak lortzeko bezeroei egiten dizkiedan gomendioez, [...].  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 120. orr.

Bidarteko enpresa horrek deliberatu du balore burtsan sartzea bere kapitalaren emendatzeko gisan.  Herria   2003-01-28

Itxura batera behintzat, salbu zegoen mundua, eta balore-merkatuak ez zuen zertan beldurtu.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 91. orr.

Google bilatzaileak gaur burtsara aterako ditu bere akzioak, AEBetako balore batzordeak baimentzen badu.  Berria - Ekonomia   2004-08-18

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Lurra zoru bilakatzean merkatu balorea bilakatzen da soilik.  Berria - Euskal Herria   2004-07-08

9 kemena, adorea.

Hura hain zuan bihotz onekoa, eta ez zian balorerik izan apaiz urdezikinari kontra egiten hasteko.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 30. orr.

Ez duzu aurpegira begiratzeko balorerik?  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 94. orr.

Justu egunsentiaren aurretik egiten dute eraso, euren arrazaren trebetasunarekin; izan ere, badakite ordu horretan zurien balorea mailarik baxuenean dagoela.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 156. orr.

Balorea behar da Historia era horretan aldatzen ibiltzeko.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 29. orr.

Balorea behar da gero!  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 65. orr.

-Oraindik balorea daukak hori esateko... Zertarako huen hori?  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 48. orr.

Amorrazioa aparte utzi, mesedez, euskaldun batek honelakoei aurrea ematen jakin behar du balorez eta.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 399. orr.


baloredun izond balorea duena.

Eguraldi gaiztoak, inurriak kikildu, koldarrak nagitu... Baloreduna, berriz, trebatu...!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 31. orr.


balorizatu, baloriza, balorizatzen du ad balorea eman.

Nahiz eta urratsak leloan aipatuak izan, asmaren handiena eskatua da eta logoan urratsik ez agertzea balorizatua izanen da.  Herria   2004-09-16

Esperientzia horiek hartu, balorizatu eta bertze guziekin harmonizatzera entseatu behar da, bakoitzaren erritmoa hartuz.  Berria - Euskal Herria   2004-06-08

Atzoko hitzarmenari esker, baina, 2006rako enpresa horiek guztiek galdaketa-prozesuetako moldaketa-harea guztiak birsortzeko hitza eman dute urtean 100.000 tona hondakin birsortu eta balorizatuko dira horrela.  Berria - Euskal Herria   2004-10-07

Hondakin arriskutsuei dagokienez, 2002an inbentariatutako hondakin arriskutsuen %100 kudeatu ziren (1994an, %72), eta %47 balorizatu ziren (1994an, %28; 2001ean, %38).  Berria - Euskal Herria   2004-11-09


balorizazio iz balorizatzea.

Soilik horrela berma daiteke balorizazioa eta merkatuan bigarren erabilpena izatea.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05

Xede hori aintzakotzat hartu dute berdeek, nahiz eta hautatu xedea, lurperatzea, ez izan haiek hobesten zutena, hau da, balorizazioaren xedea.  Berria - Euskal Herria   2006-01-26

Sortutako zaborraren heren bi birziklatu edo konpostatu egingo dituzte, eta hirugarren herenarentzat, berriz, planak balorizazio energetikoaren aldeko apustua egiten du.  Berria - Harian   2006-01-03

Hondakinen %60 errausteko erabakia hartuz, balorizazio energetikoa materialaren gainetik jartzen da.  Berria - Euskal Herria   2004-11-26


bals (40 agerraldi, 10 liburu eta 11 artikulutan; ETCn 211 agerraldi; orobat vals 22 agerraldi, 8 liburu eta 7 artikulutan; ETCn 178 agerraldi, baltse 61 agerraldi, 7 liburu eta 13 artikulutan; ETCn 110 agerraldi, eta balts g.er.) iz hiru aldiko dantza jatorriz alemaniarra, erritmo bizi eta lasterrekoa.

Villonak bals bat jo zuen Farley eta Rivièrerentzat.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 68. orr.

Pianoa bals bat jotzen ari zen eta gonek egongelako atea nola igurzten zuten entzuten zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 301. orr.

Piano mekaniko bat baltse bat jotzen hasi zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 433. orr.

Chopinen balsak eta Debussy jo izan ditut.  Berria - Kultura   2004-09-05

Une berean, esku-zarta hotsek eta pianistaren azken loreztapenak balsa amaitu zela adierazi zuten.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 270. orr.

Euskal dantzetarik kanpo, bazen denen gustukoa, vals edo polka edo skotish edo mazurka, denak zalu zalua joiten zituen orkestrak, Iaz arrakasta izan zuen opereta batetik ateratako vals bat.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 177. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bat-batean, antzinako bals ezagun bati ekin zion "Mambru gerrara joan zen" kantaren erdian.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 115. orr.

Biolina eskuan kontu handiz harturik, joka hasi zen, belarrira Sarari oso alemana iruditu zitzaion doinu bat joka, baltse arin bat.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 286. orr.

Txaikovskiren vals magiko baten zurrunbiloan zegoela iruditu zitzaion tupustean.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 59. orr.

Eskerrik asko zure bals zoragarriarengatik, Daly andereñoa.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 270. orr.

Baltse zoroak dantzatu zituzten maitagarrien zirkuluaren inguruan.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 285. orr.

Kontzertua Sibeliusen lan famatuenarekin hasi sen, Kuolema laneko Bals tristea-rekin.  Berria - Kultura   2004-12-01

Nire desesperazioak marrazten zuen vals trakets eta patetiko haren keinuak ezabatzeko.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 52. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Txanberlainek egin omen zien tiro buruan Pirpok vals pauso batzuk ematen zituen bitartean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 275. orr.

Emanaldietako bigarren parteak Gabonetako kontzertuen kutsua izango du, Johann Strauss konpositorearen vals eta polka soinuek beteko baitute.Euskararen Normalizaziorako zuzendari Xabier Huizik, La negra Venezuelako bals doinuaren harira, euskalgintza ere izan zuen hizpide.  Berria - Kultura   2004-06-30

Dembak bals konpas batzuk entzun zituen, eta neskatila irribarretsuen ahots ozenak.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 148. orr.

4 balsean adlag balsa dantzatzen.

Ez zen denbora luzea zilarrezko ezteiak ospatu zituela eta senarrarekiko intimitatea berritu zuela, Power jaunak musika jo eta berak senarrarekin balsean eginez.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 229. orr.

Gabrielek emaztea ikusi zuen balsean ari ziren bikoteen artetik berarengana etortzen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 283. orr.

Gehienak noraezean zebiltzan jendez lepo zegoen dantzatokian, hogeita hamar musika-zerraren hots dardarati eta beldurgarriaz valsean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 114. orr.

Hasiera batean, bikote xarmagarria egokitu zaio Athletici balsean aritzeko.  Berria - Kirola   2004-12-18

Musikaren notak aditzen ziren Juankarrek ekarritako kasettean, eta baltsean egiteko eskatzen genien neskei.  Berria - Kultura   2006-01-19


balsean ik bals 4.

balseo ik baltseo.

balsero ik baltsero.

baltiko 1 izond herrialdeez eta kidekoez mintzatuz, Itsaso Baltikoaren ekialdean dagoena.

Herrialde baltikoetan Lituania, Letonia eta Estonia, gutxiengo errusiarrak duen egoera ere aipagarria da.  Berria - Mundua   2004-06-08

Estoniako errepublika baltikoak Eskozian kontsulatua ireki zuen.  Berria - Mundua   2004-01-10

Lituania estatu baltikoetatik handiena da hedaduraz: 65.000 kilometro kuadro.  Berria - Mundua   2004-04-23

Mikel Strogoffi arropa haiek Livoniako jantzien moldea zutela iruditu zitzaion zenbait xehetasunengatik, eta neska gaztea probintzia baltikoetakoa izan behar zuela pentsatu zuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 77. orr.

-Bai, probintzia baltikoetako errusiarra.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 422. orr.

2 (hizkuntez mintzatuz)

Eslaviarrak (errusiera, poloniera...); baltikoak (letoniera, lituaniera).  Herria   2001-10-18


balts ik bals.

baltsa iz uren edo kidekoen metaketa.

Emaztea aurretik zihoan oinez Bartell D'Arcyrekin, zapatak pardel arre batean besapean zituela, eta gonari bi eskuez heldu eta elur-baltsatik gora jasotzen zuela.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 316. orr.


baltsalari iz

Guztien begiendako bazka dira bi baltsalariak; bazka, orobat, bien arteko zubi zuri-beltza.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 59. orr.


baltsamari iz baltsamatzailea.

Ez deitu baltsamariei.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 118. orr.


baltsamatu, baltsama, baltsamatzen 1 du ad hilotzak, ustel ez daitezen, baltsamoz prestatu. ik gantzutu.

Almeidak, saminaren saminez, gorpua porturatu eta mediku bati baltsamatzeko eskatu zion.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 154. orr.

Bere zerbitzuko sendagileei aitaren gorpua baltsamatzeko agindu zien.      - 0. orr.

Iduri horrek ekartzen dit gogora antzinako egiptoarrek baltsamatzen zituzten Faraoiena, eternitatea amets Gorpuak baltsamatuz, momiak eginez.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 52. orr.

Joan Paulo II.aren gorpua baltsamatu zuten zurrumurruak gezurtatu egin zituen Zeremonia-maisu Piero Marinik.  Berria - Harian   2005-04-06

2 irud/hed

Zinemak "baltsamatu egiten du denbora", den bezala gordetzen du.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 224. orr.

Argazki batean denbora sartuta dago, barnean sartuta, argazkiak "euliak anbarretan bezala" baltsamatzen du iragana.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 158. orr.

Hylo delakoa, zeina, gauza bitxia, baltsamaturik aurkitzen baita alkali-erroen desinentzietan: metilo, butilo, eta abar.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 54. orr.

Eta une hartan Eros Anterosen aurka gudukatu zen, eta Foinisaren bihotz baltsamatuaz jabetu.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 49. orr.

Hipokrisiazko gainjantzi berri honek, berdintasunik ezaren bizio zaharra baltsamatuz, alde bakoitza mespretxagarriago bihurtu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 204. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Kalamatrika antidiabetikoaren kontu hari Basileakoek, eta bereziki kontseilari baltsamatuak, garrantzi handia ematen zioten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 156. orr.

Dama eder baten gorpu baltsamatua gordetzen zuen hilkutxaren ondoan.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 155. orr.

Velasco hori ibilia omen da bere kalesan, alaba baltsamatua ondoan duela, Madrileko parkeetan paseatzen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 195. orr.

Ez dute heriotza baltsamatuaren loaldi geldo eta luzea ezagutuko!  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 116. orr.


baltsamatzaile iz baltsamatzen duen pertsona.

Velascoren aurpegia, berriz, aitak, eta ez zen harritzekoa, baltsamatzailearen grabatua eskuetan nuela hartu baininduen loak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 16. orr.

Baltsamatzaile apartaren sona zuela, Velasco izan zela munduan kloroformoaz baliatu zen lehendabizikoetako sendagilea.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 196. orr.


baltsamatze iz hilotzak, ustel ez daitezen, baltsamoz prestatzea.

Hilotzen baltsamatzeari buruzko iragan mendeko tratatu bat ikusi nuen saltegietako batean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 6. orr.

Baltsamatzeari buruzko tratatuaren infolio-neurri berekoa zen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 11. orr.


baltsamiko 1 izond baltsamoaren nolakotasunak dituena.

Gizon txikia esaten jarraituko dugu, hitzen botere baltsamikoa baliatze aldera, hitzak penizilina balira bezala.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 28. orr.

Berba idatzien botere baltsamikoa.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 28. orr.

Eukalipto baltsamikoak eta noizbait gorrimin izandako etxe arrosakolore luze hura irudikatzea zen, hain zuzen, haren oroimenaren ohituretako bat.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 103. orr.

• 2 (izen gisa)

Lanari gogor ekiten zion, haurtzaroa oroitarazten ziola esanez; hain zuzen ere, baltsamikoak landatzeko eman zizkioten eguna oroitzen zuen; halakoak landatuko genituela agindu zidan, eta haien petaloekin azazkalak margotuko zizkidala.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 43. orr.


baltsamina (corpusean ez dago; ETCn 28 agerraldi) iz kolore biziko landare apaingarria (Impatiens walleriana). ik alegria2.

Baltsamina arrunta edo alegria lorea ("Impatiens walleriana") Balsaminaceae familiako landarea da, ekialdeko Afrikan jatorria duena. ETC-entziklopedia   Baltsamina arrunt, Wikipedia

Baltsamina basatiak, Impatiens noli-tangere, fruitua lehertzeko zorirainoko presioz bete eta eztanda egiten du, haziak barreiatuz. ETC-prentsa   Argia, 2009-11-01

Baina ez dira baltsaminak, surniak edo geranioak bezain ikusgarriak. ETC-prentsa   Goienkaria, 2007-04-27

Hemen ikusten dituzun gauza guztiak, seme, nik landaturiko arrosak, baltsaminak, ezpelak eta udareondoak, nire pentsamenduaren bitartez baino ez dira bizi, gizakiak norberarengan baino ez du mundua ezagutzen, eta ez daiteke norberarengandik atera. ETC-literatura, saiakera   Desolamendua, Yasmina Reza (Xabier Iaben), Igela, 2006

Udako zeruak irentsi egiten zuen kolorea, baina abuztu bukaera aldeko zeruak kolorea lurrera errebotarazten zuen, eta eraikinen eta espaloi-ertzen eta are zuhaitzhostoen eta Wayne Wally Michelinengana joateko igarotzen ari zen herrietako lore-sailetan baltsaminen islak ere oso zehatzak ziren. ETC-literatura, saiakera   Annabel, Kathleen Winter (Josu Zabaleta), Erein, 2013

Multzo beltzak baino ez ziren ikusiko errepide bazterrean, eta, haien atzean pilaturik, arboladiaren masa beltz bat, ez besterik; orain, aldiz, erraz samar bereiz zitezkeen izeiak, zedroak, laritzak eta su txiki dardartien antzeko loredun baltsaminakETC-literatura, saiakera   Etsaiak, lagunak, ezkongaiak, maitaleak, senar-emazteak, Alice Munro (Isabel Etxeberria Ramirez), Erein-Igela, 2018


baltsamo (orobat baltsamu) 1 iz zenbait landareri darion usain gozoko erretxina; baltsamo gaiez prestaturiko edozein sendagarri, zauriak-eta osatzeko azal gainean ezartzen dena. ik ukendu.

Baltsamoa eta musketa nahasten ditut, anbar zuria eta zibeta, airea kirasten denean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 594. orr.

Zin degiat ezen munduan ez dagoela Fierabrasen baltsamorik, zauri horiek sendatuko dituenik...!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 549. orr.

Lur guztia urrea balitz; iturri, itsaso eta ibai guztiak baltsamozkoak balira.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 979. orr.

Suzko suntsitze berehalako haren pentsamendua nuela gogoan, baltsamoa bezala iritsi zitzaidan arimara putzuaren hoztasunaren ideia.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 114. orr.

Kanpoaldean hotzak baltsamoa zirudien.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 465. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Kanela eta baltsamo usaintsuak bezala, mirrarik finenak bezala zabaldu dut lurrina.  Elizen arteko biblia   Si 24,15

Gela polit horretan baziren etzateko aulkiak, palmondo bikainak, loreak, arrosak batez ere, baltsamu usainezkoak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 381. orr.

Hara, hementxe zaukaat halako baltsamo zerutarra (eta saldaz beteriko olio-ontzia erakusten zion), ttantta bi edan hutsarekin sendatuko haiz, dudarik gabe.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 55. orr.

3 (hitz elkartuetan) -

Baltsamu-kutsu gozagarria zerion, bai -esan zuen Swan andreak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 237. orr.

4 irud/hed

Maritxuren ahotsa baltsamoa duk hire barren zaurituan.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 105. orr.

Zeren hori baita bakardadearen eta tristuraren aurkako baltsamorik onena!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 472. orr.

Behin berriro ulertzen dut arte modernoak irriaren baltsamua eskatzen duela, scherzoa.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 159. orr.


baltsamu ik baltsamo.

baltsatu, baltsa(tu), baltsatzen da ad 1 ura edo kidekoren bat metatu.

Han kanpoan euria platanoen hostoen gainean erortzen entzuten zen; lurrean baltsaturiko uraren gainean irakiten balego bezala sentitzen zen ura.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 121. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Haitza bustirik zegoen eguzkiak jotzen zuen isurkian, eta lei beltzez estalia itzalpekoan; haitz-erpin batetik besterako tartean bazen elur baltsatuzko arrorik, non gerriraino hondoratzen baitzinen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 73. orr.


baltse ik bals.

baltseo iz dantza lotua.

Azkoitia-Azpeitietan, gerraostean trikitixa Gipuzkoan sendoen errotu zen inguruan, galarazia zegoen baltseoa.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 48. orr.

Dantza lotua, baltseoa, pekatu mortal izendatu zuten berehalakoan, eta dantza hori hauspotzen eta dantzatzen zutenak deabru.  Berria - Kultura   2004-09-28

Trikitilarien eremu tradizionaleko leku askotan dantza lotua debekatua zeukaten bitartean, Eibarrek munduko aire berri guztiak inportatzen zituen baltseorako.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 33. orr.

Berez, Mister Lewinen aldamenean nengoen eserita, hari ere dantzak eta baltseoak axola gutxi baitzioten.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 131. orr.

Bartolome Baertel fraide fantziskotarra 1886rako herriz herri ibiltzen hasia zen «misio santuan» kanpotik ekarritako «baltseo nazkagarriaren» aurka.  Berria - Kultura   2004-09-28

Berehala hasi ziren baltseo arinean, musika-nota alaiak barren-barrenetik jaurtika, musika arrotza joka, erbeste musika joka, gerraren penei airezko hesia jarri nahian.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 151. orr.

Lurra kabiarrez eta arrautza xehatuz betea zegoen eta irrist egiten zuen jendeak baltseoan.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 91. orr.

Baltseoan hasi ziren, dotore eta arin, gainera.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 261. orr.


baltsero (orobat balsero) iz Kuban Castroren erregimenetik itsasoz ihes egiteko ontzi erabat kaskarra erabiltzen zuen pertsona.

Horregatik abiatu zen duela urte batzuk ehun mila kubatarretik gora Marieleko portutik, Castrok eskua ireki zuenean, eta horregatik izan ziren hainbeste baltsero 94an?  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 262. orr.

Gogoan nuen oso hunkitu ninduen argazki bat, 1994ko abuztukoa, Kuban "baltseroen krisia" gertatu zenekoa.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 117. orr.

Kuban egoera ez da aldatu, baltseroekin edo gabe, eta ni hegan nindoan hegazkinean pertsona berberak zihoazen, begiak ixteko prest.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 118. orr.


baltz ik beltz.

baltzitu ik belztu.

baltzu 1 iz sozietatea.

Tasmanian Manganese Products baltzuak kreditua irekitzeko eskatzen ziguk.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 440. orr.

Arabako Lanak baltzu publikoak eta Vital Kutxak uztailean izenpetu zuten Eibar-Gasteizen Arabako zatia finantzatzeko maileguari buruzko akordioa, nahiz eta mailegua ematea urte hasieran onetsi zen.  Berria - Euskal Herria   2004-09-16

SPRI Industri Sustapen eta Eraldaketarako Baltzuak erraztu egin nahi du ezinduek enpresa eta elkarteen webguneetara sartzeko dituzten zailtasunak.  Berria - Euskal Herria   2004-01-31

Industriaren Sustapen eta Eraldaketako Baltzuak 600.000 euro jarriko ditu.  Berria - Ekonomia   2004-03-04

Elkarkidetza (Euskal Instituzio eta Baltzu Publikoetako Langileen Gizarte Aurreikuspenerako Entitatea) izango da aurten Europako administrazio publikoetako langileen pentsio sistemaz arduratzen den erakundeko presidentea.  Berria - Ekonomia   2004-03-20

2 baltzuan adlag

Ez dakidala ahaztu don Pedrori esatea -bai mutil bizkorra, horratik, gure Pedro!-, esatea ez dakiola ahaztu epaileari esatea baltzuan direla ondasunak.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 62. orr.

Baltzuan nabigatu ahal izango diagu.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 156. orr.


baluarte iz harresi baten bi zatiren lotuneko eraikuntza, eskuarki pentagonala.

Egun hartan bai Lehorreko Atean, bai San Felipe baluartean, bai Horna-bequean, eta baita gainerako gotorlekuetan ere, eguneko soldadu zaindariak joan egin ziren.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 39. orr.

Aparkalekuen eta baluarteen Iruñea ofizialaren gibelean ustelaren kiratsa baita nagusi.  Berria - Euskal Herria   2004-08-18

Lehorreko aldetik itsasoak haserre jo eta hausten du baluarte hau, eskoadra batekin egina dela esanen litzatekeen parapeto bat paratu diola naturak ertz horretan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 157. orr.


balus ik belus.

balustra iz baranda. ik balaustrada.

Emazteak ez zuen itxiko eskailerak ezkerrera egiten zuen hartan balustrako hagen artetik elkarri azkenez begi eman baino lehen, hitzik gabeko agur haren eskasean ez.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 228. orr.


balutxi (orobat balutxe) iz Pakistaneko Balutxistanen eta inguruko eskualde batzuetan bizi den etnia iraniar bateko kidea.

Mugaz bestaldeko pathan eta balutxien Mendebaldeko arma txiki modernoen lehenengo hornidura-iturria.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 146. orr.

Azeriarrak populazioaren %22 dira, kurduak %8, gilaki eta mazandaraniak %7, luriak %3, ahuazi tribu arabiarrak %3, balutxeak %2 eta turkmenak %1,5.  Berria - Harian   2005-06-26


bana 1 banatz bakoitzari bat; bakoitzak bat. (ikus beheko konbinatorian bana banatzailearen agerraldi maizkoenak).
2 banako izlag bana-ren izenlaguna; banakakoa, bakarkakoa. ik banako.

Gehienak banako oheak.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 204. orr.

Azkenean, banako berdinketa, eta denak pozik.  Berria - Kirola   2004-02-15

Mendizorrotzan lortutako banako berdinketa nahikoa izan zitzaion aurrera jarraitzeko.  Berria - Kirola   2004-02-13

Pazkorako pinta banako berrogei poto nahi nituen prest.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 144. orr.

Lehiaketa Batzordeak partida banako zigorra jarri zien atzo Pablo eta Vucko Alaveseko jokalariei.  Berria - Kirola   2004-06-02

Tona banako muturrekoak izaten ziren haiek, ingudean jotako mailukadak bailiran astiro eta gupidagabe emanak.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 264. orr.

Gainazaletik hurbilen zegoen geruzak subkontzientzia pertsonala zirudien, pertsonak bere bizitzan zehar izandako banako esperientzien metaketa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 328. orr.

Banako agerpenak eta agerpenen osotasuna adimen hutsaren legeen bitartez.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 11. orr.

Beste era batera esanda, banako arimen aurrerapen espiritualak bizitza honetan beste edozein eratara lor daitekeen baino gizarte-aurrerapen askoz handiagoa ekarriko du berekin.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 98. orr.

Lehenik pentsamenduarena, eta gero hitzarena, eta gero egintzarena, banako azterketan esan zen ordena berean.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 59. orr.

Nahiz eta Larramendik [h-a] ez izan gogoko, onura txiki bat ikusten zion: esanahi banako hitzak bereiztearena.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 46. orr.

James Ivoryren eta Satyajit Rayren film banako musika ere egin zuen musikariak.  Berria - Kultura   2004-03-18

Mr. Zucherrek esku banako hatz lodiaz eta erakusleaz zanpatu zuen bibotean zeukan bitsa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 27. orr.

Xuxen ikusten zuen orokorren den hori banako bilakatzea zela kontua.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 23. orr.

3 (izen gisa)

Partidako berdinketa bakarra banakoa izan zen.  Berria - Kirola   2006-04-12

Vieirak baloia eskatu, ezkerrera zabaldu, Colek erdiraketa egin eta Piresek buruz, ederki, banakoa lortu.  Berria - Kirola   2004-03-25

Txuri-urdinak lo zeuden jokaldi batean lortu zuen banakoa, eta azken minutuetan, epailearen oparia jaso zuen penalti moduan.  Berria - Kirola   2006-05-04

Hogeita banakoa izan zen azken berdinketa, Irastorza pilota gogor astintzen hasi zen, eta Felix beteranoaren gabeziak aireratu zituelako.  Berria - Kirola   2004-10-01

4 (izenondo gisa)

Kontzientzia banako edo anonimo baten historia, egitasmo batena, asmoen sistema batena, asmoen multzo batena.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 141. orr.

5 oso bana (izan aditzarekin) oso bestelakoa.

Oso bana dira emaztea hil dut eta emaztea hil nahi dut esaldiak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 153. orr.

Oso bana baitira bakarrik egotea eta bakar-bakarrik egotea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 201. orr.

Ez dugu sekula behar adina bider esango bi gauza direla, oso bana gainera, ez sinestea eta ez dela esatea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 63. orr.

Orain, erabakitzeko dago non ikusten den gauza gehiago, begira egotea eta ikustea bi baitira, ezagutzea eta jakitea bi diren bezalaxe, eta oso bana gainera.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 166. orr.

6 bana-banaka adlag

Bana-banaka landu eta bana-banaka jaurti ditu egileak geziok.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 11. orr.

Horretarako, hizkuntza egoera batetik bestera igaroarazten duten fenomenoak bana-banaka hartu behar lirateke kontuan.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 112. orr.

Harrapatu nindutenean, izen guztiak atera zizkidaten, bana-banaka.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 163. orr.

7 bana-banako1 berezia, bikaina; bana-bana egina.

Pianoak staccato bati ekin dio; kristal-hotsa; faro baten itsasargia pinu artetik keinuka; mapen, gidoi-kontrolen eta kaseten anabasa bana-banakoa.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 112. orr.

Ez nuen inorekin bizitzen ikusten, ezin nion pasio bana-banakorik imajinatu.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 196. orr.

Ezbaian ari dira ea zientziadun multzo osoaren bana-banako atomo guztietan akzidente moduan ote den, ala atomo bakarrean ote datzan.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 205. orr.

Zientziaren unitate epistemikoen (kontzeptuaren, legearen eta teoriaren) bana-banako azterketa aurkeztu ondoren, zientziaren konplexutasunaren barruan identifika daitezkeen zenbait arazo filosofiko zehatz aipatuko ditugu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 161. orr.

8 bana-banako2 egokitasunez mintzatuz, lehen multzoko elementu orori bigarren multzoko bat bakarra, eta alderantziz, dagokiona.

Bana-banako egokitasuna dago ongi aukeratutako itxurapen-taldeen eta (15) erako diagramen artean.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 53. orr.

Sistema existitzen da, barruko antolaketa edo oreka bat du, eta egituraketa hori, bana-banako adierazleen eta adierazien arteko lotura positiboaren kariaz, izaten da eta izateari dio eusten.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 18. orr.

9 bana bertze (13 agerraldi, 2 liburu eta 11 artikulutan; orobat bana beste 69 agerraldi, liburu 1 eta 59 artikulutan) ipar batez beste.

Sekulan baino lasterrago ibili dira lasterkariak 40,940 km eginez orenean, bana bertze.  Herria   2003-07-31

Itsasu herri huntan, hamalaueko gerla denboran, 48 hilabetez, hilabete oroz, bana bertze, gazte baten hil berria jasan behar izan da, ezin xukatuzko zauri biziak idekiz aldi oroz.  Herria   2005-05-26

Antolatu diren 17 odol-biltzetan, 1024 odol-ateratze egin dira, bana bertze 60 bat emailerekin aldi bakotx.  Herria   2003-02-20

Hor ginen langilek nahi ginuen lehenik herrian bizi, bana bertze hogoita zortzi urte ginuen.  Herria   2003-09-25

Bana-bertze egunean hemezortzi oren iragaiten zituen kofesionalean.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 204. orr.

Bana bertze aipa nezazke, Johan Etxauzkoa, Baigorriko bizkonde, Lizarrako merino mayor -horrek erran nahi du erregearen ordezkari dela-, eta Jerusalemeko Jondoni Joaniren zaldun izendatua 1413an; hunen semea, [...].  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 28. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

adar bana (5); ahari bana (10); ahari bana eskaini (9); ale bana (17); apur bana (18); argazki bana (8); artean bana (10); artikulu bana (7); auto bana (6); bakoitzean bana (7); bakoitzeko bana (7)

bana ageri (6); bana ardo (5); bana atera (7); bana aukeratu (5); bana aurkeztu (16); bana aurkeztu zuten (6); bana baino (7); bana banaka (5); bana banako (5); bana behar (6); bana berdindu (26); bana berdindu zuen (6); bana berdindu zuten (12); bana bertze (12); bana beste (69); bana beste batean (5); bana besteko (5); bana bidali (11); bana bota (5); bana dago (10); bana daude (5); bana dira (5); bana du (5); bana dute (20); bana duten (7)

bana ebakiko (5); bana ebakiko dute (5); bana edan (7); bana edo (5); bana egin (73); bana egin dute (5); bana egin eta (9); bana egin zuten (27); bana egingo (22); bana egingo dute (15); bana egitea (5); bana egiteko (8); bana egiten (6); bana egon (5); bana eman (96); bana eman eta (5); bana eman zien (16); bana eman zieten (6); bana eman zigun (5); bana eman zioten (10); bana emanez (6); bana emango (11); bana emango dute (6); bana emateko (5); bana ematen (15); bana ematen zien (5); bana eraman (7); bana erosi (5); bana eskaini (19); bana eskainiko (6); bana eskaintzen (5); bana eskatu (19); bana eskuan (11); bana eskuetan (19); bana eta (37); bana ezarri (7); bana galdu (9); bana hartu (41); bana hartu eta (11); bana hartu zuten (9); bana hartuko (7); bana hartuta (14); bana hartzen (6); bana hartzera (5); bana hil (6)

bana idatzi (12); bana igorri (17); bana igorri die (5); bana igorri zien (5); bana ikusi (5); bana ipini (6); bana irabazi (30); bana irabazi du (5); bana irabazi zioten (8); bana irabazita (5); bana izan (12); bana izango (17); bana izango da (5); bana izatea (6); bana jan (9); bana jarri (24); bana jarriko (5); bana jaso (21); bana jaso zuten (11); bana jokatu (6); bana jokatuko (6); bana kaleratu (11); bana kendu (5); bana lortu (19); bana lortu zuten (8)

bana oparitu (7); bana sartu (15)

bana utzi (6); bana zegoen (12); bana zeramaten (11); bana zeukaten (7); bana zuela (6); bana zuen (7); bana zutela (11); bana zuten (23)

banan bana (73); banan bana hartuta (6); baso bana (9); beltz bana (6); berri bana (8); bertsio bana (6); besarkada bana (5); beste bana (14); bikote bana (5); bilera bana (8); bonba bana (6); botila bana (6); buru bana (5); domina bana (7)

enbor bana (5); entsegu bana (11); entsegu bana egin (9); erdi bana (56); eskutitz bana (7); etapa bana (5); euroko isun bana (5); garagardo bana (14); garaipen bana (7); gol bana (24); gol bana sartu (11); gorri bana (5); gutun bana (25); gutun bana bidali (5); gutun bana igorri (8); handi bana (15); helegite bana (10); hitzaldi bana (15); hitzaldi bana egingo (5); hori bana (6)

isun bana (5); izen bana (7); izozki bana (5); jokalariak banan bana (6); kafe bana (13); kafesne bana (5); kanaerdiko bana (8); kopa bana (17); kopia bana (12); lan bana (10); lehergailu bana (8); liburu bana (25); lore sorta bana (8); luze bana (6); musu bana (19); musu bana eman (11); musu pare bana (6); neska bana (5); nobela bana (5)

obra bana (12); olerki bana (5); ontzako bana (5); ordezkari bana (33); oso bana (9); osoko zuzenketa bana (6); pare bana (15); pare bana eman (5); partida bana (27); partida bana galdu (5); partida bana irabazi (9); poltsa bana (5); puntu bana (17); puru bana (6); puska bana (8); saio bana (7); salaketa bana (6); sari bana (6); soldadu bana (5); sorta bana (11); talde bana (7); testu bana (7); tiraldi bana (10); tiraldi bana irabazi (9); tiro bana (6); txanda bana (6); txanpon bana (5); txiki bana (10); txosten bana (10)

urte bana (5); zati bana (13); zerbeza bana (5); zigarro bana (11); zuhaitz bana (5); zuri bana (6); zuzenketa bana (6)

ordezkari banak (6)

banako azterketa (4); banako berdinketa (9); banako berdinketa lortu (3)

esku banarekin (5)

banaren gainean (7)

alde banatako (15)

albo banatan (28); alde banatan (132); alde banatan eta (5); aulki banatan (10); banatan eseri (8); banatan eseri ziren (6); banatan eserita (10); banatan eta (9); banatan jarri (7); banatan jarrita (5); banatan zituela (5); baten alde banatan (7); esku banatan (19); eta alde banatan (10); mahaiaren alde banatan (6)

albo banatara (5); alde banatara (33)

alde banatatik (18); beso banatatik (6)


banabar iz babarruna.

Piperra eta banabarra, aurretik apatsa eta atzetik uzkarra.  Berria - Kultura   2006-03-25


banabeste ik bana 9.

banadio iz gai bakuna, metal zuria, fosforoaren antzekoa, 1.890 °C-tan urtzen dena (V; at. z. 23).

Guztiz uste gabeko moduan, beren laboratorioko gnomoek zera aurkitu zutela, aitzakia emaniko sorta oneratu egiten zela 0,1 banadio naftenato gehituz gero.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 280. orr.

Lehiatsu saiatu nintzen gure ohiko hornitzaileen artean banadio naftenato lagin bat lortzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 282. orr.

Niri zegokidanez, funtsezkoena liburutik eta banadioari buruzko enpresa-gutuntruketik ezagutzen zuen jada.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 286. orr.


banaezin izond ezin banatuzkoa.

Ezkontza monogamiko eta banaezina arboletatik jaitsi ginenean hasi al zen?  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 255. orr.

Bere ikasle urte narrasak bai Madrilen -San Carlosko medikuntza fakultatean, Carlos Venero eta Pedro Riudavets lagun banaezinak alboan zituela- bai Valentzian ere.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 15. orr.

Sistema artikulatu eta banaezin batean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 82. orr.

Aitzitik, ordea, Italo Calvinok: sistema orokorrekiko gero eta eszeptikoago, gizabanakoaren baitara eta gizabanakoaren erantzukizun banaezinera ekarri nahi izan zuen arazoaren giltza: [...].  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 100. orr.

Horra nola bi berriemaile elkarrengandik banaezinak abiatu ziren Txina aldera!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 460. orr.

Bi organo ezberdin baina banaezin.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 122. orr.

Instituzioa eta boterea banaezinak baitira.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 30. orr.

Egoeraren gakoa honetan zetzan: mekanizazioa eta polizia zoritxarrez banaezinak zirela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 383. orr.

Hamabi urte bete genituen arte, banaezinak izan ginen.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 11. orr.

Geroztik, bi terminoak banaezinak iruditzen zaizkio.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 68. orr.

Artea bizimodu bilakatzen da, eta bizitzearen esperientzia eta esperientzia artistikoa banaezinezko bi alderdi dira.  Berria - Kultura   2006-04-04

Zorigaiztoa, lagun banaezina.  Berria - Kirola   2004-04-14


banaezintasun iz banaezina denaren nolakotasuna.

Indigenen eskubideez hitz egiten den bakoitzean, lurraldearen batasuna eta nazioaren banaezintasuna jartzen dituzte baldintza gisa.  Berria - Mundua   2006-01-13


banagarri izond bana daitekeena, banatzeko modukoa.

Ez dago "batasunik" gorpuztasunaren teoria baztertuz ez bada, gorputza ez baita "bat", materiaz eta formaz osatua baizik, eta horiek, definizioz, "bi" dira, eta era berean banagarria, zatitzeko gai.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 95. orr.

Izaerari soila deitzen diogu galgarririk deus ez daukalako, hau da, edukitzailea eta edukia bi gauza ezberdin eta banagarri direlako, hala nola, edalontzia eta edaria, gorputza eta kolorea, airea eta argia edo berotasuna, arima eta jakinduria.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 355. orr.


banaka 1 adlag bakoitzean bat bakarra zertuz.

Banaka harturik, bere bakarrean, orduan bai; orduan guai bat izan liteke lerdoa, txorixoa eta pailazo merkea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 30. orr.

Banaka, bai, banaka ongi ulertzen nituen letrak, baina hitz osoak ezin ulertu.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 132. orr.

Bideak jendez gainezka zeuden, zahar eta gazte, neska eta mutil, gizon eta emakume, elkarren ondoan batzuk, banaka besteak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 10. orr.

Eskailerak jaitsi nituen, banaka edo binaka, bebarruraino.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 98. orr.

Banaka edo taldeka urruntzen ziren borrokaren erditik, poliki-poliki, konturatu gabe, berez gertatuko balitz bezala.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 152. orr.

[Euli-eskuadroiak] azukre-koskor gozoetan pausatzen dira, banaka zein mordoka.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 29. orr.

Bakoitzak banaka lurra edukitzea, ez partzuergoan.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 269. orr.

Berehala, portaletatik, gizonak poltsatxoa eskuan ateratzen ziren kalera, oraindik ilunpetan, portal guztietatik, banaka, binaka, dozenaka, ehunka langile, denak aldi bertsuan.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 177. orr.

Zuzenketa partzialak ere banaka bozkatuko dira.  Berria - Euskal Herria   2004-12-24

Banaka azalduko ditugu idazlan akademikoek izan behar dituzten lau ezaugarri orokorrak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 331. orr.

Atxilotuak arin-arin jujatzen zituzten, eta ez banaka, aldiko 40 edo 50 baizik.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 78. orr.

Edontzira bost tanta bota zituen, banaka, urarekin nahas zitezen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 103. orr.

Bisitak banaka jarri zizkiguten.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 199. orr.

Desgraziak ez omen datoz inoiz banaka.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 139. orr.

Automobilak oso banaka etortzen ziren.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 18. orr.

Bizkaiko Irekia banaka eta frontoi osoan antolatu dute.  Berria - Kirola   2006-02-24

68 kilometro banaka erlojupekoan, 27 taldekakoan.  Berria - Kirola   2004-09-04

Banaka, 45 ontzako enbor bat zeinek ebaki aizkorakada gutxienean (3, 2, 1, 0 puntu).  Berria - Kirola   2004-07-17

Modalitateak: Eskuz banaka, eskuz binaka, zesta-punta, pala, paleta gomaz, paleta larruz eta pala motzean.  Berria - Kirola   2004-03-03

Bi pilotariek eskuz banaka ez dute inoiz elkarren kontra jokatu.  Berria - Kirola   2004-05-23

2 (batzuk-en ezkerrean)

Banaka batzuk gizarteko goiko mailetara igotzen dira.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 35. orr.

Banaka batzuk Klararen mahaira inguratzen ziren, eta Gabin bezala jartzen neskaren arierari begira.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 108. orr.

Oraindik banaka batzuk bizirik daudela dirudi, ostera.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 22. orr.

Ikusiko dugu legea, gizon libreen arteko hitzarmen omen dena edo izan behar lukeena, gehienetan ez dela izan banaka batzuen grinaren tresna baizik.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 27. orr.

Adiskide gisa joango natzaizue ikustera, gizon banaka batzuk harturik.  Elizen arteko biblia   1 M 7,28

Gauez atera nintzen gizon banaka batzuekin, neu ninderaman astoa beste abererik hartu gabe.  Elizen arteko biblia   Ne 2,12

Gizarte banaka batzuk, denbora laburrez bada ere, heriotza-zigorrari uko egin izanak, nire argudioen alde gehiago esaten du aurka baino.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 83. orr.

Piztu gabe zeuden oraindik kaleko argiak, etxe banaka batzuetako leihoak argitzen hasiak ziren hor-hemen. gure gaiztakeriagatik ondo merezitako hitz banaka batzuk esan zizkigulako, apalki aitortu ziguk bere errua.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 194. orr.

Ikusi ditugun auzietatik banaka batzuek, osasunarekin eta zientzia biologikoekin harreman berezia dute.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 208. orr.

• 3 izond pl urriak, bakanak.

Zoriontsuak dira lege jatorren bidez tarteko pausoak azkartu dituzten nazio banaka horiek.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 28. orr.

4 banakako izlag

Banakako ziegan sartu zutenean, eromenezko izu zorabiagarri batek hartu zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 77. orr.

Lersundiren esanetan, oraindik etxebizitza gutxitan dago alarma sistema, «banakako etxebizitzetan, gehienbat».  Berria - Harian   2005-07-21

Frankismoko garai ilunetan gure banakako askatasunak zein askatasun kolektiboak berreskuratzeari inoiz ere uko egin ez genionon erreferente izan ziren.  Berria - Euskal Herria   2004-09-11

Banakako pentsio osagarriak bankuek eta kutxek kudeatzen dituzte.  Berria - Harian   2006-01-11

Gure Indar ezagutzailearen banakako hautemapenetatik adigai orokorretara igotzeko lehen ahaleginen azterketak onura handia du. Diakroniak, haien artean lotura historikoren bat duten banakako formen arteko erlazioa zilegiztatzen du.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 67. orr.

Etika sozialaren ordez banakako etika hasi zen gora egiten.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 221. orr.

Gizonezkoen banakako skeletonean, berriz, Kanadako espezialistak nagusitu ziren.  Berria - Kirola   2006-02-18

Eusko Legebiltzarrak banakako zein taldekako eskaera eskubidea arautuko du.  Berria - Euskal Herria   2004-02-04

Banaka zein taldekako joaldien ondorioz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 238. orr.

Gogo-burmuin delako identifikazioa, ordea, bi motatakoa izan daiteke: banakakoa (token-token) eta orokorra (type-type).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 190. orr.

Zazpi koadroko banakako partidak.  Berria - Kirola   2006-03-24

EPELen Eskuz Banakako Txapelketako beste bi kanporaketa jokatuko dira gaur.  Berria - Kirola   2004-04-03

Gorabehera handiekin ibili da Patxi Eugi azken urteotan eskuz banakakoan.  Berria - Kirola   2004-04-14

Banakakoen eta Kolektiboen Giza Eskubideei buruzko Ikerketa Zentroko burua [...] da Agusti Soler.  Berria - Euskal Herria   2004-03-17

5 bana-banaka adlag

Bana-banaka landu eta bana-banaka jaurti ditu egileak geziok.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 11. orr.

Horretarako, hizkuntza egoera batetik bestera igaroarazten duten fenomenoak bana-banaka hartu behar lirateke kontuan.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 112. orr.

Harrapatu nindutenean, izen guztiak atera zizkidaten, bana-banaka.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 163. orr.

6 banaka-banaka adlag

Lerroan ezartzen ziren eta SSek banaka banaka zenbatzen zituzten, preso guziak han ote zirenez kontrolatzeko-edo.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 135. orr.

Hor zeuden 63 demoak banaka-banaka deituak ziren auzitegi barnera.  Herria   2004-01-15

Txori txuriaren ondoren artzainak lekutzen dira, isilik, banaka-banaka edo binaka, eta gauaren ilunarekin nahasten.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 16. orr.

Ura agortu samar egiten zaie, eta orduan kendu ura, karakolak hozten utzi eta gero banaka-banaka garbitu.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 219. orr.

Lau ontziolak erosiko dituen inbertsiogilerik ez omen dago, eta aurrezki kutxak erakartze aldera, lantegiak banaka-banaka saltzeko gertu daude.  Berria - Harian   2005-10-04

Banaka-banaka aipatzen zituen Senza famigliako pertsonaiak, eta kapituluen izenburuak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 269. orr.

Izen-abizenak ere oker handirik gabe esango genituzke, banaka-banaka, sei endredatzaile horienak, hemen denek ezagutzen dugu-eta elkar!  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 169. orr.

Ikarak aidean egoten nintzen eskaileretan, edo txiki-txiki egindako leihoetatik itsasora edo ezerezera begira, argietara begira, nola itzaltzen ziren banaka-banaka hiribideetan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 120. orr.

7 bat-banaka banaka.

Inori zintzurra egin behar izan gabetanik jabetu ginen ontziaz, oinutsik, labana eskuan, bat-banaka aholotu eta estekatu genituen erreleboko guardak, ongi Vieites.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 12. orr.

Nahiago zuen isilik geratu, benetan uste zuena esatea baino: sar itzazue zuen pilotatxo horiek guztiak bat-banaka atzeko zulotik.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 79. orr.

Zeu izango zarela gure herrira aske etorriko den azkena, zeure aurretik etorriko direla bat-banaka edota arrapaladan gainerako guztiak.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 12. orr.

Eta, artista haien izenak bat banaka aipatzen zizkigula -nik aipatuko ez dizkizudanak, zuk jada buruan dituzulako-, erran zigun: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 280. orr.

Antxonek segitzeko keinua egin zigun eta pagoen ostetik irten ginen bat-banaka.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 159. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bakoitza banaka (4); bana banaka (5)

banaka aipatzen (4); banaka aztertu (8); banaka aztertu behar (4); banaka banaka (55); banaka batzuek (24); banaka batzuek bakarrik (3); banaka batzuen (5); banaka batzuentzat (3); banaka batzuk (68); banaka batzuk baino (3); banaka batzuk bakarrik (4); banaka batzuk besterik (4); banaka batzuk ere (7); banaka edo (10); banaka edo binaka (7); banaka egiten (3); banaka eta (26); banaka eta binaka (5); banaka etortzen (3); banaka harturik (6); banaka hartuta (7); banaka hiltzen (3); banaka igo (3); banaka zein (5)

bat banaka (14); edo banaka (3); eskuz banaka (15); eta banaka (18); eta banaka banaka (5); eta ez banaka (3); gizon banaka (3); hitz banaka (3); hitz banaka batzuk (3); jokalariak banaka (3); kasuak banaka (4); kasuak banaka aztertu (3); proba banaka (6)

aurtengo banakako (6); aurtengo banakako urrezko (4); aurtengo eskuz banakako (12)

banakako bi (3); banakako bilerak (3); banakako bizkaiko (3); banakako eta binakako (6); banakako euskadiko (3); banakako finala (5); banakako finalean (4); banakako finalerdietako ligaxkako (3); banakako finalerdietan (3); banakako gehiegikeriak (3); banakako ilaran (3); banakako jokaldietan (3); banakako pala txapelketako (11); banakako txapela (5); banakako txapeldun (3); banakako txapelduna (7); banakako txapeldunak (4); banakako txapelketa (31); banakako txapelketa nagusiko (3); banakako txapelketako (41); banakako txapelketako azken (3); banakako txapelketako bigarren (4); banakako txapelketako final (7); banakako txapelketako finala (3); banakako txapelketan (29); banakako txapelketaren (26); banakako txapelketaren final (3); banakako txapelketaren finala (6); banakako txapelketaren finalerdietako (5)

banakako urrezko (81); banakako urrezko aizkolarien (70); banakako urrezko aizkorako (3); banakako zein (4); emakumezkoen banakako (3); epbren banakako (4); epeleko eskuz banakako (6); epelen eskuz banakako (11); eskuz banakako (138); eskuz banakako finala (3); eskuz banakako finalean (4); eskuz banakako finalerdietako (3); eskuz banakako txapelduna (5); eskuz banakako txapelketa (18); eskuz banakako txapelketako (28); eskuz banakako txapelketan (17); eskuz banakako txapelketaren (23); eta banakako (17); eta banakako urrezko (3); euskadiko banakako (5); euskadiko banakako pala (4); euskal herriko banakako (11); herriko banakako pala (7); irabazi zuen banakako (3); jokaturiko banakako (3); mailako eskuz banakako (6)

banakakoa emakumezkoak (4); banakakoa gizonezkoak (6); banakakoa jokatzeko (3); eskuz banakakoa (12)

eskuz banakakoak (4)

eskuz banakakoan (18)

banakakoaren finalerdietan (3); eskuz banakakoaren (6)


banakako ik banaka 4.

banakakotasun iz banakotasuna.

Portlandek azken asteetako arazo berdinak pairatu zituen atzo Altearen aurka, talde jokoa desagertu egin zen eta gol gehienak banakakotasunei esker iritsi ziren.  Berria - Kirola   2006-04-09


banakatu, banaka(tu), banakatzen 1 da/du ad bereizi; banatu.

Hondartzara iristean banakatu egin ziren, bera Aitasantuaren Sudurrerantz, oinetakoak erantziz, galtzerdiak barruan sartuz eta bikotea bere gisa utziz.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 77. orr.

Fonetika ezin da fonologiatik banakatu .  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 87. orr.

Irudiaren azalera, eta azalera hori zati txikiago edo handiagotan banakatzea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 248. orr.

Bereziki zaila gertatu ohi da kate foniko batean, kate hori osatzen duten banakoak banakatzea eta esatea zein diren hizkuntzak darabiltzan elementu konkretuak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 140. orr.

Pentsamendua, naturaz kaotikoa dena, banakatzean, zehaztua gertatuko da ezinbestez.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 17. orr.

Enuntziatuak banakatu nahi direnean, ezin da onartu eragozpenik gabe gramatikatik, logikatik edo "Analisitik" mailegatutako inongo eredurik.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 98. orr.

Hirutasun [...]: Eliza kristau batzuen teologia konplexuan hiru jainkotasun banakatuz osatutako jainkotasun bakarra.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 144. orr.

Frantziako eremu guzian medikuen ahal bezen ontsa banakatzea, denetan jendea behar den bezala artatua izan dadin.  Herria   2004-06-24

Etxe berriak egin beharko dira bat bertzeen aldean eta ez banakatu ingurumenean.  Herria   2004-12-02

2 (era burutua izenondo gisa)

Talde banakatuetako parte diren soldaduok errepideetan nora ezean doazenean, gerrako langabeak baizik ez diren gizonok ez dute erakusten abertzale garaituari egotzi ohi zaion etsimen hori.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 109. orr.

Rhineko zamoak kutxetatik ateratzen ari ziren, kolore urre arrexkakoak, eder-ederrak beren gorrixkatze metalikoekin, haien ezkaten xaflek brontzez estalitako esmalte banakatuak ziruditela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 149. orr.


banakatze iz bereiztea; banatzea.

Enuntziatuak, hain zuzen, sortzen du arazoa eta eskatzen ditu banakatze-irizpideak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 98. orr.

Enuntziatua multzo esanguratsuen banakatze-hastapena izan beharrean ("atomo" esanguratsua, zentzua egoteko beharrezko minimuma), batasun esanguratsu horiek espazioan kokatzen duena da.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 116. orr.


banakazko izlag banakakoa.

Banakazko jujamenduak, guti-gutitan egin izan dira.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 78. orr.


banaketa 1 iz banatzea, (zati) bana ematea. ik partiketa; distribuzio.

Datu horiek, bestalde, berretsi egiten dute [...] 100 enpresa multinazional handienen aktiboen stockaren banaketa: %40 Estatu Batuetako enpresena da, %38 europarrena eta %22 japoniarrena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 74. orr.

Horrela burutu zuten lurraldearen banaketa.  Elizen arteko biblia   Jos 19,51

Desberdintasuna handitu egiten baita nazioa aurreratu ahala, eta banaketarik gabe aberastasunak esku bakar batean geratuko bailirateke.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 94. orr.

Maiztasunen eta banaketen azterketa.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 17. orr.

Bloomfieldarrentzat, bestalde, banaketa edo distribuzio osagarrian azaltzen ziren hotsen sailkapen-tresna zen fonema.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 77. orr.

Harexek menderatzen baitzuen katea osorik, ekoizpenetik banaketaraino.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 127. orr.

Hezkuntza masibo eta ez elitista horrek eragin positiboa du errenten banaketan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 121. orr.

Lurren banaketaren legeak agintzen zuen familia bateko ondasunak ez zirela pasatu behar beste familia batera.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 181. orr.

Sistema ekonomikoa, ekoizpenari eta produktuaren banaketari zegokienez, ez zen antolatzen gizabanakoen irizpide arrazionalen arabera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 18. orr.

Oraindik gaztetxo zela, frantziskotar egin zen Laredon, baina geroztik han eta hemen ibili zen, ondasunen banaketa eta karitatea predikatzen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 205. orr.

Aberastasunaren banaketa eta natura-baliabideen erabilera arrazoizkoa.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 14. orr.

Gero eta handiagoa da lanaren banaketa, eta merkataritza-eremua zabaldu ahala zabaltzen da banaketa ere.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 18. orr.

Nazioarteko merkataritzaren hazkundeak lanaren banaketaren printzipioaren mundu mailako zabalkundea islatzen du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 17. orr.

Lanaren nazioarteko banaketak eskainitako aukerak ahalik eta ondoena ustiatzera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 37. orr.

1998ko lizentzien banaketa argituko duen epaiaren zain dira orain Euskalerria Irratian.  Berria - Euskal Herria   2004-08-03

Parisen Lizeoetako gazteek egindako olerki-lehiaketako sarien banaketara gonbidatu ninduten.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 83. orr.

Txinpantzeak eta giza primateak sortu ziren adarraren banaketa duela 6 milioi urte baino ez zen gertatu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 17. orr.

Betekizunen banaketak honela laburbil zitezkeen: Bilbok hiriburu ekonomikoa izan behar zuen, Gasteiz hiriburu administratibo ezarri zuten, [...].  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 63. orr.

Bakoitzari bere platerean ematen zaio dagokiona, baina banaketa nahiko okerra da.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 95. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Arazoa egungo indar politiko eta sozialen oreka da, errenten banaketa igualitarioaren erabat kontrakoa dena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 154. orr.

Diru laguntzen banaketa «egokia».  Berria - Euskal Herria   2004-06-05

Errenta eta aberastasunaren banaketa arbitrario eta zentzugabea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 56. orr.

Triglifoen eta metopen banaketa nahasia zelako eta desegokia.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1910. orr.

Aberastasun handiagoak ahalbidetzen ote duen banaketa ekitatiboagoa, edo aitzitik, banaketa igualitarioak ahalbidetzen duen hazkunde handiagoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 276. orr.

Berrikuntzek ahalbidetzen baitute ekoizpenaren nazioarteko banaketa: adibidez, produktuaren diseinua herrialde batean egin daiteke, osaketaren fase desberdinak beste hainbatetan, eta azken ukituak eta banaketa zentralizatua, berriz, beste batean.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 243. orr.

Uraren bidegabeko banaketarengatik protestatzeko kalera atera ziren gizarte taldeak, besteak beste indigenak.  Berria - Gaiak   2006-03-18

Erabilgarritasunak, bestalde, eskatzen du lekuen banaketa akatsik gabea eta erabiltzeko inolako trabarik gabea izatea, eta eskualdearen arabera, edozein motatakoa dela ere, banaketa egokia eta erosoa izatea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 590. orr.

Denak berresten zuen gela hartan bi-bitako banaketa.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 22. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Diskoetxearen marketing eta banaketa lan eredugarriari esker, Billboardeko lehenengo postura heldu ziren berriro ere.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 35. orr.

Merkatuez eta baliabideez (lehengaiak, lan-eskua, banaketa-sareak, teknologia, ikerketa, dirua aurreztea, etab.) jabetzeko konkurrentzia orokorra dago gaur.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 14. orr.

Eroski banaketa katea kontuan izanik, Euskadin bazkidetza-tasa %70 ingurukoa omen da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 183. orr.

Banaketa zerbitzuak, polizia, funtzionarioak, denak ahalegintzen dira herritarrei laguntzen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 258. orr.

Maddalenek argitu zion Antton banaketa enpresa batean ari zela lanean.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 253. orr.

Harpideak lortu behar ditugu, baita banaketa puntu berriak ere, dirulaguntzak eskatu, publizitatea lortu...  Berria - Kultura   2006-01-12

Ekonomiaren ekoizpen eta banaketa bideen jabego kolektiboan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 61. orr.

Zabalkunde handia lortu nahian, banaketa zerrendetara eta berri taldeetara bidali ohi diren publizitate mezuak dira spam-ak.  Berria - Gaiak   2004-11-05

Egunkari baten banaketa-autoa lehenengoa, bestea Mercabilbaotik abiatua ziurrenik, arrainez eta ortuariz betea.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 11. orr.

Banaketa-furgoneta baten atzean ezkutatu nintzen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 56. orr.

Ezen ekoizpen funtzioaren inputen kostu egitura eta ia sektore guztien ekoizpen eta banaketa egoerak aldatzen baitituzte.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 158. orr.

Enuntziatu-multzo bat bere indibidualtasunean definitzea objektu horien sakabanaketa deskribatzea izango da, eurak banatzen dituen zirrikitu guztiak atzematea, euren arteko distantziak neurtzea, beste hitz batzuetan esanda, euren banaketa-legea formulatzea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 41. orr.

Grafiko bat, hazkunde-kurba bat, adin-piramide bat, banaketa-hodei bat enuntziatuak dira.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 97. orr.

Ekologia ikuspegitik egun indarrean dagoen ekoizpen, banaketa eta kontsumo eredu tekniko-soziala erabat okerrekoa da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 315. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Lan-banaketaren txanponaren ustezko alde teknikoari lotutako auziak oihartzun handia izan du Europan zehar.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 138. orr.

Morgan eta kuatreroak hizketan hasi ziren, swahiliz edo; lan-banaketaz, zirudienez.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 39. orr.

Botere-banaketaren errealitatea ez zegoen islatuta errealista ez zen "estatu bat, boto bat" printzipioa gorpuztu zuen konstituzio baten zabarkerian.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 377. orr.

Bi bertsolarien arteko funtzio-banaketak garrantzi handia du.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 77. orr.

Ibarretxek eta Zapaterok telefonoz hitzartutako akordioak «kromo banaketa» ematen duela dio.  Berria - Euskal Herria   2004-06-24

Gaur egun lanaldiaren murrizketaren inguruan bizi-bizirik dagoen eztabaida errenta-banaketaren ikuspegitik aztertzen denean soilik uler daiteke bere osotasunean.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 139. orr.

Beste faktore garrantzitsu bat ekoizpen prozesu berrietan behar den baliabide banaketa da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 168. orr.

Galera-banaketa bat izango da merkatari frantsesaren eta holandarraren artean.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 78. orr.

Horietako bat, Karlomagnok bere hiru semeen artean egindako inperio-banaketaren kapitularra da.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 329. orr.

Komunismo libertarioa aldarrikatu eta lurralde-banaketa egin zuten.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 160. orr.

Haien andre alargunak eguneroko janari-banaketan bazterrera gelditzen zirelako.  Elizen arteko biblia   Eg 6,1

Azken batean, nolako zerga sistema, halako tarta banaketa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 284. orr.

Sari banaketarako egun gutxi batzuk falta zirela, idazle gazteak igorlearen izenik ez zekarren gutun bat jaso zuen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 121. orr.

5 banatzea, bereizketa.

ETAren alde dauden indar politikoen artean ere banaketak gertatu direlako.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 196. orr.

Ez pentsa munduari bakea ekartzera etorria naizenik; bakea ez, baina banaketa ekartzera etorria naiz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 483. orr.

Dibortzioak eta banaketak halako garaipen txikiekin eraikitzen dira, eta gainditzen.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 69. orr.

Orain banaketa eta dibortzioen fasean gaude bete-betean.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 97. orr.

Mariak banaketa Elizaz egitea lortu zuen.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 56. orr.

Banaketak badu eraginik seme-alabengan?  Berria - Euskal Herria   2004-04-13

Gure familiaren banaketaren errudun nagusi eta bakar gisa azaldu zitzaidan.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 25. orr.

Lehenago pentsatzen nuen banaketa bat egongo zela, are leize bat, bere autismoaren erresuma pertsonalaren -nolabait esateko, pribatuaren- eta bere lanbidearen artean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 258. orr.

Azkenean aurkitu zuen errezelen arteko banaketa, zabaldu zituen errezelak, eta une berean Dean Thomasek bere kriseilua piztu zuen. maila bakoitzeko bi gela ginen hor ere, baina banaketa ez zen hizkuntzaren araberakoa, alfabetiko hutsa baizik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 218. orr.

Lehen baino argiago ezarri beharko dugu lehen aipaturiko eskuduntza federalen eta ez-federalen inguruko banaketa hori.  Berria - Mundua   2004-06-12

Azken inkesten arabera, %43 banaketaren aldeko dira, %31 Serbiarekin batera jarraitzearen aldeko eta herritarren %24, berriz, zalantzan daude.  Berria - Mundua   2006-03-02

LABen ustez, «langile klasearen banaketak», besteak beste, «elkartasun eza ekarri du».  Berria - Ekonomia   2004-02-13

Suitzarren baietzak Europa eta AEBen arteko banaketa areagotu du.  Berria - Gaiak   2004-11-30

Hezkuntza dagoen lekuan ez dago klaseen arteko banaketarik.  Berria - Gaiak   2004-02-18

6 (izenondo eta izenlagunekin)

Mendebaldeak badu orain banaketa negargarria gutxiengo menderatzailearen eta barne- eta kanpo-proletalgoen artean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 461. orr.

Hiru mailatako banaketa soziala, aberats, klase ertain eta langileena bitara murriztu da.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 35. orr.

Emigrazio hori gertatu zenetik banaketa soziala dago, amildegia.  Berria - Kultura   2006-01-08

Hala ere, banaketa orokorragoak ere badituzte liburuok: 1 Zel, adib., hiru partetan zatitua dago, lehenak 30 kap. dituelarik eta bigarrenak 10.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 18. orr.

Traszendenteak existitzen zirela irudikatze hutsari esker, zenbaki errealen banaketa bikoitza ezarri ahal izan zen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 436. orr.

Bera ez zen Jugoslaviaren banaketa odoltsua bultzatu zuen bakarra.  Berria - Mundua   2006-03-14

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Banaketa-operazioa egin ezean hiltzeko arrisku handia dute biek; banaketa-operazioa egiten bada, ostera, bietatik ahulena hilko da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 381. orr.

Ondare eta zereginen banaketa-prozesu antzekoa ari zen gertatzen aldi berean monjeen beren artean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 137. orr.

Begietatik hurbilegi ditugun gauzak ongi ikusten ez diren bezala, ideia moralen hurbiltasun handiegiak eragiten duela bere osagarri diren ideia soil eta ugarien nahasketa, eta ez ongi ikustea beren arteko banaketa-marrak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 43. orr.

Banaketa hesia legez kanpokotzat jo eta eraisteko esan du Hagak.  Berria - Mundua   2004-07-10

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zuzenbide Estatuak botere banaketa errespetatzen zuenez inor ez dagoela legearen gainetik gehitu zuen.  Berria - Mundua   2004-08-27

Doktrina marxistaren azken helburua da klase banaketarik gabeko gizartea iristea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 47. orr.

Kolore-banaketako irudiak edo nerbio-sisteman haiek zituzten korrelazioak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 43. orr.

Urte horretan ezabatu zuten, betiko nonbait, arraza banaketa Estatu Batuetan, uztailaren 2an.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 81. orr.

9 banaketazko izlag

Azken bi betebeharrak burutzean, hizkuntz egituraren teoria orokor bat eratzeko gai izango gara, bertan "Hko fonema", "Hko osagaia" edo "Hko formaldatzea" bezalako kontzeptuak, zeinahi H hizkuntzatarako definiturik egongo baitira, Hko esaldien ezaugarri fisiko eta banaketazkoen arabera, eta Hren gramatiken ezaugarri formalen arabera.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 79. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

aberastasunaren banaketa (10); aberastasunen banaketa (4); alde bakarreko banaketa (4); arteko banaketa (29); arteko lan banaketa (5); auzitegiak banaketa (5); bakarreko banaketa (4); baliabideen banaketa (6)

banaketa berria (7); banaketa bertan behera (6); banaketa bultzatu (4); banaketa egin (13); banaketa egingo (5); banaketa egiten (10); banaketa egokia (6); banaketa ekitaldia (6); banaketa enpresa (5); banaketa eragin (4); banaketa eta (34); banaketa hesi (4); banaketa hesia (74); banaketa hesia eraikitzeko (5); banaketa hesia eraikitzen (8); banaketa hesia legez (7); banaketa hesiak (23); banaketa hesiaren (87); banaketa hesiaren eraikuntza (6); banaketa hesiaren ibilbidea (4); banaketa hesiaren kontra (5); banaketa hesiaren kontrako (15); banaketa hesiaren zati (6); banaketa hesiari (9); banaketa hesiaz (4); banaketa izan (8); banaketa justuagoa (4); banaketa operazioa (4); banaketa sarea (4); banaketa sareak (4); banaketa sisteman (4); banaketa zerrendetara (4)

botere banaketa (29); boterearen banaketa (4); botereen arteko banaketa (4); botereen banaketa (7); diru laguntzen banaketa (7); ekialde hurbila banaketa (5); eskuduntzen banaketa (4); eskumenen banaketa (4); herriaren banaketa (4); indar banaketa (4); irrati lizentzien banaketa (4); laguntzen banaketa (7); lan banaketa (26); lanaren banaketa (14); lanaren nazioarteko banaketa (7); lizentzien banaketa (17); lurraldearen banaketa (6); lurren banaketa (4); nazioarteko banaketa (9); ondasunen banaketa (6); puntu banaketa (12); sari banaketa (36); sarien banaketa (22); tartaren banaketa (7); zisjordaniako banaketa (5)

arteko banaketak (8); banaketak eta (5); sari banaketak (4)

arteko banaketan (4); eta banaketan (4); irrati lizentzien banaketan (4); lizentzien banaketan (7); sari banaketan (20); sarien banaketan (9)

sari banaketara (6)

sari banaketarekin (6)

sari banaketarekin (6)

arteko banaketaren (4)

banaketaren arabera (6); banaketaren inguruan (4); banaketaren ondoren (5); banaketaren ondotik (4); banaketaren ostean (4)

botere banaketaren (8); eta banaketaren (5); lan banaketaren (6); lanaren nazioarteko banaketaren (4); lizentzien banaketaren (4); lurren banaketaren (4); nazioarteko banaketaren (4); sari banaketaren (5); sarien banaketaren (4)

banaketari buruz (7); banaketari buruzko (6); banaketari dagokionez (6); botere banaketari (5); lanaren banaketari (5); tartaren banaketari (4)

arteko banaketarik (5); banaketarik ez (4); banaketarik gabe (4)


banako 1 iz multzo kontagai bateko banakako elementuetako bakoitza. ik bana 2; unitate.

Jakiteko duzu unibertso hau, bere osotasunean harturik, ez duela banako bat besterik osatzen.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 189. orr.

Hor kokatzen dira emozio primitiboak -gosea, beldurra, atsegina, sexu-irrika-, banakoa nahiz espeziea arriskutik babesten dutenak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 219. orr.

-Horrek garrantzi handia du banakoaren mailan, baina ez gizarte-mailan.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 251. orr.

Ohorezko Saria euskarazko kazetaritza aitzinarazten lagundu duen banako, talde edo ekimenen bati omen egiteko ematen zaio.  Berria - Euskal Herria   2004-07-04

Alegazioetan jasotzen dutenez, banakoa da hizkuntz eskubideen jabea eta berdin-berdin bermatu behar zaio eskubidea eskualde batean zein bestean bizi izanik. atzo aurkeztutako ekimenaren zutabeetako bat herritarrak, banakoak izango direla azpimarratu zuen.  Berria - Harian   2005-12-27

Nazio Eztabaida osatzen duten banako guztiei helarazi zitzaien txostena.  Berria - Harian   2005-10-09

Jarduera horretan, banakoak bereizten dira, gero banako horiek erabili ahal izateko.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 207. orr.

Taldearen zein espeziearen kasuan, banakoari bere balio genetikoa ematen diona ez da haren geneak halako edo halako izatea, baizik eta bakoitzak besteek ez bezalako gene-bilduma.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 145. orr.

Izen propioek banakoak izendatzen dituzte: "Greta"k Greta izendatzen du eta "Belle"k Belle.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 172. orr.

Inork ez du ukatzen "Greta" izenaz baliatzen garela banako bat izendatzeko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 172. orr.

Azken buruan, banakoak eta unibertsalak bereizi ditut, eta unibertsalen artean motak, ezaugarriak eta erlazioak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 175. orr.

Gorenak hainbat konpentsazio ekonomiko ematea ebatzi zuen, hain zuzen ere, banako bakoitzari 2.780 dolar ematea eta taldeari beste 81.000 dolar.  Berria - Mundua   2004-06-20

Eman dezagun A objektu (banako) bat daukadala begi aurrean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 174. orr.

Banako bakoitza bereizten duten ezaugarri batzuk.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 129. orr.

Multzokatze horiek, berez, gutxienez bi banako espazioan banatuak izatea baitakarte.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 172. orr.

Enuntziatu batek, berdin da zein den eta zenbaterainoko sinplea irudikatzen den, ez du korrelatu bezala banako bat edo objektu berezi bat.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 106. orr.

Banako bezala eta taldeko partaide gisa.  Berria - Gaiak   2004-05-05

2 (izenondoekin)

Banako jakin batek joera duela, alegia, zenbait eritasunek beste batzuek baino aiseago jo dezaten.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 130. orr.

Horrela, bada, esfera honen osotasuna banako bakarraren antzera irudikatu beharra dago.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 193. orr.

Fonema banako konplexu bat da, kate bakoitzean hanka bat daukana. hitz asko banako konplexuak dira.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 69. orr.

Hotsak, banako akustiko bokal konplexua izanik, aldi berean, banako fisiologiko eta mental konplexua osatzen du ideiarekin.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 35. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Planoa berez den denbora banakoaren barruan ere bai, plano banako hori ez baita izaten, ezta gutxiagorik ere, guztiz banako homogeneoa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 104. orr.

Onar dezagun esaldi-banako baten "esanahi bikoitza" definitzen dugula bera bezala transkribatutako esaldi-banako guztien taldea bezala.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 133. orr.

Baina badira esaldi-banakoak fonemikoki ezberdinak direnak esanahiaren aldetik berdinak (sinonimoak) izan arren, eta badira esaldi-banakoak fonemikoki berdinak eta esanahian ezberdinak (homonimia) direnak.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 132. orr.

Hitzek, hizkuntza banakoaren definizioa erabat betetzen ez badute ere, gutxienez haren ideia bat ematen digute.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 148. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

banako bakarra (3); banako bat (13); banako batek (6); banako baten (10); banako bati (3); banako bi (3); banako edo (3); banako eta (4); banako gisa (6); banako guztiak (5); banako guztiei (3); banako hitzak (5); banako hori (4); banako horiek (7); banako konkretu (3); banako kopuru (3)

banan banako (13); beste banako (6)

edo banako (3); esaldi banako (4); eta banako (11); lortutako banako (3); mendizorrotzan lortutako banako (3)


banakotasun iz banakoa denaren nolakotasuna.

Banakotasun guztien gainetik talde lana indartu du.  Berria - Kirola   2006-01-05

Ez, ezin da konparaziorik egin, aldi bakoitzak bere banakotasuna du.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 164. orr.

Artikulazio hauetako bakoitzak espazio-denborazko bere banakotasuna du.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 118. orr.

Eraketa-sistema bat definitzea bere banakotasun singularrean izango da, beraz, diskurtso bat edo enuntziatu-multzo bat ezaugarritzea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 86. orr.

Enuntziatu-moten eraketa aztertzeko ez zen beharrezkoa ez lotzea subjektu ezagutzaileari, ez banakotasun psikologiko bati.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 74. orr.

Enuntziatua, beraz, ez da existitzen, ez hizkuntzaren modu berean (nahiz eta bera osatzen duten zeinuek ezin diren definitu euren banakotasunean, ez bada hizkuntza-sistema batean, naturala edo artifiziala) ez hautemateari emanak zaizkion edozein modutako objektuetan.Artikulazio hauetako bakoitzak espazio-denborazko bere banakotasuna du.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 101. orr.

Eraketa-sistema bat definitzea bere banakotasun singularrean izango da, beraz, diskurtso bat edo enuntziatu-multzo bat ezaugarritzea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 86. orr.

Enuntziatu-moten eraketa aztertzeko ez zen beharrezkoa ez lotzea subjektu ezagutzaileari, ez banakotasun psikologiko bati.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 74. orr.

Herio denbora duk, banakotasunaren eta bereizketaren denbora, amaieraren ardatzari koska estutzen ari den denbora abstraktua.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 94. orr.

Maccabiren aurka, ordea, banakotasunak izan ziren nagusi.  Berria - Kirola   2006-04-30

Enuntziatua, beraz, ez da existitzen, ez hizkuntzaren modu berean (nahiz eta bera osatzen duten zeinuek ezin diren definitu euren banakotasunean, ez bada hizkuntza-sistema batean, naturala edo artifiziala) ez hautemateari emanak zaizkion edozein modutako objektuetan.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 101. orr.

banakotasuna izateko txikiegi diren zatitan apurtu behar da elikagaiko proteina, hartara gorputzak bere banakotasun-ereduak berreraiki ahal izan ditzan haien bitartez.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 204. orr.


banakotu, banako(tu), banakotzen da/du ad banako bihurtu.

Zoramenari buruzko enuntziatu-multzo bat banakotzea baimentzen duen harreman berezia.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 41. orr.

Enuntziatuak deskribatzea, eurek daroaten enuntziazio-funtzioa deskribatzea, funtzio hau zer baldintzatan gauzatzen den aztertzea, berak suposatzen dituen eremu ezberdinak eta eurak artikulatzen diren moduak zeharkatzea izango da eraketa diskurtsibo modura banakotu ahal izango denari argitasuna ematen ahalegintzea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 134. orr.

Azterketa arkeologikoak eraketa diskurtsiboak banakotzen eta deskribatzen ditu.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 179. orr.

Badela esparru bat espazioan eurak bereizten dituena eta denboran banakotzen dituena.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 33. orr.


banakotze iz banako bihurtzea.

Subjektuaren banakotze-baldintzak benetan oso zorrotzak dira, oso ugariak eta kasu honetan bakarrik ahalezko subjektu bat baimentzen dute.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 109. orr.

Osagai errepikariak definitzea baimenduko luke, euren kontrakotasun motekin, eta euren banakotze-irizpideekin; berak, gainera, eraiketa-legeak, baliokidetasunak eta transformazio-arauak ezartzea baimentzen du.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 227. orr.


banakozale izond banakoen zalea.

Banakozalea, benetan, Evans jaunak esaten duen bezala, garai bateko indibidualista hura, orain, ziri karratu bat da zulo biribil batean sartua.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 133. orr.


banakuntza 1 iz banaketa, bereizketa.

Eta zer nolako banakuntza egon liteke bereizketarik gabe?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 72. orr.

Iragarpena okerra gertatu zen, nahiz eta, hinduen ikuspegitik, batasuna hondatuta geratu, Pakistanen banakuntzarekin.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 187. orr.

Lehenengo emaitza Inperioa erortzea izan zen; bigarrena, aitasantutzaren hondamena [...] banakuntza protestantearen hondamendiaren ondoren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 284. orr.

Honela gorputzen banakuntzan ez delako mugarik egongo, ez zatiketaren gelditzerik, ez gauzetan inolako minimorik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 73. orr.

Ikuspen optikoaren eta ikuspen "haptikoaren" (edo "ikusmenezko ukimenaren") arteko banakuntza hori geroagoko idazle askorengan ere errepikatzen da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 106. orr.

Bada banakuntza bat batetik emozioaren ikuspegi "neutroen", emozioa ekimenaren arautzaile hartzen dutenen, eta bestetik emozioa subjektuaren emaitzen beheraldiekin batera gertatu ohi den disfuntzioaren erakusgarri bezala hartzen duten ikuspegi negatiboagoen artean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 117. orr.

Apaizarengana joan eta banakuntza lortu zuen Mooney andreak, eta haurren zaintza.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 89. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Espazio plastikoaren eta ikuslearen espazioaren artean espazio-banakuntza bat gertatzen dela.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 130. orr.

3 distribuzioa.

Erregulartasun horiek argiaren hiru ezaugarriri dagozkio, batez ere: argiaren intentsitateari, haren uhin-luzerari eta espazioan duen banakuntzari.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 23. orr.

Ekoizpen eta banakuntza sistemak industrializatu izanak elikagaiaren eta kontsumitzailearen arteko harremanak laxatu, hoztu, ahuldu ditu  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 35. orr.


banal izond hutsala.

Klaro asko sentitzen nuen han gertatzen ari zitzaidana oso gauza banala zela, barregarria, groteskoa.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 191. orr.

Deus ez da banal enetzat.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 141. orr.

Eni gustatzen zait egunerokotasun banalenaz idaztea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 141. orr.

Zorteak pausoro behartzen ninduen [...] begiak irekitzera, begien bista-bistan, modu ia banalean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 173. orr.

Geure bizitza ez dela banala sinistu nahi dugu, ez daukagula punpa eta punpa ari den haragi zatia bihotzaren ordez.  Berria - Kultura   2006-02-26


banalerro iz bi gauza bereizten dituen lerroa.

Ur guztia argi eta garbi urtegia baino goragotik behera etorri arren, azken sorburua ezin egon norabide hartan, eustormaren eta uren banalerroaren arteko tartea ez baita handia, eta banalerroaren atzean Mongoliako goi-ordoki lehorra hedatzen baita.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 143. orr.

Iparraldean, muino batzuek ezkutatzen diote Atturri ibaia, Biarnoko herri anaiarekiko banalerroa.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 42. orr.

Egungo bertsolaritzaren eta 1980. urte aurreko bertsolaritzaren arteko banalerro nabarmenetako bat zehaztu du haien erabilerak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 192. orr.


banalitate iz banala denaren nolakotasuna. ik hutsaltasun.

Handik gutxira hasi nintzen nire buruan tragediarik gorenena sufritzen, tragedia guztietan sakonena, nahi baduzue: banalitatearen tragedia.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 191. orr.

Kisek abertzaletasuna banalitate eta zentsurazko paranoia kolektibo lez aztertu zuen, eta bere literaturaren bidez Europa Erdiari nortasun bakarra ezartzeak zituen arriskuen aurka borrokatu zen.  Berria - Kultura   2006-01-24


banalizatu, banaliza, banalizatzen 1 du ad banal bihurtu.

Tragedia hori dena fikzioen historia batean banalizatuz.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 160. orr.

Dena sinplifikatu, nahastu, distortsionatu eta banalizatu nahi du Inperioak, moldeko bizimoldea eskainiz, eta bakoitzaren nortasuna ergelkeria orokor eta lauso batera ekarriz, tolerantziaz mozorrotutako indiferentzia orokor bat proposatuz.  Berria - Kultura   2006-04-30

2 (era burutua izenondo gisa)

Bere maskara berriaren atzean halaber maite zuen, karrikan auto trikolorean edo banalizatuan zebilenean Kerguelen komisarioaren soaren gurutzatzea.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 1. orr.


banalizatzaile izond banalizatzen duena.

«Drogomenpekotasunen aurreko politikak errotik aldatu behar dira», gehitu zuen: «Zalantzan jarri behar dira bai eredu debekatzaileak, baita eredu banalizatzaileak ere».  Berria - Euskal Herria   2004-06-16


banalizazio iz banalizatzea.

New Yorkeko Dorre Bikien eraisketa, irudi pornoak eta kiroletako eszenak lotzen dituen bideoak irudien banalizazioari buruzko hausnarketa egiten du.  Berria - Kultura   2006-04-09

Kultura berrikoak gara, gure identitateak gizarte globalizatuan sinboloen banalizazio batean hartu du oinarria.  Berria - Kultura   2004-06-26

Estatubatuar aberatsei emandako koipea, Espainiako gerra ondoren eta beranduago estrabagantea izateak, pinturaren banalizazioak... ez zuten indartu Daliren estimua.  Berria - Kultura   2004-05-11


banaloria iz harrotasun hutsala. ik burgoikeria.

Zeren beirakia eta lurrezko ontzia baino hauskorrago baikinen, zinez, ezdeusaren pare eta fitsaren berdin, eta zeren hala bihur baitzitekeen, gauetik egunerat, munduko loria guztia ere banaloria.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 375. orr.

Ez jartzeko arriskuan ez beraien [printzeen] banaloriaren oinarri den boterea, ez humanitateak bakean bizitzeko behar duen gutxieneko ordena.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 17. orr.

Zeren neure harreman haietan ez bainion lekurik utzi amorioari [...] ez amorioaren itzalari, eta ez amorioaren kutsurik izan zezakeen bertze deusi, baina hutsalkeriari eta banaloriari.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 504. orr.

Hala betetzen nuen neure ezdeustasuna loriazko eta banaloriazko amets handi haiekin.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 388. orr.


banaloriatu, banaloria(tu), banaloriatzen da ad hutsalki harrotu. ik harropuztu; burgoitu

Ba ote zen munduan gauza faunagorik eta are ergelagorik ere, hutsik uzten ninduen hartaz banaloriatzen eta sendagaila egiten ibiltzea baino, nola ibiltzen baikinen marinelak geure artean, bakoitzak bere balentriatxoak kontatzen zituela?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 504. orr.

Zeren ni ez bainaiz zuek bezala hisikaturik ibiltzen, untzitik jaitsi bezain fite nork larrua gehiago joko, zuen ehizaren fruitua bertzeen aitzinean agertzea eta hartaz banaloriatzea kasik obligazino bat balitz bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 504. orr.


banan 1 adlag banaka; bereiz.

Neptunoren gorputz mingotsa printzipio latzen eta leunen nahastea dela hobeto ikus dezazun, bada modua apartatzeko eta banan ikusteko, nola ur geza, lur geruza batzuetatik iragazitakoan, patinera jariatzen den, gozaturik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 125. orr.

Beroaren korpuskuluak ere banan barik elkarri lotuta eta multzoka dabiltza.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 107. orr.

Badira, beraz, formen efigie xumeak eta euren antzekoak, banan inork ikustekoak izan ez arren, ispiluaren lautik islada etengabean birjaurtiak izanik, ikusmena eragiten dutenak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 239. orr.

Haren kopeta birjinalak batzen zituzten xingolak matrail bietan behera erdi-banan jausi zirenean [...].  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 37. orr.

Bakardadeak ere higatzen nau emeki-emeki, artetan egiten diodala ene buruari: “Banan, zertako beti bakarrik?”.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 54. orr.

2 banan-bana adlag banan-banan.

Sinesten al didak azken berrogeita bat urte honetan pauso ulertezin hori argi dezaketen posibilitate guztiak banan bana bilatu eta aztertu ditudala?  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 124. orr.

23 kromosoma pareak zatitu ondoren, banan bana aztertzen dira.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 91. orr.

Hitzak banan-bana mamurtuz eta elkarri etenik edo pausaldirik gabe hitz egiten zuen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 139. orr.

Gero, banan bana arrastaka atera zituzten aparkalekuraino.  Berria - Euskal Herria   2004-06-25

Epaileak ezarritako bermeak bildu ahala presoak banan bana askatu ordez, dirutza guztia bildu, eta egun berean ordainduko dituzte hiru bermeak.  Berria - Euskal Herria   2006-04-01

Hamabi ziren, sei gizonezko eta sei emakume; hamabi, banan bana hartuta.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 90. orr.

Haitz gailurren izenak ere banan bana esan zitzakeen, izenen paisaia egiteko: Haitzurdin, Elgoien, Ahuntzeta.Han hogeita hamar bageunden banan bana denoi begiratu zigun eta, ordurako zeharo betilun, galdetu zuen: [...].  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 101. orr.

Gaur biltzekoak dira Murphyrekin uhartearen iparraldeko alderdiak, banan bana.  Berria - Mundua   2004-09-21

3 banan-banako izlag

Nork eraman lezake egun bakoitzaren banan-banako kontua, bere gertakizun guztiekin. Horretan guztian, The One To One edota banan banako politika azpimarratu zuen, «enpresa eta bezeroaren arteko feedback-ak etengabea» izan behar baitu.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 235. orr.

Haietako batzuk defendatzaileekin banan-banako borrokan ari ziren.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 179. orr.

Bost horien banan-banako historia pertsonal osoa erantsi beharko litzateke, horretan bakoitzaren izena, adina, zereginak -egungoak eta azken lau urteotakoak barne- eta are ezkontza egoera ere aipatuz.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 216. orr.

Hain antz-antzekoak dira haietan bakoitzaren eta guztien karakteristikak eta banan-banako urratsak ere, ezen historiaren lege fundamental bat, Spengler-entzat, garapideen homologia baita.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 206. orr.

SPE lanaren banan-banako hurrenkera lerratua gainditu nahian, Kiparskyren ondoren, proposamen ugari izan zen fonologialari sortzaileen artean.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 59. orr.

Arreta zuzena eta banan-banakoa izango da, eta administrazioak dituen baliabide guztiak optimizatuko ditu  Berria - Ekonomia   2004-05-22

4 banan-banan adlag

Banan-banan, aztiak eta sorginak, txabusinaz eta txapinez jantzita, goiko solairutik behera etortzen ziren, autobusetik irteteko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 39. orr.

Banan-banan, hor daude osagaiak, baina osotasunik ez da, zatiak ez dira lotzen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 229. orr.

Banan-banan aukeratuak zituen marinelak: gizon gogorrak, eskarmentu handikoak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 25. orr.

Banan-banan ia guztiak drogaren atzaparretan jausi ziren, eta hura izan zen akabera.  Berria - Harian   2005-12-10

Banan-banan, eskaintza guztiak baztertu zituen.  Berria - Kultura   2004-05-01

Ekuazioen ebazpenak banan-banan hartu ordez, denak batera hartu behar zirela.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 320. orr.

Banan-banan osagai indartsuak baziren, hirurak bildurik, dinamita hutsa.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 30. orr.

Ulermen hori lortzeko ahotsaren intonazioa, aurpegiaren espresioak, gorputzaren keinuak, erabilitako hizkera-moldeak edo ezaugarri psiko-fisiologikoak [...] analizatzen dira, banan-banan edo konbinatuta.  Berria - Gaiak   2006-02-07

Lore bat hartu eta banan-banan kendu zizkion orriak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 192. orr.

Istripuak banan-banan aztertu behar dira.  Berria - Euskal Herria   2004-02-13

Zenbaketa egin berria nuen hautsontzi beteko aleak banan-banan bereiziz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 47. orr.

Irrikatan nengoen erositako liburuak ukitu, haien paper- eta tinta-usaina sentitu, eta orriak banan-banan pasatzeko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 10. orr.

Mahaia prestatzen ari zen afarirako eta gurasoen arreoko zilarreriaren piezei banan-banan distira ateratzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 13. orr.

Banan-banan elkar ezagutzen dute, eta batak ezagutzen ditu denak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 319. orr.

Hura gogoan, Maisuaren liburuak banan-banan begiratu nahi izan nituen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 280. orr.

Koronelak banan-banan gainbegiratu gintuen, eta burua astindu zuen, atsekabeturik.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 49. orr.

Esaldiak banan-banan gogoratzen saiatzen naiz.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 114. orr.

Ordu asko eman ditu haiekin banan-banan hitz egiten.  Berria - Kirola   2006-03-26

Zure arau horrek agian izan ditzakeen hainbat salbuespen banan-banan aipatzen hasi gabe.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 175. orr.

Ardandegietan, ondoko kaleen amaieran, gas argiontziak itzaltzen ari ziren banan-banan, izarrak egunsentian legez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 49. orr.

Eskutik helduta, hamar hatzak busti dizkizu banan-banan tintatan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 212. orr.

Atera nuen ezpata, eta ez nien utzi denek batera edaten, banan-banan baizik.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 77. orr.

Zuk ere agurtu adiskideak banan-banan.  Elizen arteko biblia   3 J 1,15

Urratsak pixkanaka egin ziren, banan-banan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 89. orr.

Gure guztion bila dabil, antza, hil egin nahi baikaitu denok, gutariko bakoitza, banan-banan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 159. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

banan bana (73); banan bana aztertu (3); banan bana aztertuta (4); banan bana hartuta (6); banan bana igo (3); banan banako (13); eta banan bana (5)

bakoitza banan banan (5)

banan banan (755); banan banan atera (4); banan banan ateratzen (6); banan banan aztertu (21); banan banan aztertuko (10); banan banan aztertzea (4); banan banan aztertzeko (3); banan banan aztertzen (5); banan banan begiratu (5); banan banan begiratzen (4); banan banan bildu (5); banan banan bilduko (3); banan banan deitu (5)

banan banan egin (4); banan banan eman (4); banan banan erantzun (5); banan banan erauzten (3); banan banan ere (3); banan banan erroldatuz (3); banan banan esan (3); banan banan eta (14); banan banan ezagutzen (4); banan banan gogoratzen (5); banan banan hartu (14); banan banan harturik (6); banan banan hartuta (11); banan banan hartuz (3); banan banan hasi (4); banan banan hiltzen (4); banan banan hitz (3)

banan banan irakurri (3); banan banan jaso (4); banan banan jasotzen (3); banan banan luzatu (3); banan banan miatzen (3)

banan banan pasa (5)

banan banan zenbatu (3); denak banan banan (3); denei banan banan (3); dira banan banan (7); ditut banan banan (3)

eta banan banan (52); gero banan banan (4); guztiak banan banan (20); guztiei banan banan (3); haiek banan banan (4); hauek banan banan (4); hitzak banan banan (6); horiek banan banan (4)

izenak banan banan (3); jokalariak banan bana (6); jokalariak banan banan (5); kasuak banan (9); kasuak banan banan (9); nituen banan (4); nituen banan banan (4)

piezak banan (3); piezak banan banan (3)

zituen banan banan (9); zizkion banan banan (4); zuzenketak banan banan (3)


banana 1 iz bananondoaren fruitua, luzarana eta azal-horia, mami zurixka eta irintsua duena. ik platano2.

Bertako fruituen miresteko parada ere izan baikenuen: patatak, aguakateak, guaiabak, mangoak, bananak, eta bertze mila tuberkulu eta fruitu.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 546. orr.

Hautan ekoizten dira kafea, banana, kotoina, azukre kanabera eta txiklea.  Herria   2003-05-15

Bananaren arbolak semeak egiten ditu eta ez da problemarik. nazioarteko kakao eta bananaren merkataritzaren %80a hiru konpainiaren eskuetan dago.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 199. orr.

Argindarra sortu dute banana ustelek sortzen duten gas metanoarekin.  Berria - Gaiak   2004-08-31

Kolore-agnosia duen gaixo batek ere koloreak ondo asmatuko ditu, baina ez litzateke batere harrituko banana urdin bat emango bagenio.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 38. orr.

Gure auzoko zirkoko banana voodoo ikuskizuna ikusi duenari ordea, ume jolasak iruditzen zaizkio hauek.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 154. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bazekien, begiratu edo irristatu beharrik gabe ere, mutiko maltzurrak zoko ilunenetan banana azalak botatzen ibiliak zirela.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 175. orr.

Arto-opila da hau, banana-hostoan bildua, kalean bertan saltzen duten otamen koxkorra.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 262. orr.

Afaria: gazta-sandwich eta banana-erdi bana.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 32. orr.

Lau bat oilo mokoka batetik bestera banana-mordoen azpian.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 22. orr.

Itxura guztien arabera, banana-inportazioen bitartez sartu zen Europan eta Estatu Batuetan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 50. orr.

Banana esportazioei jarritako muga batzuk salatzeko.  Berria - Ekonomia   2004-03-02

Hain europar demokratak gu, banana errepublika deitzen zaien Ameriketako herrialde batzuek adina egiteko gauza ere ez gara izan.  Berria - Euskal Herria   2004-05-05

3 adkor zakila.

Garbi esanda zegoen, beraz, esan beharrekoa eta, egoeraz ongi jabetuta, kondoia jantzi eta txuloan sartu nion banana.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 84. orr.

4 banana zuritu masturbatu.

Imanol ohean etzan zen begiak itxita eta laster banana zuritzen ari zen, oso mugimendu trebeez.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 22. orr.

Biharamunean esnatzean, ia egunero bezala, banana zuritzeari ekin nion.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 21. orr.

Oso noizbehinka neure buruari hatz bat sartzen nion banana zuritzen nenbilenean.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 53. orr.

Ezer baino maiteago nuen banana esku batez zuritubitartean, beste eskuaz ene barrabil atseginkoiak laztantzea.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 17. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

banana zuritzen (4)


bananadi iz banana-saila.

Bananak, esate baterako, hemen ageri dira, honako "bananadi" honetan, adibide gisa.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 35. orr.


banandu, banan(du), banantzen 1 da ad bereizi. ik banatu.

Banandu egin ziren, ez zen komeni taldetan ibiltzea.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 242. orr.

Masailetan elkarri musu bina emanez banandu ziren.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 75. orr.

Apaizetxe aurrean banandu ziren.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 86. orr.

Goizero, banantzen garenean, gehiago ikusiko ez dudala pentsatzen dudan memento bat dago.  Berria - Kultura   2006-01-10

Bere gudariak hartu eta, hiru taldetan banandurik, zelatan jarri zituen landan.  Elizen arteko biblia   Epa 9,43

Steam-boat hau, bestalde, egoki baino egokiago prestatua zen, eta bidaztiak hiru klasetan banandurik zihoazen, beren mailaren edo beren eskuartearen arabera.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 107. orr.

Ikastolek publiko bihurtzeko aukera izan zutenean, bitan banandu zen Gobela ikastola.  Berria - Euskal Herria   2004-06-01

Honela banandu zen Israel Daviden errege-etxetik gaurdaino.  Elizen arteko biblia   2 Sm 3,10

Primate talde bat gara, eta gu gatozen eboluzio lerrotik giboiak duela 25 milioi urte banandu ziren.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 17. orr.

Karobian txigortu zuten, bada, kaltziotik banandu zedin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 297. orr.

Jainkoa, beraz, eta geroko mundua, arrazoimen hutsari jarraiki arrazoimen berak ezartzen digun beharretik banandu ezin diren bi aurresuposizio dira.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 273. orr.

ik beherago 6.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Zuregandik banandu nahi ez dutelako soilik joango dira zurekin.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 63. orr.

Elkarrengandik banantzean, abadeak debozio handiz eskatu zion bere alde otoitz egiteko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 585. orr.

Israel herria bitan banandu zen: erdiak Ginat-en seme Tibni izendatu zuen errege; beste erdiak, berriz, Omriri jarraitu zion.  Elizen arteko biblia   1 Erg 16,21

Enuntziatuen osagai errepikariak nola ager daitezkeen berriro, nola banan daitezkeen, nola birmolda daitezkeen, nola handiago daitekeen euren hedadura edo mugatasuna.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 70. orr.

Halako batean, ordea, maitekiro bultza egin zidan banan nendin.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 32. orr.

Izan ere, pertsonaia ez daiteke banandu bere testuingurutik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 23. orr.

Sailak finkatu, egokiaren eta ez egokiaren artean bereizten du, elementuak banandu, batasunak definitu, harremanak deskribatu.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 13. orr.

Ez nuke lasai egoteko eskubiderik izango "ideien historiatik" banantzen ez naizen artean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 156. orr.

Zer egingo du gorputzak, bihotza banandua badauka?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 372. orr.

Gauza askotan bananduta egon gara, baina beste asko elkarrekin egin ditugu, biok bakarrik.  Berria - Kultura   2004-04-28

Filosofia Politikoari buruzko sarrera hau hiru zatitan dago bananduta.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 8. orr.

Nazio haiek paduraz, aintziraz eta basoz bananduta zeuden.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 193. orr.

Harrotuta daude, sindikatuok bananduta ibili baikara.  Berria - Ekonomia   2004-06-26

Zurrun banandutako bi hierarkia ziren eta elkar baztertzen zuten bi karrera.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 86. orr.

Penagarri zitzaion elkarlanean hain ederki jardunak ziren iker-taldeak horrela tupustean banantzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 85. orr.

Abertzale korsikarrak gero eta bananduago.  Berria - Mundua   2004-08-10

2 (ezkonduak)

Ezkonduei agintzen diet - ez nik, Jaunak baizik - emaztea ez dadila banandu senarrarengandik.  Elizen arteko biblia   1 Ko 7,10

Bananduko balitz, ez dadila berriro ezkon.  Elizen arteko biblia   1 Ko 7,11

Ama banandu zenetik oso txarto ari omen da pasatzen.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 36. orr.

AEBak bezalako herrialdeetan senar-emazteen %50 elkarbizitzako lehen bost urteko tartean banantzen dira.  Berria - Euskal Herria   2004-02-11

-Harrituta gelditu ninduan Ines eta hi banandu zinetenean -esan zion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 159. orr.

Nora eta biok banandu ginenetik beti esnatzen naiz seiak baino lehen, gaur lehenago, urduri nengoen.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 7. orr.

Tolosakoak omen ditun, eta, banandu zirenean, trapitxero hori hona etorri zunan, ez aterpe eta ez sos.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 137. orr.

Kristina eta biok banandurik geunden, eta jende zibilizatuak gara.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 325. orr.

Bergilek lagun zintzoa zela frogatu zuen, Merryrengandik banandu zenetik Pippinek izan zuen onena.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 43. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Arrazoi horiengatik indiar musulmanek 1947an ondorengo estatu propio eta banandua edukitzea eskatu zuten behin eta berriro.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 187. orr.

Adimen banandu eta banangarri mordo bat proposatzen du Gardenerrek -ikusmenaren, musikaren, lexikoaren eta abarren arloko adimenak-, guztiak autonomo eta beregainak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 219. orr.

Zin-egiteak, erreguak, kontratuak, frogapenak, gehienetan zenbait formula ezberdin edo esaldi banandu eskatzen dute.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 98. orr.

Lege hauek indarrean dauden egun beretik, Erromako legeak, ordenantzak, ohitura orokor zein bereiziak, estatutuak eta araudiak indargabe geratzen dira, lege nagusi nahiz lege banandu moduan.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 28. orr.

Kontzientzia hutsaren objektuari bere existentzia bananduaren ezagupenerako ezer eskuratzen ez dioten datuak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 159. orr.

Agintzari batean dauden engaiamenduak, sekuentzia bereizgarriak eta enuntziatu bananduak hainbat direla.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 98. orr.

Bagoiak ez zian konpartimentu banandurik.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 60. orr.

Emakume banandu bat da, berrogeita hamar urte ingurukoa.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 46. orr.

Bi seme-alabaren ama banandua.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 83. orr.

Etxebizitza sozialak eta babes ofizialeko etxebizitzak eskatu dizkie Agipase Gipuzkoako guraso bananduen elkarteak udalei eta Eusko Jaurlaritzari.  Berria - Euskal Herria   2006-02-15

4 (era burutua izen gisa)

Tokiak 40 urtez goitiko gizon-emakumeen harrapalekuaren omena zuen, fauna askotariko -dibortziatu, banandu, neskazahar, mutilzahar, etxe-aspertu- baina xede bakarrekoaren etzanaldi azkarren abiaburu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 242. orr.

Ezkongabeak, arrimatuta bizi direnak, ezkonduak, bananduak eta alargunak, denak masturbatzen dira.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 31. orr.

Umeen zaintza partekatzen saiatzen dira bananduak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-05

Amonak bananduei deitzeko erabiltzen zuen "bizirik alargun" adierazpidea.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 277. orr.

Babes ofizialeko etxeak eskatu ditu Agipasek bananduentzat.  Berria - Euskal Herria   2006-02-15

• 5 du ad

Hara heldu ginenean, banandu egin gintuzten: gizonak, alde batetik, eta emakumeak, zaharrak eta haurrak, bestetik.  Berria - Harian   2005-07-10

Bizkarretik loturiko umeak banandu dituzte Zeelanda Berrian.  Berria - Gaiak   2004-10-08

Nik ez daukat ahanzterik zuk huts egin duzula eta huts horrek betiko banandu gaituela.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 340. orr.

Haatik, berak gure jarraitasunetatik banantzen gaitu, berak ezabatzen du denborazko identitatea, non gustukoa dugun gure buruari begiratzea historiaren hausturak aienatzeko.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 152. orr.

Orain arte dena bitan banandu dugu: subjektua/objektua, arima/gorputza, espiritua/materia, kualitatea/ kantitatea, [...].  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 93. orr.

Txuna ibaiak banantzen ditu bi Siberiak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 40. orr.

Ural mendiek banantzen dute Errusia europarretik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 39. orr.

Eliasek bere soingainekoa hartu, biribilkatu eta urak jo zituen harekin. Urak erdiz erdi banandurik, biak lehorrean igaro ziren.  Elizen arteko biblia   2 Erg 2,8

Indiako jendea, batez ere herri ttipietan, ikusi ez baina edonon sumatzen den marra batek banandu eta bereizten du. Alde batean kastako jendea; bestean kasta gabekoak, ukiezinak edo harijanak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 58. orr.

Beste bi koloma jarriko dira bi pilastren tartean, pronaoa eta pteroma edo alboko portikoen espazioa banantzeko.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1970. orr.

Nire senarrak izterrak banandu zizkidan eta burua sartu tartean; zein ederki ezagutzen dituen nire gustuak!  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 94. orr.

Ezpain meheak doi-doi banantzen zituen hitz egitean, eta solaskideari ozta-ozta begiratzen zion aurpegira.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 23. orr.

Batzuk eta besteak pilo banatan banandu zituen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 122. orr.

Paris hogei sekziotan banandu zuen, hiriaren hogei barrutien arabera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 305. orr.

Arkeologiak desegiten du hausturen sinkronia, aldaketaren eta gertaeraren arteko batasun abstraktua bananduko zituzkeen modura.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 200. orr.

Espirituz zeruan presente egoten saiatzen zen, eta, dagoeneko aingeruen bizilagun eginik, haragiaren hormak bakarrik banantzen zuen haiengandik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 338. orr.

6 banandu ezin izond ezin bananduzkoa.

Lagun minak ziren, haur garaiko lagun banandu ezinak.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 44. orr.

Agure biak banandu ezinak dira, beti sesioan ibili arren, ezertan ere ez daude ados.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 35. orr.

-Banandu ezinak izan zineten denboraldi batean.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 227. orr.

Auzitegi Nazionala eta eskubideen urraketa kontzeptuak banandu ezinak dira.  Berria - Euskal Herria   2006-02-17

Eta hirurak dira, era miresgarriz, elkarrengandik banandu ezinak, eta hala ere, bakoitza da substantzia eta denak batera substantzia edo esentzia bat, elkarrekiko zerbait erlatibo direlako, hain zuzen.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 307. orr.

· Inguruneari ematen zaion garrantzi berbera eman behar zaio pobreziari, banandu ezineko tandema osatzen baitute bi kontzeptuok.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 13. orr.

7 ezin bananduzko

Elkar ezagutu zuten orduko, ezin bananduzkoak bilakatu ziren.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 157. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

artean banandu (3); baina banandu (3); banandu behar (7); banandu dira (4); banandu dituzte (3); banandu egin (37); banandu egin behar (4); banandu egin zen (8); banandu egin ziren (8); banandu egingo (4); banandu egingo gara (3); banandu egiten (8); banandu eta (29); banandu ez (3); banandu ezin (4); banandu ezinak (6); banandu ginen (4); banandu nahi (9); banandu ondoren (6); banandu ostean (3); banandu zen (12); banandu zenetik (3); banandu zirela (4); banandu ziren (19); banandu zirenean (3); banandu zituen (6); banandu zituzten (4); banandu zuen (3); biok banandu (3); bitan banandu (8); elkarrengandik banandu (7); erabat banandu (3); eta banandu (6); eta biok banandu (3); zati bitan banandu (3)

bananduta daude (4); bananduta edo (3); bananduta egotea (3); bananduta eta (3); bananduta zeuden (4); bat bananduta (5); eta bananduta (3); pixka bat bananduta (5)

banantzea erabaki (3)

banantzen diren (3); banantzen ditu (4); elkarrengandik banantzen (4)


banandura iz banatzea, banaketa.

Bera izango da arkitekturaren ideia, berau arte intelektual bezala hartuz, eta eskuaren eta garunaren, proiektuaren eta egikaritzaren, arteko banandura pertsonifikatuko dituena.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 190. orr.


bananero izond errepublika edo herrialdeez mintzatuz, atzerriko interesen mende dagoena eta fruituak esportatzera behartua dagoena.

Mendebaldeko demokrazia bati baino errepublika bananero bati dagokion legea da.  Berria - Harian   2006-04-09

Nazioartetik beste edonon kritika latzak jasoko lituzkeen bozketa prozesua onartu egingo zaio, baina, Ipar Hemisferioko errepublika bananeroari.  Berria - Mundua   2004-10-31


banangaitz (corpusean banangatx soilik) izond banatzen zaila, ia ezin bananduzkoa.

Rufinoren bikote banangatx hauxe dogu, beraz, haren ibileren testigurik hurrekoena.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 17. orr.


banangarri izond bana daiteena.

Adimen banandu eta banangarri mordo bat proposatzen du Gardenerrek -ikusmenaren, musikaren, lexikoaren eta abarren arloko adimenak-, guztiak autonomo eta beregainak, ezaguera-esparru bakoitzerako eskurapen-ahalmenen errutina eta egitura eta "arau" jakin batzuez eta ziur aski nerbio-sistemako oinarri bereziz hornituak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 219. orr.


banangatx ik banangaitz.

bananondo iz Musaceae familiako landare handia, hosto zatituak eta fruituak –bananak– mordoetan ematen dituena (Musa paradisiaca).

Bananondoak makurturik daude: enborrak oblikuoak eta hosto luzeak lehortzera eskegitako galtza zarpailduen moduan. Aurrerago, landare eta bananondoen artean, txoza pobreak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 43. orr.

Basa-bananondo hosto lehorrezko bi geruza artean ondo babestuta, hantxe bilduta zeuden, azukre-kainaberazko zuntzez eginiko hamarka saskitan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 352. orr.


banantze 1 iz bereiztea.

Esan niezaiokeen Santurtziko portuko hura ez zela elkar ikusi genuen azkena izan, elkartze eta banantze askoren hastapenekoa baino.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 224. orr.

Banantzearen ondorioz, Eroski taldeak bere fakturazioaren %10 galduko du.  Berria - Ekonomia   2004-02-05

2 (ezkonduena)

Espainiarrek normaltasunez onartu dute familiaren zatiketa, hausturak (banantzeak eta dibortzioak) izaten diren ezkontzen %50 direlako.  Berria - Euskal Herria   2004-02-11

Banantzea tramitatzen zidan abokatuaren telefono zenbakia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 228. orr.

Epaileak, unean uneko banantzea agin dezake, ezkontideen artean bakea berregiteko esperantza bada.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 73. orr.

-Jakina -ez zitzaidan gustatu gure banantzeak inori hizpide eman izana-.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 54. orr.

Neure burua zuritzera, banantzeak poltsikoan eragin zuloa aipa nezake.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 119. orr.

Bazirudien Tomek bizitzaren aurreko jarrera zentzuzko, gogoetazko eta doi bat harridurazkoarekin eraman zuela bere gurasoen banantzearen hondamendia.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 24. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Aurre-irudikatu ere bai nik, neure artean, hogeita lau ordu barruko banantze-unea: agur t'erdi mundu guztiari, zorion-opak eta umorezko agurrak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 131. orr.

Ukrainako Atzerri Ministerioko eledun Vassili Filiptxukek Bielorrusiako Gobernuaren «banantze jokaera» deitoratu zuen atzo.  Berria - Mundua   2006-03-22

Ondasunen banantze prozesuan egongo dira, gainera.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 118. orr.

Estatistikek banantze eta dibortzio kopuruaren etengabeko gorakada erakusten digute.  Berria - Euskal Herria   2004-02-11

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Nahi izan da, idatzi batzuetan behinik behin, ondasun banantzea ahalbideratzen duen orok dibortzioa ere baimentzea.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 72. orr.


banapen iz banatzea.

EAEko unibertsitateetan egindako ikerketa proiektu (1996-1999 urteetan), doktoregai bekadun (1996-1999 urteetan), defenditutako doktore tesi (1996-1999 urteetan) eta ikerketarako inbestimenduen (1997-1999 urteetan) banapena jakintza arloaren arabera (ehunekoetan).  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 226. orr.


banarazi, banaraz, banarazten du ad banatzera behartu.

Hemen balioa datza gizakiagan esnatzean usain gozoa banarazten duelako, usain gozoa darion debozio noblea.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 51. orr.


banaro adlag bereizirik.

Ekintza sexual ugari bateratsu agertzen da, baina garrantzizkoa da banaro eta bereizirik erakustea horiek guztiak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 104. orr.

Gainazal zakarra ferekatzen zuen neurrian belarriaren ondo-ondora eramaten zuen eta haren kontra jarri, adi-adi entzuteko keinuaz, haren barreneko kantu apala, musika isila edo soinu emeren bat banaro nabari eta entzun nahirik-edo.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 51. orr.


banasta iz otarrea.

Astoa ikusten dut, banastak aldean.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 139. orr.

Banasta eta saski jenero guztien euskarritako, beste zumitzei lokarri eusteko, edo kirtenetarako, lizarrezkoak nahi zituzten, halanola esku-saskien heldulekuak egiteko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 75. orr.

Gaur egun banasta baten arrastaka eramaten dugu eta makila batez zeharkatzen, bere burua hil duen gizona.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.


banastagile iz otargilea.

Otargile eta banastagileei galdetu, bestela; esango dizute nola, udaberriko ilgoran askatzen baduzu, oso erraz eta dotore aterako zaizun azal hori, baina ez dela hain iraunkorra eta sendoa ateratzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 314. orr.


banastagintza iz otargintza.

Adarretako makilatxo zumiztiarrak oso egokiak ziren esku-saski eta otzara eta banastagintzan erabiltzeko; baita erratzetarako ere; sokarik ez zenean, sortak lotzeko eta beste.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 497. orr.


banatasun iz banakotasuna, bestelakotasuna.

Hori dela eta, batasuna ekarri beharrean, lehendik zegoen banatasuna indartu zuen.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 132. orr.

Administrazioz zatituta egoteak, euskara hizkuntza ofiziala ez izateak, gizarteko jende gorenak euskararenganako erakutsi duen epelkeriak, eragotzi du batasuna, eta banatasuna indartu.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 48. orr.


banatu, bana(tu), banatzen 1 da/du ad bereizi, zatitu. ik banandu. (da ad)

Horrela banatu ziren bata bestearengandik.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 42. orr.

1991. urtean banatu zen Euskadiko Judo Federaziotik.  Berria - Kirola   2004-04-02

Orain bi taldetan banatuko gara eta arrastoari norabide desberdinetan jarraituko deutsogu.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 227. orr.

Trenera bultzaka eraman zituzten batzuk, seiehun bat, tartean Agnès eta Alma, elkarrengandik ezin banatu.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 247. orr.

Munduak ez luke Erromatik banatzea pentsatuko, itsasontziko eskifaiak pilotuagandik banatzea pentsatuko lukeen baino gehiago.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 18. orr.

Berehala banatu zen Finlandia ere Errusiatik.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 55. orr.

Hilabeteen izenek, beren bukaeren arabera hiru hileko lau urte-sasoitan banatuek, [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 72. orr.

Badaiteke Hébon frankoen nazioan ez baina saxoniarren nazioan izatea esklabo, edota beste nazio germaniarren batean, non hiritarrak zenbait gradutan banatuta baitzeuden.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 305. orr.

Beste jarrera politiko bat hartu behar izan zuen, Italia banatzen zuten bi indar haien arteko tirabiraren erdian.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 12. orr.

Lau sailetan banatzen dira elkarteko 150 pilotariak.  Herria   2001-10-25

Babiloniar astronomoen lanei jarraituz, berak ezarri zuen zirkulua 360°tan banatzen dela.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 174. orr.

Enbrioiaren gorputza, arrautza ernalduak irudikatua, hamar segmentutan banatuko da.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 60. orr.

Itsasoa lehortu egin zen eta urak bi multzotan banatu ziren.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 172. orr.

Eskoletan pertsonen dimentsio sexuala baztertzea, neskak eta mutilak bereiztea, dutxak banatuta egotea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 293. orr.

Jatorrizko batasunaren mementoa izan, mugatu eta anizkun den guztia handik banatua (alienatua) izango baita.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 84. orr.

Transmisio-prozesuan banatu egin diren kultur elementu osagarriak bildu eta elkartuz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 257. orr.

Ekonomia orokorra, berriz, mikroekonomian eta makroekonomian banatzen da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 15. orr.

Gaur egun benetako larria bihotz orotan multzotik banatuta geratzeko beldurrak sortzen du.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 18. orr.

Nola Kristo gure Jaunaren gorputz guztiz sakratua gelditu zen arimatik askatua eta banatua, eta ehortzia, non eta nola.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 125. orr.

Han bitan banatzen zen trenbidea.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 166. orr.

Bat bitan banatzen da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 178. orr.

Badaki, sentitzen du, edozein hizkuntzak batu egiten duela barrurantz, eta banatu edo bereizi kanporantz.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 139. orr.

Mende hastapenean Elizarenganik osoki banatu zen Estatuaz ziren oroitzen.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 17. orr.

2 (ezkonduak) ik banandu 2.

Banatu egin ziren eta orain nor bere bidetik dabil, Dora aurikularrekiko kaset batekin eta bere senargaia Doragandik banatu eta gero ezagutu zuen neska batekin.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 11. orr.

Senar-emazteak banatzen direnean gertatzen diren autoestimu arazoak edo bikotekide izandakoarekiko atxikimendurik eza aztertu berri dute Deustuko Unibertsitatean.  Berria - Euskal Herria   2004-04-13

Dibortziatu aurretik bikotea banatzea ez da beharrezkoa izanen, batetik; dibortziatzeko motiborik ez diete eskatuko senar-emazteei, eta aski izanen da bikotekideetako batek nahi izatea, bestetik.  Berria - Euskal Herria   2004-11-27

Senarrak emaztearen infideltasunaren kariaz, honengandik banatzea eska dezakeen bezala, emazteak ere eskatu ohi zuen behinola senarraren infideltasunarengatik.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 161. orr.

Halako batean, elkarren amorante bihurtu zirela konturatu zen Antonio, nahiz eta bera ezkonduta egon eta Ainhoarengandik banatzeko inolako asmorik ez izan.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 94. orr.

Ama ordurako hila zen, eta Mariak ezkontza txarra izan zuenez, segituan banatu eta atzera baserrira bueltatu zen.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 75. orr.

Gizon-emakume ezkonduek ere, ezkontza-legeak banatzen uzten ez zienez gero [...] penitentzia bizitza estuagoa egiten zuten beren etxeetan. kartak zikin banaturik esku zikinetan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 527. orr.

Zer-nolako familia motak bizi diren Estatu Batuetan, zenbat ume jaio diren Frantzian gurasoak banaturik dituztela.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 11. orr.

3 (du ad)

Kezkak banatu, banan-banan hartu eta bakoitzari bere txandan aurre egin.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 105. orr.

Kosakoak bi taldetan banatu nituen. Batez ere Iparraldeko idazleek zerabilten h-ak banatzen zituen mugaren alde bietako euskaldunak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 127. orr.

1949ko su-eteneko lerroak banatzen du Kaxmir.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 121. orr.

Giza larruak mundua bitan banatzen du: kolorearen aldea, batetik; minarena, bestetik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 5. orr.

Harakinak zerria bitan banatzen duen bezala.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 42. orr.

Jainkoak argitasuna iluntasunetik banatu zuenean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 124. orr.

Biografiak banatzeko eta aipatzeko sistema, oro har, zenbaki bidezkoa da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 18. orr.

Ideia konplexuetan ezin dugu egiaren ebidentziarik ukan, bere osagarrietan banatu behar dugu, zertzen duten bakunak bereizi arte.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 79. orr.

Jugoslavia era baketsuan estatu independenteetan banatzeko ahaleginean ari gara.  Berria - Harian   2006-03-12

Geratzen zen herena lau zatitan banatu zuen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 325. orr.

Amak labana sartu zion strudelari, eta lau zatitan banatu zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 16. orr.

Badira, esate baterako, eremu bat bi azpieremutan, bata metaketazkoa eta bestea inhibitzailea, banatuta duten kortex-zelulak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 28. orr.

Zazpi kapitulutan banatu dugu gure lana.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 905. orr.

Hiru ataletan banatu zuen obra.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 179. orr.

Erregelak eta Aholku espiritualak (testu luzeagoak) kapitulu eta txataletan edo bertsikulutan banatuak daude.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 18. orr.

Judasek lau taldetan banatu zuen gudarostea.  Elizen arteko biblia   2 M 8,21

Zalditeria bi taldetan banatua zuten.  Elizen arteko biblia   1 M 9,11

Davidek hiru sailetan banatu zituen lebitarrak, Lebiren seme Gerxon, Kehat eta Merariren famili taldeen arabera.  Elizen arteko biblia   1 Kro 23,6

Azkenerako lurralde osoa hartu zuen [...] eta Israeli eman zion ondaretzat, leinuka banatuta.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 29. orr.

Hori izan zen gadtarren ondarea, senitarteka banatua, aipaturiko hiri eta herrixkak barne.  Elizen arteko biblia   Jos 13,28

Lerro hori zentrotik pasatuko da zirkulua bi hemisferio berdinetan banatuz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4450. orr.

Eserlekuen zirkulu guztia lauko, bosteko eta zortziko bikoitzetan banatu ondoren.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 450. orr.

Beste hiru laurdenak zati berdinetan banatu eta horietako bat beheko toroa izango da; beste zati bat eskozia izango da bere fileteekin.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1670. orr.

Atomoa banatzea ere lortu du..., eta zer emaitzarekin?  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 302. orr.

Giza primateen jokabidearen eredua ez da bikote monogamiko iraunkorra izan, hau da, heriotzak banatzen gaituen arte.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 275. orr.

Bionbo batez banatutako bi espazio zeuden han eta bionboaren alde banatara, boxeo entrenamenduetarako erabili ohi ziren bi zaku erraldoi.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 66. orr.

• 4 du ad zati edo banako bana zenbait laguni eman edo zenbait lekutan ezarri.

Atera sagardoa iturri-askatik, banatu ogia eta gazta, eta otordua egiten genuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 92. orr.

Irina banatu eta nork bere etxean egin dezala ogia.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 286. orr.

Oloa banatzeko orduan, berari egokitzen zitzaion beti parterik txarrena.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 136. orr.

Zoritxarrez, baina, orduan banatu ziguten salda beroa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 9. orr.

Ostiralean, asteko notak banatzen zizkiguten.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 118. orr.

Ikasleei banatu dizkien orrietan, gogoren kasuistika aberatsa ageri da.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 13. orr.

Txarteltxoak egin bere helbidearekin eta telefonoarekin, eta auzoko postontzi guztietan banatu ditu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 228. orr.

Ondasunak behartsuei banatzen dizkiete eta, jantzi sinple eta zarpail bat soinean hartuz, bizimodu berriari ekiten diote.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 27. orr.

Laguntza horiek banatzen dituen kutxak ez omen du aski sos denetarat heltzeko.  Herria   2002-12-26

Karlomagnok ez zituen banatu Elizaren ondasunak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 322. orr.

Denen artean banatzen zuten dirua, nork zer behar zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 922. orr.

Dauden baliabideak askoren artean banatu behar direnez, baliteke bakoitzari gutxi egokitzea.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 81. orr.

Banatu zuen, beraz, morroiak ogia jende artean, jan zuten eta soberan gelditu zen, Jaunak esan bezala.  Elizen arteko biblia   2 Erg 4,44

Gero, erre zuten Pazko-bildotsa [...] eta gaineratiko eskaintzak eltze, pertz eta lapikoetan egosi eta herritarren artean banatu zituzten arretaz.  Elizen arteko biblia   2 Kro 35,13

Florent rolak banatzen hasi zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 351. orr.

Beste erdi-partea, israeldarrei banatzeko Moisesek gudu-harrapakinetatik bereizia.  Elizen arteko biblia   Zen 31,42

Kristorengatik gauza guztiak salduz eta banatuz, bizitza ebanjelikoaren harribitxia erosteko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 814. orr.

Zinemagilearen film berria, 'Fahrenheit 911', banatzea debekatu dio Disneyk Miramax ekoiztetxeari, Bush familiak presionatuta, antza.  Berria - Kultura   2004-05-06

Gaztetan berarekin hazi ziren handiki gudalburuak bildu eta bere erreinua banatu zien, hil baino lehen.  Elizen arteko biblia   1 M 1,6

Banatu behar al nuen nik desegokitzat neukan panfleto hori?  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 69. orr.

Guztira, Matraka gazte astekariaren 30.000 ale banatu zituzten atzo.  Berria - Euskal Herria   2004-10-22

Gailurretako gotorleku askoren jabe egin ondoren, harrapakin ugari hartu eta bi multzo berdinetan banatu zuten: bata berentzat hartu zuten eta bestea pertsegituen artean banatu, bai eta alargun eta umezurtzen eta zaharrean artean ere.  Elizen arteko biblia   2 M 8,30

Ez al duzue gogoan bost mila gizonen artean banatutako bost ogiena, eta zenbat saski bete zenituzten?  Elizen arteko biblia   Mt 16,9

Abadesak edo bere bikariak, kapituluan, denen aurrean, banatu behar ditu egin beharreko lanak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1182. orr.

Frantziaren merkantziak gora egingo du ezari-ezarian; etekina frantziarren eta holandarren artean banatuko da.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 78. orr.

Ostikoak eta ukaldiak ere haiek banatzen dituzte.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 164. orr.

· Lehia judizialaren usadioa gero eta gehiago hedatu zelarik, zenbait leku, kasu eta garaitan zaila zen pareak biltzea eta, ondorioz, justizia banatzeari utzi zitzaion.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 227. orr.

Lehenek tratuak egin zituzten aurrez zeuden biztanleekin, eta ondorioz lurrak banatu zituzten haiekin.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 272. orr.

Ez baitzuen inoiz ezer eduki inorekin banatzeko, edo, hobeto esanda, ez baitzuen norekin banaturik izango.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 94. orr.

5 (adizlagunekin)

Kartak zikin banaturik esku zikinetan.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 60. orr.

Egun badago planeta osoko populazio guztia elikatzeko adina janari: ondo banatzean datza gakoa.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 113. orr.

Orain ez da zertan goserik pairatu, planeta osoan bada-eta nahikoa jana; oker banatuta dago, ordea, "zuzen" banatzeak diru-galerak ekarriko lizkiekeelako konpainia handiei.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 19. orr.

Inperio horietako eskala zabaleko talde-lanaren antolamenduak erakusten duenez, zorrotz banatua zuten lana.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 19. orr.

Izan ere, tratulari batek irabazi ahal duenean, erraz banatzen du bere etekina.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 78. orr.

Saltegietan ustez doan banatzen dituzten plastikozko poltsak talde ekologisten jomugan daude.  Berria - Euskal Herria   2004-07-28

Enpresa barneko eginkizunak ere teknikoki banatzen direlako.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 17. orr.

Denbora gaizki banatzen zutela zioen, predikazioari dena ematen ziotelako eta ezer ez debozioari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 382. orr.

Sariak eta zigorrak jarri baldin bazituen legegile ikustezinak gizona jokaera bikainenetara erakartzeko, hauek oker banatzen badira, banaketa txar honetatik sortuko da kontraesan hura, zenbat eta ohikoagoa orduan eta oharkabeagoan pasatzen dena: zigorrek zigortzen dituztela zigorrok sortu dituzten delituak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 39. orr.

Aberats bat hil da, bere ondasunak zentzuz eta zuzenbidez banatu gabe; diruzaleak berehala inguratu dira bazter guztietatik, gizakion berezko joera da hori. altsutzaileek erabaki zuten ehuneko hirurogeita hamar eta hogeita hamar banatuko zituztela irabaziak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 534. orr.

6 da/du ad barreiatu, sakabanatu, zabaldu.

Manifestalariak han-hemenka banatu ziren.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 148. orr.

Bat-bateko mozkorrarena bezalako odol-zorabioa igo zitzaion zainetan gora, trumilka eta brastakoan, eta burmuinetan banatu zitzaion, olio-zarrazta ur gainean bezala.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 85. orr.

Odolaldi epel bat banatu zitzaion masailetan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 104. orr.

Jendetza banatu egin zen, hunkituta xuxurlan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 55. orr.

Kolektiboa 87 espetxetan banatuta dago.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 189. orr.

Gogoeta baino gehiago garrasiak dira, egunkariaren orrietan banatuak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 8. orr.

Elizak, munduan zehar banatuta egon arren, sabai bakar baten pean biziko balitz bezain zehatz gordetzen ditu altxor hauek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 36. orr.

Zelula berriak erraz banatzen dira zirkulazio-sisteman [...]: odolez ondo horniturik dago hezur bizia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 26. orr.

Behar horri erantzuteko modurik onena likidoa banatzeko sare bat antolatzea da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 157. orr.

Mendebaldeko Gizartea geografikoki banaturiko parroki estatuen mosaiko gisa antolatu zen. haien aburuz, jaiotza (atomoen) elkartzea da, eta suntsitzea, aldiz, banatzea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 201. orr.

Horretara, beraz, banatzea ez zaie batzea baino hobeki komeni, ez eta batzea banatzea baino gehiago: beraz, aldez baturik eta aldez banaturik badaude, eta are aldez egoeraz aldatzen badira, batzuetan baturik eta beste batzuetan banaturik agertuz.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 221. orr.

Ez dago hizkuntza koderik hiztun taldean uniformeki banatua dagoen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 19. orr.

Banatuz doazen bidexken jardina.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 110. orr.

Erruak banatzeak ez ditu erraustegiak errugabetzen.  Berria - Gaiak   2004-10-07

7 ileaz mintzatuz, nahaspilaltu.

Haizeak ilea banatzen zionean inoiz baino politagoa iruditzen zitzaidan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 144. orr.

Zurbil zegoen, ilea erabat banatuta.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 112. orr.

Mutilak banatuta zeuzkan ileak, begi gainera erortzen zitzaizkiola.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 268. orr.

Bere betazal eroriek eta ile urri banatuak loguratu-itxura ematen zioten.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 274. orr.

8 (era burutua izenondo gisa)

Herriak behar dira berrelkartu, eta herri banatuak batu.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 20. orr.

Monasterio bakoitza ia departamentu banatuetan zatituta geratu zen, bakoitza bere diru-sarrerekin eta erantzukizun bereziekin.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 137. orr.

Minoiko Ertain II-tik Minoiko Ertain III-rako trantsizioan bi idazkera hieroglifiko banatu, aurreko denboraldiaren hasieran aldi berean agertu zirenak, bat-batean eta erabat ordeztu zituen beste idazkera lineal batek (A Linealak).  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 60. orr.

Adinekoek banatuen eta dibortziatuen klubak eta elkarteak sortzen dituzte, berriro bikotea osatze aldera.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 285. orr.

Industria-iraultzak eragindako produktibitatearen hobetzeak ez zuen ekarri, aldi berean, diru-sarrera banatuen masa handitzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 55. orr.

· Hiru irudi "kolore-banatuak" lorturik, berak esaten zien bezala,  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 43. orr.

9 banatu ezin izond

Hona hemen, euskal presoak Euskal Herriratzearekin batera, gure estatus politikoa hezurmamitzen duten eskubideak, modu banatu ezinean hezurmamitu ere.  Berria - Harian   2005-01-05

10 ezin banatuzko izond

Tronu izenak Jainkoaren handitasun eta gorentasuna adierazten du, Haren esentziatik ezin banatuzkoa. Irudia eta kodea osatzea: irudiak berez eta ezin banatuzko moduan lotzen ditu bi funtzio psikologiko hauek.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 55. orr.

Azken horretan lehenago "Magister" gradua lortu zuen, bere irakatsien goi-mailak errebortxaturik bere izenari ezin banatuzko eran loturik geratuko zen titulua bera hil eta gero ere.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 6. orr.

Bi gertaera horiek ezin banatuzkoak dira.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 104. orr.

Formen adierazgarritasuna ezin banatuzkoa da subjektu margotzailearen desiratik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 259. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

ahaideen artean banatu (4); ale banatu (8); artean banatu (99); artean banatu behar (15); artean banatu zituen (9); asistentzia banatu (6); asko banatu (6); ataletan banatu (14); atzo banatu (6); bakarrik banatu (4)

banatu ahal izateko (5); banatu arte (6); banatu aurretik (5); banatu behar (82); banatu behar da (7); banatu beharko (13); banatu beharra (8); banatu beharreko (7); banatu berria (4); banatu da (11); banatu dira (24); banatu ditu (56); banatu du (22); banatu egin behar (7); banatu ere (7); banatu eta (78); banatu eta gero (6); banatu gabe (16); banatu nahi (17); banatu nahi ditu (5); banatu ohi (7); banatu ondoren (14); banatu zen (34); banatu ziren (45); banatu zuen (40); banatu zuten (32)

behartsuei banatu (13); behartsuei banatu zien (4); berak banatu (5); berdinetan banatu (4); beren artean banatu (5); bi multzotan banatu (10); bi taldetan banatu (8); bi zatitan banatu (12); bidez banatu (5); bien artean banatu (5); bitan banatu (35); bitan banatu zen (9); bitan banatu zuen (4); denen artean banatu (4); doan banatu (5); egurra banatu (4); elkarren artean banatu (4); ere banatu (21); ere banatu ziren (4); eremutan banatu (5); esku orriak banatu (5); eskuorriak banatu (8)

euro banatu (15); euro banatu zituen (7); gehiagoren artean banatu (4); guztiak banatu (4); guztiak behartsuei banatu (5); heriotzak banatu (6); heriotzak banatu arte (4); hiru ataletan banatu (4); hiru taldetan banatu (6); hiru zatitan banatu (11); hobeto banatu (5); honela banatu (9)

lanak banatu (7); lau ataletan banatu (4); lau taldetan banatu (6); lau zatitan banatu (5); lurrak banatu (5); milioi euro banatu (8); multzotan banatu (16); multzotan banatu dituzte (7); nagusitan banatu (7); nola banatu (24); nola banatu behar (4); nola banatu erabaki (4)

ondo banatu (4); opariak banatu (4); orriak banatu (14); orriak banatu zituzten (4); partetan banatu (8); sailetan banatu (4); saria banatu (5); sariak banatu (35); sariak banatu ditu (6); taldetan banatu (26)

ugari banatu (5); zatitan banatu (34); zatitan banatu du (7)

aletan banatua (4); artean banatua (8); ataletan banatua (9); ataletan banatua dago (5); banatua da (9); banatua dago (13); banatua dagoela (4); banatua egon (4); banatua izan (13); banatua izango (4); banatua izango da (4); bat banatua (4); bitan banatua (8); dago banatua (4); senitarteka banatua (11); zatitan banatua (11)

artean banatuak (7); banatuak dira (10); banatuak izan (18); banatuak izan dira (10); banatuak izanen (10); banatuak izanen dira (9); banatuak zeuden (4); honela banatuak (4); taldetan banatuak (5)

arabera banatuko (10); artean banatuko (35); artean banatuko dira (5); artean banatuko dute (4); asko banatuko (5); banatuko da (52); banatuko dira (78); banatuko dira saioan (4); banatuko ditu (70); banatuko ditu saio (4); banatuko du (24); banatuko dute (33); bat banatuko (10); bat banatuko du (4); bidez banatuko (4); bitan banatuko (9); dibidendua banatuko du (4); erdibana banatuko (4); eskuorri banatuko (5); eskuorriak banatuko (6); eskuorriak banatuko dituzte (5); euro banatuko (32); euro banatuko ditu (17); euro banatuko dituzte (10); euroko dibidendua banatuko (4); gaur banatuko (10); informazioa banatuko (4); milioi euro banatuko (13); multzotan banatuko (5); noiz banatuko (4); nola banatuko (17); partetan banatuko da (10); puntu banatuko dira (4); puntu banatuko ditu (4); puntuak banatuko (8); puntuak banatuko ditu (5); saria banatuko (5); sariak banatuko (10); sariak banatuko dituzte (6); taldetan banatuko (4); zatitan banatuko (9); zatitan banatuko da (6)

artean banaturik (9); ataletan banaturik (6); banaturik dago (12); banaturik daude (6); banaturik zeuden (6); bitan banaturik (5); dago banaturik (4); taldetan banaturik (4)

bitan banaturiko apatxak (4)

arabera banatuta (4); artean banatuta (12); ataletan banatuta (14); banatuta dago (31); banatuta daude (21); banatuta egon (8); banatuta egongo (7); banatuta egotea (4); banatuta zegoen (14); bi multzotan banatuta (31); bi taldetan banatuta (4); bitan banatuta (11); ekitalditan banatuta (4); hiru ataletan banatuta (4); hiru multzotan banatuta (5); hiru zatitan banatuta (6); lau multzotan banatuta (5); mailatan banatuta (4); multzotan banatuta (43); nagusitan banatuta (5); oso banatuta (4); taldetan banatuta (12); txikitan banatuta (4); zatitan banatuta (8)

artean banatutako (6); ataletan banatutako (5); hiru zatitan banatutako (4); zatitan banatutako (7)

artean banatuz (6); banatuz gero (6); behartsuei banatuz (4)

artean banatzea (14); banatzea da (11); banatzea erabaki (13); banatzea erabaki zuten (4); bitan banatzea (6)

droga banatzeagatik (4)

banatzearen alde (4)

banatzeari ekin (5)

artean banatzeko (29); banatzeko agindu (5); banatzeko ardura (4); banatzeko aukera (5); banatzeko ekitaldian (4); banatzeko erabiltzen (4); banatzeko eskatu (5); banatzeko irizpideak (4); banatzeko orduan (6); banatzeko prest (5); banatzeko prozesuan (4); berriz banatzeko (7); bitan banatzeko (7); boterea banatzeko (6); diru laguntzak banatzeko (5); janaria banatzeko (4); jokoa banatzeko (4); laguntza banatzeko (6); laguntzak banatzeko (11); lizentziak banatzeko (13); lizentziak berriz banatzeko (6); ondasunak banatzeko (4); sariak banatzeko (7); sariak banatzeko ekitaldian (4)

arabera banatzen (19); arabera banatzen dira (7); artean banatzen (52); artean banatzen dira (6); artean banatzen zuten (5); ataletan banatzen (7); ataletan banatzen da (5)

banatzen ahal (4); banatzen ari (36); banatzen ari da (8); banatzen ari zen (7); banatzen aritu (5); banatzen badugu (4); banatzen baita (4); banatzen dira (65); banatzen diren bidexken (6); banatzen direnean (5); banatzen ditu (28); banatzen du (31); banatzen dute (10); banatzen hasi (23); banatzen hasi zen (8); banatzen hasiko (4); banatzen omen (5); banatzen zen (21); banatzen ziren (14) banatzen zuen (26); banatzen zuten (15)

bat banatzen (6); bat bitan banatzen (9); batek bitan banatzen (4); batzuk banatzen (4); behartsuei banatzen (5); bezala banatzen (4); bi taldetan banatzen (6); bi zatitan banatzen (9); bitan banatzen (69); bitan banatzen da (6); bitan banatzen du (4); dirua banatzen (5); doan banatzen (4); droga banatzen (5); droga banatzen zuen (4)

egunkariak banatzen (4); eskuorriak banatzen (6); etxe banatzen (5); ezberdinetan banatzen (4); gabe banatzen (6); gehiago banatzen (7); gehiago banatzen dira (4); hiru zatitan banatzen (5)

janaria banatzen (5); jokoa banatzen (4); lau zatitan banatzen (4); lerroak banatzen (4); nagusitan banatzen dira (4); nola banatzen (19); nola banatzen diren (8)

orriak banatzen (4); sailetan banatzen (4); sariak banatzen (7); taldetan banatzen (9); txartelak banatzen (6)

ura banatzen (4); urtero banatzen (7); urtero banatzen duen (4); zatitan banatzen (21)


banatuki adlag bakoitza banaturik.

Hizkuntzan dena negatiboa dela esatea, adierazlea eta adierazia banatuki hartzen ditugunean soilik da egia.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 156. orr.

Izan ere, aukera egin behar da aldi berean hartu ezin diren bi bideren artean, zeren bide horiek banatuki izan behar baitira urratuak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 47. orr.


banatzaile 1 izond/iz banatzen duena.

Gizon argitua da soberanoak nazioari eta bere buruari egin diezaiokeen oparirik zoragarriena, lege santuen banatzaile eta zaintzaile bihurtzen duena.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 112. orr.

Irizpide hauetan oinarrituta, zenbait ondorio atera dezake zorion publikoaren banatzaile zuhurrak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 93. orr.

Hala ere arkeologia politikoari dagokion pieza hau da gaurko egunean ere barne ondasunen tresna banatzailea.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 59. orr.

Ohorearen txanpona agortezina eta emankorra da banatzaile jakintsuaren eskuetan.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 114. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa )

Karta-banatzaileak joko horien artean bat hautatzeko aukera izaten duela, eskua berari dagokionean.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 533. orr.

Fortunari buruzko bi ahapaldi horiek idatzi zituenean ere, Cervantesek bazekien halabeharra zuela karta-banatzaile.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 73. orr.

Bere balentrien albisteek hanpatzen dute, beharbada, beldur-banatzaile honen kartera.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 210. orr.

Ekitate edo justizia banatzaile horren aplikazioak jarraitu behar dio, kasu bakoitzean, alderdi baten eta bestearen arteko hari meheari.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 51. orr.

Dama zuriez eta mamu beltzez, herensuge zorion-banatzaileez eta arima galdu tripazainez, maitale zentzugabeez eta hildako gorpujaleez.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 121. orr.

1,90 metroko garaierarekin joko banatzaile eta eskolta bezala jokatzeko erraztasuna du.  Berria - Kirola   2004-10-06

Garai bateko joko banatzaile handiak ekarri ditu gogora joko antolatzaileak eta Kopako jokalari onenaren saria eskuratu.  Berria - Kirola   2006-02-21

• 3 izond salgaiak eta kidekoak banatzen dituena.

Saria Deaplaneta enpresa banatzaileak eskuratu zuen.  Berria - Kultura   2004-11-07

Boa da enpresa banatzailea eta 1.000 ale inguru ipini ditu merkatuan, 8 euroan.  Berria - Kultura   2004-08-26

Hondakin-sortzaile handienak direlako elikagaien industria (kontserberak, prekozinatuak), kateringa (enpresa eta antzeko kolektibitate handientzakoak) eta zentro banatzaileak, besteak beste.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 34. orr.

Nire bizitza, beraz, Ogino metodoaren eta makina banatzaileetako libera bateko kondoiaren artean kokatzen da.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 12. orr.

Billete bat makina banatzaile batean sartu eta txartel magnetiko bat jaso nuen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 74. orr.

-Catherine hori sare banatzaile bateko adarra izanen da eta bere burua agerian ez jartzeko zu erabili nahi zaitu.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 46. orr.

Kokaina sare banatzaileek zeharo kontrolatzen dute merkatua.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 47. orr.

• 4 iz banatzen duen pertsona, enpresa edo makina.

Banatzaileek eta ekoizleek Frantziako salneurriak %1,76 jaitsi dituzte.  Berria - Ekonomia   2004-12-26

Disketxearentzat eta banatzailearentzat izaten da diskoen salmentatik ateratzen den diru gehiena.  Berria - Harian   2005-10-23

Arratseko egunkaria zekarren banatzaileak.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 146. orr.

Han jarraitzen zuten ekinean motorista frantses eta italiarrek, hantxe foileto turistikoen banatzaileek.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 149. orr.

Coca-Colak bere edarien banatzaileekin sinatu ohi dituen kontratuak daude auzitan.  Berria - Ekonomia   2004-03-25

Datu-base mota asko da, baita informazioaren banatzaile asko ere.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 339. orr.

Antzerki munduko programatzaileen, banatzaileen, konpainien eta ikusleen hitzordua uztailaren 7tik 10era izango da.  Berria - Kultura   2004-05-27

Biltzaile eta banatzaile horiek, nik uste, hemendik dena zenbatzen, neurtzen eta biltegian sartzeko eramaten aritzen dira.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 349. orr.

Banatzaileak zama-lanetan, furgonetekin bidea oztopatuz. Kontuz ibili beharra zegoen, hori bai, banatzaileak etxera etortzen zirenean.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 33. orr.

Ekoizpen ia osoa hirugarren munduan egingo da (sindikatuak lanean hasi arte, behinik behin), transformazioa azalera handiagotara hedatuko da eta kontsumitzailea (dirudun zein txiroa) banatzaile horren morroi izango da.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 115. orr.

Azkenean elkarlanean kaleratu dugu liburua eta Zabaltzen ari da banatzaile gisa lanean.  Berria - Kultura   2004-07-29

IKASek denbora osoz ariko den idazkari-banatzaile bat bilatzen du.  Herria   2003-06-12

5 (izenondoekin)

Banatzaile motodun bat ikusi du kotxe artetik pasatzen.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 36. orr.

Ekoizle txikiari jeneroa erosteko banatzaile handiek darabilten taktika.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 118. orr.

Metatzaile-banatzaile handiak agintzen du kontsumitzaileak zer hartu behar duen.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 114. orr.

Guk ekoizten duguna banatzaile on batekin zabaltzea, Euskal Herriko txoko guztietara iristea eta ezagutaraztea litzateke gure helburua.  Berria - Kultura   2006-01-12

Gero eta zinema gutxiago programatzen denez banatzaile independenteek arazoak dituztelako.  Berria - Kultura   2004-09-17

Azoka jarri zuten eraikinaren atarian, Musikherriak, herri mugimenduko taldeek, zenbait argitalpenek eta banatzaile alternatibok.  Berria - Kultura   2006-03-05

Banatzaile automatikoarena egiten hasten dira: ezkerreko zirrituan bi txanpon, eta horra, zilarrezko paperean bildutako anekdotak; bi txanpon eskuineko zirrituan eta aholku preziatuak jasotzen dira, hortzetara itsasten direnak goxoki bigunen antzera.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 123. orr.

Ormazabal banatzaile elektrikoak adierazi du «hobekuntza handia» eragingo duela erosketak eta «hazkuntzarako beharrezko neurria» dela.  Berria - Ekonomia   2004-03-27

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Banatzaile taldeek diru kopuru handiak ematen bide zizkioten PSri, Destraderen bitartez.  Berria - Euskal Herria   2004-08-20

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa )

Astegunetan, liburuzain laguntzailea da, eta, asteburuetan, karta banatzailea kasino batean.  Berria - Mundua   2004-04-22

Ozta-ozta gainditu dute fruta-banatzailearen kamioneta.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 38. orr.

Nonbait, berdin zitzaion butano banatzailearekin edo argindarraren gastua neurtzera zetorrenarekin oheratzea.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 67. orr.

Aliziak egunkari-banatzaile gaztea ikusi du hesiaren beste aldean.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 160. orr.

Jeneralizatzen hasiak dira horrelako komertzioak (banka, aseguru, liburu-banatzaile, bidai agentzia, etc.) zerbitzu sektorean, batik bat.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 121. orr.

Euskal Herriko ontzi-fabrikatzaileek eta elikagai-banatzaileek beren prospektuak munduko hizkuntza gehienetan plazaratuko dituzte, euskaraz izan ezik.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 63. orr.

Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko energia banatzaile txikiak erosteari ekin dio.  Berria - Ekonomia   2006-03-04

Jakin zuen Mikelek Jon hura droga banatzailea zela beharbada ere gehiago, eta tirokatua izan zela.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 264. orr.

• 8 izond banatzen, bereizten duena.

Indar bateratzaileak eta banatzaileak sokatiran.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 60. orr.

Adiskidetasunetik etsaitasunerako aldaketak kultur atalase eroankor hori (limen) fronte militar banatzaile (limes) bihurtu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 142. orr.

Eraginkortasunik gabeko limes banatzailean zehar kanpotik sartu ziren ondasun guztien artetik, gerra-armak izan ziren agian esanguratsuenak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 146. orr.

Bezero onen artean ere, marra banatzailea, onak, dena dendan erosten dutenak, gaiztoak, hiritik ekartzea ahaztu zaien litro-olioa erostearekin iraintzen gaituztenak.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 52. orr.

Filosofia Hegelentzat guztiaren eta guztiaren batasunaren zientzia denez gero, Kantena -haren pentsamendu "kritiko" banatzailea, orotasunaz mintzatzea debekatzen duena-, filosofia baino gehiago, filosofiarako sarrera legez onartzen da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 85. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

banatzaile eta (6); banatzaile handiak (3); banatzaile txikiak (4); banatzaileak eta (5); enpresa banatzaileak (3); joko banatzaile (31); joko banatzaile argentinarrak (3); joko banatzaile txikiak (3); joko banatzailea (30); joko banatzailea da (3); joko banatzaileak (10); joko banatzailearen (4); joko banatzaileek (3); joko banatzaileen (7)


banatze 1 iz bereiztea, zatitzea.

Delituak bitan banatze hau ez litzateke onartu beharko, baldin eta bitartean gutxitu egingo balitz inpunitatearen kaltea, eta delituaren probabilitatea handitu.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 88. orr.

Quattrocento betean, Vitruvioren ereduaren indarra nabarmena zen (hamar liburutan banatze horretan bertan ere bai).  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 280. orr.

Ikusi dugu eliz gorputz batetik ihes egiten duen zibilizazio sekular bat gai dela bere bidea egiteko aurreko zibilizazioaren bizitzako elementuen laguntzaz, baina ikusteko daukagu oraindik nola sortzen den banatze horretarako aukera.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 135. orr.

Argi eta garbi dago, haien esentziari dagokionez, ez dutela arauzkoa batze soila, ez eta banatze soila ere.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 221. orr.

Guduak eta guduxkak batailoika jokatzen atsedenik gabe, batze-banatze etengabean dihardutela.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 105. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Izebari gezurra esan nion atzo, bera esnatu orduko urruti samar egongo naiz Gasteiztik, atzokoa nahikoa izan zen, banatze uneak ez ditut atsegin, jende guztiak bezala. Lege zibilak bi zati ditu: banatze-legea bata, eta mendekuzko edo penala bestea.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 7. orr.

Banatze-legea norberaren eskubidea banatzen duena da, hau da, zer den gurea eta zer besteena jakiteko arauak ezartzen dituena.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 193. orr.

Lehengai berriak (alga, onddo eta antzekoez osaturiko jakiak), banatze modu berriak (etxez etxeko dendak, Internet bidezkoak), orain arte oso ezagun ez ziren egospen berriak (indukzioa, gas likidoen erabilera), etab.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 58. orr.

3 (ezkonduak)

Garai horretantxe alde egin zuen Pedrok etxetik, eta banatze-tramiteak hasi zituzten; une latza izan zen Margarentzat, liburuetan areago murgiltzera bultzatu zuena.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 150. orr.

Banatze prozesuan areagotzen dira tratu txarrak.  Berria - Euskal Herria   2004-12-11

4 (hiru osagaiko elkartuetan)

Hiltzeko zorian banengo bezala pentsatu nahi dut ea nolako tailua eta neurria eduki izan nahiko nukeen orduan neure eskupeko banatze-lanean.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 197. orr.

5 zati edo banako bana zenbait laguni ematea edo zenbait lekutan ezartzea.

Hura axolatzen zen jan-edanen banatzeaz eta kakatokien erabileraz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 217. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ale banatzea (3); banatze hori (3); banatze legea (4); bitan banatze (4)


banazka 1 adlag ipar banaka.

Banazka ikertu dituzte zer lan eginik izan diren sail desberdinetan.  Herria   2004-02-12

-Barkatu, Jauna, baina banazka hartzen badituzu bataila guziak, bihar goiz arte hemen gira.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 89. orr.

Gero barreiatzen dira, banazka joaiten dira alderdi guzietara.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 203. orr.

Banazka, kantari xoragarriak dira.  Herria   2005-12-01

Agoteak hori guzia izaiten ahal litaizke: legendun, girixtino berri, emuts edo zurgin; bainan ez behar bada banazka, baizik eta dena betan.  Herria   2003-11-13

2 banazka-banazka adlag banaka-banazka.

Elür tenpesta baten gatik hamarrak kokatürik dira Iratiko etxola hortan, eta hor banazka banazka ehorik dirate.  Herria   2001-11-01


banazkatu, banazka(tu), banazkatzen da ad ipar banakatu.

Hemen urtean behin egiten den bilketa haundiak elgarretaratuko dituzte banazkatu aintzin.  Herria   2003-11-13


banba ik panpa2.

banbaka ik panpaka.

banbalina iz
1 banbalina artean atzealdean.

Argiketaria... itzal ezak dena, eta egidak halako giro... ilargi giro bat... urdina, urdina banbalina artean, eta urdina oihalean ere, erreflektorearekin.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 128. orr.


banbu 1 iz lastodunen familiako landarea, kanabera egurtsu oso gogorra duena (Bambusa sp.).

Zernahi zuhaitz mota aurkitzen da hor, Japoniako Jingoa, Txinako banbua, Kaliforniako sekuoiak eta bertze.  Herria   2003-08-14

Egiaz ari zara jolasean egiazko uraska eder, handi, berde batean, zuri itzala eman eta uretan ispilatzen diren banbu askorekin, eta ahatetxo pila bat igerian, itzala hautsiz.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 134. orr.

Banbua desagertuz gero, panda hartzen eta basoetako gorilen geroa ere arriskuan legoke.  Berria - Gaiak   2004-05-12

Panda hartza, esate baterako, karniboroa da baina ez omen da haragijalea, landare batekin elikatzen delako, banbuarekin hain zuzen ere.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 34. orr.

Pezoz, egurrez, banbuz eta palmondo hostoz eginak daude.  Berria - Mundua   2006-02-18

Hantxe ziren Txinako burko lakatu beltzak, paperezko euritakoak, banbuz egindako kaiola zuriak, estalkiaren barruan argi txiki bat zutenak.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 137. orr.

Arrantzale txinoek hiruzpalau ubarroi hezi eramaten dituzte beren banbuzko txalupetan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 249. orr.

Banbuzko apalategi bat zegoen atearen ondoan, gelako sarrera babestuz.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 137. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Banbu luze batzuren puntan lama xorrotx bat ezarririk.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 77. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Koadrotik kanporantz irteten den banbu kanabera bat.  Berria - Kultura   2004-05-13

Banbu hostoek zilar distira zuten goizeko argitan, eta haizeak higitzen zituen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 44. orr.

Zahartzaroan hartaz oroitzen zenean, hostoak finak eta leunak ziren, zilarrezkoak, eta banbu enborrek ere zilarrezkoak ziruditen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 44. orr.

Langile batzuk banbu sokak hartu eta horrela jaitsi ahal izan ziren kalera.  Berria - Mundua   2006-02-25

Kyôtora heldu ondoren, Egutxi eta neskato hura banbu basotxo batean ibili ziren paseoan.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 44. orr.

Asiatik eramandako banbu zatietan.  Berria - Gaiak   2004-09-15

Munduko banbu espezieen erdiak desagertzeko arriskuan daude.  Berria - Gaiak   2004-05-12


banda 1 iz haize eta perkusio musika tresnak jotzen dituzten musikarien taldea.

Hire anaiak bandan jotzen dik.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 105. orr.

Amadeok esku keinuaz musikari ekiteko agindu eta banda bigarren baltsea hasi zen joka.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 78. orr.

Janari-usainaren ufa beroak eta He´s a Ragpicker jotzen ari zen banda baten erritmoak zirimolan ziharduten Ellenen inguruan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 283. orr.

Alkateak, bere alaba ezkontzera zihoalako, ea eztei bazkaritan joko ote genuen eskatu zigun bandakoei, sariztatuak izango ginela-eta.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 254. orr.

Musikako banda zetorren haien atzetik, jantzi apetatsuekin, eta danbor eta upelen bandak, haiek ere lehen inperioko uniformez jantziak.  Askoren artean   «Rataplan» - 30. orr.

Noizbait herriko bandakoak kioskora igotzen hasi zirenean plazako bazterrak langile penatuen taldetxoz bete ziren.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 102. orr.

Banda, Txaranga eta Ehiza Tropen Nazioarteko Lehiaketa Handia.  Askoren artean   «Rataplan» - 56. orr.

Santesteban maisua zuzendari zuen La Euterpe bandarekin.  Askoren artean   «Rataplan» - 67. orr.

Eguerditan Sorginak Bandako musikariek aperitifa alegeratuko dute.  Herria   2005-12-01

Bandan zuzendari ez ezik konpositore ere bazen Jose Mari Altuna.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 51. orr.

Bazuen lagun bat bandan, saxofonista.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 34. orr.

Nahikoa zen bandako zuzendariari esatea hileta-martxa izango zela bidaiarako musika.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 15. orr.

Gauez lehergailuak entzun ziren, baina urrun, banda bateko perkusio saila bezain gozo oraindik.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 138. orr.

Bandako batek [...] euskal doinu ezagun baten berri eman zigun, jotzen erraza, dantzatzeko aproposa, eta entzuteko ederra.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 255. orr.

Bandakoa zen hau, Azkoitian zegoen musikaririk onentsuena.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 79. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Cachaok eta Ruben Bladesek banda bikain bana izan zuten lagun amaiera kontzertu hartan.  Berria - Kultura   2004-07-30

Bidaiari ingeles hark [...] kontatzen du nola Konstituzio Plazan noiznahi sortzen ziren dantzaldiak, besterik gabe, banda militarrak jotzen zuen polka batek alaituak.  Askoren artean   «Rataplan» - 11. orr.

Zazpi basokada limoi ur koñakarekin nahasturik edanak zituen, herriko bandaren lehen soinuak entzun zirenean. musika-aldaketak adierazten zigun guri, goiko bizilagunoi, zezenketako bandaren turutaren moduan, tertzio-aldaketa.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 72. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

-Barka atrebentzia, maiestate, Rufus dut izena, Skagen hiriko maisua naiz eta bertako banda-zuzendaria.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 253. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Halako batean, musika-banda baten zarata entzun nuen Kale Nagusian behera.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 94. orr.

OK Expressoko idazleok musika-banda eta guzti hartu gintuzten Kaliningraden, hau da, estilo zaharraren barruan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 163. orr.

Zuk galdara bat eta burruntzalia hartu eta klinko klinko klinko ekingo diozu eta, beste kolpekari batzuekin batera, musika banda ederra osatuko duzue.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 328. orr.

Arratsalde batez Milizia Baskoen agintaritzak Euzko-Ikasle-Batzaren aspaldiko txistulari banda eskatu zigun.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 60. orr.

-Oraintxe bertan herriko txistulari-bandarekin egon nauk bilduta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 86. orr.

Raimundo Sarriegi maisuak 'Donostiako Martxa' idatzi zuen, gaur egun Udal Bandak jotzen duen.  Askoren artean   «Rataplan» - 20. orr.

Gero, Amadeo eta herri-bandako musikariak aurkeztu zituen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 75. orr.

5 zerrenda edo xingola zabala.

Zerrenda hori zortzi hatz zabal zen, eta, hortaz, muselinazkoa izanik ere, tolestua edo luzetara bihurritua, banda sendo bat osatuko zuen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 182. orr.

Zintak -sorbaldatik gerrira gurutza zitezkeen zetazko bandak, izatez- festetako lehen egunerako prestatzen zituzten Obabako neska ezkongaiek.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 358. orr.

Zintak, zetazko banda haiek, ardatz baten inguruan bildu eta arku moduko batetik zintzilikatzen ziren.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 359. orr.

Kale bazterreko lur banda pixka bat elurtuan zulo bat egiteari lotu zen Larrari begira.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 136. orr.

Bazegoen, mikroskopiaren laguntzarekin, kromosomak begiztatzerik [...] eta tamainaz aldeak zituzten zenbait banda atzematerik haietan, baina ez zegoen modurik inolako korrelazioa ezartzeko banda horien eta geneei egotziriko funtzioen artean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 53. orr.

1962an Etxebarriko Bandak laminazio fabrikan-eta egindako greba gogorren ondorioz, laurogeitaka detentzio eta kartzelatze gertatu ziren.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 96. orr.

6 (izenondoekin)

Bular banda gorria zen buruzagien bereizgarria, eta besoko gorria, tenienteena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 306. orr.

Ispiluan haren irekidura nekusan sorbaldan, eta bularretakoaren banda zuria.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 205. orr.

Banda magnetikoaren klonazioa, bestalde, asko zabaldu da.  Berria - Ekonomia   2004-12-01

Hartu eta begira-begira geratu zitzaion Harry, bihotza banda elastiko itzel bat bezala dardarka zuela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 35. orr.

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

-Euririk izan bada, plubiografoan banda-papera jaso, eguneroko bueltakoa delako.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 70. orr.

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Paperok gorde, Donostiara hamar egunetik behin hamar paper-bandak bidaltzeko.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 73. orr.

Filmaren soinu-banda osorik dauka grabatua, eta etengabe entzuten du walkmanean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 225. orr.

Musika hirukotea dugu, Ehiztaria filmeko soinu-banda gogora dakarten aireak jotzen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 216. orr.

Testu idatzia, disketea, banda magnetikoa, bideo-banda, mikrofilma?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 458. orr.

Soinu banda grabatzea falta zitzaien.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 39. orr.

Animo egoera zorrotz bat osatzeko jatorrizko soinu banda.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 18. orr.

Cristina Vetronek italiar nekazari kantuekin sortutako soinu-banda zirraragarria.  Berria - Kultura   2004-05-16

9 irud/hed

Egunkari abertzale batean egunero banda marraztu bat argitaratzen zuen umoregile grafiko batek. azpiegitura nahikoa hornituko da udalerri guztietan banda zabala erabili ahal izateko.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 21. orr.

Telefonica enpresaren banda zabaleko bi kableren mozketak Internetik gabe utzi zituen Hego Euskal Herriko milaka bezero atzo hiru bat orduz.  Berria - Euskal Herria   2004-10-14

Euskaltelek %40ko kuota iritsi du EAEko banda zabalean.  Berria - Ekonomia   2004-09-02

Trukea finko mantentzen da, aldaketa banda edo maila zehatz baten inguruan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 38. orr.

Konplexutasun eta distira handiko Mondrianen test bat erabili genuen, argi zuriz edo banda estuko filtroetan barrena proiektatutako argiz argiturik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 48. orr.

Hiru argitasun-indizeen konparazioa hiru uhin-bandentzat (oro har, gorri, berde eta urdinaren uhin-luzerekin bat zetorren).  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 45. orr.

Atzoko bileran ez dutela tarifa igoerarik eskatu, «zerbitzuaren araberako fluktuazio-banda bat baizik».  Berria - Ekonomia   2004-08-25

Bitartean, transmisioak irrati-amateurrentzako 145.990 FM MHz frekuentzian zabalduko dira, VHF bandan.  Berria - Gaiak   2006-02-05

10 taldea, aldra.

Bittor, Bettan eta bospasei mutilez moldatu banda Harrondora hurbildu zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 188. orr.

Orduantxe sartu zen Morgan kuatreroaren banda Saloonean, ateari ostikoa emanda.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 37. orr.

Kartzelari ihes egiteko modu bakarra hauxe jarri zidaten: zuen bandan infiltratzea haientzat lan egitearren.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 15. orr.

Ronald Biggs-ek eta bere bandak eman zuten liburuetan gelditu den golpe horietako bat, Ingalaterran tren bat geldiarazi eta zorroan zeraman diru guztia ebatsiz.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 81. orr.

Biharamun goizean, Zakarra eta haien bandako beste bospasei gehiago agertu ziren elizaren ondoan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 115. orr.

Paristarren bandako boskoteak bortitz erasotzen zietenean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 290. orr.

Wendyren bihotzetik atera, eta bere bandakoengana egin zuen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 97. orr.

Hiruren banda.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 256. orr.

11 (izenondo eta izenlagunekin)

Banda armatuak, muga etikoaren axolarik ez bailuan, ekintza gero eta bortitzagoak obratzen zituela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 267. orr.

Lan Behartu Zerbitzuari eskapatu mutikoz osatu banda terroristak antolatzen ari omen ziren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 100. orr.

Txikitan ura eta tren geltokietako ikatz hondarrak saltzen aritu zen familia laguntzeko, eta nerabezaroan kaleko bandetan jardun zuen.  Berria - Mundua   2006-01-12

12 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Egia erran, pesta giroa, "banda" musika, jendeen txaloak gustatzen zitzaizkion...  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 148. orr.

13 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gaur berean ari izan nauk erreportajea egiten hain ongi ezagutzen dugun autobideko lapur bandaz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 140. orr.

Gaizkile-banda zein ez, hain garrantzitsua al da zer gertatu den jakitea?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 105. orr.

Izutu beharko zuten, ordea, ezen geroztik Hutxek hiltzaile bandaren urratsen berriak komisariaraino helarazten zituen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 39. orr.

Hona poliziak identifikatu dituen malandro banda batzuen izenak: [...].  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 32. orr.

Zelan borrokatuko gara, bada, gerlari trebe batzuek gidatutako demonio banda baten aurka?  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 147. orr.

Hara, laztana, neuk esango diat, baina uste diat mari-zirtzil banda osoa bat datorrela: bihotz-bihotzez eskertuko diagu beti... beti-beti.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 116. orr.

Bere demostrazioak erakusteagatik dirua onartu izan balio Grosrouvrek atzetik zebilkion morroi-banda hari, bizirik egongo zen gaur.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 114. orr.

14 (orobat manda g.er.) aldea; ertza.

Sareari so egin zion, banda batean kortxoa bestean beruna zegoen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 72. orr.

Eta ababorreko bandatik galduko da balea.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 380. orr.

Mangle zerrenda luzea dugula istriborreko bandan, eta itsaso zabala ikusten dela ababorretik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 44. orr.

Ababorreko mandako beirate dotorez barna sartzen zen eguzkiaren argitan lo bezala.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 238. orr.

Moilatik irten eta beheko bandara jotzen zuten, baina ez Ondarru edo Bilboraino, Harrizorrotzetako izkinadaraino bakarrik, edo goiko bandara hartu eta Kaioarri pasatuz hondartzaraino heltzen ziren, inoiz Getaria edo Hondarrabiraino helduko zirela amets eginez.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 68. orr.

Hirugarren joaldian kale egin nuen, bolak ez zuen-eta nik nahi nuen beste indarrik hartu bandaren kontra jotzean, eta bide erdian gelditu zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 12. orr.

Aulki gurpilduna ohe ertzeraino hurbildu; ohearen alboko esku-banda askatu; besteari heldu.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 236. orr.

15 ateko (orobat atako) banda kanpoko aldea, itsasoko aldea.

Orduan ikasi nuen, baita ere, zer den ateko banda eta zer lehorreko banda.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 191. orr.

Kontuz ibili behar zutela ezin zutela edonorekin fidatu halako gauzak isilpean egiten zirela, gerra hotza, nork daki, agian atako banda hartutakoan paketeren bat lagako zutela uhinek bazterrera ekar zezaten.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 152. orr.

Portuko gauzak kontari hasi ginen, zeinen motela zen izotza palakatzen, nola gelditzen zen ahoa zabalik atako bandara hartzen zuten ontziei beha, zenbat korapilo mota ikasi zituen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 38. orr.

Bokalean jadanik, ateko bandara begiratuko duzu, zabalera, eta abanikoa bezala zabalduko da itsasoa, urdin ilun eta ia zimurrik gabe, bare barea eta mantxa berdeak ur azalean noraezean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 158. orr.

Portutik hurrean, merkantea ia trabes zegoela portuaren ahoan, arrantzontziak buelta eman zuen eta ateko bandarantz abantean abiatu zen, atzetik zetorren destruktorearen aurrez aurre.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 68. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

antolatutako banda (3); atako banda (3); baiona banda (5)

banda armatuko (4); banda armatuko kide (4); banda ederra (3); banda eta guzti (4); banda magnetikoa (4); banda sortu (3); banda terroristak (3); banda terroristako (3); banda zabala (8); banda zabalaren (4); banda zabalaren merkatuan (3); banda zabalean (3); banda zabaleko (5); banda zuzendaria (3)

beste banda (3); filmeko soinu banda (3); folk banda (3); gaizkile banda (3); jazz banda (3); musika banda (43); pott banda (6); soinu banda (45); zarpai banda (5)

bandak alaiturik (7); bandak bazterrak (3); bandak ere (5); bandak eta (8); bilboko udal bandak (4); eta soinu bandak (3); musika bandak (20); soinu bandak (8); sorginak bandak (7); sorginak bandak alaiturik (4); txistulari bandak (4); udal bandak (11); udal musika bandak (3)

bandako musikariak (3); bandako musikariek (3); bandako zuzendaria (4); bandako zuzendariak (3); herri bandako (3); musika bandako (3); sorginak bandako (3); udal bandako (5)

bandan jotzen (3); istriborreko bandan (3)

atako bandara (3); ateko bandara (3)

musika bandarekin (3)

musika bandaren (9); pott bandaren (4)


bandakada iz zabua, aldaroa.

Egoera geroago eta arriskutsuagoa izango da, enbarkazioa makina geldian joango da pal pal, brankaz ezin eta bandakadak emanez, izotzak inguraturik, inguru guztian ia erremediorik gabe estutzen eta gogortzen ari den izotz zirkulu horrekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 343. orr.


bandakide iz banda bereko kidea.

Mugimendu geldoan geratu gabe, banan-banan apuntatuz doa bandakide paretaren kontra etzanak: Xereal, Xankapo, Gudari, Luis Angel, Hauster...  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 185. orr.

Hurrengo egunetan, inoiz agortzen ez zitzaizkion istorio berriak entzun nizkion, eta horrez gain, ekintza batzuetan ere lagundu nien bandakideei.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 55. orr.

Itzulgai haiek zirela eta, bandakideen artean, beren bileretan, hizpide bihurtu zen Donostiaren inguru paregabearena.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 61. orr.

Baina hori derrigor ordaindu beharreko bidesaria zen, ondo asko zekiten bandakideek.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 134. orr.


bandaliko izond bandaloena, bandaloei dagokiena. ik bandalismo 2.

Zigor gogorrak merezi izan zituen funtzionarioek eurek "El tornado" deitu zioten ekintza bandaliko hari.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 105. orr.

«Justifikaziorik gabeko ekintza bandalikoak» direla esan zuen eta «bizikidetasunari kalte» egiten diotela nabarmendu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-11-27

Duela bi aste ideia berri bat izan nuen... ideia bandalikoa  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 39. orr.


bandalismo 1 iz ondasun publikoen aurkako ekintza suntsitzailetan aritzea.

Nobleen arteko gerrate luze baten barealdian, bandalismoa eta lapurreta beste ametsik ez duen zalduneria feudala ugaldu da.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 132. orr.

Hilabete honetan Tony Blair Erresuma Batuko lehen ministroak egitasmo sorta proposatu du gizalegezko jarduerak sustatzeko eta bandalismoa saihesteko.  Berria - Harian   2006-01-31

Prostituzioa, eskaleak eta bandalismoa dira Bartzelonako Udalaren kezka nagusietakoak.  Berria - Harian   2006-01-31

Era horretako bandalismoa etengabea da hemen inguruan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 221. orr.

Bandalismoaren apologia hutsa.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 18. orr.

2 (hitz elkartuetan) ik bandaliko.

«Bizikidetzaren» aurkako gertaeratzat eta «bandalismo ekintzatzat» jotzen ditu mozioak herenegungo gertaerak, eta «erabateko gaitzespena» adierazten du.  Berria - Euskal Herria   2004-08-13

Gatazka txikietan erabiltzen da, gatazka horiek handiagoak egin aurretik: borrokak, irainak, jazarpen kasuen lehen faseak, lapurreta edo bandalismo kasu txikiak.  Berria - Euskal Herria   2006-04-30


bandalo 1 iz Galia, Hispania eta Ipar Afrika inbaditu eta suntsitu, zituen germaniar herri bateko kidea.

Jakina da metal horiek oso urri izan zirela godoek eta bandaloek batetik, sarrazenoek eta tartaroek bestetik, dena inbaditu zutenean.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 70. orr.

430. urtean hil zen, bandaloak Hipona setiatzen ari zirenean.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 13. orr.

Bereiz ditzagun, bada, batetik, burgundiarrek eta bisigodoek Galian izandako jokaera, bisigodoek Espainian izandakoa, soldadu laguntzaileek Augustulo eta Odoakroren garaian Italian izandakoa, eta bestetik frankoek Galietan eta bandaloek Afrikan izandakoa.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 271. orr.

2 izond ondasun publikoen aurkako ekintza suntsitzailetan aritzen dena.

Donostian arte espresio bereziki «gutxiago» estimatzen dela ere esan du: «Pixka bat satanizatua dago, grafiteroak bandalo edo trauskiltzat jotzen gaituzte».  Berria - Kultura   2004-09-03


bandana iz ipar oihalezko laukia, buruan edo lepoan jartzen dena.

Bandana da oihalezko lauki bat buruan edo berdin lepotik ezartzen dena, apainduago izaiteko nolazpait.  Herria   2004-01-29

Indietako eskualde batzuetan aspaldiko usaia da emazteak bandana batekin agertzeko norapait ateratzen direlarik.  Herria   2004-01-29

Untsalaz, ohidura berme, bandana kotoinezkoa izaiten da eta koloretsua.  Herria   2004-01-29

Musulmano batzuek deplauki erranik delako mantalina edo zapia legez debekatzen badute eskoletan, neskeri bandana bat ezarriko diotela.  Herria   2004-01-29


bandatxo iz banda edo zerrenda txikia.

Heliografoari bisita: eguzkiaren orduen bandatxoa aldatu; udan, eguna luzeagoa izanik eta eguzkia artean ere lanean dabilenez gero, beranduago beste igoalditxo bat beharko txartel-bandatxoa aldatzeko...  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 73. orr.


bandeja (9 agerraldi, 6 liburutan; ETCn 240 agerraldi; orobat bandexa 15 agerraldi, 4 liburutan; ETCn 17 agerraldi) iz erretilua, azpila.

Afaria ekartzen dutenean, bandejan ematen dizuten janaria zer den bereizteko adina ez dute argitzen harraska gaineko bonbillek.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 180. orr.

Kikarak bandejan utzi eta kafe-hondarretan desegindako errautsaren kirats nazkagarria usainduz irten zen neskamea jangelatik, bere kasa marmarka.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 205. orr.

Hatz olioztatu eta tenedore zorrotzen anabasa bandeja haren inguruan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 110. orr.

Kafearen bandeja hartu.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 195. orr.


bandejatxo iz bandeja txikia.

Gazela-emea hurbildu zen orduan bandejatxo batekin, eta Jontxuk kreditu-txartel bat jarri zion bertan, handik kobratzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 88. orr.


bandera 1 iz ehunezko zatia, albo batetik masta edo makila bati atxikia, nazio, elkarte edo talde baten koloreak edo armarria dituena, eta ikurtzat erabiltzen dena. ik ikurrin 2; gidoin2.

Ezaguna da banderak trapuak baino ez direla... harik eta haize bolada batek astindu bat ematen dien arte.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 58. orr.

Serbiako banderarekin estali zuten zerraldoa, eta erdian arrosa gorri sorta bat jarri zioten.  Berria - Mundua   2006-03-18

Joan den urtean Ertzaintzaren Aurkauti akademian ere Espainiako bandera jartzeko agindua eman zuen Auzitegiak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-21

Denok formatzera bandera jasotzeko!  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 121. orr.

Bandera jasotzen da, aurreneko aldiz, Udaletxeko balkoian, urtarrilaren 19an.  Askoren artean   «Rataplan» - 99. orr.

Espainiar bandera harro altxatu, eta moroak akabatzera.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 61. orr.

Gure galeoiko kapitainak bandera zuria mastaratzen zuela, itsas lapurren lehen kanoi hotsa entzun bezain fite.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 520. orr.

Ortzadarraren koloreak hirugarren solairu bateko esekitokitik zintzilikatutako bandera estuan.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 17. orr.

-Horretara etorri zara? Bandera bat kenaraztera edo eskegiaraztera?  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 38. orr.

Union Artesanak banderaren jaitsiera ekitaldi ofiziala egingo du.  Berria - Euskal Herria   2006-01-05

Kataluniako udaletxe gehienek bandera bakarra utzi zuten balkoietan: 'senyera' .  Berria - Mundua   2004-09-12

Ordurako, Staderen 30.000 bandera salduak zituzten eta partida osoan aireratu zituzten.  Berria - Kirola   2006-03-08

Atzerako ispilutik ikusi nuen Karmenek indar handiagoz eragiten ziola banderari.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 46. orr.

Jendetza handia baitzihoan futbolera, banderak astinduz eta "aupa Madrid" oihuka.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 201. orr.

Haizeak inarrositako banderen artean, jendez mukuru beteriko plazan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 265. orr.

Klasea amaitutakoan bandera erriatu eta biltzeko agintzen digu maisuak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 9. orr.

Odon Elortza Donostiako alkateak ezarri zien xingola banderan.  Berria - Kirola   2006-01-21

Lehenbizi judatarren banderapeko kanpamendua abiatu zen bere gudari-taldeekin.  Elizen arteko biblia   Zen 10,14

Izar haiek, halako batean, amerikarren banderakoak iruditu zitzaizkidan.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 133. orr.

Herri kurdua bizirik dago, eta ezerk ez du eraitsiko haren bandera.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 15. orr.

Atzeraxeago, gay eta lesbianen guraso saldoa dator ortzadarraren banderak hartuta.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 174. orr.

Politak itsasontzien banderak dira.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 8. orr.

Bandera, trofeo bat balitz bezala, urtero-urtero ateratzen zuten Zangozakoek Corpuseko prozesioan.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 59. orr.

Gaztelako bandera zeraman hiru mastako galeoia.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 28. orr.

"Nor Jainkoa Bezela?" lema zeraman bandera ikusirik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 210. orr.

Han aingura botata dauden bandera hiru koloreko -laranja, zuri eta urdin- eta hiru mastako itsasontzi handietan baitute ziurtatua beren altxorra.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 21. orr.

Erregeak ihes egingo du beldurrez, gudalburuek bandera bertan utziko, ikaraz.  Elizen arteko biblia   Is 31,9

2 (izenondo eta izenlagunekin)

LABen blokean, ikurrinak eta bandera gorriak nagusitzen ziren.  Berria - Harian   2005-02-13

Marro eta beraren koadrilakoak ikusi genituen frontoiko atakan, ikurrinekin eta bandera gorriekin, goraka.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 150. orr.

Bandera karratuak ziren, horiak, urdinak, berdeak, beltzak; hogei sekzioen estandarteak zirela ohartu zen Lisa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 368. orr.

Maltako bandera zuri-gorriarekin batera Europako urdin-horia ere bere egingo dute valletarrek.  Berria - Mundua   2004-04-20

Tarteka, bandera zuri-urdinak eta ikurrinaren bat ere ikusi ahal izan nuen gazte jendearen eskutan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 201. orr.

Piraten bandera beltza -buru eta berna-hezur eta guzti-.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 100. orr.

Errealitatea zen uko egiten geniola, gure anai-arreba zaharrenek hala aginduta, eskola presiditzen zuen bandera gorri-horia besoa goratuta agurtzeari.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 37. orr.

Armak eta munizioak kamioian kargatu, bandera gorri-beltzak gurtesian ezker-eskuin sokaz nolabait kateatu, tankea gasolinaz bete, eta nor kabinan joan eta nor gurtetxean, aurreneko liskarra.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 43. orr.

Hizkuntza, frantsesa noski; bandera, zuri-gorri-urdina, eta ereserkia, Marsellesa odoltsua.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 55. orr.

Eguerdi aldera, mutil gaixoa barruan zuen hilkutxa etxetik irten zen Pepponeren eta bere hiru gizon fidagarrienen besoetan, bandera hirukoloreaz estalirik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 94. orr.

Aleman soldaduek bazuten bandera gorri luze bat, "gama"-dun gurutzearekilakoa, alimaleko haga batetik dilindan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 92. orr.

Masta nagusitik, bandera txikiz beteriko soka batek flotatzen zuen airoski arbel-koloreko zeruaren kontra. eliz horman zerrenda bat marmol zurian "Caídos por Dios y por España", aldare alboan bandera inperiala, etxe guztiek ere leihoetan eseki beharra zeukatena ez dakit zein jaiegunetan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 101. orr.

Espaloietan jendeak bandera amerikarrak harrotzen zituen alegrantziarik handienean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 41. orr.

Eta hori dena txopan bandera britainiarra zeroan ontzi batean ginelarik!  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 262. orr.

Kanpora eraman ninduen, bandera faxistak zeuden nonahi, baforeetan, sapailoetan, atelierretan, kanpandorreetan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 58. orr.

Ez duk egon behar bandera politikorik elizkizunetan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 182. orr.

Estandarte eta bandera esekiek babesten zituzten terrazak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 305. orr.

Bandera bilduak hartu, eta ate aldera abiatu ginen biba Bakunin eta biba Bakoka.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 53. orr.

Plaza jai handietan bezala azaldu zen apaindua: ezagunak ziren nazio guztietako bandera paperezkoak soka batez alderik alde zintzilik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 72. orr.

Itsasontzia -bandera veneziarra zeraman bi mastakoa-.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 62. orr.

Ez ziguten txopako bandera ere eman nahi izan, bakarra omen zeukaten.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 152. orr.

Publizitate anitzekin larunbat arratsalde batez Baionako karrikak, frantses banderak airean, beltzez beztitu jende etsiz mukurutu ziren.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 59. orr.

Koloniaren jabegoa adierazten zuen frantses bandera bat zegoen bertako balkoi luzearen erdian.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 25. orr.

Kafetegian amerikar bandera itzel bi daude eskegita.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 260. orr.

Espainiako bandera sutan zegoen hango balkoian.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 364. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bandera-gerra Zangozan.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 58. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Fionnek, hurbileko muinoetako batean, seinale-bandera eginahala guztian astintzen antzeman zuen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 169. orr.

Jaso gudu-bandera mendi soil baten gailurrean!  Elizen arteko biblia   Is 13,2

Kaskamotzak eta besoan tatuaturik zeraman pirata-banderak azkar nabarmentzen zuten Alex lagunen artean.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 14. orr.

Gainera, aragoiarrei harrapatutako errege-bandera bat erregalatu zien.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 59. orr.

5 irud/hed

Geroago ohartu nintzenez, pertxero hura lurralde konkistatu berrian jarritako masta bat zen: masta hartan jarritako jaka zen bere bandera.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 38. orr.

Abertzale ma non troppo, ezkerrekoa baina gehiegikeriarik gabe [...] beti eta nonahi ongi ikusiak, progresismoaren bandera egoki guztien eramaile.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 93. orr.

Geroztik ikasleek daramate mugimenduaren bandera.  Berria - Ekonomia   2006-03-21

Antikomunismoaren banderarekin askatasunaren alde borrokatu ziren gizon eta emakumeak atxilotu eta torturatu dituzte.  Berria - Mundua   2006-01-29

Ez da, beraz, letra hori ezeren bandera; gehienez ere izan daiteke batasunaren bandera.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 166. orr.

Gaur egun kulturen mestizajea eta tolerantziaren bandera astintzen dutenek ikusiko balute.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 99. orr.

Moisesek aldarea eraiki zuen eta "Jauna, nire bandera" ezarri zion izen.  Elizen arteko biblia   Ir 17,15

Ardoak eta jan onak armoniatsu pottolotua, sudurra zuen bizimodu onaren bandera.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 74. orr.

Txakur hau txakurra baino gehiago duk jada: libertatearen sinboloa eta bandera duk, Joanes!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 414. orr.

Gutxiespena bandera.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 73. orr.

6 zenbait gorputz armatuetan, batailoia.

Aire-Eskuadroiaren Bandera, hots, Mexikok 1945eko otsailaren 24an itsasoaz bestaldera bidali zuena, horrela eginez gerrara tropak bidaltzen zituen Latinoamerikako bigarren estatua bilakatu zelarik.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 224. orr.

7 saritzat bandera bat duen lehiaketa.

Bandera igandean 12:00etan jokatuko da.  Berria - Kirola   2004-08-11

Orioko bandera, igandean.  Berria - Kirola   2004-08-27

Donibane Lohizuneko bandera eta A maila jokoan.  Berria - Kirola   2004-07-03

Izortz Zabala patroiak jaso zuen denboraldiko lehen bandera.  Berria - Kirola   2004-07-04

Hondarribia nagusi Mutrikuko Banderan.  Berria - Kirola   2004-06-06

Donostiarrek irabazi duten azken bandera da hori, hain zuzen.  Berria - Kirola   2004-09-09

Astillerok irabazi du dotore Moañako bandera, Hondarribiari eta Urdaibairi aurrea hartuta.  Berria - Kirola   2004-08-08

Castrok hiriaren 125. urteurreneko bandera antolatu du hilaren 22rako.  Berria - Kirola   2004-08-11

1950ean lortu zuten donostiarrek azken bandera.  Berria - Kirola   2004-09-09

8 itsontziez mintzatuz, nazionalitatea.

Dakartik Berkay N (Turkiako bandera) 1.723 tona burdina-txatarra.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 56. orr.

Duñabeitia kapitainak denboraldi batez Sinsky izateari utzi beharko dio, Panamako banderapean nabigatzen duen ontzi baten ardura hartzeko.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 240. orr.

Beste asko legez, Evora zeritzan hura ere komenientziazko banderapean ibiltzen zen munduko itsasoetan zehar.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 267. orr.

Koloniekiko merkataritza ezin zen egin, ez bazen britainiar banderaren pean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 36. orr.

Frantses edo ingles banderarekin dabiltzan barkuetan eman dezagun, frantses edo ingles legeak berme, gauzak ez doatzi hain makur.  Herria   2002-11-14

9 bandera zuri (orobat xuri) amore ematen dela adierazteko erabiltzen den bandera.

Bandera zuri batekin hurreratu gara, poliki-poliki, haiekin hitz egitea lortu arte.  Berria - Mundua   2004-04-29

Ez baikenuen zer eginik, berehala nagusitu zitzaizkigun, gure galeoiko kapitainak bandera zuria mastaratzen zuela, itsas lapurren lehen kanoi hotsa entzun bezain fite.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 520. orr.

Herritarrek bandera zuria ipini zuten; eta armada, jenerala buruan, hirian sartu zen. -Bandera zuriarekin natorkizu, eta gauza bakarra eskatu nahi dizut.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 202. orr.

Berria bazebilen SS-ek manurik ez zutela; batzuek bandera xuria altxatu nahi zutela eta besteek berriz azkeneraino atxiki, gu ere hilaraziz.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 135. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aebetako bandera (4); aurrean bandera (3); aurtengo bandera (5); aurtengo bandera beltza (3); azken bandera (3)

bandera aurkeztu (3); bandera bakarra (3); bandera bat (28); bandera baten (8); bandera beltz (7); bandera beltza (10); bandera beltzak (8); bandera bera (3); bandera berde (3); bandera berdea (3)

bandera eraman (4); bandera eraman zuten (3); bandera ere (9); bandera erre (3); bandera eskuan (6); bandera espainiarra (3); bandera espainola (3); bandera eta (40); bandera eta guzti (4); bandera eta ikurrina (4); bandera ezarri (3); bandera gorri (19); bandera gorri horiak (4); bandera gorria (14); bandera gorriak (7); bandera handi (10); bandera handi bat (3); bandera harro (3); bandera hartu (4); bandera hori (5); bandera irabazi (15); bandera irabazi zuen (3); bandera irabazteko (6)

bandera izan (5); bandera izango (6); bandera izango da (5); bandera jarri (10); bandera jarri izana (3); bandera jartzeko (5); bandera jasoko (3); bandera jasotzeko (8); bandera jasotzeko ardura (3); bandera jokatuko (9); bandera jokatuko da (8); bandera margotu (3); bandera margotu zuten (3)

bandera pirata (4)

bandera ugari (3); bandera urdina (3); bandera zela (3); bandera zeraman (14); bandera zeraman itsasontzi (5); bandera zohardia (4); bandera zuri

(7); bandera zuria (6)

batasunaren bandera (3); bere bandera (9); beren bandera (5); beste bandera (7); beste bandera bat (3); bi bandera (6); boiroko bandera (4); castroko bandera (3); donibane lohizuneko bandera (3); donostiako bandera (9); donostiako bandera jasotzeko (5)

erregearen bandera (4); errepublikako bandera (6); errepublikaren bandera (4); espainiako bandera (46); espainiako bandera jarri (4); espainiako bandera jartzeko (4); espainiako bandera margotu (3); espainiar bandera (3); estatu batuetako bandera (3); etaren bandera (3); europako bandera (3); euskal bandera (4); frantses bandera (10); frantses bandera bat (3); frantziako bandera (4); gainean bandera (3); gure bandera (4); hainbat bandera (4); hiru bandera (3); ikurrina etaren bandera (3)

irlandako bandera (3); jaso bandera (3); kataluniako bandera (4); koloreko bandera (4); kontxako bandera (25); kubako bandera (3); lehen bandera (8); lehen bandera irabazi (3); nafarroako bandera (7); nire bandera (6)

orioko bandera (4); outon fernandez bandera (3); palestinako bandera (4); petronor bandera (3)

venezuelako bandera (3); zintzilikatutako bandera (3)

aebetako banderak (3); aldeko banderak (5); banderak airean (3); banderak erre (7); banderak erre zituzten (4); banderak eskuetan (3); banderak eta (18); banderak kendu (3); banderak zeramatzaten (3); espainiako banderak (10); frantziako banderak (5); nafarroako banderak (4)

kontxako banderako (7)

kontxako banderan (14); kontxako banderan aritzeko (3); telefonica banderan (3)

banderapeko kanpamendua (8); banderapeko kanpamendua abiatu (4); banderapeko kanpamendua ezarriko (4)

kontxako banderarako (4)

banderaren azpian (3); banderaren bat (3); banderaren koloreak (4); espainiako banderaren (4)

banderarik gabe (4)


banderadun 1 izlag/iz bandera edo banderak dituena.

Ni ez nintzateke aldenduko ibai ertzetik, eta banderadun taberna alaietatik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 118. orr.

Buenos Airesera datozen espainiar banderadun itsasontziak kontrolatzea.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 273. orr.

Domina banderaduna liburuxka militarraren gainean egoten zen beti.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 55. orr.

Txalupa banderadunak sirena jotzen zieten bitartean.  Berria - Kirola   2004-07-01

Itsasote horietan ez zaio lar kostatzen inguruetan nabigatzen diren beste ontzien berri idaztea, ez eta portuetan ikusten dituen faxista-zale banderadunen gorabeherak paperean ohar modura jasotzea ere.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 133. orr.

Banderadunak banatzean, Fionnek arreta handia ipini zuen leku estrategikoetan kokatzeko.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 168. orr.

Gaztelubiden emakumeek ez dute inoiz parte hartu, ezta kantinera edo banderadun lanetan ere.  Berria - Euskal Herria   2006-01-05

2 irud/hed

Azken buruan, ez al zuen zuztar bera, aldez behintzat, determinismoaren eta kausalitatearen banderadun gelditu zen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 106. orr.


banderaño iz banderatxoa.

Mc Donald's, Pizza Hut, Burger King, Kentucky Fried Chickens, gasolindegiak, auto-saltokiak beren banderaño eta zurezko hesiturekin, auto porrokatuz metatu txatartegiak.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 263. orr.


banderari iz banderaduna.

inauteri konpartsetako tradiziozko pertsonaia guztiak ikusi ahal izango dira: zaldiak eta zaldunak, lapurrak, gorriak, banderariak, basandreak, erraldoiak...  Berria - Kultura   2006-02-25

Caset kontseilari orokorra, Donibane Garaziko, Ezterenzubiko, Izpurako, Jatsuko eta Lekunberriko auzapezak ikusi ditugunak besteak beste, 12 banderari, herrikoa buru, zoinek ederki beztitzen baitzuten aldare aintzina eta inguratzen gure erretor Pochelu apeza.  Herria   2005-12-15

Hona orain nola joaiten diren bi lerrotan: aitzinean, bi zaldizko, bi zapur eta bi banderari; ondotik, bi zigante-peko, gero bolantak, haundiak eta ttipiak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 31. orr.


banderatxo iz bandera txikia.

Aurrealdeko horman, banderatxo batean hala ipintzen zuen: [...].  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 35. orr.

Gero teniente batek banderatxo batekin seinalea egin eta tankea abian jarri zen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 19. orr.

Zendako ez bertzaldian euskal ikurriñaren ondoan Irisarriko herriaren banderatxoa?  Herria   2004-03-25

Banderatxo beltz bat zerabilen haizeak mastan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 155. orr.

Lau auto beltz ikusi nituen txalet aurrera iristen, muturrean banderatxo naziak zituztela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 357. orr.

Haien goiko mutur konikoetatik mortxilak eta borlak kulunkatzen ziren banderatxo, gidoin eta estandarte koloretsuen erdian.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 254. orr.

Gogoa zuen esbastikadun banderatxoak astintzen zituzten inozo haietako bati paparretik heldu eta Txekoslovakia non zegoen galdetzeko.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 224. orr.

Itxura patetiko samarreko umeak ere ikusi ditut bideko herrixketan desfilatzen, ondo txukunduta eta orraztuta, eskolako uniformea jantzita, pauso militarrari jarraituz, turkiar banderatxo gorriak eskuan.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 26. orr.

Autobusetik jaisterakoan, paperezko banderatxo batzuk banatu dizkigute, zuria honi, gorria hari, berdea niri.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 234. orr.

Masta puntetan kolorinezko banderatxoak eskegitzeko.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 213. orr.

Postontziko banderatxoa zutik zegoen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 202. orr.

Nongura ikusten ziren Armadako agintaritzaren banderatxoak zituzten faluak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 387. orr.

Ikurrin txiki bat imajinatu nuen kornerreko banderatxoaren ordez.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 194. orr.

Bristolen aurka entsegu dotorea egin zuen ezker banderatxoan.  Berria - Kirola   2006-04-22

Banderatxoen itsaso bat osatu behar omen dugu.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 234. orr.


banderaxka iz banderatxoa.

Arats guzian, banderaxka xuri-urdin eta ikurriñen erdian, giroa bero-beroa izan da.  Herria   2004-01-29

Duela zenbait egun, banderaxka bat emana zen, Hazparneko bizpahiru karriketan, jakinarazteko San Josep Lizeo Teknikoak eta berrikitan "Armand David" bataiatu laborantzako lizeoak ateak idekitzen zituztela, haurrer eta aitamari erakusteko zer egiten zen eskola horietan.  Herria   2003-04-10


banderazain iz banderaduna.

Pastoraleko bi saldoen buruan dabiltzan banderazain gisa arituko dira, berriz, Marzel Bedaxagar eta Jakes Jaragoien.  Berria - Kultura   2004-02-10

Pastoraleko arizale saldoen bürü eta lehen peredikü emaileen lagün diren banderazainak, azkenik, Marzel Bedaxagar eta Jakes Jaragoien izanen dira.  Herria   2004-02-19

Mustraka nagusian, halaber, ikuskizun nahiko arrarorik ikus daiteke, hala nola Kiristien banderazain den Marcel Bedaxagar bere kazetari lanean jarduten ikustea pastoralean daukan jantziarekin.  Berria - Kultura   2004-07-20


banderila ik banderilla.

banderilla (ETCn 62 agerraldi; orobat banderila; ETCn 5 agerraldi) iz zazpiren bat zentimetroko makila mehea, kolorelako farfailez hornitua, muturrean burdinazko punta duena eta toreatzaileak zezenaren lepoaldean binaka iltzatzen dituena.

Hareatzan matadorea, honezkero zazpi banderilla iltzaturik dituen zezenaren bizkarrezurrean ezpata sartzen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 36. orr.

Madrildik zetozen erasoek piztu egiten zuten; zezenei banderilak sartzen dizkietenean bezala.  Berria - Euskal Herria   2004-01-17

Orain denon ardura da txoria kaiolatzea -Raukinak bi azeituna bete hartu zituen batera txotxarekin banderilen moduan pikatuz.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 119. orr.


banderillero iz zezenari banderillak jartzen dizkion toreatzailea.

Banderillero gisa erakusten ditu bere ahal zoragarriak.  Herria   2004-07-22

Zezenketa bilakatzen ditu tesi defentsak, bera banderillero nagusi.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 155. orr.

Doktoregaia aski odolustua zuten banderilleroen ziztadek ordurako.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 155. orr.


banderizo iz bando edo alderdi batekoa den pertsona. ik bandokide.

Harresiko kosketan mordoka "ipuzcoano castillanoak" hilotzik, batipat ganadu ebasleak, hegazti harraparien jaki gozo dira, odol gaiztoko Oiñaztar eta Lazkanotar banderizoek aldez aurretik egindako traizioaren aurkako mendekuaren lekuko.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 134. orr.


banderola iz bandera txikia, eskuarki apaingarria.

Don Carlosen egoitza apalean, bereziki, harrigarria zen ikurren eta banderolen koloreen hordialdia.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 229. orr.

Manifestazioa koloretsua eta zaratatsua izan zen: txistu, danbor eta adar hotsak nagusi izan ziren ibilaldi osoan zehar eta pankartak eta banderolak ere nonahi ikus zitezkeen.  Berria - Euskal Herria   2004-06-20

Espainiako karrikan bertze emazte multzo bat sartu zen manifestaldira, euskal presoentzako estatus politikoa eskatzen zuen banderola eskuetan zutela.  Berria - Harian   2005-05-28

Sindikata guziak hor ziren beren banderolekin.  Herria   2005-10-06

Manifestazio bat antolatua da bortizkeriaren kontra; hautetsi handi guziak han dira banderolen gibelean (Henri Grenet, Michel Inchauspé...).  Herria   2004-06-03

Ikastola Kexu zioen banderolaren gibelean 40 pertsona inguruk Hezkuntza arloko legeak betetzeko eskatu zioten Estatuko ordezkariari.  Berria - Euskal Herria   2004-10-23

«Mehatxurik ez» eta «kamioi biderik ez» dioten banderolak atxikita dituzte atarian Leiako 30 kide inguruk.  Berria - Euskal Herria   2006-04-26

UMP, PSOE hiltzaile banderola zuten eskuan Batasuneko kideek.  Berria - Euskal Herria   2006-03-03

Gauza horiek denek zekizkiten, isilean, sekretuan, eta errespetu zerbaiten sentimendua sortzen zuten, manifestaldietan adibidez, beti banderola atxikitzen agertzen baitzen, soa hotz eta irririk gabe.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 21. orr.

Iker eta Txupas askatu idatzirik zeraman banderolaren gibelean zutik, ikurrinak gora zatxizkatela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 269. orr.


bandexa ik bandeja.

bandido (23 agerraldi, 10 liburu eta 71 artikulutan; ETCn 240 agerraldi; orobat bandidu 8 agerraldi, 2 liburutan; ETCn 21 agerraldi) iz bidelapurra; ohoina, gaizkilea. ik bandolero.

Zenbat aldiz zapuztu ote nituen bandiduen lapurretak!  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 160. orr.

-Berori gauez ibiltzen da, besteren etxean, atzaparretan metraileta bat duela, bandidu baten antzera!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 175. orr.

Antonio Mugertza diligentziako jauntxo ohiak, bandido bihurturik, XIX. mendean kartzelan zela idatzirikoa.  Berria - Kultura   2004-03-07

Handik denbora laburrera Memed Durdu Eroaren bandan ikusiko dugu: bidaiari zein herritarrei dirua ez ezik arropak oro, galtzontziloak barne, lapurtzen zizkien bandido izugarria. lapurreta egingo nien Frantziako lau jaun haiei, bandidu bihurtuko nintzen neu ere.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 171. orr.

Hau lapurrez beterik dago, bandidoz beterik.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 216. orr.

Bideetako lapurrak eta bandidoak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 35. orr.

Gobernadorea bandidoa? -esan zuen Txitxikovek, ezin ulerturik nolatan litekeen gobernadorea bandidoa izatea-.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 146. orr.

-Begitartea ere bandido batena du, ordea! -esan zuen Sobakevitxek-.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 146. orr.

Bandidoak bezala bide bazterretan tiroka jardutea ez da herriaren alde aritzea!  Berria - Kultura   2004-10-23

Bush presidentearen eledunak «bandido eta terrorista» gisa deskribatu zituen gerrillari xiitak.  Berria - Mundua   2004-04-09

-Txetxenian ez dago demokraziarik, bandidoen menpe baitago.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 290. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Gobernuari halakoxe zitala izateagatik, eta euroi, berriz, ez direlako bandido miserable eta lapur gantzatsu batzuk baino.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 131. orr.

Galtzea tokatuko zaigu aurten ere, Patri, eta, gainera, geu ez beste inor ez da izango filmeko bandido gaiztoa.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 36. orr.

Peppone alkatea bezalako alproja gaiztoen erruz eta bere bandidu fedegabeen talde guztiaren erruz.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 187. orr.

Horregatik diot ez naizela benetako bandidua eta Erregeak askatasuna eman beharko lidakeela.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 163. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Handik bi hilabetera, bandido-sail bat agertu zen Riazango basoetan, eta badakizu nor zen bandido-sailaren buruzagia, jaun agurgarri hori?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 298. orr.

Bandidu hotsa zabaltzen zenean, berriz, hartu zaldia eta mendi zuloak eta baso ilunak miatzera aurreratzen nintzen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 160. orr.

3 (izenondo gisa)

Gau hartan bertan itzuli omen hituan baso beltzera Sumakilla eta bere morrosko bandidoak, Garcia jaunari eginen zioten mendeku gaiztoa gogoan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 130. orr.


bandidu ik bandido.

bandil ik bandil.

bando1 1 iz udalak egiten duen aldarrikapena edo ageriko iragartzea.

Esan ziotenean Peppone alkate bihurtu zela eta bandoak egiten zituela, orduantxe atera zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 302. orr.

Barañaingo Udaleko talde guztiek bat egin zuten deialdiarekin, bandoa ere atera zuen Udalak, baina ekitaldia UPNk deitua zenez, alderdi horren agiria baino ez zuten irakurri elkarretaratzean.  Berria - Euskal Herria   2006-04-25

Salamancako Udalak, bestetik, bando bat eman zuen argitara atzo, dokumentuak bertatik ateratzea «lapurreta» izan dela salatzeko.  Berria - Mundua   2006-01-22

Irtetean, gotzainak bando ospetsua ikusi zuen iragarki-oholean eta irakurtzeko geratu zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 213. orr.

Honezkero, berdin-berdin nardatzen ninduen ez dakit nongo Udalbatzaren bandoak edo Sozietateen gaineko Zergari buruzko Foru Dekretu berriak.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 34. orr.

Horra euskaraz mintzatzera deitzen duen bandoa Gasteizko bestetan.nEtxean sortutako hondakinak astelehenetan eta ostiraletan bakarrik ateratzeko eskatu zien herritarrei, bando baten bidez.  Herria   2001-08-09

Kontatu zidan hiriko inprenta ofizialean bando bat ari zirela inprimatzen: debekatuta dute juduek espaloietan ibiltzea, sei puntako izar horia eraman behar dute bularrean josita, [...].  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 15. orr.

Borrokaren aurretik, justiziak hiru bando ematen zituen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 217. orr.

Igandean, saltinbankiek bando bat irakurrarazi zioten pregoilariari, ikuskari berezia eta guztiz interesgarria eskaini behar zutela esanez.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 61. orr.

Bandoko azken lerroetara heltzean, garrasi egin zuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 292. orr.

Batzarra amaituta, balkoira atera, eta, bando baten gisara, Herriari hitza manifestua irakurri zuen Bilboko Herria Aurrera platafomako kide Arantza Urkaregik.  Berria - Euskal Herria   2004-10-17

Herriak ondotxo daki zer diren gerrak, hitzaldi eta bandoekin goraipatzen ibili beharrik gabe!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 322. orr.

Guda-gazteluak jaso behar zituztela-eta langile eske bandoa jo zutenean.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 132. orr.

Bandoa joko zuten denek, Adak berak aitzin: [...].  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 140. orr.


bando2 iz aldea, alderdia.

Mahai biribilean pilotan aritu ziren bi bandoak zeuden eseriak, elkarrengandik aparte.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 139. orr.

Borrokaren erdian, bat-batean, bandoz aldatzeko ohitura.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 113. orr.

Proselitismoa egin zenuen David beste bandora pasa ez zedin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 91. orr.

Indarra erabiltzearen premian izatera iritsiz gero, gure mutilei gaitz egingo zitzaiela bando berekoei tiro egiteko agindua betetzea.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 163. orr.

Beste bandokoa da hori, nik uste.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 182. orr.

Hitz egiteko, elkarrizketarako, bi aldeen parte hartzea behar da, bi bandoen inplikazioa.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 17. orr.

Saint-Exupéryk hain zuzen ere ez baitzuen inondik ere onartzen, De Gaulle jeneralak nahi zuen bezala, frantsesak elkarren etsai izango ziren bi bandotan banatzerik.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 10. orr.

Teruel hartu eta galdu askotan egin zuten bando biek.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 41. orr.

Jauntxokeriazko politika bat zen, elkarren arerio ziren bi bandoren arteko borroka.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 215. orr.

Hauteskunde hauetan galtzaile izan diren bi bandoetakoen iritziak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 64. orr.

Joan da Pernando mahaiaren beste muturrera, eta esaten die kontrako bandokoei: [...].  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 140. orr.

'Egia da Don Juan Manuel Garaikoaren bandokoa zarela?' galdetu nion.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 13. orr.

Naturaren kontrako gerra batez hitz egiten du, eta erabat ahazten du, gerra hori irabaziz gero, gizakia bera izango dela galtzaileen bandoan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 319. orr.

Gure garaian bezala, bando batek irabazten du beti: pentsa zeinek.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 102. orr.

Nekez izango da, behintzat, bando bakarraren monopolioa dogmatismoa.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 201. orr.

Erdi Aroko bandoen arteko liskarretan, Deban, Bustinagatarrak eta Iturzatarrak ziren Ganboatar eta Oinaztarren ordezkoak.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 156. orr.

Egun osoa elkar hiltzen pasatu ondoren, iluntzean, bizirik geratu ziren bando batekoak zein bestekoak erretiratu egin ziren, gudu-zelaia hilez beterik utzita.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 146. orr.

Elur-pilota borrokatan, Axenariok berak bakarrik osatu ohi du bando bat.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 167. orr.


bandokide iz bando baten jarraitzailea.

Unamuno-k orain dagien historiaren irakurketan, Euskal Herriko eta Bilboko historia Gaztelari zor zaio: Euskal Herria historian sartu, bandokideen gatazkekin sartu da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 115. orr.


bandolero 1 iz eremuan lapurretan aritzen den pertsona armatua. ik bandido.

Bandoleroa izan nahi zuela, aberatsei dirua kendu eta pobreei emateko.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 62. orr.

Gizon tantaia, garaia, hanka mehea, alkandora zaharra beti sabeleraino irekia, begirada ilunekoa, basotik ateratako bandoleroa zirudien Miguel Sierrak.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 43. orr.

Apez, fraile, monje, erromes, eskale, bandolero eta beltzeria guzia, gogoak emanala zerrikeria, lapurreta, hilketa eta belzkeria egiten...  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 53. orr.

2 (izenondo gisa)

Nola-hala, kosta ahala kostarik, Bilbo "kankailu bandoleroen" setiaketatik jaregiteko.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 225. orr.

Beti jendaje gaizkile bandolero basatien esku egondua izatean, infernuko deabruak hartutako gaztelua zela arrunt sinetsia zeukan inguruko jendeak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 124. orr.


bandolina iz gai likatsua, ilea antolatzeko erabiltzen zena.

Udako soineko zuri tanta horidun bat iltze batean zegoen zintzilik, ahaztuta, eta, apaintzeko balio zuen taularen gainean, ur pitxerraren atzean, flasko bat bandolina irauli eta orban handi bat utzia zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 167. orr.


bandoneoi (orobat bandoneon) iz akordeoiaren antzeko musika tresna botoiduna, eskuarki tangoak jotzeko erabiltzen dena.

Huraxe izan omen zen lehen esku-soinu modernoa, diatonikoa, geroko kromatiko eta bandoneoi guztien aitzindaria.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 9. orr.

Paris, Texas Wim Wendersen filmerako Ry Cooderrek bere garaian egindako piezaren bertsioa da, non slide gitarra bandoneoi bihurtzen den eta Texasko paisaia Pampa bakartia.  Berria - Kultura   2006-04-13

Horra hor bandoneonak darion malenkoniaren irakaspena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 324. orr.


bandoneon ik bandoneoi.

bandurria iz gitarraren antzeko musika-tresna, hamabi harikoa, ziri batekin jotzen dena.

"La Cítara" -bandurria, flauta, biolin eta gitarrez osatutako orkestra txikia- eta "Los Gámbaros", hiriko bizitza suspertzeko.  Askoren artean   «Rataplan» - 67. orr.


bangladeshtar izlag/iz Bangladeshkoa, Bangladeshi dagokiona, Bangladeshko herritarra.

Duela hiru urteko datuen arabera, auzo horretan 1.170 ekuadortar, 1.080 marokoar, 300 txinatar, 240 kolonbiar, 174 filipinar eta 100 bangladeshtar bizi dira.  Berria - Harian   2005-03-09


bangoardista ik abangoardista.

banguardia ik abangoardia.

banguardismo ik abangoardismo.

baniar iz **

Horien artean Rajputak, Thakurrak, Baniarrak eta Kayastharrak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 57. orr.


banidade ik banitate.

banidoso izlag banitatez betea.

Bere gaizki aprobetxatutako ezagutzak arrandia banidosoaz erakutsiz.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 320. orr.

Ahula zen eta banidosoa oso.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 143. orr.

Hala ere, banidosoa naizenez gero, ez dut ukatuko gustatuko ez litzaidakeenik nire hilarrian, behintzat, "poeta", "idazlea", edo halako zerbait agertzea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 360. orr.

Sandiarekin ere sartzen da -Sandia mundu zabalean ospe handia zuen beste idazle bat zen-, banidoso etnozentrikoa deituz, konturatu gabe berak bekatu horixe egiten duela, uste duelarik geu baizik ezin garela munduko nagusiak izan.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 96. orr.


banilia ik banilla.

banilla (4 agerraldi, 4 liburutan; ETCn 72 agerraldi; orobat banilia g.er., bainila 11 agerraldi, 7 liburutan; ETCn 86 agerraldi; eta bainilla 9 agerraldi, 2 liburutan; ETCn 9 agerraldi) 1 iz banilla landareak (Vanilla fragans) ematen duen fruitua, lehortzen denean beltz eta urrindun bihurtzen den leka luzea dena; fruitu horrek daukan gai urrintusa, gozogintzan erabiltzen dena.

Bainilla landare igokari bat da, zuhaitzetan gora igoz 10 metroraino luza daitekeen orkidea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 37. orr.

Erle txiki batek ernaltzen du bainillaren lorea, eta erle hori ez dagoen lekuetan loreak galdu egiten dira. Bere barnea burbuiletan lehertzen zen, soda bailitzan, marrubi, endalahar, txokolate, gerezi eta banilla zaporeko xarabe gozora isuria, bitsa zeriola gasolina bezain urdina zen aire epelari.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 38. orr.

Sethek lapiko bat esne berotu eta kanaberazko siropa eta banilla nahastu zizkion.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 239. orr.

Morrisek bainila sodarekin nahasita zuen izozki bat luzatu zion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 229. orr.

Tarteka, [libeleula] bat edo beste mahaian pausatzen zen, bainillazko izozkiaren kondar bila.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 301. orr.

Foxen leloa eta txokolate eta bainilazko izozki bat mutikoen haginetako mina sendatzeko oraindik ere aski ziren garai batean.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 25. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lore moreak zituen moltsoan, bainila-usaina zerion, antz handia zuen hilketa-eguneko lorontziko usainarekin.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 79. orr.

Azkar baino lehen, bainilla zaporezkoak izan ziren goxoki frantses ugari: bainilla usainezko arrautza-ahia, bainilla ttantta batez lurrindutako izozki mantekatua.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 38. orr.

Kaxa batean banilla makilatxoekin ahazturiko arrosario baten urrezko bihiak bailiran.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 318. orr.

Mutiko xarmantak banilia izotz bat eskaini ziolarik, Maddalenek konturatu gabe baietz erran zion.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 227. orr.

3 irud/hed

Shostakovitxen musika, paretetako bainila, errezelek iragazten duten argitasun motela, erantzitako arropen lekukotasun isila eta asteburu honetan konponduko duen kable soltea.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 131. orr.


banitate 1 iz harrokeria, harrotasuna, buruiritziaren nolakotasuna; hutsalkeria.

Ouroana atzetik dator, oinez, inoren banitate eta arrandiaren aldeko zerbitzuak egiteari utzi dionari dagokion gisan.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 380. orr.

Bazegoen banitatea baino arrazoi sendoagorik haren jarreran: boterea.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 111. orr.

-Musika zinez izan daitekek ederra -ihardets ziezadakeen osabak-, baina Erromako Elizaren banitatea eta handiustea janzteko denean, ez zekiat...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 276. orr.

Mendekuak ez du barkamenak baino banitate eta irribidekeria gutxiago erakusten.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 202. orr.

Goiko iluntasunera begiratu eta neure burua ikusi nuen, banitateak erabili eta irrigarri utzitako izaki; eta larriminez eta amorruz erretzen jarri zitzaizkidan begiak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 52. orr.

Nazioak eta jende olde zibilak, gudarosteak nahiz masak gidatu izan dituzten pertsonen kasuan ere, banitateak eta mendeku pertsonalak zein neurri duten serioski neurtuko balitz inoiz, ustekabe galanta hartuko luke batek baino gehiagok, herri osoen patuak gidatzeko orduan umilazio pertsonalek izan duten karga astunaz jabeturik.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 11. orr.

Sakon-sakonean halako erredura ozpin bat jasan zuen aurkezle sasijainkotuaren banitateak, aldartea zeharo gaiztotuko ziona.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 141. orr.

Ez al zen agian telebistara etorri, bere banitatea bazkatzeko asmo soil-soilarekin?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 134. orr.

Bere banitatea hauspotzeko?  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 111. orr.

Gogoko ditut hareazko erlojuak, mapak, XVIII. mendeko tipografia, etimologiak, kafearen zaporea eta Stevensonen prosa; bestea ere gogaide dut zaletasunotan, baina halako banitate batez janzten ditu, antzezle baten ezaugarriak bailiren.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 187. orr.

Hedabideek beste ezerk baino hobeto bideratzen dute banitatearen aurpegirik sozialena.  Berria - Kultura   2004-01-03

Gizon hori banitatearen tabernakulua dela jakinda [...] ez gaitu harrituko Kako-oker itsasontzian zehar aurrera eta atzera etengabe ibiltzeak, bere arrakastaren haizeek puztuta, ezta?  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 174. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Unibertsoa aldatuko da baina ni ez, pentsatu nuen banitate malenkoniatsuz.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 155. orr.

Estiloaren banitate hori beste banitate patetikoago batez puzten da: perfekzioarenaz. Ez badu oraindik ere armada handiagoa bildu errakuntza tipografiko batengatik izan da, zeinari gero banitate zauritu eta hisizko sentimenduak gaineratu baitzaizkio.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 29. orr.

Nobelagintzaren arazo nagusia kausalitatea dela, eta naturalistek aldarrikatutako ahalegina -errealitate bakar eta zinezkoaren kopia edo notario-akta baten bila- banitate eta zentzugabekeria hutsa zela.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 138. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ez ei dago gezurrik, ez eta banitate dosi handirik ere.  Berria - Kultura   2006-02-07

Dena da, azken finean, banitate kontua, ongi emateko nahia.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 231. orr.


banjo 1 iz hari instrumentu mastaduna, kaxa biribila eta mintz batez hornitua eta eskuarki bost hari edo soka dituena.

Irazokik berak jo ditu tresna guztiak gitarra, banjoa, lap-steela, teklatua, eta abestu ere berak abestu du kantu orotan.  Berria - Kultura   2004-10-07

Hemen da bueltan, banjoz, dobroz, eskusoinuz eta bestelako tresna akustikoz inguratua.  Berria - Kultura   2006-04-20

Musikan bertan dago bera, banjoaren soken kolpe lau eta metalezkoetan.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 240. orr.

Zerbitzarien aurrean jotzen du banjoa eta ez dio axola irri egiten badiote ere.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 269. orr.

Lucyren liburu eta jostailu zaharrez betetako kutxa batetik, zazpi sokako banjo txiki zaharra berreskuratzen du.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 239. orr.

2 banjo-jotzailea (orobat banjojole)

Kurt Weillen Bilbao song kantatu zuen banjo jotzaileak, Sweet Georgia brown klasikoaz amaitzeko.  Berria - Kultura   2004-12-31

Baina benetan diotsuet: zorionekoak zuek, banjojole zaharkitu bati entzunda asebetetzen zaretenok.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 140. orr.


banjojole ik banjo 2.

banka1 1 iz bankuak; bankuen jarduera.

Etxez etxeko denda edo inon ere ez omen den denda: handi eta txikiak, espezializatu eta orokorrak, jeneralizatzen hasiak dira horrelako komertzioak (banka, aseguru, liburu-banatzaile, bidai agentzia, etc.) zerbitzu sektorean, batik bat.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 121. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Espainiako Bankuaren iraileko datuen arabera, enpresen mozkinak %18,6 handitu dira, batez beste, eta banka handian, %25,5.  Berria - Ekonomia   2004-12-30

Erosketa honekin, beraz, ongi ezagutzen duen merkatura zuzenduko du bere jarduera Abbeyk; banka komertzialean hipoteketara, hain zuzen.  Berria - Ekonomia   2004-08-01

Gure dirua Kirolaren Institutu Nazionalak dauka, eta urriaren 13tik banka paralelo batean sartua dauka, interesak irabaziz gure kontura.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 122. orr.

BBK «aitzindari» izan dela banka etikoaren alorrean.  Berria - Ekonomia   2004-11-25

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik bankario.

Urte gutxi barru Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko merkatu osoaren %9,6 kontrolatu gura du hiru herrialdeetako banka bulego guztien %9,6 dauzka orain.  Berria - Ekonomia   2006-04-04

LABeko Koldo Kortabitartek esan zuen Kutxa aldatzen ari dela eta hasierako izaera soziala utzi eta gero eta gehiago ari dela banka munduarekin lehian.  Berria - Ekonomia   2004-02-25

Informazio hori era askotakoa izan daiteke izaeraz (errepide-mapa bat, irudizko postal bat, jokorako karta bat, banka-txartel bat, irudiak dira denak, baina ez dute informazio-balio berbera).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 78. orr.

Banka txartelen kontratuetan gehiegizko klausulak erabiltzea leporatzen dio.  Berria - Ekonomia   2006-04-28

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bankuak inoizko emaitzarik onenak lortu zituen iaz, burtsen gorakadari eta inbertsio bankak izandako bultzadari esker.  Berria - Ekonomia   2004-01-22

5 karta-joko eta kidekoetan, besteen kontra joatzen duen jokalariak jartzen duen diru kopurua.

Apustua zazpiko madarikatu haren alde bikoiztu ez banu, bankako diru guztia eskuratuko nian.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 100. orr.

--Baina joko horretan ez zegok bankarik; zoriak ez dik inolako eraginik izaten eta ez zegok engainurik egiteko modurik: ondo jokatzea, hori duk kontua.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 128. orr.


banka2 iz ipar aulkia, jarlekua. ik banku1.

Baionan, ez zen sekulan karrikako banka batean jarriko, edo ezezagun batekin solasean hasiko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 89. orr.

Errepide bazterreko banka batean jarririk.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 156. orr.

Hantxe, hondarkien erdian, bazen gizon bat, bera baino zaharragoa izan arren oraino aski gaztea, aspaldiko murruari kontra bermatu harrizko banka izan zitekeenaren gainean jarririk.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 86. orr.

Auzoko neskekin gaztaroko dantzaldietara joaten zenean, demagun, bakarrik geratzen zen ilunpean, banka mainguetan ttottoturik, gonbitik gabe eta mutiko mozkor berotuek heiatzen zutenean, ezezkoa aireratzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 135. orr.


bankar izlag/iz Bankakoa, Bankari dagokiona; Bankako biztanlea.

Maitena Falxa bankar nexka gazteak antolatzen du Aldudarrak elkartearen laguntzarekin bere estudioko bidaiaren proiektua.  Herria   2005-02-10

Ez, ez da bankar odoleko bi kusien urtea izan aurtengo hau Garazin.  Herria   2004-01-01

Roger zen, bankar pikaria.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 282. orr.

Waltary Kubako pilotariaren eta Oçafrain Bankarraren arteko buruz burukako partida.  Herria   2003-12-04

Aski lan ukanik Bankarrek amore eman behar izan dute Aldudar parearen aintzinean.  Herria   2003-03-06

Bankarra zen, baina bere burua Idotzingo jaun Joanes Jatsukoaren sasiko baten ondoko egiten zuen, Nafarroa Handikoa.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 271. orr.

Berehala 5-1, heietan lau bote baina 9-8 ere beste alderat, bankarraren 3 boterekin.  Herria   2003-12-04

Bankarrak Ezkurraren aurka jokatuko du banakako txapelketako finalean.  Berria - Kirola   2006-02-28


bankari 1 iz banku baten jabe edo zuzendaria.

Mendebaldeko kapitalaren jabe, bankari eta lurjabe handientzat negozio biribila zen ekialdea.  Berria - Mundua   2004-10-06

Izugarrizko indarra, izan ere ekonomilari, bankari, negozio-gizon, funtzionario eta politikarien hezkuntzan eta pentsamoldean erroturik baitago.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 52. orr.

Azken helburua dela «ospe ezaguneko beste bankari bat» karguan jartzea.  Berria - Ekonomia   2004-12-01

Hendaiako bi bankari auzipetu dituzte droga trafikoagatik.  Berria - Euskal Herria   2004-10-20

Klarak Berpizkunde garaiko bankari batek manatutako Madonna sumindua ematen zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 336. orr.

Alabaina, letrak ematearen poderioz, diru berri guztiaz jabetu da, eta beste bankari guztiak, beren ordainketak egin behar baitituzte, diru zaharra Diru-etxera eramatera behartu ditu.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 80. orr.

2 (izenondo eta izenlagunkin)

Buenos Airesen ikusi zuen argia lan horrek, 1962an, Manuel Puente bankari filantropoaren finantzazioa lagun.  Berria - Kultura   2004-05-16

Banny bankari eta politikari independenteak batasun nazionaleko gobernua osatzea lortu zuen abenduan.  Berria - Mundua   2006-01-18

Parisko bankari aberats batek egin zitian bere lau amoranteentzat.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 353. orr.

Bart, Bankari Amerikarren Elkarteak antolatutako oturuntzean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 518. orr.

Bankari frantziarraren hausnarketari erreparatuta, askok antzeman zuten interes tasak jaisteko aukerak zeudela.  Berria - Ekonomia   2004-04-02

Ezin baitzuen zergen mende geratu, bankari pribatuetara jo behar izaten zuen estatuak, bere gastuak finantzatzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 34. orr.

Badirudi, gainera, Erdi Aroko gure arbaso haietako bat bankari judu bat zela.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 157. orr.

Bankari jeloskor baten emazte eta bost neska-mutilen ama abenturagose batekin.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 42. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Bazekiat ezen florentziarrak bankari arrazakoak direla.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 257. orr.

Bai hemen bai Afrikan, eta ez da bulegoburu posturik edo bankari lanpostu abantailatsurik faltako.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 32. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hiriko bankaririk entzutetsuenak (3)


bankario izond bankari dagokiona. ik banka1 3; banku1 3.

Paloccik dimititzera behartu duen afera da bere aurka ustelkeria akusazioak egin zituen pertsona baten argudioak ukatzeko, ustez, haren datu bankarioak ikuskatzeko eskaera egin zuela.  Berria - Mundua   2006-03-29

Karriota betetzen da, mukurutzen astean behin, eta pagatzeko orduan herrokan jartzen, karta bankarioa eskuan nixtan, ahalaz agerian.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 19. orr.


bankarrot iz banku batek porrot egitea.

Ekonomiak moralarekin lotüra handia dü segürki, eta horren proba ontsa ikusi zen 1929an Wall Street-eko bankarrot famatü hartan.  Herria   2002-12-26

Horrek ere lazgarriko itxes, porrot, bankarrot eta malürrak ekar ditzake, düala berri ikusi den bezala Ekialde hürrünean (Japon, Korea, Indonesian).  Herria   2002-12-26


bankero iz bankaria.

Portikoetan, bankeroen postuak jarri behar dira, eta balkoiak goiko solairuetan; horiek guztiak zuzen eta egoki jarrita egongo dira jendeak erabiltzeko eta zerga publikoak jasotzeko modu egokian.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2170. orr.

Enpresaburu eta bankeroen administrazio kontseiluetan.  Berria - Euskal Herria   2004-11-10

Bankero eta zerga-biltzaileenak erosoagoak eta itxuraz airosoagoak egingo dira eta segada-arriskuetatik babestuta gainera.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2910. orr.

Akusatuak Jakob von Metzler bankeroaren semearen bizia salbatu nahi izan zuen.  Berria - Mundua   2004-12-22

Politikoa, bankeroa, abokatua, medikua, antzeslerik handienak dituzu, horretarako apropos eta doktore prestatuak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 89. orr.

Idazlea zirudiena auto-enpresa bateko jabea suertatzen da, bankeroa iruditzen zitzaiguna bigarren mailako futbol taldeko masajista da, eta ijitoen elkarteko ordezkari itxurako hura rock kantari bat.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 126. orr.

Horrelakoari serioski azaldu behar izaten zaio itsas zapoa ez dela inondik ere zapo mota bat, eta 'riz-de-veau à la financière' ez dela txekor irribarrea bankeroaren andrearen erara prestatua.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 162. orr.


banketa iz aulkia.

Jatetxera joan eta elkarren ondoan eseri ziren felpa berdezko banketa batean.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 34. orr.

Momentu hartan, atea ireki eta Andreasek bihotz min estrainioa eta buruan ahultasun handia sentitu eta ikusi zuen neska gazte bat sartu eta aurk-aurkez esertzen zitzaiola aurreko banketan.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 84. orr.

Woitech, gizalegetsu, pertsona gehienak izaten diren bezala, banketatik jeiki eta ohorezko lekua eskaini zion Andreasi.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 83. orr.

Tari-Barin jende asko zegoen, batzuk, beste aterperik izan ez-ta, lotara ere geratzen baitziren bertan, gau eta egun, egunaz barra atzean, eta gauaz banketen gainean.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 81. orr.


banketatxo iz aulkitxoa.

Mikel banketatxo batean jesarrita zegoen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 211. orr.


bankete iz oturuntza.

Aitak aberats-seme baten haurtzaroa izan zuen: astero jaiak, eta dantzak, neskato politak, baltsak, banketeak, gela asko eta abar.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 299. orr.

Banketea ordaindu zigun.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 49. orr.

Aho-zabalik uzten gaitu ezkontitza emateko jaietan berrehun eta berrogeita hamarretik gora gonbidatu biltzen zirenekoak, dantza pribatuak eta bankete handiak kontatzen dizkigunean.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 299. orr.

Ez utzi nire bihotzari sineste okerretara jotzen, ez utzi niri txarkerietan gaiztoen lagun izaten: ez nadila gaizkileekin banketeetan partaide izan.  Elizen arteko biblia   Sal 141,4

Banketea egin ondoren, aienatzen zirenean, beren burrukaldi eta ardailetan galdutako luma arin batzuk uzten zituzten, biziaren eta heriotzaren arteko testigu.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 88. orr.


banketxe (orobat bankuetxe g.er.) 1 iz banku merkataritza egiten den egoitza; diruaren eta diru ordekoen merkataritza. ik banku1.

Halako batean kapa eta uniformea jantzita ikusi nuen, begi txikiak erne, banketxe bateko hallean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 127. orr.

Bilboko banketxe batean lotan zegoen etxegabe bati eraso diote.  Berria - Euskal Herria   2006-05-02

Markinan, zenbait banketxetako beirak hautsi zituzten, harriak jaurtiz.  Berria - Euskal Herria   2004-11-28

Soldaduak banketxeetan sartu dira, kamerak zakuekin estali, eta lanari ekin.  Berria - Mundua   2004-02-29

Bertan biltzen dira denda, banketxe eta jatetxe nagusiak.  Berria - Mundua   2004-04-23

Semaforoak eta argiak itzaliak bezala, eta dendak eta banketxeak erdi ilunpetan ez dakit, gaur jai-eguna edo greba eguna balitz bezala.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 13. orr.

Arrasateko hiru banketxetako kutxa automatiko bana erre zuten herenegun gauean, EAEko Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez.  Berria - Euskal Herria   2006-03-04

Jainkoari eskerrak, joan den astean ez nuen dirua banketxean sartu...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 236. orr.

Nire banketxeko idazmahaitik idazten dizut.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 27. orr.

Banketxeen auzoan, itxurak egiten hasi eta hitz-aspertua egiten nion Giselari, eta azaltzen nion zer zen etekina, eta dirua eta salgaiak eta kapitala.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 99. orr.

Orain banketxe bat dago California zegoen lekuan, ba al zenekien?  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 46. orr.

Enrique-ren anaiak ziren Eusebio, banketxe bat sortu zuena Donibane-Garazin, eta Miguel, Saran hil zena.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 134. orr.

Tolosako banketxe batean lapurreta egin nian atzo, eta herenegun Zizurkilgo beste batean.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 92. orr.

Sekulan gorbatarik jantzi ez izanaz harrotzen diren horietakoa zen-eta, banketxean lanean hasi zen arte. banketxeEtxera iristen den hitz oro zentsuratua dago eta ziur nago, berehala, banketxean ere posta irekitzen hasiko direla.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 34. orr.

Kapital horren %-eko 51 berak atera du, Crédit Maritime banketxean mailegua eginik.  Herria   2003-09-11

Bazekien Charlie Errumanian zebilela herensugeak aztertzen, eta Bill Egipton, aztien Gringotts banketxerako lan egiten.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 44. orr.

Nik hamar urte eman nituen dirua aurrezten, eta banketxeak porrot egin eta dena galdu nuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 27. orr.

Negozioa hain da diferentea, banku etxeak saiatzen dira elkarte berriak sortzen, burujabeak, eta ez oinarrituak betiko sistema zaharrean.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 118. orr.

Aberastasuna eternizatzea nahi dugu, hori besterik ez da banketxe eta aseguru-etxeen funtzioa.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 125. orr.

Horrez gain, Intxauspe banketxeko zuzendari ohia atxilotu dute.  Berria - Euskal Herria   2006-03-01

Hamabost bat urte omen zeraman Mediterraneo aldean, banketxe batean zuzendari.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 118. orr.

Perkins laguna da, zerorrek ezagutzen duzu, zure banketxeko lehendakariordeetako bat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 455. orr.

Venezuelan dirua aurreztea ez da samurra: banketxeek %50eko interesak kobratzen dituzte, eta %15a ematen dizute zure diruagatik.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 53. orr.

Banketxeko helbideratze guztiak baliogabetu zizkidan.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 98. orr.

Pobreziak mendean hartutako dohakabeen jendetza haren aldean, gizonari desberdin irizten zion, haren begitartea eta banketxeko billeteak lekuko.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 236. orr.

Hemen hitzarmen bat egon da, enpresarioak eta banketxeetakoak ez ukitzeko paktu bat, eta horrek produkzioaren eta diru munduaren moteltasuna ekarri du, konpetentzia falta.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 60. orr.

Salatu duenez, banketxeak bertako langile bat kaleratu nahi du, bere garaian errefuxiatua eta presoa izan zelako.  Berria - Euskal Herria   2006-02-24

2 (izenlagunekin)

Europa zahar honek odola baino petrolioa dauka zainetan, eta bihotzaren ordez halako banketxe erraldoi eta dotorea.  Berria - Kultura   2004-08-12

Urte asko zeramatzan kutxazain Baggot Streeteko banketxe pribatu batean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 157. orr.

Banku Zentralak eta Banketxe pribatuek sortzen dute dirua.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 31. orr.

Luzapena egin zien banketxe komertzialei, herrialde haiei maileguak areagotzeko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 263. orr.

Baita ere Edgardo Angara, "Philippine National Bank" (PNB) banketxe boteretsuaren lehendakaria.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 192. orr.

3 (hitz elkartuetan) ik banku1 3.

Hark egin zuen banketxe-iruzurra Dominikar Errepublikan sekula egin den handiena izan zen; iaz argitu zen hori guztia.· Liffey Mailegu Banketxeko Goldberg jaunarekin.  Berria - Mundua   2004-05-16


bankier iz bankaria.

Libanianbozak irabazi baitzituzten duela 15 egun Siriaren kontrako libaniarrek, orai badute ere hauek beren lehen ministro berria, Fouad Siniora, 62 urteko bankiera.  Herria   2005-07-07


bankisa iz ozeano polarren azalean eratzen den izotz geruza, eskuarki metro bat lodi dena. irud/hed

Nire aurrean, ni baino bost edo sei kilometro beherago, fronte zuzen-zuzeneko hodei bankisa bat ikusten dut.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 89. orr.

Bankisa horren azpian dena ilun-beltz egongo dela irudikatzen dut, Gerra poliki-poliki egosiz doan zopaontzi baten sabela da hori.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 89. orr.

Bankisa baten gelditasunez atzerantz desbideratzen diren piramide zorabiagarrien gisan pilaturik begiztatzen ditut dagoeneko.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 130. orr.


banko ik banku1.

banku1 (orobat banko g.er.) 1 iz diruaren eta diru ordekoen merkataritza; merkataritza hori egiten den egoitza. ik banketxe.

18.000 eurotik gorako zorra du espainiar bakoitzak banku eta kutxekin.  Berria - Ekonomia   2004-04-21

Guztira, bai familiek bai enpresek 55.727 milioi euroko zorra dute banku, aurrezki kutxa eta finantza kooperatibekin.  Berria - Ekonomia   2004-02-10

Atenas, aro klasikoan, finantzagune indartsua zen, eta bertatik egiten zituzten eragiketak bankuek eta merkataritza-elkarteek, Mediterraneo guztian eta Itsaso Beltzean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 21. orr.

Banku batean zuloren bat agertzen denean, beti aurrezkietan izaten da, horietan ez baita konturik ematen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 49. orr.

Bankuak ez dio eskaleari dirurik ematen, ez baitu harekin gerora probetxurik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 136. orr.

Besterik ezean, antzezteko klaseetako plastikozko pistola bat hartu, eta lapurreta egin du bankuan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 82. orr.

Baldintza horietan, truke-tasen iragarpenen aldaketa erabatekoak harrapatuta zeuzkan bankuak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 162. orr.

Har ezazu dirua eta bankuan irabazian ipini.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 37. orr.

Bankura joanik, agindua eman zuen bankuan taberna eros ziezaioten, eta hori egin zuen bankuko abokatuak, Itçainarentzat taberna erosi hain zuzen ere.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 76. orr.

Bankuan kontu potolo on bat ez badik, ez zidak balio.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 118. orr.

Estrategia ofizialak, nolanahi ere, astia ematen zien bankuei ordainketa-hutsegiteen arriskua gutxiagotzeko eta beren balantzak onbideratzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 153. orr.

Herstatt bankuaren kasuan, banku horrek ordaindu gabe utzitako eragiketa baten ondorioz, ordainketa-sistemari buruzko mesfidantza izugarria zabaldu zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 186. orr.

Orain bankuek ez dituzte ematen interes finkoko maileguak, ez dute arriskatu nahi, eta noski, interes aldakorreko mailegua guretzat da arriskutsua.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 103. orr.

Nazioarteko Erregulazioen Bankuaren babespean, finantza-erakundeen eta, bereziki, balantzaz kanpoko jardueren zaintza sendotu zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 187. orr.

Erretretaraino banku batean ari izan zen sos kontatzen, udako oporretan baino ez jinez Euskal Herrira.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 10. orr.

Higigarriak, ostera, hala dirua, nola balioko, kanbio letrak, banku zein konpainien akzioak, ontziak, merkatugaiak oro, mundu osoari dagozkio.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 82. orr.

Gremioak ezabatu ziren, nekazariak askatu, barne-trukeek zituzten muga guztiak ezereztu, banku eta finantza-sistema modernoak eraiki ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 43. orr.

Hamazazpi urteko mutiko argia familia osoaren habe bihurtu zen orduan, eta ikasketa-asmoak utzita lanean hasi zen, banku batean enplegatuta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 140. orr.

Banku batean, segurtasun-kutxa batean, esaterako.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 266. orr.

Oraintxe baduzu, bi banku horiekin... hiru mila eta berrehun euroko zorra.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 169. orr.

Frantziako bederatzi banku salatu ditu EBk, lehia eragozteagatik.  Berria - Ekonomia   2004-07-09

Bideetan lapurtuz edo banku bateko kutxa gotorra hustuz.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 92. orr.

-Bankura joan naiz, Joantxo.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 213. orr.

Elgeekin ibilia zen banku atrakatzen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 34. orr.

Bankuan hogeiren bat bezero zeuden. Bankuaren aurrealdetik pasatzean bozina jo nuen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 52. orr.

Eraikuntza altu eta ederrak, banku eta katedralak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 297. orr.

Hainbat dendari eta banku bati su eman zieten mendekuz eta tiroka hasi ziren kaleetan.  Berria - Mundua   2006-02-10

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Estatu txikia benetan. 270.000 biztanle [...] bere hizkuntza, bere dirua, bere banku nagusia, bere aire hegazkin konpainia ofiziala, bere enbaxadoreak, mendeetako bizia duen literatura, eta abar.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 186. orr.

Peter Praet Belgikako Banku Nazionaleko presidentea.  Berria - Ekonomia   2004-03-27

Zeren hartzaileek mailegua ordainduko ez dutelako arriskua ez baitago jadanik elkarri estu lotutako banku multinazional gutxi batzuetan kontzentratua.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 91. orr.

Hartzekodun horiek banku pribatuak izaten dira gehienetan, eta beren estatuen babesa izaten dute.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 112. orr.

Lehen globalizazioa, merkataritza kapitalaren hedapenari dagokio [...] bigarrena, XIX. mendearen bukaeran banku handien kapitala eta kapital industriala uztartze prozesuarekin osatutako kapital finantzarioari.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 204. orr.

«Espainiako edo Portugalgo banku ertain bat» erosiko lukete, baldin eta «arrazoizko prezioa» izango balute.  Berria - Ekonomia   2004-01-30

Erantzun berbera izango al zuen krisi horrek [...] erdipurdiko potentzia ekonomiko bateko bi banku izan beharrean AEBetako bi banku erraldoi izan balira?  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 324. orr.

Roberto de Sande Carrera, Campo Volantin, banku garrantzitsu bateko kargudun altua, Audi grisa, BI-4390-BT matrikula.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 132. orr.

Erosteko aukerei adi jarraituko du BBVAk banku «globala» bihurtzeko.  Berria - Ekonomia   2006-03-19

Banku birtualera sar daiteke.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 90. orr.

Salbamendu plana izenpetu dute banku hartzekodunek.  Berria - Ekonomia   2004-05-30

Afrikan, Latino Amerikan, nazioarteko finantza-erakundeek, hau da, Nazioarteko Diru Funtsak (NDF) eta Munduko Bankuak, sistematikoki sustatu dute kapitalismoaren sarrera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 13. orr.

Alde askoko finantzaketa, berriz, NDFk eta Berreraikuntza eta Garapenerako Nazioarteko Bankuak (BGNM, Munduko Banku gisa da ezagunagoa) kudeatzen dute.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 86. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik bankario.

Ekin zion, bada, banku bulegoren bat edo diru trukeko makina automatikoren bat bilatzeari.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 259. orr.

Pintxo batzuk jan genituen abokatuez eta banku-langileez beterik zegoen taberna batean.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 22. orr.

Ikasturte huntan, 200 ikaslek jarraitzen dituzte banku saileko ikasketak, geroan bankuetan lan egiteko asmoarekin.  Herria   2005-11-17

Nazioarteko banku-sistema, definizioz, krisi mota horretatik babestua badago, banku-sistema nazionalak, argi eta garbi, kiebra jotzeko arriskupean geratzen dira.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 176. orr.

JP Morgan buru duen banku taldeari.  Berria - Ekonomia   2004-07-02

Gau batez, dirua itzultzen hasi ginenetik aste betera edo, banku-erakundeko langile guztientzako afari-dantza ospetsua izan zen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 57. orr.

Estatu Batuetan, 1933ko banku-krisitik sortu zen, bankuen aktiboen parte txiki batek elikaturik, gordailuen berme publikoko sistemaren sorburua.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 186. orr.

Diru eskaria gizarte jakin bateko biztanleek txanpon, billete edo banku gordailu gisa eduki nahi duten diru kopurua da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 31. orr.

Nomina bat edo banku-balantza bat kalkulatzeko .  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 235. orr.

Estatu Batuetan, banku-balantzak ez ziren diru baldintzen lasaialdi ez ohiko baten ondoren baizik onbideratu.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 185. orr.

Berrogeita bi mila libera banku billetetan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 83. orr.

-Bai, orri hau bete behar duzu eta ehun dolarreko sarrera egin banku-kontu honetan.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 80. orr.

Bi kaxa lapurtu dituzte, berrogei florinekin, posta eta banku txeke hutsak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 122. orr.

Negozio horren bidez sortzen da banku-dirua, diruaren biderkatze prozesuarekin.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 32. orr.

Gonzalez Ponsek aitortu zuen UCIrekin hitz egin dutela eta honi igorri dizkieten banku abalak onak direla esan dietela.  Berria - Kirola   2004-01-16

Non dago billeteak eman dizkidan makina? Eta ene banku-txartela?  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 112. orr.

Riggs bankuko kontuak Pinicheten eta Lucia Hiriart bere emaztearen izenean daude eta Pinochetek 1994tik 2002ra banku transakzioak egin zituela frogatzen du.  Berria - Mundua   2004-07-25

Baiezkoa adieraztearekin baterat banku transferentzia egin beharra dizut lehen bait lehen.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 69. orr.

Banku-kreditu zaharrak titulu negoziagai bihurtu ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 91. orr.

Banku negozio tipikoaren mozkinak %2,9 emendatu ziren, «nahiz eta interes tasak oso behean izan diren».  Berria - Ekonomia   2004-01-09

Hain arrisku handiko banku-maileguak hartzea [...] kanpoko finantzen eskaintza ia mugagabeari esker posible izan bazen ere, banku-jarduerak zaintzeko mekanismoak oso ahulak zirelako esplikatzen da neurri handi batean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 162. orr.

Salaketa horretan agertzen diren banku operazioen ziurtagiriak benetakoak diren frogatzeko eskatu du ERCko lehendakari Josep Lluis Carod Rovirak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-20

Banku-jarduerari dagozkion kontrolak eta araudiak murriztuz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 91. orr.

Arau eta kontrol mekanismo berriak ezartzea (banku zerbitzuei buruz edota arrisku handiko funtsei buruz, besteak beste).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 267. orr.

Banku lapurreta batean polizia bat hiltzeagatik zigortu zituzten.  Berria - Harian   2005-07-30

1987an, Brasilek banku-zorrak ordaintzeko epea luzatzen zuela adierazi zuenean, [...].  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 154. orr.

Ez dut inolako eskusartzerik izan, banku sekretuaren auzi horretan.  Berria - Mundua   2006-03-29

Banku jakin baten arazoek eragiten dute gehienetan banku-izua.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 186. orr.

Euromerkatuen banku-krisiak, izan ere, banku bitartekaritzaren galera ekarri zuen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 90. orr.

Haiek zuzentzen zuten garai hartako merkataritza eta banku-enpresarik handiena, eta haiek finantzatzen zituzten Karlos V.aren ekimenak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 29. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Merkataritza-bankuak, berriz, zuhur jokatuz, ez ziren gehiegi arduratzen maileguz emandako diruaren azken erabileraz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 89. orr.

Finantzak berrindartzea, estrategia berriaren giltzarria zena, merkataritza-bankuen liberalizazio-politikari kontrajartzen zitzaion.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 154. orr.

Logikoa denez, nazioarteko diruaren jaulkipen-bankutik behar zuen erreakzioak etorri.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 163. orr.

Alde askoko garapen-banku baten gaineko kreditu baten arrisku-koefizientea %20 da, higiezinen kreditu batena %50.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 186. orr.

Erakunde-kategoria desberdinen arteko (dela gordailu-banku, dela industria-banku...) mugak ezabatuz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 91. orr.

5 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Izeba-iloben arteko harremana sendotu baino ez da egin urteekin, batik bat gure osaba banku-zuzendari lanak egitera Zarauztik Ondarroara joan zenetik.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 72. orr.

6 irud/hed

Egunotan hedabideetan azaldu denez zilbor-hesteko odolaren banku pribatuak baimendu asmo du Espainiako Gobernuak.  Berria - Gaiak   2006-03-14

Txinako Yunnan Unibertsitateak banku genetikoa osatu du 25 gutxiengo etnikoren informazioa batuz.  Berria - Gaiak   2006-01-05

Panda hartzaren zelulen bankurik handiena sortuko dute Txinan, haien irautea ziurtatzeko.  Berria - Gaiak   2004-09-03

Ikerketarako eta produktu berriak sortzeko erabiliko dute Rio de Janeiroko gene-banku horretan jasoko duten material genetikoa.  Berria - Gaiak   2004-06-10

Tucsongo [...] odol-banku batera bidali dituzte Leonorren ama-zelulak.  Berria - Gaiak   2006-03-14

Biobanku eta ehun-banku horien irabazi-asmoa dela eta eskandalu ugari izan dira.  Berria - Gaiak   2004-09-16

Hazi bankuetan esperma beharra egoten zela jakin zuten.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 89. orr.

Datu-baseak, datu-bankoak edo datu-guneak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 338. orr.

Ordenagailu honek edukiko du loturik, gau eta egun, zilbor hesteak bezala, datu-banku zentralarekin.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 40. orr.

Alde batetik, saiakuntza banku bat balitz bezala da, hau da, oraindik bizi izan ez ditugun gauzak eta esperientziak aurreratzeko edo behin eta berriz burura ekartzeko balio digu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 161. orr.

Gorputzeko zelulek energia-banku bat behar dute, molekula konplexuak matxuratu direnean energia gordetzeko eta geroxeago berreraikuntza-prozesurako atera ahal izateko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 202. orr.

Gorputzeko beste toki batetik edo hezur-banku batetik hartutako hezur puska bat hartarako moldatu, eta hutsartean egokitu daiteke.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 32. orr.

Hiru lagun haiek erabaki zuten beren zerbitzuak eskainiko zizkiotela esperma-bankuari, emaile gisa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 79. orr.

7 banku zentral estatu bateko moneta erakunde nagusia.

Sortu, Banku Zentralak soilik sor dezake erabilera legaleko dirua (gure kasuan, Europako Banku Zentralak).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 31. orr.

Herrialde jakin bakoitzeko Banku Zentralak ekonomian dagoen diru kopurua kontrola dezake, diru politika jakin bat ezarriz helburu ekonomiko jakin batzuk lortzeko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 31. orr.

Lasaitasun mezua zabaldu nahi izan dute banku zentraletako arduradunek.  Berria - Ekonomia   2004-08-26

Urtea baikor hasi dute munduko 11 banku zentraletako gobernadoreek.  Berria - Ekonomia   2006-01-10

Bretton Woodseko sistemak hondoa jo zuenez geroztik, banku zentralek kudeatu dute gehienetan diruen flotazioa, nork bere helburuen arabera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 96. orr.

Europako Banku Zentralaren helburu nagusia prezioen egonkortasuna bermatzea da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 195. orr.

Izan ere, funtsek mugitzen duten dirutzaren aldean, Banku Zentralaren erreserbak hutsak baitira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 237. orr.

Eurotan dituen atzerriko diru erreserbak handituko dituela iragarri du Errusiako Banku Zentralak.  Berria - Ekonomia   2004-11-25

Dolarraren kontrako espekulazioa hasi zen orduan; 1960ko hamarraldian, beste herrialde industrializatuetako banku zentralen lankidetzari esker baino ezin defendatu izan zen dolarraren parekotasun ofiziala.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 94. orr.

Europako Banku Zentralak 1,232 dolarretan ezarri zuen atzo euroaren truke ofiziala. Kapitalaren mugimenduei buruz sozialki edota politikoki erabakitzeko aukerarik ez dago; Europako Banku Zentrala kontroletatik at geratzen da; kanpo politika NATOren esku dago, eta beraz, AEBren esku.  Berria - Ekonomia   2004-04-02

Luis XIV.aren Frantziak ez zuen ez jaulkipen-erakunderik, ez banku zentralik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 34. orr.

Estatuak, garai hartan, armategiak eta intendentzia-zerbitzuak ez ezik, falta zituen banku zentrala, altxortegi publikoa eta funtzionario gaituak ere.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 34. orr.

Banku Zentraleko funtzionario kaxkar bat zen, ikuskatzeen sailean lan egiten zuena.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 72. orr.

8 irud/hed

AEBetako Estatu idazkari Condoleezza Ricek, berriz, indarkeriaren banku zentrala izateaz eta arazoak sortzeaz akusatu zuen Teheran.  Berria - Mundua   2006-03-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aebetako banku (6); aebetako banku zentralak (3); alemaniako banku (8); asiako banku (3)

banku alemaniarrak (3); banku batean lapurreta (4); banku handiak (5); banku handiek (18); banku handien (5); banku handienak (4); banku handienek (5); banku kontu (4); banku kontuak (4); banku lapurreta (3); banku nagusiak (3); banku nagusiek (4); banku pribatuak (4); banku sistema (3); banku txartela (5)

banku zentral (6); banku zentrala (25); banku zentralak (99); banku zentralak eta (3); banku zentralak ez (5); banku zentralak interes (9); banku zentralaren (24); banku zentralari (15); banku zentralean (3); banku zentralek (12); banku zentraleko (39); banku zentraleko gobernu (4); banku zentraleko presidente (3); banku zentraleko presidenteak (13); banku zentralen (11); banku zentraletako (9)

banku zuzendari (3)

espainiako banku (7); estatu batuetako banku (5); europako banku (125)

europako banku zentrala (12); europako banku zentralak (61); europako banku zentralaren (10); europako banku zentralari (10); europako banku zentraleko (25)

frantziako banku (3); munduko banku (5); nazioarteko banku (7)

espainiako bankua (3); foru bankua (3); ingalaterrako bankua (5); lehen bankua (3); munduko bankua (22)

bankuak dio (4); bankuak dioenez (3); bankuak eta nazioarteko (4); bankuak interes tasak (3); bankuak kalkulatu (3); bankuak ohartarazi (3); buru duen bankuak (5); erregulazioen bankuak (3); espainiako bankuak (17); europako bankuak (5); frantziako bankuak (9); garapenerako europako bankuak (3); inbertsio bankuak (5); ingalaterrako bankuak (18); italiako bankuak (3); mundu bankuak (9); munduko bankuak (59); munduko bankuak dioenez (3); munduko bankuak eta (7); nazioarteko erregulazioen bankuak (3); popular bankuak (5); santander bankuak (4)

bankuan kontua (3); bankuan lan (3); dirua bankuan (6)

bankuaren arabera (11); bankuaren bidez (3); bankuaren ustez (3); espainiako bankuaren (5); espainiako bankuaren arabera (3); inbertsio bankuaren (3); mundu bankuaren (3); munduko bankuaren (30); munduko bankuaren arabera (6)

munduko bankuari (5)

kutxek eta bankuek (3)

bankuen artean (4); bankuen arteko (4); bankuen eta (3); merkataritza bankuen (3)

atzerriko bankuetan (3); bankuetan eseri (4)

abn amro bankuko (3); bankuko analistak (4); bankuko presidente (3); bankuko presidentea (5); bankuko presidenteak (5); bankuko zuzendariak (3); espainiako bankuko (4); italiako bankuko (3); mundu bankuko (3); munduko bankuko (15); vatikanoko bankuko (3)

bankura joan (12)

munduko bankurik handiena (4)

bankutan sartu (3)

bankutik atera (3); bankutik ateratzen (3)


banku2 (orobat banko g.er.) 1 iz eserleku luzea, bizkarduna nahiz bizkargabea, hainbat lagun batera eser daitezkeena.

Estazioaren ondoan, errepideari begira, hiru banku zeuden.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 189. orr.

Plazako bi aldeetan, bankuak daude, bata bestearen ondoan jarrita, ilara luze semizirkularra osatzen dutenak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 312. orr.

Arrimatu zuen bankua paretara, banku gainera igo, barra lodiei heldu eta besoen indarrez altxatu zen, burdin saretik begiratu ahal izan zuen arte.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 171. orr.

Zuhaitzen azpiko banku batetik norbait altxatzen zela ikusi nuen, eta niganantz zetorrela.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 73. orr.

Noizbait ere banku batean eseri ginen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 41. orr.

Bera parkeko bankuan eserita irakurtzen egoten zenean, gutxitan gertatzen zitzaion bakarrik egotea luzaroan.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 29. orr.

Doña Casilda parkean arratsaldero banku berean gizon bera jesartzen da, museoari begira.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 211. orr.

Han, banku batean botea, eseria baino gehiago, eta etsipen beltzak hartua, neska gazte bat.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 102. orr.

Gusturago erreko dugu hango banku batean eserita.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 152. orr.

Banku batean etzanik lo nengoen, ametsetan ari nintzen apika.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 54. orr.

Ez dit inork kenduko bankuetako batean bota dudan siestatxoa.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 36. orr.

Bankutik altxa eta oholezko hesiraino joan zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 181. orr.

Beren zalaparta hartan ahaztu egin zitzaien Cyrus txakurra, sokaz lotua bankuari, zaunkaka eta antsika, bere existentziaren berri eman nahian.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 28. orr.

Purua erretzen ariko da, kale nagusira atera eta eskuineko lehenbiziko bankuan eserita.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 332. orr.

Pasealekuko bankuetan zirrika ari ziren bikoteak fokatzen ibili ginen gure etxetik.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 11. orr.

Elizako bankuetan neska bat eseri zen arratsalde batean.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 80. orr.

Urrezko hauts-euri gozo bat isurtzen zuen haurtzain narrasen eta bankuetan erdi lotan zeuden agure zaharkituen gainera.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 102. orr.

Hango bankuen belusa higaturik zegoen, mahaien marmola kafeen arrastoekin horiztaturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 354. orr.

Bi kazetariak berriz eseri ziren gurdi xelebre haren bankuan, eta ibilgailuak berehalaxe jarri ziren abian Ural mendien beste alderantz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 167. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Gure herrian bertan, oraintsu, laurogeita lau banku berri jarri dituzte elizan. hantxe egoten baitzen beti itsua banku zuri batean eserita.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 69. orr.

Gainerakoak parkeko banku ilunenera joan ziren.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 38. orr.

Beltzez jantzitako emakume talde bat zegoen banku gogor batean lerro-lerro eserita.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 191. orr.

Idazleak erraz lotu zuen elearen haria banku publikoan eseritako agurearekin.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 235. orr.

Haragi errearen usaina zegoen jatetxe baten zoko batean, banku kuxindunetan eseri ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 116. orr.

Banku bigungarridun batez jantzi zuen gela mehar hura, Florentek, behar izanez gero, non lo egin izan zezan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 346. orr.

Ja ez daude gazteak banku korridoan.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 126. orr.

Ivan Revinskyk hartu zuen bigarren erabakia, zirkuaren inguru osoa banku korritu ilaraz betetzea izan zen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 104. orr.

Zertxobait ibili ondoren, zurezko banku luze batean eserleku bat ikusi zuen libre eta hara joan zen esertzera.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 197. orr.

Zurezko banku egokiak zeuden errepide ertzean txukun apailatuak.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 30. orr.

Egurrezko banku kaskar bat zegoen gelaren erdian, Siberiako etxe guztietan aurkitzen den berogailu handiaren ondoan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 329. orr.

Harrizko bankuaren ondoan gelditu zen zutik, uzkur eta nahastu samartuta.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 60. orr.

Tximiniaren alde batean harrizko banku txiki bat zegoen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 96. orr.

Herriko azken etxeetara iristean, Nadiak harrizko banku batean bota zuen bere burua.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 378. orr.

Lorategiaren azken mutur hartan, haranera begiratzen zuten harrizko hiru banku zeuden.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 181. orr.

Apirilean eta maiatzean trainerillen denboraldia izaten da, eta ondoren batzuk banku mugikorrean parte hartzen dute.  Berria - Kirola   2004-07-23

Gizonezkoen bankuan eseri ginen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 191. orr.

Bigarren klaseko banku batean eseri nintzen, eta hain nengoen nekatua, non lotan egin bainuen bidaldi osoa.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 134. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Bakar-bakarrik, atetik gertuen dagoela iruditu zaion banku-lerroan eseri da Karlos.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 32. orr.

4 irud/hed

Eguna argitzekotan zegoela, baltsak hondar banku bat jo zuen bortitz, zuhaitz enborrak askatu eta olatuek eraman zituzten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 134. orr.

Bostehun oin beherago, ibaiaren ibilgua zabaltzen zen berriro ere, eta izotz puskak jela banku haren beheko ertzetik bereizi eta aurrera segitzen zuten Irkutskeraino.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 409. orr.

ik bankisa.

Izotz banku hura ebakitzeko modurik izanez gero ibaia berriz zabaltzen zen lekuraino, [...].  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 410. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

banku batean eseri (17); banku batean eserita (14); banku batean esertzen (4); banku batean lo (3); banku berri (4); egurrezko banku (3); harrizko banku (6); harrizko banku batean (4)

atzeko bankuan (4); bankuan eseri (10); bankuan eseri zen (4); bankuan eserita (8)

harrizko bankuan (4)


bankudun izond/izlag bankua edo bankuak dituena.

Baina Sebastopol bulebarra gurdi motzez, kartolarik gabeko orgaz, bankudun karroz bete-betea aurkitu zuen, guztiz trabaturik, eta atzera egin zuen, Saint-Denis kalean zehar joateko asmoz. kartolarik gabeko orga handi banaka batzuek auzo oso bateko fruta saltzaileak hornitzeko adina merkantzia garraiatzen zuten, bankudun gurdi karrankariak aldirietarantz abiatzen ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 54. orr.


bankuetxe ik banketxe.

banlieu (orobat banlieue) iz aldiria.

Izan ere gertakariak banlieu deritzon Parisko gerriko zabalean gertatzen ari dira, ez Parisen bertan.  Berria - Harian   2005-11-06

Fleuryko bortan herrokan gertatzen zirenean, zazpi semeetarik lau paristar banlieuko presondegi ezberdinetan barreiatuak zituen Fadilarekin mintzatzea.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 262. orr.

Parisko banlieueek, Madrilgo geltoki lehertuek bezalaxe, ondo erakusten dute zein diren bertsio ofizialen aurrean hedabideek hartu beharreko neurri profilaktikoak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 89. orr.

Banlieuetako erreboltaren suan egosi da dena.  Berria - Harian   2006-02-10

Banlieue” hürrün bat ote da oraiko Xiberoa?  Herria   2005-12-08


bano1 izong hutsala.

Aitzakia bano batzuez eta egiazko beharrik gabe, larunbatean belarrak ebakitzen Igandeaz baliatzeko.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 190. orr.


bano2 ik baino.

banokeria iz hutsalkeria. ik banitate.

Egungo euskaldun buru bero edo enuxantak kondenatu behar ote ditugu? Ala ezazolkeriaz eta banokeriaz euskaldun agertzeaz herabe direnak?  Herria   2004-07-29


banoki adlag hutsalki.

Orainak bakarrik du, ordea, guk bizi genezakeen denborazko izatasun bakarra, ez baita "fidatu behar banoki geroaren gainean", duin bizi ez dugun orain batek ez du gerorik duinduko, besterik agintzea gaurko okerrak biharko parusiaren iruzurraz estaltzea da.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 163. orr.


banotu, bano(tu), banotzen da/du ad hutsaldu.

Aramburuk Muscarditzi pilotak ken-ahala ken, gainez, eta bero ito harekin Biscouby asearaz gibelean, beroak usaiako zainak banotuak zaizkola ikusiz.  Herria   2003-08-07


banpako izond ipar danbatekoa.

Kanada-Toronton frantses airekoa pausatzean, bere hiru ehunta zenbait pasaiantekin gertatu ukaldi banpakoaz (zenbait kolpatu bakarrik eta hilik ez) gataska dute frantses eta kanadiarrek.  Herria   2005-08-11


banpez ik tanpez.

banpiriko izond banpiroena, banpiroei dagokiena.

Horra berriro nire formula antibirus banpirikoa: terrorismoaren kontra, demokrazia.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 39. orr.


banpiro 1 iz animalien odola xurgatzen duen saguzarra (Desmodus rufus etab.).

Sukaldera joan zen, non eltze bat babarrun kozinatzen ari baitzen ama... Eta honek eltzeari tapa kendu, eta aitak banpiro bat eta mila banpiro ikusi zituen bertatik ateratzen.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 100. orr.

2 sineskerien arabera, gauez hilobitik irten eta bizidunen odola xurgatzen duen hila.

Valeri ez dela gizon arrunta, baizik eta egunez ilunpetan ezkutaturik bizi den banpiro arriskutsua.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 121. orr.

Batzuetan banpiro bat ere ikusten du, Paulovaren konpainian.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 72. orr.

Haren ikasgelan baratxuri-usain bizia zegoen, eta mundu guztiak zioenez, Errumanian topaturiko banpiro bat uxatzeko omen zen, beldur baitzen egunen batean ez ote zen itzuliko bera eramatera.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 123. orr.

Hazi hilezinak gorpu hori topatu zuenean sortu zen lehenengo banpiroa, hilezina, baina bizitzaren isuria den odola behar zuena bizitzeko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 50. orr.

Harryk inoiz ez zuen banpirorik ikusi, baina bai haien irudiak Arte Ilunen Aurkako Defentsako eskoletan, eta Blackek, bere larruazal zuri horixkarekin, haietako baten antz osoa zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 37. orr.

Banpiroen mitoari esplikazio zientifikoa ematen saiatu denik ere izan da.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 49. orr.

Izaki horiek ordea, ikusezin izanagatik, ukigarriak omen dira guztiz, banpiro gisako batzuk omen dira, gizonak lotan dauden bitartean haien arnasatik elikatzen omen dira.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 330. orr.

Garai bateko Lilith ederra eta askea Gaueko Erregina da gaur egun [...] banpiroen agintaria, giza haziaren biltzailea, Jahveh Jainko Jaun errukigabeak egunero hiltzen dizkion askatasunaren semeak ordezkatuko dituzten berriak sortzen ahalegintzeko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 228. orr.

Hormetariko batean erreprodukzio kaskar bat zegoen, emakume gazte baten marrazkia ageri zuena, hegal eta guzti, banpiro-saguzar bat antzo.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 53. orr.

3 irud/hed

Goizeko 7etan UCIko medikuak, banpiroak goitizenez ezagutzen ditugunak etorri dira, odol analisiak egitera, eta hankaz gora hasi dugu eguna.  Berria - Kirola   2006-04-04

Horixe duzue kapitalismoa, odola gau eta egun zupatzen dizuen banpiroa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 351. orr.

Kalean geratu nintzanean, ostera, erabagi bat hartu neban: ni neu izatea banpiroa, parasitoa, eta aurrerantzean gizartearen zirrikituetan bizi izatea.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 54. orr.

Tragedia handia gertatu zen Beslango hirian; Kremlineko banpiroak 1.000 haur eta heldu hil edo zauritu zituen erasotzeko agindua ematean, bere inperio nahiak eta tronua mantentzeko.  Berria - Mundua   2004-09-18

CCOOk «banpiro» jarrera izatea egotzi zion Adegiri, eta hitzarmenerako edukiak proposatzeko eskatu.  Berria - Ekonomia   2004-07-22


banteria iz harrokeria, handiustea.

Ehiza trofeo haiek, gainerat, ez ote zuten aitaren arrandia eta banteria erakusten, menekoak are menekoago bihur zekizkion amoreakatik, ikuskizunaren ikusgarritasunaz...?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 164. orr.


bantu 1 izond/izlag Afrikako erdialde eta hegoaldean mintzatzen diren hizkuntza niger-kongotarrei dagokiena.

Estudio sinkronikoan erabilitako gertaerak eta hatsapenak, badira erkagarriak gaur egungo hizkuntza bantu baten deskribapenak ageriratuko lituzkeenekin.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 132. orr.

Hizkuntzalaritza modernoak indoeuropar familia, familia semitikoa, bantua eta abar zehaztuz joan da, ondoz ondo.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 234. orr.

Afrikanerren holandar nazionalismo estu eta bortitzaren erupzioak, bantu, indonesiar eta indiar jatorriko hego-afrikar herrikideen gain bere agintea ezarri nahi zuelarik, ez kultur edo erlijio-nagusitasunean oinarrituz, arraza-nagusitasunean baizik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 263. orr.

Badute beren hizkuntza hango jendeek... kreollo bat, erdi-portugesa, erdi-afrikar akzentuarekin, bantu hizkuntzetatik hartua.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 198. orr.

2 adkor

Euskara bantua (POTT) ere izugarri hedatzen ari omen da, benetako euskararen kaltean.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 171. orr.


bantustan iz Hegoafrikako errepublikan, Alderdi Nazionalak bantuentzat apartheid sisteman eratu zituen lurraldeetako bakoitza; apartheid egoeran bizi den herria.

Harresiak ghettoak sortzen ditu, bantustanak baino haratago doazenak, txikiagoak direlako.  Berria - Mundua   2004-07-13

Sharonen asmoa Gaza bantustan handi bat bihurtzea da, apartheiden garaian Hegoafrikan egin zuten bezala.  Berria - Mundua   2004-07-21

Errealitatean ikus daitekeenez, palestinarrei zenbait eskumen administratibo eman zaizkie, baina, aldi berean, bantustan-etan edukitzen dituzte, eta hesiak egoera hori egonkortzen du.  Berria - Harian   2005-11-26

1948tik iheslari dauden palestinarrei beraien sorterrira bueltatzeko eskubidea ukatzea soilik estatu palestinar batera itzultzeko eskubidea onartu die, Israelen interes eta nahien menpeko bantustan estatu batera, alegia.  Berria - Mundua   2004-04-18


bantzu iz eskailera bateko baranda modukoa.

Zabalera osoan, egurrezko eskillara ikusten da argazkian; bere bantzua eta guzti.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 42. orr.

Bantzuari helduta eskaileran gora zihoalarik, balkoian gelditu da, niri begira.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 163. orr.


banzai interj japoniar kamikazeen oihua.

Hain nengoen izututa ez nuela tutik ere ulertzen: kamikazeen "banzai!" delakoak sexu bortxaren eremu zehatzean edukiko zuen pareko hitzen bat izango zela pentsatu nuen.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 138. orr.

2 (izen gisa)

Gudu-zelaia uzten nuen ondoren, leherrak egin dituenarenak eginez, gerlari garaitzailearen fiertasun zuhurra erakutsiz, balentria-edesle xarmatuen bozkariozko banzaien artean.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 30. orr.

Banzaiak mila urtez bizi izaten dira, oihu egin zuten zulatzaile japoniarren laugarren pelotoiko gizontxo grisek, Yalu ibaiaren gaineko zubia konpontzera zihoazela.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 138. orr.


banzaika adlag banzai esanez.

Bost eta erdietan euskalduna banzaika.  Berria - Kultura   2004-07-31


bao 1 iz horma eta kidekoetan, irekigunea edo hutsartea.

Baorik, aterik, leihorik gabeko pareta, berrehun metro aurrerago gelditzen dena, etxe baten kontra.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 61. orr.

Gisako pabiloietan ohi direnak ez bezala, erabat itsua zen, leihorik ez bertze inolako baorik gabea kanpo aldera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 350. orr.

Une hartan, Beregondek ezker eskuarekin itxita mantentzen zuen atea tupustean zabaldu eta han, baoan, Hiriko Jaunaren irudia agertu zen, garaia eta ikaragarria.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 156. orr.

Angeluetan leihoetarako irekigune edo baoak utziko balira, izan ere, angeluetako junturak hautsi egingo lirateke eraikinetan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1870. orr.

Goiko aldetik bao hori estutzen joango da, era honetan: baoak baldin baditu hamasei oin altueran, beheko aldetik kontatzen hasita, dintelaren zabalera heren batera ekarri arte estutuko da; [...].  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2010. orr.

Iragatean, ontzi krakelatuak, platerak eta idulki baten gaineko satiro urdin eta hori bat ikustatu ditut bi bao handiren bestaldean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 144. orr.

Lehenengo eta behin, soa luzatu nuen kristalezko baoaren bestaldera; aretoa huts-hutsik zegoen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 137. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Orpo aldeko langaluzeei bao-zabalera osoaren hamabiren bateko zabalera emanez egingo dira ateak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2030. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Godot agertu da gelako ate baoan.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 182. orr.

Gauza bera gertatuko litzateke orain triglifoak dauden lekuan leihoetarako argi-baoak egingo balira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1870. orr.

Bostak fusilatu zituzten pareta-bao hark, iparralderako irtenune moduko zerbait zeukala.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 173. orr.


baobab iz Afrikako sabanako zuhaitz handia, oso enbor sendokoa (Adansonia digitata).

Saheleko sinestea baita, baobab bati egunero ttu eginez gero, urte gutxiren buruan ihartu egingo dela zuhaitza.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 135. orr.

Gu txukuntzen eta garbitzen ahalegintzen ziren, bide-bazterren batean aurkitu bagintuzte bezala oihaneko lianak buruko tximetan katramilatuta, tximuekin batera jaten aritu bagina bezala baobab puntaren batean.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 98. orr.

Baobaben heriotza eragiten duen gaitza zabaltzen ari da, ustez onddo baten erruz.  Berria - Gaiak   2004-05-25


bapatean ik bat 4.

bapateko ik bat 5.

bapatekotasun ik bat 6.

bapatekotzaile ik bat 6a.

bape ik bat 17.

bapere ik bat 17.

bapez ik bat 17.

bapikatu izond areagotua, puztua.

Horrengandik klabiatura izpiritual desberdinak bereizten zuen, Taulerrena, Eckhartena bezala, lehorragoa baitzen, eta Susorena irudimenera eta grafismo bapikatuetara isuriagoa, Erdi Aro berantiarreko herri-pietatetik hurbilago zegoena.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 6. orr.


bapo1 1 adlag aski ongi, besterik behar ez dela.

Bapo jan eta edan ostean, kanpamendura itzuli ziren, baina harantzean inork ez zien jarraitu.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 53. orr.

Bapo bizi haiz, garagarra jaten eta ur freskoa edaten.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 21. orr.

Euskal gatazkaren lepotik bapo bizi diren pertsonak dira.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 24. orr.

Bapo gozatu zuen Léak otordu hura.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 187. orr.

Hara, ikus tripazain hau, zuen ezjakinean oilasko-haragiz bapo jarri dena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 215. orr.

Bapo gelditu zaik metafora.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 102. orr.

Asto gainean bapo joan zen / hura lehertu artio.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 26. orr.

Egunaren buruan "bertan goxo, bertan goxo" esanez bazkatutako ardiak, bapo aseak itzultzen omen direla iluntzean bordara.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 341. orr.

Afalostean, bapo berdinduta, logale ziren guztiak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 57. orr.

Hi ere bapo moldatuko haiz, horretan gogotik saiatzen bahaiz.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 13. orr.

Petrolioaren salneurria dela-eta estatuko diru kutxak bapo gizendu dituela diote adituek.  Berria - Ekonomia   2006-04-16

Lan gutxi egin, bapo kobratu, eta arazoak konpondu beharrean, sortu.  Berria - Kirola   2004-11-30

Behingoz, bapo ginen bera aipatu gabe!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 302. orr.

Bapo al da gure kusu Hamlet?  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 122. orr.

Taloarekin gaztetan bapo nazkatu zirela eta joateko talotara dagoen lekura, hau da, euskalgauzak antzezten diren maskarada tematikoren batera.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 247. orr.

No futureko garaiak gastatu ziren bapo, eta gaur gazteak etorkizun bat du.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 125. orr.

-Kaka zaharra! Bapo izorratu gaitik.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 17. orr.

2 (ironikoa)

Allikeneren ordez... "Inmobiliaria Vizcaya, S.A.". Bapo!  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 47. orr.

3 (izenondo gisa)

Gezurrezko beitaz duzu egiaren zamo bapoa arrantzatuko.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 72. orr.

Makilajeak eta jantzi dotoreek moteldu arren, adinaren eta bizimodu bapoaren eragina nabaritzen zitzaizkion, azkenarena batez ere, ezkutaezinezko kilo batzuetan islatua.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 14. orr.

Zapore haren hiru ahokada bapo hartu eta irribarre egin zuen hortzak erakusteraino.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 89. orr.

Ederra da eta bapoa Bera den bezelakoa.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 25. orr.

4 bapo-bapo

Oraintxe afaldu dut, bapo-bapo nago, laster naiz etxean!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 183. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bapo afaldu (4); bapo afalduta (3); bapo bazkaldu (5); bapo bizi (5); bapo egin (3); bapo eginda (4); bapo gizendu (3); bapo gosaldu (4); bapo gozatu (3); bapo jan (11); bapo jan eta (5)


bapo2 ik papo1.

baporatu, bapora, baporatzen da/du ad lurrundu.

Ez dira zientziazki egiztaturiko konstatazioak [...] aurretik hautemaniko fenomenoetatik (nola baita ura berotzean baporatzea).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 20. orr.

Eguna luze eta beroxka tokatuz gero, urtegi eta aintzira, soro eta landa, lurrinketa nabarmentzen da ur asko baporatuz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 227. orr.


bapore (orobat bafore g.er. eta bafor g.er.) iz 1 ur lurrunaren indarrez ibiltzen den itsasontzi edo ibaiontzia; hed itsasontzi motorduna. ik lurrunontzi.

Hiru mastako belaontzi bat eta bapore bi daude atrakatuta.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 246. orr.

Belaontziak lehian jardun ahal izan zuen baporearekin K.o. 1840-90 arteko mende-erdi sortzailean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 343. orr.

Hantxe ageri zen itsasoaren distira, eta, urrun-urrunean, bapore bat bafadaka.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 99. orr.

Bera marinel dabilen Aintzatasuna arrantzontzia beste baporeekin batera Bilborako da-eta, ahor herrikoak enbarkatzen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 70. orr.

Kalearen bukaeran, kamioien eta biltegien teilatuez haratago, mastak, baporeen kea eta eguzkirantz zihoan lurrin zuria begiztatu zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 520. orr.

Nire aurrean, baporearen brankan zutituta, mutiko bat zegoen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 115. orr.

Moila uzteko presaz tximinia ketan duen baforea bezala.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 44. orr.

Hor eta han, eguzkiak gogor jotzen zuen, distiratsu, belaontzi zuri baten edo bapore baten gainegituraren kontra.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 99. orr.

Ibaiaren goialdetik, itsasoratzen ari zen bapore baten taupaden hotsa iristen zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 395. orr.

Alcatraz uharterako baporea hartu genuen andreak eta biok arratsaldearen hozkirrian.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 69. orr.

1914ko maiatzaren 24a: Empress of Ireland baporeak Norvegiako zamaontzi batekin talka egin zuen Saint Laurent ibaian, Kanadan.  Berria - Mundua   2006-02-04

Le Havre edo Marseillako portuetatik izuaren baporeak, jendez beteak, Haifa edo Tel Aviveko portuetara iristea.  Berria - Mundua   2004-07-25

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ibaitik zetorren bapore handi baten lurrin trinkoaren urruma aditu zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 357. orr.

Tximinia horiko bapore zuri handi bat Askatasunaren estatuaren aurretik pasatzen ari zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 338. orr.

Kaian ainguratzen ari zen bapore handikote baten kiratsa zetorren haizebetik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 81. orr.

Bapore noragabetua tifoiak hustutako portuan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 10. orr.

Itsasoa, zingira-usaina, burdinazko bapore baten argiak portua atzean utziz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 327. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Berak sortu zituen letrak, moldiztegia, trenbidea, bapore-ontzia, telegrafoa, zozokeria, eta zientzien zirkulua.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 277. orr.

Bapore-untziak kezko zutabeen artean ezkutatzen ziren ortzemugan.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 169. orr.

"Hamaika bider madarikatua den gerra", 1936an hasi zenari halaxe irizten diote Bordelen Jose Antonio Agirreri hurrengo urteko urriaren 21ean zuzendurik doan eskutitza sinatzen duten bost bapore-patroiek.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 107. orr.

Bapore-konpainien aurrean atzerritarren talde batzuk zeuden: iztupazko iledun norvegiarrak; suediar aurpegi biribilak; poloniarrak; [...].  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 176. orr.

Ibaitik bapore-adar baten auhen luzea zetorren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 219. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Industri eremuan komunitate partikular baten arrakastak teknika berri baten lehenengo etapetan -gurpil-baporearen asmakuntzan, adibidez-, komunitate hori beste batzuk baino geldoago bihurtzen du eraginkorragoa den helize-propultsatzailea onartzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 435. orr.

Zer esango ote luke, bizi balitz, Ondarroako arrantzale baporeak gaur egun senegales-ez josita (tripulazio gehientsuenak senegalesak dituk, bai) daudela ikus-entzungo balu?  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 58. orr.

5 lurruna. ik alpore.

XIX. mendeko merkatu globalaren oinarri teknologikoak izan ziren kontinenteen arteko hari telegrafikoa batetik, eta baporezko itsasontziak bestetik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 205. orr.

Baporezko turbina baliatzen du ziklo batek, eta gasezkoa besteak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-17

Gero baporezko treinaren museoaren bisita eta baporezko treinez Zestoa alderat joaitea.  Herria   2004-06-17

Metal astun horiek erretzeak oso kutsakorrak diren bapore eta konposatu kimikoak sorrarazten ditu, «inguruan metatu eta kate trofikoan eragingo luketenak».  Berria - Euskal Herria   2006-04-12

Ur hazi asko sortu eta hodei eta ninbo jariotsuak alde guztietatik etortzen eta elkargaintzen direnean eta lur osoak, kea dariola, baporea hats egiten duenean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 423. orr.

Ostatuan sartzen ziren jendeen bapore eta aire hezeek gohaina sortzen zidaten.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 68. orr.

Ametsetan aldareek baporea exhalatzen eta kea gorantz doala ikusten dugunean bezala.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 189. orr.

6 (hitz elkartuetan)

Txistu sarkor batek oroimenen haria eten eta lokomotora eta bagoiaren arteko lehen talka iragarri zuen, estreinako bapore bufada, eta apurka suabeagotzen eta azkarragotzen zihoan trenaren abiada.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 37. orr.

Gure gizarte historikoak, ostera, esklabotza edo ekonomia kapitalista bezalako zapalketa gogorretan oinarritzen dira eta, bapore makinen moduan, itzelezko presio eta indarrak eragiten dituzte.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 87. orr.

Karl atzean ipini eta gerritik heldu zion, bera ere bapore euriarekin bustiz.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 44. orr.

· Ur-baporea askatzen zuten makinei begira gelditu zen Monike.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 44. orr.

Tabako hotz, pixa eta alkohol baporeak zerizkion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 62. orr.


baporetsu izond mehea, arina, lurrunaren eitekoa.

Ohiko kamisetaren partez, blusa zuri baporetsua zekarren soinean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 165. orr.

Desarra gozo baten gisara eragin zidan haren larru-azalaren uki guriak blusa baporetsuaren ehun mehearen azpian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 169. orr.

Tanta borobil nabarmen bat, gorri-beltza, blusa baporetsuko hirugarren botoiaren ondoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 167. orr.


baporetxo iz bapore txikia.

Flèche baporetxoan Zumaira joanez hasiko zen ibilbidea, gero handik Azpeitira, Azpeititik Tolosara eta Tolosatik Lizarrara joateko.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 134. orr.

Zokoan sartu ziren Flèche baporetxoan, eta itsasoratu egin ziren.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 134. orr.


baporino iz

Txoloak, montubioak, balandreroak, arrantzaleak, kontrabandistak, estibadoreak, baporinoak, senar ausenteen emazteen harrapatzaileak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 142. orr.

Esaiozu baporinoa zarela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 142. orr.


baptista izond/iz eliza kristau ebanjelikoez mintzatuz, bataioa pertsona nagusiei eta uretan sartuz eman behar zaiela agintzen duena; eliza horretako kide dena.

Robertsonek suminduta, «presidente baptista kristau bat» agintetik kendu nahia egotzi zion Bush kideari.  Berria - Mundua   2006-04-02

Mahaikide nituen Clevelandeko estenotipista neskazahar Europa bisitatzeko premia hertsia sentitua omen zuten haiekin ere mintzatzen nintzen; eta Chicagoko apaiz baptista harekin ere bai.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 108. orr.

Tarteka, baptistak nire eskaerari amore eman eta haur-jolas moduko hartara jolasten ginen, makiltxo eta egurrezko pieza batzuk bultza eta kokatzera.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 112. orr.

Goiz batez, baptistarekin gosaltzen ari naizela, horra non esertzen zaigun Sabeth gure mahaira: ezusteko pozgarria niretzat, Sabeth, bere bakero beltzekin.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 113. orr.

Ez bainaiz ez baptista ez espiritista.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 119. orr.

• 2 adlag baptistei dagokiena.

Barnes igandean hil zen, Nashvilleko Ospitale Baptistan, pneumoniak jota, 67 urterekin.  Berria - Kultura   2004-01-13


baptisterio iz eliza batean, pontea dagoen tokia.

Iragan genituen, bada, Florentziako katedrala eta Baptisterioa, iragan Innocenti, umeen ospitalea; zeharkatu hiriko alde zaharra, mirariz kontserbatu, zaindu eta orain jendez hustua, igandea baitzen, eta egunsenti aurretxoan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 184. orr.

Gurasoen etxea Baptisterioarekin mugante zegoen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 75. orr.


bar 1 iz taberna.

Ikastolako arduraduna barrera abiatu zen, edari freskoen manatzera.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 20. orr.

2 piano-bar

Begiekin jarraitu nien harik eta piano-barrera sartu ziren arte.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 224. orr.

Ohiko bezeroak behean, piano-barrean, beren martini idorrei hurrupaka.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 121. orr.

Behin, Cary Crant eseri zen nire ondoan piano-barrean, eta zangoa igurzten hasi zitzaidan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 122. orr.


bara-bara ik barra-barra.

baradera iz euskarria.

Forua zitzaidan askatasun horien berme eta baradera ziurra; eta Don Carlos, hain zuzen, osaba Felipek errepikatzen zuenaren bidetik, Foruaren defendatzaile bakarra.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 160. orr.

Edo, agian zehazkiago, etsai ezezagunengandik babesten ninduen azkeneko baradera porroskatu zitzaidala.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 226. orr.

Eta neure ezkerreko eskua, gona larrosaren baradera arina gainditurik, erdi aldera eraman dudala.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 327. orr.


baradero iz ontziak, babesteko edo konpontzeko, lehorreratzen diren tokia.

Eta enbarkazioa mugitu ezinik geratuko da izotzezko baraderoan eskegita.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 344. orr.


baragarri izond

Hautsez ipurdi ibili arren, esaldi baragarria zait "bi mutil gerturatu eta besarkatzen hasi zitzaizkion" hori.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 46. orr.

Benetako izen-abizenekin, aldiz, zailagoa izanagatik, bada adibide baragarririk eguneroko prentsan.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 58. orr.


baraila1 1 iz hortz-haginak kokaturik dauden hezur bikotea, eskuarki behekoa.

Burezurreko zati bat, baraila, orangutan batena zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 81. orr.

Aharrausi luzea egin zuen, barailak izugarri zabalduz.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 120. orr.

Guayaquilgo kaleak lasaiak izango dira, mastekatze mugimendua barailetan, oinetako eta galtzen likidazioak dendetan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 137. orr.

Noiz edo behin zurrunga-hots zurrunbilotsuak ateratzen zitzaizkion eta lerde-arrasto zarakartsu bat zerion, hasi aho ertzetik -zabalik baitzuen- eta barailaren bihurgune zirriborrotsuan behera.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 176. orr.

Glotisetik gorako barrunbeen forma eta neurria alda ditzakegu gihar mugimenduari eskerrak, batik bat ezpainen luzatzea edo barreiatzea, barailaren irekitzea eta mihiaren kokatzea baliatuz.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 72. orr.

Aurpegiko minbiziaren ondorioz, baraila galdu zuen 56 urteko gizon bati ordezkoa jarri diote Alemanian, teknika aitzindari bati esker.  Berria - Gaiak   2004-08-28

Egun batean, Talos, suge baten baraila aurkiturik, konturatu zen makila bat ebakitzeko erabil zezakeela.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 89. orr.

Burdin horzdun baraila moduko bat moldatu zuen orduan: horra Talosek zerra asmatu.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 89. orr.

2 irud/hed

Gero egurrezko barailekin buruak lotu zituen; hala, uztaietan sartuta libre biratzeko moduan geratzen ziren.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4710. orr.

Salbatu berria nintzen putzu biribilaren barailak logalez bezala zabaltzen ziren ziegaren erdi-erdian  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 105. orr.

3 hainbat intsekturen ahoko kideko atalak.

Kilkerrak eta matxinsaltoak, berriz, poto batzuetan sartu, eta banan-banan ateratzen nituen, haien hegalak edo barailak aztertzeko.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 42. orr.

Hor hasten dira agertzen, zirriborroan, burua izatekoa, bere begi, baraila eta antenekin; toraxa izatekoa, hegal pare batekin eta hiru hanka parerekin; abdomena izatekoa, bere uzkialdearekin.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 60. orr.

4 baraila-hezur ik barailezur.

baraila2 iz zalaparta, iskanbila.

Dantzaldian agertu zenean, zoratzerainoko baraila sortu zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 238. orr.

Ez ninduen harritu ikasle gazte, bulegari presatu eta zeregin handirik gabeko errentadun itxurako jende nahas-mahas haren barailak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 9. orr.

Mathildek ez bezala eramaten zituen [...] ostatu ondoko frontoi txikian entzuten ziren haur-oihu eta barailak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 189. orr.


barailezur (orobat baraila-hezur) iz baraila osatzen duen hezur bikotea, eskuarki behekoa. ik masailezur.

Amorrua hortzetan eta barailezurrean tenkaturik, lur jota, nire burua ezertarako gauza ikusten ez nuela irten nintzen musika-eskolatik.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 127. orr.

Bere sudur zapalarekin eta baraila hezur zabalarekin, halako basa aire bat bazuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 46. orr.

Horrela kontuan hartuz nola erail zuen Kainek Abel anaia asto baten barailezurraz baliatuz homo habilis delakoak hiltzeko tresnak zituenetik, homo sapiens sapiens bihurtu zen.  Berria - Kultura   2004-05-18

Barailezurretik heldu eta gorantz tiratzen dio, bere lepoa itsasontziaren lema eta bizargina txalupako lemazaina balitz bezala. iIeak nahasirik, ezpainak tinki, baraila-hezurrak gogor.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 109. orr.

· Sinplegade adamantino horien artetik arrakastaz igarotzearen saria, ordu arte han itsastatzen ahalegindutako itsasontzi guztiak apurtu zituztelarik haien barailezur mugikorrek, argonauten kondairazko esperientzia izan liteke.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 336. orr.


baraja iz karta-sorta, kartak.

Pokerreko Bateko pika izan da nazkatu arte erakutsi zaigun baraja batean.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 154. orr.

Kapilauak oparitzen zizkigun otoitzerako estanpekin eginiko baraja atera zuen Sagarduik betiko moduan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 116. orr.


barakaldar (orobat barakaldoar) izlag/iz Barakaldokoa, Barakaldori dagokiona, Barakaldoko biztanlea.

Mendizabal izeneko barakaldoar irakasleari ordubete lehenago etorteko eskaturik, hiru-lau lagunek solfeoa eta txistua be ikasi eben.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 44. orr.

Frantziako taldeak bi urteko eskaintza egin dio Eibarren jokatu zuen 27 urteko atezain barakaldarrari.  Berria - Kirola   2004-04-25

Mendizale barakaldarrak bere telefonoarekin SOS Deietara hainbat alditan deitzea lortu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-01-03

Valenciano taldeko Arantxa Ramos barakaldarrak bigarren urrezko domina irabazi zuen 200 metrokoan.  Berria - Kirola   2006-03-04

Barakaldarren %10 inguruk dakite euskaraz, baina kalean izaten diren elkarrizketen %1 baino ez da euskaraz egiten.  Berria - Euskal Herria   2004-06-27

Diligentziak abiarazteko eskatu dute 140 barakaldarrek.  Berria - Euskal Herria   2004-04-07

Barakaldarra gurditxoarekin ateratzen zen barrutitik zaborra botatzera.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 44. orr.

33 urteko barakaldarra Gorbeia eta Aldamin arteko pasabidean zihoala 30 metroko amildegi batean erori zen.  Berria - Euskal Herria   2004-01-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

urteko barakaldarra (3)


barakaldoar ik barakaldar.

barakuilu iz maskorra kiribilean duten molusku gasteropodoen mota guztiei ematen zaien izena (Helix). ik marraskilo; karakoil.

Maria Sarak sentitu zuen gizonak atzera egiten zuela, bere oskol barrura biltzen den barakuilua bezala.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 314. orr.

Bada, barakuilu hauekin eta arroz pixka batekin, badugu etxeko guztiok jateko.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 146. orr.

Egun batean, lagun batek problema zail bat ipini zion ebazteko: barakuilu-oskol batetik hari bat pasatzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 91. orr.

Bere izena zuen kurba bat asmatu ere zian: Pascal aitaren barakuilua; konkoide bat duk.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 353. orr.


barakuilutxo iz adkor barakuilua.

Intsektu batek utzi duen eztenkada, barakuilutxoaren arrasto zilarkara.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 15. orr.


barakurkuilu iz barakuilua.

Adarrak kilikatzen badizkiozu, barakurkuilua bere kuskuan sartzen da.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 160. orr.


barañaindar izlag/iz Barañaingoa, Barañaini dagokiona, Barañaingo biztanlea.

Sandra Gomez barañaindarrak azken entrenamenduetan oso lan ona egin du.  Berria - Kirola   2004-09-16

Txapelketa berotzeko-edo egin den Bertso Ligan, bost gaztek lehen aldiz parte hartu dute: Xabi Salbador barañaindarrak, Ekaitz Astiz iraizoztarrak, Iker Iriarte astiztarrak, Mizel Mateo bidarraitarrak eta Iñaki Aleman iruritarrak.  Berria - Kultura   2006-03-03

Ekain Gerra preso barañaindarraren gurasoek auto istripua izan zuten atzo, semea bisitatzera zihoazela.  Berria - Euskal Herria   2004-12-07

Barañaindarrei ofizialki inork ez die ezer esan zergatik ez zuten jokatu Estudiantesekoek.  Berria - Kirola   2006-04-11

Partida erabakigarria izango da barañaindarrentzat.  Berria - Harian   2006-04-27


baranda 1 iz balkoi, zubi, zurubi eta kidekoen ertza babesten duen hesi modukoa, zutikako habetxoz eta horiek goialdean lotzen dituen hagaz osatua. ik eskudel.

Florent Méhudindarren etxera agertzen hasi zenez geroztik, neskazaharrak ez zuen eskailerako baranda uzten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 204. orr.

Zubiko barandan gaudela, han hasten zait Fernando Videgáin Aresoko kontu zaharrak kontatzen:[...].  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 127. orr.

Barandan bermaturik zegoen, zerbait entzuten.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 312. orr.

Mikel eta bere lagunak barandaren gainean eseri dira.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 82. orr.

Salto batean altxatu eta eskaileretako barandara joan zen lasterka.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 100. orr.

Musika kiosko hutsak eta estaliak, barandak igotzen errazak zituztenak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 116. orr.

Ellen terrazako barandatik begira zegoen, besoa Harry Goldweisserren smoking-aren besoaren gainean ezarrita.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 359. orr.

Barandaren ondo-ondoko mahaietatik halako ikusmira zabal bat dago beheko pistarantza.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 292. orr.

Bud zubiaren baranda gainean eserita zegoen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 182. orr.

Kubertan aurkituko dituzu biak, Edwin istriborreko barandan oihuka.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 164. orr.

Besoak popako barandan atsedendurik aurkitu zuen Andreasek agurea.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 100. orr.

Luze egin zuten bi gizonek isil-isilik, kareleko barandan eskuak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 101. orr.

Harrizko aingerutxo potolo batzuek eusten zieten balkoietako barandei.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 11. orr.

Lanpara argi-ahul bakarra zegoen barandazko zirkulu batek inguratua.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 226. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Eskaileretan behera, baranda itsaskor, dardartiei helduta, kulunka eginez zoruko lauza zabukarietan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 234. orr.

Mutur batean, atetik hur, baranda bernizatuak gizon-ilarari eusten zion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 412. orr.

Nekez hauteman zitekeen barrunbe beltz hartan bidezidor mehar bat, baranda erori batzuk, pergola okertu bat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 169. orr.

Eskailera-bide luzearen bukaeran daude hiru mutilak, baranda herdoilduaren gainean eserita.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 57. orr.

Kanpo aldean, berriz, balkoi luze bat, baranda zurezkoa zuena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 29. orr.

Burdinazko barandari heldu zion irmo bi eskuez.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 60. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Garondoa burdinazko ohe-baranda hotzaren gainean etzan eta ametsetan murgildu zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 100. orr.

Garbi-garbia zegoen ontzigaina, distiratsu zeuden berunezko karel-barandak eta soka-gakoak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 91. orr.

4 balkoia; galeria.

Gorriz pintatu zuen etxea kanpotik, baina hiru gelak, baranda, egongela handia eta ataurre txikia berdez pintatu zituen.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 94. orr.

Barandan jarritako olanazko aulki batean.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 97. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baranda gainean (5); baranda gainetik (3); burdinazko baranda (4)

barandan bermaturik (4); barandan bermatuta (6)

barandaren gainean (5); barandaren gainetik (5); barandaren kontra (11)

barandari heldu (3)

barandatik begira (4)


barandadun izond baranda eta barandak dituena.

Teilatu-hegalen azpiko balkoi barandadunak okerturik eta belzturik ageri ziren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 167. orr.


barandatu ik barrandatu.

barandatxo iz baranda txikia.

Makurtu eta barandatxotik kanpora atera zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 50. orr.

Gero, penitentzia egiteko Peppone aldare aurreko barandatxoaren ondoan belaunikatzen zen bitartean, On Camillo Gurutzearen azpian belaunikatzera joan zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 49. orr.


barandila ik barandilla.

barandilatxo ik barandillatxo.

barandilla (orobat barandila) iz baranda.

Gauean, barandillan pausatuta dago Gabin, badiari begira, gogoetan.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 208. orr.

Atzerago beste emakume bat dago barandillan.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 61. orr.

Gainerako jendea barandiletan zegoen, eta irudi luke ia guztiak hiritik kanpo etorritakoak zirela.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 154. orr.

Isilik segitu zuten, neska barandilla ondotik, hondartza aldera begira, hitzik ia ateratzeke.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 149. orr.


barandillatxo (corpusean barandilatxo soilik) iz barandatxoa.

Izan ere, handik gutxira ikusi zuen Nisiutik ganbarako leihotik: lasterka joan ziren hura ikustera, barandilatxo pintura galduen gainera igorik.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 203. orr.


barano iz ingurua.

Iluntze hartan, Charlie eta biok elkarrekin eseri ginen gure te-legea egitera, argi geldoa ematen zuen lanpara baten baranoan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 170. orr.

Iluntze hartan, Charlie eta biok elkarrekin eseri ginen gure te-legea egitera, argi geldoa ematen zuen lanpara baten baranoan, eta bata besteari kontu-kontari aritu gintzaizkion, lehendabiziko aldiz.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 170. orr.

Batzuetan aspergarri gertatzen da bere jardunean, euskararen baranoan gehiegi setiatua: [...].  Berria - Harian   2006-01-26

Tamaina ezberdinetakoa ager daiteke barano edo koroa hau, gainera.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 374. orr.

Haloa deitu izan zaio, argiz osatutako meteoroa izango litzatekeen horri, zeina eguzki diskoaren edo ilargiaren inguruan, baranoan, kolore zurbil xurizkaz, uztai gisa agertu ohi den.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 374. orr.


barantail (orobat bentail g.er.) iz ipar otsaila.

Barantailaren 17 arrastiritan, Garindaineko eliza jentez mükürrü, ehortzeka meza kantatü dügü kartsüki.  Herria   2004-02-26

Iragan berriak ditugu Donapauleko "Otsail Egunak", Barantail horretan 5. aldiko "Manex Gogoan" elkarteak antolatu dituenak Frantziskotarren "Zabalik" etxean.  Herria   2001-02-22

Bi sartze eginik izan ziren: lehena, ürrietan, Pettarrean eta bigerrena, barantailan, Basabürüan.  Herria   2004-11-25


bararazi, bararaz, bararazten du ad geldiarazi.

Zernolako ahaltsuek bararazten naute ordea, eta segur naiz zuhaurk ere ez dituzula gaitzetsiko.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 196. orr.

Nigandik ihes egiteko tenorean gertatzen zenean, beldur harez beraz bararazten nuen, dagoeneko dastatuak bainituen haren ondorio zoriontsuak.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 308. orr.

Zeren eta pentsa liteke ondasun preziatu hori merezi izateko eskubidea duenak ez diola ukorik egiten, eta horrez gainera, gaizkitik hurbilago dago alabaina galga ahaltsu horrek bararazi ez duena.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 109. orr.


baratu, bara, baratzen 1 da ad gelditu.

Baserri ingurura heltzean, baratu ziren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 275. orr.

Itzulbidea nire pareraino egin zuen, ene miopiarendako tarte egokira baratuz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 368. orr.

Zuhalmendi auzotegirantz abiatu zen, itzuli baten egitera, astia hartuz, baratuz, fruitu pikorrak bildu eta zarean emanez.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 148. orr.

Munich-eko geltokian baratzen gira zazpigarren edo zortzigarren burdin-bidean.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 132. orr.

Baratzen naiz, zure tristura gehitu beldur naiz, nireari amore emanez.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 509. orr.

Zaldi orga bat baratu berri da atarian, eta amak mezutu dit joateko berehala bere gelara.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 40. orr.

Gero, harkiari beha baratu da.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 34. orr.

Bortizkeria ez da baratzen Cisjordanian eta Gazan.  Herria   2001-09-06

Jainkoa otoiztetik ez naiz baratuko.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 108. orr.

Zortzi urtez ez zen baratu oihu egitetik, beti sutan eta kaldan, arimen salbatzeko lehiaz oro hartua.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 164. orr.

Iduri zuen beti desesperatua zela bainan ez zen sekulan lanetik baratzen.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 15. orr.

Tema baten gainean, garaikarrean, laster egiten duenak, ez du xedera eta marrara hurbildu hurran denean ezantsiatu behar eta baratu.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 58. orr.

"Bara hor!", egin du eztanda.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 22. orr.

2 hilabete baratzen dira orai, Komertzio aüzitegiak mana dezan edo likidazionea edo jarraikitzea.· Borboikoaren oldarra Bidasoako uretan baratu zen, lemari txarraren xalanta edo txalupa iduri.  Herria   2001-10-25

2 (adizlagun baten eskuinean)

Pentsakor baratu zen ene arreba.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 218. orr.

Emaztea ez zen lasai edo trankil baratzen Aguirre gerlara bazihoalarik.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 136. orr.

Ametsa egia egiteko puntuan zenean ez genion zuen garrantzirik eman, eta isilik baratu ginen gehienxkoenak, amets hura lurrera ekartzeak gibelean izerdirik isuri izan ez balu bezala.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 32. orr.

Handik eta hemendik tiraka baratua dugun komunitate gaixo eta hertsatu honetan bizi gara.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 120. orr.

Bena hiru orenez petik, motz baratzen da pastorala, gose batekin bazoaza.  Herria   2003-09-18

Enplegü sortze nonbrea finkatü helbürüetarik ürrün baratzen da.  Herria   2005-01-13

• 3 du ad

Monduteguyk guardiaren deitzeko abiatu keinua baratu zuen, bere oroimenean xerkatuz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 221. orr.

Israelen bazterrak jabaldu dira, iduriz bederen kamikaze delako palestindarrek baratu baitituzte jende zibilen kontra ari zituzten ukaldi beltzak.  Herria   2002-07-18

Yasser Arafat-ek behar diren manuak eman ditu Palestindarrek bara zitzaten mortier tiro horiek, eta Izraelarrek kendu dituzte Gaza-tik han sarraraziak zituzten tropak.  Herria   2001-04-26

Palestindarrek ez dituzte baratu beren bonba eta tirokatzeak.  Herria   2001-05-31

• 4 da ad itsasontziez eta kidekoez mintzatuz, lehorreratu, hondoa jo.

Eta badago beste txalupa bat baratua, branka lokatzetan sartua, eta horri ere gora beheraka mugitzen zaio popa.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 21. orr.

Mendi erraldoi haren gailur urrunean omen dira, halaber, balea baratuak, eta itsasigaraba taldeak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 200. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bara hor (3)

baratu behar (4); baratu diren (3); baratu gabe (6); baratu zara (3); baratu zen (6); baratu ziren (4)


baratxe (orobat baratx) 1 adlag astiro, emeki.

Orduan ikusi ahal izanen duzu odol tanta bat, menturaz bi, goiko ilunpetik zuregana izarniatzen, baratxe amiltzen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 261. orr.

Noiz brinkoka, noiz baratxe; orain zizipasaka, gero gaitzizenak jarriz Jainkoaren sorkariei, hurrena ezjakintasuntzat zurituz nabarmenkeria.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 116. orr.

Zuk aldiz, lasai eta baratxe, ez dituzu oinaze horiek ezagutzen, ez bada sorrarazteko eta gogobeterik begiesteko.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 124. orr.

Egia bada ere han desterruan burua altxatzen ari ginela, baratxegi ari gintuan aitaren asmoetarako.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 21. orr.

2 (izenondo gisa)

Bien artean, exodoaren zurrunbilo baratxea.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 105. orr.

3 baratxe-baratxe (orobat baratze-baratze g.er., baraxe-baraxe g.er. eta batxe-batxe)

Bere burua nire besoen baitan utzia zuen, eta baratxe-baratxe hasi zen berriz negar malkotan.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 191. orr.

Geroago baratxe-baratxe agertu ziren zakurrak, ehunka mota.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 10. orr.

Baratxe, baratxe, jauna, hamarratzak amarauna.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 81. orr.

Botere laikoa aldiz, naturazkoa baita, molde naturalean, tipitik eta eskasetik abiaturik, erran daiteke aitzinatuko dela, etxe soiletik etxe multzora [...] eta gero, baratxe-baratxe, erdi mailakoetan haziz, hau da, gaztelu eta hirietan, iganen da goihen beteginera, erran nahi da, hiri askoren batasuna den Erreinura eta erreinu anitzen biltzarra den Inperiora.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 133. orr.

Batxe-batxe bainan segurki, asko gauza bezala!  Herria   2004-06-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

geldi eta baratx (3)

baratxe baratxe (4); batxe batxe (5)


baratxuri (orobat baratzuri g.er.) 1 iz baratzeko landarea, zitoriaren familiakoa, erraboila zenbait zatitan banatua duena eta sukaldaritzan, janarien bizigarri, erabiltzen dena (Alium sativum). ik berakatz.

Hara eta hona zebiltzan, lurraldeetako enbaxadore, beren haragi adobatuekin eta baratxuri, piper eta pepinotxo arteko oliba birrinduekin.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 162. orr.

Nik, ogi-mutur bat eta baratxuri bat baldin baditut, ez dut zeruaren beharrik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 209. orr.

Baratxuria harri baten gainean jarri eta kolpe bat ematen diot.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 209. orr.

Hona nola ingura lezakeen biper moleta on bat: biperra eta arraultzekin batera artekia finki xehatua eman barnera, tipula eta baratxuria, ogi xigortua.  Herria   2004-08-12

Langile porrokatua, baratxuria baino finagoa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 288. orr.

Baratxuria janda, kirats gaiztoa botatzen omen da ahotik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 209. orr.

Iratzarri ginenean, Sandrak, bazkaltzeko, edo merendatzeko, gogoan dudan baratxuri freskoen nahaskirik goxoena prestatu zuen.Ingurura begiratu eta irribarre txiki bat egiten zuen, sardinzar, baratxuri eta tabako merkearen usainak gustuko ez zituela adierazi nahi balu bezala.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 26. orr.

Arranparrilan erretako txitxarroari baratxuri kiskalia erantsi ordez, horiago gehitzea.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 48. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Baratxuri aleak hartu zituen; xehatu; kikara bat perrexil-adarrez bete; perrexila moztu zuen, guraizeen hotsa entzuten zela, eta, azkenik, limoi-azalak birrindu zituen, urratu bat eginik hatz-muturrean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 186. orr.

Giro tristea zegoen Kanoietan: bi lagun besterik ez, baratxuri zopa jaten.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 303. orr.

Etxeratu zirenean, Graxik aitaren pilda bakarren biltzen lagundu zuen, pobreei emateko, eta baratxuri salda preparatu zion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 18. orr.

Ondoren, idi xerrak baratxuri saltsarekin.  Berria - Kirola   2004-01-13

Dendatik ekarritako baratxuri-olio errea edo txipiroi-saltsa beltza gaineratuko dio.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 63. orr.

Etxeak zaharrak dira, galeria eta miradore belztuekin, eta arropa lehortzen jarria, baratxuri- eta piper-kordak ageri dira haietan zintzilik.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 23. orr.

Batzuetan tipula usaina izaten zuen haren arnasak, baratxuri usaina besteetan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 28. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Sorgin-baratxuria ilbetea dagoenean bildu behar da, eta krisopidoak hogeita bat egunez egosi behar dira.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 142. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baratxuri zopa (6)


baratz ik baratze.

baratzazain ik baratzezain.

baratze (orobat baratz) iz 1 lur zati ez handia, gehienetan hesitua eta eskuarki etxe ondoan dagoena, jateko on diren landareak edo fruitu arbolak lantzeko zaintzen dena; orobat zuhaitzak edo lore landareak lantzen direna. ik ortu.

Baratzea lursail zerrenda luze bat zen, erdiko bide estuak bitan zatitzen zuena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 290. orr.

Jardina zegoen lekuan, baratze bat lantzen hasi nintzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 639. orr.

Baserriko lanez deus ez dakienak, atera behar ditu ahateak hesipetik, arduratu behar du urmaeleko ateez eta eraman behar du ura baratzera, idor ez dadin.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 152. orr.

Mendekua gehiago gozatzeko modu bat izan zen: egunero baratzera joan, lurrean zerbait irten zen zaintzera, ureztatzera, haizearen magalean mugitzen begiratzera.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 22. orr.

Landak eta baratzeak ereiteko.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 94. orr.

Hazi batzuk ere bazekartzan, perito agrikolaren eskariz, astoaren arbaldetan, baratzeetan ereiteko asmoz.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 88. orr.

Ilarrak ostera erein ere baratzean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 47. orr.

Elizak itxiak edo gerrako babes bihurtuak; landak, alorrak, baratzeak landu gabe.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 53. orr.

Ez datoz baratzea jorratzera, lurra ikara batean jartzera baizik.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 93. orr.

Baratzea zikina eta barazkiak gaizki zainduta edukitzeak parte gaiztoko utzikeria adierazten zuen.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 47. orr.

Bai segur, dela porru, aza, tipula edo baratxuri, dela piper, pastenagre, entsalada edo ilarleka, ahantzi gabe perrexila eta xarbota, horiek oro eta beste landare mota asko gure baratzean garatzen ziren amatxiri esker.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 71. orr.

Ateetatik hurbil, baratze handi hesitu bat dago: hantxe udare, granada, sagar, piku eta olibondoak, uda eta negu alez beterik.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 34. orr.

Eta artasoroak, baratzeak, sagastiak, basoak, urruneko mendiak, haiek ere berdeak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 263. orr.

Eta ez da belarrik sortu oraindaino ortu eta baratzeetan, ez berbena, ez pasmo-belar, ez besterik.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 114. orr.

Soro, baratze edo mahastiak desegiten zituzten intsektuak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 48. orr.

Soroetatik eta baratzeetatik, berriz, fruta hartzen zuen, eta barazkiak.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 28. orr.

Porruak, baratzean.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 114. orr.

Haize erreaz eta gorrinaz jo ditut zuen baratzea eta mahastiak; pikuondo eta olibondoak matxinsaltoak jan ditu.  Elizen arteko biblia   Am 4,9

Baratze eta soroetako landareak gelditasun etsi batean zetzaten.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 159. orr.

Ondoren, Jainko Jaunak baratzea landatu zuen Eden-en, ekialdean, eta hantxe jarri zuen moldatutako gizona.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 18. orr.

Loreen elurra ageri zuten gainetan baratzetako sagarrondoek eta udareondoek.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 48. orr.

Fruitu-arbolen baratzearen hondoan egin genuen hura dena, sagarrondoen atzean ezkutaturik.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 36. orr.

Baratzeko marrubi handi horiei.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 318. orr.

Hoa nire baratzera, har itzak handik, zokotik, udare batzuk, eta eraman itzak etxera.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 38. orr.

Baratzera marrubiak ikustera, gero untxiak eta ahateak.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 70. orr.

200 arrosa landare landatuak dituzte Baionako baratze munizipalean.  Herria   2003-05-08

Han bada dirua, argia, maitasuna, baratzeak lorez gainezka!  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 28. orr.

Baratzera joateko eta han zeuden lore guztien biltzeko.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 73. orr.

Bi ogi pusken artean arroltze moleta baratzeko biperrekin.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 15. orr.

Esan zion nola hartu baratzetatik pikuak eta aranak inork ikusteko arriskurik gabe.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 35. orr.

Nik edertu nuen hostaia mardulez, eta inbidia zioten Edengo zuhaitz guztiek, Jainkoaren baratzeko zuhaitzek.  Elizen arteko biblia   Ez 31,9

Jaunak esan zion Adami: Baratzeko zuhaitz guztietatik jan dezakezu, baina ez jan ongiaren eta gaizkiaren ezagutzaren zuhaitzetik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 121. orr.

Leihotik begiratzen nion; baratzean ibiltzen zen, batean eta bestean geldituz, mingranondoei begiratuz, eta, amak deitzen zionean, etxera itzultzen zen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 103. orr.

Hondatua zegoen lurralde hau Edengo baratzea bezala dago orain.  Elizen arteko biblia   Ez 36,35

Mapan Lou Lim Lok baratzea parke bat zela idatzia zuten.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 121. orr.

Zuk horren maiteak dituzun baratzeko arrosek eta gure urki gazteek bai eskertuko dutela euri hau!  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 148. orr.

Hitzordu lekura bideratu zen Tuileries baratzeetan zehar.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 79. orr.

Baionako Poternako baratzeetan aterpetzen ziren Kastela eta Thierry eskaleak, Jainkoaren baratzeko zedroak bezala.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 302. orr.

Baratzeko tresnak gordetzeko erabiltzen zituzten etxeorde haiek.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 16. orr.

Garai hartan, hiriko parke edo baratzeetan ibiltzen zinen beraz, klandestinitatean irakurtzeko.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 15. orr.

Txakurrak zaintzen ditut eta baratzean lan egiten dut.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 85. orr.

Biharamun goizean, saratar ohoretsuenen buruak zeuden Ibarlako jaunaren baratzean azen ongarri.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 146. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Deskribitu zauzkitan erregearen jauregiak, Iruñekoa, gaztelu harresitua eta hotza, Arga errekaren gainean; Lizarrakoa, San Pedro de la Rua elizaren ondoan; Tuterakoa, Carlos III.ak edertua eta Olitekoa, bere baratze ederrekin, dena fruitu eta lore, dena kolore alai eta usain on.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 193. orr.

Lorategi bazterrean, baratze txikia.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 109. orr.

Tellagorrik baratze txiki bat zeukan, jende buru-argiak zioenez ezertarako balio ez zuena.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 34. orr.

Monet margolariaren baratze loredunei.  Berria - Kultura   2006-03-14

Herriko etxea, baratze botanikoa, herriko liburutegi eta musika ikastegiak nor nahiren eskuko.  Herria   2001-09-13

Hala nola Mindeko oihanean, Postako barroki inguruan, baratze publikoan, plazako arrabotean edo kirol zelaietan adibidez.  Herria   2003-05-29

Lorategiak eta baratze sekretuak.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 152. orr.

Gibelean, hamabi oin karratuko baratze landu bat, zur erre zatiz betea.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 147. orr.

Muluhidahen bada baratze miresgarri bat, bi mendi goren artean gordea, Paradisu deitzen dutena.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 27. orr.

Baratze bikainek hartzen duten espazio handi bat baitago etxeen behealdearen eta hesi gotortuen artean.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 22. orr.

Hau edozein arima on gozarazten duen baratze oparoa da, lurrerantz sartzen den estuario argitsuko bi ertzetan hedatzen diren ortuak ikus bitez.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 154. orr.

Baratze zoragarriak, mila koloreko txoriak, jakiak, fruituak, ardoak...  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 263. orr.

Baratze sasitu bat dirudi.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 25. orr.

Baratze abandonatuan, amañililiek beren adar hautsiak erakusten zituzten, eta lurrera iristen zen, hautsita, ezki bikain baten adar handienetako bat.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 208. orr.

Hainbeste denbora zuen zuhaitzik, landarerik ikusi gabe, non paradisua iruditu baitzitzaion baratze abandonatu, belar txarrez bete hura.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 140. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Baratze-eremu hark, beti berde, ur arrezko erretenez ebakia, landare zukutsu, ilun haiekin, ez zion hartan zehar ibiltzeko gogorik ematen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 153. orr.

Elizaren atzealdean eta saihetsaldean lerroz lerro jarri zituzten gereziondoak, baratze lur puska dezentean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 78. orr.

Amets hutsa!Inausi ahala, gero eta indartsuago emango dizkizu, baratze-lanetan balioko dizuten zarbak, makila luxeak, hagatsu, baba eta leka txut eusteko gauza izango diren zarbak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 75. orr.

Urde bazkatzen, ardi zaintzen, sukaldea eta ezkaratza xahatzen, ganbarak nistan jartzen, baratze eta arto jorran.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 174. orr.

Atzean gelditu dira muinoak, argi leunpean, beren baratze-mailekin, beren olibondo zartatu eta mahatsondoekin; zaharrak dira baratze-mailak, etruskoen garaikoak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 185. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Pilotak egiteko tailerra, ehun akrobatikoen tailerra, hiri-baratzeen gaineko hitzaldia. Narziso-baratze bat dirudi, bat-batean loratua.  Berria - Euskal Herria   2004-08-04

Tulipan-baratze batean zoan, eta zaldiak tente altxatzen ditin hankak, tulipanak ez dituela zapaldu behar baleki bezala.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 96. orr.

Etxe tipiko zoragarri bat zen, muino baten gainaldetik herrira begira jarria, eta lore-baratze basa bat zuen aldamenean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 95. orr.

Masustondo handiaren abaroan eserita, gure etxe zaharreko lore-baratzean, mingranak aletzen ari zen ama.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 7. orr.

5 irud/hed

Historiaurre eta hitz-aurreko paradisuan, estetikaren tenpluan, euskal arimaren baratze metafisikoan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 136. orr.

Berekoikeriak idortutako baratzeak istantean loratzen zitzaizkiola, eskuzabaltasunaren indarrez, negutik udaberrirako bidean!  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 257. orr.

Verneren liburuak film zoragarri askoren oinarri izan dira eta literatura unibertsalaren baratzean betiko loraturik geratu dira.  Berria - Harian   2005-03-24

Baratze itxia zara, ene arreba, ene emaztegaia!  Elizen arteko biblia   Kt 4,12

6 baratze-baratze ik baratxe 3.
7 jentil-baratze (orobat baratza) jentilak lurperatuak izan omen ziren lekua. ik harrespil.

Ez gintuen eraman euskaldunok mairu-baratze, trikuharri edo jentil-baratzeari deitzen ditugun neolitiko-garaiko eraikuntzen harrespilera).  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 133. orr.

Baina sentimendu tragikorik bizitzekotan, hizkuntzaren ezarena bizi beharko zukeen Oteizak, cromlechetan ageri zaizkigun neolitikoko aztarnak baino biziagoak baitira hizkuntzak eskaintzen eta eraikitzen dizkigun jentil-baratzeak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 135. orr.

Halako batean, Jentil-baratzako gaueko jenio ahaideak agertu dira gelaren erdian, Gaueko buru dutela.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 67. orr.

8 mairu baratze (orobat mairubaratze eta mairubaratza) iz jentilak lurperatuak izan omen ziren lekua. ik harrespil.

Euskaldunok mairu-baratze, trikuharri edo jentil-baratzeari deitzen ditugun neolitiko-garaiko eraikuntzen harrespilera.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 133. orr.

Gure mendietako mairubaratzak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 262. orr.

400 multzotan bildutako1104 mairubaratzen azterketa zehatza.  Berria - Kultura   2004-11-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ametsen baratza (4); asaba zaharren baratza (8); edengo baratza (4)

arnagako baratze (3); asaba zaharren baratze (3); baratze eder (3); baratze edo (4); baratze egiteko (3); baratze erdian (4); baratze eta (16); baratze handi (3); baratze koxkor (3); baratze miresgarria (3); baratze txiki (6); bere baratze (3); beren baratze (4); lore baratze (3); soro eta baratze (4); zaharren baratze (3)

baratzea eta (6); baratzea zaintzen zuen (3); edengo baratzea (3); eta baratzea (13); jaunak baratzea (3)

baratzeak eta (5); eta baratzeak (11); soro eta baratzeak (3)

arbolen baratzean (4); baratzean ari (3); baratzean lan (3); baratzean lanean ari (4); baratzean zebilen (4); baratzean zegoen (4); baratzean zehar (4); bere baratzean (7); edo baratzean (6); eta baratzean (9); eta baratzean zehar (3); etxeko baratzean (4); fruitu arbolen baratzean (4); jainkoaren baratzean (3); oxtikeneko baratzean (3)

arbolen baratzearen hondoan (3); baratzearen zati bat (3); edengo baratzearen (3); fruitu arbolen baratzearen (4)

arnagako baratzeetan (4)

baratzeko arbola (3); baratzeko eta (3); baratzeko pikotzearen (4); baratzeko zuhaitz (6); baratzeko zuhaitz guztietatik (3); eta baratzeko (11); gure baratzeko (7); jainkoaren baratzeko (3)

baratzera atera (4); baratzera eta (4); baratzera irten (5); baratzera jaitsi (3); baratzera joan (8); baratzera joan zen (3); baratzera joaten (4)


baratzedun (corpusean baratxedun soilik) izlag baratzea edo baratzeak dituena.

Ofiziodun gutik egin dute Pettanek egin duena, bere hiriko jauntziak, dirdirak eta ilabete-sariak utzirik, zer buru-kolpek ereman baitzuen ere, Garaziko borturat, hantxetan, Irau gainean, Oraateko bizkar baratxedun eta hilarridun historikoari so.  Herria   2003-07-10


baratzegintza iz baratzeko lana.

Urrutiko eiheran baratzegintzan ari zelarik Baigorriko Pierre Semerenak bere bizia galdu du, ibiltzen zuen tresna uzkalirik eta errekaraturik.  Herria   2001-04-26

Gazterik joan zen Kalifornia-rat eta han egon urte andana bat, lehenik behi deizten Chino-n eta gero baratzegintzan San Francisco-n.  Herria   2002-07-25

Hor ari dira lanean 180 herbaldu, tailer desberdinetan: ekoizpen muntaketak, zurlan, baratzegintza...  Herria   2002-12-19

Baratzegintza eta landare arkitektura.  Berria - Euskal Herria   2004-07-07


baratzekari (orobat baratzeki eta baratzekin g.er.) iz ipar barazkia.

Arbiaren gisako baratzekari bat nahasten zioten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 127. orr.

Udare eta baratzekariz eskuak eta besoak beterik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 191. orr.

Baratzekari xehatuz, garagarrez edo oloz egin nahasketa bat.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 51. orr.

Senpertar ausart gazte horrek ekoizten ditu hor loreak eta baratzeki biologikoak.  Herria   2004-09-23

Baserritarrak aztarrika hasi ziren baratzeetan, erro zenbaiten bila, zenbait hilabete lehentxeago zerriei botako zizkieten baratzekari erdi ustelduen bila.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 235. orr.


baratzeki ik baratzekari.

baratzekin ik baratzekari.

baratzeño iz baratzetxoa.

Donibane Lohizunen, badu ja zonbait urte hasia dutela muntatzen, Artxiloako kaskoan, botanikoa deitu baratzeño bat, ondo hotako landare bereziak hobeki begiratzeko eta ezagutarazteko.  Herria   2005-02-03


baratzetto iz baratzetxoa.

Dena den, lore pollitak landatu ditugu loraila haste huntan, gure etxe aintzin eta xoko batzuetan, eta jinak dira ere egunak, gogotik baratzettoari lotzeko.  Herria   2005-05-05


baratzetxo iz baratze txikia.

Baratzetxoa erein du Romane-k eta bisitatzaileen menturan utzi berek arta dezaten.  Herria   2004-08-12

Halako batean, liburutegitik kanpokoak eramangaitz bihurturik, etsiko zuen bere baratzetxoa lantzea zuela egitekorik zuhurrena.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 161. orr.

Etxearen atzealdean, kaleko lehenengo solairuaren mailan, laranjondo guztiz garai bat zutitzen zen, baratzetxo itzaltsu baten erdian.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 150. orr.

Gure unibertsitateko baratzetxora inguruetan inongo jaberik gabe bizi diren zazpiren bat katu etortzen dira.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 43. orr.

Arrotzean bete zenuen zure lana eta arrotzean emon genizun lur, zuri ohorea irudituko zitzaizukeen kanposantuari erantsitako baratzetxo ez bedeinkatuan, Osoro izeneko parrizidaren ondoan.Beatrice Worden eta Mary Hogan biak zurtzuilean tiroa emanda garbitu ondoren, etxe ondoko baratzetxoan lasai-lasai lurperatu zituen.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 164. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

geure baratzetxoan (5)


baratzezain (orobat baratzazain) iz baratzea lantzen duen pertsona.

Baratzezainari, berriz, baratzeko ertzak landu gabe uzteko agindu zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 383. orr.

Anaia baratzezainak baratzearen zati bat lorategi eder bihurtu behar zuela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 598. orr.

Baratzezainaren zakurrak bezala jokatzen duzu: baratzekoa jan ez eta jaten utzi ere ez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 86. orr.

Aitoren seme zaharrik ez duk, baratzezain, aitzurtzaile, eta hobigileak adinakorik.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 192. orr.

Hantxe pasatu nuen nire gaztaroa, lehen ikasle eta gero baratzezain.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 14. orr.


baratzezaingo iz baratzezaintza.

Euskal irratietan ez ote laike ere zerbait molda baratzezaingoaz Pantxoaren laguntzarekin?  Herria   2003-05-29

Aurten, uda guzian, asteazkenetan, haurrentzat espresuki akulatzen dute sail berezi bat, baratzezaingoari ohar diten, gisa hartako ariketa batzuetan parte hartuz.  Herria   2004-07-15

Asteburu guzian, Kanbon, Arnagako aitzinaldean, baratzezaingo erakusketa eta feria.  Herria   2005-04-21


baratzezaintza (orobat baratzetzaintza) iz baratzea zaintzea.

Liburuak askotariko gaiei buruzkoak ziren: basozaintza, abeltzaintza, zerri-hazkuntza, baratzezaintza.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 452. orr.

Ekoizpena ez ezik, abeltzaintza, baratzetzaintza, frutagintza eta halakoak irakasten ditugu.  Berria - Euskal Herria   2004-03-28


baratzuri ik baratxuri.

barau 1 iz janaririk ez hartzea edo janari gutxi hartzea, eskuarki erlijio aginduz.

Barauak, bijiliak eta otoitzak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 97. orr.

Goratu barauak eta haragi-uzte legeak, garizuma, lau-arao aldiak, bijili egunak, ostiralak eta larunbatak; gora ditzagun ere penitentziak, bai barrukoak bai agirikoak.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 203. orr.

Fedea, otoitza, limosna, baraua, Mekarako erromesbidea, errituaren fintasuna eta senideenganako errukia, ziren zazpi betebehar horiek.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 30. orr.

Jaunak atsegin duen baraua.  Elizen arteko biblia   Is 58,1 tit

Bere gelan sartuta, ahalik eta gutxien jan eta edanez, barauari, otoitzari eta jainko-gorespenei etengabe emana bizi ohi zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 795. orr.

Eztei zeremoniaren ondoren, senar-emazteek baraua hautsi zuten, oilasko salda edanez.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 205. orr.

Ostirala zenez, baraua hausteko beldur ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1126. orr.

Itzul zaitezte niregana bihotz-bihotzez, barau, negar eta intzirika.  Elizen arteko biblia   Jl 2,12

Barauz eta negarrez eskatzen zuen Salbatzailearen errukia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 188. orr.

Israelen menpe preso diren milaka palestinarrek barauari ekin diote beren eskaerak eta protestak ozen hedatzeko.  Berria - Mundua   2004-08-19

Israelek dioenez, 350 preso palestinarrek baraua utzi dute.  Berria - Mundua   2004-08-28

Barauaz zurbildutako aurpegia laudorio kaltegarrien truke saltzen dute.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 394. orr.

Katu eta txakurrak ere baraura behartzen zituzten: bazkaria bai, baina afaririk ez.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 95. orr.

On Camillok zazpi egun eman zituen ur eta ogi hutseko barauan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 81. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Iritsi zen San Frantziskoren jai bezpera eta preso hark, Santuaren maitasunez, barau osoa egin zuen, eta zegokion jatekoa behartsu bati eman zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 857. orr.

Barau luzeek eta bizitza erretiratuak aldarazi egin zuten andre gaztearen kera.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 116. orr.

Bai bere bijilia eta barau gogorrengatik, bai deabruekiko borrokengatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1085. orr.

Gogor zigortzen zituzten beren gorputzak barau eta gaubeila ugariz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 562. orr.

Garizuma santuko barau etengabean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 956. orr.

Are ahulduago zegoelako bere gehiegizko barau eta penitentziagatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 649. orr.

Lehendik zituzten bi egunez gain, astelehenetan ere derrigorrezko baraua ezarri zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1120. orr.

Frantzisko dohatsua, bere gorputzeko mortifikazio gogor, gaubeila, etengabeko otoitz eta barauengatik argal eta ahulduta zegoen eta ezin zen ibili.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1157. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ez zuen barau-legea betetzen Ramadanean, ez zituen egiten otoitzak, ez zituen aginduak betetzen. Bulda aipatu haiek ordaintzen baziren ere, etxerik gehienetan beldur emango zuen barau-hauste edo bijili-apurtzeak. Beste ariketa batzuk ere egiten dituzte, hala nola itsumen eta gortasuneko ariketa, eskeko ariketa, barau ariketa, ankertzeko ariketa, isiltasun ariketa, geldirik irauteko ariketa...  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 63. orr.

Behin, barau-egunez, Jaunaren kultu-ospakizun batean zeudela, Espiritu Santuak honela esan zien: [...].  Elizen arteko biblia   Eg 13,2

Lehen mendeetako kontuak laburbilduz, esan behar da, lehenbizi barau-egunetarako seinalatuak ageri direla koarta-tenporak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 89. orr.

Yankiek, dena den, iragarri dute dagoeneko ez dituztela Afganistango bonbardaketak etengo barau-hilabetean.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 59. orr.

Ez dago ondo herriak ni barau-egiletzat eduki nazan, ezkutuan haragia janez bapo bizi naizen bitartean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 773. orr.

Bebil, bebil berori lo-gabeko horiekin eta barau-liluretan; handia ote da gero, beraiekin dabilen artean, ez jan eta ez lo ibiltzea.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 147. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Aurrerago utzikeriak, bat-bateko barau-desagertzeak, eta garbi diruditen arauen interpretazio zalantzazkoak ez dira faltako.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 37. orr.

5 (elkarketa kopulatiboetan)

Horregatik, oso umea zela hasi zen zilizio latza eta haragiari itsatsitako burdina-uztaia eramaten eta barau-bijilia gogorrak egiten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1037. orr.

6 (adizlagun gisa)

Aste osoa egon da barau Boroako zentral termikoaren obrak geldi ditzaten eskatzeko. · irud/hed Ez daukate ez epelik, ez hotzik, ez berorik, eta soinuz agor eta zaporez barau dihardute eta ez dute inolako usain propiorik igortzen gorputzetik.  Berria - Euskal Herria   2004-02-01

Bikario zahar baten doinu garratza hartu zuen, halakoa nola hartuko zukeen, nolabait edo beste, txizatoki batean norberari atzealdean ximiko egiteko agindu eta, harrigarri badirudi ere, adeitasun hori onartu ez eta jaki horretatik barau gelditzen den norbaitenak.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 251. orr.

7 baraurik adlag janaririk hartu gabe edo janari gutxi hartuta.

Pilula horietako batzuk birritan hartu behar dituzte, beste batzuk behin bakarrik; haietako batzuk baraurik hartu behar dituzte, jan ostean besteak.  Berria - Gaiak   2004-08-18

Uste dut whiskiak nahastu ninduela, baraurik nengoen eta ez dut edateko ohiturarik.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 203. orr.

Palestinarrak baraurik zeuden Ramadanagatik eta zorabiatzen hasi ziren batzuk.  Berria - Mundua   2004-11-13

Hemezortzi kilometro errepide egin behar izan zuten bi militar armatuk zaintzen zituztela, zeuden bezala baraurik eta blai eginda zeudela.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 48. orr.

Mezetara baraurik joateko ohitura zen lehenago, jaunartuko bazen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 323. orr.

Etxera baraurik bidaltzen baditut, ahuleziak joko ditu bidean, urrutitik etorriak ere badira eta.  Elizen arteko biblia   Mk 8,3

Ondoren, jauregira itzuli zen erregea; baraurik igaro zuen gau osoa, ohekiderik gabe, eta begiak bildu ezinik. sektoreko 150 langile inguruk baraurik gidatuko dituzte anbulantziak, medikuen baimena duten artean.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 172. orr.

Errefuxiatuen biltzarrak ordezkari gisa aukeratu gintuen gose-greban parte hartzeko, eta hamaika egun eman nituen baraurik.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 40. orr.

Hiru kopa edan baraurik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 206. orr.

Onar daitekek gizajendea baraurik uztea, baina zaldiei jaten eman behar zaiek derrigorrez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 135. orr.

8 barau egin

Barau egiten zuen beti; gero, igandeetan, kuskuiluak, zainak eta xomorroak jaten zituen. arazte-errito batzuk jasaten ditu iniziatugaiak, biluzik, barau eginez bakardadean, eta lau elementuetara bidaiatzen du sinbolikoki: lurra, ura, sua eta airea.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 35. orr.

Agintarien mespretxuak bultzatu gaitu barau egitera.  Berria - Euskal Herria   2004-01-29

Beren borondatez barau egiten dutenak bedeinka ditzala Jaunak, baina nahi ez dutenak ez bitez behartuak izan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 155. orr.

Bil itzazu Susan bizi diren juduak eta egizue barau nire alde.  Elizen arteko biblia   EstGr 4,16

Alargunduz gero, egunero egin ohi zuen barau.  Elizen arteko biblia   Jdt 8,6

Astean bi bider egiten dut barau, eta ondasun guztien hamarrenak ordaintzen ditut.  Elizen arteko biblia   Lk 18,12

Gose haizela esan ahal izateko, barau egin ezak abere gaixook barau egin duten adina egunez.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 179. orr.

Astean hiru egunez egiten baitzuen barau ogi eta ur hutsez. Barau egina nintzen egun batez eta gau batez, eta esnatu nintzenean, goizeko hamaikak aldera, bizirik baino areago hila nengoen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 994. orr.

Joanen ikasleek sarri egiten dute barau eta otoitz.  Elizen arteko biblia   Lk 5,33

Zenbait egunetan leize-zulo batean ezkutatu zen, barau, otoitz eta negar eginez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 880. orr.

Haurra bizi zen bitartean, berarengatik egiten nuen barau eta negar.  Elizen arteko biblia   2 Sm 12,22

9 (osagaiekin)

Gutxieneko zerbitzuak %100ekoak diren sektorean, baraua egiten ari dira langileak gaixo-agiria jaso arte.  Berria - Ekonomia   2004-12-18

Gose grebetan egunik txarrena lehenengoa dela, noizbait baraua egin duen edonork daki.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 112. orr.

Iritsi zen San Frantziskoren jai bezpera eta preso hark, Santuaren maitasunez, barau osoa egin zuen, eta zegokion jatekoa behartsu bati eman zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 857. orr.

Anaia bat, barau gehiegi egiteagatik goseak jota, gauean loak hartu ezinik zebilen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 769. orr.

Haurra bizi zedin eskatu zion Davidek Jainkoari, barau zorrotza eginez eta gauak lurrean etzana emanez.  Elizen arteko biblia   2 Sm 12,16

Isolatuta dauden presoen egoera salatu eta moduluetara pasa ditzaten aldarrikatzeko enkartelada eta barau egunak egin dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-06-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

barau egin (27); barau egin behar (5); barau egin zuen (5); barau egin zuten (4); barau eginez (11); barau eginez egon (3); barau egingo (5); barau egitean (3); barau egiteko (6); barau egiten (14); barau egiten zuen (3); barau egitera (9); barau egitera behartuak (5)

barau eguna (8); barau eta (24); barau eta negar (5); barau eta otoitz (6); barau nire alde (3); egingo dute barau (3); egizue barau (3); egizue barau nire (3); egunez barau (7); egunez barau egin (3); eta barau egin (6); eta barau eginez (3); eta egizue barau (3); hiru egunez barau (3)

baraua egin (7); baraua egin zuten (5); baraua egiten (5); baraua egiten ari (3); baraua hausteko (3); baraua hautsi (3); baraua utzi (3); barauak eta (6); eta barauak (5); otoitza eta baraua (4)

barauari buruz (4)

baraurik egon (3); baraurik eta (7); eta baraurik (9); etxera baraurik (3)


baraualdi (orobat barau-aldi) 1 iz barau eginez igarotzen den denbora.

Baraualdi bat egitea erabaki zuten eta dolu-jantziz estali ziren, zahar eta gazte.  Elizen arteko biblia   Jon 3,5

Bere diru guztia banatu zuen Erromako eskaleen artean, ez zuen bizitzeko gogo-izpirik ere, bere burua zaintzeari utzi zion eta baraualdi luzeak egiten zituen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 11. orr.

Erroman errogatibak eta baraualdi latzak egin dituzte.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 194. orr.

Geroago, San Frantziskok hain baraualdi harrigarria egin zuen tokian, Jainkoak mirari ugari egin zuen haren merituengatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 956. orr.

Aste beteko baraualdi horrekin, Batasunak «euskarak gaur egun jasaten duen diskriminazioa» salatu nahi duela jakinarazi zuten talde horretako kideek.  Berria - Euskal Herria   2004-01-11

2 irud/hed

Baraualdi sexual haietako batean zeudela, sexu grinaz eta alkoholez mozkorturik erabat, Manuelek aitaren pistola hartu eta Varelaren etxera joan zen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 136. orr.

Brastakoan, baraualdi informatibotik ateratzeko premia larria nabaritu duzu.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 58. orr.


baraumin iz

Gizakiak badu, ametsetan ere bai, pasadizorik gozo eta atseginenetan esnatu-beharra! Ihesaldi bihurrienean, ametsa bera ere luzatu egin ohi da, baina oiloa eskura dugunean, egutegiko ostirala azaltzen da barauminetan...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 220. orr.


barauts iz metalak-eta zulatzeko erabiltzen den altzairuzko lanabes ebakitzailea, nutur konikoa duena. ik broka1.

Makinentzako erremintak ekoizten ditu: barautsak, fresak, arrak eta, orobat, zuloak egiteko eta piezei itxura emateko balio duten erremintak.  Berria - Ekonomia   2006-03-10


barautsontzi iz barautsak gordetzeko erabiltzen den ontzia. irud/hed

Barautsontzi [...]: maiz egunkarietako erredakzio buru gisa aurkitzen dugun funtzionario baliagarria.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 54. orr.

Bere eginkizunean lotura hertsia izan ohi du xantaiariarekin, bitarteko identitatearen lokarria dela medio; zeren barautsontzia xantaiari mozorrotua besterik ez baita, nahiz eta azken hori espezie berezitu gisa maiz aurkitu.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 54. orr.


barautsontzikeria iz barautsontziari dagokion egitea.

Barautsontzikeria xantaia baino erdeinagarriagoa da, iruzurgilearen ofizioa errepideetako lapurrarena baino erdeinagarriagoa den bezala; eta paralelismoak haruntzago doaz; izan ere, lapur gutxik iruzur egingo luketen arren, edozein ziraunek eraso egingo luke ausartuko balitz.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 54. orr.


baraxe ik baratxe 3.

baraxtasun iz baratxe doanaren nolakotasuna.

Lokatzezko ibai baten baraxtasunez irensten dituen olde honen zentzugabetasunaren aurrean, eskuzabalenak zirenak ere poliki-poliki erasokor bihurtzen ari diren hiriak.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 92. orr.


baraxtu, baratx, baraxten da/du ad urratsaz eta kidekoez mintzatuz, geldiagotu.

Eutsi ezinezko abiada batez zihoan, ordea, eta nire ahalegin guztiagatik, nire haserreagatik, ezin izan nion abiada baraxtu ere.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 401. orr.

Baraxtu nintzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 398. orr.


barazki 1 iz baratzean lantzen den edozein landare mota. ik baratzekari; ortuari; eltzekari; egoskari.

Barazki eta patata gutxi dago.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 322. orr.

Frutak eta barazkiak erruz jan behar dira garuneko hodietako arazoak saihesteko .  Berria - Gaiak   2006-01-28

Barazkien, loreen eta fruituen pabiloietan, iskanbila handiagotuz zihoan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 42. orr.

Ez eman jaten eta edaten barazkiak eta ura besterik.  Elizen arteko biblia   Dn 1,12

Ez ateratzeko handik aurrera arrautzak, esnea eta barazkiak baizik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 57. orr.

Sos bana eguneko agindu zien, barazkiak zuritzen lagundu nahi bazioten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 240. orr.

Barazkiak garbitu, ebaki edo xehatuta (tipula, baratxuria, azenarioa) edo saltsa bihurtuta (tomatea).  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 63. orr.

Iraulki orgen triki-trakak mailaturiko barazkiak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 291. orr.

Lorez betetako kaxak, barazkiz betetako poltsak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 155. orr.

Eta hor daude berrogeita hamar pote barazkiak ere.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 192. orr.

Behin batean, amak poltsakada bat barazki ipini zidalarik Adelari eramateko, maistraren etxera igo, eta liburu hura jo nuen begiz apal batean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 29. orr.

Ahatekia, arrozarekin eta barazkiekin.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 80. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Barazki onak produzitzen dira Eriberako baratzetan.  Berria - Euskal Herria   2004-03-05

Barazki zurituak ziren ama Chantemesseren espezialitatea. erdipurdiko interesa baizik ez baitzieten pizten hango barraskilo biltegiek, hango barazki egosien saltokiek, hango barruki edo likore denda zuloek. hegaztiak hutsik zeukan jatenaren ontzira bota zituen katiluaren hondoko barazki beratuak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 240. orr.

Haiek ordainez baserriko ontasun parrasta baten jabe bidaltzen zuten Baionara, izan xingar ala barazki fresko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 103. orr.

Barazki berriak Ameriketatik sartu ahalean, aza babernak, aza patatak, eta antzekoak ere bai.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 42. orr.

Ez ziren jada goiz argietako barazki apartak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 193. orr.

Haragi, barazki eta arrain ultra-izoztuak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 115. orr.

Fruta eta barazki exotiko batzuek zapore eta usain hobea izango dute berton ekoiztuta.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 33. orr.

Ederregiak ziren deabruzko barazki, fruitu, arrain eta okela horiek!  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 45. orr.

[Baratzean] lore-sailak eta neguko barazkiak -azaloreak, patatak, erremolatxak, zerbak, tipulak- ikus daitezke.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 82. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Amak orburuak prestatu zituen, ilarrekin, eta barazki-zopa bat, eta zainzuriekin egindako arrautzopila.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 98. orr.

Su gainean berotzen utziak zituen barazki saldari eta haragi saltsari ohore eginez.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 38. orr.

Denak batera eseri ziren eta, euren plateren gain-gainean bermatuta, barazki-lapikoko sendo eta min bat jaten hasi ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 432. orr.

Barazki menestra ekarriz hurbildu zitzaienean, egiaztatu ahal izan zuen ez zela bera.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 269. orr.

Koilara barazki-purez gainezkatua ahoan sartzen dion orotan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 144. orr.

Azkenean barazki-saltzaile bat ikusi zuen gurdi batean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 361. orr.

Gure barazki-saltzaileak Wehrmacht-i erosten dizkio patatak, eta zakutan ekartzen ditu aitaren behinolako bulegora.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 96. orr.

Arreta biziz begiratzen nien barazki-denda bateko ateaz bestaldean atzematen ziren zurezko kutxa iltzez, mahaspasaz, sufrez eta xaboiz beteei.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 165. orr.

Barazki postuen luzera guztian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 50. orr.

Ondo ezagutzen naute denda batzuetan eta barazki jatetxeetan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 66. orr.

Amaginarreba izatekoa zuenari bere barazki kontserbentzako apalak jartzen.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 32. orr.

Lorez, barazki-landarez eta abarrekikoz osatutako hartatik eskukadatxo bat apartatzera.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 468. orr.

Ez barazki eskutada bat, ez lore bat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 363. orr.

Bezpera arratsaldean bildutako barazki sortak eta fruituak erakusten zituzten saskietan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 43. orr.

Barazki meta ilunak luzatzen ziren espaloi zabal hartan aldez alde, guzti-guztia estaliz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 33. orr.

Lurrean paratu zituen metodikoki, merkantzia apainduz, hostoak kanpoaldean ipini eta barazki pilak ertz berdez inguratzen zituela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 24. orr.

Goian, barazki zamaren gainean, ahuspez etzanda [...] gurdizainak logaleturik zihoazen, zaldien bridak eskumuturretan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 17. orr.

Fruitu azalak edo barazki zurikinak jango nituen, fruitu paseak, ezkurrak, zizareak.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 42. orr.

Barazki usaina zerion, hantxe gorde baitzituen andre zaharrak luzaro bere arbiak, azenarioak, porruak eta beste, oihal busti batzuen azpian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 237. orr.

4 barazki denda (orobat barazkidenda) eskuarki barazkiak saltzen diren denda.

Hirian barneratu zen eta azkenik, barazki denda baten aurrean eseria, agure bat ikusi zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 80. orr.

Arreta biziz begiratzen nien barazki-denda bateko ateaz bestaldean atzematen ziren zurezko kutxa iltzez, mahaspasaz, sufrez eta xaboiz beteei eta Moskuko gozoki lehorrez beteriko potoei.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 165. orr.

Budek denda eta saltoki askotako erakusleihoetan pausatu zuen begirada: janaridendak, ikuztegi txinatarrak, jatetxeak, loradendak, barazkidendak, jostundegiak, gozotegiak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 47. orr.

5 barazki jale ik barazkijale.
6 barazki zopa (orobat barazkizopa)

Ama konturatzen zen horretaz, batzuetan barazki zopa eramatera joan eta lotsarik gabe jardunean, txoria eskuan zuela, harrapatzen zuelako, eta bestetan sarrailaren zulotik ikusten zuelako.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 18. orr.

Amak orburuak prestatu zituen, ilarrekin, eta barazki-zopa bat, eta zainzuriekin egindako arrautzopila.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 98. orr.

Orain gehienak frontetik oliotan ekartzen zituzten soldaduak ziren, anfibioak ziren kasik eta nire izeba Beatricek barazkizopa prestatzen zien.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 86. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

barazki asko (3); barazki batzuk (4); barazki eta (17); barazki gehiago (3); barazki guztiak (4); barazki pilak (3); barazki pilen (3); barazki saltzaile (6); barazki saltzaileak (3); bat barazki (4); beste barazki (6); fruta eta barazki (7)

barazkiak eta (15); barazkiak eta fruituak (4); barazkiak saltzen (3); fruituak eta barazkiak (3); fruta eta barazkiak (4); frutak eta barazkiak (3)

barazkiekin batera (3)


barazkidenda ik barazki 4.

barazkidun izlag barazkia edo barazkiak dituena.

Esaterako, oraindik ez du ukitu ere egin ekarri dioten barazkidun sandwicha.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 73. orr.


barazkigile iz baratzezaina.

ZAC tresna administratibo horri esker botere publikoek eremu baten destinoa kanbiatzen dute osoki; Arruzetz auzoan bizi diren barazkigileek epe motzean eremuak galduko dituzte hor altxatuko den bizigune berriaren fagoretan.  Herria   2005-03-03


barazkijale (orobat barazki jale g.er.) iz barazkiak jaten dituena.

Afari hartan, bestalde, Adelak ezusteko bat eman zigun: barazkijalea omen zela; garai hartan, ez zen halakorik entzuten gure bailaran.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 27. orr.

Ez zen ohitzen, sudurra ez zen sekula egiten hartara, barazkijalea haragitara sekula egiten ez den bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 199. orr.

Indian ehun mila rosbif-jale eta brandy-sodazale britainiarrek arraza ario bereko berrehun eta berrogeita hamar milioi barazkijale urzale mendean eduki zituzten.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 279. orr.

San Petersburgen barazkijaleentzako jatetxea bilatuko omen du.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 232. orr.

Asko barazki jaleak dira; okelarik erosi ezin dutelako.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 13. orr.

2 (hitz elkertuetan)

Gizon arraro eta ezatsegin bat zen; barazkijale-dieta zorrotz-zorrotza egiten zuen eta kaleargi itzali baten amultsutasun eta nortasun berberak zeuzkan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 289. orr.

3 (izenondo gisa) barazkijaleei dagokiena.

Sagardotegi barazkijalea.  Berria - Harian   2006-05-07


barazkilari iz baratzezaina.

Funtsean barazkilari batek gogor atxikitzen du hiriarekin soka tira, onez onean hortik joaiterik ez du onartzen, ordainez eskura lezakeen diruari baino garrantzia gehiago ekartzen baitio bere bizibidea hor segitzeari.  Herria   2005-03-03


barazkizopa ik barazki 6.

barazlari iz baratzezaina.

Elkartzen ditu Euskal Herriko eta Seignanx Herriko barazlari eta sukaldari zonbaitzu.  Herria   2002-12-26

Lehendakaria: Etchamendy Eric, barazlari Mithiriñan  Herria   2002-12-26


barazti iz baratze multzoa.

1879an, berriro Murtziako barazti zabal haietan "San Kalixtoren" uholde makurrenetarikoa: 179 pertsona hildako, eta aziendetan 13.769 buru galduak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 405. orr.


barazuza ik babazuza.

barbakoa (orobat barbekua g.er.) iz aire zabalean haragia edo arraina erretzeko arranparrila; horrelako arranparrilan erretako jakiak.

Eta hurrena barbakoaren gainera erori eta pixka bat erre zen plastikozko ahate baten txanda izan zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 11. orr.

Terraza horretan bihar-etzi haurrak ibiliko dira agian triziklo batean, edo barbakoak antolatuko dituzte udaberriko larunbat arratsetan adiskideekin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 141. orr.

Berari ere gustatuko litzaioke noizbait barbakoa garbia dagoen edo zakurrarentzako xanpua erosi ote duten kezka bakarra izatea.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 50. orr.

Jerryren etxera joaten ziren beti, Jerryk barbekua eta diskoak zituelako.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 71. orr.

Han jaia, eta barbakoa modukoa egingo da.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 184. orr.


barbana 1 izond ileaz mintzatuz, bakana, argala.

Zuzendariaren melokotoi-aurpegiko ile barbanak.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 161. orr.

Mutur batean, ibaiko lohiaz zikinduriko adats barbana begiztatu nuen, eta bertzean galtza urdin argietan estalitako bi zango.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 40. orr.

Hainbat egunetako bizar barbanak.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 50. orr.

2 (izen gisa)

Errekako harrien azpiko bizarrek egin ohi duten modura egin zuen ipurmatelen erretenera gerrialdean sortzen zitzaion barbanak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 184. orr.


barbaridade ik barbaritate.

barbarie iz basakeria, gizalegerik eza.

Demokraziak kultura bakarra behar omen du -Espainiak, kasu, espainiarra-, eta hura onartu beste erremediorik ez du barbarietik ihesi demokraziara datorrenak, berea utzita.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 107. orr.


barbarin 1 iz kolore gorriko arraina, itsas hondo lohitsuetan bizi dena, sukaldaritzan oso aintzat hartua (Mullus barbatus).

Lengoradu pare bat, barbarinak, lupinak, denak fresko-freskoak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 173. orr.

Kolore distirant haiek guztiak nahasten ziren batzuk besteekin, maskorren haragi tonuak legatzen opaloekin, berdelen nakarrak barbarinen urreekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 148. orr.

-Barbarinak labean erreta, eta aurretik entsalada edo zopa.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 21. orr.

2 (izenondo eta izenagunekin)

Ondoren bi barbarin lodi gurinetan, gero indioilar zuri bat ardotan gozatutako gaztainaz betea.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 139. orr.

Mendi bakarti haren inguruan arrantzatzen diren barbarin aho-gozagarri haietako batzuk besterik ez zizkion eskatu, tratuaren gehigarri.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 137. orr.

3 arroketako/haitzetako barbarin (Mullus surmuletus)

Baziren haitzetako barbarinak ere, haragi samur-samurrekoak, akuarioko arrainen kolore gorri bizikoak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 147. orr.

Arroketako barbarinak, papillote eran prestatuak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 275. orr.


barbarismo iz hizkuntz arrotz bateki harturiko hitz edo esaldia. ik erderakada.

My Bonnie-ren edertasuna, nire iritzirako, bere sinpletasunetik dator; Nous irons à Valparaiso-rena -izenburu hori baitu Bordeleko kantak- bere hots, barbarismo eta oihuetatik.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 118. orr.

Frantziatik behin betiko desagerrarazi behar ditiagu eskualde hizkuntzak, barbarismoak, analfabetismoa.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 158. orr.

Haren hitzak zehazki, haren barbarismoak, ia ahazturik dauzkat.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 27. orr.

Hizkuntzaren maratila guztiak menderatzen dituen aldetik paradoxak, barbarismoak edo iniziatuentzako keinuak tartekatzen ditu han-hemen; hitz ponpoxorik gabeko zinezko poesia.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 10. orr.

-Barbarismoen hiztegia.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 79. orr.


barbaritate (orobat barbaridade) iz basakeria, izugarrikeria.

Hauxe barbaritatea!  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 50. orr.

2 kopuru ikaragarria.

Kontua da 17 urte edo 22 urte falta zitzaizkiola preso horri etxera joateko edo, beste era batera esanda, barbaridade bat falta zitzaiola preso horri etxera joateko.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 98. orr.


barbarizatu, barbariza, barbarizatzen da/du ad barbaro bihurtu.

Baina gutxiengo menderatzailea, mugan kanpo-proletalgoarekiko harremanengatik barbarizatua izan baino askoz lehenago, bulgarizatua izango da barne-proletalgoarekin senidetzeagatik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 43. orr.


barbarka adlag

Berandu gabe ingelesez bikain mintzo dira, gurasoak barbarka ari diren bitartean.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 99. orr.


barbaro 1 izond grekoentzat eta erromatarrentzat, eta gero kristau herriarentzat, arrotza.

Klovis Frankoak, adibidez, Erromatar Inperioaren ondorengo estatu barbaroen sortzaile guztien arteko arrakastatsuenak [...] Anastasio enperadoreagandik prokontsul-titulua eta kontsul-intsigniak eskuratu zituen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 16. orr.

Zintzo izan behar, beren onbidea ekarriko zieten nazio barbaroen artean bizi izateko.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 13. orr.

Adrianen Harresiak, Caledonia barbaroa erromatarrek menperaturik zeukaten Britaniarren eremutik bereizten zuenak, [...].  Berria - Kultura   2004-11-28

Kolonia horiek herri barbaroekin salerosketan aritu ziren, metropoliarekin harremanak izan zituzten.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 36. orr.

Buruzagi barbaro zuhurrenak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 15. orr.

Sarkin barbaroak kasu batzuetan lotura izan ziren zibilizazio zenduaren eta ondorengo jaio berriaren artean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 164. orr.

Ipar Europako Rhinez bestaldeko oihanetako biztanle barbaroak gai egin zituen artean basoz estalitako Germania erromatar konkistatik [...] salbatzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 148. orr.

Zeltek kristautasuna moldeatu zuten beren gizarte-ondare barbarora egokitzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 413. orr.

Gerra-talde barbaro batzuk kultura atzerritarraren tinduaz blai eginda zeuden.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 12. orr.

Limes-aren alde barbaroan metatzen den energia psikikoa oso neurri txikian bakarrik dator mugaz bestaldeko barbaroen gizarte-ondare kaskarretik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 144. orr.

Hurrena latina ez beste guzia izanen zen hizkera "barbaro".  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 325. orr.

Greziarrentzat latindarrak barbaroak ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 224. orr.

San Juanak izan baitira, nolabait esan, mundu barbaroa judukristautu dutenak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 69. orr.

Herri basati eta barbaroen feudalismotik urrutiratu eta erromatar errepublikazaleen arimaz jantzia zena.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 63. orr.

Afrikako kostetako herri gehienak basatiak edo barbaroak dira.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 28. orr.

Atenarra da, ala barbaroa?  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 115. orr.

Erromatarra barbaroa da, "arimagabeko, ezfilosofiko, arterik gabeko, arrazatsu brutalitateraino, kupidagabeki arrakastari begiratua, kultura heleniarraren eta ezerezaren artean kokatzen da".  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 231. orr.

2 (izen gisa)

Hauek harri benetan biziak dira, duela bederatzi edo hamar mende daude hemen, gehiago ez bada, barbaroen garaietatik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 95. orr.

Erromatar Inperioaren eta Ipar Europako barbaroen arteko muga militarra.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 148. orr.

Barbaroen inbasioen eraginpeko izan arren, Mendebaldean ondoren sortutako erresumek jaso ahal izan zituzten kultura erromatarraren hondarrak, hizkuntza latindarretik hasita.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 60. orr.

Nola galdu ziren barbaroen legeen kodeak eta kapitularrak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 200. orr.

In partibus civilium sartzen diren barbaroek, izan ere, beren burua kolapso morala pairatzera kondenatu dute, beren sartze horren ezinbesteko ondorio gisa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 155. orr.

Barbaroen bihotz basatiak zibilizazioaren gozotasunarekin bigundu zituelako.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1230. orr.

Barbaro mantxuek ere [...] herri-aurkakotasuna sortu zuten, Hegoaldeko Txinan, behintzat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 20. orr.

Pertsiar barbaroen sorterria [...] menditsua eta idorra zen, eta giza harremanetako bideetatik urruti zegoen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 54. orr.

Marka-gizonak dira, kanpoko barbaroen aurka mugak babestuz zibilizazio bateko kide izateko eskubidea errebindikatu dutenak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 51. orr.

Mundu-mailako gure sistemak ez die zertan beldur izan mugaz harantzagoko barbaro benetakoen gerakin errukarriei.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 37. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Bitartean, gizagaixoak zutik egon behar, inguruan zuen barbaro-saldoaren hizkuntz nahaspila harekin moldatzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 229. orr.

Desintegratzen ari den zibilizazio baten eta bere mugaz harantzagoko barbaro-multzo setatien arteko gatazka.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 319. orr.

4 irud/hed

Niri, ingeles barbaro honi, eman zait misterio garden hori agerian jartzea.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 78. orr.

Hauek bizkaitarrak dituk, astoen lengoaian mintzo diren barbaroak, alegia.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 548. orr.

Ikasle-garaian hainbeste gogaitu zuten formulen mota berekoa zen hura; Grosrouvre hizkuntza basa eta zakar batean mintzo zen barbarotzat agerrarazten zioten horietakoa, alegia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 306. orr.

"Razionala" ez da izaten zer garen, nola garen baizik: eta guk ohil eta barbarotzat jotzen dugun askok, "guk adina edo gehiago darabil arrazoimena".  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 113. orr.

Lukrezio itzuli zenean, berekin zekarren etxe goitsu hutsera, atari larderiatsurantz eta esklabo mutuen artera, afrikar emakume eder, barbaro eta gaizto bat.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 52. orr.

Donostiarrek, nola pixka bat zibilizatu egin diren -desnaturaldu alegia-, basatitzat daukate Pasaia; haren naturaltasun eta jatortasuna, barbaroa iruditzen zaie: hau da, Pasaia natural paregabe hori beraiei barbaroa iruditzeraino barbaroak bihurtu ditu beren zibilizazio apurrak donostiarrak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 21. orr.

Egoista hutsa omen bainintzen, zakarra, gustu-kontuan barbaroa, eta emakumeekin gizabiderik gabea.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 43. orr.

Durán-ek erromantze primitiboak, barbaroegiak oraindik bere gustuarentzat, ez zituen arima espainolaren guztiz duinak ebazten.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 33. orr.

4 irud/hed ik basati.

Israelgo Armada Gazan egiten ari dena sarraskia da eta, oro har, ekintza barbaro, basati eta ankerra.  Berria - Mundua   2004-05-21

Terroristak barbaroak dira eta ezerk ez nau geldiaraziko haiek harrapatu eta hil arte, edonon daudela ere», esan zuen.  Berria - Mundua   2004-10-31

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 0 aldiz agertzen direnak)

gerra talde barbaroak (4); herri barbaro (4); herri barbaroek (5)

barbaroen alde (3); barbaroen artean (5); barbaroen arteko (3); barbaroen aurka (5); barbaroen aurkako (3); barbaroen lege (4); barbaroen legeak (5); barbaroen legeen (18); barbaroen legeen kodeetan (4); eta barbaroen (5); herri barbaroen (15); herri barbaroen legeak (3); herri barbaroen legeen (3); lege barbaroen (4); mendebaldeko barbaroen (3); mugaz bestaldeko barbaroen (4); nazio barbaroen (3)


barbarokeria iz barbaroari dagokion jokaera gaitzesgarria.

Urte luzetan, konturatzeke eta halakorik susmatzeke, azkenerako gauchoaren mistika, Artigas eta Rosas, aldareetara jasoko zituen barbarokeriaren gorespenean lagundu zuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 247. orr.


barbaroki aldag barbaroen eran.

Barruti batzuetan, sinetsidazue, bada gazterik liburuen aurrean ahuspeztu eta orriei barbaroki muinka ekiten dienik; ez baitira gai, ordea, letra bakar bati ere tankerarik emateko.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 67. orr.


barbarotasun iz barbaroa denaren nolakotasuna.

Barbarotasunaren eta erlijioaren garaipena deskribatu dut.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 94. orr.

Denboraren igarotzeak normalean limes-aren babesleen aurka eta barbaro erasotzaileen alde jokatu duela, azkenean eustorma lehertu eta barbarotasunaren uholdeak aurrez zegoen gizarte-egitura mapatik garbitu arte.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 319. orr.

Estatuaren eta familiaren lokarriak laxatu egin ziren: gizartearen egitura bere osagai indibidualetan deseginez joan zen eta, beraz, barbarotasunean eroriz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 96. orr.

Hazkundealdian, zibilizazioa pixkanaka inguruko barbarotasunera degradatu zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 142. orr.

Arruntasuna eta barbarotasuna maneretan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 440. orr.

Barbarotasun berri eta beldurgarriagoa nagusitu da Mendebaldeko Kristandadearen beraren antzinako guneetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 438. orr.

Barbarotasun anarkikoaren hasierako erronkak erantzun eraginkorra sortarazi zuela erakunde politiko berri baten, hiri-estatuaren, forman.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 316. orr.

Eskandinaviatik etorritako barbarotasun-bolada batek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 290. orr.


barbekua ik barbakoa.

barber iz barberoa.

Holaz emazteak izan zire Donibane Lohizuneko auzapez, abokatü, barber eta beste (XIX. mentean!), eta gaineala "türk" andere saldo bat antolatü züen, arrakasta handia üken züana.  Herria   2005-08-11

Gizon hau ene mediku eta barbera duzu, eta berak sendatuko zaitu.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 396. orr.

Eta medikuak bere enplastoak eta bere erremedioak eskaintzen zizkion, eta barberak burua ebaki zion -zeren eta Mattinek buruan izan baitzuen kolpea-, harik eta buruko hezurra agerian jarri eta inguru hura garbitu zion arte, odol ustelik gera ez zekion.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 364. orr.


barberia iz bizartegia.

Joan omen da goiz batez Istillagatarren barberiara bizarra kentzera, eta, eserita, besteak aparra egin zain dagoela, ikusten omen du ontzitxora listua bota eta bota, aparra loditzeko.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 36. orr.

Hem, lepoko giharrak askatzeko ahalegina egin eta mandiora sartu da, bere azalari darion barberiako lurrin eta kloroformo usain loarazlea behi eta oiloen konpainia noblean uxatuko duelakoan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 110. orr.

barberiako tertuliak ihes egiten zuen teorietatik eta gure mendietan ohikoak diren animalien ezaugarri, azterketa eta ehiza gertakizunetara mugatzen ziren.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 37. orr.

Barberia, makina bat urtetako egutegiaren orritxoak betetzeko adina kontu, pasadizo eta ateraldi bizkorren gordelekua, iazko udazken horretan bertan itxi zuten.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 36. orr.


barbero ik barberu.

barberu (orobat barbero) 1 iz odol ateratzeak, ebakuntzak eta kidekoak egiten zituen osagilea.

Saltzaile itxura zuen, nahiz izan zitekeen berdin barberu, matematika irakasle edo etxalde kudeatzaile.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 156. orr.

Orain dela gutxi arte ikusten ziren Napolin, barbero zenbaiten ateburuetan, zera zioten iragarkiak: Qui si castrano maravigliosamente i putti.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Astronomo, azti eta maisu barberu, denetarik pasatu zen gaztelutik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 77. orr.

Hogeita hamar urtetik gora ziren Don Juan Sanchez Alcoleara iritsi zenetik, barberu-zirujau gisa; gero, azterketa batzuk eginez, lizentzia lortu zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 206. orr.

2 bizargilea.

Hemingwayk, barberoaren ahulkian esertzen delarik, ez daki oraindik John Cheeverrek urte gutxiren buruan ipuinari buruz zer esango duen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 107. orr.

Albiste bakoitza, munduaren ongizate eta bake nahiaren aurpegi aratzean barbero labanaz irekitako ebakia iruditzen zaio.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 280. orr.

Kanpamentuetan ere denetik zegoen, gutunak idazten zituztenak papera izter gainean ipinita, barberu berritsuak, jostunak adabakietan espezializatuak, tertuliazale lizunak.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 60. orr.


barbituriko iz hipnotikoen saileko gai sintetikoen genero izena.

Barbiturikoak toxikotasun gutxiagoko substantzia bihurtzen dira, baina berun tetraetiloa (gasolinak eduki ohi duena) eta paration intsektizida, berez toxikoak ez izanagatik, oso konposatu pozoitsu bihurtzen dira gibeleko entzimen eraginez.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 212. orr.

Barbituriko dontsu horrek lasai eta seko lo eginarazten dit.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 171. orr.

Hautsak eta eskuilak, hain zuzen ere, plantak egiteko baino ez ziren, barbituriko lo-eragileak ere premiazko gaiak zituela pentsarazteko.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 172. orr.

Lupe Velez, suizidatzeko asmoz barbiturikoak hartu ondoren goragaleak jo eta bere burua komuneko zuloan sartuta hilik aurkitu zuten bigarren mailako aktore txikanoa izan zen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 25. orr.

Baietz erantzuten badu, erakundeko sendagile batek barbituriko dosi hilgarria preskribitzen dio.  Berria - Gaiak   2004-12-05

Judy Garland Londresen hil zen barbituriko gaindosiagatik.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 174. orr.


barbo iz ibai arraina, gorputza arrea bizkarraldean eta argia azpialdean duena eta aho aldean lau bizar-moduko dituena (Barbus sp).

Garai hartan Deban barboak, loinak, ezkailuak eta aingirak ugari izaten ziren.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 167. orr.

Hari begira, barbo gazte bat zetorren gogora, ur zabalean aske utzitako barbo zuri-arrosa bat, isatsari eragin eta aise ihes egiten duena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 183. orr.

Barbo txiki gizenak, elurra bezain zuriak, argi ukitu minak ziren egundoko natura hil hartan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 149. orr.


barbuila iz hots nahasia.

Norak ozenago entzuten zuen aitaren hots zakar hura, gau-hots harrigarri haien barbuila baino.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 60. orr.

Barbuilaz barbuila ibili zale, unibertsitateko klaustroan gutxitan entzuten zen Garibairen hanka-hotsik; ikasle gutxik ezagutzen zuen arrasatearra, irakasle bakar batek ere ez.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 38. orr.


barbuileria iz hots nahasien multzoa.

Herr Öchlerren eskolan aztertu genituen goliardoen garaiko barbuileria haietako batean geundela ematen zuen, erdi aroko fraide gizen hordituenak bezalako gordinkeriak esan eta keinu lizunak eginez.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 83. orr.

Aparte zegoen gure barbuileriatik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 83. orr.


barda1 adlag ipar bart.

Barda, gau guzian ez dut lo xortik egin.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 122. orr.

-Osagarriz ahula zuan eta barda hil zaiguk.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 173. orr.

-Jendarme buruzagiak, barda, aipatu digu... autopsia... eta beraz...  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 40. orr.

Barda, oheratekoan, berriz gogoan erabiliak ditut gure atzoko solasak.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 17. orr.

Hantxe, ezker, ikusten dut, Arga ibaia segitzen duela, barda ikusi dudan ingeles gizon ixil eta iduriz adin onekoa.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 34. orr.

Barda ohearen ondoko murruan armiarma beltz bat ikusi dut sabiari buruz joaki.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 142. orr.

Barda ostatuan luzaz mintzatu zitzaidan frantsesez, Australian berriketari dabilen Madrilgo gizon bat.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 106. orr.

Barda afal ondoan txaleku bat galdu dut eta gaur berantegi iratzartu naiz bainan hemengo zeru urdin ederraren azpian denak ahanzten dira.  Herria   2005-08-04

-Pixka bat harritu nauzu, barda.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 117. orr.

Barda arratsean, zohardi zela, herrialde mutuan barna ibiltzean, ez nuen beste pentsurik: [...].  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 177. orr.

Barda gauean etorri zitzaidan ikustera, ezkontza proposatu zidan eta nik onartu nuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 174. orr.

Ezagutzak egin ditugu segidan: bardako hiru gipuzkoarrak, lau holandes, ingeles bat, eta -ni.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 33. orr.

Bardakoa kolpe latza izan zait azken funtsean.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 55. orr.


barda2 iz abarra.

Lizar-bardak kimatu gabe gordetzen zituzten, gero neguan ahuntz eta ardiei emateko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 76. orr.

Lizarrari bere beteenean zarba-barda eta adar-makilak moztu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 76. orr.


bardin ik berdin.

bardintsu ik berdintsu.

bardo iz antzinako zelta koblaria; antzinako koblaria.

Festa herritar edo eliztar ofizialetan heroi edo jainkoei kantatzen zien koblaria zen bardoa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 210. orr.

Gerra-jaunen oroimena betikotzeko eginkizuna duten bardoek ez baitute zalantzarik izaten beren heroiak agian egin ere ez zituzten bekatuekin zamatzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 159. orr.

Zuhur Samuel Johnsonek (1709-84) barre egin zien James Macphersonek bere poemak Ossian antzinako bardo gaelikoaren lan gisa pasatzeko egin zituen ahaleginei.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 304. orr.

Galesko bardo zaharren doinua baliatzen du sarritan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 7. orr.

-Hauxe duzue Os Pinos [...] Eduardo Pondal gure poeta eta bardoak idatzitako galego xumeen himnoa.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 89. orr.

Zinetan baitziren itsu aintzinako rapsoda, bardo, juglare, trobadore eta beste.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 238. orr.

Nafarroan igoaltsu: beren ariman erroturiko ohiturak eta sineskerak koplatuz herria bozkariotan ipinten zuen trobadorea zen bardoa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 210. orr.


bardolaritza iz bardoaren lanbidea.

Horra, bardolaritza marjinala izan delako beste aztarrena.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 210. orr.


bardoztar izlag/iz Bardozekoa, Bardozi dagakiona; Bardozeko biztanlea.

Philippe Guichanducq gidari, bardoztar eta bittirindar 12 kantari dira talde hortan.  Herria   2001-11-08

Nor da LUR BERRI-ko president berria? Bardoztarra da [...] 48 urte ditu, duela 14 urte hartua du eskutan laborantza etxea haragiko behiak haziz.  Herria   2001-05-10

Sortzez bardoztarra zen eta Beskoitzen bizi zen bere bi semeekin.  Herria   2004-09-30


barduliar (orobat bardulo g.er.) izlag/iz antzinatean, gutxi gorabehera egungo Gipuzkoan, bizi ziren leinua.

Pirinioen hegoaldean, oraingo Nafarroan, baskoiak aipatzen dituzte, baita barduliarrak (Gipuzkoan) eta karistiarrak (Bizkaian).  Herria   2001-11-01

Badutela donostiarrek barduliar izatetik, hots, gipuzkoar izatetik, zerbait, eta baita gaskoi izatetik ere.  Askoren artean   «Rataplan» - 10. orr.

-Guk, barduliarrok adibidez.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 136. orr.


bardulo ik barduliar.

bare1 1 iz maskorrik gabeko molusku gasteropodo lurtarren mota guztiei ematen zaien izena (Limax). ik barakuilu.

Bare eta barraskiloak goizean goiz zainduko zituen, ea ur-erretenetik asko aldendu ziren.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 39. orr.

Harrak eta bareak mordoka ziren lorategian.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 72. orr.

Bitxikeriaren ondoan, bareak, nahiz kolore urdineko lerde bat ateratzen zaien sabeletik, izaki arrunt iruditzen zaizkio ibiltariari.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 52. orr.

Bareak, geldituta, burua batera eta bestera jiratu zuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 46. orr.

-Batzuetan, bareak harrapatzen nabilenean, zuen aldera begiratzen dut -esan zuen Samek-.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 46. orr.

Metak egiten dihardute leku malkartsuan, eta lau mika zuri-beltz inguratzen zaizkie eskuarea erabiltzen duten bakoitzean, ea zizare edo bareren bat harrotzen duten ikustera.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 47. orr.

Bareak eskabetxean jartzen ari naiz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 34. orr.

Letxuga-hostoak momorroz josita daude, bare txiki-txikiz beterik.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 61. orr.

Barea bezain lirdingatsua zen ahots hura.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 83. orr.

Sartu ziren berriz bidean, bareak bezain motel jarraitu zuten ibiltzen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 163. orr.

Jakina da, ordea, administrazioa barearen urratsean dabilela.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 12. orr.

Hasierako beldur haiek hitzok idatzi ahala joan dira ezkutatzen, barea harri azpian bezala.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 193. orr.

Orduak behar izan ditut bareen lirdinga kentzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 105. orr.

Herrestan, barea bezala herrestan.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 202. orr.

Bareak bezala, lorratz limur bat uzten dute iragaiten diren lekuan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 53. orr.

Bare beltz bat bezalaxe irristatu zen denbora.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 84. orr.

Lizarriturri kanporantza doa, bare zaharra baino makalago.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 60. orr.

-Bare haragijaleak uxatzekoa erosten ari zen -erantzun zion Harryk bizkor.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 211. orr.

Sarasak orpoz orpo segitzen baitio gibelera uzten duzun bare-arrastoari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 337. orr.

A zer parea, karakola eta barea: Sirius Black eta James Potter!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 167. orr.

2 irud/hed

Deabruak hartuko ahal hau, bare nazkagarria!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 134. orr.

Salatariak dira tituluak, benetako bare beltzak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 36. orr.

3 bare korkoil ik barekurkuilu.
4 bare kurkuilu ik barekurkuilu.

bare2 iz urdailaren ondoan eta gibelaz beste aldean dagoen erraia, odolari eragiten dioten zenbait betekizun dituena.

Barrunbeak gustatu zaizkit gehien: giltzurrunak, barea, hesteak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 119. orr.

Urte asko eman zituen larriki gaixo urdail, bare eta gibeletik, baita begietatik ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 633. orr.

Bareak ere sortzen ditu halako zelulak, eta zuzenean igarotzen dira handik odolera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 162. orr.

Utz ziezaiola tunikaren azpitik larrua josten barearen eta urdailaren parean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 589. orr.

Denbora luzez, hil zen eguna arte, urdaileko, gibeleko eta bareko gaitzak jasan zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 701. orr.

Belar hori jasoz sendatzen dituzte, beraz, bareko gaixoak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 670. orr.

Begietatik, urdailetik, baretik eta gibeletik gaixo egon arren, [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 340. orr.

Snaperen mahaitik hurbil geratu zen, bareak heldu ziolako esku bat saihetsean zuela eta hitz egiten saiatuz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 235. orr.

Barea ere lehertua zeukan, beste guztiaz gainera.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 157. orr.

Marco Beltrameri barea kendu behar izan zioten.  Berria - Kirola   2006-02-08

Zortzi organo gibela, urdaila, pankrea, heste meharra eta lodia, bi giltzurrun, barea transplantatu dizkiote Miamin.  Berria - Gaiak   2004-03-20


bare3 1 izond geldia; nekez asaldatzen dena, lasaia. ik nare.

Naufragoak aintzira barea igerian zeharkatu eta palmondoz hornituriko uharte haietako batera iritsi ahal izango ziren bizirik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 376. orr.

Ozeano Barearen mendebaldeko itsasertzetik Baltikoaren ekialdeko itsasertzeraino.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 28. orr.

Ozeano Bareko uharte batetik bestera abiatu ziren eta hala iritsi ziren Amerikara.  Berria - Gaiak   2004-09-15

Irratitelegrafoen ganbaran eman nituen gau eta egun asko hegoaldeko itsasoetan, Hego Barearen itsasbidea egiten zuten ikatzez betetako kargaontzi haietan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 122. orr.

Pay the devil, lehen kantutik azkenera arte country klasikoenaren ur bareetan murgiltzen den lan atsegina.  Berria - Kultura   2006-03-05

Urpean desagertu da orain, eta burbuila batzuk utzi ditu urazal barean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 21. orr.

Uhar nahasiak han ondoko soilune batean egindako putzu barean bere buruari begiratzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 40. orr.

Horrekin batera beste sentsazio bat, guztiz kontrakoa, huts infinituarena, nagitasun barearena.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 353. orr.

Garai bare samarrak bizi ostean, tirabirak berriro haizatu dira.  Berria - Euskal Herria   2004-08-07

Neska gaztearekin mintzatzen ahalegindu zen Lauaxeta, egoera bare hura lagun.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 93. orr.

Iraila zen eta egunak epelak eta bareak ziren.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 12. orr.

Barea zen haren solasa, eta ez zizun pizten ez erantzuteko edo kontra egiteko gogo bizirik, ez onespen suharrik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 366. orr.

Adimenez barea, gogoz gozoa, espirituz neurritsua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 233. orr.

Isiltasun bareak inguratzen zuen dena.  Elizen arteko biblia   Jkd 18,14

Albo ertzak zuritu zitzaizkien hodei molkoei, eta gero ezta hori ere, arretu-histu egin ziren, ortziko itsaso beti bare hartan disolbatzen hasitako pintura arrastoak bailiran.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 188. orr.

Kolore bareko zapiz tapizatuta.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 367. orr.

2 (beste izenondo batekin)

Nola ez ikusi arto-saila astintzen, egun bare oskarbian?  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 51. orr.

Ur bare, beltzez pikortatuaren gainean kortxo bat zebilen igerian. Gau garbi barea. Halcyon hitzak zeru garbi barea adierazten du. Jack azkar ari zen igerian aintzirako ur urdin bareetan zehar.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 138. orr.

Mediterraneoak ez zuen gure aurrean ikara bat bera ere ilargi handi bareak distiraz betetzen zuen zabaltasun guztian.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 111. orr.

Pentsamendu edo sentimendu gaizto guztiak organismoan bizkor eta aztarnarik utzi gabe desagerrarazten dituen bizipoz bare eta argi horretaz hornitua.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 71. orr.

Uda-giro bare eta argitsu hartan, liluragarri zeuden Urumea ibarreko inguru baketsuak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 101. orr.

Aitak eta alabak argi ikusten zuten beren harremana ez zela garai batekoa bezain adeitsua eta barea.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 45. orr.

Haren ahotsa entzun nuen lehenbiziko aldiz, arruntean ez bezalako ahots bare eta neurritsu bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 252. orr.

Gradellerenean, Lisak bizitza bare eta neurrizkoari eutsi zion, bere irribarre politarekin hango giroa alaitzen zuela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 79. orr.

Leku bitxiro aparta zuen indioilarrak familia-mundu sotil, bare eta maratz hartan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 21. orr.

Bizitza bare eta baketsuan bizi gaitezen, jainkozaletasunez eta gizabidez.  Elizen arteko biblia   1 Tm 2,2

Marinelak aurrera egiten du bere itsasaldi luzean, presarik gabe, egun gazi, geza eta gozoekin, noiz itsaso barean noiz ekaitztsuan.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 49. orr.

Doi bat harrituta geratu nintzen haren aurpegian ikusi nuen gogobetetasun bare ia naturaz gaindikoarekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 187. orr.

Minor-en galdera bare eta leunki esan hartan ematen zuen bazela benetako kezka Lucyren ongizateagatik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 298. orr.

3 (izenlagun gisa)

Dena dago lasai orain, dena dago geldi, dena zuri eta bare.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 185. orr.

Haizea bare zebilen eta inguruko zuhaitz puntak kulunkatzen zituen, gozo.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 205. orr.

Itsasoa nahiko bare egongo da, baina hotza egingo du.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 199. orr.

Joanesek ezpain-ukitua egin zion ardoari eta, arnasa bare, burua nare, mahaian zeuden besteak bezala, Aloiz Sarajevoko printzearen ipuina entzuteko moduan jarri zen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 190. orr.

Maitasunean grinarik ez, jeloskor eta lasai, urrikian minik gabe, haserrean bare, lana aldatzen duzu burubiderik aldatu gabe.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 213. orr.

Hark, esnaturik, haserre egin zien haizeari eta olatuei; hauek oneratu eta dena bare gelditu zen.  Elizen arteko biblia   Lk 8,24

Gaztelu inguruak isilik eta bare zeuden.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 246. orr.

Gauzak bare joanez gero.  Berria - Kirola   2004-09-09

Gorputzak bare, arimak nare.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 128. orr.

Gizon jainkozalea, malko-jario hauen artean halako zerutiar poztasun batez azaltzen zen, gozo eta bare bai barnean eta bai aurpegian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 887. orr.

Haren aurpegi lasaiak bare jarraitzen zuen denbora guztian.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 276. orr.

Pultsua bare eta burua arin esnatu zen hurrengo egunean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 80. orr.

Dena dago lasai orain, dena dago geldi, dena zuri eta bare.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 185. orr.

Eskuak lehortu zituen mantelean, irribarrez beti, odola izotz, bare eta lasai, ibai grina hotz mengelen dardara haren erdian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 177. orr.

Dena hain lasai; dena hain bare.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 185. orr.

Gero, lau-lau dator ibaia, ez, ordea, bare.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 242. orr.

Bare hasitako manifestazioak, asaldatuta, eta haserre bukatu zuen.  Berria - Harian   2006-03-04

3a (-en atzizkiaren ezkerrean, izen gisa)

Erabat desitxuratua nengoen, aurpegia handituta eta odolduta neukan eta uraren mugimenduaren bareak areagotu egiten zuen aurpegiaren makurra.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 22. orr.

4 bare-bare izond

Gero, mugimendu bare-bare batez bere hanka luzeak [...] bata bestearen gainka jarri, eta liburu bat zabaltzen zuen, liburu bera beti.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 157. orr.

-Andereño Granger -esan zion Snapek, ahots bare-bareaz-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 141. orr.

Badira egun bare-bareak, eta badira [...] trumoitsuak direnak egonezina giroan bertan atzematen delako.  Berria - Euskal Herria   2006-01-19

Abanikoa bezala zabalduko da itsasoa, urdin ilun eta ia zimurrik gabe, bare barea eta mantxa berdeak ur azalean noraezean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 158. orr.

5 (adizlagun gisa)

Ez duzu ezer entzun, ezta hots txikiena ere; dena bare-bare dago.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 141. orr.

Ibaiaren ahoa bare-bare zegoen eta belaontziak ez zuen batere nekerik izan ibaiak itsasoarekin bat egiten zuen gune trumiltsua igarotzeko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 151. orr.

Zutiturik, haserre egin zien haizeari eta aintzirari, eta dena bare-bare gelditu zen.  Elizen arteko biblia   Mt 8,26

Itsasoa bare-bare, belak ez dira harrotzen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 81. orr.

-Bai, noski -baieztatu zuen, bare-bare, aurkezleak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 403. orr.

Han, haizea gelditu egin zen, bare-bare.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 84. orr.

Hizketaren tonua gero eta gorago igotzen zen, errieta bizian amaitzeraino, klimax gorenean; azkenik, behera jaisten zen, xuxurlaka amaitu arte, bare-bare.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 119. orr.

Argiontzi erraldoi baten antzera, ilargiak gainetik dirdiratzen zuen, bare-barea zegoen itsasoa argituz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 227. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahots bare (5)

bare bare (37); bare bare dago (3); bare bare zegoen (3); bare barea (3)

; bare dago (12); bare dagoen (3); bare dagoenean (3); bare egon (4); bare gelditu zen (4); bare geratu (3); bare samar (3); bare zegoela (4); bare zegoen (16)

beti bare (4); bezain bare (5); bizitza bare eta (3); dena bare (11); dena bare bare (5); dena bare zegoen (3)

egun bare (3); esan bare (10); giro bare (5); itsaso bare (6); itsasoa bare (23); itsasoa bare bare (6); itsasoa bare zegoen (3); lasai eta bare (3); oso bare (3); ur bare (4); zerua bare (3)

ahots barea (3); aurpegi barea (3); bare barea (3); barea eta (9); barea izan (5); barea izan da (3); barea izango (3); barea zen (4); giro barea (3); itsaso barea (3); ozeano barea (4)

bareak bere (6); bareak bere kabuz (3); bareak eta (6); isiltasun bareak inguratzen (6); itsaso bareak (3)

itsaso barean (9); ozeano barean (20)

itsaso barearen (6); ozeano barearen (12)

ozeano bareko (21)


barealdi iz zerbait edo norbait bare dagoen denbora.

Zain geratzen ginen gero, kontuz eta arretaz, barealdia noiz iritsiko; baina orduko hartan zuzen-zuzen gindoazen zurrunbilora.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 69. orr.

Baina barealdia ekaitzaren ataria izan zen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 85. orr.

Kapitainak esanda bezala gertatu da, barealdia.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 128. orr.

Ez zuen horrek bereziki izutzen, ohituta baitzegoen ekaitz haserrealdietara, barealdietara bainoago noski.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 54. orr.

Jauregian zeraman denboraldian ikasia zuen itsas soinua bereizten, bai barealdian eta bai zakarraldian.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 114. orr.

Ekaitzaren ostean barealdia etorri ohi da. ez baitago barealdirik gabeko beheraldirik, erran nahi baita, ajerik.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 263. orr.

Jainko ahalguztidunak bere Hitza esan dezan, arima bakean egongo da, barealdian.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 44. orr.

Elkarteak barealdia behar du.  Berria - Kultura   2006-04-23

Bagdaden eta Najafen barealdia eten da; Mehdiren Armadak Estatu Batuetako helikoptero bat bota du.  Berria - Mundua   2004-08-06

Sirena hots batek urratu zuen barealdia.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 29. orr.

Tentsio uneak eta barealdiak izan ditugu hemezortzi urteotan.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 95. orr.

Barealdiaren ondoko ekaitza iradokitzen zioten beti hitz haiek.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 170. orr.

Nobleen arteko gerrate luze baten barealdian, bandalismoa eta lapurreta beste ametsik ez duen zalduneria feudala ugaldu da.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 132. orr.

Alabaina, barealdi irrikatu hura lortu beharrean, bizimolde berriak areagotu egin zion familiarekiko eta karrikarekiko sentitzen zuen hastioa.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 102. orr.


barearazi, barearaz, barearazten du ad baretzera behartu.

Ateneak haize guztiak barearazi zituen, Ulises feaziarren lurraldera onik irits zedin.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 25. orr.

Urduritasun eta harridura guztiak barearazi zizkion hark, hara bueltatu aurretik zeozer beroa hartzeak on egingo ziola-eta.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 138. orr.

Baina udalak, agintariek, maisu-maistrek eta nik neuk barearazi genizkien animuak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 17. orr.


baregarri izond/iz baretzen duena.

-Entzun -esan zuen Tomek, ahots leun eta baregarri batekin hitz eginez hari-.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 45. orr.

Imanolek ezin izango zituen ahaztu neskaren kulunkak eta bibrazio eztiak, haren irribarre barea eta baregarria.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 155. orr.

Zauriak auria du mindura, mindurak ura du baregarri, baregarriak egarria du erditsuan.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 151. orr.

Ezagutzen diren baregarri guztiak agindu nizkion, baina inolako emaitza onik ez nuen lortu.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 145. orr.

Musika, arima baregarri.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 285. orr.


baregune iz bare dagoen gunea.

Ontzia haize kontra jarri genuen, baina, bareguneak zirela-eta, ahaleginak eginda ere ezin genuen aurrera egin.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 67. orr.


barekorkoil ik barekurkuilu.

barekurkuilu (orobat barekorkoil, bare kurkuilu eta bare korkoil) barakuilua.

Barekurkuilu handi eta zapal batzuen antzeko irudiak ziren.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 124. orr.

Etxea nonbaiten utzitako barekurkuilu hautsiak, barraskilo puskatuak.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 76. orr.

Horien ondoan izanen dira ere kanpotiar ekoizle batzu, Charente Maritime-tarik jinik: Ré ugarteko gatza, eztia, Charenteko bixkotxa, [...], bare kurkuiluak...  Herria   2005-08-11

Bainan hortako behar dira gauzak egin lehenik sanoki, emeki-emeki, ez lasterka, ez eta ere barekorkoilaren urratsean...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 152. orr.

Emekiño abantzatuz, "bare korkoilaren urratsean" berek erran dutenaz, denen buru zaluxago halere, orenean hogoi bat kilometra segurik egiteko gisan, joan dira Baionatik Biriatuko mugaraino.  Herria   2002-07-18


baremo iz zerbait ebaluatzeko arau konbentzionalen multzoa.

Nire garaian baremoari ekin genion, etxebizitzaren beharrizana nolabait objetibizatzeko asmoz.  Berria - Euskal Herria   2004-05-14

Europan legedi bateraturik ez dagoenez, Ameriketako Estatu Batuetan erabiltzen diren baremoak hartu dituzte kontuan.  Berria - Gaiak   2004-11-23

Etxebizitzako kontseilari Jose Andres Burgueteren arabera, helburua baremo «publiko, garden eta objektiboa» egitea da.  Berria - Euskal Herria   2006-01-11

Zozketak edo baremoak onak diren albo batera utzirik, garbi aitortu behar da gaur egungo eskaintzarekin zereginik ez dagoela, eta, bitartean, zozketak «miseriaren banaketa» baino ez direla.  Berria - Euskal Herria   2004-05-14

Dena da taula, baremo edota arau.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 172. orr.

Banatze baremoan puntu gehien ematen duen neurria.  Berria - Euskal Herria   2006-01-11


baresare (corpusean bare sare soilik) iz peritoneoaren tolesa, hesteak sabel barrunbera lotzen dituena.

Aspaldi jan eskas eta mehatua zen ene bare sarea.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 61. orr.


baretasun 1 iz bare dagoenaren egoera; barea denaren nolakotasuna. ik sosegu.

Aspaldiko partez, guztiz bakean nengoen neure buruarekin, eta baretasun horrek samintasunik gabeko gogoetak eragiten zizkidan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 327. orr.

'Itsasoaren baretasun hau ekaitzaren seinalea dela ematen du.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 199. orr.

Gauden une honetan, Raimundo Silva ez litzateke hitz xume bakar bat gehiago ere idazteko gauza, baretasun guztia galdua baitu.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 301. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Baretasun asebete handia zen harena, lasaitasun aparta, deusek ere, ezta irribarre batek ere, aztoratzen ez zuena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 414. orr.

Akabo, bukatu duk, esaten zidan nire barneko ahotsak baretasun tristez.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 289. orr.

Liburutegiko baretasun isilean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 140. orr.

Gorrotoaren eromenak ematen duen baretasun irmo horrekin.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 226. orr.

Hik behar baituk baretasun neurrizko bat beti ere gorde.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 118. orr.

Burgesen baretasun gozoari begiratzen zion begi uherrez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 165. orr.

Nazioetako batzuk, hotsik gabe doan ura bezala, baretasun atseginean dauden bitartean [...] badira beste nazio batzuk jakin edo gogoratu ere egiten ez dutenak behinola boterearen aulkian eserita egon ziren ala ez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 18. orr.

Kontraesan horiek pentsamendu koherente baten baretasun batuan ebatziz.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 177. orr.

Landa eta herria baretasun oso-osoan zetzaten, izotz gaueko baretasuna.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 199. orr.

Biharamunean, baretasun olinpiarra ageri zuen begitarteaz hartu ninduen Fubukik.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 116. orr.

Ez daude bakean, ordenaren baretasun asaldurarik gabea ez dute gozatzen.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 373. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Gogoko dut baretasun sentsazio hau, gogoko dut egonean egotea, te-kikara eskuan, zeharo arduragabeturik. Diskoak ere baretasun giro hori islatzen du.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 68. orr.

Baretasun-egoera hark berebiziko buruargitasuna eta metodo zorrotza ematen zion bere lanetarako.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 300. orr.

Bere bihotzean pozak sartzen zuen baretasun eza baizik ez baitzen sartzen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 321. orr.

Bizimodu hark [...] baretasun eta bake inpresioa ematen zion.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 300. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baretasuna itzuli (3)


baretostar izlag/iz Pirineoko Baretos ibarrekoa, Baretosi dagokiona, Baterosko biztanlea.

Aspearrak edo baretostarrak ematen dute, menditarrak beti.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 195. orr.


baretsu izond baretasunez betea.

Askozaz onuragarriagoa zaio gizakiari, horrenbestez, pozaren bidea baretsu erakusten saiatzen dena, errieta, iseka, demanda egiten dion molde orotako argiturria baino.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 140. orr.

Zortzikoteak modu orekatsu eta ia biribilean jo zuen atariko Allegro tragikoan, gero Andante baretsuan, Minuetoren contrapuntoan eta azken ustekabean tonu ilunetik distiratsura doan Allegroan.  Berria - Kultura   2004-05-06

Raukina saiatu zen modu baretsuan neskatoari hitz egiten.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 126. orr.


baretu, bare(tu), baretzen 1 da ad ezinegonetik edo higiduratik baretasunera igaro.

-Baretuko ahal da haize alu hau! -esan zuen Samuelek ia beretzat.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 103. orr.

Bota nazazue uretara, eta baretuko da itsasoa.      - 0. orr.

Zakurrari borroka-grina baretzen zaionean, aurkaria hilik edo zauriturik, burua makurtzen du.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 62. orr.

Orduan baretu zen Jaunaren haserrea.  Elizen arteko biblia   Jos 7,26

Otsailaren lehen egunetarako, pixka bat baretzen hasi zitzaion aztoramena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 34. orr.

Baretu zen apur bat aitaren sumina.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 190. orr.

Tristurak, baretu denean ere, lorratz sakon bat uzten du zure baitan.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 111. orr.

Beldurra baretzen denean, berriz, kulpa sortzen da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 77. orr.

Arrebaren izena esan orduko, baretzen hasi zitzaion arnasa.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 68. orr.

Arnasaren estua baretzearekin Mentxuren atorraren besoari oratu zion.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 33. orr.

Negar-zotinak apur bat baretu zirenean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 414. orr.

Kalera begiratu zuen, bere emozioa pixka bat bare zedin.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 321. orr.

-Ez didazu erantzun -baretu zen neskatxa.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 148. orr.

Nire kontra Jaunak bultzatzen bazaitu, opari bat eskainiko diot bare dadin.  Elizen arteko biblia   1 Sm 26,19

Egun batzuk eritegian egin zituen, burua galduta, harik eta morfinaren eraginez baretu eta pixkanaka bere onera etorri zen arte.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 110. orr.

Taberna zertxobait baretua dago.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 65. orr.

2 du ad ezinegonetik edo higiduratik baretasunera igaroarazi.

Jesusek ekaitza baretu.      - 0. orr.

Zaparradak haizea baretua zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 376. orr.

Haiek Egiptoko itsasoa igarotzean, itsas uhinak baretuko ditut.  Elizen arteko biblia   Za 10,11

Ondo sentitzen naiz hemen, ikuskizun honek baretu egiten du nire ezinegona, nire artegatasuna, etxetik hona lagundu didan sentipen ezkorra.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 17. orr.

Iparralderantz atera direnek baretu dute nik iparraldeko lurraldearen aurka dudan haserrea.  Elizen arteko biblia   Za 6,8

Aurkituko zuen haragikeriazko grinak baretzeko modua.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 51. orr.

Bat-bateko jolasak lehengo tentsioak baretu dituela ematen du.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 61. orr.

Estututa zeuzkan kezka hori baretzeko.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 185. orr.

Irudi horren sakontasunak baretzen ditu gaurko zoritxarraren ispiluan ikusitako larritasunak.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 55. orr.

Izua baretu ezinik, hizketan jardun dugu.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 125. orr.

Whisky-kopa jaso, eta sesioa baretu nahi izan zuen, aski diagu!, aski diagu!, espantuzko keinuak eginez eta ingurukoei listua taigabe jaurtiz.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 42. orr.

Aita santuak eztabaida baretu zuen, esanez: [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1140. orr.

Bere ahotsak bazuen musika epel bitxi bat, guztiz baretzen ninduena.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 39. orr.

Zerbait eraginkorragoa behar bainuen nik orduan, ene mendeku gosea ase zezakeena, eta ene barrena bare eta sosega.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 330. orr.

Dutxa hotzez baretu gintuzten.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 109. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Josu Jon Imazek ohi duen hizkera baretua alde batera utzi zuen atzo, eta kritika zorrotza egin zien PPri, PSOEri eta Auzitegi Konstituzionaleko lehendakari Jimenez de Pargari.  Berria - Euskal Herria   2004-03-04

Honelako ariman, arima baretuan, Jainkoak esaten du bere Hitza.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 44. orr.

Geldirik dago dena, eta, horren ostean, are izugarriago eta mortuago bilakatzen da elementu axolagabearen gainalde baretua.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 188. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

amorrua baretu (4); apur bat baretu (10); arnasa baretu (5); asko baretu (5); asko baretu da (3)

baretu ahal (3); baretu arte (20); baretu behar (3); baretu da (11); baretu dira (7); baretu du (3); baretu dute (3); baretu egin (52); baretu nahi (10); baretu nahi izan (8); baretu nahian (13); baretu nahirik (3); baretu zen (36); baretu ziren (6); baretu zituen (4); baretu zuen (15)

berehala baretu (5); doi bat baretu (3); egoera baretu (9); ekaitza baretu (9); erabat baretu (4); ez da baretu (10); ez dira baretu (3); gauzak baretu (5); giroa baretu (15); haizea baretu (5); haserrea baretu (11); itsasoa baretu (8); jesusek ekaitza baretu (3); orduan baretu zen (4); pixka bat baretu (3); sumina baretu (3); zen baretu (3); zertxobait baretu (4)

baretua zegoen (4)

ez da baretuko (4)

baretuz joan (9)

baretze aldera (9)

baretzea lortu (4); baretzea lortzen (3); haserrea baretzea (3)

baretzeko asmoz (10); baretzeko astia (5); egoera baretzeko (9); giroa baretzeko (8); giroa baretzeko asmoz (5); haserrea baretzeko (3); haserreari baretzeko astia (3); mina baretzeko (6); nerbioak baretzeko (3); tentsioak baretzeko (3)

baretzen ahalegindu (3); baretzen ari (6); baretzen denean (6); baretzen hasi (5); baretzen hasi zitzaion (3); baretzen joan (4); baretzen saiatu (9); baretzen saiatu zen (5); baretzen ziren (3); ez zen baretzen (4); gauzak baretzen (3); haserrea baretzen (10); mina baretzen (3); zuk baretzen (3)


baretuezin izond ezin baretuzkoa.

Kaskoak aurpegia estaltzen zion; ahotsa ez zuen mehatxuzkoa, eztia eta ia erreguzkoa baizik, min jasanezin bat edo erresumin baretuezin bat baleuka bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 99. orr.


baretuxe
1 baretuxeago adlag apur bat baretuago.

Neskak hitz egiteari utzi aurretik ere, Abas baretuxeago zegoen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 337. orr.


baretzaile izond baretzen duena.

Erabil al dezake grinak eraginda jokatu ezin duen gorputz politiko batek, bera baita bakoitzaren grinen baretzaile lasaia, erabil al dezake, diot, haserrearen, fanatismoaren eta tirano makalen fruitu den alferriko ankerkeria hau?  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 48. orr.


baretzar iz adkor bare handia.

Aspaldian ez du saiorik egin, ezta bere kasakorik ere, eta horregatik heldu dio baretzar erraldoi horrek, hasi ezker bularretik eta lepondo eta giltzurruneraino.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 152. orr.


baretze iz ezinegonetik edo higiduratik baretasunera igartzea.

Zeren garbi utzi behar da Mistikak harmoniarik eza horren distentsioa eta baretzea esan nahi duela, Suniten gogor egiteei aurre egin beharrean daudelarik okupazio indarrak, xiiten aldetik behintzat gatazka giroaren baretze bat nabarmendu daiteke azken aldiotan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 2. orr.


bareune iz baterasunezko unea.

Tom abaildurik zebilen -horixe zen dena-, eta Harry hari bihotz ematen saiatu zen soilik, haren haize-oihalei haize apur bat ematen ekuatore-bareuneetatik ateraraztearren.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 127. orr.

J eta I-ren esanen ondorengo bareunea Z zaharrari hitza emateko baliatu zitzaidan.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 82. orr.


barexe
1 barexeago adlag apur bat bareago.

-Gizonok zer daukazue ba gauzak beti modu bakar berean ikusi eta erakusteko behar ergela! -Eta gero, barexeago eta ahotsa apalduz, baina bere ohiko seta batere leundu gabe-: [...].  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 52. orr.


barexka izond bare xamarra.

Atzo ordu honetantxe bezala, eguerdia eta uhin barexka haiek, ia nabarmentzen ere ez direnak, aparretan errenditu eta txintxarretan barrena txintxarrika.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 239. orr.


bargasta (orobat bargazta g.er.) izond/iz hazten ari den txerri emea (ik bargo); emakumeez mintzatuz, lotsagaldua, fama txarrekoa.

Auskalo ze txerri bargastarekin ote dagoen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 177. orr.

Argazkiak, neska bargasta bat bere ederrean erakutsi ordez, tuntunpaela ilehori bat ageri zuen, margarita bat eskuan, pentsakor, hostoak kenduz maite nau / ez nau maite ari balitz bezala edo.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 212. orr.

Neska beltz bargasta hura Honoréren bila itzuli zen eta, ez naiz horren tuntuna, goitik behera kontsolatu zuen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 52. orr.

"Puta tzarra, puta bargasta, puta makera!" Berriro sakatu diote ziria, eta nola sakatu gainera.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 154. orr.

Ukatu dio dena, eta azkenik behintzat lasaitu du pertxuna izatez batzuetan bargazta ere bilakatzen den emakumea, egingo duela umearekin txitxipotxoka, eta lapurtzat salatu behar bada ere esango duela pulpitotik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 78. orr.

Gustuko zuen ikasleei iraintzea bere biblioteka zaharkitutik ateratako hitzez, eta biktimak hiztegira jo behar zuen zer esan nahi zuten jakiteko, "bargasta" esaterako, ordura arte ez nion inori entzun, ez nuen inon irakurri, baina ez zait sekula ahaztu.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 40. orr.

Lizunkeria eta libertinajea aldarrikatu; bargasta batek bezala jokatu haien aurrean, erakutsi zure bularrak; eurekin leku ezkutuetara bazoaz, soinekoa jaso lizunki.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 149. orr.


bargastona izond adkor bargasta.

Printze xuri-urdinaren zain luzaz egondako neskatxa nancy baten desengainuarena, edo, bestela, sobera maitatua izanik gutxitxo gozatzeko beldur zen emakume fairy handizale bargastona batek hartzen duen lasaituarena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 233. orr.


bargazta ik bargasta.

bargo 1 iz hazten ari den txerri arra. ik bargasta.

Gazura, berriz irakinarazten zen, gatzagiz hornitzen, bigarren gasnaren moldatzeko, edo sinpleki [...] beti gose eta kurrinka zeuden bargo eta ahardi zaharrei eskaintzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 39. orr.

Behin baino gehiagotan bargoak hiltzeko labana eskuratu zuen gerlan zendu aitaren omena histen zuen bikotearen kalitzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 175. orr.

Ahalik ohore handienean errezibituko dinagu, apailatuko diogun bainura gonbidatu eta, bargo gurintsuaren pare, trebeki eta halabiz batean sangreatuko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 177. orr.

2 irud/hed

Bakea emadazu, Elpides; bargo horrek hil nau.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 149. orr.


bariabilitate iz aldakortasuna.

Baina, latitudez 45 gradu igotzen bagara, bariabilitatea asko igotzen da, % 61 bai.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 365. orr.

Ekuatore gerritik aldendu ahala, angelu-bariabilitatea aldatzen doa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 365. orr.


bariaketa iz aldaera.

Kontu beraren bariaketak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 500. orr.

Herri bakoitzean hartzen zituzten joko hauek bariaketa eta aldaketatxoak, bertako esaldi zaharren arabera.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 51. orr.


bariakor izond aldakorra.

Xehetasun ttipi hori bariakorra izan daiteke, funtsezkoa beti inbentatua izan zela da (inbentua ez ezik, faltsifikazioa ere bai, euskaldunon kasuan bederen: Idazkariak ala Chaho, berdin da, asmatzaile faltsuak izan baitira denak, esaten denez).  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 154. orr.


bariaku ik bariku.

bariante 1 iz aldaera.

Margek frogatu ahal izan zuenez, istorio gehienak errepikatu egiten dira, bariante gutxirekin, hizkuntza ezberdinetan.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 102. orr.

Matematika edo xake-problema baten antzekoa da, baina bariante guztiak aztertu dira.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 79. orr.

Deinoterio Deinoterio hitza dinosaururen bariante bat besterik ez da.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 287. orr.

Kataluniarrak defentsa eskandinaviarraren bariante arraroa erabili arren, Santik jokaldi errezekin posizio berdindua lortu zuen.  Berria - Kirola   2004-08-26

Dirudienez, berdin dio hamabost barianteko kiniela izan zein sei zenbakiko bonolotoa: aukera zantzurik baldin badago, dena geratzen da denboraren esku.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 94. orr.

2 saihesbidea.

Rotondan obrak ari dituk eta, bariantea hartuko diagu...  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 82. orr.


bariatu1, baria, bariatzen da/du ad aldatu.

Indargintza oro absolutuki gaiztoa bada, beti berdin absolutuki da eta izan da beti absolutuki gaiztoa: indarginarekin ez dago zer diskutiturik, elkarrizketak ez du zentzurik, kondena bera beti errepikatu edo bariatu egin liteke gehienez.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 81. orr.


bariatu2 1 izond askotarikoa.

Umeen gustuko argumentua da, samurra eta bariatua.  Berria - Kultura   2004-04-04

Destino bariatuak ukan baititzake lanak, itzal/pizte anitz.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 149. orr.

Batzuetan, entretenimendu bariatuagoa ematearren, hilkanta abesten du.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 228. orr.

Xenofobiak formarik bariatuenak har ditzake, ideia "atzerritarren" jasanezin ideologikotik, kontinente osoetako arrazen erdeinuraino.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 183. orr.

XXI. mende hastapen honetan izan ziren euskal "idazlesen" rola oinarrizkoa izan zela euskal literaturaren sisteman, mapa poetiko berriak, bariatuak eta originalak sortu zituztelako.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 151. orr.

Ohar zaitez gauza guztien lehenkiak nolakoak eta zein forma ezberdinekoak diren, zein bariatuak diren euren itxura anizkoitzetan. Horregatik aukeratu ditugu hemen bi horiek egindako marrazkien adibideak bakarrik, eta uko egin diogu garai, espiritu eta autore desberdinen panorama bariatuagoa eskaintzeari.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 117. orr.

2 (adizlagun gisa)

Garbi dago Raimundo Silvak, idazletik ezer ez duenak, ez akatsik, ez bertuterik ere, ezin lezakeela, egun bat eta erdian, hainbat eta hain bariatu idatzi.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 188. orr.


bariazio 1 iz aldatzea, aldaketa.

Hizkuntza guztietan bariazio ortografikoekin existitzen den izen arrunt horietakoa da.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 133. orr.

Ohera baino lehen gelditzen zitzaion arrats eta gau zatia gai horri buruzko bariazio zenbakaitzak garatzen pasatu zuen, xumetik nahasira joanik, orokorretik partikularrera, zirkunstantziak ikusirik absurdua izango zen informazio-eske arrunt batetik, are absurdu handiago batetaraino.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 273. orr.

Arkitekturaren arloan estilo erromanikoa -bere azkenaldiko etiketak adierazten duenez, aurreko Zibilizazio Heleniko baten azken garaitik heredaturiko gaiaren bariazio bat zena- [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 294. orr.

Ohartzen naizelako ez dela ezer funtsean berririk haien baitan, eta bariazio doi-doiak baizik ez direla.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 203. orr.

Saldo horren bariazio negatiboak automatikoki urritzen du diru-masa, eta, horren ondorioz, interes-tasek gora egiten dute, eta eskariak, ekoizpenak eta enpleguak berriz behera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 96. orr.

Diru-eskaintza horren bariazioak ordainketa-balantzaren saldoaren bilakaeraren mende geratzen direla huts-hutsik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 96. orr.

Autorea ez da autore, Homero ez da Homero, autorea autoreen bilduma da, kantuen arotza da autorea -bariazio aukera baten barruan-, kantuak tolestuko zituen bertsolaria da autorea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 29. orr.

Atsotitz-bariazioak.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 196. orr.

2 musikan, gai baten itxuraldaketa, melodiari, tonuari, erritmoari dagokiona.

Segundo batzuk geroago, harrapatu dun: Goldberg bariazioak ditun.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 35. orr.

Tartiniren doinu baten bariazioei ekin zien gero.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 286. orr.

Gaia beti bera izaki, bazituen bariazioak, eta baita fortissimi eta pianissimi zatiak ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 95. orr.

Ulertzen zuen nola zeuden elkartuak musikaren zatiak, bariazio bat beste baten alderantzia zela, hainbat ahots, doinu bati jarraitu ondoren, kanon edo fuga batean elkar zitezkeela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 218. orr.

Akordeonista gehiago baziren, Pepito Yantzi, Enrike Zelaia, Isidro Larrañaga, baina haien piezek bariazio gehiago edukitzen zituzten, ez ziren trikitirako modukoak.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 18. orr.

3 konbinatorian, multzo bateko elementuak konbina daitezkeen ordena bakoitza.

Begibistakoa zen, halaber, egituraren "formula" bat atzemanez gero hura erabil zitekeela permutazio eta bariazioak lortzeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 220. orr.


barietate 1 iz askotariakoak diren gauzen nolakotasuna; aukera.

Barietatea behar da, hautua.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 158. orr.

Gertatzen dena da gure zaharrek errepresio sexual ikaragarria jasan zutela [...] eta barietatea aurkitu nahi zuen neskazaleak putetara joan beste erremediorik ez zeukala gehienetan.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 130. orr.

Ordutik, «kalitatea eta barietatea» izan dira erakusketaren ardatzak.  Berria - Kultura   2004-05-19

Giza primateen sexualitatearen ezaugarrietako bi barietatea eta zentzu ludikoa dira.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 249. orr.

Geneak, espezieak eta ekosistemak bizidunen hiru alde nagusiak izanik, horien barietatearen neurria azal dezake.  Berria - Gaiak   2006-04-16

Hain lur-zati txiki honetan hain era desberdineko zaporeak aurkitzen badira, ez da harritzekoa izango hain lur-zabalera handian ezin konta ahala zuku-barietate egotea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3910. orr.

Barietatea gaietan: maitasuna, mendekua, abertzaletasuna, saldukeria...  Berria - Kultura   2004-05-11

Pentsatu dut egokia izango zela horien erabilerak izan ditzakeen barietateaz eta bereizketaz hitz egitea, eta eraikuntzarako zein nolakotasun izan ditzaketen azaltzea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 990. orr.

[Erromatarren] arkitekturan barietate harrigarri eta nekez digerigarria antzematen baitzen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 250. orr.

Gero eta ziza biltzaile gehiago dago, baina zizen kopurua eta zizen barietatea beheraka doaz etenik gabe.  Berria - Kultura   2004-05-27

2 aldaera.

Argi eta garbi aitortzen zuen hizkuntzak berarentzat organismoak zirela, organismo guztiz naturalak, eta hauek deskribatzeko terminorik egokienak biologiatik hartutakoak zirela, hala nola, "generoa", "espeziea" eta "barietatea".  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 108. orr.

Orotariko Euskal Hiztegiak egiten duen euskalki-azpieuskalki-barietate banaketa hartu da ardatz.  Berria - Kultura   2004-05-15

Barietate propioak landatzea, nork bere helburuekin, litekeena da ekintza politikoa izatea gaur egun.  Berria - Gaiak   2004-12-11

Saget andereñoa eta Lecœur andrea Argalak dituk; barietate guztiz beldurgarri batekoak, gainera, Argal etsiak, gizentze aldera zernahi egiteko gauza direnak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 294. orr.

Berdin gertatzen da hamar soinuekin, beren transposizio horien bitartez modulazioaren barietate hirukoitzak sortzen dituzte hiru motetan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2310. orr.

Europako Batzordea nekazaritza barietate transgenikoak erabiltzeko atzerapena indargabetzeko aukera eztabaidatzen ari da.  Berria - Euskal Herria   2004-04-17

Gero, udare barietateak, udare zuriak, ingalaterrakoak, beurre udareak, San Joan udareak, dukesak, batzuk potoloak, [...].  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 318. orr.

Bi muturren artean, hau da, gutxieneko antolaketaren eta gutxieneko arbitrariotasunaren artean, barietate posible guztiak daude sartuak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 169. orr.

3 pl askotariko zatiz osaturiko ikuskizuna, musika, dantza eta humorea nahasten dituena.

Aldi batez Copenhagueko Scalan lan egin zuen, barietate errebista batean.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 226. orr.


barik postpos gabe. (ikus beheko konbinatorian barik postposizioaren agerraldi maizkoenak).
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

agertu barik (5); ahaztu barik (45); aipatu barik (9); amaitu barik (12); arazo barik (29); arduratu barik (6); argi barik (14); arrazoi barik (5); atzera begiratu barik (5); ausartu barik (5); babes barik (6); baimen barik (

barik aritu (5); barik bizi (8); barik dago (6); barik egin (12); barik egiten (5); barik egon (20); barik eman (7); barik ere (30); barik esan (5); barik ez (17); barik ezin (8); barik gelditu (8); barik geratu (29); barik geratu dira (5); barik geratu zen (8); barik geratuko (5); barik geratzen (5); barik izan (7); barik jarraitu (6); barik joan (5); barik nengoen (6); barik ohartu (5); barik sartu (5); barik utzi (26); barik uzteko (8); barik zegoela (7); barik zeuden (5)

bat barik (7); begiratu barik (22); begiratzeari utzi barik (5); beldur barik (7); berba egin barik (7); beste barik (76); den jakin barik (6); diru barik (5); duda barik (72); dudarik barik (5)

egin barik (101); egon barik (14); eman barik (19); eragin barik (5); erantzun barik (7); ere egin barik (5); ere esan barik (5); erreparatu barik (6); erruki barik (10); esan barik (39); eta luze barik (6); eten barik (12); ezer esan barik (12); galdetu barik (6); galdu barik (23); gelditu barik (10); gogo barik (10); gura barik (14); hartu barik (20); hori barik (10)

ibili barik (15); ikusi barik (27); indar barik (19); indar barik utzi (6); indar barik uzteko (5); irten barik (9); itxi barik (5); izan barik (35); jakin barik (47); jan barik (8); jaramon egin barik (6); jaso barik (6); jausi barik (5); joan barik (16); jokatu barik (26); jokatu barik egon (5); kendu barik (24); konturatu barik (14); laguntza barik (7); lan barik (21); leku barik (7); lotsa barik (9); lotu barik (5); luze barik (25); mugitu barik (18)

ohartu barik (6); paper barik (17); paper barik bizi (5); pentsatu barik (15); presa barik (12); sartu barik (16); soldata barik (5)

ukitu barik (13); ulertu barik (7); utzi barik (19); zalantza barik (53); zehaztu barik (6)


bariku (orobat bariaku g.er. eta barixaku g.er.) iz ostirala.

Barikua zen, eta luze zihoan Santosen atxiloketa.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 55. orr.

Eguaztenetan Mazarredora joango dira, eguenetan Ledesmara eta barikuetan Pozasera, behin eta barriro izorratzen diren estolden aitzakian txikito batzuk jotzeko.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 76. orr.

Martitzena ta barikua egun txarrak dira lan barri bat hasteko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 218. orr.

Bariku arratsaldean joan zen argia, eta orduan hasi ziren arazoak.  Berria - Harian   2006-02-01

Hilero hirugarren barikuan.  Berria - Ekonomia   2004-01-17

Joxanek oraindik gogoratzen ditu bariku gau urrin batean Txerrak esandako berbak.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 74. orr.


bario iz gai bakuna, metal zuri distiratsua, naturan batik bat sulfato egoeran aurkitzen dena (Ba; at. z. 56).

Erradiografia bat gaizki irteten bada, aldiz, bario-ahiaren edo beheranzko urografia baten ondoren, [...].  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 270. orr.


baritono 1 iz tenorraren eta baxuaren arteko ahotsa; ahots hori duen pertsona.

Carlos Alvarez baritonoak Garcia Lorcaren testuak eskainiko ditu gaur Kursaalean.  Berria - Kultura   2004-01-29

Abeslariak: A.C Stefanescu (sopranoa) eta J.A Lopez (baritonoa).  Berria - Kultura   2004-05-22

Lehen tenorea eta baritonoa elkarrekin iritsi ziren.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 210. orr.

Hermannek ahots lodia zuen; etxeko irratian aitak entzuten zituen liederren baritonoak gogorarazten zizkidan mirari hark.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 45. orr.

Italiarrak, berriz, zartzuelako baritonoak iruditzen zitzaizkion guztiak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 64. orr.

Esatariak esplikatu du 90 urte zeuzkan baritono errusiar bat dela entzuten ari ginena.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 31. orr.

Otoitz baten gisan organo eta baritonorako obra apirilaren 2an estreinatuko dute, Oiartzungo eliza nagusian.  Berria - Kultura   2004-03-19

2 (hitz elkartuetan lenen osagai gisa)

Cansino baritono lanetan eskas ibili zen eta nekea sumatu genion Barañanoren ahotsari.  Berria - Kultura   2004-01-14

Frantses doinu herrikoi baten inguruko hitz-moldaketak egiten ari zen bezero bat bere baritono ahotsaz, Mathildek pianoan laguntzen ziolarik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 176. orr.

Baritono ahots ederra omen zeukan.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 112. orr.

Baritono ahots pitzatu batek hondatu zuen abestaldea: konturatu nintzen neurea zela, eta isilarazi egin nuen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 195. orr.

Gizonak, orduan, italiarrak oso kantari onak zirela; onenak, bulgariarrekin batera; bulgariarrek baxu-ahotsa zutela, hala ere, eta italiarrek, berriz, baritono-ahotsa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 318. orr.

3 saxofonista baritonoa.

Ramon Garcia tronpetistak, Jon Robles eta Mikel Andueza saxofonista altuek, Gorka Benitez eta Victor de Diego saxofonista tenorrek, Josetxo Silguero baritonoak, Iñaki Salvador pianistak, Dani Perez gitarristak, Laura Ridruejo abeslariak eta Gonzalo Tejada kontrabaxu jotzaileak.  Berria - Kultura   2004-01-27

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baritono ahots (6); baritonoa ariko (3); fernando latorre baritonoak (4)


barixaku ik bariku.

bariz ik barize.

barize (orobat bariz g.er.) iz odol zain bateko hantura iraunkorra.

Aldez aurretiko joera hori izan ezean, gero ez duzu barizerik izango, ezta bost edo sei ume izanda ere.  Berria - Gaiak   2004-06-22

Zaindu ez diren barizeek arazo asko sor ditzakete.  Berria - Gaiak   2004-06-22

Barize batzuek kirurgia eskatzen dute; beste batzuk media bat jarrita senda daitezke, eta beste batzuek, berriz, ez dute tratamendurik behar.  Berria - Gaiak   2004-06-22

Geu gara hankak eta eskuak puztuta batetik bestera gure gerri berria paseatzera behartuta gaudenak; geuri sortzen zaizkigu barizeak eta almorranak; geuk eutsi behar izaten diegu giltzurrunei, denbora gehiegi zutik eginez gero.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 21. orr.

Gizentzeko ezkondu diren horiek, bizitza zelulitisa pilatzen ematen dutenak eta barizeen kontrako galtzerdiak janzten, telenobelak ikusten, telebistako lehiaketei deika.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 38. orr.

Zain more handiak nabarmentzen zitzaizkion, larruazalean batera eta bestera, barize lehertu sail bat legez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 321. orr.

Lehen, amonek barize arazo larriak izaten zituzten.  Berria - Gaiak   2004-06-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

barizeak izateko (4)


barizela iz eritasun kutsakor ez-larria, larruazalean baztangaren antzeko pikorrak eragiten dituena.

Barizelaren antzeko gaixotasun bat du.  Berria - Kirola   2006-03-15

Apirilean [...] Patriziak barizela harrapatu zuen eta astebetez behintzat familia osoaren arreta erakarri zuen, baita aitarena ere.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 172. orr.

Eskerrik asko ama guztiei gure barizela gurekin konpartitzeagatik.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 55. orr.


barizentro iz grabitate zentroa; indar sistema baten ondoriozkoa aplikatzen den puntua.

Giuliak [...] arriskuan jartzen zuen arratsalde hartan eskifaiaren oreka: bortizki kizkurtzen eta estutzen zituen eskuak giderrean, gidatze-lana eragotziz; kolpetik aldatzen zuen jarrera; eskuen eta buruaren keinu bortitzez ilustratzen zuen bere jarduna, gure barizentro komuna ezin igartzeko moduan aldaraziz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 166. orr.


barka (orobat parka g.er.) iz
1 barka eskatu barkamena eskatu.

Jarri belauniko haren aurrean eta barka eskatu alabarekin izan duzun portaera negargarriagatik.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 305. orr.

Bettek berehala eskatu zion barka, baina kaltea eginik zegoen jada.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 57. orr.

Barka eskatzen dizuet agertu dudan harriduragatik: lohikeria horiek entzuten ditudan lehen aldia da.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 120. orr.

Barka eskatu nion Roryri berarentzat zen gutuna ireki izanagatik, eta eskura eman nion.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 337. orr.

Damutu egin nintzen egiten ari nintzaionagatik, baina beranduegi zen geratzeko, beranduegi barka eskatzeko, eta, hortaz, aurrera egin nuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 104. orr.

Gertakizun hura lotsa-aldi txikiaren kategoriatik klasikoen mailara [...] igoarazi zuena izan zen Dudley gizajoa barka eskatzeko bezain xaloa izan zela -ezin baldreskeria zorigaiztokoagorik-.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 14. orr.

Bere barka eskatzeko modua zela ulertu nuelako.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 222. orr.

2 barka eske (orobat barkeske g.er.) adlag barkamena eskatuz.

Kapitaina eta marinelak, lehorrean, barka eske aritu zitzaizkion da Ruari, baina berak, artean izuaren irudia gogotik ezabatzeke, ez zien barkatu nahi izan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 65. orr.

Lehenago ere deitu nion behin, berarekin hain zakarra izan nintzelako barka eske, baina pausatu egin zidan telefonoa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 63. orr.

· (izen gisa) Barka eske isil modura.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 240. orr.


barkabera 1 izond barkatzeko joera duena. ik bihozbera. (pertsonez mintzatuz)

Adiskide barkabera, barka iezadazu deitore hori.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 399. orr.

Fudge barkabera izan zen berarekin, lasaitu ederra hartu zuelako bizirik aurkitu ondoren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 59. orr.

Nancyk, beti eskuzabal eta barkabera, ez zituen aintzat hartzen zurrumurruak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 283. orr.

Hura, ohikoan gizon alai eta barkabera izanik, loa galdutakoan basatia zen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 82. orr.

-Gupida zaitez, emakumea, izan barkabera!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 51. orr.

Burua galtzen badu ere, izan barkabera; ez iraindu, indarrez betea zaudela eta.  Elizen arteko biblia   Si 3,13

Barkabera naiz, bai neure buruarekin, baita bertzeekin ere.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 381. orr.

Fudge barkabera izan zen berarekin, lasaitu ederra hartu zuelako bizirik aurkitu ondoren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 59. orr.

Barkabera bihurtu da, zeren berak ere ikusten baititu amaren akatsak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 165. orr.

2 (bestelakoez)

-Ez, ez, ez! -esan zuen Aita Keonek, belusezko ahots apal barkaberaz-.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 184. orr.

Baldin ahalke gorritu beharko nindukeen sentimendurik kausi bazeneza gutun honetan, zeure adiskidantza barkaberaz estal ezazu.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 402. orr.

Horien umorea barkabera izaten zen beti.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 72. orr.

Eskailera mailak launaka igo zituen, sumindua eta, aldi berean, gizonarekin erakutsitako jokamolde barkaberaz damutua, batik bat bizkarra lehenago eman ez izanaz  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 203. orr.

3 (adizlagun gisa)

Guk ez genituzke besteren akatsak ezpataren gogorkeriaz epaitu beharko, geure akatsekin hain barkabera jokatzen dugunean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 229. orr.

Hala balitz, esan gabe doa hurrengoan ez gintuzkezula honen barkabera aurkituko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 109. orr.


barkaberatasun iz barkabera denaren nolakotasuna.

Halako barkaberatasun batek harritzen nau, lehenik eta behin: ordeka pozoitsu horrek izar gutxiegi jaurtitzen du.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 123. orr.

Senekak, aldiz, Epikurori jarraiki, barkaberatasunik eskuzabalena aldarrikatzen du, are barkamena eskatzen ez dutenentzat ere.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 135. orr.

Askatze hori ez dela barkaberatasunezko neurri bat azpimarratu zuen, legeak berak aitzinikusten duen zigor antolamendua baizik.  Berria - Euskal Herria   2004-09-26


barkabide iz barkatzeko bidea.

Nire barkabidearen dirua ere izan zitekeen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 181. orr.


barkaezin 1 izond ezin barkatuzkoa.

Bidegabekeria barkaezina da Jaungoikoa hauskorra dela sinestea, haustura ekiditeko ahalmena ere ez baitiogu ematen.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 81. orr.

Huts barkaezina izan da.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 243. orr.

Gertatutakoa krimen zital eta barkaezina da, herri palestinarrari laido egite bat, eta akordio guztien urratze bat.  Berria - Mundua   2006-03-16

Sodomia bekatu larria zen garai hartan, eta, neurri batean, lizunkeria barkaezin eta erabat gaitzesgarria da gaur egungo elizarentzat ere.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 33. orr.

Bere burua berriro agerian uztea txorakeria barkaezina egin zitzaion orduan Hamidari.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 205. orr.

Gaur egun, arinkeria barkaezinez berba egiten dugu.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 14. orr.

Akats barkaezina hire aldetik.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 163. orr.

Porrotik barkaezinenari itzurtzeko.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 163. orr.

Barkaezina bere jokaera arduragabea.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 80. orr.

Lehen ez zeneukan baina orain betikoa dirudien neke nekagarri hori, neke etengabe barkaezina.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 92. orr.

Ihes egin behar du desertzioaren krimen barkaezinetik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 83. orr.

Damutu zen ahuldade barkaezineko une batean bere guraririk ezkutuenak agertu izanaz halako pertsonari.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 51. orr.

Gutun bakan batzuek ama ere jar lezakete arriskuan, eta haren omena barkaezinezko laxokeriaz bederen belztu.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 201. orr.

Lehen ez zeneukan baina orain betikoa dirudien neke nekagarri hori, neke etengabe barkaezina.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 92. orr.

2 (izen gisa)

Barkamenak barkaezina ere barkatu egiten du, edonolako arauak alde batera utzirik.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 109. orr.

Barkaezinaren eta baldintzagabearen kategoriak ezin dira baztertu, dio Derridak, barkamenaren errealitatea gordeko bada.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 110. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

barkaezina da (11); barkaezina egin (3); barkaezina izan (4); eta barkaezina (6); hori barkaezina da (3)


barkagai izond barkatua izateko gai dena.

Sasi-frogak, erdi-frogak (gizon bat erdi-errugabe, edo erdi-errudun izan ahalgo balitz bezala, edo erdi-zigorgai edo erdi-barkagai).  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 90. orr.


barkagaitz izond barkatzen zaila dena, ia barkaezina.

Modu honetan zuzentzailearen arinkeria barkagaitzak leporatu zion hoben horretatik libre dela aldarrikatzen dugu.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 38. orr.

Horra hor bekatu barkagaitzak: Lizarriturriren aita donibandarra zela, batetik; lapurtarra.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 356. orr.

Ala, menturaz, bere hankasartze barkagaitzaz oharturik, amore emanda, galdutzat ematen zuen partida?  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 21. orr.

Barkagaitzak dira, beraz, Madame Henri Bachelier-enean ageri diren hutsune eta gehikuntza nabarmenak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 33. orr.

Gauza barkagaitza horixe, amaren iduriz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 178. orr.

Ekintza terroristak salatzea, pribatuan berean, zenbaiten ustez antieuskalduntasunaren zeinu barkagaitza bilakatua da.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 89. orr.


barkagarri 1 izond barka daitekeena, barkatzeko modukoa.

Nago ez ote dagoen baieztapen horretan nahigabe izaniko ahaztura barkagarri bat.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 46. orr.

Ikuskizunaren galera barkagarri egiten zuen beso horiexetara tinkaturiko kokots punttadunaren nahiz goraxeagoko begi berdeen hurbiltasunak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 120. orr.

Maitasunaren amoreakatik egiten dena beti baita barkagarri, nire aburuz.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 315. orr.

Ritaren ustez menpekoak eta txikiak egindako oro da barkagarri.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 179. orr.

Ibili dabilenari barkagarri zaiok ez dagokion lekuan egotea, dabilenari iritsi artekoa geratzen zaiok itxaropen, aitzakia eta babes.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 9. orr.

Barkagarriagoa da edozein leku lizunetara joatea horren etxera inguratzea baino.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 150. orr.

Nabarmenkeria bat litzateke, zalantzarik gabe, baina barkagarria, bederen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 196. orr.

Nik neuk hurbil sentitu dut Karine pertsonaia eta neure egin dut bere jatorrismoarekiko kritika eta asperdura, eta horrexek bakarrik barkagarri egiten dizkit liburuaren gainerako ahuleziak.  Berria - Kultura   2004-12-04

Gauak ezabatu egiten ditu akatsak, barkagarriago egiten ditu hanka-sartzeak, ahanzkorrago bihurtzen bekatuak.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 140. orr.

Santakrutz, bere astakeriak eta guzti, barkagarri gertatzen zait... maitagarri ere bai, agian.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 93. orr.

Buenos Airesen bi hilabete inolako emaitzarik lortu gabe ematea ulergarri eta barkagarria jotzen zuen, baina bere buruari barkatu ezin ziona zera zen: [...].  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 140. orr.

Barkatzen diot nire buruari ergelkeria; ergelkeria, inozokeria eta memelokeria gauza humanoak direlako, eta beren humanoan barkagarri.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 47. orr.

2 (izen gisa)

Etxerako itzuleran barkagarriak aurkitzen nizkion, beharbada arazoren bat izango zuela pentsatzen nuen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 179. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

barkagarria da (3)


barkakizun 1 izond barkatu ahal daitekeena; barkatu behar dena. ik barkagarri.

Huts barkakizuna da, zeren bi hots horiek, elkar nahastu gabe, izaera komuna azaltzen baitute.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 281. orr.

Euskalki edo dialektoak zerbait nasten dituela, egia; bainan barkakizun da orregatik.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 150. orr.

Baldin, puntu bakar batean, bihozberatasunaren beharretan egon banaiz, ez ote nuen nik ere bidegabekeriarik barkakizun?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 451. orr.

Seguru hitz potolo asperrok bizkarrean erabiltze hutsagatik poliki kobratzen duela, eta kobratu gabe erabiltzen dituena, barkakizun dut oraindik, bere inozentziagatik bestegatik ez bada ere.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 204. orr.

2 (izen gisa)

Dena da mesedez xiudadean, edozer huskeriagatik mesedez (eta barkatu!, jakina): xiudadean dena da mesedea, kaltea eta barkakizuna, nonbait.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 170. orr.

Horregatik eskertu diat eskerra, Eustakio, makinistok moilako lana geldiaraziko dugulako gezurra erran dudanean egin didaan behako apal hori, ni horretara bortxatzearen barkakizuna eskatzen zuen hire eskerra.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 194. orr.


barkamen (1.256 agerraldi, 161 liburu eta 277 artikulutan; ETCn 6.997 agerraldi; orobat parkamen g.er.) 1 iz barkatzea; absoluzioa.

Barkamena informazio nuklearra saldu zuen zientzialariarentzat.  Berria - Mundua   2004-02-06

Kultura post-kristau batean bizi garenontzat, batik bat, ulergarri eta onargarri al da barkamenaren zentzua?  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 106. orr.

Bake honek ordea, bide ematen dio gaitzegiteari, ezen barkamenaren erraztasunak pizgarri bat eskaintzen baldin badio gaizkileari, are gehiago sustagarri emanen dio, gaztigurik ez izateko agintzak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 114. orr.

Justizia ala barkamena beraz?  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 110. orr.

Bere askatasunaren baitan dago barkamena ematea, lege eta ideologia eta arrisku guztien aurka izanik ere.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 107. orr.

Gorde ezazue bizi-bizi elkarrenganako maitasuna, maitasunak bekatu askoren barkamena lortzen baitu.  Elizen arteko biblia   1 P 4,8

Lor diezadazula Jainkoagandik nire bekatuen barkamena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1022. orr.

Otoitzerako ahoa zabaltzen du eta bere bekatuen barkamena eskatzen.  Elizen arteko biblia   Si 39,5

Biktima bat nintzen, baina ez errudun; barkamena ere, besteek eskatu behar zidaten, ni guztiz libre nengoen inori barkamena eskatzetik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 313. orr.

Aita, barkamena eskatzen dizut hain setatia izateagatik eta zure aginduak ez betetzeagatik.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 130. orr.

-Eskatu oraintxe bertan barkamena!  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 98. orr.

Eska lezake barkamenik espainiar gobernuak frankismoaren berrogeialdiarengatik?  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 108. orr.

Epaileak ez zuen baldintzapeko askatasuna onartu Azkaratek ez zuelako indarkeria arbuiatu eta barkamenik eskatu.  Berria - Euskal Herria   2004-05-19

Luxemburgeko apezpikuak, urrats berezi bat obratu du, judueri, emaztekieri eta dibortzatu berriz ezkondueri barkamena galdatuz.  Herria   2003-10-23

Jainkoaren barkamenari uko egin zion kondenatu baten oihu lazgarriak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 203. orr.

Bertan zeudenei eta Ordenako beste guztiei, bedeinkapena eta barkamena emateko ohitura zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 568. orr.

Erregeak barkamena eman zien errenditu ziren Ekialdeko Gizakiei, eta aske utzi zituen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 307. orr.

Dardaraz zegoen apaizarekin dardarka aitortu zen eta, barkamena hartu ondoren, ohean lasai etzan eta Jaunagan lokartu zen zoriontsu.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 39. orr.

Zuek bekatuak barkatzen dizkiezuenei; zuek barkamena ukatzen diezuenei.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 126. orr.

Honelako jendeak ez du barkamenik merezi.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 34. orr.

Asmo beteko krudeltasunak ez du barkamenik.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 239. orr.

Barkamenik ba ote du batek hobenaren etekina itzuli gabe?  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 144. orr.

Jainkoaren barkamena zurekin...  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 51. orr.

Etsaiari barkamenik ez!  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 198. orr.

Gaitzespenezko eta barkamenezko irribarrea.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 210. orr.

Estatubatuarrak zorraren barkamenaren alde daude, baina hori bai, barkamena NDFren, Munduko Bankuaren eta beste kreditu erakundeen ardurapean utzi nahi dute.  Berria - Ekonomia   2004-10-01

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Barkamen zintzoak bi betebehar ditu: borondatezkotasuna (zintzotasuna) eta egiazkotasuna (akatsa berriro ez errepikatzeko borondatea).  Berria - Euskal Herria   2006-03-03

Nahi ukan balu, barkamen osoa eskaintzen ahalko ziola, Bové egun hotan jalgitzeko gisan presondegitik.  Herria   2003-07-17

Ezin da goi mailako erranairu hau gu guztiok judizio herren eta iritzi besobakarretatik absolbituko gintuzkeen barkamen unibertsaltzat hartu.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 39. orr.

Kolpeka, ukabilkadaka eta irainka itzuliarazi zituzten hirira, horietako batzuek, nork daki, oraindik ere benetan itxaron gabe itxaroten zutelarik barkamen ezinezkoa traizionatu zituzten horiengandik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 405. orr.

Bekatariak bere okerra ezagutu eta damutzen den neurrian ematen den barkamen baldintzatua.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 110. orr.

Derrigorrezko barkamena iraina edo faltsukeria da.  Berria - Euskal Herria   2006-03-03

Zeren gisa horretako hutsegiteetan, bakarra baita erabateko barkamena erdiesteko era, eta ez daiteke batbedera aurrean dela baizik irits.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 450. orr.

BBC kateak Tony Blairri «baldintzarik gabeko» barkamen publikoa eskatu eta gero, Erresuma Batuko lehen ministroak Kelly auziagatik sortutako krisi politikoa itxitzat jo zuen atzo.  Berria - Mundua   2004-01-30

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ez duzu barkamen-hitz bakar bat ere esan.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 107. orr.

Sortuko ote da gure artean barkamen girorik, barkazioa eskatu eta eman ahal izateko?  Berria - Euskal Herria   2004-09-10

Gerra krimentzat jotzen ziren ekintzen erantzuleak babesteko, berriz, barkamen legeak ezarri zituzten.  Berria - Harian   2005-07-19

Urteetako lanaren ostean, Espainian Alemaniak zeukan enbaxadoreak barkamen testua irakurri zuen, 1997. urtean.  Berria - Euskal Herria   2004-08-19

Nahikoa izango ziren minutu urri haiek barkamen-papera bera baino lehen iritsi eta bizia salbatzeko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 224. orr.

Epaiketaren amaieran, baina, damua aldarrikatu zuen Bruneriek eta Jacques Chiraci barkamen eskaera egin ziola jakinarazi zuen.  Berria - Mundua   2004-12-11

Agertu genuen Bernardo Ureta Urpe harri-jasotzailearen adierazpenak eta barkamen eskaria.  Berria - Kirola   2004-07-01

Euskalduna betidanik zintzoki jokatzen da, eta segur ez du barkamen galdatze beharrik.  Herria   2003-10-30

Gizonaren hizketa moldeari halako barkamen kutsua hartu zion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 342. orr.

Gona polit bat erosteko dirua izan zen barkamen saria.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 90. orr.

Gure bekatuen barkamen-oparitzat bere Semea bidaliz erakutsi digun maitasuna.  Elizen arteko biblia   1 J 4,10

Esan israeldarrei har dezatela aker bat barkamen-oparirako, zekor bat eta bildots bat, urtekoak eta akasgabeak, erre-oparirako.  Elizen arteko biblia   Lb 9,3

Gurutzetik, Kristoren tronu gorenetik eta Barkamen-leku ezkututik sortua bezala, entzun zenuen ahots hura ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 827. orr.

Zigortzen banauzu, zure eskua milikatuko dut, horren handia baita nire barkamen sena.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 169. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Enpresa aberatsari zinegotziak egiten dion zerga-barkamena; damutu ez den erregeari apaizak ematen dion absoluzioa, etab.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 254. orr.

5 barkamen eske ik barka 2.

Barkamen eske ari balitz bezain apal hitz egin zuen segidan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 185. orr.

Barkamen eske natorkik.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 310. orr.

Kristina ere ez da nolanahi barkamen eske ibiltzen direnetarik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 283. orr.

Munduko buruzagirik ahaltsuenetako bat, ahaltsuena ez bada, nire oinetan negarrez eta barkamen eske ikustea.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 160. orr.

"Tiroak edo hil edo odola bezalako hitzak esaterakoan, niri begiratzen zidan, barkamen eske bezala: "ez dago beste erremediorik, gaixo hori".  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 49. orr.

Hau, seguru asko, hamaika aldiz kontatu dizuet", esaten zizuen beti, barkamen eske edo.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 117. orr.

Moises Jaunari barkamen eske.  Elizen arteko biblia   Zen 14,11 tit

6 (izen gisa)

Barkamen eske formalik ez badago, nik ere ez dut parte hartuko.  Berria - Euskal Herria   2004-07-29

Gure herriak bere hitzari eutsiko dion presidentea behar du, gero barkamen eske lotsagarri eta atxikopalatua ibiltzeko beharrik izango ez duena.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 212. orr.

Barkamen eske legez atea erdi zabaldu eta ertzainaren aurpegia azaldu da.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 90. orr.

Alde bateko eta besteko biktimen senide batzuek senarra hil zionari barkatzeko beharrik edo haren barkamen eske beharrik ez dutela sentitzen diote.  Berria - Euskal Herria   2006-04-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldeko barkamen (19); aldeko barkamen ohikunea (16)

barkamen egun (3); barkamen eguna (3); barkamen eskaera (6); barkamen eskatu (4); barkamen eskatzen diat (3); barkamen eske (50); barkamen eske ari (4); barkamen eske bezala (5); barkamen eske edo (3); barkamen hitz (4); barkamen legea (3); barkamen ohikunea (48); barkamen ohikunea egin (4); barkamen ohikunea egingo (11); barkamen ohikunea egiteko (17); barkamen opari (4); barkamen oparia (17); barkamen oparia da (5); barkamen oparia eta (4); barkamen oparigaia (3); barkamen opariko (9); barkamen opariko zekorra (3); barkamen oparirako (13); barkamen oparirako eta (4); barkamen oparirako zekorra (4); barkamen oparirik (3); barkamen oparitarako (10); barkamen oparitzat (27); barkamen oparitzat eskainitako (3); barkamen osoa (4)

bekatuaren barkamen ohikunea (9); bekatuaren barkamen oparitzat (3); bekatuen barkamen ohikunea (7); bekatuen barkamen oparirik (3); bere barkamen opariko (3); eta barkamen (18); haren alde barkamen (3); herriaren aldeko barkamen (5); nire barkamen (3); zeuen bekatuen barkamen (4); zorren barkamen (3)

aita santuak barkamena (3)

barkamena eman (18); barkamena eman zion (3); barkamena emateko (6); barkamena ematen (9)

barkamena eska (7); barkamena eskatu (252); barkamena eskatu behar (39); barkamena eskatu beharko (8); barkamena eskatu die (5); barkamena eskatu du (17); barkamena eskatu nahi (20); barkamena eskatu nion (6); barkamena eskatu ondoren (4); barkamena eskatu ostean (3); barkamena eskatu zien (10); barkamena eskatu zion (30); barkamena eskatu zuen (42); barkamena eskatuko (11); barkamena eskatuz (25); barkamena eskatuz bezala (12); barkamena eskatzea (22); barkamena eskatzea galdegin (4); barkamena eskatzeko (54); barkamena eskatzeko eskatu (3); barkamena eskatzeko exijitu (5); barkamena eskatzeko galdegin (5); barkamena eskatzekotan (4); barkamena eskatzekotan egon (3); barkamena eskatzen (75); barkamena eskatzen ari (5); barkamena eskatzen ariko (4); barkamena eskatzen dizut (16); barkamena eskatzera (12)

barkamena eta (9); barkamena iristeko (3); barkamena jaso (5); barkamena lortu (3); barkamena lortzeko (7); barkamena lortzen (3); barkamena merezi (3)

bekatuaren barkamena (3); bekatuen barkamena (25); bere barkamena (3); bere bekatuen barkamena (3); berriro barkamena (3); egindakoagatik barkamena eskatu (3); elizak barkamena eskatu (3); esandakoagatik barkamena (3); eskatu barkamena (3); gero barkamena eskatu (3); guztien barkamena (5); haien barkamena (3); herritarrei barkamena (4); jainkoari barkamena (4)

barkamenak eskatu (4); barkamenak eskatzen (5); gure barkamenak (3)

zure barkamenarekin (3)

bekatuen barkamenerako (13)

barkamenik eskatu (28); barkamenik eskatu behar (3); barkamenik eskatu beharrik (3); barkamenik eskatu ez (4); barkamenik eskatuko (5); barkamenik eskatzen (3); barkamenik ez (7); barkamenik gabe (6); barkamenik gabe hil (3); barkamenik izango (4); etsaiari barkamenik ez (3); ez barkamenik (4); ez du barkamenik (9); ez dute barkamenik (3); ez zuen barkamenik (8); inoiz barkamenik (4)


barkamendu iz barkamena.

Zeren eta ni ez bainengoen, nehondik ere, anaiarenganat barkamendu eske joaiteko, ez horixe!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 337. orr.


barkapen iz barkamena.

Nik, berriz, horren ordez, erredimitu egin nahi nuen, barkapena lortu ekintza eredugarri baten bitartez.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 453. orr.

"Ez hadi harrotu, Pirpo!", esan zion Txanberlainek begiak zabalduz, eta Pirpok barkapena eskatu zion "zekena" deitzeagatik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 278. orr.

Santuen gorpuzkinak goratu, gorpuzkinak agurtuz eta santuei otoiztuz; goratu ere elizaren egonaldiak, erromeriak, barkapenak, gurutze-buldak eta elizetako argizari piztuak  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 203. orr.


barkarazi, barkaraz, barkarazten du ad barkatzera behartu.

Orain arte egin ez ditudanen edo gaizki egin dudanaren barkarazteko.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 192. orr.

Baionako suprefeta ere hor beharra zen bainan azken orduan barne minixtroaren bisitaren gatik bere burua barkarazia zuen.  Herria   2003-12-25


barkatu, barka, barkatzen (orobat parkatu g.er.) 1 du ad huts, irain, bekatu bat zigortzeari edo zor bat hartzeari utzi. ik asketsi.

Maitasunak dena barkatzen du, dena sinesten, dena itxaroten, dena ongi eramaten.  Elizen arteko biblia   1 Ko 13,7

Dena barkatzen zuenak ez zuen bere dizipuluaren traizioa barkatu.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 453. orr.

Oso da motela erabat kobraezina den zenbait herrialdeen kanpo-zorra barkatzerakoan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 325. orr.

Hemen ez ditek barkatzen!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 220. orr.

Barkatu oparirik ez ekarria, aitor dut ez nekiela zuen berririk.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 62. orr.

Salomonek bizia barkatu Adoniasi.  Elizen arteko biblia   1 Erg 1,41 tit

Jakinarazi zion barkatu egiten zizkiola hutsegite guztiak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 34. orr.

Barkatuko ahal dizkit Borgesek, bere zeru-infernu zirkularretik, nire oker infinituak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 14. orr.

Zure gezurra barkatu dizu.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 306. orr.

Ezingo diat barkatu egin didaan laidoa!  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 72. orr.

Den-dena poliki aztertu nian... barkatuko didak jakin-min lotsagabe hori.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 125. orr.

Barkatu beharko didazu umekeria hau.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 38. orr.

Barkatu diozu beraz intendentaren emaztearekiko abentura?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 42. orr.

Barkatzen diot nire buruari ergelkeria; ergelkeria, inozokeria eta memelokeria gauza humanoak direlako, eta beren humanoan barkagarri.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 47. orr.

-Eta orain, beste galdera bat egitea barkatuko didazu?  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 319. orr.

Otoi, barka iezadazu bekatua, eta zatoz nirekin Jauna gurtzera.  Elizen arteko biblia   1 Sm 15,25

Denbora berean barkatzen zaie FIS delakoei egin dituzten barrabaskeriak, barkatuak dira ere armadak egin dituenak.  Herria   2005-10-06

Barkatu zeure herriari zure kontra egin duen bekatua.      - 2. orr.

Barkatu zeure herri Israelen bekatua.  Elizen arteko biblia   1 M 4,31

Mantsotua eta mesedeagatik hunkitua, oparia hartu zuenean, bidegabekeria guztiak barkatu zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 336. orr.

Bostekoa luzatu nien, eta barkatzeko esan, lehengo eguneko bultzadarengatik.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 99. orr.

-Barkatu hain berant deitzeagatik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 15. orr.

-Barka ezak, adiskidea, baina horrelakorik bururatzea ere!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 419. orr.

-Hi barkatzeko erabakia hartu dik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 382. orr.

Etsaia barkatzen duena bere eskutik hilko da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 34. orr.

Ez da bakerik, elgar barkatuz baizik!  Herria   2004-12-23

-Barka zaidazu mozten bazaitut, Kattalin baina, Eusebio ere hain ongi ezagutzen zenuen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 66. orr.

Jainkoak barka zaitzala, Hamida.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 120. orr.

Barkatua zaude.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 29. orr.

Halatan, aitor dut, bakartia, bakartua, sekula ez barkatua sentitzen naizela.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 99. orr.

-Barka ezazu, gobernadore jauna, zergatik esan duzu gurea jakitea erraza izan dela?  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 25. orr.

Barka ezan, zer esan dun?  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 122. orr.

Barkatu zaitu.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 307. orr.

Eta barka, osaba.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 413. orr.

-Barka ene atrebentzia, jauna.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 152. orr.

Jainkoari esker -barka: geure buruari esker-, gainditu egin dugu mitoaren aroa, eta arrazoiarenean bizi gara.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 58. orr.

-Barkatu, Remus -esan zion Blackek.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 301. orr.

-Barkatu atrebentzia...  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 45. orr.

Barkatu endredoa... garai zailak bizi ditugu...  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 93. orr.

-Barkatu berandu etorri naizelako.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 56. orr.

-Barkatu gorritzen banaiz, don Fulgor.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 61. orr.

-Barkatu negar egiten ari banaiz, baina hain nago pozik...  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 250. orr.

Pieza esatea gutxi esatea da Wagnerrentzat, barkatu.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 46. orr.

-Ez dago zer barkaturik, Bidezango, adiskide zahar hori! -esan zion Lupinek.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 302. orr.

Zer barkatua eduki behar horretarako!  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 79. orr.

Ja, ja!; barkatu: kar, kar.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 243. orr.

Baina ez da zurea bakarrik, barkatu!  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 110. orr.

Bigarrenez deitu zuten, barkatzeko esanda sartu zen korridoreko bigarren gelan, atea itxiz.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 28. orr.

Ekintza on batek barkatuko ditu zure espirituaren gehiegikeria guztiak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 271. orr.

Nola barkatzen da hainbeste traizio?  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 68. orr.

Barkatzen ez duen eritasun batek ereman du, hau ere.  Herria   2001-09-06

Marcosek ez die azkeneko erronda barkatu.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 70. orr.

Bi pilotariak azkarrak, zaluak, sutsuak, hola egiten da buruz-burukako partida, oren bat eta hogei minutaz nehork ezin barkatuz.  Herria   2003-04-10

Halere ez dio barkatu makearrak, merezimenduz berdinduz eta eramanez ondarrean.  Herria   2005-03-24

Barkatzen duenak galdu egiten duela esan ohi da futbolean.  Berria - Kirola   2006-01-04

2 ( dio aditz gisa)

Gurutzean zazpi hitz esan zituen; gurutziltzatzen zutenen alde otoitz egin zuen; lapurrari barkatu zion; bere Ama San Joani gomendatu zion, eta San Joan bere Amari.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 175. orr.

Ez zen alabari barkatzeko gai izan eta oraintxe, hainbeste urteren buruan ere, ez zuen aski kalipurik ukan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 47. orr.

Elkarri barkatzen ere ikasia dugu...  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 14. orr.

Hola hasi dira denak gogotik, harra zilotik bezala, elgarri ezin barkatuz.  Herria   2001-08-02

Barkatuko didazu, bide batez, "Euskal Herri" izena erabiltzen badut hemen, eta ez "Euskadi".  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 24. orr.

-Jainkoak barkatuko ahal dizu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 152. orr.

Barkatuko didazu, Gérard, baina hola da.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 129. orr.

Barkatuko al didazu?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 34. orr.

Ez didak barkatu, orduan -erabaki zuen Martinek-.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 142. orr.

Hilik ere ez zidaten barkatu bizi zirenek.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 105. orr.

Barkatuko diguzu, baina hemengo janaria ez da hiriburuetakoa bezalakoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 52. orr.

Ez didazu inoiz barkatuko?  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 86. orr.

Barka iezaiozu zure aita ergel ahobero honi.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 74. orr.

Ea barka diezaiokedan, horratik!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 306. orr.

Hara, mantu hau ematen dizut, baina, arren, barka iezaiozu zeure nagusiari Jainko Jaunaren maitasunagatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 336. orr.

Ez dago munduan bekataririk, bihotz-berrituz gero, Jainkoak barkatuko ez dionik.  Berria - Ekonomia   2004-07-01

Aitortzen dut, seme, gauza guztietan esaneko izan dudala, ez diola bere buruari ezertan barkatu eta azkarra izan dela beti agindutakoa betetzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 412. orr.

Babiloniako erregeak Joiakini barkatu.  Elizen arteko biblia   Is 39,1

Ez ote diozu hiri osoari barkatuko, berrogeita hamar errugabe horiengatik?  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 51. orr.

3 irud/hed

Aita Santakrutzek (baita Lizarraga jeneralak berak ere) "posterik batere ez barkatzeko" emandako mila aginduen ondoren, ba al dago alerik ere tente?  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 77. orr.

4 ezin barkatuzko

Afanasi Vasilievitxek berezitasun itzalgarri asko ditu, baina baita ezin barkatuzko akats ugari ere.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 507. orr.

Hori ezin barkatuzko jendetasun eskasa zela eta besterik ez!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 136. orr.

Ezin barkatuzko ezjakintasuna hauxe, beren buruak aztertu behar baitzituzten eta beren asmoak ere bai, Jainkoa izan zedin helburua eta ez beren interesa.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 101. orr.

Gero bataila bat ponduz pondu, ezin barkatuzkoa eta horra irabazleen abantaila 45-43, 46-44, eta 49-45.  Herria   2004-01-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

barkatu ahal (5); barkatu atrebentzia (6); barkatu baina (13); barkatu behar (30); barkatu behar didazu (6); barkatu beharko (12); barkatu beharko didazu (8); barkatu berriz (4); barkatu diot (4); barkatu egin (44); barkatu egingo (21); barkatu egiten (22); barkatu egiten dio (4); barkatu esan (8); barkatu esatea (6); barkatu ezin (5); barkatu gabe (4); barkatu jauna (7); barkatu nahi (10); barkatu nahi izan (4); barkatu nire (7); barkatu nizkion (4); barkatu zeure (10); barkatu zion (10)

bekatuak barkatu (7); bizia barkatu (12); bizitza barkatu (4); buruari barkatu (4); ez barkatu (17); ez dio barkatu (8); ez du barkatu (6); ez dute barkatu (6); ez zien barkatu (4); ez zion barkatu (9); ez zuen barkatu (25); ez zuten barkatu (7); ezin da barkatu (4); inoiz barkatu (8); jainkoak barkatu (6); nik barkatu (7); orain barkatu (4); sekula barkatu (5); zuk barkatu (4)

barkatua izan (5); barkatua izango (12); barkatua izango du (12); eta barkatua (14); eta barkatua izango (11)

barkatuak dituzu bekatuak (6)

barkatuko ahal (24); barkatuko ahal didazu (7); barkatuko ahal dit (8); barkatuko al (10); barkatuko al didazu (4); barkatuko al dit (4); barkatuko didak (4); barkatuko didate (4); barkatuko didazu (52); barkatuko didazu atrebentzia (4); barkatuko didazue (13); barkatuko nioke (4); barkatuko zeuen (4); ez du barkatuko (25); ez eta barkatuko (5); inoiz barkatuko (18); jainkoak barkatuko (5); neure buruari barkatuko (6); sekula barkatuko (14)

zer barkaturik (12)

barkatuta zaude (4)

ezin barkatuz (5)

ez barkatzea (4)

barkatzeko ahalmena (5); barkatzeko erregutu (6); barkatzeko esan (4); barkatzeko eskatu (11); barkatzeko eskatu zidan (5); barkatzeko eskatzen (5) barkatzeko gai (6); barkatzeko prest (12); bekatuak barkatzeko (10); ez barkatzeko (4); zorra barkatzeko (5)

aise barkatzen (8); amodioz dutenengatik barkatzen (4); barkatzen badidazu (5); barkatzen diot (7); barkatzen dituena (4); barkatzen dizut (10); barkatzen du (6); barkatzen dute (4); barkatzen eta (15); barkatzen ez (83); barkatzen ez duen (51); barkatzen zion (5); bekatua barkatzen (5); bekatuak barkatzen (5); dena barkatzen (9); erraz barkatzen (4); ez baitu barkatzen (6); ez du barkatzen (21); ez dute barkatzen (8); ez zion barkatzen (6); ezer barkatzen (6); gure zordunei barkatzen (4); guztiak barkatzen (7); irainak barkatzen (4); zordunei barkatzen (5)


barkatzaile izond barkatzen duena.

Segur naiz entzun duela gure 10 haurñoen dei eztia eta zintzoa gu denen Jainko Barkatzaileak!  Herria   2005-06-16

Bai, Jainko semeak, nahi du gu bakotxak bere hizkuntza atxik dezan, eta lur huntan, kanta dezan apuñatik eta amodioz: gu guzien aita Jainko amodio denari eta barkatzaileari.  Herria   2002-11-07

Baina zu Jainko barkatzailea zara, bihozbera eta errukiorra, haserregaitza eta onginahiz betea, eta ez zenituen bazter utzi.  Elizen arteko biblia   Ne 9,17

Estoikoek errukia gaitzesten zuten, barkatzaileak erruduna ez dela erantzule onartzen duelakoan, legea kolokan jarriz, eta zigor zuzenari begirunerik zorrotzena zor zaiolakoan.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 135. orr.


barkatze iz huts, irain, bekatu bat zigortzeari edo zor bat hartzeari utzi.

Txarragoak ontzen du txarra, eta, gaur den egunean, gure tenplu garaikideetako erlijioarekin alderaturik, barkatze hari ederresten hasia nago.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 181. orr.

Katalunian aspaldi erabaki genuen kanpo zorraren barkatzearen alde egitea.  Berria - Harian   2005-04-23

Barre egiten diogu barkatzeari eta barkatzearen gezur arinari, ez barkatzearen egia astun mortalaz atzendurik.Gerla denbora honetan Arte gateak zabaldu ditu bi emankizun horiek erakusteko zer diren terrorismoaren eta gerlaren ondorio latzak bainan barkatze-bideak zabalduak direla.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 183. orr.


barkatzearren adlag barkatzeko.

Valladolidek irabazi egin zion, Celtak berdindu eta Zaragozak barkatzearren galdu zuen.  Berria - Kirola   2004-04-23


barkatzeke adlag barkatu gabe.

Alemanek lurraldeko judu guztiak akabatzen dituzte, haurrak eta adinekoak barkatzeke.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 22. orr.


barkazio (65 agerraldi, 30 liburu eta 6 artikulutan; ETCn 324 agerraldi) 1 iz barkamena. ik barkamen.

Nashville aldera egin du Van The Man jaunak bere lan berri honetan [...] eta bertako iturritik egia unibertsalak ekarri ditu, kantu bihurturik: bekatuaren ordaina, sentimenduen higadura, barkazioa eta abar.  Berria - Kultura   2006-03-09

Eta ezkontzarena, hainbestean: umea izateagatik ere barkazioa eskatzera joatera behartzen zituzten.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 80. orr.

Gure lagunak barkazioa eskatu zien eta, hurrengoan kobra akabatzen bazuen, ohore guztiekin lurperatuko zuela agindu zien.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 158. orr.

Barkazioa eskatu behar dizut.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 192. orr.

Oraintxe bertan eskatuko diok barkazioa hire arrebari.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 221. orr.

Barkazioa Jainkoari umea izan zutelako!  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 80. orr.

Aita santu onberak bekatuen barkazioa eman zion berriz ere, frantziskotarren edozein komentutan bizitzeko baimena eta aitormenak egitekoa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 206. orr.

Zure oinetan ahuspezten naiz barkazioa eskuratzeko, eta finitzen dut gutun sobera luze hau.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 48. orr.

Williams andrearen aurretik zihoan urduri, korridore lauzatuan zehar, batera eta bestera burua, klaskaka mingaina, gelditu ezinik, etxearen txikiagatik barkazio eske.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 30. orr.

Aita Santua, judutarrekin egindako masakreaz barkazio eske.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 299. orr.

Bere ebakuntza guztiak kontaraziko dizkiot, barkaziorik gabe, Roberts jaunari.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 140. orr.

Jauna eskertu bihotzez, huts egiteen barkazioa eta ahuldadeentzako errukia bilatu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 393. orr.

Hitz bat edo barkaziozko seinale bat jasotzeko irrikaz.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 151. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Barkazio-hitzik ez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 106. orr.

Nire barkazio bidea hasten zen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 89. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

barkazio eske (9); barkazioa eskatu (12); barkazioa eskatu behar (4); barkazioa eskatuz (3); barkazioa eskatzen (6); barkazioa eskatzera (4)


barkeske ik barka 2.

barketa iz

CM barketak lehiatuko dira aurten, motorren motorra duten auto ikusgarriak. Zertan ezberdintzen dira barketak eta formula autoak?  Berria - Kirola   2004-12-02

Gidatzeari dagokionez, bihurguneetan barketa gehiago gurutzatzen da; formula autoa finagoa da.  Berria - Kirola   2006-04-05

Angela Vilariñok eta Gorka Apalantzak ikuskizun zaratatsua eskainiko dute 170 zaldiko barketa ikusgarriak ziztu bizian jarrita.  Berria - Kirola   2004-01-31

Barketa hotsa du, baina barketa finarena.  Berria - Kirola   2004-12-29

Bihar jokatuko da Olaberriako Formula eta Barketa Sari Nagusia.  Berria - Kirola   2004-03-12


barkillero iz barkilloak eta kideko litxarreriak saltzen dituen pertsona.

Plazan zen Zeferino barkilleroa, makilgoxoak, sagar eta azukre karameluak, erroskilak, almendra lehorrak, gerezi-konpota, limoi ura eta koñaka agerian saltzen, jai handietan bezala.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 37. orr.

Izkina batean Zeferino Ume zegoen, barkilleroa, zapi zuriz estalitako mahai baten ondoan.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 72. orr.


barkillo1 (orobat barkilu) iz legamiarik gabeko irinez, azukrez eta eskuarki kanelaz eginiko orezko orri modukoa, askotan zilindro itxura ematen zaiona.

Handik atera eta gero barkillo bana erosi geninan, bueno, nik erosi ez, berak gonbidatu baininduen, eta hura bezalako barkillorik sekula jan gabea nintzela pentsatu ninan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 75. orr.


barkillo2 iz zilarrezko ontzitxoa, zenbait ospakizunetan ardoa edateko erabiltzen dena.

Barkilloak zilarrezko ontziak dira.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 96. orr.

Aberatsa ez ezik eskuzabala ere bazen Maxurreneako familiak ardoa eta guzti banatu zuen, barkillotan banatu ere.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 96. orr.

Merienda bukatutakoan, Maxurreneakoek baxera bildu eta berehala nabaritu zuten barkilloaren falta.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 96. orr.


barkilu ik barkillo1.

barko ik barku.

barkoxtar izlag/iz Barkoxekoa, Barkoxeri dagokiona; Barkoxeko biztanlea.

118 aktore ikusiko ditugu taulen gainean, Jean-Fabien Lechardoy barkoxtar errejentak kudeaturik.  Herria   2004-07-22

Maddi Oihenart, boz ederreko barkoxtar kantaria.  Herria   2004-12-30

Sophie Larrandaburu barkoxtar neska gazteak ditu, haatik, kantu emateak ezin hobeki biribildu.  Berria - Kultura   2004-07-04

1880an hil zen, abenduko 11n, Chilo Barkoxtar kalonjea, 30 urtez seminario handiko irakasle izana.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 55. orr.

Kantoreen gidaria Sophie Larrandaburu gaztea, barkoxtarra hau ere, bere talentü ederra lehentze Sohütakoen erakusi züana.  Herria   2004-01-15

Bi argazkiak Polo Garat argazkilari barkoxtarrarenak dira.  Berria - Kultura   2004-05-07

Proiektua bospasei Barkoxtar gazteren hausnarketatik sortu zen.  Herria   2002-12-19

Olorue zuen sorlekua eta nire mintzairan hainbat gauza errateko gauza zen, gaztetako feria egunetan barkoxtarrei eta eskiulatarrei ikasiak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 183. orr.


barku (orobat barko g.er.) 1 iz ontzia; itsasontzia. ik arrantzontzi; belaontzi; ibaiontzi; kargaontzi; lurrunontzi; zamaontzi.

Portu hau aldiz, barku, txalupa, txipiroiketari eta arrantzarako apailatu edozein ontziz gainezka zegoen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 214. orr.

Ameriketan barkua hartu eta Obabara abiatu nintzenean, deserria uzten nuela iruditzen zitzaidan, eta etxera nentorrela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 240. orr.

Isère izeneko barkuan -erdi belaontzia, berez- egin zuen New Yorkeko porturainoko bidea, lau aste luzez.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 17. orr.

Frantses edo ingles banderarekin dabiltzan barkuetan.  Herria   2002-11-14

-James Kako-oker naiz -erantzun zuen ahotsak-, Jolly Roger barkuko kapitaina.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 124. orr.

Argazkilariak zu barku bateko kapitainarena eginez erretratatzeko.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 75. orr.

Tabako kontrabandora dedikatzen ei zen zigor-batailoietatik libratu eta gutxira, beste baten agindupean barkuko patroi.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 63. orr.

Eslora handiko barku batean.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 57. orr.

Itsaso zakarrean harrapatuta zegoen 12 metro luzerako barkutik.  Berria - Mundua   2004-01-11

Barku bat portutik urruntzen.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 64. orr.

Eskerrak ari nintzaion ematen, barkuaren tutua joka eta bozgorailutik behin eta berriro bidaiari ez zirenak itsasontzitik jaisteko arrenka hasi zirenean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 100. orr.

Barkuaren helizeak muntatzera etorri da.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 399. orr.

Bizitza guztia barkuen sabelean pasa du, eta ez da ohitzen argitasunera.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 400. orr.

Bartzelonan Genovako barku bat hondoratu, eta 60 lagun izan ziren galdutakoak. pelajikoak deitzen dituzten sarekin dabiltzan barkuek antxua tornu gaitzak ekarri dituzte Donibane-Ziburuko porturat.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 109. orr.

Bauxita garraioan dabiltzan barkuei tiro egiten.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 160. orr.

Barkua itsasoan barrena bezala balantzan.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 130. orr.

Hala eseri ziren beraz, bakoitza barkuaren alde batean, isilik.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 162. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Nola zeruan barna hodei iritsi ezinak igeri zebiltzan, hala zebiltzan barku txiki eta handiak aurreko itsaso hartan, elurra bezain zuri, ukigaiak haiek ere.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 35. orr.

Errusiako iparraldeko gerra ontzidiaren barku nagusia den 'Piotr Veliki' (Pedro Handia) ontzi nuklearra «edonoiz lehertzeko» arriskua balitekeela aditzerat eman zuen atzo Itsas Armadako buruzagi nagusi Vladimir Kuroiedov almiranteak.  Berria - Mundua   2004-03-24

Barku militarrak eta ferriak egitera mugatu nahi du Europak eta gainerakoa Asian egin dezatela.  Berria - Ekonomia   2004-05-13

Barku pneumatiko batean zeuden beste 11 immigratu albaniar sorostu zituzten Italiako Itsas Armadakoek.  Berria - Mundua   2004-01-11

Barku piratetan inoiz ez da suerte onik izaten bertan emakume bat badago.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 190. orr.

Partitzear den barku imajinarioko bidaiari imajinarioei agur egiten hasi gara berriro hiruok.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 140. orr.

Arrantzako barku batzuk lagundu dituzte, bainan sare pelagikoetan ari diren arrantzale handientzat.  Berria - Euskal Herria   2004-01-09

Eragozpenak ez zeuden aleman barku haietara iheslariak eramatearen edo ez eramatearen kontuan.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 40. orr.

-Lantzean behin alemanen gerrako barku bat Ogoño eta Matxitxako arteko badian sartzen duk, gauez -esan zidan-.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 25. orr.

3

Gaztaroan barku kapitaina, pirata, eta gaur, agian gauza bera.  Berria - Kultura   2004-09-22

Barku bidaiak iraun zuen bitartean.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 92. orr.

· Salbamendu barkuetan egon zitezkeen lagunak hautemateko eta ur gainean ageri liratekeen gorpuez erreparatzeko.  Berria - Mundua   2006-02-04

4 irud/hed

Esango dizut nik zein ontzitan zauden zu: enpresa alu horretan turkiarrei saltzeko armak egiten dituztenen barkuan zaude, zu ere engranajearen zati bat zara, gu bezain biolento eta hiltzaile, baina kontzientzia lasai demonio duzu lan zikina guk egiten dugulako.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 148. orr.

-Ba al dakik barkutan jokatzen?  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 268. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

barku handi (4)


barkutxo iz bartku txikia.

Peñero deitzen diren barkutxoetan joaten da jendea cayoetara; gero, zuk esandako orduan bila datozkizu berriro.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 67. orr.

Heien sokorritzerat etorri bi barkutxo eta helikopterak hor ibiliak dira ahal zirenen salbatzen.  Herria   2004-11-18

Egunkariz egindako barkutxo bat zeraman buruan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 220. orr.


barkutzar iz adkor barku handia.

Puntetatik kanpora batzuetan ageri ziren barkutzar haietako bat, adibidez.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 19. orr.


barlobento iz haizea datorren aldea.

'Barlobentoa afrontuko banda duk,' esan zidan Juan Bautistak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 7. orr.

Barlobentoa haizearen aldea zen, afrontuko banda.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 191. orr.


barman iz tabernaria.

-Zerbeza bat? -galdetu dit barmanak ikusi bezain laster.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 76. orr.

Besoa jasoko nuen barmanaren arretari deika eta alabari utziko nion eskatzen.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 129. orr.

Hitzik gabe egin diot barmanari beste garagardo bi eskatzeko keinua. Jakinik Bordeleko ostatu batean barman bat bilatzen zutela erabaki zuen hara joatea.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 32. orr.

Barman adiskidetsuaren arreta gogaikarriaz libratzeko.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 207. orr.


barna 1 izond sakona.

Su-hiltzaleak jin zirelarik arroila barna bat ikusi zuten muga mozten zuela.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 210. orr.

Uraren zeharkatzeko sobera barna ez zen gune baten bila hasi zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 32. orr.

Harrigarria zitzaion erlijioaren hatzak hain barna ziren herri ttipi hartan, ohaidetasuna hain naturalki onets zezaten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 145. orr.

Erroak barna ditu jendeen maleziak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 79. orr.

Badago historia markatzen duen elementu bat historia baino barnagokoa -nolabait naturala, esentziala- espainolen izaeran.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 158. orr.

2 adlag barruan, barnera; sakonki.

Ez dezaket burutik ken, deportazioak utzi zauriak, batzuentzat zein barna, oi zein barna gelditu ziren.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 210. orr.

Ene baitan ditudan urradurek barna, sakonki eta saminki sendiarazten dizkidate Herriarenak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 63. orr.

Behin baino gehiagotan haiek hartu zituzten gure anitz itsasontzi beren kargekin, armekin eta gudariekin Espainietako leihorretan eta sartu batzutan gure itsasoaren erdian, zenbait legoa barna, eramanez berekin anitz gatibu.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 185. orr.

Oihanean jaun eta jabe ziren, eta alemanak ez ziren barna sartzera ausartuko.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 61. orr.

Nahiz eta ikusiz leihatila zein barna sartua den hormaren sakonenean eta gorenean, jadanik banuen ba ideia ttipi bat...  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 34. orr.

Batean gogoan nuela Mirentxu, non ote zebilen, eta bestean Elena, ene bizian kolpez hain barna sartua zen Elena.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 68. orr.

Aita zenaren lapurtar boneta hartu zuen [...] eta buruan aski barna sartu zuen, beti egiten ikusi zuen bezala.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 201. orr.

Neska xarmanta duk naski, baina kasu, ez sobera barna joan, ibil arraposki, ezagutzak polliki-polliki eginez.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 90. orr.

Burgosek ez ninduen hoin barna hunkitu.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 160. orr.

Jaurenea-ko nagusiak ordea, gauza hori biziki barna hartu zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 30. orr.

Ezpain xokoa baino barnago hurbiltzera uzten ez duen pott itxurako ihizi milikaño horrek.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 178. orr.

Hona herri bat, ene iduriko beste herriak baino barnago fede katolikoak markatua.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 26. orr.

Hona herri bat, ene iduriko beste herriak baino barnago fede katolikoak markatua.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 26. orr.

Sekula ausartzen ez zen hura inor baino barnago sartua nintzen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 201. orr.

Barnago joan? Nekez. holako ateraldien funtsa barnagotik behar litake orobat aztertu.· Deus guti zekien hartaz, eta apur hori barna-barna sarturik zuen buru kaskoan.  Herria   2002-08-08

3 barnatik adlag sakonki.

Elizan ziren guziak barnatik hunkiturik zeuden, "Adartza" taldeko soinulari paregabeek jo dutenean "Goizean argi hastean" doinu miresgarria.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 208. orr.

4 –n barna -n zehar, -n barrena; -n barnean.

Hegoaldera buruz ere igan, Ibañetan gaindi, Auritze eta Aezkoan barna.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 7. orr.

66 highwayan barna zebilen trucker baten kabinan kokatu zen, hitzeman baitzion honek Los Angeleseraino eroango zuela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 33. orr.

Sarritan mintzo gara ate itxian barna, eta ez da mirari, hotsa minik gabe pasa baitaiteke gauzen poro bihurretan zehar.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 265. orr.

Hura ikusi, eta ezin konta ahala ahots hasi zitzaizkidan barrutik irten beharrean, ez eztarrian barna, baizik eta zuzenean bihotzetik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 27. orr.

Indian bizi zen errege baten izena du hartu [ibaiak], haren lurretan barna iragaten baitzen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 81. orr.

Arratsean isiltasuna nagusitzen da korridoreetan barna; murmurio eta soinu itzaliek lokarraraziko zaituzte gauero.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 11. orr.

Lau gizon soroetan barna joan ziren, artasoroen artean, errepidearen alde batetik, eta beste lau zetozen beste aldetik, sagarrondoetan zehar.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 120. orr.

Zazpi euskal herrietan barna, hiru lagunek, bizikletaz eta bost egun barne, egin duten 700 kilometroko itzuliaren egunaria.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 7. orr.

Itzuli bat, ziztu bizian, Charlyren motor herdoiltsuaren gibelaldean, hiri inguruko ingurabideetan barna.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 161. orr.

Gero, metroa ez da jada metroa, lur azpitik ateratzen delako, eta benetan aintzira ez den aintzira hartako ur-bazterretan barna ibiltzen delako.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 11. orr.

Lagunekin tragoetan joan gau epelaz gozatzera Habanan barna.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 133. orr.

Biek bide egin zuten, karrikan barna, elkarri fitsik erran gabe.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 13. orr.

Zakurra zoratzen Peterrekin parkean barna.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 135. orr.

Larrun mendiaren maldetan barna doazen bidezidorrak […..] ez zuten misteriorik haientzat.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 84. orr.

Alderdi basatian barna.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 7. orr.

Hitz egiteko itxaropena galdu zuen eta halaz, oroitzapenetan barna igeri abiatu zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 42. orr.

Artearen historian barna.  Berria - Euskal Herria   2004-07-22

Gure ahots propioak, eztabaidak eta gure juja ahalmenak, indarrik ez balute bezala, erabateko inpotentzian barna amildu ziren.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 86. orr.

Ez zen karabanarik pasatzen han barna xekearen haritzaren oinean dirurik utzi gabe.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 68. orr.

Ilargiak uretan egiten zuen isla ere deskribatzen ahal dizuet, ikusi egin bainuen han barna pasatzean.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 77. orr.

Cascaisko ibarra ere zapaldu nuen, egia, baina ez nintzen han barna behar baino arrabete urrunago joan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 134. orr.

· Bere bizi luzean barna ezagutu zuen Nafarroan berean Agramondarren eta Beaumondarren arteko hisia.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 30. orr.

Egunean barna izan genuen argi laru eta hotza ortzian halaxe ilundu zenean.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 178. orr.

Jainkoak berak daki zenbat eta zenbat kristau belaunikatu diren mendeetan barna Orriako Amaren oinetan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 210. orr.

5 –n barnako -n zeharko.

Bigarren Mundu Gerrako lehen urteetan mundua biltzen baita Habanan barnako frontoi, kafe, kasino eta kabaretetako gau epel-gozoetan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 133. orr.

Aletegi bihurtu zen, munduko aletegi dotoreena, zutabe erromatar eta grekoetan barnako sarrera zuena.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 24. orr.

Elkarri luzaturiko agurra begiramen berezikoa zen, bizitzan barnako konplizitate suerte bat balute bezala.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 58. orr.

6 –tik barna -n zehar.

Gu hirurok etxera bidean, basotik barna, gau osoa isileko arrantzan eman ostean Koronelaren ibaian.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 155. orr.

Beste batek Portas do Solera darama, Largo dos Lóiosetik barna.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 190. orr.

Martin eta Bautista Zestoako errepidetik barna abiatu ziren.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 134. orr.

Epe laburrik barna munduratuko zuen semea edo alaba nola hazten ahalko zuen bakarrik?  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 172. orr.

Horrek lagundu egiten dio hezur guztiak mugitzen, eta odola sumatzen du pixkanaka zainetatik barna.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 26. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aski barna (7); astean barna (3); auzoan barna (4); baionan barna (4)

barna abiatu (13); barna abiatu zen (4); barna abiatu ziren (4); barna aurkitzen (3); barna den (4); barna doa (3); barna doan (4)

barna egin (11); barna egindako (6); barna egiten (4); barna hedatzen (3)

barna ibili (17); barna ibili zen (4); barna ibilia (3); barna ibiliko (4); barna ibiltzeko (3); barna ibiltzen (6); barna igaro (3); barna ikusten (4); barna izan (3); barna jarraitu (3); barna joan (13); barna joan nintzen (4); barna joan zen (3); barna joanen (3)

barna pasatzen (5); barna sartu (12); barna sartu zen (3); barna sartua (7); barna sartzen (9)

barna zebilen (3); barna zihoala (4)

batean barna (12); bezain barna (3); bidean barna (11); bidean barna abiatu (3); bideetan barna (7); bidexkan barna (4); biziki barna (8)

errepidean barna (6); erroak barna (3); espainian barna (6); etxean barna (3); europan barna (10); euskal herrian barna (7); euskaldunak munduan barna (3); frantzian barna (9); gelan barna (3); geltokian barna (3); guzian barna (14); guztian barna (4); guztietan barna (3); haietan barna (3); hain barna (5); han barna (6); herri guzian barna (6); herrian barna (10); herrietan barna (4); herritan barna (4); hirian barna (18); historian barna (6); hoin barna (3); hor barna (11); horretan barna (4)

ibaian barna (5); itsasoan barna (4); kalean barna (8); kaleetan barna (25); karrikan barna (7); karriketan barna (16); karriketan barna ibili (3); korridorean barna (8); kostaldean barna (3); lurretan barna (3); luzean barna (3); mendeetan barna (3); mendian barna (5); mendietan barna (6); munduan barna (26)

oihanean barna (3); osoan barna (3); ozeanoan barna (4); parisen barna (5); pasabidetik barna (3); sobera barna (3)

urtean barna (12); urteetan barna (3); zaharrean barna (3); zainetan barna (3); zein barna (5); zelaietan barna (4); zeruan barna (3); zeruetan barna (3)

baino barnago (7); barnago eta (3); eta barnago (3)


barnagarri izond barnatzen dena.

Nik uste nuen abante eginen zuela Florenek haizearen barrura, orduantxe entzunen genuela bere ahots mehe barnagarria, baina burumakur zegoen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 54. orr.


barnagotu, barnago(tu), barnagotzen da/du ad barnago bihurtu.

Ilunbeltz sakonena barnagotzen dute kasik ikusezinak egiten dituen argi pindarrek, halaber eguerdi beteko argi eztandak dauzka bere itzaluneak koloreen ñabarduretan.  Herria   2005-07-21

Seguru nago, nihaurk bezala, hurbiletik ezagutu duten beste askok, berarekin ikasi dugula gure euskaltasuna eta abertzaletasuna barnagotzen eta Europatik mundura zabaltzen.  Berria - Kultura   2004-05-05


barnakoi izond barnakorra.

Etapa honen bururatzean, Leon anaia zena dut gogoan, bere izpiritu zorrotz eta barnakoiarekin.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 67. orr.


barnakor izond barnatzeko joera duena. ik barnakoi.

Gauzen erran nahi barnakorra ezagutzen ez baldin baduzu, zure izpirituaren baketzen akituko zara debaldetan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 18. orr.

Beuuuurk barnakor eta etsia eskapatu zitzaion, bihotzaren barne-barnetik.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 56. orr.

Ukan nuen zer ikus, zer entzun, zer sendi, ahantziko ez nintuenak, hain ziren barnakorrak ez konpreniturik ere.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 60. orr.

Departamenduko poliziaren buruak Kergueleni omenaldi barnakorra eskaini zion, krimena hau gaztigurik gabe ez zela geldituko lauetan azpimarratuz.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 54. orr.

Egiazki xurgatu ditugu Iratzederren olerkiak, xinpleak, argiak eta hain barnakorrak.  Herria   2003-10-23


barnatasun iz sakontasuna; barna denaren nolakotasuna.

Urpeko bati esker egin ikertzeak argi eta garbi salhatua du barku hori, 3600 metrako barnatasunean dena, hamalau tokitarik zilatua eta arraildua dela.  Herria   2002-12-19

Dupa batzu 3500 metrako barnatasunean izanki eta beste batzu oraino barnaxago, [...].  Herria   2003-02-13

Gorago hiruzpalau urtegi egin ondoan, bazekiten nola goratu edo beheititu errekaren barnatasuna, urtegi horiek zaukaten uraren ateak idekiz edo hetsiz.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 66. orr.

Xalbadorrek, berak beizik ez zakien barnatasun harekin, bere ixiltasunean eta bakartasunean moldatutako bertsuak.  Herria   2001-11-08

Hori guziaKarlos Gimenezen pianoak loriagarriki lagundurik, kantu guziak halako barnatasun handi batekin heldu zaizkula bihotz-beharrietara.  Herria   2005-11-03


barnategi ik barnetegi.

barnatsu izond sakona.

Biloa lodia eta xuria, kopeta ildo luze eta barnatsu zenbaitek zilatua.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 175. orr.


barnatu 1 (zerbaiten) barna sartu. ik barrendu.

Brontzea aisa disolbatzen eta urrea berehala urtzen du, bere indarra gorputz txiki-txikiz eta elementu leunez egina delako, zeintzuk aisa barnatzen diren eta, barnaturik, korapiloak bet-betan askatzen eta loturak lasatzen dituzten.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 413. orr.

Geroztik, mila arrazoik, hamaika gertakarik eszeptizismoaren ildoa zilatu eta barnatu didate.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 16. orr.

Ez dago hutsuneak barnatu gabeko materiarik, ez materiaz hornitu gabeko hutsunerik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 11. orr.

Gordinkeria dateke halako ekintza hits eta deitoragarrian barnatzea.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 17. orr.

Ez bakarrik senargai txarrari lotu zaiola ohartzen ari delako, baina baita ere etxean behin ere aipatu ez duten gai bat barnatzen ari duelako.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 195. orr.

Berokian kalakan jarraitzen dute eta webgunearen mamia gero eta gehiago barnatzen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 79. orr.

Ez beldurrik izan beraz eragiten ditunan sentimenduei men egiteaz, sorrarazten ditunan su guztiei heure baitan barnatzen uzteaz.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 473. orr.

Funtsean Seaskak diferentzia horiek guztiak barnatzeko urratsa egin duela gaineratu du Donibane Lohizuneko irakasle batek.  Berria - Euskal Herria   2006-03-05

2 (era burutua izenondo gisa)

Tongako musika eta dantza erakargarriak [...] barnatuegiak izanagatik ere, nostalgia apur batekin, mentura luzeari buru egin beharreko ixtantean idazten ari nauzu.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 70. orr.

Ikasketa nahiko barnatuak egin zituen Zacarias Moussaouik.  Berria - Mundua   2006-04-05


barnatze iz barna sartzea.

Bidez ala xendraz, badugu jadanik asko eta asko egina, Euskararen onarpen, zabaltze eta barnatze mailean.  Herria   2003-04-17


barnaxe
1 barnaxeago (corpusean barnaxago soilik) adlag apur bat barnago.

Baina okasionea eman zitzaigun elgarren ezagutzan barnaxago sartzeko.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 20. orr.


barnaxko adlag adkor barna.

Haize minduak, bazterrak iziturik, karrika pollitak desertu gisa ditu bihurtzen, jendea barnaxko atxikiz.  Herria   2003-01-14


barne iz barrena, barrua. (ikus beheko konbinatorian barne izenondoaren agerraldi maizkoenak).
1 ipar gela, egoitza.

Itsas-Mendi zinegelaren ondoko barne batean.  Herria   2005-04-21

Lehenbiziko bilkura Ziburunegin zuten, Ttiki trinketeko barne batean.  Herria   2005-05-05

Elkartearen laguntzeko, gela bat eskaintzen dute, beren geleri lotua dagon barne bat, azaroaren 27tik abendoaren 1a arte.  Herria   2003-11-13

Aspaldixko huntan ari zen elkarte hori barne baten bila.  Herria   2005-09-29

Barne bat beren puska guzien ezartzeko.  Herria   2003-03-17

500 toki jarririk ikusliarrentzat, eskubaloi edo saskibaloi kirol zelai handi bat, bainan ere judo egiteko barne bat, ostatu xoko bat, aipatu gabe aldagelak, duxak eta materialaren altxatzeko barneak, Kanboko herria aberasten da eraikidura balios batez.  Herria   2005-09-22

Herri hortan 1970 ean hasi ziren ikastolako irakasleak erakasten parrokiako barne batzuetan.  Herria   2001-04-26

Ttiki trinketa xaharberrituko dute, Ravel kaiari beste itxura bat emanen, herriko etxean barne batzu arramoldatuko eta elizan ere aintzina obran ariko dira...  Herria   2004-03-11

Hau da Artzamendi ostatuaren barne handi bat, arras antolatua izan dena eta errezebitzen ahal duena 200 eta 300 jende taraino.  Herria   2001-11-08

Zanpantzar errerik Gantxiki barne handian izan da alaitasun.  Herria   2001-03-01

Hor berean zazpietarik harat Inharreko barne zabalean moldatua izanen da afaria.  Herria   2002-12-05

Zazpietarik goiti Inharreko barne nasaian izanen da zintzur bustitzea.  Herria   2003-12-04

barne iluna, argi eta airerik gabea!  Herria   2004-09-16

Euskal Xerria batasunak baditu orain barne berri pruntak, Herriko Etxeko lehen estaian, gibeletik daukan sartze propioarekin.  Herria   2005-09-29

3 barne-huts izond barruko aldea hutsik duena.

Eta ez zen inor bizi patioaren bestaldeko etxe barne-hutsean, bi makila moduko izan ezik, arbian zizelatuak ziruditen aurpegiak zituztenak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 18. orr.

Eguneroko ogia lortzeko ahalegin etengabea, langabeziaren mamua, nobleziaren jainko zitalak, ezkon oheko gezur barne-hutsak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 139. orr.

Hodi ñimiño batzuk dira osteonak, 15 mm luze eta 0,25 mm zabal diametroan; barne-hutsak dira, eta odol-kapilarrek betetzen dute barru hori.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 19. orr.

Zenbateko indarra behar den bala erraldoi barne-huts bat Lurraren grabitatetik ateratzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 12. orr.

Don Ottaviok, lasaiturik, itxura bitxiko harkaitz bat seinalatu zuen itsasertzetik metro batzuetara, erdian barne-hutsa, eta bi zutabe erraldoiren gainean bermatua zirudiena.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 497. orr.

Gizon kanpo-eder barne-huts baten bizitoki eta maitaleku, huts eta belzturik ageri zen barrenetik, kanpotik bere plantari eutsiz ordea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 184. orr.

Quosque tandem liburu ospetsuan Jorge Oteizak zioen Neolitikoan gauzatu eta finkatu zela euskaldunaren sentiera estetikoa, geure nortasunaren ikur eta bereizgarri gisa, orduko harrespil txiki barne-huts haiekin edertasunaren perfekzioa, esperientzia espiritual gorena erdietsi genuenean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 36. orr.

Solasa frango, bainan legunak bezen epelak eta azkenean barne-hutsak edo tortak!  Herria   2005-07-21

Ainitzen beldurra haatik, legea gisa hartarat kanbiatuz, barne-hutsa bezala geldituko dela edo arrunt torta!  Herria   2004-09-02

2 barne-bulko

Barne-bulko batek eraginda.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 132. orr.

Ikusi dut, ordea, gauza bat dela ideologia, bakoitzak hartu nahi dituen jarrerak, eta beste bat barne-bulkoak, ohartuki edo gabe nola jokatu agintzen digutenak.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 203. orr.

Baina neure baitan, zenbait egoeratan, budismoa urrun geratzen zitzaidan, oreka iritsezin gisa, neure barne-bulkoen egituratik urrun, ideien azalean soilik baitzegoen, iritsi nahi nuen ideal baten itxuran.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 205. orr.

4 barne muin (orobat barnemuin g.er.)

Zula ditzagun mendiak barne-muinetaraino...  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 40. orr.

Printzesa berriro ikusteko irrikak koñakak adina berotzen baitzizkion barne-muinak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 48. orr.

Maitasunak orduan odolaren barne-muina xurgatzen du.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 122. orr.

Txundituta utzi nau esaldi honek, eta barne-muinetaraino hunkitu eta kezkatu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 153. orr.

Nork eraman lezake azken ate horrek gordetzen duen ikusgarri izugarria, nork saihets lezake barne muinetarainoko izu-laborria atea ireki eta ikus baleza, ikus baleza...  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 128. orr.

Guk ez baitugu esku leunik musika eta maitasuna egiteko, pianoa jo eta pianoari barne muinak harrotzeko.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 8. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

alonso barne ministroak (11); aste barne (19); aste bat barne (10)

barne antolaketa (9); barne arazo (12); barne arazoa (12); barne arazoak (12); barne arazoetan (9); barne arazotzat (8); barne barnean (29); barne barneko (21); barne barnekoa (13); barne barnetik (21); barne bat (10); barne batean (8); barne bizitza (14); barne borroka (27); barne borrokak (9); barne bulkada (12); barne da (9); barne dira (14); barne direla (13); barne diren (12)

barne edo (10); barne egitura (16); barne egoera (8); barne eskaria (12); barne eskariaren (10); barne eta kanpo (15); barne eta kanpoko (11); barne eztabaida (23); barne funtzionamendua (8); barne gatazka (21); barne gatazkak (8); barne guzia (10); barne handi (8); barne hartan (18); barne hartu (15); barne hartu behar (8); barne hartuko (17); barne hartzen (118); barne hartzen du (11); barne hartzen duen (28); barne hartzen duten (8); barne hauteskundeak (17); barne hauteskundeetan (10); barne hortan (12)

barne ikerketa (13); barne indar (14); barne izan (9); barne merkatua (10); barne merkatuen (8); barne merkatuko (8); barne ministerioa (11); barne ministerioak (124); barne ministerioak atzo (10); barne ministerioan (13); barne ministerioaren (59); barne ministerioaren arabera (20); barne ministerioari (20); barne ministerioko (59); barne ministro (273); barne ministro alfredo (8); barne ministro angel (17); barne ministro izendatu (9); barne ministro jose (49); barne ministro nicolas (16); barne ministro ohi (19); barne ministro ohiak (13); barne ministroa (106); barne ministroak (256); barne ministroak adierazi (10); barne ministroak esan (8); barne ministroarekin (20); barne ministroaren (98); barne ministroaren arabera (13); barne ministroari (32); barne ministroek (15); barne minixtro (18); barne minixtroa (30); barne minixtroak (32); barne muinak (10); barne muinetan (30); barne muinetaraino (12)

barne politika (18); barne politikan (21); barne politikari (9); barne produktu (217); barne produktu gordina (72); barne produktu gordinak (13); barne produktu gordinaren (118); barne proletalgo (9); barne proletalgoa (11); barne proletalgoak (8); barne proletalgoaren (10); barne prozesua (12); barne sailak (21); barne sailaren (11); barne sailburu (9); barne sailburuak (8); barne saileko (24); barne segurtasun (14); barne sentimen (13); barne sentimena (8); barne txosten (15)

barne zein (8); barne zen (9); bat barne (92)

bazkaria barne (10); bera barne (17); bi hilabete barne (9); bi urte barne (24); bost urte barne (13); bpg barne produktu (15); dena barne (9); denbora guti barne (45); denbora labur barne (8); denbora laburrik barne (13)

epe laburrik barne (12); espainiako barne ministerioak (47); espainiako barne ministerioaren (10); espainiako barne ministerioko (8); espainiako barne ministro (85); espainiako barne ministroa (13); espainiako barne ministroak (62); espainiako barne ministroaren (17); existentzia barne hartzen (10); guztiak barne (15); hamar urte barne (9); hilabete barne (44); hilabete bat barne (8); hiru urte barne (25)

ilabete barne (10); irakeko barne ministerioko (9); izaera barne hartzen (11); kanpo eta barne (9); lau urte barne (10); ni barne (9); nik barne (9)

sarkozy barne ministroa (9); sarkozy barne ministroak (12); sarkozy barne ministroaren (9); sarkozy barne minixtroa (18); sarkozy barne minixtroak (14)

urte barne (130); urte bat barne (22); urtea barne (21); zenbait egun barne (9); zonbait aste barne (8); zonbait egun barne (10); zonbait hilabete barne (10); zonbait urte barne (12)

aho barnean (10); auto barnean (10); autoaren barnean (9); barne barnean (29)

barnean dago (13); barnean duen (8); barnean egin (11); barnean eta kanpoan (8); barnean gertatzen (8); barnean hartzen (9); barnean izan (9); barnean kokatu (18); barnean kokatzen (14); barnean sartu (23); barnean sartzen (13); barnean sentitzen (9); barnean zegoen (14)

baten barnean (94); batzuen barnean (11); beraren barnean (8); bere barnean (81); bihotz barnean (16); buru barnean (33)

eliza barnean (12); elizaren barnean (12); etxe barnean (27); euskal herri barnean (9); gela barnean (9); gure barnean (9); haren barnean (23); hiri barnean (15); honen barnean (13); hor barnean (9); horien barnean (15); horren barnean (48); mugen barnean (14); neure barnean (9); nire barnean (24); programaren barnean (8); unibertsitate barnean (8); zure barnean (9)

barne barneko (21)

barneko aldea (9); barneko aldean (22); barneko aldeko (8); barneko aldetik (8); barneko atarira (8); barneko begiespenaren (10); barneko esperientzia (9); barneko eta kanpoko (13); barneko sentsua (18); barneko sentsuan (8); barneko sentsuaren (44); barneko sua (8)

bere barneko (69); beren barneko (8); buru barneko (9); enpresa barneko (13); etxe barneko (20); euskal herri barneko (10); gure barneko (19); herri barneko (19); hiri barneko (17); nire barneko (20); umetoki barneko (8)

barne barnekoa (13); barnekoa den (8)

barnera sartu (27); etxe barnera (9); hiri barnera (10)

barne barnetik (21); barnetik bizi (8); barnetik eta (12); eta barnetik (11); herri barnetik (8)


barnealde (orobat barnealdi g.er.) 1 iz barneko aldea. ik barrualde.

Barnealdea zeta zeru-urdinez forratua zuen kotxe baten atzealdean jarririk.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 32. orr.

Lapurdi betetzen ari den heinean, barnealdea husten ari da etengabe.  Berria - Euskal Herria   2004-03-30

Bikote honen gisara ez baitira hainbeste arte garaikidean sinesten dutenak barnealde horretan.  Berria - Kultura   2004-08-19

Itxura barnealdearen adierazpena baita.  Berria - Kultura   2006-04-16

Labana batekin arreta handiz erdibitzen baditugu, barnealdean arrautza bat dutela ikusiko dugu, edo agian gehiago, kuku-sagar motaren arabera.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 142. orr.

Argi motelgarri batek argitzen nau barnealdean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 45. orr.

Burdinazko atea berritz hesten, Klunka!, urrats batzuk barnealdean eta berritz isiltasuna.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 51. orr.

Lehen eta hirugarren kaleko traineruek barnealderantz egingo dute arraunean, eta bigarren eta laugarren kalekoek itsasorantz.  Berria - Kirola   2004-07-31

60 hautetsi bildu dira joan den larunbatean Heletan, kosta eta Barnealdearen arteko loturetaz mintzatzeko.  Herria   2001-11-15

Egia da ondarkinen labe berri batentzat lekua beharko dela atzeman, hemen ziren guzientzat argi zen gune hori beharko dela kosta eta barnealde bitarte horretan nonbait aurkitu.  Herria   2001-11-15

Eskuineko izterrean, barnealdean, orban more bat zeukan: mutilagun hark egin ziola kontatzen zuen, labana batekin.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 117. orr.

Mostradorearen barnealdea eta kanpoaldea bereizten dituen metro bat edo biko espazio hori.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 62. orr.

Beraz, lau mahai zeuden sarreraren barnealdean, eta lau kanpoaldean.  Elizen arteko biblia   Ez 40,41

Leihotik beste leiho batzuk ikusten dira eta haien barnealdean gela klonatuak daude.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 128. orr.

Besterik ez eta gerrikoaren barnealdean idazten zuen idazlerik ere ezagutu da.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 205. orr.

Armarri inperialez zigilaturiko eskutitza brusaren barnealdean egindako sakela batean gorde zuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 87. orr.

Williamstar gazteenak bere jokoa eroso kantxaratzea lortzen badu, erraketaren barnealdearekin astintzeko arazorik ezean, finalak ez du historia handirik izango.  Berria - Kirola   2004-07-03

Lobulu tenporal bien barnealde edo erdialdeko egiturak estutu edo desegin zituela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 68. orr.

Haizeak eman dio forma kraterraren barnealdeari, eta gune ilunak zurrunbiloek eratu dituzte, azaleko hondar argia eramanda.  Berria - Gaiak   2006-04-13

Atsegina zen basoaren barnealdetik jaistea, Morori jarraitzea beste eginkizunik gabe.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 215. orr.

Ipar Euskal Herriaren barnealdearen garapena sustatu nahi du Elgar-ek.  Berria - Euskal Herria   2004-11-24

Eleberri eder bat da esku artean duzuna, eder izateaz gain Ipar Euskal Herriko barnealdearen erretratu fina eskaintzen diguna.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 9. orr.

Lofodengo barnealdetik igo ginen, eta, hortaz, ez genuen itsasoa ikusi harik eta gailurrera iritsi eta gure aurrean lehertu zen arte.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 60. orr.

Autopista utzirik, Paue barnealdera iristean isildu ginen, bakoitza gure gogoetetan sartuz.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 99. orr.

Iparralde barnealdean, Hegoaldeko herri askotan bezalaxe, jende asko da jaiotetxe izenez ezagunago dena nortasun agirian daraman izenagatik baino.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 80. orr.

2 (izenondoekin)

Ironia puntu bat erakusten saiatu zen begi-zuloen barnealde ilunetik. Tinko oratu zion erosketa-poltsari [...] eta haren barnealde txukun ordenatutik azal beltzeko kaiertxo bat eta arkatz punta zorrotz-zorrotz bat atera zituen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 99. orr.

Eguraldi txarrak hankaz gora jarri zuen atzo Gipuzkoako barnealde osoa.  Berria - Kirola   2006-01-28

Guztiz erauzia omen zegoen arantzen eraginez, nondik eta soinekoaren barnealde ertz gabetik!  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 178. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Koadroaren erreferentzia gisa aipa ditzakegu Pieter Hooch holandarraren etxe barnealdeak.  Berria - Kultura   2004-10-13

4 barnealdeko izlag

Oinak kontu handiz igurtzi ondoan, barnealdeko salara joan ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 25. orr.

Izan ere, barnealdeko lotailuak hautsi eta berehala egin zidaten ebakuntza.  Berria - Kirola   2004-11-05

Hargatik, okupazio armadek arrastatze handiak obratzen zituzten barnealdeko sasi eta xaretan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 99. orr.

Barnealdeko herri ttipiak hustera behartu duen sistemak, Iparralde osorako diseinatu dituzten neurri turistikoek...  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 19. orr.

Portugalen ere apenas ezagutzen zuen Lisboa eta barnealdeko herriren bat edo beste.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 46. orr.

Barnealdeko ordokian, 6.3 jaisten dela tenperatura ikusten genuen urriaren hasierakoan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 396. orr.

Lapurdi barnealdeko laborantza lurrak bizilekuak eraikitzeko saltzen ari direla ondorioztatu zuten.  Berria - Ekonomia   2004-03-06

Beren bortuetan libreki eta botereetarik urrun kreatzen duten Iparralde barnealdeko lau poeta onenak!  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 73. orr.

Ipar Euskal Herri barnealdeko hautetsien gehiengoa eskuinekotzat jotzen bada, nola onar dezakete globalizazioaren kontrako mugimendu bat laguntzea?  Berria - Harian   2005-01-15

Lobulu tenporal bien barnealde edo erdialdeko egiturak estutu edo desegin zituela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 68. orr.

Gazteak, nagusiak, barnealdekoak, itsasaldekoak, lagun, herritar edo hautetsiak ikus zitezkeen multzoan.  Berria - Euskal Herria   2004-09-26


barnealdi (orobat barnekaldi) iz jokalari bat aurkarien aldean barneratzea. ik barneraketa.

Ryan Giggs ezkerraren barnealdi arriskutsu bi salbu, apenas xaxatu zuen Ingalaterrako atea Galesek.  Berria - Kirola   2004-10-10

Barnealdietan geldiezina, jaurtiketetan aparta eta asistentziak banatzen gero eta hobea.  Berria - Kirola   2006-01-03

Partidaren hirugarren laurdenean, min egin ziguten, batek hiruko bat sartzen ez bazuen, besteak barnealdi batean saskiratuz, eta horri esker aldea egin zuen markagailuan CSKAk.  Berria - Kirola   2004-03-31

Laugarren minutuan Edu Alonsok barnekaldi polita egin zuen bere hegaletik, eta Juanitok ia barrura bidali zuen aldaratzea.  Berria - Kirola   2006-05-04

Blokeo bakar bat eginda gure pibotaren bila ateratzen dira; eta oso barnealdi gogorrak egiten dituzte.  Berria - Kirola   2006-04-12

Chatman antolatzailea batzutan, Foirest bere barnekaldi indartsu eta hiruko jaurtiketa finekin, eta Rupert eta Petro Tauko piboten lana zeharo oztopatuz.  Berria - Kirola   2004-12-24


barnebanatu, barnebana(tu), barnebanatzen da/du ad bereizi.

Botere hemeretzigarrentiarrak barnebanaturiko herriak batzen dituena.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 20. orr.


barnebegiratu, barnebegira, barnebegiratzen du ad barnea begiratu.

Munduko harresiez harago espazioa infinitua izanik, gogoak galdera hauxe dakar: zer ote dago adimenak barnebegiratu nahi lukeen eta gogoaren bulkada askeak gain-hegatzen duen hartan?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 155. orr.


barneberritu, barneberri(tu), barneberritzen da/du ad barnea berritu.

Jendea barneberriturik, indarberriturik iratzarri zen, orakulu zaharraren utopiak jarri zuen martxan.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 97. orr.


barnebide iz barneko bidea.

Sexu bereizketarik -eta bereizkeriarik- gabekoa, agi denez, itzulpenaren barnebidea.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 30. orr.

Horma altuek bultzada nagusia kentzen diote haizeteari, arkuetan eta barnebideetan murgiltzen diren aurkako korronte anitzetan zatitzen dute haizea.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 162. orr.


barnebildu, barnebil(du), barnebiltzen 1 du ad barnean bildu.

Bi osagai oso desberdin barnebiltzen ditu, hots, sentimenetatik datorren ezagutzarako materia eta hau ordenatzeko forma jakin bat.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 82. orr.

Han nire bizitzako urteak saminez hausnartuko ditut eta, nire bihotz sakabanatua barnebilduz, nire espiritua gauza hobeetara bideratuko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 401. orr.

Maitalearentzat, maiteak hainbat mundu barnebiltzen ditu, eta bere behakoen, jarreren, hitzen bidez adierazten ditu mundu horiek.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 163. orr.

Artea den aldetik, generorik zabalena da, beste arte guztiak barnebiltzen dituena.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 426. orr.

Gasnak barnebiltzen eta adierazten du Bordaren unibertsoa.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 37. orr.

Bulegoa lanerako eta barnebiltzeko tokia izan zedin nahi zuen.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 67. orr.

Errepika molde biok ederto baten barnebiltzeak erabakitzen du hain zuzen ere bai Bekatuaren itzala-k eragiten duen gozamen estetiko handia.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 87. orr.

Liburu osoa barnebiltzen duen ikuspuntu eskatologikoa duzu, apogeoarena, apokalipsiarena.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 153. orr.

Adigai batek bere baitan kontraesanik barnebiltzen ez badu, gainera adigai jakinen mugapen gisa beste ezagutzekin elkartzen bada, baina bere errealitate objektiboa inolaz ere ezagutu ezin badaiteke, orduan adigai honi problematikoa deitzen diot.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 126. orr.

Ea biak gauza bera barnebiltzen duten, ea kontraesaten diren ala ez, ea adigaiak bere baitan zerbait barnebiltzen duen edo zerbait adigaiari eransten zaion  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 133. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Zer ezkutatzen zen aitaren jarrera barnebilduaren atzean? Denborarekin, ulertu zuen gauza bakarra izan zen osaba gizon barnebildua zela.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 100. orr.


barnebilki iz

Erabaki korapilotsua Unamuno-rena; lehen-lehenik politikoa, barnebilkiak larri-larriak daramatzana ordea kultural eta linguistikoak.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 123. orr.


barnegune iz barneko gunea.

Hauxe ere entzun izan dut: lehiaketa batzuk kamioi handien barneguneetan izaten direla.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 90. orr.

Ispiluaren aurrean behatzen zion orduan bere buruari [...] ukondoa bildurik, mahukaren luzera, beso-zuloaren jauskera edo izur baten barnegunea ebaluatzeko.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 68. orr.


barnehuts izond barnea hutsa duena.

Gaztainaren iduriko eltzaur barnehuts bat ematen dik.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 26. orr.


barnekalde ik barnealde.

barnekaldi ik barnealdi.

barnekatu, barneka, barnekatzen du ad barrendu.

Laikoentzat gauzak errexak ziren: apezek dena egiten zuten erlisiononeko urratsetan eta guk„ doi doia Elizako urratsak bete ahal bezain xuxen bainan gauzak guti barnekatuz.  Herria   2005-02-24


barneki1 adlag sakonki.

Zergatik daukan gauza bakoitzak ahalmen mugatua eta zergatik zaion muga bat hain barneki inherenteaª.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 10. orr.


barneki2 iz barneko organoa.

Ikustekoa da Arrutik zenbat dakien, ikustekoa nola aztertzen dituen gorpuetako geruzak, barnekiak, muin, birika eta hezurrak, eta, batez ere, bertan bizi diren biztanleak.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 56. orr.


barneko iz jaka.

Sabbath arratsaldeetan, aita lo zegoenean, Yentlek haren galtzak janzten zituen, haren litsekiko jantzia, haren zetazko barnekoa, haren yarmuka, haren belusezko kapelua, eta ispiluko isla aztertzen zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 186. orr.

Masaila guri eta irtenak ditu, eta sabel handia ageri zaio barnekopetik.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 11. orr.


barnekoi 1 izond barrukoa, sakona.

Argi antzeko zerbait maite dut, mintzo edo usain edo janari, edo laztan antzeko zerbait maite dut, ene Jaungoikoa, argi, mintzo, usain, janari laztan barnekoia maite dudanean.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 242. orr.

Musika alaia, tristea, espirituala, barnekoia... mota guztietako sentierak aurki daitezke Mozarten pianorako konposizioetan.  Berria - Kultura   2006-01-27

Libre da bere benetako nortasunera itzultzeko, beste zentzumenen mundu barneko eta barnekoira: ia berrogeita hamar urtez bere etxe izan zuen hartara itzultzeko, hain zuzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 157. orr.

2 bere baitara bildua bizitzeko joera duena. ik barnerakoi.

Izaeraz barnekoia, militante serioa iruditzen zaizu; jantzia eta langilea.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 90. orr.

Gizakia barnekoi egin ohi da, eta bakea gordetzen du edozein nahigabetan, zirkinik egin gabe, atsedenaldi lasaian.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 94. orr.

Gaztetan, diotenez, barnekoia zen, umore txarra zuen.  Berria - Kultura   2006-04-11

Dena zen zabal, baina aldi berean barnekoi eta, nolerebait, sekretua.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 108. orr.


barnekoitasun iz barnekoia denaren nolakotasuna.

Beira leiho itzaltsuek santuen jantziak baizik ez dituzte nabarmentzen, eta badirudi oihal zabal gorri-more haiek maitasun mistikoaren sugarretan erretzen ari direla barnekoitasun hartan, ilunpeetako gurtze mutu hartan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 299. orr.


barnekondo iz barnealdea.

Hori jada ez da etzango herria pentsamendu kritiko eta razionalista arrotzez europartzean [...] baizik Espainia bere baitaratzean eta bere-bere balio eternalak, bere barnekondo sakonean lokartuak, berbiziaraztean.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 112. orr.


barnekotasun iz barnekoa denaren, bere baitara biltzen denaren nolakotasuna.

Bada zerbait azken batean kezkagarria, eta bitxia, zeren gogamen hori, (oso argia eta sormen handikoa izanagatik) erantzutean bere koherentzia, barnekotasuna, autonomia, "nortasuna" galdurik, edozein sentsazio iragankorren morroi bihurtzen baita.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 72. orr.

Barnekotasun falta hori, baliteke nire errua izatea, baina azken finean, horrelaxe dira gauzak, eta ezin alda daitezke, tamalez.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 19. orr.

Bere esperientziak, lehenengo aldiz, Tuzididesen hitz eta esaldien [...] barnekotasuna azaltzen ziola aurkitu zuenez, 2300 urte baino lehenago beste mundu batean idatzitako liburu bat esperientzien gordailu izan zitekeela konturatu zen, esperientzia horiek, irakurlearen munduan, bere belaunaldiarengana iristen hasiak bakarrik zirelarik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 404. orr.


barneminduta adlag barnea minduta duela.

Espirituak gora jaso eta eraman egin ninduen; garrazturik eta barneminduta joan nintzen; zeharo jabetu zen nitaz Jaunaren indarra.  Elizen arteko biblia   Ez 3,14


barnemuin ik barne 1.

barnen barne-ren superlatiboa.
1 barnenean

Erreinua aurkitu nahi duenak [...] aurkitzen den hartan bilatu behar du, hau da, zolagunerik barnenean, erdigune sakonean, non Bera inon baino barrurago baitago arimaren alboan, askoz ere presenteago arima bere buruarentzat den baino.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 82. orr.

2 barneneko izlag

Tenpluaren barneneko azken hamar metroak, berriz, zedrozko oholez estali zituen, behetik hasi eta goiko habeetaraino.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,16

3 barnenetik

Haren hitzen bidez dardaratu ziren mendiak, eta handiki haiek, errai-barnenetik ozenki hasperenka, negarretan garbitu zuten beren barrua. gorputza ahuldurik eta bihotza taupada bizitan, barnenetik oihu egin nuen, esanez: Erruki, Jauna; Jauna, erruki.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 295. orr.

4 barneneraino

Etchevarriaren tresna arruntak barna, barneneraino, kasik ezin helduraino sartzen dira itzal-argi jokoetan begia eta gogoa haziz, bere sena guzia eman diola egin duenari.  Herria   2002-07-25


barneraezin izond ezin barneratuzkoa.

Leizezulo barneraezina, hondorik gabea, bere baitan du sustengua.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 120. orr.

Mundu garatuak harresi barneraezinak eraiki ditu, eta gizaki migratzailea gizaki ilegal bilakatu da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 208. orr.

Natura ikaragarri zabala da eta konplexua, baina ez adimenarentzat barneraezina.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 108. orr.

Onartu ez ezik aitortu ere egiten duzuen natura hau, ongi gorena, aldaezina, barneraezina, ustelezina, bortxaezina dela, hala ez balitz ezin izango baitzen ongi gorena, hobezina.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 95. orr.

Haren urrezko jeinua iluntasun barneraezinean galdurik baitzegoen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 360. orr.


barneragarri izond barnera daitekeena, barneratzeko modukoa.

Badut-eta asmo, gai barneragarriz egina baduzu behintzat, ez badu ohiturak hain gogor brontzeztatu non guztiz ere gotortu den sentipenen aurka.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 149. orr.


barneraketa iz jokalari bat aurkarien aldean barneratzea. ik barnealdi.

Falta bat, barneraketa bat... edozein unetan esna daiteke San Mamesen eskuin hegalekoa.  Berria - Kirola   2004-12-01

Partida batzuetan gaztea nintzenean jokatu ohi nuen saskibaloi bera egiteko bidea ikusi dut, kontraeraso askorekin, eta barneraketak egiten, saskiraketak lortzeko.  Berria - Kirola   2004-03-31


barnerakoi 1 izond barneratzen dena.

Kutxilloak, kutxilloak, soinu torturatzaile eta barnerakoiak elkarren kontra erortzen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 127. orr.

Doinu barnerakoiak ziren batzuk eta jendetasunerako eginak beste batzuk, diferenteak denak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 125. orr.

Kantata horretako adagioa entzutean, adagio barnerakoia inondik inora, Juvenalia etorri zitzaion burura, jauregiko salan jo zuen gau hartan bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 128. orr.

Bikote bihurtuta, Joxan Goikoetxeak eta Alan Griffinek Alboka taldearen diskorik barnerakoiena grabatu dute. herri musikaren KANTUTEGIA aberastuko du lan horrek  Berria - Kultura   2004-10-12

2 bere baitara bildua bizitzeko joera duena. ik barnekoi.

Mutila lotsatia eta barnerakoia zen eta aurretik ere portaera txarra erakutsi zuen.  Berria - Mundua   2004-09-29

Nire izaera barnerakoiak beste era ilunagoak erabiltzera bultzatzen nau eta. kanpandorreko kanpaiak errepika eta errepika ari zen, eta eliztarrak, bakarka edo taldeka, eliz aurreko plaza txikia zeharkatzen, esku eskularruz jantzietan zeramaten liburu txikiak ez ezik, beren jarrera barnerakoiak ere garbi adierazten zuelarik zer asmorekin zihoazen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 135. orr.

Horregatik dira amsterdamdarrak barneratiak, barnerakoiz gainera, benetako etxea barrukoa dela susmatuko balute bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 95. orr.


barneraldi 1 iz barneratzen den aldia.

Haren herrikideek ez zuten zertan damutu azken gerrari zegokion alorrean eta indigenak naziengandik babestea izan zen Asian zehar bideratu zituzten barneraldien helburua.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 142. orr.

2 (kiroletan) barnealdia, barneraketa.

Erasoan barneraldi ikusgarriak egin eta erasoko errebotean izugarri lagundu zuen.  Berria - Kirola   2006-03-26


barnerapen iz barneratzea.

Har dezagun bakoitzak barnerapen pertsonal sentikor bat egun hauetan, geure ekintzen ondorioak barne hitzetan aurki genitzake, bila dezagun musika nekaldiaren barne-bilkuntza.  Berria - Kultura   2006-04-12


barnerarazi, barneraraz, barnerarazten du ad barneratzera behartu.

Olatzek Patakiren eskua hartu eta hatz luzea apartatu ondoren bere hankartera gidatu zuen, eta galtzak belaunen pareraino jaitsi ostean, hatza bere aluan barnerarazi zion apurka-apurka.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 136. orr.

Diziplina eta lanaz gain, «pasioa eta artearekiko maitasuna» barnerarazi zizkien Medelek.  Berria - Kultura   2006-01-04

Zailena egin behar du: teoria praktikara eraman, eta funtzionarioei (barka, futbolariei) ohitura txarrak aldarazi, eta mentalitate egokia barnerarazi.  Berria - Kirola   2006-03-24


barnerati izond

Horregatik dira amsterdamdarrak barneratiak, barnerakoiz gainera, benetako etxea barrukoa dela susmatuko balute bezala  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 95. orr.


barneratu, barnera(tu), barneratzen 1 da ad barnera joan. ik barruratu.

Domintxaine bazter utzita barneratu nintzen Nafarroa Beherean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 232. orr.

Gizona ozta-ozta ausartzen da Siberiako estepetan edo Asiaren erdialdeko lautadetan barneratzen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 9. orr.

Soldaduak Najafen barneratzen badira, hondamendia izango da.  Berria - Mundua   2004-04-29

Itsasoan apur bat barneratu ostean, han geratu zen olatuen artean geldi.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 896. orr.

Itsasontzi txiki bat kaian barneratzen ikus zitekeen handik.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 27. orr.

Sharonen harresiak ez dio Israel eta Zisjordania banatzen dituen mugari jarraitzen, bide gehiena Palestinako lurraldean barneratzen da.  Berria - Mundua   2004-07-13

Lurpean barneratzen ziren hamar harmaila jaitsi zituen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 148. orr.

Kalea luzea zen eta gau beltzean barneratzen zen, oso urrun.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 24. orr.

Honen hatz potoloa arrakalan barneratu da, nekez ireki du sarrera debekatua, intimitate sutsuan hondoratu da.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 50. orr.

Haren adimena, lur honetako gauzen gandutik eta giza grina txarren loturatik askatua, libre igotzen zen goreneko gauzetara eta garbi barneratzen argian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 314. orr.

Ellenen ahotsa zerra txiki zorrotz malgu bat bailitzan barneratzen zitzaion haragian.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 316. orr.

Lurrin goxo baten usaina sudurretik barneratu zitzaidan.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 72. orr.

Oso barneratua daukagu sentimendu hori.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 19. orr.

Iruditzen zaio bere arimaren hondo-hondoraino barneratzen zaizkiola begi haiek.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 450. orr.

Hatsa hartzean barneratzen zaidan airea irritsaz betea dago.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 154. orr.

Sobera zoriontsu naizen arren, zure penak gogoan ditut, eta nigan barneratuak.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 496. orr.

Astiro-astiro, kalezuloa atzera ere barneratu zen ilunpeetan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 61. orr.

Espainiako Makina Erreminta Ekoizleen Elkarteak Indiako merkatuan barneratzeko saiakera berezia egingo duela adierazi du.  Berria - Ekonomia   2004-02-17

Orduan hizkuntzaren analisia zientzia matematikoetan barneratu zen, batez ere proposizioen sintaxiaren eremuan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 89. orr.

Kanpotik aritu zen, inolako esperientziarik barneratzeko astirik gabe, eta, ondorioz, orokortasun gradu handi batez deskribatu zuen errealitatea.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 33. orr.

Sakon errotutako eta barneratutako ohitura.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 179. orr.

Zainetaraino barneraturiko su bat zen, kanpora beharra zuena.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 223. orr.

Euli bat dabil haietako baten belarrian barneratu nahian.Ontziak Irango uretan mila metro barneratuta zeuden.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 166. orr.

• 2 du ad barnera (zerbait) sartu.

Orduko hartan, itsasoan barneratuko gintuen itsaslasterrak [...] baldin eta zeharka doazen itsaslaster ugarietako batean sartu ez bagina.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 65. orr.

Dibanetik altxaturik, oinak sandalietan barneratu, eta hitzik esan gabe utzi zuen kafe etxea.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 29. orr.

Kea sakon barneratu du, urdaileraino.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 71. orr.

Ipurmasailetatik ongi oratuta nauka, eta ahoa nire kobazuloetan barneratu du eta, klitorisean emandako mihi-kolpe txiki bat dela medio, kalanbre batek zeharkatu nau oso-osorik.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 83. orr.

Zakiltzarra maitasun handiz barneratu zidan.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 51. orr.

Balioak guk -hizkuntza bezalaxe, bestalde (hots, pentsamendua bezalaxe)- inguratzen gaituen tradizioan edo kulturan aurkitzen ditugula, eta barneratu egiten ditugula.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 110. orr.

Gizarteak barneratu ditu Elkarri-ren eskaerak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-19

Hilezkor izateko itxaropena gero eta barneratuago dago gizartearen subkontzientean.  Berria - Gaiak   2004-06-09

Puntu hau funtsezkotzat jotzen dugu, eta ondo barneratu behar dugu, ondoren datozen azalpenak ulertu ahal izateko.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 84. orr.

Ez al dakizu bilera honetan barneratuko zaitudala Venusen misteriorik ezkutuenetan?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 80. orr.

Oso zaila izan zen Betisen aurkako porrota barneratzea.  Berria - Kirola   2006-03-03

Gazteak dira, eta taldearen garrantzia ondo barneratuta daukate.  Berria - Kirola   2006-02-02

Eskumako lokian ipini zituen atzamar bi, beste norbaitek emandako ikasgaia oso barneratuta zeukala adieraztearren.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 127. orr.

Lehen barneratuak genituen joko sistemak, antza, ez dute balio orain.  Berria - Kirola   2004-05-07

Honezkero izanen da ohartu denik zein barneratua dudan neure buruaz urrikaltzeko plegua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 260. orr.

Beach Boysek 1965-66 bitartean egin zituzten ekarpen berritzaile gehienak ondo baino hobeto barneratu ditu honezkero pop musikaren industriak.  Berria - Kultura   2004-09-28

3 barnean hartu.

Munduko hizkuntza gutxituen esperientzia guztiak dira aberasgarriak, familia transmisioa orotan hautsi baita eta engoitik hezkuntzak bete beharko duelako toki hori, baina guraso zein aitatxi-amatxiak barneratuz.  Berria - Euskal Herria   2006-05-04

Eskaintza eskola sisteman barneratzea: Lanbideetako adituak erabili nahi dituzte enpresa munduaren eta irakaskuntzaren arteko zubia indartzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-10-13

Sinplifikazioak barneratzen dituen formula izanda ere, ariketa erakargarria iruditu zitzaidan.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 107. orr.

Plazeraren ideiak osagai subjektiboa barneratzen du teorian, eta horrek Platonen ikusmolde objektibistatik aldentzen du Tomas.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 238. orr.

Argi dago egiten duen "sinbolo" terminoaren tratamendua ez dela oso egokia, horrek barneratzen duen konbentzioaren kutsua ahaztu egiten baitu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 234. orr.

Ez du onartzen eskubide horietan finantzaketa barneratzea.  Berria - Mundua   2006-03-31

4 (era burutua izenondo gisa)

Gizaki orok duen arrazoiaren irizpide barneratua aztertu beharra.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 68. orr.

ETNen filialen inportazio osoen bi herena, eta esportazioen erdia, merkatu barneratuan eginikoa da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 241. orr.

5 ezin barneratuzko barneraezina.

Loditzen-loditzen ikusten dut zerutik erortzen den itzal ilun handia: ezin atxikizko, ezin barneratuzko uhin bat bailitzan itotzen du hiria, ezkutatzen du.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 357. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

barneratu ahala (9); barneratu beharra (5); barneratu da (9); barneratu ditu (7); barneratu du (6); barneratu dute (5); barneratu ginen (3); barneratu nintzen (6); barneratu nuen (3); barneratu ondoren (3); barneratu ostean (3); barneratu zen (31); barneratu zitzaidan (5); barneratu zitzaion (5); barneratu zuen (6); erraietaraino barneratu (3); gizarteak barneratu (3); oihanean barneratu (4)

barneratua dago (3); barneratua dute (5); barneratua zuen (3); oso barneratua (7)

gero eta barneratuago (4)

oso barneraturik (3)

barneratuta dagoen (4); barneratuta daukate (3); ondo barneratuta (3); oso barneratuta (12)

barneratuz gero (3)

baitan barneratzen (3); barneratzeko aukera (5); barneratzeko gai (3); barneratzen ari (9); barneratzen da (17); barneratzen dira (5); barneratzen dituzte (4); barneratzen du (4); barneratzen hasi (3); barneratzen zen (10); barneratzen ziren (5); barneratzen zitzaion (3); barneratzen zuen (3); batean barneratzeko (3); beltzean barneratzen (3); edonon barneratzen da (3); nafarroa eaen barneratzeko (3)


barneratzaile izond barneratzen duena.

Eskola espazio barneratzailea izan behar da; sexu, arraza edo erlijio sinesmenenak ezin du umeen elkarbizitzan eragin.  Berria - Harian   2005-09-17

Horrekin batera, «nazio gizatiar, aske eta barneratzailea eraikitzea» eskatu zuen Ariztondok.  Berria - Euskal Herria   2004-04-09


barneratze iz barnean sartzea.

"Globalean pentsatu, tokian bertan jardun" eta "tokikoaz pentsatu, banaka jardun" leloek inplikazio guztien halako barneratze bat behar dute.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 105. orr.

Kulturen arteko bereganatze eta barneratze hori aberasgarria da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 303. orr.

Oxigenoaren barneratzea eta karbono dioxidoaren (hondakin nagusiaren) kanporatzea difusioaren bidez egiten da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 154. orr.

Bizitzaren lehen hamar-hamabi hilabeteetan, hizketa-hotsaren barneratze-bilakabidean estrategia aldaketa bat gertatzen da.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 105. orr.

Eta ikuspegi horren arabera, administrazioarena da barneratze horren ardura.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 310. orr.

Funtsean, nazio semiperiferikoen etorkizuna bi logikaren pisu erlatiboaren emaitzaren mende dago, hedatzearen eta barneratzearen mende.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 145. orr.

Nik uste dut jaioterriaren barneratze zintzo eta sentimental bat dela, zure baitan haurtzaroko mezuei erabat desegiten uzten ez diena.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 92. orr.

Barneratze lan horretan laguntzeko, irakasle talde bat materialak prestatzen aritzen da.  Berria - Harian   2005-10-02

Aitaren irudiaren barneratze gatazkatsuak ekarri ote zion jokabide hura?  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 172. orr.

Atzerritar kapitalen barneratze- eta kanporatze-aldiak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 146. orr.


barnerri iz cf atzerri.

Konparazio batean laburbiltzen da Euskal Herriak Espainiarekin bi mende modernoetan egin duen esperientzia: Botere modernoa barnerrian menekoekin gurutzadan berdin-berdin fanatiko aihertua, nola Botere ertarotarra "fedegabe" musulmanekin atzerrian.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 10. orr.


barnetar izond barnekoa.

Txoriaren eta adarraren artekoa baino estuagoa da lotura "gizaki kanpotarra" edo anthropos eta gizaki barnetarraren artekoa.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 218. orr.

Ortega-rentzat garrantzizkoa gizaki barnetarra da (bera egiten ari dena ez da biologia).  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 218. orr.

Estatua ez zaio gizabanakoari kanpotiarra, baizik barne-barnetarra, intimoa, bere buruaren identikoa, bere kontzientzia, bere arima.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 268. orr.


barnetasun 1 iz norbaiten edo zerbaiten barneko aldea.

Hori ezinezkoa zen Francorentzat, zeren, Pontitoren barnetasuna eta "esanahia" atzeman ordez, kanpoaldeko ikuspegi guztien enumerazio zabal bat egiten baitu [...] ikuspegi horiek barneko hutsunea nolabait bete ahal izango balute bezala. Antonio Zavalak jasotako testuan denak adierazten du barnetasuna, kontatzen ari denarekiko hurbiltasun ezin handiagoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 188. orr.

Barnetasunak ez du zertan obra literario on bat eman; baina dohain hori gabe eginkizunak are eta zailagoa dirudi.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 34. orr.

Erruki gabe horien barnetasuna inbaditzen dute, "interpretatzen" dute su batean, larrutzen dute eta kondenatzen, eta azkenean beste aukerarik ez diote uzten arras konbertitu ala kiskaldu baino.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 83. orr.

2 sakontasuna.

Ikusten dute oraingo apareilekin arraina ze alturetan den, ze barnetasunetan den, dena-dena, zenbat eremu den, dena segitzen dute eta altxatzen dituzte sareak gisa hartarat.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 184. orr.


barnetegi (orobat barnategi g.er.) 1 iz eskolaz gainera, egoitza eta mantenua eskaintzen duen ikastetxea.

Infernu bihurtu zitzaion barnetegi batean eman zuen gaztaroa.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 191. orr.

Langintzaren bat ikasi nahi izan banu, barnetegian jarraitu beharko nuen, baina nik ezin nuen jasan zuzendaria, ordutegia hain lotua izatea, ezta gela batean horrenbeste jendek elkarrekin lo egitea ere.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 38. orr.

Mutikoa Akademia Militarreko barnetegian sartu zuten.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 37. orr.

Atera nazazu barnetegitik, dirua galarazten ari natzaizula esanda, eta lanbideren bat hautatuko dut.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 161. orr.

Barnetegian ondo ematen ziguten jaten; garbi-garbi ibiltzen ginen; behar bezala portatzen ikasi genuen.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 38. orr.

Ikastetxe bat zuten han Eskolapioek, garai batean haurren barnetegi eta gazteen apaizgaitegi izandakoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 44. orr.

Barnetegi bateko gela zirudien hark, eta txit ona zen, pentsatzen zuen, gogoa lasaitu eta lanerako prestatzeko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 194. orr.

Erabaki egin behar nuen Zaragozako barnetegian jarraitu (COU egingo nuen, eta ondoren Filosofia) edo amaren etxean gelditu Donostian.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 29. orr.

Hortaz, gipuzkoarzentrismoa gainditzeko, Matxinbeltzenia ostatu-barnetegian bildu ginen asteburu batean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 11. orr.

2 (izenlagun eta izenondoekin)

Nik bi urte pasa berriak nituen barnetegi frankista batean, goi mailako batxilerra ikasten.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 53. orr.

Handik bi urtera, neba gazteari iritsi zitzaioan doako barnetegian sartzeko txanda, nire aitak hiri ere eskaini zian hartantxe.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 85. orr.

Gure koadrilako Oskar, Altsasuko institutura bidali zuten gurasoek aurreko urtean, ikasleentzako barnetegi moduko bat ere bai baitzegoen han.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 17. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Amak batzuetan barnetegi-eskola batean sarrarazi nahi ninduke.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 128. orr.

Julia, ikastetxe-barnetegiko zuzendaria harrituta dago Monicaren inguruan gertatzen diren kontu misteriotsuekin.  Berria - Kultura   2006-04-05

4 barnetegi batean egiten den ikastaroa.

Erran beharrik ez da bertso eskolen harira antolatzen direla topaketak, barnetegiak eta aparteko ekintzak, haur eta gaztetxoek bertsolaritzaz goza dezaten.  Berria - Kultura   2006-05-06

Gainera, ez naiz etorri barnetegi bat egitera, zer demontre.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 62. orr.

Garaztarrak aitortu du barnetegiren batera joan beharko duela Aldude aldera euskara berreskuratzeko, ikastolakoa ahantzia baitu.  Berria - Kirola   2004-08-14

Ikastaro trinkoak, barnetegi arruntak, familientzako barnetegiak, barnetegi ibiltariak eta euskalkietan sakontzeko ikastaro bereziak izango dituzte aukeran AEK-ko ikastaroetara jotzen duten guztiek.  Berria - Euskal Herria   2004-06-03

5 barrutia.

Tigre bat lehoien barnetegira sartu zen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 172. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

barnetegi batean egon (3); familientzako barnetegiak (3)


barnetiko izlag barnetik zerturikoa.

Bai kanpotiko interferentziak bai barnetiko aurkakotasuna garaituz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 330. orr.

Hain batasun barnetikoa dutenez, haren bihotza, haren burua, haren eskuak, haren oinak, eta barrutik nahiz kanpotik den osoa, gizaki behartsu honen gorputz izatera iristen da.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 110. orr.

Filmaren edertasun soilagatik eta bere gizatasun barnetikoagatik batik bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 58. orr.

Eskularruak sartu ditut, eta banoa, gaua gauago bilakatzen duen kasko barnetiko ikusmira ahularekin, Hendrixtownera.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 162. orr.

Pneumonia lobularra zuen, birika baten kongestio larri bat zehazki; zainketa intentsiboen unitatean zegoen, eta oxigenoa eta antibiotiko zain-barnetikoak ari zen hartzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 151. orr.


barnezale izond barnekoia, bere baitara bildua bizitzeko joera duena.

Ene lagunok, apaiz hori edozein gizaki bertutetsu eta barnezale da, bere baitan sartzen dena, berekin Jesukristo gure Jaunaren odol aintzagarria eramanez jaierazko suarekin batera, eta karitatezko gartsutasunez.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 115. orr.


barnezola iz

"xxxx" hori gizakiaren barnezola sakoneneko azpigeruza da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 84. orr.


barniz ik berniz.

baroi 1 iz nobleen hurrenkeran, mailarik apaleneko titulua duen gizonezkoa. ik baronesa.

Aurrez duke, konde, baroi, apezpiku, abadeen artekoak epaitzen zituen, edota erregearen eta mendekoen artekoak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 241. orr.

Hau dena Asisen egin zen, prelatu askoren eta herri-agintari, printze, baroi eta munduko lurralde ezberdinetatik etorritako kontatu ezineko jendetzaren aurrean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 532. orr.

Baroien, noble berezkoen eta noble izendatuen liburutxoa ekarri zuen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 79. orr.

Zeren markes baten semea ez baita konde, ezta bizkondearena baroi ere.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 122. orr.

Politikaz gain Ameriketako lurretatik etorritako ondasunekin ere negozioak egiten baitzituen baroi jaunak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 105. orr.

1529an Frantziak eta Inperioak bakea egin artean, Migel Mailuk Agaramonteko baroi Menauden agindupean ezarri zuen bere ezpata.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 54. orr.

Jean-Baptiste Clootsi -noblea (baroi baten semea), aberatsa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 105. orr.

-Eta ni Ezpeletako baroi eta Gendulaingo konde! -ufatu du Migel Mailuk bere dorrean.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 42. orr.

Inperioaren garaian, Napoleon III.a zelarik buru eta ondoan zaukala Haussman baroia karrika ttipiak eta bihurriak ezabatu dira eta ibilbide zabalak sortu.  Herria   2003-01-28

Von Freische baroia buru duten gazte eskuadroietako ofiziala da Heinrich eta haren mailak distira ematen dio gure etxeari.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 29. orr.

Hona zer kontatu zigun Arvilleko markes zaharrak Saint-Huberteko afari bukaeran, Ravels-eko baroiarenean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 121. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Mendebaldeko baroi barbaro hauek badituzte nazio-ezaugarri maltzur batzuk -lotsagabekeria, oldarkeria [...] eta, azkenik, baina ez garrantzi gutxienekoa, berritsukeria-, munduko marka dutelarik horietan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 228. orr.

-Hortxe bizi duzu Albert de l'Épée-ko baroi aberatsa -argitu nion Garaziri-.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 315. orr.

Pobre hori konde edo baroi handi baten izenean etorri balitzaik, emango hiokeen bai eskatutakoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 494. orr.

Zurikerietan jarduten zitzaizkion inguruko kide haiek barre egiten zioten gibeletik, baroi gaztearen bizkar trufan aritzen ziren.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 106. orr.

Kontraesan handietan murgiltzen baitzen Frantziako Iraultzan ezker joeretatik aise ezkerrerago agertzen zen baroi jaun txit noblea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 108. orr.

Agintzen diegu beraz Erromako Eliza Sainduaren Printze, Konde eta Baroi feudatari guztiei Erromako Elizarenganik dauzkaten beren feudoak galtzeko mehatxupean, […..].  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 104. orr.

Stocco jaun baroiaren erreserba herritik bost kilometrora baino ez zegoen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 77. orr.

Ipar-ekialdeko anatoliar barrutiak, non akemenestarrek lurrak eman baitzizkieten pertsiar baroiei, Islamera konbertitutako albaniarrez kolonizatu zituzten osmanliarrek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 42. orr.

Aspaldiko baroiak konde bilakatu zituen erregeren esker onak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 238. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Esan behar da garai hartan Frantzian batetik erregeren mendeko lurraldeak zeudela, eta bestetik baroien lurraldeak, baroi-barrutiak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 230. orr.

Obra horren tituluan esaten da Paris eta Orléansko eta baroi-epaitegietako usadioaren arabera egina dela.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 240. orr.

Lehengusu haiei baroi-titulua eman zieten Frantzisko Joseri dirua maileguan uzteagatik.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 111. orr.

Aita, baroi kargua bereganatua zuen funtzionarioa, Galitzian bizi zen; ama poloniarra zuen.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 41. orr.

4 irud/hed

Gertatutakoaren atal tristeenetakoa da hori; ikustea Rodriguez Zapaterok baroi sozialisten presioei ezin izan ziela aurre egin, zein presio gogor sortu zuen Rodriguez Zapateroren eta Maragallen artean.  Berria - Euskal Herria   2004-01-30

Hegazkinlari izateko, beharrezkoa da arnasaren erritmoa eta soin-ataletako mugimenduak sinkronizatzen jakitea, hala entzun nion esatari bati Odeon aretoan Baroi Gorriari buruzko dokumental batean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 19. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baroi odoltsua (3); ezpeletako baroien ezteiak (4); montamateko baroiaren (3)


baroitu, baroi(tu), baroitzen da/du ad baroi bihurtu.

Aitatxi ez zen inoiz baroitu, are gutiago apezpikutu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 31. orr.


baroitza iz baroiaren titulua edo dignitatea.

Bestalde, Beaumanoirrek dioenetik, San Luisen lege asko baroitza-epaitegietan sartu zirela ateratzen da, eta biltzaileak badu arrazoirik bere obrak baroitzako epaitegiak kontuan zituela dioenean.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 240. orr.


barojar ik barojatar.

barojatar izlag Pio Barojarena, Barojari dagokiona; Pio Barojaren familiartekoei dagokiena.

Miserias de la guerra hau, nolanahi den, barojatarra da, peto-petoa. Jakintzaren arbolako protagonista Andres Hurtado, barojar jarreraren eredu da.  Berria - Kultura   2004-06-24

Garai batean Donostia erdiak Alcalá hotelean hartzen baikenuen ostatu -bertan hil zuten Muguruza, eta, besteak beste, Esnaola zauritu zuten larri-, eta Barojatarrak ere bueltan bizi ziren, Alfonso XII kalean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 210. orr.

Pio Caro Barojak baliatu nahi izan zuen atzoko aurkezpena Barojatarren lana osorik erakutsiko lukeen museoaren beharra aldarrikatzeko.  Berria - Kultura   2004-05-20

Barojatarren Berako Itzea etxea museo bilakatzea proposatuko du EAk.  Berria - Kultura   2004-08-27

Lanik handiena objektuak aukeratzea izan da, hain handia izanik Barojatarren ondare artistikoa.  Berria - Kultura   2004-05-20

Unamuno edo Barojarrak bezalako intelektual handiak.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 110. orr.


barojazale izond/iz Pio Barojaren zalea.

Ongintzako mediku izan zen Manuel Val y Vera ere, Barojaren zahartzaroko lagunik leialenetakoa eta barojazaleenetakoa.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 16. orr.

1911n idatzi, edo behintzat bukatutzat eman zuen Barojak bere eleberririk txalotuenetako bat, denboraren joanean benetako ikur bihurtu zena irakurle barojazaleentzat: El árbol de la ciencia edo gaur gero, euskaraz argitaratzen baita lehen aldiz, Jakintzaren arbola.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 7. orr.


baroko ik barroko.

barometriko izond barometroarena, barometroari dagokiona.

-Presio barometrikoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 372. orr.


barometro 1 iz atmosferaren presioa neurtzeko tresna.

Etxeko sarreran zeukan barometroari begiratu zion.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 102. orr.

Airearen karga eta presioa ikusten ez delarik, zantzu guztiak ongi markatu ohi dituen barometroa ezin bestekoa suertatzen da gaur egun.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 445. orr.

Egunsentian, zeruak eta barometroak egun egokia izango zela esaten ziotenean, zaku mordoa hartu eta hondartzara joaten zen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 105. orr.

Barometroa oso beherean izango da.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 286. orr.

Barometro-etxetxo gisako bat, elurretan galdua.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 119. orr.

2 irud/hed

Bertze zenbaitetan antxetak ikusten ditut neure parean hegaldaka, eta orduan badakit eguraldiak txarrera eginen duela, antxetak dira barometrorik onena.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 180. orr.

CISek argitaratutako azken barometroaren arabera, erkidegoetako presidenteen artean bakoitzaren erkidegoan gutxien estimatzen duten presidentea Miguel Sanz da, Nafarroako Gobernuko presidentea.  Berria - Euskal Herria   2006-02-25

Liburu-denden salmenta kopurua demontreko barometroa da gizartearentzat.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 216. orr.

Hortaz, teorian, enpresen eta, ondorioz, ekonomiaren bilakaeraren nolabaiteko barometroa da burtsa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 222. orr.

Egunerokoaren kronikalari zorrotzak igoera sumatu zuen barometro politiko eta ekonomikoan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 357. orr.


baronesa iz nobleen hurrenkeran, mailarik apaleneko titulua duen enakumezkoa.

Amona Bimba izugarri ederra zen, ostrukazko boa bat zeraman eta baronesa zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 20. orr.

Goi dignatarioei emandako arrain goitizen haiek, hogeita hamar sosean esleituriko kondesa eta baronesa haiek Manoury jauna barreneraino izutu zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 349. orr.

Out of Africa filma etorri zait gogora, Isak Dinesen edo Blixen baronesa bezala ezagutua zen idazle danimarkarraren liburuan oinarriturik egin zuten hura.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 62. orr.

Halere, Asthaleko Scotland baronesak, Barne Ministerioko idazkariak, esan zuen Gobernuak ez duela auzi horretaz iritzia aldatu.  Berria - Mundua   2006-01-18

Donadioko markesa anderea, mister Taylor Tovarreko markesa, Aguirre de Tejada Casalgo kondea, Satrusteguiren alarguntsa baronesa, Mandasko dukesa, Aguilar de Campooko markesa anderea.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 163. orr.


baronet iz britaniar zalduneria-ordena bateko kidea.

Sir, baronet, St. Andrew's unibertsitateko lord errektore eta Edinburgh unibertsitateko kantzelari zen ordurako, eta Britainia Handiko monarkia, ministro, aristokrazia, zinema-izar eta abarren bisitak jasotzen zituen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 14. orr.


barra iz 1 metalezko atal zuzena, luzea eta mehea. ik haga.

Goiko aldetik putzupadetan enbolo arrak sartzen dira, tornuan ondo leunduta eta olioarekin igurtzita, eta itxi ondoren barra eta palanka bidez jartzen dira mugimenduan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4890. orr.

Beste batzuk bagoiko sabaitik zintzilik zen barra bati heldu beharrean zeuden.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 62. orr.

Goi-goian, barra bateko kakoetatik behera, lukainkak, saltxitxoiak, okelaz eta muinez egindako saltxitxa motzak dilindan ezarriak zeuden.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 63. orr.

Ukabilak gorarik zebiltzan, barrak airean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 119. orr.

Ordubetez jo eta ke jardun ondoren, barra eginahalean euskarritik ateratzea lortu zuen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 172. orr.

Barrak jarri beharko lituzkete, segurtasun-ateak, hesi bat inguru guztian, Ettinger-ek egin duen bezala.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 151. orr.

Ilargia distiratsu ikusten zuen leihoko barretan zehar.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 26. orr.

Laguntzaile zaharrak, kaiolaren barren artetik, burdinazko palanka bat sartu zuen gizona piztiarengandik apartatzeko.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 62. orr.

Barren artetik sartu eskua, eta ezti-eztiki laztandu zuen Maxek Nofuturen bekokiko orbana.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 465. orr.

-Ondo heldu diok kamioiko barrari?  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 9. orr.

Atzeko leihoetako bateko barrak hormatik erauzita eta beherantz tolestuta daude, kristalak hautsita.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 230. orr.

Makina baten goialdean ari zen lanean eta aluminiozko 4 metroko barra bat zeraman eskuan.  Berria - Ekonomia   2006-02-22

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Arrimatu zuen bankua paretara, banku gainera igo, barra lodiei heldu eta besoen indarrez altxatu zen, burdin saretik begiratu ahal izan zuen arte.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 171. orr.

Txerriak eta betegarrietarako xingar zerrendak dilindan zeuden barra kakodunetatik behera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 106. orr.

Balkoi luze bat, baranda zurezkoa zuena, eta barra bertikalak -beltzez pintatuak- burdinazkoak, errenkada edo ildo berean burutzerat zihoazen landare sendo bezain apainak iduri.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 29. orr.

Eskuineko eskua patrikan sartuta, ezkerrekoarekin zutikako barra bati heltzen diola.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 406. orr.

Baldin eta zurezko habe bat (a), metalezko barra bat (b) edo hezur bat (c) erdigunean kargatzen bada, haren azpiko gainazala tenkatu egingo da eta, beraz, tentsioan egongo; goikoa, berriz, konprimitu egingo da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 25. orr.

Burdinazko barra eskuetan zuela harrapatu dut, zuri bigarren kolpea emateko prest.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 358. orr.

Goldsteinen dendan borrokan ari ziren bitartean, burdinazko barra bat atera zela leihotik, bederatzigarren pisutik, eta kamioi batean zihoan suhiltzaile bat hil zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 481. orr.

Gusek orpoak patxadan ezarri zituen letoizko barraren kontra.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 76. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Merkataritzaren aldetik elkarri loturiko mundu egipziako, babiloniko, siriako eta helenikoan metal preziatuen erabilera balio-neurri gisa, egoki pisa zitezkeen barra-unitateetan, ohikoa izan zen ehundaka edota agian milaka urtetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 76. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Williams autoaren gidagailu edo direkzio barra hautsi zen.  Berria - Kirola   2004-04-30

Horiek gehiegi ugal ez daitezen, erreakzio-abiadura kontrolatzeko alegia, kontrol-barrak ezartzen dira.  Berria - Gaiak   2004-09-05

Nirea izanez gero, urre-barra baten aldera sal nezakeen eta errege izango nintzen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 235. orr.

ADA altzairu lantegiak pentsu du 800 000 tona altzairu barra ateratzea aurten.  Herria   2001-11-15

Mazo, burdin barra, mailu eta mota guzietako tresneria pasatzen zen eskuz esku.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 203. orr.

Gizon bat atxilotu dute Arrasaten, ustez beste bat burdina barra batekin jotzeagatik.  Berria - Euskal Herria   2006-02-11

2003ko urrian, Ipar Koreak Yongbyongeko zentral nuklearrean 80.000 plutonio barra birziklatzeari ekin zion.  Berria - Mundua   2004-01-03

Eztainu-barra bati eusten nion bitartean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 243. orr.

5 gauzaki luzea, estua eta zuzena.

Bere burua ikus dezake, ilea urdinduta, makur-makur eginda, oinak tarras kale-ertzeko dendara litro erdi esne eta barra erdi ogi erostera.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 229. orr.

Eztizko barra mordo bat hartu zuen: goxokirik gorena.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 76. orr.

Ehun eta berrogeita hamazazpi dolar eskudirutan, hiru barra mastekatzeko goma, hogeita bost zentimoko lau txanpon.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 156. orr.

Honeydukeseko txokolaterik oneneko barra handi bat eskaini zion Harryri.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 198. orr.

Kalekantoian itxaron nion; bizikletaren barra gainean hartu, eta han abiatu ginen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 166. orr.

Agenda ttar bat, mukizapia, ezpainetako barra eta kartera tiki baina itxuraz betea atera zituen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 252. orr.

Aterpetxeetan asko gosaldu eta afaldu, eta bazkaltzeko fruitu lehorrak, barra energetikoak, txokolatea eta antzeko elikagaiak hartzen dituzte.  Berria - Harian   2005-08-24

Poltsan arakatzen hasi da: begietako marra beltza, ezpainetarako barra, betazaletarako kolorea, [...].  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 45. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Izotz barra bat.  Berria - Kultura   2004-11-17

Bala bat, Euskadin 42.000 laguni zuzendutako mehatxu terroristaren adierazgarri gisa; eta ezpain-barra bat guztioi dagokigun arazoaren aurrean beste alde batera begiratu, estali edo apaindu ezin duen biztanleriaren irudi gisa.  Berria - Euskal Herria   2004-01-17

Eraztunak, jostorratzak, gerriko-ebila bat, pintura-barra pare bat... gauza txikiz beteta agertu zen kutxatxoa.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 228. orr.

Apezak, halako batean, halaxe esan zion ogi-barra bat besopean zeraman elizkideari.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 113. orr.

Alacanteko turroi barra gogor baten bila.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 62. orr.

Sartaldera ematen zuten etxeetako leihoko kristalek hodei-barra handi baten urre gorrizta islatzen zuten.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 20. orr.

7 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Hernaniko pospolo kimiko kaxa bat, Elizondoko kandelen ordezkoa egiten duen erretxin barra kaxa bat, Tolosako papera, Panticosa bortuko menditarren gerriko bat.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 204. orr.

8 barra batez edo biz osaturiko gimnastika-tresna.

Ia bi metroko kankailua, Sydneyko paralinpikoa bera, barra finkoan eta zaldi arkudunean zerbait irabazitakoa gainera, brontzezko domina edo diplomaren bat, horretaz ez zen ondo gogoratzen.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 92. orr.

9 zerrenda.

Luis erregeak, ordainez, herriko armarrian, Zangozakoek berezko ikurra zuten Rocaforteko gaztelua ez ezik, Aragoiko barra hori-gorriak ere jartzeko baimena eman zien.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 59. orr.

Zapalgailuaren gorenean, dena izar eta dena barra, Estatu Batuetako bandera.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 181. orr.

Lorez margotutako paperak, barra bernizatu eta distiratsuak, marmol-imitaziozko mahaiek, giro garbi eta alaia eman zioten ostatuari.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 40. orr.

Espektrogrametan maiztasun beheko eta intentsitate gutxiko ahots barra deituan ikus daitekeena.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 76. orr.

10 taberna eta kidekoetan, salmahai luzea, non zerbitzariek jartzen baitute bezeroek eskaturikoa eta bezeroek ordaintzen baitute.

Kafetegira iritsi zirenean barra jendez beteta zegoela ikusi zuten.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 118. orr.

Jantokia, beteta, eta barra, ia beteta.  Berria - Harian   2006-03-23

Barratik begiratzen dion gizonaren gorputz luze argalean erreparatu du.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 84. orr.

Barraren atzealdea ispilu zabal batek inguratzen zuen, La Torreko futbol taldeko jokalari ezagunenen argazkiz beterik zegoena.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 121. orr.

Neska barrara joan zen eskatzera.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 51. orr.

Barrara hurbildu orduko nagusia hurreratu zitzaion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 128. orr.

Barrako emakumeak ez dio niri egin didan diru-trukea egin nahi izan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 168. orr.

Inor ohartu gabe sartzen da; barrak ertza egiten duen angeluan taburetea hartu eta eseriko da.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 89. orr.

Tabernara sartu bezain laster barra aldera egiten du, eta izkina batean gelditzen da, ur minerala edaten eta zigarroak erretzen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 68. orr.

Edaria barra gainean utzi zuen berriz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 251. orr.

Bud, burua esku artean, gogorik gabe bermatu zen berriro barra gainean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 21. orr.

Bost euroko billetea utzi zuen barra gainean, eta diru xehea jaso gabe, aldakak binbili-bonbolo, kalerantz abiatu zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 26. orr.

Marmola imitatzen duen barra barruan Gelik laugarren ardoa zerbitzatu dio Marcosi.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 114. orr.

Tabernara joan nintzen trago bat edatera, eta horra non ikusten dudan neure adiskide düsseldorftarra, ordurako barra ondoan eserita, eta aulki bat gordetzen ari -niretzat, seguru aski!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 13. orr.

Congo Jake barra atzean eseri zen, kikara bat kafe edateko.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 312. orr.

Bi ordu baino gehiago neramatzan, barra pareko jarleku garaitik ikararik egin gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 8. orr.

Barra gaineko pintxo eta kazuelatxo hondarrak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 166. orr.

Barra osteko erlojuak bederatziak bost gutxi markatzen zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 89. orr.

Katek, barra bizkarraren euskarri, begiradarik goxo eta sakonenak eskaini dizkio.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 22. orr.

Barra ia beteta eta mahaietan lauzpabost lagun zeuden; bazter batetik, telebista-kate bateko esatariak, abertzaleak larrutu eta berri txar sorta bat plazaratu ostean, bide eman zion estatuko presidenteari.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 228. orr.

Idoiak buelta eman zuen, barra zikina ukondoen euskarri, txoko guztietara so.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 124. orr.

Barra luzanga hartan zerbitzari bakarra, gizonezkoa, hara eta hona edariak prestatzen.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 20. orr.

Azkenean eseki zuen, eta ni taberna-barra batean eseri, zorabiatuta, whiskyak ez dit honezkero batere onik egiten.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 248. orr.

11 zeinu grafikoa.

Zutabeetan zeroak ipini ondoren, barra bereizleak kendu zituen Ruche jaunak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 282. orr.

Maila fonemikoan, kateatze sinboloa kendu, eta ohikoak diren barra etzanak erabili ditugu.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 147. orr.

Biderkaketaren ikurra zatikiaren barra bihurtuko zen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 49. orr.

AB barra zati AC barra berdin A prima B prima barra zati A prima C prima barra.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 47. orr.

-AB zati A'B' berdin AC zati A'C', dena barraz josita - erantzun zion Léak, otzan itxura eginez.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 48. orr.

12 itsasoan, ibai baten bokalearen aurrean-edo gertatzen den hondar pilatzea. ik hondarpe.

Baionako barra iragan baino lehen, ordea, txalupa bat bota zuten uretara.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 246. orr.

Horrela oren bat pasa gora beheraka aritu ondoan, motorra berriz piztu ahal izan du eta barra pasatu (kasik mirakuilua!) eta itsas zabaleko bidea hartu du.  Herria   2003-01-28

Portua ezkerretara ikusten nuen, harik eta barra pasatu nuen arte.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 193. orr.

Bizkaiko Mundakan, horra portuko barra, lehengoan Juan Bautista Longa motordun txalupako gizonek azkenekoz gainditu zutena.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 44. orr.

Olatuak barra gainetik jauzika ari ziren.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 193. orr.

Eguzkia geldi orduetan itsas barra baino arrabete gorago, eta pasiera-ontziak itzal handi modura uretan astiro, argi batzuk piztuta.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 226. orr.

Han, barra bukaeraraino joan, eta duela bost hamarkada itsas istripu batean hildako bost arrantzaleren gomutan idatzitako bertsoa abestu zuten.  Berria - Kultura   2004-07-06

13 barra amerikar (orobat amerikano g.er.) prostituzioan aritzen diren emakumeak dauden taberna.

Gau hura goizaldeko ordu tikietan bukatu nuen, Alde Zaharreko barra amerikar batean, zutik egoteko gauza ez nintzela eta ipurdi estuko ukrainar baten istorio tristeekin tira ahala negarrez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 109. orr.

Zergatik frankismoaren garaian deitzen zitzaien barra amerikarra lizunkeria kutsua zuten gaueko taberna ilun eta argi-gorridun haiei? barrutik jaten ninduèn bakardadeari aurre egiteko, etxetik hurbil nuèn barra amerikano batera joaten hasi nintzen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 100. orr.

Barra amerikarra, gutxi zapaldutako alfonbra berde ilunak estaltzen zuen egongela erraldoia, estilo modernoko lanpara metaliko beltzak.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 133. orr.

14 barra kode barra eta zenbaki multzoa, mertakaritza produktu bat irakurle optiko baten bidez ezaugarritzeko balio duena.

Sutondoak sentsoreen aginduz funtzionatuko du, elikagaien barra-kodea irakurritakoan.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 62. orr.

Argitaldariak ohartarazi zigunez, barra-kodea nonbait jarri behar zen, eta azal hura kontrazal bihurtuko zen halabeharrez.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 41. orr.

Botika orori barra kodea ezartzea, ikerketa zorrotzagoak egitea eta jendearen artean gaiaren gaineko informazioa ezagutzera ematea.  Berria - Gaiak   2006-02-17

· «Arroken geruzak Marteko historiaren barra kodea dira», azaldu du Massachussetseko Teknologia Institutuko zientzialari John Grotzinerrek.  Berria - Gaiak   2006-01-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

angeluko barra (10); angeluko barra hormadian (7)

barra agertzen (3); barra aldean (5); barra aldeko (3); barra aldera (10); barra amerikar (3); barra atzean (12); barra atzetik (3)

barra barruan (4); barra bat (15); barra batekin (7); barra bati (7); barra gainean (40); barra gainean utzi (5); barra gaineko (4); barra gainera (3); barra gainetik (3); barra izkinan (3); barra kodea (6); barra ondoan (10); barra ondoko (4)

burdin barra (5); burdina barra (4); burdinazko barra (8); burdinazko barra batekin (3)

ogi barra (3); tabernako barra (4); urre barra (3)

burdin barrak (7); burdinazko barrak (8)

angelu barrako (3); barrako neska (3)

barran geratu (3); barran jarrita (4); barran zegoen (3); barran zutik (3); du barran (3); tabernako barran (7)

barren artean (3); barren artetik (3)


barra-barra (orobat bara-bara g.er.) adlag ugari, ugaritasunez.

Barra-barra egin dizkiote elkarrizketak.  Berria - Kultura   2006-05-02

Golak barra-barra ari da sartzen: hamalau, guztira.  Berria - Kirola   2006-01-18

Dirua barra-barra doa, bizioetan gastatuz gero, esan beharra dago.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 396. orr.

Han ekintzarik ez, baina hitzaldiak bai, barra-barra eman zituzten solidarioek.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 66. orr.

Horrekin ere zurrumurruak barra-barra zabaldu dira.  Berria - Mundua   2004-11-11

Iparraldean "BALE" hitza barra-barra hedatzen ari zaigü "val, valle, vallée" erraiteko.  Herria   2005-04-07

Oroitzapenak barra-barra hasi zitzaizkion etortzen gogora.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 43. orr.

Batzuek arrakasta izan dute, eta eguneroko hizkeran erabiltzen ditugu barra-barra, eta beste batzuk berriz ahaztuxeak ditugu.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 141. orr.

Metafora zahar horren zantzuak, gure eguneroko hizkuntzan barra-barra erabiltzen dira oraindik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 171. orr.

Kopiak eta imitazioak ere barra-barra egin dizkiote.  Berria - Kultura   2006-04-07

Gogoa, lana, seriotasuna... barra-barra entzun ziren hitz horiek Forondan.  Berria - Harian   2006-04-27

Alkatearen izeba ohi baino pinpirinago baitzegoen, soineko kanela koloreko bat jantzita, ilean kanela usaina barra-barra zabalduta.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 76. orr.

-Gerizatzeko, zuhaitz bakarra ere ez; behean, berriz, barra-barra! -marmar egiten zuen Léak-.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 42. orr.

Lehen "urdinkara" idatzia zuen lekuan, orain "urdinantz", "urdinsko" eta are "urdiño" zerabilen barra-barra.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 162. orr.

Hernani kaleko balkoietan, bandera espainolak barra-barra.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 283. orr.

Zenbat hilko dituzten begiratu gabe jartzen dituzte lehergailuak, jende arrunta hiltzen dute barra-barra.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 36. orr.

Lekuko egiazaleak gezurrik ez, lekuko faltsuak gezurra barra-barra.  Elizen arteko biblia   EsZ 14,5

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dirua barra barra (7); euria barra barra (3)

barra barra agertzen (3); barra barra ari (4); barra barra egin (4); barra barra entzun (3); barra barra erabiltzen (5)


barraban izond barrabasa.

Haurrik bihurrienek eta barrabanenek ere beren kabuz jotzen zuten irakaslearengana, eta bihurrikeria guztiak aitortzen zizkioten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 369. orr.

Nik ezagutu nian Hernando bat, sorterrikoa, eta ez duk barraban hori!  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 187. orr.

Arlt-ek karikatura bihurtutako kazetari betikale, nonzerberri barrabana, desagertu da.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 132. orr.


barrabas 1 izond oso bihurria. ik barraban; frikun.

-Marjolin barrabas hori -esan zuen margolariak, galderari erantzun gabe-.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 47. orr.

-A zer-nolako barrabasa! -esan zion behin alabari niri begiratu bitartean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 153. orr.

Barrabas hura gazte zintzo bihurtzeko asmoa haren bihotzaz jabetzen ari zen pixkanaka.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 185. orr.

-Ez egin hori, ez egin hori, barrabasok, hanketan min egiten didazue eta.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1052. orr.

Sam Salomon inguruetako barrabas horietako bat da, mutiko zikina (nire mireslea hau ere!).  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 17. orr.

Haren ondoren barrabas olde hura lasterka, jauzika, zilipurdika, oihuka, marruka, miauka, irrintzika, orroka, kukurrukuka, eta beste mila gauza barregarri asmatzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 85. orr.

Alferrik ari dira ordea, barrabas txiki horiek ondo baino hobeto baitakite traba horiek saihesten.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 48. orr.

Barrabas ederra egina zegoen "postaria".  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 280. orr.

Andre arrotz haren keinu nabasi eta barrabasegiak gizon gaztea doi bat harritu zuen, baina ez zion oztoporik jarri.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 21. orr.

Ene ezpainetarik animalekeria barrabas bat ihes hegaldatu bailitzan barrez zarraikan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 62. orr.

2 barrabas-belar Oxalis latifolia, alorrak kaltetzen dituen belarraren izen arrunta.

Barrabas belarrek irentsita daude ia bazter guztiak, Lekeitio belarra ere deitzen diote izurrite horri zenbait lekutan.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 87. orr.

Hobe zela barrabas-belarra bilatu, eta zuztar-zuztarretik ateratzea, artoa galtzen ikusi, eta negar egitea baino.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 15. orr.

Ze hor dabilkio egunero Helena, bere lagun dibortziatu berria, barrabas-belarra sartzen eta etengabe nire kontra xaxatzen, Mohammed VI.a baino moroagoa naizela esan eta esanez.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 55. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

barrabas bat (4)


barrabaskeria iz barrabasari dagokion egitea.

Mutikoen barrabaskeriak baino arazo larriagoak zeudela jokoan, Ikastetxe guztiko gazteen morala arriskuan egon zitekeela esan zidan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 291. orr.

Erotzen ari gara Frantzian: Nanterreko barrabaskeria bere zortzi hilekin, denak hautetsiak, Jacques Chirac presidentaren kontrako tiroa uztailaren 14-ean eta Bertrand Delanoe Pariseko alkateak pairatu duena larunbat aratsean.  Herria   2002-10-10

Nik Aita Zia delakoari noizbait egin barrabaskeria bat-edo.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 43. orr.

-Hik edozein barrabaskeria egin hezake, Stan, inork protestarik egin gabe. edozertan -esan zuen Jimmyk-.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 246. orr.

Nola ahantz Katyn-en Errusoek egin dituzten barrabaskeriak, nola 1939-an sinatu zuen hitzarmena Hitler-ekin Stalinek, nola partikatu zuten Polonia, nola gerla akabatu eta Sovietar Batasunak bere menpean atxiki zituen Europa Ekialdeko Estatuak.  Herria   2005-05-19

Nazioarteko legedia urratu eta gizateriaren kontrako krimentzat jotzen diren milaka eta milaka barrabaskeria egin zituzten berrogei urtez Espainian.  Berria - Harian   2005-07-19

Nik Aita Zia delakoari noizbait egin barrabaskeria bat-edo.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 43. orr.

-Guk izan genuen neska bat bere herriko apaizaren barrabaskeria guztiak kontatzen zizkiguna.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 95. orr.

Haur bakarra zuten eta, aita-amak lanean aritzen ziren bitartean, itulan-eta, semea batetik bestera, jolasean aurrena, barrabaskerietan hurrena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 64. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

barrabaskeria egin (3)


barrabaskerikide iz barrabaskerietan laguna.

Ikaskide ginen, bai; baina barrabaskerikide ere bai.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 127. orr.


barrabil 1 iz gizonaren eta animalia ar nagusien hazi-guruin bietako bakoitza. ik potro.

Giza sexualitatea ez da obario, barrabil, zakil, umetoki, tropa eta esperma hodien nahaste-borrastea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 294. orr.

Barrabilak eta obarioak parekoak dira; enbrioiarengan jatorri bera dute eta leku berean osatzen dira.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 54. orr.

Espermatozoideak barrabiletan sortzen dira, eta hortik 40 cmko luzerako hodi fin batzuetan zehar igotzen dira.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 103. orr.

Eppin proteina barrabiletako zelulek ekoizten dute bakarrik.  Berria - Gaiak   2004-11-14

Barrabiletako minbiziaren kontrako tratamendua.  Berria - Gaiak   2004-05-26

Arkatz puntarekin zakila altxatu eta barrabiletan edo bazterretan zorririk ez ote zen begira jarri zen, erne ernea, kopeta ilun.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 155. orr.

Kastorra gauza omen da bere barrabilak erauzteko ere inor orpoz orpo sumatuz gero, uste bide baitu ehiztariak bere barrabilen atzetik dabiltzala.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 103. orr.

-Kopla gutxi nirekin, zera; barrabilak zanpatuko dizkiat bestela!  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 132. orr.

Halaber, barrabiletan elektrodoak ezarri dizkiotela ere salatu zuen Bilboko gazteak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-07

Sabelpean eta barrabiletan ostikoak.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 70. orr.

Dolmancék barrabilak eta ipurdia masturbatu dizkio, eta Saint-Ange Andereak Eugeniren klitoria igurtzi du.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 205. orr.

Zure barrabilek sortzen duten esnea argiegia da, eta urtsuegia.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 170. orr.

Monikarekin barrabilak egunean lauzpabost aldiz husten zituen, Las Vegasko karrika ilun eta etxe zokoratuetan orduak droga bila ibiltzearen sari.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 32. orr.

Gorkaren pazientzia azkar bukatu zen, ordurako barrabilak lehertzeko zorian zeuzkan eta.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 103. orr.

Artean potroetatik oratuta zeukan, eta barrez ari zen Jonek barrabiletako mina ekiditeko ematen zizkion ostiak jaso bitartean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 22. orr.

Hasiera-hasieratik gustatu zitzaidan gizona kanpaia jotzen ikustea: zakil tente eta harroari nola heltzen zion, arnasa aztoratua, hankak nola zabaltzen zituen nik barrabilak hobeto fereka niezazkion.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 13. orr.

Gero izterrondoak usaindu nizkion, gero barrabilak miazkatu, gero haren gorputzean kiribildu nintzen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 30. orr.

Berehala hartu du bere ahoan, eta xurgatzen hasi zaio, presarik gabe, leun, zehatz, barrabilak ferekatzen dizkion bitartean.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 45. orr.

Bi gizonen hilotzak, barrabilak ahoan trebes, egurrean gurutzefikatuak kausitu zituzten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 237. orr.

Badakik, halakoak ditik horrek barrabilak!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 240. orr.

Barrabilak beren tokian, Luftwaffe-koek, esaten zidan usu.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 110. orr.

Malaga aldeko beroarekin barrabiletaraino nazkatuta egongo duk.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 112. orr.

Edo koskoilak; edo koskabiloak; edo panpalinak; edo barrabilak; edo zintzilikarioak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 260. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ez aurkeztu inola ere barrabil mazpildu, lehertu, erauzi nahiz ebakiak dituen abererik.  Elizen arteko biblia   Lb 22,24

Haren barrabil gogor eta malguek nire klitorisa jotzen dute, hilzorian nago.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 85. orr.

Imanolek biziki maite zituen lehengusuaren barrabil iletsuak.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 7. orr.

Ezer baino maiteago nuen banana esku batez zuritu bitartean, beste eskuaz ene barrabil atseginkoiak laztantzea.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 17. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bere esku biak luzatu eta ni ferekatzen hasi zen: lehenengo barrabil-zorroa, maitia-maitia eginez, leunki, atzamarrak kontu handiz pasatuz.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 110. orr.

4 (hitz elkartu kopulatiboetan bigarren osagai gisa)

Gerra zauri baten ondorioz zakil-barrabilak moztu zizkioten.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 111. orr.

Zakil-barrabilak, hau da, bere trosko ederra, boing-boing mugitzen zitzaion gora eta behera.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 81. orr.

Osabak zioenez, txilin-barrabilak laster haziko zitzaizkidan.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 33. orr.

Triangelu bat osatu genuen geure gorputzez batak besteari katean zakil-barrabilak miazkatzeko asmoz.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 117. orr.

· Amaiak ostiko bortitza eman zion barrabil-barrabiletan.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 159. orr.

5 (ausardiaren irudi gisa)

Aitaren barrabilak norainokoak ziren jakin zuen Joseluk, eta baita gibela ere, eta eskuzabaltasuna.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 89. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

barrabilak ferekatzen (3); zakil barrabilak (3)


barrabildun izond/iz barrabilak dituena.

Barrabilduna baino askoz estimatuagoa izaten baitzen urruza, artaldea hazitzeko afanean.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 152. orr.


barrabiltxo iz adkor barrabila.

Izan ere, Imanolen lehengusuak oso gogoko zuen norbaitek barrabiltxoak laztan ziezazkion kanpaia jo bitartean.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 7. orr.

Bere izter politen artean, oihal finaren azpian, bi barrabiltxo nabarmentzen ziren eta haien gainean neurri txikiagoko zakila atsedenean.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 82. orr.


barradera 1 iz hesia, presa.

Gasteizko Aratz lantegia bere aldetik burdin ekoizten ari da Txinako "Trois Gorges" eskualdean eraikitzen ari duten barradera zigantearako.  Herria   2004-01-22

Uholde baten antzera amiltzen dira urak, eta hausten eta porrokatzen dira uhateak eta barraderak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 174. orr.

Arizonan gero, Flagstaff herrian, bide egiten eta Grand Canyon-eko barradera eraikitzen.  Herria   2005-03-31

Ibaiko ur maila jaitsarazteko eta bilaketa lanak errazago egiteko, ezbeharreko gunetik gorago kokatuta dagoen barradera bateko ataskak itxiarazi zituzten agintariek.  Berria - Mundua   2006-03-10

Danubioren ur emari itzelek urradura bat eragin zuten Bistreteko barraderan. arroka puska galantak amildurik, gainditu egin dute bizpahiru lekutan barradera metaliko hori, babes gisa jarritakoa barregarri utziz.  Berria - Mundua   2006-04-19

2 irud/hed

Gaurko eztabaden iturria hor da, berezkoentzat Federazioneak eraiki sailkapen eta barradera sistemek ez dutelarik sentsurik.  Herria   2004-02-26

Helduden astelehenean, betiko barraderen kanporaketa horietan ariko dira amatur eta berezkoen zoingehiagokan.  Herria   2004-01-15

Olivier Haroçarenek barraderarik gabe segitzen du aintzina.  Herria   2004-03-04

Horra nola joan diren barraderak, leheneko azkenen eta bigarren maileko lehenen artean.  Herria   2001-06-07

Azoketako sariak ere portu hartan ikus daitezke, promozioa babesteko barradera.  Berria - Kultura   2004-06-26


barradun izond barra edo barrak dituena.

Begirada guztiak giltzapeko gelaren leihatila barradunera igo dira.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 89. orr.

Kaiola baten antzera erroen gainean altxa zitekeen ate barradun batetik sartzen zen hiru horma eta sabai batera, egur hondarrez eta lur gorriz egina.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 152. orr.

Atetzar barradun astunen zabalketa hasi zen mantso.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 11. orr.

Atari barruko zahar usainak, barradun itxiturazko igogailu trauskilak eta maila higatu eta horituek egin zidaten harrera.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 254. orr.


barragarri ik barregarri.

barraiatu ik barreiatu.

barraiatze ik barreiatze.

barraka 1 iz etxola; txosna.

Marché-aux-Fleurseko auzoxkan bi barraka ziren, bertan lau familia bizi ziren.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 258. orr.

Etxea barraka amerikar bat zen, xafla izurtuz estalia, eta ate bakarra barrutik morroilotua zegoen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 80. orr.

Hirigunea luzaroan egon zen hondatuta, gerra aurreko janari-denda ederrak barraka horixketan zeuden orain.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 37. orr.

Geltokia bera ere zurezko barraka bat.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 110. orr.

Garai bateko emakume bizardunak babesten zireneko barraka.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 196. orr.

Dagoeneko ageri ziren zabaldiak arroz-soroekin eta laranja-arbolekin, barraka zuriak estalki beltzarekin, palmondoren bat edo beste martxaren abiadan igarotzen zen, zerua ukituz bezala.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 138. orr.

Barraka politikoak debekatu dituzte, nolabait, eta kolektibo askok diru iturri garrantzitsuena galdu dute ia desagertzeraino; hori dela-eta, Eguzki Irratiak emititzeari utzi zion.  Berria - Euskal Herria   2004-08-18

2 (hitz elkartuetan)

Zelan, barraka auzo hartan, gauean, kaka egiteko premiaz, latorrizko potea urez bete eta, djinnak zirela eta ez zirela, beldurrak akabatzen irteten zen txabolatik kanpo.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 38. orr.

Bultzaka eraman genuen zalditegira, barraka-multzoko ukuilu urruneraino.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 82. orr.

3 (pertsonez mintzatuz) adkor ipar txoroa.

Loquillo pilotari ausarta, bainan ez batzuek uste zuten bezen "barraka".  Herria   2004-02-19

Lopez, "Loquillo" erraiten diotena, ez da behin ezagutu dugun "barraka" hura, zentzutu da zinez eta biziki funtsez ari da.  Herria   2005-02-10


barrakia iz

Ene liburu gehienak horrela eginak dira, zatika, ibai baten isurian eiheren barrakiak aurkitzen diren bezala, korrontearen apurtzeko, desbideratzeko eta haustura horien onenaz baliatzeko, ogiaren egiteko.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 298. orr.

Sarrera nagusitik Hazparneko ostatura zihoan barrakiaren gainetik iraganez.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 24. orr.

Erreka hurria gatibatu zuten barrakia umil batez eta emazteak egunaz han biltzen ziren, kurukuruka eta plista-plasta boketan.  Berria - Kultura   2004-08-21


barrakoi 1 iz eraikin handi eta landugabea, zurez-edo eraikia, eskuarki soldaduak, presoak edo langileak hartzeko prestatzen dena.

Zurezko barrakoi hauek 24 metro luze, oinean 6 metro zabal eta altueran 2 metro eta erdikoak dira, ur bitako teilatuarekin.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 53. orr.

Burdin haria inguruz inguru jarri, barrakoiak eraiki...  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 60. orr.

Hor daude ejerzitoko eskola ezberdin guztiak, lotarako barrakoiak, jatetxeak, beisbolerako zelaiak.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 126. orr.

Ilaretan eginak daude barrakoiak, ia laurehun guztira, eta uharte bakoitzak mila eta bostehun errefuxiaturentzat lekua du eta kilometro pasako trenbidea ere badago.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 52. orr.

Fabrikarekin batera, barrakoi batzuk eraiki zituen, langileek aukera izan zezaten etxebizitza bat lortzeko... ur berorik gabe eta izugarrizko alokairuen truke!  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 102. orr.

Hamarnakako erreskadetako batean egon nintzen, gure barrakoiaren aurrean zutik.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 119. orr.

Barrakoian lotan zeudenak esnatu egin ziren, habian dauden txoriak gauez azantza handia entzutean esnatzen diren bezala; esnatu egin ziren baina ez zuten horregatik zirkinik egin.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 288. orr.

Horregatik eskaintzen zuen Tolosako ikastolak batxilerra egiteko aukera, barrakoietan lan egiteko prest zegoen jendea zegoelako.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 102. orr.

Gipuzkoa eta Bizkaia aldeko frenteetan borroka egindako gizon askok hantxe gelditu behar izan zuten Franco jeneralak besterik esan arte, zelai zabal haren inguruetako basoan lan eginez eta beraiek jaso behar izandako barrakoietan biziz edo erdi biziz.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 108. orr.

Orduan nik gure barrakoiko kapoari esan nion ni ez nintzela Spanier, ni Baskisch nintzela.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 86. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hantxe ematen ziren BBBko eskolak, barrakoi xixtrin batzuetan.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 96. orr.

Lanaldi luzeak soldata apal baten truke eta barrakoi zikin, usain txarreko eta ez higieniko batean bizi behar dute portugesek, CCOOren arabera.  Berria - Ekonomia   2004-08-04

Laster barrakoi zabal grisean sartu ginen, erietxe edo Revier moduko batean, oker ez banabil.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 195. orr.

Ginsburg komisarioak, Propaganda Batailoiko buru egiten zuenak, deitu zuen Zeuner, zertara jakinarazi gabe, bere egoitzara: barrakoi xume bat lurrean zulatua eta lubakiz inguratua bera, frontetik ez oso urruti.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 191. orr.

Noiz edo noiz, Sara Vidal eta María Francescatti barrakoien atzetik txarrantxazko hesiraino zabaltzen zen espazio itxitik zehar paseatzera ateratzen ziren.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 288. orr.

Konpainiaren izena ikusiko da zurezko barrakoiaren ate gainean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 245. orr.

Zurezko barrakoiak zeuden, baina denak hartuak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 42. orr.

Hautsez beteriko egurrezko barrakoietan egiten zuten lo, kotoizko koltxoi zahar batzuen gainean.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 104. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ordurako, preso guztiak barrakoi atarietan formatuta zeuden. · Horrez gain, eguneroko txango biak komunera, goizean garbiketa-barrakoira (antzeko lekua, baina oholen ordez luzera osoan hiru aska-erreskada zeuden eta bakoitzaren gainean burdinazko hodi paraleloak, ura isurtzeko zulotxo askorekin), gero janari banaketa.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 110. orr.


barrakuda iz ozeano Atlantikoko itsas arraina, aski handia eta liraina, oso jatuna (Sphyraena barracuda)

Barrakuda arraina.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 283. orr.

Barrakudak ikusten ditu, hain gogoko dituen dokumentaletan agertu ohi diren arrain luzexko eta handixko horiek.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 40. orr.

Arrantzaleek badakite klima aldatzen ari dela, orain artean harrapatzen ez zituzten arrain motak atzematen dituztelako, barrakuda demagun.  Berria - Euskal Herria   2006-01-05


barralde iz tabernetan eta, barraren aldea; barra.

Ondoan eseri zitzaidan, barraldean.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 59. orr.

Sam Spade ohi baino nekatuago topatu nuen, barraldean bermatuta.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 140. orr.


barranba 1 iz ipar oldarra.

Bakarrik uhinen ezin geldituzko barranbak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 154. orr.

2 barranbaka adlag oldarka.

Barranbaka sartzen dira salan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 133. orr.

3 barranban adlag oldarrean.

Barranban hasi da Iberoarra Gonzalezen eskuina miratuz sakean eta 7-0 ko abantaila hartuz.  Herria   2004-04-08

Parioak ere alde, baxenabartarrak dira hemen barranban hasi: 8-4, 15-5.  Herria   2003-07-10


barranda (orobat barrenda g.er.) 1 iz zelata.

Los Angelesko polizia zerbitzuetako funtzionarioak izanagatik pobreak ziren, bazekiten hargatik Aingeruen hirian, eta beren barranda-ibilaldietan frogatzen zuten, beraiek baino askoz pobreagoak bazirela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 40. orr.

2 (adizlagun gisa) zelatan, begiratzen.

Lehendakariaren bizkartzainak alde orotara barranda zeuden, eskua palto azpian zeramaten pistolen gainean, zer gerta ere!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 41. orr.

Hogeita hamar urtez ari izan nauk Los Angeles hirian barna autoz barranda, Mike ene lankide beltzaranarekin.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 304. orr.

Aitzinean bi behari izutu bazebiltzan eta gibelean, lerroa hersten zutela, beste bi kide alde orotara barranda.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 235. orr.

Berria kanpoan barranda utziko dugu eta irabaziaren ehuneko hogeia emango diogu.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 79. orr.

3 barrandako izlag zelatako.

Barrandako polizi-kotxeen sirena oihuak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 209. orr.

4 barrandan adlag zelatan.

Eusebio urruntxago gelditu zen, barrandan.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 17. orr.

-Zer ari haiz hemen barrandan?  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 27. orr.

Lau aleman gizagaizo haiek ez zuten kar handirik barrandan ibiltzeko.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 21. orr.

Berehala liberal talde ttipi bat badoa Artozki-raino [...] eta han barrandan egoiten da.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 136. orr.

Haien joan-etorrien barrandan, Gilenek eta biok ondorioztatu genuen Leizarraga zela bortzekoan buru, eta bertzeak mutil zebilzkiola.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 104. orr.

Hilabete eta urte asko eserita eman nuen liburu bat eskuan, arratsalde osoak barrandan, zure presentziak igurtzita dardar hasten zen haria bezain tenk.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 19. orr.

Ez da orain gehiago alimale salbai eta gaiztagin odolzalerik hesien gibelean barrandan!  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 101. orr.

Katar bat, katar nabar bat, barrandan.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 207. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alde orotara barranda (4); barrandan egon (3); zuen barrandan (3)


barrandarazi, barrrandaraz, barrandarazten du ad barandatzera behartu.

Baldin haren joan-jinak barrandaraz bazenitza, ziur naiz konturako zinatekeela ezen geriza erosoago bat baizik ez duela hartu, inguruan obratzeko asmotan den bilaukeriaren bat egiteko.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 60. orr.


barrandari (orobat barrendari) 1 iz zelataria.

Erran gabe zihoan, taldekideak hegaldatu zirela, Patrick barrandari berriak Polizia heldu zelakoaz multzoa abisatu bezain laster.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 85. orr.

Guardiaren azkartzeko, bagoi bakotxaren gainean gerita bat altxatu dute barrandari batekin, mitralleta eskuan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 128. orr.

Egun latz eta hits heietan Frantziako muga mugazainez eta zelatariez edo barrandariez brokatua zen.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 192. orr.

Liberal barrandariak harrituak, haien artean ezagutu baitute Don Carlos bera.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 136. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Etxe honen inguruak garbitzaileez beterik daudelako, euskaraz ez dakiten garbitzaileez, denak barrandari lanetan, beti adi nor dabilen hor, etxe barnean.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 39. orr.

· Commendatoreak azaldu zidan ezen lantegiko jardunbidea, eta bereziki nire kargura utzi asmo zuen arazoa, arreta osoz babestu behar zirela industri barrandari posibleetatik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 151. orr.

3 (adizlagun gisa)

Buruan salacot delako bat jantzita, bilatu beharrekoen bila arlote baten moduan dabil, bai, baina begiluze, barrandari, ehiztari.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 132. orr.

Pierrak une luzea eman zuen barrandari.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 22. orr.

Betterreneko Agustin azaltzen zen Harrondon, maiz, barrandari.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 174. orr.


barrandatu, barranda(tu), barrandatzen (orobat barandatu g.er.) du ad zelatatu.

Nork zainduko, nork barrandatuko, nork ikusmiratuko zuen Lüküze handik aitzina?  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 60. orr.

Ez nago bakarrik, ehundaka begik barrandatzen naute.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 72. orr.

Onespen hura zure hitzetan bilatzen nuen, zure behakoetan barrandatzen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 122. orr.

Zaindari batek ttattola baten gainetik barrandatzen zituen presoak.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 11. orr.

Ez idurian, bazterrak ederki barrandatzen zituzten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 64. orr.

Oroituko zara nire ibiliak barrandatuak zirela.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 83. orr.


barrandatze iz zelatatzea.

Lege berri beraren gatik, polizak errextasun gehiago ukanen du etxe-miatzeak noiznahi egiteko, gauaz ere berdin, bai eta telefona barrandatze ixilak.  Herria   2004-10-07


barrandegi iz barrandatzeko tokia.

Barne aldera, zurginek barrandegia eraiki zuten harresiaren gainean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 63. orr.


barranku iz amildegia, sakana.

Zuzen zuzenean joanez gero barranku bertikala agertuko da itsasertzean eta, bestalde, elur lautadan itzelezko arrakalak izango dira han hemenka.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 309. orr.


barraratu, barrara(tu), barraratzen du ad barrara ekarri.

Ginebra eskatuz gero -edo whiskya, edo koinaka-, zehaztasun gehiagorik eskaini ezean, etxeko kaskarrena barraratuko dizu Musu-tristek.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 8. orr.

Belak txanpon bi barraratu zituen, ongi kontatu zituen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 20. orr.


barrasaketa iz

Orain, egia esanen badut, sekula ez nien [karakolei] ikusi sexurik. Zozoa ni: gero ikasi nuen, barrasaketak zirela guziak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 64. orr.


barraska ik barraxka.

barraskilo (orobat marraskilo g.er.) iz

Zozoren bat barraskiloa harriaren kontra puskatzen entzun eta ikustea goizeroko pasadizoa izango zitzaion.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 39. orr.

Koralak, polipoak, zaldiak, trikuak, izarrak, barraskiloak, anemonak...  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 176. orr.

Barraskiloak bezala, uzkurtu egiten naiz gertakarien aurrean.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 189. orr.

Hodi biribilkatu bat da koklea, barraskilo baten maskorraren itxurakoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 114. orr.

Oskolik gabeko barraskilo baten antzerako zerbait baizik ez naiz, pentsatzen zuen, lika, beratz, hauskor, zaurigarri.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 50. orr.

Urdaila kizkurtu egiten zitzaion barrenean, barraskiloaren adar izutuen modura.  Berria - Kultura   2006-04-06

Bere mundua txikitzen ari zela iruditu zitzaion, barraskiloen antenak txikitzen diren bezala.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 134. orr.

Bizkarrean zama handia daraman barraskiloaren antzera arrastaka.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 270. orr.

Barraskiloak hego haizearekin ez baitira kanporatzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 410. orr.

Barraskilo mukitsuak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 36. orr.

2 (janari gisa)

Arabako Errioxako ardo dastatzea, barraskiloak, danborrada, txaranga...  Berria - Kirola   2006-04-29

Gurinez eta perrexilez beteriko barraskiloak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 63. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Geroago, zero zifra bat asmatu zuten astronomo maiek, barraskilo-maskorra irudikatzen zuen obalo horizontal batez irudikatua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 283. orr.

Korrika abiatu nintzen, oinen pean kraskatako desatsegin bat sentituz, ahoan barraskilo oskolak murtxikatu eta haginak barraskilo oskol papurtuekin nahasten zaizkionaren zarata hozkirri eragile bat.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 51. orr.

Txerri gantz potea edo barraskilo kaxa ekartzeko eskatzen zion mutilari. erdipurdiko interesa baizik ez baitzieten pizten hango barraskilo biltegiek, hango barazki egosien saltokiek, hango barruki edo likore denda zuloek.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 81. orr.

Euskal mendietako aztarnategietan apenas azaltzen dela larreko barraskilo jaleen aztarnarik, eta euskal herritarron helikofobia, historiaurretik datorkiguna izan daitekeela.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 63. orr.

Perretxiko-uzta hura eta barraskilo-ehiza diru-iturria ziren Tellagorrirentzat, baina nagusia beste bat zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 35. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bada, hauek itsas marraskilo batenak dituk, eta bertze hauek txirla jigant batenak...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 87. orr.

Itsas barraskilo batek itsasoaren marmarra bere altzoan nola, halaxe darama literaturak oihartzunen oihartzun etengabea  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 31. orr.


barraskilotxo iz barraskilo txikia.

Begira beza berorrek zer topatu dudan branka aldeko sotoan, erabat hautsia dagoen barraskilotxo hau; nonbait, azkonar batek muturka desegindakoa.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 10. orr.


barrasta ik parrasta.

barrastada ik parrastada.

barratsu izond aldartetsua.

Gazte barratsua zela esaten hasi zen jendea.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 169. orr.

Badakit liburu editoreari (idazlearen lana hartu eta dendarako bidean honi laguntzen dion izaki barratsu hori) nola estutzen zaizkion ezpainak liburu berria moldiztegitik jaso, eta gainbegiratua ematen ari zaiola, makurra aurkitzen duenean.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 148. orr.


barratu1, barra(tu), barratzen du ad **

Orain duten gobernamendua lotua da bere ahalen araberan herritarren eskuko ontasunen hobeki barratzeari baina bakotxak errexki pentsa dezake lan hori ez dela errexenetarik izanen.  Herria   2003-03-13


barratu2 ik barreiatu.

barratxo iz barra txikia.

Tradizioko mahai-aulkien ordez bizi-molde amerikarreko aulkitxo altuak kafetegiko barratxo batera arrimatuak, lur eta hormetan lauzen ordez papera, moketa edo antzeko janzkerak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 58. orr.

Handik itzuli garelarik, urrea eman dit: nik banaka arakatu ditut hogei barratxoak, benazko eta pisu egokiko kausitu ditut, eta ardozko mozkorraldi eder batez ospatu dugu hitzarmena.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 123. orr.

Orain sakeletan urre eta zilarrezko txanponen hotsa zeukanez, prest zegoen ahal zituen txokolate-barratxo guztiak erosteko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 94. orr.

Esnegainezko izozkia (benetako almendrak, benetako mahaspasak), Italiatik inportatutako gailetak, txokolate-barratxoak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 234. orr.

2 (itsasokoa)

Dorrek eman xehetasunen arabera, Sen George uhartea gaurko Fox Island dateke, eta barratxoa, Fox Island Riverren ahoa.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 155. orr.

Gainera, barratxoa aski handia eta sakona zelarik, ontzi arinak ere amarra zitezkeen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 155. orr.

Portu onak, barnago bakailaoaren idortzeko harri kozkorrezko barratxo baliosak,  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 152. orr.


barratzar iz adkor barra handia.

Scheveningengo espetxeko ziegan, ohean, barratzarren beste aldean, aurkitu zuten hilda.  Berria - Harian   2006-03-12

Hemen nauzu, eta ez naiz legeak egiten dituena, barratzarrak soldatzen dituena edo giltzarrapoak ekoizten dituena baino gehiago, ez eta gutxiago ere.  Berria - Harian   2005-09-25

Garai batean sumatzen genuen zaindariek borrarekin barratzarrak kolpatzen zituztela.  Berria - Harian   2005-08-14


barraxka (corpusean barraska soilik) iz barratxoa.

Kolorea bera zuen harrigarriena, inguruko deusekin lotu ezin zena, eta nabari nabaria: hori bizi bizia barraska beltz beltzekin nahastua.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 102. orr.


barre (5.084 agerraldi, 244 liburu eta 303 artikulutan; ETCn 37.367 agerraldi; orobat parra 134 agerraldi, 17 liburu eta 75 artikulutan, ETCn 15 agerraldi; parre 81 agerraldi, 11 liburu eta 38 artikulutan, ETCn 155 agerraldi;) 1 iz poz bizia eta bat-batekoa adierazten duten aurpegiko giharren mugitze bereziak, gehienetan hasperen zaratatsuekin batera egiten direnak. ik irri; algara. (ikus beheko konbinatorian barre adizlagunaren agerraldi maizkoenak).
2 barre eginarazi (24 agerraldi, 17 liburu eta 2 artikulutan; orobat barreginarazi g.er.) du ad barre egitera behartu.

Barre eginarazi zidan, eta berak ere barre egin zuen.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 111. orr.

Barre eginarazten digu, eta aldi berean pena ematen, batez ere bere azken aitorpen horrekin, bere pertsonaia maitatuena Benino dela dioenean; Benino, beti lo dagoen artzaina.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 35. orr.

Pentsatu dut barre eginaraziko zizula.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 93. orr.

Pierrotek barre eginarazten zien, oina agertokian jarri orduko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 374. orr.

Horixe kontatu zien Paul F, Halle, Paul A eta Paul D-ri, denei negar eta barre eginarazten zien modu berezi hartan.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 49. orr.

Geure zilborrari begira («munduaren zentroa bagina») bizi garen euskaldunoi geronen buruaz barre eginaraztea izan da Gallegoren xedea, eta hori behintzat, barre edo, gutxienez, irribarre eginaraztea lortu ez duenik ezin esan.  Berria - Kultura   2004-12-04

"Honekin eternitateraino joan ninteke", esan zien apaizak, pentsatuz eskerrik onena une batez bederen jende haiei barre eginaraztea zela.Edozer bota daiteke, beraz, eta edozein tokitan, baita ahaltsuenetan ere, barre eginarazteagatik ari delako umorista, eta barrea distantzia baita beti.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 157. orr.

Taxuzko arrazoi eder gordinen bat ateratzen bazaizu, barre eginarazteagatik ari garela uste izaten dute, eta halaxe gelditzen zaizkigu begira gainera, gogorik gabeko barre ergel bat ezpainetatik zintzilik dutela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 169. orr.

3 barre eragin (62 agerraldi, 32 liburu eta 3 artikulutan) du ad barre egitera behartu.

Esaldi horrek barre eragin zion Florenti.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 290. orr.

Gisa horretako solasak ere eratu izan dira, batzuk erlijioaren aurka erabat, eta beste batzuek egileen adimen-ahulezia eta irudimen ustela salatzen dute, haiek entzutean gizakiari berez barre eraginez, hitz horiek Jainkoari buruzkoak [...] direla kontsideratzean negar eraginez.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 149. orr.

Etxekoen gutun bat omen du, Mollyrena, eta niri ahots goraz irakurri behar omen dit, esan du; izan ere, barre eragiten dio, eta barre egiteko premia du.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 182. orr.

Barre eragiten dizu, baina aldi berean, praketan kaka eginarazteraino beldurtzen zaitu.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 177. orr.

Banuen ron botila bat ere, bizpahiru baso edan nituen hartatik, eta nire egoerak barre eragin zidan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 94. orr.

Sir John Oldcastle-k mundu guztiari barre eragiten zion bere tripa handiagatik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 116. orr.

Orain badakit zer den kontua, eta barre eragiten dit.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 56. orr.

Hartan deskribatzen diren egoera barregarriek barre eragiten didate oraindik ere.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 49. orr.

Bertsolariak pozez barre eragingo digu tarteka pailazoen antzera; zirrara ere bai inoizka, lehoiak gobernatzen dituen bezatzailearen moduan.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 9. orr.

Gure kinka hartan gehien barre eragiten zidana zen bizar-labana artean ere burrunbaka eta dardaraka ari zela uretan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 76. orr.

-Inozokeriak dira, umeei barre eragiteko modukoak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 224. orr.

Kanta gehienak barre eragitekoak dira, edo jan eta edanari buruzkoak, jakina.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 92. orr.

Haren hitzak ez ziren hutsalak, ezta barre eragitekoak ere.  Berria - Harian   2005-02-09

3a barre-eragile (corpusean barreragile soilk) barre eragiten duena.

Txaloaldi horrekin gogaitu egiten da filosofoa, barreragile herrikoia aldiz, harropuxtu.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 303. orr.

4 barre irudi (orobat barre iduri, barreiduri g.er., barreirudi g.er., barriduri g.er. eta barrirudi) iz irribarrea.

Barre-irudi batekin bukatu zuen esaldia: Hiru aleko edizioa, hain zuzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 15. orr.

Gizonak barreirudi bat egin zuen ezpainak zabaldu gabe.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 116. orr.

Barre-irudi bat azaldu zen gizonaren aurpegian.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 59. orr.

Begitartean barre irudia agertu arren, asaldatua zegoen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 96. orr.

Amak barre-irudi bitxia egin zuen. beti hain berea izan zuen egoteko moduan, bere burezur belztua besaulkiaren bizkarrean bermatuta, ezpainak oker desilusio keinu batean, eta barre-irudi ozpindu batekin.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 54. orr.

"Lana... diskurritzeko ona da," esan zuen Patxik; besteen irribarreak sumatuz, barre irudian bera ere: [...].  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 137. orr.

5 barre irudika (orobat barreidurika) adlag irribarre eginez.

Bilboko Ekonomia Eskolako adiskide bati behin entzundakoak barre-irudika jarri ninduen: "Lotsagarria da, maitemintzen naizenean nire kasua top zerrendetako kanta guztietan azaltzen da".  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 37. orr.

"Bai," esan zuen Estoiko handiak; "baina baliteke adiskide baten heriotzarengatik barreidurika ikustea ere".  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 63. orr.

6 barre murritz (orobat barre-murritx eta barremurritx) iz irribarrea.

Barre-murritza berriro, xafla zahar batekin bizarra egiten ikusten nauenean, Oraingo ikuspegitik barre-murritxa sor dezakeen arren, 1982.eko Txapelketak zenbait kontutan bertsolariengan utzi zuen aho-zapore mikatzak eragin zituen bertsolarien arteko lehen bilerak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 252. orr.

Norbaitek halakorik oroitarazten dienean, barre murritza egiten besterik ez dakite, gizalegez-edo.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 121. orr.

Kristinak irri apal eta luzea egin zuen, txor-txor alkoholiko bat, eta nik barre murritz batez erantzun nion bere ateraldi zentzugabeari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 366. orr.

Potzolok gustatu ez zitzaidan barre murritza marraztu zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 387. orr.

Barre-murritxak egin zidan ihes.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 49. orr.

Ezta batere! -barremurritxean ttiki tranpoxoak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 129. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

andreak barre egin (4); antzezleek barre egingo (4); atzo barre egin (12); aurpegira barre egiten (5)

barre algara (136); barre algara bat (9); barre algara batean (4); barre algara batek (4); barre algara ederrak (4); barre algara egin (6); barre algara handi (6); barre algara handiak (5); barre algara ozena (4); barre algarak (63); barre algarak entzuten (8); barre algaraka (74); barre algaraka ari (7); barre algaraka hasi (24); barre algaraka hasten (7); barre algarari (7); barre algararik (4); barre algaraz (19); barre algaraz hasi (4); barre algarek (4); barre algaren (9); barre apur (8); barre apur bat (8); barre artean (18); barre asko (8); barre asko egiten (4)

barre bat (5); barre batean (14); barre batean hasi (4); barre batez (4); barre batzuk (5)

barre ederrak (8); barre ederrak egin (7); barre edo (6)

barre egin (750); barre egin behar (11); barre egin du (64); barre egin genuen (28); barre egin nahi (11); barre egin nuen (35); barre egin ohi (5); barre egin zioten (13); barre egin zuen (264)

barre eginarazten (9)

barre eginen (4); barre eginez (41); barre egingo (90); barre egitea (60); barre egitea da (8); barre egiteagatik duk (20); barre egitean (12); barre egiteari (13); barre egiteari utzi (10); barre egiteko (125); barre egiteko aukera (4); barre egiteko gogoa (16); barre egiteko modukoa (20); barre egitekoa (7); barre egiten (531); barre egiten ari (8); barre egiten dio (11); barre egiten du (55); barre egiten dute (19); barre egiten nuen (13); barre egiten saiatu (7); barre egiten zioten (19); barre egiten zuen (107); barre egiten zuten (33); barre egitera (11); barre egiterik (4)

barre eragin (16); barre eragin zion (5); barre eragiteko (9); barre eragiten (25)

barre eraso (21); barre eraso etengabeen (20); barre ere egin (4); barre ere egiten (6); barre eta barre (25); barre eta burla (4); barre eta negar (11); barre ez egiteko (5)

barre gehiago (9)

barre haiek (4); barre handiak (5); barre haren (4); barre hark (4)

barre irudi (10); barre irudi bat (4); barre irudi batekin (4); barre isila (5)

barre karkara (43); barre karkara bat (21); barre karkara egin (9)

barre maltzurra (4); barre murritz (4); barre murritza (5)

barre ozena (4)

barre pixka (13); barre pixka bat (13)

barre txiki (34); barre txiki bat (19); barre txikia (13); barre txikia egin (7); barre txikiak (19); barre txikiak eginez (4); barre txikiak egiten (5); barre txikiarekin (4)

barre ugari (4); barre urduri (4); barre urduria (7)

barre zantzo (6); barre zantzoak (5); barre zantzoka (27); barre zantzoka hasi (8)

bere buruari barre (9); bere buruaz barre (6); bere lepotik barre (4); berriro barre (4); denek barre egin (5)

egin du barre (9); egin dugu barre (4); egin dute barre (5); egin ezak barre (17); egin genuen barre (5); egin zuen barre (33); egin zuten barre (23); egiten diozu barre (4); egiten du barre (14); egiten duzu barre (6); egiten zuen barre (15); egiten zuten barre (14); egizu barre (5)

ez barre egin (6); ez barre egiteko (21); ez egin barre (9)

gero barre egiten (4); gogotik barre (5); gogoz barre (4); gure lepotik barre (5); gustura barre egin (4)

haiek barre egiten (6); haien kontura barre (4); haren lepotik barre (5)

irri eta barre (4); jaunak barre egin (5); jendeak barre egiten (9); kontura barre egin (4); kontura barre egiteko (6); kontura barre egiten (8)

lepotik barre egin (8); lepotik barre egitea (4); lepotik barre egiteko (5); lepotik barre egiten (8)

makina bat barre (5); mitchek barre egin (4)

negar eta barre (5); nik barre egin (5)

orain barre egiten (5); orduan barre (8); ozenki barre (4)

pozez barre (4)

sekulako barre (6); stellak barre egin (4)

testua beste barre (19)

zenbat barre (4)

barrea atera (5); barrea egin (4); barrea eragin (7); barrea eragin zion (4); barrea eragiten (7); bere barrea (4); haren barrea (5)

barreak egin (6); barreak egiten (6); barreak entzun (5); barreak eta (12); eta barreak (16); haren barreak (4)

barrearen barrez (4)

barreari ekin (7); barreari ekin zion (5); barreari eman (33); barreari eman zion (23); barreari eusteko (4); barreari eusten (7); barreari eutsi (26); barreari eutsi ezinik (8); barreari eutsiz (4); barreari ezin (12); barreari ezin eutsirik (5); camillok barreari eman (4)

barreen artean (4)

aita barrez (4); ama barrez (5); ari zen barrez (5); barrearen barrez (4)

barrez ari (73); barrez ari dira (7); barrez ari zela (5); barrez ari zen (20); barrez ari ziren (16); barrez aritu (4); barrez barrez (6)

barrez erantzun (5); barrez esan (5); barrez eta (32); barrez hartu (5); barrez hasi (158); barrez hasi da (17); barrez hasi dira (7); barrez hasi ginen (7); barrez hasi nintzen (13); barrez hasi zen (73); barrez hasi ziren (21); barrez hasiko (6); barrez hasteko (4); barrez hasten (25); barrez hasten zen (6)

barrez ikusi (7); barrez ito (6); barrez jarraitu (7); barrez jarraitu zuen (5); barrez jarraitzen (4); barrez jarri (8); barrez lehertu (69); barrez lehertu beharrean (13); barrez lehertu da (5); barrez lehertu nintzen (5); barrez lehertu zen (22); barrez lehertu ziren (9); barrez lehertuko (7); barrez lehertzeko (20); barrez lehertzeko moduko (4); barrez lehertzeko zorian (11); barrez lehertzekoa (10); barrez lehertzen (64); barrez lehertzen ari (10); barrez lehertzen ginen (5); barrez lehertzen hasi (7); barrez lehertzen ziren (6)

bera barrez (4); bera ere barrez (4); berriro barrez (4); besteak barrez (5); beti barrez (7); denak barrez (13)

erdi barrez (6); esan zidan barrez (4); esan zuen barrez (13); gela osoa barrez (6); guztiak barrez (4); hasi zen barrez (6); hizketan eta barrez (6)

jende guztia barrez (4); lagunak barrez (4); ni barrez (4); nitaz barrez (4)

oihuka eta barrez (4)


barrealdi iz barre egiten den aldia.

Harryk urduritasunagatik pixka bat exajeratu egin zuen berea eta Ronek, harekin bikotea osatzen zuelarik, barrealdi histerikoak eginez bukatu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 257. orr.

Gainerakoak berehala isiltzen ziren hura mintzo zenean, eta amaitzen zuenean barrealdi luzeak izaten zituzten.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 205. orr.

Browne jaunak [...] baso bat whisky atera zuen berarentzat, eta Freddyri, berriz, halako barrealdi zoli bronkitiko batek eman zion, kontakizunaren klimaxera guztiz iritsi aurretik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 275. orr.

Kar-kar-kar, barkaidazu, eutsi ezineko barrealdi horietakoa da.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 101. orr.


barreatu ik barreiatu.

barreatzaile ik barreiatzaile.

barreatzale ik barreiatzaile.

barreatze ik barreiatze.

barreazal (orobat barre-azal eta parraxal) iz irribarrea.

Han zegoen bera, barre-azala ezpainetan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 8. orr.

Ezin jakin Kandido Mierren ondorioak txunditu egin duen ala inozokeriarekiko iseka disimulatuak hartaratu duen bere barreazal behin ere neutrala izan ez dena.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 61. orr.

Parraxal lehorren bat goitibehiti, hortzak erakutsiko dizkiogu elkarri, kortesiak agintzen duen lege berrira, han edo hemen elkarrekin topo egitean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 18. orr.


barregai (corpusean parregai soilik) iz irri egiteko gaia.

Lapurtar triunfalismuak zuberotar azentua, fonetika, irrigai, parregai bezala dauka, eta jende bezala mespretxatzen gaituzte "buru arinak" garelakoz.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 56. orr.


barregarri 1 izond barre eragiten duena, eskuarki bere bitxikeriagatik. ik irrigarri.

Gazte mehe hark kapela barregarri bat zeraman buruan.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 29. orr.

Ez bibote kaxkar barregarri horietakoa, ez, bibote sarria, gizon-gizon baten bibotea.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 67. orr.

Gauza barregarriagorik ez dago hamaika urteko eskola-umez betetako gela batean haize-parrastada zaratatsu bat baino.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 14. orr.

Eguberriko argiteria barregarri hari beha gelditu nintzen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 14. orr.

-Oso morroi barregarria da -esan zuen Jimmyk irribarre behartu bat eginez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 409. orr.

Garai guztiek izaten dituzte beren jostun barregarriak, beren modelo barregarriak, beren bezero barregarriak.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 112. orr.

Gogoeta fin bat batean, konparazio ederra bestean, pasadizo barregarria hurrengoan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 19. orr.

Gaizki-esaka barregarri batzuk eta beste horrenbeste laudorio negargarri.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 27. orr.

Barre ttiki bat atera zitzaion, hura munduko txisterik barregarriena balitz bezala.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 200. orr.

Haserre zegoen Augusterekin eta andre horiekin, egoera barregarrian jarri berri zutelako.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 372. orr.

Roman eta Karmen nire atzetik zetozen, modu barregarrian elkarri katigatuta seguruena.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 77. orr.

Batek aurpegi atsegina zuen: bekainak lokien aldera makurtuak zeuzkan, modu barregarri samarrean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 113. orr.

Andre gaixoak handinahikeria aristokratiko barregarriak erabiltzen zituen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 89. orr.

Bere buruaren defentsa barregarri hori entzunda, barre egitea beste aukerarik ez du izan amak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 58. orr.

Mutilzaharraren malenkonia barregarri samar hori sentitzen zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 286. orr.

Gainerakoa mamu zentzugabe barregarri batzuei beldurra izatea besterik ez da.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 130. orr.

Ez dut uste ezer barregarririk esan dudanik, ezta?  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 142. orr.

Normalean arauaren salbuespentzat hartu eta isekagai bihurtzen den pertsona-mota bat aipatuko dugu, berehala "Jainkoz horditurikoa" eta "antisoziala" den pertsona-mota bat, santu eta barregarria, zinikoaren isekarako egokia, "pertsona ona, hitzaren zentzurik txarrenean".  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 98. orr.

Bada oraino beste barruti bat kasik edozer gauza botatzea libre dena, eta hura da umorea, baina ez batek duena -gauza serioei barre eta barregarri-ustekoei muzin egiten diena-, baizik-eta "umorismo" bihurtutakoa, bufoien eta txistelarien jarduna, erregimen orotan horren garrantzizkoa dena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 114. orr.

2 (predikatu gisa)

Faltsua, gezurtia, negartia, barregarria, astuna, eta harroputza da.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 17. orr.

Barregarriak ziren: ez dakizu ze grazia, batzuk hemen ezkutatuta, besteak hortik builaka.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 70. orr.

Irakaslea gizagaixo handiusteko, barregarri bat zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 27. orr.

Hitz egiten dudanean handi itxurak hartzen ditudala, isiltzen naizenean barregarria naizela, erantzuten diedanean lotsagabea, ideia onen bat dudanean maltzurra.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 92. orr.

Nahiko barregarriak dira gauza horiek hildako baten beilatik bueltan eskularru bakarrarekin etxera zatozenean.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 15. orr.

Zuri barregarria irudituko zitzaizula pentsatuko zuen, edo horrelako zerbait.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 13. orr.

Haiek literatura egiten dute edozer gauzarekin, aitzakia ttikiena aski dute, barregarria iruditzen zaie, ez daukat zeresan handirik horri buruz.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 82. orr.

Txit barregarriak iruditu zitzaizkion Erlojuaren kaian topatu zituen udaltzainak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 145. orr.

Haren malkoak nabaritzen nituen neure ezker eskuaren gainean, barregarri neritzon neure buruari, Gaur egun barregarri eta guzti gerta litezke eskutitzetako beroaldi erromantiko horiek.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 90. orr.

Aski barregarria sentitzen nintzen Edurneren aitzinean galtzontzilo hutsetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 319. orr.

Horregatik, nazio arrotzen isekagai egiten zaitut eta herrialde guztien barregarri.  Elizen arteko biblia   Ez 22,4

Barregarria, ezta?Barregarria da, gero, Halabeharra delako zer hori kasualitate mekaniko-fisiologiko hutsetatik ondorioztatzea, hori ez da gizaki moderno baten jokabide duina.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 160. orr.

3 (adizlagun gisa)

Oso barregarri hago arropa horiekin.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 98. orr.

Biok ala biok ere barregarri genbiltzala uste dut.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 41. orr.

Barregarri ikusten nuen neure burua: [...].  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 326. orr.

Barregarri gertatu naiz egun osoan, burlaka ari zaizkit denak.  Elizen arteko biblia   Jr 19,7

Horretan ere barregarri gelditu gaituk.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 67. orr.

Eta ez da, bada, ozenki irakurtzen hasi, nire lotsagarri, keinuak eginez eta ahotsa behartuz, nik idatzitakoa barregarri utzi nahirik!  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 19. orr.

-Neure burua ari naiz barregarri uzten, ez zu.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 60. orr.

Gero puruak banatzen jarraitu zuen, jendearen onespena aldeko zuela, eta ni beste behin barregarri utziz.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 17. orr.

Autobusean neure burua hain barregarri ikusirik, konturatu gabe gogoa Gasteizeraino joan zait, seguruenik hantxe eta, hain zuzen ere, autobus batean, sentitu nuelako nire bizitzako erridikulurik handiena.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 26. orr.

Ez dakit nolatan hitz ere egin nahi didazun ostera, bart gauean nik hain barregarri jokatu eta gero.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 127. orr.

Ohartu zen Moises Aaronen zabarkeriagatik herria bere onetik aterata zebilela, etsaien barregarri.  Elizen arteko biblia   Ir 32,25

Legionarioak preso hartu zuen, irten zedila agindu zion, joan zedila mastaraino, eta umea paretik barregarri tente pasatu zelarik tu egiteko keinua sumatu uste izan zion Aldazek, berarengana.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 116. orr.

Bitxi begitandu zitzaidan, are barregarri xelebre, halako milandar azentu bortitzez adieraziriko helvetiartasun hura.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 149. orr.

4 barregarriko izlag

Leku hori berehala hartu zuen lepo luzeko eta kapela barregarriko gazteak, leku hura gutiziatzen baitzuen, ez baitzuen nahi bultzadarik jasan autobus-plataforma hartan.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 79. orr.

Ziur dago hartza, Josef izen barregarriko peluxe hura, Janutaren oparia zela.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 24. orr.

5 barregarrizko izlag

Asko gustatu zitzaizkigun Atxalandabaso eta Kintana Txomin-Inosensia barregarrizko bikotearen zereginetan.  Berria - Kultura   2004-02-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurrean barregarri geratu (4)

barregarri bat (19); barregarri batean (3); barregarri baten (6); barregarri batez (3)

barregarri edo (4); barregarri egiten (3); barregarri ere (3); barregarri eta (14); barregarri gelditu (17); barregarri gelditzeko (3); barregarri geratu (15); barregarri geratuko (8); barregarri geratzea (4); barregarri geratzeko (6); barregarri geratzen (7); barregarri gertatzen (3); barregarri haiek (3); barregarri hau (3); barregarri hori (8); barregarri horrek (3); barregarri hura (4)

barregarri ikusten (3); barregarri iruditzen (4); barregarri izan (3)

barregarri samar (7); barregarri samarra (13); barregarri samarrak (4); barregarri sentitu (5); barregarri sentitu zen (3)

barregarri utzi (21); barregarri utzi nahi (3); barregarri utziko (4); barregarri utziz (5); barregarri uztea (6); barregarri uzteko (10); barregarri uzten (15); barregarri uzten ditu (3); barregarri zegoen (5)

: zein barregarri (3); bezain barregarri (3); burua barregarri (3); eta barregarri (25); gauza barregarri (4); guztien barregarri (4); hain barregarri (7); ia barregarri (3); kapela barregarri (3); modu barregarri (3)

aski barregarria (3); baina barregarria da (3)

barregarria al duk (20); barregarria da (36); barregarria dela (8); barregarria den (3); barregarria duk (4)

barregarria egiten (4); barregarria ere bada (4); barregarria eta (9)

barregarria iruditu (6); barregarria irudituko (5); barregarria iruditzen (15); barregarria iruditzen zitzaion (3); barregarria izan (17); barregarria izan da (4); barregarria izan zen (6); barregarria izango (6); barregarria litzateke (6); barregarria zen (21); barregarria zen benetan (3)

batere barregarria (3); benetan barregarria (4); bezain barregarria (6); eta barregarria (11); ez da barregarria (4); ez izan barregarria (3); gauza barregarria (3); guztiz barregarria (3); hain barregarria (25); oso barregarria (13); oso barregarria da (3); oso barregarria izan (3); zerbait barregarria (3)

gauza barregarriagorik (3)

barregarriak dira (4); barregarriak eta (7); egoera barregarriak (3); eta barregarriak (5); gauza barregarriak (3); pasadizo barregarriak (3)

modu barregarrian (5)

barregarriren bat (5)


barregarrikeria iz barregarritasun gaitzesgarria.

-Jendea hil? ez barregarrikeriarik erran!  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 64. orr.

Lehengo ortziraleko barregarrikeria errepika ez zedin, gelatik kanporatu baino lehen ikuskapen zorrotza egin nion neure buruari, armairuko ispilu zahar arrailduan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 61. orr.

Ez dago bereizketarik halako sentiberatasunean: bikaintasuna, hutsalkeria, goi-goiko finezia, barregarrikeria, guztiak nahastuta daude eta berdinak balira bezala tratatuak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 72. orr.

Hire burmuinek funtzionatzen dutela uste duk hik, baina aldiz hire setakeriak blokeatu egin dik eta horregatik ezin duk ikusi barregarrikeriarik penagarrienean erortzen ari haizela.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 286. orr.

Hanka puntetan jarri eta besoak buru gainetik altxatu nituen, dantzan ari bainintzan, borondatezko komikotasun itxuratiaren atzean egiazko barregarrikeria disimulatzeko ahaleginean berriz ere.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 206. orr.


barregarriki adlag era barregarrian.

Adibidez, beltzak baztertu egiten dira, homosexualak barregarriki iraindu, pobreak gutxietsi eta hizkuntza bat galdu ohituraz.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 327. orr.


barregarritasun iz barregarria denaren nolakotasuna.

Barregarritasuna edo kritika ezkuta daitezke eraldatze hauen atzetik, baina baita irakurlearekiko konplizitatea ere.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 199. orr.

Peter Sellers ingeles antzezlearen jokoak areagotzen du egoeraren barregarritasuna, berak jokatzen baititu paper guztiak: Dukesa handia, lehen ministroa, Sarjentua, eta abar.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 77. orr.

Egongelan egokitu genuen eskultura zulodun hura eta, bistan dena, etxera etorritako lagunei, eskultore ospetsu baten obra zela esaten tematu zen, pasadizo batek, bigarren aldiz kontatzean, barregarritasun guztia galtzen duela ez baleki bezala.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 13. orr.


barregile izond/iz barre egiten duena.

Ikusten badugu, ostera, hauek delirioak eta zorakeriak direla eta zer barregilez osaturik ez dagoenak barre egin dezakeela.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 151. orr.

Barregileek kosta ahala kosta azaldu nahi izaten diote zergatik ari diren barrez; ez dute lortzen, noski, eta horrek areagotu egiten dizkie barre-algarak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 169. orr.

Barregileen artean izanen zen, baiki, denbora hori guztia eta gehiago ere beharko zukeenik, folio erdirik ez idazteko.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 168. orr.


barreginarazi ik barre 2.

barregura (orobat barregure g.er.) iz barre egiteko gogoa.

Hau barregura!  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 176. orr.

Barregura ematen du nola gorritzen den.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 55. orr.

-Zerk ematen dik ba halako barregura?  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 117. orr.

Jaun agurgarri hori, barregura barik negargura ematen dit niri istorio horrek... -esan zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 419. orr.

Ez zioten inolako barregurarik ematen haren gutizia apetatsuek eta biziki larritzen zuen haren grina barkagaitzei kontu egin beharrak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 154. orr.

Niri faja honek barregura ematen zidan, azpian izan behar zuen tripa lodian pentsatzen nuenean.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 145. orr.

Barregura apur bat ere ematen zioten Telleriari.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 64. orr.

Gerora PSOEren kanpaina ikustean (ZP hizkiekin) barregura sartu zitzaiela onartu ziguten.  Berria - Euskal Herria   2004-03-10

Bere kexuekin gogotik barre eragin dugu, eta gauzak ez ziren horren larriak, nonbait, berari ere barregura kutsatu diogu eta.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 286. orr.

Horrek sekulako barregura eragiten zien bi ahizpei.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 42. orr.

Nagusi jauna, barregurari ezin eutsirik, barre-algaraka hasi zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 381. orr.

Barrez lehertu zen gela osoa, eta nik ere ozta-ozta eutsi nion barregurari.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 99. orr.

Bostetan jo genuen gailurra, ni ia herrestan, pena emateko moduan, eta Sandro, berriz, niri sumingarri zitzaidan barregura makur halako batek jota.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 73. orr.

Eguzkiak aurpegian behera isurtzen dien koloretasunak barregura-aire bat ezartzen diela.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 15. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

barregura eman (9); barregura eman zion (5); barregura ematen (31); barregura ematen dit (10); barregura eragiten (5); barregura sortzen (6); barregurari eutsi (3); batere barregurarik ematen (3); halako barregura (3)


barregure ik barregura.

barreiadura iz barreiatzea.

Horregatik, bada, egiaz ondorioak atera baino gehiago (zaila izango bailitzateke, hain zuzen, hemen azaldu diren teorien barreiadura eta heterogeneotasuna ikusita), antropologia-lan hori dagoeneko hasita dagoela esanez amaituko dugu kapitulu hau.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 123. orr.


barreiaketa iz barreiatzea.

Bizitza aldaketa errausle baten premia dudala, zapartatze erraldoia, mila puskatako suntsiketa, barreiaketa latza, gertakari baten desira hots, lanaren eta bilkuren monotonia haustearren.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 70. orr.

Jarraitasun-eza, denborazko barreiaketaren estigma horixe, hain zuzen, historiatik ezabatzea izango zen historialariaren eginbeharra.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 15. orr.

Ekoizleen barreiaketa honek produkzioa igotzen du, baina ez du bermatzen liburugintzaren etorkizuna.  Berria - Kultura   2004-03-05

Bi asiriar bilduma handi haien bilketaz eta barreiaketaz Niniveko aztarnategian indusketa-lanetan oholtxo batzuk berreskuratuz jakin zuten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 288. orr.


barreiakuntza iz barreiatzea.

Premiazkoa da bildutasunaren bulko indartsu bat lortzea, gure ahalmen guztiak, behekoak eta goikoak, biltzea eta barneratzea, eta barreiakuntza bildutasun bihurtzea, esaten baita batasunak indarra dakarrela.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 39. orr.

Nobleenak ere errazki barreiakuntzara dute jotzen eta arrunkeriazko zereginei lotzen dira betiereko gauzak ahaztuz edo kaltetuz.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 39. orr.

Sar zaitez han, jaurtiki barruan zure ezereza, zeure ezerez errukarria, zure askotasuna eta barreiakuntza.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 92. orr.


barreialdi iz barreiatzea.

Lepoko edo bizkarreko oinazeak jasango balitu moduan sorbaldak beheratuta, Joseluren begiek lurreko baldosak zituzten jopuntu, nahiz eta burua geldirik begi-niniek alde batera eta bestera ñirñirtutako barreialdiek labezomorroen ehizean aritzearen itxura ematen zioten.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 106. orr.


barreiamendu iz barreiatzea.

Mozarten musikari zion zaletasunak eraginda, batzuetan operara edo kontzerturen batera joaten zen: horiek ziren bizitzan zituen barreiamendu bakarrak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 157. orr.

Halako "profilak" ohikoak dira autisten artean: adimen-test direlakoetan, "barreiamendua" edo muga-mugako irregulartasuna erakutsi ohi dute.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 274. orr.

Tamalez ikerketetan barreiamendu handia badago ere [...] han edo hemen gertatzen diren gurutzamenduetatik zerbait onik aterako al da!  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 182. orr.


barreiapen iz barreiatzea.

Kontua da sakabanaketa bat zabaltzea, murriztu ezingo dena, sekula ere ez, ezberdintasunen sistema bakar batera, barreiapen bat zabaltzea, uztartuko ez dena erreferentzia ardatz absolutuekin.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 232. orr.


barreiarazi, barreiaraz, berriarazten du ad barreiatzera behartu.

Tito jeneral erromatarrak gainditu egin zituen judu matxinatuak [...] Jerusalem birrindu, judutarren tenplua lurrera eraitsi eta Palestinako komunitate judutarra munduan zehar barreiarazi.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 143. orr.

Poliziek tiroka eta gasez barreiarazi zituzten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 204. orr.

Apezak kutxa benedikatu zuen erramu abarraz eta bereterrak intsentsua barreiarazi zuen elizaren barnean.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 63. orr.

Errekarriei eragin zien, katilu-itxuran tolestuak zituen esku artean, eta begiak itxi, eta ibai-ertz lohitsurantz barreiarazi zituen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 45. orr.

Begi-klikada batean garraiatuko bailituzkete soldaduak aurrera-fronte izugarri zabalean, mairuak ertzean zehar barreiaraziz, eta, ondorioz, defentsa ahulduz.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 260. orr.


barreiatu, barreia, barreiatzen (orobat barraiatu g.er. eta barratu g.er.) 1 da ad bildua dagoena zabaldu. ik sakabanatu. ant bildu.

Jendea geltoki zaharretik atera eta karriketan barreiatzen da.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 27. orr.

Emeki-emeki jendea barreiatu zen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 136. orr.

Plazan bildutako gazteak, eta ez hain gazteak, hiriko kaleetan barreiatzen hasi ginen, zozabarrak zeruan bezala.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 9. orr.

162 euskal preso Frantziako espetxeetan barreiatuta daudela gogorarazi zuen Mujikak.  Berria - Euskal Herria   2006-01-03

Munduan barreiatuta dauden milioika errefuxiatu eta beren herrialdeetan desplazatutako beste milioika pertsonaren egoera salatu du UNHCR Nazio Batuen Errefuxiatuentzako Komisariatu Nagusiak.  Berria - Harian   2006-04-20

Ospetsu egingo gara horrela eta ez gara munduan zehar barreiatuko.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 34. orr.

Ilunpean barreiatu ziren, pika-bele saldo alegera.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 188. orr.

Munduan zehar barreiaturik eta egoera prekarioan.  Berria - Euskal Herria   2004-12-12

Zalditeria lautadan barreiatu zen.  Elizen arteko biblia   1 M 10,83

Balkoian barreiaturik, DKW motozikleta baten zatiak zeuden, Emiliok desmuntaturik erosi baitzuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 246. orr.

Hamalau lantoki ditu, mundu osoan barreiaturik.  Berria - Ekonomia   2006-01-28

Meza haietako ostiak puska ttipitan emaiten ziren, eta kanpaleku guzira barreiatzen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 101. orr.

Muinoaren oinean -eta aldapan bertan ere bai- enborrezko izba grisak zeuden inguru guztian barreiaturik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 42. orr.

Urrea material bolkanikoan barreiatuta dago.  Berria - Gaiak   2004-08-26

Gau batean, ezponda apurtu eta ura soroetatik barreiatu zen, aitaren jabetzako toki baxuak estaliz.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 36. orr.

Egoera horretan, albeoloen eta kapilarren artean dauden paretetatik zehar barreiatzen da oxigenoa odolera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 168. orr.

Handik laster eliza batean sartu zen eta orotan barreiaturiko intsentsu usainak haurtzarora eroan zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 128. orr.

Denbora berean hats epel baketsu bat barreiatzen da borda barnean.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 141. orr.

-Azkar puta barreiatu duk haragi ustelaren kiratsa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 38. orr.

Gogoa barreiatzen hasi zait, eta etsitzen, ez ote naizen sekula, ez ote naizen inoiz...  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 378. orr.

Bazuen Edurne, ordea, eta hari familiako kide femeninoen tropa gehituko zitzaion berria barreiatu bezain agudo.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 343. orr.

Hobe izango litzateke infinituan barreiatuta daudela esatea.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 23. orr.

Hala, [juduak] beren estatua eta herrialdea galdu arren, bizirik irautea lortu zutelarik, gehiengo atzerritarraren artean eta atzerritarren gobernupean beren nortasunari eutsiz diaspora (barreiatuta) gisa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 199. orr.

Musika hotsa barreiatuz zihoan gela barruan.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 9. orr.

Urtu, barreiatu egiten da, pareta nabarraren gainean, farolean zehar edo han behean gaueko lurrunean galtzen saiatzen da.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 272. orr.

Jostailuak barreiatuta, kolore ezinezkoak lurrean iltzatuz.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 209. orr.

• 2 du ad bildua dagoena zabalarazi.

Partitu aitzin puskak bil, suteak barreia eta gure egonaldiaren aztarnak ezaba.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 19. orr.

Telebixtari esker badakigu nola jokatzen diren poliziak, zein goxoki barreiatzen dituzten jendeak.  Herria   2002-12-26

Beraien gurasoei eman zien lurralde eder honetatik bota egingo ditu israeldarrak eta Eufrates ibaiaz beste aldean barreiatuko.  Elizen arteko biblia   1 Erg 14,15

Amerikarren armadak Baratariako herria desegin eta hango biztanleria barreiatu egin zuen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 127. orr.

Orain, derrotak barreiaturiko nafarrak batu nahirik ari zen lanean, Ezpeletako eta Lekorneko jaunen babespean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 47. orr.

Gogoratu nola deitzen dituen ezin konta ahala deabru, eta nola barreiatzen dituen batzuk halako hiritan eta besteak halakotan, eta horrela mundu guztian zehar.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 970. orr.

Maletatik orriak atera, eta trantsitutik zehar barreiatu ditu, zaratarik atera gabe, aleatoriotasun efektu bat lortuz, presaz egindako ekintza bailitzan.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 34. orr.

Amasa ez zen ohartu Joabek beste eskuan zuen ezpataz; honek sabeletik sartu zion, hesteak lurrean barreiatuz.  Elizen arteko biblia   2 Sm 20,10

Okupazio indarrek bi milioi kilo uranio pobretu hauts barreiatu zituzten Iraken.  Berria - Mundua   2004-06-25

Erdi-erdian zegoen lienzoa bustita: urak koloreak barreiatu zituen.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 62. orr.

Bazen, hala ere, Grande-Truanderie kalean xaboi fabrika bat, inguruko kiratsen erdian oso usain gozoa barreiatzen zuena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 257. orr.

Kirol-hegazkin batek intsektizida barreiatuko balu bezala.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 97. orr.

Zuhurren ezpainek jakintza barreiatzen dute.  Elizen arteko biblia   EsZ 15,7

Zoriontasunak Shahrazad-en eta haren mirari debaldekoetatik barreiatu egiten zion arreta.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 107. orr.

Azpilkuetak berak bere obretan nasaiki barreiatu dituen xehetasunak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 12. orr.

Gorrotoak txinpartak barreiatu zituen, eta txinpartek sua piztu.Beste batzuen etxekoa edertzeko eta elikatzeko bizi baitira herrialde asko, behiala haien arbasoei, borondate oneko aurreko hainbat senideri zer egin zieten ahazturik, haien amets odolduek barreiatu zuten negarra ezin entzunik.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 294. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Seme barreiatua, begi kolpe batez ezagutu ondoan, bere besoetara ekarriko zuen eta errege-jauregi berreskuratuan berarekin batean sarraraziko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 40. orr.

Familia barreiatuetan sartu eta atera, otartekoen eta arropen artean, osabek eta amek bueltan botatzen zuten pilota.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 202. orr.

Lan barreiatuak ez, lan osoak argitaratuko zituzten.  Berria - Kultura   2006-01-11

Liburuen nolakotasun espazialak ez bezalako betelan neurgaitz eta barreiatuagoa betetzen dute oihartzunek espazioan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 29. orr.

Bi historien arteko desberdintasunak neurri handi batean Txina inperio oso zabal eta barreiatua izateak eta Japonia uharte-komunitate estu-estua izateak esplikatzen ditu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 453. orr.

Managua hiri barreiatuko kaleetan barrena ibili naiz, zalantzan, likido amniotikoan murgilduta bezala.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 29. orr.

Bizi barreiatu bat ibili zuen orduarte.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 221. orr.

Zenbaitetan hodeien lekua izar barreiatuek hartzen dute, zurrunbiloak sortzen biraka ibiltzen diren izar saldoek.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 95. orr.

Harri barreiatu horiek baizik ez dituzte ikusi guregan.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 181. orr.

Baina ez daki zer egiten duen, emankor zentzu gabea, bere hazi barreiatuek eratzen dituzten era guztietako konbinazioen ezjakinean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 15. orr.

Inondik ere, nire gobernatze barreiatua ez da ikuskizun pozgarria bera bezalako lurjabe batentzat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 476. orr.

4 (era burutua adizlagun gisa)

Garai latza zen niretzat ere ordukoa (emaztearekin arazoak, osasun-arazoak, diru-arazoak), eta barreiatuegi nenbilen berarengan luzaroan pentsatzeko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 26. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

barreiatu da (4); barreiatu dira (4); barreiatu diren (4); barreiatu eta (16); barreiatu nuen (4); barreiatu ondoren (3); barreiatu zen (25); barreiatu ziren (30); barreiatu zituen (11); barreiatu zuen (12); barreiatu zuten (4); eta barreiatu (10); gainean barreiatu (3); guztietara barreiatu (5); lurrean barreiatu (3); osoan barreiatu (5); zehar barreiatu (6)

barreiatua zegoen (3)

barreiatuak diren (5); barreiatuak ziren (3); han hemenka barreiatuak (3); oraino barreiatuak (3); zehar barreiatuak (4)

barreiaturik dagoen (5); barreiaturik daude (4); barreiaturik dauden (5); barreiaturik zeuden (10); han hemenka barreiaturik (7); lurrean barreiaturik (5); mundu osoan barreiaturik (4); munduan zehar barreiaturik (3); zegoen barreiaturik (3); zehar barreiaturik (6)

barreiatuta dago (5); barreiatuta daudela (4); barreiatuta dauden (9); barreiatuta zeuden (5); guztietan barreiatuta (3); han hemenka barreiatuta (3); inguruan barreiatuta (4); lurrean barreiatuta (7); zehar barreiatuta (6)

eguzki haizeak barreiatutako (3); haizeak barreiatutako partikulak (4)

alde guztietara barreiatzen (3); barreiatzen ari (7); barreiatzen da (9); barreiatzen den (5); barreiatzen dira (9); barreiatzen diren (6); barreiatzen du (5); barreiatzen duen (5); barreiatzen dute (3); barreiatzen duten (3); barreiatzen hasi (5); barreiatzen zen (9); barreiatzen ziren (14); barreiatzen zituen (8); barreiatzen zuen (4); barrena barreiatzen (3); eta barreiatzen (11); guztietara barreiatzen (4); zehar barreiatzen (6)

lurrean barreiatuz (3)


barreiatzaile izond barreitzen duena.

Eta 1.500 soldadu "zaindari", denden "bisitari", eta hondakinen barreiatzaile.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 275. orr.

Liluramenduzko bide ezkutuz ekin / eta ahoberoak isiltzen dituzu, / beti lasaitasun barreiatzaile zu.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 179. orr.


barreiatze (orobat barraiatze) iz bildua dagoena zabaltzea.

Nolakotasunezko barreiatzea ondoren, zeren arriskuaren osagai bakoitzak, titulu jakin bati dagokionak, merkatu batean negozia daitezkeen babes-tresna berezien sorrera ekar baitezake Barruan inor ez zegoelako ziurtasunak ez zion eragotzi begirada barreiatze azkar batez ustearen berrespena bilatzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 91. orr.

Zeren Izpirituaren barraiatze hori ez baita heldu beste gauza batzuetatik hura baztertzen duen kausa positibo batetik, gauza baten kontenplatzetik beste batzuei pentsatzera determinatuko duen kausa bat eskas izateagatik baizik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 353. orr.

Piztuera osteko barreiatze nahitaezkoaren ondoren, auskalo zein tokitara jo zuen Mateo apostoluak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 368. orr.


barreiduri ik barre 4.

barreidurika ik barre 5.

barreirudi ik barre 4.

barreiu adlag barreiatuta.

Beste hainbat maleta, fardel, motxila eta lo-zaku lurrean barreiu utzita daude, eta haien inguruan neska-mutilak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 11. orr.

Olatuak ia hantxe bertan apurtzen ziren zarata handiarekin, zipriztinak barreiu jaurtiz.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 92. orr.

Hire idunekoaren haria trenkatua dun eta hire lepo inguruan barreiu zautzan urre aleak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 47. orr.


barreka 1 adlag barrez.

Abas, barreka, artean, osaba Kamili mintzatu zitzaion: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 51. orr.

Barreka irten ginen, irakasle berriaren izterrak goraipatzen eta harrokeriatan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 134. orr.

Haurrak bezalakoxeak dira, eraman errazekoak, eta beti dabiltza kantari eta barreka, alajainkoa.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 25. orr.

Hala, ia-ia barreka eta txaloka hasten zen ateraldiren batekin asmatzen zuenean.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 57. orr.

Emakumea barreka hasi zen eta gai hari buruz eztabaidatuko ote zuten galdegin zion nire lagunari.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 115. orr.

Batzuk marmarka, eta beste batzuk barreka eta txaloka hasi dira.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 194. orr.

Gavard barreka ari zen oraindik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 349. orr.

Adelaren lepotik barreka ari ziren bihozgabe alaenak, garai batean maistra eztiaren ipuinak ahozabalik entzuten egoten zirela ahaztuta.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 70. orr.

Nire bihotza barreka ari zen, guztiei ziria sartu nielako. haurrak, oinezkoak eta mirabeak eta printzesa barreka utzirik, aztia istantean desagertu zen argiontzi miresgarriarekin.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 56. orr.

Gero pentsatu zuen Wendy asko haserretuko zela Peter barreka ikusiz gero.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 165. orr.

Batak barreka segitzen zuen gelditu gabe eta biraoka besteak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 156. orr.

Gazteetako batek, orduan, barreka: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 193. orr.

-Ez dakit -esan zuen Elliek barreka.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 408. orr.

'Derrigorrezkoa,' esango du Axelek barreka.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 163. orr.

Harry makur-makur eginda zegoen barreka baina isilik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 229. orr.

-Minegia al dago? -galdetu zuen amak barreka-.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 123. orr.

Izan ere, nori ez dio ba hark zerbait zor? -gehitu zuen barreka.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 13. orr.

-Ziur asko, zu zarelako, ezta? -erantzun zion Ronek, bizkarra goratuz, artean ere barreka-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 50. orr.

Noizean behin lepoko bat ematen zioten elkarri, beti barreka.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 143. orr.

Nevada Jones luzaz geratu zen sofa gainean eserita, inozoki eta histerikoki barreka.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 453. orr.

2 txoro barreka

Badirudi mundu guztia nire kontura ari dela txoro barreka, nire tokirantz noalarik.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 12. orr.

Artean txoro barreka ari nintzen, zalditik jaitsi ninduenean.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 14. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

barreka ari (16); barreka ari zen (9); barreka ari ziren (3); barreka eta (8); barreka hasi (49); barreka hasi zen (26); barreka hasi ziren (7); barreka hasiko (6); biok barreka (3); denak barreka (3); esan eta barreka (3); esan zuen barreka (5); txoro barreka (4)


barrekara izond barre antzekoa.

Irribarre egiten zuen, eta itxura barrekara zeukan, artean haur bat banintz bezala hitz egin ala ez zalantzan balego bezala; horixe irakurtzen nion begietan eta aurpegiko keinu leunetan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 97. orr.


barremurritx ik barre 6.

barren1 (ikus beheko konbinatorian barren adizlagunaren agerraldi maizkoenak).
1 iz edozein gauzatan, bere mugen arteko bitartea; barneko zatia. ik barne; barru. ant kanpo.

Hezurra eta azala besterik ez da gure Potto zena gaixoa, putreak garbitu diote barren guzia, aitona!  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 88. orr.

Bizi ziren etxeak, lehen ikusian oso handia ez bazirudien ere, barren handia zuen eta familia asko bizi ziren han.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 120. orr.

Zer gerta ere, pintatzailearen eta modeloaren atzetik joan zen Viktor, pistola beroki handiko barren poltsikoan gordea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 152. orr.

Beren barren oparoak beterik dira txinparta magikoz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 258. orr.

Galeria hartako barren ilunenetara begiraturik, nire hiru besaulki sumatu nituen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 405. orr.

Berriz ere esan behar: guztiok ez dugu barren bera.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 68. orr.

Nire buruaren barren ezkuturen batean banekien astakirten hura aukera paregabea ari zitzaidala eskaintzen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 313. orr.

Buru argikoa eta barren alaikoa zen Bibaldo.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 49. orr.

ik beherago 6.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Jende egiatia, zintzoa, barren onekoa, bihotz onekoa.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 71. orr.

Haren aurpegiak barren noblea iradoki zidan eta xehetasun horrek biziki lasaitu ninduen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 131. orr.

Anaiei lagundu nahirik eta haien barren kikilduak jasotzearren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 700. orr.

Proiekzio hori barren esferiko baten gainera egiten baita.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 39. orr.

Barren hondogabe batetik zetorkion izua zeukan begietan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 329. orr.

Berdin zen, zeren Baby Suggsek tristura baitzeukan barrenean, barren desolatu hartan.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 195. orr.

Ferrya badiaren barren batean ezkutatu zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 45. orr.

Han, elkarren kontrako milaka kanaletan irekitzen eta bideratzen zen uren barren zabala, eta bat-batean lehertzen zen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 60. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hainbatenaz hertsiago ezarri zituen aitak jauregiko barren-arauak, ordenantzak eta zirimonia suerte haiek guztiak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 47. orr.

Barrengo dei edo barren-dei hori: baina zer da dei deigarri hori, jaun André?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 247. orr.

Isilik, urduri eta ekurugaitz, barren-kezka batek erraiak janen balizkie bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 129. orr.

Hauengan horrelako maitasun baten beldurra sortzen da, estura, oinaze-mina, barren-kezka eta gaitzespena ekartzen dietelako.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 69. orr.

Ilsak Rickenganako maitasuna isurtzen du begietatik, baina barren uholdeari eusten saiatzen da.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 301. orr.

Lur-haize, lehor-haize, barren-haize hori genuke terrala, berez, propialki esanda.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 331. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela) ik beherago 11.

Bere izate barren-estutik libratuko zuen keinua.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 129. orr.

Morroi barren-beltz eta bihotz-makur hura fanatikoa, bortizkeriazalea eta koldarra zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 150. orr.

Gizon barren-ilun hura harrituta geratu zen Zalakainen eta Bautistaren adorearen eta baretasunaren aurrean.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 103. orr.

-Alu zikin barren-galduak dira denak -esan zuen Monak-.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 197. orr.

Esan banien, esan nien: gixatxar barrengaizto bat besterik ez nintzela esanda aldegin zidaten arrebagana, esanez: [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 117. orr.

Eta gizarte moderno berritsu barrengaldu honetarako, zer aproposagorik "hitzak onak, eta putzak minak" esaera baino?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 170. orr.

Kosmopolitta merkeak, eta europano barrenustelak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 243. orr.

Zakur tzar barrenustelduok!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 170. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hagin zuri txiki bat zeukala esku-barren leun-leunean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 188. orr.

Barre txoroko neska victoriar batengan pentsarazten dit, kaskarin batengan, ile-kiribil horiko eta masail-barren potzolo gorriko neska horietako batengan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 273. orr.

Urde-simaurra aspaldi hildako asta-barren ustelduetara botata ere ez zegoen berdintzerik mofeta-kirats hura.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 79. orr.

5 (adizlagun gisa)

Don Juan ere bruia izanen zela otu zait, eta algara egin dut hortzez barren.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 191. orr.

6 norberaren barrenaldea, eskuarki sentimenen, nahien egoitzatzat hartua. ik barru.

Bedeinka beza ene arimak Jauna, ene barren osoak haren izen santua!  Elizen arteko biblia   Sal 103,1

Bertset haiek argi-uhin batzuk bezala iristen zitzaizkidan, neure barren iluna besarkatzen zutenak eta neure fedezko zalantzak argitzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 278. orr.

Halatan bada, nire dontsu lagunei egindako aitorpen apal batez baretu nahi izan dut nire barren aztoratua.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 123. orr.

Une hartan, beldurraren presentzia sumatu nuen nire barren guztian.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 85. orr.

-Eta neuregan bilatu nahi duzu erantzuna, nire barren kakanahasi oligofrenikoan?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 109. orr.

Bada mutil bat galtza barren-zabalez eta alkandora mahuka-motzez jantzia.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 98. orr.

Nire barren sakonenetik ez zetorren hitzik paperean jartzeari uko egin diot.  Berria - Kultura   2004-03-27

Baina, laztana, huskeria da barren.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 192. orr.

8 zerbaiten beheko aldea edo ertza.

Atorra gorriz gizonak, atorra argiz emakumeak; galtza barren zabalez gizonak, gona hegaldun kolore anitzekoz emakumeak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 123. orr.

Ez nuen ikusten irudimenak igortzen zidan irudi arretu hura besterik, eta haren lepo makurtu, hesola gaineko esku, eta azpiko gona-barren lanpara-argiak sotilki argituak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 48. orr.

Aulki gainera bota zuen gorputza, dilindan zeukan frak-barren zarrastatu bat bereizi eta urrun jaurti zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 525. orr.

Preso eskuindarren gorpu odoleztatuek presondegiaren barren-goiak lohitzen zituzten.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 136. orr.

9 barren huste (orobat barrenhuste) iz barrena hustea.

Baina kontu ezberdin bi dira jazarpena abiatzea, eta jardun horretan barrenhustea, lehertzea taldea.  Berria - Kirola   2004-06-04

10 barren hustu (orobat barrenhustu eta barrenustu) barrena hustu.

Helmugarako bost kilometro bakarrik geratzen zirela jo zuen eraso bortitzena Valverdek, eta bost kilometro horietan barrenhustu eta eskuratu zuen lidergoa.  Berria - Kirola   2004-03-07

Batzuetan bailaran bertan barrenhusten ziren laino horiek, gehienetan Enkarterrietako mendikontra garaietan.  Berria - Kirola   2004-04-08

Beste ezertara ausartu ez izanaren damuak lagatzen zidan barren hustua.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 22. orr.

Barren hustuta zegoen, azala besterik ez zeukan, eta hala ere adar batzuetan hostoak zituen, artean bizitza pixka bat zeukanaren seinale.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 229. orr.

Azpil obalatu batean, untxi larrutu bat zegoen etzanda, barren hustua, lau gorputz adarrak zabal-zabalik, burua odoletan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 273. orr.

Animaliak zeharo barren-husturik, Kristoren izenean.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 35. orr.

Lizar zahar barrenustu horiekin egiten zirela maiz eultzak edo erlauntzak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 242. orr.

11 barren huts

Gauak freskatzen hasita zeuden, eta agian hotza sentitu zuen, eta ideia hori pasatu burutik, zuhaitz barren huts hartan babestea.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 229. orr.

Fruituen hezur barren-hutsak baizik ez ditugula jasotzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 650. orr.

Filologoa erotu egiten da jardun merkearekin, solas barren-huts kaka-esplikatzailearekin eta hitzekiko gorraizearekin.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 54. orr.

Haiekin batean nire Kristina, libro, azkenik, hainbertze hitzontzikeria barrenutsetik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 189. orr.

Kanpoeder barren-hutsak ez zaizkit inbidiagarri.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 70. orr.

Zer da, orduan, moda berri barren huts itxurati nazkagarri hau?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 96. orr.

Sehaska huts abandonatu bat edo beste, kattagorri ttiki buztanaundiak niniak lapurtuta, barrenutsik utziak...  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 183. orr.

12 kanpo eta barren

Gorrotoak kanpo eta barren harrapatu zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 196. orr.

Eta zeinen magikoa den jakitea isuri itsaskor horrek gorputza bustiko dizula kanpo eta barren, ez dago plazer atabiko hori baino gauza ederragorik, animalia izatea handia da, gero.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 176. orr.

Egundoko orgasmo batek astindu ninduen kanpo eta barren.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 154. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

barren barrendik (27); barren barrenean (77); barren barreneko (14); barren barreneraino (15); barren barrenetik (30); barren barrengo (6)

bere barren (6); neure barren (7); nire barren (7)

atean barrena (8); ateetan barrena (5); auzoan barrena (7); auzoetan barrena (5); badian barrena (7)

barrena abiatu (44); barrena abiatu zen (15); barrena abiatzen (6); barrena askatzeko (5); barrena aurrera (10); barrena bakarrik (6); barrena bezala (8); barrena bidaia (5); barrena bidaiatu (6); barrena dabil (5); barrena doa (10)

barrena egin (25); barrena egindako (8); barrena egingo (7); barrena eginiko (5); barrena egiten (15); barrena eraikitzen (9); barrena eraikitzen ari (9); barrena eraman (13); barrena eramaten (6); barrena ere (9); barrena erretzen (6); barrena ezkutatzen (5); barrena galdu (7); barrena gindoazela (7); barrena gindoazen (5); barrena hustu (14)

barrena ibili (71); barrena ibili ohi (5); barrena ibili ondoren (5); barrena ibili zen (23); barrena ibili ziren (10); barrena ibiliko (10); barrena ibiltzea (8); barrena ibiltzeko (9); barrena ibiltzen (30); barrena ibiltzen zen (10); barrena ibiltzen ziren (7); barrena ibiltzera (6); barrena igaro (5); barrena igarotzen (6); barrena ihes (6); barrena ikusi (6); barrena iritsi (6); barrena izan (11); barrena izandako (5); barrena jarraitu (6); barrena jaten (14); barrena jo (6); barrena joan (41); barrena joan zen (14); barrena joaten (8); barrena korrika (5); barrena lasai (5); barrena lasterka (6); barrena mahaikideak (11)

barrena oinez (5); barrena pasa (5); barrena pasatu (5); barrena pasatzen (7); barrena paseatzen (7); barrena sartu (33); barrena sartu ziren (6); barrena sartzeko (6); barrena sartzen (16)

barrena zabaldu (10); barrena zabaldu zen (6); barrena zabaltzen (5); barrena zebilela (7); barrena zebilen (8); barrena zihoala (9); barrena zihoan (8)

basamortuan barrena (22); basoan barrena (29); basoetan barrena (9); belardian barrena (5); belardietan barrena (5); bere barrena (22); bidean barrena (33); bideetan barrena (27); bilboko kaleetan barrena (5); denboran barrena (11)

ene barrena (8); errepidean barrena (5); eskualdeetan barrena (5); espainian barrena (6); espaloian barrena (6); espazioan barrena (6); estepan barrena (14); estuetan barrena (9); etxe guztian barrena (5); etxean barrena (12); europan barrena (17); euskal herrian barrena (15); frantzian barrena (9); gailurretan barrena (5); galerian barrena (7); gauean barrena (8); gelan barrena (30); geletan barrena (11); gorputzean barrena (6); han barrena (19); handik barrena (12); haranean barrena (8); hartan barrena (32); hemen barrena (6); herrian barrena (25); herrietan barrena (5); herriko kaleetan barrena (5); hirian barrena (43); hiribidean barrena (12); hiriko kaleetan barrena (5); historian barrena (11); hondartzan barrena (7); hor barrena (29)

ibaian barrena (6); ilunetan barrena (6); iraken barrena (9); ispiluan barrena (5); italian barrena (5); itsasoan barrena (13); kale nagusian barrena (6); kalean barrena (46); kaleetan barrena (94); kaleetan barrena ibiltzen (5); karrikan barrena (7); karriketan barrena (21); korridorean barrena (22); korridoreetan barrena (6); landan barrena (15); lautadan barrena (5); lautadetan barrena (7); leihoan barrena (8); liburuan barrena (13); lorategian barrena (11); lurraldean barrena (7); lurrean barrena (9); lurretan barrena (5); luzean barrena (9); luzeetan barrena (5); mendian barrena (12); mendietan barrena (8); mugetan barrena (6); mundu guztian barrena (6); mundu osoan barrena (11); munduan barrena (77); nagusian barrena (12); neure barrena (9); nire barrena (19)

oihanean barrena (13); osoan barrena (55); osoan barrena ibili (5); pasilloan barrena (20); plazan barrena (9); sestaoko kaleetan barrena (5); soroetan barrena (7); txikietan barrena (5)

umberto hiribidean barrena (5); uretan barrena (5); urte osoan barrena (5); urteetan barrena (6); zabalean barrena (5); zabaletan barrena (5); zainetan barrena (23); zelaietan barrena (7); ziegan barrena (5); zisjordanian barrena (16); zisjordanian barrena eraikitzen (9)

barrenak jaten (7); bere barrenak (9); galtza barrenak (11); nire barrenak (5); praka barrenak (9)

bere barrenaz (5)

barrendik bizi (6); barrendik hats (8); barrendik hats hartzen (6)

auto barrenean (5); barrenean dago (5); barrenean sartu (5); barrenean sartuta (6); barrenean zegoen (6); baten barrenean (21); bere barrenean (11); bihotz barrenean (6); eskailera barrenean (10); esku barrenean (8); haien barrenean (6); han barrenean (5); haren barrenean (11); hitz barrenean (5); mendi barrenean (6); nire barrenean (20); ohe barrenean (7)

barrenera begiratu (5)

barreneraino iristen (5); barreneraino sartu (5)

autoaren barrenetik (5); barrenetik atera (5); barrenetik ateratzen (5)

bere barrengo (8); ene barrengo (5); jakaren barrengo (6)


barren2 adlag baieztapen baten indargarri, esaldiaren azkenean ezartzen den hitza.

Behin ere ez diat, barren, alemaniarrik ezagutu!  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 99. orr.

Lauaxeta zen barren!  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 49. orr.

-Gustatzen zait, barren -esan zuen gizonak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 97. orr.

Begira zein jatorrak, eta gure alde daude! Gainera... gu ere, ez gara barren, berak bezala, hizkuntzan, Hirugarren Mundukoak?  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 66. orr.

Aste guztian ez da beste konturik izan barren.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 104. orr.

Ene!, banaka batzuek txora-txora egiten naute, barren.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 25. orr.

Sekula ez zaitu ikusi ere egin, barren.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 251. orr.

Jokabide honen emaitza begi-bistakoa da, hildako pertsona baten ordez bi ditugula, barren.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 232. orr.


barrenalde (orobat barren alde) iz barrualdea.

Barrenalde hori garbitzeko ere balioko dizu igual.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 222. orr.

Ene bihotzari behatu nion gero, eta barrenaldea harrak janik ediren nuen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 334. orr.

Margolan txiki bat zen, ganga edo tunel luze-luze eta lauki-zuzen baten barrenaldea erakusten zuena.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 41. orr.

Tribuetako buruak karparen barrenaldean zeuden eserita, zirkuluerdia osatuz.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 147. orr.

Haren aurpegia nire hanken barrenaldera bultzatu nuen, arnasa nekez hartzen zuela.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 29. orr.

Soinekoaren barrenaldetik arantzak erabiliz zerrenda bat ateratzeko, barrenaldeak ez baitu ertzik, mirari bat beharko litzateke, arantza bakar batek ezingo bailuke horrelakorik egin.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 177. orr.

Ion horrek Asiako barrenaldera zabaldu zituen koloniak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1790. orr.

Inezita Barroso, eta São Pauloko barrenaldeko beste abeslari folkloriko batzuk.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 67. orr.

Gizaje kalpardun hura [...] ausardia handiko engainatzaile bat baizik ez zen, mediterranearren barrenalde arrandiatsu eta txatxu horrekin.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 63. orr.


barrenatzaile iz harri-zulatzailea.

Bertan kalejira, bazkaria eta kirol erakustaldiak antolatu dituzte (barrenatzaileak, sokatira eta kick boxing-a).  Berria - Kirola   2004-07-02


barrenda ik barranda.

barrendari ik barrandari.

barrendegi 1 iz beste lurralde baten barnean dagoen lurraldea. ik enklabe.

Trebiñuko barrendegia eta Villaverde Turtzioz barrendegia aipatzen ditu EAEri atxiki ahal zaizkion lurraldeen atalean.  Berria - Euskal Herria   2004-02-04

Trebiñuko alkate Juan Carlos Aguilloren arabera, 25 urteren ostean Gernikako Estatutuak ez du barrendegiaren auzia konpondu, eta Ibarretxeren Planak ere ez dio aferari konponbiderik ekarriko.  Berria - Euskal Herria   2004-06-17

Trebiñu Batu taldearen ekimenez -Barrendegia administratiboki Araban sartzearen alde lanean dihardu talde horrek- EAJ, EA eta Ezker Batuak aurkeztutako legez besteko proposamenak ganberako gainontzeko taldeen babesa jaso zuen atzo.  Berria - Euskal Herria   2006-02-04

2 leku hesitua.

Han ez dik inork zangoa sartzen, nire gotorlekua duk, nire dorretxea, hiru mila zaldik zaindu eta 380 voltiok hesitutako barrendegia.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 195. orr.


barrendero iz kale-garbitzailea.

Hor da barrendero txiki hori eta, berarekin mutil handi bat, nola da hori?  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 149. orr.


barrendu, barren(du), barrentzen 1 da/du ad (zerbaiten) barrenean sartu. ik barnatu.

Debekaturiko lurraldean barrentzen den esploratzailearen aldarte ausart eta arretatsuaz.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 16. orr.

Egunez, basati haiek, eguzkiaren beroa saihesteko, basoetan barrentzen dira; gauez su handiak egiten dituzte piztia urrunarazteko.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 46. orr.

Udaberriko egun batez, lorategian barrentzean, zirrara txundigarri bera sentitzen dut urtero.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 37. orr.

Ausarki barrendu ginen lainotzan, eta ordu bata aldera irten ginen handik, eguzki bikain baten pean, zegokiona ez zen gailur baten hegi erpinean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 72. orr.

Ene belarrien atarietan zian isuri legen-ur edentsua, zeinaren eragina hain baitzaio etsai giza odolari non zilarbizia bezain bizkor baita barrentzen gorputzaren ate eta ibilbide naturaletatik.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 60. orr.

Nire ahoa hondoratu egiten da, imintzioz bihurrika, daratulu gisa barrentzen eta irensten duten hortzek zulaturik.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 151. orr.

2 (gauza abstraktuetan)

Entzule askoren bihotzetan -gazteen bihotzetan zaharrenetan baino gehiago- barrenduko ziren hitz zorrotzak esateko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 483. orr.

Nire gogoak denboraren itsaso beltzetan nabigatu zuen, antzinako nire herrikide haren buruan barrentzen ahaleginduz.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 20. orr.

Horra, ordea! zenbat eta gehiago ikasi, bilatu, barrendu, gogoeta egin, orduan eta handiago zalantza.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 35. orr.

Sortu zenetik [...] biologiak ez dio utzi egituretan barrentzeari eta funtzioetan sakontzeari.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 11. orr.

Irakurri eta irakurri jardun zuen luzaro, haren eduki guzti-guztia barrendu nahi izan balu bezala.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 301. orr.

Gizarte-ondorio zabal-zabalak dituen eremu batean barrentzen denean, zientzialariak bereziki erne zaindu beharra dauka zer dioen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 162. orr.

Orduan, atea jo zuten, horrexek salbatu zuen pentsabide ilunetan gehiago barrentzetik.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 26. orr.

Hauster ohi bezala ageri zen, bere burutazioetan barrendua, ezertaz enteratuko ez balitz bezala.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 201. orr.

Westfaliako gau izoztuan barrendu ginen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 294. orr.

Nire buru erotuan ote zen, gau barrendu ezinean, ala lurrazpi misteriozko hartan, giza gorpuz ereindako lurrazpi hartan, hots hura?  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 353. orr.


barrenduezin izond ezin barrenduzkoa.

Nire ahotsa oihartzunik gabe joan zen hegan, ahul, gauak, gau barrenduezin hark, itoa, mazpildua.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 362. orr.


barrengaizto ik barren1 3.

barrengaldu ik barren1 3.

barrengorri iz berez bide bazterretan eta zimaurtegietan hazten den onddo mota txapel azpia horikara edo gorrikara duena (Psalliota bispora)

Abenduan Jose Ramon Aiestaranek barrengorri batzuk eraman zituen moilan harrapaturiko katua goxo maneatzeko.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 24. orr.


barrenhuste ik barren1 9.

barrenhustu ik barren1 11.

barrenki iz pl barrukiak.

Herriko hiltegietan, erne egoten omen zirela, batez ere ijito kastako atsorik lotsagabeenak, harakinak azienda hilen barrenki guziak noiz emango zai: esteak, tripazarroa, birikak, gibela, burua, bernazurrak...  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 162. orr.

Organu guziak ongi haztatu eta, zainak banan-banan errotik moztu ondoren, han atera ditu Errege nafar sonatuaren barrenkiak plisti-plastaka mahai gainera.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 51. orr.

Lasaitu ederra, kanpoan ginela, arnasbideetan barrena sartzea aire garbi suspergarria, odolaren eta barrenkien usainaz usteldu gabea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 271. orr.


barrenkoi izond barrenari dagokiona; bere baitara biltzen dena.

Paola eta Mario paseo malenkoniatsuak egiten zituzten, biek elkarrekin edo bakoitzak bere aldetik, ilunbistan, bakardade barrenkoian.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 78. orr.

Bere poemagintza klasikozaleak sortarazten digun hunkitze gozo, otzan eta barrenkoia.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 8. orr.

Barrenkoia dela esaten dute, baina hori baino gehiago, zuhurra dela esango nuke nik, neurrian aritzen den gizona.  Berria - Kirola   2004-02-21


barrenkor izond erraz barrentzen dena.

Irrati bat entzun da; ahul soinu mailaren aldetik, baina barrenkor bere mezuan eta melodian.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 109. orr.

Begi haiek ziren hozkirri xelebre eta barrenkorra sorrarazi ziotenak.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 142. orr.

Hegada baten soinua entzun zen; txilio barrenkorra, ondoren.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 103. orr.

Pinturaren usain barrenkorra.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 88. orr.

Bularraldea muselin soil batez du estalia; eta nire begiraldi gordekako bezain barrenkorrek hauteman dute jadanik haren gorpuzkera xarmangarria.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 51. orr.


barreno1 iz laztabin handia.

Sikiera produkzio bitartekoak, aitzurra eta pala ez diat esango, baina hondeamakina eta barrenoa balira.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 73. orr.


barreno2 iz terreina.

Manolori ere tokatu zitzaion gizontzea eta horretarako usadioari jarraituz odola jasotzeko barrenoari eustea portunatu zitzaion, baina gure Manolo, artean umea, mareatu eta odolera goraka ez zen bada hasi.  Berria - Kultura   2004-11-06


barrentasun iz sakontasuna.

Interesgarria litzateke, adibidez, Euskal mendiak zein diferente ikusi dituzten Humboldtek eta Hugok alderatzea: Humboldtentzat mendiok "sublimitate kantianoa" dute, horrek esan nahi duen barrentasun metafisiko guztiarekin; Hugorentzat, aldiz, jolastiak eta marrazkilariak dira.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 38. orr.


barrentxe
1 barrentxeago adlag sakonxeago.

Mereziko luke, agian, Orotariko Euskal Hiztegian, jondoni [...] barrentxeago begiratzea.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 70. orr.


barrenustel ik barren1 3.

barrenusteldu ik barren1 3.

barrenustu ik barren1 10.

barrenuts ik barren1 10.

barrera 1 iz langa; hesia.

Barrera presaka pasatu eta jarrai ziezaiola dei egin zion Frankek.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 60. orr.

Tunelak pasatu eta barrerak jaitsita bazeuden itxaron, eta sasi artean ibili.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 47. orr.

Kanpai hotsa, barrerak jaitsi eta, ondoren, txistu hotsa.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 182. orr.

Barreren azpitik pasatu nintzen eta bosgarren trenbidean bidaiarien bagoiak zeuden, metrailaturik.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 46. orr.

2 irud/hed

Errepresio basatiarekin itotzen gaituen mundutik babesteko hesi modukoa eraikitzen dugu gure baitan, eta barrera horrek gauza ankerretatik libratu ez ezik, emozioa, zirrara eta pasioa eragiten duten bizipenak ere kentzen dizkigu.  Berria - Kultura   2004-04-02

Ukimenak sortzen duen gozamenaren inguruan hautsi ezineko barrerak eraiki ditugu urteen joan-etorrian.  Berria - Kultura   2004-04-22

Heleno eta ez-helenoen arteko tradiziozko barrera ere sofistek eraitsi zuten, izadiaren eta arauaren eztabaida eztabaidatuz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 275. orr.

Beti gertatzen denez, elkarrenganakoa zen arbuioa: gutxiengoaren aldetik, barrera simetriko bat eraikia zen kristandade osoaren aurka.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 18. orr.

Antarktikako izotz barreratik askatutako zatia.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 231. orr.


barreragile ik barre 3a.

barretsu izond barrez dagoena; irribarretsua.

Oso gutxitan ikusi izan dut, ordu arte, horren elkarte bizirik, horrenbesteko mugimendua duenik, horren barretsurik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 379. orr.

Ahaideak inguruan ikusten zituen joan-jinka, maitagarri izateko ahaleginetan, platera saldaz eta godaleta arnoz betetzen, irri barretsu, baina galderarik ez egiteko ahaleginetan aldi berean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 110. orr.


barretxo (orobat barretxu g.er.) 1 iz barre txikia.

Durant jaunak barretxo bat egin zuen, ahopetik, azkeneko eszena hura berrikustean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 48. orr.

Barretxo bat egin zuen bere buruaz pozik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 86. orr.

Barretxoak egiten dituzte ateraldi gordinekin, eta barre algaraka hasten dira pertsonaiak iseka eta irainka hasten direnean beren artean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 248. orr.

Erraldoiak barretxoak egin zituen ezkutuka.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 49. orr.

Belaunburuei esku-zartatxoak emanez, eta barretxoak eginez.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 263. orr.

Zer erantzun ez zekiela gelditu zen, barretxo batzuk ere egin zituela norbaitek aretoan, uste dut.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 213. orr.

Barretxoarena egin du, idealistei barre egiten zaien moduan egin dit barre.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 45. orr.

Katu-barretxo bat egiten du.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 259. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

-Ez askorik -esan zuen emazteak, barretxo alai batez-.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 135. orr.

Barretxo jostalariak atera zitzaizkion, te-orduetan, eztei-ospakizunetan edota afari aski formaletan egin ohi zituenak bezalakoak-.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 70. orr.

Atearen aurrean oin-tapizik ere ez zegoela konturatu nintzen, eta barretxo urduri bat egin nuen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 133. orr.

Nonbaitetik Golen barretxo burlatia heldu zitzaion gazteari, eta suminez lehertu zen bat-batean.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 25. orr.

Hermionek barretxo memelo bat egin zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 132. orr.

Lepoa, bizkarra, izterrak ukitzen zizkion, pozezko barretxoak eginez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 215. orr.

Arrastaka ez baina airean atera zuten kanpora, bozkariozko barretxo batean buldara nagusia zabaltzen zien berendiaren aurretik.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 278. orr.

Horrekin? -ezpain arteko barretxoaz.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 148. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

barretxo bat egin (6); barretxoak egin (3); barretxoak eginez (3)


barretxoka adlag barreak eginez.

-Ez dakit -esan zuen Hagridek barretxoka-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 168. orr.

Malfoyri buruz barretxoka, han egon ziren zain, Norbert zalapartaka kaiolan zutela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 217. orr.

Aldi berean Peeves pozik barretxoka ari zen haren bizkar gainetik-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 116. orr.


barretxu ik barretxo.

barrexka iz barretxoa.

Lajosek barrexka egin zuen, nahastuta.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 72. orr.

Didierri barrexka bat atera zitzaion.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 202. orr.

-Uholde unibertsala... -atera zait barrexka artean.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 230. orr.

Han nengoen, loreen artean, eta iruditzen zitzaidan ikusten ari nintzela haren masail gorri-gorrituak, haren barrexka lotsatua haur zahartu aurpegian.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 31. orr.

Barre algara egin nuen; ozena eta konbentzigarria behar zuen, baina tamalez barrexka izuti, penagarria atera zitzaidan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 195. orr.


barrezka 1 adlag barre eginez.

Barrezka, bultza egin zidan, desorekatu eta ohe gainera eror nendin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 183. orr.

Talde txiki eta itxietan gindoazen, presa barik, berbetan eta barrezka.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 95. orr.

Arropa guztia erantzita, Lubis bere anaiarengana jaitsi zen, eta elkarri bultzaka hasi ziren biak, barrezka eta garrasika.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 67. orr.

Hura kantari eta beste guztiok txaloka eta txistuka, barrezka eta oihuka, berealdiko iskanbila sortuz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 46. orr.

Loredun txanoa zeukan jarria eta kar-kar ari zen pozik barrezka Flitwick maisuak kontatu berri zion txisteagatik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 183. orr.

-Baina hik zer diok? -esan dio Manuk, barrezka-.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 70. orr.

Berak barrezka: [...].  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 293. orr.

"Ikusiko duzu zein leku freskoa", adierazi zidan barrezka.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 66. orr.

Bat-batean barrezka ikusi du bere burua.  Berria - Kultura   2006-02-19

Barrezka ari zen, nabarmen, nitaz.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 203. orr.

Banekien, esaterako, barrezka egongo zela.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 163. orr.

-Barrezka harrapatu ez gaituztenean -erantzun zion Mariak, barreari ezin eutsiz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 288. orr.

Gauza serioegia zen hura barrezka hartzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 62. orr.

Ez dut uste urduri nengoenik, beldurra barrezka uxatu behar izateraino behintzat ez.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 87. orr.

Urduri jartzen ari nintzela ikustean, barrezka hasi eta eskutik heldu zidan.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 12. orr.

Barrezka hasi nintzen, ozen hasi ere, pentsaturik agian gurasoekin gertatu zitzaidan koska bera gerta zekidakeela egunen batean zio Angeloren lagunekin ere.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 207. orr.

-Kontuz honekin, literatur kritiko zorrotza da eta -bota zuen barrezka Txofok.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 146. orr.

Zeinahi huskeriarekin hasten ziren barrezka.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 72. orr.

"Nora zoaz horren azkar, beraz?", haren galdera berriro, barrezka, ea ez al dudan aperitibo bat hartu nahi.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 154. orr.

-Bai! -erantzun zuen Vernerrek, ustekabean alai, ia barrezka.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 96. orr.

Arrebatxoa, erdi barrezka, erdi negarrez, lasterka hasi zen trenaren parean segitzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 91. orr.

Mornatarrek barrezka ospatu zuten burutazioa.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 26. orr.

Erdi barrezka erantsi zuen-: Zeren kexu zara?  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 140. orr.

2 irud/hed

Argi printza bat, hostoak eguzkitan barrezka.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 104. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

barrezka ari (9); barrezka ari zen (3); barrezka eta (9); barrezka hasi (27); barrezka hasi zen (10); barrezka hasi ziren (3); barrezka sumatzen (3); erdi barrezka (6); eta barrezka hasi (4)


barrezko izlag barrez osatua.

Ez zuen barrerik egin nahi, baina ezin izan zion eutsi barrutik zetorkion uholdeari, barrezko txalo zaparradari.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 131. orr.

Bi-biak besarkatu eta jauzi eragiten ziela belaunetan eserarazita, besarkadazko, kantazko eta barrezko zirkulu xarmatu batean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 97. orr.

Moztu beharra zegoen inolaz ere barrezko tifoi hura.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 162. orr.


barri ik berri.

barride 1 auzokoa.

Gurasoeneko barride baten alabarenera jo nuen hondarrean, hemezortzi-hogei urtetan Charlyri esker aldirian ezagutu genituen auzoetariko batera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 231. orr.

Ondoren jakin genuen Saloun andre baten gorpua aurkitu zutela plastikozko zaku batean sartua [...] barrideak hango etxe batean sumatzen zen urrinaz kexu agertu ondoren.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 143. orr.

Barrideek animaliak atera dituzte eta baldeka ari dira lasto montoiaren gainean, begiak gorri.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 33. orr.

2 iz auzoa.

Juduen barridera joan ginen, Hermann aurretik genuela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 90. orr.

Atzera-aurrera ibili zen Nora hiriko zubi ugarietan, noiz barride aberatseko harlauzazko etxeak ikusgai, noiz marinelen auzoko arkitekturarekin liluraturik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 157. orr.

Andreasek berak berebiziko liluraz hitz egin ez zion, bada, barride juduaz?  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 157. orr.

Barride Gotikoko usaina guztiz desberdina da, argitasuna bezala, urte-sasoi bakoitzean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 9. orr.

Barrideko postariak txirrina jo du N. jaun artistaren etxean eta zain geratu da artistak atea noiz zabalduko.  Berria - Kultura   2006-02-12

Geltokitik irten orduko hartu du autobusak Triesteren bizkarrean dagoen aldapako langile-barrideetan gora.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 56. orr.


barridetxo iz auzotxoa.

Txaletez betetako barridetxo batetik hartu zuen autoak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 350. orr.


barriduri ik barre 4.

barrika 1 iz upa, upela.

Barrikak, upelak eta upelen uztaiak egiten eta lantzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 353. orr.

Nola gainditu tabernaren tentaldia, bidaztiari freskotasun altxorrak eskainka barrika, zahagi eta pegarretan?  Berria - Kultura   2004-12-26

Gero barriken betetzea mimurreta deitu arno ezti saltsa hortaz.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 97. orr.

Han dator moro bat ere taldera, ur saltzaile, bere barrika eta edalontziekin.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 109. orr.

Gero tokian berean egiten dute etxe arnoa, Arno Etxemendi betiko sotozainaren kontseiluekin, eta barriketan ezartzen Urkoiko sotoan.  Herria   2005-10-06

Mitxa bat piztu eta, barrikaren kaskoan hiltzen bazen, erran nahi zuen karboniko laspela oraino jalgitzen ari zitzaiola eta irakidura ez zuela bukatua.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 97. orr.

Bertze bat, lurrean jarria, Jehaneren barrikatik edaten ari zen, lagun batek lagunduta zuzenean ahora.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 276. orr.

Saldutakoaren ia %90a botilatutakoa izan zen, eta %10a, aldiz, barrikakoa.  Berria - Ekonomia   2006-05-03

Hark irinez betetako barrika batean sartu zuela muinoia, odolari eustearren.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 29. orr.

Ontziko marinelak dado-jokoan hasi dira barrika irauli baten ipurdi gainean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 81. orr.

Gaztiguak, aldiz, gogorrak dira, diziplinari huts egin dionarentzat makil ukaldiak ardura, edo barrika baten gainean xutik, besoak kurutzean oren bat edo bi.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 80. orr.

Hotel inguruko hesiaren bertze aldean pilatu dira zamaketari izan nahi dutenak, gure puskak plastikozko barrika gisako zenbaitetan paratzen aritu garen bitartean.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 142. orr.

Kadur herrixkan elefante batek bi barrika bete koko-ur edan zuen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 168. orr.

Petrolioa saltzen duten agintarietako batek barrika garestiago saltzeko asmoa, edo petrolio gutxiago produzitzeko asmoa agertzen baldin badu, [...].  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 147. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sesitu edo ebatsi, hartu zernahi gisaz! Etxetako muble eta arroperia, gazitegi batzuetan ziren bakalauak, 650 barrika arno, 500 barrika sagarno, zernahi zaku ogi bihi!  Herria   2003-05-08

Arroza eta lekale lehorrekin txerriki gatzatua zertzeko tratua egin zuen harro-harro, bi barrika ron eta kable zahar batekin ordainduz.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 155. orr.

Oihal piezak, zetazkoak eta lihozkoak gehienak, baita Oportoko barrika ardoak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 52. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Chavezen gobernuak petrolio barrika 8 dolarretan aurkitu zuen.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 60. orr.

Garagardo barrika eta arno kutxa hutsen artean belaunikatzen naiz.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 151. orr.

Artilezko balak eta sagar barrikak bezala, bere barruko bolboragatik.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 91. orr.

4 irud/hed

Begira, bestela, honen barrikari -sartu zen Fernando, Txantoi nagusiaren tripa seinalatuz.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 36. orr.


barrikada 1 iz kale borrokako babesgarria, askotariko gauzakiak pilatuz eratzen dena.

Galtzadatik harriak erauzten lagundu zien, eta barrikadaren gainean eseri zen [...] soldaduak etortzean borroka egingo zuela bere artean esanez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 28. orr.

Greba orokorra, barrikadak nonahi, autobusak eta autoak sutan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 159. orr.

Beste batzuek, Merryren agindupean, bidean zehar herriaren sarrera eta irteeran barrikadak jartzen ziharduten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 362. orr.

Ertzaintzak Fundiciones Ocarizko lau langile atxilotu zituen atzo goizaldean Agurainen, lantegiaren aurrean barrikada bati su emateagatik.  Berria - Ekonomia   2004-02-07

Gazteek Erromoko kaleetan barrikadak eginez erantzun zioten polizien erasoari.  Berria - Euskal Herria   2004-09-28

Ia denek zuten, gainera, nork bastoia, nork igitaia, eta elkarrengana bilduz barrikada moduko bat egin zuten kale erdian.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 151. orr.

Oinarrizko behar horiek asetzeko mundu osoan milioika gizaki [...] prest daude ezbairik gabe barrikadak jasotzeko eta indarkeria erabiltzeko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 88. orr.

Matxinoek altxatutako barrikadak suntsitzea zen euren xedea.  Berria - Mundua   2004-11-05

1990a zen eta gertaeretan zibilen batzuk hil zituzten arren, herriak ez zuen amore eman, tankeek ez zuten barrikadarik zapaldu eta, horra, gaur egun Lituaniak bere independentzia du.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 197. orr.

1920 urte inguruan, Polonian herri xeheko gazteak [...] langileen eta nekazarien izenean mintzatzen ziren, eta heriotzara kondenatzen zuten barrikadetan beren aldean ez zegoena.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 13. orr.

Munduko txiroek Disneyworld-era joan nahi dutela, ez barrikadetara.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 88. orr.

Gradelle zaharraren iloba bat Cayennera bidali omen zuten, barrikada batean sei jendarme hil zituelako.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 325. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bihurgune baten ostean, barrikada sendoa aurkitu zuten aurrez aurre, iraulitako gurditzar zaharrez osaturikoa.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 370. orr.

Etxarri aldameneko aparkalekuan montatua zuten barrikada erraldoiaren gainean plantatu ziren, frantses eta euskaldun banderak airean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 213. orr.

Navalen berriro suzko barrikadak jarri dituzte, haserre eta etsita.  Berria - Ekonomia   2004-10-30

100 bat gaztek suzko barrikadak altxatu eta Frantziako Poliziari aurre egin zioten.  Berria - Mundua   2004-04-18

3 (hitz elkartuetan)

Iseka premiak istiluak sortzera akuilatzen zuen, nabarmen agertzera bultzatzen, hala nola barrikada egun batean dendako leiho tapak zabaldu zituenean, hildakoak ikusteko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 98. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

barrikadak altxatu (5); barrikadak altxatu zituzten (3); barrikadak egin (4); barrikadak eta (4); barrikadak jarri (13); barrikadak jarri zituzten (9); berriro suzko barrikadak (3); eta barrikadak (5); suzko barrikadak (11); suzko barrikadak altxatu (3); suzko barrikadak jarri (7)


barrikadatu, barrikada(tu), barrikadatzen du ad barrikada jarri.

Ez diagu geure burua hola utziko... Zelda barrikadatu ginuen eta heien errezebitzeko prest ginauden...  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 108. orr.


barrikagile iz barrikak egiten dituen langilea.

Baina egik kontu ni familia aberatsekoa nintzela; Greta, berriz, barrikagile baten alaba.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 247. orr.


barriketa ik berriketa1.

barriketari ik berriketari.

barrikote iz barrika, eskuarki txikia.

Barrikote bati ziria kendu, eta Martintxok nahi beste sagardo edan ahal izan zuen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 49. orr.

Barnea guarda nazionalez mukuru baitzegoen, ez ziren sartu; goaitatu zuten lasaiki Gartzia atera zedin, benta gibelean metatzen zituzten aguardient barrikote baten bila.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 254. orr.

Taulada apaintü züen ostatü maneran, mahain bat, barrikot zonbait, kandelak, hots sü bazterra baizik ez zen ments.  Herria   2005-04-21

2 barrika koxkor bat sagardo lagunen artean afaria eginez edatea.

Iluntzean Erein eta Bil taldeak barrikotea eginen dute, nahi duenak bertan afal dezan sagarnoaren itzalean.  Berria - Euskal Herria   2004-04-23


barril iz barrika.

Pirata batzuek, karelaren kontra jarrita, gauaren miasmak edaten zituzten; beste batzuk, barrilen artean botata, dadotan eta kartetan ari ziren.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 173. orr.

Tomek beste bizitza bat zeukala erakutsi zuen berriro zazpi mila barril fuel eta suntsiezineko hiru mila bakteria mota desberdin atxikitzen zituzten harkaitzetan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 129. orr.


barrio iz hauzoa.

Zirrikitu guztietan jo dut, barriotan, herrietan, tabernetan.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 83. orr.

Hor hasi eta hainbat barriotan banatzen da auzoa: [...].  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 88. orr.

Lau pisu besterik ez dituen arren, barrioko eraikinik altuena da fabrika hau eta teilatutik Manhattango zerulerro guztia ikusten da: bista ikusgarria da.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 72. orr.

Baina badakizu, barrio batetik atera denak, goia irabazi duenak ez du aitortzen handik datorrenik.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 59. orr.

Barrio bakoitzean milioi bat lagun bizi dira beharbada.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 15. orr.

Barrio arriskutsua denez arratsaldeko bostetan jarri dute kontzertua.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 81. orr.

Catia barrio handi bat da, pobreena, jende on asko atera da handik.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 59. orr.

Bidea egin du tresna astunak, Bilboko barrio txinoko kabaretetatik mendian gora.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 39. orr.


barriobajero izond adkor hauzo apalei dagokiena.

Gero, ordea, eske-kontu zaharkitu barriobajerook euskal usario jatortzat hartu, eta are suspertu nahian, beren aingerutxoak eskera bidaltzen dituztenean, esaten dut neure baitan: [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 82. orr.


barriro ik berriro.

barrirudi ik barre 4.

barritsu ik berritsu1.

barritu ik berritu.

barroki ik barruki1.

barrokismo iz barrokorako joera.

Garai pirotekniko honetan, barrokismoa eta klasikotasuna, biak batera egozten zaizkio Borgesi.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 14. orr.

Aberastasuna eta dotoretasuna beti da gozagarri, baldin eta aipatu berri diren pedanteriara eta barrokismora lerratzen ez bagara.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 178. orr.

Ez zuten Europa zaharrekoen apainkeria ia lizuna, barrokismo beldurgarria eta sendotasun zulaezina, hildakoaren arima ez baina ustel sunda kontserbatzeko eginda baleude bezala.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 192. orr.

Barrokismoa intelektuala da eta Bernard Shaw-ek dio eginkizun intelektual oro umoristikoa dela.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 14. orr.


barroko 1 izond/iz arte estiloez mintzatuz, apaingarri ugaritasuna ezaugarri nagusi duena eta XVI-XVIII. mendeetan Europan eta Hego Amerikan zabaldu zena; estilo horrei dagokiona; estilo barrokoa lantzen duen pertsona.

Argien diseinu tenebrista, gune argiak oso argi eta ilunak erabat ilun uzten dituena, guztiz bat dator esandako estetika barrokoarekin.  Berria - Kultura   2004-03-30

Elementu formal gotiko, errenazentista eta barrokoak ageri dira nonahi, baina ez nola hala nahasian.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 116. orr.

Nuestra Señora del Pilar-eko zilarrezko aldare barrokoan.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 232. orr.

Erretaula barroko edo sasibarrokoen irudiekin, entreteni daiteke bat eliza gehienetan. Dendak, hasiera batez, jauregi barroko bateko beheko solairua hartzen zuen.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 32. orr.

Saltz familiak, izan ere, etxe dotore barrokoa zuen Malá Stranan, gaztelupean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 253. orr.

Aldarearen aitzinean, Kristo kurutze barroko batean dilindan dago.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 65. orr.

Brandyk erantzun zion itsasontzi ederra zela, bitxia oso, txopako gaztelu barroko izugarri landutakoa zuena.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 61. orr.

Organo barrokoa ikustekoa da, omen.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 61. orr.

Zarzuela barrokoa, genero ezezaguna.  Berria - Kultura   2004-01-03

Aleijadinho eskultore barrokoa.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 98. orr.

Azken urteotan, beraz, tokian tokiko barrokoez hitz egiten hasi dira adituak.  Berria - Kultura   2004-12-30

Agian barrokoa delako andaluziarren izpiritua hobekien islatzen duen estiloa.  Berria - Kultura   2004-03-30

Barrokoa oso garai oparoa izan zen musikari zegokionez Espainian.  Berria - Kultura   2004-08-31

Primitiboetatik barrokoetaraino, aldiro ahalegindu dira margolariak beren irudikabideak hobetzen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 167. orr.

Europako antzinako polifoniak, Pizkundeko nahiz Barrokoko obrak.  Berria - Kultura   2004-06-09

Baziren etxe gotikoak, Pizkundekoak eta barroko garaiko batzuk.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 148. orr.

Bere ahalbideak ahitzen dituen (edo ahitu nahi dituen) eta bere karikaturaren mugan dagoen estiloa da, nire ustez, barrokoa... nik esango nuke arte ororen azken urratsa dela barrokoa, arte horrek bere baliabideak nabarmen erakutsi eta xahutzen dituen tenorea.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 14. orr.

2 (izenondoekin)

Taldearen gidari lanetan Christophe Rousset aritu zen, zuzendari ezaguna eta barroko frantsesaren alorrean ezbairik gabeko autoriotatea.  Berria - Kultura   2004-10-09

Polifonia, barroko alemaniarra, musika frantziarra, Vienako klasizismoa, Mannheimeko eskola eta beste hainbat estiloren jabe egin zen, hamar urte egin aurretik.  Berria - Kultura   2006-01-27

Bazegon intxaur-zurezko armairu bat, agian barroko goiztiarra, ziri ilun zoragarriz txertatua.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 95. orr.

Barroko garaikidea.  Berria - Kultura   2006-02-05

3 apainduegia, lañotasun edo naturaltasuna falta zaiona.

Paretetan makina bat lagunen argazki eta karikaturen fotokopia nahikoa gardenak zeuden zintzilikaturik, bata bestearen gainean, mosaiko txuri-beltz barrokoa osatuz.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 138. orr.

«Nire filmik zailena eta barrokoena da, bai», onartu zuen Armendarizek.  Berria - Kultura   2004-10-17

Bularretako barroko bat, puntilla eta enkajeekin, panty batzuk eta braga beltzak.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 97. orr.

Enkajezko lentzeria barrokoa zeraman goiz hartan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 66. orr.

Ainhoa irakur zitekeen ontziaren branka aldean, hizki larri eta barrokoz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 131. orr.

Telefono deiak erantzuten ditu hizkera barroko eta sutsuarekin.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 120. orr.

Berbakera indartsua, korapilatsua bezain borobila, barrokoa eta perfektua.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 124. orr.

Handia eta gizena zen, dotorezia barroko samarrez jantzia zihoan.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 57. orr.

Han geratu zen pianoa ere, animalia barroko hura, Osaba Tomen etxolako sagua kontatuz gero itzaletan abandonatzen genuen bigarren konpainiako animalia.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 178. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

animalia barrokoa (5); barroko garaiko (4); donostiako talde barrokoak (4); europa barrokoa (3); gaztelu barroko (3); musika barrokoa (5); talde barrokoak (6)


barrote iz ziega eta kideetako ate eta lehioak ixteko erabiltzen diren barra sendoetako bakoitza.

Espetxe harresiak gaindituz, guk ere Zarautzera hurbildu eta barroteen arteko herriaren ahotsa ekarri nahi izan dugu.  Berria - Harian   2005-10-09

Ziega amerikanetara eraman zuten ondoren, ziega osoa agerian izateko alde batean hormaren ordez barroteak dituzten horiek dira amerikanak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 102. orr.

Barroteen itzala ohe zuriaren gainean mantentzen da gaur ere.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 57. orr.

Dendaren mostradoreak ere barroteak zeuzkan, presoak presoengandik babesteko.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 143. orr.

Gerta liteke eskuez ero-etxeren bateko leihoko barroteak astintzen aritzea Noah Webster dela aldarrikatzen duen bitartean.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 96. orr.

Ahizpa joaten zitzaion bisitan, eta berak, barroteen atzetik galdera bakarra egiten zion: "munduak hor jarraitzen al du?".  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 143. orr.

Kaiolako barroteetara hurbildu eta eskua sarturik, tximinoak hozka egin zion segituan, txantxa eta jolas gisa.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 51. orr.

Marrara iristen zenean kolpetik gelditzen zen, barrote ikusezin batekin topatu izan bailitzan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 139. orr.


barrotedun izlag barroteak dituena.

Aurpegi aldean harizko sare hori, kartzela bateko leiho barrotedunen antzekoa.  Berria - Kultura   2004-08-12

Eguzkiak bete-betean jotzen zuen barrotedun leihoan baina debekatuta zegoen han errezel modura toaila edo antzeko zapirik ezartzea.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 195. orr.


barru (ikus beheko konbinatorian barru hitzaren agerraldi maizkoenak).
1 barrurantz

Gertatzen da arima zati bat handik jaurtia dela eta beste bat barrurantz ezkutatzen dela, beste zati batek, berriz, lohadarretan zabaldurik, ezin duela besteekin baturik jarraitu ez elkarmugidarik burutu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 285. orr.

Barrurantz negar egitea bezain ariketa zaila da hori.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 130. orr.

Astoari barrurantz eragiten zion, esanez: "Sartu barrura, leku honi mesede egingo diogu eta".  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 210. orr.

Txalupa, bere kasa dabilen motor batek eraginda bezala, inolako arraunlaririk gabe, itsas barrurantz aldendu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 896. orr.

Badaki, sentitzen du, edozein hizkuntzak batu egiten duela barrurantz, eta banatu edo bereizi kanporantz.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 139. orr.

Nik hari zer erantzun, atea barrurantz edo kanporantz zabalduko zen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 298. orr.

Dena dakienaren garundegi lehertuak ditugu gaur, hazi-hazi egin eta barrurantz lehertuak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 37. orr.

Linterna piztu zuen, eta gordeleku barrurantz zuzendu.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 84. orr.

Tunel barrurantz begiratu zuen Josebak trenaren argiak urrunera ikustatzeko.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 115. orr.

Itsaso barrurantz eraman genuen ontzia, gainerakoak portuan hondoratzen ziren bitartean.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 64. orr.

2 barruranzko izlag barrualderakoa.

Barruranzko une bat gertatzen da KLIK deituriko kontsonanteetan ere.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 37. orr.

Muxu zaratatsuak ere klikak izaten dira eta, ongi erreparatuz gero, hotsok egitean barruranzko tira egitea nabaritu daiteke.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 37. orr.

Azpimarratzekoa da, gainera, inplosiboen ekoizpenean, tarte batez, airearen norabidea barruranzkoa dela.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 37. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

aste gutxi barru (8); astebete barru (32)

barru aldean (6); barru aldeko (5); barru aldera (7); barru aldetik (7); barru barruan (97); barru barruan sartuta (5); barru barruko (32); barru barrukoa (6); barru barrura (4); barru barruraino (40); barru barruraino sartu (4); barru barruraino sartuta (4); barru barruraino sartzen (4); barru barrutik (88); barru barrutik bizi (4); barru dena (7); barru eta kanpo (7); barru guztia (7); barru harresitua (4); barru harresituak (6); barru harresituaren (4); barru hartan (7)

bi aste barru (67); bi egun barru (15); bi hilabete barru (15); bi ordu barru (8); bi urte barru (46); bihotzaren barru (6); bihotzaren barru barruan (4); bizpahiru egun barru (4); bizpahiru urte barru (8); bost egun barru (7); bost hilabete barru (6); bost minutu barru (11); bost urte barru (26); denbora gutxi barru (18)

egun batzuk barru (18); egun gutxi barru (33); hamabost egun barru (15); hamar egun barru (10); hamar minutu barru (16); hamar urte barru (18); haren barru (4); hilabete barru (107); hilabete batzuk barru (13); hilabete gutxi barru (10); hiru aste barru (17); hiru egun barru (26); hiru hilabete barru (15); hiru urte barru (15); hogei minutu barru (10); hogei urte barru (9)

lau egun barru (4); lau hilabete barru (4); lau urte barru (11); mila urte barru (4); minutu barru (44); minutu bat barru (4); neure barru (4); nire barru (4)

ordu batzuk barru (6); ordu erdi barru (20); ordu gutxi barru (5); ordu laurden barru (5); ordubete barru (26); segundo batzuk barru (4); sei hilabete barru (8); sei urte barru (5)

urte batzuk barru (14); urte gutxi barru (14); urtebete barru (25)

barrua argitu (4); barrua dena (5); barrua ere (6); barrua erretzen (4); barrua estutu (4); barrua hustu (6); barrua jaten (5); barrua sutan (4); bere barrua (11); beren barrua (4); haren barrua (4); neure barrua (8); nire barrua (12)

barruak agintzen (5); barruak astindu (4); barruak eskatzen (10); barruak jaten (6); nire barruak (7)

aho barruan (18); alderdi barruan (32); alderdiaren barruan (32); amets baten barruan (4); araudiaren barruan (7); arauen barruan (6); area barruan (33); areto barruan (6); arimaren barruan (4); armairu barruan (15); artearen barruan (6); askatasunaren barruan (4); aste barruan (19); astearen barruan (24); atalaren barruan (6); auto barruan (49); auto barruan harrapatuta (4); auto baten barruan (14); autoaren barruan (22); autobus barruan (5); autobusaren barruan (5); auziaren barruan (7); azalaren barruan (4)

bagina barruan (5); baginaren barruan (7); bai barruan (6); baita barruan (4); bakoitzaren barruan (20); barra barruan (4); barru barruan (97); barru barruan sartuta (5)

barruan agertzen (5); barruan antolatu (9); barruan antolatutako (6); barruan argi (6); barruan argia (4); barruan argitaratu (5); barruan ari (11); barruan aurkeztu (4); barruan aurkitu (19); barruan aurkitu zuen (7)

barruan babestu (4); barruan bada (6); barruan baino (16); barruan baitago (6); barruan baizik ez (4); barruan bakarrik (11); barruan begiratu (6); barruan begiratzeko (4); barruan bertan (6); barruan beste bat (5); barruan beti (8); barruan bezala (9); barruan bi (22); barruan bildu (8); barruan bilduta (4); barruan biltzen (4); barruan bizi (36); barruan bizi zen (6); barruan bizitza (4); barruan bizitzeko (4); barruan bost (4); barruan burutu (4); barruan burutu da (4)

barruan da (4); barruan dago (90); barruan dagoela (14); barruan dagoen (46); barruan dagoena (15); barruan dagoenak (4); barruan daramagun (6); barruan daraman (12); barruan daramate (4); barruan daramaten (4); barruan daude (37); barruan daudela (11); barruan dauden (52); barruan daudenak (7); barruan dauka (4); barruan daukagun (8); barruan daukagun guztia (6); barruan daukan (10); barruan den (4); barruan dena (4); barruan direla (4); barruan diren (6); barruan dituzten (5); barruan du (7); barruan dudan (6); barruan dudan guztia (5); barruan duen (27); barruan duena (5); barruan dugun (4); barruan duten (13); barruan duten guztia (6)

barruan edo kanpoan (4); barruan eduki (11); barruan edukitzea (5); barruan egin (41); barruan egin behar (7); barruan egin du (4); barruan egin zuen (6); barruan egindako (12); barruan egingo (14); barruan eginiko (4); barruan egitea (8); barruan egiten (23); barruan egon (34); barruan egon arren (5); barruan egon behar (6); barruan egon beharko (5); barruan egongo (15); barruan egongo da (4); barruan egotea (18); barruan egoteak (5); barruan egoten (7); barruan egotera (4); barruan eman (9); barruan emango (4); barruan emango dute (4); barruan ematen (5); barruan eraman (8); barruan ere (92); barruan ere gertatzen (4); barruan erredakzioa (6); barruan eserita (6); barruan eta kanpoan (21); barruan ez da (7); barruan ez dago (6); barruan ez ezik (4); barruan ez zegoen (8); barruan ezer (9); barruan ezer ez (6); barruan ezin (9); barruan ezkutatu (7); barruan ezkutaturik (4); barruan ezkutatzen (4)

barruan garatu (4); barruan gaude (9); barruan gelditu (17); barruan gelditzen (6); barruan geratu (45); barruan geratu da (5); barruan geratu eta (5); barruan geratu zen (10); barruan geratu ziren (6); barruan geratuko (5); barruan geratzen (11); barruan geratzen da (5); barruan gertatu (6); barruan gertatzen (18); barruan gertatzen ari (5); barruan gertatzen dena (4); barruan gorde (25); barruan gorde zuen (4); barruan gordea (4); barruan gorderik (6); barruan gordeta (8); barruan gordetzen (15)

barruan harrapatuta (21); barruan harrapatuta gelditu (4); barruan harrapatuta geratu (11); barruan hartu (8); barruan hartzen (10); barruan hazten (6); barruan hil (6); barruan hiru (13); barruan hitz egin (4)

barruan ibili (4); barruan ikusi (10); barruan ikusten (6); barruan inor ez (6); barruan itxita (5); barruan izan (20); barruan izango (10)

barruan jarraitzen (6); barruan jarri (7); barruan jartzen (4); barruan jende (4); barruan jokatu (7)

barruan kokatu (48); barruan kokatu behar (11); barruan kokatu dute (5); barruan kokatu zuen (14); barruan kokatua (5); barruan kokaturik (4); barruan kokatuta (10); barruan kokatzen (51); barruan kokatzen da (17); barruan kokatzen du (4); barruan lo (4)

barruan mugitzen (6)

barruan nago (6); barruan nahi (8); barruan nengoela (5); barruan nuen (5)

barruan oro zen (4); barruan oso (8); barruan ote (4)

barruan preso (4); barruan prestatutako (4)

barruan sar (4); barruan sartu (98); barruan sartu dute (4); barruan sartu zen (8); barruan sartu zuen (9); barruan sartua (4); barruan sartuko (13); barruan sarturik (12); barruan sartuta (40); barruan sartutako (4); barruan sartzea (16); barruan sartzeko (17); barruan sartzen (69); barruan sartzen da (20); barruan sentitu (6); barruan sentitzen (19); barruan sortu (9); barruan sortutako (10); barruan sortzen (9)

barruan ulertu (6); barruan ulertu behar (5); barruan utzi (7); barruan uzten (5)

barruan zagok (4); barruan zain (4); barruan zegoela (26); barruan zegoen (61); barruan zegoena (5); barruan zein kanpoan (10); barruan zela (7); barruan zen (9); barruan zer dagoen (7); barruan zer gertatzen (4); barruan zeraman (13); barruan zeudela (11); barruan zeuden (57); barruan zeuden guztien (4); barruan zeudenak (4); barruan zeudenei (5); barruan zeukan (12); barruan zeuzkan (6); barruan zihoan (7); barruan zihoazen (9); barruan zirela (10); barruan ziren (16); barruan zituela (7); barruan zituen (7); barruan zuen (9)

bata bestearen barruan (7); batasunaren barruan (29); batzordearen barruan (6); batzuen barruan (31); batzuk barruan (7); behin barruan (15); beldurrezko astearen barruan (4); bera barruan (9); beraren barruan (22)

bere alderdiaren barruan (4); bere barruan (112); bere bihotz barruan (6); bere buru barruan (7); bere mugen barruan (7)

beren barruan (8)

bestearen barruan (7); beti barruan (7); bihotz barruan (16); bihotzaren barru barruan (4); bildumaren barruan (11); bilera txandaren barruan (4); biraren barruan (9); botila barruan (5); bulego barruan (4); buru barruan (52); buruaren barruan (4)

dago barruan (7); daude barruan (7); daukate barruan (4); denak barruan (4); denboraren barruan (4); denda barruan (17); dendaren barruan (7)

eaj barruan (5); eajren barruan (10); ebren barruan (9); egitarauaren barruan (42); egitasmoaren barruan (20); egunaren barruan (6); egunen barruan (8); ehu barruan (6); ehuren barruan (8); ekimenaren barruan (13); ekitaldien barruan (23); eliza barruan (15); eliza katolikoaren barruan (7); elizaren barruan (18); elkartearen barruan (12); enpresa barruan (9); enpresaren barruan (5); epe barruan (7); epe horren barruan (4); epearen barruan (9); epeen barruan (4); eraikin barruan (4); eraikinaren barruan (8); erakundearen barruan (7); erakusketaren barruan (4); eremuaren barruan (6); errondaren barruan (4); eskaintzaren barruan (5); eskola barruan (13); esku barruan (10); eskua barruan (4); espainia barruan (5); espainiako estatuaren barruan (5); espainiaren barruan (5); esparruaren barruan (11); espetxe barruan (15); estatu barruan (7); estatuaren barruan (18); estatutuaren barruan (5); estrategiaren barruan (7); eta barru barruan (5); eta barruan (160); eta barruan duten (4); eta barruan zegoen (5); eta barruan zeuden (8); eta bere barruan (9); eta etxe barruan (7); etxe barruan (129); etxola barruan (6); europako batasunaren barruan (22); euskal herriaren barruan (5); euskaltzaindiaren barruan (4); euskararen barruan (6)

familia barruan (5); federazioaren barruan (5); filosofiaren barruan (5); furgoneta barruan (4)

garunaren barruan (4); gauzen barruan (7); gaztelu barruan (5); gaztetxe barruan (5); gela barruan (24); gelaren barruan (5); generoaren barruan (5); geure barruan (17); gipuzkoa barruan (4); gizakiaren barruan (4); gizartearen barruan (4); gorputz barruan (8); gorputzaren barruan (12); gure barruan (16); guztiak barruan (8)

hamabostaldiaren barruan (6); han barruan (99); hantxe barruan (4); harra barruan (10); harresi barruan (4); harresien barruan (5); hauteskunde kanpainaren barruan (4); hemen barruan (28); herri barruan (8); herriaren barruan (6); hiri barruan (18); hiriaren barruan (7); hiru egunen barruan (4); hirukoaren barruan (10); historiaren barruan (5); hitz barruan (4); hitzarmenaren barruan (4); hitzarmenaren barruan burutu (4); hor barruan (63); horietako baten barruan (5)

horren barruan daude (7); horren barruan kokatu (8); horren barruan kokatzen (4); horren barruan sartu (4); hutsaren barruan (4)

ikastaroaren barruan (4); ikastaroen barruan (7); ikastetxe barruan (5); inor barruan (4); izeneko zikloaren barruan (5)

jaialdiaren barruan (31); jaialdien barruan (4); jakaren barruan (4); jardunaldien barruan (24); jauregiaren barruan (4); jaurlaritzaren barruan (4); jendea barruan (5)

kabina barruan (8); kaiola barruan (12); kalesa barruan (5); kamioi barruan (4); kanpaina baten barruan (4); kanpainaren barruan (25); kanpainaren barruan kokatu (4); kanpoan barruan (4); kanpoan eta barruan (4); kantxa barruan (10); kartzela barruan (25); kaxa barruan (6); koalizioaren barruan (4); kongresuaren barruan (5); konstituzioaren barruan (6); konstituzioaren esparruaren barruan (4); konstituzioaren mugen barruan (5); kontzeptuaren barruan (4); korrika kulturalaren barruan (5); kotxe barruan (6); kutxa baten barruan (5); kutxaren barruan (8)

lege barruan (11); legearen barruan (26); legearen barruan eta (5); legediaren barruan (5); logikaren barruan (5); lurraren barruan (5)

maleta barruan (4); metropoliaren barruan (4); muga batzuen barruan (11); muga horien barruan (6); mugen barruan (60); museo barruan (4); musika hamabostaldiaren barruan (4); musikaren barruan (4)

nafarroako jaialdien barruan (4); neure barruan (25); ni barruan (4); nik barruan (4); nire barruan (50); norberaren barruan (6)

ohe barruan (10); ontzi barruan (22); ontziaren barruan (6); operazioaren barruan (13); orain barruan (4); oraindik barruan (6); ordena barruan (4); oso barruan (16); ospakizunen barruan (5)

planaren barruan (23); politikaren barruan (4); politikoaren barruan (11); poltsa barruan (7); poltsa baten barruan (7); poltsaren barruan (4); portu barruan (7); ppren barruan (5); programaren barruan (25); proiektuaren barruan (13); proposamenaren barruan (4); prozesu baten barruan (6); prozesuaren barruan (6); psoe barruan (4); psoeren barruan (8)

sabel barruan (5); sabelaren barruan (4); sailaren barruan (18); sarearen barruan (10); sentitu nuen barruan (5); sinatutako hitzarmenaren barruan (4); sistema barruan (5); sistema baten barruan (4); sistemaren barruan (13); sortaren barruan (4); sumarioaren barruan (5)

taberna barruan (16); tabernaren barruan (4); talde barruan (15); taldearen barruan (26); taxi barruan (4); tenplu barruan (6); testuinguruaren barruan (5); topaketen barruan (15); tripa barruan (4); txabola barruan (6); txandaren barruan (4)

udako ikastaroen barruan (6); udaletxe barruan (7); urtearen barruan (6)

zegoen barruan (20); zegoen han barruan (5); zelai barruan (21); zelai barruan zein (4); zeuden barruan (15); zeukan barruan (7); zeure barruan (6); zeuzkan barruan (4); ziega barruan (5); zientziaren barruan (4); zikloaren barruan (44); zinemaldiaren barruan (7); ziren barruan (10); zituen barruan (10); zitzaidan barruan (8); zitzaion barruan (7); zure barruan (13)

barruaren berri (4)

etxe barruetan (6)

alderdi barruko (28); alderdiaren barruko (4); aste barruko (7); barru barruko (32)

barruko ahots (9); barruko ahots batek (7); barruko ahotsak (5); barruko aldea (4); barruko aldean (7); barruko aldetik (18); barruko argi (4); barruko arropa (30); barruko arropak (10); barruko atea (4); barruko atxiloketa (15); barruko atxiloketa ezarri (9); barruko begiak (5); barruko begiekin (7); barruko beste (17); barruko bi (5); barruko bihotz (5); barruko dualtasuna (4)

barruko egitura (4); barruko egoera (8); barruko elastiko (4); barruko estatu (6); barruko eta kanpoko (28); barruko eztabaida (4); barruko galtzak (21); barruko galtzekin (4); barruko gauza (6); barruko gauzak (8); barruko giroa (8); barruko guztia (6); barruko hainbat (5); barruko harra (5); barruko harremanetan (5)

barruko informazioa (4); barruko irudi (4); barruko irudiak (4); barruko jendea (4); barruko korapiloa (5); barruko lagunak (4); barruko lanetan (7); barruko lanetan ariko (4); barruko langintza (4)

barruko orrialdeak (4); barruko papera (5); barruko patrikan (4); barruko patrikatik (4); barruko poltsikoan (4); barruko poltsikotik (5); barruko poz (5); barruko poza (5); barruko segurtasun (4); barruko suan (4); barruko tirabirak (4)

barruko zenbait (4); barruko zerbait (7)

bere barruko (39); beren barruko (5); bihotz barruko (6); buru barruko (9); diktadoreari etxe barruko (4); eliza barruko (6); enpresa barruko (6); estatu barruko (4); etxe barruko (70); etxe barruko atxiloketa (15); familia barruko (10); gela barruko (5); gorputz baten barruko (5); gure barruko (8); han barruko (4); herri barruko (11); hiri barruko (12); hitz barruko (4); hor barruko (6); jaka barruko (6); jakaren barruko (4); kaiola barruko (4); kanpoko eta barruko (12); kartzela barruko (7); lur barruko (6); lur barruko suan (4); neure barruko (5); nire barruko (25); ordena barruko (4); soka eta barruko (5); taberna barruko (4); talde barruko (7); tunika eta barruko (5); urte barruko (4)

barru barrukoa (6); etxe barrukoa (4)

barrukoz kanpora (4)

ate barrura (13); atetik barrura (8); barru barrura (4)

barrura abiatu (7); barrura abiatu zen (4); barrura arte (4); barrura begira (31); barrura begiratu (25); barrura begiratu zuen (7); barrura begiratzea (5); barrura begiratzeko (4); barrura begiratzen (7); barrura begiratzera (4); barrura bidali (4); barrura bota (11); barrura bultza (4); barrura bultzatu (5)

barrura egin (42); barrura egin zuen (11); barrura egin zuten (8); barrura egiten (4); barrura eraman (28); barrura eraman zuen (8)

barrura itzuli (22); barrura itzuli zen (8); barrura joan (10); barrura joan zen (4); barrura noa (4

barrura sar (16); barrura sarrarazi (8); barrura sartu (274); barrura sartu ginen (12); barrura sartu nintzen (11); barrura sartu ostean (4); barrura sartu ziren (32); barrura sartu zuen (10); barrura sartuko (8); barrura sarturik (7); barrura sartuta (10); barrura sartutakoan (6); barrura sartuz (8); barrura sartzea (18); barrura sartzea lortu (5); barrura sartzean (5); barrura sartzeko (53); barrura sartzeko keinua (4); barrura sartzen (54); barrura sartzen da (4); barrura sartzen dira (5); barrura sartzen hasi (4); barrura sartzen zen (6); barrura sartzera (7)

barrura zihoala (4)

behin barrura (5); bere barrura (4); denak barrura (5); denda barrura (5); eliza barrura (4); erdia barrura (4); etxe barrura (52); etxe barrura sartu (14); etxe barrura sartzeko (4); etxe barrura sartzen (4); etxola barrura (5); gela barrura (8); goazen barrura (17); gorputz barrura (5); hartu eta barrura (5); ireki eta barrura (4); kalesa barrura (4); kanpotik barrura (7); leihotik barrura (9); ontzi barrura (5); sartu barrura (22); sartu ginen barrura (5); sartu zen barrura (18); sartu ziren barrura (9); segi barrura (5); taberna barrura (10); zabaldu eta barrura (10); zatoz barrura (5)

barrurago sartu (5); gero eta barrurago (11); zenbat eta barrurago (4)

barru barruraino (40); barru barruraino sartu (4); barru barruraino sartuta (4); barru barruraino sartzen (4)

barruraino sar (5); barruraino sartu (24); barruraino sartua (4); barruraino sartuak (4); barruraino sartuko (4); barruraino sartuta (7); barruraino sartzen (17); barruraino sartzen da (4)

etxe barruraino (5); hain barruraino (5)

barrurako bidaia (4); bere barrurako (7); urte barrurako (8); zortzi urte barrurako (4)

auto barrutik (6); barru barrutik (88); barru barrutik bizi (4); barrutik atera (14); barrutik ateratzen (11); barrutik bakarrik (4); barrutik bizi (7); barrutik bizitzea (4); barrutik datorren (4); barrutik erabat (4); barrutik ere (9); barrutik eta kanpotik (26); barrutik ezagutzen (8); barrutik ezin (4); barrutik irten (7); barrutik irteten (6); barrutik kanpora (12); barrutik sortzen (4); bere barrutik (8); bihotz barrutik (4); etxe barrutik (15); gauzak barrutik (4); kanpotik eta barrutik (8); pozten zen barrutik (4)


barrualde (orobat barru alde g.er.) iz barruko aldea.

Kanpoaldetik inguratuta dagoen edozein kanpoalde barrualde bihurtzen dela, barruan beste barru bat duen barrualdea kanpoalde bilakatzen den gisara.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 15. orr.

Pabiloiaren hiru barrualdeetan, bederatzi bulegoen inguruan, jendea samaldaka zegoen pilaturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 150. orr.

Barrualdean jartzen zituzten eta ez mugaren inguruetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 43. orr.

Turkiaren barrualdean ezin jakin zer aurkituko dudan, eta Iranen, han sartzea lortzen badut, are gutxiago.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 19. orr.

Ipar Euskal Herrian legez, erdara da Nafarroako barrualdean ere ospea duena.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 58. orr.

Inperiogileek estatu unibertsal baten mugetan eta barrualdean goarnizio militar iraunkorrak jartzeak atzetik kolonia zibilak ekartzen ditu ia beti.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 41. orr.

Kotxearen barrualdea estua eta itogarria zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 95. orr.

Azido klorhidrikoa indargabetzeko soda erregarria eta ura erabili zituzten eta laino kaltegarri bat sortu zuen horrek enpresa barrualdean.  Berria - Euskal Herria   2004-01-08

Iltzeen buruak eskuen barrualdean eta oinen gainaldean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 241. orr.

Baloia eskuin oinaren barrualdearekin jotzean mina sentitzen du oraindik belaunean, Animalien zelula guztietan, elektrizitate-karga negatibo txiki bat dauka mintzaren barrualdeak.  Berria - Kirola   2006-04-26

Eta nola espermatozoideak pozez saltoka ateratzen ziren, barrualde haietan obulu bakartiaren bila.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 215. orr.

Nik ondotxo nekien amona desegiten ari zela bere baitan, barrualdea hondar xehe-xehez egina balu bezala.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 27. orr.

. Nahiko nukeen neuk ere oroitzapenez betetako barrualde hartara begira egon.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 14. orr.

Bere traje beltzaren barrualdetik txartel mordo bat ateratzen zuen, usoak aterako balitu bezala.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 333. orr.

Esan Aaron zeure anaiari ez dadila noiznahi sar santutegian kortinaz barrualdera, kutxa gaineko estalkiaren aurrera; hil egingo litzateke bestela, Zirkulu inskribatua poligonoaren barrualdean dago, eta haren alde guztiak ukitzen ditu.  Elizen arteko biblia   Lb 16,2

Zirkuluaren barrualdea grisez margotzeari ekin zion.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 37. orr.

Leihoaren barrualdetik irribarre eginen diozu kanpoaldeko lagunari.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 121. orr.

Barrualdeko patio argitsu bat ikusi nuen, tropikoko zuhaitzez eta landarez betea.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 241. orr.

Bai kostaldetik eta bai barrualdetik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 43. orr.

Badira urte batzuk kostalde hau barrualdearekin lotzen zuen trena kendu zutela.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 163. orr.

Zenbat eta barrualderago, aldiz, orduan eta hotzago eta lehorrago neguan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 482. orr.

Egongelako atea barrualdetik zabaldu zen eta bikote batzuk irten ziren.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 270. orr.

Barrualdeko gela batera pasa ninduen, dena arasa eta liburu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 20. orr.

Ondoren luzera bi partetan banatuko da: barrualdeko partea cella desberdinen espazioetarako utziko da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2050. orr.

Uzta-lanak, berriz, geure inguru hauetan murriztu eta ahitu badira ere, barrualdeko zabaldian eta Nafar aldean eta Erriberan, anitz arindu dira makineriari esker.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 264. orr.

2 (izenondoekin)

Apetito ona dauka Robertok; nik, aldiz, barrualde tristea.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 126. orr.

Elizaren barrualde ilun eta isilean egon ohi den musika tresna da organoa.  Berria - Kultura   2004-07-31

Makillajearen kolore hotzek barrualde epela ezkutatzen dutelakoan.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 132. orr.

Mundu helenikoaren barrualde zibilizatua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 82. orr.

Erromatarrek helenismo latinizatua eraman zuten Apeninoen, Po eta Alpeen gainetik Mediterraneoko europar barrualde (hinterland) kontinentalean zehar ezarri zuten arte, Danubioren deltatik Rhinen bokaleraino eta, Dover-eko itsasartean zehar, Britainiaraino.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 241. orr.

Auto baten barrualde estuan, abilezia kontortsionistak probatzen.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 26. orr.

Berariaz doa Metxa espetxera, askatasuna barrualde hertsian bilatzen baitu.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 55. orr.

Hasierako urteetan pintatu zituen barrualde atseginak eta bukaerako koadro handiak eta abstrakzioak daude erakusketan.  Berria - Kultura   2006-03-18

Kanpoalde sendoa, eta barrualde enblematikoa, horrela definitu du egileak berak.  Berria - Kultura   2006-02-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

barrualdea ikusten (3); barrualdera egin (3); buruak eskuen barrualdean (4); kortinaz barrualdera (4); kristalaren barrualdean (3)


barrualdi iz adkor espetxealdia.

Aski zenuten talaia nagusian hara-hona ibili eta ziegetako etxe handian pare bat barrualdi egitea hozkia sentitzeko.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 70. orr.

Hirurok nire barrualdian hilak...  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 42. orr.


barrubehe iz barruko eta beheko aldea.

Sens, Senlis, Reims, Le Mans, Amiens..., jatorrizko beiratilak XVII-XVIII. mendeetako kalonje ilustratuek eraitsi zituztela, adierazten zaio turistari, eta haien lekuan, barrubehea hobeto argiztatzeko, grisaila ipini zela leihoetan, paretak zuritu, etab., gustu argizale (ez margozale!) berriaren arabera.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 196. orr.


barrubete izond barrua betea duena.

Doktorearen zortzi soingaineko aurkitu ziren, berri-berriak, naftalinaz barrubeteak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 37. orr.


barrubigun 1 izond barrua biguna duena.

Maripulis barrubiguna esne koloreko sorbaldetan behera eroria.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 62. orr.

Goanteak Ameriketatik ekarritakoak ziren, hatzik gabeak eta barrubigunak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 209. orr.

Katutxo bat, txiki-txikia, ia jaioberria, zumezko saski barrubigun batean gorde eta biberoi esneaz elikatzen zutena.  Berria - Kultura   2004-08-20

Ni aulki barrubigun batean eserita eta erretzen ari, beste zereginik ezean,.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 282. orr.

2 barrubigunezko

Zaharrak, kopetilun, begirada galdua zeukan zoruko oholtzan; gazteak, aldiz, urduri zerabilen eskuetan mahaitik jasotako kartazal barrubigunezkoa.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 279. orr.


barrubigundu izond barrua bigundua duena.

Nahikoa du jardutea, eskuak eskularru barrubigunduekin babestuta, nonbait eskegitako zerrakin-zaku batekin edo baloi batekin.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 158. orr.


barruki1 1 iz pl gorputz barrengo zatiak.

Ondoan, plater batzuetan, barrukiak, gibela, errota, lepoa, hankak, aileroiak zeuden jarriak. dagoeneko gizendu nituzkeen aireko miruak oro doilor horren barrukiekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 273. orr.

Gaur goizean elkarrekin zineten berriz ere barrukien pabiloian, arkume buruak nola puskatzen ari ziren begira.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 104. orr.

Okelaren usain gezak, barrukien usain garratzak odola irakitan jarri zioten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 56. orr.

Jemelian, inozo hori, hoa korrika sukaldari memelo horrengana eta gaizkatari barrukiak lehenbailehen ateratzeko esan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 428. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Bi gazteek gozatua hartzen zuten han, barruki saltzaileek, zipriztinengatik zurrunduriko mantala soinean, ardi buruak borra kolpe batez banan-banan nola hausten zituzten begiratuz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 253. orr.

Barruki saltokien aldera jo zuen gero.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 56. orr.

· Eskoziako jakia; arkume barrukiak, oloa eta espezieak aberearen hesteetan egosiak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 115. orr.

3 adkor

Eñaut goizetan joaten denean hutsunea uzten du ohean, barrukietan uzten dizunaren laurdena.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 69. orr.


barruki2 (orobat barroki) iz barne itxia; korta, ukuilua.

Norteko burdinazko barrukia azkarki betetzen zuen ikatz-ke usain sarkorrak, eztul eragin.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 100. orr.

Trenaren txistukada luze batek eta ondoren zarata burrunbatsuak dardarazi dute gu ginen Herrikoaren barruki zaharra.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 186. orr.

Seiabideko 3 hori, behea eta solairu bakarreko barruki luzeko bigarren sotoa da; seguru aski aspaldiko denboretan Azokako aziendarentzako korta izana.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 50. orr.

Barruki tzar batean jaio zen, Eguberriz, eta gaztarotik munduaren hegitik hegira lelo berdina, ahoak eman ahala, oihukatzen zuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 65. orr.

Hegaztiak barrukietan gordetzeko agindu du Frantziak, eta laborari zein ekologistak fidagaitz daude, egoerari so.  Berria - Euskal Herria   2006-02-17

Gorpuak barrukian metatu zituzten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 180. orr.

Lanean ari ziren, baratzean edo barrukian.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 154. orr.

Luzaiden ere izan ziren etxeak gizonik gabe gelditu zirenak, emazteek zutela gizonen lana egiten alorretan eta behitegi edo barrukian, Frantzian I914-I918ko gerlan gertatu zen bezala.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 180. orr.

Barrukian idiak, Katzo eta Mantxo uhalez uhal uztartzen ziren, abere-estalkiak bizkarralde aberatsetan pausatzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 339. orr.

Nekez bada nekez, barrukiko azken lanen egiten ari zela.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 133. orr.


barrukotasun 1 iz barrukoa izateko zertzelada.

Ez da bilatzen, orduan, Testutik pentsamendura pasatzea, berriketatik isiltasunera, kanpokotasunetik barrukotasunera, sakabanaketa espazialetik instantearen barnera biltzera, azaleko anizkoiztasunetik batasun sakonera.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 89. orr.

Oro har, barrukotasunaren eta kanpokotasunaren kontrakotasunak esandako gauzen deskribapen historikoa zeharkatzen du oso-osorik.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 140. orr.

Denboraren harian eta espazioan barreiatuta gordetako enuntziatuetatik bueltan itzultzea euren aurrekoa izan den barrukotasun ezkuturantz, euretan txertatua izan den barrukotasunerantz, eurek traizionatu dutena (hitzaren zentzu osoan).  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 140. orr.

2 intimitatea.

Ez dator harira, ordea, nire barrukotasunaren zoko ilunak airatzea.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 448. orr.


barruna
1 –n barruna –n zehar.

Komentuaren aldean aditu zuen karnaba edo beste txoriren baten kanta txit gozoa, eta kanta honi zerraikiola, sartu zen basoan barruna.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 61. orr.


barrunbe 1 iz gorputz batean dagoen barne-hutsunea.

Gorputzaren kanpoaldea nahiz biriken, digestio-aparatuaren, maskuriaren eta kanpoaldearekin komunikatzen diren beste barrunbe batzuen barrualdea, guztiak ere zelula epitelialez osaturik daude.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 78. orr.

Bihotz-muskuluan dagoen pareta fineko barrunbe bat da aurikula.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 168. orr.

Bihotz-aurikularen barrunbe nagusiak dira atrioak.  Berria - Gaiak   2004-10-20

Airez beteriko barrunbe bat da erdiko belarria.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 112. orr.

Glotisetik gorako barrunbeen forma eta neurria alda ditzakegu gihar mugimenduari eskerrak.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 72. orr.

Material trinkoa da hezurraren pareta, eta barrunbe batzuk ditu zelula bizientzako (osteozitoentzako).  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 20. orr.

Usteltzearen ondorioz gasa sortzen da, gas horrek zelula ehunak eta barrunbe guztiak zabaltzen ditu, eta horrexek ematen dio gorpuari buiatu itxura hain ikaragarri hori. orgasmo bortitz bat etorri zitzaidan, barrunbeak uzkurtzerainokoa.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 152. orr.

2 (izenondoekin)

Barrunbe torazikoaren eta abdomenaren artean dagoen ehunmihise bat da diafragma.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 175. orr.

Laparoskopia bat egitea barrunbe abdominaleko azterketa endoskopiko bat egitea da berez.  Berria - Gaiak   2004-09-25

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lo giro horri asko laguntzen dio, bere iritziz, tartean dabilen n horrek ere, bere barrunbe hots bigunarekin.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 43. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Nolako uniformitatea laringearen eta sudur barrunbearen funtzioan, halako aniztasuna ere aho-barrunbearenean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 71. orr.

Sudur-barrunbeetako mukosaren hantura da rinitisa.  Berria - Gaiak   2004-12-02

Kasuen kopuru adierazgarri batean, pitzadurak zelula-barrunbeetan amaitzen zirela ikusi zen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 24. orr.

Gorputz-barrunbeetako muki-mintzetan (nagusiki, sudurrean eta emakumeen baginan nahiz umetokian) sortu eta hazi ohi den tumorea.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 27. orr.

5 barreneko aldea; norberaren barrualdea.

Itsasontziaren barrunbe sakoneraino iritsi arte.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 113. orr.

Jainkoak ez zien barkatu bekatu egin zuten aingeruei, eta, infernuko barrunbe ilunetara jaurtikiz, han utzi zituen auzirako gordeta.  Elizen arteko biblia   2 P 2,4

Gaur arratsaldean, haize zakar bat atera da zeruaren auskalo zein barrunbetatik, eta gau beltza balitz bezala ilundu du.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 69. orr.

Kalean delako ederkienik ikasten eta ez eskolan, kanpo librean eta ez barrunbeetan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 289. orr.

Nire barrunbea ez zegoen batere lasai.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 14. orr.

Anaien barrunbea ikusten zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 579. orr.

Hurko baten hil-ezkilak geure barrunbean joka dauzkagunean, lehentxeago edo geroxeago, etsi beharra dago, erotuko ez bagara.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 49. orr.

Bakarrik bere barrunbera itzultzen denari, Jainkoaren zolagune guztiz garbi hartara itzuli, atzea emanez sorkari guztiei.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 53. orr.

Giza izaeraren barrunbeak ikertzen ahalegindu da beti Allen. zientzialari zorrotzaren hotza eta bere barrunbeetako zokondorik gordeenetaraino jaisten den poetaren beroa batzen dira haren idazkeran.  Berria - Kultura   2004-09-17

Orduan bere barrunbeetatikako ahots garden batek oroitarazi zion berak atzeraka ere bazekiena, hots, bere bizitzaren kontaduria osatu gabea zegoela oraino, eta bere bizitzako atalen multzoa ere bai.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 230. orr.

Urdailera ere ur asko iristen da, eta gorputz osoa astunagoa bihurtzen da, barrunbe horiek betetzen zuten airearen pisuaren eta orain betetzen duen isurkariaren arteko aldearen eraginez.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 152. orr.

Heldutasuna edo usteldutasuna barrunbe guztiak harrapatzen dituen odolbildu beltz bat da, zazpi ezpatak odolustutako bihotzari darion etsipen beltzaren ur zikinez egina.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 124. orr.

Inguruko haizeak oskol bat edo barrunbe bat eraiki balu bezala, teilatua eta alboak urdinak eta ukitu ezinezkoak zituen oskol bat.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 164. orr.

Testu baten barrunbeetan buru-belarri ari zarela, beste idazlan batzuetarako ideiak pizten zaizkizu tarteka,  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 19. orr.

6 pl barrukiak.

Barrunbeak gustatu zaizkit gehien: giltzurrunak, barea, hesteak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 119. orr.

Barneko egiturak, lehergaien eztandez beltz-eginda, bidean ikusitako zaldi barrunbeak bezala lurrean zehar zabaldu nahiz, lurrari erantsirik eta lurraren suntsipenari iraun nahiz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 198. orr.


barrunda iz barrundatzea.

Dendetako aipu eta iritziak biltzen eta barrunda pozgarriak ekartzen zituen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 116. orr.

Ez nekien zer zen, ezta noren gainekoa ere... barrunda bat besterik ez zen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 139. orr.


barrundari (corpusean barruntari soilik) iz barrundatzen duen pertsona.

Zelatariak, barruntariak, lantzariak harat honat dabiltza beren azkonak bizkarrean, eta asko gazteluko mahaian esertzen dira ipuzcoanoei ebatsitako akerki errea jatera.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 134. orr.

Barruntari bidez jakin zian segituan 'Aitonak' nongo bidea hartu zuen moro traidorea.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 131. orr.


barrundatu (18 agerraldi, 9 liburu eta 3 artikulutan; ETCn 82 agerraldi; orobat barruntatu 14 agerraldi, 8 liburu eta 2 artikulutan; ETCn 85 agerraldi), barrunda, barrundatzen du ad aztarnen bide sumatu.

Kito naiz: dena esan dizut, orain badakizu, ez, soilik barrundatu, noraino maite zaitudan.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 59. orr.

Nahiz eta beti izaten den azken orduko argitalpen iragarri gabekorik, aurtengo udaberriko labealdiaren nondik norako nagusiak ezagutzeko, edo gutxienez barrundatzeko, aukera ematen du iragarpenen zerrendak.  Berria - Kultura   2006-03-17

Musika kultuaren hil-kanpaiak jo ondoren, Bariccok salbatzailea barrundatu du gandutan: interpretazioa.  Berria - Kultura   2006-01-17

Nik barrundatzen nuen -orduko ederki ezagutzen bainuen Deere jaunaren egarri galbideratua- laster joko ziola eraso zitala, eta ez nuen nire ustean hutsik egin.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 134. orr.

Gogoratu nintzen belusezko errezel luze batzuk eta antigoaleko lanpara birakari bat barrundatu nituela.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 20. orr.

Negua ere ate joka barruntatzen zen-eta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 177. orr.

Pertsona izaki arrazional eta nahimenduna denetik maitatzeko gai da, eta maitasun honetan, hain zuzen ere, barrundatzen du Agustinek lehen hirutasuna: maitalea, maitatua eta maitasuna.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 23. orr.

Ehun urteren buruan, xehetasunak berreskuraezinak dira, baina ez da zaila barruntatzen zer gertatu zen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 78. orr.

Eskerrik asko, mesedez eta barkatu gogor egin gabe esaten ikasitako haur bat barruntatzen dugularik, tristurak harrapatzen gaitu hanketako azkazaletaraino: haur hura ez dago bere onean eta senean, haur gaixo bat da hura, bere gurasoek gaixotutako haur bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 170. orr.


barruntari ik barrundari.

barruntatu ik barrundatu.

barrupe iz barne itxia. ik barrunbe.

Ez zuen itxura onik barrupe hark.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 89. orr.


barruragotu, barrurago(tu), barruragotzen da ad barrurago sartu.

Pixkanaka, ahuldu zen nire obsesio hura; edo, agian, barruragotu egin zitzaidan; beste norbaitengan pentsatzen ari nintekeen, eta aldi berean bera erabili gogoan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 139. orr.


barruranzko ik barru 1.

barruranztu, barrurantz/barruranztu, barruranzten da/du barrurantz joan edo eraman.

Zeren, uste baduzu berak bere zatiak lohadarretan barruranzten eta batean biltzen ahal dituela eta horrela sentipena lohadar guztietatik aparta dezakeela, orduan hain arima kopuru handia pilatzen den toki hark sentipentsuago agertu behar du.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 195. orr.


barruratu, barrura(tu), barruratzen da/du ad barrura joan; barrura (zerbait) sartu. ik barneratu.

Amazonasko urak kostatik 200 kilometroraino barruratzen dira itsasoan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 243. orr.

Basoan barruratu ginen hirurok.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 143. orr.

Angelen Mercedes grisa ikusi nuen gaztainaditik atera eta bailaran barruratzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 98. orr.

Bizileku honetan sartzea ez da behin edo beste barruratzea, berehala ateratzeko eta sorkariez arduratzeko.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 82. orr.

Abstrakzio lirikora egin zuen ondoren, eta 1960an keinuaren grafismoa izeneko korrontean barruratu zen bete-betean.  Berria - Kultura   2004-12-12

Errezel itxiek eragotzi egiten zioten argiari barruratzea.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 119. orr.

Arima ere hiltzen dela aitortu beharra dago, beraz, gaitzaren kutsadura berari ere barruratzen baitzaio.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 193. orr.

Pentsakizun bat barruratu zitzaidan neure baitan, eta ez zidak harrezkero sekula ihes egin; hari esker soil-soilik bizi ahal izan nauk ezin sinetsizko arriskuen artean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 94. orr.

Argi garbi hori barruratzen zaigunean, ezabatu egin ohi da irudi, forma eta figura oro.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 48. orr.

Karpeta gardenetan barruratu nituen gurasoen historiaren lekukotasuna eskaintzen zuten gutunak, txartelak eta dokumentuak, eta kronologiaren arabera sailkatu nituen.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 60. orr.

Arrainek, ordea, ur kantitate handiak prozesatu behar dituzte biziari eusteko adina oxigeno hartzeko, eta zaila da zakatzetatik kanpora ihes egin gabe eustea gorputzeko urari, oxigenoa barruratzean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 75. orr.

Toniren burmuinari kalte egin ziola gau hartan gorputzean barruratutako nahasteak.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 116. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

barruratu nintzen (3); barruratu zen (9); barruratu zitzaion (3); lakuan barruratu aurretik (3)


barrutegi iz toki hesitua; klausura.

Barruaren esplorazioak ere baziren, klausura ezkutuz eta misterioz beterik zegoelako, eta hirugarren egunean bertan parte hartu nuen barrutegi itzaltsuak errekistatzen ia gauerdian egin genuen ibileran.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 147. orr.


barruti 1 iz arauz mugaturiko lurraldea.

Bederatzi Barruti daude Bilbon, eta bakoitzak auzo bat baino gehiago har ditzake.  Berria - Euskal Herria   2006-04-20

Barruti bakoitzak bere Kontseilua dauka, eta hor auzo elkarteak, kultur elkarteak eta bestelakoak daude, baina Barrutiko Kontseilu burua zinegotzi bat izaten da.  Berria - Euskal Herria   2006-04-20

Bost gobernutan edo probintziatan zatiturik dago: Tobolsk, Jeniseisk, Irkutsk, Omsk eta Jakutsk; bi barruti ditu: Okhotsk eta Kamtxatka; eta bi herri: kirgizak eta txuktxiak, biak Errusiaren menpe gaur egun.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 39. orr.

Hiriburu garrantzizkoa da; bertan bizi dira bai probintziako gobernadorea bai eliza ortodoxo grekoaren barruti hartako artzapezpikua.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 117. orr.

Barruti honetako poliziaburua naiz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 133. orr.

Hauen ondoan, Halohexen seme eta Jerusalemen beste barruti erdiaren buru zen Xalumek jardun zuen, bere alabek laguntzen ziotela.  Elizen arteko biblia   Ne 3,12

Garai hartan barruti gutxi zeuden Otomandar Inperioan, beren biztanleria gutxi gorabehera ere homogeneoa zutenak hizkuntz nazionalitatean, eta gutxi halaber estatu-kategoriaren hastapenak zituztenak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 183. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Mexiko Barruti Federala, Guatemala City edo Tegucigalpa alderen alde pasatuta.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 43. orr.

Gauza jakina da, bestalde, garai bateko Euskal Herriaren lurraldetasuna eta barruti administratibo garaikideak bat ez datozela.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 309. orr.

Espainian barruti bakarra dago, Madrilek hala inposatzen duelako.  Berria - Euskal Herria   2004-06-09

Hainbat barruti marjinaletan parekatuta daude laboristen eta kontserbadoreen boto asmoak.  Berria - Harian   2005-05-05

Akaberako hondamendia baino lehentxeago, amerikarrek atxilotu zuten, eta egun batzuez gerra-gatibuentzako barruti batean sartu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 291. orr.

Polizia hesiak jarri zituzten gutxiengoen barrutietan, botopaper galduak edo baliogabeak aurkitu zituzten afroamerikarren barruti nagusietan.  Berria - Mundua   2004-10-28

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gure herria ere administrazio barruti askotan zatituta dagoenez, bene-benetakoa da hizkuntza apurtzeko arriskua.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 223. orr.

Ekialdeko Pirinioetako mendien oinpean zegoen Argelesko hondartza eta kontzentrazio barruti hori.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 51. orr.

Eremu sakratu bezala bereizitako zatiaren ondoan, hamabi kilometro eta erdi luzeko eta bi kilometro eta erdi zabaleko beste zati bat mugatuko da hiri-barruti bezala.  Elizen arteko biblia   Ez 45,6

Baniren seme Rehumek eta, ondoren, Keilako herri-barruti erdiaren buru zen Haxabiasek bere barrutiaren izenean.  Elizen arteko biblia   Ne 3,17

Felipe II.ak Baionako Apezpikutzatik atera zituen eliz barruti horren barnean zeuden Gipuzkoako eta Nafarroako lurraldeak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 315. orr.

Ikas urte huntan apezgaiak 6 dira Baionako semenarioan: bat gure eliz barruti edo diosesakoa eta 5 urrungo Uhartetarik jinak.  Herria   2005-05-19

Zaldun trebea eta ibiltari nekaezina, inguruetako mendi-zoko, ehizarako goi-barruti ezezagun, bazter aurkiezin eta ezkutaleku guztien ezagutza zuen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 229. orr.

4 nolabait mugatu edo hesituriko eremua.

Barruti bat eduki bezate, eta bertan bakoitzak bere gelatxoa, otoitzerako eta lotarako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 161. orr.

Bada orain tigreak lasai xamar bizi diren barruti bat.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 171. orr.

Baso-oihana izan, aintzira, barruti eta soro, buztingune edo gune lehorra izan, edo basamortugunea... alde oso markatuak ditugu toki bakoitzean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 156. orr.

Egunez barruti batean ixten zituzten bi zakurrok. hemen Norvegiako kostaldetik gertu gaude, hirurogeita zortzi graduko latitudean, Nordland-go probintzia handian... eta Lofodengo barruti beldurgarrian.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 119. orr.

Haren begien aurrean barruti harresitu biribil bat ageri zen, bi katedral, hiru jauregi eta armategi bat barnean hartzen zituena.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 37. orr.

Soro eta barruti emankorrenetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 186. orr.

[Donostiako] barruti erromantikoa Igeldoko harri harezkoaren urre kolorez jantzia ilunabarrean, eta zubiko argien kolore bereko isla ibaian.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 79. orr.

5 irud/hed

Eta bada oraino beste barruti bat kasik edozer gauza botatzea libre dena, eta hura da umorea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 114. orr.

Zelula bakarrekoak aztertzen jarraitu, bakterio zein legamia, barruti berriak ikertuz.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 71. orr.

Jauna da justiziaren barruti, gurasoen itxaropen!  Elizen arteko biblia   Jr 50,7

Menturaz konfesoreak lortu zuen bere lankidea barruti sakratu moduan tratatzea.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 31. orr.

6 eliz barruti ik elizbarruti.
7 hautes barruti ik hautesbarruti.
8 hauteskunde barruti

Hautesleek edo ikasleek bere fakultatean eman behar dute botoa: hori da bere hauteskunde barrutia.  Berria - Euskal Herria   2004-12-01

Bera izan da diputatu gehien eskuratu dituena, hauteskunde barrutien egitura dela eta.  Berria - Mundua   2004-01-22

Gogoratu behar da Sandsek 30.000 boz lortu zituela, hau da, Margaret Thatcherrek bere hauteskunde barrutian baino gehiago.  Berria - Euskal Herria   2006-03-28

Baiona Iraultzen izeneko plataforma presente izanen da Lapurdiko hiriburuko hiru hauteskunde barrutietan. Hauteskunde barruti bakarrak sorrarazitako diskriminazio egoera honek babesik gabe utzi du Galeusca.  Berria - Euskal Herria   2004-02-01

Horien erdiak ordezkatze proportzionalaren arabera hautatuko dituzte, eta beste erdiak, aldiz, ohiko hauteskunde barrutien arabera.  Berria - Harian   2006-01-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

barruti administratibo (3); barruti bakarra (11); barruti bakarrean (3); barruti bakoitzari (3); barruti bakoitzean (9); barruti bakoitzeko (4); barruti bat (5); barruti batean (7); barruti erdiaren buru (5); barruti federaleko (3); barruti kontseiluko (7); barruti kontseiluko buruak (4); eliz barruti (6); hautes barruti (9); hauteskunde barruti (10); hauteskunde barruti bakarra (3); soro eta barruti (3)

barrutian dagoen (3); bere barrutian (7); hautes barrutian (4); hauteskunde barrutian (3)

arabako ehiza barrutien (5); ehiza barrutien (7); ehiza barrutien elkarteak (5); hautes barrutien (3); hauteskunde barrutien (3)

hautes barrutietan (4)

kontzentrazio barrutietan (3)

barrutiko epaileak (3); barrutiko fiskalaren (4); barrutiko udal egoitzan (3); gracia barrutiko udal (4)


barrutu, barru(tu), barrutzen da/du ad eduki, zarratu.

Azkenean Katherine aspertu egin zen ganbera karratu batean barruturik bizitzeaz; bideetara ihes egin zuen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 106. orr.

Hara, intxaur oskol batean barruturik ere, espazio infinituaren erregetzat neukake neure burua, ez izatera amets gaiztorik.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 90. orr.

Sir William Phips gelaxka biluzi batean barrutu zuten.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 137. orr.


bart 1 adlag joan den gauean.

Carlosi bart gertatua aditzen diot.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 207. orr.

Bart hura euri erauntsia!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 227. orr.

Bart gaueko berriak igortzen dizkizut, berriki hartu baititut, eta, ikusiko duzunez, ez dira batere kontsolagarriak.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 472. orr.

Bart gauekoa dakarkit gogora, hain zuzen ere, Circulo de Bellas Artesko poesia emanaldiaren ostean talde polita bildu ginela, norabait joateko gogoz.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 51. orr.

Jakin ere ez nekien neska hau bart gauekoa bezalakoxea ote zen.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 136. orr.

Ispiluan bere aurpegiari so egin eta bart gaueko bikoiztasunak asaldatu zuen berriro.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 172. orr.

2 (aditza orainaldian)

-Bart lan ederra egin duzu, ezta?  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 49. orr.

"Bart azaldu al zaik zaharra?", galdetu zidan Juanek hurrengo goizean kopetilun.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 171. orr.

Bart hil da nire ama.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 163. orr.

Batek daki zertan gelditu haizen bart hirian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 216. orr.

-Jauna, bart ezin izan dut ezer entzun ez ikusi. Bart gertatu zaidana hain da ezohikoa, hain da bitxia, non burua nahastu egiten baitzait pentsatu hutsarekin!  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 31. orr.

Bart neska batekin lo egin duela esan dit.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 128. orr.

Jakin behar duzu bart berandu arte geratu naizela Danen furgoneta zelatatzen.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 185. orr.

Bart berandu arte aritu naiz lanean eta ez dut osatzeko astirik izan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 67. orr.

Philippe bart arratsean partitu da.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 351. orr.

Bart, ordu ttikitan, gelara Adela eta Esther etorri beharrean, Adela etorri da, baina ez bakarrik.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 47. orr.

Bart gauean, nire jabea den eta nik zerbitzatzen dudan Jainkoaren aingerua agertu zait.  Elizen arteko biblia   Eg 27,23

-Zer ikasi duzu bart, Nora? Bart gauean beste izualditxo bat izan dugu, bat-batean aldameneko horma jotzen hasi baitziren.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 150. orr.

-Bart gauean ametsetan egin al duk?  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 94. orr.

-Berant ibili haiz bart gauean...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 313. orr.

Aditu duzue zerbait bart?  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 80. orr.

Eta bart aske ibili da.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 341. orr.

Bart ez diot intziririk entzun.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 244. orr.

Emakume nintzela amets egin dut bart.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 354. orr.

Beraz, bart gauean zeure aita ikusi duzu, Harry...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 345. orr.

-Bazakiat bala-dantzaren bat ibili dela bazterretan bart.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 137. orr.

-Bart gauean Valentino eraman omen dute eta Marianaren semeak ere bai, Blas, Tilio, Pepe... -jarraitu zuen-.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 95. orr.

-Non dira bart hire etxean sartu diren gizonak?  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 53. orr.

Amak bidali nau, aita ez da etxera etorri bart.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 244. orr.

Bart nagikeriaz jokatu du.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 28. orr.

3 (aditza iraganaldian)

Weasley andrearekin hizketan entzun zintudan bart gauean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 63. orr.

bart berandu arte lan egin zuen, gau luzea izan zen berea. Baina bart gauean galdetu nion.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 47. orr.

Bart arratsean ez genuen afaldu.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 231. orr.

Bart gauean aita antzerkia egiten aritu zen berriro.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 52. orr.

Bart ez zenuen orgasmorik izan, baina izugarri ongi egon zinen.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 84. orr.

-Oraindik ordu asko falta dira eguzkia irten dadin -xuxurlatu zidan Danek bart, dendatik irteten ikusi ninduenean.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 166. orr.

Bart arratsean gertatu zitzaidan historia kontatuko dizut.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 210. orr.

Esnatzeko esan hidan bart arratsean.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 72. orr.

-Bart etorri zen eta konfesatu.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 147. orr.

Bart esan zidatean komun-ontzia garbitzeko.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 64. orr.

Bart esan zidaan Oskotz komandanteak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 135. orr.

Zuk bart jaramonik egin ez zenidalako.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 35. orr.

-Bart gauean ez hintzen oso atsegin portatu, Lo.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 13. orr.

Bart arratsean norbaitek ostu zidan dirua, klaro zegoen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 62. orr.

Bart lanean ibilia zen Susorekin... lanean eta lanaren osteko tragoetan.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 58. orr.

Bart ez zegoen pixontzirik, eta orain pixontzi bat dago, hortxe, ohe ondoan.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 29. orr.

4 barteko (orobat bartko) izlag

Barteko gaua zutik emana zuen, paretaren kontra bermaturik.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 128. orr.

Barteko ibilaldiaren ondotik, harrituko nintzateke goizik jaikiko balitz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 176. orr.

-Toki ederrean zagok barteko araudia!  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 47. orr.

-Oraindik barteko kankarroen eraginpean? -labur agertu ziren Tomasen hortz tiki zorrotzak- Irakur azken tartekiaren azpiko testua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 130. orr.

Gaur denen ahotan ibili da hartzaren barteko erasoa.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 157. orr.

Trenean ingelesezko gidaliburu horietako bat gainbegiratzeko astia izan dudalarik, barteko mamuak uxatu ditut.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 277. orr.

Egundo ez dut bartekoa bezalako gaurik pasa!  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 47. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bart arratsean (33); bart arratseko (4); bart azaldu (3); bart berandu (3); bart ere galdu (3); bart esan (4); bart etorri (3); bart gauean (122); bart gauean ere (3); bart gauean jokatu (3); bart gaueko (40); bart gaueko markak (3); bart gaueko partida (3); bart gauekoa (7); bart gauekoak (3); bart gauekoaren (3); bart gauekoaren ondoren (3); bart gauerdian (10); bart gauez (5); bart gertatutakoa (3); bart hasi (7); bart hasi dira (3); bart hil (7); bart hil da (6); bart iluntzean (10); bart jokatu (5); bart sobera ardo (3); bart zen (4); bart ziren (3)

da bart (8); dit bart (4); du bart (13); dut bart (16); duzu bart (4); egin du bart (3); egin dut bart (10); egin zuen bart (3); haiz bart gauean (3); nintzen bart (4); segitzen zuten bart (3); semea bart hil (4); zen bart (22); ziren bart (6); zituen bart (3); zituzten bart (3); zuen bart (15); zuten bart (10)


bartan iz

Badirudi BATAN fabrikan maizenik bartanak, manta lakatzak, kapusaiak, eta holakoak egiteko ehunki latzak lantzen zirela.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 152. orr.

Galtzerdi zaharrez edo bartanez estalitako oin misteriotsu haiek azaldu eta beheko suan berotuxe ondoan, berriz atzera eskarpin xaharren batzuk txinelka sartuz estali arteko tartetxoa erne aprobetxatuz,hantxe egoten ginen harriturik.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 95. orr.

Haren muturrezur lakatza, haren kalpar luze zarpaila, haren tunika beltza, haren abarka eta belaunetarainoko bartan larruzkoak, eta haren ibilera azkarra nork ahaztu!  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 129. orr.


bartdanik adlag adkor atzodanik.

Udalak irabaztearren bartdanik elkarren lehian ari direnak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 176. orr.


bartz (orobat partz) iz zorriaren arrautza.

Zorriek bartzak jaso eta bere burutik gelakide batenera jauzi egin dute atzerantz, eta han ere bartzak jaso eta beste bost gelakideren buruetatik igaro dira, harik eta maila bat gorago dagoen mutil betaurrekodun baten kizkurretan atseden hartu arte.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 154. orr.

Norberaren buruko bartza ikusi ez, eta besteren begiko makarra...  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 96. orr.

Tabakoa erretzen edo esperoan edo berriketan, elkarri zorriak eta bartzak kentzen zizkioten bitartean.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 170. orr.

Alde batetik, jasanezinak zaizkio beren buruan zorri nazionalistak sumatzen ez eta hedabideetatik besteen bartzak arenga belikoz ito nahian dabiltzanak.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 119. orr.

Broker guztiak dira zorri eta bartzak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 260. orr.


bartzelonar (orobat bartzelonatar g.er.) izlag/iz Bartzelonakoa, Bartzelonari dagokiona; Bartzelonako biztanlea.

Eulalia Fantova bartzelonarrak esperientzia berri bat bezala ikusten du eskola: «Urtero etortzen naiz Euskal Herrira, baina halako ekimenekin, kantatzeko beste modu batzuk ezagutzen ditugu».  Berria - Kultura   2004-04-06

Josep Maria bartzelonarra ere horretara etorri da Euskal Herriko atseden etxe batera.  Berria - Harian   2005-07-02

Idazle bartzelonarrak tipologia horretako pertsonaia nahi zuen.  Berria - Kultura   2004-01-08

Bartzelonarrek gaztelu madarikatua esan zioten hark ez du torturaren gomutarik.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 31. orr.


bartzelonatar ik bartzelonar.

barur 1 iz ipar baraua.

Harpe batzuetan bizi ziren usaian edo berdin pilare gora baten puntan, dena bilo eta bizar luze, zikinak, eguzkiak erreak, barur eginez edo larrepoteak eta jendeek eskainiak janez.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 76. orr.

Barur egiten duenak bakarrik elizaren legeari jarraikitzeko, ez du obedientziazko bertutearen saria irabaztea baizik merezi.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 97. orr.

Mehe eta barur egin, gorputza menperatzeko, prestatzeko, ahuleziak kentzeko.  Herria   2003-03-13

Girixtinoentzat barur eta mehe egunak direla, hauste eta ortzirale saindu egunak.  Herria   2004-02-26

Barura errespetatuz, mundutik aparte egon.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 192. orr.

Protestaldi honi 2005eko agorrilean ekin zioten eta iazko irailean Guantanamoko 131 presok parte hartu zuten barur egote horretan.  Berria - Mundua   2006-01-12

Ikimiliklik irentsi zituzten, barur hotz zeuden presoen begi atsekabetuen aitzinean.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 194. orr.

"Ramadan" musulmanen barur denbora maiz aipatua da telebixtan eta pentsatzen dut ongi dela besta horren aipatzea erlisionea baita jende ainitzek segitzen duten bizi moldea izan diten judu, musulman edo giristino.  Herria   2004-04-15

2 barurik adlag baraurik.

Bihar goizean barurik, autoa hartu behar.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 150. orr.

Nondik jakinen zuten nolako arriskuak dituen luzaz barurik egon ondoan bat-batean sabela pipa bezala betetzeak.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 207. orr.

Luzaz dudatu nuen: barurik egon ala afaldu?  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 131. orr.

Hiru egun barurik girela eta sekulako tripako bihurketak sendi ditugu.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 129. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

barurik egon (3)


baruraldi (orobat barur aldi) 1 iz ipar baraualdia.

Familia bereko hiru lagun zituzten hek, ez batere armatuak, 40 urteko bat eta 32 urteko biga, beren etxerat zoatzinak Ramadan baruraldiaren ondotik adiskide batzueri bisita bat eginik.  Herria   2003-12-04

Ordutik baruraldi batean sartua da, protesta gisa.  Herria   2002-07-18

Aste batez, ortzirale huntarik harat, euskal presoen aldeko sail berezia, zortzi eguneko baruraldia, muntatzen dute Senpere Oxtikenian.  Herria   2003-03-13

2 irud/hed

Emaztekia haurdun zegoen bitartean abantxu sexuzko harremanik gabe bizitu izan baginen, haurra jaioz geroztik behin betikoa zen baruraldia.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 34. orr.


barzanizale izond Mustafa Barzani buruzagi kurduaren jarraitzailea.

Nire lehengusua lasai egon zen, harik eta koldar eta adardun barzanizale deitu zioten arte.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 9. orr.


basa hizkera iz hizkera basatia.

Zeruetaraino jaso zuen bere basa-hizkeran anderearen ederra, bozala eta kortesia.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 158. orr.


basa ihizi iz ihizi basatia.

Kontzientzian kezka izpirik gabe, basa ihizi bat bezala garbituko zuen, metraileta ukaldi batez.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 157. orr.

Zeren ez otsoak ez eta hartzak ez dute artalderik nik dakitala, bainan bi basa ihizi horiek jaten dituzte ardiak Nafarroan otsoari beti danik egin bazaio gerla ez da artzainaren ez eta jendearen ahantailak izan direlakotz baizik kaltegarriak zirelakotz basa ihizi horiek.  Herria   2005-12-22


basa olibondo ik basolibondo.

basa-abere ik basabere.

basa-animalia iz animalia basatia.

Oso aspaldi bide du basa animaliarik ez dagoela.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 109. orr.

Basa animalien erasoetatik begiratzeko.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 12. orr.


basa-bioleta iz landu gabeko lurretan hazten den bioleta.

Begietan izarrak eta ilean belo haiek, ziklamenak eta basa bioletak.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 20. orr.


basa-bizi iz bizi basatia.

Gizakiak hezitako zaldi odolgarbi, ehiza-txakur edo belatza, hezitzaile edo trebatzailearen lehengai izandako basa biziaren aldean desberdinak diren bezalaxe.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 84. orr.


basa-bizitza iz bizitza basatia.

Erresuma Batuko basa bizitza desagertzear dagoela diote adituek.  Berria - Gaiak   2004-03-19

Pazifikoko irletako basa bizitza babestu nahi dute.  Berria - Gaiak   2006-03-30

Ekologistek diote, merkatuan dauden substantzia kimikoen inguruan gutxi ikertu dela, eta ez dela zehaztu basa-bizitzari eta gizakiari egin diezaioketen kaltea.  Berria - Gaiak   2004-09-14

Txernobilen bertan, basa bizitza askoz ere aberatsagoa da egun inguruko lurretan baino.  Berria - Gaiak   2004-06-10

Garai batean gizonaren bizitzak ez zuen batere ordenarik, basa-bizitza zen, indarraren menpean bizi zen giza aberea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 36. orr.

-Lurra, airea, ura, itsasoko izotza, basa-bizitza eta beste baliabide batzu.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 128. orr.


basa-erromero iz landu gabeko lurretan hazten den erromeroa.

Debekatutako sendabelarren artean daude, mihura, mandragora edo urriloa, basa erromeroa, heliotropoa, eta Estatu Batuetaik ekarritako erregaliza.  Berria - Gaiak   2004-02-07


basa-etxe iz etxe basa. ik basetxe.

Infernua zen espetxe hura, basa-etxe bat.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 127. orr.


basa-ezti iz etxeko ez diren erleen eztia.

Joanek gamelu-ilezko jantzia zuen soineko eta larruzko uhala gerriko, eta matxinsaltoak eta basa eztia zituen janari.  Elizen arteko biblia   Mt 3,4

Mendi gainetan ezarri zituen, landako fruituz elikatu; basa eztiz hazi zituen, harkaitzetik sorturiko olioz.  Elizen arteko biblia   Dt 32,13


basa-gazela iz gazela basatia.

Napumoceno jaunak esan zuen basa-gazela baten begiak zirela.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 99. orr.

Napumocenok entzun eta irribarre egin zuen, eta zigarroa eskuetan oheko burukoaren kontra etzanda zegoen Adeliari begira, bere basa-gazela bilatu zuen harengan.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 115. orr.

Gorputz haren jaun eta jabe sentitzen zen, bere basa-gazelak ezkutatzen zuen larru haren jabe.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 109. orr.


basa-herri iz herri bazterra. ik baserri.

Egin kontu negu gorria zela, sekulako hotza egiten duela Manchako basa-herri hartan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 127. orr.

Basa herri barbaro hartatik urruntzeko, ordurik agerikoena hautatu nuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 118. orr.


basa-latin iz sasi-latina.

Hainitzek uste dute basa-latin dela eta Bissardun hori herri baten izena dela, nola Verdun, Lugudun, Londun, Loudun.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 240. orr.


basa-mahatsondo iz landu gabeko lurretan hazten den mahatsondoa.

Paretak basa-mahatsondoaren kimuz estaliak zituen aire zabaleko jatetxe batean afaldu zuten: mahaietan beirazko buxikaz babestutako kandela batzuk zeuden jarrita.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 72. orr.

Basa mahatsondo-tankerako bat aurkitu eta golkoa bete basafruitu hartu zuen handik.  Elizen arteko biblia   2 Erg 4,39


basa-txakur iz txakur basa.

Gazteluetan basa txakurrak eta jauretxe ederretan otsoak egongo dira uluka.  Elizen arteko biblia   Is 13,22

Basa txakurren bizileku izango da, ostruken gordeleku.  Elizen arteko biblia   Is 34,13


basa-txori iz txori basa.

1918ko birusa basa txorietan bizirik irautea litekeena dela adierazi dute.  Berria - Gaiak   2004-10-08


basa-zaldi iz zaldi basa. irud/hed (izenlagun gisa)

Behor gazte bizia bihurtzen nintzen nire neba basa-zaldiak estaltzen ninduenean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 103. orr.


basa-zeta iz zeta landugabea.

Bai eta zetazko beloan landuriko soinekoa, hasperena bezain arina, kaxmir gorriko soinekoa, shantung zetazko soineko izurduna, basa zetaz landuriko jaka-galtza multzo urdin ozeanoa, tafetaz pintarraturiko gona, jaka-gona multzo beixa eta damaskoz eginiko gona luzea.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 70. orr.

Hantxe zeuden halaber basa zetazko jantzi-multzo perla kolorea, zegokion blusarekin, hotel garesti batean lapurturiko zurezko esekigailu batean botoiz goitik behera lotua, eta udako soineko laranja.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 70. orr.


basa1 1 izond basatia; landugabea. (gizakiez)

Larruazal beltzeko gizon basa batzuen bizileku.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 126. orr.

Aitoren seme utziko zituzten Garazi edo Baigorri aldeko behorzainik basenak ere.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 196. orr.

Herra senditzen zuen hainbertze hilabetez hainbertze mila lagun torturatu zituzten soldadu basa haiengan.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 104. orr.

Haren soinupera, funtzionario beltzez jantzien emazteak dantzan ari ziren larruz beztituriko soldadueria basarekin, beren senarren begi urduriek zainduta. arrantzalea jende arrunta da, kulturgabekoa, pixka bat basa...  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 129. orr.

Basakeriak jende basek egiten dituztela argudiatzen du, neholaz ere ez zuek bezalako jende zibilizatuek.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 99. orr.

Lagun basak, eskuzabalak, lagun onak.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 266. orr.

Orduan berean nazio xume batzuek ez balute bezala Hitler, Stalin, Mussolini, Franco eta beste tirano basa zenbaiten eskutik sekulako erasorik jasan.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 90. orr.

Arraza germaniar basa bipilaren zuzeneko gorazarre bat.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 203. orr.

Haragikeriara emanak diren gizon anker basa batzuek.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 116. orr.

-Izan gaitezen basa gaur gauean, zer diozu? -dei egiten zion senarrari agurrekoan-.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 153. orr.

2 (animaliez)

Zezenekin eta beste abere basekin jostatzen.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 103. orr.

Lehoin batek zauritzen duela kabala basa hezle bat, Kerwich izenekoa.  Herria   2004-12-02

Leku horietan etxaldeetako hegaztien eta basa hegaztien arteko kontaktua saihestea oso zaila dela diote Ahate basa eta antzara basa asko ere.  Berria - Gaiak   2006-02-26

Gero, erabakia du oihaneko animalia basei eskainiko diela haren itxura ederraz eta haren errebeldiaz geldituko dena.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 31. orr.

Gorputza hemen gelditzen da harren eta beste animalia basen janari. ingurumena zaintzea, mendietako abere eta basa animaliak, landare eta loreak, aberastasun batzu bezala.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 74. orr.

Gorriz tindatzen dituzten ahuntz, behi, ufa, idi basa edo adar-bakarren larruak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 36. orr.

Gauza bera gertatzen da katu basekin eta hegaztiekin.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 43. orr.

Gisa horretan ditu Frantziako Estatuak bere etsai bortitzenak hautsi nahi, heien nortasuna errautsaraziz, otso basak ardi maltso bilakarazi nahiz.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 119. orr.

Piztia basa hau lo dagoenean.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 35. orr.

Zakur basak ez dira oso goxoak ez Euskal Herrian eta ez Indian ere.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 177. orr.

Mendebaldeko ordeketako zaldi basa.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 205. orr.

Deneriko animaliek, ostera, basek zein etxekoek, ez dute sonailurik behar, ez inude samurraren xuxurla bigunik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 321. orr.

Aitoren seme utziko zituzten Garazi edo Baigorri aldeko behorzainik basenak ere.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 196. orr.

3 (landareez)

Bidea utzi orduko, belar basak edo harriak.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 134. orr.

Bardeako mendietan xarbota eta erromero basaren biltzea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 128. orr.

Hau duk Europako leku bakarra papiro basak oraindik hazten direna.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 495. orr.

4 (bestelakoez)

Lore-baratze basa bat zuen aldamenean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 95. orr.

Oihu lazgarriak edo orro basak jalgitzen ziren kanpora.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 274. orr.

Barre basa batek urratu zituen labirintoko ilunpeak.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 81. orr.

Kontzientziaren ausiki basek errea.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 92. orr.

Exekuzio modu mingabetzat zeukan, dirudienez; urkatzearen gisako metodo basak ordezkatzeko aproposa, beraz.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 302. orr.

Harriz egindako baserri bat utzi nuen eskuinean, ate ojibalekoa; gero ezkerrean ataka basa bat, non uhar bat ageri baitzen behiala etxea izandako puskailen artean erarik bortitz eta bitxienean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 161. orr.

Ur-basa eta ur zikinak behar bezala bil diten eta garbi, itsas-hegi hortan mainatzeko urak garbi eta sano izan diten.  Herria   2001-10-11

Irlak utzi eta, bat-batean, espazio basa eta aldi berean nahiko etsaikor batera abiatzen da.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 147. orr.

Kostalde guzian bainan gehienik Donibane Lohizune eta Hendaia arte hortan, gaitzeko haize basak jo du joanden egunean.  Herria   2003-03-13

Haize basaren zafraldiak hezurretan barna sartzen zitzaizkidan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 11. orr.

Astrakan hirian genuen kuartela, hiri basa baina polita oso, mugakoa, erdi europarra, erdi asiarra.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 122. orr.

Inguru huts basak mehatxatzen duen herrixka.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 137. orr.

Egia aitortzekotan, gaurko itsaso haserrearen orroak behintzat ez zuen inor hondartza alde basa hartara hurbiltzera bultzatzen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 315. orr.

Maite zuen Manuelekin egotea, izaera basa haren naturaltasuna.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 19. orr.

Indar basa eta itsu hori ahuldade inteligenteak gozoro lasaitua ikustea baino hunkigarriago eta miresgarriagorik ez da.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 83. orr.

Ama modernotasuna berandu eta erdizka ezagututako inguru basa horretakoa dut.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 58. orr.

Iraultzako komisarioen bortizkeri basaren eztitzeko.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 99. orr.

Neure buruari galdetzen zioat, hain sakona al da grina hori, hain gaiztoa, hain handiosa, hain basa?  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 227. orr.

Baldin eta mina samurragoa balitz batzuetan eta basagoa besteetan, eramangarriagoa litzaidake.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 252. orr.

Neure baitan poz basa bat nabaritzen nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 37. orr.

Fede absolutu, integral eta basa.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 16. orr.

Nork salbatuko naik haren sumin basatik?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 501. orr.

Ez zen ohartu euria, euri jasa, euri basa, euri zakarra, erortzen hasia zela uhinen gain itsasoa bustitzen. burokraziaren aurkako kritika basa ez ezik, bizitzari buruzko gogoeta sakona ere bada filma.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 113. orr.

Zuhaitzak ere ez zeuden xutik eta ur basa lohitsu batek bazter guziak ari zituen hartzen!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 173. orr.

Berriro aditu nuen haren lurrina, eta lurrin erosi haren azpian beste bat zegoen, ilunago, basago, garratzagoa beharbada, baina, zentzu adierazgaitz batean, askoz ere eztiagoa.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 60. orr.

Euriaren musika maite zuen, zuhaitz hostoetan eta belardi bigunetan jotzean, musika basa, musika itxia, musika gorena sortuz, basoa baita Naturaren katedrala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 62. orr.

Mintzaira basa duzue, Satanendako ere traba izanen litzatekeena.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 257. orr.

Latin basa samar eta enigmatikoan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 200. orr.

Klodiak ezin zuen jasan haren zakartasun basa, landa usainekoa.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 58. orr.

Basa eta bortxazkoa izan da 1833tik 1839rako gerla hau.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 97. orr.

Joe Dillonen bitartez egin genuen guk Sartalde Basaren ezaupidea.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 27. orr.

5 (adizlagun gisa)

Negua etorri zen, hain tupustean eta hain basa etorri ere, non hiritarrek ezin oroitu baitzuten negu latz eta beltzagorik, eta Raymond kalera irteteko arroparik ez zuela geratu zen  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 266. orr.

6 (izenaren ezkerrean)

Urtaroak egokitzen ziren nire baitan, basa-antzaren eta negu-txilintxen hegaldiak, fruituak, haize hegoa.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 120. orr.

Eltxoek, berriz, basa arratoien odola xurgatu eta gizon-emakumeetara hedatzen dute.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 22. orr.

Basa-bananondo hosto lehorrezko bi geruza artean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 352. orr.

Aurpegia zirrimarratu zioten hatzez itxuratzen hasi zen muturra, basa begiak desagerraraziz, belarriak ezabatuz eta ilea moztuz.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 104. orr.

Utz dezagun ezkutuko basa ehiztaria ustekabean harrapatu duen oreina hiltzen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 92. orr.

Basa erleen latsaren ondoan sortu dudan herrixka honetan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 132. orr.

Eta, oroz gainetik, diputatu batzuek salatu zuten patois deitu basa hizkuntzek eragozten zutela aitzinamendua eta fagoratzen "fanatismoa".  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 65. orr.

Albert bizpahiru aldiz jiratu zen basa-hostotzaren atzean desagertu aurretik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 445. orr.

Libani jauzi eragingo dio, zekorrari bezala; / Sarioni, basa-idiskoari bezala.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 470. orr.

Eta hara non ikusi nuen neure marabuta sartzen, goitik behera zuriz dotore jantzirik, bere basa jantzian baina azala zuri-zuria.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 93. orr.

Mendi hauetara oraindik ere ez da legea heldu, basa legea da nagusi.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 200. orr.

Jende klase hori basa lurraldeetan bizi da, oihan handietan, eta ziminoak ehizatzen dituzte.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 165. orr.

Umeen arteko arazotxoren bat gertatzen bazen, bi familiaburuak etxetik irten eta, poliki-poliki, mugako hesirantz abiatzen ziren, basa-madariondoa zegoen tokira.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 264. orr.

Hala eta guztiz ere, Britainia aldeko zelten artean, mahatsondorik ezin bazen zuztartu ere, basa-mahatsetan nahi zuketen atxiki.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 349. orr.

Fruta osten zuen eta masustak eta basa-marrubiak hartzen zituen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 31. orr.

Esküinean ere sartürik da ideia hori, basa marxisma gaizki entelegatü batek sartü züan dogma.  Herria   2002-12-26

-Berriz ere zuen basa mintzairan?  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 192. orr.

Nekazariek urrundik nabaritzen ei dute nola Panek bere buru erdi basatia jazten duen, pinu adarrak astinduz, nola kainabera zulatuak bere ezpain okerrez korritzen dituen, xirulak bere basa Musa etengabe isur dezan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 265. orr.

Orduan ziren txantxak, orduan solasak, orduan barre gozoak; orduan loratzen baitzen basa musa.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 385. orr.

Ahuntz bizardunei basa-oliba atsegin zaie, hartatik anbrosia baletor eta nektarrez gantzuturik balego bezala.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 447. orr.

Gizajoak eman zuen kabitu hainbat xagar koxkor ttiki xarpa horietakotik basa-pipitetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 126. orr.

Esku artetik irristatu, eta urratu bat egin zion labanak Jonathan basa-urdaiazpiko keztatuaren xerrak ebakitzen ari zeneko oholari.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 131. orr.

Basa zerri zikinak!  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 36. orr.

7 (izen gisa)

Artzain moduko basa ona edo goi mailako terrorista trebea.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 11. orr.

Egiazko basa bilakatzen ari zen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 66. orr.

8 (hitz elkartuetan)

Bere sudur zapalarekin eta baraila hezur zabalarekin, halako basa aire bat bazuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 46. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

basa animaliak (7); basa animalien (3); basa bizitza (5); basa erregetxoa (3); basa gazela (5); basa hegazti (9); basa hegaztiak (7); basa hegaztien (8); basa hegaztietan (6); basa herri (3); basa hizkuntza (3); basa ihizi (7); basa ihizi horiek (4); basa jaun (4); basa lizar (3); basa lizarra (3); basa lizarraren (5); basa txakurren (3)

gaitzeko haize basa (3); haize basa (6); hilketa basa (3)

zakur basak (3)


basa2 iz arkitekturan, zutabeen eta kidekoen oinarria.

Aurreko guztia egin ondoren, kolomen basak jarriko dira beren lekuan, kontuan edukiz proportzioaren aldetik zera bete behar dutela: basaren altuera, plinto eta guzti, koloma-zabalera osoaren erdia izatea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1650. orr.

Basa horren plintoa zirkularra izango da, eta diametroaren erdia hartuko du altueran.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2050. orr.

Basari koloma-diametroaren erdia emango zaio altueran.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2050. orr.

Cella-ren inguruan, hiru alde hartuz, plataforma bat egin behar baldin bada, kontuan hartu plintoak, basak, dadoak, erlaitzak eta zimazioak kolomen oinarriaren azpian egongo den estilobatoarekin egokituz egin behar direla.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1650. orr.

Basen hegalkinak ez daitezela irten oinarria baino kanporago; goiko pareten lodiera ere proportzio berarekin egin behar da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1630. orr.

Altuera, berriz, basa atikoarena bezalakoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1670. orr.


basa3 iz lohia, lokatza.

Zure aurrean daramazu, basaz beteriko bidezidorretik.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 73. orr.

Mendi-bideotako lokatz lohi eta basak lehortuko zirela esateko orduan ere, Santio sasoia seinalatzen zuten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 293. orr.

Odol orban txiki ilunak ikus ditzakezu jertsean, praka barrenak basaz beterik, botak zer esanik ez.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 75. orr.

Arnas estuan eta goitik behera basez zikindurik datoz.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 53. orr.

Ibaiak basatan usteltzen zaren osin beltzak baizik ez ditu.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 92. orr.

Zertarako, periferian ozala eta basa bada nagusi, gorotz-lokatzez baditugu begi-belarriak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 42. orr.


basaahate ik basahate.

basabazter (orobat basa bazter) iz toki bazterra, leku apartea.

Basabazter haietan sugeak, eltxoak, inurriak eta mendigoizale kirolkoiak jasan behar direla.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 197. orr.

"Corps-Franc Pommiès" konpainiako mezülari sartü zen, eta gaineala, hegazkinetarik jaisten ziren armak biltzen zütüan Ospitalepean eta Sohüta basabazterrean, ekintza armatüetan ere parte hartzez.  Herria   2001-05-31

Gure etsaien hizkuntza mintzo duen basabazterretako herritarra.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 65. orr.

Kanpaña odol huste gaitza ezagutu du Brasilek, 1950-1980 arte hortan: 40 miliun bizitzaileek alde egin dute basa-bazterretik hirirat.  Herria   2005-10-06


basabehi iz betizua.

Zaldi eta ardien bazkaleku da, baita basabehi eta oreinena ere, bai oreinena, Europa Mendebaldekoak baino txikiagoak diren oreinena.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 122. orr.


basabelar (orobat iz basa-belar) iz landu gabeko lurretan hazten den belarra.

Mapa zabaldu zuen goroldio ihartuaren gainean, eta lagunak makurtu zirenean kamamila besterik bereizi ahal izan ez zuten basabelarren lurrun sarkorrak jo zituen hirurak. Anaiek basa-belarrak begiratu eta arretaz errepasatu zituztenean, perrexil mardul eta samurra aurkitu zuten tartean. eskuinera, ikus zitekeen heinean, lausotu eta ezkutatuz, izur apal leunetan, hareazko duna berdeak basabelar zabukariekin gainean, beti ihesi bezala, ilargiko lurralde batera, biztanlerik gabea.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 111. orr.


basabere (orobat basa-abere) iz abere basatia; etxekoa ez den aberea.

Mendi eta muinoek, frutarbola eta zedro guztiek; basabere eta etxabere, narrasti eta hegaztiek.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 226. orr.

Bera eta lagunak mendian bizi ziren basabereak bailiran.  Elizen arteko biblia   2 M 5,27

Etorri jatera, basapiztiok, etorri, basabereok!  Elizen arteko biblia   Is 56,9

Zirkoetan eta plazetan egiten diren zezenen eta basabereen lasterkatzeko ikusgarriak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 103. orr.

Olitekoa [gaztelua], bere baratze ederrekin, dena fruitu eta lore, dena kolore alai eta usain on, bere ihiziko saiekin, basabere exotikoekin: zimino, lehoin, kamelu, ostruka eta bertze.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 193. orr.

Errege guztiak basabere harrapakerien klasekoak dira.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 17. orr.

Autobideak herriei zein basa abereei eragingo liekeen «hesi efektua» eta uren ibilbidearen aldaketa eta interes kultural nahiz arkeologikoaren ondarearen suntsiketa.  Berria - Mundua   2006-03-18


basabide (orobat baso-bide) iz bidezidorra.

Guarda-etxea utzi eta basabidea hartu zuten, ordurako antzigarrak hoztua izango zuen gorpuaren bila.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 140. orr.

Langa asko ireki-itxi behar izan genituen Cuchilla Negra-ko basabideetan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 214. orr.

Basabidera irten eta berehala, bidea gorantz edo beherantz hartu behar zuen zalantza egin ondoren, txakurraren zaunkek guarda-etxea bertan zuela erakutsi zioten.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 136. orr.

Bordeleko igande arratsaldean elkarrekin hitz batzuk egin genituen, hango baso-bideetan barrena.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 89. orr.


basabitxilore iz landu gabeko lurretan hazten den bitxolorea.

Adibidez, kanario deritzan txoritxoak kardu jatera egingo du, bere izaeraren arabera, eta ez basabitxiloretara.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 31. orr.


basaerramu iz landu gabeko lurretan hazten den erramua.

Badakit ez dela gure arazoa -esan zuen basaerramu batek, elkarren artean ahopeka aritu ostean-, baina ondotxo dakizu ez zenukeela hemen egon behar, eta beharbada maitagarriei esan beharko genieke hemen zaudela.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 279. orr.


basaerregetxo (orobat basa-erregetxo) iz txepetxa.

Britainia aldeko folkloreak kontatzen du nola, Eguberri inguruan ateratzen den txantxangorria urki txotx bat hartuta basaerregetxoa (txepetxa) harrapatu eta akabatzera.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 39. orr.

Txantxangorria urteberriaren arima delako, eta basa-erregetxoa, urte zaharrarena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 492. orr.

Irlandan eta baita Man Uhartean ere, Gabon egunean, urki-zarbaz lagunduta, basa-erregetxoa harrapatzen saiatzen dira neska eta mutil.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 492. orr.


basafauna iz fauna basatia.

Ordu bietan, gainontzeko basafauna ziegetara zihoala eseri ginen lur finkoan, zain.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 153. orr.


basafruitu (orobat basa fruitu) iz landu gabeko lurretan hazten den fruitua.

Profeta haietariko bat landara atera zen belarren batzuk biltzera. Basa mahatsondo-tankerako bat aurkitu eta golkoa bete basafruitu hartu zuen handik.  Elizen arteko biblia   2 Erg 4,39

Ba ote da basafruiturik, hurrak baino gehiago iraun lezakenik?  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 185. orr.

Gero euren lursail maitean laborantza berriak probatzen joan ziren eta ikusten nola basa fruituak gozotzen ziren, bigun eta laztanki tratatuz.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 383. orr.


basagizon (orobat basa-gizon) iz gizon basatia.

Untzez jantzitako lau basagizonen bizkarrean iritsiko da.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 170. orr.

Edozer lor dezakeela uste duen basagizonaren edo haurraren xalotasunaz, Jansonek eguzkiari oihukatu nahi zion: argitu!  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 39. orr.

Zein ere baitzatekeen basa gizon baten ulermena, beti izanen zen noski adimengabeena baino handiagoa.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 123. orr.

Ongiaren eta gaizkiaren haraindi ez bada, ongia eta gaizkia baino lehen bizi baita, Estatua sortu aitzineko basagizona.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 247. orr.

Domingo Senperena, gizakiengandik baino, basurdeetatik hurbilagoa zen basagizona, ederki usteltzen jarrita egongo zen lurpean ordurako.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 117. orr.

-Basa urdeak, basa tximinoak, basa gizonak.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 104. orr.


basagorte ik basa1.

basagudari (orobat basa-gudari) iz sasiko gudaria.

Arrazoina beti bera: basagudariek armak itzuli behar dituztela eta ez direla oraino hortarik ari.  Herria   2005-10-13

Agertu da segretuzko akordio bat egina zutela gobernuan ziren albaniarrek iparreko albaniar basa gudariekin.  Herria   2001-05-31

Beslan deitu hirian, ehun haurrez goiti garbitu dituzte nahitarat edo errusoek edo berdin Txetxeniako basa gudariek - ez dakigu xuxen nork-.  Herria   2004-10-14


basahate (orobat basaahate) iz ahate basatia, eskuarki Anas platyrhynchos motakoa, arra buru-berdea eta emea arrea dena.

Pagauso pauma-isatsak, oilar nanoak, basaahateak, usapalak eta usoak, Mozanbikeko kanario txiki-txikiak, Bengalako urdinkarak, sabel-laranjak, ozpin-isatsak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 74. orr.


basahuntz 1 iz gizakiaren eskupetik at bizi diren ahuntz mota, eskuarki Capra pyrenaica mota.

Oreina, gazela, orkatza, basahuntza, antilopea, bisontea eta sarrioa.  Elizen arteko biblia   Dt 14,5

Hamar idi gizen eta hogei idi larreko; ehun ardi eta, gainera, hainbat orein, basahuntz, orkatz eta hegazti gizen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 5,3

Neure herren eta guzti, argal eta zaildua bainengoen ordea, besteen pausoan aise ibiltzen nintzen mendian, basahuntzaren pare.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 101. orr.

Basahuntza irrikaz errekara bezala, halaxe ni zuregana, ene Jainko.      - 0. orr.

Ikusten dutenean basahuntza egarriak eta nekeak akiturik dagoela, deitzen dituzte zakurrak eta lotzen une batean, ehiza inguratua eta segurtatua daukatenean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 65. orr.

Basahuntz zauritua.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 64. orr.

Aurten ere ihiztariek herritarrak gomitatzen dituzte, ihizi sasoin huntan hil basahuntzen gozatzerat.  Herria   2002-10-31

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Orein-adajez, basoilar disekatuz eta basahuntz-buruz dekoratutako eskailera.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 15. orr.

Azeri edo basahuntz ehiza ageri zuten margo gogoikarriak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 222. orr.

Donamartiri Etchegorry ostatuan bi herrietako ihizlari eta lur jabeen basahuntz jatea.  Herria   2002-11-07

Basahuntz bazkaria.  Herria   2001-11-08

3 irud/hed

Lehen egunetan, ziuzta bizian joan da lasterkaldia, gure bi basahuntzak gibeletik zoatzila, beren indarrak neurtuz, hastapenean aski harrigarriki aintzinatuz jende karabana eta yak behi tropen artean.  Herria   2004-02-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

basahuntza bezala (3)


basahuntzki ik basahunzki.

basahunzki (orobat basahuntzki) iz basahuntzaren haragia.

Ihiztariek herritar guziak gomitatzen dituzte, berek erraiten duten bezala, basahunzkia jastatzerat. Aurten ere ihiztariek herritarrak gomitatzen dituzte basahuntzkiaren jastatzerat.  Herria   2005-02-17


basailu iz erdi aroan, feudo baten jabetza ematen dion jaunaren mende dagoen pertsona.

Basailuak, mendekoak, lur-zatia (feudoa) hartzen zuen bere jaunagandik (nobleagandik), leialtasun-itunean ezarritako baldintzak betetzen zituen bitartean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 326. orr.

Erregearen basailuaren pribilegioa zen bera hiltzen zuenak seiehun sos ordaindu behar izatea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 318. orr.

Gizon libreak beren kondearekin joaten zirela gerrara, eta basailuak beren jaunarekin.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 336. orr.

Ikusten dugu basailu orok jaunari buruz zuen betebeharra, garai guztietan, armak eramatea eta bere pareak haren epaitegian epaitzea zela.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 287. orr.

Hortaz, germaniarren artean, basailuak zeuden, baina ez feudoak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 269. orr.

Beste basailuren bat agertuko zen eta lantza sartuko zion putakumeari, maitasunaren izenean, edo garai hartan borrokatzen ziren dena delako zerrikeriaren izenean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 160. orr.

Errege Ospetsu, Zesar Agurgarria, zure eskuei, Jaun Handia, muin ematen die zure basailu eta kapilau Petri Burgos-eko kardinalak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 196. orr.

Erromako Elizako basailu leialtzat baitzuen bere burua.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 201. orr.

Azpifeudoen ugaltzeak beren onetik atera baitzituen basailu handiak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 341. orr.

Azpibasailu txikiagandik feudoa hartu zuenak espedizio batean Erromara jarraitzen bazion, basailu-eskubide guztiak hartzen zituen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 340. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erregearen basailu (4); erregearen basailuek (3)


basailutza iz basailua bere jaunarekin lotzen duen erlazioa.

Ezin konta ahala jaurerri eratu zirenean, basailutza-gradu desberdinak ezarri zirenean, zenbait basailuk bere epaitegia edukitzeko axolarik ezak sorrarazi zituen apelazio-mota horiek.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 227. orr.

Norbanakoaren duintasunak berak eskatzen du ez duela basailutzara beheratu behar beste baten eskuzabaltasunagatik.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 180. orr.


basajaun iz euskal mitologiako gizakia, oihanetako jauna, iletsua eta basatia.

Handia ere bada: gizona beti izan da gizotsoa, basajauna edo lamina baino arriskutsuagoa.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 287. orr.

Neguko gauetan, supazterrean, istorio beldurgarriak kontatzen zizkigun Iratiko oihaneko lamina, basajaun edo gizotsoez.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 96. orr.

Hor daude, edo zeuden, asto ilunak eta aker beltzak; Mari edo hango eta hemengo damak, señorak eta sorginak; basajaun, herensuge, tartalo eta beste.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 60. orr.

-Emaion bularra! -agindu dio umearen aitak, Basajaun ikaragarriak, bekainak arkutuz.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 16. orr.

Garraldakoan, adibidez, senarrak, erotuta, Iratiko basora alde egin zuen, eta denboraren poderioz basajaun bihurtu zen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 201. orr.

-Horra, Aigüestortesko basajauna -itzuli dio irriñoa Leirek-.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 83. orr.

Herriko mutiletan adimen iluneko basajaun-kumeak baizik ez nituen ikusten.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 58. orr.


basajende iz jende basa.

Basajende, pagano edo hereje omen zirelakoak bataioko ur santu edo Kristoren mezu bidez San Juanek gonbertiarazi baitzituen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 69. orr.

Jainkoaren ideiarik gabeko, mintzagaitasun eta gizatasun dudagarriko basajenderen batzuentzat.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 224. orr.

Otoitz egin nuen boz goraz, ez hainbertze jainkoen faborea erregutzeko, nola basajende hura arauz ebakiriko hitzez beldurtzeko.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 118. orr.

Inzibilizatua omen zen basajende gerrazale horri, zibilizazioa ere dexente aitortu ahal dakioke: bere literaturatxoa, handia ez bada ere [...] bere ezagupideak itsasoan.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 97. orr.


basaka 1 izond/iz basa.

Ekaitz basaka eta galgarriak erasota bezala.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 129. orr.

Ze potorro basaka Inesena, Jainkoak bedeinka diezaiola.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 147. orr.

Berasategui azkaindarra biziki zuhurki eta gizonki plantatu da horren aintzinean, trinketean nola jokatzen den erakutsiz beste basaka horri.  Herria   2004-09-09

2 makatza.

Pasarte horretatik, badirudi sagar basakaren fruituari deitzen zitzaiola "poma".  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 96. orr.


basakaiku iz adkor kaikua, ergela.

Pascalek orobat landu zitinan analisi konbinatorioa; kasu posibleen zerrendaren kopurua kalkulatzea, basakaiku bat bezala kasuok banan-banan kontatzen ibili gabe; ordenamenduak, konbinazioak, permutazioak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 370. orr.


basakaran ik basaran.

basakatu iz basoan hazi eta bizi den katua, buztan-lodia eta etxekoa baino aski handiagoa eta indartsuagoa (Felis sylvestris). -

Basakatu batekin topo egin dut eta biok izutu gara.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 201. orr.

Han bilduko dira basakatu eta hienak, basakerrak bata bestearekin elkartuko.  Elizen arteko biblia   Is 34,14

Han zihoan kontrabandista, makurturik eta basakatua baino isilago. Basakatua zelatan zegok oraindik, harrapakinaren azken ahamena jaten ari duk hartza, oreina ilargipeko azken une grinatsuez oroitzen duk.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 297. orr.

Izan zitekeen tximua, edo txoria, edo agian basakaturen bat, auskalo zer, arreske edo herio-suhar orroka, ezin ba jakin.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 61. orr.

Pedrori begiak piztu zitzaizkion, basakatuari gauean bezala.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 50. orr.

Ikazkin zahar aireño bat, ile-beltza, basakatu begiak.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 64. orr.


basakazeta iz adkor maila apaleko kazeta.

Gure "El Cuartel Real" aldizkaria, kaxkarra zen itxuraz eta luzeraz, eta basakazeta apala benetan; eta ez inondik ere Austria-Este dinastiako Erregerengandik espero zitekeen mailakoa.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 160. orr.


basaker iz basahuntz arra.

Han bilduko dira basakatu eta hienak, basakerrak bata bestearekin elkartuko. Gau-mamuaren egoitza eta atseden-toki izango da.  Elizen arteko biblia   Is 34,14


basakeria 1 iz ekintza basa gaitzesarria; basatasun gaitzesgarria.

Gerra basakeria duk, besterik ez.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 91. orr.

Basakeriak egiten dituzte harkiek.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 94. orr.

Anarkismo hutsa zen bazterretan karraskan hedatzen eta nagusitzen ari, hain ziren nahasmenduak ugari, hala nola jende tirokatze, eliza eta komentu erretze eta horrelako abrekeria edo basakeria frango.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 179. orr.

Agintariei eskatzen diet ahalegin guztiak egin ditzaten basakeria hauen erantzuleak atxilotzeko.  Berria - Mundua   2004-12-21

Zibilizazioaren garapide harroa, hasieratik bertatik, boterearen eta indarraren basakeriaren kontzientzia saminarekin batera ibili da aurrera.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 46. orr.

Zer basakeria eta basakeria-ondo! -oihu egin zuen Martinek-.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 92. orr.

Beroa, gaixotasunak, indigenen basakeria oztopo gaindiezinak dira, eta ez bakarrak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 9. orr.

Poliziaren «basakeria» salatu dute igandean Donostian okupazioaren alde egin zuten gazteek.  Berria - Euskal Herria   2004-09-15

Aracilek destainazko ankerkeria bat, basakeriarik gabea, ia femininoa erakusten zuen ia beti.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 48. orr.

Gobernadorearen soldaduen basakeriaren mende geratuko ziren.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 101. orr.

Eta bere basakeria hartan, tu egin zion Katalinari aurpegian.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 221. orr.

Bere burua lurrera azkar bota ez, eta zaindariek basakeriaz bultzatu zuten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 313. orr.

Ordu haietako jendeak, gaur bezala, gerla eta bakea, amodioa eta herra, basakeria eta goxotasuna uztartzen zituen.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 81. orr.

Gerrak eragindako «basakeriaren aitortza» egitea ezinbestekoa dela nabarmendu zuen.  Berria - Euskal Herria   2006-01-29

Basakeria ez bada arras nagusitu mundu huntan, haien fede eta bihotz onari esker dela ere.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 189. orr.

Gerritik hartu behar zuen, Cadine hartzen zuen moduan, harrapakina ehizatu eta asebetetzen den piztia baten basakeriarekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 280. orr.

Banakien, aitak kondaturik, haien basakeriaren berri.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 113. orr.

Neska mindulinak basakeriak esanez uxatzea gustatzen zitzaion eta.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 106. orr.

Bizitza basakeriaz eta edertasunez egindako munstroa besterik ez da.  Berria - Kultura   2004-06-12

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ama Handiaren erlijioa, basakeria latza eta goranahi espirituala era bitxiz nahasten zituena, sortaldeko hainbat eta hainbat antzeko federen artean fede bat gehiago besterik ez zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 95. orr.

«Basakeria itzeltzat» jo zuten herenegun Al Jazeeran iragarritako Margaret Hassanen hilketa.  Berria - Mundua   2004-11-18

Itoizko urtegia basakeria galanta da; sinetsezina da halako tokian urtegia egin izana.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 83. orr.

Edozeinek pentsatuko du, sentsibilitate pixka bat izanez gero, basakeria hutsa izan zela.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 87. orr.

Gizartea sostengu duen izpiritu ahuletik sortzen baita basakeriarik krudelena.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 258. orr.

Egia da arrantzaleak kritikatu zituela beren basakeria arduragabeaz ozeanoko azken balea desagertaraziko baitzuten egunen batean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 15. orr.

Heroiek ez dituzte beren basakeria beldurgarriak etsai ofizialen aurka bakarrik egiten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 159. orr.

Nondik sortu dituzue, ordea, halako mamuak eta halako basakeria gordinak!  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 14. orr.

Llamazaresek, Sevillatik, «ETAren basakeria nazia» salatu zuen.  Berria - Harian   2005-03-11

Tatariarrak gatibuetako bat itsua zela konturatu orduko, haren bizkar barre egiteko gogoa piztu zien beren basakeria berezkoak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 367. orr.

Medikuntzako ikasleen artean bazen klase-sentimendurako joera bat, oinarri hauek zituena: heriotza aintzat ez hartzea, basakeria kirurgikorako halako zaletasun bat eta sentiberatasunaren mespretxu handi bat.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 46. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Benetan, basakeria-erakustaldi tamalgarria izan zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 214. orr.

Pirata bezala parerik gabeko basakeria sail luze bat egin ondoren urkatu zutenean.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 92. orr.

· Bide beretik, sekta gaiztoak, eta negozio ilunak, eta tankeak eta bonbak aipatzen dira, eta giza-basakeriaren gailurtzat, hitz beltz bat: [...].  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 14. orr.

Emakume baten buruak baizik ezin asma ditzakeen tortura-basakeriak ari zen irudikatzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 67. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

basakeria da (7); basakeria hori (4); basakeria hutsa (4); basakeria salatu (6); basakeriak egiten (3); horrelako basakeria (3); horrelako basakeriak (3); inkultura eta basakeria (3)


basaki adlag basatiaren gisa.

Charlottek basaki estutu zion besoa Juniorri. kotoizko frakak urratu eta mizpira makila bezain gogor zeukan abar gorraila aluan basaki sartu zion.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 51. orr.

Honoré azaltzen zitzaidan gainean ahoa irekirik, musu eman nahi izango balit bezala, hurrena nire haragia basaki ausikitzeko.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 43. orr.

Sarraski nahasi hartan beroturik, tropak batere bereizpen gabe basaki asaldatzen zituzten.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 381. orr.

Basaki liskartzen zitzaion senarrari.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 153. orr.

Bera zuen ume bakarra emakume basaki beregain eta batzuetan zalapartari hark.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 16. orr.

Gezurti basaki trebea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 298. orr.

Udazkeneko umegaltzea etsigarria izan zen berarentzat, basaki, eta kordoka bizi zen harrezkero, tristura lantokian lan gehiegi eginez estaliz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 329. orr.

Kurrinka hasi nintzen ahalik eta basakien eta marabuta ikusi nuen nire alderantz begiratzen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 94. orr.

Aldarearen gainean Pankrazio nerabea agertzen da, basaki bere 14 urteetan martiri hila.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 48. orr.


basakiro adlag basaki.

Basakiro, gutariko zenbaiten ontziak erorarazteraino ardiak ostikoka ari ziren.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 22. orr.

Esklusiboki arabiar aldizkari eta egunkariak irakurtzen zituen, Kairotik ekarraraziak, han bizi izana baitzen urte askoan, han jaioak baitziren beraren hiru haurrak, han egokitu baitzitzaion fusil-tiroka italiar Kontsulatua jende-aldra basakiro asaldatu baten aurka defendatu beharra, eta han geratu baitzitzaion betiko bihotza.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 245. orr.


basakoi izond

Esküineko barne ministroak düala güti erabili dütüan hitz itsusiak baztertzen dütüt, ezkerrekoaren “basakoi” hartan egoitez.  Herria   2005-12-08


basakoru iz basoko korua.

Basoko animaliak oro, handi zein txiki, lumadun zein lumabako, basakoruko kantariak dira eta basoaren zabaldia betetzen dute musikaz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 62. orr.


basakristau iz gizatasun edo jendetasunik gabeko pertsona.

Baserri giroan hazitako basakristau moduko batek hala aitortu zidan behin: aurreneko aldiz zeinekin joko, eta arrebarekin jo omen zuela, eta morboaren batere arrastorik gabe kontatu zidan, sano-sano: bea zalie ta ni're bai: ze ingo giñean ba?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 24. orr.

Harrigarria da, bestalde, mendi-giroko zenbait basakristauk eta kale-zuloko zenbait makarrak elkarrekin duten antza.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 167. orr.

Piztiekin etzaten ginen basakristauok.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 139. orr.


basakume iz ume basa.

Piztiak uztartu zituzten, basakume orok otzandu beharra baitauka, gurasoen ongintzak menperaturik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 131. orr.

-Harry, basakume honengatik zaude zu gurasorik gabe -esan zion Blackek amorru bizian-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 303. orr.


basakurte (orobat basakorte eta basagorte soilik) 1 iz ipar baserriko oilategia.

Etxe aldean zurezko zerrategi batzu: hemen bizpahiru urde, han bi behi, eta basakurtean zonbeit oilo.  Herria   2001-03-01

Alta basoilar bat ez da hain ardura ikusten orain gure mendietan, legez gerizatua izanik ere! Hain ederra, gure basagorteetako oilarra baino azkarrago, luma ilunez jantzia, han hemenka marroinez eta gorrailez, berdez eta urdinez nahasia.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 23. orr.

2 irud/hed

Ez du deus ikustekorik gure kontseilari nagusiaren basakorteko errautsez estali pulindarekin.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 168. orr.

Baina bere ekinaren eremua ez zen basakorte soila.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 22. orr.


basal 1 izond metabolismo eta kidekoez mintzatuz, baraurik eta geldirik dagoen organismoari dagokiona.

Ez, kondoirik ez, tenperatura basaleko taulaz baliatu behar.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 83. orr.

Gure gorputzak egunero ematen dizkiogun kalorien %70 metabolismo basalari eusteko erabiltzen ditu; %15 energia lortzeko prozesuetarako; %15 beste hainbat ekintzetarako.  Berria - Euskal Herria   2004-08-24

2 gorputzaren organo batez mintzatuz haren oinarrian dagoena.

Koralaren oinarrizko unitatea polipoa da, tutu itxurako gorputz bat, garroz inguratutako aho bat eta bere beheko muturrean substratuari atxikitzeko disko basal bat dituena.  Berria - Gaiak   2004-10-10

Dermisaren goiko aldea izurtsua da, eta haren formari egokitzen zaio epidermisaren azpiko aldea (geruza basala).  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 71. orr.

Ainguragune asko dituen zuntz sare batek eusten die epidermiseko zelula biziei, geruza basalekoei eta ingurukoei.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 72. orr.


basalandare (orobat basa-landare) iz landu gabeko lurretan hazten den landarea.

Sasia eta laharra emango dizkizu, basalandarez elikatu beharko duzu.  Elizen arteko biblia   Has 3,18

Sasi artean basalandareak biltzen zituzten, isats-sustraiez elikatzen.  Elizen arteko biblia   Jb 30,4

Sastrakaz eta basalandarez estalirik bazegoen ere, bera zen herri handi hartako bizi-eragile bakarra, bere inorgabetasun xarmagarrian, gauza benetan eder bakarra.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 168. orr.

Nire kultura irregularra da, zulo handiz beterik eta tenplu ederren puskez egina, zeinetarik gelditzen diren zatiak zaborra eta basa-landareen artean dauden.  Berria - Kultura   2006-02-07


basalapur (orobat baso-lapur) iz bidelapurra.

-Basalapurren masail irtenak ditu, hori egia da.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 173. orr.

Aspaldi handitik ez zebilen lapurrik basoan, erregea kanpora bidali zutenean baso-lapur guztiak udal zerbitzura jarri baitzituen alkateak, badaezpada ere.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 26. orr.


basalasai izond basa eta lasaia.

Irri-karkarak antzaldatu egin zion aurpegiera, ordu arteko gizakote baten itxura basalasaia mozorro batek eman izan balio bezala.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 116. orr.


basaleinu iz leinu basa.

Ene trabailuen kondaira arretaz irakurri dutenek gogoan izanen dute nola basaleinuko gizon bat jarraitu zitzaidan, txakur bat jarrai zekidakeen gisa, harresien itzal irregularretaraino.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 122. orr.

Gaua azken hondarretan zen; hodei horien pean, basaleinua, eneari deusen zorrik ez zion bozkarioz, ur erauntsi bizi-bizi haietara gorputz eta arima emana zen, estasi halako batean.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 124. orr.


basalizar (orobat basa-zilar) 1 iz lizar mota basa, hazi gorriak ematen dituena (Sorbus aucuparia).

Ikustinguruari dagokionez, horra pinu gorriak, eta urkiak, eta zurezko etxolak, eta basalizarrak.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 214. orr.

Ekaitzetan tximistetatik babesteko, basa-lizar zarbak eransten zituzten txabolen lau aldamenetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 36. orr.

Sagar gorria, intxaur gorrixkoa eta basa-lizarraren baia gorria omen zen jainkoen elikagaia, bizitza eternizatzen zuena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 36. orr.

2 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Zaldi basatienak mantsotu eta gobernatu nahi bazuten, basa-lizar makila erabiliko zuten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 36. orr.

Ur-bilatzaileen sardango makila, energia uhinen bila zerabiltena basa-lizar adarrez egina zen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 36. orr.


basalore (orobat basa-lore) iz landu gabeko lurretan hazten den lorea.

Basoak, esaterako, eta basaloreak bide ertzetan, bai eta behiak eta zaldiak, etxaldeak eta larreak, herrietako berdeguneak eta noiz edo noiz gizakiren baten aurpegia.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 183. orr.

Itsaso berde handi hartan, belazeetan han hemenka zabaldurik zeuden basalore gorri eta urdinekin batera, uda bazkalondoko isiltasun handia zegoen. Ez zen hark izenda ez zezakeen basa-lorerik edo tximeletarik.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 215. orr.

Oso hornitua zegoen hura ere, harlauzaren gainean basaloreak eta belar freskoak zituela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 417. orr.

Gurditik jalgia nintzen eta, urratsa idi-mandoen kateen doinuan emanez, basalore sorta bat bildu dut.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 189. orr.


basalto iz sumendi harri beltz berdekara, oso trinkoa, eskuarki feldezpatoz eta piroxenoz osatua.

Honelakoak dira, lehenik, basalto-harriak, kolpeei atzera eragiten ohituak, suharri gotorra eta burdina sendoaren indarra eta ate orpoetan kirrinkatzen den brontzea.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 123. orr.

Raban, amondarren hiriburuan, dagoen basalto harrizko haren hilobiak erakusten du erraldoitasun hori, lau metro eta erdi luze eta bi metro zabal baita, ohiko neurriaren arabera.  Elizen arteko biblia   Dt 3,11

Raban, amondarren hiriburuan, dagoen basalto harrizko haren hilobiak erakusten du erraldoitasun hori, lau metro eta erdi luze eta bi metro zabal baita, ohiko neurriaren araberaItsasotik ateratzen den mendia da, kokapen oso ona daukana, basalto beltzezko labar ikaragarriak ere bai, eta aurrean zelaia.  Elizen arteko biblia   Dt 3,11


basamarmol iz sasi marmola.

Apaindura gehienak XVII. mendekoak dira, baroko garaieko basamarmolezkoak.  Herria   2002-10-03

Erdian, 15 metrako eskailer harrigarri bat, basamarmolezko zizelkadurekin, bobeda baten pean.  Herria   2002-10-03

10 ximinei handi, kasik gela bakotxak berea, basamarmolezkoak horiek ere.  Herria   2002-10-03


basamentu iz oinarria.

Praktikari sostengu emateko balioko duen basamentu intelektualaren ideia hori indartu egiten da sarreraren ondoren, batez ere hiru lehenengo liburuetan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 170. orr.


basamolde iz itxura basa.

Ele zuri frango errana, haren begiek, haren kopetak, haren ezpain zimurrek, haren kara eta itxura guziek, bazuten halako basamolde bortitz bat.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 192. orr.


basamortizatze iz

PSOEk, Zapateroren irribarre distiragarriarekin, euskal lurretan hasi du industria basamortizatze prozesua.  Berria - Ekonomia   2004-10-21


basamortu (orobat basa-mortu g.er.) 1 iz inor bizi ez den aurkintza, eskuarki ia landare eta animaliarik bizi ez den lurralde hareatsua. ik mortu.

Kapsula lurreratu egingo da Utah estatuko basamortu batean.  Berria - Gaiak   2006-01-15

Otoitz eta gogoetan arreta handiagoz jarduteko basamortu eta bizileku baztertuetan ezkutatzen direnak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 613. orr.

Hiriak hondaturik daude, herrialdea basamortu eta eremu lehor bihurtua, bizilagunik gabe, bertan inor ere ibiltzen ez dela.  Elizen arteko biblia   Jr 51,43

Basamortu eta hondamendi bihurtuko dut herrialdea, beraren indar harroa desegingo.  Elizen arteko biblia   Ez 33,28

Elurrak inplikazio harrigarriak ditu beti, baina, beste angelu batetik ikusita, edozein paisaia basamortu bihurtzen du.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 182. orr.

Milaka kilometro basamortu daude Tanger eta Piramideen artean.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 74. orr.

Hemen behean geratuko da Gorria gaixorik, joritasunaren basamortu eta ahazturaren jungla sakon honetan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 23. orr.

Orduan arima, poz handiz, barreiatzen da inork deskriba ezin dezakeen basamortu bakartian zehar; neurri gabeko ondasunaren ezkutuko ilunbeetan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 66. orr.

Badu ehiztaritik zerbait: goizean zaldia hartu [...] eta berarentzat basamortu edo baso berezia den horretan sartzen da, hirian alegia.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 96. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Horebetik abiatu eta ikusi duzuen basamortu handi eta beldurgarri honetan barrena ibili ginen.  Elizen arteko biblia   Dt 1,19

Amerikanoek, aldiz, igorri duten tresnak helarazi ditu Marteko argazkiak: basamortu hutsa.  Herria   2004-01-22

Ja ez genuen gehiago hitzik esaten, beroak eta nekeak ahiturik, eta egarriak basamortu kiskalia bera bezalaxe agorturik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 113. orr.

Bake handian igaro nuen gameluak, gazelak eta arabiar alderraiak hara-hona dabiltzan basamortu lasai handi hori.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 403. orr.

Aurrez aurre ikusten dut basamortu madarikatua.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 142. orr.

Zenbat aldiz ez naiz ni haien atzetik joan, umea artean, basamortu siberiarrean hara eta hona egiten zituzten ibilaldietan!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 191. orr.

Beldur naiz ez ote zaidan gaua basamortu amaigabea bihurtuko.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 58. orr.

Beharbada hori izan zen arrazoia, ni, beldurrez beteriko basamortu lausoetan barrena, Hilezkorren Hiri sekretuaren xerkan oldar nendin.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 114. orr.

Arsinoe-tik abiatu eta basamortu kiskalian sartu ginen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 115. orr.

Basamortu antzuetatik nekeak jota nentorren.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 42. orr.

Adin ertainaren basamortu luze eta bakarti horretan sartu diren pertsonaiak.  Berria - Kultura   2004-08-25

Basamortu amaigabeak bihurtu zaizkit gauak.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 41. orr.

Euskal basamortu intelektual honetan maizegi agertu dira horrelako baieztapen miragarriak.  Berria - Harian   2006-05-06

Inperioaren mugaldeko bazter latzak bilatu zituen, lintzura dorpeak eta basamortu kontenplatiboak, bakardadeak lagun ziezaion bere patua ulertzen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 145. orr.

«Basamortu industriala» bihurtzen ari da Ezkerraldea.  Berria - Ekonomia   2004-10-24

Gatz eta hondarrezko basamortu hura, zenbait tokitan itsasoko maila baino beherago zegoena.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 266. orr.

Bakarrik zegoen elurrezko basamortu mugagabe hartan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 287. orr.

Unibertsoaren eta haren artean halako axolagabetasunezko basamortu bat zabaltzen ariko balitz bezala sumatzen zen.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 29. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Medina hiriaren inguruko basamortu-sail txiki batzuetatik abiaturik, lastertasun harrigarriz hedatu zen islama.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 221. orr.

Saulek Hakila mendixkan, basamortu-ertzean, bide ondoan ezarri zituen oihal-etxolak.  Elizen arteko biblia   1 Sm 26,3

Inguru osoan basamortu aire bat, bakardade eta isiltasunean galdua.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 88. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bakardade basamortu bat.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 182. orr.

Elur-basamortu horretatik sortzen den fantasma da.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 183. orr.

Esaten nuen barne basamortu horren erdi-erditik igarotzen ari gara une honetan.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 36. orr.

5 (izenondo edo adizlagun gisa)

Udaberri kanta bat entzungo da izotzezko itsaso basamortu horren gainean: [...].  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 361. orr.

Gauerdi hartan elizaren inguruak basamortu ziren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 80. orr.

Lubakia basamortu dago.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 145. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

basamortu aldera (5); basamortu bat (12); basamortu batean (11); basamortu bihurtu (9); basamortu bihurtuko (8); basamortu bihurtzeko (3); basamortu bihurtzen (5); basamortu erdian (5); basamortu ertzean (4); basamortu eta hondamendi (3); basamortu hartan (6); basamortu honetan (7); basamortu honetara (4); basamortu osoa (3); herrialdea basamortu (3); lurraldea basamortu (5)

artean basamortua (3); basamortua bezain (5); basamortua da (4); basamortua eta (3); basamortua ezagutzen (3); basamortua zeharkatu (5); basamortua zeharkatzen (3)

ari da basamortuan (3); basamortuan barrena (22); basamortuan berrogei urtez (3); basamortuan bezala (7); basamortuan bizi (15); basamortuan bizi diren (3); basamortuan bizi izan (3); basamortuan bizi zen (4); basamortuan dago (5); basamortuan dagoen (4); basamortuan gaindi (3); basamortuan galdurik (3); basamortuan gora (3); basamortuan hil (5); basamortuan hilarazteko (3); basamortuan oihuka (3); basamortuan oihuka ari (3); basamortuan utzi (3); basamortuan zehar (17); berrogei urtez basamortuan (3); israeldarrak basamortuan (3); jesus basamortuan (3); moisesek basamortuan (4); nakab basamortuan (3); negeveko basamortuan (8); paran basamortuan (5); saharako basamortuan (5); sinai basamortuan (9); tzin basamortuan (4)

basamortuaren erdi erdian (3); basamortuaren erdian (11)

basamortuko emakumea (4); basamortuko gizonak (4); basamortuko haizeak (3); basamortuko hareetan (4); basamortuko isiltasuna (3); nakab basamortuko (3)

basamortura eraman (7); basamortura heldu (3); basamortura ihes (3); basamortura iritsi (7); basamortura iritsi ziren (3); basamortura joan (8); basamortura joan behar (3); basamortura joan zen (3); basamortura joaten (3); saharako basamortura (3); sin basamortura (3); sinai basamortura (5); tzin basamortura (3)

basamorturantz jo (3)

basamortutik hasi eta (3); paran basamortutik (3); sinai basamortutik (4); tzin basamortutik (3); tzin basamortutik hasi (3)


basamortutu, basamortu(tu), basamortutzea da/du ad basamortu bihurtu.

Urtero 650.000 hektarea lur basamortutzen dira Argentinan.  Berria - Gaiak   2004-09-24


basamortutze 1 iz basamortu bihurtzea.

Basamortutzearen kausa, kasurik gehienetan, klimaren berotzea da, atmosferaren berotze ezohikoa.  Berria - Gaiak   2006-04-13

1977an Gerriko Berdea Mugimendua sortu zuen, basamortutzearen kontra egiteko.  Berria - Mundua   2004-10-09

Basamortutzearen Kontrako Akzio Planaren barruan egin du txostena Gobernuak Nekazaritzako eta Abelazkuntzako Institutu Nazionalarekin batera.  Berria - Gaiak   2004-05-01

2 irud/hed

Baiki, o, Sokrates, baina nik demagun hizkuntza galtzen baldin badut, ezin dut gehiago idatzi: mintzairaren basamortutzeak mututuko ninduke.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 133. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Kutsaduraz gain, basamortutze prozesua larria da bertan.  Berria - Gaiak   2004-10-20


basamutil ik basomutil.

basandere (orobat basandre eta Basandere) iz basajaunaren emakumezko kidea.

Lamien argazkiak ikusi zenituen liburu batean, eta pentsatu zenuen horixe zirela amiña eta ahizpa: erreka baten ondoan elkarri orrazten orduak ematen zituzten basandereak.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 94. orr.

400 ibiltzaleetan Euskal Mitologiako nor eta zer zirenak itxuratuak ziren denak beren lehengo iduriko eta itxurako jauntziekin: Tartaro, Basa jaun, Sorgin, Lamin, Basandere, bertze frango eta Zanpantzar.  Herria   2003-03-20

120 bat herritar beharra da beztiturik, 70 urteko herritar bat barne: zaldun, makilari, zapur, oilar, zigante, bolantak, kaskarotak, basandreak, toberako pertsonaiak, zirtzilak, bai-eta bi bertsulari, Laka eta Mixel Xalbador.  Herria   2002-08-08


basandre ik basandere.

basaneska iz

Isabel de Carvajal, "la serrana de la Vera" (Vera-ko basaneska) deituaren historia benetan bitxia da, alde horretatik.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 228. orr.

Basaneska hari buruzko kontakizunak aise zabaldu ziren Gredos inguruko leku menditsuetan barrena.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 230. orr.

Hiltzaile edo gaizkile arrunt baten moduan igo zuten Ve-ra-ko basaneska urkamendiko oholtzara.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 234. orr.


basaperrexil iz landu gabeko lurretan hazten den perrexila.

-Basaperrexila duk, Sokrates handia bertze mundurat eraman zuen belarra, Dioskoridesen liburuan ere agertzen dena -eta, belar luze hura sudurperat zeramala eta hura usaintzen zuela, erantsi zuen-: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 297. orr.


basapiku 1 iz basapikuondoaren fruitua.

Ni ez naiz profeta, ez eta profeta-taldekidea. Abeltzaina naiz eta basapiku-biltzailea.  Elizen arteko biblia   Am 7,14

2 basapikuondoa.

Salomon erregeak zilarra harriak bezain ugari bildu zuen Jerusalemerako, eta zedroak ere Xefela itsas hegian hazten diren basapikuak bezainbat.  Elizen arteko biblia   1 Erg 10,27

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hazten diren basapikuak (3)*


basapikuondo iz sortaldeko zuhaitza, ezin ustelduzko zura duena eta pikuaren antzeko fruituak ematen dituena (Ficus sycomorus).

Xefela deritzan lautadako olibadi eta basapikuondoen arduraduna Baal-Hanan, Gederakoa. Olio-biltegien arduraduna Joax.  Elizen arteko biblia   1 Kro 27,28


basapiztia (orobat basa piztia g.er.) 1 iz piztia basa.

Milaka abere, hezitakoak ala basapiztiak, itota hil dira azken hiru asteotan gertatutako uholdeetan harrapatuak izan ondoren.  Berria - Mundua   2006-04-27

Gizartetik bota egin zuten eta basapiztien antzeko bihurtu zen: basastoekin bizi izan zen, belarra jaten zuen idiek bezala eta haren gorputza ihintzak bustitzen.  Elizen arteko biblia   Dn 5,21

Euskaraz nola esaten zioten uro delako basapizti hari?  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 171. orr.

Egun hartan ituna egingo dut neure herriaren alde, basapiztia, hegazti eta narrastiekin.  Elizen arteko biblia   Os 2,20

Madarikatua hi abere guztien artean eta basapiztia guztien artean!  Elizen arteko biblia   Has 3,14

Abereek eta gainerako animaliek, mota guztietako basapiztiek, ezustean jaiorik, soroak eta mortuak beteko lituzteke.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 41. orr.

Honentzat suak bere beroa moteltzen du, urak zaporea aldatzen, harkaitzak edateko ugari ematen, izaki bizigabeak zerbitzari bihurtzen, basapiztiak mantsotzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 898. orr.

Horrelaxe sortuak direla ikusiko duzu basapiztia mendikoiak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 157. orr.

Iluna zabaltzean, badator gaua: basapiztia denak harat-honat dabiltza.  Elizen arteko biblia   Sal 104,20

Bi krudeltasun mota bereizten ditugu: bata ergelkeriatik sortzen da, arrazoitik edo gogoetatik beharrean, eta anker jaiotako gizakia basapiztiaren pareko bihurtzen du.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 153. orr.

Erresistenteekin baino ankerrago portatzen omen zen juduekin, basapiztia baten moduan homosexualekin.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 343. orr.

Ez dena hiritarra, edo basapiztia da edo jainkoa da.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 104. orr.

Horregatik, berez basapiztia den arren, emakume birjin baten aurrean bildotsa bezain otzana da, eta horrela agertzen da Erdi Aroko irudi askotan; emakume baten magalean, alegia.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 117. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Haren besoak behetik gora mugimendu bakar bat egin, eta basapiztia larria behea jo eta hilda geratzen da bertan, erditik ebakia sabeletik eztarrira.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 164. orr.

Espezie honetako basapizti miragarriagoekin ohiturik, herensugea, tamainaz, barregarria da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 87. orr.

Basapizti gazteen antzekoa zuan: monjetako hezkuntza zorrotzak eta aitaren kulturak eta samurtasunak portaera nolabait leundu besterik ez ziotean egin.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 190. orr.

Bertan arnasestuka egon zen luze, basapiztia jazarriaren gisan, eta gero haremera jo zuen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 88. orr.

Gerora ohartu nintzen, jendea hil bezain pronto lurperatu eta gorde egiten zela, etxabere hilak, basapizti galduak, arbola irauliak edo pareta zahar eroriak ez bezala.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 89. orr.

Basapiztia madarikatuak ezin, bada, jakin zer zetorkion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 209. orr.

Egun haietan ez zen hegaztien lorratzik ere ageri eta basapiztia gizajoak ez ziren oihanetik inoratzen: gehienak, izurrira etsiak, bertan akabatzen ziren.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 461. orr.

Eta zu? Zaborra, zorigaiztoko basapiztia, zer zara zu?  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 145. orr.

Badaki, azken batean, poesia basapizti izugarria dela, ez domaketarik ez laburtzapenik onartzen ez duena.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 53. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Eskuen eta zangoen indar harrigarriaz fidaturik, basapizti aldren atzetik jotzen zuten, harrika eta mazo astunez joka.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 361. orr.

4 (izenondo gisa)

-Hori gizalegea Quenu andre basapiztia horrena!  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 119. orr.

Quenuk pentsatu zuen Lisa onegia zela, Gavard basapiztia haren atzetik horrela ibiltzeko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 282. orr.

Eroa, astoa, basapiztia halakoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 30. orr.

5 irud/hed

Halako sarraskiak egiten dituztenak ez dira euskaldunak, baizik eta basapiztiak eta hiltzaileak.  Berria - Harian   2005-03-11

Atzetik erasotzen gintuzten bikoteka ibiltzen ziren berde ilunezko basapiztia txapeloker haiek.  Berria - Euskal Herria   2006-04-26

Orduan egin zuen bere triskantza basapiztia ilehori horrek, kirtenarekin kolpatu zuen, puntarekin zulatu zuen, eta hotzikara sartu zion hezurretan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 385. orr.

Basapiztia ilehoriek bata bestearen atzean harilkatzen zituzten garaipenak, beren esbastikaren azpian.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 13. orr.

Zer basapiztia da niri aholkua ematen didan hau?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1078. orr.

Nabarmena da idaztea katarsia, terapia, liberazioa zela Saderentzat, kaiolaratutako basapizti ernegatu eta etsi harentzat.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 27. orr.

Eta badituk, noski, gizakien bihotzetan ere, ez gau ez egun diren uneak, basapiztiak beren arimaren zuloetatik ateratzen diren uneak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 145. orr.

Orduan eskuak luzatuta bizkar zaharra zorionka hilduratu nahian edo lepoan hartuta segi aurrera egin beharrez niregana datozen basapiztia hauen ihesi hasi naiz.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 142. orr.

Torturatu egin ditek, basapiztia horiek.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 69. orr.

Basapiztia beltzak irentsi ditu etxeak, autoak, kaleak, dena.  Berria - Kultura   2004-12-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

basapiztia da (5); basapiztia guztien (4); basapiztia horrek (3); basapiztiaren batek irentsi (3); basapiztien artean (3); basapiztien janari (5); basapiztien janari izango (3); harraparien eta basapiztien (3)


basapiztitxo iz basapiztia txikia.

Mundu guztia begira zeukan, berari, hain urrutitik, hartzez beteriko basotik etorritako basapiztitxo hari.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 33. orr.


basaran (orobat basakaran, basokaran g.er. eta baxokaran g.er.) 1 iz larrean hazten den aranondo arantzatsua (Prunus espinosa). ik elorri 2.

Epurua, laharra, elorria, basakarana eta gisakoekin batera, nekez aurkituko baituzu landare zarpazu, xalo eta ernagarriagorik.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 24. orr.

2 landare horren fruitua, txikia eta latza.

Amama zaharrak laranja atalak, aza garak, banana azalak, patata kaskarrak, baba baltzak, mahaspasa maskalak, sagar makatzak, basaran garratzak... danak nahas-mahas, askara daramatza.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 207. orr.

Basaran heldu gabearen usain gero eta mikatzagoa zuen aireak, eta kristal hautsak zekartzala zirudien, ageriko azal-zulo guztietatik sartzen baitzen bi gazteen gorputzean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 139. orr.

Atseden hartu du soilik masusta bat, udare makatz bat edo basaranak biltzeko, ahoa estutu, ezpainak zuritu eta egarria sosegatzen baitute.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 136. orr.

Benetako edalontziak dituzte, eta hiru motatako benetako ardoa: basaran-ardoa, azeri-mahatsez egindako ardoa eta udaberri-lorez egindakoa.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 265. orr.


basarbi iz ziapea.

Izan ere, zer da ba basarbi-hazi ale batean agintari izatea? edota, dozena-erdi bat gizonen gobernadore izatea, eta urrak bezain txikiak berak eta, nire ustetan, gehiagorik ez zen ludi osoan?  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 171. orr.


basarrosa iz arrosa basa.

Alleyne jauna basarrosa baino gorriago jarri zen eta nano baten grinaz okertu zuen ahoa.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 133. orr.


basarto iz lurralde beroetako landarea, artoaren antzekoa baina lasto meheagokoa (Andropogon saccharatus, Sorghum commune etab.).

Behin lurra berdinduz gero, anisa eta kuminoa erein ohi ditu, ondoren garia eta garagarra zuinetan, eta basartoa gero bazterretan.  Elizen arteko biblia   Is 28,25

Zurezko ontzi karratu-sakonetan sailkatzen genuen alea (metro bat bai sakonean): garia honetan, artoa horretan, oloa hartan, zekalea hurrengoan, eta garagarra; eta basartoa, eta artatxikia, eta zalkea.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 46. orr.

Bikaina ale-nahasketa aberatsa zen: ekilorea, artatxikia, arroza, basartoa, arto-beltza, garia, kakahuetea, arroz oskolduna, eta olo zuritua; normala, berriz, ekilore, txori-belar, artatxiki, olo zuritu, beltxata, eta kalamu-hazien nahasketa zen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 75. orr.

Inor ez da, ordea, hemen geratu, urtearen erdian euria egiten baitu, eta lurra basartoarentzat eta patatentzat baino ez da egoki.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 134. orr.

West Virginiako neska ho'ietako bat izango dun, tabako edo basartozko bizitzatik ihesi.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 83. orr.

Egunero joaten zen bizikletaz Porta Palazzora, belarrak, basarto-irina, kakahuete-koipea eta patata gozoak erostera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 245. orr.


basasto iz asto basa (Equus onager, E. asinus africanus).

Gizartetik bota egin zuten eta basapiztien antzeko bihurtu zen: basastoekin bizi izan zen, belarra jaten zuen idiek bezala eta haren gorputza ihintzak bustitzen.  Elizen arteko biblia   Dn 5,21

Egiten al du basastoak arrantza belarraren aurrean, edo idiak marruma zer janik baldin badu?  Elizen arteko biblia   Jb 6,5

Basastoak ere geldi daude mendian, txakalak bezala aireari usnaka, begiak ilun, larrerik ez dagoelako.  Elizen arteko biblia   Jr 14,6

Lehoien harrapakin dira basastoak basamortuan: berdin behartsuak aberatsen bazka.  Elizen arteko biblia   Si 13,19

Giza basasto bat izango da: hura denen aurka eta denak haren aurka!  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 46. orr.


basatasun iz basa denaren nolakotasuna.

Bi egunez basatasunera itzuli ondotik, nire gorputz hiritar usadio gabea porru eginda egoten zen igande iluntzean zibilizaziora bueltatzean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 60. orr.

Errepublikarren harrotasunak basatasun apur bat eskatzen du; hau biguntzen bada, haren energia galtzen bada, laster menperatuko dute.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 260. orr.

Lehoi bortitzek ezin dute jasan ez ikusi oilarra, hegoak astinduz, gaua uxatzen eta bere abots gardenez egunari deitzen: bat-batean ihesari damaiote, segurrenik oilarren gorputzean badagozelako haziren batzuk, lehoien begietan sartzean, niniak zulatzen eta, euron basatasunean ere, jasan ezineko min zorrotza egiten dietenak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 271. orr.

Orduan bat-bateko basatasun halako bat jabetu zen nitaz.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 54. orr.

Hunoak ezohiko basatasunezko barbaroak izan arren [...] hiru senidetze-kasu ohargarriren berri gorde da pasadizo labur honen garaiko kontaketen gerakin zatikatuen artean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 146. orr.

Alexen begi ilunek basatasun puntua izan ohi zuten.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 14. orr.


basati 1 izond gizakiez mintzatuz, gure gizartearen legeetatik kanpo hezitakoa. ik basa1.

Gizabanako basati, anker eta grinatsu batena, odolgose fanatiko batek bere egindako killer bero eta bertatik bertarakoa, edozertarakoa.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 65. orr.

Beste guztiengandik ezberdinak ziren, bai janzkeraz eta bai bizieraz, eta gizon basatiak ziruditen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 472. orr.

Iruditzen zitzaidan gizaseme basatienak zituela gogoko, ematen baitzuen bere izaera adeitsu eztia kontrako energia basaz behar zuela elikatu.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 88. orr.

Ez dira oso altuak, baina bai sendoak eta basatiak, bizartsuak nanoen antzera, eta ezpata handiak daramatzate.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 112. orr.

Nire etsai basati hura, zer gertatzen ari zen ohartu zenean, haserre bizian jarri zen, hortzak karraska zituela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 927. orr.

Baskoi basati sano haiek, haiek hituan independienteak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 78. orr.

Uste dut pirata guztiak alde eginda zeudela ume basatien talde batek Kako-oker inguratu zuenean.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 192. orr.

Itxaropenik gabeko pertsonaia basatien bidez.  Berria - Kultura   2006-02-22

Ikusten dut fede doilor horretako Jainkoa izaki arduragabe eta basatia dela.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 100. orr.

Saguen alderdiko kazike liberala don Juan zen, tipo basati, despotiko, gorputz eta indar handikoa, erraldoi baten eskuak zituena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 215. orr.

Torturaren arazoa ez da polizia edo guardia zibil basati batzuen gauza.  Berria - Euskal Herria   2004-11-23

Suntsitzaile amorratua den jende basatiaren esku utziko zaitut.  Elizen arteko biblia   Ez 21,36

Herri basati askok hiltzen ditu bere haurrak jaio bezain laster.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 263. orr.

Afrikako kostetako herri gehienak basatiak edo barbaroak dira.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 28. orr.

Biraoka hasteko gogoa duenak Afrikako jende basatiaren artera joan behar zuela eta ez jende zibilizatuaren artera.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 49. orr.

Eguraldiaren bulego ofizialak ezarri eta gezurrean iraunarazteak frogatzen du gobernuek berek ere junglako arbaso basatien eragina jasan dezaketela.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 84. orr.

Haietako asko Duvalier diktadorearen jarraitzaileak eta haren armada basatiko kide ohiak dira.  Berria - Mundua   2004-02-15

Trogloditen leinu basatikoak ziren, Arabiako Golkoaren itsasaldeetan eta Etiopiako harpeetan arrunt hedaturik den piztijende horien leinu higuinekoak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 117. orr.

2 (izen gisa)

Basatien herria.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 21. orr.

Basati baten baretasun berberaz digeritu, gudukatu, ehizatu?  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 131. orr.

Peter Pan zuek denok gogor igurtziz sortu nuen, basatiek adarrekin egiten duten bezala sua lortzeko.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 9. orr.

Bi basatien maitasuna basamortuan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 10. orr.

Giza generoaren ugalkortasunak [...] batu zituen lehen basatiak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 30. orr.

Rousseauren Basati Ona garela esan genezake.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 146. orr.

Idatzita dago basati nobleak inoiz ez duela sorpresa keinurik egin behar gizon zuriaren aurrean.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 158. orr.

-Hi haiz hi basati ederra!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 268. orr.

Musika isildu zen, baina pattarrak erotutako basati hark garrasika jarraitzen zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 130. orr.

Hondartza urrun batean basatiek gorantz bidalitako suaren antzera altxatu zen, ospakizun bateko ikurtzat.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 173. orr.

Kartagotar familiak uzten zituen merkataritza-guneetan; eta bizkor bada bizkor, basatien eta piztiengandik seguru uzten zituen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 46. orr.

Kanadako basatiek erre egiten dituzte preso hartutakoak, baina haiei emateko etxola hutsak badituzte, beren naziokotzat onartzen dituzte.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 105. orr.

Seme zaharrago guztiak hil egin baitzituen arabiarrekin batera kanpalekura sartu zen basati-talde hark.  Elizen arteko biblia   2 Kro 22,1

Ezpataka txikitzen ditu basati-saldoak gorputz babesik gabeak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 273. orr.

3 animaliez mintzatuz, gizonaren eskupetik at hazitakoa.

Afrikako errinozero beltz basatiak ugaritu egin direla esan du WWF erakundeak.  Berria - Gaiak   2004-06-25

Biharamunean zaldi basatiez betetako ametsetan esnatu nintzen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 46. orr.

Erasotzeko zorian zegoen zezen basatia zirudien. Idi basati baten adarra, zilarrarekin apaindua.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 176. orr.

Oinaztarria behar da fusil-tiro batek zaurituta utzi duen lehoi basatia hiltzeko.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Lur honetan non palmondoak hazten baitira eta kresala gatz-trinkotzen, eta gauez zakur basatiek hartzaren oinatzean zaunka aditzen baitira.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 132. orr.

Basamortuan hazitako asteme basatiaren antzeko: beroaldian nork baretu horren irrika?  Elizen arteko biblia   Jr 2,24

Urmaeleko antzara basatiei begira aurkitzen du alaba.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 117. orr.

Herioa zekarten txori basatien moldean barreiatu ziren gero erasotzaileak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 276. orr.

Oihan batean non, tximistek joriko enborretan, erle basatiek egiten baitzuten habia.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 132. orr.

Portzelana txinatarrezko katakume basati bat, oldartzeko zorian beti.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 59. orr.

4 landareez mintzatuz, gizakiak landu gabe berez hazten dena.

Ihi meheak, sahats basatiak, haltzak, zalitzukiak, kanaberak, huntzak eta horien antzeko beste batzuk, berez sortu ezin daitezkeenak urik ez dagoen lekuan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3650. orr.

Torga landare basatia da, umila, bat-batean espero ez den tokian hazten dena.  Berria - Kultura   2006-03-28

5 basakeria adierazten duena; gizaki basatiari dagokiona.

Meategi hark ere bazuen bere magia berezia, bere xarma basatia.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 94. orr.

Heriotzarik basatiena ematen zitzaion ulertzen ez zituenari, eta oinazeak bere eskuz edo bere begi aurrean gauzatzen ziren.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 274. orr.

Sexu huts eta basatia.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 214. orr.

Une izugarri hartan, uste dut bere bihotz basatia apurtu egin zela.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 191. orr.

Gauza batzuk bai, bagenekizkien egiazkoak eta ahaztezinak: HP lagunaren erailketa basatia kasu.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 161. orr.

Bere autotik bakalao musika dator, amortiguadoreak desegiten dituen tzunba-tzunba basatia.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 46. orr.

Iniziazio-erritual basatien bertsio moderno eta tekniko bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 51. orr.

Bertan anarkia basati batek ordezkatu baitu lehengo tirania basatia.  Berria - Kultura   2004-11-20

Erlijiozko eta politikazko ilusioez ezkutaturiko esplotazioaren ordez, esplotazio ageri, lotsagabe, zuzen eta basati bat sartu du.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 48. orr.

Haren jarrera argi eta garbiak [...] ezti makatzaren antzekoa zitzaidan, errealitatea aurrez aurre erakutsiz, ez ankerkeriaz, baizik eta garbitasun basatiaz.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 200. orr.

Malenkonia basati bat zerion Bautistaren abestiari.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 94. orr.

Oraindik ere ikusten dut, beltza, mehea, gizon batena zirudien bular zapaldu harekin eta piztia ehizatu baten begi basatiekin.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 47. orr.

Antioko erregea asmo basatiz betea zetorren, juduak bere aitaren garaian baino askoz gogorrago tratatzeko gogoz.  Elizen arteko biblia   2 M 13,9

Ezpain gorrail apetagarriak karmin leunaren ukitu basatiaz hornituta.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 42. orr.

Haren begirada basatiak zuzen-zuzenean zeharkatu zuen Harry.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 186. orr.

Inolako neurritasunik gabe, otsoa ardiaren gainera bezala oldartu zen eta, begirada maltzur eta basatiz begiratuz, eskua erantsi zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 189. orr.

Orduan, beren atzean, ulu basati bat entzun zuten.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 269. orr.

Ondoren, elkar besarkatu dute arnasestu basatian.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 107. orr.

Gong basati baten erritmoan.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 126. orr.

Ez al da garaia honelako hutsegite basatiak gainditzeko?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 260. orr.

Azkenean estutasunezko intziriak eta poz basatizko deiadarrak erabat itzali ziren urrunean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 412. orr.

Begietan argi basatia zeraman.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 273. orr.

Biolin hots basati batek hautsi zuen barealdia.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 67. orr.

Pippinek keinu basatia egin zuen, haurra atzeranzko pausoa ematera behartuz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 42. orr.

Beren arteko ohiturak basatiak zirenez eta legeria erromatarra ezezaguna, usadio bitxiak eta ankerrak nagusitu ziren.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

1977ko greba basatia.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 168. orr.

Industria-kapitalismo basatiaren aurka.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 95. orr.

Inoiz ez da horrelako prezio jaitsiera basatirik izan.  Berria - Harian   2006-02-11

6 landu edo zaindu gabea, gizakiaren eraginik ez duena.

Segundo batzuk utzi nituen pasatzen, sudurra Taniaren ile beltzaren mataza basati eta indartsuan sartua.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 214. orr.

Alderdi basatian barna.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 7. orr.

Auzorik urrunenak ziren, eremu basati eta arriskutsuak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 156. orr.

Handik aurrera, oihan sarriko lur basati honetan, nonahi ikusiko zen gizonaren oin parea, moldegaiztoko arbol bakartu eta adarrokerren batetik zintzilik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 236. orr.

[Sekula Betiko Lurraldeak] kolore harrigarriak ditu han eta hemen, eta koralezko arrezifeak eta itsasontzi itxura dauka, eta kobazulo basati eta bakartiak.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 11. orr.

Ez nuke nahi mendi basati honetan zuek gorputzeko inolako beharrik jasatea, espirituaren gauzei jarri behar diezuen arretaren kaltetan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1080. orr.

Oso toki basatia duk.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 158. orr.

Orain leihotik pasatzen ikusten zuten paisaia gero eta basatiagoa zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 96. orr.

Uste dute gizateriaren historia gorantza doan arraia bat dela, perfekziora bidean, uste dute hobetzen ari garela, iragana beti eremu basatiagoa izango dela geroz eta bizimodu zibilizatuagora garamatzaten urteen ondoan.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 66. orr.

Eremu zabal basatiak, ezin sartuzko baso mugagabeak, amaierarik gabeko zelaiak sumatzen ziren.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 161. orr.

Modu basatian egin genuen amodioa.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 283. orr.

Eztandaren orroa mendi guztietan entzun zen, eta ematen zuen oihartzunak modu basatian egiten zuela garrasi.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 78. orr.

Hegazti itxurako buru txiki eta zorrotza aitaren bularraren aurka estutu du une labur batez, baina era basati eta ia zoroan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 36. orr.

Natura, modurik basatienean.  Berria - Gaiak   2006-04-14

7 (adizlagun gisa) ik basatiki.

Bakarrik jardun zuen, isilik eta basati. Nola hasten zen galesez deklamatzen eta nola goratzen zen garaile, basati batzuetan eta otzan besteetan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 42. orr.

Gizona bidean behera biziki basati gidatuz zihoala, jauzika orain eta erreboteka gero, auzo hartan ezkutatu behar izanez gero ezkutalekua non bilatuko zuen pentsatzen hasi zen.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 156. orr.

Luzaro eta basati zigorkatu ondoren, azkenerako erdi hilik utzi zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 355. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

animalia basati (7); basati bihurtu (4); basati eta (39); basati samarra (4); basati samarrak (4); ekintza basati (6); eta basati (15); hain basati (3); hegazti basati (8); herri basati (6); jende basati (3); oihu basati (3); rousseauren basati (3)

animalia basatia (4); basatia egin (4); basatia eta (13); basatia izan (8); basatia salatu (3); bezain basatia (3); eta basatia (11); indar basatia (4); jarrera basatia (8); jarrera basatia izan (3)

animalia basatiak (5); basatiak dira (5); basatiak egiten (3); basatiak eta (11); basatiak izan (4); basatiak jasan (3); begi basatiak (3); eta basatiak (13); gizaki basatiak (7); gizon basatiak (3); hegazti basatiak (4); mugimendu basatiak (3)

modu basatian (20)

garapen basatiaren (4); kapitalismo basatiaren (3)

gizaki basatiek (10)

animalia basatien (3); basatien artean (4); basatien bidez (7); basatien eta (3); hegazti basatien (10); hegazti basatien bidez (5)


basatikeria iz basatitasun gaitzesgarria; basatiari dagokion ekintza gaitzesgarria.

Gerraren izugarrikeria, basatikeria: Gizakiarengan bada, izan ere, halako suntsitzeko gogo bat, besteak hiltzeko eta piztia bat izateko gogo bat.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 8. orr.

Egun, bizarra egin eta gero aurpegian alunbre-harria emango lukeen gizona, hura larrumintzaren aurkako basatikeria zen, egun kosmetika erregina da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 126. orr.

Zuen teismoak basatikeria asko eragin du, baina bakar bat ere ez du eragotzi.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 220. orr.

Ez al dira, bada, gerrak, basatikeria politiko horren fruitu bakarrak, politikaren elikagai, sostengu eta euskarri?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 260. orr.

Jaso dute ez antzinako zin bati zor zaion obligazio gisa, baliogabea zatekeena existitzen ez diren borondateak lotzen zituelako, bidegabea zatekeena gizonak gizarte-egoeratik basatikeria-egoerara eraisten zituelako, baizik eta zinegite isileko eta zehatz baten ondorio gisa.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 32. orr.

Erromatarrek, basatikeria titulu baten baino gehiagoren jabeak haiek ere, esklaboekin bakarrik erabiltzen zuten tortura, bertute zakar eta laudatuegiaren biktima ziren esklaboekin.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 54. orr.


basatiki adlag era basatian.

Ez zait sekula ahaztuko Andoni Arrizabalaga kartzelara ekarri zuten eguna, 1968ko abuztuaren 26a, zortzi egunean basatiki torturatu eta gero.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 104. orr.

Bikotekidea bahitu eta basatiki jo arren, aske utzi zuten gizona.  Berria - Euskal Herria   2006-01-06

Etorkinek metaketa-leku "birjinetan" birsortu baitzuten mundu-ekonomia horren barne-dinamika, gune haiek bertako biztanleriaz basatiki hustu ondoren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 55. orr.

Basatiki jotzen zuen, iraunkortasun hotz eta ankerrez, eta, mozkorraren ondoko aje astunarekin bazegoen, amorru bizi-biziz.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 30. orr.

Egia hau subjektuari kanpotik basatiki ezartzen zaion gertakari traumatikoa da.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 128. orr.

Astunki erabiltzen zuen bere arrazoimena, ia basatiki, lainoturik barreiatzen zitzaion arte edo espazio hutsaren eta isiltasunaren ataria zen azken muga logikora iristen zen arte.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 140. orr.

Zein basatiki joko liokeen larrua gorputz desiragarria duenaren kontzientzia osoz begiratzen dion emetxo horri, zutik jarrita, burua koltxoira makurrarazita!  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 77. orr.


basatitasun iz basatia denaren nolakotasuna.

Paisajea ikusi nahi izaten nuen, istorioak irudikatu belarrak estalitako muinoetan; mendiak, bere basatitasunean beste mende bateko gizakien ibilerak agertzen zizkidan.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 17. orr.


basatu, basa(tu), basatzen 1 da/du ad desbideratu, bidea galdu; basa bihurtu.

Laborantxan ari girenak, kabalekin, "dans l'élevage"; ageri da beti artalde batean, artaldea ez delarik untsa artatia, basatzen da.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 211. orr.

Halere, handik goiti zaio basatu kubatarra, bestea nekatzearekin, hainbertze pilota tzarrek eginarazi lasterkaldiekin.  Herria   2004-09-09

Haizea basatzen hasia zen eta euria hurbil.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 96. orr.

Arima hilkorra dela aitortu beharko litzateke, eta berdin dio airean ezabaturik hil zein zatiak kontraktaturik basatu, sentipena gizakume osoari nondinahi joaten-joaten ari baitzaio eta bizia nondinahi gutxitzen-gutxitzen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 195. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Volvoa harat zihoan, gitarra elektriko basatu baten abiaduran.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 29. orr.


basatxerri iz txerri basa.

Kanta honek, Irungo Mayoek egin zuten apari sekulakoa azaltzen digu: eper bat, bi tortoilo, iru oilo, lau antzara, bost pirilo, sei zikiro, zazpi zezen, zortzi idi, bederatzi basatxerri, hamar karga ardan gorri, hamaika karga ardan zuri, hamabi kaja pipapuru...  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 157. orr.


basatxilar iz landu gabeko lurretan hazten den txilarra.

Goroldioz estaliriko muino txikiak, izeidi bat, pinu gazte txikiz osaturiko sastraka ziztrinak, suak kiskalitako pinu-enbor zaharrak, basatxilarrak eta horrelako huskeriak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 40. orr.


basatza iz lokatzez edo basaz betetako tokia. ik lokazti.

Ez zen deus ikusten zaldien hankek plast-plast oratzen zuten basatzan, baina egundoko kirats nardagarri batek hartuak zituen airea eta bazter guztiak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 79. orr.

Ilunpean eta basatzan iraulkatzen dira.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 171. orr.

Euria hasi zuen: gure zelaia, basatza izugarri bihurtu zen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 63. orr.

Baina zaila da erantzunak aurkitzea Toyota madarikatu bati bultza eta bultza ari zarenean basatza ilun ustelean ia belaunetaraino sartuta.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 72. orr.

Basatza izoztuaren eta belartza kaxkarraren gainean botarik Bazekien gurdi zaldi errusiarrek ez dutela ezer saihesten bidean, ez harriak, ez gurpil arrasto sakonak, ez basatzak, ez zuhaitz eroriak, ez zuloak; traba guztien gainetik igarotzen dira arrapaladan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 194. orr.

Dragak badakar basatzaren artean metal herdoilezin pusketa bat bristadaka.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 49. orr.

Ur arre horren azpian, lokatzezko basatza nabari zen, non oinak ezin ziren finkatu.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 233. orr.

Baina zaila da erantzunak aurkitzea Toyota madarikatu bati bultza eta bultza ari zarenean basatza ilun ustelean ia belaunetaraino sartuta.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 72. orr.

Florent lurreko lokatzak tristatzen zuen; ur horiaren jarioak ilunabarra basatzan herrestatu eta itzali nahi zuela zirudien.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 375. orr.

Zenbaitetan basatzarik basatza baldin bagabiltza ere.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 38. orr.

Bilbao zimaurtegi, infernu behere, basatza handi hartan, posible zen lore baten aurkikuntza mirakuluzkoa.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 16. orr.


basauriar (orobat basauritar) izlag/iz Basaurikoa, Basauriri dagokiona; Basauriko biztanlea.

Josu Alvarez preso basauriarrari 30.000 euroko bermea ezarri zioten atzo aske atera ahal izateko.  Berria - Euskal Herria   2006-04-21

Atleta basauritarra itxaropentsu dago, baina zuhur mintzo da, zaila izango da munduko marka ontzea.  Berria - Kirola   2004-05-29

Sekulako iskanbila sortu zuten basauriarraren adierazpenek.  Berria - Kirola   2006-04-07

Ustez Belgikan atxilotutako bat, Jon Lopez basauriarra, 1996ko urrian atxilotu zuen Ertzaintzak, Basaurin, autobus bat erretzea egotzita urte bereko irailean.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

63 urteko basauriarra larri zaurituta geratu zen lurrean, eta minutu gutxira hil zen.  Berria - Euskal Herria   2004-11-19

Sei basauriarrak, baina, ez ziren Auzitegian gehiago agertu.  Berria - Euskal Herria   2004-09-19


basauritar ik basauriar.

basazain ik basozain.

basazakil iz zakil basa.

Elkartzen garen lehenengo gau zoroan zeruko izar distiratsu guztiak ikusiko dituzue, baina ez minez, baizik eta gozamenez, gure basazakilen kemen agortezinak emango dizuen atseginaren ondorioz.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 93. orr.


basazi izond/iz basatia.

Munduaz kezkatzea aspergarria dela esanez edozein publizitate-orri goitik beheraino irakurtzen duten basazi-belaunaldi berriez bete zaigu 'herrialde aberatsak' izena hartzen duen munduaren zati hau.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 26. orr.


basazikintegi iz ezkutuko, saskiko zikintegia.

Beleztei aldean, basazikintegi bati lotu dira hogoibat lagun joanden larunbat goizean eta xixka ederra egin dute.  Herria   2005-03-31


basazuhaitz iz zuhaitz basa.

Landazabaleko larreak suak hartu ditu, basazuhaitz guztiak garrak kiskali.  Elizen arteko biblia   Jl 1,19

Iharturik dago mahastia, zimel pikuondoa, bai eta granadondoa, palmondoa eta sagarrondoa ere; halaber ihartu dira basazuhaitz guztiak.  Elizen arteko biblia   Jl 1,12

Nola sagarrondoa basazuhaitz artean, hala ene maitea mutilen artean.  Elizen arteko biblia   Kt 2,3


base 1 iz jarduera bati, eskuarki jarduera militar bati, ekiteko beharrezko diren baliabide guztiak biltzen diren lekua.

Orbaitzeta herrian jarri nahi dute militarrek euren basea.  Berria - Euskal Herria   2004-03-06

Gerra baten benetako arriskuak aipatu zizkion eta baseak zirela helburu militar lehenak.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 49. orr.

Israelgo Aire Armadako hegazkinek Libanoko muga zeharkatu eta [...] Bekaa haranean Hezbolako gerrillariak ustez trebatzeko erabiltzen diren bi base jo zituzten.  Berria - Mundua   2004-01-21

ISAF nazioarteko indarrek Kabulen duten base bati misil batez eraso eta soldadu alemaniar bat zauritu zuten.  Berria - Mundua   2004-05-13

Ekintzaileak orain zalu-zalua behar zuen basera itzuli.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 11. orr.

Trincomaleen gerrillari tamilen baseei erasotzen ari dira.  Berria - Mundua   2006-04-27

1953an, Espainiako baseak erabili ahal izateko ituna Franco diktadorearekin sinatu zutenean.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 270. orr.

New Yorkeko Jed Rakoff epaileak joan den ostirala arteko epea eman zion Pentagonoari Guantanamoko basean giltzapetuta daudenen izenak zabaltzeko.  Berria - Mundua   2006-03-05

Basea urpeko nuklearren abiapuntua da.  Berria - Mundua   2004-06-05

Eskuadrilla guztia suntsitua zen eta banentorren ni bakarrik neure Polikarpov I-16 xaharrarekin basera.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 143. orr.

Gaineratu zuenez, «zenbait basetan izandako arazoak» ikertu ditu AEBetako Armadak, eta Bagramera, Kabuldik iparraldera daukan baserik handiena hainbat preso eramatea erabaki du.  Berria - Mundua   2004-05-13

Elurrari aurre egiteko makina eta gailuekin Gipuzkoako Foru Aldundiak Andoainen duen basea bisitatu du Berriak.  Berria - Harian   2005-12-07

800 metrotan elurra egin dezakeela iragartzen dutenean, Eusko Jaurlaritzak Foru Aldundiari abisu eman dio, eta foru aldundiek base guztiei egiten diete dei.  Berria - Harian   2005-12-07

Satelitean base bat ezarrita beharrezkoa litzatekeen edateko ura eta oxigeno eta eraikuntzarako porlana lortzeko erabil liteke izotz hori.  Berria - Gaiak   2004-11-16

10.000 israeldar inguru badaudela gaur egun Iraken eta, beraz, gure herrialdea, Israelgo informazio zerbitzuen basea bilakatu egin dela.  Berria - Mundua   2004-07-21

Donostia zuen basea, eta handik abiatuta lagunak egin behar zituen, edo kulturan, politikan nahiz gizartean eragina zeukan edozein talde analizatu eta neurtu.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 41. orr.

Gure portua base hartuta ihes egindako baforeak harrapatzen hasiak ziren faxistak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 56. orr.

· Bertan Europa, Asia eta Afrikarako kanpamentu basea du Washingtonek bertatik zuzendu zituen NATOk Irak eta Jugoslaviako gerretako ekintzak.  Berria - Mundua   2004-03-07

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Konturatzen bazara, amerikarrek beren lurraldetik kanpo jartzen dituzte base militarrak ez dituztelako gerraren arriskuak jasan nahi.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 49. orr.

Bederatzi lagun hil dira Kolonboko base militarrean izandako erasoan.  Berria - Mundua   2006-04-26

Dimonako base nuklearraren berri eman zuen Mordechai Vanunu zientzialariak.  Berria - Mundua   2004-05-30

Zuzenean itzuliko da, itzultzen bada, base berrira.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 188. orr.

Errusiatik beste estatu batzuetako «base terroristen aurka» tiro egin ahal izango du Armadak.  Berria - Mundua   2006-02-24

Dibisioko base nagusia Babilonia antzinako hiri historikoaren inguruetan dago.  Berria - Mundua   2004-06-20

Gerra hotzaren garaian estatubatuarrek base itzela eraiki zuten Groenlandiako iparraldean, misil atomiko, berrogei metro altuerako irrati antena erraldoi eta gainerako infernuko tresna guztiekin.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 176. orr.

Hamaika irakiar hil dira koalizioko base baten kontrako erasoan, Hillan.  Berria - Mundua   2004-02-19

Postaz banatzen den Conspiracy Digest hilabetekari ziklostilatuaren arabera, artikulu honen egilea kriogenizaturik dago Rushmore mendiaren barruan kokaturiko base ultrasekretu batean.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 180. orr.

Israelek Gazan daraman jarrera honetan datza: palestinar bakoitza terrorista suizida bat da, eta etxe bakoitza atentatuetarako base bat.  Berria - Mundua   2004-10-19

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Clyde eskualdean dagoen Faslaneko itsas basean urpeko nuklear britainiarrak egotearen aurkako protestan dozenaka pertsona atxilotu zituen Erresuma Batuko Poliziak.  Berria - Mundua   2004-08-28

Tanke baseak gorabehera, Arraseko garrak gorabehera, banuen esperantza.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 125. orr.

Polonian edo Txekian misil base bat ezartzea negoziatzen ari da Washington.  Berria - Mundua   2004-07-14

Esan ere egin zuen amerikarrek gerra-baseak jarri nahi badituzte, jar ditzatela bada, eta datozela haiekin dolar ugari.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 49. orr.

Operazio-base helenikoa Egeon Mendebaldeko Mediterraneotik hurbilago zegoen, eta Itsaso Beltzetik askoz hurbilago.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 235. orr.

Irungo mugatik haraindi dauka operazio-basea, Arcachon-en hain zuzen, La Ville d'été deritzan hiribilduan etxetxo bat baitauka.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 255. orr.

Atxiloketak Falujatik hurbil egin zituela esan zuen, Al Kaedaren trebatze base baten aurkako operazioan.  Berria - Mundua   2006-03-03

Ingelesek merkataritza-baseak ezarri zituzten Bonbay, Madras eta Kalkutan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 52. orr.

Gaur goizean [...] jaurtiko du NASA Ameriketako Estatu Batuetako Espazio Agentziak Delta II kohetea, Vanderbergeko aire basetik.  Berria - Gaiak   2004-07-11

4 oinarria.

Basea zutabearekin elkartzen da bere altueraren erdi-parean; zutabeak zulo bat eta erdiko zabalera eta lodiera ditu.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5070. orr.

Baseak, eschara deitzen denak, luzean 4 zulo izango ditu, antibasak lau zulo luzean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5070. orr.

Heriotza burezur-basearen haustura ez-diagnostikatuaren ondorio izan zen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 242. orr.

Hau da, puntillarik gabe, baina base klasiko batekin.  Berria - Kultura   2004-08-12

· Anek erritmo astuna markatzen zuen bonboaz eta baseaz.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 21. orr.

5 (genetikan)

Baseak geneak sortzen dituzten hizki kimikoei deitzen zaie.  Berria - Gaiak   2004-10-21

Sekuentziaren kalitateari dagokionez, lehengo errore-tasa 10.000 baseko akats batekoa zen (baseak azido nukleikoaren letrak dira).  Berria - Gaiak   2004-10-22

Gizakiak, berriz, 23 kromosoma pare eta 3.000 milioi base ditu.  Berria - Gaiak   2004-10-21

Mutazioa bat gertatzea zera da: nola edo halako aldaketa izatea informazio genetikoan, hots, testu genetikoa osatzen duen base-katean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 58. orr.

Mila milioi base bikote (informazio unitate) ditu oiloaren ADNak, ikerketaren arabera.  Berria - Gaiak   2004-12-10

Bi ziren giza genomaren proiektuaren helburu nagusiak: giza gene guztiak identifikatzea eta gizakien ADNa osatzen duten base-bikoteen sekuentzia egitea.  Berria - Gaiak   2004-01-21

6 alderdi, sindikatu edo kideko taldeen militanteen multzoa; multzo horretako kidea.

ABren barruan «zuzendaritzaren eta basearen arteko kontraesana» dagoela adierazi du Dulucek.  Berria - Euskal Herria   2004-12-09

Horrek agerian utzi du alderdiaren basearen presioa; sektore batzuek ezetza bultzatzen baitute.  Berria - Mundua   2006-04-28

Baseak informazio guztia ukanen du, bai aldekoen iritzia, bai kontrakoena.  Berria - Euskal Herria   2004-11-28

Abertzaleek, ordea, beren base soziala hauteskundeen emaitzen araberakoa baino handiagoa dela erantzuten diete.  Berria - Euskal Herria   2006-04-01

Zapateroren alderdiak kontraesan askorekin maneatzen du ezkerreko base soziala, zehazki eskuineko politika ekonomiko batez.  Berria - Mundua   2004-03-10

Base mugimenduekin harreman estuan egon behar dugu politika neoliberalen alternatiba izateko, hau da, oposizioaren programa mugimendu hauen esperientziei balio gehiago ematetik sortuko da.  Berria - Mundua   2004-06-27

Areago, UIAn sartzean haren garaipena lagundu zuen, oso base herrikoia duelako.  Berria - Harian   2006-04-28

Handik laster, Tzarkoren lan sakon eta bikainari esker, baseko abertzaleak ikasi zuen gauzak argiki bereizten.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 23. orr.

-Badakik zerk ematen didan amorrua? Baseko jendeak egiten dituela horrelakoak, ze goikoek...  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 76. orr.

Baseko katolikoei dei egin die Gehituk, jarrerok sala ditzaten.  Berria - Euskal Herria   2004-02-04

7 datu-base (orobat datubase g.er.) informatika-datuen biltegia. ik datutegi.

Datu-basean informazio horrek duen identifikazio-zenbakia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 339. orr.

Hainbat datu-basetan eta laneko ordenagailuetan sartzeko klabeak.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 87. orr.

Edozein bitarteko (testua, irudia, bideoa,...) erabiltzeko aukera, iritzi-truke dinamiko eta askeagoa bideratzeko ahalmena eta datu-base erraldoiak kontsultatzeko erraztasuna.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 126. orr.

Philosopher's Indexekin batera datu basean beste index batzuk ere aurki ditzakezu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 342. orr.

Badakigu datu basea kontsultatzen dela, ia mila bisita jasotzen ditu hilean.  Berria - Euskal Herria   2004-06-12

Bahitutakoen izenak bilduko dituzte datu base batean.  Berria - Mundua   2006-01-18

-Unibertsitateko web-guneko datu-baseetara joan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 342. orr.

Googleko datu baseetatik milioi bat webguneren helbideak nahi dituzte.  Berria - Gaiak   2006-01-21

Mille, sar zaitezke Donostiako Udalaren datu-baseetan?  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 153. orr.

Oroimena datu-base gisa.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 220. orr.

2001ean bi urte baino gehiagoko herritarren %27,6k zekiten euskaraz, Euskararen Datu Basearen arabera.  Berria - Harian   2006-04-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aebetako base (8); aebetako base batean (3); aebetako base militarrean (3); armadako base (5); armadaren base (7); armadaren base militar (3); base bati eraso (5); base gisa (3); base militar (44); base militar bat (4); base militar batean (11); base militar baten (7); base militar batera (3); base militarra (14); base militarrak (21); base militarraren (13); base militarrean (28); base militarren (5); base militarrera (4); base militarretan (3); base nagusia (3); datu base (33); datu base bat (5); datu base batean (5); datu base hori (5); guantanamoko base (8); guantanamoko base militarrean (5); milioi base (3)

datu basea (22); euskararen datu basea (3); guantanamoko basea (3); inguma datu basea (5); thuleko basea (4)

datu baseak (8)

badator datu basean (3); basean preso (6); datu basean (22); guantanamoko basean (19); guantanamoko basean dauden (3); guantanamoko basean kubari (3); guantanamoko basean preso (4)

basearen kontra (5); datu basearen (4)

datu baseetan (3)

datu baseetara (3)

guantanamoko baseko (3


base-ball ik beisbol.

baseball ik beisbol.

basektomia iz eskrotoko hodiak isten dituen kirurgia-operazioa.

Barrabiletatik zakilerako esperma isurbide edo hodi deferenteak moztean datza basektomia.  Berria - Gaiak   2004-11-14

Basektomia egitea eta kondoia erabiltzea kontrazepzioaz bien artean arduratzeko oso modu egokiak dira.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 90. orr.

Basektomia eginez gero, baina, semenean ez da espermatozoiderik egoten.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 103. orr.

Gaur egun, ernalketa galarazteko bi teknika daude gizonentzat: preserbatiboak eta basektomia ebakuntza kirurgikoa.  Berria - Gaiak   2004-11-14

Basektomia egindako gizon askok ez dituzte behar bezala egiten ebakuntza osteko kontrolak.  Berria - Gaiak   2006-04-16

Basektomia kontrazepzio metodo bat da, besterik ez.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 104. orr.


baselina iz petroliotik ateratako gaia, koloregabea eta gantzutsua, hainbat sendagai prestatzeko erabiltzen dena.

Kolonia eskatu du desinfektagarri bezala erabiltzeko, eta baselina, argizari bezala erabiltzeko.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 86. orr.

Lokatz ez ezik, ernaminez beteriko ustelkeria ere bai, baselina bezain limuri.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 101. orr.

Baselina edo edozein krema hidratatzaile eman baginako sarreran eta espekuluan.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 50. orr.

Orduan esan zidan ur botila ipurtzulotik sartuko zidala, baina lehendabizi baselina emango zidala markak ez egiteko.  Berria - Euskal Herria   2004-11-14

Borroka hasi baino lehen uretan sartzen badituzte ere, baselinari esker sulfuroa ez zaie joaten.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 98. orr.


baseliza iz ermita.

Duela gutxi ikusi nuen, San Migeleko erromerian, baselizako atarian.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 81. orr.

San Migel Goiaingeruaren Aralarko baselizan.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 142. orr.

Ibilaldia amaituta, herri bazkaria eginen dute Yugoko baselizaren inguruan.  Berria - Euskal Herria   2004-06-06

Ezponda eta makaldi artean, sakantxo batean, baseliza zaharra zegoen, elizatxo txiki bat dorre motz bat zuena.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 275. orr.

Baseliza hau haatik frango hondatua da, harlauzezko teilatua bereziki.  Herria   2004-06-03

Zaldi gainera igo, eta baselizara abiatu zen, ermitauarengana.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 49. orr.

Börs ere baselizara erretiratu zen, eta ermitau bihurtu.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 127. orr.

Kanpoko edo legearen kontrako ekintzak antolatzen zirela gain hartan eta baseliza estakuru eder bat zela horien guzien maskatzeko.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 82. orr.


basera ik baxera.

baserri iz 1 landan bakarturik dagoen etxea, nekazaritzako edo abeltzaintzako lurrak dituena. ik basetxe; bazterretxe; etxalde; etxaguntza.

Zarautz eta Orio artean dago etxea, garai batean baserri izana, errepide nagusia utzi eta Aiara doan bidearen hasieran.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 9. orr.

Baserri bat, borda bat, dorretxe bat.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 101. orr.

Une horretan, Israelgo gobernuburua Negeveko basamortuan daukan baserrian zegoen.  Berria - Mundua   2004-01-30

Arantzamendi eta Aranburu baserriak ikustera joan naiz gaur, abenduak 25, Eguberri eguna.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 13. orr.

Oribar baserriari gurutzea margotu zioten teilatuan bi koloretako teilak erabiliz.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 172. orr.

Tokia, ez dakit esan dudan, Errekarte Haundi baserria.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 100. orr.

Azpeitiko Odriozolatxo baserrian bazen Leoia deitzen genion arratoi zakur bat.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 103. orr.

Geure etxean, Elgoibarren, oso maite genuen Ibartola baserriko Maria.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 84. orr.

Eibarko Urki auzoko Altamira baserriko hiru belaunaldi ibili ziren Cuban.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 17. orr.

Matxinbenta aldeko baserri batean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 214. orr.

Bost urte eukazala, Andraka ganeko Goikomendi izeneko baserrira aldatu ziran.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 50. orr.

Zaharrena, neska, Matximenta bertako Bildotxola baserrira ezkondu zen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 58. orr.

Ez nintzen baserritik irten ezkondu ginen arte.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 173. orr.

Normala da noski baserritik kanpo dagoenak sentitzea baserriaren nolabaiteko mira.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 132. orr.

Iñurritza auzoko baserriak bisitatzen dituzte gazteek, dantzaz eta kantuz eskea eginez.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 24. orr.

Baserria egin bitartean, ordea, Oiartzungo Errotazahar baserrian bizi izan ziren.  Berria - Kultura   2004-11-05

Joxean Olano ere baserria noiz altxatuko zain dago.  Berria - Euskal Herria   2004-03-23

Baserri bat eraiki zuen bertan, itsas haizetik gordea, hormak zuri eta teilatua gorri.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 85. orr.

-Baserria botatzeko asmoa daukaala, eta soro guztiak hartu hire negozio baterako.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 28. orr.

Asteasuko Urkidi baserriak su hartu eta barruan zegoen morroia hil da.  Berria - Euskal Herria   2004-06-11

Denak kanpora atera, animaliak ere bai, eta baserria osorik kiskali zen.  Berria - Euskal Herria   2004-03-23

Hor goraxeago bada baserri bat taberna daukana.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 34. orr.

Gailurrak zuriz beztitu ziren eta baserri anitz bakarturik aurkitu ziren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 235. orr.

Baserri batzuetan ur bedeinkatuz zirtatzen zituzten arrautzak habian ipinitakoan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 103. orr.

Baserrietan zakur gogorrak eta latzak ezagutu ditut.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 80. orr.

Xuai baserria justu gainean dago.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 17. orr.

Ahalegin handirik gabe akordatzen dira gehienak zer jaten zuten: desberdin baserrian eta kalean.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 17. orr.

Lehenago ere, kalean ez bada baserrietan bederen, zabalduxea egon behar zuen, zeren eta 1838ko azaroaren 27an Esparterok debekatu egin baitu txapela janztea.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 14. orr.

Handik baserrirako bidea elkarrekin egiteko.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 82. orr.

Morroiak behar baitira orain, baserriko lanetan, sorokoetan eta horrela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 235. orr.

Orduan, baserriko idiak uztarrian, arropak, aferak eta dotea osatzen zuen oihaleria osoa orgetan garraiatu zioten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 59. orr.

Sarritan egun osoa igarotzen dut baserriko lanetan.  Berria - Kirola   2004-05-25

Baserriko taberna zaintzeko hor zegoen Ama, eta Ama nahikoa zen bera bakarrik ordu txikitako mozkorrak kanpora bidaltzeko.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 24. orr.

Oilaskoa baserrikoa zen; barraskiloak, Borgoinakoak, eta ardo gorria, berriz, Tarn-ekoa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 343. orr.

Gurasoak, berriz, baserrikoak biak, nire adineko eta inguruko euskaldun gehientsuenen gurasoak bezala baserria utzi eta kalera jaitsitakoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 15. orr.

Baserriak hiriko bizimodua epai badezake, hiriak ere badu baserria epaitzea.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 166. orr.

Probentzako baserria bere ohidura zaharrekin, nagusi zaharra ororen jabe, denak haren menpeko direla.  Herria   2003-10-23

Eta bi aste barru Guridiren Baserria zarzuela egingo dut Arriagan.  Berria - Kultura   2004-01-29

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Koadroaren hondoan, baserri zuri-zuriak ageri dira txukun goldatutako mendi-maldetan. Euskal Herriaz duten ikuspegia, oro har, pintoreskoa da: mendi berdeen lurra, baserri txuri-gorriak eta ardiak inguruetan, horrelako irudia izaten dute buruan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 144. orr.

Inoiz dorretxe izan ez ziren bi baserri apal.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 123. orr.

Industrialderen batek jandako baserri ohi bateko alaba baten itxura bete-betea zeukan.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 51. orr.

Baserri isolatu batzuk ozta-ozta, edo jende xeheen txabola soilak!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 224. orr.

Huntzak hartutako baserri zaharraren pareraino iritsi ziren.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 204. orr.

Esate baterako, zergatik dira baserriak politak eta argindarraren postea itsusia?  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 16. orr.

Harresia baino lehen, baserri zahar bat zegoen aspaldi, erdi eroria, zohizko teilatua harritzarrez betea eta paretetako harearria hezetasunak eta haizeak higatua zituena.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 29. orr.

Herri inguruan baserri zaharrak ugari ziren, asko urteetan abandonatuak, hutsak.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 136. orr.

Beraskoitzen elkartu gintunan, baserri huts erdi erori batean.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 182. orr.

Hiri gotortua hondaturik gelditu da, baserri hustuaren pare, basamortua bezain bakar.  Elizen arteko biblia   Is 27,10

Kaleko haur bat, zortzi-bederatzi urtekoa, aitonaren baserri hustuaren inguruan jolasten.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 115. orr.

Aitak baserri aberats eta hedatuenaren ondorengo izendatu zuen Andde, nekazari eskolako BTS diploma erdietsi bezain laster.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 112. orr.

Txiki-txikitatik daki nor den baserri ederrenaren jabea.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 116. orr.

Apopilo omen zegoen hurbileko baserri batean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 55. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Aiton edo ahaide beraren ondorengoak ziren denak, dorrekoak zein portukoak, kalekoak zein baserri-etxeetakoak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 26. orr.

Ez da izanen notiziarik hain erraz sortu eta hain arin zabaltzen denik, batez ere baserri auzo eta probintzia herrietan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 302. orr.

Gure txoferrak, baserri-eskualderen batekoa zatekeen-eta, ezagutzen ez jendeak aipatzen zizkion kaleen izenak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 196. orr.

Herritarren %70 baserri eremuetan bizi diren pobreak dira.Haurtzaro urruneneko baserri-katuren bat alde batera utzirik, nik ez nuen sekula animaliarik ukitu.  Berria - Mundua   2006-02-03

Baserri-ate takarrei hotsa ateratzeko gogor jo beharra dago.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 204. orr.

Baserri-ukuilu, borda zahar, kanpandorre eta antzekoetan egin ohi duela habia [enarak].  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 112. orr.

Industrialderen batek jandako baserri ohi bateko alaba baten itxura bete-betea zeukan.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 51. orr.

Harresi gabeko herri irekietako etxeak baserri-lurren arabera hartuko dira.  Elizen arteko biblia   Lb 25,31

Muino gainean baserri itxurako etxandia dago, palmondo altua alboan duela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 52. orr.

Baserri-giroko jendearengan ohikoa den iluntasun psikologiko horretan bizi izan zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 30. orr.

Baserri giroko neska zintzo ongi hezi bat, obsesioez eta fobiez betea, dukesa bat bezain harro, eta neskametxo bat bezala gorriturik.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 143. orr.

1970eko urteetako Korsika baserri gizartea zen.  Berria - Harian   2006-05-05

Gazteriak baserri munduan bizi duen egoera hobetzea da mugimenduaren xede nagusia.  Berria - Euskal Herria   2004-11-04

Hona, bada, beste adar garrantzitsu bat nire azterketarako: baserri giroetako lur eta baserri jabeen jauntxokeria, eta jauntxokeria horrek boterean dagoenarekin konpontxo egiteko daukan abildadea.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 114. orr.

Zenbat horrelako, baserri giroan gogoan eraman ohi zirenak!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 40. orr.

Euskarari zerion baserri usaina kentzeko ere balio izan zuen Krutwigen jardunak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 128. orr.

Baserri ekoizpenen antolatzea eta profesionalizatzea, salmenta zirkuitu motzetan antolatzea.  Berria - Ekonomia   2004-10-26

Auzoko haurrekin beti josteta, noiztenka ariz baserri lanetan eta eskolan gogotik ikasten nuela, hautzaroa iragan zait lorietan.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 24. orr.

Hondarribiko baserri ondarea agertzea eta ezagutaraztea.  Herria   2003-11-13

Izen hau baserri-bizitzako lanetatik datorkio, inongo zalantzarik gabe.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 141. orr.

"Menditar baten kantua", baserri minez idatzitako bertso sorta hura.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 73. orr.

Barojak ez baitzuen urtebete ere iraun baserri mediku, gero, bizi izandakoaren oroitzapen liburuan denbora tarte hori luzatua ageri den arren.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 17. orr.

Baserri turismoko etxe, bilera leku, eta udalekuen egoitza da, besteak beste, Aubixa.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 178. orr.

Umetan aitonarekin bisitatzen genituen baserri-atarietan egoten ziren zahar haiengana eraman nau Abdul Karimen irudiak.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 30. orr.

Baserri aurre, ermita atze eta pago-lizar arteko zabalguneetan dantzan ibilitakoek ondo gogoan dituzte, oraindik ere, Faustinok gehien bisitatu zituen alderdiak.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 53. orr.

Baserri aurrera iritsi da.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 143. orr.

· Hernaniko Zabalaga baserri-museoaren zelaietan.  Berria - Kultura   2006-04-05

Eduegi baserria Debagoieneko XVI. mendeko baserri-dolareen bilakaeraren eta egokitzapenaren adibide bikaina da.  Berria - Euskal Herria   2004-01-28

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Allikene lelengo lerroan egoan, kale baserri bihurturik.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 44. orr.

Herriko etxe-baserri kasik gehienetatik zegoen ordezkariren bat.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 66. orr.

Zarateko Benta izandako etxe zahar abandonatutik Zaskarate landaturismo baserri dotore berriturako tartean.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 48. orr.

Berrogeita zazpi herritatik hogeita hemeretzi dira landa-baserri eta nekazaritzari lotuta bizi direnak, aroaz jakitun zintzoak.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 152. orr.

Mehmet-en ostatu-baserrira iritsi naiz, bidezidor aldapatsu bati jarraituz.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 65. orr.

· Ber denboran kanpaina-baserria galtzen ari zaigü geinatzen dütüan ekoizkinen soberakinetan, zorren pean, lanez itorik, eremü zabalak jentez hüsten eta pozuz betatzen.  Herria   2004-05-20

5 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Okzitaniako baserri animazio ereduak.  Herria   2001-09-27

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldeko baserri (3); baserri apal (3); baserri asko (3); baserri askotan (8); baserri aurrera (3); baserri barruan (3); baserri bat miatu (3); baserri batean bizi (7); baserri batera joan (3); baserri gehienetan (3); baserri giroa (3); baserri giroan (10); baserri giroko (23); baserri girokoa (3); baserri girokoak (3); baserri inguruan (6); baserri inguruko (5); baserri lanetan (3); baserri munduan (3); baserri txiki (3); baserri zahar (7); baserri zuri (4); baserriz baserri (16); bere baserri (5); euskal baserri (3); euskal herriko baserri (3); gure baserri (9); inguruko baserri (4); marielexako baserri (3); ondoko baserri (3)

baserria atzean (3); baserria bota (3); baserria izan (3); baserria utzi (4); bergarako eduegi baserria (3); eduegi baserria (5); gure baserria (6); intxuzabal baserria (3); izeneko baserria (5); miura baserria (3)

baserriak su hartu (3); gure baserriak (3)

baserrian bertan (5); baserrian bizi (16); baserrian bizi zen (3); baserrian egin (4); baserrian geratu (4); baserrian jaio (7); baserrian jaio zen (4); baserrian nengoela (3); baserrian sartu (3); goizuetako errero baserrian (3); gure baserrian (4); hurrengo baserrian (3); ixtola baserrian (3); odriozolatxo baserrian (3)

baserriaren ikuspegi (3); baserriaren inguruan (16); baserriaren izena (4); euskal baserriaren inguruan (8)

baserriari buruzko (3); baserriari eusteko (3)

gure baserrietako (6); inguruko baserrietako (3)

baserrietan bizi (3); euskal herriko baserrietan (3); gure baserrietan (13); inguruko baserrietan (5)

inguruko baserrietatik (3)

lehengo baserriez (3)

azken baserriko (3); baserriko aitonak (4); baserriko eskola (3); baserriko herri (3); baserriko jendea (3); baserriko lan (3); baserriko lanak (9); baserriko lanetan (4); baserriko semea (5); baserriko sukaldean (3); baserriko ukuiluan (4); baserriko zelaietan (6); borda baserriko zelaietan (4); errekalde borda baserriko (5); gure baserriko (3)

baserrira bidean (3); baserrira bizitzera (4); baserrira eraman (3); baserrira etorri (3); baserrira ezkondu (3); baserrira heldu (6); baserrira iritsi (6); baserrira itzuli (5); baserrira joan (6); baserrira joaten (4); beheko baserrira (3)

baserrirako bidea (4)

baserriren batean (3)

baserritik gertu (4); baserritik jaitsi (3); baserritik kalera (5)

baserriz baserri (16)


baserrialde iz baserriak dauden eremua. ik baserrigune.

Nola sustatu sorkuntza kulturala hiri itzulietan eta baserrialdetan?  Herria   2002-08-08

Herri Ekintza da baserrialdetako eliza lan batasun bat zointan senar emazteak elgarretaratzen baitira multxoka, batzu besten etxetan, apez batekin hunkitzen dituzten gai guzietaz mintzatzeko eta gogoetatzeko.  Herria   2001-05-31


baserrigune iz baserriak dauden eremua. ik baserrialde.

Baserriguneen bertzelako garapenaren alde dihardu Arrapitz elkarteak, eta, haren lana hurbiletik ezagutzeko xedez, Euskal Herrira jin zen atzo Beatrice Gendreau Akitaniako Kontseiluko lehendakariordea eta Laborantza Batzordeko burua.  Berria - Ekonomia   2004-07-28


baserrikume iz adkor baserrian jaioriko pertsona.

Casildako gazte koitadu bat nintzen, baserrikumea, Buenos Aireseko hirira heldu eta bat-batean bere burua -hala sentitu nuen- Buenos Airesen -eta menturaz, nork daki, munduaren- barren-barreneko erdigunean aurkitzen zuena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 209. orr.


baserritar 1 iz baserrian bizi den pertsona. ant kaletar. ik nekazari.

Cultor gizon nekazari edota laboraria da, baserritarra kasik, batik bat cultor agrorum adierazpenean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 296. orr.

Hori zen baserritarraren laneko jornada: goizean goiz, izarrekin hasi, eta eguna joatean, ilunabarrarekin batera, ahituta, akituta, izarrekin aki.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 449. orr.

Kalitatezko produktuak ekoitzi behar ditugu baserritarrok, eta ekoitzitakoak merkatu lokaletan saldu.  Berria - Ekonomia   2004-04-21

Baserritarrek nekazaritza ustiapen industrialekin «nekez» lehia daitezkeela.  Berria - Harian   2005-08-28

Gaur beteko dira 20 urte Hegoaldeko baserritarrek Nekazaritza Politika Bateratuarekin bat egin zutela; eta ez daude pozik ekarri dituen ondorioekin.  Berria - Ekonomia   2006-03-01

Makina bat belar onduko zuten Euskal Herriko baserritarrek azken 20 urteetan; makina bat txerri hilko zituzten San Martin egunez; eta makina bat aldiz kexatuko ziren merkatuko prezio apalekin.  Berria - Ekonomia   2006-03-01

Baserritar bat hil da Loiun, traktoreak azpian harrapatuta.  Berria - Euskal Herria   2004-05-16

Hernanin baserritarrak, txapela buruan doaz denak feriara.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 14. orr.

Azokara zihoan baserritarra bertso-paperak patrikan hartuta etorriko zen etxera.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 142. orr.

Ez naiz opor garaian baserritar izatera jokatzen duen kaletarra.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 146. orr.

Han elkartzen baitziren gauero kaletar batzuk eta zenbait baserritar hitz egitera eta eztabaidan jardutera.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 41. orr.

Artoa eta india-baba ereitekoak bedeinkatzen dira, baserritar eta kaletar erromerian, Santaren ermitaraino doazela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 161. orr.

Aurten ere, mundu bat ibili da feria hortan, hiritar eta baserritar, denetarik!  Herria   2001-03-01

Emazte eta gizon, gazte eta ez hain gazte, euskaradun eta ez euskaradun, hiritar eta baserritar.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 87. orr.

Gabon egunean polita emango luke baserritarrez jantzita, Olentzerorena egiten.  Berria - Kirola   2004-12-14

Ez zakiat umerik izango dudan inoiz, baina zin egiten diat ez ditudala inoiz baserritarrez mozorrotuko.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 42. orr.

-Hik uste duk baserritarra haizela, eta ez dituk behia eta zaldia bereizten.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 166. orr.

Gaurko baserritarra, lautik hirutan, baserrira erretiratzen den kaletarra besterik ez da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 169. orr.

Amak "Zer nahi duzu, baserritarra da".  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 46. orr.

Baserritarraren jitea zuen ibileran, urrats luze astitsuz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 63. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Gure aitak eta amak, biak baserritar hutsak, larogeina urte inguru dute orain.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 45. orr.

Maite zituen haatik baserritar zaharren usteak eta usarioak.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 26. orr.

-Baserritar gizajoak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 189. orr.

Bazen bentan bildutakoen artean baserritar xelebre bat, kontu-kontari hasi zena.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 137. orr.

Hiritartasun-kontzientzia oso handia zuen; hiriarekiko harremanetan elkarren arteko errespetuan bizi nahi zuen, eta min ematen zion berak baserritar oies deitzen zien horietakoek irain zezaten.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 237. orr.

Dolmancé, isur zaitez, isuri, ene maitea... baserritar kankailu honek blai egin behar nau.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 207. orr.

Bizia arriskatzen ari diren baserritar gizajo horiekin nahi dut nik neure azala arriskatu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 238. orr.

Luis Fernandez kazetari fina datorkit gogora, leitzar baserritar falanjista euskaldun batekin gerrako kontuak berritzen: [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 280. orr.

-Zergatik atera zara ihesi, baserritar zikin hori?  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 171. orr.

Baserritar txikiek aukera eduki behar dute merkatu lokaletan salmenta zuzenean aritzeko.  Berria - Ekonomia   2004-04-21

Egun batez, auzoko baserritar batek etxe barruan harrapatu zuen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 247. orr.

Garaitsu hartan hasiak ziren, aurreneko baserritarrak, hortzak paratzen.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 46. orr.

Gipuzkoako baserritarrek baserritarrentzat sortutako kooperatiba da.  Berria - Ekonomia   2004-03-17

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Baserritar giroari nion atxikimendua psikologoari arriskutsua iruditu izango zitzaion neurriraino hazi zitzaidan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 78. orr.

Baserritar familia batekin bizi izan naiz orain hilabete arte ia.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 191. orr.

Baserritar eta arrantzale jendea franko inguruko herri eta herrixketatik: Bedarona, Ea, Ipazter, Natxitua, Lekeitio, Mendexa...  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 128. orr.

Baserritar itxura izateak adierazi nahi du ez duzula aurrera egin, atzeratuta zaudela arlo guztietan, janzkeran, hizkeran, ibileran.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 49. orr.

Herriko jaietan baserritar arropekin jantzita.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 203. orr.

4 (izenondo gisa)

Ubanbe, Pantxo, Opin eta beste mutil baserritarrak belauniko zeuden, makurtuta, otoi betean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 73. orr.

Siberian, baserritarren seme baserritarrak, erbesteratuak denak, elurretan ikusi nituen hiltzen.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 40. orr.

Festetan kartoizko ipurdi faltsua eramaten zuen jantzita eta ez zuen gona azpian pixa egiten, zutik, emakume baserritar gehienek erosotasunagatik egiten zuten bezala.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 19. orr.

Filosofo baserritar bat izan zitekeen: agure xahar musugorri bat zen, sendoa, eskuak lodi-lodiak zituena, lanak eta artritisak itxuragabetuak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 224. orr.

Herri osoari ekin zion "jende hezigabea eta baserritarra" deituz.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 28. orr.

Familia batzuk hiritik kanpoko izotz muinoetan sakabanatuko dira, pinguino baserritarrak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 312. orr.

Baserritarregiak (--!), basatiegiak, eropotroak (eta makarrak!) gara haientzat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 169. orr.

· Ikuspegi ekonomizista hutsa gaindituz, jakingarriagoa izango da familia proletario-baserritar batekoa esaten baldin badut.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 15. orr.

5 (izenlagun gisa)

Txileko baserritar emazte talde bat Euskal Herrian gaindi dabil egun hautan.  Herria   2003-03-20

Gaur-egun jendetzaren % 83 hiritarra denean pentsa daitekea baserritar gizarteari?  Herria   2001-08-02

Biziki laket zaio artetan baserritar jendearekin harreman batzuen xuxenean hola ukaitea.  Herria   2004-10-28

Baserritar doinu gozoak dituzdalarik lagun.  Herria   2005-04-07

6 (adizlagun gisa)

Eta, baserritar jantzita, Bidasoa gurutzatu dik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 94. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baserritar asko (8); baserritar askok (3); baserritar bat hil (4); baserritar gazteek (3); baserritar itxura (3); baserritar jantzita (3); beste baserritar batek (3); hiritar eta baserritar (5); inguruko baserritar (3); nire baserritar (3)

baserritarra da (3); baserritarra zen (3); gure baserritarra (6); landakoetxe baserritarra (3)

baserritarrak dira (4); gure baserritarrak (6); landakoetxe baserritarrak (8)

gure baserritarrek (3)

baserritarren artean (9); baserritarren arteko (3); emakume baserritarren (4); gure baserritarren artean (3)


baserritarrismo iz baserritarren aldeko joera.

Ez dut bereziki maite intelektualismoa, baina baserritarrismoa, nire kasuan, inpostura hutsa litzateke.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 136. orr.


baserritartasun iz baserritar izaera.

Garai bateko kostunbrismoaren gaitzak deitoratu behar sukartuak eraman ere eraman egin gaitu gure eguneroko bizitzako hainbat pertsonaia natural, esanguratsu eta petoak baztertzera, baserritartasunarekin zer ikusirik duen oro halako alkanfor usain arkadiko batez zein tragedia odoltsu tremendista batez blaiturik balego bezala.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 153. orr.


baserritartu, baserritar(tu), baserritartzen da/du ad baserritar bihurtu.

Eta ordu erdia pasatu zen, eta ni baserritartua zeharo, lanean zoriontsu eta kontentu.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 41. orr.

Hi ere ez haiz baserritartuko mendi puntan bizitzeagatik, "Integral"eko ekologista bat ematen duk eta, horixe!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 331. orr.


baserritsu izond baserriz betea.

Parisen eta hiri handietan sobera berdin, baserritsu diren lurraldetan gutiegi! Hegoaldean mediku gehiago araberan, iparralderat gutiago.  Herria   2005-06-23


baserrizale (orobat baserri zale) izond baserriaren zalea.

Orixe baserrizale baserritarra baino hagitz erreakzionarioagoa da Finkielkrautek obra honetan ageri duen unibertsoa.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 124. orr.

Neoklasizismoak eman zigun fruitu oparoenak, doktrina-kutsuko Peru Abarka klasikoak, laburbiltzen du, elkarrizketa moduan, galeria honetan arnasten ari garen ideologia baserri zalearen muina  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 146. orr.


basetxe iz landan bakarturik dagoen etxea. ik landetxe; baserri.

Gauean basetxe bateko leihoa ixtera joan denak irudipen gaizto bat edukiko du apika, kanpoko ilunean ezkutatuta dagoen norbaitek eskua harrapatuko diola berak pertsiana bildu baino lehen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 66. orr.

Landetan oraindik galduago zegoen basetxe batean bizi ziren neska batzuk joan zitzaizkien bila.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 165. orr.

Gaztelu edo basetxe honen ateetan dago bera, berorren baimenaren zain barrura sartzeko.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 168. orr.

Jaio nintzen basetxea, laster bertan hilko naizena, oihanpean da.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 233. orr.

Ospitalea da lehengo basetxe bat erortzear dagoena eta hor nahi luke artista bikoteak altxatu arte lantoki ideki bat.  Herria   2005-09-22

Gora joango nintzen, Charlierekin batera lan egitera, Cox jaunaren basetxean.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 71. orr.

Kontatu nion basetxe batean jardundakoa nintzela, zaldiekin aritutakoa.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 153. orr.

Basetxean, egokitzen zitzaidan aukera oro baliatzen nuen neure kasa lan egiteko, Charlierengandik urrun egotearren non edo non.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 93. orr.


basiko1 izond oinarrizkoa.

Gizarte Itun basikoa.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 114. orr.

Psikologia basikoaren abiapuntu teoriko berria izango dela uste dut.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 85. orr.

Cale jauna ez dago oraingoz inoren gidaritzapean aritzeko prest, eta berarekin eraman ditu rock-and-rollaren putzura, hiruko formazio basikoari helduta eta segurtasun handiz, eta baladaren bidea maisuki hartuz alabari gozo hitz egin nahi dionean.  Berria - Kultura   2006-01-12


basiko2 izond kimikan, azido batekin konbinatuz gatz bat ematen duten elementuei dagokiona.

Fenolftaleinarekin tratatu nuen: basikoa zen, potasio hidroxidoa zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 89. orr.

Beharbada kromatoa basikoegia zen edo erretxina azidoegia.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 205. orr.

Biltegian kromato arriskutsuki basikozko hainbat lote zeudenez, [...].  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 213. orr.


basikotasun iz kimikan, basikoa izateko nolakotasuna.

Neutralizatu beharra zegoen, nola edo hala, berniz haien gorputz gaixoaren barruan, berun oxido askeak eragiten zuen basikotasun gehiegia.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 212. orr.


basilar
1 mintz basilar barne belarriko hodien paretetako osagai den mintza.

Ehunezko xafla fin sendo batek bitan banatzen du hodi kiribilduaren barrua; mintz basilarra deritzo ehunezko xafla horri.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 114. orr.

Fluidoaren atzera-aurrerako mugimenduari esker, mintz basilarrean aurrera egiten dute uhinek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 116. orr.

Belarriak ozentasun apaleko tonu puru bat jasotzen badu, nerbio-zuntz bakan batzuk bakarrik aktibatzen dira mintz basilarrean, dagokion lekuan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 116. orr.

Mintz basilarra mikroskopian aztertzen denean, zuntzezko milaka egitura fin ikusten zaizkio: ile-zelulak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 114. orr.

Mintz basilarreko ile-zelulak ez daude libre, harpa baten hariak bezala, bakarka bibratzeko moduan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 115. orr.


basilear izlag/iz Basileakoa, Basileari dagokiona; Basileako biztanlea.

Gezurrezko aierua eman zuen basilear kalkulatzaile miragarriak: hiztegiko zortzi orrialde hartzen zituenak, 75 liburuki eta 4.000 gutun idatzi zituenak, mirarizko oroimena zuen gizonak!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 430. orr.

Gizon bat sartzen da, arnasestuka: Peter Grimm, Euler-entzat lan egiten duen basilearra.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 414. orr.


basilika iz 1 erromatarren garaiko eraikuntza, auzitegi gisa edo bilera eta tratularien biltze leku gisa erabiltzen zena.

Komeni da basilikak joan behar duen lekua foroaren ondoan egotea, eta alderik beroenean ahal baldin bada.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2170. orr.

Segmentu horren zabalera, frontean, berrogeita sei oinekoa da, eta kurbaturak hamabost oin ditu barruko aldetik neurtuta; hain zuzen, magistratuen aurrera etortzen direnek ez dezaten inolako oztoporik sortu basilikan negozio-lanetan ari direnentzat.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2190. orr.

Lekua, luzean, hori baino handiagoa baldin bada, jar bitez muturretan solaserako aterpe-gelak (chalcidica), Akileako Julia Basilikan dauden bezalakoak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2190. orr.

Ezagutzen dugun haren eraikuntza bakarra Fano hiriko basilika da, eta harro asko aipatzen du hori berak ere.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 120. orr.

2 kristauen lehen hamairu elizen izena; Eliza katolikoan hainbat elizari eman zaion titulua.

Hantxe eraiki zen ermita, gero basilika ederra izango zena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 194. orr.

Jakako katedrala, Leóngo San Isidro basilika, Konpostelako katedrala.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 129. orr.

Jondoni Petriren Basilika handian -munduko Eliza handiena da denek dakigun bezala- bada aldarearen gibelean berina-leiho handi bat eta han argi argia urtxo baten argazkia.  Herria   2001-01-25

Ostiralean ehortziko dute Karol Wojtyla San Petri basilikako kriptan.  Berria - Harian   2005-04-05

70eko hamarkadan Aldapako San Fermin basilikan ere egin zituzten indusketa lanak, eta azaletik 40 zentimetrora, mosaiko erromatarren aztarnak azaldu ziren.  Berria - Kultura   2004-08-14

Kostantinoplako Santa Anaren basilika paregabe hura.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 294. orr.

Arantzazuko basilikaren fatxada nagusiaren gorenean Pietà bat ezarriko zuen.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 64. orr.

Erdi-Aroko erromesak sumatzen nituen aise, Puiko basilikarantz, eta Lizarrako eta Ruako San Pedroren bi elizetara ilaran igotzen ari.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 184. orr.

Orain, basilika erraldoia dago Portzinkulan.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 151. orr.

Gregorio IX.ak santu izendatu zuen 1228ko uztailaren 19an, eta bi urte geroago bere ohoretan eraikitako basilika handira aldatu zuten haren gorputza.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 31. orr.


basilisko iz elezaharretako aberea, begiratu hutsarekin hiltzen zuela uste zena.

Letagin beldurgarri eta pozoitsuez gain, basiliskoak begirada hiltzailea baitu, eta haren begiaren distiraz zulaturiko orok berehalako heriotza izaten baitu.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 243. orr.

Suge moduko bat, oilarraren arrautzatik sortua, Basiliskoak begi okerra zuen, eta begirada zorigaiztokoa.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 56. orr.

Armiarmek ihes egiten dute basiliskoagandik, beraien arerio beldurgarriena baita, eta basiliskoak oilarraren kukurrukutik bakarrik ihes egiten du, horretxek hiltzen baitu bera.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 243. orr.

Ez al zekiten, akaso, zinpeko zaintzaile haiek basiliskoa Satanas berbera zela, zeinak, paradisuan ezkutatuz, Adan eta Eba engainatu baitzituen?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 149. orr.

Maitasuna da paradisu galdua, Adan eta Eba dohakabe haiek, basilisko zitalak atzipeturik, betiko suntsitu ziguten lur aratz amestua.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 154. orr.


basista iz baxu-jotzailea.

Oskorri-k bi urte huntan landu duen obra, taldea bizkortzen zelarik hiru musikari berriz: Iñigo Egia perkusionista, Gorka Escauriaza basista eta Iker Goenaga trikitilaria.  Herria   2003-11-13


basitu, basi, basitzen 1 da/du ad blai-blai egin.

Borborka zerion odola, odolak aurpegia basitzen zion, burkoa gorritzen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 186. orr.

Harik eta, gau batez, On Camillo [...] konturatu zen arte norbaitek zeraren zeraz basitu ziola ateko eskulekua, berandu konturatu ordea.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 133. orr.

Olatu goibel berberak lehertzen ikustea asterik aste, eta ondoko ekaitz izugarria, eta leihoak bitsez basituak.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 12. orr.

Estadioa leporaino betetzen zuten ikasle barrabasek plastikozko edontziak bota, eta nik jaso eta jaso, eskuak garagardoz basitzeraino.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 109. orr.

Ilea atzeraka orraztuta eramaten zuen, kizkurtuta buru gainean, gominaz basitua lokietan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 351. orr.

Bera espoja bat zela iruditzen zitzaion sarritan, giza sentimenduz basitua.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 37. orr.

2 irud/hed

Loretxoz basitutako gorbata lepoan eta betiko makila kanaberazkoa eskuan astinka.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 146. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Llumek, isilik, esku bat baino ez du mugitzen bere begi basituak xukatzeko.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 114. orr.

Lur zeken, lur gogor, lur harrizu, lur astun, lur nekagarri, lur gorri, lur lehor, lur basitu, lur beltz, lur amorragarri, lur madarikatu eta dohakabe honen gainean zuhaitz adar bat ikusi zuenetik, urkabea prest zeukan gizonak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 236. orr.


baskismo iz euskaltasuna, euskaltzaletasuna.

Beste hitz batzuetan, baskismo kulturala politikoa baino indartsuagoa dela.  Berria - Euskal Herria   2004-03-06

Gaur, erabateko lotura dago baskismoaren eta nazionalismoaren artean.  Berria - Euskal Herria   2004-03-06

Batzarre alderdiak iragan diren Espainiako hauteskundeen gainean egin duen balorazioaren arabera, Nafarroa Bai koalizioak «garai berriak dakartza Nafarroako baskismoarentzat».  Berria - Euskal Herria   2004-04-11


baskista izond baskismoaren jarraitzailea.

PSE-EEren izaera baskista azpimarratu nahian zabiltzate.  Berria - Euskal Herria   2004-10-10

Ez da biratze baskista artifiziala.  Berria - Euskal Herria   2004-10-10

Sentimendu baskistara jotzea ez da aski, kontuan harturik sentimendu baskista benetan elikatzen dutenak, Batasunekoak, kontra dituztela.  Berria - Euskal Herria   2004-03-06

Baskista asko daude, baina ez hainbeste nazionalista.  Berria - Euskal Herria   2004-01-18

Nafarroako abertzaleek, baskistek, aurrerakoiek eta ezkertiarrek bat egiteak aukera ematen du Madrilen beste Nafarroa bat aurkezteko.  Berria - Euskal Herria   2004-01-18

Horregatik «autonomista, baskista, progresista eta ezkerreko jende guztiari» PSOEri botoa emateko eskatu zien Barakaldon eskainitako mitinean.  Berria - Euskal Herria   2004-03-07


baskito iz adkor euskotarra.

Gu, baskito samarrak horretan, berbenen zaleak ginen, batez ere Eganek jotzen bazuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 58. orr.

Baskitoz eta neskitaz jantzi ditugu umeak eta, batzuetan (min ematen du esateak), baita gure buruak ere.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 43. orr.

Lehengo egunean ondo asko emozionatu hintzen ba Sorginen Laratzean bota zituzten Nevadako Euskal Jai horren irudiekin, baskito eta neskita guzti horiekin.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 50. orr.


basko izond adkor euskotarra.

Unamuno-k ezin zuen doble gehiago baino gutxiago izan: beraz, basko gisa, lau saihetsetatik zenuen espainola.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 267. orr.

Horregatik gogaitzen nau euskararik gabe basko izateko desira horrek.  Berria - Kultura   2006-01-25

Herritxo basko bat pintatzen zian, beste idazle faxista haiek, Gaztelakoak deskribatzen zituzten moduan.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 197. orr.

Sare horretako soka batzuk Kuban diharduten basko abadeak dira.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 136. orr.

Hemen gehienak basko marxistak gaituk.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 59. orr.

Egitasmo horrek basko anonimoek -Andres Untzain edo Juan Duñabeitia bezalako anonimoek?- BIS delakoaren egituran betetzen zuten zeregina zehazten du.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 216. orr.


baskoi (orobat baskoin g.er.) 1 iz/izond antzinatean egungo Nafarroako eta Arabako Errioxako lurraldeetan bizi zen herriko kidea.

Baskoien eta erromatarren arteko batailen kontaeretan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 19. orr.

Erromatarren legioetan aritu ziren baskoiak.  Berria - Kultura   2004-02-18

716an musulmanak Iruñean sartu ziren eta Eudonen baskoiek hitzarmena sinatu behar izan zuten arabiar irabazleekin.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 83. orr.

Iberiar penintsulako Roderiko (Don Rodrigo) errege bisigodoa Eudon Handiaren aurka borrokan ari zen iparraldean, baskoi asaldatuen aurka.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 81. orr.

Sevillako Isidoro Sainduak hala dio, baskoiak mendean hartu zituen Suintila erregeaz: [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 133. orr.

2 baskoien herriari dagokiona.

Izan ere, Kordobako emir-herriko musulman etorri berriek Eudon Handiaren lur baskoiak zituzten iparraldean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 83. orr.

Eskualde baskoiaren batasuna -bere ohituretan arras erreala- Pirinioen bi aldeetako Baskonia zabal baten eskalan dago oinarri linguistiko hertsietan baino gehiago.  Berria - Euskal Herria   2004-08-15

Oso aukera ona da garai batean Karlomanek berak -eta hau beste legenda bat da- Furro izeneko buruzagi baskoi bati kendu zion gazteluaz gozatzeko.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 200. orr.

Gerlari baskoiak eta arabiarrak elkarrekin Karlomagnoren harropuzkeria inperialaren kontra.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 48. orr.

Tokitan gelditzen da gure odol baskoi mitikoa!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 38. orr.

3 antzinatean euskalki bat omen zenaren izena.

Hemen, dagoeneko, Euskal Herrian hizkuntza bi direla esaten da: bizkaiera eta baskoia, eta bien arteko aldea gaztelaniaren eta portugesaren artean dagoenaren antzekotzat jotzen da.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 109. orr.

Bizkaiera eta baskoia ziren Gorostiagaren ustez ere euskalki bakarrak, eta geure jatorriarekin lotu zuen bikoiztasun hori.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 110. orr.


baskoiberismo (orobat basko-iberismo) iz antzinatean Iberia osoko hizkuntza euskara zela dioen teoria.

Baskoiberismoaren hipotesi hutsak dardar eragiten dio Ortega-ri.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 192. orr.

Cejador-en baskoiberismoaren kritika oinaztarrizkoaren tonua.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 193. orr.

Wilhelm von Humboldt alemaniar hizkuntzalariaren adiskide eta gogaide, basko-iberismoaren aldekoa izan zen.  Berria - Kultura   2004-05-11


baskoiberista iz baskoiberismoari dagokiona.

Ortega-k bazekien "poetizazio" baskoiberistek berme zientifiko eskasa zutela.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 193. orr.


baskoin ik baskoi.

baskondar izond baskoia.

Hor baitituzte Pirinio mendietako gailurretan zeltiar baskondarrek eta zeltiberiarrek beren arteko mugak jartzen.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 210. orr.

Bestea aldiz, Jauregizarreko Jauna, Baztan deitua, zeltiar baskondarrak eta zeltiberiarrak elkarretarik bereizten diren eskualdean dago, noiznahi bere etxekoei lotuak direnekin armen hartzeko beti prest.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 212. orr.


baskongadista iz adkor Euskal Komunitate Autonomoaren aldekoa.

Azken hilabeteotan, Batasunatik atera Aralar, bere baitako espainolisten eta baskongadisten erruz dudarik ez, irain eta laidoz estalia, berea lantzen saiatzen da.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 80. orr.


baskongado iz/izond adkor arabarra, bizkaitarra edo gipuzkoarra; arabarrak, bizkaitarrak eta gipuzkoarrak biltzen dituena.

Elkarrizketaren martxaren arabera, han ikaragarrizko gorroto-giroa zegoela ikusten zen; nafarrek, baskongadoek, arabarrek, aragoiarrek eta gaztelauek hiltzerainoko gorrotoa zioten elkarri.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 151. orr.

Gu ez gara baskoak, ez baskongadakoak.  Berria - Kultura   2004-12-03

Nafartarrek eta baskongadoek abandonaturik -jarraitu zuen, hasperen adierazgarri bat egin ondoren- Don Carlosek zer debru egin ote dezake hemen?  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 282. orr.

Era berean, herriari hitza ematea helburu izango duen prozesu baten oinarriak jartzearen aldeko praktika erakutsi du EAEko parlamentu baskongadoan.  Berria - Harian   2005-01-16


baskoniar (orobat Baskoniar) iz Baskonia saskibaloi taldeko jokalaria.

Eutsi ezean, Baskoniarrek altxako dituzte besoak amaieran.  Berria - Kirola   2004-10-03

83-87 izan zen orduko emaitza eta ziur, baskoniarrak ordukoaren ordain bila joango direla partidara.  Berria - Kirola   2004-01-06


baskonista iz baskoniarra.

Goizez eta arratsaldez lan egingo dute Baskonistek aurre-denboraldiaren hasieran sasoia berreskuratzeko.  Berria - Kirola   2004-08-18


baskonizatu iz adkor euskotartu.

Euskarari buruz ari bada, inportantea arrazaren izpiritua bakarrik da, hizkuntzaren axolarik gabe; eta [...] euskotarrek egin behar dutena da (gaztelania hartu eta) Espainia menperatu eta baskonizatu, etc., espainolaren bitartez "euskal sena" gizadi guztiari gainezartzeko, ezagutzen da boutadea.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 138. orr.


baskotasun iz adkor euskotasuna.

Ematen du, Unamuno, Baroja eta horiek, euskara baztertu eta espainolak bai, baina aldi berean oso baskoak izan nahi dutenek, kosta ahala kosta eutsi nahita beren eusko edo baskotasunari, hitz horren esanahia geografiko hutsa baino gehiago izango bada, oinak arrazan tinkatu beste erremediorik ez zaiela gelditzen. Arbuiagarriagoa dena azalkerietan oinarritutako baskotasuna inolako lotsarik gabe aldarrikatzen duenean.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 251. orr.

Nire baskotasunaz oharturik eta denon gogoa beteko zuelako ustean, "Pasodoble vasco", eskatu zien musikariei.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 90. orr.


baskotu, basko(tu), baskotzen da/du ad basko bihurtu.

-Baskotu egin zen, akaso.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 197. orr.


baskula iz zama handientzako balantza plataformaduna.

Bagonen baskula barnean eserita geunden, eta kanpoan karrilak harrotzen ari ziren obretakoak mailu pneumatikoarekin.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 194. orr.

Sorpresa ederra hartu du Santik, Berangon jasotako behiak uste baino pisu dezente handiagoa eman baitu baskulan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 152. orr.

Sorpresa ederra hartu du Santik, Berangon jasotako behiak uste baino pisu dezente handiagoa eman baitu baskulan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 152. orr.

Bikoteari 500 kokaina dosi, auto bat, motor bat, dirua, baskula eta ordenagailu bat atzeman dizkiote.  Berria - Euskal Herria   2004-08-05

Olaizola eta Otxandorenaren pilota batek 108 gramotik gora eman zuen baskulan.  Berria - Kirola   2004-02-05

Gero lapitzarekin idazten omen du baskulak emandakoa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 235. orr.

Bagonen baskula barnean eserita geunden.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 194. orr.

Baskula etxean sua.  Herria   2004-01-01


baskulagile iz baskulak egiten dituen pertsona.

Baskulagile, kaxagile, guardamontista, kanoigile, guarnidore, pulitzaile, grabatzaile, giltzagile...  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 31. orr.


baskular izond biologian, hodiei dagokiena edo hodiak dituena.

Baskular esaten zaie, ura garraiatzeko ehun bereziak dituztelako.  Berria - Gaiak   2006-04-09

Landare baskularrak dira katalogoan jasotako guztiak.  Berria - Gaiak   2006-04-09

Bost lagun larri zaurituta ailegatu ziren, hezurrak hautsita edo lesio baskularrekin.  Berria - Euskal Herria   2004-06-08

Gorputz adarretako gaixotasun baskularrak: ur karbogaseosoak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

Sistema baskularraren erradiografia.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 159. orr.


baso1 1 iz batez ere zuhaitzez betetako lurraldea. ik oihan.

Gero, landa eta basoa hasten ziren, ihintzaz bustirik, hozkirri, goizeko eguzkiak oraindik berotu gabe.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 204. orr.

Europa erdi aldeko baso eta oihanetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 123. orr.

Eta artasoroak, baratzeak, sagastiak, basoak, urruneko mendiak, haiek ere berdeak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 263. orr.

Mendi eta basoetako isiltasun berezian.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 337. orr.

Basotik irteten zen bidezidor batean zaldi zurixka bat azaldu zen jinetearekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 289. orr.

Basoa soinuz betetzen da eta harkaitzek oihartzun egiten diete poz-kantuei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 235. orr.

Zeru eta lur, hiri eta baso, etxe eta kanpo, dena dugu antzerki eta zeremonia sare.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 89. orr.

Egunsentia leihoaz bestaldean, baso esnatzen hasia, milaka txoriren kantu ozenak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 275. orr.

Suedian petrolioaren erabilera murrizteko egitasmoa abiatu dute, basoetatik biomasa asko lor dezaketelako.  Berria - Harian   2006-02-18

Basoak alde guztietatik inguratzen zuen hotela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 146. orr.

Errekatik basora sartu eta aizkorekin eta sokekin arbolak botatzen hasi ginen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 61. orr.

Baso batean, su handi baten ondoan, bi gizon zutik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 211. orr.

Bidea baso baten ertzetik zihoan denbora guztian.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 80. orr.

Basoan galduz gero, beti norabide batean ibili.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 37. orr.

Handik bi ordura baso baten bazterrean aurkitu omen zuten autoa, hutsik.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 79. orr.

Arrastaka abiatu ziren, baso aski itsuko sastraka eta zuhaitzen artean, maldan gora.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 47. orr.

Garo zapalduaren arrastoari jarraitu, eta baso batean sartu ginen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 108. orr.

Jauregia, basoaren erdian baitzegoen, bere gela gangadunak zirela eta, ilunegia zen berarentzat.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 24. orr.

Basoaren bihotzean bakarrik lortzen zuen kaleak eskaintzen ez zion bere baitako atsedena.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 248. orr.

Oso denbora gutxi barru, Libanoko basoa lorategi bihurtuko da, eta lorategia baso.  Elizen arteko biblia   Is 29,17

Egin irrintzi, lurreko barrunbeok! Ekin poz-oihuka, mendi eta baso, zuhaitz guztiekin batera!  Elizen arteko biblia   Is 44,23

Miloiak irabazten dituzte legez kanpo basoak soiltzen.  Berria - Gaiak   2004-05-14

Beste bide bat bazen arren, basoan zehar, nahiago izan nuen errepidetik jaitsi.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 29. orr.

Ahots ozenez hasi zen, basoetan zehar, diren guztien Kreatzaileari gorespenak kantatzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 191. orr.

Zelaiak eta baso bat zeharkatu zituen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 155. orr.

Basoan barna abiatzen da.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 16. orr.

Basoen Ustiaketa Iraunkorrerako Printzipioei buruzko Adierazpena.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 23. orr.

Hark zioen Nartziso hil zenean Oreiadeak (basoko jainkosak) bertaratu zirela, eta aldatua ikusi zutela aintzira.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 15. orr.

Akituta zegoen, basoko soilgune batean itzal makurtu bat ikusi dutenean.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 113. orr.

Kontatuko diat, azkeneko berrogeita bat urte hauetan zer ikasi dudan basoko bakardadean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 114. orr.

Basoko arbolak ere, argia ikusten duen lekura egiten dik.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 15. orr.

Basoko ibilaldiak aitzakiatzat hartuz.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 213. orr.

Basoko Zaldunak eta Don Kijotek egunsentiarekin lehiatuko zirela erabaki zuten.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 134. orr.

Jerusalemgo neskatxok, basoetako orein eta gazelen izenean, otoi, ez iratzarri ene maitea, utzi lo egiten.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 117. orr.

Suedian petrolioaren erabilera murrizteko egitasmoa abiatu dute, basoetatik biomasa asko lor dezaketelako.  Berria - Harian   2006-02-18

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Soro saila kilometro koadro batean hedatzen zen, herri inguruan, errepide probintzialaren alde bietara, eta beste herrietarantz luzatzen zen, beti zelai, baso handi batek inguratzen zuela.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 85. orr.

Zeharkatu korrika urtegiaren inguruko hesia eta baso zabalera atera nintzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 344. orr.

Harantzago, baso txiki eta soildu hartako beste urki batean, beleak zeuden.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 180. orr.

Batik bat Bretainian ibili ziren, eta ospetsua egin zuten Broceliande baso magikoa, besteak beste.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 11. orr.

Basapiztia jatorrenak eta txori libreenak baso ibiliezinetako bakardaderantz urruntzen diren bezala.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 95. orr.

Ikusten duzu baso gazte hori?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 440. orr.

Baso amaigabeko ilunpe etengabea gero eta beltzagoa zen, eta bazirudien gau bihurtuko zela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 424. orr.

Kotxean iritsi ziren, baso usaintsuetan barrena joanda.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 71. orr.

Sakan mehar bat zeharkaturik, askotariko basalandarez oparo jantziriko baso sarri batean sartu zen bidea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 379. orr.

Urki baten enbortzar zuriak -adabururik gabe, ekaitzek edo erauntsiek erauzi baitzioten- gaina hartzen zion baso tapituari, airean zut, biribil.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 169. orr.

Aizkoraz jotzen du baso trinkoa, eta Libanokoak bezain zuhaitz mardulak ere lurrera datoz.  Elizen arteko biblia   Is 10,34

Leizezuloaren inguruan baso ugaria zegoen, eta era guztietako hegaztiak zebiltzan.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 21. orr.

-Leku beldurgarri hartatik aldenduta, baso itxian nenbilela, otsokume baten negarrak entzun nituen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 41. orr.

Jakingo bazenu Errege-Mendiko baso itxi horrek ematen didan nahigabea norainokoa den!  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 11. orr.

Bero itogarriak, eurijasa bortitzekin batera, landaredi bete lodia sortzen dute, oihan eta baso itxi-itxi, dena umel eta berde gordetzen duela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 438. orr.

Mercedes 540ak amorruzko garrasi baten antzera zeharkatzen zituen soro zuriak eta baso beltzak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 294. orr.

Errepidearen alde banatako baso soilduetan galduta eduki zuen begirada, hitz egiten hasi baino lehen: [...].  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 252. orr.

Paisaia negukoa zen: mendi elurtuak eta baso ilunak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 252. orr.

Bizitzaren bidaiaren erdian, baso ilun batean galdu nuen bidea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 44. orr.

Mendi berdeak eta odol iluna, baso ospelak eta sugar kiskalgarriak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 12. orr.

Zianzuloko baso enbor-biluzietan barrena, Mariñamendi eta Larraingane gailurren norabidean [...] bi anaia doaz, eskopetak bizkarrean dituztela.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 169. orr.

Handik gutxira, Mikel Strogoff, zaldia uhaletik herrestan eramanez, alertzezko baso txiki batera iritsi zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 228. orr.

Segundo batez, urrezko hostoz beteriko baso txiki batean barneratzen ari nintzelako irudipen lilurazkoa izan nuen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 259. orr.

Irlandar baso guztiak bezala, ez zen oso zarratua eta muino baten magalean hazten zen, haize-babesean.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 8. orr.

Sabana, tundra, hosto erorkorreko baso epela, euri oihan tropikala, basamortu beroa eta taiga bezalako biomak aurkitzen dira mundu zabalean.  Berria - Gaiak   2006-04-16

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ondo aztertuta baitzeuzkan Victorren berezitasunak, hartu-emanik gabeko baso-bizitza batek eragindakoak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 168. orr.

Bi lagun galdu egin dira Irurtzun inguruko baso-mendietan.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 13. orr.

Prospect Park-eko baso-eremu batean barreiatuko genituela erabaki zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 259. orr.

Himalaiako baso-herrixketan aurkitzen dituzte neskatilak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 220. orr.

Gorpua aurkitu zuten lekuan aurkitu zutelako, baso-zulo bateko errekan, normala zela zomorro batzuk ere aurkitu izana haren arropetan eta azalean itsatsita.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 120. orr.

Mickevicius kondeak lur-sailak zituen hiritik kanpo, baso puska bat ederra ere bai, maizterrei utzia.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 120. orr.

Ezkondu eta gero alde batera utzi zituen ikazkintza eta baso-lana.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 85. orr.

Giroari jarraiki, jende behartsua izan ohi zen, ijito kastakoa maiz, baso lanetan eta ikazkin aritzen zena ere.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 58. orr.

Ekologisten arabera, bestalde, animalia ugari arriskuan daude baso-soiltzearen eraginez.  Berria - Gaiak   2004-07-27

Legez kanpoko baso-mozketak al dira Amazonian garapen iraunkorrerako oztopo nagusia?  Berria - Gaiak   2004-05-02

-Tropiko aldeko baso-erreketak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 284. orr.

Ehizako arroparen usaina ere gustuko nian, oihalak baso-usaina izaten zian, hostailarena, aire freskoarena eta odolarena.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 139. orr.

Atertu egin zuen; baso eta belar usaineko haize hotz batek putzuak izurtzen zituen euriak garbitutako kaleetan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 181. orr.

Badaki landare [...] bakoitzaren alboan zer landatu behar den, labore bakoitzak zein baso-motatatik hurbil erein behar den.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 441. orr.

Baso-oihana izan, aintzira, barruti eta soro, buztingune edo gune lehorra izan, edo basamortugunea... alde oso markatuak ditugu toki bakoitzean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 156. orr.

Bere anaia gazteen François d'Arville-rekin bizi zen, gure Lorrenako gazteluan, baso-basoan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 121. orr.

Ondoren jaso zen eremitorioa oso paraje malkartsuan, harkaitz eta baso artean, kokatua dago. ik basoarte.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 241. orr.

Autoa baso artetik atera zen une hartan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 79. orr.

Beste inork baino hobeto ezagutzen zituen baso arteko bidexkak eta aizkorrietako gainak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 229. orr.

Bidetxoa baso erditik zihoan denbora guztian.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 45. orr.

Han hemenka, baso ertzean, zur berdezko eserlekuak.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 85. orr.

Non baso-gizonek ezkontza eraztuna kateatzen zioten botatako enborren bati, zur puska hark, ibaian zehar joanik, itsasoa jotzean, jabearen berri emango zuelakoan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 283. orr.

Arabako Foru Aldundiak akordioa adostu du Baso Ustiatzaileen Elkartearekin.  Berria - Euskal Herria   2004-11-14

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Itsasertz aldera, belaxkagoa da, ez da hain zorrotz eta gogorra: bada neguan hostoa galtzen duen zuhaitz-baso ederrik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 482. orr.

Negu eguzkiaren azpian mendi muinoak zuri-zuri, haritz baso txikiaren ondoan... etxea.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 95. orr.

Jahve sarri mintzo da Mambreko Artadian eta beste arte-baso askotan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 235. orr.

Laugarrenean, zingiratik irten eta ezki-baso batera sartu ginen oreinen bat ehizatzera.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 127. orr.

Datilondo-basoaren beste aldean zeuden haurrak, eta ez zuten sarraski hura ikusi.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 156. orr.

Iratze baso batek betetzen du sakonduraren gaina.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 157. orr.

Eguzki aldera Baionako bide nagusi eta alaitsuak neurtzen du gure askatasuna; ainube aldera mendi baso, baserri-etxe zoragarriak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 54. orr.

Ondo aztertuta baitzeuzkan Victorren berezitasunak, hartu-emanik gabeko baso-bizitza batek eragindakoak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 168. orr.

5 irud/hed

Baso zuri sarria ditu orain bekainak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 49. orr.

Euskal literatura baso bat da, askotariko zuhaitzak dituena, baina zuhaitz horiek guztiek ez dute beren itzalpean nor etzan.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 378. orr.

Argitasun hartan, armadako masta-basoak neguko pagadi biluzia zirudien.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 115. orr.

Nehoiz harat bazoazte, han berean ikusiko duzue, harroin bat hemen, harroin bat hor... baso bat harroin alde batean, eta bertze baso bat harroin bertzean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 281. orr.

Bertan, esbastikadun banderen baso baten gainean, Himmler zegoen, zozo-aurpegiarekin bere gizonei begira.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 136. orr.

Ohean gozo-gozo lo gelditutakoa, bere gela bero goxoan, zoru urdinxka baten gainean esnatuko da biluzik, zakil burrunbarien baso batean, zerurantz tenteturik egonen diren zakil gorri eta zuriak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 256. orr.

Baso urbanoaren asfaltoak handitutako orkatilei.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 137. orr.

6 baso-bide ik basabide.
7 baso guarda (orobat basoguarda g.er.)

Baso-guarda berriro makurtu zen hildakoarengana. Fusila hartu eta, geldiro, palankatxoa atzerantz bota zuen baso-guardak, errekamara betez.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 145. orr.

Isilik baso-guarda ere, basabidea aurrean zuela.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 140. orr.

Baso-guarda walki-talki batetik hitz eginaz ikusi zuen Freddy Greenek.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 140. orr.

8 baso-lapur ik basalapur.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baso arteko (3); baso barrenean (3); baso eder (3); baso eta mendi (3); baso guarda (12); baso guardak (11); baso guardaren (4); baso guarden (4); baso guarden ezaugarri (4); baso igel (3); baso ilun (5); baso itxi (3); baso mozketaren (3); baso sarri (4); baso soiltzea (8); baso txiki (7); baso zabal (5); estatuko baso guarden (3); hektarea baso (9); milioi hektarea baso (4)

astigar basoa (4); basoa hasten (4); basoa ikusten (4); basoa zeharkatu (5)

basoak intziriz betetzen (3); basoak zaintzeko (3)

abiatu zen basoan (4); basoan ari (4); basoan barrena (29); basoan barrena joan (3); basoan desagertzen (3); basoan egiten (4); basoan eta mendian (3); basoan galdu (4); basoan galduta (6); basoan ibili (3); basoan ibiltzen (4); basoan izan (3); basoan lan (4); basoan lanean ari (3); basoan otoitzean ari (3); basoan sartu (18); basoan sartu zen (4); basoan zehar (17); egurra basoan (3); frantzisko basoan (3); gauez basoan (4); haltz basoan (3); s cleave basoan (4)

basoaren berdetasuna (3); basoaren bihotzean (3); basoaren erdian (8); basoaren mugatik (3)

basoen garapen iraunkorra (3)

basoetako orein (3)

basoetan barrena (9); basoetan eta (7); basoetan zehar (3); eta basoetan (6); inguruko basoetan (6)

basoko animaliak (3); basoko etxean (3); basoko etxera joan (3); basoko fruitu (3); basoko jauregian (4); basoko loti (4); basoko soilgune batean (3); basoko zaldunak (3); basoko zarata (6); basoko zarata mutuak (4); basoko zuhaitz (6); basoko zuhaitzak (3); basoko zuhaitzek (3)

basora abiatu (3); basora eraman (3); basora irten zen (3); basora joan (18); basora joan zen (7); basora joaten (4); hartu eta basora (3)

basorik baso (3)

basotik atera (6); basotik irten (5)


baso2 1 iz edalontzia.

Sarrerako bidean bazen kartoizko kaxa bat ere, katiluak, basoak eta platerak zeudena, egunkari orritan banan-banan bilduak denak.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 16. orr.

Eta kristalezko basoen talka etengabea, soinu bakar.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 201. orr.

Basoek basoei klink eta gogotik hasi gara jaten.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 151. orr.

Kafea basoetan zerbitzatzea eskatzen zuten, eta edaten zutenean hortzen artean edukitzen zituzten azukre koskorrak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 76. orr.

Banuen ron botila bat ere, bizpahiru baso edan nituen hartatik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 94. orr.

Botila ardoa eta hiru baso zituzten aurrean.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 97. orr.

Basoak eskoziako whiskeyz arrada bete zituen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 96. orr.

Basoa ezpainetaratu bezain laster konturatu da: [...].  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 75. orr.

Jameson hartu, baso bi bete eta topa egin dugu internazionalista haien alde.  Berria - Kultura   2004-08-12

Barre karkara bat egin zuen, eta basoa gora altxatu, topa egiteko.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 63. orr.

Charlyk, basoa hustu, eta bakarrik utzi ninduen ostatuan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 142. orr.

Bere basotik azken trago ardoa edan zuenean, berriro ere bat-bateko beldur hura gaindu zitzaion.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 35. orr.

Beste bi baso edan, eta iruditu zitzaidan begi haiek keinu egiten zidatela.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 176. orr.

Bat-batean, baso hura, indar guztiaz jaurtikia, mila puska egin zen txosnako paretaren kontra-.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 27. orr.

Hainbeste diferentzia izanda ere, Tellagorri eta Pitxia arima bikiak bailiran sentitzen ziren, ardo oneko baso baten aurrean adiskidetzen zirenak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 41. orr.

-Jaiki zen, bete zuen baso bat ardoz eta esan zion-: [...].  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 38. orr.

Mahaian eserita zegoen, baso ardoz gorrituen artean.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 26. orr.

Haserrezko espresioz, bakoitza bazter batera begira; aurrean baso bana hutsik, pentsatzekoa zen denbora franko zeramatela hor.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 91. orr.

Neskak basoa luzatu zuen eta gizonak whiskia zerbitzatu zion.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 20. orr.

Basoa ezpainetara jaso zuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 160. orr.

Basoa jaso eta eragin egin zion.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 20. orr.

Ni eserita beti ere, neure borgoinari basoan eraginez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 133. orr.

Batzuetan Aran auzoko tabernan gelditzen zen ardoz erdi-bete baso baten hurrupatzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 42. orr.

Ondotik Durruty jaun merak denak gomitatu ditu baso baten hartzerat.  Herria   2005-12-29

-Gin gehiago jarri zuen bere basoan.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 154. orr.

Aulkia hutsik zegoen, eta basoko ardoa erdiraino hustuta.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 21. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Pepe musika zerbait jarri eta bi baso txiki likorez betetzen ari zen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 63. orr.

Baso berezia 5 eurotan, 2500 pinta sagarno urririk.  Herria   2005-05-19

Santa Teresa txupito bi, baso luzean eta izotz barik.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 82. orr.

-Bilboko ura -esan nuen, mutilak bi baso arrunt xanpainez beteak ekarri zituenean-.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 117. orr.

Franklin andreak eskularruz jantzitako esku batez jaso zuen baso hutsa, eta kanpai bat balitz bezala eragin zion.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 216. orr.

Mahaian eseri zarenean, segundoz segundo ikusten duzu zenbat edan duzun, eta baso hustuen kopurutik igartzen diozu denboraren pasaerari.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 12. orr.

Esku batean zatarra eta baso tanta-jario bat bestean, egonean jarraitu zuen tabernariak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 219. orr.

Adixkidantzazko baso baten inguruan bukatu da biltzarra.  Herria   2003-11-27

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Baso altxatze batek bururatu du bilkura. Kattalinek, lehenik, burua baso zolara begira apaltzen du eta hiru segunduren buruan berriz altxatzen, Sophie-ri begietara so eginez.  Herria   2003-02-13

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Txomin berriz itzultzen da hiru garagarno baso bi eskuen artean orekan atxikiz.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 195. orr.

Begira egon zitzaion, nola tolesten zituen oihalezko eskuzapiak eta nola sartzen zituen ardo basoetan.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 118. orr.

Pattar edontzi txikiak, ardo baso lodiak, fruitu zukuetarako kopak, absenta edontziak, garagardo pitxerrak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 158. orr.

Baten batek korneta bat ere eraman zuen inoiz, eta irakasleak ur baso batean potasio zati bat bota behar zuenean, bi korneta-dei jo zituen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 32. orr.

5 (edariekin, neurri gisa edo) ik basokada.

Diosal egin nion, eta baso bat garagardo edatera sartzeko gonbita egin zidan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 186. orr.

Nahi duzu baso bat esne?  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 183. orr.

Baso bat ur edo esne hartuko duzue?  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 29. orr.

Besteak, konfiantza hartzeko, baso bat ardo eskaini zion.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 29. orr.

Baso bat whisky atera zuen berarentzat.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 275. orr.

Agure bat hurbildu zitzaien eskuan baso bat ardo zuela.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 34. orr.

Kaliforniako baso bat ardo txuri eta egunkaria eskatu zizkion zerbitzariari mahairatzean.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 148. orr.

Bi baso ardo eskatu zituen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 317. orr.

Beste baso bat arno edan nuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 132. orr.

Gero, egarri bainintzen, baso erdi ur edan nuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 313. orr.

Liebkind Bendel bisitatzen nuen gehienetan, Friedelek baso erdi bat te ekartzen zidan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 113. orr.

Ogitarteko bat jan zuen, eta baso bat Bordeleko ardo edan inguruko kalexka bateko tabernan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 35. orr.

-Miseria badiagu, baina baso ardo bategatik! -esan zuen Anutak.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 133. orr.

Hau duk hau jende xehearen altxatzeko mintzaldi hauta -komentatu zion Joanttok ironikoki, berantxago elkarrekin sagarno baso bana edan zutelarik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 47. orr.

Bizpahiru baso aguardient eskatu zituen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 285. orr.

Zigarroen erosteko aitzakiarekin, bi baso txuri edan nituen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 153. orr.

Gizonak baso arnoa eman zion eta urrats zenbaitez gibelatu zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 149. orr.

Frantziaren etsaien garaipenaren ohoretan herriak kitorik eskaintzen zuen baso arnoa.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 146. orr.

Ohartzen naiz akituegi nagoela bigarren gau batez lerroan besteekin berandu arte geratzeko, besteekin batera baso ardoa baso ardoaren ostean klikatzen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 226. orr.

Han ogitarteko mistoak ematen dituzte, bera baino mokofinago direnentzat ere onak direnak, baso bat ardorekin.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 158. orr.

Hiru [aspirina] bota nituen erdizka betetako baso urean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 208. orr.

Ruche jaunak bere baso ardoan bustitako udarearen [...].  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 138. orr.

-Patriota ona zirea zu? -galdegin zion, baso arno bat zerbitzatzearekin.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 196. orr.

6 biologian, hodia.

VEFG proteina baso endotelioa haztearen faktore nagusia da.  Berria - Gaiak   2004-08-15

Baso-anastomosi delako teknika erabili zuen orduan Jaboulayk, eta gaur ere erabiltzen da teknika hori.  Berria - Gaiak   2004-12-24

7 baso bete

Ondoan ogi zati bat eta, nola ez, baso bete ardo.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 94. orr.

Hurrupaka ari zen baso bete ardo edaten eta, horditasunaren eraginez, burua dilindan zebilkion. arto pastela esnetan eta azahar lorearekin, nektarinak, marrubiak eta baso bete Malaga.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 316. orr.

Egurrezko mahaitxoen inguruan eserita, amaierarik gabeko eztabaidatan, baso bete ouzoren aurrean, zein bere argudioak ematen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 181. orr.

Flotadore lana egiten dutenak baso bete uretan itotzeko zorian zaudenean.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 40. orr.

· Baso handi bat bete ur edan zuen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 202. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adixkidantzazko baso (5); baso ardo (6); baso ardoa (4); baso arnoa (3); baso bana (9); baso bana ardo (3); baso bat ardo (25); baso bat arno (6); baso bat atera (3); baso bat esne (14); baso bat garagardo (8); baso bat limonada (3); baso bat ur (31); baso baten aurrean (3); baso baten inguruan (11); baso berezia (3); baso bete (14); baso bete ardo (3); baso bete ur (3); baso edan (3); baso erdi (15); baso erdi bat (8); baso hutsa (3); baso luzean (3); ur baso (7); ur baso bat (3)

basoa altxatu (3); basoa bete (4); basoa eskuan (7); basoa ezpainetara (3); basoa gora (3); basoa hartu (11); basoa hartu zuen (4); basoa hustu (5); basoa jaso (4); basoa luzatu (3); basoa utzi (4); bere basoa hartu (3); garagardo basoa (3)

basoak berriz (4); odol basoak (4)

basoaren forma (3)

basoari begira (7)

basotik edaten (3)


basoalde (orobat baso alde) iz basoko aldea.

Zuhaizti edo baso alde itzelak dira hemengoak.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 206. orr.

Basoaldera joan ohi ginenean, esate baterako, kaballuak dagoz han landan esaten genuen guk, eta berehala zuzentzen zigun gurasoak: […..].  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 135. orr.

Etxea baino goraxeago zegoen, baso aldera, eta, kanpotik begiratuta, elizatxo bat ematen zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 89. orr.

Japoniaren bi alde horiek ikusten nituen neskatxa haiengan: hirien modernotasun bizia eta basoaldeko iragan mugiezina.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 141. orr.

Bikoteari begira egoten natzaio, oraintxe etxe aurretik, oraintxe baso aldetik.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 68. orr.


basoarte iz basoen arteko bitartea. ik baso1 3.

Egunsentiko argi grixkaran ere basoarte itsua, eguzkiaren lehen printzak oihaneko zeruertz ordokiaren gainetik, eta lertxunak ugari, gure tren geldoa igaro ahala saldo zuritan hegaldatzen zirenak; basoarte amaigabea, zarratua, tarteka indiar txabola multzo bat edo beste, erro agerizko zuhaitzen pean ostendurik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 51. orr.


basoerdi (35 agerraldi, 18 liburutan; ETCn 310 agerraldi; orobat baso erdi 20 agerraldi, 14 liburu eta 3 artikulutan; ETCn 129 agerraldi) iz erdiraino-edo betetako baso ardoa. ik baxoerdi.

-Goazak basoerdi bat edatera -esan zuen Basiliok.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 74. orr.

Hor dator Lizarriturri ilunabarreko basoerdiak hartzera.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 150. orr.

Basoerdia atera zion Naiak.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 20. orr.

Basoerdi bat emango dizut probatzeko, baina besterik ez dizut aterako amaren baimenik gabe.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 153. orr.

Felipe bazkaritarako doi itzuli da etxera pare bat basoerdi hartu eta gero.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 229. orr.

Mostradorera joan, basoerdi bat eskatu eta trago batean hartu zuen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 103. orr.

Kolpe batez hustu zuen basoerdia.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 105. orr.

Hurrupada luze batez baso erdia hustu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 222. orr.

Basoerdia bukatzen ari nintzela, kazetaria naizela eta lan bat prestatzen dihardudala azaldu diot Kotteri.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 126. orr.

Pello-Txikiren tabernan Santos topatzeko esperantza zeukan, Antoniak esan baitzion, eguerdiko otordurako etxera agertzekoa zela, eta horrelakoetan basoerdi osteratxoa egiten zuen leku aski ezagunetatik.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 95. orr.

2 (ik baso1 5)

Ezpainak ezpain-margoak bezala tindatzen zituen basoerdi ardoa edan ondoren, alaitasuna zabalagoa izan ohi zen oraindik.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 185. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

basoerdi bat eskatu (3)


basoerditxo iz adkor basoerdia.

Gainerakoek beste basoerditxo bat edateko aprobetxatzen zuten, biharamunean arrakasta izango zutelako esperoan, eta kantuan hasi ziren azkenean.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 105. orr.


basogintza iz basoak zaintzea eta ustiatzea. ik basozaintza.

Nire aldetik, Greenpeacen basogintza egoki eta osasuntsu baten aldeko kanpainari atxiki natzaionean, ez da izan sentimendu goraldi aparteko baten sukarra.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 145. orr.

Basogintzan aditua zen bat generaman espedizioan, eta, lehendabizi, baso guzti-guztiak sailkatu genituen hiru irizpideren arabera.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 128. orr.

Erasmuskraal basogintzarako utzitako sailetan dagoen herrixka bat da, elektrizitaterik eta telefonorik gabea.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 123. orr.


basoguarda ik baso1 7.

basoilar iz Tetraonidae familiako basa hegaztia, haizemaile formako isatsa duena eta oihu bereziak egiten dituena (Tetrao urugallus).

Bere hegal laburrekin basoilarrak hegaldatze pisua du baina azkarra.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 79. orr.

Basoilarraren kantuak ez du deus ikustekorik oilarrarenarekin.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 148. orr.

Tiratzaile bikaina zen: basoilar edo ahateren bat ekartzen zuen beti bazkaltzeko, edo, batzuetan, txolarre-arrautzak soilik, eta haiekin opila egiteko eskatzen zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 176. orr.

Orein-adajez, basoilar disekatuz eta basahuntz-buruz dekoratutako eskailera.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 15. orr.

Erronkariko Ibarreko Batzarrak bultzatzen duen proiektu horrek hango naturgune babestua ttipituko du, ber-mementoan kalte handiak ekarriz tokiko fauna aberatsari (sarrio, basoilar, eper zuri, mozolo...).  Herria   2004-05-20


basoilo iz oiloaren antzeko hegazti basatia, Otis espeziekoa; eskuarki, hegazti zangoluze eta lepoluzea, burua eta bizkarraldea arreak, eta sabela zuria dituenari (Otis tetrax).

Zelaian zerurantz goratzen ikusten ziren, hegan, bideak, hegaztiak, elurrak, karabanak, kurriloak, basoiloak, ahateak, antzarak, urruneko muino leunen gainean pilatutako izar distiratsuak.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 44. orr.


basojagole iz basozaina.

Zer behar egiten dodan itaundu eustan eta nik basojagolea nazela erantzun neutson.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 240. orr.


basokada 1 iz baso baten edukia. ik basotara.

Bigarren gintonika eskatu, eta basokadaren erdia baino gehiago hustu nuen trago luze batez.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 56. orr.

Basokada bete bat eta bi pastila zuri eskaini zizkion Pepponeri.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 326. orr.

Eñautek bigarren basokada ere dzanga amaitu du.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 186. orr.

-Zeuk ere nahiko duzu, ezta? -esan eta berehala prestatu zidan basokada bat.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 32. orr.

Beti ibaian ibilitako gizona, hara hor, basokada xume batean hilda.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 102. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Beste ardo basokada bat edaten utzi zuen Dionisos.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 93. orr.

Ilehoriak, lasaitzeko, ardo basokadak ematen zizkion.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 129. orr.

-Hala ematen dik, bai -esan zuen Fuhrmann doktoreak, bere garagardo basokada hustuaz.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 180. orr.

Amak aulki gainean lehentxeago utzitako esne basokada edan eta gero.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 119. orr.

Gura ote zuen itaundu barik, jerez basokada bat zerbitzatu zion.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 161. orr.

Gero kafe bat eskatu dugu, EEBBetako ohiko kafe basokada txepelekin zerikusirik ez duen espresso bat.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 98. orr.

Rum basokaden artean istorioa kontatu zidanak ez zien elkartrukeen xehetasunei ardura handirik eskaini.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 119. orr.

3 (ik baso2 5)

Edan ezak beste basokada bat ardo.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 327. orr.

Ogi eta okela puskaren bat jan, basokada bat edo bi kwass edan, indarrak berritzeko, eta [...] Irkutskeko bide amaiezinari ematen zion ahalegin guztian.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 218. orr.

Basokada bat colacao hartzen du pastekin edo galletekin.  Berria - Kirola   2004-06-16

Basokada bat ur sikiera.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 47. orr.

Nornahirekin gelditzen da, hala laborari nola burges, zergez, uztaz nahiz familiaz solas gozoan ari bitartean, basokada bat arno zintzurreratzeko prest beti.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 68. orr.

Arratsaldean zehar, bizpahiru bider, gutxi gorabehera bi ordutik bi ordura, basokada bat te edaten zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 94. orr.

Zazpi basokada limoi ur koñakarekin nahasturik edanak zituen, herriko bandaren lehen soinuak entzun zirenean.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 72. orr.

Atseginez edango nuke basokada bat ur hotz.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 171. orr.

Hilotzaren arima egarrituko balitz ere ipintzen zaio basokada ura.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 185. orr.

Amak basokada esne beroa ekarri zidan.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 43. orr.

Motelkiro mintzatzen ziren, basokada bana ardoren aurrean.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 24. orr.

Ia basokada oso bana edan zuten, eta barre ozenago eginez irten ziren salatik.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 167. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ardo basokada (3); basokada bakoitza (3); basokada bat (20); basokada bat ardo (4); basokada bat ur (3); esne basokada (3)


basokaran ik basaran.

basolan (orobat baso lan) iz basoan egiten den lana.

Basolanean ari zela arbola batek azpian lehertu zuen Nikolas Eskudero goizuetarra.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 38. orr.

Inazio Irazuk hala kontatzen du, Goiara delako mutila Krixoxtomorentzat basolanetan nola aritzen zen: [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 167. orr.

Giroari jarraiki, jende behartsua izan ohi zen, ijito kastakoa maiz, baso lanetan eta ikazkin aritzen zena ere, eta baba izaten zuen kasik janari bakar.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 58. orr.

Ezkondu eta gero alde batera utzi zituen ikazkintza eta baso-lana.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 85. orr.

Inazio Irazuk hala kontatzen du, Goiara delako mutila Krixoxtomorentzat basolanetan nola aritzen zen: [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 167. orr.

Ezkondu zenetik kalean bizi bada ere, Zestoa gainekoa da sortzez, eta asko ibilia da inguruetan, baso lanean-eta.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 8. orr.


basolibondo (orobat basa olibondo) iz landu gabeko lurretan hazten den olibondoa.

Jatorriz zeurea zenuen basolibondotik moztu eta zeurea ez zenuen olibondoan txertatu bazintuen, askoz errazago izango du olibondotik sortutakoak beren berezko olibondoan txertatzea.  Elizen arteko biblia   Erm 11,24

Adar batzuk moztu dizkio Jainkoak Israeli, eta moztu gabekoen artean zu txertatu, basolibondo zaren hori.  Elizen arteko biblia   Erm 11,17

Esadazu, baina, ea berez mingotsak diren basa olibondoaren orriak, akerrak hain gogoko dituenak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 51. orr.


basomutil (orobat baso mutil eta basamutil g.er.) iz basolanean, egurgintzan edo ikazkintzan diharduen langilea.

Oso garaia eta sendoa zen, basomutila ematen zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 249. orr.

Artzainak, basomutilak eta aste askorako mendira zihoan edonork eramango zituen berekin bertso-paperak.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 142. orr.

Hau jakin nuen basomutil izandako aitonak arbola arrak eta emeak daudela esan zidanean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 185. orr.

"Zer basomutil?" "Uzkudun! Ez al dakik boxeolari izan aurretik gu bezala ibili zela, aizkorarekin basoan?".  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 215. orr.

Esan niean basomutil ari haizela, baina aspertzen hasia haizela lanbide horretaz.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 23. orr.

Bere anaia Jose Francisco, Pantxo, Maderas de Obaba zerrategiko langile xumea, basomutilei otorduetako janaria eramatea beste ardurarik ez zuena.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 64. orr.

Australian basomutil ibili nintzenean bertako aborigen tribu batekoei ikasitako teknika berezi bati esker.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 43. orr.

Gizonezkoek lanean erabiltzen zituzten kanta haietako bat dela; taldekoa alegia, meatzariek harria pikatzerakoan, edo basamutilek enbor bat zerratzean, edo marinelek aingura altxatzerakoan, oihu batean kantatzen zutena.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 118. orr.


basope iz baso azpialdea.

Baina, arratsalde hartan bertan gure gerra-jolasak antzeztu genituen ostera, zakutoak goraino bete, eta urruneko basope "etsai"ren baten aurkako erasoan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 112. orr.


basotar iz basokoa, basoan bizi den pertsona.

Ziur nago ez diodala basotarrari iruzur egin, Jainkoaren Hitza emanik bere liburu deabruzkoaren truke.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 240. orr.


basotara iz ipar basokada.

Hiruek basoetan zutena klikatu zuten, eta ostalerrak beste basotara bana zerbitzatu zien.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 258. orr.

Lehen basotara husturik eta oren erdi bat kalakan arizanik, jadanik lasaitua da eta galderen pausatzeko ausartago.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 62. orr.

Txorrotako uretik basotara bat edan eta kitto.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 47. orr.

Bertze garagardo basotara bat hustu dute.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 70. orr.


basotsu izond baso asko dagoena.

Paraje basotsua da, mendi artekoa, baina errepide inguruan ehunka langilek eta makinak dihardute birjintasun hori hondatzen, urtegi eskerga egiteko aitzakiaz.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 35. orr.

Berriro entzun zuen orduan: danborren arrada amatatuaren antzeko marmara muino basotsuetan eta mendi inguruetan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 123. orr.

Sigi-saga askoko errepide basotsu batean gora egin eta gero, muino-gain txiki batera iritsi ginen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 349. orr.

Mendiak lurtsuak ez baizik eta basotsuak diren lekuetan, suak, zainetatik kanpora ateratzerakoan, erre egiten du gai hori.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1110. orr.


basotto iz basotxoa, edalontxitxoa.

Orduan izanen da Garateneko pilotazaleen egun haundia Jai Alaian: jan-aitzineko basottoarekin lehenik eta betiko zikiroa pilotarien ikusle jarraikieri dohainik eskainia izanen zaiena omore onean eta pilotaren maitasunean.  Herria   2004-10-14


basotu, baso(tu), basotzen da/du ad baso bihurtu.

Bailararen amaieran mendiak goraka jarraitzen zuen belardiz belardi harik eta, aurreneko aldaparen buruan, erabat basotzen zen arte.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 263. orr.


basotxo1 iz baso txikia.

Hondoan, parkearen mugan, haritzez eta gaztainondoz osaturiko basotxoa.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 125. orr.

Landetako errepidetxo bat, egun haietan hotzak zuri eta gogor bihurtzen zuena, hostorik gabeko basotxo artean, zanga ondoan ginda, elorri, eta alkazi adarrak pilatzen zirela.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 197. orr.

Alde hartatik ikuskizun ederra zen: basotxoak ikusten ziren, bidezidor okerrak barneratzen zitzaizkienak, harri koskor txuri dirdaitsuz beteak, eta han hemenka, baso ertzean, zur berdezko eserlekuak.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 85. orr.

Horrelakoetan ohiko zenez San Petersburgon, egunsentiarekin batera Nevaren ertzeko basotxo edo lorategi batean elkartu ziren.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 243. orr.

Eltxoz jositako basotxora urrats deliberatuz sartuz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 261. orr.

Basotxo zoragarri horren bazter oso batean erleak bizi ziren.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 130. orr.

Pinu handiko basotxo bat zartako elektrikoak jo eta suak hartu zuen tarantasetik hogei pausora, zuzi erraldoi baten gisa.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 153. orr.

Goizean goiz, Kyôtora heldu ondoren, Zurezko etxearen atzean zedro-basotxo bat, etxola bat.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 127. orr.

Egutxi eta neskato hura banbu basotxo batean ibili ziren paseoan.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 44. orr.


basotxo2 iz edalontzitxoa.

Basotxo bi bete zituen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 23. orr.

Hala zabaldu dut, plateren eta basotxoen gainetik, Le Dépéche du Midi.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 78. orr.

Gizonezkoen arteko afari baten ondoren zen, zigarro puru azkengabeen eta basotxo etengabeen orduan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 99. orr.

Pekingo mendi amoltsuen maldetan ekoiztu ardoaren ondotik, maitasun sakonez hurrupatu genuen sake basotxoetan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 188. orr.


basoxka iz basotxoa.

Lorategi zoragarriak, erreka gardenak, basoxkak, lorediak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 263. orr.

Bere baitaratzeko astia izan dezan, promenatzen gara une batez basoxkan zehar; gero etxeari buruz daramat.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 64. orr.


basozain (orobat basazain g.er.) 1 iz basoak zaintzen dituen pertsona.

Ez baitzen komeni herrian inork jakitea basozainak erretore jauna harrapatu zuela baimenik gabe ehizan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 78. orr.

Erregek Antoine de Beauterne, bere basozainetako bat bidali du piztia ehizatzeko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 56. orr.

4X4 ibilgailuak baliatu ditugu, basozain eta oihantzainen laguntzari esker, lauetan hogoi bat pilota leku bisitatu ditugu eta heien argazkiak hartu.  Herria   2002-11-28

Batzuetan Arabako Ehiza-Barrutiko basozainen kontra aritu dira ehiztariak.  Berria - Euskal Herria   2006-01-14

Lurretik eskopeta hartzeaz batera pentsakor geratu zen, kezkati, izuturik ia, eta, gorpu sabel-gorritua han utzi beharraren ezinbesteko kezkaz, basozainaren txabola aurkitzeko asmoz.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 134. orr.

-Tira, gu... ni... ni basozaina naiz -atera zitzaidan bat-batean, neure itxura zarpaila zuritu beharrez-.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 126. orr.

Burua itzuli zion lehenengo gizonarekin ezkondu zen; basozain ziztrin batekin, alajaina.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 33. orr.

Miguel Mari Elosegi basozaina da Leitzan, eta aspaldian sortu zitzaion hartzekiko interesa.  Berria - Kultura   2004-11-18

Arnold Taads liburuko beste gizona, notaritza utzi, Kanadara basozain joan, eta Suitzako bailara bakartian eskiatzaile txapeldun ohia bezala erretiratua biziko da.  Berria - Kultura   2004-07-07

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Basozain botak zeramatzan, makinako olioz distiratsu galtzak.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 127. orr.

Gogoan al duk aitak erabili ohi zuen basozain-etxola zahar hura, han goian, Ford's Cleave basoan dagoena?  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 60. orr.

Hagridek ez zituen basozain-lanak egiten, oso lanpetuta zebilelako dragoikumearekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 213. orr.

Rubeus Hagridek beteko duela, basozain-lanaz gain irakasle-lan hori ere egitea onartu baitu.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 79. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

basozainaren alaba (4)


basozaintza iz basoak zaintzea. ik basogintza.

Liburuak askotariko gaiei buruzkoak ziren: basozaintza, abeltzaintza, zerri-hazkuntza, baratzezaintza.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 452. orr.

15 pertsona hil dira Siberian, basozaintza lanetan zebilen helikoptero bat erorita.  Berria - Mundua   2004-08-06


basta1 (orobat pasta g.er) 1 iz astoari eta kidekoei, zama garraiatzeko ezartzen zaien tresna, txalma baino sendoagoa. ik txalma; arbalda.

Asto gainean, txalma edo bastak edo zerbait jarriko ziotela, eta hantxe sartuta ongi joango zela orduan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 120. orr.

Etxeko ezkaratzean izarren azpian asto bat zegoen; bastak jarrita, pufaka ari zen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 67. orr.

Argi utzi nahi dute mandoak estimatuak direla beren pilda, basta eta kordekilan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 163. orr.

Eta neronek askotan ikusia dut, laneko aberea, nola pastarako hala lorrerakoa, bere langitea bukatu eta, eguardian edo iluntzean, nagusiak pasta, koilaruna edo dena delako tresneria kendu ondoren, zeinen pozik hasten den lurrean iraulka, bere gorputz estutu eta nekatua, lasatu, hazkatu eta gozatu nahian.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 24. orr.

2 basta-zorro

Basta-zorroan begiratu eta jertse zahar han-eta-hemen zulaturiko bat atera zuen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 67. orr.

Astoari belarrira hitz batzuk esan zizkion eta Pelloren bakailaoa basta-zorroan sartuta uhalak askatu zituen eta astoak orain batere protestatu gabe mantso-mantso jarraitu zion.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 73. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

basta zorroan (5); basta zorroan begiratu (3)


basta2
1 basta izan aski izan.

"Hori, motel, basta duk edozeini komuneraino segitzeko", dio Txapik nazka aurpegia jarrita.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 200. orr.

Bat gaizki esaka hastea basta, etxekoneko guztiek marmarka jarraitzeko.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 81. orr.


bastart (orobat bastarta eta baxtart g.er.) 1 izond pertsonez mintzatuz, sasikoa.

Dena den, puntu baten gainean denak ados ziren: komisario berriak Jaurenea-ko biloba bastarta goresten zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 206. orr.

Erregeren gorteetan haur bastartak legezkoekin nahasten dira.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 161. orr.

Ideia bakar bat zuen izpirituan: eliza aitzinean abandonatu haur bastarta Sarara itzuliko zen, tokiko agintari nagusiena bilakaturik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 68. orr.

Bastarta naiz, sasikoa, eta sasikoen ondorengo.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 27. orr.

Harentzat, burua gora ibiltzeko, errespetatua izateko, bastart izatearen seinalerik ez eramateko, bere aita-amen zorigaitza hobendunari pagarazteko, erabakiak baimenik gabe hartzeko ahala zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 61. orr.

Hire Herrian bastart bat haiz.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 48. orr.

2 irud/hed

Joko hori agertu zelarik, duela berrogoita-zonbait urte, Ximun Haran sustatzaile preseski, batzuk ederki hartu zuten, beste batzu uzkur zaudela edo arras kontra ere berdin, joko bastarta zela edo nik dakita zer!  Herria   2005-10-06

Horren beste ondorio txar bat "euskara bastarta" bat sortzen zela, erdia hitz frantsesez egina.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 143. orr.

Horregatik, morala "razionalki oinarritzen" enpeinatu diren lehengo filosofo moralisten aurka, sasimoral horren genealogia bastarta saiatuko da erakusten oraingo filosofo (agian hobe: "psikologo") inmoralista.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 246. orr.


bastartkeria iz bastartaren nolakotasun gaitzesgarria.

Dena da hemen kapritxokoa, elkarren aurkakoa eta berezia; ohitura primitibo eta ohitura endekatuen nahastea; xalotasuna eta ustelkeria; noblezia eta bastartkeria; artzain bizimodua eta gerla zibila.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 183. orr.


bastatu, basta(tu), bastatzen 1 du ad albaindu.

Emazteek orduak lisatzen eta bazkari apailatzen nahiz bastatzen, azpiltzen, josten, mahai oihal brodatzen edo trikotatzen pasatzen zituzten.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 185. orr.

Hainbat gauza egun guzietako berrietan puskaka eta puskaturik jarraitzen ditugunak, elgarren osagarri eta ulertzeko moldean ezarri dauzkigu hari xuri batez bastaturik eta puzzleko piezak beren lekuan ezarriz.  Herria   2003-02-20

2 irud/hed

Leihotik lurraren ertza bastatzen zuten mendi lerroak ilun, hain ilun eta etsi susma zitzakeen; emeki-emeki, azpa arrosa agertu zen, zeru beltza eta bortu elkorra bereiziz, argizko jazarpena irudikatuz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 140. orr.


bastidar izlag/iz 1 Iparraldeko Bastidakoa, Bastidari dagokiona; Bastidako biztanlea.

Sortzez Bastidarra eta Miarritzeko parropia batetik datorkiguna Emile Baptiste apezak ordezkatuko du Errobiko Salbatore parropian juan berri zaikun Beñat Pascoual apeza.  Herria   2004-10-21

Claude Errecart eta Andre Pedouan Bastidarrek ereman dute xapela.  Herria   2001-07-05

Jean Lacarra et Pierre Arburu Azkaindarrak, Jean Larramendy Bastidarra, Jean Lartigau Donapaleutarra eta Pierre Ibarrole.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 104. orr.

Bastidarren bat kenduta, erreformatu bakanak azken horietakoak ziren.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 247. orr.

2 Arabako Bastidakoa, Bastidari dagokiona; Bastidako biztanlea.

Bastidarrek pozez hartu dute Araba Euskaraz, eta, horregatik, festa oraindik amaitu gabe zela, 2008. urtean berriro ere jaia hartzeko gertu direla zioten zenbaitzuek.  Berria - Euskal Herria   2004-06-22

117 puntu eskuratu zituen Rikardo Gonzalez de Duranak, eta ondoren honako bertsolari hauek sailkatu ziren: Orlando Arreitaunaindia bastidarra (109 puntu), Iñaki Viñaspre abetxukukoa (107,5), Amaia Altube amurriarra (102), Lander Meaza laudioarra (101), Izar Mendiguren laudioarra (93 puntu) eta, azkenik, Hodei Lopez de Arkaute gopegiarra (87 puntu).  Berria - Kultura   2004-03-09


bastidore 1 iz zerbaiti eusteko balio duen armazoia.

Ehun ikusle-edo plazaratu ziren, eta honek akuilua, horrek haga, eta hark labana, jostunaren bastidore gaineko ehuna baino josiago eta zulatuago utzi zuten.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 162. orr.

Egurrezko ziriak edo chevilleak tartekatuta dauzka oihalaren azpildurari bastidorean eusteko, lau txokoetan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 55. orr.

Bastidorearen goiko eta beheko aldean dauden oholak peritreta deitzen dira; lodieran zulo baten neurrikoak izango dira, eta zabaleran zulo bat eta hiru laurdenekoak; muturrean zulo eta erdi izango dute.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4990. orr.

2 eszenario batean dekorazio gisa erabiltzen den oihal edo pintura armazoiduna.

Erruki Etxeko haur guztiak prest zeuden jada, koroak buruan edo bizkarrean hegoak zituztela, bastidore atzean pilaturik.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 204. orr.

Gotorleku erdiarotar bateko dorreak eta almenak: Operako bastidoreak!Bastidore artean zebilen, bere modeloen kamerinoen aurrean, baina ezin izan zuen gure arteko miserableena ere erosi.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 228. orr.

Bastidore artean zutik geratu nintzen, zerbitzuko bi suhiltzaileen atzean eta handik, zeharka, publikoaren parte bat ikusten nuen, handiki jendea.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 97. orr.


bastimendu (orobat bastimendu) iz ipar eraikina.

Orai dorrea deitzen dugun bastimendu hori gobernuak bere gain hartu zuen Napoleon-en denboran.  Herria   2003-07-03

Ezker paretaren gibelean ageri da bastimendu berri eder bat eta hori da herriko etxeak eraiki duen kiroldegi berria.  Herria   2005-09-22

Parropiari erosia izan zen bastimendu zaharra osoki berritua izan da eta ama eskolako ttikiak laster usatu dira leku berri eta pollitetan.  Herria   2002-09-26

Egun berean estreinatzen zuten ikastolarentzat eraikia izan den bastimendu berri bat, herri elkargoaren laguntzarekin.  Herria   2005-06-23

Hor, bizpahiru urte barne, bastimendu berriak eraiki behar lituzke, Seaskako "Egoitza" batzordearen laguntzarekin.  Herria   2004-06-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bastimendu berri (4)


bastioi 1 iz gotorlekua, baluartea.

Bi bastioik defendatzen dute bazter hori.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 222. orr.

Hesi bat dauka inguruan babesgarri, alboetan bastioiak ageri dituena; baina lurrezkoak dira defentsa horiek guztiak, eta ezin horrela babes handirik eskaini.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 198. orr.

Milia batera edo gehiagora espero zuten orkoen bastioia ikusi zuten, haitz baten oinarriaren hutsune batean ezkutaturik: haitzulo ilun baten alboetan kokaturiko harrizko eraikuntza multzo estua zen, eta harresia zuen inguruan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 248. orr.

Hegoaldean, Cirith Gorgorko bastioia ikus zitekeen, jadanik gertu: erdian Ate Beltza, alboetatik Hortzen bi Dorre garai eta ilunek babesturik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 202. orr.

Harresien luzeran eta lodieran, bastioien kokaeran eta kopuruan, antepara eta lubakien antolamenduan eta sakoneran, denetan, hitz batez, maila batzuk gorago zen Nabarrenkoxeko ziudadela.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 207. orr.

Horregatik nahiago izan zuen borrokatu, jauregiko bastioitik bere burua bota aurretik.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 132. orr.

2 irud/hed

Kontuan har ezazu garai hartan Playboy-n ez zela alurik agertzen eta komunitate askotan debekatua zegoela eta liberalek askatasunaren eta demokraziaren sinbolotzat hartzen zutela -gauzak nola diren, Playboy askatasunaren eta demokraziaren bastioia, baita hemen ere, Brasilen, primeran oroitzen naiz-.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 114. orr.

Munduko zientzia eta jakinduria guztia tontortuta zegoen Dembaren mahaian, eta bastioi haren atzean desagertuta zegoen estudiantea.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 79. orr.


bastitu, basti, bastitzen du ad ipar eraiki.

Israelgo herritarrak, 2001 an Ariel Sharon harturik beren buru, eta hunek hitzemana zuen bezala, ari dira Jordania hunaindian okupatu eta bastitu zituzten toki beretuen desegiten palestinarreri berriz itzultzeko.  Herria   2005-03-17


bastiza 1 iz eraikina.

Aldamioak itsasi zizkieten murruei eta horien azpian bastizak zutitu ziren, gaztelua, gotorleku ez ezik, bizitoki ere izan zedin.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 63. orr.

Baionako kontseiluak aho batez erabakia zuen bastizaren lurrera botatzea, eta ordainez hor eraikitzea 18 bizitegi sozial.  Herria   2004-09-23

Orduko, ene puska urriak aldatuak nituen Abaurretarrenetik dorrera; sehien bastizetatik nagusiaren ganberara.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 111. orr.

Bizitoki guti-aski erosoa familiako guztiendako: ganbera bat osoa, ziudadelako behialako etxe-mutilen bastizan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 214. orr.

Bastizak eta bizitegiak -erregeena barne- kaskezurretaraino beterik zeuden.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 212. orr.

Bestalde salgai emana da ORMA, 3500 metro karratuko bastiza, hamar hektarako lurraren gainean.  Herria   2004-12-23

Polizak bildu lehen elementuen arabera, nolazpait su lotu da Pontrique karrikako 15-eko koliorrean zen moto bati, hortik suak hartu du bastiza guzia.  Herria   2001-06-21

Aparkaleku berri bat moldatzekoa dute hiru estaiko bastiza batean.  Herria   2005-01-13

Enpresa buru alemanak engaiatuak dira Baionako lantegiaren bastiza desmuntatzera.  Herria   2005-06-09

Aho batez onartu dute kontseilariek Barojako zalditegi bastizaren antolatzea koru kantuan eta antzerkian trebatzeko.  Herria   2004-11-04

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Herriko Etxeak bastiza berri bat zabalagoa eraiki dio Grenet zubiko bigarren partearen azpiko aldean.  Herria   2004-07-01

550 000 euroko kutxa bat idekia du departamenduak herriko etxeen laguntzeko beren elizak, bastiza publikoak edo eskolak eraikitzen edo berritzen.  Herria   2003-08-07

450 000 euro Baionako eremu eta bastiza erranahitsuenen argitan emaiteko, eta 150 000 euro, Baionako ondare guneen seinaletika ezartzeko.  Herria   2004-01-29

Erretokia, azkenik, alimaleko bastiza bat, tximinia gora batekin.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 122. orr.

Aspaldiko murru zahar hura barne emanez bada orain gaitzeko bastiza hor, nongo talenduak baliatu dituzue eraikuntza horrentzat?  Herria   2002-09-12

3 (hitz elkartuetan)

Erakaspen horiek emanak izan dira Frantziako Bastizen Arkitektoen begi pean, hauek pruntki zaintzen baitute Baionako "secteur sauvegardé" guneko bastiza berritze plan osoa.  Herria   2001-11-15


basto izond arrunta, fina ez dena.

Jaka, txokolate koloreko tela basto batekoa, zeta marroizko bordaduraz.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 13. orr.

Komunikazio-tresna batzuk berez dira traketsak, zabarrak, bastoak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 73. orr.

Ehun urteren buruan diru basto hura hainbestetaraino findu da, non ia gauzatasun guztia galdu eta, hala ere, edo horrexegatik beragatik, orduan baino mila bider ahaltsuago egin baita.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 183. orr.


bastoi iz 1 eskumakila, makila.

Zenbat makil eta bastoi klase, zenbat akuilu eta haga klase, zenbat kirten klase beti eskurako, zenbat gereta eta ataka ttiki egunero bost bider eskuz ireki eta ixteko.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 186. orr.

Aitonak bastoiari heldu zion, zutik jarri, eta leihora joan zen.  Berria - Kultura   2004-08-15

Bastoia tinkatu zuen lurrean, indarrez.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 48. orr.

Arin, bastoia jaso eta itsuari eman dio.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 72. orr.

Kattalinek ezer erantzun baino lehen, galaz jantzitako gizon bat sartu da kamerinoan, bastoia eta kapelua esku batean, orkidea bat bestean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 14. orr.

Burua goiti duen gizon bat irudikatzen du, esku bata bastoiaren gainean eta bestea gerrian.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 108. orr.

Poliziek porrak astinduz mehatxatu zituzten, eta igitaiak, bastoiak eta ukabilak jaso zituen jendeak.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 151. orr.

Ikasleen artean jende iskanbilazale asko zegoenez, baten bat lurrean bastoiaz kolpetxoak jotzen hasi zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 27. orr.

Eskuan bastoia dauka, eta bastoi buruan arrano erreal baten burua marraztua.  Berria - Mundua   2004-10-23

Kokotsa bastoiaren eskutokian igurzten zuen leunki, poztasunezko urruma isil bat egiten zuen bitartean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 215. orr.

Sabaia jotzen hasi zen bastoiaz, urratu beharrean, goikoen arreta bereganatzeko.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 84. orr.

-Han -esan zidan, bastoiarekin seinalatuz.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 95. orr.

Han zegoen, bizi askoa, jakatxo hori-argi, eguzki kolorekoak distira alaia egiten ziola, bastoia niregana astinduz.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 58. orr.

Mahaitik jaiki, eta bere zango meheak bastoiarekin bermatuz mostradorera datorrela.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 45. orr.

Gainerako mutilek, eserita, haren konpasa markatzen zuten, oinez eta bastoiez zartakoka.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 32. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Trafalgar Squaren barrena ibili ote zen bastoi handi bat hartuta?  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 191. orr.

Kokotsa bastoi lodi baten bolizko eskutokian bermaturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 160. orr.

Zurezko bastoi bat zuen, esku treberen batek landua.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 80. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Baina bastoi-ontziak oroitzapenez beteta daude.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 232. orr.

4 irud/hed

Hala ere, alkate asko, orain gutxi arte, sekretarioaren bastoi inozentea izan ohi zen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 56. orr.

Ez naun joango, azukrezko bastoi bat erosiko dinat, bai?  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 315. orr.


bastoitxo iz belarriak garbitzeko ziria.

Abesbatzaren trofeoa mimoz ikuzi nuen, alde guztietatik, metalentzako produktu egokienaz; tarte estuetan, belarriak garbitzeko bastoitxo horietakoak ere erabili nituen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 54. orr.


basur iz ihintza.

Intzaren gaineko hegoia, euria egiteko pregoia du abisu, udaparte zabaleko esaera basura kutsudun horrek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 56. orr.


basura iz zaborra, zarama.

Etxeetan hondakinak gaika biltzeko zabor ontziak banatzea, herriko dendetan konpostatu daitezkeen basura poltsak saltzeko aukerak ematea...).  Berria - Euskal Herria   2004-03-19


basurde 1 iz urde basatia, ilea latza eta sarria, eta muturra luzea dituena (Sus scropha).

Guztiek dituzte gorputzean basurdeen letaginek eta hartzen erpeek utzitako markak.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 57. orr.

Zakurrek [...] zaunkaka erantzun zuten, basurdearen buztan motza sastraketan ziztu bizian ezkutatzearekin batean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 143. orr.

Ez, ez da basurde bat pagadian ezkutatzen dena.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 66. orr.

Halako batean jakin nuen basurde bat menditik jaitsi eta lasai-lasai ibili zela Asteasuko kale nagusian zehar.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 27. orr.

Gizon bat hil da Menagarain, basurdeak ehizatzen ari zela hiru tiro jasota.  Berria - Euskal Herria   2004-11-16

Basurdea bizkorrago ibili zen, eta belaunean egin zion hozka, haragi asko txikituz, baina ez zion hezurrari heldu.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 148. orr.

Basurdeak eginiko zauriaren orbaina erakutsi zion Ulisesek.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 184. orr.

Basurde bat harrapatu berri duten ehiztari odol-goseak baino euforikoago zeuden.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 345. orr.

Fangek, haren basurdetarako txakurrak, Hagriden altzoan zuen burua.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 100. orr.

Domingo Senperena, gizakiengandik baino, basurdeetatik hurbilagoa zen basagizona.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 117. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Basurde izugarri bat etzanda zegoen sasi artean, non haizerik eta eguzkirik ez baitzen sartzen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 148. orr.

Basurde zurdatsuen antzeko, euren basa gorputz biluziak lurrean etzaten zituzten, gaua gaineratzean, adarrez eta orbelez baturik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 361. orr.

Zezenak ere probatu zituzten gerrako zerbitzuan eta basurde ankerrak etsaien aurka bidaltzen ere saiatu ziren.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 381. orr.

Basurde gosetuak azalduko dituk, horiek usaimena erabiltzen ditek eta honezkero haizeak esana ziek zenbat kilo hazkurri dabilen hemen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 112. orr.

Arkumeak eta oreinak, urdeak eta basurde ehizatu berri bat, oilaskoak eta faisaiak, usoak eta eperrak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 154. orr.

Basurde izitu bat huen, nerekin egon izanaz damutua.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 169. orr.

Ez nengoen amore emaiteko prest eta, hankaz gora dagoen basurde zaurituaren eredurat, defendatu egin nintzen: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 338. orr.

Orain zer kalte egingo liguke, izan ere, Nemeako lehoi haren ahotzarrak edo Arkadiako basurde ile-zorrotzak?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 309. orr.

"Emazteaz aspertzen haizenean, beti izanen duk basurde urrixaren bat eskura" idatzi zion, Nepaletik, postal batean, Alpeetako eta Patagoniako bere soka-lagun zaharrari.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 75. orr.

23etan suzko basurdea.  Herria   2002-08-01

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zutik zegoen, sator-larruzko gainjantzia soinean, hasteko irrikaz, Fang basurde-txakurra hanka ondoan zuela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 94. orr.

Nekazaritzari eragindako kalteen arazoari aurre egiteko eta Gipuzkoan basurde ehiza egokiro kudeatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-02-04

Ortzaizeko ihiztariek basurde jatea egin dute "Etxekoborda" ostatuan.  Herria   2005-03-31

Ederki iragan da ihiztariek moldatu basurde bazkaria.  Herria   2005-04-28

Hamabost laguneko taldean joan eta zikinetan agertu den basurde oinatzari gauekoa edo gutxienez bi egunekoa den antzemateko.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 39. orr.

-Ingurua aztertzera irten gara, basurde arrastoak ikusi ditugu gure dendaren inguruan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 112. orr.

Neurri askotako koadroak nahiz basurde-buruz eta orein-adarrez osaturiko ehizakinak zeuden hormetan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 206. orr.

Orain, xuxurlatu zuen Jamesen ohe aldera joanez, honek ere lo hartu behar zuen, zeren begira, esan zion, artean bertan zegoen basurde kaskezurra; ez zuten ukitu.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 113. orr.

4 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Basurde ehiza saio gehiago eta kalte-ordainak eskatu ditu ENBAk.  Berria - Euskal Herria   2004-01-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

basurdeak ehizatzen (3); basurdetarako txakurra (3); basurdetarako txakurrak (3)


basurdeki iz basurde haragia.

Ondotik afari ona preziatu dugu denek, basurdeki eta gaineratekoarekin.  Herria   2003-11-13

Bertsuak entzutearekin batean, basurdekia jastatuko duzue.  Herria   2003-10-30

Taulen gainean bertsulariak, mahain gainean basurdekia.  Herria   2003-10-23


basurdekume iz basurdearen kumea. irud/hed

Franco ipurdi zuri putre nano zakilmotz basurdekume hankoker haren kantu faxistak.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 154. orr.


basusarriar izlag/iz Basusarrikoa, Basusarriri dagokiona, Basusarriko biztanlea.

Pantxoa Belin Basusarriar gaztea presentatzen da AB-ren gerizapean.  Herria   2001-03-08


bat zenbatz [bat, batek, bati, baten, batekin, batentzat, batez; batean (edo baten), bateko, batera, batetik]. 1 zenbaki arrunten segidan lehenari, apalenari, dagokion kopurua adierazten du. ik batzuk. (ikus beheko konbinatorian bat formaren agerraldi maizkoenak).
1 (mugatua)

Atzo arratsaldeko ordu bata aldera, inolako arrazoi barik errei batetik bestera zihoan ibilgailu bat ikusi zuen Ertzaintzako patruila batek.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 89. orr.

Ordu bata arte irakurtzen egon ondoren, leiho zabalduaren ondoan esertzera joan naiz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 329. orr.

Goizeko ordu bata zen, jaun haiek gela beiraduna uztera deliberatu zirenean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 225. orr.

Salbu nintzelako deia ordu bata eta erdian egitekotan gelditu nintzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 415. orr.

Dionisos ordu bata t'erdietan heldu zen etxera, eltzea azken pil-piletan zegoenean justu.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 195. orr.

Ordu bata hiru minutu guti.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 8. orr.

Bata ala bestea aitortu eta hautatu beharra baitaukazu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 85. orr.

Bata hala izatea hobe, bestea ere halatsu suerta dadin.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 175. orr.

Bi datu zituen egun horretan: bata, insurgentziak hogei lagun hil zituela, eta bestea, egun horretan bertan urtebete betetzen zela okupazio indarrek hainbat eskumen Irakeko gobernu berriari utzi zizkiola.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 150. orr.

Bitartean, biltzarra nahasmendu hutsa zen: batak hau eta besteak hura oihukatzen zuen.  Elizen arteko biblia   Eg 19,32

Ezin moztu da bata bestea ere moztu gabe.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 147. orr.

Konfiantzaz ager biezaio batak besteari bere premia, behar duena aurki eta eman diezaion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 140. orr.

Baldintza edo mugapen horien arabera idazlanaren planteamendu orokorra bata edo bestea izango da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 331. orr.

Bata, Barriola, leitzarra zen; bestea, Xala, Iparraldekoa.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 20. orr.

bata Kristoren alde gudukatzen dena, bestea Satanen alde.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 215. orr.

Diametro bereko bi koloma hartu, bata ildaxkaduna eta bestea ildaxka gabea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1970. orr.

Bata etxearen inguruan zebilen etengabe, eta hainbesteko indarrez egiten zuen atzamarka hormaren kontra non bazirudien bota behar zuela; besteak, barrutik, haren mugimendu guztiak jarraitzen zituen, makurturik, belarria harriaren kontra jarririk.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 290. orr.

Bi argi, berdea bata eta gorria bestea.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 114. orr.

Bi apalategi, bata burdin landuzkoa eta beirazkoa bestea.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 258. orr.

Bi fusil, hirurehun errublokoa bata eta zortziehunekoa bestea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 114. orr.

Batari isodomoa esaten zaio, besteari pseudoisodomoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1170. orr.

Antzeko zerbait gertatu zitzaien beste hiru emakumeri ere (Campania Handikoa bata, Olitekoa bestea eta Pigliokoa hirugarrena).  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 869. orr.

Bata zainetarik eri, bestea langabezian, azkena estatuak lagundu enplegu batean!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 313. orr.

Bata zoroa, bestea saldua, bestea desagertua, bestea errea, eta ni burdina miazkatzen, eskuak bizkarrean gurutzatuta.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 109. orr.

Ezer baino lehen esan beharra dago ez bata ez bestea ez dela kutsakorra.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 132. orr.

Ez batak ez bertzeak ez du berehala etxeratzeko tirriarik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 54. orr.

Bi gizon altxatu ziren, bata bestearen atzetik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 425. orr.

Buruak jiratu eta batak bestearen hatsa sumatu zuen aurpegitik oso hurbil, gero eta hurbilago.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 29. orr.

Haien erdian, bataren eta bestearen jarduna entzungo genuen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 75. orr.

Begiak gailentzen dira, begien distira: beltz oso iluna batarena, bustia bestearena.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 90. orr.

Mikelen burutik irudiak bata bestearen atzetik igarotzen ziren: auto bat txiki-txiki eginda, Luis lehengusua, Otxarkoagako auzo elkarteko lehendakaria, San Frantziskoko jende multikolorea, Aitor kazetari alpinista, Dionisosen ardoak, espageti erreak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 70. orr.

Paul D-k oinetakoak bata bestearekin lotu, sorbaldan behera eseki eta Setheri segitu zion atean barrena.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 27. orr.

Batarekin eta bestearekin oheratzen nintzen, eta azkenean haurdun amaitu nuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 336. orr.

"Bat" eta "mila" horiek bata-bertzearen beharra badute, elgarri josiz belaunaldiak, kulturak eta populuak.  Herria   2004-01-29

Klasea ematen zuela, batetik bestera mugitzeko ohitura zuen Kokok, batari nahiz besteari galdezka Herritarra eta ofiziala, biak bata besteari kontrajarriak; bata bestearekin nahasian, ordea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 27. orr.

Uretan zurrunbiloa entzuten da eta zirimolak, bi kaiman bata bestearekin borrokan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 21. orr.

Horrela definitutako maila ezberdinak ez dira bata bestearekiko askeak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 85. orr.

Ez dago bata bestera murrizterik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 186. orr.

Baso hartan [...] bost ezpel, elkarren jiran landatuak, bata bestearengana luzatzen hasiak zeuden lurretik metro batera, gela huts biribil bat sortuz, altueran bi metrokoa.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 53. orr.

Gure hotelak hurbil zeudela bata bestetik, eta taxi berean sartu ginen hirurok.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 41. orr.

Goiko solairuko bi leihoak bata bestetik aparteegi daudela iruditu zait, abereen begiak bezala.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 54. orr.

Han-hemenka barreiaturik zeuden bizilekuek ehunka legoaz ziruditen bata bestetik urrunduak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 142. orr.

Batarena onartua dago, eta mundu ororen bistan lotsagabeki erakutsia, onetsia eta ezin sinetsizko moduan goretsia, lagundua eta sponsorizatua; bestearen diru-eske eta lapurretari, berriz, "diru-eske" eta "lapurreta" deitzen zaio garbi-garbi.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 280. orr.

Monzoi bataren eta bestearen artean, haizeak aldatu egiten dira aldi batez.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 42. orr.

Ordurako ezin hobeto pasatzen nuen ipurditik hartuz edo izterren artean isurtzen zirenean, trebe-trebea nintzen batean zein bestean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 62. orr.

2 batean ik batean.
3 bat-banaka banaka.

Inori zintzurra egin behar izan gabetanik jabetu ginen ontziaz, oinutsik, labana eskuan, bat-banaka aholotu eta estekatu genituen erreleboko guardak, ongi Vieites.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 12. orr.

Nahiago zuen isilik geratu, benetan uste zuena esatea baino: sar itzazue zuen pilotatxo horiek guztiak bat-banaka atzeko zulotik.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 79. orr.

Zeu izango zarela gure herrira aske etorriko den azkena, zeure aurretik etorriko direla bat-banaka edota arrapaladan gainerako guztiak.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 12. orr.

Eta, artista haien izenak bat banaka aipatzen zizkigula -nik aipatuko ez dizkizudanak, zuk jada buruan dituzulako-, erran zigun: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 280. orr.

Antxonek segitzeko keinua egin zigun eta pagoen ostetik irten ginen bat-banaka. kandela guztiak ebastera sartu behar genuela eliza itxian aginduko zuen, edo antxetek habiak zeuzkaten labar ikaratzaileetan jaitsi behar genuela arrautza bila, eta ez zetozenak loretxu, eta loretxuei egiten zitzaiena eginen zigula berak bat-banaka.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 159. orr.

4 bat-batean (orobat bapatean eta batbatean) aldez aurretiko ezer gabe, prestaketarik gabe. ik behin 14; bet-betan.

Bat-batean begiak argitu zitzaizkion.  Elizen arteko biblia   1 Sm 14,27

Bat-batean aldatu zen Fructuosoren aurpegia, eztul-kate batean trabatuta.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 40. orr.

-Bat-batean oroitu naiz, horra.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 181. orr.

Bat-batean, heldutasunera iristeko presa zuen, mutil-lagunarekin bizitzeko presa, etxetik alde egiteko presa.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 22. orr.

Bat-batean gizarte-egoera aldatu egin zen, eta arazo berriak sortu ziren munduan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 261. orr.

Eta bat-batean, tanpez, norbait heldu da zure begien aitzinerat.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 162. orr.

-"Etorriko dun Herio, eta hire begiak izanen ditin", halaxe bota nioan, bat-batean, brausta, ilehori begiurdinari.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 122. orr.

Bat-batean eta tupustean izan zen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 61. orr.

Emakume guztiek, bat-batean, paparreko botoiak lotu zituzten.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 41. orr.

Eskolan bat-batean hala-moduzko ikasle axolagabea izatetik gelako lehenengoa izatera iritsi nintzen.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 19. orr.

Gero, bat-batean, burua altxatu zuen berriro.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 263. orr.

Ez, orain bat-batean, inorante umilatu bihurtu dizkigute betiko jakintsu xaharrok; orain, kalekume tituludunen batek, funtzionario espainol euskaltzaleren batek, interpretatuko du gure bihotzeko mapa, eta guk ixildu egin beharko dugu ezinbestean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 99. orr.

Banindoan, noiz eta ere, bat-batean, gizonak erraiten baitaut: [...].  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 12. orr.

Nire buru barruan, bat-batean, Adelaren irudia agertu zen, eta lurrundu egin zen berehala.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 227. orr.

Bat-batean zurrunbilo handia -guztiz bat-batean- bakandu egin zen, eta milia batetik gorako diametroa zuen zirkulu bat eratu zuen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 60. orr.

Bat-batean frantsesak ohartu dira beste muga bat dutela babesteko... eta beldur dira [...] beren indar gehienak Rhin eta Alpeetan izanik, Espainiak ez ote dien hegoaldetik erasoko.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 35. orr.

Senarra bat-batean haserretzen zen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 154. orr.

Ulertzen ez nik zergatik ekin zion barreari bat-batean emakume beltzak: algararen algaraz, bularra pudding baten modura zebilkion dardarka.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 14. orr.

Hiru, lau kilometro eta bat-batean duda "Baina, ez nuk xuxen hemen".  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 163. orr.

Burura etorri zait bat-batean, konexio telepatiko bati esker edo, nire lagunen bat oraintxe pentsatzen ari dena.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 67. orr.

Isildu egin zen bat-batean, zerbait entzuteko bezala.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 26. orr.

Bazirudien, bat-batean, gure familiako kide bihurtu zela, gure arreba bihurtu zela.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 26. orr.

Eta horra non, bat-batean, euria hasten duen!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 72. orr.

-Zatoz -esan zidan bat-batean animatuta, eta eskutik heldu ninduen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 118. orr.

Zein da, orduan, bat-batean ari den bertsolariaren xedea?  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 141. orr.

Bazkaldu genuen, baina bat-batean, Katedraleko plazako musuen ondoren, hitz egiteari utzi genion.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 211. orr.

Dendatik etxe-bloke batera geundela, bat-batean bururatu zitzaidan Flora Brooklynera bisitan etorri izanak esan nahi zuela Harry artean ere harremanetan zegoela bere emazte ohiarekin eta alabarekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 66. orr.

Hau dena ondo ulertu baduzu, natura bat-batean aske ageriko zaizu, tirano harroetatik libre, bere kabuz eta berez jardunez, jainkoen eskurik gabe.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 157. orr.

Eguzkia lainoren baten atzean ezkutatuko zen, bat-batean gela ilundu egin baitzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 124. orr.

Puntu argitsu bat ikusi berria zuen pantailan; bat-batean desagertu zen ordea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 24. orr.

-Gaston! -esan zuen, bat-batean adorea harturik-.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 157. orr.

-Ez, nik ez dut nahi! -esan zuen Jansonek, bat-batean alai-.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 36. orr.

Gero, zubia zeharkatu zuen korrika txikian, bat-batean larrituta bezala, eta etxerantz abiatu zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 107. orr.

Hala, hitz horiek esan orduko, bat-batean desagertu zen klaustroko su hura.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1109. orr.

Errepideko pitzadura edo ildotzat hartzen zituen itzalak, eta frenatu edo bat-batean biratzen zuen, haiek saihesteko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 31. orr.

Gero, Daniel lehoi-zulotik ateratzeko agindu eta Daniel hil nahi izan zutenak botarazi zituen zulora, eta lehoiek bat-batean irentsi zituzten erregearen aurrean.  Elizen arteko biblia   DnGr 3,42

Haren existentzia ez da Harengan zerbait berri ez eta bat-batean heldu zaion akzidenteren bat ere.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 140. orr.

Saldias arrokaren gainean, bestalde, bat-batean konturatu naizenez, kare-fabrikatzar ketsua ere desagertua.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 348. orr.

Haragia labetik ateratzera nindoala, bat-batean, telefonoak jo zuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 11. orr.

Hiritarren arteko eztabaidetan bi iritzi azaldu ziren bat-batean, guztiz kontrajarriak, eta bi talde osatu ziren berehala, guztiz kontrajarriak: gizonezkoena eta emakumezkoena.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 278. orr.

Horrela aldatzen ziren, bada, sentimenduak orduan nire bihotz gaztean, bat-batean eta lasterka.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 27. orr.

Horretan ahalegintzen gara geure baliabide apurrez, baina lortu dugula uste duguneantxe, bat-batean eta bortizki ixten zaigu itoko gaituen lakio absurdua.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 14. orr.

Jende asko hiltzen duk apoplegiaz bat-batean, ezta?  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 56. orr.

Eztulka hasi zen bat-batean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 95. orr.

-Ia iritsi gara -xuxurlatu zuen bat-batean-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 255. orr.

Argi batek itsutzen nau bat-batean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 150. orr.

Erniek dar-dar egin zuen bat-batean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 38. orr.

Telefonoak eta, ia bat-batean, ateko txirrinak ere jo zuen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 99. orr.

Hiltzaldia bat-batean frantsesera itzulia izanen da.  Herria   2004-09-09

5 bat-bateko (orobat bapateko eta batbateko) izlag bat-batean gertatzen dena.

Bi kristau-gizarteen indar eta perspektiba erlatiboen bat-bateko, ustekabeko eta egundoko alderantzikatzea izan zen, kapitulu honen aurreko atalean ohartarazi duguna.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 224. orr.

Uxaezineko zoritxarra gertatuko zaizu, saihetsezineko ezbeharra jausiko gainera, ustekabean hartuko zaituen bat-bateko hondamendia etorriko.  Elizen arteko biblia   Is 47,11

Paperaren bat-bateko suak argitu zuen sukaldea.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 108. orr.

Sinesten al duzu bat-bateko maiteminean?  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 169. orr.

Apaizak, erabat txunditurik eta haren bat-bateko konbertsioaz harri eta zur, ezin zuen sinetsi.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 502. orr.

Hilurren dagoenak ez du argi tunelik ikusten, baina badago zerbait, zentzuen bat-bateko zorrozte bat, logikarik batere ez duen norabide batean gauzatzen dena.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 121. orr.

Gizarte-ingurunearen bat-bateko eta muturreko aldaketaren larrialdi berari aurre egiteko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 69. orr.

Une batez behintzat hala aurkitu nuen, eta bat-bateko eta ustekabeko gupida-sentimendu horrek oharkabean harrapatu ninduen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 298. orr.

Hori da I. jaunak Bob Wassermani eta bioi kontatu ziguna: kolore-ikusmenaren bat-bateko eta erabateko eten baten historia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 36. orr.

Eguraldiaren aldaketa bat-bateko eta guztizkoak halako trastornoak sor ditzake.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 10. orr.

Arabiarrek 'bat-bateko izena' edo 'izen inprobisatua' [...] esaten diote, berez apelatibo edo aditz batetik eratorria izan barik, hasiera-hasieratik pertsona baten izen berezia izan denari.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 247. orr.

Pertzepzioa bera ere ez da bat-bateko gertaera: pertzepzioaren aldi batzuk oso bizkorrak dira, beste batzuk, ordea, askoz ere geldiagoak. Bat-bateko berotze edo pizte horren alderantzizkoa, berriz, savanten dohainen bat-bateko desagertzeetan nabari daiteke tarteka.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 32. orr.

Gero eta usuagoak zituen bere kabutako bat-bateko aldarte-aldaketa haiek, eta eromenaren aukerak inarrosi zion barrena.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 186. orr.

Bat-bateko bihotz pilpirak bridatu nahirik, eskua tabakoaren ohiko poltsikora eraman nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 349. orr.

Haurren bat-bateko heriotzak ikertzeko modua, eztabaidagai.  Berria - Gaiak   2004-09-07

1860 inguruan egingarri bilakatu zen bat-bateko argazkiari esker, egiazko gertaera batetik hartutako une bat egiaz irudikatzea lortu ahal izan zen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 217. orr.

Orduan jabetuko gara, damutuko, gure utzikeriak bat-bateko bertso on asko utzi duela galtzera.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 59. orr.

Bertsolaritza XX. mendean zehar: bertso jarrietatatik bat-bateko bertsoetara.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 21. orr.

Obra" bat biribiltzeko, bat-bateko bertsolariari ez letorkioke gaizki bertso-idatzi mordoa pilatzea.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 59. orr.

Orain arteko metodoek ez digute balio bat-bateko bertsogintza behar bezala ulertzeko.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 17. orr.

Gertu egon behar dugu diskurtsoaren bat-bateko edozein agerpeni arreta jartzeko.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 32. orr.

Potzolo bat-bateko isiluneaz baliatu zen nire aldera lehenbizikoz begiratzeko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 275. orr.

Ez du onartuko gauzen bat-bateko eta berak aurrez susmatu edo hauteman gabeko aldaketarik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 151. orr.

Gero hostaila beroaren usaina sumatzen eta freskura bat-batekoa larmintzean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 264. orr.

Haustura ez zen bat-batekoa izan; bere bizitzaren leihoa gutxika joan zen pitzatzen, ibai hondoko arrokak pitzatzen diren bezala.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 118. orr.

Osaba Kamil ikaratu egin zen: batek jakin Hamidaren desagertzearen albiste bat-batekoak lagunarengan zer nolako eragina izan zezakeen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 295. orr.

Txirrina jo eta durundi metaliko bat-batekoak susto galanta eman zion.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 68. orr.

Oreka psikikoaren haustura larri eta bat-batekoa.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 38. orr.

Dantzaleku barrutik, egundoko oihuteria sinkronizatu eta bat-batekoak parkinean zeuden bi gizonen tinpanoak kolpatu zituen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 70. orr.

Gertaera hain bat-batekoa izatea ez zen ongi lotzen erretinako konoak pixkanaka hondatzearekin.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 26. orr.

Pisu horrek [...] konprimatu egiten zuen airea, eta bere jaitsiera bat-bateko horren indarrez ahotik aterarazten zuen barruan konprimatutako aire hori.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4490. orr.

Eta ez dakit zergatik sortu zitzaidan ideia bat-bateko hura, hegazkinez ez bidaiatzearena.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 87. orr.

Elseri seinale ona iruditu zitzaion libidoaren eztanda bat-bateko hura, eta nahi zuen guztia egiten utzi zion senarrari.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 177. orr.

Kalterako zuela txikikeriengatik horrela sutzea, bat-batekoei ezin eustea.  Berria - Kirola   2006-03-21

Hala ere, bat-batekoegia duela bukaera... eta ez dakit, berriz diotsut, zuzen zer esan nahi duten.  Berria - Kultura   2004-05-18

Lehen partean iragan da bertsu eskoletan bat batekoan 14 urtez petik ari direnen finala taldeka.  Herria   2004-06-03

Charley Papak hegazkin pribatu bat pilotatu izan zuen bere garaian eta gaur egun epaitegietan lan egiten du bat-bateko itzultzaile gisa.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 46. orr.

Bat bateko itzulpena izanen da.  Herria   2005-05-05

Euskaraz izanen da, bat bateko ützülpenarekin.  Herria   2004-05-06

6 bat-batekotasun (orobat bapatekotasun eta batbatekotasun) bat-batekoa denaren nolakotasuna.

Egunerokotasunaren bat-batekotasuna.  Berria - Kultura   2004-04-09

Miresten nuen, eta zenbat, Idoiaren gardentasuna eta bat-batekotasuna.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 170. orr.

Bertsolarien poetikaren mugak bertsolaritzaren ahozko bat-batekotasunaren ondorioz datozenak dira oinarrian.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 204. orr.

Zein dira bat-batekotasunak bertsolariari ezartzen dizkion mugak?  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 28. orr.

Distiran galtzen duena bat-batekotasunean irabazten du.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 114. orr.

Jazza ez da bat-batekotasuna bakarrik.  Berria - Kultura   2004-09-17

Ez du inolako zentzurik trabak jartzea sentimenduen, maitasunaren, sexuaren, samurtasunaren eta grinaren bat-batekotasunari.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 174. orr.

Bat-batekotasuna prestatuz, inprobisazioa bilatuz, gorputzetik arima aldendu eta musika-tresnarekin jolasean arituz.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 45. orr.

Erasoan baliabide ugari ditu, eta bat-batekotasun freskoa ekartzen du.  Berria - Kirola   2004-06-09

Arduratsuago jokatu behar zuen, bat-batekotasun axolagabean aritu barik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 149. orr.

Desordenazko aro heroikoa bat-batekotasun harrigarriz bukatzen da, eta ondoren "ilun-aroa" etortzen da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 450. orr.

Bat-batekotasun idatziarekin zer moduz konpontzen naizen aproba egin nahi dut.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 118. orr.

Orekak konpentsatzen du bat-batekotasun falta.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 172. orr.

Denbora, bitarte gisa adierazteko modu hau nahiko intelektuala izaten da, beraz, beti, bitarteak bereizten dituen irudiek eragin lezaketen bat-batekotasun sentipenean oinarritzen bada ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 224. orr.

6 bat-batekotekotzaile (corpusean bapatekotzaile soilik) ik repentista.

Bapatekotzaile izena izan beharko luke.  Berria - Gaiak   2004-03-10

7 bat-batera adlag bat-batean; aldi berean.

Eta bai besteak ere bat-batera: [...].  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 72. orr.

Eta arrazoimena aienatzeaz bat-batera, papiroko hitz greko guztiak ahantzi zituen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 55. orr.

8 bat-bedera (orobat bapedera eta batbedera) izord norbera, bakoitza.

Norberaren dirua bat bederak banatu beharko du nahi bezala.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 110. orr.

Bat bederaren ezkutueneko esperantza eta ezkutueneko beldurren berri izateko, astrologoez eta barrendariez baliatzen ziren.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 51. orr.

Ez gabiltzala guztiok gauza bat-beraren bila: are gehiago, bat-bederak ere ez duela beti gauza berbera eskatzen.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 12. orr.

Bat bederak ba omen zuen, gainera, bere forma berezia: ez omen zitezkeen behintzat itzuli zuten grazia galdu gabe.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 156. orr.

Hortaz, bat bedera, hezia izan denaren arabera, damutzen da, edo loriatzen, ekintza beraz.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 363. orr.

Aski ezagutua da euskaldunaren funtsezko iraunkortasun segur eta fidagarria, bat bedera gogor eta gogotsu deramana hartu bidean, bururaino.  Herria   2005-07-07

Eta hala darama mundu honetan bat bederak oinpean bere Pagabasoko leizea, herensugez eta munstroz josia.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 135. orr.

Zeren ipintzen baitugu bat bedera eta bat bederaren probetxua bertzeenaren gainetik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 562. orr.

9 bat bera bera, berbera.

Bat bera dira Seneka, Axular eta Quevedo.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 30. orr.

-Hara, guztiak herri bat bera dira, hizkuntza bat berekoak.      - 0. orr.

Animaliena eta gurea, bat bera da bizitza.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 99. orr.

Izenak izen, bat bera da izana.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 212. orr.

Mutakallim-n-en izkribuak ikertu eta gero [...] mutakallim-n guztien metodoa bat bera zela aurkitu nuen, aldaera batzuk ukan arren.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 185. orr.

Bizi elkar ongi harturik, ikuspegi eta iritzi bat bera duzuela.  Elizen arteko biblia   1 Ko 1,10

Beraz, zoritxarra eta pobrezia gauza bat bera dira.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 64. orr.

Gu guztiok, judu nahiz jentil, esklabo nahiz libre, Espiritu bat beraz izan gara bataiatuak, gorputz bat bakarra egiteko, eta guztioi Espiritu bat bera isuri zaigu.  Elizen arteko biblia   1 Ko 12,13

Gizonak aitamak utzi eta bere emaztearekin elkartzen da, haragi bat bera bilakatuz.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 19. orr.

Berrogei edo berrogeita hamar ahizpa toki berean bizi direla ere, bat datoz nahi dituzten gauzetan eta bat nahi ez dituztenetan, ezberdinak espiritu bat bera bihurtzen direlarik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 193. orr.

Aita bat beraren semeak gaituzu; gizon zintzoak gara eta ez zelatariak.  Elizen arteko biblia   Has 42,11

Ez gabiltzala guztiok gauza bat-beraren bila: are gehiago, bat-bederak ere ez duela beti gauza berbera eskatzen.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 12. orr.

Aita-semeak neska bat berarekin dabiltza, nire izen santua laidotuz.  Elizen arteko biblia   Am 2,7

Bateko arraza biologikoa eta besteko "izpiritualitate kolektiboa"ren artean [...] elkarren osagarritasuna dago erabatekoa, elementu biok, bi elementu baino gehiago, zer bat bera eta bakarra direla esateko moduan: zer bat bera hori ("arima espainola", adibidez) bere osoan kontsideratzeko utziezinezko bi aspektuak dira haiek.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 213. orr.

Ai, Peter eta Petel, bat bera zarete biak!  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 256. orr.

Azkenean, hala ere, bat bera da emaitza: garuna ito egiten da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 241. orr.

Nire amari, hiri, eta Krisztinari lotzen ninduen sentimendua bat bera zuan: nostalgia berdina, esperantza zurrunbilotsu berdinak, irrika beteezin berdinak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 188. orr.

Pauso bat bera egiteko beldur nintzen, hilobi baten hormak oztopo izango nituelakoan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 100. orr.

Egoera hartan alkohol ttintta bat bera aski baitzen oraino gaizkiago gelditzeko.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 207. orr.

9a bat-beratasun

Izen batek bakarrik segurta lezake maitakizunaren bat-beratasuna, eta ez dugu begiz jotako gizabazter horien izena jakin arteko onik izaten kasik aurreneko kolpetik eta hurbilguratik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 96. orr.

10 bat bera (ere) (ezezko esaldietan) bakar bat.

Ez da israeldarren abererik bat bera ere hilko.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 161. orr.

Autorearen aurreneko esaldi hori irakurtzea aski behar luke izan irakurle zuhurrarentzat, gehiago letra bat bera ere ez irakurtzeko.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 115. orr.

Aurrerantzean ezinezko izango zitzaion ziklo bat bera ere osorik bukatzea.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 120. orr.

Hugolino kardinalari idatzi zizkion gutunak aipatzen ditu Zelanok [...]; horietako bat bera ere ez zaigu iritsi.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 34. orr.

Zergatik ez dago babiloniar taulatxo bat bera ere?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 190. orr.

Baina jakik liburu horietatik bat bera ere ez dagoela odolez zikindua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 13. orr.

Horrelako zoritxarra ekarri zion gaiaz hitz bat bera ere esan gabe.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 80. orr.

Txitxikov lo egitera soilik joaten zen ostatura, eta egunez ez zuen ordu bat bera ere ematen bere bizitegian.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 35. orr.

Zentimetro bat bera ere mugitu gabe.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 113. orr.

Zerua urdin zegoen, hodei bat bera ere gabe; eguzkia, distiratsu.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 195. orr.

Osabaren adiskide kuttun izandako emakumerik ez zen han bat bera ere azaldu.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 22. orr.

Bat bera ere ezin daiteke horrela kalifikatu, ene kutuna.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 120. orr.

Baina ez ditugu ikusi, ezta bat bera ere, burdin hesia bakarrik ikusi dugu.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 127. orr.

Azken sei hilabeteetan ikusi bai, baina ez zuen bat bera ere ukitu nahi izan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 17. orr.

Animalia basatirik, ostera, ez eta bat bera ere.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 206. orr.

Ez zuen ahorik zabaldu hasperen bat bera egiteko ere.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 156. orr.

Oraindik ez du iruzkin bat bera egin Lucyren isiltasunaz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 203. orr.

Orduan zazpigarrenez pentsatu zuen Matiasek umeak ez zuela hitz bat bera esan bidaia osoan.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 19. orr.

Ikusi ditut hamar urteko umeak, hemendik urrun, txokolatea ezagutzen ez zutenak, eta nik emandako tabletak irentsi egin zituztenak hitz bat bera esan gabe.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 150. orr.

Baldin eta ezin bazen bat bera baztertu, zerk eragozten zion hirurogei urteko bizitza-aseguruen saltzaile ohi bati haien arteko lerroetara sartzea?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 173. orr.

Batera plataformak lau aldarrikapenen inguruko kanpaina abiatu zuen, baina Frantziak bat berari ere ez dio baiezko erantzunik eman.  Berria - Euskal Herria   2006-02-22

· Antzara bat bera erretzeko ere egur asko behar izaten da.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 46. orr.

11 bat edo bat izord norbait.

Bat edo bat hurbildu eta aurrean ahozpezten zitzaionean, Absalomek eskua luzatu, hartu eta besarkatu egiten zuen.  Elizen arteko biblia   2 Sm 15,5

Batzuek ez dugu aspalditik elkar ikusi, eta denborak eragindako aldaketa batzuk nabarmenak dira; bat edo bat ume-kotxea eta guzti agertu da.Seguru aski bat edo bat sufritzen ariko zen besteak txantxetan ala seriotan egindakoagatik.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 87. orr.

Gehienak biarnesez ari ziren elkarrekin; bat edo bat frantsesez, eta bakar batzuk euskaraz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 57. orr.

Esan liteke preso dagoela bi hiztegi horietako lerroetan, bat edo batek noiz askatuko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 9. orr.

Gauzen artean gauza da, ez gutxiago, baina ezta gehiago ere, harik eta bat edo batek liburua zabaltzen duen arte.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 15. orr.

Zergatik ez diozu bat edo bati helbidea idazteko eskatzen?  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 144. orr.

Sorterria utzi izanaren damuaz hitz egin nahi zuen bat edo batekin, beretarrak traizionatu izanaren har halako bat baitzerabilen barruan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 167. orr.

Baina gero, haietako bat edo bat kalean topatuz gero, ez du kasik agurtuko ordu edo egun batzuk lehenago bere beldur, amets eta gogoeta ezkutuenak azaldu dizkion gizagaixoa.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 153. orr.

Beirateaz harata, ikusle nituen erredakzioko nire lankide guztiak, eta are tailerreko bat edo bat ere.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 289. orr.

Kanpoko bat edo batek isiltasuna eskatu zuen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 268. orr.

Horietariko bat edo bat zaindari lanetan bazegoen ere ez du bere ordezkoa atzarri.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 23. orr.

12 bat egin (orobat bategin g.er.)

Bat egin ditu berak bi herriak, bereizten zituen etsaigoaren hesia deseginez.  Elizen arteko biblia   Ef 2,14

Etxeberrik inoiz baino sutsuago egin zigun predikua, zerua eta lurra bat eginik: [...].  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 108. orr.

Jaunaren beldurrak hartu zuen orduan herri osoa, eta denak bat eginik atera ziren. horixe nahi omen du Etsaiak (nork?): gu (nor?) bat eginik egon beharrean, elkarren kontra ari garela eta ditugun indar apurrak nola higatzen ditugun ikustea.  Elizen arteko biblia   1 Sm 11,7

Hortaz, elizgizonek eta nobleek bat egin zuten beren interesetan.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 336. orr.

Zeruak eta itsasoak bat egiten zuten puntura begiratu zuen agureak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 110. orr.

Bidaia harrigarriak Vernek eta Hetzelek bat egin zutenean sortu ziren.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 13. orr.

Botere politikoak eta erlisionekoak, biek bat eginik, Sahagún [...] Espainiako Cluny omen zen XI. mendean.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 145. orr.

Horregatik meneratu zituen, hain zuzen ere, Lutherok herritarrak, hauek hura aise menera zezaketenean, guztiek bat egin izan balute oraren aurka.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 420. orr.

Begiradek bat egin zuten.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 220. orr.

Bien biriketako keek bat egin zuten airean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 102. orr.

Positibotasun honek ez du bat egingo, jakina, ez garaiko teoria politikoekin ez mugapen ekonomikoekin.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 220. orr.

Hain... bat eginik zeuden...  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 101. orr.

Nire adiskide bakanak gerran galduak nituen, hilik edo etsaiekin bat eginda.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 76. orr.

Horrela dakigu berarekin bat eginik gaudena.  Elizen arteko biblia   1 J 2,5

Matematikak filosofiarekin bat egiten duen uneetariko bat zen hura.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 334. orr.

Arratsaldero erretiratuen etxean egiten dugu bat, kartetan aritzeko.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 134. orr.

Ikertzaileen 13 sindikatuk eta Zientzia fakultateetako hainbat irakaslek egin zuten bat elkarretaratze deialdiarekin.  Berria - Gaiak   2004-03-10

Erabat egiten dugu bat euren aldarrikapenarekin.  Berria - Mundua   2004-06-04

Kontatuz egiten dute bat memoriak eta ahanzturak.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 5. orr.

Habeak arraildurak zituen, sakonak eta teatralak, eta hormarekin bat egiten zuen puntuan amaraun bat zeukan, atraktiboa, armiarmarik gabekoa.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 31. orr.

Noiz egiten dute bat, non egiten dute bat beheranzko mareak eta goranzkoak?  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 9. orr.

13 bat-egite (orobat bategite g.er.)

Haziak ezberdinak izanik, tarte, norabide, lotura, pisu, talka, bat egite eta mugidek ere ezberdinak izan behar dute.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 137. orr.

Bat egite honekin SCH euroguneko lehendabiziko banku bilakatuko da.  Berria - Ekonomia   2004-07-27

Pertzepzio bakar batean "bateratzen" dira distiraldi guztiak (bat egite hori erretinaz geroztiko mailetan gertatzen da).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 35. orr.

Gero, koitoak beste atsegin klase bat emango dio, bat-egite eta intimitate sentipenak ematen duena.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 248. orr.

Berrien eta lehendik geundenon arteko bat egite hori oso ona izan dela uste dut.  Berria - Kirola   2004-11-06

Bat-egite hori amaierako puntua da gure biziarentzat.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 21. orr.

-Antonio! -oihukatu zuten J-eta-Lk, bat-egite deigarriz-.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 176. orr.

1994: Errusiarekin bat-egite ekonomikorako akordioa sinatua.  Berria - Harian   2005-05-19

Dedukzio metafisikoan kategorien jatorria a priori azaldu zen pentsatzearen funtzio logiko orokorrekin duten bat egite osoaren eskutik oro har. bat egiten zuten biek are atsegaleago, zentzukoiago, bortitzago, handiago, aurrean ikusten nuen haragizko bat-egite hura baino.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 77. orr.

EBk erabaki zuen Hungariarekin bat-egite negoziazioak hastea.  Berria - Mundua   2004-04-29

Batzordeak eragotzi nahi du enpresen bat-egite eta biltze mota batzuk arauditik kanpo geratzea.  Berria - Ekonomia   2004-01-21

Hamabost urte inguruko adinean hasten da bat-egite prozesu hori (oineko hezur handietariko batean), eta ez da bukatzen hogeita bost urteko adina arte, bularrezurrak eta lepauztaiak bat egiten duten arte.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 30. orr.

Kutxen bat-egite prozesua «lozorroan» dagoen arren, ez du pazientziarik galdu Carlos Etxepare Gipuzkoa Donostia Kutxako presidenteak.  Berria - Ekonomia   2006-04-01

14 bateko ... besteko

Bateko etsitze, besteko etsi-behar, etsipen eta destitxa!  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 49. orr.

Bateko birus, besteko Ezdakitzer efektu, [...].  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 41. orr.

Öchlerrek bateko azentua eta besteko ortografia zuzentzen zizkidan, ez zidan huts bat barkatzen, maniatikoa zen horretan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 317. orr.

Bateko "don" besteko "dul", kanpaikada goxo ziren belarrietara.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 93. orr.

Zortzi t'erdietan bazebilen jende pixka bat Manuelenean, bateko pintxoa besteko txikitoa.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 202. orr.

Goizetan, bainutik bueltan, harrizko atariko erliebeei begira geratzen nintzen: bateko aurpegiak, besteko animaliak, han berriz hostoekin egindako filigrana bat...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 164. orr.

Bateko dinamitero asturiarrak, besteko pilotu germaniarrak.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 89. orr.

Herri handi askok baino titular gehiago hartzen genituen egunkarietan, bateko liskarrak, besteko oporrak...  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 47. orr.

Bateko aurkezpena, besteko sarrerak, inor gutxi oroitu zen Baskoniaren aurka baino lehen Forumen aurka jokatu beharra zegoela.  Berria - Kirola   2006-01-15

15 baten bat (orobat batenbat g.er. eta bateon bat g.er.) izord bat edo bat, norbait.

Baten bat dator!  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 210. orr.

Harraskan pilatutako katxarroak ere hor daude, ea baten bat noiz animatzen den.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 19. orr.

Ilunabarrean, atera dira denak herritik, moxkor samarrak, eta bidean txahala botatzera ere gelditu da baten bat.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 140. orr.

-Agertuko da baten bat.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 48. orr.

Baten batek tiroa entzun eta administratzaileari deitu zion.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 151. orr.

Baten batek nahita egin izan balu bezala.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 167. orr.

Besteren ohe-kontuak zer axola ote zaizkidan galdegin dezake baten batek, arrazoiarekin gainera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 98. orr.

Nire kontsultan agertu zen, hiriburuan frantsesa nekien ginekologo bakarretakoa nintzela esan baitzion baten batek.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 123. orr.

'Begiak zabal-zabalik ditu, baten batek itxi beharko lizkioke,' entzun nuen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 44. orr.

Baten bati ez zaiola gustatu entzutea ez da txarra; ez existitzea da benetan txarra.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 403. orr.

Baten bati barkamena eskatzea gauza zaila da, urguilu tematiaren eta damu negartiaren artean oreka bilatzeko egintza labaina.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 72. orr.

Besoak inarrosi ditu boxeolari ohiak, baten batekin eztabaidatzen ariko balitz bezala.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 142. orr.

Baten batekin hitz egiteko gogoa eta beharra piztu zitzaion.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 36. orr.

-Esan beharrik ez dut, gainera, zuen amaren joera gizonzale neurrigabe horrek segida izan duela zuetako baten batengan.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 67. orr.

Halere, agian gizakien artean baten batentzat ez dira mingotsak izango.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 51. orr.

Ez zuen billeterik hartu, baten baten zain egon behar zuen noski.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 28. orr.

· Egia esan, baten batean agintari zibilek ere aldatu zuten kalendarioa hilabete berri bat edo beste sartuz.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 29. orr.

16 batera ik batera.
17 bat ere (ezezko esaldietan eta izen bati dagokiola; orobat batere g.er., bapere g.er.. bape g.er. eta bapez g.er. ). ik batere; ezein.

Lerro bat ere ez dakite zuzen idazten.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 49. orr.

Kopek bat ere ez zeukaat poltsikoan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 107. orr.

Tanta bat ere ez zen edontzitik kanpora isuri.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 228. orr.

Argi-errainu bat ere ez zaio iristen.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 40. orr.

Ez zitzaiola inch bat ere sobratzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 12. orr.

Ez duzu istant bat ere galdu nahi.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 101. orr.

Ez galdu lipar bat ere gehiago!  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 98. orr.

Ez genuen elkarri solas bat ere ematen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 26. orr.

Xein garbia eta osasungarria zen hango airea, zein adeitsuak fraideak eta nola ez zieten inoiz penike bat ere eskatzen egoiliarrei.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 299. orr.

Ez zuen onartzen ontzitxo bat ere etxean edukitzea, erabat beharrezkoa ez bazen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 215. orr.

Ez dut hain ostalari gaixtoarekin minutu bat ere iragaiteko asmorik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 414. orr.

Ate aldera makurturik zihoan, kanpora begira, eskuin aldeko ikuspegiaren xehetasun bat ere galdu gabe. gertatu berri zitzaionaz hitz erdi bat ere adierazi gabe.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 70. orr.

Ez duzu ezer entzun; ezta hots txiki bat ere.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 109. orr.

Nik ez diet ezertxo ere kendu, ezta asto bat ere.  Elizen arteko biblia   Zen 16,15

Ez zegoen espetxe hartako biztanleak jaso eta mugi zezakeen altzari bat ere.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 79. orr.

Bat ere ez halakorik.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 166. orr.

Domingok eta Estefaniak bihi bat ere ez zuten epeldu nireganako hoztasuna.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 126. orr.

Eman dizkidazunetarik bat ere ez dut galdu.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 155. orr.

· Ez zen zati bakar bat ere sekula azaldu.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 86. orr.

Zeruan ez zegoen hodei bakar bat ere, zeppelinik ere ez.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 31. orr.

Ez zegoen haren liburu bakar bat ere greziar matematikari eskainitako apaletan!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 484. orr.

Western bakar bat ere ez nuen galtzen, erabat zaletu bainintzen haietara.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 50. orr.

Baina ez zekarren agiri bakar bat ere, eta kapitainak ez dio pasatzen utzi.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 368. orr.

Baina ez duzue buruko ile bakar bat ere galduko.  Elizen arteko biblia   Lk 21,18

Une hartan agure zahar okitu bat sartu zen, urteek gorputz-adar bakar bat ere onik utzia ez ziotena.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 19. orr.

Jende sail horretatik ez zen geldituko merkatari bakar bat ere oraindik zerbait saltzeko asmotan, ezta erosle bakar bat ere oraindik zerbait erosteko asmotan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 91. orr.

Polzerren obran ez dagoela Auschwitzeko esperientziaren aipamen bakar bat ere, trajedia ezabatzeko ahalegina dela idazle austriarraren lana.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 8. orr.

Baina negarrez hasi zen saminki eta, zotinek itota, ez zen hitz bakar bat ere esateko gauza izan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 349. orr.

Ezin galdu handik elkarrizketaren xehetasun bakar bat ere.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 392. orr.

Gau minean itzuli zen Elgar, neke arrastorik gabe, izerdi tanta bakar bat ere gabe.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 101. orr.

· Gorputz gardenak kolorerik bat ere ez daukanez, horiek guztiok elkarren ondoan har ditzake.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 77. orr.

-Auskalo, beharbada ez dut janaririk bat ere izango prestatzeko.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 112. orr.

Azkenean, itxaropenik bat ere ez zela ulertu nuenean, mailutzarra hartu eta jo eta txiki-txiki egin nuen komun-ontzia.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 78. orr.

Orduan ez zen oraindik ikusten eguzkiaren gurpil argitsurik hegan, ez itsasorik, ez ortzirik, ezta, noski, lurrik ez airerik ere, eta ez zen gureen antzeko gauzarik bat ere ageri.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 333. orr.

Ez zaukaat zentaborik bat ere.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 139. orr.

Labartzarrik bat ere ez.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 35. orr.

Bere semeari bat ere jantzirik utzi ez ziolako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 504. orr.

Bat ere trabarik ez zegoen haren ur azalean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 442. orr.

18 bat etorri

Irudiak eta kontakizuna oso gutxitan zetozen bat.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 127. orr.

Apaiza ere bere aulkian jezarriko da, eta zeharo bat etorriko dira biak.  Elizen arteko biblia   Za 6,13

Cesar bat etorri zen: "Ez da ideia txarra, David".  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 142. orr.

Ez zakiat bat natorren.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 102. orr.

Bat nentorrela esan nion, ez zuela noski hartan errurik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 240. orr.

Ez dira kontrajarriak, ez, baina ez datoz bat.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 43. orr.

Mairuak pila batean jartzen du gatza; beltzak bere hautsa beste batean; nahikoa urre ez bada, mairuak kendu egiten du bere gatzetik, edota beltzak urrea gehitzen du, harik eta bi aldeak bat etorri arte.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 67. orr.

Izena eta fotoa ez zetozela bat pentsatu zenuen.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 73. orr.

Ernest ez zetorren bat, baina ez zuen kontra egin.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 129. orr.

Puntu honetan, hizkuntzalariak ez datoz bat.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 36. orr.

-Horretan ni ere bat nator.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 91. orr.

Egia zen Grosrouvre eta Ruche ez zetozela bat ezertan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 100. orr.

Estatuaren subertsioan bat datoz ergelkeria eta elokuentzia.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 160. orr.

Ez zetozen bat beren iritzietan.  Elizen arteko biblia   Jn 9,16

Ez zuten oso ondo ulertzen zer egiten zuen senar harekin, guztiek aho batez, eta horretan bakarrik zetozen bat adierazpenetan, ez baitzuten emakumearen dinakoa ikusten.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 157. orr.

Tradizio ezberdineko eskuizkribu gutxi batzuez baliatuz, biak ondorio berdintsuetara iritsi ziren, nahiz eta ez etorri bat zenbait idazkiren benetakotasunaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 35. orr.

Ez datoz bat berek "esentziazkoak" deitzen dituzten atributu horiei buruz.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 131. orr.

Denak bat etorri ziren ezen gizonak pausoa ematean huts egingo zuela.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 225. orr.

Idoiaz neukan irudia, hain askea, batzuetan lotsagaldua ere ematerainokoa, ez zetorren bat jokabide jeloskor harekin, inoiz ez bainion maiterre-zantzurik nabaritu.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 176. orr.

Hori guztiz bat dator gure nabigatzaileen egunkariekin.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 42. orr.

Han geundenak bat etorri ginen hitzokin.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 11. orr.

Kasu batean harekin bat dator eta beste batean harengandik urruntzen da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 40. orr.

Egia sinkronikoa, hainbesteraino dator bat egia diakronikoarekin, non azkenean ez baitira bereizten.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 129. orr.

Bere poltsan daukan Guernica jatetxeko postalaren zatia bat dator nik daukadanarekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 53. orr.

Kronikako goragoko lehen hitz horiek bat datoz eleberriaren tonu homerikoarekin.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 52. orr.

Kantu hura nire egoera animikoarekin guztiz bat zetorrela ohartu nintzen.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 149. orr.

Guztiarekin ere, modernista samarra iruditu zitzaion zegoen tokian egoteko, ez baitzetorren bat inguruarekin.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 50. orr.

Zakilaren glandea edo mokoa bat dator erabat klitoriaren glandearekin.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 54. orr.

Begirada gauza aski hurbilen batean finkatzen baldin badugu, gure begion bi ikusmen ardatzak ez datoz bat, ez begi bat ez bestea ez baita egoten aurrera zuzen begira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 45. orr.

19 bat etortze iz

Liburuetan aurkitzen dituzu, aipu horiek zure baitako hariak dardararazten dituzte, eta horregatik jasotzen dituzu, bat etortze horren funtsaz jabetu nahian.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 82. orr.

Bat-etortze harrigarririk ere gertatzen da inoiz arteen eta zientzien zenbait alderdiren artean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 171. orr.

Lehena, norbanakoen artean gauzatzen da, norbanako horien elkarrekiko premiak eta bat etortzeak euren arteko betebeharrak batzen dituztela.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 87. orr.

· Raimundo Silvak, baina, bat ez etortze hauetaz hausnartu zuen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 153. orr.

Bat ez etortze horren adibiderik onena Borodinoko guduak eskaintzen digu.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 21. orr.

Tolstoiren arabera, ez da inolako bat etortzerik gertakarien eta gizakien nahiaren artean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 21. orr.

Ezinegon bat, munduarekin bat ez etortze bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 23. orr.

20 batez beste (orobat bataz beste g.er. eta batezbeste g.er.) adlag erdiko kopurua harturik.

Batez beste, sudurretik hartutako airearen hiru laurden inguru botatzen ditu ahotik, baina neurri horrek % 0 eta % 100 bitarteko gorabehera izan dezake.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 80. orr.

Batez beste indioek 35.000 pezeta irabazten dute urtean.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 13. orr.

Lotura horrek batez beste 4-5 urte irauten du.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 271. orr.

1945-1970 urte bitartean, batez beste, %8 izan zen merkataritzaren hazkundea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 72. orr.

Nazioarteko merkatuan, eta edozein lan egunetan, batez beste 1,5 bilioi dolarreko balioa duten dibisak aldatzen dira eskuz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 226. orr.

Hego Euskal Herriko unibertsitateek, batez beste eta oro har, ikasleen heren bat inguru gal dezakete 2000 eta 2010. urteen artean.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 164. orr.

Berrehuneko zilindroa, ehun eta laurogeiko kubikoa, eta errekarri trinko-zaztar bat, batez beste hamabi arroa inguru dituena.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 150. orr.

Afrika, Asia eta Latino Amerikako garapen-bideko ekonomien biztanleko errenta, batez beste, %2,5 urteko hazi zen 1966 eta 1997 bitartean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 136. orr.

Donostia aldean 311 litro biltzen dira, batez beste, uda partean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 333. orr.

Estatu Batuetako langabeziako ordainak, batez beste, EBkoen erdia dira.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 180. orr.

Pertsona baten gorputzak bost bat litro odol dauzka batez beste.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 153. orr.

· irud/hed Jende jatorra ziren, batez beste, turkiarrak, musika zale amorratuak, gainera, eta ez ginen gaizki moldatzen.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 80. orr.

21 batez besteko (orobat batazbesteko g.er. eta batezbesteko g.er.) izlag

Batez besteko kopuru horren erdia da pobreziaren muga.  Berria - Euskal Herria   2006-02-22

Erreparatzen badiozue, batez besteko tenperatura beti dago zuek ekarritakoetan handienaren eta txikienaren artean.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 71. orr.

21 °C inguruko batez besteko tenperatura zuten eskualdeetan sortu ziren lehenengo zibilizazioak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 74. orr.

Gehieneko abiadura 200 km/h-tik 220 km/h-ra artekoa izango da, eta batez besteko abiadura 150 km/h-tik 178 km/h-rakoa.  Berria - Euskal Herria   2004-06-19

Osakidetzako ebakuntza kirurgikoen batez besteko itxaronaldia 49 egunekoa izan da aurreko hilabeteetan.  Berria - Euskal Herria   2004-11-03

Hego Euskal Herriko gizonezkoen batez besteko soldata emakumeena baino %36 handiagoa zen.  Berria - Ekonomia   2004-07-23

2050ean, aurrez ikusi ezin dugun aldaketarik gertatzen ez baldin bada, espainolen batez besteko adina 54,3 urtekoa izango da.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 130. orr.

Gizon horiek, lerdenak eta sendoak, batez besteko garaiera baino altuagoak, aurpegiera basati zakarrekoak, talpak izeneko txanoa janzten zuten buruan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 230. orr.

Upelaren batez besteko prezioa 36,6koa izango da aurten, 36,8koa 2005ean.  Berria - Ekonomia   2004-09-03

Batez besteko pendiza handia da: %8,1.  Berria - Kirola   2004-09-21

Ez bata eta ez bestea, ez daude Europa osoari dagokion batez besteko baliotik hurbil.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 130. orr.

%50,4koa izan zen orduan batez besteko abstentzioa Hego Euskal Herrian.  Berria - Harian   2005-02-22

Kontua da neure espedientea Bartzelonara aldatzeko batez besteko nota altu samarra behar nuela.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 38. orr.

Pertsona oso mehe baten ia % 70 ura izango da, eta gizakiaren batez besteko proportzioa, berriz, % 58 ingurukoa da. Kapitala industrian gehiegi metatzea, inbertsioen batez besteko errentagarritasunak behera egitea eta banku-sisteman zalantzako kredituak metatzea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 186. orr.

Batez besteko datuetan, bi lagun bizi dira etxe bakoitzean.  Berria - Harian   2006-03-15

Estatu Batuetan, manufakturei ezarritako batez besteko muga-saria %44ra iritsi zen 1913an.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 43. orr.

Muga hori batez besteko urteko errentaren erdia litzateke.  Berria - Ekonomia   2004-01-25

Betetzear egon zen Euskalduna, batez besteko 50 urteko entzuleekin.  Berria - Kultura   2006-02-28

Batez besteko langabezia kopurua %20koa da, gazteen artean %40 delarik.  Berria - Euskal Herria   2006-04-19

Dirudienez, Europa osoko fenomenoa da liburuen batez besteko tiradak jaistea.  Berria - Kultura   2004-03-05

Nola zortezko jokoetan zifra bikoitiak eta zifra bakoitiak azkenean batez-besteko orekara etortzen baitira, halaberean deuseztatzen eta erdibidera ekartzen dute elkar trebetasun argiak eta burugabetasun hutsak ere.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 126. orr.

Kontsideratzen baldin badira batez besteko inuita eta batez besteko ingelesa, argi ikusten da bizitza samurragoa dela inuitarentzat.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 51. orr.

Jorratu beharreko gaiaz batez besteko ezagutza baino ez duenak, berriz, seguru du porrota.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 167. orr.

1994an, soldata-kostu batez bestekoa [...] orduko sei dolarrera iristen zen, gizarte-kotizazioak barne, kasurik hoberenean (Singapur).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 143. orr.

Marrazki eta argazki nahasketa batez eginak dira diapositibak, gizaki arrunt, anonimo eta batez besteko baten gorabeherak kontatzen dituztenak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 80. orr.

Emakume arrunta, batez bestekoa aukeratu dute oraingo honetan, behingoz, propio.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 118. orr.

Gelatik irtenda, garai hartako iraultzaile batez bestekoaren itxura guztia zuen ikaskide bizardun batek bostekoa eman zidan.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 44. orr.

Gizarteak bazterrera kondenatzen duen jendearen kontura egindako txisteak izan ohi dira sarri txikiteo-txisteok: emakumea jostailu, homosexuala marikoi, eta batez besteko ez dena barregarri bihurtzen dituztenak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 80. orr.

22 (izen gisa)

Joan etorrien eguneroko batez bestekoa 26 kilometrokoa da pertsonako, eta 51 minutukoa distantzia hori egiteko behar den batez besteko denbora.  Berria - Euskal Herria   2004-06-01

43,6 kilometro orduko batez bestekoa.  Berria - Kirola   2006-04-07

Urtarrileko datuen artean, errepara diezaiogun tenperaturari; hara zenbakitan emanik nola datozen batez bestekoak: [...].  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 23. orr.

Batez besteko horiek, nolanahi ere, eskualdeen arteko alde handiak estaltzen dituzte.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 136. orr.

1996 eta 1999 urte bitartean produktibitatea urteroko 2,6ko batez bestekoan hazi zen, eta 1974 eta 1995 urte bitartean berriz 1,4ko batez bestekoan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 165. orr.

Bankuek kalkulaturik dute kutxa-neurri teknikoa, alegia, bezeroen ohituren arabera, batez besteko bat, likideziarik gabe ez gelditzeko behar dutena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 32. orr.

Ez dut esaten %100ean, baina bai batez besteko handi batean. a-ren eta c-ren batez besteko aritmetikoa da b. a eta c zenbaki biren batez besteko geometrikoa biderketaz eta zatiketaz baliatzen da.  Berria - Euskal Herria   2004-10-23

6ren eta 3ren batez besteko harmonikoa 4 da.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 112. orr.

Hemen eman diren ezkontza-aginduak, estatistikek gu xuxen gobernatzeko ezarri duten batez besteko egokia baino franko gehiago dira dagoeneko.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 145. orr.

Hiru zenbakik beren artean izan ditzaketen lotura mota guztiak izendatzen dituzten zenbakiak dira batez bestekoak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 111. orr.

Ez dago euskararen alde, erdaren alde baino, egunero irakurtzen dugunaren batez bestekoa.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 187. orr.

Batez bestekoa (%12,1), Europako tasaren gainetik badago ere (%9,3), Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburu Anjeles Iztuetaren arabera, «bada hobetzekorik, neska gehiagok lizentziatura lortzea gehien-bat».  Berria - Euskal Herria   2004-07-03

Hegoaldeko errenta, EBko batez bestekoa baino %20 handiago.  Berria - Harian   2006-04-08

Irakasle moduan garbi daukat zein den nire irakasle-eredua: Lluis Font eta Ruberten arteko batez bestekoa, edo, are hobeto, bion batura.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 50. orr.

Baina lapurreta edo suteen aurkako aseguruari heltzean, bazirudien aseguru-etxeek batez bestekoen legeekin espekulatzen zutela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 310. orr.

Baikorrenek espero dute joan den urteko batez bestekoei eustea, salneurri duina dela uste baitute.  Berria - Ekonomia   2004-08-31

Itxura oneko zaude, batez bestekoaren oso gainetik.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 70. orr.

1968ko hauteskundeetan, hautagaien ahots-tarteen iraupen batez bestekoa 42,2 segundokoa izan zen.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 31. orr.

23 batez ere (orobat batezere g.er.)

Batez ere bigarren mezularia, Susanaren atzetik etorri zitzaidana: osaba Juan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 83. orr.

Batez ere, etorkizun posible baten horizontea barrundatu.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 20. orr.

Batez ere andrazkoekin ibili tentuz.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 36. orr.

Eta ardura bitez batez ere Jainkoaren erregetzaz eta haren nahia betetzeaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 161. orr.

Eta, batez ere, esaiozu zure senarrari ez mugitzeko...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 372. orr.

Hagitz alimentu ona omen zen ote txikitua, batez ere, behientzako, arbi puska batekin nahasturik.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 23. orr.

Hori egia da batez ere inperio despotiko handietan.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 154. orr.

Klima aldaketa eta batez ere nekazaritza intentsiboa dira BirdLife International erakundearen txostenak deskribaturiko egoeraren erantzuleak.  Berria - Gaiak   2004-11-10

Idazleak eta, batez ere, emakumezko idazleak, diferente izateko eskubidea duela aldarrikatzen du.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 69. orr.

Laguntzaileek, batez ere, ahozko altxor aberatsaren testigutza eman didatenek, orduak eta orduak eman dituzte nerekin solasean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 20. orr.

Kaliforniako eta batez ere Los Angelesko goiz ederra jauki zen egun hartan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 39. orr.

Buruz buruko inkontruetan, batez ere, baionetazko kargetan garbiki, gutarrak urrundik hoberenak izan zirelako.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 191. orr.

Lanturuka hasi zen ozenki, bere umeek erotu egiten zutela, batez ere Sebastianek, eta ahaztu egiten zitzaiola dena.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 220. orr.

Gorrotoak zaildu egiten zizkidan amarekiko harremanak, eta, batez ere, errainuz betetako erresumara eramaten ninduen hainbatetan, hamabost edo hamasei urte nituenean bezala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 297. orr.

Enpiristak -neurrizkoak batez ere- zailtasun hori gainditzen ahalegindu dira analitikotasunaren nozio berriak garatuz Kantena ordezka dezaten.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 110. orr.

Pozoigarria izan daiteke tartean dabiltzan guztientzat, batez ere ohartzen bazara, hasteko, beharbada ez zeundela egina ezkontzarako.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 9. orr.

Zailtasunak ditu egin duenaz gogoeta egiteko, batez ere ez da bere ekintzaren larritasunaz konturatzeko gauza, eta are, harritu egiten da aztertu zituen beste hainbat libururen esanahia aldatzeko ideia lehenago bururatu ez zitzaiolako.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 69. orr.

Ikusi ahal izan denez, beste hainbat adibide daude, Txinan, AEBetan eta Australian, batez ere, baina Koreako hau egokia iruditu zaigu.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 233. orr.

Halako batean konturatu ginen umeek propio hondatzen zituztela jostailuak, batez ere Sara txikiak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 11. orr.

Ni oro har kritikoa izaten saiatu naiz, baina betiere interesatu zait batez ere eta bereziki alderdi positiboak azpimarratzea.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 10. orr.

Eta bai, nere eskerrik gaitzenak zor dizkiet denei, batez ere Leitzakoei.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 21. orr.

Hona etortzean, ekar ezazu Troaden, Karporen etxean, utzi nuen soingainekoa, bai eta liburuak ere, batez ere pergaminoak.  Elizen arteko biblia   2 Tm 4,13

Espazio hori hierarkizatua zegoen, ez ordea politikoki bateratua, eta osagaiak (hiri estatuak, nazio-estatuak, baita inperioak ere), ekonomiazkoak ziren harremanen bidez zeuden batez ere lotuak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 29. orr.

Baina haizea batez ere, haize etengabe hura, hondarra harrotu baino areago, lehen ere esan bezala, jarioarazi-edo egiten zuena.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 37. orr.

Hura guztia norbaiti adierazteko gogoa sentitu zuen, bere buruan argiago ikusteko batez ere.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 33. orr.

Matiasen burmuinak agindutakoari ez zion kasurik egiten Matiasen gorputzak, Matiasen gerrialdeak batez ere, eta ezer egin gabe irten behar zuen Matiasek komunetik, jendea pasatzen ari zelako komunaren aurretik, atearen ondotik, emakumeak batez ere.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 10. orr.

Izan ere, eltxoak lagun txarrak dira, gauean batez ere.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 167. orr.

Oso neska jatorra da, GZ-rekin batez ere.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 15. orr.

Bete aginduak, maitasunarena batez ere.  Elizen arteko biblia   1 J 2,3 tit

Zalgurdi zahar bat, hondatua; haren gainean ibiltzen ginen jolasean, egun euritsuetan batez ere.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 16. orr.

Edan xamarra zegoen eta min ematen zioten zapata berriek, punta aldean batez ere.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 176. orr.

Apur bat beranduago hasi nintzen aldaketak nabarmentzen -eguneko anoei dagokienez batez ere.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 152. orr.

Baina eragin handia izan dute, nolanahi ere, ikusmenezko arteen teorian, zinemarenean batez ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 261. orr.

Egia maiz mingarri, agerira azaltzen denean batez ere.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 108. orr.

Automobilak miatzen dabiltza; seiscientosak batez ere.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 114. orr.

Hezur batek edo beste edozein elementu estrukturalek jasan ohi dituen indarrak bi motatakoak dira batez ere: konpresioa eta tentsioa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 17. orr.

24 bat izan baturik egon; bat etorri.

Aita, zu nirekin eta ni zurekin biok bat garen bezala, hauek ere bat izan daitezela gurekin.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 61. orr.

Aita santu horrek, zaindu zeure ahalmenaz zuk eman dizkidazunok, bat izan daitezen gu geu bat garen bezala.  Elizen arteko biblia   Jn 17,11

Beraz, adimena, bere maitasuna eta beraren ezagutza hiru errealitate bezala dira, eta hiruak bat dira.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 23. orr.

Elkar ukitzen dute, elkar zanpatzen, bultza egiten diote elkarri, estropezu egiten dute elkarrekin, denak dira bat eta denak dira desberdin.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 15. orr.

Banaka eta oro har elkar ulertzen dutenean, berdinak dira osoa eta zatiak, eta hirurak bat dira: bizitza bat, gogo bat, esentzia bat.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 320. orr.

Ez dira bat, beraz, testuaren bikaintasun poetikoa eta bertsoaren beraren bikaintasuna, ez ditzagun nahas.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 199. orr.

Fededun guztiak bat ziren bihotzez eta gogoz.      - 0. orr.

Garbiro erakusten du horrek jakitea eta egitea bat direla hizkuntzan, edo, bestela esanda, jakitea egitea dela eta ez beste ezer.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 36. orr.

Uste dut nire historia eta haiena bat direla.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 30. orr.

Sukaldarien begietan denak bat izan arren, tximoso ezkertiarren artean ere badira aldeak eta badira tirabirak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 131. orr.

Horregatik eskatzen nion Aitari: "Egizu guztiak bat izan daitezela".  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 61. orr.

Ez dut esan nahi zuritasun hil hori denok bat izan beharrak ekarri duenik -izatekotan ere, alde erantzira dira gauzak-, baina bai denok bat izan behar hori zuritasun hilaren seinale dela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 83. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 11 aldiz agertzen direnak)

abantaila bat (39); abantaila txiki bat (26); abentura bat (37); aberats bat (61); abere bat (16); abertzale bat (37); abesti bat (41); abiapuntu bat (18); abisu bat (31); abokatu bat (25); absolutu bat (15); abstraktu bat (18); adar bat (83); adeitsu bat (17); adibide bat (320); adibide bat besterik (12); adibide bat da (19); adibide bat emateko (12); adibide bat jarri (12); adibide bat jarriko (11); adibide bat jartzearren (22); adiera bat (14); adierazgarri bat (17); adierazpen bat (46); adigai bat (25); adingabe bat (22); adiskide bat (69); aditu bat (18); aditu talde bat (27); adixkide bat (14); adostasun bat (15)

aebetako soldadu bat (29); afari bat (75); afari on bat (15); afektu bat (20); afera bat (22); agenda bat (11); agente bat (21); agentzia bat (12); ageri bat (29); agerpen bat (28); agerraldi bat (26); agindu bat (55); agindu bat eman (11); agiri bat (150); agiri bat kaleratu (14); agur bat (50); agur bero bat (13); agure bat (79); ahaide bat (11); ahal bezain bat (17); ahalegin bat (102); ahalegin bat egin (24); ahalmen bat (31); ahaltsu bat (17); ahari bat (24); ahate bat (11); ahizpa bat (18); aho bat (18); aholku bat (43); aholkulari bat (11); aholkuren bat (15); ahots bat (164); ahots bat entzun (51); ahul bat (58); ahuntz bat (15)

aingeru bat (59); aintzira bat (26); aipagarri bat (14); aipamen bat (15); aipamen berezi bat (14); aipu bat (24); aire bat (112); aireñ aireko bat (16); airos bat (12); aita bat (72); aitona bat (13); aitorpen bat (17); aitzakia bat (58); aitzakiaren bat (49); aizkora bat (14); aizto bat (21); akademiko bat (11); akats bat (88); akats bat izan (13); akatsen bat (47); aker bat (19); akordio bat (260); akordio bat egin (12); akordio bat lortu (18); akordio bat lortzea (12); akordio bat lortzeko (23); akordio bat sinatu (26); akordio berri bat (13); akordioarekin bat (12); akordioren bat (21); aktore bat (12); akzidente bat (16); alaba bat (121); alaba bat izan (20); alai bat (45); albiste bat (32); aldaera bat (36); aldaketa bat (187); aldaketa bat egin (19); aldaketaren bat (52); aldare bat (20); aldarrikapen bat (19); alde bat (463); alderdi bat (114); alderdi berri bat (15); alderdi politiko bat (16); aldi bat (246); aldi bat baino (62); aldi bat gehiago (43); aldizkari bat (74); aldra bat (14); ale bat (115); aleman bat (27); alemaniar bat (17); alfabeto bat (11); algara bat (18); alkandora bat (17); alki bat (12); alor bat (22); alternatiba bat (52); alternatibo bat (28); altu bat (25); altxor bat (63); alu bat (13); ama bat (72); amaiera bat (19); amaigabe bat (13); amarru bat (25); amerikar bat (14); amesgaizto bat (35); amesgaizto bat izan (12); amets bat (177); amets bat izan (39); amiñ amildegi bat (17); amini bat (13); amona bat (12); amorante bat (11); amorratu bat (16); anaia bat (138); anaiaren bat (22); anaietako bat (21); analisi bat (11); anbulantzia bat (44); andana bat (324); andana bat ere (15); andere bat (22); andre bat (76); andregai bat (12); anekdota bat (17); angelu bat (11); animalia bat (42); animaliaren bat (14); animatzaile bat (13); anker bat (14); anonimo bat (17); antolatzaileetako bat (17); antologia bat (14); antropologo bat (15); antropologo bat marten (13); antxume bat (14); antz pixka bat (15); antzeko bat (176); antzekoren bat (12); antzerki bat (52); antzerki lan bat (12); antzezlan bat (19); antzezle bat (15); i bat (35); o bat (17)

apaiz bat (73); apal bat (85); aparatu bat (15); aparkaleku bat (13); apartamentu bat (13); apez bat (54); apezpiku bat (13); apur bat (2599); apur bat baino (14); apur bat behera (12); apur bat besterik (14); apur bat egin (30); apur bat eman (26); apur bat emateko (11); apur bat ematen (30); apur bat ere (54); apur bat eta (18); apur bat falta (14); apur bat gehiago (71); apur bat geroago (17); apur bat harrituta (14); apur bat hartu (17); apur bat hobetu (11); apur bat izan (12); apur bat lasaitu (18); apur bat lehenago (16); apur bat urrundu (12); apur bat zabaldu (18); apurren bat (36); apurtxo bat (121); apustu bat (30); ar bat (12); arabiar bat (16); arantza bat (17); arau bat (36); araudi bat (20); arazo bat (316); arazo bat baino (13); arazo bat da (27); arazo bat dago (21); arazo bat dela (11); arazo bat izan (17); arazo handi bat (11); arazo larri bat (13); arazo nagusietako bat (21); arazoetako bat (26); arazoren bat (99); arazoren bat edo (13); arazotxo bat (12); arbola bat (21); ardatz bat (15); ardatz nagusietako bat (15); ardatzetako bat (47); ardi bat (29); ardo bat (11); ardo botila bat (11); ardo pixka bat (19); arduradun bat (27); arduradunetako bat (20); areto bat (18); argal bat (23); argazki bat (258); argazki bat atera (21); argazki erakusketa bat (18); argazki handi bat (19); argazkilari bat (17); argazkiren bat (11); argi bat (256); argi bat piztu (24); argi izpi bat (31); argi pixka bat (22); argibide bat (11); argibideren bat (25); argitasun bat (11); argitsu bat (21); argitxo bat (14); argudio bat (23); ariketa bat (27); arima bat (43); arin bat (178); arin bat egin (21); arkatz bat (18); arku bat (15); arlo bat (30); arma bat (68); armada bat (21); armairu bat (32); armatu bat (17); arnasa pixka bat (11); aro bat (38); aro berri bat (45); arrain bat (27); arrangura bat (31); arrano bat (12); arrantzale bat (14); arraro bat (108); arrasto bat (55); arrastoren bat (36); arratoi bat (21); arratsalde bat (29); arrautza bat (37); arraza bat (15); arrazoi bakar bat (12); arrazoi bat (231); arrazoi bat baino (14); arrazoi bat ere (28); arrazoi bat gehiago (14); arrazoi nagusietako bat (14); arrazoietako bat (70); arrazoin bat (54); arrazoiren bat (59); arreba bat (36); arrisku bat (40); arriskutsu bat (44); arrosa bat (49); arrotz bat (59); arrunt bat (121); artalde bat (13); arte bat (31); artean bada bat (17); artean bat (87); artean bazen bat (15); arteko bat (74); artelan bat (20); artetik bat (14); artifizial bat (21); artikulu bat (125); artikulu bat argitaratu (13); artikulu bat idatzi (11); artista bat (35); artistiko bat (12); artxibo bat (14); artzain bat (22); aske bat (13); askok bat (18); askok bat egin (13); asmo bat (29); asmoekin bat (14); aspertu bat (14); astakeria bat (16); aste bat (186); aste bat edo (13); aste bat lehenago (15); aste bat osoa (13); aste pare bat (51); asteburu bat (24); astindu bat (28); asto bat (34); astun bat (50); atake bat (13); atal bat (125); atal bat da (11); atari bat (21); ate bat (199); ate bat ireki (22); ate bat zabaldu (23); ate bat zabaltzen (13); atentatu bat (72); atentatu bat izan (12); aterabide bat (54); ateraldi bat (40); atezain bat (17); atseden apur bat (13); atseden pixka bat (24); atsedenaldi bat (16); atsegin bat (49); atso bat (28); atxilotu bat (14); atzamar bat (21); atzelari bat (13); atzerapauso bat (17); atzerritar bat (26)

aukera bat (462); aukera bat baino (18); aukera bat da (35); aukera bat eman (32); aukera bat ematea (15); aukera bat ere (12); aukera bat galdu (11); aukera bat izan (23); aukera bat izango (28); aukera berri bat (13); aukera on bat (17); aukera txiki bat (12); aukeraketa bat (15); aukeraren bat (53); aukeretako bat (23); aulki bat (158); aulki bat hartu (14); aurkari bat (16); aurkari zuzen bat (12); aurkikuntza bat (15); aurpegi bat (64); aurrekari bat (16); aurrekoekin bat (12); aurrelari bat (27); aurrerapauso bat (39); aurrerapen bat (13); aurresku bat (12); ausart bat (20); auto bat (358); auto bat errepidetik (22); auto bat jo (14); auto bat leherrarazi (26); auto bat lehertu (19); auto bat zartarazi (19); auto istripu bat (11); autobus bat (120); autonomo bat (16); autoren bat (11); auzi bat (83); auziren bat (15); auzitegi bat (11); auzo bat (32); auzogune berri bat (12); azal bat (28); azalpen bat (55); azalpenen bat (17); azkar bat (141); azkar bat egin (19); azken agur bat (11); azken ahalegin bat (17); azpiegitura bat (11); azpil bat (14); aztarna bat (11); aztarnaren bat (14); azterketa bat (89); azterketa bat egin (18); azterketa bat egiten (12); azti bat (17)

babesleku bat (12); bada bat (59); bada beste bat (15); bada gauza bat (11); badakik laguntxo bat (20); badu bulta bat (12); badut bat (11); badut lagun bat (11); bafada bat (22); bagoi bat (13); bahiketa bat (14); baieztapen bat (15); baikor bat (20); baimen bat (14); baina apur bat (22); baina bat (180); baina bat batean (102); baina batik bat (33); baina beste bat (16); baina gauza bat (73); baina pixka bat (28); baino apur bat (56); baino bat (31); baino bat gehiago (15); baino bat gutxiago (12); baino egun bat (32); baino hamar bat (12); baino laurden bat (11); baino pixka bat (61); baino puntu bat (18); bainu bat (38); baita bat (11); bakan bat (13); bakanen bat (12); bakanetako bat (12); bakar bat (1684); bakar bat baino (17); bakar bat baizik (22); bakar bat bera (17); bakar bat besterik (12); bakar bat egin (23); bakar bat ere (718); bakar bat eta (17); bakar bat ez (40); bakar bat gehiago (13); bakar bat izan (24); bakar bat izanen (12); bakarren bat (62); bakarrenetako bat (12); bakarti bat (23); bake prozesu bat (75); baketsu bat (29); bakoitza mundu bat (22); bakoitzeko bat (16); bala bat (57); baldar bat (13); balde bat (11); baldin laugarren bat (13); baldintza bat (65); baldintza bat jarri (13); baldintzetako bat (28); balea bat (13); balentria bat (33); baliabide bat (24); baliagarri bat (12); balio bat (41); balios bat (36); baloi bat (38); banako bat (13); banda bat (17); bandera bat (28); banku bat (27); baratze bat (20); barku bat (12); barra bat (15); barre karkara bat (21); barre pixka bat (13); barre txiki bat (19); barregarri bat (19); basamortu bat (12); basati bat (23); base bat (13); baserri bat (29); baserritar bat (16); baso bat (173); baso bat ardo (25); baso bat esne (14); baso bat ur (31); basoerdi bat (12); basokada bat (20); bastiza bat (12); basurde bat (11)

bat a (22); bat abian (86); bat abian jarri (17); bat abian jartzea (17); bat abian jartzeko (26); bat abiarazi (13); bat abiarazteko (12); bat abiatu (103); bat abiatu du (22); bat abiatu dute (13); bat abiatu zuen (18); bat abiatua (23); bat abiatuko (58); bat abiatuko da (19); bat abiatuko du (12); bat abiatzea (21); bat abiatzeko (29); bat abiatzen (21); bat adierazi (36); bat adierazteko (26); bat adierazten (64); bat adierazten du (22); bat aditu (76); bat aditu nuen (12); bat aditu zen (26); bat aditzen (16); bat adostu (26); bat ager (17); bat ageri (260); bat ageri da (91); bat ageri zen (110); bat ageri zuen (14); bat agerian (36); bat agerrarazi (11); bat agertu (487); bat agertu da (83); bat agertu eta (13); bat agertu zen (224); bat agertu zitzaidan (11); bat agertu zitzaion (32); bat agertuko (32); bat agertzea (16); bat agertzen (190); bat agertzen da (60); bat agertzen zen (27); bat agian (42); bat agindu (47); bat agintzen (13); bat ahal (12); bat ahaztu (14); bat ahoan (26); bat ailegatu (17); bat ainitz (11); bat aintzat (12); bat aipatu (84); bat aipatu zuen (20); bat aipatuko (27); bat aipatuko dut (12); bat aipatzearren (13); bat aipatzeko (18); bat aipatzen (74); bat aipatzen du (21); bat airean (36); bat aise (34); bat aita (15); bat aitzina (12); bat akabatu (20); bat akaso (11); bat al (76); bat al da (19); bat ala (63); bat ala bi (15); bat albotik (13); bat aldarrikatu (19); bat aldarrikatzen (20); bat aldatu (44); bat aldatzen (25); bat alde (47); bat alde batera (13); bat aldean (12); bat aldendu (13); bat aldi (24); bat aldi berean (13); bat alditan (11); bat aldiz (238); bat aldiz gutxienez (28); bat ale (14); bat alegia (20); bat alokatu (46); bat alokatzea (11); bat altxatu (72); bat altxatu zen (14); bat altxatu zuen (15); bat altxatuz (13); bat altxatzeko (11); bat altxatzen (23); bat ama (11); bat amaitu (17); bat amaitzen (18); bat antola (12); bat antolatu (272); bat antolatu behar (12); bat antolatu du (37); bat antolatu dute (48); bat antolatu nahi (15); bat antolatu zuen (40); bat antolatu zuten (22); bat antolatua (106); bat antolatua da (53); bat antolatua izanen (11); bat antolatuko (60); bat antolatuko du (17); bat antolatuko dute (15); bat antolatuz (11); bat antolatzea (45); bat antolatzeko (49); bat antolatzen (257); bat antolatzen du (133); bat antolatzen dute (44); bat antolatzen dutela (17); bat antzeman (30); bat antzematen (13); bat apailatu (11); bat apartatu (12); bat aparte (21); bat apez (22); bat apurtu (19); bat arazo (17); bat ardo (83); bat argazki (28); bat argi (48); bat argi dago (13); bat argitara (11); bat argitaratu (101); bat argitaratu du (19); bat argitaratu zuen (33); bat argitaratuko (15); bat argitaratzeko (15); bat argitaratzen (13); bat argitu (34); bat argitzeko (14); bat argitzen (19); bat ari (303); bat ari da (56); bat ari dira (12); bat ari zela (13); bat ari zen (84); bat ariko (12); bat arin (19); bat arno (20); bat arraroa (19); bat arras (52); bat arrastaka (12); bat arte (36); bat askatu (49); bat askatu zuen (14); bat aske (21); bat aski (128); bat asmatu (168); bat asmatu behar (19); bat asmatu dute (11); bat asmatu nuen (11); bat asmatu zuen (29); bat asmatu zuten (14); bat asmatzea (19); bat asmatzeko (20); bat asmatzen (42); bat aste (48); bat astindu (11); bat astintzen (11); bat ate (13); bat atera (958); bat atera da (18); bat atera du (77); bat atera dute (16); bat atera eta (103); bat atera nuen (24); bat atera zaio (13); bat atera zen (72); bat atera zitzaidan (15); bat atera zitzaion (57); bat atera zuen (293); bat atera zuten (19); bat aterako (66); bat aterata (12); bat ateratzea (26); bat ateratzeko (51); bat ateratzen (164); bat ateratzen da (14); bat ateratzen du (18); bat ateratzen zen (15); bat ateratzen zuen (12); bat ateraz (22); bat atondu (19); bat atontzen (12); bat atxeman (13); bat atxiki (29); bat atxikitzen (26); bat atxilotu (633); bat atxilotu du (35); bat atxilotu dute (219); bat atxilotu zuen (194); bat atxilotu zutela (11); bat atxilotu zuten (125); bat atzean (34); bat atzeman (93); bat atzeman dute (12); bat atzeman zuen (15); bat atzeman zuten (11); bat atzematen (19); bat atzera (56); bat atzera egin (25); bat atzerago (19); bat atzeratu (16); bat atzetik (20); bat atzo (25); bat aukera (24); bat aukeratu (172); bat aukeratu behar (24); bat aukeratu beharko (13); bat aukeratu eta (14); bat aukeratu nuen (14); bat aukeratu zuen (25); bat aukeratuko (14); bat aukeratzea (15); bat aukeratzeko (21); bat aukeratzen (44); bat aurkeztea (17); bat aurkezteko (30); bat aurkezten (48); bat aurkeztu (241); bat aurkeztu behar (12); bat aurkeztu beharko (11); bat aurkeztu du (20); bat aurkeztu zuen (58); bat aurkeztu zuten (34); bat aurkeztuko (78); bat aurkeztuko du (27); bat aurki (25); bat aurkitu (792); bat aurkitu arte (16); bat aurkitu behar (32); bat aurkitu beharko (14); bat aurkitu du (35); bat aurkitu dugu (12); bat aurkitu dut (30); bat aurkitu dute (81); bat aurkitu eta (21); bat aurkitu genuen (16); bat aurkitu nahi (16); bat aurkitu nuen (57); bat aurkitu zuela (14); bat aurkitu zuen (144); bat aurkitu zutela (12); bat aurkitu zuten (102); bat aurkituko (94); bat aurkituz (12); bat aurkitzea (74); bat aurkitzeko (102); bat aurkitzen (177); bat aurkitzen badu (11); bat aurkitzen du (12); bat aurpegian (14); bat aurrean (30); bat aurreko (11); bat aurrera (96); bat aurrera egin (16); bat aurrerago (42); bat aurreratu (31); bat aurreratzen (12); bat aurresuposatzen (14); bat aurretik (24); bat auto (17); bat autobus (11); bat azaldu (155); bat azaldu da (12); bat azaldu zen (73); bat azalduko (15); bat azaltzeko (13); bat azaltzen (62); bat azaltzen da (14); bat azkar (11); bat azken (32); bat azpimarratu (27); bat azpimarratzen (14); bat aztertu (18); bat aztertzen (33); bat aztertzen ari (17)

bat ba (42); bat ba ote (14); bat bada (203); bat bada ere (24); bat badago (93); bat badagoela (34); bat badauka (12); bat badela (98); bat badu (94); bat baduela (32); bat badugu (44); bat badut (39); bat badute (55); bat badutela (12); bat baduzu (23); bat bahitu (47); bat bai (106); bat bailitzan (169); bat baina (22); bat bainan (20); bat baino (2169); bat baino askoz (26); bat baino ez (629); bat baino ezin (11); bat baino gehiago (939); bat baino gehiagok (11); bat baino gehiagoren (24); bat baino gehiagotan (39); bat baino gutxiago (22); bat bainuen (12); bat baionako (11); bat baionan (23); bat baita (132); bat baitago (14); bat baitu (18); bat baitzegoen (25); bat baitzen (64); bat baitzirudien (11); bat baitzuen (28); bat baizik (1032); bat baizik ez (580); bat bakarra (284); bat bakarra da (20); bat bakarra ere (53); bat bakarrik (295); bat bakarrik ere (17); bat baldin (117); bat baldin bada (42); bat baldin badago (15); bat baldin badu (11); bat balego (44); bat balego bezala (12); bat baliatu (30); bat baliatu zuen (11); bat baliatuz (19); bat balio (22); bat balira (20); bat balira bezala (17); bat balitz (405); bat balitz bezala (347); bat balu (25); bat balu bezala (14); bat banaka (14); bat banatu (15); bat banintz (47); bat banintz bezala (38); bat banu (17); bat banuela (14); bat banuen (26); bat baretu (17); bat barkamen (12); bat barne (92); bat barnebiltzen (18); bat barru (19); bat barruan (11); bat bat (30); bat batean (4677); bat batean agertu (17); bat batean altxatu (14); bat batean ari (12); bat batean bere (32); bat batean bi (12); bat batean dena (15); bat batean desagertu (11); bat batean esan (20); bat batean esnatu (16); bat batean eta (104); bat batean etorri (16); bat batean ez (13); bat batean gelditu (37); bat batean gogoratu (16); bat batean halako (12); bat batean hil (14); bat batean isildu (24); bat batean jaiki (14); bat batean konturatu (18); bat batean nire (20); bat batean ohartu (13); bat batean zerbait (13); bat batean zutitu (12); bat bateko (827); bat bateko aldaketa (13); bat bateko bertso (16); bat bateko bertsoa (21); bat bateko bertsoak (20); bat bateko bertsolaritza (28); bat bateko bertsolaritzaren (31); bat bateko eta (19); bat batekoa (65); bat batekoa izan (15); bat batekoak (27); bat batekotasun (15); bat batekotasuna (29); bat batetik (11); bat bazegoela (21); bat bazegoen (19); bat bazela (37); bat bazen (128); bat baztertu (19); bat baztertzen (13); bat bazuela (20); bat bazuen (53); bat bazuten (34); bat be (11); bat bederak (15); bat bederen (162); bat begi (18); bat begietan (12); bat begiz (14); bat begiztatu (42); bat begiztatu nuen (12); bat begiztatu zuen (16); bat behar (890); bat behar da (79); bat behar dela (37); bat behar diat (12); bat behar du (105); bat behar duela (36); bat behar dugu (53); bat behar dut (30); bat behar dute (33); bat behar duzu (12); bat behar eta (12); bat behar genuen (15); bat behar izan (53); bat behar izaten (17); bat behar nuen (22); bat behar zela (18); bat behar zen (12); bat behar zuela (30); bat behar zuen (51); bat behar zuten (14); bat beharbada (11); bat beharko (127); bat beharko da (17); bat beharko du (12); bat beharra (45); bat beharra da (36); bat beharrezkoa (35); bat behera (47); bat behera egin (20); bat beherago (35); bat behin (37); bat behintzat (94); bat benetan (15); bat bera (690); bat bera egiten (12); bat bera ere (515); bat bera ez (13); bat berak (45); bat berak ere (13); bat beranduago (42); bat berantago (33); bat berarekin (18); bat beraren (21); bat beraz (31); bat berdindu (37); bat bere (492); bat bere baitan (11); bat bere gain (19); bat berehala (17); bat bereizi (26); bat bereizten (11); bat beren (52); bat beretzat (11); bat berez (23); bat berezia (11); bat bereziki (21); bat berotu (13); bat berreskuratu (34); bat berriro (20); bat berritu (14); bat berriz (56); bat bertan (55); bat bertan behera (20); bat bertze (15); bat bertzearen (37); bat bertzearen ondotik (15); bat besapean (15); bat beste (205); bat beste batekin (11); bat beste baten (30); bat beste bati (13); bat bestea (50); bat bestea baino (36); bat besteak (17); bat bestean (15); bat bestearekin (11); bat bestearen (142); bat bestearen atzetik (33); bat bestearen gainean (15); bat bestearen ondotik (43); bat besteari (12); bat besteen (14); bat besterik (1167); bat besterik ez (1026); bat besterik ezin (11); bat bestetik (13); bat bete (140); bat bete behar (11); bat bete zuen (15); bat beteko (23); bat betetzea (11); bat betetzeko (54); bat betetzen (60); bat beti (72); bat bezain (249); bat bezala (1397); bat bezala ari (16); bat bezala bizi (13); bat bezala da (23); bat bezala egin (11); bat bezala hartu (23); bat bezala hartzen (12); bat bezala ikusten (21); bat bezala izan (12); bat bezala maite (11); bat bezala sentitu (13); bat bezala sentitzen (23); bat bezalako (17); bat bezalakoa (142); bat bezalakoa da (37); bat bezalakoa izan (18); bat bezalakoa zen (18); bat bezalakoxea (13); bat bezalaxe (25); bat bi (185); bat bi hiru (47); bat bidali (337); bat bidali du (18); bat bidali nahi (12); bat bidali zidan (11); bat bidali zien (21); bat bidali zion (54); bat bidali zuen (74); bat bidali zuten (16); bat bidaliko (64); bat bidaliko du (11); bat bidaltzea (28); bat bidaltzeko (26); bat bidaltzen (37); bat bide (36); bat bidean (32); bat bider (30); bat bideratzeko (11); bat bidetik (23); bat bidetik atera (11); bat bigarren (16); bat bihotzean (15); bat bihurtu (86); bat bihurtu da (17); bat bihurtu zen (19); bat bihurtuko (22); bat bihurturik (17); bat bihurtzea (13); bat bihurtzeko (19); bat bihurtzen (39); bat bila (14); bat bilakatu (47); bat bilakatu da (17); bat bilakatua (22); bat bilakatua da (11); bat bilakatzen (29); bat bilakatzen da (11); bat bilatu (208); bat bilatu behar (58); bat bilatu beharko (23); bat bilatu eta (12); bat bilatu nahi (15); bat bilatu nuen (11); bat bilatu zuen (23); bat bilatuko (34); bat bilatzea (44); bat bilatzeari (11); bat bilatzeko (87); bat bilatzen (173); bat bilatzen ari (11); bat bilatzen du (49); bat bilatzen zuen (14); bat bilboko (14); bat bilbon (11); bat bildu (158); bat bildu da (52); bat bildu zen (13); bat bildu zuen (13); bat bilduko (13); bat bildurik (11); bat biltzen (64); bat biluzik (11); bat bisitatu (15); bat bisitatzera (14); bat bitan (18); bat bizi (150); bat bizi da (14); bat bizi izan (33); bat bizi zen (25); bat biziki (62); bat bizirik (19); bat bizitza (13); bat bizitzen (11); bat bizkarrean (14); bat bonbardatu (11); bat bortxatu (32); bat bortxatzeagatik (17); bat bota (388); bat bota dio (11); bat bota du (25); bat bota eta (43); bat bota nion (12); bat bota zion (42); bat bota zuen (96); bat bota zuten (15); bat botako (28); bat botata (12); bat botatzea (22); bat botatzeko (21); bat botatzen (82); bat botatzera (14); bat botaz (18); bat bozkatu (18); bat bukatu (33); bat bukatzen (11); bat bularrean (12); bat bultzatu (39); bat bultzatuko (12); bat bultzatzea (14); bat bultzatzeko (20); bat buru (31); bat burua (12); bat buruan (77); bat bururatu (50); bat bururatu zitzaidan (13); bat bururatu zitzaion (14); bat bururatzen (13); bat burutu (41); bat burutzeko (14); bat burutzen (11); bat buruz (17); bat busti (15)

bat cv (22); bat cv bat (22)

bat da (5178); bat da berez (13); bat da eta (162); bat da euskal (13); bat da gure (15); bat da hau (46); bat da hori (75); bat da niretzat (11); bat da orain (18); bat dabil (29); bat dago (850); bat dago eta (32); bat dago hemen (11); bat dago hor (11); bat dagoela (212); bat dagoelako (25); bat dagoen (46); bat dagoenean (21); bat dakar (56); bat dantzan (15); bat dantzari (11); bat darabil (12); bat darama (51); bat dator (234); bat datorkit (34); bat datorkit gogora (12); bat datorrela (57); bat datorren (51); bat datorrena (12); bat datoz (233); bat datozela (50); bat datozen (35); bat daude (22); bat dauka (248); bat daukagu (56); bat daukala (33); bat daukan (19); bat daukana (12); bat daukat (126); bat daukate (39); bat daukazu (22); bat dauku (12); bat definitzen (16); bat deitu (21); bat dela (1144); bat dela adierazi (11); bat dela dio (20); bat dela diote (17); bat dela esan (49); bat dela esango (11); bat dela eta (116); bat dela medio (33); bat dela salatu (12); bat dela uste (32); bat delako (114); bat delarik (20); bat den (129); bat den aldetik (14); bat dena (63); bat denbora (23); bat denean (23); bat denen (13); bat deneri (18); bat denez (30); bat denik (21); bat desagertu (31); bat desagertzen (17); bat desegin (24); bat desiratzen (31); bat desiratzen diotegu (11); bat deskribatzen (18); bat deskubritu (12); bat diotegu (12); bat dira (158); bat direla (50); bat dirudi (79); bat diseinatzen (16); bat ditu (17); bat doa (16); bat doi (14); bat dolar (41); bat dolarreko (16); bat donibane (11); bat du (512); bat dudala (22); bat duela (169); bat duelako (29); bat duen (104); bat duena (27); bat duenean (20); bat dugu (190); bat dugu hor (12); bat dugula (25); bat duk (136); bat dun (25); bat dut (86); bat dute (173); bat dutela (40); bat duten (63); bat dutenak (15); bat duzu (41); bat duzue (16); bat duzula (11)

bat ebaki (21); bat ebakitzen (15); bat ebakitzera (20); bat ebatzi (11); bat edan (90); bat edan eta (15); bat edan zuen (22); bat edanda (11); bat edanez (12); bat edateko (18); bat edaten (47); bat edaten ari (12); bat edatera (23); bat ederra (83); bat edo (2010); bat edo bat (20); bat edo batzuk (20); bat edo bertze (51); bat edo beste (776); bat edo bestea (52); bat edo besteren (12); bat edo bi (171); bat edo gehiago (25); bat edota (30); bat edozein (15); bat eduki (158); bat eduki behar (33); bat eduki nahi (14); bat eduki zuen (13); bat edukiko (31); bat edukitzea (85); bat edukitzeko (42); bat edukitzen (14); bat egia (22); bat egiazkoa (14)

bat egin (6484); bat egin ahal (32); bat egin arren (12); bat egin arte (19); bat egin aurretik (15); bat egin baitzuen (13); bat egin behar (356); bat egin beharko (123); bat egin beharra (40); bat egin da (68); bat egin daiteke (12); bat egin dela (12); bat egin dezagun (16); bat egin dezan (28); bat egin dezaten (25); bat egin die (16); bat egin dio (39); bat egin diote (31); bat egin dit (21); bat egin du (505); bat egin duela (29); bat egin duen (16); bat egin dugu (66); bat egin dut (53); bat egin dute (501); bat egin dutela (39); bat egin duten (43); bat egin edo (17); bat egin eta (315); bat egin ez (36); bat egin gabe (22); bat egin genuen (51); bat egin izan (28); bat egin izana (13); bat egin nahi (301); bat egin nahian (14); bat egin nahiko (14); bat egin nion (56); bat egin nuen (113); bat egin omen (18); bat egin ondoan (26); bat egin ondoren (93); bat egin orduko (14); bat egin ostean (30); bat egin zen (55); bat egin zezaten (11); bat egin zidan (82); bat egin zien (46); bat egin zion (203); bat egin zioten (39); bat egin zuela (43); bat egin zuelako (12); bat egin zuen (1001); bat egin zutela (30); bat egin zuten (468); bat egin zutenean (11); bat egina (212); bat egina izan (30); bat egina izanen (23); bat egina zuen (13); bat eginak (11); bat eginarazi (33); bat eginda (310); bat egindako (22); bat eginen (320); bat eginen da (82); bat eginen dela (11); bat eginen du (32); bat eginen duela (15); bat eginen dugu (13); bat eginen dute (35); bat eginen dutela (14); bat eginez (562); bat eginez eta (17); bat eginez gero (53); bat egingo (729); bat egingo da (50); bat egingo du (118); bat egingo duela (32); bat egingo dugu (54); bat egingo dut (40); bat egingo dute (112); bat egingo dutela (28); bat egingo zuen (15); bat eginik (340); bat egite (55); bat egitea (889); bat egitea da (34); bat egitea erabaki (65); bat egitea ere (13); bat egitea eta (22); bat egitea ez (14); bat egitea lortu (14); bat egitea proposatu (20); bat egiteagatik (32); bat egiteak (57); bat egitean (43); bat egitearekin (17); bat egitearen (42); bat egiteari (31); bat egitearren (12); bat egiteaz (12); bat egiteko (1238); bat egiteko asmoa (50); bat egiteko asmoz (13); bat egiteko aukera (70); bat egiteko deia (19); bat egiteko eskatu (52); bat egiteko eta (20); bat egiteko gai (12); bat egiteko gogoa (17); bat egiteko prest (22); bat egitekoa (39); bat egitekotan (28); bat egiten (2115); bat egiten ahal (19); bat egiten ahalko (12); bat egiten ari (156); bat egiten bada (15); bat egiten badu (19); bat egiten badute (15); bat egiten da (34); bat egiten den (12); bat egiten dio (24); bat egiten diot (13); bat egiten du (191); bat egiten duela (74); bat egiten duen (55); bat egiten duenean (14); bat egiten dugu (55); bat egiten dut (43); bat egiten dute (136); bat egiten dutela (47); bat egiten dutelako (12); bat egiten duten (75); bat egiten dutenak (11); bat egiten dutenean (11); bat egiten ez (47); bat egiten hasi (21); bat egiten nuen (12); bat egiten saiatu (23); bat egiten zion (14); bat egiten zuela (30); bat egiten zuen (107); bat egiten zutela (20); bat egiten zuten (54); bat egitera (328); bat egitera behartu (12); bat egitera joan (31); bat egiterik (16); bat egitetik (19)

bat egoera (13); bat egokitu (35); bat egon (258); bat egon behar (38); bat egon da (24); bat egon daiteke (18); bat egon zela (11); bat egon zen (34); bat egongo (80); bat egongo da (40); bat egotea (66); bat egoten (28); bat egoten zen (14); bat egotzi (19); bat egozten (11); bat egun (146); bat egunean (17); bat eguneko (12); bat egunera (13); bat egunero (15); bat egunez (27); bat egur (11); bat ei (13); bat ekar (25); bat ekarrarazi (11); bat ekarri (401); bat ekarri du (31); bat ekarri eta (11); bat ekarri nahi (15); bat ekarri zidan (18); bat ekarri zion (35); bat ekarri zuela (23); bat ekarri zuen (71); bat ekarri zuten (22); bat ekarriko (80); bat ekarriko dut (12); bat ekartzea (25); bat ekartzeko (31); bat ekartzen (54); bat ekialdeko (11); bat ekintza (15); bat elgarrekin (17); bat elizan (14); bat elkarrekin (22); bat elkarren (11); bat elkarri (15); bat elkarte (16); bat emaitea (19); bat emaiteko (22); bat emaiten (96); bat emaiten dio (12); bat emakume (33); bat eman (2219); bat eman behar (123); bat eman beharko (35); bat eman dezake (13); bat eman die (14); bat eman digu (15); bat eman dio (78); bat eman diot (25); bat eman diote (25); bat eman dit (20); bat eman du (47); bat eman dute (19); bat eman eta (113); bat eman nahi (136); bat eman nahian (13); bat eman nion (53); bat eman nuen (16); bat eman ondoren (28); bat eman zidan (125); bat eman zidaten (16); bat eman zien (39); bat eman zion (366); bat eman zioten (59); bat eman zuen (140); bat eman zuten (37); bat emana (69); bat emana izan (14); bat emana izanen (23); bat emanda (48); bat emanen (95); bat emanen dute (11); bat emanez (189); bat emanez gero (15); bat emango (307); bat emango dio (13); bat emango dizut (37); bat emango du (24); bat emango dute (11); bat emanik (30); bat ematea (221); bat ematea erabaki (15); bat emateagatik (25); bat ematearen (11); bat ematearren (15); bat emateko (364); bat emateko aukera (15); bat emateko prest (13); bat ematen (910); bat ematen ari (33); bat ematen die (13); bat ematen digu (16); bat ematen dio (51); bat ematen diote (15); bat ematen dit (16); bat ematen du (81); bat ematen dute (11); bat ematen zidan (29); bat ematen zion (41); bat ematen zioten (20); bat ematen zuela (13); bat ematen zuen (110); bat ematen zuten (17); bat ematera (103); bat ematera joan (16); bat emazte (14); bat ene (20); bat enpresa (11); bat entzun (430); bat entzun da (19); bat entzun du (13); bat entzun dut (16); bat entzun genuen (11); bat entzun nuen (60); bat entzun zen (111); bat entzun zuen (56); bat entzun zuten (28); bat entzunen (27); bat entzunen dugu (20); bat entzungo (14); bat entzutea (13); bat entzuteko (18); bat entzuten (116); bat entzuten da (20); bat entzuten zen (20); bat era (12); bat erabaki (12); bat erabat (27); bat erabili (109); bat erabili du (11); bat erabili zuen (20); bat erabiliko (25); bat erabilita (16); bat erabiliz (36); bat erabiltzea (28); bat erabiltzen (87); bat erabiltzen du (15); bat erabiltzen zuen (11); bat eragin (119); bat eragin zion (17); bat eragin zuen (20); bat eragiteko (12); bat eragiten (85); bat eragozteko (11); bat eraiki (217); bat eraiki du (11); bat eraiki dute (11); bat eraiki nahi (31); bat eraiki zuen (27); bat eraiki zuten (20); bat eraikia (21); bat eraikiko (50); bat eraikiko dute (12); bat eraikitzea (76); bat eraikitzeko (139); bat eraikitzen (95); bat eraikitzen ari (26); bat eraikiz (14); bat erakusteko (16); bat erakusten (145); bat erakusten du (29); bat erakusten zuen (13); bat erakutsi (201); bat erakutsi dit (11); bat erakutsi nahi (12); bat erakutsi zidan (30); bat erakutsi zien (11); bat erakutsi zion (34); bat erakutsi zuen (16); bat erakutsiko (33); bat erakutsiz (43); bat eraman (155); bat eraman behar (16); bat eraman zuen (31); bat eraman zuten (15); bat eramanen (18); bat eramango (27); bat eramatea (18); bat eramateko (15); bat eramaten (54); bat eramaten zuen (15); bat eransten (45); bat erantsi (82); bat erantsi behar (11); bat erantsi zion (11); bat erantzun (11); bat eratu (100); bat eratu du (12); bat eratu nahi (15); bat eratu zuen (15); bat eratuko (31); bat eratuz (16); bat eratzea (81); bat eratzeko (65); bat eratzen (52); bat erauzi (13); bat erdi (35); bat erdian (11); bat erdietsi (25); bat ere (4800); bat ere agertu (15); bat ere agertzen (13); bat ere aipatu (15); bat ere antolatu (11); bat ere atera (20); bat ere aurkitu (20); bat ere ba (19); bat ere bada (77); bat ere badago (57); bat ere badu (61); bat ere badute (21); bat ere bai (200); bat ere bazegoen (34); bat ere bazen (46); bat ere bazuen (35); bat ere behar (21); bat ere bizirik (18); bat ere bota (12); bat ere egin (164); bat ere eginen (11); bat ere egingo (12); bat ere egiten (23); bat ere ekarri (17); bat ere eman (56); bat ere emango (15); bat ere ematen (28); bat ere esan (17); bat ere ez (539); bat ere ezin (15); bat ere gabe (38); bat ere galdu (45); bat ere gehiago (11); bat ere gelditu (11); bat ere hartu (21); bat ere hil (27); bat ere idatzi (13); bat ere ikusi (33); bat ere ikusten (12); bat ere irabazi (14); bat ere izan (145); bat ere izanen (28); bat ere izango (42); bat ere jarri (18); bat ere jokatu (13); bat ere lortu (17); bat ere mugitu (12); bat ere sartu (21); bat ere sortu (17); bat ere utzi (20); bat ereman (17); bat eri (11); bat erne (17); bat erori (111); bat erori eta (15); bat erori zen (29); bat erorita (12); bat erortzen (36); bat eros (12); bat erosi (275); bat erosi behar (20); bat erosi du (20); bat erosi dut (15); bat erosi eta (24); bat erosi nuen (28); bat erosi zuen (40); bat erosiko (35); bat erostea (42); bat erosteko (74); bat erosten (45); bat erostera (31); bat erraiten (16); bat erran (32); bat erre (82); bat erre da (12); bat errepidetik (31); bat errepidetik atera (22); bat errepikatzen (21); bat erretzea (14); bat erretzeko (16); bat erretzen (84); bat erretzen ari (21); bat erretzera (12); bat esan (201); bat esan behar (40); bat esan eta (16); bat esan nahi (32); bat esan zuen (14); bat esanez (20); bat esango (68); bat esango dizut (20); bat esatea (25); bat esateko (40); bat esaten (77); bat eseri (13); bat eskaini (412); bat eskaini dio (18); bat eskaini diote (13); bat eskaini du (15); bat eskaini dute (11); bat eskaini eta (11); bat eskaini nahi (33); bat eskaini zidan (42); bat eskaini zion (63); bat eskaini zioten (15); bat eskaini zuen (13); bat eskainia (89); bat eskainia izan (28); bat eskainia izanen (45); bat eskainiko (178); bat eskainiko daukute (12); bat eskainiko du (66); bat eskainiko dute (26); bat eskainiz (51); bat eskaintzea (41); bat eskaintzeko (46); bat eskaintzen (185); bat eskaintzen dauku (11); bat eskaintzen du (26); bat eskaintzen dute (11); bat eskas (25); bat eskatu (418); bat eskatu behar (26); bat eskatu dio (14); bat eskatu du (22); bat eskatu eta (15); bat eskatu nahi (30); bat eskatu nion (15); bat eskatu nuen (16); bat eskatu zidan (18); bat eskatu zion (35); bat eskatu zioten (13); bat eskatu zuen (61); bat eskatu zuten (20); bat eskatuko (50); bat eskatuz (18); bat eskatzea (22); bat eskatzeko (49); bat eskatzen (186); bat eskatzen du (38); bat eskatzen zuen (12); bat eskatzera (19); bat eskegi (11); bat esku (54); bat esku artean (21); bat eskuan (188); bat eskuan zuela (20); bat eskuetan (79); bat eskuetan zuela (11); bat eskura (29); bat eskuratu (89); bat eskuratu du (12); bat eskuratu zuen (16); bat eskuratuko (11); bat eskuratzea (25); bat eskuratzeko (38); bat eskuratzen (24); bat eskutan (19); bat esne (36); bat espainiako (21); bat espero (70); bat espero nuen (11); bat espetxeratu (20); bat espetxeratu dute (11); bat espresuki (13); bat estaltzen (14); bat estatu (20); bat estreinatu (11); bat estutu (13); bat estutzen (15); bat eta (3884); bat eta bakarra (64); bat eta bera (107); bat eta bere (41); bat eta bertze (14); bat eta beste (103); bat eta bestea (27); bat eta bestean (12); bat eta beti (12); bat eta bi (151); bat eta bost (19); bat eta emakume (23); bat eta erdi (101); bat eta erdiren (12); bat eta erdiz (23); bat eta ez (138); bat eta gero (22); bat eta hainbat (17); bat eta hamar (11); bat eta haren (49); bat eta hiru (90); bat eta hori (14); bat eta lau (25); bat eta laurden (12); bat eta sei (12); bat eta zenbait (13); bat eten (11); bat eterdi (32); bat eterdiz (13); bat etor (31); bat etorri (842); bat etorri behar (20); bat etorri da (50); bat etorri dira (39); bat etorri eta (23); bat etorri ez (14); bat etorri zaio (11); bat etorri zait (33); bat etorri zen (201); bat etorri ziren (108); bat etorri zitzaidan (58); bat etorri zitzaion (68); bat etorriko (106); bat etorriko da (24); bat etorriz (22); bat etortzea (39); bat etortzeko (11); bat etortzen (81); bat etxe (48); bat etxean (36); bat etxebizitza (12); bat etxeko (18); bat etxera (23); bat etxetik (17); bat euro (89); bat euroko (24); bat europako (16); bat euskal (129); bat euskal herrian (18); bat euskal herriko (15); bat euskara (17); bat euskaraz (56); bat existitzen (23); bat existitzen dela (11); bat ez (1173); bat ez bada (37); bat ez baita (12); bat ez bi (15); bat ez da (153); bat ez dago (11); bat ez datorren (27); bat ez datorrena (13); bat ez datozela (11); bat ez datozen (25); bat ez datozenak (12); bat ez dela (45); bat ez den (11); bat ez dena (17); bat ez du (12); bat ez etortzea (11); bat ez ezik (24); bat ez izatea (18); bat ez ote (33); bat ez zela (18); bat ez zen (21); bat ezagutu (156); bat ezagutu nuen (25); bat ezagutu zuen (21); bat ezagutuko (14); bat ezagutzea (20); bat ezagutzeko (25); bat ezagutzen (87); bat ezagutzen dut (15); bat ezagutzen zuen (12); bat ezar (13); bat ezarri (220); bat ezarri du (17); bat ezarri nahi (19); bat ezarri zuen (36); bat ezarri zuten (15); bat ezarria (20); bat ezarriko (41); bat ezarriz (22); bat ezartzea (67); bat ezartzeko (38); bat ezartzen (81); bat ezin (162); bat ezin da (38); bat ezin dela (11); bat ezker (15); bat ezkutatzen (36); bat ezpain (14); bat ezpainetan (83); bat eztandarazi (14)

bat falta (226); bat falta da (18); bat falta izan (20); bat falta zaio (19); bat falta zela (22); bat falta zitzaiola (11); bat familia (21); bat film (15); bat finkatu (40); bat finkatua (16); bat finkatzea (12); bat finkatzeko (16); bat finkatzen (13); bat fitxatu (33); bat fitxatzea (11); bat frango (16); bat frantzian (11)

bat gabe (76); bat gai (30); bat gailendu (11); bat gainditu (31); bat gainean (29); bat gainera (34); bat gaineratu (17); bat gainetik (19); bat gaitza (68); bat gaixo (15); bat gaizki (27); bat galdera (17); bat galdetu (15); bat galdu (253); bat galdu du (33); bat galdu dugu (13); bat galdu zuen (40); bat galdua (32); bat galduko (21); bat galduta (17); bat galduz (13); bat galtzea (26); bat galtzen (67); bat gara (84); bat gara eta (15); bat garagardo (26); bat garatu (73); bat garatu dute (15); bat garatzea (18); bat garatzeko (28); bat garatzen (24); bat garbi (19); bat garbitu (29); bat garela (32); bat garen (12); bat gatoz (41); bat gau (14); bat gaur (27); bat gaurko (12); bat gauza (66); bat gauzatu (21); bat gauzatzen (11); bat gazte (55); bat gaztek (14); bat gehi (14); bat gehiago (950); bat gehiago besterik (14); bat gehiago da (35); bat gehiago egin (18); bat gehiago eman (19); bat gehiago ere (20); bat gehiago eta (11); bat gehiago izan (25); bat gehiago izanen (11); bat gehiago izango (12); bat gehiagorekin (25); bat gehitu (95); bat gehitu behar (13); bat gehituko (12); bat gehituz (13); bat gehitzea (17); bat gehitzen (36); bat gehixeago (11); bat geldiarazi (30); bat geldiarazi zuen (11); bat gelditu (58); bat gelditu zen (15); bat geldituko (14); bat gelditzen (61); bat gelditzen da (21); bat geneukan (11); bat genuela (11); bat genuen (36); bat geratu (64); bat geratu zen (15); bat geratuko (12); bat geratzen (74); bat geratzen da (21); bat gero (43); bat geroago (195); bat geroxeago (22); bat gerra (11); bat gerrillari (14); bat gerta (37); bat gertatu (275); bat gertatu da (42); bat gertatu dela (16); bat gertatu zela (12); bat gertatu zen (102); bat gertatuko (40); bat gertatuz (22); bat gertatuz gero (22); bat gertatzea (18); bat gertatzen (146); bat gertatzen ari (20); bat gertatzen bada (13); bat gertatzen da (29); bat gertatzen denean (17); bat gidatzen (16); bat ginen (22); bat gisa (13); bat gizarte (11); bat gizon (66); bat gogoan (33); bat gogora (18); bat gogorarazi (15); bat gogorarazten (15); bat gogoratu (30); bat gogoratzen (22); bat goiti (17); bat goitik (17); bat goitik behera (11); bat gol (15); bat gora (53); bat gorago (60); bat goratu (19); bat gorde (41); bat gordetzen (73); bat gorritu (13); bat goxoa (12); bat grabatu (19); bat grabatzeko (18); bat gura (12); bat gure (129); bat gurekin (11); bat guretzat (13); bat gurutzatu (26); bat gutiago (17); bat gutxiago (181); bat gutxiago izango (12); bat gutxiagorekin (68); bat gutxiagorekin ari (11); bat gutxienez (28); bat guzieri (11); bat guziz (79); bat guziz ederra (13); bat guztiz (21)

bat haatik (14); bat haien (34); bat hain (53); bat hainbat (11); bat haiz (35); bat hala (12); bat halako (25); bat halere (20); bat hamar (12); bat han (86); bat handiagoa (23); bat handik (25); bat hango (11); bat hantxe (13); bat har (72); bat hara (14); bat harantzago (16); bat haratago (22); bat haren (76); bat hari (11); bat harrapatu (131); bat harrapatu eta (22); bat harrapatu zuen (42); bat harrapatzen (32); bat harri (13); bat harritu (30); bat harriturik (13); bat harrituta (26); bat hartu (1500); bat hartu behar (76); bat hartu beharko (27); bat hartu du (87); bat hartu dugu (11); bat hartu dut (40); bat hartu dute (22); bat hartu eta (340); bat hartu genuen (23); bat hartu izan (11); bat hartu nahi (25); bat hartu nuen (69); bat hartu ondoren (11); bat hartu zuen (282); bat hartu zuten (50); bat hartua (34); bat hartuko (193); bat hartuko du (38); bat hartuko dugu (14); bat hartuko dut (18); bat hartuko dute (16); bat harturik (80); bat hartuta (114); bat hartuz (63); bat hartzea (89); bat hartzeko (216); bat hartzen (363); bat hartzen ari (20); bat hartzen du (56); bat hartzen duen (11); bat hartzen dut (19); bat hartzen dute (13); bat hartzen zuen (32); bat hartzera (136); bat hartzera joan (16); bat hasi (218); bat hasi da (20); bat hasi zen (53); bat hasi zuen (24); bat hasia (12); bat hasieran (14); bat hasiko (48); bat hasiko da (16); bat hastea (21); bat hasteko (44); bat hasten (80); bat hasten da (26); bat hau (42); bat haur (83); bat haur eta (13); bat haurdun (15); bat haurrek (19); bat hausten (16); bat hauta (21); bat hautatu (93); bat hautatu behar (15); bat hautatu zuen (11); bat hautatzea (11); bat hautatzeko (12); bat hautatzen (18); bat hauteman (21); bat hautetsi (13); bat hautsi (73); bat hautsi zuen (19); bat hautsia (15); bat hauxe (21); bat hazi (21); bat hazten (14); bat hedatu (20); bat hedatzen (29); bat helarazi (82); bat helarazi behar (15); bat helarazi zion (15); bat helarazi zuen (11); bat helburu (11); bat heldu (109); bat heldu da (13); bat heldu zen (38); bat helduden (17); bat hemen (84); bat hemendik (14); bat hendaian (14); bat herrestan (14); bat herri (29); bat herrialde (13); bat herriko (33); bat herritar (27); bat herritarrek (13); bat hil (1353); bat hil da (242); bat hil du (26); bat hil dute (39); bat hil egin (22); bat hil eta (171); bat hil izana (14); bat hil zela (26); bat hil zen (304); bat hil ziren (51); bat hil zituen (12); bat hil zituzten (18); bat hil zuela (14); bat hil zuen (91); bat hil zuten (110); bat hila (22); bat hilabete (34); bat hilda (37); bat hilda aurkitu (12); bat hildako (18); bat hilik (41); bat hilko (16); bat hiltzea (37); bat hiltzeagatik (20); bat hiltzeko (27); bat hiltzen (106); bat hiltzen da (19); bat hiltzen denean (14); bat hiru (48); bat hitz (48); bat hitzartu (42); bat hitzartzea (17); bat hitzartzeko (21); bat hizkuntza (19); bat hobea (11); bat hobeto (23); bat hobetu (18); bat hola (20); bat hona (16); bat hondatu (11); bat hondoratu (29); bat honetan (28); bat hor (55); bat hori (44); bat horixe (11); bat horrekin (14); bat horrela (20); bat horrelako (11); bat horren (31); bat huntan (37); bat hura (17); bat hurbil (30); bat hurbildu (116); bat hurbildu zen (20); bat hurbildu zitzaion (21); bat hurbiltzen (32); bat hurbiltzen ari (14); bat hurreratu (24); bat hustu (19); bat huts (29); bat huts egin (16); bat hutsik (28)

bat i (12); bat ia (32); bat ibili (46); bat ibili da (12); bat ibiliko (11); bat ibiltzen (20); bat idatzi (287); bat idatzi behar (14); bat idatzi du (15); bat idatzi eta (14); bat idatzi nuen (16); bat idatzi zion (17); bat idatzi zuen (66); bat idatzia (17); bat idatziko (46); bat idazle (12); bat idaztea (53); bat idazteari (12); bat idazteko (87); bat idazten (119); bat idazten ari (19); bat idazten hasi (13); bat ideia (12); bat ideki (36); bat idekia (20); bat idekiko (19); bat idekitzen (11); bat identifikatu (13); bat iduri (74); bat igaro (126); bat igaro da (13); bat igaro zen (44); bat igarotzen (41); bat igarotzen zen (13); bat igarri (19); bat igartzen (12); bat igo (69); bat igo zen (12); bat igorri (104); bat igorri zion (18); bat igorriko (14); bat igorriz (18); bat igortzen (31); bat igotzen (24); bat ikasi (46); bat ikasle (33); bat ikaslek (13); bat ikasten (24); bat ikus (60); bat ikus daiteke (14); bat ikus zitekeen (16); bat ikusi (1027); bat ikusi ahal (14); bat ikusi behar (11); bat ikusi du (29); bat ikusi dugu (18); bat ikusi dut (63); bat ikusi dute (12); bat ikusi eta (27); bat ikusi genuen (44); bat ikusi nahi (18); bat ikusi nuen (212); bat ikusi uste (15); bat ikusi zuela (21); bat ikusi zuen (280); bat ikusi zuten (53); bat ikusia (16); bat ikusiko (59); bat ikusirik (18); bat ikusiz (13); bat ikusle (28); bat ikustea (50); bat ikustean (21); bat ikusteko (66); bat ikusteko aukera (20); bat ikusten (384); bat ikusten ari (20); bat ikusten da (21); bat ikusten du (22); bat ikusten dugu (12); bat ikusten dut (39); bat ikusten nuen (14); bat ikusten zen (46); bat ikusten zuen (17); bat ikustera (64); bat ikustera joan (16); bat imajinatzen (13); bat indargabetu (21); bat indarrean (32); bat indarrean jarri (12); bat indarrez (15); bat inguratu (55); bat inguratzen (12); bat inguru (45); bat inguruan (15); bat inoiz (24); bat inposatu (15); bat ipar (12); bat ipini (142); bat ipini zion (17); bat ipini zuen (41); bat ipiniko (18); bat ipintzen (31); bat irabazi (208); bat irabazi behar (12); bat irabazi du (25); bat irabazi zuen (39); bat irabaziko (27); bat irabazita (13); bat irabaztea (51); bat irabazteko (60); bat irabazten (27); bat iragan (98); bat iragan da (20); bat iragan dute (14); bat iraganen (40); bat iraganen da (34); bat iraganik (11); bat iragarri (32); bat iragartzen (27); bat irakiar (13); bat irakurri (132); bat irakurri nuen (16); bat irakurri zuen (26); bat irakurri zuten (15); bat irakurriko (16); bat irakurtzeko (11); bat irakurtzen (111); bat irakurtzen ari (34); bat irauli (27); bat iraun (40); bat iraun zuen (17); bat irauten (18); bat ireki (246); bat ireki da (12); bat ireki du (24); bat ireki dute (11); bat ireki eta (24); bat ireki nahi (11); bat ireki zen (12); bat ireki zuen (36); bat irekiko (33); bat irekita (26); bat irekitzea (38); bat irekitzeko (56); bat irekitzen (63); bat irekiz (14); bat irentsi (24); bat iristen (29); bat iritsi (153); bat iritsi da (16); bat iritsi zen (62); bat iritsi zitzaidan (12); bat iritsiko (12); bat irten (85); bat irten zen (37); bat irten zitzaion (13); bat irteten (19); bat irudi (31); bat irudikatu (23); bat irudikatzen (50); bat irudikatzen du (12); bat iruditu (50); bat iruditu zitzaidan (16); bat iruditu zitzaion (11); bat irudituko (12); bat iruditzen (83); bat iruditzen zait (22); bat iruditzen zitzaidan (14); bat iruditzen zitzaion (15); bat isiotu (23); bat islatzen (22); bat islatzen du (11); bat isuri (34); bat isurtzen (15); bat ito (23); bat itsas (12); bat itxaron (20); bat itxi (72); bat itxi eta (11); bat itxi zuen (11); bat itxita (18); bat itzali (11); bat itzuli (36); bat itzuri (15); bat ixtea (13); bat ixten (14)

bat izaitea (13); bat izaiten (21); bat izaki (16); bat izan (3838); bat izan arren (40); bat izan arte (11); bat izan baitzen (14); bat izan balitz (49); bat izan balu (16); bat izan behar (169); bat izan beharko (30); bat izan da (439); bat izan dadin (21); bat izan daiteke (116); bat izan daitekeela (32); bat izan dela (86); bat izan dezake (17); bat izan dezan (18); bat izan dira (22); bat izan du (69); bat izan dugu (33); bat izan duk (13); bat izan dut (29); bat izan dute (23); bat izan eta (26); bat izan ezik (111); bat izan genuen (47); bat izan liteke (29); bat izan nahi (61); bat izan nuen (104); bat izan ohi (26); bat izan omen (17); bat izan ondoren (14); bat izan ote (11); bat izan zela (142); bat izan zen (822); bat izan ziren (32); bat izan zitekeela (39); bat izan zitekeen (44); bat izan zuela (32); bat izan zuen (261); bat izan zuten (50); bat izana (31); bat izana zen (11); bat izanagatik (11); bat izanda (24); bat izanen (352); bat izanen da (212); bat izanen dela (20); bat izanen dute (11); bat izanez (73); bat izanez gero (54); bat izango (1064); bat izango balitz (31); bat izango da (263); bat izango dela (30); bat izango dira (20); bat izango du (107); bat izango duela (12); bat izango dugu (23); bat izango duk (14); bat izango dute (52); bat izango duzu (19); bat izango litzateke (37); bat izango luke (12); bat izango ote (12); bat izango zela (67); bat izango zen (62); bat izango zuela (15); bat izango zuen (17); bat izanik (71); bat izanki (14); bat izatea (358); bat izatea da (12); bat izatea nahi (11); bat izateagatik (20); bat izateak (32); bat izatearen (16); bat izateari (11); bat izateaz (28); bat izateaz gain (18); bat izateko (206); bat izateko eskubidea (13); bat izatekotan (15); bat izaten (233); bat izaten da (50); bat izaten du (17); bat izaten dute (16); bat izaten zen (21); bat izaten zuen (16); bat izatera (36); bat izatetik (22)

bat izen (23); bat izendatu (36); bat izendatuko (18); bat izendatzea (17); bat izendatzeko (16); bat izenpetu (70); bat izenpetu dute (23); bat izenpetu zuten (13); bat iziotu (17); bat iziotu zuen (11)

bat jabetu (24); bat jabetu zen (20); bat jada (15); bat jadanik (15); bat jaio (36); bat jaisten (20); bat jaitsi (59); bat jaitsi da (11); bat jaitsi zen (23); bat jakin (14); bat jakinarazi (11); bat jalgi (14); bat jan (91); bat jan zuen (12); bat jango (11); bat jantzi (56); bat jantzi zuen (19); bat jantzirik (21); bat jantzita (48); bat janzten (22); bat janzten zuen (12); bat jar (19); bat jarraitu (20); bat jarraitzen (16); bat jarri (683); bat jarri behar (31); bat jarri beharko (15); bat jarri da (12); bat jarri du (54); bat jarri dute (31); bat jarri eta (26); bat jarri nahi (41); bat jarri nuen (13); bat jarri zen (11); bat jarri zidan (22); bat jarri zion (36); bat jarri zioten (18); bat jarri zuen (100); bat jarri zuten (50); bat jarriko (164); bat jarriko da (19); bat jarriko du (20); bat jarriko dut (15); bat jarriko dute (24); bat jarrita (27); bat jarriz (21); bat jartzea (62); bat jartzearren (24); bat jartzeko (72); bat jartzen (163); bat jartzen ari (15); bat jartzen da (11); bat jartzen du (14); bat jartzera (13); bat jasan (70); bat jasan zuen (12); bat jasateko (11); bat jasaten (14); bat jaso (351); bat jaso du (27); bat jaso eta (27); bat jaso nuen (38); bat jaso ondoren (13); bat jaso zuela (14); bat jaso zuen (90); bat jaso zuten (27); bat jasoko (51); bat jasoko du (15); bat jasoko dute (14); bat jasotzea (22); bat jasotzeko (47); bat jasotzen (61); bat jasotzen du (11); bat jateko (14); bat jaten (54); bat jaten ari (14); bat jatera (20); bat jaulki (20); bat jaurti (85); bat jaurti zuen (22); bat jaurti zuten (11); bat jaurtitzen (14); bat jausi (16); bat jean (13); bat jende (98); bat jende bildu (15); bat jendek (13); bat jin (48); bat jipoitu (14); bat jo (324); bat jo eta (53); bat jo zion (16); bat jo zuen (112); bat jo zuten (19); bat joan (96); bat joan da (12); bat joan den (11); bat joan zen (27); bat joan zitzaion (11); bat joanden (15); bat joango (11); bat joaten (12); bat jokatu (130); bat jokatu behar (13); bat jokatu du (11); bat jokatu zuen (18); bat jokatuko (66); bat jokatuko da (18); bat jokatuko du (12); bat jokatuko dute (25); bat jokatzea (34); bat jokatzeko (43); bat jokatzen (33); bat joko (19); bat jota (23); bat jotzeko (13); bat jotzen (70); bat jotzen ari (12); bat joz (12)

bat kafe (18); bat kale (14); bat kalean (20); bat kalera (13); bat kaleratu (94); bat kaleratu du (22); bat kaleratu zuen (30); bat kaleratu zuten (12); bat kaleratuko (24); bat kaleratuko du (11); bat kanpoan (23); bat kanpora (12); bat kantari (24); bat kantatu (22); bat kantatzen (27); bat kantu (28); bat kasik (19); bat kausitu (21); bat kendu (136); bat kendu eta (20); bat kendu nahi (14); bat kenduko (19); bat kenduta (29); bat kentzea (12); bat kentzeko (13); bat kentzen (32); bat kide (28); bat kilo (43); bat kilometro (49); bat kilometroko (11); bat kilometrora (54); bat kokatu (11); bat kolpatu (28); bat konpondu (14); bat konpontzeko (12); bat konpontzen (12); bat kontatu (98); bat kontatu behar (16); bat kontatu nahi (14); bat kontatu zuen (15); bat kontatuko (47); bat kontatuko dizut (22); bat kontatzea (12); bat kontatzeko (26); bat kontatzen (87); bat kontatzen ari (12); bat kontatzen du (12); bat kontratatu (22); bat kontu (13); bat kontuan (18); bat kontzertu (15); bat korrika (12); bat kutsatu (14)

bat labanaz (13); bat lagun (481); bat lagun bildu (81); bat lagun elkartu (17); bat lagun hil (11); bat lagundu (12); bat lagunek (129); bat lagunek parte (16); bat lagunekin (12); bat laguneko (16); bat lagunen (39); bat laguntza (12); bat lan (45); bat landu (36); bat lanean (31); bat langile (44); bat langilek (16); bat lantzeko (14); bat lantzen (27); bat lantzen ari (12); bat lapurtu (48); bat larri (115); bat larri zauritu (73); bat lasaitu (58); bat laster (26); bat lasterka (14); bat lau (24); bat legez (42); bat legez kanpo (11); bat lehen (51); bat lehenago (290); bat lehenik (13); bat lehentxeago (12); bat leherrarazi (66); bat leherrarazi eta (22); bat leherrarazi zuten (24); bat lehertu (95); bat lehertu eta (18); bat lehertu zen (32); bat lehertuta (19); bat leku (12); bat lepoan (25); bat lepotik (13); bat lerro (12); bat libratu (12); bat libre (27); bat liburu (44); bat litro (21); bat litzateke (62); bat lor (23); bat lortu (278); bat lortu behar (14); bat lortu du (25); bat lortu nahi (29); bat lortu zuen (45); bat lortu zuten (13); bat lortuko (34); bat lortuz (14); bat lortzea (126); bat lortzea da (12); bat lortzeko (231); bat lortzeko aukera (15); bat lortzen (60); bat lotsaturik (19); bat lotu (42); bat lotzen (11); bat lur (25); bat lurrean (40); bat lurrera (37); bat luzatu (114); bat luzatu zidan (18); bat luzatu zion (29); bat luzatuz (18); bat luzatzen (49); bat luzatzen du (11); bat luze (16)

bat mahai (35); bat mahai gainean (26); bat maite (31); bat makurtu (18); bat makurturik (15); bat mantendu (11); bat margotu (11); bat markatu (30); bat markatzen (24); bat markatzen du (11); bat marrazten (33); bat marraztu (93); bat marraztu zuen (43); bat marraztuz (12); bat marten (13); bat martxan (76); bat martxan jarri (17); bat martxan jartzea (15); bat martxan jartzeko (11); bat medio (27); bat mendean (11); bat merezi (94); bat merezi du (19); bat merezi zuela (13); bat metro (121); bat metroko (14); bat metrora (135); bat metrora zegoen (13); bat miarritzen (12); bat miatu (12); bat mila (89); bat milia (14); bat milioi (35); bat mintzatu (14); bat mintzo (16); bat minutu (82); bat minutura (27); bat minutuz (30); bat modu (21); bat moldatu (28); bat moldatzen (19); bat moztu (38); bat mugitu (35); bat mugitzen (25); bat mundu (11); bat muntatu (50); bat muntatua (57); bat muntatua da (15); bat muntatua izan (11); bat muntatuko (20); bat muntatzen (61); bat muntatzen du (27); bat mutil (11)

bat nabari (33); bat nabaritu (59); bat nabaritu nuen (11); bat nabaritu zuen (20); bat nabaritzen (20); bat nabarmendu (54); bat nabarmentzea (11); bat nabarmentzen (30); bat nafarroan (12); bat nagusitu (35); bat nagusitu zen (15); bat nahi (402); bat nahi du (21); bat nahi dugu (28); bat nahi dut (22); bat nahi dute (14); bat nahi luke (13); bat nahi nuen (16); bat nahi nuke (19); bat nahi zuen (23); bat nahiago (21); bat nahiko (26); bat nahikoa (70); bat nahikoa izan (22); bat nahiz (18); bat naiz (135); bat naizela (53); bat nator (59); bat nazio (14); bat negarrez (11); bat nekatuta (12); bat neraman (15); bat neska (16); bat neukan (65); bat neure (24); bat ni (14); bat nik (33); bat nintzela (42); bat nintzen (61); bat nire (123); bat nirekin (11); bat niretzat (25); bat niri (26); bat noiz (49); bat noizean (11); bat nola (104); bat non (60); bat nuela (25); bat nuen (96); bat nunbait (15); bat nunbait han (11)

bat obra (20); bat ogi (11); bat ohe (12); bat oihuka (21); bat oin (11); bat oinez (14); bat okerturik (13); bat okupatu (27); bat omen (111); bat omen da (18); bat omen zen (24); bat ona (74); bat onar (11); bat onartu (114); bat onartu du (12); bat onartu zuen (37); bat onartu zuten (11); bat onartuko (18); bat onartzea (25); bat onartzeko (22); bat onartzen (33); bat ondo (37); bat ondoan (28); bat ondotik (15); bat ondu (13); bat ongi (31); bat oparitu (66); bat oparitu zion (13); bat orain (51); bat oraindik (31); bat oraino (42); bat ordaindu (40); bat ordaindu beharko (13); bat ordainduko (12); bat ordaintzeko (21); bat ordaintzen (12); bat ordea (11); bat ordezkari (13); bat ordezkatzen (20); bat ordu (70); bat orduan (17); bat orduko (19); bat orduz (18); bat orri (22); bat orrialde (14); bat osa (22); bat osatu (231); bat osatu behar (19); bat osatu du (20); bat osatu dute (19); bat osatu eta (15); bat osatu genuen (12); bat osatu nahi (13); bat osatu zen (12); bat osatu zuen (18); bat osatu zuten (29); bat osatua (11); bat osatuko (62); bat osatuko dute (18); bat osatuz (88); bat osatzea (89); bat osatzeko (126); bat osatzen (280); bat osatzen ari (17); bat osatzen du (22); bat osatzen dute (45); bat osatzen dutela (16); bat osatzen duten (26); bat osatzen zuen (13); bat osatzen zuten (32); bat oso (122); bat oso larri (21); bat osoa (71); bat osoki (13); bat osorik (27); bat ospatzen (16); bat ostu (13); bat ote (149); bat ote da (17); bat ote zegoen (11); bat ote zen (53)

bat palestinar (13); bat paratu (35); bat parisen (13); bat parte (16); bat partida (22); bat pasa (67); bat pasatu (178); bat pasatu dute (13); bat pasatu zen (31); bat pasatuta (14); bat pasatzea (13); bat pasatzeko (22); bat pasatzen (80); bat pasatzen ari (17); bat pasatzen da (13); bat pausatu (41); bat pauso (14); bat pentsatu (37); bat pentsatzen (17); bat pertsona (114); bat pertsona hil (14); bat pertsonak (18); bat pikoan (19); bat pilota (13); bat pintatu (11); bat piztea (12); bat pizteko (15); bat pizten (60); bat piztu (307); bat piztu du (25); bat piztu eta (45); bat piztu nuen (30); bat piztu zen (28); bat piztu zitzaion (13); bat piztu zuen (56); bat piztuko (16); bat pizturik (11); bat piztuta (14); bat planteatu (15); bat planteatzen (12); bat plazaratu (71); bat plazaratu du (16); bat plazaratu zuen (22); bat plazaratzen (16); bat polizia (21); bat pollita (16); bat posible (68); bat posible da (22); bat posible dela (22); bat presentatu (12); bat preso (48); bat prest (13); bat prestatu (157); bat prestatu behar (12); bat prestatu du (15); bat prestatu dute (11); bat prestatu eta (14); bat prestatu zuen (29); bat prestatua (12); bat prestatuko (27); bat prestatzea (17); bat prestatzeko (33); bat prestatzen (132); bat prestatzen ari (72); bat presuna (15); bat probatu (12); bat proiektu (11); bat proposatu (108); bat proposatu du (17); bat proposatu zuen (23); bat proposatua (26); bat proposatuko (23); bat proposatzea (12); bat proposatzeko (11); bat proposatzen (93); bat proposatzen du (29)

bat saiatu (22); bat saihesteko (13); bat saihestu (11); bat saio (11); bat sakatu (21); bat salatu (14); bat salbatu (20); bat salbu (27); bat saldu (36); bat san (16); bat sartu (441); bat sartu da (30); bat sartu eta (21); bat sartu nuen (14); bat sartu zen (125); bat sartu zion (19); bat sartu zitzaidan (12); bat sartu zuen (35); bat sartuko (24); bat sartuz (15); bat sartzea (39); bat sartzeko (32); bat sartzen (142); bat sartzen da (25); bat sartzen zen (15); bat segitzen (11); bat segundo (25); bat segurik (23); bat sei (16); bat seinalatu (81); bat seinalatu zidan (11); bat seinalatu zuen (34); bat seinalatuz (47); bat seinalatzen (26); bat senditu (17); bat senditzen (14); bat sentitu (225); bat sentitu du (14); bat sentitu dut (12); bat sentitu nuen (86); bat sentitu zuen (71); bat sentitzen (134); bat sentitzen dut (23); bat sentitzen nuen (19); bat sentitzen zuen (20); bat sinatu (110); bat sinatu dute (17); bat sinatu zuen (17); bat sinatu zuten (29); bat sinatzeko (15); bat soilik (64); bat soinean (52); bat soldadu (25); bat sor (37); bat sorrarazi (15); bat sorrarazten (17); bat sortu (821); bat sortu ahal (11); bat sortu behar (39); bat sortu beharko (11); bat sortu da (96); bat sortu dela (34); bat sortu du (42); bat sortu dugu (12); bat sortu dute (45); bat sortu eta (26); bat sortu nahi (48); bat sortu zen (106); bat sortu zitzaion (14); bat sortu zuen (64); bat sortu zuten (21); bat sortua (23); bat sortuko (120); bat sortuko da (31); bat sortuko du (11); bat sortuko dute (12); bat sortuz (37); bat sortzea (213); bat sortzea da (15); bat sortzea proposatu (17); bat sortzearen (14); bat sortzeko (209); bat sortzen (329); bat sortzen ari (29); bat sortzen da (46); bat sortzen denean (11); bat sortzen du (44); bat sortzen duela (12); bat sortzen dute (15); bat sortzen zuen (14); bat suertatu (12); bat sumatu (113); bat sumatu dut (12); bat sumatu nuen (26); bat sumatu zuen (36); bat sumatzen (62); bat suntsitu (37); bat suspertu (11); bat sustatu (16); bat sustatzeko (13); bat sutan (18)

bat talde (25); bat tartean (42); bat tartekatu (12); bat tarteko (30); bat te (16); bat tiroka (14); bat tirokatu (12); bat tiroz (29); bat tiroz hil (21); bat topatu (199); bat topatu dut (24); bat topatu nuen (20); bat topatu zuen (37); bat topatu zuten (17); bat topatuko (15); bat topatzea (16); bat topatzeko (14); bat topatzen (47); bat txikiagoa (13)

bat ukaiten (12); bat ukan (149); bat ukan du (20); bat ukan dugu (12); bat ukan dute (15); bat ukan zuen (16); bat ukanen (75); bat ukanen du (25); bat ukanen dute (15); bat ukitu (37); bat ukitzen (13); bat ulertzen (13); bat ume (16); bat untsa (32); bat upel (11); bat ur (119); bat urduri (16); bat uretan (12); bat urrats (16); bat urratu (15); bat urratzen (11); bat urrun (19); bat urrunago (23); bat urrundu (30); bat urte (870); bat urte edo (11); bat urte geroago (18); bat urte huntan (27); bat urte izango (42); bat urte lehenago (44); bat urte nituela (14); bat urte zituela (17); bat urte zituen (27); bat urtean (16); bat urteko (138); bat urteko gizon (20); bat urtekoa (41); bat urtera (21); bat urterekin (16); bat urteren (22); bat urteren buruan (17); bat urtetan (18); bat urtetik (11); bat urtez (84); bat uste (13); bat ustez (11); bat utzi (279); bat utzi du (16); bat utzi eta (12); bat utzi nahi (11); bat utzi zion (18); bat utzi zuen (56); bat utzi zuten (14); bat utzia (11); bat utziko (35); bat utzirik (13); bat utzita (16); bat utziz (36); bat uztea (14); bat uzteko (20); bat uzten (101); bat uzten du (18)

bat xanpain (12); bat xarmanta (11); bat xekatzen (13); bat xoragarria (15); bat xutik (31)

bat zabal (18); bat zabaldu (329); bat zabaldu da (11); bat zabaldu du (28); bat zabaldu dute (21); bat zabaldu eta (29); bat zabaldu nahi (11); bat zabaldu zen (36); bat zabaldu zuen (68); bat zabaldu zuten (18); bat zabaldua (19); bat zabalduko (44); bat zabalduko du (12); bat zabalduz (16); bat zabalik (31); bat zabaltzea (30); bat zabaltzeko (41); bat zabaltzen (109); bat zabaltzen du (12); bat zabaltzen zen (11); bat zain (24); bat zaintzen (17); bat zapaldu (13); bat zara (68); bat zarela (11); bat zartarazi (50); bat zartatu (19); bat zauritu (234); bat zauritu da (21); bat zauritu zen (51); bat zauritu ziren (18); bat zauritu zituen (14); bat zauritu zituzten (13); bat zauritu zuen (14); bat zauritu zuten (34); bat zaurituta (13); bat zebilen (47); bat zebilkion (11); bat zegoela (150); bat zegoelako (14); bat zegoen (920); bat zegoen eta (36); bat zegoen han (24); bat zegok (11); bat zeharkatu (35); bat zeharkatzen (21); bat zehaztu (16); bat zein (27); bat zekarrela (19); bat zekarren (91); bat zela (682); bat zela esan (33); bat zela eta (67); bat zela medio (22); bat zela pentsatu (19); bat zela uste (16); bat zelako (41); bat zelakoan (21); bat zen (1971); bat zen bere (11); bat zen eta (42); bat zen hori (14); bat zen hura (41); bat zena (19); bat zenbait (16); b


bat-bateko ik bat 5.

bat-batekotasun ik bat 6.

bata iz txabusina.

Mediku naziek ere bata zuria janzten zuten, hala egoten ziren Krematorium-eko gaseztatzeko dutxen aretoko leihatilatik beha.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 129. orr.

Logelan, bata erantzi, tolestu eta eskura utzi nuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 47. orr.

Bata kendu zion, ondoren kuleroak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 214. orr.

Franelazko bata estanpatu lasai ireki bat zuen soinean. Ezagun zuen bata gorri haren azpitik ez zitekeela kulero fin bat besterik egon.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 97. orr.

Bata labur haren azpian kulero txiki gorri batzuk imajinatu zituen, kulero txikien azpian biloa, bilo beltza. Ariane bata ia transparentez agertu zen, bularretakoak eta ikusten zitzaizkiola.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 214. orr.

Bederatziak eta erdi: bainuko bata janzten dut.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 130. orr.

Hitzik ez dut aurkitzen ezta istant errepika ezin hartan bainu-bata erantzteko egin zuen mugimendua deskribatzeko ere.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 154. orr.

Lucy sofan dago eserita, pijama eta bata jantzita, katuarekin jolasean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 165. orr.

Blanche komunetik irten da satinezko bata gorri batekin.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 62. orr.

Zetazko bata gerrian lotu, ile nahasia apur bat atondu, eta atea ireki du.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 156. orr.


bataiarazi, bataiaraz, bataiarazten du ad bataiatzera behartu.

David-en eta Kattinen zoriona ez da hartu duten sakramenduan gelditu, elizkizun berean bataiarazi dute beren zortzi hilabeteko neskatto ttipia: Elena.  Herria   2002-10-17

Gôià horrek "a vôría fiña félô samdé", hots, zer eta bataiarazi (literalki: suntsitu) egin nahi zuela, alegia.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 30. orr.


bataiarri iz bataioan erabiltzen den harria. ik ponte.

Lekukoek baietz, Irauzketa parropia bat zela, bere bataiarri, hilarri eta zeinuekin, zeinetan sakramenduak ukaiten baitzituzten jendeek eta meza entzuten; erretorea ere aspaldidanik Orriak zuela izendatzen.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 216. orr.

Biharamunean, berak eraman ninduen bataiarrira, Garrüzeko Jondoni Felixen elizan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 80. orr.

-Zoazte orduan Errusian bataiatzera -esan zuen patxadaz On Camillok, bataiarria estalkiarekin berriro itxiz.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 52. orr.

Jantzi aproposak soinean zituela, On Camillo haren zain zegoen, geldi baino geldiago, bataiarri aurrean.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 55. orr.

Aldaba bai, berreskuratu dugu, baina elizako bataiarria... azkar lapurtu zuten!  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 103. orr.

Ontzian marinel eta zirujau zetorrenak Hendrike Frantziako zuela bataiarriko bere grazia, baina denek, fede ezin hobez, Mihurubiko Martin irizten ziotela.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 338. orr.


bataiatu, bataia, bataiatzen du ad 1 bataioko sakramentua eman.

Joanek urez bataiatu zuen, baina zuek egun gutxi barru Espiritu Santuaz bataiatuak izango zarete.  Elizen arteko biblia   Eg 1,5

Hau dena Betanian gertatu zen, Jordan ibaiaren bestaldean, han ari baitzen Joan bataiatzen.  Elizen arteko biblia   Jn 1,28

Zoazte, bada, eta egin herri guztiak nire ikasle, Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren izenean bataiatuz.  Elizen arteko biblia   Mt 28,19

Gu guztiok, judu nahiz jentil, esklabo nahiz libre, Espiritu bat beraz izan gara bataiatuak, gorputz bat bakarra egiteko, eta guztioi Espiritu bat bera isuri zaigu.  Elizen arteko biblia   1 Ko 12,13

Bikiak bataiatu behar ditut, zuen etxaldeko urrutiko etxola horietako batean duela gutxi jaiotakoak.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 82. orr.

Inon ez duk ageri inoiz bataiatu nautenik.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 135. orr.

Garai batean ezin zirela ume haiek hilerri santuetan lurperatu, hilda jaio zirelako edo bataiatu gabe hil zirelako.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 143. orr.

Agorrilaren 10ean bataiatua izan da Aña Luro, Marie Michele Izoko (Karrika) eta Guy Luroren 2. haurra.  Herria   2002-09-12

2 (da aditz gisa)

Bataia zaitez eta garbitu zeure bekatuetatik, Jaunari dei eginez.  Elizen arteko biblia   Eg 22,16

Hau entzunik, Jesus Jaunaren izenean bataiatu ziren.  Elizen arteko biblia   Eg 19,5

3 izena eman.

Denbora luzea beharko zuten gazteek hiru buruko txakur erraldoi hura, Hagridek "Fluffy" izenaz bataiatu zuena, ahazteko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 210. orr.

Parisko Gorteko Handikien aholkuz, "Prince Impérial" bataiatu zuten.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 316. orr.

-Guk "aittitte" bataiatu zaitugu.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 34. orr.

Herriko neska-mutilek berehala bataiatu zuten: Itsasne.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 30. orr.

Neure izen burgesa baztertu, eta Liberto bataiatu ninduten Donostiako CNTko egoitzan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 53. orr.

Orain, etorbide berri zabal bat besterik ez neukan neure aurrean; Frantzian bezalaxe gure Donostian ere... "bulebarra" bataiatua.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 32. orr.

Gero prentsak Bermudetako Triangelua izenez bataiatu zuen Andoain, Hernani eta Usurbil herrien arteko azken gertakizunak zeuden.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 39. orr.

Ordura arte pentsatzen zenaren kontra, argindar elektromagnetikoa ez da jarraikian gertatzen den zerbait, baizik berak "quanta" bataiatu zituen mikropartikulek eragiten dutenaren emaitza.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 54. orr.

66an bataiatu zuten auzo hau 23 de Enero izenarekin, auzo borrokalari, ezkertiar eta ezberdin bati zegokion bezala.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 23. orr.

Gauzei usain egin eta usaina hartu beharrean gauzak ulertzera (eta izendatzera, bataiatzera... dena alfer samarrik) tematzen dena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 21. orr.

Artetxerreka herri-jendeak bataiatutako paraje baten izena da (ura eta lehorra, dena barne), eta Urola berriz, kartografiak ibai-izen gisa finkatua eta zabaldua.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 213. orr.

Gauzak mila xentimoko izen merkeekin bataiatzea nahiago dute.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 168. orr.

Lehen auzigunea Reichenbachek, geroago, aurkikuntza-testuingurua esapideaz bataiatu zuen; bigarrena, justifikazio-testuinguruaz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 156. orr.

Palo Altoko astrofisikariak 2001 SG506 izenaz bataiatutako objektu espazialak ez zuen asteroideen patata-itxura arrunta.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 95. orr.

Hiru aro bereizi dituzte, bai eta bataiatu ere: Phyllocian aroa, Theiikian aroa, eta Siderikan aroa.  Berria - Gaiak   2006-04-22

4 adkor edariez mintzatuz, ura bota.

Zubiburuk azken hilabeteetan aurki zitekeen arno bakarretik, hain ederki bataiatu arnotik, hurrupa luze bat edan zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 131. orr.

5 (era burutua izenondo gisa)

Kristauen bataioan ere, gatza ematen diogu haur bataiatu berriari, palmondoa bezala indar dadin.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 492. orr.

Tuterako herrian bizi zelarik, fede berrira etorri huen eta, harrezkero, gure habeko denok izan gaituk kristau bataiatuak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 210. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bataiatu du (3); bataiatu dut (4); bataiatu dute (10); bataiatu gabe (8); bataiatu gabeko (3); bataiatu zen (3); bataiatu zuen (22); bataiatu zuten (31); haurra bataiatu (3); izen horrekin bataiatu (3); izenarekin bataiatu (8); izenaz bataiatu (9); izenaz bataiatu zuten (3); izenez bataiatu (11); izenez bataiatu zuten (3); joanek bataiatu (5); oiartzunen bataiatu (3); urez bataiatu (3)

astean bataiatua izan (3); bataiatua izaiteko (9); bataiatua izan (62); bataiatua izan da (54); bigarren haurra bataiatua (3); elizan bataiatua izan (4); elizarat bataiatua (4); elizarat bataiatua izaiteko (4); haurra bataiatua izan (7); iragan astean bataiatua (3); jesus bataiatua (3); semea bataiatua izan (3)

bataiatuak izan (14); bataiatuak izan dira (10); bataiatuak izanen (4)

bataiatuko zaituzte (3)

bihozberritzeko eta bataiatzeko (3); eta bataiatzeko hots (3)

aginduz bataiatzen zuen (3); jendea bataiatzen (3); nik urez bataiatzen (3)


bataiatzaile izond/iz bataiatzen duena.

Egun hori kristautasunak hautatu du, Jondoni Batista (bataiatzailea) ospatzeko; sinbolika azkarra du.  Herria   2005-06-23

Joan Bataiatzailearen testigantza.  Elizen arteko biblia   Jn 1,19 tit

Eliza gure Amak San Joan Bataiatzailearen festaburua ospatzen du aste honetan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 119. orr.

Santuen jai guztietatik, Joan Bataiatzailearena jotzen zuen nagusien bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 280. orr.

Ez da amaren semerik sortu Joan Bataiatzailea baino handiagorik.      - 0. orr.

Bataiatzaile dohatsua ikara bazen eta Jainkoaren buru santua ukitzera ere ez bazen ausartu [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 110. orr.

San Juan Bataiatzailearen elizan Vocalia taldearen eta Oscar Candendo organo jotzailearen kontzertua izango da.  Berria - Kultura   2004-08-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bataiatzailea baino handiagorik (3); joan bataiatzailea (27); joan bataiatzailea baino (3); juan bataiatzailea (3); san joan bataiatzailea (8)

joan bataiatzailearen (17); joan bataiatzailearen burua (5); joan bataiatzailearen jaiotza (3); san joan bataiatzailearen (4)

joan bataiatzailearena (4)


bataiatze iz bataioko sakramendua ematea.

Eztei, komunioi edo bataiatze oturuntzetan ere arazoak iragarri ditu.  Berria - Harian   2005-11-04

Behin nire anaietako batek, txantxetan, bataiatzearen keinua egin ziolako.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 17. orr.

Lur-gaineko mugak gauza badaezpadako eta halamoduzkoak baldin badira, zer pentsatu behar dugu urak bataiatze, mugatze eta mugarriztatzeaz?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 217. orr.


bataila (orobat batalla g.er.) 1 iz gudua.

Batailak jo, setioak jarri, eta zazpi soldadu besterik ez zituen galdu.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 53. orr.

1521. urtean Noainen, Iruñea ondoan, izan zen guduka edo bataila famatu bat, nafar erregeek nahi ukan baitzuten beren Nafarroaz berriz jabetu.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 68. orr.

Ezinezkoa da bataila honen garrantzia larrestea.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 51. orr.

Iparraldeko, Hegoaldeko ala itsasoz haraindiko euskaldun gazteriak nasaiki isuri baitzuen odola Frantziako Iraultzaren edo Napoleonen aldeko ala aurkako batailetan, Espainiako Txapeltxuri eta Txapelgorrien Karlistaldietan, bai eta Montevideoko setioaren "Gerla Handian".  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 27. orr.

Vienako okin batek asmatu zituen kruasan opiltxoak, austriarrek turkoen kontra irabazitako bataila bat ospatzeko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 198. orr.

Harold Sigurdarson batailan hil zen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 179. orr.

Ekarpen berezia gorde ohi die Carlok berarekin doazenei: batailan hildako legionari erromatar baten benetako izpiritua ikusi eta entzuteko aukera.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 29. orr.

Baskoien eta erromatarren arteko batailen kontaeretan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 19. orr.

Frantziako okupazio tropen eta Vietnamgo gerrilla askatzailearen arteko batailaren 50. urteurrenean.  Berria - Mundua   2004-05-09

Krasnoiarskeko batailan izan nintzen, eta hantxe hartu ninduten preso!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 430. orr.

Senarra Lemoako Haitzeko batailan desagertua zela zioen Elenak.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 166. orr.

Diotenez, Marne-ko bataila horrek amaiera ekarriko dio gerrari.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 333. orr.

Posizio gerra izan baitzen Teruelgo bataila.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 40. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bataila laburra izanen da.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 159. orr.

Bataila txikiak irabazi diren arren, oraindik ez dugu irabazi gerra.  Berria - Kultura   2004-01-24

Garagardoz elikaturik, oihu -eta aluru- kantuetan dihardute, bataila nagusiaren egunak noiz argituko.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 113. orr.

Larunbat iluntzean izango den bataila handirako gordetzen dira indarrak.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 113. orr.

Orreagako bataila historikoan euskaldunak Karlomagnoren tropen aurka borrokatu ziren.  Berria - Euskal Herria   2004-07-16

Bataila hain izan omen zen krudela, gupida gabea eta bizkorra, gorpuak nahasturik lurperatu zituztela.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 201. orr.

Hilaren zortziaz geroztik egundoko bataila ari da Guadalajara aldean.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 50. orr.

Anarkisten CNTko militar buru Cipriano Merak Juntarekin bat egin zuen, eta gerrako bataila odoltsuenetako bat hasi zen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 203. orr.

Bataila intergalaktiko frankotan parte hartu duela ematen dik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 162. orr.

Gizonak eta iskiluak hil ala biziko batailarako prestatzen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 227. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lotatik zauririk gabe baina bataila zelaian bertan esnatzen den soldaduaren moduan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 420. orr.

Harizperen bizian hoinbeste bataila data eta data bada, hoinbeste bataila leku-izen eta izen, bata besteari lotua, non gate luze bat egiten duten.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 88. orr.

Zaletasun hutsez ere hortxe ibili izan da, bataila kontuak irakurri eta irakurri.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 155. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Castillo jeneralak mundu honetara ekarri zituen 26 kreaturetako bat da eta, ikusten den legez, maitasun batailetan estratega handia dugu hura.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 118. orr.

5 irud/hed

Aldian behin lan-etenak egiten zituzten, edota manifestazioak; baina bistakoa zen bataila galduta zegoela; ez zirela alderdi komunistak neurri ekonomiko zein polizialak gainditzeko gauza.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 397. orr.

Askatasunaren aldeko batailari eustearren.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 259. orr.

Bataila hori irabazi dugu, arazo hori gaindituta gelditu da.  Berria - Euskal Herria   2004-03-19

Apurka-apurka, Endesaz jabetzeko borrokan bataila ugari irabazi ditu, baina aste honetan bi ustekabe garrantzitsu izan ditu.  Berria - Ekonomia   2006-02-24

Erabat jabetzen naiz Nafarroaren bataila politikoa ez dela bukatu. nik neuk ez dut bataila legal hori egiten eskubidea Konstituzioan edo Estatutuan sartzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-03-06

Bataila kuantitatibo batean sartu direla dio.  Berria - Harian   2006-04-06

Besterik ere jakin genuen Morse bidezko bataila ezkutu hartan: Don Carlosek eta Buruzagitza guztiak ere bazekitela hau guztia Lizarra inguruan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 165. orr.

Momentuz bataila zailenak aste bukaeretan biltzen ziren, Brezok behin eta berriz aspertzen ninduenean galdezka ea zer egin behar nuen larunbatean, ea zer egin behar nuen igandean, ea zer asmo berezi nuen hurrengo aste bukaerarako.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 52. orr.

Gerra beste nonbait egiten dutela irudituko zaie, baina azkenean etxe barruraino sartuko zaie, eta horixe izango da batailarik gogorrena.  Berria - Kultura   2004-01-17

Denak tentetzen ziren diruaren aitzinean: batailarik galtzen ez zuen jenerala zen hura.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 207. orr.

6 irud/hed ik batailatxo.

-Soldadutzako batailarik ez, mesedez -entzun zen ate ondotik.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 17. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arteko bataila (3); bataila galdu (5); batailan parte hartu (3); irabazitako bataila bat (3); noaingo bataila (4)


batailatu, bataila(tu), batailatzen da ad ipar gudukatu, borrokatu.

Zertako ari naiz honela batailatzen?  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 126. orr.

ETA -eta bere epokan IK- baliabide gisa kontsideratuz, irudi ote zaigu aitzineko belaunaldiek gaizki egin zutela, ez zirela nahikoa batailatu?  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 91. orr.

Aipa genezakeen berdin, sasoi berean, bere beribilean ninderaman kalonje argiaren erasia: Zer behar duk, gizona, horrela batailaturik?  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 43. orr.

Bi hilabete batailatu ondoren baizik ez baitute Paueko auzitegian eskuratu ahal izan Baionako POS aldaketaren inguruko papereria Sozialistak ez dira arranguratzen diren bakarrak.  Herria   2001-02-22


batailatxo iz adkor kontaketa aspergarria.

Berriro ekin zion bere bizitzaren kontaketari, agure txotxinduak euren batailatxoen berri ematean baino are pozago.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 100. orr.

Makina bat bider entzunda neuzkan estudiante garaian egindako ditxosozko bidaia hari buruzko batailatxoak.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 24. orr.

Gose apur bat pasatzeko prest egon nintekeen; tronpeta-jolearen batailatxo zahar eta berriak entzuteko ere bai.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 56. orr.

Morgan, pirata guztiak bezalaxe, gerra asko egina zen, eta publiko berria zuen batailatxoak kontatzeko.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 61. orr.

Horrenbestez, atzokoa «irabazitako batailatxo bat» besterik ez dela iritzi dio Larraldek.  Berria - Euskal Herria   2004-06-02

Valentziako partida bukatu ondoren hauxe bota zuen Aguirrek: «Batailatxo bat galdu dugu, baina gerra ez».  Berria - Kirola   2006-01-17


batailoi (orobat batalloi g.er., eta batailun g.er.) 1 iz komandante bat buru duen gudari talde egituratua.

Geometriaren arabera ordenaturik ageri ziren konpainia, batailoi, erregimentu, brigada eta dibisioak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 177. orr.

Gogoan izan behar da gudarien batailoi bakoitzean lau kaperau izaten zirela, hau da, konpainia bakoitzeko bat.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 65. orr.

Batailoi bakoitzean nazioarteko 1.500 soldadu bilduko dira eta horietako bi iraunkorrak izango dira: «Gehienez hamabost egunetako epean bake misio bat abian jartzeko eraginkortasuna izango dugu horrelaHirugarren Batailoian, "Doña Blanca" izenekoan.  Berria - Mundua   2004-05-18

-Hire aita eta biok gerra garaian batailoi berean ibili gintuan, komunisten batailoi batean.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 112. orr.

Gerlari bakar bat atzeman zuten bizirik: batailoiko komandantea.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 157. orr.

Nolanahi ere, batailoiko buruzagiaren izena ere bazekiat: Enparan komandantea.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 136. orr.

Entzuna zion Miguel maisuari Nafarroako batailoiko kideak nekazari ezjakin eta erdi basatiak zirela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 247. orr.

Etxebarria zen, ez dakit zein batailoiko komisario politikoa.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 81. orr.

Lenago il! izena eman zioten Euzko Gudarosteko batailoi bati.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 70. orr.

Hantxe elkarrekin errazago itxarongo zutela Santos zigor-lanetako batailoietatik noiz libratuko.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 42. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Goizean jakin genuen, Lizarraga jeneralaren hiru batailoi gipuzkoarrak [...] Bidasoa gurutzatu eta, muino-kaxkoetan barrena, iritsi berriak zirela Malkor, Mendibil eta Aizparatzako mazeletara.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 137. orr.

SESBeko pare bat ziento gizonez eta hango eta hemengo milizianoz osatutako Batailoi Internazionalistak izan ziren herria lehenengo defendatu zutenak.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 78. orr.

Gerrako batailoi masakratuenen artean izan zen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 158. orr.

Hamaika lekutatik iritsiak ziren bolondresik gehienak, asko eta asko iskilurik batere gabe, makila triste bana lagun; eta presaka eta muturka batailoi zarpailetan elkarturik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 140. orr.

Brigada Internazionala, Garibaldi italiar batailoia barruan duena.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 51. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nola erori zitzaion zerraldo aldameneko batailoi-kidea, burua bala batek zulatuta.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 151. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Langile Batailoiak, esaterako, adin guztietako gerra prisioneroekin osatzen ziren.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 39. orr.

Eibarren, Elgoibarren, Durangon eta halako lekuetan Errepublikaren aldekoek hartua zuten agintea, fabriketako armak banatzen eta gudari batailoiak antolatzen ari ziren.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 29. orr.

Zaldirik gabeko kosako batailoi gutxi haiek ezin inola ere aurre egin emirraren soldadu sailen erasoari.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 303. orr.

Saseta metrailadore-batailoiko kaperau ibili zen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 10. orr.

Soldadu langileen diziplina batailoietan egondakoak kalte-ordainak jasotzearen alde dagoela azpimarratu zuen Madrazok.  Berria - Euskal Herria   2004-12-30

Musikaria zenez, propaganda-batailoi batean sartu zuten, komisarioen eskumeneko.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 189. orr.

Kalte-ordainak jasoko dituzte Francoren lan batailoietan egondakoek.  Berria - Euskal Herria   2006-02-15

Tabako kontrabandora dedikatzen ei zen zigor-batailoietatik libratu eta gutxira, beste baten agindupean barkuko patroi.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 63. orr.


batailoika adlag batailoietan antolaturik.

Hamaika gorputz nimino hamaika eratan hutsunean zehar nahasten ikusiko duzu izpien argitasunean bertan, eta, lehia eternalean bezala, guduak eta guduxkak batailoika jokatzen atsedenik gabe, batze-banatze etengabean dihardutela.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 105. orr.


batailun ik batailoi.

bataio (orobat bateo g.er.) iz 1 Elizaren sakramentuetako lehena, hartzailea kristau egiten duena; bataio hartzen den elizkizuna.

Hitzaldi hori berdin egin izan dut esker-mezetan nola bataioetan, sendotzetan, apalkuntza-egunetan eta jai-egunetan.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 81. orr.

Berak emanak ditugu Sakramentu santuak: lehenik bataioa, sendotza eta penitentzia, gero bere Gorputza eta azkenik Oliadura.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 63. orr.

Bataioan besoetan eraman eta haurrari maitasuna hartzen zioten.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 34. orr.

Etxe askotan dira haren argazkiak, bataioetan eta ezkontza egunetan egindakoak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 271. orr.

Zelebrazione kartsu batean, hartu du bataioko sakramendua, egiten zela Jainkoaren eta Elizaren haur.  Herria   2001-07-26

Hemezortzi urte bete nituen, autoaren gidatzeko permisa eskuratu eta bi zalditako xahar bat erosi, bataioko amatxi nuen izebak diru-laguntza ederra emanik.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 43. orr.

Graziazko legeak bekatu hura kendu arte bataioaren eta penitentziaren bitartez.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 94. orr.

Bataioak egiten diren kaperan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 66. orr.

Felipek Jainkoaren erregetza eta Jesu Kristoren berriona hots egitean, sinetsi egin zioten eta bataioa hartu denek, gizon eta emakume.  Elizen arteko biblia   Eg 8,12

Ez al dakizue, bada, bataioaz Jesu Kristori lotuak izan garenok haren heriotzari izan garela lotuak?  Elizen arteko biblia   Erm 6,3

Jaioberritze modu bat da bataioa.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 155. orr.

Ez baita usu gertatzen gure herrian bi bataio elgarren ondotik. kandela piztuak eskuan ditugula zutitu eta bataioko zinak berritu.  Herria   2003-04-24

Mota guztietako tartak, ezkontzakoak, bataiokoak, bi pisukoak eta bost pisukoak.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 94. orr.

Buruan sar ezazu bataioa ez dela txantxatako gauza: bataioa gauza sakratua da.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 52. orr.

Bataiorik ez, baina ospakizuna bai, egin genuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 105. orr.

Bataioz Jacinto Maria Rivas Sanz dena Baldomero Erlaiz Irazoqui da inklusan.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 57. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Zer baliabide hoberik izan dezakezu erroagotik ezaba daitezen zure inperfekzio traketsa [...] zure ohiturak, zure izateko eta egiteko erak, eta har dezazun bataio berria eta birjaio zaitezen?  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 109. orr.

Elizatik kanpo emanak izan ziren apezek egin ezkontza eta bataioak baliogabeak zirela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 145. orr.

Gorputza salbatzen saiatu ziren, beren arima islamikoaren kondenazioa bat-bateko bataio kristauaren bidez bilatuz.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 404. orr.

[Formula hori] larrituasunezko bataioetan erabiltzen da, baldintzapean bataiatzen dela adierazteko, geroago egingo den behar bezalako bataio osoaren ordez.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 55. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zure bataio-izenak eutsi ezineko indar batez erakartzen nau.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 60. orr.

Bataio-izena: Fidel John.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 168. orr.

Apez-konkistadoreek beren aurrekoak konbertitu zituztelarik, europar izenak "eskaini" zizkieten bataio egunean.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 173. orr.

Errazagoa da bataio-erregistroetara jotzea Petiri Pauloren seme den jakiteko.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 246. orr.

Luzaideko elizan dago han bataiatu dituen Iparraldeko 221 haurren bataio ageriak.  Herria   2001-05-17

Luzaideko erretore egon zen gutinez 1796ko otsailetik 1799ko urtarrilera, han dagoen bataio kuaderno batetan sartu zituen Luzaiden bataiatu Iparraldeko haurren izenak.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 12. orr.

Bataio-modu ezberdinei buruzko doktrinak.  Elizen arteko biblia   Heb 6,2

Greziako bataio-ponte zenbaitetan palindromo hau irakur omen daiteke.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 93. orr.

Erretaula bat, erretaula bi eta bereziki, gibelean, bataio harria.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 125. orr.

Herri hilaren erdian, elizaren hondarkinak [...] izkin batean txapel harri zizelkatu bat belartzarrek gordea, bataio untzia lurrez betea.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 199. orr.

4 irud/hed

Herrialdeak behin sortzen dira munduan, eta gorrotoaren, heriotzaren eta minaren ur uherretan aurkitzen dute bataioa.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 23. orr.

Behin saihets aldetik jotako behiak eragin balantza oroitzen du makinista gazteak, eta zakur handi hura, makinari odolaren bataioa eman ziona.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 157. orr.

Larrialdietarako balaztari heldu dio, patinekin ere hasi da, jaitsi du abiada zertxobait, berrehun metro, baina badaki ezingo duela galazari ehun metrotan giza odolezko, odol sakratuzko bere bataio mingotsa.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 158. orr.

Jonek ekintza hura bere suzko bataiotzat hartu izan du beti.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 132. orr.

Uztaileko arratsalde sargori hartan hartu behar nuen belarrezko bataioa.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 38. orr.

Setioak astebetez bakarrik iraun ondoren [...] gerorako utzi bide zuen Buruzagitzak nire su-bataioa.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 245. orr.

Abiadura Berriari izenik nola jarri ez badakizu, neuk lagunduko dizut bataio lanetan.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 182. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bataio egunean (3); bataio izenak (3); bataio sakramendu (5); bataio sakramendu hori (4); bataioa hartu (6); bataioaren bidez (7); bataioaren eta penitentziaren (3); bataioko agintzak (14); bataioko agintzak erreberritu (5); bataioko agintzak erreberrituko (3); bataioko agintzen (20); bataioko agintzen arraberritzea (3); bataioko agintzen berritzea (3); bataioko agintzen erreberritzea (13); bataioko sakramendua (9); beren bataioko agintzak (4); gure bataioa (3); kristoren bataioa (3); su bataioa (5)


batalla ik bataila.

batalloi ik batailoi.

batan iz

Batana, motxean esanda, ehunki latza kolpeka joaz lantzeko eta tinkatzeko tresna hidraulikoa zen, ardatz batek eragiten zituen zurezko gabi handi batzuk baizik ez zituena.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 151. orr.

· Betelun, esateko bateko, BATAN deitzen zaio oraindik bertako zentral elektrikoari.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 152. orr.


batarzun ik batasun.

batasun (orobat batarzun g.er.) 1 iz bat denaren, baturik dagoenaren nolakotasuna edo egoera; bat egitea, zenbait erakundek bat egiteak sortzen duen erakundea. (ikus beheko konbinatorian batasun izenaren agerraldi maizkoenak).
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

anizkunkiaren batasun (13); apertzepzioaren batasun (17); apertzepzioaren jatorrizko batasun (7); arrazoimenaren batasun (6); arteko batasun (19)

batasun absolutua (15); batasun baldintzatugabea (6); batasun berri (7); batasun berria (8); batasun demokrata (7); batasun demokratiko (8); batasun demokratikoa (8); batasun gisa (10); batasun handia (7); batasun handiagoa (6); batasun kristau (16); batasun nazionala (23); batasun nazionaleko (40); batasun nazionaleko gobernu (12); batasun nazionaleko gobernua (14); batasun ohiko (9); batasun osoa (9); batasun osoan (6); batasun patriotikoa (7); batasun politiko (12); batasun politikoa (23); batasun sindikala (9); batasun sintetiko (21); batasun sintetikoa (19); batasun sintetikoaren (20); batasun sistematiko (23); batasun sistematikoa (27); batasun sistematikoaren (22); batasun sistematikoaren printzipio (7)

bretainiako batasun (6); cdu batasun (15); cdu batasun kristau (10); europako batasun (15); halako batasun (12); izadiaren batasun (12); jatorrizko batasun (8); kontzientziaren batasun (8); kurdistango batasun (16); kurdistango batasun patriotikoa (6); ororen batasun (12); puk kurdistango batasun (8); sobiet batasun (17); udi batasun (6)

abarratia pilota batasuna (6); abertzaleen batasuna (85); abertzaleen batasuna alderdiak (6); afrikako batasuna (12); aldeko batasuna (13); alderdiaren batasuna (13); alderdien batasuna (9)

batasuna aldarrikatu (8); batasuna alderdi (15); batasuna alderdia (15); batasuna alderdiak (41); batasuna alderdiak ere (6); batasuna alderdiaren (25); batasuna alderdiaren debekatzea (7); batasuna alderdiko (12); batasuna arriskuan (11); batasuna baino (8); batasuna barne (7); batasuna behar (8); batasuna beharrezkoa (6); batasuna bermatzeko (6); batasuna besterik ez (6); batasuna egin (7); batasuna ematen (8); batasuna eskatu (17); batasuna eskatu zuen (7); batasuna eta (181); batasuna eta errusia (6); batasuna ezinbestekoa (6); batasuna hausten (7); batasuna hautsi (7); batasuna izan (21); batasuna lortu (11); batasuna lortzea (11); batasuna lortzeko (23); batasuna lortzen (6); batasuna ordezkatzen (6); batasuna sortu (13)

beharrezko batasuna (6); bere batasuna (11); borrokalarien batasuna (8); ekintza batasuna (9); errepublika sozialisten batasuna (6); espainiako batasuna (9); espainiaren batasuna (44); europako batasuna (248); europako batasuna osatzen (19); europar batasuna (11); euskal herriaren batasuna (6); euskararen batasuna (21); flnc borrokalarien batasuna (6); herriaren batasuna (15); herrien batasuna (6); hizkuntzaren batasuna (18); katalanaren batasuna (7); kontzientziaren batasuna (8); lurralde batasuna (14); lurraldearen batasuna (7); nazionalisten batasuna (7); pilota batasuna (11); sintesiaren batasuna (6); sobiet batasuna (26); sobietar batasuna (13); sozialisten batasuna (7); uhartearen batasuna (12)

abarratia pilota batasunak (7); abertzaleen batasunak (90); afrikako batasunak (19); aktoreen batasunak (6); aldeko batasunak (6); aldudarrak batasunak (6); atzo europako batasunak (6); belzuntze batasunak (11); borrokalarien batasunak (10); europako batasunak (505); europar batasunak (9); euskal aktoreen batasunak (6); federazioen batasunak (8); flnc borrokalarien batasunak (6); kirol federazioen batasunak (7); perkain batasunak (7); pilota batasunak (11); sobiet batasunak (21); sobietar batasunak (12); union basque batasunak (37)

europako batasunarekiko (11)

europako batasunarekin (29)

abarratia pilota batasunaren (6); abertzaleen batasunaren (13); afrikako batasunaren (11); batasunaren oinarri (12); espainiako batasunaren (14); espainiako batasunaren alde (7); espainiaren batasunaren (19); espainiaren batasunaren alde (10); europako batasunaren (287); europako batasunaren aurrean (6); europako batasunaren baitan (6); europako batasunaren barruan (22); europar batasunaren (8); europear batasunaren (11); euskararen batasunaren (7); sobiet batasunaren (35); sobietar batasunaren (14); union basque batasunaren (13)

abarratia pilota batasunarentzat (6); europako batasunarentzat (7)

apertzepzioaren batasunari (6); batasunari begira (15); batasunari dagokionez (7); europako batasunari (86)

eb europako batasunean (11); europako batasunean (359); europako batasunean eb (9); europako batasunean sartu (23); europako batasunean sartzea (13); europako batasunean sartzeko (28); europar batasunean (12); sobiet batasunean (23); sobietar batasunean (8); turkia europako batasunean (11)

abarratia batasuneko (8); abertzaleen batasuneko (33); abertzaleen batasuneko bozeramailea (7); afrikako batasuneko (20); atzo europako batasuneko (19)

batasuneko atzerri (53); batasuneko atzerri ministroek (12); batasuneko atzerri politika (21); batasuneko atzerri politikarako (9); batasuneko barne (8); batasuneko estatuen (6); batasuneko eta (17); batasuneko herrialde (15); batasuneko herrialdeek (7); batasuneko herrialdeen (9); batasuneko herrialdeen artean (6); batasuneko herrialdeetan (8); batasuneko ingurumen (8); batasuneko justizia (18); batasuneko justizia auzitegiak (8); batasuneko konstituzio (6); batasuneko merkataritza (6); batasuneko nekazaritza (7); batasuneko presidente (9); batasuneko presidenteak (7); batasuneko txandakako presidente (14)

eb europako batasuneko (36); europa batasuneko (9); europako batasuneko (748); europako batasuneko agintariek (15); europako batasuneko atzerri (53); europako batasuneko barne (8); europako batasuneko eb (21); europako batasuneko ekonomia (11); europako batasuneko erakundeetan (10); europako batasuneko herrialde (11); europako batasuneko herrialdeen (7); europako batasuneko herrialdeetan (8); europako batasuneko ingurumen (8); europako batasuneko justizia (18); europako batasuneko kide (34); europako batasuneko kideek (6); europako batasuneko konstituzio (6); europako batasuneko lehen (7); europako batasuneko merkataritza (6); europako batasuneko nekazaritza (6); europako batasuneko osasun (10); europako batasuneko txandakako (24); europar batasuneko (12); federazioen batasuneko (7); kirol federazioen batasuneko (7); pilota batasuneko (8); sobiet batasuneko (47); sobietar batasuneko (11)

europako batasunekoa (10)

europako batasunekoak (6)

europako batasunera (17); sobiet batasunera (7)

batasunerako deia (15); batasunerako deia egin (9); europako batasunerako (8)

batasunetik kanpo (8); europako batasunetik (28); europako batasunetik kanpoko (10); sobiet batasunetik (8)

batasunik ez (9); batasunik gabe (7); ez dago batasunik (7)


batasungile izond batasuna egiten duena.

Elkarrizketaren ordez, elkarrilketaren printzipioa -Kain eta Abel- batasungile; eta batak bestea lapurtuz -Esau eta Jakob- inposaturiko batasuna.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 140. orr.

Kristo bakegile eta batasungile.  Elizen arteko biblia   Ef 2,11 tit


batasungintza iz batasuna egitea.

Euskaltzaindia batasungintzan.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 157. orr.

Euskaltzaindiak 1968az gero euskararen batasungintzan lan gogorra eta azkarra egin ondoren, gainbehera hasi zen 1980-90 hamarkadan.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 183. orr.

Euskararen batasungintzaren historia erakutsi dugu orain artean, eta nabarmentzekoa da hizkera estandarra eta herri hizkerak bata bestearen osagarritzat hartu ez izana.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 205. orr.


batasuno izond/iz adkor Batasunako kidea.

EAJk eta Batasunak nahi dutena egiten dute, ETAko presoek EHUra itzuli eta tituluak oparituko dizkiete, EAJk zinegotziak ematen dizkie batasunoei.  Berria - Euskal Herria   2004-07-10

Betiko moduan batasunoak ondo elikatuz eta bazkari onena emanez.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 63. orr.


batasunzale izond batasunaren zalea dena.

Batasunzaleek urlertezina delako arbuiatzean, traizio egiten diote Teologiaren oinarriak ulertzeko duten ezintasunari.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 144. orr.


batata iz belar landarea, jatorrriz Amerikakoa, patataren antzeko tuberkulu horiak ematen dituena.

Gure etxeko dieta, batatez gain, garbantzu eta dilistetara mugatzen hasi zen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 101. orr.


batatxo iz bata txikia.

Nire begietara, itxura izugarri haren erruduna ez zen horrenbeste aurpegi iharra, edo begi beltz irtenak, bere batatxo berdexka hura baizik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 54. orr.


bataviar izlag/iz Probintzia Batuetako herritarrei emant zitzaien izena 1795-1806 bitartean.

Puntu horretantxe jarri zuen arriskuan gure bataviar atseginak, ohartu gabe bada ere, arraza euroasiarraren etorkizuna: zeruan baloi gidatu bat ikusi zuelarik, lasterka hurbildu zen kristalezko leihate handira.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 101. orr.

Espainiaren aurka borrokatzera, munduko beste puntako artxipielago bat kolonizatzera, ingelesen kontrako itsas batailetan arituz [...] monopolio apur batzuk defendatzera egokitzen den oro; berpiztutako Bataviar gisa garai batez Napoleonen anaia batek gidaturiko handitasun amets frantziar batean engaiatu eta, mende bat geroago, lau urtez alemaniar gudarosteek suntsitua izan nahi duen oro [...].  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 105. orr.


batazbesteko ik bat 21.

batbatean ik bat 4.

batbedera ik bat 8.

bate1 iz beisbolean jokatzeko erabiltzen den makila modukoa.

22:00ak aldera, atxilotuaren bikotekide ohiak zarata entzun zuen Trapagarango bere etxebizitzako atean, eta gizonezkoa bere etxera sartzen ikusi zuen, beisboleko bate batez atea behera bota ondoren.  Berria - Euskal Herria   2004-10-07

Etorri zuan txakurra, banan banan hartu, eta lehenengo bat, jarri paretaren kontra, besoak jaso, katxeatzerakoan bezala, beisboleko bate bat hartu eta kristoren ostiakoak eman zizkioan ipurdi masailean, preso guztien aurrean.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 75. orr.

Identifikazioak Ribera kaleko diskoteka baten inguruan egin zituzten, eta guztira bost laban, aizto bat, zazpi beisboleko bate, lau spray eta bi polizi defentsa aurkitu zituzten.  Berria - Euskal Herria   2006-01-26


bate2 ik batere.

batean (ikus beheko konbinatorian batean formaren agerraldi maizkoenak).
1 adlag aldi berean. ik batera.

Hondatua eta bikaina da batean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 122. orr.

Elizaren botere naturaz gaindikoa, alabaina, dena batean eta betan naturaz gaindiko moldean hasirik eta Aita Sainduarekin oso-osoan agerturik, hortik aitzinatu da patriarken eta primatuen, artzapezpikuen, apezpikuen bitartez helduz xeheenetaraino.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 133. orr.

Biek batean jaso omen zuten eskua, biek batean luzatu omen zuten pausoa autoa geratu zen lekurantz eta biak batean sartu omen ziren ate banatatik barrura, bakoitzak, ustez, lehentasun gehiago zuelakoan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 139. orr.

2 (-ekin atzikiaren eskuinean)

Gero basoerdia eraman du ahora; nik uste, txarrastada bat edateko baino mingaina eta ahozerua, eztarriarekin batean, bustitzeko eta mugiarazteko. Zoazte, alde egizue amalektarrengandik, haiekin batean honda ez zaitzatedan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 28. orr.

Zinema-antzezle baten gisa, adats gorri aizuna ezker-eskuin kulunkatzen zitzaion, bere jabearen mugimenduekin batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 45. orr.

Saiheskariak gara asko: hala esaten zaio nekez uztar litekeen idiari, uztarkidearekin batean ibili nahi ez duenari.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 29. orr.

Batera datoz, eta ia denak elkarrekin batean ateratzen dira, batek bakarrik ezer egin ahalko ez balu bezala.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 11. orr.

Berriro ere lubakietarantz gindoazen, joanean, beste ehunka soldadurekin batean, izendatu ziguten gudu-lerroa indarberritzeko asmoz.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 169. orr.

Hala, Charliek eta biok barre franko egin genuen haren kontura udazkenean, euria eta hotza agertzearekin batean.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 35. orr.

3 okasio batean.

Ondo gogoan dut etxe aurrean geneukan haritz kimua ureztatzen ari nintzen batean gertatutakoa.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 30. orr.

Hala iruditu zitzaidan, behintzat, elkartruke horren ustekabeko testigu izan nintzen batean.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 28. orr.

Sena bazterrean paseatzen ari ginen batean, bere marinel bizitzako gertaera batzuk kontatzeko eskatu nion.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 91. orr.

Gero, gure amak berarekin topo egin zuen batean, zera esan omen zion Altunak: [...].  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 38. orr.

Frantziskok Terniko herriari predikatu zion batean, hark bukatu ondoren, hiriko gotzainak, Frantzisko goretsiz, honela esan zuen denen aurrean: [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 368. orr.

Diotenez, txispatu zen batean, honela esan omen zion gonbidatu bati: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 53. orr.

Portziunkulako Andre Marian kapitulua egiten zen batean, Ostiako gotzain jauna, zaldun eta klerikoz inguraturik, anaiak bisitatzera etorri zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 319. orr.

Otoizlekura gindoazen batean, neskatxa bat atera zitzaigun bidera.  Elizen arteko biblia   Eg 16,16

Readingera joan behar izandako batean gertatutakoa azaldu zenuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 102. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 11 aldiz agertzen direnak)

aberats batean (14); adar batean (11); afari batean (24); ageri batean (18); agerraldi batean (27); agiri batean (85); ahalegin batean (12); ahalgarri batean (12); aintzira batean (11); aire batean (14); aitaren batean (80); albo batean (89); albo batean utzi (13); alde batean (329); alde batean eta (29); alde batean utzi (31); alde batean utzita (24); alderdi batean (21); aldi batean (78); aldizkari batean (27); algara batean (34); alor batean (14); amen batean (28); amets batean (37); amets batean bezala (14); antzeko batean (19); antzoki batean (14); apal batean (41); apalago batean (13); apartamentu batean (13); apur batean (135); areto batean (42); argazki batean (49); argi batean (18); ari zen batean (12); arin batean (20); arlo batean (14); armairu batean (26); aro batean (20); aro berri batean (11); arraro batean (15); arrats batean (46); arratsalde batean (108); arriskutsu batean (14); arrotz batean (26); arrunt batean (35); artikulu batean (66); aske batean (11); aspaldi batean (30); aste batean (24); atal batean (38); atari batean (12); ate batean (12); atentatu batean (37); aulki batean (185); aulki batean eseri (35); aulki batean eserita (38); aurreko batean (52); auto batean (106); auto batean sartu (13); auto istripu batean (50); autobus batean (52); auzi batean (16); auzitegi batean (18); auzo batean (55); azkar batean (32); azken batean (1485); azken batean ez (16); azoka batean (14); azpil batean (11); azterketa batean (21)

bagoi batean (11); baina azken batean (28); baina bat batean (102); baina egun batean (35); baina egunen batean (30); baina garai batean (13); baina halako batean (53); bakar batean (416); bakar batean ere (48); bakarti batean (17); banketxe batean (11); banku batean (92); banku batean eseri (17); banku batean eserita (14); barnetegi batean (15); barre batean (14); basamortu batean (11); base batean (12); base militar batean (11); baserri batean (60); baso batean (31)

batean abiatu (20); batean adierazi (41); batean ados (11); batean adostu (12); batean afaldu (17); batean ageri (27); batean agertu (73); batean agertu zen (18); batean agertzen (43); batean agertzen da (12); batean agian (15); batean ahots (11); batean aipatu (13); batean aipatzen (13); batean aita (19); batean aitortu (14); batean ala (15); batean alde (38); batean alde egin (17); batean altxatu (25); batean ama (16); batean amaitu (15); batean amaitzen (16); batean argi (20); batean argia (11); batean argitaratu (15); batean ari (161); batean ari da (19); batean ari zen (30); batean ari ziren (12); batean ariko (11); batean aritu (35); batean aritu zen (11); batean aritzea (11); batean aritzen (16); batean atera (43); batean atseden (12); batean atxilotu (21); batean atzeman (13); batean atzera (15); batean atzo (32); batean aurkeztu (19); batean aurkitu (95); batean aurkitu zuen (17); batean aurkitu zuten (15); batean aurkituko (11); batean aurkitutako (12); batean aurkitzen (31); batean aurrera (33); batean auto (11); batean azaldu (40); batean azalduko (12); batean azaltzen (16); batean aztertu (15

batean babestu (13); batean bada (19); batean bada ere (12); batean bai (91); batean bai eta (32); batean baina (14); batean baino (107); batean baino ez (18); batean baino gehiagotan (33); batean baizik (45); batean baizik ez (12); batean bakarrik (82); batean balego (21); batean balego bezala (16); batean barna (12); batean barrena (33); batean bat (20); batean batu (12); batean bederen (53); batean behar (26); batean behera (37); batean behin (17); batean behintzat (129); batean bera (22); batean berak (27); batean bere (169); batean bere burua (15); batean beren (19); batean berriro (16); batean berriz (17); batean beste (99); batean beti (12); batean bezain (18); batean bezala (264); batean bi (109); batean bildu (153); batean bildu ditu (17); batean bildu eta (23); batean bildua (36); batean bilduak (13); batean bilduko (22); batean bildurik (55); batean bilduta (77); batean bildutako (18); batean biltzea (21); batean biltzeko (19); batean biltzen (61); batean bizi (456); batean bizi da (41); batean bizi dela (11); batean bizi den (16); batean bizi dira (20); batean bizi diren (11); batean bizi gara (30); batean bizi garela (17); batean bizi izan (34); batean bizi naiz (12); batean bizi zen (68); batean bizi ziren (39); batean bizia (12); batean biziko (17); batean bizitzea (24); batean bizitzeko (27); batean bizitzen (24); batean bonba (17); batean bonba bat (13); batean bost (16); batean bota (22); batean bukatu (21); batean bukatzen (19); batean buru (13); batean buru belarri (11); batean burua (14); batean bururatu (14)

batean da (25); batean dabil (21); batean dago (147); batean dagoela (22); batean dagoen (36); batean daude (56); batean dauden (20); batean dena (40); batean denak (12); batean desagertu (30); batean desagertu zen (13); batean dio (11); batean du (13); batean duela (14); batean duen (16)

batean edo (347); batean edo bestean (182); batean edo bitan (16); batean egia (15); batean egin (218); batean egin behar (21); batean egin beharko (11); batean egin zituen (13); batean egin zuen (27); batean egin zuten (16); batean egindako (52); batean egingo (38); batean eginiko (18); batean egitea (14); batean egiteko (11); batean egiten (133); batean egiten du (19); batean egiten zuen (23); batean egokitu (17); batean egon (146); batean egon nintzen (17); batean egon zen (14); batean egongo (32); batean egotea (27); batean egoteko (12); batean egoten (15); batean egun (13); batean ekarri (13); batean elkar (16); batean elkarrekin (18); batean elkarren (16); batean elkartu (23); batean elkartzen (12); batean emakume (26); batean eman (68); batean emandako (19); batean ematen (22); batean entzun (21); batean erabaki (18); batean erabili (21); batean eraman (24); batean erantzun (21); batean erdi (16); batean ere (251); batean ere ez (34); batean erori (39); batean erortzen (11); batean erosi (17); batean erran (40); batean erran zidan (14); batean erredakzioa (42); batean esan (119); batean esan zidan (12); batean esan zuen (28); batean esanda (46); batean esateko (20); batean esaten (32); batean eseri (195); batean eseri eta (27); batean eseri nintzen (24); batean eseri zen (63); batean eseri ziren (19); batean eserita (190); batean eserita zegoen (25); batean esertzeko (18); batean esertzen (25); batean esertzera (11); batean esku (21); batean eskua (11); batean esnatu (33); batean esnatu eta (12); batean espainiako (14); batean eta (681); batean eta beste (13); batean eta bestean (74); batean eta ez (17); batean eta gero (15); batean etorri (44); batean etorriko (12); batean etxera (16); batean etzan (17); batean etzanda (27); batean euskal (25); batean euskaraz (18); batean ez (300); batean ez bada (16); batean ez bestean (19); batean ez da (16); batean ez nuen (13); batean ez zen (22); batean ez zuen (12); batean ezagutu (54); batean ezagutu nuen (14); batean ezagutu zuen (13); batean ezarri (40); batean ezer (12); batean ezin (44); batean ezkutatu (40); batean ezkutatuta (20)

batean finkatu (12)

batean gainera (11); batean galdetu (19); batean galdu (42); batean galdurik (11); batean galduta (15); batean gaude (60); batean gaudela (20); batean gauza (35); batean geldirik (14); batean gelditu (124); batean gelditu eta (12); batean gelditu zen (33); batean gelditu ziren (13); batean gelditzen (15); batean geratu (66); batean geratu zen (20); batean geratzen (20); batean gero (11); batean gertatu (84); batean gertatu zen (42); batean gertatutako (15); batean gertatzen (68); batean gertatzen da (17); batean gertatzen den (11); batean geunden (22); batean ginen (17); batean gizon (33); batean gogoratu (20); batean gora (46); batean gorde (58); batean gorde zuen (13); batean gordea (12); batean gordeko (12); batean gorderik (15); batean gordeta (27); batean gordetzen (28); batean gure (53)

batean hain (22); batean hainbat (12); batean hainbeste (12); batean hala (23); batean halako (25); batean halaxe (11); batean hamar (13); batean han (34); batean hantxe (16); batean haren (41); batean harrapatu (35); batean harrapaturik (15); batean harrapatuta (19); batean harrapatzen (11); batean hartu (76); batean hartu zuen (16); batean hartzen (19); batean hasi (143); batean hasi nintzen (12); batean hasi zen (62); batean hasiko (14); batean hasten (14); batean hau (20); batean hazi (12); batean heldu (18); batean hemen (14); batean herri (16); batean hil (129); batean hil zen (36); batean hildako (13); batean hiltzen (16); batean hiru (43); batean hitz (60); batean hitz egin (11); batean hizketan (11); batean honela (15); batean hori (24); batean horrela (18); batean hura (22); batean hustu (17); batean huts (11)

batean ia (12); batean ibili (36); batean ibiltzen (14); batean idatzi (45); batean idatzi zuen (14); batean idatzia (12); batean idatzita (11); batean idatzitako (11); batean idazten (26); batean igaro (16); batean igo (15); batean ihes (17); batean ikasi (23); batean ikus (17); batean ikusi (110); batean ikusi nuen (22); batean ikusi zuen (19); batean ikusia (13); batean ikusiko (13); batean ikusten (42); batean inoiz (11); batean inork (14); batean ipini (25); batean iragan (21); batean iragan da (11); batean irakasle (13); batean irakurri (53); batean irakurri nuen (15); batean irakurtzen (11); batean iritsi (26); batean iritsiko (12); batean irten (14); batean isildu (35); batean isilik (20); batean itxaron (15); batean itxi (20); batean itxita (11); batean itzuli (19); batean itzuliko (18); batean izan (221); batean izan ezik (19); batean izan zen (62); batean izandako (50); batean izanen (12); batean izango (31); batean izena (14)

batean jaiki (29); batean jaio (45); batean jaio zen (17); batean jaioa (20); batean jaitsi (22); batean jakin (18); batean jakinarazi (30); batean jardun (15); batean jarri (152); batean jarri eta (14); batean jarri zen (20); batean jarriak (11); batean jarriko (25); batean jarririk (21); batean jarrita (30); batean jarritako (19); batean jartzea (11); batean jartzeko (17); batean jartzen (46); batean jaso (41); batean jasotzen (16); batean jesarri (12); batean jesarrita (12); batean jo (18); batean joan (63); batean jokatu (16); batean jokatzea (17); batean jokatzeko (13); batean jokatzen (15); batean jotzen (16)

batean kokatu (47); batean kokatua (19); batean kokaturik (11); batean kokatzeko (12); batean kokatzen (39); batean kokatzen da (12); batean konturatu (32); batean konturatu nintzen (12)

batean lagundu (11); batean lan (121); batean lan egin (21); batean lan egiteko (11); batean lan egiten (60); batean lana (14); batean lanean (58); batean lanean ari (18); batean lau (26); batean legez (19); batean lehen (26); batean lehertu (20); batean liburu (11); batean lo (52); batean lo egin (12); batean lortu (29); batean lotu (22)

batean mundu (14); batean murgildu (35); batean murgildu zen (11); batean murgildua (14); batean murgildurik (19); batean murgilduta (26); batean murgiltzen (26)

batean nago (29); batean nahasten (11); batean nahi (16); batean nengoela (25); batean nengoen (39); batean neska (14); batean neure (20); batean ni (25); batean nik (14); batean nire (80); batean nola (35); batean norbaitek (20)

batean ohartu (22); batean ohartu nintzen (12); batean oinarritu (24); batean oinarritua (20); batean oinarriturik (15); batean oinarrituta (44); batean oinarritutako (16); batean oinarritzen (50); batean oinarritzen da (22); batean orain (12); batean oraindik (11); batean oso (39)

batean parte (292); batean parte hartu (86); batean parte hartuko (17); batean parte hartzea (37); batean parte hartzeagatik (25); batean parte hartzeko (48); batean parte hartzen (39); batean parte hartzera (13); batean partida (11); batean pausatu (16); batean pentsatu (21); batean pentsatzen (22); batean piztu (19); batean piztutako (11); batean preso (22)

batean salatu (11); batean san (13); batean sar (15); batean sarrarazi (15); batean sartu (612); batean sartu behar (15); batean sartu da (21); batean sartu eta (102); batean sartu gara (16); batean sartu ginen (17); batean sartu nahi (21); batean sartu naiz (13); batean sartu nintzen (28); batean sartu zen (90); batean sartu ziren (35); batean sartu zuen (23); batean sartu zuten (28); batean sartua (49); batean sartuak (19); batean sartuko (56); batean sarturik (38); batean sartuta (101); batean sartzea (59); batean sartzeko (67); batean sartzen (201); batean sartzen ari (12); batean sartzen da (22); batean sei (11); batean sekulako (13); batean soilik (20); batean sortu (47); batean sortu zen (12); batean sortua (14); batean sortutako (18); batean sortzen (19); batean su (14)

batean topatu (12)

batean ulertu (16); batean uste (15); batean ustez (15); batean utzi (142); batean utzi eta (25); batean utzi zuen (23); batean utziko (13); batean utzita (38); batean uzteko (12); batean uzten (17)

batean zabaldu (23); batean zain (11); batean zegoela (59); batean zegoen (199); batean zehar (61); batean zein (94); batean zein bestean (83); batean zen (12); batean zenbait (11); batean zer (32); batean zera (12); batean zerbait (35); batean zeudela (13); batean zeuden (69); batean zeukan (12); batean zihoan (19); batean zihoazen (25); batean zintzilik (13); batean zuen (31); batean zure (15); batean zutitu (26); batean zutitu zen (11)

bateratu batean (14); batzar batean (24); batzorde batean (11); bazkari batean (11); bazter batean (343); bazter batean utzi (17); bazter batean zegoen (17); bazterren batean (30); begi batean (14); begiratu batean (27); behin batean (345); belaontzi batean (11); belaunaldi batean (13); beltz batean (41); berde batean (17); berehalako batean (21); berezi batean (103); bero batean (23); berri batean (167); berri batean sartu (16); bertze batean (14); bertze egun batean (36); besaulki batean (64); besaulki batean eseri (16); beso batean (11); besta giro batean (33); beste aldi batean (12); beste atal batean (16); beste batean (345); beste egoera batean (34); beste egun batean (77); beste egunen batean (23); beste era batean (55); beste garai batean (45); beste gela batean (12); beste herri batean (18); beste herrialde batean (11); beste hizkuntza batean (16); beste leku batean (49); beste lekuren batean (11); beste maila batean (27); beste modu batean (96); beste mundu batean (39); beste neurri batean (11); beste pasarte batean (17); beste pixka batean (25); beste testuinguru batean (11); beste toki batean (32); beste une batean (20); bete batean (16); biak batean (21); bidaia batean (35); bide batean (34); bide bazter batean (16); bidegurutze batean (25); bideo batean (51); bigarren maila batean (31); bihi batean (11); bihurgune batean (44); bikain batean (13); bikote batean (12); bilduma batean (12); bilera batean (73); bilkura batean (53); biltegi batean (22); biltzar batean (15); biribil batean (20); bisita batean (13); bitxi batean (27); bizi batean (13); bizitza batean (14); bolada batean (69); borda batean (14); borroka batean (28); borrokaldi batean (11); bulego batean (56)

da azken batean (16); da bat batean (74); da batean (36); da egunen batean (12); da garai batean (13); da neurri batean (11); dar batean (37); dar dar batean (37); dardar batean (14); dardara batean (82); demokratiko batean (44); demokrazia batean (26); dena bat batean (11); denak batean (30); denbora batean (80); denbora puska batean (24); denbora tarte batean (11); denboraldi batean (38); denda batean (102); denek batean (19); di da batean (31); dira bat batean (19); dira batean (23); disko batean (29); diskoteka batean (16); dokumental batean (20); dokumentu batean (19); dorre batean (18); dotore batean (27); du bat batean (24); du halako batean (13); du neurri batean (11)

eder batean (97); egindako bilera batean (13); egindako elkarrizketa batean (18); egoera batean (181); egoitza batean (49); egoki batean (15); egon apur batean (12); egon pixka batean (19); eguerdiko ordu batean (17); egun bakar batean (39); egun batean (1375); egun batean bai (24); egun batean edo (12); egun batean egin (11); egun batean erran (17); egun batean esan (17); egun haietako batean (38); egun haietarik batean (13); egun hauetako batean (18); egunen batean (803); egunen batean itzuliko (11); egunkari batean (69); eguzkitsu batean (15); ekintza batean (17); ekitaldi batean (55); eliza batean (45); elkarretaratze batean (13); elkarrizketa batean (227); elkarte batean (27); emandako elkarrizketa batean (11); enkante batean (14); enpresa batean (63); epaiketa batean (31); epaitegi batean (12); epe batean (11); era batean (99); era batean edo (20); eraikin batean (31); erakusketa batean (31); eraso batean (95); eraso suizida batean (17); erdi batean (32); eremu batean (79); erietxe batean (48); eritegi batean (13); ero batean (11); erraldoi batean (19); erreferendum batean (11); errepide batean (19); erretilu batean (25); ertz batean (66); esaldi batean (27); eserleku batean (16); eskainitako elkarrizketa batean (49); eskola batean (73); esku batean (135); esku batean eta (23); eskualde batean (37); eskutitz batean (19); esparru batean (35); espazio batean (11); esperientzia ahalgarri batean (11); espetxe batean (19); estatu batean (33); estu batean (59); eta aitaren batean (16); eta azken batean (41); eta bat batean (390); eta batean (27); eta bazter batean (19); eta beste batean (40); eta egun batean (133); eta egunen batean (47); eta esku batean (11); eta garai batean (38); eta gau batean (11); eta haietako batean (16); eta halako batean (168); eta harekin batean (11); eta hasiera batean (34); eta hein batean (19); eta laster batean (19); eta leku batean (11); eta negar batean (13); eta neurri batean (40); eta pixka batean (17); eta une batean (19); etapa batean (18); etxalde batean (74); etxe batean (326); etxe batean bizi (26); etxebizitza batean (36); etxeren batean (11); etxola batean (22); euritsu batean (14); euskaldun batean (11); ez batean (19); ezagun batean (13); ezezagun batean (28); ezkontza batean (11); ezkuturen batean (13); eztabaida batean (21)

fabrika batean (21); familia batean (49); fase batean (39); festa batean (25); film batean (49); final batean (31); furgoneta batean (19)

gabeko egoera batean (14); gai batean (14); gain batean (19); galdu batean (16); galeria batean (13); ganbara batean (15); garai batean (1152); garai batean baino (12); garai batean bezala (30); garai batean eta (12); garai batean ez (13); garai batean izan (13); garai batean oso (14); garai jakin batean (12); garaje batean (14); garbi batean (18); garrantzitsu batean (20); garrasi batean (24); gau bakar batean (11); gau batean (279); gauren batean (13); gauza batean (36); gela batean (201); gela batean sartu (20); gela handi batean (11); gela txiki batean (16); gelatxo batean (16); geltoki batean (30); gero bat batean (17); gerra batean (25); gimnasio batean (11); ginen batean (16); giro batean (71); gizarte batean (59); gobernu batean (18); gogor batean (31); goiz batean (184); gorputz batean (16); gorri batean (25); goxo batean (29); gune batean (82); gurdi batean (20); gutun batean (80); gutunazal batean (14); guztiak bakar batean (12)

hago pixka batean (12); haiekin batean (29); haietako batean (219); haietakoren batean (15); haietarik batean (53); hain bat batean (13); halako batean (1892); halako batean bere (11); halako egoera batean (17); halako egun batean (19); halakoren batean (18); handi batean (851); handi batean behintzat (12); handiago batean (12); hanka batean (13); harekin batean (42); harri batean (14); harryk bat batean (11); hasiera batean (699); hasiera batean behintzat (11); hasiera batean ez (25); hastapen batean (27); hatz batean (11); hauetako batean (34); hauetako egunen batean (13); haundi batean (31); hegal batean (11); hegazkin batean (29); heiekin batean (11); hein batean (284); hein batean behintzat (16); hein handi batean (238); herio batean (12); herri batean (185); herri txiki batean (39); herrialde batean (68); herrixka batean (63); hertsi batean (13); hilabete batean (34); hileta batean (12); hilobi batean (15); hiri batean (72); hiri handi batean (11); historiko batean (17); hitz batean (228); hitz batean esanda (24); hitz batean esateko (13); hitzaldi batean (48); hizkuntza batean (89); hodei batean (13); holako batean (11); hondartza batean (35); horietako batean (265); horietarik batean (19); horietariko batean (12); horma batean (31); horrelako egoera batean (20); hotel batean (107); hotz batean (32); hunkigarri batean (17); hurrengo batean (83); huts batean (45)

ibai batean (12); idatzi batean (20); igande batean (27); ikara batean (33); ikaragarri batean (15); ikastaro batean (19); ikastetxe batean (40); ikerketa batean (24); ikuskari batean (16); ilara batean (13); ilun batean (102); ilunabar batean (12); ilunen batean (13); iluntze batean (15); inguru batean (31); ingurune batean (11); inkesta batean (11); institutu batean (14); ipuin batean (37); iragarki batean (11); ireki batean (47); irrati batean (16); irudi batean (22); isil batean (11); ispilu batean (19); istant batean (78); istripu batean (139); istripu batean hil (16); itsaso batean (11); itsasontzi batean (50); itsu batean (15); itxi batean (50); itxi ireki batean (29); itxura batean (225); itxura batean behintzat (11); ixtripu batean (15); izandako istripu batean (16); izari batean (12); izkina batean (105); izugarri batean (14)

jai batean (12); jaialdi batean (21); jakin batean (402); jakin batean eta (13); jarleku batean (24); jatetxe batean (64); jauregi batean (11); jaurtiketa batean (11); jauzi batean (21); joan zen batean (20); jokaldi batean (27); joko batean (23)

kafetegi batean (58); kaiola batean (29); kale batean (51); kale kantoi batean (11); kamioi batean (20); kantoi batean (33); kantu batean (19); kapitulu batean (29); kartsu batean (16); kartzela batean (27); kasu batean (86); kasu batean zein (15); kasuren batean (12); kate batean (25); katilu batean (12); kaxa batean (23); kaxoi batean (12); keinu batean (15); klub batean (14); koadro batean (16); kobazulo batean (13); kolektibo batean (12); kolpe batean (37); komentu batean (30); komun batean (15); komunikatu batean (27); kongresu batean (13); kontrol batean (45); kontzertu batean (18); kontzientzia batean (13); korner batean (13); korridore batean (13); korrika batean (36); kotxe batean (13); koxkor batean (12); kultura batean (13); kutxa batean (51)

laborategi batean (20); labur batean (54); laino batean (21); lan batean (51); landetxe batean (18); lantegi batean (54); larri batean (19); lasai batean (16); laster batean (149); lasterka batean (16); lasterketa batean (12); latz batean (12); laurden batean (24); lege batean (11); lehen batean (33); lehenagoko zati batean (11); lehengo batean (86); leherketa batean (24); lehia batean (11); lehiaketa batean (28); leiho batean (14); leize batean (14); leku batean (209); leku jakin batean (25); lekuren batean (69); lerro batean (11); libre batean (20); liburu batean (206); lipar batean (31); liskar batean (11); lodi batean (12); logela batean (18); lokal batean (14); lorategi batean (13); lurralde batean (49); luze batean (157)

mahai batean (151); mahai batean eseri (28); mahai batean eserita (15); mahai inguru batean (15); maila batean (107); maleta batean (12); manifestazio batean (35); manifestazio batean parte (13); mapa batean (15); mehar batean (12); memento batean (11); mende batean (19); mendi batean (24); merkatu batean (18); merke batean (11); meskita batean (17); meza batean (11); mezu batean (12); militar batean (34); mintegi batean (13); minutu batean (39); mitin batean (18); moderno batean (12); modu batean (200); modu batean edo (41); modu batean esanda (11); modu jakin batean (12); modu zehatz batean (11); moduko batean (48); molde batean (20); momentu batean (62); momenturen batean (15); mota batean (14); motots batean (15); mugatu batean (15); muino batean (22); multzo batean (27); mundu batean (102); mundu batean bizi (26); munduko txapelketa batean (13); museo batean (18); mutur batean (90)

nagusi batean (11); nahasi batean (13); natural batean (12); negar batean (90); negar batean hasi (13); neurri batean (547); neurri batean bai (11); neurri batean bederen (14); neurri batean behintzat (43); neurri batean edo (12); neurri handi batean (281); nintzen bat batean (20); nintzen batean (16); nintzen pixka batean (11); nirekin batean (12); nobela batean (17); norabide batean (28); normal batean (25); nuen bat batean (21)

obra batean (33); odol putzu batean (14); ofizial batean (28); ohar batean (160); ohar batean jakinarazi (11); ohe batean (42); oihal batean (12); oihan batean (13); oihu batean (42); on batean (59); ontzi batean (112); operazio batean (29); orain bat batean (11); ordu batean (67); ordu erdi batean (17); ordu laurden batean (11); oren batean (55); orokor batean (31); orri batean (31); orrialde batean (16); oso batean (37); ospitale batean (45); ostatu batean (86)

pantaila batean (13); paper batean (38); paper mutur batean (13); papertxo batean (20); pare batean (76); pareta batean (12); parke batean (28); parte batean (29); partida batean (106); pasarte batean (63); patio batean (11); pila batean (18); pisu batean (36); pixka batean (524); plano batean (25); plater batean (11); plaza batean (24); poema batean (23); polit batean (11); politiko batean (29); pollit batean (12); poltsa batean (33); portu batean (12); postu batean (15); prentsa ohar batean (89); prentsaurreko batean (76); presondegi batean (20); pribatu batean (28); programa batean (13); proiektu batean (19); prozesu batean (70); psikiatriko batean (16); publiko batean (27); punta batean (14); puntu batean (69); puska batean (234); puska batean egon (12); putzu batean (49); puxka batean (12)

sail batean (43); saio batean (62); sakon batean (32); salto batean (58); samar batean (18); sare batean (17); sarekada batean (13); sarrera batean (12); saski batean (17); sasoi batean (47); segada batean (39); segida batean (12); segundo batean (29); sistema batean (39); sofa batean (15); soil batean (16); soro batean (12); soto batean (20); suizida batean (20); supermerkatu batean (11); sute batean (15)

taberna batean (168); taberna batean sartu (14); tabernaren batean (18); talde batean (112); tarte batean (63); tarte luze batean (12); taxi batean (22); terraza batean (24); testu batean (30); testuinguru batean (45); tiradera batean (13); tiroketa batean (30); toki batean (114); tokiren batean (17); tren batean (22); triste batean (13); ttiki batean (13); ttipi batean (28); tunel batean (11); txabola batean (18); txalupa batean (19); txapelketa batean (63); txar batean (26); txiki batean (262); txiki batean bizi (14); txiki batean sartu (18); txikiago batean (14); txoko batean (101); txokoren batean (18); txosten batean (97)

uda batean (13); uharte batean (34); une batean (312); une batean edo (17); une jakin batean (106); uneren batean (37); unetxo batean (13); unibertsitate batean (16); untzi batean (13); urdin batean (20); urrun batean (27); urte bakar batean (14); urte batean (67); urteren batean (11)

webgune batean (11)

xoko batean (41); xume batean (16); xuxurla batean (30)

zabal batean (68); zabalago batean (23); zahar batean (65); zail batean (13); zaku batean (26); zalaparta batean (13); zalgurdi batean (14); zapi batean (16); zati batean (98); zati handi batean (20); zaude pixka batean (24); zegoen batean (22); zehatz batean (73); zelai batean (42); zen bat batean (166); zen batean (83); zen egun batean (22); zen garai batean (39); zen halako batean (30); zen hasiera batean (11); zen pixka batean (44); zen puska batean (17); zen une batean (11); zentro batean (25); zentzu batean (43); zerrenda batean (40); zidan bat batean (23); zidan halako batean (11); ziega batean (39); zikin batean (12); zinta batean (14); zion bat batean (40); zion halako batean (17); ziren bat batean (27); ziren batean (21); ziren garai batean (20); ziren pixka batean (14); zituen bat batean (11); zitzaidan bat batean (24); zitzaion bat batean (34); ziztrin batean (16); ziztu batean (27); zoko batean (108); zokoren batean (30); zoragarri batean (21); zoro batean (17); zorro batean (18); zubi batean (14); zuen bat batean (122); zuen batean (36); zuen egun batean (11); zuen elkarrizketa batean (12); zuen halako batean (39); zuen hasiera batean (11); zuen pixka batean (12); zuhaitz batean (17); zulo batean (87); zuloren batean (15); zuri batean (37); zurrunbilo batean


bategile izond batzen duena.

Gaur egunean [...] ez dago euskal herririk (hau ez dago Kongregazio Bategilean esaterik, baina hemen (--?) dena da libre), ez dago aspalditxotik zinetan euskal herri dei daitekeen zerbaiten antzik duen gauzarik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 82. orr.

Aldizkari kultural hark Sarriegi maisuak antolatzaile gisa zituen dohainak goretsi zituen; ez da harritzekoa, hainbat konpartsaren proposamenen bultzatzaile, eragile eta bategile izan baitzen.  Askoren artean   «Rataplan» - 71. orr.

Erregea zen guztion biltzaile eta bategile bakarra.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 11. orr.

Horrela asmatu dira Don Pelaio berkonkistaria, Errege Katoliko arrazista batzuk Espainiaren bategile santuak.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 9. orr.


bategin ik bat 12.

bategintza iz bat egitea.

Progreso historikoaren buruan gizadiaren bategintzak itxaroten digu.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 125. orr.

Ez da izan, ez, gaur Gorteko teologo laikoek sinestarazi gura izaten diguten legez, razionalitatearen progreso historia bat, ezta "Espainiaren bategintzarik" ere.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 8. orr.

Arraza eta kultura arabiarrarekin bategintzak mende eta mendetan zehar, arima espainolari beste bi ezaugarri txertatu dio: mistizismoa poesia eta kontenplazioan, fanatismoa ekintzan, sutsua baina iraupenbakoa.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 69. orr.


bategite ik bat 13.

bateiatu ik bataiatu.

bateko ik bat 14.

batekotasun
1 aldi batekotasun aldeberekotasuna.

Halaber, gure autoreak proposatzen du aldi batekotasunaren ardatzari eta segidenari sinkronia eta diakronia esatea.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 13. orr.

2 aldi betekoa izateko zertzelada.

Europako Batasuneko batez besteko aldi batekotasun tasa %13koa da, eta %26,6koa Hego Euskal Herrian.  Berria - Ekonomia   2004-10-03


batel iz arraunontzi txikia, eskuarki lau arraunlarik eta lemazainak eramaten dutena. ik txalupa.

Itsasontziek behetik hegan egiten ari den eta aldi berean edaten ari den hegazti-saldoa dirudite, hegaldatzen ari diren berrehun hegazti, galera, batel edo galeota izenekoak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 211. orr.

Batel bat hartu zuen, eta arraunei gogor eraginez, beste aldera pasatu zen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 391. orr.

Parkearen erdian laku handi bat zegoen, eta, lakuaren ertz batean berriz, batelak alokatzen zituen egurrezko denda txiki bat.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 52. orr.

Zein beharrezkoak ziren gurutzatuak, beren itsasontzi guztiekin eta ehundaka batel eta txalupa lagungarriekin.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 260. orr.

Batelak mugitzen hasten dira estuarioaren sarreran ainguratuta dauden hiru itsasontzi nagusien artean, horietako bakoitzetik jendea jaisten da eta bateletan sartu, badatoz honantz, entzuten da arraunen zapla ur leunaren gainean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 183. orr.

Badiako ahots ezkutuak eta batelen mugimenduak kontrabandozkoak bezala izango dira, eta bonbilla argitxoak arrain gorrien moduan islatuko dira itsasoaren ilunean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 145. orr.

Batelera igotzen lagundu nion, eta ondoren arraunak hartu eta errekatik behera egin nuen itsasadarrera.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 461. orr.

Teheranek hiru bateletan zeuden zortzi marinelak atxilotu zituen.  Berria - Mundua   2004-06-22

2 (estropadetakoa)

Bateletan (lau arraunlari eta patroia) eta aulki mugikorrean soilik lehiatzen dira oraingoz, baina eurak ere jo eta fuego aritzen dira tostartean.  Berria - Kirola   2004-07-28

Batelak, trainerilak, traineruak, Olinpiar erako arraunketa... gizon eta emakume, denentzat egin dute lekua klubean.  Berria - Kirola   2004-07-10

Hamar elkartzen bagara, batela eta trainerila ateratzen ditugu, baina gehiago bagaude, trainerua uretaratzen dugu.  Berria - Kirola   2006-03-30

Gipuzkoako Batelen Ligako azken jardunaldia eta Gipuzkoako Batelen Txapelketako sailkatze estropadak jokatuko dira bihar San Pedron (17: 00).  Berria - Kirola   2004-04-02

Espaloiaren bestaldetik, ibaia zihoan, zabal eta sakon alde hartan, non batel-estropadak egiten baitziren udan, inguruetako auzoen gozagarri.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 10. orr.


batelari iz bateleko arraunlaria. ik batelzain.

Han ez zegoen batelaririk.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 136. orr.

Pasai san Pedro20:30: Batelariek hartuko dute lekukoa, itsasoz Errenteriara eramateko.  Berria - Harian   2005-05-26

Ez dirudi lotsatia Espainiako Kritikaren saria irabazi duen Gorputzeko humoreak liburuaren egileak, ezta Volgako batelariak blogeko kritikari zirikatzaileak ere.  Berria - Kultura   2006-04-20


batelera iz emakumezko batelaria.

Arrantzale eta bateleren Pasaia ez da inzibilizatua, baizik naturala; Donostia hiritartua -liberala- ez da zibilizatua, baizik desnaturaldua soil-soil.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 21. orr.

Batelerak bazter batean daude zutik, majoak eta marinelak bestean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 136. orr.

Victor Hugori interesatu zaion jendea, artzainak dira, unai edo behizainak, kotxeroak, ostalariak, arrantzaleak, batelerak, soldaduak, guardiak, iheslari politikoak, herrietako apaizak, bizarginak..., zein ez?  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 12. orr.

Batelera bati Pasaian Manuela la Catalana deitzen diote.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 15. orr.


bateltxo iz batel txikia.

Itsasoko Poliziaren Etxetik zuzenean moilara jo genuen, beste aldera eramango gintuen bateltxoa hartzera.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 136. orr.

Hobe alborantz begiratzea: bateltxoak kulunkan, haur erraldoi baten bainuontziko jostailuak iduri.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 67. orr.

Irudi ezin ederragoa litzateke arraun-bateltxoa estuario geldoa zeharkatuz, inorena ez den uraren erdian.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 219. orr.


bateltzar iz adkor batek handia.

Hegazkinak pikatu eginez ikusi zituen eta badiaren erdian hondoratzen zihoazen bateltzar batzuk begiztatu zituen; ke beltz lodiko habeak bateltzarrekin batera desagertuz zihoazen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 311. orr.


batelzain iz batelaria.

'Batelzaina!' abiatzen omen da arima.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 187. orr.

Volgako Batelzainen musika entzuten zelarik, arnasestuka zetozen aurrealderantz Jonathan-eta-Léa  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 313. orr.


batenbat ik bat 15.

bateo ik bataio.

bateon ik bat 15.

batera (ikus beheko konbinatorian batera formaren agerraldi maizkoenak).
1 adlag aldi berean; elkarrekin.

Hitz bat batera sintagma gisa eta banako gisa ulertuko da eta iraungo du hizkuntzan, bere elementuak aldatzen ez diren artean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 214. orr.

Batera datoz, eta ia denak elkarrekin batean ateratzen dira, batek bakarrik ezer egin ahalko ez balu bezala.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 11. orr.

Luzatuko du Jaunak eskua, eta babeslea nahiz babestua biak eroriko dira, biak batera galduko.  Elizen arteko biblia   Is 31,3

Gizonezkoak eta emakumezkoak batera daude, eta emakumezkoei eta haurrei ilea mozten diete askotan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 65. orr.

Ez al dugu, bada, denbora guztian entzuten askatasunaren, egiaren eta justiziaren alde ari garela denak batera borrokan?  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 315. orr.

Selifanek eta Petrushkak atzera begiratu zuten, biek batera, gida-aulkitik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 421. orr.

Hiritar guztiek batera hartutako erabakia zela esanez.  Elizen arteko biblia   2 M 12,4

Asiriarrak Egiptora etorriko dira eta egiptoarrak Asiriara, eta egiptoarrek eta asiriarrek batera gurtuko dute Jauna.  Elizen arteko biblia   Is 19,23

Ezpeleta beste aldera aldatzeaz bat, mutil bat eta neska bat batera makurtu ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 209. orr.

Lehen aldikotz, Garzon eta Levert epaileek operazio bat batera burutu zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-04-03

2 (-ekin atzikiaren eskuinean)

Zu eta zure taldekoak aurkez zaitezte bihar Aaronekin batera Jaunaren aurrean.  Elizen arteko biblia   Zen 16,16

Deabruak eramango ahal zaituzte Nozdriovekin batera!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 126. orr.

Atsedenaldi laburra egin zuten harana zeharkatu aurretik eta gauarekin batera heldu ziren Santutegira.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 60. orr.

Koruko lanez gain, tresnak jotzen zituzten musikari multzo polita ere bazuen, lauta eta organo jotzaileekin batera, txirula, tronpeta, txistua, gaita, biolina, biola, kontrabaxu eta biolontxeloa jotzen zutenez osaturik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 67. orr.

Eta hazkundearekin batera zabalkundea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 29. orr.

Oporton, jaioterrian, eliz karguren bat izan zuen, koru-zuzendaria hain zuzen, eta jakitun ospea lortu, mesfidantzarekin batera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 24. orr.

Kantek adigaiak soilik ez ditu iraultzen; hauekin batera judizioak ere iraultzen ditu, gizaki guztiek adigaiok beraietan erabiltzen baitituzte.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 9. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 9 aldiz agertzen direnak)

adieraztearekin batera (9); adin batera (14); adostasun batera (25); agertzearekin batera (14); aitarekin batera (18); akordio batera (109); akordio batera iristeko (15); akordio batera iritsi (46); alabekin batera (15); albo batera (269); albo batera utzi (64); albo batera utzita (36); albo batera uztea (10); albo batera uzteko (13); albo batera uzten (17); alde batera (2049); alde batera baztertu (12); alde batera begira (11); alde batera begiratu (12); alde batera begiratzen (12); alde batera bota (10); alde batera edo (31); alde batera egin (9); alde batera eta (149); alde batera ez (10); alde batera okerturik (9); alde batera utz (21); alde batera utzi (473); alde batera utzia (9); alde batera utziko (39); alde batera utzirik (94); alde batera utzita (352); alde batera utziz (67); alde batera uztea (65); alde batera uzteko (77); alde batera uzten (115); alde batera zein (12); alderdiekin batera (12); alderdikeriak alde batera (15); aldi batera (16); amaitzearekin batera (10); amarekin batera (20); anaiarekin batera (14); anaiekin batera (16); apur batera (17); arduradunekin batera (9); argazkiekin batera (10); askorekin batera (40); aste batera (9); aste pare batera (9); ate batera (10); aulki batera (18)

baina batera (14); baina horrekin batera (38); bakar batera (47); bakarti batera (9); balantza alde batera (9); baserri batera (11); bat alde batera (13); bat batera (10); batekin batera (76)

batera abiatu (30); batera abiatu zen (11); batera agertu (21); batera agertu zen (9); batera agertzen (13); batera ailegatu (22); batera aldatu (30); batera aldatzen (16); batera alde (22); batera alde egin (14); batera ari (34); batera ariko (22); batera ariko da (9); batera ariko dira (9); batera aritu (35); batera aritu zen (11); batera arituko (12); batera aritzeko (9); batera atera (18); batera atxilotu (18); batera atxilotu zuten (9); batera atzo (11); batera aurkezteko (9); batera aurkeztu (17); batera azaldu (13); batera aztertu (9)

batera baino (27); batera baizik (11); batera baztertu (21); batera begira (21); batera begiratu (17); batera begiratzen (21); batera bere (34); batera berriro (10); batera beste (62); batera bi (18); batera bidali (37); batera bidaltzen (15); batera bideratu (10); batera bildu (21); batera biltzen (14); batera bizi (35); batera bizitzera (11); batera bota (62); batera bota zuen (20); batera bultzatu (11)

batera daude (13); batera deitu (63); batera dena (9); batera doa (17); batera doan (14); batera doaz (24); batera doazela (9); batera donostian (9)

batera edo (262); batera edo bestera (202); batera egin (137); batera egin behar (18); batera egin zuen (28); batera egin zuten (12); batera egindako (38); batera egindako agerraldian (10); batera egingo (26); batera eginiko (11); batera egitea (13); batera egiteko (17); batera egiten (39); batera egon (24); batera ekarri (15); batera eman (23); batera ematen (47); batera ematen zuen (21); batera entrenatu (14); batera entrenatzen (14); batera eraman (331); batera eraman behar (11); batera eraman dute (10); batera eraman eta (13); batera eraman gintuen (10); batera eraman gintuzten (10); batera eraman ninduen (24); batera eraman ninduten (19); batera eraman zituen (12); batera eraman zituzten (19); batera eraman zuen (40); batera eraman zuten (56); batera eramango (49); batera eramatea (24); batera eramateko (36); batera eramaten (53); batera ere (40); batera erori (24); batera erori zen (12); batera esan (25); batera esanda (139); batera esateko (16); batera eseri (15); batera eskainitako (12); batera eta (697); batera eta bestera (518); batera etorri (56); batera etorriko (10); batera europako (9); batera euskal (15); batera ez (68); batera ezin (19)

batera gelditu (12); batera geratu (20); batera gertatu (23); batera gertatzen (23); batera goaz (13); batera gonbidatu (19); batera gonbidatuko (11); batera gure (10)

batera haren (10); batera hartu (18); batera hartuta (18); batera hartzen (10); batera hasi (36); batera hasi zen (19); batera hasiko (14); batera heldu (98); batera heldu zen (27); batera heldu ziren (22); batera heltzea (9); batera heltzeko (18); batera heltzen (18); batera hil (15); batera hiru (10); batera hitz (22); batera hitz egiten (12); batera hurbildu (25); batera hurbiltzen (12)

batera ibili (18); batera ibiltzen (9); batera igaro (11); batera igarotzen (10); batera igo (89); batera igo eta (14); batera igo nintzen (15); batera igo zen (17); batera igo ziren (12); batera igoarazi (9); batera igorri (9); batera igortzen (11); batera igota (11); batera igotzen (16); batera ihes (15); batera ikusi (27); batera ikusten (20); batera iristea (26); batera iristeko (54); batera iristen (55); batera iritsi (245); batera iritsi da (15); batera iritsi dira (14); batera iritsi eta (17); batera iritsi ginen (16); batera iritsi naiz (10); batera iritsi zen (35); batera iritsi ziren (48); batera iritsiko (13); batera iritsirik (10); batera irten (25); batera irten ziren (11); batera itzuli (19); batera itzultzeko (10); batera izan (31); batera izatea (14)

batera jaitsi (23); batera jarri (29); batera jasotzen (9); batera jaurti (11); batera jauzi (12); batera jo (69); batera jo eta (9); batera jo zuen (17); batera joan (377); batera joan behar (37); batera joan beharko (10); batera joan da (15); batera joan eta (33); batera joan ginen (21); batera joan nahi (20); batera joan nintzen (24); batera joan zen (65); batera joan ziren (48); batera joango (54); batera joatea (42); batera joateko (64); batera joaten (58); batera jokatu (23); batera jokatuko (13); batera jokatzen (13); batera joko (9); batera jotzeko (9); batera jotzen (16)

batera lagata (10); batera lan (40); batera lan egin (9); batera lan egiteko (9); batera lanean (9); batera lotu (12)

batera mugatzen (14); batera mugitu (12); batera murriztu (9)

batera nahiz (16); batera nahiz bestera (14); batera nire (12)

batera okerturik (17)

batera pasatu (26); batera pasatzeko (12); batera pasatzen (11); batera plataforma (10); batera plataformak (23); batera plataformaren (21)

batera salto (9); batera sartu (124); batera sartu eta (17); batera sartu zen (32); batera sartu ziren (12); batera sartuko (9); batera sartzen (29); batera sortu (19)

batera utz (25); batera utzi (547); batera utzi behar (58); batera utzi beharko (19); batera utzi ditu (10); batera utzi du (16); batera utzi eta (155); batera utzi gabe (20); batera utzi nahi (18); batera utzi zituen (15); batera utzi zuen (14); batera utzia (10); batera utziko (43); batera utzirik (104); batera utzita (393); batera utzita ere (11); batera utziz (71); batera utziz gero (9); batera uztea (77); batera uztea erabaki (9); batera uzteko (92); batera uzteko eskatu (17); batera uzteko eta (14); batera uzten (134); batera uzten ditu (10); batera uzten du (11)

batera zegoen (15); batera zein (33); batera zein bestera (29); batera zetorren (10); batera zihoan (12); batera zihoazen (11)

batetik beste batera (25); batzuekin batera (142); batzuk alde batera (13); bazter batera (67); bazter batera joan (13); begiratu batera (9); beraiekin batera (29); berarekin batera (163); bere taldekideekin batera (10); berekin batera (16); berezi batera (23); berri batera (47); berriarekin batera (23); beste alde batera (52); beste askorekin batera (13); beste batera (86); beste batzuekin batera (23); beste era batera (328); beste etxe batera (11); beste gela batera (19); beste guztiekin batera (13); beste herri batera (12); beste herrialde batera (18); beste hiri batera (13); beste leku batera (47); beste modu batera (164); beste mundu batera (10); beste talde batera (16); beste toki batera (16); besteekin batera (61); bi batera (10); bi gauzak batera (9); biak batera (191); biek batera (56); biekin batera (9); bilera batera (35); bilera batera deitu (23); biok batera (55); bulego batera (12); burua alde batera (36); burua batera (10); burua batera eta (9)

da alde batera (14); da batera (12); dena batera (63); denak batera (209); denak batera eta (10); denbora batera (72); denda batera (25); denek batera (67); denok batera (61); dira batera (26); du batera (20); du batera k (10); dute batera (12)

eajrekin batera (9); eder batera (9); edo biak batera (20); egitearekin batera (50); egiteaz batera (11); egoera batera (24); egunarekin batera (10); egunsentiarekin batera (13); ekin batera (18); eliza batera (9); elkarrekin batera (12); elkartearekin batera (9); ematearekin batera (28); emaztearekin batera (20); entzutearekin batera (15); era batera (429); era batera edo (69); era batera esanda (112); eragileekin batera (10); erdi batera (22); ere batera (19); eremu batera (19); erietxe batera (14); erietxe batera eraman (9); erregearekin batera (10); esate batera (57); esatearekin batera (32); esateaz batera (11); eskas batera (9); eskatzearekin batera (11); esparru batera (9); espetxe batera (12); eta albo batera (10); eta alde batera (55); eta batera (104); eta batera eta (11); eta beraiekin batera (9); eta berarekin batera (38); eta berekin batera (9); eta beste batera (12); eta biak batera (11); eta biok batera (13); eta denak batera (26); eta denok batera (9); eta haiekin batera (49); eta harekin batera (75); eta honekin batera (25); eta horiekin batera (21); eta horrekin batera (112); eta nirekin batera (13); etxe batera (87); etxe batera eraman (13); etxe batera joan (11); etxebizitza batera (11); eurekin batera (16); ez alde batera (13); ez batera (14)

festa batera (13)

galdu batera (12); garai batera (15); gauza batera (10); gauzak batera (10); gela batera (70); gela batera eraman (22); gela txiki batera (11); gelan batera (12); gelan batera eta (12); gisa batera (10); gizonekin batera (14); gorputzarekin batera (11); gune batera (10); gurekin batera (49); guztia alde batera (10); guztia batera (12); guztiak alde batera (26); guztiak batera (75); guztiarekin batera (21); guztiek batera (47); guztiekin batera (82); guztiok batera (15)

haiekin batera (191); haietako batera (20); handi batera (50); handiago batera (11); handik aldi batera (11); handik apur batera (13); handik denbora batera (60); handik minutu batera (13); handik pixka batera (185); handik puska batera (55); handik tarte batera (10); harekin batera (238); hartzearekin batera (21); hasierarekin batera (15); hastearekin batera (27); hauekin batera (41); haurrekin batera (10); heltzearekin batera (10); herri batera (52); herri batera joan (12); herri txiki batera (10); herrialde batera (31); herriarekin batera (10); herriren batera (10); herritarrekin batera (11); herrixka batera (13); hilabete batera (11); hiri batera (32); hirurak batera (28); hirurok batera (9); hitzekin batera (18); hizkuntza batera (9); honekin batera (93); hori alde batera (28); horiek alde batera (19); horiek batera (16); horiekin batera (107); horietako batera (25); horrekin batera (581); hotel batera (18); huts batera (9)

ia batera (10); idazlearekin batera (9); ikastetxe batera (14); ikustearekin batera (20); ilun batera (19); irekitzearekin batera (9); iristearekin batera (13); itsu batera (9); itxura batera (40); itzuli batera (21); izatearekin batera (9)

jakin batera (55); jartzearekin batera (12); jasotzearekin batera (9); jatetxe batera (24); jatetxe batera joan (10); jendearekin batera (11); jo batera (11); jokalariekin batera (12); jotzailearekin batera (10)

kafetegi batera (18); kale batera (11); kartzela batera (11); kidearekin batera (9); kideekin batera (31); kiderekin batera (13); kilometro batera (28); klub batera (9); komentu batera (12); konparazio batera (105); kontuak alde batera (11)

lagun batzuekin batera (9); lagunarekin batera (11); lagunekin batera (52); lanarekin batera (10); lanekin batera (15); langileekin batera (11); lantegi batera (13); laurden batera (11); lehendakariarekin batera (9); leiho batera (15); leku batera (108); leku batera eraman (14); leku batera joan (13); lekuren batera (21); liburuarekin batera (9); lurralde batera (11); luze batera (9)

mahai batera (36); maila batera (23); metro batera (30); metro pare batera (10); milia batera (11); militar batera (11); minutu batera (22); modu batera (242); modu batera edo (52); modu batera esanda (27); modu batera ikusten (10); moduko batera (12); monasterio batera (10); muino batera (11); mundu batera (32); musikarekin batera (12)

nirekin batera (84)

ohiarekin batera (9); ondorio batera (10); ontzi batera (16); opariekin batera (9); ordezkariekin batera (24); ordu erdi batera (11); ordu pare batera (10); ospitale batera (19); ospitale batera eraman (10); ostatu batera (16)

pare batera (59); pare batera edo (9); patio batera (10); pertsonarekin batera (10); pixka batera (214); plaza batera (14); politikoak alde batera (10); pprekin batera (16); presidentearekin batera (13); puntu bakar batera (9); puntu batera (41); puska batera (65); putzu batera (15

salatzearekin batera (12); sartzearekin batera (40); seme alabekin batera (13); semearekin batera (13); semeekin batera (12); senideekin batera (10); sortzearekin batera (10)

taberna batera (38); talde batera (28); taldearekin batera (27); taldeekin batera (22); taldekideekin batera (40); taldekideekin batera entrenatu (10); taldekideekin batera entrenatzen (11); tarte batera (23); toki batera (35); txiki batera (69); txiki batera eraman (10)

udalarekin batera (9); uharte batera (10); une batera (17); urrun batera (10); urte batera (11); utzi alde batera (10)

zabal batera (13); zabaltzearekin batera (19); zebilen batera (9); zebilen batera eta (9); zelai batera (11); zen batera (17); zen batera eta (10); ziren batera (10); ziren denak batera (9); zituen batera (11); zoko batera (18); zuekin batera (12); zuhaitz batera (11); zulo batera (21); zurekin batera (29); zuten batera (20); zuten denek batera (10)


bateraezin 1 izond ezin bateratuzkoa.

Antzezlan bateko edozerk eragin ziezaiokeen negarra: janzki ñimiñoek, maitasun bateraezinak nahiz elkarrekikotasunezkoak, limurkeriak, araztasunak, otseinen leialtasunak, ezkontzek, triangeluek.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 150. orr.

Horrelako maitasunik gabe, ez dago eragin bateraezinen gatazkarik, ez dago erruduntasunik; eta, horrelako erruduntasunik gabe, ez dago zentzu moral eraginkorrik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 348. orr.

Gizarte politikak sustatzea eta autogobernu gehiago aldarrikatzea ez direla gauza «bateraezinak» adierazi zuen Maragallek.  Berria - Mundua   2004-09-29

Leibniz-en Legearen arabera, propietate desberdin eta bateraezinak dituzten gauzak ezin direnez gauza bera izan, nire esperientziaren bitartekaririk gabeko objektua -uretan dagoenean- ezin da koilara izan, mundu materialean ez dagoen beste zerbait baizik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 114. orr.

Elementu bateraezinen konbinazio adostasun gabea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 271. orr.

Denbora eta arrazoia ordea kontzeptu bateraezinak dira.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 86. orr.

Kataluniakoa eta EAEkoa bi prozesu «bateraezin» direla gaineratu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-08-20

Javier Madrazoren ustez, PSOEk «bi estrategia bateraezin» elkartu nahi ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-04-14

Jainkoaren bi epifania bateraezin bateratzen ahalegintzeko lanak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 347. orr.

2 (predkatu gisa)

Festa, poza eta aita bateraezinak ziren.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 183. orr.

Ekonomiaren hazkundea eta iraunkortasuna bateraezinak dira.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 41. orr.

Sony etxearena, ordea, bateraezina da egungo sistemarekin.  Berria - Gaiak   2006-04-01

Bi alderdien programak desberdinak dira, baina ez bateraezinak.  Berria - Harian   2005-06-29

Marxek azpimarratu zuen kapitalismoa eta ekologia-orekaren eramangarritasuna bateraezinak zirela.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 307. orr.

Bateraezinak diren bi osagaiak modu berean eratzen dira eta arau berak abiapuntutzat hartuz. Hau da, Elizaren praktika helenikoa bateraezina zela bere teoria judaikoarekin.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 77. orr.

Gizakiaren existentziarekin eta bere oinarrizko erakunde sozialekin bateraezina den pentsamolde eta bizimodua.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 80. orr.

-Honako azterketa hau zuk zeuk zeure liburuaren hitzaurrean diozunarekin bateraezina da.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 49. orr.

Ideia hau bateraezina da bizikidetza normalizatuarekin edo gizartearen berradiskidetzearekin.  Berria - Euskal Herria   2006-03-17

Umberto Bossik Europako instituzioen inguruan egindako irainak demokrazien kultura eta etikarekin bateraezinak ziren Ruggierorentzat.  Berria - Mundua   2006-04-06

Nola liteke esentzialki desberdinak -logikoki bateraezinak- diren eskema kontzeptualen arteko itzulpena?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 162. orr.

Beti aitzakia bera ipintzen zion genetikari: materialismo dialektikoarekin bateraezina izatea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 45. orr.


bateraezintasun 1 iz bateraezina denaren nolakotasuna.

Talmudean ageri diren kontraesan eta bateraezintasunak lehen edo bigarren kausatik helduak dira.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 40. orr.

Hain da normala jarduera sexuala izatea beste espezie batzuetako kideekin, non naturak bateraezintasun genetikoko mekanismo sail bat garatu behar izan duen gurutzatze horietatik ondorengorik sor ez dadin.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 71. orr.

Kontraesan-ezaren asmo hutsak jartzen dira bateragarritasun eta bateraezintasun kontzeptual sare oso nahasi batean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 72. orr.

Komunikazioa joan-etorriko odol transfusio moduko bat dela ere, eta joan-etorriko izan behar horrek berak zailtzen duela horrenbeste, arras ugaltzen baititu bateraezintasunak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 144. orr.

Beldur da Hego Lapurdiko herri elkargoan sartuz, eskumenen arteko bateraezintasunak gerta daitezen.  Berria - Harian   2006-01-13

Bateraezintasun hori, beste pertsona baten ehuna -edota, jakina, edozein proteina arrotz, hala nola mikrobio inbaditzaile bat- gorputzean ez onartzea eragiten duena, oso babes baliotsua da infekzioaren aurka.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 242. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Puntu hauek hasteko bateraezintasun-puntu modura ezaugarritzen dira.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 77. orr.

De Leonek dituen karguen bateraezintasun aukerak aintzat hartuz egin zituen kritikak oposizioak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-24

· Ezkontideen arteko izate eta aiurri bateraezintasunak alega daitezke ezkontza bera desegiteko.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 68. orr.


bateragarri 1 iz batera daitekeena, baretatzeko modukoa.

Ez zen erraza izaten, ordea, barreiatu gabe jardutea, eta, eraginkortasun eskasa zutela ikusita, egokiagoa iruditu zitzaigun talde txiki eta bateragarriak eratzea.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 194. orr.

Fonema-talde eta morfema-talde bikote bat defini dezakegu, behin-behineko fonema-taldea eta behin-behineko morfema-taldearen arteko bikote bateragarri bezala.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 82. orr.

Ordutik hona, egoera zaila bizi izan du ilusioa sortzeko prozesu bateragarri batean.  Berria - Harian   2005-12-08

Windows sistema eragilearen kodea sekretupean gordeta, beste enpresei ezinezkoa zaie produktu bateragarriak sortzea, eta, EBen arabera, hori legez kanpoko monopolioa da.  Berria - Gaiak   2006-02-03

Politikaria masari zuzentzen zaio, beraz puntu bateragarri txikienera jotzen du maiz.  Berria - Euskal Herria   2006-02-07

Traillek eta Gaitanek ere biko bateragarria dela agertu zuten.  Berria - Kirola   2004-09-05

Estilo bateragarriak?  Berria - Kirola   2004-10-12

2 (predkatu gisa)

Garapena eta giza ingurumenaren babes eta hobekuntza bateragarriak izatea ziurtatzeko.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 113. orr.

Erabat bateragarriak dira egunkaria eta aldizkariak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-20

Espazio-ontziaren sentsoreek espezie biak ehuneko ehunean bateragarriak zirela adierazten zuten.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 97. orr.

Batek zerua ikusten duen tokian, beste batek mundua ikus dezake, zilegi baita bata zein bestea, kontraesankorrak baino bateragarriak ere bai baitira biak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 14. orr.

Ezberdinak, baina bateragarriak.  Berria - Kultura   2006-03-23

Ondoren, proposamen horiek bateragarriak diren ikusiko dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-07-11

Nahasgarriak eta bateragarriak iruditzen zitzaizkigun Josemaria Iparragirrek arbolari egin zion kantua eta Pablo Picassok bonbardaketari egin zion salaketa koadroa.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 369. orr.

Bi baldintza horiek bateragarri bihurtu zituen hiriko bizitzak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 63. orr.

Lana eta familia bateragarri egiteko neurriak.  Berria - Ekonomia   2004-05-20

Kapitalismo nazionalean, erregulazioa keynesianoa ekonomiaren nazioarteratzearekin bateragarria izan zen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 59. orr.

Garapen iraunkorrarekin bateragarria den ekonomia bat lortzeko estrategia.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 51. orr.

Bateragarriak al dira garai horietako balizko esentziak eta purismoa gaur egungo ekonomia eta gizarte errealitatearekin?  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 188. orr.

ELAk proposatutako estrategia bateragarriagoa dirudi, orain, ezker abertzaleak aspaldian daramanarekin.  Berria - Euskal Herria   2006-04-16


bateragarritasun 1 iz bateragarria denaren nolakotasuna.

Janarien arteko ezin konta ahal bateragarritasun eta bateragaiztasunak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 198. orr.

Euren sailkapenari ekitea, barne koherentzia neurtzea edo elkarren arteko bateragarritasuna egiaztatzea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 70. orr.

Zailagoa da organo-transplanterako ehunen bateragarritasuna lortzea, baina aurrerapen harrigarriak egin dira azken hamarkadan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 243. orr.

Lanaldiaren eta famili bizitzaren artean bateragarritasun handiagoa lortzea.  Berria - Ekonomia   2004-09-23

Horrexegatik, hain zuzen, deskubrituko du itxuran aurkakoak diren sistema horien bateragarritasun sakona.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 71. orr.

Litekeena da hemengo eri batentzat bateragarritasun handiko zelulak Singapurren aurkitzea, edo Wyomingen...  Berria - Gaiak   2006-03-07

Kontraesan-ezaren asmo hutsak jartzen dira bateragarritasun eta bateraezintasun kontzeptual sare oso nahasi batean; eta nahasmendu hori jardun diskurtsiboa ezaugarritzen duten arauekin lotzen da.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 72. orr.

Azterketa konparatiborik egin al da trenbide ereduen eta elkarguneen arteko bateragarritasuna aztertzeko?  Berria - Euskal Herria   2004-09-10

Herri-ondasunetatik milioiak xahutu direla norberaren askatasunarekiko eta otoitzaren, garaipenaren eta bizitza erlijiosoarekiko bateragarritasuna frogatu edo ukatzeko ahaleginean.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 46. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Behin-behineko fonema-taldeen eta behin-behineko morfema-taldeen arteko bateragarritasun harremana.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 82. orr.

Eguneratze kostuak, sistemen bateragarritasun arazoak edo instalazio arazoak, guztiak ere efizientzia murrizten dutenak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 161. orr.


bateragile iz bateratzen duena.

Amnistiaren aldeko 25. urteurrena ospatzeko [...] honako esaldi hau asmatu zuten ekintza guztien bateragile: [...].  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 74. orr.


baterakide izond

Hemen ideietan oinarritzen gara, eta ideiak, batzuetan, ez dira denak baterakideak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-01


baterakoi izond bateratzeko joera duena.

Duela 14 urte Egunkaria Sortzenek jarritako 11 oinarriak legez kanpoko jo ditu Juan del Olmok, honakoak ziren ezaugarriak: euskaltzalea, nazionala, zabala, baterakoia, independientea alderdi politikoetatik, independientea erdal komunikabideetatik, ez-instituzionala, baina diruz lagundua, profesionala, militantea eta berria.  Berria - Euskal Herria   2004-02-18

Egunkariak sei oinarri edo ezaugarri nagusi izango ditu: euskaltzalea; plurala eta orekatua; baterakoia; parte-hartzailea; independientea; eta konprometitua eta profesionala.  Berria - Harian   2005-01-20

Proiektuaren arduradunen arabera, lau gune horiek oinarritzat hartuta osatutako lurralde eredua «baterakoia, eta, aldi berean, askotarikoa» litzateke, eta «Europari eta munduari» so eginen lioke. Helburua ez da, egileek diotenez, «ezer berri berezirik ezagutaraztea, irizpide baterakoiari lotuta, agiri guztien hitzez hitzeko transkripzioa eskaintzea baizik».  Berria - Euskal Herria   2004-01-31


baterakotasun iz

EAJ-EA-Ezker Batua taldeek azken egunotan agertu ez duten baterakotasuna erakutsi beharko dute, egoerak ez duelako ahultasunik barkatuko.  Berria - Harian   2005-06-24


baterakunde iz baterakuntza.

Datuok urteko lehen hiruhilekoaren emaitzak aditzera emateko eginiko prentsaurrekoan plazaratu zituen Euskadiko Gizarte-Emendiotarako Borondatezko Erakundeen Baterakundeak.  Berria - Ekonomia   2004-06-17


baterakuntza 1 iz bateratzea.

Auzapezak erran duenez lau ikasle baizik ez da hemen eta sail horretako ofiziokoek eskatua dute baterakuntza hori Pauen.  Herria   2003-06-12

Hortik dator ziklope-begiaren ideia, bi begien halako baterakuntza ideal bat-edo izango litzatekeena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 39. orr.

Munduaren ikusmoldea gizakiarengan zentratzearen eta [...] Jainkoaren presentzia adierazteko asmatua zen perspektiba-sistema baten arteko baterakuntza edo topaketa bat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 203. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Segundoko 6-8 distira kolpetik gora, esate baterako, ez ditu gertaera desberdinak balira bezala bereizten, segida bat bezala baizik, baterakuntza-fenomeno baten eraginez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 33. orr.

Aurrekontuetako dirua kultur eta kirol ekipamenduetarako, adinduentzako egoitzetan plaza gehiago sortzeko, gizarte baterakuntzarako eta errepideen bigarren mailako sarea hobetzeko erabiliko da, besteak beste.  Berria - Euskal Herria   2004-05-14


baterarazi, bateraraz, baterarazten du ad bateratzera behartu.

Mekanismo optiko horrek, bi irudi bateraraziz, objektuaren distantzia adierazten du eskala batean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 89. orr.

Maynard Smith-ek dioenez, baliteke biologiaren zeregin zailena bi ikuspegi horiek bateraraztea izatea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 286. orr.


bateratasun 1 iz batera gertatzeko zertzelada; kohesioa.

Giza genomak giza familiaren oinarrizko bateratasuna adierazten du, eta gizakion duintasun eta aniztasunaren isla da.  Berria - Gaiak   2006-01-17

Mundua mundu denetik hor egon da ekonomiaren eta ekologiaren arteko bateratasunaren arazoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 307. orr.

Aniztasun horretatik sortzen da bateratasuna eta ez dago beste biderik.  Berria - Euskal Herria   2006-04-01

Gizarte baten beharrak ez dagozkie soilik industria eta ekonomiaren alorrei, baizik gizartearen bateratasunari, kulturari eta ongizateari ere.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 207. orr.

Indar anizkunen bateratasuna aurkitzea saiatu gabe ere, halaber, saialdi guztien ondoren bera aurkitu ezin badugu ere, halako bateratasun batek izan behar duela aurresuposatzen dugu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 230. orr.

Oinarrizko indar alderatzaileak beren artean alderatu behar dira era berean, beren bateratasuna aurkituz, honela oinarrizko indar erradikalera [...] hurbiltzearren.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 230. orr.

Arrazoimenak hor [...] lege enpirikoen batasuna eragiteko baino ez du balio, adibidez, azkartasunaren irakaspenean gure joerek ematen diguten helburu ororen bateratasuna helburu batean biltzeko.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 270. orr.

Atzamarretan arintasuna, erritmo sinkopatuetan eta kontraerritmoetan zehaztasuna, cadenza bietan piano bakarrarekin bat-batekotasun aberatsa, eta bateratasunaren zentzua orkestrarekin elkartzeko uneetan.  Berria - Kultura   2004-03-13

Diaconescuren abesbatzak, hala monodian nola polifonian bateratasun mistikoa erakutsi zuten.  Berria - Kultura   2004-04-08

Urriaren hogeian, astelehenarekin idekitzen den aste horrek bateratasun berezia erakusten du BAMen.  Herria   2003-03-17

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Batzuetan Norari begiratu eta pertsona arrotz bat iruditzen zitzaidan, lehen ez bezala, lehen osotasun sentsazioa neukan Norarekiko erlazioan, bateratasun sentipena.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 153. orr.

Bateratasun prozesuaren helburuak -Maastrichteko itunean zehaztuak- soilik nominalak izan ziren, ez errealak; monetari erabateko lehentasuna eman zioten gobernuek, eta ikuspegi soziala baztertu egin zuten.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 194. orr.

Baliteke Greziak bateratasun funtsak galtzea datu okerrak emateagatik.  Berria - Ekonomia   2004-10-22


bateratsu 1 adlag gutxi gorabehera batera.

Kanpo-barrenak bateratsu joan ohi dira.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 238. orr.

Migel Indurainek eta Andoni Zubizarretak bateratsu esan zioten agur beren kirol ibilbide bikainei.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 194. orr.

Miraria zela aldarrikatu zen, jende guztia emozioak hartu zuen, datak alderatu ziren, eta ezbeharra eta ametsak bateratsu izanak zirela ikusi zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 100. orr.

Taxia arin zihoan, auto, tranbia eta oinezkoen anabasan eragozpenik topatu gabe, eta irudimena bateratsu zihoakion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 243. orr.

Sekulako burukada eman baitzidan presidente legatz begidunak, biok asmo berarekin bateratsu makurtu eta elkar jo genuenean.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 22. orr.

Baziren kartzelaz kartzela gurekin bateratsu aldatzen zirenak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 129. orr.

Baina biak ezkondu zaizkio bateratsu, eta bakarrik utzi dute Préchacq-en.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 117. orr.

Tren geltokira zortziak laurden gutxi aldera iristen ginen, eta gurekin bateratsu Obabako beste ikasleak, Arindu zuen bere pausajea, eta hantxe zen ilunarekin bateratsu.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 116. orr.

Norbere buruarekin zintzo jokatzea eta inguruetakoekin bateratsu ibiltzea esan nahi du horrek.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 97. orr.

2 (izenondo gisa)

Soinujolearen semea lanean idazleak «narrazio ezberdin guztiak tonu bateratsuan emateko egindako ahalegina» azpimarratu zuen Otaegik.  Berria - Kultura   2004-04-04

Hango informazioak bateratsuagoak ziren.  Berria - Euskal Herria   2004-05-25


bateratu, batera(tu), bateratzen (orobat batetaratu g.er. eta baturatu g.er.) 1 da/du ad gauza desberdinak gisa bereko bihurtu; zenbait gauza bat izatera etorri edo ekarri. ik batu.

Analogiak erregulartasunaren alde jokatzen du, eta eraketa eta flexio moduak bateratzeko joera du.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 202. orr.

Europa bateratuz badoa, mundu osoa baldin badoa bateratuz, razionala Euskal Herria ere bateratuz joatea da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 20. orr.

Uste dut, halere, mentalitateak oraino nahiko desberdinak direla Iparraldean eta Hegoaldean, eta ukanen dugu oraino lan egiazki bateratzen.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 45. orr.

Yiddishez egiten ez zutenekin yiddisha, alemana eta ingelesa bateratzen zituen jerga batez aritzen zen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 93. orr.

Helburu komun batek bateratzen dituen herrialdeen artean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 195. orr.

Tazitok Juliar deitzen die lege horiei; badirudi bateratu egin zirela senatuak, herriak eta zentsoreek egindako araudi zaharrak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 108. orr.

Nola bateratu "izarrez betetako zerua nire gainean eta lege morala nire baitan".  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 89. orr.

Inguruko beste herri batzuetan bezala, XVI. mendean egin ziren euskara bateratzeko urratsak Euskal Herrian.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 38. orr.

Hizkuntzaren aldetik, sintaxia, semantika eta pragmatika bateratzen hasi dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 92. orr.

Europa kristaua berriz bateratzeko amets inperialek eragindako baliabide-xahutzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 28. orr.

Kantek ez ditu espazioa eta denboraren adigaiak soilik irauli, baizik gauzen oinarrizko adigaiak berak ere bai [...] eta bereziki izadiaren adigaia, non guk begietsi, hauteman, ikertu eta ezagutu nahi eta ahal ditugun gauza guztiak bateratzen diren. egungo ekologia mugimendua aurrerapena, garapena eta ekologia bateratzen saiatzen da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 9. orr.

Zelula amen nazioarteko legedia bateratzeko eskatu dute.  Berria - Gaiak   2006-02-28

Elizaren doktrina sozialean aditua, pragmatismo eta lan gaitasun handiko gizona, ederki bateratzen zituena ideiak eta praktika.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 180. orr.

Iluntasuna eta handitasuna bateratzen dituzten eraikin erraldoi horietako bat zen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 81. orr.

Espazio hori hierarkizatua zegoen, ez ordea politikoki bateratua.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 29. orr.

Distiraldi-segida bat, elkarren segidan oso bizkor, tarte kritiko bat baino bizkorrago gertatzen baldin badira, pertzepzio bakar batean "bateratzen" dira distiraldi guztiak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 35. orr.

Bekainak bi begiak loki batetik besteraino zihoakion arku bakar batean bateratzen zitzaizkiola.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 239. orr.

Amildegiaren ertzera hurbiltzen ari gara, esperantza eta etsipena bateratzen dituen ertzera.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 192. orr.

Haien ezpainak etengabeko musuetan bateratzen ziren, eta bien gorputzak uztartzen ziren, behin eta berriz, atseginezko intziriak ugari, eta keinu amultsuak jori, iragana ahantziz eta etorkizuna, halaber.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 142. orr.

Bakoitzak behar du bere nortasuna, bere berezitasuna gorde, munduak ez baitu bateratua izan behar, denek janez gauza bera dakigularik munduan zehar badela jateko manera asko eta jateko manera horiek behar direla atxiki.  Herria   2001-01-11

2 (era burutua izenondo gisa)

Ikus dezazun, biziraun printzipio bateratua dutenez gero, euren izaeran ere batera doazela.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 185. orr.

Gure unibertsitate sistemaren konponbide bateratu bat aurkitu beharko genuke, nire ustetan: konponbide orokor eta bateratua, baina aldi berean unibertsitateen arteko lehiari eutsiko liokeena.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 10. orr.

Teoria bateratua aurkitzeko demak gidatu du Gross irakaslearen zientzia ibilbidea.  Berria - Gaiak   2004-10-06

Alderdiei, sindikatuei eta gizarte eragileei ekimen bateratuak bultzatzeko eta indartzeko deialdia egin diete.  Berria - Euskal Herria   2006-02-09

Sindikatuek eta enpresaburuek ez dituzte diagnostiko bateratuak lortzen.  Berria - Ekonomia   2004-07-31

Erantzun bateratua eman diote Getariako alderdiek Ertzaintzaren debekuari.  Berria - Euskal Herria   2006-04-13

Hasieran bakoitza bere aldetik zabaldu zen, gero elkartuz joan ziren, gaur egun duten hitzaldi bateratu baten forma hartu zuten arte.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 43. orr.

Eragozpen monetarioak ezabatuko zituzten diru-politika bateratu baten proiektua bultzatu zuten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 148. orr.

Kreditu sistema bateratua.  Berria - Euskal Herria   2004-06-23

Merkatu bateratu bat sortzetik haratago joatea erabaki zen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 192. orr.

Merkatu bateratu, integratu eta lehiakor bat.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 20. orr.

Krisiari irtenbide bateratuak bilatzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 165. orr.

Horren bitartez jadanik ezein objektu ezin bada determinatu ere, dena dela, oinarrian eta isilean adimenaren erabilera hedatu eta bateratuaren kanon gisa erabilgarriak izan daitezke.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 149. orr.

Aberri Egun bateraturako deia egin diete alderdiei eta eragileei.  Berria - Euskal Herria   2006-02-09

Aberri Eguna modu bateratu eta duinean ospa dadin.  Berria - Euskal Herria   2006-02-09

Orduan bi urte beranduago hasi ohi zen Batxilergo Bateratu Balioaniztuna, erdaraz BUP deitzen genuena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 24. orr.

Aurrekontu Lege Orokorraren Testu Bateratuaren 29-2 artikuluan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 93. orr.

Europako Arrantza Politika Bateratua hobetzera eta kutsadura murriztera bideratutako proiektuak ari gara lantzen.  Berria - Gaiak   2004-04-02

Protekzionismoak -Europako Nekazaritza Politika Bateratuak, esaterako- [...].  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 303. orr.

Era berean dihardu Bretagne Reunie elkarteak (Bretainia Bateratua).  Berria - Mundua   2004-10-16

3 ziklo bateratu

Aurten inauguratu du Boroa auzoan Bizkaia Energia enpresak ziklo bateratuko zentral termikoa.  Berria - Harian   2005-12-28

Irlandako Electricity Supply Board (ESB) enpresa ziklo bateratuko beste zentral bat ipintzeko leku bila dabil Gipuzkoan.  Berria - Euskal Herria   2004-08-05

Zabalgarbik eta horrekin batera hainbat lekutan egiten dabiltzan ziklo bateratuko zentralek orain martxan dauden ikatzezkoek baino gutxiago kutsatzen dutela nabarmendu zuen Intxaurragak eta, hortaz, ozono geruzari mesede egingo diotela uste du.  Berria - Euskal Herria   2004-01-06

Azken bost urteetan inbertitutako 12.400 milioietatik, gehienak ziklo bateratuko zentraletan eta energia berriztagarrietan gastatu ditu.  Berria - Ekonomia   2006-03-30

Euskal Herrian ziklo bateratuko zentralak berritasuna badira ere, Europako gainerako herrialdeetan aspaldi hasi ziren halakoak ipintzen.  Berria - Euskal Herria   2004-08-05

Urtarriletik irailera, %82 energia gehiago ekoitzi du Iberdrolak ziklo bateratuetan.  Berria - Ekonomia   2004-10-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aberri egun bateratu (4); adierazpen bateratu (3); agiri bateratu (15); agiri bateratu bat (8); agiri bateratu baten (4); bateratu ahal izateko (4); bateratu nahi (11); buruzagitza bateratu (3); egitasmo bateratu (3); egun bateratu (4); ekimen bateratu (5); ekintza bateratu (3); erantzun bateratu (4); estrategia bateratu (4); eta bateratu (4); jarrera bateratu (6); jarrera bateratu bat (3); komunikatu bateratu (3); komunikatu bateratu batean (3); merkatu bateratu (5); nola bateratu (6); politika bateratu (7); proiektu bateratu (4); sistema bateratu (4); zerrenda bateratu (3)

aberri egun bateratua (16); adierazpen bateratua (16); adopzio bateratua (5); agiri bateratua (14); ahots bateratua (4); aldeko kanpaina bateratua (3); arteko hautagaitza bateratua (3)

bakar eta bateratua (3); bateratua adosteko (3); bateratua aurkezteko (4); bateratua aurkeztu (15); bateratua aurkeztu dute (5); bateratua aurkeztu zuten (4); bateratua aurkeztuko (10); bateratua aurkeztuko dute (4); bateratua aurkeztuko dutela (4); bateratua behar (4); bateratua behar duela (3); bateratua bilatu (3); bateratua da (6); bateratua egin (18); bateratua egin dute (4); bateratua egingo (11); bateratua egingo dute (7); bateratua egitea (17); bateratua egiteko (20); bateratua egiteko aukera (3); bateratua egiten (3); bateratua eman (14); bateratua eman behar (3); bateratua ematea (4); bateratua emateko (9); bateratua eratu (3); bateratua eratzea (3); bateratua ere (3); bateratua eta (10); bateratua hartzeko (3); bateratua hitzartu (9); bateratua hitzartu dute (4); bateratua hitzartzeko (3); bateratua izan (8); bateratua izatea (3); bateratua izateko (4); bateratua kaleratu (7); bateratua kaleratu zuten (4); bateratua lortu (4); bateratua lortzeko (6); bateratua osatu (6); bateratua osatzea (3); bateratua osatzeko (15); bateratua ospatzeko (6); bateratua sortu (4); bateratua sortu dute (4); bateratua sortzea (5); bateratua sortzeko (7)

defentsan lan bateratua (3); definizio bateratua (3); deklarazio bateratua (3); diagnosi bateratua (10)

egitasmo bateratua (4); ekimen bateratua (6); ekintza bateratua (4); ekitaldi bateratua (4); ekitaldi bateratua egingo (3); erantzun bateratua (33); erantzun bateratua eman (13); erantzun bateratua ematea (3); erantzun bateratua emateko (7); estrategia bateratua (10); estrategia bateratua hitzartu (3); eta bateratua (13)

hausnarketa bateratua (4); hautagaitza bateratua (9); hauteskundeetan zerrenda bateratua (3); hauteskundeetara zerrenda bateratua (3)

idatzi bateratua (4); idazki bateratua (5); indar bateratua (3); irakurketa bateratua (3); iritzi bateratua (4)

jarrera bateratua (16); jarrera bateratua hartzeko (3)

kandidatura bateratua (4); kanpaina bateratua (7)

lan bateratua (6); mahai bateratua (4); manifestazio bateratua (3); mobilizazio bateratua (5); mozio bateratua (5); mugimendu bateratua (3)

nekazaritza politika bateratua (4)

plataforma bateratua (4); politika bateratua (18); proiektu bateratua (3); proposamen bateratua (16); proposamen bateratua aurkeztu (5)

sistema bateratua (9)

talde bateratua (5

testu bateratua (5); txosten bateratua (3)

zerrenda bateratua (41); zerrenda bateratua aurkeztuko (4); zerrenda bateratua egitea (4); zerrenda bateratua osatzeko (8)

anitz eta bateratuak (3)bateratuak aurkezteko (3); bateratuak bultzatzeko (3); bateratuak egin (7); bateratuak egin zituzten (3); bateratuak egitea (3); bateratuak egiteko (9); bateratuak egiteko borondatea (3); bateratuak eta (4); bateratuak ez (5); batzorde bateratuak (4); deialdi bateratuak (5); diagnostiko bateratuak (3)

ekimen bateratuak (11); ekimen bateratuak egiteko (4); ekintza bateratuak (5); ekitaldi bateratuak (4); erantzun bateratuak (3); eta bateratuak (8); hautagai bateratuak (3)

jarrera bateratuak (3); kudeaketarako batzorde bateratuak (3); manifestazio bateratuak (3); nekazaritza politika bateratuak (4)

ospakizun bateratuak (3); politika bateratuak (7)

zerrenda bateratuak (11)

adierazpen bateratuan (3); agiri bateratuan (6); hautagaitza bateratuan (4); modu bateratuan (10)

erantzun bateratuaren (4); hautagaitza bateratuaren (3); nekazaritza politika bateratuaren (6); politika bateratuaren (9); zerrenda bateratuaren (6)

hautagaitza bateratuari (4)

ahalik eta bateratuena (3)

ziklo bateratuko (16); ziklo bateratuko zentral (3); ziklo bateratuko zentralak (3)

aberri egun bateraturako (4)

adierazpen bateraturik (3); bateraturik ez (8); irizpide bateraturik (3)

indarrak bateratzea (3)

bateratzearen alde (3)

bateratzeko asmoz (4); bateratzeko eta (5); bateratzeko legea (3); bateratzeko legearen (3); bizitza pribatua bateratzeko (3); eta bateratzeko (4); familia bateratzeko (7); familia bateratzeko legea (3); familia bateratzeko legearen (3); irizpideak bateratzeko (7); jarrera bateratzeko (3); pribatua bateratzeko (3)

bakar batean bateratzen (3); biak bateratzen (3)


bateratzaile izond bateratzen duena.

Indar bateratzaileak eta banatzaileak sokatiran.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 60. orr.

Indar bateratzailea behar bezalako eraginkorra baldin bada, orduan batasuna ezartzea lortuko du eremu osoan zehar.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 253. orr.

Filipe V.a erregeak [...] egitura bateratzailea eta berdintzailea ezarri zuen Espainiako erresuman.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 41. orr.

Sarriegi maisuaren Martxak ordea hortxe jarraitzen du, festako ibilbidearen elementu bateratzaile gisa, Danborradaren festa osoari eusten dio totem modura.  Askoren artean   «Rataplan» - 85. orr.

Gerta daiteke demokraziaren izenean espazio desberdinen autonomia eliminatua izatea, printzipio bateratzaileak desberdintasun guztiak bere barneko memento izatera murriztuz gero.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 96. orr.

Mundializazioa (edo mundu mailako prozesu bateratzailea).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 95. orr.

Ohar zaitez, Alberto, zirkulua beroa da, bateratzailea, atsegina.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 114. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bateratzaile gisa (3); elementu bateratzaile (3); eta bateratzailea (4); indar bateratzailea (3); mailako prozesu bateratzailea (3); prozesu bateratzailea (3); urrats bateratzaileak (3)


bateratze 1 iz gauza desberdinak gisa bereko bihurtzea; zenbait gauza bat izatera etortzea edo ekartzea.

Populua aldiz, ez da gizakien edozein batasun, nolanahika bildua, baina bai legezko kontratuz eta probetxuzko bateratzez elkartu den jendearen biltzarra.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 24. orr.

Merkatua bateratzeko ekimena [...] salgaien zirkulazio askatasunari, eta diru-unitateen, pisu eta neurrien bateratzeari zegokien.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 34. orr.

Dantza ez da ekintza fisikoa bakarrik, garunaren ekintza bat da, gorputzaren, bihotzaren eta buruaren arteko bateratze bat.  Berria - Kultura   2006-01-13

Maitasuna [...] instintu fetixistaren eta instintu sexualaren bateratzea da.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 284. orr.

Metzek frogaturik uzten du argazki-ekimenean bertan, oro har, beti izaten dela begiratzearen eta fetixizazioaren arteko bateratze bat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 123. orr.

Aditzaren eta izenaren numero morfemaren bateratze honen balioa eztabaidagarria da egiazki.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 159. orr.

Europaren bi alderdiak elkartu diren une honetan, bateratze hori finantzatzeko gauza ez gara izan.  Berria - Harian   2005-06-19

Bi logika horien bateratzea da, hein handi batean, inperioen arteko areriotasunak areago gogortu eta Lehen Mundu Gerra piztu izanaren arrazoia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 100. orr.

Bateratze politikoaren kontrako antidotoak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 29. orr.

Bateratze baketsua lortzeko bi aldeen arteko negoziazioak egingo dira, parekotasunean oinarrituta.  Berria - Harian   2005-03-15

1990eko hamarraldiaren hasierako finantza-integrazioaren azkentzeak, parekotasunen doikuntzaren estigmatizazioarekin batera, nahitaez lastertu zuen ekonomien bateratze nominala.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 188. orr.

Merkatuek ezarritako zigor izugarriak agerian utzi zuen zorrotzegiak zirela Maastrichten ezarritako bateratze nominaleko irizpideak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 191. orr.

Distinguer pour unir, erran nahi baita, edozein auzitan, bateratzen hasi aitzin, behar dela ikasi ongi bereizten.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 20. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagi gisa)

Alde batetik bateratze indarrak, bestetik urruntzeko eta norberaren nortasunaren ezaugarriak aurkitzeko ahaleginak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 21. orr.

Subjektuen ekimenari ezarritako mugak baino gehiago izango da bera artikulatzen den eremua (bere erdigunea izan gabe) [...] bere oinarria diren harremanak (izan gabe bera azken emaitza edo bateratze gunea).  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 236. orr.

Bateratze gune bat izan zen: belaunaldi guzietakoak [...], herri ainitzetakoak, denak euskararen inguruan elgartu ziren. herria¬

XX. mendearen hasieran Italiak, Frantziak eta Suitzak "Latin Union" delakoa osatzeko egin zuten diru bateratze saioa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 199. orr.

Euskal Autonomia Erkidegoan, maila horretan, aurreneko bateratze lan kolektiboa izan da.  Berria - Kultura   2004-09-22

Datuak kezkagarriak dira oso, gupidarik gabeko bateratze prozesu honetan: mundu mailako 200 enpresen esku dago munduko merkataritza osoaren herena.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 154. orr.

Bateratze baldintzek ekonomia eta diru Batasunean parte hartuko zuten ekonomia desberdinen bateratze nominala lortzea zuten helburu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 193. orr.

Agertu zaizkidan bateratze-hastapenak ez dira ez gramatikalak, ez logikoak, ez psikologikoak, eta ondorioz ezin dute eraman ez esaldietara, ez proposizioetara, ez errepresentazioetara.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 132. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagi gisa)

Dilema honek agerian utzi ditu azken urteotan nahitaezko kontraesanak merkatu bateratze eta zatikatze politikoaren artean.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 56. orr.

4 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Europako Diru Bateratze prozesu osoari buruz biztanleriari eman zaigun informazio hutsala.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 189. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arteko bateratze (4); bateratze baldintzak (3); bateratze hori (3); bateratze lana (3); bateratze nominala (4); bateratze prozesu (5); diru bateratze (3)


batere (orobat bate g.er. eta batre g.er.) erabateko gabezia adierazten duen hitza. ik bat 17. (ikus beheko konbinatorian batere-ren agerraldi maizkoenak).
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

antzik batere (10)

batere ados (44); batere aldatu (41); batere aldatu gabe (10); batere antzik (19); batere arazorik (29); batere arazorik gabe (8); batere ardurarik (8); batere arduratu (10); batere arduratzen (8); batere argi (68); batere argia (8); batere arraroa (10); batere arrazoirik (20); batere arriskurik (9); batere asmatu (8); batere asmorik (50); batere asmorik ez (16); batere atsegin (26); batere atsegina (37); batere aukerarik (23); batere axola (59); batere axola ez (9); batere axolarik (17); batere balio (16); batere baliorik (10); batere begi (10); batere begi onez (9); batere begirunerik (8); batere beharrik (10); batere beldurrik (40); batere beldurrik gabe (19); batere berdin (14); batere dudarik (37); batere dudarik gabe (25)

batere egia (8); batere egin (33); batere egin gabe (10); batere egiten (8); batere egokia (31); batere egokiak (12); batere eman (18); batere eman gabe (10); batere eraginik (8); batere eragozpenik (16); batere eroso (25); batere erosoa (12); batere errana (11); batere erraza (124); batere erraza izan (19); batere erraza izango (14); batere eta (8); batere ez (425); batere ez duen (9); batere ez duten (8); batere ez zuen (8); batere ezagutzen (24); batere ezagutzen ez (9); batere fida (8); batere fin (26); batere fin ibili (8); batere fio (9); batere funtsik (37); batere funtsik gabe (35); batere gabe (119); batere gabea (15); batere gabeko (12); batere gaizki (99); batere galdu (11); batere garbi (37); batere garrantzirik (20); batere gauza (36); batere gauza bera (8); batere gogoko (47); batere gogorik (80); batere gogorik ez (15); batere gogorik gabe (9); batere gozoa (13); batere graziarik (29); batere graziarik egin (10); batere gustatu (74); batere gustatuko (9); batere gustatzen (92); batere gustatzen ez (10); batere gustuko (24); batere gustura (22); batere hala (9); batere harremanik (13); batere harritu (26); batere harrituko (10); batere harritzeko (11); batere harritzekoa (28); batere harritzen (17); batere hartu (9); batere hola (21); batere hori (8)

batere ikusten (10); batere inporta (21); batere interesatzen (20); batere interesik (19); batere itxura (24); batere itxura onik (16); batere izan (21); batere jakin (10); batere jakin gabe (8); batere jaramonik (18); batere jaramonik egin (10); batere jokatu (9); batere kalterik (11); batere kasurik (24); batere kasurik egin (8); batere kasurik egiten (9); batere kezkatzen (16); batere komeni (13); batere kontent (9); batere kostatzen (8); batere lagundu (17); batere laguntzen (29); batere lan (9); batere lasai (9); batere lorik (9); batere lorik egin (9); batere lotsarik (34); batere lotsarik gabe (25); batere maite (30); batere mesederik (8); batere minik (9); batere mugitu (18); batere mugitu gabe (10); batere mugitzen (8); batere nekerik (10); batere nekerik gabe (9); batere normala (12)

batere ohartu (11); batere ohikoa (21); batere ona (35); batere onak (18); batere ondo (57); batere ongi (44); batere onik (22); batere onik egiten (10); batere partida (9); batere pentsatu (23); batere pentsatu gabe (16); batere pozik (18); batere presarik (8); batere samurra (22); batere seguru (16); batere segurua (8); batere trabarik (9); batere txarra (16); batere txarto (14)

batere ulertzen (18); batere untsa (10); batere uste (11); batere uste ez (8); batere zaila (19); batere zailtasunik (8); batere zalantzarik (33); batere zalantzarik gabe (15); batere zentzurik (17); batere zerikusirik (17); batere ziur (11); batere zuzena (13)

berririk batere (8); bozik batere (8)

ez baita batere (53); ez baitira batere (16); ez baitzen batere (22); ez batere (137); ez da batere (542); ez dago batere (80); ez dagoela batere (14); ez dakit batere (11); ez daude batere (19); ez dauka batere (12); ez daukat batere (15); ez dela batere (100); ez den batere (8); ez dio batere (21); ez diot batere (8); ez dira batere (116); ez direla batere (32); ez dit batere (10); ez ditu batere (8); ez ditut batere (8); ez dizu batere (9); ez du batere (137); ez duela batere (21); ez dugu batere (20); ez duk batere (16); ez dut batere (76); ez dute batere (51); ez dutela batere (19); ez litzateke batere (20); ez nago batere (18); ez naiz batere (62); ez nau batere (24); ez nengoen batere (8); ez nintzen batere (23); ez nuen batere (44); ez zaidak batere (8); ez zaio batere (30); ez zait batere (69); ez zaizkit batere (12); ez zegoen batere (47); ez zela batere (47); ez zen batere (246); ez zidan batere (11); ez zion batere (28); ez ziren batere (36); ez zitzaidan batere (38); ez zitzaien batere (14); ez zitzaiola batere (10); ez zitzaion batere (57); ez zuela batere (19); ez zuen batere (139); ez zutela batere (10); ez zuten batere (32); ezta batere (17)

gauzak batere (8); gogorik batere (11); gutxi edo batere (10); haatik batere (11); hasteko batere (9); hitzik batere (8); hori batere (36)

ia batere (63); ia batere ez (16); izan batere (12); jada batere (8); kasik batere (14)

orain batere (9)


bateria 1 iz elektrizitatea metatzen duen tresna edo gailua.

Autoen bateriako likidoa izugarria da.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 88. orr.

Aita morse-aparatua konpontzen saiatzen ari zen; bateria bati lotua zegoen, baina ez zuen inolako tik-tik soinurik egiten.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 52. orr.

Zergatik erosi duzu telebista bateriarekin, elektrizitatea badaukagu eta?  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 44. orr.

Segurtasun arrazoiengatik, oso inportantea bide da argindar-etendurarik ez egotea Tetra martxan dagoen bitartean, eta horregatik bateria osagarri txiki batekin datoz, zortzi orduko autonomia ematen diena.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 67. orr.

Instalazioaren funtzionamendu zuzenaz behin eta berriro arduratzen nintzen, eta baita ordezko bateriaren kargatzeaz ere.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 69. orr.

Esan ezak agudo, bateriarik gabe geratzen ari nauk eta.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 60. orr.

Berunezko azidoko bateriak erabiltzen zituen.  Berria - Gaiak   2006-04-01

Bateria gastatu zaiola uste dut.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 123. orr.

Pentsatzen dugu ezin izan duela gehiago deitu, bateria agortu zitzaiolako, edo hipotermiagatik ezin zituelako atzamarrak mugitu.  Berria - Euskal Herria   2004-01-04

Kabinako argi nagusia aspaldi itzalia zuten, bateria aurreztearren, eta norberaren jarlekuaren gaineko lanparatxoa ere amatatzeko eskatua zitzaigun.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 36. orr.

Hamar urteko epean pila eta baterien %60 jasotzea eta birziklatzea nahi zuen batzordeak.  Berria - Gaiak   2004-12-21

Israelgo Armadak Gaza hiriko Az-Zeitun auzoan autoetarako bateriak egiteko laborategi bat suntsitu zuen.  Berria - Mundua   2004-08-01

Auto-bateria batekin zebilen tresna txiki bat erakutsi ziguten.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 44. orr.

2 jazz, pop eta kideko talde batean, perkusio tresnak biltzen dituen instrumentua; instrumentu hori jotzen duen musikaria.

Gitarrak joan eta etorri egiten dira, olatuek harkaitzen kontra egingo luketen moduan... eta bateriaren kolpeak, leherketa urrunen antzera, oihartzun gozoak dira.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 66. orr.

Musikariak: Katia eta Marielle Labeque, pianoan; Marque Gilmore, baterian; Colin Currie, perkusioan.  Berria - Kultura   2004-08-27

Gelatxok ia hasieratik eutsi dio formazio honi: soinua, saxofoia eta jazbana edo bateria.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 36. orr.

Ekialdeko hazpegiak dituen emakume bat ageri da argazkian bateria jotzen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 105. orr.

Jack Bruce gitarra baxuan, Eric Clapton gitarra nagusian eta George Baker "bateria-jotzaile zoragarria" baterian.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 64. orr.

Ez zuen baterian jesarri beste erremediorik izan.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 87. orr.

Gitarra eta bateria abio bortitz batek sarrera egin zion boz anfetaminiko maliziotsu bati.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 28. orr.

Tronpeta eta bateria ikasten ari dira kontserbatorioan.  Berria - Mundua   2004-04-23

Sting baxu jotzailearekin eta Copeland bateriarekin rock talde bat sortzeko gonbita jaso zuen.  Berria - Kultura   2004-03-27

Laukoteko gazteena da Blade, baina dagoeneko esperientzia handia du Ellis Marsalis maisu izan zuen bateriak.  Berria - Kultura   2004-07-13

3 artilleria piezen multzoa; pieza horiek kokatzen diren lekua; artilleria saileko unitatea, artilleria-piezek, material osagarriek eta artilleroek osatua, eskuarki kapitain baten agintepean aritzen dena.

Loxetako teilatua bilatzen zuen 155 milimetroko bateria baten hutsegiteak ziren zulo haiek.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 39. orr.

Artilleria astuneko bateria baten ondotik igaro gara, eta artillerialariak mahai baten inguruan eserita ikusi ditugu, karta-jokoan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 123. orr.

Artilleroari bateriaren tiroa zuzentzen lagun ziezaiokeelako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 51. orr.

Bai Mendizorrotzen eta bai Arratzainen [...] Artikula baserriaren gainean, Withworth kanoi burrunbatsuz osatutako bateria gogor bat zegoen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 278. orr.

Fronte Polisarioak airekoen kontrako bateriak hedatu ditu eremu batean, eta gune desmilitarizatuan gerrillariak sartu dira.  Berria - Harian   2005-04-21

Arratzaingo gotorlekutik, etengabe astintzen zuten Donostia gure bateriek (1977 bonba aurreko urtean, omen).  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 277. orr.

Alemaniarren kostako bateriak suntsituta zeuden lehorreratzeko ordurako.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 324. orr.

Bateriari zerion ke zuria baizik ez nuen ikusten, eta oso urruti.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 97. orr.

Behin-betiko oldarraldia prestatzekotan, bateria bat jarri zuten gutarrek Klarisen Monastegian, "Los Llanos" deritzon ibarrean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 164. orr.

Hamabi eta erdietan Alfonso XII.a Hernanitik irteterakoan, Donostiako golkoan ainguratutako gerlaontziek eta Damen Bateriakoek hogei kanoikada bota omen zituzten.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 283. orr.

"Artilleriako hainbatgarren bateria" idatzirik daukan kutxatzar berde bat, berunezko balaz betea-.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 320. orr.

Parlamentua artilleri bateria batez desegin, eta hortxe izan zuen bukaera Ghargarooko herriaren, herriaren bidezko eta herriarentzako Gobernuak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 214. orr.

4 janariak prestatzeko ontzien multzoa.

Han eta han, batzuk elurrez erdi estaliak: metal kontainer txikiak eta handiak, plantxazarrak, errejak, tuberiak, bizikleten eskeletoak, elektrodomestikoen karkasak, kaja registradorak, fregaderoak, sukalde bateriak, [...].  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 42. orr.

5 gauza berdinen edo kidekoen multzoa.

Kirofanoko argi bateria baten pean mehatxuka galdetu izan baliote irribarre egin ote zuen ala ez.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 214. orr.

Kupularen azpian, su izugarri bat piztua, ispilu-bateria ikaragarri batek handiagotzen diolarik su horri distira.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 148. orr.

6 baterian adlag aparkatzeaz mintzatuz, bata bestearen alboan, paraleloan.

Kat baterian aparkatutako bi autoren artean gelditu zen kale itxiaren sarrerarantz begira.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 202. orr.

Orduan, Koiote txiza egiten hasi da baterian aparkaturiko Opel Vectra baten kontra.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 12. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bateria eta ahotsa (3); bateria jolea (3); bateria jotzaile (17); bateria jotzailea (38); bateria jotzaileak (34); bateria jotzailearekin (10); bateria jotzen (12); bateria jotzen du (3); baxu eta bateria (3); hasier oleaga bateria (3); jon gurrutxaga bateria (3); mikel abrego bateria (4); taldeko bateria (9)


batetaratu ik bateratu.

batezbeste ik bat 20.

batezbesteko ik bat 21.

batezere ik bat 23.

batezin izond ezin batuzkoa.

Euskal mundua, eman dezagun, nazionalisten eta demokraten artean partitzen da, irakasle askok oraintxe irakasten duenez: demokratak Ongian bizi dira, nazionalistak Gaizkian, eta Ongia eta Gaizkia batezinak dira esentzialki.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 129. orr.


batgarren ord zerrenda batean ezkerrean hogeiren anizkoitz den zenbaki bat duena.

Aurreko garai horretan, K.a. hogeita bigarren eta hogeita batgarren mendeetatik hemezortzigarren eta hamazazpigarren mendeetara igarotzerakoan, [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 242. orr.

Hogeita batgarrenera iritsi gara.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 170. orr.

Hogeita hemeretzi, berrogei eta berrogeita batgarren atalburuetan gatibuaren historia kontatzen zaigu.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 91. orr.

Mezu hau jasotzen baduzu, idatzi ehun eta batgarren eskutitza, mesedez.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 92. orr.

Baneukan gauez Existentzia Hoteleko tabernan harekin elkartzea, eta zenbait edari edan eta apur batean berriketa atseginean jardun ostean, hirurehun eta batgarren gelara eraman eta munduko sekretuak erakustea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 122. orr.

Noeren bizitzaldiko seiehun eta batgarren urtean, lehen hilaren lehen egunean, lehortu ziren urak.      - 0. orr.

Tia Pacak bere gorreriarekin ez zion begirik kentzen aitari, istorio hura mila eta batgarren aldiz entzuteko zain.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 15. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berrogeita batgarren (7); ehun eta batgarren (3); hogeita batgarren (16); hogeita batgarren kapitulua (3); hogeita batgarren mendean (3); hogeita batgarren mendeko (3)

hogeita batgarrena (3)


batido iz irabiakia.

Tia Pacak bere gorreriarekin ez zion begirik kentzen aitari, istorio hura mila eta batgarren aldiz entzuteko zain.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 15. orr.


batidora iz irabiagailua.

Batidora eta...  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 141. orr.


batiente iz ateez eta kidekoez mintzatuz, orria.

Langaluzeen zabalera langetek dutenaren erdia izango da, eta batientea langetaren erdia eta seiren bat gehiago.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2030. orr.


batientedun izond batientea duena.

Ateak batientedunak badira, altuera lehengo berdina izango da, baina zabaleari orrien zabalera gehitu beharko zaio.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2030. orr.

Ez dira errejadunak izango eta ezta bi orrikoak ere, batientedunak baizik, eta hauek kanpoaldera irekiko dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2030. orr.

Gero cella-ren pareta egingo da, idulkitik atzera botaz honen zabaleraren bosten bat gutxi gorabehera; erdian irekigune bat utziko da, sarrerako ate batienteduna jartzeko.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2070. orr.


batik bat (orobat batipat g.er.) 1 adlag batez ere. (dagokion esaldiaren ezkerrean)

Batik bat okela jaten zuen, zorionekoen janari irizten baitzion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 53. orr.

Batik bat herrialde garatuetan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 298. orr.

Batik bat sortzaileak eskatzen dio egurra kritikari.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 11. orr.

Batik bat, alderik narratiboenak hautatu ditut, eta mitoen eta lekuen deskripzio luzeak oso laburturik utzi.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 8. orr.

Absenteek, batik bat arrazoi publikoak tartean direla, egoera horretan badiraute, badute eskubide propiorik legeen babeserako.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 81. orr.

Amnesia batik bat lobulu tenporalen lesioak eragina bazuen ere, dientzefaloko eta lobulu frontaletako lesioak ere egin zioten berea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 70. orr.

Hau da bere idazkiei eta batik bat otoitzei berezkotasunez dariena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 46. orr.

Egoera ez baitzen erosoa, ez horixe, batik bat bezperako erromesaldi ostean baraurik oheratu eta gero emakumea gertu izanik, zera berezi hura begietan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 72. orr.

Kontu handiz ibili behar da euren esanahiarekin, batik bat kultura desberdin samarreko herrialdeak bisitatzerakoan.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 24. orr.

Margaz eta Cristinaz galdetzen zidan, baina batik bat elkarrekin pasatu genuen gau hartaz hitz egiten zidan.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 130. orr.

Begi argia behar du, eta batik bat, belarri ernea.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 21. orr.

Gogoz kontrakoa genuen, gurera aldatu baino lehenagotik ere -eta, batik bat, ageri zuen bibotearengatik, beste ezergatik baino areago-.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 31. orr.

Etsigarri beteena beste gizaki bat izan ohi dela, beste pertsona bat, eta batik bat, beste pertsonatxo bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 50. orr.

Gure literatura epikoak erakusten duenez, batik bat zorigaitza gainean daraman zaldi berezia baitugu "lau oinetan zuri" deneko hori.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 83. orr.

Matematika hautatu nian, ez bakarrik batik bat matematikako ikasketak egina nintzelako.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 95. orr.

Ekitaldi horiek puntukakoak badira ere, batik bat udakoak.  Herria   2005-10-20

Hiru arrazoigatik izaten ditugu batik bat lehorraldiak: [...].  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 189. orr.

Zigorren gogortasuna izuan oinarritutako gobernu despotikoei komeni zaie batik bat.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 14. orr.

Gure jakintza dagoenean dagoela, gustuak agintzen du, batik bat, azken bi aukera horien artean hautatzeko orduan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 36. orr.

2 (dagokion esaldiaren eskuinean)

Mugimendu heretikoak ere oso zabalduak zeuden Italiako erdi eta iparraldean, kataroena batik bat, erdigunea Frantzia hegoaldean zuena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 24. orr.

Europako lirika zaharra, andereena zen, batik bat, eta beren kantuak ernalindar eta amodio festetakoak omen ziren, beraz paganoak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 25. orr.

Bizitza, lehen aldian batik bat, bereziki gogorra gertatu zitzaion, porrotez eta oinazez betea.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 25. orr.

Lehenengoaren gai giltzarria Gizakiaren izatea da; bigarrenean, batik bat, Humanismoaren eta Erreformaren inguruko pentsamendua jorratzen da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 9. orr.

Sinbologia ugari horretan, beleak, batik bat, besteengandik urrundurik eta bakarturik bizi den gizon mistikoaren biziera tragikoa ere adierazten du.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 78. orr.

1844an, Hermann Wilbrandek, bere praktika neurologikoan ikusmen-galera desberdineko gaixoak ikusirik -batzuetan, ikus-eremuan batik bat; beste batzuetan, kolorearen pertzepzioan batik bat; eta, beste batzuetan, berriz, formaren pertzepzioan batik bat- iradoki zuen existitu behar zirela ikusmen-gune bereizi batzuk, ikusmen-kortex primarioan, "argi-inpresio", "kolore-inpresio" eta "forma-inpresio"entzat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 40. orr.

Badu erlijiotik puskat eta ekonomia ere bada beste puskat (gaur egunean batik bat).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 273. orr.

Instrumentu akustikoak erabiltzen dira batik bat, baina efektu elektronikoak baztertu gabe.  Berria - Gaiak   2004-03-31

Zereginik ez daukatenentzat batik bat.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 59. orr.

-Jaiki berritan batik bat.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 25. orr.

Gazteak, munduko mendekotasunik negargarriena eragiten baitute txarto erabiliz gero hainbat drogak, alkoholak eta tabakoak batik bat.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 177. orr.

Argi zegoen gauza bat behintzat: autoen kontrako gudua edo altxamendua zen hura, batik bat.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 14. orr.

Koronela "kaikutzar azken putza" zelako ustean hazitakoak ginen batik bat.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 21. orr.

Zura atsegin zuen Iturbidek, begi-bistan zegoen, kaoba batik bat.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 14. orr.

Eta gure ohiko bizitzaz hitz egiten hasi ginen; lanaz, batik bat.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 31. orr.

Ilerik ez, salbu eta xerloren batzuk han-hemenka, buruan batik bat.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 10. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldetik batik bat (3); artean batik bat (3); baina batik bat (33)

batik bat azken (4); batik bat berak (3); batik bat bere (9); batik bat beste (3); batik bat bigarren (3); batik bat buruan (3); batik bat etxean (3); batik bat euskal (9); batik bat gerra (3); batik bat gure (3); batik bat haren (4); batik bat imanol (3); batik bat kontuan (5); batik bat lehen (3); batik bat nirea (3); batik bat orain (4); batik bat zer (3)

da batik bat (18); denean batik bat (4); dira batik bat (11); ditu batik bat (7); dituzte batik bat (3); du batik bat (6); dute batik bat (6); esker batik bat (7); eta batik bat (95); geroztik batik bat (3); gobernuak batik bat (3); inguruan batik bat (3); lan batik bat (3); orduan batik bat (3); zen batik bat (15); ziren batik bat (8); zituen batik bat (13); zuen batik bat (7)


batimendu ik bastimendu.

batio ik watio.

batipat ik batik bat.

batiskafo (corpusean batizkafo soilik) iz itsas hondora murgiltzeko ontzia.

7 itsaspekari erruso ziren itsas pazifikoan beren batizkafoan preso gertatuak oxigena erresalbua arras xuhurtua bizpahiru egun hartan, hil edo bizi, 190 metra barnatasuneko urpean.  Herria   2005-08-11


batista iz liho edo kotoizko ehuna, fina eta arina.

Hirugarren batek, berriz, batista finezko farfail koxkatxodunak zeramatzan sorbaldetan, soinekoaren goiko ertzaren azpitik irtenda.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 240. orr.


batizkafo ik batiskafo.

batoi iz txabusina luze eta zabala.

Batoi zuria jantzitako emakume bat, laurogei bat urtekoa, oinez dabil noraezean.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 149. orr.


batteleku ik batteliku.

batteliku (orobat batteleku) iz ipar adkor batel txikia.

Portutxo lainoztatutik urrunxeago, ur bazterrari jarraikiz, batteliku huts geldien itzalak zimurtzen dira emeki.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 129. orr.

Urak erdi jana duen batteliku baten kroskoa.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 147. orr.

Bat-batean, kaiaren pean batteliku baten motorra norbaitek martxan ezarri zuen aldi berean, kai gainean gure artean ziren gizon gazteetarik batek aita-amak luzaz besarkatu zituen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 144. orr.

Alde batetik itsasoaren besta, batteliku lehiaketa bai eta ttoro arrain saltsaki prestatzaileena.  Herria   2004-09-09

Ondartzan zoin-lehenka ibili dira gazte batzu, batteleku untzi ttipittoekin.  Herria   2002-09-12

Urte guziz, agorrilean, batteliku untzittoekin lehiaketa berezi bat muntatzen da Bizkaiatik abiatuz Donibane-Zibururat heltzeko.  Herria   2004-11-18


batto 1 izord adkor bat.

Ondotik proposatuak zaizkizun aukeren artean batto soilik hautatu behar duzu: [...].  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 43. orr.

Alderdi Jeltzaleak zazpi deputatu, orai arte bezala, Eusko-Alkartasunak batto, Aralur-Zutik ezkertaldeak ere batto, lehen aldikotz agertzen zituelarik bere hautagaiak.  Herria   2004-03-18

Ainitz herritan, zerga kondu, zoin da azken denbora hotako arrangura nagusietarik batto? Zikinen biltzeko zerga berezia ozka handi batez emendatu dutela, lekuka % 40-ez berdin.  Herria   2003-11-13

Batto baino ez aipatzearren, telebistari gusturik ez hartzea eta, hondarrean, menpekotasunik gabe gelditzea.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 23. orr.

Batzuk irakurtzen, besteak ja loan sartuak, batto korroka aplikatu batez artatzen bezala dela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 146. orr.

Batto Maulen, bestea Donapaleun.  Herria   2005-05-19

Batto handixkoa, ipurdi zabal batekin, dena haro eta jestu, bestea ttipittoa eta mendrexkoa, beti ixil-ixila zegoena.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 70. orr.

2 (zenbatzaile gisa)

Nik pozik entzuten nizun, keinuei erreparaka hitz batto ere jasotzen saiatu gabe.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 25. orr.

Orduan begi batto zabalduko dute, keinua eginik bezala, beldurrik gabe.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 286. orr.

Halakoak dira Fleury-Merogis deritzan presondegikoak, zeru puska batto ikustera uzten dutenak.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 76. orr.

Atzamarrez behin eta berriro kontatu zituen, harik eta, azkenik, gorabehera askoren ondoren, batto hark faltan segitzen zuela egiaztatu arte.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 97. orr.

-Nik igorriko nizun batto.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 167. orr.


batu, bat(tu), batzen 1 da ad bat egin, elkartu.

Batu gaitezen!  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 129. orr.

Horiek ikustera, mundu bat batu da moilan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 71. orr.

Besarkada gogor batean batu dira.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 26. orr.

Ziba dantzatzean, haren koloreak batu egiten ziren, eta grisaren sentsazioa ematen zuten.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 43. orr.

Alderdi biok puntu batean batzen dira: irakurlearen obrako jarreran.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 13. orr.

Hirurok besarkada batean batu ginen orduan.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 117. orr.

Biak batu dira barre zoro eta algaratsu berean.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 106. orr.

Sorkuntzaren unetik dago bizirik organismo berria, hau da, obulua eta esperma batzen direnetik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 270. orr.

Ekintzak batu egin behar dira, lehen ere esan dut! hiru esku altxatu dira, hiru bihotz batu.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 136. orr.

-Batu danok hemen hesiaren inguruan! -hots egin zien-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 94. orr.

Ibai Elurtua Enturarekin batzen den lekuan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 88. orr.

Inon batzen ez diren burdina luzeei begira egongo zara.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 121. orr.

Baina futbola futbola da, ideologia desberdinetako jendea batzeko formula bakarretakoa.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 23. orr.

2 (-kin atzizkiarekin)

Gaur bakarrik naiz bazkaltzen -esan zidan Cesarrek taldearekin batu baino lehen-. Oheak bereizten gaitu gure lehengusu eta izterlehengusuetarik, eta aldi berean, haiekin batzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 158. orr.

Etxekoekin batzea izango du harrezkero amets.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 74. orr.

Solovetskeko monasteriora zihoazen "Jainkoaren adoratzaileekin" batu zen, haien izaera eta itxurara mimetizatuz.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 70. orr.

Oisin eta Bran pozaren pozez Fionnen gainera oldartzen ziren bitartean, Gol Luthekin eta bere gerlariekin batu zen, suak hartuta.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 36. orr.

Emakumearen esanak sukaldeko gizonen ahots nahasiekin batu dira.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 267. orr.

Itoizko urtegiaren kontrako borrokak ibarreko herritar guztiak batu zituen.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 33. orr.

Nortasun sendoa, sentiberatasun eta estilo pertsonala, dohainen barnera isuri eta haiekin batu, eta taxu eta tankera berezia ematen diena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 235. orr.

Andre Josebe eta Matzelina haiekin batu ziren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 247. orr.

Ibilera nekatuaz hurreratu ziren, poliki, jantzietako kremailerak erdi-irekita eta kaskoa eskuan, izerditan oraindik, talde nagusiarekin batu ziren arte.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 139. orr.

3 (haragiz)

Abram Agarrekin batu eta hau haurdun gertatu zen.  Elizen arteko biblia   Has 16,4

Kain bere emazteari batu eta haurdun gelditu zen emaztea, eta Henok izan zuen.  Elizen arteko biblia   Has 4,17

Garai hartan -hau da, Jainkoaren semeek gizakien alabekin batu eta haurrak izan zituztenean-, eta baita geroago ere, baziren erraldoiak munduan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 25. orr.

Ez zen emaztearekin batzen, haragia jateari utzi zion eta ez zuen etxean lo egiten, otoitz etxeko aulki batean baizik.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 17. orr.

4 (nor-nori aditzekin)

Alex segituan batu zitzaien.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 188. orr.

Gero, bertso zaharrak kantatzen hasi zen, han zeudenak batu egiten zitzaizkiola.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 66. orr.

La Amistad elkartea batzen zaie Unión Artesana eta La Fraternal elkarteei.  Askoren artean   «Rataplan» - 98. orr.

Lepo-toles guztiak batu egin zaizkio eta girgilo bakar bat osatu, larruzko kuxin borobil lodi bat.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 88. orr.

Itsasoz bestalde utzitako pertsona eta tokien oroitzapenak batu zitzaizkion anabasa batean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 168. orr.

Hasieran, bera izan zen aurre egin ziona; gero batailoiko jendea batu zitzaion, eta sozialistak, beren Untzagako egoitzatik etorriak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 42. orr.

Jubilatzeko asmoen ondoan hirira hurbiltzekoak batu zitzaizkien.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 11. orr.

2004ko maiatzaren 1ean, hamar kide berri batu zitzaizkien, aurretik Europako Batasuna osatzen zuten hamabost herrialdeei.  Berria - Ekonomia   2006-03-28

Lehenagoko haren barre eta algarei beste batzuenak batu zitzaizkien.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 183. orr.

Hainbat jende batu zitzaion proiektuari, profesional berriak, bereziki.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 181. orr.

Edurneren gela barruko kirrinkei, hasperenei eta orroei laugarren hotsa batu zitzaien.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 39. orr.

5 (-ra atzizkiarekin)

Baina hiribilduak sortu zirenean, jende asko batu zen herri-guneetara.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 10. orr.

Denak batu ziren lerroen txanda berrira, Ane aurrena, noski, kortesiaz.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 125. orr.

Xantaia eta presioa erabiltzen ari da baserritarren elkarte eta kooperatibak erakunde bertikal horretara batu daitezen.  Berria - Ekonomia   2006-02-25

Sindikatuek batera deitutako manifestazioan parte hartzera 2.000tik gora lagun batu ziren.  Berria - Ekonomia   2006-01-06

Albaceten gero eta gehiago dira gure mugimendura batzen ari direnak.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 64. orr.

Indar okupatzaileetara batu diren polizia irakiarrak zubien azpian ibiltzen dira gauean, 7 eta 10 pertsona bitarteko taldeetan.  Berria - Mundua   2004-01-09

• 6 du ad bi gauza edo gehiago bat egin, elkarrekin ezarri.

Adelak, etorri eta berehala lortu zuen ikuskaritzak onar zezan mutilak eta neskak elkartzea, auzoko eskolako bi gelak batu eta adinen arabera bereiztea.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 18. orr.

Iruditu zitzaidan aurkitua nuela azkenean behar zen hitza, nire lekuko, munduko, asteroideko elementu guztiak batzen zituena, hariak lepokoaren aleak batzen dituen bezala.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 24. orr.

Bi mahai batu eta bertan eseri ginen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 157. orr.

Begiratzeko burua bueltatu nuenean, berak ere bueltaturik zuen berea, eta aspaldiko partez batu genituen ezpainak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 310. orr.

Eskuak batu eta zezelka esaten zuen harri eta zur eginik: [...].  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 183. orr.

Orgasmoa hurbiltzen sentitzean izterrak batu eta hankak luzatu nituen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 32. orr.

Kosta egiten zaio lokartzea, begiak batu ezinik.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 183. orr.

Itzalak zokoetatik atera ziren, euren hegalak batu eta azkar alde egin zuten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 74. orr.

Mikelek platertxoan geratzen ziren tortilla eta ogi apurrak batu zituen atzamar puntekin.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 194. orr.

Detonagailua kargarekin ez batu azken momentua arte.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 337. orr.

Faluaren albora iritsirik, arraunak batu genituen eta gure txaneltxoa non lotu gelditu ginen Domingo eta biok, ez boga eta ez zia, geldi.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 260. orr.

Saiatu nintzaion azaltzen ezetz, sekulako energia behar dela, besteak beste, atomo horiek batu eta ura sortzeko.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 83. orr.

Banekien gutxienez bi berezitasun batu beharko zituela helburu berriak.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 161. orr.

Bere grinen jostailu eta bere bertuteen biktima zen printze batek [...] beldurra eta maitasuna batzen jakin ez zuenak, bihotzean bizio gutxi eta espirituan era guztietako akatsak zituenak, hartu zituen eskuetan Karlomagnok edukitako inperioaren uhalak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 331. orr.

Saio bitxi hauetaz gainera, hainbat eta hainbat adibide batu daiteke aurreikuspen ustelen lekuko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 28. orr.

Indarrak batu eta egoerari aurre egin.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 115. orr.

Munduko potentzia nagusiek ikerketa egitasmo bakarrean batu behar izan dituztela indarrak.  Berria - Gaiak   2004-11-27

Amodioak batzen duena, ezin ezerk bereizi.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 248. orr.

Badaki, sentitzen du, edozein hizkuntzak batu egiten duela barrurantz, eta banatu edo bereizi kanporantz.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 139. orr.

Irakurleak hemen batu dituen txatalak ez dira beharbada egokienak [...] baina nago gauzak egiteko era baten erakusgarri behintzat badirela.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 130. orr.

Italiak XIX. munduan batu zuen bere egitura, Alemaniak bezala.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 185. orr.

Alferrik saiatu ziren kanonen itzalaren bidez beren legeei itzal ematen; alferrik batu zituzten eliz zigorrak eta zigor zibilak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 336. orr.

Material guztia batu eta alboko kalean, berrehun metro ingurura aparkatuta zain zuten Ford Orion gris batean ipini behar zuten karga.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 112. orr.

Azken maila 5 bat-egite mistikora garamatzana da, eta, bertara heltzeko, gizakiak jakiteari Jainkoaganako maitasuna batu behar dio.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 21. orr.

Leibniziar Filosofia eta newtondar Natur Zientzia batzen saiatzen da modu eredugarrian.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 10. orr.

Topaketa haren xehetasun guzti-guztiak batu nahian zebilen, baina, tupustean, tiro baten hotsa entzun zuen handik hurbil-hurbilean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 162. orr.

Enuntziatuak bakanak direnez, batzen dituzten osotasunetan biltzen dira.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 139. orr.

Ez da inoiz halako Italiarik existitu, ez bada Italia batzen ahalegindu ziren haien garai bateko ametsetan.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 45. orr.

Tripodea batu, poltsa bizkarreratu eta irten egin zen, giltza sorta eskuan zuela.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 183. orr.

7 (pertsonak)

Gizonak lepoaldea makurtu zuen eta musu sutsu batek batu zituen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 249. orr.

Aragorn bi mila lagun inguru biltzen ahaleginduko zen Hegoaldean berarekin bat egin zutenen artean; baina Imrahilek hiru mila batu behar zituen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 194. orr.

Palestinarrak batu ditzakeen gizona Barguti da.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 68. orr.

8 (-kin atzizkiarekin)

Karlos Martelek, Pepinek eta Karlomagnok batzuetan bi alderdietako batekin batu zituzten beren interesak, beste alderdiari eusteko. Foruak kendu dizkigute, bi hizkuntza desberdin mintzaturik ere Biarnoarekin batu gaituzte eta departamenduko hiriburu gisa Paue inposatu digute.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 333. orr.

Derrigor nuen arratsalde hartan ene gorputza lagunarenarekin batu beharra.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 42. orr.

Kaiolako txoria txistuka ari zen, bere ahotsa koru harekin batu nahi balu bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 113. orr.

9 batasuna eman.

1984 baino ia 50 urte lehenago, Espainia batzen, handitzen eta bereziki askatzen ari ziren gizon sumarísimo haiek.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 259. orr.

Euskara batzea ez dadila izan, otoi!, euskara galtzea.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 118. orr.

Ez da inoiz halako Italiarik existitu, ez bada Italia batzen ahalegindu ziren haien garai bateko ametsetan.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 45. orr.

Atzo jakin zen greziar zipretarren eta turkiar zipretarren ordezkariek Nazio Batuen plana onartu dutela heldu den maiatzaren 1a baino lehen uhartea berriz batzeko.  Berria - Mundua   2004-02-14

10 bildu.

Museo bat du Madame Beylek bere hiru pisuko jauregitxoan, oso gaztetatik nekez, diruz eta ilusioz batu, bildu, irun eta aniztu duen bildumarekin gainezkatutako museo paregabea.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 105. orr.

-Batu zure gauzak, Peter -agindu zion, dardarka.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 153. orr.

Hemen orain, tanbolina konpontzeko, dirua batu behar da.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 44. orr.

Hiru ogasunek joan den urtean zergei esker batu zuten diru guztiaren %1,1 da.  Berria - Ekonomia   2006-02-14

Kexarik ez, simaurra batzen edo artoa aletzen jarduteagatik hatzak hondatu eta ezingo zuelako biolina jo.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 101. orr.

Aurreko bietan lau puntu batu ditu.  Berria - Kirola   2006-01-22

Nik gaur kalabaza mordoa baino ez dut batu.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 77. orr.

Urre asko batu al duzue?  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 420. orr.

Atzo ukalondoa bihurritu nuen sorginbelarrak batzen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 86. orr.

Umea intxaur batzen bezala aritu nintzen.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 64. orr.

Puskak batu eta hanka egiten nuen, zoriontsu hala ere, zorion mingots eta erdibideko batekin.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 202. orr.

Paper guztiak batu eta kartazal handian sartu dituk ostera.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 112. orr.

Arratsalde hartan Molly gurekin etorri zen etxera, eta, Big Joek, bidean batu zituen loreak eskaini zizkion.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 26. orr.

Nahiago luke ziegaz ziega hari tabakoa kendu, honi saldu, denen jaki hondarrak batu...  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 65. orr.

Abereak larreratu, josi, ongarria bota, bankura joan, abereak batu.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 118. orr.

Helburuak jartzen hastea baino hobe dugu puntuak batzen jarraitzea.  Berria - Kirola   2006-01-20

11 aritmetikan, batuketa egin.

Lehen bost zenbaki osoak batu zituen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 84. orr.

Inori ez zitzaion bururatu bi gehi bi batzea eta ustekabean pasatu zen jazoera.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 13. orr.

Gerora, konturatu zirenean bi zenbaki horiek perfektuak zirela, bai seia eta bai hamarra, biak batu zituzten zenbaki bakarra eginez, eta zenbaki guztiz perfektua egin zuten, hamaseia.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1510. orr.

-Hiru edontziak bakarrera isuriz, batu egin dituzu beren edukiak: 1/2 1/3 1/4. Horren batura 13/12 da.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 131. orr.

Entzun, Ruche jauna: zatikiak batu, izendatzaile berera eraman, sinplifikatu.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 384. orr.

12 (era burutua izenondo gisa; ikus beheko konbinatorian agerraldi maizkoenak).
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

andana batu (3); asko batu (7); aurrean batu (4); batean batu (12); batekin batu (3)

batu ahal izateko (4); batu aurretik (3); batu da (8); batu dira (32); batu ditu (50); batu du (7); batu duen taldea (4)

batu eta gero (3); batu gabe (5); batu gara (5); batu genituen (4); batu ginen (5); batu gisa (4); batu hori (6); batu horren (4)

batu izan (3); batu izana (5); batu nahi (21); batu nahi ditu (5); batu nahian (5); batu nituen (3)

batu ondoren (3); batu ostean (3)

batu zaizkie (5); batu zen (35); batu zen bilbon (3); batu ziren (85); batu ziren atzo (4); batu zituen (31); batu zituen atzo (3); batu zitzaien (3); batu zitzaion (11); batu zitzaizkien (9); batu zitzaizkion (4); batu zuen (5); batu zuten (4)

batzuk batu (5); berriro batu (4); bertan batu (4); biak batu (3); bilbon batu (3); dena batu (4); denak batu (6); ditu batu (4)

eragileekin batu (4); erresuma batu (8); eskolak batu (3); eskuak batu (8); estatu batu (4); europa batu (15); europa batu baten (3); europa batu hori (3); euskara batu (39); euskara batu berbera (3); ez ditu batu (4); fronte batu (4); gehiago batu (5); gehien batu (5); gutxi batu (3); guztiak batu (16); hondakin batu (3); horiek batu (4)

indar batu (3); indarrak batu (32); indarrak batu behar (7); indarrak batu nahi (5); inguru batu ziren (13); irlanda batu (3); jende andana batu (3); jendea batu (4); jendetza batu zen (4); lagun batu ziren (7); lagun inguru batu (10); lanak batu (6); lanak batu ditu (3); mahaia batu (3)

polita batu (3); puntu bat batu (3); puntu batu ditu (6); puntu batu zituen (3); puntuak batu (5); punturik gehien batu (3); taldea batu (4); taldeak batu (3); taldearekin batu (3); trebiñ u batu (9)

ugari batu (10); ugari batu ziren (5)

abertzaleak batzea (3); bakar batean batzea (5); batean batzea (8); batzea erabaki (4); batzea espero du (3); batzea izan (3); batzea izango (4); batzea izango du (3); batzea lortu (11); batzea lortu du (3); batzea lortu dute (3); berriz batzea (4); gehiago batzea (4); guztiak batzea (6); guztiak batzea eta (3); herrialdeak batzea (3); indarrak batzea (15); milioi dolar batzea (3); puntu batzea da (3); puntuak batzea (11); puntuak batzea da (3); zigorrak batzea (3)

batzearen alde (3); batzearen aldeko (5); zigorrak batzearen (3)

batzeari ekin (4); untzeak batzeari (3)

aldeak batzeko (3); aldeko indarrak batzeko (5)

batzeko ahalegina (3); batzeko asmoa (4); batzeko asmoz (5); batzeko aukera (15); batzeko aukera dagoela (3); batzeko balio (7); batzeko balio duena (3); batzeko balio izan (3); batzeko deia (13); batzeko deia egin (11); batzeko eskatu (6); batzeko gaitasuna (3); batzeko garaia (4); batzeko modu (3); batzeko planaren (3); batzeko prozesuan (3); batzeko tenorea (3)

berriz batzeko (10); bi aldeak batzeko (3); europa batzeko (4); ezberdinak batzeko (3); guztiak batzeko (4); indarrak batzeko (43); indarrak batzeko deia (9); indarrak batzeko eskatu (4); indarrak batzeko garaia (4); jendea batzeko (3); puntuak batzeko (7); taldea batzeko (3); uhartea batzeko (16); uhartea batzeko planaren (3); uhartea berriz batzeko (6)

asko batzen (8); asko batzen dira (4); bakarrik batzen (3); bakearen alde batzen (3); batean batzen (3); batek batzen (4); batekin batzen (3)

batzen ahalegindu (4); batzen ari (10); batzen badira (3); batzen da (8); batzen dira (25); batzen ditu (48); batzen dituen elkarteak (4); batzen dituen liburua (4); batzen dituena (12); batzen dituzte (9); batzen duen bikotea (8); batzen duena (3); batzen dute (5); batzen ebazpena (3); batzen gaitu (10); batzen gaituen (8); batzen gaituena (13); batzen hasi (11); batzen jarraitu (3); batzen saiatu (4); batzen saiatuko (5); batzen saiatuko dira (4); batzen zen (4); batzen ziren (6); batzen zituen (17); batzen zituzten (5); batzen zuen (4); batzen zuten (3)

biak batzen (6); biktimak batzen (3); biktimak batzen dituen (3); denak batzen (5); denok batzen (3); gauzak batzen (3); gehiago batzen (6); gehien batzen duen (14); guztiak batzen (9); guztiak batzen dituen (4); guztiok batzen (3); indarrak batzen (7); ipuin batzen ditu (3); italia batzen (3); lanak batzen (8); lanak batzen ditu (3); lanak batzen dituen (4); ordenatan batzen diren (4); puntu gehien batzen (14); puntuak batzen (11); sinadurak batzen (4); zer ordenatan batzen (4); zerk batzen (4)

batzera deitu (4); indarrak batzera (3); indarrak batzera deitu (3)

afrika batua (6); aliantza batua (9)

batua erabili (5); batua erabiltzen (6); batua eta euskalkiak (3); batua izan zen (4); batua izango (3); batua sortu (9); batua sortu baino (3)

erresuma batua (292); errusia batua (3); eskualdeko batua (9); europa batua (26); europa batua kudeatzen (4)

euskara batua (180); euskara batua aurkeztu (3); euskara batua egin (3); euskara batua erabili (3); euskara batua erabiltzen (4); euskara batua izan (5); euskara batua sortu (8)

ezker batua (129); ezker batua alderdiko (3); ezker batua berdeak (27); ezker batua berdeetako (5); fronte batua (3); herri batua (3); herrialdeko batua (6); hizkera batua (3); hiztegi batua (8)

irakeko aliantza batua (8); irlanda batua (10); irlanda batua lortzeko (3); irlanda batua nahi (4); judaismo batua (7); nazioko batua (5)

aliantza batuak (10); amerikako estatu batuak (4); ameriketako estatu batuak (144); arabiar emirerri batuak (10); arabiar emirrerri batuak (5)

emirerri batuak (10); emirrerri batuak (6); erresuma batuak (192); estadu batuak (6); estatu batuak (444); estatu batuak gerran (5); europa batuak (13); euskara batuak (30); ezker batuak (147); irakeko aliantza batuak (8); kolonbiako autodefentsa batuak (12); lantegi batuak (4); nafarroako ezker batuak (10); nazio batuak (5); probintzia batuak (3); tokiko batuak (3); unibertsitateko estatu batuak (4)

batuan idatzi (3); erresuma batuan (362); erresuma batuan egindako (6); erresuma batuan eginiko (6); erresuma batuan egiten (3); erresuma batuan izango (3); erresuma batuan sortu (3); europa batuan (34); europa batuan sartzea (3); euskara batuan (65); euskara batuan dihardugunean (4); euskara batuan idatzi (3); ezker batuan (7)

erresuma batuarekiko (3)

erresuma batuarekin (11); euskara batuarekin (6); ezker batuarekin (5)

erresuma batuaren (80); erresuma batuaren independentzia (3); erresuma batuaren kolonia (5); erresuma batuaren menpe (10); erresuma batuaren menpeko (5); europa batuaren (52); europa batuaren eremuan (3); europa batuaren izenean (4); europa batuaren lege (4); europa batuaren mailean (5); euskara batuaren (91); euskara batuaren ajeak (5); euskara batuaren alde (3); euskara batuaren aldeko (3); euskara batuaren aurka (3); euskara batuaren aurkako (3); euskara batuaren egitura (3); euskara batuaren egituran (3); euskara batuaren egiturari (3); euskara batuaren kontra (3); euskara batuaren oinarriak (3); ezker batuaren (54); ezker batuaren ustez (4)

erresuma batuarentzat (4); europa batuarentzat (15); europa batuarentzat prestatu (9)

erresuma batuari (34); europa batuari (17); europa batuari buruz (3); europa batuari eskainia (6); euskara batuari (17); ezker batuari (9)

estatu batuarra (3)

estatu batuarrak (4)

estatu batuarren (3)

euskara batuaz (8)

ameriketako estatu batuei (30); estatu batuei (57); nazio batuei (7)

amerikako estatu batuek (5); amerikar estadu batuek (3); ameriketako estatu batuek (233)

estadu batuek (4); estatu batuek (460); estatu batuek betoa (3); estatu batuek guantanamoko (5); estatu batuek guantanamon (3); estatu batuek iraken (15); estatu batuek kubako (4); estatu batuek munduko (3); estatu batuek nazioarteko (3); nazio batuek (33); nazione batuek (6)

estatu batuekiko (6)

ameriketako estatu batuekin (13); estatu batuekin (32)

amerikako estatu batuen (7); ameriketako estatu batuen (112)

estatu batuen (276); estatu batuen alde (6); estatu batuen armadako (4); estatu batuen artean (6); estatu batuen arteko (7); estatu batuen atzerri (3); estatu batuen aurka (6); estatu batuen eskaera (4); estatu batuen habanako (3); estatu batuen hegemonia (3); estatu batuen jarrera (3); estatu batuen kanpo (5); estatu batuen kanpoko (4); estatu batuen kasuan (3); estatu batuen kontra (4); estatu batuen laguntza (3); estatu batuen laguntzarekin (3); estatu batuen menpe (3); estatu batuen menpeko (3); estatu batuen politika (4); estatu batuen politikaren (5); estatu batuen presioei (3); estatu batuen sostengua (3)

kulturarako nazio batuen (27)

nazio batuen (1221); nazio batuen arabera (6); nazio batuen erakunde (7); nazio batuen erakundea (44); nazio batuen erakundeak (315); nazio batuen erakundean (33); nazio batuen erakundearekin (7); nazio batuen erakundearen (163); nazio batuen erakundeari (26); nazio batuen erakundeko (442); nazio batuen erakundera (6); nazio batuen errefuxiatuentzako (6); nazio batuen esku (4); nazio batuen foroa (3); nazio batuen giza (9); nazio batuen goi (4); nazio batuen haurren (29); nazio batuen idazkari (3); nazio batuen ingurumen (3); nazio batuen segurtasun (5); nazione batuen (12)

nbe nazio batuen (273); nekazaritzarako nazio batuen (33); probintzia batuen (4)

estatu batuena (3)

ameriketako estatu batuentzat (4); estatu batuentzat (15)

estatu batueri (4)

amerikako estatu batuetako (26); ameriketako estatu batuetako (823); arabiar emirrerri batuetako (3); autodefentsa batuetako (3); bush estatu batuetako (17)

emirrerri batuetako (3); estatu batuetako (1523); estatu batuetako adituek (3); estatu batuetako agintariek (6); estatu batuetako agintarien (3); estatu batuetako aire (3); estatu batuetako armada (11); estatu batuetako armadak (79); estatu batuetako armadako (48); estatu batuetako armadan (4); estatu batuetako armadaren (23); estatu batuetako armadari (5); estatu batuetako armadatik (4); estatu batuetako atzerri (3); estatu batuetako auzitegi (12)

estatu batuetako bandera (3); estatu batuetako banku (5); estatu batuetako barne (9); estatu batuetako bi (5); estatu batuetako cia (6); estatu batuetako defentsa (13); estatu batuetako desoreka (3); estatu batuetako diplomaziaburu (4); estatu batuetako diru (5)

estatu batuetako ekonomia (9); estatu batuetako elikagaiak (6); estatu batuetako enbaxada (5); estatu batuetako enbaxadore (6); estatu batuetako enpresa (4); estatu batuetako enpresek (3); estatu batuetako erreserba (4); estatu batuetako espazio (67); estatu batuetako espaziorako (7); estatu batuetako estatu (51); estatu batuetako finantza (3); estatu batuetako gobernua (5); estatu batuetako gobernuak (41); estatu batuetako gobernuaren (12); estatu batuetako gobernuari (9); estatu batuetako gobernuko (4)

estatu batuetako ikerketa (3); estatu batuetako ikertzaile (7); estatu batuetako indar (3); estatu batuetako interes (5); estatu batuetako iritzi (3); estatu batuetako iturri (3); estatu batuetako iturrien (3); estatu batuetako justizia (5); estatu batuetako kapitalen (5); estatu batuetako komunikabideek (3); estatu batuetako kongresuak (10); estatu batuetako kongresuko (3); estatu batuetako merkataritza (4); estatu batuetako merkatuan (3); estatu batuetako militarrek (3); estatu batuetako militarren (4)

estatu batuetako osasun (7); estatu batuetako politikan (3); estatu batuetako presidentak (3); estatu batuetako presidente (85); estatu batuetako presidentea (11); estatu batuetako presidenteak (36); estatu batuetako presidentearen (7); estatu batuetako presidenteari (7); estatu batuetako presidenteordeak (3); estatu batuetako presidentetzarako (8); estatu batuetako segurtasun (5); estatu batuetako soldado (3); estatu batuetako soldadu (9); estatu batuetako soldaduak (3); estatu batuetako soldaduek (10); estatu batuetako soldaduen (3); estatu batuetako telebista (3); estatu batuetako texas (5)

estatu batuetako unibertsitate (3); estatu batuetako zenbait (5); estatu batuetako zerbitzu (10); estatu batuetako zientzia (3); estatu batuetako zientzialari (16); estatu batuetako zientzialariak (4); estatu batuetako zientzialariek (17); estatu batuetako zientzialarien (3)

kolonbiako autodefentsa batuetako (3); nasa estatu batuetako (13); nazio batuetako (26); nazio batuetako segurtasun (4); powell estatu batuetako (4); snow estatu batuetako (3)

estatu batuetakoa (5)

ameriketako estatu batuetakoak (5); estatu batuetakoak (10)

estatu batuetakoaren (3)

amerikako estatu batuetan (10); ameriketako estatu batuetan (158); arabiar emirerri batuetan (10); arabiar emirrerri batuetan (4)

emirerri batuetan (10); emirrerri batuetan (4); estadu batuetan (11); estatu batuetan (513); estatu batuetan bizi (12); estatu batuetan egin (5); estatu batuetan egingo (4); estatu batuetan eginiko (3); estatu batuetan egoitza (3); estatu batuetan hasi (4); estatu batuetan interes (3)

nazio batuetan (14)

estatu batuetar (3)

ameriketako estatu batuetara (25); estatu batuetara (88); estatu batuetara ihes (6); estatu batuetara joan (9)

estatu batuetarako (4)

estatu batuetarantz (3)

ameriketako estatu batuetatik (11); estatu batuetatik (42)

aldaketarako fronte batuko (3)

erresuma batuko (1333); erresuma batuko adituek (3); erresuma batuko agintarien (3); erresuma batuko aire (8); erresuma batuko alderdi (20); erresuma batuko armada (5); erresuma batuko armadak (16); erresuma batuko armadako (21); erresuma batuko armadaren (8); erresuma batuko atzerri (52); erresuma batuko auzitegi (10); erresuma batuko barne (11); erresuma batuko bigarren (3); erresuma batuko defentsa (21)

erresuma batuko egunkari (4); erresuma batuko ekonomia (8); erresuma batuko ekonomiaren (3); erresuma batuko enbaxadak (3); erresuma batuko errege (6); erresuma batuko erreginaren (4); erresuma batuko estatu (3); erresuma batuko garraio (3); erresuma batuko gobernua (10); erresuma batuko gobernuak (67); erresuma batuko gobernuaren (11); erresuma batuko gobernuari (13); erresuma batuko gobernuei (3); erresuma batuko gobernuek (6); erresuma batuko hiriburuan (9); erresuma batuko hiriburuko (5)

erresuma batuko ikerketa (4); erresuma batuko ikertzaile (7); erresuma batuko ikertzaileek (6); erresuma batuko ingurumen (4); erresuma batuko ipar (14); erresuma batuko irekia (3); erresuma batuko irekian (4); erresuma batuko itsas (7); erresuma batuko kargukide (3); erresuma batuko kultura (3); erresuma batuko legebiltzarrean (3); erresuma batuko legediaren (4); erresuma batuko lehen (166); erresuma batuko liberal (7); erresuma batuko musulmanen (3)

erresuma batuko osasun (15); erresuma batuko poliziak (11); erresuma batuko poliziaren (6); erresuma batuko rallya (4); erresuma batuko royal (4); erresuma batuko sari (4); erresuma batuko segurtasun (5); erresuma batuko soldaduek (12); erresuma batuko soldaduen (4); erresuma batuko telebista (3); erresuma batuko tropek (4)

erresuma batuko zenbait (4); erresuma batuko zerbitzu (16); erresuma batuko zientzialari (15); erresuma batuko zientzialariak (8); erresuma batuko zientzialariek (9); erresuma batuko zientzialarien (5)

europa batuko (16); europa batuko hamabortz (3); euskara batuko (10); ezker batuko (101); ezker batuko batzarkideak (3); ezker batuko idazkari (3); ezker batuko koordinatzaile (17); ezker batuko koordinatzaileak (7); ezker batuko legebiltzarkide (5); ezker batuko legebiltzarkideak (3); fronte batuko (4); nafarroako ezker batuko (9)

erresuma batukoa (9); ezker batukoa (5)

erresuma batukoak (11); ezker batukoak (5)

ezker batukoaren ustez (3)

ezker batukoek (4)

erresuma batutik (17); euskara batutik (4); ezker batutik (3)


batuera iz euskara batua.

Osoki batuaz idazten dut, baina ez batuera zentralean.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 145. orr.

Euskalki frankotan idatzi dut, zubereratik hasi eta batueraz bukatu.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 313. orr.

Pastorala zubereraz / Telebista batueraz / Bien artean ahal bezala, baina gehien bat euskeraz.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 203. orr.


batugai iz batuketa bateko osagaietako bakoitza.

Asmatitzek eta sentonek hitzak-eta biltzen dituzte, bi batugai (edo gehiago) zeuden lekuan batura bat ezarriz.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 149. orr.


batugailu iz batuketak egiteko gailua.

-Horra batugailu guztiz klasiko bat - ohartarazi zuen Léak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 356. orr.

Ez da oso kankailua zure batugailua, baina batuketa biribilak egingo ditu, ezta?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 356. orr.


batuketa 1 iz aritmetikan, zenbait kopuru bateko eragiketa.

Lehenik eta behin, batuketa, kenketa, biderketa eta zatiketa baino askoz ere funtzio matematiko gehiago dago.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 61. orr.

Matematikan ez zara lehen egunean erro karratuak egiten hasten, batuketak baizik.  Berria - Kirola   2004-07-31

Bosta da lehen bakoitiaren eta lehen bikoitiaren batuketa pitagorikoaren emaitza.  Berria - Kultura   2004-04-14

Minutu batean 2 milioi batuketa edo kenketa!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 110. orr.

Batuketa egiten hasi, huts egin, ezabatu, eta berriz hasi.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 101. orr.

Txukun zegoen batuketa eginda orriaren behealdean.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 187. orr.

"Gauza ezin txikiagoen" kopuru infinitu bat batzea da integrazioa, eta batuketa horrek gauza ondo definitu bat ematen du, azkenean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 365. orr.

Analisi berri batean retikulozitoak eta hemoglobina tasen batuketak onartutako mugatik gora egiten zuela.  Berria - Kirola   2004-07-03

Bemakio filosofo bati hirukiaren adigaia, eta utz biezaio bere erara bila dezan ea bere angeluen batuketak nola jokatzen duen angelu zuzenari dagokionez.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 249. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kopuru markatu haiek batuketa-makinan kalkulatu nahi nituen, baina ez nuen hori egin.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 25. orr.

Mahaiaren gaineko paperei eta kontu liburuei eta batuketa makinari begiratu zien.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 89. orr.

Nire senarra -berri eman zion Swan andreari- Matson Adding Machines makina batuketa-egileen lantegiko ugazaba da.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 241. orr.

Batuketa-zuzenketak egiterakoan okerren bat edo beste egingo zutela aurrez banekien.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 71. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ezkerreko eta eskuineko indarren boto batuketen emaitzak.  Berria - Mundua   2004-03-28

4 irud/hed

Medikuntzan, bizi-kalitatea zenbait elementuren batuketa da: pertsonaren osasuna, sintomak eta bere egiteko fisiko eta sozialen ondorioak. Nazioaren eta soberanoaren interesa da bere herriko zorionen batuketa inguruko nazioetakoa baino handiagoa izatea.  Berria - Gaiak   2004-03-24

Askok uste dute sigla batuketa baino ez dela Nafarroa Bai.  Berria - Euskal Herria   2004-06-30

Indar batuketa honek erakusten du mugimendu bateratzailea abiatzeko gogoa dagoela.  Berria - Euskal Herria   2004-01-11

Bakezaletasuna, aurrerakoitasuna, independentismoa, indar abertzaleen batuketa, eta alderdiaren barne jardun demokratikoa.  Berria - Euskal Herria   2004-07-21

Hizkuntza bakoitzaren erabilera fonologikoak baldintzatuko du hiztunen gogoan afrikatuak unitate bakarra ala biren batuketa diren.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 85. orr.

Berreraikitako hizkuntza forma bat ez da osotasun solidario bat, baizik fonetika mailako arrazoiketa batzuen batuketa; batuketa hori beti arrazoibide desberdinetan banaka daiteke.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 267. orr.

Hori ere ez da, ez da, bizitza ukoen, galeren eta errenuntzien batuketa etengabe bat baizik ez denez.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 111. orr.

Bi botikagileen batuketak munduko hirugarren taldea sortuko luke.  Berria - Ekonomia   2004-01-27

5 batzea.

Arauzko ezkontza baten seme-alabei legezko deritze, batuketa legezko eta baliozko baten fruituak baitira.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 167. orr.

Izadiak bi sexu bestelakotsu egin ditu, euren nahitaezko batuketa gauzatzeko asmoz.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 60. orr.


batura 1 iz batuketaren emaitza.

Zatitzaileak 1, 2, eta 3 dira eta euren batura, 1 2 3=6.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 155. orr.

Bi zenbaki oso bikoitien batura zenbaki oso bikoiti bat da.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 71. orr.

-Hipotenusaren karratua eta beste bi aldeen karratuen batura berdinak dira.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 135. orr.

Ez da batura nuluko jokoa: batek galtzen duena ez da besteak irabazten duena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 93. orr.

Gero, batura hori zati 30 egingo dugu, 30 datu diferente batu ditugu eta.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 71. orr.

Joan den ekaineko Europako Legebiltzarrerako hauteskundeetan erroldaren %33,5ekoa eta emandako botoen %74,3koa izan zen EAJren (Galeusca), PSOEren eta PPren portzentajeen batura Hego Euskal Herrian.  Berria - Harian   2005-02-22

Berehala ikusten zuen, adibidez, triangelu baten hipotenusa beste bi aldeen batura baino txikiagoa zela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 68. orr.

Lehenbizi batura osoak aztertu, zenbat diru den zehatz jakiteko.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 53. orr.

Adibidez, zenbaki arrunten batura bada eta t1 eta tz terminoen balioak "3" eta "7" badira, terminoaren balioa "37" litzateke.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 150. orr.

Egin bedi luzeraren eta zabaleraren batura eta horren guztiaren erdia izango da kasetoietaraino emango zaion altuera.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2210. orr.

Burtsan ez dago garbi osotasuna eta zatien batura gauza bera diren.  Berria - Ekonomia   2006-04-07

2 batzearen emaitza.

Jakintza guztien batura.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 45. orr.

Inteligentzia hiru gauzaren batura dela idatzi nuen behin: irudimena, sormena eta sentiberatasuna.  Berria - Harian   2005-04-14

Herri bat ez da nire adimenak betiere uler dezakeen eskualdeen, ohituren, gaien batura.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 31. orr.

Gure Komunitatea, gure zibilizazioak eraikia zuen bezala, ez zen, hura ere, gure interesen batura; gure emaitzen batura zen.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 183. orr.

Materiaren gorputz guztiz solidoak mendeetan zehar jarraiki eta menperagaitz hegatzen direla erakutsi dizudanez gero, segi orain eta azter dezagun haien baturak mugarik baduenez.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 85. orr.

Erants bere iturri propioak; hala ere, itsasoaren kopuru osoaren aldean, ekarri horien denen batura apenas den tantatxo bat.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 427. orr.


baturatu ik bateratu.

batuta 1 iz makila laburra, orkestra edo kideko baten zuzendariak musika-obrak zuzentzeko erabiltzen duena.

Geldi-geldi zegoen, batuta bat jasorik orkestra ikusezin baten aurrean.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 212. orr.

Batuta atxiki orduko, desafinatzen du orain honek, horrek gero, hark geroago, eta noizbait ere haiek bihurtzen dira zuzendari eta, batuta eskutik kentzen didatela, alborat uzten naute.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 648. orr.

Amonak partiturak irakurtzen erakusten zidan, solfeo-ariketak egiten, eta eskuetan batutarekin jotzen ninduen konpasa gora eta behera markatzean huts egiten banuen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 141. orr.

BBko burukide batek esana da EAJ ez dela orkestra sinfonikoa, jazz banda baizik: batutaren gidaritzapean jo beharrean, norbere modulazioarekin egiten dute, baina, osotasunean, soinu ona da emaitza.  Berria - Euskal Herria   2006-04-09

2 irud/hed

Mendebaldeko kristau-errepublika desegitea izan zen, aitasantutzak elkartu eta batuta eduki zuena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 451. orr.

Sorgin-ehiza sekulakoa zen, Joseph McCarthy senatariaren batutapean, eta askatasuna aitzakia bihurtu zen askatasun oro zapaltzeko.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 92. orr.


batuzale iz euskara batuaren zalea.

Baginakien jada nolako idazle langile aberats eta orokorra dugun Txomin Peillen, xuberotar bezain batuzale trebea eta bere xokoa gisa guziz ukatzekoa ez duena.Txosten hura irakurri eta gogoeta egin ostean, "batuzale" izatetik "batuzale" eta "euskalkizale" izatera aldatu nintzen edo, zehatzago esateko, "batuzale" izatetik "euskarazale" izatera; azken batean, euskararen zati, euskararen hizkera delako batua, eta euskararen zati direlako, era berean, haur hizkera, jolas hizkerak, gazte hizkera, argotak, hizkera teknikoak, eta horien jatorri eta harrobi diren herri hizkerak.  Herria   2001-06-14


batxe iz bideko edo errepideko zuloa.

Errepide nagusia izateko batxe askotxo ditu honek.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 188. orr.


batxe-batxe ik baratxe 3.

batxiler 1 iz batxilergoa duen pertsona.

Ez batxilerrik, ez irakaslerik, ezta doktorerik ere.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 13. orr.

Egunkari-zatiak Irakasle Eskola Ofizialerako sarbide-proben emaitzak zekartzan, batxilerren merezimenduen arabera ordenaturik.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 16. orr.

Lepoko botoiak edozeini batxilerra naizela adierazten dio.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 22. orr.

2 batxilergoa.

Batxilerra Donostiako mojetxe batean ikasten ari zela.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 21. orr.

Batxilerra egin ahal izateko, amak fraideetara bidali ninduen ni, eta Bilboko komentu batean amaitu nuen.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 18. orr.

Kontua da batxilerra bukatzen ari ginenerako ez ginela euskaraz hitz egiteko gai.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 21. orr.

Batxilerreko bosgarren edo seigarren urtea egiten ari nintzen Donostiako korazonistetan, han Mundaizen.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 43. orr.

Trenbidean barrena saltoka joan zen udaletxera batxilerreko espedienterik onena zeukalako Paulino Caballero saria eman behar ziotenean.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 145. orr.

Batxiler laborala egiteko.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 23. orr.

Nik bi urte pasa berriak nituen barnetegi frankista batean, goi mailako batxilerra ikasten.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 53. orr.

Errebalidarik ez: Batxilergoko Titulua Batxilerra gainditzearekin batera lortuko dute ikasleek · Bigarren batxilerreko mukizu bat izan zen, patioko garaian beti kromoak trukatzen ibiltzen zen txaparro kaskagorri maritxu ospeko bat.  Berria - Euskal Herria   2004-09-28

Laugarren batxilerra amaituta letretako bidea ukatu eta zientzietakora behartuta.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 35. orr.

Seigarren batxilerrean, ordea, filosofia izeneko ikasgai bat izan genuen.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 35. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Urte hartan hiruk eskuratua zuten batxiler diploma.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 81. orr.

Batxiler eta lizentzia diplomak pasa zitzaten nahi zuen, gero kolejio horretarako, bai eta Garazi eta Hazparnerako irakasle diplomatuak izateko.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 72. orr.

C tadea (29 lanpostu): LH II mailako titulua, batxiler titulua edo baliokidea.  Berria - Euskal Herria   2006-03-01

Neuk ezagutarazi nion Poe hamaika urte zituela, eta Poe zenez gero berak batxiler-tesia egiteko landu zituen idazleetako bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 21. orr.

4 garai batean, unibertsitateetan ematen zen lehen mailako titulua lortua zuen pertsona.

Jakin beza, berorrek: lizentziaduna naizela esan badiot ere lehen, ez naizela batxilerra besterik.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 62. orr.

Bart etorria da Bartolome Karraskoren semea Salamankan ikastetik, Batxiler egina.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 107. orr.

Lagun egin genuen Joxe Aberasturi, zeina baitzen bizkaitarra eta Gernikako semea, batxilerra eta soldadu ohia, Portugalgo gerletan ibilia.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 519. orr.

Nik ekarriko dut nork irakurri, apaiza bera edo Sanson Karrasko batxilerra; oso gogo onez etorriko dira, aitaren berriak jakiteagatik.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 181. orr.

Lizentziatu Poza eta Gorteko eskribau antisemita makurrek, edo are Garibai Erregearen idazkariak berak, areenean Zaldibia Batxilerrak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 36. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

batxilerra ikasten (3); batxilerreko laugarrena (4); sanson karrasko batxilerra (4)


batxilergo 1 iz erdi mailako ikasketak; ikasketok bukatzean lortzen den maila. ik batxiler 2.

Gaur egun Lehen eta Bigarren Hezkuntzan, Batxilergoan eta Lanbide Heziketan ikasle gorrak eskolatzeko baliabideak daude, ez, hainbeste ordea, unibertsitatean.  Berria - Euskal Herria   2004-02-20

Nik beste zerbait nahi nuen, eta, hamazortzi urterekin, batxilergoa egitea erabaki nuen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 21. orr.

Lehenik itsas eskola, gero batxilergoa Bilbon, ondotik Gasteizeko seminarioan filosofia eta teologia ikasketak segitu zituen baita ere Salamankan.  Herria   2001-05-03

DBHa Antiguako Jakintza ikastolan egiten duten gehienek Luberri ikastetxean egiten dute gero Batxilergoa.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 160. orr.

Batxilergoa institutura joan gabe egiten ari ginenoi egunero ordubete ematen zigun aparte, ezertxo ere kobratu gabe.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 18. orr.

Batxilergora sartzeko proban huts egin genuen neska-mutiloi deitu, eta esan zigun: [...].  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 26. orr.

Ikastetxe pribatu batean egin zituzten batxilergoko ikasketak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 37. orr.

Batxilergoko aukerako irakasgaiei buruz onartu duen dekretuak ezinegona sortu du Bigarren Hezkuntzako institutuetan.  Berria - Euskal Herria   2004-06-18

Denok hasi ginen Eskolapioetan batxilergoko lehenengo mailan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 12. orr.

Batxilergoko 4. kurtsoan gertatu zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 183. orr.

Gogorra egin zitzaidan 1964tik 1965erako ikasturtea, Batxilergoko seigarrena.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 118. orr.

Batxilergoa bukatu zuenean, Medikuntza ikastea erabaki zuen, inori galdetu gabe.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 38. orr.

Batxilergoko garaian gutxitan hitz egin genuen serio, Anderrek eta biok, baina, hala suertatu zenean, literaturaz aritzen ginen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 60. orr.

1937 ko uztailan batxilergoko ahozkoaren pasatzeko Bordelerat joan behar zen.  Herria   2004-01-15

Batxilergoko zientzietako talde baten aurrean Balzacen Goriot zaharraren hogeita bost lerro -zenbatu egin behar ziren- azaldu nituen.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 9. orr.

Batxilergoko Proba Orotarikoa edo rebalida.  Berria - Euskal Herria   2004-03-31

Errebalidarik ez: Batxilergoko Titulua Batxilerra gainditzearekin batera lortuko dute ikasleek Batxilergotik fakultateko ikasketetara igarotze horrek beti eragiten dizkio ikasleari halako ilusio batzuk, gizonago dela, bizitza aldatzera doakiola sinetsarazten dio.  Berria - Euskal Herria   2004-09-28

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Orain 12 urterekin hasten da bigarren hezkuntza, baina orduan bi urte beranduago hasi ohi zen Batxilergo Bateratu Balioaniztuna, erdaraz BUP deitzen genuena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 24. orr.

Frantziako Narbona hirian batxilergo profesionala eskuratu zuen.  Berria - Mundua   2006-04-05

Katedra-hitzaldiak eman zituen Buenos Aires, Texas eta Harvard-eko unibertsitateetan, kritikak oraindik peskizatzen duen Genevako batxilergo lauso bat beste titulurik gabe.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 246. orr.

Arratsaldetan, gogotik ikasten nuen; oinarrizko batxilergo titulua eskuan neukan, eta goi mailakoa neure kontura ari nintzen prestatzen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 68. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Batxilergo garaian ez nuen ia ikusi, eta pisuan batera egokitu ginen bakanetan, bakean uzten zigun.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 126. orr.

Horra, beraz, nola erori zitzaien gainera J-eta-Lri beren batxilergo-azterketa buru-belarri ikasten hasi ziren uneantxe.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 433. orr.

Gainditzeko lau aukera izango dituzte; bestela, ezingo dute batxilergo titulua eskuratu.  Berria - Euskal Herria   2004-03-31

Don Manuelek euskara irakasten zien izeba Ceciliari eta beste euskaltzale batzuei batxilergo institutuan gauez.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 112. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

New Yorkeko City Collegen geologia batxilergoa egin zuen gazteak.  Berria - Mundua   2004-11-16

Teologia-batxilergoa beretu zuenetik, berarengan jarri zituen begiak Elizak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 95. orr.

5 garai batean, unibertsitateetan ematen zen lehen maila.

1532an, bere mezenasek bultzaturik, bere tituluak baliozkatu zituen, erdietsiz bat bestearen ondotik Eliza legeetan batxilergoa, lizentzia eta doktoretza mailak, bai eta Aulkietarako lehiatu "Prima" deitu ospetsuena beretu arte.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 18. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

batxilergoa bukatu (5); batxilergoa egin (6); batxilergoa ikasten (5); batxilergoa ikasten ari (3); batxilergoko lehen (4); batxilergoko proba (3); batxilergoko proba orotarikoa (3); hezkuntzan eta batxilergoan (3)


batza iz elkartea, batasuna. ik bazkun.

Gizon puska ausarta eta olerkari ezin hobea, esan zuen Emakume Batzako kide batek.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 122. orr.

Emakume Abertzale Batzako bazkide izan zen.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 128. orr.

Errepublikaren garaian Emakume Abertzaleen Batzako hizlari ospetsuenetariko bat izan zen.  Berria - Euskal Herria   2004-04-06

-Entzun don inoz Emakume Abertzale Batzaren konturik?  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 93. orr.

Euskadiko Kirol Federazioen Batza (EKFB) aspalditik ari da aztertzen kirol bakoitzeko nazioarteko federazioen araudiak, eta kide izateko onespena lortzeko protokolo bat prestatuko du.  Berria - Kirola   2004-03-31

Gerra deiadarra zabaldu denean Galindezek ez du dudarik egin; bera, abertzaleen Euzko-Ikasle-Batzakoekin, baina Hogar Vascon.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 56. orr.

Hauteskunde Batzak irailaren 10eko hauteskundeetan nortzuk izango diren hautagaiak. Erdi Aroko Kristau-batza zuen amets, herri giristinoen batasuna zebilelarik Aita Sainduen gidaritza moralaren bidetik.  Berria - Kirola   2004-08-03

Susmatzen dugu Erdi Aroko gizona zela errotik, moralki Aita Sainduek kudeatzen zuten herrialde multzoaren Kristau-Batzari guztiz atxikia.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 30. orr.


batzar (3.092 agerraldi, 100 liburu eta 1.354 artikulutan; ETCn 41.684 agerraldi; orobat batzarre g.er.) 1 iz bilera, eskuarki erakunde jakin batek dagozkion arazoei buruz hitz egiteko eta erabakiak hartzeko aldian-aldian egiten duena; horrelako bilera bateko lagunen multzoa. ik biltzar.

Biltzarrak gutun bat igorri dio Batzarrari, Garat anaiei beren ordezkari karguaren kentzeko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 45. orr.

Batzarra guk zer eginen dugun beha dago, manu zehatzak ukanak ditut Espainiara pasatzeko mugaren zeharkatzera entseatuko direnen gelditzeko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 63. orr.

Ez dute batzarrak egiteko agorarik, ez legerik; mendi handietako leizeetan bizi dira.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 50. orr.

Asteartero egiten dute batzarra.  Berria - Harian   2006-04-21

Horiek horrela, azken hamarkadan sona handiko hamaika batzar eta goi bilera ospatu da nazioarte mailan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 317. orr.

Jakina denez, Batzar hura eratzaile bihurtu zen, eta erregerik gabeko Konstituzio berria antolatzen hasi zen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 318. orr.

Behin, ni agertu ez nintzen batzar batean, ikastolako Juntarako hautatu ninduten.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 148. orr.

Xedapen horixe dator Luis Errukitsuak, 837. urtean, Aix-la-Chapelleko batzarrean, bere hiru seme Pepin, Luis eta Karlosen artean egin zuen banaketan ere.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 329. orr.

Jerusalemera itzultzean, herriko arduradunek batzarrean bildu eta Judean gotorlekuak eraikitzea erabaki zuten.  Elizen arteko biblia   1 M 12,35

Pentsatzeko tarte bat utzi eta gero, atzo batzarrean bozkatzeko tenorea iritsi zitzaien.  Berria - Harian   2005-11-15

Arturo Campion eta Pierre Broussain euskaltzainek batasunaren gainean 1920an aurkeztu zuten egitasmoa eztabaidatzeko, lau batzar antolatu zituen Euskaltzaindiak 1920-21 bitartean.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 95. orr.

Batzar haietan egindako legeak dira guk kapitular deitzen diegunak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 201. orr.

Ez dugu batzar hartako aktarik.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 329. orr.

Urte hartako neguan, batzar ugari izan ziren Pragan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 42. orr.

Txinako Alderdi Komunistaren batzarra hasteko astebete falta denean.  Berria - Mundua   2004-09-10

Indigenen Kontuetarako Nazio Batuen Foro Iraunkorraren batzarrean.  Berria - Gaiak   2004-05-22

Alaine Garitagoitia Euskal Herriko Nekazaritza Eskoletako Ikasleen Batzarreko ordezkaria da.  Berria - Harian   2005-03-02

Nazioarteko Diru Funtsaren ordezkariek eta zorraren hartzekodunen batzarrak ezin zuten onartu, egoera hartan, erresumaren jarduera ekonomikoaren inolako etendurarik.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 21. orr.

IAEAko Gobernadoreen Batzarreko 35 estatuetatik AEBek, Errusiak, Txinak, Erresuma Batuak, Frantziak, Alemaniak eta beste hainbatek bozkatu zuten ebazpenaren alde.  Berria - Mundua   2006-02-05

Horrek betiko eman zion Salomonen adiskidetasuna, eta bien artean pentsatzen aritu ostean, birigarroen batzar bat antolatu zuten.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 250. orr.

"Hau ezin da hola gelditu", esaten zuen, eta batzar bat antolatu behar zela ahalik eta lasterren, "zurrumurru txatxu eta pozoitsu hori lehenbailehen gelditzeko".  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 109. orr.

Emakumeei ez zaie zilegi batzarrean hitzegitea.  Elizen arteko biblia   1 Ko 14,34

Udan igandeetako "batzarretara" joaten ziren dantzatzera eta dibertitzera.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 20. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ugaritasun horri kaltegarri iritzirik, Frantziako Batzar Nazionalak neurriak batzea erabaki zuen, garai guztiek, lurralde guztiek eta gizaki guztiek mundua neurtzeko modu bera izan zezaten.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 161. orr.

EBBko zortzi kideak hilaren 31ko batzar nazionalean aukeratuko dituzte, gehiengo osoz.  Berria - Euskal Herria   2004-01-11

Urte bereko uztailaren 25ean konstituzio berria idatziko zuen Batzar Eratzaile Nazionalerako diputatuak aukeratzeko hauteskunde berriak antolatu zituen.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 92. orr.

Iraultzak bere bideari darraio, eta martxoaren 13an Batzar Eratzaileak errege-zedulengatik preso zeudenak askatzeko agindua ematen du.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 28. orr.

NBEko 191 kideak biltzen dituen Batzar Nagusia geroan ere begirale hutsa izango da.  Berria - Mundua   2004-12-05

Bizkaiko Batzar Nagusiek 25. urteurrena ospatzeko ekitaldia egingo dute gaur Gernikako Juntetxean.  Berria - Euskal Herria   2004-04-28

Horrela baieztatu zuen atzo Gipuzkoako Batzar Nagusietako lehendakari Leire Ereñorekin egindako bilera.  Berria - Euskal Herria   2004-09-02

Haren inguruan ospatzen zen urtero klanetako buruzagien arteko batzar nagusia, oraingoan ospatuko zen era berean. Eta batzar nagusia bildu nuen haien aurka.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 29. orr.

1222an Asisen egin zen batzar nagusian (kapitulu jeneralean), 3.000 edo 5.000 (iturri ezberdinen arabera) anaia bildu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 23. orr.

Ez zen prokuradorearen proklama berri bat, baizik eta Batzar Nazionalak zabaldu erabaki bat, egiazko lege bat.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 128. orr.

Beharrezkoa da Udalbiltzaren sorrerako puntuak berreskuratu eta indartuko dituen Batzar Orokorra «lehenbailehen egitea».  Berria - Euskal Herria   2004-05-01

Austria Behereko Ehiztari Elkartearen batzar orokorra atzeratu egin da asteartera, hilaren hogeita batera.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 147. orr.

Mankomunitatearen batzar iraunkorrean irakurri ziguten gutun hori.  Berria - Euskal Herria   2004-10-10

Herriaren Adiskideen Elkarteko batzar publiko batean, han bildutakoak matxinatzen saiatu zen, "ministroak akabatu!" oihu eginez.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 330. orr.

Irunen, atxilotuak epailearen aurretik pasatu arte egunero batzar informatiboak izango dira Urdanibia plazan.  Berria - Euskal Herria   2004-10-07

Batzar irekia izan zen eta, gehienbat, idazle eta irakasle jendea bildu zen bertara.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 158. orr.

Eskualdeka eta herrika batzar irekiak egingo dituzte, herritarren informazioa jaso dezaten.  Berria - Euskal Herria   2006-04-01

Batzar «diskretuak» izango dira, baina ez ezkutukoak.  Berria - Euskal Herria   2006-04-22

Zeuk eraginik, goretsiko zaitut batzar handian, neure promesak beteko ditut begirune dizutenen aurrean. jadanik zeruetako erreinuko batzar gorenean bizi zen.  Elizen arteko biblia   Sal 22,26

Lurralde batzar berezia.  Berria - Euskal Herria   2004-04-30

Juan Jose Lizarbe PSNko idazkari nagusiak proposaturiko zazpi ordezkariek hartuko dute parte uztailean PSOEren batzar federalean.  Berria - Euskal Herria   2004-06-20

[ELAren] Batzar Konfederala datorren azaroaren 26an eta 27an egingo da, Bilbon.  Berria - Ekonomia   2004-05-06

Azken Kapitulu jeneraleko batzar santuari eta zuri [...] ondo iruditu zaizue Frantzisko gure aita dohatsuaren egite eta esanak idazteko eginkizuna gure ezereztasunari ezartzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 277. orr.

Jehuk agindu zuen: -Dei ezazue jendea batzar santura, Baalen ohorez!  Elizen arteko biblia   2 Erg 10,20

Astearen lehen egunean batzar sakratua egingo duzue eta ez da ohiko lan arruntik egingo.  Elizen arteko biblia   Lb 23,7

Atzo egin zuten EKTko akziodunek urteko batzar nagusia Andoaingo Bastero Kulturgunean.  Berria - Harian   2005-06-12

Larrañagak, Babeserako Batzarraren komisario nagusi komunistak, [...].  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 73. orr.

Halako batean, premiazko batzarrera deitu zituzten lurraldeetako buruak, Busturian bertan zegoen Gernika herrira.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 95. orr.

Zortzigarren egunean, amaierako batzarra izango duzue eta ez da ohiko lan arruntik egingo.  Elizen arteko biblia   Zen 29,35

Beste gorabeherarik baldin baduzue, legezko batzar batean erabakiko da.  Elizen arteko biblia   Eg 19,39

Ez da, beraz, atzera begirako batzar bat soilik.  Berria - Harian   2005-09-06

Mundu mailako batzar bat aldarrikatzea zuen helburu.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 206. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Historia beti eta nonahi, gizarte guztietan, iraupenaren forma espontaneoak, nola antolatuak, erakusten dituen dokumentazio materialak (liburuak, testuak, kontaerak, erregistroak, batzar-agiriak, eraikuntzak, erakundeak, araudiak, teknikak, gaiak, ohiturak eta abar) lantzea eta baliatzea da.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 13. orr.

Gerrak hango eraikinetan eragin duen suntsiketaz jabeturik, nafar-foruzale zintzoak legez Gernikako Arbolaren eta hango Batzar-Etxearen tradizioaren itzalpera makurtzera joan ginen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 69. orr.

Andoaingo udaletxeko batzar aretoan.  Berria - Euskal Herria   2004-07-04

Batzar-aretoa presaka eta aztoratuta zeharkatu ondoren, Gernikako Haritz bizia agertu zitzaion begien aurrean.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 12. orr.

Gero oharren arbelean sendagile eta praktikanteen batzar-deiak eta sindikatuen iragarkiak irakurri ditu.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 74. orr.

Adar hilaren hamalaua eta hamabosta batzar-egun izango dituzte israeldarrek, Jainkoaren aitzinean poza eta alaitasuna adierazteko egun, belaunez belaun, betierean.  Elizen arteko biblia   EstGr 206,10

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Italiako Errepublikako Eraketa Batzarreko diputatua izan zen. Izendatu berria zen Nafarroako Gobernu-Batzarraren albistea ere eman genuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 280. orr.

Herriaren finantza-egoera hondamendizkoa eztabaidatzeko bildu den Kontseilu-batzar batean, ministro batek ohartarazten du nola finantzen aldetik bikain doazen herrialde bakarrak gerra galdutako biak diren: Alemania eta Japonia.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 77. orr.

Gure nazio batzarrek gai zibiletan zein lege argitaratu eta horiek gorde ditugu, batez ere ordena politikoan izan diren gertakari izugarriei lotuta daudenak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 57. orr.

BBBrako hauteskunde prozesuaren amaiera maiatzaren 8an bukatzekoa zen, lurralde batzar batekin.  Berria - Euskal Herria   2004-04-30

Elizak, Inperioa desagertu ondoren, aurrekari sekular hartatik hartu zuen eredua eta apezpikuen eskualde-batzarretara dei egiten hasi zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 50. orr.

Gora bezate herri-batzarrean, goretsi zaharren kontseiluan.  Elizen arteko biblia   Sal 107,32

Ia egon naiz zoritxarrik bete-beteenean herri-batzar osoaren aurrean salatuta.  Elizen arteko biblia   EsZ 5,14

Emakumeak eliz batzarretan.  Elizen arteko biblia   1 Ko 11,2 tit

Hala nola monarka-bileren eta ministro-batzarren emaitzarik esanguratsuenak ez diren agertzen komunikatu ofizialen testuetan, baizik lerro artean ezkutaturik dauden, [...].  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 43. orr.

Haurdunaldia eteteko pilularen aldeko kanpainak sustatzen jarraitzen badu Elizatik botako duela mehatxu egin dio Hondurasko Apezpiku Batzarrak Osasun ministroari.  Berria - Gaiak   2004-02-08

Apaiz-batzarreko kideek gero eta trabes sarriagoak eta handiagoak egiten zituzten eta ikararen eta itxaropenaren gorabehera guztiez gozatzen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 50. orr.

Handik goiti, kanpora joaten nintzen aldiro, "talde-bilera" nuen, edo "talde-afaria", edo "talde-batzarra".  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 365. orr.

On Camillo joan eta famili batzar osoaren aurrean aurkitu zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 266. orr.

Ni nire kontsolaren gainean tinkaturik nengoen, beti-betiko, nire bi osabak, dena zekitenak, mundua sortzen laguntzen ari ziren ezkutuko isil-batzar solemne haren entzule.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 86. orr.

5 batzar buru ik batzarburu.
6 batzar etxe batzarrak egiteko etxea, eskuarki Gernikakoa.

Batzar Etxean eta Gernika osoan ezertxo ere ez zen entzuten.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 263. orr.

Gernikako Batzar Etxean egindako ekitaldian onartu zuten Bolibar bereiztea.  Berria - Euskal Herria   2004-12-01

Nafar-foruzale zintzoak legez Gernikako Arbolaren eta hango Batzar-Etxearen tradizioaren itzalpera makurtzera joan ginen; mirariz, ukitu gabeak ziren.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 69. orr.

Bihar Gernikako Batzar Etxean karguaren zina egingo duela ere iragarri zuen Bilbaok.  Berria - Harian   2005-06-24

Abadiñoko Gerediagako Salbadore batzar etxean egin zuen, atzo, Jose Luis Lizundia euskaltzain osoak sarrera hitzaldia.  Berria - Kultura   2004-07-24

7 batzar gela (orobat batzargela g.er.) iz batzarrak egiten diren gela.

Etxalar-ek abiatzen du mugimendua astelehen huntan, Batzar gelan, aratseko 8 orenetan.  Herria   2001-11-15

Wicklow Streeteko Batzar gelan igarotzen zuen O'Connor jaunak egunaren parte handi bat, Jackekin, etxezain zaharrarekin, sutondoan eserita.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 174. orr.

"Huntz eguna batzar gelan": nazionalistak edan eta edan eta kontu kontari, boto eskatzen dabiltzan bitartean.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 70. orr.

Batzar gela batean bildu ziren Elorrieta, afiliazioa gainbegiratzen duten teknikariak eta kazetariak.  Berria - Ekonomia   2004-11-11

Aurrerantz joanda, beste gela asko: logelak eta batzar-gelak.  Berria - Kultura   2004-11-13

Dozena bat enpresa berriren egoitza izateko lekua duen eraikinak, gainera, bi batzargela, auditorioa eta prentsaurrekoak egiteko aretoa ere baditu.  Berria - Ekonomia   2004-07-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

akziodunen batzar (7); arabako batzar (18); arabako batzar nagusien (4); arabako batzar nagusietako (6); arabako batzar nagusietan (4)

batzar aretoa (10); batzar aretoan (11); batzar aretotik (6); batzar berezia (6)

batzar egin (5); batzar eratzailea (5); batzar eratzailean (5); batzar etxean (6); batzar gelan (4); batzar handiak (5); batzar handian (5)

batzar informatiboa (4); batzar irekia (6); batzar nagusi (11); batzar nagusia (69); batzar nagusia egin (8); batzar nagusiak (62); batzar nagusian (67); batzar nagusiaren (10); batzar nagusiari (5); batzar nagusiei (7); batzar nagusiek (101); batzar nagusien (47); batzar nagusietako (80); batzar nagusietako aretoan (5); batzar nagusietako lehendakari (8); batzar nagusietako lehendakaria (6); batzar nagusietan (74); batzar nagusietan egindako (4); batzar nagusietara (4); batzar nagusiko (5); batzar nagusira (4); batzar nazionala (18); batzar nazionala egin (7); batzar nazionalak (22); batzar nazionalaren (4); batzar nazionalari (5); batzar nazionalean (22); batzar nazionaleko (7)

batzar orokorra (38); batzar orokorra egin (9); batzar orokorra egingo (4); batzar orokorrak (12); batzar orokorraren (6); batzar orokorrean (21); batzar osoak (6); batzar osoaren (6); batzar sakratua (18); batzar sakratua izango (11); batzar santu (4)

bizkaiko batzar (44); bizkaiko batzar nagusiek (15); bizkaiko batzar nagusien (5); bizkaiko batzar nagusietako (14); bizkaiko batzar nagusietan (6); buru batzar (8)

eajko batzar (4); eako batzar (5); egindako batzar (10); egingo du batzar (5); egunean batzar (6); egunean batzar sakratua (6); elkartearen batzar (5); erakundearen batzar (6); erakundeko batzar (6); euzkadi buru batzar (7); ezohiko batzar (5); gasteizen egindako batzar (4); gernikako batzar (5); gipuzkoako batzar (133); gipuzkoako batzar nagusiak (11); gipuzkoako batzar nagusiek (49); gipuzkoako batzar nagusien (13); gipuzkoako batzar nagusietako (27); gipuzkoako batzar nagusietan (29); herri batzar (5)

laugarren batzar (4); lehen batzar (8); lurralde batzar (4); midasen batzar (4); nbeko batzar (6)

tribuen batzar (9); tribuen batzar handiak (4); udalbiltzaren batzar (4); urteko batzar (16); urteko batzar nagusia (4); urteko batzar nagusian (7); urteroko batzar (6); urteroko batzar nagusia (5))

aberri batzarra (8); akziodunen batzarra (12); batasunaren batzarra (6); batzarra amaituta (5); batzarra debekatu (5); batzarra deitu (5); batzarra dute (4); batzarra egin (81); batzarra egin zuen (18); batzarra egin zuten (36); batzarra egingo (58); batzarra egingo da (5); batzarra egingo du (22); batzarra egingo dute (24); batzarra egitea (7); batzarra egiteko (5); batzarra egiten (10); batzarra egiten ari (4); batzarra hasi (7); batzarra izan (8); batzarra izango (6); batzarra osatzen (4); batzarra osatzen duten (4); buru batzarra (4); egin zuten batzarra (4); elkarteak batzarra (4); ezohiko batzarra (16); ezohiko batzarra egingo (11); langileek batzarra (4); lehen batzarra (9); lurralde batzarra (7); nazio batzarra (12); nazio batzarra egin (4); ohiko batzarra (5); urteko batzarra (4); urteroko batzarra (4)

aberri batzarrak (17); arabako lurralde batzarrak (4); batzarrak aho batez (5); batzarrak egin (12); batzarrak egiten (6); batzarrak egiten ari (4); bizkaiko batzarrak (5); bizkaiko lurralde batzarrak (5); buru batzarrak (23); eajko aberri batzarrak (4); eajren aberri batzarrak (4); erronkariko ibarreko batzarrak (8); euskadi buru batzarrak (4); euzkadi buru batzarrak (12); gobernadoreen batzarrak (7); herri batzarrak (8); langileen batzarrak (8); lurralde batzarrak (26); nafarroako lurralde batzarrak (4); udal batzarrak (8)

akziodunen batzarraren (5); batzarraren aurrean (4); batzarraren bezperan (5); batzarraren erdian (4); batzarraren lehen (4); batzarraren ondoren (9); batzarraren ostean (13); buru batzarraren (9)

aberri batzarrean (8); akziodunen batzarrean (13); atzo egindako batzarrean (5); atzoko batzarrean (14); batzarrean aztertuko (4); batzarrean bildu (5); batzarrean erredakzioa (7); batzarrean hartutako (4); batzarrean onartu (5); batzarrean parte (22); batzarrean parte hartu (8); batzarrean parte hartzeko (6); buru batzarrean (4); egin zuen batzarrean (5); egindako batzarrean (31); egingo den batzarrean (7); egingo duen batzarrean (4); egingo duten batzarrean (4); eginiko batzarrean (10); ezohiko batzarrean (7); jaunaren batzarrean (5); lurralde batzarrean (13); nazio batzarrean (6); udal batzarrean (11); urteroko batzarrean (5)

aberri batzarreko (11); araba buru batzarreko (9); batzarreko kide (9); batzarreko kideek (6); batzarreko lehendakari (20); batzarreko lehendakari josu (4); batzarreko lehendakaria (4); batzarreko lehendakariak (12); batzarreko lehendakariaren (6); batzarreko lehendakaritzarako (4); batzarreko ordezkariak (4); batzarreko presidente (11); batzarreko presidenteak (7); bizkai buru batzarreko (19); buru batzarreko (92); buru batzarreko lehendakari (20); buru batzarreko lehendakaria (4); buru batzarreko lehendakariak (12); buru batzarreko lehendakariaren (4); buru batzarreko lehendakaritzarako (4); buru batzarreko presidente (9); buru batzarreko presidenteak (6); euskadi buru batzarreko (8); euzkadi buru batzarreko (18); gipuzkoa buru batzarreko (8); gipuzkoako buru batzarreko (5); herri batzarreko (4); ipar buru batzarreko (10); napar buru batzarreko (4)

batzarren babesa (4); lurralde batzarren (10); lurralde batzarren berritzeko (4)

batzarrera deitu (18); batzarrera deitu dute (6); batzarrera deituko (4); batzarrera joan (8)

batzarrerako deia (6)


batzarburu (orobat batzar buru) iz batzar baten buru den pertsona.

Dena zuzenduko duen batzarbururik ez badago, sekulako anabasa izaten dira gure bilera guztiak, hasi nekazarien biltzarretatik eta batzorde zientifikoetaraino eta goi-mailako beste edozein bilkuraraino.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 288. orr.

Ondoren, batzarburu santuak, begiak malkotan, erabaki zuen Frantzisko dohatsua, Gurutziltzatuaren zerbitzaria, bihotzean eta gorputzean haren zauriak eraman zituena, santuen zerrendan jartzeaHileta-ospakizunean Inozentzio IV.a bera izango da batzar-buru, eta Asisko San Jorge elizan hobiratzen dute.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1158. orr.

Bil bitez herri guztiak zure inguruan, eta jar zaitez, Goi-goiko hori, haien batzarburu.  Elizen arteko biblia   Sal 7,8

10ak eta erdietan: meza nagusia, André Saint-Esteben Batzar-Buru.  Herria   2003-01-28


batzargela ik batzar 7.

batzargune (orobat batzar gune) iz batzarrak egiteko gunea. ik biltzargune.

BEC erakustazokan Batzargunea inauguratu zuten: erabilera anitzeko 12 gela, 20 bihur daitezkeenak, bost solairuko eraikin batean.  Berria - Euskal Herria   2006-03-31

Haran eta lurralde guztietatik etorritako jendea biltzen ari zen batzar gunea Busturiako plazaren antzekoa zen, baina zabalagoa.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 146. orr.

Batzar-guneko komunetan handik laster menturaz pipa erreko zuten biek.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 133. orr.


batzarkide 1 iz batzar bateko kidea. ik biltzarkide.

Aintzane Ezenarro batzarkideak ez-arauzko proposamena aurkeztu zuen, «Batzar Nagusiek jarrera bat har dezaten».  Berria - Kultura   2004-01-22

PSE-EEko batzarkide Rafaela Romeroren esanetan, [...].  Berria - Kultura   2004-02-12

Han Bizkaiko batzarkideekin nengoen, Erregeren zain.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 260. orr.

Katalana normalizatzea zen batzarkideen helburua, eta administrazio zatiketa horixe zen helburura iristeko oztopoa.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 106. orr.

Egia esan behar badizut, hamar batzarkideetatik zortzik eman dute baietza.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 231. orr.

Bergarako alkate ez ezik, Gipuzkoako batzarkide, Eusko Legebiltzarrean parlamentari eta Espainiako Gorteetan senatari ere izan zela gogoratu zuen.  Berria - Harian   2005-11-29

Osoko bilkurako 24 batzarkide aukeratzeko bozketak zalantza guztiak argitu zituen.  Berria - Ekonomia   2006-03-26

21 batzarkidek osatuko dute [Gipuzkoako Kirol Kontseilua] horien artean federazio eta taldeetako ordezkariek.  Berria - Kirola   2004-09-17

Erregea hizketan hastekoa zela, "Eusko Gudariak" abesteari ekin zioten Herri Batasunako parlamentarioek eta batzarkideek, zeinak berehala egotzi baitzituzten bertatik, bultzaka eta txistuka.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 89. orr.

Zaharrek badakite eta bereziki Pilotarien Biltzarkideek hala nola Pilotarien Batzarkideek, elgarretaraturik joaiten baitira urtero abenduaren 3-an Xabier-era Xabier-eko San Frantses-en ohoratzera.  Herria   2005-01-20

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ana Madariaga Batzar Nagusietako presidenteak gonbidatuak agurtu eta Juntetxera sartu ziren guztiak, ezker abertzaleko batzarkide ohiak izan ezik.  Berria - Euskal Herria   2004-04-29

Ezker abertzaleko batzarkide bizkaitarrak Gernikan izango dira, «demokrazia eskatzeko».  Berria - Euskal Herria   2004-04-28

Melerok azalpenak eman ditu, baina muzin egin dio batzarkide popularrek eta sozialistek kargua berehala uzteko egindako eskaerari.  Berria - Euskal Herria   2006-01-25

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

EAJko batzarkide taldeak PPko buruzagiek «lotsa gutxi» dutela esan zuen, horiek bezalako «ekintza zikinen bitartez administrazio publikoaren irudiari kalte egiten diotelako».  Berria - Euskal Herria   2004-07-16

Ignacio Gilek prentsaurrekoa eman zuen atzo Gasteizen, alderdiko kide eta Arabako diputatu nagusi Ramon Rabanera alboan zuela, batzarkide posturako dimisioa aurkeztu zuela esateko.  Berria - Euskal Herria   2004-04-07

PPren kontraesana da PPko Bastidako alkate Ignacio Gilek Arabako batzarkide kargua utzi izana.  Berria - Euskal Herria   2004-04-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arabako batzarkide (3); batzarkide kargua utzi (4); batzarkide taldeak (3); eajko batzarkide (3); ezker abertzaleko batzarkide (3); ezker batuko batzarkideak (3)


batzarleku iz batzarrak egiten diren lekua. ik batzartoki; biltzarleku.

Han ere ageri dira, behin baino gehiagotan, "mugako babesleku" horiek, piraten taberna, parranda eta festa-leku, baina aldi berean "etxe" kutsua izango duen mugako jendearen batzarlekua.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 99. orr.

Liburu hau batzarleku honetan izandako eztabaida eta gogoeten ondorioa da.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 9. orr.

Baratzeko hesia bezala bota ditu haren harresiak, haren batzarlekua xehatu.  Elizen arteko biblia   Nk 2,6


batzarraldi (orobat batzar aldi) iz batzarra.

Lenengo batzarraldia amaitu zanean, askok, yarraitu eutsen gure piel oni ostatutzat artu eban ardandegira.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 150. orr.

Esan didatenez, oso maiz izan din azken aldion bakarkako batzarraldirik hirekin.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 50. orr.


batzarre ik batzar.

batzartoki iz (orobat batzar toki) batzarrak egiten diren tokia. ik batzarleku.

Badira urte batzuk, San Tiburtzio eguerdi batez, Leitzako Udaleko batzartokian, urteroko luntxa aitzaki, kontu kontari geundela, Egaña bertsolariak galde egin zidala "Zer esan nahi du horrek, hi?" txoko batean "Nor Jainkoa Bezela?" lema zeraman bandera ikusirik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 210. orr.

Zinegotziak ordubetez ika-mikan ikusi ostean, gaztetxeko kideek herri kontsulta eskatu zieten, eta pankarta batzuk astintzen hasi orduko bizkarzain ugari bildu zitzaien, Barcina alkateak batzartokia uztera gonbidatu zituen heinean.  Berria - Euskal Herria   2004-08-06

Astero, buruzagiak batzarrean elkartuko ziren; batzar tokia bileratik bilerara aldatuko zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 305. orr.


batzartu, batzar(tu), batzartzen 1 da ad batzarrean bildu.

Roboam Sikemera joan zen, Sikemen batzartua baitzegoen Israel osoa, hura errege izendatzeko.  Elizen arteko biblia   2 Kro 10,1

Hori ikusirik, Euzkadiko ontzietako patroi denak batzartu ginen, eta Bordelera edo Baionara jotzea erabaki, gure Gobernuak ordezkaritza duen lekuak horiexek dira-eta.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 108. orr.

Egoera politikoa aztertzeko batzartu dira bi alderdiak.  Berria - Euskal Herria   2006-04-06

Komandante nagusiekin batzartu zen jenerala hirugarren egunean.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 196. orr.

Urralburu, Otano, Alli eta Sanz ez dira inoiz batzartu urtegiaren kontra zirenekin.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 157. orr.

Atzo berriro batzartu ziren, eta erantzuna «etsigarria» izan zela salatu zuten grebalariek.  Berria - Ekonomia   2004-09-17

Ministro euskaldunak hilabetean behin batzartzen ziren Garrüzen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 112. orr.

"Hiru Galietako Kontseiluaren" topaleku ofiziala ere bazen, non hirurogei kantonamendu edo gehiagoren ordezkariak Drusok K.a. 12an Augustori eraikitako aldarearen inguruan batzartzen baitziren aldizka.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 46. orr.

Ariel Sharonen eta Palestinako Aginte Nazionaleko lehen ministro Ahmed Kureiaren ordezkariak bildu ziren atzo Jerusalemen bi buruzagiak batzartzeko aukerak aztertzeko.  Berria - Mundua   2004-02-05

Duela 30 urte Espainiako Poliziak Gasteizko San Frantzisko elizan batzartuta zeuden grebalariak tiroz atera, eta bost langile hil zituen. ez zizkieten ate guztiak itxi Atanori, EPEL eta Patronatua aurki berriz batzartzekoak zirelako.  Berria - Harian   2006-02-22

Eta batzartutako guztiek erantzun dute ahobatez: "Sí".  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 263. orr.

LABeko ordezkariak batzartutakoei aurkako jarrera jakinarazi eta aretotik alde egin zuen.  Berria - Harian   2005-11-15

2 (era burutua izen gisa)

Batzartuek bizi-bizi egin zuten txalo; Harry ere txalo jotzen hasi zen, baina laster gelditu zen Nicken aurpegia ikusita.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 117. orr.

3 batu, elkartu.

Filistearrak, beren gudarostea borrokarako bildurik, Judako Sokon batzartu ziren eta Efes-Damimen ezarri zituzten guduetxolak, Soko eta Azeka artean.  Elizen arteko biblia   1 Sm 17,1

Jainkoaren deiari erantzunez, batzartu ziren ardiak, otsoak, zaldiak eta behorrak, lehoiak eta tigreak, zakurra eta katua, behiak eta ahuntzak, eta gainerako abere jende guztia... trikua izan ezik.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 59. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

batzartu aurretik (3); batzartu da (3); batzartu dira (3); batzartu ginen (3); batzartu ostean (3); batzartu zen (22); batzartu zen atzo (8); batzartu ziren (24); batzartu ziren atzo (4); batzartuko da (6); batzartuko dira (9); batzartzeko asmoa (3); egon ziren batzartuta (3); ere batzartu (3); lehendakariarekin batzartu (3)


batzatan

Lanabesa batzatan sartu, bete-bete egin eta zaldi-gorotza bota nion juduari burutik behera.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 86. orr.

Oihu egin zuen minez eta, astiro-astiro, belaun bat jarri zuen batzatan, bestea gero.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 86. orr.


batze iz bat egitea, elkartzea; bi gauza edo gehiago bat egitea, elkarrekin ezartzea.

Hamaika gorputz nimino hamaika eratan hutsunean zehar nahasten ikusiko duzu izpien argitasunean bertan, eta, lehia eternalean bezala, guduak eta guduxkak batailoika jokatzen atsedenik gabe, batze-banatze etengabean dihardutela.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 105. orr.

Batzea zaildu: Etorkin batentzat lehen baino zailagoa izanen da familia ekartzea.  Berria - Harian   2006-02-10

Beraz, argi eta garbi dago, haien esentziari dagokionez, ez dutela arauzkoa batze soila, ez eta banatze soila ere.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 221. orr.

Hizkuntzaren mekanismoa honetan dago finkatua: adierazleen eta adierazien batzean, eta hizkuntzaren linealtasunean oinarriturik sortzen diren ikurren arteko erlazio sintagmatikoetan.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 9. orr.

Estatu txiki askoren etengabeko batzeek ekarri dute gutxitze hau.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 116. orr.

Hamabosten bat urte baziren han ari nintzela bakterio bikote ongi aukeratu batzuen sexu-batze aldizkakoa sustatzen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 73. orr.


batzear adlag batzeko zorian.

Hiru mutilek arnasa lasai hartu eta irribarre egin zuten, ondo egindako lanaren emaitzak batzear zeudela sumatuz.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 103. orr.


batzoki 1 iz Eusko Alderdi Jeltzalearen biltokia.

Berriak Batzokietako, Herriko Tabernetako eta PSEren egoitzetako giroa jaso zuen.  Berria - Harian   2006-03-23

Gure etxe azpian Batzokia dago, eta alboan, Casa del Pueblo.  Berria - Kultura   2004-03-17

Nazionalistek 1931ko uztailaren 26an Euzko-Etxea edo batzokia inauguratu zuten Hondarribian, Monzon, Barrena eta Oruetaren mitinarekin.  Berria - Kultura   2004-12-02

Duela 5 urte, Batzokiko hiriburu batzarrean sartu nintzen.  Berria - Euskal Herria   2004-03-11

Larunbatean, aratsaldeko 7etan, Donibane Lohizunen, Alderdi Jeltzalearen batzokian, Mikel Duvert mintzo euskal populuaren sustraietaz.  Herria   2005-03-17

Batzokia ez zen jan-edanerako elkarte soila, bere pentsamendua eta ekintzak gizarte osora zabalduko zituen topalekua baizik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 64. orr.

Juanitoren haurtzaro eta gaztaroa lehenik; abertzaletasuna gure herrian zabaltzeko egindako lanak gero: mendi-taldea, batzokiaren inaugurazioa...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 104. orr.

Nire neska-laguna oso kontserbadorea da, badakizu, astero elizara joan eta arratsaldero kafea Batzokian hartzen duten horietarikoa.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 101. orr.

Prentsaurrekoa eman zuten atzo EBBko lehendakari Josu Jon Imazek, Josune Ariztondo idazkariak eta Gorka Agirre EBBko Kanpo Harremanetarako arduradunak Bergarako batzokian, EADren inguruko zehaztasunak emateko.  Berria - Euskal Herria   2004-12-14

Horrez gain, Algortako batzokiaren kontra ere egin zuten.  Berria - Euskal Herria   2006-03-04

Harako hartan, Mungiako batzokian izan zirela ezteiak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 56. orr.

Mutiko talde bat ageri da, Amarako Batzokiaren aurrean.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 96. orr.

Hiru gazte epaituko dituzte gaurtik Madrilen, batzoki bat erretzeagatik.  Berria - Euskal Herria   2004-10-13

2 biltokia.

Egun horretan baitira ehun urteak betetzen, orduko eraikia izan beharko da "Club House" batzokia.  Herria   2004-01-29

Igandean, Uztaritzen Latsa batzokian, sustengu bazkaria Kontxi Iglesias eta Argi Perurena gogoan.  Herria   2001-02-15


batzorde 1 iz gairen bati buruz aritzeko, elkargo edo erakunde batek izendatzen duen ordezkari multzoa.

Azken urtean, batzorde eta azpibatzordeetan lanean aritu eta ekarpenak egin dituztenen isla izango dira ordezkari guztiak.  Berria - Harian   2005-09-21

Ikerkuntza-kredituak banatzeko kargua zuten batzorde eta erakundeek.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 29. orr.

Zein premiazkoa zen, etxaldea ondo gobernatzeko, idazkaritzak, bulegoak eta are batzordeak ere eratzea, horrela lapurretak eragozten baitziren eta gauza guztien berri zehatza jakiten baitzen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 448. orr.

Jendea uholdeka hasi zen hango kostaldera hurbiltzen, eta horrenbeste jende zihoanez gero, batzorde bat sortu zen Buenos Airesetan jendeari paperak errazteko eta sarbideak aurkitzeko.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 69. orr.

Batzorde bat eratu zuten Estatuarentzat berebiziko garrantzia zuen eraikin handi bat eraikitzeko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 337. orr.

Herriko irakasle batzuek batzorde bat osatu zuten dirua biltzeko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 175. orr.

Batzordeak bertantxe ekin zion lanari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 337. orr.

Europako Kontseiluko Adituen Batzordeak nabarmendu duenez [...] eremu euskalduneko herritarrek oso harreman estua dute egunero eremu mistoarekin, Iruñerriarekin batez ere.  Berria - Harian   2005-09-23

Newellek erregulazio espedientea hitzartu du langileen batzordearekin.  Berria - Ekonomia   2004-06-24

Kronika bat, Dashiell Hammett-en konparezentziari buruzkoa, Ekintza Antiamerikarren Batzordearen aurrean.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 141. orr.

Gaia Arrazen Berdintasunaren Batzordera eramango zuela gaineratu zuen.  Berria - Mundua   2004-01-24

Buruaz agurtzen ditu batzordeko kideak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 63. orr.

Artista handi askoren inspirazio kolpeak ez dira garunean, bekokiko lobuluan, jasaten dituzten epilepsia erasoen ondorio baizik -esan zuen batzordeko lehen bileran ikerlariak.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 51. orr.

Gratien Adema "Zaldubi" apaiz lapurtarra aukeratu zuten batzordeko lehendakari, Martin Guilbeau idazkari, eta Arturo Campion eta Sabino Arana lehendakariorde.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 85. orr.

Bartzelonako Abokatuen Kolegioko Giza Eskubideen Batzordeko ordezkariak.  Berria - Harian   2005-04-23

Irakeko Hauteskunde Batzordeko eledun Farid Aiadek ziurtatu zuen «gauzak normaltasunez» igarotzen ari zirela.  Berria - Harian   2005-01-29

Kostata, Baiona alde horretan deserrituen aldeko Batzorde bat edo badagoela jakin diat; eta berorren bitartez saiatuko nauk gutun hau helarazten.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 291. orr.

Aita totelka hasi zen zertxobait protestatu nahiz, eta orduan amnistiaren aldeko batzordeetako bizardun bat etorri zen, eztabaida gogorrean hasi zen, hura ez zela legezkoa.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 207. orr.

"Batzordeak hitzik ez epaiaz", dio titularrak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 75. orr.

'Egunkaria auziaren' segimendu juridiko eta politikorako batzordea osatu dute 105 pertsonalitate katalanek.  Berria - Harian   2005-04-23

Puerto Rico, Alemania, Espainia, EAB, Hegoafrika, Mexiko, Suitza eta Italiako hamar adituk osatu dute Euskal Herria Watch batzordea abian jartzeko lehenengo taldea.  Berria - Harian   2005-02-27

Pazientzia, dirua, kaleko harriak eta dena agortu zenean, batzordekoek greba amaitutzat jo zuten.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 192. orr.

Zaintzaileei galdetu zien ea batzordekorik bazen aretoan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 208. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Jazzaldiko Batzorde Antolatzaileak aurtengo saria ex-aequo ematea erabaki du, Shirly Horni eta Truebari.  Berria - Kultura   2004-07-22

Biltzar Nagusia ostiral goizean hasiko da, batzorde exekutiboak aurkeztutako ponentzia politika-sindikalaren eztabaidarekin.  Berria - Ekonomia   2004-05-14

Batzorde eragilearekin eztabaida luzeak izan ondoren, egitasmo haietariko gehienak onetsi zituen azkenean Guztiahaldunak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 9. orr.

Idiazabalgo Batzorde Arautzaileak garbi dauzka gazta egiteko bete behar diren oinarriak.  Berria - Ekonomia   2004-08-15

Batzorde Konstituziogilea sortzea izango da lehen pausoa, sistema politikoa erreformatu ahal izateko.  Berria - Harian   2005-12-20

[EHNE] sindikatuak lehorteaz eztabaidatzeko batzorde txostengile bat eratzeko eskaera ofiziala entregatu zuen Batzar Nagusien egoitzan.  Berria - Ekonomia   2004-08-21

Euskaltzaleen Batzorde Iraunkorra nire zain bildurik zen Arantzazura itzuli nintzenean.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 143. orr.

Italiako Alderdi Komunistako Batzorde Nagusiko kidea eta Espainiako Garibaldiar-ohien Italiako Elkarte Nazionaleko lehendakaria.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 280. orr.

Gazteen batzorde berezia xutik emana izan da berrikitan.  Herria   2003-01-28

1986an, berriz, batzorde berezia osatu zuen helburua betetzeko: Lexikologi Erizpideen Finkapenerako Batzordea.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 188. orr.

Kubako Alderdi Komunistaren Batzorde Zentraleko organo ofiziala.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 88. orr.

Batzorde karlistek ageri-agerian jarduten zuten.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 85. orr.

Sekulako anabasa izaten dira gure bilera guztiak, hasi nekazarien biltzarretatik eta batzorde zientifikoetaraino eta goi-mailako beste edozein bilkuraraino.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 288. orr.

Batzorde instituzionalak mugimendu guztien informazioa jasoko du, eta gainbegiratu egingo ditu.  Berria - Kirola   2004-12-24

Nazio Batuen Europarako Batzorde Ekonomikoa.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 100. orr.

Batzorde militarrak goi-karguko bost militarrek zuzenduko dituzte, eta gainerako legelariak, defentsa eta fiskaltzakoak ere, AEBetako Armadakoak izango dira.  Berria - Mundua   2004-08-25

UCIko batzorde independenteak ez du Phonak positibo horiengatik utzi Ligatik at.  Berria - Kirola   2004-12-01

Artzapezpikuak izendaturiko Batzorde inkisitorialaren epaiarekin ados ez zegoelarik, Meister Eckhartek zuzenean eta pertsonalki Avignongo aitasantuarengana jo zuen.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 6. orr.

Desarmerako Nazioarteko Batzorde Independenteko buru John de Chastelainek azaldu zuenez, IRAk arma guztiak ez zituela entregatu zioen informazioa jaso zuen.  Berria - Mundua   2006-02-03

Biktimentzako batzorde misto bat badago, Serbiako Errepublikarekin osatua.  Berria - Harian   2005-07-10

Esan zioten bazela goi-mailako batzorde bat, kontseilu-moduko bat alegia, ulertzen?, halako eta halako jenerala buru zuena.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 292. orr.

UNESCO bera ere jabetu zen kezka horretaz eta, lau urte geroago, nazioarteko batzorde bati enkargatu zion gai horren inguruan txosten bat egitea.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 32. orr.

Europako Batzordeak 2002an emandako datuen arabera, IG sustatzeko BPGren %1'9 erabili zen Europar Batasunean 2000. urtean.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 128. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Herri Batzordeekin batera lanpostuak sortu eta azpiegiturak garatzeko premiazko lege bat jarri zen martxan.  Berria - Harian   2005-01-09

Nazioarteko aditu batzorde bat eratzeko ideia ez da berria. Espartan, labar batetik behera amilarazten ziren agure-batzorde batek gaitz-eratutzat jotako jaioberriak.  Berria - Harian   2005-02-27

Ministerioak proba batzuk egingo ditu orduan: zozketaz aukeratutako irakasle batzorde batek jarriko ditu proba publiko horiek.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 68. orr.

Sinesten ez badidak, hoa langile-batzordeko buruarengana eta hark baieztatuko dik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 288. orr.

Urte Zaharreko jaietara, gabonetako askarietara, urtebetetzeetara, enpresa batzordeen festetara joaten zen.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 14. orr.

"Lurie jauna", dio Hakimek, "Berriro esan beharra dizut, hau ikerketa-batzorde bat da".  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 65. orr.

Bai, galdeketa-batzordearen bilkura izango da datorren astean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 59. orr.

Behaketa Batzorde Independentea desegiteko eskatu du Sinn Feinek.  Berria - Mundua   2006-02-03

Seaska erakundearen kondu muntatu zuten duela zonbait urte Integrazio Batzordea deitu taldea.  Herria   2004-02-12

Aralarrek eskatuta, NOIren egungo egoera azaltzera joan zen Industria batzordera Armendariz.  Berria - Ekonomia   2004-12-18

Osasun-batzordeko ikuskatzailearenera eta udal-arkitektoarenera era joan zen gizalegezko diosalak egitera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 27. orr.

Ez nintzateke probintziako hiri bateko gertaera narratsak metatzen ibiliko zentsura-batzorderako.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 36. orr.

Arrisku-batzorde baten modukoa izango da.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 204. orr.

Iraultza-batzorde bat osatu dugu.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 427. orr.

Gero, hainbat lekutan zerbitzatu dut: auzitegian, eraikuntza-batzorde batean, aduanan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 409. orr.

Komiteak, Sustengu batzorde nagusi batean federatzen dira.  Herria   2004-05-27

Nork eman zion eraikuntza-batzordeari haren eskumendean ez zeuden funtzionarioez nahierara baliatzeko eskubiderik?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 451. orr.

1982an, arazo global garrantzitsuenei eta horiei begira inplementatu behar diren konponbide globalei buruzko azterketa bat egiteko agindu zioten Nazio Batuek Ingurumen eta Garapen Batzorde bati.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 20. orr.

Lonstein zen, Zuzendaritza Batzordekoen artean, nire erabateko konfiantzazko bakarra.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 26. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

alderdiko batzorde (8); aztertzeko batzorde (7)

batzorde bat eratu (13); batzorde bat eratuko (6); batzorde bat eratzea (11); batzorde bat osatu (14); batzorde bat osatuko (7); batzorde bat osatzea (8); batzorde bat osatzeko (7); batzorde bat sortu (11); batzorde berezi bat (25); batzorde berezia (24); batzorde berezia sortu (5); batzorde bereziak (16); batzorde berezian (6); batzorde berri (9); batzorde berri bat (5); batzorde berria (15); batzorde berriak (7)

batzorde eragile (9); batzorde eragilea (12); batzorde eragileak (28); batzorde eragilearen (6); batzorde eragileko (19); batzorde eragileko kide (5); batzorde exekutibo (6); batzorde exekutiboak (7); batzorde federalak (8)

batzorde independente (16); batzorde independente bat (5); batzorde independente batek (5); batzorde independentea (10); batzorde independenteak (28); batzorde independentearekin (5); batzorde independentearen (5); batzorde independenteko (11); batzorde independenteko buru (7); batzorde instituzionalak (5); batzorde iraunkor (6); batzorde iraunkorra (10); batzorde iraunkorrak (20); batzorde iraunkorraren (8); batzorde iraunkorrean (11); batzorde iraunkorreko (5); batzorde konstituzionalean (5); batzorde militar (5); batzorde misto (5); batzorde nagusi (6); batzorde nagusiak (15); batzorde nagusiko (14); batzorde nazional (6); batzorde nazionala (5); batzorde nazionalak (40); batzorde nazionalaren (7); batzorde nazionalean (5); batzorde nazionaleko (8)

batzorde parekideak (5); batzorde teknikoak (7); batzorde txostengile (5)

batzorde zentralak (19); batzorde zentralaren (5)

behaketa batzorde (20); behaketa batzorde independentea (5); behaketa batzorde independenteak (11); buruzko batzorde (7); desarme batzorde (6); desarmerako nazioarteko batzorde (13)

eako batzorde (9); eeko batzorde (6); eskubideen batzorde (6); espainiako hauteskunde batzorde (9); europako batzorde (10); giza eskubideen batzorde (6); hauteskunde batzorde (62); hauteskunde batzorde independenteak (6); hauteskunde batzorde nazionalak (14); hauteskunde batzorde zentralak (14); herri batzorde (5); horretarako batzorde (9)

ikerketa batzorde (31); ikerketa batzorde bat (17); ikertzeko batzorde (11); imc behaketa batzorde (12); jarraipen batzorde (10); jarraipen batzorde bat (6); kongresuko batzorde (8); lan batzorde (15); lau batzorde (5); legebiltzarreko batzorde (10); nazioarteko batzorde (22); nazioarteko batzorde independenteak (5); nazioarteko desarme batzorde (6)

osatutako batzorde (12); osatutako batzorde batek (5); pse eeko batzorde (6); psoeren batzorde (6)

zuzendaritza batzorde (6)

aholku batzordea (9); aholkularitza batzordea (5); aldeko batzordea (8); arduratzen den batzordea (6); aztertzeko batzordea (8)

batzordea berritu (5); batzordea bildu (9); batzordea bilduko (8); batzordea bilduko da (6); batzordea da (10); batzordea eratu (20); batzordea eratuko (6); batzordea eratzea (17); batzordea eratzeko (14); batzordea osatu (26); batzordea osatu dute (5); batzordea osatu zuen (5); batzordea osatuko (7); batzordea osatzea (5); batzordea osatzeko (11); batzordea osatzen (29); batzordea osatzen duten (26); batzordea sortu (22); batzordea sortu zuen (7); batzordea sortzea (8); batzordea sortzeko (6); batzordea utzi (6); batzordea uzteko (5)

berme batzordea (8); bitariko batzordea (16)

enpresa batzordea (17); eskubideen batzordea (14); europako batzordea (43); euskal batzordea (5); giza eskubideen batzordea (13); hauteskunde batzordea (10)

ikerketa batzordea (38); ikerketa batzordea eratzea (6); ikerketa batzordea eratzeko (7); ikertzeko batzordea (9); integrazio batzordea (14); jai batzordea (6); jarraipen batzordea (9); konponbidea sustatzeko batzordea (15); konponbiderako batzordea (5); kontrako batzordea (5); lan batzordea (9); langile batzordea (15); langileen batzordea (40); langileen batzordea osatzen (6); larrialdietarako batzordea (10); legebiltzarreko batzordea (8); nazio batzordea (5); nazioarteko batzordea (9)

olinpiar batzordea (6); osatzen dute batzordea (6); segurtasun batzordea (7); sustatzeko batzordea (18)

zuzendaritza batzordea (15)

adituen batzordeak (16); administrazio batzordeak (7); aholku batzordeak (10); aldeko batzordeak (7); antolakuntza batzordeak (5); apelazio batzordeak (15); arazoetarako batzordeak (6); arduratzen den batzordeak (6); aurkako batzordeak (19)

batzordeak antolatzen (5); batzordeak atzera bota (6); batzordeak atzo erabaki (6); batzordeak atzo jakinarazi (8); batzordeak azaldu (8); batzordeak berak (9); batzordeak bere (19); batzordeak berriz (6); batzordeak bertan behera (8); batzordeak bilera egin (7); batzordeak deituta (7); batzordeak dio (5)

batzordeak ebatzi (5); batzordeak egin (9); batzordeak egindako (22); batzordeak egingo (6); batzordeak eginiko (9); batzordeak eman (6); batzordeak emandako (13); batzordeak emandako datuen (5); batzordeak erabaki (6); batzordeak erredakzioa (13); batzordeak esan (8); batzordeak espainiako gobernuari (6); batzordeak hartu (11); batzordeak hartutako (13); batzordeak hartutako erabakia (6)

batzordeak iragan (5); batzordeak iragarri (9); batzordeak iragarri du (5); batzordeak jakinarazi (11); batzordeak legez (7); batzordeak nabarmendu (5)

batzordeak onartu (17); batzordeak onartu du (5); batzordeak onartu egin (5); batzordeak onartutako (6); batzordeak oniritzia eman (5); batzordeak ontzat (11); batzordeak salatu (18); batzordeak salatu du (6); batzordeak salatu zuen (7); batzordeak sortu (5); batzordeak talde (7); batzordeak talde armatuko (5)

batzordeak uste du (6)

berme batzordeak (8); bitariko batzordeak (7); bizkaiko hauteskunde batzordeak (7); bozeramaileen batzordeak (30); buruzko batzordeak (5); diziplina batzordeak (47); donostia europako batzordeak (11); dopinaren aurkako batzordeak (6)

elkartasun batzordeak (5); enpresa batzordeak (65); enpresako batzordeak (7); enpresako langileen batzordeak (6); eratutako batzordeak (7); espainiako batzordeak (5); espainiako hauteskunde batzordeak (9); espainiako lehiaketa batzordeak (6); etika batzordeak (7); europako batzordeak (451); europako batzordeak legez (5); euskara batzordeak (6); euskararen aholku batzordeak (5); gipuzkoako hauteskunde batzordeak (5); giza eskubideen batzordeak (38); gobernu batzordeak (43); hauteskunde batzordeak (131); hauteskunde batzordeak atzo (5); helegite batzordeak (12); herri erresistentziaren batzordeak (7); herrizaingo batzordeak (8); hezkuntza batzordeak (6)

ikerketa batzordeak (31); ikertzeko batzordeak (6); ingurumen batzordeak (6); integrazio batzordeak (29); jai batzordeak (13); jarraipen batzordeak (32); jaurlaritzako gobernu batzordeak (17); jaurlaritzaren gobernu batzordeak (8); kirol batzordeak (5); kirol diziplina batzordeak (16); konponbidea sustatzeko batzordeak (22); kontrako batzordeak (14); kontrol batzordeak (7); lan batzordeak (42); langile batzordeak (44); langileen batzordeak (161); legebiltzarreko batzordeak (11); lehiaketa batzordeak (49); lokarria batzordeak (7); medikuen batzordeak (6); nazio batzordeak (17); nazioarteko batzordeak (32); nazioarteko olinpiar batzordeak (14)

ogasun batzordeak (8); olinpiar batzordeak (21); osatutako batzordeak (6); seaskako integrazio batzordeak (10); sustatzeko batzordeak (25); udal batzordeak (6); udaleko bozeramaileen batzordeak (7); ulemen batzordeak (6)

venezuelako hauteskunde batzordeak (6); zuzendaritza batzordeak (19)

ari den batzordean (5); atzoko batzordean (6); autogobernu batzordean (9)

batzordean agerraldia (5); batzordean agertu (9); batzordean egindako (9); batzordean gehiengoa (9); batzordean hitz (6); batzordean parte hartu (7); batzordean parte hartzeko (5); batzordean parte hartzen (5)

bozeramaileen batzordean (10); eskualdeen batzordean (5); europako batzordean (20); eusko legebiltzarreko batzordean (16); giza eskubideen batzordean (45); gobernu batzordean (8); hauteskunde batzordean (11); herrizaingo batzordean (9); hezkuntza batzordean (5); ikerketa batzordean (17); ikertzeko batzordean (10); jarraipen batzordean (5); kultura batzordean (8); langileen batzordean (11); legebiltzarreko batzordean (23); olinpiar batzordean (8); sekretu ofizialen batzordean (8); zuzendaritza batzordean (6)

batzordearekin bildu (8); enpresa batzordearekin (6); europako batzordearekin (9); lan batzordearekin (5); langileen batzordearekin (10)

aholku batzordearen (7); ari den batzordearen (6); aurkako batzordearen (5)

batzordearen alde (7); batzordearen arabera (30); batzordearen aurrean (50); batzordearen barruan (6); batzordearen bidez (6); batzordearen bilera (20); batzordearen bileran (11); batzordearen buru (8); batzordearen erabakia (10); batzordearen erabakiak (6); batzordearen erabakiaren (7); batzordearen erabakiari (6); batzordearen esku (15); batzordearen esku utzi (5); batzordearen gehiengoak (10); batzordearen iritziz (8); batzordearen izenean (8); batzordearen lana (17); batzordearen ondorioak (5); batzordearen osaketa (5); batzordearen txostenak (6); batzordearen ustez (17)

bozeramaileen batzordearen (7); diziplina batzordearen (12); enpresa batzordearen (7); europako batzordearen (65); europako batzordearen arabera (7); giza eskubideen batzordearen (11); gobernu batzordearen (12); hauteskunde batzordearen (41); ikerketa batzordearen (20); ikerketa batzordearen aurrean (6); integrazio batzordearen (18); jarraipen batzordearen (8); konponbidea sustatzeko batzordearen (9); lan batzordearen (7); langile batzordearen (8); langileen batzordearen (29); langileen batzordearen gehiengoak (9); lehiaketa batzordearen (5); nazio batzordearen (6); nazioarteko batzordearen (13); nazioarteko olinpiar batzordearen (8); sustatzeko batzordearen (11); zuzendaritza batzordearen (13)

batzordeari eskatu (6); bozeramaileen batzordeari (5); enpresa batzordeari (6); europako batzordeari (39); giza eskubideen batzordeari (10); hauteskunde batzordeari (17); ikerketa batzordeari (6); langileen batzordeari (29)

hauteskunde batzordeek (5); herri batzordeek (5)

amnistiaren aldeko batzordeen (9)

amnistiaren aldeko batzordeetako (6); batzordeetako kide (5)

adituen batzordeko (5); antolaketa batzordeko (5); aurkako batzordeko (5); barroso europako batzordeko (14)

batzordeko arduradun (7); batzordeko bozeramaile (10); batzordeko bozeramaileak (6); batzordeko buru (43); batzordeko buru ramon (6); batzordeko burua (26); batzordeko buruak (37); batzordeko buruak azaldu (6); batzordeko buruaren (7)

batzordeko eledun (8); batzordeko eledunak (7)

batzordeko idazkari (8); batzordeko iturriek (5); batzordeko kide (76); batzordeko kide batek (6); batzordeko kide izan (8); batzordeko kidea (31); batzordeko kidea da (11); batzordeko kideak (51); batzordeko kidearen (6); batzordeko kideei (11); batzordeko kideek (45); batzordeko kideekin (6); batzordeko kideen (15); batzordeko kideen aurrean (7); batzordeko komisarioak (5); batzordeko lehendakari (18); batzordeko lehendakariak (17); batzordeko lehendakariordea (5); batzordeko lehia (5); batzordeko lehiarako (10); batzordeko lehiarako komisarioak (5)

batzordeko ordezkari (11); batzordeko ordezkariak (19); batzordeko ordezkariek (16); batzordeko presidente (134); batzordeko presidente jose (20); batzordeko presidente miguel (27); batzordeko presidente romano (16); batzordeko presidentea (34); batzordeko presidenteak (76); batzordeko presidenteak azaldu (5); batzordeko presidentearen (16); batzordeko presidentearen arabera (5); batzordeko presidenteari (7); batzordeko presidenteorde (7); batzordeko talde (5)

batzordeko zuzendari (15)

bioetika batzordeko (5); bozeramaileen batzordeko (5); bruna langileen batzordeko (6)

enpresa batzordeko (37); enpresa batzordeko presidente (5); enpresa batzordeko presidenteak (5); enpresako langileen batzordeko (5); eskualdeen batzordeko (5); etika batzordeko (5); europako batzordeko (224); europako batzordeko buru (5); europako batzordeko burua (6); europako batzordeko buruak (5); europako batzordeko lehiarako (10); europako batzordeko presidente (60); europako batzordeko presidentea (10); europako batzordeko presidenteak (8); giza eskubideen batzordeko (45); gobernu batzordeko (7); gramatika batzordeko (7); hauteskunde batzordeko (30); hezkuntza batzordeko (7)

ikerketa batzordeko (11); integrazio batzordeko (9); jarraipen batzordeko (8); joseba leza batzordeko (6); kontrako batzordeko (5); kroes europako batzordeko (6); lan batzordeko (14); lan batzordeko presidenteak (5); langile batzordeko (29); langileen batzordeko (146); langileen batzordeko buru (8); langileen batzordeko buruak (5); langileen batzordeko kideek (6); langileen batzordeko ordezkariak (6); langileen batzordeko ordezkariek (7); langileen batzordeko presidente (37); langileen batzordeko presidentea (8); langileen batzordeko presidenteak (25); langileen batzordeko presidentearen (5); leza langileen batzordeko (11); navaleko enpresa batzordeko (6); navaleko langileen batzordeko (18); nazio batzordeko (6); nazioarteko batzordeko (11); nazioarteko olinpiar batzordeko (14)

olinpiar batzordeko (18); osasun batzordeko (7); prodi europako batzordeko (13)

udaletxeko langileen batzordeko (6); zuzendaritza batzordeko (31); zuzendaritza batzordeko kide (9); zuzendaritza batzordeko kideak (6)

batzordera igorriko (6); batzordera joko (5); giza eskubideen batzordera (16)


batzordeburu (orobat batzorde buru g.er.) iz batzorde bateko buru den pertsona.

Batzordeburu jauna, ene arbuioa adierazi beharra daukat.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 68. orr.

Amaitzeko, batzordeburu nagusiak, agiri guztiak aztertutakoan, erabakia hartuko du ahalik eta eperik laburrenean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 450. orr.

Estatu Batuetako Senatuan quoruma Finantza Batzordeburuak eta Etxe Zuriko mezulariak osatzen dute.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 227. orr.

Erresuma Batuko Gobernuak Irakera gerrara joateko argudioak aztertzeko izendatutako batzordeak bere txostena kaleratu zuen atzo Londresen, Robin Butler batzordeburuaren eskutik.  Berria - Mundua   2004-07-15

"Ongi da", dio Mathabane-k batzordeburuaren jarlekutik.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 73. orr.

Euskaltzaindiko Gramatika batzordeburua izan zen urte askoan.  Berria - Kultura   2006-01-21

Parlamentuko Hezkuntza eta Kultura batzordeburu Martin Aranbururen (EA) ustez, legeak «aukera gehiago» ditu oraingo honetan, iazko urte amaieran porrot egin zuen prozesuan baino.  Berria - Euskal Herria   2004-01-16

Sustapen Ministerioaren ordezkarietako bat izango da batzordeburu.  Berria - Harian   2006-04-25


batzordekide iz batzorde bateko kidea.

Larrañagarekin batera, Rafael Zubiria lehendakariordeak, Juantxo Agirre idazkari nagusiak, Luis Viera diruzainak eta Alvaro Arrizabalaga, Javier Castro, Mikelo Elortza, Jokin Otamendi, Eduardo Peman eta Jose Angel Torres batzordekideek osatzen dute zuzendaritza batzordea.  Berria - Kultura   2004-05-27

Bruselan egin zen bilera ez-ofizialak 24 batzordekide berrien eta presidentearen arteko lehen harremana izatea eta funtzionamendua arautuko duten oinarrizko printzipio eta arauak zehaztea izan zuen helburu.  Berria - Mundua   2004-08-21

Europako batzordekideekin bildu zen atzo Hizkuntza zuzendari nagusia.  Berria - Euskal Herria   2004-05-26

Biharamunean Uruguaiko Senatuko Atzerriko batzordekideekin eta Kongresuko presidente Jose Amorinekin bilera bana izango du.  Berria - Ekonomia   2004-06-06

Benito Uterga LABeko batzordekideak berriari jakinarazi dio enpresak emandako argudioak ez direla zilegi.  Berria - Ekonomia   2004-03-16

Bertako pitxiak dira», Andoni Sarriegik Euskal Idazleen Elkarteko batzordekideak dioenez.  Berria - Kultura   2004-06-29

Zirriborroak «guztien esku» izan dira eta guztien ekarpenak kontuan hartu dituzte azken testua idaztean, Txutxi Ariznabarreta batzordekideak azaldu zuenez.  Berria - Harian   2005-03-06

Euskaltzaindiako Literatura Ikerketa batzordekidea da 1990 urteaz geroztik, eta 2003an euskaltzain urgazle izendatu zuten.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 121. orr.

Horretaz gain, Argitalpen batzordekidea eta Iker sailburua ere izan zen.  Berria - Kultura   2006-01-21

Diosesako liturgia batzordekide batek animatuko du tailer hau bi hizkuntzetan (euskara eta frantsesa).  Herria   2004-02-19

Biltzarreko ohorezko batzordekideak atzo Donostian egin zuten agerraldian.  Berria - Euskal Herria   2004-05-07


batzu ik batzuk.

batzuk (22.582 agerraldi, 286 liburu eta 5853 artikulutan; ETCn 274.006 agerraldi; orobat batzu 4441 agerraldi, 24 liburu eta 2525 artikulutan; ETCn 15.041 agerraldi) zenbtz bat baino gehiago, baina kopurua mugatu gabe. ik zenbait. (ikus beheko konbinatorian batzuk zenbatzailearen agerraldi maizkoenak).
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 10 aldiz agertzen direnak)

abantaila batzuk (10); abesti batzuk (10); adar batzuk (11); adibide batzuk (66); adierazpen batzuk (13); adiskide batzuk (11); ahalegin batzuk (14); ahots batzuk (14); akats batzuk (11); aldaketa batzuk (70); aldaketa batzuk egin (13); aldaketa txiki batzuk (15); alde batzuk (13); alderdi batzuk (48); ale batzuk (34); anaia batzuk (13); animalia batzuk (13); antzeko batzuk (16); antzeko beste batzuk (11); apur batzuk (28); arau batzuk (33); arazo batzuk (67); argazki batzuk (54); argi batzuk (15); argibide batzuk (11); ariketa batzuk (13); arin batzuk (19); arlo batzuk (10); arrasto batzuk (14); arrazoi batzuk (43); artikulu batzuk (16); asmo batzuk (22); aste batzuk (229); aste batzuk geroago (14); aste batzuk lehenago (34); atal batzuk (37); ate batzuk (13); aukera batzuk (39); aulki batzuk (17); auto batzuk (10); azalpen batzuk (10); azterketa batzuk (10)

badira batzuk (24); badira beste batzuk (23); badira urte batzuk (13); bakan batzuk (153); bakar batzuk (91); bakarren batzuk (23); baldintza batzuk (54); baldintza jakin batzuk (10); baliabide batzuk (10); balio batzuk (24); banaka batzuk (68); bat edo batzuk (20); baten batzuk (15); batzu batzuk (11); batzuen batzuk (30)

batzuk aditu (25); batzuk ageri (46); batzuk ageri dira (12); batzuk ageri ziren (21); batzuk agertu (46); batzuk agertu ziren (21); batzuk agertzen (22); batzuk agian (11); batzuk aipatu (23); batzuk aipatzearren (11); batzuk aipatzen (23); batzuk aldatu (15); batzuk alde batera (13); batzuk aldiz (16); batzuk antolatu (12); batzuk argitu (10); batzuk ari (28); batzuk arinago (10); batzuk aski (25); batzuk atera (77); batzuk atera zituen (21); batzuk ateratzeko (15); batzuk ateratzen (24); batzuk atxilotu (12); batzuk atzera (17); batzuk atzerago (13); batzuk aukeratu (19); batzuk aurkeztu (14); batzuk aurkitu (37); batzuk aurrera (12); batzuk aurrerago (15); batzuk azaldu (35); batzuk azaldu ziren (13); batzuk azaltzen (11); batzuk aztertu (11); batzuk aztertzeko (11); batzuk aztertzen (11)

batzuk badaude (20); batzuk badaudela (14); batzuk badira (34); batzuk badirela (14); batzuk baditu (12); batzuk baditut (11); batzuk bai (45); batzuk baino (258); batzuk baino ez (142); batzuk baino gehiago (14); batzuk baizik (106); batzuk baizik ez (76); batzuk bakarrik (52); batzuk barru (65); batzuk baziren (15); batzuk baztertu (12); batzuk behar (80); batzuk behar izan (27); batzuk beharko (30); batzuk behintzat (32); batzuk beranduago (25); batzuk bere (37); batzuk beren (47); batzuk berriz (13); batzuk bertan (21); batzuk beste (58); batzuk beste batzuk (22); batzuk besteak (56); batzuk besteak baino (52); batzuk besteekin (24); batzuk besteen (42); batzuk besteetatik (13); batzuk besterik (169); batzuk besterik ez (146); batzuk bete (30); batzuk bete behar (14); batzuk bezala (61); batzuk bi (11); batzuk bidali (31); batzuk bidali zituen (12); batzuk bilatu (25); batzuk bilatu beharko (10); batzuk bilatzen (11); batzuk bildu (28); batzuk biltzen (19); batzuk bizi (13); batzuk bizirik (14); batzuk bota (36); batzuk bota zituen (10); batzuk botatzen (11)

batzuk daude (66); batzuk daudela (18); batzuk dauzka (13); batzuk desagertu (10); batzuk diote (32); batzuk dira (114); batzuk direla (56); batzuk direla eta (18); batzuk ditu (56); batzuk dituela (19); batzuk ditugu (23); batzuk ditut (17); batzuk dituzte (19)

batzuk edo (34); batzuk eduki (11); batzuk egin (484); batzuk egin behar (33); batzuk egin ditu (25); batzuk egin ondoren (34); batzuk egin zituen (80); batzuk eginak (11); batzuk eginda (12); batzuk egindako (10); batzuk eginen (13); batzuk eginez (20); batzuk egingo (42); batzuk egitea (34); batzuk egiteko (63); batzuk egiten (127); batzuk egiten zituen (12); batzuk egitera (34); batzuk egon (31); batzuk egongo (11); batzuk ekarri (55); batzuk ekarri zituen (14); batzuk ekartzen (18); batzuk elkarrekin (12); batzuk eman (269); batzuk eman behar (13); batzuk eman nituen (11); batzuk eman ondoren (10); batzuk eman zituen (43); batzuk eman zizkion (38); batzuk emanez (10); batzuk emango (24); batzuk ematea (21); batzuk emateko (18); batzuk ematen (53); batzuk entzun (85); batzuk entzun ziren (17); batzuk entzuten (19); batzuk erabili (13); batzuk erabiliz (12); batzuk erabiltzen (15); batzuk eragin (10); batzuk erakusten (10); batzuk erakutsi (18); batzuk eraman (12); batzuk ere badaude (20); batzuk ere badira (27); batzuk ere baditu (13); batzuk ere bai (54); batzuk ere bazeuden (17); batzuk ere baziren (18); batzuk ere egin (32); batzuk ere eman (12); batzuk ere izan (39); batzuk ere izango (11); batzuk erori (16); batzuk erosi (41); batzuk esan (63); batzuk esaten (27); batzuk eskaini (22); batzuk eskaintzen (15); batzuk eskatu (18); batzuk eskatzen (11); batzuk eskuratu (12); batzuk eta besteak (53); batzuk eta bestek (13); batzuk etorri (50); batzuk etorri ziren (18); batzuk etxean (10); batzuk euskaraz (17); batzuk ez dira (39); batzuk ez direla (15); batzuk ez dute (11); batzuk ez ziren (14); batzuk ezagutu (17); batzuk ezagutzen (19); batzuk ezarri (30); batzuk ezartzen (10); batzuk ezin (34); batzuk ezin dira (10)

batzuk falta (52); batzuk falta dira (11)

batzuk galdu (32); batzuk gehiago (54); batzuk gehitu (15); batzuk gelditzen (11); batzuk geratu (10); batzuk geratzen (15); batzuk gero (10); batzuk geroago (329); batzuk gertatu (18); batzuk gertatzen (11); batzuk gorabehera (13); batzuk gorago (11); batzuk gure (27); batzuk guztiz (11)

batzuk hartu (123); batzuk hartu behar (11); batzuk hartu eta (20); batzuk hartu zituen (19); batzuk hartuko (13); batzuk harturik (11); batzuk hartzeko (19); batzuk hartzen (34); batzuk hartzera (14); batzuk hasi (21); batzuk hil (43)

batzuk ia (14); batzuk idatzi (25); batzuk idatzi zituen (10); batzuk igaro (48); batzuk igaro ziren (10); batzuk igo (13); batzuk ikasi (11); batzuk ikus (11); batzuk ikusi (98); batzuk ikusi nituen (30); batzuk ikusten (43); batzuk irakurri (27); batzuk ireki (11); batzuk iritsi (12); batzuk irten (11); batzuk izan (183); batzuk izan dira (11); batzuk izan ditu (10); batzuk izan ezik (29); batzuk izan ziren (26); batzuk izan zituen (11); batzuk izango (61); batzuk izango dira (18); batzuk izatea (11); batzuk izaten (35)

batzuk jada (11); batzuk jaitsi (12); batzuk jan (17); batzuk jantzi (12); batzuk jarri (66); batzuk jarri zituen (10); batzuk jarriko (21); batzuk jartzen (27); batzuk jaso (29); batzuk jasotzen (13); batzuk jo (37); batzuk joan (26); batzuk jokatu (14)

batzuk kalean (11); batzuk kanpoan (12); batzuk kendu (23); batzuk kenduta (25); batzuk kontuan (15)

batzuk lagun (15); batzuk legez (11); batzuk lehen (17); batzuk lehenago (550); batzuk lehenagoko (13); batzuk lehenagotik (11); batzuk lehentxeago (13); batzuk lortu (13); batzuk lortzeko (13)

batzuk nahi (26); batzuk nahiago (10); batzuk nahiko (13); batzuk nituen (11); batzuk nola (14)

batzuk onartu (18); batzuk ondo (18); batzuk orain (12); batzuk oraindik (16); batzuk oraino (12)

batzuk pasa (16); batzuk pasatu (45); batzuk pasatu ziren (10); batzuk pasatzen (20); batzuk pasatzera (13); batzuk proposatu (11)

batzuk salbu (18); batzuk sartu (37); batzuk sartzen (18); batzuk soilik (17); batzuk sortu (38); batzuk sortzen (28)

batzuk tartean (10); batzuk tarteko (14); batzuk topatu (14)

batzuk uste (10); batzuk utzi (24)

batzuk zabaldu (11); batzuk zein (21); batzuk zein besteak (11); batzuk zeuden (88); batzuk zeuzkan (12); batzuk zirela (27); batzuk ziren (47); batzuk zituela (15); batzuk zituen (44); batzuk zituzten (12); batzuk zuri (10); batzuk zutik (10); batzuk zuzendu (10)

baziren batzuk (10); begi batzuk (12); beltz batzuk (21); berba batzuk (14); berde batzuk (10); berezi batzuk (46); berri batzuk (64); bertso batzuk (32); bertze batzuk (84); beste adibide batzuk (12); beste alderdi batzuk (17); beste arazo batzuk (21); beste arrazoi batzuk (23); beste asmo batzuk (17); beste aukera batzuk (22); beste batzuk (1603); beste batzuk aldiz (12); beste batzuk baino (45); beste batzuk bezala (12); beste batzuk dira (13); beste batzuk ere (90); beste batzuk etorri (10); beste batzuk ez (68); beste bide batzuk (76); beste datu batzuk (10); beste eredu batzuk (10); beste ezaugarri batzuk (19); beste faktore batzuk (16); beste gai batzuk (29); beste garai batzuk (14); beste gauza batzuk (109); beste gizon batzuk (14); beste helburu batzuk (18); beste herrialde batzuk (16); beste hitz batzuk (20); beste izen batzuk (17); beste jokalari batzuk (13); beste kontu batzuk (21); beste lagun batzuk (19); beste lan batzuk (14); beste lehentasun batzuk (10); beste liburu batzuk (10); beste modu batzuk (23); beste ondorio batzuk (17); beste pertsona batzuk (15); beste talde batzuk (21); beste zeregin batzuk (11); betebehar batzuk (11); bezero batzuk (13); bide batzuk (89); bikote batzuk (12); bitxi batzuk (15); botila batzuk (11); boz batzuk (13); buelta batzuk (16); buruzagi batzuk (15)

datu batzuk (37); dela aste batzuk (23); dela egun batzuk (17); dela hilabete batzuk (29); dela urte batzuk (76); dokumentu batzuk (15); duela aste batzuk (62); duela egun batzuk (64); duela hilabete batzuk (75); duela urte batzuk (125)

eder batzuk (26); egia batzuk (10); egun batzuk (545); egun batzuk barru (18); egun batzuk eman (10); egun batzuk geroago (51); egun batzuk igaro (12); egun batzuk lehenago (134); egun gutxi batzuk (29); ekimen batzuk (17); ekintza batzuk (17); elementu batzuk (25); elkarte batzuk (15); emakume batzuk (55); emazte batzuk (13); enpresa batzuk (13); erabaki batzuk (25); eragile batzuk (17); erakunde batzuk (15); eredu batzuk (19); erosketa batzuk (10); esaldi batzuk (16); eskailera batzuk (14); eskubide batzuk (15); estatu batzuk (10); eszena batzuk (13)

etxe batzuk (22); euskaldun batzuk (18); ezagun batzuk (23); ezaugarri batzuk (52); ezezagun batzuk (14)

faktore batzuk (17); forma batzuk (22)

gai batzuk (63); galdera batzuk (51); galdera batzuk egin (19); garagardo batzuk (13); garai batzuk (17); garrantzitsu batzuk (15); gastu batzuk (10); gauza batzuk (367); gauzatxo batzuk (13); gazte batzuk (76); gertaera batzuk (16); gertakari batzuk (10); giltza batzuk (10); gizaki batzuk (10); gizon batzuk (94); gizonetako batzuk (10); gogoeta batzuk (11); gorabehera batzuk (21); gorri batzuk (19); gune batzuk (16); guti batzuk (41); gutun batzuk (27); gutxi batzuk (394); gutxi batzuk baino (37); gutxi batzuk besterik (23); gutxi batzuk egin (15); gutxi batzuk lehenago (19)

haietako batzuk (119); haietariko batzuk (12); handi batzuk (81); harreman batzuk (11); harri batzuk (17); hasi ziren batzuk (10); hauetako batzuk (22); haur batzuk (30); hautagai batzuk (18); hautetsi batzuk (11); helburu batzuk (31); hemen batzuk (11); herri batzuk (19); herrialde batzuk (31); herritar batzuk (22); hilabete batzuk (309); hilabete batzuk barru (13); hilabete batzuk geroago (24); hilabete batzuk lehenago (45); hilabete gutxi batzuk (17); hitz bakan batzuk (10); hitz batzuk (229); hitz batzuk egin (13); hitz batzuk esan (21); hitz gutxi batzuk (14); hitzen batzuk (12); hizkuntza batzuk (14); hondar batzuk (13); horietako batzuk (301); horietariko batzuk (10); hots batzuk (24); huts batzuk (18)

idazle batzuk (19); ideia batzuk (46); ikasle batzuk (25); ile batzuk (13); ilun batzuk (11); interesgarri batzuk (14); ipuin batzuk (15); irakasle batzuk (16); iritzi batzuk (12); irizpide batzuk (20); irudi batzuk (33); iturri batzuk (17); itzal batzuk (10); izar batzuk (10); izen batzuk (50); izpi batzuk (12)

jakin batzuk (192); jende batzuk (26); jokalari batzuk (51)

kanta batzuk (10); kantu batzuk (26); kasu batzuk (18); keinu batzuk (14); kezka batzuk (12); kide batzuk (47); kilo batzuk (20); kilometro batzuk (22); klase batzuk (10); koadro batzuk (15); kolpe batzuk (19); kolpetxo batzuk (21); komunikabide batzuk (10); konpromiso batzuk (14); kontu batzuk (73); kontzertu batzuk (11)

labur batzuk (15); lagun batzuk (88); lan batzuk (57); langile batzuk (27); larri batzuk (11); lege batzuk (11); lehentasun batzuk (15); leku batzuk (13); lerro batzuk (39); letra batzuk (21); liburu batzuk (78); lodi batzuk (10); lore batzuk (11); luze batzuk (32)

maila batzuk (16); malko batzuk (12); mende batzuk (24); metro batzuk (72); milaka batzuk (24); minutu batzuk (217); minutu batzuk geroago (35); minutu batzuk lehenago (63); minutu gutxi batzuk (22); modu batzuk (35); moduko batzuk (26); mota batzuk (57); muga batzuk (19); mutil batzuk (17)

nagusi batzuk (13); nagusietako batzuk (13); nahiz eta batzuk (12); neska batzuk (32); neurri batzuk (35); nota batzuk (10)

objektu batzuk (10); obra batzuk (22); ohar batzuk (32); ohitura batzuk (11); oihu batzuk (25); oinarri batzuk (17); on batzuk (37); ondorio batzuk (41); ontzi batzuk (14); orain aste batzuk (35); orain egun batzuk (20); orain hilabete batzuk (30); orain urte batzuk (92); ordezkari batzuk (13); ordu batzuk (268); ordu batzuk geroago (61); ordu batzuk lehenago (98); ordu gutxi batzuk (13); orri batzuk (29); orrialde batzuk (18)

paper batzuk (49); partida batzuk (26); pasarte batzuk (51); pauso batzuk (91); pauso batzuk egin (16); pauso batzuk eman (31); pertsona batzuk (62); pertsonaia batzuk (23); pieza batzuk (13); poema batzuk (18); polit batzuk (10); politiko batzuk (22); preso batzuk (28); proba batzuk (22); proiektu batzuk (15); proposamen batzuk (23); puntu batzuk (36); puska batzuk (27)

sail batzuk (13); saio batzuk (21); segundo batzuk (109); segundo batzuk behar (13); segundo batzuk geroago (15); segundo gutxi batzuk (14); sektore batzuk (13); soil batzuk (12); soldadu batzuk (15); solte batzuk (18); sos batzuk (36)

talde batzuk (66); tanta batzuk (41); tekniko batzuk (12); testu batzuk (14); tiro batzuk (15); trago batzuk (14); tresna batzuk (19); ttiki batzuk (15); ttipi batzuk (13); txanpon batzuk (36); txar batzuk (11); txiki batzuk (184); txiki batzuk baino (10); txiki batzuk egin (16); txirrindulari batzuk (12) ukitu batzuk (12); ume batzuk (22); une batzuk (41); urrats batzuk (92); urrats batzuk egin (31); urte batzuk (680); urte batzuk barru (14); urte batzuk geroago (103); urte batzuk lehenago (104); urte gutxi batzuk (17)

xehetasun batzuk (33); xume batzuk (11)

ñ abardura batzuk (15); zahar batzuk (57); zakur batzuk (10); zalantza batzuk (16); zapladatxo batzuk (11); zati batzuk (82); zehatz batzuk (38); zelula batzuk (14); zenbaki batzuk (12); zentimetro batzuk (17); zerbitzu batzuk (11); zeregin batzuk (14); zertzelada batzuk (15); zikin batzuk (10); ziren batzuk (64); ziren beste batzuk (10); zituen batzuk (14); zuhaitz batzuk (13); zulo batzuk (11); zuri batzuk (19); zuzenketa batzuk (10)

batzuei buruz (48); batzuei buruzko (18); batzuei eman (13); batzuei esker (22); beste batzuei (120); emakume batzuei (12); enpresa batzuei (10); gai batzuei (10); gauza batzuei (10); haietako batzuei (10); jakin batzuei (33); jokalari batzuei (15); lagun batzuei (12)

abertzale batzuek (12); aditu batzuek (24); agintari batzuek (10); alderdi batzuek (30); anaia batzuek (13); arduradun batzuek (10); armatu batzuek (10); artista batzuek (12); autore batzuek (20); baina batzuek (33); baina beste batzuek (29); bakan batzuek (31); bakar batzuek (15); bakarren batzuek (10); banaka batzuek (24)

batzuek adierazi (11); batzuek aldiz (10); batzuek bai (10); batzuek baino (44); batzuek baino ez (12); batzuek baizik (11); batzuek bakarrik (16); batzuek bere (20); batzuek beren (65); batzuek beste (37); batzuek besteei (13); batzuek besteek baino (15); batzuek besteen (13); batzuek bezala (15); batzuek diote (88); batzuek diotenez (33); batzuek egin (40); batzuek egindako (10); batzuek egiten (24); batzuek eman (15); batzuek esan (44); batzuek esan zuten (10); batzuek esaten (44); batzuek esaten dute (17); batzuek esaten zuten (13); batzuek eta besteek (71); batzuek euren (16); batzuek euskal (11); batzuek ez dute (70); batzuek ez dutela (12); batzuek ez zuten (17); batzuek ezin (13); batzuek gure (12); batzuek haren (14); batzuek hartu (14); batzuek hori (11); batzuek ihes (11); batzuek izan (16); batzuek nahi (16); batzuek nahiago (13); batzuek osatzen (17); batzuek osatzen dute (10); batzuek pentsatzen (12); batzuek soilik (12); batzuek uste (59); batzuek uste dute (30); batzuek zioten (20)

bertze batzuek (52); beste alderdi batzuek (11); beste batzuek (1057); beste batzuek baino (17); beste batzuek ere (41); beste batzuek ez (53); beste batzuek uste (10); beste herrialde batzuek (10); beste iturri batzuek (12); beste talde batzuek (16); bezero batzuek (13); buruzagi batzuek (11)

dela diote batzuek (12); diote batzuek (61); diputatu batzuek (12); dituzte batzuek (14); dute batzuek (102); dute beste batzuek (10)

egile batzuek (11); ekintzaile batzuek (23); elkarte batzuek (15); emakume batzuek (31); enpresa batzuek (21); eragile batzuek (17); erakunde batzuek (17); estatu batzuek (11); euskaldun batzuek (10); ezezagun batzuek (48)

gauza batzuek (19); gazte batzuek (47); gizon batzuek (32); guraso batzuek (13); gutxi batzuek (81)

haietako batzuek (35); handi batzuek (14); haur batzuek (12); hautetsi batzuek (12); hedabide batzuek (10); herri batzuek (18); herrialde batzuek (28); herritar batzuek (20); hitz batzuek (13); horietako batzuek (56)

idazle batzuek (26); ikasle batzuek (17); ikertzaile batzuek (13); irakasle batzuek (12); iturri batzuek (28)

jakin batzuek (31); jende batzuek (19); jokalari batzuek (18); kide batzuek (35)

lagun batzuek (38); langile batzuek (13); lekuko batzuek (18)

nahiz eta batzuek (16)

pertsona batzuek (32); politiko batzuek (19)

sektore batzuek (10); sindikatu batzuek (13); soldadu batzuek (12)

talde batzuek (52); txiki batzuek (13)

uste dute batzuek (13)

zahar batzuek (10); zientzialari batzuek (12); zioten batzuek (15); zituzten batzuek (12); zuten batzuek (44); zuten beste batzuek (10)

alderdi batzuekin (15)

batzuekin alderatuta (10); batzuekin bat (14); batzuekin batean (10); batzuekin batera (142); batzuekin egin (14); batzuekin eta besteekin (15); batzuekin ez (12); batzuekin hitz (18)

begi batzuekin (23); berezi batzuekin (13); berri batzuekin (10); beste alderdi batzuekin (12); beste batzuekin (130); beste batzuekin batera (23); beste begi batzuekin (20); beste hitz batzuekin (21); beste lagun batzuekin (19); beste talde batzuekin (11); eder batzuekin (14); gauza batzuekin (14); gazte batzuekin (15); gutxi batzuekin (14); hitz batzuekin (31); jakin batzuekin (23); kide batzuekin (15); lagun batzuekin (79); pertsona batzuekin (14); talde batzuekin (17); txiki batzuekin (10)

adiskide batzuen (10); aditu batzuen (14); alderdi batzuen (11); artista batzuen (12); aste batzuen (17); aste batzuen buruan (15); bakan batzuen (12); bakar batzuen (16)

batzuen aburuz (11); batzuen aitzinean (13); batzuen aldean (17); batzuen aldetik (11); batzuen antzera (11); batzuen arabera (170); batzuen arrangura (10); batzuen artean (256); batzuen arteko (44); batzuen artetik (11); batzuen atzean (14); batzuen atzetik (10); batzuen aurka (23); batzuen aurrean (42); batzuen azpian (10); batzuen barnean (11); batzuen barruan (31); batzuen batzuk (30); batzuen beharra (12); batzuen berri (36); batzuen bidez (88); batzuen bila (32); batzuen bitartez (34); batzuen buruan (185); batzuen egitea (13); batzuen egiteko (24); batzuen erdian (12); batzuen esku (25); batzuen eskuetan (19); batzuen eta bertzeen (11); batzuen eta besteen (126); batzuen etxean (21); batzuen gainean (79); batzuen gaineko (14); batzuen gainetik (18); batzuen gatik (33); batzuen gostuko (26); batzuen inguruan (67); batzuen inguruko (11); batzuen iritziz (26); batzuen izenak (30); batzuen jabe (13); batzuen kasuan (19); batzuen kontra (28); batzuen laguntzarekin (22); batzuen laguntzaz (19); batzuen lanak (10); batzuen ondoan (30); batzuen ondoren (53); batzuen ondorioz (32); batzuen ondotik (70); batzuen ostean (20); batzuen truke (25); batzuen ustez (137)

beltz batzuen (10); berezi batzuen (24); berri batzuen (34); bertze batzuen (18); beste batzuen (301); beste batzuen arabera (12); beste batzuen artean (78); beste batzuen ustez (19); beste gauza batzuen (33); beste talde batzuen (11)

eder batzuen (19); edo batzuen (12); egun batzuen (30); egun batzuen buruan (26); elkarte batzuen (13); emakume batzuen (10); etxe batzuen (18); ezagun batzuen (12); gai batzuen (23); gauza batzuen (50); gauza batzuen artean (26); gazte batzuen (26); gizon batzuen (18); goxo batzuen (10); guti batzuen (14); gutxi batzuen (84); gutxi batzuen buruan (12); haietako batzuen (15); handi batzuen (23); haur batzuen (11); herri batzuen (18); herrialde batzuen (15); herritar batzuen (11); hilabete batzuen (17); hilabete batzuen buruan (12); hizkuntza batzuen (11); horietako batzuen (23)

idazle batzuen (13); ideia batzuen (11); ikerketa batzuen (12); informazio batzuen (12); iturri batzuen (32); iturri batzuen arabera (28); jakin batzuen (80); jakin batzuen arabera (14); jende batzuen (14); kantu batzuen (12); kide batzuen (13); lagun batzuen (28); lan batzuen (15); liburu batzuen (10); luze batzuen (11); minutu batzuen (35); minutu batzuen buruan (27); mota batzuen (12); muga batzuen (18); muga batzuen barruan (11)

obra batzuen (10); on batzuen (16); ordu batzuen (14); ordu batzuen buruan (11); pertsona batzuen (23); politiko batzuen (10); segundo batzuen (40); segundo batzuen buruan (23); talde batzuen (34); txiki batzuen (10)

urte batzuen (56); urte batzuen buruan (31); urte batzuen ondoren (15); zahar batzuen (16); zehatz batzuen (11); ziren batzuen (11)

beste batzuena (16)

arrazoi batzuengatik (15); beste arrazoi batzuengatik (13)

batzuentzat ez (12); beste batzuentzat (71)

batzueri buruz (10); batzueri esker (17); batzueri iduritzen (14)

alderdi batzuetako (11); beste garai batzuetako (12); beste herri batzuetako (10); beste herrialde batzuetako (24); egun batzuetako (19); era batzuetako (10); garai batzuetako (12); gutxi batzuetako (10); herri batzuetako (17); herrialde batzuetako (38); jakin batzuetako (10); urte batzuetako (22)

alde batzuetan (11); alderdi batzuetan (21); aldi batzuetan (15); alor batzuetan (27); arlo batzuetan (44); aste batzuetan (18); auzo batzuetan (10); bai batzuetan (21); baina batzuetan (125); baina beste batzuetan (42); bakan batzuetan (23); bakar batzuetan (11)

batzuetan ahaztu (10); batzuetan aski (13); batzuetan badirudi (12); batzuetan bai (35); batzuetan baino (72); batzuetan baita (12); batzuetan baizik (10); batzuetan bakarrik (29); batzuetan bederen (10); batzuetan behintzat (20); batzuetan besteetan baino (10); batzuetan bezala (38); batzuetan bi (28); batzuetan bizi (17); batzuetan edo (13); batzuetan egin (35); batzuetan egiten (23); batzuetan ematen (15); batzuetan erabiltzen (10); batzuetan esan (10); batzuetan ez (205); batzuetan ez bezala (19); batzuetan ez da (19); batzuetan ezin (18); batzuetan gehiago (13); batzuetan gertatu (11); batzuetan gertatzen (27); batzuetan gertatzen da (11); batzuetan gure (13); batzuetan hala (12); batzuetan hori (11); batzuetan iruditzen (24); batzuetan iruditzen zait (17); batzuetan izan (22); batzuetan izaten (10); batzuetan neure (14); batzuetan nire (12); batzuetan ondo (13); batzuetan oso (28); batzuetan pentsatzen (29); batzuetan pentsatzen dut (11); batzuetan sartu (10); batzuetan soilik (15); batzuetan zaila (12)

berezi batzuetan (20); bertze batzuetan (23); beste alderdi batzuetan (12); beste alor batzuetan (17); beste arlo batzuetan (24); beste batzuetan (758); beste batzuetan baino (24); beste batzuetan bezala (14); beste eskualde batzuetan (10); beste esparru batzuetan (11); beste garai batzuetan (15); beste gauza batzuetan (13); beste herri batzuetan (37); beste herrialde batzuetan (42); beste hiri batzuetan (13); beste hitz batzuetan (26); beste hizkuntza batzuetan (19); beste kasu batzuetan (37); beste kirol batzuetan (10); beste lan batzuetan (11); beste leku batzuetan (73); beste paraje batzuetan (11); beste toki batzuetan (43); beste urte batzuetan (29)

egoera batzuetan (18); egun batzuetan (117); eremu batzuetan (11); eskualde batzuetan (42); esparru batzuetan (18); estatu batzuetan (16); etxe batzuetan (14); gai batzuetan (19); garai batzuetan (26); gau batzuetan (13); gauza batzuetan (42); goiz batzuetan (12); gune batzuetan (16); guti batzuetan (17); gutxi batzuetan (86); herri batzuetan (78); herrialde batzuetan (74); hilabete batzuetan (31); hiri batzuetan (19); hitz batzuetan (33); hizkuntza batzuetan (31); hori batzuetan (11); horietako batzuetan (14)

izaten da batzuetan (11); jakin batzuetan (145); joko batzuetan (12); kapitulu batzuetan (10); kasu batzuetan (174); kasu jakin batzuetan (10); kirol batzuetan (12); lan batzuetan (22); leku batzuetan (144); leku batzuetan ere (14); lurralde batzuetan (15); minutu batzuetan (43); minutu gutxi batzuetan (10); momentu batzuetan (13); nahiz batzuetan (10); nahiz eta batzuetan (28)

ordu batzuetan (34); ordu gutxi batzuetan (13); paraje batzuetan (21); partida batzuetan (24); pasarte batzuetan (14); puntu batzuetan (19); sail batzuetan (12); segundo batzuetan (37); segundo gutxi batzuetan (17); sektore batzuetan (11); talde batzuetan (13); toki batzuetan (73)

une batzuetan (97); une jakin batzuetan (18); urte batzuetan (74); zati batzuetan (11); zehatz batzuetan (14)

aste batzuetara (39)

batzuetara eraman (10); batzuetara joan (10); batzuetara joaten (10); batzuetara zabaldu (11)

beste batzuetara (11); beste herri batzuetara (13); beste herrialde batzuetara (19); beste leku batzuetara (19); egun batzuetara (122); gutxi batzuetara (31); handik aste batzuetara (30); handik egun batzuetara (88); handik hilabete batzuetara (31); handik minutu batzuetara (22); handik ordu batzuetara (29); handik urte batzuetara (78); hemendik urte batzuetara (27); herri batzuetara (16); herrialde batzuetara (21); hilabete batzuetara (51); jakin batzuetara (11); leku batzuetara (19); metro batzuetara (34); minutu batzuetara (27); ordu batzuetara (39); urte batzuetara (115)

beste gauza batzuetarako (11); egun batzuetarako (42); gauza batzuetarako (19)

batzuetatik besteetara (13); batzuetatik hona (20)

beste bide batzuetatik (12); bide batzuetatik (13); urte batzuetatik (17); urte batzuetatik hona (14)

beste batzuez (10); egun batzuez (13); gauza batzuez (13); minutu batzuez (21); ordu batzuez (13); segundo batzuez (15); une batzuez (11); urte batzuez (10)

aldaketa batzu (16); arduradun batzu (11); argazki batzu (10); arrangura batzu (20); bakar batzu (20)

batzu agertu (13); batzu agertzen (14); batzu aldiz (14); batzu antolatzen (12); batzu arras (20); batzu arrunt (17); batzu aski (11); batzu badira (32); batzu baizik (14); batzu baizik ez (10); batzu batzuk (11); batzu behar (23); batzu beren (16); batzu bestalde (10); batzu bezala (23); batzu biziki (21); batzu dira (31); batzu direla (11)

batzu egin (62); batzu eginak (15); batzu eginen (26); batzu eginen dira (14); batzu eginez (19); batzu eginik (10); batzu egiten (20); batzu eman (15); batzu ere ba (20); batzu ere bai (19); batzu eta bertzeak (10); batzu eta besteak (49); batzu eta besteen (14); batzu hartu (21); batzu hor (11); batzu izan (41); batzu izan dira (17); batzu izanen (15); batzu izanen dira (14); batzu nahi (17); batzu segurik (10); batzu ziren (11)

berezi batzu (119); berri batzu (131); berri batzu ere (16); bertsu batzu (19); bertze batzu (84); beste batzu (184); beste batzu ere (18); bide batzu (15); bide berri batzu (22); bilkura batzu (20); dela egun batzu (10); dira batzu (15); diru laguntza batzu (13)

eder batzu (50); egun batzu (23); elgarretaratze batzu (22); elkarte batzu (10); emazte batzu (17); erabaki batzu (14); erakusketa batzu (15); etxe batzu (13); euskaldun batzu (11); eztabada batzu (11); galde batzu (11); gauza batzu (67); gazte batzu (69); gizon batzu (12); handi batzu (16); haundi batzu (20); hautetsi batzu (14); herri batzu (17); hitz batzu (10); hitzaldi batzu (15); holako batzu (53); holako gauza batzu (10); horietarik batzu (11); huts batzu (27); huts batzu ere (10)

ikusgarri batzu (10); jende batzu (31); kantari batzu (13); kantu batzu (35); lagun batzu (15); laguntza batzu (26); laguntza berezi batzu (10); lan batzu (15); lekukotasun batzu (10); liburu batzu (15); mota batzu (11); multxo batzu (15); muntadura batzu (16); neurri batzu (12); obra batzu (49); on batzu (29)

paper batzu (12); partida batzu (27); pilota batzu (13); pisu batzu (10); pollit batzu (22); pondu batzu (10); proposamen batzu (14); sari batzu (13); talde batzu (15); tanto batzu (13); ttipi batzu (38); txar batzu (11)

untzi batzu (10); urrats batzu (20); urte batzu (13); xahar batzu (16); xede batzu (11); zati batzu (18)

beste batzutan (15); herri batzutan (11)


baupres iz maspreza.

Fragata bat, eta marinelak jartzietan belak biltzen, eta baupres luze bat, akula erraldoiaren ziria airean bide egiten, hegan hasi behar duen hegazti zuriaren moko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 9. orr.


bauxita iz harri sedimentarioa, aluminioaren oxido hidratatuak osatua.

Aluminioa egiteko bauxita behar duzu, eta aluminioa behar duzu hegazkinak egiteko, eta aluminioa garraiatzeko ontziak behar dituzu.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 160. orr.

Hor behean, Surinamen -diotso hegoaldeko kapitan batek Antiguan- zera horixe dute, bauxita, badakizu, meategietan biltzen dutena edo.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 160. orr.

Horretan dabiltza ba kraut -aleman- horien submarinoak, bauxita garraioan dabiltzan barkuei tiro egiten.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 160. orr.

Hor, meategiak zorrotz jagon behar direla-eta, balizko itsaspekoei adi bizi dira, Aruban harrolioarekin jazo dena bauxita-harriekin jazo ez dadin.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 161. orr.

Basean bauxita-meategietako bat bisitatzeko gonbita hartu du Marta Gellhornek.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 161. orr.


bavariar iz Bavariakoa, Bavariari dagokiona; Bavariako herritarra.

Lege saliko eta erripuarioetan, alemanen, bavariarren, turingiarren eta frisiarren legeetan, sinpletasun miresgarria dago.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 191. orr.

Baina guk -eta 'gu' esatean lonbardiar, saxoniar, frantziar, lorrenar, bavariar, suabiar eta burgundiarrak esan nahi dut- hainbesterainoxe mespretxatzen ditugu erromatarrak, ezen, [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 226. orr.

Une hartan aztoratu egiten ninduen, bavariarra izateaz gain, motozalea eta sendoa omen zelako mutila.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 72. orr.

bavariarra benetan hilko nian gustura, harropuzkeria hutsez egin nahi baitzidan kalte.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 51. orr.

Bere erresumaren mende zeuden bavariarren eta alemanen usadioak ere bildu zituen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 191. orr.

Hura nire aurkikundea izan zen (albo-areto berean, ezkerretara), ezein apaiz bavariarren laguntzarik gabekoa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 167. orr.


baxa 1 iz hondarpea, barra.

Boatusko baxa estalia.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 140. orr.

2 amildegia.

Biharamenean, apirilaren 17an, Bortükariak joanen dira Isusiko baxetara, Baztaneko Aritzakun eta Bidarrairen artean.  Herria   2005-04-14


baxati izond adkor basatia.

Zenbat loretxo baxati panpin margoanitz, txinxilikario berde, balkoitxo koxkadun bakoitzetik exkegita.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 206. orr.


baxatitxo izond adkor basatia.

Sagarrondo baxatitxoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 125. orr.


baxatu, baxa(tu), baxatzen 1 da/du ad jaitsi. ik bajatu.

Biztanle kopurua baxatu zenean, Markinako Udalak ez zuen oztoporik jarri.  Berria - Euskal Herria   2004-12-01


baxenabartar (orobat baxenafartar) izlag/iz Nafarroa Beherekoa, Nafarroa Beherekoari dagokiona; Nafarroa Behereko herritarra.

20 urte du Manex Erdozaintzi Etxart baxenabartar frantziskotar idazle-erakaslea itzali zela.  Herria   2004-11-18

Bide handi horrek zeiharkatu behar lituzkeen 23 baxenabartar herrietarik 16 egitasmoaren kontra altxatu dira. batek lurrak hartuko bere alor eta pentze eskasegien osagarri, besteak berriz egoitza hori bere baxenabartar kaleriarekin... eta beste batek argamasadun trapala apalago hura.  Herria   2005-07-14

Duhau lejitimista baxenabartarrak gogo onez eskaini zizkidan Orbe karrikako bere etxean ohea eta mantenua, eta tratu ezin lañoagoa eman zidan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 288. orr.

80 musikarik Mañolo Espelett eta Remy Gachis bi konpositore baxenabartar gazteek moldatu hainbat aire partekaraziko dituzte.  Berria - Kultura   2006-02-24

Euskal dantzei eta bereziki baxenabartarrei hats berri bat ematen die.  Berria - Kultura   2004-07-17

Igandean Miarritzen jokatzekoa zen final hura, Euskal Herri osoko kantariak lehiakide zirela, baxenabartarrak eta zuberotarrak haien arteko asko eta asko.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 19. orr.

Sarjentua baztandarra edo agian baxenabartarra izango zela egin nuen kontu.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 99. orr.

Gaztelaren mendeko Gorteek baxenabartarrak kanpotartzat hartzen zituzten.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 314. orr.

Nafarroa Garaiko agintariek ez zieten onartzen baxenabartarrei herritartasunik, eta biarnotarrei eta frantsesei ematen bazieten ere, ez zieten baxenabartarrei Nafarroa katolikoan geratzeko baimenik ematen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 314. orr.

Informazio bilkur bat egin da astelehen aratsean Baigorri-Bixentainean, joanden astean arrastatuak izan ziren bost baxenabartar gazteen kasuaz.  Herria   2005-02-17

Baxenabartar peste hauen artean egin dituen urteengatik ere, Migel Mailuk nekez bereziko lituzke amikuztarra eta garaztarra.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 44. orr.

Baxenabartar abertzale ezagun hurbila.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 8. orr.


baxenabartasun iz baxenabartarra izateko nolakotasuna.

Ene gustuko, MEHAINE, DONAMARTIRI eta DONOZTIRIk ere Erkidego horretan izan beharko lukete, bere baxenabartasuna erakutsiz, nahiz eta ez dakigun nola deabru Hazparneko kantonamendu horretan sartu zituzten, Lapurdirekin mugarik izan gabe.  Herria   2004-03-04


baxenafarrera iz behe nafarrera. ik behe 42a.

Garaziko baxenafarreran idatziriko 28 orrialdeak, 1545ean argitaratuak, hots, Bernat Etxepareren Linguae Vasconum Primitiae da literatur idatziaren lehen euskal ale ezaguna.  Berria - Kultura   2004-02-19

1979an, liburu bera agertu zen, aldi honetan baxenafarreraz, idatzia izan zen euskalkian, Aingeru Irigaray-en "Egan" aldizkarian.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 203. orr.


baxenafartar ik baxenabartar.

baxera 1 iz jateko eta janariak mahairatzeko erabiltzen den plater eta ontzien multzoa.

Harriak, pilaz betetako poltsa bat, baxera baten piezak eta mahai tresnak.  Berria - Euskal Herria   2006-05-02

Herriko jaietan edo ospakizun handietan erabiltzen duen baxeratik koparik ederrena ere bai.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 155. orr.

Jantzi, janari eta edari, baxerak, hots, impedimenta guziak autoan dauzka.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 28. orr.

Afaria gogotik jaten dut, aldi honetan denbora hartuz, ez eguerditan bezala iretsiz, ausiki bakoitza jastatuz, azietak ongi garbituz, azken porroxkaraino eta baxera egin.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 54. orr.

Txorrotan baxera egin eta berokia hartu.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 36. orr.

Ontzi zikinen biltzen hasten da, sukaldean baxera egiteko xedez.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 175. orr.

Amak aldiz erran zidan, sukaldean, pegartegian ari zela baxerak egiten, bi gestuen artetik: [...].  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 76. orr.

Baxeren egiten ari nintzen, oihuak, orroak entzun nituelarik: "Amerikanoak hemen dira!".  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 135. orr.

Baxeren ikuzteko produktuak erostean, hauta dezake produktu ahalik-eta biologikoena.  Herria   2003-11-06

Hannak primeran ulertzen omen zuen nire erabakia; baxera garbitzen ziharduen, ni neure lanbideko eginbeharrez mintzo eta ontziak lehortzen ari nintzela.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 215. orr.

Baxera lerrokatzen ari nintzelarik, mitralleta zarrasta bat entzun nuen hor berean.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 135. orr.

Ez da sekulan ikusi gizon hori baxera xukatzen, haurren garbitzen, are gutiago haur karrosa pusatzen.  Herria   2001-10-11

Garbi-oihala mahai gainean hedatu eta han uzten dut baxera idortzen.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 47. orr.

Garbitua eta xukatua zegoen baxera.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 216. orr.

Sarritan, iskanbila sortu eta baxera apurtzen dute.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 116. orr.

Zarata handia ateraz, baxerak hausten ariko balira bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 62. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Gosaritako baxera zikinak sukaldeko mahai gainean jarraitzen zuen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 154. orr.

Erakusmahaiaren usaina nardagarria zen, baxera koipetsuari eta harraska gaizki garbituari dariena bezalakoa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 334. orr.

Aurkezpen polita, anoa txikiak, baxera abangoardistan, aseptikotasunerainoko higienea hamaika bilgarritan babestua.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 54. orr.

Ene begiek izu gisako batean ikusten zituzten kutxa handi landuak, hanka bihurriko mahaiak, ohe errezeldunak, baxera akastu eta sabeldua, beira beruneztatuak, aitzinean ageri zitzaidan mundu zahar eta berri hori guztia.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 77. orr.

Eta gero Eguberri haiek etorri ziren, laurok bakarrik egon ginenekoa baxera txinatarrarekin eta kristalezko edontziekin.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 168. orr.

Zilarrezko baxera ezkutatuko dut.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 10. orr.

Aisera zebilen portzelanazko baxera mahai gainean kokatuz.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 18. orr.

Hantxe zenbait mahai handi prestatuta zeuden, era ikusgarriaz horniturik eta portzelana baliosez eta urrezko baxeraz oparo-oparo beterik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 36. orr.

Aztiak, ostera, berehala igarri zion mirabeak ekarritako argiontziari: jauregi hartako baxerak urrezkoak nahiz zilarrezkoak izanik, Aladinen jauregian ezin zen beste argiontzirik egon.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 227. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Arropa xuri eta baxera kutxak tokiz aldarazten.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 78. orr.

Lau baxera sorta erosi ditut portzelanarik hoberenekoak eta kristaleria ugari.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 12. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zilarrezko baxera (4)


baxeragile iz baxerako plater eta ontziak egiten dituena.

Eta jaiotza ezin ederrago hartan lurrezko iduriak jartzen genituen, bazelako Urbiainen baxeragile eta tupinagile bat, baxerak eta tupinak ez ezik lurrezko eta buztinezko bertze mila ontzi ere egiten zituena eta trebetasun handia zuena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 140. orr.


baxeraki iz baxera.

Sari ainitz badaude irabazteko, hala nola 400 euro lehen taldearentzat, baxeraki, DVD tresna entzungailua, xingar eta beste.  Herria   2003-02-13


baxerategi iz baxera gordetzeko altzaria.

Liburuak liburutegian, ontziak eta platerak baxerategian, flaskoak nire bainugelan, margolanak paretetan.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 78. orr.

Baxerategian zeuden ilaran platerak, azpilak eta edontziak, eta labana-, sardexka- eta koilara-sortak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 271. orr.

Bazter batean, baxerategi txikiago baten ondoan, bi mutil zeuden, zutik, lupulu--garagardoa edaten.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 271. orr.

Jendea metan bizi da hiri handi horietan eta hiri horien inguruetan, denek ondarkin bigunak hodietan barna botatzen dituzte, dela komunetarik, baxerategietarik ala mainu geletarik.  Herria   2003-11-06


baxereria iz baxerak.

Sari asko eskuratuko dituzte hoberenek, horietan, 400 e xapeldunentzat, bai eta DVD irakurgailu, baxereri, arteki, asko tresneri eta beste.  Herria   2004-02-19

Ezkontza ofizio frangoren laguntzaile dela argi agertu da: jauntzi magasinak bistan da, lore saltzaileak, argazkilariak, kosmetika, bidaiak, baxereria edo berdin ostatuak.  Herria   2001-01-25


baxkita iz adkor baskita.

Estereotipoak erabili ditu Gallegok horretarako: baxkitak, borrokillak, peneuvistak...  Berria - Kultura   2004-12-04


baxko izond/iz adkor baskoa.

Ikus bestela zer zioen, ia erdara hutsezko egunkari baxko baten erdiminetan, bertako zuzendari izan behar zuen andereak: [...].  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 282. orr.

Hola mintzo den baxkoak (zer dakien badakienak), jakin baino gehiago, ezagutu egiten du "bere" hizkuntza.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 284. orr.


baxo 1 iz ipar batxilergoa.

Frantxisen apartamentuan berriz pasatu zituen baxoaren apailatzeko gelditzen zitzaizkion ikasgaiak.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 15. orr.

Baxoko azterketen begirantza egin .  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 51. orr.

Baina itzuli behar, baxoko ondorioak jakiteko eta ahozko azterketetaz arduratzeko.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 81. orr.

Ainara Aiestaran eta Aizane Pimientak ere zientzietako baxoa pasatzea hautatu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-06-11

Azterketaren azterketa, baxoa gainditzeko esperantzaz.  Berria - Euskal Herria   2004-06-11

Baxoa iragan eta estudioen ordaintzeko gasolindegi batean lanean ziharduela, irakasle bilakatzeko sailari lotu zitzaion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 261. orr.

Seaskak ikastetxe elebakarrek baino emaitza hobeak lortu ditu baxoan.  Berria - Euskal Herria   2006-03-12

Horra, hemezortzi urtetan, baxoa huts egin zuela.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 32. orr.

Baxoko lehen partea egitera gindoazela, azken proban lehen atera nintzen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 18. orr.

Bakoitzak bere baxo ondoko proiektuak aipatu zituen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 225. orr.

Soilik ikasleen %3k egiten dute Baxoa euskaraz, eta %9k baino ez dute bururatzen kolegioa euskaraz.  Berria - Euskal Herria   2004-12-10

UFR horrek [...] bilduko ditu jadanik egiten diren formakuntzak, hala nola ISA-BTP injinadore eskola hau, bai eta ere idekiak diren DEUG (bi urte ikasketa baxotik goiti) desberdinak, zientzia eta tekniken "maîtrise" delakoa, IUP (baxotik goiti hiru urte ofizio ikasketa diploma) bilakatuko dena.  Herria   2001-10-04

2 (hitz elkartuetan)

Orotara Bernat Etxepare lizeoko 42 ikasle aurkeztu dira baxo azterketara.  Berria - Euskal Herria   2004-06-11


baxoerdi iz adkor basoerdia.

Txukundu ostean, baxoerdi bat eskatu eta egunkariak irakurtzeari ekin zion Lauaxetak.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 117. orr.

Mostradorearen sakoneko ertzean bi ezezagun atzeman zituen, beraiek bezala baxoerdi bana eskuetan zituztenak.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 29. orr.

Taberna batean pintxo bat jan eta baxoerdi bat hartu zuen.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 20. orr.

Baxoerdiak hartzen ditut koadrilarekin, eta ostiralero afaria soziedadean.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 51. orr.

Joan zen tenientea, baina Albizturko parrokoa gurekin geratu zen, baxoerdi bat hartuz eta gerrari buruz hizketan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 122. orr.

Edango al dugu baxoerdi bat?  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 20. orr.

Tabiratar guztiek zekiten ordu hartan Abenidatik baxoerdiak edanez ibiltzeak zer traba zuen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 32. orr.

Atera baxoerdi bat arao eta birao honi, onenetik!  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 169. orr.

Horregatik, bezperan Leitzan egin nuen bezala, baxoerdi pare bat lagun, ostatuko Diario de Navarra-ko gurutzegramari lotu nintzaion.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 117. orr.

Baietz zuk, maiz egoten zinetela elkarrekin Baleztenean baxoerdi baten inguruan.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 107. orr.

Are gutxiago baxoerdi sail luze hura...  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 135. orr.

Turisten jatetxeetan barrena eskean ibili ondoren, pizzaren bat jan eta Chianti-baxoerdiak edatera.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 184. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baxoerdi bana (4); baxoerdi bat hartu (4); baxoerdi batzuk (3); baxoerdi pare bat (3); jan eta baxoerdi (4)


baxoerdizale izond/iz baxoerdien zalea dena.

Baxoerdizaleek alde egin eta afalostekoak agertu bitartean, atea itxi, ohatzea paratu eta hantxe geratzen nintzen, bi orduz-edo erdi lo.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 209. orr.


baxokada iz adkor basokada.

Rabaten berehala egin ziguten kasu, eta zerbitzariak kafea, baxokada bat laranja-ur, tostada bat eta gurin puxka bat ekarri zizkigun.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 224. orr.

Kafe kikararen ordez katilukada bete ekarri zigun; baxokadaren ordez, baso handi bat bete; gainera, ogi oso bat eta familia ugari batentzako adina gurin.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 225. orr.


baxokaran ik basaran.

baxtart ik bastart.

baxter ik bazter.

baxtertu ik baztertu.

baxu (orobat baju g.er.) 1 izond garaiera gutxikoa, beherea; lurretik distantzia gutxira dagoena. ik apal1. ant altu.

Adin ertaineko gizon indartsua zen, ez altuegia ez baxuegia zena.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 114. orr.

Bata ilehoria zen, eta garaia; bestea apur bat baxuagoa, eta ilebeltza.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 98. orr.

Obispoarengatik galdetu zigun, nolakoa ote zen, altua, baxua, potoloa, argala, zenbatsu urte.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 123. orr.

Gizon potzolo samarra zen, baxua altua baino gehiago, itxura ezdeusekoa, hogeita hamar bat urtekoa.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 102. orr.

Muino baxu batean altxaturiko kanpamendutik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 328. orr.

Leku txikia da, sabai baxukoa, baina hala ere atsegina.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 157. orr.

Sabaia hain baxua, non eskua altxatuz gero ukitu egiten zenuen.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 28. orr.

Etxe baxuen arteko espazio honetan, hiru mamuak elkartzen dira, izan zenaren mamua, izateko zorian egon zenarena eta izan zitekeenarena, ez dira mintzatzen, elkarri begiratzen diote, itsuek elkarri begiratzen dioten bezala, isilik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 96. orr.

Halako batean lorategi txiki bat ikusi dut, arbola baxu eta zabalekin.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 110. orr.

Jada ikus zezakeen ospitalearen kanpoaldeko lorategia, sahats baxu haiek.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 150. orr.

Gelditu gabe, Uraldeko Bidea hartu zuten, hesi baxuek inguraturiko sakana garaien artetik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 370. orr.

Armairu baxu baten ertzean eseri da eta zigarroak atera ditu sakeletik.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 0. orr.

Egur-ikatzezko sutontzi baten inguruan, eserleku baxu eta bigunak kokatu zituzten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 98. orr.

Hautsez betetako asfalto gainean belauniko, mutikoek distira ematen zieten zapatei, zapata baxuei, koloretako oinetakoei, botoiekiko zapatei.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 207. orr.

Larru landuzko bota baxuak zeramatzan oin txikietan, zola lodi samarrekoak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 77. orr.

Esako urtegiaren maila azken bost urteotako baxuena da.  Berria - Harian   2005-10-06

Neskak ia espaloiaren mailan zegoen leiho luze eta baxu bat seinalatzen zidan.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 66. orr.

Beste lauak, ezbaian ibili ondoren, espiral zorabiagarrietan gora joan ziren ekialderantz, hodei baxuen artean desagertuz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 96. orr.

Mendebaldera hegan eginez urruntzen ziren lurrun handiak altuera baxuan zihoazen, hobbitaren buruaren gainetik doi-doi, hodei eta kezko marea.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 214. orr.

2 irud/hed

Lan merkatu formalean lanean ari diren emakumeen kopurua oso baxua dela.  Berria - Harian   2005-05-28

«IUk ez du onartuko» indarkeria dagoen bitartean ETArekin negoziatzea, indarkeria «intentsitate baxukoa» bada ere.  Berria - Euskal Herria   2006-04-25

Tentsio baxuko elektrizitate sare batera lotzen dituzte.  Berria - Gaiak   2004-10-10

Dentsitate baxuko polietileno lineala (LLDPE).  Berria - Gaiak   2006-01-12

Pisu molekular baxuko polietilenoa.  Berria - Gaiak   2006-01-12

Jaurlaritzak kalitatea ez baizik eta ekoizpen handia eta prezio baxuak lehenetsi dituela.  Berria - Harian   2005-08-28

Soldata baxuenei igoera handiena ere ezarriko zaie.  Berria - Euskal Herria   2004-06-11

Ikusten dute negozioak duen aukera, bezeroari laguntzen diote, eta orduan kreditu bat ematen zaio, interes baxuan.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 115. orr.

Hotzaren aldetik, tenperatura baxuenean, alegia, Bilbon, ia gradu bat zeropetik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 143. orr.

Muskulua, funtsean, motor lineal bat da, tenperatura baxuko erregai-pila batek darabilena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 65. orr.

Egundo ezagutu ez zuten depresiogune baxua, borraska deitzen dioguna, inoiz izan duten presio baxuenaz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 70. orr.

Gizarteko maila baxuenetan bizi dira zuriek esklabo eramandakoen ondorengoak.  Berria - Mundua   2004-10-24

Maila ertainetik maila baxura pasatu direnen artean, afroamerikarrak dira talde etnikorik kaltetuena.  Berria - Mundua   2004-10-30

Inoizko sostengu maila baxuena izan du presidenteak azken hamabi hilabeteotan.  Berria - Mundua   2006-02-02

Azterketaren arabera, umeen laurden baten garapen psikologikoa baxua edo oso baxua da.  Berria - Euskal Herria   2004-05-20

Bizkaiak izan zuen indize baxuena (0,98).  Berria - Euskal Herria   2004-07-09

Jarduera tasa baxua, langabezia tasa handia.  Berria - Euskal Herria   2004-03-05

Galdeketaren puntu ilunena, hala ere, parte-hartze baxua izan dela uste du Catalanek.  Berria - Harian   2005-02-22

Ahotsak berak ere, baxua eta sakona, ez zirudien benetakoa, hartara behartuko balu bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 73. orr.

Ahots oso baxuan, ia kolkorako, kantatzen zuen bitartean.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 91. orr.

Irratian bolumen baxuan entzuten ari zen serialaren amaiak puntuan adieraziko zion kaleko ateari sarraila noiz libratu.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 146. orr.

Ahots baxuz beti ere, honela esan zidan biblia-saltzaileak: [...].  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 239. orr.

Batzuk lotsati eta baxutik, besteak seguru eta ozen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 107. orr.

Poz hartu behar dute, jende baxu eta mespretxatuarekin, behartsu, ahul, gaixo, legendun eta bide-bazterretako eskaleekin batera bizi izateaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 139. orr.

Asko eraikitzen dira onbidean -esan ohi zuen- mendeko diren anaiak, beren ministroek eta predikariek [...] egintza apal eta zerbitzu baxuetara makurtzen direnean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 690. orr.

Johnnyrekin dena bat etorri zen, bizitzeko ilusioa, parrandarako zaletasuna, larrutan egiteko gero eta gogo ikaragarriagoa, une baxuetarako kolega baten laguntza.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 346. orr.

3 (adizlagun gisa)

Hegazkinak oso baxu pasatzen dira Mendelu auzoaren gainetik, 40-50 bat metrora.  Berria - Harian   2006-02-28

Ez zen hain zaila baxu hegan egitea, inoren atentziorik piztu barik.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 137. orr.

Kanbioa berrogeita hamalau sos-erdiren gainetik dagoenean, esango dugu altu dagoela, eta gutxiagotan dagoenean, baxu dagoela.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 76. orr.

Aldareak ekialdera begira egingo dira eta tenpluan joango diren jainkoen irudiak baino baxuago jarriko dira beti.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2110. orr.

Baxuago hitz egiteko keinua egin zion Mikeli.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 112. orr.

-Baxuago, Pedro, dena entzuten da eta!  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 101. orr.

Zerbitzari, beste botila bat mesedez.. -ozenki, eta gero gure artean eta bajuxeago: [...].  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 88. orr.

Lasai, motellak, baretu zituen denda jabeak; azken bolada honetan negozioa baxu antzean dabil.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 44. orr.

Baxu ditu defentsak gaixoak, eta bertan behera utzi behar izan dute kimioterapia oraingoz.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 128. orr.

-Jarri baxuago irrati hori!  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 14. orr.

Joan nintzen harengana, lagun baten bidez, eta emazteak esan zidan baxu zebilela, depresioekin eta.  Berria - Kultura   2004-03-15

Gogoz baxu baina osasunez ondo dagoela adierazi du.  Berria - Kirola   2004-07-08

Animoz ere ohi baino baxuago zaude, baina badakizu ez zarela gainbehera etorriko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 47. orr.

4 gizonezkoen ahots apalena; halako ahotsa duen abeslaria.

Okzitaniako Tolosan ariko dira bihar Donostiako Orfeoiko ahots baxuak.  Berria - Kultura   2004-11-03

Bere ahots baxu eta goxoarekin erraz pasatzen da Mornatik Funanara eta Coladeratik Batuquera.  Berria - Kultura   2006-03-17

Ana Maria Sanchez sopranoa, Alejandro Roy tenorra, Teodora Demurixvilil mezzosopranmoa eta Kwangchul Young baxua izango dira bakarlariak.  Berria - Kultura   2004-04-29

Soprano baten soinu etengabea entzuten zen, inondik ere zakurkume baten eztarritik aterea; eta, azkenik, baxu bat gailentzen zitzaien beste guztiei, zakur zahar mardul bat seguraski.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 71. orr.

-Aurrera! -oihu egin zuen baxu-ahots batek.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 115. orr.

Orroka mintzatzen da, baxu-ahotsez, eta sekula ez du barrerik egiten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 79. orr.

Ahots zoragarriak zituzten, ia ez sinesteko modukoak, batez ere baxu sakonak, Gulagetik ihes egindako norbait ematen baitzuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 215. orr.

Baxua eta bigarren tenorea etorriak ziren.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 208. orr.

Baxua, Duggan jauna, mutil gazte lirain bat zen, bibote beltz banatu bat zuena.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 208. orr.

Serhy Mahera baxu ukrainar handia.  Berria - Kultura   2004-09-21

Smith eta Prokinaz gainera, Hartmut Welker Alemaniako baritono baxuak, Janice Baird soprano estatubatuarrak, Mikhail Petrenko baxu errusiarrak eta Angel Odena baritono kataluniarrak interpretatuko dute Wagnerren opera sonatua.  Berria - Kultura   2004-10-14

5 musika-tresnen famila bakoitzean soinu apalenekoa.

Haize eta hari instrumentu baxuak indargabeko taupadak handitasunik gorenera zuzendu zituzten.  Berria - Kultura   2006-04-04

Henri Bok ezagutu nuen, munduko klarinete baxu jotzailerik onenetakoa.  Berria - Kultura   2004-12-30

Jack Bruce gitarra baxuan, Eric Clapton gitarra nagusian eta George Baker "bateria-jotzaile zoragarria" baterian.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 64. orr.

Burua jaso zuen, gelditu egin zen Antxetak taldeko gitarra baxuak ahapaldien arteko soloari ekiten ziola.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 155. orr.

6 (izen gisa)

Nabarmendu behar ditugu etengabeko baxua osatzen zutenak: biolontxeloa, kontrabaxua eta organo positiboa.  Berria - Kultura   2004-12-18

Bi biolin eta bi flauta goiko ahotsetan, eta baxu kontinuoan.  Berria - Kultura   2004-08-28

• 7 iz gitarra baxua.

Baxua jotzen zuen, eta bera omen zen Hertzainak taldeko liderra.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 59. orr.

Nor zen baxua jotzen zuena Elvis Costelloren Watching the detectives izeneko kantan?  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 91. orr.

Gitarraren eta baxuaren arteko lehia dago egiten duten musikan.  Berria - Kultura   2006-03-16

Gitarra eta baxua anplifikadoreen parean ipiniz txistu jasangaitz bat eginarazten amaitu zuten emanaldia.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 51. orr.

Etxerantz abiatu zen baxua eskuan, egun gris hartan gaua goizago etorriko zela pentsatzen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 24. orr.

Bateria, baxu akustiko eta elektrikoa, perkusioa.  Berria - Kultura   2004-03-20

Lau baxu kolpe.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 50. orr.

Mikelek baxu lerro bat markatzeari ekin zion, baxu lerro sendoa, obsesiboa.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 50. orr.

8 baxu-baxu adlag

Lekukoek Berriari adierazi ziotenez, helikopteroak baxu-baxu zebiltzan.  Berria - Euskal Herria   2004-09-03

Nolanahi ere, zertan ote zebilen hegazkina, baxu-baxu, Plaza Berriaren gainean?  Berria - Euskal Herria   2004-07-04

Baxu-baxu esan zion, gera zaitez nirekin!  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 109. orr.

Ume aurpegia du eta lotsatuta bezala hitz egiten du, baxu-baxu, umil-umil.  Berria - Kirola   2004-02-01

Telebistaren bolumena baxu-baxu jarri, eta hantxe geratzen nintzen, umeari sorbalda goxo-goxo laztantzen niola, loak hartzen zuen arte.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 13. orr.

· Hala ere, baxu-baxutik hitz egin diot, pazientzia ederrean-.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 56. orr.

9 baxu-jotzaile (orobat jole g.er.)

Ana Oliveira eta Paulo Caldas kantariak, Leo Bit Bit, Boghan Costa, Marquinhos eta Elber perkusionistak, Jaguar gitarrista, Toni Duarte baxu jotzailea eta Mikael Mutti teklista izango ditu ondoan, gaurko emanaldian, Carlinhos Brownek.  Berria - Kultura   2004-07-25

1973an, atzera etxera itzuli eta Sting baxu jotzailearekin eta Copeland bateriarekin rock talde bat sortzeko gonbita jaso zuen.  Berria - Kultura   2004-03-27

Liverpoolen, ordea, bi gitarristek, baxu jotzaile batek, bateria jotzaile batek, pianista batek eta hiru abeslarik osatutako banda batekin egingo du topo.  Berria - Kultura   2004-05-06

Ingelesez egin zuten kantaldi gehiena (Ike eta Tina Turnerren bertsio bat barne, baxu jotzailearen ahotsean).  Berria - Kultura   2004-03-07

Hilabete baten buruan, baxu-jotzailearekin hasi zen, eta Tomek bazekien Roryk eta Lucyk aurki alde egingo zutela harekin eta beste biekin hiri handiagoren batera. Taldeko baxu jotzailea, Aitor Atxega, gustura azaldu da diskoak eskaintzen duenarekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 86. orr.

88 milioi euro eskatu ditu Bob Marleyren taldeko baxu jotzaile ohiak.  Berria - Kultura   2006-03-17

Kantariak gitarra jotzen du eta emakumezko baxu jotzaileak teklatuak hartzen ditu batzuetan.· Pianoa jotzen ari zen, baxu elektriko jotzaile eta bateria jotzaile gazteek lagunduta.  Berria - Kultura   2004-04-03

10 baxurako (orobat bajurako) izlag itsasbazterreko.

Baserri maitea, baxurako ontzi liraina, ezkila-dorre baketsua, legatza koxkera eran buztinezko kazolan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 163. orr.

Baxurako 130 ontzi zeuden Bermeon 80ko hamarkadan.  Berria - Harian   2006-04-30

Neguko etenaldiaren ostean, atzera arrantzan joan ziren atzo baxurako euskal ontziak.  Berria - Ekonomia   2006-02-28

Euskal Herriko flota edo baxurako flota, ordea, ez dago bere onenean.  Berria - Euskal Herria   2004-12-08

Baxurako arrantzaleen kexak ezagunak dira.  Berria - Harian   2005-08-21

Omenaldian Gipuzkoako baxurako 70 urtetik gorako arrantzale guztiak izan zituzten gogoan.  Berria - Euskal Herria   2004-07-17

11 kolpe baxu

Lehendabizi kolpe baxu bat eman diok eta minaren minez makurtu denean kokotsean eman diok ukabilkada bat!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 161. orr.

Ez hasi kolpe baxuak jotzen edo aulki bat hartu eta hasiko naiz...  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 54. orr.

Jas! Aurreneko kolpe baxua, gainera harira batere etorri gabe. argudiatu ere egin dezakezu horrek bultzatu zituela emakumeak trebezia ez oso goragarriak garatzera, plantak egitea, alegia, edo xantaia emozionala, edo kolpe baxuen bidez limurtzea.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 49. orr.

Bahiketak kolpe baxua eman dio Italiari, Iraketik ateratzera behartzeko.  Berria - Mundua   2004-09-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahots baxu (4); ate baxu (3); baxu ahots (5); baxu baxu (5); baxu dagoela (3); baxu eta bateria (3); baxu jotzaile (9); baxu jotzailea (24); baxu jotzaileak (25); baxu jotzailearekin (11); baxu jotzailearen (6); baxu samarra (3); defentsak baxu (3); interes tasak baxu (3); mahai baxu (4); oso baxu (6); taldeko baxu (4); tasak baxu (3)

baxua da (7); baxua dela (4); baxua izan (8); baxua izango (4); baxua jotzen (4); gitarra eta baxua (4); kolpe baxua (3); mahai baxua (3); maila baxua (4); oso baxua (17); oso baxua da (5); oso baxua izan (3); parte hartzea baxua (3); tenperatura oso baxua (4)

baino baxuago (6); baxuago hitz (5)

baino baxuagoa (7); baino baxuagoa da (3); baxuagoa da (7); baxuagoa izango (4); baxuagoa zen (4)

baino askoz baxuagoak (3)

maila baxuagoko (4)

baxuak dira (4); oso baxuak (5); tasa baxuak (3); tenperatura baxuak (4)

tenperatura baxuan (6)

baxuaren kaxa (3)

baxuena da (5); maila baxuena (5); sostengu maila baxuena (3)

mailarik baxuenean (9)

dentsitate baxuko (3)


baxualdi iz aldi baxua.

Hemen, neguak azkartzen ditu hainbat zaharren heriotza eta baxualdiak, baina denoi eragiten digu neguko hotz umel bustiak, gazteak ere zahartu egiten direla, alegia.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 476. orr.


baxuerliebe (orobat baxu-erliebe g.er.) iz hondo berdinari buruz gutxi ateratzen den eskultura-lana.

Baxuerliebeak grabatzeko estilo sumerikoaren berpizkundea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 293. orr.

Baxuerliebean irudikatutako gertaldia Saint-Denis ateko harrian zizelkatuta zegoen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 188. orr.

Herioaren aurpegia, gehienetan militarra, baxuerliebean ageri zen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 210. orr.

Saint-Denis atearen behealdean gelditu ziren, hango baxuerliebe ospetsuari mira egiteko.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 188. orr.

Paleolitikoko baxuerliebeak aurkitu dituzte Erresuma Batuko leize batean.  Berria - Gaiak   2004-07-14

Baxuerliebe bat inauguratuko dute poeta hil zen etxean.  Berria - Kultura   2004-08-31

Leihoek baxuerliebe zuriak zituzten gainaldean, eta zurezko hesi garaia aurrean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 261. orr.


baxura iz zero mailatik beherainoko neurria.

Izotz tontorraren alde ezkutua, izotzaren urpeko partea, baxura, altura bider bederatzi da.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 231. orr.


baxutxo (corpusean baxutxu soilik) izond adkor baxua.

Segundo puxka bat edo beste galtzen lehen hiru egun horietan: baxutxuena, segundoka kontatuz, hortxe 7 arratsean, eta segundoxka batzuk irabazten hasia da dagoeneko; etzi ja hurrengo minutura igaroko gara; etzi, 16.49an erretiratuko da eguzkia.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 475. orr.


baza iz une egokian erabiltzeko gordetzen den gauza.

Gizasemeak zutik jarri ziren azken bazak jokatzeko, berriketan eta keinuka. errepresioa baza gisa erabiltzea erabaki dute, etorkizunean nahitaez etorriko den negoziazio prozesuaren aurrean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 70. orr.

Bai, kontrolatuta genuen gailurrera berandu iritsita ere, gero baza hori geneukala, eta sokak jarrita eta eguraldiaren segurtasuna.  Berria - Kirola   2004-08-03

-Amexuaren baza atera ez zenean, eta hire umilazioa jaso eta gero, handik edo hemendik arrastoa atera behar nuela esan nioan neure buruari.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 33. orr.


bazilada iz adkor adar jotzea.

Gainera baziladak entzun behar.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 54. orr.

Txarrena da ostegunetan goiz samar etxeratzerakoan, kalean uzten ditudan pisukideen baziladak aguantatu behar izaten ditudala.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 74. orr.


bazilo iz makila itxurako bakterioa.

Hansenen gaixotasuna bazilo batek eragiten duen gaitz kronikoa da.  Berria - Gaiak   2004-01-25

Delako "yersinia pestis" baziloa agertu zen eta izugarrizko lazturak hartu zuen jendea.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 22. orr.

Esku-zapiko odoletan ez zen aurkitu Koch-en bazilorik.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 135. orr.

Afrikan 25 milioi lagunek dute gaur egun GIB Giza Immuno-Eskasiaren Birusa eta tuberkulosiaren baziloa.  Berria - Gaiak   2004-09-22

Gaixoak eztula egiten duenean, hitz egiten duenean edo zintz egiten duenean, baziloak airean zabaltzen dira.  Berria - Gaiak   2004-03-17

Bazilo hori ezeztatua zela uste zen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 22. orr.

Horietatik gizakietara aldatu zen baziloa.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 22. orr.

Lupuaren baziloaren aurkako txertoa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 193. orr.

Baziloak denbora luzea behar izaten du ugaltzeko eta, normalean, bost urte inguruko inkubazio epea izan ohi du.  Berria - Gaiak   2004-01-25

Mikroorganismoetan, baziren fenomeno batzuk zelula-desberdintzea oroitarazten zutenak: baziloetan, esporulazioa; legamian, batik bat, oso hurbil baitago organismo gorenen zeluletatik, esporulazio- eta sexualitate-fenomenoak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 73. orr.


bazka 1 iz jatekoa, eskuarki animaliena. ik hazkurri.

Haranaren ekialdean zegoen Gedorko ateetaraino heldu ziren, beren artaldeentzako bazka bila.  Elizen arteko biblia   1 Kro 4,39

Abereentzat belarra ernearazten du, lanerako animalientzat bazka.  Elizen arteko biblia   Sal 104,14

Hoberik ezean, zaldiak bazka urri horrekin etsi behar.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 346. orr.

Mutiko baten gorpua aurkitu zuela Il Carso-ko leize batean tortura-arrasto garbiekin, hildakoak ez zituela hogei urte izango, arranoen bazka izaten hasita zegoela gorpua.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 263. orr.

Hilak eta zaurituak, Jurramendiko mazeletan gelditu ziren, beleen eta putreen bazka.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 191. orr.

Harkaitz bati loturiko gizonarena, zeinaren bular aldean arranoek bazka eta bazka egiten baitzuten.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 75. orr.

Abereei ematen zaien bazka nagusia alpapa da.  Berria - Harian   2005-07-23

Bazka berde hausnartu berriaren usaina darie.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 63. orr.

Euriteen sasoia iritsi zenean, bere eguneroko bazka osatzen zuten bihi, ale eta ezkurren bila zebilela, orein ttiki bat ikusi zuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 39. orr.

Aberatsaren mahaitik eroritako ogi apurrak dira horiek: aberatsak erdeinatzen ditu; baina pobreak lehiaz biltzen ditu eta hura du bazka.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 369. orr.

2 (bazka-larrea)

Karreraren iritziz, Gipuzkoak badu nahikoa lur bazka lantzeko, eta belarra bertan ekoiztea ikusten du prezioaren espekulazioa saihesteko neurri onena.  Berria - Ekonomia   2004-08-21

Bazkak bistaz ikus ahala urrun.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 147. orr.

Aspaldidanik elgarrekin zituzten bazkak zirela eta, gatazkak sortzen ziren etxeko premu eta han ibiltzen ziren artzainen artean.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 67. orr.

Janari kalitatezkoak eta sanoak hornitu beharrez gizarte osoari, lekuko bazkak eta mendiak baliatuz eta bazterrak garbiki atxikiz.  Herria   2001-01-25

Larrungo mazelako bazkak paregabeak direla pottoken edertzeko.  Herria   2002-08-15

3 (hitz elkartutetan lehen osagai gisa)

Zopa bazka-erremolatxa eta arbi-azaz egina zen egun hartan, nik oso maite nuena, eta Revier-erako lodi-lodi ateratzen zuten, horrek ere asko poztu ninduen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 177. orr.

Bizikletaren parrilan, berriz, pakete borobil susmagarri bat bazkabelar pilo batean bildua.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 98. orr.

Halaxe jokatzen du naturak: iratzearen jas ederra oihanlurreko usteltzatik ateratzen du, eta bazka-belartza simaurretik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 239. orr.

Larreetan belar falta izateak handitu egin du aziendari ematen zaion bazka eskaera.  Berria - Harian   2005-07-23

Zaldiaren bazka-hotsa besterik ez nuen aditu gau osoan barrena.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 56. orr.

Xakurrak pozoinatuak, ura moztua, bazka eremuak zalantzan jarriak.  Herria   2005-11-17

Zuri-horixka zaldi jatorra duk, bere zeregina betetzen dik, eta gustura emango niokek bazka-neurri bikoitza.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 65. orr.

Mintzatu zen Jean-Louis Caset sindikatuburua, sindikatuaren betebeharrez eta azpimarratu sindikatuaren diru sartze bakarrak direla artzainek ordaindu bazkasariak eta oihanen salmentak.  Herria   2002-12-12

4 (hitz elkartutetan bigarren osagai gisa)

Abere gainetik jaitsi ziren Don Kijote eta Santxo, eta, astoa eta Rozinante beren gisa hango belar-bazka ugaritan utzita, beren bide zorroari ekin zioten.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 49. orr.

Halako batean Maryk alea eta zerri bazka saltzen zuen gizon bat ezagutu zuen eta, hisiz, harekin ezkondu zen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 152. orr.

Gizonak Eleanorri etxean zeukan zakur-bazka eman zion.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 132. orr.

Eguzkipean izerditan blai, euli-bazka bihurturik.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 264. orr.

5 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Berandaren maldan bizpahiru abere-bazka poltsatto zeuden eta bizkar-zakuan sakatu zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 127. orr.

6 irud/hed

Lehoien harrapakin dira basastoak basamortuan: berdin behartsuak aberatsen bazka.  Elizen arteko biblia   Si 13,19

Bada hor bi gogoeten bazka!  Herria   2005-10-20

Masa-hedabideetatik helarazten zaion bazka erraz asko irentsiko baitu, inolako eragozpenik gabe.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 115. orr.

Baliteke hor bi gogoeten bazka, bai estatujabe diren frantsesentzat edo espainolentzat, bai eta ere estatugabe garen euskaldunentzat edo kurduentzat.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 35. orr.

Mussolinik, ez baitu artean agintea lortu, bazka ezin hobea du poetaren jardun populista.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 55. orr.

Prentsak izan zuen bazka franko egun haietan: Orson bataiatu zuten zimino berria.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 70. orr.

Arerioari bazka gehiago ematen ez ibiltzeko.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 112. orr.

Errugbizaleek bazuten nahiko bazka telebixtan.  Herria   2004-02-19

Ostertza besarkatzen zuten gari-sail eskerga haiek benetan ote ziren ahanzturaren bazka?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 32. orr.

Bakartasunak bazka oparoa eman zion zekentasunari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 178. orr.

Egia eta gezur beteak dira, bertsolaritzaren bazka oparoa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 255. orr.

Melankoliak, iraungo badu, galdu den zerbaiti buruzko bazka etengabea behar duela.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 40. orr.

Bazka nahi zuen orduko jakin-minak, bazka orduko ikasi beharrak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 295. orr.

7 (hitz elkartutetan)

Egun batez, ordea, denen irri-bazka izateaz nazkaturik, mututasun erabatekoan kiribildu zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 107. orr.

-Infernuko zizare-bazka!  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 36. orr.

8 bazkan adlag bazka jaten.

Larrean abere batzuk bazkan, eta honantzago hegazti ilun batzuk, euri ondoko lur hezean aztarrika.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 108. orr.

Hantxe zebilen azienda bazkan gozo-gozo.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 261. orr.

Artile nabarreko arkume sailak zebiltzan bazkan batetik bestera, eta txerri eta txerrikume zuri-beltzak ageri ziren talde jorietan bildurik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 108. orr.

Urbiaingo lurretan sartzear ginela, bele eta sai haiek ikusi ahal izan baikenituen zalgurdia zeraman gurdizainak eta biok, arkume baten bazkan ari zirela han bide ertzean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 412. orr.

Zaldi bat ilargi-argitan grauska bazkan ari, eta esparru berean orkatz bat.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 56. orr.

Ada arriskuan, eta hi heure zorneen bazkan!  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 221. orr.

Gorroto du Leire; eguna Mikelekin pasatzen du, abokatuarekin, baina Gorkari so harrapatu izan du, begi-bazkan.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 70. orr.

Koldarkeria gainditu ezinaren harra kontzientziaren bazkan ari zitzaiola.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 126. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bazka bila (4); bazka gehiago (3); bazka izan (11); bi gogoeten bazka (4); eguneroko bazka (3); eulien bazka (8); gogoeten bazka (4)

bazkan ari (5)


bazkabelar ik bazka 3.

bazkagai iz elikagaia, bazka.

Beldur nintzen ez ote gintuen gaseko langileen edo aseguruetako enplegatuen haur festa baten ikusnahi gaixoarentzat bazkagai emango.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 17. orr.


bazkaite ik bazkarite.

bazkal 1 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik bazkari 3.

Bazkal garai osoan ez genuen ahorik zabaldu.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 90. orr.

Egun batez, bazkal ondoren, elizan eskerrak eman eta gero, otoitzean ari zen elizako txoko batean, ohi zuen baino debozio handiagoz eta malko askoren artean grazia huraxe eskatzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1105. orr.

Bazkal ondoren eskolarainoko bidea luzeagoa da; baziren gorakoan bizikletan eramaten gintuztenak; beste batzuek ez: haiek gaizto.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 6. orr.

Bake ederrean geratu zen bazkal eta afal ondoren.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 32. orr.

Bazkal garaian gogoko dudan andereño baten ondoan esertzen saiatu naiz.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 75. orr.

Bazkal denboran, gure behakoak bizpahiru aldiz gurutzatu ziren eta irriño bat ere egin zidan biziki polliki.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 70. orr.

Bazkal tenoreko etxeratua zen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 59. orr.

Gainera Lunbierren ez omen da bazkal-otordua; morroiek nagusiekin laguntasunez urtean bein egin oi zutena baino.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 149. orr.

2 bazkal aitzin ik bazkalaitzin.
3 bazkal aurre ik bazkalaurre.
4 bazkal ondo ik bazkalondo.
5 bazkalondoren ik bazkalondoren.
6 bazkal ordu ik bazkalordu.
7 bazkal oste ik bazkaloste.

bazkalaitzin (orobat bazkal aitzin) 1 adlag bazkalaurrean.

Bazkal aitzin kontseiluak eskaini zintzur bustitzea.  Herria   2002-07-18

Ni naiz zortzi ordukoa bertzerik egiten ez duena, eta eguerdian, inor ez gara dutxatzen bazkalaitzin, norbait ari baitzen dutxatzen han barnean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 184. orr.

Oroitzen dut bazkal aitzin izan zela, eta ama ere, halakoetan ohi ez bezala, ondoan izan genuela egun hartan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 74. orr.

Handik bertze lauzpabortz egunetarat, bazkal aitzin mahaiaren inguruan zutik egiten ohi genuen otoitza egiterat gindoazenean, dar-dar hura sartu baitzitzaion gorputzean tupustean, eta dardara bortitzak lurrerat jaurtiki zuen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 365. orr.

2 (denbora-atzizkiekin)

Igandean zen bigarren partida hau bazkal aitzinean eta merezitu dute bazkaria lau pilotariek Arrangoitzen, oren bat eta hiru laurden izertzeren buruan.  Herria   2004-07-08

Bazkal aitzinean, masailak ohi baino gorriagoak eta puztuagoak ikusi zizkion don Estebek don Kosmeri, eta aholku bat ematera ausartu zen: [...].  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 80. orr.

Ni, ahal nuenean, Pedro Huizirenganat joaiten nintzen: eguerdian, bisita labur batzuetan, aita Bartolomerekin eskola akabatu ondoren, bazkal aitzinean, edo arratsalde-arratsetan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 314. orr.

Hutsik bazkal aitzinean eta orobat bazkalondoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 333. orr.


bazkalaurre (orobat bazkal aurre) 1 iz bazkaldu aurreko denbora.

Esango nuke, bazkalaurre eta bazkalondo haietan merezi zuenik entzutekotan, familiako emakumeei entzungo niela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 65. orr.

"Jainkok eun on, bazkari prepatu al tzute o?" bazkalaurrea bazen; bazkal ondorera ezkero, berriz: [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 212. orr.

Bata, bazkalaurreetan, mendi aldetik ibilketa galantak egin.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 338. orr.

2 (denbora-atzizkiekin)

Mezarik entzun ezin zuenean, eguneko ebanjelioa entzutea nahi izaten zuen beti bazkalaurrean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 597. orr.

Lehen jarduna gauerdian egingo da; bigarrena, goizean, jaiki eta berehala; hirugarrena, meza baino lehen edo ondoren, bazkalaurrean bederen.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 71. orr.

Etxeak, bazkalaurreko ordu hartan, airean igeri zirudien, miraia koloretsu baten antzera.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 76. orr.

Meza ondoan, aroa gisakoa balinbada, eliza aintzineko korralean bazkalaurreko edariak urririk eskainiak izanen dira.  Herria   2001-03-22

Onena, bazkalaurretik siesta egiteko -esan zuen mozkoteak.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 138. orr.


bazkaldar (5 agerraldi, 2 liburutan; ETCn 55 agerraldi) iz bazkaltiarra.

Hartu zituen, orduan, Samuelek Saul eta honen mutila, jangelan sarrarazi eta mahaiburuan jarri zituen, bazkaldarren aurrean.  Elizen arteko biblia   1 Sm 9,22

Bazkaria bukatzen ari ziren, Adoniasek eta beronen bazkaldar guztiek zarata-hots hura aditu zutenean.  Elizen arteko biblia   1 Erg 1,41

Bazkaldar guztien usteak eta aburuak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 58. orr.


bazkaldu, bazkal, bazkaltzen du ad bazkaria hartu.

Printze handiek bazkaltzera gonbidatzen zutenean, haragi apur bat baino ez zuen jaten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 215. orr.

-Gelditu zaitez bazkaltzen -bota diot supituki-.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 83. orr.

Serio bazkaltzen zuen, lasai, axola ez zitzaiola zer xerra mota jaten ari zen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 248. orr.

Kuban lehenago bazkaltzen zuten.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 149. orr.

Agian etxean baino merkeago eta azkarrago bazkal dezakegu, osasuntsuago ere bai akaso, aukera handiagoa dugu ostatuan.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 109. orr.

Denok batera bazkaldu genuen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 77. orr.

Joselu azaldu zen eta hirurek bazkaldu zuten sukaldean.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 49. orr.

Hara doaz herriko polizia buruak astean bitan, debalde bazkaltzera.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 68. orr.

Ia 65.000 haur dira aurtengo ikasturtean eskolako jantokian bazkaltzen dutenak: ikasleen %62.  Berria - Harian   2006-02-08

Benedizione batekin... elizan muntatzen ahal ginukela bazkaldu aintzin...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 135. orr.

Bazkaldu aurretik egindako antzerkitxoak auziari heldu zion: [...].  Berria - Harian   2005-05-26

Musikari eta antolatzaile, denak elgarrekin bazkaldu ondoan herriko gela haundian, Aiherran segitu du bestak.  Herria   2005-05-26

Bapo bazkaldu ondoren.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 102. orr.

Majo bazkaldu duzu haren kontura!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 88. orr.

Gosaldu ongi, goizez entrenatu arin, bazkaldu dotore, siesta...  Berria - Kirola   2004-07-20

Bazkaldu genuen mahaira itzuli eta hogei dolarreko eskupekoa utzi nuen Marinarentzat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 62. orr.

Bezperan bazkarian jandako oilaskoak kalte egingo ziola pentsatzen zuen.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 71. orr.

Gainerako guztiak elkarrekin bazkaltzeko geratu dira.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 68. orr.

Elkarrekin bazkaltzekoak gara oraindik, ezta?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 105. orr.

Laster bazkalduko dugu.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 81. orr.

Gainerako funtzionarioek ere, nork bere aldetik, antzeko gonbitak egin zizkioten: bazkaltzekoa batek, bostonean jokatzekoa beste batek, tea hartzekoa hirugarren batek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 28. orr.

Baionan, bulegotik hurbil bazkaltzen nuen, jaterat arras merke ematen zuten jatetxe ttipi batean.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 70. orr.

San Pedro egunean joaten zen, bazkaltzeko orduan, ilunabarrean itzultzeko asmoarekin, bapo bazkaldu ondoren.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 102. orr.

Langileak jatetxean bazkaltzeko eskubidea du, baina ordainez soldatatik bazkariaren prezioa kentzen zaio.  Berria - Ekonomia   2004-08-29

Berandu egin zaigu bazkaltzeko lekua aurkitu ezinik.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 147. orr.

Sukaldean bakarrik geratu nintzenean, eta bazkaltzeko garaia zenez, sardina lata bat ireki ala ez egon nintzen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 344. orr.

Anitz gelditu ziren bazkaltzeko tokian bazkaldu ahal izan gabe.  Berria - Euskal Herria   2006-05-02

Bazkaldu gabe nengoen, baina kontent.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 258. orr.

Bazkaldu eta gero, patiora irten naiz, aspaldiko partez eguzkiak hainbestean berotzen zuela aprobetxatuz.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 153. orr.

Eguerdian, lata bat atun ogiarekin eta garagardoarekin bazkaltzen dugun artean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 86. orr.

Deus guti bazkaldu nuen egun hartan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 392. orr.

Merkea zelako ez zegoen jantokian aukerarik: patatak bazkaltzeko, patatak afaltzeko.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 144. orr.

2 (zer osagaiaz)

Entsalada, oilo arrautzak, urdaiazpikoa eta frutak bazkalduko dituzue.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 380. orr.

Zenbat urte betetzen zituen Francesek, edo zer bazkaldu zuten.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 102. orr.

Hala ere, ez zen ia ezer bazkaltzeko gauza izan, korapilo bat zuen eztarrian.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 103. orr.

Haiek arrantxoa deitzen dutena bazkaltzen dute azkar apopilo-etxeetan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 33. orr.

Ni, lagun maiteok, ez naiz gogoratzen babarrunak, arabar ardoaz maneiatutako idi erregosia edo hostiak binagretan bazkaldu genituen.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 59. orr.

3 (da aditz gisa, ipar)

Ostatu xoko batean bazkaltzen naiz bakarrik, baina katedrale izkina goiti nindoala kurutzatu bi Madrildarrek gomitaturik kafe on bat hartzen dut.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 112. orr.

Baigorrin askaldu, Alduden bisita batzu egin ondoan, Alfaro ostatuan bazkaldu ginen.  Herria   2002-12-05

Massenako Mandarin jatetxean bazkaldu ginen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 188. orr.

Gero guziak bazkaldu dira Dermit ostatu ezagutuan.  Herria   2005-12-01

Bazkaltzen garelarik, Alberto Porlanek txistea egin du, aurreko egunean leku berean afaldu zuela eta.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 26. orr.

Horra zertako hiruak bazkaldu diren Pariseko ostatu batean, ez txarrenean, bixta da.  Herria   2001-05-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bapo bazkaldu (5); batera bazkaldu (3); bazkaldu aintzin (3); bazkaldu aurretik (9); bazkaldu bezain laster (3); bazkaldu bitartean (9); bazkaldu dira (4); bazkaldu du (4); bazkaldu dugu (9); bazkaldu dut (9); bazkaldu dute (15); bazkaldu dute omore (3); bazkaldu duzu (5); bazkaldu edo afaldu (4); bazkaldu eta afaldu (4); bazkaldu eta berehala (4); bazkaldu eta gero (12); bazkaldu gabe (8); bazkaldu genuen (19); bazkaldu ginen (3); bazkaldu nuen (10); bazkaldu ondoan (9); bazkaldu ondoren (31); bazkaldu zuen (8); bazkaldu zuten (19); bertan bazkaldu (3); dira bazkaldu (3); elgarrekin bazkaldu (8); elgarrekin bazkaldu dute (6); elkarrekin bazkaldu (7); etxean bazkaldu (5); jantokian bazkaldu (4); jatetxean bazkaldu (8); kanpoan bazkaldu (3); ondo bazkaldu (3); ongi bazkaldu (3); ostatuan bazkaldu (3)

bazkalduko du (8); bazkalduko dugu (15); bazkalduko dugu elkarrekin (3); bazkalduko duk (6); bazkalduko dute (9); bazkalduko genuela (4); elkarrekin bazkalduko (11); elkarrekin bazkalduko dugu (3); elkarrekin bazkalduko dute (3); elkarrekin bazkalduko genuela (3); gurekin bazkalduko (6); gurekin bazkalduko duk (3); hemen bazkalduko (3)

elkarrekin bazkaltzea (3)

bazkaltzeko asmotan (3); bazkaltzeko asmoz (3); bazkaltzeko elkartu (3); bazkaltzeko eseri (3); bazkaltzeko garaia (3); bazkaltzeko garaian (3); bazkaltzeko geratu (5); bazkaltzeko ordua (17); bazkaltzeko orduan (4); bazkaltzeko tenorea (10); bazkaltzeko tenorea zen (3); bazkaltzeko tenorean (4); bazkaltzeko zain (3); elkarrekin bazkaltzeko (4); gaur bazkaltzeko (3); gelditu ziren bazkaltzeko (3)

bazkaltzen ahalko (4); bazkaltzen amaitu (3); bazkaltzen ari (50); bazkaltzen ari ginela (9); bazkaltzen ari nintzela (4); bazkaltzen ari zela (4); bazkaltzen ari zen (5); bazkaltzen ari zirela (3); bazkaltzen ari ziren (5); bazkaltzen dut (3); bazkaltzen dute (6); bazkaltzen duten (4); bazkaltzen eta afaltzen (3); bazkaltzen genuen (7); bazkaltzen hasi (10); bazkaltzen nuen (5); bazkaltzen zuen (9); bazkaltzen zuten (7); bekatariekin bazkaltzen (3); bertan bazkaltzen (3); elkarrekin bazkaltzen (8); etxean bazkaltzen (7); hamabietan bazkaltzen (3); jantokian bazkaltzen (4); jesus bekatariekin bazkaltzen (3)

bazkaltzera edo afaltzera (4); bazkaltzera etorri (7); bazkaltzera etxera (3); bazkaltzera geratu (3); bazkaltzera geratzen (3); bazkaltzera gonbidatu (19); bazkaltzera gonbidatu zuen (7); bazkaltzera gonbidatzen (9); bazkaltzera itzuli (3); bazkaltzera jaitsi (4); bazkaltzera joan (20); bazkaltzera joango (5); bazkaltzera joatea (3); bazkaltzera joateko (10); bazkaltzera joaten (7); elkarrekin bazkaltzera (5); etxean bazkaltzera (4); etxera bazkaltzera (13); gelatik bazkaltzera (3); gero bazkaltzera (4); goazen bazkaltzera (5); gurekin bazkaltzera (3); jantokian bazkaltzera (4); jantokian bazkaltzera geratzen (3); joan ginen bazkaltzera (3); nirekin bazkaltzera (4)


bazkaleku (orobat bazka-leku) iz bazkatzeko lekua. ik bazkatoki.

Azkenean han barneratu naiz laritzen harekiko paralelo zihoan beste haran luze mehar eta desertu batean, non ez baitzen bazkalekurik ez oihanik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 120. orr.

Behiak larreetara atera ziren maiatzean, eta ukuiluan daude jada, elikadura gehigarria jasotzen, bazkalekurik ez dagoelako.  Berria - Ekonomia   2004-07-30

Gainerako zatia, bi kilometro eta erdi zabal eta hamabi kilometro eta erdi luze, alde profanoa izango da, hiritarren bizileku eta abereen bazkaleku.  Elizen arteko biblia   Ez 48,15

Zaldi eta ardien bazkaleku da, baita basabehi eta oreinena ere, bai oreinena, Europa Mendebaldekoak baino txikiagoak diren oreinena.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 122. orr.

Moxalen bazkalekuko hesiaren langa gainean atseden hartzen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 208. orr.

Bakarrik Bera eskualdeko Santa Barbarako bazkalekura zihoan artzain bat eta ehun bat ardiz osatu haren artaldea gelditu zituzten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 90. orr.


bazkalkide iz bazkari berean dagoena.

Txitxikov orduan ohartu zen Nozdriov zeukala aurrean, prokuradorearenean bazkalkide izan zuen hura bera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 99. orr.

Kontu haien guztien berri eman zion Estherrek bazkalkideari eukalipto arteko jatetxe modukoan.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 125. orr.


bazkalondo (198 agerraldi, 78 liburu eta 16 artikulutan; ETCn 1.148 agerraldi; orobat bazkal ondo 52 agerraldi, 22 liburu eta 26 artikulutan; ETCn 203 agerraldi) 1 iz bazkaldu ondoko denbora.

Bazkalondo batean Cressierrera joan beharra izan nuen, geltokian bi maleta handi hartzera.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 86. orr.

Igande bazkalondo bateko kontuak dira.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 186. orr.

-Izebak bazkalondo guztietan egiten dik lo-kuluska.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 19. orr.

Eguzkiak gogor jotzen du ekain amaierako bazkalondo honetan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 11. orr.

Bazkalondo horretako kontuak fite burutzekoak ziren.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 334. orr.

Maiatzaren aurreneko bazkalondo luzeetan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 122. orr.

Bazkalondo epelean.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 76. orr.

Bazkalondo sargorian, sukaldeko kanilaren ur tanten jarioa bakarrik entzuten omen zen, segundoak markatuz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 154. orr.

Geltokiaren aurreko Gaztañadi-n, oraindik bazkalondo betean, jendea erruz oraindik.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 202. orr.

Bazkalondoa zen, nik baloia hartu nuenean, ohi bezala.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 43. orr.

Eta bazkalondoa zaratatsu jarri zen.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 223. orr.

2 (adizlagun gisa) bazkalondoan.

Araban, Amurrioko kiroldegia bete betean zela, mintzaldi hautak izan dira bazkalondo.  Herria   2004-09-23

3 (denbora-atzizkiekin)

Bazkalondoan kotxeko zaldiak ekarri zituzten, haietan igotzera behartu, eta konpainia osoak zaindurik, Logroñoko bidea hartu zuen taldeak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 188. orr.

Bi saio egiten omen zituzten, bata eguerdian eta bestea bazkalondoan.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 16. orr.

Momentu hartan bazkalondoan geunden, eta osaba soberano kopa bat hartzen ari zen.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 131. orr.

Gure amona zena, bazkalondoan sukaldea jaso, eta mahaira esertzen zen. "Hurrengorik" izateko menturak adoretua lerratu nintzen, bazkalondoko eguzkiak zehatzen zuen karrika logaletura.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 16. orr.

Eskolan, maisuaren ezkutuan, bazkalondoko sargoriari aurre egiteko erabiltzen zenuten jokoa etorri zaizu gogora.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 268. orr.

Igandeetako bazkari eta bazkalondoetan, honetaz edo hartaz mintzatuko zitzaidan, Katalinaz ere bai solasera etorriz gero.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 155. orr.

Baina zizareak bazkalondoetatik altxatzen diren bezala altxatu zen, ezertarako gogorik gabe.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 67. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bazkalondo hartan (4); bazkalondoko lo kuluxka (4); bazkalondoko ordu (3)


bazkalondoren (ETCn 70 agerraldi; orobat bazkal ondoren ETCn 49 agerraldi) adlag bazkaldu ondoren.

Eta bazkalondoren, izan al zen trikitilaririk?  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 27. orr.

Bazkal ondoren, Andresek dendara laguntzen zion Luluri, eta ondoren bere gelara itzultzen zen berriro, lanera.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 296. orr.

Bazkalondoren agertuko da soinujolea.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 71. orr.

Bazkal ondoren oheratu eta, begiak itxirik, irazkitua zuen planaren gorabeherak errepasatu zituen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 149. orr.

Ehiza-eskopeta hartu zuen horretarako, eta, bere buruaren kontra tiro egiteko zegoela, bat-batean oroitu zen, egunero, bazkalondoren, etxepeko tabernan jokatu ohi zuen mus partidaz.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 56. orr.

Zigarrotxo bat erretzen dut bazkalondoren kafearekin.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 118. orr.

Bazkalondoren bat, afalondoren bestea.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 120. orr.


bazkalordu (orobat bazka ordu g.er.) iz bazkaltzeko ordua.

Atsedenaldi bat besterik ez dugu egin oraingoz, bidegurutze triste bateko gasolindegi triste baten, bazkalordu beranduan.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 71. orr.

Bazkalordua baliatzeko eskatzen ari dira.  Berria - Harian   2006-02-08

Bazkalordua zen eta guztiok bazkaltzen ari ginen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 181. orr.

Ia bazkalordua da, oraintxe nindoan zu esnatzera.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 175. orr.

Bertan tertulian ari ziren kamioizale-itxurako bospasei gizon builosoen bizitza-pasadizoak imajinatuz entretenitu nuen bazkalordua.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 194. orr.

Goiz osoa libre neukan bazkalordua arte, eta kalez kale nenbilen, norabideekiko batere ardurarik gabe.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 6. orr.

Eguerdiko bazkalorduaren ondoren, arratseko otorduaren txanda da orain.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 134. orr.

Arratsalde hartako bazkalorduan izandako istiluak jota utzi ninduen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 142. orr.

Anaiei etsenplu ona ematearren eta Dama Pobretasunaren bikaintasun eta duintasunagatik, bazkalorduan limosna bila joaten zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 604. orr.

Bai, benetan barre ederrak egin behar nituen lankideekin bazkalorduan.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 37. orr.

Irrati aparatu baten musika zetorren patiotik, bazkalorduko aza egosien usain minkor eta umelarekin batera.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 18. orr.

Heldu denez geroztik bazkalorduetan salbu ez baita egoitzan egon.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 351. orr.

Zer esanik ez, bazkalorduetako ibilaldi bakartietan Pruden topatzea izaten zen nire beldur bakarra.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 80. orr.

Bazkalordu inguruan helduko ziren farora, pentsatu zuen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 189. orr.

Bazkalordurako hemen izango gara.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 194. orr.

Aski dudala orobat bazkalordurako orrazturik egotea, beti bakarrik egonen baikara.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 39. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bazkalordua arte (4); bazkalordua da (5); bazkalordua iritsi (5); bazkalordua zen (3); bazkalordura arte (4)


bazkaloste (orobat bazkal oste g.er.) iz bazkalondoa.

Bera geroago ezagutuko nuen hobeto, bazkaloste luze-luzean zehar.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 77. orr.

Domeka bazkaloste batean, oporrei buruz ari gara, Paulen etxean.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 51. orr.

Bazkalostea izaki, kafe etxean Kirxa nagusia eta Darruitx xekea baino ez zituzten topatu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 295. orr.

Bazkalostean, arratsaldeko 16:00etan, eguneko batzarra egingo da.  Berria - Euskal Herria   2004-05-06

Bazkalostean, Stanley gaztetu batek erronka jotzen dit ping-pong partida bat joka dezagun garajean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 212. orr.

Mitina igandeko bazkalostean egin behar zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 190. orr.

Bazkalostean dutxatzen zen Matias beti.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 41. orr.

Bazkalostean dutxatzen zen Matias beti.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 41. orr.

Erretzaile izan gabe bazkalosteetan tabakoa erretzea gogoko duen zio berarengatik.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 207. orr.

Bazkalosteko lo-kuluxka egin ondoren, ura eskatu zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 28. orr.

Bazkalosteko eguzki erreak itomenez erotu zituen erleak, eta lan zoroan hasi ziren, erlauntza barruan bezala, inguruan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 218. orr.

Telefonoaren hotsaren labankadak bazkalosteko pentsamendu letargikoak eten dizkio.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 55. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bazkaloste batean (3); bazkaloste batean (3)


bazkaltegi iz jantokia.

Bazkari eder batean bete da Herriko Etxeko bazkaltegi hura, han ez deusen eskasik, aitzineko mintzaldietarik landa, zikiro, omore on eta kantu xaramela.  Herria   2004-09-30


bazkaltegiburu iz bazkaltegi bateko buru den pertsona.

Zapaburu, Hiruzirrika eta Araumeta bazkaltegiburuak.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 47. orr.


bazkaltiar (97 agerraldi, 14 liburu eta 72 artikulutan; ETCn 439 agerraldi; orobat bazkaltier g.er.) iz bazkaltzera biltzen diren lagunetako bakoitza. ik bazkaldar.

Ondotik, herri bazkaria, orotarat sei ehun bat bazkaltiar eta denak ederki joan dira besta komiteak gisa hartako indarra eginik.  Herria   2005-02-03

Eguerditan, 500 bazkaltiar bildu dira, betiko giro alaitsuan.  Herria   2005-10-06

Zerbitzariek gelditu gabe ekartzen zituzten jan-edanak mahai luzeetara eta han bazkaltiarrak horiei gogotik lotzen, gose gelditzeko beldurrik gabe.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 75. orr.

Erregeak, bazkaltiarrak ikustera sartu zenean, eztei-jantzirik gabe zegoen bat ikusi zuen.  Elizen arteko biblia   Mt 22,11

Hori esanik, gosea eta egarria ase ondoren, bere bidea hartu zuen zerrizainak, jauregia eta megaroia bazkaltiarrez beterik utzita.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 132. orr.

Bakean jaten ari ziren inguruko bazkaltiar apurrak asaldatu egin ziren eta, plateretik ahora zeramaten koilarari airean geldirik eutsiz, begira geratu zitzaizkion.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 120. orr.

Gero plazaren bete bazkaltiar gaitzeko omorean kantu zonbaitekin bururatu dute bazkaria.  Herria   2005-03-10

Jatetxean bertan jo zuen Johannes Brahmsek biolin eta orkestrarako idatzi zuen kontzertuaren lehen zatia, allegro, pozik eta alai, ma non troppo, aitaren lilurako eta bazkaltiarren zoramenerako.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 235. orr.

Jantokiko bazkaltiar hurbilenek barrez txalotu dute begiralearen ankerkeria.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 20. orr.


bazkaltier ik bazkaltiar.

bazkaltoki iz bazkaltzeko tokia.

Bazkaltokiko eszenaren ondoren edozertan amore emateko prest nengoen eta arropak erosten lagunduko niola esanez sartu ginen barrura.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 121. orr.

Simon eta beronen semeak hordi zeudenean, Ptolomeo bere gizonekin jaiki, armak hartu eta bazkaltokian bertan Simonen kontra oldartu ziren.  Elizen arteko biblia   1 M 16,16


bazkaltzale iz bazkaltiarra.

Ehun eta berrogoitalau bazkaltzale ginen orotarat.  Herria   2003-01-14


bazkan ik bazka 8.

bazkari 1 iz eguerdiko otordua.

Bazkariak eta afariak jatetxeetan egiten nituen gehienetan, beti bakarrik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 11. orr.

Bazkaria egitea tokatzen zaidak eta etxean geratuko nauk.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 28. orr.

Eta orain nor arduratzen da zure arropaz? eta nork egiten bazkariak?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 60. orr.

Luzaideko "Maitena" jatetxean egin bazkariak ere baduke zer ikusirik, ene oraingo fleitean izatearekin.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 26. orr.

Horren barnean sarturik eta hor zerbitzatu bazkaria janik, etxerat buruz goaz lo xixka batzu eginez.  Herria   2004-03-25

Bazkaria hartu, preso langile batzuk emanik, eta arratsalde gaitza pasatzen dugu zelda antolatzen eta kalakan.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 106. orr.

Bazkaria mahaian dago, jauna.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 96. orr.

Ekainaren zortzian bazkari bat emango dut hiriko funtzionario nagusientzat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 484. orr.

Unibertsitateak milaka lanpostu sortzen ditu (eta ez gara hemen erakundearen langileez bakarrik ari), milaka bazkari ematen dira egunero, ehundaka etxebizitza alokarazten ditu.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 47. orr.

Dzi-Dzau sustengu komiteak bazkari bat antolatzen du Lorentxaren alde.  Herria   2004-04-08

-Atera bazkaria!  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 123. orr.

Eguerditan, pilota eskolako aitamek 140 bazkari zerbitzatu dute, giro zinez onean.  Herria   2004-07-29

Bazkaria, zopa alegia, harrigarriro goiz ekartzen zuten, bederatziak inguruan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 123. orr.

Nolanahi ere, bazkari batera gonbidatu ninduen produktore jaunak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 86. orr.

Zizka-mizken ondotik bazkaria atera zuten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 432. orr.

Eguerdikotzat 400 bazkari prestatuko dituzte.  Herria   2003-07-03

Manatu dut izan genezan hemen bazkari bat prestaturik; egidazue bazkari hori onartzeko ohorea.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 240. orr.

Herrialde Txapelketa amaituta, bazkaria izango da denentzat, antolatzaileen kontura.  Berria - Kirola   2006-02-17

12.00etan sarien emaitea eta ondotik zintzur bustitzea eta bazkaria.  Herria   2004-09-23

Bazkaria Panpi Laduche-k airostuko du.  Herria   2004-04-08

Neronek pagatu nuen bazkaria.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 161. orr.

Ez edan asko bazkarian -esan zidan aitak-.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 353. orr.

Handik aurrera Floraren gainean hizketan eman zuen bazkaria amaitu arteko denbora.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 60. orr.

Bazkaria otzaran sartu eta egun-pasa joaten ziren.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 180. orr.

Pentsaturik bazkariak ez diola onik egin, gonbito-poltsaren bila hasi naiz aurreko aulkiaren zorroan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 195. orr.

Ixpixoen ondotik, bazen edari, askari edo bazkari, zer ere baitzuten jokaturik.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 101. orr.

Emakumeon bazkaria zen.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 26. orr.

Ondotik aperitifa eta bazkaria: 60 bazkaltiar orotarat.  Herria   2002-10-24

Omenaldia, bazkaria eta bideoa.  Berria - Euskal Herria   2004-06-11

Amak aztoratu egiten zituen mahaikide guztiak familiako bazkarietan.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 26. orr.

Teresa bere gelan gelditu zelako bazkariko denbora guztian, Sebastianen bitartez jakin nuenez.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 229. orr.

Eguerdirako hiriko handikien bazkariko kontakizuna zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 75. orr.

Hamarretan bazkari gisa-edo zerbitzatzen zitzaien salda edo, ofizialki, eltzekari gisakoaren jatera ez zen berehala menturatu.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 81. orr.

Bazkari egitera joana izango da hura.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 125. orr.

40 urtekoen bazkaria.  Herria   2002-11-28

Horixe dut bazkari.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 125. orr.

Meza eta bazkariaren ondotik baziren egunaren alaitzeko, pilotari, dantzari, kantari, bertsulari, txistulari, irrintzilari, hots, denbora hartako eskual kultura egiten zutenetarik.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 37. orr.

Bazkariak biziagoatua zuen haren mintzoa, hori posible bazen-.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 266. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Etxean bazkari ona genuenean, gonbidatu egiten genuen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 15. orr.

Bazkari ona eman nahi eta besteen atsegina bilatzen duenak ere ez du lan erraza hartzen.  Elizen arteko biblia   2 M 2,27

Hiru egunen buruan, Faraoiak urtebetetzea zuenez bazkari handi bat eskaini zien bere funtzionario guztiei.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 112. orr.

Haurrentzat ostatu eta bazkari berezia (lomo, patatak, bixkotxa) 3 eurotan.  Herria   2004-03-11

Amak oilar bat hil, eta bazkari gozoa ipini zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 43. orr.

Oso bazkari goxoa prestatu duela esan dit.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 353. orr.

Ia bazkari osoa papertxo batean idazten eman du, azpilekoaz arduratu barik.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 29. orr.

Hori, berez, bazkari ezti baterako ataria izan zitekeen, nire kezka eta pena anitz eta ugarien ahanzgarri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 304. orr.

Bazkari ederra eman zien; baina gizon batzuk zelatan jarri zituen.  Elizen arteko biblia   1 M 16,15

Hobekienik jalgi diren jatetxeak, oraiko ara berrieri jarri direnak, bazkari arinak eskainiz, udatiar ainitzek hori hola nahiago.  Herria   2005-10-13

Hala, bazkari arin baten ondotik zaldi gainerat igaiten zela, abiatu zen aita Ubarnerantz, nondik ilunabarrean itzuli baitzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 371. orr.

Bazkari bero bat 10 eurotan.  Herria   2005-01-20

Gero bazkari hauta (12 eurotan) fanfarre eta kantuz alaitua.  Herria   2004-04-08

Luze eta zabal eseririk zegoen besaulki batean, zinkurinka hain bazkari oparoaren ostea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 151. orr.

Gure aitonak laurogeita hamar urte bete behar zituen eta, ospatzeko, bazkari gogoangarri bat antolatu zuen, familia guztiarentzat, jatetxe famatu batean.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 183. orr.

1932an New Yorkeko estatuan Troy hirian bazkari ofizial batean izandako elkarrizketak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 324. orr.

Bazkari herrikoi eta multikulturala izanen da segur aski momentu beroena.  Berria - Kultura   2004-09-24

Gurasoekin etxean urtebetetzeko bazkari familiarra egin ondoren.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 131. orr.

Bertako taldeekin bilera egingo dute lehenik, eta ondoren alderdiekin bazkari informatiboa egingo dute.  Berria - Euskal Herria   2006-02-16

Bazkari musikala Domintxinen.  Herria   2001-02-01

Neure harridurarako, bazkari bakartia utzi eta hemen zuekin elkartuta ikusi dut neure burua.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 186. orr.

Igandean 270 pertsona bildu ziren Hazparneko bazkari biologikoan.  Berria - Euskal Herria   2004-09-14

Derradan ezen festa eguneko bazkari ezin joriagoan, oreinkia zerbitzatu zigutela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 57. orr.

Bazkari ahotik ezin utzia, arno botoila on batzuez bustia eta hamazazpi eurotan guzia.  Herria   2004-09-16

Kafea aipatu zuen, baina mahaia atonduta zeukan bazkari itxurazko bat egiteko.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 18. orr.

Taxuzko bazkari batera gonbidatuko haut hau ospatzeko.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 114. orr.

Neskak berealdiko bazkari batera gonbidatu zuen, gurinen enkanteko otarreetan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 264. orr.

Behar bezalako bazkaria egitea erabaki nuen.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 157. orr.

Akordio horien sinatzea goizean eginen da eta ondotik anaitasunezko bazkari.  Herria   2001-10-18

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; ik bazkal)

Bazkari orduekin beti estu ibiltzen ziren, eta behin eta berriz etortzen zitzaidan esanez ordu bete lasai ateratzeko bazkal orduan, edozeinen txanda egingo zuela leihatilan.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 21. orr.

Eta bazkari edo afari denboran, amatxik, maiz aipatzen zituen bere arrosa, julufria, hortentsia, gatulili, dalia eta bereziki maite zituen aromak.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 72. orr.

Familiako bazkari-egun horietako bat izango zen, bestela ez bainintzen azaltzen aitona-amonenean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 94. orr.

Beren akordeoiekin animatu dute bazkari ondoa.  Herria   2003-07-31

ik bazkalondo.

Bazkari ondoan nahi zuenarentzat edo ahal zuenarentzat dantzaldi bat eman du bere soinuarekin Michel Launay herritar berriak.  Herria   2005-03-10

Tartean bazkaria izango da, eta gaur amaituko da bazkari-txartelak erosteko epea.  Berria - Kirola   2004-06-23

Parte hartzea, 30 euro, bazkari-saria barne.  Herria   2004-07-08

Gehexani beha egon zitzaion bazkari denboran.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 184. orr.

Etelkaren neba gazteari eskola partikularrak emanak zizkion bazkari-truke.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 51. orr.

Bazkari aurretik egunero ikusten gaituzte Monzon jaunak eta bere ordezkari Luisa jaunak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 51. orr.

ik bazkalaurre.

Bazkari aurrekoak eginen dituzte, musika lagun, eta tartean ez da bertsorik faltako.  Berria - Kultura   2006-04-08

Indarkeriarik gabeko erantzun aktiboa munduan (12:15) eta bazkari solasaldia Arcadi Oliveresekin (14:30).  Berria - Euskal Herria   2004-10-31

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Isturitzeko Gaztelu deitu 3 garren adinekoen elkarteak, aingira bazkari bat antolatzen du. Kanta-afari eta kanta-bazkari bana antolatu ditu aurten Euskal Kantuzaleen Elkarteak.  Herria   2002-11-21

Bertso bazkari bat proposatua zauku, lehen aldikotz.  Herria   2003-03-06

Nire lehenengo lan-bazkaria izan zen hura, eta ez daukat ahazteko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 86. orr.

Gure gizonak negozio-bazkari baten ostean ezagutu zuen ilehoria.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 82. orr.

Nor da, ordea, sasian ezkutatuta eta eztei-bazkari baten bezperan bezalako hagin zorrotzez zain dagoen larru gorriko piztia buztan eder hori?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 190. orr.

Lehenago ere mozkortu nintzen noizbait, txikitan, ezkon-bazkari batean-edo.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 102. orr.

Eguberri-bazkariaz majo berdinduta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 188. orr.

Bi ordu geroago aitona hilik zegoen, bihotzekoak jota, eta hilbeila bihurtu zen urtemuga-bazkaria.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 184. orr.

Aurten, Hazparneko ezker paretean EZKIA lkastolak antolatzen duen sagarnotegi bazkaria martxoaren 23 an, igandez, izanen da.  Herria   2003-03-13

Gala-bazkari batera joateko moduan zegoen!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 394. orr.

Ondoren, 14:00etan, omenaldi bazkaria izango da Borondegi jatetxean.  Berria - Kultura   2004-02-03

Hurrengo familia-bazkaria laster da eta han ikusiko dugu elkar.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 77. orr.

Ekitaldi politikoarekin batera herri bazkari egin zuten 150 lagun inguruk.  Berria - Euskal Herria   2004-07-06

Asmo guziak sendotzeko kristau-bazkari maitea.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 148. orr.

5 (elkarketa kopulatiboetan)

Oroitzen dut, halaber, nola bazkari-afarietako solasetan ama adi egoiten zen, gogotsu eta gogoetatsu.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 129. orr.

Arrazoizko prezioa egiten zidatek egunero bazkari-afariengatik, eta tratua etxekoa bezalakoa duk.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 329. orr.

Bi dolarreko gosari-bazkaria, brunch, erretiluan zuela leiho ondoko mahai batean jarri zen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 147. orr.

Ia nahi duenean esnatu eta nahi duenean oheratu, gosari-bazkari-askari-afari kate beti-berdinetik eta etxekoandretzari egotzi ohi zaizkion bestelako zeregin amaigabe kasik guztietatik askaturik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 48. orr.

6 bazkaritan bazkaltzen. ik bazkarite.

Bazkaritan, Mamuz mintzatu ginen, begiak bustirik; eta orduan entzun genituen berriro hegazkinen hotsak.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 25. orr.

Hain urduri egoten nintzen bazkaritan, non ezin esan dezakedan L'Escargot-en ongi ala gaizki ematen duten jaten.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 260. orr.

Mahaitik jaiki, bulegoko idazkariari ez naizela bazkaritan izango esan, eta tren-geltokiraino eraman nau gorputzaren premia deituko nukeenak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 163. orr.

Etxarte komisarioak berak arrastatu zuen Boz, kostaldeko jatetxe baten terrazan bazkaritan ari zela Irisen konpainian.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 73. orr.

-Gelditu zaitez bazkaritan, Dieguito.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 179. orr.

Oro har, bai afalorduan bai afalondoan, bazkaritan baino hobeki sentitu naiz.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 139. orr.

9 (beste kasu atzizki batzuekin)

Guti ziren kasernara joaten zirenak bazkaritara.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 97. orr.

-Bazkaritara noa, Mr. Specker.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 115. orr.

Zain gelditu zitzaion, eta irten zenean besotik helduta bazkaritara eraman zuen.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 18. orr.

Tutuak jotzen du eguerdiro Donostian, eta nire imaginarioan tailerrak itxi, dendak itxi, kalea buzo urdinez jantzitako taldeek bete behar lukete, lanetik bazkaritara.  Berria - Kultura   2006-02-19

Bazkari eta afaritara jangelara ateratzen zuten, preso sozialekin batera.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 102. orr.

Bertan langile samaldak atzera-aurrera ari ziren lanean eta, bazkaritarako salbu, ez zuten etenik egiten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 89. orr.

Eguerditik aurrera, bazkaritarako zerbitzari arituko duk "Joakiñene" tabernan, Loiola auzo horretantxe.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 52. orr.

Bazkaritarako deitu digute.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 260. orr.

Zergatik ez zatoz berriz geroxeago, bazkaritakoei zerbitzen amaitu ondoren edo?  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 57. orr.

9 bazkari lege bazkaria, eskuarki ez oso oparoa.

Ogitartekoekin bazkari-lege bat egin ostean bueltako bidea hartu dute atzera ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 43. orr.

Ordu laurdena izaten dute bazkari legea egiteko eta lau ordu lantegian bertan jartzen dizkieten ohe modukoetan atseden hartzeko.  Berria - Gaiak   2004-04-16

Bazkari legea egin eta bainu bat hartzera joan gara Kaweahren goiko aldeko putzura, eta nekeaz garbituta bezala atera naiz handik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 380. orr.

Galderarik batere egin gabe, bazkari legea ekarri dit etxekoandreak.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 180. orr.

Ama bitartean lanean ari da eta Vishnuk anaia ttipia jagon behar du Bide batez bazkari legea egiten du, gauza hutsa.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 122. orr.

Geltoki aurreko tabernan bazkari-legea egin eta tabernaren atzean zegoen ostatu ilun batera eraman ninduen Umbertok.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 267. orr.

Bertan bazkari legea egin, eta, dendak muntatzeko astirik gabe, Danek urjauziak ikustera eraman gaitu.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 88. orr.

Bazkari legea eginda, autobusetara berriro.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 283. orr.

Eguerdian, bazkari lege urria egiten ari ginela, Arburua etorri zen niregana.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 138. orr.

Partida lauretan hasi zen, baina zaleak bi oren eta erdi aitzinago zelaiaren inguruan ibili ziren hara eta hona, eta batez ere, bazkari legean.  Berria - Kirola   2006-04-23

Galde egiten zidan bazkari legeko ogitartekoez gainera zerbait pagatuko ote ziguten egiten genuen lanaren ordainean.· Bazkari legetxo bat egin azkar-azkar, eta berriro neure gelara, arratsera arte.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 187. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

bazkari afari (5); bazkari afariak (5); bazkari alai (6); bazkari arradoa (4); bazkari bat antolatzen (13); bazkari bat izanen (4); bazkari bat ona (4); bazkari baten inguruan (5); bazkari berezia (4); bazkari denbora (5); bazkari denboran (32)

bazkari eder (8); bazkari ederra (7); bazkari edo afari (4); bazkari eta afari (4); bazkari eta kantu (5); bazkari goxo (8); bazkari goxo bat (4); bazkari handi (7); bazkari handi bat (6); bazkari hauta (5); bazkari herrikoia (19)

bazkari legea (17); bazkari legea egin (7)

bazkari on (75); bazkari on bat (33); bazkari on batekin (5); bazkari on baten (31); bazkari ona (7); bazkari ondarrean (4); bazkari ondoan (8); bazkari osoan (8)

bertsu bazkari (5); egin bazkari (4); eguerditan bazkari (7); gero bazkari bat (6); herri bazkari (12); ondotik bazkari (8); sustengu bazkari (8); sustengu bazkari bat (6)

adinekoen bazkaria (5); aldeko bazkaria (9); aperitifa eta bazkaria (13)

bazkaria amaitu (6); bazkaria antolatu (4); bazkaria anttonen (4); bazkaria barne (10); bazkaria bukatu (6); bazkaria bururatzean (9); bazkaria denen etxean (6); bazkaria egin (23); bazkaria egin zuten (10); bazkaria eginen (7); bazkaria eginen dute (4); bazkaria egingo (16); bazkaria egingo dute (12); bazkaria egiteko (6); bazkaria ekarri (4); bazkaria izan (8); bazkaria izanen (8); bazkaria izanen da (5); bazkaria izango (13); bazkaria izango da (9); bazkaria nahi (4); bazkaria oren batean (6); bazkaria prest (12); bazkaria prestatu (7); bazkaria prestatzen (7); bazkaria trinketean (4)

bere bazkaria (7); bertso bazkaria (11); bertsu bazkaria (5); bustitze eta bazkaria (6); bustitzea eta bazkaria (15); eguerdiko bazkaria (13); eguerditan bazkaria (15); gero bazkaria (19); herri bazkaria (89); herri bazkaria egin (8); herri bazkaria egingo (7); herri bazkaria izango (5); herritarren bazkaria (8); kantu bazkaria (6); lorentxaren aldeko bazkaria (4); ondotik bazkaria (46); oren batean bazkaria (4); ostatuan bazkaria (4); prestatu bazkaria (4); sagarnotegi bazkaria (14); sustengu bazkaria (6)

bazkarian parte hartu (9); eguerdiko bazkarian (5)

bazkariaren ondoren (6); bazkariaren ondotik (8); bazkariaren ostean (4)

bazkariarentzat izenak eman (4)

bazkaritik landa (7)


bazkariño iz adkor bazkari arina.

Mutxikoak lehenik, bazkariño bat ondotik eta aratsaldean bertsu-saioa Itsas-Mendi gelan.  Herria   2001-02-08

Xarmanteko besta zinez ondotik bazkariño batekin, etxekoz etxeko, giro hoberenean, ikastolan berean.  Herria   2004-06-17

Ziburun, herriko etxeak bazkariño bat eskaini diote hirugarren adinekoeri, Bordagaineko dorrerat gomitaturik.  Herria   2005-01-13

Uztaritzen bazkariño bat ere izanen dela eta bazkari horri buruz izenak oraidanik emaiten ahal direla, Euskaltzaindiak Baionan duen ordezkaritza deituz.  Herria   2001-09-13


bazkarite (orobat bazkaite) iz (denbora atzizkiekin) bazkaltzea.

Bazkariten ari ginen goxoan.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 33. orr.

ik bazkari 6.

Aski laster, errestaurantean ziren, mahaian plantatu eta isil-isilik bazkariten hasiak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 69. orr.

Egüerditan bazkariten ginen eskola kantüko amiküztar familia batetan, eta hor txestatzen günüan hirugerren eüskara suerte bat, nahiz gureetik hüllana, salbü akzentez.  Herria   2001-11-15

Otsabiden igurikatzen naute bazkariteko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 225. orr.

Bazkariteko denak ezker paretan ezin kokatuz 100 bat joan dira Izarra hotelerat.  Herria   2001-02-22

Domengak ongi etorri beroa egiten zion, bazkaritera edo afaritera gonbidatzen zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 139. orr.

Gero lagüntzale güziak bazkaritera kümit ginen, eta hirur ehün bat bildü dira Mauleko Jai Alaian, ümurik hoberenean gisala.  Herria   2001-05-17


bazkaritto iz adkor ipar bazkari arina.

Beren bazkarittoa jan eta haur guziak bildu dira berriz aratsalde hastapenean antzerki labur eta ipuin kondaketa batzuentzat zeinekin bururatu baita egun eder hori.  Herria   2001-06-07

Oro bururatu dituen bazkarittoa ahantzi gabe Urreineko Xoko-Goxoan.  Herria   2003-06-05


bazkaritxo iz adkor bazkari arina.

Jesusek, Arantxaren neba zaharrenak, antxume bat zuen gizentzen, gero lagunekin bazkaritxo bat egiteko.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 81. orr.

Hurrengo urtean -dio- hor hiru hilabetez egongo naizelakoan nago eta, egingo dugu 'bazkaritxoren' bat Plentziako Portuko bar-ean, zer esanik ez.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 283. orr.


bazkasari ik bazka 3.

bazkatoki iz bazkalekua.

Ardi gaixoak beso-bizkarrez bultzaka eta adarka bazkatokitik kanpora bota dituzuelako.  Elizen arteko biblia   Ez 34,21

Behi, ardi eta txerri aziendaren diagramekin hasten zen, eta, hurrena, gero eta arrantxo konplexuagoetarako abeletxeen eta bazkatokietako tresnerien diseinuak zetozen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 250. orr.


bazkatu, bazka(tu), bazkatzen 1 du ad jaten eman, eskuarki abereei; bazkaz hornitu.

Artzain bat aurkitu zuen landan ahuntz- eta aker-talde bat bazkatzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 230. orr.

Artoa behi esnedunak bazkatzeko erabiltzen du familiak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-07

Oiloak eta urdeak bazkaturik, etxeratu ninduan, lasai, eguneroko zerbitzua beterik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 115. orr.

Danimarkatik 2.500 tona belar ekarriko dituzte bihar, ganaduak bazkatzeko.  Berria - Ekonomia   2004-02-01

Larre oparotan bazkatuko ditut, Israelgo mendi garaietan izango dituzte eskortak.  Elizen arteko biblia   Ez 34,14

Artzain onak ardi guztiak manera berean bazkatzen zituela errepikatzen ziguten haur ginenean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 88. orr.

Eta agindu zion ez zitzala inoiz ere sal, ez eta inolako kalterik egin, baizik eta gorde, bazka eta goberna zitzala arduraz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 231. orr.

Beti bazuen zerbait egiteko, etxea garbi, poallak bazka, ardiak jetzi, sasoiko traholak, haurrak ala arrahaurrak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 60. orr.

Esklabu turkoa bailitzan baliatzen zuten, ama urrikalgabeak baimendu Agustinen manuetan ihalozka: urde bazkatzen, ardi zaintzen, sukaldea eta ezkaratza xahatzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 174. orr.

Era berean lurreko fruituek ere, behar guztien gainetik ugari emanik jangaia, animalia guztiak elikatu eta mantentzen dituzte etengabe bazkatuz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3610. orr.

Kalifornian bertan, 100 kilometro paraje mortu luze bat, lur guztiz emankor aberatsa egin dute: ureztatze sistema guztiz iaio bat medio, fruitu eder eta barazki bikainetan 120 milioi jende taldea bazkatzeko beste lortzen omen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 286. orr.

2 irud/hed

Eterrak nondik bazkatzen ditu izarrak?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 45. orr.

Bizi-betegarri edo suzedaneo gorenak, beraz, hil ondoren ere badaki bizi-ustea bazkatzen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 185. orr.

Herri zahar guziek, beren nortasuna eta beren indarra, erroetan eta arbasoen oroitzapenean bazkatzen dituzte.  Herria   2004-04-08

Itxurazko bizitza edan eta hartaz bazkatzen du adimena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 268. orr.

Borroka nahiak ez du arnas handirik, fruituak behar ditu, ahalik eta lasterren, indarrak bazkatuko baditu.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 125. orr.

Apetitua bazkatu behar da aurrena, gosea aseko bada gero.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 33. orr.

Garibaik bizkarra erakutsi orduko, hor hasten dira bere atzean ("Gorte orotan dagoen gorotz-salan", idatzi du biografoak) ordu arte maiseoa baizik ez zena bazkatzen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 44. orr.

Liburu-dendaren gainean bizi izan zen James Joyce, baina ez dut fetitxismoa bazkatzeko astirik izan, sakelakoak jo baitit.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 51. orr.

Berdin dio eliza, gobernua, edo kale gorria izan, triangelu horretantxe bazkatzen dute elkar hipokritak eta inozenteak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 134. orr.

Ilusio haiek bazkatu genituen eta haiek bazkatu gintuzten.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 123. orr.

3 (da aditz gisa)

Zer leku loriagarria! Dena pentze ederrez estalia, behi xuri eta behorrez beteak, alapide aberatsetan bazkatzen direnak udaberritik larrazkenaraino.Inguruko behiak hango landareekin bazkatzen ziren.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 190. orr.

Xarongo larreetan bazkatu ohi ziren abelgorrien arduraduna Xitrai, Xarongoa.  Elizen arteko biblia   1 Kro 27,29

Sarrio talde bat bazkatzen ari da hemendik hurbil.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 64. orr.

Egun hartan zuen abereak larre zabaletan bazkatuko dira.  Elizen arteko biblia   Is 30,23

Zutik nengoen ni Nilo ibaiaren ondoan, noiz eta ikusi bainituen Nilotik irteten zazpi behi itxura ederrekoak eta gizen-gizenak, ibaiertzeko larrean bazkatzen hasi zirenak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 113. orr.

Zaldiak, bridak kenduta, bazkatzen hasi ziren lurzorua estaltzen zuen belardi sarrian.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 229. orr.

Abereak, lehengo indarra berreskuratuta, saltoka ateratzen ziren bazkatzera, aurretik inolako gaitzik izan ez balute bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 901. orr.

Eta, ardi horiek bazka daitezkeen lekuren batean lotuko bagenitu?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 163. orr.

Nola liteke bat, halako pentze ederrean bazkatzeari utzi, eta padura horretan gizentzera lerra?  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 150. orr.

Zomorro itsuak gutaz bazkatzen dira gorrotoaren ziega laiotzetan.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 61. orr.

Izan ere, pilotu automatikoa kanpoko seinalez bazkatzen da, eta labirintoak eta garunak eskaintzen duten kontrol-sistemak, berriz, barruan dauka behar duen guztia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 125. orr.

4 jan.

Halarik ere, behi bat ari zen belarra bazkatzen; eskasagoa ote da ikusgarria?  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 75. orr.

Irri egiten duten aurpegiak ditu, behatu egiten duten begiak, iratzea bazkatu eta haginka egin behar dutela iduri luketen matelezurrak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 141. orr.

Zeren sarritan ardi iletsuak, muino batean larre gozoa bazkatuz, mantxo ibili ohi dira.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 115. orr.

Kaka bazkatzetik bizi dira eta birziklaketa nazkagarri horri deitzen diote adierazpen askatasuna eta zeregin demokratikoa.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 156. orr.


bazkatzaile izond/iz bazkatzen duena.

Dardy landestarrak oro baditu trinketeko, beso gehixago pitz-araztea salbu, aintzineko pilotariaren bazkatzaile.  Herria   2001-07-12


bazkatze iz jaten ematea, eskuarki abereei; bazkaz hornitzea.

Eliza Katolikoak abusotzat jo zuen, erregeek, printzeek eta jauntxo nobleek beren ehizakurrak elizaren kontura bazkatze hura.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 101. orr.

Labur esanda, feeding edo 'bazkatze' hurrenkera dugu ordezkatze baten emaitzak beste ordezkatze bat jasaten duenean.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 57. orr.


bazkide 1 iz elkarte edo elkargo bateko kidea.

Atzerritar teknologiak eta antolaketa-sistemak bereganatzen dituzte tokiko eragileek: bazkideek, zuzendaritzako kideek, teknikariek eta langileek.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 110. orr.

Jokalari, teknikari, zuzendaritza, bazkide eta zaleen arteko hartu emana ezinbestekoa da.  Berria - Kirola   2004-09-07

Nire aitak bere bazkide batekin tokiko telebista bat sortu zuen 80ko hamarkadan, baina itxi behar izan zuen, Italiako legedia aldatu eta zergak oso handiak bihurtu zirelako.  Berria - Mundua   2004-08-07

Amona bezalaxe, aita ere, gainera, Errealeko bazkide izan zen urte luzeetan.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 32. orr.

Egunkaria eta EEF dira Plazagunearen bazkide, erdibana.  Berria - Euskal Herria   2004-02-19

Ez zen inongo elkarteko bazkide, eta merkataritza-sindikatuko kuota ordaintzen zuen bakarrik, ezertan parte hartu gabe.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 15. orr.

Arrasateko kooperatibako bazkidea zen Igor.  Berria - Kultura   2004-12-07

Emakume Abertzale Batzako bazkide izan zen, gerra bukatutakoan epaiketara eraman zuten.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 128. orr.

1960 aldera Partidu Kontserbadoreko bazkide egin zen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 246. orr.

Ikasle-elkarte nazionalista bateko bazkide egin zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 288. orr.

Hegazkin atalak ekoizten zituen enpresa bateko bazkide egin zen han.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 106. orr.

Joan den Gabonetan New Orleans Athletic Clubeko bazkide egin ninduten.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 165. orr.

Taldeko bazkideak eta zaleak dira jokalarien ekintza horiek aztertu behar dituztenak.  Berria - Kirola   2004-06-01

Hiru euskal enpresa Airbusen bazkide izan dira, arrisku partekatu bidez, A380 garatu eta egiteko programan: Gamesa Aeronautica, SK-10 eta ITD (ITPren filiala).  Berria - Harian   2005-01-19

Bazkide egin nahi baduzu 900.000 bolibar ordaindu behar dituzu sarrera gisa.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 62. orr.

Bazkide gehiago atxikiz dagoeneko bidean datorren Europako Batasun berriaren benetako hiriburu bilatuko da Berlin.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 332. orr.

Rollebon jauna bazkide nuen: nire beharra zuen izateko, eta nik haren beharra nire izatea ez sentitzeko.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 167. orr.

Bertsozale Elkarteak 1.400 bazkide ditu.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 69. orr.

3.000 bazkide inguru ditu gaur egun Eusko Ikaskuntzak.  Berria - Harian   2005-12-17

450 bazkide dauzka, eta bakoitzak 20.000 bolibar ordaintzen ditu hilean.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 62. orr.

3.798 bazkidek utzi dute kluba, eta 540 bazkide berri egin dira.  Berria - Kirola   2004-07-31

Gaztea oso azkarra zenez, laster, soldatapeko ez, baizik ugazabaren bazkide bihurtu zen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 152. orr.

Zer, Stanley gurekin geratzen bada eta gure enpresa horretako bazkide bihurtzen bada?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 201. orr.

Nautikoko bazkide batzuk, bainujantzian, harkaitz gainean eguzkia hartzen.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 170. orr.

EAJko bazkidea zelako atxilotu zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-04-15

Zalapartaka eta bezeroei mehatxuka ari zen mafiako bazkide bat tabernatik bota egin zuelako.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 18. orr.

Herritik eta ingurutik kanpo ere, bazkide ugari lortu zituen koordinakundeak.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 13. orr.

Euskal Herrian ehunka bazkide galdu zituen elkarte ekologistak adierazpen haien ondorioz.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 14. orr.

-Nornahi izan daiteke elkarte honetako bazkide.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 377. orr.

Araujo enpresa beste zerbait da eta bere interesak ditu, askotan, bazkideen interesekin bat ez datozenak.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 39. orr.

Bazkideen ekarpenekin osatutako kapitala inbertitu egiten du Geroak beste enpresa batzuetan.  Berria - Ekonomia   2006-01-27

Bazkideen kuotak oso altuak dira.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 380. orr.

Inoiz entzuten baduzu bazkideren bat hiritarren bertuteez hitz egiten, erne egon.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 445. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Nora Erfjord-ek bere idazkari-kargua utzia zuen; haren lekuan zegoen bazkide berria, Karlisnki, Twirl-en eskumakila hutsa zen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 221. orr.

Gure abokatu-bulegoko bazkide nagusiaren semea.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 201. orr.

Espainiako banku nagusiak izan zituen bazkide nagusi, Euskal Herriko oligarkiarenak tartean.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 97. orr.

Hori bai, gehienak bazkide txikiak dira.  Berria - Kirola   2006-01-21

Adegik bilera egingo du gaur bazkide kaltetuekin.  Berria - Euskal Herria   2004-01-27

Vital Kutxa da ekimenaren bazkide finantzaria, eta bazkide teknologikoa Abertis da.  Berria - Ekonomia   2006-01-27

Bazkide estrategikoa izan nahi dugu.  Berria - Ekonomia   2006-02-01

Errealaren bazkideen zerrendan 3.a izatera iritsi zena, bazkide historikoa, alegia.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 102. orr.

Hauteskunde kanpaina amaituta, Athleticeko bazkide konpromisarioen txanda izango da gaurko bozketan.  Berria - Kirola   2004-09-10

Mendebaldeko koalizio garailean gutxi-asko bazkide komanditarioa zen aldetik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 213. orr.

Katalanek entregatu zizkioten pirata bilbotarra eta bere bazkide greziarra Alexandriako sultanari.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 32. orr.

Hiri horretako homosexual klubetan bazkide oso ezaguna da eta aintzakotzat hartua.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 100. orr.

2001ean, Azpeitiko Baitte Euskara Elkarteak ohorezko bazkide izendatu zuen.  Berria - Kultura   2006-01-21

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Athleticeko bazkide-zenbakia.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 87. orr.

Baskoniak %12 garestitu ditu bazkide abonuak.  Berria - Kirola   2004-06-29

Alavesek hurrengo denboraldirako bazkide kanpaina aurkeztu du.  Berria - Kirola   2004-06-30

Bazkide txartela garestitzeari esker, iaz baino 916.115 euro gehiago jasoko ditu Realak aurten.  Berria - Kirola   2006-03-02

Iazko bazkide kopurua gainditu du Tauk: 6.400.  Berria - Kirola   2004-09-21

Bazkide-saria ordaindu, eta Batzorde anonimoari idatzi nion esanez parte hartuko nuela afarian.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 266. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Espainiako talde bati saltzeko asmoa zutela azaldu zuen, «proiektuan sinesten duena, eta industria bazkide bat eta finantza bazkide bat dituena».  Berria - Ekonomia   2006-01-13

UPNren gobernu bazkide den CDNri eta PSNri «UPNrekin arriskuan» daudela ohartarazi zien.  Berria - Euskal Herria   2004-09-09

Horietan ETBk koproduktore edo produktore-bazkide moduan hartuko du parte.  Berria - Kultura   2004-12-24

Lau urte izango ditu Alstomek industri bazkide bat topatzeko, eta ezingo du enpresa publikoa izan.  Berria - Ekonomia   2004-05-27

Ozeano hori arabiar aintzira bihurtua zen, bertara ezin zirelarik sartu egiptoar bitartekarien merkataritza-bazkide veneziarrak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 194. orr.

20.357 enpresa bazkide ditu, eta 250.000 langileri eta 22.500 autonomori ematen die babesa.  Berria - Ekonomia   2006-04-04

Oraingo sarea ere zaindu nahi dute, ordea, eta dagoeneko enpresa bazkideak dituzten eskualdeetan ere irekiko dituzte bulegoak.  Berria - Ekonomia   2006-02-15

5 (izenondo gisa)

Parte-hartzeari buruz, Jesus Cataniak MCCko lehendakariak azaldu zuen langile bazkideek Kapital Sozialean zuten parte-hartzea %83ra iritsi zela 2003an.  Berria - Ekonomia   2004-11-19

176 enpresa bazkide berri lortu zituen iaz, eta guztira, 8.317 enpresa dira Elkargi osatzen dutenak.  Berria - Ekonomia   2004-02-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

athleticeko bazkide (3)

bazkide berri (8); bazkide bila (5); bazkide bila ari (3); bazkide den (3); bazkide diren (11); bazkide ditu (14); bazkide dituen (4); bazkide duen (3); bazkide egin (10); bazkide egin zen (4); bazkide egitea (4); bazkide egiteko (7); bazkide ez diren (3); bazkide galdu (3); bazkide gehiago (11); bazkide inguru ditu (4); bazkide izan (5); bazkide izatea (5); bazkide izateko (8); bazkide izendatu (3); bazkide kanpaina (7); bazkide konpromisarioek (6); bazkide konpromisarioen (5); bazkide kopurua (9); bazkide nagusia (4); bazkide txartela (3)

bere bazkide (6); elkarteko bazkide (13); enpresa bazkide (5); gobernuan bazkide (3); gobernuko bazkide (3); gure bazkide (3); merkataritza bazkide (3); ohorezko bazkide (6); ohorezko bazkide izendatu (3); osasunako bazkide (3)

bazkideek ordaindu (4); sindikatuko bazkideek (3)

bazkideen artean (14); bazkideen arteko (3); bazkideen batzarra (3); bazkideen kuotak (3); bazkideen sinadurak (3)


bazkidetu, bakide(tu), bazkidetzen da/du ad elkarte edo elkargo bateko bazkide egin.

Oilo bat alderdian bazkidetu eta ondoko egunean mailuaren eta igitaiaren ikurra erliebean daukan arrautza egin du!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 127. orr.

Merezita daukat horrelako oilo batekin bazkidetzeagatik...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 526. orr.

-Bazkidetuko nauk beharbada.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 148. orr.


bazkidetxo iz adkor bazkidea.

Ezin konta ahala plan eta plantxo, proiektu eta proiektutxo asmatuko dira "bion artean", maite-denbora jakinaren betegarri edo sasi-bizigarri, edo, hobeki esan, asmatzen lanik izan ez dadin, merkatuak eskaintzen dituenak erosi eta erabiliko dira bi bazkidez eta datozkeen bazkidetxoz osatutako enpresa txiki baina txit eraginkor horren hazkurri eta sustagarri izan daitezen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 266. orr.


bazkidetza 1 iz bazkide izatea; bazkide egitea.

Urte batetik gorako bazkidetza duten abonatuek abantaila nabariak izango dituzte.  Berria - Kirola   2004-06-30

Ez al nuke aski hauxe, eta luma-oihan bat soinean [...] eta Probentzako arrosa bi zapata kalatuetan, bazkidetza bat lortzeko antzezle-talde batean?  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 134. orr.

Azken hamarkadako kopururik txikiena da, edonola ere: 540 lagunek hartu dute abonamendua, eta 3.798k utzi dute bazkidetza.  Berria - Kirola   2006-03-02

Otsailaren 13tik 28ra bitarte, berriz, bazkidetza hartu nahi dutenentzat irekiko dute epea.  Berria - Kirola   2006-01-13

Bera hautatu du EAEko biztanleriak, eta nahikoa lan badu oreka eta bazkidetza politikoak lortzen, dagoen lekuan egoteko.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 128. orr.

Euskal Herriko Laborantza Ganbera sortu izanak eraginen duen arazo nagusia da laborariek Ganbera ofizialari ordaindu beharreko bazkidetza Ainize-Monjelosekora ordainduko dutela.  Berria - Euskal Herria   2006-01-14

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

100 herritan bazkidetza eguna egingo du Azti-Begiak asteburuan.  Berria - Euskal Herria   2006-01-25

Euskadin bazkidetza-tasa %70 ingurukoa omen da, atal industrialaren garrantzia handiagoa omen da eta.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 183. orr.

Bazkidetza kanpaina eginen du asteburu honetan 100 herritan.  Berria - Euskal Herria   2006-01-28


bazkidetze iz elkarte edo elkargo bateko bazkide egitea.

-Hala ere, niri iritziz, bazkidetze kontu hori kontuan hartu beharko huke.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 354. orr.


Bazko ik Pazko.

Bazkokari ik Pazko.

bazkun iz elkartea, elkargoa.

Ez dago mendia gai duten idazleen bazkun horretako parte izan beharrik mendia eta literatura elkartzeko.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 17. orr.

Lehenengoak kalkulatzaile profesionalen bazkunekoak ziren, eta beren pribilegioak defendatzen zituzten.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 281. orr.

Herritar euskaldunek jasandako kasuak biltzen dira Bizkaiko Abokatuen Bazkunaren txostenean.  Berria - Euskal Herria   2004-04-16

Xabier Tomas Bizkaiko Abokatuen Bazkuneko Euskara Batzordeko kidea da.  Berria - Euskal Herria   2004-04-16

Madrilgo Bazkunak eta Espainiako Abokatuen Kontseilu Nagusiak ere bat egiten dute gure ildoarekin.  Berria - Harian   2005-11-29

Nazario Oleaga Bazkuneko dekanoak berak eman du horren berri, txostena aurkezteko atzo egindako agerraldian.  Berria - Euskal Herria   2004-04-03

Gertakariotako lekukoa izan zen eta gogor salatu zuen Euzkeltzale-Bazkunaren txostena.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 100. orr.

Lino Akesolo bizkaitarrak, esate baterako, argiro ikusi zuen akats hori Kardaberaz Bazkunaren jardunean.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 132. orr.

Manuel Larramendi Kultur Bazkuna (Andoain, Gipuzkoa).  Berria - Euskal Herria   2004-11-25

Manuel Larramendi Bazkunak eta Andoaingo Udalak Martin Ugalderi atzo arratsaldean egindako omenaldian honako testu hau irakurri zuen Pako Aristi idazleak.  Berria - Kultura   2004-11-11

Herriko eragile ugariren atxikimendua jaso dute dagoeneko bi preso ohiek, besteak beste, Kimuak herri plataforma, Anaitasuna mendi bazkuna, Batasuna, EHNE, Askatasuna, [...].  Berria - Euskal Herria   2006-01-24

Herriko Etxean, ate gainean, Erregeren arma-ikurrak pintatzeko agindu zion udal-bazkunak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 193. orr.

Bazkun aristokratiko hark, zeinari buruz, purrustada baten ondorioz, Jockey-a bera baino itxiagoa zela esan baita, eragin onuragarria izan zuen gure merkataritzako portu handiaren etorkizunean, 1908ra arte.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 158. orr.


bazkunde iz bazkuna.

Bizkaiko Abokatuen Bazkundeko BBK aretoa, Bilbo.  Berria - Kultura   2006-01-22

Gipuzkoako Bazkundeak ere gaitzetsi zuen atzoko atentatua.  Berria - Euskal Herria   2004-10-23

Gipuzkoako Merkataritza Bazkundea fundatzen da.  Askoren artean   «Rataplan» - 105. orr.

Gipuzkoako Bazkundeko web orriak 7.500 bisita jasotzen ditu hilabeteko batezbeste.  Berria - Ekonomia   2004-02-11


bazoka ik bazooka.

bazooka (ETCn 31 agerraldi;orobat bazoka ETCn 27 agerraldi;bazuka ETCn 0 agerraldi) iz tanke eta kidekoen kontrako suziri jaurtigailua.

Bazokak, morteroak eta errifleak zituzten eta hainbat autotan iritsi ziren tiroka. automobila birrinduta zegoen, kiskalita, baina ez bazooka baten eraginez, molotov-koktel batek jota baizik, segur aski.  Berria - Mundua   2006-03-22

Bidaiarien bagoi bakar batek ere ez zuen kristalik leihoetan, denak tiroz josiak zeuden, metalezko paretek metraileten sinadura zeramaten, pareta batzuk granadek txikituak zeuden, beste batzuk mendiko kanoi txikiren baten obusak edo etsaiei kendutako bazokaren batek txikituak.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 46. orr.


baztandar izlag/iz Baztangoa, Baztani dagokiona; Baztango biztanlea.

Hor omendu da Mariano Izeta baztandar euskalzale handia, joanden urtarrilean zendua.  Herria   2001-07-26

Hau da Elizondo Antxitoeneko trinket berrituan, mexikar pareak jokatu eta irabazi duten partida, zuraidar pareari (bat itsasuarra) gaina hartuz baztandar ikusle saldo pollit baten aintzinean.  Herria   2001-03-22

Biltzar saria: 1° Marc Breard luhusoarra 2° Ander Goñi baztandarra.  Herria   2004-09-30

San Frantzisko komentuko fraide baztandar arte-aditu famako bati.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 148. orr.

Frantzisko Xabierkoak Nafarroa Behereko Jatsukoa zuen aita, eta baztandarra, berriz, ama.  Berria - Euskal Herria   2006-04-07

Batere seriostasun eta pilotari manerarik gabe agertu da baztandarra, gizendua berriz ere eta hatsik ez.  Herria   2004-03-25

Joanden igandean, uztailaren 17an ospatu dugu Baztandarren Biltzarra, Elizondon.  Herria   2005-07-21


baztanera iz Baztango euskalkia.

Aezkeraz, esaterako, laurogei grabazio daude, baztaneraz ehun eta hemezortzi, goi nafarreran zazpiehun baino gehiago.  Berria - Kultura   2004-05-15


baztanga 1 iz gaitz kutsakor larria, sukarra eragiten duena, larruazalean zuloak uzten dituzten pikor zornetsuak ezaugarri dituena. ik nafarreri.

Baztanga izugarri batek jota balego bezala.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 59. orr.

Doina Elvira emazteak, baztangak jota hiltzeko zorian zegoela, deitu senarra ohera, eta hala esan omen zioan belarrira ahopez: [...].  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 128. orr.

Baztangak zulaturiko aurpegi ikaragarria ikusi nuen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 87. orr.

Haren begitarte txiki zimurra, garbi-garbia, baztangak pikatua, maltzurkeria berezia ageri zuena, bistakoa, hura disimulatzen saiatuko bazen ere.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 49. orr.

Baztangak kendu berria zion emaztea, eta hiru haur amarik gabe utzi.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 32. orr.

-Madame, zure semeak baztanga du.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 345. orr.

Garrintxa euskalduna, kontsumismoaren baztangak harrapatutako idoloaren historia.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 69. orr.

Martinen aita nekazaria zen, gizon iluna eta betizua, eta baztanga-izurri batean hil zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 30. orr.

Azaroan baztangaren birusaren genoma eraldatzeko baimena ematearen alde egin du aho batez Osasunaren Munduko Erakundeak.  Berria - Gaiak   2004-12-02

Baztanga desagerraraztea OMEren arrakasta handienetakoa izan da.  Berria - Gaiak   2004-12-02

2 baztanga beltz baztanga.

Baztanga beltzak jo omen du, eta iduriz oso larriki.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 528. orr.

Gero baztanga beltzak lazki du desitxuratzen: begi bat galdua, aurpegian du orain arima.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 74. orr.

Arrazoi nuen erran nuenean menturaz zorion handia zatekeela harentzat baztanga beltzaz hiltzea.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 531. orr.

3 baztanga-pikatu baztangak pikatua dagoena.

Buhame garaia zen gizona, baztanga-pikatua. Bennetten begiradari jarraitu hormaraino, eta ikusi nuen baztanga-pikatuz josita zegoela hura, ilargia bezala, berak emandako ukitu eta ukabilkaden ondorioz;  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 203. orr.


baztar ik bazter.

bazter (orobat baztar g.er. eta baxter g.er.) iz 1 ertza, muga.

Bestalde, bazterra, erdigune baten inguruan dagoena ere ba da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 144. orr.

Lurreko lau bazterretako herriak.  Elizen arteko biblia   Ap 20,8

Nazioen argitzat ezarri zaitut, salbamena lurraren bazterreraino eraman dezazun.  Elizen arteko biblia   Eg 13,47

Orrialdeen bazterrean aurpegiak marrazten zituen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 250. orr.

Bada, koadroaren bazter batean jarriko dut.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 37. orr.

Ez du azken edo bazter jakinik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 293. orr.

Pareta oinarritzen zen harkaitz bloke handi batek betetzen zuen atearen eskuineko bazterra.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 214. orr.

Karrikako bazter banatara aldendu zineten zaborketako zaldiari bide egitearren.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 35. orr.

Sena ibaiaren ezkerraldeko bazterra eta Saint-Louis uhartearen ekialdeko muturra lotzen ditu Sully zubiak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 209. orr.

Nilo bazterrean nengoela, [...].  Elizen arteko biblia   Has 41,17

Loira bazterrak Orleansetik Nanteseraino odolez busti zituen gerra anker gupidagabea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 155. orr.

Hilabete batzuk Senako bazterrak garbitzen jardun ondoren, jostundegi batean egin nuen lan denbora dezentez.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 315. orr.

Tarte honetan, ur korronteak amaigabeko biraguneak osatzen zituen, bazter bietako muinoen artean estu-estu sartuta.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 132. orr.

Bidean behera zihoazela, zaldun talde handi bat ikusi zuten, ibaiaren bazter berean zubirantz abiatuta.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 21. orr.

Ez da deus handiagorik arrantzale herrixka bat baino, bere usaia zahar eta inozentez, itsasoaren bazterrean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 170. orr.

Sekulako balantzak egiten zituela iruditu zitzaidan, ibaiaren bazter biak joz, behin bata behin bestea.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 94. orr.

Llobregat ibaiaren bazter emankorretan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 387. orr.

Lurraren bazter batetik besteraino ez da honek bezain aurpegi ederra duen emakumerik.  Elizen arteko biblia   Jdt 11,21

[Gurutzearen] besoak, berriz, munduaren bazter batetik besteraino zabaltzen ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 468. orr.

Kamio bazterrean zikloturisten errosarioa, peste egunak penitentzia eginez santifikatzen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 123. orr.

Bazter bakarreko ibaia.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 197. orr.

Mutilak, beldurrez eroturik, bazterra iritsi zuen azkenik, eta lasterka batean abiatu zen basoan zehar.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 216. orr.

Kamioiek bazterrera botatu aireak freskatzen nau.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 75. orr.

Luhuson auto bat errepidetik atera zen eta bazterra jo zuen, Ortzaitzera bidean.  Berria - Harian   2005-01-26

Bigarren martxa sartzen dugu, lehenbiziko bihurgunean ia bazterra jo eta gero.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 185. orr.

Bihurgune gaizto batean autoaren kontrola galtzeko arriskuak atera ninduen nire baitatik, bazterra jotzeko zorian egon bainintzen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 107. orr.

Bitartean bazterra utzia genuen eta uhina eta muinoa, lurra eta ura, dena berde zen golko batean bogatzen genuen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 104. orr.

Putzurat jaurtikitzen den harriak ere lege jakin batzuen arabera sortuko ditik uhinak uraren gainean, zentrotik bazterrerat beti.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 260. orr.

Txapli bazterreko sofan botata. ik beherago 15.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 215. orr.

Alabaina, Joxe mugitzen ikusi du, bazterreko harrien gainetik jauzika.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 50. orr.

Belar gaiztoz betetako Landu itzazu zeure lurrak, Tiro, Nilo bazterrekoek lantzen dituzten bezala. jakina baita erreka batek edo ibai batek bitan zatituriko herrian eskuin bazterrekoek esanen dutela beste aldekoak adardun ankerrak direla, eta ezker bazterreko emazteek berriz beste aldekoek deabrua daukatela gonapean gordea.  Elizen arteko biblia   Is 23,10

Haren adarrak, fruitu zoragarriz beteak, munduaren bazterreraino zabaltzen ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 293. orr.

Itsasotik itsasora, Eufrates ibaitik lurraren bazterreraino.  Elizen arteko biblia   Si 44,21

Nire irudimenak lezakeen baino askoz ere harantzago luzatzen diren ametseko lautada bazterrik gabeetan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 16. orr.

Zer iragartzen du zure zabaltasun bazterrik gabeak?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 321. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

St Bernard gunean uholde irriskuak badirela, baina bereziki Aturri bazterra izanki hor ezin eraikia izanen dela, eremuak uholdetako hedagune atxiki beharko direla.  Herria   2001-02-22

Valdeoscuro ibaiaren ezkerreko ur bazterra segituz noa.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 207. orr.

Errepide bazterreko ostatu parera iritsitakoan, txiza egitera aterarazten ditu umeak.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 15. orr.

Pinudi bazterreko zangan topatu duzu?  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 102. orr.

Zubiko Bordako bidea hautsi eta alor bazterreko bidetik egin dute.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 106. orr.

Jota baldin bazeuden ere, nik banekien lurrekoak zirela onenak, eta zelai bazterrekoak hartzea libre bezala zegoela, horixe zela baserritarren legea.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 200. orr.

Erreka-bazterrera heltzean, bertan jarri zituen Judasek gudarosteko ofizialak.  Elizen arteko biblia   1 M 5,42

Aintzira bazterrean landetxe koxkor bat zuten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 154. orr.

Leiho-bazterra utzi eta Amaitu Ezin Zuen Koadrora hurbildu zen berriro Roma.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 64. orr.

Koaderno bazterra marrazten ematen nuen nik eskola denbora.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 46. orr.

"Freskatzea nahi duk?", galdetu dio ohe bazterreko zapi hezea eskuetan harturik.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 11. orr.

Ezkerreko aho-bazterra.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 12. orr.

3 zokoa.

Hildakoak bazterretan botako dituzte: haien gorpuek kiratsa botako dute, mendiak haien odolez bustiko dira.  Elizen arteko biblia   Is 34,3

Azkenean, dendako bazter guzti-guztiak garbitu behar zirela erabaki zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 82. orr.

Gauden bereiz etxearen bazter banatan, espiritu gaizto honek ihes egiterik izan ez dezan edota txokoren batean ezkutatuz engaina ez gaitzan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 225. orr.

Txaleko gorriz jantzitako gizon bat tarantela bat jotzen ari zen lokalaren bazter batean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 38. orr.

Besaulki batean eseririk eta gelako bazter eta hormei begira.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 428. orr.

Gelaren bazter batean zaude, lurrean, paretaren kontra.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 39. orr.

Gas argiontzi bakar bat ageri zen bazter batean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 38. orr.

Bazter batean jatetxe merke bat zegoen, sarreran arrain handi bat eta, arrainean iltzaturik, sardexka bat pintaturik zeuzkana.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 25. orr.

Iritsi berriari buruzko uste hori -oso balakagarria berarentzat- bazter guztietara zabaldu zen hirian.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 36. orr.

Izan ere, kotxeko bazter batean, iluntasunean uzkurturik, zerbait txikia zegoen, geldia baina biziduna.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 94. orr.

Espaloiko bazter batean, bezero talde handi bat bildu zen aza zopa saltzen zuen baten ingurura.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 46. orr.

Uniformeko eta uniformerik gabeko polizia ugari zebiltzan, zakurrekin bazter guztiak sakon miatzen.  Berria - Mundua   2004-08-26

Bazter guztiak nahastuko zizkiguk azkenean!  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 202. orr.

Batetik bertzera bazter nahasten, gure gisa eta gure gain ibiltzen ginen, bertze inoren premiarik gabe.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 93. orr.

Kristinaren geografiako bertze bazter batzuk alde batera utziz, nire eskuek aldakak xerkatzen zizkioten amodioa egiterakoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 53. orr.

Ez zekien nora jo, bazter askotako hautsak harrotuak zituen jadanik, baina amaia ikustea galarazten zioten sasiz beteriko bide batean sarturik zegoen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 249. orr.

Animalia disekatuen erakusleku gordera sartu ginen, eta beste hainbat bazter debekatutara.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 147. orr.

Ahantzia sentitzen naiz, bazter batean utzia.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 152. orr.

Tapaxek frenatu eta bazterrera egin zuen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 44. orr.

Patioan alde batetik bestera genbiltzan oinez, zelai erreglamentarioaren bazterreko marraren luzeran.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 336. orr.

· Mintzaldi, harreman eta bazter ikuskatze askoren parada izan da hor.  Herria   2001-09-06

· Oroimenaren bazter batean erdi hausturik zeuzkan hitz batzuk gogoratu zizkion hatz-mamiez irakurritako izenak: [...].  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 77. orr.

4 (izenondo edo izenlagunekin)

Taj Mahal -duen edertasun ukaezin guztia duela bitarte- saminak eraikitako oroimen-etxe ederrena da, hilobi liluragarri bat, negar egiteko eta oroiminak barreneraino hunkitzeko bazter zoragarria.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 92. orr.

Inguruetako mendi-zoko, ehizarako goi-barruti ezezagun, bazter aurkiezin eta ezkutaleku guztien ezagutza zuen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 229. orr.

Muga inguruetan beti egon dira babeslekuak eta atseden hartzeko tokiak, jokorako gelak eta jokoan irabazitako diru errazak erraz gastatzeko beste hainbat bazter goxo: taberna edo puta-etxe, billarrerako mahai edo liluramendurako ikuskizun.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 97. orr.

5 aldea, alderdia, lurraldea.

Eta horrela mundu guztian zehar, eskualde, bazter, toki eta pertsonarik utzi gabe.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 970. orr.

Izutu zen andrea bazter haietara joan behar nuela adituta, toki arriskutsuak omen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 155. orr.

Ibaia (bere bidearen betean, hasi eta buka) ez da "toki" bat, eta bazterren izenak tokien izenak izan ohi dira, jendeak mendeetan barrena gizagirotutako bazter edo parajeei itsatsi dizkienak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 213. orr.

Ikusi eta beldur dira urrutiko herriak, ikaraz lurraren azken bazterrak.  Elizen arteko biblia   Is 41,5

Oro har, itsasoratze osoa, Manhattango bazterrak desagertu arte, eta gero kaioak, gure segizioan bidailagun.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 100. orr.

Kantatzeari ekin zioten ozenki Lizarrako bazterrak oro inarrosiz: [...].  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 192. orr.

Ez zegoen Mediterraneoko bazterretan armak haren aurka frogatu nahi ez zuen piratarik ez kortsariorik, soldadu edo mertzenariorik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 89. orr.

Abakum Firov!, hik zer berri, adiskidea?, non hago, nongo bazterretan habil?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 205. orr.

Ustez aski urrundu naiz Euskal Herriko xokotik eta bazter hauetan incognito nabil.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 20. orr.

Gerra-hotsa zebilen bazter guztietan, etengabeak ziren Hitlerren asmo espantsionistei buruzko zurrumurruak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 297. orr.

Aldian behin gure bazter honetaraino arrimatzen zen, bilerak egiten zituen sindikatu katolikoan eta mitinak antolatzen zizkiguten inguruetan, bazkaria ematen zioten jendeari batzokian.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 51. orr.

Entzun, pobretxoak, Jaunak deituak, bazter eta lurralde askotatik bilduak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 168. orr.

Agindu eman zioten joan zedin munduko bazter guztietara eta ikus zezan nolakoak ziren hainbat parajetako salerosketa-kontuak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 89. orr.

Munduaren bazter guztietatik kantu-hotsak datozkigu: "Gora Jainko zuzena!".  Elizen arteko biblia   Is 24,16

Eskualde horietara ez ezik, bazter guztietara ere heldu da Jainkoarengan duzuen sinesmenaren entzutea.  Elizen arteko biblia   1 Ts 1,8

Basamortu ondoko bazter batera alde egin zuen, Efraim izeneko herrira.  Elizen arteko biblia   Jn 11,54

Bazter askotako errekak ibar berean baitira batzen, berealdiko erreka bakar batean elkar aurkituz eta elkarretara bilduz.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 277. orr.

Neska txintxoak zerura eta sorgin gaiztoak galaxiako bazter guztietara.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 97. orr.

Kontuz ibiltzeko esan zien kontsul ingelesak, gerraontzi frantsesak zebiltzala-eta bazterretan.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 65. orr.

Zakurrak saingaka bazterretan.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 168. orr.

Beldurra zegoen bazterretan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 10. orr.

Bazterrak garbi, eraikinak berri eta gazteak gazte; liburuak besapean badoaz, izpiritua zerbaitetan alhan daukatela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 37. orr.

1624an, izotzak hartu zituen bazterrak Valentzia aldean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 26. orr.

Ondoko asteburuan, bai Ziburun eta bai Biriatun, bazterrak airostuko dira bretoin talde batekin, dena soinu eta dantza.  Herria   2003-01-21

Sutan bazterrak Proventzan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 69. orr.

Beha dago artzaina, kexu, agian eguzkiak laster berotuko duela eta bazterrak berdatuko direla.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 78. orr.

Aski giro nahasia piztu da Pariseko alde hortan, bazterrak kexatu baitira eta sutan bezala jarri, lehenik Clichy hirian, ondotik inguru hartako beste hiri batzuetan.  Herria   2005-11-10

Zer arta handia hartu zuen inor ez gogaitzeko eta bazterrak ez nahasteko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 77. orr.

Erretreta-solas ere, bazterrak beti berdin minbera daude.  Herria   2001-11-01

Mus lehiaketa, pilota partida, estropada eta gaineratiko, bi egunez bazterrak harrotuko dira Zokoan!  Herria   2003-06-12

6 (izenondo edo izenlagunekin)

Ez dut ezagutzen Miarritze baino bazter liluragarri eta bikainagorik.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 65. orr.

Lurralde ezezagun haietako gertakizun eta ohitura bitxiak, bazter ezkutuetako lilura estaliak. Inikos zeritzan herri txiki batera joan, Siziliako bazter galdu batera.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 90. orr.

Boliviako bazter urrun, pobre eta ahaztu batean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 71. orr.

Agian joan ninteke bazter urrun batera, handik idatzi eta bertan jaso zureak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 134. orr.

Munduko azken bazter isolatu eta ezezagun haietara abiatu ziren esploratzaileak XIX. mendeko bigarren erdian.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 9. orr.

Amazoniako bazter urrunenetik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 415. orr.

Jonatan eta Simon Jordango bazter zingiratsuetara joan ziren.  Elizen arteko biblia   1 M 9,42

Zure begiek ez dute paisaje bat begiz jo besterik egiten, paradisu izan zitezkeen bazter galgarriak oro paisaje bilakaturik baitaude denbora jakineko bidaiari ustekoarentzat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 31. orr.

Zertarako atera gintuzuen Egiptotik, zergatik ekarri bazter negargarri honetara?  Elizen arteko biblia   Zen 20,5

Asiako azken bazterreko hiri isolatu baten barruan atera ezinik egon arren.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 434. orr.

Inor ez daukak han palaka edo sardeka heure lanaren kuxidadea egiten eta kajeraren edo bagonaren bazter samarrean zabaltzen diagu aunitz aldiz, dena erdian mukurututa lagako ez badugu behintzat.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 186. orr.

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, ‘bazterreko’ adieraz)

Hartz jaio hintzen ala bazter-herri honetako bizimoduak, galsoroek eta nekazariekiko harremanek bihurtu haute hartz?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 159. orr.

Besterik ez zegoen bazter-leku hartan, edo, Errusian esan ohi dugunez, plaza polit hartan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 208. orr.

Azkenean ni ere hasi nintzen sentitzen erakarpena, ia-ia harekiko nostalgia igartzeraino, nahiz eta egiaz bazter-kaleren bat zela neukan gogoan, Ekialdeko geltoki inguruan nonbait.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 145. orr.

Argitara agertu ziren hainbat gauzaki familiar, urteetan alferrik bilatuak, eta beste exotiko batzuk, etxebizitzako bazter-zokoetan geologikoki lurperatuak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 250. orr.

ik beherago 20.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Laborariek aldiz, aho batez, 6 libera eskatzen zuten, enpresetako nagusiak bizkitartean, aldekoak zituzten sindikatuekin bazter solasetan zinpurtzen zirela.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 50. orr.

Jostundegiko bazter-lan guztiak egiteaz gainera, neurriak hartzea zen nire egiteko nagusia.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 316. orr.

Ene gauak zuen egunak baino ederragoak dira! oihukatzeko gogoa dut, lanetik kanpoko bazter-ekintzetan denbora sobera galtzen dudala leporatzen didaten kolegei.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 59. orr.

Borroka armatuaren sabela, bazter-ohar konplize horiekin hazten da.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 91. orr.

Beraz, irakurle, barka bazter-solasa, eta egin arren gora, eta gatozen berriz ere harira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 91. orr.

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Mundu-bazter guztiek ikusiko dute gure Jainkoaren garaipena.  Elizen arteko biblia   Is 52,10

Mundu-bazterretako biztanleak harri eta zur daude zure mirarien aurrean.  Elizen arteko biblia   Sal 65,9

Munich-eko hiri-bazterrak ezker utzi genituen, eta Goi-Bavariako zelaietanbarna joan ginen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 147. orr.

Ez zekien nora jo, bazter askotako hautsak harrotuak zituen jadanik, baina amaia ikustea galarazten zioten sasiz beteriko bide batean sarturik zegoen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 249. orr.

"Asteburu beltza Pirinioetan" (edo izen handiko mendi-bazter hiltzaile horietako batean) irakur zenezake orobat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 206. orr.

Tebas ere erbestera gatibu eraman zuten, haren haurrak kale-bazter guztietan sarraskitu, handikiak menperatzaileen artean banatu eta buruzagiak katez lotu.  Elizen arteko biblia   Na 3,10

Ubide eta ibai-bazter guztietan gainez egingo du urak.  Elizen arteko biblia   Is 8,7

Orain eraikin triste bat iruditzen zait, latorrizko pote marruskatu bat erreka-bazter zikinera jaurtikia.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 44. orr.

• 9 izond bazterrean dagoena, bakartua.

Goazen zelai bazter hartara.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 132. orr.

Toki bazterra eta bakartia zen hura, eta ez zen inor edo ia inor igarotzen handik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 204. orr.

Horrelakorik ere ezin zuenean, leku bazter batera joan, alkandora erantzi eta isilka behartsuari bidaltzen zion, Jainkoaren izenean har zezala eskatuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 497. orr.

Gauez, berriz, leku bazter eta bakartietara itzultzen dira.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1149. orr.

Ez zuen inortxok ere ikusiko, zeren ordu hila izateaz gainera, tokirik bazterrena hautatu baitzuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 197. orr.

Eta horiek horrela bizi diren bitartean, alferrik egingo dugula ihes, unibertsoko bazterrik bazterrenera joanda ere geure mixeriarekin egingo baitugu topo.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 186. orr.

10 (adizlagun gisa)

Linzoain errepidetik bazter dago, baina ontsalaz zeharkatu behar nuen.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 30. orr.

Hortaz, bazter geratu zen eta, herriko karriketan ibiltzeko gogorik gabe, ez zuen ostatutik irten nahi izan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 220. orr.

Gero, beste bi monasterio, bidetik bazter, ikusiko ez ditudanak, bereziki San Miguel de Escalada.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 156. orr.

Justizia alha delarik zuzenbidearen bide zuzenetik, Erromako auzitegietan bezala, gorteko konplimenduetarik bazter, ez dira hainbeste kontutan hartzen jendearen erran-merran kortesiazkoak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 160. orr.

Beude ordea apur bat bazter pentsalari "heterodoxo" horiek oro.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 50. orr.

11 bazter auzo (orobat bazterrauzo g.er.)

Hala, egoera berriak emandako haize ttikiarekin, nire bazter-auzoa utzi eta hiriaren erdialdera jaitsi nintzen arratsalde pasa.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 229. orr.

Halako batean, bazter auzoetan euren egoeraz nazkatuta zeuden gazteek autoak erretzeari ekin zioten.  Berria - Harian   2006-04-11

Erromako bazter auzoetako proletario mailarik apalenetako eta baztertuenetako langileria eta gazteria ezagutu zituen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 9. orr.

Medellin, Bogota edo Caliko bazter auzoetan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 56. orr.

Bazter-auzo hartako etorkin galiziarrak zituen bezero bakar, karta-partidak luze eta kontsumizioak labur.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 20. orr.

12 bazter-bazter

Bazter-bazterrean, ezkutuan dauden eremuak, lur jotako fabrikak, industriako pabilioi hutsak.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 90. orr.

Nola beti aipu den bestalde jai-alai baten eraikitzea kasik trinketetik bi urratsetan, Pariseren bazter-bazterrean, muntadura guziak balitazke munduko xapelgoak ere osoki Parisen egiteko.  Herria   2005-02-10

Hirira banoala patarra goiti, laborari batek errepidea zeharkatzen du gosturik hoberenean, behi bakar batek tiratzen diola belarrez mukurru betea den orga zaharra beribilak beha daude, lasai, nekazaria bere urrats unatuaz errepide bazter bazterrean duen etxean sar dadin. ondo ondotik darion erreka segitu dut bazter bazterretik, ote tustek desbideratzen ez nindutelarik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 227. orr.

Nola zabaldu zen Espainiako bazter-bazterrenetaraino Maria Kristinarenganako gorrotoa.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 44. orr.

Ia ez zebilen autorik, baina bat agertu orduko, bazter-bazterreraino arrimatzen zen aita, bidea hain zen estua eta ikuspen laburrekoa.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 148. orr.

13 bazter-nahasle (orobat bazternahasle g.er.) ik nahastekari.

Frankismoaren azken urteetan, gure auzoa ideologien eltze eta egosleku bihurtu zen; inondik ere, inguruetako herri zein auzoetako bazter-nahasleei txoko egokia iruditu zitzaien gurea, non zer suma ibiltzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 56. orr.

Ezta burutik pasa ere horrelako txorakerietan sartzea! bestela ere nahiko beldur ematen didazu hor Frantzian horrenbeste gorri eta bazter-nahasleren artean.  Berria - Kultura   2004-10-23

Bazter nahasle multxo bat zela ari desmasia egiten eta heieri behar zela gogor egin.  Herria   2001-08-02

Polizia batek gizatxarren eta bazter-nahasleen aurrean amore ematea ere...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 48. orr.

Eta, han zeukatean, kondenen agiritegian, nire bazter-nahasle aurrekaria; "bazter-nahasle matxinoa", Hanleyk deitu zidanez.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 184. orr.

14 bazter-nahastaile bazter-nahaslea.

Hobe da benetako merezimenduak egin dituenari merezitakoa ukatzea, zitalari, maltzurrari edo bazter-nahastaileari emateko arriskua hartzea baino.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 269. orr.

Halakoak Asturias-etik etortzen ziren bazter-nahastaileen erruagatik gertatzen ziren, Langreo-ko eta Gijon-go portuetako sindikalista gorriak, subertsioaren profesionalak, oporra jotzera bortxatzen gintuztenak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 36. orr.

Egun batean, Baldurri kalte egitea erabaki zuen Loki jainkoak, berez maltzurra eta bazter-nahastailea zelako.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 148. orr.

15 bazterreko izlag bazter dagoena; nagusia edo garrantzizkoa ez dena.

Hantxe bizi zen Goio, bazterreko herri hartan, Kalaportun.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 41. orr.

Ordu arte Europan bazterreko estatusa zuten nazioetako erregeak izan ziren merkataritzako abentura horien eragileak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 27. orr.

Sintaxiaren eta semantikaren arteko loturen ikerkuntzan nagusi dira bazterreko arazo bat eta gaizki egindako galdera bat.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 130. orr.

Zein bide geratzen zaio, orduan, erakunde militar bazterreko bati?  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 112. orr.

Bazterreko pertsonaiez betea dago Mikel Zubeldiaren nobela hau.  Berria - Kultura   2004-07-17

Lanbide bazterreko batean, anonimotasun hartan.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 116. orr.

Hain da txikia, hain da bazterrekoa eta gaitza Iparraldea, ezen ez baita erraza pentsatzea argirik etor daitekeenik halako leku aldrebestutik.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 51. orr.

Itzulezinezko mugetaraino dituzte eramanak hizkuntza txikiak, hizkuntza bazterrekoak.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 70. orr.

Periferiak, zentroko esportazioentzat bazterreko merkatua izanik, zentroa lehengaiez hornitu baino ez du egiten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 56. orr.

Bazterreko partikulartasunen zamarik gabe nazio aurreratuekin lehiatzeko gai izango litzatekeena.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 100. orr.

Bazterreko idazlea dela aitor du Itxaro Bordak: bazterrean bizi dena.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 279. orr.

Egungo ekonomian askoren aburuz zerga horrek birbanaketarako duen ahalmena oso da bazterrekoa, izan ere fortuna handiek makina bat trikimailu erabiltzen baitituzte erraz asko saihesteko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 285. orr.

Hauek ez direlako bazterreko kontuak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 250. orr.

Orain, bide nagusitik atera eta bazterreko batetik doaz.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 16. orr.

Bere konpromiso behinena, bazterrekoei existentzia ematea da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 122. orr.

16 bazterrera bota (14 agerraldi, 13 liburutan; ETCn 93 agerraldi) du ad

Bai, mahatsa bildu baino lehen, loraldia igaro eta mahats-alea heltzen hastean, kimu berriak moztu egin ohi dira inauskaiaz, moztu eta bazterrera bota.  Elizen arteko biblia   Is 18,5

bazterrera botatako arropa zikin bustien gainean.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 159. orr.

Bat-batean, Klara Postelbergek bazterrera bota zuen egunkaria.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 49. orr.

Garrantzia gutxiagokoa, funtsezkoa ez dena, ahaztu egiten duk; bazterrera botatzen duk, amets txarrak bezala.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 106. orr.

Iruditu zait bat-batean harrapatu eta bazterrera bota nauela, zakarki eta mugimendu bakarrean, gari-azao baten antzera.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 15. orr.

Bai, hark arauak jakin-min hutsez hautsi eta, bestela bezala, bazterrera botatzen ditu batere damurik gabe.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 97. orr.

17 bazterrera utzi (87 agerraldi, 29 liburu eta 21 artikulutan; ETCn 490 agerraldi) du ad bazter utzi, baztertu.

Barazkirik kaxkarrenen hamarrenak ordaintzen dituzue, eta [...] zuzenbidea, errukia eta leialtasuna, bazterrera uzten.  Elizen arteko biblia   Mt 23,23

Badakiena da politika bazterrera utzia zutela.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 176. orr.

Asaldura sortzeko moduko motibo guztiak bazterrera utziak zituen hark ardura handiz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 88. orr.

Zenbat ama [...] ez da abilki seme edo alabarekin eskolako ariketak egiten aritzen, bere lanak bazterrera utziz, gero egiteko.  Herria   2005-09-15

Laburtasunaren amoreagatik, xehetasun asko bazterrera utziko ditut.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 436. orr.

Andreak ez zuen egindako botoa ahaztu, ez eta egitasmoa bazterrera utzi ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 859. orr.

Ez dago inor, normala baldin bada behinik behin, arauak bazterrera uzteko gogoa noizbait izan ez duenik.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 113. orr.

Ingeles erakasleak aldiz, lehenagoko handikeria eta snobismoak bazterrera utzi ditu.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 87. orr.

San Frantziskoren idazkiak dira zalantzarik gabe hura ezagutzeko kontsulta-iturri hoberena, eta harrigarria da nola biografo gehienek horiek bazterrera utzi dituzten ikustea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 33. orr.

Prozesu honek, tamalez, bazterrera uzten ditu leku ez-errentagarri guztiak, eta horiek ikusezin egiten ditu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 207. orr.

Lur honek ematen duen jendea -arraza- historia gabekoa da; izpirituak bere martxan bazterrera utzia.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 177. orr.

Tom etxean bezala egoten zen beti, paperezko mausoleo antzeko hartan, bazterrera utzitako liburu piloak gainbegiratzen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 36. orr.

Galdera horrek ez du erantzun errazik; ezin da ordea bazterrera utzi, baldin globalizazio ekonomikoaren sorrera ulertu nahi bada.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 21. orr.

Ez da bazterrera uztekoa, bestalde, beste honako aukera hau, garai moderno hauetako moralarekin bat datorrena, [...].  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 303. orr.

Adiskideek eta lagunek iruzur egingo diate, eta beste edonork baino lehenago baztertuko haute zorigaiztoko uneetan; diruak, aldiz, sekula ez hau bazterrera utziko, aldean izango duk beti, baita bizitzako atakarik gaiztoenetan ere.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 328. orr.

17 bazterrik bazter

Hoa bidez bide eta bazterrik bazter eta sarrarazi jendea barrura, etxea bete dakidan.  Elizen arteko biblia   Lk 14,23

Europan, ordea, iturriak eta ferratokiak baino urkamendi gehiago ageri ditun herriz herri eta bazterrik bazter.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 47. orr.

Itsasertza bazterrik bazter ezagutzen zuen, hasi bere jaioterrian eta Donibane Lohizuneko barraraino.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 47. orr.

Artean ez nintzen sentitu inoiz kalean bazterrik bazter doazen zakur deslai bustien pare.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 84. orr.

Bazterrik bazter dabiltza munduan, besteren lurraldeak berentzat hartuz.  Elizen arteko biblia   Hab 1,6

Europan, ordea, iturriak eta ferratokiak baino urkamendi gehiago ageri ditun herriz herri eta bazterrik bazter.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 47. orr.

Kale zikinak, trafiko kaotikoa, jende etsia eta deserrotua bazterrik bazter.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 95. orr.

18 bazter utzi (303 agerraldi, 68 liburu eta 124 artikulutan; ETCn 2.624 agerraldi) du ad baztertu.

Abokatuek bazter utzi nahi izan zuten gai hori, eta ni ez nengoen, eta ez nago, jarrera horrekin ados.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 96. orr.

«Interes politikoak» bazter uzteko eta «langile guztiak» defenditzeko.  Berria - Ekonomia   2004-06-20

Bazter utz ezazu bada aditu nahi ez dudan eta aditzen ahal ez dudan mintzaira hori.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 203. orr.

Euskara, halaber, bazter utzi duela salatu dute Sortzen-Ikasbatuaz taldeak eta sindikatuek.  Berria - Euskal Herria   2006-03-22

Suizidioaren aukera bazter utzirik, bart, edizio hau ixterakoan ez zen daturik batere Anjel Urtxipiaren hiltzaileaz edo hiltzaileez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 204. orr.

Ondoren, karrera bazter utzirik, soldadutzara joan zen.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 12. orr.

Nire errorea zera omen: gu, teknikariok, heriotza bazter utzirik saiatzen garela bizitzen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 257. orr.

Babes-herriko hizkuntza erabiltzen du idazteko, ama-hizkuntza bazter utzirik, Agota Kristofek bezala.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 7. orr.

Baina Israelek bazter utzi du ongia; etsaiak pertsegituko du.  Elizen arteko biblia   Os 8,3

Truke-tasen merkatuak dakartzan fluktuaziozko erantzunak bazter utzirik, ba al dago truke-tasen maila teorikoki definitzerik?  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 97. orr.

Dei horretatik bazter utziak izan direlarik SUD eta LAB sindikatak.  Herria   2003-05-08

Nik emandako legea bazter utzi eta nire mintzoa aditu eta jarraitu ez dutelako gertatu da hori.  Elizen arteko biblia   Jr 9,12

Sendaketan erabat sinetsia irudi zuen gaixoak, kezka eta beldurrak bazter utziak zituela.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 187. orr.

Lehenago bazter utzitako ezkontza, orain itxaropen zinezko bakarra zitzaion, diruak, zigarroak, kafeak edota billete berriek inondik ere ordezkatu ezin izango zutena.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 37. orr.

Valmontekin arras bertzela da: hura atxikitzeak lan du; eta bazter utziz gero arriskutsua izaten da.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 345. orr.

Zazpi nobio izan ditu neskatxak, eta halamodukoak direlako bazter utzi.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 122. orr.

Edozein herri ala aldetan, ordea, gaizki dabilena Deabruak hartua du, eta, beraz bazter utzi behar da.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 215. orr.

Utz ditzagun bazter.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 133. orr.

Utz iezazkidazu poeta madarikatu haiek solasaldi honetarik bazter, otoi.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 138. orr.

· Bazter utzitakoen kronikak.  Berria - Harian   2006-01-14

Zeren nahiz ez den bekatu Jainkoaren aholkuen bazter uzte soila, mortala da halere aholkuen gutiesteagatik bekatu egitea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 97. orr.

1949an trapubiltzaileen obra piztu zuen, jende pobre eta bazter utzietarik hasita mundu guzirat hedatua dena.  Herria   2004-07-22

19 begi-bazter ik betertz.

Haren begi-bazter ximurrak bezalakorik ez dut inorengan ikusi.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 103. orr.

Meza bururatzean, Arragaabesbatza guziz jeinutsuak molde gaitzean eman dauku «Bakearen urtxoa» Labéguerie zenaren kantu ederra, entzule frangori nigarño bat jin baitzaiote begi bazterrerat.  Herria   2005-11-17

Irakurtzen eta oharrak idazten ari zen bitartean, begi-bazterretik, diafragmak noiz itxiko zelatan zegoen Ruche jauna.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 263. orr.

Eta zuk? -harritu zen neska, eta begi-bazterraz begiratu zion, bizkor.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 120. orr.

Jansonek, hatz erakuslea epaimahaiburuarenganantz luzatu, eta haserre, begi-bazterraz so eginez, erantzun zuen: [...].  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 33. orr.

Ahal bezain polliki, begi bazterrez begiratu nion Emmari.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 74. orr.

Begi bazterrez, gelaxkaren mahaiaren gainean, trapu gorri pila bat ikusi zuen erdizka.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 364. orr.

20 bide-bazter (orobat bidebazter g.er.)

Gorde gaitezen ongi bide-bazter, harri-arte edo sasi-arte izatetik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 148. orr.

Ubanbe hoska hasi zen, Iruaingo bide bazter batean edo mendiko basoan balego bezala: [...].  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 73. orr.

Orain zakuetan sartuak zeuden, bide bazter batean lotan, bidoietan buruak, bizarrak lastoan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 114. orr.

Bide-bazter guztietan aurkituko dute larrea, muinogorri guztietan bazka.  Elizen arteko biblia   Is 49,9

Honezkero galdu zara basoan, jo duzu bide bazterra, busti duzu ohea.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 95. orr.

Lera eta zaldia bide-bazter elurtuan lotu, eta trena abiatu arte itxaroten zuen han.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 30. orr.

Batzuk kamioi handietan pasatzen ziren bide bazterrak astinduz, beste batzuk oinez neguko abriguekin, lokatz artetik nekez.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 59. orr.

Bide bazterrean harri meta bat ageri da.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 108. orr.

Seat Leon motako auto batek, errepidetik irten, eta bide bazterrean zeuden bi ibilgailu jo zituen.  Berria - Euskal Herria   2004-12-28

Poliziak jakinarazi duenez, autoa giltzaz itxita zegoen, bide bazterrean aparkatuta.  Berria - Gaiak   2004-11-23

Guardia zibilek hiru gazte dauzkate bide bazterrean geldiarazita.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 97. orr.

Lehen olibondoak ikusi ditut, eta mahastiak gero eta maizago bide bazterrean.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 46. orr.

Jendetza bide bazterretara bildua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 37. orr.

Baserritarren gurdiak ere bide bazterretan zeuden egun hartan, apustuari so.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 18. orr.

Pintura-arrasto bat bide-bazterreko harri konkor batean markatuta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 24. orr.

Mitxoletaz josita ageri zen bide bazterreko zelaia.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 60. orr.

Bide bazterreko soroan artajorran ari diren baserritar batzuek, eskuak aitzurretan bermatu, eta markesaren zalgurdiari segitu diote begiradaz aldirietatik hirirainoko galtzadan aurrera.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 13. orr.

Berriketan eta txistuka zihoazen, poliki-poliki, bolbora fabrikako lanetik irtenda egunero bezala, bide bazterretik ilaran, zanga ertzean.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 177. orr.

Bere astoaren bila joan zen bide bazterretik, okerka eta harro.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 102. orr.

20 ibai-bazter

Ibai bazter honetan eta beste aldekoan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 348. orr.

Beste ibai-bazterrean zaudete, iritsi ezin naizen bazterrean...  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 189. orr.

Duela bi egun, Lenako ibai bazterretan zeuden.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 420. orr.

Ezagutzen duzu ondo belar hori, nonahi ateratzen da ibai eta erreka bazterretan.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 162. orr.

· Obi ibaiaren bazter oparoetara heltzean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 224. orr.

Llobregat ibaiaren bazter emankorretan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 387. orr.

Berriz ikusi ditugu Nil ibaieko bazter.  Herria   2001-06-28

21 itsas-bazter ik itsasbazter.
22 kale-bazter (orobat kalebazter g.er.) iz kalearen bazterra.

Kalera atera zenean zeraman gauza bakarra modulokideek oparitutako lo egiteko zaku bat zen! Zertarako eta Bilboko kale bazter batean geratzeko!  Berria - Euskal Herria   2004-02-03

Tabernak eta kale bazterrak jendez lepo zeuden.  Berria - Harian   2005-07-01

Negu betean bageunden ere, eramangarria zen itzalguneetako hotza, gozoa eguzkiak epeldutako kale bazterren epela. Artean haurrak ez ziren kale bazterrean uzten.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 6. orr.

Kale-bazterretan, ur putzuak izozten hasita zeuden.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 90. orr.

Bilboko kalebazter bero haietako porlanak eta galipotak botatzen duen lamada.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 268. orr.

Tebas ere erbestera gatibu eraman zuten, haren haurrak kale-bazter guztietan sarraskitu, handikiak menperatzaileen artean banatu eta buruzagiak katez lotu.  Elizen arteko biblia   Na 3,10

Siziliako kale bazterretik mundu zabalera.  Berria - Kultura   2004-04-17

Gauzak normal daudela, nornahik daki, goiko mendi kaskoan baino epelago egiten duela beheko kale bazterrean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 41. orr.

Jendeak jan hondakinak kale bazterrera botatzen ditu.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 177. orr.

22 lur bazter

Eoliako lur bazterrak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 71. orr.

Mexikoko lur bazter bat dugu irudikagai, Comala, hautsez eta nekez lurrarekin berdindutako bere jendeekin. Afrikako lur bazterrei buruz «Jainkoarentzat duela 300 urte irabazi lurrak» dio.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 13. orr.

Urrutiko irletaraino iritsi da haren izena eta lur-bazter guztiek miretsi dituzte haren egintza miresgarriak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 175. orr.

· Hona zer oihukatzen duen Jaunak lur-bazterretaraino.  Elizen arteko biblia   Is 62,11

23 su bazter ik supazter.
24 ur-bazter (orobat urbazter) ur ertza.

Ur-bazterra utzi, eta aldapan gora jotzen zuen errepideak, ibai gaineko goi-ordokirantz.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 342. orr.

Lehorrez, ostera, ezin joan, inbaditzaileek Angarako bi ur bazterrak hartuak baitzituzten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 387. orr.

Valdeoscuro ibaiaren ezkerreko ur bazterra segituz noa.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 207. orr.

Mila kilometrotik gora egin ditut bizikletaz Itsaso Beltzaren kostaldeko errepideari jarraituz, batzuetan ur bazterraren albo-albotik.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 22. orr.

Mahatsondoa zirudien zure amak, ur-bazterrean landatua.  Elizen arteko biblia   Ez 19,10

Ahmedabaden bada aintzira bat, Kankaria, ur bazterrean harkaitz tzarrak dituena.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 40. orr.

Jende dezente ikusi du hondartzako ur-bazterretik hara eta hona paseatzen.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 87. orr.

Ur bazterretik 800 metrora jarri nahi zituzten hodiak 40 km urrundu beharko dituzte.  Berria - Gaiak   2006-04-27

Ur bazterrean, zangoak uhain moteletan bustitzen ditu.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 268. orr.

Egun batean noraezean nindoan belardietan barrena, aintzira ez zen aintzira hartako ur-bazterretan.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 32. orr.

Zaldia ur bazterrera eraman eta zuhaitz batean lotu zuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 229. orr.

Autoak nekez ibil zitezkeen ur-bazterreko bidexka bat zuen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 135. orr.

25 zoko-bazter

Horrelako ostatuetan, eguneko bi errublo ordaindurik, gela erosoa ematen diote bidaiariari; hori bai, aranpasa adinako labezomorroak azaltzen dira zoko-bazter guztietan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 20. orr.

Berari entzunda, bazirudien Herensugearen arnasa kosmikoa etxeko zoko-bazter guztietan barreiatuta zebilela.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 130. orr.

Luzaz ibiltzen zen bere lorategiko zoko-bazter ilunetan barrena.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 389. orr.

Egunero ibiltzen zen bere herrixkako kaleetan barrena, zoko-bazter guztiak miatzen eta lekurik ezkutuenak ere arakatzen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 175. orr.

Buruko zoko-bazter guztietan atergabe sortzen baitzitzaizkion pentsamendu-antzeko puska itxuragabe batzuk.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 405. orr.

Zoko-bazter guztietako argia bilatzeko saioa.  Berria - Kultura   2004-05-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

bazter auzoetako (6); bazter auzoetan (7); bazter batean (343); bazter batean eseri (4); bazter batean eserita (7); bazter batean gelditu (4); bazter batean geratu (6); bazter batean jarri (7); bazter batean utzi (17); bazter batean zegoen (17); bazter batean zeuden (6); bazter bateko (7); bazter baten (8); bazter batera (67); bazter batera eraman (6); bazter batera joan (13); bazter batetik (29); bazter batetik bestera (9); bazter batzuetan (4); bazter bazterrean (5); bazter bide (4)

bazter ederrak (11); bazter galdu (7); bazter gehienetan (6); bazter guziak (45); bazter guzietan (31); bazter guzietarik (7); bazter guztiak (95); bazter guztiak miatu (6); bazter guztiak miatzen (6); bazter guztiek (6); bazter guztietako (14); bazter guztietan (149); bazter guztietara (68); bazter guztietara zabaldu (4); bazter guztietatik (46)

bazter ikuska (25); bazter ikuska ibili (4); bazter ilun (5); bazter itzazue (5); bazter leku (10); bazter leku batean (4); bazter nahasle (17); bazter nahasleak (4)

bazter orotan (10); bazter orotara (4); bazter orotarik (4)

bazter urrun (8); bazter urrun batean (4); bazter utz (5); bazter utzi (124); bazter utzi behar (15); bazter utzi du (6); bazter utzi nahi (5); bazter utzi nuen (5); bazter utzia (6); bazter utziak (4); bazter utziko (18); bazter utzirik (17); bazter utzita (43); bazter utzitako (14); bazter utziz (7); bazter uztea (14); bazter uztea erabaki (5); bazter uzteko (19); bazter uzten (33); bazter uzten saiatu (4)

bazterrez bazter (17); bazterrik bazter (38); bere bazter (4); beste bazter (7); bide bazter (31); bide bazter batean (16)

egongelako bazter (4); egongelako bazter batean (4); erabat bazter (4); ere bazter (10); erreka bazter (5); errepide bazter (4); errusiako bazter (5); etxeko bazter (4); europako bazter (8); euskal herriko bazter (14); gelako bazter (15); gelako bazter batean (6); gelaren bazter (5); gelaren bazter batean (4); gure bazter (6); guztiz bazter (4); hainbat bazter (5); hango bazter (5); herriko bazter (17); hori bazter utzi (4)

ibai bazter (9); ibaiaren bazter (5); inguruko bazter (5); itsas bazter (25); itsas bazter hortan (9); itsasoaren bazterrez bazter (6); kale bazter (6); legea bazter (4); leku bazter (5); lurraren bazter (4); munduaren bazter (6); munduko bazter (47); munduko bazter guztietako (4); munduko bazter guztietan (11); munduko bazter guztietatik (6)

oro bazter (5); parisko bazter (5); portu bazter (10); portu bazter hortan (9); txoko eta bazter (6); zoko bazter (7)

aho bazterra (4); bazterra jo (9); bide bazterra (4); itsas bazterra (8); ur bazterra (5)

bazterrak airean (7); bazterrak airosten (4); bazterrak airostuko (4); bazterrak airostuz (4); bazterrak alaituko (6); bazterrak arakatzen (4); bazterrak argitzen (4); bazterrak baketzerat ari (4); bazterrak beti berdin (7); bazterrak beti minbera (4); bazterrak biziki minbera (4)

bazterrak ezagutzen (4); bazterrak garbi (8); bazterrak garbitzeko (5); bazterrak harritu (12); bazterrak harritu dira (4); bazterrak harrotu (30); bazterrak harrotu ditu (9); bazterrak harrotu nahi (4); bazterrak harrotuko (9); bazterrak harrotzen (13); bazterrak hein bat (4)

bazterrak ikusten (4); bazterrak ilun (5); bazterrak inarrosi (6); bazterrak inarrosi ditu (4); bazterrak inarrosten (9); bazterrak isilik (6); bazterrak jendez (4); bazterrak kexatu (5); bazterrak kexu (19); bazterrak kexu dira (7); bazterrak kexu ziren (4); bazterrak lasaitu (7); bazterrak miatzen (19); bazterrak minbera (5); bazterrak mugitu (4); bazterrak nahasi (7); bazterrak nahasiak (4); bazterrak nahastea (4); bazterrak nahasteko (7); bazterrak nahasten (44); bazterrak nahastu (9)

bazterrak oraino (6); bazterrak oro (5)

bide bazterrak (11); erreka bazterrak (5); euskal herriko bazterrak (5); gure bazterrak (13); hango bazterrak (8); harrotu ditu bazterrak (8); hemengo bazterrak (6); ibai bazterrak (5); inguruko bazterrak (5); itsas bazterrak (7); ur bazterrak (4)

itsas bazterraren (4)

begi bazterraz (9)

aintzira bazterrean (11); aintziraren bazterrean (5); autoa bazterrean (4); azken bazterrean (4); bazter bazterrean (5); bazterrean aparkatuta (4); bazterrean bizi (11); bazterrean dago (5); bazterrean dagoen (5); bazterrean den (6)

bazterrean egon (6); bazterrean erori (4); bazterrean eseri (9); bazterrean eseri zen (4); bazterrean ezkutatutako (5); bazterrean gelditu (14); bazterrean geratu (19); bazterrean geratu zen (6)

bazterrean ipinitako (6); bazterrean ipinitako lehergailu (4); bazterrean laga (9)

bazterrean utz (4); bazterrean utzi (71); bazterrean utzi eta (10); bazterrean utzi nahi (5); bazterrean utziko (10); bazterrean utzirik (8); bazterrean utzita (13); bazterrean utzitako (9); bazterrean utziz (6); bazterrean uztea (6); bazterrean uzteko (11); bazterrean uzten (16); bazterrean zegoen (11); bazterrean zeuden (6)

beste bazterrean (6); bide bazterrean (195); bide bazterrean erori (4); bide bazterrean gelditu (5); bide bazterrean geratu (8); bide bazterrean ipinitako (6); bide bazterrean utzi (11); bide bazterrean utzitako (5); biziaren bazterrean (6)

eliza bazterrean (4); erreka bazterrean (13); errekaren bazterrean (4); errepide bazterrean (44); ezkerreko bazterrean (4); han bazterrean (4); hondartza bazterrean (4)

ibai bazterrean (18); ibaiaren bazterrean (5); itsas bazterrean (37); itsaso bazterrean (5); itsasoaren bazterrean (4); kai bazterrean (4); kale bazterrean (16); kale bazterrean ezkutatutako (4); kamio bazterrean (4); kontrako bazterrean (4)

ohe bazterrean (8); portu bazterrean (9)

ur bazterrean (26)

aintzira bazterreko (6); aintzira bazterreko fabrika (4); bazterreko fabrika (4); bazterreko harri (4); bazterreko mahai (5); bazterreko mahaian (5); bide bazterreko (45); erreka bazterreko (9); errepide bazterreko (14); ibai bazterreko (12); itsas bazterreko (19); ur bazterreko (10)

bazterren aintzina (6); bazterren aintzina airosteko (5); bazterren airosteko (23); bazterren alaitzeko (18); bazterren alegeratzeko (8); bazterren bat (4); bazterren batean (30); bazterren batetik (9); bazterren harrotzaile (4); bazterren harrotzeko (16); bazterren harrotzen (4); hor zelarik bazterren (4); izanen da bazterren (5); munduko bazterren (5)

bazterrera bota (6); bazterrera botatzen (7); bazterrera egin (4); bazterrera eraman (5); bazterrera hurbildu (4); bazterrera iristean (4); bazterrera itzuli (5); bazterrera jo (4); bazterrera joan (10); bazterrera utzi (28); bazterrera utzi zuen (4); bazterrera utzia (4); bazterrera utziko (9); bazterrera utzirik (5); bazterrera utzitako (5); bazterrera utziz (8); bazterrera uzteko (5); bazterrera uzten (9)

bide bazterrera (14); erreka bazterrera (5); ibai bazterrera (7); itsas bazterrera (7); ur bazterrera (5)

bide bazterreraino (5); lurraren bazterreraino (5); munduaren bazterreraino (6)

alderdikeriak bazterrerat (4); arrunt bazterrerat (4); bazterrerat utzi (18); bazterrerat utzi behar (6); bazterrerat utzia (7); bazterrerat utziko (4); bazterrerat utzirik (15); bazterrerat utziz (8); bazterrerat uzten (11)

bi bazterretako (4); bide bazterretako (8); hiri bazterretako (4)

bada bazterretan (7)

bazterretan bizi (4); bazterretan dauden (6); bazterretan zeuden (8)

bi bazterretan (9); bide bazterretan (53); edozein bazterretan (33); erreka bazterretan (5); errepide bazterretan (20); frango bazterretan (6); hainbat bazterretan (4); hemengo bazterretan (5); ibai bazterretan (5); ibaiaren bazterretan (6); inguruko bazterretan (4); kale bazterretan (14); karrika bazterretan (5); lau bazterretan (5); munduko edozein bazterretan (7); ur bazterretan (5); zabaldu zen bazterretan (5); zegoen bazterretan (5); zein bazterretan (4)

bazterretara begira (4)

edozein bazterretatik (4)

bazterretik so (14); bide bazterretik (11); itsas bazterretik (7); munduaren bazterretik (4); ur bazterretik (8)

bazterrez bazter (17); begi bazterrez (6); itsasoaren bazterrez (6); itsasoaren bazterrez bazter (6)

bazterrik bazter (38)


bazterbide (orobat bazter bide) 1 iz bi lerro edo gehiagoko errepideetan, autoak ezin ibili diren bazter zerrenda.

Arlabango tuneleko errepideak 7 metroko zabalera izango du, 2,5 metroko kanpoko bazterbidea eta metro bateko barruko bazterbidea; erdibitzaileak, berriz, bi metroko zabalera izango du.  Berria - Euskal Herria   2004-09-17

Etxadiari emandako bigarren biran, bazterbide batean, aurkitu zuen bila zebilen tokia.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 114. orr.

Ertzaintzak bazterbideetako bat autoentzat egokitu zuen berehala.  Berria - Euskal Herria   2006-03-15

Nik nahi nuen tokitik berrehun bat metrora utzi behar izan nuen autoa, hurrengo Plan Partzialak noiz irentsiko, ibai bazterreko alde horretan oraino gelditzen diren baratze bakanetariko baten pareko bazterbide estuan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 37. orr.

Nesken parera heldu zenean autoa mantsotu eta bazterbidera sartu zuen, nesken kontrako norabidean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 74. orr.

Kamioitzarra ehun bat metro urrunago gelditu da, bazterbidean; gidariak azkeneko unean erabaki balu bezala, autostopista atzean utzi eta berehala.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 43. orr.

Berriz isildu da eta pausu berdinaz gabiltza, elkarren ondoan, lerro ber berean, ezkerreko bazterbidean.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 186. orr.

2 saihesbidea.

Halakoak dira, frangotan, herri baten bihotza saihesteko idekitzen diren bazterbideak, mendian gora urratzen diren ibilbide zabalak, eta nolaz ez autobide handiak.  Herria   2005-10-06


baztergabe iz bazterrik ez duena. ik mugagabe.

Lliburuak zabalik utziko zuen itsas espazio baztergabea.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 12. orr.

Ibaiaz beste aldean zuhaitz handiek berde kolorezko harresi erraldoi baztergabe bat hedatzen zuten lerro-lerro urbazter guztian zehar.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 371. orr.

Bi argizagik aurretik erabakitako zehaztasunaz unibertso baztergabean dagokien unean topo egiten dutenean bezala.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 122. orr.

Honelako izenburuak dituzte margolan apokaliptiko horiek: Pontito betiereko kontserbatua espazio baztergabean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 180. orr.

Itsaso zabal baztergabeko horretan urturik daude nere arbaso gaxteen eta neure neronen begi biak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 293. orr.

Hasieran eskualde bukoliko bat besterik ez zena, historiaren zentzuari eta argitasun teknikoei esker, indar tektoniko izugarriek sortutako lurralde geologiko eta historiko baztergabe bihurtu zitzaidan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 93. orr.


baztergarri izond bazter daitekeena, baztertzeko modukoa.

Ez zaigu adibide hori baztergarria iruditu, zeren, azken buruan, balio didaktikoa baitu.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 283. orr.

Hipotesia ez da erabat baztergarria, batez ere kontuan izanik Hemingwayk AEBen Habanako Enbaxada-Etxean uzten zituen txostenak noren eskuetan uzten zituen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 219. orr.

Ez dut ezagutzen arrazoiketa inuzenteagorik indarkeria oro dela baztergarri dioenarena baino.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 78. orr.

Erabat baztergarriak dira bizpahiru menpeko esaldiez jositako diskurtsoak.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 103. orr.

Hazel, ordea, jendaila zital eta baztergarria bilakatzen zen adoregabetuta eta goibel bazebilen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 166. orr.

Doinu ironikoa lagungarri da; doinu zakar-mindua baztergarri.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 174. orr.


baztergi iz

Abiatzea, goizanko 8:30etan dateke Mauleko zerbütxügünearen auto baztergiatik edo Agerreako fraidetxetik 08:45etan.  Herria   2004-05-27

Arbaillen edertarzünaren gozatzeko eta margogintzala plantatzeko nahia düenek hitzordüa dü igante goizanko 08.30etan Mauleko Zerbütxügünearen botüra baztergian, hura eta anhoareki.  Herria   2004-11-11


bazterjan iz

Badirudi, ordurako bazterjana zela baba hutsa.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 55. orr.

Beste aldetik, berriz, baba bera, mixeri samarrean bizi zirenen bazterjana izatean, baliteke jokoak eskatzen zuen bezala, errege hitzaren kontraste modura ipini izatea faba hori.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 57. orr.


bazterka adlag bazterretik.

Eta pentsamendua atzeraka doakizu, bazterka dabilkizu eta gauza gehiegi zipriztintzen ditu.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 138. orr.

Euskarak, galduxe baditu ere, baditu esanera dotore batzuk, oraino bazterka bederen baliatzen dituenak: [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 261. orr.


bazterkari izond bazterrera jotzeko joera duena.

Orai berriz ez da begi onez ikusia Europa horren beraren alderat derabilan azpijokoa, beti bazterkari edo gibelkari dagon Inglaterra batean.  Herria   2004-05-13


bazterkatu, bazterka(tu), bazterkatzen du ad bazterrera jo.

Begiak bazterkatu zituen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 168. orr.


bazterkeria (67 agerraldi, 7 liburu eta 48 artikulutan; ETCn 922 agerraldi) iz 1 bazterketa, gaitzesgarritzat markatua.

Bilduma hori ez da fikzioa, emakumeak Estatu Batuetan barrena ikusi dituen pobrezia, ezbeharra, bazterkeria eta halakoen kronika baino.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 53. orr.

Korsikerak Frantziaren bazterkeriaren eta hizkuntza irakasteko dugun grina ulertzen ez duten agintarien aurka borrokatu beharko du.  Berria - Mundua   2004-04-17

Pobrezia eta bazterkeria arrazakeriaren eragileak izan daitezke.  Berria - Kultura   2004-09-23

Ijitoek Europan jasan behar izaten duten bazterkeria gaitzetsi du Europako Arrazismoaren Behatokiak.  Berria - Gaiak   2006-04-08

Abertzaleen zerrendaburu Edmond Simeonik dimisioa gaitzetsi eta abertzaleekiko «bazterkeria» salatu zuen.  Berria - Mundua   2004-04-02

Bolondres taldeek hitzaldiak eskaintzen dituzte, generoa medio egiten diren bazterkeriak saihesteko.  Berria - Euskal Herria   2004-06-25

Herritarren %60 indigenak dira eta oso baldintza kaskarretan bizi dira: bazterkeria eta pobrezia handiak dira.  Berria - Mundua   2004-03-31

Eriei bazterkeriarik jasan gabe bizitzeko eskubidea onartzen die, eta hori bermatzeko eginkizuna gobernu erakundeen esku lagatzen du.  Berria - Gaiak   2006-02-15

Zer gertatu zait ohorearen eta ospearen aldetik gorrotoaren eta bazterkeriaren aldera horrela pasatzeko?  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 58. orr.

Maileguen sistema baten bidez lortuko litzateke inolako bazterkeriarik ez egotea.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 109. orr.

Baduzu eragozpenik Bazterkeriaren Aurkako Elkarteko ikasle bat behatzaile gisa gure artean egon dadin?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 64. orr.

Farodia Rassool, gizarte-zientzietakoa, unibertsitate osoko bazterkeriaren aurkako batzordearen buru dena.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 54. orr.

Bazterkeriazko egoera honi amaiera emateko behar diren neurriak hartzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-05-29

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Instituzioek gazteekiko duten bazterkeria politika.  Berria - Euskal Herria   2004-01-11

Bazterkeria eta homofobia keinua izan zen.  Berria - Euskal Herria   2004-10-03

Sindikatuek «zeregin garrantzitsua» daukatela «bazterkeria mota guztiak amaitzeko ahalegin horretan».  Berria - Ekonomia   2004-05-26

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gizarte bazterkerian erortzeko arriskuan dauden gazteekin aritzen gara batez ere.  Berria - Euskal Herria   2004-11-28

Jende askok oraindik uste du kontsumoa eskalada prozesu bat dela; alkoholdun edariekin eta porroekin hasten dela, eta kokainarekin edo heroinarekin amaitzen dela, gizarte bazterkerian.  Berria - Euskal Herria   2004-11-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bazterkeria salatu (4); bazterkeriaren aurkako (3); bazterkeriaren eta (3); eta bazterkeriaren (5)


bazterketa (643 agerraldi, 32 liburu eta 410 artikulutan; ETCn 4712 agerraldi) 1 iz pertsona edo talde bati bestelako tratua –besterik adierazten ez bada okerragoa– ematea, edo hura bazter uztea, erlijio, sexu, jatorri, hizkuntza edo politika arrazoiengatik. ik diskriminazio; bereizkeria.

Apartheid, arraza-bereizkeria, bazterketa, kolonia-zapalkuntza eta atzerritarrek zertutako beste zapalkuntza eta domeinu forma batzuk sustatzen edo iraunarazten dituzten politikak zeharo baztergarriak dira.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 110. orr.

Hara benetako bazterketa eta bereizkeria.  Berria - Mundua   2004-09-23

Bitartean, bakardadea, bazterketa, su urriko suntsiketa...  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 123. orr.

Inkomunikazioa eta bazterketa dira Lizartzak eta Fernandezek gehien aipatzen dituzten hitzak.  Berria - Harian   2005-11-08

Iraina eta mespretxua, bazterketa eta pertsekuzioaren esperientzia latza.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 28. orr.

Euren iritzian, EAJk alardean «emakumeen bazterketa eta diskriminazioaren alde» egiten duelako.  Berria - Harian   2005-09-07

Euskal Herriaren garapenak ez ote du ba alta indar guzien beharra, nihungo bazterketarik gabe?  Herria   2004-03-11

Zigorrak izan daitezke fisikoak (isunak, kartzela...); izan daitezke sozialak (mespretxua, bazterketa eta bakartzea) edo, bestela, izan daitezke psikologikoak (lotsa eta kulpa eragitea, adibidez).  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 63. orr.

Indarkeriarik eta bazterketarik gabeko elkarrizketa sustatu nahi du behin eta berriz Elkarri-k.  Herria   2003-06-12

Bazterketa eta munduko herrialde gehienen pobrezia eragiten duen ekonomia-sistema, militarismo berrindartua, naturaren degradazioa...  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 54. orr.

Gatazka eta ezegonkortasun iturri horietako bat arraza, erlijio edota beste hainbat arrazoiren eraginezko bazterketa izango genuke.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 82. orr.

'Marikoiak' bere gain darama irainaren zama, bazterketaren mehatxua, eskubideen ukapena, beren gustura bizitzen utzi ez zitzaienen samina, bizitza izorratu zietenen negarra, errespetuaren zanpaketa, nahigabearen kondena.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 131. orr.

Agoteak ote ziren bazterketaren iturri edo herritarrak ote ziren bereizkuntzaren hobendun?  Herria   2003-12-25

Buruzapia ez omen da kultura jakin baten ezaugarri, kultura jakin horretan emakumeak jasaten duen zapalkuntza eta bazterketaren sinboloa baizik.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 106. orr.

Bikote homosexualei ezkontzeko baimena ukatzea «bazterketaren aurkako legeen kontrakoa» da.  Berria - Gaiak   2004-05-18

41.551 euro Bazterketaren Aurkako Plan bat finantzatzeko.  Berria - Ekonomia   2004-01-25

Beldurra zigorrari eta bazterketari, lana ez aurkitzeari, marjinalitateari.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 76. orr.

Txinan eta Indian, ordea, emakumeen bazterketa dela eta, gizonezkoak dira herritar gehienak.  Berria - Gaiak   2004-04-06

Horrek gizarte talde batzuen bazterketa ekarri du.  Berria - Mundua   2004-08-01

Batzuen eta besteen artean benetan desberdintasun batzuk egoteak ez du zertan batzuen nagusikeria edo besteen bazterketa ekarri.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 53. orr.

Baina Lizeoak ezin du bazterketarik egin, kuotak ordainduz gero behintzat, eta are gutxiago hilkorren eta hilezkorren artean.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 108. orr.

Transmisioa belaunaldiz belaunaldi burutzen da eta pertzepzio batzuk trokelatuta gelditzen dira bazterketaren bat jasan duten kolektiboetako kideengan, emakumeak izan, beltzak izan, euskaldunak izan edo langileak izan.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 201. orr.

Garapena beren baliabide naturalen estimazio hobean oinarrituta bultzatzeko itxaropena zuten nazioak [...] guztiz baztertuak geratu dira nazioarteko harreman ekonomikoetan, eta bazterketa horren ondorioak, barne- politikan nahiz gizartean, oso kaltegarriak izan daitezke.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 123. orr.

Nahitaezkoa zaigu eredu erromantikoari uko egitea anakronismoan edo bazterketan ez erortzearren, hots, lehen mailako balio kulturalak geureganatzeko.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 54. orr.

Ikuspuntu berritua agertu zuen bazterketarik ezaren kontzeptuari «lurraldeetako sentsibilitate guztien parte hartzea» erantsi zuelako.  Berria - Harian   2005-12-01

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bazterketa soziala hizkuntzatik hasten dela, esate baterako.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 86. orr.

Gizartean aldaketa sozial sakona proposatzen duten taldeek sistema politiko eta mediatikoaren bazterketa sistematikoa jasaten dute.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 111. orr.

Beltzen bazterketa bortitzak matxinada eta altxamendu ugari sortu zituen.  Berria - Mundua   2004-10-13

Ingurumeneko helburuak dituzten merkataritza politikoko neurriek ez lukete bazterketa arbitrarioa edo justifikaezina eragin behar.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 120. orr.

Albo-arrazoi batzuk aipatu nahi ditut, hala ere, zuribide bainoago, bazterketarik nabarmenenetarako erabili den irizpidearen argibidetzat: [...].  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 11. orr.

Gizonezko homosexualek baino bazterketa eta arbuio handiagoa jaso dute emakume lesbianek historian zehar.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 60. orr.

Onartuko duzue horrelako bazterketa bidegabekoa dela!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 128. orr.

Ahulenen bazterketa gero eta handiagoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 220. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

1990eko hamarraldiaren bukaeran hazkundea lasterragotu egin zen, eta horri esker bazterketa-fenomeno horiek, partez, desagertu ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 180. orr.

Indigenei entzunda, bizi duten bazterketa egoera hori gainditzeko moduak daudela erakutsi nahi genuen guk.  Berria - Gaiak   2004-02-26

Bazterketa jarrerak gainditzeko beste sindikatuekin eta alderdiekin bilerak eginen ditu.  Berria - Ekonomia   2006-02-21

Mundu gerren arteko eta ondoko bazterketa neurriek bizi-baldintzak areago okertu zituzten.  Berria - Mundua   2004-04-28

Ameztoikoek segitzen zuten agoteekin ezkontzen [...] eta segur ere elizan bazterketa problema berekin, gero ikusiko dugun bezela.  Herria   2003-11-27

Ez lan, istripu, osasun arazorik, ez familia ereduari buruzko gogoetarik, ez bazterketa zantzurik.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 63. orr.

Pertsona guztiek bazterketa mota orotatik libre egon behar dute Ingurumenari eragiten dioten ekintza eta erabakiei dagokienez.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 126. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Egongaiztasun politikoa eta gizarte-bazterketa dira naziotik urruntzeko beti prest dagoen kapitalismo baten kanpokotasun honen ondorio halabeharrezkoak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 146. orr.

Konponbiderako Mahaia eraikitzeko erronkari heltzeko deia egin zuen, «presarik gabe baina etenik gabe, lurralde bazterketa eta bazterketa politikorik gabe».  Berria - Harian   2006-03-25

5 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Gizarte bazterketa arriskuan dauden beste pertsona batzuk.  Berria - Euskal Herria   2006-03-07

6 baztertzea.

SMSetan, aldiz, espazio-mugak erretorikoak baino mekanikoak diruditen estrategien bidez gainditzen dira (bokalik gabeko testuak, ortografia arauen bazterketa, eta abar).  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 229. orr.

«Kelme taldearen bazterketa behin betikoa da, ez du atzerabiderik», esan zuen atzo Tourreko antolakuntzako nagusiak, Jean-Marie Leblancek.  Berria - Kirola   2004-03-30

Zurien eta indigenen arteko ezezagutza eta bazterketa ikaragarria da.  Berria - Kultura   2004-03-23

7 bazterketa positibo

Hilketak, lesioak eta abar ikusirik, indarra jartzen da zigorrari buruzko atalean, baina eskatu beharko litzaioke bazterketa positiboa arlo orotan izatea. Bestalde, ez dut uste bazterketa positiboaz hitz egin behar denik lege-proiektu honetan: bazterketa positiboa baliatu izan da sustapenaren ildotik tartean ezberdintasun materiala izanda, eta hau ez da esparru hori.  Berria - Euskal Herria   2004-08-03

Itunetan ere onartuta dago une jakin batzuetan bazterketa positiboa erabiltzea dagoela.  Berria - Euskal Herria   2004-08-03

Lege-proiektu honetan emakumeen aldeko bazterketa positiborako neurriak beharko ziren.  Berria - Euskal Herria   2004-08-03

Fernandez de la Vegak ere esan zuen «bazterketa positiboa Espainiako Konstituzioaren espirituan bertan» datzala.  Berria - Mundua   2006-05-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldeko bazterketa (4); aurkako bazterketa (4)

bazterketa bultzatzen (8); bazterketa dela eta (3); bazterketa egoera (9); bazterketa egoerak (6); bazterketa ekarri (3); bazterketa eta jazarpena (3); bazterketa mota (3); bazterketa nabarmena (3); bazterketa pairatzen (3); bazterketa politikoa (10); bazterketa politikorik (3); bazterketa positiboa (9); bazterketa salatu (8); bazterketa salatzeko (7); bazterketa soziala (8); bazterketa sozialak (3); bazterketa sozialaren (5)

emakumeen bazterketa (8); ezker abertzalearen bazterketa (4); generoaren araberako bazterketa (3); gizarte bazterketa (19); indarkeria eta bazterketa (3); kontrako bazterketa (5); pairatzen duen bazterketa (3); pobrezia eta bazterketa (3); sufritzen duten bazterketa (3)

bazterketarekin bukatzea (3)

bazterketaren aurka (6); bazterketaren aurkako (12); bazterketaren kontra (8); bazterketaren kontrako (6); gizarte bazterketaren (9); gizarte bazterketaren kontrako (3)

bazterketari buruzko (3)

baldintzarik eta bazterketarik (4); bazterketarik eza (8); bazterketarik gabe (42); bazterketarik gabe egin (4); bazterketarik gabea (5); bazterketarik gabeko (68); bazterketarik gabeko egoera (3); bazterketarik gabeko elkarrizketa (24); bazterketarik gabeko elkarrizketaren (5); bazterketarik gabeko prozesua (3); bazterketarik gabeko udalbiltzaren (3); bazterketarik gabekoa (3); indarkeriarik eta bazterketarik (9); inolako bazterketarik (11); inolako bazterketarik gabe (7)


bazterkuntza iz bazterketa.

Eleberri horietan erakusten den bizitzaren gogortasuna, ankertasuna eta gordintasuna, bere historietako protagonistek pairatzen duten bazterkuntza, zehazkiago islatzeko.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 9. orr.

Lyotarden iritzian, hain zuzen, zentzumenen espazioa diferentziaren arabera antolatzen da, eta ez aurkakotasunaren arabera: pinturaren historia osoa diferentziaren bazterkuntza etengabe bat baizik ez da, arrazionalizazio geometrikoaren alde.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 206. orr.


bazternahasle ik bazter 13.

bazterralde iz bazterra.

Bakardade luze hark, bazterraldi latz hark, gure gizonik atseginenak izutuak zeuzkan ahalkeriazko bernizadura bat zuen nigan ezarria.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 255. orr.

Bazterralde erabat diferenteak ditu [Indiak].  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 38. orr.

Ondo daki berak umea dabilen bazterraldean zein lore dauden.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 78. orr.

Lepo horretatik bota diezogun begirada bat inguruan dugun bazterralde miresgarriari.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 108. orr.

Gaztetan Mediterranioko argiak luzaz gozatu izanak areagotu egiten zion egurats gandutuaren zama, bazterralde lausotuarekiko tristura.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 10. orr.

Auzogune berri baten moldatzeari lotzea Urdazuri ibaiaren bazterraldean, Azkaine alderat ateratze hortan.  Herria   2004-09-30


bazterraldi iz bazterturik egondako aldia.

Eman dizkidaten iritzi batzuek, eta nire adiskideen kontseiluek, Parisetik bolada batez lekutzeko deliberoa harrarazi didate: baina nire bazterraldiaren lekua, mundu guztiarentzat sekretuan gordea izan dena, zuretzat ez da sekretua izanen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 518. orr.

Bazterraldi gisako horrek nire auzi handiaz serioski arduratzea du estakuru, alabaina neguaren hastapenetan jujatuko baita azkenik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 374. orr.

Bakardade luze hark, bazterraldi latz hark, gure gizonik atseginenak izutuak zeuzkan ahalkeriazko bernizadura bat zuen nigan ezarria.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 255. orr.

Zer probetxu dakarkidake haren bihotzean egoitza hartu izanak [...] baldin eta bere bazterraldian sosegu harturik, egungo egunean harrotzen ahal baita bere ihesialdiaz ni neure garaipenaz bainoago?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 324. orr.


bazterrarazi, bazterraraz, bazterrarazten (orobat baztertuarazi g.er.) du ad baztertzera behartu.

Kalkatzeko-papera eta erregelak bazterrarazi zizkion [...] eta tematu zen esku hutsez eta tintaz egin zitzan marrazkiak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 206. orr.

Joan den astean lege berezi bat bozkatu dute zenaturrek, eta haren arabera norbaitek auzitegian sospetxa dezazke jujeak eta beraz bazterraraz.  Herria   2002-08-08

Gero, edanaren txanda etorri zen, eta ukuilu modernoa zenez [...] buelta emanarazi behar izan zieten ehun behiei, eta gero besoak apurtu arte zafradak eman adarretan uretatik bazterrarazteko, bestela leher egingo baitzuten.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 178. orr.

Lehenengo ekintza horregatik alkatetzatik Espainiako Gobernuak bazterrarazia, 36an berriro alkate hautatu zuten.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 113. orr.

Negar egiten zuela bere amaren aurrean eta "zuk bazterrarazitako amodio batek hilobira narama" esaten ziola.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 17. orr.


bazterrauzo ik bazter 11.

bazterrekotasun iz bazterrekoa denaren nolakotasuna.

Lekuaren bazterrekotasunak eta klimaren eta lurraren lakarrak bertara jende tipo bat erakarri duelako: menturazale, sakats, gerraria, natiboekin urtu dena.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 273. orr.


bazterreratu, bazterrera, bazterreratzen 1 da ad bazterrera joan.

Bertze multzo bat heldu zen orain eta iraganbide estuan bazterreratu behar izan nuen bidea uzteko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 237. orr.

Erretiluz eta botilaz betetako mahaia bazterreraturik zegoen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 34. orr.

Haren xedea baitzen nora bazterreratua zen nehork jakin ez zezan.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 520. orr.

Ez Merteuil andrea bera, ez bertze edozein emakume ausartuko litzateke dudarik gabe horrelako gizon batekin kasik buruz buru landan bazterreratzera.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 110. orr.

Nola baitaramazu bizimolde zuhur eta landara bazterreratua, eskandaluzko abentura horiek ez dira zuganaino heltzen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 59. orr.

2 du ad bazterrera eraman.

Bankuaren inguruan automobila bazterreratu zuen Ségouinek eta Jimmy eta Jimmyren laguna jaitsi egin ziren.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 65. orr.

Mahai gainean hutsik zeuden hiru edo lau garagardo latak bazterreratu eta beste bi eskatu zizkion zerbitzariari.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 45. orr.

Sur l'eau irakurri eta xehetasunaz ohartu nintzenean, garraiobide berriek itsasontzia bazterreratu ondoren gertatutako paisaje aldaketaz pentsatzen geratu nintzen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 122. orr.

Begi onez dakusa laikotasun legea erlijioaren errespetua bermatzen baldin badu baina, ere berean, erlijioa bazterreratzeko tresna bilaka daitekeela azpimarratzen du.  Berria - Euskal Herria   2004-09-03

Bazterreratu behar dira gizakien diskurtsoak elkarren artean lotzeko erabili ohi ditugun forma eta indar ilunak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 25. orr.

Azkenaz goiti, lehiakide beldurgarri bat gudukatik bazterreratzeko, ni nauzu oraino deitzen, eta nik gogoa betetzen dizut.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 269. orr.

Auzipetuek, hala ere, arazo pertsonalak bazterreratu, eta beste arlo bati eman diote garrantzia.  Berria - Harian   2005-11-20


bazterretsi, bazterrets, bazterresten du ad bazter utzi.

Valmont jaunak bazterretsiak gauzka dagoeneko ni eta bere amodioa; eta soilik nahi du, bizimolde ongiegileago batez, bere gaztaroko akatsak edo hobeki erran hutsegiteak konpondu.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 399. orr.


bazterretxe iz baserria, basetxea.

Luzaiden, ene sort-herrian, bazterretxe gehienetan, bai eta ere karrikan, irakurtzen dute "Eskualduna" eta, hortakotz, batere ez dute kaseta erdaldun beharrik, harekin baitazkite behar dituzten guziak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 188. orr.


bazterrezin (orobat bazter ezin eta baztertezin) izond ezin baztertuzkoa.

Bospasei adiskide, egiazko haiek, tribuko kusiak, hain maitatuak, haurtzaroko jostetakide ahantzezinak, eta lankide bazterrezinak, errekontruzko ezezagunak.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 8. orr.

Post-kristautasunaren garaietan ere [...] barkamena da iraganaren hondakinetan gelditzen den altxor bazterrezinaren adibide bat.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 113. orr.

Sakrifizioa gure onerako izango zelakoan, bazterrean utzi nituen behingoz nire kontzientzi-eragozpen bazterrezinak.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 164. orr.

Gaur egun, bazterrezin bihurtu dira.  Berria - Euskal Herria   2004-02-24

Herria, ordea, egarriak hila dago, eta esan duguna betetzera eta bazterrezin dugun zina egitera behartu gaitu.  Elizen arteko biblia   Jdt 8,30


baztertasun iz bazter dagoenaren nolakotasuna.

Konkretuki mintzatzeko, aipa dezadan euskaraz idazteak berak Frantziako, "Iparraldeko", euskal idazle batendako errepresentatzen duen baztertasuna.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 144. orr.


baztertezin ik bazterrezin.

baztertu, bazter(tu), baztertzen (orobat baxtertu g.er.) 1 da ad bazterrera joan; leku bazterrera joan. ik bakartu.

Baztertu zen, muturtuta bezala; eta izerdia sentitu nuen esku-azpietan.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 57. orr.

Enetzat zeukan ostiko bat aireari eman zion, baztertu bainintzen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 36. orr.

-Oskar, baztertu, ezin dut tirorik egin eta! -aitaren ahots larrituak bidea urratu zuen oinazearen errezel gorrien artetik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 285. orr.

Denak baztertu dira bide egiteko.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 37. orr.

Hamida lagunekin hurreratzen ikusi zuen, eta baztertu egin zen haiei pasabidea uztearren.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 112. orr.

Gero, errezelorik ez sortzearren, pixka bat baztertu zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 176. orr.

Aurrera, aurrera -baztertu zen sar zitezen-.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 137. orr.

XII-XIII. mendeetan latina baztertu zenean, nafar erromantzea lehenengo, eta gaztelania gero izan ziren haren ordezkoak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 26. orr.

2 (nondik)

Erdaingabea, hau da, bere zakil-muturra erdaindu ez duen gizasemea, bere herritik baztertua izango da, nire ituna hautsi duelako.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 48. orr.

Joanttok erakutsi ageria ikustean, soldaduak hitzik gabe baztertu ziren bidetik, agur martzial bat eginik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 69. orr.

Bi uso, iduneko berde metalikoa eta koralezko hankak zituztenak, Elleneren bidetik baztertu ziren ahateen ibilkeraz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 197. orr.

"Baztertu gure bidetik" adierazten diete irratiz amerikarrek radarrean ageri diren ustezko etsaiei. Joanttok erakutsi ageria ikustean, soldaduak hitzik gabe baztertu ziren bidetik, agur martzial bat eginik.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 163. orr.

Gizartetik baztertuak izan direnekin, gizarteak "erotzat" dauzkanen artean. Zakar baztertu zen leihotik, bat-batean gogaitu izan balitz bezala.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 61. orr.

Entzun orduko bultza egin zion Maizak, kutxa ondotik bazter zedin.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 267. orr.

Azkenean, ispilutik baztertu eta begiak itxi, edo argia itzali, eta ukituka bukatzen zuen lana.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 142. orr.

Zimiko egiten zion bere bizimodu zuzenak: bizitzako festatik baztertua izan zela iruditzen zitzaion.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 170. orr.

Bainan bokazionetik baztertzen dena?  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 200. orr.

3 (nora)

Deabruak Llum eta inspektorea dauden aldera mugitzen dira ziztuan, inspektorea eskuinera baztertzen da.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 158. orr.

Deabruei pasatzen uzteko, Jimmy Herf albo batera baztertu zen kamioi bati pasatzen uzteko.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 512. orr.

Alde batera baztertu zen, eta Fructuoso eta biok geratu ginen aurrez aurre, ni haren tirabidean.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 21. orr.

Bat-batean, aurrean doazen taldeak alboetara baztertu eta hutsune bat uzten dute jendaldearen erdian: deabruz mozorrotutako animazio-talde bat patinetan irristaka eta suziriak botatzen.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 158. orr.

Barre tximista kutsagarri batek erasan zuen berriro Isabelle, halako moldez non sofa askatu eta doi-doi baztertu baitzen paretaren aldera.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 85. orr.

Tom portxera baztertzen da, ohi duen bezala bazkalostean erretzera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 234. orr.

Trasteen txokora baztertu zen eulia.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 54. orr.

Ez bat eta ez bi bidetik atera eta oihanera baztertu da.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 82. orr.

Egin zuen saldukeriaz lotsaturik, amondarren lurraldera baztertu zen berriro.  Elizen arteko biblia   2 M 5,7

Eskuinalderantz baztertu nintzen, eta presaka gurutzatu nuen apartamentu-etxearen eta albokoaren arteko soropila.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 139. orr.

4 du ad bazterrera eraman; kontuan ez hartu, aintzat ez hartu. (zerbait)

Egutxik neskatoaren ileak gorantz baztertu zituen, belarria agerian utziz.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 31. orr.

Musuka hasi nintzaion, baina berak eskua altxatu zuen, ezpainak estali zizkidan eskuarekin, eta aurpegia baztertu zidan. Jantzi urratuak, izerdituak, zerrikatuak, usainduak eta zorriz emokatuak behin betirako baztertu zituen eta, haiekin batean, sufrimenduaren sinbolo ziren jantziak.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 38. orr.

Nork gaitzesten ditu orduan, bada, eta baztertzen, gaitzesten eta baztertzen omen ditugun egitura horiek?  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 185. orr.

Irakaskuntza Publikoaren Mahaiak Espainiako Kalitate Legea baztertzeko eskatu zion atzo EAEko Hezkuntza Sailari.  Berria - Euskal Herria   2004-03-31

Indarkeria behin betirako baztertzeko eskatu zion erakunde armatuari.  Berria - Euskal Herria   2006-01-27

Baztertu egin beharko zenituzke kontu horiek, eta ondo pentsatu nola moldatuko zaren inaugurazioan soinurik ez jotzeko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 220. orr.

Bestela, bidegabekeria ez da baztertuko eta zuzentasuna ez da indartuko.  Berria - Harian   2006-03-09

Nonbait afaltzeko aukera ere baztertu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 83. orr.

Kantuaren bidez -literaturak dituen forma ugarien bidez- gure zoria onartu edo arbuiatu, madarikatu, onetsi, baztertu, deitoratu, irauli, bedeinkatu, goretsi, iraindu, kakaztu, gurtu dezakegu.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 16. orr.

Freudentzat bada garaia erlijioa baztertu eta zientziari ekiteko, zerua aingeruei eta elaiei utziz.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 43. orr.

Truke libreak nazio guztien ongizatea hobetu dezakeelako hipotesia baztertu gabe ere, [...].  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 42. orr.

Gizon praktikoa zenez, Del Vallek berehala baztertu zituen kezka haiek guztiak. urte hartan bertan baztertu zituen noble izateak ematen zizkion eskubide bereziak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 116. orr.

Ez da Ingalaterra bakarrik, beste nazio askok ere baztertu dute tortura arrakasta handiz.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Baztertu zuen ate joka joatea, ez zekien zergatik baina ez zion elkarrizketari larritasunik eman nahi.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 173. orr.

Hantxe zabaldu zen Errenazimentuaren hazia, herri hizkuntzak suspertu eta, pixkanaka, latina baztertu zuena.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 21. orr.

Litekeena da, ez dugu ezer baztertu behar, baina zerbaitek esaten dit txostenak ez duela epe laburrean argia ikusiko. Zenbait kasutan nahitaezkoa da hitzez hitzezko itzulpena baztertu eta bestelako baliokideak aurkitzea.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 199. orr.

Bazter bedi behintzat Jainkoari atsegin ez zaiona, nahiz eta gizakiei atsegin eman.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 356. orr.

Bazter ezazu, beste gaitz askoren artean, kontakizunak luzatzeko nire eta beste idazle askoren gaitza.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 146. orr.

Bizkorrago ibiliz, halako gai nahastua baztertu eta zelai hartatik urruntzen hasten da.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 50. orr.

Apur bat serioxeago, baina artean trufa-doinua guztiz baztertu gabe.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 211. orr.

Ez baztertu ez leku, ez denbora, ez pertsonarik; ordu guztiek, toki guztiek, gizon guztiek balio behar dute zure atseginerako.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 111. orr.

Aspaldi industrializaturiko herrialdeek, ez badituzte ekoizpen horiek baztertzen, edo berandu baztertzen badituzte, arrisku handia izango dute estatu semiperiferiko bihurtzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 61. orr.

5 (inpertsonalak)

Berehala baztertu zen suizidioaren ideia.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 146. orr.

Dirurik ahulenak errazago baztertu ziren, eta, hala, arriskuan geratu zen EDSk eskatzen zuen trukeen egonkortasuna.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 160. orr.

Izan ere, gorpuztasuna baztertzean, espazioa ere baztertzen da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 63. orr.

Objekzio hauek baztertu behar dira.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 131. orr.

Josebak ez zuen uste ipuina frantsesa izango zenik, baina ezin zen baztertu posibilitate hori.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 164. orr.

Erabat baztertu daiteke drogak hartzen zituela?  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 153. orr.

6 (zerbait nora)

Nire memoriaren zoko batera baztertu nuen kontu hura.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 97. orr.

Harryk kutxa zabaldu zuen berriro, eta gauzak alboetara baztertu zituen ikusezintasun-kaparen bila...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 32. orr.

Ohe-arropak tolestu eta alde batera baztertzen ditu, Errotulagailu beltzez Kaxa akastunak hemen jarrita dagoen apaleko zokora baztertzen dituztenak, apenas iristen dira laurehun kaxatara: profesional ona da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 38. orr.

Gero, Mikel Strogoffen laguntzaz, bidearen erlaizera baztertu zuten gorpua.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 363. orr.

7 (zerbait nondik)

Zeren Izpirituaren barraiatze hori ez baita heldu beste gauza batzuetatik hura baztertzen duen kausa positibo batetik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 353. orr.

Esku hotz batek kalpar luzeak baztertu zizkidan aurpegi paretik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 160. orr.

Ez du esan nahi Santa Klarak kantua erabat baztertzen duenik Orduen Liturgiatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1178. orr.

-Noiz arte jarraitu behar duzu Saulengatik negarrez, Israelen erregetzatik baztertu dudalako?  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 45. orr.

Arrazoi pisuzkorik ez bada, ez da baztertu behar naziorik merkataritzatik.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 15. orr.

Neure onginahia ez dut harengandik baztertuko, zure aurreko erregeagandik baztertu nuen bezala.  Elizen arteko biblia   1 Kro 17,13

Jainkoagandik atributuak baztertu beharra, kontraesanak ekiditeko.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 122. orr.

Mendebalean baizik ez da erabiltzen jausi jat, eta Nafarroako Sakanan baizik ez bota dakit, eta horrexegatik baztertu dira euskara batutik.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 194. orr.

8 (norbait)

Paretaren kontra baztertzera behartu gintuen.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 82. orr.

Jauna, zergatik baztertzen nauzu, zergatik gordetzen aurpegia?  Elizen arteko biblia   Sal 88,15

Indiak hiesa duten haurrak baztertzen dituela dio HRWk.  Berria - Gaiak   2004-08-12

Hiriko galeria guzti-guztiek baztertu zuten; minduta eta haserre itzuli zen handik Chicagora.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 51. orr.

Brown, ordea, naturalki baztertu zuten: beltza zen eta.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 225. orr.

Pixkanaka-pixkanaka baztertu egin zuten Jeronimo, eta jendeak berehala galdu zuen Jeronimoren ezkongetasunarekiko arreta.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 25. orr.

Erran dezakezu ezen aitak bizitzan baztertu egin ninduela, eta bazterrerat nahi nukeela nik orain hura, eta horregatik mintzatzen naizela horrela hartaz.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 151. orr.

Ez dut uste etxean geratu nahi duten emakumeak baztertzen ditugunik.  Berria - Gaiak   2004-04-28

Arauak hausten dituena arriskutsua da; hala, taldeak barre egiten dio, edo mespretxatu, eskumikatu, baztertu edo egotzi egiten du.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 63. orr.

Erretzaileak erabat baztertu nahi dituztela ematen du.  Berria - Harian   2005-12-31

Ez ditut, baina, ni bezala pentsatzen ez dutenak baztertuko.  Berria - Gaiak   2004-04-28

Eskema bipolar, heterosexual, monogamo eta ugalketara bideratu horretatik atera den guztia gaitzetsi, baztertu, kondenatu, barregarri utzi eta gogor zapaldu izan dute.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 58. orr.

Izan bedi gurekin Jauna, gure Jainkoa, gure gurasoekin izan zen bezala. Ez gaitzala utz, ez baztertu.  Elizen arteko biblia   1 Erg 8,57

Bizkorrago ibiliz, halako gai nahastua baztertu eta zelai hartatik urruntzen hasten da.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 50. orr.

Ahoskeragatik baztertzen gaituzte batzuetan, poloniar azentoa daukagulako.  Berria - Mundua   2004-04-23

9 (norbait nondik)

Cardinalek emaztea bidetik baztertu zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 435. orr.

Inork gorpu bat hilobitik ateratzen bazuen lapurreta egiteko, gizartetik baztertzen baitzuten.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 289. orr.

Aita sartu da tartean, eta nahiko zakar baztertu nau handik.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 213. orr.

Roberto Goaza komisarioa buruzagitzatik baztertu zutenetik bakarrik geratu zen Cesar itxura guztien arabera.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 186. orr.

Huts handiak eginak izan zirela, bost lagun beren poliza-lanetarik baztertu ditu, ondotik ikusi behar noraino joanen den afera hori.  Herria   2002-12-26

Azken horiek boteretik baztertu egin behar dituzte lehenengoek.  Berria - Gaiak   2004-06-06

Ahmadinejadek emakumezkoen eskubideak gutxitu eta horiek hein batean esparru publikotik baztertuko dituela aurreikusi dute adituek.  Berria - Harian   2005-06-26

Partidukideek bizitza publikotik baztertu hindutenetik.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 114. orr.

Handik bi hilabetera dantza-taldetik baztertua zuten.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 96. orr.

10 (norbait nora)

Llum garrasika hasten da eta Danik berehala alde batera baztertzen du.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 155. orr.

Ni hurbildu eta bultzada batez Lally alde batera baztertu nuen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 109. orr.

Orain, gotzainak herri txiki batera baztertu du.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 83. orr.

11 (era burutua izenondo gisa)

Julio ere uste dut aintzat hartzen hasia nintzela, ezen gizagaixo bat iruditzen zitzaidan une hartan, auzo baztertu batera bidalitako maisu triste bat.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 30. orr.

Berari ere esaldi bat iratzarri zitzaion bat-batean, fresko-fresko, hiru mende laurden bere oroimeneko zoko baztertu batean lo egon ondoren: [...].  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 316. orr.

Bestalde, berehala jabetu naiz orain kontzentrazio-esparru txiki, txiro, baztertu batera heldu naizela, probintziako kontzentrazio-esparrura nolabait esatearren.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 132. orr.

Frankoa eta liberala izan delako ere, zu bezalako jende pertsegituari eta desterratuari geriza eman izan diona, baita liburu baztertuak argitarat eman ere.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 263. orr.

Makinaria industrial erabilezina, ileordekoz betetako kutxak, koadro baztertuak eta bestelako trepetak.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 63. orr.

Arraza konkistatzaileak daude, gudariak, eta herri konkistatuak, azpiratuak, baztertuak: herri xume laboraria, sehia.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 195. orr.

Orduko behartsu, gaixo, baztertu, emakume eta haur, bekatari kutsatu... horiek denak ikuspegi maitagarriz eskaintzen dizkigu bere ebanjelioak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 408. orr.

Izan dezan mendekua nire lagun baztertuak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 95. orr.

Toki nasai bat emanez ere [kasetak] Europako mintzaira eta populu baztertueri.  Herria   2001-10-04

Jende txiroen, baztertuen bizitza, XIX. mende bukaera arte, ikuspegi komikotik eskaintzen zen soil-soilik.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 29. orr.

Errukizko portaera legendunekin, hau da, gizarteko pertsona miserable eta baztertuenekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 26. orr.

Gizaki ahul, pobre eta apala, mespretxatu eta baztertua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 27. orr.

Nonbaitik etorritako eta itsasadarraren beste puntan kokatu ziren jende baztertuen ondokoak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 281. orr.

Haur indigenek osatzen dute giza talderik ahul eta baztertuena.  Berria - Gaiak   2004-02-26

Ez da zaila asmatzea zer jende ibiliko den eskean: baztertuak, eta, baztertuen artean, baztertuenak: etorkinak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 133. orr.

Stevensonek aipatutako haiek eraiki zuten zoramenezko Babel hau; baztertuek, desoinordetuek, bere barkuan zetozen haietako batzuek berberek [...] Amerikako beste baztertuekin, beltzekin eta indioekin, estolderietatik hasi eta Empire Statearen gailurreraino.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 143. orr.

12 ipar aurreratu.

Urteko lanari esker, aski sos baztertua asteño bat bederen goxoan ibiltzeko nahi nuena ikusiz nahi nuen tokian.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 58. orr.

Jakesek ba omen du sos poxi bat baztertua, Bordeleko alde horretan bere etxe-partea altxaturik.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 137. orr.

13 ezin baztertuzko ik bazterrezin.

Ezin baztertuzko eginbeharrak ditiat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 103. orr.

Hastetik, oraino 2004-ko bukaeran bezala, ezin baztertuzko bi eskakizun agertu ziren.  Herria   2004-12-09

Gero, denborarekilan gauza horiek panoraman sartzen dira eta ezin baztertuzko bihurtzen.  Berria - Euskal Herria   2004-02-05

Hain gogoeta zinezko eta ezin baztertuzkoek erraten ahal diezazukedana baino anitzez gehiago asaldatzen naute.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 314. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

alde batera baztertu (12); aukera baztertu (42); aukera baztertu zuen (12); aukera hori baztertu (10); autoa baztertu (5); batera baztertu (21); batera baztertu zen (6)

baztertu batean (5); baztertu beharra (17); baztertu beharra dago (6); baztertu beharrekoa (5); baztertu da (8); baztertu dira (5); baztertu ditu (26); baztertu du (93); baztertu dute (48); baztertu egin (243); baztertu egingo (14); baztertu egiten (83); baztertu ezin (6); baztertu gabe (84); baztertu izan (5); baztertu izana (13); baztertu nuen (15); baztertu ondoan (7); baztertu ondoren (22); baztertu zen (19); baztertu ziren (9); baztertu zituen (47); baztertu zuen (154)

begiak baztertu (6); behin betiko baztertu (5); bera ere baztertu (5); berak baztertu (5); berehala baztertu (18); berehala baztertu zuen (7); berriz baztertu (5); beti baztertu (6); betiko baztertu (8); bidetik baztertu (8)

egitea baztertu (19); egiteko aukera baztertu (8); erabat baztertu (53); erabat baztertu zuen (9); eskaera baztertu (9); eskaintza baztertu (7); euskara baztertu (9); ez da baztertu (16); ez du baztertu (28); ez dute baztertu (13); ez zuen baztertu (37); ezer baztertu (10); ezin baztertu (5); ezin da baztertu (35); ezin daiteke baztertu (6); ezin dira baztertu (5); gaitzetsi eta baztertu (5); gizarteak baztertu (6); guztiz baztertu (14); hartzea baztertu (8); hipotesi hori baztertu (5)

indarkeria baztertu (6); inor baztertu gabe (8); izana baztertu (5); jauna baztertu (5); lana baztertu (5); laster baztertu (7); nola baztertu (6)

oro baztertu (11); parte hartzea baztertu (6); pilotak baztertu (6); plana baztertu (8); proposamena baztertu (8); salaketak baztertu (7); salaketak baztertu zituen (5)

zeharo baztertu (6); zergatik baztertu (7)

baztertua da (5); baztertua den (5); baztertua izan (34); baztertua izan da (9); baztertua izan zen (8); baztertua sentitzen (5); erabat baztertua (6)

gero eta baztertuago (6)

baztertuak diren (7); baztertuak izan (27); baztertuak izan dira (6); baztertuak sentitzen (8); baztertuak ziren (7)

baztertuko du (7)

bazterturik zegoen (7); erabat bazterturik (5)

baztertuta bizi (8); baztertuta dago (14); baztertuta daude (7); baztertuta daudela (7); baztertuta dauden (6); baztertuta egon (10); baztertuta gelditzen (5); baztertuta geratu (8); baztertuta sentitzen (11); erabat baztertuta (19); guztiz baztertuta (5)

baztertuz gero (11); guztiak baztertuz (6); oro baztertuz (6)

ezin baztertuzko (8)

baztertzea da (12); baztertzea egotzi (11); baztertzea erabaki (15); baztertzea erabaki zuen (5); baztertzea leporatu (8)

baztertzeko eskatu (27); baztertzeko eskatu dio (9); baztertzeko eskatu du (6); baztertzeko gisan (5); baztertzeko joera (5)

ez da baztertzekoa (6)

alde batera baztertzen (5); aukera baztertzen (9); aukerarik baztertzen (5); batera baztertzen (5)

baztertzen ahalegindu (5); baztertzen ari (14); baztertzen bada (5); baztertzen badugu (5); baztertzen berriro (5); baztertzen da (16); baztertzen dira (6); baztertzen ditu (24); baztertzen du (34); baztertzen duen zerbait (5); baztertzen dugu (5); baztertzen dute (7); baztertzen jarraitzen (6); baztertzen zituen (8)

berehala baztertzen (5); bestea baztertzen (7); emakumeak baztertzen (8); erabat baztertzen (23); euskara baztertzen (5); existentzia baztertzen (29); existentzia baztertzen duen (11); existentzia baztertzen duten (10); ez da baztertzen (8); ez du baztertzen (65); ez dugu baztertzen (14); ez dut baztertzen (10); ez dute baztertzen (36); ezer baztertzen (11); gauzaren existentzia baztertzen (8); inor baztertzen (5); oro baztertzen (8); presenteko existentzia baztertzen (7)


baztertuarazi ik bazterrarazi.

baztertuxe adlag apur bat baztertua.

Bazirudien lana doi bete nahi zuela, gerra irabazi, gainerako larruketa, gerraren alderdirik tamalgarriena, ahazturik; edo baztertuxe utzirik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 170. orr.

Ruche jaunaren aulki gurpilduna, berriz, itzalean, baztertuxea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 103. orr.

Ginzburgez estimazioz hitz egiten zuen, baina urrutiko pertsona batez bezala halere, bere gogoak eta afektuak abandonatu ez baina baztertuxea baitzuten.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 140. orr.

Gizonezkoak ordurako baztertuxeago zegoen Aitorren izkuntz zarran bezala gizonki azaldu eta gizon jokatu behar zutenak.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 17. orr.


baztertxago ik bazterxe.

baztertxo iz bazter txikia.

Erreserbaren ardura berak hartzen zuenez, besteok bagenekien, ahal izanez gero, jangelaren baztertxo batean izango genuela mahaia.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 83. orr.

Laster baztertxo hau, lehen horren hotza, horren errugabea, Aberriko berotasunarekin epelduko da, gure abeslarien abesti kutunekin alaituko da.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 51. orr.

Hobe sabaian bizi, baztertxo batean, emakume liskartiarekin etxe berean baino.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 83. orr.

Suitzan edo Gaztelan? ez ote da bakarra munduan historiak eta naturak, naturak daukan apainenaz eta historiak daukan hitsenaz elkar hartuta herriaren alde bana eraikitzen duten Espainiako baztertxo hau?  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 55. orr.


baztertzaile (orobat bazterzale) 1 izond baztertzen duena.

Lege baztertzaile esplizituak ezereztu eta diskriminazio positiboa egiteko ekintza ugari egin dira.  Berria - Gaiak   2004-06-13

Beti eman dizkiote alarde baztertzaileari erraztasunak.  Berria - Harian   2005-05-22

Iritzi xenofoboak, arrazistak eta baztertzaileak mamitzeko.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 119. orr.

Bidasoaldeko Emakumeek «gune baztertzaileak» daudela salatu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-06-13

Arrazoi berberagatik, Berria-k ez ditu, berez, eta estilo zuzenean, erabilera sexista, xenofoboa edo oro har, baztertzailea duten hitzak erabiltzen.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 101. orr.

Emakume baten erruki handia sentitzen dut, haren ahotik honelako hitz txintxo bezain baztertzaileak entzuten ditudanean: "ni, laztana, gizonekin baizik ez".  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 131. orr.

Ez traditu, gutizia baztertzaile batez, elkarri zin eginik diogun adiskidantza ezin hautsizkoa.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 72. orr.

Horrek erakusten dit traidorea eta baztertzailea dela oroimena [...] hots, oroimenak erabakiko duela zer gogoratu eta zer ez.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 78. orr.

Nazionalismo baztertzailearen pozoia orotara zabaltzeko.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 225. orr.

Bestenez gizartea, bazterzale düzü eta ez dü horrek deusere balio.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 112. orr.

Eskuindarra, baztertzailea, iraingarria.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 63. orr.

2 ez-baztertzaile

Apirilaren 17ko hauteskundeak «demokratikoak eta ez baztertzaileak» izan daitezen.  Berria - Harian   2005-02-19

Alarde ez-baztertzailearen aldekoak manifestazioan aterako dira.  Berria - Euskal Herria   2004-09-08

Emakundek langileria era ez baztertzailean hautatzeko gidaliburua argitaratu du.  Berria - Euskal Herria   2004-12-04

Urgentea da ate hori berriz irekitzea eta Europa ez baztertzailea izatea.  Berria - Euskal Herria   2004-06-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alardea baztertzailea (3); baztertzailea da (10); baztertzailea dela (13); baztertzailea izatea (3); baztertzailetzat jo zuen (3); dela baztertzailea (3); ez baztertzailea (3); ez baztertzailearen (3); ituna baztertzailea (5); jarrera baztertzailea (4); nazionalismo baztertzailearen (3); tratu baztertzailea (3)


baztertze 1 iz bazterrera eramatea; kontuan ez hartzea, aintzat ez hartzea.

Arrazoirik gabeko bereizkeria, baztertze, muga edo lehentasunei amaiera emateko konpromisoa hartu dute kartagileek.  Berria - Euskal Herria   2004-09-30

Arazoen artean deserrotzea eta baztertze soziala izan daitezke nabarmenenak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-09

11-10 besteak, Muscarditzen 5 sakerekin, eta hunen sare eta baztertze batzu Ibarrolari, nork erranen zuen?  Herria   2005-04-28

Nazioarteko laguntzaren mendekotasuna da baztertze horren sintoma argi bat.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 107. orr.

Ezegonkortasuna eta baztertzea dira, nola Iparraldean hala Hegoaldean, erregulaziorik gabeko integrazio honen fruitu garratzak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 106. orr.

Hala eta guztiz ere, "baztertze" hauek ez dira lotzen arbuio batekin edo errepresio batekin.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 138. orr.

Baztertze hori orain baino gehiago duela zonbait urte sentitu dugu.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 159. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Baztertze politikaren beste jauzi bat.  Berria - Euskal Herria   2004-05-28

Baztertze arriskuan dauden eta lan merkatuan sartzeko arazoak dituzten pertsonei laguntzeko Baztertze-hastapenaren eta hautatzeko posibilitatearen hastapenaren aldaketa batez dihardugu.  Berria - Euskal Herria   2006-04-08

Erraza da egiaztatzea Historia naturalaren presentzia-eremua garai klasikoan ez datorrela bat bere formetan, aukeratzeko irizpideetan eta baztertze-irizpideetan, Aldrovandiren garaikoarekin.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 68. orr.

Ekoizpen modu kapitalistaren zabalkundearen ezaugarri harrigarrienetako bat zabalkunde horrek berorrek eragiten duen integrazio- eta baztertze-fenomeno bikoitza da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 107. orr.

Integrazio- eta baztertze-prozesu horiek, nazio bakoitzaren baitan eta nazioen artean, harreman konplexuak eratu ohi dituzte beren artean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 107. orr.

Ezker abertzalearen kontrako baztertze estrategia ez dela eten.  Berria - Ekonomia   2004-05-16


baztertzeke adlag baztertu gabe.

Veneziako agintariek, bestelako neurriak, gogorrenak balira ere baztertzeke, hasiera batez ikerketa egiteko bi lagun izendatu zituzten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 79. orr.

XX. mendeko gizateriaren ibilbide morala erakutsi digu Gloverrek, gure alde suntsitzailea baztertzeke, atalez atal.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 98. orr.

Birtuosoak baitziren eta erraz moldatzen ziren bai Tchaikovskiren bai azken boladako egileen lanetara, mendeetan zehar sortu eta zaindutako herri jakituria eta sentimenduak baztertzeke.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 190. orr.


bazterxe
1 baterxeago (corpusean bazterxago eta baztertxago soilik) adlag zerbati bazterrago.

Gero, Parise etxera, errepidetik bazterxago; hau ere frango aipatua.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 110. orr.

Lurra erosia dute tenisgune estaliaren ondoan, hiri erditik baztertxago bainan aparkalekuak izanen han berean eta autobusak ere ondotik iragaiten.  Herria   2004-09-16

Baztertxago ereman dute eta oren laurden baten buruko berriz jin da bere tokirat.  Herria   2001-06-28


bazterzale ik baztertzaile.

bazterzulo iz adkor zuloa.

Hortxe doa lehen aipatu dugun abestia, Shane MacGowan and The Pogues-en Hell's Ditch, Infernuko bazterzuloa, Genetek espetxeetan bizi izandako oinazeen inguruan idatzi eta musikatua.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 70. orr.


bazuka ik bazooka.

beamondar ik beaumondar.

Zesar Borgia, adibidez, Mendavian hil zen, beamondarren kontrako borrokaldi batean.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 77. orr.


beasaindar izlag/iz Beasaingoa, Beasaini dagokiona; Beasaingo biztanlea.

Sortzez beasaindarra zen, bainan bere erroak Baxenafarroan zauzkan.  Herria   2005-03-31

Bi antzerki obra labur idatzi ditu idazle beasaindarrak.  Berria - Kultura   2004-10-09

Kantaldirako tresneria JZK musika talde beasaindarrekoek ekarri zuten furgoneta zuri batean.  Berria - Harian   2005-07-07

Aita beasaindarra eta amona lesakarra zuen uruguaiar batek.  Berria - Euskal Herria   2004-06-11

Sarasola hau, ezizenez Monty, beasaindarra zen ni bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 48. orr.

Argi dago, beraz, beasaindarren aldeko tesia defendatzen duela Martin Mendizabalek.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 124. orr.

Juan Mari Insausti beasaindarra aske utzi dute.  Berria - Euskal Herria   2006-01-22

Luis Mari Jauregi beasaindarrak 58 urte ditu.  Herria   2004-06-10

Beasaindarrek gehixeago egitea espero zen, baina nafarrak indarrez nagusitu ziren.  Berria - Kirola   2004-02-18


beata iz andre elizkoia.

Beltzez jantziriko beataren batzuk daude otoitzean, irudi santuen aitzinean sakabanatuak. beha gelditzen zitzaizkien eskolara zihoazen umeak elkarri ahapeka, pausoa arintzen zuen aldiro beata laukoteak ondotik urrunduz.  Berria - Kultura   2004-12-26

· Eskeko mojak edo "beatak" bigarren mailako erlijio-emakumeak ziren.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 204. orr.


beatifikatu, beatifika, beatifikatzen 1 du ad beato izendatu.

Elizak ez luke gibelerat begira jarri behar berehala beatifikatuz eta Santo subito eginez, laster ikusiko baita Aita Saindu zena ere gauza batzuetan trompatu dela, bere buruari importantzi gehiegi emanez, hala nola ziolarik emazteak betirako baztertzen zituela apezgotik.  Herria   2005-06-02

2 (era burutua izenondo gisa)

Zeharkatzeko bidea aurkitzen duten giza arima bakarrak, beren bertute edo fedearengatiko sari gisa, ahariaren larruari heltzeko aukera dutenak dira, seinale beatifikatuen forma eramangarri egokian.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 102. orr.


beatifiko izond beatoari dagokiona.

Itxura beatifikoa geneukan argazkietan, baina, gure maisu zamorarrak ederki zekienez, errealitatea bestelakoa zen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 37. orr.

Emazteak irribarre beatifiko bat egin zuen eta entzule batzuek txalo egin zuten.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 43. orr.

Benetako Jainko Bakarrarengana hurbiltzeko beste hainbat era alternatibo direla, ikuspen beatifikoaren hainbat ikuspegi partzial eskaintzen dituzten bideetatik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 140. orr.

Egia entzutera eta berarekin bat egitera naraman barne ahotsaz aldarrikatzen dut, batasun hori ongia ez ezik ongi gorena eta beatifikoa dela ontzat ematen baitut.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 140. orr.


beatitude iz dohatsutasun espirituala.

Baina beat beatitudea ere bada.  Berria - Kultura   2006-01-17


beato 1 iz zerua erdietsirik, Elizak, santuen azpitik, eredu gisa hartua duen pertsona. ik dohatsu 3.

Hala gertatzen da, kasu, Liébanako Beatoaren ilustratzaileak egindako mapan, non Egiptok edo juduen herriak Asiak baino toki handiagoa hartzen duten.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 47. orr.

2 irud/hed

-Santakrutz apaiza kupidagabea dela entzun izan dut hamaika aldiz -esan nion orduan- baina Lizarraga "beatoa" ere, ez da askoz leunagoa!  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 90. orr.


beaumondar (orobat beamondar g.er., beaumontar eta behamontes g.er.) izond/iz Nafarroako Erdi Aro bukarerako gerra zibiletan, Luis Beaumont Nafarroako kondestablearen aldekoa.

Ikasleei adierazi zienean nola Fernando Katolikoak bereganatu zuen Nafarroa, nafar onak -beaumondarrak- lagun zituela, eta nafar gaiztoak -agramondarrak- etsai.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 32. orr.

Hala kontatzen zizkidan, zetozkion bezala, mila historia jakingarri, protestantei buruzkoak edo agramondar eta beaumondarrei buruzkoak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 94. orr.

Bere bizi luzean barna ezagutu zuen Nafarroan berean Agramondarren eta Beaumondarren arteko hisia.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 30. orr.

Zesar Borgia, adibidez, Mendavian hil zen, beamondarren kontrako borrokaldi batean.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 77. orr.

Pentsatzekoa da Joanesek, bastart istorioetan sartu gabe, aski lan zuela erresumako Gorteak bere arrazoietara ekartzen, beaumondarren konspirazioak desegiten.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 31. orr.

Ez zen gaztelar eta beaumondarren esperoan gelditu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 49. orr.

Bartolome Carranza anaia (1503-1576) Argako Miranda herrian sortua zen, Nafarroako kondestable Beaumontarren buruzagiaren aldeko jauntxoen familia batean.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 22. orr.

Manuaren lehenbailehen betetzeko asmoz, beaumondar presoak eta meneko guztiak neure gain hartu eta ate nagusitik iltki ninduan, kasik segidan, Donibane Garazirako bidean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 630. orr.

Bere aita Joanesi zer gertatu zitzaion izanen zuen, inola ere, gogoan, nola beaumondar traidoreak, harekin etsaiturik, zabaldu eta zelaitu zion atzerritarrari konkista bidegabearen bidea.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 59. orr.

Gazteluzainak lehen behakoan ezagutu du: Eiheralarreko erretore zaharra da, beaumondar errabiatua.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 46. orr.


beaumondarzale izond beaumondarren aldekoa.

Zeren eta san Inazioren miresle sutsua baikenuen aita, eta ez saindu gipuzkoarra gizon ezin bertutetsuagoa izan zelako, baina beaumondarren alde guduztatu zelako, nik uste, eta Frantzisko Xabierkoa konbertitu zuelako, orduan ere beaumondarzale batek erakutsi behar agramondar bati Jainkoaren bidea...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 201. orr.


beaumontar ik beaumondar.

bebarru (orobat behe-barru g.er. eta behebarru g.er.) iz ezkaratza.

Jendeak, nahiz eta manifestazioetan parte hartu ez, taberna eta bebarruetan babestu beste erremediorik ez zuen izaten, eta poliziak zartakoka aterarazten zituen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 301. orr.

Aldameneko bebarru batean sartu ginen, izututa.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 68. orr.

Etxetik hurbil zegoen neoizko argiz bapo hornitutako bebarru handi bat zen, hezea eta ez oso ondo argiztatua.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 51. orr.

Bebarruaren aitzinean geldiaraziko dut, atezainak begirune handiagoa dio kotxetik jaisten denari oinezkoari baino.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 61. orr.

Tarteka, bebarru sakonxeagoetan sartzen dira eta musu luze batean itzaltzen dute aurpegia.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 272. orr.

Bebarruan guardian zegoen miliziano-bikoteari paperak erakutsi, eta gora igotzeko esan ziguten.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 69. orr.

Bebarruan hartu gintuen neskame zaharrak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 20. orr.

Gizonak ate bateraino eraman zuen eta gero susmo txarreko bebarru batera eta gero eskailera bihurri batera.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 150. orr.

Giltzak arazorik gabe ireki zuen bebarruko atea eta igogailuko ispiluan kosta egin zitzaidan neure burua ezagutzea.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 89. orr.

Bebarruko arkuaren aurrez aurre itzaltegi bat zegoen, makilaz eratua, eta haren gainean basa-arrosondo baten adarrak bermatzen ziren.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 140. orr.

Ordu batean pasatu zen, eta izutu egin nuen bebarruko erdi itzalean bizarrik kendu gabe eta pijama gainetik gabardina neramala ikusi ninduenean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 198. orr.

Kotxetik, eraikuntza berri artean, burdinhesidun leihoa bilatzen zuen, aldaba, ateko arkua, bebarrua, barren-barreneko patioa.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 106. orr.

Bebarru zabala eta argia dauka baserriak.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 77. orr.

Han neuzkan, Palais de Justiceko bebarruan beren kronikak bidaltzen sakelako telefonoetatik.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 65. orr.


bedar ik belar1.

bedartza ik belartza.

bedats ik bedatse.

bedatse (orobat bedats) 1 iz ipar udaberria.

Alta eüskaldün güdarientzat egin züan 1939ko bedatsean Frantziako Errepüblikak, mündüko 2. gerla ez zelarik orano hasirik: Espainiakoa ordüan zen ürrentzen.  Herria   2004-01-15

Orduan erran genuen bedatsean eginen ginuela baina, herriko bozak hor izanez, iduritu zaigu gure komunikazioarentzat ez zela batere untsa izanen, jendeak besterik izanen zuela gogoan.  Herria   2001-09-27

Urte oroz bedatseko lehen asteetan ospatürik, entzün-ikuskizün osoa da besta hori.  Herria   2001-04-05

2 urtea.

Joanes sei urte geroago sartu zen Otsabidera, Pilar emaztea eta bi bedatsetako alaba besoetan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 86. orr.

Laster hamabi bedats kunplituko zituen eta bikotearentzat haur nahasia bilakatua zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 174. orr.


bedeinkagarri izond bedeinka daitekeena, bedeinkatzea merezi duena.

Inolako kalterik ezer biziri ez egitekotan hasi eta gero ("ahimsa"), laster Boterearen erlijio ofiziala izatera heldu da, prozesu hau jarraituz mende batzuk geroago sinesgabeak "milaka hiltzea" ekintza bedeinkagarria dela predikatzera eta Sri Lankako errege Dutthagamani gerrazaleari gerrara monje taldeek errezoekin lagun egiteraino.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 32. orr.


bedeinkapen (141 agerraldi, 23 liburu eta 7 artikulutan; ETCn 644 agerraldi) 1 iz Jainkoak bere onespena ematea; norbaitek, eskuarki apaizak, Jainkoaren onespena edo babesa pertsona edo gauzentzat eskatzea, haien gainean Gurutzearen seinalea eginez edo berariazko hitzak esanez. ik bedeinkazio; benedikapen.

Hori guztia igeltsu eta porlanaren hautsarekin nahastuta, bedeinkapen eta maldizio bihurtzen da aldi berean.  Berria - Mundua   2004-10-08

Aita santuaren bedeinkapena hartu ondoren, Apostoluen hilobiak bisitatu zituzten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 522. orr.

Atzo hil zen, 92 urte zituela, Elizakoak eta Aita Santuaren bedeinkapena hartu ondoren.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 105. orr.

Gelditu zen, jarri zuen bere eskua Isaaken buru gainean bedeinkapena emateko, eta Isaak belauniko jarri zen bedeinkapena hartzeko.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 37. orr.

Aholku ugari eman ondoren, bedeinkapena eman zien, esanez: [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 520. orr.

Bere bedeinkapena bidali zion idatziz haren kontsolamendurako, eta jakinarazi zion barkatu egiten zizkiola hutsegite guztiak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 34. orr.

Lurrezko zoruan belaunikaturik, bedeinkapena eskatu zioten.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 198. orr.

Eta piparako belar pixka bat baldin baduk, gure bedeinkapena izango duk.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 338. orr.

Haste beretik izua, terrorea izan zuen makulu Espainia berriak eta Eliza ofizialaren bedeinkapena ere bai.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 87. orr.

Zure bedeinkapenak bedeinka beza, beraz, zure morroi honen ondorengotza.  Elizen arteko biblia   2 Sm 7,29

Egizu horixe Jainko Jaunaren bedeinkapenaz eta nire baimenaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 117. orr.

Zu bazara nor, Jainko gure Jaun hori, gorespena, aintza eta ohorea eta bedeinkapena hartzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 73. orr.

Zu zaitut, Jauna, neure on guztia, neure kopa, bedeinkapenez betea; zure esku nire zoria!  Elizen arteko biblia   Sal 16,5

Horregatik, Jainkoaren eta zure bedeinkapenarekin bizilekua eraiki nahi dugu toki horretan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 645. orr.

Egizu horixe Jainko Jaunaren bedeinkapenaz eta nire baimenaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 117. orr.

Jainko Ahaltsuak bedeinkatuko zaitu, zeru goreneko bedeinkapenez, itsas barreneko bedeinkapenez, bular-sabelen bedeinkapenez.  Elizen arteko biblia   Has 49,25

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Orduan andre Pobretasunak, bere biluztasunaren tronuan etzanda, aurre hartu eta bedeinkapen gozoz bete zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 915. orr.

Bedeinka itzazu, arren, anaia haiek bedeinkapen zabalez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 391. orr.

Zeure bedeinkapen santuaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 252. orr.

Espirituz presente egoten zen bere orientabide arretatsuen, etengabeko otoitzaren eta bedeinkapen eraginkorraren bidez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 763. orr.

Biziera komunaren eta Erregelaren ardura guztiz sutsua zuen Frantzisko santuak, eta horiek gordetzen sutsu zirenak bedeinkapen bereziz betetzen zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 409. orr.

Lurperatu zuten indianoa, eta indianoaren ondasun guztiak Juana Bixentaren eskuetara pasatu ziren legezko bedeinkapen guztiekin.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 101. orr.

-Anai Bernardo, Jesu Kristo gure Jaunaren Aitak bedeinka zaitzala Kristorengan espirituzko bedeinkapen zerutar guztiekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 954. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Laugarren egunean Beraka haranean, hau da, "Bedeinkapen-haranean" bildu eta Jauna bedeinkatu zuten; horregatik du toki horrek izen hori gaurdaino.  Elizen arteko biblia   2 Kro 20,26

Jainko errukiorrari bedeinkapen-kanta.  Elizen arteko biblia   Sal 103,1 tit

Egiazko Jainko bakarrari bedeinkapen-eskea.  Elizen arteko biblia   Sal 115,1 tit

4 irud/hed ik oniritzi1.

Gaur egun edozein egiaztapen, aurkikunde edo teknikak, baita bitxienak ere, berekin nahi du zientziaren bedeinkapena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 18. orr.

Batzuk ezkontza jantziz zeuden, besteak kaleko jantziz; xanpainarekin topa egiten zenbaitzuk; seme-alabek lagunduta, asko; zahar eta gazte; mota guztietako bikoteak zeuden bedeinkapen zibilaren zain.  Berria - Gaiak   2004-02-15

Joan den igandean PSE-EEk Bilbon egin zuen ekitaldia Patxi Lopezen hautagaitzaren aurkezpena zen, Zapateroren bedeinkapenarekin.  Berria - Euskal Herria   2004-09-18

Poetez fio ez den literaturazale baten bedeinkapenaz.  Berria - Kultura   2004-05-13

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aita santuaren bedeinkapena (3); anai leoni bedeinkapena (7); bedeinkapena eman (12); bedeinkapena hartu ondoren (3); bedeinkapena hartzeko (4); bedeinkapenaren eta testamentuaren (3); bere bedeinkapena (3); jainkoaren bedeinkapenarekin (5); jainkoaren bedeinkapenaz (5); nire bedeinkapenaren (3)


bedeinkarazi, bedeinkaraz, bedeinkarazten du ad bedeinkatzera behartu.

-Beharbada bala bat bedeinkarazi beharko geniokek gure lehengusu apezpikuari, edo apaizen bati eskatu behar diren hitzak esan ditzan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 124. orr.


bedeinkatu (1.092 agerraldi, 113 liburu eta 23 artikulutan; ETCn 2.744 agerraldi), bedeinka, bedeinkatzen 1 du ad Jainkoak bere onespena eman; norbaitek, eskuarki apaizak, Jainkoaren onespena edo babesa pertsona edo gauzentzat eskatu, haien gainean Gurutzearen seinalea eginez edo berariazko hitzak esanez. ik benedikatu.

Jainkoak Noe eta beronen semeak bedeinkatu zituen, esanez: "Sortu umeak, ugaldu eta bete lurra".  Elizen arteko biblia   Has 9,1

Salomon erregea, aldiz, bedeinka beza Jaunak eta sendotu Daviden errege-aulkian betiko.  Elizen arteko biblia   1 Erg 2,45

Horregatik, zin eginez agindu zion Jaunak haren ondorengoen bidez bedeinkatuko zituela herriak.  Elizen arteko biblia   Si 44,21

Ohean apur bat altxatuz, hiria bedeinkatu zuen, esanez: [...].  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 125. orr.

Santakrutz egunean, elorria bedeinkatu eta gordetzen omen zuten, eta elorri horrekin egin gurutzeak soroetan eta ateburuetan ipintzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 186. orr.

Nola Santa Klarak, Aita santuaren aginduz, ogiak bedeinkatu eta ogi bakoitzaren azal gainean gurutzearen seinalea agertu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1008. orr.

-Har bitza berorrek, lizentziadun jauna, eta urez bedeinka beza gela hau.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 29. orr.

Bedeinkatzen zaituena bedeinkatu egingo dut; madarikatzen zaituena, berriz, madarikatu. Zure bitartez bedeinkatuko ditut lurreko herri guztiak".  Elizen arteko biblia   Has 12,3

-Bedeinka zaitzala Jaunak, adiskide!  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 113. orr.

Jabetzek otoitz hau egin zion Jainkoari: "Bedeinka nazazu, zabaldu nire lurraldea, luzatu eskua eta libra nazazu gaitzetik, atsekaberik izan ez dezadan".  Elizen arteko biblia   1 Kro 4,10

Arren, bedeinka nazazu, aita.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 131. orr.

Bedeinka nazazu neu ere!  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 120. orr.

Errespeta eta ohora, gorets eta bedeinka, eskerrak eman eta adora ezazue Jainko Jaun ahalguztiduna bere Hirutasun eta Batasunean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 147. orr.

Lurrak bedeinkatzean ere lizar adaskak sartzen ziren han hemen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 243. orr.

Ezin du eraman Elizak tiranoak bedeinkatzea.  Berria - Kultura   2006-01-29

Bedeinkatua Jauna, Israelen Jainkoa, bete baitu gure aita Davidi hitz emanikoa.  Elizen arteko biblia   1 Erg 8,15

Zure eskuak bedeinkatzeko eginda daude, ez inor jotzeko.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 50. orr.

Bedeinkatua zu, gure arbasoen Jainkoa, goretsia eta goraipatua menderen mendetan!  Elizen arteko biblia   DnGr 3,52

Zatozte, nire Aitaren bedeinkatuok; hartzazue munduaren sortzetik zuentzat prestatua dagoen erreinua.  Elizen arteko biblia   Mt 25,34

Haien izenean bedeinkatuko dira lurreko herri guztiak, nire esana bete duzulako.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 58. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Artzain gorenak, Kristo bedeinkatuak, ardien ardura eta bere pobreenganako maitasun berezia duela agertu nahirik, berehalaxe adierazi zien Perugia, Spoleto, Foligno, Spello, Asis eta inguruetako herritarrei, batzar santu hari jan-edana eraman ziezaioten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 977. orr.

Gainerako nire anaia bedeinkatu guztiek haiei obedi biezaiete arretaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 135. orr.

Jaiki, alaba bedeinkatu hori, jaiki, ez izan beldurrik!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 456. orr.

Hatzak ur bedeinkatuan busti eta aitarena egin zuen behar bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 298. orr.

Nabigazio luzea egin eta gero, lur bedeinkatuan aurkitu zuen lehorra.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 319. orr.

Ezkerreko eskua jartzen zuen saihetsaren gainean, zauri bedeinkatu hura estaltzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 366. orr.

Gaixoak sendatzen dituzten ogi bedeinkatuak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 432. orr.

Bera baita gure indar eta kemena, on bakarra, goi-goiko bakarra, ahalguztidun, miragarri, ospetsu bakarra eta santu, goresgarri eta bedeinkatu bakarra amaigabeko gizaldi eta gizaldietan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 102. orr.

3 irud/hed

Ardo-botila on batek bedeinkatutako mahaia, eta franelazko maindireek bedeinkatutako ohea.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 109. orr.

Andaluzian, ezbairik gabe, abenduan ez badakarte hain beharrezkoa duten ur bedeinkatu zeruko hori, gerokoan larri ibiliko dira.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 470. orr.

Nik ezin diot antzeman noiz eta zergatik ematen dion aldrebeskotik ostiral bedeinkatu horri, baina alderantzizko jolasak egitea gustatzen zaiola, eskarmentu ederrez ikasita nago.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 485. orr.

Kezka bedeinkatua! Bigarren eta larri.  Berria - Kirola   2004-12-14

Gaua desastre, badakizue; argiarekin batera, berriz, goiz bedeinkatu hartan, Ixabel eta biok Alkizara joan ginen hartan, zeruak zenbait grazia eskaini zidan.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 26. orr.

-Beldur naiz ez ote duzun atzeratu beharko gau bedeinkatu honetako zure feria hori.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 49. orr.

4 belar bedeinkatu baleriana (Valeriana officinalis).

Gelari tabako, belar bedeinkatu tantoen eta gaixotasunaren usain mina zerion.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 107. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

anaia bedeinkatu (3); bedeinkatu gabeko (3); bedeinkatu hori (7); bedeinkatu hura (3); bedeinkatu jauna (5); bedeinkatu nahi (3); goretsi eta bedeinkatu (3); guztiak bedeinkatu (5); guztiak bedeinkatu zituen (3); hiria bedeinkatu zuen (3); isaakek jakob bedeinkatu (3); izenean bedeinkatu (3); jainkoa bedeinkatu (4); jainkoak bedeinkatu (5); jakob bedeinkatu (4); jauna bedeinkatu (4); jaunak bedeinkatu (12); kandela bedeinkatu (3); semeak bedeinkatu (5); ur bedeinkatu (15)

bedeinkatua bedi (9); bedeinkatua bera beti (5); bedeinkatua ene (3); bedeinkatua izan (20); bedeinkatua izan bedi (15); bedeinkatua izango (4); bedeinkatua jainkoa (11); bedeinkatua jauna (31); bedeinkatua jaunaren izenean (9); bedeinkatua zu (25); bedeinkatua zuen (3); bedeinkatua zure (5); goratua eta bedeinkatua (4); kristo bedeinkatua (9); kristo bedeinkatua agertu (3); ur bedeinkatua (8)

bedeinkatuak izango (5); bedeinkatuak izango zarete (3); kristo bedeinkatuak (8)

lur bedeinkatuan (3)

kristo bedeinkatuaren (3); ur bedeinkatuaren (6)

ur bedeinkatuaz (3)

bedeinkatuko dira (5); bedeinkatuko ditut (9); bitartez bedeinkatuko (3); herri guztiak bedeinkatuko (3); oparo bedeinkatuko (4)

goratuz eta bedeinkatuz (3); jainkoa bedeinkatuz (3); ur bedeinkatuz (8)

herria bedeinkatzeko (3)

anaiak bedeinkatzen (3); goresten eta bedeinkatzen (3); idatzi nola bedeinkatzen (3); nola bedeinkatzen ditudan (3); zu bedeinkatzen zaituena (3)


bedeinkatze iz bedeinkapena.

Elizan egin ohi zen kandela bedeinkatze eta prozesioak ere etxe guztietatik zerakarren jendea: Andrak andra handi, Kandelarioetan dira ageri.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 52. orr.


bedeinkazio (254 agerraldi, 39 liburu eta 13 artikulutan; ETCn 674 agerraldi) 1 iz Jainkoak bere onespena ematea; norbaitek, eskuarki apaizak, Jainkoaren onespena edo babesa pertsona edo gauzentzat eskatzea, haien gainean Gurutzearen seinalea eginez edo berariazko hitzak esanez. ik bedeinkapen.

Zeru-lurrak hartzen ditut lekuko gaur zuen kontra: bizia eta heriotza jartzen dizkizuet aukeran, bedeinkazioa eta madarikazioa.  Elizen arteko biblia   Dt 30,19

Zuek emandako bedeinkazioak ere madarikazio bihurtuko ditut.      - 0. orr.

Jainkoaren onespen eta bedeinkaziorik gabe gelditu dira.  Elizen arteko biblia   Jkd 15,19

Bedeinkazioa, aintza, jakinduria, esker ona, ohorea, ahalmena eta indarra gure Jainkoari menderen mendetan.  Elizen arteko biblia   Ap 7,12

Bedeinkazioa, ohorea eta gorespen oro jakintsu bakarra den Jainkoari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 274. orr.

Jaunaren bedeinkazioa da zintzoaren saria, unetxo batean lorarazten ditu bere bedeinkazioaren emaitzak.  Elizen arteko biblia   Si 11,22

Lehenik zuentzat sortarazi eta piztu du Jainkoak Jesus bere zerbitzaria, eta zuei bedeinkazioa ematera bidali du, zuetako bakoitza bere gaiztakerietatik aldentzen bada.  Elizen arteko biblia   Eg 3,26

Zeruko Aitak eman eta baiets diezazuela bere bedeinkazio txit santu hau zeruan eta lurrean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1194. orr.

Eta orduan Urgelgo Artzapezpiku eta Armadako elizaburu zen Caixal Estradé agurgarriak berrikerien eta liberalismoaren kontra hitz ezinago gogorrez oratutako sermoi beldurgarria bota zuen, eta amaieratzat soldaduei "urbi et orbe" bedeinkazioa eman.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 192. orr.

Hartu zituen Jesusek bost ogiak eta bi arrainak, eta, begiak zerura jasorik, bedeinkazioa esan, ogiak zatitu eta ikasleei eman zizkien, jendeari eskaintzeko.  Elizen arteko biblia   Mk 6,41

Esker oneko otoitza egin eta bedeinkazioa esan ondoren, zatitu egin zuen, esanez: [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 99. orr.

San Frantziskoren bedeinkazioa hartu orduko, erabat sendatua gertatu zen, arrastorik ere ez gelditzeraino.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 455. orr.

Horrela, bada, sinesmenetik bizi direnek hartzen dute bedeinkazioa Abraham sinestedunarekin batera.  Elizen arteko biblia   Ga 3,9

Mezetan, apezak bedeinkazioa bota aurretik, [...].  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 108. orr.

Bedeinkazioa jaso ondoren, itzuli zen andrea eta, senarra aurkiturik, Frantziskok esana adierazi zion.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 217. orr.

Premu-eskubidea kendu zidan aurrena eta, orain, bedeinkazioa kendu dit.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 74. orr.

Horrexegatik etorri omen zen bera New Yorkera: Tomi bedeinkazioa eskatzera eta ea ezkontzan aldareraino lagunduko ote zion jakitera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 89. orr.

-Ez al duzu niretzat beste bedeinkaziorik?      - 0. orr.

Jaunak bedeinkazioa agindu.      - 0. orr.

Herrialdean norbaiti bedeinkazioa opatu nahiko dionak Jainko fidagarri eta leialaren izenean opatuko dio.  Elizen arteko biblia   Is 65,16

Emaztegai bat gauez bakarrik kaleratzen bazen Zazpi Ezteien Bedeinkazioak egiten ari zirenean, Zluchah dantzan hurbiltzen zitzaion, eta hitz egiteko gaitasuna galtzen zuen emaztegaiak edo ondoezak jota geratzen zen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 24. orr.

Zeruko bedeinkazioez bete zaitzatela Jaunak zu, zure emaztea eta honen gurasoak!  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 121. orr.

Nork bere eskaintza eramango du, Jaunaren zuen Jainkoaren bedeinkazioaz izandako ondasunen arabera.  Elizen arteko biblia   Dt 16,17

Haren bedeinkazioak gainez egiten du ibaiak bezala, lurra asetzen duen uholdeak bezala.  Elizen arteko biblia   Si 39,22

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Haren urratsei jarraitu nahi dietenei uzten diegu bedeinkazio berrien dohaina bilatzeko eginkizuna.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 274. orr.

Jainkoak erakutsitako mendira igotzera zihoanean Israelgo seme-alabei bedeinkazio oparoak luzatu zizkien beste Moises batek bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 250. orr.

Langa guztiak jo genituen makilez, ibiltarien bedeinkazio beldurgarria emateko etxe itogarrietako jendeari.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 155. orr.

Nik bedeinkazio eklesiastikoa emango nieke putakume horiei guztiei!  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 77. orr.

Badakit Kristoren bedeinkazio betea dudala zuengana joateko.  Elizen arteko biblia   Erm 15,29

· Bedeinkazio ugari emango dizut, eta zure ondorengoak konta ez daitekeen itsas hondarra bezainbat ugalduko ditut.  Elizen arteko biblia   Has 32,13

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Jainkoari bedeinkazio-eskaria.  Elizen arteko biblia   Sal 67,1 tit

Egintza hain xume horren ondoren, ez dezakezu pentsa ikusliarrek zer nolako bedeinkazio hotsak atera dituzten nire inguruan!  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 85. orr.

Bedeinkatuko zaitut, eta bedeinkazio-iturri izango zara.  Elizen arteko biblia   Has 12,2

Bedeinkazio-formula.  Elizen arteko biblia   Zen 6,22 tit

Bedeinkazio-hitza hartu dut nik, eta ezin dut bedeinkazioa ukatu.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 219. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Sermoia ezkongaien gaztetako pasadizoz betetzen asmatu zuen eta konturatzerako ezkontza-bedeinkazioa ematen ari zen: [...].  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 50. orr.

Rainaldok, Jainkoaren errukiaz Ostia eta Velletriko gotzain denak, Kristorengan txit maitea dudan ama eta alaba Klara andreari, Asisko San Damiango abadesari 11 eta bere ahizpei, oraingo nahiz gerokoei: osasuna eta aita-bedeinkazioa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1175. orr.

Apaiz-bedeinkazioan "Jaunari kontsakraturiko apaizen" ahotik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 155. orr.

5 irud/hed

Atsoarentzat haurra bedeinkazio handia zen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 129. orr.

Arasur martxan da dagoeneko Rivabellosan (Araba), eta atzo erakunde publikoetako agintarien bedeinkazio ofiziala jaso zuen. Europako Batasunaren bedeinkazio guztiekin gainera, Juan Jose Ibarretxek herenegun ondo nabarmendu zuen bezala: «Europako Batasunak jada erantzun dio Zapaterori, Montenegrori erabakitzeko eskubidea aitortuz».  Berria - Ekonomia   2006-01-27

Ez dakit zer bedeinkazio duen herri honek.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 226. orr.

Bestalde, Prozac bedeinkazio bat izan da obsesio eta amorrazioentzat, nahiz eta ez duen eraginik tiken kasuan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 114. orr.

Zerri malapartatuak izaten zuan haienganako bedeinkaziorik leunena gure aitaren hitzean.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 58. orr.

Jose Maria Aznar Espainiako Gobernutik joatea «bedeinkazioa» izan dela esan zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-04-11

6 bedeinkaziozko

Lurra Jainkoaren hitzez goldatuz, bedeinkaziozko fruitua dakarren biziaren hazia erein zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 217. orr.

Errezitatuak zeuzkanan esker onezko eta bedeinkaziozko hitzak, eta desilusioa hartuko zinan.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 105. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bedeinkazio iturri (5)

bedeinkazioa agindu (3); bedeinkazioa eman (14); bedeinkazioa eman zien (5); bedeinkazioa ematen (6); bedeinkazioa esan (11); bedeinkazioa esan ondoren (4); bedeinkazioa eta madarikazioa (4); bedeinkazioa hartu (3); bedeinkazioa hartzeko (4); bedeinkazioa izan (3); bedeinkazioa jaso ondoren (3); bere bedeinkazioa (7); haren bedeinkazioa (3); jaunak bedeinkazioa (3); jaunaren bedeinkazioa (4); neure bedeinkazioa (3); zure bedeinkazioa (3)

bedeinkazioarekin batera (3)

bedeinkaziorik gabe (3)

bedeinkazioz betea (3)


bedel iz ikastetxezaina, eskolazaina.

Zaharra zen Pruden, oso zaharra, edo hala iruditzen zitzaigun guri behintzat, eta ikastolako bedela edo atezaina zela esan zitekeen, haren funtzioak oso argiak ez baziren ere.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 79. orr.

Eskolako atearen danbatekoaren ondoren Luzia Ibargoitiaren urrats azkarrak entzun ditu bedelak.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 142. orr.

Autoritatearen jabe xuxen izan gabe haren ordezkari diren aldetik, hala nola sakristauak, museoetako zizeroneak, bedelak, erizainak, abokatuen eta notarioen "hurrengo" direlakoak, merkataritza-ahaldunak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 52. orr.

Zekenkeria maniako batez gobernatzen zituela Kimika Ikastegia eta bere laboratorio pertsonala: erabilitako pospolo-kaxak gordetzen omen zituen sotoan, ehundaka, debekatua baitzien bedelei botatzea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 49. orr.

Palingenesi erritual halako batean, zeinean soilik Casellik baitzuen, haren teknikari-bedel guztiz fidelak, parte hartzeko baimena.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 49. orr.


bedera 1 banatz bana. (dagokion izenaren ezkerrean)

1943an, bedera barrika saldu zien Salaberri katedraleko erretorari, Goiti Donibane Lohizunekoari, eta Berhuet Bordale Santa Kurutzekoari.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 14. orr.

II. Mundu Gerlatik landako urte haietan antolatu baitzen Biarritzen Eusko Ikaskuntzaren Nazioarteko Biltzarra, Pierre Narbaitz gure irakasle ohiak eskaturik parte hartu genuen Erromatik, bedera lanekin, bi ikasle lagun gazteok.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 163. orr.

Horiek biak elgarri eskuz lotuak dira eta denbora berean daramate bedera "zarpila" deitu jogailu bat, nehor ez dadin hurbil haien buluztera edo biluztera.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 31. orr.

Lau oinekin bertsu bana egin, gai bati buruz zortziko ttikian bedera bertsu, eta talde bakotxeko ordezkari batek gai batekin birana bertsu ofiziotan.  Herria   2003-06-12

Aste batez Hazparneko eliza bete zen garai hartako predikari hoberenek bedera prediku egin baitzuten egun horren prestatzeko: horiek ziren Lapeyre kalonjea, [...].  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 66. orr.

· 25 juje/enplegatzaileak honela partekatuak dira: UEk 14, CGPMEk 9, CFPI eta EESek bedera.  Herria   2002-12-19

Baxe Nabarren hiru postu galtzen dituzte: Behauze eta Lohitzunen bedera, Aiherra eta Baigorrin erdi bana.  Herria   2005-02-17

2 (dagokion izenaren eskuinean)

Iragan bi mendeetan gure Iparrak eta Hegoak historia bedera harilkatu izanak zenbait ohar egiteko parada eskainiko digu menturaz.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 106. orr.

Gero Aljeriako gerlan ibiliak diren hiru herritarrek ukan dute medela bedera.  Herria   2004-11-18

Ama horietarik hiru izan dire ohoratuak medela bederaz.  Herria   2003-06-19

Man-en larru beroak Graxirena farrastatzen zuenean, uste zuen larrazkeneko zein udaberriko lantzerra hasten zela, euri malko xehe eta finez bazterrak astinduz, arteka bedera amultsuki urez emokatuz, idorte mehatxuari arre ozenka.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 145. orr.

Letra bedera eta hitz bedera apain leunduko duk.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 228. orr.

Erreferan gaitza Aimar eta sake bedera.  Herria   2004-11-25

Neure kontutik aurkitu nuen zientzia bakoitzak bere argimen berezi eta bedera eskatzen zuela.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 313. orr.

3 bakoitza.

Bestaldetik ezin burutik kendu bi herrien teoria, benetako üskaldunena eta manexena, elkarren haurride eta bedera bere hizkuntzarekin.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 64. orr.

4 bat-bedera (orobat batbedera) izord norbera, bakoitza.

Norberaren dirua bat bederak banatu beharko du nahi bezala.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 110. orr.

Bat bederaren ezkutueneko esperantza eta ezkutueneko beldurren berri izateko, astrologoez eta barrendariez baliatzen ziren.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 51. orr.

Ez gabiltzala guztiok gauza bat-beraren bila: are gehiago, bat-bederak ere ez duela beti gauza berbera eskatzen.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 12. orr.

Bat bederak ba omen zuen, gainera, bere forma berezia: ez omen zitezkeen behintzat itzuli zuten grazia galdu gabe.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 156. orr.

Hortaz, bat bedera, hezia izan denaren arabera, damutzen da, edo loriatzen, ekintza beraz.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 363. orr.

Aski ezagutua da euskaldunaren funtsezko iraunkortasun segur eta fidagarria, bat bedera gogor eta gogotsu deramana hartu bidean, bururaino.  Herria   2005-07-07

Eta hala darama mundu honetan bat bederak oinpean bere Pagabasoko leizea, herensugez eta munstroz josia.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 135. orr.

Zeren ipintzen baitugu bat bedera eta bat bederaren probetxua bertzeenaren gainetik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 562. orr.

5 bedera-bedera banaka.

Bedera-bedera irten zarete ezkutalekutik.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 92. orr.

Airez-aire pasatu genuen hiria, eta lekura heldurik, bedera-bedera kondatu gintuzten presondegian sartu aitzin.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 29. orr.

Gosaldu ondoren, guztiok kalerat jalgi eta Villagrandeko dukeak bedera-bedera agurtu gintuen, osaba Joanikot lehenik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 179. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bedera bertsu (3); medela bedera (7)


bederaka ik bederazka.

bederatzi 1 zenbtz zortzi eta bat, 9. (dagokion izenaren ezkerrean)

Zazpi zezen, zortzi idi, bederatzi basatxerri, hamar karga ardan gorri.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 157. orr.

Bhopal-en, adibidez, Munni Bai, bederatzi haur dituen amak hilean 22$ irabazten ditu, egunero 40 komun garbituz.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 62. orr.

Lehenengoan, bederatzi liburu; bigarrenean, ehun eta hogeita lau!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 288. orr.

Herodotoren bederatzi liburuak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 230. orr.

Bederatzi ate ziren soto hartan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 119. orr.

Bederatzi haur izan zituzten.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 14. orr.

-Bederatzi hildako egozten zizkidatek, zintzurrean ausiki eginez itota.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 202. orr.

Hura eginbideratzeko beste zozketa bat egiten da, (adibidez) bederatzi hiltzaile posible proposatzen dituena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 53. orr.

Hantxe zeuden Susanak aipaturiko bederatzi fusilatuak; hantxe Teresaren eta Martinen aita, Berlino, eta nirea, Angel.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 90. orr.

Pirata beltzak bederatzi puskatan zatitu zuen soka bat. Judas, Makabearra deitua, berriz, bederatzi lagunekin basamortura joan zen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 163. orr.

Diego Dominguez-ek bereganatu ditu Paristarren tantoak bederatzi gaztigu-ostiko eta punpa-laster batekin.  Herria   2001-05-24

Kapitelaren altuera bederatzi parte eta erditan zatitu behar da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1670. orr.

Logelan bakarrik nago, bederatzi ohe hutseko salan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 66. orr.

Bederatzi eta erdi parte horietatik abakoaren lodierak parte bat eta erdi hartuko du.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1690. orr.

Ahalguztiduna beren alde jarri zitzaielarik, bederatzi mila etsai baino gehiago hil zuten juduek.  Elizen arteko biblia   2 M 8,24

Ernaniko feriko Betroi Zahar hari Xenpelarrek kantatu zion bederatzi puntuko hauxe.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 119. orr.

Bederatzi buruko herensugea dakusa istant batez orain.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 172. orr.

Estatu Batuak aurrenik (hogeita bederatzi milioi etorkin 1861 eta 1920 artean).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 54. orr.

Bederatzi milioi lagun inguruk jakingo zuten urte hartan bertan, mundu osoan, minbiziak jota zeudela.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 57. orr.

Bederatzi mila ehun eta hamahiru, koma hogeita sei, kopuru zehatza nahi baduzu.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 39. orr.

Bederatzi mila zortziehun eta hogeita hamazazpigarren errejimentu ausartekoa.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 274. orr.

Egon ninteke ziur, hamarretik bederatzi, erabat garretan jarriko zaidala mutil hori, eta ez didala begirik gainetik kenduko.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 22. orr.

Bederatzi Musetako bat.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 174. orr.

2 (hitz elkartuetan beste zenbaki batekin)

Neska koxkorrak, bederatzi-hamar urte ingurukoak; egunero agurtzen ninduten pasatzean.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 64. orr.

Bederatzi-hamar urte nituenean -edo hamar bete berriak nituenean izanen zen, ausaz, [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 72. orr.

Bederatzi-hamar lerro zirriborratuk bete nahi zuten orria.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 147. orr.

Hirugarren aterbe bat ere izan nuen, bertze biak bezain inportanta, bederatzi-hamalau urte bitartean bere babesa eman zidana.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 104. orr.

· Entzun nuen sei-zortzi-bederatzi hildako zeudela.  Berria - Harian   2005-03-11

3 (dagokion izenik gabe)

Dagoeneko bederatzi dira Parmalat auzian atxilotuak.  Berria - Ekonomia   2004-01-11

Euskarak bi zenbaki perfektu ditu: bi eta bederatzi.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 244. orr.

Hamaikako horretatik, gaur bederatzi bizi dira.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 49. orr.

Amona hil zitzaion Yasunarik zazpi urte zituenean, eta arreba bakarra bederatzi zituenean.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 7. orr.

Sala handia zen eta oheak bi aldeetan zeuden, bederatzi edo hamar alde bakoitzean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 131. orr.

Bai: bat, bi, hiru... bederatzi arte.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 224. orr.

Bi zati bi gehi bederatzi ber bi...  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 400. orr.

Bederatzi bider sei: zenbat?  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 134. orr.

-Aukera ezazue bat eta bederatzi arteko zenbaki bat.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 136. orr.

Hamar laguni galdetzen badiezu, hauxe dutela desio bakarra esango dute bederatzik.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 102. orr.

Identifikatu ditugun hogeita zortzi zibilizazioetatik [...] hemezortzi hilda daude eta beste hamarretako bederatzik -guztiek, geureak izan ezik- jadanik kolapsoa izan dute.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 430. orr.

Ez ote dira hamarrak garbi gelditu? Non dira beste bederatziak?  Elizen arteko biblia   Lk 17,17

Gaur egun ere, hamarretik bederatzitan, diagnostikoak ez dira medikuek eginak izaten.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 115. orr.

Bederatzitik hogei urte bitartekoak eta jolasean bezala hasi ziren sorginkerietan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 85. orr.

Giza gogo ondua eta betea sinbolizatzen dizu bederatziak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 181. orr.

4 (data adierazteko)

Idatzizkoari mila bederatziehun eta hogeita hamazazpiko apirilaren bederatzi jarri zioten orriaren behealdean.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 102. orr.

Manuela Ventura kataluniarra Pasaiako txaluparia mila zortziehun eta berrogeita hiruko abuztuak bederatzi.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 105. orr.

Egunik bereziena urriaren bederatzia izango da.  Berria - Kultura   2004-09-28

Ekainaren bederatzian segitu dugu bere azken egoitzarat Brigitte Bidondo Elizalarrekoa itzali dena hogoi eta hamekagarren urtean.  Herria   2003-06-19

Ekainaren 24-ean, leheneko klasetako ikasleen dozierentzat; Uztailaren bederatzian, terminaleko ikasleen dozierentzat.  Herria   2004-06-10

Ez zegoen apirilaren hogeita bederatzian Caponen kronikarik.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 79. orr.

Beasainen berriz irailaren zazpitik bederatzira ziren bestak.  Herria   2001-09-20

Azaroak bederatziko gertakizun hura gogoan zuen oraindik Martak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 41. orr.

5 (ordua adierazteko)

Bederatzi eta erdiak.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 72. orr.

Gaur, bederatzi eta erdietan puntu-puntuan joko du aimaritakoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 298. orr.

-Bederatzi eta erdietan espero zaitu hemen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 380. orr.

Ez du martxa honetan berehalakoan harrapatuko bederatzi eta erditako katamarana!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 281. orr.

Bederatzi eta erdietatik hamarretara.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 264. orr.

Bederatzi orenak baino lehen Bernardotarren elizan zen, non meza entzun baitu.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 353. orr.

Goizeko zortzi orenen eta bederatzi orenen artean, Vincennes basoaren atean, Saint-Mandéko herrian, agertuko bazina.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 502. orr.

Arratseko bederatziak edo hamarrak izango ziren.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 207. orr.

Bederatziak puntuan dira "Turgeniev"eko erlojuan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 264. orr.

ik beherago 12.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Ekainaren hogeita biko igande goizeko bederatziak aldean atera zen bere amaren etxetik. Bederatziak jota.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 134. orr.

Bederatziak eta minutu batzuk ziren.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 153. orr.

Bezperan eta bezpera aurrean bederatziak eta hogeita bian gertatu zen hotsa.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 251. orr.

Bederatziak hogei gutxi izaten ziren ordurako.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 118. orr.

Bederatziak hogeita bortz guti; denbora aski eta abasto lan bururatu gabeari akabaila emateko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 60. orr.

Horretan, bederatziak laurden gutxietan, Van Daan jaunak ziztu bat jo zigun.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 265. orr.

Bederatziak eta erdi: bainuko bata janzten dut.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 130. orr.

Bederatziak eta erdiak, eta ni beti herrestan.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 23. orr.

Goizeko bederatziak eta erdietan, bost ordu eta erdiko loa eginda zaude.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 43. orr.

Bederatziak arte egon behar izan nuen bere maitasun-penak entzuten, eta bederatzietatik aurrera bere mendeku-planak.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 46. orr.

Bederatzietatik ordu bata bitarte aritu naiz lanean liburutegian.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 32. orr.

Uztailaren 30ean, goizeko bederatzietan, Mikel Strogoff Turumoffeko geldilekura heldu eta Barabako bazter zingiratsuetan oldartu zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 214. orr.

6 (denbora unitateekin)

Omar Khayyam poetak ia bederatzi mende lehenago idatzitako hitz gardenak. Bederatzi urte zituela osaba batek emagaldu-etxe batera saldua.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 131. orr.

Hurritzondoak bederatzi urte behar omen ditu, txertatu ezean, fruitu emateko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 311. orr.

Bederatzi urte luze ibili gintuan borroka larrian.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 16. orr.

Umetan geratu zela Pablo itsu, zazpi urterekin edo bederatzi urterekin, ez zegoela ziur.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 56. orr.

Bederatzi urtez izan zen errege.  Herria   2005-06-09

Bederatzi urtean isuri ez zituen malkoek busti zizkioten bular guztiz emakumetuak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 35. orr.

107 bezero izan zituen lanean jardun zuen bederatzi urteetan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 159. orr.

Gauza bera esan daiteke Zazpi Urteko eta Bederatzi Urteko Gerrez ere.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 307. orr.

Ikasle guztiak, zortzi edo bederatzi urteko umeak, barrez hasi ziren.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 9. orr.

Bederatzi urteetara heldu bezain sarri, izan zuen lehen eliza koroa eta ikasi elizako ofizio liburua irakurtzen.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 14. orr.

Bederatzi urte eta erdiko Lucy isil bat, ile beltz motzarekin eta amarenak bezalako begi biribil marroixkekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 154. orr.

Lerro horiek idatzi zituenean, bederatzi hilabete zeraman Galoisek espetxean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 333. orr.

Bederatzi hilabete pentsatzeko, zain egoteko, zaintzeko, damutzeko, animatzeko, kezkatzeko, amets egiteko, irudikatzeko, sentitzeko... eta gizentzeko.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 21. orr.

Txemak ez zuen inoiz jakiterik izan, bederatzi hilabeteren buruan, haur batez erdituko zela Leonor.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 97. orr.

Handik bederatzi hilabetera jaio ziren Jonathan-eta-Léa, bi sasi-biki peto-peto.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 27. orr.

Rantxotik kanpora bederatzi egun neramatzala pentsatu nuen, ez bederatzi urte.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 42. orr.

Nire lagun ausartak hantxe hil ziren guztiak; nik itsasontziaren gilari eutsi nion bederatzi egunez.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 37. orr.

Bederatzi egunotan zehar uxolen burrunba etengabe hura entzun ondoren.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 332. orr.

Itsasoak eta haize indartsuek bidetik atera gintuzten, eta, bederatzi egunen buruan, lotofagoen lurraldera iritsi ginen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 48. orr.

Bederatzi minutuko atzerapena.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 262. orr.

Hasieran gorteari bederatzi minutuz negar egiteko agindu zion.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 280. orr.

Bederatzi segundoz behin andre batek tratu txarra sufritzen du Estatu Batuetan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 175. orr.

Labartzakoa zehazki ezagutzen nuen: argi izpi bat bederatzi segundo oro; Matxitxakokoa baino geldoxeago.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 133. orr.

7 (diru unitateekin)

Bulegoan kafe gehiago hartzen ez badut... [...] orduan izango ditut libera bi, bederatzi txelin eta sei penny.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 27. orr.

-Bederatzi mila dolar pasatxo.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 39. orr.

Hurrengo urtean, txanoak saldu zituen bederatzi sosean alea.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 241. orr.

Libretista izan ondoren -hilean sei duro kobratuz-, goi-mailako barneko ikasle izatera aldatzen ziren -hilean bederatzi durorekin-.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 77. orr.

Bederatzi kopek verstako, eta eskupekoa gainera.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 133. orr.

8 (luzera neurriekin)

Hemendik haste eta helmuga arte, bederatzi kilometro, basamortu mota batean ibiliz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 114. orr.

Joseba ohartu egin da nonbait entzuleen eta beraren arteko bederatzi mila kilometroko tarte izugarriaz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 427. orr.

Hamar metrora zelatatu zuen Matiasek -batzuetan bederatzi metrora-, harik eta pertsona batekin elkartu zen arte.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 20. orr.

Nire Astra bederatzi milimetroko dotorea.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 32. orr.

Bederatzi milimetroko sei balaz.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 15. orr.

Bederatzi arra altuera izan zuelarik elurrak, orduko neurrien arabera.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 68. orr.

9 (bestelako neurri unitateekin)

Zazpi kilo galdu ditut, eta Mariok bederatzi inguru.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 121. orr.

Bederatzi tona lur eta harri kendu behar izan zituzten tunela zulatzeko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 198. orr.

Bidasoa ibaian bederatzi kiloko izokina du ateratu Javier Balda Jauregi iruñarrak.  Herria   2003-07-31

10 iz zenbaki naturalen sailean zortziaren ondotik datorren zenbakia.

Numerologiaren aldi bakoitzak, garatu eta ugaldu ahalean bere numero sakratuak sortu ditu: bata, hirua, bosta, zazpia, bederatzia, hamarra, hamabia...  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 287. orr.

Egundainoko lumerologian bederatzia, azkena da; ez du inork hura baino lumero simple biribilagorik eta beteagorik asmatu.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 181. orr.

Musen zenbakia zen bederatzia; bederatzi Musek jakituria oro biltzen baitute.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 311. orr.

Baggio ez da bederatzia ez hamarra, bederatzi t'erdia da.  Berria - Kirola   2004-04-28

· Plastikozko bederatzi zenbaki handia zegoen nasa baten gainean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 85. orr.

11 bederatzi bat (orobat bederatziren bat)

Bederatzi bat bote berak eta hiruzpalau besteak.  Herria   2003-12-04

Argazkian Jexux da ikusten dena, eta bederatzi bat urte izango ditu. Bederatzi bat hilabete lehenago.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 219. orr.

Ohera sartu, kizkurtu, eta gustura desagertuko zatekeen mundutik bederatzi bat hilabetez.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 99. orr.

Bederatzi bat ordu lo egin nituen, zortzi agian. Seigarren egunean bi halako bildu ohi zuten, bederatzi bat litro lagun bakoitzeko.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 127. orr.

Petrarcaren beste obra nagusi bat, oraingo honetan latin hexametrotan, Africa da, egileari buruhauste franko eman zioten bederatzi bat mila lerro.  Berria - Kultura   2004-10-02

12 bederatzi-bederatzietan bederatzietan zuzen, bederatziak puntuan.

Bederatzi bederatzietan, bulebarrean, kafetegien aitzinean.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 64. orr.

· Bederatzi-bederatziak ziren.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 263. orr.

13 bederatzi ehun ik bederatziehun.
14 bederatzi urrun ik bederatziurren.
15 zortzi-bederatzi

Horrela, aldi berean asaldaturik eta gogogabeturik biziz zortzi-bederatzi hilabete egin ondoren, giltzaduretan oinazeak hasi zitzaizkion.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 231. orr.

Gizonezkoetan, berriz, dockerrek, esate baterako, astean zortzi-bederatzi shilling kobratzen zuten.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 51. orr.

Haren lau gurpilek, ardatzaren muturretik zortzi-bederatzi oinetara jarriak, halako oreka bat bermatzen dute zuloz eta gorabeherez betetako bide horietan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 131. orr.

Buelta eman zortzi-bederatzi kilometro atzera eta bigarren mailako errepideetatik abiatzen ziren, itzulingurua eginez.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 235. orr.

Arduraduna eta bi neskato: zortzi-bederatzi urte batek, eta hamaikaren bat-edo besteak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 5. orr.

zortzi-bederatzi urtetan, Garrüzeko gaztelutik Donapaleuko karrikara legoa bat eta ehun urrats gehiago direla bezain egia borobila zen niretako bi ama nituela.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 156. orr.

Izan ere, lehen hamarretik zortzi-bederatzi zeudean don Kosmerekin, eta orain, berriz, erdia-edo.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 65. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

azken bederatzi (24); azken bederatzi puntuetatik (5)

bederatzi aldiz (17); bederatzi bat (11); bederatzi dira (12); bederatzi dolar (6)

bederatzi edo hamar (17); bederatzi egun (23); bederatzi eguneko (14); bederatzi egunetan (7); bederatzi egunez (12); bederatzi ekintzaile (5); bederatzi errebote (8); bederatzi estatubatuar (5); bederatzi eta erdiak (15); bederatzi eta erdietan (11); bederatzi eta hiru (12); bederatzi garaipen (8); bederatzi gaztek (6); bederatzi gizon (5); bederatzi gizonezko (5); bederatzi gol (28); bederatzi gol sartu (11); bederatzi goleko (18); bederatzi goleko aldea (13); bederatzi hamar (7); bederatzi haur (7); bederatzi herri (8); bederatzi hilabete (80); bederatzi hilabete dira (5); bederatzi hilabete egin (5); bederatzi hilabetean (9); bederatzi hilabeteetan (15); bederatzi hilabeteko (27); bederatzi hilabeteko kartzela (6); bederatzi hilabetera (13); bederatzi hilabeteren (6); bederatzi hilabeteren buruan (5); bederatzi hilabetez (27); bederatzi hildako (8); bederatzi hiri (6)

bederatzi jardunaldi (10); bederatzi jardunaldietan (5); bederatzi jardunaldiren (6); bederatzi jardunaldiren faltan (5); bederatzi jasoaldi (7); bederatzi jokalari (13); bederatzi jokalarik (7); bederatzi kide (10); bederatzi kilometro (7); bederatzi lagun (41); bederatzi lagun atxilotu (10); bederatzi lagun hil (8); bederatzi lagunek (9); bederatzi langile (6); bederatzi metroko (8); bederatzi mila (24); bederatzi mila dolar (7); bederatzi milioi (31); bederatzi milioi euro (5); bederatzi milioi euroko (5); bederatzi militar (5); bederatzi minutu (11); bederatzi minutuko (8)

bederatzi obra (5); bederatzi ordu (10); bederatzi orduko (5); bederatzi orenetan (7); bederatzi palestinar (15); bederatzi palestinar hil (7); bederatzi parte (5); bederatzi partida (19); bederatzi partidak (6); bederatzi partidatan (7); bederatzi partidetatik (7); bederatzi pertsona (45); bederatzi pertsona atxilotu (7); bederatzi pertsona hil (21); bederatzi pertsona zauritu (5); bederatzi preso (7); bederatzi puntu (22); bederatzi puntuak (9); bederatzi puntuetatik (6); bederatzi puntuko (16); bederatzi puntuko aldea (6); bederatzi puntura (8); bederatzi segundo (5); bederatzi segundoko (5); bederatzi seme (5); bederatzi soldadu (6); bederatzi tanto (14); bederatzi tanto egin (5)

bederatzi urte (176); bederatzi urte bete (6); bederatzi urte lehenago (9); bederatzi urte nituela (6); bederatzi urte zituela (8); bederatzi urte zituen (5); bederatzi urtean (14); bederatzi urteko (64); bederatzi urteko kartzela (10); bederatzi urterekin (14); bederatzi urterentzat (6); bederatzi urtetan (10); bederatzi urtez (33); bederatzi urtez izan (7); bederatzi zauritu (11)

berrogeita bederatzi (9); bertze bederatzi (6); beste bederatzi (60); beste bederatzi lagun (5); beste bederatzi palestinar (6); beste bederatzi zauritu (5); duela bederatzi (39); duela bederatzi hilabete (7); duela bederatzi urte (24)

gutxienez bederatzi (16); hamarretik bederatzi (15); handik bederatzi hilabetera (5); horietatik bederatzi (9)

ia bederatzi (10); lehen bederatzi (13); lehen bederatzi hilabeteetan (8)

orain bederatzi (7); orain bederatzi urte (5); orain dela bederatzi (7)

urteko lehen bederatzi (5); ustezko bederatzi (6); zortzi bederatzi (27); zortzi bederatzi urte (11); zortzi edo bederatzi (19)

aratseko bederatziak eta (6); arratseko bederatziak (8); bederatziak aldean (7); bederatziak aldera (18); bederatziak arte (19); bederatziak eta erdietan (8); bederatziak eta erditan (5); bederatziak eta laurden (5); bederatziak jo (12); bederatziak laurden (10); bederatziak ziren (11); beste bederatziak (7); gaueko bederatziak (16); goizeko bederatziak (35); goizeko bederatziak aldera (7); goizeko bederatziak eta (9)

bederatzian segitu dugu (5)

bederatzietan hasi (5); bederatzietan puntuan (5); gaueko bederatzietan (8); goizeko bederatzietan (47); goizeko bederatzietan hasi (5)

bederatzietatik aurrera (9); bederatzietatik bederatzietara (10); gaueko bederatzietatik aurrera (5); goizeko bederatzietatik (7)

bederatziren bat (6)

hamarretik bederatzitan (7)


bederatziehun (orobat bederatzi ehun g.er. eta bederatzirehun g.er.) zenbtz bederatzi bider ehun, 900.

Siserak burdinazko bederatziehun gudu-gurdi zituen eta hogei urtez gogor zanpatu zituen israeldarrak.  Elizen arteko biblia   Epa 4,3

Ehun oinekoak badira, bakoitzak mila eta berrehun libra izango ditu pisuan; laurogeikoak badira, bederatziehun eta hirurogei libra.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3970. orr.

Bederatziehun eta laurogei libera baditut, eta hori ez da hutsa.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 58. orr.

Bederatzi ehun lasterkari parte hartzale, ez da batere gaizki!  Herria   2003-10-23

Santutegiko lanetan erabilitako urrea, israeldarrek Jaunari oparitzat aurkezturikoa, bederatziehun eta hirurogeita bosten bat kilo izan zen.  Elizen arteko biblia   Ir 38,24

Guztira bederatziehun eta hirurogeita bi urtez bizi izan ondoren, hil egin zen.  Elizen arteko biblia   Has 5,20

-Lau mila bederatziehun eta laurogeita bost! -oihu egin zuen-, ezta xentimo bat ere gutxiago, apaiz jauna!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 296. orr.

Mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko uztailaren bia, ehizaldi hura izan zen eguna, murmurikatu zuen.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 10. orr.

Bederatziehun bat versta da luze eta ehun bat zabal.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 385. orr.

Lau solairuko harri gorrizko etxe hura, orain gutxienez zortziehun edo bederatziehun mila dolar balio zituen hura, hutsaren truke erosia.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 101. orr.

Bizitzaren jatorriari begira jartzen garelarik, aitortu behar da ezen, zortzi edo bederatziehun milioi urte inguruan, milaka gertakariak gauzatu direla, gertagaitz askoak guztiak, bizitzarik gabeko Lur batetik ARNzko mundu batera pasatzeko, eta gero ADNzko mundu batera.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 35. orr.

Orduko bederatziehuneko lastertasunean, harrapakinari sekula huts egiten ez dion arpoi kolpe harrigarri hori emango diote.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 62. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

guztira bederatziehun eta (6)


bederatzigarren 1 ord zerrenda batean aurretik zortzi dituena (9.).

Bederatzigarren kapitulua.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 42. orr.

Galdu egin genuen, bederatzigarren postuan gaude, eta krisi hitza entzuten dugu.  Berria - Kirola   2004-11-06

Dursley jauna beti egoten zen leihoari bizkar emanda bederatzigarren solairuko bulegoan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 9. orr.

Weasley jauna bederatzigarren eta hamargarren nasen arteko langarantz joan zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 62. orr.

Gizabanakoa lurraren erdian zein bederatzigarren esferaren gainean egon arren -berau posible balitz- ez dela horregatik Jainkoagandik urrunago ez hurbilago.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 63. orr.

Munduko Txapelketako bederatzigarren proba.  Berria - Kirola   2004-10-14

Bederatzigarren hilabetean bederatzigarren taldearen buruzagia Abiezer zen, Anatot herrixkakoa.  Elizen arteko biblia   1 Kro 27,12

Atzo, New Yorken, Texas upelak bederatzigarren egunez jarraian goranzko bideari eutsi zion.  Berria - Ekonomia   2004-09-29

Gaur, bederatzigarren hilaren hogeita lauan, jarri dira nire tenpluaren oinarriak.  Elizen arteko biblia   Ag 2,18

Bertan hil zen Antioko erregea, seleukotarren agintaldiko ehun eta berrogeita bederatzigarren urtean.  Elizen arteko biblia   1 M 6,16

Jainko-maitasunez guztiz suturik, hurrengo egunean, mila berrehun eta bederatzigarren urteko San Jorgeren jaian, San Jorge elizara joan zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1063. orr.

Baxuerliebeak grabatzeko estilo sumerikoaren berpizkundea K.a. bederatzigarren, zortzigarren eta zazpigarren mendeetako mundu babilonikoan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 293. orr.

Mendebaldeko Kristandadea "bederatzigarren mendeko iluntasuna" deitu den horretatik irteten hasi zenean, [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 290. orr.

Bederatzigarrena ez da Atzeko Etxeko familiako kide, baina bai auzotarra eta bertako bazkaltiarra.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 136. orr.

Andere hori zen Ergarai Katzoteian Frantxix eta Martxalin Sein-ek izan zuten famila handiko hamabi seme alabetarik bederatzigarrena.  Herria   2003-02-27

Taldearen ezaugarririk nabarmenena, bertako kide diren idazle triestetarren sormen-hizkuntzen ugaritasuna: italiera, serbokroaziera, alemana, gaztelera, friulera, esloveniera, ingelesa, frantsesa eta orain gogoan ez dudan bederatzigarren bat.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 51. orr.

Bederatzigarren bat falta, Yvan Colonna, polizaren arabera hura izanki hiltzailea preseski, bainan lau urte huntan iheska dabilana.  Herria   2003-06-05

Bederatzigarrena, nola Kristo gure Jauna agertu zitzaien bere apostoluei itsasoko olatuen gainean.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 105. orr.

Bederatzigarrenekorik, Portugaleko Coimbratik Gaztelara itzuli-eta, orduan haren erreinuak gobernatzen zituen gure Errege Jaunaren arreba Erregina andereak agindurik, ikuskatu nituen lehenik Kalonje Erregeladunen bi komentu ospetsu, jende zuzen guztien goresmenekin.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 222. orr.

Atzo bederatzigarrenez bildu ziren patronala eta negoziazio mahaian dauden sindikatuak, UGT, CCOO, ELA eta LAB, baina ez zuten akordiorik lortu.  Berria - Ekonomia   2004-04-16

2 (predikatu edo adizlagun gisa)

Iaz Europako Challengeko finala jokatu zuen eta bederatzigarren izan zen Top 16an, eta mailari eusteko ligaxka jokatu behar izan zuen. Sailkapeneko lehen postuan jarraitzen du Miarritzek, eta bederatzigarren dago sailkatuta Brive. Ligan bederatzigarren daude.  Berria - Kirola   2004-08-28

Igor Gonzalez de Galdeano arabarra bederatzigarren helmugaratu zen, Richengandik 1.10era.  Berria - Kirola   2004-06-01

Norvegiako selekzioa bederatzigarren sailkatu zen.  Berria - Kirola   2006-02-22

Alonso eta Fisichella laugarren eta bederatzigarren daude, autoa hori baino gehiagorako gauza dela agerikoa bada ere.  Berria - Kirola   2006-03-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bederatzigarren aldiz (4); bederatzigarren bat (4); bederatzigarren da (5); bederatzigarren daude (3)

bederatzigarren eguna (4); bederatzigarren egunez (4); bederatzigarren eta (13); bederatzigarren eta hamargarren (9); bederatzigarren garaipena (7); bederatzigarren hilaren (5)

bederatzigarren izan (4); bederatzigarren izan zen (4); bederatzigarren jardunaldian (3); bederatzigarren jardunaldiko (4); bederatzigarren kapitulua (12); bederatzigarren kapituluan (3); bederatzigarren koadroan (3); bederatzigarren koadrotik (3); bederatzigarren mendeko (3); bederatzigarren minutuan (3

bederatzigarren palkoa (4); bederatzigarren partida (6); bederatzigarren partida irabazi (3); bederatzigarren postua (3); bederatzigarren postuan (19); bederatzigarren postuan bukatu (3); bederatzigarren postuan dago (3); bederatzigarren postuan sailkatu (5); bederatzigarren postutik (3); bederatzigarren proba (6); bederatzigarren sailkatu (9); bederatzigarren sailkatu zen (6); bederatzigarren sinfonia (6); bederatzigarren sinfoniaren (3)

bederatzigarren urtea (8); bederatzigarren urtean (9); bederatzigarren urteko (3); bederatzigarren urtez (3)

beethovenen bederatzigarren sinfonia (4); bere bederatzigarren (8); berrogeita bederatzigarren (5)

erregealdiko bederatzigarren urtean (3); hogeita bederatzigarren (4)

kopako bederatzigarren (3); sailkapenean bederatzigarren (4

urteko bederatzigarren (3); zortzigarren eta bederatzigarren (6)

bederatzigarrena da (3); bederatzigarrena izan (3)


bederatzina banatz bakoitzari bederatzi, bakoitzak bederatzi.

Brontzea urtuz, bi zutabe egin zituen; bederatzina metro ziren gora eta seina metro lodi.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,15

Bi zutabeak berdinak ziren: bederatzina metro zuten gora eta seina metro zirkunferentzia.  Elizen arteko biblia   Jr 52,21

Bederatzina puntu daude berdinduta eibartarrak eta irundarrak.  Berria - Kirola   2004-12-11

Alain Resnaisen Pas sur la bouche eta Jean Paul Rappeneauren Bon voyage filmek bederatzina izendapen zituzten, Bederatzina berdindu zuten faboritoek, ordea, eta hortik aurrera jaun eta jabe izan ziren Triciokoa eta Zubirikoa.  Berria - Kultura   2004-02-24

Bederatzinako berdinketaren ondoren, lau tanto egin zituzten jarraian, eta Zubirikoak 10etik, ezkerrarekin, pilota bat galdu zuen ondoren, baina hor bukatu zen urdinen partida.  Berria - Kirola   2004-02-17


bederatziren iz bederatzi zati berdinetan banatzen den osotasunaren zati bakoitza.

Downing Streetek 1.500 milioi euro emango dizkio Stormonti, hots; Irlanda iparraldeko BPGren bederatziren bat.  Berria - Mundua   2004-11-25

Ez dakizu, nonbait, lana askoz ere arinagoa dela Marten Lurrean baino, Marte osatzen duten gaien dentsitatea gure gaien dentsitatearen hirurogeita bederatziren bat baizik ez dela!  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 390. orr.

Abakoak, luzean eta zabalean, koloma-oinarriaren diametrokoak gehi beste bederatziren bat izango dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1690. orr.

Aurpegialde horiek barrualdera makurtuko dira abakoaren ertzeko angeluetatik, aurpegialdeko zabaleraren bederatziren bat hartuz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1830. orr.

Frontekoen diametroa altueraren bederatziren edo hamarren batekoa baldin bada, barnekoak ere haien proportzioan murriz bitez.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1970. orr.


bederatziurren (orobat bederatziurrun eta bederatzi urrun) iz 1 Santu edo eliz jai baten aurreko bederatzi egunetan egiten den otoitz edo elizkizuna; Jainkoari, Ama Birjinari edo santuren bati eskainitako otoitza edo debozioa, bederatzi egun jarraituz egiten dena.

Goizero joaten ginen mezetara; arratsaldetan bederatziurrenetara.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 63. orr.

Guadalupeko bederatziurreneko meza entzutea genuen gustuko, ez mezarengatik berarengatik [...] baizik eta meza hartan sekulako kantu ederrak kantatzen direlako.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 37. orr.

Irailean, Arantzazuko Bederatziurrena amaitzean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 363. orr.

Lizarrako San Pedro parrokiako erretorearekin (Don Ildefontso Etxeberria aspaldidanik ene laguna duk) antolatu diat bederatziurren bat apirilaren 16tik aurrera.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 224. orr.

Penitentziazko bederatziurrenetara hasia zatekeen, ahal izan balu.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 22. orr.

2 norbait hil ondorengo bederatzi egunak, eta horietan egiten diren otoitz edo elizkizunen multzoa.

-Zergatik ez haiz joan errosarioa errezatzera? Hire aitonaren bederatziurrenean gaudek.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 34. orr.

Aitona hil ondoko bederatziurrenean izan genuen lehen berria.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 107. orr.

3 irud/hed

Egun batean, etsita, mehatxu eta guzti bota zion, alegia, bederatziurrena egingo ziola, eta, horrekin bere laguntxo kuttun hura agertzen ez bazen, epelak hartzeko zegoela; senperrenak ikusiko zituela.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 85. orr.


bederatziurrun ik bederatziurren.

bederazka (orobat bederaka g.er.) 1 adlag ipar banaka.

Bederazka bisitatu zituen etxe guziak eta ageri batean zerrendatu zituen jabeen ontasunak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 206. orr.

Kokotsa altxatu zuen eta Ithurbide familiako sei kideei bederazka so egin zien, burua mugitu gabe.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 49. orr.

Buztaneko lumak mokoarekin bederazka hedatzen ditu eta arta handiz apaintzen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 127. orr.

Egun hauetan bilduko dira bederazka bost kontseiluak beren delegatuen izendatzeko.  Herria   2004-01-15

Gutarik berrogeita lau argi urteetan kausitzen den Epsilon, Andromeda edo Centaurus galaxiako izarbelak bederazka, etxetik beretik, eraso ditzakete satelite bidez kudeatu misilek.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 214. orr.

Aldi hartan, aldarrikatu zerga sistema berezia, auzitegia Uztaritzen egotea, besteak beste... bederazka ukatu zituzten Batzar Nazionalean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 105. orr.

Ordu berean miaketara deituak gara, bederazka.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 30. orr.

Horiek guztiak hain argi datoz Maitasunaren eta Adimenaren definizioetarik, non ez baita bakoitzaren, bederazka, demonstratzearen beharrik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 465. orr.

Ezinezkoa zen gehientsuak hango jendeentzat baizik ezagunak ez ziren mendiko pasabide guzi haien kontrolatzea oroz bat, nahiz bederazka.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 67. orr.

2 bederazkako izlag

Aldaketa soziologikoak hain erraz onartzen zituen Joanes hark ordea gaurko hamarkada nahasiari, kofesioa bederazkako sekretutik aitortza mutu orokorrera lerratzen uztea ez zion barkatu.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 164. orr.

Onartua izaiteko, beharrezkoa da: ACCEA LAN BERRIn hautagai dozierra altxatzea -bederazkako elkarrizketa bat ukaitea- epai mahaiak onartzea.  Herria   2001-02-15

Joanden abendoaren 11an, Ziburun, San Mixel Garikoitz kolegioko ikasleek balentria ederra egin dute: taldeka irabazi dute Cross txapelketa eta bederazkakoetan, Vincent Raclot txapeldun atera da bere kategorian.  Herria   2003-01-21


bederazko izlag ipar banakako. ik bederazka 2.

Urrats bateratutik bederazko urratsetara, Aberri Egun sekula baino zatikatu bat bizi izan da itsasuko deialditik landa.  Herria   2003-04-24

Elkarren parera heltzen ziren, besarkatzen eta agurtzen, bederazko zereginetara lehiatzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 231. orr.

Biktima planta batean gaude: bederazko atentatuen ondotik, eta ETAren agirien arau ez da egundainokoan bururatuko, herriaren galtzea gure haragian, gure pentsamendu gero eta murritzagoan, gure larruan ordaindu behar bagenu bezala.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 91. orr.


bedere ik bederen.

bederen (orobat bedere g.er.) 1 adlag behintzat, gutxienez. ik bederik.

-Lagunei, bederen, neronek jakinarazi nahi nien.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 54. orr.

-Frantxuak bederen jendeki tratatuko nau!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 48. orr.

Neuri bederen, denboraren amaraunak estali dituen hondakin horiek higuina ematen didate.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 52. orr.

Egokiera, bederen, aldekoa zuen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 55. orr.

Bada bederen bost lerro leihatila alde guzietarik.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 41. orr.

Hori da, bederen, gehien hunkitu nauena gutun horiek azken aldiz irakurri berri ditudalarik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 529. orr.

Hamar aldiz bederen kontseilu galdatua nion anaiari.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 30. orr.

Aitatxik bederen ez zuen irudipen hori.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 62. orr.

Horregatik ziotson Abrahamek Jainkoari: -Ai, Ismaeli bederen bizirik eutsiko bazenio!  Elizen arteko biblia   Has 17,18

Gauza bat bederen ziur dakigu, errukiak bultzatuko zaituztela lan hau egitera [...] gure diruaren eta gure ordainaren promesak baino areago.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 62. orr.

Pariseko nagusi berriek jakinarazia digute argi eta garbi euskal departamendurik bederen ez dugula nehoiz izanen.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 41. orr.

-Baina bederen hogei urte zu baino zaharragoa da!  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 174. orr.

Berak zabaltzen baitzien bidea, itxuraz bederen, bai ondoko beste zazpi zaldiei, bai dilijentziari berari.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 48. orr.

Horregatik, saiatu naiz ni ere, hitzez bederen, gerra pixkat ematen.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 39. orr.

Hiru urtez kasik fleitean egon naiz, etengabe lanean edo bederen zerbait ari, Afrikan.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 16. orr.

Gutun honek emanen ahal dik bederen nire damuaren berri!  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 501. orr.

Ezagutzen baitut ene ahulezia, eta Jainkoaren bihotz onari esker baitakit, hain baliogabea izanagatik, ene buruaren zerbait argi edo bederen itzal badudala, saiatzen naiz Jainkoa baitan ezartzen ene fidantzia osoa.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 49. orr.

Eta norbaitek bere burua bezala maitatu nahi ez baditu, ez diezaiela bederen gaitz egin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 100. orr.

Ez baiaren alde mintzaturik ere, ixilik bederen egonen zirela...  Herria   2005-02-10

Jainkoaren hitza zen hura, profezia baten iduria zuena... errebelazione bat!, edo hala sentitu nuen nik bederen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 624. orr.

Baita, zertarako uka, urrats bat aitzinago eta, oraingo aldiko bederen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 50. orr.

-Ez dakit, eta ez da erraza jakitea, hainbat atetan joka hasi arte bederen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 271. orr.

Kaserna bai, ikus genezakeen, puska batean bederen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 49. orr.

Gazte bati hika egitea eskatzen baitu hizkuntzak, edo guri bederen hala eskatzen zigun lehenago.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 16. orr.

Mito horrek ere badu, ordea, bere prestutasuna, eta ez litzateke eragin apur bat bederen baduenik ukatu behar.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 254. orr.

Pittin bat harrituta dago, Ursularen bisita espero baitzuen, edo telefono-dei bat bederen.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 33. orr.

Jainkoa (gorets bedi!) gauza guztien "azken xedea" da, eta ororen azken helburua Haren betegintzaren antzeko bihurtzea da, ahal den neurrian bederen.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 177. orr.

Hortaratua zen beraz, asmoz bederen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 99. orr.

Hala izan behar du, gainera, nire ustez bederen.  Berria - Gaiak   2004-02-04

Ezagutzen duzu, bederen?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 379. orr.

Ezin badut mundua aldatu, neure burua aldatzen saiatu naiteke bederen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 123. orr.

Ageri dira islamistak, agertzen ari bederen.  Herria   2003-04-17

Zin egin zuen ez zutela nehoiz harrapatuko, bizirik bederen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 9. orr.

Barrenak nahastutako kasta izango gara gu: nahasian dabilzkigu atsegina eta nazka, edo nazka bete-betea ez bada ere, bai naxka bederen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 23. orr.

Denek diote ez duela partida irabazten ahal bainan saltsa nahasten bederen du!  Herria   2001-03-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

aldez bederen (5); aldi bat bederen (5); aldiz bederen (13); apur bat bederen (6); arabera bederen (9); arte bederen (29); artean bederen (13); artetan bederen (14); astean behin bederen (6)

bada bederen (15); badira bederen (9); badu bederen (12); bai bederen (34); baina bederen (9); banuen bederen (6); bat bederen (162); bat bederen egin (6); batean bederen (53); batentzat bederen (5); batez bederen (36); batzu bederen (5); batzuetan bederen (10); batzuk bederen (9); bazen bederen (9); bazuen bederen (6); bazuten bederen (6)

bederen bai (5); bederen bat (5); bederen behar (6); bederen bere (9); bederen beren (5); bederen bi (9)

bederen egin (11); bederen erran (5); bederen ez (56); bederen ez da (7); bederen ezin (5); bederen hiru (6); bederen hori (5)

bederen izan (16); bederen izan dira (5); bederen nik (5)

bederen ukan (5)

behin bederen (29); biga bederen (7)

doi bat bederen (7)

edo bederen (153); egiteko bederen (6); egun batez bederen (5); egun batzuetan bederen (5); ez bederen (36)

gauza bat bederen (5); gero bederen (5); gisa bederen (8)

handi batean bederen (6); hartan bederen (8); hasieran bederen (5); hau bederen (13); hein batean bederen (8); hil bederen (16); hitzez bederen (6); honetan bederen (10); hori bederen (16); horiek bederen (5); horretan bederen (9); hortan bederen (9); huntan bederen (6)

iduriz bederen (15); itxuraz bederen (11)

jasta bederen (6); jasta bederen ukan (5)

kasuan bederen (8); kolpatu bederen (5)

lagun bederen (7); larri larria bederen (9); larria bederen (9)

neurri batean bederen (14); neurrian bederen (7); nik bederen (15); noiztenka bederen (6); nuen bederen (7)

ona bederen (6); orain arte bederen (7); orain bederen (6); oraingoz bederen (17); oren bat bederen (5)

paperean bederen (5); parte bat bederen (7); parte bederen (12); partez bederen (6); pixka bat bederen (5)

teorian bederen (6)

une batez bederen (6); urte bederen (8); ustez bederen (24)

zati bat bederen (6); zen bederen (7); zenbait bederen (5); zerbait bederen (9); ziren bederen (5); zuen bederen (10)


bediko ik vediko.

beduindar iz beduino.

Beduindarrek, basamortuan lotara erretiratzen direnean, ez dute ahanzten handik erromesen bat edo bidaiari galduren bat igaro daitekeela.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 90. orr.

Djafar Al-Barmeki eta beduindar xaharra.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 183. orr.


beduino iz basamortuko arabiar nomada.

Harith beduinoa eta bere emazte Nafisa batetik bestera ibiltzen ziren basamortuan zehar, eta leku jakinetan baino ez zuten kokatzen denda.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 101. orr.

Beduinoek ere ez dute han kanpadendarik jarriko, ez eta artzainik geldituko.  Elizen arteko biblia   Is 13,20

-Hor ikus ditzakezu beduinoak, lohirik, atseginik gabeak eta gaizki elikatuak, hiriak higuin dituztela.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 82. orr.

Kairoren esanetan palestinar batek eta Sinaiko hiru beduinok egin zuten erasoa.  Berria - Mundua   2004-11-02

Jaun zintzo eta guztiahaldun hori [...] beduinoa izanik, basamortuko ur guztiak ezagutzen ditut, gainerako gaiez jakintza handirik izan ez arren.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 102. orr.

Beste batzuetan aurpegiak estalita zituzten gizonezko misteriotsu batzuk etorri ohi zitzaizkien: beduinoak ziren, eta karabanen bideak behatzen zituzten.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 110. orr.

Judu gazte batzuek lurra lantzen eta ereiten zuten, zingirak lehortzen zituzten, eukalipto zuhaitzak landatzen, beduinoen kontra borrokatzen ziren.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 162. orr.

Beltzarana naiz, baina ederra, oi Jerusalemgo neskatxok; beduinoen oihal-etxolak bezain beltzaran, Salomonen jauregiko kortinak bezain eder.  Elizen arteko biblia   Kt 1,5

Palestinako Informazio Zentroak jakinarazi zuen atzo Tsahalek lau obus jaurti zituela Nakab basamortuko Bakkar Haranean bizi diren beduino palestinarren oihal etxeen ingurura, ariketa militar baten karietara.  Berria - Mundua   2004-08-19

Bost egun egin zituzten basamortuan, ekialderantz, itsasertzerantz joz, urik gabe, egarriak erretzen, haluzinaziotan, harik eta beduino talde batek topatu eta salbatu zituen arte.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 9. orr.


beeka 1 adlag ardiak eta, bee eginez.

Hauei beeka entzunik, hunkitu egin zitzaion barrua Frantzisko dohatsuari, eta hurbildurik gupidaz laztandu zituen, amak negarrez dagoen semea bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 231. orr.

Etxean sartzean, antxumea beeka hasi zen.  Elizen arteko biblia   Tb 2,13

Eguna argitzean, andrea ez bazen garaiz jaikitzen, ohearen kontra zutitu eta bultza egiten zion bere adartxoekin eta beeka esnatzen zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 791. orr.

2 irud/hed

Isiltasuna zabaltzen da ahotik ahora, eta baten batek, meeka eta beeka, balada baldres bati ekiten dio.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 116. orr.


beekari izond beeka egiten duena.

Ahots dardaratiko antxume ahulek ere ezagutzen dituzte euren ama adardunak, berdin bildots jostariek ardi beekariak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 119. orr.

Sarritan idiak eta beekari nagiak ere horrelaxe jotzen ditu gaitzak eta eritasunak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 457. orr.


beerotar izlag/iz antzinako Palestinako Beerot hirikoa, Beeroti dagokiona; Beeroteko biztanlea.

Beerotarrak ihesi joanak ziren Gitaimera, eta han bizi dira atzerritar gisa gaurdaino.  Elizen arteko biblia   2 Sm 4,3


begano iz begetariano mota, ez esne eta ez arrautzik ere jaten ez duena.

Batzuek sukaldea libre, besteek begetarianoa, eta azkenik, beganoen taldea, okela ez eze, animaliaren eratorririk ez zegoela zertan jan.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 61. orr.


begetal (orobat bejetal) 1 izond landareena, landareei dagokiena.

Eta erabiltzen hasi zen, halaber, ikatz begetalaren ordez, ikatz minerala, Ingalaterratik kontrabandoan sartzen zuena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 45. orr.

Ongarri begetalak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 166. orr.

Mundu begetalaren kanon estetikoetarik gero eta hurbilago.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 213. orr.

Tiroek zuhaitzen, sasien eta belarren existentzia begetal pazientea aztoratu dute, eta intsekturen batzuk suntsituko zituzten, eta txori habiaren bat desarmatuko zuten.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 50. orr.

XVIII. mendean eritasunak euren ingurumen naturalean utzita jardun pribatu horretan agertzen ziren euren egiazkotasun begetalean).  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 62. orr.

Honela, enetako, badago harmonia bat haritzaren eta pikor-harriaren artean, eta batek maila bejetalean, besteak mineralaren alorrean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 140. orr.

Gustatzen al zaizkizu sandwich bejetalak?  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 186. orr.

2 (izen gisa)

Orduan, begetalen erresuma osoa, zur eta lur, zer egin jakin gabe geratu zen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 278. orr.

Oraingoz behintzat, begetal eginda daude, katalepsiak jota bezala, eta bizirik ateratzen badira alkandora hertsagarri bana izango dute zain Bermeoko psikiatrikoan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 107. orr.

Andresek elikadura mugatzea erabaki zuen, begetal-gauza baizik ez jan, eta ez dastatu ez okelarik, ez ardorik, ez kaferik.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 232. orr.


begetarianismo (orobat bejetarianismo) iz animalien harigitik sorturiko elikagairik onartzen ez duen dieta.

Begetarianismoaren aldekotasuna.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 87. orr.

Bernard Shaw-en miresleen higikundea, bejetarianismoaren aldekoa.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 130. orr.


begetariano (orobat bejetariano) izond begetarianismoari dagokiona. ik belarjale.

Orain jatetxe begetariano batean lan egiten omen du kamarera bezala. Dieta begetariano zorrotz bat arretaz planifikatu behar da, gorputzak behar dituen funtsezko aminoazido guztiak falta ez daitezen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 111. orr.

Orain berton baditugu urdaiazpiko edota gazta zaporeko patata frijituak, antxoa gustuko olibak, oilasko zaporedun zopa begetariano hutsak, ganba gustuko arroz egosiak, etc.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 93. orr.

Mojatarako ibilia, komentutik atera eta komuna begetariano batean bizi izan zen bizpahiru urtez.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 108. orr.

Hor duzu apostolu erlijioso eta laiko handi horien kasua ere; haragi taupakariz elikatu ordez ogiz elikatzen diren arranoak dira, otso begetarianoak dira.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 129. orr.

Hots, itsaskia besterik saltzen ez dutenak, begetarianoak, txerrikietan espezializatutakoak, eta abar.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 126. orr.

-Amona, gaur ongi ulertu dut zergatik zen aitona begetarianoa, eulia platerera erori zaidanean, ajjj...!  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 16. orr.

• 2 iz dieta begetarianoa egiten duen pertsona.

Swapper-en artean talde batzuk, edo klub batzuk, orduan esaten genuen bezala, astun-astunak ziren, erlijiosoak, begetarianoak, esperantistak, imajinatu dezakezun guztia.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 118. orr.

Barazkijalea zen gainera zarauztar hau [...] eta horrek berehala ekarri zion goitizena, Bejetariano.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 84. orr.

Begetarianoak dira egun, Mendebaldean, sintetizatu eta lurrindutako elikagai gehien kontsumitzen dituzten pertsonak. Begetariano ortodoxoentzako egokiak diren elikagai asko eta asko gustura dastatu ahal izango ditu haragizaleak aurrerantzean.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 88. orr.


begetatibo izond elikatze, garatze eta ugaltze funtzioei dagokiena.

Zeruko esferatik mundu honetara datozen ahalmenak, jada azaldu denez, kopuruz lau direla, hots: bata, nahasketa eta osaera eragiten duen ahalmena da, mineralak ekoizteko, [...]; bigarrenak, landareei arima begetatiboa ematen die.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 192. orr.

Landareen arima begetatibotik eta beste abereen arima sentsitibotik bereizteko.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 57. orr.

Jakin beharra dago gizona arima hirukoitz batek piztua dagoela: begetatiboa, animala eta arrazionala.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 283. orr.

Beraz horrela arima bera da bizidun bezala begetatiboa, sentibera bezala sentsitiboa eta arrazoidun bezala adimentsua.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 58. orr.


begetatu, begeta, begetatzen (orobat bejetatu) du ad bizitza begetatiboa izan.

Zergatik, bada, diot nik, ez hobetsi aukera hori, lurrean dontsuen moduan begetatu eta bizitzaren ondoren mesprezua eta ahaztura besterik eskaintzen ez diguna hartu beharrean?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 113. orr.

Ez duzu asmatzen ahal itsasertz lehertu baten idurizko nahasmenduan bizi, taupa eta bejetatzen duen guztia.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 66. orr.


begetazio (corpusean bejetazio soilik) iz landaredia, landaretza.

Malkarrean ongi eginiko eta harkaitzetako bejetazio zakarrarekin nahasiriko eskailera perpendikular batetik igotzen naiz mendira, hagitz maila altu eta estuetan goiti.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 139. orr.


begi iz 1 ikusmenaren bi organoetako bakoitza; ikusmena.

Begia globo bat da, ia esferikoa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 20. orr.

Baldin eta ikusmen-sistemak (begiak eta garunak osaturikoak) modelo baten edo eszena baten irudi luzatua eratzen badu, margolariak oihalean irudikatzen duenak ere sorburukoak duen itxura berbera izan beharko du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 100. orr.

Kameran, objektiboaren posizioa mugituz aldatzen da foku-luzera; begian, berriz, kristalinoaren forma aldatuz doitzen da foku-luzera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 97. orr.

Lehenik eta behin, oso garbi utzi behar da begia ez dela begirada.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 57. orr.

Begia ez du oso gaizki, eta lortu dut zorne-jarioa gelditzea.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 26. orr.

Euli normalak badu, begi bakoitzaren gainean, antena gisako bat.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 58. orr.

Han galdu zuen begia; hobe esan, arkabuz tiro batek eraman zion airean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 49. orr.

Begia teleskopiotik kendu gabe.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 97. orr.

Begia da gorputzari argi egiten dion kriseilua. Begia onik baduzu, zure gorputz osoa argitan ibiliko da.  Elizen arteko biblia   Mt 6,22

Malkoek begia itsutzen zioten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 75. orr.

Gorputz guztia begi balitz, non entzumena?  Elizen arteko biblia   1 Ko 12,17

Eni so zegoen S.S.aren begia ez zen ez hotza ez beroa.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 13. orr.

Bideko poliza hor dago, begia zorrotz.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 150. orr.

Gorputza gorputzaren aurka jarrita, begia begiaren eta ezpaina ezpainaren bila.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 92. orr.

Begia beti erne eta beti berdin xorrotx.  Herria   2003-07-10

Burua, begia eta bihotza ardatz beraren gainean jartzea da.  Berria - Kultura   2004-08-05

Begia non, gola han.  Berria - Kirola   2006-01-25

Begia liluratzen du haren zuritasunaren ederrak.  Elizen arteko biblia   Si 43,18

Batera eta bestera luzatzen du begia, urduri dago.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 73. orr.

Aztore batena bezalako begia zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 253. orr.

Begi haien baretasunak erresumindu egiten zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 120. orr.

Ederra zen, inor ederrik bazen herrian: azal-larrua beltx, sudur zuzena eta mehea, ezpain mamigabeak, eta bi begi, suziriak ziruditenak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 18. orr.

Bildots bat ikusi nuen; zutik zegoen eta lepo eginaren ezaugarriak zituen: zazpi adar eta zazpi begi zituen.  Elizen arteko biblia   Ap 5,6

Horregatik nago negarrez, begi biak urtzeraino.  Elizen arteko biblia   Nk 1,16

Begi bakarra erakusten zuen, handia, bekain lodi eta iletsuarekin.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 261. orr.

Bankuan nengoela begi bat ireki eta argia ikusi nuen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 82. orr.

Tiralari batek erdiz erdi jo nahi duenean, begi bat itxi ohi du bestearekin zuzenago ikusteko.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 39. orr.

Berriro ere, begiak malkotan jarri zitzaizkidan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 440. orr.

Millyk begiak zuri jarri eta burua astintzen hasi zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 297. orr.

Berarenganantz makurtu, begi bat keinatu, eta bizkor pasatu zuen eskua lepotik.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 99. orr.

"Azterketa dut irailaren hasieran, eta Daviden irakasle prestigioa dago jokoan", esan zion Martinek niri begia keinatuz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 177. orr.

Begiak kliskatu nituen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 31. orr.

-Kasu putarik ez mutur-beltz honi -klixkatu zidan begia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 17. orr.

Atsoa geldi-geldirik zegoen, barnetik ikus zitekeen zeru zatian begiak landaturik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 30. orr.

Erlojuari begi eman nion.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 29. orr.

Hamabigarren jokaldiari begi eman nion berriro, oraingo honetan berebiziko arretaz.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 20. orr.

Bata da soinua, nekatzen den musika, orainaren abestia, eta bestea begia itsutzen duen tximistargia.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 27. orr.

Berriro begiak zabaldu zituenean lokiak ozpinez igurzten ari zitzaion Honorine.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 64. orr.

Honeyk zorroztu egiten ditu begiak, zalantzati eta aztoraturik aldi berean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 204. orr.

Ez zitzaion amorrua arintzen, larrituta zeuzkan begiak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 82. orr.

Harryk minduta zituen begiak nekearen nekez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 10. orr.

Aitak begiak bildurik segitzen zuen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 27. orr.

Zapi beltz bana atera eta begiak xukatu zituzten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 15. orr.

Bihur niregana begiak zeure erruki handiaz.  Elizen arteko biblia   Sal 69,17

Begiak erloju aldera joan zitzaizkidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 44. orr.

Gazteak begiak altxatu zituen mahaitik, eta burua atzeratu, galderazko keinu bat eginez.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 13. orr.

Ala belarriek begiak edo ukimenak belarriak zuzen ditzakete?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 259. orr.

Ezmezean zegoen aita, begiak ezker-eskuin mugitzen zitzaizkiolarik argibideren baten bila.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 48. orr.

Gero, noizean behin, emakume hori eskaileretan ikusten nuen ateratzen zenean, ezpaina hazita eta begia belztuta.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 53. orr.

Gora iritsita, geldirik egon nintzen, begiak ilunpera egokitu arte.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 17. orr.

Morea gustatzen zaizu, begiak handiagotzen dizkizu.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 216. orr.

Koleraz beterik, begiak arranpalo jarri zitzaizkion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 102. orr.

Haiek, hasieran bederen, harri eta haragi begiratzen bazieten emakume biolin-jotzaileei, izuagatik begia itsu, belarria gor, eta burua maingu, poliki-poliki baltsearen doinuak, isiltasunari gaina harturik, ezagunak egin zitzaizkienean [...] dantzan hasi ziren.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 247. orr.

-Zu? -begiak zabalik Martak-.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 186. orr.

Oso artega eseri zen, begiak apal, eta beloa jaso gabe esan zidan: [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 319. orr.

Hitz egin bitartean, Martinek arnaska egiten zuen aulkian bihurrituz, goraka burua, itxita begiak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 314. orr.

Hark irekiko dizkik begiak... Bere aita Asaren jokabidea hartu zuen, ezertan ere okertu gabe.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 112. orr.

Malkoak ditut begietan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 210. orr.

Begietan txinpartak zenituen piztuak, eta mihia aldi berean arin eta baldar.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 27. orr.

Jaunaren begietan zuzen dena egin zuen.  Elizen arteko biblia   2 Kro 20,32

Spelloko itsu batek ere gorputz santuaren hilobi aurrean berraurkitu zuen aspalditik galdua zuen begietako argia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 268. orr.

Ezetz asmatu zer ari naizen pentsatzen oraintxe, begietarik galdezka.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 80. orr.

Malkoak agertu zitzaizkion begietara, baina hala ere ez zituen itxi.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 244. orr.

Albertiren lanetan, margolariaren begia eta ihes-puntu nagusia lotzen dituen erradio nagusiari Jainkoaren errainu deitzen zaio oraindik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 203. orr.

Horvathek bere monokulua begian ipini, irribarre isekari batez Dembari so egin eta esan zuen: [...].  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 183. orr.

Eskualde urdin-berdean, begia sentikorren den lekuan, gutxi gorabehera 50 eta 150 arteko kuantuko ikusmen-seinale batek ikuste-sentipen bat sortuko luke, gehienetan, begiaren kanpoaldea (kornea, alegia) ukitzean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 101. orr.

Badakizue legean agindua: Begia begiaren ordain, hortza hortzaren ordain.  Elizen arteko biblia   Mt 5,38

Mendia maite dutenentzat, zer itzuli ederrak, begien beteko ikusahal xoragarrien iturri...  Herria   2001-07-26

ik begibeteko.

Neskatxa ez da, oro har, begirako desatsegina, ez eta (bere piano eta iritzirik gabe) belarrirako jasanezina ere, nahiz eta ez den urrutitik ere ortzadarra bezain eder.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 206. orr.

Nahi ez den zarata uxatzen muskulu tinpanikoek duten eragina eta argi biziaren begirako pasabidea murrizten irisak duena elkarren parekoak dira.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 123. orr.

ik begirako.

Begirada irmoa zuen, eta haserre itxura ematen zioten begiak, baina bekainetako batek begiranzko dardar bat bezala zeukan, eta hala, zerbait esaten zuenean ez zitzaion aurpegian ezer mugitzen hura besterik.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 10. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Eskuineko begia galbide bazaizu, atera eta bota zeuregandik urruti. Ñarrotu du ezkerreko begia, betazalak bilduz.  Elizen arteko biblia   Mt 5,29

Ile horia zuen, begi ederrak, itxura bikaina.  Elizen arteko biblia   1 Sm 16,12

Anaren begi berdeek interesaturik ematen zuten. ez ninduen loak hartzen, egunsentian argiaren ferekak begi erreak ixten zizkidan arte.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 122. orr.

Betaurrekoak erantzi eta begi nekatuak igurtzi nituen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 47. orr.

Besteek pentsatu zuten Nibsen begi handituak otsoak ari zirela ikusten oraindik.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 93. orr.

Kernan andrearen begi txundituak kotxeari begira egon ziren.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 229. orr.

Aurrez abisatu gabe, bat-batean biluztuko zitzaigula gure begi harritu eta gosetuen aurrean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 28. orr.

Sekulako tristura sentitu zuen, estuasuna ezpain loratu berrietan, eta andereñoa begi lauso eta umelez ikusi zuen zerrendarekin aurrera egiten.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 154. orr.

ik beherago 45.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Oisinen begi lausotuak ez ziren batere argitu.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 47. orr.

Suge moduko bat, oilarraren arrautzatik sortua, Basiliskoak begi okerra zuen, eta begirada zorigaiztokoa.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 56. orr.

ik beherago 48.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Nire begi liluratuen aitzinean, munduko mendirik gailenak azaldu ziren elkarri kateaturik.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 172. orr.

Aurpegi zurixka zuen, begi irtenak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 18. orr.

Blackek adi-adi begiratu zion bere begi sartuekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 276. orr.

Erabat itxi gabeko betazalen artean zuri ageri ziren ninirik gabeko begi itzali hitsak.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 40. orr.

Burua tente, baina begi hezeak nabari zitzaizkien atxilotuen hurkoei.  Berria - Euskal Herria   2004-11-05

Begi beltzak ziren, gau sarraskigilea, gau argijalea betile zutenak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 19. orr.

Gerora, bi begi urdurirekin topo egin zuen: bereetan finkatuta zituen, serio.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 205. orr.

Iberiaren emaitzak begi zorrotzez aztertu dituzte analistek.  Berria - Ekonomia   2004-05-14

Begira-begira geratu zitzaidan bere begi miopeekin, ahoa zabalik, nor ote nintzen jakin nahian.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 326. orr.

Alkohol gehiegiak eragindako dirdai zilartsua dute haren begi estrabikoek.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 98. orr.

Hamidak begi arranpaloekin begiratu zion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 66. orr.

Begi makumakurrez begiratu zion Ruche jaunak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 54. orr.

Behera begiratu beharko dute begi harroek, makurtu beharko du giza handikeriak.  Elizen arteko biblia   Is 2,11

Gizonak bere begi sarkorrak iltzatu zituen Hamidarengan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 203. orr.

Haren begi argi tristeek aspertuak ziruditen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 161. orr.

Begi gaztainkara borobilak ditu, ile motxaren kolore berekoak.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 15. orr.

Lo mokorretik atera berria nintzen eta hara non harekin topatu ziren nire begi makartsuak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 182. orr.

Lagunak isekaz ari zaizkit, baina nik Jainkoari jasotzen begi negartsuok.  Elizen arteko biblia   Jb 16,20

Hain zen hitsa bere begi beiratsuen soa.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 38. orr.

Handik alde egiteko gogoa nuen, ihes egin, hura ez ikusi gehiago, ez gehiago ikusi haren begi noraezekoa nire gain pausatzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 223. orr.

Isiltasunean lau begi zelatari zeudela ohartu zen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 32. orr.

Mentxuk sentitu zuen beharbada ez ziola kontsolamendu nahikorik eman, edo behintzat hori adierazten zutela haren begi erregugileek.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 33. orr.

Guk ez baitugu ez begi zehatzik, ez begi ilunik, ez distantziari galga jar diezaiokeen begirik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 8. orr.

Begi mugikor, zelatari, gaixo, sorginduak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 221. orr.

Begi horiak zituen, begi iheslariak, begi hegalariak, begi asegaitzak, argi berdea edaten zutenak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 269. orr.

Gaua zuan, eta ni erreka ertzean nengoan, etzanik eta gogoa galdurik, noiz eta suzko begi bi ikusi baititut bat-batean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 368. orr.

Begi destainazko, txikiak zituen, bibotea laburra eta margotua.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 106. orr.

Eligio barrez ari zen bere aurpegi gorrixka eta bere begi gardenen aizto urdinekin.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 21. orr.

Begi bete-betean emandako ukabilkada.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 78. orr.

· Makillatuta zegoen, eta marra beltz batek nabarmendu egiten zizkion begi olio kolorekoak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 106. orr.

Irribarre izpi batek argitzen zizkion begi esmeralda kolorekoak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 110. orr.

Begira Eduri -nigan ezartzen zituen bere begi betaurrekoek handituak-.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 92. orr.

Zure baitan dagoen guztiak zergatik zuzentzen ditu nireganantz bere begi itxaropenez beteak?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 321. orr.

Ikusi ez ninduela uste izateko bidea eman zidaten Josefinaren begi zoruan finkatuek.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 327. orr.

Begi harrokeriaz eta handinahiez beteekin, nabarmenkeriaz begiratu zion eskumuturreko erlojuari.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 51. orr.

Ezpain izuikararen eraginez geldi-geldirik irekiak, begi malkoz lausotuak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 137. orr.

Gertatzen ari zitzaidan guztiak amesgaizto bat behar zuen izan, inondik ere, behin atzarriz geroz begi-kliska batean aienatu behar zuena.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 288. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Betzuloak hatz irrikatsuez arakatu dituzu, begi-puxikak barrurantz bultzatu.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 63. orr.

Gizonak begi bat irekia zuen eta «argi eta garbi» ikus zitekeen begi-globoa. Eskuineko begitik kendu zioten, bada, begi-lausoa, eta lente berri bat jarri begi barnean.  Berria - Gaiak   2004-03-07

Begi-zorroztasun izugarria nuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 25. orr.

Kaskoaren begi-babesa goratu zuen aurpegiko izerdia lehortzeko. Miss Prism atso begi-laburra da orduan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 85. orr.

Ez zuen begi-zirkinik egin, ezta ni ateraino joan eta haren begiradaren eta atearen tartean jarri nintzaionean ere.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 239. orr.

Begi-distira horrek bihotzetik heltzen badik, arimaren barreneraino sartuko zaik gezi baten antzera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 241. orr.

Jaurenea-ko nagusiak begi-ukaldi bat bota zion, eta emaztea zalu-zalua joan zen etxerantz, herabeturik, negarrak mantal hegiaz xukatzen zituela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 37. orr.

Lehenengo begi kolpera, bazirudien sabelaldea burua baino askoz ere munta handiagokoa zela.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 194. orr.

Begi-inguruak gorri-gorriak zituen, nabarmena zen negar egin zuela hiletan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 25. orr.

Erorita zeukan begitartea, begi-hondoak ubel.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 120. orr.

Gero, bi eskuez mintz-itxurako zerbait kendu zion begi-xokoetatik.  Elizen arteko biblia   Tb 11,12

Halaxe mintzatu nintzaion, haren begi-beheititzea eta haren isiltasuna neure ustearen aldeko arrazointzat harturik: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 423. orr.

Snellen begi-test estandarraren hirugarren lerroko letra batzuk irakurtzeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 125. orr.

Estatu eremua begi-puntuan, PSOE higatzeko PPren apustuak kale egin du nabarmen.  Berria - Harian   2005-04-18

Hura begi-festa!  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 103. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Harmingainen begi gorrietan gorroto basatiaren begirada agertu zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 377. orr.

ik beherago 39.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Goizaldeko ordu bi eta erdiak jo gabe kanporatu ninduen, azken bezeroekin batean, zerbitzari begi-ilunak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 212. orr.

Ez konkorra, ez mazkala, ez begi-lausoa, ez larruazaleko gaitzen bat duena, ez barrabilak lehertuak dituena.  Elizen arteko biblia   Lb 21,20

Williamson jaun begi-zorrotzak atzeman zuen oraingoan ere.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 216. orr.

Falkoina baino begi-zoliagoa.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 44. orr.

Begi-bekaiztia gaiztoa da: aurpegia itzuli eta jendea mesprezatzen du.  Elizen arteko biblia   Si 14,8

Zaldi bana zuten, halaber, zuriak eta bikainak, oihal begi-betegarri batez apainduak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 158. orr.

Giuaren semea, Parisen uneoro Mariorekin egoten zen mutil zurbil begi-distiratsu hura, borrokan hil zen Espainian.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 166. orr.

Zuhaitz-enbor mamu modukoak, eta leiho begi-huts itxurakoak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 32. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak adizlagun balioa duela)

Begi-argi eta adiskidetsu beti.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 324. orr.

Aldi batez, gidaria begi-belarri ibili zen bidearen tarte bihurriak taxuz gainditzeko.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 219. orr.

Halako goiz batean beso-motz, begi-bakar eta maingu lantokiratuko banintz, dudatzen naiz inork nire osasunaz galdetuko lidakeen ere.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 122. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa bigarrenak adizlagun balioa duelarik)

Zeure aurrean ipini dituzu gure erruak, zeure begi-argitan gure bekatu ezkutuak.  Elizen arteko biblia   Sal 90,8

Apaizak begi-zabalik begiratzen zion aitari.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 28. orr.

Jakobek, zahardadez begi-lausoturik, ezin zuen ikusi.  Elizen arteko biblia   Has 48,10

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Iragarle-begi zorrotzez, horra aitaren eskuak idatzia semearen etorkizuna.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 329. orr.

Masailezur irtena zeukan, zerri-begiak eta puru bat, tente-tente, aho erdian.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 72. orr.

Agure ile-zuri bat, ero-begia, fusila kargaturik eskuan zuela, geneukan zain sukalde erdian.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 116. orr.

Azal horaileko gizon ile argi bat, bi haur-begi urdinen artean okerturik zegoen sudur mehea zuena, ahapetik ari zen hizketan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 307. orr.

Dudleyk udako denborarik gehiena sukaldean sartuta eman zuen, bere txerritxo-begiak pantailari josita eta bost kokospeak dardarka zituela, etengabe jan eta jan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 19. orr.

Ezinezkoa arrain-begi haietan irakurtzea.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 172. orr.

Royk bere buru kizkurtsua eta bere bisigu-begi grisak atera zituen atetik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 438. orr.

Hasierako ezustekoaren ondotik mozolo-begiak jartzen nizkiola, baietz erantzun nion.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 152. orr.

Konpondu beharra dago zure barne-begi hori.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 89. orr.

Zenbat denbora beharko dute Grahamstown-eko alaba arrano-begi zorrotzekoek ohartzeko?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 276. orr.

Uharteraino -ezker begia kliskatuz.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 182. orr.

8 (elkarketa kopulatiboetan)

Abian zihoazen bidean gorpuzkiak utziz, begi-besoak galduz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 38. orr.

Justinak aho-begiak ireki ditu, irribarrez.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 203. orr.

Nire begi-ezpainen zirkin nahigabetua ikusi dut ispiluan.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 33. orr.

Azkenean, izerdia xukatzeari utzi eta eseri egin ginen, begi-ahoak itxita arnasa hartuz, horma baten kontra bermaturik, hankak zabal-zabal.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 47. orr.

Hemen izango ditut beti neure begi-bihotzak.  Elizen arteko biblia   1 Erg 9,3

Bekatu eragiten dieten idoloetara emanak dituzte bihotz-begiak gizon hauek. Horrela, ez diezue amore emango nirekin desleial izatera bultzatu ohi zaituzteten begi-bihotzen irrikei.  Elizen arteko biblia   Ez 14,3

Begi-lepoak alde guztietara bihurtzen ikusirik bide ninduen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 356. orr.

Bizitza galdu beldurrez, egun argiak logela luze-zabalean hartua zuenean, begi-belarriak itxi zituen, horregatik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 119. orr.

Helbide ezagunak begi-belarriak bihurrarazi zizkidan mahai gainera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 197. orr.

· (adizlagun gisa) Bat-batean zutitu zen, eta begi-belarri jarri zen, nondik ote zetorkeen hots hura.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 129. orr.

9 irud/hed

Kameraren begia edonon jarri eta klik egin, ez zen besterik egin behar.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 83. orr.

"Kameraren begia" izeneko prozeduraren bidez gertakarien beste neurri bat eskainiko zaigu, ikuspuntu hurbila, poetikoa eta egilearen bizitzaren zipriztinez hornitua.Neskak irriño egin zidan, eta nik, begi bat sabel erdiko begi distiratsutik kendu gabe, halaberean ihardetsi nion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 10. orr.

Besoak zabal-zabal eginda, bere begia eguzkiaren begiari emana.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 264. orr.

Erruki-malkoz urtarazi zeruko begi izekiak, jainkoon samin betean.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 103. orr.

Itsuaren begi bihurtu nintzen, elbarriaren oin.  Elizen arteko biblia   Jb 29,15

Malkoen zurrumurrua begi-iturritik kanpora irtetean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 166. orr.

Florent eskaileran behera abiatu, eta hamar maila jaitsi aurretik, Clairek atea bortitz itxi eta eskailera begi osoak dar-dar egin zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 202. orr.

Hurbildutakoan, horma-begi batzuk ikusten dira murruan, eta hiru edo lau ojiba, hamabosgarren mendekoak, absidean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 167. orr.

Halako gizonengan, diot, akats batez markaturik baitaude -naturaren gaitz-ondo izan hura, zein fortunaren izar-begi-, bertuteak ere berdin dira iritzi orokorrean ustelkeriaz kutsatuko.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 234. orr.

10 ikusmen zolitasuna.

Baina, egia esatera, ez du inoiz oso begi ona eduki nekazaritza-giroko bizimoduaren edertasunari erreparatzeko.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 279. orr.

Elgarretaratze hori ez dute beraz denek begi berekin ikusi.  Herria   2002-12-26

Aitonak begia luzea zuen, agi danean, eta lur eta ondasunak biltzeko grina. ik beherago 46.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 63. orr.

11 zerbait alderik alde zeharkatzen duen zuloa.

Egur bat aizkoraz jotzean, bere begia jo eta erditik ebaki zuen, ia begiaren erdia bere zulotik kanpora zintzilik gelditu zitzaiolarik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 863. orr.

Bai, orratzaren begitik gamelua sartzea errazago, aberatsa Jainkoaren erreinuan sartzea baino.  Elizen arteko biblia   Lk 18,25

12 landareetan, kimua sortzera doan pikor modukoa. ik ninika; pipil.

Kameliek iragarpen txarrak sortzen omen dituzte, lore-begiak oso-osorik erortzen zaizkielako, moztutako buruak bezala.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 64. orr.

Kalesaren isla ikusten nuen etxeko hormen oholetako eta zutabeetako begi, koskor eta tarteetako hainbat argi-itzaletan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 17. orr.

13 urakanez mintzatuz erdiko gunea.

Urakanaren begian argizaria pizturik egotea bezalaxe da hori; eta niri argia itzali zait.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 155. orr.

Hirukoa urakanaren begian.  Berria - Euskal Herria   2004-02-22

· Amak esan zuen bezala, urakan baten begi-begian geunden.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 84. orr.

14 begia atxiki (orobat begiak g.er.) ipar

Guzientzat ikusezina gertatu zen zeinua bere ilobarentzat salbu, honek begia atxikitzen baitzion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 164. orr.

Guardak begia atxiki zien, kale izkinan haren bistatik desagertu ez zireno.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 262. orr.

Eta herritik falta bada, urrunetik bederen begia beti atxiki behar herriko gora-behera guzieri.  Herria   2001-03-22

Joko hori errexa zen ikasteko, baina denbora pasagailu ona, noiztenka begia atxikiz artaldeari eta etor zitekeen pizti edo basabereari.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 104. orr.

Mariri begia atxiki zion, eta altzairuzko tresna erortzen entzun zuenean makurtu zela ikusi zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 288. orr.

Maiatzeko hauteskunde horieri ere beraz, begia beharko diotegu atxiki.  Herria   2001-03-08

Arranguratu direnek erran dute ernerik egonen direla begia untsa atxikiz zer egiten den eta zer ez.  Herria   2001-07-26

Frantziak indarño bat egin badu ere petrola karreun dabiltzan untzieri begia hurbilagotik atxikitzeko...  Herria   2003-11-20

15 begia bota (orobat begiak g.er.)

Bankuaren aurretik igarotzen ziren guztian, begia botatzen zioten han usaintzen zuten ehizari.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 53. orr.

Beltzaran hari bota zion begia.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 139. orr.

Maiek leihotik, begia bota zuen erakusten nion alderantz.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 104. orr.

Orduan begia bota zion bere aurrean idazmahaiaren gainean zegoen loreontziari.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 60. orr.

Txanpi Rivero entrenatzaileak aspaldi bota zion begia jokalariari eta joan den abenduan bizkaitarrekin aritu da entrenatzen.  Berria - Kirola   2004-01-08

Pedofilia industriak Latinoamerikari bota dio begia eta 18 urtez beherako bi milioi umetik gora harrapatu ditu sarean.  Berria - Gaiak   2004-12-04

Hirugarren emazte izango zuenak hari begia bota eta berak 1940aren azken aldera erosi, Finca Vigía etxean bizi denez geroztik Ernest Hemingway bizizaleak hortxe bideratu ahal ditu beste inon gauzatzerik izan ez dituen zaletasunak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 120. orr.

16 begia jo

Euskaldunen herrian bi gauza dira begia jotzen dutenak: bata da herriko arrabota, pilota jokoarentzat.  Herria   2005-07-14

Urteberri egunean eskumuturreko esmaltatu bat eman zion opari, Ramadan amaierako jaiegunean malakitazko lertxun txiki bat, opari-denda batean begia jo ziona.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 12. orr.

Ravacholen fisonomian begia jotzen duen aurreneko gauza, basakeria da.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 143. orr.

-Neska grabatzen ari zuan han bertan, eta hasi nauk mahai gainean salgai zeuzkanei begira, eta, bat-batean, grabatu honek jo zidak begia.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 101. orr.

Zapi hark lore tropikal arraro bat ematen zuen, begia berehala jotzen zizun efloreszentzia bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 67. orr.

Lekutzeko lehen pausoetan, ordenagailuak jo zidan begia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 268. orr.

17 begi-argi (orobat begiargi) izond begiak argiak dituena.

Neska begi-argiak, sofan lirain eta tente eserita, irribarre distiratsua egin zion mutilari.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 123. orr.

Artean mutil ederra baitzen Emmanuel, mehea eta garaia, bizartsua eta begi-argia.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 88. orr.

Eta obligazioa nuen bezala nire nagusi begi-argi harengana joan nintzen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 137. orr.

Bizarduna sartu zen hartatik, bata txuriz jantziriko emakume begi-argi, gerri-lodi bat ari zitzaion.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 52. orr.

Hoteletan ere, ez harritu arrastari begiargi horietako bat agur egitera etortzen bazaizu.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 157. orr.

· (adizlagun gisa) Neure buruari jaikitze beretik ezarritako gidoiari atxiki nintzaion: begi-argi eta adiskidetsu beti, elkarrekin gosaldu ondoan etxeko atean musu eman eta "gero arte" batez agurtu banu bezala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 324. orr.

18 begia(k) argitu

Irriño batez argitu ziren Noraren begiak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 153. orr.

Kattalini begia argitzen zaio eta irriño bat uzten du hortzen artetik eskapatzera, lorea eguzkiari irekitzen zaion bezala.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 182. orr.

Begiak argitu zitzaizkion Norari.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 137. orr.

Begia argitu zion oroitzapenak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 76. orr.

Bat-batean, hitzak, esaldiak eta lerroak patuak lotzen zituela sinetsiz, begiak argitu zitzaizkion.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 220. orr.

Bazekien halakoak entzutean Klarari begiak argituko zitzaizkiola.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 186. orr.

Bat-batean, begiak argitzen zaizkio: zerbait bururatu zaio.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 31. orr.

· Denok itsuak bezala gara, eta Jaunak bi izakion bidez argitzen ditu gure begiak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 592. orr.

19 begiak ase

Ase ditzala begiak bere Romeoren ikuspegiaz, beronen soinburu erori eta zango iharrez, pentsatzen du.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 197. orr.

Hupatu ahala, Lapurdi guziko paisaiek bai Larrun eta bere inguruko mendiek, gero eta gehiago begiak asetzen ginauzkitelarik.  Herria   2005-08-11

Eta ene oinak ez ziren nekatzen ez ene begiak asetzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 279. orr.

Etxe guztia zegoen pizturik, eta ilunpe ondorengo argi haiek begiak asetu zizkioten.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 80. orr.

Garbi dakigun gauza bakarra da Robertok eta bere emazteak ikuskizun nardagarri honekin ase zituztela beren begiak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Halaxe engainatzen ditu simulakroekin Venusek maitaleak, eta ez begiak ase daitezke gorputzak aurrez ikusten, ez eskuek, gorputz guztian zehar deslai eta zalantzan dabiltzanek, erauz dezakete lohadar samurren ezer.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 293. orr.

Begiak aserik, hurbil gaiten beraz pesta lekurat, heian gogo bihotzek ere ukanen ote duten hazkurri poxi bat.  Herria   2005-06-09

20 begiak finkatu

Berarengan finkatzen ditu begiak, elkarrizketan bitartekari jarduteko eskatu nahi balio bezala.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 155. orr.

Bereizi ginenean, begiak finkatu zizkidan, eta ni errenditu egin nintzen.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 296. orr.

Alicek ezin zion negarrari eutsi, jendearen begiak harengan finkatuta bazeuden ere.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 509. orr.

Emakumearen aurpegian finkaturik zituen begiak.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 125. orr.

begiak errepidean dauzkat finkatuta eta eskuak irmo bolantean.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 44. orr.

Emakumeak azken neguak lurreratutako izei handi batean finkatu zituen begiak.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 65. orr.

-Hala da, jauna -ihardetsi nion, begiak lurrean finkaturik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 109. orr.

Lurrean finkatuta zituen begiak, eta harrizko zurruntasuna ageri zuen aurpegian.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 53. orr.

Munduan barrenako ihesaldi bati ekiten zioagu, begiak hutsean finkaturik.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 114. orr.

Ongieza ez erakusteko eginahaletan, inguruko mugidan finkatu nituen begiak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 38. orr.

Lehendik ere urrun begiratzen zuten begiak askoz urrunago finkatu ziren, urrutiko izarren baten kokaleku zehatza igarri nahian balebil bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 116. orr.

Begiak finkatzen ikasten, mila hitzek baino gehiago esan dezaketena begirada batekin esaten saiatzen.  Berria - Kultura   2004-09-10

21 begiak ilundu

Gogoa beldur bortitzagoak jotzean, arima osoa ere lohadarretan sentikide dela dakusgu eta gorputz osoan izerdiak eta zurbiltasuna datozela eta mihia moltsotzen eta abotsa iraungitzen dela, begiak iluntzen, belarriak furruntzen, lohadarrak makaltzen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 175. orr.

Begiak ilundu zitzaizkion; amets eder bat zapuztu zitzaiola ematen zuen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 119. orr.

Isaak lehen bezala osasun onez hazi zen, baina Abrahanen begiak ilundu egin ziren eta ez zuen gehiago zorionik izan.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 38. orr.

-Ez, ez da usua -eta begiak ilundu zitzaizkion Velascori, oroitzapen mingarriren batek atean jo balio bezala.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 182. orr.

Ardoak iluntzen ditu haren begiak, esneak txuritzen haren hortzak!  Elizen arteko biblia   Has 49,12

22 begiak jarri (orobat begia g.er.) (zerbaitetan edo norbaitengan)

Lainezek begiak maletinean jarri ditu, zerbaiten bila.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 59. orr.

Begiak neskatxaren begietan jarri zituen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 101. orr.

Begiak non jarri nituen konturatu zen, eskua hartu zidan eta bere brageta gainean kokatu.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 109. orr.

Trena martxan jarri zen berriro, eta Mikelen begiak Hendaye jartzen zuen kartelean iltzatuak geratu ziren.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 262. orr.

Janukovitx Ukraina Moskura hurbiltzearen aldekoa da, eta Jushenkok, berriz, begiak Mendebaldean jarrita ditu, hain zuzen ere, Europako Batasuneko egituretan.  Berria - Mundua   2004-11-21

Begiak lurrean jarriak eta gogoa zeruan finko izaten zituzten. abere geldiaren gorputzari indar batek daragoiola eta ibaiaz kontra arrastatzen duela dirudi; eta begiak nonahi jarri, dena antzera doala eta dariola begitantzen zaigu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 208. orr.

Meza garaian begiak apaizarengan jarriak izan arren, barrura begira egoten nintzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 78. orr.

Biltzar Nagusian zeuden guztiek begiak Estebanengan jarriak zituzten, eta haren aurpegia aingeru batena bezain distiratsu ikusi zuten.Zure ama ere hilda egongo da honez gero -esan zuen Virgiliok, kafe ustekoari eragiten ari zelarik, begiak emaztearengan jarriak.  Elizen arteko biblia   Eg 6,15

Ez zuen behar adinako abiaduraz lasterka egin eta asaltoko tropek begia gainean jarri zioten.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 44. orr.

Berak ez ditu inoiz AEBetako soldaduak «gerrara bidaliko, gero bakea irabazteko planarik izan gabe», adierazi zuen, begia Armadako kideen botoetan jarrrita.  Berria - Mundua   2004-07-31

23 begia(k) kendu (nondik)

Nik ez nituen begiak kendu bizikletaren farolak errepidean egiten zuen horiunetik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 172. orr.

Ez kendu begiak baldosetatik.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 182. orr.

Riddlek baiezkoa egin zion buruaz, Harryren aurpegitik begiak kendu gabe.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 257. orr.

Tomeo Xaharrak begiak edalontzitik kendu eta Joanes gazteari begiratu zion.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 245. orr.

Bistatik galdu arte ez nizkion begiak gainetik kendu.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 26. orr.

Kendu zeure begiak emakume politarengandik, ez geratu begira zeurea ez duzun edertasunari.  Elizen arteko biblia   Si 9,8

Ezin nituen begiak amonagandik kendu.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 27. orr.

Ezin nituen begiak amonagandik kendu.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 27. orr.

Harry hain gose zenez, sekula ezer gozoagorik ez zuela dastatu iruditu zitzaion, baina artean ere ezin zituen begiak erraldoiagandik kendu.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 49. orr.

Sartu ginenez geroztik Sinbadek ez zien begia kentzen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 62. orr.

Amak ez zion begia gainetik kentzen, eta nik ere ez.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 385. orr.

Andre zaharrak ate handia nekez bultzatu zuen, hura sar zedin, begia haren gainetik kendu gabe, kezkaturik, eta altzaririk gabeko gela bateraino eraman zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 135. orr.

Altua eta sendoa izaki, mugimendu geldokoa ematen zuen, baina begia gainetik kendu orduko, ez zen erraza hura lehengo tokian harrapatzen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 95. orr.

· Tabernako telebistari begia ezin kendurik daude, bi orduko saioak akiturik, tarte horretan munduan eta futbolean zer gertatu den jakin nahian.  Berria - Kultura   2004-11-02

"Gureak egin du, dena galdu dugu", baina ez horregatik kentzen dio begia Liba alaba zaharrenari, neska zintzo eta gozoa, ez diezaion inori eman eskukada bat baba edo ogi zerra bat.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 18. orr.

Gabin horma liburuztatu haiei begia kendu ezinik zegoen, liluratuta.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 38. orr.

24 begiak zorroztu (orobat begia g.er.)

Honeyk zorroztu egiten ditu begiak, zalantzati eta aztoraturik aldi berean. Belaunikaturik dago [...] begiak zorroztuak lagunaren begietan finkatuak, begi zolan den segeretua bortxatu nahiz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 204. orr.

Su-lerrorantz, gas maskarak jantzita, baionetak irmo finkatuta, eta begiak zorroztuta, gure aurrealde osoan jitoan dagoen ke artean zelatari.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 143. orr.

Bata bestearen atzetik eskailburura joan, barandaren gainetik begiak behera zorroztu eta ea zein etorri zen Lilyri hoska.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 260. orr.

Ikusle izaiteak, bertzalde, begia eta behakoa zorroztu zizkidan, zeren eta paratu behar izaiten bainuen honi eta hari beha, hemen zer gerta han zer gerta.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 193. orr.

Joxe bat-batean gelditu da eta begiak zorroztu dizkio azkenik burua altxatu behar izan duen Abeli: [...].  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 48. orr.

Bertara lehendabizikoz hurbildu den arrotzak begiak zorroztuko balitu, hamarretik zortzitan asmatuko luke fisikoarengatik, janzkeragatik, eta, batez ere, lanarengatik nor den s'ciavo eta nor ez.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 56. orr.

Begiak zorroztu zituzten, belarriak zorroztu zituzten, oroimena zorroztu zuten iluntasunean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 288. orr.

25 begi-bakar ik begibakar.
26 begi-bazter begi ertza.

Haren begi-bazter ximurrak bezalakorik ez dut inorengan ikusi.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 103. orr.

Tsiganokek denbora luzea zeraman Musia begi-bazterraz aztertzen, eta orain, bizkor jiratu, eta finko eta zuzen begiratu zion.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 101. orr.

Fereka hark eraginda, mutila, senaren bulkadari amore emanez, begi bazterrez han inor ez zela ziurtatu, pittin bat uzkurtu eta Lisa ederraren gainera oldartu zen, zezen baten indarrarekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 280. orr.

-Ni ez naute urkatu behar -esan zuen Jansonek, ahopeka, eta begi-bazterraz begiratu zion espetxezainari-.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 39. orr.

Ahal bezain polliki, begi bazterrez begiratu nion Emmari.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 74. orr.

Ibiltzen hasi zen berriro, amari begi-bazterraz haserre begiratuz.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 58. orr.

Arraga abesbatza guziz jeinutsuak molde gaitzean eman dauku «Bakearen urtxoa» Labéguerie zenaren kantu ederra, entzule frangori nigarño bat jin baitzaiote begi bazterrerat.  Herria   2005-11-17

Joanak eseri, ogia eta urdaiazpikoa hartu, eta begi bazterretik begiratzen dio.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 110. orr.

27 begi-begi (leku atzizkiez)

Eguzki zirrintek begi-begietan kausitu ninduten, pertsiana erdi ustelduetako arteka ugarietatik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 207. orr.

Oraindik begi-begietan dauzkat Goizuetako "Moro" haiek.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 141. orr.

Felipek begi-begietara so egin zion eta lasai-lasai pistola atera zuen sakelatik.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 125. orr.

Eginahalak eta bi egiten zituzten denek ere irribarre-tankerako bat itxuratzen, baina inork ezin zidan begi-begietara so egin.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 81. orr.

28 begi-beltz (orobat begibeltz) izond

Haietako bat Ernesto Alvarez zen, gizon beltzarana, begi-beltza eta bizarra zuritzen hasia zuena. Emakume gazte bat, ilebeltza, begibeltza.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 75. orr.

Da Rua eroa gizon garaia, argala, begi-beltza zen, ilea kirrua eta luzea, bizkarrean goitik behera erortzen zitzaion, uhin ilunak sortuz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 23. orr.

begibeltz gaiztoarekin, Baionan, II. Karlistaldian, Portu-Berriko 1.ean zegoen karrikaburuko argazkilariak hartua.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 114. orr.

29 begi-betegarri izond

Hor dago obra ospetsua bere harrizko elorri zorrotz, eskultura ohargarri eta erretaula begi-betegarri eta eliza nasaiarekin, Mariaren itxura maitatua ororen erdian.  Herria   2002-07-18

Zaldi bana zuten, halaber, zuriak eta bikainak, oihal begi-betegarri batez apainduak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 158. orr.

Arratsalde hartan ikusmira paregabea zen, lasaigarria eta begi-betegarria, aspertu gabe denbora luzean begira egoteko modukoa.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 259. orr.

Mila loreren ederrean lehertuko nintzateke udaberri oro, eta mila fruitutan uda edo udazken oro, izaki guztien begi-betegarri eta aho-gozagarri.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 213. orr.

Nekez barkatzen ziotela gizonezkoek emakumezkoen begi-betegarri zenari, pentsatu zuen mezulari gazteak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 241. orr.

30 begi eman (orobat begia eman) so egin; kontuan hartu.

-Austria? -galdetu nion, paperei begi emanez.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 42. orr.

Ileari, sudurrari, ahoari begi eman zien, argazkia urrundu zuen, hurbildu zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 303. orr.

Inguruei begi eman die presoak, erratz kirtenik edo antzekorik ez duela aurkituko ondo jakin arren.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 187. orr.

Irunberrik, erantzun gisa, eguzkirantz goratzen zen bere puruaren keari eman zion begi.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 207. orr.

Zenbat aldiz laino artean ez ote diedan begi eman trenetatik jaitsitako jendeei, baina sekula ez nituen garbi ikusten, eta haien aurpegiak desitxuratuta ageri zitzaizkidan, izenik gabeko laborriak jota.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 59. orr.

Ausartu naiz dagoeneko une hilgarri horri begi ematera eta neure xedea hartua dut.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 422. orr.

Tratulariek, Lurbirako nazio guztiei begi emanda daudenez, batetik ateratzen dutena bestera eramaten dute.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 12. orr.

Aurrean, argi artean, distiraka zegoen dorreari eman zion begia.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 211. orr.

Sudur luzea zuen, kakoa hain zuzen, zaldunak begia emandako emakumeak, eta ezpain meheak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 167. orr.

Zilegi al da arrats-behera ederrei begia eta gogoa ematea?  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 206. orr.

Zuhur izatea beharrezkoa da, ordea, Filosofia transzendentalari arrotza zaion objektuari begi ematean, digresioetan ez sakabanatu eta sistemaren batasuna ez haustearren.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 270. orr.

31 begi(en) aurrean

Begi aurrean taxu meharreko gizona nuen orain.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 42. orr.

Begi aurrean duenarekin konformatzen ez diren horietakoa nauzu.  Berria - Kultura   2004-10-01

Begien aurrean dauzkat oraindik doluminak ematera etorri zitzaizkidan eskolako hiru damatxoak.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 128. orr.

Orain, ostera, itsas-lehorretan eta zeru gailurretan hamaika gauza dakusgu hamaika era eta norabidetan begi aurrean mugitzen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 51. orr.

Hildakoen itzultzailea zeukaten begi aurrean fusilatuen denboraren norabidea aldarazten, edozelako gorpuez jabetzen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 30. orr.

Begi aurrean dut beti zure maitasuna eta leial jokatu dut zurekiko.  Elizen arteko biblia   Sal 26,3

Frantziskoren etsenpluak, munduaren begi aurrean jarriak, Kristoren fedean motelduak zeuden bihotzak biziberritu baitzituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 806. orr.

Eta zerura igo ziren hodei batean, etsaien begi aurrean.  Elizen arteko biblia   Ap 11,12

Ezin dut begi aurrean ikusi -jarraitu nuen-.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 190. orr.

Begien aurrean daukat Mary Anni eta bioi Sausaliton egin zigu- ten argazkia.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 45. orr.

Zein gizon ondo hezik ez lituzke begien aurrean ikusi nahiko Kattalin, Kattalinen dantza limurkorrak, ezpainetako karmin gorriak indartutako Kattalinen irribarrea?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 14. orr.

Lau bat mila metro goratik, Mendi Harritsuen zabala dugu begien aurrean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 116. orr.

-Batzar-aretoa presaka eta aztoratuta zeharkatu ondoren, Gernikako Haritz bizia agertu zitzaion begien aurrean.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 12. orr.

Jada ez du aski begien aurrean ageri dena garbi margotzearekin.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 23. orr.

Ilea nahaspilaturik zuen begien aurrean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 271. orr.

Gelditu zen, ez nuen haren aurpegia ezagutu, ene begien aurrean irudi bat zen bakarrik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 48. orr.

Feofarren borreroak haren begien aurrean sable goria jarri zuenean, [...].  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 454. orr.

Erlijio kristauak mereziago du burla atxikimendua baino, gure begien aurrean ikus dezakeguna aurkeztu beharrean, ikusten ez duguna sinestea agintzen digulako.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 267. orr.

Zuzenak dira nire arrazoibideak, garbi nago Jainkoaren begien aurrean.  Elizen arteko biblia   Jb 11,4

Hor gelditu zen, begien aurre-aurrean behatz puntak elkar ukiarazi eta haien artetik begiratu zuen minutu pare batez.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 148. orr.

Eramaitzazu beti bihotzari atxikiak eta zeure begien aurre-aurrean.  Elizen arteko biblia   EsZ 6,21

· Saiatu nintzen ulertzen begi aurreko arazo hori.  Elizen arteko biblia   Sal 73,16

Aspaldikoa da begien aurreko zuhaitzak basoa bere osotasunean ikusten ez uztea.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 40. orr.

Zinta beltza kokatu zuen buruan, ilea begi aurrera ez erortzeko, eta irakurtzen hasi zen.Ezerezetik mundu berri bat etorri da zuen begien aurrera.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 151. orr.

Aspergarriak baino gehiago funts gabekoak dira, gure begi aurretik beste edozein irudiren antzera pasatzen diren horietakoak.  Berria - Kultura   2006-05-07

Begien aurretik urrun bota nauzu.  Elizen arteko biblia   Jon 2,5

Eternitatea pasa zen bere begien aurretik auto kamuflatu baten itxura zuen Ford Mondeo beltz batean hezurmamitua.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 104. orr.

32 begi(en) bistako (orobat begibistako g. er.) izlag nabarmena.

Serio-serio mintzo zen, begi-bistako egiak botatzen ari denaren segurtasunaz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 82. orr.

Ez dut ezagutzen begi-bistako akatsik ez duen proposamenik.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 158. orr.

Tripazaia, emakoia, drogadiktoa begi bistako biziatuak dira.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 259. orr.

Hitz honek begien bistako etimologia du: [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 25. orr.

Inork ezin zuen orduan asmatu -dio Tolstoik- orain begien bistako zaiguna: [...].  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 22. orr.

Begi-bistakoa da, guztiak lur jota gaude.  Berria - Harian   2005-12-13

Begi-bistakoa zen gizona bere onetik aterata zegoela.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 120. orr.

Begi bistakoa zen han bertan agurtzeko asmoa zuela, eta Hondarribira iritsitakoan ez genuela hitz egingo.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 218. orr.

Oinetako-garbitzaileak, ordea, ez zuen jendearen poz-jarioa bizi, begi-bistakoa zen ez zitzaiola soldaduen fanfarroikeria atsegin.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 53. orr.

Begien bistakoa zen azken esaldi horren probokazioa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 13. orr.

Baina hor okerra begien bistakoa da erabat.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 230. orr.

Begi bistakoa gertatu izan zitzaion biziki maite izan zuela lankide hura andreak, biziki deitoratzen zuela haren heriotza.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 74. orr.

Begi-bistakoa iruditzen zitzaion ezen, nahiz eta nekez egiten zion muzin inortxok ere taxuzko komedia batekin algara egiteari, beste batzuk izan ohi zirela ikusleen erraiak inarrosten zituzten filmak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 152. orr.

Gaur goizean ere, fardelak-eta kargatzeko bildu garenean, begien bistakoa izan da gure arteko tentsioa.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 74. orr.

Hala ere, etxeko guztiek ukatu egiten dute begi-bistakoa dena.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 295. orr.

Etsiturik, umeek egia hori, berarentzat hain begien bistakoa zena, onartzen ez zutelako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 327. orr.

Hitz hauek, gaur begi-bistakoak direnak, erabat berriak ziren egileak idatzi zituenean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 33. orr.

Antropologo edo antropofagoren batek ikertu beharko lituzke massaitarren eta euskaldunen arteko lotura begi-bistakoak.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 99. orr.

Mandatari faltak eta bideetako arrisku begi-bistakoek eragotzi didate zuri idaztea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1203. orr.

Isiluneak erabiltzeko moduan nabari zitzaion batez ere, kontaketarako zuen gaitasun begi bistakoa: galderak etenda utzi eta erantzuna geroratzen zuen, bezeroei begietara zuzenean begiratuz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 233. orr.

Biak elkarrekin gustura badaude bat-egitea erdiesten da, hots, salgaia erostea, partaide bien gozamen-kontentu begien bistakoz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 255. orr.

Jainkoak gidatzen du historia hemen ere, jakina, baina haren presentzia ez da aurrekoetan bezain begi-bistakoa.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 102. orr.

Ba al da deus nabariagorik, argiagorik, begi-bistakoagorik tematia ez den ulermen eskasekoarentzat ere?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 95. orr.

Ergelkeria zen begi-bistakoa ukatzen hastea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 146. orr.

Begi-bistakoa harrotzen ari naiz, badakit.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 38. orr.

Oraingoan, ordea, Gorte osoa senargaiez mintzo zelarik, begien bistakoari ezin zion ez uko ez itzuri egin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 37. orr.

· Ilea begien bistakoa ez den guneetan, larruazalean zabaltzen da bilgorra  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 82. orr.

33 begi(en) bistan (orobat begibistan g.er.) adlag begi aurrean; nabarmen.

Ikusmira izugarri handia agertu zitzaien begien bistan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 348. orr.

Garbi zegoen, begi-bistan: zoriak bizkarra ematen zion.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 27. orr.

Begi-bistan zen onak bilakatuak zirela, zaharrei laguntzen zieten zirkulazio gune zailetan.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 58. orr.

Begien bistan da azkenak, ezezko atributu horien bidez, ia-ia heldua dela, itsasontzia nolakoa izan daitekeen hautematera.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 151. orr.

Arrunt jende bihotz onekoa zen, begi bistan denez.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 54. orr.

So nago begi bistan dudan hormairudi eder bati: [...].  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 36. orr.

Begi-bistan dut haien jokabidea; niretzat ez dute isil-gorderik haien erruek.  Elizen arteko biblia   Jr 16,17

Itsasoa begien bistan geneukan.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 137. orr.

Oroit dut oraino, begi bistan baneuka bezala, kostatik legoa laurdenera ikusten genuen ontzi eder hura.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 48. orr.

Elkarrekiko neurtezintasuna ez dago begien bistan!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 136. orr.

Zura atsegin zuen Iturbidek, begi-bistan zegoen, kaoba batik bat.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 14. orr.

Begien bistan zegoen, edonola ere, ate hartatik gotorlekura sartzeko aukerarik ez zuela, Dee ez zen tontoa eta begi-bistan ikusten zuen bere eragina erreginarengan eta gorteko pertsonengan gero eta txikiagoa zela.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 213. orr.

Leibnizek a contingentia mundi deitu zion froga hau orain begi-bistan jarri eta etsaminatu nahi dugu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 218. orr.

Kultura ofiziala deitzen denaren partaideei kultura ez ofizialen berri eman eta denen arteko harremanak begi-bistan uzteko.  Berria - Harian   2005-09-20

Hara han begien bistan behin eta berriz irudikaturiko titimuturrak!  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 32. orr.

Leihotik ateratzen zen argiak etxearen erdia bakarrik agerrarazten zuen begien bistan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 71. orr.

Maite ez gaituzten horiek guztiek bertute bat behintzat erakusten dute: begi bistan egiten digutela iseka.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 24. orr.

Agian horregatik ez zion bidali, azken "Xake-Matea" ezaguna egingo zitzaiolako, eta guztiaren nondik norakoa begi bistan uzteko beldur zelako.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 275. orr.

Gure kritikak, hala ere, aipatutako ezagutza hutsa osatzen duten funtsezko adigaien zenbaketa jarri behar du begi-bistan.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 38. orr.

Rona besterik ez zegoen Palenquen, ikaragarri txarra, eta Coca Cola, nik neuk begien bistan ikusi ere ezin dudana.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 58. orr.

· (-en atzizkiaren eskuinean) Une berean, estalkia apurtu eta zornea atera zitzaion zauritik denen begi-bistan, eta haurraren haragia osorik gelditu zen, jasandako gaitzaren seinalerik utzi gabe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 460. orr.

Ipini zioten, beraz, Absalomi oihal-etxola bat etxe gainean eta bere aitaren ohaideekin etzan zen, Israel osoaren begi-bistan.  Elizen arteko biblia   2 Sm 16,22

Eta gizona sartu egin zen neure begi-bistan.  Elizen arteko biblia   Ez 10,2

Santosen begien bistan zabaldu zuen atzeko alde hura, eta oinean zeuden argazki bietatik eskumakoa erakutsi zion.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 100. orr.

Hamidaren irudia bere begien bistan agertu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 55. orr.

34 begi(en) bistara (orobat begibistara g.er.)

Artean guztiz frogatzerik ez zenean hartu zioten batzuek susmoa, begi-bistara laua zirudiena biribil izan zitekeela.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 156. orr.

Bitarte horretan sendikoak ekartzen zizkioten begi-bistara Beatriceri, eta bere aurrean torturatuko zituztela egiten zioten mehatxu.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 37. orr.

Ostatua hartua zuten Katiak eta Almak [...] nik ezagutu nituen karrika estu argipeituak begi bistara zituztela.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 209. orr.

Begi bistara, anaia nagusi Felixek, lehiaketatik at, buru bat ateratzen die beste guztiei.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 167. orr.

Herioaren mamua begien bistara agertu zitzaion, hurbil baino hurbilago agertu ere.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 228. orr.

Orduantxe agertu zen begien bistara Amabirjinari zion debozioa.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 100. orr.

Itsasoa, begien bistara gero eta ospelago, eta urdinago, eta ubelago, Korintoko itsasoa, eta bestea ere bai, Atikakoa, Eva eta Idoia baino nagusiagoa zen, begien bistara, 25 urte ingurukoa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 230. orr.

· Pauso batzuk aurrera eginez, dena izar eta dena ilargi, soldaduen begi bistara azaldu zen, lau botila koñak eskuetan, txin-txin hoska.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 157. orr.

Neska gaztea polita zen, bere neurrian, begiratzen zioten gehienen begien bistara.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 101. orr.

35 begi(en) bistatik (orobat begibistatik g.er.)

Atzera egin du, zurbil, agurea begi bistatik galdu gabe, makilaren beldur den zakur zaunkariaren eran.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 33. orr.

Hura lehenbailehen begi bistatik kentzea izango zen barrutik etorriko zitzaion gogoa, alegia, krimenarekin zerikusia zuen gauza oro ahalik eta urrutiena eramatea.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 188. orr.

Leiho honen aitzinean mendiaren malkarrak bere harresi erraldoia jasotzen du begi bistatik ezkutatzeraino.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 120. orr.

Murgil egin eta begi-bistatik desagertu baino lehen, keinu adeitsu bat egin ziola ere iruditu zitzaion nire lagunari.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 31. orr.

Fuad Lehenengoaren kaleko trafiko handiak geldiarazi egin zuen, baina ez zuen zaldikotxea begien bistatik galdu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 334. orr.

Beste pentsamendu bat, berriz, arineketan zelan kentzen duen begien bistatik, hori ere ikusiko zenukete.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 31. orr.

Britxka egundoko arinen zihoan eta Nozdrioven herria aspaldi desagertua zen begien bistatik zelai, malda eta muinoen atzean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 135. orr.

Minutu batzuk geroxeago, Wendy begien bistatik ezkutatu zen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 131. orr.

· Faraoiak, bada, esan zion Moisesi: -Alde nire begi-bistatik!      - 0. orr.

Aurki galdu ginen lekukoen begi bistatik.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 226. orr.

-Ezagunen begien bistatik urrun?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 66. orr.

36 begi ertz (orobat begiertz g.er.) ik betertz.

Baina etxekoez pentsatu ondoren are tristeago jarri da, eta bi malko lodik gainditu diote begi ertza.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 76. orr.

Baietz baino ezin dio esan Castelar patrizioak, menturaz zapi bat atera zuen jakatik begi ertza lehortzeko, hizlari beldurgarri hau hunkitua dago, lan ona egin du poetak.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 166. orr.

Punta atera diozu arkatz beltzari, begi ertzak birpasatzeko.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 216. orr.

Begi ertzean zeukan orbanak itxura beldurgarria ematen zion. Nork behar du horrelakorik, emozioa begi-ertzean pilatzen denean, gainezka egiteko zorian den presako urak bezala?  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 9. orr.

Zer egin genezakeen?... -malko bana agertu ziren begi ertzetan-.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 287. orr.

Begi-ertzetako zimurrek pasio gau baten osteko izaren keinua ziruditen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 10. orr.

Ispiluko huraxe izaten jarraitzen dut, ezpain eta begi ertzetako zimurrak gora-behera.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 70. orr.

Berak ez baina beste norbaitek eraman du eskua begi ertzera.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 235. orr.

-Ez... ez zuen lanik egiten -erantzun zion osaba Vernonek, begi-ertzetik Harryri begira-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 29. orr.

Ez zidan zuzenean begiratzen; begirada laburrak botatzen zizkidan zeharka, begi-ertzetik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 203. orr.

Begi ertzetik Angelaren hanka meheko beltzuneari erreparatu nion: luzanga zen, obalo itxurakoa.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 72. orr.

Ronek eta Hermionek begi-ertzetik begiratzen zioten, berriro ere zorabiatuko ote zen beldur balira bezala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 75. orr.

Begi ertzez ikusi ahal izan du bidaianta sakeletan daramana ateratzen ari dela.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 122. orr.

Nik disimulurik gabe begiratzen nion, oinez ibiltzeari utzi gabe soaren elipse osoan, lepoa ezkerrera jiratuz kalean gora, espaloitik nindoala, ezkerrera eta ezkerrerago, harik eta nire atzean nuena begi ertzarekin ere ikusterik izan ez eta berriro ere aurrera begiratu beste aukerarik ez nuen arte.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 34. orr.

37 begietako argi

Udatzenean dago, ordea, Goyaren itsua, ilunabarrean, zeruko argitasun epela munduan itzaltzera datorreneko zahartzaro xuhurrean, eta bi begietako argia burura bildu zaiola dirudi.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 109. orr.

Spelloko itsu batek ere gorputz santuaren hilobi aurrean berraurkitu zuen aspalditik galdua zuen begietako argia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 268. orr.

Huts egin didate indarrek, alde egin dit begietako argiak ere.      - 0. orr.

Orain, berriz, nire ahizpak bakarrik utzi nau eta alde egin dit begietako argiak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 923. orr.

Izan ere, umezurtz gelditu gara, aitarik gabe, eta geure begietako argirik gabe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 174. orr.

Ni pozik nengoen Adaren begietako argi hura eragin nuelako.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 165. orr.

38 begi-gorri (orobat begigorri g.er.) izond begiak gorriak dituena.

Hau da hau, zuek biok elkar ezagutzea -esan zuen ahots ozenez, bi neska begi-gorrien eta mutiko aho-zabal geldiaren parean jarrita. Haren lagun begi-gorriak "Lisboako" barran eta zoruan barreiaturik zeuden.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 65. orr.

Lepoaren inguruan, benetako hortzak zituen animalia marroi txiki begi gorri bat zeraman. holakoetan ez direla gehiago aski xardina begi gorriak eta gaztena erreak, hor ditugula ostrak, legatza eta indioiloak, edari hoberenekin bixtan da!  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 104. orr.

Ostatuetan tabakoa erosi nahi dudan bitik batean, ene poltsikotik jalgitako begi-gorriek zuloz zulo egiten dute bidaia tramankuluaren erraietan barna, nire markako zigarretak aterarazi behar dituen gailua abiarazi gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 299. orr.

Potzolok begi-gorri bat utzi zion zerbitzariari, eskupeko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 222. orr.

-Ukitu ere ez? -begi-gorriek txin-txin egin zuten ezker eskuaren barrenean preso-.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 337. orr.

39 begi-handi (orobat begihandi) izond begiak handiak dituena.

Urdin gardeneko begiradakoak; txorkatila finekoak; lepo-luzeak eta begi-handiak.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 96. orr.

Begi aurrean agertu zitzaion gizon txiki tripandi baten irudia, gizon zurbila, pikor horiz josia, ezpain-lodia eta begihandia  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 163. orr.

40 begi-ilun izond begi ilunak dituena. ik betilun.

Zuria, ilehoria, begi-iluna.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 231. orr.

Goizaldeko ordu bi eta erdiak jo gabe kanporatu ninduen, azken bezeroekin batean, zerbitzari begi-ilunak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 212. orr.

Behin, ordea, gizon txiki eta begi-ilun bat hurbildu zen amets-saltzailearengana.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 136. orr.

41 begi keinu (orobat begikeinu g.er.)

Gabon esan nion osaba Jimi, eta hark, atzera jiratuta, kearen artetik irribarre egin zidan, eta begi-keinu bat.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 21. orr.

Begi-keinu bat egin zuen ezari-ezarian.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 379. orr.

Esker oneko begi-keinu bat egiten dit.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 15. orr.

Adore emateko begi-keinu egin zion Harryri eta urrats luzeak eginez alde egin zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 80. orr.

-Lasai, joan aurretik, zuri poz pixka bat ematera etorri gara -erantzun zion Fredek, begi-keinu misteriotsu bat eginez-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 157. orr.

Begi keinu arraro bat egin zuen poliziak.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 50. orr.

Borroka armatua ez zela bide egokia Iparraldearentzat erantsiz eta, begi keinu lizunaz, eztabaida ideologikoa luzeran etzanik segitzera gonbidatuz.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 9. orr.

Han zeuden tente karrikaren bi aldeetarik, dena irri eta begi keinu, bereziki bakarrik zebiltzan gizonei.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 101. orr.

· Ez dezatela begi-keinuka jardun arrazoirik gabe gorroto didatenek!  Elizen arteko biblia   Sal 35,19

41a begi kliska (orobat begikliska g.er.)

Printzesak, ohean etzanda lo zegoen printzesa zuriak, begi-zirkin egin zuela iruditu zitzaion Joanesi: begi-kliska, ustez, begi ireki eta ixte ikusezin bat ia.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 33. orr.

Gertatzen ari zitzaidan guztiak amesgaizto bat behar zuen izan, inondik ere, behin atzarriz geroz begi-kliska batean aienatu behar zuena.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 288. orr.

Ninak begi kliska batez bainugelako dutxaren azpian aterbetzera korrika egin zuen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 53. orr.

Irrikaz begiratu eta begi kliskak egiten zizkion, ahopean mintzatzen zitzaion munduko gauzarik hutsalenak esateko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 99. orr.

Ukondo kolpeak eman zizkion saihetsetan, deus esan gabe barrez, begi kliska isekariak egiten zizkiola.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 145. orr.

Eskutik heldu eta begi-kliska batean ibaiaren beste aldean jarri zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 951. orr.

Aldaketak ez dira begi kliska batez ardiesten!  Herria   2005-01-13

· Begi klixkarik ere ez zidan opatu handik kanporatzean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 196. orr.

42 begi kolpe begiraldi laburra. ik bistako.

Hala, agertoki horiek begi kolpez, objektu gisa ikusi ondoren, kameren bidezko irudi editatua ikus daiteke.  Berria - Kultura   2004-03-06

Bere zuhurtziaren argiari esker, begi-kolpe batez gainbegiratzen ditu kanpoko ahalmenak eta bakoitzari jartzen dio bere zeregina.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 87. orr.

Begi-kolpe batez ikusten zen ilea tindatzen zenuela, inor engainatuko zenuela uste al zenuen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 308. orr.

Ofizioko gizonak badira hor begi kolpe batez izaria hartzen dizutenak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 152. orr.

Begi-kolpe azkar batez distantziak eta maniobra egiteko tarteak neurtzen ohituta dagoenaren keinuak dira.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 137. orr.

Aretoz areto ibili nintzen, begi-kolpe arinak emanez bertako koadroei, eta gogoa gero eta entretenituago, harik eta grabatuen aretora heldu nintzen arte.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 213. orr.

Boteretsuak maiz begi kolpe ona.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 116. orr.

-Bat-batean, tanpez, norbait heldu da zure begien aitzinerat, ez duzu behin ere ikusia eta lehen begi kolpea aski zu arrunt inarrosia gelditzeko, xoratua, miretsia, arrunt beste bat bilakatua!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 162. orr.

Arretagabe tira egiten zien sokei, noizean behin begi-kolpe bat luzatzen zuela etorri berri bakoitzaren aurpegira, eta noizean behin, asperdura beraz, zerura.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 78. orr.

Lehen begi-kolpean erreparatu diot, ezinbestean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 239. orr.

Adibideak ematen zizkigun eskatzaileak bere gutunean, bestela nahasi samarra izan baitzitekeen kontua lehenengo begi-kolpean ulertzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 7. orr.

Interesgarria dirudi lehen begi kolpera.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 82. orr.

Inondik ere ez da Dan bezala lehen begi kolpetik liluratzen zaituen mutil horietakoa.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 70. orr.

Lehen begi-kolpean harridura sortzen duen zenbakia, eta bigarren begi-kolpean are harridura handiago sortzen duena.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 377. orr.

43 begi-labur (orobat begilabur) izond ikusmen laburrekoa dena.

Miss Prism atso begi-laburra da orduan.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 77. orr.

Paglietta gaixoa lusus naturae delakotik hurbil asko zegoen: txikia zen, bularrik ez aldakarik gabea, ezkokara, ximela eta begilabur ikaragarria.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 160. orr.

Historiaren seinaleak ez dira sekula garbiak eta, horregatik, ez da harritzekoa Luis XVI.a bezain begi-labur asko eta Bi Sizilietako errege bezain baba-lasto ugari egotea letren errepublikako idazleen artean ere.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 57. orr.

44 begi-lagun (orobat begilagun) pl ipar betaurrekoak.

Milaka ta milaka begi-lagun borobil, erdi hautsiak, kristalak errautsez belztuak eta marratuak.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 183. orr.

Begi-lagunetako diotriak zuzentzeko ere zuzenean joan daiteke espezialistarengana, baina konjuntibitisa sendatzeko norberaren sendagilearengana joan beharko da lehendabizi.  Berria - Harian   2006-01-04

Sudur orde kartoinezko orde bat eman zioten eta ez erortzeko, begi lagun erdoildu bat zuen, zurkaitz lagun.  Herria   2005-02-03

Begi-lagun eta bizar egiteko haien itxura zuten Joanesek kamioian leku batetik bertzera zeramazkien gorpu haiek ere.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 184. orr.

Optikari edo begi lagun saltegietan aurkituko dute, hala nola Baiona, Miarritze eta Uztaritzeko Vittonatto saltegietan, 4 eurotan.  Herria   2005-09-29

Saxoa eskuen artean, begilagun beltzak beti soinean, bere kasko pelatuarekin, Manu Dibango jazz eta afrobeat estiloan murgiltzen den kamerundarrak gaur Miarritzen finkatua du hitzordua publikoarekin, 20:30ean.  Berria - Kultura   2004-11-11

45 begi-lauso iz begiaren de gardenean agertzen den orban zurixka, ikusmena oztopatzen duena.

Gaixotasunaren sintomak begietan irakurtzeko ohitura dut, glaukomak, begi-lausoak.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 20. orr.

Azken urtean, begi-lausoa egin zitzaion Niniri begi batean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 16. orr.

Begi-lauso lodiak zituen, eta, esaten zutenez, erretinitis pigmentosoa ere bai.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 119. orr.

Begi-lausoak kentzea, beraz, nahiko prozedura sinplea zen -anestesia lokala baizik ez zuen behar-, eta arrisku kirurgiko handirik gabe egitekoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 119. orr.

Eskuineko begitik kendu zioten, bada, begi-lausoa, eta lente berri bat jarri begi barnean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 123. orr.

· (izenondo gisa) Ez konkorra, ez mazkala, ez begi-lausoa, ez larruazaleko gaitzen bat duena, ez barrabilak lehertuak dituena.  Elizen arteko biblia   Lb 21,20

46 begi-luze izond ikusmiratzailea.

Neska, ostera, begi luze eta mihi gaiztoz betetako auzunean bizi zen koitadu urrikalgarria besterik ez zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 97. orr.

Alabaina oraino bazen zertaz goza eta non usma, begi-luzeen alde gogorra ikuskide.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 45. orr.

Normala, jakina, zera... -duda egin zuen-, lanerako erraminta, alegia, begi-luzeetatik kanpo altxatu behar baituzue.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 265. orr.

Block-a baten gerizara biltzen gara, begi luze guzietarik urrun.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 64. orr.

Alabaina oraino bazen zertaz goza eta non usma, begi-luzeen alde gogorra ikuskide.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 45. orr.

Han badut esertzea, argia piztea, atea kisketaz ixtea, terreina inork lagundu gabe neuk bakarrik hustea, eta begi-luzeen begiradatik gordeta egongo naiz gainera.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 59. orr.

47 begi-makur (corpusean begimakur soilik) izond

Han ikusi zuen, Williamen begien bitartez, emakume irudi bat, baketsu eta isil, begimakur.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 175. orr.

48 begi-nini (orobat begiko-nini g.er. eta beginini)

Argi gutxi denean zabaldu egiten da begi-ninia, argi gehiago sar dadin.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 20. orr.

Emakumearen begi-nini beltzak lasai zeuden.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 91. orr.

Medikuaren linternatxoak begi-nini dilatatu batzuk argitu zituen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 106. orr.

Begi-ninietako hondo-hondotik begiratzen zidan gogortasun neurriz gaineko batez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 59. orr.

Ispilu aurrean eseri zen bere begi-nini zabaldu beltzei so.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 332. orr.

Lehen gutuneko azken esaldi hura begi nini dilatatuetan irakurri zion, baina espresio goxo eta irribarresua erakutsi zuen Macarenaren aurpegiak.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 102. orr.

Begi-nini gardenen inguruan argizko uztai horixka zeukan.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 63. orr.

Bere begiko ninia baino kutunagoa zuen eta horrela ordaindu zion.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 238. orr.

· All England Tennis Clubak agur esan zion atzo bere kuttunari, Mario Ancicek (7-6, 6-4, eta 6-2) irabazi baitzion Tim Henmani, azken britainiarrari, Londresko zaleen begiko niniari.  Berria - Kirola   2004-07-01

49 begi-oker izond begiratzean begi bat edo biak okertzen dituena. ik betoker.

Ama begi-okerra nuen, eta, jakina, ezin maitatu!  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 18. orr.

Mostradore altua, eta haren atzean neskazahar erdi herren begi-oker bat, txorixoa, xolomoa ala haragi egosia nahi al zenuen galdetzen zizuna, ahoa ia zabaldu gabeko errosarioan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 83. orr.

Baina bada hor aitoren semetxo bat, begi-okerra; badakizu zein abertzalerengatik ari naizen, ez?  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 183. orr.

Arrazoi zuen; hala diot, psikologikoki naizelako desordenatua, baina ezin egin dezaket ezer erremediatzeko, ezkerra izatea bezalakoa baita, edo begi-okerra; defizit bat, alegia.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 255. orr.

50 begi-ondo begi ingurua. ik betondo.

Lehengo laminen itxura hartzen dute, ileak ahal bezen luze utziz, aurpegia xuriz margotua, begi ondoak beltzez.  Herria   2004-02-26

Azala zimela nuen, horixka matea, nikotinaren kolorekoa; begi ondoak hautsez ilundurik, eta ezpainak pitzatuta.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 199. orr.

Kresalak bakarrik erretzen duen moduan zartaturik zeuzkan begi-ondoak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 130. orr.

Garrasiek zimurrak atera zizkioten begi-ondoetan.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 101. orr.

Burua alboratu zuen zerbaitek traba egingo balio moduan, begi ondoan zeukan orbana agerian utziz.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 143. orr.

Orduantxe azaldutako zimur ederrak dauzkat begi-ondoan eta kopetan.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 39. orr.

Inhibiziorik gabeko tankera berezi-berezi bat, lobulu frontalen alde orbitaletan (hots, begi ondoko aldeetan) lesioa izan dutenengan ikusten direnen antzekoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 70. orr.

51 begi onez

Moduluko funtzionario transferituek ez zituzten sekula begi onez ikusi Mirenek proposatutako aldaketak.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 181. orr.

Amak ez du begi onez ikusten ni Peterrengana igotzea.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 205. orr.

Ez zuela begi onez ikusiko jendeak irina Istilarteko eiheran eros zezan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 24. orr.

Hala sorturiko aniztasun eta desberdintasuna, ordea, ez da beti begi onez ikusia.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 137. orr.

Bere herriaren ona bilatu zuen Simonek, eta herriak begi onez ikusi zituen beti haren agintaritza eta ospea.  Elizen arteko biblia   1 M 14,4

Udalera deitu zuten jakinarazteko botere zentralak oso begi onez ikusiko lukeela bera herriko zinegotzi kargura aurkezteko asmoa.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 65. orr.

Hor mintzatu direnek ez dute batere begi onez ikusten lege-nagusi proiektu hori.  Herria   2004-06-24

Bakarrik eta lasai zaudenean, logelako edo bainugelako ispilu aurrean biluztu eta begiratu zure gorputzari, maitasunez eta begi onez.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 48. orr.

Konturatzen zen Joxe neskak begi onez begiratzen ziola.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 113. orr.

Begi onez begiratuko dizuet, seme-alaba ugari eman eta erruz ugalduko zaituztet.  Elizen arteko biblia   Lb 26,9

Irudipena duzu, begi onez begiratuz gero behintzat, ez duela egokitu nahi izan garai berri zabar hauetara.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 131. orr.

Errepublikari begi onez begiratu zion, diru-laguntzarena gertatu zen arte.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 138. orr.

Sindikatuek ere ez dute begi onez hartu erabakia.  Berria - Euskal Herria   2006-03-18

Edozein gauza pentsatzen dugula ere, begi onez hartu behar ditugula literatur lanak hizkuntzaren egiturekin uztartzen dituzten azterketak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 227. orr.

Ez dirudi orain Popularren asmoa begi onez onartuko luketenik.  Berria - Ekonomia   2004-01-30

Goiko Jaunari galdatuz begi onez benedika ditzan herritarrak, batasunean eta bakean bizi diten.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 82. orr.

52 begi-orde _(orobat begiorde eta begi ordeko g.er.) pl betaurrekoak.

Eta begi-ordeak zituen gizon bat ikusi nuen, zeinak erran baitzidan, frantsesez: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 465. orr.

Sarritan sudur gaineko begi-ordeak kentzen zituen begiak xukatzeko, musuzapi zimur, gris eta mela-mela egindakoaz xukatu ere.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 61. orr.

Eta honetan ari naiz, luma eskuan eta begi-ordeak begien aitzinean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 640. orr.

Urbiaingo bakardadean mundu haren falta sumatzen zuelako-edo, noiz eta Iruñarat edo Donibane Lohizunerat joaiten baitzen -begi-ordeen konpontzeko, liburu batzuen ekartzeko edo Piarres Oihartzabal kapitainarekin egoiteko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 121. orr.

53 begi-puntu (orobat begipuntu) jomuga.

Estatu eremua begi-puntuan, PSOE higatzeko PPren apustuak kale egin du nabarmen.  Berria - Harian   2005-04-18

Coca Cola ere Mario Montiren begipuntuan dago, oraingoan ere, monopolioa bilatzeagatik.  Berria - Ekonomia   2004-03-25

54 begitan hartu (orobat begietan g.er.) higuindu, gorrotatu.

Begitan hartua dute, bereziki, anatomia-irakaslea, beren ustez gaizki portatu baita berekin.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 76. orr.

Esauk begitan hartu zuen Jakob, honek aitagandik hartu zuen bedeinkazioagatik.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 75. orr.

Harrigarria da gizabanakoa: biziki mintzen da berak errespetatzen ez dituenek begitan hartzen dutelako.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 257. orr.

Ziur funtzionarioren batek begitan hartuta daukala presoren bat.  Berria - Harian   2005-09-25

Dena dakit haiei buruz: nor norekin dagoen haserre, nork nor daukan begitan harturik, nork nor eraman nahi duen espetxera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 502. orr.

begitan hartu ditu egilea eta bere obra.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 59. orr.

Andresek begitan hartu samarra zuen Julio Aracil, baina gauza batzuetan bera baino gehixeago zela aitortzen zion.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 29. orr.

Begitan hartuta dituela zapiak eta lepoko guztiak.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 37. orr.

55 begi txarrez

Cromwell puritanoa zen, kalbinismoaren jarraitzailea eta Ingalaterrako eliza erreformatuaren zabarkeria begi txarrez ikusten zuen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 169. orr.

SESBeko agintariek begi txarrez ikusi zituzten aldaketa hauek.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 42. orr.

Begi txarrez egiten diote so mando gaineko apezari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 21. orr.

Leku gehienetan begi txarrez ikusten dira etorkinak.  Berria - Harian   2005-03-09

Hortxe dago eta Lope Totxo, Juan Totxoren semea, mutil galanta eta azkarra, eta ezagutzen duguna; eta antz emanik nago, ez diola batere begi txarrez gure neskari begiratzen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 114. orr.

Orain ez zuen Ginzburg hain begi txarrez ikusten, eta ez zuen pizten beregan hainbesteko errezeloa.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 123. orr.

Ez biezaio inork mirari honi begi txarrez begiratu, dohain hau ematea Jainkoaren betiko ontasunari egoki ez baletorkio bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 844. orr.

Sindikatuek begi txarrez hartu dute neurria, enpleguaren prekarietatea handituko duelakoan.  Berria - Ekonomia   2004-05-04

56 begi ukaldi begi kolpea.

Begi ukaldi batez ikusi nuen haien kolera zenbatez ere balia nezakeen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 258. orr.

Bertzeren behakoak nigana igorrarazteko bezainbat zarata eginik sartzerakoan, begi ukaldi berberaz ikusi ahal izan nuen izeba xaharraren bozkarioa, Volanges andrearen hisia, eta haren alabaren asalduzko plazerra.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 226. orr.

Emaiozu historiari begi-ukaldi bat eta iraultza askoren azpian miseria eta ondoeza daudela ikusiko duzu.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 161. orr.

Jaurenea-ko nagusiak begi-ukaldi bat bota zion, eta emaztea zalu-zalua joan zen etxerantz, herabeturik, negarrak mantal hegiaz xukatzen zituela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 37. orr.

-Nola ezin duzula? -Joanttoren doinua gogorra zen, haren begi ukaldia bezalaxe-.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 62. orr.

57 begi-urdin (orobat begiurdin g.er.) izond begi urdinak dituena.

Azkenean, buhame begi-urdin batek argitu zizkion erregeari begiak eta esperantza.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 77. orr.

Oso neskato polita, egia esan, begi-urdina eta ile leun-leunekoa.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 119. orr.

Horman zintzilik duen argazkia baino ez du ikusten eta sentitzen, egurrezko marko batek ixten duen haur zuri begi-urdinaren aurpegia.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 114. orr.

Emakume horaila da, begi-urdina, alsaziar petoa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 239. orr.

Miranda ttikia zen, mehea eta ile-horia, begi-urdina.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 148. orr.

Basoerdi bana ardo txuri jarri digute, freskoa, ona, eta botila eskatu, erosi edo zer egin behar genukeen ari garela desagertu zaigu begi-urdina.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 10. orr.

58 begiz begi aurrez aurre.

Begiz begi jarri zitzaidan, eta beldur izan nintzen ez ote zidan ukabilkada bat emango. Tsarrak bekoz beko, begiz begi so egin zion ostera ere, eta galdetzen hasi zitzaion hitz laburrez.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 284. orr.

Jatorrizko harremanean hurkoa aurrez aurre aurkezten zait, buruz buru, begiz begi Mikel Strogoff gelditu eta begiz begi so egiten zion neskari, barruan zeukan iluntasun horretan zehar ikusteko ahaleginetan, nonbait.  Berria - Kultura   2006-01-12

Gizon bat eta emakume bat agertzen ziren hango argazkietan, larru gorrian, begiz begi, zutik, dena ezin neutroago.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 62. orr.

Begiz begi irentsi elkarrekiko gorrotoa, eta etsi egin behar moroak, herio beltza gainean zuela.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 131. orr.

Itsua doinu arin hura are arinago joka hasi zenean, dantzariak amore emanda geldi geratu ziren, bata bestearen besoetan zutik, ahoz aho nekaturik, begiz begi izerditurik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 92. orr.

59 begi-zeharka (orobat begizeharka g.er.) adlag

Aitak begi zeharka begiratu zion Norari, aurrez aurre ikusteko beldurrez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 38. orr.

Egokierak bereizten ikasi behar duzu -eta markesa seinalatu zuen begi-zeharka.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 212. orr.

-Merezi ez dugun alkatea dugu, izan ere -esan zuen Justinak, ezpainak doi irekiz, begi zeharka Joanesen ibilerak zaintzen zituela-.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 157. orr.

Bere gorputzetik halako distantziatxo batera bizi zen Duffy jauna, bere ekintzei begi-zeharka eta zalantzakor begira.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 157. orr.

Jendeak begi zeharka eta ezker-eskuin begiratzen zuen ezer esan aurretik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 341. orr.

60 begi-zorrotz (orobat begizorrotz g.er.) izond begirada zorrotza duena.

Patxi Altuna begi-zorrotzari, ordea, zalantza sortzen diote.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 23. orr.

Williamson jaun begi-zorrotzak atzeman zuen oraingoan ere.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 216. orr.

Lehenik, Volanges andreak herra dizu, eta herra adiskidantza baino begi-zorrotzagoa eta antzatsuagoa izaten da beti.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 370. orr.

· Galoisen irakasleek, beren buruak defendatu nahian, Holmboek Niels Abelekin bezain begi-zorrotz jokaturik, hala ohartarazia baitzuten: Egin behar ez denari emana beti!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 335. orr.

61 begi zulo (orobat begizulo) pl begiak kokatzen diren barrunbeak. ik betzulo.

Harrizko sugeen begi-zulo hutsek jarraitu egiten ziotela iruditzen zitzaion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 256. orr.

Begiek egon behar zuten lekuan, azal ezkatatsu mehe eta grisa baino ez zegoen, hutsik zeuden begi-zuloetan hedatuta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 311. orr.

Lurrean minez akabatu beharrean, begi-zuloak izuaren izuz ia husturik baneuzkan ere, Marrok ez zuen zirkinik egin erruki apur bat bederen erakusteko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 8. orr.

Begitxoak irten egin zitzaizkion begi-zuloetatik eta ahoa bi ertzetara tenkatu.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 29. orr.

Begi txiki-gorri baina hanpatuek begi-zuloetatik alde egin behar ziotela zirudien.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 24. orr.

Begien beltza argitzen hasia zitzaion, eta begi-zuloak hanpatzen, denboraren eraginez.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 94. orr.

Ironia puntu bat erakusten saiatu zen begi-zuloen barnealde ilunetik.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 99. orr.

62 pl betazpiak.

Gauez ia ez dugu lorik egiten; sekulako begi-zuloak dauzkat lo faltaz.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 108. orr.

Oso zurbil zegoen, eta begi-zulo handiak zituen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 119. orr.

Makillajea zeukan, eta hala ere begi-zulo beltzak nabari zitzaizkion begien azpian.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 74. orr.

Emakumea ilehoria zen, 30 urte ingurukoa, begi-zulo ilunak zeuzkan, zigarroa erretzen zuen ezpain lodiekin, interesgarria zirudien.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 39. orr.

Begi-zuloetako ubeluneetan.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 28. orr.

Izugarrizko begi-zuloak zituen.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 74. orr.

Nahigabe eta ezbeharretan, hotza sentitzen zuen, zuri-zuri jarri eta begi-zulo ilunak ateratzen zitzaizkion begi-azpietan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 210. orr.

Funtzionarioek ez dute begi-zulorik izaten.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 39. orr.

63 sing

Lehengo berbera zer artean ere, orduko gelatxo pribatu haren paretako begi-zulotik Luteziarekin harrapatu nuenean bezalakoa.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 155. orr.

Nik, aduanako aretoaren eta Komisariaren arteko paretan zegoen begi-zulotik zelatatzen nuen jostuna.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 114. orr.

Zurrunbilo baten begi-zulora erortzen ariko banintz bezala, inguruko burrunbaren ahotik marmar etengabea entzunez.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 7. orr.

Zurrunbilo baten begi-zulora erortzen ariko banintz bezala, inguruko burrunbaren ahotik marmar etengabea entzunez.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 7. orr.

64 kate begi ik katebegi.
65 ur-begi (orobat urbegi) iturbegia. ik iturburu.

Azpimarratzekoa da, halaber, banaketa hesiarekin Israelek bereganatzen dituen lurralde palestinar hauek direla nekazaritzarentzako emankorrenak, hauetan kokatuak baitira ur begi bakanak.  Berria - Mundua   2004-05-13

Marmauko erreka agorturik dago eta bertze asko ur begi ere berdin.  Herria   2005-07-21

Edaten du han ur bizien iturri beretik, ur-begi esentziazko eta egiazkotik.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 67. orr.

Zeinen gozagarri den ur-begi horretatik edatea, nork dezake adieraz?  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 67. orr.

Neska bakoitzak baratze sekeretu bat gordetzen baitzuen bere gorputzean eta ur-begi bana bere begietan, edo hala iduri zuen bederen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 310. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

antzeko begi (7)

begi aitzinean (8); begi argi (28); begi argiak (19); begi arranpaloekin (23); begi arranpaloekin begiratu (7); begi arranpaloekin ikusi (7); begi artean (14); begi asko (9); begi aurrean (144); begi aurrean dut (7); begi bakar (13); begi bakarra (14); begi bakarrarekin (11); begi bakarraz (9); begi bat galdu (8); begi bat ireki (7); begi bat itxi (11); begi bazterraz (9); begi belarriak (8); begi beltz (61); begi beltzak (33); begi beltzek (9); begi berde (26); begi berdeak (27); begi berri (7); begi bi (9); begi biak (13); begi bistako (46); begi bistakoa (278); begi bistakoa da (120); begi bistakoa den (11); begi bistakoa zen (57); begi bistakoak (32); begi bistakoak dira (7); begi bistan (231); begi bistan dago (7); begi bistara (12); begi bistatik (67); begi bistatik galdu (12); begi bizi (9); begi biziak (8); begi borobil (9)

begi eder (24); begi ederrak (18); begi eman (13); begi erdi (8); begi erne (10); begi ertzetik (29); begi ezin (8); begi gainean (8); begi gorri (10); begi gorriak (8); begi gris (15); begi grisak (18); begi guztiak (30); begi handi (47); begi handiak (24); begi horiak (9); begi hutsez (8)

begi ilun (18); begi ilunak (11); begi irtenak (8); begi itsuak (12); begi itxi (11); begi keinu (76); begi keinu bat (36); begi keinua (28); begi keinua egin (15); begi keinuak (9); begi keinuka (8); begi kliska (20); begi kolpe (26); begi kolpe batez (13); begi kolpean (19); begi lauso (7); begi lausoa (7); begi luze (7); begi marroi (9); begi nekatuak (7); begi nini (17); begi ninia (20); begi niniak (23); begi niniaren (7); begi ninietan (15)

begi ona (12); begi onez (539); begi onez hartu (84); begi onez ikusi (153); begi onez ikusiko (34); begi onez ikusten (210); begi pare (24); begi parean (15); begi so (7); begi triste (7); begi txarrez (55); begi txarrez ikusiko (7); begi txarrez ikusten (27); begi txiki (34); begi txikiak (13)

begi ukaldi (12); begi urdin (83); begi urdin argiak (7); begi urdina (10); begi urdinak (36); begi urdinek (11); begi zabal (11); begi zabalik (7); begi zeharka (10); begi zolia (9); begi zorrotz (8); begi zorrotza (8); begi zorrotzak (10); begi zorrotzez (23); begi zulo (21); begi zuloak (20)

begiz begi (31); begiz begi so (7)

bere begi (267); bere begi beltz (14); bere begi beltzak (7); bere begi handi (8); bere begi urdin (7); beren begi (18); beste begi batzuekin (20); bi begi (76)

emakume begi (7); ene begi (12); gabeko begi (7); gure begi (18); guztien begi (9); haien begi (20); hain begi (10); hori begi bistakoa (7); hori begi onez (10); koloreko begi (14); lau begi (8); lehen begi kolpean (16); neskaren begi (10); neure begi (11); nire begi (46); nire begi bistatik (7)

oso begi (32); oso begi onez (17); proposamena begi (10); proposamena begi onez (9); ur begi (8)

begia eman (10); begia erne (10); begia galdu zuen (7); begia keinatu (16); begia keinatu zidan (8); begia keinatuz (7); begia kendu (7); begia kliskatu (12); bere begia (10); eskuineko begia (12); ezkerreko begia (23); itsas begia (19); jainkoaren begia (9)

amaren begiak (8); azti begiak (7)

begiak altxatu (33); begiak altxatu zituen (9); begiak altxatzen (10); begiak apal (9); begiak apaldu (20); begiak apaldu zituen (7); begiak argi (15); begiak argitu (21); begiak argitu zitzaizkion (14); begiak arranpalo (24); begiak atera (14); begiak aterako (8); begiak ateratzeko (7); begiak baino (9); begiak bakarrik (7); begiak begietan (15); begiak beheititu (8); begiak beheratu (10); begiak beren zuloetatik (8); begiak bilatu (9); begiak bildu (32); begiak bilduta (8); begiak biribil (8); begiak bizi (7); begiak bizi bizi (7); begiak busti (12); begiak dir dir (30); begiak distiratsu (15); begiak doi (7)

begiak erauzi (8); begiak erdi itxi (7); begiak erdi itxirik (10); begiak erdi itxita (24); begiak erne (17); begiak erre (13); begiak erretzen (16); begiak estali (21); begiak estalita (18); begiak estaltzen (15); begiak eta belarriak (20); begiak falta (8); begiak finko (10); begiak gora (9); begiak gorri (27); begiak gorri gorri (12); begiak gorriturik (7); begiak handi (7); begiak harengan (7); begiak hertsi (20); begiak hertsirik (12); begiak hesten (8); begiak hetsi (30); begiak hetsirik (13)

begiak igurtzi (48); begiak igurtzi zituen (23); begiak igurtziz (7); begiak igurzten (9); begiak ikusi (32); begiak ikusi nituen (7); begiak ikusten (8); begiak ilundu (7); begiak ireki (160); begiak ireki zituen (41); begiak irekiko (14); begiak irekirik (7); begiak irekita (14); begiak irekitzen (13); begiak irten (7); begiak itsutzen (8); begiak itxi (368); begiak itxi zituen (98); begiak itxirik (41); begiak itxita (195); begiak itxita ere (9); begiak itxita zeuzkan (9); begiak itxiz (17); begiak itzuli (9); begiak ixtea (7); begiak ixteko (10); begiak ixten (68); begiak ixten ditut (14); begiak izan (7); begiak jaitsi (25); begiak jaso (76); begiak jaso zituen (20); begiak jasorik (8); begiak kendu (8); begiak kizkurtu (8); begiak kliskatu (49); begiak kliskatu gabe (7); begiak kliskatu zituen (20); begiak kliskatuz (17); begiak kliskatzen (11); begiak lausotu (12); begiak lausoturik (7); begiak lausotzen (12); begiak lehen (7); begiak liburutik (9); begiak lurrean (10); begiak malkotan (39); begiak malkoz (52); begiak malkoz bete (17); begiak malkoz beterik (9); begiak malkoz beteta (8); begiak negarrez (8); begiak nigan (8)

begiak piztu (10); begiak piztu zitzaizkion (7); begiak sutan (14); begiak tinko (8)

begiak urdin (7); begiak xukatu (8); begiak zabal (160); begiak zabal zabal (46); begiak zabal zabalik (101); begiak zabaldu (147); begiak zabaldu orduko (8); begiak zabaldu zituen (29); begiak zabalduz (8); begiak zabalik (74); begiak zabaltzen (21); begiak zerura (20); begiak zerurantz (20); begiak zituen (16); begiak zorrotz (11); begiak zorroztu (9); begiak zulo (7); begiak zuloetatik (8); begiak zuri (21)

bere begiak (66); beren begiak (8); ene begiak (14); gizonaren begiak (8); gure begiak (39); ireki begiak (13); itxi begiak (7); itxi zituen begiak (7); jarri zituen begiak (9); jaso begiak (9); jaso zituen begiak (19); jendearen begiak (7); neskaren begiak (7); nire begiak (48); zabaldu zituen begiak (12); zeure begiak (11); zuzendu zituen begiak (15)

negarra begian (7); nigarra begian (7)

bere begiei (10); nire begiei (12)

begiek dir dir (16); begiek ikusi (16); begiek ikusten (35); begiek ikusten zutena (9); begiek topo (7); bere begiek (48); emakumearen begiek (9); ene begiek (14); gure begiek (24); nire begiek (52); zure begiek (19)

barruko begiekin (7); begiekin ikusi (19); begiekin ikusten (9); begiekin jarraitu (7); bere begiekin (16); neure begiekin (11)

begien aintzinean (10); begien aitzinean (58); begien artean (9); begien arteko (8); begien atzean (7); begien aurre aurrean (7); begien aurrean (492); begien aurrean agertu (7); begien aurrean ikusi (10); begien aurrean jarri (8); begien aurrean jartzen (8); begien aurreko (7); begien aurrera (13); begien aurretik (29); begien aurrez aurre (7); begien azpian (8); begien bidez (9); begien bistako (16); begien bistakoa (56); begien bistakoa da (21); begien bistakoa zen (15); begien bistan (134); begien bistan zegoen (11); begien bistara (11); begien bistatik (76); begien bistatik galdu (12); begien bitartez (10); begien distira (9)

begien gainean (17)

begien itxi ireki (27); begien kolorea (7); begien parean (33); bere begien (61); bere begien aurrean (35); bi begien (11); denen begien (7); ene begien (20); geure begien (12); geure begien aurrean (8); gure begien (58); gure begien aurrean (26); neure begien (18); neure begien aurrean (13); nire begien (72); nire begien aurrean (36); zure begien (17); zure begien aurrean (8)

begietako argia (12); begietako distira (8); begietako gaitz (10); begietako gaitza (10); bere begietako (8)

begiak begietan (15)

begietan behera (9); begietan distira (10); begietan hartua (7); begietan ikusi (8); begietan malkoak (7)

bere begietan (28); biotz begietan (9); gure begietan (13); jaunaren begietan (7); malkoak begietan (9); negarra begietan (12); nire begietan (20); zure begietan (16)

begietara begira (25); begietara begiratu (68); begietara begiratu zion (15); begietara begiratuz (7); begietara begiratzeko (9); begietara begiratzen (28); begietara behatu (9); begietara egin (8); begietara so (74); begietara so egin (32); begietara so eginez (8); begietara zuzen (10); elkarri begietara (15); gure begietara (8); jendearen begietara (9); malkoak begietara (7); nire begietara (15)

kapela begietaraino (7)

begietatik gaixo (7); begietatik malkoak (7); begietatik sartzen (9); bi begietatik (7); gure begietatik (12); nire begietatik (8)

begiez ikusi (33); begiez ikusten (18); bere begiez (23); bere begiez ikusi (9); beren begiez (8); gorputzaren begiez (9); neure begiez (22); neure begiez ikusi (11)

neure begiokin (9)

begirik bildu (29); begirik bildu gabe (8); begirik ez (17); begirik gabe (9); begirik itxi (8); begirik kendu (133); begirik kendu gabe (90); begirik kentzen (43); begirik kentzen ez (7); begirik kliskatu (7); ez du begirik (10); ez zion begirik (12); ez zuen begirik (17)

begitan hartu (32); begitan hartu zuen (9); begitan hartua (15); begitan hartuko (7); begitan hartuta (13); begitan hartzen (11)

begiz begi (31); begiz begi so (7); begiz ikus (7); begiz ikusi (44); begiz ikusiko (7); begiz ikusteko (8); begiz ikusten (17); begiz jo (72); begiz jo zuen (21); begiz joa (18); begiz jota (37); begiz jotako (18); begiz jotzen (8)

bere begiz (36); bere begiz ikusi (13); geure begiz (15); geure begiz ikusi (7); jo zuen begiz (17); neure begiz (24); neure begiz ikusi (8); nire begiz (9); zeuen begiz (11); zeure begiz (7)


begiargi ik begi 17.

begiarte ik begitarte.

begibakar (orobat begi-bakar g.er.) izond/iz begi bakarra duena.

Atxiki ninduen itsas lapur begibakarrak paparretik, eta irriz erran zidan: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 523. orr.

Pantera begibakar baten moduan egin du salto ilargi betezko gauak hiriaren gainera.  Berria - Kultura   2004-12-04

Ohartuko zaren bezala, gela honen ondoan dago sarrera, sorgin zahar begibakarraren konkorrean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 159. orr.

Estatua begibakarraren ezkerretara hutsik zegoen ikasgelara keinu egin zion buruaz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 157. orr.

Inguruko haitzuloetan Tartalo begibakar gizonjalea bizi omen zen.  Berria - Harian   2006-03-03

Eta Muxika begibakarra ere, tenientea, hangoa zen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 28. orr.

Sendagilea ere begibakarra zen eta, haren aurpegia gogoratu nahi dudanean, globo zurixka hori agertzen zait.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 71. orr.

Garrantzizkoa da neretzat hemengoa izate hori, hala nola baita sagarra hemengoa izatea ere, Golden Bakarrak eta Pentsamendu Begibakarrak bazter denak jan behar dituzten sasoi dohakabe honetan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 246. orr.

Ez da erosoa begibakarra izatea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 292. orr.

Ez batak ez besteak, alegia ez begibakarrak ez begibakoak, ez zutela iraganaz hitz egiteko batere gogorik ulertu zuen Da Ruak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 37. orr.

Buru-txikitzaileak, hegaztien zirinen kontrabandoan zaildutako patibularioak, txoto hegalzabaleko begibakarrak.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 16. orr.

Ordurako begibakarra zen, baina ez maingu; ordurako ez zen soldadu, lizentziatua baizik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 50. orr.

Ez doilor eta ez heroi: bahetik pasaturik erretorika-lastoa eta fede on zein txarreko gezurrak, giza ale tipikoki gris bat ateratzen zen garbi, itsuen erreinuko begibakar ez gutxietako bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 292. orr.

Uharte batean zigante begibakar beldurgarriak dira; ondoko bateko jendeak burugabeak dira, begiak soinburuetan dituzte eta zaldien ferraren formako aho itsusi bat badute bularretan.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 92. orr.

-Adi ezak ongi, zerri zaharra, begibakar putasemea, Ruth berriz jipoitzen baduk, hil egingo haut.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 108. orr.

Hobe duzu begibakar betiko bizitzan sartu, bi begiekin infernuko sutara jaurtikia izan baino.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 19. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hobe duzu begibakar (3); pentsamendu begibakarrak (3); sorgin begibakarraren (7)


begibako izond begigabea.

Ez batak ez besteak, alegia ez begibakarrak ez begibakoak, ez zutela iraganaz hitz egiteko batere gogorik ulertu zuen Da Ruak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 37. orr.


begibeltz ik begi 28.

begibeteko izond begiak asetzen dituena.

Heriotzetik onik irten. Idazle bat nuke nik begibeteko: Eztendhal  Berria - Kultura   2004-01-23


begibide iz

Kontserbatismoak ez du prentsa onegirik (ez zuen behintzat oraintsu arte), baina irakurle euskaldunari [...] aski libertate beti geratuko zaio kolkoan, autoreon begibideak eta oharrak honetaz-horretaz interesgarriak aurkitzeko.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 218. orr.

Hori ezin dugu egin argitik ilunera begiratzean, zeren aire iluna, eta gizenagoa, ondoren baitator, zulo guztiak betez eta begi bideak itxiz, oldartzen zaien ezeren simulakroek begirik mugi ez dezaten.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 253. orr.

Honek begi bideak argiz bete eta lehen aire ilunak oztopatzen zuena ireki duenean, argitan zegozen irudiak jarraian datoz eta begiei erasotzen diete, hala ikus dezagun.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 251. orr.


begibistako ik begi 32.

begibistan ik begi 33.

begibistatu, begibista(tu), begibistatzen du ad begitaztu.

Ondo hautseztatuak zituen zapatak "casona" babesten zuen itxitura begibistatu zuenean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 33. orr.


begidun 1 izond begiak dituena.

Begiduna, bizigabea, izenik gabea; liluratu egiten ninduen, begiak betetzen zizkidan, bere existentziara eramaten ninduen etengabe.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 214. orr.

· Horra Josueri aurkezten diodan harria, bakarra eta zazpi begiduna.  Elizen arteko biblia   Za 3,9

Giulia, mehe-mehe eta beltzaxka, izotz-begidun Michèle Morgan etereoarekin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 159. orr.

Esan nizun, baita ere, okerrena gertatzeke zegoela oraindik, zeren eta, bularretakoaren bila makurtu nintzenean, sekulako burukada eman baitzidan presidente legatz begidunak, biok asmo berarekin bateratsu makurtu eta elkar jo genuenean.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 22. orr.

2 (-ko atzizkiaren eskuinean)

Nolanahi ere, bakean utzi zuten altzairuzko begidun neska, berak aukera zezala, nahiz gizon bakoitza beste guztiak ito eta jateko prest egon, hura edukitzeko.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 29. orr.

Ez zegoen prest hura bere lehenbiziko lerroa zela aitortzeko, inori ere ez, baina are gutxiago arrats beherako begidun Koldo horri.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 142. orr.


begiertz ik begi 36.

begiesgarri iz begiets daitekeena.

Apriorizko adigaietatik abiatuta, ordea, (ezagutza diskurtsiboan) inoiz ezin da ziurtasun begiesgarririk sortu, h[au] d[a], ebidentziarik sortu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 253. orr.

Filosofia hutsa apriorizko adigai diskurtsiboekin izadiaren inguruan dabil, bere errealitatea a priori begiesgarria egin, eta horren bitartez, baieztatu ezinik.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 251. orr.

Harreman hau ezinezkoa gertatzen zaie arrazoimen hutsaren adigaiei, judizioei eta inferentziei, zeren hauek ezin baitute loturarik lortu sentimenean emana den anizkunkiarekin, ezta objektu begiesgarriekin edo hautemangarriekin ere.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 8. orr.

Puntu hau leku ezberdinetan izateak soilik (kontrajarritako determinazioen ondorio gisa) bihurtzen digu begiesgarria lehen-lehenik aldaketa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 122. orr.


begiesle izond begiesten duena.

Baroja ezbaian dabil bere baitan, eta urte batzuetan ibili zen horrela, nietzschetar ekintza-gizonaren eta begiesle huts gogogabearen artean.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 19. orr.

Ideiei dagokien enpirismoa [...] dogmatikoa bihurtzen bada eta bere ezagutza begiesleen esferaz goiti dagoena zakarki ukatzen badu, orduan bera apaltasun ezaren hutsegitean erortzen da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 185. orr.


begiespen 1 iz begiestea.

Begiespenak eta adigaiak dira, beraz, gure ezagutza ororen osagaiak, eta ondorioz, adigaiek ezin dezakete ezagutzarik sortu moduren batean dagozkien begiespenik gabe, ezta adigai gabeko begiespenek ere.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 83. orr.

Adigai bat eraikitzeak, ordea, zera esan nahi du: berari dagokion begiespena a priori aurkeztea.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 248. orr.

Izan bat, intuizioak bakarrik atzeman ahal izateko modukoa, ez begiespenak eta ez adimen zehatzak, hots, ente ahistoriko, metafisiko bat azkenean, positibismo txarretan maiz bezala.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 90. orr.

Ezagutzaren subjektuari gorputz hori bi era guztiz desberdinetan ematen zaio: behin errepresentazio gisa begiespen adigarrian, objektuen arteko objektu gisa, eta horien legeen mendean; gero, berriz, [...].  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 86. orr.

Marraztutako figura bakana enpirikoa da eta, hala ere, adigaia adierazteko balio du bere baliotasun orokorra kaltetu gabe, zeren begiespen enpiriko honetan beti adigaiaren eraikuntzaren ekintza baino ez baita begiztatzen.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 249. orr.

Espazioa kanpoko begiespenaren forma besterik ez da (begiespen formala), baina ez kanpotik begiets daitekeen objektu erreala.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 298. orr.

Hautemapen guztien oinarrian, hauek errepresentazioak diren aldetik, begiespen hutsa datza a priori (barneko begiespenaren forma, denbora), asoziazioaren oinarrian irudimenaren sintesi hutsa eta kontzientzia enpirikoaren oinarrian apertzepzio hutsa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 86. orr.

Adigai hauek guztiek ez dute ezer beren berme gisa, horrela beren ahalgarritasun erreala frogatzeko, sentsuzko begiespena (guk dugun bakarra) kenduz gero.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 293. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Espazioa eta denbora gauza ororen forma objektiboak bihurtu nahi ez badira, orduan hauek gure kanpoko zein barneko begiespen-eraren forma subjektiboak bihurtzeko aukera baino ez da geratzen. objektua (sentsuen objektua den aldetik) gure begiespen-ahalmenaren antolaerari egokitzen bazaio, berriz, orduan ederki errepresenta dezaket nik horren ahalgarritasuna.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 53. orr.

3 begiespenezko izlag

Ez zuen apenas errurik: mutil gazteei zien begiespenezko maitasun apala sentsualtasuna zen, doi bat, edo humanismo modu bat, areago.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 258. orr.


begieste iz halako arreta edo patxadaz zerbaiti begiratzen diona.

Gure pentsatzearen eta begiestearen forma hauek ez direla esperientziaren baldintzak soilik.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 8. orr.

Errepresentazio hau pentsatze bat da, ez begieste bat.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 77. orr.

"Eta hik, Timoteo laztana", -dio aurrerago- "begieste mistikoan biziki trebatuz utz itzak alde batera zentzumenak eta endelguaren jardunak eta sentigarria eta adigarria den guztia eta baden eta ez den guztia, eta, ahal den neurrian, gora hadi ezjakintasunean funts oro eta ezagutza oro gainditzen dituen harekin batasuna lortu arte.Ez naiz ariko partikulen etengabeko behatze edo begieste iraunkorraren ezinkizunaz, identitatearen eta jarraikitasunaren galeraz.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 4. orr.

Nola lortu zuen Kantek kopernikar biraketa honen ideia, hots, mundua gure begieste hutsaren eta pentsatze hutsaren formen bidez sortutako agerpenen mundu gisa ulertzen duen ideia?  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 10. orr.


begietako iz begietan kokatzen zen gauza.

Armaduraren begietakoa goratu eta topa egin zuen pitxer bat ur-eztirekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 188. orr.


begietaratu, begietara(tu), begietaratzen da/du ad begietara etorri edo joan; begietara eraman.

Halako batean, ikusezina gertatzen zitzaizun zerbait dakusazu, eta ezin ulertu duzu nolaz ez zaizun ordu arte begietaratu.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 222. orr.

Zinemak, jolas-aretoak, tebeoak aldatzen zituzten dendak, taberna dotoreak, ate gorriko klub badaezpadakoren bat edo beste begietaratu zitzaizkidan kalerik kale nenbilela.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 16. orr.

Margaren azalak zurira egin zuen, eta nazka zen begietaratu zitzaiona.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 277. orr.

Zuk zer gertatzen zitzaidan galdegin zenidanean, malkoak gogoz kontra zitzaizkidan begietaratu.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 100. orr.

Halako batean, eskua betaurrekoen azpitik begietaratu eta hortxe dihardu, aurpegiari eutsi nahian bezala, negarrez; luzaro.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 189. orr.

Hitz hori begietaratu orduko, bidaia exotikoren bat prestatzean sentitzen duzun zirrara berbera nabaritu duzu.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 7. orr.

Baserri aldera bideratzekotan nengoela, zera begietaratu zidan nire kultura zinematografikoak: nola jotzen zuen zubiko zutabe nagusiaren kontra traktore koskor batek, nola erortzen zen ibaira pasatzen ari zen ehunka lagunez betetako Donostia-Altsasu tranbia.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 84. orr.


begietsi, begiets, begiesten 1 du ad halako arreta edo patxadaz zerbaiti begiratu.

Eta bueno, hauteman egiten dira, edo atzeman, behatu, begietsi, begiz jo... hartarako berariaz egindako partikulen azeleragailuetan harrapatu egiten dituzte nolabait, eta ezagutu: [...].  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 65. orr.

Hainbat segundoz begietsi nuen nola biratzen zen, nola makurtzen lurrean utzitako arropa multzotik bat hautatu beharrez, nola hartzen pintza bat saski tikitik eta nola, esekitokiko sokak korriarazi ondotik, kanpora hedatzen zuen joan-etorri garbietan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 393. orr.

Gero, Kristzinak ingurura begiratu zian, eta altzariak, pinturak, artelanak, banan bana begietsi zitian.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 179. orr.

Bere inguruan begiratu zuen gero, Maxek bere gisa sortutako dekoratua begietsirik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 220. orr.

Begirada ipar-mendebaldera jasotzen teilatuen eta kanpandorreen gainetik; eta Urederraren arroan gaindi Bargagorria eta Lazkua (Eraulgo bi haitz gorri bikiak), zoraturik begiesten.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 178. orr.

Ararat mendiaren zuritasun dotorea oso-osorik eta garbi-garbi begiesteko abagunea.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 51. orr.

Biek geldirik erreparatzen diete sugarrei, sua nola bizitzen den ikusten gelditzen dira, ustekabeko harrapakinaren inguruan nola dantzatzen den, nola arnasa hartzen eta distiratzen duen begiesten.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 222. orr.

Irribarrez begietsi zituen ibilgailuaren inarrosaldiei amorerik ez emateko nire ahaleginak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 16. orr.

Maiz begietsi zituzten lurra induskatzen zuten urde basatien bizkar marradunak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 51. orr.

2 (filosofian)

Bereziki izadiaren adigaia, non guk begietsi, hauteman, ikertu eta ezagutu nahi eta ahal ditugun gauza guztiak bateratzen diren.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 9. orr.

Adimenak ezin du begietsi eta sentimenek ezin dute pentsatu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 83. orr.

Sentigarri ez den zerbait kontzientziaren objektutzat hartzen duen hausnarketa-motari dagokio begiestea -Zirkuluaren Formari, esaterako-.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 237. orr.

XX. mendean espazioaren konkistak aukera eman zion gizaki bati gure planeta kanpotik begizta zezan eta, horrela, hitzez hitz, metaforarik gabe, mundu bakar gisa begietsi ahal izan zuen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 98. orr.

Espazioa kanpoko begiespenaren forma besterik ez da (begiespen formala), baina ez kanpotik begiets daitekeen objektu erreala.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 298. orr.

Estetika transzendentalaren arabera espazioa eta denbora ez dira objektu absolutuak [...] baizik gure formak, hau da, subjektu ezagutzailea den gizakiaren formak, hots, objektuak gugandik at espazioan diren moduan eta denboran aldatzen diren moduan begiesten dituzten formak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 7. orr.

Espazioan edo denboran begiesten den guztia, eta beraz, izan dezakegun esperientzia baten objektu guztiak agerpenak baino ez direla, h[au] d[a], errepresentazio soila.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 189. orr.

Denbora ezin da kanpoan begietsi, espazioa gugan dagoen zerbait gisa begietsi ezin daitekeen bezala.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 44. orr.

Batzuek gustukoa dute agerpenen multzoari, begietsia den heinean, sentsuen mundua deitzea.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 127. orr.

Erlijioak ez du unibertsoa azaldu behar, begietsi eta haren baitan murgildu baizik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 261. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Espazioak objektu gisa errepresentatuta (Geometrian benetan behar den moduan) begiespenaren forma soila baino gehiago barnebiltzen du, hots, anizkunkiaren bilkura, sentimenaren formaren arabera ematen dena errepresentazio begietsian.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 290. orr.

4 miretsi.

Txinan ere zakurkia janari goxo, txit begietsia da.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 40. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

begietsi ahal (7); begietsi ditu (4); begietsi du (3); begietsi ezin (4); begietsi nuen (4); begietsi zuen (6); begietsiak izan (4)


begigabe izond begirik ez duena.

Hola, literaturako lumarekin, aldatu baitira hizkuntzak eta ez, esan dudan gisa, gramatikaren makila begigabearekin.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 186. orr.


begigain iz begi gaineko aldea.

Begigainak astundu egin zitzaizkion, zikomotrizitate sistema erlaxatu.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 69. orr.


begigaizto izond begi gaiztoa duena.

Une hartan otoitz egiteko eskuak bildu zituelarik, eraztuna nahi gabe igurtzi, eta animaleko jeinu begigaizto bat agertu zitzaion.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 214. orr.


begigorri ik begi 38.

begihandi ik begi 39.

begikeinu ik begi 41.

begikera iz begiratzeko era. ik begirasun.

Sekula ez dut haren begikera ahaztuko: begiak nora gabe begira, ospitaleko itxarongelako horma goibel hark mugatzen zuen ostertzeko lekuren batean jarriak.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 14. orr.

Haren begiak urdin ilunak ziren, begikera zuzen argi tolesgabekoak, dirdizka beti betileen arkuaren azpian.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 54. orr.

Arreak zituen begiak, eta belusatua begikera, eztia baino eztiagoa.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 76. orr.

Arraza edo herri gogo ezberdinak, begikera honetan, elkarren arteko bizi borrokan ari dira batak bestea hil arte.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 100. orr.

Bereziko luke gaiak arakatzea, "erroztapena" Finkielkrautek eta Simone Weilek zein begikera diferentearekin tratatzen duten.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 180. orr.


begikliska ik begi 41a.

begiko (orobat begitako g.er.) 1 izond begiarentzat atsegingarria; gogokoa, kutuna.

Miss Prism hori, Lady Bracknell, Miss Cardewren irakasle gogokoa eta adiskide begikoa izan da azkeneko hiru urteotan.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 156. orr.

Pablo Sarasate bera ere, beti kursi samarra iruditu zaidana, begiko gertatu zitzaidan bat-batean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 130. orr.

Davidek esan zion Akixi: Begiko banauzu, emadazu tokia zeure lurraldeko hirixkaren batean, bertan bizi nadin.  Elizen arteko biblia   1 Sm 27,5

Hori esaten ari nintzela Solowejczyk nire nagusi begikoa neukan gogoan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 157. orr.

Baldin aurkaririk bazeneza, begiko behar zara gertatu hobetsia izateko; baldin ez bazeneza, are begikoago behar duzu izan ezeinik ez izateko.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 484. orr.

Harrezkero begikoa izan diat beti ehiza-txakur eme hori.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 59. orr.

Beti izan nuen bera begikoen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 20. orr.

Politikaz asea da baina eskuinekoak ez ditu sekulan begikoak izan.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 173. orr.

Zu zarela, zu izanen zarela betiko, nire bihotzak begikoen duen xedea.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 265. orr.

Oso begikoa izan zuen faraoiak Hadad, eta bere emaztearen ahizpa eman zion emaztetzat.  Elizen arteko biblia   1 Erg 11,19

Baziren ezkutuko beste arrazoi batzuk elizgizonei eta herrialdeko agintariei Tro Breiz begikoa egiten zietenak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 154. orr.

Begikoago zituzten desberdintasun txiki-txikiak, beren itxura erkidea gainerako gauza guztiek baino hobeto adierazten zutenak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 297. orr.

-Jendeak ez du begikoa Eliza erasotzea.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 54. orr.

2 (-en atzizkiaren ezkerrean) gogokoa; gogokoena.

Erregearen begiko zara eta maite zaituzte beraren zerbitzari guztiek.  Elizen arteko biblia   1 Sm 18,22

Alabaina, litekeena da, baita, Maria Sara, azkenean, Maria andrearen begikoa izatea, dena espero baitaiteke bihotzarengandik, baita bere kontraesanen harmonia ere.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 366. orr.

Haren adierazpena gezurtatu egingo zuten koroaren ustezko oinordekoak, eta printze soberanoak, eta erregearen begikoak, eta, azken batean, mundu guztiaren gaitzespena izango zuen.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Nire begikoa dela esan zioat.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 60. orr.

Ez naun inoiz hire begikoa izan, ezta?  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 132. orr.

La Favorita opera zen Julian Gaiarre tenor handiaren begikoa, gustukoena, lehena.  Berria - Kultura   2006-03-15

Heinrich von Kleist, Kafkaren idazle begikoena, hogeita hamalau urterekin hil zen maitalearekin batera buruaz beste eginda.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 177. orr.

• 3 iz begizkoa.

Damatxoren batek begikoa egingo zioan, edo nolabait liluratu, eta nigandik betiko bereizi dik.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 32. orr.

Rochek baliabide eta sorginkeria asko zekizkien, bere etxean entzunda, eguzki-kolpeak sendatzeko eta begikoa uxatzeko.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 146. orr.

4 begi-begiko izond oso begikoa.

Lisak irribarrez begiratzen zion, begi-begiko zuen mutil hura.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 273. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

begiko baldin banau (5); begiko baldin banauzu (6); begiko banauzu (7); begiko izan (14); begiko izan zuen (5); begiko izatea (3); begiko izaten (3); begiko zuen (10); begiko zuten (3); bere begiko (5); beren begiko (3); erregearen begiko (4); ez ninduen begiko (3); ez zuela begiko (4); ez zuten begiko (3); haren begiko (4); oso begiko (19); zeure begiko (4); zuela begiko (5); zuen begiko (3); zuten begiko (4)


begikokeria iz begikotasun gaitzesgarria.

Alabaina, bestelako baldintzetan agertzen diren beste koloreek eskubide bera dute errealtzat hartuak izateko; horregatik, begikokeriak saihestearren, beharturik gaude mahaiak bere baitan kolore zehatz bat duela ukatzera.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 178. orr.


begikotasun iz begiko dugunarenganako atxikimendua.

Besteri ongi egin dionarenganako Maitasuna Begikotasuna deituko dugu, eta besteri gaizki egin dionarenganako Gorrotoa, Haserrea.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 277. orr.

Andresek, ordu arte jende behartsuaren artean begikoa izan arren, begikotasun hori etsaitasun bihurtzen ari zela ikusi zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 241. orr.

Lulu apetaren araberakoa zen oso; inolako arrazoirik gabe erabakitzen zituen bere ezinikusiak eta begikotasunak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 108. orr.

Argi eta garbi adierazi zituen hartan bere ezinikusiak, haserreak, amorraldiak, eta bere zaletasun eta begikotasunak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 10. orr.

U Ribombuk ez du inoiz ezkutatu borroka klandestinoa aukeratu dutenekiko begikotasuna eta elkartasun politikoa.  Berria - Mundua   2004-06-26

Saiatu batzarraren begikotasuna irabazten, behera ezazu burua handikiaren aurrean.  Elizen arteko biblia   Si 4,7

Ez dut, ezta ere, elbarriei gaur egun erakusten zaien begikotasun hori inola ere onartzen.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 39. orr.

Ni nahigabetu nahian zabiltza, baina zure begikotasuna merezi dudalakoan nago, zurekiko sentitzen dudan sentimendu garbiaren eta zuregana hurbiltzeko hartu ditudan lanen ordainetan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 239. orr.

Hainbat aldiz besarkatu zuen Txitxikov, eta, bihotz-bihotzeko begikotasunaren jarioari ezin eutsirik, honela esan zion halako batean: "Nire laztana! [...]”.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 224. orr.

Sekula ez zuen inoren alderako begikotasunik erakutsi.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 334. orr.

Alderdiko politikoekiko begikotasunaren inguruan, biztanleen %22k erantzun dute inor ere ez dutela gustuko.  Berria - Euskal Herria   2004-09-03

Bere aho fina begikotasun-keinu batean bildu zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 129. orr.


begikoxe
1 begikoxeago adlag zerbait begikoago.

Bidelagunak hurrena kontatu zidana interesgarria zen; areago, oro har, tipoa bera ere begikoxeago iruditu zitzaidan, jadanik urdaileko minik ez neukalako.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 18. orr.


begilabur ik begi 43.

begilagun ik begi 44.

begilundura izond begia iluntzea.

Gauza bat eta bera esan daiteke bihozminaren, axolaren, hasperenaren eta begilunduraren alderditik (alderdi bizigarri horretakoa naiz ni), eta orobat esan daiteke errealitatearen oneste betegin, soraio eta ikaragabearen alderdi libelante-subjetibo edo desmitifikatzaile-objetibotik, hots, errealitatearen gurtze patologikotik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 84. orr.


begiluze ik begi 46.

begimakur ik begi 47.

begimen iz ikusmena; ikusmenaren eremua.

Wernerren begimena bere baitako kontzientzia txarrarekin uztartzen zuen eta zena zela eransten zuen berekiko ez naiz ni judioen suntsitzearen eragile, baizik eta gure lurrak okupatzen dituzten alemanak!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 105. orr.

Ezkiz inguratu Herriko Plazara heldu nintzenean, argi zurpailek mugatzen zuten ilunpean, lanpara baten pean, itzal luzea begimen neukan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 201. orr.

Askatasun egunaren muga beti hor daukatelako begimenean.  Berria - Kultura   2004-02-03

Hartzekodunen klasea ministroen egitasmoen arriskupean dagoenez beti -beti eskura eta begimenean baitute-, estatuak babes berezia eman behar dio, zordunek inoiz ez dezaten izan inolako abantailarik hartzekodunen gainean.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 88. orr.

Etxe-sail eraiki berri batek beti begimenean eduki dudan mendi-puska ikustea galarazten didala-eta hango bazterrak eta baserriak bisitatzen izan naizela esan dut arestian.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 16. orr.


begimendu, begimen, begimentzen du ad ikusi.

Pierra begimendu zuela iruditu zitzaion, ezagutzen ez zion emazte panpox baten konpainian.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 176. orr.

Nazismoak zalapartarik gabe aleman gizartearen zirrikituak oro, intimoenak berdinki, nola tapatzen zituen begimentzen zuen, ikara eta beldur, Hanah Arendt andereak.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 98. orr.

Itzuli zenean, ikasia egiaztatuz, berak molda zezan, Martizek beste zare baten hondoa ondua zuela begimendu zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 15. orr.

Ez zuen sekula jende kaskezurrik begimendu: haragiz biluzi begi, sudur, aho zuloei begira zegoen fazinaturik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 159. orr.

Begimentzeko baimenik nehoiz edukiko ez zukeen zerbaiten lekuko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 25. orr.

Itzala ez zuten begimendu.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 78. orr.

Egoitza gohaingarritik gizon bat zangoek eman ahala jalgitzen begimendu zuten.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 53. orr.


beginini ik begi 48.

begioker ik begi 49.

begiondo ik begi 50.

begiorde ik begi 52.

begipe 1 iz begiaren azpialdea. ik betazpi.

Egundainoko begi-zuloak nabarmendu zitzaizkidan eta begipe beltzen aurkako Yerling pomadaz saiatzen nintzen ezabatzen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 24. orr.

Begipe ubelak zeuzkan gaueko ibileren salatari.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 44. orr.

Ondo ikusi ahal izan dut, eskularruekin alde banatatik masailak estutu eta erpuruarekin begipeko azala apur bat jaisten zidala; Ile urdindua, begipeko poltsak, tabakoak zikindutako hortzak...  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 92. orr.

ik begipeko.

2 (adizlagun gisa) begipean.

Kotxea zegoen posizioagatik, bainuetxea gelditu zitzaidan begipe atea zabaldu zidatenean.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 109. orr.

Emaztearen bizkarra inguratu eta taka-taka lekutu ziren, lurra begipe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 239. orr.

Iturriraino heldu zen, begipe geneukan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 159. orr.

3 begipean begiaren eremuan.

Lotsatu egiten naiz haien begipean.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 34. orr.

Begipean nuen neskaren bular-erretena gero eta sakonagoa.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 211. orr.

Zerbitzaria edariarekin hurbildu zitzaidanean, sakelatik jaukitu Francen potreta begipean pausatu nion.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 156. orr.

Aurreko eguneko nire lana begipean nuen, egunkaria mahai gainean zabalik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 87. orr.

Begipean daukat herrixka, larrain txiki baten ingurura bilduriko lau bat etxe.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 173. orr.

-Begipean eduki ezazue -aholkatu zuen gotzainak.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 212. orr.

Haren mende daudenak magistratuaren begipean daude etengabe.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 177. orr.

Bittorrek aitzina jarraitu zuen beste lau penaturekin portu aldera, isurgirantz, soldadu baten begipean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 94. orr.

Irlako susmagarrietako batzuk begipean izateko lanean elkar harturik ari dira Estatu Batuetako Enbaxada eta Kubako Barne Seguritatea.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 199. orr.

Liberalismoaren aldekoak ditugu horiek, eta estatua bera ere, ekimen pribatuaren begipean ikusten dute.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 20. orr.

Akitaniako koparen kontu, Baionesek Mont de Marsan-eko landestarrak zituzten parean Deschamps zelaian, 200 jenderen begipean.  Herria   2001-10-18

4 begipetik begiaren eremutik.

Mugazainen begipetik urruti, afari legea egin eta orbel gorriaren gainean etzan ziren, estalki bana gorputzaren babesgarri.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 160. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

begipean hartu (3)


begipeko iz gogokoena, kutuna.

-Garibai hori, Idiakezen begipekoa, ez dabil ba deabruarekin tratuan?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 45. orr.


begipetsu izond betazpitsua.

Ezkon-soinekoz jantzia abesten ari zela ikusi zion Gabrielek, une batez, aurpegiera begipetsu hura.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 331. orr.


begipuntu ik begi 53.

begira adlag so eginez. (ikus beheko konbinatorian begira adizlagunaren agerraldi maizkoenak).
2 begi-begira

Lakatos berriz agertu zen Lutezia jantziz aldatzen ari zelarik eta ni berriro bizkarrez, ateari begi-begira nengoelarik.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 98. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 9 aldiz agertzen direnak)

adi adi begira (26); adi begira (27); aitari begira (10); aitzina begira (9); alde batera begira (11); alde guztietara begira (9); aldera begira (85); aldera begira jarri (10); amari begira (11); argazkiari begira (13); argazkiei begira (12); argiari begira (9); arretaz begira (9); artean begira (9); atera begira (12); atzera begira (98); atzetik begira (13); aurpegiari begira (11); aurpegira begira (14); aurrera begira (332); aurrera begira ere (14); aurrera begira jarri (16); aurrera begira jarrita (9); baina begira (38); barrura begira (31); bata besteari begira (13); batasunari begira (15); batean begira (10); batera begira (21)

begietara begira (25)

begira ari (85); begira ari da (10); begira aritu (13); begira baikor (9); begira baitago (9); begira baitzegoen (10); begira begira (267); begira begira egon (15); begira begira gelditu (16); begira begira geratu (51); begira begira jarri (11); begira begira zegoen (14); begira beti (10); begira bezala (11); begira bizi (34); begira dago (112); begira dagoela (15); begira dagoen (39); begira dagoena (14); begira daude (66); begira dauden (18); begira daukat (10); begira dituen (16); begira duen (17)

begira eduki (10); begira egon (305); begira egon da (13); begira egon naiz (10); begira egon nintzaion (9); begira egon nintzen (23); begira egon zen (54); begira egon zitzaion (12); begira egona (9); begira egongo (41); begira egongo dira (10); begira egotea (57); begira egoteko (26); begira egoten (96); begira egoten zen (23); begira egoten ziren (10); begira eman (19); begira erne (9); begira gaude (13); begira gelditu (239); begira gelditu da (11); begira gelditu zaio (11); begira gelditu zen (68); begira gelditu zitzaidan (19); begira gelditu zitzaion (20); begira gelditzen (27); begira geratu (540); begira geratu da (25); begira geratu nintzaion (18); begira geratu nintzen (29); begira geratu zaio (10); begira geratu zitzaidan (36); begira geratuko (21); begira geratzen (92); begira geratzen da (13); begira geratzen zaio (9); begira geundela (9); begira geunden (14); begira hartu (12); begira hasi (39); begira hasi zen (20); begira hau (10); begira hitz (13); begira hitz egin (9); begira honi (9); begira hor (9)

begira ibili (16); begira ikusi (14); begira ikusten (11); begira ipini (9); begira izan (16); begira jarraitu (37); begira jarraitu zuen (21); begira jarraitzen (38); begira jarraitzen zuen (21); begira jarri (331); begira jarri behar (9); begira jarri da (44); begira jarri dira (13); begira jarri eta (27); begira jarri zen (84); begira jarri ziren (16); begira jarriko (34); begira jarriko dira (12); begira jarririk (10); begira jarrita (60); begira jarriz (15); begira jartzea (21); begira jartzeko (20); begira jartzen (54); begira lan (15); begira lanean (13); begira lotu (12); begira mintzatu (9); begira nago (23); begira nire (14); begira nola (76); begira nolako (27); begira non (11)

begira ongi (12); begira orain (19); begira segitzen (17)

begira zaude (10); begira zegoela (54); begira zegoelarik (10); begira zegoen (267); begira zegoen bitartean (12); begira zegokion (12); begira zein (37); begira zeinen (14); begira zenbat (14); begira zer (100); begira zer egin (12); begira zer nolako (9); begira zeuden (89); begira zeukala (13); begira zeukan (22); begira zihoan (13); begira zituela (12); begira zuela (9)

behera begira (55); beherantz begira (11); beltzari begira (10); beraiei begira (21); berari begira (121); berari begira zegoen (12); berriari begira (16); beste aldera begira (28); besteari begira (20); bestera begira (18); biharko saioari begira (9); bozei begira (13); buruari begira (15); datorren denboraldiari begira (18); denak begira (10); denboraldiari begira (35)

egoerari begira (10); egunari begira (9); eguzkiari begira (13); ekialdera begira (25); elkarri begira (146); elkarri begira geratu (36); epe luzera begira (17); eraikuntzari begira (13); erlojuari begira (24); etorkizunari begira (176); etorkizunera begira (106); euriari begira (13); europako hauteskundeei begira (14); europara begira (14); europari begira (17); euskal herriari begira (24); finalari begira (45); gabe begira (13); gainetik begira (14); gatazkaren konponbideari begira (22); gaurko partidari begira (10); gauzei begira (10); gazteei begira (10); geratu zitzaion begira (11); geroari begira (53); gerora begira (34); gizarteari begira (9); gizonari begira (9); goitik behera begira (10); gora begira (142); gorantz begira (14); guri begira (67); guztiak begira (11); guztiei begira (21); guztietara begira (14); haiei begira (126); handiari begira (10); hara begira (18); hari begira (256); hari begira egon (14); hari begira gelditu (13); hari begira geratu (21); hari begira jarri (9); hari begira zegoen (12); harmailetatik begira (15); harryri begira (29); hauteskundeei begira (130); hauteskundeei begira egindako (10); hegoaldera begira (11); herriari begira (28); herrira begira (9); honi begira (24); horiei begira (25); hormari begira (15); horri begira (99); hutsari begira (18)

ibaiari begira (9); ilargiari begira (10); inguruetara begira (9); ingurura begira (39); iparraldera begira (12); ispiluari begira (21); itsasoari begira (64); itsasora begira (15); izarrei begira (18); jainkoak begira (19); jendea begira (13); jendeari begira (17); kalera begira (16); kamerari begira (9); kanpora begira (114); koadroari begira (13); konponbideari begira (31); lanari begira (12); leihatilatik begira (9); leihora begira (18); leihotik begira (130); leihotik begira zegoen (16); leihotik kanpora begira (13); lurrari begira (10); lurrera begira (58); luzera begira (52); madrilera begira (9); mahaiari begira (13); munduari begira (16); mutilari begira (13); nazio eraikuntzari begira (11); neskari begira (16); neuri begira (9); niri begira (196); niri begira begira (9); niri begira gelditu (9); nora begira (12)

osoari begira (16); paisaiari begira (10); paretari begira (10); partidari begira (39); politikoari begira (16); prozesuari begira (24); sabaiari begira (18); sabaira begira (37); sailkapenari begira (10); saioari begira (14); sasoiari begira (9); suari begira (19); telebistari begira (40); tinko begira (17); txapelketari begira (14)

urteari begira (26); urtera begira (11); zeharka begira (17); zeri begira (19); zeruari begira (35); zerura begira (52); zuri begira (44)


begirada (3.373 agerraldi, 236 liburu eta 316 artikulutan; ETCn 29.144 agerraldi) 1 iz so egitea. ik behako; begirakune; begiraldi.

Aldian behin begirada bat egiten zion Menton inguratzen duen gailur lainotsuko mendi garaiari.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 157. orr.

Begirada bat bota zuten biek loroa zegoen lekurantz.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 15. orr.

Nahikoa zuen eraikin bati begirada bat ematea, zenbait egunez nahiz astez gogoan eduki, eta zuzenean ari balitz bezala marrazteko gero.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 204. orr.

Eszenatokian jotzen ari zen tronpeta-jolearekin begirada bat gurutzatu zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 157. orr.

Begirada izoztu zitzaion, eta isilik egon zen denbora batez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 35. orr.

Begirada jaso, eta ama ikusi zuen atean.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 31. orr.

Merryk begirada altxatu zuen, harriturik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 75. orr.

-Alaznek begirada jaitsi zuen, damututa bezala-.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 90. orr.

Gofik begirada beheratu zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 148. orr.

Nire begirada beheraka doa geldiro, asperduraz, kopeta honetara, masail hauetara.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 48. orr.

Leihora inguratu zen, bere begirada Olatzen bistatik urrundu nahian.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 25. orr.

Betaurreko beltzekin ezkutatzen zuen begirada.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 13. orr.

Mirarik begirada desbideratu zuen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 211. orr.

Deseroso, begirada apartatu nuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 49. orr.

Dokumentaletako argazkilari edo zinemagile handiak [...] mundua erakustearekin batera beren begirada erakusten digutenak dira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 290. orr.

George hizketan ari zen Elaineren begirada erakarri nahian.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 200. orr.

Begirada finkatzen den puntua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 44. orr.

Denek batera burua Ararat aldera jiratu eta begirada gailurrean iltzatu zuten.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 122. orr.

Begirada gauza aski hurbilen batean finkatzen baldin badugu, gure begion bi ikusmen ardatzak ez datoz bat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 45. orr.

Maizak ez zion begirada gainetik kentzen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 224. orr.

Haren begirada sentitzen duk gainean, norbait parte txarreko izpi batez segika bahu bezala.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 107. orr.

Begirada zoruan galdu zitzaion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 220. orr.

Detektibea pentsakor egon zen une batez, zeru urdinxkan begirada galdurik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 35. orr.

Geldi-geldirik zegoen Ruche jauna, begirada galdua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 241. orr.

Azken begirada maletari: dena ongi.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 84. orr.

Begirada batekin esan daiteke 'maite zaitut' edo 'gorroto zaitut'».  Berria - Harian   2005-08-25

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Begirada zabal bat bota zuen Ruche jaunak bere inguruan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 331. orr.

Nire policemanak begirada mesfidati bat bota dio pasaporteari lehenbizi, niri gero.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 13. orr.

Begirada argiak bihotzondoa alaitzen, albiste pozgarriek indarra berritzen.  Elizen arteko biblia   EsZ 15,30

Begirada zuzena, gauzak bere tokian jartzen dituena.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 121. orr.

Liburua hartu, eta begirada laburra bota zion azalari-.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 88. orr.

Gizon haren begirada finkotik ihes egiteko beste alde batera begiratzen zuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 226. orr.

Cesar Telleria erabat zurbildu zen, eta lurrean iltzaturik geratu zen, inguruko jendearen begirada zorrotzen pean masailak gorrituta.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 20. orr.

Begirada zorrotzez iltzatu ninduen paretaren kontra.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 18. orr.

Senarraren begirada erne eta zaintzailearen arretaren pean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 48. orr.

Selmak sugearen begirada maltzur hori botatzen zion, mingainaz airea arakatzen zuela.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 53. orr.

Ingelesez hasi zaio, arnasestuka eta begirada larri batez.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 28. orr.

Begirada errugabea mitoa baizik ez da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 85. orr.

Doktoreak barre egiten du, begirada konplize batekin ni nahastu nahian.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 122. orr.

Begirada tolesgaberik ez dago.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 83. orr.

Nire begirada eszeptiko tristeak nahigabe bat baino gehiago ekarri dit.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 20. orr.

Kolore zurbil, masaila hezurtsu eta begirada galduko neska bat.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 66. orr.

Erakusleiho batean islaturik ikusi nuen neure begirada urduriak traizionatzen ninduen, ordea.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 124. orr.

Geldi-geldirik zegoen Ruche jauna, begirada galdua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 241. orr.

Urruntasun hondogabe batetik zetorren haren begirada ilun galduarekin topo egin zuenean, [...].  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 91. orr.

Begirada konplize bat bota zioten elkarri bikiek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 175. orr.

Begirada setatsu bat bota zion Léari Ruche jaunak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 49. orr.

Inguru dena zurrupatu eta trukean ezer ematen ez duen begirada nekagarri horietako bat.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 208. orr.

Hiltegira daramaten ardi baten begirada errukarriaz.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 81. orr.

Laster ulertu nuen begirada erakargarri hori, aldi berean inguratu eta biluzten duena, limurtzaile petoaren begirada hori.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 17. orr.

Ez zen amorruzko begirada.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 46. orr.

Adi-adi entzuten zuen, zentzumen guztiak erne musikarako, baina begirada izutu eta beldurrezko batez.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 88. orr.

Miresmen faltsuzko begirada ustel eta itxurazko harekin.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 158. orr.

Beren lagunen begirada burlazkoa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 27. orr.

Lantegiko apaletan jarri zuen begirada suspertu berria.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 68. orr.

Begirada hitza erabiltzen den zentzu guztietan, baita arruntenetan ere, ongi bereizten da ikuste soiletik, begirada pertzibitzailearengandik sortzen baita, modu eraginkorrago eta gutxi-asko bereriazko batean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 119. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bazen adibidez begirada mota bat damua adierazten ez zuena eta desatsegintasuna adierazten ez zuena eta resignazioa adierazten ez zuena.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 27. orr.

Ez dute begirada-kontakturik egiten... gainbegirada inguratzailez berenganatzen bide dituzte gauzak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 191. orr.

Begirada-kontua izango zen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 364. orr.

Beste norbaitekin izandako begirada gurutzatzea. nire eta haien arteko begirada-trukatze bakoitzarekin, tximistatxo bat horra, txiki-txiki baina atzemateko modukoa, mesfidantzaz eta goganbeharrez oratua.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 141. orr.

Argazkiak eragiten duen begirada-gelditzea, edo egiten uzten duena behintzat, fetixea eragiten duen begirada-gelditzea gogoratzen duena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 123. orr.

Taupadaren bat, adrenalina, urduritasuna, galtzerdiak bailiran korapilatutako begirada kordelak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 74. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Farringtonen begi uher astunek zehar-begirada bat luzatu zioten lagun-taldeari.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 138. orr.

Berehala beste Lore baten edertasunera zuzentzen zuen bere barne begirada.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 232. orr.

Martak gaitzespen begirada bota zion Olatzi, prozedura jarraitu beharko zenuke edo arauak arauak dira esan nahiko zuen begirada bat. Miragarri hauen maitasun-begirada garbiak gainezka eginarazten dio bihotzari.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 34. orr.

Zorion-begirada gozo bat agertu zen Templeren aurpegian.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 261. orr.

Xabik ehiztari-begirada batez aztertu zuen taberna.  Berria - Kultura   2004-08-25

Zure haur-begirada garbiarekin.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 38. orr.

Bakan ikusi diodan mutiko-begirada ageri du.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 116. orr.

Alaznek zonbi begirada bat zuzendu zion.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 28. orr.

Haritzek izu begirada zeukan betaurrekoen atzean, baina ez zuen txintik atera.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 16. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

aitaren begirada (7); azken begirada (25); azken begirada bat (5)

begirada altxatu (16); begirada arin (13); begirada arin bat (9); begirada atzera (6); begirada azkar (15); begirada azkar bat (9); begirada azkarra trukatu (5); begirada bakar (9); begirada bat bota (31); begirada bat egin (7); begirada bat eman (10); begirada batez aztertu (16); begirada bitxi (5); begirada bizkor (8); begirada bota (5)

begirada eman (5); begirada eta (38); begirada finkatzen (9); begirada finkatzen den (7); begirada finko (5); begirada galdu (7); begirada galdua (19); begirada galdurik (6); begirada galduta (13); begirada gogorra (5); begirada goratu (6); begirada harroa (5); begirada hotza (5)

begirada iluna (5); begirada itzuli (6); begirada izan (6); begirada jaitsi (31); begirada jaitsi zuen (12); begirada jaso (26); begirada jaso zuen (7); begirada labur (10); begirada labur bat (5); begirada luzea (6); begirada maltzur (6)

begirada pertsonala (5); begirada saihestu (5); begirada tristea (5)

begirada urdin (5); begirada zorrotz (6); begirada zorrotza (14); begirada zuzendu (5)

bere begirada (41); beren begirada (7); beste begirada (12); beste begirada bat (6); beteriko begirada (5); bezalako begirada (6)

egindako begirada (6); ehiztari begirada (16); ehiztari begirada batez (16); gabeko begirada (7); gaineko begirada (5); gure begirada (7)

lehen begirada (7); lehen begirada batean (5); moduko begirada (5); neskak begirada (6); nire begirada (20)

pausatu zuen begirada (5)

zeharkako begirada (5); zeukan begirada (6); zuzendu zuen begirada (6)

begiradak eta memoriak (7); begiradak gurutzatu (9); bere begiradak (7); gure begiradak (5); nire begiradak (7)

bere begiradan (7); lehen begiradan (15)

begiradaren heziketa (5); bere begiradaren (6); nire begiradaren (7)

begiradari eutsi (18); begiradari eutsi nion (6); begiradari eutsi zion (5); nire begiradari (8)


begiradatxo iz adkor begirada.

-Begiradatxo bat botatzera noa, badaezpada ere.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 175. orr.

-Bota iezaiozu begiradatxo bat -esan zion gutunazal handiena eskuratuz.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 147. orr.

Ohetik jauzi egin eta kaxoi batzuk zabaldu zituen, aspaldiko arropei begiradatxo bat emateko.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 268. orr.

Izan ere, alderdi hark merezi zuen begiradatxo bat ematea.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 124. orr.

Sukaldera abiatu da berriz astiro, Blancheri azken begiradatxo bat eskaini ondoren eztulka, urduri.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 87. orr.

Eta hori pentsatu ahala beste begiradatxo bat egiten nuen hurrengo erakusleihoaren kristalerantz.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 40. orr.

Ohiko "egun on" diosal irribarretsua egin zion, eta begiradatxo hantuste maltzur eta adikorra erantsi, miresmen-zantzu lauso antzo.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 46. orr.


begiragai iz begiradaren gaia.

Gogora dezagun, nolanahi ere, pinturari buruz ziharduela sartu zuela Lacanek begirada a objektu bezala ulertzeko ideia, Lacanek ohartarazi baitzuen koadroak asetzen duela, neurri batean bederen, irrika eskopikoa, begiari bazka eskainiz, begiragai izanez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 119. orr.


begiragune iz behatokia.

Hiru larrienak oroit-araz ditzagun: "etxe lurren kudeatzeko herrien arteko egitura bat", segidarik gabeko eremuen kutxa bat, eta aloimendu merkatuaren begiragune bat.  Herria   2003-02-20


begiraka adlag begira.

Atarian bi gazte zeuden, batera eta bestera begiraka, eta barruan normalean baino mugimendu gehiago sumatzen zen. Bileretan ere erlojuari begiraka hasten zen lehenengo hogei minutuak bete orduko, eta handik aurrera hamaika modutara adierazten zuen bere aspertua.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 24. orr.

Sorbalda gainetik atzerantz begiraka alde egin zuela gero handik.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 84. orr.


begirakera iz begiratzeko era.

Karl Marxek bizar handia zuen, jadanik urdindua, eta ez zuen begirakera aldatzen, axolagabezia handiarekin zen gertaera haien guztien lekukoa.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 34. orr.


begirako 1 izlag (-ra atzizkiaren eskuinean)

Kalera begirako gelatxo batean txukun-txukun jarrita.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 169. orr.

Mehe eta nare ageri zen hiriko etxe ilara, badiara begirako fatxada.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 150. orr.

Legearen neurri asko luzera begirakoak badira ere, beste batzuk epe motzekoak izan dira.  Berria - Euskal Herria   2006-02-17

Etorkizunera begirako plangintza bat.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 32. orr.

Langileak ziur zeuden ATBren eskaintza onartuko zuela, nahiz eta konpainiak gerora begirako plan industrial «makala» aukeztu.  Berria - Ekonomia   2004-01-22

Garapen iraunkorra epe laburrera begirako interes ekonomikoen mendean jarriz bideratzen da.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 39. orr.

Buruan dituen ideia batzuk EHUn bertan eragiten dutela adierazi zuen, baina kanpora begirakoak ere badaudela gogoratu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-02-20

Kanpora eta barrura begirako erronkak ditugu.  Berria - Euskal Herria   2004-05-04

Epe laburrean zehaztu beharko dituzte Europara begirako proposamenak .  Berria - Euskal Herria   2004-04-18

Aurrera begirako kezka nagusietako bat bizitzaren amaierara bizitza baliagarriaren amaiera gerturatzea izango da.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 78. orr.

Ibaetako Foroko partaideak ostiralean bilduko dira, aurrera begirako urratsak hitzartze aldera.  Berria - Euskal Herria   2006-01-17

Sorburuan izan zituzten oinarriak gogoan hartuta ekin diete aurrera begirako lanei.  Berria - Euskal Herria   2006-03-11

Sarriegiren ekarpenagatik izan ez balitz, Danborradaren jaiak -Inauteriek bezala- ez luke halako zentzu historikorik, onespenik eta aurrera begirako proiekziorik izango.  Askoren artean   «Rataplan» - 66. orr.

Aurrera begirakoan, langile klasea berriz osatzea da LABen erreferentzia nagusia.  Berria - Ekonomia   2004-02-13

Baina atzera begirako ispilutik begira jarraitzen du.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 95. orr.

Zangoetan dardara apur bat sumatzen nuen; atzera begirako beldurra, noski.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 48. orr.

Legearen atzera begirako aplikazioa Espainiako Konstituzioak debekatu egiten duela-eta, Paroten aurkako neurria Konstituzioaren aurkakoa izan litekeela ohartarazi du.  Berria - Euskal Herria   2006-02-22

ik beherago 3.

· -Zeruranzkoak, gorantz begirakoak dituk euskal dantza gehienak.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 165. orr.

2 (-ri atzizkiaren eskuinean)

Jendaurreko eta gizarte zerbitzuak eta gazteriari begirako zerbitzuak elebidunak izan behar dira portzentaia horretan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 351. orr.

Aingeru Epaltzaren Tigre ehizan edo Edorta Jimenezen Atoiuntzia ederretan egiten den euskalkien erabilera sinesgarritasunari begirakoa bada ere, karakteriziozkoa, ez da inondik ere kostunbrismoan erortzen.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 97. orr.

Gatazka elikatu beharrean, konponbideari begirako pausoak eman ditzatela.  Berria - Harian   2006-03-25

Gobernu osaketari begirako elkarrizketei dagokienez.  Berria - Mundua   2006-02-21

Mundu eta garai hartako estetika kontua zen, Europako zein Ameriketako izenei begirako moda, beste barik.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 25. orr.

Urte politikoari begirako bilera egin dute Bilbon Galeuscako ordezkariek.  Berria - Euskal Herria   2004-09-26

Ezkerrean 2007ko hauteskundeei begirako barne borroka batean ari dira, zeinek lortuko duen lidergoa ikusteko.  Berria - Euskal Herria   2004-10-12

Beste laurak haurren ongizateari begirakoak dira: [...].  Berria - Gaiak   2006-05-10

3 atzera-begirako izlag/iz erakusketez mintzatuz, artista edo eskola bateko lehenagoko garaietako obrak biltzen dituena.

Motherwellen atzera begirako erakusketa batean geundela zirudien.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 134. orr.

Ives Kleini buruzko atzera begirako erakusketa otsailetik maiatzera egon zen, hiru hilabete, baina ez zuen horrenbesteko arrakastarik izan: 201.535 pertsonak ikusi zuten.  Berria - Kultura   2006-01-11

Izan ere, neurri batean, atzera begirako bilduma dela esan daiteke.  Berria - Euskal Herria   2004-07-15

Hil berean Eugenio Ampudiari eskainitako atzera begirako bati leku egingo dio Artiumek.  Berria - Kultura   2006-01-05

Horretaz gain berari buruzko atzera begirakoa ere eskainiko dute .  Berria - Kultura   2004-07-24

2003ko Zinemaldiak atzera begirakoa eskaini zion zinemagile horri.  Berria - Harian   2005-09-15

Ingresen atzera begirakoa aurkeztu du Parisko Louvrek.  Berria - Kultura   2006-02-18

Artista kontzeptualaren atzera begirakoaz gain, Serra eta Warholen obrak ere erakutsiko ditu museoak 2005ean.  Berria - Kultura   2004-12-14

Constantin Brancusiren atzera begirako zabala izango da ikusgai Londresen.  Berria - Kultura   2004-01-29

Aurten Bilboko Zinebin egindako animazio mexikarraren atzera begirakoan, hango aitzindarien lanak ezagutu genituen eta oraingoan, berriz, haren jarraipena betetzea dagokigu.  Berria - Kultura   2006-02-22

Ferrararen atzera begirakoarekin batera, Robert Wisena eskainiko dute.  Berria - Harian   2005-09-15

Artista kontzeptualaren atzera begirakoaz gain, Serra eta Warholen obrak ere erakutsiko ditu museoak 2005ean.  Berria - Kultura   2004-12-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 0 aldiz agertzen direnak)

atzera begirako (55); atzera begirako erakusketa (16); atzera begirako zabala (4); atzera begirako zikloa (4); aurrera begirako (57); aurrera begirako ildoak (4); aurrera begirako lan (7); aurrera begirako urratsak (4); barrura begirako (3); bati begirako (4)

begirako lan (11); begirako lan ildoak (9); begirako lana (3); begirako plangintza (3); begirako urratsak (4)

buruzko atzera begirako (12); epe luzera begirako (3); eskainitako atzera begirako (3); etorkizunari begirako (9); etorkizunera begirako (7); euskal herriari begirako (5); gerora begirako (9); hauteskundeei begirako (12); herriari begirako (5); kanpora begirako (3); konponbideari begirako (5); luzera begirako (4)

atzera begirakoa (57); atzera begirakoa antolatu (5); atzera begirakoa egingo (3); atzera begirakoa eskaini (5); begirakoa antolatu (5); buruzko atzera begirakoa (8); lehen atzera begirakoa (5)

atzera begirakoak (7)

atzera begirakoan (7)

atzera begirakoaren (3)


begirakor izond zuhurra, isilkorra.

Halarik ere, nehor izan ote zaizu nehoiz ni baino begirakorrago eta manukorrago?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 293. orr.

Bigarrenez erdiesten saiatu nahi izan nuenean, halako kontra egite bat jasan nuen hasieran, eta arestian gertatu zenak begirakor ninduen bihurtu.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 414. orr.


begirakune (234 agerraldi, 29 liburu eta artikulu 1ean; ETCn 500 agerraldi) 1 iz begirada.

Begirakuneak besterik ez.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 72. orr.

. Isilik gelditu zen, begirakunea makurtu zuen eta kartera baltz handi hartan sartu zituen eskuak paper miaka.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 86. orr.

Naroak egonezina du, jakingosea erasoka dabilkio eta etengabe ari da begirakunea liburutik jasotzen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 24. orr.

Nire katanarruak ezin ordain zezakeen Germinalen azken edizio margodunak erakarri zizun begirakunea.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 66. orr.

Santosek, baina, ahur biez heldutako edalontzian galduta zeukan begirakunea.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 63. orr.

A ze esanguratsuak elkarri zuzentzen dizkieten begirakuneak, burlaizezko zirimolaren erdian!  Berria - Kultura   2006-01-03

Alabaina, ezpain finak estutu, eta begirakunea zorrozten zuelarik, emakumeengan ezohikoak diren zorroztasuna eta laztasuna erakusten zuten [begiek].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 43. orr.

Kaleko jantziak soinean irten zenean, begirakune bat egin zion antzezle nagusiari.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 78. orr.

Oraingoan ere begiak orritik altxatu, eta neskak, arretaz, begirakunea liburutegiko mutilei josi die.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 16. orr.

Begirakune bat botako dio Lehen Antzezle Gizonezkoari.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 51. orr.

Ama-semeek begirakunea gurutzatu zuten, eta ama gelatik irten zenean, semeak jarraitu egin zion, eta atea itxi.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 268. orr.

Begirakuneak, pospoloak nola, halatsu piztu zizkion hainbat eta hainbat oroitzapen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 260. orr.

Nekez bada nekez, aitak burua jaso, eta haren begirakunean islatua ikusi nuen noraezaren betea.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 109. orr.

Gozamen halako bat hartzen zuen gaztearen begirakuneetan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 65. orr.

Bere aginduak onean edo txarrean betearaziko dituela dakienean duen begirakune horrekin.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 9. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Begirakune apal baina sutsua luzatu dio.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 149. orr.

Han-hemenka txulomiatzen dabiltza, beren begirakune xarmant, xalo, sarkor eta maleziatsuarekin.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 51. orr.

-Kartzelara eroan behar zaitugu -gaineratu zuen begirakune triste bat eginik.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 108. orr.

Zalantza izpirik erakutsi gabe [...] begirakune tinko batez miatu zuen kafetegia.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 30. orr.

Gizona bere begirakune lotsagabe eta seguruarekin irudikatu zuen, bere desafiozko irribarrearekin, eta uko egin zion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 203. orr.

Haserre bizian aterako da, ileordea jasoz eta Antzezleei begirakune zorrotz bat botaz; haiek algara batean txalo egiten diotela.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 94. orr.

Haurrak aurpegira begiratu zion, begirakune gogorrez.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 28. orr.

Lehen erasoaldiaren ondoren berriro hasi ziren begirakune gaiztoak egiten eta elkar aztertzen, ukabilak estutuz.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 282. orr.

Begiratu egin nion begirakune galdetzailez burua beragana biratuz.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 99. orr.

Zigarroa bukatu baino lehen alde egin zuen, une hartan ulertu ez nuen azken begirakune inkietagarria eginez.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 107. orr.

Begirakune harritua eta betizua josi zion emakumeari.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 175. orr.

Desiozko begirakune hura jaso ostean, emakumeak ez zuen zalantzarik egin eta arotzari eskaini zizkion bere muinoak eta oihana, bere pikuak eta sagarra.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 99. orr.

Kearney andreak mespretxuzko begirakune batekin saritu zuen Fitzpatrick jaunaren azken silabaren doinu oso laxoa.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 204. orr.

Mesprezuzko begirakunea josi zion langileak ezarri berria zuen irratiari.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 26. orr.

Amak begirakune galdetzailean bildu zuen oraingoan, haren begiei igarri nahian.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 150. orr.

Samurtasunezko begirakunean bildu zuen, xuxurlaka esanez: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 143. orr.

Beloa kentzeaz ezentzuna egin zuen eta begirakune mehatxuzkoa josi zion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 246. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Faedis zaharrak haserre begirakunea bota zion.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 127. orr.

Agur begirakune eztia josi zion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 147. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

begirakune betizua (7); begirakune betizua josi (3); begirakune gogorrez (4); begirakune harritua (4); begirakunea josi (9); begirakunea josi zion (6); begirakunean bildu (3); bere begirakune (4); nire begirakunea (3)


begiraldi (19 agerraldi, 4 liburutan; ETCn 98 agerraldi) 1 iz begirada.

Begiraldi bat eman zion inguruari.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 167. orr.

Begiraldia eman ostean tabernara sartu eta barra ertzean eseri zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 260. orr.

Biharamunean goizean goiz jaiki eta begiraldia egin zion Josuek gudarosteari.  Elizen arteko biblia   Jos 8,10

Hunkigarria zen, egiazki, nire ama-hizkuntza latina bailitzan ulertu beharra eta lehen begiraldian arrotz egiten zitzaizkidan hitzak poliki-poliki ezagutuz joatea.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 97. orr.

Jainkozko ulermenarekin konparatu izan da, hori inolako bitartekorik gabe ari delako, lehen begiraldiko antz hori egiaz gertatzen ez den arren.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 44. orr.

Gure egoera ekonomikoak etsigarria zirudien lehen begiraldian.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 41. orr.

Andrések, sartu ahala, lehen begiraldiaren lehen segundoan, ikusten du zahartu egin zarela.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 118. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Eman egin zion, txintik esateke baina mesprezu puntu batekin, begiraldi zorrotza eman eta gero.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 80. orr.

Bere idazmahaia txukuntzen zuela, begiraldi bizkor bat eman zion Ruche jaunak egoerari.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 257. orr.

Komisarioak begiraldi labur bat eman zion oheari.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 117. orr.

Gaueko begiraldi horrek gogoeta asaldagarrizko halako isuri gisako bat eragiten zion.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 155. orr.

Eta ikusi ahal izan nituenen artean ez zegoen, aurreneko begiraldian, erakartzen ninduenik.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 45. orr.


begiralditxo iz adkor begiraldia.

Irudia osatzeko, oroimenari ere begiralditxo bat eman behar zaio.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 235. orr.

Begiralditxo bat bederen eman al diek?  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 87. orr.

Osabak begiralditxo bat eman du San Bizente elizaurreko zabalunetxora.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 95. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

begiralditxo bat eman (3)


begirale iz 1 zaintzailea.

Ipin bitza, halaber, begiraleak, Egiptoko lurraldea eskualdetan banatu eta urte onetako oparotasuna ondo kudea dezaten.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 114. orr.

Israelen begiraleak itsu daude, ez da inor ezertaz ohartzen.  Elizen arteko biblia   Is 56,10

Zure harresietan, Jerusalem, begiraleak jarri ditut, gau eta egun isildu gabe ari daitezen.  Elizen arteko biblia   Is 62,6

Beste lebitar batzuk idazkari ziren, begirale nahiz atezain.  Elizen arteko biblia   2 Kro 34,13

-San Jenaro handia begirale ez bagenu, bai...!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 266. orr.

Ezkerretan, eta gainean, Ubako etxadia Ametzagaña aurreko mazelan begirale neukalarik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 58. orr.

Jendearen erremusinengatik ez balitz, ostaturik gabe bainengoke mementu honetan, gaueko izar hotzak ene loaren begirale...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 251. orr.

Baina haren beldur zirenez, hogeita hamar lagun jarri zizkioten aldamenean begirale.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 34. orr.

2 (eskola eta kideetakoez mintzatuz)

Ikastetxeetako lo-ganbarek hogei pertsona hartzen dituzte gehienez ere, eta begirale batek zorrotz zaintzen ditu.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 38. orr.

Ahurtiko PEP (Pupilles de l'Ecole Publique) zentroko lau begiraleen kontra lizentzamendu prozedura bat idekitzen hasia duela zuzendaritzak erran du CGT sindikatak.  Herria   2004-11-04

Horrexegatik gelditzen dira gauero pare bat begirale, poliziarena egiten.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 123. orr.

Zalapartak ohartarazita-edo, irten da sakristiatik, heldu dio belarritik astrapalan harrapatu duen lehenengo mutikoari, eta arrastaka eraman du begiraleengana.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 42. orr.

Zati batzuetan, ordea, ezinbestekoa da asfalto gainean joatea, eta tarte horietan erne ibili beharra dute begirale guztiek, autoen beldurrez.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 40. orr.

Begiraleentzat ere errazagoa izango da talde arteko lehiarik ez badago.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 149. orr.

Begiraleek arreta gutxien erakusten duten bazkalosteko ordu nagi horietan Dontsu lagun batzuk bildu ditut [...] parkeko bazter batean.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 74. orr.

Ordurako denbora puska bat daramate bilduta gainerako begiraleek, gaueroko legean, eguneko gorabeherak komentatu eta biharamuneko eginkizunak zehazteko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 124. orr.

Begiraleek noizbehinka egoeraren kontrola galdu dezaketenez, begiraleen buruak -Zuzendari txit agurgarri lepamotzak-, bere bulegoko leihoan egiten du egun osoa.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 49. orr.

Arnasestuka, lasterka zebilen gelan barrena, guztiak iraintzen: klinika, begiraleak eta erizain lokartua.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 208. orr.

Udan udalekuetan begirale aritzen ginen koadrilako batzuk.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 58. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Estu eta larri aurkitu ziren begirale israeldarrak, eguneroko adreilu-kopurua gutxituko ez zietela entzun zutenean.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 155. orr.

Bera bezalako begirale zorrotz batek haren ahalegin setatia suma zezakeen lainoen artean.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 10. orr.

Ezkerretan arku txapala dago, handik ur hotza darion iturburuaren begirale xume.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 83. orr.

Begirale tekniko permanente bat.  Herria   2004-11-18

, Begirale teknikoa: Iban Zaldua (EHUko irakaslea).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 6. orr.

Hainbat libururen eskabidea egin diot begirale liburuzainari.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 20. orr.

Herri espainolaren arima salbatzeko bokaziokoa beti, eta beti "esentzien" begirale, esentzialista bezala besteak madarikatuz.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 67. orr.

Bigarren solairuko 142. ziegan sartu ninduten, segurtasuneko begirale baten parean.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 195. orr.

Uxual botila hutsa, kostako begiraleei beren kokapenaren berri gaztigatu eta sos mezuren baten bidaltzeko balia zezaketen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 84. orr.

Nazioarteko begiraleen balizko esku-hartzea garrantzitsua izan daiteke konponbiderako prozesu batean?  Berria - Harian   2005-04-02

Geldi geratu zen, ontziko begiralea, itsas haizeak jotzen duenean berarekin dakartzan lurrinak zehaztu nahian bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 31. orr.

Jainkoaren ohorearen begirale txit leiala eta arimen zaintzaile errukiorra.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1022. orr.

Zutik kausitu zaitu gaueko begiraleak.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 16. orr.

Bat-batean, begirale nitaz kapritxatuak eskua erretiratu du nire zakiletik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 153. orr.

Udalekutik idazten dizut, jakingo duzu aurten begirale hartu nautela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 133. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gure garaiko beste hiru zeudek, ni bezela, begirale lanetan: Iñaki, potoloa; Itziar, gitarra jotzen zuena; eta Amaia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 127. orr.

Inguruan zebilen begirale-koadrila, eta haiexek askatu behar izan dituzte borrokalari biak, arnasestuka eta azazkalak zorroztuta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 96. orr.

Begirale-partida txiki baterako (sei lagun ginen) hautatu ninduten.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 247. orr.

Lotinant jeneralak begirale tropa bat igorri zuen Nabarrenkoxetik, presoak bere aitzinera ekar zitzaten.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 277. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ez naiz tren-begiralea, gutxiago polizia.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 173. orr.

Autobusa fabrika aurretik pasatu zenean, autobus-begiraleak begiratu egin zidan.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 18. orr.

Oihan-begiraleek txapliguak erabili behar izan zituzten zakurrak izuarazteko.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 177. orr.

Itzultzailea: Koro Navarro (Rosetta Testu Zerbitzuak), Hizkuntza-begiralea: Xabier Alberdi (EHUko Euskara Zerbitzua).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 6. orr.

6 (izenondo gisa)

Ene aingeru begiralea balitz bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 88. orr.

-Ez hitzik egin ozenki, mutiko! -oihu egin zuen orduan andre begiraleak-.Begirada gozo eta ulerkor bat eginez gero, berriz, barrez ari gatzaizkiola uste lezake subjektu begirale aktiboak.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 67. orr.

Erlijioak giza ekintzak beharrezko direlako dogma ezartzen duenean, legeen zigorrek gogorragoak izan behar dute, eta polizia begiraleago, zertarako-eta gizakiak, halakorik gabe utzikerian eroriko bailirateke.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 132. orr.

• 7 izond/iz begiratzen duena. ik behatzaile.

Botoak zenbatzeko begiraleak izango ditu Bergarako Ekimenak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-03

Herrialde osoan 6.235 bozkaleku jarri dituzte eta nazioarteko 500 begirale egongo dira bertan.  Berria - Harian   2005-10-15

Berriro ere museoaren saletan kokatu nintzenean, ahaztu bertako margolanen oinarrian zeuden ideia estetikoak [...] eta -begiraleari begiratzea dagokio- Adan, Eba, Hiru Graziak eta beste biluzi batzuen aurretik paseatzeari ekin nion ostera.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 167. orr.

Azken finean, strip-tease txiki bateko begirale eta voyeurrak baizik ez baitira izanen eta batzuetan egingo dute txalo, eta bestetan txistu, guk eskainitako ikuskizunarekin.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 12. orr.

Lurrak Marteko begiraleentzat dukeen antzeko itxura du gure begietarako Martek ere.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 389. orr.

Aise egiaztatzen da leku hori ezin objektibatuzkoa dela, eta ezin dela unibertsalizatu orobat, egilearen gauza dela, eta argazki batean punctum bat baldin badago -ez du zertan izanik-, nor begirale hari dagokiola punctum hori.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 122. orr.

Ikusle-begiradan, egituraz begirale den subjektu maskulinoaren eta voyeurismoaren eta ikusia-izateko-tasun-aren [...] artean banaturik dagoen subjektu femeninoaren arteko errotiko desberdintasuna.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 120. orr.

Murgiltzearen edo sor egotearen irudi horrek garai horretako obretan duen nagusitasuna ezin uler daitekeela margolarien eta ustez obraren begirale izango zenaren balio-sistema bera zen balio-sistema inplizitu baten arabera ez bada.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 178. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

begirale gisa (12); begirale israeldarrak (3); begirale izan (8); begirale jardun (3); begirale lanak (3); begirale lanetan (6); begirale pare (3); begirale talde (3); begiraleak beti begirale (4); beste begirale (5); mila begirale (3); nazioarteko begirale (11); nazioarteko begirale gisa (3)

aingeru begiralea (5); deitzen duten begiralea (4)

aingeru begiraleak (3); begiraleak antolatzaile (5); begiraleak elkarte (5); begiraleak elkartea (5); begiraleak elkarteak (9); begiraleak elkartearen (10); begiraleak izango (4); begiraleak onartu (3); begiraleak taldeak (4); begiraleak taldeko (3); donibane lohizunen begiraleak (3); nazioarteko begiraleak (11)

iaeako begiraleei (3); nazioarteko begiraleei (7)

begiraleek koipemari deitzen (7); gainerako begiraleek (8); nazioarteko begiraleek (13)

begiraleen arabera (3); begiraleen artean (6); begiraleen esku (3); bi begiraleen (3); nazioarteko begiraleen (7)


begiraleku iz begiratzeko lekua. ik behaleku.

Miradorea, begiralekua, hotelaren aurreko 2.000 metro karratuko zabaltokia zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 146. orr.

Arbolak zeuden tokietan begiralekuak eraiki dituzte.  Berria - Euskal Herria   2006-04-12

Pisga mendi-gailurreko begiraleku batera eraman zuen. Han ere zazpi aldare eraiki eta bakoitzean zekor eta ahari bana eskaini zituen.  Elizen arteko biblia   Zen 23,14

Nola joaten ginen begiralekuetara ehizara, eta mika habien bila, urtero etortzen den udaberrian...  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 164. orr.

-Taberna zoo txiki bat da, eta begiraleku aparta, gizakiaren jokabideak aztertzeko -esan zidan behin batean-.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 89. orr.

Oroitzapenak uste baino galduagoak ditudala konturatu naiz, halere: ez dut jakin Larregi izandakoa zehatz kokatzen, bakarrik eserleku bat jarri dutela begiraleku eder batean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 123. orr.

Orduan, guardia zibilek beren begiralekutik ikusi gabe, errepidera hurbildu beharra geneukan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 34. orr.

Oso samurai baldarra nintzen, jakina; samurai batek ez du begiralekua uzten, hilik ez baldin bada.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 173. orr.

Tarte honetan, auskaloko gerra urrunen bateko kanoikaden eraginez edo, harresia eroria dago, eta [...] eskailera egitura osatu du hondamendiak harritzar haietan; behialako inbasoreentzat sarbidea, egungo kuxkuxeroentzat begiraleku.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 77. orr.


begiraletza iz zaindaritza.

Agirrek Parisen hainbeste xehetasunik gabe eman zituen kartzeletako datuak, eta nazioarteari begiraletza eta arartekotza galdatu zizkion.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 78. orr.

Nazioartean ere eragin nahi du taldeak, «Espainiak egin nahi duen gehiegikeria ezagutarazi eta, epaiketei begira, nazioarteko begiraletza bermatzeko».  Berria - Euskal Herria   2004-12-18

Biharamunean Jesus Galindezek telegrama igorriko dio hari, Habanako Biltzarrean Euzkadi'ko Jaurlaritzaren begiraletzako bera har dezaten.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 259. orr.

Hauek osatzen dute magistratuaren begiraletzaren adar nagusia, frantsesek police esaten diotena.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 46. orr.


begiramen 1 iz begirunea.

Zoritxarrez [..] begiramen edo decorum hori ez da jadanik mundu honetakoa, eta Gabriel bezalako artzainek antz handiagoa dute aurreko mendeetako jendearekin hirietako garaikideekin baino.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 146. orr.

Nolako lotsa eta begiramena izan beharko genukeen guk, beste erlijiosoak baino pobreago eta eskasagoak garenok, [...] kristauen agintea gordetzen duen etxolako atea jotzen ausartzeko ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 529. orr.

Bere buruari begiramena dion gizona goizean irten, eta ez da itzultzen gauera arte, hamar won besterik irabaziko ez baditu ere.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 9. orr.

Inolako begiramenik gabe tratatu, lanpeturik eduki beti edozertan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 228. orr.

Senideok [...] zuen artean hainbeste lan egin eta zentzarazten zaituztenei, begiramena izateko eskatzen dizuegu Jaunaren izenean.  Elizen arteko biblia   1 Ts 5,12

Nik bezain ontsa dakizu ezen, jendeen iritzian, gizon bat hartzea edo haren begiramenak jasotzea gauza berbera direla, non gizon hori ez den ergela.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 224. orr.

Laguntza eskatzen zuten, begiramena erregutzen, Kristok gurutzean izan ez zuen errukia bilatzen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 156. orr.

Isildu egiten da aldizka, eta halakoetan ni ere mutu egoten naiz, begiramenez.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 40. orr.

Santua ohi zuen baino gaixoago zegoenean, zapelatzak, begiramenez beteta, ez zion hain goiz deitzen, baizik eta egunsentian bere ahotsaren kanpaia ukitu leunez jotzen zuen, Jainkoak irakatsita balego bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 385. orr.

Aldaratzen naizela orobat hainbat arrazoirengatik zor zaizkizun begiramenezko sentimenduetarik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 331. orr.

2 (izenondo eta izenondoekin)

Begiramen itzaltsu batez hitz egin zion agureak mutilari.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 111. orr.

Begiramen handia zien auzokoei, teilatupekoei salbu, haiei gorroto baitzien.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 40. orr.

Hasieran atzeman nizkion ustekabean zenbait behako; baina hain begiramen handiz nizkion atzeman, non xalotasuna ezin asalda zitekeen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 228. orr.

Lekuan sartu bezain laster, santuaren gelaraino joan zen begiramen gutxiz eta deitua izan gabe, atea jo eta aurrera egin zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 342. orr.

Haren begirada irmoa, haren tristura konkretua, nire solasei egiten zien harreran erakusten zuen begiramen zuhurra.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 59. orr.

Erizainen begiramen interesatuak sor dezakeen gehiegizko konfiantza salatzeko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 149. orr.

Garai bateko giltzadunek bestelako begiramena ziguten.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 229. orr.

Guztiok baikara sentiberak geure sorterriarekiko begiramena erakusten duten adierazpenen aurrean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 82. orr.

Nik uste Florari gauza bietatik zerbait gertatzen zitzaiola, mespretxua eta gehiegizko begiramena pairatu behar izan zituela aldi berean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 368. orr.

Arrotza baitzen nire lagunartean, arrats hartan jendez eskastuan, ohiturazko begiramenak zor zizkidan.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 272. orr.

Dotore jantzitakoari sekulako begiramenez esaten diozuela: "Zatoz, jar zaitez hemen, ohorezko tokian".  Elizen arteko biblia   St 2,3

Bere buruaren soberazko begiramenak amodioaren kontra armez hornitua zeukan emakume baten gisara.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 256. orr.

Giza arrazako zakurrek aberats okituei erakutsi ohi dieten begiramen zakurrezkoa azaldu zen haien aurpegietan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 506. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Historiaren lotsa-begiramena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 175. orr.

4 pertsona begiratuaren, neurritsuaren nolakotasuna edo jokabidea.

Izugarri laket zitzaion Antoniaren begiramena.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 18. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

begiramen handia (5); begiramen handiagoa (5); begiramen handiz (5); begiramenez eta (4); begiramenik gabe (6); inolako begiramenik (4)


begiramendu iz begiramena.

Zure Gorentasunak lan honen lehen argitaraldiarekin izandako begiramendu ongile berari eskaintzen diot bigarrena ere.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 18. orr.

Beti izan diot begiramendua Iruaingo gordelekuaren historiari.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 443. orr.

"Akademiako jende ororendako" eta bereziki nire "hurbilenendako" begiramendua erregutzeko zen izkribuaren zatirik luzeena.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 176. orr.

"Akademiako jende ororendako" eta bereziki nire "hurbilenendako" begiramendua erregutzeko zen izkribuaren zatirik luzeena.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 176. orr.

Antjek zaintzen ninduen, begirada eta begiramendu askorekin, ni egongelako sofan turkiarraren ordez.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 118. orr.


begiramengabe izond begiramenik ez duena.

Ezin jakin daitekeena da zer zio emango duten halako erabaki larriaren aitzakia gisa, zer edo zer esango dute, bestela kaskarin eta begiramengabeak direla leporatuko diete.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 184. orr.


begirantza iz begiratzea, zaintza.

Baxoko azterketen begirantza egin aitzin lau egunen jabe izanez, eskapatu behar nuela ari nintzen funtsean, Garesetik Ortesera itzuli orduko.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 51. orr.


begirapen 1 iz begiratzea, zaintza.

Obra larri horiek sei kapitulutan emanak dira: unibertsitatearen garapena, ekonomian industria eta turismoaren sustapena, hirigintza eta natura guneen begirapena, [...].  Herria   2004-01-01

2 begiramena.

Hala ere, guztion Egilea zaren Jaungoikoa, zer zen nik izan nion errespetua hark niri zidan begirapenarekin alderatuta?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 239. orr.

Nola haiek grazian kreatuak izan arren, beren Egileari eta Jaunari begirapena eta mendetasuna erakusteko ez baliatu nahi izanik beren libertateaz, graziatik gaiztakeriara bihurtu ziren harroturik eta zerutik infernura jaurtikiak izan.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 63. orr.

begirapenez eta sentimendu leialez betea.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 132. orr.


begirarazi, begiraraz, begirarazten 1 du ad begiratzera behartu.

Bapatean durundi hots lodi bat jo zuen bere belarrietan, eta izuzko zarrada batekin begirarazi zion goraldera.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 22. orr.

Bat-bateko ate-danbadak eta hanka-hotsek hirurei gora begirarazi zieten.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 160. orr.

Gramofonotik He´s a devil in his own home town kantaren doinua ateratzen zen; horrek atzera begirarazi zion Elleneri. horrek txopako gazteluan zegoen Stella Maris haren irudira eta branka aldean generaman aingeruaren beste irudira begirarazten zidan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 299. orr.

Harridurazko zerbait, zurbila, argi baten islada bezala, begirarazi eta liluratu egiten zuena aldi berean.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 64. orr.

2 babestera, zaintzera behartu.

Bere taxukerak, zutoin sendoarenak, jatorrizko zeregina adierazten du, desadostasunetik begiraraztekoa, alegia.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 279. orr.


begirari iz begiralea; behatzailea.

Herrira sartzeko bideetan jarritako begirariek edozein mugimendu susmagarriren berri eman behar zuten.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 190. orr.

Inbasioak begirari bakarti bat baizik ez du erakutsiko, agian, alde hauetan, landa mugagabeetan urrutian galduta, marka gris bat galsoroaren ertzean.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 154. orr.

Begirari zerbitzu ezin hobea ezarri zuen geltoki inguruetan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 190. orr.

ESKEko 600 begirari bazen joan den azaroaren 21ean Ukrainan.  Berria - Mundua   2004-12-08

Abbasek oso susmagarritzat jo zuen, halaber, Israelgo Armadak erasoari ekitea, begirari estatubatuarrek eta britainiarrek doi-doi alde egin eta gero.  Berria - Mundua   2006-03-16


begirasun (orobat begirazun) iz begirada.

Komeni da txantxetan ari naizela eranstea, gaijartzailea baita bertsogintzan, futbolean epailea dena: begirazun guztien gune, kritikarik zorrotzenen jasotzaile eta muturreko handienen hartzaile.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 137. orr.

Gizon egokia dirudi, argia, eta ez zaio begirasunean zorroztasunik falta.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 405. orr.

Hogeita hamar urteko UPSko mandatari baten mozorroarekin zebilen, eta gorputz gihartsu eta sasoikoa eta begirasun haserretua ageri zituen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 136. orr.

Ni erabat ikaratu, haren begirasuna ikusita, eta bertan utzi dut dirua. oporretan ez dela egon argi utzi du begirazunarekin).  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 123. orr.

Begirazun okerrak, tartean sartuko naizen beldurrez.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 144. orr.


begirategi iz begiratokia.

Merkatal ganbarako e-business zerbitzuak presentatuko dira goizetik, eguerditan enpresa sormenaren begirategiak mintzaldi bat eskainiko du, arratsaldean Hazparne, Donapaleu eta Mauleko mintegiak presentatuko dituzte.  Herria   2003-05-22

Banekien begirategian aurkituko nuela, eta haraxe joan nintzen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 97. orr.

Handia, diseinuzkoa, txukuna, egurra nagusi, begirategi zabalak, Zumetaren margoak non-nahi... aldizkari espezializatuetako etxea da goitik beheraino.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 51. orr.


begiratoki 1 iz ikuspegiari begiratzeko tokia. ik behatoki.

Teilatuan kristalezko begiratoki handi bat zegoen, ez ikuspegiak miresteko, ezpada nekazarien lanak ikuskatzeko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 442. orr.

Eskuak begiratokiko eskudelean ditu bermatuta, burdina hotz eta latza sentitzen du, orain lasai dago, ez du begiratzen, ia, ez du pentsatzen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 77. orr.

Artxandara eramango ninduen begiratokiko balkoietatik hiria largabistaz ikustatzera.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 37. orr.

Helburua da Bilboko Metropoliko parkea eratzea elkarren osagarri bihurtaraziz aisialdiarako ekipamenduak (ibilbideak, begiratokiak, jatetxe edo kirol-guneak) eta beste mota bateko azpiegiturak (klinikak, eskolak eta abar).  Berria - Harian   2005-06-15

Eskuak begiratokiko eskudelean ditu bermatuta, burdina hotz eta latza sentitzen du, orain lasai dago, ez du begiratzen, ia, ez du pentsatzen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 77. orr.

Begiratokiko terrazara jo nuen jarraian, handik gure hegazkina ikustera.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 16. orr.

Dorreko eskaileratik igo beharko dituzte bisitariek eta egurrezko begiratokitik basilikaren hegoaldeko aldean egin diren indusketak agertuko dira.  Berria - Kultura   2004-06-19

Nire emaztea balitz bezala atera nuen paseatzera hirian zehar, antzokira eraman nuen, antzokiko begiratoki sarez ezkutatuetara, maitalea bailitzan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 201. orr.

2 irud/hed

Hala salatu du giza eskubideen hainbat begiratokik ere: talibanen garaian baino okerrago bizi da emakume asko "Afganistan librean".  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 157. orr.


begiratu (orobat begitu g.er. eta beitu g.er.), begira, begiratzen 1 zerbaitera edo norbaitengana begiak zuzendu. ik behatu; so 8. · (dio aditz gisa)

Begiratu han hemenka zebiltzan tximeletei, eta "hau, mitxirrika", "hau, txoleta", "hau, inguma".  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 65. orr.

-Zer ikusten duzu niri begiratzen didazunean, Tom?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 279. orr.

Amona Erikari begiratu nion.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 39. orr.

Berriro oihukatu behar izan nuen izena: orduan begiratu zidan Mahonyk eta eup eginez erantzun. desafio eginez bezala begiratu zidanean jakin nuen Monika betiko galdua nuela.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 40. orr.

Semeari begiratu, eta aitari begiratu zion gero.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 66. orr.

Amak Charlieri begiratu zion, azalpen eske.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 63. orr.

Ez begiratu Amaiari, ez baituzu bera egiazko ama.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 131. orr.

Inork ez dio inori begiratzen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 290. orr.

Aldiro amor ematen baitzuen, hasperenka, ahopetik arneguka, eta begi-ertzetik niri begiraturik, nire epairen baten beldur bailegoen edo konplizitateren bat espero bailuen nigandik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 38. orr.

Han jendeak atzera bihurtzen du burua, jarraitzaileengandik ihesi datorren gizon garaiari begiratzeko.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 73. orr.

"Eta bereziki franbuesak", esan zuen bioi begiratzen zigula.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 48. orr.

Gelan sartu zenetik ez genion ia elkarri begiratu.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 167. orr.

Ate zirriztutik begiratu nion goiz hartan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 97. orr.

Zergatik begiratzen didazu horrela?  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 84. orr.

Inork begiratu al dik han goian?  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 84. orr.

Gizona isilik dago eta emakumeak erdi idatzita dagoen orriari begiratzen dio etengabe.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 311. orr.

Poltsikotik erlojua atera, estalkia altxatu, eta orduari begiratu zion.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 53. orr.

Bere omega eskumuturrekoari begiratu zion, San Pedroko elizan ordua egiaztatu ondoren.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 10. orr.

Ez dut denbora haundirik telebistari begiratzeko.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 122. orr.

Etsita, erantzungailuari begiratu eta play botoia sakatu zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 51. orr.

Nik, diruari begiratu gabe, eskua itxi nuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 13. orr.

Perrettek ahots monotonoz hitz egin zien, inori begiratu gabe.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 28. orr.

Hainbeste denbora bere buruari begiratu gabe.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 35. orr.

Paisaiari begiratzen zion, haren bakardade eta goibeltasunak inoiz ez bezala hunkitzen baitzuten.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 27. orr.

Jeneralak bere amaren erretratuari begiratzen zion.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 32. orr.

Harrizko aurpegiek etxe-fatxadetatik begiratzen dizute.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 144. orr.

Idoiak begi ertzetik begiratzen zion amari.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 136. orr.

Ez dugu alderdi baten alde edo erlijio baten alde jotzen jakintza-kontu hutsengatik, eta, haietatik aldentzean ere, arrazoiei begiratu gabe egin beharko genuke.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 56. orr.

Begirada itzuliz, aurpegira begiratu zidan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 178. orr.

Burua jaso, eta ilera begiratu nion Juliori, peto, ez begietara.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 22. orr.

Zergatik, anaia, ez diozu begiratu halako debozioz zuregana etorri den birjina santuari?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 352. orr.

Ez zidan segituan erantzun; denboran atzera eginez bezala begiratu zidan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 61. orr.

Nondik begiratzen diozun.  Berria - Euskal Herria   2004-05-20

2 (du aditz gisa)

-Ez nazazu horrela begiratu otoi, ez naiz biziki ederra.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 136. orr.

Don Pedrok pistolaren kargadorea begiratu zuen, eta gelditzen ziren bi balak ondo kokatuta zeudela konprobatu.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 263. orr.

Pilotuak, burua makurtu eta bere mapan begiratu zuen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 57. orr.

Alde batera eta bestera begiratzen du baina ezin du deus ikusi.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 66. orr.

Izuak ez dio begiratzen uzten.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 147. orr.

Irekitzera ausartu gabe begiratu nituen apal okertuen sostengu gisa zituen gaztetako liburu zaharkituak.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 98. orr.

Gero albisteak entzun behar dira irratian, edo telebistako eguraldi mapak begiratu.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 32. orr.

Goiak eta beheak begiratu zituzten; ez zuten, hala ere, arrastorik aurkitzen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 26. orr.

Badu hiru egun ez duela begiratu ea posta elektronikoan mezurik ba ote duen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 72. orr.

Begiratu aurrera, Peaceful, gizontxo higuingarri hori!...  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 107. orr.

Atzera begiratu dut, sorbalda gainetik.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 8. orr.

Etxe aurrera iristen naizenean, leihora begiratzen dut, eta errezelen atzean norbait dagoela iruditzen zait.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 24. orr.

Amets egiteari utzita ingurura begiratu zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 13. orr.

Barrura begiratu zuen, beltz ageri zen dena.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 27. orr.

Kalezulora begiraturik, Husnia okinak bere senar Jada zapatila ukaldika zerabilela ikusi zuten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 51. orr.

Langa zabaldura begiratu eta sorbaldei eragin zien.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 44. orr.

Pilarrek orduan tximinia gainera begiratu zuen, hango zerbaiten bila balebil bezala.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 120. orr.

Alde hartara begiratu eta horma belztu bat ikusi nuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 43. orr.

Halaxe begiratu zuen, iraganera, aitaren Orainvilleko ibilerei buruz galdetu nionean ere.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 60. orr.

Zer egin, nora begiratu ez genekiela geratu ginen gu.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 162. orr.

Batera eta bestera begiratu du.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 151. orr.

Bera arduratzen da -aldameneko gelarantz begiratu zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 13. orr.

Pepponek ere begiratu zuen gorantz.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 103. orr.

Leihotik begiratzen duzu.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 37. orr.

Gertuxeagotik begiratu nuen, eta neure burua ikusi nuen, nire burua, han barruan, sukaldeko leihoaren atzealdean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 24. orr.

Lehenik eta behin, ukuiluan begiratu nuen, berak hara eraman baininduen behin, baina hutsik zegoen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 167. orr.

Jarraitzeko egin diot Donaldi keinu, eta estudiora etorri eta ordenagailu honetan begiratzen hasi naiz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 460. orr.

Ordutegian begiratu nuen, etxean izaten baitut beti.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 131. orr.

Begiratu eta harria alboratua zela ohartu ziren, oso astuna zen arren.  Elizen arteko biblia   Mk 16,4

Nahiago du, Sierrara edo haranera begiratu baino, lurrera makurtu eta bertan aurkitzen dituen harri koskor eta gainerako gauzaxkak aztertu.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 23. orr.

Amak ia ezin dio barreari eutsi; ni ez begiratzen ahalegintzen naiz.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 140. orr.

Balkoiko atea itxi, eta nire gelara joan ginen, kontraleihoaren zirrikituetatik begiratzera.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 73. orr.

Poesiaren ikuspuntutik begiraturik, Larkinen testua ez da batere hermetikoa.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 13. orr.

Ikuspegi oinarrizkoago batetik begiratuta, bada, denbora erabat txertaturik dago gure pertzepzioan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 34. orr.

3 (adizlagunekin)

Lotsagabeki begiratu zion emakumeari.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 11. orr.

Martinek lotsagabe begiratu zion: "Niri gustatu egiten zaizkit".  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 80. orr.

Penarekin begiratu nion.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 26. orr.

Annettek amorruz begiratu zidan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 16. orr.

Mutila astiro-astiro jiratu zen eta izuz begiratu zigun.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 81. orr.

Beharginek bekaitzez begiratzen diete, eta ez lanorduengatik bakarrik.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 101. orr.

Gero, errezeloz begiratu zion Txitxikovi.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 186. orr.

Esker onez begiratu nion.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 14. orr.

Beraz... hobe gauzak dauden daudenean uztea -susmo txarrez begiratu zidan-.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 39. orr.

Ez zion kontulari-ikuspegiz begiratu nahi lagunaren liburutegiari.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 149. orr.

Galdezka begiratu nion.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 87. orr.

Neskatxak zeharrez begiratu zion eta, ilea txirikordatu bitartean, erantzun: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 45. orr.

Corleyk zeharretara begiratu zion lagunari, eta irribarre desatsegin bat agertu zitzaion aurpegian.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 79. orr.

Apur bat harrituta begiratu zidaten.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 38. orr.

Harriturik begiratu ninduten.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 33. orr.

Han zebilen amona xahar batek izuturik begiratu zigun.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 170. orr.

Zer nahi dute? -susmoz beteta begiratu zion-.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 100. orr.

Adela joatean, peto-peto begiratu zidan Idoiak.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 142. orr.

Oraingoan aurrez aurre begiratu nion, mirari baten aurrean sinesgaitzok begiratu ohi dugun harridurarekin.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 83. orr.

Bekoz beko begiratu nion -nire begirada eszeptiko tristeak nahigabe bat baino gehiago ekarri dit-, ez bainekien adarra jotzen ari ote zitzaidan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 20. orr.

Tinko begiratzen du, eta bere buruari xuxurlaka hasten da inguruak ikustean: [...].  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 186. orr.

Haurrek eta txakurrak urduri begiratu zioten Durant jaunari, zerbait oker zebilen susmoa harturik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 52. orr.

Haserre begiratu zien pasatzerakoan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 9. orr.

Sinesgaitz begiratu zion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 329. orr.

Serio begiratu zidan Rufusek.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 254. orr.

-Ez, Diego -triste baino tristeago begiratu zidan-.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 90. orr.

Teresak burlati begiratu zidan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 107. orr.

Bere begi olio kolorekoek zuzenki begiratu zidaten.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 148. orr.

Zuzen-zuzen begiratu zidan, begi-niniak erretzen zituen su gaizto harekin.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 8. orr.

Harri eta zur begiratu zioten denek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 57. orr.

Mutilak hotz eta motz begiratzen dio neskari, mespretxu eta tristeziaren arteko keinu bat duela ahoan.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 9. orr.

Ezker-eskuin begiratu zuen bizkor.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 107. orr.

Bezero bitxi bat topatu duen merkatariak nola, halatsu begiratu zion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 179. orr.

Koronelari aurpegira begiratu zion, aurrez aurre-.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 64. orr.

Lagunaren parera heldu eta aurpegira begiratu zion arretaz.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 88. orr.

Arreta handiagoz begiratzera bultzatu ninduen zerbait bazuen, nolanahi ere, makina haren itxurak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 106. orr.

Ezagutzen nuen, bai, 1:500.000 eskalako mapa hura, lupaz begiratuta ere ezer argitzen ez zuena.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 74. orr.

· 4 du ad ikusi, aztertu.

-Itxaron hemen -esan zion-, hire anaia bakarrik dagoen begiratzera noak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 65. orr.

-Ea ito diren begiratzera noa, adio.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 101. orr.

Kamioi azpian begiratzera joan eta gurpil lehertua ikusi zuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 335. orr.

Denboraren aipamenak lau eta erdietan gelditua zen ordularira begiratzera eraman zuen berriz ere.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 33. orr.

Hobeto begiratuta, ikusi zuen lau ertzetan sartutako iltze lodi batzuek eusten ziotela oholtza karratuari.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 231. orr.

5 du ad ipar bete, gorde; zaindu, arta hartu.

Joanden larunbatean, Frantzia guzian barna, manifestaldi jendetsuak izan dira 35 orenen legea begiratu behar dela eta irabazien goititze on bat ardietsi.  Herria   2005-02-10

Asmatzen ahal dugu ere zein karsutasun haundirekin begiratzen zituzten ahalaz hor ukan aholkuak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 196. orr.

Badirudi XXI. mende hasieran mundu osoan ofizialki onartuak diren giza eskubideak begiratzen ez dituzten gaiztaginen epaitzeko auzitegiak irekitzen zaizkigula eta auzitegi horiek lanean aritzeko gogoa badutela.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 81. orr.

Ez dituzte ere begiratu kanonen arau sainduak agintzen dutenak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 165. orr.

Erregek behar baitu bere kontratuetan naturazko legea begiratu 22 eta naturazko legeak agintzen du kontratuen begiratzea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 114. orr.

Aurten oraino fedezko ohidura horiek begiratu ditugu.  Herria   2003-06-05

Aitak bidaiaren arriskuei buruz jarritako objekzioak ere, muga guztiak zorrotz begiratuak zeudelakoak alegia, [...].  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 157. orr.

Goizean goiz hurbildu nintzen ni herriko gartzelarat, non bezperatik baitzegoen preso osaba, hiru guardiak begiratua.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 432. orr.

Behar nuen ere, goiz guziz, klaseak hasi aitzin, "rekreazionea" begiratu.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 118. orr.

Ezinegonak harrapaturik gauerdia pasata munizioz betetako hogeita zortzi bagoi ekarri behar zituen tren zorrotz begiratua zela eta.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 71. orr.

Burua altxatu eta ohartzen bainaiz sarearen gaineko aldean, hirukiaren puntan, badagoela ttattola bat, eta ttattola hartarik norbaitek begiratzen nauela.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 41. orr.

Jaikitzen zenetik, zakurrak begiratzera joaten zen, gero zaldiak, gero txori-tiroka aritzen zen gaztelu inguruan, piztia handiren bat ehizatzeko ordua iristen zen arte.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 122. orr.

· 6 da/du ad ipar babestu, zaindu.

Neure passe-montagne hori begiratu ahal izan nuen zenbait astez, baina primadera hastean, norbaitek eraman zidan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 46. orr.

Bake hau ez baldin badu nehork begiratzen, ez herritarrek ez arrotzek, ez fededunek, ez fedegabek, Frantziako erregeek ez dutela nehondik erdietsiko ez lotsarik ez ohorerik.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 118. orr.

Populu bat direla erakutsi nahi, ohiukatuz populu bakoitxak behar duela bere nortasuna agertu eta begiratu.  Herria   2005-02-10

Mundu Gerlaren ondoko Estatu-Hitzarmenetan, 1919an, irabazleak arduratu ziren, hein batean [...] estatu berri arrotz baten menpe gelditzen ziren gutiengoen eskubideak begiratzera, eskubide horien berme jarriz Genevako Nazioen Batasuna.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 78. orr.

Herriaren oroimena eta amodioa bien artean atxikitzen eta begiratzen dutela.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 23. orr.

Gisa guziz, gure ondarea hein batean begiratzekotan, gure lurrak berak ez ote ditugu oroz gainetik begiratu behar?  Herria   2005-09-15

Esnearen biltzeko eta begiratzeko metalezko egoitza erraldoien gainetik altxatzen dira bizpahiru tximinia mehe.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 49. orr.

Mundu zabalari gogo-bihotzak idekiak bainan denek beren altxor berezi hura ere begiratu nahi.  Herria   2002-08-01

Erretaularen zati bat eta han berean zen Andredena Mariaren itxura eder bat begiratuak izan ziren haatik eta geroztik Ziburuko elizan dira.  Herria   2003-05-01

Neguan eskularru motzak behar zituen erien begiratzeko, odolgaiztoak minberatuak eta brioletatuak atxikitzen baitzizkion.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 56. orr.

Ez dituztela ere ahanzten ingurumenaren ahal bezen garbi eta sano begiratzeko egin behar diren urratsak.  Herria   2003-12-11

7 (gauza kaltegarrietatik)

Bigarrena da, infernuko sutik bezala begiratu behar garela, 19. artikuluan aipatzen ditudan asmakizun oker eta madarikatuetarik.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 80. orr.

Basa animalien erasoetatik begiratzeko ere egokiak ziren.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 12. orr.

Erran zitzaigun argi horiek Ingelesek ezartzen zituztela kanpalekua bonbetatik begiratzeko.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 115. orr.

Biztanleria alkoholaren arriskuetatik begiratzeko xedea duten kanpainetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 114. orr.

Bi potentzia handien artean behin finkatu den terrorearen orekak begiratu gaitu gerla hotzetik gerla berora lerratzera.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 152. orr.

Ez dakit zerk begiratu ninduen erasiaka hastetik!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 143. orr.

Uste badu gaitz hori saihets dezakeela hausnartzen zuen kaltea ez eginez gorroto duenari, orduan, kalte egitetik begiratu nahiko du.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 305. orr.

Pundu baten diferentzia, oren laurden luze batez begiratu dutena Dominici kanporatu-eta.  Herria   2001-04-26

Joanden larunbatean, Frantzia guzian barna, manifestaldi jendetsuak izan dira 35 orenen legea begiratu behar dela eta irabazien goititze on bat ardietsi.  Herria   2005-02-10

Horren seme bati esker zuen bereziki Canada lurraldeak bere independentzia amerikanoen aztaparretarik begiratu.  Herria   2005-02-17

Makur handiago batzuetarik begiratu ere gintuztela! Nork sinesten ahal ditu holakoak?  Herria   2005-01-20

Holako gaitzetik begiratzekotan, ez daiteke gerizagailua bezalakorik.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 112. orr.

· 8 (era burutua izenondo eta predikatu gisa) zuhurtasunez jokatzen duena; zaindua, babestua.

Eta garai batean lurjabe begiratua izan zen!; ezkondurik zegoen eta aita familiako ona zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 176. orr.

Dontzeilarik begiratuena ere laxo askoa duzu.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 47. orr.

Etxekoandrea oso begiratua izaki, soineko zaharra ez zaio sekula erreko ez berez higatuko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 72. orr.

Gu oso begiratuak bait-gara.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 83. orr.

Zin dagizuet: alkohola eta sexuaz denaz bezenbatean serora edo fraideak baino begiratuagoa izan nauzue; ordenean eta orekan, beti.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 24. orr.

Bertan bizi ziren anaiak besteak baino begiratuagoak eta arretatsuagoak izan behar zuten, Erregela bere betean gordetzeko egin eta baztertu behar ziren gauza guztietan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 694. orr.

Gizakiaren estereotipoak dira, oso ironia zorrotzez eta gupidarik gabe begiratuak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 12. orr.

Horko margo lanak dire Lascaux heinekoen idurikoak, ainitz hobeki begiratuak.  Herria   2001-06-07

· 9 (era burutua izen gisa) ik begirada.

Begiratu bat aski izaten dute gauzez jabetzeko.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 80. orr.

Andre hura lizun samarra iruditzen zitzaidan mugimenduetan eta begiratuetan.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 34. orr.

Edaria ateratzen zuen bitartean, begiratua egin nion egunkariari.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 186. orr.

Ikusi al duk puta horrek egin didan begiratua?  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 76. orr.

Begiratu bat egitera joan zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 34. orr.

Begiratu bat egin zion salari.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 24. orr.

Jexuxi egin diot gero begiratua, goitik behera, eta Amaren irudia gorputz horretan ikusi dut.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 7. orr.

Leihoa itxi, azken begiratua eman bulegoari, eta abiatu zen atea zabaltzera.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 196. orr.

Eman begiratu bat lurperatutako hitzei, nahi baduzu.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 13. orr.

-Emaiozu begiratu bat.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 23. orr.

Ordurako, Ivan Antonovitxek begiratu bat emana zien sorbalda gainetik, baita begizeharka aztertu ere.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 211. orr.

-Bota egiok begiratua bilduma honi.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 169. orr.

Mikel Strogoffen begiratua labana bezala sartu zen postako nagusiaren bihotzean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 187. orr.

Itsuen begiratua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 108. orr.

Ez zitzaion erraza gertatu zaintzaileen begiratuetatik babesturiko txokoa aurkitzea.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 50. orr.

Apala zuen begiratua, urduria ibilera.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 24. orr.

Lurtarra da begiratua.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 204. orr.

Begiratu bakoitzean, erlojua belarrira daramat, eta tiki-takari adi geratzen naiz.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 106. orr.

Lehen begiratuan, uztaiak agerian zituen kupel baten tankera hartzen zitzaion.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 202. orr.

Arazo hau ez da lehen begiratuan soma genezakeen bezain erraza.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 243. orr.

Ez zitzaidan iruditu, lehen begiratuan behintzat, antikuario baten etxea izan zitekeenik hura.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 201. orr.

Poza bera ere, aurreneko begiratuan, bai-gauza bat dela esango genuke, baina ez horratik bizipozaz ari bagara.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 265. orr.

Begiratu batera mozketak gillotinaz egina bazirudien ere, ez zen eskuinaldekoa bezain zuzen eta zehatza.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 11. orr.

Deskalabratu egingo zela ematen zuen begiratu batera, eta gerritik heltzeko gogoa ematen zuen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 58. orr.

10 (izenondo eta izenondoekin)

Begiratu hutsarekin antzeman daiteke.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 108. orr.

Begiratu zorrotza egin zion gizonari.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 11. orr.

Bitarte hartan Maizak begiratu lasaiagoa eman zion bulegoari.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 14. orr.

Itzulidazu zeure aurpegiaren eta zeure begiratu errukitsuaren poza.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1038. orr.

Hizketan ari zela, zeharkako begiratuak egiten zizkidan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 115. orr.

-Ia prakak bustita gainera -esan zuen Fredek, Malfoyri mespretxuzko begiratua eginez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 82. orr.

Harryk Roni begiratu zion, eta Ronek etsipenezko begiratua itzuli zion Harryri.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 98. orr.

Galderazko begiratua luzatu zion Maizari.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 116. orr.

Osaba Vernon hurbildu zitzaionean, bere begitxoetan deabruzko begiratua zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 24. orr.

11 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Nik begiratuak egiten nizkion, eta hark hartu egiten zituen eta adiskide begiratuekin erantzuten zidan.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 79. orr.

Burua erdi kenduta zuen eta aurpegian Justinena bezalakoxe izu-begiratua.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 171. orr.

Ingurukoen poz-begiratuen merezimendua irabazi duenaren segurantzia zuen bere ibilerak.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 49. orr.

Galdera batzuk egin ondoren gertatu zen Gallinonek begiz jo zuela ofizial gizen eta ile kizkur bat, eta ofizial horri konkistatzaile begiratuak egin nahi zizkion.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 214. orr.

Ni baino txikiagoa zen, baina aurpegira begiratu nahi zidan nagusitasun begiratuak eginez ni izutzeko.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 155. orr.

Haien ehizaki-begiratu liluratuak, bere herio larrian, argi asko azaldu digu dena.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 127. orr.

Anaiari zehar-begiratua egin, oporto-kopa gora altxatu, eta azken hitzak esan ditu tabernatik irten baino lehen: [...].  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 190. orr.

Bere historiari atzera-begiratua ematean, ez daki hura Jainkoaren dohain bezala baino definitzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 164. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

adi adi begiratu (30); adi begiratu (34); adi begiratu zion (17); aitari begiratu (22); aitari begiratu zion (14); alboetara begiratu (10); albora begiratu (9); alde batera begiratu (12); aldera begiratu (83); aldera begiratu du (8); aldera begiratu nuen (14); aldera begiratu zuen (18); alderantz begiratu (8); amari begiratu (10); amorruz begiratu (8); argazkiari begiratu (8); arretaz begiratu (47); arretaz begiratu zion (11); artetik begiratu (7); aterantz begiratu (8); atzera begiratu (204); atzera begiratu du (8); atzera begiratu gabe (32); atzera begiratu zuen (40); atzerantz begiratu (12); aurpegiari begiratu (11); aurpegira begiratu (75); aurpegira begiratu gabe (7); aurpegira begiratu zion (13); aurrera begiratu (48); aurrera begiratu behar (14); aurrez aurre begiratu (16); azken begiratu (9)

barrura begiratu (25); barrura begiratu zuen (7); begi arranpaloekin begiratu (7); begietara begiratu (68); begietara begiratu nion (8); begietara begiratu zidan (12); begietara begiratu zion (15)

begiratu ahal (24); begiratu ahal izango (7); begiratu ahal izateko (7); begiratu al (7); begiratu arin (11); begiratu arin bat (7); begiratu azkar (20); begiratu azkar bat (14)

begiratu barik (22); begiratu bat (178); begiratu bat bota (8); begiratu bat egin (29); begiratu bat egiten (9); begiratu bat eman (45); begiratu bat emanez (7); begiratu bat ematen (15); begiratu batean (27); begiratu batera (9); begiratu behar da (17); begiratu behar diogu (18); begiratu behar du (10); begiratu behar dugu (12); begiratu behar izan (15); begiratu behar zaio (19); begiratu behar zaiola (7); begiratu beharko (40); begiratu beharra (25); begiratu beharrean (19); begiratu beharrik (26); begiratu besterik ez (53); begiratu bitartean (8)

begiratu die (18); begiratu dio (123); begiratu diogu (7); begiratu diot (47); begiratu diote (26); begiratu diozu (12); begiratu dit (41); begiratu ditut (8); begiratu du (98); begiratu dut (60); begiratu duzu (11)

begiratu ea (9); begiratu egin nion (13); begiratu egin zidan (31); begiratu egin zien (9); begiratu egin zion (29); begiratu egin zuen (7); begiratu egiten zidan (7); begiratu ere ez (41); begiratu ere gabe (7); begiratu eta esan (17); begiratu eta esaten (8); begiratu eta gero (19); begiratu eta ikusi (10); begiratu eta irribarre (7)

begiratu gabe (240); begiratu genion (33); begiratu genuen (19)

begiratu hutsarekin (8)

begiratu izan (21)

begiratu nahi (95); begiratu nahi izan (12); begiratu nien (31); begiratu ninduen (12); begiratu nion (230); begiratu nionean (11); begiratu niri (14); begiratu nituen (9); begiratu nuen (215); begiratu nuenean (13)

begiratu ohi (17); begiratu ondoren (41); begiratu ordez (12); begiratu ostean (11)

(27); begiratu zenidan (7); begiratu zer (7); begiratu zidan (253); begiratu zidaten (22); begiratu zien (154); begiratu zigun (16); begiratu ziolarik (8); begiratu zion (968); begiratu zion berriro (9); begiratu zion gero (17); begiratu zion harryri (8); begiratu zionean (14); begiratu zioten (168); begiratu zioten elkarri (23); begiratu zituen (26); begiratu zituzten (7); begiratu zorrotza (34); begiratu zorrotza eginezñ begiratu zuen (640); begiratu zuen bere (7); begiratu zuen berriro (15); begiratu zuenean (22); begiratu zuten (68)

behera begiratu (63); behera begiratu zidan (8); behera begiratu zion (8); behera begiratu zuen (15); bekoz beko begiratu (12); berari begiratu (7); bere ingurura begiratu (9); berriro begiratu (44); berriro begiratu zion (10); berriz begiratu (13); beste aldera begiratu (34); beste begiratu (8); besteari begiratu (11); bestera begiratu (26); bestera begiratu zuen (8); bezala begiratu (55); bezala begiratu zidan (12); bezala begiratu zion (18); buruari begiratu (13)

elkarri begiratu (151); elkarri begiratu diote (11); elkarri begiratu gabe (9); elkarri begiratu genion (21); elkarri begiratu zioten (60); emakumeari begiratu (7); erlojua begiratu (11); erlojuari begiratu (86); erlojuari begiratu dio (10); erlojuari begiratu nion (10); erlojuari begiratu zion (40); erlojura begiratu (12); eskuei begiratu (7); etorkizunari begiratu (7); etorkizunera begiratu (7); ez begiratu (35); ez horrela begiratu (7); ez zidan begiratu (8); ez zion begiratu (13); ez zuen begiratu (8); ezker eskuin begiratu (24)

gainetik begiratu (33); gainetik begiratu zuen (9); gaizki begiratu (7); gehiago begiratu (13); gehiegi begiratu (9); goitik behera begiratu (32); gora begiratu (65); gora begiratu zuen (17); gorantz begiratu (31); gorantz begiratu zuen (10); gorrotoz begiratu (9)

haiei begiratu (8); hara begiratu (10); haratago begiratu (7); hari begiratu (33); harriduraz begiratu (20); harriduraz begiratu zion (7); harriturik begiratu (34); harriturik begiratu zion (8); harrituta begiratu (61); harrituta begiratu zidan (11); harrituta begiratu zion (18); harryk roni begiratu (9); harryri begiratu (27); harryri begiratu zion (14); haserre begiratu (12); hermioneri begiratu (17); hermioneri begiratu zion (9); hobeki begiratu (8); honi begiratu (8); horrela begiratu (14)

inbidiaz begiratu (9); inguruan begiratu (18); inguruari begiratu (9); inguruari begiratu zion (7); inguruetara begiratu (8); ingurura begiratu (175); ingurura begiratu nuen (32); ingurura begiratu zuen (79); inori begiratu (9); irribarretsu begiratu (7); isilik begiratu (9); ispiluan begiratu (15); ispiluari begiratu (9); ispilura begiratu (7); izuturik begiratu (7)

jakin minez begiratu (10); jaunari begiratu (8); jendeak begiratu (8)

kanpora begiratu (44); kanpora begiratu zuen (19)

lehen begiratu batean (7); leihora begiratu (9); leihotik begiratu (60); leihotik begiratu zuen (20); leihotik kanpora begiratu (13); lurrera begiratu (16); luzaz begiratu (8)

maitasunez begiratu (7); mesfidantzaz begiratu (9); mesfidati begiratu (10); minez begiratu (11)

neskak begiratu (8); neskari begiratu (11); nire ingurura begiratu (9); niri begiratu (63); niri begiratu gabe (10); niri begiratu zidan (24); nola begiratu (10); non begiratu (9); nora begiratu (19); norari begiratu (8)

ondo begiratu (37); ongi begiratu (19); ordua begiratu (10); ordulariari begiratu (19)

pentsakor begiratu (7)

roni begiratu (17); roni begiratu zion (12)

sabaira begiratu (7); semeari begiratu (33); semeari begiratu zorrotza (27); serio begiratu (10)

tinko begiratu (19); tinko begiratu zion (7); txunditurik begiratu (8); txundituta begiratu (12); txundituta begiratu zion (7)

urduri begiratu (11); urduri begiratu zioten (8); urrunera begiratu (7)

zabalik begiratu (8); zeharka begiratu (51); zeharka begiratu zion (19); zerura begiratu (25); zerura begiratu zuen (8); zerurantz begiratu (7); zirrikitutik begiratu (7); zorrotz begiratu (33); zorrotz begiratu zion (20); zur begiratu (13); zuzen begiratu (22); zuzen begiratu zion (7); zuzen zuzen begiratu (7); zuzenean begiratu (7)

amaren begiratua (7); azken begiratua (13); begiratua egin (10); begiratua izan (7)

lehen begiratuan (97); lehen begiratuan ez (8); lehenengo begiratuan (9)

begiratuko die (7); begiratuko dio (19); begiratuko diote (12); begiratuko diozu (8); begiratuko du (9); begiratuko dut (17); begiratuko dute (14); begiratuko duzu (10); begiratuko zuen (7); bezala begiratuko (8)

alde horretatik begiratuta (11); atzera begiratuta (19); edonondik begiratuta ere (11); ikuspegi horretatik begiratuta (7); ikuspegitik begiratuta (24); ikuspuntutik begiratuta (14); kanpotik begiratuta (22); sailkapenari begiratuta (7)

zorrotz begiratutako (13)

arretaz begiratuz (10); arretaz begiratuz gero (7); atzera begiratuz (14); atzera begiratuz gero (7); begietara begiratuz (7); begiratuz esan (10); begiratuz gero (131); gora begiratuz (7); ingurura begiratuz (22); ondo begiratuz gero (7); ongi begiratuz (8); zeharka begiratuz (10); zuzen begiratuz (8)

atzera begiratzea (13); begiratzea aski (10); begiratzea baino ez (9); begiratzea besterik ez (17); begiratzea da (10); begiratzea erabaki (7); begiratzea gatik (10); beste aldera begiratzea (10); ez begiratzea (10)

atzera begiratzean (8)

begiratzeari utzi (34); begiratzeari utzi gabe (9)

atzera begiratzeko (19); aurpegira begiratzeko (13); aurrera begiratzeko (10); aurrez aurre begiratzeko (11); begietara begiratzeko (9); begiratzeko aukera (11); begiratzeko eskatu (10); begiratzeko gai (8); begiratzeko jiratu (8); begiratzeko modu (10); begiratzeko modua (8); begiratzeko moduan (10); ez begiratzeko (14); gora begiratzeko (7); hari begiratzeko (9); kanpora begiratzeko (8)

adi adi begiratzen (22); adi begiratzen (26); alde batera begiratzen (12); aldera begiratzen (47); arretaz begiratzen (29); arretaz begiratzen zion (7); asko begiratzen (10); atzera begiratzen (43); atzetik begiratzen (9); aurpegira begiratzen (21); aurrera begiratzen (19); aurrez aurre begiratzen (11)

bakarrik begiratzen (8); barrura begiratzen (7); begietara begiratzen (28)

begiratzen ahal (12); begiratzen ari (43); begiratzen ari zen (7); begiratzen bada (9); begiratzen badiegu (8); begiratzen badiogu (21); begiratzen badiozu (7); begiratzen badugu (10); begiratzen baduzu (7); begiratzen bazaio (10)

begiratzen den (16); begiratzen didate (11); begiratzen didazu (9); begiratzen didazu horrela (7); begiratzen die (42); begiratzen diet (7); begiratzen diete (14); begiratzen dio (230); begiratzen diogu (24); begiratzen diola (16); begiratzen dion (27); begiratzen diona (7); begiratzen dionean (12); begiratzen diot (56); begiratzen diote (61); begiratzen diote elkarri (7); begiratzen dioten (12); begiratzen diotenak (7); begiratzen diozu (17); begiratzen dit (38); begiratzen ditu (11); begiratzen ditut (7); begiratzen du (134); begiratzen duen (25); begiratzen duena (9); begiratzen duenean (9); begiratzen dugu (9); begiratzen dut (48); begiratzen dute (27); begiratzen duten (14); begiratzen duzu (13)

begiratzen genion (15); begiratzen genuen (7); begiratzen hasi (39)

begiratzen hasi zen (11)

begiratzen nien (27); begiratzen niola (7); begiratzen nion (71); begiratzen nuen (35)

begiratzen saiatu (7)

begiratzen zaio (12); begiratzen zaion (32); begiratzen zidala (20); begiratzen zidan (89); begiratzen zidaten (29); begiratzen zien (81); begiratzen zieten (15); begiratzen zigun (24); begiratzen ziguten (11); begiratzen ziola (36); begiratzen zion (281); begiratzen zion bitartean (17); begiratzen ziotela (9); begiratzen zioten (107); begiratzen zioten elkarri (9); begiratzen zituen (16); begiratzen zituzten (7); begiratzen zuela (13); begiratzen zuen (178); begiratzen zuen bitartean (13); begiratzen zuten (62)

behera begiratzen (19); berari begiratzen (8); berriro begiratzen (10); beste aldera begiratzen (26); bestera begiratzen (22); bestera begiratzen zuen (8); biziz begiratzen (7)

elkarri begiratzen (35); elkarri begiratzen diote (11); elkarri begiratzen zioten (9); erlojuari begiratzen (10): ez dio begiratzen (7); ez zion begiratzen (9); finko begiratzen (9); gainetik begiratzen (8); gaizki begiratzen (9); gehiago begiratzen (16); goitik behera begiratzen (16); gora begiratzen (20); hari begiratzen (11); harriduraz begiratzen (10); harriturik begiratzen (16); harrituta begiratzen (19); haserre begiratzen (8)

inbidiaz begiratzen (11); inguruan begiratzen (7); ingurura begiratzen (27); ingurura begiratzen zuen (8); inork begiratzen (7); irribarrez begiratzen (14); ispiluan begiratzen (10); itxaropentsu begiratzen (11); itxaropentsu begiratzen dio (8); kanpora begiratzen (11); kezkaz begiratzen (8); leihotik begiratzen (18); liburuak begiratzen (8); lurrera begiratzen (7); mesfidantzaz begiratzen (20); moduan begiratzen (7); niri begiratzen (13); nola begiratzen (30); nondik begiratzen (30); nondik begiratzen den (8); nondik begiratzen zaion (12)

ondo begiratzen (10); serio begiratzen (8); soilik begiratzen (8); tinko begiratzen (22)

zeharka begiratzen (32); zelan begiratzen (9); zergatik begiratzen (18); zergatik begiratzen didazu (7); zeri begiratzen (7); zerura begiratzen (7); zorrotz begiratzen (16); zuzen begiratzen (21); zuzen zuzen begiratzen (7)

begiratzera ausartu (10); begiratzera joan (11)


begiratuki adlag begiramenez; arretaz.

Ezagutu nituen guztiak onak izan ziren nirekin, guztiek errespetuz eta begiratuki erabili ninduten.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 47. orr.

Hortik ageri baita Jesu Kristo gure Jaunak berak ezarri zuela legea edo bederen Apostoluen ohitura hori zela eta beraz begiratuki zaintzea hartze duela.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 154. orr.

Begiratuki tolesturiko alkandora eta praken artean lerratu ziren behatz trebeak, azpian zeuden barne arropak iristeraino.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 82. orr.

-Mate -erran zidan Hilde andereak, hitzaren silaba bakoitza begiratuki ahoskatuz.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 58. orr.


begiratutxo iz begiradatxoa.

Txantxaren bat neurriz kanpoko bilakatzen bazen, Charliek begiratutxo bat egitea nahikoa zuten txantxa bertan behera uzteko.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 118. orr.

Nik begiratutxo bat besterik ez nizun egin nahi iparraldera bidaia hasi aurretik, baina uste dut ni ikusteak izutu egin zintuela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 349. orr.

Ez dago hedabideetara begiratutxo bat botatzea besterik.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 163. orr.


begiratzaile 1 izond/iz begiratzen duena.

Izotza erabat urtzean, Maitea begira egoten zen bere aurpegi begiratzaileari, beheko hostoetan izurtzen, tolesten, zabaltzen, desagertzen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 323. orr.

Urrundik edo arduragabeki begiratuz gero, zilarrezko sagar irudi luke, baina begiratzaile zoliak, arretaz so eginez gero, barnean daukana aurkitu eta urrezkoa dela egiaztatzen du.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 35. orr.

Berdin-berdina izatekotan, begiratzen zuenak berak ere grisez margoturik behar zukeen, mundu haren parte izan, ez begiratzaile huts.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 32. orr.

2 (orobat begirazale) ipar begiralea, zaintzailea.

Laborariak ingurumenaren zaintzale eta begiratzaile, hori oraino beste adar bat. Iñaki Olazabal-en baso transgenikoak hunkitzen begiratzaile gehienak.  Herria   2001-03-01

Sechuan lurraldeko Turismoaren arduraduna, Yaan hiriko kanpo harremanen buruzagia eta xuhurtzen ari den Panda arrazaren begiratzailea.  Herria   2002-12-05

Euskaldun gazteria eder bat bada biziki sanoa "Ipar-Amerikar euskaldunak" hemen sortu eta altxatuak direnak eta denbora berean euskal usaieri biziki atxikiak eta horiek izanen dira biharko kulturaren begiratzaileak.  Herria   2001-07-12

Eta Lur eta Gauekoren esku begirazaleek bakea isurtzen dute, ahurtaraka, nasaiki, bi mutikoen gorputzen gainera.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 151. orr.

3 behatzailea. ik begirale 7.

5.000 begiratzailek jardun zuten iruzurragatik baliogabetu zuten iragan azaroaren 21eko Lehendakaritzarako hauteskundeen bigarren txandan.  Berria - Mundua   2004-12-26

OSCEko nazioarteko begiratzaileen iritzian, bozketa hauek «gutxi gora behera, arauazkoak» izan dira.  Berria - Mundua   2004-04-15

Parte-hartzearen maila nahita eta oso nabarmen handitu egin dute; hautagaien begiratzaileak boto bulego askotarik kanporatu egin dituzte eta hainbat eta hainbat nortasun faltsutu dira.  Berria - Mundua   2004-04-11


begiratze 1 iz zerbaitera edo norbaitengana begiak zuzentzea; babestea; zaintzea.

Beti izaten dela begiratzearen eta fetixizazioaren arteko bateratze bat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 123. orr.

Trena gozada bat da begiratzea gustatzen zaionarentzat, 'begiratzearen sindromea' daukan edozeinentzat.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 39. orr.

Ulertzen lagundu zidan begiratze hark.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 62. orr.

Begiratze horretan murgildurik zegoela, bulegoan hizketan ari zirela entzun zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 307. orr.

Nire irritsa begiratze hutsean, nonbait.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 269. orr.

Begiratze hutsarekin esango zinan non heukan mina, eta baita sendatu ere.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 284. orr.

Oro har, garbitu duten lekuetan begiratze hutsez nabaritzen da.  Berria - Euskal Herria   2004-07-22

Erritmo patxadazkoan gidatuz, lanak eskatzen duen begiratze baketsua izadiari doitasunez islatu zuen lehengo joaldian.  Berria - Kultura   2004-10-02

Pavesek, ordea, ez zuen maite bizitza, eta bere heriotzaz haratago begiratze hori ez zen bizitzaganako maitasuna.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 259. orr.

Ikusmena hein handi batean konpondua izango zuen; baina begien erabilerak, begiratze kontuak, asko falta zuen natural izateko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 127. orr.

Diskurtso medikoaren subjektuak zer ditzakeen funtzioen multzoa, hau da, begiratze, galdetze, deszifratze, erregistratze, erabakitze funtzioen multzoa.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 207. orr.

2 (aditz osagaiekin)

Aurpegira begiratze hutsagatik zigortzen hinduen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 118. orr.

Xuxurlak eta ingurura begiratze orokor bat zabaldu zen jendearen artean.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 118. orr.

Bizi osoa da, neurri handi batean, barrura begiratze bat.  Berria - Kultura   2004-12-16

Mendate zerrendari begiratze hutsak beldurra sortzen du.  Berria - Kirola   2004-12-30

Mutil gazteentzat ona zen (nahiz bere ustez hitzaldi aretoetako giroa zakarra eta deprimentea izan, ia jasanezina) hari entzute soila, hari begiratze soila.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 73. orr.

-Asko ikasi dut zuri begiratze hutsarekin -erantsi zuen Velascok.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 182. orr.

Leihotik begiratze hutsa ez zaio gogo-betegarri, begiak Goizueta aldera joaten baitzaizkio.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 136. orr.

Bizitzari (munduari, errealitateari) bere luze-zabalean etengabe begiratzearen ondorio da, neurri handi batean, Egañaren bertsokera.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 8. orr.

Eskua goldeari ezarri nahi diozuenok, atzera begiratzearen desohoretik gordeko duzue zeuen burua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 919. orr.

Abelek ez dio ibiltzeari utzi, ezta Joxeri begiratzeari ere.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 126. orr.

Emakumeei begiratzeari buruzko parabola.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 351. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

begiratze hutsarekin (13)


begiratzeke adlag begiratu gabe.

Poliki-poliki igaro zen atean zaindari zeuden soldaduen ondotik, haiei begiratzeke.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 186. orr.

Korrika irten da begiratzeke eta ezkerretarantz jo du.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 284. orr.

Jendearen jakin-minezko galderen beldur, patioa pauso azkarrez zeharkatu, eta kalera irteten naiz, atzera begiratzeke.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 126. orr.

Atzerantz begiratzeke, beste biei eskaini zien zigarro paketea. aulkietatik altxatu eta dantzan hasi ziren musika entzun orduko, musikaren doinuak barnera sartu bezain arin, hasieran bakarka, gero binaka, dantzakidea gizona ala emakume ote zen begiratzeke.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 129. orr.


begirazale izond/iz begiratzearen zalea dena.

Parisen zehar nenbilen goiz eguzkitsu batez, bihotza jaietan, oina alai, begirazalearen interes zehazgabe horrez dendetan begira.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 196. orr.


begirazo iz adkor begirada.

Ingurura begiratu nuen lipar batez, stadiumak osatzen zuen eraztun perfektuari begirazo azkar bat bota nion.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 139. orr.

Edaria eskatu eta hura etorri bitartean, erdialdean borborka ari zen jende multzoari begirazoa: besoak eta zangoak nahas-mahasean, desmasia dezibelikoaren eta bihotz taupadak nahasteko moduko erritmoen agindura denak.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 26. orr.


begirazulo iz begiratzeko zuloa, eskuarki atekoa.

Ateko begirazulotik zelatatzen zuen soldaduak ezin zuen urduritasun hura eraman. arropa guztia erantzi eta, ateko begirazulotik zelatan zeukan zaindaria harri eta zur utziz, zehatz-mehatz egiten zituen alemaniarrak agindutako hemezortzi ariketak.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 46. orr.

Bere ziega, atea eta ateko begirazuloa, orduen kanpai-hotsa, zehaztasun handiz moldatutako gotorlekua eta, batez ere, oin-hotsa sortuz korridorea zapaltzen zuen panpina mekaniko fusildun hura eta noizean behin ateko begirazulotik ikaraz begiratu eta hitzik esan gabe jatekoa uzten zioten beste haiek.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 79. orr.


begirazun ik begirasun.

begirune 1 iz norbaiten aurrean, bere itzal edo balioagatik, adeitasunez edo begiratuki jokatzera bultzatzen gaituen sentipena. ik begiramen; errespetu.

Oraingo honetan haserreak gaina hartu zion begiruneari.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 68. orr.

Ez zioten utzi, ohi bezala, hari bekatuak aitortzeari, ez zor zioten begirunea eskaintzeari ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 211. orr.

Nork berea gutxiesten badu, berriz, ezin auzokoari begirunea eduki diezaion eskatu.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 46. orr.

Hermanni zor nion, neurri handi batean, militarrak erakutsi zidan begirunea.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 120. orr.

Erakutsiek begirunea jainkoei, erreguka baikatozkik.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 53. orr.

Aukera aparta nuen taldekoen begirunea irabazteko, baina ez inoren onespena behar nuelako edo inork gutxietsi egiten ninduelako.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 89. orr.

Epaileek begirunea eskatu dute.  Berria - Kirola   2004-06-29

Sobakevitxek, berriz, begirunea adierazteko orpoez takateko arina jorik, antzeko gonbita egin zion.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 34. orr.

Laster sumatu nuen lagunen begirunea ere.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 20. orr.

Kapela edo sonbrailua jarria zutenek burutik kendu zuten, dukeari zor zioten begirunea zela kausa.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 159. orr.

Legearen begirunetik hurbilago zebilen haren erreformismoa, Erasmorenganik baino.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 30. orr.

Pertsona horri begirune eta ospe ekartzen dizkiozula.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 117. orr.

Zeren Jainko gure Jauna aipatu nahiak gauza sortua aipatu nahiak baino begirune eta itzal handiagoa dakar berekin.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 55. orr.

Barbamiclín inozoa zen; Acqui-n begirune eta babesa ematen zioten, inozoak Jainkoaren haurrak baitira eta ez baitzaie deitu behar "raca".  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 20. orr.

Txitxikovek biak sentitu zituen: begirunea eta ahalkea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 409. orr.

Ez zezatela begirunerik espero alferrek ez eta babak eltzetik ateratzea besteen esku uzten zutenek ere.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 156. orr.

Ahal duzuen begirune eta ohore guztia emaiezuela Jesu Kristo gure Jaunaren gorputz eta odol txit santuei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 109. orr.

Han bukatzen ziren batak eta besteak nirekin izan zituen begirune guztiak.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 73. orr.

Erlijioa eta Frantzia hezurmamitu dituzten usadioei zor zaien begirunea.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 146. orr.

Egiari zor diogun begiruneagatik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 622. orr.

-Nire aitari zor diodan begiruneagatik ez balitz, oraintxe bertan hilko nuke, haren mezularia hil dudan bezalaxe!!!  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 151. orr.

Begirunez begiratzea merezi du!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 76. orr.

Promes egin zuen apaizaren eskuetan, santuaren jaia beti begirunez gordeko zuela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 445. orr.

Indiako miserableenak dira, bai ondasunez bai begirunez.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 58. orr.

Haurrok begirunez tratatu behar genuela gurekin topo egiten zuenean.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 16. orr.

Begirune gutxiz tratatzen nauzu, benetan!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 84. orr.

Ezkontzari irtenbide bakarra iritzi, bestela begirunerik gabe errefusatu, eta zakar hartuko baitzuen. Nekez iraun zezakeela begirunerik gabeko maitasunak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 113. orr.

Pretoreak ekitate, urritasun eta begirunezko arrazoiek bakarrik hunkitzen zituzten.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 189. orr.

Badaki izkiriatzen ari natzaizula, eta bere goraintzi begirunezkoak eman diezazkizudan manatu dit.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 57. orr.

Bakartze ziegetatik ateratzea eta tratu duin eta begirunezkoa izatea, eta hainbat eskubide bermatzea.  Berria - Euskal Herria   2006-04-01

Haren ustez, merkatariek, jabeek eta bestelako jende zintzoek horrelako itxura begirunezkoa erakutsi behar zuten erlijioarekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 298. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Antza, guztiz berezkoa eta xaloa zuen berezitasun hori, baina, hala ere, begirune handia pizten zion ostatuko morroiari. Haren memoriari begirune handia gordetzen zaio, merezi duen bezala.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 24. orr.

Esan bedi begirune handiz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 90. orr.

Bere arrebak bezalatsu (nahiz eta era askoz isilagoan), ez zuen maitasun edo begirune handirik Juneren bigarren senarrarentzat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 25. orr.

-Afanasi Vasilievitx, onar iezadazu, arren, nire begirune apalaren aitorpena!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 506. orr.

Gero eta zailago bilakatzen ari da begirune sistematiko eta zalantzagabe bat gordetzea izadiaren baitan gertatzen diren prozesuei.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 149. orr.

Adora ezazue begirune osoz lurrera makurturik, haren izena entzutean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 108. orr.

Nobela berri honetako heroiak zure begirune osoa merezi du: zinez da ederra.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 43. orr.

Semeak begirune mugagabea zor dio amari, emazteak begirune mugagabea senarrari.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 166. orr.

Begirune mugarik gabea die goi-mailako funtzionarioen emazteei.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 232. orr.

Emakume potoloak begirune mesfidatiaz begiratzen du ariketa ulertezina.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 84. orr.

Bere anaiaren aholkuekiko otzantasun handia erakusten zuen, halako begirune bat, Lisa ederra bertan ez zegoenean, behinik behin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 220. orr.

Ingurunearekiko begirune zabala.  Berria - Euskal Herria   2004-01-04

Eskua heldulekuan duela, Raimundo Silva ireki ez ireki dabilela dirudi, nolabaiteko begirune superstiziosoak geldiarazi egin du, beste garai batzueko gizona da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 310. orr.

Hirutasun Santuarekiko begirune adeitsua barneratuz.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 91. orr.

Elkarrekiko begirunean oinarrituko den elkarrizketa.  Berria - Euskal Herria   2004-07-21

Zehaztasuna, poz poxin bat, eta irakurlearen alde nobleenganako begirunea.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 121. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hindutarrek ezin dute eraman sikh erlijioaren mo-noteismoa, politeismoari dioten herra eta brahman apaizei erakusten dieten begirune eza.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 188. orr.

Osaba argalak adierazi zuen berak begirunea ziola dukeari eta ez ziola erdeinurik egin nahi.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 98. orr.

Begirune falta idurituko zaizu, beharbada, jaun André, gure aita izan zenaz horrela mintzatzea. miragarria gerta dakiguke borrokalari haiek elkarrenganako sentitu zuten begirune-maila.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 151. orr.

Gizalege [...]: New Yorkez gainerako biztanleei behatzaile hiritarrek eratxikitzen dieten begirune mota.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 127. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Aitaren eta Semearen eta Espiritu Santuaren jainko-begirunea eta jainko-jakinduria eta jainko-maitasuna irrikatzen ditu beste ezer baino gehiago.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 145. orr.

5 begirune(a) izan du ad (norgaiti edo zerbaiti)

Jokabide zuzenekoak begirune dio Jainkoari, bide okerretik dabilenak mesprezatu egiten du.  Elizen arteko biblia   EsZ 14,2

Jaunari begirune diozuen guztiok, goretsazue!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 69. orr.

Izan begirune Jaunari eta emaiozue ohore!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 69. orr.

Fededunei eta zure izenari begirune diotenei.  Elizen arteko biblia   Ap 11,18

Jaunari begirune izaten ikasi eta haren legeak bete ditzan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 282. orr.

Jainkoari begirune diozuen guztiok, zatozte eta entzun.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 85. orr.

Begirunea diegu; beldurrik ez.  Berria - Kirola   2004-01-25

Guztiek zuten gogoko Charlie eta begirunea zioten.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 117. orr.

Begirunea diot nik Jainkoari.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 118. orr.

Soldaduek agurtu egiten dute, ofizialek begirunea diote.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 160. orr.

Horra hor, adibidez, animalia guztiei dieten begirunea.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 42. orr.

Ehizaldietan begirunea zieagu zaldun-lege eta -ohitura zenbaiti, begirunea zieagu, basapiztiei, esate baterako.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 138. orr.

Pentsatzen nuen kontrakoa ere, testua gustatzen bazitzaion irabazian irtengo zela biok elkarri genion begirunea, Herritarrek erlijioari zioten begiruneari esker, uharte hura leku segurutzat zeukaten.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 318. orr.

"Jainkoen begirunerik ez dute", dio Platonek, "haiek badirela ukatzen dutenek".  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 147. orr.

Begirunea zuen haren heziketarekiko, eta, horrekin nahasirik, gero eta jakin-min biziagoa hurbilagotik ikusteko, haren bizitzan barneratzeko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 186. orr.

Nire alde ari zen emakumeari zioten begiruneagatik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 248. orr.

· Bere hobenak ordaintzen ari den errudunari zaion begirune berbera beharko luke gizakiak abereentzat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 43. orr.

4 (izenondoekin)

Familian begirune handia diete haren usteei.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 30. orr.

Administrazio kontuetan ezjakina izanik, burokraziari eta burokratei begirune ia sakratua zien Enperadore Horiak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 213. orr.

AB-k ez zion begirune handirik, dirudienez.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 296. orr.

Lapurtarrek zuberotarrenganako zuten begirune txikia ere salatu zuen Peillenek.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 56. orr.

Begirune gutxi diozu Myrtle gaixoari -arnasa sakon hartu eta oihu egin zuen-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 116. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arreta eta begirune (3)

begirune bereziz (5); begirune diona (8); begirune dionak (4); begirune diotenak (8); begirune diotenei (3); begirune diotenek (8); begirune diotenen (3); begirune diotenengan (3); begirune diotenentzat (5); begirune diozuela (5); begirune diozuen (4); begirune diozuenok (10); begirune dizutenentzat (3); begirune eta debozio (9); begirune eta deboziorik (3)

begirune eza (6); begirune falta (12); begirune gehiago (4); begirune gutxi (4); begirune guztiarekin (4); begirune handia (48); begirune handia diete (3); begirune handia diote (3); begirune handia izan (5); begirune handia zion (5); begirune handia zioten (5); begirune handiagoa (3); begirune handiagoz (3); begirune handirik (6); begirune handiz (39); begirune handiz ibiltzen (3)

begirune izan (10); begirune izan zioten (3); begirune izanen (7); begirune izanen dizute (4); begirune izango (7); begirune izango diote (4); begirune izatea (3); begirune izaten (9); begirune jainkoari (4); begirune jaunari (8); begirune jaunari eta (3)

begirune osoa (10); begirune osoz (13); begirune pixka (3); begirune pixka bat (3); begirune txikia (4)

begirune zion (8); begirune zion marinel (3); begirune ziona (4)

beldur eta begirune (4); berari begirune (5); erakutsiko duzue begirune (5); hain begirune (9); halako begirune (6); halako begirune bat (3); hari begirune (3); hitzari begirune (4)

izan begirune (13); izan begirune berari (3); izan begirune jainkoari (4); izango diote begirune (3); jainkoari begirune (29); jainkoari begirune diozuenok (3); jainkoari begirune izaten (4); jainkoari begirune zion (6); jainkoari begirune ziona (4); jaunari begirune (38); jaunari begirune diona (8); jaunari begirune dionak (3); jaunari begirune diotenek (7); jaunari begirune diozuenok (5); nolabaiteko begirune (3)

arteko begirunea (3)

begirunea adierazteko (4); begirunea azaldu (4); begirunea behar (3); begirunea da (7); begirunea da jakinduriaren (3); begirunea diot (3); begirunea dioten (3); begirunea erakustea (3); begirunea erakusteko (6); begirunea erakusten (4); begirunea erakutsi (5); begirunea eskatu (7); begirunea galdu (4); begirunea hitzeman (4); begirunea irabazteko (3); begirunea izan (11); begirunea izan behar (5); begirunea izatea (4); begirunea merezi (3); begirunea zion (4); begirunea zioten (5); begirunea zor (19); begirunea zor zitzaiola (3)

errespetua eta begirunea (4); jainkoarenganako begirunea (3); jainkoari begirunea (4); jaunarenganako begirunea (20); jaunarenganako begirunea da (4); maitasun eta begirunea (3); nolabaiteko begirunea (4); obedientzia eta begirunea (9); zor zaien begirunea (4); zor zaion begirunea (3)

diodan begiruneagatik (3); jaunaganako begiruneagatik (4); zioten begiruneagatik (3); zor zaien begiruneagatik (3); zuen jaunaganako begiruneagatik (4)

jaunarenganako begiruneak (8)

begirunean bizi (6); jainkoarenganako begirunean (3); jaunarenganako begirunean (5)

begiruneari esker (4)

batere begirunerik (8); begirunerik ez izatea (3); begirunerik eza (4); begirunerik gabe (15); begirunerik gabeko (6); begirunerik handienean (3); begirunerik izan (6); inolako begirunerik (11); inolako begirunerik gabe (4)

begirunez agurtu (4); begirunez begiratu (3); begirunez beterik (3); begirunez egiten (4); begirunez esan (3); begirunez eta maitasunez (3); begirunez hartu (11); begirunez hartzen (3); begirunez jokatu (3); begirunez jokatzen (3); begirunez tratatu (5); begirunez tratatzen (7); beti begirunez (5); burua begirunez (3); nolako begirunez (3)

begirunezko eskaintza (4); begirunezko eskaintzak (3)

duin eta begirunezkoa (4)


begirunetsu 1 izond begirunez betea.

Mezatan Kristoren gorputz txit santua jasotzerakoan, belauniko jartzen zen, animalia begirunetsu honek debozio gutxiko pertsonak salatu nahi balitu bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 791. orr.

Jende zibilizatua gara, begirunetsua, mota guztietako giro eta lagunarteetara ohitua.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 89. orr.

Sadek liburu honetan bide alternatibo bat erakusten du, libreagoa, atsegingarriagoa eta bakoitzaren gurari eta zaletasunekin begirunetsuagoa.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 43. orr.

Hinduismoa, bere izatez eta irakaskintzaz, beste er-lijioekin eta pentsamoldeekin nahiko eramankor eta begirunetsu da.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 180. orr.

Hain izan zinen samur eta begiko nirekin, gaueko lokal batean topatuarekin, hain dotore eta hain zinez begirunetsu eta hala ere hain grinatsu andra-atseginetan.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 53. orr.

Ezpainak irribarre egitera bortxatzen ote zituen begitandu zitzaion.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 152. orr.

2 (adizlagun gisa)

Gerora konturatu nintzen, ordea, gutxieneko iruzkinen bat ez egitea ere ez zela normala, ezta bat-batean nirekin hain begirunetsu azaltzea ere.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 273. orr.

-Begirunetsu jokatu duzu andereñoari gardeniak oparituta, arraioa! -esan zuen Camillak-.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 216. orr.

Margo-lanean kolore beltza koadroaren osotasunean ederra gertatzen den bezala, era berean borroka oso hau jainkozko Probidentzia aldaezinak begirunetsu antolatzen du.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 206. orr.


begisare iz erretina.

Nik kolore horren edo haren esperientzia izatea ez da objektuaren berezko kualitateen mendeko gauza, nire begisarean talka egiten duen argiaren mendekoa baizik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 117. orr.


begistatu ik begiztatu.

begitako ik begiko.

begitandu, begitandu, begitantzen (orobat begittandu g.er. eta begiztandu g.er.) zaio ad iruditu.

Begitandu zitzaidan on dela gure ekintzen lekukoren bat izatea, batez ere zalantza eta nahasmendua edozein bihurgunetan zain daukagularik.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 150. orr.

Bat-batean begitandu zitzaidan bere ahots tourettikoan "Kaixo, mutilak" esan, eta han hasiko zela biei, sinkronikoki, simetrikoki, burua laztantzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 95. orr.

Buruko mina zuen; begitandu zitzaion burua alanbre gori batez inguratua zuela.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 260. orr.

Inoiz baino ederragoa begitandu zait.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 16. orr.

Zoragarria begitandu zaidan gela narratsa eman didate, eta liluragarria iruditu zaidan dutxa beroa hartu dut gelaxka zikin baten.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 125. orr.

Gogoan nerabilen asmoa xumea zen, baina berdinik gabeko ausarta begitantzen zitzaidan niri.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 59. orr.

Yolok ez du Sortzez Garbi igeltsuzkoa beste amarik ezagutu; hil zen, bere oroimenari ilun begitantzen zaion denboraldiren batean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 76. orr.

Goitik beheraino aztertuko balute bezala begitandu zitzaion guztien begirada.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 119. orr.

Guri ezbehar latzak begitantzen zaizkigunak, itxuraz aldatutako gertaera pozgarriak baizik ez dira askotan.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 83. orr.

Harrigarri begitantzen zait AEBetako euskaldunek egungo Euskal Herriaren berri jakin nahi ez izatea.  Berria - Kultura   2004-02-07

Oso umore beltza begitantzen zait, beltzegia aldi honetarako.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 25. orr.

Hartara, eskari hura jaso zuenean, beltzez jantzitako mezularia beste mundutik etorria zela begitandu zitzaion.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 34. orr.

Hango arrantzaleei ez zaie harrokeria begitantzen Queen Mary izena ipintzea ontzi apal bati.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 160. orr.

Halako batean, alboko ontzitik txalupa bat erriatzen zihardutela begitandu zitzaidan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 71. orr.

Euskarak dituen zenbait gaitz euskalkiak baliatuaz sendatu edo, behintzat, arindu daitezkeela begitantzen zait.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 21. orr.

Une hartan ez nion garrantzirik eman gertatukoari; gerora hasi zitzaidan esanguratsua begitantzen.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 40. orr.

2 (du aditz gisa) irudikatu, imajinatu.

Egun ezin dut begitandu nasa hutsik, Maruxa, ikusi egin behar zaitudalako.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 171. orr.

Begitandu zituen guardak bizikletan enbatak putzura eramaten, nasatik behera jausten bata bestearen ondotik.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 229. orr.

Halan begitantzen dut orain nire epaiketa hura, zure ekintza ere neure gain hartu izan banu moduan, eta zure argudioak esan nituen hiru berba haietan bildu izan banitu legez.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 83. orr.

Zeremonia gisa, bai, begitandu nuen neure heriotza.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 189. orr.

Ondo ezagutzen ez duguna nolabait begitantzeko balio lezake fantasiak, baina ezagutzera eman zaigun hori ulertzea eta interpretatzea imajinazioaren egitekoa da.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 285. orr.

Barre egin nuen legelarien eztabaida begitanduz.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 110. orr.

Bidaia prestatzen ziharduela, askotan ahalegindu zen hondartza haiek begitantzen.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 118. orr.

Gertatu dena gertatu ondoren, bere bizimodua nolakoa ote den begitandu ere ezin dut egin.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 291. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Belartxo beltzezko zipriztina ikusten utzi zidan beso altxatuak, eta haren distirak irmoago egin zituen bular begitanduaren harroa eta gila-hezurrak bitan zatitzen zuen bizkarra.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 57. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ari zela begitandu (3)

begitandu baitzitzaidan (6); begitandu izan (6); begitandu zaio (9); begitandu zait (13); begitandu zitzaidan (92); begitandu zitzaidanez (3); begitandu zitzaion (31); begitandu zitzaizkidan (6)

halaxe begitandu (5); zegoela begitandu zitzaion (5)

begitanduko zitzaion (3)

(6); begitantzen zaie (3); begitantzen zaigu (6); begitantzen zaio (10); begitantzen zaion (3); begitantzen zait (25); begitantzen zait niri (3); begitantzen zaizkio (4); begitantzen zaizkit (3); begitantzen zitzaidan (11); begitantzen zitzaigun (3); begitantzen zitzaion (16); begitantzen zitzaizkidan (3); begitantzen zitzaizkion (5)

bidezkoa begitantzen (3); ez zait begitantzen (5)


begitanzino ik begitazio.

begitanzio ik begitazio.

begitarte (orobat begiarte g.er. eta bertarte g.er.) 1 iz aurpegia, eskuarki aurpegiaren itxura.

Ez dago hartuko ez duen molderik, ez dago lortuko ez duen kapritxorik, ez dago eginen ez duen ametsik; begitarte guztiak ditu, espantu guztiak egiten ditu.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 141. orr.

Han elkartzen ziren arrats guztietan: bata, begitartea alai, eguna sutegien artean eman eta gero; bestea, aurpegiera abaildurik, maisu errukarriaren zoritxarrak zirela kausa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 73. orr.

Haren begitartearen aldaketari so nengoen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 412. orr.

Inon den astakeriarik handiena bota zezakeen begitartea mudatu gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 38. orr.

Basile-ren begitartea argitu zen eta bi belarrien arteko irria marraztu zitzaion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 197. orr.

Magaliren begitartea doi bat ilundu zen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 89. orr.

Bihozminak desitxuratua zion begitartea.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 234. orr.

Hitz haiek esanik, are gehiago edertu zitzaion begitartea, halaxe gertatzen baitzaie ongia maite eta gauzatzen dutenei.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 24. orr.

Sinetsidazu, hamaika aldiz ikusi dut nola aldatzen den begitartea larrua jotzean, ez dago gauza politagorik plazerrak aldatutako begitarte bat baino.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 103. orr.

Haren begitarteari distira zerion.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 30. orr.

Bere begitartea, lehenago betea eta horikara, zimeldua ageri zen, matrailezur irtenekin, larruazal zurixkarekin, eta [...] bere begi orain dirdaigabeek halako aurpegiera etsitu, noragabetu eta akitua nabarmentzen zuten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 224. orr.

Halako harridura akitu eta ikaratu bat asma zitekeen, hil-bizi haien begitarteetan.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 134. orr.

Haren begitarteari, arimaren ispilu, edertasun miresgarria zerion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 26. orr.

Baliteke Iban ziegatik begira egotea, eta badaezpada eleganteki igo duzu malda, burua tente, begitartea zimur.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 73. orr.

Begitartea lanbro halere.  Herria   2005-01-06

Berehala agertu zen mutila, lotsa begitartean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 79. orr.

Hamidari bihotza punpaka hasi zitzaion, eta odola begitartera eta burura igo zitzaion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 211. orr.

Haize freskoak ibiltariei begitartea ferekatzen zien.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 159. orr.

Zaita ez zen gizon beltz bat, begitarteko larruazal kobre-koloreko egiptoar zinezkoa baizik.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 81. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Askoz ere begitarte akituagoa ageri zuen. Denekin bazaukan bere begitarte on, argi, lilluratsua.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 107. orr.

Eskerrak ematen dizkiot, begitarte onez neuk ere.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 135. orr.

Begitarte gogor atsekabetu hartako bi begi ilun handiak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 19. orr.

Begitarte ezin harrituago batekin ikusiko ninduen espainolak, pentsatzen dut orain.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 109. orr.

Desesperamendua irakur zitekeen haien begitarte goizegi zaharkituetan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 31. orr.

Inor gutxik bezala sinistu zuen nigan eta azken egunera arte begitarte alaia izan du beti niretzat.  Berria - Kultura   2006-01-21

Haren begitarte ilunak adierazi zidan, ordea, ziritzat hartua zuela nire errana.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 325. orr.

Kokospeko bizarra nahasi-nahasia zuela eta begitarte zabal egokia logurez guztiz zurbil.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 40. orr.

Arestiko begitarte konplizea berritu zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 104. orr.

Kattalinek bere ikasleak begitarte ezti eta pausatu batekin agurtzen ditu eta, aldi berean, ez die kasu handirik egiten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 34. orr.

Lisak, zutik, argimutila piztua eskuan, Florenti begiratzen zion atseginez, behi sakratu baten begitarte eder lasaiarekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 144. orr.

Gizona, begitarte eztiarekin oraingoan, ez begirakune betizurik ez irribarre asaldagarririk, lasai egon zen neska hurreratu zitzaion arte.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 214. orr.

Haren begitarte kasik beltzak halako itxura diabolikoa hartua zuelarik, deiadarka jarraitu zuen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 356. orr.

Lerro bat gorago gizon baten begitarte beldurgarria.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 105. orr.

Ez zen begitarte itsusiko neskatxa; luzexka bai, argala, ile gorrixka.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 64. orr.

Hura entzutean, edo kantatzean ere berdin, errespetuzko begitartea paratzen duzu, berdin dio zein mozkorturik zauden.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 123. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Doi doia suspertzen ziren eguzki izpiei aingeru begitartea eskaintzen zien.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 20. orr.

Zalgurdi urdin bat eta hantxe barruan Kopenhageko printzea, Wolf izenekoa, haur begitartea zuen mutil gazte bizargabea, esku eskuinaz bildutako jendea agurka.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 142. orr.

Hala eta guztiz, haren gizon-begitarte zuria gorri kolorez margotu zen, eta ez lotsaz, hain zuzen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 111. orr.

4 begitarte egin harrera ona egin.

Iruditu zitzaidan hari begitarte egiteko eraz adierazi ordez, hobe nuela adeitasunez hari ohartarazi ezen ez ginela oraino elkarri hark uste bezain estuki lotuak.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 282. orr.

Adeitasun nabarmenaz egin nion begitarte, harekin nuen harreman gutxia hala frogaturik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 277. orr.

Andrea, zatoz; Hamleten adostasun atsegin eta bortxagabe horrek begitarte degit bihotzean.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 37. orr.

Biharamunean, igande 25 ean, Plazak ikusiko du IHAUTE haren ospea: salto eta irrintzina, mutxiko eta fandango, zahar edo gazte, denek eginen dautzute begitarte.  Herria   2001-02-08

Egunik ilunenak ditugu naski pairatu, beraz xorien pare egin dezogun begitarte hurbiltzen den udaberriari.  Herria   2004-02-19

· Arta handirekin, atea zabaldu zion, eta, begitarte seriosena eginez, aitortu zigun zergatik erosia zuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 70. orr.

Ahantziko dut, ahal izanez gero, zuk egin diozun begitarte krudela.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 118. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

begitarte alaia (4); begitarte beldurgarria (3); begitarte eder (3); begitarte eztia (3); begitarte gozoa (3); begitarte handi (3); begitarte hark (3); begitarte hori (5); begitarte hura (3); begitarte iluna (6); begitarte ilunez (3); begitarte irribarretsua (3); begitarte on (3); begitarte onez (3); begitarte zabal (4); begitarte zurbila (3); begitarte zuria (3)

bere begitarte (16); bere begitarte iluna (3); haren begitarte (16)

aitaren begitartea (3); begitartea argitu (5); begitartea argitzen (3); begitartea goibel (3); begitartea ikusi (6); begitartea ikusirik (3); begitartea ilun (6); begitartea ilundu (7); begitartea ilundu zitzaion (3); begitartea iluntzen (8); begitartea mudatu (4); begitartea zimurtu (3)

bere begitartea (8); haren begitartea (20); nolako begitartea (3)

haren begitarteak (11)

begitartean irribarre (3); haren begitartean (7)

bere begitartearen (3); haren begitartearen (6)

begitarteari so (4)


begitartetsu izond abegitsua.

Beste ehun liberekin Andreas edatera gonbidatu zuen, eta berriz edatera, eta berriz edatera, eta gauean joan ziren neskatxa begitartetsuen etxera eta bai hiru egun bertan geratu ere elkarrekin.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 74. orr.


begitazio (orobat begitanzio g.er. eta begianzino g.er.) 1 iz irudipena, eskuarki ameskeriak eragina. ik haluzinazio.

Kaskarin honek begitazioak zituen, eta Jainkoak bidali zuela eta Jesukristoren pareko zela pentsatzen zuen bere eromenean.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

San Juan de Dios delako ordenan sartzeko esan omen zion Ama Birjinak beste begitazio haietako batean, eta halaxe egin berak, Madrilgo komentu batean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 49. orr.

Argia piztu zuenean, ia zorabiarazi egin zuen begitazio bat izan zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 192. orr.

Bat-batean begitazio bat izan nuen: norbait erorita zegoen, muturrez aurrera, eta odoletan zegoen plateren gainean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 133. orr.

Kolpearen latzak sortutako hire begitazio bat duk beltzez jantzitako gizonarena.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 134. orr.

Begitazioren bat izan dut, horra.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 178. orr.

Filologoarentzat begiak oso dira engainagarriak [...] ez dute eskuarki ikusia eta erakutsia dagoena baizik ikusten; maizegi dira jakineko begitazio eta irudipenetara lerratzen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 55. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hem ehiztariak begitazio beldurgarri bat izan du oraingoan bizarginaren ahulkian eserita: ile-moztaileak burua heldu eta lepoa aurrerantz begira jarri diolarik, orein disekatuaren burua bere etxeko horman bezalaxe sentitu da.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 110. orr.

Kinina ematen ziotenean begitazio izugarriak izaten zituen eta iruditzen zitzaion itsas zabalean zebilela zabuka.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 104. orr.

Tonik esan zigunez, gaueko jaki-edaki-errekiek eraginda, aipatutako begitazio miragarria izan zuen eta bizipen haren ondorioz argia ikusi eta bizitzan bestelako jokabidea hartu behar zuela ohartu zen.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 115. orr.

Ispilu horretan, irudi eroak ikusten hasi naiz, munstroak, gorpu nazkagarriak, piztia mota beldurgarri guztiak, izaki ankerrak, eroen gogoa harturik duten begitazio itxuragabe guztiak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 252. orr.

Unibertsoa, harentzat, begitazio konpakto bat zen; izarrak bere buru gainetik labaintzen ziren, bere kopetaren kontra hausten zen itsasoa.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 314. orr.

Antinomia konponezinetan korapilaturik amaitzen du, "begitazio metafisikoen" kontraesan dialektikoetan bere buruari kontraesanez, pasatua duelako bere ahal eta baliabideen esparrua.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 83. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

begitazio bat izan (3)


begitaziodun izond begitazioak dituena.

Anaia begitaziodun horietakoa izan zuela Ibai-Ertzek, Ezkion Ama Birjina ikusten zutenetakoa, eta Christian-en liburuan ere aipatzen zutela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 47. orr.


begite iz botoi zuloa.

Ikurrarekin batera, zinta gorri bana zeramaten loturik begitean.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 107. orr.


begitsu 1 izond egurraz edo zuraz mintzatuz, begi asko dituena.

Makila begitsuak ere izaten zituzten, irakaslea begira ez zegoenean elkar jotzeko erabiltzen zituztenak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 34. orr.

Enborra lehen baino bi aldiz okertuago zeukan orain, eta haren adar begitsuak autoa jo eta jo ari ziren harrapatzen zuten alde guztietan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 66. orr.

Bere kapa beltzean bildua zihoan, eskumakila begitsuan bermatua, urrats astun eta motelean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 69. orr.

Haren kokots bizar-moztua zur begitsua bezain zimurra zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 281. orr.

2 irud/hed

Amak malkoak xukatu zituen, eta orduan aitak bere testamentuko aspergarren aipua eskaini zidan, begitsuak ateratzen zitzaizkion arazoak erdiz erdi trenkatzeko egiten ohi zuen moduan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 206. orr.


begittandu ik begitandu.

begitu ik begiratu.

begitxo (orobat begitxu g.er.) 1 iz begi txikia.

Hortxe zeneukan begitxoen aurrean.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 14. orr.

Andreak, beren sudurtxo eta begitxoak beloen atzean ezkutaturik, larruzko eskubabes beltzez eta lumaz apainduriko kapelaz babesten ziren elur-malutetatik.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 66. orr.

Emakumea, pitzadura txiki bi ematen zuten begitxo haiekin irribarre eginez, labaindu egiten zitzaion hatzen artean.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 113. orr.

Osaba Vernon hurbildu zitzaionean, bere begitxoetan deabruzko begiratua zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 24. orr.

Epaiketan, betiko itxurarekin azaldu zen: txiki, makal, oreztaz beterik, begitxoak beiratsu eta logaletsu.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 33. orr.

Begitxoak ipintzen eta igurtzitxo batzuk egiten hasi nintzaionean, nire ejekutiboak [...] jolasari jarraitu zion, eta, nire senarraren isilik, berarekin geratu nintzen bere gogoa betetzeko eta, bide batez, nik neure jakinmina asetzeko.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 42. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Goylek sututa salto egiten zuen zegoen lekuan bertan, bere begitxo tristeetatik lohia kentzen saiatuz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 229. orr.

Haren begitxo gaiztoek zirrikitu mehe batzuk ziruditela aurpegi gorrixka handian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 21. orr.

-Ez, Vernon -izeba Margek zotinka, esku bat altxatuta, bere begitxo gorrituak Harryrengan finko zituela-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 29. orr.

Inozentzian garbia, begitxo txiki mugikorrak, beti izutuak.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 107. orr.

Maxen antrazitako begitxoek suminez distiratzen zuten.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 389. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Quimetek ordea bere tximino begitxoez barre egin zuen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 206. orr.

Handik minutu pare batera neskak barre egingo zuen eta, gauzak ondo joanez gero,"arkume begitxoak" ipiniko lizkioke.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 14. orr.

Plateretik gora begiratu zuen eta Miss Goldweiser ikusi zuen bere txori-begitxo gozo eta kexatiak haren aurpegian gogor finkaturik zituela.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 335. orr.

4 (bigarren mailako adieretan)

Antxinako soinuek ugal bakarra ei eukien sorbaldara eta eskuman, teklau hegalaren azpian, erpurua sartzeko ugalezko begitxo bat, soinuari ondo eusteko.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 94. orr.

Ate zirrikituko begitxoak azken begirada urduria bota zidan eta ate orri astuna zentimetro batzuk gehiago zabaldu zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 93. orr.

Udaberrian ez geundenean eta udaberri-lorerik ez zegoenean, mugetak oparitzen zizkidan, eta arrosa-begitxo biziak, eta herezeak, eta nabar-lore urdin distiratsuak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 255. orr.


begitxu ik begitxo.

begitzar iz adkor begi erraldoia.

Harryk begietara begiratu zion zuzenean, eta ikusi zuen begiak, bi begitzar irten eta horixkak, zulatu egin zizkiola fenixak Bi begitzar handi eta hori ikusi nituela gogoratzen dut.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 266. orr.

Zaldiak ere muturra altxatu eta, bere begitzar goibelekin, Sofiri begiratu zion.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 20. orr.

Nik erakutsitako liburuen zerrendari begiratu eta gero, bere begitzar behiarenen tankerakoak nik idatzitako eskaritik jaso, begiez klis-klas egin, eta katar--murmurraren antzeko eztarri-hots bat atera zaio: [...].  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 20. orr.


begiurdin ik begi 57.

begizain iz okulista.

Horrela, okulista eta begizainek bera dute zaindari; baita elektrizistek ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 480. orr.


begizeharka ik begi 59.

begizkatu pred begiez erabilia.

Orain espainolez "mórbido" esatean, "gaitza" esan nahi alde, "irrikaz hozkatua, begizkatua, edo eskuzkatua izateko prestatua" esan nahi da; eta frantsesean eta italieran bihurrera berbera eman du hitzak, izan ere, ongiez poetikoan erotzeraino galdu diren hizkuntzak baitira biok.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 315. orr.


begizko ik begiko

begizorrotz ik begi 60.

begizta 1 iz begi batekin edo birekin egiten den korapiloa, muturretako bati tiratzean desegiten dena; delako korapiloaren begi horietako bakoitza. ik txibista.

Xingolak, begiztak eta lore-sortak ageri ziren hor-hemenka soinekoetan hegabanaturik, anabasa zinez ikusgarrian.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 239. orr.

Oso bestela lotzen ditu lokarriak Charlieren aldean, emeki-emeki, eta askoz ere mantsoago, begizta biko korapilo handi bat egiteraino.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 12. orr.

Pistola belgiar bat, begizta urdin batez loturiko gutun sorta bat, eta belus horizko azalekiko koaderno mehe bat, gainean Souvenir hitza idatzia zuena.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 74. orr.

Aurreko eta oraingo egitasmoen edukiak «bertsuak» dira: «Pakete bera da, begizta ezberdina jarri dioten arren».  Berria - Ekonomia   2004-10-16

Han bebarruan zutik, lepoko flokaren begiztei azken berdindua ematen ari zela.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 66. orr.

Halako tristura bat utzi zion, eta hura uxatzen ahalegindu zen, eskumuturrak eta lepoko flokaren begiztak atonduz.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 265. orr.

Pailazo tristeetan tristeena, alkandoraren lepokoan beti zeraman begizta estutzen eta estutzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 66. orr.

Ederki sartu da begiztan txindorra.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 114. orr.

Oholtza moduko bat ikusi dut, gurean etxeetako patioetan alfonbrak astintzeko dauden hagak gogorarazten dituena, eta handik hiru soka eta begizta zintzilik -eta ulertu dut: urkamendia.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 163. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Muselinazko exarpa itzel bat zeukan, pauma-kolore urdinekoa, kapelaren bueltan bildurik eta begizta handi batez kokospean loturik; Begizta gorria estutu, eta hizketan hasten zen, aginduak ematen zizkigun, guk esandakoak edo idatzitakoak zuzentzen zituen, akats larrienak denen aurrean nabarmenduz.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 139. orr.

Begira geratu zitzaigun, alkandora--lepoan zeraman tanta gorriz beteriko begizta beltzari estutu txikia ematen ziolarik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 68. orr.

Belarritako turkesadunak zeramatzan belarrietan, gurutze txiki bat lepoan, eta belus urdineko begizta bat adats ondo-ondo orraztuan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 307. orr.

Ohean etzan eta ohe gainekoak dituen puntu egineko begiztei eta begizten arteko loturei begira egon naiz luzaz.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 84. orr.

Koaderno horia lokarri urdin batez itxia zegoan, eta lokarriaren begiztaren lakrea eraztunaz zigilatuta.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 221. orr.

Atearen aurrean neska bat zeukan zain, buruan loredun kapela eta kokots ahalkegabearen azpian malba-koloreko begizta handi bat erakusten zituena.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 40. orr.

Amatxok lepoko begizta zoragarri bat erosi dio.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 22. orr.

Lotura-sistemarekin kateatu nintzen, begizta metalikoak askatu ezinez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 166. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Laranja-kolore biziko festa-kapela zeraman, tximeleta-begizta birakaria eta irribarre nabaria bere aurpegi zabal maltzurrean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 115. orr.

4 irud/hed

Ez dezagun ahaztu begiztarik gabeko grafo baten kate Euleriarra.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 394. orr.

Bendaren azpian, plastikozko hodi-begizta labur bat izaten du, arteria bat zain bati konektatzen diona.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 249. orr.

Feedback-begizta asko eta beste hainbat automatismo ikusten ditu kontrol-ingeniariak, eta konputagailu-diseinatzaileak, berriz, bere esperientzia balia dezake garuna ulertzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 47. orr.

Berrelikadura-begizta negatibo bat da kontrol-sistema hori, hozkailuek, berokuntza zentralerako sistemek eta beste etxetresna askok duten termostatoaren printzipio bera baliatzen duen mekanismo bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 195. orr.


begiztadun izlag begizta edo begiztak dituena.

Hantxe zegoen geldirik, bere oinetako begiztadun handien gainean jarrita, galtza laburregien azpitik galtzerdi urdinak ageri zitzaizkiola.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 36. orr.

Nottingham-eko dukearen konpainian sartu zen, eta tafetai eta damaskozko soinekoak apailatu zitzaizkion, ñirñirdunak, zilar-oihalezkoak eta urre-oihalezkoak, begiztadun kortseak eta kalamuzko ileorde kiribil luzezkoak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 117. orr.


begiztandu ik begitandu.

begiztapen iz begiztatzea.

Zeren seme-alabek sarritan bultzada txiki bat ematen baitzioten aurrerantz norberaren begiztapenei.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 81. orr.


begiztatu, begizta, begiztatzen (orobat begistatu g.er.) 1 du ad ikusi, eskuarki urrundik. ikustatu 2.

Jauregia, finean, talaia ezin hobea zen, nondik begizta baitzitekeen, han urrunean, urroztarren dorretxea, baita, legoa laurdenerat-edo, Urbiaingo herria ere.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 31. orr.

Lebitarrak, ordea, ez zuen gaua han eman nahi izan eta, bi asto txalmatu eta ohaidea harturik, abiatu egin zen eta Jebus, hau da, Jerusalem, begiztatzera iritsi.  Elizen arteko biblia   Epa 19,10

Ekialdean eta hegoaldean, han zerumugan, mendiak eta mendien isla begizta zitezkeen.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 122. orr.

Masta bakarreko begitandua zitzaidan, lehenengoz begiztatu nuenean hiru mastak lerro-lerro baitziren, baina, hara, hirukoa zen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 29. orr.

Burua altxatzera ausartu denean Abelek Joxeren figura begiztatu du, berrogeita hamarren bat metro goitiago, haritzak bukatu eta pentzeak hasten diren tokian.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 21. orr.

Itsasontzia larunbatean begiztatu zuten, Kanariar Uharteen eta Mauritaniaren artean; haren bila segitzen dute.  Berria - Harian   2006-04-04

Harrapakina begiztatutakoan, ziztuan jaisten dira, ia harri bat bezalaxe, zuzen-zuzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 121. orr.

Ez dut bista ona, baina korridorean Bioletaren zinegotzia begiztatu nuen urrutitik.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 349. orr.

-Hortxe dago! -esan zuen Harryk, leiho parean gora igo zirenean Sirius begiztatu baitzuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 334. orr.

Zipre begiztatu eta ezkerretara utzirik, Siriarantz jarraitu genuen eta Tirora iritsi, han hustu behar baitzuen untziak bere karga.  Elizen arteko biblia   Eg 21,3

Hegaldian aurrera, ostera, zikonak Belgika begiztatu, eta beste oroitzapen bat etorri zaio ipuinarena etetera.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 79. orr.

Gogoan dut une batez, karrika haietako baten amaieran, burdinazko dorre erraldoiaren itzal izugarria begiztatu nuela.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 74. orr.

Lehen planoan, Asisko santa otoitzean belauniko, koroa eta guzti, eta ondoan, ate ireki bat, nondik begizta baitzitezkeen, gibeleko planoan, sarrazenoak, Asisko murrailak izan zitezkeenetarik ihesi.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 314. orr.

Bizpahiru egunen buruan, niregandik nahikoa hurbil igarotzen ari zen itsasontzi bat begiztatu nuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 199. orr.

2 begietsi.

Paisaia begiztatzen zuen: harana, basoa, bide horixka atzealdean, hiriaren soslaia.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 74. orr.

Aretoko bezeroak zelatatu zituen, harik eta, nagusiaren eskuinean, gaztea begiztatu zuen arte, haren txerak etengabe jasotzen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 101. orr.

Horrez gain, objektuen gure ezagutzaren jatorria begiztatuko luke, hau objektuei egotzi ezin zaien heinean. arrazoimenaren espekulazioak erabilera transzendentalean begiztatzen duen azken asmoak hiru objektuekin du zerikusia: nahimenaren askatasuna, arimaren hilezkortasuna eta Jainkoaren izatea.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 56. orr.


begizulo ik begi 61.

begoñatar izlag/iz Bilboko Begoñakoa, Begoñari dagokiona; Begoñako biztanlea.

Horixe gogoraru du Josune Bañales Begoñatarrak auzo elkarteko kideak.  Berria - Euskal Herria   2006-04-20


begonia iz lorategi landarea, hosto ederrak eta arrosa koloreko lore txikiak dituena (Begonia rex etab.).

Gure mandragorak kimuak baino ez direnez, hauen garrasiek ez dute oraindik hiltzen -esan zien lasai, begonia bat ureztatzea baino askoz gauza kilikagarriagorik egin ez balu bezala-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 81. orr.

Aurpegia leihoko kristalari atxikia, etxeko loreez oroitu naiz gero, batez ere salako begonia ederraz.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 76. orr.

Hormako erlojuak, leihoetako errezelek eta egongelako bazter batean dagoen begoniak N. jaun artistak baino izatasun gehiago dute.  Berria - Kultura   2006-02-12


beha 1 adlag begira. ik so.

Beha gelditu zaie.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 34. orr.

Eta hor daude biak mutikoari beha.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 17. orr.

Joantto zutitua zen, Domengari beha.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 73. orr.

Beha horri -esan zuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 46. orr.

Ama eta adiskidea hari beha zeuden, kezkaturik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 284. orr.

Beste pertsonaiei beha beti hura, haien ibilerei, harremanei, erreakzioei.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 124. orr.

Panderoa jotzen zaletu, berriz, Ilurdan baserriko hiru anaiei beha zaletu omen zen.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 41. orr.

Beha egon nintzen, orain batari eta gero besteari.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 268. orr.

Zoriontsu nintzen eta patxadaz edan nuen Pernod-a, beiran barna neskari beha.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 156. orr.

-Joan nahi duela! -diote elkarri beha emakumeak eta gizonak.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 97. orr.

Beha gelditu nintzaion, begiak handi eta biribil.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 20. orr.

Operan zen, ia nire parean, eta beha egon nintzaion.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 218. orr.

Aurretik Dendetako gauza miragarriei beha aitzinatzen zen Maiana.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 53. orr.

Zeren kontatu baitizut nola umetan ere marraskiloei beha geratzen nintzen, liluraturik bezala, edo osabak biltzen zituen fosilei.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 652. orr.

Leiho gibeletik ba omen zauden beha erretorbikarioak, bertsulariaren boza liluragarriaz harrituak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 62. orr.

Muino baten gorenetik asto bat honi guztiari beha.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 73. orr.

Fotograbatuen saileko argazki bati beha zegoen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 522. orr.

Limoeirotik jaitsi ziren eta begiratokian gelditu ziren, Tajori, barneko itsaso zabal eta misteriotsuari beha.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 353. orr.

Jendea isil-isilik zegoen goialdeko leihoetara beha.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 33. orr.

Ibilia eten eta begietara beha geratu zitzaidan, hortzak estuturik matelezurra nabarmenduz.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 28. orr.

Galdara presiorik gabe dago, makinako pistoiak geldirik daude, urrunera beha zaude blankura atzemateko ahaleginean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 53. orr.

Nolabaiteko amore ematea irakur zitekeen haren begi argietan, urrutira beha baitzeuden.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 161. orr.

Hubi?cka maniobraburua zeru urdinera beha zegoen eta orduan nik ere ikusi nuen nola etzaten zen luze zeru gangan gure telegrafista.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 50. orr.

Bestalderat beha bazihoan...  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 27. orr.

Lehen bide juntan, kausitzen dut neska ttipitto aurpegi-argi bat denetarat beha eta beha egoki...  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 30. orr.

Beste pertsonaiei beha beti hura, haien ibilerei, harremanei, erreakzioei.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 124. orr.

Lehorreko Atean, soldadu zaindariek begia kentzen ez zigutela, beha egoten gintzaizkien.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 48. orr.

Mai beha zegokidan tinko; gogoa nahasten zidala ohartzen zen eta senti zezakeen tenore hartan nitarik desiratzen zuena oro obra zezakeela.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 96. orr.

2 entzuten.

Berritz ene beharriak luzatuz, beha emaiten naiz...  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 31. orr.

Eüskaraz trebe direnak badütützüe kantü-kantüan: haier beha bazinteie artetarik amini bat?  Herria   2005-02-17

Püblik hona, isil-isila beha zagoena, elizako peredikü denboran bezala, eta ürrentzean bakoitxarentzat eskü-zarta, txalo beroak.  Herria   2004-06-24

3 zain.

Baina zakur bat, niri beha eta ene beha, bidearen erdi erdian.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 218. orr.

Ondoko egunetan zeren beha ote zeuden hasi zen bere buruari galdezka.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 129. orr.

Bertze batzuek Euskal Herriaren independentziaren alde izaiteagatik komisaldegia, tortura eta presondegia beha dauzkatela...  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 144. orr.

-Zaude ene beha, berehala itzuliko naiz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 39. orr.

-Azkenean! Aspaldian horren beha ninduan! -oihukatu zuen, basoak berriz bete zitzaten eskatu aitzin.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 47. orr.

Zaldi eta mando andana bat beren nagusiaren beha zauden.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 179. orr.

Bonjour! eta erantzunaren beha egon gabe berritz hesten du atea, klaska!  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 34. orr.

Bi gizon eta emazte bat zeuden han, Joanesen beha.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 17. orr.

Autobus bat gure beha dago presondegiko atean.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 28. orr.

Beraz, gehiago beha egon gabe, Iruñeko apezpikuak bere diosesan sartu zituen osoki 35 parropia horiek.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 36. orr.

Azofrako aterpean egon naiz, itzalean, eguzkia ezti zedin beha.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 85. orr.

Han zegoen artean ere txakurra, etxea zaintzen eta nagusien beha.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 150. orr.

Beren erantzunen beha gaude.  Herria   2004-11-18

4 (hitz elkartuetan)

Hala ere, ez hain aspaldi pasa hotel bateko beha-gelan Boz ezagutu zuen, arras aldatua, ezagutzen ez zituen lagunekin bara-bara deblauki ari zela.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 67. orr.

5 beha-beha adlag

Aita gure aurreko urari beha-beha zegoen, eta, nik ere hara begiratu nuenean, zergatik makurtu zen ulertu nuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 109. orr.

Beha-beha egon natzaio.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 129. orr.

Puttiko xutitu zen, lau pausu egin eta presentatu zen eta biak elgarri beha beha egon ziren.  Herria   2003-03-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aitari beha (4); aitzina beha (3); amaiurri beha (5); baten beha (14); baten beha daude (3); bati beha (11)

beha balego (3); beha balego bezala (3); beha beha (3); beha bizi (8); beha dago (16); beha dagoela (4); beha dagoen (3); beha daude (26); beha daudela (5); beha daudenak (5); beha daudenen (3); beha dira (3)

beha egoitea (6); beha egoiteko (3); beha egoiten (12); beha egoki (3); beha egon (62); beha egon behar (17); beha egon beharko (7); beha egon gabe (6); beha egon nintzen (3); beha egon ziren (3); beha egonen (14); beha egonen dira (3); beha egotea (4); beha egoteko (3); beha egoten (7); beha eta beha (4); beha gaude (15); beha gelditu (27); beha gelditu ginen (3); beha gelditu zen (6); beha gelditu ziren (3); beha geldituko (3); beha gelditzen (6); beha geratu (27); beha geratu zen (13); beha geratzen (10); beha geratzen nintzen (4); beha geunden (4); beha ginauden (3); beha horri (3)

beha jarri (13); beha jarri zen (3); beha jarri ziren (3); beha jartzen (10); beha nago (5); beha nagoenean (4); beha nengoela (6); beha nengoen (4); beha nor (3)

beha paratu (16); beha paratu zen (6); beha paraturik (5); beha paratzen (25); beha paratzen nintzen (4); beha paratzen zela (7); beha paratzen zelarik (3); beha zagon (7); beha zauden (8); beha zegoela (7); beha zegoen (27); beha zeuden (17); beha zeuzkala (3)

berari beha (7); beti beha (3); bisitaren beha (4); denak beha (4); duen beha (3); duzue beha (3); egon ziren beha (3); elkarri beha (12); elkarri beha gelditu (3); ene beha (10); eni beha (16); eni beha paratu (3); eni beha paratzen (4)

erantzun baten beha (3); gauden beha (39); gauden beha beraz (3); gure beha (21); guri beha (8); guztiari beha (4); haiei beha (21); haren beha (5); hari beha (42); hari beha gelditu (5); hari beha nengoela (3); honat beha (5); horien beha (3); horren beha (9); horri beha (5)

itsasoari beha (4); izarrei beha (12); kanporat beha (4); leihotik beha (4); lurrari beha (3); madrili beha (3); mahaiari beha (3); munduari beha (3); niri beha (17); norat beha (3)

osabari beha (4); ostertzari beha (3); ostertzari beha nagoenean (3); telebistari beha (6); teleskopiotik beha (3); tenorearen beha (3)

xerrent beha (4); zeren beha (4); zeruari beha (3); zerurat beha (4); ziren beha (3); zure beha (3); zuri beha (3)


behaezin izond ezin behatuzkoa.

Pentsa dezagun nola justifikatzen ditugun esperientziatik urrun dauden baieztapenak, iraganari buruzkoak, orain behaezinak diren entitateei buruzkoak, etorkizunari buruzkoak, eta antzeko beste horrenbesteri buruzkoak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 110. orr.


behagai iz behatzearen gaia.

Zientziaren behagai egokiak izateko, zeharo kausalitate materialaren menpeko fenomenoak izan behar dute.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 92. orr.

Istant horrexek batu bide ditu biak, behatzaile eta behagai elkarrekiko.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 171. orr.

Txalupariak egiten zuen hori: badia barruan kokatu eta kanpokoak hartzen zituen behagai.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 168. orr.


behagaitz izond behatzeko gaitz dena, ia behaezina.

Zer gertatzen da etorkizuneko gertakizunekin? eta abstraktu edo behagaitz direnekin? Esan bezala, 1641. urtean, Descartesen Meditazio Metafisikoak eman zion hasiera epistemologiari bere zentzu modernoan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 104. orr.


behagarri izond beha daitekeena.

Ohiko dikotomietan (behagarri/ez-behagarri; behagarri/teoriko etab.) erori gabe, nola argitu behagarritasuna, horrentzat beharrezkoa den behaturiko objektuak, behatzaileak eta marko teorikoak (edo kontzeptualak) osatzen duten marko elkarreragilean sortzen den informazio-fluxuaren analisian?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 163. orr.

Ereduen eraikuntza azpimarratuz eta ez errealista zientifikoak egiten duen moduan fenomeno behagarrien arteko erregulartasuna.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 168. orr.

Interpositibotasun konfigurazio bat ez da auzokoak diren diziplinen multzoa; ez da antzekotasun-fenomeno behagarri hutsa.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 184. orr.

Guretzat behagarriagoa, edonola ere, "arima espainolaren" arabera jokatze hori da bai erromantizismoaren onarpenean eta bai hari mugak jartzean, kastizismoaren teoria inplizitu batekin jardunez beti kriterio gisa.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 28. orr.


behagarritasun iz behagarria denaren nolakotasuna.

Zientziaren Filosofian, Zientzia Kognitiboan edo Gogoaren Filosofian ez bezala, beste aspektu bati, epistemologikoagoari, ematen zaio garrantzi handiagoa: behagarritasun kontzeptuaren azterketari, alegia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 163. orr.

Zein dira behagarritasunaren irizpideak?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 163. orr.


behaka adlag ipar behatzen, begiratzen.

Iguzkia hastean Orhyri behaka.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 12. orr.

Hor egonik bi etxeak ere urte multxo bat sekulan baino hutsago, horra gazte batzu agertu direla behaka.  Herria   2001-05-10

Behaka egona naiz ba ote zen dinamita zilorik, baina bat ere ez dut ikusi.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 41. orr.

Senar eta aita berriaren inguruan ikusten nituen denak biraka, harixe ahozabalik behaka.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 174. orr.


behaketa 1 iz gertakari bati ikerketa edo azterketa xedez behatzea.

Newtonen behaketei, aurkikuntzei eta neurketei esker, datu asko ditugu, bere garaian txundigarriak izan zirenak.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 95. orr.

Presokratikoekin garatzen da helendarren pentsaera zientifikoa, behaketaren ohitura sendotuz gauzen jatorriari buruzko galderari erantzuten saiatzen direnean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 32. orr.

Beren azterketetan egindako behaketen bidez.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 82. orr.

Medikuntza ez zuen osatuko tradizioen, behaketen eta era askotako errezeten multzo batek, baizik eta ezagutzen corpus bakar batek osatuko zuen; corpus honek suposatuko zuen gauzei modu berean so egingo zitzaiela: pertzepzio-arloaren zatikatze bera, gertaera patologikoaren azterketa bera.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 42. orr.

Eguzkiaren behaketak egin nahirik erabat itsutu zen Joseph Plateau belgikar jakintsuaren historia.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 37. orr.

Ulertzekoa da mikrouhinen behaketak unibertsoaren hasiera ulertzeko giltza direla.  Berria - Gaiak   2006-03-30

Izarren aztertzaileen behaketek eta zenbaketek hainbat gauza miresgarri irakatsi digute, baina garrantzitsuena ezjakintasunaren amildegia erakutsi digutela izan da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 300. orr.

Haren behaketek erakutsi zuten unibertsoa hedatzen ari dela.  Berria - Gaiak   2004-11-28

Bere izatea efektu jakinen bitartez adierazten duten izadiko indar askok ikergaitz dirau guretzat; izan ere, behaketaren bitartez ezin gatzaizkie behar adina urrun jarraiki.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 221. orr.

Teoria, sistema formala da (partzialki) interpretatua, non bi kontzeptu-mota aurkitzen ditugun (behaketazkoak eta teorikoak).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 160. orr.

Kritika-multzoei dagokienez, hiru aipa daitezke bereziki: (i) analitikoaren eta sintetikoaren arteko dikotomiari eginiko kritiken analisia; (ii) behaketazkoaren eta teorikoaren mailen arteko bereizketa absolutuari eginikoa, [...].  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 161. orr.

Bainu publikoetan lan egiten zuen, baita ezkontzak bideratzen ere, eta horren guztiaren eraginez ikaragarri zorroztu zituen bere behaketa dohainak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 34. orr.

Horrek ez du esan nahi filosofoaren lana behar ez denik, arazo kontzeptualak (funtzioa edo informazio genetikoa zer diren, adibidez) ezin baitira behaketen edo laborategiko lan esperimentalen emaitzen bidez erabaki.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 283. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Jakin-minak bultzatzen ditu behaketa zientifikoak.  Berria - Gaiak   2004-11-18

Neure arima azken alde honetatik kontsideratuta ezein arrazoimen espekulatiboren bitartez ezin ezagut badezaket ere (are gutxiago behaketa enpirikoaren bitartez), [...].  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 27. orr.

Esperimentu eta behaketa sinple batzuek hainbat informazio ematen dute gogoratze-prozesuari buruz.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 237. orr.

XIX. mendean behaketa sistematiko eta homogeneoen kokapena bihurtu zen, maila zabaleko alderaketena, maiztasunen eta probabilitateen ezarpenena.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 62. orr.

Lanabesen bidezko behaketak, laborategietako esperimentuen protokoloak, kalkulu estatistikoak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 43. orr.

Ikerketa horiek ebaluazio laburretan oinarrituta zeuden, eta ez etengabeko behaketa eta harreman luzean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 82. orr.

Zeharkako behaketa asko eta asko kontrastatu direlarik ere, bereziki zaila da garuna ulertzen eta azaltzen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 215. orr.

Infragorrien bidezko behaketek galaxia guneak erakusten dizkigute, gas hodei beroak, eta izar eta planeta sorrera eta garapeneko eremuak.  Berria - Gaiak   2004-10-21

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Alcide Jolivetek bidaiari buruzko iritziak zehatz-mehatz idazten zituen bitartean, haren lankide ingelesak, tren berera igoa eta helmuga bereraino iritsi nahian, behaketa lan berberean ziharduen beste konpartimentu batean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 70. orr.

Jardute pribatua, honek eskaintzen du behaketa-eremu aleatorioagoa.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 61. orr.

Foku patologikoa detektatzeko eta behaketa teknikak erregistratzeko.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 194. orr.

Zer esan nahi du, azkenean, teorian kontzeptu teorikoak ken ditzakegula esanahigarritasun enpirikorik galdu gabe, hori behaketa-kontzeptuetan gauzatzen baita?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 161. orr.

Bainu publikoetan lan egiten zuen, baita ezkontzak bideratzen ere, eta horren guztiaren eraginez ikaragarri zorroztu zituen bere behaketa dohainak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 34. orr.

Nor eta faxistei Madrilera jaurtitzen diharduten bonba nondik nora jaurti zuzentzen ari izan den jeneral nazia, jeneral berorren behaketa-postuan, horra.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 85. orr.

Behaketa Batzorde Independentea desegiteko eskatu du Sinn Feinek.  Berria - Mundua   2006-02-03

Egunkaria auziaren Behaketarako eta Segimendurako Kataluniako Batzordea izenarekin jaio da ekimena.  Berria - Harian   2005-04-23

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gaur egungo medikuntza-behaketek corpus bat osatzen dute.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 144. orr.

Miami-Dade delako kartzela barruan sartzean atxilotuari egingo zaion ohiko mediku-behaketak erakutsiko duen legez, hark guztiz burutua du sexu-aldakuntzari buruzko ebakuntza.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 181. orr.

Beste garai batzuk ziren, Organbidexkara joaten zirenekoak, ornitologia-behaketak egitera.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 131. orr.

Merkataritza-zikloen fenomenoa jada enpirikoki aurkitua zegoen zuzeneko gizarte-behaketaren bidez estatistikoki berretsia izan baino lehen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 310. orr.

5 behatzea, begiratzea.

Begiaren behaketa-eremu onenean dagoen kono-ikusmenak xehetasun handia ematen du, kono bakoitza zuntz bakar baten bidez konektatzen baita gehienetan ikusmen-nerbiora.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 95. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

behaketa batzorde (20); behaketa batzorde independentea (5); behaketa batzorde independenteak (11); behaketa batzorde independentearen (3); behaketa lana (3); behaketa lanak (3); bere behaketa (3); imc behaketa batzorde (12)

behaketak egin (4)

behaketaren bidez (3); behaketaren bitartez (3)

behaketen bidez (4)


behaketagai iz behaketa egiteko gaia.

Arbel bat eta bertan zure izena, horixe da zaren guztia, ohean datzana huts-hutsik da-eta begiluzeek behin eta berriz haztaturiko haragi puska taupakari bat, behaketagai eta ikergai bat...  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 42. orr.


behaketaldi iz behaketa egiten den aldia.

Bi egun iraun zuen segurtasunezko behaketaldiak, baiki, eta bi egun haietan ere gai izan nintzen komunera-eta neure kabuz joateko, nahiz gazura aldean eraman behar izan pertika batetik zintzilik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 145. orr.


behakizun iz behaketa egiteko gaia.

Pilulek [...] ez ninduten hain berehalakoan jo, baina orduan ere lokamuts egiazko nahiz alegiazko guztietatik kanpo egon nintzen, gorputza berriz ere noiz eta nola errendituko behakizun izan zuen itxaronaldi lañoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 232. orr.


behako (ETCn 1.575 agerraldi; orobat behaku g.er.) 1 iz begirada.

Ene begiak eta ene behakoa, bere batez, oreinaren begietan pausatu ziren.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 56. orr.

Zer erranen liken, ele batek, behako batek, edo isiltasunak berak ehun aldiz hobeki adieraziko ez lukeenik?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 478. orr.

Ikusle izaiteak, bertzalde, begia eta behakoa zorroztu zizkidan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 193. orr.

Bertzeek ez bezala, sekula ez dute behakoa apaltzen beraiekin mintzatzean.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 90. orr.

Ikuskari horrek ernatu zizkidalarik desirak, halaber gogoberotu zizkidan behakoak.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 227. orr.

Bazkal denboran, gure behakoak bizpahiru aldiz gurutzatu ziren eta irriño bat ere egin zidan biziki polliki.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 70. orr.

Ele bat, behako bat, hura han dela soilik jakitea, hots bada!  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 173. orr.

Behakoa eman da lehenik 2004eko ekitaldieri.  Herria   2005-02-17

Neure gelara igo nintzen, eta bertzeenetan ere sartu nintzen, bazter haiei behako bat emateko.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 227. orr.

Zeldari behako bat eman eta ohartzen naiz leihatila ere ez dudala zelda barnetik zabaltzen eta hesten ahal.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 30. orr.

Berriz etxeratu zeneko, denbora pasa, behako bat eman zion egunkariari."Erromesaren iturria" hor berean, eskuin, utzi dut, doi-doia behako bat emanik.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 176. orr.

Emaitzak larri-larria bederen agertuak dira iragan astean eta HERRIA-k behako bat emana diote joanden aldian.  Herria   2005-09-29

Behako bat eman azken hamar urte hotan egin den bideari eta norabide nagusi zenbait aztertu ondoko hamarreri buruz.  Herria   2005-11-24

Txapela uzten zioten, beren mutila balute bezala, behako bat ere eskaini gabe.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 44. orr.

Behako gardena eskaini diot zuzendari jaunari.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 70. orr.

Agurea azkena izan da patiotik barruratzen, eta behe solairuko atepean behako bat egin du atzerantz, zerua despedituko balu bezala.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 28. orr.

Ezin izan zuten ordea, elkarri behako bat egin gabe egon.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 144. orr.

Horren partez, behako egin nion erlojuari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 50. orr.

Ametsetan sartu naiz, behako bat botatuz Gida-liburuan zabaldua zen Bidearen trazadurari.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 34. orr.

Biharko etapari behako bat, eta banoa berriz kanpora, Fromista famatua behar dudala bisitatu.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 129. orr.

Behako bat gibelera, Auritz eta Aurizperriko haranei.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 30. orr.

Behako batez eskertu diozu laguntza.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 131. orr.

Lehen behakoan ezagutu nuen Etxeberri ministroaren letra handi dotorea.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 123. orr.

Lehen behakoan ohartu ez banintzen ere, ibilbide batean bezala zegoen belarra, harrizko bi murru apalez mugatua.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 209. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Gelditzen da Basoi, bat-batean arrangura batek boza estekan atxikitzen balio bezala eta behako luze bat damaio mutikoari: [...].  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 38. orr.

Behako beltzak badira, begi urdinak eginak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-05

Gérard-ek behako tzar batekin ihardesten dio, hitzik atera gabe.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 119. orr.

Sartu ziren [...] bi beilari, eta adin pollita, iduriz, zuenari behako doi bat botaturik, gazteenari lotu zaitan soa.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 12. orr.

Ibilera furfuriatsu bera, gorputz segail bera, behako otzan bera.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 35. orr.

Behako ezti hura nigan finkatua zuen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 227. orr.

Doi-doia behako hotz bat San Migel elizako ateladari.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 54. orr.

Osabaren behako maltzurrak eta haren isiltasun azkengabeak misterioz jantzi zituzten hurrengo mementuak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 256. orr.

Haren behako miatzaileari deus ez zitzaion eskapatzen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 157. orr.

Neska gazte bat pasatu da, betan eder eta pollit, eta haren behako zorrotz eta harroak erakustera emaiten du baduela presunak bere edertasunaren berri.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 81. orr.

Santiagoko etxeei behako arin eta ohargabe bat botatu diet eta berriz Heletara itzuli naiz, obsesio baten temarekin.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 234. orr.

Bigarren behako zabal trufaria eskaini zidan, Josuren ganberako atea hertsi aitzin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 35. orr.

Emakume horrek ez du, gure emakume pinpirinen gisara, behako gezurtirik, batzuetan seduzitzaile eta betiere engainatzailerik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 52. orr.

Ez dakit zendako baina ikusten nautelarik gaitzeko behako tzarra egiten didate!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 96. orr.

Mehatxuzko behakoak ote dira?  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 151. orr.

Une batez isiltasuna gorderik, igorri nizkion, oharkabean bezala, behako basak eta noragabeak, hargatik erneak eta oharkorrak zirenak.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 410. orr.

Erdietsi nuen harrezkeroztik zuk maiz laudatu izan didazun behako arretagaldu hori neure nahira baliatzea.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 251. orr.

Haren behako hodeiz betean ostarte bakarra zegoen, eta handik erakutsi zuen eguzkiak bere aurpegia.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 157. orr.

Hodeien artetik ilargiaren behako hitsa, denetan bere argi hori kiratsa banatzen du.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 199. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

amaren behako (3); azken behako bat (4); bakarrik behako bat (3); behako bat (113); behako bat aski (3); behako bat bakarra (3); behako bat egin (3); behako bat eman (23); behako bat emana (3); behako bat emanez (6); behako bat emanik (6); behako batean (4); behako baten emaitea (7); behako baten emaiteko (4); behako berezi bat (3); behako luze (3); behako zabal (7); behako zabal bat (4); bertze behako hura (3)

behakoa egin (3); behakoa eman (3); behakoa gogortzen (3); behakoa zorrozten (9); behakoa zorrozten zuela (4); behakoa zorroztu (4)

lehen behakoak (3)

lehen behakoan (18); lehen behakoan ezagutu (3)


behakoño iz behako arina.

Artetan ez bide da kalte gisa hortako behakoño baten emaitea iraganari.  Herria   2003-08-07

Ravel akademiak harreman guziz onak dauzka sasoin berean muntatzen den Kostaldeko Musikaldi nagusiarekin eta nola Musikaldi horrentzat Errusia hartua baitzuten gai nagusi bezala, Ravel akademiak ere nahi ukan behakoño bat eman Errusia alderat.  Herria   2002-09-19


behaku ik behako.

behakuntza iz behaketa.

Geratzen zaigun bakarra, Quineren ustez, behakuntzaren eta zientziaren arteko erlazioa ulertzeko ahaleginak dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 121. orr.

Badu behakuntzak lehentasun epistemikorik?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 163. orr.

Nola opera dezake beti testuinguru batean kokaturiko behakuntzak erlatibismoan erori gabe?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 163. orr.

Legearen azterketak inferentzia induktiboaren logika soilik aztertu beharrean, aurkikuntzaren mekanismoaren -analogien, ereduen, metaforen, esperimentuaren edo behakuntzaren- aztertzeari ekingo dio.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 163. orr.


behaldi iz begiraldia.

Matsondo baten adaxkak, aihenak, mordoak eta ale guziak behaldi batez sumatzea, ez da gauza ugaria eta nahasia bakarrik, oroitzeaz guziz besteko gertaera baizik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 337. orr.

Erabili izan da, halaber, argia eta Jainkoaren presentzia adierazteko, profetek naturaz gaineko behaldian ikusi ohi zituztenak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 66. orr.


behaleku iz begiralekua.

La Montañesa kafetegiko bere mahai-behalekuan zelatan.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 104. orr.


behamontes ik beaumondar.

behapen iz behaketa.

Ezin dut aipatu gabe utzi, gerora ugaldu direla behatoki txiki partikular horietakoak, Igeldoko behatokirako eta INM erakunderako lana egin dutenak: fijoetakoak izan dira, adibidez, fabrika batzuetako portero eta atezainen kokagunean, edo hainbat mendizainen etxetako postuak, eta abar, harik eta behapen automatikoa iritsi den arte.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 53. orr.


behapide iz begiratzeko bidea.

Zertarako diren erakunde publiko batek dituen benefizioak, hiritarrek ez baldin badute horien behapiderik?  Herria   2002-11-28


behar 1 iz (zerbaiterako) nahitaezko den gauza; (zerbait) beharrezko gertatzea. ik beharkizun; premia; halabehar. (ikus beheko konbinatorian behar izenaren agerraldi maizkoenak).
2 izond beharrezkoa.

Jauregiaren eskualde bat baita lurrerat joana, hura ere beharra dute berriz xurik ezarri, toki gehiagoren ukaiteko gisan.  Herria   2003-04-10

Europako lege Nagusiaz beharra den erreferendumari buruz biltzar publiko bat eginen da Angeluko Résidence Hotelean.  Herria   2005-05-19

Gezurra da noski gizonak asmatu duen gauzarik beharrena.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 177. orr.

Konfuzioren eta haren ikasleetariko baten arteko eztabaida batean, ikasleak Maisuari galdetzen dio ea zer den, beraren aburuz, ondo gobernatzeko gauzarik beharrena.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 189. orr.

Hori da beharrena: istoria bereizi bat, majiaz beterik, ederki emanik.  Herria   2003-09-18

Horixe nuen nik beharrena, arrazaren haria benetan berreskuratuko banuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 79. orr.

Ahantzi gabe ura dela denetan beharrena.  Herria   2001-09-20

3 behar izan (ikus beheko konbinatorian behar izan aditzaren agerraldi maizkoenak).
4 behar egin lan egin.

Funeraria batean behar egiten duela esan zion.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 121. orr.

Jaionek, bere ahizta Rosalirenean, auzoaren izen bereko Erreskondo jatetxean behar egiten dau.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 43. orr.

-Behar egin barik biziko zara?  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 53. orr.

Eta askoz hobeto bizi gara behar egin barik, of course!  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 51. orr.

-Behar egin barik biziko zara?  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 53. orr.

Eta askoz hobeto bizi gara behar egin barik, of course!  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 51. orr.

Garbi dago herrilanetan behar egitera zigortutako hogei lapurren oinazeak oso onuragarriak direla Estatuarentzat.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Hemendik aurrera gelditzen zaiguna da elkarlanean hastea, eta alderdi eta eragile guztiok erantzunkizunez behar egitea.  Berria - Harian   2006-04-02

5 behar eragin lan eginarazi.

Beharrak behar eragin, lanak berak jartzen zaitu lanean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 440. orr.

6 behar ordu (orobat beharrordu g.er.) estuasuna, larrialdia.

Auzapezak segurtatu du laguntzak emanak direla behar-orduak ikusiz eta xeheki aztertuz ukan dirua nork zertan nola baliatu duen aintzineko urte horietan...  Herria   2005-04-14

Horrek xeheki ikusten ari ditu Euskal Herriko laborantzaren egiazko behar ordu guziak.  Herria   2004-06-10

Eremu askotan lurralde-batzarrak badu nun josta eta martxoko hauteskunde horiek munta handikoak dira beraz, ikusiz behar-ordu premiatsuenak nun zoin ditazkeen.  Herria   2004-02-19

Denek gogoan beraz Afrika hortako Elizaren behar-orduak.  Herria   2003-01-09

Erreka zolan, behar orduan gordetzeko lekuak ez ziren eskas.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 20. orr.

Deus ere ez zuen inoiz kalera botatzen, zeren dena etor baitzitekeen primeran behar-orduan: ezta gazta-azalak ere.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 36. orr.

Eskerrak ematen zizkion Jainkoari behar orduan babesle ausart hori bidean jarri ziolako.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 172. orr.

Han bederen adiskideak eta auzoak bazituen, behar orduetan esku ukaldi baten emateko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 85. orr.

Nehork ezin du erran behar orduetan jendeak ez dakiela elgarretaratzen eta elgar laguntzen.  Herria   2001-04-12

14 hobe beharrez (orobat hobebeharrez g.er.)

Hobe beharrez, bada, iraulikatu zen nagusiaren alabarekin bulegoko tapizaren gainean.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 45. orr.

Hatzak ere gurutzatu egiten genituen, hobe beharrez, badaezpada ere.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 46. orr.

Norberaren ustez, hobebeharrez noski, nahiz beti asmatu ezin.  Berria - Ekonomia   2006-04-21

Demagun editore lagunak, hobe beharrez, ez sartzeko gomendioa egiten diola.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 135. orr.

Gezur arina litzateke, hobe beharrez errana.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 83. orr.

· Walkmana debekatu dit, eta eskerrak eman behar dizkiot, nire hobe beharrez jokatu baitu horrela.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 38. orr.

Eroak onartu beharko zuela gaineratu zuen, bere eta besteen hobe beharrez.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 97. orr.

Hain urte gutxian, kausaren onerako eta errepublikaren hobe beharrez, hainbeste aurreiritzi, hainbeste kate zentzugabe hausten jakin izan duen herriari ez zaio batere kostako jainkoaren mamua sakrifikatzea, erregearena baino hutsalagoa baita.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 220. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 11 aldiz agertzen direnak)

abandonatu behar (13); abian jarri behar (14); abiatu behar (116); abiatu behar da (12); abiatu behar dugu (15); abisatu behar (14); adi egon behar (35); adierazi behar (108); adierazi behar da (14); aditu behar (18); ados jarri behar (17); adostu behar (29)

afaldu behar (14); agertu behar (122); agertu behar du (13); agertu behar dute (11); agertu behar izan (13); agertu behar zuen (11); agindu behar (40); agindu behar izan (13); agur esan behar (14); agurtu behar (11); ahal eta behar (16); ahal izan behar (26); ahal izateko behar (28); ahalbidetu behar (12); ahalegina egin behar (47); ahaleginak egin behar (40); ahalegindu behar (59); ahalegindu behar dugu (23); ahantzi behar (113); ahaztu behar (279); ahaztu egin behar (25); ahoskatu behar (12)

aintzat hartu behar (139); aipatu behar (158); aipatu behar da (38); aipatu behar dira (23); aipatu behar dugu (14); aitortu behar (448); aitortu behar da (58); aitortu behar dizut (15); aitortu behar dugu (20); aitortu behar dut (137); aitortu behar izan (50); aitortu behar nuen (11); aitortu behar zaio (13); aitortu egin behar (11); akabatu behar (17); aktiboa izan behar (11); akulatu behar (16); aldaketa behar (14); aldaketa egin behar (14); aldaketak behar (12); aldaketak egin behar (16); aldarrikatu behar (47); aldatu behar (345); aldatu behar da (22); aldatu behar dira (11); aldatu behar du (14); aldatu behar dugu (15); aldatu behar izan (76); aldatu egin behar (38); alde egin behar (268); aldendu behar (15); altxatu behar (47); altxatu behar izan (13); amaitu behar (96); amaitu behar da (12); amaitu egin behar (13); amor eman behar (26); amore eman behar (86); antolatu behar (75); antolatu behar da (12)

aplikatu behar (21); aprobetxatu behar (37); aprobetxatu egin behar (16); apurtu behar (24); apustua egin behar (16); arabera behar (11); arabera egin behar (16); araberakoa izan behar (13); arautu behar (27); arazorik izan behar (30); arbuiatu behar (12); ardura hartu behar (14); arduratu behar (86); argi eduki behar (16); argi izan behar (62); argi utzi behar (49); argia behar (12); argitaratu behar (13); argitu behar (120); argitu behar da (17); argitu behar izan (11); ari behar (64); arindu behar (12); aritu behar (179); aritu behar izan (41); arizan behar (13); arriskatu behar (12); arriskatu egin behar (14); artatu behar (36); artatu behar izan (25); ase behar (12); askatasuna behar (13); askatu behar (47); askatu behar izan (11); aske behar (15); aske utzi behar (11); asko behar (124); asko behar da (21); asko behar izan (30); asko behar izaten (11); asko egin behar (68); asko eman behar (11); asko hartu behar (16); asko sufritu behar (14); askorik behar (23); asmatu behar (129); asmatu behar izan (24); asmatu egin behar (17); astindu behar (15); atera behar (529); atera behar da (18); atera behar dira (16); atera behar du (17); atera behar dugu (21); atera behar izan (138); atera behar zuen (16); atera egin behar (21); atsedena behar (29); atxiki behar (81); atzeman behar (15); atzera egin behar (63); atzeratu behar (36); atzeratu behar izan (26); atzeratu egin behar (11)

aukera egin behar (13); aukera eman behar (25); aukera izan behar (29); aukeratu behar (132); aukeratu behar izan (12); aurka jokatu behar (28); aurkeztu behar (135); aurkeztu behar du (19); aurkitu behar (214); aurkitu behar da (25); aurkitu behar dela (11); aurkitu behar du (12); aurkitu behar dugu (13); aurkitu behar izan (14); aurkitu egin behar (11); aurre egin behar (212); aurre egiteko behar (13); aurrea hartu behar (11); aurrera begiratu behar (14); aurrera egin behar (87); aurrera jarraitu behar (17); aurreratu behar (18); aurretik behar (12); ausardia behar (16); azaldu behar (195); azaldu behar du (15); azaldu behar izan (29); azaldu egin behar (11); azalpenak eman behar (17); azkartu behar (13); azpimarratu behar (102); azpimarratu behar da (60); azpimarratu behar dira (13); azterketa egin behar (13); aztertu behar (319); aztertu behar da (62); aztertu behar dela (21); aztertu behar dira (39); aztertu behar direla (14); aztertu behar ditu (11); aztertu behar ditugu (13); aztertu behar du (12); aztertu behar dugu (20); aztertu behar dute (13)

babesa behar (49); babestu behar (99); babestu egin behar (14); baieztatu behar (12); baimena behar (41); baimena eman behar (11); baimena eskatu behar (13); baimendu behar (13); bakarra behar (33); bakarrik behar (35); bakarrik egin behar (23); bakarrik utzi behar (12); bakea behar (28); bakoitzak behar (16); baldintza bete behar (29); baliabideak behar (11); baliatu behar (172); baliatu behar da (12); baliatu behar du (11); baliatu behar dugu (36); baliatu behar izan (11); baliatu egin behar (13); balio behar (79); balio behar du (24); baloratu behar (13); banatu behar (82); barkamena eskatu behar (39); barkatu behar (30); barnebildu behar (17); barneratu behar (13); barre egin behar (11); barruan kokatu behar (11); batu behar (24); bazter utzi behar (15); baztertu behar (128); baztertu behar izan (13); baztertu egin behar (20); begira egon behar (19); begiratu behar (229); begiratu behar da (17); begiratu behar diogu (18); begiratu behar dugu (12); begiratu behar izan (15); begiratu behar zaio (19); beha egon behar (17)

behar adina (247); behar adina diru (14); behar adinako (82); behar adinakoa (13); behar al (352); behar al da (37); behar al du (27); behar al dugu (37); behar al duk (25); behar al dut (21); behar al duzu (41)

behar bada (514); behar bada ere (25); behar badira (48); behar baditu (16); behar baditugu (13); behar badizut (12); behar badu (121); behar badu ere (18); behar badugu (59); behar badut (108); behar badut ere (18); behar badute (36); behar baduzu (36); behar baduzue (11); behar bagenu (14); behar baino (310); behar baino gehiago (60); behar baino lehen (17); behar baino lehenago (31); behar bainuen (28); behar baita (179); behar baitira (72); behar baititu (37); behar baitituzte (13); behar baitu (164); behar baitugu (48); behar baitut (32); behar baitute (70); behar baitzaio (12); behar baitzen (41); behar baitziren (11); behar baitzuen (96); behar baitzuten (44); behar baldin (106); behar baldin bada (33); behar baldin badu (12); behar balitz (25); behar balu (35); behar balu bezala (24); behar balute (14); behar banu (40); behar banuen (18); behar banuen ere (11); behar bat (32); behar bazaio (11); behar bazen (24); behar bazinu (12); behar bazuen (46); behar bazuen ere (19); behar bazuten (18); behar beharrezko (57); behar beharrezkoa (254); behar beharrezkoa da (68); behar beharrezkoa zen (12); behar beharrezkoak (47); behar beharrezkoak dira (14); behar beharrezkotzat (12); behar beste (163); behar besteko (109); behar bezain (198); behar bezain ongi (11); behar bezainbat (12); behar bezainbeste (16); behar bezala (1364); behar bezala bete (17); behar bezala betetzen (11); behar bezala egin (38); behar bezala egiteko (25); behar bezala egiten (19); behar bezala erantzun (12); behar bezala ezagutzen (12); behar bezala prestatzeko (16); behar bezala zaindu (12); behar bezalako (218); behar bezalakoa (13)

behar da (6458); behar da beti (33); behar da ere (65); behar da erran (14); behar da gero (24); behar da haatik (28); behar da hemen (31); behar da hori (37); behar da horretarako (25); behar da ikusi (13); behar da izan (24); behar da jakin (14); behar da lehendabizi (11); behar da orain (17)

behar dela adierazi (50); behar dela aldarrikatu (14); behar dela azaldu (20); behar dela azpimarratu (55); behar dela berretsi (12); behar dela esan (182); behar dela esaten (22); behar dela eta (56); behar dela gaineratu (27); behar dela gogorarazi (16); behar dela nabarmendu (40); behar dela ohartarazi (18); behar dela zehaztu (11); behar delako (98); behar delarik (30); behar den (1408); behar den baino (11); behar den bezala (140); behar den bezalako (17); behar den denbora (30); behar den guztia (56); behar den lekuan (16); behar den moduan (56); behar den tokian (16); behar den unean (11); behar dena (276); behar dena baino (15); behar dena da (18); behar dena egiten (11); behar denean (115); behar denez (26); behar denik (58)

behar diagu (147); behar diat (216); behar didak (34); behar didan (11); behar didazu (115); behar didazue (16); behar die (80); behar diegu (152); behar dien (13); behar diet (24); behar diete (45); behar diezu (16); behar digu (26); behar digute (21); behar dik (150); behar din (28); behar dinagu (20); behar dinat (46); behar dio (315); behar dio eta (11); behar diogu (257); behar diok (17); behar diot (131); behar diote (102); behar diozu (84); behar dira (2545); behar direla adierazi (29); behar direla azpimarratu (32); behar direla esan (84); behar direla gaineratu (15); behar direla nabarmendu (29); behar diren baldintzak (50); behar diren neurriak (46); behar diren urrats (12); behar diren urratsak (14); behar dit (24); behar ditek (25); behar ditiagu (20); behar ditiat (20); behar ditu (991); behar ditu bere (21); behar dituela adierazi (11); behar dituela dio (14); behar dituela esan (22); behar dituela uste (11); behar dituelako (28); behar ditugu (804); behar ditugunak (16); behar dituk (37); behar ditut (158); behar dituzte (554); behar dituztelako (22); behar dituztenak (17); behar dituzu (147); behar dituzue (33); behar dituzun (13); behar dizkie (12); behar dizkiegu (15); behar dizkio (28); behar dizkiogu (24); behar dizkiot (16); behar dizkizut (16); behar dizu (16); behar dizudana (16); behar dizuet (40); behar dizugu (13); behar dizut (180)

behar du (5276); behar du beti (27); behar du gaur (13); behar du hori (21); behar du horrek (15); behar du izan (171); behar du orain (31); behar du oraindik (16); behar duela adierazi (35); behar duela aldarrikatu (18); behar duela azaldu (12); behar duela azpimarratu (36); behar duela dio (48); behar duela diote (14); behar duela esan (103); behar duela esaten (25); behar duela gaineratu (16); behar duela iritzi (27); behar duela izan (36); behar duela nabarmendu (26); behar duela ohartarazi (21); behar duela uste (84); behar duen bezala (22); behar duen denbora (11); behar duen guztia (20); behar duena (249); behar duenak (31); behar duenaren (21); behar duenari (22); behar duenean (53); behar duenez (23); behar duenik (36); behar dugu (3725); behar dugu denok (11); behar dugu orain (29); behar dugu oraindik (11); behar dugu zer (11); behar dugulako (31); behar duguna (96); behar dugunean (15); behar dugunik (18); behar duk (256); behar dun (46); behar dut (1434); behar dut nik (44); behar dut orain (20); behar dute (2411); behar dute izan (36); behar dute lehen (13); behar dute orain (16); behar dutela adierazi (28); behar dutela aldarrikatu (13); behar dutela azpimarratu (18); behar dutela dio (36); behar dutela diote (13); behar dutela esan (67); behar dutela gaineratu (18); behar dutela iritzi (16); behar dutela izan (11); behar dutela nabarmendu (17); behar dutela ohartarazi (11); behar dutela uste (55); behar dutelako (64); behar dutelarik (11); behar dutena (66); behar dutenak (63); behar dutenean (26); behar dutenei (23); behar dutenek (16); behar dutenez (13); behar dutenik (15); behar duzu (979); behar duzu orain (12); behar duzu zuk (13); behar duzue (215); behar duzuela (21); behar duzuen (41); behar duzuena (11); behar duzulako (13); behar duzun guztia (15); behar duzuna (36); behar duzunean (15)

behar egiten (13); behar ez dena (32); behar ez diren (25); behar ez direnak (11); behar ez duen (31); behar ez duena (21); behar ez duten (15); behar ez izatea (22); behar ez izateko (36); behar ez zuena (17)

behar gabe (15); behar gaitu (20); behar gaituzte (15); behar gara (85); behar genian (12); behar genioke (15); behar geniola (12); behar genion (14); behar genituela (31); behar genituen (74); behar genituzke (20); behar genuela esan (19); behar genuelako (12); behar genuen (345); behar genuena (24); behar genuke (123); behar genukeela (18); behar genukeen (15); behar gintuen (13); behar ginuela (24); behar ginuen (16); behar ginuke (39); behar gorria (42); behar gorrian (47)

behar handia (31); behar handiagoa (13); behar handirik (27); behar handirik gabe (12); behar haren (13); behar hau (27); behar haut (12); behar hori (111); behar horiek (19); behar horrek (30); behar horretan (18); behar horretarako (17); behar horri (11); behar huen (33); behar huke (26); behar hura (26)

behar izaiten (37); behar izan (7616); behar izan bainuen (11); behar izan baitute (11); behar izan baitzion (12); behar izan baitzituen (11); behar izan baitzuen (40); behar izan baitzuten (25); behar izan bazuen (13); behar izan da (37); behar izan diat (13); behar izan dio (33); behar izan diot (31); behar izan diote (19); behar izan dira (44); behar izan ditu (158); behar izan ditugu (52); behar izan ditut (53); behar izan dituzte (158); behar izan dituztenak (11); behar izan du (360); behar izan dugu (118); behar izan dut (161); behar izan dute (329); behar izan duten (44); behar izan duzu (27); behar izan duzue (17); behar izan gabe (44); behar izan genituen (53); behar izan genuen (154); behar izan nion (105); behar izan nituen (93); behar izan nuen (454); behar izan nuenean (13); behar izan omen (16); behar izan zen (44); behar izan zenuen (11); behar izan zidan (13); behar izan zien (29); behar izan zieten (20); behar izan zion (144); behar izan zioten (64); behar izan ziren (57); behar izan zituen (427); behar izan zituzten (308); behar izan zizkion (13); behar izan zizkioten (16); behar izan zuelako (15); behar izan zuen (1387); behar izan zuenean (19); behar izan zuten (874); behar izana (38); behar izandako (11); behar izanen (65); behar izanez gero (210); behar izango (131); behar izate (12); behar izatea (395); behar izateak (53); behar izateaz (22); behar izateko (41); behar izatekotan (14); behar izaten (1469); behar izaten baitzuen (11); behar izaten da (98); behar izaten den (11); behar izaten dira (63); behar izaten ditu (38); behar izaten ditugu (18); behar izaten ditut (15); behar izaten dituzte (80); behar izaten du (93); behar izaten dugu (39); behar izaten dut (28); behar izaten dute (136); behar izaten genituen (18); behar izaten genuen (36); behar izaten nituen (19); behar izaten nuen (55); behar izaten zen (30); behar izaten zion (12); behar izaten ziren (20); behar izaten zituen (30); behar izaten zituzten (20); behar izaten zuen (90); behar izaten zuten (70); behar izatera (15); behar izateraino (13); behar izatetik (14)

behar larria (13); behar likek (13); behar lioke (16); behar lirateke (27); behar litaizke (16); behar litake (66); behar litakeela (43); behar litakeen (12); behar litazke (34); behar liteke (14); behar lituzke (45); behar lituzkeen (15); behar lituzkete (16); behar litzateke (59); behar litzatekeen (17); behar luke (446); behar luke izan (30); behar lukeela (85); behar lukeen (92); behar lukeena (38); behar lukete (163); behar luketela (31); behar luketen (42)

behar naiz (21); behar nau (15); behar naute (14); behar nian (37); behar nien (20); behar nikek (12); behar ninan (11); behar ninduen (16); behar ninduten (13); behar niola (68); behar nion (132); behar nituen (120); behar nizkion (12); behar nizun (19); behar nuela erabaki (13); behar nuela esan (21); behar nuela iruditu (11); behar nuela uste (12); behar nuelako (27); behar nuen (828); behar nuen nik (31); behar nuena (35); behar nuenean (13); behar nuke (97); behar nukeen (21)

behar omen da (13); behar omen du (21); behar omen dugu (11); behar omen dute (11); behar omen zituen (11); behar omen zuen (28); behar ordu (31); behar orduak (33); behar orduan (26); behar orduen (15); behar ote da (15); behar ote den (18); behar ote dizut (16); behar ote du (27); behar ote duen (17); behar ote dugu (31); behar ote dugun (12); behar ote dut (34); behar ote nuen (36); behar ote zuen (51); behar ote zuten (11)

behar ukan (166); behar ukan dituzte (18); behar ukan du (23); behar ukan dute (41); behar ukan zuen (14); behar uste (18)

behar zaie (267); behar zaien (21); behar zaigu (15); behar zaio (646); behar zaiok (11); behar zaiola nabarmendu (11); behar zaiola uste (21); behar zaiolako (13); behar zaion (74); behar zaitut (52); behar zaizkie (73); behar zaizkio (106); behar zaizu (13); behar zara (22); behar zela erabaki (13); behar zela esan (17); behar zelako (24); behar zelarik (15); behar zen (844); behar zen guztia (13); behar zena (74); behar zenean (32); behar zenuen (86); behar zenuke (72); behar zenuten (17); behar zian (22); behar zidala (21); behar zidan (49); behar ziela (16); behar zien (40); behar zieten (20); behar zigun (25); behar zioat (14); behar ziola (61); behar zion (164); behar ziotela (22); behar zioten (65); behar zirela esan (13); behar ziren (452); behar zirenak (23); behar zituela (110); behar zituelako (14); behar zituen (401); behar zituenak (11); behar zituzten (213); behar zituztenak (13); behar zitzaidan (13); behar zitzaien (30); behar zitzaion (71); behar zitzaizkion (13); behar zizkion (25); behar zuela ematen (11); behar zuela erabaki (27); behar zuela esan (47); behar zuela esaten (14); behar zuela izan (25); behar zuela jakin (16); behar zuela pentsatu (18); behar zuela uste (19); behar zuelako (73); behar zuen (2498); behar zuen guztia (13); behar zuen izan (45); behar zuen nahitaez (16); behar zuen tokian (11); behar zuena (187); behar zuenak (35); behar zuenaren (11); behar zuenean (49); behar zuenez (11); behar zuenik (25); behar zukeen (42); behar zuten (946); behar zuten beren (13); behar zutena (26); behar zutenak (31); behar zutenean (17); behar zutenen (15)

behartu behar (28); behatu behar (12); berba egin behar (13); berdinak izan behar (13); bere behar (12); bere denbora behar (15); bereganatu behar (16); bereizi behar (109); bereizi behar da (11); bereizi behar dira (38); bereizi egin behar (23); bereiztu behar (11); bermatu behar (166); bermatu behar da (23); bermatu behar dela (14); bermatu behar du (13); bermatu behar dute (12); bermea ordaindu behar (11); berraztertu behar (14); berreraiki behar (12); berreskuratu behar (84); berreskuratu behar du (19); berreskuratu behar dugu (12); berretsi behar (37); berri eman behar (43); berrikusi behar (15); berritu behar (52); berriz egin behar (16); besterik behar (56); bete behar (526); bete behar da (15); bete behar dira (25); bete behar ditu (25); bete behar dituzte (24); bete behar du (26); bete behar dute (15); bete behar izan (39); bete behar zuen (12); bete egin behar (49); betearazi behar (11); beti behar (30); beti egon behar (12); beti izan behar (16); biak behar (14); bidaia egin behar (12); bidaiatu behar (12); bidali behar (99); bidali behar izan (15); bidea egin behar (29); bidea hartu behar (21); bideratu behar (74); bihurtu behar (87); bila joan behar (27); bilakatu behar (36); bilatu behar (414); bilatu behar da (57); bilatu behar dira (23); bilatu behar du (20); bilatu behar dugu (35); bilatu behar izan (29); bilatu behar nuen (13); bildu behar (168); bildu behar izan (14); bisitatu behar (23); bitartekoak jarri behar (11); bizi behar (276); bizi behar da (13); bizi behar du (17); bizi behar dugu (13); bizi behar dute (15); bizi behar izan (29); bizi behar izatea (12); bizi egin behar (16); bizitzeko behar (32); borondate politikoa behar (16); borondatea behar (14); borondatea behar da (11); borroka egin behar (27); borrokatu behar (95); borrokatu behar izan (20); bortxatu behar (12); bota behar (159); bota behar izan (33); bota egin behar (17); bozkatu behar (42); buelta eman behar (22); bueltatu behar (30); bueltatu behar izan (11); bukatu behar (90); bukatu egin behar (14); bultzatu behar (148); bultzatu behar da (20); bultzatu behar dela (21); bultzatu behar dira (18); bultzatu behar direla (11); bultzatu behar dugu (16); burutu behar (30)

debekatu behar (15); defendatu behar (81); defenditu behar (21); definitu behar (30); definitu behar da (11); dei egin behar (16); deitu behar (187); deitu behar da (28); deitu behar izan (15); deitu behar zaio (31); deklaratu behar (58); deklaratu behar izan (14); dena behar bezala (18); dena egin behar (18); dena eman behar (25); dena esan behar (31); denak behar (25); denbora asko behar (32); denbora behar (187); denbora behar da (27); denbora behar du (23); denbora behar dute (13); denbora behar izan (31); denbora behar izaten (14); denbora eman behar (15); denbora gehiago behar (49); denbora luzea behar (17); denek behar (29); desagerrarazi behar (16); desagertu behar (32); desagertu egin behar (24); desegin behar (28); deskribatu behar (20); determinatu behar (16); deuseztatu behar (11); diru asko behar (14); dirua behar (78); dirua behar da (14); dirurik behar (18); diseinatu behar (12); dolar behar (17)

ebaki behar (22); ebakuntza egin behar (31); edan behar (54); eduki behar (459); eduki behar da (71); eduki behar dira (13); eduki behar ditu (14); eduki behar du (40); eduki behar dugu (29); eduki behar dute (18); eduki behar zuen (24); egia aitortu behar (15); egia behar (11); egia esan behar (86); egiaztatu behar (22)

egin behar al (48); egin behar bada (23); egin behar baita (20); egin behar baitu (13); egin behar da (952); egin behar delako (20); egin behar dena (36); egin behar denean (21); egin behar diagu (44); egin behar diat (54); egin behar didazu (40); egin behar die (22); egin behar diegu (27); egin behar diete (15); egin behar dik (13); egin behar dio (57); egin behar diogu (50); egin behar diola (17); egin behar dion (11); egin behar diot (22); egin behar diote (36); egin behar diozu (15); egin behar dira (356); egin behar diren (72); egin behar ditu (77); egin behar ditugu (95); egin behar ditut (19); egin behar dituzte (59); egin behar dituzu (19); egin behar dizut (21); egin behar du (502); egin behar duelako (15); egin behar duena (35); egin behar dugu (637); egin behar duguna (16); egin behar duk (61); egin behar dut (261); egin behar dute (245); egin behar dutena (17); egin behar duzu (170); egin behar duzue (27); egin behar genituen (12); egin behar genuela (45); egin behar genuen (56); egin behar genuke (12); egin behar izan (1403); egin behar izango (11); egin behar izatea (46); egin behar izaten (267); egin behar luke (15); egin behar lukete (14); egin behar nion (14); egin behar nituen (21); egin behar nuen (155); egin behar omen (33); egin behar ote (69); egin behar zaie (50); egin behar zaio (99); egin behar zaitut (17); egin behar zaizkio (11); egin behar zen (121); egin behar zenuen (11); egin behar zion (19); egin behar zioten (21); egin behar ziren (38); egin behar zituen (40); egin behar zituzten (23); egin behar zitzaion (11); egin behar zuen (231); egin behar zuena (21); egin behar zuten (99); egin egin behar (26); egina behar (13); egina izan behar (15); egitea behar (11); egiteko behar (109); egiteko behar den (22); egiten hasi behar (17); egiten jarraitu behar (15); egiten saiatu behar (17); egiten utzi behar (12); egitera joan behar (15)

egituratu behar (11); egokitu behar (143); egokitu behar du (12); egokitu behar izan (19); egon behar (1827); egon behar al (11); egon behar da (47); egon behar dik (16); egon behar du (276); egon behar dugu (119); egon behar dut (34); egon behar dute (126); egon behar duzu (41); egon behar izan (79); egon behar izaten (12); egon behar luke (24); egon behar nuela (12); egon behar nuen (27); egon behar ote (11); egon behar zuen (99); egon behar zuten (45); egotzi behar (47); egotzi behar zaio (12); ekarri behar (210); ekarri behar du (13); ekarri behar izan (14); ekarri behar zuen (15); ekidin behar (22); ekin behar (90); ekin behar izan (11); ekintzetara pasatu behar (13); elkartu behar (30); eman behar (2323); eman behar al (11); eman behar da (60); eman behar dela (14); eman behar didazu (20); eman behar die (21); eman behar diegu (18); eman behar diete (12); eman behar dio (38); eman behar diogu (21); eman behar diot (11); eman behar dira (148); eman behar ditu (30); eman behar dituzte (22); eman behar dizkio (11); eman behar dizkiogu (11); eman behar du (58); eman behar dugu (29); eman behar dute (35); eman behar duzu (16); eman behar izan (250); eman behar izaten (34); eman behar nion (13); eman behar ote (16); eman behar zaie (47); eman behar zaio (111); eman behar zaizkie (12); eman behar zaizkio (12); eman behar zion (24); eman behar zituen (20); eman behar zuen (52); eman behar zuten (14); eman egin behar (20); emateko behar (13); emon behar (22); entregatu behar (17); entrenatu behar (13); entzun behar (249); entzun behar izan (106); entzun behar izaten (19); entzun egin behar (18); epaitu behar (50)

erabaki behar (271); erabaki behar du (73); erabaki behar dugu (12); erabaki behar dute (22); erabaki behar izan (16); erabaki behar zuen (16); erabaki behar zuten (12); erabakia hartu behar (17); erabakiak hartu behar (18); erabili behar (405); erabili behar da (31); erabili behar dela (15); erabili behar den (11); erabili behar dira (29); erabili behar ditugu (12); erabili behar izan (44); erabili behar izaten (16); erabili egin behar (13); eragin behar (82); eragotzi behar (23); eraiki behar (127); eraiki behar da (13); erakarri behar (17); erakutsi behar (353); erakutsi behar da (16); erakutsi behar du (53); erakutsi behar dugu (24); erakutsi behar dute (28); erakutsi behar izan (16); eraman behar (584); eraman behar dira (11); eraman behar dugu (14); eraman behar izan (191); eraman behar izaten (25); eraman behar zuen (16); eraman behar zuten (11); erantsi behar (83); erantsi behar zaio (15); erantzun behar (255); erantzun behar dio (15); erantzun behar izan (23); erantzun egin behar (17); erantzuna eman behar (20); eraso behar (14); eratu behar (35); erdi behar (13); erdietsi behar (19); eredu izan behar (12); ereman behar (19); erietxera eraman behar (31); erne egon behar (34); erne ibili behar (19); eroan behar (14); erori behar (39); erosi behar (108); erosi behar izan (19); erran behar (632); erran behar da (372); erran behar dizut (14); erran behar dugu (30); erran behar dut (43); erran behar izan (12); erran behar ote (17); erraza izan behar (17); erraztu behar (13); erre behar (39); erreparatu behar (52); errepikatu behar (60); errepikatu behar izan (19); errespetatu behar (181); errespetatu behar da (21); errespetatu behar dela (21); errespetatu behar dira (19); errespetatu behar direla (20); errespetatu behar ditu (12); errespetatu behar du (13); errespetatu egin behar (42); erretiratu behar (21)

esan behar (1457); esan behar al (13); esan behar bada (43); esan behar badut (39); esan behar da (219); esan behar diat (14); esan behar diogu (13); esan behar diot (28); esan behar dizuet (11); esan behar dizut (52); esan behar du (25); esan behar dugu (38); esan behar dut (81); esan behar dute (12); esan behar izan (59); esan behar nion (29); esan behar nuen (14); esan behar ote (20); esan behar zaio (14); esan behar zidan (14); esan behar zion (18); esan behar zuen (27); esan egin behar (45); eseri behar (25); eskaini behar (183); eskaini behar zuen (12); eskatu behar (359); eskatu behar dizut (28); eskatu behar du (14); eskatu behar izan (48); eskatu behar zaio (19); eskerrak eman behar (48); eskertu behar (42); eskolak euskaldundu behar (20); esku hartu behar (38); esku utzi behar (28); eskubidea izan behar (12); eskubideak bermatu behar (12); eskubideak errespetatu behar (14); eskuratu behar (45); esnatu behar (14); esnatu egin behar (11); espero behar (26); esplikatu behar (24); estali behar (20); estutu behar (22); eten behar (56); eten behar izan (26); eten egin behar (31); etorri behar (263); etorri behar du (17); etorri behar duela (12); etorri behar dute (12); etorri behar duzu (21); etorri behar izan (30); etorri behar zuen (20); etsi behar (50); etsi behar izan (20); etsi egin behar (14); etxean behar (12); etxera itzuli behar (12); etxera joan behar (38); euro behar (36); euro ordaindu behar (45); euskal herriak behar (19); euskaldundu behar (32); euskaldundu behar du (17); euskara behar (13); euskarak behar (18); eusteko behar (14); eutsi behar (180); eutsi behar dio (11); eutsi behar diogu (21); eutsi behar izan (24); eutsi behar zaiola (12); eutsi egin behar (43); exijitu behar (21); existitu behar (20); ez da behar (108); ez dago behar (16); ez dira behar (32); ez ditu behar (22); ez du behar (85); ez dugu behar (29); ez dut behar (28); ez dute behar (39); ez genuen behar (26); ez nuen behar (17); ez zen behar (19); ez ziren behar (12); ez zituen behar (18); ez zuen behar (66); ez zuten behar (14); ezabatu behar (12); ezagutu behar (154); ezagutu egin behar (15); ezarri behar (204); ezarri behar da (16); ezarri behar dela (12); ezarri behar dira (21); ezberdinak izan behar (12); ezer behar (32); ezer egin behar (18); ezer esan behar (20); ezertarako behar (25); ezetz esan behar (12); ezkondu behar (49); ezkondu egin behar (12); ezkutatu behar (52); eztabaidatu behar (56)

fidatu behar (40); finkatu behar (68); finkatu behar dira (16); frogatu behar (91); frogatu behar du (14); frogatu egin behar (11); fusilatu behar (14)

gabe behar (16); gabe egin behar (33); gabe egon behar (11); gabe utzi behar (27); gai izan behar (47); gain hartu behar (41); gainditu behar (156); gainditu behar izan (34); gainditu egin behar (19); gainean egon behar (13); gainean jarri behar (11); gaineratu behar (37); gaineratu behar zaio (15); gainetik egon behar (15); gaitzetsi behar (25); galarazi behar (12); galdegin behar (19); galdetu behar (141); galdetu behar zaio (11); galdetu egin behar (13); galdu behar (148); garaipena behar (27); garatu behar (63); garatu behar da (14); garbi eduki behar (13); garbi esan behar (21); garbi izan behar (18); garbi utzi behar (11); garbitu behar (90); garraiatu behar (19); garrantzia eman behar (14); gastatu behar (22); gauza behar (23); gauza izan behar (14); gauzak behar (56); gauzak behar bezala (40); gauzatu behar (48); gehiago behar (397); gehiago behar da (26); gehiago behar dira (16); gehiago behar du (22); gehiago behar dugu (11); gehiago behar izan (49); gehiago behar izaten (13); gehiago egin behar (73); gehiago eman behar (27); gehiago izan behar (16); gehiago ordaindu behar (14); gehien behar (36); gehitu behar (182); gehitu behar zaie (12); gehitu behar zaio (53); gehitu behar zaizkie (22); gehitu behar zaizkio (30); geldiarazi behar (23); gelditu behar (206); gelditu behar du (11); gelditu behar izan (62); gelditu egin behar (12); genuen behar (30); geratu behar (184); geratu behar du (17); geratu behar izan (38); gertatu behar (176); gertatu behar zuen (15); gertatu behar zuena (12); gidatu behar (33); gisa hartu behar (24); gisa ulertu behar (16); gizarteak behar (14); gizonak behar (11); gobernatu behar (17); gobernuak behar (14); gogoan eduki behar (14); gogoan hartu behar (23); gogoan izan behar (49); gogoeta egin behar (23); gogor egin behar (32); gogorarazi behar (19); gogoratu behar (139); gogoratu behar da (77); gogoratu behar dugu (18); gogorra izan behar (34); gonbidatu behar (16); gora egin behar (18); goratu behar (16); gorde behar (155); gorde behar izan (13); goretsi behar (16); gozatu behar (17); guk behar (12); gurutzatu behar (14); guti behar (13); gutxi behar (51); gutxi behar izan (17); gutxiago behar (49); gutxietsi behar (26); guziak behar (17); guziek behar (18); guztia behar (20); guztia egin behar (21); guztia eman behar (14); guztiak behar (35); guztiak behar bezala (12); guztiak egin behar (11); guztiek behar (15); guztiek egon behar (14); guztiek izan behar (20)

hala behar (99); hala behar du (22); hala behar izanez (16); hala egin behar (15); hala izan behar (33); halaxe behar (20); han behar (18); han egon behar (18); handitu behar (28); hanka egin behar (12); hara joan behar (12); hark behar (17); harrapatu behar (46); harritu behar (41); hartu behar (2591); hartu behar da (387); hartu behar dira (201); hartu behar diren (33); hartu behar ditu (58); hartu behar ditugu (23); hartu behar dituzte (31); hartu behar du (131); hartu behar dugu (103); hartu behar dut (23); hartu behar dute (89); hartu behar duzu (38); hartu behar izan (158); hartu behar izaten (40); hartu behar nuen (19); hartu behar omen (12); hartu behar ote (13); hartu behar zen (20); hartu behar ziren (17); hartu behar zuen (57); hartu behar zutela (13); hartu behar zuten (22); hartzeko behar (12); haserretu behar (11); hasi behar (473); hasi behar al (13); hasi behar da (35); hasi behar du (34); hasi behar dugu (54); hasi behar dute (12); hasi behar izan (42); hasi behar nuen (11); hasi behar zuen (23); hasi behar zuten (13); hau egin behar (14); hau esan behar (11); hausnartu behar (19); hautatu behar (87); hautsi behar (46); hazi behar (20); hedatu behar (17); helarazi behar (54); helarazi behar dira (11); helarazi behar dituzte (14); heldu behar (132); heldu behar izan (17); hemen behar (21); hemen egon behar (25); hemen geratu behar (15); herriak behar (35); herriak behar duen (15); hezi behar (16); hil behar (239); hil behar dugu (11); hil behar zuen (13); hil egin behar (59); hilabete behar (33); hilabete behar izan (23); hitz egin behar (392); hitz eman behar (14); hitzartu behar (47); hobetu behar (92); hobetu egin behar (15); hola behar (15); honek behar (14); honetan behar (12); hor behar (12); hor egon behar (12); hori baliatu behar (18); hori behar (118); hori behar bezala (16); hori egin behar (47); hori ere behar (12); hori esan behar (14); hori hartu behar (14); hori izan behar (22); hori onartu behar (12); horiek behar (51); horiek behar bezala (11); horixe bakarrik behar (11); horixe behar (37); horixe egin behar (17); horregatik behar (18); horrek behar (30); horrek izan behar (17); horrela behar (24); horrela egin behar (16); horrela izan behar (22); horrelakorik egin behar (13); horretan behar (12); horretan kokatu behar (13); horretarako behar (39); horri gehitu behar (11); hortako behar (15); hura behar (17); hurbildu behar (30); hustu behar (62); hustu behar izan (15); huts egin behar (20); hutsetik hasi behar (15)

ibili behar (526); ibili behar da (46); ibili behar dela (13); ibili behar du (19); ibili behar dugu (31); ibili behar duzu (11); ibili behar izan (61); ibili behar izaten (40); ibili behar zuen (18); idatzi behar (174); idatzi behar da (11); idatzi egin behar (12); identifikatu behar (14); igaro behar (126); igaro behar izan (29); igarri behar (11); igo behar (96); igo behar izan (17); igorri behar (42); igurikatu behar (14); ihardetsi behar (16); ihes egin behar (141); ikasi behar (312); ikasi behar da (12); ikasi behar du (12); ikasi behar dugu (29); ikasi behar dut (16); ikasi behar dute (12); ikasi behar duzu (14); ikasi behar izan (45); ikasi egin behar (29); ikertu behar (60); ikertu behar da (13); ikusi behar (597); ikusi behar da (105); ikusi behar dira (11); ikusi behar du (24); ikusi behar dugu (32); ikusi behar dut (12); ikusi behar dute (13); ikusi behar izan (33); ikusi behar zer (11); ikusi egin behar (86); ikustera joan behar (16); inbertitu behar (17); indarra behar (21); indartu behar (44); inguru behar (29); inoiz behar (17); interpretatu behar (20); ipini behar (47); irabazi behar (249); irabazi behar dio (20); irabazi behar ditu (15); irabazi behar ditugu (14); irabazi behar du (34); irabazi behar dugu (17); irabazi behar dute (15); irabazi egin behar (72); irabazteko behar (13); iragan behar (38); irakatsi behar (54); irakurri behar (126); irakurri behar izan (17); iraun behar (76); iraun behar du (11); ireki behar (77); irentsi behar (43); irentsi behar izan (15); iristeko behar (11); iritsi behar (90); iritsi behar zuen (11); irten behar (111); irten behar izan (18); irudikatu behar (16); isildu behar (16); isildu egin behar (12); isilik egon behar (14); islatu behar (17); isuri behar (11); ito behar (33); itxaron behar (233); itxaron behar da (24); itxaron behar izan (108); itxaron behar izaten (12); itxaron egin behar (26); itxi behar (90); itxi behar izan (41); itxi egin behar (43); itxoin behar (22); itxurak egin behar (15); itzali behar (20); itzuli behar (318); itzuli behar du (14); itzuli behar dut (21); itzuli behar izan (57); itzuli behar zuen (11); itzuli egin behar (20); izan behar (5255); izan behar al (14); izan behar badu (14); izan behar baita (12); izan behar baitu (32); izan behar da (386); izan behar dik (30); izan behar dira (74); izan behar ditu (44); izan behar ditugu (19); izan behar dituzte (22); izan behar du (994); izan behar duena (24); izan behar duenik (14); izan behar dugu (237); izan behar dut (30); izan behar dute (328); izan behar dutelako (11); izan behar duzu (57); izan behar genuen (13); izan behar luke (62); izan behar lukete (19); izan behar nuen (24); izan behar omen (13); izan behar ote (12); izan behar zen (46); izan behar zituen (13); izan behar zuen (337); izan behar zuena (28); izan behar zuten (75); izatea lortu behar (13); izateko behar (65); izaten jarraitu behar (24); izena eman behar (26); izenak behar (16); izenak eman behar (124); izendatu behar (36); izenpetu behar (15)

jabe izan behar (13); jabetu behar (27); jaiki behar (37); jaio behar (17); jaitsi behar (81); jaitsi behar izan (28); jakin behar (893); jakin behar da (201); jakin behar dena (11); jakin behar du (97); jakin behar dugu (68); jakin behar dut (21); jakin behar dute (66); jakin behar duzu (41); jakin behar duzue (15); jakin behar luke (12); jakin behar nuen (17); jakin behar zenuke (15); jakin behar zuen (34); jakin egin behar (43); jakinarazi behar (75); jan behar (121); jan egin behar (11); jantzi behar (50); jaramon egin behar (13); jardun behar (129); jardun behar dugu (13); jardun behar izan (21); jarraiki behar (18); jarraitu behar (432); jarraitu behar da (19); jarraitu behar du (43); jarraitu behar dugu (63); jarraitu behar dute (13); jarraitu behar izan (21); jarraitu behar zuen (11); jarraitu egin behar (18); jarrera aldatu behar (11); jarri behar (741); jarri behar da (57); jarri behar dela (25); jarri behar dira (61); jarri behar direla (24); jarri behar ditu (13); jarri behar ditugu (20); jarri behar du (24); jarri behar dugu (41); jarri behar dut (11); jarri behar dute (24); jarri behar duzu (12); jarri behar izan (68); jarri behar izaten (13); jasan behar (366); jasan behar izan (156); jasan behar izaten (43); jaso behar (173); jaso behar du (24); jaso behar izan (15); jaso behar zuen (12); jateko behar (11); jaurti behar (18); jendea behar (31); jendeak behar (13); jin behar (15); jo behar (426); jo behar da (31); jo behar du (17); jo behar dugu (30); jo behar dute (14); jo behar izan (72); jo behar izaten (15); jo behar zuen (21); joan behar (1455); joan behar da (54); joan behar diat (13); joan behar du (55); joan behar duen (26); joan behar dugu (102); joan behar duk (16); joan behar dut (75); joan behar dute (47); joan behar duten (12); joan behar duzu (30); joan behar genuen (13); joan behar izan (207); joan behar izatea (18); joan behar izaten (59); joan behar nuen (30); joan behar zuen (58); joan behar zuten (31); joan egin behar (39); jokatu behar (747); jokatu behar da (46); jokatu behar den (16); jokatu behar du (50); jokatu behar dugu (95); jokatu behar dute (30); jokatu behar izan (70); jokatu behar zuen (39); jokatu behar zuten (28); jokatu egin behar (17); jorratu behar (39); josi behar (18); justifikatu behar (15); juzgatu behar (18)

kalera atera behar (11); kaleratu behar (14); kalkulatu behar (13); kanbiatu behar (11); kanpora atera behar (13); kanpora joan behar (22); kanporatu behar (16); kantatu behar (37); kantatu behar izan (11); kargua utzi behar (15); kasu egin behar (62); kasurik egin behar (16); kateak behar (30); kateak behar ziren (12); kendu behar (153); kendu behar izan (24); kendu egin behar (27); kezkatu behar (39); kilometro egin behar (13); kitatu behar (11); kokatu behar (116); kokatu behar da (40); kokatu behar dira (13); konbentzitu behar (19); kondatu behar (14); kondenatu behar (13); kondutan hartu behar (11); konfiantza behar (11); konfiantza izan behar (12); konformatu behar (80); konformatu behar izan (47); konpondu behar (169); konpondu behar da (21); konpondu behar dela (15); konpondu behar dira (11); konpondu behar dugu (11); konpondu egin behar (14); konpromisoa hartu behar (16); konpromisoak hartu behar (14); kontatu behar (172); kontatu behar izan (23); kontra borrokatu behar (14); kontra egin behar (17); kontra jokatu behar (12); kontratatu behar (11); kontrolatu behar (29); kontsideratu behar (19); kontsultatu behar (12); kontuan eduki behar (17); kontuan hartu behar (355); kontuan izan behar (202); konturatu behar (24); kontutan hartu behar (22); kontuz ibili behar (68); korritu behar (17); kudeatu behar (43)

laga behar (22); lagundu behar (162); lagundu behar izan (24); lagundu egin behar (53); laguntza behar (206); laguntza behar du (24); laguntza behar duen (11); laguntza behar dugu (13); laguntza behar dut (13); laguntza behar dute (13); laguntza behar izan (21); laguntzarik behar (31); lan egin behar (191); lana behar (54); lana behar bezala (28); lana egin behar (62); lanak behar (13); lanak egin behar (20); landu behar (104); landu behar da (13); landu behar dugu (16); lanean jarraitu behar (24); lanera joan behar (18); lanerako behar (11); langileak behar (11); lasai egon behar (16); lasaitu behar (11); lasaitu egin behar (14); laster behar (13); legea bete behar (13); lehen behar (11); lehen egin behar (11); lehertu behar (17); lehiatu behar (20); lekua behar (16); lekua izan behar (18); lekuak hustu behar (14); leporatu behar (13); libratu behar (12); lo egin behar (31); lortu behar (380); lortu behar da (31); lortu behar dela (34); lortu behar dira (11); lortu behar du (35); lortu behar duela (12); lortu behar dugu (76); lortu behar dute (18); lortzeko behar (17); lotsatu behar (14); lotu behar (107); lurperatu behar (16); luzatu behar (39); luzatu behar izan (12); luzea behar (30); luzea behar izan (11); luzea egin behar (21)

maitatu behar (40); maite behar (35); makurtu behar (30); makurtu behar izan (12); makurtu egin behar (12); mantendu behar (51); markatu behar (18); martxan jarri behar (15); menderatu behar (25); menderatu behar du (12); menperatu behar (18); milioi euro behar (14); mintzatu behar (56); minutu behar (41); minutu behar izan (27); moldatu behar (67); moldatu behar izan (13); moztu behar (90); moztu behar izan (24); moztu egin behar (20); mugatu behar (45); mugitu behar (65); mugitu egin behar (16); murgildu behar (14); murriztu behar (33)

nabarmendu behar (55); nabarmendu behar da (22); nabarmendu behar dira (12); nagusitu behar (12); nahasi behar (29); nahastu behar (74); nahi eta behar (21); nahitaez behar (11); nahitaez irabazi behar (32); negoziatu behar (41); neurri hartu behar (17); neurriak behar (11); neurriak hartu behar (64); neurtu behar (53); neurtu behar da (15); nik behar (41); nik egin behar (13); noiz egin behar (13); noizbait behar (11); nola behar (67); nola bizi behar (11); nola deitu behar (25); nola egin behar (65); nola erabili behar (15); nola hartu behar (15); nola jokatu behar (76); nola ulertu behar (30); nolakoa izan behar (43); non egin behar (11); non jarri behar (15); nonbait behar (12); nora jo behar (13); nora joan behar (43); norbait behar (38); nork behar (18); nork esan behar (32); nozitu behar (20)

obeditu behar (16); oharrarazi behar (17); ohartarazi behar (25); ohartu behar (73); ohartu behar da (35); ohitu behar (22); oinarritu behar (51); oinarritu behar da (11); oinez joan behar (11); onartu behar (555); onartu behar da (62); onartu behar dira (13); onartu behar ditu (13); onartu behar du (54); onartu behar duela (14); onartu behar dugu (39); onartu behar dut (25); onartu behar dute (29); onartu behar izan (92); onartu egin behar (44); ondo egin behar (12); ondo ezagutu behar (11); ondoan behar (11); ondorioztatu behar (15); onespena behar (14); onetsi behar (16); oniritzia behar (27); orain behar (19); ordaindu behar (490); ordaindu behar da (17); ordaindu behar dira (15); ordaindu behar ditu (12); ordaindu behar du (16); ordaindu behar duen (12); ordaindu behar dute (15); ordaindu behar izan (80); ordaindu behar izatea (13); ordaindu behar izaten (37); ordaindu egin behar (43); ordezkatu behar (27); ordu behar (30); ordu behar izan (19); ordu eman behar (12); orduan behar (15); oroitarazi behar (17); oroitu behar (37); oroitu behar da (19); osatu behar (115); osatu behar da (17); osoa behar (42); ospatu behar (33); ospitalera eraman behar (74)

pagatu behar (80); pagatu behar izan (11); pairatu behar (81); pairatu behar izan (43); parte hartu behar (155); partekatu behar (14); partida irabazi behar (23); partida joan behar (12); partida jokatu behar (27); partidak behar (11); pasa behar (75); pasa behar izan (18); pasatu behar (209); pasatu behar da (12); pasatu behar du (12); pasatu behar izan (42); pausatu behar (11); pauso eman behar (11); pausoak eman behar (15); pazientzia behar (19); pentsatu behar (370); pentsatu behar da (61); pentsatu behar du (15); pentsatu behar dugu (57); pentsatu behar dut (13); pentsatu behar dute (14); pentsatu behar zuen (13); pixka bat behar (37); piztu behar (41); planteatu behar (24); plazaratu behar (12); politikoa behar (48); politikoa behar da (13); portatu behar (11); pozik egon behar (21); poztu behar (12); prest egon behar (88); prestatu behar (125); prestatu behar dugu (13); prestatu behar izan (12); probatu behar (16); proposatu behar (24); publikoa behar (21); puntu behar (17); puntuak behar (12)

saiatu behar (228); saiatu behar da (15); saiatu behar du (16); saiatu behar dugu (66); saihestu behar (64); saihestu egin behar (12); sakondu behar (19); sakrifikatu behar (13); salatu behar (34); salatu egin behar (13); salbatu behar (32); saldu behar (45); sartu behar (396); sartu behar da (18); sartu behar dira (22); sartu behar du (20); sartu behar dugu (12); sartu behar izan (51); segi behar (12); segitu behar (126); segitu behar du (15); segundo batzuk behar (13); segundo behar izan (35); segundo gehiago behar (16); segurtatu behar (17); sendoa behar (14); sendotu behar (20); sentitu behar (75); sentitu behar du (22); sinatu behar (31); sinetsi behar (92); sinetsi egin behar (15); sinistu behar (11); soilik behar (13); sorrarazi behar (12); sortu behar (225); sortu behar da (31); sortu behar dira (14); sortu behar ditugu (11); sortu behar dugu (21); sostengua behar (14); sufritu behar (62); sufritu behar izan (30); suhiltzaileek atera behar (25); suntsitu behar (32); suposatu behar (12); sustatu behar (69); sustatu behar da (15)

taldeak behar (18); tokia behar (13); topatu behar (39); transmititu behar (11); tratatu behar (46); tratatu behar dira (11); tresnak behar (12); txertatu behar (11)

ugari egin behar (12); ukan behar (63); ukatu behar (31); ukitu behar (22); uko egin behar (80); ulertarazi behar (13); ulertu behar (403); ulertu behar da (114); ulertu behar dela (23); ulertu behar den (11); ulertu behar dira (25); ulertu behar du (16); ulertu behar dugu (27); ulertu behar dute (30); ulertu behar duzu (12); ulertu egin behar (23); urkatu behar (26); urratsak egin behar (20); urratu behar (15); urrundu behar (24); urte behar (98); urte behar izan (59); urte itxaron behar (14); urteak behar (13); uste behar (11); uste izan behar (11); utzi behar (1195); utzi behar al (17); utzi behar da (71); utzi behar dio (23); utzi behar dira (33); utzi behar ditugu (11); utzi behar du (31); utzi behar dugu (29); utzi behar dute (18); utzi behar izan (330); utzi behar izaten (20); utzi behar ukan (19); utzi behar zaio (11); utzi egin behar (95); uztartu behar (22)

xahutu behar (12)

zabaldu behar (110); zabaldu behar dugu (16); zabaldu behar izan (11); zabaldu egin behar (11); zaila izan behar (11); zain egon behar (83); zaindu behar (178); zaindu behar da (11); zaindu behar dira (17); zaindu egin behar (24); zapaldu behar (16); zeharkatu behar (55); zehaztu behar (95); zehaztu behar da (22); zehaztu behar du (11); zein izan behar (22); zelairatu behar (23); zenbat behar (25); zenbat denbora behar (27); zendako behar (16); zer behar (198); zer behar da (18); zer behar den (17); zer behar du (14); zer behar duen (19); zer behar duk (15); zer behar duzu (23); zer behar zuen (11); zer egin behar (779); zer erantzun behar (23); zer erran behar (15); zer esan behar (106); zer gertatu behar (18); zer hartu behar (16); zer izan behar (30); zer pentsatu behar (26); zer ulertu behar (12); zera esan behar (16); zerbait behar (93); zerbait egin behar (110); zerbait erran behar (13); zerbait esan behar (47); zerbait gehiago behar (19); zerbait izan behar (18); zerbitzatu behar (12); zergatik behar (36); zergatik egin behar (21); zergatik egon behar (16); zergatik esan behar (12); zergatik izan behar (30); zergatik joan behar (11); zertan hobetu behar (19); zertarako behar (82); zigorra bete behar (24); zigortu behar (41); zin egin behar (19); zinez behar (12); zion behar (15); ziren behar (15); zituen behar (26); ziurtatu behar (47); zuela behar (22); zuen behar (93); zuen behar bezala (18); zuen behar izan (14); zuhur jokatu behar (21); zuhurtziaz jokatu behar (11); zuk behar (13); zulatu behar (11); zuritu behar (12); zutela behar (11); zuten behar (27); zuzendu behar (78); zuzendu behar izan (11)

abiatu beharko (29); adi egon beharko (17); adierazi beharko (20); adostu beharko (28); agertu beharko (44); agindu beharko (11); ahalegina egin beharko (19); ahalegindu beharko (35); ahaztu beharko (14); aintzat hartu beharko (44); aipatu beharko (41); aitortu beharko (54); aldaketak egin beharko (17); aldarrikatu beharko (11); aldatu beharko (132); aldatu beharko du (17); aldatu egin beharko (30); alde egin beharko (44); amaitu beharko (14); amore eman beharko (12); antolatu beharko (28); arduratu beharko (27); argitu beharko (54); ari beharko (18); aritu beharko (52); aritu beharko du (13); aritu beharko dute (13); arte itxaron beharko (62); artean aukeratu beharko (17); artean beharko (11); askatu beharko (14); asko beharko (33); asko egin beharko (22); asko hobetu beharko (14); asmatu beharko (54); aste beharko (34); aste beharko ditu (17); atera beharko (100); atera beharko du (11); atseden hartu beharko (12); atxiki beharko (15); aukeratu beharko (67); aukeratu beharko du (11); aukeratu beharko dute (17); aurka jokatu beharko (45); aurkeztu beharko (74); aurkeztu beharko du (18); aurkeztu beharko dute (12); aurkitu beharko (65); aurre egin beharko (89); aurreratu beharko (12); azaldu beharko (75); azalpenak eman beharko (15); aztertu beharko (173); aztertu beharko da (20); aztertu beharko du (24); aztertu beharko litzateke (11); aztertu egin beharko (16)

babesa beharko (14); babestu beharko (21); baimena beharko (17); bakarrik egin beharko (12); baldintza bete beharko (13); baliatu beharko (34); balio beharko (20); banatu beharko (13); barkatu beharko (12); baztertu beharko (12); begiratu beharko (40); beharko al (17)

beharko bagenu (15); beharko bailuke (17); beharko baita (18); beharko baitira (11); beharko baitituzte (11); beharko baitu (48); beharko baitugu (12); beharko baitute (29); beharko baitzuen (12); beharko balitz (27); beharko balu (36); beharko balu bezala (12); beharko balute (11); beharko banu (45); beharko da (868); beharko dela esan (17); beharko delako (11); beharko dena (11); beharko diagu (59); beharko diat (41); beharko didak (13); beharko didazu (33); beharko die (63); beharko diegu (19); beharko diete (43); beharko dik (33); beharko dinat (12); beharko dio (229); beharko diogu (55); beharko diot (27); beharko diote (119); beharko diozu (19); beharko dira (406); beharko direnak (11); beharko dit (15); beharko ditu (668); beharko ditu jokatu (13); beharko ditu osatzeko (23); beharko dituelako (14); beharko dituen (34); beharko ditugu (180); beharko ditugun (11); beharko dituk (19); beharko ditut (37); beharko dituzte (514); beharko dituzte txirrindulariek (11); beharko dituzten (22); beharko dituzu (43); beharko dituzue (26); beharko dizkie (23); beharko dizkio (46); beharko dizkiote (16); beharko dizut (17); beharko du (2222); beharko du gaur (27); beharko du izan (19); beharko du jokatu (15); beharko du orain (35); beharko du realak (13); beharko duela esan (15); beharko duela uste (13); beharko duelako (22); beharko duena (19); beharko dugu (741); beharko duk (87); beharko dut (286); beharko dute (1466); beharko dute gaur (15); beharko dute lan (16); beharko dute orain (13); beharko dutela esan (24); beharko dutelako (16); beharko dutena (11); beharko duzu (239); beharko duzue (101)

beharko gara (19); beharko genikek (23); beharko genioke (45); beharko genituzke (73); beharko genuen (35); beharko genuke (388); beharko genukeen (34); beharko ginateke (17); beharko huke (55)

beharko lieke (13); beharko liguke (13); beharko lioke (72); beharko liokeela (19); beharko liokete (23); beharko lirateke (278); beharko liratekeela (61); beharko liratekeen (53); beharko lituzke (192); beharko lituzkeela (42); beharko lituzkeen (49); beharko lituzkete (85); beharko lituzketela (31); beharko lituzketen (13); beharko litzaieke (18); beharko litzaioke (38); beharko litzateke (533); beharko litzatekeela esan (14); beharko litzatekeena (12); beharko luke (959); beharko luke izan (13); beharko lukeela adierazi (12); beharko lukeela esan (21); beharko lukeela iritzi (19); beharko lukeela uste (39); beharko lukeena (46); beharko lukete (406); beharko luketela esan (17); beharko luketela uste (11); beharko nikek (16); beharko nioke (22); beharko nion (21); beharko nituen (32); beharko nituzke (19); beharko nizuke (11); beharko nuen (124); beharko nuke (195); beharko nukeen (40); beharko omen (18); beharko ote (91); beharko zaie (25); beharko zaio (48); beharko zaitut (11); beharko zaizkio (11); beharko zen (44); beharko zenioke (20); beharko zenituzke (16); beharko zenuke (165); beharko zenukete (26); beharko zion (26); beharko ziren (17); beharko zituen (45); beharko zituzten (14); beharko zuen (242); beharko zukeen (57); beharko zuketen (16); beharko zuten (89)

behera utzi beharko (25); bera egin beharko (22); bereganatu beharko (13); bereizi beharko (13); bermatu beharko (35); berreskuratu beharko (14); berretsi beharko (54); berretsi beharko du (21); berretsi beharko dute (11); berri eman beharko (11); berritu beharko (12); bete beharko (246); bete beharko ditu (18); bete beharko dituzte (18); bete beharko du (49); bete beharko dute (32); bete beharko luke (12); bidali beharko (22); bideratu beharko (31); bihurtu beharko (14); bilatu beharko (129); bilatu beharko du (13); bildu beharko (28); bizi beharko (43); borrokatu beharko (34); bota beharko (33); bozkatu beharko (14); bueltatu beharko (11); bukatu beharko (11); bultzatu beharko (27); defendatu beharko (12); definitu beharko (15); deitu beharko (61); deklaratu beharko (24); deklaratu beharko dute (13); den ikusi beharko (16); denbora asko beharko (11); denbora beharko (77); denbora beharko da (12); denbora beharko du (15); duen ikusi beharko (11)

ebaki beharko (49); ebaki beharko ditu (14); ebaki beharko dituzte (14); ebakuntza egin beharko (12); ebatzi beharko (11); eduki beharko (84); eduki beharko lukete (13); egiaztatu beharko (13); egin beharko (2933); egin beharko da (168); egin beharko diagu (14); egin beharko die (31); egin beharko diete (15); egin beharko dio (74); egin beharko diogu (17); egin beharko diote (40); egin beharko dira (57); egin beharko ditu (80); egin beharko ditugu (22); egin beharko dituzte (94); egin beharko du (295); egin beharko duen (18); egin beharko dugu (131); egin beharko duk (16); egin beharko dut (60); egin beharko dute (211); egin beharko duzu (46); egin beharko duzue (24); egin beharko genuke (59); egin beharko lioke (14); egin beharko lirateke (31); egin beharko lituzke (17); egin beharko lituzkete (14); egin beharko litzateke (104); egin beharko luke (96); egin beharko lukete (62); egin beharko nuen (27); egin beharko nuke (31); egin beharko ote (11); egin beharko zenuke (25); egin beharko zuen (27); egin beharko zuten (12); egokitu beharko (59); egon beharko (458); egon beharko du (72); egon beharko dugu (20); egon beharko dute (38); egon beharko genuke (11); egon beharko luke (40); egon beharko lukeela (28); egon beharko lukeen (13); egon beharko lukete (21); egun beharko (18); ekarri beharko (47); ekin beharko (36); eman beharko (603); eman beharko dio (28); eman beharko diote (16); eman beharko ditu (23); eman beharko du (39); eman beharko dute (36); eman beharko lituzke (15); eman beharko luke (17); enbor ebaki beharko (24); entzun beharko (45); epaitu beharko (11); erabaki beharko (196); erabaki beharko du (91); erabaki beharko dugu (12); erabaki beharko dute (34); erabili beharko (117); eragin beharko (12); eraiki beharko (25); erakutsi beharko (112); erakutsi beharko du (44); erakutsi beharko dute (15); eraman beharko (85); erantsi beharko (14); erantzun beharko (84); erantzun beharko diote (11); erantzun egin beharko (11); erne ibili beharko (20); erosi beharko (43); erran beharko (37); errepikatu beharko (18); errespetatu beharko (48); esan beharko (259); esan beharko da (11); esan beharko du (13); esan beharko dut (15); esan beharko genuke (16); esan beharko litzateke (11); esan beharko nuke (30); esan egin beharko (12); eskaini beharko (42); eskatu beharko (80); eskerrak eman beharko (11); esku hartu beharko (12); eskuratu beharko (14); estutu beharko (13); etorri beharko (54); euro beharko (21); euro ordaindu beharko (69); eutsi beharko (45); eutsi beharko dio (17); ez erabaki beharko (16); ezagutu beharko (29); ezarri beharko (58); eztabaidatu beharko (24)

finkatu beharko (14); frogatu beharko (55); frogatu beharko du (13); frogatu beharko dute (12)

gai izan beharko (11); gain hartu beharko (29); gainditu beharko (67); gainditu beharko du (21); galdetu beharko (57); galdu beharko (11); garatu beharko (17); garbitu beharko (18); gauzatu beharko (13); gehiago beharko (103); gehiago beharko dira (12); gehiago egin beharko (39); gehiago eman beharko (18); gehiago izan beharko (14); gehiago ordaindu beharko (29); gehitu beharko (28); gelditu beharko (34); geratu beharko (56); geratu beharko du (11); gertatu beharko (31); gertutik zaindu beharko (11); gogoeta egin beharko (18); gogor egin beharko (21); gogoratu beharko (19); gorde beharko (33); gutxiago beharko (11)

hala beharko (32); handia beharko (14); handia egin beharko (36); handiagoa egin beharko (11); hartu beharko (728); hartu beharko da (25); hartu beharko dira (25); hartu beharko ditu (29); hartu beharko ditugu (17); hartu beharko dituzte (19); hartu beharko du (85); hartu beharko dugu (18); hartu beharko dut (11); hartu beharko dute (54); hartu beharko genuke (14); hartu beharko lirateke (20); hartu beharko lituzke (21); hartu beharko litzateke (11); hartu beharko luke (55); hartu beharko lukete (27); hasi beharko (195); hasi beharko du (24); hasi beharko dugu (24); hasi beharko dute (13); hasi beharko genuke (13); hausnartu beharko (11); hautatu beharko (27); heldu beharko (34); hil beharko (21); hilabete beharko (37); hilabete beharko ditu (15); hitz egin beharko (74); hitzartu beharko (21); hobetu beharko (47); hobetu beharko du (16); hori beharko (12); hori egin beharko (18); hutsegin beharko (14)

ibili beharko (174); ibili beharko du (30); ibili beharko dugu (22); ibili beharko dute (22); idatzi beharko (49); igaro beharko (30); igo beharko (34); ikasi beharko (58); ikertu beharko (24); ikusi beharko (275); ikusi beharko da (99); ikusi beharko du (18); ikusi beharko dugu (28); ikusi beharko litzateke (11); ikusi egin beharko (58); inguru beharko (18); ipini beharko (12); irabazi beharko (78); irabazi beharko du (13); irakurri beharko (16); iraun beharko (11); ireki beharko (18); iritsi beharko (15); irten beharko (24); isuna ordaindu beharko (22); itxaron beharko (123); itxaron beharko da (15); itxaron beharko du (22); itxaron beharko dugu (14); itxaron beharko dute (15); itxaron egin beharko (36); itxi beharko (22); itxoin beharko (11); itzuli beharko (128); itzuli beharko du (15); itzuli egin beharko (14); izan beharko (926); izan beharko da (18); izan beharko du (85); izan beharko dugu (15); izan beharko dute (53); izan beharko genuke (17); izan beharko lirateke (13); izan beharko lituzkeen (15); izan beharko litzateke (56); izan beharko luke (191); izan beharko lukeela (67); izan beharko lukeen (35); izan beharko lukete (49); izan beharko luketela (21); izan beharko luketen (15)

jaitsi beharko (18); jakin beharko (147); jakin beharko luke (17); jakin beharko lukete (12); jakin beharko zenuke (15); jakinarazi beharko (15); jan beharko (22); jantzi beharko (12); jardun beharko (50); jardun beharko dute (11); jarraitu beharko (140); jarraitu beharko du (23); jarraitu beharko dugu (16); jarraitu beharko dute (17); jarri beharko (218); jarri beharko dira (11); jarri beharko du (15); jarri beharko dugu (11); jarri beharko dute (15); jasan beharko (78); jaso beharko (69); jo beharko (84); jo beharko du (12); jo beharko dute (11); joan beharko (290); joan beharko du (29); joan beharko duela (11); joan beharko dugu (22); joan beharko dut (18); joan beharko dute (31); joan egin beharko (17); jokatu beharko (357); jokatu beharko ditu (18); jokatu beharko du (96); jokatu beharko dugu (28); jokatu beharko dute (58); jokatu beharko luke (19); jorratu beharko (12)

kantatu beharko (15); kendu beharko (27); kilometro egin beharko (18); kokatu beharko (18); konformatu beharko (23); konpondu beharko (47); kontatu beharko (28); kontra jokatu beharko (39); kontu eman beharko (11); kontuan hartu beharko (70); kontuan izan beharko (19); kontuz ibili beharko (24); kudeatu beharko (17)

lagundu beharko (48); laguntza beharko (33); laguntza beharko du (12); lan egin beharko (61); lana egin beharko (24); landu beharko (27); lanean jarraitu beharko (11); lehiatu beharko (20); lo egin beharko (12); lortu beharko (89); lortu beharko du (18); lotu beharko (24); luzea beharko (11)

makurtu beharko (11); mantendu beharko (11); milioi euro beharko (13); mintzatu beharko (12); moldatu beharko (39); moztu beharko (18); mugatu beharko (11); mugitu beharko (11); murriztu beharko (15)

negoziatu beharko (36); neurriak hartu beharko (39); neurtu beharko (35)

onartu beharko (200); onartu beharko da (11); onartu beharko du (27); onartu beharko dute (15); onartu beharko luke (18); onartu egin beharko (19); ondorenak jasan beharko (11); ondorioztatu beharko (11); ordaina eman beharko (12); ordaindu beharko (381); ordaindu beharko da (13); ordaindu beharko dira (12); ordaindu beharko ditu (39); ordaindu beharko dituzte (20); ordaindu beharko dizkio (23); ordaindu beharko du (58); ordaindu beharko dute (40); ordaindu egin beharko (16); ordezkatu beharko (13); osatu beharko (54); osatu beharko dute (13)

pagatu beharko (48); parte hartu beharko (38); partida jokatu beharko (17); pasa beharko (18); pasatu beharko (60); pasatu beharko dute (13); pentsatu beharko (79); pentsatu beharko genuke (12); planteatu beharko (12); prestatu beharko (24)

saiatu beharko (91); saiatu beharko du (12); saiatu beharko dute (12); saldu beharko (30); sartu beharko (81); segitu beharko (35); sei hilabete beharko (16); sentitu beharko (14); sinatu beharko (13); sinetsi beharko (13); sortu beharko (41); sufritu beharko (22); sustatu beharko (15)

uko egin beharko (22); ulertu beharko (25); urte beharko (42); urteak beharko (17); utzi beharko (244); utzi beharko ditu (12); utzi beharko du (24); utzi beharko dugu (14); utzi beharko dute (14); utzi beharko luke (12); utzi egin beharko (26)

zabaldu beharko (22); zain egon beharko (29); zaindu beharko (60); zeharkatu beharko (13); zehaztu beharko (54); zelairatu beharko (13); zenbat denbora beharko (22); zer egin beharko (49); zerbait egin beharko (32); zerbait esan beharko (14); zigorra bete beharko (68); ziurtatu beharko (13); zuzendu beharko (28)

adierazi beharra (15); agertu beharra (22); ahalegindu beharra (14); aipatu beharra (27); aipatu beharra dago (17); aitortu beharra (144); aitortu beharra dago (47); aitortu beharra daukat (32); aitortu beharra dut (19); aldatu beharra (84); aldatu beharra dago (27); aldatzeko beharra (14); alde egin beharra (64); amaitu beharra (16); antolatu beharra (12); aprobetxatu beharra (13); argitu beharra (30); ari beharra (15); aritu beharra (34); asmatu beharra (20); atera beharra (39); aukeratu beharra (24); aurkitu beharra (25); aurrera egin beharra (22); azaldu beharra (18); azpimarratu beharra (18); azpimarratu beharra dago (14); aztertu beharra (23)

babestu beharra (13); baina onartu beharra (14); baliatu beharra (26); bat beharra (45); bat beharra da (36); bat egin beharra (40); baten beharra (196); batzuen beharra (12); baztertu beharra (17); begiratu beharra (25)

; beharra agertu (13); beharra aipatu (40); beharra aipatu zuen (16); beharra aipatzen (12); beharra aldarrikatu (58); beharra aldarrikatu du (12); beharra aldarrikatu zuen (22); beharra aldarrikatu zuten (13); beharra aldarrikatzen (13); beharra azaldu (13); beharra azpimarratu (112); beharra azpimarratu du (24); beharra azpimarratu zuen (54); beharra azpimarratu zuten (12); beharra azpimarratzen (11); beharra badago (12); beharra badu (19); beharra baitago (23); beharra baitu (16); beharra baitzegoen (12); beharra da (246); beharra dago (1156); beharra dagoela (309); beharra dagoela adierazi (12); beharra dagoela azpimarratu (11); beharra dagoela esan (23); beharra dagoela nabarmendu (13); beharra dagoela uste (15); beharra dagoelako (20); beharra dagoen (22); beharra dauka (182); beharra daukadala (11); beharra dau


beharba ik beharbada.

beharbada (4520 agerraldi, 250 liburu eta 709 artikulutan; ETCn 33.620 agerraldi; orobat beharba g.er.) 1 adlag zerbait gerta daitekeelako ustea adierazteko erabiltzen den hitza. ik agian; apika.

"Beharbada", dio berak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 208. orr.

Beharbada, horrexegatik nengoen hain erretxindua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 12. orr.

Beharbada senarra jakitun zegoen ordurako edo amenazoka hasia zuen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 16. orr.

Beharbada lirikarako arnasa oso eskasa nuen, edo bestela indar urrikoa izango zen nire maiteminaren garra; agian bi gauzak batera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 71. orr.

Beharbada bera ere akabatu beharko zenuke.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 215. orr.

Beharbada beste aldetik bultza eginda aterako dut tramankulu hori.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 77. orr.

Beharbada orain bularrak eroriago zituen, edo asimetrikoak, beharbada bere zango luze eta zurietan zainen bat edo beste aterako zitzaion eta estali egin nahiko zituen edo disimulatu.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 98. orr.

Zuk beharbada bai, baina Etxeberriak eta Ramuntxok ez.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 398. orr.

Berak ere beharbada bidaia luzea egina zuen gogoeta labur batzuk egiteko eta ez nuen bakean uzten.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 200. orr.

Edo, beharbada, bestaldera gertatu zen, eta Dryer-ek seduzitu zuen Harry.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 53. orr.

Erretinen (eta beharbada garun-azaleko ikusmen aldeen) oxigeno-gose errepikatu edo etengabeak hil ote zizkion haiek?  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 156. orr.

Baina beharbada ez da dena erakusleihoetan saltzen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 425. orr.

Horregatik, beharbada, ez nahiz oso zuhur jokatzen ari.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 29. orr.

Krokodiloa, beharbada, liburuak duen aurkikuntzarik ederrenetakoa da.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 13. orr.

Opari hura, beharbada pozoitsua zelakoan, gure arteko jende gutxik txalotu zuen.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 31. orr.

Handik hiru mendetara, oraindik ere ez dugu hipotesirik, eta, beharbada, ezin erantzungo zaie sekula kontu horiei.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 58. orr.

Bitartean lauzpabost indio haiek hantxe, zirkinik egin gabe, pantaila ximurtuaren aurrean kukulumuxu, nork bere lastozko kapelutzarra buruan, beharbada pozik, beharbada ez, ezin ba jakin, hain ikertezin, hain mongoliko.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 59. orr.

Galerien kopurua mugagabea da, eta beharbada infinitua.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 57. orr.

Fisiologikoki behinik behin ez, non eta ebakuntza petrikilo narratsen batek egiten ez duen; psikologikoki beharbada bai, baina dagokion pertsona hori aurreiritzi moralista edo erlijiosoen menpe dagoen heinean soilik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 160. orr.

Zu, berriz, auskalo, beharbada aseguru-etxe batean kolokatuko zara egunen batean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 60. orr.

-Hemen gireno balio dik itzuli baten egitea behereko karrikan, ezagutzen duk baina beharbada ez aski -erraiten dio Ermitak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 39. orr.

Nire jokaera ez zen, beharbada, oso gizabidetsua izan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 9. orr.

Ni bere gaztetasunaz maitemindurik nengoen beharbada, bera nire heldutasunaz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 126. orr.

Eta izan litezke pertsona zoragarriak, Joxeguai edo Maritotal bat baino askozaz zinezkoagoak beharbada, eta beharbadarik gabe.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 30. orr.

Ahuldu egingo zara, badakizu, baina ordainez, arinagoa bihur dezakezu, beharbada, torturaren erasoa.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 32. orr.

Gutxik egin dute nik bezala, ia inork ez beharbada.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 164. orr.

-Horregatik nago Aranjuezen -erantzun zidan, ez serio ez txantxetan; akidura puntu batekin, beharbada.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 79. orr.

27-28 urte, gutixeago beharbada.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 34. orr.

Egun bat, bi beharbada.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 97. orr.

Izan ere, Alemania arrazoia eta araua da; eta Brasil irudimena eta arau-haustea... Baina aspertu egingo zaitut, beharbada...  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 84. orr.

2 (izenaren eta izenondoaren artean)

Saia nadin, ordea, tesi hori, formulazio beharbada traketsekoa bada ere, esangurarik positiboenean hartzen.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 25. orr.

Inprobisazio hutseko fase honetan, arazo beharbada larriagoei egin behar die aurre bertsolariak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 190. orr.

Enuntziatua ez da egitura bat (hots, osagai aldakorren arteko harremana, zeinak baimentzen duen eredu mugatuen kopuru beharbada amaigabea).  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 101. orr.

Andresek sentimentalismo beharbada morboso samar horren erakarmena sentitu zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 75. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bai beharbada (8); baina beharbada (63); baina beharbada ez (14); beharbada bai (55); beharbada berriz (6); beharbada ez (217); beharbada ez da (25); beharbada ez dira (6); beharbada ez du (9); beharbada ez zen (15); beharbada ez zuen (6); beharbada gaur (11); beharbada gehiago (11); beharbada hobe (14); beharbada horregatik (59); beharbada horrexegatik (24); beharbada ni (7); beharbada nik (12); beharbada oker (8); beharbada orain (8); beharbada zerbait (8); beharbada zu (6)

da beharbada (45); dira beharbada (12); du beharbada (21); duk beharbada (8); dut beharbada (17); dute beharbada (7); duzu beharbada (8); edo beharbada bai (11); edo beharbada ez (13); eta beharbada ez (21); eta beharbada horregatik (14); eta beharbada horrexegatik (7); ez beharbada (24); ez da beharbada (14); ez zen beharbada (8); gehiago beharbada (9); hori beharbada (7); izango da beharbada (11); izango zen beharbada (12); nintzen beharbada (8); nuen beharbada (21); zela beharbada (7); zen beharbada (35); ziren beharbada (9); zuelako beharbada (6); zuen beharbada (25); zuten beharbada (7)


beharbadakotasun iz beharbadakoa denaren nolakotasuna.

Materiaren beharbadakotasun bera frogatu nahiko bagenu, orduan argumentu transzendental batera ihes egin beharko genuke, hau izaki, ordea, hemen saihestu behar zena.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 224. orr.

Aldakorra denaren beharbadakotasunaren eta lehen higiarazle baten beharrezkotasunaren adigaiaren bidez.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 28. orr.

Hortik inolaz ere ezin dut inferitu izateari begira duen beharbadakotasun objektiboa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 124. orr.

Gauza baten egoera jakinaren izatea eta ez izatearen aldakuntzak, hots, aldaketak, ez du inolaz ere frogatzen egoera horren beharbadakotasuna, nolabait esateko, higidurari jarraiki zaion bere aurkakoaren errealitatetik, adibidez, gorputz baten gelditasunetik ez da ondorioztatzen higidura beraren beharbadakotasuna, lehena azkenaren aurkakoa delako soilik.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 293. orr.


behardun izond/iz ipar behartsua.

Secours Catholique Elkarteak nahi lituzte uztaileko haur behardunen artzaileak lau asterentzat, 6 urtetarik 12 arterakoak dira beren problema eta goseak ahantz arazteko aire on, itsasoa eta mendiak, besta zenbait ere erakutsiz.  Herria   2001-04-12

Herritar gazte multxo bat bildu da, herriko auzapezak eta kontseiluak gazteen aldeko politika bat eraman dezaten, galdeginez etxelekutako lurrak eros ditzan herriak, ondotik gazte behardunen esku uzteko.  Herria   2004-09-09

Leitzan antolatu da merkatu ttiki bat, Kubako behardunen fagoretan.  Herria   2003-04-10

Haste hartako trapu zahar biltzaleek trapu zaharrez besterik ere biltzen dute eta ederki baliatzen behardunen onetan.  Herria   2002-10-10

Badu zonbeit urte Aiherra aldeko "Bihotzeko ostatuek" bazkariak beharduneri banatzen dituztela, neguan.  Herria   2005-01-13

Beharduneri laguntza ekartzen dio elkarte hunek antolatzen du merke saltze egun berezi bat urriaren lehenean.  Herria   2005-09-29

-Jainkoari otoitz, behardunari bihotz.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 153. orr.

Auziaren erabakia luzatzeak alabaina kalte handia egin dio gure Artzapezpikuaren eta haren jendakiaren ohoreari, osasunari eta probetxuari eta oraino gehiago haren artzapezpikutegiko arimei eta behardunei eta ez gutiago haien erlisioneari.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 167. orr.


behardura (orobat behardur) iz ipar luxazioa.

Hi bahiz eta ni banuk, berdinduak dira bi pareak 17tan, noiz eta gelditu behar ukan baitu zangoko behardura batekin Ibarrolak.  Herria   2005-07-21

Oren bat eterdi iraun du partida hunek Zarautzen, baina gelditze luzeak eginez artean, bereziki Xalak behardura bat egin eta artatu behar ukan duelarik seigarren kintzean, 5-6 zirelarik.  Herria   2005-05-12

Bigarren aldikotz segidan irabazdun berak, Lambertek ordaindu behar izan du Arambel zangoko behardur baten gatik ezin arizan.  Herria   2001-11-01


behargabe 1 iz ezbeharra.

Ordu arte ez zituen sekulan behargabe batek harrapatu.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 46. orr.

•2 adlag alferrik.

Bai, gaixo soldadoak, izan ziten frantses edo aleman, frangotan behargabe hilak aintzindari handios batzuren urgulua asetzeko!  Herria   2001-08-09

Horra zergatik gomendatu zioten beren Erregeri ez zedin higa hainbeste eginahal eta xahupidetan Errege Jaun Katolikoa, behargabe okaztatuz, baina halabeharrez, beste bide batzuk bila zitzan ordainetan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 205. orr.

3 behargabeko beharrezkoa ez dena, alferrikakoa.

Batzuetan beharrik gabe edo behar handirik gabe? Hori diotenak ere badira bainan nun zoin diren behargabeko tratamenduak, hori ikertzen delarik nunbaitik ere ainitz ikusmolde desberdin biltzen da eta garbitasunik baterez!  Herria   2004-04-15

Horiek guztiak bermatzen ditu, bada, Aristotelesek Arimaz idatzi duen liburuaren 3.ean eman ohar honek: beharrezkoetan ez du naturak eskasik, ez behargabekoetan gehiegirik.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 130. orr.

Erakutsiko zioan horrek zer den behargabeko ankerkeria eta hurkoaren errespetua!  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 44. orr.

Gero heldu zen mahasti moxtea, mahats aixturrekin, behargabeko aldaxkak kenduz, golkoak izan zitezen ederragoak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 97. orr.

H. Paul linguistak adierazia zuen bezala (Dilthey-ren kritikei jarraiki), Volksgeistaren kontzeptua -Hegelena- ikerketa enpirikoarentzat abstrakzio behargabeko bat ei dela.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 215. orr.

Dena den, halakoetan bezeroak hobe du behargabeko galderarik ez egitea.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 23. orr.


behargabedun izond/iz ezbeharra duena.

Bihotz mina ematen zuen, bihotz mina, beldurra eta errukia, Behargabedun hark!  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 193. orr.


behargabekeria iz ekintza desgokia edo gauza gisagabea.

Hor ikusten dira Gizonaren zuzenen zaintzale batasunak egin protesta idatziak torturaz eta behargabekeria zernahi molde txarretaz. Haatik aitortu behar da ez dela orain arte deus behargabekeria gertatu, nahiz 5 aireko debekatu diren airatzetik.  Herria   2003-10-23

Bi tonako bat zikin bildu dute, eta oraino gelditzen omen da behargabekeria frango erreka zola horietan.  Herria   2001-05-03


behargai iz langaia.

Behargaia, berez, neketsua ez balitz legez.  Berria - Kultura   2004-05-29


behargin 1 iz langilea.

Behargin eta nagusi, denak direla euskaldunak, denak herritarrak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 82. orr.

Beharginen grebaren arrakasta, azken egunetako atxiloketak, presoen aldeko kanpainaren diru-bilketak...  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 27. orr.

Urtarriletik irailera bitartean 33 behargin hil dira EAEn lan istripuetan.  Berria - Ekonomia   2004-11-10

Goseak eragiten dio lan beharginari, jan beharrak egiten baitio bultza.  Elizen arteko biblia   EsZ 16,26

Errepideen mantentze lanetan ari zen behargina Bidelanek azpikontratatuta zegoen.  Berria - Ekonomia   2004-01-29

Caballitori 23 behargin gehiago kaleratzeko eskaera onartu diote.  Berria - Ekonomia   2006-01-24

Iaz eraikuntzan 25 behargin zendu zirela gogoratu zuen ESK-ko Jon Garciak.  Berria - Ekonomia   2006-01-17

Enpresaren jarrera ikusita, lantegiko 117 behargin batzarrean bildu ziren herenegun, eta gehiengo zabalarekin greban jarraitzea onartu zuten bozketa batean.  Berria - Ekonomia   2004-07-30

Enpresaburuak kexu dira beharginen eskaerek «motelaldi ekonomikoa» areagotu dezaketelako.  Berria - Ekonomia   2004-04-17

EAEn sasoikako lanak egiten dituzten beharginen lan baldintzak eta bizitokiak hobetzea, langile horiei loturiko adingabeei arreta ematea, eta beharginen integrazioa bermatzea.  Berria - Ekonomia   2004-10-05

Beharginen soldata igoera hitzartu dute UGTk eta Volkswagenek.  Berria - Ekonomia   2004-07-29

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Gure lantokian behargin abilak asko dagoz, baina kanpoetara joateko gogorik gitxik izaten dabe.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 44. orr.

Bide ertzeko behargin adar-jotzaileez gain, inor gutxi suertatu zait parean.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 35. orr.

Horrela jakin zuen aurpegi ederreko gazte indartsu hark Santos zuela izena, nabiera bateko behargin mekanikoa.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 48. orr.

Arropa-biltegiko beharginek, aldageletara joan behar dutela presaka.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 228. orr.

Lau behargin magrebiar daude jo eta ke, arropa denda izango dena atontzen.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 106. orr.

Lantokian bazela pizgailu-industria isilpeko bat: eskulangile ezezagun batzuek fabrikatzen zituzten, lanak utziriko tarteetan, pertsona garrantzitsuentzat eta behargin zibilentzat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 192. orr.

Bertakoek nahi izaten ez dituzten lanak hartzen dituzte paperik gabeko behargin atzerritarrek.  Berria - Euskal Herria   2004-05-16

Patek bazuen amorante bat, adreilugintzako behargina bera, bere lanaz asperturik zegoena.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 119. orr.

EAEko udal eta foru administrazioko beharginen lan baldintzak Eudelekin eztabaidatzeari uko egin diote ELAk eta LABek.  Berria - Ekonomia   2004-05-30

Udaletxeko beharginak ondo hezita zituen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 44. orr.

Saileko behargin andrazkoek debekatua zuten aurpegiko hautsak erabiltzea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 271. orr.

Azken gautxorien eta egunsentiko beharginen arteko ordu txiki hura.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 209. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gela bat izendatuko zidaten, berokuntza eta guzti, arauzko bazkari-afariak behargin-familia batenean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 93. orr.

Eastman Kodakek bere behargin plantillaren %21 kaleratzeko asmoa du 2006.  Berria - Ekonomia   2004-01-23

Oraindik ere oheko berotasuna galtzear duten behargin aldrari gosaria prestatzen.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 18. orr.

Bozkatzeko aukera zuten 190 langileetatik (lan ituna dagokien behargin kopurua) 109k baztertu zuten itun hori.  Berria - Ekonomia   2004-07-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

behargin bat hil (4); behargin bat zauritu (3); behargin hil dira (5); behargin hil ziren (4); behargin kalean (3); beste behargin bat (5); bi behargin (4); enpresako behargin (3); lau behargin hil (3)

beharginak dira (3); beharginak lanera (3); bi beharginak (3); enpresako beharginak (5); lantegiko beharginak (6)

hil zen beharginaren (3)

lantegiko beharginei (3)

beharginek elkarretaratzea egin (3); beharginek greba (5); beharginek manifestazioa egin (3); caballitoko beharginek (5); enpresako beharginek (3); gipuzkoako larrialdietako beharginek (3); navaleko beharginek (10); ontziolako beharginek (3)

beharginen eskubideak (4); beharginen lan baldintzak (11); beharginen soldata (3); beharginen soldatak (7); lantegiko beharginen (3); sektoreko beharginen (3)


behargintza iz lanbidea; egitekoa.

Ibaizabaleko ezkerraldeari atxikitako proiektua gaur egun herrietan dauden Behargintza zentroei esker lurralde osora hedatzen dela gaineratu zuen Hernandorena.  Berria - Ekonomia   2004-06-01

Ni gero eta berotuago nengoen, beldur guztia aldendua zitzaidan, eta barru-barrutik desio nuen gauzatu zezala buruan zerabilen behargintza, berarentzat izan zedila nire birjintasuna.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 112. orr.


behargune iz

Haurretarik asko eta asko drogaren sareetan erortzen dira, behargunean eta prostituzioan.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 115. orr.


behari 1 iz so-egilea, behatzailea.

Ikusten zuenaz edo -egun hartako laino hertsian- ikusten ez zuenaz oharrak ematen zizkigun dorretik behariak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 122. orr.

Aitzinean bi behari izutu bazebiltzan eta gibelean, lerroa hersten zutela, beste bi kide alde orotara barranda.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 235. orr.

Sarri, behariak ez ditu atzematen denboran zehar gertaturiko desberdintasunak, baina espazioan gertaturikoak [...] edozeini agertzen zaizkio garbi-garbi lehen begiratuan.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 233. orr.

Neska tipi pollit aberaski apainduak eta jauzteka ari diren gizon zaluen bizkarrean jarriak, litezke beren esku, beso eta, gorputz guztiaren keinuekin, behari ohoragarri gehienak bozkaria litzaketenak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 107. orr.

2 ipar ikuslea.

450 behari etorri dira Angelu Donibaneko zelaira bi ekipa auzoen arteko derbiaren ikusterat.  Herria   2001-10-25

Emankizun luze horrek ez du haatik ukan gisa bereko beste zonbaitek ez hain aspaldi ukana zuten bezenbat entzule eta behari.  Herria   2005-02-03

Errugbian, pro D2 kategorian,4000 behariren aitzinean Baionesek irabazi dute Montpellier-en kontra 40/24.  Herria   2003-02-13

700 behariren sustenguarekin.  Herria   2002-10-10

Aitzineko behari kopuruak aise gaindituko direla uste baitute, Donostiako zelaia proposatzen dute partidarentzat: 33 000 lekurekin zelaia urririk proposatzen diete alabaina Realeko buruzagiek.  Herria   2004-02-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

behariren aitzinean (27)


beharkide iz lankidea.

Baina ez hori bakarrik: ohartu ginenez, gero eta gehiago ziren Idoiari adi zeuden haren beharkideak.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 68. orr.


beharkizun 1 iz beharra, betebeharra.

Zaude, zaude! Antzerkiaren beharkizunak errespetatu beharra dago hemen!  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 90. orr.

Esan nahi dut ezen, definizioz, existentzia ez dela beharkizuna.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 216. orr.

Legeek beharkizun horiek «progresiboki» eta epe zehatzik gabe betetzea arautzen dutelako ez dira bete Gernikako Estatutuak eta Euskararen Legeak araututako hainbat puntu.  Berria - Euskal Herria   2004-10-20

Gogoan har ezan bizitzako une garrantzitsuenak ezinbestez baldintzatuko dituzten beharkizunen nolakotasuna.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 86. orr.

Ordutegi alua nuela, bistan da, baita halako beharkizun batzuk ere semearekin, baina horiek guztiak ez zirela traba gure artekoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 170. orr.

Ordutegi alua nuela, bistan da, baita halako beharkizun batzuk ere semearekin, baina horiek guztiak ez zirela traba gure artekoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 170. orr.

Laster hasiko naiz laboratorioan, eta gero zerga paperak, imigrazioko kontuak eta beharkizunak zuzenduko ditugu.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 232. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Badakit, bai, zuganako maitasuna beharkizun zorrotzik gabe hartu nuela, eta ez dudala maitasunak berekin dakarrena bete.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 123. orr.

Kantatzerakoan, dena dago gaiak eta egoerak agintzen dizkioten beharkizun erretorikoen mendean: tinbrea, tonua, intentsitatea, erritmoa, etenen kudeatzea...  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 208. orr.

Freudek azpimarratu zuen, kulturaren esparruan sartzen zarenean, parrizidioa beharkizun estrukturala dela.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 77. orr.

Mediterraneoko eta Ipar Itsasoko merkataritza-hiriek, inperioaren edo monarkiaren babes orotatik libre, lurralde-kontrolaren beharkizun astunetatik aske zegoen nagusitasuneta metaketa modu bat asmatu zuten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 99. orr.

Egia da ez nuela inolako beharkizunik, baina neure buruari ezarritako betebeharra zegoen, harrokeria hutsa agian.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 149. orr.

1953an Espainiara itzultzeko bidea eman ziotenean "politika gaietan ez sar" delakoa egin zezan aholkatu ez ezik ezinbesteko beharkizun jarri zioten eta, bai, bete egin zuen berak emandako hitza.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 296. orr.

Espresionismoa aurretik izan dituen eskolen, inpresionismoaren eta naturalismoaren, kontra agertzen da beraz, barneko beharkizunaren arte bezala, kanpoko errealitatearen artearen kontra.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 273. orr.


beharleku iz lanlekua; egitekoa.

Askoz hobeto beharlekuan egunero zortzi ordu emoten dabezan gixajo horreek guztiak baino.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 51. orr.

Ez nuen harrapakinekin jarraitu, gerraren diziplinan hezteko ahaleginak egin nituen, beharleku bat izateko egunen batean gerrari zintzoen armada galdu.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 85. orr.

Normalean beharleku garrantzitsuetarako erabiltzen nau: zu bilatzea... Gringottsetik gauzak eroatea... badaki nigaz fidatu daitekeela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 62. orr.


beharpen iz beharra, betebeharra. ik beharkizun.

Giza hautamena, beraz, arbitrium sensitivum da, baina ez brutum, baizik eta liberum, zeren sentimenak hautamenaren ekintza ez baitu beharrezkoa bihurtzen, baizik eta gizakiak ahalmen bat du norbere burua sentsuen irriken beharpenetik beregainki determinatzeko.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 200. orr.

Bere adiera praktikoan, askatasuna hautamenak sentimenaren eraginen beharpenetik duen beregaintasuna da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 200. orr.


beharraldi iz beharren bat den aldia edo unea; beharra. ik premialdi.

Dei egin diezaiogun ozenki gure Jaunari, bere errukiagatik premia eta beharraldi gorri honetan lagun diezagun.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1069. orr.

Espaloi ertz guztiak zakarrontziz bete dira, lurpeko aparkaleku karioak eraiki dituzte eta, beharraldi batean kalean nezesidadez konplituz gero, zure gernu isuria urre ordainez kobratuko dizu hemengo Udaltzaingo beti ere erneak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 166. orr.

Horrela, beharraldian altxor ederra izanen duzu.  Elizen arteko biblia   Tb 4,9

Beharraldiak eta ezak makurbidera eramaten dute jende anitz.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 213. orr.

Eskuetan muin ematen dio berorri nire andere Dulzinea Tobosokoak [...]; eta, beharraldi larrian dagoela bai eta, mesedez, algodoizko gonatxo hau bahituaz, dozena-erdi bat erreal edo eskuera dauzkanak emateko eskatzen diola.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 149. orr.


beharrean (osagaitzat aditz bat, era burutuan, duela, eta nola adlag balioaz; era burutuan dagoen aditz baten ondoan, behar edo espero zenaren kontrakoa gertatzen dena adierazteko) (ik. beheko konbinatorian beharrean adizlagunaren agerraldi maizkoenak)
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

abiatu beharrean (8); agertu beharrean (6); aipatu beharrean (9); aitortu beharrean (27); aitortu beharrean nago (15); aldatu beharrean (14); alde egin beharrean (17); apaldu beharrean (5); argitu beharrean (8); aritu beharrean (18); atera beharrean (40); atzera egin beharrean (7); aukeratu beharrean (7); aurkeztu beharrean (5); aurkitu beharrean (8); aurre egin beharrean (27); aurrera egin beharrean (5); azaldu beharrean (6); aztertu beharrean (7); babestu beharrean (8); barrez lehertu beharrean (13); bat egin beharrean (8); bat eman beharrean (5); bat izan beharrean (9); baten beharrean (29); begiak irten beharrean (6); begiratu beharrean (19)

bereizi beharrean (6); bete beharrean (10); bidali beharrean (6); bilatu beharrean (24); bizi beharrean (9); bota beharrean (15); defendatu beharrean (12); deitu beharrean (8)

eduki beharrean (5); egin beharrean (277); egokitu beharrean (5); egon beharrean (47); ekarri beharrean (6); eman beharrean (81); entzun beharrean (8); erabaki beharrean (8); erabili beharrean (21); eragin beharrean (9); eraiki beharrean (10); erakutsi beharrean (5); eraman beharrean (25); erantzun beharrean (31); erosi beharrean (7); erotu beharrean (11); erre beharrean (15); errepikatu beharrean (5); esan beharrean (63); eskaini beharrean (10); eskatu beharrean (13); eskerrak eman beharrean (5); estali beharrean (5); eta beharrean (7); eta ito beharrean (5); eten beharrean (10); etorri beharrean (9); etsi beharrean (7); eutsi beharrean (7); ezarri beharrean (6); ezkutatu beharrean (6); eztarria urratu beharrean (8); gaitzetsi beharrean (5); galdu beharrean (9); garbitu beharrean (5); gelditu beharrean (16); geratu beharrean (17); gertatu beharrean (5); gorde beharrean (7); hartu beharrean (57); hasi beharrean (14); hautatu beharrean (5); hautsi beharrean (7); hil beharrean (15); hitz egin beharrean (13); hobetu beharrean (6); hori egin beharrean (11); horren beharrean (9); hustu beharrean (5)

ibili beharrean (28); idatzi beharrean (6); ihes egin beharrean (8); ikasi beharrean (8); ikertu beharrean (5); ikusi beharrean (10); irakurri beharrean (8); irentsi beharrean (8); irten beharrean (24); ito beharrean (42); itxi beharrean (5); itzuli beharrean (12); izan beharrean (134); jaitsi beharrean (6); jan beharrean (16); jardun beharrean (6); jarraitu beharrean (10); jarri beharrean (38); jo beharrean (24); joan beharrean (60); jokatu beharrean (15); konpondu beharrean (10); kontatu beharrean (7); lagundu beharrean (16); laguntza beharrean (10); laguntzaren beharrean (5); lan egin beharrean (5); lasaitu beharrean (5); lehertu beharrean (83); leundu beharrean (5); luzatu beharrean (5); mugatu beharrean (6); oinarritu beharrean (7)

onartu beharrean (21); ordaindu beharrean (6); osatu beharrean (7); saiatu beharrean (13); saldu beharrean (5); sartu beharrean (14); segitu beharrean (6); sentitu beharrean (5); sortu beharrean (7)

urratu beharrean (13); urrundu beharrean (5); urtu beharrean (7); utzi beharrean (40); zain egon beharrean (10); zehaztu beharrean (11); ziren beharrean (5); zoratu beharrean (11); zuzendu beharrean (6)


beharretsi, beharrets, beharresten du ad behartu.

Galeuscaten kide dituzten alderdien sostengua eskertu egin zuen Artur Masek, baina «Estatutaren osotasunean» euren aldeko ahotsak beharretsi egin dituela ohartarazi zuen, «kontrako hainbeste ahotsen artean».  Berria - Euskal Herria   2006-01-26


beharrezko 1 izlag aipatzen dena izan edo gertatu gabe, beste zerbait ezin izan edo ezin gerta daitekeena.

Estatuak, beraz, sujet gehiagori eman ahal izango dizkie beharrezko gauzak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 24. orr.

Jainkoak (gorets bedi!) beharrezko existentzia dauka, eta Bera ez denak, aldiz, existentzia posiblea.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 127. orr.

Aita dohatsuak hartzen zituen beharrezko erabakiak, baina Hugolino jauna arduratzen zen erabakitakoa betearazten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 228. orr.

Beharrezko neurri bat da... zoritxarrekoa, baina ezinbestekoa...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 167. orr.

Baina beharrezko lege horiek ez baditu inork ezartzen, eta ezarrita ere ez badira betetzen?  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 249. orr.

Mahai Nazionalaren ustez, «agerian geratu da Batasuna gatazkaren konponbideari begira beharrezko solaskidea dela».  Berria - Euskal Herria   2004-11-24

Tramankulu izatea ez dela artearen beharrezko baldintza dio Weitzek.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 236. orr.

Lehen kausa hauxe da Estagiritaren arabera, Zientziaren beharrezko baldintza, berau ezinezkoa litzatekeelako kausak infinituraino luzatuko balira.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 250. orr.

Bere buruaz kontu egitera aholkatzen zuen eta bere gaitzarentzat beharrezko sendabideak onartzera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 246. orr.

Era horretan, «gaixoak hiltzeko» beharrezko produktuak eskura zitzakeen.  Berria - Gaiak   2004-09-01

Aldaketa hori gertatzeko beharrezko prozesuan aurrera egitearren, [...].  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 39. orr.

Historiaren ikuspuntutik, kapitalismo nazionala bere barne-merkatuetara berriz biltzea, atzera begiratuz gero, beharrezko urratsa gertatzen da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 58. orr.

Presoek ez dute beharrezko mediku zaintzarik izaten, Askatasunak salatu duenez.  Berria - Euskal Herria   2006-02-09

Inoiz ezin dut existitzen denaren baldintzetaraino itzulera osatu beharrezko zerizan bat onartu gabe.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 221. orr.

Ikuspegi honetatik erlijio nagusi bizien aniztasunak behaztopa-harri izateari utziko lioke eta giza psikearen aniztasunaren beharrezko korolario gisa agertuko litzateke.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 111. orr.

Errepresentazio orok beharrezko harremana du kontzientzia enpiriko ahalgarri batekin.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 291. orr.

Ez lan enpirikoa eta serioa, baizik eta bi edo hiru gai, estrapolazioak direnak beharrezko hastapenak baino gehiago.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 226. orr.

Materia, eta oro har munduari dagokiona, ez dela egokia jatorrizko eta beharrezko zerizanaren ideiarentzat.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 222. orr.

Puntu eta Amaierako Legeak eta Beharrezko Obedientziaren Legeak bertan behera utzi ondoren abiatu ziren prozesu judizialetan.  Berria - Mundua   2006-03-24

Gutxieneko osagarririk ez duten 5.000 pentsiodunek beste diru sarrerarik ez dutela frogatu beharko dute eta «beharrezko kenkaria» erabiliko da errenta kitatzerakoan.  Berria - Ekonomia   2004-02-29

Idazle baten ezinbesteko -beharrezko- oihartzunez eta itzalez ari nintzen, ordea.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 39. orr.

Beharrezko eta hautazko formaldatzeen arteko bereizkuntza honek hizkuntzaren perpausen arteko bereizkuntza nagusi batera garamatza.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 69. orr.

Kolapsoaren beharrezko eta ezinbesteko ondorioa da desintegrazioa?  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 436. orr.

A priorizko eta beharrezko baldintzak badira.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 206. orr.

Ikusten zuen hirietan lan baliagarriak zeudela, eta landetan lan beharrezkoak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 138. orr.

Hau, gehienetan, miseriaren eta etsipenaren delitua izaten da, jabetasun-eskubideak (eskubide ikaragarria, eta agian ez eskubide beharrezkoa) existentzia soila besterik utzi ez dion gizaki multzo dohakabearen delitua.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 67. orr.

Pentsatzen duzu, Eugeni, gizona Sortzaile inozo, ganorabako, anker eta mesprezagarri horrekin lotzen duen debozioa oso bertute beharrezkoa izango zela?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 98. orr.

Lizunkeriaren osagarri beharrezkoak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 123. orr.

Instituzio multzo publiko eta beharrezkoa, elkarbizitza eta elkar onartzea bideratzen dituena.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 23. orr.

Syntactic Structuresko atal formaldatzailea landu gabe samarra da (esaterako, formaldatze beharrezkoak eta hautazkoak postulatu behar ditu).  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 18. orr.

Egungo ekonomia hain konplexua izanik, zenbait erlazio erabat ulertzeko baliabide horiek erabiltzeko joera beharrezkoa nagusitzen da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 26. orr.

Nik ez dut bizitzan hori baino gauza beharrezkoagorik ikusten.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 142. orr.

Hain jabetuak daude pobretasun gorenaren tituluaz, non apenas iristen diren janari eta jantziari dagozkien premiarik beharrezkoenak asetzera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 194. orr.

Azalpen hori fenomenoaren azken kausa baino nolabaiteko ondorio gisa uler daiteke, edo hobe esanda, fenomenoaren beraren gertakari beharrezko baten gisa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 104. orr.

Herri Urrats egunean aipatua izan den bezala; oraiko hiru sail desberdinak lanean ari dira, bakotxak erantzun berezi eta beharrezko bat ekarriz.  Herria   2005-09-15

Izadiaren lege orokor eta beharrezkoetan.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 241. orr.

Eskuko poltsa bat eta arropa beharrezkoenak erosi nituen Umbertok aholkatutako saltegi denetariko eta anabasatsu batean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 273. orr.

Egia beharrezko gisa honelako adibide bat proposa daiteke: [...].  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 171. orr.

Baina izaki beharrezko bakar batek ere ezin dezake azaldu existentzia: kontingentzia ez da gezurrezko itxura bat, desagerrarazi daitekeen irudi bat; absolutua da, beraz funsgabetasun perfektua.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 216. orr.

· Nire hobe beharrezko digestioaren mesedetan galarazten didate siesta.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 50. orr.

2 (predikatu gisa)

Objektu gramatikalaren formaldatze hau beharrezko edo ezinezko egiten duten ezaugarriak aztertzea interesgarria da.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 165. orr.

Perspectiva artificialis-ari dagokionez, Berpizkundean "espazio sistematikoa" (matematikoki ordenatua, infinitua, homogeneoa, isotropoa) azaldu zenean egin zen posible (edo beharrezko).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 202. orr.

Liburuetan dena erraza iruditu ohi zitzaiolako, dena berezkoa, beharrezkoa ia.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 157. orr.

Oso beharrezkoa iruditzen zait, halaber, zenbait topiko sinple erabat alboratzea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 101. orr.

Beste gauza gutxi batzuk erantsiz, elkarrekin modu bateratuan bizitzeko beharrezkoak ziruditenak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 754. orr.

Bidezko eta beharrezko iruditu zitzaion, bai bere izen onaren handirako eta bai herriaren zerbitzurako.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 17. orr.

Hitz batean esanda, hilketa izugarrikeria da, baina izugarrikeria beharrezkoa sarri, inoiz ere ez kriminala.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 266. orr.

Diziplina honi erretorika deitu zion eta eginkizun xume baino beharrezkoago hau agindu zion, [...].  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 80. orr.

Horregatik errepikatzen zen sententzia, la-ila-ilaha-Ala, behin eta mila bider, bazter guztietan egon zedin, airea bezain beharrezko.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 217. orr.

3 (izan aditzarekin)

Bake garaian, nekazal ekoizpena bultzatu behar da eta, horretarako, beharrezko da jendea baserrietan koka eta finka dadin.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 21. orr.

Beharrezko da helburutzat edukitzea zertarako sortua izan nintzen, hots, Jainko gure Jauna goresteko eta ene arima salbatzeko.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 113. orr.

Ez zirela beharrezko, nik.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 75. orr.

Ez geratu hitz egin gabe beharrezko denean.  Elizen arteko biblia   Si 4,23

Gauza bat zein neurritaraino den errealitatea jakin ahal izateko, beharrezko eta aski izango da jakitea zein neurritan existitzen den gauza hori hiztunen kontzientzian.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 122. orr.

Horretarako, beharrezko ez dena edukitzeko gogoa sorrarazi behar zaie. Honela Jaunak berari buruz zuen ardura adierazten baitzion, beharrezko zitzaion kidea eta adiskide leiala emanez.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 103. orr.

Handinahi zozoren batek saihesten ote gaitu, agian, hain beharrezko genukeen gezur eder horretatik?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 177. orr.

Manos Limpias-ek Auzitegi Goreneko Sala Berezian [...] aurkeztu zuen idatzia, eta ekitaldia galarazteko «beharrezko diren neurriak» hartzeko eskatu zien epaileei.  Berria - Euskal Herria   2006-01-12

Jaunak beti prestatzen zien ostatua, eta eskura jartzen zien beharrezko zutena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 519. orr.

Eta ezetzaren indarra du beharrezko mugimendu politiko batek demokrazia indarberritzeko.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 90. orr.

Ikuspegi estetikoa ez zela aski, justizia sozialak bultzatutako hitza zela beharrezko.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 20. orr.

Nori ematen diogun, huraxe bihurtzen zaigu beharrezko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 83. orr.

Beharrezkoa da, beraz, hirugarren batek epaitzea gertatutakoaren egia.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 32. orr.

Suntsiketa beharrezkoa bazaio bera gabe iraun ezin izateraino, [...].  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 257. orr.

Kanpotik ez da ezer kontraesaten, izan ere, gauzak ez du kanpotik beharrezkoa izan behar.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 216. orr.

Beharrezkoa da jakitea, noski, hemen nork esaten duen gezurra eta nork egia.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 226. orr.

Kanpotik ez da ezer kontraesaten, izan ere, gauzak ez du kanpotik beharrezkoa izan behar.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 216. orr.

Erdi Aroko autoreen testu askotan sartzeko, aurretik prestakuntza berezia beharrezkoa dela pentsatzen baitut.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 72. orr.

Itxurak eta zeremoniak beharrezkoak dira justiziaren administrazioan.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 104. orr.

Ikuslearen jakintza hau, irudia ulertzeko beharrezkoa den gaitasun gisa, [...].  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 108. orr.

Hots aztarna oro sortzeko beharrezkoak diren aho aparatuaren mugimendu guztiak ulertu direnean ere, ez da ezertan argitu hizkuntzaren arazoa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 60. orr.

Orain, lehen bezalaxe, itxuraz dirua erabat beharrezkoa da bizitzan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 31. orr.

Zor publikoa beharrezkoa da beti, izan ere, ezinezkoa bailitzateke, bestela, egiten diren bezalako inbertsio handiak finantzatzea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 35. orr.

Ez zela beharrezkoa ekonomia krisi garaitik ateratzeko gobernuak neurririk hartzea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 54. orr.

Ez da beharrezkoa paradisutik infernurako horrelako bidaiarik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 186. orr.

Ez al zaio beharrezkoa izango, zeiharka besterik ez bada, argitzea berak partekatzen duen enutziazio-arlo hori?  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 151. orr.

Hor ere beharrezkoa izan zen hasierako hipotesi hori alde batera uztea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 42. orr.

Makalenak iruditzen zaizkigun gorputz-atalak beharrezkoenak dira.  Elizen arteko biblia   1 Ko 12,22

Bizitzan beharrezkoenak ura, ogia, jantzia eta nork bere lotsa gordetzeko etxea dira.  Elizen arteko biblia   Si 29,21

Giza perfekziora heldu nahi duenak, beharrezkoa du, ororen aitzinetik, Logikan ikasten saiatzea.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 89. orr.

Ez dela beharrezkoa definitzea formazio diskurtsibo bati dagozkion objektuak ez "hitzen" bidez ez eta "gauzen" bidez ere.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 65. orr.

Beharrezkoa du, beraz, zigorra jasatea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 121. orr.

Giza perfekziora heldu nahi duenak, beharrezkoa du, ororen aitzinetik, Logikan ikasten saiatzea.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 89. orr.

Burtsak finantza paper garrantzitsua betetzen du, enpresek hain beharrezkoa duten finantzazioa bideratzen baitu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 222. orr.

Berau da elkarren segidan doazen hautemapenen ordena (agerpenen atzematean) beharrezkoa bihurtzen duena.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 108. orr.

Batzuetan, iritzi bat ematean, beharrezkoa gertatzen da halako premisa baten baieztapena egitea.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 40. orr.

Neskamearen izen osoa jakitea ere ez da beharrezkoa.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 115. orr.

Ez zuen onartzen ontzitxo bat ere etxean edukitzea, erabat beharrezkoa ez bazen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 215. orr.

Heriotza-zigorra egokia eta beharrezkoa al da gizartearen segurtasunerako eta ordena onerako?  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 47. orr.

4 behar-beharrezko izlag/izond

Margot eta biok behar-beharrezko gauzak eskolako liburu-zorro batean sartzen hasi ginen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 32. orr.

Behar-beharrezko mugimenduak soilik eginez.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 159. orr.

Etnozentrismoaren behar-beharrezko zuzenketa bat izan zen erlatibismoa gure mendearen lehen erdian.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 140. orr.

Behar-beharrezko mugimenduak soilik eginez.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 159. orr.

Frogak honela dio: zerbait existitzen baldin bada, orduan behar-beharrezko zerizanak existitu behar du.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 218. orr.

Azken urteetan, behar-beharrezko hitzak besterik ez zituen esaten.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 22. orr.

Orduan nola nahi izango dugu hortik zuzenki kausalitate ororen jatorria den jatorrizko zerizan baten betegintzarre behar-beharrezko eta goren baten ideia inferitu?  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 241. orr.

Gaztiguak garratzak izanik ere, ohoinak baziren han eta hemenka, eta erne ez zegoenak ontsa pagatzen zuen, behar-beharrezko puskak aski gostarik bilduak, desagertzen baitziren.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 50. orr.

Legeak zigor zehatzak eta behar-beharrezkoak bakarrik ezarri behar ditu.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 12. orr.

5 (izan eta kideko aditzekin)

Behar-beharrezko da gehiegikeria sokratikoa, arrazoizkoa, kulturalista bere neurritan ipintzea. -Behar beharrezko ez bada ez aipatu txosten madarikatua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 305. orr.

Hau da Espiritu Santuak eta guk erabaki duguna: zuei zamarik ez ezartzea, behar-beharrezko diren hauek izan ezik.  Elizen arteko biblia   Eg 15,28

Gogokoa zuen hango diziplina, hantxe aurkitu zuen behar-beharrezko zuen bizitza ordenatua.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 11. orr.

Gaixoa aurrera eta atzera behar baino gehiago neka ez zedin, erabat ez galtzeko behar-beharrezko zituenean bakarrik eskatzen zizkion argibideak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 137. orr.

Mikel Azurmendi eta Ramon Etxezarreta, bata kanpoko erbestera eta bestea barruko erbestera kondenatuak, biak behar-beharrezko ditugunak euskalgintzarako, sarri disidentziatik izango bada ere.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 18. orr.

Erretinaren mugimendua behar-beharrezkoa da, beraz, pertzepziorako.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 34. orr.

Inozo hutsa izan behar da gure espeziea munduarentzat behar-beharrezkoa dela sinesteko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 185. orr.

Esan ezak behar-beharrezkoa dena, besterik ez.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 21. orr.

Musika hark -amak erraten zidan bezala- are asaldatuago jarriko ninduela ederki banekien ere, behar-beharrezkoa nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 73. orr.

Behar-beharrezkoa duzuen guztia bazeneukate eskura, bake handiagoz eta lasaiago egingo zenukete lan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 927. orr.

Etika banakoaren eta etika sozialaren kategoriak behar-beharrezkoak al dira filosofiaren arlo horretarako?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 217. orr.

Talde horretan mundu guztia elkarrekin aritzea da onena, inork inori aterik itxi gabe, baina ez da behar-beharrezkoa.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 126. orr.

Lan on bat egiteko behar-beharrezkoa egingo zaizu lortu duzun informazioaren ordena eta sailkapen egokia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 350. orr.

Bi-biak dira behar-beharrezkoak.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 41. orr.

Behar-beharrezkoa, derrigorrezkoa, ez bakarrik urtegi eta etxeotako ur-hodietan, baita atmosferan bertan ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 366. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

ahal izateko beharrezko (9); babesteko beharrezko (6); behar beharrezko (57)

beharrezko aldaketak (5); beharrezko babesa (5); beharrezko baldintza (23); beharrezko baldintzak (9); beharrezko baliabideak (9); beharrezko batasun (5); beharrezko batasuna (6); beharrezko bihurtu (6); beharrezko bitartekoak (6); beharrezko da (20); beharrezko dela (20); beharrezko den (11); beharrezko dena (7); beharrezko dira (5); beharrezko direla (6); beharrezko diren (32); beharrezko dituen (8); beharrezko duen (8); beharrezko duten (8)

beharrezko existentzia (9); beharrezko ez diren (6); beharrezko gauzak (5); beharrezko guztia (6)

beharrezko ikusi (5); beharrezko ikusten (24); beharrezko ikusten du (7); beharrezko informazioa (5); beharrezko izan (15); beharrezko izango (14); beharrezko jotzen (5); beharrezko laguntza (9); beharrezko laguntzaile (6); beharrezko lege (5); beharrezko neurri (9); beharrezko neurri guztiak (5); beharrezko neurriak (43); beharrezko neurriak hartu (8); beharrezko neurriak hartuko (9); beharrezko neurriak hartzeko (7)

beharrezko pausoak (10); beharrezko tresna (6)

beharrezko zela (5); beharrezko zen (8); beharrezko zerizan (14); beharrezko zerizan baten (6); beharrezko zerizana (8); beharrezko zerizanaren (7); beharrezko ziren (5); beharrezko zituen (5)

bere beharrezko (5); betetzeko beharrezko (6); egiteko beharrezko (10); ez da beharrezko (12); gorputzarentzat beharrezko (5); hain beharrezko (14); hartzea beharrezko (6); izateko beharrezko (17); ororen beharrezko (5)

absolutuki beharrezkoa (7); ahal izateko beharrezkoa (6); aldaketa beharrezkoa (9); aldaketa beharrezkoa dela (5); aldatzea beharrezkoa (6); aurre egiteko beharrezkoa (6); baldintzatugabeki beharrezkoa (6); bat egitea beharrezkoa (5); batasuna beharrezkoa (6)

behar beharrezkoa (254); behar beharrezkoa baita (6); behar beharrezkoa da (68); behar beharrezkoa dela (43); behar beharrezkoa den (9); behar beharrezkoa du (8); behar beharrezkoa dugu (5); behar beharrezkoa dut (5); behar beharrezkoa dute (5); behar beharrezkoa izango (7); behar beharrezkoa zela (6); behar beharrezkoa zen (12)

beharrezkoa al (21); beharrezkoa al da (12); beharrezkoa al zen (7); beharrezkoa bada (37); beharrezkoa baita (33); beharrezkoa baitzen (5); beharrezkoa balitz (13); beharrezkoa bazen (5); beharrezkoa bihurtu (5); beharrezkoa bihurtzen (15); beharrezkoa bihurtzen duen (6); beharrezkoa da (812); beharrezkoa da hori (13); beharrezkoa da jakitea (5); beharrezkoa dela (349); beharrezkoa dela adierazi (9); beharrezkoa dela aipatu (7); beharrezkoa dela azaldu (7); beharrezkoa dela azpimarratu (11); beharrezkoa dela dio (8); beharrezkoa dela diote (6); beharrezkoa dela esan (30); beharrezkoa dela gaineratu (9); beharrezkoa dela iritzi (14); beharrezkoa dela nabarmendu (12); beharrezkoa dela uste (21); beharrezkoa delako (29); beharrezkoa den denbora (7); beharrezkoa den guztia (5); beharrezkoa dena (36); beharrezkoa dena baino (7); beharrezkoa denaren (5); beharrezkoa denean (10); beharrezkoa denez (7); beharrezkoa denik (12); beharrezkoa du (36); beharrezkoa duela (9); beharrezkoa duen (25); beharrezkoa dugu (22); beharrezkoa duk (7); beharrezkoa dut (10); beharrezkoa dute (22); beharrezkoa duten (14)

beharrezkoa egiten (9); beharrezkoa eta nahikoa (5); beharrezkoa ez bada (8); beharrezkoa ez den (17)

beharrezkoa ikusi (8); beharrezkoa ikusten (31); beharrezkoa ikusten du (8); beharrezkoa iruditu (13); beharrezkoa iruditzen (11); beharrezkoa izan (49); beharrezkoa izan behar (7); beharrezkoa izan da (7); beharrezkoa izan zen (9); beharrezkoa izanen (16); beharrezkoa izanen da (6); beharrezkoa izanez (13); beharrezkoa izanez gero (11); beharrezkoa izango (139); beharrezkoa izango da (45); beharrezkoa izango dela (18); beharrezkoa izango den (6); beharrezkoa izango litzateke (7); beharrezkoa izatea (6); beharrezkoa izaten (10); beharrezkoa litzateke (17); beharrezkoa nuen (9)

beharrezkoa omen (7); beharrezkoa ote (13); beharrezkoa ote den (5)

beharrezkoa zaigu (6); beharrezkoa zait (6); beharrezkoa zela (73); beharrezkoa zela esan (9); beharrezkoa zela uste (5); beharrezkoa zelako (5); beharrezkoa zen (122); beharrezkoa zenean (7); beharrezkoa zuen (19); beharrezkoa zuten (5)

bere baitan beharrezkoa (6); beti beharrezkoa (7); bezain beharrezkoa (14)

egitea beharrezkoa (44); egitea beharrezkoa da (11); egitea beharrezkoa dela (18); egiteko beharrezkoa (20); egiteko beharrezkoa da (7); egotea beharrezkoa (12); egotea beharrezkoa da (7); egoteko beharrezkoa (5); ekarpena beharrezkoa (5); elkarlana beharrezkoa (6); elkarrizketa beharrezkoa (13); elkarrizketa beharrezkoa dela (8); ematea beharrezkoa (11); ematea beharrezkoa da (6); ematea beharrezkoa dela (5); erabat beharrezkoa (8); esku hartzea beharrezkoa (6); euskara beharrezkoa (5); ez da beharrezkoa (125); ez dela beharrezkoa (31); ez duk beharrezkoa (9); ez zela beharrezkoa (22); ez zen beharrezkoa (33); ezartzea beharrezkoa (5); eztabaida beharrezkoa (8); guztiz beharrezkoa (35); guztiz beharrezkoa da (10); hain beharrezkoa (30); hain beharrezkoa den (5); hartzea beharrezkoa (31); hartzea beharrezkoa dela (13); horregatik beharrezkoa da (5); horretarako beharrezkoa da (7); inolaz ere beharrezkoa (5)

inplikazioa beharrezkoa (5); irabaztea beharrezkoa (5); izatea beharrezkoa (18); izatea beharrezkoa da (5); izatea beharrezkoa dela (9); izateko beharrezkoa (13); izateko beharrezkoa da (5); jakitea beharrezkoa (5); jartzea beharrezkoa (6); konpromisoa beharrezkoa (7); laguntza beharrezkoa (12); lana beharrezkoa (6); legea beharrezkoa (6); lortzea beharrezkoa (5); lortzeko beharrezkoa (13); lortzeko beharrezkoa da (5)

onartzea beharrezkoa (5); orain beharrezkoa (6); oso beharrezkoa (21); oso beharrezkoa da (7); parte hartzea beharrezkoa (17); politikoa beharrezkoa (5); posible eta beharrezkoa (5); sortzea beharrezkoa (6)

uste beharrezkoa (6); zein beharrezkoa (6); zoin beharrezkoa (5); zoin beharrezkoa den (5)


beharrezkotasun 1 iz beharrezkoa denaren nolakotasuna.

Adigai bati, beraz, predikatu jakin bat gainpentsatu behar diogu, eta beharrezkotasun hau adigaiei atxikia dago jadanik.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 36. orr.

Bere autoritate osoa ez duela sortzen inolaz ere legearen beharrezkotasunak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 260. orr.

Simone Weil filosofoak, munduaren edertasunaz ari zela [...] hau idatzi zuen "Matematika hutsean ere, beharrezkotasunak edertasunaz distiraten du".  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 163. orr.

Beharrezkotasuna eta apriorikotasuna esparru desberdinetako kategoriak dira, eta ez dute zertan bat egin: badaude egia apriorikoak aldi berean ez-beharrezkoak direnak, eta badaude egia ez-apriorikoak aldi berean beharrezkoak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 172. orr.

Etikaren oinarri funtsezkoak diren orokortasunaren eta beharrezkotasunaren bila "unibertsalizazioaren testa" erabili zuen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 202. orr.

Orain ez da kontua, lortutako puntuan, bizitzarako kontzeptuaren irispide eta beharrezkotasunaz aritzea, baizik eta kontzeptuaren bizitzaz.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 23. orr.

Jainko izaeraren beharrezkotasunetik beretik edo -berdin baita- Haren izaeraren lege soiletarik kontaezinezko gauzak baitezpada heldu direla. atributu baten izaeraren beharrezkotasunetik datorrenak ezin du ukan existentzia edo iraupen determinaturik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 69. orr.

Hortik ezinbestean ondorioztatzen da beharrezkotasunak eta beharbadakotasunak ezin dutela gauzekin zerikusirik izan, zeren bestela kontraesan bat sortuko bailitzateke.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 221. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hauen barneko beharrezkotasun praktikoak gidatu gaituzte, hain zuzen, kausa beregain baten edo munduaren gobernari jakintsuaren aurresuposiziora.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 274. orr.

Pentsamenduan zetzan era berean, ordea, beharrezkotasun absolutua.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 222. orr.

Apriorizko beharrezkotasun honetan oinarritzen da era berean denborazko hartuemanen oinarri-esakune apodiktikoen edo oro har denboraren axiomen ahalgarritasuna.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 47. orr.

Bere erabilgarritasun orokor soilak esperientziaren ibilbidean eta bertatik sortutako beharrezkotasun subjektiboak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 260. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baldintzatugabeko beharrezkotasuna (4); barneko beharrezkotasuna (3); baten beharrezkotasun (3); beharrezkotasun absolutua (13); beharrezkotasun absolutuaren (4); beharrezkotasun absoluturako (4); beharrezkotasunaren arabera (3); gauzen beharrezkotasun (3); izadiaren beharrezkotasun (3); izaeraren beharrezkotasunaren (3); izaeraren beharrezkotasunetik (7); izatearen beharrezkotasuna (4); orokortasuna eta beharrezkotasuna (3)


beharreztenkeria iz behargabekeria.

-Beharreztenkeriarik gabe -esan zuen Fogarty jaunak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 248. orr.


beharri 1 iz ipar belarria.

Aurpegi fineko mutil gaztea, arras elegantea, urrezkoa izan zitekeen petenta luzeño bat beharri batean.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 142. orr.

Segur da beharri batekin entzuten ari dela, bere baitako marmarrean jarraituz.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 137. orr.

Alto de San Anton delakoan naizela, beribilen zurrumurrua gero eta eztiago datorkit beharrietara.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 77. orr.

Frijitzearen soinua orkestra sinfoniko baten melodia bezain goxoki iragaiten zen beharrietatik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 194. orr.

Erramun Martikorenak denek ezagutzen dugun botz xoragarriaz gure beharriak goxatu ditu.  Herria   2004-12-16

Bere mugikorra beharriari lotua heldu zen gizon gazte bat, ele eta ele, begiak apalik.  Herria   2002-10-24

Beharria luzatzen dut ea zer entzuten dudan.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 55. orr.

Beharriak luzatuz, harresien beste aldean zer dagoen entzun daiteke eta presoa lehen egunetik beretik hasten da entzumena zorrozten, automatikoki, oharkabean lehenik, nahitara gero.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 31. orr.

Beilariaren ondotik izan ditaike, ez urrun, bertze norbait beharriak guri luzatuz dagona.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 105. orr.

Ezin dut onartu norbaitek beharriak tapa ditzan duela mende erdi pasako gertakari garrantzitsu horien aitzinean.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 167. orr.

Begiak eta beharriak erne aldi oro, nehork ez dizu zure egitekoa trabatuko.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 9. orr.

ik beherago 4.

Handik denak begi eta beharri, ikusi dituzte afaltiarrak, trenpu gaitzean ziren eta plazer osorekin jaten, arta bereziarekin moldatu zikiro errakia ondokoekin.  Herria   2005-07-21

Harrabots batzuk entzuten ditut beharriak tente, denborarekin identifikatuko ditudanak.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 33. orr.

Nahi ala ez, beharriak xut nituela eta zainak airean, ari ziren ari denak, bakoitza bere aldian.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 39. orr.

Frantziako muga mugazainez eta zelatariez edo barrandariez brokatua zen, begiak zorrotz eta beharriak erne.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 192. orr.

Burua hantua eta beharriak oraino tutatuak hain segur, arratsalde guzia lanez itoa egonik, arropak sal eta sal.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 47. orr.

Hola zen orduan, Nafarroan ere euskara nagusi, Behenafarroan bezala, eta kristauak dena beharri egun guzietako mintzairan entzuten zutenari.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 193. orr.

Heldu den asteko HERRIAn sartuko gara bi liburu horietan buru eta beharri, Jakes Casaubon eta Pierre Sabalorekin.  Herria   2002-11-21

Entzungailua beharriaren barnean kokaturik, mikroa hari batean diskretuki dilindan ezarria.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 44. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Afrikan nintzelarik izan ziren gertakaritu famatuak, orduan doi doia ene beharri ohargabera helduak eta gaur ene oroit arinean dabiltzanak: 68ko maiatza, Pragaren okupazioa Errusoek, Nasser eta De Gaullen heriotzak, eta Burgos.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 17. orr.

Agian gure Jainkoak beharri onez entzun ditu gure elizatik airatu diren otoitz guziak.  Herria   2004-04-01

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Guzian entzuten ziren, beharri ziloetan, oihartzun geldiezinaren burrunba, gau osorako uzterainoko heinean.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 108. orr.

-Maite zaitut, erran zidan apal-apala eta kasik beharri xilorat.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 110. orr.

Beharri barnetan zituen ile pustuken gatik ez zuen gehiago deusik aditzen, elkorturik zagon.  Herria   2004-09-09

Azkenean, despeitu nuen musuño bat arin-arina emanik beharri saihetsean.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 72. orr.

90 urtetarat heldua, ez zen gehiago hanbat agertzen komentu inguru heietan baina osasunekoa izana zen eta gizon ederra: beharri gogordura bat zuen bere gaitzik haundiena gaineratekoan.  Herria   2003-02-20

4 begi-beharri pl

Holako jendeketaren begi-beharriak bi oren eta erdiz bere xarman atxiki dituen Pastoralak.  Herria   2003-07-31

Eta segur bildutasunean daude, begi-beharriak erne!  Herria   2003-09-04

Begi-beharriak beti erne, zer ikusiko duen eta zer adituko!  Herria   2003-07-03

Gorputza pausan dela eta, orduan dira sortzen bidaia loriagarrienak, borroka izigarrienak, plazer eztienak, beldur lazgarrienak, egun guzietako biziak, haragizko begi beharriek lanean direlarik bakarrik, sorrarazten ez dituzten gogoeta, irudimen, sendimendu arraro guziak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 17. orr.

Zonbat «erreklama» eta zonbat eskaintza, jostagailu eta gaineratiko, ttipi eta handientzat, denak begi-beharrien xoragarri, batzu besteak baino lilluragarriagoak!  Herria   2005-11-24

5 beharri gogor egin entzungor egin.

Beti entzuten ginuen trein bidetako buruzagi haundiek beharri gogor egiten zutela galde horri.  Herria   2002-11-21

6 buru-beharri pl

Bururatzean dei borobil bat egin diote antolatzailek jendeari, buru beharriak erne egon dadin, eta Erien Axurantza Kutxaren afera hurbiletik segi dezan.  Herria   2004-06-10

Errobiko herrien elkargoaren barnean bada lan talde bat, gu hor izanen gira buru beharriak erne gauzen aintzin-arazteko.  Herria   2001-07-26

15 urte huntan badira buru-beharri lanean ari direnak Euskal Kultur Erakundean.  Herria   2005-03-17

7 (adizlagun gisa) eginahalean.

Lan berri horri buru-beharri lotu dira bi fraile: Anaia Jean François eta Anaia Louis.  Herria   2001-10-18

Maiatzean buru beharri sartuko da bi lehiaketetan: Euskadi/Akitania deituan eta "Arraintza portuen lehiaketan".  Herria   2003-05-01

Koldo Mitxelenak zuen lan hori hasi, eta gaur Ibon Sarasolak kudeatzen duen lantaldea da buru-beharri lan gotor hortan ari.  Herria   2004-02-05

Beste batzuek, buru beharri Interneten sartu aitzin, sail horretako zerbitzuen funski ezagutzearen beharra aipatu dute.  Herria   2004-02-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

begi beharriak (5); beharri xilora (3); beharri xilorat (4); beharri ziloetan (3); beharria luzatzen (3); beharriak erne (9); beharriak luzatuz (4); beharriak tente (5); beharriak tutatuak (3); beharriak xut (6); beharriak xut egoitea (3); beharrien xoragarri (3); buru beharri (6); buru beharriak (3); buru beharriak erne (3); buru eta beharri (3); gure beharriak (3)


beharritxo iz belarriko entzungailua.

Diote batzuk elkortzen ari dela gure Jakes Haundia, mihi gaixtoek derasatelarik beharri ziloetan ezarri dituzkeela "beharritxoak", erran nahi baita hobeki entzuteko eginak diren tresnañoak.  Herria   2003-11-27


beharrizan 1 iz beharra.

Neke eta beharrizanak Jainko Jaunaren maitasunagatik eramatea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 564. orr.

Gauza guztietan Jainkoaren zerbitzari garela agertzen dugu, jasaten dugun guztian eramanpen handia erakutsiz: atsekabe, beharrizan eta estuasunetan.  Elizen arteko biblia   2 Ko 6,4

Gaur izarren beharrizana dut, eta kanpoan esertzera noa.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 163. orr.

Ez zuen inongo asmorik gaztetxo batekin ezkontzeko, besteak beste ez zuelako gazteegi baten beharrizanik.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 40. orr.

Literatura serio hartu duten idazle gehienek beharrizana izan dute idazketa prozesuaren gainean hausnarketa egiteko.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 189. orr.

Maimonen Mi-neh Torah lorategi botaniko bat da, non dena dagoen irakurlearen beharrizanak beti kontuan hartuta ordenaturik, sailkaturik, neurtuta eta pisatuta, izendaturik eta aurkezturik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 7. orr.

Euren beharrizanak asetzeko desiren ahotsari jarraitzean, [...].  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 374. orr.

Gazte asko eta asko, heziketa eta jakituria politiko handiegirik gabe, has dadin sua eta kea pizten bazterretan, biolentzia iraultzaileak benetan iraultzaile izateko dituen beharrizanak badirela pentsatzen jarri ere egin gabe.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 69. orr.

Ez nuen uste berriro eguneroko bat zirriborratzeko beharrizana sentituko nuenik.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 14. orr.

Zuzenbide Penal honen oinarria beraren beharrizana da, eta legaltasuna eta gizatasuna bere bi ezaugarriak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 11. orr.

Gizakiaren berekoikeriak gaiztotzen du gizartea, eta berekoikeria gauza natural bat da, bizitzaren beharrizan bat.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 183. orr.

Beharrizana izan zen, beraz, gizona bere askatasunaren zati bat ematera bultzatu zuena.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 30. orr.

Gizona bere buruarekin haserretu da, beharrizanik gabe horrela gidatzeagatik.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 11. orr.

Jakinduria definitzen du arimaren nolabaiteko neurri gisa, beronen beharrizanen arabera.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 15. orr.

Luisak eta Violettek, berez, sekula zapalduko ez zuten ostatu klase horietakoa zen, beraz, beharrizanean izan ezik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 149. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Arnasa eta atsegin hartzeko beharrizan handia zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 332. orr.

Beharrizan hutsak eraginda, pasioei uko egitetik eta interesen arteko talkatik sortu da onura komuna-ren ideia, giza justiziaren oinarria.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 40. orr.

Ezin direla gizonak inmolatu, horreterako beharrizan nabarmen bat ez bada, bederen.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Cecily, zu bezalako emakume batek ezin ditu ulertu ni bezalako gizon baten beharrizan fisikoak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 259. orr.

Errepide estuan aurrera, denak bero kiskalgarriaz kexuka ari zirela, Adelak, beharrizan fisiologikoak zirela-eta mesedez gelditzeko eskatu du.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 266. orr.

Kontzeptu berriok "konbentzio batez sorturiko objektu idealak lirateke, beharrizan poetikoetarako bereziki pentsatuak".  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 34. orr.

Emaztea, bere alde on eta txar guztiekin, eguneroko beharrizana zitzaion, hala nola loa, haxixa eta etxea.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 105. orr.

Ez al zen emaztearen eginbeharra esanekoa izatea eta, oinarrizko beharrizanak beterik, pozik egotea?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 105. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gizonen arteko hurbiltasunak eta beren jakinduriaren garapenak elkarrekiko jokabide eta beharrizan zerrenda luzea sortu du, beti legearen aurreikuspenak baino handiagoa eta bakoitzaren momentuko boterea baino txikiagoa.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 44. orr.

Oinarri hauekin, beharrizan-irizpideak zera bilatzen du orokorrean: zigorren gogortasuna leuntzea.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 14. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eta herriko bertso-beharrizanen bati erantzuteko gauza badira, askietsirik gera daitezke.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 154. orr.

Clintonen (X) begietan goxotasun beharrizan handia ikusten nuen -jarraitu du, begiak Danengan finkatuak.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 161. orr.

Atzokoaren ondoren, gure gorputzek -eta arimek- atseden beharrizan handia zuten arren, gaurkoan ere goizean goiz jaiki, eta aireportura jo dugu.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 218. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beharrizan handia (5); beharrizana izan (4); beharrizana nuen (3); beharrizanak asetzeko (3); beharrizanei erantzuteko (3); beharrizanen arabera (5); beharrizanik gabe (3)


beharrondoko iz ipar belarrondokoa.

Eta haur xoxola bati nola, hala beharrondoko batez mehatxaturik emaztea ohatzera bidali zuen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 18. orr.

Beharrondoko, ipurdiko eta ostikoka deusik ere entelegatu gabe zangopilatuaaho bete hortz.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 48. orr.

Joanesek bi beharrondokoz ordaindu zuen soineko berria... berrienean aspaldi iragana.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 192. orr.


beharrordu ik behar 6.

beharrune iz beharra.

Bakarrak horrelakoak zirela nion, begiak hertsirik zerbitzatzen genituen eta haien beharrunea ahitzen zenean, trapu zahar baten gisa agerpenik gabe abandonatzen zintuzten.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 32. orr.

Beharruneetan atzera atera eta jateko.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 38. orr.


behartasun 1 iz beharra, gabezia.

Jainkoaren gizona, bere lagunekin batera, Asis inguruan zegoen txabola baztertu batera bildu zen, eta han, neke eta behartasun handietan, pobretasun santuaren arabera bizi ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 758. orr.

2 behartasunez

Bestalde, akzidentez hustu behar da mundua eta, horien ordez, razionaltasunez eta behartasunez bete -subjektu matematiko baten pean-.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 78. orr.


beharti iz behartsua.

Zaldun bat atera zitzaion ustekabean bidera: handikia zen jatorriz, baina ondasunetan beharti.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 878. orr.


behartoki iz komuna.

Guztientzat bi behartoki (serbitze) eta gernutegi bat baizik ez dituzte.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 76. orr.


behartsu 1 izond/iz pertsonez mintzatuz, gauzarik beharrezkoenak ere ez dituena. ik pobre; txiro. ant aberats.

Denda horretan jende behartsuaren maindireak eta lastairak bahituran hartzea zen negozio nagusia.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 123. orr.

Familia behartsu asko dago eta haurrek etxera sos batzuk ekartzen dituztenean gurasoak pozik.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 119. orr.

Baba jaten zuen jendaje behartsua.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 59. orr.

Azpiko herriak gainean ezarriak dira, hots herri behartsuak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-19

Herrialde behartsuek badute arrangura frango.  Herria   2003-09-18

Ez laguntzarik ukatu senide behartsuari.  Elizen arteko biblia   Dt 15,7

Merkatari behartsu eta gaixo baten alaba zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 58. orr.

Badira bi egurgile behartsu, bat zaharra eta bestea gaztea, egunero basora joan behar izaten dutenak egurra egin, garraiatu, eta bildutako egur hura salduz zer irabazi eta zer jan izateko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 115. orr.

Jainko Jaunaren maitasunagatik, emaiozue limosna erromes behartsu eta gaixo honi!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 318. orr.

Beraz, legendun behartsuentzat utzi zuten borda hura.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 523. orr.

Alargun behartsuaren eskaintza.      - 0. orr.

Aurkitu ahal zituzten kalean Amadís de Gaula eta antzeko liburuekin nahastutako zaldun behartsuak, eta baita Shilock bezalako doilorrak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 64. orr.

Han apaiz behartsu bat aurkitu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 187. orr.

Mantua eman zion begietatik gaixo zegoen emakume behartsu bati.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 337. orr.

Gazte behartsu baina zuhurra, aholkurik nahi ez duen errege zahar eta zoroa baino.  Elizen arteko biblia   Koh 4,13

Asis hirian zehar zihoala, andre xahar behartsu batek limosna eskatu zion Jainkoaren maitasunagatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 678. orr.

Estalpe batean jaio eta gurutzean hildako Jesus behartsu hura.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 170. orr.

Alferrik galdua, premia behartsua.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 19. orr.

Gizon txit behartsu batekin egin zuen topo.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 625. orr.

-Behartsua naiz, ez da hala? -galdetu zion Ruche jaunak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 380. orr.

Hobe behartsu eta prestu izan, mihi maltzurreko eta zentzugabe baino.  Elizen arteko biblia   EsZ 19,1

Aurrean zeukana ez zen behartsua, lurjabea baizik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 174. orr.

Indian jendea eskuarki behartsu denez gero, apala eta harrokeriarik gabekoa da.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 9. orr.

Claus nahiko behartsua zen eta askok zioten Sunny-rekin diruagatik bakarrik ezkondu zela.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 25. orr.

Hauxe da pobretasun txit gorenaren bikaintasuna, zuek, ene anaia maite-maiteok, zeruetako erreinuaren oinordeko eta errege bihurtu zaituztena, ondasunez behartsu eta bertutez aberats egin zaituztena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 157. orr.

Zorionekoak gogoz behartsu direnak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 18. orr.

Zorionekoak bihotzez behartsu direnak, haiek baitute Jainkoa errege.  Elizen arteko biblia   Mt 5,3

Bakarrik zihoan, erromesik behartsuenaren gisan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 628. orr.

Gizarteko behartsuenen konpainian bizi nahi izan zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 22. orr.

2 (adizlagun gisa)

Behartsu jaiotako pertsonak, orduan, bizibide arriskutsu horien faltan, bere adore guztia, naturak emandako dohain guztiak erabiliko ditu jaiotzako egoera horretatik irteteko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 106. orr.

Atseginetara emanak behartsu bukatuko, ardo eta lurrinzalea ez da aberastuko.  Elizen arteko biblia   EsZ 21,17

Izuak hartuta, milioika errefuxiatuk ihes egin zuen, etxeak eta jabegoak utzita, beren ibilaldi luze eta beldurgarrian arerio garraztuek presatuak, herrialde ezezagun batera behartsu iritsi zirelarik beren bizitza berriro hasi beharrean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 188. orr.

Denak ere larre motzean haziak eta behartsu bizi izanak.  Berria - Kultura   2006-03-01

3 (izen gisa)

Behartsu hau fraidea zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 655. orr.

Iragan astean Madrilen bi behartsu jipoitu eta haietako bati labankada eman zioten lau skin-etako bi militarrak direla jakin du Poliziak, galdeketen ostean.  Berria - Mundua   2004-08-24

Dena den argiki zifrek erakusten dute gutartean uste baino behartsu gehiago ba dabilela.  Herria   2005-12-08

Hiri handi batean; izan ere, herrietan behartsuak baino ez dira bizi, etxe gutxi batzuetan.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 10. orr.

Biek hiriko behartsuak bildu eta beren ondasunen salmentatik jasotako dirua haien artean banatu zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 468. orr.

Zuek suntsitu duzue nire mahastia, behartsuei lapurtuaz beterik dauzkazue etxeak.  Elizen arteko biblia   Is 3,14

Limosna, behartsuei zor zaien ondarea eta eskubidea da, Jesu Kristo gure Jaunak guri eskuratua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 140. orr.

Hoa bizkor herriko plaza eta kaleetan barrena, eta ekarri hona behartsu, elbarri, itsu eta herrenak.  Elizen arteko biblia   Lk 14,21

Ez zitzaien axola nor edo nolakoa zen: aberats izan nahiz behartsu, noble nahiz xume, arbuiatu nahiz estimatu, zuhur nahiz sinple eta ezjakin, kleriko nahiz laiko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 201. orr.

Behartsu eta txiro, errege eta printze, langile eta nekazari, morroi eta jaun, emakume ezkongabe eta kastitatean bizi direnei eta ezkondu guztiei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 151. orr.

Behartsua madarikatzen duenak, mundu honetan gugatik behartsu egin zen Kristo iraintzen du, pobrea haren nobleziaren irudi baita.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 230. orr.

Ez dute zertan lotsaturik, Jauna guregatik behartsu egin baitzen mundu honetan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 157. orr.

Ordezkariak iristeko puntuan ziren eta itsaso usaina zerien bi behartsu haien presentzia, han, ez zen zinez egokiena une hartan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 220. orr.

Dena den argiki zifrek erakusten dute gutartean uste baino behartsu gehiago ba dabilela.  Herria   2005-12-08

Frantziskoren behartsuenganako karitate eta maitasun gupidatsua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 229. orr.

4 (izen gisa, izenondoekin)

Nahi dutenean, amei limosna eska diezaiekete Jainko Jaunaren maitasunagatik, behartsu txikien antzera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 161. orr.

San Blas, esate bateko, XII. mendeaz geroztik erromes milagrero eta behartsu eskazaleen zaindari izan zen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 81. orr.

5 (izen gisa, hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eliz atarian behartsu-multzo handia ikusirik, bai errukiaren gozotasunak eta bai pobretasunarenganako maitasunak eraginda, haietan behartsuenari bere jantziak luzatu zizkion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 745. orr.

Behartsu ziurtagiria ekarri behar dute, gainera, beren auzoko polizia komisarioak emana.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 380. orr.

Behartsu piurako enplegatu xumeei ukondoez ukitzen, topo egiten, lekuz aldarazten ere uzten zieten.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 99. orr.

Begira, ez zaitezela behartsu itxuran aberats izan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 229. orr.

· Madrilgo gaizkile eta behartsu jendearen parte on bat igarotzen zen handik.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 120. orr.

6 (izen gisa, hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zoriontsuak gogo-behartsu direnak, otzanak, errukitsuak, negarrez daudenak.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 159. orr.

7 iz (-en atzikiaren eskuinean) behar handia.

Jainkoak badaki ahal dugun guztia egin dugula, gure behartsuan: ez genuen ezeren premian ikusi nahi, hala zegoen bitartean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 23. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alargun behartsu (5); behartsu bat aurkitu (3); behartsu bat etorri (6); behartsu batek limosna (3); behartsu batekin (5); behartsu diren (3); behartsu direnak (12); behartsu egin (11); behartsu egin baitzen (5); behartsu egin zen (5); behartsu eta dohakabe (3); behartsu eta gaixo (6); behartsu izan (5); bihotzez behartsu (9); bihotzez behartsu direnak (5); emakume behartsu (12); erromes behartsu (3); familia behartsu (4); gizon behartsu (6); gogoz behartsu (9); gogoz behartsu direnak (5); gugatik behartsu egin (5); guregatik behartsu egin (3); hobe behartsu (4); jende behartsu (3); nahiko behartsu (3); zorionekoak bihotzez behartsu (3); zorionekoak gogoz behartsu (3)

aberatsa eta behartsua (3); behartsua da (4); behartsua zen (6); dohakabea eta behartsua (5); hain behartsua (3); jende behartsua (5)

behartsuak baitziren (3); behartsuak beti dituzue (3); behartsuak gara (4); behartsuak ziren (4); txit behartsuak (3)

jende behartsuaren (3)

behartsuari eman zion (4); mantua behartsuari (4)

behartsuei banatu (13); behartsuei banatu zien (4); behartsuei banatu zizkien (3); behartsuei banatuz (4); behartsuei banatzen (5); behartsuei eman (11); behartsuei emateko (3); behartsuei lagundu (3); behartsuei laguntza (3); behartsuei laguntzea (3); behartsuei laguntzeko (6); behartsuei laguntzen (4); dirua behartsuei (4); eman behartsuei (13); ondasun guztiak behartsuei (7); ondasunak behartsuei (4)

herrialde behartsuek (4)

behartsuen alde (5); behartsuen artean (12); behartsuen arteko (5); behartsuen eskubideak (3); jende behartsuen (6); ondasunak behartsuen artean (3)

behartsuenei laguntzeko (3)

behartsuenen fagoretan (3)


behartu, behar(tu), behartzen du ad. 1 eginbideren batek (norbait) hartu; norbait (zerbait) egiteko premian jarri; (zerbait) bortxatu. ik premiatu; bortxatu.

Gonbidatu, behartzerik komeni ez denean: gidatu, agintzerik komeni ez denean; horra abilezia gorena.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 240. orr.

Maitasuna ezin da behartu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 268. orr.

Soldadutzara deitu zutenean, behartuta suertatu zela nazionalen alderdian.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 286. orr.

Ez ditut behartu, haiengandik sortu da.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 389. orr.

Erabakia norberari dagokio, eta ezingo du inork behartu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 117. orr.

Soberanoak [...] egin dezakeen gauza bakarra, kide guztiak behartzen dituen lege orokorrak ematea da.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 32. orr.

Geuk behartzen dugula maitea hoztasunez eta gogorki trata gaitzan.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 87. orr.

Egoera politikoak behartzen gaitu.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 236. orr.

Jerusalemera noa Espirituak beharturik, han zer gertatuko zaidan jakin gabe.  Elizen arteko biblia   Eg 20,22

Doktorego hori ordea bi aldiz izan dut behin Galian eta berriz Salamancan, hango arauek beharturik.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 35. orr.

Lege guztiek izan behar dute behartu nahi dituzten pertsonek onartuak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 115. orr.

Laster eroriko da Jerusalem erasotzaileen esku, gerrak, goseak eta izurriak beharturik.  Elizen arteko biblia   Jr 32,24

Famili buruak ez lirateke amairik gabeko gastu izugarriak ordaintzera behartuta egongo.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4590. orr.

Ez noa, ordea, oso gustura; premiak behartzen nau.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 58. orr.

Premiak behartzen dituenek oinetakoak ere erabil ditzakete.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 155. orr.

Ez bekie zilegi zaldiz ibiltzea, gaixotasunak edo premia larriren batek beharturik ez bada.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 143. orr.

Nik, logikoa denez, ez nuen inongo asmorik, sineskeria eta aurreiritziek behartuta [...] hilobi bat erosteko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 298. orr.

Tenpluarengatik zin egiteak ez du baliorik; tenpluko urrearengatik zin egiteak, ordea, behartu egiten du.  Elizen arteko biblia   Mt 23,16

Badakizu ondo, jauna, haurrak ahulak direla, eta errapeko bildots eta axuriak ere baditut. Egun bakar batez behartzea aski litzateke, abere txiki guztiak hiltzeko.  Elizen arteko biblia   Has 33,13

Inork ez dio jantzi zaharrari oihal gordinezko adabakirik josten; bestela, adabaki berriak jantzi zaharra behartu eta zarratada handiagoa egingo luke.  Elizen arteko biblia   Mk 2,21

Ibai aldeko ateak indarrez behartzen dituzte, eta errege-jauregia menpean hartzen.  Elizen arteko biblia   Na 2,7

-Ez dakit behartuta ari zaren... -eta pausa egin zuen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 153. orr.

Hortaz, ohartu gaberik boza behartzen dik maiz.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 228. orr.

Lapurrek biltegiko atea behartu eta lorategitik ihes egin dute.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 271. orr.

Hamar minutu geroago iltzaturiko ateak behartu, autoan sartu eta han zihoazen, ziztu bizian autobiderantz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 42. orr.

Kanoak behar zuen tarte zehatz hura mantentzeko, gurpil-gomazko defentsak sobera behartu gabe.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 233. orr.

Eten horrek behartu du su-etena.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 65. orr.

Soina goititzeraino behartu nuen gorputza.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 359. orr.

Eginahalean, begi bat behartu nuen iratzargailuaren aldera; oraindik hogei minutu baino gehiago diana jo arte.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 32. orr.

Goizaldean, pilotuak gerrakoa iruditu zitzaion itsasontzi bat ikusi zuen Matxitxakoko lurmuturraren inguruan, eta martxa behartuz Zumaian sartu zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 134. orr.

Zaila da beharturik joaten zaren lekuen edertasuna ikusten.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 81. orr.

Isildu egin naiz, beharturik egiten dut irribarre.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 202. orr.

Euskal literaturaren aztertzaile ezagunenak hantxe agertzen ziren, beharturik edo behartu gabe, beren iritziak ematen eta hantxe zetorren nire artikulu bat ere.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 172. orr.

Pentsamendu analitikoak behartutako hasiera.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 128. orr.

Ez zuen beste moduko harrerarik espero, noski, behartua hartu baitzuen gizonak bere bulegoan, eta ez gogo zuelako.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 90. orr.

Borondatez edo behartuta, denak eramango gintuzten lehentxeago ala geroxeago adreilu-fabrikatik Alemaniara.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 67. orr.

Tren batean sartu eta Siberiako puntara eraman zuten, Kolymako urre-meatzetara, behartutako langile moduan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 283. orr.

Ezin izan nuen hartara behartu neure burua.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 80. orr.

2 (osagaia –ra atzizkiaz)

Ez nago ezertara behartua, anaiei etsenplu ona ematera baizik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 624. orr.

Ezin izan nuen hartara behartu neure burua.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 80. orr.

Aragorn ere ez aipatu, hartara beharturik ez bahago behintzat.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 21. orr.

Ezin ahaztu nezakeen karrakan marinel zetozenak hartara beharturiko itsasoko jende xumeak zirela.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 150. orr.

Behartu itzazue gizonak lanera eta zintzotu egingo dituzue.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Gurasoek igandero behartzen ninduten mezetara, eta nik gorroto nituen intsentsuaren usaina, ur bedeinkatuaren askan hatzak sar-tzea, aitaren egitea, meza bera.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 77. orr.

Zer dela-eta ontzigintzara behartua hainbeste jende, lan latz horretan jaia eta astea bereizi gabe?  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 27. orr.

Zaila dirudi goiko ipuin laburra hala irakurtzea, Kafkaren irakurketa seriora behartu baikaitu pragatarrari buruzko literatur hagiografiak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 60. orr.

Egiptoko erregea kontra jarri zitzaion eta, azpikeriaz, adreilugintza astunera behartu zuen, makurtarazi eta esklabo bihurtu.  Elizen arteko biblia   Jdt 5,11

Ez dut nire burua behartzen zure auziagatik borrokatzera, ez berorren defentsan ateratzera.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 221. orr.

Bekatore larritzat hartzen dira bizkitartean, zeren eta bakoitza jakitera behartua den legearen ez jakitea ez baita aitzakia baliagarria.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 68. orr.

Mintzatzera behartuko genuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 42. orr.

Ezkontzera behartua haiz eta oinordeko bat eman behar didak!  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 78. orr.

Israeldarren artetik, ordea, ez zuen inor ere esklabo izatera behartu.  Elizen arteko biblia   1 Erg 9,22

Zuen mesederako nago ikusi dudana esatera behartua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 198. orr.

Behartu egin ninduen harekin joatera!  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 44. orr.

Nork behartuko gaitu gure betebeharrak betetzera? Jende xehea larrutzen duzue gari-zerga ordaintzera behartuz.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 21. orr.

Urrats bakoitzean, zientzialaria beharturik dago kritikaren eta esperientziaren irizpena jasotzera.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 14. orr.

Luzaz ez mintzatzera behartua naiz haatik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 335. orr.

Aurrerantzean ez zaitezela deabruaren tentaldi eta zirikaldi horiek inori aitortzera behartua sentitu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 559. orr.

Zeren eta zure gutunetan erakutsi didazun atxikimendu handiak behartzen bainau, ene aldetik, ahal bezain ongi zure deiari ihardestera.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 52. orr.

Horrek behartzen gaitu, hain zuzen, modu sinesgarri samarrean irudikatzera nolatsu joan den poliki-poliki eraikiz halako konplexutasuna.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 34. orr.

Guztien morroi naizenez gero, behartua nago guztiak zerbitzatzera eta nire Jaunaren usain gozoko hitzak ematera.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 137. orr.

Gogo hori erakusten badute toki orotan euskaldunek, orduan neurriak ere araberakoak aterako dira, gure kargudunak araberako erabakiak hartzera behartuak izanen dira.  Herria   2004-04-08

Gainerako anaia guztiak ere behartuak beude goardianoei era berean obeditzera eta ofizioa Erregelaren arabera errezatzera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 166. orr.

Zerk behartzen du berez baketsua den lagun bat "aski da!" aldarri egin eta fusila hartzera?  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 147. orr.

Ehun lagun inguru atxilotu dituzte Bombayn, adingabeak prostituitzera behartzeagatik .  Berria - Gaiak   2004-07-18

· Bizitza horrela -horren basaki- "sinplifikatzera" behartzen zarenean, orduan ezerk ez dizu higuin eta narda gehiago eragiten kontzientziaren hozkadak baino: tipula negarrak!  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 59. orr.

Eboluzioaren teoriarekin, akabo aurrez ezarritako harmonia baten ideia, eta, horrenbestez, haren bitartez izaki antolatuei erlazio-sistema bat behartu zaielako ustea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 118. orr.

3 (adizlagun batez)

Erregeari atsegin eman nahirik, eredua trebeki behartzen zuen, itxura ederragotzeko.  Elizen arteko biblia   Jkd 14,19

Ez zuen inor, ez ezer indarrez behartu nahi, ez pertsonak eta ezta egoerak ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 30. orr.

Orain ikusiko duzu faraoiari egingo diodana: indarrez beharturik, utziko dizue joaten.  Elizen arteko biblia   Ir 6,1

Zuen aitak zin-hitzez behartu gaitu: "Madarikatua gaur zerbait jan dezana".  Elizen arteko biblia   1 Sm 14,28

Lagundu egin nioan nik, bai diru pixka bat falta bazen neronek erantsiz, bai ez saltzen tematutako jabe batzuk modu onean behartuz.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 486. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Postura behartu hartan makurtuta ere, bularrek ez zuten artean zurruntasunik galtzen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 97. orr.

-Zeurok arduratuko zarete, orduan? -esan zuen aleman-jatorria adierazten zuen frantses behartu batez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 211. orr.

Kristautasun behartua, Aranaren nazionalismo bizkaitarra, sozialismoaren borroka obreroak, ETAren martirioak... Bilbok derrigortutako desterrua ziren.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 18. orr.

Orduan bai, arnasaren hauspoa menderatu zuen, eta ahotsa goratu, halako modu behartuan non begietan ageri zuen nekea gorputz osoan ere bazuela ohartu bainintzen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 220. orr.

Pertzepzio "behartua" den pertzepzio modu berezi horretan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 67. orr.

Adoniram zen langile behartu haien arduraduna.  Elizen arteko biblia   1 Erg 5,28

Barre behartua egin zuen Lupinek.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 280. orr.

Ibilera gogorik gabea du, irribarre behartua, begirada galdua.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 34. orr.

Zaintza zorrotza ezarri zen Nabarrenkoxeko bizilagun behartuen arima eta gorputzen gainean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 218. orr.

Hemen ez dugu inola ere izumen girorik arnasten, lan behartu itsu baten giroa baizik.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 97. orr.

Euskarazko idatzien egokitze lan behartu horien ondorioz, batzuetan, euskarazko mezuak indar gutxiago izaten dute.  Berria - Harian   2006-02-04

ik beherago 8.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

• 5 da ad ipar (objektua –z atzizkiaz) –en behar izan.

Ezin burutziarik eginez, badira amerikanoak Saddam Husseinen ohiko armadaren aintzindari trebatuez behartzekotan direnak.  Herria   2004-04-29

Nun ez den konparazione medikuaz behartzen etxetik urrun delarik edo hola.  Herria   2005-01-06

Hilabete ondarreko urte saria pagatua ez dutener, 3 hilabeteko epea kondatua izanen zaiote, ordezkatze xerbitxuaz behartzen badira.  Herria   2005-02-24

Badakite ere Uztaritzeko erretorek, eta komentuko serora beltxek, beti interesatua eta interesgarri zela Lafitte, hartaz behartzen edo komitatzaile zirenendako.  Herria   2001-09-20

Herriko etxeak jakinarazten du, egur mozteaz behartuko direneri, izenak eman behar direla azaroaren 15 a aintzin.  Herria   2001-10-25

• 6 zaio ad ipar (aditz baten eta burutuaren eskuinean) behar izan.

Azkenean bere demisionea eman behartu izan zako.  Herria   2001-01-25

Geroxago, gerlarat eta Alemaniarat preso joan behartu zitzaion.  Herria   2002-09-26

Gazte horieri, 1952 eta 1962 artean, joan behartu zitzaioten, beren eginbidearen betetzerat, denboran 14 edo 39 gerlarat gure aintzinekoak bezala.  Herria   2001-05-17

Grezian bozak zituzten igandean eta aldi huntan sozialixtek galdu dute, hamar urte huntan eskutan zuten karguari uko egin behartu baitzaiote.  Herria   2004-03-11

7 zaio ad ipar baliatu; beharrezkoa izan.

Zenatur sartua baita, behartuko zaio orobat, gisa hortan legezko eskubide berezi batzu baititu, geriza berezi bat nolazpait, nahiz hein batetarik harat geriza hori ere galtzen ahal duen.  Herria   2004-10-14

Behartuko zaiote helduden astelehenean ukanen dituzten kontrarioekin.  Herria   2005-02-03

Baitu kuraia eta baitu bertute, behartzen zaio eta oraino behartuko ere.  Herria   2005-09-29

Itsasuko abertzale bilkura berezirat Eusko Alkartasuna koentzat segurik moldezko deialdi argirik ez izanez horrarat gomitatzen zuen "hirukoa" ren ganik ez eta Abertzaleen Batasuna alderdikoen ganik ere, gureari xoilik arizan behartu zauku.  Herria   2003-04-24

Laudion ere amor eman behartu zaio lekuindarrari.  Herria   2005-07-28

8 lan behartu pl

Heriotzaren ordez bizitza osorako lan behartuak Siberiako lurretan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 67. orr.

Kalean izar horia eraman behar izatetik lan behartuetara, kontzentrazio-esparruetatik gas ganberetara, Budapestetik Auschwitzera denbora-tarteak soilik daudela adierazten du Keteszen nobelak.  Berria - Kultura   2004-02-28

Zigorra delituaren neurrikoa balitz, lapurra lan behartuetara zigortuko balitz, orduan ugazabek arazorik gabe eramango lituzkete lapurrak justiziaren aurrera.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Salomon erregeak lan behartuak antolatu zituen eta Israel osoan hogeita hamar mila gizon bildu zituen horretarako.  Elizen arteko biblia   1 Erg 5,27

Kugler jauna sendagilearen ziurtagiriari esker lan behartuetatik libre geratu da.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 234. orr.

Isildu beharra zegoan, noski, Lan Behartuaren Zerbitzua saihestuak ginenez, hire aita eta biok, eta meatzari egin gintuan, mutur-beltz, ezagutu ezinezko, meatze zuloan denbora guztian, edo erresistentziako meatzari kideen etxeetan.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 58. orr.

· Hemen ez dugu inola ere izumen girorik arnasten, lan behartu itsu baten giroa baizik.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 97. orr.

Konturatzen zara hobe zukeela Coldcut bikotearekin lehenago topo egin izan balu DJ Shadow-rekin egindako lan behartu hura egin baino.  Berria - Kultura   2006-02-16

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

aldaketa behartu (4); aldatzera behartu (13); alde egitera behartu (13); asko behartu (10); atea behartu (4); ateratzera behartu (6); atzera egitera behartu (4); batere behartu gabe (6); begiratzera behartu (6)

behartu ahal (9); behartu baininduen (4); behartu baitzituen (4); behartu behar (28); behartu dezake (4); behartu ditu (22); behartu dituela (5); behartu dituzte (14); behartu du (56); behartu duen (10); behartu dute (32); behartu dutela (4); behartu duten (4); behartu gabe (70); behartu gabeko (5); behartu gaitu (13); behartu gaituzte (6); behartu gintuen (8); behartu gintuzten (6); behartu gura (4); behartu izan (10); behartu izana (5); behartu nahi (81); behartu nahi dituzte (6); behartu nahi dute (9); behartu nahi izan (15); behartu nau (5); behartu naute (4); behartu neure burua (4); behartu ninduen (32); behartu ninduten (14); behartu nituen (6); behartu nuen (14); behartu omen (6); behartu zaitu (4); behartu zituela (5); behartu zituen (55); behartu zituztela (7); behartu zituzten (47); behartu zuela (8); behartu zuen (161); behartu zuen arte (4); behartu zuen bere (10); behartu zutela (15); behartu zutela esan (4); behartu zutela salatu (4); behartu zutelako (4); behartu zuten (83)

behera uztera behartu (4); bere burua behartu (4); betetzera behartu (6); bizitzera behartu (12); borrokatzera behartu (4); burua behartu (9)

egitera behartu (137); egitera behartu du (4); egitera behartu dute (4); egitera behartu nahi (5); egitera behartu ninduen (4); egitera behartu zituen (13); egitera behartu zituzten (10); egitera behartu zuen (20); egitera behartu zutela (4); egitera behartu zuten (7); egotera behartu (20); ematera behartu (21); erabiltzera behartu (8); eramatera behartu (5); esatera behartu (8); esertzera behartu (4); eskatzera behartu (4); ezer behartu gabe (4); ezertara behartu (10); ezertara behartu nahi (4); ezin da behartu (4); flexioak egitera behartu (6); gehiegi behartu (19); gehiegi behartu gabe (13); gordetzera behartu (5); harremanak izatera behartu (6); hartara behartu (6); hartzera behartu (39); hartzera behartu zuen (4); hartzera behartu zuten (6); hirugarren partida behartu (5); hitz egitera behartu (6); horretara behartu (19); horretara behartu zuen (4)

ibiltzera behartu (13); igotzera behartu (6); ihes egitera behartu (9); ikastera behartu (4); inor behartu (7); inork behartu (13); inork behartu gabe (8); irribarre behartu (5); itzultzera behartu (7); izatera behartu (23); jarraitzera behartu (4); jartzera behartu (11); jatera behartu (5); joan behartu (6); joatera behartu (13); jokatzera behartu (12); jokatzera behartu zuen (4); kargua uztera behartu (7); kitarakoa behartu (4); lan behartu (4); lan egitera behartu (10); lanera behartu (5); lanera behartu zituzten (4); langile behartu (4); negoziatzera behartu (10); neure burua behartu (4); nola behartu (4)

onartzera behartu (13); onartzera behartu zuten (4); ordaintzera behartu (6); parte hartzera behartu (5); partida behartu (9); pentsatzera behartu (4); sartzera behartu (10); sinatzera behartu (8)

uko egitera behartu (4); uztera behartu (41); uztera behartu zuen (10); uztera behartu zuten (5); zergatik behartu (8)

aitortzera behartua (5)

behartua baita (4); behartua bego (5); behartua da (5); behartua dago (15); behartua dela (6); behartua den (7); behartua egin (9); behartua egin zuen (6); behartua egon (4); behartua izan (21); behartua izatea (4); behartua nago (11); behartua naiz (5); behartua sentitu (5); behartua sentitzen (5); behartua zen (4)

egitera behartua (25); ematera behartua (5); esatera behartua (4); horretara behartua (5); irribarre behartua (9); irribarre behartua egin (4); izatera behartua (6); uztera behartua (5)

barau egitera behartuak (5)

behartuak beude (14); behartuak daude (4); behartuak daudela (5); behartuak dira (6); behartuak diren (4); behartuak egon (4); behartuak gara (5); behartuak gaude (9); behartuak izan (38); behartuak izan dira (5); behartuak izan diren (4); behartuak izan nahi (4); behartuak izan ziren (10); behartuak ziren (4)

betetzera behartuak (10); betetzera behartuak izan (4); bizitzera behartuak (4); egitera behartuak (21); egitera behartuak izan (8); gordetzera behartuak (6); hartzera behartuak (5); hori betetzera behartuak (4); horretara behartuak (4); ihes egitera behartuak (6); izatera behartuak (7); jaurtiketa behartuak (4); joatera behartuak (6); oso behartuak (5)

lan behartuetara (5)

behartuko balu (4); behartuko ditu (13); behartuko ditugu (6); behartuko dituzte (6); behartuko du (15); behartuko dute (4); behartuko gaitu (5); behartuko lituzke (4); behartuko luke (7); behartuko lukete (4); behartuko zuen (4); behartuko zuten (4)

bizitzera behartuko (4); egitera behartuko (19); ematera behartuko (5); hartzera behartuko (5); jartzera behartuko (4); joatera behartuko (5); uztera behartuko (4)

beharturik dago (7); beharturik daude (12); beharturik egon (5); beharturik egongo (4); beharturik gaude (8); beharturik geunden (4); beharturik ikusi (5); beharturik nago (4); beharturik sentitu (8); beharturik sentitzen (7); beharturik zegoen (5); beharturik zeuden (4)

egitera beharturik (11); ematera beharturik (8); hartara beharturik (5); izatera beharturik (7)

aldatzera behartuta (4); behartuta al (4); behartuta aurkitu (8); behartuta dago (40); behartuta dagoela (6); behartuta dagoen (4); behartuta daude (43); behartuta daudela (12); behartuta dauden (7); behartuta egin (11); behartuta egon (7); behartuta egongo (28); behartuta egongo dira (5); behartuta egotea (5); behartuta gaude (29); behartuta geunden (4); behartuta ikusi (11); behartuta ikusiko (4); behartuta ikusten (5); behartuta izan (8); behartuta lan (7); behartuta lanean (7); behartuta nago (9); behartuta nengoen (6); behartuta sentitu (9); behartuta sentitzen (11); behartuta zaude (4); behartuta zegoela (5); behartuta zegoen (12); behartuta zeuden (9)

bere burua behartuta (4); betetzera behartuta (9); bizitzera behartuta (9); burua behartuta (7); burua behartuta ikusi (5); egitera behartuta (47); egitera behartuta dago (5); egitera behartuta daude (8); egoerak behartuta (15); ematera behartuta (13); erabiltzera behartuta (4); erantzutera behartuta (4); esatera behartuta (6); hala behartuta (6); hartara behartuta (4); hartzera behartuta (8); horretara behartuta (8); irabaztera behartuta (15); irabaztera behartuta gaude (4); itxurak egitera behartuta (4); izatera behartuta (7); legeak behartuta (5); negoziatzera behartuta (4); onartzera behartuta (5); ordaintzera behartuta (6); uztera behartuta (4); zaintzera behartuta (5)

behartuz gero (13); egotera behartuz (4)

egitera behartzea (5); egotera behartzea (4)

prostituitzera behartzeagatik (5)

behartzeko aukera (5); behartzeko eskatu (5); betetzera behartzeko (4); egitera behartzeko (12); ez behartzeko (9); luzapena behartzeko (4); negoziatzera behartzeko (5); uztera behartzeko (4)

aitortzera behartzen (4); aritzera behartzen (5); begiratzera behartzen (6)

behartzen ari (10); behartzen badituzu (4); behartzen baikaitu (4); behartzen bainau (5); behartzen baitu (4); behartzen baitzuen (8); behartzen bazuen (5); behartzen da (4); behartzen ditu (51); behartzen dituela (6); behartzen dituen (16); behartzen dituzte (32); behartzen dituztela (10); behartzen dituzten (8); behartzen du (67); behartzen duela (8); behartzen duen (22); behartzen duena (18); behartzen duenean (4); behartzen dute (11); behartzen dutela (7); behartzen duten (5)

behartzen gaitu (53); behartzen gaituela (4); behartzen gaituen (6); behartzen gaituena (4); behartzen gaituzte (13); behartzen gintuen (8); behartzen gintuzten (7)

behartzen nau (22); behartzen nauen (4); behartzen naute (4); behartzen nauzu (4); behartzen ninduen (19); behartzen ninduten (6); behartzen nuen (6)

behartzen zaitu (9); behartzen zaituen (4); behartzen zituen (17); behartzen zituzten (25); behartzen zuela (5); behartzen zuen (45); behartzen zuena (4); behartzen zuenean (4); behartzen zuten (18)

berak behartzen (6); bere burua behartzen (4); betetzera behartzen (6); bilatzera behartzen (5); bizitzera behartzen (6); burua behartzen (6)

edatera behartzen (5); edukitzera behartzen (5); egitera behartzen (88); egitera behartzen dituzte (8); egitera behartzen gaitu (7); egotera behartzen (16); ematera behartzen (12); erabiltzera behartzen (6); esatera behartzen (8); ezertara behartzen (7); ezkutatzera behartzen (6); gehiegi behartzen (4); gelditzera behartzen (5); guztiak behartzen (4); hartara behartzen (10); hartzera behartzen (19); hitz egitera behartzen (7); horretara behartzen (22); horretara behartzen du (5)

ibiltzera behartzen (9); igotzera behartzen (5); ikustera behartzen (4); inor behartzen (5); izatera behartzen (30); izatera behartzen ditu (4); jaistera behartzen (4); jartzera behartzen (9); joatera behartzen (19); jokatzera behartzen (4); lan egitera behartzen (6); legeak behartzen (9); lortzera behartzen (5)

onartzera behartzen (5); parte hartzera behartzen (4); pentsatzera behartzen (5); premiak behartzen (4); prostituitzera behartzen (5); sartzera behartzen (5)

uztera behartzen (7); zerk behartzen (5)


behartuezin izond ezin behartuzkoa.

Behartuezina, ongilea, gizakiaren adiskidea, tinkoa, ziurra, kezkagabea, dena ahal duena eta dena ikusten duena; espiritu argi, garbi eta finenetan barneratzen da.  Elizen arteko biblia   Jkd 7,23


behartzaile izond behartzen duena.

Berdintasunerako Legeak ez duela berdintasuna bermatzeko mekanismo behartzailerik jartzen nabarmendu du Bilguneak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-27

Eraginkorra izan nahi badu, legeak akordio sektorialak garatu beharko ditu, bitarteko behartzaileak zehaztea ahalbidetuko dutenak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-28

Behar-beharrezkoak diren lege praktikoak (moralak) daudenez gero, orduan hauek izateren bat aurresuposatzen baldin badute bere indar behartzailearen ahalgarritasunaren baldintza gisa, hainbestez, izate hau postulatu egin behar da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 226. orr.


behartze iz norbait (zerbait) egiteko premian jartzea.

Beraiek txikitatik bide onean jartzea eta kristau ohitura garbietan haztea, hori da gurasoen egitekoa; [...] eta, ikasbide honetara ala hartara behartze hori, ez dut uste ongi dagoenik, zerbait adieraztea kaltegarri ez bada ere.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 137. orr.

Behartze horrek beste ondorio batzuk ekarriko ditu: euskarazko harremanak izateko ohiturak lantzea.  Berria - Harian   2005-04-08

Gure atzematearen segida subjektibotik ez dugula bereizten, oinarritzat balioko digun erregela bat izan ezik, hautemapenen ordena hori -eta ez beste bat- behatzera behartzen gaituena eta, areago, behartze hori dela segida bat objektuan lehen-lehenik errepresentatzea ahalbidetzen duena.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 110. orr.


behaskandar izlag/iz Nafarroa Behereko Behaskanekoa, Behaskanekoa, Behaskaneri dagokiona.

Saint Jean Behaskandarra balin bada, andrea Katrina Iholdiarra, ahalaz zenbait urte oraino segitzekotan, joan ahala joan segidarik ez izanez.  Herria   2003-11-06


behategi (20 agerraldi, 3 liburu eta 8 artikulutan; ETCn 202 agerraldi) 1 iz behatokia.

Azukre molekula sinplez (glikolaldehido) osatutako laino bat atzeman dute Esne Bidean, Estatu Batuetako Astronomomia Behategiko ikertzaileek.  Berria - Gaiak   2004-09-28

Donostiako datu ofizialak Igeldo gaineko behategikoak direla. Behategiak sektore produktiboaren aurrerapen eta pauso guztiak zehatz-mehatz aztertzen ditu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 23. orr.

Euskal Herriko ekonomia eta gizarte garapenerako behategia gizartera aurkeztu eta abian jarri da ofizialki.  Berria - Harian   2005-01-22

Hobekuntza hori egiteko, Lanbide Kualifikazioen Behategia eta Lanbide Heziketaren eta kualifikazioen institutua sortu ditugu.  Berria - Euskal Herria   2004-03-20

Dagoeneko lanean hasia da behategia, dagoen informazio orokorra biltzen eta antolatzen.  Berria - Harian   2005-01-22

Behategi automatikoa da beste aurrerapen zehatz bikaina, gizakiaren laguntzarik gabe, datuak disketean prozesatzen doan tresneria. Bera meteoroetaz biziki arduratuta jardungo da: eta ez behategi-lan uneorokoan bakarrik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 448. orr.

2 begiratokia.

Aulki bat eraman zuen igaro ezineko ate ondora, eta behategi bihurtu zuen sarraila zuloa.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 54. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

garapenerako behategia (4)


behatoki (500 agerraldi, 25 liburu eta 198 artikulutan; ETCn 9.853 agerraldi) 1 iz behaketak edo azterketak egiteko tokia.

Astronomia zale porrokatua zen Nasir ere, eta Isfahanekoaren antzeko behatoki bat beretzat edukitzea zuen amets.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 267. orr.

Bi aukera zeuden: behatokiak itxi, edo zerua ilun mantendu, behaketak egin ahal izateko.  Berria - Gaiak   2004-12-08

Teleskopio hori Txilen dagoen Paranal behatokiko lau teleskopio handietako bat da.  Berria - Gaiak   2004-08-19

Fred Whipple Harvardeko Goi Eskolako Behatokiko astronomoa izan zen urte askoan.  Berria - Gaiak   2004-09-01

Nizam u'l' Mulkek behatoki bat jasoarazi zuen Isfahanen Omar Khaiamentzat.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 270. orr.

Bere anaia Pedro, 14 urtez gazteagoa, meteorologian asko ikasia eta Galiziako Behatokian lan egin zuena aurreko urteetan.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 34. orr.

On Juan Migel Orkolaga Legarra apaiza, izen handi eta betirako utzitakoa da Donostiako Igeldo bizkar gaineko Behatokiari eta euskal meteorologiari loturik.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 28. orr.

Sei behatoki osatu hauetan hiru ordu genituen seinalatuak, datuak zintzo jasotzeko: goizeko zortzietan, eguerdiko ordu bata edo ordu bietan, eta arratsaldeko zazpiak edo zortziak aldera.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 69. orr.

Lyongo Arma Nuklearren Behatokiaren arabera, herrialde hauek guztiek uranio pobretua erabiltzen dute saio militarrak egiteko.  Berria - Mundua   2004-06-25

Globalizazioaren behatokia sortzea: Sektore mailako behatokiez osatutako behatokia proposatzen du ganberak, Euskal Herriko enpresen tamaina txikia aintzat hartuta.  Berria - Ekonomia   2006-01-25

Hedabide Alternatiboen Behatokia -Alternative Media Watch www.zmag.org/altmediawatch.htm- non mundu osoko ia 70 aldizkari elektroniko disidenteren helbideak agertzen diren.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 50. orr.

Ijitoek Europan jasan behar izaten duten bazterkeria gaitzetsi du Europako Arrazismoaren Behatokiak.  Berria - Gaiak   2006-04-08

Araba, Gipuzkoa eta Bizkaiko herritarrek immigrazioaz duten jarrera aztertzeko, ikerketa sakona egingo du Immigrazioaren Euskal Behatokiak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-30

Kulturaren Euskal Behatokiaren sorrera eta Euskal Kulturaren Kontseilua eta Kontseiluko Batzorde Iraunkorraren berregituraketa.  Berria - Kultura   2004-09-22

Euskal Herriko Giza Eskubideen Behatokiko abokatua eta 18/98 plataformako kidea da.  Berria - Harian   2005-02-24

Paul Bilbao Hizkuntza Eskubideen Euskal Herriko Behatokiko kidea.  Berria - Mundua   2004-10-16

Berez ez luke Emakumeen Babeserako Behatokiarekin zerikusirik izan behar, eremu pribatuak arautzeko delako.  Berria - Euskal Herria   2006-01-20

Aitzpea Leizaola UEUko zuzendaria eta Juan Ignazio Artsuaga Behatokiko zuzendaria.  Berria - Kultura   2004-05-27

Iraken okupazioa gertutik jarraitu eta aztertu du Iraqi Occupation Watch edo Okupazioaren Behatokiko zuzendari izandako 2003ko ekainetik aurtengo ekaina arte Iman Ahmed Khamasek.  Berria - Mundua   2004-12-18

2 (izenondo eta izenlagunekin)

1850etik aurrera, behatoki meteorologikoak martxan dira hainbat naziotan.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 27. orr.

Hala, ordura arte elkarteak zituen 87 behatoki plubiometriko, 54 termometriko, eta 15 anemometriko horietaz gainera, beste bost osatu eta konpletoen mailara igo zen gure Arantzazukoa.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 68. orr.

Antoine Abbadiaren bizitoki eta behatoki astronomiko izandako etxearen inguruetaraino joan behar genuen.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 137. orr.

20.000 euro Gaindegiari, hau dugularik Euskal Herri osoko garapenerako behatoki sozio-ekonomikoa.  Herria   2005-12-01

Isabel I. erreginaren aginduz, 12 behatoki nagusiren muntaia ahalbideratu zen.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 52. orr.

Osabak zuhaitz gainetan behatoki ezkutu batzuk paratzeko ohitura baitzuen, oihanean barrena zebiltzan urtxintxak [...] edo hegazti-habiak edo oihaneko bertze mila animalia bertatik bertara obserbatu ahal izaiteko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 90. orr.

Behatoki ekonomiko-teknologikoak sustatu.  Berria - Ekonomia   2004-11-17

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Arantzazuko meteorologia behatokia.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 46. orr.

1955etik 1973ra bitartean, berriz, Smithsonian Astrofisika Behatokiko zuzendaria izan ere.  Berria - Gaiak   2004-09-01

Esne Bidea unibertsoa bera bezain zaharra izan daitekeela esan du Italiako eta Europako Espazio Behatokiko (ESO) astronomo talde batek.  Berria - Gaiak   2004-08-19

Teheran hiriburuko geofisika behatokiak Richterren eskala irekian 3,6ko indarra zeukan lur astintze bat hauteman zuen ordu horretan bertan.  Berria - Mundua   2004-02-19

EAEko Ekonomia Behatokia sortu dute.  Berria - Ekonomia   2004-06-09

Gizarte Behatokiaren arabera, agerraldiak oposizioari egin zion mesede.  Berria - Mundua   2004-12-26

4 begiratokia.

Han goian gaztelua, edo, behatokia aldatuz, portugaldarren kanpamentua orografia hautsi baten gainean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 183. orr.

Kanpandorre itxurako lau behatoki izkinatan, galeria moduko solairuak barruko aldean, patio luze zabal bat -futboleko ate eta guzti- erdian, eta hiru leiho txiki harresian.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 141. orr.

Eguneko edozein ordutan paratzen zen han, behatoki batean bezala, eta auzo osoa zelatatzen zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 363. orr.

Joanesek bere behatokitik zenbatu ahal izan zuenez, Justinak ekarritako lau botila koñak ez ezik, gordeta zituzten beste sei botila armagnac ere hustu zituzten majo.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 160. orr.

Eta behatoki berezi hartatik ikusi zuen kale-izkinan agertzen segika zetorkiona.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 183. orr.

Maiza, berriz, behatoki egokia aurkitu ondoren zain gelditu zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 211. orr.

-Times Square-ko behatoki espazialetik ez da berri handirik.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 91. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arantzazuko behatoki (3); behatoki funtzioa (3); behatoki soziala (3); prozesuaren behatoki (3)

behatokia sortu (4); behatokia sortzea (4); behatokia sortzeko (6); eskubideen behatokia (20); etxebizitzen behatokia (3); garraioaren behatokia (3); giza eskubideen behatokia (11); hizkuntz eskubideen behatokia (8); hizkuntzaren behatokia (3); nazioarteko behatokia (5)

behatokiak antolatutako (4); behatokiak egin (4); eskubideen behatokiak (31); euskal behatokiak (4); giza eskubideen behatokiak (4); hizkuntz eskubideen behatokiak (22); hizkuntza eskubideen behatokiak (5); nazioarteko behatokiak (3)

eskubideen behatokiaren (4)

behatokiko buru (3); behatokiko kidea (5); behatokiko kideak (7); behatokiko ordezkariak (3); behatokiko zuzendari (21); behatokiko zuzendari ohia (4); behatokiko zuzendaria (14); behatokiko zuzendariak (19); eskubideen behatokiko (19); eskubideen behatokiko zuzendari (6); giza eskubideen behatokiko (4); hartsuaga behatokiko zuzendariak (3); hizkuntz eskubideen behatokiko (9); hizkuntza eskubideen behatokiko (5); nazioarteko behatokiko (4); okupazioaren behatokiko zuzendari (4); presondegietako nazioarteko behatokiko (4)


behatu, beha(tu) behatzen 1 du ad behaketa egin, arretaz begiratu. ik obserbatu.

Bihotza behatzeko monitore batekin loturik zegoen nire gorputza, eta zain barneko orratz bat besoan sartuta neukala eta plastikozko oxigeno-hodiak sudurzuloetan, ahoz gora etzanda egon beste aukerarik ez nuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 347. orr.

Poloen osaera kimikoaren gaineko ondorioztapenok Marteko eremu horietako argitasuna eta berotasuna behatu ostean egin dituzte zientzialariek.  Berria - Gaiak   2004-03-19

Asteroideak behatzeko Erresuma Batuak martxan jarri zuen programa ez da hasiera batean hitzartu zen bezala abian jarri.  Berria - Gaiak   2004-05-06

Fenomenoa behatzeko betaurreko bereziak erabili behar dira.  Berria - Gaiak   2006-03-28

Mikroskopio bidez behatzen direnean, espermatozoideek «itxura normala» izaten dute.  Berria - Gaiak   2004-05-13

Swiftek X-izpiak behatzeko teleskopioa darama.  Berria - Gaiak   2004-11-25

Eraztun horiek gertutik behatzea zen Cassini espazio zundaren egiteko nagusia, NASAren arabera.  Berria - Gaiak   2004-08-18

Gizona kalean eta mendian pasieran ez ezik, marrazkiak egiten (oso onak), notak hartzen, jendea eta gauzak behatzen, sinesgaizki ekinkor egon zen Pasaiako egun guztietan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 19. orr.

Zientzia-teoria guztiak behaketa-kopuru mugatu batean oinarritzen dira; behatutako gertakariok bilbatu eta gertakari berriak aurresatea da euren helburua.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 189. orr.

Matematikako limite nozioarekin analogia bat eginez, behatutako kasuen kopurua txikia denean, ezin da bermatu indukzioaren metodoa limitera ailegatuko denik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 108. orr.

Eguneroko errealitatea behatzen sendotuko ditu bere argudioak.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 86. orr.

Hilaren 6tik 10era Ameriketako Estatu Batuetako ikuskatzaile talde bat joango da Ipar Koreako Yongbyong zentral nuklearra behatzera.  Berria - Mundua   2004-01-03

Hala salatu zuen bozak behatzeko 300.000 ikuskatzaile zabaldu zituen Namfrei erakundeak.  Berria - Mundua   2004-05-11

Su-etena behatzen ari diren nazioarteko begiraleak han izan ziren atzo.  Berria - Mundua   2006-04-28

Hondarren artean ibili den bitartean Abelek behin eta berriz behatu ditu Joxeren mugimenduak.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 98. orr.

Lainezek eta mutilak ijitoaren ibilia behatu dute.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 104. orr.

Gero, beste aldeko atea ireki du, eta hoteleko jardina eta atzeko atea behatu ditu.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 89. orr.

Ez zaio behin ere baimentzen bere zeregina uztea eta bukatua dagoelako aitzakiaz arrazoimen idealizatzaile eta adigai transzendenteen eremura igarotzea, non ez duen behatzeko eta izadiaren legeen arabera ikertzeko beharrik, baizik pentsatzeko eta asmatzeko beharra besterik ez.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 184. orr.

Raimundo Silvak arretaz behatu zuen, balantza bere aldera egiten hasia zen, baina ez zuen zergatik ulertzen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 131. orr.

Argazkia atera eta arretaz behatu zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 173. orr.

• 2 dio ad begiratu.

Gelditu dira une batez, behatzen didate, eta berriro ere lanari ekiten diote.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 153. orr.

Hark ez zidan behatzen; baina halakoa zuen itxura non eri zela erran zitekeen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 78. orr.

Emakume aurpegi gorrixka batek irribarretsu behatu zion galeriaren amaieratik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 22. orr.

Zeren neure buruari behatuagatik, ez dezaket hein horretaraino beheititua ikus.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 419. orr.

Begietara behatu diot.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 38. orr.

Arraunketan gorputzak egiten duen joan-etorrian, Rosamariren irriari behatzen dio, eta bere bota berriei.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 109. orr.

Ordu arteko ikusmiratzearekin aski ez balu bezala, oraingoan hanketatik bururaino behatu zion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 203. orr.

Nik ere orduan nire adinekoei zuk orain niri begiratzen didazun gisa behatzen niela: nola da posible adinez hain goratua izatea?  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 17. orr.

Zentzuz ustez bortitzak direnek ez dute batere interesik izanen emakume debot batengan, eta horregatik beretik emaztetto baten gisa behatuko diote.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 35. orr.

Noizbait, Magalik behatu zion ordulariari.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 97. orr.

Nik dagoenari behatzen diodala hurbiletik, eta hark inon ez dagoenari urrutitik.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 25. orr.

Kanpoko objektu bati behatzea ideia bat edukitzea da eta ideia bat edukitzea pentsatzea da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 81. orr.

Korlean buruz buru egiten dut, bertze kideen erdian, Jean eta Robert-ekin, hau ez da eni behatzerat menturatzen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 120. orr.

Ttattit eta mutu hari behatzea baino ez zegokidan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 60. orr.

Haatik, horrek ez du esan nahi jakite bakoitzak besteak egiten duenari behatzen ez dionik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 220. orr.

Herritar guztien artetik euskaradunen kopuruari behatuz, kontu bertsuak ateratzen zaizkigu.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 120. orr.

Adimena urruneko emakume hari adi, hontzak arratoiari bezala behatzen nion nik, baina saguaren bihotza daukan hontzak bezala behatzen nion, eta ez harrapari goseti soilak legez.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 48. orr.

Gauzeri doi bat hurbilagotik behatuz, ezagun da sozialixtek goiti egin dutela.  Herria   2004-03-25

Gisa batez behinere kolpez egin den zabaltze handiena, ez haatik baitezpada jendetzearen emendatzeari behatzen balinbazaio, araberan handiagoa izan baitzen 1973-ko jauzia.  Herria   2004-04-15

3 (du aditz gisa, nor osagai gabe)

Zerura behatzen du patioaren harantzakoan, ez da haizeak ilea laztuko dion beldur, kopeta ongi hazia baitauka.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 25. orr.

Izuturik, bazter guztietara behatzen nuen, baten bat ote geneukan zelatan.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 117. orr.

Izeietarantz behatu zuen bide bazterrera iritsitakoan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 24. orr.

Kapitainak, zeinak, ohi bezala, ahoan baitzuen pipa, ezker-eskuin behatu zuen, eta erran zidan: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 509. orr.

Faro tinitik beherera behatu nuen: buru-zoroak nahasi ninduen eta, itsas minez kiribil, berriz Enez Eussa III ontziaren zubian nintzela iruditu zitzaidan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 104. orr.

Ez zen karrozako leihatilatik aldaratu, ezta abarrots betean irri-karkaraka ni behatzetik gelditu ere.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 442. orr.

4 (forma ez personaletan)

Txalupa heldu zen, eta badiaren erditik behatuta ere ez zuen hauteman ahal izan atxamarta jasoa zuten edo ez.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 246. orr.

Hurbiletik behatuz gero are ederragoa behar du.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 218. orr.

Nire aldera behatu gabe mintzatzen hasi zitzaidan, eskuak bular hantuen eta tripa puztuaren artean ezarrita.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 166. orr.

5 (adizlagunekin)

Ostalerrak txunditua zirudien eta pausatuki behatu zion, berriz galdezka hasi aitzin.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 197. orr.

Neska biek zeharrez behatzen diote elkarri, eta barrez hasten dira.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 153. orr.

Zeharka behatu zidan.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 99. orr.

Eta isildu egin zen eta zorrotz behatu zidan, bere kemen guztia behako hartarat bildu nahi balu bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 555. orr.

-Zuen erruagatik, niri oker behatzen zidatek.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 77. orr.

Maritxuk kopetilun behatzen zidan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 110. orr.

Begiak distiratsu, Ellenek irribarreka behatu zion. Arrotzei harriduraz behatu zien, harik eta, bere buruaren jabe eginik, eskua luzatu zien arte.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 503. orr.

Harritua iduri behatu zigun guztioi.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 475. orr.

Harri eta zur behatu zioten bulego nagusiko berrogei langileek.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 56. orr.

Bittorrek begiak ireki zituen eta eztitasun neurtezinez behatu zion une hartan gogoa oroitzapenetan galdua zeukan gazteari.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 14. orr.

Émilek betaurreko beltzen gibeletik behatzen zien, serio.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 108. orr.

• 6 zaio ad adi egon.

Iparraldean gertakari bortitz horiek segituak izan ziren artarekin, egunkariak xeheki irakurtuz eta irratigailueri behatuz.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 147. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aitari behatu (3); amari behatu (3); arretaz behatu (3); atzera behatu (3); begietara behatu (9)

behatu die (4); behatu diezu (5); behatu dio (6); behatu diot (8); behatu diozu (6); behatu diozue (5); behatu dit (6); behatu ditu (8); behatu du (7); behatu dut (3); behatu dute (4); behatu duzu (4); behatu egin (6); behatu egin zidan (3); behatu ere egin (6); behatu gabe (14); behatu nien (3); behatu nion (25); behatu nuen (19); behatu ondoren (3); behatu zidan (17); behatu zidaten (7); behatu zien (7); behatu zigun (3); behatu zion (39); behatu zion bere (4); behatu zioten (12); behatu zituen (4); behatu zuen (21); behatu zuten (4)

berriz behatu (3); bezala behatu (5); buruari behatu (3); elkarri behatu (14); elkarri behatu diozue (4); elkarri behatu zioten (5); erlojuari behatu (9); erlojuari behatu zion (3); eskuin behatu (5); ezker eskuin behatu (5); gibelera behatu (4); goiti behatu (3); harriduraz behatu (3); harriturik behatu (3); harrituta behatu (5); inguruan behatu (3); lagunei behatu (3); orduan behatu (3); zeharka behatu (4); zorrotz behatu (4)

behatuko du (3); behatuko dut (3); behatuko dute (3)

behatuz gero (7); hurbilagotik behatuz (5); osoari behatuz (3); urrun behatuz (6); urrunago behatuz (5)

arretaz behatzen (5); bazterretik behatzen (3); begietara behatzen (4)

behatzen ari (7); behatzen ari dira (3); behatzen badiogu (4); behatzen diete (3); behatzen dio (5); behatzen diola (3); behatzen diot (3); behatzen diote (6); behatzen diozu (6); behatzen dit (4); behatzen ditu (3); behatzen du (10); behatzen duen (4); behatzen dugu (3); behatzen duzu (3); behatzen genion (3); behatzen hasi (4); behatzen nien (3); behatzen nion (11); behatzen nuen (4); behatzen zidan (5); behatzen zien (3); behatzen ziola (4); behatzen zion (14); behatzen zioten (3); behatzen zituzten (4); behatzen zuen (8); behatzen zuten (3)

bezala behatzen (6); gabe behatzen (3); jakin minez behatzen (3)


behatxingar iz behatz txikia.

Handiak boterea sinbolizatzen du. Behatxingarra, berriz, tikia -ahotsa apaldu zuen, bisaiak halako keinu teatral bat bereganatzen zuelarik-, desira sekretuen eria da, botere ezkutuena, aztikeriarena.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 104. orr.


behatxulo iz begiratzeko zuloa.

Imanoli otu zaio behatxuloak Kristoaren begien atzealdean egon behar duela, ezpatarien film zaharretan bezala.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 173. orr.

Erreportariak dena behatxulo batetik ikusten du.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 434. orr.

Behin, artean neskatila nintzela, ateko behatxulotik ikusi zintudan zurean txirrina jo zuen eskale bati zeozer ematen.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 40. orr.

Gure ateko letoizko behatxulo biribiletik zure atea ikusgai nuen. itsas-aparrezko luma-etxe bat, apaindura gisa kristalezko behatxulo bat zuena.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 19. orr.

Eserleku luzexka eskuetan hartu eta hankartean estutu zuen, ezkutuko behatxulotik emakumea espiatzen zuen Pablo Picassoren harridurarako.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 105. orr.


behatz (1063 agerraldi, 178 liburu eta 131 artikulutan; ETCn 3.216 agerraldi) 1 iz oineko hatza. ik hatz.

Gizon ezkondua naiz eta hatz eta behatz guztiak neure emaztearentzat ditut.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 555. orr.

Berak baititu gizaki beteginaren gorputzeko hatz eta behatz guztiak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 74. orr.

Behatz eta atzamarretako azkazalak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 68. orr.

Hanka bat mugitu nuen; bestea gero; dena -behatzak, orpoa, belauna- sentitzen nuen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 116. orr.

Bi oinetan behatz guztiak eta distala izoztuta dauzka.  Berria - Kirola   2004-08-01

Zapatak zirela-eta behatzak minduta zituen, eskailerek eta zoladurek okerturik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 447. orr.

Zeren eta delako definizioan erraten baita gorpuzgabea dela arima eta ez duela hatz ez behatz gorpuzkirik eta osorik dagoela gorputz osoan, eta oso-osorik gorputzeko zati bakoitzean.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 74. orr.

Ikusi duzunez, oinak eta behatzak burdinazkoak eta zeramika-buztinezkoak ziren.  Elizen arteko biblia   Dn 2,41

-Nik esango nuke, jauna, apropos ari zarela niri behatzak zapaltzen jendea pasatzen den bakoitzean.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 117. orr.

Talkoz hautseztatu zituen hatz eta behatz tarteak.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 142. orr.

Hasi oinetako behatzetan eta buka buruko ileetan, dena dardara eta zapore nintzen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 77. orr.

-Atzamarretan eraztunak ditu -esan zuen kantuka, bozina jotzen zuela- eta behatzetan ezkilak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 206. orr.

Datu horiek, buruko ileetatik behatzetako atzazaletaraino zeharkatu nauen hotzikara bat sortzearekin batera.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 16. orr.

Hotzikara batek burutik behatzetaraino astindu zuen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 261. orr.

Zehatz-mehatz armaturik, burutik behatzetaraino, hara non zaien agertzen eta, hotsandiko ibileraz, larderia astitsuz hurbiltzen.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 41. orr.

Neville Longbottomek, burutik zapatilla bigunez estalitako behatzetaraino dardara bizian, poliki-poliki eskua jaso zuen gora.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 219. orr.

Bihotz hortarik jausten da behin hatz behatzetaraino.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 64. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Zapatak zirela eta, oinetako behatz lodietan babak ernatzen hasiak zitzaizkion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 540. orr.

Harryren ohe gainean zegoen eserita, bere hankako behatz lodia igurzten-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 184. orr.

Oin ejiptiarra, faraoien estatuetan ageri omen dena: behatz lodia luzeen eta, beste lauak gero eta motxagotzen direnekoa.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 98. orr.

Jokalari guztiak jokatzeko prest dira Taun, Conleyk ezker oineko behatz potoloan duen lesioak hobera egin baitu.  Berria - Kirola   2004-12-28

Oin greziarra, hango eskultura klasikoetan ageri den bezalakoa: behatz haundia baino kasik luzexeagoa bigarrena, eta hirugarrena ere nonbait hor.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 98. orr.

Botak ez zituen erraz jantzi, behatz txikiak, botetan gatibu, ez baitzuen egon nahi hain leku estuan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 123. orr.

Gaitzak biribiltzeko, eskuineko hankako behatz txikia errazteko makinaren muturrean kateatu zitzaidan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 138. orr.

Hotzikara batek buruko ileetatik oinetako behatz ttikiraino zeharkatu ninduen.  Berria - Kultura   2004-09-17

Behatz gorri biluziak ageri zituela larruzko sandalia handi batzuen aurreko zulotik.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 73. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Atea ahal bezain isilen itxi nuen, eta gero behatz puntetan eskaileretan behera abiatu nintzen Behatz-puntetan gela txikira itzuli eta dirua pianoaren ertzean utzi zuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 342. orr.

Emakumea behatz-puntetan leihora hurbildu eta zutik geratu zen kale gris euritsuetara eta pareko harrizko etxe zahar eta ilunetara begira.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 526. orr.

Harrituta geratu zen bat-batean epeltasuna zabaldu zitzaiolako hatz eta behatz-muturretaraino.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 74. orr.

· Ikusi nahi zituen neska aurpegi-politak, beren eskote zuri eta bizkar erreekin, delikatuki ibiltzen oin behatz-itsusi, gorrien gainean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 200. orr.

4 (elkarketa kopulatiboetan)

Eta nola oraingo bekatuak kalte egiten baitio bekatu hori egin duenari eta haren hatz-behatz guztiei.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 93. orr.

5 hatza.

Hurrengoa besoa izango zen, eskua, behatz bat.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 187. orr.

Gutxi eta gaizki zekien jotzen, eta behatz bakar batekin joaz pianoaren laguntzarekin murmurikatzen zituen bere kantuak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 54. orr.

Behatza odoletan bustirik, zazpi bider zipriztinduko du santutegi aurreko kortina, Jaunaren aurrean.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 162. orr.

Behatzak gorri saminez tindatuak, papoa frango zabalik, galtza koloretsu batzuk gerrian tinki-tinki ezarriak.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 46. orr.

Nola Rosak, behatza ezpainetara eramanez, isiltzeko esan zion, begiak itxi zituen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 124. orr.

Esku batean behatz artean urtzen ariko zitzaion kandela mutur bat zuela.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 34. orr.

Emakumeak eskuko behatz batean zauria zeukan eta lepoan erasoen markak.  Berria - Euskal Herria   2006-04-19

Pistolaren katuan behatza, mehatxuka ari zaizkizue oraindik.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 19. orr.

Behatz batez begietako bat zapalduz gero, esate baterako, garuneko zentroek parte hartu gabe mugiaraziko du begia, eta estereopsia ez ezik, ikusmenezko bertikaltasuna ere galarazi egingo digu.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 48. orr.

Ezen ziurtasuna ematen du, konfiantza, fededunek behatz artean errosarioa hartzean sentitzen duten lasaitasun berbera.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 113. orr.

-Behatza mozten badut sinetsiko al didazu?  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 18. orr.

6 (izenondo eta izenlagunekin)

Ez du ikusten bat-batean agertzen behatz erakusle erraldoi hori, bilo urreztatuak eguzkitan dirdaika dituena.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 175. orr.

Esku luzeko pertsonaia, behatz ttikian labana moduko azazkal bat zeukana.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 109. orr.

Lilyren iritziz are atseginagoa zen Ramsay jauna, zeren honek behatz txikerrean mina bazeukan mundua bukatzera zihoala uste baitzuen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 50. orr.

Bere behatz luzea sudurraren ondoan maltzurki tentetzen zuen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 109. orr.

Zer izpiritu zeukan barruan [...] posible egiten zuena sofa izkinan goante bat aurkituez gero, jakitea, behatz okertuagatik, inondik ere harena zela?  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 52. orr.

Ezker eskuko behatz konkortua.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 202. orr.

Gasna irensten zuten apezek, behatz gotorrak gerezi konfitura ontzian deblauki sartuz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 44. orr.

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zure izena idatzita ikusteak erre egiten zizkidan begiak; erre, halaber, gutun hura ukitzen zuten behatz-mamiak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 126. orr.

Nire behatz puntetatik jasotzen dut bere ile bero horretatik, eta gora eta gora igotzen zait nire nerbioetan barrena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 256. orr.

Bihotz-taupaden antzeko mugimendu txiki bat, antzemanezina ia, sentitzen duzu behatz-muturretan ireki eta ixten.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 259. orr.

Senarra, begirada sabaian duela, musika jotzen ari da mahaian behatz-kolpeak emanez.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 97. orr.

Behatz-koskorrekin pareta gainean jo ondoren, dei egin diozu berriro.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 90. orr.

Datozenean ez dute txirrinik jotzen, ez aterik kolpatzen, ozta-ozta ukitzen dute behatz koskoekin atea.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 159. orr.

Behatz-muturrak tiraka hasten dira laztanak egiteko, aldean izan nahi zenuke maitearen arnasa.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 41. orr.

Behatz-kriskitinak egin zituen ni ere altxaraztko, agindu bat zen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 51. orr.

8 behatz hezur (orobat behatzezur)

Hori du ezaugarririk nabarmenena. Bereziki, baina, giltzadura txikiei erasaten die; behatz hezurren artekoei, metakarpofalangikoei eta metatartsofalangikoei, esate baterako.  Berria - Gaiak   2004-10-02

Itsasoan behatza galdu nuen, eta kapitainak kutxa tipi hau erregalatu zidan, barrenean neure behatzezurrak zeuzkala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 538. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

behatz artean (5); behatz erakuslean (3); behatz guztiak (4); behatz koskorrekin (5); behatz lodi (3); behatz lodia (8); behatz lodian (4); behatz muturrak (3); behatz potoloa (3); behatz punta (4); behatz puntak (3); behatz puntekin (6); behatz puntetan (21); behatz puntetatik (3); behatz ttikienaren (3); behatz ttikiraino (4); behatz ttikiraino zeharkatu (4); behatz txikia (3)

bere behatz (5); bi behatz (5); eskuko behatz (6); ezker eskuko behatz (3); ezkerreko behatz (3); hankako behatz (6); hatz eta behatz (4); hiru behatz (4); nire behatz (3); oineko behatz (3); oinetako behatz (15); oinetako behatz ttikienaren (3); oinetako behatz ttikiraino (4)

behatza galdu (5); behatza odoletan bustirik (3); oineko behatza (3)

behatzak mugitu (3); behatzak sartu (3); haren behatzak (3)

bere behatzaren (4)

behatzean min (6); behatzean min dut (3)

behatzetako atzazaletaraino zeharkatu (6); buruko ileetatik behatzetako (7); ileetatik behatzetako atzazaletaraino (7)

burutik behatzetaraino (4)

behatzez harturik (3); pixka bat behatzez (3)


behatzaile (orobat behatzale g.er. eta behazale g.er.) 1 iz behatzen duen pertsona.

Behatzailea, ehiza hegazkinen tiroak seko hilda, karlinga barrenean zetzan.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 56. orr.

Ilargitarrak Luzianok, Lockek eta beste zenbait behatzailek deskribatu dituzte, baina ez datoz bat ezer askotan.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 150. orr.

Estatu unibertsal hauei begiratzen badiegu, ez atzerritar behatzaileen gisa, beren hiritarren begiez baizik, ohartuko gara [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 14. orr.

Horren lehenengo deskribapen ezaguna K.o. 1837an eman zuen britainiar behatzaile batek, S.J. Loyd-ek, gero lord Overstone izango zenak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 310. orr.

Dutertreri begiratzen diot, nire karta-botatzaile eta behatzaileari.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 22. orr.

Behatzaileei jarritako betoa mugagabea ote den galdetuta, baiezkoa erantzun zuen Teherango gobernuaren ordezkariak.  Berria - Mundua   2004-03-14

Baduzu eragozpenik Bazterkeriaren Aurkako Elkarteko ikasle bat behatzaile gisa gure artean egon dadin?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 64. orr.

Errealitate fisikoko elementuen errealitatea behatzearekin batean jaiotzen da; errealitatea behatzailearen ekoizpena da, bezatzaile izen-emaile batena (hizkuntza arruntean eta orobat fisikarenean).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 65. orr.

Nola argitu behagarritasuna, horrentzat beharrezkoa den behaturiko objektuak, behatzaileak eta marko teorikoak (edo kontzeptualak) osatzen duten marko elkarreragilean sortzen den informazio-fluxuaren analisian?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 163. orr.

XX. mendeak muga berriak ipini zizkion formalizatzeko eta aurreikusteko gure gaitasunari: ezegonkortasuna, kaosa, erlatibitatea, quantak, ziurgabetasuna (behatzaileak behatzen duenarekin ezinbestean interferitzeak eragindako zehaztugabetasuna).  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 173. orr.

Efektu hauek, hau garrantzizkoa da, berehala gertatzen direla, kausatik efektura iragate hori behatzailearen oharkabean burutu bada ere.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 145. orr.

Linea kontserbakorra daukagu bestetik: Iraultza Frantsesak berehala izan ditu gisa honetako behatzaile eta analistak, Tocqueville bat Frantzian, Burke Ingalaterran, L. von Stein Alemanian.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 218. orr.

Bigarren "Urriko iraultzak" (1979), zenbait behatzailek deitu izan duten bezala, Estatu Batuetako inflazio-prozesua eta hartzekodunen espoliazioa eten nahi izan zituen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 89. orr.

Ingalaterrako hainbat talde zure atzetik direla eta behatzaileek zure partida asko ikusi dituztela esan da.  Berria - Kirola   2006-01-26

Bozak nazioarteko 12.000 behatzaileren zaintzapean egin ziren.  Berria - Mundua   2004-12-28

Uste duzu konponbide prozesuetan behatzaileak behar direla?  Berria - Euskal Herria   2006-05-02

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Entzule ona eta behatzaile fina zen eta da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 396. orr.

Behatzaile objektiboari agerikoa gertatzen zaiona baino gehiagorik ez dut esango.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 175. orr.

Behatzaile zorrotza zen, eta umore finez hornitua.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 37. orr.

Behatzaile zorrotz baten begiak aurkituko zuen agian nekez antzematen zen zirrikitu bat, eraikinaren aurrealdeko teilatutik abiatzen eta horman behera sigi-saga jarraituz urmaeleko ur geldietan galtzen zena.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 35. orr.

Edozein behatzaile axalekok blufftzat hartuko luke aipuz osatutako jakituria hura guztia, entomologoaren tximeleta orratzez josien erakusketatzat.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 194. orr.

Palestinako Aginte Nazionalak NBEn duen behatzaile iraunkorrak, Nasser al Kidduak, esan zuen [...].  Berria - Mundua   2004-07-14

Guk behatzaile zibilak ditugu zonaldean eta itzuli egin dira.  Berria - Harian   2005-06-22

Errusiako Gobernuak hartutako erabakia Ameriketako Estatu Batuentzako mezua dela esan zuten atzo nazioarteko behatzaileek eta ekologistek.  Berria - Gaiak   2004-10-01

Kanpoko behatzaile horrek ni lehen-lehenik denboran kontsideratzen nau, izan ere, apertzepzioan denbora benetan nigan soilik errepresentatzen baita.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 165. orr.

Nazio Batuen Erakundeko giza eskubideen inguruko behatzaileek Estatu Batuek Iraken, Afganistanen eta Guantanamon «terrorismoa» leporatuta preso dituztenak ikusteko eskaera sinatu zuten atzo  Berria - Mundua   2004-06-26

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Herrialde Katalanetako Aureli Argemi eta Monica Sabata CIMEko (Centre Internacional Escarre per a les Minories Etniques i les Nacions) kideak ere ariko dira behatzaile lanetan.  Berria - Harian   2005-03-06

Orain dela urtebete Piongiangeko gobernuak IAEA Energia Atomikorako Nazioarteko Erakundeko ikuskatzaileak kanporatu zituenetik behatzaile talde bat joaten den lehen aldia da.  Berria - Mundua   2004-01-03

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eta azkenik, txori-behatzaileek alde guztietan esan dute nazioko hontzek oso portaera ezohikoa izan dutela gaur.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 11. orr.

Osasun behatzaileek Basauriko eskolen egoera aztertu dute. gerra justifikatzeko mehatxua exageratzen ari zirela bazekitela esan zuen atzo Hans Blix arma behatzaile buru izandakoak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-20

5 (izenondo gisa)

Abokatu behatzaile talde bat sortu dute estaturik gabeko nazioentzat.  Berria - Mundua   2004-02-14

Pertsona behatzaile bat aise ohartuko da, igande batean, goizeko zortziak ingurutik hamarrak arte, hiriak duen itxura mortuaz.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 162. orr.

Bai objektua handitzen bada, baita subjektu behatzailea berekin hartuemanean txikiagoa bihurtzen bada ere.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 224. orr.

Bere alboan, berarengandik kanpo, osatu direlako dokumentu masak, korrelazio tresnak, eta azterketa teknikak, berak, jakina, horiek erabiliko ditu, baina aldatuko dute gaixoaren aurrean duen jarrera bera subjektu behatzailea den neurrian.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 42. orr.

Modelo teorikoek ez dute aurrera egin, eta horrek segur aski desilusioa sortzen du astronomo behatzaileengan, WMAPekoak tartean.  Berria - Gaiak   2006-03-30

Gizartearen Metereologia Estazioa erakunde behatzaileak azken partea eman zuen: Manilan bozen %31 irabazi ditu Arroyok eta %23 Poek.  Berria - Mundua   2004-05-12

6 ikuslea. ik behari 2.

Partida ondoan, angeluar jokolariek txalo zafarrada ukan dute, behatzaile guziek jar lekuetan xutiturik agurtu dituzte zelai gainean beren izerdia gogotik eman duten mutilak.  Herria   2003-01-09

Multxoetako 2 partida ikusi ahal izan dituzte, 60 bat behatzaileek, joan den igande aratsaldean.  Herria   2001-05-24

Bainan gazteak ziren ainitz behatzaile arats hortan, eta nola gustatuak!  Herria   2004-07-08

Behatzaile guziak xoraturik utzi ditu kasetariak, eta bihotzez berriz ere eskertzen dugu hemendik.  Herria   2003-02-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

behatzaile berezi (3); behatzaile berezia (4); behatzaile gisa (16); behatzaile lanetan (3); behatzailearen aurrean (3); behatzailearen aurrean (3); behatzaileen arabera (8); behatzaileen iritziz (3); erakundeko behatzaile (3); hainbat behatzailek (3)); hainbat behatzaileren arabera (3); nazioarteko behatzaile (3); nazioarteko behatzaileek (6); nbeko behatzaileak (3)


behatzalde iz behatzen aldea.

Luzera ertainekoa; oinak motzak eta behatzaldean zabalak; estua bularra; besoak argalxkak  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 288. orr.


behatzale ik behatzaile.

behatze iz begiratzea.

Zeure eta besteen sentimenduak ulertzeko gai bihurtzen ote zaitu behatze horrek?  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 188. orr.

Ez naiz ariko partikulen etengabeko behatze edo begieste iraunkorraren ezinkizunaz, identitatearen eta jarraikitasunaren galeraz; nola den behatze hori gertakari etenak, deskonektatuak edo loturagabeak zeratzea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 244. orr.

Mekanika kuantikoak adibidez [...] ez du "errealismorik": errealitate fisikoko elementuen errealitatea behatzearekin batean jaiotzen da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 65. orr.

Jarri nauk dobleari begira, behatze ariketan, eta ez diat gehiago gogoratzen.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 128. orr.

Bere asmo bakarra, zuzen eta oker dauden formak bereizteko arauak ematean datza; hortaz, behatze soiletik arras urrundua dagoen ikaskizun arauemailea da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 27. orr.

Aise darabilt gure artea populu arruntaren behatze zuhurgabetik begiratzen duen idazkera sekretua.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 227. orr.

Ikerpen eta behatze filosofikoek soilik janaritzat balio diote gure jakinahiari...  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 10. orr.


behatzeke adlag behatu gabe.

Norabide zehatzik gabe joan zen oinezka geldoan aurrerantz, ihesaldi guztietan bezalaxe, gibelera behatzeke.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 266. orr.


behatzenago gehiago behatzen.

Zinez, beldur zen, ez dakit zeinen beldurrago, aitaren edo zigorraren, zeren ez baitakit zeini behatzenago zion, aitari edo zigorrari.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 334. orr.

Zenbatenaz behatzenago nion, hainbatenaz iduritzenago zitzaidan ezen untzia kapitainak bere kontakizunetan aipatu balea izugarri haietarik bat zela  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 462. orr.


behatzezur ik behatz 8.

behatzondo iz

Txikerraren hurrengoan behatzondo odoldua zekarrela ikusi orduko Helena oinak musukatzera jausi zitzaion bat-batean Dionisiori.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 17. orr.


behauztar izlag/iz Nafarroa Behereko Behauzeko, Behauzekoa, Behauzeri dagokiona.

Behauztar serora bat.  Herria   2002-09-19

Dominique serora Behauztarra bere gomitekin "Emaztearen Etchea"ren aintzinean.  Herria   2004-03-04

Hau dugu Dominique serora «servantes de Marie» Angelukoetarik eta sortzez Behauztarra.  Herria   2002-09-19

Arnegin, hor emaiten baitu behauztarrak igande guzitako meza nausia.  Herria   2004-07-29


behaviorismo iz psikologiaren korrontea, jokabidearen behaketan eta analisi objektiboan oinarritua, eta, hortaz, introspekzioaren bidezko azalpena baztertzen dituena. ik konduktismo.

Behaviorismoa zientzia bihozgabea zela irakurri zuen nonbait, eta horixe sentitzen zuen berak filosofia hartaz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 260. orr.

Chomskyren iritziz, behaviorismoa "irteerarik gabeko bazter-txokoa da, edo, besterik gabe, eskandalu intelektuala".  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 9. orr.

Iruzkin horretan, behaviorismoarenaz guztiz bestelako ikuspegi batetik aztertu zuen giza portaera.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 9. orr.


behaviorista izond/iz behaviorismoari dagokiona; behaviorismoaren jarraitzailea.

Skinner behaviorista handiari idatzi, eta azkenean ikustaldi bat egin zion.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 260. orr.


behazale ik behatzaile.

behaztopa (orobat behaztopo g.er.) 1 iz behaztopatzea.

Ez luke nahi putzu batek edo animaliaren behaztopa batek liburuz zipriztintzea errege bidea.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 13. orr.

2 oztopoa.

Pragmatismoari behaztopa gehien jartzen dion bidaide deserosoa da sentimendua.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 69. orr.

Bizimolde erraza eta alferkeria ez dira onak, baina bizitzak, bertzenaz ere, badu behaztoparik aski, eta ez dago zergatik behaztopari behaztopa erantsi, ez sakrifizioari sakrifizioa.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 141. orr.

Hala garaitu zitian aitak trabak eta behaztopak, legeari zetxezkionak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 24. orr.

Amodioak ez ohi du ezagutzen horrenbertze behaztopa.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 296. orr.

Gizakiaren azken buruko betegintzaren aurka ezartzen diren behaztopa guztiak, eragiten dioten akatsa eta bekatuak oro materiatik besterik ez datoz.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 36. orr.

Azaltzen hasi naizena amaitzera nator, esanez "Israelgo semeen arteko hautatuek", hautematean izaniko behaztopengatik, beren egintzak ere nahasirik ikusi zituztela.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 51. orr.

Oi platinozko lumadun estilografo, marraz bitza hire lasterraldi arin eta behaztoparik gabeak ifrentzu satinatuzko paperean glifo alfabetiko haiek.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 131. orr.

Hemen estropezu eta hor behaztopa zebilen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 55. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Orobat diotsut beraz ezen denik eta behaztoparik ttipiena ezartzen badidazu, behaztopa hori gerlarako deitzat zin-zinez dudala hartuko.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 487. orr.

Egin beharra erraza zen eta behaztopa handiegirik gabe gauzatuko zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 198. orr.

Gogoetatu gabeko urrats bakar batez, gehien desiratzen duzuna erdiesteko behaztopa garaiezin bat zuk zeure buruari ezarri izana.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 466. orr.

Halakoak ikusten ziren botere arbitrario baten borondate aldakorraren aurkako behaztoparik sendoenak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 40. orr.

Kutxa bat hitzekin egindako akatsetarako, beste bat benetako behaztopetarako, beste bat porrot egindako asmoetarako.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 14. orr.

Beste hutsegite bat, beste mugimendu oker bat izan zen hori behaztopaz eta uste okerrez betetako bide luze batean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 57. orr.

Ezertariko behaztoparik, inolako hutsegiterik gabe.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 38. orr.

4 behaztopa egin estropezu egin, ibiltzean oreka galdu. ik behaztopatu.

Ibiltzean, ez zara baldar ibiliko; lasterka egitean, ez duzu behaztopa egingo.  Elizen arteko biblia   EsZ 4,12

Zuntzezko alfonbrari eusten zioten letoizko arrabolekin oin-puntez behaztopa egiten baitzuen Thatcherrek.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 22. orr.

Ibili ahala, behaztopa egiten nuen burusi, bizkar-zorro, mota guztietako maleta, pakete eta fardelekin.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 68. orr.

Atearen behealdeko letoizko arrabolarekin behaztopa egin eta hankak zabal-zabalik erori zen. dakit zerk bultzatu ninduen zuri atea zabaldu eta zure bidean jartzera, elkarrekin behaztopa egiteraino ia.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 105. orr.

Baina ez dut ikasten, eta berriro harri berean egiten dut behaztopa.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 84. orr.

Gizona omen da harri berarekin behaztopa egiten duen izaki bakarra.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 200. orr.

Duda egiten du, behaztopa, atzera jo, izerdia bota, izu-ikaraz iratzarri ziplo.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 164. orr.

Ikusi duzu zer nola egin dudan nik behaztopa; amaren ametsa suntsitu dut, haren hil-hurreneko irribarrea ezabatu.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 40. orr.

· Lasai jarraituko diozu bideari, behaztoparik egin gabe.  Elizen arteko biblia   EsZ 3,23

Usakume taldeak jaisten ziren plazan, eta gizon bat oihuka botikak saltzen ari zen, behaztopa eginarazten zioten kateak hautsiz.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 108. orr.

5 behaztopa harri (orobat behaztoparri g.er.)

Bide luzea, behaztopa-harriz josia, bainan, azkenean denak gainditurik Alemaniako buruzagietan lehen emaztea.  Herria   2005-10-20

Ez du ahaleginean luze iraungo: oztopo izango du, izan ere, G.S. Kirkek Homerori heldu eta bide erdian traban topatu zuen behaztopa harri berbera. Erromatar armadan soldadutza egiteari dagokionez, behaztopa-harri izan zen kristauentzat.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 163. orr.

Fedean oinarritu beharrean, egintzetan oinarritu zirelako. Horrela, behaztopa-harrian egin zuten estropezu.  Elizen arteko biblia   Erm 9,32

Berak konbertitu nahi zituen gizarte ez-kristauen bidetik behaztopa-harri bat kentzean, beste bat jartzen ari zela bere erlijiokideen aurrean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 39. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

batekin behaztopa egin (3); behaztopa egin (20); behaztopa egin zuen (4); behaztopa egiten (6); behaztopa harri (8)


behaztopagarri izond/iz behaztoparazten duena.

Izan kontu, zuen askatasun hori kontzientzia hezigabekoentzat behaztopagarri gerta ez dadin.  Elizen arteko biblia   1 Ko 8,9

Handik goiti, lau hilabete joan ziren, Edurne/Ixter-puxkaren bidai poltsa behaztopagarriak errealitatearen zentzua itzuli artean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 118. orr.

Nire behaztopagarriak, inondik ere.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 116. orr.


behaztopaka adlag behaztopa eginez.

Niniveko erregea gudalburuei mintzo zaie, beren lasterrean behaztopaka doaz hauek; Etsaiak korrika doaz harresien aurka, beren ezkutuez babesturik.  Elizen arteko biblia   Na 2,6


behaztoparazi, behaztoparaz, behaztoparazten du ad behaztopa eginarazi.

Ilunpe horretan barneratu eta Josuren atearen paretsuan zer ezezagun batek behaztoparazi ninduelarik ere, haien afanak ez eragoztea zen nire kezkarik behinena.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 116. orr.

Haren zerbitzarien arta jarraikiek haien indarra hedatuko dutela eta Erregea bera edo behaztoparazi edo heresian sarrarazi arte ez direla geldituko.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 116. orr.


behaztoparri ik behaztopa 5.

behaztopatu, behaztopa(tu), behaztopatzen 1 da ad behaztopa egin, ibiltzean okera galdu.

Kontua da ezen hurrengo urratsean behaztopatu eta eskaileretan beheiti joan zela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 126. orr.

-Barkatu -purrust egin zion, aguretxoa behaztopatu eta ia erori baitzen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 10. orr.

-Ontsa da, utz nazazu gizon, ez zaitut ikusi, behaztopatu naiz, barkatu, ez zaitut nahitara bulkatu.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 62. orr.

Nekez ibiltzen dira, kasu eginez, harrietan behaztopatu gabe.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 199. orr.

Polizia-andereak etsaien izen-deiturak eskatzen zizkieten eta behaztopatzen ziren, ez zekiten, mutu zeuden.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 280. orr.

Polizia-andereak etsaien izen-deiturak eskatzen zizkieten eta behaztopatzen ziren, ez zekiten, mutu zeuden.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 280. orr.

Bidexidorreraino irteten den sustrai lodi batekin behaztopatu da.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 64. orr.

Argia iziotu zuen, bidean traba gehiagorekin ez behaztopatzeko.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 10. orr.

Bi agenteak korridorrera oldartu ziren, elkarrekin behaztopatuz.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 84. orr.

Jendea ez dea usu hitz berrietan behaztopatzen?  Herria   2004-05-27

Aitzinatzen eta ahalegintzen, gibelatzen eta behaztopatzen ez bada, erdizka besterik ez da bizirik.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 10. orr.

2 (du aditz gisa) oztopatu, eragotzi.

Zergatik ez genion aireari berari ere uko egiten eta hari bidea behaztopatzen eta hersten, zeren hats egitea ere bertze plazer bat baita?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 502. orr.

Dantza egitean elkar behaztopatzen zuten bikoteen azpiko lurzorua kulunkan ari zen, itsasontzi baten bizkarraren gisa berean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 343. orr.

Zorteak eta Parisek, hain segur ere jakin gabean, euskalgintzaren biziko etapa garrantzitsu baten agerpen publikoa behaztopatu dute joan den asteazkenean.  Herria   2004-07-08

3 (era burutua izenondo gisa)

Urrats zurrun eta behin eta berriz behaztopatu bakoitzarekin, badirudi galdetzen ari direla: merezi al du honelako ahaleginak?  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 142. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

behaztopatu eta erori (3)


behaztopatzaile izond behaztopatzen duena.

Larruzko bidai poltsa garestia, azken Eguberrietako nire opari behaztopatzailea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 229. orr.


behaztopo ik behaztopa.

behaztrabatu behaztraba, behaztrabatzen du ad behatza trabatu.

Txukelak zirela antzeman nien, najel egin nahi izan nuen, baina atzaparra egotzi zidaten behaztrabatu egin ninduelako ikusia ez nuen beste hirugarren batek.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 75. orr.


behaztun iz eraztuna.

Tribuaren urrezko behaztuna mila puskatan hautsiz geroztik galdua nabil.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 216. orr.


behazun 1 iz isurkari berdexka, likatsua eta mingotsa, gibelari etengabe dariona.

–Azarias adiskidea, zer sendagai ateratzen da arrainaren bihotz, behazun eta gibeletik?  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 114. orr.

Behazuna, berriz, begietan lauso txuriak dituztenentzat da: igurtzi harekin begiak, gero haizeman, eta sendatuko zaizkio.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 114. orr.

Arazo horri aurre egiteko, litro erdi inguru behazun sortzen du gibelak egunero.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 79. orr.

Behazunez nahasiriko ardoa eman zioten edatera.  Elizen arteko biblia   Mt 27,34

Gibelari behazuna bezalaxe dario garunari pentsamendua.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 75. orr.

Behazunez bete zitzaion ahoa.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 171. orr.

Hainbat hepatiti mota daukat, harriak behazunean, giltzurrun hondatuak, odol zirkulazio arazoak, azaleko gaitzak, ikusmen arazoak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-11

Gibeleko eta behazuneko arazoak: metal urak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

Behazuneko gaixotasunak: ur sulfatatuak (sulfatatu kloruratuak).  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

Medikuen arabera, behazuneko infekzio batek sukar altua eragin zion Teodorakis 79 urteko musikagileari.  Berria - Kultura   2004-08-06

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Mihia behazun horitan bustirik daukanak gauza gozoei zapore mingotsa aurkitzen die.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 218. orr.

Behazun hori-horia botatzen nuen goragale bortitzetan.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 75. orr.

Biharamunean ardoz, behazun horixkaz, jaki puska kiratsez blai agertu da nire maindirea.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 207. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Behazun kantitate handi samarra behar da otorduen ondoren.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 210. orr.

Ongi zituela gaixoak gibela, behazun-maskuria eta pankreasa.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 188. orr.

Zoritxarrez, ordea, erabilitako azidoak disolbatu gabe utzi zituen anderearen hortzak eta behazun besikulako harriak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 161. orr.

Kanpotar gorputz sotil batzuek arrasto horiek utzi ditzakete gure gorputzetan, eta beraien bitartez gu maneiatu, behazunak amorrua eragiten duen bezala.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 385. orr.

Elikagaietako olioak eta gantzak emultsionatu egiten dituzte behazun-gatzek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 209. orr.

Behazunak ez du entzimarik, baina bai behazun-gatzak: detergenteak, funtsean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 209. orr.

Behazun eta pankrea-urin hondarrak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 212. orr.

· Mila behazunehun eta hobigarren urteko otsailaren laua da gaur, otsoen hilak laua izatea badauka behintzat...  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 141. orr.

4 irud/hed

Ez da erraz izaten Perurenaren zentzumen eta sentimentuetan behazuna ala eztia gailentzen den bereiztea, hau da, idazle batenganako ezinikusi gordina, beste idazlearenganako maitemina baino sentituagoa ote den jakitea.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 9. orr.

Izan ere, zer da gaizki esalea gizakien behazun, gaiztakeriaren legamia, munduaren lotsa baizik? Behazuna ernaturik, inguruko lurjabeak puska batean maiseatzeko gogoa zuen-.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 393. orr.

Dastatu zuen, halaber, behazuna, ezinegona, inolako pertsonaiatan kabitzen ez den pertsona hori.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 102. orr.

Ez zegoen hori kontatu beharrik, gaztaroko urte haien behazunak mingosten baitzituen osabaren oroitzapenak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 64. orr.

Kostanjoglo amorru bizian zegoen, borborka zeukan behazuna, eta hitza eta pitza zerion.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 457. orr.

Ez zitzaion batere gozoa gertatuko nirekikoak eta aitarekikoak egin beharra, baina erreakzio bortitzak eta behazuna lekuz kanpo zeuden haren portaeran.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 59. orr.

Pepponek behazun pixka bat irentsi zuen eta gero mikrofonoari heldu zion.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 193. orr.

Alemanek eraman zioten Gertrudis, eta beraz ia hiru urte ziren On Camillo behazuna jaten ari zela horregatik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 215. orr.

Pepponek dena zekien eta behazuna zeriola zegoen, ezin jasanez herria ordezkatzen duen alderdiak bigarren geratu behar izatea On Camillok herriaren alde hasitako lehian.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 148. orr.

Irribarrez, neurrigabeko minaz, gauzen zergatia ez jakiteak ematen duen neurrigabeko behazunarekin nahasirik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 238. orr.

Gogoan zera besterik ez dut, nola nahigabetzen ninduen gure birraitona Joãok behazunezko begi lazgarri haiekin.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 21. orr.

Beti izan ohi dira behazun gaiztozko jendeak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 79. orr.

5 behazun beltz ik malenkonia.

Ez dugu deus galdu, baina malenkonia edo behazun beltza hor dago; ez: hemen dago; tristura, histura, hustura, gabea, eta gainera beltza, itzal lodi baten kolorekoa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 113. orr.

-Behazun beltza igan zaio bururat, eta odol-ateratze batzuk egin behar zaizkio, ea behazun beltza burutik jaisten zaion, eta arimatik tristura hori kentzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 183. orr.

Nola ez da korapilatsua izanen, baldin humoreak lau badira eta haien nahasteko eta konbinatzeko posibilitateak, mementu bakoitzean, infinitu badira, zeren neurriak ere -odoletik zein behazunetik, flematik zein behazun beltzetik- infinitu izan daitezkeen!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 173. orr.

· (izenondo gisa) Oso gaizki egin nian hi ikazkin behazun beltz horrengana bidalita, esan zidan handik pixka batera.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 241. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

behazun beltza (4)


behazundu, behazun(du), behazuntzen da/du ad behazun bihurtu.

Nola behazunduko litzaizkioke erraiak Dimmesdale erretoreari igandetako elizkizunaren ondoren Pearl bere alaba koskorrak eskuan muin eman, eta irribarre gozoenaz 'egunon, erretore jauna, asko gustatu zait hipokresiari buruzko berorren gaurko sermoia' esango balio?  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 125. orr.


behazungarri izond behazuntzen duena.

Nere modukoentzat Arizkungo karrikan euskarazko hitzik ez aditzea (edo gogoz kontrakoak aditzea) ez dakit amorragarria den, baina bai dela nazkagarria eta behazungarria.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 160. orr.


behazuntsu izond behazunez betea.

Gibel [...]: naturak behazuntsu izateko zuhurtzia handiz ematen digun organo gorri handia.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 126. orr.

Eta, hori esanik, tu egin zuen Kostanjoglok, eta aldarte behazuntsuak hodei beltz baten antzera ilundu zion bekokia...  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 475. orr.


behe 1 iz edozein gauzaren barrenean, lurretik hurbilen dagoen aldea. ik behere; azpi. ant goi.

Urrezko numero horren baitan goia eta behea, ezkerra eta eskuina, koadroaren alde guztiak elkartzen zituan, oreka baten barrenean beti ere eta koloreen kidetasunean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 255. orr.

Honelaxe balantzatzen dira, bada, etxe guztiak, goia erdialdea baino gehiago, erdialdea behea baino, eta behea oso gutxi.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 425. orr.

Behea osorik biltzen zuen laino trinkoa zela-eta, ezin nuen ezer ondo bereizi.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 74. orr.

Gustura egingo zuen Ruche jaunak txango bat behera; behea, berarentzat, Mediterraneoa zen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 341. orr.

Tenpluaren behea ere, nahiz barnean nahiz kanpoan, urrez estali zuen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,30

Gazte bien giharrez, upelak lehenik gorputza arteztu zuen, gero eta gorago, gero eta gorago, harik eta behea ukitzen erpin edo ertz bakar bat geratu zitzaion arte.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 59. orr.

Behe zuriaren gainean bi tanta ilun daude.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 190. orr.

Etxe goibelaren behe guztia hartzen duen tabernan, ala atea irekita daukan Land Roverraren barruan?  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 47. orr.

Ongi hago behe horretan, ez hadila honat inoiz igan, 380 voltioko indarra zaukaagu hemen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 182. orr.

Merlin hark edota beste mira-eragile haiek, berorrek han behe hartan ikusi omen duen jendilaje hura guztia antzaldatu dutenak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 148. orr.

Zeren bitartean behe hartan ilundu zuen, eta goian, zubi eta kaien gainean, zilarrezko farolak piztu, Parisko gau alaiaren iragarle.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 11. orr.

Beheak ondo txukundu ondoren, oholen arteko zirrikituak iztupaz bete, eta, behin horiek ondo itxita, bikez estali beharko zituzten beheok.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 56. orr.

Bolada gozoan dagoen taldea, Bartzelonari Nou Campen irabazi berri diona, beheak eta goiak irentsi behar omen dituena.  Berria - Kirola   2006-02-12

Espekulazioak bazter uzteko eta «goiak eta beheak ez nahasteko» eskatu zuen.  Berria - Euskal Herria   2006-02-03

Galdezka ibili gara jo goiak eta jo beheak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 119. orr.

Noizbehinka hodei-zuloren bat, eta han behe sakonean: baso beltza, erreka, basoak trikua dirudi, baina segundo bat besterik ez da, berriro hersten baitira hodeiak elkarren nahasmahasean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 297. orr.

San Frantzisko 19, behea - 31001 Iruñea (Nafarroa).  Herria   2001-05-10

• 2 izond behean dagoena, apala.

Eskuina kamaina behe eta tinko baten hankari pheiatua daukat.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 93. orr.

3 (adizlagun gisa)

Eguzkia apal eta behe ibiltzen da izotzila deitu izan zaion honetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 23. orr.

Euskal Herriko ibai guztien ibaia, batzuetan mardul eta handi, besteetan ez hain mardul eta ez hain handi, inoiz behe eta mendre, beti ere narratx eta zarpail topatuko genuena.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 66. orr.

Zortzi urtez bidaiatu zuen haizearekin: noiz goi, noiz behe, itsasoaren gainetik eta lainoen artetik, oihan, basamortu eta leizko zabaltasun baztergabetan gaindi.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 298. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarteak izenondo balioa duela)

Soineko zuri behe-zabal bat jantzirik, jira eta bira, jira eta bira, estasian bezala.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 120. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gerri-behea, aldi berean, gizatiarrago jokatuz, ahalegin neurtuan saiatzen zen akoplatze lanetan.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 42. orr.

Muxu bat, niri ematen dizkidan horietako bat, ezpainekin belarri behea helduz, eta gero beste bat.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 132. orr.

6 (izenondo gisa)

Leku askotan, lurra zapaltzean, ura agertzen zen oinen azpian, hain zen behea inguru hura.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 114. orr.

7 (deklinabide atzizkiez: behean)

Nik dagoeneko galdua dut burua, eta orientazio zentzua, oraintxe nago goian eta oraintxe behean, edo eskuinean edo ezkerrean, mugimendu etengabean nago.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 84. orr.

Haizearena beste zaratarik ez dago, belarrarena beste mugimendurik ez behean eta hodeiarena goian. Nik ezetz, harridura-ikurrek puntua ez baitaramate goian, behean baizik.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 140. orr.

Historian ez dago hierarkia bat, herri batzuk goian, besteak behean.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 186. orr.

Gauza harrigarriak egingo ditut goian, zeruan, eta mirariak behean, lurrean: odola eta sua eta ke-lainoa.  Elizen arteko biblia   Eg 2,19

Zeruak urdin-urdin segitzen du, airea ez da behean bezain epel.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 188. orr.

Ezkerrean, behean, beste testu bat dauka.  Berria - Gaiak   2006-01-20

Telefonoa joka entzuten dut behean, bulegoan.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 34. orr.

Behean, mimosaren gerizpean, Anicak hondeatze lanarekin segitzen zuen.  Berria - Kultura   2004-08-20

Behean, urrun, Elronden etxeko lanparak ikusi zituzten distiraka.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 329. orr.

Zergatik ez dago behean ziegetan gainerako irakasleekin?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 157. orr.

Asko izan dira gure herri hauetan bertan, han behean ere zerbait (balio) izaten segitzeko ustean edo, hilobiraino beren diruak soinean gorderik eraman dituztenak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 185. orr.

Gure gainean hegaldatzen ziren zikoinek bazekiten han atzean, han behean, hiriaren Medina zegoela, Fez Zaharra.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 214. orr.

Kostaldea ere han behean ageri zen, lanbro artean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 22. orr.

Han behean, zelaiak eta baserriak baino harantzago, hantxe ageri zen itsasoaren distira, eta, urrun-urrunean, bapore bat bafadaka.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 99. orr.

Han behean, egunaren azken argiez gozatzen ari zen hiria.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 472. orr.

Barrezka sumatzen ditut han behean, malkarrean, ikusten ez ditudan neska gazte batzuk.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 148. orr.

-Hor behean, eskuinean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 23. orr.

Herenegun ikusi zintudan, hor behean, Antzinakoen sailean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 150. orr.

-Hor behean dabilena Vladimir duk!  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 148. orr.

Zer esaten da hor behean beste basomutil horretaz?  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 215. orr.

Yonsuk andreak zioenez, hemen behean jaiotzen dena ez omen da inoiz desagertzen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 114. orr.

8 (deklinabide atzizkiez: beheko)

Beheko kafetegian.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 76. orr.

Beheko aldean, orla batean sartuta, cuaderno para uso de jartzen zuen gaztelaniaz, eta haren azpian izen bat: "Angel".  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 153. orr.

Gorpua Cho Oyu mendiko (8.201 metro) Txina aldeko beheko kanpalekuan dago.  Berria - Kirola   2004-11-03

Sailkapenaren beheko aldean daudela egingo diote aurre Realak eta Athleticek Anoetako derbiari.  Berria - Kirola   2004-11-16

Florent Montorgueil kalearen beheko aldera begira zegoen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 27. orr.

Afixaren beheko partean, izena emateko bulegoen helbideak eta hainbat ohar.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 106. orr.

Eta zer dira haurraren goiko eta beheko hortzak, kobazuloko estalaktitak eta estalagmitak ez badira?  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 41. orr.

Beheko mailak ez dira euren gainekoak diren mailekiko askeak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 86. orr.

Beheko mailetan jokatzen nuenetik ezagutzen nau.  Berria - Kirola   2004-02-06

Egunkaria mahai gainean zabaldu, eta obispoaren argazkia eta beheko titulua seinalatu zizkigun.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 123. orr.

Mahaitxoaren beheko tiradera zabaldu eta gutunazal handi bat atera nuen elastikoen azpitik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 125. orr.

Neguko argia bere alde, Dylanek barrutik ikusi egin du bisitaria, eta beheko maratilatik tiraka bi zati dituen ate osoa zabaldu dio.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 204. orr.

Maila goreneko elementuen osagaiak hurrengo beheko mailako elementuen arabera adierazten dituela.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 45. orr.

Beheko solairuan, bi nesken heziketaz arduratzen zen emakumea ere bizi zen, hura ere frantziarra.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 176. orr.

Tomek bere hatzez klask! egin eta sua sortu zuen beheko sutegian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 40. orr.

Igandea zen; beheko auzora jaitsi ohi nintzen gurasoekin giro oneko igandeetan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 10. orr.

Ostatuaren beheko aldean denda txiki batzuk zeuden.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 21. orr.

Ogia, tipula eta azenarioak erosi zituen beheko dendan, lentejak jarri behar baitzituen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 194. orr.

Beheko dendariak ez digu gehiago fidatu nahi, eta azken abisua dela esan dit administratzaileak.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 44. orr.

Davidek errolda hartan ez zituen hogei urtez beheko gazteak sartu.  Elizen arteko biblia   1 Kro 27,23

Irribarre egiten zuenean, hortz handi kolorgetuak erakutsi eta mihia beheko ezpainean jartzen zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 20. orr.

Bibotean geratutako likore-tantak xukatzen zituen beheko ezpainaz.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 136. orr.

Hamar minutu geroago hesiaren beheko ertzera iritsi ziren.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 412. orr.

'Antarktika, kobentzionalki, kolore zuriz pintatzen da mapamundien beheko parte horretan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 283. orr.

Hemen beheko hau Atahualpa Yupanquik idatzitako eta abestutako kanta bat da.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 179. orr.

Dibortziatua naiz, elkarrengandik dibortziatuak gara hor beheko emakume hori eta biok.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 76. orr.

Barrenean bazen zulo bat, eta zuloan eskailera bat, han beheko ilunbera amiltzen zena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 119. orr.

Gu beheko klasekoak ginela uste zuten batzuek, eta beste batzuek, haserre gainera, ezetz eta ezetz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 15. orr.

Beheko Ganberako kidea.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 73. orr.

· Hilabeteak joan ziren, eta bere mehatxua gauzatu zuen: Ithurbidetiarrak beheko errekaratu zituen, eta herriaren abandonatzera behartu zituen  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 50. orr.

9 (deklinabide atzizkiez: behetik)

Orain ezin naiz berriro behetik hasi, bulego batean eskribau.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 509. orr.

Zedrozko oholez estali zituen tenplu barneko hormak, behetik hasi eta goiko habeetaraino.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,15

Norbaitek deitzen zion behetik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 244. orr.

Goitik behera eta behetik gora miatu ditut Morse-ikur ilara haiek.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 79. orr.

Eskortzoan eta behetik gorako perspektiban zegoen gaztea, atzean zeru zabal ia bukaerarik gabea zuela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 43. orr.

Akzioek behetik gorakoa bezala egin zuten goitik beherakoa, ziztu batean, eta konpainiek segituan egin zuten porrot.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 232. orr.

Orduan, blusapean gordea zeukan zahagia behetik goraino zarratatu, eta ardo guzia hustu omen zuen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 129. orr.

Orduan, hartu labana bat eta, zahagiari behetik gorainoko ebaki bat eginez, hustu egin zuen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 60. orr.

Esku-muturraren behetik gorako mugimendu batez.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 141. orr.

Askotan egina zuen behetik gorako bide hura, bizikletan nahiz oinez.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 44. orr.

Mendebalde modernoaren kultura hartzea Indian, Errusian bezala, goitik beherantz hasi zen, eta ez behetik gorantz otomandar Kristandade Ortodoxoan bezala.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 185. orr.

Bat-batean, bi hegazkin igaro ziren gure gainetik, oso behetik.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 23. orr.

[Medikuek] egoera gordin azaldu behar izaten zutela, eta, aukeran, nahiago izaten zutela behetik jo, ezen ez goitik, esperantza kontu horietan.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 116. orr.

Ordainketa balantzen datuek behetik estimatzen dituzte inbertsio horiek beti.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 54. orr.

Globalizazioaren garaian bizi garenok behetik hasi behar dugu lanean ezer aldatu nahi badugu.  Berria - Gaiak   2004-03-25

10 (deklinabide atzizkiez: behera ik behera)
11 behea jo hondoa jo.

Beste hegazkin batek Pittsburg inguruan jo zuen behea.  Berria - Harian   2005-07-08

Muturrekin behea jo genuen, eta hantxe egon ginen, lurra jaten.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 157. orr.

Haizeak astinduta, behea jo zuen etxeak, eta emakumeetako bi zapaldu, hil eta lurperatu egin zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 438. orr.

Isiltasunak behea jo zuen, aingura baten eran.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 82. orr.

Ondorengo asteetan gero eta zurbilago eta argalago jarri zen, baina artean ez zuen ematen behea jo zuenik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 206. orr.

Behea jota egon da lazkaotarra denbora askoan, burua altxatu ezinik.  Berria - Kirola   2004-07-28

Euriborrak aurtengo martxoan jo zuen behea: %2,055.  Berria - Ekonomia   2004-09-01

Orain dela 10 urte hasita, kalamuaren inguruko alarma sozialak behea jo du.  Berria - Euskal Herria   2004-08-07

Baina errealitatea era batera hautematen da, eta gizakiak ezin du jasan eta jo behea eta jo goia ibiltzen da beste era batean hauteman nahirik.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 117. orr.

Gaiztoen etxeak behea joko du, zintzoenak gora egingo.  Elizen arteko biblia   EsZ 14,11

Zikloak behea jo ondoren, ekonomia-aldagaiak suspertzen hasten dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 109. orr.

Bakoitzak bere urrezko aroa izan du, eta orain behea jota dabiltza guztiak.Racingen aurka 3-0 galdu ondoren jo zuen behea Rijkaarden Bartzelonak.  Berria - Kirola   2004-10-06

Wall Street-ek behea joko du...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 301. orr.

12 behe alde ik behealde.
13 behe aleman germanikoaren aldaera, batez ere ipar Alemanian, Herbeeretan eta hego Danimarkan mintzatzen dena.

Bresten hitz egiten den frantsesa eta Bretainiakoa den jatorrizko hizkuntza ezertan ez datoz bat; Berlin, non ia-ia goi alemana bakarrik entzuten baita, behe alemanaren barnean sartuko da eta abar.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 239. orr.

14 behe apal

Sekretu hark ematen zion zentzua, pittinka-pittinka luzatuz zihoan behe-apaletako liburu-ilarari; sekretu hark taxutzen zituen Enrikeren egintza, interes, barne-bulko egunerokoak.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 190. orr.

15 behe auzo

Ospitaleko praktikanteen artean baziren batzuk xelebre askoak, ospitaleko saguak egiaz, hantxe hamabost-hogei urte zeramatenak, karrera oraindik bukatu gabe, eta behe auzoetan, ezkutupean, sendagile askok baino gaixo-bisita gehiago egiten zutenak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 80. orr.

Behin, behe auzoetako teilape batera bisita egitean, auzo-etxe bateko korridoretik zihoala, emakume bat ondora etorri zitzaion, besoetan haur bat zuela, eta gaixo bat ikusi nahi zuen galdetu zion.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 280. orr.

16 behe auzune

Behe-auzunetan beste arrangura bat hedatzen ari zen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 50. orr.

17 behe-barru ik bebarru.
18 behe-behe (orobat behebehe g.er.)

Handik, hiria behe-behean ikusten genuen, eguna bezain gris.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 77. orr.

Leihatilatik, oihaneko estalki sakonaren artetik, hantxe ikusi zituen Ruche jaunak, behe-behean, Amazonasen ibilbidean han-hemen ageri ziren meandro zabalak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 504. orr.

Laino hori, edo bitsa, inbutuaren pareta handien elkar jotzeak sortzen zuen dudarik gabe, behe-behean elkartzen baitziren denak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 74. orr.

Wordsworthen obra osoa zegoen behe-beheko apaleko mutur batean eta Maynooth-ko kristau-ikasbidearen kopia bat, koaderno baten oihalezko azalei josia, goiko apaleko mutur batean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 156. orr.

Oxigenoa ematen zitzaion arren, artean ere beheko maila arriskutsuetaraino hondoratuz zihoakion odoleko oxigenoa, eta, maila behe-behera erortzen zenean, letargiko eta erabat itsu bihurtzen zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 152. orr.

Gerald ikaratu egin zen bat-batean, burua behe-beheraino makurtuko zuelakoan, loreen pareraino.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 213. orr.

Aurtengoan, ordea, behe-behetik hasita, konfidantza hartzeko parada izan dut.  Berria - Kirola   2004-08-21

Imanol Agirrek behe-behetik ekin beharko dio txapelketari, iaz partida bat irabazi zuen arren.  Berria - Kirola   2006-03-22

19 behe erliebe ik baxuerliebe.

Zutikako harria, zeinean lauburu baten gainean Sabinoren aurpegiaren behe-erliebea azaltzen den, soslaiez, argazkiren batean ageri den bezala, kokotsa altxatuta.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 456. orr.

20 behe erpin

Hortxe dago txangoaren informazioa, orrialde galdu bateko ezkerreko behe-erpinean: "Basque Chiefs to visit Caracas".  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 178. orr.

21 behe erregistro

Nahiz eta bere ahoskera iluna iruditu, abesteko teknika handia erakutsi zuen, baita edertasuna adierazteko musikaltasuna ere: gurguiluak, filadoak, fraseatze txukuna, ziur goi eta behe erregistroan, epelago agian erdikoan.  Berria - Kultura   2004-05-04

22 behe-estu izond behea eta estua duena.

Galtza luze behe-estuak, nabar-kolore oihalezkoak eta kolore honetakoa buruko zapia ere.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 68. orr.

23 behe ezpain

Tia Maria sofan jarrita, gorputza aurrera botata kulunka ari zen, behe ezpainak hozkatzen zituen, une batetik bestera negarrez hasiko zela adierazten zuten begi hezeekin lurrera begira.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 205. orr.

24 behe galeria

Orain bertan entzuten banengo bezalaxe daukat gomutan zeinen harro esan zigun zulo bat genuela sozialen patiora ematen zuen behe galeriako azken ziegan, eta nolako aztoramendu gaitza sortu zigun benetan ari zela frogatu genuenean.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 251. orr.

25 behe ganbera (corpusean behe ganbara soilik)

Legebiltzarraren behe ganbara hautatzeko sisteman ere aldaketak egitea proposatu zuen Errusiako presidenteak: «Aurki aurkeztuko dut lege proiektua».  Berria - Mundua   2004-09-14

26 behe haize

Haizeak, bafadaka jotzen zuen behe haize batek, ziztu eragiten zien inguruko oteei.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 217. orr.

27 behe haran

Babilonikoaren Tigris-Eufratesen behe-harana.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 413. orr.

28 behe hegaldi

Bestea, estatu nagusikoa, behe hegaldia egin behar dugula buruan sartu zaiona.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 34. orr.

29 Behe Inperio

Odol-tanta bakarra ere isuri al zen Behe-Inperioan, idolo paganoak desegin zituztenean?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 219. orr.

Ez da handitasunik Behe Inperioko legeetan; printzeei erretorikoen gisan hitz eginarazten zaie.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 261. orr.

30 behe kasta

Behe kasta bateko hamar pertsona hil eta beste hainbat zauritu zituen atzo goi kastako talde armatu batek, Poliziak esan zuenez.  Berria - Mundua   2004-07-04

31 behe klase

Behe-klaseko alproja madarikatua.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 66. orr.

Bai eta behe klaseko jendea nola hartu ere.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 57. orr.

32 beheko su

Beheko sua pizturik duzu, eta izarak epel-epel.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 86. orr.

Ama zekusan, babarrunak egosten beheko suan laratzetik zintzilik jarritako lurrezko eltzean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 111. orr.

Galtzerdi zaharrez edo bartanez estalitako oin misteriotsu haiek azaldu eta beheko suan berotuxe ondoan, berriz atzera eskarpin xaharren batzuk txinelka sartuz estali arteko tartetxoa erne aprobetxatuz,hantxe egoten ginen harriturik.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 95. orr.

Irakasleen gelako beheko suaren aurrean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 127. orr.

Lagunak beheko suaren ondoan eserita daude.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 62. orr.

Beheko sura makurtu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 49. orr.

Weasley andreak loreontzi bat hartu beheko su gaineko apaletik eta barruan begiratu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 45. orr.

Sabaitik zintzilika urdaiazpikoak eta faisaiak zeuden, ura berotzeko kobrezko ontzi bat beheko sutan irakiten.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 128. orr.

Beheko sutarako egurra agortuta, irakurgelatik eta jangelatik ekarri behar izan zuten han zegoen guztia.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 128. orr.

Tiro txarreko beheko sua, piztu orduko itzaltzen zena.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 135. orr.

Bere aulkian uzten zuten, sukaldeko zokoan, ikusten ez zuen beheko suari begira, arrosarioa aletuz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 39. orr.

33 behe kuartel

Aldapa pixka bat bazuen; eta, goialdetik, burua altxatuz gero, Valerien mendiko behe kuartelak begiztatzen ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 290. orr.

34 behe laino (orobat behelaino)

Euri-datu eta datekin batera, behe-laino eta lanbro-lainoaren berri ematen zuen.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 49. orr.

Behe laino artetik, han dator ontzia.  Berria - Kirola   2006-01-25

Eguzki-errainuek zulatu eta beroak desegindako behe-lainoa bezala desagertuko da.  Elizen arteko biblia   Jkd 2,4

Bertan suntsituko da erlainoa eta bertan ezabatuko behe-lainoa, aireak xurgatuko baitu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 330. orr.

Goizeko haizea hotza da, eta behe-lainoa dago.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 207. orr.

Zuhaitzen inguruan, mendian, baso txikian, herriko sargoria barik, behe-lainoa zegoen, fresko eta berde.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 86. orr.

Behe-lainoa jaso du, eta eguzkiaren argia turrustan sartzen da leiho irekietatik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 210. orr.

Behe lainoak estaltzen du Gipuzkoako Goierri aldea.  Berria - Kirola   2004-11-24

Orduan, behe-laino batek haren behakoa hartu balu bezala, ezin malenkoniatsuago erran zuen: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 297. orr.

Lurraren hezetasuna gauez biltzen eta bideratzen da, eta eguzkia irtetean behe-laino bihurtzen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 56. orr.

Baso horiek hodei eta behe lainoen hezetasuna erakartzeko gaitasun berezia dute.  Berria - Gaiak   2004-02-10

Une batez behe-lainoak hartu zuen mahai ingurua, eta Marieri joandako kea esku batekin haize eginez kentzen saiatu zen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 202. orr.

Behe-laino arin eta gris bat airean kulunkan zebilen etxeen gainetik, biziaren gainetik.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 62. orr.

Behe-laino trinko samarra zegoen, eta ez zen urrutira garbi ikusten.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 61. orr.

Behe-laino itsu batek estali izan balitu bezala nire iraganaren zantzuak.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 43. orr.

Tupustean eta inongo etenik gabe pasatu baitzen adoleszentziaren behe-lainoetatik helduaroaren egurats gorrira.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 246. orr.

Lasaiturik iritsi zen I. jauna estudiora, behe-laino nardagarri hura joana eta guztia berriro argitsua izango zelakoan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 28. orr.

Asteburu honetan jokatuko da, ohiko behe-laino, lokatz eta izotzik gabe, errepide guztiz lehorrean.  Berria - Kirola   2004-09-17

Ez gaueko behe-lainorik, ez bidera irteten eta bere sarean trabatzen gaituen armiarma-sare finik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 187. orr.

35 behe lanbro (corpusean behelanbro soilik)

Goiztiria argitzear denean, beheko errekondo eta ibarretan, aldiz, ezkurazko lainolanbro zapladak daude erreka-laino eta behelanbro multzotan pilatuta.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 42. orr.

36 behe latin

Gotikoz, [...]-k argibide ematen digu [...]-k behe latinez zuen ebakeraz.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 64. orr.

Erkatzen baditugu behe latinezko [...] bikoteak gordetzen zuen berdintasun erlatiboa alde batetik, eta bestetik, antzinako frantsesezko [...] bikoteak agertzen zuen desberdintasuna, pentsa genezake hau gertatu dela: [...].  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 195. orr.

37 behe leiho

Giltzaren hotsak aditu zituenean, fraidea jaiki egin zen, eta, nola baitzen zuhurra eta arduratsua, hartu zituen galtzoinak ez bertze beztimenda guztiak, eta karrikarat jotzen zuèn behe-leihotik iltki zen, eta aienatu zen ezin arintkiago.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 285. orr.

38 behe lur

Grekoek bazuten beste abantaila bat biztanleriari zegokionez, historia helenikoaren aurreko atalean goi-lurren gain behe-lurrek izandako garaipenaren emaitza gisa metaturikoa.Negozio-xedeetarako geografi komenentziak Babilonian biltzen zituen inperioko arazoak, behe-lurretako bere aurrekoaren hiriburuan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 235. orr.

Mutila bizi da! -esan zuen, behelainoan bildutako behe lurretara seinalatuz.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 116. orr.

39 behe maila

Aukeramen indartsua duten arima arrazionalak ahultzen direnean, sorkarien behe mailetan kokatzen ditu, dagokien lekuan.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 98. orr.

Frantziskok ez zuen kultura akademikoa maite, horrek gizarteko behe-mailatik ateratzen zituelako anaiak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 32. orr.

40 behe mailako

Barru kartsuko gizona zen eta behe-mailako izaki adimengabeei ere gupida eta amodio samurra zien.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 219. orr.

Behe mailako izakien hondamenetik eta heriotzatik dator unibertsoaren edertasuna.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 274. orr.

Era berean, 'aldra, jendetza' adierazten du, hau da, behe mailako jende xehea.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 60. orr.

Horiek guztiak arrunkeriak iruditzen zitzaizkien, behe-mailako jendearentzat egokiak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 48. orr.

Zentzu soziologikoan, minores izena behe mailako jendeari ematen zitzaion Erdi Aroan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 775. orr.

Horrek soldaten debaluazioa eragin zuen, erdi eta behe mailako klaseei zegokienez batez ere.  Berria - Mundua   2006-04-06

Ez dago behe-mailako egiarik.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 39. orr.

Horra hor gakoa: ez dago behe- eta goi-mailako usterik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 120. orr.

Bada oraindik funtsezkoagoa den arrazoi bat goi-mailako osagai-egitura erregelak morfema-hurrenkerak fonema-hurrenkera bihurtzen dituzten behe-mailako erregeletatik bereizteko.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 55. orr.

Garunaren alderik konplexuenak dira lobulu frontalak; ez dute zerikusirik mugimenduarekin eta sentsazioarekin eta halako funtzio "behe mailako"ekin, baizik eta "goragoko"ekin.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 71. orr.

Zalapartariak ziren erabat bertako jende behe-mailakoak, baina atzerritarrak ere ez ziren atzean gelditzen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 89. orr.

Matson andreari ez zitzaion nabari bekaizkeriazko bihotz-taupadarik, bere inguruneko emakume behe-mailakoei antzo.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 228. orr.

Krimena, administrazioaren behe mailetako ustelkeria, poliziaren gehiegikeriak, hondamendiak eta ospetsuen inguruko berriak nagusitu dira lehen azaletan.  Berria - Gaiak   2004-10-17

41 behe muga

Gizakian, ikusmen-zolitasunaren behe-muga 200 bat mikroitakoa da gutxi gorabehera.  Berria - Gaiak   2004-10-31

42 behe nafar ik behenafar.
42a behe nafarrera (orobat behenafarrera) Nafarroa Behereko euskalkia.

Bernardo GARRO "Otxolua"k Barbieren ixtorio-mixterioak behe nafarreratik bizkaierara aldatu zituenean, Ipuin-Mipuinak izenburupean argitaratu zituen Euzkadi aldizkarian.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 37. orr.

Euskalki guztiak jorratu zituen: gipuzkera, bizkaiera, goi-nafarrera, erronkariera, lapurtera, ekialdeko behe-nafarrera, zuberera eta mendebaldeko behe-nafarreraren aditzen morfologiekin liburuak argitaratu zituen.  Berria - Kultura   2004-01-11

Badirudi hemen kontraesan bat dagoela, arestian esan dudalako oso zuzena izan zela Leizarragaren aukera, behenafarrera gabe, lapurtera hautatu izana.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 147. orr.

43 behe noblezia

Jadanik XIII. mendearen erdi aldetik nobizia umezurtzez eta goi- eta behe-nobleziako alarguntsez hornitu ziren aurretik zeuden komentuak betez eta beste asko sortzera behartuz.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 2. orr.

44 behe-normandiar

Estasian bainengoen, behe-normandiar nekazari bat ondoratu zitzaidan, eta San Migelek deabruarekin izandako eztabaida handiaren historia kontatu zidan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 136. orr.

Baina hona nola ulertzen eta kontatzen duen behe-normandiar maltzur zuhurrak santu handi horrek deabruarekin izandako borroka.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 136. orr.

45 Behe Paleolito

Aurkikuntza egin eta urtebetera ekin zion Aranzadi elkarteak indusketa lanari, eta harrezkeroztik, urtero-urtero egindako lanari esker, Behe Paleolito garaiko (orain dela 150.000 urtetik gora) eta Gravette garaiko (25.000 urte inguru) aztarna ugari azaldu dira bertan. Aurkitutako tresnen artean Behe nahiz Goi Paleolitoko harrizko tresnak.  Berria - Kultura   2004-08-19

Behe Paleolitoko tresnak, ordea, euskarri handikoak dira.  Berria - Kultura   2004-08-19

Badira garai distiratsuagoak, gehiago ezagutzen ditugunak, baina oso ongi azal dezakegu historia Behe-Paleolitotik Erdi Aroraino hutsune handirik gabe.  Berria - Kultura   2004-04-08

46 behe parte

Eskuak aldakatan jarririk, gerriari ezker-eskuin eragin eta soinekoaren behe-partea hauspotu zitzaion gorputzaren mugimenduarekin batera jiraka.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 180. orr.

Karelen behe parteko ur-zuloak garbitu zituen gero, alga-hariak, soka-puskak eta hauts lokaztua kendurik, olatuek jotakoan itsasoko ura ontzigainean pila ez zedin.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 136. orr.

47 behe presio

Penintsula gainean, behe-presioak nagusitzen direnez, depresio horrek berak haize indartsurik ez normalean, baina bero lamadak bidaltzen ditu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 277. orr.

Motorraren behe presioko turbina osoa egiten ari da eta motor baten %14 diseinatu eta egitea lan izugarria da.  Berria - Harian   2005-01-19

48 behe puntu

Proba enpirikoak eman digu oinarririk pentsatzeko gizakiaren erlijiozko historiaren goi-puntuen eta bere historia sekularraren behe-puntuen arteko kointzidentzia hori gizakiaren lurreko bizitzaren "legeetako" bat izan daitekeela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 138. orr.

Historia sekularraren goi-puntuak erlijiozko historiaren behe-puntuekin bat datozela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 139. orr.

49 behera ik behera.
50 behe solairu

Binan jaitsi zuen behe solairu bitarteko eskailera eta tupustean zabaldu zuen kalerako atea.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 78. orr.

Argia zen gela, etxe guztiaren modura, behe solairuan egoteko.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 81. orr.

Behe solairuko salara jaitsi zen gero; eta, bere betiko besaulkian eseririk, zain geratu zen biloba noiz etxeratuko.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 127. orr.

Jauregiko behe-solairuko pasabide luzetik nindoan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 193. orr.

Ez al zuen jaun bat behe-solairuko bulego atzeko jaki-gela txikira eraman eta ez al zion soingainekoa kentzen lagundu, eta han hasten zen atariko txirrin zaratatsua joka berriro.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 260. orr.

Uhinak lehen baino askoz ere ozenago aditzen ziren, behe-solairuko ping-pong soinuaren artetik ere, tik-tak, tik-tak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 106. orr.

51 behe soto

Ezin nuen gehiago jasan denak nire zain egote hura, eta berriro jaitsi nintzen behe-sotora, baita hango komun-gelaska baten ate kisketaz itxiaren atzean ezkutatu ere; han ere, ordea, betikoa: Hots mingorra zen, gauaren behe-sotoetan edo infernu urrunen batean sortua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 16. orr.

52 behe sutegi

Lurrina zerion saldaz betetako pertzari; latorrizkoa zen, eztainuz estalia, eta behe sutegi txiki baten gainean zegoen jarria, zeinaren zuloetatik txingarren distira apala kanporatzen baitzen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 46. orr.

53 behe ur

Hemen, Lisboako setio honetan, emakume hau belauniko zegoen eta orain zutitu da niri harrera egiteko, eskuak bustirik ditu, zaia ere bustirik, ez dakit nola egin genuen topo biok behe-ur hartan, korrontearen itolarri geldoa orkatiletan sentitzen genuela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 384. orr.

54 goi-behe pl

Jaitsi egin zituzten beren biolinak, eta geldi geratu ziren, ordurako salaren goi-beheak hartuak zituen doinua entzuten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 118. orr.

Mudejar itxurako ornamentazio geometriko eder batek hartzen zituen azalaren lau aldeak eta bizkarraren goi-beheak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 10. orr.

Handia da mundua, mugarik gabea, haren goi-beheak neurririk gabeak.  Elizen arteko biblia   Ba 3,25

55 goian behean

Orduantxe hasi zuen euria goian-behean.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 25. orr.

Euri hotz-hotza ari zuen, goian behean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 74. orr.

Goian-behean ari zuen euritik babesteko guardasolarekin kotxeraino nola lagundu zuen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 107. orr.

Uholdean bezala, ura goian behean.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 58. orr.

Euriak, goian-behean egin arren, ez zuen ezertarako ere hondatu Pepponeren festa.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 160. orr.

56 goian zerua eta behean lurra

Estepa gorrian beste edozein gizaki izoztuko zen gauez goian zerua eta behean lurra.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 58. orr.

Hala ere ez zuen onartzen itsusikeriak egitea bisitariei, bereziki gizon gazteei, goian zerua eta behean lurra zutenei.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 13. orr.

· Hantxe gelditu da bakar bakarrik etxekandre aranaztarra, zerua goian eta lurra behean, beste anparorik gabe, bost umegorri negarrez, soineko beltzetik tiraka dituela.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 80. orr.

Malagarra da eta New Yorkera duela lau urte heldu zen, beste asko bezala lurra behean eta zerua goian.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 123. orr.

57 goi eta behe

Ezker eskuin, goi eta behe bete zuen publikoak atzokoan Kursaala.  Berria - Kultura   2004-01-25

Denda osoa, goi eta behe, liburuz gainezka zegoen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 228. orr.

Goi eta behe, bi erpinak bateratuz, irailak berekiko gorde duen hotz-beroen batez bestekoa atsegina da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 352. orr.

Begira, azkenik, goi eta behe besarkaturik, lur osoa hartzen duen zeru horri.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 325. orr.

Euria goi eta behe, baina euri asko egin arren, zerutik ez da euria baizen erortzen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 44. orr.

Izan ere, zoritxarreko herria dun hau; goi eta behe zoritxarra dariona.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 114. orr.

Orain bai nengoela ongi hartuta: goi eta behe!  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 125. orr.

· Ni malbizitu egin nauk beti etxe barrenetan, nere izan edo besteren, apain edo itsusi, goi eta behe, bakartu edo pilan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 223. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

behe aldea (4); behe aldean (10); behe aldera (4); behe aldetik (4); behe behean (10); behe behetik (11); behe behetik hasita (5); behe laino (21); behe lainoa (21); behe lainoak (4); behe lainoaren (4); behe lainorik (4); behe mailako (54); behe mailakoa (4); behe mailakoak (4); behe mailan (3); behe mailetako (3); behe nafarra (4); behe nafarroa (3); behe nafarroan (6); behe nafarroan eta (3); behe nafarroatik (3); behe solairuan (4); behe solairuko (11); behe solairura (3); edo behe (6); eta behe (45); eta behe laino (3); eta behe lainoa (3); eta behe mailako (5); gizarteko behe (3); goi eta behe (10); zuen behe (4)

behea eta (3); behea jo (34); behea jo du (6); behea jo eta (4); behea jo zuela (3); behea jo zuen (9); behea joko (7); behea joko du (4); behea jota (13); behea jotzen (7); eta behea (10); goia eta behea (6); jo zuen behea (3); zuen behea (3)

goi beheak (4); goiak eta beheak (6)

baina behean (5); bat behean (3); behe behean (10); behean ageri (3); behean ari (11); behean ari zuen (7); behean behar (4); behean behar zuen (3); behean bizi (3); behean dago (6); behean dagoena (4); behean daude (3); behean dauden (4); behean egin (4); behean egon (4); behean egongo (3); behean ere (5); behean eta (13); behean ez (3); behean gelditzen (3); behean geratu (4); behean geratuko (3); behean geratuko da (3); behean goian (3); behean ikusi (7); behean ikustea (4); behean izango (3); behean lurra (3); behean lurrean (10); behean lurrean nahiz (4); behean utzi (5); behean zain (3); behean zegoen (14); behean zeuden (6); behean ziren (3); behin behean (3); bestea behean (4); da behean (4); da han behean (4); da hor behean (3); dago behean (4); dago han behean (3); dut behean (4); edo behean (8); eta behean (41); eta behean lurra (3); eta behean lurrean (3); eta bestea behean (3); eta gero behean (3); eta han behean (7); euria goian behean (17); ez behean (4); gero behean (3); goian behean (40); goian behean ari (10); goian behean egin (4); goian edo behean (5); goian eta behean (5); hain behean (3); han behean (101); han behean ikusi (3); han behean zegoen (3); hemen behean (14); hor behean (64); hor behean ikusi (3); oso behean (16); zen behean (3); zerua eta behean (3); zeruan eta behean (3); ziren behean (5); zuen behean (4)

goia behearekin (3)

behearen gainean (10); behearen kontra (3)

ari zen beheko (3); baina beheko (7); bat beheko (7); bateko beheko (3); baten beheko (4); beheko ahalmenak (3); beheko aldea (12); beheko aldeak (5); beheko aldean (71); beheko aldean dago (3); beheko aldearen (4); beheko aldeko (5); beheko aldera (12); beheko aldera iritsi (3); beheko aldera joan (3); beheko aldetik (16); beheko auzoko (7); beheko auzora (4); beheko baserrira (3); beheko ertza (4); beheko eta (7); beheko eta goiko (3); beheko ezpaina (26); beheko ezpaina hozkatu (4); beheko ezpainak (3); beheko ezpainaren (4); beheko ezpainari (10); beheko ezpainari hozka (3); beheko harana (3); beheko haranera (4); beheko horiek (3); beheko hortzak (3); beheko kanpalekura (4); beheko maila (3); beheko mailak (3); beheko mailako (3); beheko mailan (5); beheko mailaren (3); beheko mailatik (3); beheko mailetako (4); beheko mailetan (21); beheko mundua (5); beheko muturrean (3); beheko oinean (6); beheko parte (4); beheko partea (4); beheko partean (14); beheko pisuan (11); beheko plaza (4); beheko plazan (4); beheko postuak (3); beheko postuetan (12); beheko postuetatik (15); beheko solairu (5); beheko solairua (11); beheko solairuak (3); beheko solairuan (75); beheko solairuan jarri (3); beheko solairuan zegoen (6); beheko solairuko (26); beheko solairuko gela (4); beheko solairura (14); beheko solairura jaitsi (6); beheko solairutik (7); beheko sotoan (3); beheko su (5); beheko sua (20); beheko suak (5); beheko suan (7); beheko suaren (31); beheko suaren aurrean (8); beheko suaren gaineko (6); beheko suaren ondoan (6); beheko suari (3); beheko tabernan (7); beheko taldeen (5); beheko trokolaren (3); beheko txaboletarat (4); beheko txirrina (4); beheko ur (3); bere beheko (4); da beheko (7); dira beheko (5); du beheko (3); dut beheko (3); edo beheko (8); ere beheko (8); eskaileraren beheko (8); eskaileraren beheko mailatik (3); eta beheko (99); eta beheko aldean (7); eta beheko ezpaina (4); eta beheko solairuan (3); ez beheko (3); goiko eta beheko (22); han beheko (13); hemen beheko (3); hor beheko (8); hormaren beheko (3); hura beheko (5); kolomaren beheko (5); makinaren beheko (3); mihia beheko (3); orriaren beheko (3); sailkapenaren beheko (7); sailkapenaren beheko postuetan (3); sailkapeneko beheko (5); zegoen beheko (5); zen beheko (13); zeukan beheko (3); ziren beheko (4); zituen beheko (5); zitzaion beheko (3); zuen beheko (10)

goikoa eta behekoa (4)

behekoen artean (3); eta behekoen (6); goikoen eta behekoen (3)

behekoz gora (5)

behe behetik (11); behe behetik hasita (5); behera eta behetik (9); behetik ari (3); behetik atera (6); behetik egiten (3); behetik ere (4); behetik eta (11); behetik eta goitik (3); behetik gora (111); behetik gora begira (3); behetik gora begiratu (3); behetik gora datorren (3); behetik gora egin (10); behetik goraino (7); behetik gorako (24); behetik gorakoa (10); behetik gorantz (11); behetik goranzko (3); behetik hasi (14); behetik hasi behar (3); behetik hasi eta (8); behetik hasita (12); behetik hasita goraino (3); behetik hastea (3); behetik ibiltzen (4); behetik ibiltzen diren (3); behetik jota (7); da behetik (4); edo behetik (4); eta behetik (50); eta behetik gora (18); eta behetik gorako (5); ez behetik (3); goitik edo behetik (3); goitik eta behetik (15); oso behetik (8); zen behetik (4); zion behetik (3); zuen behetik (5)


behealde (orobat behekalde g.er.) 1 iz beheko aldea.

Behealde hartan, laztura goxo bat zen nagusi.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 253. orr.

Nik, adibidez, ez dakit Namibiako berri batere, ezta Afrika behealde horretan seguru-seguru non dagoen ere.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 48. orr.

Beloan bildua jarraitzen zuen, eta soil-soilik begitarte beltzarana, ile xerlo beltzak eta hanken behealdea ikusten zitzaizkion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 202. orr.

Orrialdeak, 30 guztira, goialdean eta behealdean zenbaturik dira; makinaz goialdean, eskuz behealdean.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 213. orr.

Max behealdean zegoen, kanpoaldean; Nofutur, berriz, goialdean, barrualdean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 464. orr.

Hura Mexikotik dator, goiko aldera bira handia egin eta gero behealdera jaitsi eta itsasertzak ukitzen ditu.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 87. orr.

Hiriaren behealdeko ibarra eta ibarraren hegoaldeko zelaia ere bete ziren.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 119. orr.

Hainbat etxebizitzatako behealdeak desjabetu nahi zituzten, bertan adindu eta ezinduentzat igogailuak jarri ahal izateko.  Berria - Euskal Herria   2004-08-05

Baserriaren behealde osoa estudioa da, artistaren askatasun gune erabatekoa, leizezulo ezinbestekoa.  Berria - Kultura   2004-06-15

Enbaxadako eraikineko behealdean zegoen negozio-denda batean zehar barrura egin eta lau solairuak igoz, Bob Joyceren bulegora iristen zen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 149. orr.

Aldarearen behealdean, lehenengo harmaila zabal eta sakonean, harrizko besaulki bat zegoen, beltza eta apaingarririk gabea.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 22. orr.

Zehaztu gabeko lehergailu kopuru bat ezarri zuten autoaren behealdean, eta autopistan zegoenean zartarazi egin zuten.  Berria - Mundua   2006-03-16

Txukun zegoen batuketa eginda orriaren behealdean.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 187. orr.

Alfred North Whiteheadek idatzi zuen bezala [...] Platoni orrialdearen behealdean eginiko oharren segida bat baino ez da Europako filosofia osoa?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 96. orr.

Guztion hatz-arrastoak hartu zituen, orri zuri baten behealdean, eta kanpoan itxaroteko agindu zigun.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 69. orr.

Albacetek ere hiru fitxaketa egin ditu, eta sailkapeneko behealdeko beste bi taldek, Celtak eta Zaragozak, bina.  Berria - Kirola   2004-02-04

Horrela, ura egosi eta iragazkitik botata, erraz pasatuko da behealdera, kafearen goxoa hartuta.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 47. orr.

Gizonaren traje urdin dotorearen galtzak zabalak ziren behealdetik.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 65. orr.

2 (izenondoekin)

Ez nuen nahi, inolaz ere ez, zure haurra, zure haur eder argia, behealde sakon horretan haztea, kalezulo zikinen itzalpean, etxeen atzeko estalpe baten kiratsa arnastuz.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 46. orr.

Hain ondo egokitzen zuen bere kokotsa nire behealde sekretuenetan, haren gorputz osoa nire barrenean sartzea nahi nuen, bat egin nahi nuen, sexu hutsa ez zen aski, urtu egin nahi nuen harekin.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 110. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

behealdean zegoen (4); eskaileren behealdean (3); eta behealdean (12); orriaren behealdean (4); sailkapenaren behealdean (3); sailkapeneko behealdean (5)


behealdi iz begiraldia.

Politikotzat jotako pinturak «behealdia» izan zuen, nekazaritzako gaiek bidea eman zieten «bestelako dimentsioei», eta afro-kubanismoa oinarri zuen pintura bertan behera geratu zen, Wifredo Lam eta Roberto Diago Habanako Eskolaren eremura agertzearekin.  Berria - Kultura   2004-03-31


behebarru ik bebarru.

behebehe ik behe 18.

behegain iz lurzorua.

Zurrumurruak entzuten ditu; behegaina karraskatzen duten, ibiltzen, joan-etortzen diren oinak. gasolina lehen pisuko behegainean barreiatu eta su eman zion.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 44. orr.

Eszenatokia hutsik dago, bertan ez dago ezer, behegaina estaltzen duen zuri koloreko lauki zuzen handia kenduta.  Berria - Kultura   2004-11-30

Neska bat ispilu puskatu batzuekin jolasten dago eszenako behegainean, intimitatean balego bezala.  Berria - Kultura   2004-11-18

Dantza ikuskizuna aretorako egokitu eta eskola zaharretako hallean eman dute, bertako gazte-elkarteetakoak eta hara joandako ikusleok behegainean eserita ginela.  Berria - Kultura   2004-11-21

Behegainaren kontra ihauska zabilek, bihur-bihur eginda.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 74. orr.

Behegainean azken bospasei asteetako ondasunik gehienak zeuden sakabanaturik.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 101. orr.

Burusi astunak behegainera bota, eta maindireen berotasuna ere kendu zuen aldetik.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 136. orr.

Pegarrak gainez egiten du, behegain busti baten gainera isuraraziz ura. hiriko azken eraikinetatik urrundu ahala, behegaina pixkanaka lehortuz joan da, baina errepideak goranzko joera hartu du, eta tenperaturak beheranzkoa.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 44. orr.

Azken batean ohea behegaina bezain gogor dago.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 83. orr.


behegune iz beheko gunea.

Hohenstaufendarrek berenganaturiko zalduneria-kultura, lehenago bikaina izan bazen ere ordurako behegunera iritsia da eta burgoetako hiri-kulturak hartuta zeukan ordurako haren lekua.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 1. orr.


beheiti (orobat behiti g.er.) 1 adlag behera. (ik. beheko konbinatorian beheiti adizlagunaren agerraldi maizkoenak)
2 goiti beheiti ik goitibeheiti.
3 goitik beheiti goitik behera.

Goitik beheiti so egin eta irriñoa loratu zitzaion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 35. orr.

Goitik beheiti lohitzen haute egunero zakurrek.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 213. orr.

Sei zutabe goitik beheiti, argazkiz ongi hornituak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 65. orr.

· (erabat) Bulegoa goitik beheiti arakatu arren, ez diagu atzeman bertze deusen arrastorik inon.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 223. orr.

Segurtamen guztia nuen delako elkarrizketa goitik beheiti alegiazkoa zela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 68. orr.

Hondamendia, goitik beheiti.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 74. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azkarki beheiti (3); bat goiti beheiti (9); batzu goiti beheiti (4); begietan beheiti (3)

beheiti abiatu (5); beheiti aldatzen (3); beheiti ari (23); beheiti ari zen (4); beheiti doa (10); beheiti doala (4); beheiti egin (18); beheiti egin du (7); beheiti egiten (12); beheiti erori (4); beheiti erortzen (4); beheiti goiti (7); beheiti hasi (3); beheiti heldu (16); beheiti heldu den (4); beheiti heldu zen (3); beheiti higitzen (7); beheiti higitzen zuela (4); beheiti ibiltzen (3); beheiti jaitsi (3); beheiti joan (7); beheiti mugitzen (3); beheiti so egin (3); beheiti zihoan (3); beheiti zoazte (3)

berriz beheiti (4); beti beheiti (5); burua beheiti (4); burua goiti beheiti (9); burutik beheiti (11); buruz beheiti (27); buruz beheiti ari (5); buruz beheiti erori (3); buruz beheiti joan (3); ertzetik beheiti (3); eskaileretan beheiti (10); euskara beheiti (3); gain beheiti (6); gainetik beheiti (8); goiti beheiti (109); goiti beheiti higitzen (7); goiti eta beheiti (39); goitik beheiti (24); goitik beheiti aldatzen (3); guti goiti beheiti (7); handik beheiti (4); hor beheiti (3); kopetan beheiti (4); leizean beheiti (5); maldan beheiti (5); masailetan beheiti (3); patar beheiti (3); patarra beheiti (7); urte goiti beheiti (3)


beheitiarazi, beheitiaraz, behitiarazten du ad beheititzera behartu.

Hala-nola, amerikanoek ekartzen dutelarik Nigeretik irrisa arras merke, eta horrek beheitiarazten irrisaren prezioa Brasilen, nola biziko dira hango laborariak holako prezio apaletan salduz berek ekarrarazi irrisa?  Herria   2005-02-03


beheitiko 1 iz beherakoa. ik kakeria.

Beheitikoak hartu ninduen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 58. orr.

Ospitalean ezagutu genuen elgar, biak beheitikoarekin.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 83. orr.

Berehala onartu ninduten beheitikoak joen gelan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 60. orr.

Dukearen beheitikoak goitikoa eragin zidan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 178. orr.

2 izlag behekoa.

Beheitiko herrixka horretan, karabanen ibilbidean, xeke bat bizi da.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 68. orr.

Beheitiko sagardotegitik koadrila bat etorri da, bospasei lagun.  Berria - Kultura   2006-02-11

Joxek beheitiko bidea hartu duela ikusi orduko, Abel ezpondatik jaitsi eta borda aldera inguratu da.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 21. orr.

Zapategia etxeko beheitian zuen, eta etxeko beheitiko eskailerapean, berriz, barrika Juran-ongo ur gorriz betea.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 183. orr.

Ahmet neskarengandik bereizi eta gero hirurak dorreko beheitiko atetik atera ziren.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 82. orr.

Euskal Herri guztia bazterrik bazter eta gainetik beheiti, gauez nahiz egunez, euripean nola eguzkiarekin, goitiko herrietatik beheitiko hirietaraino lasterka eta gelditu gabe gurutzatzeko prest bagaude [...].  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 112. orr.

Fernanek posible zuen lehiatzea, aldrebeskeriak eskainiz, "Sumatra gailurrez gailur", "Perdido eta Vignemal 90 urtetik beheitikoentzat", etab.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 74. orr.

Horren arabera, 3.000 biztanletik beheitiko herriek aukera izanen dute euren programak abian jartzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-06-03

Uraren kalitatea bikaina izanen da arriskua %3tik beheitikoa denean.  Berria - Harian   2006-02-02

3 burutik beheitiko iz

Egunen batean azaldu beharko didazu nola arraio konpontzen zaren katarroa edo hotzeria bildu ondoren burutik beheitikoarekin hasten zarenean.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 22. orr.


beheititu, beheiti(tu), beheititzen (orobat behititu g.er.) da/du ad beheratu, jaitsi.

Arraposki beheititzen ziren, Jessicak ez zekiela amatxi zegoen egoeran nola igo zitekeen hain gora.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 171. orr.

Han errekaren ibilgua nabarmen beheititzen da eta ura lasterragotzen.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 27. orr.

Burua beheititu zuen mutikoari so eginez.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 109. orr.

Amak begiak beheititu zituen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 423. orr.

Ahotsa beheititu nuen, lagunari mintzatzeko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 139. orr.

Zuk beharko duzu ikusi prezio garestiegia jartzen ote diodan neure buruari; baina aldez aurretik gaztigatzen dizut ez dudala deus ere beheitituko.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 82. orr.

Zientzialariek proposamen diferenteak egin izan dituzte historian zehar eta gehienek onartzen zuten hasierako 100.000 inguruko kopurua goratu izan dute, batzuetan, 140.000raino eramanez; edo beheititu ere, eta 40.000 inguru bakarrik ditugula proposatuz. zergak beheititzeko ahal balinbadu eta hitzemanak izan direnak obratzeko.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 93. orr.

Chirac-ek hitzemana zuen jatetxetako nagusiei eta sukaldariei % 19,5-tik % 5,5 ra beheitituko zuela TVA delakoa Europaren baimenarekin.  Herria   2004-02-19

Hala nola joan den egun batean batek zion 5 punduz goititu zela eza eta, egun berean beste batek agertzen zuen 4 punduz beheititu zela eza.  Herria   2005-04-28

Gorago hiruzpalau urtegi egin ondoan, bazekiten nola goratu edo beheititu errekaren barnatasuna, urtegi horiek zaukaten uraren ateak idekiz edo hetsiz.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 66. orr.

Oskarrek apur bat beheititu zuen fusila.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 14. orr.

Ohi ez bezala, pertsianak beheititu ditu.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 54. orr.

Leihoa beheitituz, tu egin zuen kanpora.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 207. orr.

Autoko berina beheititu nuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 127. orr.

Iritsi zen jauregirat, beheititu zuen kutxa gurditik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 102. orr.

Norbaitek bere pentsamenduak gauza zirtzilen batera beheititzen duenean.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 55. orr.

Zeren azken finean ez bainaiz oraino haurrak heztera beheititua!  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 374. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahotsa beheititu (4); begiak beheititu (8); beheititu nituen (3); beheititu nuen (3); beheititu zituen (3); beheititu zuen (7); beheititzen du (3); burua beheititu (4); hein horretaraino beheititua (3)


beheititze iz beheratzea, jaistea.

Beheititze hori zuzenetsi du auzapezak erranez, sei urtez segidan beti goititu duela elkarteen sustengua, eta izariz kanpoko heinera heldua zela.  Herria   2003-03-06

Gorputzak, ordea, behera egiteko joera du, amildegiratzekoa, eta indar gehien behar den unean gertatu ohi da beheititzea, etsiaren deia.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 166. orr.

Hots % 5,8koa izan da beheititze hori jaz, aintzineko urtearen erdia bakarrik.  Herria   2001-01-25

Akordioaren arabera esnearen prezioaren beheititzea tona bakoitzeko 5,98 eurora mugatuko da, uztaila eta agorrilari dagokionez.  Berria - Ekonomia   2004-09-04

Nafarroan da beheititze ttipiena: 2,13.  Herria   2001-06-14

Eta ni, orduan, halaxe mintzatu nintzaion, haren begi-beheititzea eta haren isiltasuna neure ustearen aldeko arrazointzat harturik: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 423. orr.

Esan zen Euskera aldizkaria maila-beheititze bat jasaiten ari dela, bertan agertzen diren lanak askotan hala-holakoak direlako, noski.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 183. orr.

Kafearen prezio beheititzearen ondorioz.  Herria   2003-05-15


beheitixe
1 beheitixeago adlag apurbat beheitiago.

Eta gero, beheitixeago, eguzkiak argitutako eskularru bat ikusi nuen, eta ezin hobeki ohartu nintzen eskularrua ez zegoela bakarrik.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 21. orr.

Noizbait beltza izan zen errotulua da sarrerako ate gainean: Hotel Pirineo, eta beheitixeago, hizki txikiagotan, Trinquete.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 90. orr.

2 beheitixeagoko izlag

Harpean eta beheitixeagoko belardietan oihal-etxola batzuk zeuden muntatuta.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 130. orr.


beheitixko adlag adkor beheiti.

Saioak, beheitixko.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 100. orr.


behekalde ik behealde.

behelaino ik behe 34.

behelanbro ik behe 35.

behementzia iz suhartasuna.

Deereren behementziaz nahikoa nazkaturik, Otsotzarmendi jaunak hartu nahi izan zuen hitza, itaunketari ukitu gizakorrago bat eman nahian.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 170. orr.

Hainbeste behementziaz esan nituen esloganok, hain gartsu, hain iraultzaile plantan, ezen denek txaloka erantzun baitzuten, eta txistuka, eta begiak gorrotoz blai.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 177. orr.

Halako batean, anabasa dialektikoa aprobetxatuz, eta gehiago luzatu gabe, zutitu, eskuak burura eraman, eta behementziaz bota nuen: [...].  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 200. orr.


behenabartar ik behenafar.

behenafar (orobat behe-nafar, behenabartar eta behenafartar) izlag/iz baxenabartarra.

Pedro, ordurako hila, eta Mariana Mendiburu, sortzez Heletakoa (behenafarra).  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 199. orr.

Bistan da behenafarrek zuhur jokatu gogo zutela.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 83. orr.

1929an muntatu zuen zortzi dantzari zeuzkan talde bat, behenafartar dantzak emaiteko Barzelonan, nazioarteko erakusketaren karietara.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 177. orr.

Gaur egun behenabartar gazte batek harreman gehiago ditu Lapurdiko eta Zuberoako batekin gurekin baino.  Berria - Kultura   2004-03-04

Zuberotarrak euren euskalkiari begira, lapurtarrak eta behe-nafarrak ere eurenean oinarri hartuta, Hegoaldean ere hainbat bidetan zatituta eta ahulduta.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 146. orr.

2 (izenondo gisa)

[Leizarragaren hizkerak] euskara lapurtarra dauka oinarrian, eta zuberotarra eta behe-nafarra ere bai, harekin nahasian.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 31. orr.


behenafarrera ik behe 42a.

behenafartar ik behenafar.

behera (orobat beherat g.er.) 1 adlag leku apalago batera. ik beheiti. ant gora. (ik. beheko konbinatorian behera adizlagunaren agerraldi maizkoenak)
2 bertan behera adlag bat-batean; berehala. (ik. beheko konbinatorian bertan behera-ren agerraldi maizkoenak)
3 gora behera ik gorabehera.
4 goitik behera

Soinekoak xingola gorria zuen goitik behera gerri alderaino.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 90. orr.

Goitik behera eta behetik gora miatu ditut Morse-ikur ilara haiek.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 79. orr.

Ilea kirrua eta luzea, bizkarrean goitik behera erortzen zitzaion.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 23. orr.

Gerra "behar bezala" eta "goitik behera" gidatuta eraman nahi zutenak nagusitu zitzaizkien.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 132. orr.

Jantzi berriak behar zituen goitik behera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 93. orr.

· (erabat) Gertaera horrek goitik behera aldatu zuen James gaztearen bizitza.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 7. orr.

Sotoa goitik behera arakatu zuten. nik Biblia goitik behera irakurri dut eta sekula ez dut horrelakorik ikusi.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 382. orr.

Goitik behera asaldaturik nago ikusi dudanaz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 336. orr.

Horrek goitik behera hondatzen omen zizkion bere plan guztiak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 88. orr.

Hor ditugu, ez bakarrik zauriak ikusi eta ukitu zituztenen testigantzak -goitik behera sinesgarri direnak-.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 840. orr.

5 goitik beheraino

Aztertu ondo: kaobazkoa goitik beheraino.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 123. orr.

-Kaka bat duk dena, behetik hasita goraino eta goitik beheraino buelta berriz ere, begiratzen zaion tokitik begiratzen zaiola, kaka bat dena.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 93. orr.

· (erabat) Gaztainondoa loretan dago goitik beheraino.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 308. orr.

Gu ikertzen ari gara nazio honen egoera nola alda litekeen, goitik beheraino. Idazleak goitik beheraino sinistu behar du idazten hasi den horretan.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 118. orr.

Gure patua zein den goitik beheraino jakin eta onartu nahi izaten diagu.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 156. orr.

6 goitik beherainoko izlag

Baina etxeari goitik beherainoko pitzadura handia azaldu zitzaion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 785. orr.

Arroparen gainean goitik beherainoko jantzi berezi bat eramaten duk, eta txano bat ileak estaliz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 271. orr.

Goitik beherainoko gizona sentitzeko.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 153. orr.

7 goitik beherako izlag

Gaztanberazko bularrak gozatu ditu poliki, goitik beherako mugimendu delikatuekin.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 42. orr.

Leherketari dagokion energia ikus daiteke goitik beherako arrasto modura.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 76. orr.

Tituluen artean goitik beherako hierarkia bat ezarri nahi baitute.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 122. orr.

· (erabateko) Inork ez, goitik beherako ero edo masokista erabateko batek izan ezik.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 39. orr.

Handik edo hemendik irtendako ahate luma bat erantsi, eta horra hor goitik beherako indioa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 151. orr.

Helburu "handi" horiek edo horien antzekoak izango liratekeenak eskuratu ahal izateko, goitik beherako aldaketa politikoa gertatu beharko litzateke.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 187. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

ahoz behera (26); aldapa behera (25); aldapan behera (59); aldats behera (9); amildegian behera (21); amildegitik behera (19); apur bat behera (12); aurpegian behera (24); begietan behera (9)

behera abiatu (56); behera abiatu zen (19); behera aldatu (57); behera aldatuko (8); behera alde (10); behera alde egin (8); behera amildu (24); behera amildu zen (9); behera amiltzen (11); behera arakatu (13); behera ari (16); behera astindu (8); behera aztertu (14); behera begira (55); behera begiratu (63); behera begiratu zidan (8); behera begiratu zion (8); behera begiratu zuen (15); behera begiratzen (19); behera beltzez (9); behera bota (98); behera bota zuen (17); behera botako (14); behera botatzea (13); behera botatzeko (18); behera botatzen (24); behera dabiltzan (8); behera dago (13); behera dator (17); behera datorren (8); behera doa (28); behera doan (11)

behera egin (498); behera egin arren (8); behera egin du (105); behera egin dute (30); behera egin eta (10); behera egin nuen (9); behera egin ondoren (8); behera egin zuen (134); behera egin zuten (39); behera eginez (10); behera egingo (43); behera egitea (18); behera egiteko (8); behera egiten (89); behera egiten du (23)

behera eraman (18); behera ere (10); behera eror (9); behera erori (112); behera erori eta (12); behera erori zen (46); behera eroriko (11); behera erorita (11); behera erortzea (10); behera erortzeko (11); behera erortzen (42); behera eta behera (12); behera eta behetik (9); behera etorri (49); behera etorri zen (18); behera etorriko (8); behera etortzen (15); behera etzan (11); behera gelditu (154); behera gelditu da (25); behera gelditu dira (10); behera gelditu zen (50); behera gelditu ziren (21); behera geldituko (33); behera gelditzea (17); behera gelditzeko (17); behera gelditzen (19); behera gera (18); behera geratu (239); behera geratu behar (9); behera geratu da (44); behera geratu dela (8); behera geratu dira (17); behera geratu zen (74); behera geratu ziren (36); behera geratuko (48); behera geratuko da (15); behera geratuko litzateke (9); behera geratzea (21); behera geratzeko (9); behera geratzen (11); behera hasi (28); behera hasi zen (12)

behera ibili (48); behera ibili zen (13); behera ibiltzen (20); behera irakurri (12); behera iritsi (10); behera irristatu (16); behera irristatzen (15); behera jaistea (9); behera jaisteko (11); behera jaisten (47); behera jaisten ari (8); behera jaitsi (104); behera jaitsi zen (21); behera jaitsi ziren (15); behera jarraitu (10); behera jarri (14); behera jausi (14); behera jausten (16); behera jauzi (16); behera jauzi egin (9); behera jo (20); behera joan (92); behera joan zen (30); behera joan ziren (13); behera joaten (8); behera laga (11); behera lasterka (16); behera lerratzen (11); behera miatu (14); behera mugitu (12); behera mugitzen (12); behera nagusitu (14); behera nindoala (11)

behera sartu (13); behera sartzen (8)

behera utz dezala (11); behera utz dezan (13); behera utzi (1093); behera utzi behar (123); behera utzi beharko (25); behera utzi ditu (38); behera utzi dituzte (26); behera utzi du (92); behera utzi duela (9); behera utzi dute (62); behera utzi izana (14); behera utzi izanak (8); behera utzi nahi (23); behera utzi ondoren (15); behera utzi zituen (71); behera utzi zituzten (41); behera utzi zuen (157); behera utzi zuten (83); behera utzia (26); behera utziak (9); behera utziko (130); behera utziko dute (8); behera utzirik (19); behera utzita (26); behera utzitako (32); behera utziz (14); behera uztea (323); behera uztea da (8); behera uztea erabaki (74); behera uzteak (13); behera uztearen (15); behera uzteko (605); behera uzteko agindu (12); behera uzteko asmoa (14); behera uzteko asmorik (11); behera uzteko aukera (10); behera uzteko erabakia (17); behera uzteko eskaera (19); behera uzteko eskatu (182); behera uzteko eskatuko (13); behera uzteko eskatzen (24); behera uzteko exijitu (10); behera uzten (96); behera uzten duela (9); behera uztera (19); behera zebilen (19); behera zebiltzan (10); behera zegoen (10); behera zetorrela (12); behera zetorren (24); behera zetozen (10); behera zihoala (19); behera zihoan (25); behera zihoazen (15); behera zintzilik (9)

bidean behera (33); bizkarrean behera (28); bizkarretik behera (13); burua goitik behera (12); burutik behera (88); buruz behera (141); buruz behera jarri (11); dolarretik behera (8)

egin du behera (48); egin dute behera (11); egin zuen behera (55); egin zuten behera (19); erditik behera (8); errepidean behera (8); eskailera kiribilean behera (9); eskaileran behera (15); eskaileretan behera (235); eskaileretan behera abiatu (15); eskaileretan behera jaitsi (13); eskaileretan behera joan (10); eskaileretatik behera (12); etxea goitik behera (8); ezpainetan behera (10); eztarrian behera (31); eztarritik behera (8); gain behera (37); gainetik behera (12); gerritik behera (26); goazen behera (9)

goitik behera (912); goitik behera aldatu (55); goitik behera arakatu (13); goitik behera aztertu (14); goitik behera begira (10); goitik behera begiratu (32); goitik behera begiratzen (16); goitik behera beltzez (9); goitik behera egin (9); goitik behera erori (13); goitik behera irakurri (12); goitik behera miatu (14); goitik behera nagusitu (14)

gora behera (246); gora edo behera (16); gora eta behera (529); gorputzean behera (10); guti gora behera (8); gutti gora behera (13); gutxi gora behera (60); hain behera (10); handik behera (24); harmailetan behera (12); horretatik behera (8); hortik behera (13)

ibaian behera (53); jokoak behera (8); kalean behera (82); karrikan behera (9); kiribilean behera (9); kopetan behera (21); kopuruak behera (35); kopuruak behera egin (28); langabeziak behera egin (11); leihotik behera (46); leihotik behera bota (9); lepoan behera (8); lepotik behera (11); maldan behera (145); maldan behera joan (9); marea behera (10); masailean behera (21); masailetan behera (37); mendian behera (45); metrotik behera (11); muinoan behera (12); nafarroa behera (8); oso behera (14); osoa goitik behera (9); pendizean behera (10); pixka bat behera (10); prezioak behera (11); prezioek behera (18); prezioek behera egin (10); solairutik behera (8); sorbaldetan behera (8); tenperaturak behera (8)

uretan behera (10); zuloan behera (11); zulotik behera (16); zurubian behera (13)

askoz beherago (10); beherago zegoen (8); gero eta beherago (13); ikus beherago (8); kilometro beherago (8); koska bat beherago (11); metro beherago (11)

goitik beheraino (74); hasi eta beheraino (9)

beherako bidea (12); beherako bidean (11); beherako joera (10); bost urtetik beherako (8); goitik beherako (52); maldan beherako (9); urtetik beherako (76); urtez beherako (32)

goitik beherakoa (9)

urtetik beherakoak (29); urtetik beherakoak dira (11)

urtetik beherakoen (8)

beherantz begira (11); beherantz doa (9); beherantz egin (24); beherantz egiten (18)

beheranzko joera (30)

agindua bertan behera (17); akordioa bertan behera (12); armatua bertan behera (10); armatuak bertan behera (8); asmoa bertan behera (18); autonomia bertan behera (13); auzia bertan behera (37); batzordeak bertan behera (8)

bertan behera (3382); bertan behera bota (9); bertan behera erori (11); bertan behera gelditu (152); bertan behera geldituko (32); bertan behera gelditzea (17); bertan behera gelditzeko (17); bertan behera gelditzen (19); bertan behera gera (18); bertan behera geratu (234); bertan behera geratuko (47); bertan behera geratzea (21); bertan behera geratzeko (8); bertan behera geratzen (10); bertan behera laga (11); bertan behera utz (70); bertan behera utzi (1088); bertan behera utzia (26); bertan behera utziak (9); bertan behera utziko (130); bertan behera utzirik (19); bertan behera utzita (26); bertan behera utzitako (32); bertan behera utziz (14); bertan behera uztea (323); bertan behera uzteak (13); bertan behera uztearen (15); bertan behera uzteko (604); bertan behera uzten (96); bertan behera uztera (19)

betiko bertan behera (9); betiko bertan behera (9); bidaia bertan behera (20); bidaia bertan behera (20); bilera bertan behera (19); bilera bertan behera (19); bozak bertan behera (9); deialdia bertan behera (11); deialdia bertan behera (11); dekretua bertan behera (12); dekretua bertan behera (12); dena bertan behera (30); dena bertan behera (30)

egitasmoa bertan behera (25); ekimena bertan behera (11); ekitaldia bertan behera (14); emanaldia bertan behera (9); epaiketa bertan behera (42); epaileek bertan behera (10); erabakia bertan behera (11); etena bertan behera (9); gobernua bertan behera (9); gobernuak bertan behera (10); greba bertan behera (56); guztia bertan behera (10); guztiak bertan behera (51); hautagaitza bertan behera (8); hegaldi bertan behera (13); hegaldia bertan behera (8); hegaldiak bertan behera (9); helegitea bertan behera (9)

indarkeria bertan behera (12); inkomunikazioa bertan behera (13); ituna bertan behera (9); jaialdia bertan behera (9); jaitsiera bertan behera (12); jarduna bertan behera (10); kokaguneak bertan behera (20); kontzertua bertan behera (43); kontzertuak bertan behera (11); laguntzak bertan behera (8); lana bertan behera (11); lanak bertan behera (28); legea bertan behera (79); legebiltzarra bertan behera (8); nagusiak bertan behera (10); negoziazioak bertan behera (24); neurriak bertan behera (10); nuklearra bertan behera (11)

partida bertan behera (37); plana bertan behera (16); politika bertan behera (9); programa bertan behera (15); proiektua bertan behera (26); proposamena bertan behera (8); prozesua bertan behera (15); saioa bertan behera (14); salaketa bertan behera (9); sistema bertan behera (11)

zigorra bertan behera (18); zuzenketa bertan behera (8)


beherabide iz beherako bidea.

Eliza bat idolatria horretan erortzeko arriskuan dago sinesten badu bera ez dela egiaren gordailuzain hutsa, baizik eta egia osoaren gordailuzain bakarra bere errebelazio osoan eta behin betikoan; eta Avernorako beherabide horretatik abiatzeko joera berezia izaten du kolpe gogorren bat jasan ondoren, kolpea bere etxekoek eman badiote, batez ere.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 137. orr.


beheragotu, beherago(tu), beheragotzen da/du ad beherago joan; beherago eraman.

Nola beheragotzen zuen lore bat, ardura handiaz dena.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 118. orr.


beheragoxe adlag apur bat beherago.

Beheragoxe dator zure izena.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 209. orr.


beheraka 1 adlag behe aldera.

Bueltak ematen zizkion, hegalak goraka eta beheraka jarri, estutu, lasatu.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 85. orr.

Aurpegia gorritua du: haren bularraldea goraka eta beheraka ari dela konturatzen da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 29. orr.

Astiro-astiro, diligentziaren mundua beheraka abiatu zen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 162. orr.

Fisika legeen arabera ezinbestez beherantz jo behar zuen kurbaren inflexio puntu horren inguruan-edo, beheraka jo beharrean, gorago eta gorago jo zuen Svenek.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 32. orr.

Arratsa iristean, eguzkia beheraka doanean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 154. orr.

Baina gauzak azkar zihoazen beheraka.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 38. orr.

Azken ehun urteetan, industrializazioaren eraginez, euskara beheraka joan da Lasarten.  Berria - Euskal Herria   2006-02-17

Bi familia -bata goraka doan zutabekoa eta bestea beheraka doanekoa- elkarrekin topo egin eta eskuetatik fermuki heldurik daudelako.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 87. orr.

Espaziontziak areago egin zuen beheraka, baina oraingoan erorketa librean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 440. orr.

Lehenik beheraka eta gero goraka egiteari esker, argi ikusten zen errepideak La Arboledako etxarteraino egiten zuen marrazkia.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 85. orr.

Beso luzearen buruan egiten den presioa beheraka egin beharrean, kontrako zentzuan egingo balitz, goraka, muturra lurrean bermatuko litzateke.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4770. orr.

Han egoten zen besotxoak gora eta beheraka higitzen mihimen txirikordatuzko sehaskan.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 57. orr.

Ile orraztutik beheraka elur malutak eta euri tantak erortzen zitzaizkion.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 80. orr.

Ezkerretik eskuinera gora beheraka doan lerroa marraztuko du.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 179. orr.

2 (izen gisa)

Uztailean ere igartzen da jende gutxiago dabilela, baina salmenta beheraka handiena abuztuan izaten da.  Berria - Harian   2005-08-19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beheraka abiatu (3); beheraka doa (5); beheraka egin (4); beheraka hasiko (3); eguzkia beheraka (3); gora beheraka (3); goraka eta beheraka (3)


beherakada (297 agerraldi, 26 liburu eta 178 artikulutan; ETCn 4.187 agerraldi) 1 iz beheraka egitea. ik beheraldi.

Berotu delako, aireak dentsitate eskasa dauka, eta horrek egiten du presioaren beherakada.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 277. orr.

Ikasle kopuruaren beherakada dela eta.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 102. orr.

Gaztelaniazko liburuek beherakada izan zuten, eta euskarazkoek aurreko urteetako kopuruari eutsi zioten.  Berria - Kultura   2004-06-03

Matrikulazioen beherakada eten egin da euskaltegietan.  Berria - Euskal Herria   2004-01-23

Dolarraren beherakada eten egin zen, eta Estatu Batuen eta haien kideen arteko desoreka koiunturala izan zuen ondorio bakarra.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 170. orr.

Datu horrek Wall Streeteko Dow Jones indizeari %1,53ko beherakada eragin zion. interes-tasen beherakadak kapitalen irteera garbiak bultzatuko ditu.  Berria - Ekonomia   2004-03-12

Petrolio gordinaren kotizazioaren beherakadak eta egongaiztasunak esportazioak dibertsifikatzeko premia larria azpimarratu baino ez dute egiten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 129. orr.

Beherakada zenbatekoa den, horrek baldintzatuko du dena.  Berria - Ekonomia   2004-12-05

Euskararen beherakada gelditua dela gaur egun iparraldean erran dute inkestaren presentatzaileek.  Herria   2002-12-26

Hortik, printzipioz, Aren prezio erlatiboen beherakada etorriko da, Bri buruz, eta beherakada horrek bi merkatuetako prezioen batasuna berrezarriko du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 97. orr.

Jaiotza-tasaren beherakadak (1975ean zenbatutakoaren %40 izan zen 1990ean) eragin iraunkorra izan du Hezkuntza Sistemaren ordezte-tasan.  Berria - Euskal Herria   2004-04-21

Orduan hasten da haien gorakada eta Europa zaharraren beherakada.  Herria   2004-07-05

[Politika] hedakorra edo espansiboa -ekonomian batetik bestera dabilen diru kopuruaren hazkundea eta interes tasen beherakada ekartzen duena-.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 33. orr.

Fisikoki beherakada bat izatea aurreikusi al duzu?  Berria - Kirola   2004-10-03

Kopuruetan, gorakadarik ez, beherakadarik ere ez.  Herria   2002-09-05

Kapitalismo liberalaren sorkuntzaren eta beherakadaren azalpen zehatza.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 62. orr.

Kasu batean zein bestean, prezioen beherakadari, epe laburrera, ez zaio eskaintzaren beherakadarik jarraituko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 125. orr.

Sinestea ere, hitzaren bidez gorputzak daraman zama eta beherakada arintzea posible denik!  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 84. orr.

Orain aztertu beharko dugu hauteskunde kanpainan gertatutakoa, baina nire ustez, hauteskunde zundaketek eragina izan dute gure beherakadan.  Berria - Mundua   2004-01-22

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Akzioek burtsan beherakada handia izan dutela eta %28 urte hasieran goia jo zutenetik.  Berria - Ekonomia   2004-09-16

Hori hala balitz, epe luzera, garraio-kostuen beherakada etengabeak eta muga-sariak ezabatzeko joerak, herrialde industrializatuetan bereziki, nazioarteko zuzeneko inbertsioen beheraldia ere ekarriko zuten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 78. orr.

Horren emaitza, batetik, lehiakortasunaren beherakada lasterra izan zen, eta, bestetik, defizit korrontearen hazkunde ikusgarria.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 160. orr.

Era berean, PPk Euskal Herrian eta Katalunian «beherakada esanguratsua» izan zuela gogoratu du.  Berria - Euskal Herria   2006-02-26

Atzerrian egindako salmentek beherakada nabarmena izan zuten iaz ere, 2002koekin alderatuta: %15,4 gutxitu ziren.  Berria - Ekonomia   2004-05-01

Haren gastronomia kulturak beherakada nabarmena jasan zuela, oso txirotze tristea.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 65. orr.

Ahal nuena egiten nuela, bistan denez, fedeak eta praktikaz gaitzeko beherakada egiten ari zutelarik Euskal Herrian.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 33. orr.

Ez zegoen zalantzarik gorako bidea utzi eta oraindik urrutian zegoen zahartzarorako beherakada hasia zuela.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 40. orr.

Ez dakit Gelatxori bere baserri zaharrera egin dizkiodan bisitek sortutako Stockholmeko sindromea den nire hau, edo bizitzaren muga jakin bat, gaztetasunarena, pasatu duenaren eutsi ezineko beherakada: izaera eraso berrien aurrean hain ondo babesten duen antigoaltasunaren erreibindikazio faltsua.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 67. orr.

UGTren beherakada agerikoa da (%1,04).  Berria - Ekonomia   2004-01-17

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Burtsaren beherakada egoera hau... zeintzuk dira aukera militarrak?  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 321. orr.

Besteak beste Microsoft, Cisco Systems edota Terra-Lycos, bezalako enpresak izan ziren hazkunde-aldi eta beherakada-aldi haren protagonistak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 233. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Horrek zerbait erran nahi du, demografia beherakadak ez du dena esplikatzen.  Herria   2002-10-17

Zorionez, eta tentsio beherakadei modu egokian aurre egiteko, lesionatutako jokalaririk ez dago Baskonian.  Berria - Kirola   2006-01-12

Adrenalina beherakadak nekea ekarri dio eta nekeak logura goxoa.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 28. orr.

1987an, 1929koaren antzeko burtsa beherakada baten aurrean, Fedak segituan erreakzionatu zuen ekonomiaren likidezia zenbatekoa handituz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 67. orr.

Hasiera bateko talde garaiezina zirudienak jarrera galdu eta joko beherakada bat erakutsi du, batez ere etxetik kanpo.  Berria - Kirola   2004-01-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beherakada eragin (3); beherakada eten (4); beherakada handia (6); beherakada izan (9); beherakada nabarmena (11); beherakada nabarmena izan (9); beherakada txiki (3); beherakada txiki bat (3); euskararen beherakada (5); izan da beherakada (3); izandako beherakada (6); joko beherakada (3); kopuruaren beherakada (5)

beherakadak eragin (4)

beherakadarik handiena (4)


beherakadatxo iz beherakada txikia.

Lekuaren errespetagarritasunak Angeli beherakadatxoa eragiten dio.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 126. orr.

Lekuaren errespetagarritasunak Angeli beherakadatxoa eragiten dio.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 126. orr.


beheraketa iz beheratzea.

Esperientziak itxuraz gure espirituaren indarren goraketa zein beheraketa gure organoen modifikazio ezberdinak bezala frogatzen dituelarik, bada, orduan froga honen indarra ahul dezakezue gure gorputza funtsezko agerpena baino ez dela onartzen baduzue.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 264. orr.

Amaturretanegonez, mailez maileko azken partidak ziren, gero eginen diren mailez gora-beheraketak aintzin.  Herria   2004-02-26


beherako 1 iz digestio aparatuaren nahasmendua, gorotz bigun eta likidoa oso maiz egitea dakarrena. ik beheitiko; kakeria.

Ezer ez hartzetik mortadela eta sardinekin egindako bokadilloak irenstera egin duzu salto, eta beherakoa idorreria bihurtu zaizu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 105. orr.

Orduan, gaitzaren lehenengo sintomak agertzen hasten dira: azaleko lesioak, infekzioak, sukarra, beherakoa, jateko gogo gutxiago eta nekea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 119. orr.

Egunotan 36.000 lagun jo ditu beherakoak El Salvadorko lau probintziatan.  Berria - Gaiak   2006-02-15

Beherakoarekin zegoen, mingrana eta piku asko jan baitzuen; hustera joan zen lasterka komunetara.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 39. orr.

Gaur egun, baina, gaixo gutxi dira beherakoa dutenak.  Berria - Gaiak   2004-04-14

Beherakoa daukazu, seguru asko beldurrak, tentsioak, hotzak, goseak eta jipoiak eraginda.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 42. orr.

Bakterioak beherakoa eta koloneko hantura eragiten ditu.  Berria - Gaiak   2004-08-08

Indian baino, nik Europan eta Ameriketan errazago eduki izan ditut beherakoa eta sabeleko mina.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 31. orr.

Gehiegizko jan-edanak gaixotasuna ekartzen baitu, eta sabelkeriak beherakoa.  Elizen arteko biblia   Si 37,30

Bat-batean beherakoa hasi zitzaidan eta ziztuan joan behar izan nuen komunera.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 76. orr.

Hain zuzen, Publioren aita ohean zegoen gaixo, sukarraz eta beherakoaz.  Elizen arteko biblia   Eg 28,8

Nire beherako ugarien errua etxean jasaten dudan elikadurarena da.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 69. orr.

Beherako horia izan nuen hiru egunez.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 76. orr.

-Honekin bi asteko beherakoa segurtatuko diok Isabel Sanjoseri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 130. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Beherako kasu asko agertu direla eta, alerta dekretatu du El Salvadorko Gobernuak.  Berria - Gaiak   2006-02-15

Sri Lankan, esaterako, lehenbiziko elgorri eta beherako kasuak agertu dira.  Berria - Mundua   2004-12-30

3 beherakada.

Merck (- %27) merketu egin zen, asko, Wall Streeten beherakoa eraginez.  Berria - Ekonomia   2004-10-01

4 burutik beherako iz mukieria.

-Burutik beherakoa daukat.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 126. orr.


beherakor izond beherakakoa.

Leiho ondoan lerraturik zituen Cutty Shark botiletatik zurrupada txikiak edaten hasi zen, gero eta trago luzeagotan, harik eta leihoko arasan lerraturiko botila haiek kristalezko xilofono itxurako bat osatu zuten arte, isurkin horia gero eta beheratzenago, botila batetik bestera eskailera beherakor erregular bat sortuz, ahosoinu bat bailitzan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 191. orr.

Arrazoimenak totalitate absolutua bera baldintzatuki jakin baterako baldintzen ilara gorakorrari lotzen zaion heinean soilik bultzatuko du, ez, ordea, solasgaia ondorioen lerro beherakorra edo ondorio hauen baldintza koordinatuen agregatua bada.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 178. orr.

Arrazoimen-inferentzien ilara gorakorrak beste era batera jokatu behar duela arrazoimenaren ahalmenari dagokionez ilara beherakorraren aldean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 149. orr.

Harrigarria, magikoa da gorakorrak eta beherakorrak kalean gurutzatzen diren istant hori.  Berria - Kultura   2006-01-03


beheraldi (155 agerraldi, 37 liburu eta 32 artikulutan; ETCn 930 agerraldi) iz gora eta behera egin dezakeen zerbaiten beheranzko aldia. ant goraldi.

Eguzkiak, beheraldi batzuetan, lainoak sutu egin dituela ematen du.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 154. orr.

Lehenik, arau orokor gisa, zenbat eta handiagoak gorputzak, lasterragoa izaten zen haien beheraldia.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 76. orr.

Stephenekin bidaiatzean, bizitzean [...] konturatu nintzen zein ahula zen psikologia aldetik, eta zer-nolako goraldi eta beheraldiak izaten zituen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 213. orr.

Ez baitago beheraldi gabeko igoaldirik; ez baitago barealdirik gabeko beheraldirik, erran nahi baita, ajerik.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 93. orr.

Haren igoera sozialaren kurbak lagunaren beheraldiaren kurban zuen elkargunea.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 227. orr.

Isil-isilik berekin ninderamaten irudi luzeak erakutsi dizkidate, beherantz beti, beherago oraindik, harik eta beheraldiaren azkengabearen ideia hutsak zorabio ezin jasanezko bat gaineratu zidan arte.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 98. orr.

Nik gutxiago jokatzeari egozten diot beheraldia.  Berria - Kirola   2004-12-29

Urrats bat baizik ez nuen eskas, psikiatrek depresio deitzen duten gogoaren beheraldiaren ataria zeharkatzeko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 83. orr.

Beheraldietan izaten dugulako geure baitara biltzeko gogoa.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 367. orr.

Porrot hark, gainera, eragin zuzena izan zuen nire jokoan, bizpahiru hilabeteko beheraldia izan bainuen.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 191. orr.

Beheraldia mende batez luzatu zen, eta kanpoko eragileak izan zituen: izurriteak, gerrak eta eguraldiaren hoztea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 26. orr.

1970eko urteen hamarraldian beheraldian sartu zen nazioarteko ekonomia.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 144. orr.

Patronalak lan kostuei egotzi die beheraldia.  Berria - Ekonomia   2004-06-20

Zibilizazio Helenikoaren beheraldian, beren gizartearen gainbehera "zahartze kosmikoak" eragina zela zioten idazleek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 430. orr.

Prezio konstanteetan, lehengaien beheraldia, eta nekazaritza eta meatzaritza-gaiena bereziki, etengabea izan zen aldi horretan guztian.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 60. orr.

Nazioarteko prezioen beheraldiak eskaintzaren bolumena handiaraziko du, prezioen beheraldiak esportazioko sarreren gainean duen eragina murrizteko helburuaz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 125. orr.

Aldi bakoitzean, posizio hegemonikoaren beheraldiarekin batera, nazioarteko aliantza- sistema ere hondatu zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 48. orr.

Estatu Batuetan, %10etik gora galdu zuen Wall Streetek hilabete batean, eta Europan berriz %20 ingurukoa izan zen beheraldia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 163. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ekainaren 7an beheraldi nabarmena izan zuen eta larrialdietara deitu genuen medikua etor zedin.  Berria - Euskal Herria   2004-06-18

Beheraldi fisikoak eta zenbait jokalariren lesioek kolokan jarri dute Florentino Perez presidentearen antolaketa berezia.  Berria - Kirola   2004-03-23

Nahiko larri egon ostean, onera egin zuen, baina beheraldi handiak izan ditu gerora, harik eta atzo zendu zen arte.  Berria - Kultura   2004-06-05

Estatu Batuetan aldi berean interes-tasen beheraldi luze bat izan zen, eta politika horrek markoaren balioa handitu zuen, beste diru guztiei buruz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 190. orr.

Isiltasuna eta maitasuna, horiexek nituen zu beheraldi ikaragarri haietatik ateratzeko bi besoak.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 320. orr.

Okerrena ordea Izurri Beltza izan zen, 1348an hasita, izugarrizko beheraldi demografikoa eragin baitzuen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 26. orr.

Epe luzera begira, beheraldi ekonomikoak berekasa sendatzen dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 55. orr.

Mendebaldeko herrialdeetako manufaktura-enpleguen beheraldi laster eta etengabeak kezka hori areagotzen du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 180. orr.

Gremioen beheraldi motel hori merkataritza-kapitalismoak fabrikatzaileen gainean zuen nagusitasun gero eta handiagoaren adierazgarri da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 35. orr.

Akats bakarra, sobera solasturia izatea, nire beheraldi alkoholikoetan batere komenigarria ez zena.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 38. orr.

Alabaina, aldi hau beltzen salerosketaren pixkanakako beheraldiak markatu zuen, debekatu egin baitzuten, ingelesek aurrena eta frantsesek gero.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 51. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lehenmin sentimendu hori eta beheraldi hasiera hori, esan zuen bere artean, amarik gabeko jatorrira itzuli zelako sortu berri zitzaizkion.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 264. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Beste batzuek kamera-irrati-eta abar dendetako eskaparateak eta prezio beheraldiak behatzen zituzten.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 72. orr.

Lafaiali'ik ez du gauza larririk, tentsio beheraldia izan baitzuen Bourgoinen aurkako partida amaituta.  Berria - Kirola   2006-01-31

Ttotte zain-beheraldi latzak eroan zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 123. orr.

Nazio-estatuen eraketa motel horren lehen aldia Erdi Aroaren amaiera luzea izan zen (1350-1450), ekonomia-beheraldiak eta gatazka militarrak ezaugarri izan zituena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 31. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beheraldia izan (4); prezioen beheraldiak (3)


beheramendu iz beheratzea.

Arrotza dirudi beste ahalegin osoei bere diziplina ezartzen dien arrazoimenak benetan halakorik behar izateak eta, egitatean, hark orain arte beheramendu horri ihes egin dio.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 248. orr.

Nere lanabesak beheramendua eta itolarria dira.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 196. orr.


beheranzko izlag beherantz doana.

Beheranzko bidea hartu nuen, eta ezponda baten, hiru xiringa jaurtiak zeuden bazterrean.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 70. orr.

Kafkaren aipua alderantzizko zentzuan ere baliagarri dela, horixe iradokitzen du Zoririk ez eleberriak: beheranzko eskaileran beti dagoela maila bat beherago egiterik, ifernuranzko bideak ez duela amaierarik.  Berria - Kultura   2004-02-28

Orain ilargiaren goranzko eta beheranzko argiari buruz hitz egingo dut.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4270. orr.

Leihoan, trena geldituz gero, perla itxurako ur-tantek beheranzko lerroak osatzen zituzten supituki.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 171. orr.

Ukoak honela mailakatzen dira beheranzko eskalan: erabateko ukoa, baldintzazko ukoa, badaezpadako ukoa eta emakumezkoaren ukoa.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 254. orr.

Galbidea beheranzko pendiz arina da; onbidea, aldiz, goranzko aldapa neketsua.  Berria - Kirola   2006-03-17

Irrika bitxi bat sentitu zuen Durant jaunak, urratuaren ageriko muturrean erpuru-azazkala pausatu eta beheranzko bidea marraztekoa.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 40. orr.

Oi-oi-oi! -egin zuen Swan andreak, beheranzko eskalan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 241. orr.

Demagun oinarrizko perpaus-doinu nagusi bi eratzen ditugula: beheranzko doinuak, muin-perpausekin lotzen ditugunak, eta goranzko doinuak, bai-ala-ezko galderekin lotzen ditugunak.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 102. orr.

Lauzpabost urte igaro eta gero bazirudien pasioak bere beheranzko bidea hartu zuela, eta ordutik aurrera ezta senar perfektua ere ez nintzen izan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 9. orr.

Globalizazioaren analisiak oso argi esplikatzen ditu garraioen kostuaren beheranzko joera eta trukeen liberalizazioa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 81. orr.

Azken urteotako beheranzko joera eten egin da.  Berria - Euskal Herria   2004-02-07

[Finantzaketaren liberalizazio lasterregiak] kontu korronteko balantzari dakarkion beherakada dela-eta, truke-tasen beheranzko espekulazioa bultzatzen du, eta, horren ondorioz, kapitalak ihes egitera bultzatzen ditu.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 114. orr.

Errepideak goranzko joera hartu du, eta tenperaturak beheranzkoa.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 122. orr.

Nazioarteko merkataritzaren teoria tradizionala [...] ekoizpen-faktoreak aldagaitzak, konkurrentzia erabatekoa eta perfektua, eta etekinak konstanteak edo beheranzkoak zirelako hipotesian oinarritzen zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 67. orr.

Euskaraz diptongo emankorrenak eta zabalduenak beheranzkoak izatea ez da txantxetako erregulartasuna.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 104. orr.

Euskal Herrian, plazako dantzen joera beheranzkoa zela ikusirik, erromeria nazionala antolatu zuten Bergaran 2002an.  Berria - Kultura   2004-06-19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beheranzko bidea (7); beheranzko bidea hartu (4); beheranzko bidean (4); beheranzko eskalan (3); beheranzko joera (30); beheranzko joera izan (3); beheranzko joerari (4); goranzko eta beheranzko (4); joera beheranzkoa (3)


beherapen 1 zerbait, eskuarki prezioa edo kidekoak, beheratzea.

Tarifa finko estandarra eta gaueko beherapena. Automatika zahar bat aukeratu nuen, benetako pagotxa beherapena kontuan hartuz gero, eta harekin batera zazpi kargadore erosi nituen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 329. orr.

Akaso, hildakoaren ahaideei beherapenak ere eskainiko zizkieten hurrengo hilobiak [...] saltzaile berari erosteko konpromisoa hartzen bazuten.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 193. orr.

Mesfidantza sortzen zioten beherapenetan alabentzat kuleroak erosten zituzten emakumeek ere.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 134. orr.

Abuztuko beherapenek hasiak behar zuten, emakume andana bat ikus zitekeen denda barruan arropak eskuetatik elkarri kenduz, biluzik geratzeko beldur balira bezala.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 122. orr.

Beherapenak laster izanen zirela pentsatzeko astia ukan zuen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 247. orr.

Gizarte honetan urtaroak beherapenekin batera hasten dira; erosketa handien aroek hartu dute naturaren lekua.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 141. orr.

Etxeko kontsumitzaileentzat eta enpresa txiki eta ertainentzat tarifen beherapena %0,8koa izango da.  Berria - Ekonomia   2004-01-20

Bere izenean laguntza ematen segitu zuen gizarte arazoak konpontzeko, lan horietarako saltzen zuen kare guztian irabazien %10eko beherapena eginez.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 65. orr.

Auzoko Txarteldegia programaren bidez, Arriaga antzokiak [...] eta Bilbaina Jazz Klubak antolaturiko emanaldietarako sarrerak %20-%50 bitarteko beherapenarekin erosteko aukera izango dute herritarrek.  Berria - Kultura   2004-02-05

Sindikatuek kontra egin berri zioten Londresko gobernuari soldaten beherapena geraraztearren.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 146. orr.

Diru-laguntzetan orokorrean beherapena eman da.  Berria - Euskal Herria   2004-11-18

Aurrekontu doikuntza egin behar izan da, baina beherapen horien proposamena ez da gurea izan.  Berria - Euskal Herria   2004-11-18

UNED-Bergarako ikasleek edo Kutxako bezeroek beherapen bereziak izango dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-05-07

Beherapen abonamendurik ez dago aurten.  Berria - Kultura   2004-09-14

2 (bestelakoetan)

Beherapena izango da kalitatean, lan baldintzetan eta arlo guztietan.  Berria - Euskal Herria   2004-08-07

San Gilen esanetan, egun «askatasuna dago jokoan, eta askatasunak eta demokraziak ez ditu beherapenak onartzen».  Berria - Euskal Herria   2004-11-21

Eusko Alkartasuna Gobernuaren proposamena babesteko bermea izango da, ez da beherapenetan jausiko, eta ez du ez hemen ez Madrilen murrizketarik onartuko.  Berria - Euskal Herria   2004-01-28

Laburbilduz, kreatzailearen pasadizo sinboliko klasikoak ditu poemak: Beherapena, Heriotza, Pizkundea.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 15. orr.

Gogoetak, iluntzen ez bazaizkit ere, halako beherapen batera doaz. Hura izan zen aldi bakarra Fermatek beherapen infinitua argi eta garbi erabili zuena.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 27. orr.

3 ipar ilbehera.

Batzuen ustez, zuhaitza beherapenean moztu behar da, egur ona izan nahi baduzu kerik gabe erretzeko, edo zur egokia altzariak lantzeko.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 28. orr.

Ilargiaren gorapenean jarritako arrautzetatik, gehienak oilasko; beherapenean ipinitakoetatik, oilandak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 103. orr.

Beherapenean gaude, aroa xuko, ortzi hirriskuekin, euria neurrian.  Herria   2005-06-30

Beherapenean gaude, kanbioa astelehenean, gorapenarekin, aroa ederrean.  Herria   2005-06-02

Beherapenarekin, hegoaren indarra ttipituz hotzari buruz goatzi.  Herria   2002-12-19

5 hats beherapen hasperena.

Esku ahurrak kristalaren kontra iltzatuta, aurrera-atzera gabiltza, eta kristala lausotzen dugu gure hats beherapenez.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 101. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beherapenean gaude (14); beherapenik onartuko (3)


beherapendu, beherapen(du), beherapentzen da-du ad ilargiaren beherapena hasi.

Ortziralean beherapentzen da, ilargi betearekin, ilargi gorria seinalatzen dute hori.  Herria   2003-05-15

Ortzegun huntan beherapentzen da bainan oraino aroa idorrean, freskoxago aste undarrean.  Herria   2001-11-01

Ortziralean beherapenduko du, euria guti aire aste huntan, uhar batzuez kanpo.  Herria   2005-03-24

Aste huntan beherapendurik, aro ezti baten mentura dugu euri xirrixta batzuekin.  Herria   2003-04-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beherapentzen da (5)


beherat ik behera.

beheratar iz

Bermeon, beheratar esaten diete Kantabriatik (Espainia) haratagoko arrantzaleei, eta goitiar gipuzkoarrei.  Berria - Harian   2006-04-30

«Ez beheratarrek ez goitiarrek ez dute ezer harrapatu», dio Beotegik.  Berria - Harian   2006-04-30


beherati
1 arrats-beherati izond ilunabarrari dagokiona.

Poesia itun, arrats-beherati eta ez horratik halako ederrak idaztea, inguruan mundua sugarretan zegoela, ez zitzaigun iruditzen ez harrigarri eta ez lotsagarri ere: faxismoaren etsai aldarrikatzen genuen geure burua, baina egiaz faxismoak bere lana egina zuen gugan, ia italiar guztiengan bezala, nortasuna bahitu eta azaleko, pasibo eta [...].  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 172. orr.


beheratu, behera(tu), beheratzen 1 da ad beherago joan; mailaz jaitsi. ik beheititu; apaldu. ant goratu. (da ad)

Auto hegalaria gero eta gehiago beheratu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 33. orr.

Harry zuzenean beheratu zen berriro, eta, snitcha ikusi zuelakoan, hari jarraitzen saiatu zen Cho.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 214. orr.

Elenaren titi lehen mardulak beheratu egin dira, koxkor ikarati bihurtzeraino.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 150. orr.

Bete daitezela sakanak, beheratu mendi-muinoak.      - 0. orr.

1995-2000 tartean eskolatze tasa gordin hau pixka bat beheratu da.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 164. orr.

1970eko hamarkadaren lehenbiziko urteetan jende asko jaio zen, baina ondoren kopurua pixkanaka beheratuz joan da.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 159. orr.

Konpainiarik handienen akzioak % 40an beheratu ziren, beste enpresa asko desegin ziren, milioika lagunek bere aurrezki guztiak galdu zituzten.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 65. orr.

Gau hartan hamar graduraino beheratuko zen zero azpitik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 401. orr.

Sailkapeneko seigarren mailatik zortzigarrenera beheratu zen eta neurri horretan jaitsi zitzaion hilabeteko saria.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 30. orr.

Egun hartan, ordea, leihatila beheratua zegoen, eta haren inguruan ez zen mugimendurik sumatzen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 131. orr.

Eguzkia beheratzen ari zen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 64. orr.

Eguzkia beheratzen denean ordea, halako poz lauso batek, nire gorputz osoaren poz batek hartzen nau.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 357. orr.

Apaiz bat ez duk beheratzen zamamutil mozkorti baten mailara!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 243. orr.

Umiliatua sentitzen nintzen, beheratua ere bai. Hemen beheratzen da ahalik eta sakonena apaltasunaren zolagunean, izan ere zenbat eta gehiago beheratu hainbat eta gehiago goratzen baita.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 27. orr.

Beheratzea baita nork bere burua goraipatzea, esan ohi den bezala.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 54. orr.

• 2 du ad beherago eraman; mailaz jaitsiarazi.

Beheratzen duten heinean belez eta saguzaharrez inguratuta aurkituko da zalduna.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 143. orr.

"Barka", esan zuen, begiak eskola-mahairantz beheratuz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 14. orr.

Gülbaharrek begirada beheratu behar izan zuen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 47. orr.

Azkenean eskuak beheratu eta esan zuen: [...].  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 65. orr.

Abrahamek burua beheratuz erantzun zion galdua zuela haren arrastoa.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 223. orr.

Bakoitzak bestearen eskua mahaia jotzeraino beheratzen saiatu behar zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 140. orr.

Izterren erdialderaino beheratu zizkion galtzak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 99. orr.

Esku bat lagunaren sabeletik beheratzean, bere buztan tentea topatu nuen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 44. orr.

Lupin bere makila magikoa beheratzen ari zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 278. orr.

Bi zaldunek elkarri ekin zioten, arrapaladan, lantzak beheratuta.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 104. orr.

Begirada altxa zuen dendari txalekodunak aitaren piura doi begiztatu eta eztarri karranka desatsegin batekin betaurrekoak beheratu ostean, berriro bere zereginetan murgildu zen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 20. orr.

Osaba dardarka zihoan, eta txanoa beheratu zuen, belarriak estali nahian.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 17. orr.

Goibel beheratu zuen burua.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 327. orr.

Gaizki egin ote nuen zuek goratzeagatik neure burua beheratzean?  Elizen arteko biblia   2 Ko 11,7

Martin oso konpainia txarrekin omen dabil -eran-tzun zidan ahotsa beheratuz-.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 132. orr.

Aizue, beheratuko al duzue musika, arren?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 225. orr.

Leiho-sarea beheraturik edukitzen nuen, leiho barrenetik hazbeteko zirrikitua utzita, neroni ikus ez nintzaten.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 44. orr.

Ingalaterrak esportazioen balioaren maila handiago batez orekatuko du bere truke-baldintzen beheratzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 41. orr.

XX. mendea amaitzear zegoela, supermerkatu baten antza zuen honek guztiak, bankuak prezioak beheratzen ari zirela, enkante batean bezala, bezeroak harrapatu nahian.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 118. orr.

Literatura panfletoaren kategoriara ez beheratzea da gutxieneko baldintza.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 369. orr.

Zergak beheratzeko joera, Estatu Batuetatik abiatuta, herrialde industrializatu guztietara zabaldu zen 1980ko hamarraldian.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 152. orr.

Bere harrokeria beheratzeko zazpi ahalak eginik, Kirxaren kafe etxerantz abiatu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 312. orr.

Ohoratzen nauena dut ohoratuko; gutxiesten nautenak, aldiz, beheratu egingo ditut.  Elizen arteko biblia   1 Sm 2,30

Bazekien denei sendabiderik onena ematen, hots, harroak beheratuz, apalak gora jasoz, bizioak gaitzetsiz eta bertuteak aupatuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1006. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Pedriño irakurtzeko antiojo beheratuak jantzita zegoen idazmahai atzean.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 123. orr.

Aldika adar arras beheratu batek orrazten du haizetakoa muinoaren gailurrerantz igotzen ari garelarik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 195. orr.

Feltrozko kapela bat -marroia, sakanduna, ertz beheratukoa, txano aldea galoizko txirikorda batez inguratukoa- besteen artean zebilen.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 57. orr.

4 (era burutua izen gisa)

Oso denbora gutxian beldurtzeko beheratu geologikoa hartu du zenbait mendik: geografiaren begi makargabe batek handitzat zeukana bertako begiz...  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 274. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahotsa beheratuz (4); begiak beheratu (10); begiak beheratu zituen (5); beheratu behar (4); beheratu egin zen (4); beheratu gabe (3); beheratu nuen (3); beheratu zen (8); beheratu zituen (8); beheratu zuen (17); beheratuko da (3); beheratzen ari (8); beheratzen ari zen (4); beheratzen da (5); beheratzen du (3); beheratzen duena (4); bere burua beheratzen (4); bizkor beheratu (3); burua beheratzen duena (4); gehiago beheratu (3); txanoa beheratu (3)


beheratxo adlag apur bat behera.

Han zebilen atzera-aurrera lagun batekin, eta soingainekoaren botoia beheratxo zeukala erakusten zion hark.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 257. orr.

Hainbeste argi-ziri ziren han ze, benetako ortzia baino beheratxoago, uraren azal ilunean islaturik, beste ortzi bat zegoela ematen baitzuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 51. orr.


beheratzaile izond beheratzen duena.

Gainera, jende asko dago -egunkariek sortzen duten errealitatearen bertsiora ohituta daudelarik- juzku beheratzaile hori oso gogo onez onartzen duena.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 139. orr.


beheratze iz beherago joatea edo eramatea; mailaz jaistea.

Tximino hura zen bere zoritxar guztien oroitzapena, bere eroaldiaren eta pairatu berri zituen beheratze eta laido guztien arrazoietako bat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 86. orr.

Ilargiaren zerutiko inpresioz eta eraginez, utzi eta ahazten du bere izaera, eta gorantz egin ohi du eta goratze hau errazago egiten zaio beheratzea baino.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 27. orr.

Beraz, duda egiten dut munduaren aro hau nolabait ere gurpilaren beheratzearen gainetik dagoenik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 398. orr.

Aldez aurretik iragartzen dugu edukietan ez dugula ezelako beheratzerik onartuko».  Berria - Euskal Herria   2004-02-08

Frantziskorentzat oinarrizko apaltze eta beheratze honek Jesusen biziera osoaren barne-zentzua biltzen du bere baitan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 31. orr.

Merkatuak balio nominalaz behetiko prezioa ematen zien kredituei -beheratze horiek, kasu batzuetan, kredituen balioaren %90era ere irits zitezkeen-, eta herrialde zordunek bazuten beren zorren baliogabetzea eskatzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 154. orr.

Oi goitasun miragarria eta beheratze harrigarria!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 110. orr.

Beheratze luze horren hasikinak Frantziako Iraultzaren gogortadak ditugu.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 27. orr.

Berezko harreman horiek ahalbideratzen dute herri baten nortasuna eta eitea ez galtzea, herri hori azkendua edo hori baino makurragoa dena, beheratze maila espantagarrian amildua izan ez bada.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 58. orr.


beheraxago ik beheraxe 1.

beheraxe
1 beheraxeago (orobat beheraxago g.er.) adlag apur bat beherago.

Ezpainek eta buruaren goialdeak, itxuraz kokotsa baino beheraxeago egon arren, ez zuten ezer ukitzen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 102. orr.

Beheraxeago jaitsi ziren hatz haiek, eta bidean askatzeko azaldu ziren botoi guztiak askatu zituzten.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 9. orr.

Plazatik beheraxago ezarriak dituzue alimaleko urtegi aska batzu, zertarako?  Herria   2002-09-12

Hortxe, hortxe; ez, beheraxeago; ezkerrerago; bai, hortxe.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 140. orr.

Lerro batzuk beheraxeago hitz hori berori, ohildu, agertuko da berriro.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 31. orr.


behere 1 iz behea, behealdea.

Jaungoikoak mundua gobernatzen duelarik, behere honetako gauza guziak bere oinetan dauzka, nagusiak esklaboa bezala.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 51. orr.

Haatik gauzak ez ziren berak nahi bezala itzulikatu eta Frantzia behere horretan higatu zituen azken urteak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 80. orr.

Behere hartan, berriz, nekez ikusteko moduan, "La Gallarda"ko atari arkudun eskerga zegoen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 172. orr.

Behere haietako jendearekin harremanetan nola sar ninteke?  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 127. orr.

"Hidroterapiako tokia", erran nahi baitu urak bazirela hemen gaindi osagarriarentzat bereziak eta gorputza azkartzen zutenak, Ariben bezala, eta behere horretan Kanbon eta Salisen bezala.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 61. orr.

Gero, untsa miatzen balinbadut eliza hunen barnea, ikusten dut beherean, ezkerreko aldean, nexkatxak jartzen zirela lehen alkietan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 65. orr.

Elizaren aitzinaldeak frontoi zabal baten sinpletasuna dauka; beherean ate gotiko batek hausten du murrua.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 125. orr.

Bada bat beherean, zokoan eskuin, zure aintzinean; bestea lehen estaian da.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 17. orr.

Gurearen beherean, bestalde, aitak gazte-denboran Igeldotik jaitsi eta kalean irekitako pentsu-denda genuen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 46. orr.

Gaztea zen, haren bilo luze, horail, kuxkulatua, lepo behereraino erortzen zen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 180. orr.

Eta beheretik bozak altxatu ziren, azkarrak eta neurtuak, gizon boz beroak, gure elizan bezala.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 183. orr.

Liburu guziek aipatzen dituzten bidea eta behereko zubi erromanoa.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 52. orr.

Handik itzulipurdika behereko gela gordera erortzen ziren.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 186. orr.

Mintzo bai mintzo zen Pacelli aita saindua edozein gaiez, baina entzuten, entzuten ote zuen araberan, Erromako dorregain hartarik, behereko elizaren deia.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 91. orr.

Behereko eta gaineko bi karriken artean bada hor gune zabal bat.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 46. orr.

Klanka! klanka!, ate gaineko eta behereko zerrapoak, klaska! klaska!, giltzen bi itzuliak.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 87. orr.

Hantxe, dotzena bat zurzuri, pintore batek erretaularen behereko tatxa berdean pintzel ukaldi batez landatuak balitu bezala.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 40. orr.

Jauregitik behereko plazari buruz badoa bidexka bat.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 32. orr.

Lo ongi egin ez duenaren izpirituak egundoko arindua hartzen du pentsatzen duelarik ezen bizi ezinak eta hil beharrak han behereko zerraldo gogor hartara botatzen dutenean (usteko baitu bera eta han beherekoa bat eta bera diratekeela), ez dela seguru asko gorputzik jiratu, hankarik luzatu eta nagiak atera ezinez penatuko.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 101. orr.

Frantziskotarren komentu aurreko etxean, bai goiko estaian, bai beherekoan, sekulako poza zegoen nire lankideen artean ni iritsi nintzen egunean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 282. orr.

Rhin-ibai Gaineko eta Behereko departamenduetan, nork uste duzue, traidoreekin batean, sarrarazi dituela Prusianoak eta Austriarrak gure mugetan barna, gure etsaien hizkuntza mintzo duen basabazterretako herritarra ez baldin bada.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 65. orr.

2 izond behekoa, apala

Arrats beherean, haizeak jo eta itzalak ihes egitean, itzul zaitez, ene maitea, gazela edo oreinkumea bezala, mendi eta sakanetan barrena.  Elizen arteko biblia   Kt 2,17

Eta behin desmundu behere hauetaraino amildurik, munduko zorne, ustel, herio eta ezinbizi guztia neuretzat espresuki egina dela sentitzen dut.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 132. orr.

Bilbao zimaurtegi, infernu behere, basatza handi hartan, posible zen lore baten aurkikuntza mirakuluzkoa.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 16. orr.

Ikusten duzunez, hauek ere goiti dute jaidura, amodioa bezala, eta ezin dira gauza beheretan gelditu.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 100. orr.

-Eskerrik asko, Rosa andereñoa -esan zuen Martinek ahots beherean.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 124. orr.

Frantzia beherean, nekez asmatzen diren bortizkeriak izan ziren, eta hemen berean ere, protestant eta katolikoen arteko gerlak odoletan eta sutan ezarri zituen bazterrak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 97. orr.

Nafarroako erregeei fidel egon zen eta espainolen kontra borrokatu zen Nafarroa Garaian nahiz Beherean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 308. orr.

Austria Behereko Ehiztari Elkartearen batzar orokorra atzeratu egin da asteartera.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 147. orr.

Ez Urola garaian, ez beherean eta ez inon.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 219. orr.

Mantxa behereko eta Andaluziako herrietako jaietara ere joaten zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 206. orr.

Nijni Novgorod, Novgorod Beherea, Volga eta Oka ibaiek bat egiten duten lekuan kokaturik dago eta izen bereko probintziaren hiriburua da.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 81. orr.

3 beheren izond besteak baino beherago dagoena.

Txalogarri zeritzon Fischer-ek boterearen jokabideari, esku hartzen baitzuen nazioaren bizitzan, populazioaren politika biologiko bati esker, gizaki beherenak paretik kenduz xede hartarako bidean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 156. orr.

Horrela ikusten ditugu landareak bizidunen beherengo mailan elikatzen, hazten, indartzen eta ugaltzen.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 114. orr.

Lehengaien prezio erreala XX. mendean izan duen mailarik beherenean zegoen 1999an, 1900. urteko maila baino %57 beherago.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 126. orr.

Halere, adamkumeok, sorreraren leku beherenean eta esfera gaininguratzailearekiko mailarik apalenean aurkitzen garenez, [...].  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 55. orr.

Maximoak eta minimoak: kurba gorenean edo beherenean dagoen lekua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 361. orr.

Egun txarretan (odoleko oxigenoa beherenean eta karbono dioxidoa gorenean zegoenetan) ez zuen ezer ikusten.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 152. orr.

Eskaileraren beherenean ganga bat zegoen, egiaz katakonba heze, hotz, luze, bihurri baterako sarrera ematen zuena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 220. orr.

Goreneko kalitatea, behereneko salneurriak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 207. orr.

Punturik beherena iritsi denean, oso presio gutxi geratzen zaio odolari aldapan gora bihotzerainoko itzulerari ekiteko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 173. orr.

Dantza-aretoa behereneko solairuan, eta han larruzko oinetako garestiak eta fokuek argiztaturiko abeslaria.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 121. orr.

Ezin dugu osagai-egitura sistema maila talde mugatutan zatitu, gorenetik beherenera ordenaturik, perpaus bakoitzeko itxurapen bakar bat bilduaz azpimaila bakoitzean.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 53. orr.

Gehientsuenak barneko herrixketakoak dira, denak ezkonduak, analfabetoak, eta gizarteko mailarik behereenetakoak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 105. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

behere hartan (4); behere horietan (3); behere horretan (4); behere hortako (16); behere hortako erran (3); behere hortakoa (3); behere hortan (41); behere hortan bereziki (3); behere hortan ere (5); behere hortarat (4); behere hortarik (7)

espainia behere (3); frantzia behere (74); frantzia behere hortako (15); frantzia behere hortakoa (3); frantzia behere hortan (41); frantzia behere hortarat (3); frantzia behere hortarik (6); nafarroa behere (6)

garaia eta beherea (3); nafarroa beherea (135); nafarroa beherea eta (45)

nafarroa behereak (8)

arrats beherean (3); beherean eta (58); han beherean (4); nafarroa beherean (113); nafarroa beherean gaindi (4)

nafarroa beherearekin (3)

nafarroa beherearen (6)

behereko aldean (4); behereko gela (3); behereko karrikako (6); behereko partean (5); behereko plazako (12); behereko plazako artista (3); behereko plazakoa (3); behereko plazan (36); behereko plazari (3); frantzia behereko (3); gaineko eta behereko (5); nafarro behereko (3); nafarroa behereko (123)

nafarroa beherekoak (7)

gorenetik beherenera (3)

nafarroa beherera (9)

nafarroa beheretik (9)


beherear ik beheretar.

beherekalde iz ipar beheko aldea.

Sua beherekaldean den "Côte Basque Sécurité"-ko geletan abiatu da eta lehen estaian diren HERRIA-ren bulegoetara hedatu.  Herria   2003-12-11

Beherekaldean, Baigorri guzia hedoi-itsasopean.  Herria   2005-01-06

Auzogune hau ezagutzen ez dutenek jakin bezate toki hortako elkartetxea Zezenplazako beherekaldean aurkitzen dela, Suprefeturatik hurbil.  Herria   2003-11-13

Kanboko ORPI agentziaren pareta batean "Danger, Bombe" idatzia balin bazuten ezezagunek, Bidarraiko Iparla ostatuan aldiz "bonba" zen handizki idatzia beherekaldeko paretan.  Herria   2005-01-06


beheresmen iz adkor

Hona lehenbizi burura datozkigun goresmenak eta beheresmenak: gorputzeko ilea galdu edo bakandu zaion piztia dela; gordina egosten ikasi duena; [...].  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 21. orr.


beheretar (corpusean behetiar soilik) izond/iz ipar beherekoa.

Ez diogu segurki holako beldur, lotsa eta minkortasunik sumatu batere Pettani, ez gurekin, ez-eta mendigoizale beheretiar batzuekin zerabiltzan solasetan.  Herria   2003-07-10

Beste ainitz bezala, joan da gure beheretiarra Frantzia zola hortara.  Herria   2001-09-13

Nik ere, zure gisan, irakurlea, izan dut solasketa baten parada beheretiar batekin.  Herria   2001-08-02

Delako beheretiar hori bera ez omen dela ez, hemen bezain gizon pollita... han... bere herrian. Joan den aldian ere, alta beheretiar gehienak joanak zirelarik, beraz herritar eta tokikoak gehienak, berdin bete da eliza.  Herria   2001-09-13


beherexe
1 beherexeago adlag ik beheragoxe.

Lehen bietan, OCDEren batez bestekoan dago EAEko hezkuntza sistema, baina ezagutza zientifikoan batez ere, kimika eta fisika neurtzen ditu Pisak OCDEko batez bestekoa baino beherexeago dago.  Berria - Euskal Herria   2004-12-08

Eta beherexeago, erdaraz: "Peligro. No pasar".  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 36. orr.

Bizkaiko Deputatuek oro begiratzen zuten arretaz gertakari ospetsua; eta, beherexeago, karlista armadako jeneralek, eta segizioan etorritako beste agintariek ere, Erregeren keinuetan eta urratsetan zeukaten jarrita beren arreta guztia.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 150. orr.


behetar (orobat behetiar) izond behekoa.

Platonek, bere mania simetrikoari eutsiz, eza edo ezina jakinduri bidez kittatzeko gradu "goitarra" ematen dio amodioari, bidenabar lilura sentsuala "behetar" joaz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 315. orr.

Bost presuna baditu berriz ere etxolatuak (preso bilduak) Ibarran (Gipuzkoa) lan txar hortan ari bide zirelakoan, bazirelarik hor marokar, espaiñol behetiar, bai-eta ere Andoaindar eta Hernaniarrak, hauk Gipuzkoa berekoak.  Herria   2001-06-21


behetiar ik behetar.

behetu izond beheratua.

-Eskerrik asko etortzeagatik, Brezo -ahots behetua atera zitzaion, akitua-.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 297. orr.


behex ik bereiz.

behexi ik bereizi1.

behi 1 iz abelgorri eme heldua, bere esne eta haragiaz baliatzeko hazten dena (Bos taurus). ik zezen.

-Denak behiak dira? Zezenik ez dago?  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 13. orr.

Azindetan berriz, ardia, behia, ahuntza, eta gisakoren bat umatzean, abudo eginen zizun galde artzaiak: "urruza egin al du?  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 151. orr.

Ekarri zizkioten, bada, Joseri beren abereak: ardi, behi eta astoak.  Elizen arteko biblia   Has 47,17

Berrehun ahuntz eta hogei aker, berrehun ardi eta hogei ahari, hogeita hamar gamelu esnedun beren umeekin, berrogei behi eta hamar zekor, hogei asteme eta hamar asto.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 91. orr.

Ardirik eta behirik ere ez dadila larrean ibili mendi inguruan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 194. orr.

Behi bat ikusi genuen hesitik kanpo, batera eta bestera, bere txahalaren bila eta marruka.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 259. orr.

Maiatzeko Santa Kruzetan Saldiastik Oderitzera ekartzen zituzten behiak larratzera.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 67. orr.

Behiak zaintzera joan behar nuen, etxe gibeleko pentzera.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 13. orr.

Aingeru Guardako egunean behiak uztartu ez!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 92. orr.

Behiei aidaka ibili beharra balego goldean.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 140. orr.

Behia jezten hasi baino lehen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 301. orr.

Amaiurko Iriartea baserrian ardiak eta behiak deizten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 27. orr.

-Zer moduz Gus, behiek oraindik esnea ematen al dute?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 75. orr.

Erreka-bazterretik, estratan behera akuilatu du behia, errepideraino. zezen bat ikusi nuen behia estaltzen, Sabbatherako hilak izan baino lehen.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 146. orr.

Behiak soro gainean etzan ziren, nola etzaten diren udako turistak hondarraren gainean.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 17. orr.

Behiak adarka hasten ziren.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 123. orr.

Behiak esne gutxitxo emango duen beldurra.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 182. orr.

Zergatik ez zen Roslin Institutuko laborategian, ardiaren ordez, behi bat klonatu? zama trena abian jarri eta bagoiak eraman zituen, gainetik behien adarrak eta begiak ateratzen ziren bagoiak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 17. orr.

Zarauzko beraneante aberatsek ondo ordaintzen zitean behiaren erreberoa edateagatik.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 207. orr.

Sukaldean sua behiaren ximaur idortuarekin egiten da oraindik ere.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 13. orr.

Itakara itzultzean, umerik izan gabeko behi bat hilko nuela eta opariz beteriko txondar bat egingo nuela.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 73. orr.

Behin, baserri batean behi bat erditzeko zorian zela.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 192. orr.

Behiak umea egin al du?  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 190. orr.

-Txahala egin behar duen behia marrumaka ari duk!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 176. orr.

Idiak ibaiertzeko pentzera gidatzen zituen, behia be-ka.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 339. orr.

Behiak eta ardiak hilarazi zituen Balakek, eta Balaani eta haren lagunei bidali zien haien haragia.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 216. orr.

Begiratu likatsua bota dit, susara dagoen behiarena.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 67. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Behi gorriaren errautsak.  Elizen arteko biblia   Zen 19,1 tit

Hara, gure behi beltza hasi da marruka!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 171. orr.

Kontra egiten zuten behi pinttoei buztana bihurritzen zieten.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 53. orr.

Egizue gurdi berria, jar itzazue uztarrian inoiz lotu gabeko bi behi umetu-berri eta erantsi gurdiari.  Elizen arteko biblia   1 Sm 6,7

Behi argal eta itxura txarreko hauek irentsi egin zituzten behi gizen eta itxura ederrekoak.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 149. orr.

Diana adar-txordo hau beti izan da animalia moldakaitza, azken boladan izan duen behirik izuena.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 146. orr.

Ihesi abiatu ziren aretoan zehar, behi izutiak bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 170. orr.

Behi umaberriari barrenak garbitzeko eta karenak errezago egiteko, mihura egosi eta, haren ura ematen ere ikusia naiz ama etxean, behin baino gehiagotan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 50. orr.

Behi txikerra beti bigantxa.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 55. orr.

Etxeetako ateak xehekatu zituzten, oheak hautsi, haurrak iratzarri, zaharra inarrosi, behi esnedunak marrumaz eta ardi kankailak marrakaz agorrarazi.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 42. orr.

Florenti begiratzen zion atseginez, behi sakratu baten begitarte eder lasaiarekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 144. orr.

Zeelanda Berriko ikertzaile talde batek 2003an behi transgeniko bat sortu zuen.  Berria - Gaiak   2006-04-25

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kankailua, berriz, behi-begiak apur bat txitxiltzera mugatu zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 225. orr.

Behi larruz tapizaturiko sofa batean eserita.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 19. orr.

Horma batean behi-larru handi bat zegoen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 255. orr.

Baserriz baserri tanke erraldoietan hotzean lagatzen ziren behi zein ardi esneak hurrupa metalikoan kargatzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 220. orr.

Eztia, gaztanbera, ardi- eta behi-gazta ere.  Elizen arteko biblia   2 Sm 17,29

Behi-gaztanbera eta ardi-esnea, bildots gizenen haragia, aukerako ahariak eta akerrak.  Elizen arteko biblia   Dt 32,14

Lehen, gutxienez, aza-zopa eta behi-xerra jaten zituen egunero.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 295. orr.

Hartu zituzten Valparaisorako gutunak, behi-zezina eta artilea ugari, eta alde egin zuten haizea lagun eta antxetak jarraitzaile.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 52. orr.

Aitatxo arrantzarako tramankuluak prestatzen eta amatxo, berriz, behi-kremaz igurtzita eguzkia hartzen!  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 30. orr.

Behi kakaren usaina daukak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 17. orr.

Giza gorotzaren gainean egin ordez, zeure ogia behi-gorotzaren gainean prestatzeko baimena ematen dizut.  Elizen arteko biblia   Ez 4,15

Bi baldeka behi txiza, jaun-andreok.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 89. orr.

Eta zer dira, bada, belarrietara datozkidan ardi-marraka eta behi-marru horiek?  Elizen arteko biblia   1 Sm 15,14

Behi eta ardi marraken artetik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 163. orr.

Hurrengoan, ikaskide haserreturen bat [...] "behi kiratsa daukak" botaka.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 73. orr.

Antzeko zerbait egiten omen diote behi-aziendari.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 260. orr.

Behi saldoak muuuka larrean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 320. orr.

Lotek ere bazuen artalde, behi-talde eta oihal-etxola ugari.  Elizen arteko biblia   Has 13,5

Nortasuna eta izena kentzen zizkion zenbakia, behi hiltegi bateko aberearen gisan zeraman zenbakia, gizona zela ahantzarazten zuen zenbakia.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 162. orr.

Eman ziren batzu artoari, besteak behi hazkuntzari, denak pentze ezarriz.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 99. orr.

Banindoan izari gaitzeko eta behi-begiko autobus batean, S linea ibilbide bihurgunetsukoan.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 107. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Esan gabe doa "bisita kulturalean" geundela Holandan, ez esne behi ederren bat erostearen kariaz. Gaurko baserria (bi esne-behi, bi zekor, astoa, sei oilo, bi oilar, arbi-saila, hiru belaze, hektarea erdia artadi, ortu txikian berrogei tomate, hirurehun letxu, ehun leka-makila, perrexil txorta eta txerri txiki bat) iraupenekoa da.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 61. orr.

5 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Behi gorotz piloak nonahi.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 149. orr.

Ikatz errearen, jendearen izerdiaren eta behi kaka-plasten usainek kolonia sarkor-kilikagarria osatzen zuten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 37. orr.

6 irud/hed

-Gutxienez plantillako behi sakraturen batek esan izan balu...  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 40. orr.

7 behi burtxoratu (orobat burtxoro) ipar ‘entzefalopatia espongiforme’ izeneko gaitzak jotako behia.

Bigarren behi burtxoratu bat agertu da Biarnoan.  Herria   2001-09-27

Behi burtxoratuen eritasunaren gatik, Euskadiko autonomi elkargoan, 30 hilabetez gorako abere buruei hil ondoan azterketen egiten hasi zaizkie aitzineko astelehenaz geroztik.  Herria   2001-01-18

Behi burtxoratuaren krisia piztuz geroztik erosdunek ez dute gehiago onartzen behi esnadun zaharren haragirik.  Herria   2001-03-01

449 aratxe hil dituzte amerikanoek Washingtonetik ez urrun, delako behi burtxoro haren [...] kotsu zerbait izan zezaketenak.  Herria   2004-01-15

8 behien entzefalopatia espongiforme

Behien entzefalopatia espongiformeak gizakietan Creutzfeld-Jakob gaitza eragiten du.  Berria - Gaiak   2006-03-09

Kanadako agintariek British Columbiako etxalde batean behien entzefalopatia espongiformeak behi eroen gaitza jotako behi bat agertu dela esan dute.  Berria - Gaiak   2006-04-18

Behien entzefalopatia espongiformeak, behi eroen gaitzak, abelburu bat hil du Suedian.  Berria - Gaiak   2006-03-04

Kyodo informazio agentziak aditzera eman duenez, behien entzefalopatia espongiformearekin behi eroen eritasuna gaixotu dituzte Japoniako hainbat zientzialarik hiru behi.  Berria - Gaiak   2006-01-05

9 behi ero ‘entzefalopatia espongiforme’ izeneko gaitzak jotako behia. ik gorago 7.

Nafarroan 'behi ero' bat hil dute, Errioxatik ekarria.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 184. orr.

Behi eroak eta hegazti gripea «eredu intentsiboaren» ondorio direla ohartarazi du.  Berria - Ekonomia   2006-03-01

Orain arte, behi eroen bederatzi kasu agertu dira Aragoin.  Berria - Gaiak   2004-06-04

Milioika behi hil zituzten Erresuma Batuan 1990ko hamarkadan behi eroen gaitza dela eta.  Berria - Gaiak   2006-03-09

Gauzak arreta gutxiagoz tratatzen ditugu-eta, gaitzak datoz ondotik: behi eroak, ardien scrapie edo dardarizoa...  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 107. orr.

Ez dute kalitatezko ekoizpena bultzatu, eta behi eroak, dioxinak eta horrelakoak etorri dira.  Berria - Ekonomia   2006-04-09

Ez dira garai samurrak abelazkuntzarako: behi eroen auzia, pentsu kutsatuak, sukar aftosoa...  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 147. orr.

Europan bizi izandako behi-eroen krisiak horrelako sarearen «beharra» agerian jarri zuela azapimarratu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-07-13

Gogoratu behi eroen eskandalua, esate baterako.  Berria - Gaiak   2006-02-23

10 behi laster (orobat behilaster g.er.) ipar iz pl

200 urtez goiti badu, ihauterietan behi lasterrak egiten direla Hazparneko karriketan, herritarren jostagailu ohizkoa, ustez, betikoa.  Herria   2003-02-20

Alaitasun haundia ere ondotik izan diren behi lasterretan, giro beroa eta beroagoak adar ukaldiak.  Herria   2001-06-28

Helduden igandean uztailaren 31n behi lasterrak antolatuak dira Joko Plazan.  Herria   2005-07-28

Lehengo behi lasterren argazkiak ikusten ahalko dira hor aratseko 7etarik goiti.  Herria   2004-05-13

Behi lasterrak izanen dira bi egunez Hazparneko ihiztari elkarteak antolaturik.  Herria   2005-08-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

akitaniako behi (3); ardi eta behi (4); artalde eta behi (6)

behi argal (5); behi aziendari (3); behi bat agertu (5); behi bat hil (3); behi burtxoratu (5); behi burtxoratuaren (5); behi burtxoratuen (3); behi deizten (3); behi edo (9); behi ero (5); behi eroa (3); behi eroak (16); behi eroen (46); behi eroen gaitza (19); behi eroen gaitzak (6); behi eroen gaitzaren (9); behi esnadun (6); behi esne (13); behi esnea (6); behi esnearen (15); behi esnearen prezioa (4); behi esnearen prezioaren (3); behi eta ahuntz (3); behi eta ardi (12); behi eta ardien (3); behi eta zezen (5); behi euskaldun baten (10); behi gasna (4); behi gizen (3); behi gorri (5); behi gorriak (3); behi haragia (4); behi haragiaren (5); behi haziendatako abeltzainek (3); behi hil (5); behi irten ziren (3); behi itxura (3); behi jokoak (3); behi laster (12); behi lasterrak (125); behi lasterrak azkainen (12); behi lasterrak hendaian (3); behi lasterrak izanen (5); behi lasterrak karrikan (3); behi lasterrak karriketan (35); behi lasterren (7); behi pare (4); behi talde (3); behi taldeak (4); behi tropa (5); behi ustiategi gutxiago (3); behi ustiategiak (3)

beste zazpi behi (4); ehun behi (3); esne behi (13); esne behi ustiategi (4); espongiformea edo behi (5); gabeko behi (3); gabeko behi bat (3); gure behi (6); haragitarako behi haziendatako (3); izan diren behi (3); joko plazan behi (4); plazan behi lasterrak (6); zezen plazan behi (5)

behia jezten (3); behia larrean (3); behia larrean aseko (3); behia larrera (3); gure behia (4)

ardiak eta behiak (7); behiak dira (3); behiak eta ardiak (7); behiak hil (3); behiak jezten (6)

esne behiaren sindromea (3)

ardi eta behiekin (6)

behien entzefalopatia espongiformea (3); behien entzefalopatia espongiformeak (4); behien ondoan jarri (3); esne behien (3)


behiala (178 agerraldi, 54 liburu eta 26 artikulutan; ETCn 1.009 agerraldi) 1 adlag behinola.

Behiala maite zintudan.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 114. orr.

Zer interesatzen zaizkigu gaur behiala Euskal Herria bisitatu eta deskribatu duten bisitariak?  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 36. orr.

Behiala goritzen nintzen, begi ilun eta izarniatsu horiek so egiten zidatenean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 354. orr.

Behiala Orreagatik Ainarbe aldera ekartzen omen zituzten mendibehiak negutzera.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 126. orr.

Bere alaba da, behiala eskolara, ballet-eko klaseetara, zirkura eta irristatze-pistara eraman ohi zuena.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 94. orr.

Bazen Susan judu bat, Mardokeo izenekoa, behiala Nabukodonosor errege babiloniatarrak Jerusalemen hartu eta erbeste hartara eramana zuena.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 131. orr.

Gasoil usaina, konpontzen jarritako sare lerroei arrainek behin erantsitako hozkaden lurrin urruna, behiala merkantzia sartu-irten eta jarduera handia izan zuten lokal orain hautseztatu eta leihorik gabeak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 15. orr.

Litekeena da hau bizitzaren legeetako bat izatea, gure aita ere behiala erraldoi iruditu zitzaigun eta orain goitik begiratzen diogu, eta urtetik urtera behera doa, gizajoa.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 197. orr.

Bizitza honek itsasoa dirudiela pentsatu zuen, behiala idatzitakoa berretsiz.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 131. orr.

Zientziak betetzen du behiala erlijioak betetzen zuen funtzioa.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 151. orr.

Gaitz da sinesten behiala biluzik egon zirela elkarren besoetan etzanda.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 269. orr.

«Beti zor dauka hiltzea, sortzeak» idatzi zuen, behiala, bertso batean Etxamendik.  Berria - Kultura   2004-07-09

54 urteko hezurrek ez zituzten alabaina bidaiak eta kanbiamenduak behiala bezain ongi jasaten.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 20. orr.

Burezur horrek bazian mihi bat, eta kantatzeko gai zuan behiala.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 195. orr.

Nehork ez zuen pentsatzen hortaratuko zirela, denak etsai bakarraren kontra, hala-nola Frantzian denak Le Pen baten kontra jarri ziren bezala behiala.  Herria   2005-06-23

2 (izen gisa)

Horma behiala zuriak aspaldi horitzen hasiak.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 20. orr.

Edo, sentituago mintzatuz, eskua ate-sagar behiala doratuan jarri nuelarik: [...].  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 50. orr.

Bere masaila lodietako gorrikara erabat zurbildu zitzaion, belarri handi eta behiala tenteak apalduta zeuzkan orain, zakur egurtuaren tankeran.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 68. orr.

Egiazko arazoa ez dira behiala zaharreko prozesu ertarotiarrak, ezpada orain-oraingoxeak.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 223. orr.

3 behialako izlag

Behialako itxura sasoiko eta kementsua galdua du.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 254. orr.

Egungo erlijio ororen sinbologia estilizatuak, behialako bizimin erotikotik hartuak ditu bere irudiak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 86. orr.

Galdua zuten behialako magia, hila zen dagoeneko.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 34. orr.

Atzera jotzeko tentazioa giza espeziean konstantea dela, On Afonso Henriquesek zakarki jaten badu, hatzekin, alegia, tira, zer egingo diogu, behialako ohitura da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 84. orr.

Behialako uraren hiro usain tepoari euri eta kearena eransten zitzaion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 24. orr.

Orthezen, kanpoko albiste lausoak zurrumurru bihurtzen ziren dominikoen behialako komentuko korridore eta ikasgeletan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 186. orr.

Errusiako Estatuaz hitz egin zuen, handizka, eta sutsuki goraipatu zuen lurraldearen zabala, esanez behialako inperio erromatarra ez zela hain handientsua izan eta atzerritarrek arrazoiz miresten zutela Errusia.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 151. orr.

Argitu behar da zuzentzailea ez dela behialako sentsazioak erreskatatzen ari zeta hau nolakoa izan zitekeen morbidoki imajinatzeko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 202. orr.

Zakurra ez da aurrera egiten ausartzen, beldurra jasanezina egin zaio, behialako izu bat etorri zaio, katu galdarraztatuak ez du urik maite, zakurrak ere ez.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 92. orr.

Nahikoa izango dute sorbaldan ukitzea edo apur bat exajeratuki behiala egin zuten jertse tiradizo urrunki sentsuala errepikatzea, edo antezko txaketa behialako hartan egindako jestu instintiboki buruz ikasi hura airean dibujatzea.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 184. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

behialako bere (3); behialako garai (3); behialako mundu (3); ene behialako (3)


behiburu iz behi banakoa.

Behiburuen moduan irteten ziren muuuka.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 320. orr.

Aezkoan oraindik orain erdi kaskatuta zeuden bi behiburu atzeman zituztela eta Tomasen astoa ere juizioa galduta egongo zela, Pepe, berriz, eskoba pasatzen hasi zen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 75. orr.


behidun izond/iz behia edo behiak dituena.

Berriz bestara itzuli eta ikusi ginituen beste behidun batzu, Erramun Bachoc oraino bere deiztegiak kurriarazten dituena, Albert Goyheneche hau Bakersfield alderat jada partitua eta han 8 mila behiko aterbe deiztegiekin jarria bere bi seme dauzkala berekin.  Herria   2003-11-06


behigorri iz euskal mitologiako deabruxka.

Gero mito horretan behigorri eta kobazuloetako deabrutxo denak sartzen dira, nazionalismoaren kausanteak guztiak: Arana Goiri, Barandiaran, Oteiza bera...  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 153. orr.


behika adlag ipar behi bakoitzeko.

Laguntza zuzenek krisak sortu galtzeak ordaindu behar dituzte (1500 lib ahatxeka eta 2500 lib behika).  Herria   2001-01-18


behiki 1 iz behi haragia.

Jakitea herrialde hortako bizi lagunak intresatuak litaizkenetz etxe ekoizpenak (aratxeki, behiki, xerriki, oiloki, arroltze, esneki, baratzekari, igali, erreximenta, ezti, gasna, arno sagarno, kontserba eta bertze) zuzenean erosteaz.  Herria   2005-06-16

Haragiari erreparatuta, Euskal Autonomia Erkidegoan behikiak %3,6, ardikiak %4,6 txerrikiak %7,7 eta oilaskoa %9,9 garestitu ziren.Pareta guzian gantxoak baziren, harategietan behikia dilindan ezartzeko bezala. zer esan ordea argentinar bati, nahiko garia eta behikia baduelako, munduko herririk gorena delako uste osoan badago?  Berria - Ekonomia   2004-01-16

AEBetako behikiaren kalitatean konfiantza izaten jarraitzen dugu.  Berria - Gaiak   2006-03-15

Hiru sukaldari izerditsu arrautzak, urdaiazpikoa, hanburgesak, patatak eta latako behiki xehatua frijitzen ari ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 72. orr.

Ahaztu egiten zaio beti behiki zezinatua ez zaidala gustatzen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 94. orr.

Bruselak debekatu egin baitzuen hormonaz gizendutako behikiaren inportazioa.  Berria - Ekonomia   2004-03-02

2 (hitz elkartuetan)

Adineko gizonak [...] ozenki eztabaidatzen ziren, oso arrazoi zentzuzkoak emanez eta hitz bat esatearekin batera arrain-puskatxo bat edo ziapetan oparo bustiriko behiki-zatitxo bat ahoratuz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 255. orr.

Behiki ekoizpenaren %50 galtzear da EAEn.  Berria - Ekonomia   2004-07-01


behilaster ik behi 10.

behin 1 adlag aldi bat, aldi batez. (ikus beheko konbinatorian behin adizlagunaren agerraldi maizkoenak).
2 behin batean lehenaldiko une mugatugabe bat ahotan hartzeko erabiltzen den esaldia.

Behin batean ba omen zen Frantzi-ixkiña edo Iparraldeko emakume bat mugaz alde honetako jendeen artean solas-lagun, eta hemengoak morboa gora eta morboa behera ari nonbait, eta hala dio emakumeak: zej da mojjboa? Behin batean bazen Kanpezun baserritar ezin zoriontsuago bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 23. orr.

Behin batean banuen bihotzean iltzatutako iltze bat, eta dagoeneko ez dut gogoratzen iltze hura urrezkoa, burdinazkoa ala maitasunezko zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 92. orr.

Behin batean, gizon bat izerditan sartu zen tabernara, korrika batean.  Berria - Harian   2005-08-14

-Behin batean Pernando aprendiz omen zegoen Ixtaber Tolosako Sudur-motza zenaren zapata-dendan, eta ez dakit zuek jakingo duzuen, baina Ixtaber hura zapatagile zahar ikaragarri aberatsa zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 141. orr.

Behin batean harritu egiten nindutela esan nien, zenbat r eta zenbat k erabiltzen zituzten.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 19. orr.

Behin batean, Julio nire ariketa-koadernoa zuzentzen ari zelarik, han bururatu zaio orrialdeak pasatzen hastea, zer topatuko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 19. orr.

Behin batean, kexa bizian ari zen herria.      - 0. orr.

Behin batean, larunbatez, sinagoga batean irakasten ari zen Jesus.  Elizen arteko biblia   Lk 13,10

-Behin batean esan nizun: jolasa dut egia.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 188. orr.

Behin batean, Pedro eta Joan tenplura zihoazen bazkal ondoko otoitzera.  Elizen arteko biblia   Eg 3,1

Behin batean anai Junipero Spoleto haranean bizi zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1060. orr.

Behin batean, bada, eroetxe bat ikusten ari nintzelarik, nire gidari zihoan sendagileak esan zidan: [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 340. orr.

Behin batean, ordea, behar baino gehiago luzatu zirelako bertan, itsasgorak ustekabean harrapatu eta kobazuloan ito ziren gazteak.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 8. orr.

Bazen behin batean Etekinen Biltzaile Orokor bat.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 181. orr.

Izan ere, behin batean Jaimek, ume talde baten buruzagiak, bere zapatak miazkatzera behartu nahi izan zuen Felix, baina inguruan zebilen Anderrek dena ikusi, eta oldartu egin zitzaion Jaimeri.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 113. orr.

Hainbeste abere izanik, lurralde hark ez zien denak batera bizitzeko egokierarik eskaintzen eta horrela, behin batean, liskarra sortu zen Abranen eta Loten artzainen artean. Anai Leonardok kontatu zuenez, behin batean, Frantzisko dohatsua Aingeruen Andre Marian zegoela, anai Leoni deitu eta esan zion: [...].  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 42. orr.

Moussaoui-k behin batean aitortu du parte hartua zuela gertakari hortan, Ben Laden-en kidekoetarik zela, beraz auzitegian nahi zuela aitortu hobendun zela.  Herria   2002-08-01

Xalbadorrek honela kantatu zion behin batean oheari, gaia halaxe emanda: "zutan sortu ta zutan haziak / zutan behar dugu guk hil".  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 22. orr.

Eta, harreman haien berri emaiten zidala, osaba Joanikotek behin batean erran zidan: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 27. orr.

Ezagutzen dut Mikheiev gurdigilea: ezin trebeagoa bere lanbidean; drojkia konpondu zidan behin batean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 217. orr.

Bi txapelgorri ere ikusi nituen sartzen behin batean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 208. orr.

"Behin batean" esan, eta entzule guztiak haren inguruan biltzen ziren.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 99. orr.

Sekula ez duk gelditu, behin batean ere ez.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 180. orr.

3 behin batez behin batean.

Behin batez izan omen zen Egipton ministro prestu eta zuzen bat bi seme ezin ederragoak zituena.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 36. orr.

Behin batez, Herioren mezulari batek atso zahar baten bordako atean jo omen zuen: [...].  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 73. orr.

Behin batez, platerkada bat arroz-esne jaten ari nintzela, ondoan eseri eta amatxo gora eta amatxo behera hasi zitzaidan.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 92. orr.

Behin batez, hirurehun gizonen kontra astindu zuen bere lantza, eta denak hil zituen.  Elizen arteko biblia   1 Kro 11,11

Behin batez, San Frantziskok, Kristoren morroi leialak, Kapitulu jeneral bat izan zuen Aingeruen Santa Marian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 975. orr.

Gogoan dut behin batez, trenean, Legorretako Joxemarittorekin eztabaidan nola aritu nintzen, aberria zela eta ez zela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 36. orr.

Eraikinari ez diote bertakoek, behin batez Puerto Rico, Kolonbia edo Ekuadorren bizi izandakoen seme-alaben seme-alabek, inolako arretarik eskaintzen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 137. orr.

Arjentinan bizi ziran euskaldunak behin batez bertsolari bat, Pello Errota, hara eraman zuten bertsotan egin zezan.  Berria - Kultura   2004-01-11

Xelebre batek behin batez -auskalo zer zebilen!- ARTE hitza hartu eta, ERTI bihurtu zuen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 36. orr.

Erregeak, behin batez, esan zion Amasari: -Bildu Judako gizonak gudurako eta zatozkit zeu ere haiekin batean hiru egunen buruan.  Elizen arteko biblia   2 Sm 20,4

Ez ote zen hor ere gertatu, behin batez Xalbadorrek lur berritze gaiaz kantatu zuena: orain egiten dela "sasitikan alorra eta alorretikan sasia".  Herria   2001-10-18

Ez zehazki betiko Euskal Herria; baina bai behin batez izan omen zenaren segida berezkoa.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 100. orr.

4 behin-behineko (orobat behinbehineko) izlag behin-betikoa izan gabe, hura taxutu bitartean haren ordez dagoena edo erabiltzen dena.

Behin-behineko kontratazioa erruz ari da zabaltzen (%33 inguru, Espainian).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 124. orr.

Behin-behineko espetxeratzea «salbuespeneko neurria» dela gogorarazi zuen Rodriguezek.  Berria - Euskal Herria   2006-03-21

Josyk garbitzaile enpresa batean kausitu zuen hondarrean behin-behineko lana.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 200. orr.

Hego Euskal Herrian langileen %30ak ditu behin-behineko kontratuak.  Berria - Ekonomia   2004-02-11

Negoziazio kolektiboaren bitartez handitzea behin-behineko ezintasunengatik jaso beharreko diru sariak.  Berria - Ekonomia   2004-02-20

Behin behineko datuak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 132. orr.

Behin-behineko dokumentazioa besterik ez ziguten ematen, R-c-piss izena zuen paper bat.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 201. orr.

430 orrialdetan, eta sekulako artxibak miaturik, behin-behineko sintesia bat proposatzen dauku idazleak.  Herria   2002-12-19

1205eko abuztuaren 31n lortu zuten behin-behineko bakea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 280. orr.

Hiru urteko instrukzioaren buruan, eta lau urteko behin-behineko kartzelatzearen ondoren, azkenean epaimahaiaren aurrean agertzeko aukera izango dute nire bezeroek.  Berria - Mundua   2004-02-29

Halako behin behineko susmorik gabe ez zen inoiz frogaren aurkako susmorik sortuko.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 266. orr.

Behin-behineko ondorioa: [...].  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 174. orr.

Behin-behineko etxeak dituzte, txabolak.  Berria - Gaiak   2004-08-20

Behin-behineko espetxea agindu zuen epaileak haien kontra.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 56. orr.

Eguzkitzaren lanak behin-behineko lokal batean jarriko dituzte kontsultagai.  Berria - Kultura   2006-03-22

Farmazietan saltzen dituzten behin-behineko lentilla horietako batzuk eskuratu nituen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 62. orr.

Irakeko behin-behineko presidente Ibrahim Jaafarik erabateko subiranotasuna exijitu zuen.  Berria - Mundua   2004-06-09

Eskualdeka eratutako batzarrek zituzten behin-behineko legebiltzar baterako hautetsiak aukeratu behar eta asanblea honek zuen, berriz, anarteko gobernu bat izendatu behar Nire behin-behineko nagusiak eskerrak eman zizkion.  Berria - Mundua   2004-02-21

Astebetez entseatu ondoren, Muguruzak eta bere behin-behineko taldekideek Liverpoolen taularatuko dute egindako lana.  Berria - Kultura   2004-05-06

Egia esatera, bera behin behineko ohaidea baizik ez izanik, ezerk ez zuen hobiratzean parte hartzera behartzen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 380. orr.

Behin-behineko 127 langileren lanpostuak desagertuko direla etzi.  Berria - Euskal Herria   2004-07-30

Behin-behineko irakasle egonkorrak 1.657 izatea.  Berria - Harian   2005-07-28

Ene abokatuak egin behin-behineko askatasun galdea berriz ezeztatu du jujeak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 275. orr.

Bulgarizaziotik kanpora ere, behin-behineko hipotesiak aise bihurtzen dira behin-betiko jakite.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 47. orr.

Behin-behineko Euskal Gobernuari leial izandako biztanleria zibilak jazarpenik ez zuela jasango bermatzea.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 33. orr.

Halako behin behineko susmorik gabe ez zen inoiz frogaren aurkako susmorik sortuko.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 266. orr.

Behin-behineko fonema-taldeen eta behin-behineko morfema-taldeen arteko bateragarritasun harremana.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 82. orr.

Behin-behineko bezain axaleko azalpen batekin konformatuko gara hemen.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 245. orr.

Zelai kixkaliaren gainean inprobisatutako behin-behineko jantoki hartatik.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 136. orr.

Bakardadearen kontrako bat-bateko eta behin-behineko medizina zen hura.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 502. orr.

5 (izenondo edo adizlagun gisa)

Minutu batzuen buruan zurezko plataforma behin-behineko baten ondoan gelditu zen trena.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 50. orr.

Politikan adabakiak daude, konponketa behin-behinekoak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-22

Hil-ondoko bizia edo betierekoa, jaio-aurreko bizialdiak, bizi-bitarteko heriotzatxo behin-behinekoak, jaiotzatik hasten omen den heriotzako bidea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 140. orr.

Horregatik gabiltza gauza aldakor eta behin-behineko hauetan betikotasunaren, egiaren eta zorionaren bila.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 297. orr.

Ikuskizun hark Itzala, funtsean, gauza txikia eta behin-behinekoa besterik ez zela pentsarazi baitzion.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 245. orr.

Urrats positiboa, baina behin-behinekoa.  Berria - Mundua   2004-01-03

Erromantizismoa [...] alde ilaunaren eta behin-behinekoaren aldera lerratzen da, alde iraunkor betikoa baztertu ondoan.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 183. orr.

Nire bizileku behin-behineko hartatik nahikoa hurbil zegoen Moritz Cafe-an.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 272. orr.

Bi eskuez igurtzi zituen begiak, eta horrela kendu zuen orritik orientazio-seinale behin-behineko hura.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 125. orr.

Badakit zer erantzungo lidakeen, oraina aldakorra dela, oraina behin behinekoa dela beti.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 31. orr.

Langile hauen %60 behin-behinekoak dira.  Berria - Euskal Herria   2004-11-09

Badaki, gaur egun, partzialak eta behin-behinekoak baino ezin daitezkeela izan ematen dituen erantzunak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 168. orr.

Geure begiak ez ditugu ipintzen ikusten diren gauzetan, ikusten ez direnetan baizik; ikusten direnak behin-behinekoak baitira; ikusten ez direnak, berriz, behin betikoak.  Elizen arteko biblia   2 Ko 4,18

ETAren erabakia zenbateraino den behin-behinekoa, eta zeren arabera izan daitekeen behin betikoa.  Berria - Harian   2006-04-23

Urrats positiboa, baina behin-behinekoa.  Berria - Mundua   2004-01-03

Zenbait kontratu, mugagabetzat jo arren, Behin-behineko gisa erabiltzen ditu enpresaburuak.  Berria - Ekonomia   2006-02-02

Laztana, bihar bertan egin beharrekoak egin behar ditugu gela hau altzariz hornitzeko, behin-behineko besterik ez bada ere.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 46. orr.

Behin-behineko, libre nintzela esan zidaten.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 244. orr.

Inferentzia baten emaitza soilik behin-behineko onartu behar dugu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 108. orr.

6 behin betiko (1445 agerraldi, 133 liburu eta 816 artikulutan; ETCn 17.343 agerraldi) izlag betikoa; berriro ikusi eta aztertu beharrik ez duela finkatu dena.

Behin-behineko hipotesiak aise bihurtzen dira behin-betiko jakite, arian-arian eta ahotan maiz erabiliaren bortxaz.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 47. orr.

Ez dutela jaso herenegun onartu zen behin betiko testua.  Berria - Ekonomia   2006-01-12

Konstituzioaren gaineko iritzi horrekin egokitu zuten txostenaren behin betiko bertsioa.  Berria - Mundua   2006-01-20

-Bihar emango dute behin betiko epaia.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 29. orr.

EABk ez du oraindik behin betiko jarrera finkatu.  Berria - Harian   2006-05-09

Badakigu hainbat aldiz elkarrizketatu zela isilean Frantziskorekin, bere behin betiko erabakia hartu aurretik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 53. orr.

Hurrengo bileran behin betiko eskaintza mahaigaineratuko dutela iragarri zuten.  Berria - Ekonomia   2004-04-16

Beste lauzpabost urte beharko dira behin betiko ondorioak atera ahal izateko ezinbestekoa den ikerketa egiteko.  Berria - Gaiak   2004-12-22

Gaur kaleratuko dituzte behin betiko emaitzak.  Berria - Gaiak   2006-01-15

Europara itzuliko da datozen egunetan, «behin betiko konponbidea» aurkitu arte, Chiracek atzo esan zuenez.  Berria - Gaiak   2006-02-16

Bera ez doa, aurrerapen geldo batean, iritziaren arlo nahasitik berezitasunera edo zientziaren behin betiko egonkortasunera.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 159. orr.

Behin betiko hautapenean huts egiteko beldurrez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 36. orr.

Jenialtasuna behin-betiko dohaina zen, ipuinetako amandreek makila miresgarriaren ukituarekin eransten zituztenak bezalakoa.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 154. orr.

Behin betiko Erregelaren garrantzia nabarmendu nahi izan du, Jainkoak berak emana dela azpimarratuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 764. orr.

Ilunpetan biziarazten nau, behin betiko hildakoak bezala.  Elizen arteko biblia   Sal 143,3

Zure xedapenak behin betiko zuzenak: ulertarazi haiek niri eta biziko naiz.  Elizen arteko biblia   Sal 119,144

Zaila baita zentzu bakarra, zentzu unibertsal eta behin betiko bat ematea hitz horiei.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 99. orr.

Zein emakume gaztek ez luke irakurri nahiko bere aitaren behin betiko biografia, nahiz eta aita hori fabrikako langile edo baserritarren banku bateko gerentearen laguntzaile baizik izan ez?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 354. orr.

Azken eta behin-betiko jauzia egiteko prestatzen ari den kobra batek.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 130. orr.

Gerra zahar baten ondorengo behin betiko garaipena.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 54. orr.

Kroazia 2-3 hurbildu zen, Tudorren burukada bati esker, baina Lampardek behin-betiko 2-4koa lortu zuen.  Berria - Kirola   2004-06-22

Torturatzailearena, aldiz, behin-betiko kaltea da, inoren nor izatea bortxaz suntsitzen saiatzen denak bere giza duintasuna behin betirako suntsitzen baitu ahaleginean.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 165. orr.

53 urte betetzear dagoen arren, kantu naïf-ak egiten jarraitzen du, behin betiko nerabea balitz bezala.  Berria - Kultura   2004-04-24

Erretiroko pentsiodunez gain, 137,87 euro jasoko dituzte batez bestez behin betiko ezinduek eta 89,31 euro alargunek.  Berria - Ekonomia   2004-12-16

Behin betiko gunera eraman zituzten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 98. orr.

Hor eraiki nahi du Frantziako Gobernuak zabor nuklearrentzako behin betiko biltegia.  Berria - Gaiak   2004-11-09

Birusaren kontrako behin betiko txertoa.  Berria - Gaiak   2006-05-04

Behin betiko hitz erabatekoak, azti baten edo aingeru baten jakituria postulatzen duten hitzak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 31. orr.

7 (izenondo edo adizlagun gisa)

Horiexek izan ziren Apelesen hitz pazientziagabeak, hitz behin-betikoak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 56. orr.

Emaitza behin betikorik ez dute oraindik eskura.  Berria - Gaiak   2006-02-18

Gizarte-aldaketaren quantum behin betiko eta uniformea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 338. orr.

Jakite behin-betiko eta gogobetegarrian ez dago deusen gose-egarririk eta gogorik, eta beraz, ezta bizirik eta arnasarik ere.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 265. orr.

Gatazkarako plan behin-betikoa hezurmamitzeko ezarri ziren erasorako neurrietako lehena.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 328. orr.

Bere agindu eta kode eta moral militar guztien aurka, une behin betiko hartan iheslaria ez salatzea erabakitzen du milizianoak.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 107. orr.

Zerbitzariak ez zuen erantzun, emakumeak ere ez, horixe da jokabiderik zuhurrena horrelako erranairu behin-betikoen aurrean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 83. orr.

Funtsean ez dago gaurgero Aita ahalguztidunik zer egin behar dugun esango digunik [...] babestuko gaituenik adore faltan gaudenean, Aberri behin-betikora eramango gaituenik.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 49. orr.

Joan den urtean sinatu ziren 229.227 kontratuetatik 20.109 izan ziren behin betikoak.  Berria - Ekonomia   2006-01-04

Gorritu gabe azpimarratzen du Itoitzek inoiz ez duela jaso aurkako sententzia behin betikorik.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 22. orr.

Osasunerako Mundu Erakundeak emaitzak behin betikotzat jotzeko, ordea, azterketa zorrotzagoa egitea eskatzen du.  Berria - Gaiak   2006-03-18

Hobe behin-betiko kanporatzen baditugu.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 167. orr.

Ez al zara ohartzen osasuna behin betiko galdu dudala?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 233. orr.

Herritarrak behingoz entzun ditzala eta armak behin betiko uzteko exijitzen diogu ETAri.  Berria - Harian   2005-07-29

Euskal Herriko arduradun guzien esku dela proposatzea bake prozesu bat, bortizkeria egoeratik behin betiko ateratzeko gisan.  Herria   2001-03-01

Apartamentu hura uzteko erabakia behin betiko hartua nuen dagoeneko neure baitan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 92. orr.

Otsabideko hegietarik behin betiko desagertu zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 123. orr.

Zulo beltzek ez dute berengana erortzen den guztia behin betiko irensten, eta ondorioz informazio oro ezabatzen.  Berria - Gaiak   2004-07-23

Gurutze argitsu hura ikustean, dragoi izugarri eta nazkagarriak ihes egin zuen behin betiko.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 10. orr.

Horrela, bere zorra ordainduko zion eta behin betiko kito izanen ziren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 69. orr.

Hizkuntza formal batean, hizkuntza naturalean gertatzen ez den moduan, aurretik eta behin betiko guztiz zehaztuta daude berau osatzen duten sinboloak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 141. orr.

Hanturaren kontzeptua alde batera utzi ahal izan dela eta behin betiko baztertu ahal izan dela sukarren arazo teorikoa.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 191. orr.

Zorionbiderik gorena bizitza eternoan, agi denez, behin-betiko demostratzen duena bizitza honetan ez direla bukatzen norberaren eta besteren lanak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 29. orr.

Ea, auzia erabaki dugu behin betiko.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 98. orr.

Gazteluaren goi aldean musulmanen ilgora jaitsi zen azkeneko aldiz, behin-betiko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 56. orr.

8 behin betikoz (48 agerraldi, 14 liburu eta 18 artikulutan; ETCn 433 agerraldi) adlag behin betiko.

Blidako kasernatik hurbileko jaurretxeko sotoan begiztatuak behin betikoz markatuko zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 245. orr.

Etxe barnean, kiratsa lurrin bihurtu nahian isats eta garbikari guztiak hartu eta etxea behin betikoz garbitu eta ikuztera sartzeko prest daudenak.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 39. orr.

Behin betikoz ahaztu.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 108. orr.

Ni Turinen nengoen artean ere, baina maiz etortzen nintzen Erromara eta bertan behin betikoz bizitzeko prestatzen nuen neure burua.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 265. orr.

Hitzak burura etorri izatera, horixe esanen nion konfiantzan emakume iharrari, gauzak behin betikoz argitzearren.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 28. orr.

Lana behin betikoz txukuntzen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 19. orr.

1945ean utzi baitzuen behin betikoz irakasle lana dedikazio osoaz idazle jarduteko.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 7. orr.

Orain gure herriaren normalizazioa eta behin betikoz bakea eta eskubideak berreskuratzeko garaia heldu da.  Berria - Harian   2006-04-02

Gero, ordezkoa ezarri eta korridorera itzuli nintzen, behin betikoz gizon aritzeko prest.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 256. orr.

9 behin-betikotasun

Bere askatasun eta behin-betikotasun erabatekoan, barkamena edonolako sistematik kanpo dago.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 109. orr.

Areagotu egiten zioten bere baitako ziurtasuna eta behin betikotasuna.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 230. orr.

Esanguratsua izan zen ETAren su-etenaren behin-betikotasuna akordio politikoekin lotzea: «Bake prozesua atzeraezina egiteko akordioen aro politikoa ireki behar dugu».  Berria - Euskal Herria   2006-04-05

10 behin betirako (68 agerraldi, 11 liburu eta 18 artikulutan; ETCn 485 agerraldi) adlag behin betiko.

Estatu idazkariak egitasmoa behin betirako baztertu dutela esatea espero dut, eta ez aldi baterako atzean utzi dutela entzutea.  Berria - Mundua   2006-01-12

Azkenik, iazko urrian, plaza hori behin betirako lortzeko oposizioa pasatu behar izan nuen.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 159. orr.

Joanesek geroztik ere sekulan ikusi ez zuen begirada baten indarra zeukan, hain sarkorra, behin betirako, argazki bat paretan bezala, oroimenean itzaturik gelditu zitzaiona.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 191. orr.

1834ean desagertu zen behin betirako erakunde hori.  Berria - Gaiak   2004-06-16

Aberatsek behin-betirako egiten baitituzte gauzak, ongi eginak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 153. orr.

Batzuen behin betirako askatasun ezak eman ziola hiriari bere karrika-eraikinak edertzeko eta artea lantzeko dirutza.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 74. orr.

Norbait hitzez eta aditzez suntsitzen eta lurra baino apalago ehortz zitekeen behin betirako irri osasuntsua ezpainetan ixkilim.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 315. orr.

Ziur naiz partaide bakoitzak behin betirako bakerako bidea aurkitzen jakinen dutela.  Berria - Harian   2006-03-23

Erretiroa behin betirako.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 68. orr.

11 behin edo behin noizbait; inoiz edo behin.

Behin edo behin, nire esturari eta nire angustiari ihes egiteko-edo, amona Sinforosaz oroitu eta elizaren batean sartzen nintzen.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 203. orr.

Behin edo behin pentsatu izan dut erakusketaren bat egitea, baina senarrak erotuta nagoela esaten dit.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 24. orr.

Geroztik, behin edo behin baizik ez genuen elkar ikusi, zer moduz genbiltzan jakiteko, elkarri animuak emateko, batik bat berak niri, hondoratua ikusten ninduen eta.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 200. orr.

-Elkar ikusi dugu behin edo behin -esan zion labur, eta inoiz baino serioago begiratu zion Harryri-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 236. orr.

Denbora batez behin edo behin baino ez genuen elkar ikusi, eta horrek ere arindu bide zuen haren berbek eragin zidaten larridura.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 153. orr.

Ahal zuenean, umeekin eta gazteekin jostatzen zen uretan, zeren igerilari bikaina baitzen gipuzkoarra, behin edo behin erran dizudan bezala, eta haiek guztiak zoratzen egoiten ziren harekin.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 565. orr.

Nor ez da, behin edo behin, ume izan eta tximino sentitu?  Berria - Kultura   2004-09-17

Azken batean, nor ez da behin edo behin Espainian izan, oporretan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 221. orr.

Harekin Sulak ikasi zuen sexua "atseginezko zerbait zela, ez behin edo behingoa, maiz askitakoa".  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 273. orr.

Osagai horiek guztiak konpartimentu bakoitzeko gutxienez bost gorputzi zegozkiela, seiri ere bai behin edo behin.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 195. orr.

Ezin politagoa iruditzen zitzaidan, eta haren gainean gozatu nuen behin edo behin.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 159. orr.

Beharbada zuk ere entzun dituzu holako gauzak behin edo behin.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 158. orr.

· Ezin politagoa iruditzen zitzaidan, eta haren gainean gozatu nuen behin edo behin.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 159. orr.

12 behin eta behin behin eta berriro.

Behin eta behin errepikatu nuen, neuk ere sinetsi arte.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 10. orr.

Behin eta behin, gida-aulkitik jaitsi, eta errieta egiten zien hala zuhaitzari nola zuhaitza landatu zuenari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 423. orr.

Lege zerbait kanbiatzekotan, behar dela kasu eginez arizan, lege berriak behin eta behin irauteko gisan.  Herria   2001-05-03

Liburuari lotua den hostoño batek oroitarazten dauku ere itsasorat nola nahika botatzen dena ez dela behin eta behin enturtzen edo galtzen.  Herria   2001-08-09

Ez dugu uste berez bere jartzea, ez eta balitz ere Amerika Gaineko herrialdeen neurrian, beren onetan luketen, behin eta behin.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 127. orr.

13 behin eta berriro maiz (errepika zentzuaz).

Behin eta berriro libratuko zaitu larrialditik, inoiz ez duzu kalterik jasango.  Elizen arteko biblia   Jb 5,19

Behin eta berriro errepikatzen zuen.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 14. orr.

Behin eta berriro gertatu zen hori, harik eta norbaiti kodeina ematea bururatu zitzaion arte.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 102. orr.

Epaitegiek behin eta berriro esan dute batzuek eta besteek eskubidea dutela alardea nahi duten bezala ulertzeko eta horrela adierazteko.  Berria - Harian   2005-09-07

Ez zen Juanek eskatu bezain azkar ibili, eta behin eta berriro igurtzi zuen gorputza xaboiaz, behin eta berriro murgildu zen uretan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 273. orr.

Platerak behin eta berriro igarotzen ziren Buden atzamar koipetsuen artetik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 72. orr.

Komunistak, akabatu!, egiten genuen behin eta berriro deiadar, deskriba ezineko zalaparta batean. loak hartzen nuen bakoitzean, bat-batean iratzartzen nintzen behin eta berriro, Bertha zaunkaka entzun nuelakoan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 47. orr.

Bart gauean, lotarakoan, behin eta berriro etorri zaizkit bururat, aldarearen azpian ezkutatu nuen nafar gaztearen hitzak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 642. orr.

Aurkariak lasterrago adiskidetze aldera, Txitxikovek behin eta berriro eskaini zien guztiei bere toxa esmaltatu zilarrezkoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 33. orr.

Bilatzailearen arduradunek, ordea, behin eta berriro uko egin diote eskaerari.  Berria - Gaiak   2006-03-15

Dartaieti begiratzen nion behin eta berriro, baina morroiak ez zidan arreta handirik eskaintzen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 95. orr.

Ura besterik ez zen hura, halaxe esaten nion behin eta berriro neure buruari.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 101. orr.

Maitasuna zorotasuntzat jotzea, berriz, gutxienez Platonenga-naino atzeratzen den ideia da, behin eta berriro agertzen den topikoa.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 19. orr.

Iruditzen zaizu zeu sartzen zarela paisajearen intimitatean, paisaje horrek behin eta berriro urrutiratzeko duen egoskortasuna gaindituz.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 339. orr.

Orduko denbora hark ustekaberik gabeko gurpilak bezala aurreratzen zuen, aukera berberak behin eta berriro eskainiz.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 72. orr.

Lau ordurik behin, odol-probek ezezkoa ematen zuten behin eta berriro.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 350. orr.

Presoak eta torturak behin eta berriro.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 8. orr.

Gogoratu senperrenak ikusi zenituela mutil horren erruz... zenbat aldiz ez ote dizun hitz eman, behin eta berriro, behin eta berriro, emakume hori lagako zuela.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 192. orr.

Isiltasuna genuen lohiz eginiko irudi, eskuragaitz eta ikusezina, ukibera, ordea, garbitik zikinera joanik barne-muinak eta barne-zainak itxuraldatzen baitzituen, behin eta berriro, behin eta berriro.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 291. orr.

14 behin eta berriz behin eta berriro.

Behin eta berriz hausnartu dut hori, gaur goizaz geroztik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 104. orr.

Behin eta berriz jo ninduen bizkarrean borrarekin.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 56. orr.

Behin eta berriz gai honetara itzuliko baldin bagara ere, esan dezagun unibertsitatea horretarako dagoela.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 40. orr.

Eskuak behin eta berriz igurzten zituen mantalaren aurrealdean emakumeari entzuten zion artean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 59. orr.

Denbora horretan behin eta berriz bortxatu zituen Dutrouxek.  Berria - Gaiak   2004-06-18

Horra hor, behin eta berriz, gure gibel zaharra, amore minen sorleku eta aterbe, egungo usarioan bihotza legez.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 19. orr.

Aitak behin eta berriz eskatu izan ez balio, ama ez zen hasiko tea prestatzen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 19. orr.

-Schatz, ez haiz lehengo bera -esaten zidan behin eta berriz, edozein aitzakiarekin.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 185. orr.

Bai, badakit hori dena, horixe esaten diot behin eta berriz neure buruari, eta hala ere, hala eta guztiz ere, ezin beldurrari ihes egin.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 164. orr.

Iragar beza nire mihiak behin eta berriz zure promesa, zuzenak baitira zure agindu guztiak.  Elizen arteko biblia   Sal 119,172

Auzoko gizon batek behin eta berriz bortxatu zituela salatu zuten haurrek.  Berria - Gaiak   2004-10-01

Frantziskok berak idatzi zuen aholkua -ez dakigu ziur noiz-, Jaunaren hitza, eta salmoak bereziki, behin eta berriz irakurriz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 69. orr.

Artilleroen trebetasun faltagatik ez zuen bere helburua lortzen, baina behin eta berriz zuzentzen zuten tiroa, setati.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 39. orr.

Arriskutsua, horrenbestez, enplegu osoko egoerari uko egitea; zergatik? Pentsamendu bakarraren gotorlekutik behin eta berriz hala errepikatzen delako?  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 155. orr.

Labea itxi genuen, eta ikatz metan sartu zuen pala behin eta berriz Antonek, Anton Patiñok, Horizonte Aundi-ko suginak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 45. orr.

Pentsamendu hori ez zitzaion berehala bururatu, eta ez zitzaion indartu harik eta behin eta berriz iradoki zioten arte.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 33. orr.

Irtenbideren baten bila saiatu zen, behin eta berriz, baina ez zen gauza izan hurrengo pausoa zertzeko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 258. orr.

Haizeak Raimundo Silva bultzatzen du, behin eta berriz, merloiei heltzera behartzen du oreka ez galtzeko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 163. orr.

Beste ordu laurden bat pasatu nuen zenbaki bera behin eta berriz markatuz, baina telefonoak hartuta jarraitzen zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 112. orr.

Naissance de la clinique lanean behin eta berriz azterketa estrukturalera jotzeak bazekarren berarekin planteatutako arazoa eta arkeologiari dagokion maila alde batera geratzeko arriskua.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 23. orr.

Ameriketara ontzian itsasoz zihoazela, hasi omen zen mutikoa lehen marrazkiak egiten, eta behin eta berriz, etengabe.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 50. orr.

Klitoris inguruko oinaze gozoak duela gutxiko igurtzi behin eta berriz errepikatuak dakarzkizu gogora.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 85. orr.

Baina nik ezagutzen ez nuen beste toke bitxi bat ere bazetorren batera, dianarenarekin nahasian, berau ere behin eta berriz errepikatua.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 9. orr.

Arratsaldeko lehen orenetan, ene gelako sabaian hiru ukaldi entzuten ditut, behin eta berriz.Neureari aurre egiten saiatu naiz, behin eta berriz.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 17. orr.

Iritsi, auto-busetik jaitsi, eta, agurtzerakoan, lepora egin zidan jauzi, eta ezpainetan musukatu ninduen, behin eta berriz.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 128. orr.

Arratsaldeko lehen orenetan, ene gelako sabaian hiru ukaldi entzuten ditut, behin eta berriz.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 17. orr.

15 behin eta birritan behin eta berriro.

Behin eta birritan hitz egin dut, eta ez dut beste erantzunik erantsiko.  Elizen arteko biblia   Jb 40,5

Behin eta birritan galdegin zien lagunei ea egundo entzuna zuten Hazelena baino barre-algara ederragorik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 167. orr.

Behin eta birritan aguantatu behar izan genituen egunsentira arte luzatzen ziren kontzertu desatsegin haiek.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 121. orr.

Beste detaile bat, gure aitak behin eta birritan errepikatzen zuena: [...].  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 58. orr.

Zeren bekatuaren ahalke ez zenak ahalketu behar izaiten baitzuen azkenean behin eta birritan, guk mementu hartan bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 491. orr.

Abagune honetarako trebarazi gaituzte, behin eta birritan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 158. orr.

Burmuineko pantailan, entrenamenduetan behin eta birritan errepikatutako guardi jarkerak eta beso-buruak ikusten saiatzen zen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 160. orr.

Atzamarrak erakusten zenizkien behin eta birritan begiei, amorrazioa emoten zizun frogetako tindak azazkaletan. bobina osoari utzi nion korritzen, nahiz eta teknikariak behin eta birritan ohartarazi hura ezin zitekeela Guatemala izan.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 34. orr.

16 behingoagatik adlag behin, behingoa delarik.

-Behingoagatik hire bizitzan, erantzugo al didak?  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 61. orr.

Behingoagatik besterik ez bada ere, gizon porta zaitez.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 11. orr.

Behingoagatik neuk benetan nahi nuena egitera erabakita nengoen.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 80. orr.

-Behingoagatik arrazoia emango diat.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 178. orr.

Behingoagatik, ez ziren barre gaiztoak, barre alaiak baizik, zirkokoen tipokoak.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 20. orr.

Behingoagatik, hitzaldiak oso atseginak izan ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 199. orr.

Behingoagatik irrati ofizialetako esatariekin bazuen adostasunerako arrazoirik.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 13. orr.

Entzun, Eszter, behingoagatik sinetsi beharrean zaude.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 125. orr.

Baina behingoagatik ez da mundua eroriko!  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 181. orr.

"Itxoin dezala meteorito aluak behingoagatik", pentsatu zuen zientzia gizonak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 91. orr.

Baina utziok behingoagatik heure buruari gauzak besteraka esaten, eta esak: [...].  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 98. orr.

-Daudela nire zain turbinak, behingoagatik -esan nion-, orain arte beti neu egon izan nauk-eta beraien zainøø.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 47. orr.

Ezkerraldeko arduradunak, oker ez banago, beste leku bat bazeukala eman zigun jakitera, talde batekin baliatzen zuena, eta behingoagatik bertan elkartu gintezkeela.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 124. orr.

Dionisos ez hainbeste, baina, tira, behingoagatik eta mutikoari ilusio handia egiten zionez, onartu egingo zuen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 174. orr.

"Errealismozko ariketa batek ez zidak behingoagatik kalterik egingo", esan dut neure artean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 209. orr.

Eskuz esku ibil gaitezkeela erakutsi dugu, behingoagatik bada ere.  Berria - Ekonomia   2004-06-26

Harrigarri samarra ere izan zen, gainera; zeren, behingoagatik bada ere, une hartan ez nintzen txorakerietan ari.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 22. orr.

Aurrera, ezetz ausartu: jo nazazu, erakuts ezazu behingoagatik adore pixka bat.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 95. orr.

Azaletik harantzago, Damian, hel iezaiozu muinari behingoagatik.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 46. orr.

17 behingoan adlag bat-batean, berehala.

Behingoan lokartu ziren biak, sekulako zurrungak eginez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 226. orr.

Behingoan urratu zuen Angelok isilune luze hura: [...].  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 243. orr.

Behingoan antzematen zitzaion etxalde-administratzaile guztiek bezalaxe egin zuela gora.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 56. orr.

Behingoan ireki zuen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 255. orr.

Ez zuen behingoan erantzun.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 53. orr.

Behingoan igarri nion.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 58. orr.

Horregatik ez ginen behingoan ohartu.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 79. orr.

Hobe behingoan erakusten badidazu azkena erakutsi nahi didazun beste hori.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 504. orr.

Rufino Arrolaren metodoa efektiboa zan, antza, behingoan hasten baitzan ikasle txikiak beragaz hara-hona eroaten.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 81. orr.

Nik behingoan irentsi nuen neurea.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 104. orr.

Gaua behingoan etor zedin, ala arrastiko azken argitasuna pittin batez luza zedin, ez nekien zer nuen nahiago.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 197. orr.

Loak behingoan hartu bide zuen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 277. orr.

Jarri eta ia behingoan lotan geratzen ziren.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 111. orr.

Eliz atarian [...] gaztetxo talde bat azaldu zen behingoan, hutsetik sortuta bezala.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 42. orr.

Neure gomutan, behin bakarrik ikusi dodalakoa daukat Txetxu kainabera joten, baina ez jat behingoan ahaztuko.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 34. orr.

-Isil hadi behingoan, emakumea.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 73. orr.

Ez da txarra, gizarteak edozein aldakuntza eta berrikeria ez behingoan onartzea.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 76. orr.

Orain, ustekabeko eta ezin saihestuzko zerbait gertatuko ote zitzaion beldur zen: buruko odol-kolpe bat, bihotzekoa, aorta mehe zozoren bat behingoan lehertzea, odolaren presioari ezin eutsirik.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 21. orr.

18 behingoz.

-Kontaidak behingoan, zer jazo duk?  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 53. orr.

-Bukatu ditun behingoan jai bedeinkatuok.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 14. orr.

Isilduko ahal haiz behingoan!  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 177. orr.

Ea, mintza zaitezte behingoan.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 91. orr.

Erraz ere erraza izango zitzaidan, [esku-bonbari] segurua kendu, sokatxotik tira egin, eta behingoan amaitzea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 177. orr.

Eransketa forma hauek ez dira ematen behingoan eta betiko eta enuntziatu-kategoria jakin baterako.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 144. orr.

19 batera.

Ekuazio sinplea, baina zaila, behingoan.  Berria - Kirola   2006-04-28

20 behingoz zerbait gertatzea edo amaitzea irrikaz espero dela edo espero zela adierazteko adizlaguna.

Behingoz zeure bizitzan, zaude isilik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 291. orr.

Behingoz konpondu beharreko auziak datoz mahai gainera: espainiar Estatuaren baitan zer lekua duen Euskal Herriak, edo, agian, baita nazionalismoaren euskal Estatu amestu hori posible ote den ere.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 55. orr.

Behingoz heriotzekin, kaleko indarkeriarekin eta xantaiekin amaituko duen prozesu bat egitea da kontua.  Berria - Harian   2006-03-26

-Esan zazu behingoz! -oihu egin nuen-.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 70. orr.

Sar hadi behingoz hire zuloan eta ongi itxi atea!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 170. orr.

Hoa behingoz neska horrengana eta esaiok zeozer.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 74. orr.

Igo behingoz traste zahar horiek ganbarara!  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 77. orr.

Sofri ditzadan behingoz merezi ditudan hildurak.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 500. orr.

Zergatik ez dun behingoz pikutara bidaltzen, e?  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 20. orr.

Zergatik ez da behingoz ereduen politika aldatzen?  Berria - Harian   2005-04-26

-Utziko al diozu, behingoz, horrela hitz egiteari? -esan zuen mutilak-.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 33. orr.

Jainkoarren, itzulidak behingoz nire zigarro-ontzia.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 29. orr.

Ea behingoz esnatzen garen bizi dugun amets gaizto honetatik.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 27. orr.

Ea ikasten duzuen, behingoz, ezin dela ibili isileko arrantzan nire lursailetan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 50. orr.

Amesgaiztoa gainetik kendu, eta ea behingoz bakean uzten nauten.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 101. orr.

-Jan ezak hau, behingoz, eta emak bakea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 129. orr.

Utz nazazue bakean, utzidazue behingoz gau batez bada ere burukoa malkoz busti gabe, begiak erretzen eduki gabe, lokiak taupaka eduki gabe lo egiten!  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 92. orr.

Har ezazu papera eta idatzi, ea behingoz bukatzen dugun, eta betiko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 95. orr.

Bukatu egin nahi nuke behingoz, irakurle, kontu desatsegin honekin.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 190. orr.

Hainbeste atzera-aurrera eta joan-etorriren artean, Ibarretxek ere hobe luke behingoz leihoko muga zehatz horretan pausatzea.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 71. orr.

Azkenean, makinak ere gelditu ziren behingoz, eta itsasontzi gainaldera igo ginen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 114. orr.

Ea gerra zerri hau behingoz bukatzen den!  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 229. orr.

-Dani, hitz egingo al duk argi behingoz?  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 130. orr.

Amaituko al duzu, behingoz, umea?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 111. orr.

-Esaiozu atso horri isiltzeko behingoz.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 42. orr.

–Noiz izango ote dut bakea behingoz?  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 98. orr.

Emaizkidazu gutun horiek behingoz!  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 73. orr.

Buka dezagun behingoz!  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 149. orr.

Amai dezagun behingoz.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 73. orr.

Urrats txikiak egiten ari gara, behingoz auzia konpon dadin.  Berria - Harian   2005-08-05

Gurasoei behingoz eta betiko bere gustuak azaldu nahi zizkien.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 144. orr.

Emaguzu pistola madarikatu hori behingoz.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 116. orr.

Behingoz utzi zezala zeru goi ixila.  Herria   2005-03-24

Asanbladak ia aho batez asmoa hartuko zuelako aittitte kanporatua izan zedila behingoz, ken zezatela gure begi bistatik nahastaile hura.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 278. orr.

Esan zitekeen hantxe gauzatu zela behingoz orduan gertatu ez zen elkarretaratzea.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 141. orr.

Euskaldunok zer edo zer egiten dugun bakoitzean erdaldunei barkamena eskatu beharko bagenie bezala jokatzeari utzi beharko genioke behingoz.  Berria - Harian   2005-10-07

21 oraingoz; momentuz.

Behingoz, ez dit niri zuzenean hitz egin, nire gurasoei baizik.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 57. orr.

Aitatxi, behingoz, ez zen ez batzuen ez bertzeen artean izan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 81. orr.

Arrosek, behingoz, ez entzuna egin zien halako iritziei.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 228. orr.

22 behingoagatik.

Behingoz, zuzenean mintzatu zaio Lepic jaunari.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 46. orr.

Astia genuen, behingoz, lasaitasun osoz pianista ohiari amaiera arte entzuten geratzeko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 268. orr.

Behingoz zeure bizitzan, zaude isilik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 291. orr.

Bizitzan behingoz, zorte ona izan nuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 249. orr.

Ez da batere pozik; ulertzekoa da, behingoz ikerketa bat huts egiten duelako...  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 90. orr.

23 behinik behin (orobat behinipein g.er. eta beñepein g.er.) adlag behintzat.

-Bi gauza behinik behin ez dituk errepikazioz egiten: garrasia eta negarra.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 24. orr.

Niri behinik behin on egiten zidan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 131. orr.

Nik neuk, behinik behin, ez dut sekula hizkeren eta euskalkien apologiarik egingo.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 247. orr.

Oraingoz, behinik behin, Interneten izango du egoitza nagusia MusikHerria disketxeak.  Berria - Harian   2005-10-23

Izan duzu, behinik behin, horretarako astia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 499. orr.

-Piezak mugitzen behinik behin jakinen duk, noski.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 34. orr.

Hala diote, behinik behin, erreparatu dutenek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 288. orr.

Ez behinik behin ekaitzak jotzen zuenean.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 61. orr.

-Ez ziren bustiko, behinik behin? -galdetu zuen zakar Ruche jaunak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 64. orr.

-Zure mendeku goseak ez dezala, behinik behin, zure bizitza arriskuan jarri.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 341. orr.

Gipuzkoan, garraio sektorean behinik behin ez ei dago modu horretako beste enpresarik.  Berria - Ekonomia   2006-04-22

Ezin jakin nagusiaren itzulera pozgarri ote zitzaion Petrushkari; behinik behin, Selifanek eta berak elkarri begiratu zioten, eta apur bat bigundu zitzaion aurpegi beti latza.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 195. orr.

Tradizionalki, azken hamarkadetan behinik behin, Alderdi Demokratari lotuak egon dira beltzak.  Berria - Mundua   2004-10-24

Hemen, izan ere, landutako sororik apenas dagoen, eta lurra elkorra da, azalean bai behinik behin.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 171. orr.

Utzizkidazu besoak libre, behinik behin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 400. orr.

Bai zera! Ez atzo behinik behin!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 401. orr.

Nire ezkondu nahi eza printzipio-kontua dela behin baino gehiagotan esana nion, edo iradokia behinik behin.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 43. orr.

Hala iruditu zitzaidan behinik behin.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 23. orr.

Zenbat bider ez ote zigun esan horixe, ehunka bider bai, behinik behin.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 72. orr.

24 behin ...–z gero (aditzaren era burutuaz) ondoren.

Behin gertatuz gero, beren horretan diraute huts horiek hurrengo belaunaldietan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 58. orr.

Behin hilez gero, harekin bat egingo dugu eta hura izango gara.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 141. orr.

Behin itzaliz gero, ez da komeni berriro piztea.  Berria - Kirola   2004-05-25

'Behin ilunduz gero jendea hil egiten dute kalean', abisatu didate.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 225. orr.

Zabarkeria, behin sustraituz gero, ez da erraza kentzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 933. orr.

Esaldi nahiz paragrafo batek, behin hasiz gero, bukaera izan beharra zeukan; ezer ez zen geratzen esan gabe, zintzilik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 250. orr.

Betiko atea ireki zuen, isil-isila eta, behin sartuz gero, berehala hetsi zuen, nehor arrotzik ez zedin sar segurtatzeko.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 44. orr.

Landu egin behar da horretarako, baina behin landuz gero, edozein hizkuntza eta edozein dialekto da edozertarako gauza.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 78. orr.

Bazakiat pauso zaila dela, baina behin emanez gero, berebiziko lasaitua hartuko duk!  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 176. orr.

Uholdeen aitzakiarekin ere 500 marine ekarri nahi izan zituzten, eta, noski, behin sartuz gero haiek gelditu egiten dira, ea nork ateratzen dituen.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 119. orr.

Orain dena aldatuko zen eta, behin aberastuz gero, bestela ondoan irauten ez zioten senargaiak eta maitaleak barra-barra izango zituen atzetik.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 110. orr.

Bestela, amaitu egingo ziren opariak, kultu hori eskaintzen zutenek, behin garbituz gero, inongo bekatu-kontzientziarik ez baitzuten izango.  Elizen arteko biblia   Heb 10,2

Eta behin honetaraz gero, neure buruari galdetzen zioat, hain sakona al da grina hori, hain gaiztoa, hain handiosa, hain basa?  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 227. orr.

Horrek deus aldatzen ez; behin horretaraz gero, zeure urratsak besterik ez duzu adituko etxe hutsean barrena karraska.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 138. orr.

Usadio guztiei arrazoi morala topatzen zaie, behin hasiz gero.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 211. orr.

25 beste behin adlag

Beste behin, Erroman kardinal baten etxean zegoela, pasarte ilun batzuei buruz galdetu zioten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 345. orr.

Beste behin, Gazara joan zen Sanson; prostituta bat ikusi zuen han, eta harengana sartu zen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 38. orr.

Beste behin, baina, bertan behera gelditu zen auzia.  Berria - Harian   2006-04-12

Tokiak beste behin edo birritan aldatu genituen, harik eta aurrera jarraitzea hobe genukeela esan nion arte.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 168. orr.

Apezen block-ean izan nintzen beste behin edo bietan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 119. orr.

Beste behin gehiago izan dugu berri txarra Luzaiden.  Herria   2005-02-10

-Beste behin kontrabandoan? -galdegin zion, idor-idorra, paketa erakutsiz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 141. orr.

Beste behin ere jaitsi ginen gu hona garia erostera.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 122. orr.

Beste behin ere haurdun gertatu eta semea izan zuen.  Elizen arteko biblia   Has 29,34

Ezintasuna beste behin, eta negarra eta kulpa.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 127. orr.

Gero beste behin ikusi nuen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 209. orr.

-Banekien oraindik ere beste behin etorriko zela.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 11. orr.

Banan-banan begiratu zien, beste behin, egin ahala aulki gainean pilatuz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 10. orr.

Edo ez naiz iritsiko -beste behin egin zuen eztul-.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 94. orr.

Druida, etsituta, hasperen egin eta istorioa beste behin kontatzeko prestatu zen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 20. orr.

Nipper Martin bere fusila garbitzen ari da beste behin.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 158. orr.

Entziklopedia itxi eta argazki zati jaso berriari begiratu zion, beste behin.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 112. orr.

Begiak gorriturik zeuzkan beste behin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 81. orr.

Hondakinekin produktu berriak lor daitezkeela erakutsi duzue, beste behin.  Berria - Gaiak   2004-04-03

Eta kartzelara beste behin ere.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 51. orr.

26 noizean behin (orobat noizeanbehin g.er.) adlag batzuetan, gutxitan, bataren eta bestearen artean tarte handia gertatzen dela. ik noizbehinka.

Noizean behin, bere begirada arretatsu eta irribarretsua luzatzen dit; baina ez nau ikusten; jaten ari dena zelatatzen murgilduegi dago.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 177. orr.

-Bai, gauza ona da noizean behin beste leku batzuetara joan-etorri bat egitea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 446. orr.

Orain, noizean behin, gutunen bat edo beste bidaltzen dio aitak munduko bazterren batetik.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 23. orr.

Gustuko dut, noizean behin eta pertsona egokiekin, odaliskarena egitea, emakumeek badakite zertaz ari naizen, zoragarria da.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 127. orr.

Gertutik begiratzen du eta noizean behin arnasotsa egiten du.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 92. orr.

Hemen, Sin Otetxestva besterik ez dugu irakurtzen, eta noizean behin soilik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 51. orr.

Arretagabe tira egiten zien sokei, noizean behin begi-kolpe bat luzatzen zuela etorri berri bakoitzaren aurpegira, eta noizean behin, asperdura beraz, zerura.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 78. orr.

Ongi hagoen ikustera etorriko naun noizean behin...  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 14. orr.

Oso noizean behin ikusten dira horrelakoak.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 158. orr.

Putreak eta arranoak begiztatzea oso noizean behin suertatu ohi zait, baina noiznahi harrapatzen dut neure burua buztanikararen baten shuffle-joerari begira, miretsia eta eder iritzia.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 200. orr.

27 noizean behingo izlag

Buruko min deitu litezkeenak, ez, baina askotan sentitzen dut -bolada batzuetan, ia egunero- buru-arintasun halako bat noizean behingo ziztada ez oso zorrotzekin.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 175. orr.

Zure aurrean jesarrita dagoen andrak zeharka begiratzen dizu, noizean behingo boladetan, burua altxatzen duzunean zure begirada ekidinez, baina zu soberan konturatu zara gustatuko litzaiokeela jakitea zer den irakurtzen ari zaren liburu gorri hori.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 115. orr.

28 noizean behinka adlag noizean behin.

Lehen egunero edaten bazen, gaur egun noizean behinka bakarrik da erosten, besta baten ospatzeko-edo.  Berria - Harian   2005-09-11

On duk noizean behinka gure garaipenak ikusitako tokietara itzultzea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 313. orr.

Errege Jaunak beharko du auziaz arduratu, baina ezingo du, noizean behinka baizik, bere kontaezinezko eginbide guztiengatik.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 168. orr.

Eskualde huntako zorionaz har dezagun plazer noizean behinka bederen.  Herria   2005-01-06

-Bilduma zaharrak ikusmiratzeko apeta izaten diat noizean behinka.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 149. orr.

29 noizik behin adlag noizean behin.

Noizik behin presio txikia egiten nuen, non sakatu behar nuen erabakitzeko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 89. orr.

Noizik behin, Jamesek Edithi begiratzen zion, nola ote zebilen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 86. orr.

Ez zuen hitzik esaten baina, noizik behin, hanka luzatu eta bere oinari ikarazko begirada zuzentzen zion.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 36. orr.

Oso gogoko zuen anaia guztiek noizik behin eskuz lan egitea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 691. orr.

Weldon andreak bazuen beste zaletasuntxo isil-gordekorik ere, noizik behin aitortu ohi zuenik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 133. orr.

Orriak pasatzen egon da une batez: orri zuri asko eta, oso noizik behin, zenbait lerro, tinta gorriz eginak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 184. orr.

30 noizik behingo izlag

Suaren noizik behingo zapartak baino hots handiago batek atera ninduen neure kabutatik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 147. orr.

31 noizik behinka adlag noizik behin.

Noizik behinka, bere dendaren atzealdean, amore eman eta sakelatik atera egiten zuen erabat, bizpahiru emakumezkori erakusteko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 345. orr.

Loak noizik behinka hartu zuen bakarrik, eta tarte labur horietan ere haren burua esna-esna egon zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 391. orr.

Gavarden atseginik handienetakoa zen noizik behinka lagun batekin gela hartan sartu eta gauza arriskugarri haiek erakustea.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 402. orr.

-Verlaque deabru horrek adarra jotzen dik -esaten zion Gavardek noizik behinka-.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 198. orr.

32 noizik eta behin adlag noizean behin.

Noizik eta behin gurasoak engainatuak izaten dira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 217. orr.

Noizik eta behin, nire aurrean agertzen da bat-batean Bennetten eskuin besoa, edo eskuak haizetakoa ukitzen du emeki.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 116. orr.

Nahiago zuen koadrila harekin ibiltzea, han, teorian behinik behin, kondizio berdinetan baitzegoen, adarrak bakarrean eramatea baino.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 121. orr.

Gure artilleriak obus bat edo bi jaurtitzen ditu airera, noizik eta behin, haien lubakietarantz, eta haiek ere beste horrenbeste egiten dute.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 128. orr.

Joan egiten zen argia noizik eta behin, une batez doi-doi: elektrikaren eten errepikatuak.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 16. orr.

Inork ez zuen ulertzen zergatik, baina handik gutxira, Bertha nora ezean galtzen hasi zen, noizik eta behin.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 75. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adierazi zuen behin (11); aitak behin (14); aldian behin (255); armak behin betiko (19); astean behin (177); auzia behin betiko (9)

bazen behin (28)

behin agertzen (9); behin ateratzen (10); behin baino ez (58); behin baino gehiagotan (1224); behin baizik ez (38); behin bakarrik (248); behin bakarrik ere (9); behin bakarrik izan (9); behin barruan (15); behin batean (345); behin batez (60); behin bederen (29); behin behinean (177); behin behinean aske (27)

behin behineko (982); behin behineko askatasuna (10); behin behineko espetxealdian (10); behin behineko gobernu (33); behin behineko gobernua (24); behin behineko gobernuak (57); behin behineko gobernuaren (54); behin behineko gobernuari (20); behin behineko gobernuko (53); behin behineko kontratua (10); behin behineko kontratuak (21); behin behineko presidente (27); behin behineko presidentea (9); behin behinekoa (62); behin behinekoa da (11); behin behinekoa dela (9); behin behinekoak (45); behin behinekoak dira (10); behin behinekoak izan (9)

behin behinekotasun (25); behin behinekotasun tasa (11); behin behinekotasuna (65); behin behinekotasunak (10); behin behinekotasunaren (9); behin behinekotasunari (9)

behin behinekoz (51); behin behingoz (9); behin behintzat (12); behin bere (75); behin beren (9); behin berriro (34); behin berriz (37); behin besterik (9)

behin betiko (1236); behin betiko amaitu (9); behin betiko amaitzeko (13); behin betiko desagertu (10); behin betiko emaitzak (22); behin betiko epaia (9); behin betiko erabakia (46); behin betiko eta (12); behin betiko gainditzea (10); behin betiko irtenbidea (9); behin betiko ixteko (9); behin betiko kolpea (9); behin betiko konponbidea (15); behin betiko konpontzeko (9); behin betiko mugak (14); behin betiko proposamena (9); behin betiko su (12); behin betiko testua (9); behin betiko txostena (10); behin betiko utzi (12); behin betiko uzteko (12); behin betikoa (118); behin betikoa da (13); behin betikoa dela (10); behin betikoa izan (13); behin betikoa izango (10); behin betikoak (22); behin betikotz (43); behin betikoz (48); behin betirako (33)

behin biltzen (11)

behin edo (215); behin edo behin (66); behin edo beste (11); behin edo birritan (19); behin edo bitan (41); behin egin (33); behin egin ohi (9); behin egiteko (9); behin egiten (67); behin egiten den (10); behin entzun (14); behin ere (1005); behin ere aipatu (10); behin ere baino (12); behin ere egin (9); behin ere ez (199); behin ere huts (14); behin ere ikusi (36); behin erran (13); behin errana (10); behin esan (58); behin esan zion (11); behin esan zuen (12); behin eta behin (13); behin eta berriro (1308); behin eta berriz (1518); behin eta betiko (42); behin eta birritan (41); behin etorri (9); behin etortzen (21); behin etxean (10); behin etxera (11); behin ez (35); behin gertatzen (20); behin gure (29); behin gutxienez (15); behin hala (9); behin halako (9); behin han (28); behin hara (12); behin haren (10); behin hasi (9); behin hasteko (17); behin hori (57); behin horretara (10)

behin ikusi (32); behin ikusten (19); behin irabazi (14); behin irakurri (13); behin izan (21); behin joan (15); behin kontatu (9); behin lagun (9); behin nire (12)

behin sartu (9); behin segurik (16); behin soilik (14)

behinik behin (729); behinik behin ez (17)

bera behin (18); bera behin eta (11); berak behin (26); bertze behin (16); beste behin (809); beste behin ere (195); bi urtean behin (19); bi urtetik behin (29); bi urtez behin (12); bizitzan behin (23); bost urtean behin (12)

egin zuen behin (17); egunean behin (40); egunetik behin (23); egunez behin (14); erabakia behin (14); esan du behin (9); esan zidan behin (40); esan zion behin (25); esan zuen behin (39); esaten zuen behin (12)

ez behin (30); ez behinik behin (13); ez da behin (64); ez du behin (18); ez dut behin (26); ez duzu behin (11); ez nintzen behin (10); ez nuen behin (18); ez zen behin (26); ez zuen behin (52); ez zuten behin (14); ezta behin ere (11)

galdetu zion behin (9); gatazka behin betiko (22); gogoan dut behin (11); guztiak behin betiko (13)

hala diote behin (10); hamabostean behin (32); hasteko eta behin (23); hilabetean behin (65); hilabetetik behin (11); hilabetez behin (9); hilean behin (92); hilean behin edo (10); hiru hilabetean behin (12); hiru urtetik behin (10)

ia behin (11); idatzi zuen behin (9); indarkeria behin betiko (30); inoiz edo behin (84); irakeko behin behineko (170); izan da behin (13); izan zen behin (10); izan zuen behin (11)

lantzean behin (152); lau urtean behin (18); lau urtetik behin (11); lehenengo eta behin (176); lehenik eta behin (488)

nahiz behin (10); nik behin (33); noiz edo behin (21); noizean behin (729); noizean behin gertatzen (9); noizean behin soilik (10); noizik behin (76); noizik eta behin (17); nola behin (24); non behin (13)

omen zen behin (9); omen zuen behin (11); oso noizean behin (25); osoan behin (9)

politikoa behin betiko (9)

segundoz behin (10); sei hilabetean behin (10)

tartean behin (37); urtean behin (223); urtean behin edo (16); urtean behin egiten (18); urterik behin (16); urtetik behin (68); urtetik behin egiten (13); urtez behin (39)

[3] behingoagatik bada ere (4)

behingoan egin (4); behingoan erantzun (4); behingoan eta betiko (4); behingoan ohartu (4); ia behingoan (3); zen behingoan (3); zion behingoan (3); zuen behingoan (3)

al zara behingoz (5); behar ditugu behingoz (3); behin behingoz (9)

behingoz abian (3); behingoz administrazioak (3); behingoz alde batean (3); behingoz amaitzea (6); behingoz amaitzeko (6); behingoz atzean uzteko (3); behingoz bada ere (8); behingoz bakean (3); behingoz bukatzea (4); behingoz bukatzeko (3); behingoz eta betirako (5); behingoz gainditzeko (3); behingoz isiltzeko (3); behingoz konpontzeko (3); behingoz utzi (4); behingoz zer gertatzen (3)

beste behingoz (18); buka dezagun behingoz (3); da behingoz (6); dadila behingoz (5); dezagun behingoz (9); ditugu behingoz (4); du behingoz (9); dugu behingoz (3); dun behingoz (3); dute behingoz (3); ea behingoz (27); egizu behingoz (3); esadazu behingoz (3); ezak behingoz (6); ezan behingoz (4); ezazu behingoz (13); gatazkari behingoz (3); ginen behingoz (3); guztia behingoz (3); hadi behingoz (5); hitz egizu behingoz (3); hori behingoz (5); horiek behingoz (5); hura behingoz (3); isiltzeko behingoz (4); legea behingoz (3); nahi du behingoz (4); nahi dute behingoz (3); nuen behingoz (6); zaitez behingoz (5); zara behingoz (5); zen behingoz (3); zidan behingoz (3); ziren behingoz (3); zuen behingoz (8)


behinen 1 izond lehena, nagusia, lehena.

Jatea, jatekoa lortzea, estimulu lehen eta behinena zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 188. orr.

Oraintsu arte gizakiak kezka behinen edo nagusi bakarra elikagaia (eskuratzea) izan badu ere, pixkanaka, merkantzia huts bilakatzen ari zaigu.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 119. orr.

Meteorologiak hortxe dauzka, azken urte hauetan sorturiko erronka nagusi eta behinenekoak.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 177. orr.

Eta azkenik, eta behinenik: halako mutil prestu eta irekia izanik bera, ez al zuen sentitzen egia faxisten hatsa zerua kirasten, ez al zuen laido larritzat jotzen pentsamenduaren jabe den gizon bat pentsatu gabe sinestera makurrarazi behar hura?  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 66. orr.

Zazpi haurretako familia bateko behinena naiz.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 280. orr.

Dikotomia horren areagotzea ebitatzea da orain "intelektualen" zeregin behinena beharbada.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 204. orr.

Gehien ekoizten eta saltzen den letra-jeneroa den nobelak gure gizartean betetzen duen funtziorik behinena da, duda izpirik gabe, bizi ezindakoen ispilu kontsolagarri bat eraikiz hiritar aspertuaren aspermenaren aringarri izatea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 232. orr.

Hori du liburu honek ments eta, era berean eta paradoxikoki, hori da liburu honen bertuterik behinena.  Berria - Kultura   2004-01-03

Tratatu honen helbururik behinena profezi liburuetan ageri diren izen edo hitz batzuk azaltzea da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 28. orr.

Zoritxarrez, mitxoletak, ahanzturaren lorerik behinenak, gailendu ziren azkenean ehunaren marrazkian.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 100. orr.

Eta zein da, bekatuez damutzeko, erremediorik behinena?  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 31. orr.

Virgiliok Eneida erre nahi du, giza irudimenaren emaitzen kimeraren eredu behinena.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 161. orr.

Bertsolariek darabiltzaten doinu kopuruari dagokionez, Juanito Dorronsorok, arlo honetan dugun ikertzailerik behinenak, 2.775 bildu eta sailkatu ditu.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 82. orr.

-Carrero Blancoren kastako odolzaleei babesik gabe geratzeak egiten die minik handiena; hortxe dute ahuleziarik behinena.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 63. orr.

Herrialde pobreentzat, berriz, arazorik behinena oinarrizko beharrak, hala nola elikadura, osasuna eta hezkuntza, asetzeko ezintasuna zen.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 19. orr.

Musika kalera ateratzea zuten helburu behinena.  Berria - Kultura   2006-03-05

Hauster maiteminduta dago Marujaz, Donostiako gau moreen ikono behinenaz.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 54. orr.

Akuria zen bakteriologoen aztergai behinena.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 81. orr.

Horixe baita denok profitatu beharreko ondare behinenetako bat.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 27. orr.

Berriketa hutsen eta ustelkerien garaiak joanak dira, eta beharrizan behinenak beste ardurarik ez dugu izan behar.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 198. orr.

Bistan da ETAk ez dituela gogoko defendatu uste duen herriak eman dituen pentsalari, idazle eta kultur eragile behinenak.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 54. orr.

Dikotomia horren areagotzea ebitatzea da orain "intelektualen" zeregin behinena beharbada.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 204. orr.

Hain zuzen ere, horixe zuten ezaugarri behinena, errealitateak ernarazten zien desilusio handia, alegia.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 9. orr.

Kontakizunaren giroa eta dekoratua bera ere, hau da, Hurtadoren bizimodu praktikoa azken-azkenean, Barojaren aspirazio behinenen ispilu dira.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 15. orr.

Haren behineneko sostengua bazkideak dira eta horiek pertsona fisikoak izango dira, gizabanakoak, eta ez dute inolako erakunderik ordezkatuko elkartean.  Berria - Harian   2005-01-22

Munduko zientzialari eta pentsalari behinenetakoak.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 98. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

behinena da (5); behinenetako bat (6); ezaugarri behinena (3); ezaugarririk behinena (3); helburu behinena (12); helbururik behinena (6)


behinik behin ik behin 23.

behinola (291 agerraldi, 67 liburu eta 15 artikulutan; ETCn 1.714 agerraldi) 1 adlag lehengo denboretan, aspaldi. ik behiala.

Behinola, harriek ere hizketan zekiten garaian.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 58. orr.

Behinola Pixodaro izeneko artzain bat izan zen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4750. orr.

Behinola, Joakin izeneko gizon bat bizi zen Babilonian.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 175. orr.

Behinola, Eguberri aldi, indioilar gizenenetariko lau desagertu ziren ibarrean beherako herritik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 98. orr.

Behinola, jaiki zen Satan Israelen kontra eta israeldarren errolda egitera bultzatu zuen David.  Elizen arteko biblia   1 Kro 21,1

Behinola, Leon jaunak, Gurutze Santu elizako kardinalak, aldi batean berarekin Erroman gelditzera gonbidatu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 355. orr.

Behinola errota izana, bere antepara eta guzti, hantxe neukan neure aurrean, Egaren ertzean bertan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 183. orr.

Behinola Pixodaro izeneko artzain bat izan zen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4750. orr.

Bada behinola gauza guztien, erroen, enborraren, adarren eta fruituen, sorburu izan zen printzipio bat.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 166. orr.

Ingalaterra protestantean behinola gurtua zen aita santua orain Erromako apezpiku eskandalagarria besterik ez zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 74. orr.

Izango da behinola asmatu, inork desegin ez, eta dagoeneko fosilduriko egia bihurtu den gezurrik.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 108. orr.

Zimeldu egin zitzaizkiola behinola haragitsuak zituen ezpainak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 344. orr.

Ezkerretatik hasita, Cap Ferret geneukan aurre-aurrean; eta gero, segidan, Le Canon, Piquey, Arès... Andernos zabala, batez ere, nagusi, behinola famatu izana, argiz eta luzeraz.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 70. orr.

Proportzioa behinola bezalakoa balitz, diruak hobeto beteko luke bere zeinu-funtzioa.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 71. orr.

Ezaguna nuen nik Tampico aspaldiskotik, behinola han egindako eta bizi naizen artean sekula ahantziko ez dudan arrain-jate pozoitsu batengatik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 22. orr.

Ez da sinetsi behar jaunek behinola zituzten eskubideak -eta egun ez dituztenak- usurpazio bidetik kendu izan zaizkienik.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 246. orr.

Gizon potolo eta adinekoa antzeman dut, sudurpean behinola egondako bibote zorrotz baten arrasto zurixka zeraman eta asmo oneko jakituria zerion bere aurpegiari.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 109. orr.

Sabeth gaztea da, behinola Hanna izan zen bezala.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 116. orr.

Gozoa izango nintzateke berarekin, alaia izango nintzateke, behinola ohi bezalaxe jokatuko nuke.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 78. orr.

Odéoneko cocotte-ak, behinola bezala.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 294. orr.

Bere hanka handituak, behinola artatze-gelan ikusi nuen legez, aho zabalak diruditen ebaki paraleloz josita dauden arren.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 231. orr.

Asiriaren kontra jasoko du makila, behinola Egipton itsasoaren kontra bezala.  Elizen arteko biblia   Is 10,26

Jainkoak hala nahita, Santuak behinola erabilitako gerriko sokaren zati bat aurkitu zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 860. orr.

Jainkoak gizon hau bidali zuen, behinola Apostoluek bezala, mundu zabalean gizaki guztiei egiaren testigantza ematera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 237. orr.

Iparrekialdean dagoen Pertsiako partea, Hirkania, Margia, Baktria, etab., gaur egun desagertuak diren hiri oparoz beteta zeuden behinola.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 30. orr.

2 behinolako izlag

Behinolako emakumeen desira horrek guztiz harturik nauka; maitatu izan duten emakume guztiak maite ditut, urrutitik!  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 195. orr.

Miren eta bion arteko behinolako maitasuna -hasi zen- oroitzapen hutsa zen aspaldi.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 21. orr.

Behinolako neskatila sutsua ote nintzen, zure semearen ama ote, arrotza ote?  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 54. orr.

Gure barazki-saltzaileak Wehrmacht-i erosten dizkio patatak, eta zakutan ekartzen ditu aitaren behinolako bulegora.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 96. orr.

Geroztik, ordea, lege horien azalpen neurologikoa erabat gaindituta eta zaharkituta geratu delarik, galdua dute beren behinolako ospea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 70. orr.

Harkaitz zorrotzak ere badakuskit, ilargiaren argitan beltz; baliteke behinolako animalien bizkarralde zorrotzen antza izatea, baina nik badakit harkaitzak direla, harriak, bolkanikoak seguru aski.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 33. orr.

Denak ari ziren jolasean, nor txinotara, nor kartetan, ukuilu barruan; ganora handiz, eta negu gauetako behinolako suhartasunaz.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 158. orr.

Behinolako egun ederrak.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 187. orr.


behintsu izond behin-edo.

Bainan noiztenka, urtean behintsu, jiten zen gure etxeraino.  Herria   2004-09-02


behintxo adlag adkor behin.

Nirekiko esan nuen lehen ere halako zerbait egina zuela behin edo behintxoan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 18. orr.

Desengainatzearen fasea ez da behintxo bateko une laburra izaten, gatazketan luzatzen da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 207. orr.


behintzat adlag gutxienez, besterik ez bada ere. ik bederen; behin 23. (ikus beheko konbinatorian behintzat adizlagunaren agerraldi maizkoenak).
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

aldetik behintzat (18); arabera behintzat (15); arte behintzat (84); artean behintzat (24); askotan behintzat (11)

bada behintzat (115); badago behintzat (14); badaiteke behintzat (8); badira behintzat (29); badu behintzat (40); badugu behintzat (16); baduk behintzat (11); badut behintzat (13); badute behintzat (15); baduzu behintzat (14)

bai behintzat (140); baina behintzat (12); baina nik behintzat (9); baldin bada behintzat (23); bat behintzat (94); batean behintzat (129); batez behintzat (18); batzuek behintzat (9); batzuetan behintzat (20); batzuk behintzat (32); bazen behintzat (27); bazuen behintzat (9); begira behintzat (8); behin behintzat (12)

behintzat bai (47); behintzat bere (14); behintzat beste (13); behintzat beti (10); behintzat egin (15); behintzat eta (19); behintzat ez (261); behintzat ez da (15); behintzat ez du (12); behintzat ez dut (23); behintzat ez dute (8); behintzat ez zen (11); behintzat ezin (10); behintzat hala (22); behintzat hemen (9); behintzat nik (11); behintzat nire (13); behintzat oso (11)

berak behintzat (17); bezala behintzat (8); bitartean behintzat (26); da behintzat (43); dagokionez behintzat (18); dakidala behintzat (15); dio behintzat (13); diote behintzat (11); dira behintzat (11); dirudi behintzat (10); du behintzat (40); dugu behintzat (19); duk behintzat (9); dut behintzat (31); dut nik behintzat (9); dute behintzat (13)

edo behintzat (58); edo ez behintzat (10)

ez bada behintzat (55); ez badira behintzat (15); ez badu behintzat (14); ez bazen behintzat (13); ez behintzat (293); ez zuen behintzat (8); ezean behintzat (13)

gaur behintzat (10); gero behintzat (25); guk behintzat (11); hala dio behintzat (9); handi batean behintzat (12); hartan behintzat (20); hasiera batean behintzat (11); hasieran behintzat (29); hau behintzat (9); hein batean behintzat (16); hemen behintzat (13); honetan behintzat (14); hori behintzat (35); horretan behintzat (12); hura behintzat (8)

iruditu zitzaion behintzat (11); itxura batean behintzat (11); itxuraz behintzat (45); izan zuen behintzat (8); kasuan behintzat (21); neuk behintzat (11); neurri batean behintzat (43); ni behintzat (43); ni behintzat ez (8); nik behintzat (112); nik behintzat ez (28); nik dakidala behintzat (14); nik neuk behintzat (9); nire kasuan behintzat (10); nire ustez behintzat (9); niretzat behintzat (27); niri behintzat (66)

orain arte behintzat (21); orain behintzat (16); oraingoz behintzat (88); orduan behintzat (8); partez behintzat (18); teorian behintzat (28)

uste behintzat (8); uste dut behintzat (14); ustez behintzat (33); zuk behintzat (9)


behitegi iz behiak gordetzen diren lekua. ik ukuilu.

Behitegiak, handiak badira ere, leku lasaia izan ohi dira, baina marru zalaparta nabarmena entzuten zen gu iritsi ginenean.Halaber beren barruki edo behitegien berritzeko, dirua galdegiten zioten banketxe bati.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 259. orr.

Euskara menditik hirira eraman genuen, gu ere gazte sentimentalak baikinen: baserritarren behitegietatik medikuen kontsultazioetara, zikin mantxarik gabeko arto landetatik unibertsitateko arlo landuetara.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 24. orr.

Iduriz, bakarrik bi gela zeuden: alde batetik, sukalde itxura zuena, xoko batean behitegiko sargia ageri zuena, ateño apal batek biak bereizten zituelarik eta, bestalde, gela ttipiagoko bat, ohe baten izkina ageri zuena.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 28. orr.

Behitegi erraldoi batean egiten genuen lan beste "émigrants espagnols" batzuekin batera.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 408. orr.

Eskaileretan behera gosaltzera nindoala, egurraren eta udaberriko belar freskoaren usain gozoa sumatu nuen, eta patio lasai nahasiarena, bere behitegi lur jo, zuri eta zikinarekin, bere zalditegi huts ate-zabalekin.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 22. orr.

Hilabeteak eginak zituen ahaide papista batzuen etxeko behitegian.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 284. orr.

Sotoko behitegian, ganbelapeko zokoan, abarka mutur bat agertu zitzaidan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 95. orr.


behiti ik beheiti.

behititu ik beheititu.

behizain 1 iz behi aziendak zaintzen dituen pertsona. ik unai.

Zaldizko lapur-saldo batek inguratu zituen behizaina eta behi-taldea.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 167. orr.

Herrixkatik behizainek behi azienda zekarten, kontra egiten zuten behi pinttoei buztana bihurritzen zieten.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 53. orr.

Bitartean, zerrizaina eta behizaina kanpora irten ziren.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 160. orr.

Pasaia inguruko mendietan unai edo behizainek txapela daramate buruan eta jaka gorriak soinean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 14. orr.

Pala izan zen lortu zuena, Gretti etxekoen behizaina, patata zakuen tamainako ukabilak zituen mutila bera.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 102. orr.

Etxalde bat, behizain familia bat, denak bakean.  Herria   2003-01-09

2 (izenondo gisa)

Horrek kolono behizaina nahigabetu badu ere, indioaren egarria ase du: borroka amaitu dela ematen du.  Berria - Kultura   2006-02-12


behoka iz behor gaztea.

Hiru urteko behokak.  Herria   2001-07-12

Aitatxik erakutsi bezala, behoka akuilatu nuen handik eskapo egiteko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 121. orr.

Behoka lauhazka ari zen, hiriko irteeraren bila.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 122. orr.

Asteartez abiatu nintzen Donapaleura, ene behoka muturxuria azpian hartuta.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 120. orr.

Horretarako, behoka gorria erosia nuen Orthezeko harrapaketatik egokitu zitzaidan partearekin.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 280. orr.

Taldeko lau kide finkoek beren behokak zainartenen artean hautatu zituzten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 82. orr.


behor 1 iz zaldiaren emea.

Behorrak izaten genituen guk etxean.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 116. orr.

Zakurrek behor bati eta beronen umeari eraso zioten.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 77. orr.

Zaldien eta behorren salerosketa zen haren eginkizun nagusia.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 83. orr.

1569ko uztailean, ber gauza egin nuen, berriz ere gauerdiz eta behor bat azpian nuela, nire lagun inguratuak gibelera utzita.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 230. orr.

-Iazko uztailean osaba lagundu nian hango feriara, behor batzuekin.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 205. orr.

Ahuntzak, ardiak, behorrak jagoten, bizimodu gogorra zan ha.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 97. orr.

Behorra bridetatik hartu eta zakurrari txistua jo zion.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 140. orr.

Irrintzi egin zuen behorrak, eta artzain txakurrak hankartean sartu zuen buztana.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 147. orr.

Behorra astarraz estalita!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 322. orr.

Harakinak behorrarenean bezain leun ibili zuen eskua txaluparen sabelean harat-honat nire lagunei kasurik egiteke.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 138. orr.

2 (izenlagun eta izenondoekin)

Urtea akitu baino lehen behor gazte mutur-xuri bat oparitu zidan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 117. orr.

Behin, neguko gau batean, hiru gizon zihoazen fardel handiz zamatutako lau behor bikainekin.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 88. orr.

Gogoan atxiki dudan irudian, aitatxi behor gorri baten gainean dabil, makala bezain zut.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 67. orr.

Geronek sartzen genion behor pinttoa zamaritegian.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 102. orr.

Zaldi grisari eta behor gaztainkara argiari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 123. orr.

Denbora horretan guztian, behor zahar eta zabal hura, otzana eta izengabea, geldi-geldi egon zen harlauzetan, ostikorik jo eta uhalik astindu gabe.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 16. orr.

Manexunek ez zuen nehoiz jakin nork eho zizkion Pentze Patarrean zeuzkan behor eta garaino preziodun haiek.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 76. orr.

Nik haragirako behiak eta behorrak dauzkat Pirinio aldean.  Berria - Ekonomia   2004-07-30

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Behor irrintziren bat agian?  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 212. orr.

Urtero, inauterietan zaldi, idi, behor eta asto lasterketa ederra egiten da Hiri nagusian sari bereziak eskainiz lehen heltzen denari.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 105. orr.

Ibar hartan bertan belar-jaten ari zen Galizia kastako behor-talde bat.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 49. orr.

Behor andana bat beren pottoka gazteekin.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 79. orr.

Behor larru bat nonbaitetik hartu eta, haren azpian, ha-bia egin nuen zoko batean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 130. orr.

Kumyss hori behor eta gamelu esnez egindako edari bat da.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 350. orr.

Behor esnetan beratzen ipinita.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 265. orr.

Setiatu ohiek harrika eta behor-gorotz jaurtika eman zieten harrera setiatzaile ohiei.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 277. orr.

Sekulako behor puska egina dago.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 76. orr.

Lagun isekaria behor-eske dagoen zaldia bezalakoa.  Elizen arteko biblia   Si 33,6

4 adkor emakumea.

Ez behor fina, Virginia bezala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 313. orr.

Begira, hire arreba horrek, mokor zabaleko behor horrek gozotzen banaik, ba... akaso atzeratu egin genezakek hau guztia.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 29. orr.

Une hartantxe jabetu zen neska hura perla bat zela, artean zulatu gabea, artean inork estalia ez zuen behorra.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 97. orr.


behorki iz behoraren haragia.

Behorkia.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 140. orr.


behortegi iz behorren ukuilua.

Partitu baino lehen behortegiko linternapean ikusia neukan mutiko manugaitz honek Henrike II.aren gisako kapelu, bufoi bruxa eta larruzko azpantarrak zeramatzan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 179. orr.

La Carioca deitzen den fonda xumearen etxekoandrearen irribarre goxoak, atarian sartzera nindoala, nago ez didan erakustera eman ene zai zegoela, haren ate aitzinean pasatua bainintzen, zaldiaren behortegirainoko azken urratsen kexu goxo berarekin.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 75. orr.


behorzain iz behorrak zaintzen edo gidatzen dituen pertsona.

Aitoren seme utziko zituzten Garazi edo Baigorri aldeko behorzainik basenak ere.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 196. orr.


beige ik beix.

beila 1 iz lo egiteko orduetan iratzarririk, santutegi batean, eri bat zaintzen edo hildako baten aurrean ematen den denbora. ik gaubeila.

Beila eternitatearen zatitxo bat da, espazioan landatua, esne-laino bat, eremuen lazturen gainean bela bat bezala etzana.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 97. orr.

Ospakizunak hildakoen hileta baino areago aingeruen beila zirudien.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 834. orr.

Oholtza baten gainean zegoen, elizaren erdian, kandela berriz inguraturik, lorez, beraren atzean zegoen aita batez; hantxe bakarrik aita, beila amaitu zain.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 46. orr.

Utz dezagun bertan behera gure beila, eta, ados bazarete, gau honetan zer ikusi dugun konta diezaiogun Hamlet gazteari.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 30. orr.

Agian goizak ekarriko zuen berririk, baina mementoz ezin zezakeen gehiagorik egin.Ametsak egiarekin nahasten zitzaizkion beila urdurian.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 264. orr.

Donejakueko beila famatu beraren berri emaiten digu beraz orain zuzenean Piarres Aintziartek, baina ez hori bakarrik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 13. orr.

Irailaren 7an Orriako Andredena Mariaren Beila iragan da Orreagako monasterioan.  Herria   2005-09-15

Beila: Hiru egunez fededunen aurrean erakusten da hildako agintari erlijiosoaren gorpua, Sixtoren Kaperan.  Berria - Harian   2005-04-05

Urtero egiten da beila hori eta nahiz ez den urrun gure etxetik, beila bat da, Jerusalemerat edo Guadaluperat edo Javier-erat bezala.  Herria   2005-09-22

Beilak hasi ziren garai hartan sortu zen monastegi hori, Erdi-Aroan.  Herria   2004-12-02

Beilak iraun bitartean ez zitzaion urrunduko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 76. orr.

"Zure bihotzean ez dago Benitorentzat lekurik, ez duzu bihotzik eta" bota zidan gorpuaren beilan zeuden guztien aurrean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 295. orr.

Asko tokitan egiten dira beilak, eta zer garrarekin, Arantzazun bezala, dena otoitz, kantu, bertsu.  Herria   2005-09-08

-Beilan pasatu dudala gaua, neure Refugio defuntaren beilan.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 158. orr.

Gau eta egun egon zen beilan Swann zaharra emazte hil berriaren ondoan.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 87. orr.

Gauaz, berantean, jendea hor egoiten zen adorazionezko otoitzetan, beilan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 60. orr.

Egon zara, legeak hemen manatzen duen bezala, zazpi egunez segidan beilan, nehoiz demendreneko lo kuluxkarik egin gabe.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 65. orr.

Behin batean, beilan zegoen Frantzisko, ohi zuen bezala, otoitzean, gorputzez bere semeengandik urrun.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 884. orr.

-Miguelitoren beilan egotetik nator eta, aita.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 103. orr.

Inork agindu gabe, bere kabuz, Sabinoren hezurrek errespetu hori merezi zutela iruditu zitzaiolako, gau osoa kutxaren ondoan beilan eman zuen aitak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 417. orr.

Bide horrek egiten zuen denboran Luzaiderekin junta eta luzaidarrek luzaz ukan zuten eliza horretara beilaz joaiteko ohidura.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 107. orr.

Nor joaiten da Lurdeko harperat, beilaz? Erran nezake nahi duena.  Herria   2005-09-22

Duela 50 urte Xabierren beilaz kantu bera kantatu ginuen Borotra apeza gidari.  Herria   2003-04-10

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nire beila-laguna, orduan, beste kandela harturik, hildakoaren gainera makurtu zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 162. orr.

Gauez ere, zure izena dut gogoan, beila-orduetan, zure irakaspena.  Elizen arteko biblia   Sal 119,55

Sinistarazten plagiatzeko metodoak ez zirela nire jaioterriko beila-gauetan edo artazuriketan hizpide.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 65. orr.

"Lurdeko lorea" eta hemen gaindiko "Orriako ama" harek moldatu kantikak dira, Lurden eta Orrian gogotik emaiten ditugunak beila egunetan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 148. orr.

Denboran herriko eliza izana, orai beila-toki gisa biziki ezagutua.  Herria   2001-07-05

Bost ordu famatu haietako beila-gela irudikatzeko, zazpi aulki zuri erabili ditu Jose Ibarrola eszenografoak.  Berria - Kultura   2004-01-18

Gaueko beti hiruen beila-zain.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 59. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Osaba Kamil, hileta beila bat izango zelakoan, sumindu egin zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 192. orr.

4 irud/hed

Inolako sentipenik erakutsi gabe ari zen, nekatu aire bat, gehienez ere, lorik gabeko beilak hartaratua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 356. orr.

Badakit nola pasatzen dituzten asteburuak gautoki hits horietan tabureteen gaineko talaietatik atezuan edo edalontzi bati beila egiten.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 134. orr.

Hamaika txapelen beila-egunetan bereziki.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 120. orr.

Gogoeta goibelez ilunduriko goiz-beilarik gabe esnatu ninduen iratzargailuak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 231. orr.

5 beila egin

Egon erne, beila eginez, fededun guztien alde erreguan lehiatsu.  Elizen arteko biblia   Ef 6,18

Gauean, elizgizonak hileta ospatzeko eta salmoak kantatuz beila egiteko elkartu ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 436. orr.

Hilerrira eramaten dutenean, beila egiten dute haren hilobian.  Elizen arteko biblia   Jb 21,32

Schopenhauer hil berria zen, eta hurrengo goiza arte guztiok binan-binan beila egingo geniola erabaki zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 160. orr.

Han geunden denok zutik, armen beila egiten, eta hiru ilaratan lerrokatuta.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 118. orr.

Burua galdurik duen emakume batek bere senarra hiltzen dik herritarren bistan eta gorpuari beila egiten geratzen duk, pistola eskuetan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 44. orr.

· Emakumeak Bortxaketen Aurka taldeak, EBAk, hogeita lau orduko beila egitera deitu du, "oraintsuko biktimen aldeko" elkartasuna adierazteko.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 57. orr.

Denbora hartan, Mendekoste asteleheneko beila osoa oinez egiten zen, elizatik elizara.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 15. orr.

6 hil-beila (orobat hilbeila)

Kastelak ardo zakar pinta bat ireki eta botila, inguruan bilduak zirenei eskaini zien, hil-beilaren hasiera markatzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 278. orr.

Bi ordu geroago aitona hilik zegoen, bihotzekoak jota, eta hilbeila bihurtu zen urtemuga-bazkaria.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 184. orr.

Santoñako Arrantzaleen Kofradian hil-beila jartzeko asmoa zuten arren.  Berria - Ekonomia   2004-11-20

Sei hil-beila leku baziren hor.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 63. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

antolatzen du beila (5); arantzazuko beila (3); aurtengo gau beila (3)

beila agorrileko (3); beila bat antolatua (3); beila bat antolatzen (3); beila egin (4); beila eginen da (3); beila eginez (4); beila egiten (11); beila egunetan (3); beila helduden igandean (3); beila iragan (3); beila iragan da (3); beila irailaren (4); beila kartsua (3); beila lurderat (3); beila on (3); beila ondo (10); beila orreagarat (3); beila toki (3)

bladiko beila (4); dardan dohatsuaren beila (4); elkartasunez gau beila (3); euskaldunen beila (3); familien beila (3); frantsesen beila (5); gure beila (3); hil beila (4); ibarreko beila (3); konpostelarateko beila (3); lehen beila (3); lurdeko beila (16); mediterraneoko beila (4); mediterraneoko beila ibilaldia (4); oilarandoiko beila (3); orreagako beila (3); otoitz beila (4); salbatoreko beila (8); san antoniko beila (3); san bladiko beila (4); san frantsesen beila (5); santiagorateko beila (3)

beilak gogoan (3); diosesako beilak (3); konpostelako beilak (4); santiagorateko beilak gogoan (3)

beilan eman zuen (3); beilan zegoen (3); gauak beilan (3)

fededunak beilaz (3)


beilakide iz beila batean parte hartzen duena.

Topo egiten baduk Horazio eta Martzeloene beilakideekin, bizkor etortzeko esaiek.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 22. orr.

Beilakideak ondoko gelara joateko proposatu zidan orduan, atea zabalik utzirik, eta ongi iritzi nion.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 161. orr.

Nire beilakideak zalantzaz esan zuen: [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 161. orr.


beilaldi iz beila.

Zure ate aurreko lanpasa, behin belauniko jarri nintzen lekua; giltzen kirrinka, nire beilalditik beti kolpez iratzartzen ninduena.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 35. orr.

Berrikitan, hemengo ezagun batek, adin batekoak, erraiten zautan Taizé-n gaindi ibili zela beilaldi batez.  Herria   2001-01-18

Uztailaren 25-an, ortzegunez, aratseko 8-etarik 10-ak artino: gazten lekukotasunak eta beilaldia Pierre Eliane frailearekin.  Herria   2002-07-25


beilari 1 iz beilaz joaten den pertsona.

Lourdesera zihoazen Hegoaldeko beilari batzuek.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 118. orr.

Beilariak tokiko jendeak, kultur ezberdinak, atzeman ditu bide luzean.  Berria - Harian   2005-08-24

Gutxienez hamar bat irakiarrek bizia galdu zuen eraso eta atentatuetan, hauetatik erdiak Kerbalako erromesaldi xiitan parte hartzen zuten beilariak zirela.  Berria - Mundua   2006-03-18

Bakarrik ibiltzen baziren ere beilari batzu gehienetan multxoka zabiltzan.  Herria   2001-08-02

Auritzerat heldu aitzin beilari andana bat kurutzatu ginuen orroaz kantuz ari.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 192. orr.

Ingeles beilari batek ahantzi duen makila eman dit opari gisa.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 65. orr.

-Ni Donajakueko beilaria.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 91. orr.

Gizona, Santiagoko beilaria zinez kapa, xapela, makila, xahakoa, maskorrak, hots denak badauzka.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 180. orr.

Eliza barnea, dena xirio eta intsentsu ke, izerdi usainari nahasirik, beilariez mukurru betea zen, otoitz zurrumurru bat goiti zoala zilarrezko Birjinari buruz.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 180. orr.

Santiagorat ari den beilari bat.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 92. orr.

Beilari baten jantziak ditu, lenazko kapa luze marroi, txapel, maskor eta makila.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 92. orr.

Hor ikusi nuen lehen aldikotz eta ikasi zer diren beilariak, nola bitxiki beztituak diren ohartu nintzan lehenik, manta luze bat soinean, xapel haundi batekin, maskor batez apaindua, makila bat eskuan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 179. orr.

Kristau guziek gure burua arrotz eta beilaritzat baitaukagu eta Jondoni Pauloren araber ez baitugu hemen gure hiri iraunkorrik, baina etorkizunekoaren ondotik baikabiltza.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 216. orr.

Beilari fededunen multzo gaitzak etengabe pilatzen ziren inguruko belazeetan; eta "Ave, Ave, Ave Maria" lelo errepikakorrek taigabe urratzen zituzten mendi mazeletan luzatzen ziren laino txaplatak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 331. orr.

Badira oraino, erromes ala beilari, larrazken huntako lertsunen gisan, beren biziko bide xuxenaren keta dabiltzanak.  Herria   2001-11-01

2 (izenondo gisa)

Galde horren ihardespena aurki dezakegu, menturaz, IV. mendeko Aetheria andere beilariaren ohar batean: urruneko bere Espainia hegitik Jerusalemera joan zelarik, [...].  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 181. orr.

3 beila egiten duen pertsona.

Zanga hutsetara lurra bota, gorpu ikusezinak lurperatzea bezala: otoitzik gabe, lekukorik gabe, beilaririk eta negarrik gabe ematen zion lur, ezerezari.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 18. orr.

Zerraldoa ixten hasi dira han bildutako beilari bi.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 223. orr.

Paristarrak bidean trebes jaukitu aurreko urteak zituen Yvesen hil-beilari zetzan bakarrik Thierryk gogoan Poternako baratzean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 294. orr.

Jaunaren esperoan nago, gau osoan esnai, goizerarte beilari.  Elizen arteko biblia   Sal 130,6

4 irud/hed

Legearen eta justiziaren beilariak erabat galduta eta arrastorik gabe egoten direnetan prozedurak ez direla beti hain logikoak izaten.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 186. orr.


beilaritza iz zaintza.

Zahatoa lagun genuela gazta puska bana jan genuen hirurok, une hartako distentsioa baliatuta, eta gero pistola galtzen atzealdean gordea zuela abiatu zen bidean aurrera Goizeder, ordura arteko beilaritza zorrotza baztertu eta gutaz arduratzeari utzita.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 92. orr.

Osasun Beilaritza Erakundeko zuzendariak Osasun ministroari jakinarazi behar dio zein den egoera eta honek alerta egoera ezar dezake indarrean.  Berria - Euskal Herria   2004-05-06


beilategi iz beilatokia, hil-beila egiteko aretoa.

Karmele Solaguren atzo arratsaldean ekarri zuten Iruñeko San Alberto beilategira, eta gaur eguerdian erraustuko dute, Beritxitoseko hilerrian.  Berria - Euskal Herria   2004-12-08

Hilotza Barakaldon gaubeilatu dute, Kareaga kaleko Vizcaya beilategian.  Berria - Euskal Herria   2006-04-30

Batasuneko mahai nazionalekoak beilategian izan ziren familiakoei euren dolumina adierazten.  Berria - Euskal Herria   2004-07-29

Cuencako beilategian dago gorpua eta gaur goizeko bederatzietan egingo diote autopsia.  Berria - Euskal Herria   2006-02-28


beilatiar iz ipar beilaria, beilaz joaten den pertsona.

Kapera hau altxatua izan zen Mendiben, Santiagorat zoatzin beilatiarren aterbetzeko eta otoitz leku izaiteko.  Herria   2004-06-17

Handik hurbil bazen ere funtsean "ospitale" bat, erran nahi baita beilatiarrak hartzen zituen etxe bat, doi bat pausa ziten aintzina segitu aintzin.  Herria   2001-11-01

Orotarat, urte horren buru batetik besterat, 25 miliun beilatiar nunbait han izan baitira Erroman!  Herria   2001-01-11

Kostaldeko bidea hartzen zuten beilatiarrak ere, Konpostelarat joaiten zirenak, barkuz pasatzen Urdazuri ibaixkaren alde batetik besterat.  Herria   2003-06-12

Gero, beilatiarrak etxerat itzuli dira ainitz otoitz eginik eta egun goxo bat iraganik.  Herria   2003-07-03


beilatoki 1 iz hil-beila egiteko aretoa. ik beilategi.

Orain arteko legeek ere kristautasuna hartu dute aintzat heriotzarekin lotuta dauden arlo guztiak arautzeko, hala nola hilkutxak, hilotz garraiatzea, erreketa, ehorzketa, hileta enpresak, beilatokiak eta hilerriak.  Berria - Harian   2005-02-23

Goihenetxeren gorpua atzo zuten Baionako San Leongo beilatokira ekarria.  Berria - Kultura   2004-05-06

San Alberto beilatokitik Iruñeko hilerrira eraman zutenerako sarreran zain zituen seirehunen bat lagun eta semea.  Berria - Euskal Herria   2004-12-09

Gaur, 12:30ean, agur ekitaldia egingo diote Donostiako Errekaldeko beilatokian, eta, gero, gorpua erraustuko dute.  Berria - Kultura   2004-02-15

Beilatokian zeuden, emaztearen hilotzaren inguruan, eta hala esaten zion, fedeak asko laguntzen ziola berari horrelakoetan.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 105. orr.

Jendeak hiltzeko ohiturari eusten dion bitartean, beilatokiak ezin hobeki jarraituko du!  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 49. orr.

Beilatokia egitea lortu zuen enpresak errauste labea egin gura du orain beilatokia dagoen eraikinean bertan, eta horretarako baimena eskatu dio Bilboko Udalari.  Berria - Euskal Herria   2004-04-14

Arantza Otamendi euskal iheslariari omenaldia egin zitzaion atzo Baionako beilatokian, Daxen bere gorpua erraustu aurretik.  Berria - Euskal Herria   2004-06-02

2 beilarien aretoa.

Bi hitzordu nagusi izanen dira, Aita Sainduarekin batera otoiz egin nahiko duten beilarientzat: agorrilaren 14ean, larunbat aratsaldeko 5-30 etan, otoitzaldia harpearen aitzinean, eta agorrilaren 15ean, igande goizeko 10 etan, meza beilatokiko pentze batean.  Herria   2004-07-29

Dena den, bide horren bazterrean zagon Salbatoreko kapera, oraino ere beilatoki dena.  Herria   2005-09-08


beilatu, beila(tu), beilatzen du ad hildako edo eri baten beila egin.

Etxeko seme baten heriotzak agerian jarriko ditu belaunaldien arteko teinkak: gorpua non beilatu, nola ehortzi.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 8. orr.

Beste nonbaitera eraman bide zituzten, hildakoa beilatzera.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 151. orr.

Iñaki Uriarte zenaren gorpua Bilboko tanatorioan izango da gaur, lagunek eta burkideek beilatu dezaten.  Berria - Euskal Herria   2004-07-27

Gainerako senitartekoak eta lagunak han egon ziren haren gorpua beilatzen.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 51. orr.

Bat ez bestea ene ondoan etzaten den preso adinetako bat beilatu dut gauaren parte batez.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 84. orr.


beilatxo iz adkor beila.

Ekainean, idorte garaia, egunero errogazione beilatxoak egiten dira AndreMarizuri ermitara.  Herria   2001-08-02


beilegi izond horia, horixka, horaila.

Homer Simpsonen beso beilegiek goizeko zortziak, zazpiak, seiak, bostak, laurak markatu dituzte iratzargailuan.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 150. orr.

Azal beilegiko gizon kaskamotz baten begi urdinei so geratu zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 139. orr.

Orrialde beilegietan begiratu nuenean harrituta gelditu nintzen zenbat detektibe zeuden ikusita, zein hautatu, abizen arruntena aukeratzea erabaki nuen, Gutiérrez.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 175. orr.

Tiber ibaiaren ur beilegietara.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 61. orr.

Ile adatsa ez ezik, betazal eta betileak ere beilegiak zituen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 31. orr.

Miguel Páramoren zaldiko beilegiak irabazi zion arreta, eskorta-hesiaren kontra muturra igurzten ari baitzen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 92. orr.

'Aida!' esango zuen akuiludunak, idi beilegiek mugimendu nagi eta astunak egingo zituzten itsasbazterreko bidetik behera Ondarroarantz, eta Lekeitiorantz, eta Gernikarantz.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 70. orr.

Ortzaiz ibarreko biztanle ausart zenbait ibili zirela New Yorken hartza lepotik estekan erakutsiz eta argazki beilegiko hartz haren begi tristeek jo ninduten tanpez.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 190. orr.

Paretetako margolanak eraitsita zeuden eta haien ordez zetaka beilegiek histen zuten korridoreko horma.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 17. orr.

Ezpainetatik kendu barik eman dizkio azken atxikiak zigarroari, kea beretzat gordez, zigarrokin beilegien multzo hartan utzi aurretik.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 85. orr.

Emakume biluz batzuen gorputz arrosak inguratzen zituzten marko urreztatuen, ispiluen eta letoizko barren argi beilegia.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 140. orr.

Horixe egin ohi dute kandela beilegi, gorri eta purpurek, antzoki handietan zabaldurik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 237. orr.

'Aita ere nazionala da', esan nion, bere uniforme beilegia seinalatuz, 'eta gerran dabil'.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 93. orr.

Moskuko aireportuan, autoei begiratzen zien Stephenek, oso lasai: taxi beilegiei eta "MK"z hasten ziren matrikuladun Zil beltzei.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 210. orr.

Eskolako autobus beilegiak zituen bereziki gogoko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 128. orr.

Soineko ilunez jantzitako ijitoak beilegi koloreko balantza txikian pausatzen ditu behin eta berriz berakatzez betetako poltsatxoak.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 39. orr.


beinke 1 adlag seguru asko.

Horregatik eta horretarako emango baitzidan, beinke, Borgesek Ministroa hil nahi zuelako gaztigua.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 78. orr.

-Beinke, aspaldian.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 287. orr.

2 (harridura adierazteko)

Beinke, beinke! Hamaika ikusteko jaio ginen!  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 54. orr.


beira 1 iz gai gardena, gogorra eta hauskorra, silize hareaz eta potasio edo sodio karbonatoz osatutako nahastura bat urtuz lortzen dena. ik berina; kristal.

Gai hauskorra da beira, pitzadura bat egiten bazaio (gainazalean kolpe bat emanda, adibidez) berehalaxe hedatzen baita arrakala, beira guztiz hondatzeraino askotan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 23. orr.

Beira, aldiz, gizonaren obra da, eta berriagoa da haren historia.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 43. orr.

Beira, guretzat, hausten delako ukitu behar ez den hori zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 43. orr.

Badakit beira ona eta txarra bereizten, eta ongi ezagutzen ditut bere nondik norako guztiak.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 85. orr.

Berunik izanez gero, ez da batere zaila beirazko mirail bat egitea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 125. orr.

Inguruan zegoen kristalezko kaxa batean esku zimeldu bat zegoen, moztuta, kuxin gainean, jokorako karta-sorta odoldua eta begira-begira zegoen beirazko begi bat.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 47. orr.

EBko kide diren herrietan paperezko eta beirazko hondakinen %50 birziklatzen dira egun.  Berria - Gaiak   2004-05-16

Tintontzian busti beirazko luma, eta idazten hasi zen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 80. orr.

Erakusleihoko beiratik zehar ikusten genuen gizon hura nor zen adierazi nionean, niri aurrea harturik, kafetxetik irten eta harengana zuzendu zen berehala Lauaxeta.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 66. orr.

Muranoko beirazko idazluma.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 315. orr.

Alanbikea, su txikiak, metalezko eta beirazko ontzi eta lanabesak edonon.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 22. orr.

Tea beirazko ontzietan zerbitzatzen hasten bazara, hazi egingo da negozioa.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 85. orr.

Azido klorhidrikoak metal guztiei erasotzen dienez, ontziok beirazkoak edo zeramikazkoak izan behar zuten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 247. orr.

Ur tanta handi, garden, beirazkoak balira bezala.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 61. orr.

Papera, beira, kartoia, plastiko gehienak, gurpilak... dena birziklatzen dute.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05

· Bake prozesuaren beira ezin meheagoa hauts ez dadin.  Berria - Euskal Herria   2006-03-29

Ahots sendo eta beirazkoekin gure abesti ederrak euskaraz abestuz.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 63. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Berriro eseri nintzen, beira gardenaren aurrean harriduraz eta beldurrez burua erabat nahasturik! Beira gardenez eginiko ontziak ziren, emakume baten gerria itxuratzen zutenak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 313. orr.

Beira horixkaz eginiko arrautza bat, oilo-arrautza baino handixeagoa.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 182. orr.

Beira trinkoaren zurruntasun amoremangaitz hura.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 44. orr.

Ni arras gogoberoturik nengoen lankidetza hartaz, eta bururatu zitzaidan beira puztuzko kroskoekin ere mirailak egitea, barnetik itsatsiz beruna zein kanpoko azalean zabalduz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 126. orr.

Latoiaren distira bazter guztietan, beira polikromatuak klaraboietan, zur ilun garestia paretetan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 12. orr.

Gelaren erdian azaltzen den beira distiratsuetako geruza Nagelek erakusketarako propio gehitu duen osagaia da.  Berria - Kultura   2006-02-03

Goi-aldean LIVINGSTONE irakur zitekeen beira lodidun atetik irten ziren, lasaiago orain.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 60. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zotzak gordetzeko zorrotxo bat, beira-alez egina.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 46. orr.

Hantxe geratu zitzaidan eskuan, sinbolo sarkastiko modura, potoaren ipurdiko beira-uztaia.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 47. orr.

Hazbete baten milarena baino diametro txikiagoa dute beira-zuntz finek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 22. orr.

Hala, munduaren mugagabetasunean parte hartzen zuten, bi beira-zafla horiei esker.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 16. orr.

Beira-xafla oraindik beroaren gainean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 126. orr.

Urez betetako beira-zutabe batean gora.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 210. orr.

Botilak eta beira zatiak ere bai zur hondakinekin nahasian.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 76. orr.

Ilunabarreko eguzkiak beira leihoetako kristalak piztu eta alaitu egiten zituen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 299. orr.

Lagundu ere egin nuen makina bat museotara, berarengandik hurbil egotearren soilik, etruriar puxkaz beteriko beira-arasa baten islakeran Sabeth bera ikustearren.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 163. orr.

Beira mota desberdinez egindako leiar konbinazio bat erabiltzea izaten da konponbiderik ohikoena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 99. orr.

Aita Laudioko Guardian beira enpresan aritu zen lanean urte askotan.  Berria - Ekonomia   2004-09-12

Normal jantzia zegoen, baina Beira Merkatariaren begi eskarmentudunek laster asko antzeman zuten mutil hark ez zeukala dirurik.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 71. orr.

Beira-puztaileen pazientzia.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 85. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Etengabe esne-beirazko zeru hura ez ikustearren burua jiratuz gero, berriz, itsasoaren erdian zaudela dirudi.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 62. orr.

5 beirakia.

"Nire ordulariaren beira zabalduko dut, eta hatzez haztatuko dut orratza", pentsatu nuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 363. orr.

Haietako bala galdu batek gure autoaren aurreko beiran jo, eta txiki-txiki eginda lehertu zen gure buruen gainera.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 105. orr.

Uda denboran ere dardaratzen dira leihoko beirak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 53. orr.

Beiraren baten ñirñir iheskorrak olatu baten zilar distira argitzen zuen haien erdian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 168. orr.

Harrikada erauntsi batek beirak puskatu zituen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 78. orr.

Atzealdearen kolore leunaren gainean margotua zegoen, eta beira batek estaltzen zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 62. orr.

Urre koloreko galleta paketeak eta pastel txikiz beteriko kopak ipintzen ari ziren ardura handiz haren erakusleihoko beiren atzealdean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 52. orr.

Goitik behera garbi-garbi ikusten nuen beira handia!  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 301. orr.

Hanka bihurriko mahaiak, ohe errezeldunak, baxera akastu eta sabeldua, beira beruneztatuak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 77. orr.

6 beira-zuntz (orobat beirazuntz g.er.)

Amiantoa XIX. mendean erabiltzen hasitako beira zuntz bat da. Beira-zuntzak, tentsioaren eraginpean aparteko indarra erakusten badute ere, erraz okertzen dira.  Berria - Ekonomia   2004-09-12

Bi fotoiak lekuz aldatzeko beira zuntza erabili dute, eta, hala, fotoi gurutzatuak laborategitik kanpo teleportatzea lortu dute.  Berria - Gaiak   2004-08-19

Beira-zuntzaren antz handiagoa du hezurrak pneumatiko-gomarena baino.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 24. orr.

Traineruak zein arraunak karbono edo beira zuntzez egiten hasi dira asko ez dela.  Berria - Kirola   2004-09-11

Beira zuntzez indartutako poliesterraz eraiki dute ontzi guztia.  Berria - Ekonomia   2004-12-18

Beira-zuntzezko txalupa omen zuten erosia.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 128. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beira alez (3); beira arasa (8); beira puska (5); beira zatiak (4); beira zuntza (4); beira zuntzez (5); beiratik zehar (3); bi beira (3); leihoetako beirak (3); leihoetako beirak (3)


beiradi iz beiratea.

Berrehun metroko luzera izango duen kale nagusia, eliza bat koloretako beiradiekin, kotoi fabrika bat, eta fabrikako langileen etxeak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 201. orr.

1977an, Zaragozan, harrijasa ikusgarria: uholdeaz gainera, milaka beiradi, teilatu eta lorategi arraso hondatu eta txikituta utzi zituen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 270. orr.


beiradun izond beira duena; beirak dituena. ik berinadun.

Pastrengo kaleko etxea ederra zen: hamar-hamabi gela zituen, patio bat, lorategi bat eta lorategira ematen zuen galeria beiradun bat.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 36. orr.

Une horretan atea ireki zen, eta ate beiradun handiaren atalasean, agure zahar-zahar bat agertu zen, morroiaren atzean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 84. orr.

Edontzia hustu zuenean, Lebigre jaunarekin solastatzera joan zen atzealdeko gela txiki beiradun batera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 40. orr.

Atzeko aldean, gela txiki pribatu bat zegoen, trenkada beiradun batek tabernatik bereizten zuena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 159. orr.

Korridore ilun estu batetik, balkoi beiraduna zuen egongela argitsu batera eraman ninduen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 115. orr.

Oro har berdea da, eta gainalde zuri eta luzexka du, beiraduna.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 153. orr.

Azkenean, beiradun fatxadara joan zitzaion begirada.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 212. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gela beiradunean (4); gela beiraduneko (3)


beiradura iz beiratea.

Orratza, ojibak, beiradurak eta arbotanteak. Eguzki berriaren lehen printzek nabe altuko beiradurak horizontalki trabeskatzen zituzten eta urrezko habe handiak jaurtitzen zituzten ojiba batetik bestera, fondo ilunean nabarmen ebakitzen zirela, ilunpeko eliza hartan izarniatuz.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 185. orr.

Elizako beiradura nagusia, zurixka, marrazkirik gabea, ilunduz joan zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 73. orr.

Elizako beiradura nagusia, zurixka, marrazkirik gabea, ilunduz joan zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 73. orr.

Beiradura bikaineko gotikoa da.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 195. orr.


beiragile iz beira egiten duen pertsona.

Agi danean, beiragile bat erori zen, bigarren solairuan leiho bat aldatzen ari zela.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 124. orr.

Gero, ebakien beldurrez, baita beiragile eta kristalariok ere Markosi eskatu zioten beren anparoa, eta beiragileetatik baita, azkenik optikariek ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 173. orr.

Yudelek, beiragileak, ekarri zituen leihoetako beirak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 43. orr.


beiragin iz beiragilea.

Inguruan begiraturik, aski argi itxura zuen beiragin bat aurkitu nuen portutik hurbil, eta ados jarri ginen biok.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 125. orr.

Enpresan nuen partea beiraginari eskualdatu, eta diru hari ispiluekin irabazi nuena gehiturik, karga-ontzi baterako bidai txartel bat inguratu dut.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 128. orr.


beiragintza iz beira egiteko jarduera.

Isurtzeko eskubideen beharra hasiera batean zazpi sektoretan ezarriko dira: zementua, petrolio findegiak, siderurgia, beiragintza, zeramikagintza, papergintza eta energia. Epaiaren arabera, «agerikoa zen enpresaren jarduerak beiragintza asbestosia eragiteko arriskua zuela».  Berria - Ekonomia   2004-08-28

Mende eta ausentzia zatiak kristalduz pilatuko ziren eta, denborak bere beiragintzan kristal lodi bat jarri du gure artean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 18. orr.


beirakara izond beiraren itxurakoa.

Hainbat urtez mundua mututua eta harri bihurtua bezala egon zen, errealitateari kristalaren bestaldetik bezala begiratzen zitzaion, geldotasun beirakara, garden eta mutuan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 214. orr.

Beirakara da, beratza, itsua, gorriz inguratua, arrain ezkatak direla esan daiteke.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 48. orr.

Zauri horiei hazia jarioko zaie, geldiro, eztiki, odolaz nahasturiko hazia, beirakara eta epela, burbuila txikiekin. izarrik zaharrenek begi beirakarak dituzte eta oso gutxi egiten dute berba (keinuka aritzea da izarren hizkuntza), baina izarrik txikienak beti daude ikusitakoaz harrituta.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 257. orr.


beiraki 1 iz beira, beira zatia; beirazko gauzakia.

Borri, hori, urdin argi, urdin ilun edo berde agertzen ziren, zein beirakitatik begiratzen zien.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 197. orr.

Guztietan argi-armiarma kedartu berdina, eta, handik goitik zintzilik, beiraki ugari, zeinak dardaraz eta tintinka hasten baitira ostatuko morroia linoliozko zoru higatutik lasterka igarotzen den bakoitzean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 22. orr.

Leiho osoa kolore askotako beiraki txiki-txikiz eginda zegoen, eta beirakiek marrazki bat osatzen zuten sareitxurako zurezko egitura batean.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 197. orr.

Han erosi zuela urte batzuk lehenago beirakizko kriseilua.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 21. orr.

Leihoko beirakietatik zehar.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 197. orr.

Berandu zen ezer aldatzen hasteko: beirakiak erosten eta saltzen, horretan besterik ez zuen ikasi bizitza osoan.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 70. orr.

Nire beirakiak garbitzen urtebete osoa emango bazenu ere, beiraki bakoitza saltzeagatik ehuneko ona irabaziko bazenu ere.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 74. orr.

Lehergailuak beirakiak birziklatzeko ontzi batean eta zabor-ontzi arrunt batean zeuden paratuak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-22

Laboratorioko beirakiak xarmatu egiten gintuen eta kikildu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 43. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osaga gisa)

Arima ekarri zenion nire beiraki-dendari.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 90. orr.

Berriro ere beiraki-saltzaile izaterik bazeukan.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 95. orr.

Mekara joan nahi zuen beiraki-merkatariaz gogoratu zen mutila.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 166. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beiraki dendan (3); beiraki merkatariak (5); beiraki merkatariaz (3)


beiralari iz beiragilea.

Baita, sua eta parrilla gogoan dutela, sukaldariek, lisatzaileek eta baita beiralari eta beira-putzegileek ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 322. orr.


beirate 1 iz beirakizko egitura, eskuari apaingarria, leiho edo ate batean kokatzen dena.

Arantzazuko fatxada, bertako apostoluak eta Pietatea Oteizarenak dira; ateak Txillidarenak; beirateak Eulaterenak; absideko pinturak Muñozenak eta kriptako freskoak, zur landu erre eta polikromatuaz egina, Nestor Basterretxearenak.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 14. orr.

Montmartreko Sacre-Coeur elizarako beirateak diseinatzeko antolatutako lehiaketa.  Berria - Kultura   2004-01-14

Teilatua jarri zuten eta leihoetan beirateak kokatu zituzten.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 287. orr.

Sarrerako ate aldera so dago, beirateetatik zer ikusiko.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 264. orr.

Kolore beltzeko oihal-zintzilikailu astun bat jaitsi zen beiratearen aurrean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 46. orr.

Parean etxe berriak egin aurretik tabernako beirateak agertzen zuen ikusmira zabala itsasadarraren gainean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 314. orr.

Ehun beirate haien eta pilare hoien edertasuna eta fineziak inarrosi nautela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 160. orr.

Ozta-ozta sartzen zen urtarrileko egun amaierako argitasun hitsa emanaldien lantegiko beiratetik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 219. orr.

Ganbarako beirate batetik azken argi errainu bat sartu zen, eta egunak hantxe ilundu zuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 163. orr.

Haren aurpegitxoaren lerro zehazgabeak, haren hanka-beso arinak, loditzen eta itxura galtzen hasiko ziren, beirateko santu alfertu baten moduan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 171. orr.

Atezainak berak irekitzen du beiratea.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 18. orr.

2 (izenondoekin)

Baldan jantzitako gizakote bat zegoen geltokira ematen zuen beirate handitik hurbil.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 179. orr.

Goiko solairua beirate handi batekin ixtekotan gaude, baina zaila izango da.  Berria - Euskal Herria   2006-01-04

Beirate luzeetatik erortzen diren eguzki orbanen eraginez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 262. orr.

Neure ezkutalekua ikuskatzeari ekin nion, ilargiaren errainu ahulak itsumutil nituela pabiloiko beirate garaien artetik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 351. orr.

Marka onenetako arropa-dendak, beirate distiratsuko gozotegiak eta luxuzko jatetxe, pub nahiz kafetegiak ere.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 178. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Simon Berasaluze debar beirate margolariari buruzko liburua plazaratu du Felix Elejaldek.  Berria - Kultura   2004-01-14

Arte sakroaren inguruko ikasketak egin zituen Bartzelonan, eta 1931n Madrila jo zuen, beirate margolaritzan ikasten jarraitzeko.  Berria - Kultura   2004-01-14

· Barne beiratetik harata, Ana guri so zegoen bere mahaitik, erne iduri bulego barnean zer erabakiko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 289. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beirateaz harata (3); beiratetik harata (3)


beiratedun izond beiratea edo beirateak dituena.

Kale horrek bazituen bi zubi beiratedun, kale gainetik igarotzen zirenak, eta haietako baten azpian, Atocha kaletik hurbilen zegoenaren azpian, zeukan jarrita bere bizizuloa anaia Juanek.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 81. orr.

Klaustro txikian -beirateduna zen- zortea izan nuen: turista aleman talde oso bat hantxe zegoen multzoturik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 166. orr.


beirategi iz beiratea.

Hartan, tabernako beirategira begiratu nuen batean, harri eta zur geratu nintzen, ezagun bat pasatu zela iruditu baitzitzaidan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 304. orr.

Kanpoan, kopeta beirategiaren kontra jarrita, ume bat negarrez ari da, 'Ama! Ama!' erregu eginez ahopeka.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 125. orr.

Ostatuan hogeiren bat mahai daude, eta haietatik preziatuenak, ibai gaineko beirategira ematen dutenak.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 167. orr.

Galeria guztiz atsegingarri bat zen, berotegi moduko bat, kolore urdin motelezko, arrosa kolore apalezko, berde kolore arinezko beirategi batzuek tapizeriazko poesia girozko paisajez inguratzen zutena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 381. orr.

Hemen daude Basse-de-Vieille karrika eta Sainte-Cécile elizaren masa erraldoia itzalean kuzkurturik, beirategiak dirdaika dituela.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 104. orr.


beirateria iz behirazko gauzakien multzoa.

Hantxe aurkitu nuen, soto ahitezinean, beharrezko beirateria; besteak beste, Vigreux zutabetxo lirain horietako bat, oihal-ertz finenaren pareko fin landua, beira-puztaileen pazientzia eta abilitate gizagainekoaren eskutikoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 85. orr.

Artean ere, orduan bezala, moldakaitz mugitzen zen, laboratorioan beirateria-txikitzaile sonatua bihurtu zuten keinu tupusteko [...] haiekin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 267. orr.


beiratoki iz

Ama eta alaba beiratokiaren ondoko mahaian eseri dira.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 128. orr.


beiratsu 1 iz begiez mintzatuz, lausoa.

Haren begi beiratsuak ez zeuden batere logale.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 53. orr.

Epaiketan, betiko itxurarekin azaldu zen: txiki, makal, oreztaz beterik, begitxoak beiratsu eta logaletsu.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 33. orr.

Hain zen hitsa bere begi beiratsuen soa.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 38. orr.

Hil-begi hanpatu beiratsuak atezuan eta aho handiak zabal-zabalik barrunbeetara tenkatuak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 59. orr.

2 irud/hed

Denak idorra eta isila zirudien, baina Samek ez zuen amore eman: burua makurtu eta xuxurla beiratsua entzun zuen pozik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 254. orr.


beiratu1 izond beirazko geruza duena.

Gogoan duk duela zenbait urte Specker zaharrak zeramikazko baldosa beiratuez hitz egin ohi zuela?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 353. orr.


beiratu2 ik begiratu.

beiratxo iz beira zati txikia.

Kanpoan ekaitz amorratuak jotzen zuen etxetxoa, eta beiratxo batetik, ate ondoan zegoen zirritu-zulo moduko batetik, zuhaitz anabasa multzoak ikusten nituen oinaztargi handien argitan haizeak astindurik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 116. orr.

Bat-batean, Llumek motorra itzali, buru-babeseko beiratxoa altxatu eta esaten dio irribarrez: [...].  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 166. orr.


beiraztatu izond beiraz hornitua.

Gizonezko honek plazako saltzaile bat iduri zuen ate beiraztatu batetik harrituta behatzen genion umeondako.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 46. orr.

Areto nagusiak bi ditu, eta bien artean kontramarko polit bat dauka, beiraztatua, karratu samarra.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 120. orr.

Gogoan dut zorua eta hormak lauza beiraztatuz josita zeudela, besterik gabe.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 22. orr.


beirazuntz ik beira 6.

beirontzi iz beirazko ontzia.

Ezkaratza azido klorhidriko kontzentratuz beteriko saski-bonbilen biltegia zen, sukaldeko sua (jatorduetatik kanpo) eztainu kloruroa sei litroko beirontzi mokodun zein torroiletan kontzentratzeko baliatzen zen, eta etxebizitza guztia gure keek harturik zegoen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 244. orr.


beirontziteria iz beirontzi multzoa.

Bazen lan-mahai lauzatu bat, beirontziteria gutxi bat, erreakziogaiak zeuzkaten hogei bat flasko, hautsa ugari, amarauna ugari, argia eskas eta hotza abondo.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 42. orr.

Lan-egunaren azken ordu beteak, munduaren akabua balitz ere berdin, beirontziteria desmuntatu, garbitu eta atzera bere lekuan ipintzeari eskainia behar zuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 151. orr.


beis ik beix.

beisbol (orobat base-ball g.er. eta baseball g.er.) 1 iz bederatzi kidez osaturiko bi taledren artean pilota eta bate batekin jokatzen den kirola.

Beisbolaz gain, rugbya da amerikarrek hagitz maite duten beste kiroletariko bat.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 161. orr.

Izugarri gustatzen zitzaion kirola, beisbola bereziki, eta oso gogoko zuen partidak irratiz entzutea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 122. orr.

Mutil batzuk beisbolean ari ziren, belar zapaldu-usaina zabalduz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 197. orr.

Kamioi-gidariz eta beisboleko biseradun txano hori eta gorriak jantzita zeramatzaten nekazariz inguratuta.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 185. orr.

Etorri zuan txakurra, banan banan hartu, eta lehenengo bat, jarri paretaren kontra, besoak jaso, katxeatzerakoan bezala, beisboleko bate bat hartu eta kristoren ostiakoak eman zizkioan ipurdi masailean, preso guztien aurrean.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 75. orr.

BOCOGk argi utzi du ez duela beisbol, softbol, tenis, hockey eta hondartza boleiboleko estadio berririk egingo.  Berria - Kirola   2004-10-30

2 (hitz elkartuetan)

Herriko beisbol taldea, Arga taldea, alegia, zelairik gabe gelditu da, uholdeek hondatu baitute.  Berria - Euskal Herria   2006-03-15

Agustinek bisera bat zeraman, beisbol jokalariena bezalakoa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 361. orr.

Beisbol bateak eskuetan inkontrolatuen erasoetatik gazteari etxeraino lagundu zioten ahots bipilak ditu akorduan.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 85. orr.

Deabruzko amarru bat prestatu zuen niri sinestarazteko beisbol partida bat ikustera joan beharra neukala Shea Stadium-era.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 283. orr.

Gustura ikusiko omen zuen, beisbol partida bat zuzenean, eta, udaberrian, denboraldia noiz hasiko irrikaz zegoen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 150. orr.

Gero, ehun eta berrogeita hamar dolarreko kirol-oinetako urdin fosforeszenteak etorri ziren, Brooklyn Dodgers-en beisbol txano bat erabat artilez egina, eta, apur bat harritu ninduena, txarolezko Mary Janes oinetako pare dirdaitsu bat, bene-benetakoa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 161. orr.

Bud harakin-amantala eta beisbol-kapela atzerantz zeuzkan mutil batengana hurreratu zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 48. orr.

Central Park-etik pasatu nintzen bakoitzean, umeak ikusi nituen bertako izotz pista, zoo, zaldiko-maldiko, museo, beisbol zelaitxo eta gainerako gune guztietan.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 134. orr.

New Yorkeko beisbol-lehiaketa ospetsuak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 356. orr.

Beisbol arratsaldeetako asperdura betetzeko asmatu zituzten hot-dog, kakahuete eta izozkiak.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 160. orr.


beita 1 iz amuan, arrainak harrapatzeko jartzen den janaria edo janari-itxurakoa.

Aitak arrantza-hari bat prestatu zuen: adar bat hartu, haria lotu, amu gisa orratz okertu bat erantsi, eta ogi zati bat ipini zion beita gisa.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 26. orr.

Hegaluzerako beita hartzen ariko ziren beraz, gure ontziren baten argiak izan behar zuten abaorrean zebiltzanak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 213. orr.

Beita bizia egitea ere antxoa txikiak erabiltzea hegaluzea harrapatzeko debekatuta egongo da.  Berria - Harian   2005-06-03

· Amari zepoa eskatu, gazta puska txiki bat beitatzat jarri... eta berandu gabe harrapatu nuen.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 42. orr.

2 irud /hed

Gezurrezko beitaz duzu egiaren zamo bapoa arrantzatuko; halaxe baititugu jende zuhur burutsuok, inguru-setioz eta soslai-erasoz, desbidez xuxen asmatzen bideak. Beita bezala erabili zuten, borroka zakurrak entrena zitezen. eta lizun-etxeren bat zabaltzeko asmoa balu, Kontxexi bertako beitatzat harturik?  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 72. orr.

Niri beita ematen ari zara, besterik ez: beharrezkoa nauzu egunkariko zuzendariaren aurrean presioa egiteko.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 93. orr.

Hori edo antzeko amarruzko beitaren bat bota omen zuen amak okinarenean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 169. orr.

Beita daraman arrantzaleak ondo zaindu behar du nolakoa den garnata gisa daraman emea, komenigarria izaten baita itxura ona eta haragi trinkoak edukitzea, erakarriko dituen arrak ugari izateko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 163. orr.


beitu ik begiratu.

beix (orobat beige g.er. eta beis g.er.) 1 izond

Panazko jaka beixa atera eta ohe gainean utzi zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 38. orr.

Kolore gorri iluneko galtza estuekin eta txalekoarekin jantzita zihoan, eta jertse beix lepo-luze batekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 113. orr.

Azkenik, beste jaka bat beix kolorekoa, panazkoa.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 37. orr.

Paul Doumerren Nire haurren liburua, lore purpurekin apainduriko larru beixean koadernatua.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 86. orr.

2 (izen gisa)

Gizona eseri eta atzerantz etzan zen, felpa berde laztuaren kontra, beixez jantzitako andre gaztearen aurrez aurreko eserlekuan, hain zuzen ere.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 85. orr.

Oso tonu pastel berezia zuen, beix eta horiaren artekoa eta oso distiratsua zen.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 23. orr.

· Azkenik, beste jaka bat beix kolorekoa, panazkoa.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 37. orr.

Oso animalia ikusgarria, beix- eta urre-kolorekoa, bere zetazko ileekin eguzki-galdatan dizdizka.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 13. orr.

Hormak marroiak utzi ditu... ez beix-koloreak, badakizu, edota kafe argiaren kolorekoak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 189. orr.


beizamar izlag/iz Beizamakoa, Beizamari dagokiona; Beizamako biztanlea.

Beizamarrak joko klasikoa egiten du, luzimendu gutxirekin, baina beti hartzen du erabaki egokia.  Berria - Kirola   2006-05-07

Beizamarrak bere kirol ibilbideko egun gozoenak bizi ditu, eta ametsa luzatu nahiko luke.  Berria - Kirola   2006-05-06

Baina añorgarrak eta beizamarrak jarraikortasun falta dute.  Berria - Kirola   2004-01-17


bejetal ik begetal.

bejetarianismo ik begetarianismo.

bejetariano ik begetariano.

bejetatu ik begetatu.

bejetazio ik begetatu.

bejon-
1 bejondei- zoriona edo zerbait onuragarri gertatzeko desira adierazteko esaten esaten esapidea.

-Txit egoki adierazia, Jonathan, bejondeizula!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 233. orr.

Horixe, bejondeizula, Wilmarth andereñoa.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 199. orr.

Mozkortia bazara ere, bejondeizula, baldin eta buru argia baduzu.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 330. orr.

Eta bejondiola, hala ez dela uste duenari.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 97. orr.

Zuk horri maitasuna deitzen badiozu, bejondeizula.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 152. orr.

Lortzen badu bere mahaia, bejondeigula guztioi.  Berria - Euskal Herria   2004-07-11

Zu eta Nancy zoriontsu bazarete elkarrekin, bejondeizuela.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 340. orr.

Bejondeiola, beraz, Gasteizko dama xarmantari!  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 80. orr.

Bejondeiola Grosrouvreri!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 99. orr.

Babilonia, hiriburu kriminal hori! Bejondeiola, zuk guri eginaren ordaina emango dizunari!  Elizen arteko biblia   Sal 137,8

bejondeiola mila urtetan, hain baita juez on eta adoretsu.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 27. orr.

Hori al da zuek aipatu zenidaten anaia gazteena? Bejondeiala, seme...!  Elizen arteko biblia   Has 43,29

Hala bada, bejondeiola!  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 99. orr.

Ez dakigu zeinek irabaziko duen apustua, baina eurek eskeinitako sagardoaz eta afariaz ederki gozatu genuenez, onenak irabaz beza; bejondeiela!  Berria - Kirola   2004-09-24

Bejondeiela ontziolatik doazenei.  Berria - Harian   2005-02-26

-Hoa, motel, deabrutxo bihurria halakoa! -esan zuen- Eta, bejondeiala!  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 14. orr.

-Bejondeiala! -erantzun zion On Camillok-.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 102. orr.

-Bejondeiala, txikito.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 88. orr.

2 bejondai- bejondei-.

Beregan fedea baldin badu bejondaiola, baina aurrelariak ez du gol bakar bat sartu, eta atzo huts egin zituen aukerak ezin dira txapelketa bateko finalerdietan huts egin.  Berria - Kirola   2004-07-01

Bejondaikala, motel!  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 118. orr.

3 bejondi- bejondei-.

Eta bejondizula zuri ere, txoko berri honetan beste horrenbeste gertatzen bazaizu nerekin.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 18. orr.

Eta bejondiola, hala ez dela uste duenari.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 97. orr.

Bejondiela, alfer alferrik baita, modernokeria pinpirin orok muinak jantxeak dauzkan jendaje honekin tajuzko arrazoiketan hastea.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 21. orr.


beka 1 iz ikasketa, ikerketa edo kidekoetarako diru laguntza. ik burtsa 5.

Ez, saria ez, erantzun dit berak, beka bat jaso zuela idazteko.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 44. orr.

Artxiboak bisitatzeko-eta, batetik bestera ibiltzeko-eta, denbora beharko diat, eta dirua; gobernuari-edo bekaren bat eskatzea ari nauk pentsatzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 89. orr.

Liburu hura beka batera aurkeztu nuen.  Berria - Kultura   2006-04-20

Dantzari trebea zenez, beka bat eskuratu, eta atzerrira jo zuen dantza klasikoaren alderdi teknikoak hobetzeko asmoz.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 84. orr.

Igartza idazle berrientzako beka irabazi duela Amaren eskuak egitasmoarekin.  Berria - Kultura   2004-10-09

Manilako "University of the Philippines" unibertsitate famatuak urte bateko beka bat proposatu zion.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 203. orr.

Eusko Ikaskuntzak urtero bekak banatzen ditu ikerlanak laguntzeko.  Berria - Kultura   2004-04-13

Gaur egun doktore-tesia egiten ari da Eusko Jaurlaritzaren beka batekin.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 13. orr.

Bekekin gazte asko sartzen dira Eusko Ikaskuntzan.  Berria - Harian   2005-12-17

Doktore ondoko beka baten bitartez Center for the Study of Language and Information (Stanford) ikerkuntzagunean urtebete eman zuen lanean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 11. orr.

Beka horiek ere urteetan luza daitezke, baina tesia bukatu ondoren, beka bukatu eta zer egin behar da?  Berria - Euskal Herria   2004-01-04

Beka eskuratzeko proiektuak apirilaren 24tik 28ra bitartean aurkeztu beharko dira.  Berria - Kultura   2006-01-26

Nicanor Zabaleta beka irabazi berri du.  Berria - Kultura   2004-07-15

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Laugarren beka deialdiko irabazleek aurtengo iraila bitartean izan beharko dituzte prest beren lanak.  Berria - Kultura   2004-05-05

Baditugu beka programak, baina emakume gutxik dute haietan parte hartzeko aukera.  Berria - Harian   2005-11-19

Eragingarriagoak diren ekimenak burutu behar lirateke: beka sistemak, adibidez.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 269. orr.

Enpresa gidaritza masterrak egiteko beka sistema bat.  Berria - Euskal Herria   2004-06-16

Garraioan ikasleentzako bonoak sortzea eta beka politika zabalagoak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-23

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hedabideek, eskolek, modak, pinakotekek, fundazioek, unibertsitateko ikerketa-bekek, [...].  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 28. orr.

Hura izan zen Los Angelesko ostatua eta mantenua ordaindu zizkidana, ikasketa-beka eman zidatelarik.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 96. orr.

Zortzi idazle saristatu ditu Euskalgintza Elkarlanean Fundazioak, Joseba Jaka literatur bekaren bidez.  Herria   2003-05-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aek beka (5); aurreko beka (3); beka bat eman (3); beka batekin (9); beka bati esker (7); beka eman (4); beka eskuratu (5); beka irabazi (11); beka jaso (5); emandako beka bati (3); euroko beka (3); igartza beka (3); joseba jaka beka (3); korrika aek beka (5); nicanor zabaleta beka (3)

aek bekarako (3)

korrika aek bekarako (3)

bekaren bat (3); bekaren laguntzarekin (3); igartza bekaren (3); literatur bekaren (3)


bekadun 1 iz beka bat duen pertsona.

Bekadun izateko aukera ukatu zidaten emakumea nintzelako.  Berria - Euskal Herria   2004-03-09

Igerabideren iritziz, bekadun izateak exijentzia bat gehitzen dio idazleari, «proiektua onartu eta saritu ondoren, jarraipen bat egiten zaiolako».  Berria - Kultura   2004-05-05

181 ikertzaile eta 43 bekadunek jarduten dute Ikerlanen.  Berria - Ekonomia   2004-05-14

Politikari hark ekitaldi hartan esandako gezur galanten antzekoak esan zituen Clintonek ere, epaitegian bekadunarekikoa atsekabeturik ukatu zuenean.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 160. orr.

-Agertuko dira -berretsi zuen ziurtasunez liburutegiko bekadunak.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 95. orr.

Zure aginduz garbitu dituzten bankariak, epaileak, joteroak, politikariak, doktoregaiak, kazetariak, bekadunak, entziklopedia-saltzaileak...  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 117. orr.

2 (hitz elkartuetan lhen osagai gisa)

Bekadun talde batek «gizakiak» direla gogorarazi die erakundeei, Eusko Jaurlaritzaren egoitzaren aurrean egindako bilkuran.  Berria - Euskal Herria   2004-11-16

Edo hala moldatu ziren eskolan bertan bekadun lana lortzeko, sasiunibertsitari bizimodu patxadatsua luzatzearren.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 88. orr.

Kurtso osoa zeramaten ia egunero hara joaten, euren bekadun zereginetatik itzuri ahal ziren guztietan.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 87. orr.

3 (izenondo gisa)

Doktoregai bekadun (1996-1999 urteetan).  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 226. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hiru bekadunak (3)


bekain 1 iz betzuloaren gainaldea, ilez estalia dagoena. ik betondo; bepuru.

Soari espresioa ematen dioten hazpegiak -bekainak, betondoak, irribarreak edo haserreak eragiten dituzten begi ertzetako zimurrak...- ezkutuan izaki, begiek ez zuten sentimen jakinik adierazten.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 7. orr.

Bekainik gabeko aurpegi hark beldurra ematen zidan.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 93. orr.

Matiasek, Luvinoren bekainak eta betileak ikusita, Luvinoren besoetako ileak imajinatu zituen.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 93. orr.

Haren bekozkoaren zimurdura txiki eta labur hura, bi bekainen artean, nik esandako txantxaren bati [...] ergel irizten zionean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 118. orr.

Bekain batek dardar egiten zion eta puzturik zeuzkan sudur-hegalak, baina ahotsa bareagoa zeukan, hotzagoa.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 60. orr.

Bekainak belzturik zeuzkan, eta ezpainak gorri, ezkontzako argazkian bezalaxe.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 112. orr.

Bekainak lokien aldera makurtuak zeuzkan, modu barregarri samarrean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 113. orr.

Norak, errezelo izutua begietan, keinu egin zuen bekaina jasorik Andreasek zer adierazi nahi ote zuen jakiteko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 119. orr.

Andreasek bekainak jaso zituen baimen eske.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 118. orr.

Lupinek bekain bat jaso zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 201. orr.

Gizon ilegorriak bekain bat jaso eta bestea jaitsi zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 192. orr.

Isilik zegoen, bekainak sabairantz jasorik.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 138. orr.

Lupinek bekainak altxatu zituen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 128. orr.

Hark doi-doia bekaina altxatu zuen, erantzun gabe.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 282. orr.

-Ez -erantzun zion Ronek, Harryri begiratu eta bekainak altxatuz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 271. orr.

Jiratzen da; bekainak eta sorbaldak goratzen ditu, zer nahi dudan galdezka bezala.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 178. orr.

Kattalinek ezpainak gurutzatuz eta bekainak goitituz ihardesten dio, hipotesiarik ez dela baztertu behar ulertaraziz.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 151. orr.

Bekaina okertu zuen Tomasek, ez zuen sinesten.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 159. orr.

Domengak bekainak zimurtu zituen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 70. orr.

Um Hamidak bekainak uzkurtu zituen, begia kliskatu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 45. orr.

Bekaina kizkurtu nuen, bada.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 176. orr.

Orduan bekainak kakotu zituen, sorpresak hartuta.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 25. orr.

«Gizon inportantea al zen hori?» galdetu dit gidariak eta bekainak harrotu baino ezin egin izan dut erantzunean.  Berria - Kirola   2006-04-08

-Emaion bularra! -agindu dio umearen aitak, Basajaun ikaragarriak, bekainak arkutuz.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 16. orr.

Kizkur-kizkurrak zituen lokietako xerloak [...] eta bekainak elkartu egiten zitzaizkion sudurreko zubiaren gainetik.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 189. orr.

Zimurrak egin zaizkio bekokian, bekainak bildu ditu.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 181. orr.

Bekainak moztuta agertu zen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 92. orr.

-Bekainak tindatu, eta bibotea moztu baino ez dizu egingo.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 92. orr.

Aski zuen zirkinik txikiena egitea edo oharkabean bekaina mugitzea irakaslea sutan jar zedin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 329. orr.

Orbain txiki bat zeukan eskuineko bekain ondoan.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 163. orr.

Bidasoa Ospitalera eraman zuten, lepoan, aurpegian eta begi batean zauriak zituela, eta bekain bat irekita.  Berria - Euskal Herria   2006-04-12

Ile beltz atzera boteak orrazten zizkion Flumek; larru-mintza fin-fina zuen, begiak handi, bekainak gora.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 116. orr.

Bekainak zimur, sudur hegalak zabal, matelezurra nabarmen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 215. orr.

Aska nintzatela agindu nien lagunei, bekainez keinuak eginez.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 84. orr.

Neskaren bekainen arku perfektu arkatzez marraztuari begira.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 176. orr.

Kauterizazioa belarritik bekaineraino zabaldu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 384. orr.

Anker higuingarri honek bekainik mugitu gabe ikusiko zintuen zu ere hiltzen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 303. orr.

Batek bekaina irekia du ostiko batez [...], bertze batek eskumakilez ibili behar du, bertze bati lepokoa ezarri diote.  Berria - Euskal Herria   2004-01-10

Ezker bekaineko arrakada.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 139. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bibote horail igokariaren arku bera errepikatzen zen haren bekain horailetan, begi harritu atsegin haien gainean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 246. orr.

Potzolo moztaka, ilea motz-motza eta aurrean ile-xerlo bat tente, bekain gorrixkak eta triangelu isoszele baten formakoak.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 47. orr.

Bekain ilunek haren aurpegiaren zuritasuna azpimarratzen zuten.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 38. orr.

Ile eta bekain tindatuak, zetazko lepokoak eta belaontzi-klubetako blazerrak, maritxuen hizkera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 37. orr.

Ezkerretara eseri dena, berriz, adineko gizon dotorea dut, bekain eta ile grisekoa.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 208. orr.

Javierrek galdera keinua egin zuen bere bekain bizkor haiekin.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 232. orr.

Osasuna, irmotasuna adierazten dute neskaren bekain beteek.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 100. orr.

Zer bilakatu da haren bekoki garbia, haren ile horiak, bekain biribilduak?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 282. orr.

Zalapartan hastea espero nuen, baina bekain sarrien artetik begiratu baino ez zidan egin.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 102. orr.

Errabinoari begira geratu zitzaion bere bekain iletsu, ikatz-koloreen azpitik.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 171. orr.

Begitarte luzanga eta meharra zuen, begiak almendra irudi, bekain trinkoak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 203. orr.

Bekain goratuekiko apaiz gazte bat, edozein ordutan sartu-atera ibiltzen zena.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 35. orr.

Bizarra kendu berria zirudien, dotorea zen; bekain kakotuak zeuzkan eta ondo apaindutako bibotetzarra.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 29. orr.

Bekain okertuen azpian begi beltz distiratsuak zituen neska musugorri eta ilebeltz bat sartu zen gelan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 432. orr.

Botila-koloreko bi begi berde ñarrotu topatu nituen bekain keinukari baten azpitik niri begira.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 39. orr.

Walden doktorearen begiak, bekain lodien azpian, norbaiten bila zebiltzan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 101. orr.

-Zapatari? -Bodwin arrebak gora jaso zituen bere bekain beltz lodiak-.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 202. orr.

"Um!", eta begiak argitu zaizkio bekain sarri-berdin bien azpian.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 21. orr.

Hurbilagotik eta zehatzago begiratu zion Harryri bekain iletsu elurrez estalitakoen azpitik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 170. orr.

Begi beltz kartsuak, bekain ile-sarriak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 43. orr.

Harritu itxurak egin zituen Dumbledorek, Harryri pentsakor begiratuz zilar-koloreko bekain iletsuen azpitik-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 277. orr.

Badaude sekulako bekainak, sudur barregarriak, ilaje laztuak, perruka itzelak dituztenak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 142. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

"Remy Martin?", galdetu zidan bekain mugimendu bizi batekin.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 230. orr.

Garrantzizko zerbait esan behar ziola barruntatu zuen Mariak, eta bekain-keinuz eskatu zion kontatzen hasteko.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 15. orr.

Bera buelta ematen eta zutitzen ikusi nuen, ezpainak adurrez bustirik ia zintzilik zituela eta bekain bazterretik behera samaraino odol haria zeriola.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 271. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa elkarketak izenondo balioa duela)

Sarreran gizon bekain beltz bat nagikerian zegoen, puru bat ahoan zeukala.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 126. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bekain bat (8); bekain beltz (4); bekain iletsu (4); bekain iletsuen (4); bekain sarrien (4); bekaina okertu (3); bekainak altxatuta (3); bekainak altxatuz (3); bekainak gora (4); bekainak goratu (7); bekainak jaso (24); bekainak jaso zituen (16); bekainak jasorik (5); bekainak jasota (3); bekainak kakotu (4); bekainak zimurtu (3); bekainak zimurtzen (3); bekainen azpian (3); bere bekain (8); bi bekainen artean (3)


bekaitz (136 agerraldi, 63 liburu eta 4 artikulutan; ETCn 528 agerraldi) 1 iz bekaizkeria.

Eguna gauari darraion bezala, errusiarrak alemanei jarraiki zihoazen, tai gabe, beldurrik gabe, gupidarik gabe, berez bezala, gorrotoa eta bekaitza eta amorrua benetako bihotzaren ordeko zutela.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 185. orr.

Irrika, hantustea, berekoikeria, bekaitza, mendekua, grina guztiak gordetzen dituk giza arimaren gauean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 145. orr.

Ez zuten soldaduek ez bekaitzik ez gorrotorik begiradan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 14. orr.

Berekoikeriaren, bekaitzaren, ankerkeriaren, harrokeriaren zabalkundea.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 215. orr.

Haien begirada gogorretan ez zegoen ez gaitzespenik, ez kargu-hartzerik, bekaitza baizik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 342. orr.

Taniaren begietan mirespenaren eta bekaitzaren distira sumatu nuen.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 184. orr.

Nornahik sala baitzezakeen bertze nornahi, edo, gezurraz baliaturik, falso testimonio gaixtoren bat erauzaraz, bekaitzari eta inbidiari bide emanez, bidegabeki.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 91. orr.

Kontatuko bahit nola hasi zen zuen historia, zer jelosia, bekaitz, beldur eta tristurak ziztatu zintuzteten azkenean elkarren besoetan bukatzeko.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 204. orr.

Emakumeari, ur-besta horiek lehen eguneko sentipen nahasi bera sorrarazten diote, aldi berean bekaitz eta eskandalu.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 64. orr.

Norbaitek zerbait ematen badik, asko izanik ere, ez diat bekaitzik izango.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 133. orr.

Frutaz eta barazkiz inguraturik, Charlyk bekaitz guti guri: aski zuen bere langile-patrika betexea alderatzea gure ikasle-poltsiko hutsekin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 155. orr.

Bekaitz izpi bat ernetzen zaio inoiz ere ikusi ez duen senarrarengana.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 18. orr.

Jakin-minak baino gehiago bekaitzak jaten zizkidan erraiak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 126. orr.

Laster hasi zitzaion bekaitzaren harra alhan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 89. orr.

Bekaitzaren sua pizturik, bake gozatsua hautsi egin zen eta liskarrak eta barne-borrokak Eliza urratu zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 261. orr.

Anaiek bekaitzez begiratzen zioten; aitak, ordea, gauza hauek sarritan hausnartzen zituen.  Elizen arteko biblia   Has 37,11

Handik bota zutenak bekaitzez zurbilduko ziren Demetriosek sortu eta Alexandriari aintza ekarri zioten bi erakundeen aurrean: Museoa eta Liburutegi Nagusia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 147. orr.

Ez nago haatik abantaila ahalkegarri horren bekaitzez.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 502. orr.

Haien bekaitzez gelditu zen Ruche jauna.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 283. orr.

Gure gizonak bere adiskidearen mugimendu guztiak begiratzen zituen, apur bat bekaitzez, erakusten zuten sentsualitate horrek liluraturik, eta apur bat erdeinuz, iruditzen zitzaiolako bere adiskide puruzalea beti harro samarra izan zela.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 58. orr.

Gurea bezalako lasaitasun-egoera bat iraina da jelosiazko, bekaitzezko eta ergelkeriazko tragedia etengabe batean bizi den jende horrentzat.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 298. orr.

2 (izenondoekin)

Barrena gogorki oratua zidan neure espetxekide anbiguo harekiko bekaitz mingarri batek.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 186. orr.

Pizti larruz eginiko soinekoa ere arbuiaturik jausi zen, zeinak, asmatu berritan, hain bekaitz handia zabalduko zuen, ezen hura lehenen jantzi zuena ziur bainaiz enboskadan hil zutela eta ez ziotela etekinik atera, harrapakin odoltsua euren artean banatzeko urratuko baitzuten.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 387. orr.

Idoloek errespetua jartzen dute, miresmena, maitasuna, eta jakina, bekaitz handiak.  Berria - Kultura   2004-03-10

Hala zabilek, bederen, zurrumurrua: gure errege zenari [...] Norvegiako Fortinbrasek zioan, jakina denez, bekaitz biziak harrokeria gaitza hartara akuilaturik, borrokarako aupada egin.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 27. orr.

Biok heriotza gaiztoa eman genion Salvatierra jaunari, gure kapitaina orduan, bere karguagatik aurre egin zigulako baino bekaitz gaiztoa geniolako, emakume kontu aspaldikoak gora-behera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 48. orr.

3 (izenondo gisa)

Buruzagi bekaitz eta kanpotik manatuek engainatu gaituzte.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 249. orr.

Politika bekaitz horrekin eskaleen taldea emendatuko zela iragartzen zuen Yvesek.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 294. orr.

Herioak amodio bekaitzak lurrintzen zituen, egiazko maitasun ipuinak zilegitzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 339. orr.

Lanik ez egitea anitzentzat bekatua zen, parasitismo bekaitz tematsua.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 54. orr.

Ez zait gustatzen Errepublika burges, bekaitz eta neo-kapitalista hau.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 121. orr.

4 (adizlagun gisa)

Erran zitekeen bekaitz zegoela Agerreren zorteaz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 297. orr.

Edo ahaide azpilikuetatarrak, Urdazubiko sortetxeaz bekaitz?  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 19. orr.

5 -en bekaitz izan da ad

Egia erran, hire bekaitz nauk.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 291. orr.

Erran horren azken parteari amore eman ezinean ari balitz bezala dabil aspaldi handitik, Salomonen bekaitz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 146. orr.

Nire bizian lehendabiziko aldiz, Charlieren bekaitz nintzen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 53. orr.

Horixe zen haren egitekoa, denok haren bekaitz amorraraztea.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 181. orr.

Migel Mailuk nire biziaren norabide berriaren xehetasunak aditzera eman zizkidanean, Gilenen bekaitz izan nintzen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 110. orr.

Nire lagunen hain bekaitz ez den ama bat!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 155. orr.

Gure nahigabeen bekaitz ote dira?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 151. orr.

· Bestalde, bekaitz izaten nintzen indioen belaun bigunak ikusita.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 26. orr.

Dirugosea, boterea, sexua, bekaitz izatea, handinahia, grina politikoa...  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 61. orr.

6 bekaitz izan du ad

Edertasunak ez ziola ezertarako lagundu pentsatu zuen, neska lagunak beti bekaitz izan bazituen ere.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 144. orr.

Beste inork munduan ez duen eta mundu guztiak bekaitz dian piezaren jabe izatea atsegin handia duk, bai horixe.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 455. orr.

Zuhaurk zuzenki eta bidezki aitortu behar izan dizkiozu bere dohainak; goratu baino gehiago egiten duzu, bekaitz diozu.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 219. orr.

· Hango jaunak bekaitza eta gorrotoa zion Gwaini, bera baino zaldun hobea izana baitzen.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 115. orr.

Behekoak goikoari dion bekaitzak ezin dute eraginik izan epaiketa batean.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 51. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bekaitz izan (5); bekaitz nintzen (3); bekaitzez begiratzen (5); bekaitzez begiratzen zioten (3); hain bekaitz (3); haren bekaitz (3)


bekaitzaldi iz bekaitzezko aldia.

Urteak igaro ziren, baina ez zen denborarik igaro, ez zen bekaitzaldirik ez gorrotoaldirik ez izualdirik igaro.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 183. orr.


bekaitzarazi, bekaitzaraz, bekaitzarazten du ad bekaiztera behartu.

Amets hutsezko jainkoekin bekaitzarazi naute, idolo hutsalekin haserrearazi.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 232. orr.

Bekaitzarazi zuten jainko arrotzak gurtuz; iraindu, beren higuinkeriekin.  Elizen arteko biblia   Dt 32,16


bekaixkeria iz adkor bekaizkeria.

Zertako bekaixkeria, ez-egina gordetzeko.  Herria   2001-07-19


bekaizgarri izond bekaitza eragiten duena.

Bekaizgarri eta bekatubide izan zen emakumeentzat, etxekoandre jator eta zintzo hauek ere, printzeak dantzan ikusi eta [...] haien ile-adatsa ukitzeko moduan eduki ondoren, printzesa izan nahi baitzuten denek edo ia denek.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 132. orr.

Bekaizgarri zitzaizkien sagutxoak, zeinak, lauzen arteko beren habia-zuloetatik alderrai, ogi sagaratuaren apurrak karraskatuz gizentzen baitziren.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 112. orr.

Lapurretak egin zuela Venezia handi eta bekaizgarri.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 74. orr.


bekaizgo iz bekaizkeria.

Gizon indartsuak ez duela nehorentzat Gorrotorik, ez Hirarik, Bekaizgorik, ez Haserrerik, ez duela nehor gutiesten, eta ez duela den gutieneko Hantusterik ere.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 509. orr.

Baigorriarrak ez ziren horretaratuak eta bekaizgoak, hertsikeriak, alderdikeriak, herrak, gainditu zituzten herritarren gogo-bihotzak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 197. orr.

Dianaren eta Filibertoren ezteiek miresmena eta bekaizgoa piztu zituzten erresuma osoan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 239. orr.

Batzuek herraz edo bekaizgoaz, bestek hura baino maila goragokoak izatez, nahiz hura ere segur etxe handiko seme zen.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 164. orr.

Haien bekaizgoak harrotu ninduen oharkabean eta, harroaldiarekin batean, arraitu eta hantu nintzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 393. orr.

Garbi zegoen Hilde andereari zion bekaizgoak bultzatzen zuela halako salaketa irrigarriak asmatzera.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 66. orr.

Antzematen hasia nintzen noraino hel daitekeen jendearen (eta, zehazkiago, neska baten) bekaizgoa.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 64. orr.

Harekin batera, bekaizgo, esperantza eta amorru nahasturak zernahi janarik baino areago indarberritzen gintuen.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 168. orr.

Itxarongelan elkarrekin hitz eginez zain zeuden lekukoak isildu egin ziren eta bekaizgo pitin batekin begiratu zioten Monikari altxatu zenean, lehena deitu ziotelako beharbada edo desberdina zelako, nik al dakit.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 104. orr.

So egin zion, ahizpa zaharrago baten maitasunarekin, baina bekaizgo doi batekin ere.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 168. orr.

Ez lurrak eta itsasoak beren erraietan haziek, / Ez eta giza bekaizgoaren ausikiek ez dituzte suntsituren.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 53. orr.


bekaizkeria (128 agerraldi, 40 liburu eta 11 artikulutan; ETCn 558 agerraldi; orobat bekaizteria g.er.) 1 iz norbaitek, berak ez duen zerbaiten jabe denaren aurka duen damua. ik bekaitz; inbidia; ondamu.

Antzerkigile gipuzkoarrak euskararen mundura ekarri ditu zazpi bekatu nagusiak amorrua, lizunkeria, zuhurkeria, bekaizkeria, nagikeria, hantustea eta tripazainkeria.  Berria - Kultura   2004-12-17

Maitasuna eraman onekoa eta bihozbera da; ez du bekaizkeriarik, ez handiusterik, ez harropuzkeriarik.  Elizen arteko biblia   1 Ko 13,4

Bekaizkeria tristezia zabaltzen duen sentimendua da.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 234. orr.

Gaiztakeria guztiak -maltzurkeria, itxurazalekeria, bekaizkeria eta gaizki-esateak-.  Elizen arteko biblia   1 P 2,1

Bekaizkeria da, Gorrotoa, gizakia hunkitzen duen aldetik, halako moldez egiten duena, non besteen zorionaz tristatzen baita eta, alderantziz, besteen gaitzaz bozkariatzen.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 361. orr.

Ez zen haiengan bekaizkeria eta maltzurkeriarik, gorroto eta irainik, susmo txar eta erresuminik, baina bai bihotz batasun handia, etengabeko bakea, esker ona eta gorespen-hotsa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 209. orr.

Guztiarekin, bekaizkerian ere naretasun zuhur bati eusten zion, eta ez zuen arduragabekeriarik edo okerrik egiten; ez zen sekula gaizki esaka aritzen, eta bere bekaizkeria malezia eta jelosia gabea zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 54. orr.

Zuk beti izan omen diozun bekaizkeriak ekarri omen du hona.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 86. orr.

Nork ez ditu sentitu, esaterako, bekaizkeria eta jelosia?  Berria - Harian   2006-05-06

Erregek ez zeukan gordetzeko erosi berria zuen altxor hura eta han eta hemen erakusten zuen, jende askoren bekaizkeria piztuz.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 78. orr.

Arte liburuekin ikusten gintuenean bekaizkeria sartzen zitzaiola jakinarazi zigun, berari ere artea asko gustatzen zitzaiola.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 177. orr.

Hitzik gabe gelditu zitzaion solaskidea, bekaizkeria zeriola, gozamenaren ordainean bezeroa non zegoen ahazturik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 55. orr.

Zazpi ahalak egiten zituen haien irri tolesgabe bera lortze aldera, baina bekaizkeriak hartua zegoen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 63. orr.

Lagunak izan ziren hilabete batzuez, baina laster, bekaizkeriak jota, bere etsai handiena bihurtu zen.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Biharamunean, etxera itzuli zelarik, gaztearen anaiak, bekaizkeriak eta dirugoseak eraginik, kosta ahala kosta harpean sartzeko esan beharreko hitz magikoak ikasi zituelarik, hainbat zaldi hartu, eta anaiak aipatu mendirantza abiatu zen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 109. orr.

Kafe etxeko gizonek mirespenez eta bekaizkeriaz begiratu zioten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 28. orr.

Bere saileko gehienek bekaizkeriaz so egiten zioten, pribilejiatutzat jotzen zuten, zuzendaritzak titiko umeari baino gutizia gehiago betetzen zizkiola uste baitzuten.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 44. orr.

Guk, Zugarramurdiko kaxko urrun hartan, pozkarioz bai, baina ezintasunez eta bekaizkeriaz ere jarraitzen genituen gertakariak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 163. orr.

Jendetza hura ikusirik, juduak bekaizkeriaz bete ziren, eta irainez egiten zieten kontra Pauloren hitzei.  Elizen arteko biblia   Eg 13,45

Etorri denetik aste bi igaro ez direlarik, bekaizkeriaren bekaizkeriaz edonor betoker uzteko moduko pribilegioak ditu eskuraturik.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 54. orr.

Mirespen edo bekaizkeriazko begiraden su gurutzatuan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 155. orr.

Ezertara ohitzeko astirik gabe ezagutu omen zituen nire herritarren izaera bekaizkeriazkoa, dena jakin nahia, arau betikoetatik urrutiratu ezina.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 165. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ondamua eragiten zidan horrek, Ulisesi bekaizkeria izugarria nion, inbidia gorria, baina berdin jarraitu nuen, hala ere, hiru egunetan zehar hurritzaren hostopean ezkutatuta.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 50. orr.

Bekaizkeria hutsagatik egiten zaizkio kritika asko Gorosperi.  Berria - Kirola   2004-10-28

Sedanok zuena bekaizkeria hutsa zen, eta aldez aurretik dasta nezakeen luzaro gabe Victoria nire lagun gisa aurkeztuko nionean sentituko nuen plazerra.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 194. orr.

Gure ziztrinkerietatik at eta gorago kokatutako aitonseme bikain, bekaizkeria ezkutu baina biziaz.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 271. orr.

Oso urduria zen, eta beste tenoreen bekaitz, eta begikotasun gartsu batez estaltzen zuen bekaizkeria urduri hura.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 209. orr.

Auzoko kazeta zen hura bete-betean, txiroen bekaizkeria sorgorrak eta kreditu ukatuek mingostua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 313. orr.

Behin betikoz atea itxi nahi baitiet arduragabekeriaren hutsegiteei, edo bekaizkeria gaiztoaren gezur-irainei. arbitro objektiboa askotan parte ere izaten da, eta bekaizkeria pertsonal zein profesionalek ere eragin dezakete artikulu baten gaineko iritzian.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 24. orr.

Istilua eta zarraparra besterik ez zela herrian, nekazarien eta karrikakoen artean, bekaizkeria eta ezinikusi galanta baitzebilen bazterretan.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 11. orr.

Bekaizkeria halako bat jabetzen zen bizarginaren arimaz bien bizitzak bereizten zituen amildegiaz kontu egiten zuenean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 54. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lopezek Espainiako Gobernuko hainbat ministrorekin izandako bilerek eragindako kritikei dagokionean, EAJrena «bekaizkeria atake» bat dela esan zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-06-23

Bekaizkeria puntu bat sentitu zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 175. orr.

Bekaizkeria pixka batez, bere karrera artistikoagatik zoriondu nuen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 74. orr.


bekaizki adlag bekaizkeriaz.

-Hemen bekaizki jostatzen baldin bagara, gureak eta asto beltzarenak egina duke.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 285. orr.


bekaizteria ik bekaizkeria.

bekaizti 1 izond bekaizkeriak joa dagoena.

Guztiz gehienek, Axularretik haste -hauxe gizon bekaiztia!- beren prediku txukun eta hitzetan abusu-gai bakartia apalesten zuten.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 115. orr.

Gorrotoa eta aldi berean miresmena sorrarazten zituen ikuskizuna zen, erabat biribildua izateko gure isiltasun bekaiztiaren laguntza behar zuena.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 183. orr.

Louri atzera irribarre eginarazi zion eta esanarazi, O'Brien jaunaren begiratu bekaiztiaren gainetik.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 234. orr.

Charlyren aholku bekaiztia, antza.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 92. orr.

Emakume ederra eta atsegina zen, maiseaketa bekaizti guztiak sinesgarri bihur ditzaketen horietakoa.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 107. orr.

Gaueko tripakada prestatzen ari dira, eta Argalak, barauarengatik makur, kaletik begira daude, haien txilibitu aurpegi bekaiztiekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 293. orr.

-Krudelak eta bekaiztiak zarete, gero, jainkoak!  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 22. orr.

Hortik dator ere, halaber, gizakiak, izaeraz, bekaiztiak izatea [...] hots, beren heinekoen ahuleziarengatik poztea eta, alderantziz, haien bertutearengatik tristatzea.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 333. orr.

Horrela, apalenak eta umilenak dauzkagunak dira, maizenik, handinahienak eta bekaiztienak.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 367. orr.

Bekaiztiari deus ez zaio atseginagorik besteen zorigaitza baino, eta deus ez zaio jasangaitzagorik besteen zoriona baino.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 305. orr.

Sañudoren adiskide txit filarmoniko haien artean baziren asko, denak ez baziren, zekenak, asmo txarrekoak, bekaiztiak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 50. orr.

Hainbat bekaizti maltzurren ezpain marmartiek kalifaren belarri minberatuetan zurikeriekin nahastutako faltsukeriak xuxurlatu zituzten Abd al-Azizen aurka.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 82. orr.

Zeren zu, izan zarena izan zarela ere, ez zara inoiz inoren inbidiatan egon; Alfaro, ordea, bekaizti hutsa da.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 293. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Begi-bekaiztia gaiztoa da: aurpegia itzuli eta jendea mesprezatzen du.  Elizen arteko biblia   Si 14,8

3 (adizlagun gisa)

Hala ere, Poseidon bekaizti zagok gurekiko.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 45. orr.

Auzoen etxeetako oihuetaz bekaizti egoten zen, bihurrikerietan lagunak zituenei beren amek, haserreturik, oparitzen zizkieten mazelakoetaz jelos.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 15. orr.

Haren kontalariari, ordea, bekaizti miresten nion, nik, BEKOZaren, gizarteko eta laneko eginbideen eta egiantzekotasunaren sareetan zeharo harrapaturik nengoen honek.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 262. orr.

Semeari irakasten dionak bekaizti jartzen du kontrakoa, baina pozez gainezka egoten adiskideen aurrean.  Elizen arteko biblia   Si 30,3

4 mari-bekaizti izond adkor

-Eta hi mari-txoro bat eta mari-bekaizti bat.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 182. orr.


bekaizto iz bekaizkeria.

Bekaizto pittin bat bai, nik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 19. orr.

Orain, Ximurrarekin nola jokatu genuen hozki aztertuta, ez nago seguru gure koartada ideologikoen azpian bekaiztoa baino aise ere gehiago ote zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 242. orr.

Bekaiztoan ni, egunkarian gutietsia eta zanpatua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 242. orr.

-Eta hi bekaiztoz, nonbait.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 288. orr.

Klase orotako lanak -nik, bekaizto agerian, bart haren ganberatik jalgitzen zen arramantza gogoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 62. orr.

Nik, bederen, bekaizto gorrian egiten nitian uda guztiak, Kirol atalean beti emakume eskasean eta.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 110. orr.


bekaiztsu izond bekaizkeriaz betea. (adizlagun gisa)

Eta, nola diren gauzak batzuetan, hemendik irten eta... txorta jotzera! -kafetegikoak bekaiztsu.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 310. orr.


bekaiztu, bekaitz/bekaiztu, bekaizten da/zaio/du ad bekaitza sentitu; bekaitza sentiarazi.

Ferrovial eta REE ez ziren bekaiztu, %1,88 eta %1,58 irabazi baitzuten.  Berria - Ekonomia   2004-03-31

Nehor ez da besteen bertuteaz bekaizten, non ez den bere heineko batenaz.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 335. orr.

Halakoa gorrotoz hunkitua izanen da maite duen gauzarekiko, eta delako lagunaz bekaiztuko da.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 297. orr.

Horrela ikusi dugu euskaldunok euskaraz idazten dena ez dela bekaizten batere garai berean Frantzian edo Espainian, nazioartekoago diren hizkuntzetan, idazten denaz.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 112. orr.

Doktrina hau bera baliagarri da oraino gutarteko bizitzarentzat, erakusten digun bezainbatean ez dela behar nehor higuindu, nehor gutietsi, nehorrez trufatu, nehorentzat haserretu, nehori bekaiztu.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 233. orr.

-Harrizkoa al duzu bihotza, ozpina al dabilkizu zainetan? -bekaiztu zitzaion, ordea, Nora.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 35. orr.

Nola bekaiztu nuen mementu hartan osabaren eta Maddalenen esku lotuen iduri eder hura...!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 613. orr.

Hasieran Norak ez zituen aita bekaitz zezaketen hitzik esaten ez galderarik egiten.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 45. orr.

Urdinez begiak, eta gorriz azazkal-muturrak, Nofutur bekaizterainoko moduan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 196. orr.

Ikusten dugu, bada, gehienetan, gizakien izaera halako gisaz egina dela, non gauzak gaizki doazkienak gupidesten baitituzte eta ongi doazkienak bekaizten.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 295. orr.

Halakoak solasera ekartzean, ez dakizu zer nahi zaituzten, penatu, berek galdutako garai zoriontsuen kontura, ala bekaiztu, zuk inoiz dastatuko ez duzun zuku miresgarritik edanak direlako.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 57. orr.

Horrela jokatzea bertute gorenaren erakusgarri delakoan, inoren santutasunak gainerako bekatari gizajoak itsutu, bekaiztu, lotsagarri utzi ez ditzan.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 132. orr.

Euskal Herriak baditu gune xoragarriak, udatiarrek bekaizten dauzkutenak.  Herria   2003-09-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

nola bekaiztu (3)


bekan ik bakan.

bekandatu ik bakandu.

bekandu ik bakandu.

bekar ik makar1.

bekari ik bekario.

bekario (orobat bekari) iz bekaduna.

Kazetaritzako bekarioen probalekutzat ere ez dute balio.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 72. orr.

Egunkariek ere, Paulino Uzkudun eta Paco Buenoren garaiko argazki hautseztatuak kaxoien hondo ozeanikoetatik berreskuratu eta beren argazkilari eta bekarioak zakurren gisan bota zituzten Pasaiako gimnasiora.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 15. orr.

Bekariak eta bekatariak nahaste horrekin ematen du idazleak etorkizuna iragartzeko ahalmena zuela.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 165. orr.


bekartsu ik makartsu.

bekatari 1 izond/iz bekatuan dagoena edo bekatu egin ohi duena.

Ume bekatariaren sufrimendu lazgarriak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 218. orr.

Ai jende bekataria, gaiztakeriaz jositako herria, gaizkile-arraza, ume galduak!  Elizen arteko biblia   Is 1,4

Arima bekatarien zoritxarrak unibertsoaren perfekzioa osatzen du.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 160. orr.

Natura bekataria ordena zuzenera erakartzeko ezarri zen zigorra. ezaugarri horietaz oparo hornitua dago giza izaera bekataria emakumearengan gizonarengan bezalaxe.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 274. orr.

Horra, Jainko Jaunaren begiak erresuma bekatari honengan jarriak daude.  Elizen arteko biblia   Am 9,8

Horrela, jentilen eta erregeen menpetik salbatu egin zuten legea, errege bekatari hari nagusitzen utzi gabe.  Elizen arteko biblia   1 M 2,48

Kristo Jesus bekatariak salbatzera etorri zela mundura.  Elizen arteko biblia   1 Tm 1,15

Elizak ez daude santuz osatuak, bekatariz baizik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 112. orr.

Bekatariei zigorra eta ongileei saria ematea bidezkoa dela.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 124. orr.

Jaungoikoak bekatariak zoritxarraz zigortzen dituela eta zintzoak zorionaz saritzen.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 124. orr.

-Izan ere, bekatariak errieta zakarrez baino gozotasunez hobeto ekartzen dira Jainkoarengana.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 992. orr.

Ezta bekatariak badira ere, inork ez ditu juzgatu behar, Jaunak beretzat bakarrik gorde baitu haiek juzgatzeko eskubidea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 128. orr.

Zintzoa nekez salbatzen bada, zer izango ote da gaiztoez eta bekatariez?  Elizen arteko biblia   1 P 4,18

Ez nazazu egin bekatarien zori bereko, ez nazazu bihur hiltzaileen kideko.  Elizen arteko biblia   Sal 26,9

Kontuan hartu behar da legea ez dela ezarri zintzoentzat, beste hauentzat baizik: gaizto, errebelde, erlijiogabe eta bekatarientzat, sakrilego eta profanatzaileentzat, aitamen hiltzaile eta giza hiltzaileentzat.  Elizen arteko biblia   1 Tm 1,9

Zigorrak bekatarien gain jausi ziren, aurrez tximista bortitzen bidez ohartuak izan zirelarik.  Elizen arteko biblia   Jkd 19,13

Kristo gu oraindik bekatari ginela hil zen gure alde: honela erakusten du Jainkoak guri digun maitasuna.  Elizen arteko biblia   Erm 5,8

Bekataririk handiena naizela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 357. orr.

2 (adizlagun gisa)

Uriarteri erantzun niezaioke nahiago izan nuela kristau jokatu eta hil, 'errukia ala hil!' aldarrikatu, burua tente eta duinki, etsaia bezain makur eta bekatari ibili baino.  Berria - Kultura   2004-01-06

3 (izenondo eta izenlagunekin)

-Bekatari handia naiz, jauna -erantzun zion mutilak, negarrak begietara egin gura ziolarik.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 254. orr.

Jaiera sutsuz bildu behar du mundu guztia bere otoitzean: bekatari tristeak, zintzoak, eta Garbitokiko atxilotuak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 115. orr.

Bekatari ahulak baikara, ez dezakegu deus guhauren ahal eskasez!  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 398. orr.

Inoren santutasunak gainerako bekatari gizajoak itsutu, bekaiztu, lotsagarri utzi ez ditzan.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 132. orr.

Oliver Cromwel bekatari zurrun haren arima beltza infernuko zulo ilunenera eramateko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 222. orr.

Bekatari zailduek, bekatuaren atzaparretan behin eta berriro erortzen ziren bekatari azal-lakartuek, aita Romeroren penitentziak konplituz, kafe-landareak aldatu zituzten beren lurraldeetan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 190. orr.

Bekatari damutuei merezi duten zigorra barkatzen zaienean Jaungoikoaren amaigabeko ontasunari esker da.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 274. orr.

Juan de Panoniaren aburuz, berriz, bi arima ere ez, eta bekataririk doilorrena Jesusek harengatik isuri zuen odola bezalako preziatua da.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 138. orr.

Bekatari bihozgabe halakoa.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 252. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Eta nola berpiztu zaion bekatari sena, Frantziako Babilonia Berrian egin dituen hilabeteetan!  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 14. orr.

Ala bekatari-sail baten ama nahi huke izan?  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 114. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bekatari asko (3); bekatari handi (5); bekatari oso (3); bekatariak salbatzera etorri (4); bekatariekin bazkaltzen (3); bekatarien alde (5); bekatarien alde (5); bekatarien artean (5); bekatarien artean (5); bekatarien eskuetara (3); bekatarien eskuetara (3); bekataririk handiena (5); burua bekatari (3); eta bekatarien (6); gizonaren semea bekatarien (3); jesus bekatariekin bazkaltzen (3); ni bekatari (3); semea bekatarien (3); semea bekatarien eskuetara (3); semea bekatarien eskuetara (3); zergalari eta bekatari (3); zergalari eta bekatariekin (3)


bekatarikume iz bekatariaren kumea.

Eta orain zuek, bekatarikumeok, zeuen arbasoen bidea hartzen duzue, Jaunaren haserre-sua Israelen aurka areago suspertzeko.  Elizen arteko biblia   Zen 32,14


bekatore iz ipar bekataria.

Itzuli, bekatoreak, itzuli Jainkoaren ganat!  Herria   2004-09-02

Ez erran Akinokoa fraidea zela, zeren ni ere hala bainaiz 1576az geroz, nahiz ni guziz ahula naizen eta bekatorea, hura aldiz guztiz santua eta indartsua.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 206. orr.

Nahiz liburu hau oso osoa mintzo den, penitentziari esker, bekatorearen arimaren bekatutik askatzeaz, aitzinsolas zenbait aurkezten ditugu, haien gogoratzeak eta haztatzeak erakar gaitzakelakotz errazki, gu bekatoreok, onartzera gutarik batzuek Jainko guztiz on eta handiaren aldera gure esker tzarra, oharkabekeria eta ausartzia erakutsi dugula.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 54. orr.

Bekatore handiener parkatzen zaielarik, nolaz ez dibortsatüer?  Herria   2005-07-14


bekatoros iz ipar bekataria.

fede trahola guztien aitzina eramateko prest zegoen, arima bekatorosak zerura hupa zitezen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 163. orr.

Jo dezagun baietz, hizkuntzak garatzen direla eta barne bizia dutela, halako autonomia harrigarri batekin: sortu egiten dira, gaztaroa iragan, zahartu, eta azkenean urteen indarrez edo eritasun bekatoros baten eraginagatik hil.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 179. orr.

-Jauna, nor baitzaitut ere, jakin behar duzu bere izaitea galtzen duela bekatorosak urrikitan sartzen delarik eta bidean abiatzen Jainkoaren barkamenduaren eskatzeko.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 92. orr.

Alta ni eta ni bezalako bekatoros handiek ginaukan egoera tzar horrekin estakuru ederra iganderoko mezarat ez agertzeko; galeria bat eskas, denentzat jartzeko lekurik ez, eta errumatismengatik xutik egoitea dorpeegi.  Herria   2002-09-19

Bekatoros galduenak zituen gehienik maite.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 203. orr.

-Zuti hadi seme... Hi baino bekatorosagorik baduk hemen gaindi.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 126. orr.

Bekatorosa nintzenez geroz, hobendun nintzen definizioz eta beharrez egin ez nuen falta aitortzekoa zen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 81. orr.


bekatu iz 1 Jainkoaren legearen edo Elizaren aginduen ohartuzko haustea. ik hoben.

Grina txarrek, erne eta gero, bekatua sortzen dute, eta bekatuak, burutu eta gero, heriotza dakar.  Elizen arteko biblia   St 1,15

Jainkoak biziarazi egin zaituzte Kristorekin batera, bekatu guztiak barkaturik.  Elizen arteko biblia   Kol 2,13

Zoriontsua Jainkoak hobena kendu eta bekatua barkatu diona!  Elizen arteko biblia   Sal 32,1

Bekatu hau ez dizuet barkatuko zeuen bizialdi guztian.      - 0. orr.

Gabriel goiaingerua nauzue, bere suzko ezpatarekin, eta nik salbatuko zaituztet bekatuetatik.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 132. orr.

Haren Seme Jesusen odolak bekatu guztitik garbitzen gaitu.  Elizen arteko biblia   1 J 1,7

Aita ohoratzen duenak bere bekatuak ezabatzen ditu.  Elizen arteko biblia   Si 3,3

-Hilak dira bekatu horretan erori zirenak, jauna.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 298. orr.

Gurasoei lapurtu eta "Ez da bekatu" dioena kriminalen pareko bihurtzen da.  Elizen arteko biblia   EsZ 28,24

Bekatua zoritxarraz zigortuko ez balitz, orduan bai, bidegabekeriak asaldatuko luke ordena.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 162. orr.

-Ez zakiat bekatu litekeen ala ez.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 41. orr.

-Ez dun bekatu, Kattalin.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 132. orr.

Huts eginezko bekatua ere bekatua dela, nahiz ez den, ez egin, ez erran, ez gutiziatu.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 91. orr.

Gaiztakeria oro bekatu da, baina bada heriotzara ez daraman bekaturik.  Elizen arteko biblia   1 J 5,17

Jauna, ez leporatu horiei bekatu hau.  Elizen arteko biblia   Eg 7,60

Zein bekatu behar genuen aitortu, eta nori?  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 290. orr.

Bai, zure zigor guztiak zuzenak dira, nire bekatuek eta gure gurasoenek merezi duten bezala ni erabiltzean.  Elizen arteko biblia   Tb 3,5

Oraindik ere bekatu haren ondorioak jasaten ari gara, Jaunaren elkarteak izurria jasan behar izan zuen arren.  Elizen arteko biblia   Jos 22,17

Hauen bidegabekeriak ez zaizkio ezkutuan geratzen, bekatu guztiak daude Jaunaren aurrean.  Elizen arteko biblia   Si 17,20

Egia unibertsala da, are ni bezalako fedegabeentzat, egindako bekatu orok dakarrela bere ordaina, lehenago edo geroago.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 167. orr.

Lehenik espirituko joera gaiztoez arduratzen zen, gero kanpokoez, eta azkenik bekatuari bidea irekitzen dioten egokiera guztiak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 214. orr.

Barnekoa da nor bere bekatuez damutzea, asmo sendoarekin ez haiek, ez eta besteak ere egiteko. ezabatzen zituen.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 75. orr.

Eta nola oraingo bekatuak kalte egiten baitio bekatu hori egin duenari eta haren hatz-behatz guztiei, [...].  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 93. orr.

Gizon-emakumeek egiten dituzten beste bekatu guztiak gorputzetik kanpora gelditzen dira.  Elizen arteko biblia   1 Ko 6,18

Ahuldadez eta maleziaz egindako bekatuen arteko ezberdintasuna.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 185. orr.

Aitak eginiko bekatu guztiak egin zituen Abiamek ere.  Elizen arteko biblia   1 Erg 15,3

Damu zaitez, hil aitzin, bizitzan egin dituzun bekatuez.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 559. orr.

Nebaten seme Jeroboamen jokabide bera hartu zuen, hark egin eta Israeli eginarazi zizkion bekatu berak eginez.  Elizen arteko biblia   1 Erg 16,26

Larria da, guztiz larria haien bekatua!  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 51. orr.

Goresten ditu bakarrik sinesmena, itxaropena, maitasuna eta beste bertuteak badituztenak eta gaitzesten soilik bihozgabeki bekatuan bizi direnak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 217. orr.

Baina bekatuan hil zen, apaizik gabe, maitia.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 254. orr.

Lagun iezaguzu zeure bitartekotzaz, bekatuaren kutsu gaiztoz estaliak ikusten gaituzunoi. zuk gurutziltzatu zenuen haiekin batera eta gurutziltzatzen duzu orain ere, bizio eta bekatuetan atsegin hartuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 214. orr.

Gizonak ez du kanpoan hustu behar, ezin du Onanen bekatua egin, Onanen bekatua ez baita masturbatzea, dakizunez, baizik eta hazia lurrean isurtzea.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 32. orr.

Badakigu gure izaera zaharra Kristorekin gurutziltzatua izan zela, bekatuzko gure izaera ezereztua geldi zedin.  Elizen arteko biblia   Erm 6,6

Luzaro gabe eman zion Jainkoaren haserreak merezitako zigorra, haren eskaria bekatuzkoa baitzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 870. orr.

Ez egin bi aldiz bekatu bera, behingoagatik ere ez zara zigorgabe geratuko eta.  Elizen arteko biblia   Si 7,8

Hau da nire bekatuaren egiazko penitentzia.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 18. orr.

Ikus daitekeen moduan ikusi ahal izateko eta berari atxikitzeko, bekatuen hobenetatik eta desio txar guztietatik purifikatzen gara eta haren izenean sagaratzen gara.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 353. orr.

Hamabost egunean behin konfesatzen ziren: elkarrekin prestatzen zuten beren bekatuen zerrenda.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 47. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bederatzigarrenak, egitezko bekatu ezberdinak badirela eta zer den bekatu larria edo mortala eta zer bekatu arina edo beniala.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 54. orr.

Bekatu arina egiten da, baldin bekatu larria egiteko pentsamendu bera badator eta gizonak nolabaiteko luzamendua onez entzuten badu.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 53. orr.

-Benetan bekatu larria egin du herri honek, urrezko jainkoa eginez.      - 0. orr.

Sodomia bekatu larria zen garai hartan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 33. orr.

Zoritxarrekoak bekatu larrian hilko direnak!  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 88. orr.

Bestalde argi da, bekatu guztietarik larriena, berez, federik-eza dela.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 114. orr.

Ea zezen lasterren jokoa bekatu mortala den.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 101. orr.

Horregatik, seme, hilik nahiago zintuzket, bekatu mortalean baino.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 343. orr.

Zazpi bekatu larriei buruz, egin bedi prestamen-otoitza eranskinaren ondoren.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 143. orr.

Badakit bekatu hilgarria iruditzen zaizula gizonek Jaungoikoaren fruituak hondatzen uztea.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 256. orr.

Tipitan ikasi bekatu nagusien zerrenda oroitu nahi duzu.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 67. orr.

Zazpi, zenbaki ederra, zazpi direlarik euskal probintziak, zazpi direlarik ere bekatu kapitalak.  Herria   2003-02-06

Zazpi idazleri bekatu nagusi bakoitzari buruzko liburu bana eskatu zion argitaletxeak.  Berria - Kultura   2004-03-24

Aldaba jo zuen dudati, bekatu handia konfesatzera doanak lez.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 244. orr.

Orduan, Davidek esan zion Jainkoari: -Bekatu handia egin dut, bai, errolda egiteko aginduz.  Elizen arteko biblia   1 Kro 21,8

Kanon-eskubideak dio, De poenitentia atalean, Judasek bekatu handiagoa egin zuela bere burua hiltzen, Jesukristo Gure Jauna saltzen baino.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

-Bekatu txiki bat egin berri duzu, andrea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 84. orr.

Handia da haren gupida, barkatuko dizkit neure bekatu ugariak.  Elizen arteko biblia   Si 5,6

Zeure aurrean ipini dituzu gure erruak, zeure begi-argitan gure bekatu ezkutuak.  Elizen arteko biblia   Sal 90,8

Bekatu errepikatuak bi aldiz iraintzen du Jainkoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 810. orr.

Bekatu barkaezinen bat egin izan balu bezala zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 168. orr.

Bekatu barkagaitza da egiten ari zarena.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 339. orr.

"Zergatik gertatzen zait hau?" galdetuko duzu. Jakin, zeure bekatu kontaezinengatik dela.  Elizen arteko biblia   Jr 13,22

Etsai batek bezala jo zaitut, gogor zigortu, zeure erru kontaezinengatik, zeure bekatu izugarriengatik.  Elizen arteko biblia   Jr 30,14

Zeuek nabarmendu dituzue zeuen bekatu eta egintza txarrak.  Elizen arteko biblia   Ez 21,29

Jatorrizko bekatu soilarekin hil direnek linboetan pairatzen dutena.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 84. orr.

-Badituk haragizko beste bekatu batzuk ere, benetan izugarriak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 295. orr.

Zortzigarrenak, bi hoben mota: bekatu jatorrizkoa eta bekatu egitezkoa bereizten direla.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 54. orr.

Apetaldi suizida hau, harrokeriazko bekatuaren ordaina, aberrazio espirituala da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 124. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Aberastasun handiak izango dituzu, Jainkoari begirunea badiozu eta, bekatu-mota guztietatik ihes eginik Jainko Jaunak atsegin duena egiten baduzu.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 110. orr.

Begi beroekin begiratzen dit, bekatu begiekin.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 25. orr.

Neskatoak eta emaztekiak bekatu iturri dira, Ama Birjina izan ezik.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 73. orr.

Bekatu giro alai eroan.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 146. orr.

Bestela, amaitu egingo ziren opariak, kultu hori eskaintzen zutenek, behin garbituz gero, inongo bekatu-kontzientziarik ez baitzuten izango.  Elizen arteko biblia   Heb 10,2

Naturak hedeak lasaitu bezain laster, gizakiak gaiztoa den guztirako isuria duenez, bekatu-mugan aurkituko litzateke.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 114. orr.

Orduan etsaiak, ezin badu zirriztarazi bekatua dirudien ezertan, bekatu-kezka jartzen dio bekatua ez den tokian.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 201. orr.

Haren bekatu-pila zeruraino iritsi baita eta Jainkoak gogoan ditu haren gaiztakeriak.  Elizen arteko biblia   Ap 18,5

Zeren eta argudio horien indarra kristau-arimetan sortzen zuten bekatu-uste sendoan baitzegoen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 297. orr.

Haragi eta hezur ezin politago haiek, aldakak eta bikini gorriaren barneko bekatu-eremua, muino apal sendoak.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 0. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

-Neurketa akats bat eta ustekeria-bekatu bat ere egin dut.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 246. orr.

Ustekeria-bekatua ere egin dut, pentsatzen bainuen merezi nuela Jaungoikoak nire burua argitzea neure grinak erabat menderatzeko lain.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 246. orr.

5 irud/hed

Horra hor bekatu barkagaitzak: Lizarriturriren aita donibandarra zela, batetik; lapurtarra.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 356. orr.

Gizon horren bekatua: ez zuen urtarrilaren 8ko erreferendumean bozkatu eta herkideak berdin egitera gonbidatu zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 247. orr.

6 bekatu egin

Gizakiaren egoera Adanek bekatu egin ondoren.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 345. orr.

Zuek probatzera etorri da Jauna, berari begirunea izan eta bekatu egin ez dezazuen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 186. orr.

Bekatu egiten duenak egin behar penitentzia.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 60. orr.

Asko dira, bekatu egitean nahiz iraina jasatean, etsaiari edo lagun hurkoari errua botatzen diotenak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 124. orr.

Jaunak debekatua duen zerbait eginez, buruzagiren batek oharkabean bekatu egiten badu, errudun bihurtzen da.  Elizen arteko biblia   Lb 4,22

Horregatik erori zaigu gainera zure zerbitzari Moisesen legean idatzitako madarikazioa, zure aurka bekatu egin dugulako.  Elizen arteko biblia   Dn 9,11

Bekatu egiteko ere ez dut balio.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 171. orr.

Senideen aurka bekatu eginez eta beraien kontzientzia hezigabeari kalte eginez, Kristoren aurka egiten duzue bekatu.  Elizen arteko biblia   1 Ko 8,12

Gogoan jasotzen dut zuk hitz emana, zure aurka bekatu ez egiteko.  Elizen arteko biblia   Sal 119,11

-Maisu, zeinek egin zuen bekatu hau itsu jaiotzeko, beronek ala beronen gurasoek?  Elizen arteko biblia   Jn 9,2

-Zertan egin dut bekatu, ni Akaben eskuetan uzteko, hark hil nazan?  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 74. orr.

Jakin nahi duzu nola egin duzun bekatu pobrearen kontra ez ezik, Kristo beraren aurka ere?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 663. orr.

Benetan baliagarria ez izan arren, norbaitek gauza hori guztiz baliagarria zaiola pentsatzen badu, lege naturalen aurka egin dezake bekatu.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 69. orr.

Neuk egin dut bekatu; neuk, artzain honek, jokatu dut gaizki.  Elizen arteko biblia   1 Kro 21,17

Guk ez dugu errurik, beroriek egin baitute bekatu Jaunaren aurka.  Elizen arteko biblia   Jr 50,7

Denek egin baitzuten bekatu eta denak aurkitzen dira geroztik Jainkoaren aintzarik gabe.  Elizen arteko biblia   Erm 3,23

Erlijiosorik onenak ere sarri egiten du bekatu ezjakinean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 630. orr.

Senideen aurka bekatu eginez eta beraien kontzientzia hezigabeari kalte eginez, Kristoren aurka egiten duzue bekatu.  Elizen arteko biblia   1 Ko 8,12

Baina haragikeriazko bekatua egiten duenak bere gorputzaren aurka egiten du bekatu.  Elizen arteko biblia   1 Ko 6,18

Bileraren bukaeran esan zuen «publikoki bekatu egiten duenak publikoki damutu» behar duela.  Berria - Mundua   2004-12-07

Ez dakitenek, jakin behar baldin bazuten, larriki bekatu egiten dute.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 69. orr.

Ezen haietarik zenbaitek ez dute bekatu egiten mortalki, beste batzuk benialki baizik ez.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 75. orr.

7 bekatu eginarazi

Ez utzi zeure ahoari bekatu eginarazten, ez esan gero Jainkoari ohartu gabe egin duzula.  Elizen arteko biblia   Koh 5,5

Nik jaso zaitut hautsetatik eta ene herri Israelen buruzagi egin; hala ere, Jeroboamen jokabide bera hartu duzu eta bekatu eginarazi diozu ene herri Israeli, bekatu horiez ni haserrearaziz.  Elizen arteko biblia   1 Erg 16,2

Horiek oro horrela eta jakinez geroz beste bati bekatu eginarazten dionak, bekatu egiten duenak berak bezainbat bekatu egiten duela, eta batzuetan gehiago oraino.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 156. orr.

· Nola eginarazi diozu halako bekatu larria?  Elizen arteko biblia   Ir 32,21

8 bekatu eragin

Gizaseme, bekatu eragiten dieten idoloetara emanak dituzte bihotz-begiak gizon hauek: nola utziko diet niri kontsulta egiten?  Elizen arteko biblia   Ez 14,3

Izan ere, herriaren zerbitzura egon dira idoloak gurtzean, israeldarrei bekatu eraginez.  Elizen arteko biblia   Ez 44,12

Ez urreak, ez zilarrak, ez ditu libratuko Jaunaren sumin-egunean, urreak eta zilarrak eragin baitzieten bekatu.  Elizen arteko biblia   Ez 7,19

9 bekatu-lagun

-Nitaz galdetzen badu, martxa egin dudala eta astelehena arte ez nauela ikusiko -irribarrea moldatu nuen, bekatu-lagun eske.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 49. orr.

-Nire kontu -errepikatu zuen, bekatu-lagun, begi berde horietako eskuina kliskatzen zidan bizkitartean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 49. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

aurka bekatu egin (16); aurka bekatu egiten (6)

bekatu asko (7); bekatu bat (18); bekatu da (13); bekatu dela (6); bekatu edo hutsune (4); bekatu egin (143); bekatu egin dugu (17); bekatu egin dut (9); bekatu egin duzu (4); bekatu egin zuten (7); bekatu eginarazi (4); bekatu egingo (19); bekatu egitea (7); bekatu egiteagatik (4); bekatu egitean (8); bekatu egiteko (12); bekatu egiten (91); bekatu egiten badu (8); bekatu egiten du (10); bekatu egiten duena (6); bekatu egiten duenak (5); bekatu egiten dute (6); bekatu egitera (7); bekatu guztiak (35); bekatu guztien (5); bekatu guztietatik (5); bekatu handia (7); bekatu handiagoa (5); bekatu izugarria (4); bekatu izugarriak (4); bekatu larri (13); bekatu larria (43); bekatu larria egin (9); bekatu larria zen (5); bekatu larriak (5); bekatu larrian (9); bekatu larrian hilko (4); bekatu larririk (4); bekatu mortal (6); bekatu mortala (21); bekatu mortalaren (6); bekatu mortalean (20); bekatu mortalik (6); bekatu mota (7); bekatu nagusiak (22); bekatu zen (5)

bere bekatu (7); egin dut bekatu (6); egindako bekatu (7); egiten du bekatu (4); euskararen zazpi bekatu (10); ez baita bekatu (4); ez da bekatu (5); gure bekatu (4); halako bekatu (4); neure bekatu (4); nire bekatu (8); oharkabean bekatu egiten (5); zazpi bekatu nagusiak (19); zein bekatu (5); zer bekatu (5); zeure bekatu (4); zoritxarrekoak bekatu larrian (4)

aurkako bekatua (4); bekatua aitortu (5); bekatua barkatzen (5); bekatua bekatuaren gain (4); bekatua da (14); bekatua dela (13); bekatua den (5); bekatua egin (10); bekatua egiten (10); bekatua ere (5); bekatua eta (25); bekatua kentzen (4); bekatua zela (7); bekatua zen (5); bere bekatua (11); ez da bekatua (4); haragizko bekatua egiten (4); israelen bekatua (4); jatorrizko bekatua (15); lehen bekatua (4); munduko bekatua kentzen (4); nire bekatua (12); oraingo bekatua (4)

beren bekatuagatik (4)

barkatuak dituzu bekatuak (6); bekatuak aitortu (9); bekatuak aitortzeko (4); bekatuak aitortzen (5); bekatuak barkatu (7); bekatuak barkatzeko (10); bekatuak barkatzen (5); bere bekatuak (15); beren bekatuak (11); bizio eta bekatuak (5); egindako bekatuak (5); euskararen zazpi bekatuak (6); gure bekatuak (13); nire bekatuak (5); zeure bekatuak (6); zure bekatuak (6)

bekatuan bizi (4)

bekatua bekatuaren gain (4); bekatuaren barkamen (13); bekatuaren barkamen ohikunea (9); bekatuaren esklabo (5); bekatuaren itzala (13); berriro bekatuaren okadara (4); jatorrizko bekatuaren (9)

bizio eta bekatuekin (4)

bekatuen aitorpena (4); bekatuen aitortza (4); bekatuen barkamen (12); bekatuen barkamen ohikunea (7); bekatuen barkamena (25); bekatuen barkamenerako (13); bere bekatuen (14); beren bekatuen (10); egindako bekatuen (6); ene bekatuen (4); gure bekatuen (8); nire bekatuen (6); zeuen bekatuen (5); zeuen bekatuen barkamen (4); zuen bekatuen (5)

bekatuengatik penitentzia egin (5); bere bekatuengatik (10); beren bekatuengatik (5); geure bekatuengatik (6); gure bekatuengatik (6); zeuen bekatuengatik (8); zeure bekatuengatik (4)

bekatuetatik aldendu gabe (5); eginarazi zizkion bekatuetatik (10)

bekaturen bat (5)

bekaturik egin ez (7); bekaturik egin gabe (8); bekaturik egingo (5); bekaturik egiten (15); bekaturik egiten ez (4); bekaturik ez (9); bekaturik gabe (10); ez du bekaturik (5); ez dut bekaturik (4); ez egin bekaturik (4); ez zuen bekaturik (4); jainkoaren kontra bekaturik (4)

bekatutan nengoela (5)

bekatutik ihes (4)


bekatubide (orobat bekatu-bide) iz bekatuko bidea.

Aldareak ugaldu ditu Efraimek bekatua kentzeko, baina bekatubide gertatu zaizkio aldareak.  Elizen arteko biblia   Os 8,11

Sagarra izan zen Ebaren tentazioa, paradisua betiko galdu eta bekatubidean sartzeko zioa.  Berria - Kultura   2006-01-10

Agirakarik onartzen ez duena bekatu-bidean jartzen da, Jaunari begirune diona bihotzez itzultzen harengana.  Elizen arteko biblia   Si 21,6

Bekaizgarri eta bekatubide izan zen emakumeentzat, etxekoandre jator eta zintzo hauek ere, printzeak dantzan ikusi eta printzeak gertu-gertu [...] printzesa izan nahi baitzuten denek edo ia denek.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 132. orr.

Segi, bai, segi lasai bekatubidean..., baina jakizue: Jainkoaren zokor-mazoak kirtena luze du!  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 181. orr.


bekatudun izond bekatua egin duena. irud/hed

Ortodoxoen eskemak aplikatuz, gure inguruko produktu gehienak (txokolatea, gazta, arroza, azukrea...) gaur "asmatu" behar balira ez ziratekeen sortuko, "bekatudun" baitira denak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 73. orr.


bekatugabe izond bekaturik ez duena.

Egia esan, gizaki horiek sofritzen dutena, oinazea, atsekabea eta zorigaitz neketsua balira, orduan ez lirateke hain onak izango eta bekatugabeak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 31. orr.


bekatugune iz bekatuaren gunea.

Hiria bekatugunea zela zioen apezak eta hark zerbait bazekian: zergatik ez zait inor argi eta garbiki mintzatu?  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 65. orr.


bekatukume iz bekatuaren kumea.

Ez zarete, bada, zeuek ere bekatukume eta sasi-umaldi?  Elizen arteko biblia   Is 57,4


bekatuño iz bukatutxoa.

Erdipurdika entzun zituen Herbieri buruzko berriak, itsumustuan ezaguna bihurtu zitzaion izen arrotz bati zegozkion sexu-bekatuñoak balira bezala.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 168. orr.


bekatutxo iz bekatu txikia.

Hipokratesen baimen berezia bainuen, bekatutxo hura egiteko.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 148. orr.

Bere ahalkegabekeria graziadun hura guztia gorabehera, bere bekatutxoak eta gezurrak gorabehera, sekula ez zion utzi Existentzia Hotelaren printzipioetan sinesteari.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 251. orr.

Baina denbora pasa eta, itxuraz, neska ausartzen ez bere bekatutxoa aitortzen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 73. orr.

Zuk usteko zenuen zure abenturatxo arin horietako bat izango zela, seguru, zure bekatutxo horietako beste bat.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 246. orr.

Barkatu beharreko bekatutxoak zein ziren, zorrotz plantan noiz agertu behar zuen, zein opari onar zitzakeen irakatsi zion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 171. orr.


bekatuzkotasun iz bekatuzkoa izateko nolakotasuna.

Axularrek berak zioen bezala, bekatuaren egiteko aski da puntu bat, gogoaren egozte bat, borondatearen deliberatze bat eta konsentitze bat, eta zeren aski baitzen, ondorez, baiezko bakar baten garaitia ahalegin osoaren bekatuzkotasunaren erabakitzeko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 383. orr.


bekereka 1 iz ardia.

Irakasleak ez zuen hitz horren berri eta barre egin zion; bekereka, baina, ardiaren sinonimo da: Bermeo aldean horrela deitzen zaio ardiari.  Berria - Euskal Herria   2004-08-26

Lekeitioko adiskide marinela, eskuaz aharia seinalatzen: zelan da ba hori, hori bekerekia, potroduna?  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 49. orr.

• 2 adlag beeka, marrakaz.

Bekerekeka ari ziren ahuntz batzuk zeuden han, sokaz lotuta, baina ez zen zaldirik ageri inon, ez eta Anna ere.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 168. orr.


bekets izond bekaiztia.

Aita santuek askotan salatu zuten legez kontrako diru iturri hura, baina, askotan herritarra bera izan ohi zen, batez ere mixeria aldietan, justizia bere esku hartzen zuena, judutegiak purrakatu eta prestamistarik beketsenak bertan garbituz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 298. orr.


beko
1 bekoan beko adlag ipar bekoz beko.

Partaide batek edo bik aitzinetik lantzen dute gai bat, museoko gela bat osoki edo parte adibidez, hurbileko publikoari presentatzen diote bekoan beko.  Herria   2003-06-05

Mintzaldiek egin den bidea erakutsi dute, eta egitekoa denari bekoan beko so egitea ez dute saihestu.  Herria   2001-06-28

Lekuko Posta Batzordea lehen bai lehen bil dadin galdatzen dute bost hautetsiek, gauzak postako zuzendariarekin bekoan beko etsaminatzeko.  Herria   2003-03-20

Badakizue maskaradetan publikoari bekoan beko mintzatzen diren pertsonai beltz horiek direla "beltzeria" deitzen.  Herria   2005-05-19

2 bekoan bekoko izlag

Publikoa borobilean izateak, pertsonaien nahiz jokolarien bekoan bekoko hitzartzeak, publikoari parte hartze zuzena bilatzeko ahaleginak edo jokoaren bizitasun orokorra bezalako osagaiek dute parte hartzen " antzerki bizia " bezala definitzen duen horretan.  Herria   2005-05-05

2 bekoz beko adlag aurrez aurre.

Antoniak lan-mahaiaren ondoko aulkia jiratu zuen Mentxurekin bekoz beko jartzeko.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 32. orr.

-Ondo da, jaun garaia -erantzun zuen ehiza-zainak, bere nagusiari bekoz beko begiratuz.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 8. orr.

Bekoz beko geldituak dira, eta orain, arropek elkar ukitzen ez dutela, Rosamariren giharraren tinkotasuna datorkio eskutik gora bularreraino.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 101. orr.

Andreasek, lemaren aurrean zutik, ekaitzari begiratzen zion bekoz beko, eguraldiaren aldaketa xumeenari buruzko arretaz.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 141. orr.

Enpresa haietan zuten lan konbenioa aldatu nahi diete nagusi berriak, eta soldatak apaldu ehuneko hogeiez bederen, bekoz beko batere mintzatu gabe.  Herria   2004-06-10

Erran beharrak eta besteak ere zart erraiten zituen bekoz beko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 137. orr.

Zer eginen zuen bekoz beko aurkitzen balira?  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 34. orr.

Haren betaurreko beltzak ez ziren bitartekorik hoberena bekoz beko mintzatzeko tenorean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 44. orr.

Jainkoa zeruan dagoen bezala, traidore hori topatuko dinat berriz ere bekoz beko!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 330. orr.

Bihurgune bat bukatzen ari zaidala, hiriaren etxea bekoz beko daukat.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 189. orr.

Literatura, sarritan, historiari bekoz beko jartzen da ilargiaren beste aldea balitz bezala.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 99. orr.

2 bekoz bekoko izlag

Uzkurtasun hori berretsi zion Bushi, bi agintariek herenegun arratsean izan zuten bekoz bekoko hizketaldian.  Berria - Mundua   2004-06-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bekoan beko (5)

bekoz beko (107); bekoz beko begira (3); bekoz beko begiratu (12); bekoz beko begiratzeko (3); bekoz beko begiratzen (5); bekoz beko daukat (3); bekoz beko gelditu (3); bekoz beko jarri (3)


bekoki 1 iz aurpegiaren goialdea, bekainetatik ilearen hasieraraino. ik kopeta.

Bekokia altxaturik, ez da arduratzen: "Ez da Jainkorik", pentsatzen du.  Elizen arteko biblia   Sal 10,4

Harry bekokia igurzten ari zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 238. orr.

Nire bekokia leiho hotzaren kontra, burutazio alferretan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 295. orr.

Behin, ohi baino bizkorrago mugitu zituen hatzak eta, zerbaitek alaiturik, xaloki zimurtu zuen bekokia, baina ingurura begiratu eta bertantxe itzali zen, oin azpian zapalduriko txingarra bezala.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 24. orr.

Ezpainari koska ari zen, bekokia zimurtua zuela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 206. orr.

Zimurrak egin zaizkio bekokian, bekainak bildu ditu.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 181. orr.

"Nor da Teresa hori, Eusebiorena kontatu ziana?" "Hotelekoa." "Begigorriyaren alaba hori, gaixo egon dena?" Osabari bekokia ilundu zitzaion.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 210. orr.

Bekozkoa jartzeraino ilundu zitzaion bekokia bat-batean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 23. orr.

Oroitzapen ilunek goibeldu zioten bekokia.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 200. orr.

Jendetza guztia belaunikaturik zegoen, bekokia lurreraino makurturik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 147. orr.

Sakelatik sudur-zapia atera, eta bekokia xukatu zuen, zeren, izan ere, izerditan baitzeukan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 83. orr.

Hitz hauek esanik, gurutze santuaren seinalea egin zion bekokian. Eskua zorroan sartuz harri bat atera, habailaz jaurtiki, eta bekokian jo zuen filistearra; harria bekokian sartu zitzaion eta ahozpez jausi zen lurrera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 999. orr.

Nire bihotz harrituaren isla irakurri dit bekokian.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 97. orr.

Betaurreko biribilak erabiltzen zituen, eta bekokian tximista bezalako orbain mehe bat zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 11. orr.

Muin ematen zion bekokian kalentura ote zuen jakiteko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 287. orr.

Bekokian zeukan eskua, begien babesgarri, hurbiltzen ari zen zalgurdia hobeto ikusteko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 43. orr.

Mrs. Baldwinek bekokia mahai-ertzean ezarri eta negarrari ekin zion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 257. orr.

Xingola bat zeukan ilean, eta kizkur bi erortzen zitzaizkion bekokiaren bi aldeetara.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 121. orr.

Begiek bi txori bizkor ziruditen, bekokiaren pean habia egindakoak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 141. orr.

Bekokiko zainak irten beharrean zituen Farringtonek, eta Weathersen larruazal zurbilak peoniaren kolorea hartu zuen. une hartan ohartu zen odola zeriola bekokitik behera.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 140. orr.

Gogoan ditut haren hitzak, arrats beherean, leiho aurrean zutik, ile-xerlo bat bekokira eroria zuela.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 37. orr.

Gusek bere edontzi garagardoa irentsi eta eskua, ahoa garbitzeko erabili aurretik, bekokiraino jaso zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 76. orr.

Izerdiz blai berriro nik bekoki eta lepo aldeak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 51. orr.

2 (izenondoekin)

Zer bilakatu da haren bekoki garbia, haren ile horiak, bekain biribilduak?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 282. orr.

Arrosa kentzen maitasun hobengabearen bekoki garbitik.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 149. orr.

Bekokia txikia, ezpain meheak, eta irribarrea erdi ironiko erdi mingotsa.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 89. orr.

Hildakoaren bekoki zurian.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 216. orr.

Bere bekoki argian.  Berria - Kultura   2006-04-04

Bere bekoki setatsua eta masail irten gogorrak bereziki zurbil ageri ziren sabaiko argi-armiarma elektrikoaren argitasun garaiaren azpian.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 117. orr.

Haren bekoki urdin distiratsuan, lerro mehe ilun batek seinalatzen zuen zauri orbaindua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 26. orr.

Eskua bekoki mindutik pasatu zuen, begiak estaltzen zizkion lainoa uxatuz bezala.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 232. orr.

Bekoki apaletik hurbil-hurbil lauza luze batek geldiarazten zuen haren so hustua.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 47. orr.

Esku babatsu gogorrak zituen, handitzarrak, profil hezurtsu koskatsua, aurpegia eguzkiak erre-zaildua, bekokia mehar ile lerroaren azpian.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 63. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Burdinazko barra bat buru gainera erori, eta kalte larriak eragin zizkion horrek bekoki-lobuluetan, hau da, bekokiaren atzeko garun ataletan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 234. orr.

Gero hiru barrunbeak zabaldu ziren, eta burezurraren haustura aurkitu zen; bekoki aldea eta loki aldea hartzen zituen, eta hark ekarri zion heriotza.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 238. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bekoki gainean (6); bekoki urdineko amazona (3); bere bekoki (7); haren bekoki (5)

bekokia ilundu (7); bekokia ilundu zitzaion (3); bekokia ilunduz (3); bekokia laztandu (3); bekokia xukatu (3); bekokia zimurtu (21); bekokia zimurtu zuen (11); bekokia zimurturik (3); bekokia zimurtuta (6); bekokia zimurtuz (7); bekokia zimurtzen (5); haren bekokia (3); nire bekokia (3)

bekokian ageri (4); bekokian behera (7); bekokian jo (6); bekokian jo zuen (3); bekokian muin (3); bekokian musu (5); bekokian musu ematen (3); eman zion bekokian (3)

bekokiko izerdia (6)

harryren bekokiko tximista (3); zeure bekokiko (3)

bekokira eraman (4); eskuak bekokira (3)


bekokileukotomia iz bekoki lobuluen lobotomia. ik leukotomia.

Gaur egun, berriz, ia ez da egiten bekokileukotomiarik (hala deritzo ebakuntzari), emaitza bertsuak lor baitaitezke droga modernoekin.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 234. orr.


bekokiratu, bekokira(tu), bekokiratzen du ad bekokira eraman.

"Zer da hori!" hots egin zuen topografoaren laguntzaileak, eskuak begiak babesteko bekokiratuz, zerumuga begi aurrean erdibitzen zuen lerro ia ezkutatuari begira.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 245. orr.

Gabrielek urduri begiratu zuen ezkerrera eta eskuinera eta umore onari eusten saiatu zen lotsagorria bekokiratzen zion frogabide haren pean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 282. orr.


bekorotz iz abelgorri gorotza, biribila eta zapala.

Amak bekorotza batzen zuen, egurra, zaborra, su egiteko.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 30. orr.

Animalien marruak, marrakak eta arrantzak zetozkidan nahasian; baita inguruetan barreiatzen zuten usain berezi hura ere, lasto bustiak, bekorotzak eta zaldi-gernuak batera osatua.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 91. orr.

Mendira jotzen genuen elurretan ibiltzera, edo bestela, berriro ere, txori harrapaketari ekiten genion zepoak bekorotzetan gordez.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 72. orr.

Bekorotzetan irristatu eta mantaleko arrautza guztiak apurtu zituenean ere, inork ez zion esan ze-ero-habil-beltz-puta eta inork ez zuen jipoitu.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 194. orr.


bekosko ik bekozko.

bekoz ik beko.

bekozko (orobat bekosko g.er. eta betosko g.er.) 1 iz bekokiaren zimurdura, haserrea edo harrera txarra adierazten duena.

Adin onaren muga aspaldi gainditua, ile urdindua, erretako aurpegi etena eta sukartu batena zirudien bekozkoa ageri zituen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 13. orr.

Idazle gazteak une hartan alkate eta kultur zinegotziaren begitarteetan agertu zen bekozkoa ikusi bide zuen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 123. orr.

Irri arin batek [...] edertu egin zizkizun aurpegiko zurbila eta bekozkoa.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 43. orr.

Bekozkoa ilundu zuen Honorék, nazka betean.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 43. orr.

Han, bekozkoa ilundu zitzaion, Permerako ontzia, Kaukaso izenekoa, biharamuneko eguerdira arte ez zela abiatuko jakin zuenean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 82. orr.

Kizkurrak malguki gisa mugituz, bekozkoa uzkur.  Berria - Kultura   2004-11-06

Baina harrigarriena hauxe: haren bekozkoaren zimurdura txiki eta labur hura, bi bekainen artean, nik esandako txantxaren bati, nahiz eta barre egitera beharturik sentitu, ergel irizten zionean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 118. orr.

Elkarri beha gelditu ziren, zer uste duk ari zitzaion bekozko harekin emaztea.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 227. orr.

Sabethek bekozkoa zimurtu (atsegin ez zituen txantxen aurrean, beti keinu hori), eta barre egin zuen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 110. orr.

Harryk bekozkoa zimurtu zion Roni.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 183. orr.

Bekozkoa zimurtuko du hitz arraro hori entzutean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 22. orr.

Bekozkoa zimurtuz begiratu zuen sabai ilunera.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 60. orr.

Irakurtzen ari denean bekozkoa zimurtuta edukitzen du, keinu serioz.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 139. orr.

Barre-algaraka jarraitu zuen, Matson andrearen "Curtis!" dei-oihuei eta Matson jaunaren bekozkoari jaramonik egiteke.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 247. orr.

Beti esaten zidan, makurkeriaren bat egiten nuen guztietan, inon zen bekozkorik ilunena jarriz [...].  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 85. orr.

Arretaz eta bekozkoz irakurri du inspektoreak zure idatzia.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 65. orr.

Inspektoreordea, bere laguntzailea, izkina batean dauka bekozkoz.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 94. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bekozko ilun eta serioa jartzen zuen serioak iruditzen zitzaizkion pertsona edo gauzei bere oniritzia ematen zienean.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 191. orr.

Gizon handi bekozko ilunekoa iruditu zaio.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 34. orr.

Pepponek are bekozko ilunagoa jarri zuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 234. orr.

Bekozko serioz zegoen eta begiak erdi itxita.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 259. orr.

Muzin egin nion bekozko ilunez.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 153. orr.

Bekozko ilunez zegoen, muturturik eta aurpegi oker, masailak haserrez sutan.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 95. orr.

Emakumea nagiki eta bekozko ilunez altxatu zen, gogo gaiztoz begiratu zion bere begi margotuekin, eta oso zakar jiratu zuen berarenganantz distirarik gabe-ko aurpegi zurbila.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 116. orr.

Bekozko zimurtuak ematen zidan haren lanen berri, eta laguntzen ahalegindu nintzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 115. orr.

Zapata bustiak sukaldeko karboneran utzi eta, bekozko ilunarekin, errazegi jarri diegu, esan zuen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 182. orr.

Ordurako han zegoen Weasley jauna, Eguneroko Igarlea-ren lehenengo orrialdea irakurtzen bekozko ilunarekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 61. orr.

Biok irri-algaraka hasi baikinen, inguruko ikusleen bekozko beltzei soraio.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 45. orr.

Txirrina zanpatu eta istant bat geroago Maiteren bekozko ilunak agurtu ninduen ateaz bertzaldetik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 161. orr.

Sprout andereñoaren bekozko ilunak axola zitzaiola adierazten zuen, baina Lockhartek erantsi zuen: [...].  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 79. orr.

Oso bekozko iluneko gizon bat zegoen O'Connell zubiaren izkinan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 141. orr.

Administratzaile bekozko ilunekoak Enrike zuen izena.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 35. orr.

Horrek zuzen ona eman guri bihotza doluz edukitzeko, eta gure erreinu osoari saminezko bekozko bakar batean biltzeko.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 31. orr.

3 (adizlagun edo predikatu gisa) bekozko ilunez.

Bekozko egon nintzen labetakoa egin bitartean, omeletari asko kendu gabe, neska hura lapa gogorra zela esaten zidaten lagunei entzungor.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 156. orr.

Bekozko eta kopetilun, aitonaren gelara sartu-atera bat egin eta berehala eseri zen jangelako mahaian.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 105. orr.

Ni bekozko eta laguna kopetilun, ez genuen askorik hitz egin egun osoan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 321. orr.

-Tira, moztu erretolika -bekozko begiratu zion abokatuak-, ez nago-eta berriketarako.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 238. orr.

Hamalau urte dituela errepikatu du umeak bekozko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 240. orr.

Lehengo gizon umoretsu eta alaia bekozko eta triste bihurtu zen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 15. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Kopetan noizbehinka agertzen zitzaizkion bekozko-zimurrek bakarrik salatzen zuten neskatoaren barreneko egoskorkeria eta kasketarako joera.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 13. orr.

5 (izenondo gisa)

Gurasoak, intzestu-ezkontza eginak, ze igual-igualak ziren, sendoak, boronoak, bekozkoak.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 11. orr.

6 bekozkoa jarri bekozko iluna jarri.

Tellagorrik, kanta hura aditzean, kopeta zimurtu eta bekozkoa jartzen zuen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 35. orr.

Belaskok bekozkoa jarri zuen, kezkak eraginda, eta hura ez zen Fionnentzat oharkabean geratu.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 188. orr.

Amama Otsok hortzak erakutsi zizkigun -otsoek egiten duten antzera-, eta bekozkoa jarri zigun gaitzespen modura.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 39. orr.

Artek behin baino gehiagotan harrapatu zuen eta bekozkoa jarri zion, eta aulkian batera eta bestera mugitu zen ipurtarin.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 174. orr.

-Ez dakit -erantzun zion, bekozkoa jarrita-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 131. orr.

Josu R-ri berehala damutu zitzaion hainbeste esplikazio eman izana, eta bekozkoa jarriz erantzun zion haren irribarreari.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 30. orr.

7 bekozkoa ipini bekozkoa jarri.

Paul D-k bekozkoa ipini, baina ez zuen ezer esan.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 102. orr.

Hagridek bekozkoa ipini zien.-Zer gertatzen da? -esan zuen Woodek, bekozkoa ipinita, ziztu bizian beraiengana hurbilduz-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 95. orr.

Aizu! -esan zuen Harryk, bekozkoa ipinita-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 22. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bekozko ilun (3); bekozko iluna (47); bekozko iluna ipini (3); bekozko iluna ipinita (8); bekozko iluna jarri (13); bekozko iluna jarrita (3); bekozko iluna jarriz (3); bekozko iluna jartzen (6); bekozko ilunak (5); bekozko ilunarekin (7); bekozko iluneko (3); bekozko iluneko gizon (3); bekozko ilunez (28); bekozko ilunez begiratu (3)

bekozkoa ilundu (4); bekozkoa ipini (3); bekozkoa ipinita (6); bekozkoa jarri (9); bekozkoa jarri zuen (4); bekozkoa jarrita (3); bekozkoa pixka bat (3); bekozkoa zimurtu (4); bekozkoa zimurtuta (6); bekozkoa zimurtuz (3)


bekozkodun izond bekozkoa ageri duena.

Etxean esekita daukat Velasco bekozkodunaren erretratua, ez baitut ez grabatua ez tratatua inori saltzeko ahaleginik egin.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 16. orr.

Haren ondoan saileko nagusia zegoen, itxura oneko gizona, beltzarana eta nahiko gihartsua, emakumea baino zertxobait zaharragoa; erabat bestelakoa zen [...] talde-bazterrean zegoen gizon txaparroa, itsusia eta bekozkoduna baitzen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 153. orr.


bekozkoilun izond bekozko iluna duena.

Orson Welles bekozkoilun haserretu batena.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 228. orr.


bektore 1 iz matematikan, norabide eta noranzko jakinak dituen zuzenkia; biologian, eritasun baten trasnmisorea eta eramailea.

Zentroko nazioetako kontsumitzaile eta ekoizleei onuragarri gertatzen zaien baliabideen birbanaketa masibo baten bektorea da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 50. orr.

Basa hegaztiak H5N1 birusaren bektoreak direla ari dira esaten nazioarteko eta tokian tokiko agintariak, baina badira bestela pentsatzen dutenak.  Berria - Gaiak   2006-02-26

Siberiatik Europako hegoaldera negua pasatzera doazen hegaztiak gripearen bektore izatea litekeena dela dio OMEk, eta milioika pertsona hil ditzakeen pandemiaren atarian gaudela.  Berria - Harian   2005-08-26

2 irud/hed

Sozializazioaren bektore nagusiak, gaur egungo nazio-estatuetan, familia, herritartasuna, hezkuntza-sistema eta lanbidea dira.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 107. orr.

Mendekotasun hau hierarkikoa izan daiteke bakarrik, baina denborazko bektore bat ere ekar dezake berarekin.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 191. orr.

Gogoeta hau zineman zentratu da batez ere, zinemak eragiten duen errealitate-inpresio indartsuaren kariaz "ikus daitekeenaren" (Comolli) ideologiaren bektore nagusia zela ematen zuenez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 180. orr.

Esperantoa komunikazio bektore aproposa izan daiteke, zalantzarik gabe.  Berria - Mundua   2004-05-11


bekuntze iz begirada; begitartea.

Kasetalariek bai jokoa zuten han, baten eta bestearen bekuntzeak nolakoak zituzten ikertzeko.  Herria   2003-06-05

Bozen desbaliotze hori jakin orduko, izigarriko bozkalentzia erakutsi dute karriketan eta plazetan eta beldur ederrik eman ere Errusiari, hau ahalgeturik gelditzen baitzen europearren eta herri libroen aitzinean, bere bekuntze iluna ezin eztituz.  Herria   2004-12-09


bel ik beltz 22.

bela 1 iz ehun gogorrezko zatia, gehienetan puska josiez osatua, ontzia, haizeak eragiten dionean, mugiarazteko antolatua. ik haize 26.

Urrunean, Hondarribiko arrantzako txalupa bat eginahalean ari da, bela biak haize alde, badian sartzearren.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 148. orr.

Ontzien sokak lasaituak daude, ezin diote mastari eutsi, eta belarik zabaldu ezin.      - 0. orr.

Haizeak bela puztutzen diola eta hala ere abiatzeko gogo gutxi daukala, pentsatuz, untzia urperatu balitz, zurrunbiloaren jira-biran joan eta atsedena aurkituko zukeela itsas zolan. orain aurrekoek haizea sentitu bide dute, belak altxatzen ari baitira.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 84. orr.

Orain eraiki zuten bela; orain, moteltasun eta zalantza apur baten ostean belak harrotu, eta isilune sakonean bilduta ikusi zuen barkua bideari tinko lotzen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 161. orr.

Orduan bela astiro harrotu, astiro puztu zen, bazirudien nagiak ateratzen ari zela txalupa.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 184. orr.

Haizea aldeko izaki, bela hanpatzen, eta arraunlariek arraunak altxatzen dituztenean, hegan egitearen pare da, isiltasun xarmatu batean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 129. orr.

Berehala jaso ditu belak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 139. orr.

Ez marinelen deiadarrik, ezta garraio-gurdien gurpil-hots edo belak biltzeko maniobren soka-soinurik ere.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 116. orr.

Beste marinel batzuk hartuta, aitzin mastara egin zuen, trinketa delakora, hango bela jaitsaraztera.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 174. orr.

Bela erriatu zuen, baina haizeak kontrako ertzerantz eraman zuen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 254. orr.

Frantziako Armadako komando batek ekologisten ontziko belak urratu zituen labanez.  Berria - Gaiak   2004-10-05

Aire ahul batek izurtzen zituen belak.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 161. orr.

Magala egiten zitzaien belei haizearen eraginez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 198. orr.

Bela askoko itsasontziak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 15. orr.

Itsasoa lasaigarria delako, eta belaz nabigatzea are lasaigarriago.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 246. orr.

Peter habian sartu zen, taketa masta legez jarri eta, alkandora bertan lotuta, bela bat egin zuen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 135. orr.

Eguerdiko eguzki betearen argiak zilarrezko errainuak sortzen zituen itsasgainean eta beletan, eta haize-firfirak leun-leun zeraman ontzia.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 135. orr.

Iluntzerako beletako sokak zurruntzen hasita zeuden.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 141. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Inguruko ontzietako bela zuriek, berriz, mugimendu bateratua sortzen zuten, atzera eta aurrera astiroan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 101. orr.

Eguzkiaren argia kiribilka zebilen bela handi zuri-zurien inguruan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 145. orr.

Galeoien eta arraun ugariko itsasontzi handien flota ikusi zuten, bela beltzak haizeak puzturik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 147. orr.

Vikingoen eran egiten zuten: ekaitzak ekaitz, bela nagusia harro eta zabalik beti.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 142. orr.

Aldian behin, kanabera bat harturik, bela nagusien sokak jotzen zituen, haietan izotzik egin ez zedin.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 141. orr.

Ilunabarraren argiak [...] ezari-ezarian Hell Gate-ra gora egiten ari zen goleta baten bela puztuetan dir-dir egiten zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 103. orr.

Haizez puzten ari ziren bela erdi bilduak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 109. orr.

Txalupa eta bela adabakiduna.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 165. orr.

Mesanako belaren jaisterat eta erriatzerat joan nintzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 464. orr.

Hiru masta, eta mastotan, latina deritzegun horietako hiruki-taxuko bela bi bakoitzean!  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 30. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Alde banatako kareletako toletetara loturik zeuden espartzuzko bela-sokak lasaitzen ari zen, eta metroren bateko autonomia eman zion soka bakoitzari.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 136. orr.

Haren ondoan zegoen espartzuzko bela-zirga bildua seinalatu zion.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 134. orr.

Zazpi urteren buruan, bela-oihalak alde bietatik idatzita zeuden, zuriune bakar bat ere utzi gabe.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 145. orr.

Haizea hasi zen jotzen, leun aurrena, eta bela-oihalak hedatu zituzten bien artean, marinelak izuturik baitzeuden beren ganberan.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 63. orr.

Bela-bizkarretan atezuan zagok haizea, eta zain dauzkak.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 48. orr.

Bihar jokatuko den Abra estropadak emango dio hasiera bela denboraldiari Euskal Herrian.  Berria - Kirola   2006-01-13

Dohako badian egingo da Asiako Jokoen 12. ediziorako baliogarria den Nazioarteko Bela Lehiaketa.  Berria - Kirola   2006-02-07

Volvo Ocean Race bela estropada ospetsuan ari da, Espainiako 'Movistar' ontzian.  Berria - Kirola   2006-01-26

49er klaseko munduko bela txapelduna.  Berria - Kirola   2004-04-22

Lehenak izan ziren Nazioarteko Bela Federazioak urtero osatzen duen denboraldiko zerrendan.  Berria - Kirola   2004-02-18

4 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Itsas bela ikastaldia Ziburun, uztailaren 15-tik 20-era.  Herria   2001-06-28

5 bela egin belaz nabigatu.

Bela egiten du bi semeekin, arrantzan jarduten dute, ibilaldi luzeak egiten dituzte elkarrekin.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 48. orr.

Handik bela egin zuen Itsas Gorriaren sarreraraino.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 141. orr.

Bela egin behar nuen, bai.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 211. orr.

Barbados-eko itsas aldean, txalupa batean bidegaldua Roberts portuges ontzi baten jazarpenean, bera Kortsarioaren kapitain hautatzera behartu zituen Kennedyk bere kideak, eta bere kabuz egin zuen bela.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 146. orr.

Egun guztian eta gau guztian egin zuen bela, batere jakin gabe zer haizek bultzatzen zuen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 155. orr.

6 bela ontzi ik belaontzi.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bela federazioak (3); bela guztiak (4); bela oihalak (5); bela ontzi (4); bela zuriak (3); belak zabaldu (3); belen artean (3); itsas bela (3)


belabetz 1 iz belearen antzeko hegaztia, hura baino txikiagoa (Corvus corone).

Belabeltza, uroiloa, itsas belea.  Elizen arteko biblia   Dt 14,17

Belabeltz beltz bat ematen zian, baina zikoinaren hankak zituena.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 38. orr.

Hegan doa basoa bidearen alde banatan, izei eta pinu ilara ilunekin, aizkoren danbatekoekin eta belabeltzen karrankekin, hegan doa bide osoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 358. orr.

2 irud/hed

Hortik aurrera arin amaitu dute bisitaldi kulturala, belabeltzez eta hautsez betetako itzalpe horretatik alde egiteko gogoz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 43. orr.


beladore iz mahai txikia, eskuarki biribila eta oin bakarrekoa.

Bordurinek, ardura handiz, inor txikiagotzeko arriskurik ez dakarten gauzekin inguratu zuen; puf bat, besaulki baxu bat, apalategi bat plegu-hamabireneko zenbait libururekin, beladore pertsiar txiki bat.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 160. orr.

Bateko beladorea besteko mahaitzarra bezain handia zen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 160. orr.


beladun izond bela edo belak dituena.

Ziburuk gomitaturik, lau egunez hor egon da "Belle-Poule" frantses itsas-armadako untzi beladun famatua, izen hortako laugarrena.  Herria   2003-06-12

Euriak euri partitu dira Saint-Malo hiritik "Route du Rhum" itsas lehiaketa famatuan parte hartzen duten barku beladunak, mariñel bakar bat untzi bakoitx.  Herria   2002-11-14

Helduden urtean, Itsas-Gogoa elkartea sustazaile, itsas zoin-lehenka bat gaitza nahi lukete muntatu, untzi beladun askorekin, Hendaiatik partituz, Quebec alderat heltzeko.  Herria   2003-05-15

Iragan asteburu hortan bururatu da Atlantiko itsasoa zeiharkatuz Brasileko Bahia hirirat untzi beladunen artean muntatu lehiaketa nagusia.  Herria   2005-11-24

71 urtetan, itsasuntzi beladun batean, munduaren itzulia bururatu du 233 egunez nehon ere gelditu gabe joan den urriaren 16an Tokyo aldetik abiaturik eta joan den astean leku bererat helduz.  Herria   2005-06-16


belagi ik belai.

belagile (orobat belargile g.er.) iz sorgina.

Endelegatzen dik bigamiaz eta intzestuaz, horiek zer diren baldin badakik, eta endelegatzen dik halaber sorginez eta sorginkeriez, belagileez eta halakoez.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 100. orr.

Harengan belagile edo sorgina, ez zen, beraz, itxura hutsa; Amikuzeko ama gehienek, Estefania baino ederragoak izanagatik, ez zuten horrenbertze erraten ahal.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 90. orr.

Garai bateko sorgin, belagileei, etab. harpia esaten zitzaien, uste baitzen buru inguruan nolabaiteko argitasun edo halo bat zutela.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 137. orr.

Itxura basatiko belagileak, ipotx iskanbilatsuak eta, behin, sorgin gaiztoaren itxura zuen batek, artilezko txano lodi batez burua estaltzen zuenak, platerkada bat gibel gordin eskatu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 45. orr.

Mateok Mihurubikoari, bitan judu deitu ostean, belagile eta haurren eraile ere irizten zion, horra.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 187. orr.

Harengan belagile edo sorgina, ez zen, beraz, itxura hutsa.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 90. orr.


belagilekeria (corpusean belhagilekeria soilik) iz sorginkeria.

Ez da belhagilekeria bat arrahaurrer istoria zonbaiten kontatzea.  Herria   2003-12-11


belai (orobat belai eta belagi) iz belardia.

konturatuko ziren tarte luze horietan aldameneko mendiak elurrak estaltzen zituela lehenik, eta gero zuhaitzak hostatzen zirela, edo landaretxoak loratu eta belaiak berdetu.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 23. orr.

Argia apaldu ahala urritu dira marmarrak belagietan, klaskadak oihanean, hegaldiak eta karrakak haitz artean.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 54. orr.

Sasipetik aterata, ondoko belaia besarkatu du.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 5. orr.

Belagi eta landare berrien bila beti ibili behar gau eta egun.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 79. orr.

Ongarria egiteko azpiak atera edo artaldea belaira eraman.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 36. orr.

Bazkarik gabeko belaian alhan denak ez du elikadura egokirik aurkituko.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 73. orr.


belaki 1 iz 1 higitzen ez den itsas animalia, gorputza izpi sare harro batek osatzen duena; animalia horren hezurtza, harro eta malgua, garbiketan erabiltzen dena; zernahi gaiz egindako kideko gauzakia.

Itxuraz, bada belaki antzeko bat, aldi berean zomorroaren eta narrastiaren aitzindari.  Berria - Kultura   2004-12-16

Hezur handi bat luzetara ebakitzen badugu zerra batekin, abaraska edo belaki baten moduko egitura ikusiko dugu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 20. orr.

Oso poro txikiko belaki baten antzeko egitura erakusten du kartilagoak, mikroskopio elektronikoz begiratzen bazaio.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 43. orr.

Jakina da Asiaren erdialdeko lurra belaki bat bezalakoa dela, hidrogeno karburo isurkariz blaitua.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 404. orr.

Itzultzean, urez betetako baldea eta belakia zekartzan.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 137. orr.

Orduan, belaki bat ozpinetan busti eta, kanabera bati muturrean erantsirik, ahora hurbildu zioten.  Elizen arteko biblia   Jn 19,29

Gorpuaren ondoan eseri zen, belauniko, eta, belakia urez bustita, hilotza igurtzi eta igurtzi hasi zen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 137. orr.

Belakiak xurgatu egiten du ura; bainugelako horma-paperak, berriz, adsorbitu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 141. orr.

Gero eta hobeki dabiltzanengan aingeru onak arimari gozoki, arinki eta leunki ukitzen dio, belaki batean sartzen den ur-tantak bezala.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 195. orr.

Ondo estututako belakia bezala sentitzen zuen burua.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 83. orr.

Bi segundotan belakia baino bigunago geratu zitzaidan zakila.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 81. orr.

2 (izenondoekin)

Belaki naturalekin igurtzi du gorputza, negarrez oraino.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 149. orr.

Bere burua txukundu, igandeetan soilik egiten zuen legez oinetatik bururaino belaki heze batez gorputz osoa igurtzi.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 39. orr.

Iitsasoa nondik nahi eta noranahi bera bakarrik mugagabe bailitzan eta barnean belaki handi bat, orotatik itsaso neurrigabeak hartua bezala, mugatua ordea.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 223. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Airebide asko izateak belaki-egitura ematen die birikei, eta azalera ikaragarria gas trukerako.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 167. orr.

Artalaria etorri zitzaidan bere mirakuluzko belaki-mustukarekin; apur bat busti zizkidan bekokia eta izterra, eta hop, altxatu egin nintzen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 50. orr.

3 irud/hed

Bai jauna, belaki bat, erregeren faborea xurgatzen duena, haren sariak, haren botereak.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 160. orr.

Gazte hauek belaki dira, irakaspenak segituan bereganatzen baitituzte.  Berria - Kultura   2004-09-19

Orain belakien antzera ari gara ezagutzak xurgatzen.  Berria - Kirola   2006-02-09


belakitsu izond belakia bezala harroa.

Haize bolada batek zirimolatu zizkion alargun gazte eta ederrari udare xanpuarekin garbitutako adats belakitsuak.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 49. orr.


belakume (orobat belekume) iz belearen kumea.

Janaria ematen die abereei eta karranka ari zaizkion belakumeei.  Elizen arteko biblia   Sal 147,9

Ongi lumatu eta larrutzea izaten baita gauzarik beharrena; belekume gaztea bada, ez hainbeste, baina, bele zaharretan derrigorrezkoa.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 77. orr.

Oskilaso eta belekumeei, zozo eta birigarroei erreparatuz.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 47. orr.


belaontzi (orobat bela ontzi g.er. eta belauntzi g.er.) 1 iz belak edo belek higiarazten duten ontzia.

Kalesak moila-parte handi bat egin zuen trosta arinean, harik eta Pequod izeneko belaontzi handi baten parera heldu zen arte.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 81. orr.

1968ko apirilean Bartzelonatik itsasoratu baitzen Mistral izeneko belaontzian.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 46. orr.

Berrogeita hamar urteko tartean itsasoan ibiltzeko belaontziak, masta bakarrekoak izatetik hiru mastakoak izatera igaro ziren, bost edo sei oihal eramanez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 342. orr.

-Nik eta nire bi anaiek izan genuen behin belaontzi bat, goleta modura tresnatua, hirurogeita hamar bat tonakoa.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 64. orr.

Tximistaren batek urratzen zuen zerua aldiro-aldiro, eta bitarte labur haiek izaten zituen Andreasek belaontziaren norabidea egokitzeko gida.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 143. orr.

Belaontzia ez zirudien urperatuko zenik, aldiz, airezko burbuila bat bailitzan zihoan olatuen gainetik, irristadan bezala.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 71. orr.

Aldika, ordea, ezustean jaiotako itsas zartada sekulako batek ontziaren alboren baten kontra jo, ontzigaina alderik alde igaro, eta belaontziko zuraje osoak egundoko karraka egiten zuen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 143. orr.

Zulo biribil ttiki batek zeharkatzen zuen belaontziaren irudia, eta hala ere, belaontzia ez zen hondoratzen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 140. orr.

Belaontziaren branka Europarantza zuzendu duen honetan, bihotz ilunak egin zaizkio.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 58. orr.

Belaontzia kapitainik gabe noraezean errari ikusi duela dioen arrantzalerik ere bada Antilletako uharteetan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 146. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Saltzaileak, belaontzi frantses bateko kontramaisuak, negoziotxoa egin nahi zian nire kontura.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 261. orr.

Belaontzi handietan nabigatzea zen nire ametsa.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 39. orr.

Belaontzi on batek eguraldi on guztiak aprobetxatzen ditu.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 33. orr.

Bihartik aurrera Kantauri itsasoko belaontzi arin onenak Getxoko uretan izango dira.  Berria - Kirola   2004-10-15

Dagoeneko itsaso sakona belaontzi hegalariz loratua zen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 387. orr.

Hor eta han, eguzkiak gogor jotzen zuen, distiratsu, belaontzi zuri baten edo bapore baten gainegituraren kontra.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 99. orr.

Portuan, bi gizonek espero gintuzten belaontzi eder batean.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 288. orr.

Berandu esnatu nintzen nire azkeneko goizean, Llanstephango itsasoak belaontzi distiratsuak, bidaiarienak bezain luzeak, zeramatzan amets batetik aterata.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 49. orr.

Hiru mastako belaontzi bat eta bapore bi daude atrakatuta, eta beste biok heltzen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 246. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ile eta bekain tindatuak, zetazko lepokoak eta belaontzi-klubetako blazerrak, maritxuen hizkera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 37. orr.

Atxilotuetako bat Eugene Riguidel da, 1980. urtean munduari itzulia ematen dio Withbread belaontzi lasterketako irabazlea.  Berria - Gaiak   2004-10-05

Aldameneko paretan erregea protagonista zuten hainbat argazki zeuden: Antzokiaren inaugurazioa, belaontzi-estropada bateko garaikurra jasotzen, hileta-ospakizunak herriko elizan...  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 50. orr.


belaontzitxo (orobat belauntzitxo) iz belaontzi txikia.

Nik irri firfira batez agurtu nuen arren, urmahelean nabigatzen ari ziren jostailuzko belaontzitxoen antzera geratu nintzen, gabe eta huts, haize aldakorraren meneko.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 157. orr.

Gu anitzetan ibiltzen ginen han jostetan geure zurezko belauntzitxoekin, edo eskuekin plisti-plasta.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 306. orr.


belar1 iz 1 landare txiki eta zurtoin-biguna, eskuarki berdea eta urterokoa.

Sukaldaritzarako baliagarri diren hainbat belar eta landare.  Berria - Kultura   2004-05-27

Sasi eta belarren artean jaitsi naiz, arrapaladan ia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 70. orr.

Belarrek eta sasiek beretua da, itxuraz aspaldi inork erabili gabea.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 6. orr.

Belarrez eta lore iharrez beterik zegoen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 31. orr.

Miarritze teilatu gorri eta kontraleiho berdeko herri txuria da, belarrezko eta txilarrezko gailurretan paratua, hauen uhindurari jarraiki.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 65. orr.

Ez zegoen oraindik landarerik lurrean, ezta belarrik ere erneta, Jainko Jaunak ez baitzion oraindik lurrari euririk eman.  Elizen arteko biblia   Has 2,5

Belarra hazi da, hala ere, lauzen tarteetan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 146. orr.

Belarra hazten utzi, eta noizbehinka inguruko mendietako artzain bati deitzen zion, baratzean bazkatzera ekar zitzan ardiak, gaztaren baten truke.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 102. orr.

Belarra bezain bizkor ihartzen baitira eta berehalaxe zimeltzen.  Elizen arteko biblia   Sal 37,2

Harrikoa egiten ari ziren emakumeek lixibatxoa ibai ertzeko belar gainean ondo tolestuta utzi, eta atera behar izan zuten uretatik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 48. orr.

Beste belar asko ere zabaltzen da harresian barna, asunekin eta mitxoletekin nahasturik.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 22. orr.

Zerbait gorri bereiziko du orri zabaleko belar batzuen artean.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 48. orr.

Sarritan ekartzen dut istant hartako nire sentipena gogora, behiak belarra hausnarrean bezala.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 41. orr.

Behiei belarra beharrean txerri burmuina ematen badiegu jateko, halakoak gerta daitezke.  Berria - Gaiak   2004-02-06

Zaldiak ikusten nituen lasai belarra jaten.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 126. orr.

Belarra ebakitzen zuten bitartean, ez zien begiratzen igitai ugarien jasoaldi lasterrei, ezta haien azpian erritmikoki eta hots leuna ateraz erortzen ziren belar-izpiei ere.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 384. orr.

Epaileak ohar bat adieraziko dio belarra gaizki ebakitzen ari den segalariari, hala segitzen badu txartel urdina, eta horrela segituz gero, gorria.  Berria - Kirola   2004-06-20

Aitak klase asko galtzen zituen sagarrak biltzera edo belarra moztera eta lasto-sortak egitera joan behar zuelako.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 21. orr.

Belarra igitaiaz mozten, arratsa arte batere jan gabe.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 140. orr.

Bi pentze baldin baziren elgarri hurbil, lehenik belarrak biltzen zituenak jauzian hesia pasatzen zuen auzoaren laguntzeko, gero elgarrekin birletan ontsa jostatuko zirelakoan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 184. orr.

Belarra metatu, azaoak egin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 462. orr.

Lanari ekin zioten berriro: bi sail geratzen baitziren oraindik, eta belarra gurdira kargatu behar zen gainera.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 52. orr.

Aittitte sardeaz belarra sabaira sartzen ari zen oraindik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 102. orr.

Belarra lehortzen ari mandioko goialdeetan gozo.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 100. orr.

Haizeak uzkailiak zituen hiru aluminiozko balde huts belarrean botaiak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 131. orr.

Arratsaldean, Auritzeko larre zabal batean "Ibañeta" pastorala [...] Xuberotarrek emana, milaka ikusleak belarrean jarririk edo eseririk.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 212. orr.

Lorategiko belarretan eseri zen, eta negar egin zuen.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 24. orr.

Adela eta Karmelo belarretan etzanak zeuden eta tarteka bi zigarroren mutur goriek, atxikia ematerakoan, elkarrengandik oso hurbil zeudela erakusten zuten.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 130. orr.

Ez ziren, ez, belarrez edo ukenduz sendatu, baizik eta dena sendatzen duen zure hitzaz.  Elizen arteko biblia   Jkd 16,12

Ibilbideak belarrez bete-beteak zeuden, belarguneen ertzak ez ziren bereizten jada.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 166. orr.

Danimarkatik 2.500 tona belar ekarriko dituzte bihar, ganaduak bazkatzeko.  Berria - Ekonomia   2004-02-01

Aiztoarena baino zorrotzagoa da belarraren ahoa.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 5. orr.

Gizaki oro belarraren pareko da, haren edertasuna landako lorearena bezalakoa: ihartzen da belarra, erortzen lorea.  Elizen arteko biblia   1 P 1,24

Etxe, jauregi eta txabolek lur joko dute, eta hondakinen gainean belarra hazi eta dena lur bihurtuko da berriz.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 20. orr.

Zerua garbi eta grisaxka zegoen, eta belarra bigun eta heze hankapean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 94. orr.

Berak orain egin zezakeen bakarra zen hozkailuari mirespenez begiratzea, eta Stores zerrendako orriak pasatzea eskuarea-edo belarra ebakitzekoa-edo aurkitzeko esperantzan.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 21. orr.

Osasunaren aurka jokatu eta hiru aste geroago San Mameseko belarra aldatu eta gero, bihar ikusiko da zelaia nola dagoen.  Berria - Kirola   2004-01-24

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Iturri gozo bat jolasean zebilen bertan goizeko eguzkipean, belar berde argitsuak inguraturik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 21. orr.

Txistu seinale bat egin eta belar luzeen artean ezkutatu ginen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 33. orr.

Udaberriko belar freskoaren usain gozoa.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 22. orr.

Bertan putzu zahar bat zegoen ezkutuan, ahoa belar mardulez estalita zeukana.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 850. orr.

Basoaren ertzetan hazten den belar gizen bat da, jateko ona.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 137. orr.

Belar eta lore ederreko landareak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 132. orr.

Belar errearen usain arina heldu zaio nonbaitetik.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 15. orr.

Nahaspilaturik dauden laharren antzeko dira, mozkortzeraino edanak daude; belar iharra bezala erabat erreko dituzte.  Elizen arteko biblia   Na 1,10

Zuen barne-asmoak belar ihar dira.  Elizen arteko biblia   Is 33,11

Aska moldatzen dute, belar ondua ekartzen eta astoa eta idia sarrarazten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 235. orr.

Munduko perfume zoragarrienak dituzten belar aromatizatuak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 76. orr.

Kosta aldean, eta belardi eta pentzeetatik belar ondua bildu nahi duenarentzat ere, makineriak laguntza handia eskuratu dio baserritarrari.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 264. orr.

Behean, belar egosien dendako usain gezen artetik pasatzen zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 198. orr.

Lurraren herena, zuhaitzen herena eta belar heze guztia kiskalirik gelditu ziren.  Elizen arteko biblia   Ap 8,7

Mukizu honek nekez galtzen den belar txarra ematen dik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 236. orr.

Hego haizearekin batera, belar moztu berriaren usaina sartu zen gelara.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 135. orr.

Belar moztu berri bustiaren usainak mozkortu nau.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 89. orr.

Lurrak orotariko belar heze hazidunak eta zein bere fruitu eta haziz hornituriko frutarbolak eman zituen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 16. orr.

Nekromantziaren eta belar erogarrien zientziaren jabe omen zen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 29. orr.

Debekatutako belarren artean daude «belar haluzinogenoak eta «euforia eragiten dutenak».  Berria - Euskal Herria   2004-02-08

Bizikleta hartu eta Irlandara joango nintzela, hango belar koltxoi-modukoan tatarrez ibiltzera.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 52. orr.

Mutil batzuk beisbolean ari ziren, belar zapaldu-usaina zabalduz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 197. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Beste aldera begiratu nuen, Moro zegoen belar sailerantz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 142. orr.

Gari-azaoak eta belar-metak simaur bihurtzen ziren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 178. orr.

Orrazi irregular baten segida hautsi hura, belar ilara bat bezain harro altxatzen.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 45. orr.

Ezker-eskuin, isla txukuneko belar-hesiak, parkea kanpoko begiradetatik babestuz.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 125. orr.

Walt Whitman-ek kantatutako belar-itsaso horietako bat.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 38. orr.

Larratoki dituen mendiak arakatzen ditu edozein belar-izpiren bila.  Elizen arteko biblia   Jb 39,8

Marrubiak sartzeko belar ziri bat atera zuen errotik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 169. orr.

Gerrian lotutako belar sorta zuen jantzi bakarra.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 125. orr.

Aitari eta amari hasi natzaie galdezka, zazpi urteko mutikoxkor inoxente baten maduan, neure belar xorta loratua eskuan dudala.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 94. orr.

Nahiago al zenuen Gondorko jendea belar-bilketan besterik ez aritzea, Jaun Ilunak armadak biltzen dituen artean?  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 294. orr.

Obispoa etzan egin zen belar-pilaren gainean, eta segituan geratu zen lo.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 89. orr.

Lurretik belar-bala bat baztertuz, tranpa-ohol bat agertu zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 177. orr.

Ilargia ia betea, hego-haize epel-epela, errekastoaren murmurioa, kilkerrak, belar-usaina...  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 18. orr.

Orgaren belar-kolorea nola, halaxe lausotu eta galdu zen printzesaren ilearen eta begien kolorea ere.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 16. orr.

Behiak 35.000 ditu, eta asko dirudi belar-dieta monotonoz bizi den animalia batentzat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 148. orr.

Haren ertzean, granitozko harkaitzek utzitako tarteetan, zaldi batzuk belar janean ari ziren.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 11. orr.

Eusebio goizean goizik joana zen belar pikatzera.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 65. orr.

Izan ere, belar-lorea bezalaxe pasatzen da aberatsa.  Elizen arteko biblia   St 1,10

Estefaniak belar-mantarra ezarri zidan toki odolduan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 137. orr.

Orduan, Helenak, belar-hauts bat bota zuen edontzietara, tristurak ahazteko belar-hautsa hain zuzen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 18. orr.

Vietnamgo basoetan agente laranja izenez ezaguna egin zen 70 milioi litro belar-pozoi bota zituzten.  Berria - Mundua   2004-06-25

Metalezko belaunetan zituen belar-arrastoengatik, ezagun zuen erori berria zela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 84. orr.

Espainiako belar hockeyko hautatzaileak.  Berria - Kirola   2004-07-18

Animaliak eta landareak marraztea baitzuen gogoko, botanikako liburuen eta belar-liburuen irudigiletzat irudikatzen nuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 237. orr.

Javier Peraltak zaintzen du Nafarroako Unibertsitate Publikoko belar bilduma.  Berria - Gaiak   2006-03-05

Brodatze-lana behin jostotzara belar-usaindunean utzi eta gero, jaiki egin zen Matson andrea.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 243. orr.

San Mameseko belar aldaketarekin arazoak bukatu direla pentsatzen duenak jai du.  Berria - Kirola   2004-01-24

-Hire aita belar saltzailea duk ordea.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 99. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Haietako bizilagunak indarrik gabe, ikaraturik eta buru-makur utzi dituzu, larre-belarra bailiran, hazi baino lehen ihartua.  Elizen arteko biblia   2 Erg 19,26

Ama begira daukala nabaritzen duenean, gelditu edo makurtu eta hatz muturrez arakatzen du uzta-belarra, lohia.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 145. orr.

Tabako-belarra erretzeko paperean biltzen ari zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 288. orr.

Tabako-belarrezko zigarrotxo bat biltzen ari da.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 37. orr.

Landareak besarkatzen eta txilin-belar koloretsuz jositako estalpeak eta orratzak osatzen baititu.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 22. orr.

Ezkaia eta beste usain-belar batzuk biltzen zituzten, aroa zenean.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 65. orr.

Belar-onduarekin azken jornada edo gurdikada etxeratzean, lizar-abar dotore bat prantatzen dute gurdi-belarraren buruan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 76. orr.

5 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Belar idor izpiak ditu oraindik ilean eta aurpegian.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 20. orr.

Arropari itsatsi belar idor ilatxak eskuz garbitu zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 318. orr.

6 marihuana.

Izarrei begira eseri gara kanpoaldean, belarra erretzen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 99. orr.

Beatlesak, Bob Dylan, Joan Baez, Simon and Gardfunkel, eta beste hainbeste; haietarik anitz ziren, finean, belar-erretzaileak.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 88. orr.

Haiekin batera talde osoa ere kanpora doa, belar erretzaileen protesta artean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 239. orr.

7 barrabas-belar Oxalis latifolia, alorrak kaltetzen dituen belarraren izen arrunta.

Barrabas belarrek irentsita daude ia bazter guztiak, Lekeitio belarra ere deitzen diote izurrite horri zenbait lekutan.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 87. orr.

Hobe zela barrabas-belarra bilatu, eta zuztar-zuztarretik ateratzea, artoa galtzen ikusi, eta negar egitea baino.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 15. orr.

Ze hor dabilkio egunero Helena, bere lagun dibortziatu berria, barrabas-belarra sartzen eta etengabe nire kontra xaxatzen, Mohammed VI.a baino moroagoa naizela esan eta esanez.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 55. orr.

8 belar-denda (orobat belardenda) belarrak saltzen diren denda.

Teknologia Ikerketarako polizia brigadak 20 pertsona baino gehiago atxilotu zituen interneten substantzia ilegalak saltzearekin erlazionatuta eta gimnasioek, denda dietetikoek eta belar-dendek osatzen zuten sare handi bat ere topatu zuen.  Berria - Gaiak   2004-07-16

Belar-dendako andre zaharra iaz hil zen eta suhiak etxea saldu zuen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 87. orr.

Gero zatorrek Feli [...] gero Lorentxi, belar-dendakoa, Altunarekin ezkonduta dagoena.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 82. orr.

Debekua hiru hilabete barru jarriko da indarrean, eta debekatu egiten du gaur egun hainbat belardendatan «droga natural» moduan saltzen diren produktuak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-08

9 belar gaizto (orobat belargaizto g.er.)

Berdea sastraka eta belar gaizto zenbaitetan baizik ez muino hauetan.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 55. orr.

Ederki etorriko litzaioke jorraketa bat baratzeari, eta belar gaiztoa sortzen duten tipulatxo ahalik eta gehien bertatik kentzea.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 87. orr.

Medikuak berea du sendagaia, eta erremedio onak ditut gaitz horretarako ere, belar gaiztoak alde batera utzita.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 174. orr.

Lauzen arrakaletan hazi diren belar gaizto luzeek zapatak zipriztindu dizkiote.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 93. orr.

Zuztarretik erauzi behar direla halako belar gaiztoak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 162. orr.

Belar gaizto bat bezala joan zen haziz.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 97. orr.

Azkena eta menturaz orotarik txarrena, erran nahi baita Burokrazia, bazter guztietan sartzera utziz geroz belar gaiztoak bezala hedatzen dena eta maiz izenik gabeko izurrite anonimoa bilakatzen.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 155. orr.

· irud/hed -Badakizu ni belar gaiztoa naizela, eta... -eta buruaren ezker-eskuineko mugimendu batekin bete nuen ondoko isilunea.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 228. orr.

10 belar hockey belarretan jokatzen den hockeya.

Donostiarraren iritziz, belar hockeyak gora egin du azken urteetan.  Berria - Kirola   2004-04-18

Belar hockeyko jokalariez gain, beste lau kirolari daude zain. Orain bi aste Zeelanda Berritik iritsi zenetik belar jockey jokalari donostiarraren sakelako telefonoa ez da isildu.  Berria - Kirola   2004-07-18

11 belar meta (orobat belarmeta g.er.)

Aurrean, sail lau baten ertzean, bi belar meta zeuden, eta traktoretxo gorri bat, jostailuzkoa ematen zuena.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 442. orr.

Lasterka batean zeharkatu genuen ibaialdea, ihesi, eta belar-meta baten hondoan aurkitu genuen ezkutalekua.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 69. orr.

Belar iharra eta laboreak usteldu egiten ziren; gari-azaoak eta belar-metak simaur bihurtzen ziren -oso egokia, gutxienez, aza-soroak ongarritzeko-.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 178. orr.

Aingeruak ikusi genituen, eta, itsasotik urrutien zeuden mendien oinetan, etxetxo politak, arrosak [...] eta petrolio ponpak eta belar metak eta gizon bat orga batean geldi-geldi, euliez inguratuta.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 162. orr.

· Bazterretan bildu belar metatxo baten gainean, bi egur idor bermatu zituen Martizek eta gizonetarik batek sua eman zion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 15. orr.

12 belar soro (orobat belarsoro)

Basurdeek baserritarrei eragindako kalteak ere handitu egin dira, «belar soroetan, larreetan, artasoroetan eta babarrun sailetan batez ere».  Berria - Euskal Herria   2004-02-04

Baita bihotzean beti zirrara eragiten zidaten belarsoro berdeak ere.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 201. orr.

12a biri-belar iz belar landarea, hosto luze orban-zuriak eta lore gorriak dituena (Pulmonaria officinalis).

Oso belar egokia zauriak orbantzeko eta hantura jaisteko... Eta usain hau... Mm, biri-belarrez egindako ukendua dela egingo nuke.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 120. orr.

12b horma-belar landare zurtoin-gorria eta hosto-latza, hormetan hazten dena (Parietaria officinalis etab.).

-Hartzen al ditu agindutako horma-belarrak?  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 210. orr.

Zure biriketako esturarentzat horma-belarraren ura duzu hoberena.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 248. orr.

13 iltze-belar eukaliptuaren familiako landarea, lurralde beroetan hazten dena, iltze-kanelak ematen dituena (Caryophyllus aromaticus).

Horregatik, Petrushka jantziak eranztera eta botak kentzera inguratzen zitzaion bakoitzean, iltze-belarra ipintzen zuen sudurrean, eta neskagazte batenak bezain kilikabera izaten zituen sarritan kirioak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 340. orr.

Kikarakadatxo bat iltze-belar? arbola bakoitzak bazuen buruan, urrezko koroa bat bailitzan, isats-belar sorta luze bat loretan!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 166. orr.

14 ira-belar

Ira-belarra edo azeri-buztana, berriz, landare bera da, akonito izena ere hartzen duena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 127. orr.

Greziako mitologiaren arabera, Herkulesek, Euristeoren aginduz, Zerbero zakur ikaragarria infernuetatik arrastaka ekarri zuenean, ahotik zerion bitsa lurrera eroritako lekuetan sortu zen ira-belar pozoitsu hori.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 215. orr.

Sua egin eta txori horiek jateko ira-belarraren zotzak erabili zituzten burruntzi gisa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 215. orr.

15 iturri belar belar landarea, leku urtsuetan hazten dena, jateko ona (Nasturtium officinale etab.).

Iturri-belarrez inguratua legokeen iturria garo-iturri deituko ez litzatekeen modu berean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 227. orr.

Ez da justu iturri-belarra, basoaren ertzetan hazten den belar gizen bat da, jateko ona, gero amets arraroak eragiten badizkizu ere: guk, hala ere, iturri-belarra esaten diogu.· Euskaraz iturri-belarra deitzen diegu, baina zientzialariek ematen dioten latinezko izena Adiantum capellis-veneri da, hau da, Venusen ileak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 137. orr.

Iturri-belarraren txortenak behintzat beltz-beltzak dira.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 201. orr.

16 itsas belar (31 agerraldi, 11 liburu eta 4 artikulutan; orobat itsasbelar 6 agerraldi 5 liburutan) 1 iz itsasoan hazten den alga.

Zernez harantzago itsasoa ez dela nabigagarria han hondo gutxikoa delako, limoz eta itsas belarrez betea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 45. orr.

Apar lehertuak plai ertzeko hondarrean lagatako itsasbelar, konpresa, plastiko eta lata hutsak, Neptunoren opari. Ura leporaino heldu zitzaidan, itsas leizeak inguratu ninduen, itsas belarrak buruan bildu zitzaizkidan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 22. orr.

Aingura altxatzen ari ziren, itsas belarrak eta lapak nabaritzen ziren kate handian itsatsirik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 405. orr.

Hezeak zeuden, eta itsas belarren usain freskoa zerien.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 43. orr.

Itsas-belar biltzale horiek aste huntan badoatzi berriz itsasorat, zikin eta ondarkin biltzen artzeko.  Herria   2003-10-30

Arbola bakoitzak bazuen buruan, urrezko koroa bat bailitzan, itsas-belar sorta luze bat loretan! Orain arte adituek ezagutzen ez zituzten 12 itsas belar espezie.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 231. orr.

17 irud

Ahizpatasuna uhartea zenez, mihiz eta ezpainez emaztearen bahiak oro milikatzekoak ziren, itsas belar malgu gazien sasiak errotik kendu ondoan, norberaren uhartearen bila, antsiaz lehertu errauts arin bilakatu aitzin.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 112. orr.

18 lapa-belar (orobat lapa-belar) iz hosto berde ilunak dituen landarea, arropetan itsasten diren fritu biribilak ematen dituena (Arctium lappa eta Arctium minor).

Mr. Esku ezezagunek uzten zizkidaten lanaulkiaren gainean, gauez, landareak eta landareak, egunero mota desberdinekoak; guztiak ere etxe-etxekoak ziren, eta ez dakit nola aukeratzen zituzten: tipula, baratxuri, azenario, lapabelar, ahabia, milorri, sahats, salbia, erromero, txakur-arrosa, ipuru.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 162. orr.

Usoak urrumaka bezala eta lapa-belarra bezain mikatz hitz egin zuen Noraren aitak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 76. orr.

Orbela eta lapabelar-hostoak arakatuz Mr. Perryk zerbait topatu zuen bere makilaz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 36. orr.

19 lo-belar (orobat lobelar) iz mitxoletaren familiako landare hosto-zabal eta lore-zuria, opioa ateratzen den esne bat duena (Papaver somniferum).

Lo-belarrak hartuta baino begirada lausoago batez ikusten genuen euskal errealitatea.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 152. orr.

Postontziko banderatxoa zutik zegoen, eta barruan aurkitu zuen Mirandek zakutxo bat, lobelar gorriez betea.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 202. orr.

Lobelarraren eragina ez zaik oraindino joan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 22. orr.

Denetariko gaiz beteriko pastelak: tipulaz, lo-belarraz, gaztanberaz, esne gaingabetuaz...  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 89. orr.

Neska bat lo-belarraz kordegabetu eta ontziratu zuen marinelaren elezaharraz gogoratu zen Nora.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 121. orr.

Paradisuko esnea dariola lobelarrari.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 19. orr.

Hala ere, nik ekin egiten nion, lobelarra ekartzen ziona nor zen konta ziezadan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 19. orr.

Estalkia kendu baino ez eta, hara, lobelarrezko edabearen usaina etorri zitzaidan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 239. orr.

20 opio-belar (orobat opiobelar) lo-belarra.

Mundu osoan opio-belar gehien ekoizten duen herrialdea Afganistan da, ekoizpen osoaren %87 bertakoa da.  Berria - Gaiak   2006-03-01

Thailandian opio-belarraren negozioak behera egin badu ere, anfetaminena asko indartu da.  Berria - Gaiak   2006-03-01

Ekialdeko Asian, berriz, opiobelar landaketak eta kalamuarenak ohikoak dira.  Berria - Gaiak   2006-03-01

21 ostargi-belar lirio-belarra. ik iris.

Iris horiak (ostargi-belar horiak) ikusi zituen ilunean, eta, jakinez landare horiek ur apalekoak direla, handik zeharkatu zuen ibaia.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 146. orr.

Zango potolo zuriak zituen, ostargi-belar antzeko zain urdinkara ñimiñoz osaturiko itzalgunez belztuak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 179. orr.

Estakuru-antzeko musutxoak ematen zizkion, arin-arin, hatzetan gora eta behera, eta gardenia, zitori eta ostargi-belarren izenak xuxurlatzen zizkion.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 202. orr.

22 pasmo-belar ziguinaren antzeko landarea, sendagintzan erabiltzen zena (Anagallis arvensis).

Munduan ez dago pasmo-belarrik ez berbena-belarrik hau sendatuko didanik -eta, irri etsi bat luzatzen zidala, bukatzen zuen-: ez muxarrik ezta lupiarik ere...  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 251. orr.

-Kolesterola zaindu beharko zenuke, etxekoandre, eta pasmo-belarrak eta berbena-belarrak ez dituzu aski.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 173. orr.

Ez da belarrik sortu oraindaino ortu eta baratzeetan, ez berbena, ez pasmo-belar, ez besterik, hari kontra egiteko balio lezakeenik.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 114. orr.

23 santio-belar (orobat santiobelar) iz epai belarra.

Epai-belar deitzen zaie santio-belar edo milazulo, ebakiak garbitzeko eta sendatzeko erremediotan erabiltzen diren hyperycon eta ebaki-belar horiei.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 101. orr.

Ur gehixeago edatea ez dator batere gaizki, sendabelarren baten laguntzarekin hobe, sanjuanbelar edo millorri xorta bat, edo santiobelar puxkatxo baten tisanatxoa prestatuz, edo insusa-lorerik bere garaian bildu bazenuen, handik xorta ttiki bat botata edo...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 114. orr.

24 sapa-belar

Zaldi-irrintzia iruditurik, sapa-belarrak ateratzeari utzi, eta burua jaso nuen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 12. orr.

25 txikori belar (orobat txikoria-belar) konposatuen familiako landarea, sustraiak eta hostoak mikatzak dituena (Chicorium intybus); eskuarki, sustraiak txigortuaz kafearen ordezkoa egiteko erabiltzen den aldaera.

Gaixo gazte hitz-gabe batek musikari eta dantzari erantzuten zien; beste bat, aste batzuen buruan, nirekin billarrean hasi zen, eta geroago, jardin botanikoan, bere lehen hitza esan zuen: “txikori-belarra”.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 244. orr.

Han-hemenka mitxoletek, gorosti aleek, txikori belarrek dirdai egiten dute.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 120. orr.

Udaberrian, txikoria-belarraren eta apo-belarraren lore horixkek, gladiolo gorrimin ederrek eta kuku-praka purpura-koloreek distiratzen dute pareten ondoan.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 22. orr.

Afariaren mahaia, Mab Erregina buru dela; eta atzean Zerbitzari Jauna, zeinek eskuan daraman txikori-belarrari putz egiten baitio, Maiestateak ordua jakin nahi duenean.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 264. orr.

Lehorrean, berriz, zelai berdeak, eta berdetasunaren artean bitxilore eta txikoria-belarren ñabardura koloretsuak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 52. orr.

26 txori-belar kardu mota (Senecio vulgaris).

-Txori belarra txoritxoentzat!  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 242. orr.

Normala, berriz, ekilore, txori-belar, artatxiki, olo zuritu, beltxata, eta kalamu-hazien nahasketa zen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 75. orr.

Lau libera aurreztu zituen bi hilabetean, lepo otarre txiki baten jabe egin zen, eta txori belar saltzaile hasi.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 242. orr.

27 zizare-belar konposatuen familiako belar landarea, zurtoin bigunak eta usain leuneko loreak dituena, heste zizareen aurkako egoskinak egiteko erabiltzen dena (Artemisia abrotanum).

Berbena-belarrez eta zizare-belarrez egindako koroatxoak janzten omen dituzte buruan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 250. orr.

Han ikusiko du erretzen buruan ukan duen zizare-belarrez eta berbenaz osatutako koroa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 250. orr.

28 zorne-belar konposatuen familiako belar landare lore-horia (Senecio vulgaris).

Sastrakak zumakeenak eta zorne-belarrenak ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 46. orr.

Kakaz, zaineraino karraskatutako zorne-belarrez, aza-zuztarrez eta malba-hostoz egindako pila baten gainean.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 30. orr.

Autoak zorne-belarren eta urrezko makilen lorautsaz guztiz estalirik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 301. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

asentsio belar (4)

belar artean (21); belar artifizialeko (11); belar artifizialeko zelaia (3); belar babesleez (3); belar bala bat (3); belar balak (3); belar berde (5); belar berdea (6); belar berdearekin (4); belar bila (3); belar bildumak (3); belar biltzen (4); belar bustiaren gainean (3)

belar ebaki (7); belar ebaki berriaren (4); belar eta landare (3); belar eta lore (4); belar eta onddo (3); belar gainean (48); belar gainean eserita (3); belar gainean etzanda (4); belar gaineko (5); belar gainera (3); belar gaizto (7); belar gaiztoa (3); belar gaiztoak (5); belar garaian (4); belar handien (3); belar heze (7); belar hezea (5); belar hezearen (4); belar hockeya (11); belar hockeyko (11); belar hostoak (4)

belar idor (6); belar iharra (4); belar izpi (18); belar izpi bat (3); belar izpiak (8); belar izpirik (3); belar jaten (3); belar klase (7); belar lehorra (4); belar luze (4); belar luzeen (3); belar meta (7); belar mota (3); belar moztu (4)

belar ondua (10); belar onduzko (3); belar pila (3); belar pilaren (5); belar pilaren gainean (4); belar pixka (3); belar pixka bat (3); belar sailean (3); belar sorta (5); belar txar (6); belar txarra (7); belar txarrak (11); belar txarren (3); belar txarrez (3); belar tzar (3); belar tzarren (4)

belar ugari (5); belar ur (5); belar usain (4); belar usaina (5); belar xorta (5); belar ziri (4)

berbena belar (3); beste belar (4); edozein belar (6); gisako belar (3); gisako belar babesleez (3); inguruko belar (3); itsas belar (13); itsas belar biltzen (3); kutun gisako belar (3); ostargi belar (3); tona belar (3)

asentsio belarra (5); belarra berde (4); belarra berdea (3); belarra bezain (15); belarra bezain ugari (3); belarra bezala (4); belarra bustita (3); belarra ebaki (3); belarra ebakitzekoa (3); belarra ebakitzen (3); belarra eman (3); belarra erretzen (4); belarra eta lastoa (3); belarra hazi (6); belarra hazia (3); belarra hazten (3); belarra izan (3); belarra jaten (17); belarra mozteko (3); belarra mozten (8); belarra moztu (3); belarra zapaldu (3); bildutako belarra (3); hazten da belarra (3); ihartzen da belarra (3); itsas belarra (5); iturri belarra (4); larre belarra (3); lastoa eta belarra (3); zelaiko belarra (5)

belarrak bildu (3); belarrak ere (4); belarrak eta (12); belarrak ez (4); eta belarrak (13); itsas belarrak (4)

belarraren ahoa (23); belarraren gainean (6); belarraren pareko (5); itsas belarraren (3)

belarrean etzaten (3)

belarren artean (5); belarren artetik (3); ostargi belarren (3)

belarretan aurrera (3); belarretan eseri (3); belarretan eserita (3); belarretan etzan (7); belarretan etzanda (7); belarretan iraulka (3)

belarrez betea (4); belarrez egindako (3); zizare belarrez (3)


belar2 (orobat belare) izond fonetikan, hotsez mintzatuz, ahosabai bigunean gauzatzen dena.

Hobietako hersketa irekitzen denean, airea sartuko da ahoan eta, gero, hersketa belarra ere irekiko da.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 37. orr.

Aire-etorri belarraz sortzen dira Afrika hegoaldeko zenbait hizkuntzatan gertatzen diren KLIKAK.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 47. orr.

Bokalak izendatzeko termino zabalduenak irizpide horretan oinarritzen dira eta u, o bokalak belar deitzen dira; bestalde, i, e bokal sabaikari edo palatalen sailean jartzen dira.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 32. orr.

Dena dela, hori /g/ belar ahostuna eta /u/ bokal belarraren bilkurari dagokion zerbait da, oraingo gaitik urrutiratuko gintuzkeena, baina gogoeta merezi lukeena.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 104. orr.

Hobietako hersketa irekitzen denean, airea sartuko da ahoan eta, gero, hersketa belarra ere irekiko da.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 37. orr.


belardenda ik belar1 8.

belardi (355 agerraldi, 89 liburu eta 66 artikulutan; ETCn 2.428 agerraldi) 1 iz belarra hazten den landa. ik belartza; belaze.

Trenak aintzira hartako ur-bazterrak gurutzatzen zituen; belardiak, xendak eta lorategiak inguru-minguru guztian.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 38. orr.

Soroek, belardiek eta abereek osatzen dute etxaldea.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 176. orr.

Ez zen berdegunerik gelditu Egipto osoan, ez belardietan, ez zuhaitzetan.  Elizen arteko biblia   Ir 10,15

Azkeneko terrazan aurkitu zen, goren-gorenean, badia zabal-zabala bere urrutiko hiri, bere hondardi eta bere belardiekin ikusten den lekuan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 140. orr.

Hesiz inguratutako belardi baten kanpoaldean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 94. orr.

Belardiko hesia bultzatu du.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 122. orr.

Bailararen amaieran mendiak goraka jarraitzen zuen belardiz belardi.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 263. orr.

Lorez jantziriko belardi batean etzan bezain agudo, behatzak eraman nituen ahora.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 85. orr.

Ordurako ezinezkoa zen belardietan etzatea eta lo egitea, sobera hezea dena.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 105. orr.

Denak lasterka zihoazen belardian barrena quidditcheko zelairantz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 144. orr.

Zeu ere belardiko beste belar bat bihurtuko zarela edota uretako ur.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 19. orr.

Haragitarako 50 behi ditu eta 50 hektarea belardi inguru, Ugarte auzoko Zuzitze baserrian.  Berria - Harian   2005-07-23

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Sasidiak eta zuhaizti txikiak, eta loretxoez zipriztindutako belardi berdeak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 21. orr.

Ikuspegi hesigabeak omen zituen gustuko, mendi eta belardi berdeak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 129. orr.

Behizainen belardi handietan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 26. orr.

Nafarroako ekialdean, Iratiko eta Oriko basoen artean sartuta dauden belardi garai horiek ez zuten misteriorik haientzat.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 84. orr.

Irlandako belardi freskoak ehizaz beterik daude.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 204. orr.

Sagasti ondoko belardi zabalean.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 109. orr.

Handik, ibai ondotik belardi mailakatuetan zehar, harrizko paretatxo eta elorri eta intxusa artean zihoan bidezidor batetik aurrera jo zuten.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 44. orr.

Euriaren musika maite zuen, zuhaitz hostoetan eta belardi bigunetan jotzean, musika basa, musika itxia.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 62. orr.

Itsaso berdean hondarrezko islak daude marearen arabera azaldu edo murgiltzen direnak, eta belardi urpekariak daude.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 154. orr.

Eraikin guztiak hartxintxar gorrizko bidexka batez inguraturik zeuden eta ondo zaindutako belardi batek bereizten zituen bidetik.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 96. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Hormigoizko hagen artetik ageri dira oraindik belardi-zati batzuk eta etxe koxkorren bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 13. orr.

Urrats batzuk eman zituen belardi ertzeraino, ea han beheko hondartzan ikus zezakeen talde txiki hura itsasoratzen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 160. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

belardi ertzean zutik (3); belardi gainean (3); belardian barrena (5); belardian etzanda (5); belardian zehar (3); belardietan barrena (5); ondoko belardian (4); santa anako belardira (3)


belarditxo iz belardi txikia.

Belarditxoaren izkina batean, berriz, zutik zirauen, artean ere, aitak umetan jarri zien zabuak.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 178. orr.

Amaren esanetara jarririk, Karmele eta Sara belarditxora irten ziren, toalla bana harturik.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 179. orr.


belardun izond belarra duena.

Lur mokor belardunak ezarri zituen gordagiaren presentzia ezabatzeko.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 52. orr.


belare ik belar2.

belargabe izond belarrik ez duena.

Belargabea, antzigar eta izozteek artilearena dirudien kolore beis zuhaila eman dioten lur erreantza-marroiaren ondoan zotal ezkoaren marroi ilun-biziaren gisa mugitzen dira dirdaitsu neskaren begi marroiak begi katiluen umeltasunean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 63. orr.


belargaizto ik belar1 9.

belargile ik belagile.

belargune iz belarra dagoen gunea.

Horregatik dela ezinezkoa Poliklinika inguruko lorategi eta belarguneak txukun gordetzea.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 60. orr.

Ibilbideak belarrez bete-beteak zeuden, belarguneen ertzak ez ziren bereizten jada.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 166. orr.

Geltoki ondoko belargune batean etzan ziren lotara.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 73. orr.

Erdian, belargune eder handi bat, kolore bizietako hainbat loregunez zipriztindua eta erreka-harriez eginiko bidezidorrek zeharkatua.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 125. orr.

Eguzkia etzaten ari da dagoeneko, han eta hemen belargune urri eta horituak dituzten muinoen gainean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 86. orr.

Bazeuden eskualde hartan beste lauzpabost jauretxe dotore, ez askoz gehiago, hondar-muino idorren arteko belargune zekenetan nabarmen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 34. orr.


belarizazio iz fonetikan, hots bat belar bihurtzea.

Nolakotasun ilunagoak ezpainak atereaz ("biribiltzea", "ezpainkaritzea") lor daitezke, edo mihia atzeratuz ("belarizazioa"), edo mihia atzeratzea eta laringearen jarrera batera eginez (hizkuntza afrikar eta semitikoetako "hots enfatikoa") [...] eta antzeko eratara.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 159. orr.


belarjale iz belarra jaten duena. ik herbiboro; begetariano.

-Beste indiar batzuk berriz ez dute inolako bizidunik hiltzen, eta belarjale hutsak dira.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 327. orr.

Belarjalea bera, animaliak jatea krimen larritzat daukana.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 123. orr.

Emakumeak esku osoa balu munduko merkataritzan, gure arraza belarjale bihurtuko litzateke.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 19. orr.

Badago arau pare bat, nahikoa xelebrea baina praktikan egiaztatu dena: batetik, animalia herbiboroa karniboroa baino tentelagoa dela dioena; belarjaleak, ohikoa duen elikagaiari etekin guztiak ateratzeko askozaz ere heste luzeagoa daukanez, hortxe ematen du odolak lan eta denborarik luzeena, garunaren (adimenaren) kaltetan.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 86. orr.

Orixek ere belarjaletzat geunzkan euskaldun zahar baserritarrok.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 64. orr.


belarka iz belar bildua.

Baiona bazter hauetan makisarrek tiroz eho zuten Josetekin larrua lehen aldiz jo zuenean, han, Bitxirineko belarkaren ondotik, soropilaren gunerik ilunenean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 69. orr.


belarkara izond belarraren itxurakoa.

Marjolaine landare belarkara baten izena da (Origanum majorana), "mendaroa" euskaraz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 236. orr.


belarketa iz belar bilketa.

Segur bazen lan mota frango laborari etxeetan: arto jorrak, arto biltzeak, arto xuritzeak, ogi joiteak, belar egiteak, belarketak, egurketak, iratze epaiteak, gisu labeak, auzolanak, xerri hiltzeak eta nik dakita zer oraino...  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 183. orr.


belarketari iz belar bilketan aritzen dena.

Ahitzen ari zela adierazi zuen Chanina belarketariak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 217. orr.


belarki iz belar landarea.

Hara non Gaztelako itsasontziek Ameriketara heldu eta, urre-zilarrekin batera, ordura arte ezagutzen ez ziren belarkiak ere ekartzen dituzten bueltarakoan: tomatea, patata, baba...  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 50. orr.


belarmin iz Gentianaceae familiako landarea, lore arrosak edo horiak dituena (Erytraea centaurium).

Horregatik, hau dio Jaun ahalguztidunak profeten aurka: “Belarmina emango diet jateko, ur pozoitua edateko, Jerusalemgo profetengandik zabaldu baita fedegabekeria lurralde guztira".  Elizen arteko biblia   Jr 23,15

Asentsio-belar eta belarmin garratz okaztagarriek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 139. orr.

Eztiak eta esneak ere mihiari ahogozo atsegina ematen diote; absenta higuingarriak eta belarmin gaiztoak, ostera, ahoa okertzen dute zapore zatarrez.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 121. orr.

Saminez bete nau, belarmin-ura edanaraziz.  Elizen arteko biblia   Nk 3,15


belarpe
1 belarpetik

Belarpetik irten zenean, zilborraren alboan beste hiru zulo zituen odola zeriela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 299. orr.

Erdaraz egiten zuten eta urduri zeuden, armen segurtagailuen soinua entzuten baitzuen gure aitak belarpetik, eta sardearen hortz zorrotzek belarrean sartzean egiten zuten brazzz hotsa ere entzuten zuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 299. orr.


belarri 1 iz entzumenaren organoa; organo horren kanpoko zatia, buruaren bi alboetan kokatua dagoena.

Ariman ezin da begirik bereiz egon, ez sudurrik, ez eskurik, ez mihirik, ez belarririk; beraz, arimek ezin dute eurenez sentitu ez izan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 201. orr.

Belarriaren sentikortasuna azpimarragarria da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 120. orr.

Bi belarriek sistema estereofoniko bat eratzen dutelako, eta hartara jakin dezakegulako soinua nondik datorren eta sorburua mugitzen ote den.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 117. orr.

Halaxe ohartu nintzen Antonek belarri bietako bat falta zuela.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 63. orr.

Entzumen-organo oso fina ez ezik, oreka-organo ere bada belarria.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 107. orr.

Gorputz guztia begi balitz, non entzumena? Eta dena belarri balitz, non usaimena?  Elizen arteko biblia   1 Ko 12,17

Belarriak apaltzen dituzte, buztanak erortzen uzten, eurek ere hiltzearen lotsaizuna sentituko balute bezala.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 187. orr.

Herri honek gogortu egin ditu buru-bihotzak, gortu belarriak, itsutu begiak.      - 0. orr.

Belarriak huts egiten ez badio, ostatu ondoko heian behiak jezten ari da norbait.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 297. orr.

Belarriak luzatu ditut, adi.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 179. orr.

Mikel Strogoff, belarria zorroztuz, entzuten ari zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 154. orr.

Belarriak zolitzean pauso-hotsak entzun zituen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 51. orr.

Belarria atearen kontra ipinita, arnasa eten nuen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 42. orr.

Belarriak berotuko dizkizut zikintzen bazara.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 69. orr.

Ea hurrengoan belarriak garbitzen dituzun.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 96. orr.

"Ez diat krokodiloaren kontua berriro entzun nahi!" Josebak belarriak tapatu zituen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 289. orr.

Itzul belarria niregana, Jauna, eta entzun.      - 2. orr.

Makurtu belarria behartsuagana, erantzun haren agurrari goxotasunez.  Elizen arteko biblia   Si 4,8

Entzun behar zirenak entzuteko belarri bat nahikoa zela.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 69. orr.

Tiroka hasi zituan, eta, hara, belarria galdu nian.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 63. orr.

Beste sendagile batek ere bi belarriak zulatu zizkion burdina gorituaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 724. orr.

Bizarginaren esku lodiak haren ilajean gaindi higitzen ziren, guraizek burrunba egiten zuten liztortzar bat belarri atzean baleuka bezala.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 36. orr.

-Belarri honetatik ez du entzuten, ez ala, Pero jauna?  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 336. orr.

Belarriak ez mintzearren.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 69. orr.

Edandakoengatik zentzumenak oro ahuldurik baitzebiltzan, ahoa lehor, begiak lanbro, belarriak gor, burua sor, oin-hankak ahul.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 110. orr.

Mugi ezinik nengoen, begiak zabalik, belarria adi, zain.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 96. orr.

Zintzoengan baititu Jaunak begiak, haien deiak entzuteko adi belarriak.  Elizen arteko biblia   1 P 3,12

Liparrean zutitu zen, belarriak erne eta kirio guztiak alarman.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 217. orr.

Erne jarri zen, belarriak zorrotz.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 254. orr.

Haren ilea urdintzen hasia zen belarrien atzean.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 24. orr.

Artilezko txapel berde xelebrea, belarri gainean biribildua eta bekoki gainean mutur bat jausten zitzaiona.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 184. orr.

Tiro baten moduan entzun dituzu azken hitzok belarri barruan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 263. orr.

Haren hatsak kiliki egin zidan belarri ondoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 397. orr.

Belarri aldeko bizarrak botilak garbitzeko eskuilak bezalakoak zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 509. orr.

Maleta belarri pareraino altxatu zuenean ohartu zen ez zeukala ezer pisutsua barruan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 193. orr.

Barne-ahots hori belarri guztietara heltzen da, isilean, apenas entzuteko moduan.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 59. orr.

Margotzeko bi zurdaki handi jakaren patriketan zekartzala, belarri batetik besterainoko haur-irribarrea ezpainetan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 44. orr.

Kontatu zituen historiak hain ziren izugarriak eta basatiak non ezinezkoa baitzen belarri batetik sartu eta bestetik ateratzea.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 81. orr.

Hik niri behi bi ebatsi, nik hiri belarri bat ebaki.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 96. orr.

Filipe Etchegoyhen xiberotarra [...] sartua da buru eta belarri Idauze/Mendiko herriak apailatzen duen pastoralean aurten.  Herria   2003-06-05

ik beherago 14.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Belarrien eta begien gozagarri.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 236. orr.

2 (leku atzizkiekin)

Hots uhinak A-ren ahotik B-ren belarrira joango dira: prozesu hau erabat fisikoa da. Entzungailuak belarrietan jarrita.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 38. orr.

Belarrietan tapoiak ipinita eramaten gintuzten, furgoitxo txiki batean, grisek.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 99. orr.

-Honek ura burmuinetan dauka, ez belarriko zuloan -esan zuen Marjoriek.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 220. orr.

Katarroa, eztula, belarriko mina.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 44. orr.

Mugimendu horrek dardara bat eragiten dio gure belarriko mintz txiki bati, eta horrek hots bihurtzen du izatez dardara bat baizik ez zena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 248. orr.

Belarriko infekzio batek eragin zion gaitza.  Berria - Kirola   2004-04-01

Haurraren negar garrasiek belarrietako mintza zulatzen zioten.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 122. orr.

Begietako eta belarrietako gaixotasunak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-28

Telefonoa belarrira daramat, eta Brightman bera da hariaren beste aldean txio-txioka.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 214. orr.

Gero, egunetara, bere biloba guztiak bertan zeudelako etorria zela espetxera, esan zidan belarrira.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 252. orr.

Marroren esku tzarrak lepondotik heldu zidan, beregana erakarriz, eta honela esan zidan belarrira: [...].  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 121. orr.

"Plazeraren ondotik, desplazera duzu", xuxurlatu nioan belarrira.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 42. orr.

Mintzo misteriotsu batek belarrira xuxurlatzen dio zerbait ahaztu zaiola.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 245. orr.

Susanak xuxurla egin zidan belarrira: Ez du merezi borroka egitea, David.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 141. orr.

-Oihuka ari zinen -entzun nuen, xuxurlaka belarrira.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 353. orr.

Gertaera miragarriok Erromako Aita santuaren belarrietara iritsi ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 260. orr.

-Nire belarrietara iritsitakoaren arabera etxean giro txarra zeukan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 187. orr.

Belarrietan entzuten zituen bere bihotzaren taupadak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 232. orr.

Ama-semeen arteko eszenaren tentsioa nuen buruan, Hermannen hitzak belarrietan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 109. orr.

Zer dira, bada, belarrietara datozkidan ardi-marraka eta behi-marru horiek?  Elizen arteko biblia   1 Sm 15,14

Armadako denen belarrietan eta ahoetan dabilenak?  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 199. orr.

Begi horixkak zituen eta belarri luze puntadunak irteten zitzaizkion ile artetik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 190. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Bada, hala ere, belarri gor bati edo begi itsu bati saihesbidea bilatzeko aukera txiki bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 251. orr.

Gizonaren belarri handia, ile irmo eta bakartiez hornitua, Ellenen begien parean zegoen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 336. orr.

Haren lepoaldeko bilo ilauna, haren mugikerak, haren belarri txikiak, kamareroak txantxa bat esan ziolarik gorritu ere egin zirenak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 103. orr.

Midasek oso belarri handiak omen zeuzkan, baina ilearekin ongi estalita ezkutatzen zituen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 131. orr.

Begi horixkak zituen eta belarri luze puntadunak irteten zitzaizkion ile artetik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 190. orr.

Belarri apainduko gingilean hazka egin zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 74. orr.

Bere masaila lodietako gorrikara erabat zurbildu zitzaion, belarri handi eta behiala tenteak apalduta zeuzkan orain. Billy belarri pekatsudunaren gurasoak Roosevelt-en aldekoak dituk.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 68. orr.

Belarri erraldoi baten entzunbidearen forma zuen failak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 443. orr.

Mekanikari batek belarri ona behar duela batez ere.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 34. orr.

-Mekaniko ona izatera iristeko -esaten zidan beti-, eskuekin trebea izateaz gain, belarri zorrotza behar dik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 26. orr.

Aldian behin gelditu egiten zen belarri sorgortuak igurtzitzeko eta berotzeko.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 464. orr.

Begi biribilak ezin ikus dezake, belarri zoliak ezin entzun.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 292. orr.

Belarri fina duzu.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 97. orr.

-Zure belarri baldarrek ez ahal dute kontzentraziorik galduko! -esan nion txantxetan.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 148. orr.

Belarri erne batek bakarrik sumatu ahal izango zizkion koxka batzuk ahoskeran.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 285. orr.

Jardazu belarri fina eta arreta zolia, ez dezazun nik esana setaz uka eta nigandik alde egin.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 283. orr.

Pentsatu nuen: laster hasiko duk hizketan, baina ez dik belarri indiskreturik nahi.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 243. orr.

Hara agertu, belarri egokian berba egokiak esan eta hantxe askatu dituzte atxilotu biak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 91. orr.

Zeren guk guztiok ongi frogatzen baikenuen ez genuela musikarako batere belarri onik, eta desafinatzen genuela kantatzen saiatzen ginenean.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 55. orr.

Nire senar gizajoak oso belarri txarra zeukan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 95. orr.

Nahiago nukeen zure belarri garbiak lohikeria hauekin zikindu beharrik izan ez banu Euskarazko belarri garbietara oihuz dagoen txistea dirudi garapen iraunkor horrek.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 125. orr.

Hainbat bekaizti maltzurren ezpain marmartiek kalifaren belarri minberatuetan zurikeriekin nahastutako faltsukeriak xuxurlatu zituzten Abd al-Azizen aurka.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 82. orr.

Aitak gertakizun haiek guztiak bere begi eta belarri nerabe ikaratuekin ikusi edo entzun zituen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 109. orr.

Aldian behin gelditu egiten zen belarri sorgortuak igurtzitzeko eta berotzeko.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 464. orr.

Belarri bakarra zuen.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 108. orr.

Ez ote zen hobe belarri bakarra, entzun behar ez zena ez entzuteko.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 228. orr.

Belarriak punta-zorrotzak zituen, tente.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 20. orr.

Haietako batek apaiz nagusiaren morroia jo eta eskuineko belarria moztu zion.  Elizen arteko biblia   Lk 22,50

Usaimenaren prozesuan ez dago begiko kristalinoaren baliokiderik, ez eta, entzumenari dagokionez [...] tinpano, erdiko belarri eta koklearenik ere.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 135. orr.

Sorginaren begiak Scabbersen ezkerreko belarri hondatutik aurreko hankara joan ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 53. orr.

Belarri erori-luzeak ere geldi, sastraka batzuei so.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 132. orr.

Ezker belarrian %30eko entzumen galera du.  Berria - Euskal Herria   2006-01-18

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Aurikula uzkurtu egiten da, eta, belarri formako balbula baten bitartez, ezkerreko bentrikulura bidaltzen du odola.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 168. orr.

Erdiko belarriko bi muskulu txikiek [...] tinpanoa tenkatzen dute, eta soinuak, hartara, erresistentzia handiagoa topatzen du belarri-hezurtxoetan zehar igarotzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 123. orr.

Tartean baziren lauzpabost lokomotora zahartxo polit ere, guztiak turuta zorrotza jotzen, belarri-mintzak urratu beharrean.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 36. orr.

Belarri-gingilen azpian.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 240. orr.

Belarri-gingilen gorriak neskatoaren freskotasuna iradokitzen zuen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 31. orr.

Nire aurpegian erabili zuen bere mihia, belarri-gingila horzkatu zidan, eta zera xuxurlatu: [...].  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 14. orr.

Katuek, beste animalia askok bezala, belarri-hegal ondo garatua dute.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 109. orr.

Belarri hegalak belarri-tutu integratu gisa egiten duen lana oso eraginkorra da katuetan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 109. orr.

Haren esanetan, eder galanta da, baina zorrotzegiak omen ditu belarri-puntak.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 162. orr.

Gero daude frontera sekulan azaldu ez baina atzegurdian gogorrenak direnak, tiroaren laztana belarri ertzean ezagutuko ez dutenak.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 236. orr.

Hari entzutea belarri izkinan ume bat xuxurlaka edukitzea bezala zen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 221. orr.

Hogei bat belarri-estalki, kolore askotakoak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 80. orr.

Gorputzez ikaragarria zen eta itxuraz beldurgarria, bere bizar beltz lodi eta belarri-babes zuriarekin.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 49. orr.

Belarri-babesgarriekiko txanoa ematen zion irakasleari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 330. orr.

Sekula ez naiz lotsaz hainbeste gorritu Pomfrey andreak nire belarri-berotzekoak gustatzen zitzaizkiola esan zidanetik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 16. orr.

Elmer telefonogune batean dago, etiketaz jantzirik, belarri-tapagailuak dituela, Valentino bezain garaia, Doug bezain indartsu.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 532. orr.

Belarri atzeetan, zakilean eta barrabiletan elektrodoak jarri zizkiotela dio, eta belarrietan erredura batzuk izan zituela.  Berria - Euskal Herria   2004-02-14

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Burugogorrok, jentilak bezain bihotz- eta belarri-gogor zaretenok!  Elizen arteko biblia   Eg 7,51

Denak buru makur, ezpainak itsatsirik, boz belarri-mingarriari adi.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 20. orr.

-Ez da oso belarri-zorrotza izan behar nabaritzeko -esan zuen-.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 68. orr.

Askotariko zakurrak ikusi zituzten, iletsuak eta odolgarbiak denak, kolore eta ile-antz guztietakoak: arre-gorrixkak, beltzak izpil zurixkekin, [...] zuriak orban arre-gorrixkekin, belarri-beltzak, belarri-grisak...  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 112. orr.

Nipper Martin, laguntxo belarri-txabal bat, Dolton-goa.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 108. orr.

Harridura horrez elikatzen da, gogoa lainope, eta ez du falta mihi-gaizto belarri-pozoitzailerik.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 172. orr.

Sekula ez naiz lotsaz hainbeste gorritu Pomfrey andreak nire belarri-berotzekoak gustatzen zitzaizkiola esan zidanetik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 16. orr.

· Belarri-erne entzuten genituen poliziaren atzaparretatik pasatutakoen kontakizunak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 273. orr.

Kontua da bakar-bakarrik nengoela etxean [...] telebista piztuta eta Mozarten musika belarri-laztanka, telefonoak jo zuenean.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 99. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Giza belarria gai da gutxienez 10.000 Hz arteko maiztasunei aurre egiteko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 114. orr.

Eginkizun horiek burutzen dituen egiturak hiru atal nagusi ditu: kanpo-belarria, erdiko belarria eta barne-belarria.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 109. orr.

Kanpo-belarria (guk ikusten duguna) belarri-hegala da, larruazal eta kartilagozko hegal izurtsu bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 109. orr.

Nahiz eta badiren gune batzuk bizi osoan kartilago izango direnak, hala nola kanpo-belarria, sudurraren punta eta saihets-hezurrak bularrezurrari elkartzen zaizkion guneak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 29. orr.

Barne-belarria -soinu-bibrazioak nerbio-bulkada bihurtzen diren lekua, gero garunak prozesa ditzan- likidoz eta ehun bigunez osaturik dago.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 110. orr.

Aireko bibrazioak, behar bezala eraldaturik, barne-belarrira bidali dira orain.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 113. orr.

Adelak historia ezkutu bat zeraman begietan, eta nik barne-belarri moduko baten bidez entzuten nion.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 34. orr.

Dobbyk eskuez estali zituen bere saguzar-belarriak, kexu mintzatuz: [...].  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 20. orr.

Elefante-belarri bi miniaturan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 108. orr.

Bi egunez asto-belarriak jantzarazi zizkioten eskola bitartean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 175. orr.

Txerri-belarri, asto-belarri; judu, izorra hadi.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 17. orr.

7 (elkarketa kopulatiboetan)

Kantoi batetik, besoa igeltsuan bilduta, musu-belarriak ilun, Yago azaldu zen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 11. orr.

Egia kontraesale hau da, nik esan behar banu, herri-jendeari (ez gizabanako ilustratu motzari) bihotz-belarriak ederkienik gozatzen dizkiona.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 260. orr.

Zulo barrenean sartuta, begiak, sudur-belarriak eta ahoa ikatz hautsez beterik.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 97. orr.

Kulebrinak ez ezik, nire esku-belarriek ere zapart egin zuten Domingok tiro egitean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 135. orr.

Hargatik dira haren belarri-begiak eguzkiaren antzeko, hargatik da haren odola euriaren pareko, eta hatsa, berriz, haizearen irudi.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 108. orr.

Belarri-begietatik zuzen bezain bizi sartzen zitzaizkidàn marrazki haiek osatu zuten nire benetako Biblia.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 48. orr.

Nire Pedro Páramo honen azken bertsioak Anjel Lertxundi adiskidearen begi-belarri-buru erne eta bihotz-esku zabalari dien zorra.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 10. orr.

Bekain-belarri-kokotsetan bi-hiru libera uztai eramaten zituen apaingarri.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 85. orr.

8 irud/hed

Paretek belarri zorrotzak izaten dituzte.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 73. orr.

Larruzko txano soilduaren belarri askatuak indarrik gabe zintzilik.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 30. orr.

9 uhalaren muturrean kokatzen den metalezko pieza, ziri higikor bat duena, eta beste muturra finkatzeko balio duena.

Gerrikoaren zilarrezko belarri handiak gorputzaren erdigunea estutzen ziola ematen zuen, blusa zuriaren tela arina matxarde batek bezala estekaturik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 80. orr.

Tartean 388 txanpon, 32 hezurrezko jostorratz, 23 gerrikoentzako belarri, 27 uztai, 9 eraztun, 4 paparreko orratz eta bi belarritako.  Berria - Harian   2006-03-07

Gainean daramazun arropa aztertzen eman duzu istant bat: botoiak, zapatak, zapata-belarriak... Zapataren belarri-ziria izan daiteke.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 268. orr.

Eta hara, bat-batean mutikoak gerriko-belarria jaurti zuen ahotik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 438. orr.

10 ahoz belarri

Zelten zaizkirik jakitunena eta denen buru egiten zuena, druida alegia, ezin baitzen izkribuz balia; usario eta sineste guziak ahoz belarri irakatsi beharra zeukan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 65. orr.

Albisteak ahoz belarri zabaltzen dira espetxe batean, baina harrigarri arin.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 273. orr.

11 belarri eman

Belarri eman nion komunetik heldu zen ur hotsari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 367. orr.

Halakoetan uste dut ni nintzela haren madarikazioei belarri ematen nien bakarra.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 280. orr.

Edo gure herriaren ameto guztiak madarikatzen jardunen dute, edo preso sozialen orroei ematen diete belarri ezertan pentsatzeke.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 146. orr.

Gutxi hitz egiten zuen arren, Janson zerbaiti belarri emanda zegoen beti.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 31. orr.

Ilemoztegian sartu eta "Ilea eta bizarra, dena!" agintzea zen, brotxaren kilima masailetan, kolonia merkeen lurrina, motzailearen jardunari sobera belarri eman gabe ispiluan islatzen zen buruari barre egitea.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 96. orr.

12 belarri-luze (orobat belarriluze) izond/iz belarriak luzeak dituena.

BG bozgorailu zahar bat zen, belarri-luze horietakoa, Maxek Arkakuso Merkatutik ekarria.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 47. orr.

Hainbat hobeto, lasai hitz egiteko aukera izango baitzuen, belarriluzeez arduratu gabe.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 228. orr.

Manolok burua eta boza apaldu zituen, beldur antzean inguruko mahaietatik belarri-luzeren batek deus adituko ote.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 222. orr.

Atezaintzako mutila, gure belarri luzea ere bazena, harriturik utzi nuen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 112. orr.

Gure mutiletako batek, gelazainaren itxuraz, belarriluze eta begiluzearenak egiten zituen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 76. orr.

Lotsa sentituko duzu, belarriluzea sentituko zara, debekaturiko zerbait miatzen ari bazina bezala.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 138. orr.

13 belarri-zulo (orobat belarrizulo g.er)

Belarri-zulo batetik sartu eta bestekotik ateratzen zait.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 10. orr.

Nik, argizaria eskuetan hartu eta brontzezko aiztoaz zatikatu nuen, eguzkitan bigundurik; lagun guztiei belarri-zuloak estali nizkien.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 84. orr.

Honela xuxurlatu zion Maxek belarri-zuloan Ruche jaunari: [...].  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 447. orr.

Korrika txikian zihoan aldapan gora, eta zapoak belarri zuloan ari zitzaizkiola iruditzen zitzaion, Gose naiz, murmuratu zidan Maiek belarri zulora eta isilik zein arraiki haren etxerantz abiatu ginen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 261. orr.

Zapiari tutu eginez larakoak garbitu zituen, ama batek umearen belarri eta sudur zuloak garbitzen dituen bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 57. orr.

Miarritzekoak, bederen, serio eta bat baino gehiago zerbait entzuten, belarrietako gailuak baitzituen belarri zuloetan sartuta.  Berria - Kirola   2006-04-23

14 buru-belarri eginahalean.

Irribarre bat saiatu zuen ostera, baina gero uko egitea hobetsi zuen eta buru-belarri ahalegindu zen neskari berriro ere edontzia betetzen-.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 114. orr.

Atseden hartzeko gomendio egin dion emazteari jaramonik egin gabe, idazten hasi da, buru-belarri murgildu da lanean.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 69. orr.

Politikan buru belarri sartua baitzen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 206. orr.

Zirkuluaren koadraturaren problema ebaztea lortuko lukeenari munta handiko diru-sariak agindu dizkiotela gobernuek, eta geometrarik ospetsuenak buru-belarri dabiltzala problema hori ebatzi.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 431. orr.

Unamuno gaztea garai honetan positibismoaren ildoan dabil buru-belarri, eta hala, intrahistoriaren metafora ere irudi eta konparazio naturalistaz jantzita aurkezten digu.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 91. orr.

Gizona, ni buru-belarri sartuko naiz kontu horretan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 161. orr.

Salmenten %80 sorterrian egiten ditu, AEBetan, baina nazioartean indartzeko buru-belarri jardungo da.  Berria - Ekonomia   2006-03-21

Dei zabala egiten diegu prozesu honetan buru-belarri murgiltzeko eta gure Herri eskubideen alde borroka egiteko.  Berria - Harian   2006-03-23

Herr Piper, ordea, Ekialdeko Alemanian, komunismoan buru-belarri sinesten omen baitu oraindik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 122. orr.

Nengoen kinka larritik onik ateratzekotan, horixe egin behar nuen, buru-belarri hausnartu.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 178. orr.

Nor baino nor grinatsuago ibili ziren jolas atseginean, buru belarri emanak, ia sena galduta eta mundutik at.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 75. orr.

Ildoak egiteaz arduratzen da buru-belarri, eta gauean oraindik ganadua gobernatu behar.  Elizen arteko biblia   Si 38,26

Su ta gar ibili da, hemen, buru-belarri.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 180. orr.

Kaligrafiako lantegi zabaletan, eskribau-oste handi bat ari zen buru-belarri lanean, etenaldirik gabe.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 223. orr.

15 harri eta belarri harri eta zur.

Harri eta belarri nengoen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 169. orr.

Ez zuen halako onespenik espero, harri eta belarri gelditu zait.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 87. orr.

Aho ondoan orina daukan mutikoak harri eta belarri begiratu dio.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 63. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

belarri atzean (13); belarri batetik sartu (6); belarri erdia (7); belarri ertzera (9); belarri estalkiak (5); belarri fina (5); belarri handiak (6); belarri handiko (5); belarri ona (8); belarri ondoan (21); belarri ondotik (5); belarri zuloak (5); belarri zuloan (7); belarri zuloetan (7); belarri zuloetatik (5)

bere belarri (8); bi belarri (7)

buru belarri (545); buru belarri ari (37); buru belarri aritu (15); buru belarri dabil (14); buru belarri dabiltza (5); buru belarri ekin (7); buru belarri emana (5); buru belarri ibili (6); buru belarri ikasten (5); buru belarri jardun (13); buru belarri jarri (5); buru belarri lanean (25); buru belarri murgildu (15); buru belarri murgildurik (6); buru belarri murgiltzeko (12); buru belarri prestatu (8); buru belarri sartu (23); buru belarri sartua (5); buru belarri sartuko (9); buru belarri sartuta (32); buru belarri sartzea (6); buru belarri sartzeko (7)

gure belarri (6); haren belarri (7); harri eta belarri (7)

lanean buru belarri (20); lanetan buru belarri (6); lehian buru belarri (5); ligan buru belarri (7): partidan buru belarri (10)

begia eta belarria (5); belarria adi (6); belarria atearen kontra (5); belarria erne (13); belarria jarri (7); belarria luzatu (8); belarria moztu (7); belarria zorroztu (6); eskuineko belarria (10); makur belarria (10)

begi belarriak (8); begiak eta belarriak (20); belarriak adi (7); belarriak erne (27); belarriak estali (11); belarriak estaltzen (7); belarriak eta begiak (6); belarriak itxi (6); belarriak tente (9); belarriak tentetu (5); belarriak zabal (5); belarriak zolitu (22); belarriak zolitu zituen (19); belarriak zorroztu (9); belarriak zorroztu ditu (5); bere belarriak (6); bi belarriak (9); giza belarriak (6); gure belarriak (7); nire belarriak (9)

belarrian ipini (6); belarrian jarri (6); bere belarrian (5)

belarriaren ondoan (8)

nire belarriek (9)

belarrien artean (5); belarrien gozagarri (5); bi belarrien (6)

nire belarrietan (5)

belarrietara heldu (6); belarrietara iristen (7); belarrietara iritsi (21); belarrietara iritsi zen (8); nire belarrietara (14)

belarriez entzun (6)

ahotik belarrira (7); belarrira eraman (9); belarrira esan (17); belarrira hitz egin (8); belarrira hurbildu (7); belarrira xuxurlatu zion (10); belarrira xuxurlatzen (11); esan zidan belarrira (8); esan zion belarrira (12); nire belarrira (5); xuxurlatu zion belarrira (14)

belarritik belarrirainoko (5)

belarriz entzun (5)


belarribakar izond belarri bakarra duena.

Une hartan ez zen Zubiaur izan gogora etorri zitzaidana, Portugaleteko portuan Anton belarribakarrak kontatua baino.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 141. orr.

Baina gero Gol Belarribakar bihurtu zen, ho, ho, ho...!  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 20. orr.


belarridun 1 izond belarria edo belarriak dituena.

Ez luke sekula bilatuko esanaren gusturik beldurgabeko euskarazko jende belarridun bakanek bilatzen duten tokian.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 70. orr.

2 irud/hed

Hondoan, besaulki belarridunean jarririk, kezko laino urdinkararen atzean, lehendakaria zegoen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 105. orr.

Jaun batekin egin zuen topo aurreneko kale-kantoian, hark ere oihal gaztainkaraz forraturiko beroki hartz-larruzkoa soinean eta neguko txano belarriduna buruan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 207. orr.

Jantziak ere oso luzeak, zorua garbitzen zuen purpura-koloreko kapa eta takoi altuko bota belarridunak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 13. orr.

Zilarrezko belarridun oinetakoak erabiltzen zituen, galtza bularrekodunak, lebita tabako-kolorea.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 131. orr.

Galtzak more-kolore, zapata zilarrezko belarridun eta zurrumadunak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 109. orr.


belarrietaratu, belarrietara(tu), belarrietaratzen da ad belarrietara iritsi. ik belarriratu.

Emakume hori ahalik eta gutxiena tronparazteko, eta batez ere belarrietaratzen ahal zaizkion erranen ondoriotik begiratzeko, nihaurk dizkiot kontatu, eta iduriz neure burua akusatzen nuela, neure balentriarik ezagunenak.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 54. orr.


belarrigabetu izond belarria edo belarriak kendu zaizkiona.

'Dena dela,' dio Fernando Boterok, 'Vincent Van Gogh belarrigabetuak arrazoia zuen, lore horiak zerua baino argiagoak dira!'.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 301. orr.

Errukarriak era txarrean datoz, zauriei odola dariela, oihuka eta aieneka, esku gabeko besamotz ez gutxi, edo ankerki belarrigabetuak, edo sudurrik gabe, horixe da-ta errege portugaldarrak aurretik bidaltzen duen gaztigua.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 81. orr.


belarrihandi iz belarri handiak dituena.

Eskifaiburua Krititik heldu zen eta gezurti handia zen: kontatzen zuenez, bazen herrialde bat non Belarrihandi zeritzen gizonak bizi baitziren, hain belarri neurrizgainekoak baitzituzten ezen neguan lotarako haien barnean kurubilkatzen baitziren.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 128. orr.


belarriko ik belarritako.

belarriluze ik belarri 12.

belarriminkor izond belarria minkortzen duena.

Baroja-ren diskurtsoan badira, ikusten da, disarmonia belarriminkor batzuk.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 249. orr.


belarrimotx ik belarrimotz.

belarrimotz (orobat belarrimotx g.er.) izond/iz belarrien gingilak motzak dituena.

Inixio euskarazko tipo mohikano elezakar bat da, eta itota bizi da hainbeste idiota elebakar eta elebidun izeneko belarrimotzekin.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 139. orr.

Atera bi belarrimotz hauei pattar pixka bat, luzerako daukate eta.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 188. orr.

Guri belarrimotxak esaten ziguten eta hasieran ez genuen ulertzen zergatik, baina padrek esan zigun han horrela esaten zigutela.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 153. orr.


belarrimoztu (corpusean belarrimoxtu soilik) izond belarrien gingilak moztu zaizkiona.

Argitasun bila Mendaro jo nuen, eta Julian Arrillaga aitona belarrimoxtuak baietz: hark ezagutu zituen "Hamalau" bakarrak, Elgoibarko ferixara etortzen ziren anaia bi zirela, bizkorrak oso.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 106. orr.


belarriondo ik belarrondo.

belarriorde iz belarriaren ordekoa.

Gauzak zuzen esatearren, adieraz dezagun behingoz ez zirela oharkabean pasatu, eta lehen aipatu bezala, aitzakiak eta estrategiak zirela medio, egin zuela aurrera nola edo hala, ahal izan zuen punturaino: belarriak belarriorde ziren; begietan lentilla ilunak ipini zituen; orbaina etxeko istripu baten ondorio zen.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 70. orr.


belarriratu, belarrita(tu), belarriratzen 1 da ad belarrira iritsi.

Ez baitira forma berdineko lehenkiak belarriratzen, tronpak murmurio lodiz urruma astuna egiten duenean eta inguru barbaroak, aztoraturik, hura burrunda erlats bihurtzen duenean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 263. orr.

Beheko solairuko tokiren batetik hots metaliko bat belarriratu zitzaidan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 30. orr.

Gelako ate erdi irekitik aise belarriratu zitzaidan arras ernatu gabeko eskuaren hotsa, telefonoa hartzean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 33. orr.

Bat-batean, korridoretik, oinen zarata astuna belarriratu zitzaigun.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 120. orr.

Bere ahotsa oso urrun eta oso ahul belarriratu zitzaion.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 308. orr.

Plazaren alde hartako zuhaitz lerroaren abaroan aitzinatu, eta aurki hasi zitzaizkidan bi lagunen ahotsak belarriratzen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 93. orr.

Olatuen marmarra, kaioen txilioak, maskor batez belarriraturik behinolako tuneletatik jalkitzen ziren garrasiak laxo-laxo ari ziren airean.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 69. orr.

Sastakaiak bezala belarriratzen zaizkidak hitzok.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 151. orr.

• 2 du ad belarrira eraman.

-Ardoa behar duk hik gaur, ausarki -belarriratu dit zerbaitek.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 202. orr.

Gaztearen leihotik erauzita, haize bolada batek pieza klasiko baten notak belarriratu zizkion Del Valleri.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 57. orr.

Lagunaren emazte Josefinaren ahotsa erneguka eta haur baten intziriak belarriratu zizkidan aparatu salatariak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 210. orr.

Itxaroteko esan genion ezpain-ertzetik, itxoin ezak, HP, baina gorrarena egin zuen hark, ezulertuarena, eta telefonoa belarriratu orduko garbitu zuen bala bakar bala zuhur batek, krok.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 130. orr.


belarritako (orobat belarriko g.er.) iz pl belarrietan eramaten diren apaingarriak.

Eraztuna sudurrean, belarritakoak eta diadema zoragarria buruan.  Elizen arteko biblia   Ez 16,12

Urrezko bitxiak ekarri zituzten, katetxoak, belarritakoak, eraztunak eta lepokoak.  Elizen arteko biblia   Ir 35,22

Moderatzailearen belarritakoek Yolandaren arreta piztu dute: urre zuriz inguraturiko diamante bi, mugimendu txikienarekin distira biziak egiten dituztenak.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 119. orr.

Madeleine flotatzen etorri zen berokia eranztera, eta ileak atzera orrazturik zituela eta belarritakoak zeramatzala ohartu nintzen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 51. orr.

Gizenkorra zen eta zintzilikarioak eta belarritakoak eraman zalea oso.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 173. orr.

Sandaliak, lepokoak, eskumuturretakoak, eraztunak eta belarritakoak ere jantzi zituen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 149. orr.

-Behin ere ez zaitut ikusi belarritakoak jantzita -esan zuen Denverrek-.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 94. orr.

Bi belarritakoei begirada azkar bat eman, eta tiraderan sartu zituen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 86. orr.

Gero haien buruko painelu zuria eta hortzeria halaber zuria barre egiten dutenean, eta haien begien zuria; eta belarritakoen dirdira.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 262. orr.

Bi belarritakoei begirada azkar bat eman, eta tiraderan sartu zituen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 86. orr.

Gerrikoan eskegita daraman urre-koloreko zirtzileriak ondo ematen die belarritakoetako urre-koloreko pinportei.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 20. orr.

Emakume beltzak belarritakoekin.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 110. orr.

Belarritakorik ez, eraztun bat baizik ez eskuin eskuko laugarren hatzean, eta lepoan ere ezer ez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 88. orr.

Sobre bat iritsi zen etxera, nire izenean, eta barruan perla bi, belarritakoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 154. orr.

Benetako militante batek legez behar dituen lepoa estaltzeko tximak, belarritako bana alde banatan eta matrailetarainoko patillak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 18. orr.

Alabak belarritakoentzako zuloak egin nahi zituen.  Berria - Gaiak   2004-08-17

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Belarritako biribil handiak ibiltzen zituen, eta ale gorriko lepokoak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 129. orr.

Belarritako luzeak zeramatzan, kate bat idunean, orratz bat paparrean, eraztun sortak ezker eskuko bi hatzetan eta eskuineko batean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 173. orr.

Belarritako luzeak dilindan eta zapatillak zangoetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 102. orr.

Suaren argiak dir-dir egiten zuela haren esmeralda-koloreko belarritako handietan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 87. orr.

Hippy hotzakil baten postuaren aurretik pasatzerakoan ere "ene, ze belarritako politak!" esan zuen eskotedunak.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 62. orr.

Belarritako turkesadunak zeramatzan belarrietan, gurutze txiki bat lepoan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 307. orr.

Hara non haren lagunik minena trabesti beltz bat zen, lanera gezurrezko diamantez egindako belarritako krisketadunak eta lumazko lepoko arrosa bat erakutsiz joan ohi zena.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 127. orr.

Zurezko kutxa bat zabaldu eta kristalezko belarritako batzuk atera zitinan.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 93. orr.

Semaforoaren zain, aita ohartu da: ile hori bizia, perlazko belarritakoak eta takoi altuko zapatak.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 45. orr.

Kendu zituzten herritar guztiek urrezko belarritakoak eta Aaroni eraman zizkioten.  Elizen arteko biblia   Ir 32,3

Zilarrezko belarrikoak, urrezko kateak, harrizko eraztunak, zer ez dago ba hemen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 285. orr.

Horrelako zerbait egin behar izan dugu, adibidez, kobrezko belarritakoen kasuan.  Berria - Gaiak   2004-08-05

3 (singularrean)

Mototsa eta belarritakoa zituen, soineko uniforme urdin argiaren desario nabarmenean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 300. orr.

Garaia eta iharra da; kokotsean bizar lerro mehe bat du, eta belarritakoa darama; larruzko jaka eta galtza beltzak dauzka jantzita.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 42. orr.

Sekula santan luzatzera utziko ez zuen ilajea, larru beltzerako gostua, belarritako bat ezker belarrian eta bihotz geziz zauritua tatuatua eskuin besoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 157. orr.

Hogeitaka urte izanen zituen eta belarritako biribil bat zeraman ezkerreko belarritik dilindan.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 250. orr.

Txatarrarik ez zuen ageri, ezker aldeko belarritako ñimiñoa kenduta.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 86. orr.

Atunetako amu bat ibili zuen hilabetean belarritako.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 198. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

belarritako luzeak (4); urrezko belarritakoak (7)


belarritakodun izond belarritakoa edo belarritakoak daramatzana.

Hemendik oso ederra zirudien emakume beltzaran eta belarritakodun batek.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 94. orr.

Udaleko funtzionario belarritakodunak bere paperak muturreratu zizkien apezari eta hilerriko langileen artean nagusi zirudienari, sina zitzaten.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 73. orr.

Txima-luzea eta belarritakoduna, bata, eta tikia, bertzea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 27. orr.

Hemendik oso ederra zirudien emakume beltzaran eta belarritakodun batek.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 94. orr.


belarritis iz adkor

Begok pastillekin ez ahazteko, bestela nire belarritisa areagotu egingo zela.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 67. orr.


belarritxo iz belarri txikia.

Belarritxo meheak ere garden ageri ziren, errainu epelek gorrixkaturik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 137. orr.

Orain hurbildu zure belarritxoa...  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 145. orr.

Dena: begiak, ilea, belarritxoak, bernak, alua.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 188. orr.


belarrizulo ik belarri 13.

belarrondo (orobat belarriondo g.er.) 1 iz belarri ondoa.

Jotze ez bazaitut belarrondoan pozikan egon zindezke.  Berria - Kultura   2006-01-29

Edo gutxiagorekin kontent zen beste harena: San Markosetan zintzarri bete belarrondo gordetzeko eskatu omen zuen larrabehiak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 167. orr.

Agerian zegoen ausart agertu ala ez probatzen ari zela, zeren jauntxo haiek berdin izan zitezkeen bi memelo, edo belarrondoak ondo berotuko zizkioten bi mutil bipil.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 113. orr.

2 belarrondokoa.

Belarrondoak baino gehiago nahigabetzen ninduen familiako sekretu bat ezkutatzen zidatela konturatu izanak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 98. orr.


belarrondoko 1 izond belarriaren ondoan dagoena.

Haren masailak mamitsuak eta zurigorriak ziren, hortzak elurra bezain zuriak eta belarrondoko bizarrak ikatza bezain beltzak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 99. orr.

Iruditu zitzaion belarrondoko bizarretako bat bestea baino laburrago eta ile-bakanago zeukala.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 100. orr.

2 iz belarrondoan ematen den kolpea.

Belarrondoko batena bezalako zartada lehorra entzun zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 250. orr.

Ezten-kolpe bat bezala sentitu nuen belarrondoko hura.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 327. orr.

Nahiago izango nuen belarrondoko bat.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 202. orr.

Ezten-kolpe bat bezala sentitu nuen belarrondoko hura.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 327. orr.

Esaldia bukatu aurretik, lehen belarrondokoak zarta egin zuen Azpetixeren masailean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 38. orr.

Bultzaka eta indarka hasi ziren, eta belarrondokoak eta betondokoak hasiko zirelakoan geunden, baina orduan Felix agertu zen bere betaurreko lodiekin.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 26. orr.

Belarrondoko bat emango zidala uste nuen.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 249. orr.

Ordura arte nahiko trankil ematen zuen, baina bat-batean, aurpegia itsustu, eta lehenengo belarrondokoa eman zidan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 56. orr.

Neskame baten haurtxoa eztarria urratu beharrean garrasika ari zen, amak belarrondokoa eman zion eta.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 367. orr.

Halako belarrondokoak ematen zizkioten, ezen gero buruko minez egoten baitzen egun batzuetan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 49. orr.

Gure aita, burura etortzen zitzaion aldiro, lasterka etortzen zitzaidan belarrondoko bat jotzera, ez ahanzteko.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 94. orr.

Esan zidan bere amaren ipurmamiak ukitu zituela, baina erantzun moduan sekulako belarrondokoa jaso zuela.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 186. orr.

Adorea ematen bukatzeko, amak belarrondoko bat agindu dio. ezin izan dut, une horretantxe beste aldetik belarrondoko bat hartu baitut.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 18. orr.

Belarrondokoa irain bihurtu zen, eta odolez garbitu behar zen, belarrondokoa hartutako gizona bilau gisa tratatua zelako.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 214. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Belarrondoko handiena jasotzea bezala izan zen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 109. orr.

Une horretan, Liubak garrasi basatia egin eta belarrondoko gogorra eman zion masail bizargabean.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 131. orr.

Belarrondoko latz bat emon zidan, lurrera jaurti ninduen.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 11. orr.

-Errieta egin nion mutikoari tiroa huts egiteagatik, eta laineza hartuta erantzuten hasi zitzaidanean, belarrondoko eder bat eman nion.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 130. orr.

Ahal izan zuen indar guztiaz, izugarrizko belarrondokoa eman zion Malfoyri, eta honek zabuka egin zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 238. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Belarrondoko parea.  Berria - Kirola   2004-04-07

Urtetan eta urtetan, Turindik urrun egon nintzen bitartean, belarrondoko-aurpegi haren irudia gorde nuen gogoan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 167. orr.

5 irud/hed

Popularrek, ordea, oposizioaren belarrondokoak hartu zituzten bata bestearen atzetik.  Berria - Euskal Herria   2004-01-24

Omenaldia da, eta, aldi berean, belarrondokoa.  Berria - Gaiak   2004-10-03

Hori bai, lehen ministroarentzat belarrondokoa handia izango litzateke. Miarritzek Narbona hartuko du, joanekoan jasotako belarrondokoari tinko erantzuteko asmoz.  Berria - Ekonomia   2006-03-30

Miarritzen aurkako belarrondokoa ahantzi beharra dagoela, eta Staderen aurka ezustea ematen saiatu behar dutela.  Berria - Kirola   2006-05-06

Frantziak Parisen jasotako belarrondokorik handienetakoa izan zen.  Berria - Kirola   2004-11-30

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

belarrondoko bat eman (4); belarrondoko bat emango (3); belarrondoko bizar (4); belarrondoko bizarrak (4); belarrondoko eder (3); belarrondoko eman zizkion (3); bi belarrondoko eman (3)

belarrondokoa eman (7); belarrondokoa eman zion (3); sekulako belarrondokoa (3)

belarrondokoak ematen (4)

belarrondokoren bat (4)


belarrondokoka adlag belarrondokoak emanez.

Gainera, esaten zuenez, helduegia zen bera gure aitak beraren kontra belarrondokoka hasteko eskubidea izateko.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 53. orr.

Belarrondokoka hasi zela aurpegira begiratzeko barrenak izan zituzten biren kontra ere: dena pikutara, zapalduen borroka batuak kamorrista-irainen liskarra izan zuen akabera.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 195. orr.


belarsoro ik belar1 12.

belartasun iz fonetikan, belarra izateko nolakotasuna.

Era batera zein bestera esan, bigarren transkripzioak sudurkariaren belartasuna adierazten du.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 144. orr.

Belartasun hori euskaradunok ez entzutea eta, hartara, ez-fonemikotzat hartzea gauzen analisi fonologikoaren alorrekoa da.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 144. orr.


belartegi (orobat belartei) 1 iz belar biltegia.

Emakumezkoak elkarrekin bilduta zeuden, Pereissondarren ganbarara zeraman korridorearen azpian eta belartegian zehar, beren mantelina beltzetan ezkutatuta.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 225. orr.

Urruñan, Exposito aita-semeen laborari etxaldean [...] belarteian su lotu da zerbait gisaz eta makur ainitz izan da, nahiz su-hiltzaleak erne ibili diren.  Herria   2005-12-22

Are gehiago, garautegiak, belartegiak eta baita beraiek bizi diren etxeak ere erre beharko hituzke.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 174. orr.

1792an terrorea da, apezak kanporatuak dira, elizak zalditegi edo belartegi eginak.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 42. orr.

Soldadoek kapera belartei gisa baliatu zuten!  Herria   2003-05-01

2 belar saila.

Lorategi edo belartegi txiki bat nornahik izan dezake etxean, janari amiñi bat ekoizteko.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 108. orr.


belartei ik belartegi.

belartsu izond belar asko dagoena.

Nire pausoen hotsa farolen argiak distirazitako espaloi bustian, ur-putzuetan, tarte belartsuetan.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 23. orr.

Txarrantxaren lerroa bukatuta haraneko ordoki belartsura irten dira.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 23. orr.

Oinak bide belartsu goxoan pausatzen zaizkit, balus xafla baten gainean bezala.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 46. orr.

Zurrun, hotz eta ubelduta, kutxei mutur batetik heldu eta aldapa belartsuan gora arrastaka eraman zituzten gazteluak aurrean zituen haritzezko ate handietara.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 67. orr.

Igo beharreko haitz-hormak, harri sendo egokizkoa oro har, laugune belartsu batzuk izaten zituen tarteka.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 71. orr.


belartxo iz belar txikia.

Orduan, mika hasi zen inguruetako ehun, hari, izpi eta belartxoak biltzen eta habia haiekin apaintzen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 70. orr.

Belartxo batzuk kendu zituen mihitik, filtrorik gabekoa erretzen zuen, beltz gogorra.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 120. orr.

Oraindik eguzkiaren epela zuen belartxo lasto kolorekoan eserita, nahiz eta han-hemen lehen berdeguneak ernetzen hasiak izan.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 209. orr.

Belartxo beltzezko zipriztina ikusten utzi zidan beso altxatuak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 57. orr.


belartxoro iz adkor

-Ikusten nire lilipa-belartxoro-politak? -esan zuen emazteak, goi-argiturik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 136. orr.

Edonor asaldarazi eta kikilarazten dute halako isiluneek, eta tomate-zopaz hitz eginarazten diote etsi-etsian, eta "lilipa-belartxoro-polit" edota antzeko ergelkeriaren bat esanarazten.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 141. orr.


belartza (9 agerraldi, 7 liburutan; ETCn 97 agerraldi; ETCn 118 agerraldi) iz belardia.

[Abereen] ume berriak, zango ahulekin saltari, belartza gurietan, euren burutxo bigunak esne hutsean xoraturik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 47. orr.

Paseoan hasi nintzen institutu ondoko parketik ibai aldera; orbel ugari zegoen pilatuta belartzetan eta zidorretan, baina bustia zegoen azken orduetako euriagatik.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 141. orr.

Belartzan hara eta hona zebilen beste txakur bat ikusi zuenean izan zen, eta diosala egin gabe ezin zuela geratu zirudien.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 151. orr.

Badakizu hemen sugea edozein belartzatan dagoela.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 100. orr.

Bonbak erortzen hasten ziren bitartean, basatza izoztuaren eta belartza kaxkarraren gainean botarik, poltsikoetan neuzkan zilindrotxoak haztatzen nituen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 194. orr.

Halaxe jokatzen du naturak: iratzearen jas ederra oihanlurreko usteltzatik ateratzen du, eta bazka-belartza simaurretik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 239. orr.


belartze
1 belartze atorra iz

Belartze-atorra: oihal finez egina.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 15. orr.

Gainerako guztia, honetara: belartze-atorra, ilagin gozo-finezko galtzak eta oinetako leunak, eta astegunetan, belori finez jantzita, bere burua ederresten zuen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 15. orr.


belaska ik belaxka.

belaskatsu ik belaxkatsu.

belaskatu ik belaxkatu.

belaskeria ik belaxkeria.

belaso ik belasoro.

belasoro (orobat belaso eta belatso) iz belar soroa.

Baso iluneko sarobe izerdituak, larreko artzai txabola isilduak, eguterako ardi borda itzalduak, udal mintegi antzutuak, belasoro zahartuak, barruti zakarrak hartuak, alor pinudituak, atari lokaztuak, usategi mututuak, ermita lotsatuak, etxe desesperatuak, burniola sorginduak, zubi alfertuak, gaztelu erotuak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 16. orr.

Belasoro erdi-soildu batean ergel baten antzera paseatzen ari zen ahate bati segitzen zion batean.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 25. orr.

Alor buruko ezpondan, borda inguruko soroan, burniolen atari zahar goroldioak estalixean, baserri erorien aldameneko belasoetan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 111. orr.

Eta ez naiz etnologo moduan ari; atzo bertan esaten baitzidan Laxarok, neure bordondoko belasoaz: [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 264. orr.

-Kanpokoren bat edo piztiaren bat dabil bazterretan -esan zuen aitak eta, eskopeta eskatuta, lehen lizarraren aurreko belasororantz abiatu zen, Chico gidari.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 30. orr.


belatso ik belasoro.

belatu, bela(tu), belatzen da ad argazkiez eta kidekoez minzatuz, ezabatu.

Pelikula belatzen ari zen ertzain patrulla bat agertu zenean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 189. orr.

Pelikula metro batzuk puskaka belatuak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 203. orr.

Itzul gaitezen hasierara, nahasturik jada, enfoke-planoa hurbiltzeko edo urruntzeko zorian, trebeziarik gabe, interesgunearen ertzak belatzeko arriskuarekin, interesgunea bera, nolabait esateko, identifikagaitz bihurtzeraino.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 133. orr.


belatxiki iz belearen familiako hegaztia, etxe usoaren heintsukoa, mokoa laburra eta garondoa grisa dituena (Corvus monedula).

Belatxiki auskarak saldoka dabiltza.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 239. orr.


belatxinga iz belearen antzeko hegaztia, hura baino txikiagoa. (Pyrrhocorax pyrrhocorax; P. graculus).

Mendiarteetan sartzen zen, non zuhaitzak, txorien habiek zamaturik, hostoz janzten hasi berriak baitziren, non gorgarriro entzuten baitziren beleen krazkak, belatxingen marrakak eta ipar-beleen karrankak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 397. orr.

Behin, Bevagna ondoko toki batera iristean, mota ezberdinetako hegazti multzo handia ikusi zuen bilduta: uso, belatxinga eta bela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 218. orr.

Beleak alde batetik bestera, zer suman, noren edo zeinen presentzia salatuko; belatxingak, berriz, haize txanpa ttikienarekin jolasean. Airean jira-biraka dabiltzan belatxingak bezala dira.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 410. orr.

Belatxinga baten orroaren antzeko oihu bat entzun zen publiko artetik: [...].  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 31. orr.

Belatxinga batzuk saldotik bereizi ziren, eta, hurbildu zirenean, lau belatxinga beste bat jazartzen ari zirela ikusi zen, eta basoaren atzean desagertu ziren berehala.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 211. orr.

Papagaia iritsi zenean, ia lumarik ere sano ez zuen belatxinga bat erosi zuen, eta hizketan irakatsi.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 22. orr.

Bitartean, belatxinga-talde batek molestatzen zuen bere karraskekin Iluntzen ari zuen eta, handik oso urrun, belatxinga saldo eskerga bat hara-hona zebilen doi-doi ikusten ziren adaburuen gainetik, gaua igarotzeko leku bila.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1021. orr.


belatz iz hegazti harraparia, egunez aritzen dena, gaina hauskara eta golkoa eta sabela zurixkak dituena, moko labur eta kakodunekoa (Falco sp.).

Harrapariak dira horren errudun nagusi: mirotz, gabirai eta belatzak, batez ere. Belatza harrapari handi bat da, kate trofikoaren goiko mailan dago, eta hegazti honi buruzko Europa hego-mendebaleko jarraipen datu onenak ditugu. Orduan toska finezko azulejo pertsiar zahar bat erakusten zidan: ehiztari bat zaldi zuri batean, buruan durbante urdin handi bat eta ukabilean belatz bat duela.  Berria - Euskal Herria   2004-08-15

Goiko talaiatik bapatean abailtzen den belatza bezala.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 104. orr.

Belatzaren antzera zegoen goian hegada gelditurik.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 103. orr.

Eliz teilatua ohiko elkarleku zuten usoak beldurrak airean ibiltzen ziren, saldo osoa hegaldatzen baitzen zalaparta bizian belatzak gerturatu orduko.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 54. orr.

Horrela mintzo zela, belatz bat igaro zitzaion hegan eskuin aldetik, erpeetatik zintzilik antzara handi bat [...] zeramala.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 109. orr.

Zenbaitetan, gehiegi hurbilduz gero, eraso egiten zioten belatzek -nahiz eta askoz txikiago ziren-, binaka edo hirunaka, txilio garratz eta kurrixka sarkorren artean, ingurutik uxatu arte.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 55. orr.

Miru beltzak ez du belatzen dohainik, lekutik mugitu gabe egoteko airean.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 55. orr.

Goitik behera beltzez jantzitako zalduna zegoen zaldi gainean, eta belatza zeukan ezkerreko sorbaldan.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 152. orr.

-Belatzarekin ehiza egitera etorri gara.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 181. orr.

Handik puska batera itzuli zen belatza, mokoan jana zekarrela.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 173. orr.

Zure jakinduriak irakasten al dio belatzari hegan eta bere hegoak hegoaldera zabaltzen?  Elizen arteko biblia   Jb 39,26

Apo handiak ttikia irensten du, eta belatzak usoa suntsitzen.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 199. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Baina nola iritsiko da Ateraino, infernuko belatz nazkagarri horiek ikaraz gain beste arma batzuk ere baldin badituzte?  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 96. orr.

Ehiza-hegaztizaina etxe berean bizi zen, bere hiru belatz txanotuekin.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 23. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Juxtu lurrin-dendaren gainean egina zuen habia belatz bikote batek.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 42. orr.

Galipotaz zikindutako belatz txito bat aurkitu dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05

Han bizi ziren agintari handiak: zalditegiko burua, emirraren jauregiko patioraino joan daitekeena zaldi gainetik jaitsi gabe; belatz-zain nagusia; husch-beguia, errege zigiluaren eramailea.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 259. orr.

Phineas P. Blackhead gizon luzanga zen, zilar-koloreko ilea zeukan eta belatz-aurpegi gorrixka.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 142. orr.

Beste bat, belatz-mokoa eta ile gorria zituena, atzetik joan eta gizon bati eskua jartzen zion sorbalda gainean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 256. orr.

Bere abokatu belatz-sudurdunak soilunea xukatu, bekokia zimurtu zuen eta jira eta bira hasi zen harik eta emakumeari oka egiteko gogoa etorri zitzaion arte.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 523. orr.

4 irud/hed

Susmoaren arabera, Iranek Pentagonoko eta Etxe Zuriko «belatzak» erabili zituen Hussein etsaiaz libratzeko eta Irak xiiten kontrolpean jartzeko.  Berria - Mundua   2004-05-26

Atentatu hau KLH Kurdistan Askatzeko Belatzak talde armatuak bere gain hartu zuen.  Berria - Mundua   2006-04-04

Hamasek eta Al Fatako Belatzak izeneko taldeak beren gain hartu zuten erasoa.  Berria - Mundua   2004-12-14

AEBetako Defentsa idazkari Donald Rumsfeldi, berriz, belatza deitzen diote.  Berria - Mundua   2004-11-16

«Washingtonen dagoen belatz politiko handienetakoa da», zioen iaz Harry Reid demokratak.  Berria - Ekonomia   2006-02-01

Belatz kontserbadorea da Jiang, Mendebaldeko parametroak ezarrita ere.  Berria - Mundua   2004-09-16

Nork asmatuko zuen, hoin denbora gutiz Sharon aldatuko zela manera hortan? Belatza urtxo bilakatu dea?  Herria   2005-02-03

5 belatz handi (Falco peregrinus)

Belatz handia kate trofikoaren goiko mailan dago, eta horrek egiten du bioadierazle, jaten dituen hegaztiak hidrokarburoz kutsatuta egonez gero bera ere kutsatu egiten delako.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05

Txostenek argi uzten du Prestige-ren isurketak belatz handiarengan eta ekaitz txoriarengan eragin handia izan duela.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

belatz handiak (4); belatz handiaren (3); kurdistan askatzeko belatzak (4); kurdistan askatzeko belatzen (3)


belaun 1 iz aztala izterrari biltzen zaion giltzaren aurreko aldea. ik belaunburu. (singularrean)

Etzan egin zen kamara geldian eta, lurrean luze, belaun bat jaso eta ligeroko tiranteak askatu zituen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 67. orr.

Behatzak gurutzatu ditu eta esku artean eusten dio belaun bati.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 234. orr.

30 metroko amildegi batean erori zen, eta belaun batean min hartu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-01-03

Badaude erraldoiaren atalak, disjecti membra gigantis; hemen belauna, han enborra edo omoplatoa, haratago burua.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 144. orr.

Belauna igurtziz eta, aldi berean, gorputz-enborra leunki kulunkatuz eta burua alde batera okerturik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 491. orr.

Neskaren belauna ferekatzen duen eszenan, ez dakit gogoratzen zareten, eskua baldar samar pausatzen du belaunburuan.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 58. orr.

Belauna tolestu, soina makurtu, eta kilimusi egin zuen zalutasun handiz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 237. orr.

Belaunaz alargunaren belauna ikutu zuen, nahita.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 14. orr.

Seme zaharrenak, Jonek, belauna apurtu zuen futbolean ari zela.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 150. orr.

Iruñeko ospitalean belauna bihurritu nuela esan zidaten.  Berria - Kirola   2006-02-15

Hori da Titinek egin zuena medikuak belauna anestesiatu ondoren.  Berria - Kirola   2004-11-10

Niri nazka ematen haren laztantasunak, haren esku nire belaunaren gainean pausatuak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 91. orr.

Alboan nuen Jordik belaunari etengabe eragiten ziolako.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 75. orr.

Eskuak belaun gainean eta betaurrekoak sudurrean zituela sentitzen zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 63. orr.

Aitak eskua jarri zuen neskak belaunean pausaturik zeukan eskuaren gainean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 43. orr.

Adak presio egin zidan berriro belaunean, eta hizketan hasi zitzaidan ostera, hitzei hotsa marruskatzea guztiz nekeza gertatzen ari balitzaio bezain totel.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 176. orr.

Serbiarrak, urteko azken lan saioan ezkerreko belaunean bihurritua egin zuen.  Berria - Kirola   2004-01-02

Nori emango nioke tiro belaunean nik.  Berria - Kultura   2004-11-06

Tiro egin zieten eta sabelean eta belaunean hartu zuten mina.  Berria - Mundua   2004-03-20

Olinpiar Jokoetan bete-betean aritzea galarazi zion belauneko lesioak okerrera egin baitu.  Berria - Kirola   2004-12-01

Belauneko kolpetxoa da erreflexu mota sinpleenetariko baten adibide.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 231. orr.

27ra arte ez baitu jakingo belauneko lotailuak hautsi dituen ala ez.  Berria - Kirola   2006-02-17

Belauneko ebakuntza egiteko eraman zuten ospitalera Portugaleteko presoa.  Berria - Euskal Herria   2006-02-09

Artistak okerra zuzendu zuela ikusi zuenean, belauneko anatomiaz iritzia ematera menturatu zen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 21. orr.

Egutxik belaunetik heldu zion eta beregana erakarri zuen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 59. orr.

Mahai gainean eseri da, zangoak belaunetik behera zintzilik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 60. orr.

Belaun aldea estaltzen zion argizaria kentzera zihoan unean.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 84. orr.

Berak, bekatari ziztrin alaena, egin zuen bakarra izan zen belaun aldean gona gehixeago biltzea, ez bustitzearren.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 152. orr.

Bere aldakak, eta bere izter gazteak galtza beltz estu belaun aldera zimurtuetan, eta bere aztalak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 129. orr.

Behin, sutondoan eserita zegoela, oharkabean lihozko galtzak hartu zizkion suak belaun inguruan.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 57. orr.

Belaun azpiko tendoiak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 57. orr.

Han zebilen katiuska luze ia belaunerainokoak jantzita.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 57. orr.

Belaun oro nire aurrean makurtuko da, eta mihi orok nire izenean zin egingo.  Elizen arteko biblia   Is 45,23

2 (pluralean)

Ulisesen belaunak eta bihotza dardarka hasi ziren orduan.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 24. orr.

Laertesi belaunak ahuldu zitzaizkion.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 184. orr.

Besoak lepoari lotuak zituen, belaunak bularrari erantsiak eta oinak ipurmasailei atxikiak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 872. orr.

Bere burutazioek beldurturik, indarrik gabe eta belaunak dardaraz gelditu zen.  Elizen arteko biblia   Dn 5,6

Belaunak dardara batean hasi zitzaizkion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 21. orr.

Belaunak minduta eta oinak guztiz inurrituta bukatzen dugu beti.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 118. orr.

Lurrean eseri naiz, bizkarra hormaren kontra eta belaunak bildurik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 153. orr.

Eserita dago, belaunak zabal-zabal dituela eta oinak elkartuta.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 153. orr.

Amaren belaunak besarkatzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 31. orr.

Adore galdurik bihotzak, koloka belaunak, dardaraz gerriak, zurbil aurpegiak.  Elizen arteko biblia   Na 2,11

Belaunak zurrun zituen luzaro eserita egon izanaren ondorioz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 210. orr.

Presioa egiten hasi zait, belaunak zabal ditzadan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 153. orr.

Kokoriko jarria zen pikor-harrizko xirrixtan, belaunak bularrean estututa eta besoak belaunen gainean antxumatuta, eta begiak izu egiten zigun so.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 214. orr.

Indioen eran dago zoruan eserita, izter belaunen gainean aldizkari bat irekita, Penthouse erdiko erretratu zabalduari begira.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 23. orr.

Uzkurtuta zegoen, kokotsa belaunen kontra estututa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 74. orr.

Hain errukarriro makurtua eta kuzkurtua zegoen, ahoa belaunei itsasten baitzitzaien.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 454. orr.

Burumakur nengoen ni, begiak belaunetan josita.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 21. orr.

Eserita geratu zen, ukondoak belaunetan eta ukabil biekin masailei eutsiz.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 87. orr.

Ahalegin bakoitzean belaunetako giharrak eten egingo zaizkizula iruditzen zaizu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 163. orr.

Bezperako liluraren oroitzapenak ahantzarazi dio, une batez, belaunetako mina.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 65. orr.

Bere eskua nire besoan sentitzearekin batera joan egin zitzaidan indarra belaunetatik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 167. orr.

Neure besoez inguratzen dut eta haren belaunetara erortzen naiz.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 64. orr.

Arrantzaleak, belaunetaraino uretan sartuta, sareak lurrera ateratzen gizonak eta emakumeak elkarrekin.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 25. orr.

Galtzak belaunetaraino jaitsirik, ipurdia erakutsi nion Sebastiani.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 83. orr.

Hanna belaunetarainoko galtzerdiekin!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 279. orr.

Kanporatu zelarik, belaunetarainoko gonaren azpiko aztal beteen ikuskari iheskorrak agurtu ninduen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 144. orr.

Herria ere belaunetarainoko elurrak zuritu zuen, zer diot belaunetarainokoa, leporainokoa!  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 40. orr.

Elizak soinekoa lisatu zuen belaun-gainetan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 23. orr.

Metrailadorea belaun artean zutik zeukan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 181. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Belaun perfektu bat, segurki.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 135. orr.

Belaun hezurtsuak eta gainean Elena.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 115. orr.

Ea bada, sendotu beso ahulduak eta belaun makalduak.  Elizen arteko biblia   Heb 12,12

Miskak, xangrin handiz, bere nagusiaren belaun ikaratiak ferekatzen zituen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 186. orr.

Espaloi-ertzean geratuta, buruak beherantz zintzilik belaun higatuetatik haratago.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 168. orr.

Mertxika mediak ukituko dizkio lehenik, ezer baino lehen, krema koloreko mediak, belaun borobilduak.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 110. orr.

Sentitu nituen belaun urratu tolestuak, bihotza punpaka, hankarteko bero eta sakontasun luzea, eskuak erretzen zizkidan izerdia.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 34. orr.

Arianeren belaun zalantzarik gabea ukitzean sentsazio ezin gozoagoa sentitu zuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 175. orr.

Ezker belauna seinalatu nion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 319. orr.

Eskuineko belauna ezkerrekoaren gainean ezarrita babes-jarrera hartuz.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 30. orr.

Ezkerreko belauna lurrean jarri zuen.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 48. orr.

Urrutia medikuak minberatutako belauna aztertu zion aurrelariari.  Berria - Kirola   2006-01-10

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Neure ama -hau da neure amaren gorputza- sabelean eraman, besoetan eta belaun-muturretan hainbatetan eduki ninduen.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 63. orr.

Tona erdi baino handiagoa izan daiteke belaun-artikulazioaren gainetik igarotzen den tendoiko tentsioa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 260. orr.

Belaun-ukaldi gogor batez makila puskatzen den bezala.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 150. orr.

Ohean, inguru-minguruka dabiltza, belaun ukaldi bat hemen, beso kaska bat han.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 152. orr.

Baina ez naiz belaun-kontuan sartzen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 21. orr.

Luzaroan eta krudelki jardun zitzaion, zimikoka eta atximurka, belaun atzeetan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 179. orr.

5 (elkarketa kopulatiboetan)

Hemen ere esku-belaunez eskalatu behar izan dut.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 149. orr.

Ukondo-belaunetan adabakiz jositako galtza tarratatuak eta paño berdeko jaka dituen soldadu bat ageri da bortañoan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 74. orr.

Zakua bizkarretik hanka artera eraman, zango-belaunez babestu, eta oihuka hasi zen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 249. orr.

6 irud/hed

Hatz zikin batez Congok tarratada luze bat seinalatu zuen bere praken belaunean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 65. orr.

Beti bezala, galtzerdi luze piloa, eta bakoitzaren belaunean zulo bat.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 140. orr.

Bere izter gazteak galtza beltz estu belaun aldera zimurtuetan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 129. orr.

Mendi-belaunetatik gora, pinu eta koniferoak egongo dira, eta hauek azken zuhaitza dagoen orporaino iritsiko dira.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 483. orr.

7 belaunaldia; leinua.

Alabaina, tarteko belaunak, gure amak eta bere ahizpek, bazuketen halako sentimenduren bat izateko motiborik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 45. orr.

Garaiak aldatzen dira, belaunak mudatzen, baina itxuraz bakarrik; lehengoan dirau gizonak: bizitzaren eta heriotzaren misterioak harrapatuta.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 88. orr.

Kijada horren belaunekoa nauzue neroni.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 98. orr.

Zazpi seme eta beste hiru alaba izan zituen eta bizi izan zen ehun eta berrogei urtez eta ikusi zituen bere seme-alabak eta seme-alaben seme-alabak laugarren belauneraino.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 47. orr.

-Hara, Santxo anaia -erantzun zuen apaizak-, andere eder hau, deus gutxi esatea da noski baina, Mikomikon-erresuma handiaren jabe-gaia da, belaun-oinorde xuxen-xuxenean, Baina ez dut uste gure harira datorrenik hau; ez baitira errege-belaunekoak izan ohi gobernamenduan dabiltzan guztiak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 70. orr.

8 belaun-aulki ik belaunaulki.
9 belaun egin

Errotari arrunt baten alabak pianoa jotzen zekiela, frantsesez mintzatzen zela eta belaun eginez agurtzen zuela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 448. orr.

10 belaunez belaun

Belaunez belaun eutsiko diot zurekin eta zure ondorengoekin egin dudan itunari.  Elizen arteko biblia   Has 17,7

Zakurretan oldar-grinak belaunez belaun irauten du.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 72. orr.

Gure txokoa, aitak semeari belaunez belaun pasatua, guztietan aberatsena duk Aberastasunak ez du betiko irauten, agintea ez da belaunez belaun pasatzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 183. orr.

Etxe hartan, belaunez belaun, foie gras famatua maneatzen zen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 119. orr.

Apaizgoa belaunez belaun familiako ondarea da.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 187. orr.

Betiko lege izango dute hau israeldarrek belaunez belaun.  Elizen arteko biblia   Lb 17,7

Familiako emakumeen bitxiek beste zorte bat ezagutzen dute maizenik, hatzetan sartzen dira, eskumuturretan, lepoan eta belarrietan probatzen, eta belaunez belaun, larruz larru, igarotzen.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 74. orr.

11 belaun-joko lasterraldia.

Belaun-joko bizian urrundu ginen pendizean gora, mendizerri haiek sua pizten zutela ardi izterra jateko asmoz.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 148. orr.

12 belaun-katilu belaunaren aurrealdeko hezur biribila. ik belaunezur.

Ezkerreko belaun-katilua igurtziko du.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 31. orr.

Pauso txarren bat medio [...] belaun-katilua jokorik gabe tente.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 58. orr.

13 belaun koskor (orobat koxkor) adkor belaunburua.

Soineko berriarekin etorri duk gaur, belaun-koskorrak ere agerian zituela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 303. orr.

Belaun koskorrak minberaturik jaiki behar izan dudan arte.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 144. orr.

Oso belaun-koskor politak iruditu zaizkidak niri.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 303. orr.

Harryk aurpegi argala zuen, belaun-koskor hezurtsuak, ile beltza eta begi berde argiak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 23. orr.

Belaun-koxkorretan, ustekabeko ahuleziak jo banindu bezala.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 30. orr.

· Baita berak bezalakoxe belaun koskortsuak zeuzkan gizontxo zahar bat ere...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 188. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

belaun artean (13); belaun artetik (4); belaun baten gainean (4); belaun gainean (41); belaun gainean ezarri (3); belaun gainera (6); belaun gainetan (5); belaun inguruan (6); belaun koskorrak (4); belaunez belaun (59); burua belaun artean (3); eskuak belaun gainean (5)

belauna apurtu (3); belauna bihurritu (16); belauna bihurritu zuen (6); belauna lurrean (5); belauna minduta (4); belauna tolestu (4); belauna txikitu zuen (3); belauna ukitu (4); ezker belauna (7); ukitu zion belauna (3)

belaunak besarkatu (5); belaunak dardarka (6); belaunak okertu (3); belaunak tolestu (6); belaunak tolestu zituen (3); belaunak zabal (3)

belaunaren aurreko (3); belaunaren gainean (10)

belaunean bihurritua (4); belaunean hartu (3); belaunean min hartu (6); belaunean min hartuta (5); belaunean tendinitisa (3); eskuin belaunean (9); eskuineko belaunean (4); ezker belaunean (9); ezkerreko belaunean (10); ezkerreko belaunean bihurritua (4); hartu du belaunean (4); hartu zuen belaunean (7)

belauneko arazoak (5); belauneko aurreko (3); belauneko bihurdura (3); belauneko ebakuntza (10); belauneko ebakuntza egin (4); belauneko eta (3); belauneko lesio (9); belauneko lesio baten (3); belauneko lesioa (6); belauneko lesioagatik (3); belauneko lotailu (4); belauneko lotailu gurutzatua (3); belauneko minak (4); belauneko minez (4); eskuin belauneko (8); eta belauneko (5); ezker belauneko (8)

belaunen artean (21); belaunen artera (3); belaunen atzeko (3); belaunen gainean (65); belaunen gainean eseri (3); belaunen gainean ipini (4); belaunen gainean jarri (7); belaunen gainera (3); belaunen kontra (7); belaunen parean (4); bere belaunen gainean (4); burua belaunen artean (3); eskuak belaunen gainean (3); haren belaunen (3); nire belaunen (3)

belaunetan jarri (3); belaunetan jarrita (4); bere belaunetan (7); eskuak belaunetan (5); ukalondoak belaunetan (8); ukondoak belaunetan (4)

belaunetara bota (3); haren belaunetara (3); ulisesen belaunetara (3)

belaunetaraino iristen (4); belaunetaraino sartuta (3); galtzak belaunetaraino (5); ura belaunetaraino (5)

belaunetatik behera (3)

belaunetik behera (3)

belaunez belaun (59)


belaunalde ik belaun 1.

belaunaldi 1 iz guraso eta seme-alaben arteko ondore maila bakoitza.

Hainbat familiatako hiru belaunaldi (alaba, ama, amona) aztertu ditu psikologoak.  Berria - Gaiak   2006-02-08

Belaunaldiak pasatuko dira eta herri zaharra izango zarete lurraldean.  Elizen arteko biblia   Dt 4,25

Alexandroren belaunaldiak iraganarekin haustura adierazi zuen eta aro berri baten hasiera.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 230. orr.

Bizirik irauteko borrokatu ziren nire gurasoak; genozidioa-ren belaunaldiaren ondoko haurrek [...] beren izenean bizitzen saiatu beharko zuten inolaz ere.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 42. orr.

1970-1980ko belaunaldiko emakume idazleak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 308. orr.

Bi mundu gerla bizi izan zituen belaunaldiaren izenean.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 8. orr.

Hauek izan ziren lebitarren familiaburuak, nor bere belaunaldian.  Elizen arteko biblia   1 Kro 9,34

Gure belaunaldia hippismoarena izan da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 202. orr.

Bi mundu-gerrek, belaunaldi baten bizitzan egindakoek [...] ia kalterik gabe utzi zituzten Estatu Batuak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 374. orr.

Hiru belaunaldi behar ziren langile-klaseko edo klase ertain beheko familia bat "familia oneko jende" bihurtzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 326. orr.

Belaunaldien arteko hizkuntza lotura estutzea.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 153. orr.

Eta emakumearen gurasoek, aitona-amonek, birraitona-amonek, eta bir-birraitona-amonek egindako balizko bekatuen zerrenda bota zuen, hamargarren belaunaldiraino.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 35. orr.

Hirugarren belaunaldiko zibilizazioetako bakoitzak, gaur egun bizi denak, eliza bat du bere atzean, berorren bidez bigarren belaunaldiko zibilizazio baten filial delarik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 447. orr.

Bigarren belaunaldiko etorkina da.  Berria - Euskal Herria   2006-05-10

Hirugarren belaunaldiko zibilizazio bat eliz gorputzetik irteten denean, bigarren belaunaldiko zibilizazio "gurasoa" berriro jaiotzea al da bide aldaezin eta ezinbestekoa hura gauzatzeko?  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 133. orr.

Produktuen eduki teknologikoaren gorakadak, lehen belaunaldiko herrialde industrializatu berrietan, truke-tasa errealek gora egitea ekarri du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 131. orr.

Nire belaunaldiko gazte alemanontzat, Frantziari genion gorrotoa biltzen zuen Parisek.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 296. orr.

«Hainbat belaunalditarako lana dago» dio.  Berria - Kultura   2006-02-11

Pepysena baino bi belaunaldi lehenago, fede honen profeta ozenago bat aurkitzen dugu Francis Baconengan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 357. orr.

Hainbat belaunaldi geroago ohartzen hasi ziren oker zeudela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 9. orr.

Antzeko ikuspegi mugatua ezinezkoa zen belaunaldi bereko edozein mendebaldarrentzat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 405. orr.

Belaunaldiak joan, belaunaldiak etorri, munduak mundu dirau.  Elizen arteko biblia   Koh 1,4

Ez gugan, eta ez oro har gure belaunaldiarengan, "ariar" zein judu izan, ez zen artean erne faxismoari aurre egin behar eta ahal zitzaiolako burutaziorik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 77. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Iragana ezagutzen zuen belaunaldi zaharra orainaldia eskatzen zuen belaunaldi berriaren kontra.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 119. orr.

Uste dut belaunaldi berria oldarkorragoa dela, eta errespetu gutxiago sumatzen diet gizonen irudiarekiko.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 215. orr.

Belaunaldi gazteen kemenak itxaropena emango die, bidean gauzak utzi behar izan dituzten arren.  Berria - Kultura   2004-09-19

Belaunaldi gaztea ere hor dugu, 50 bat 8-14 urtekoekin.  Herria   2005-02-27

Lehenengo Mundu Gerraren ondoren errealitatea ez zitzaion batere asebetegarri; iritzi berekoak ziren "Belaunaldi Galdua" idazle-taldeko gainerako kideak ere.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 9. orr.

Bera zen, espioi, detektibe eta polizien belaunaldi oso bat maisutzat hartutako espioia, aspalditik bere kabuz lanean ari zena.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 68. orr.

Belaunaldi gaizto honetako gizaseme batek ere ez du ikusiko zuen arbasoei zin eginez agindutako lurralde ederra.  Elizen arteko biblia   Dt 1,35

Belaunaldi indartsua zelako gurea.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 150. orr.

Urrezko belaunaldiko kide den aldetik, Scolarik ez du aulkian eseri nahi izan, Figo, Pauleta, Couto, Costinha eta gainerakoak jokatzen ari diren bitartean.  Berria - Kirola   2004-06-12

Perspektiba espiritual zoriontsuago hau, gutxienez, aukera bat zen, Mendebaldeko gizon-emakumeen belaunaldi etsituak argi goxo baten izpi erakargarria hauteman ahal izateko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 400. orr.

Ikus arbola joriaren gaineko hostoak: batzuk jausi, besteak sortu; berdin hezur-mamizko belaunaldiak: bat hil, bestea jaio.  Elizen arteko biblia   Si 14,18

Ahantzitako belaunaldi baten deserrotzeari buruzko hausnarketa.  Berria - Kultura   2004-11-02

Lehian eta sokatiran hasi zaizkigu atzoko eta gaurko belaunaldiak, eskuineko eta ezkerreko alderdiak, bakoitzak ongi finkatuz bere zedarriak eta gogor eraikiz bere gotorleku propioak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 33. orr.

Iraganeko belaunaldien testigantza.  Elizen arteko biblia   Jb 8,8 tit

Horiexen mendean baitaude egungo zein etorkizuneko belaunaldiak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 62. orr.

Baina egungo belaunaldiak barre egiten du, eta, harropuzturik, handiustez beterik, huts gehiago egiten ditu, zeinen kontura barre egingo baitute ondorengo belaunaldiek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 306. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Belaunaldi aldarrikapen bat.  Berria - Kultura   2004-04-11

Mende laurden eta heren baten arteko uhin-luzera duen belaunaldi-ziklora igarotzen garenean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 334. orr.

Sortze tasa 0,8 da, eta belaunaldi aldaketak 2,1 eskatzen du gutxienez, 1981etik iristen ez den tasa.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 129. orr.

PSOEn belaunaldi erreleboa geratu dela eta hori balizko gobernuan nabarituko dela gogoratzen du.  Berria - Euskal Herria   2004-02-28

Ez dut uste belaunaldi kontua denik.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 189. orr.

Frantzian hemeretzigarren mendetik hogeigarrenera igarotzean belaunaldi-kopuru bera behar izan zen ofizialki konbertituriko burges agnostiko edo ateoen biloben artean benetako katoliko erlijiozaleak sortzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 327. orr.

Hauek dira haien bizilekuak eta belaunaldi-zerrendak.  Elizen arteko biblia   1 Kro 4,33

Geure behaketak eta pentsatze historikoa belaunaldi-kate luzeen arabera egiteko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 330. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Dagoeneko sarri esan dugun bezala, hiru zibilizazio-belaunaldi ditugu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 171. orr.

Giza belaunaldien segidak esanahi handia duela ikusten da, hiru belaunaldikoa delarik buru-azturetan hainbat motatako aldaketak zertzeko behar den denbora-tartea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 459. orr.

Guraso-belaunaldi oso bat -ama-belaunaldi bat bereziki- errudun sentiarazi zuten beren umeen autismoagatik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 242. orr.

Atalburu honen eta hurrengoaren jardungaia Paduako San Antonio da, lehen frantziskotar belaunaldiaren emaitza baliotsuenetakoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1017. orr.

Azken 25 urteotan bertsolari belaunaldi batek bertsogintza odolberritzeko egin duten ahaleginaren emaitza.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 37. orr.

Aurrez gerrarik ikusi ez zuten israeldar-belaunaldiak hezitzeko eta gudurako trebatzeko baizik ez zen izan hori.  Elizen arteko biblia   Epa 3,2

Berrogeita hamar urteotan marka handia utzi du ETAk gure herriko zenbait gazte-belaunaldiren pentsamolde eta esperientzian.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 14. orr.

Hainbat alderdi eta gizarteko erakundetan militatzen dugun nazionalista belaunaldi berria kalean dagoela plazaratu nahi dugu.  Berria - Mundua   2004-05-08

Bizimodu formalizatutik aldenduta baitzeuden beat belaunaldikoak.  Berria - Kultura   2006-01-17

Next Generation belaunaldiko idazleek, ulertzen ez duten eta erantzunik eman ezin dioten mundu batetiko erotasun sentimendua ez ezik, hustasun elektrikoan desagertu gabe sozialki irauteko, narrazioetan espazio moral eta intimo bat eraikitzeko modua egiten dute.  Berria - Kultura   2006-01-10

Liburuaren belaunaldikook ez dugu asmatzen play station belaunaldikoekin.  Berria - Euskal Herria   2004-08-04

5 irud/hed

Espainiako Gobernuak Garoñaren belaunaldikoa den Zoritako zentrala itxiko zuela iragarri zuen.  Berria - Harian   2005-07-20

Alderdi Sozialistak konpromisoa hartu zuen hauteskunde kanpainan lehen belaunaldiko zentral nuklearrak ixteko.  Berria - Harian   2005-07-20

Hirugarren milurtekoak DIUen beste belaunaldi bat ekarri digu: bosgarrena.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 97. orr.

Emakumeak, berriz, mende erdi daramate pilula hartzen; haientzat laugarren belaunaldiko pilulak dira.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 106. orr.

Barazkiak sortu ziren lekura itzultzen ziren, beste aza, arbi, azenario belaunaldi batzuei beroa emateko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 289. orr.

6 belaunaldiz belaunaldi

Belaunaldiz belaunaldi berritzen den ahots baten oihartzuna.  Berria - Kultura   2004-03-27

Ahoz nahiz idatziz, belaunaldiz belaunaldi transmititzen den denboraren altzoan babestutako kultur ondarea.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 35. orr.

Urtez urte, belaunaldiz belaunaldi, Euskaldun Gazteriak, emazte eta gizonak xutik eman ditu!  Herria   2004-11-04

Badago ezinbestean bete behar den baldintza bat: belaunaldiz belaunaldi askatasunaren borrokaren testigua pasatzea.  Berria - Euskal Herria   2004-09-26

Nire semearen bertsoak belaunaldiz belaunaldi geratuko baitira gizakien gogoan.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 214. orr.

Haren ama ere txoria zen, eta baita amona ere, eta, halaxe denak, belaunaldiz belaunaldi, milaka urtez.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 148. orr.

Ezpainik ezpain doaz, menderik mende, belaunaldiz belaunaldi.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 195. orr.

Baina nolatan aldatzen da etengabe interpretazio hori belaunaldiz belaunaldi?  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 210. orr.

Bizirik zirauen, ordea, belaunaldiz belaunaldi.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 110. orr.

Hala deituko nauzue belaunaldiz belaunaldi.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 150. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

belaunaldi aldaketa (17); belaunaldi aldaketak (3); belaunaldi arteko (7); belaunaldi asko (3); belaunaldi askotan (3); belaunaldi bakar (3); belaunaldi bakoitzak (12); belaunaldi bakoitzak bere (4); belaunaldi bat (35); belaunaldi baten amaiera (4); belaunaldi batentzat (4); belaunaldi batetik bestera (9); belaunaldi bereko (6); belaunaldi berekoak (4)

belaunaldi berri (28); belaunaldi berri bat (10); belaunaldi berria (20); belaunaldi berriak (35); belaunaldi berriaren (6); belaunaldi berriari (4); belaunaldi berriei (19); belaunaldi berriek (25); belaunaldi berrien (21); belaunaldi berrien euskalduntzea (7); belaunaldi berriengan (3); belaunaldi berrietan (5); belaunaldi berriko (13)

belaunaldi bi (3); belaunaldi bikaina (3); belaunaldi bizia (3); belaunaldi biziaren (3); belaunaldi ezberdinetako (3); belaunaldi gaztea (3); belaunaldi gazteak (6); belaunaldi gazteei (3); belaunaldi gazteek (4); belaunaldi gazteen (4); belaunaldi gazteenek (3); belaunaldi guztiak (6); belaunaldi guztiek (3); belaunaldi guztietan (3); belaunaldi hura guztia (3); belaunaldi igaro (4); belaunaldi jakin (4); belaunaldi oso (26); belaunaldi oso bat (9); belaunaldi oso baten (6); belaunaldi oso batengan (4); belaunaldi pare (3)

belaunaldiz belaunaldi (72); belaunaldiz belaunaldi igaro (3); beste belaunaldi bat (10); bi belaunaldi (10); datorren belaunaldi (3); eskolak belaunaldi berriak (4); gazte belaunaldi (5); gizadiko belaunaldi (3); hiru belaunaldi (11); hirugarren belaunaldi (3); historialarien belaunaldi (3); hurrengo belaunaldi (3); iheslari belaunaldi (3)

belaunaldia da (7); belaunaldia gara (3); bigarren belaunaldia (4); gazte belaunaldia (3); gure belaunaldia (6); hirugarren belaunaldia (3); laugarren belaunaldia (4); lehen belaunaldia (8); nire belaunaldia (6); urrezko belaunaldia (3)

bigarren belaunaldiak (3); egungo belaunaldiak (3); etorkizuneko belaunaldiak (3); gure belaunaldiak (9); hurrengo belaunaldiak (3); nire belaunaldiak (5)

azken belaunaldian (3); hurrengo belaunaldian (3)

gure belaunaldiaren (3); hurrengo belaunaldiaren (3)

belaunaldiari zor (3); gure belaunaldiari (4); hurrengo belaunaldiari (6); nire belaunaldiari (4)

etorkizuneko belaunaldiei (4); hurrengo belaunaldiei (7); ondoko belaunaldiei (5); ondorengo belaunaldiei (6)

datozen belaunaldiek (4); etorkizuneko belaunaldiek (3); hurrengo belaunaldiek (6); ondoko belaunaldiek (3)

belaunaldien artean (6); belaunaldien arteko (36); belaunaldien arteko haustura (3); belaunaldien arteko transmisioa (3); belaunaldien beharrak (6); etorkizuneko belaunaldien (10); hurrengo belaunaldien (7)

belaunaldiena arrisku bizian (3); geroko belaunaldiena (3); geroko belaunaldiena arrisku (3)

etorkizuneko belaunaldientzat (3); ondorengo belaunaldientzat (6)

aurreko belaunaldietako (3); belaunaldietako zibilizazioen (3); bi belaunaldietako (3)

ondorengo belaunaldietan (6)

aurreko belaunaldiko (4); azken belaunaldiko (6); beat belaunaldiko (3); belaunaldiko gazte (3); belaunaldiko herrialde (4); belaunaldiko herrialde industrializatu (4); belaunaldiko idazle (4); belaunaldiko idazleek (5); belaunaldiko kide (4); belaunaldiko zentral (3); belaunaldiko zibilizazio (4); belaunaldiko zibilizazioetako (3); bere belaunaldiko (22); bigarren belaunaldiko (20); bigarren belaunaldiko zibilizazioak (6); bigarren belaunaldiko zibilizazioen (3); gure belaunaldiko (11); hirugarren belaunaldiko (18); laugarren belaunaldiko (4); lehen belaunaldiko (17); lehen belaunaldiko herrialde (4); lehen belaunaldiko zentral (3); lehenengo belaunaldiko (3); nire belaunaldiko (15); urrezko belaunaldiko (3); zure belaunaldiko (4)

gure belaunaldikoak (4); laugarren belaunaldikoak (3)

gure belaunaldikoek (3)

nire belaunaldikoen (3)

gure belaunaldikook (3); nire belaunaldikook (4)

belaunaldiraino ere (3); eta laugarren belaunaldiraino (8); laugarren belaunaldiraino (11); laugarren belaunaldiraino ere (3)

hainbat belaunaldiren (3); hiru belaunaldiren (4)

hainbat belaunalditako (3); hiru belaunalditako (3)

belaunalditan zehar (3); hainbat belaunalditan (4)

baina mila belaunaldiz (3); belaunaldiz belaunaldi (72); belaunaldiz belaunaldi igaro (3); mila belaunaldiz agertzen (4)


belaunaldika adlag belaunaldien arabera.

Arbolak, beste gaitasun batzuen artean ibili egiten baitira; ez banaka, bizidunok bezala, multzoka eta belaunaldika baizik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 137. orr.


belaunaldikide izond belaunaldi berekoa.

1984. urtean Nobel saria eman zioten, baina beretzat ez ezik, belaunaldikide zituen beste idazleentzat ere (Konstantin Biebl, Frantisek Halas edota Vladimir Holan) bazen saria.  Berria - Kultura   2006-01-17


belaunaulki

Elizaren gibelaldeko azken belaun-aulkitik brau xutiturik, jalgitzen nintzen kanpora, etsiturik, erreboltatua.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 96. orr.


belaunbikatu ik belaunikatu.

belaunburu (orobat belaun buru g.er.) iz belaunaren aurreko aldea; belaunezurra.

Belaunak honela ferekatzen dira -eta belaunburutik belaunaren barrualdera mugitzen du poliki eskua, izterrak eta bernak bat egiten duten puntura.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 58. orr.

Belar gainean saiheska eserita, zalu ageri zen Carmen, berna zuri ederrak atzerantz, belaunburuak bi sagar eder izter gurien hasieran.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 232. orr.

Belaunburuak estali nahi ditu gonaren ertzarekin.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 26. orr.

Belaunburuak agerian, gehiegi erakusten ari ote den irudipena dauka.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 26. orr.

Belaunburuak estututa, esku biak katiluaren inguruan bilduta, horma-irudi egiptoar batetik ateratako figura zirudien.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 17. orr.

Zira transparentearen azpian gona bakeroa zeraman, belaunbururaino iristen zitzaiona, eta brodatuekiko blusa zuria.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 31. orr.

Sabelean eta belaunburuetan kolpeak eman zizkiotela salatu zuen Aiertzak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-09

Virgiliok ingeles erako beroki beltza zeraman, belaunburuetaraino luze.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 241. orr.

Kokoriko makurtu naiz, aurpegia belaunburuen artean ezkutaturik, eskuak kasket gainean, arren nire buruaren gaindik lerra dadin otoika, lubakiaren gaindik jo eta besteren baten bila egin dezan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 159. orr.

Bi belaunburuak hautsiak.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 157. orr.

Ezker belaunburuaren alboko kartilagoan lesioa.  Berria - Kirola   2004-11-10

Bederatzi urterekin poliomelitisak erkindutako belaunburu haiek, elkarri musu ematen zioten kalaberatxoak bailiran.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 105. orr.


belaunburutxo iz belaunburu txikia.

Eskuak bere belaunburutxo marroien gainean kokatu eta toles eginda jardun zuen barre eta barre, zoro baten antzera.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 247. orr.


belauneko1 iz belaunean jartzen den eustekoa.

Belaunean, izotzarekin, hotza aplikatu eta belauneko bat jarriko diote, beti ere, apurtu duen zonalde hori erabat geldi izan dezan.  Berria - Kirola   2004-01-02


belauneko2 ik belauniko.

belaunetako iz belaunetan jartzen ziren babesgarriak.

Handik bizirik irtenez gero, autoen kurpil zatiekin egindako belaunetakoak zeneuzkan zain.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 93. orr.

Belaunetako hauen gainean belauniko, baldekada urak hartuta, arpillera zatiak eskuetan, 70x50 metro inguruko patioa garbitu behar zenuen.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 93. orr.


belaunezur (orobat belaun hezur) iz belauneko hezurra, belaun-katilua.

Kolpe handia jaso zuen eta belaunezurra hautsi.  Berria - Kirola   2006-04-30

Istripuaren ondorioz, txapeldun ohiak, sudurretik kokotserainoko hezur guztiak eta ezker belaunezurra hautsi zituen.  Berria - Kirola   2004-07-22

Partidaren bezperan, belaunezurreko tendinitisa osatu gabe zuela aurreratu zuen Titinek.  Berria - Kirola   2004-11-07

Belaunezur edo tibia-hezur higaturen bat, etengabe barkamena eskatzen duela dirudien sorbalda keinu bat, munduko kriminal guztiak salatuko omen zituen sudur okerdura komun bat.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 140. orr.

Auto istripu baten ondorioz, belaunezurrak gaizki ditu eta makuluekin ibili behar du.  Berria - Mundua   2004-10-02


belaunikaldi iz belauniko jartzeko aldia.

Gauza hauek guztiak, hau da, erreberentziak, belaunikaldiak, beherako zein gorako begiradak, hurbilketaz idazten dira, senez, hauek bezalako halamoduzko esaerak zilegi bazaizkigu.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 36. orr.


belaunikarazi, belaunikaraz, belaunikarazten 1 du ad belaunikatzera behartu.

Nik besotik heldu, eta berriro belaunikarazi nuen.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 186. orr.

-Ekar nigana eskergabe horiek! Beren gogoz nahi ez badute, neronek belaunikaraziko ditut ene aitzinean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 287. orr.

Belaunikarazi eta iltzeak biltzeko agindu diete, bestela hil egingo dituztela.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 201. orr.

2 irud/hed

Historiak belaunikaraziko ahal du!  Berria - Kirola   2004-07-03

Alegia, ez dela ibilbide bat edo bestea izango Armstrong belaunikaraziko duena, bere gainbeherak, edo aurkarien indarrak baizik.  Berria - Kirola   2004-10-29

Iduritzen baitzitzaigun ezen hitzaren indarrez konkistatu eta belaunikaraziko genuela mundua.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 514. orr.


belaunikatu, belaunika(tu), belaunikatzen (orobat belaunbikatu g.er.) 1 da ad belauniko jarri.

Gero belaunikatu egin zen eta mundu guztia belaunikatu zen harekin.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 47. orr.

Haren aitzinera heldu orduko, guztiak belaunikatzen ziren eta, haren eskuei eta oinei muin ematen zuten.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 11. orr.

Hurbildu eta debozio handiz irudiaren aurrean belaunikatu zen otoitz egiteko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 428. orr.

Komunaren aurrean belaunikatu eta gonbitoka hasten naiz.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 69. orr.

Orduan ziren Gathalonabesen aitzinean belaunikatzen, eta haren zetazko oinetakoak zituzten musukatzen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 77. orr.

Sartu zen, bada, ermitan, belaunikatu zen aldare aurrean, eta hala egon zen, deboziozko jarrera batez, harik eta gizon-taldea urrutiratzen entzun zuen arte.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 133. orr.

Eguerdia, heriozko isiltasuna, Sabethen ondoan belaunikatu nintzen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 194. orr.

Azkenean bere oinetan belaunikatuko nintzela pentsatu nuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 204. orr.

Mendeetan zehar, Jainkoak daki zenbat eta zenbat kristau, nafar eta jakobetiar, belaunikatu diren, orai bezala, Orreagako Amaren oinetan, bereziki irailaren 8 guziz, haren urtebetetzekari.  Herria   2004-11-11

Horregatik, etxeko emakumea hainbat aldiz altxatzen da, lurrean belaunikatuta baitago.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 18. orr.

Gero aldare nagusiko Kristoren aurrera belaunikatzera joan zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 293. orr.

Ez zuen haren ahotsik atzera entzun, harik eta, "sanitario", "sanitario" desesperazioz oihuka, ondoan belaunikatu zitzaion arte.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 49. orr.

Bere hanka meheen artean belaunikatu nintzen alfonbraren gainean eta zakil tentea hartu nuen ahoan.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 22. orr.

Zatozte, gurtu dezagun ahozpezturik, belaunika gaitezen egin gaituen Jaunaren aurrean!  Elizen arteko biblia   Sal 95,6

Lear errege zaharra ere ageri zen, bere bizar zuria urraturik, bere alaba Cordellia-ri barkamen eskatzeko belaunikatzen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 116. orr.

Belaunikaturik, begirune eta jaiera handiz eskatu zion Frantzisko dohatsuari bere elkartean har zezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 469. orr.

Bertze batzu belaunikaturik lurrari musu emanka ari ziren.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 179. orr.

Ama ikusi zuen belaunikatuta errezatzen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 54. orr.

Polizia ere belaunikatu egin zen laguntzera.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 223. orr.

2 (adizlagunekin)

Haren itxura miresgarriaren aurrean apalki belaunikatu nintzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1103. orr.

Komeni den bezala, Ermitak aipatu misterioan sartu eta kartsuki belaunikatzen dira.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 64. orr.

Astunki belaunikatu zen eta Ellen zutik egondako eskailera-mailari muin egin zion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 365. orr.

Ulertzen dut Galileo, umiliatua izan zelako, baina ez arras umiliatua; belaunikatua, baina ez arras belaunikatua.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 263. orr.

Gizon zaurituaren ondoan arin bai arin belaunikatu eta ura eskatu zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 223. orr.

Hogei minutuz minimalismo geometrikoaren bertuteez berriketan aritu ondoren, lasai-lasai belaunikatu eta arte-tratulariaren galtzazuloa ireki zuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 53. orr.

Katedraleko sarrera atzeman zuen eta hango ilunpean, ama-ontzi bero eta harkor batean nola, umekia bezain kuxkur belaunikatu zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 61. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Ur sakon, ama belaunikatuen izu eragileak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 92. orr.

Egiaz, hil-hurren dagoen biktima belaunikatua zirudien, esku odolduak luzatu eta asasinoari mesedez gehiago sufriarazi gabe behingoz hiltzeko eskatzen ziona.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 393. orr.

4 irud/hed

Ez zarete arauz nehoiz belaunikatuko Estatuaren aitzinean!  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 166. orr.

Abertzale sentitzen direnek Madrilen aurrean sekula belaunikatuko ez den alderdi bati eman behar diotela botoa.  Berria - Euskal Herria   2004-03-07

Euskal Herriaren aldeko borrokalariak ez gara belaunikatuko, Euskal Herriak zutik iraunen du!  Berria - Euskal Herria   2004-05-23

Demokrazia indarturik atera da, ez delako bortizkeriaren aurrean belaunikatu eta ez diolako elkarrizketari uko egin.  Berria - Harian   2006-03-23

Badakitelako armak entregatzea, edo haiek suntsitzearen argazkiak egitea belaunikatzea izango litzatekeela errepublikanoentzat.  Berria - Harian   2005-07-31

Caisse d'Epargne taldea ondo antolatu zen jazarpen lanean eta Marchante belaunikatu egin zen, Zumarragatik Beasainera doan errepide zabalean, bere kirol zuzendariak horrela aginduta.  Berria - Kirola   2006-04-05

Bigarren zatiari hobeto ekin zioten kanpokoek, eta 13-15 aurreratu, baina Arrate ez zen belaunikatu.  Berria - Kirola   2006-04-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alboan belaunikatu (3); aurrean belaunikatu (21); aurrean belaunikatu zen (3); belaunikatu da (7); belaunikatu egin zen (15); belaunikatu egin ziren (3); belaunikatu nintzen (13); belaunikatu zen (33); belaunikatu ziren (6); haren aurrean belaunikatu (5); lurrean belaunikatu (6); lurrean belaunikatu zen (4); oinetan belaunikatu (5); oinetan belaunikatu zen (3); ondoan belaunikatu (14); ondoan belaunikatu nintzen (3); ondoan belaunikatu zen (5)

aurrean belaunikaturik (6); ondoan belaunikaturik (3)

lurrean belaunikatuta (3)

belaunikatzen da (3); belaunikatzen dira (3); belaunikatzen zen (5); ondoan belaunikatzen (3)

belaunikatzera joan zen (5)


belaunikatze iz belauniko jartzea.

Luis errege santua luzaroan egon zen Sens-ko komentuan Anjouko Karlos bere anaiaren zain, honek bere otoitzaldia eta amaigabeko belaunikatzeak amaitu artean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 804. orr.

Ate handia itxi ondoren, On Camillo kapa jantzi eta, irten baino lehen, aldare aurrera joan zen belaunikatze azkar bat egitera.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 64. orr.

Lear errege zaharra ere ageri zen, bere bizar zuria urraturik, bere alaba Cordellia-ri barkamen eskatzeko belaunikatzen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 116. orr.


belauniko 1 (orobat belauneko g.er. eta belaunika g.er.) adlag bi belaunak lurrean jarririk.

Belauniko egon zen eskuak zerurantz jasota, Jainkoak entzun ziola goi-agerpenez jakin zuen arte.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1078. orr.

Ni belauniko jarri nintzen bere atzean, hurbildu eta estu besarkatzeko asmoz.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 42. orr.

Zutik eta belauniko jartzen zen une egokian, behar bezalako portaera gizalegezkoa izaten saiatzen zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 298. orr.

Atzeko bazter batetik eszena gaietako ohol batzuk hartu, aurrealdera etorri eta, belauniko jarririk, iltzez josten hasiko da.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 18. orr.

Jauregiko zerbitzari guztiak belauniko eta ahuspez jartzen ziren haren aurrean, hala baitzuen agindua erregeak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 133. orr.

Preso irakiarrak belauniko eta urik gabe eduki zituzten, etengabe mehatxatuz eta irainduz.  Berria - Mundua   2006-01-13

Belauniko geratu zen hormaren kontra.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 34. orr.

Belauniko hurbildu zen, eta, oheraino narraska igorik, erregearen esku zimurtua jaso, handik eraztuna irristarazi, eta atxiki egin zuen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 72. orr.

Belauniko erori zen ia, baina bere burua beldurraren eta ikaraldiaren gainetik aurrera egitera behartuz, azken bihurgunea hartu eta Hiriko Atearen atzeko plazara atera zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 120. orr.

Zatoz nirekin, belauniko eskatzen dizut.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 293. orr.

Legendun bat etorri zitzaion erreguka, eta belauniko esan zion: [...].  Elizen arteko biblia   Mk 1,40

Hau jin orduko belauniko eman zen, Kardinalen aitzinean, Aita Sainduarenganik 15 urratsetan eta honen gibeletik zeuden ganberazain eta zeremonialariak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 175. orr.

Geroxago, beren gogoetak bururatzen dituztelarik, borta aitzinean atzemaiten dute, belauniko, otoitzean ari.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 72. orr.

Apaiza harengana joan eta belauniko aurkitu zuen oraindik, negarrez, eta behin eta berriro errepikatzen: [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 347. orr.

Zigortutako beste guztiak bankuan belauniko utzi eta guregana etorrita zegoen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 74. orr.

Hamar bat mutil ginen, denok belauniko, aldarerantz begira.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 72. orr.

Asto gainetik berehala jaitsi zen eta, lurrean belauniko eta eskuak zerurantz luze, ez zion otoitzari atsedenik eman.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 309. orr.

Jende gutxi dago barruan, bospasei atso belauniko besterik ez.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 36. orr.

Belauniko, erreminta bila edo, lardaskan zebilen Joxemariri: Berriro belauniko, arrastaka igo zen txalupara.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 16. orr.

Mariskalaren emaztearen aurrean belauniko, haur txintxo baten gisara.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 271. orr.

Lurrean belauniko, balearen gantzarekin igurzten zituen bere botak eta nire senideenak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 12. orr.

Lurrean belauniko bizpahiru tiro bota zituen argietako bat itzali berria zen lekuaren goialdera.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 159. orr.

2 irud/hed

Frantzia belauniko dago, gazteria zutik.  Berria - Ekonomia   2006-03-22

Gobernu demokratikoak belauniko jartzeko gai den korporazioa.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 20. orr.

Baditugu Madrilgo autoritarismoaren aurrean belauniko jartzen ez diren komunikabide handiago batzuk.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 135. orr.

PSOEri «PPren aurrean belauniko» jartzea leporatu zion.  Berria - Euskal Herria   2004-02-22

Borreroak ezagutu zuen kondenatu dohakabe bat beti belauniko bizi eta urkamendian zutik hil zena.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 79. orr.

Horra, bada, labur adierazita, zer pentsatzen dudan orain leialtasunaz eta antzeko baloreez, horien aldare aurrean hainbat urte belauniko egin eta gero!  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 220. orr.

«Guk borrokatu ditugun aurreko errejimeneko elementuak dagoeneko belauniko ditugu», adierazi zuen atzo Raymond Odiernok.  Berria - Mundua   2004-01-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ama belauniko (3); aurrean belauniko (26); aurrean belauniko jarri (6)

belauniko aurkitu (3); belauniko egon (4); belauniko erori (17); belauniko erori nintzen (3); belauniko erori zen (8); belauniko eskatzen dizut (3); belauniko geratu (3); belauniko geratu zen (3); belauniko jarri (76); belauniko jarri da (3); belauniko jarri nintzen (8); belauniko jarri zen (16); belauniko jarriko (5); belauniko jarririk (10); belauniko jarrita (8); belauniko jarriz (3); belauniko jartzea (3); belauniko jartzeko (6); belauniko jartzen (17); belauniko jartzen da (3); belauniko jartzen zen (3); belauniko jausi (7); belauniko zegoen (17); belauniko zeuden (4)

bere aurrean belauniko (3); biok belauniko (3); gainean belauniko (11); haren aurrean belauniko (5); jarri belauniko (4); lurrean belauniko (10); ondoan belauniko (7)


belaunkada iz belaunarekin emandako kolpea.

Matrail hezurretik heltzen zidaten gogor, belaunkadak ematen zizkidaten, barrabiletatik tiratu.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 144. orr.


belaunkatu, belaunka(tu), belaunkatzen da/du ad belaunikatu.

Eusko Armadak José Blanco izenekoa, kostaldean droga trafikatzaile gisa ezaguna "belaunkatu" du.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 34. orr.

Bankuak jautz, posta bulegoak zarta, zerga etxeak pum, sosa har eta ospa, zerbait botere zeukaten etsai zikinen "belaunkatzea" tatataka, ATErekilako elkar lana, azkenean ongi, Eusko Armadak nahasmenduaren medioz errefuxiatuen aldeko geriza ekintzak atxikitzen zituen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 48. orr.


belaunkatze iz belaunikatzea.

Elgeren "belaunkatze" ekintzaren ondotik, aita bezain inarrosia gelditu zen Txoko.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 34. orr.


belaunkide iz belaunaldi berekoa.

Are gutxiago amonaren belaunkidea.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 118. orr.

Besteak beste, bazen ar bat begiak zuriak zituena eta ez gorriak bere belaunkideek bezala.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 51. orr.


belauntzi ik belaontzi.

belauntzitxo ik belaontzitxo.

belaxe ik berehalaxe.

belaxka (orobat belaska g.er.) 1 izond biguna, kemenik edo indarrik gabea. ik beratz; beraxka.

Hezetasuna motelagoa zen, halako ibai usain belaxka bat, hondarretan lokarturiko ur epelaren urrina.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 149. orr.

Bukaera zoriontsuak belaxkak direla, inozoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 196. orr.

Walt Disney jaunak egin dizkigu horrelako animaliak maitagarri eta kuttun, Hollywoodeko bere estetika txepel, melenga eta belaxkaz.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 122. orr.

Poesia berri hau oso sozializatua eta oso politizatua egon ohi da eta ilun eta belaxka da.  Berria - Kultura   2006-01-03

Aszetika, ariketa, diziplina, ordena, kontrola, metodoa, zaildu, landu, zigortu, bihotza gogortu, sentiberatasun belaxkari biderik ez eman.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 20. orr.

Negu belaxkak, han pizten ditu beldurrak, eguraldiak bai baitaki, neguan ekarri ez duena Erramu inguruan eta Pazkotan kazkabar edo zizorka eta elurretan ere bidaltzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 476. orr.

Musikaren erritmo belaxkari jaramonik egin gabe.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 141. orr.

Urtu egiten zaizu arima; bihotza ez da sentitzen, gorputz osoa belaxka bihurtzen da, belakia bailitzan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 169. orr.

Irakurtzen egona zen bere gelan, eta orain jaitsi eta dena ergela, axala, belaxka iruditzen zitzaion.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 86. orr.

Jenerala, batetik, funts ahuleko gizon belaxka horietakoa zen eta nork bere soinuaren hotsean dantzarazten zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 339. orr.

Lilyri nazka eman zion begirada belaxka batekin.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 151. orr.

Aita moderno eta belaxkaren sindromea zegoen tarteko, hots, beldur alua, gure seme-alaben adimen ahula kordokatzeko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 342. orr.

Kiroletan belaxka, ausarkerietarako ustelegia eta solasean mihi-motx, ariketa zirtzil horretan aurkitu nuen nabarmentzeko bidea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 182. orr.

Morse andrea buruz gora zegoen etzanda, beso zuri belaxketako bat zintzilik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 176. orr.

Curtisek gonbidatu bakoitzari luzatu zion, txandaka, bere eskutxo belaxka.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 245. orr.

Zer iraultza-klase egingo genuen noski estudiante-koadrila belaxka bat eskutik hartuta.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 16. orr.

Atzera eragiten zidan, ez eskuineko eskua dantzatzeko zuen joerak, baina bai gizasemeoi besotik heltzeko zuen era belaxka.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 46. orr.

Zer traza hartzen diozue honako belaxka pare honi? -eta kalesako bikotea seinalatzen zion jendeari.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 33. orr.

Herri eme-belaxka da, arraroa, baina otzana, guztiz.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 54. orr.

2 (adizlagun gisa)

Handik pixka batera entzun nuen iristen, eta neure buruarekin haserretu nintzen, horren mengel eta belaxka jokatzeagatik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 193. orr.


belaxkadun izlag

Eta jateko ere, nahiago izaten dute haragi txepel, melenga eta belaxkadun oilasko klasea, baserrikoa gogorregia zaie-eta.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 122. orr.


belaxkakeria iz belaxkakeria.

Bere ama zena ez zen belaxkakeria horiekin ibiliko.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 27. orr.


belaxkatsu (corpusean belaskatsu soilik) izond belaxka xamarra.

Erlatibismoaren auzi gogor honetan, salaketak eskuin-ezker oso konkretu eta ausart egin eta gero, azkenean belaskatsu geratzen den beste puntua (adiera justuaz beste), erdi-erdigunekoa bera, Ilustrazio santu hori berritzeko enkargua zein demoniori tokatzen ote zaion da.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 168. orr.


belaxkatu, belaxka(tu), belaxkatzen (orobat belaskatu) da/du ad belaxka bihurtu.

Alabaina, erraz belaxkatzen dira hauetako zenbait, noiz eta aitzinean duten elkarrizketari kortejanteak euskararen alde deusik egin gabe izanik ere, doktrina ofiziala (ofizialeek egiten duten doktrina esan nahi dut) ogirik eta edaririk gabe zuzenean irensteko prest ageri direnean.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 38. orr.

Horrek belaxkatzen eta askatzen ditu orriak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 456. orr.


belaxkeria (orobat belaskeria) iz belaxka denaren nolakotasuna, gaitzesgaritzat markatua; belaxkari dagokion egintza.

Eskuak eta bihotza samurtasunez beteak, baina belaxkeriarik gabe.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 226. orr.

Pintura biguna zen -leunkeriak eta belaskeriak ukitua-, nehola ere ez xamurra eta bihozbera.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 298. orr.

Beti ibili behar izaten nuen oreka baten bila, errukiak belaxkeriara eraman ez nintzan. epaimahaikideak ez daudela han etxe barneko belaxkeriak entzuteko.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 242. orr.

-Belaxkerietatik urrutira eramango nau honek gaurko gauean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 201. orr.

Ekintzan edo biziera praktikoan ez du aiko-maikorik txikiena onartzen, damua bera belaskeriatzat gaitzesteraino.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 17. orr.


belaze (147 agerraldi, 40 liburu eta 11 artikulutan; ETCn 649 agerraldi) 1 iz belardia. ik belardi.

Jainkoaren larre, belaze eta soroak argitsuak izan daitezela espero dut.  Herria   2005-02-17

Ibaiaz bestaldetik zihoan bidea, ordeka zen arrunt; eta ebaki berriak ziren belazeak gurutzatzen zituen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 55. orr.

Moro astoa guregana abiatu zen belazean barrena.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 166. orr.

Ertzeko ikuzleak zalapartan lixiba jotzen, eta belazeak lorez mukurru.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 101. orr.

Ibai ertzeko ezpondetan ere, oraindik ere gorritu gabe ikus zitezkeen zumake-mordoek, belazea eta lurgorria gerizatzen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 184. orr.

Hantxe zegoen belazean neskaren aitarekin hizketan.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 60. orr.

Loiolako zubia laga, eta "Errotaberri" ondoko belazean eseri ginen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 58. orr.

Bidea utzi, eta belazez belaze itzuli nintzen, baratzeak zeharkatuz.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 164. orr.

Neskaren bila joan nintzen eskolara, belazeetan barrena ibili ginen, ez gutxi.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 41. orr.

Hozkirri heze hartan, sarkorrago eta ñabarrago bilakatu dira Baztango belazeetako usainak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 144. orr.

· Azkenean bidexka estu bat hartu behar da herriñora iristeko, lau kilometro belazeen indarrak gainezka egiten duen berdetegian barna.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 57. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Etxe aurrean, belaze handi bat.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 87. orr.

Aukeran gehiegitxo ziren niretzat sekula bukatzen ez ziren belaze berdeak, aintzira-bazterreko zubittoak eta bidexkak, ihauteriko lore haietaz beterik zeuden pasealekuak.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 42. orr.

Baserriek pilkortu dituzte zuriz mazeletako belaze leunak.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 22. orr.

Belaze epelean eseri ginen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 172. orr.

Estatu Batuetako belaze amaigabe haietan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 142. orr.

Belaze ederra zegoen Akizeko harresiaren aurrealdean, Aturri ibairainoko zelaian.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 122. orr.

Lau iturri gardenetako ura zihoan belaze gozoetan barna.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 22. orr.

Komentu atzeko belaze ikusgarrian pilotan ibiltzea zuten gozamen bakar.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 122. orr.

Haizea besterik ez belaze ihartuetan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 228. orr.

Lurra batzuetan horikara da eta beste batzuetan berde iluna, mantu iraunkorrak edo udak idortutako belazeak estaltzen duen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 269. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Euri fina ari du soro-belazeen asean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 190. orr.

4 irud/hed

Orratzezko belaze bat zeharkatzen ariko balira bezala ibiltzen dira.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 54. orr.

5 (futbol zelaietakoa) ik soropil.

Finalerdiak, ordea, jokatu egin behar dira, eta garaipena belazean lortu behar da, ez partida atarian.  Berria - Kirola   2006-02-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

belazean eseri (3)


belazetxo iz belaze txikia.

Meteorologian beharrezko ziren neurgailuak ongi zaindu ahalko zuen belazetxo panpoxa.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 59. orr.


belazurrun ik zurrun 8.

beldar 1 iz metamorfosietan, arrautzaren eta izaki helduaren faseen artean dagoen animalia. ik larba.

Beldarrean, intsektu helduaren erabidea prestatzen duten zelula multzoak nola doazen desberdinduz.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 55. orr.

Mutazio batek berekin badakar garapenaren anomalia bat, euli itxuragabe bat, beldar gaizki eraiki bat agertzea, seinale paper zehatz bat jokatzen duela mutazioak jotako geneak eraikuntzaren urrats batean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 57. orr.

Bere makila magikoa atera, taulatxoan kolpe bat eman eta geziak mugitzen hasi ziren eskeman, beldarrak balira bezala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 94. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osgai gisa)

Areago, kontuan harturik bi bizialdi dituela euliak: beldar-aldia eta heldu-aldia.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 62. orr.

Prebarikatzaile [...]: gezurti bat beldar egoeran.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 224. orr.

Zuhaitzetara igotzeko, lubakien gainetik jauzi egiteko eta ezein asmakizun mekanikok egin ezin dituen maniobra asko egiteko aukera ematen dio giza animaliari propultsio-sistemak, gurpilen eta beldar-kateen zenbait abantaila baliatuz.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 11. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osgai gisa)

Sator batek pintatutako paisajeari darion xarma, edo sits-beldar batek idatzitako istoriari dariona.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 99. orr.

4 beldar kate uhal artikulatua, ibilgailu handien bi aldeetako gurpil sailak inguratzen ezartzen dena, eremu malkar eta zailetan higitzea albidetzen duena.

Zuhaitzetara igotzeko, lubakien gainetik jauzi egiteko eta ezein asmakizun mekanikok egin ezin dituen maniobra asko egiteko aukera ematen dio giza animaliari propultsio-sistemak, gurpilen eta beldar-kateen zenbait abantaila baliatuz.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 11. orr.


beldartxo iz adkor beldarra.

Gizon bat bere anomalia guztiekin deskribatuko lukeen liburua japoniar estanpa bat bezalako artelan bat litzateke, non eternalki ikusten baita beldartxo baten irudia behin eguneko ordu partikular batean begietsia.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 16. orr.


beldur (orobat bildur g.er.) iz 1 egiazko nahiz irudizko arriskuaren hurbiltasunak sortzen duen urduritasunezko egoera. ik lotsa 6; ikara 2.

Nahiz eta gerta daitekeen gizon zeken, handinahi edo beldurti bat gehiegi jatetik, edatetik edo kopulatzetik begiratzea, Zekenkeria, Handinahia eta Beldurra ez dira horregatik sabelkeriaren, hordikeriaren edo lizunkeriaren kontrakoak Edozein lekutan seguru bizi ziren; beldur eta ardura guztietatik libre.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 375. orr.

Beldurra eta ezina, biak batera adierazten zituen suspirio bat irten zitzaion emakumeari.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 162. orr.

Psikologiako besteren bati inoiz entzundakoa ere gogoratuko genuen, hots, kontraesana dirudien arren, beldurra ausarta dela.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 67. orr.

Heriotzaz ari garenean, beldurra eta larritasuna desberdindu behar ditugu.  Berria - Gaiak   2004-06-09

Maitasunean ez dago beldurrarentzat tokirik, baizik eta maitasun beteak kanpora botatzen du beldurra, beldurra zigorra espero duenari baitagokio.  Elizen arteko biblia   1 J 4,18

Beldurrari ematen zaizkion erantzunak.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 39. orr.

Beldurra nuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 169. orr.

Horretan ere Elizak beldurra du pausoa emateko.  Berria - Harian   2005-04-19

Badut beldurra anitz denbora ez ote dudan beharko, arras denbora luzea, sentimenduz aldatu baino lehen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 420. orr.

Beti izan nion beldurra ezkaratz hari.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 84. orr.

Frantziskok beldurra zien kopuru handiei, kopurua bera ere botere-faktore bat delako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 29. orr.

Ez dakit beldurra ote zion amak aitari, ala errespetua.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 59. orr.

Beldurra ematen zidan konpromisoa hartzeak, beldurra ematen zidan elkarrekin bizitzeak.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 12. orr.

Bertako jendea juduei adorea kentzen eta beldurra ematen hasi zitzaien, lana utz zezaten.  Elizen arteko biblia   Esd 4,4

Horrekin beldurra sartzen ari da mundu guzian, hori baita, azkenean terrorismoaren helburua.  Herria   2004-03-25

Hiritarrengan beldurra eta alarma ez piztearren.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 11. orr.

Herritarrengan beldurra eragiteko, eta bide batez askatasun zibilak murrizteko.  Berria - Harian   2005-03-09

Beldurra eta mesfidantza agertu nion, hark segurantzak eman ziezazkidan.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 274. orr.

Ruche jaunak beldurra sumatu zuen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 487. orr.

Beldurra barneratzen zaizu jendeak etxeetan ezarri dituen segurantza eta babes neurriak ikusita.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 20. orr.

Hezurretan barrena beldurra irristatzen zitzaidala sentitzen nuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 114. orr.

Beldurra botoen truke aldatzea zitalkeria hutsa da.  Berria - Ekonomia   2004-03-07

Hainbeste zalantza eta kezka eta beldur atzean uzteak poztuko balu bezala.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 209. orr.

Estualdirik pairatu bazuen, edo beldur, desilusio edo hildurarik, ez zuen esan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 194. orr.

Beldur hura deitzen dugu Laztura, batez ere, izutzen gaituzten gaitzak izugarrienetarik baldin badira.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 305. orr.

Zabalagotu zeure etxolaren esparrua, hedatu beldur gabe zeure egoitza-oihalak.  Elizen arteko biblia   Is 54,2

Jaunarengana jo nuen eta hark erantzun, beldur guztietatik libratu ninduen.  Elizen arteko biblia   Sal 34,5

Zugan zer beldur eragin litzake halaber gizon sentikor batek, amodioak zurea ez den bertze zorionik uzten ez dionik?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 264. orr.

Zerena den ez dakien beldur baten mende bizi dena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 21. orr.

Beldur hori nik baneukan behintzat: gizon harekin alderatuta, ni ezdeusa iruditzea Ritari.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 92. orr.

Beldur hori areago gehitu du herenegun gertatu zenak.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 469. orr.

Beldur hori izan duzu zuk?  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 42. orr.

Merezia duk beldur horretan bizitzea.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 24. orr.

Beldur horri aurre egiteko garaia da.  Berria - Euskal Herria   2004-04-21

Zaindarien borondatea ahultzen ari zela sumatu zuen, eta sendotasuna beldur bihurtzen zitzaiela.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 220. orr.

Heriotzari zion beldur hau izan zen, agian, arazo erlijiosoari irtenbidea aurkitu nahiaren beste eragilea.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 11. orr.

Beldur horrek geldiarazten nau gainerako guztiak bainoago.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 385. orr.

Ni galtzeko beldur hori hunkigarria zen, ez dizut ukatuko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 38. orr.

Amorruak jota zegoen Harry, eta beldur guztia galduta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 30. orr.

Poliki-poliki beldurra ari zitzaion jabetzen, ordu arte inoiz sentitu ez bezalako beldur berezi bat, ilunpearen beldurra, baso mortuaren beldurra, eta mendeku hartzeko anaia hil berri zion otso amesgaiztozkoaren beldurra.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 125. orr.

Beldur eta ikarazko aurpegieraz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 56. orr.

Hari beldur eta errespetu izan diezaioten.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 176. orr.

-Zer beldur diok Arturri, berea egiten uzteko, Lancelot?  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 82. orr.

Beldurrak ahoa lehortzen omen du.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 48. orr.

Beldurrak gaitu askotan umiltzen.  Herria   2005-07-07

Baina beldurrak ez nau osoki izitu.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 209. orr.

Emakume hark beldurrak hartua zirudien, zurtua.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 147. orr.

Jo bitza haiek beldurrak, eta ez ni.  Elizen arteko biblia   Jr 17,18

Beldurrak nauka geldi eta mutu.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 130. orr.

Beldurrak jota nengoen, haserre bizian baitzegoen Jauna.  Elizen arteko biblia   Dt 9,19

Beldurrak eraman gaitu hainbeste txorakeria esatera masturbazioaren inguruan.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 28. orr.

Beldurrak gidatzen duena eta gaizkia saihesteko ongia egiten, hura ez du Arrazoiak gidatzen.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 493. orr.

Zahardadeak eta beldurrak tronpaturik nabil beharbada.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 67. orr.

Beldurraren hodei maltzur iluna azkarki hedatzen da holakoetan.  Herria   2001-10-04

Dakiguna da zerbait senti edo suma genezakeela gurearen gainean, gure hiltzeaz edo hiltzeko beldurraz.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 108. orr.

Mundu guztia berari buruz esaten ari zenaz ere pentsatu zuen, baita horren inguruan areagotzen ari zitzaion beldurraz ere.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 177. orr.

Beldurraz baliatuz, japonesek gogorki tratatu zituzten filipindarrak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 178. orr.

Alcide Jolivetek eta Harry Blountek irrikitzen zutena, Mikel Strogoff beldurrez betetzen zuena, abuztuaren 12ko goizean gertatu zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 266. orr.

Ez zion dirua hartu nahi izan gurasoen beldurrez.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 462. orr.

Ez izan, beraz, borrero horren beldurrik.  Elizen arteko biblia   2 M 7,29

Ez izan beldurrik, Sion, ez egon bihotz-eroria.  Elizen arteko biblia   So 3,16

"Ez al duk beldurrik izan?", galdetu zidan.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 24. orr.

Oheetako bat arriskupean omen dago; zaldun ezezaguna etzaten da han, beldurrik gabe.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 13. orr.

Egin oihu eztarria betean, beldurrik gabe, goratu ahotsa turutaren pare.  Elizen arteko biblia   Is 58,1

Iraganari beldurrik gabe begiratzeko garaia da. erasotzea erabaki zuen, inolako arriskuren beldurrik gabe.  Berria - Harian   2005-07-24

Else bizi da bere aitamekin, neskatxa pollita, ernea, beldurrik gabekoa.  Herria   2002-11-14

Ez nien noski gainerako gonbidatuei ene beldurren berri eman.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 138. orr.

Horrelakoxe izu bikoitzak jotzen ditu hiriak ere; beldurretan dagoz sabaiak noiz eroriko, naturak lurpeko haitzuloan noiz bat-batean hondatuko.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 427. orr.

Ez al duzue gure Jainkoaren beldurrean bizi nahi, atzerriko gure etsaien aurrean barregarri gerta ez gaitezen?  Elizen arteko biblia   Ne 5,9

Beldurrera ohitzen da, eta beldur hori beharrezko bihurtzen zaio.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 223. orr.

Afektu horietatik zalantza kentzen bada, Itxaropenetik Segurantza dator, eta Beldurretik Etsipena; hots, haren beldur ginen edo itxaroten genuen gauza baten iruditik sorturiko Poztasuna edo Tristura.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 273. orr.

Libra gaitzazu gaiztoen eskutik, eta aska nazazu ni neure beldurretik.  Elizen arteko biblia   EstGr 203,30

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Esan bezala, beldur handia zion eskandaluari, Dolu egin zuten Jonatan eta beronen lagunengatik, eta beldur handiak hartu zituen denak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 618. orr.

Prudenek, egia esan, ikusitakoak baino beldur handiagoa ematen zidan.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 83. orr.

Beldur arraroa sentitu zuen Matiasek.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 20. orr.

Bizitza honetan gaizkintza larriei penen beldur larria dagokie.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 221. orr.

Beldur beltzean iragan ditut han hiru urte.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 25. orr.

Baina, gogoa beldur bortitzagoak jotzean, arima osoa ere lohadarretan sentikide dela dakusgu eta gorputz osoan izerdiak eta zurbiltasuna datozela.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 175. orr.

Dakidana da, lotsa izigarri batek edo beldur nahasi bitxi batek hartu ninduela!-Zaldizko Beltzak? -esan zuen Pippinek, begiak zabal-zabalik, beldur zahar bat berriro agertzeak ilundurik.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 82. orr.

Espainiako Atzerritarren Legeak beldur fisikoa eragiten die etorkinei.  Berria - Euskal Herria   2004-03-14

Ez du infernuko oinazeen beldur moralak geldituko, hauei barre egiten baitzaie haurtzaroa igarotakoan.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 220. orr.

Batzuk beldur erreal eta irudizkoei amore eman eta gorputza salbatzen saiatu ziren, beren arima islamikoaren kondenazioa bat-bateko bataio kristauaren bidez bilatuz.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 404. orr.

Zeren jendaila txepelak errespetu edo beldur sakratu batekin onesten baitu arrakastaduna.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 93. orr.

Hark bezala beldurra sentitu nuen, beldur ilun bat, herioa hurbil sumatzen duenaren antzera.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 21. orr.

Beldur iragankor bat, etsipenezko une bat, amodioak ordea berehala desagertarazi duena.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 298. orr.

Badirela tartean batzuk, ni adibidez, poliziari beldur gaindiezina diotenak, eta hori, beldur gaindiezina, salbuesten den baldintza dela eskubideen doktrinan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 301. orr.

Burua hutsik, ordea; eta bere baitan ezin atzeman halako beldur sor bat baizik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 53. orr.

Harekin oso ondo sentitzen da Ikusezinaren beldur lausoa.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 214. orr.

Isilik zelatatzen zituzten, oihurik egin gabe, guztiengana beldur menderaezina zabalduz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 201. orr.

Beldur salbatzaile batek eman zidan abisua.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 264. orr.

Hala ere, beldur ulertezin batek bihotza estutu zion Halako begirune bat nabaritzen zuen harengana, beldur zehaztugabe batez nahasirik.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 48. orr.

Beldur alferra bada, beldur hau gaitz da, noski, bihotza alferrik zirikatzen eta oinazetzen baitu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 223. orr.

Harriturik gelditzen baitziren haren predikuekin, eta beldur salbagarriak hartzen zituen haren aurrean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 205. orr.

Ez zion sinesten agindu bezala tiro egin ziezaiokeenik, baina beldur izugarria menderatu behar izan zuen hala ere.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 42. orr.

Beste herrietako jende asko judu bihurtzen zen, juduen beldur ikaragarria sartu baitzitzaien.  Elizen arteko biblia   Est 8,17

Izerditan eta ikara batean gelditu zen, beldur errukarriak menderaturik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 65. orr.

Etxea utzi nuenez geroztik, beldur irrazionala landatua zitzaidan, nire ezpainak haren masailetara hurbildu ahala burua bertze aldera biratuko ote zuen Aiena ezazu batez ere beldur etsipengarri hori.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 52. orr.

Ni baino zintzoagoa baita, nire ariman du bortiztuko ni ausardiaren ausardiaz haren ariman itotzera entseiatzen nintzen beldur baliagarria.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 495. orr.

Ukitu eskatologikoa edo nekrofilikoa edo pornografikoa zuten gauzen aurrean omen nuen intolerantzia eta beldur puritanoa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 126. orr.

Une horretantxe agertzen zen beldur ezezagun eta zorrotz hori.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 73. orr.

Beldur egiazkoa beste garai batzuetako ametsezko izumenen zantzu moduko bat da.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 112. orr.

Nola gaitz horren kontrako xerto egokirik ez den orainokoan, halako beldur bat hedatzen ari da.  Herria   2005-10-20

Hitz nahasiak erraten zituelarik, halako beldur batek hartzen ninduen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 57. orr.

Beldur moduko bat ematen zidan begiak altxatu eta zuri begiratzeak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 46. orr.

Etengabeko beldurrak harrapatuta bizi omen zen, eta izua gorabehera [...], hala eta guztiz ere pozik zegoen, inoiz ez bezala.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 56. orr.

Haren hasierako beldurrak lasaitu ondoren, ez bainintzen solas egitera jina, zenbait libertate hartzera menturatu nintzen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 306. orr.

Erotzeko beldurra nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 24. orr.

Egiazko beldurra, beldur lazgarria.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 114. orr.

Jainkoaren graziaren babesaz, espirituko beldur eta larrialdi asko gainditu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 227. orr.

Bizitzea ezkutukoak ateratzea dela, barreneko beldur ezezagunak ateratzea, sentitzea.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 16. orr.

Seme, ez zaitzala inolako beldur edo tentaldik kezkatu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 308. orr.

Carlosen erronka-eupadek garbi adierazten zuten nik miraria ez ikusteko hark zuen beldur barren-barrenekoa.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 168. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Halako beldur-zantzo batez hitz egin zuen Nathanielek: [...].  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 68. orr.

Agirreren ahotsari beldur ukitua igarri zaio, enkontru honek ezer onik ekarriko ez diolakoan.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 141. orr.

Eta beldur puntu bat sentitu nuen, eta libertate sentimendu izugarri bat ere bai, beldurrarekin batean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 277. orr.

Beldur mota asko dago.  Berria - Kultura   2004-02-25

Ez zuen beldur-izpirik ematen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 111. orr.

Aktoreak, beldur egoera bat antzeztu behar duenean, benetan beldurra sentitzeko gai izan behar du.  Berria - Kultura   2004-09-10

Berunezko egunsenti pisua, eta gorputz beratza, epela, ohe arrotz batean, gela arrotz batean, eta tinbre hots zorrotzak pasilloan eta beldur sentimendu bereziki lotsagarria, miserablea, egun berriaren aurrean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 46. orr.

Den-denak beldur zirrarak hartuta zeuden.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 35. orr.

Oraingoan bakarrik konpon zaitezen utziko dut -ohartu zuen, Golen beldur adierazpenarekin dibertituz.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 172. orr.

Llumen esku zauritua ikusten dute, Joanaren beldur-aurpegia, zer gertatzen den galdetzen dute, zerk eragin duen odola.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 160. orr.

Hantxe zeuden etxekoak, beldur-begiradarekin, niri eskuak eskaintzen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 27. orr.

Pertsona eta bikote askok eta askok sexualitatea frustrazio, beldur konplexu eta kulpa sentimenduekin bizi dute.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 239. orr.

Nola edo hala, aurre egin nion beldur olatuari.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 173. orr.

Eta zeren sugeen putzu hura indiar eta beltz haien beldur-iturria baitzen, nola Pagabasoko leizea urbiaindarrena., Jakina da ezen sineste itsua izan ohi dela beldur-leungarririk eta arintgarririk eraginkorren.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 575. orr.

Errealitatearen portutik irten eta amesgaizto batean hondoratzera doala dakienaren beldur-bultzadaz zabaldu zaizkio, iheserako bide bakarra esnatzea dela jakinda. Haatik, nire beldurrak uxatzeko eskatu dizudalarik ele bat, ele bat bakarra, ihardetsi beharrean, adituko ote zintuzten beldur itxurak egin dituzu.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 127. orr.

Erabaki-, itxaropen- eta beldur-krisialdi bat izan zen, baina sukar handia, pisu-galera eta eldarnioak eragin zizkion, bai eta krisi epileptiko bat ere beharbada.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 164. orr.

Neskameak beldur-dardaraz eraman zizkion puskak bere andreari, malkoekin hitzekin baino gehiago gertatua azalduz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 457. orr.

Bere balentrien albisteek hanpatzen dute, beharbada, beldur-banatzaile honen kartera.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 210. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Jakin ezak ez dudala onartzen eta ez diadala horretarako baimenik emaiten, nola emanen ez bainioke koldar beldur-jario bati...!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 534. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gau-beldur baten modura.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 53. orr.

Portugaldarren bihotzak izuaz eta erlijio-beldur larriaz beteaz.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 407. orr.

Musu emango nizuke kalean aurkitzean, inoren iseka-beldurrik gabe.  Elizen arteko biblia   Kt 8,1

Inoiz baino okertuago zihoan, oinez, irrista-beldurrez.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 150. orr.

Jakina da behar bezalako emakume gaixoa garbimin eta zikin-beldur paranoiko batek harrapatua bizi dela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 27. orr.

Karitate santuak garaitzen ditu deabruaren eta giza grinen tentaldi guztiak eta giza beldur guztiak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 93. orr.

Arrosario zuri hori bizitasun falta latz baten, bizi-beldur baten, seinale da, zahardadezko eritasun batena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 81. orr.

Galera, galdu-uste eta gal-beldurrak dakarte hutsaren gainean eraiki beharra.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 275. orr.

Miseria fisikoek eta gau txarren etor-beldur atergabeak ez zioten utzi pentsatzen heriotza den bezain gauza abstraktuan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 105. orr.

Hega-beldurrik, ezta pentsatu ere!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 89. orr.

Oso zen gaixo-beldur: ez zuen inoren airerik bere biriketan nahi, ez zuen inoren begik bera jotzerik nahi, ez zuen inoren eskuk bera ukitzerik nahi, ez zuen inoren hautsik bere gorputzean nahi.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 92. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Gizonarekin goiko koskorretaraino egina dagoen emakume bat, gurasoen ondoan aspertzen den haur izu kale-beldur eta jende-beldur bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 175. orr.

7 (elkarketa kopulatiboetan)

Azkenik, kezka-beldur horietan bada ere, hark egin bezala idatzi omen zituen denak, kondairari egia-izpirik txikiena ere kentzeke eta eransteke.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 122. orr.

8 (adizlagun gisa)

Egiazko arrainak mortsa eta fokaren beldur bizi diren bezala, halaxe bizi dira testuak beraien sailkatzaile eta disekatzaileen hurbiltasunean.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 38. orr.

Agoiztik Tuteraraino, Antonio Casas eta Arturo Rebollo adituek iragarritako hondamendi arriskuen beldur bizi dira hainbat herritar.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 16. orr.

Besteen beldur bizi gara, ni behintzat bai.  Berria - Kultura   2004-12-10

Iruditu zitzaidan laztura hilgarri haren ondorioaren beldur egotea zilegi nuela.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 279. orr.

Mordorrek badu, bai, horren beldur egoteko arrazoirik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 187. orr.

Ez duzu uste, alabaina, hain urrats nabarmena egin ondoren, nire eskergabe horrek nire ausentziaren beldur egon behar duela?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 326. orr.

Kale egiteko beldur balego bezala.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 38. orr.

Zaude oraino beldur zuhurrak bainoago arinak diren emakume horiengatik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 250. orr.

Ez da horren beldur ibiltzen.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 23. orr.

Berak ez du inoiz horren beldur jokatu.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 48. orr.

9 beldur gabe adlag beldurrik gabe. ik beldurgabe.

Beldur gabe onar itzazu sentimendu horiek, Eugeni: naturan daude.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 95. orr.

Bada hor beldur gabe ibiltzea merezi duen bide bat.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 97. orr.

Eta ez al duzu zeuk onartu, halaber, ez dela irrika gaiztoa beldur gabe bizi nahi duenaren desira?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 108. orr.

Jaurtiki hadi beldur gabe beragana; ez hau jausten utziko.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 234. orr.

Zabalagotu zeure etxolaren esparrua, hedatu beldur gabe zeure egoitza-oihalak; luzatu lokarriak, sartu gogor ziriak.  Elizen arteko biblia   Is 54,2

Gogor, eta etsaiaren beldur gabe.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 220. orr.

10 beldur-ikara (orobat beldurrikara g.er.)

Osasunaldia espero genuen, baina beldur-ikara dugu gainean.      - 0. orr.

Zuen beldur-ikara izango dute abereek eta zeruko hegaztiek.  Elizen arteko biblia   Has 9,2

Beldur-ikara izango du Asiriak, Jaunaren ahotsa entzutean.  Elizen arteko biblia   Is 30,31

Bi osaba, sekulako beldur-ikara eragiten zidatenak, ate haren atzean zaratak eta argiak itxirik, ezkaratzean hara-hona ibiltzen hasi ziren.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 85. orr.

Beldur-ikarak hartuko ditu, Jaun ahalguztidunak eskua beraien aurka jasotzen duela ikustean.  Elizen arteko biblia   Is 19,16

Jakin zuten guztiak beldur-ikaraz gelditu ziren.  Elizen arteko biblia   Eg 5,5

· Zer gertatu zen asmatzen ahalegindu, beldur-ikaratan egon eta komunera joateko beharra izan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 268. orr.

11 beldur izan da ad

-Beldur ninduan, izugarrizko beldurra neukaan, nik larregi nekien eta segur nengoen ez nuela tortura gainditu ahal izango.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 180. orr.

Beldur zen harako bidaian abiatzean, eta beldur izateko arrazoi aski bazuela zilarra bezain garbi konprenitu zuen ailegatu zen puntutik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 144. orr.

Une haren beldur zen Harry.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 98. orr.

Zorionaren beldur izan bainaiz, ez bainekien zer zen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 57. orr.

EYhwh-ren sekretuak Haren beldur direnentzat dira. rregeak ez ziren sakrilegoak, sakrilegoentzako zigorren beldur zirelako; baina bestela, era guztietako krimenak burutu zituzten.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 30. orr.

Orduan, zeren beldur izan naiteke?  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 154. orr.

-Bizardunen beldur izan behar al dut ba? -galdegin zion Ala Al-Dinek.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 170. orr.

Udaberrian beldur izan ziren demokratak, Kerryk ezin izango ziola bere ahalegin finantzarioari eutsi.  Berria - Mundua   2004-11-03

Jauna, Israelgo erregea, zurekin dago: ez zara gehiago ezeren beldur izango.  Elizen arteko biblia   So 3,15

Zain gelditu naiz pixka batean: ziplo eroriko den beldur naiz.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 63. orr.

Bakarrik, berez zabalduko ziren beldur nintzen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 138. orr.

-Ez zinen noski horretarako bakarrik etorriko -esan nuen ahots apalez, galeriatik entzungo ziguten beldur bainintzen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 66. orr.

Gauza horiek -beldur naiz- ezinezko izango zaizkio, bai orain eta bai gero ere.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 231. orr.

Gaizki egiten baduzu, ordea, izan beldur, zigortzeko ahalmena ez baitute alferrik.  Elizen arteko biblia   Erm 13,4

-Izan Jainkoaren beldur, ene lagun.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 27. orr.

Noren ikara zinen, noren beldur, niri huts egiteko, nitaz erabat ahazteko?  Elizen arteko biblia   Is 57,11

Ez izan inoren beldur, ez ikaratu!  Elizen arteko biblia   1 P 3,14

Deusen beldur ez zen, azken ezbehar gaizto batena izan ezik: [...].  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 401. orr.

-Beldur nintzelako egin dut ihes, alabak kendu egingo zenizkidala uste bainuen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 88. orr.

-Orain arte, beldur nintzen, bakarrik hara joateko.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 15. orr.

Sentitzen nuen emozioaren zirrara luzatzeko, iruditzen zait, baina baita Victoriaren mezua ezagutzeko beldur nintzelako ere.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 219. orr.

Entzuteko beldur nintzen hitzak ziren Anderren horietxek.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 52. orr.

Ez izan, bada, errege bekatari horren mehatxuen beldur.  Elizen arteko biblia   1 M 2,62

Baina beldur zen Jaunaren sekretua agerian jartzeko.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 533. orr.

Ez zen etsaiaren erasopean erortzeko beldur.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 240. orr.

Jadanik ez zen biharamuneko hiltzaileen beldur -aienatuak ziren, ahaztuak, bere giza bizitzan etsai zituen pertsona eta gertakari ugariekin nahasiak-.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 21. orr.

Timoteo bidali nizuen zuen sinesmena zer-nola zebilen jakiteko, beldur bainintzen.  Elizen arteko biblia   1 Ts 3,5

Joateko beldur bazara, hartu Pura zeure morroia eta joan biok kanpalekura.  Elizen arteko biblia   Epa 7,10

Hil ondoren izan daitezkeen zigorren beldur zertan izanik ere ez dago. eerrugabe izateagatik mespretxatuko dituzten beldur baitira.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 337. orr.

Zeren harekin etengabe egonik, eta nire amodioaz ezin mintzaturik, beldur izatekoa baitzen ez ote zen azkenean ohituko ni durduzarik gabe ikustera.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 130. orr.

Beldur naiz euskara ez den Bartoloren iturri garbi hartako ardotxo txuria.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 36. orr.

Baina gaur egun beldur naiz zuen egoera arrunt diferentea den.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 151. orr.

Beldur gara alemaniarrek, atzerantz egiten hasten direnean, jende guztia eramango ez ote duten.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 194. orr.

Ministroak, ordea, ez zion baimenik eman, beldur baitzen bideko zailtasunak ez ote zuen haren egoera gaiztotuko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 271. orr.

Adelak eskatuta hasi zen etortzen, nire maistra beldur baitzen arazoak izango ote nituen gai batzuetan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 71. orr.

Osaba Kamil Abasek bere anoa jango ote zuen beldur baitzen, babak bi multzotan bereizi, eta ez zion lagunari beste aldera eramaten uzten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 49. orr.

Flora emakume sendoa zen, ni baino sendoagoa, eta joko ote ninduen beldur ere izaten nintzen sarritan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 385. orr.

Nori izan beldur.  Elizen arteko biblia   Mt 10,26 tit

Beldur izatekoa zen, baina ez zen hala jazo.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 266. orr.

· (aditz laguntzailea ezabaturk) Beldur lantegia ez ote den zerratuko.  Herria   2003-05-22

Trumoiaren beldur agian, baina ez euriaren.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 202. orr.

Israeldarrak egiptoarren beldur.  Elizen arteko biblia   Ir 14,10 tit

India uholdeen beldur.  Berria - Mundua   2004-08-14

-Eta? -galdetu zuen, erantzunaren beldur.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 150. orr.

Itzuliko diren beldur?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 205. orr.

Zeren beldur, huraxe gertatzen zaio gaiztoari; zeren irrika, huraxe ematen zintzoari.  Elizen arteko biblia   EsZ 10,24

Isilik gelditu ziren anaiak, sasi-santuak eskandaluren bat sortuko zuen beldur.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 297. orr.

Zital horrek, alakatzen nauzu, zutaz trufa eginen ote dudan beldur!  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 81. orr.

12 du ad

Beldur izan nuen, aitor dizut, hain emakume bitxiarekin, halabeharrez bazter hartara behako soil bat igortze hutsak ez ote zidan bet-betan suntsituko hain artoski eginiko lanaren emaitza.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 408. orr.

Baina etsaien irainen beldur nintzen, arerioek, oker ulertuz, hau pentsatuko zuten beldur: [...].  Elizen arteko biblia   Dt 32,27

Lekuari dio beldur, bakardadeari baino gehiago.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 126. orr.

Beldur diot irratia berriz pizteari.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 210. orr.

Askatasun zaharrek beldur diote askatasun berriari.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 92. orr.

Zer dela-eta diozu beldur gizaki hilkorrari, belarra bezain igarokor den gizakiari?  Elizen arteko biblia   Is 51,12

Jerusalemera iritsi zenean, Saulo ikasleekin elkartu nahirik zebilen, baina beldur zioten denek, ez baitzuten sinesten benetako ikasle zenik.  Elizen arteko biblia   Eg 9,26

Beldur nizun, gizon gogorra zarelako.  Elizen arteko biblia   Lk 19,21

Beste horrenbeste eginen die Jaunak zuen Jainkoak beldur diezuen herri horiei guztiei.  Elizen arteko biblia   Dt 7,19

Nik beldur nion urari.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 54. orr.

Jaun ahalguztiduna bakarrik behar duzue santutzat hartu; hari behar diozue beldur izan, hari ikara.  Elizen arteko biblia   Is 8,13

Beldur zion ordea arriskuari.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 45. orr.

Zuek beldur diozue arretazko begirada sakonari, ez zarete ausartzen zeuok gauzei sakon eta arretaz begiratzen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 356. orr.

(osagarriekin)

Muxi katua geroz eta txintxoago eta adeitsuago portatzen da nirekin, baina beldur pixka bat diot oraindik ere.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 53. orr.

Hiltzeari baino beldur gehiago zion emakumearen heriotzaren erruduntzat joa izateari.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 373. orr.

Onar ezazu, andrea, beldur gutxiago diezula zu gaitzestera ausartuko ez diren jendeei.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 136. orr.

Doktoreak aparte hartu zuen Errektore jauna, beldur gutxiago baitzion hari, eta bere nahigabe guztia kontatu zion.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 70. orr.

Nork dio aski beldur zure suminari?  Elizen arteko biblia   Sal 90,11

13 beldurrak adlag beldurrez.

Hemen denak beldurrak daude, deabrua balitz bezala.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 316. orr.

Desirak, hotzak, beldurrak nengoen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 348. orr.

-Faxistak beldurrak zeuden Larrinagan, baina pozak ere bai.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 235. orr.

-Beldurrak zaude bidazti horrek postako zaldiak kenduko dizkizun?  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 181. orr.

Beldurrak nago beti ez ote gaituen gu hirurok arriskutan jarriko.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 289. orr.

Beldurrak hilda nago.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 410. orr.

Bisirra beldurrak hilik geratu zen Xerazadek tinkotasunez esan zionean: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 20. orr.

Beldurrak akabatzen nago, arbuiatuko ote nauen.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 71. orr.

Ikusleek hezlea odola zeriola ikusi zuten, eta beldurrak akabatzen altxatu ziren, ihes egiteko.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 62. orr.

Horregatik, ahul eta beldurrez dardar aurkeztu nintzen zuen aurrean.  Elizen arteko biblia   1 Ko 2,3

Gure lekuan baleude, beldurrak akabatzen haiek ere, alemanak!  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 52. orr.

Beldurrak airean nengoen Magnolia Crescent kalean hura ikusi nuenean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 49. orr.

Beldurrak airean zebilek oraindik, salaketa jarriko ote diogun.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 196. orr.

Israeldarrak, gizon hori ikusita, ihesi joan ziren beldurrak airean.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 48. orr.

Haran Sakratuko bizilagunek ateak trangatu eta leihoak adreiluz tapatzen ditiztek, beldurrak airean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 79. orr.

14 beldurraren beldurrez (orobat beldurraren beldurraz g.er.) adlag

Beldurraren beldurrez, galtzetara kaka egin nian.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 110. orr.

Mugitzen zen guztiari tiroka zebiltzan, beldurraren beldurrez, izan oilo, arratoi, ardi edo ahuntz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 237. orr.

Neskameak kandela hurbildu ziolarik, sendagileak beldurraren beldurrez ikusi zuen gaixoa hilik zegoela.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 63. orr.

Aintziran ibiltzen ikusi zutenean, ikasleak izutu egin ziren, mamuren bat zelakoan; eta beldurraren beldurrez oihuka hasi ziren.  Elizen arteko biblia   Mt 14,26

Zergatik gogoratzen ditut beti gauzarik okerrenak, eta zergatik dut beti beldurraren beldurrez garrasika hasteko gogoa?  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 167. orr.

Eta, gainera, Teutonian orain boltxebikeen arriskua egiaz datorkiela jakiten badute, dardara batean jarriko dira, beldurraren beldurrez.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 334. orr.

15 beldurrez adlag

Ohartu nintzen, hala ere, hiru errebolber kargatu zeudela altzarietan jarrita, gizon hura beti erasoren baten beldurrez bizi balitz bezala.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 188. orr.

Beldurrez bizi gara, sentimenduek arrazoia itsutuko digutelakoan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 179. orr.

Halako lotsa ere bazeukan diruketa handi hori kolpetik emateko beldurrez egon zelako.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 93. orr.

Goizeko hozkirria barruraino sartu zitzaion; hortzak karraskatu zituen, beldurrez zegoen hantxe erori eta lurrean ezin altxaturik gelditzeko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 56. orr.

Horregatik, ahul eta beldurrez dardar aurkeztu nintzen zuen aurrean.  Elizen arteko biblia   1 Ko 2,3

Beldurrez dar-dar, nor zen galdetu zion presoak, eta ahots batek esan zion Frantzisko dohatsua zela.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 134. orr.

Orduan, herri guztiak, ikaraz eta beldurrez, zioen: [...].  Elizen arteko biblia   1 M 7,18

Lliburua aldaretik hartu eta begirunez eta beldurrez ireki zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 240. orr.

Joselu bakarrik gelditu zen zutik eta kokapenen ustezko oreka apurtzeko beldurrez moduan bera ere jesarri egin zen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 172. orr.

Heriotzaren beldurrez beren bizitza osoan esklabo bezala bizi zirenei askatasuna emateko.  Elizen arteko biblia   Heb 2,15

Hasieran, aitarenganako beldurrez edo amarenganako errespetuz, atzera egiten nuen eta isildu egiten nintzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 27. orr.

Idoiak atzerantz begiratu zuen, atea itxiko zuten beldurrez.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 68. orr.

Beste motorrek ere huts egin zezaketelako beldurrez, larrialdi-lurreratze bat egitea erabakia zuten.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 26. orr.

Ostiako gotzain beneragarria beldurrez airean zegoen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 228. orr.

Gaua han pasa genuen, eta biharamunean, beldurrez akabatzen, atera nintzen eta etxerantza hartu nuen, autoan.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 108. orr.

16 beldurrezko izlag

Mariak beldurrezko hotzikara goxo bat sentitu zuen gorputzean, ipuinetan ogroa iristen denean bezala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 221. orr.

Bat-batean beldurrezko txilio bat egin eta Neville lasterka abiatu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 144. orr.

Lehen aldiz, beldurrezko keinu bat egin zuen Quirrellek.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 262. orr.

Itxaropenezko eta Beldurrezko afektuak ez daitezke, berez, onak izan.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 467. orr.

Beldurrezko pelikula batetik aterata zirudien aurpegiarekin baitzebilen beti, begiak zabal-zabalik.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 36. orr.

Donostiako Antzoki Zaharra da Beldurrezko Zinema Astearen bihotza.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 135. orr.

Gure garaiko beldurrezko istorioen idazle ospetsuenetako bat William D. Howells da.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 57. orr.

Jainkoa dena den, dakien eta dezakeen Diruaren izen zaharra baizik ez dela, edo, bestela esanda, bat-bakartasun edo bakardade kosmikoarena, beldurrezko ezerez beteginarena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 56. orr.

Adi-adi entzuten zuen, zentzumen guztiak erne musikarako, baina begirada izutu eta beldurrezko batez.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 88. orr.

Ez da ahaztu behar, baina, fantasiazko ipuinak (ankerkeriazkoekin eta beldurrezkoekin batera) hasiera-hasieratik daudela Maupassanten ipuingintza oparoan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 17. orr.

17 ni beldur

Ni beldur, berriz eskuratzen dugunean, ainitz luma galdurik dugula bilduko. -Ni beldur, ez dela sekulan ezkonduko Dominique.  Herria   2005-05-26

-Ni beldur ezetz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 280. orr.

Haatik ni beldur ez duela hunek bi oren iraunen bidarritarrarekin, alde bat edo besterat.  Herria   2001-11-08

Arrosario zuri hori bizitasun falta latz baten, bizi-beldur baten, seinale da, zahardadezko eritasun batena, eta, ni beldur, erremateko gaitz batena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 81. orr.

Hitz bakar bat ere ahoskatuko nionetz, ni beldur.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 182. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

beldur apur bat (20); beldur bainaiz (18); beldur bainintzen (19); beldur baita (10); beldur baitira (12); beldur baitzen (43); beldur baitziren (19); beldur bakarra (11); beldur balira (7); beldur balitz bezala (18); beldur barik (7); beldur batek (12); beldur bizi (10); beldur da (159); beldur da ez (8); beldur dela (27); beldur delako (8); beldur den (15); beldur dio (9); beldur diote (10); beldur dira (237); beldur direla (14); beldur direlako (30); beldur diren (11)

beldur ematen (32); beldur gabe (16); beldur gara (48); beldur gehiago (10); beldur gehien (12); beldur ginen (11); beldur gutxiago (11); beldur guztiak (23); beldur handia (86); beldur handia ematen (8); beldur handia zion (8); beldur handiagoa (36); beldur handiagoa ematen (7); beldur handiegia (8); beldur handiena (11); beldur handirik (23); beldur handirik gabe (11); beldur handiz (11); beldur hori (57); beldur horiek (13); beldur horrek (11); beldur horren (8); beldur hura (19)

beldur ikara (13); beldur ikaragarria (18); beldur ikarak (9); beldur ikaraz (24); beldur izan (161); beldur izan behar (14); beldur izan nintzen (15); beldur izan zen (26); beldur izanen (7); beldur izango (30); beldur izatea (21); beldur izateko (26); beldur izatekoa (16); beldur izaten (35); beldur izaten zen (8); beldur izugarria (8); beldur lauso (7); beldur naiz (268); beldur naiz ez (44); beldur nauk (17); beldur ninduan (8); beldur nintzelako (17); beldur nintzen (156); beldur nintzen ez (17)

beldur ote (16); beldur pixka (41); beldur pixka bat (36)

beldur zara (30); beldur zarete (14); beldur zela (37); beldur zelako (15); beldur zen (158); beldur zen ez (10); beldur zinen (7); beldur zirela (12); beldur zirelako (11); beldur ziren (75)

bere beldur (10); beste beldur (9); beste beldur bat (7); beti beldur (7); den beldur da (10); den beldur dira (19); den beldur naiz (7); dituzten beldur dira (7); duen beldur da (7); duen beldur dira (7); duten beldur dira (17)

egiteko beldur (14); erasoen beldur (12); ez beldur izan (13); ez da beldur (7); ez izan beldur (74); ez naiz beldur (13); ez zara beldur (7); ez zen beldur (9); ezeren beldur (24); galtzeko beldur (29); gure beldur (8); haien beldur (11); halako beldur (38); halako beldur bat (18); haren beldur (30); heriotzaren beldur (20); horien beldur (20); horrek beldur (10); horren beldur (47)

inoren beldur (9); izatearen beldur (10); izateko beldur (8); jendearen beldur (11); kezka eta beldur (7); nire beldur (19)

ondorioen beldur (11); oso beldur (7); ote den beldur (14); ote duten beldur (10); ote zen beldur (21); ote zuen beldur (10)

zer beldur (13); zerbaiten beldur (8); zeren beldur (45); zeren beldur izan (11); zure beldur (9)

ainitzen beldurra (11); badut beldurra (9); beldurra aipatu (7); beldurra areagotu (8); beldurra baino gehiago (7); beldurra da (30); beldurra dela (9); beldurra diote (15)

beldurra eman (16); beldurra emateko (8); beldurra ematen (157); beldurra ematen dit (14); beldurra ematen du (10); beldurra ematen zidan (20); beldurra ematen zion (11); beldurra ematen zuen (8); beldurra eragin (18); beldurra eragiteko (10); beldurra eragiten (18); beldurra ere bai (7); beldurra ere ematen (8); beldurra eta izua (7); beldurra galdu (11); beldurra hartu (14)

beldurra izan (29); beldurra izatea (10); beldurra izaten (11); beldurra nion (7); beldurra nuen (7)

beldurra sartu (25); beldurra sartzea (7); beldurra sartzeko (11); beldurra sartzen (10); beldurra sentitu (17); beldurra sentitu zuen (8); beldurra sentitzen (7); beldurra sortu (8); beldurra sortzen (19)

beldurra zabaldu (15); beldurra zion (8)

bere beldurra (9); den beldurra (15); dion beldurra (8); duen beldurra (11); egiteko beldurra (14); galtzeko beldurra (19); gure beldurra (8); halako beldurra (10); heriotzaren beldurra (9); izugarrizko beldurra (9); kezka eta beldurra (11); nire beldurra (8); sekulako beldurra (14); zeren beldurra (8); zion beldurra (8); zuen beldurra (14)

baten beldurrak (8); beldurrak airean (74); beldurrak akabatzen (19); beldurrak eraginda (8); beldurrak eragindako (7); beldurrak hartu (20); beldurrak hartu zituen (8); beldurrak hartuta (8); beldurrak hilik (16); beldurrak jota (22); beldurrak zegoen (9); egiteko beldurrak (7)

beldurraren beldurrez (33); beldurraren eraginez (9)

baten beldurrez (15); beldurraren beldurrez (33); beldurrez beterik (8); beldurrez bezala (22); beldurrez bizi (34); beldurrez dardar (12); beldurrez edo (33); beldurrez egon (21); beldurrez zegoen (13); den beldurrez (12); dituzten beldurrez (7); duen beldurrez (9); duten beldurrez (12); egiteko beldurrez (21); galtzeko beldurrez (22); gelditzeko beldurrez (8); hartzeko beldurrez (7); horren beldurrez (7); izateko beldurrez (9); ote zen beldurrez (22); ote zion beldurrez (10); ote zitzaion beldurrez (11); ote zuen beldurrez (15); ote zuten beldurrez (7); zen beldurrez (43); zidan beldurrez (8); zion beldurrez (19); zioten beldurrez (15); zituen beldurrez (9); zitzaion beldurrez (13); zuen beldurrez (37); zuten beldurrez (26)

beldurrezko asteak (12); beldurrezko astean (14); beldurrezko film (7); beldurrezko zinemaren (12); fantasiazko eta beldurrezko (13)

batere beldurrik (40); batere beldurrik gabe (19); beldurrik ematen (32); beldurrik ez (126); beldurrik ez izateko (11); beldurrik gabe (381); beldurrik gabe bizi (8); beldurrik gabe esan (19); beldurrik gabe eta (12); beldurrik handiena (19); beldurrik izan behar (38); beldurrik izan gabe (9); beldurrik izango (11); deusen beldurrik (7); egiteko beldurrik (9); ez beldurrik izan (17); ez dio beldurrik (20); ez diot beldurrik (7); ez dit beldurrik (7); ez du beldurrik (14); ez dugu beldurrik (7); ez dut beldurrik (9); ez izan beldurrik (68); ez zuen beldurrik (10); ezeren beldurrik (18); galtzeko beldurrik (7); inolako beldurrik (20); inolako beldurrik gabe (14); inongo beldurrik (7); inoren beldurrik (8); nehoren beldurrik (8)


beldurbako izond beldurgabea. (adizlagun gisa)

Ni ere "Gora munduko langileria!" oihukatuz hil nindutela esango zukeen nire herriak, ni, heriotza heroikorako adorea besterik ez neukan koldar hau, harro eta beldurbako hil nintzela kantatuko zukeen nire herriaren epika xumeak.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 168. orr.


beldurgabe 1 izond beldurrik ez duena. ik beldur 9.

Ahul, ezdeus, izutia izan nintekeen, nire gizon azkarraren, nire gizon beldurgabearen ondoan.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 49. orr.

Zelatari beldurgabeek defentsak zeharkatzea lortu zutela.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 261. orr.

Baina ezpata distiratsuak eta begirada amorratuak zituzten hobbit beldurgabeak ustekabe ederra ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 358. orr.

Fosdick Beldurgabea deitzen zidaten. bada, garai hartan, gure hau arrantzale herri ttipi eta itsasorako beldurgabea zen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 24. orr.

Argitasuna ez ezik, zuhurtzia sano eta beldurgabea erakusten du gure bertsolari gazteak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 227. orr.

Mordorren manupean luzaroen egondakoek [...] Mendebaldea gorrotatzen zutenek, eta oraindik harroak eta beldurgabeak zirenek, bat egin zuten azken borroka etsia luzatu nahian.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 281. orr.

2 berdurgabeko izlag

Ikusi ditugu beraz horien ondoreak, beren itsas untziaren inguruan beldurgabeko gudari famatuen moldean.  Herria   2003-02-20

Ez luke sekula bilatuko esanaren gusturik beldurgabeko euskarazko jende belarridun bakanek bilatzen duten tokian.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 70. orr.


beldurgabetu, beldurgabe(tu), beldurgabetzen da/du ad beldurgabe bihurtu.

Bada xixtima bat bizimodua arintzeko eta beldurgabetzeko, eta da zeure bizia iraganean irudikatzea, zure ondoeza edo sufrimendu esentziala gauza gertatua balitz bezala hartzea; eta gertatua iragana dago, pasea dago eta, beraz, ez dago.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 129. orr.


beldurgarri (orobat bildurgarri g.er.) 1 izond beldurra eragiten duena. (pertsona, animalia eta kidekoez)

Europa osoan bildutako mertzenarioak, Ptolomeo erregearen armadetan soldadu sartzera etorriak: eszitak; traziarrak; eta, batez ere, galiar beldurgarriak. Valmont jaun beldurgarri horrek, ustez arras izuturik baitauzka emakume guztiak, iduri du bazter utzi dituela bere arma hilgarriak, gaztelu honetan sar aitzin. oso apain txalmatua eta gainean zaldun beldurgarria zeraman zaldia agertu zitzaien.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 145. orr.

Irujok eta Xalak errespetua galdu ez ezik, aurre egin zieten bi maisu beldurgarriei.  Berria - Kirola   2004-02-25

Azti-munduko izakirik beldurgarrienen kontra borrokatzeko behar diren babes eta armak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 88. orr.

Munduko poliziarik beldurgarrienaren eskuetan nengoen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 173. orr.

Semeak ugazaba beldurgarri bat bezala ikusiko du bere aita.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Gorazarreak eta abestiak kantatuz zihoazen, etsai beldurgarri hura Israeldik bota ahal izan zutelako.  Elizen arteko biblia   1 M 13,51

Lehiakide beldurgarri bat gudukatik bazterreratzeko.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 269. orr.

Haurrak ginela, eta nihaur apezgai, Jainko beldurgarri baten otoiztera gindoazen elizara.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 129. orr.

Herensuge beldurgarri bat bizi zelako sakonean.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 26. orr.

Eszila, munstro gaiztoa eta orrolaria, hamabi oin oker eta sei lepo luze dituena; lepo bakoitzean buru izugarri bana dauka, eta buru bakoitzean hiru hortz-ilara beldurgarriak.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 82. orr.

Sekula ez ziren bat etorri Hagridekin berak "piztitxo interesgarriak" eta beste batzuek "munstro beldurgarriak" deitzen zituzten izaki haien inguruan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 179. orr.

Itxura iluneko mamu beldurgarriak.  Elizen arteko biblia   Jkd 17,4

Uharte batean zigante begibakar beldurgarriak dira; ondoko bateko jendeak burugabeak dira, begiak soinburuetan dituzte eta zaldien ferraren formako aho itsusi bat badute bularretan.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 92. orr.

Eta sortu berria zen beste erraldoi beldurgarri hura, XX. mende bukaerako azotea: hiesa.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 39. orr.

2 (bestelakoez)

Aizto zorrotz beldurgarri haietako bat sartu zuen sabelean.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 12. orr.

Taularen gainean, arma beldurgarri bat zegoen: sanbuka erraldoi bat.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 473. orr.

Isekagai eta mesprezagarri, eskarmentu beldurgarri izango zara inguruko nazioentzat. beren bihotzetik idolatria beldurgarri hori erauzi eta berengandik urrunarazteko.  Elizen arteko biblia   Ez 5,15

Zori beldurgarria izango da zuena: madarikazioa, gaitzespena eta lotsagorria.  Elizen arteko biblia   Jr 42,18

Sakabanatuak izan ziren, izu beldurgarriak jota, ikuskari ikaragarriek asaldaturik.  Elizen arteko biblia   Jkd 17,3

Halako batean burutazio beldurgarri batek odola turrustaka jarri zidan bihotzean.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 100. orr.

Danbatekoarekin kili-kolo zegoen gargola bat lurrera jausi zen abaila beldurgarrian.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 186. orr.

Lastertasun beldurgarriaz zabaldu zen izurria kontinente osoan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 26. orr.

Ilunabarreko zeremonian azaldu zuen edertasun beldurgarri hura berritu genuen denok geure kautan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 117. orr.

Trebetasun beldurgarri horri esker, problema guztiak argitzen zituen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 203. orr.

Basoa isiltasun beldurgarri batek hartu zuen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 95. orr.

Nik irakurriko dut, eta zuk entzun; eta horrelaxe emango dugu gau beldurgarri hau, biok elkarrekin.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 49. orr.

Kasik hilabete batez egon da han, bonbardaketa beldurgarrien pean.  Herria   2003-04-24

Epaia -heriotzazko epai beldurgarria-, belarrietara heldu zitzaizkidan hitzetan azkena izan zen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 95. orr.

Ez al zen hura guztia ni berriz ere suntsitzeko antolaturiko konplot beldurgarri bat?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 139. orr.

Berrikerien eta liberalismoaren kontra hitz ezinago gogorrez oratutako sermoi beldurgarria bota zuen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 192. orr.

Datu beldurgarriak eman ditu Nazio Batuen Erakundeak (NBE).  Berria - Gaiak   2006-03-14

Musika beldurgarri batez bete zuten sotoko ilunpea.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 278. orr.

Udako egunik ederrenak ere inoiz trumoi beldurgarriak hondatzen dituen bezalaxe.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 63. orr.

Adelari berun handi bat jarri zion bizitzak txikitandik, eta ilunperik beldurgarrienetara jaitsi zuen, eta gorantz abiatu zen bera gogor, Sisifo harriari bultzaka bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 217. orr.

Um Hamidak irri karkaila beldurgarri bat eginez erantzun zuen eta, hizketa molde pipertuz, esan zion: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 137. orr.

Orkoa kikildu egin zen une batez, baina berehala alarau beldurgarri batekin buelta erdia egin eta lehengo bidetik abiatu zen ihesean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 222. orr.

1850ean, Zaragozan bertan, goizeko zazpietan jo zuen ekaitz beldurgarri batek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 145. orr.

3 (beste izenondo batekin)

Gure lurraldean dabiltzan piztia eta munstro beldurgarri ugarien artean, bitxiena eta hilgarriena basiliskoa da.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 243. orr.

Begiak neurriz goitik zabalduak, begi-niniak handiturik, bazirudien esan ezinezko izumen batez gauza beldurgarri ezezagunen bati begira zeudela.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 26. orr.

Gauza beldurgarri eta izugarriak ari dira gertatzen herrialde honetan.  Elizen arteko biblia   Jr 5,30

Lehoi orrokari, sugegorri eta dragoi hegalariz josia dagoen lurralde beldurgarri eta arriskutsuan barrena.  Elizen arteko biblia   Is 30,6

Gure salaketarik zorrotzena, gaur ETAk Madrilen eragin duen tragedia beldurgarri eta izugarriaren aurrean.  Berria - Harian   2005-03-11

Amildegi beldurgarri eta ikaragarriaren gainean oso altu zegoen harkaitzeko zulo batean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1084. orr.

Margolan indartsu baina nahiko beldurgarri eta arrotz haietatik, hogeita hamar urtez ukitu ez zituen gaietara pasatu zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 35. orr.

Hala egiten dute suizidek, urrats beldurgarri eta zentzugabe hori egitea deliberatzen dutenean.  Berria - Kultura   2004-09-18

Ezin baita ulertu, sentitu ez bada, horrelako izumen beldurgarri eta zentzugaberik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 169. orr.

Garrasi luze, beldurgarri eta zorrotza entzun zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 269. orr.

Blackek barre egin zuen, gela osoa bete zuen barre beldurgarri eta garratza.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 298. orr.

Horregatik, haserretu egin zen Jainkoa Juda eta Jerusalemen kontra, eta era beldurgarri, harrigarri eta barregarrian utzi zituen.  Elizen arteko biblia   2 Kro 29,8

Mendebaldeko teknologiaren aparatu miragarri eta beldurgarria.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 102. orr.

Gero suak etxe guztia hartu zuen, gaina eta barrua dena zeharo erretzeko modurik beldurgarri eta ikusgarrienean.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 64. orr.

Zeruak aspaldi bidali zion maldizio beltz beldurgarria.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 113. orr.

Oso arriskutsua den dinamika militar beldurgarri batean sartzen ari da orain, gainera.  Berria - Mundua   2004-07-28

Zer ziren ibilgailu militar beldurgarri haiek, kale hustuak hain nabarmenki okupatzen zituztenak?  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 29. orr.

Baso misteriotsu eta beldurgarri batean girotu du Geo mi soop filma: Armiarmen Basoa.  Berria - Kultura   2004-09-23

Orduan aire beroak, hotz eta hezearen kontrastez, hodeitza altu beldurgarriak osatzen ditu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 65. orr.

Gune itsu beldurgarri bat. burrundara ikaragarri handia eta beldurgarria atereaz.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 52. orr.

Jauna, zuen Jainkoa, jainkoen Jainko eta jaunen Jaun baita, Jainko handi, ahaltsu eta beldurgarria.  Elizen arteko biblia   Dt 10,17

Aita Zeusek gizaki hilkorren hirugarren arraza bat egin zuen: brontzezko arraza, inola ere ez zilarrezkoa bezalakoa, lizar-enborrez egina, ahaltsu eta beldurgarria.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 160. orr.

Ingurune ilun eta beldurgarri hori egokia da ondu nahi duen filma biribiltzeko.  Berria - Kultura   2006-04-05

Batzuentzat argi distiranta, bertzentzat ilun beltza, beldurgarria.  Herria   2001-11-01

Haren aurpegi beltz puztu, beldurgarriak izumenezko ikara bat adierazten zuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 189. orr.

Zein ote zen amaren egia lazgarri eta beldurgarri hura?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 134. orr.

Barbarotasun berri eta beldurgarriagoa nagusitu da Mendebaldeko Kristandadearen beraren antzinako guneetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 438. orr.

Ez-egitekorik itsusienak eta beldurgarrienak egin zizkieten agintzen duen eskuaren zerbitzari gaiztoek.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 150. orr.

Gerra horiek Frantziako Karlos VIII.a erregeak Italian egin zuen inbasio ikaragarri hutsal baina beldurgarriarekin hasi ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 313. orr.

Gorrotagarria baino areago, beldurgarria.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 146. orr.

4 (predikatu edo adizlagun gisa)

Kartzelako atea zabalik topatzea beldurgarria da, ez?  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 182. orr.

Beldurgarria da Jainko biziaren eskuetan erortzea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 302. orr.

Gaua, ordea, beldurgarria izan zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 39. orr.

Beldurgarria baita zure patua: zureak egin du betiko!      - 0. orr.

Isiltasun hura gauekoa baino are beldurgarriagoa da, egunez mugimendua eta hotsa espero izatekoak direlako.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 183. orr.

Harry damututa zegoen dementorraren txanopean zer zegoen galdetu izanaz, beldurgarria izan baitzen erantzuna.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 203. orr.

Oraindik ere beldurgarriagoa zen isiltasun batean murgildurik geratu ginen denok.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 118. orr.

Sir Patricki aipatzeko zein beldurgarri eta zirraragarri aurkitzen nauzun.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 112. orr.

Horregatik bihurtzen da hain beldurgarria erditzeko unea: inork ezin duelako ziurtatu arazorik izango ez denik.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 74. orr.

Prévan hori hain beldurgarria ote?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 218. orr.

Era horretan hain beldurgarri gertatzen zitzaien ordainketen etetea eragin zuten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 90. orr.

Beldurgarri gertatuko zaie Jauna: lurreko jainko guztiak ezereztuko ditu, eta herri guztiek gurtuko dute, bai eta urrutienekoek ere, nork bere lurraldean.  Elizen arteko biblia   So 2,11

Guztientzat beldurgarri eta gorrotagarri den heriotza bera ere, gorespenera aholkatzen zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 416. orr.

Ikusten ikasten ari den haurtxo bati bezala, dena berri, zoragarri, beldurgarri iruditzen zaio.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 120. orr.

Itxura penagarria zeukan, barregarri eta aldi berean beldurgarri.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 191. orr.

Zein beldurgarri den sua arbolak, etxeak, eremuak kiskailtzen dituelarik uda huntan bezala Portugalen!  Herria   2005-11-17

Honekin apaindurik, jainkotar amaren irudia lurralde handietan zehar daramate, denen beldurgarri.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 131. orr.

Beldurgarria maitasun gabeko bizitza. Hantxe zegoen, lehen bezain beldurgarri, Martinen eta Teresaren aita, Berlino Begigorriya.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 64. orr.

Liburutegia ilun-ilun zegoen eta beldurgarri.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 185. orr.

Sar zaitez haren etxean indartsu eta beldurgarri, printze hori azeria bezain maltzurra da eta erbia bezain izutia!  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 45. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beldurgarri da (3); beldurgarri gertatzen (3); beldurgarri izango (3); ekaitz beldurgarri (4); ekaitz beldurgarri batek (3); garrasi beldurgarri (3); gauza beldurgarri (4); gizon beldurgarri (4); guztiz beldurgarri (3); herensuge beldurgarri (3); hots beldurgarri (6); hots beldurgarri bat (3); ikuskizun beldurgarri (3); izaki beldurgarri (3); jainko beldurgarri (3); jauna beldurgarri eta (3); mamu beldurgarri (3); militar beldurgarri (3); pentsamendu beldurgarri (3); zorrotz beldurgarri (3)

ahaltsu eta beldurgarria (3); begitarte beldurgarria (3); beldurgarria da (40); beldurgarria dela (7); beldurgarria den (4); beldurgarria egin (7); beldurgarria egin zuen (4); beldurgarria hartu (3); beldurgarria iruditzen (4); beldurgarria izan (26); beldurgarria izan zen (12); beldurgarria izan zitekeen (3); beldurgarria izango (8); beldurgarria izango da (4); beldurgarria zen (26); bezain beldurgarria (4); da beldurgarria (3); errejimentu beldurgarria (3); guztien aldean beldurgarria (4); hain beldurgarria (11); itxura beldurgarria (12); ivan beldurgarria (3); talde beldurgarria (4); zerbait beldurgarria (5)

baino beldurgarriago (3)

are beldurgarriagoa (7); baino beldurgarriagoa (4); beldurgarriagoa da (3); beldurgarriagoa zen (4); oraindik ere beldurgarriagoa (3)

baino beldurgarriagorik (4)

beldurgarriak dira (18); beldurgarriak izan (7); beldurgarriak kontatzen (4); beldurgarriak ziren (5); bezain beldurgarriak (4); gauza beldurgarriak (9); hots beldurgarriak (3); irudi beldurgarriak (3); ondorio beldurgarriak (3); ondorioak beldurgarriak (3)

modu beldurgarrian (3)

beldurgarriena da (3)

beldurgarriren bat (5)


beldurgarriki adlag era bildurgarrian. ik beldurgarriro.

Lehen zuloa pasa zuenetik segundo erdira, autoak beldurgarriki pistatik kanpora joateko norabidea zeraman, nahiz eta Sennak ordurako azeleragailua erabat askatua zuen.  Berria - Kirola   2004-04-30

Betikotasunak ere ez du zirrara ahulgarriagorik sortzen gogamenean, Haller batek hain beldurgarriki bikaina marrazten badu ere.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 220. orr.


beldurgarriro adlag beldurgarriki.

Autoa modu arriskutsuan mugitu zen euriak blaitutako bidean; ez zen, hala ere, beldurgarriro hurbildu kanpo aldeko bide bazterrera.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 26. orr.

Uhinak enbarkatzen hasiko dira, urak beldurgarriro gaindituko du karela eta itoko ditu ageriko bazter guztiak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 230. orr.

Orduantxe ikusi zuen isil-gordeka beraiengana hurbiltzen, gorputza lurrean arrastaka zuela, begi horiak ilunpetan beldurgarriro dirdaitsu zituela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 270. orr.

Bat-batean eta beldurgarriro aurkeztuko zaizue, bereziki zorrotz epaitzen baititu goi-mailakoak.  Elizen arteko biblia   Jkd 6,5


beldurjasa iz beldur oldea.

Baina azken minutuetan, dirua indarrez sartu zen azokara, beldurjasa atertuz.  Berria - Ekonomia   2004-02-03


beldurkeria iz beldur gaitzesgarria.

Sentimendurik eztienek bat eginik gauzkatelarik, beldurkeria lauso bat aski izanen da gu bereizteko, menturaz betiko!  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 293. orr.


beldurño iz beldurtxoa.

Orain ere zenbatez ez gintezke zuzenago, holako beldurño bat bihotzean atxikiz...  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 196. orr.


beldurraldi iz beldurra sentitzen den aldia.

Gaur gauean aspaldi honetako nire bizitzan izan dudan izu-ikararik larriena sentitu dut, izerdi patsetan, arnasestuka eta dardaraz uzten zaituzten [...] beldurraldi horietako bat.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 124. orr.


beldurrarazi, beldurraraz, beldurrarazten du ad beldurra eman.

Beraiek asmatu dute heriotza, beraiek diote beldurra, eta gu beldurrarazten gaituzte.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 67. orr.

Ez zaitzatela beldurrarazi ez borrokaren laztasunak, ez nekearen larriak, sari handia izango baituzue.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 937. orr.

Nahi naute beldurrarazi ari omen zarelako, zure mendeku goseari osoki emana, hura asetzeko bitartekoen bila, are legeen zorroztasunean ere.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 516. orr.

Amek beren haur bihurriei, beldurrarazteko, "Geinek harrapatuko zaitu".  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 54. orr.


beldurrazte iz beldurra ematea.

Informazio askatasunaren aurkako beldurrarazte iraunkorra dago eskuinaren aldetik.  Berria - Mundua   2004-05-06

Bushen beldurrarazte taktikek arrakasta izan dute.  Berria - Mundua   2004-10-24

Jasaten ari garen atentatuak, mehatxuak eta beldurrarazte giroa ahaztu gabe, adierazi behar dugu gure gobernuen jarduera legaltasunaren barruan eta pertsona ororen giza eskubideen errespetuan gauzatu behar dela.  Berria - Euskal Herria   2004-06-26


beldurrikara ik beldur 9.

beldurtasun iz beldurra.

Zien haurrer etsenplu una emaiten, hek Jainkoaren beldurtasunian eta haren manamendien konplimendian edukatzen tuzienak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 195. orr.


beldurti (orobat bildurti g.er.) 1 izond erraz beldurtzen dena, beldurtzeko joera duena. ik beldurbera; izuti; koldar. (izen baten eskuinean)

Ez naizela pertsona beldurtia.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 45. orr.

Hemen aurreko dentista atso beldurti bat zaintzen ari zen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 82. orr.

Geroago damutu egin nintzen eskola-ume beldurti baten berezko ihesaldi hartaz.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 30. orr.

Nahiz eta gerta daitekeen gizon zeken, handinahi edo beldurti bat gehiegi jatetik, edatetik edo kopulatzetik begiratzea, Zekenkeria, Handinahia eta Beldurra ez dira horregatik sabelkeriaren, hordikeriaren edo lizunkeriaren kontrakoak.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 375. orr.

Josepe beti izana zen mutiko gazte lotsakor eta beldurti bat.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 181. orr.

Burumakur zeuden magrebiarrek ardi beldurtiak ziruditen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 263. orr.

Edozein kakatsu beldurtik bizia bera ere kendu bailiezaioke zaldunik kementsuenari.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 88. orr.

Nire ni ausartak barre egiten zion nire ni beldurtiari, eta inoiz ez dut egun hartan bezala sumatu gure baitan ditugun bi izakari horien arteko kontrakotasuna.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 96. orr.

Fatalistaren bihotz beldurtiaren taupadak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 98. orr.

Espiritu urduria eta huskerietara emana, unean unekoa besterik ikusten ez duen zuhurtasun beldurtia.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 99. orr.

Sukaldeko burdina goriari ere ez niokeen musu beldurtiagorik emanen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 59. orr.

Ahots-hari ahul eta beldurti bat besterik ez zen irten ene eztarritik.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 147. orr.

Jarrera harroa eta, halaber, beldurtia zuten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 351. orr.

Pauso beldurti batzuk, lastaira lurrean.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 23. orr.

Argi dago dirua beldurtia dela eta M-11 beldurgarria izan zen.  Berria - Ekonomia   2004-03-16

Politikariak oso beldurtiak eta koldarrak direlako.  Berria - Harian   2006-03-25

2 (bestelakoetan)

Beldurtia irudituko zait, nik gutiesten ohi dudan gaitz baten beldur dena.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 325. orr.

Jende zentzudunaren estimua galdu zuen, eta beldurtiak izutzea ere lortu zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 346. orr.

.«Penaltia beldurtien jokaldia da», esan zuen Pelek behin.  Berria - Kirola   2004-06-27

-Ez ihes egin, ez, beldurti nazkagarriok; zaldun bat bakarra da-eta ekiten dizutena.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 36. orr.

Jainkoaren graziari esker, ez naiz heriotzaren aurrean izutzen den beldurtia.  Berria - Gaiak   2004-06-09

Ezin naiz beldurti agertu Joyce, Lawrence, Henry Miller eta beste hainbaten zentsoreen aurrean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 48. orr.

Gero eta urduriago, beldurtiago, putrunago ageri ziren.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 202. orr.

Ni ez nintzen joaten, beldurtia naizelako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 301. orr.

Jainkoak ez baitigu beldurti egiten gaituen espiritua eman, indarra eta maitasuna ematen eta geure buruaren jabe egiten gaituen espiritua baizik.  Elizen arteko biblia   2 Tm 1,7

Gure aitak esaten du beldurti hutsak direla pelutxeekin-eta lo egiten dutenak.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 36. orr.

Beldurti fama du, eta hala da.  Berria - Kirola   2004-06-18

Martinek beldurti eta herabe itxurak egin zituen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 171. orr.

Helduden igandean ez dira batere beldurti aterako, Donibane Garazin Duhau eta Etcheto.  Herria   2003-02-27

Ez da batere beldurti agertu azkaindarra lehen maileko haundi horien aintzinean.  Herria   2001-02-08

-Bai -esan zuen beldurti.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 33. orr.

Zergatik hain urduri eta beldurti?      - 0. orr.

Erantzun erdi-beldurti erdi-eskarmentuzko hau, nik uste, baserritar odoleko den-denok barruko muinetan ondo pegatuta eta lapatuta daukagula.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 43. orr.

3 gibel-beldurti izond fidagaitza, mesfidatia.

Eta hargatik agertzen zituan herritarrak mesfidati eta gibel-beldurti, ez baitzuten sinesten balizko olaren balizko irabaziak lurraren jabetasunetik jaso izan zituztenak baino handiagoak izan zitezkeenik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 24. orr.

Axularrek ere ugari darabil gibel kontua, baina, guzietan politena semantika zaharreko gibel beldurti hori iruditu zait.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 21. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beldurti bat (5); beldurti samarra (3)


beldurtu, beldur(tu), beldurtzen (orobat bildurtu g.er.) 1 da ad beldurrak hartu. ik izutu; larritu; ikaratu.

Ni hil nahian zebilela jakin nuenean, beldurtu eta ihesi joan nintzen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 105. orr.

Ez zara herri errebelde horren aurrean beldurtuko, ez kikilduko.  Elizen arteko biblia   Ez 3,9

Ez izutu, ez beldurtu halako gudaroste handiarekin datorren Asiriako errege horren aurrean.  Elizen arteko biblia   2 Kro 32,7

AEBetako emakumeak [...] larritu, beldurtu eta batzuetan lotsatu ere egiten dira ama izateko nahia zenbaterainokoa den konturatzen direnean.  Berria - Gaiak   2004-04-28

Ez zen beldurtu eskuak bularretakoen azpitik sartu zizkionean.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 56. orr.

Peio ez bazen beldurtu bere egonaldiaren hastapenean, zergatik ote zen geroxeago izitu.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 73. orr.

Hitzok esatean beldurtu nintzen, zeren konturatu nintzen [...] ez nintzela mintzatu Krapotkin bat halako batean mintzatuko zen bezala.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 163. orr.

Pagausoak beldurtu eta hegan abiatu ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 381. orr.

Ez beldurtu, izan bihotz!  Elizen arteko biblia   Za 8,13

-Ez ezazula holakorik erran! -beldurtu zen Amatxi, arrasta kolpe bat emanez-.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 27. orr.

Um Hamida beldurtu egin zen alabaren ausarkeriarekin.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 189. orr.

Ordezkari haiek ahots handiz eta hebreeraz mintzo zitzaizkion Jerusalemgo harresi gainean zegoen jendeari, ikara eta beldur zedin, horrela hiriaz jabetu ahal izateko.  Elizen arteko biblia   2 Kro 32,18

Haren zintzotasunaz beldur nintzen; haren fede gaiztoaz behar nintzen beldurtu.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 324. orr.

Beldurturik, negarrari ekin diot.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 20. orr.

Garratoinak ihes atera dira, tropan, jauzika, urbideetan itoak ez izaiteko, beldurturik, panikaturik, zaintzale gaixo hari sekulako izialdura emanez.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 67. orr.

Beldurtuta zegoen gertatutako guztiagatik.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 151. orr.

Ez dugu izariak bortxatuz zer beldurturik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 348. orr.

Ez daukazue zertan beldurtu aberastasunak esku artean erabiltzeagatik, zuek huskeriatzat jotzen dituzue eta.-Uste du galdu egin garela -erantzun zuen, lehor-, eta beldurtuta dago.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 928. orr.

Txundituta baino beldurtuta begiratzen zion Joseluk.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 106. orr.

Ez dugu izariak bortxatuz zer beldurturik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 348. orr.

Zer beldurturik ez.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 69. orr.

-Nirekin ez duzu zertan beldurtu -adierazi nion-.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 56. orr.

Ez daukazue zertan beldurtu aberastasunak esku artean erabiltzeagatik, zuek huskeriatzat jotzen dituzue eta.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 928. orr.

-Hortaz, ez du Jonathanek zertan beldurturik -algaraka egin zuen barre Léak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 41. orr.

-Ez duk zertan beldurturik harengatik, ez sortaldean ez sartaldean -erantzun zion Ivan Ogareffek-.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 273. orr.

Baina amonak ez beldurtzeko esan zion: [....].  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 92. orr.

Izugarria, edonor beldurtzeko modukoa.  Berria - Kirola   2006-02-25

Guk paper xixtrin bat bera ere ez patrikan, eta hauek, patrikan ez ezik, bi eskuen artean beldurtzeko paper mordoa, alajaina!  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 236. orr.

-Seguru beldurtzeko modukoa nagoela -esan zuen Monikak komisarioak galdeketara deitu zionean.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 101. orr.

Pentsatze hutsak beldurtzen gaitu.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 34. orr.

Mutiko gaztea nola dagoen beti begia erne, xorrotx, ez-logale, ez-aspertua, ez-histua, ez-beldurtua, ez etsitua.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 141. orr.

2 (adizlagun eta kidekoekin)

Jakob biziki beldurtu zen eta larritu.  Elizen arteko biblia   Has 32,8

Beldurtu egin zen Jakob, biziki, eta larritu.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 90. orr.

Oso beldurtuta nengoen, katakume bat elurretan bezainbeste.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 84. orr.

Paulina, berriz, ez zela batere beldurtu, baina amorratu bai, izugarri amorratu zela bere izena Obabako politenen artean aurkitu ez zuenean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 311. orr.

Izugarri beldurtzen hasi zen, erosle hark iruzur egingo ote zion.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 82. orr.

Arras beldurtu nintzen, pentsaturik frantsesen gaitza izan zitekeela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 507. orr.

Orduan guztiz beldurtu nintzen, nihaur ere ipuin hartan sartzerat banindoa bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 372. orr.

Hainbesteraino beldurtu nintzen, non jaiki egin bainintzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 251. orr.

• 3 du ad beldurra eman. ik beldurrarazi.

Pentsatze hutsak beldurtzen gaitu.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 34. orr.

Heriotzaren beldur ginela uste genuen: ustekabeak beldurtzen gaitu, eztandak, geure buruak gaitu beldurtzen.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 135. orr.

Ez nau deusek ere beldurtzen; errespetua, berriz, denak ematen dit.  Berria - Kirola   2006-01-27

Denok beldurtzen gaitu ezinbestean iritsiko den oinazeak.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 74. orr.

Ikusten baitut hitzek ez hautela beldurtzen eta hizkera adeitsuaz mintzatzen haizela.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 25. orr.

Ametsez beldurtzen nauzu eta ikuskari gaiztoz izu-ikaratzen.  Elizen arteko biblia   Jb 7,14

Horrek ere beldurtu eta kikildu egiten zuen.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 76. orr.

Espero gabeko hitz horiek ez ninduten beldurtu baina bai harritu.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 194. orr.

Ez zuen heriotzak beldurtzen, heriotzaren irrikak bultzatzen baizik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 799. orr.

Kako-oker beldurtu zuen gizon bakarra.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 195. orr.

Lehoiak nahiz lehoikumeak orroa eginez erasotzen dio harrapakinari, eta ez dute beldurtzen aurka datorkion artzain-taldearen oihuek, ez eta uzkurrarazten haien zalapartak.  Elizen arteko biblia   Is 31,4

Hautesleak beldurtzeko kanpaina.  Berria - Mundua   2004-04-11

Ez ninduela beldurtu nahi, baina egoera latza zela benetan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 153. orr.

Gero tristura sentitu zuen, bakardadeak beldurturik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 280. orr.

Horrek beldurturik-edo, erabaki zuten gauzak ahalik eta beltzen azalduko zizkiotela medikuari.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 178. orr.

Zuri-zuri jarri zen erregea eta, bere burutazioek beldurturik, indarrik gabe eta belaunak dardaraz gelditu zen.  Elizen arteko biblia   Dn 5,6

Ez zegoen hilda, baina edonor beldurtzeko itxura zuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 26. orr.

Beldurtzen zaituzten gauzen ordez, kausituko duzu sentimendu zoragarri bat, maitale amoltsu eta manukor bat.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 181. orr.

Jendeak elkar beldurtzeko erabiltzen dituen espektroak balira bezala.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 166. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Mutil beldurtuak ez zuen asko behar izumenaren izumenez garrasika hasteko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 286. orr.

Ez baita gizonaren burmuin beldurtuak sortu dituen asmaziorik pobreen, ergelen, arbuiagarriena baizik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 317. orr.

Poztuak irri edo penatuak negar eginen dizu, baina, beldurtuari, ikarak irudi bat sortuko dio gogoan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 128. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina ez beldurtu (4); bat beldurtu (4); batere beldurtu (4)

beldurtu beharrik (3); beldurtu egin (82); beldurtu egin nahi (4); beldurtu egin nintzen (18); beldurtu egin zen (21); beldurtu egin ziren (14); beldurtu egiten (32); beldurtu egiten dira (6); beldurtu egiten du (3); beldurtu egiten zuen (3); beldurtu ere egin (5); beldurtu ere egiten (3); beldurtu eta gorde (3); beldurtu gabe (3); beldurtu izan (3); beldurtu nahi (16); beldurtu nahi dituzte (3); beldurtu ninduen (4); beldurtu nintzen (11); beldurtu zara (5); beldurtu zen (9); beldurtu ziren (7); beldurtu zituen (6); beldurtu zuen (7)

biziki beldurtu (3); erabat beldurtu (6); ez beldurtu (46); ez zen beldurtu (7); jendea beldurtu (4); pixka bat beldurtu (3); zertan beldurturik (3)

beldurturik ez (3); beldurturik gelditu (3); beldurturik nengoen (3); zer beldurturik (3); zertan beldurturik (3)

apur bat beldurtuta (3); baina beldurtuta (4); beldurtuta bezala (3); beldurtuta dago (7); beldurtuta dagoela (3); beldurtuta egongo (3); beldurtuta geunden (4); beldurtuta nengoen (3); beldurtuta zegoen (6); erabat beldurtuta (3); jendeak beldurtuta (3); oso beldurtuta (5)

herritarrak beldurtzea (3); jendea beldurtzea (3)

nafarrak beldurtzeari (3)

beldurtzeko arrazoirik (4); beldurtzeko moduan (5); beldurtzeko moduko (7); beldurtzeko modukoa (11); beldurtzeko modukoa da (3); beldurtzeko modukoa zen (3); edonor beldurtzeko (3); ez beldurtzeko (5); gizartea beldurtzeko (6); jendea beldurtzeko (7)

beldurtzekoa zen (3)

beldurtzen ditu (3); beldurtzen du (9); beldurtzen gaitu (7); beldurtzen hasi (9); beldurtzen hasi zen (5); beldurtzen hasia (3); beldurtzen hasita (4); beldurtzen nau (8); beldurtzen nauena (4); beldurtzen ninduen (3); beldurtzen zaitu (4); beldurtzen zuen (9); gehiago beldurtzen (4); gehien beldurtzen (6); inor beldurtzen (3); izateak beldurtzen (3); zerk beldurtzen (3)


beldurtxo iz beldur txikia. ik beldurño.

Memento batean beldurtxo batzuk gainditzeko lagungarri izan daiteke, baina harreman lasaia egiteko oztopoa ere izan daiteke.  Berria - Euskal Herria   2004-07-22


beldurxko iz beldurtxoa.

Zuhaitz tantaien artean, karabineroen beldurxko, mundu berri batean, ixil-ixilik zihoazen...  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 34. orr.


bele 1 iz usoaren antzeko hegaztia, hura baino handiagoa, eta burua, hegoak eta buztana beltzak dituena (Corvus sp.). ik erroi; belabetz.

Inguruko gereziondoren batean begira zeuden oskilaso, mika, bele eta erroi familiako begiluze haiek, guk aldegin orduko beren errepasoa ematen zutelako, bazka bila!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 168. orr.

Antxetak eta beleak ikusi genituen, nahiz eta beleak harkaitzak ere izan zitezkeen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 158. orr.

Halatan, beleak ezin du amestu ere egin arranoa bezain bizkor eta arin hegaldatzea.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 133. orr.

Leiho eta ateburuetan karranka egingo du beleak.  Elizen arteko biblia   So 2,14

Ni leihoari beha jarri nintzen, lizarra zegoen alderat, nondik beleak karrank egin baitzuen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 624. orr.

Bele baten karranka bezain ahots garratzez egin zuen oihu: [...].  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 91. orr.

Mendiarteetan sartzen zen, non zuhaitzak, txorien habiek zamaturik, hostoz janzten hasi berriak baitziren, non gorgarriro entzuten baitziren beleen krazkak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 397. orr.

Nork prestatzen dio beleari jatekoa, beraren kumeek, goseak nora-ezean dabiltzalarik, Jainkoari txio egiten diotenean?  Elizen arteko biblia   Jb 38,41

Lotsagabeak dira beleak, batez ere habia egin dutenean.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 152. orr.

Zeren anitzek uste baitzuen ezen bele haiek -edo deabru hegalari haiek, hobeki- heriotzaren mezua eta mandatua zekartela beren mokoetan eta beren karranketan. Hagitz sinbologia aberatseko hegaztia izandu da belea munduko kultura guzietan, batez ere bere kolore beltzagatik moralaren alderdi ilunei lotua, beti zerbaiten igarle baituzu belea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 132. orr.

Hilak eta zaurituak, Jurramendiko mazeletan gelditu ziren, beleen eta putreen bazka.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 191. orr.

-Hauxe mundua! Maita ezan belea, aterako din begia...  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 181. orr.

Bele batek ez dizkio begiak ateratzen beste bele bati.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 320. orr.

Zozoak ere beleak baino ipurdi zuriagoa duela uste du.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 62. orr.

Beleak txoriekin egiten duen bezala, amets berri hark uxatu egin zituen beste guztiak, eta nire gauez jabetu zen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 168. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bele karrankariak mendeku-aldarri.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 132. orr.

Baina ez usoa, ez urretxindorra, bele arra da protagonista Andre-Marcel Adamek-en L'oiseau des morts [...] nobelan.  Berria - Kultura   2006-05-02

Erakusketa huntan, bost xori harrapari zaizkigu nagusiki erakutsiak: ugatza, sai-arrea, sai xuria, miru gorria eta erroia (bele handia).  Herria   2004-03-11

Itsas ainarak, kormoranak, bele handiak, miru hegal gorriak gure gainean zirurikan zabiltzala.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 118. orr.

Baziren kolore guztietako katuak, kaiola bat bele zaratatsuekin, saski bat arrautzesnearen koloreko eta ozen burrunba egiten zuten ile-bola bitxiekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 52. orr.

Kanpai-hotsa urrunago, bele beltzak nonahi, zerumuga azkenik gabea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 320. orr.

ik belabetz.

Osabak nahi zuen ziurtatzea ez zela bele beltzik pausatuko bere hilkutxan, eta izebak hitz-emate serioa egin behar zion.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 226. orr.

Bele zuri madarikatu batzuk gaituk gu.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 96. orr.

Badira, ostera, bele hauskarak, iparraldeko paraje hauetan hirian ugariak direnak, bistan denez.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 169. orr.

Udako egun sargorienetan ere beti dardarka dauden neguko bele horiek gogorarazten dituzte.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 141. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lorategiaren mugan bertan, lertxun garai batzuek, gainerako zuhaitz guztiei gaina harturik, bele-habia ikaragarri handiak gordetzen zituzten beren adaburu dardaratietan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 169. orr.

Bele-ahotsa zeukan eta etengabe eragiten zien besoei, ezker-eskuin jende guztiari agur eginez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 51. orr.

Beti iruditu zaio desatsegina Fuentesen bele aurpegia; lehen planoak, gainera, ez dio mesederik egiten.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 119. orr.

Andereñoa, ze ederra den! Ze bele-adats harroa daukan!  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 126. orr.

Bi eskuak airean astindurik bele-saldo bat erasoan ari balitzaio baino erretxinago, erronka egin zion: [...].  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 106. orr.

Luze gabe, bele sail baten gisara, oroitzapenak inguruka hasi zaizkit.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 156. orr.

Hegal garaiko kasketa, alboetan bele-hego txikiak eta koroaren erdian zilarrezko izarra zituena.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 93. orr.

3a (hitz elkartuetan lehen osagai gisa elkarketak izenondo balioa duela)

Bizitzan arduragabe mugituz hura, bidean sortzen zitzaizkion itzalak edo ordu bele-hegodunen ihes isila batere gogoan hartu gabe.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 21. orr.

4 irud/hed

Arestian, bertze beleen artean Patxi baizik ez ikustean, gure zuzendariordeak egun horretako orrialdeak hileta kutsuz arindu eta argazki bat eta azpiko testu laburra askietsiko zituela uste izan nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 399. orr.

Oxtabena guztietan dago orajairen bat, baina badakizu nik beleekin ez daukadala traturik.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 140. orr.

-Zoaz hemendik, bele halakoa!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 308. orr.

Errusiako posta gidariek "belea" deitzen diote bidazti zeken edo txiroari.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 133. orr.

Zorigaitza zekarren bele bat zen, haren presentziak airea kutsatzen zuen, bera saihestera ahalegintzen zen gaitzak berekin zekartzala.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 219. orr.

5 (izenondo gisa)

To halere hamar koroa hauek, Rübsam doktore bele horrek eraman aurretik, edo hor barruko beste edozein aparejuk.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 159. orr.

6 bele habia (orobat belekabia)

Lorategiaren mugan bertan, lertxun garai batzuek, gainerako zuhaitz guztiei gaina harturik, bele-habia ikaragarri handiak gordetzen zituzten beren adaburu dardaratietan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 169. orr.

Azkongarateko Hariztian zen belekabia, ardiborda baino honuntzaxeago, bidapean bertan, haritz amerikano baten galdurreko adartxokoan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 75. orr.

7 ipar-bele bele mota bat.

Evans jauna, ez duzu bada ipar-beleak hiltzeko riflerik izango?  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 131. orr.

Beleen krazkak, belatxingen marrakak eta ipar-beleen karrankak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 397. orr.

Ipar-beleek karranka lakarra egiten zuten.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 31. orr.

8 itsas bele

Belabeltza, uroiloa, itsas belea.  Elizen arteko biblia   Dt 14,17

Hontza, itsas belea, ibisa.  Elizen arteko biblia   Lb 11,17

9 pika-bele

Pierraren zinominokak begimentzean, haurrak oro ezkaratzeko bortara hurbildu ziren pika beleak bailiran, guztiek Pierraren galdea biderkatzen zutela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 21. orr.

Baina ez, arrazoitzen zuen bereber, zernahi urtarotan bazebiltzan xoxoak eta pika-bele zuri-beltzak lurraldeak harro eta alegeratzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 75. orr.

Ilunpean barreiatu ziren, pika-bele saldo alegera. -Isilduko hiza buztanik gabeko pika-bele?  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 188. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bele asko (3); bele baten karranka (3); bele beltz (5); bele beltzak (4); bele biboteko (3); bele saldo (6); bele saldo bat (4); pika bele (4)

beleari ipurbeltz (4); zozoak beleari (7)


belebeltz 1 iz adkor apaiza.

Esan, esan, ume-garaian Luistar izan nintzela, edo akolito, belebeltz batena.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 11. orr.

Ezin nuen ahaztu hura zakur baten moduan bide-bazterrean utzita, obispo belebeltz bat neramala autoan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 97. orr.

-Kendu hortik, belebeltza! -esan nion Romani, eta zakar bultzatu nuen atzera-.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 96. orr.

2 (izenondo gisa)

Ezin nuen ahaztu hura zakur baten moduan bide-bazterrean utzita, obispo belebeltz bat neramala autoan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 97. orr.


belekabia ik bele 6.

belekume ik belakume.

belenabar iz

Jubileoan bezala haize boladen ariora dilindan, begi eta min gabe, bele eta belenabar karrankariek urratu eta zitzigabetua, hezur eta azal, eguzkiak beltzez disekatu eta inoizka euritan dutxatua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 236. orr.


belendar izond/iz Palestinako Belenekoa, Beleni dagokiona; Belengo biztanlea.

Epaileen garain, gosetea zela eta, Moabera joan ziren etorkin gisa belendar batzuk.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 86. orr.


belenista iz eguberrietako jaiotzak egiteko lanbidea edo zaletasuna duen pertsona. ik belenzale.

Donostiako Belenisten elkarteak zituen krexa horiek eginak, zenbaitzuk urte baten lana galdegina zutela.  Herria   2003-01-09


belenzale iz eguberrietako jaiotzak egiteko lanbidea edo zaletasuna duen pertsona. ik belenista.

"Euskal Herriko krexak" erakusketaren ondotik, Biarritz Art Expo-k ezagutaraziko dizkigu Donostiako "Gipuzkoako Belenzaleek" elkarteak bildu dituen obra miresgarriak, berrogei bat kidek xerrenki apailatuak, batzuek urte bat lan galdegin dutenak.  Herria   2003-12-04


beletzar 1 iz adkor bele handia.

Beharbada hegatxabalen bat aireratuko da, edo beletzarren bat jirabiraka hegaldatuko, haren buruaren gainetik.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 190. orr.

2 (izenondo gisa) irud/hed

Eta hor, eta hor bakarrik, bilatu behar dizu Espainiak bere osasuna, doktrina arrotzen zornez herbalarazi nahi duten intelektual erroi eta beletzarrei entzungor eginez.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 149. orr.


belezomorro iz txorimaloa.

Ni neroni ikusia bainago mutikotan, Goizuetan, Benaisoroko alorrean, beleak artotik uxarazteko, belezomorroak paratzen.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 77. orr.

Euskal lexikoan nahastu egiten dira, beraz, ihautetako mozorroak eta alorretako hegazti harrapariak izutzekoak: mozorro, txorizomorro, belezomorro, mamu, txorimalo, kuso, artakuso, txorikuso...  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 174. orr.


belga izond/iz belgikarra.

Hortxe dago parez pare, dana uger, dana kare, lau belga tristei irabazita guztia debalde.  Berria - Kultura   2004-12-21


belgiar ik belgikar.

belgikano (orobat beljikano g.er.) izond/iz ipar belgikarra.

Jendea ainitz erresumetarik: Holandes, Aleman, Belgikano, Kanadiar, eta Frantzia guzitik, gazte, adinetako, denak zerbaiten edo norbaiten ondotik beilari, otoitzez.  Herria   2002-10-03

Biziki eder izan zena: bolondres gehienak frantses eta belgikano medikuak ziren, apez eta apezgai frantses, belgikano eta italianoak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 128. orr.

Hor, Murielle eta Marco, belgikanoak, ogi-labe berri bat asmatu dute, egur gutiago erretzen duena.  Herria   2001-01-11


belgikar (orobat belgiar g.er. eta beljikar g.er.) izond/iz Belgikakoa, Belgikari dagokiona; Belgikako herritarra.

Hemen betiko erori zen belgikar emazte beilari, Alin de Craemeren oroitzapenez idatzi hitzak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 77. orr.

Hercule Poirot belgikar detektibe zorrotza.  Berria - Kultura   2004-12-04

Andre Castelot belgikar jatorriko frantziar historialaria hil da, 93 urterekin.  Berria - Kultura   2004-07-20

Ruth Ellis Ingalaterrara ihesi joandako emakume belgikar baten alaba zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 167. orr.

Okupa belgikar batzuekin ari zen Ane, bere ingeles maila erakusten.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 143. orr.

500.000 franko belgikar agertzen ziren Goethals-Genk izenpean.  Berria - Kirola   2004-12-15

Eguzkiaren behaketak egin nahirik erabat itsutu zen Joseph Plateau belgikar jakintsuaren historia gogoratu besterik ez dago.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 37. orr.

Belgikar ilehoriak min handia egiten du atzetik etorrita.  Berria - Kirola   2004-12-16

Belgikarrak dira egileak, frantsesak jokolariak, haien artean Pascal Legitimus.  Herria   2003-06-12

Antza denez, 65 urteko belgikarra bihotzekoak jota hil zen.  Berria - Euskal Herria   2004-04-30

Zerbait esan zidaten Léon Degrelle belgikarrak Kontxako hondartzan lur hartu zuenean ere.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 129. orr.

Jatorri marokoarreko Khalid Bouloudo belgikarra Belgikako Poliziaren esku jartzea erabaki zuen atzo Amsterdamgo Justizia Auzitegiak.  Berria - Mundua   2004-08-21

Leif Hoste belgikarrak irabazi du erlojupekoa, eta ondorioz itzulia.  Berria - Kirola   2006-03-31

Neu nintzen haren bizitzako lehen belgikarra.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 68. orr.

Armada alemaniarrak Dunkerke bonbardatu eta Belgikari eraso egin zionean, belgikar askok uste tinko bat omen zeukan, alegia parakaidista naziak apaiz jantziak erabiltzen ari zirela aiseago mugitu ahal izateko.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 71. orr.

Belgikarren erregin dugu Fabiola.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 72. orr.

Dioxina, belgikarren eta herbeheretarren amesgaiztoa.  Berria - Gaiak   2004-11-05

Laster, Dachau-n ziren belgikar, holandes eta Luxenburgotar gutiak autobus eta anbulantzietan eraman zituzten beren herrietara.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 141. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

belgikarra izan (3); duval belgikarra (3); henin hardenne belgikarra (3); tom boonen belgikarra (3)

belgikarrak irabazi (12); belgikarrak irabazi zuen (9); henin hardenne belgikarrak (4); hoste belgikarrak irabazi (3); kim clijsters belgikarrak (8); leif hoste belgikarrak (3); tom boonen belgikarrak (4); txirrindulari belgikarrak (5); txirrindulari belgikarrak irabazi (3)nnnnnnn+


beligerante izond gerra edo borroka batean parte hartzen duena.

Indar militar beligerante baten eskuetan zegoen, eta nire dibanek prosazko poemak anaiari zuzendutako gutunen forma hartu zuten.  Berria - Kultura   2006-04-04

Filosofo laizista batek moraleko lezioak ematen dizkio Donostiako Gotzain bere ustez terroristekin ez aski beligeranteari.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 62. orr.

Esquerrak koherentzia osoz jokatu du, eta alderdiaren jarrera nekaezin eta beligeranteak Espainiako Gobernuburuaren eta CiUren nahiak zapuzteko balio izan du.  Berria - Mundua   2006-05-06


beligerantzia (corpusean beligerantzi soilik) iz gerra edo borroka batean parte hartzea.

Eredu zikliko garbia dago hemen, uharteko ikuspegitik begiratuta, lau "gerra handi"ko sail bat, erregulartasun bitxiaz banatuak, bakoitza bere aurrekoa baino handiagoa, bai gerragintzaren intentsitatean eta bai beligerantzi eremua deituko dugun horretan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 312. orr.


beliko izond gerrari dagokiona. ik gerra 2.

Gatazka belikoaren argudio nagusia arma nuklearrak atzematea izan da, baina oraindik ez dute horien arrastorik topatu.  Berria - Mundua   2004-01-13

Ezaguna denez irailaren 11ko atentatu krudel horiek herrialde horren makineria belikoan izan dute batik bat isla. hamar urte geroago, gizakien aurka erabiltzen da berriro ere martiztarren teknologia beliko izugarria.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 320. orr.

Eraso behar zuen dorrearen sunsitzeak ekarri zuten jende guztiaren grina belikoa su bizitik su geldora pasatzea.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 397. orr.

Ez ote da naturako imajin beliko horretatik sortua izanen, J.G.Frazer jaunak luze artertua duen leienda sinboliko hau ere: [...].  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 39. orr.

Klasean maniobra eta harrabots belikoak hasten zirenean paper bolak eta arroz aleak jaurtitzeko tutuluak ziren gure arma nagusiak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 239. orr.


belizismo iz gerraren edo gerra-ekintzen aldeko jarrera edo doktrina.

Mundu Gerra iristean, elkar hiltzen zebiltzan inperioen nazionalismoaren kontrako eta Europako herrien anaitasunaren aldeko sutsua zenez, ideia horien aldeko propagandan ahalegindu zen, inguruko belizismoari muzin eginez, presioak presio.  Berria - Kultura   2004-10-20


belizista izond belizismoari dagokiona; belizismoaren aldekoa.

«Ekonomia da, ergela» esaldiak berriz ere indarra hartu du hauteskunde kanpainan, mezu belizisten artean.  Berria - Mundua   2004-10-24

Washingtonen jarrera belizista AEBetako fiskal nagusi ohi Ramsey Clarken hitzaldiaren oinarria izan zen ere.  Berria - Mundua   2004-01-20


beljikano ik belgikano.

beljikar ik belgikar.

belo 1 iz oihazleko estalkia.

Pegarra zeraman bizkarrean, eta burua belo batez estalia.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 131. orr.

Orduan konturatu nintzen berarekin zetorren neskak beloa zeukala.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 493. orr.

Emaztegaiari beloa ipintzeko zeremonia etorri zen gero.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 204. orr.

Frantziako eskoletan beloa erabiltzeko debekuak aurrera jarraitzen bazuen,«atentatu gehiago» izango zirela esan zuen prentsa agentziara deitu zuen ezezagunak.  Berria - Mundua   2004-01-07

Bai ederra dela norbaitek erostea, harem batean beloa jantzita bezala sentitzen naiz.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 48. orr.

Hara sartzearekin aurpegia estaltzen zion beloa kendu du Ez al duzu beloa kendu behar?  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 217. orr.

-Erantzi beloa eta eser zaitez.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 246. orr.

Errabino gazteak ingelesez hitz egin zuenean, beloa jaso eta zintz egin zuen farfailazko musuzapi batean.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 118. orr.

Orduan, kapelako beloa altxatu, bere izena esan, eta den-dena kontatu zion, argi eta garbi, geldialdirik egin gabe.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 370. orr.

Nik burua estaltzen zion beloa besterik ez nion ikusten.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 15. orr.

Beloan bildua jarraitzen zuen, eta soil-soilik begitarte beltzarana, ile xerlo beltzak eta hanken behealdea ikusten zitzaizkion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 202. orr.

Argazki haren ondoan beste bat zegoen, nire ama Anna Kuliscioffekin, biak euri azpian, biak beloarekin eta kapelutzar lumadun banarekin.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 55. orr.

Alde banatatik bi katetxo doratu zituzten zintzilik, eta buruan, kofia estu aparteko eder bat zeramaten, dena beloz egina.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 86. orr.

Ni ez nengoen horregatik batere kezkatua, ezta goiz batean, eskolara nindoala, beloz guztiz estalitako dama bat zure etxetik irteten ikusi nuenean ere.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 16. orr.

Eder-ederrak ziren beloz gorderik ez zeuden emakumeen begitarteak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 305. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Eskularru more ilunak jantzi, eta belo lodi bat itsatsi zion kapelari.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 369. orr.

Printzesa belo zahar batean bildua doan bitartean, mirabeak soineko berriekin harropozten dira.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 216. orr.

Une hartan bere belo beltzaz baino ez zen oroitu, eta zurezko sandaliez.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 243. orr.

Belo griskarez estalitako emakumeak.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 89. orr.

Kopa altuko eta hegal zabaleko kapelak, brodatuak zituzten belo zuriak, bular aldean parpailak dituzten blusak.  Berria - Kultura   2006-01-31

Ataka hartan, belo magiko baten edo intsentsu-ontzi babesle baten premia handian zegoen!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 164. orr.

Zeharretara so eginda, zetazko belo berdeak jantzirik dantzan ari zen emakume bat ikusi zuen Ellenek.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 459. orr.

Armadurak gizon ausartentzat zetazko beloak emakume ederrentzat bezala zirela.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 85. orr.

Emaztegaia ez zen usadiozko beloaz estali.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 202. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Nolanahi ere, bere osotasuna behingoan erakutsi gabe, zerua lotsa onez gordetzen zen belo-irudiko hodei gardenen atzean.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 24. orr.

· Eta, gustatu al zaizu nire ezkontza-beloa?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 88. orr.

-Nik halako dolu-belo bat besterik ez nuen ikusi.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 493. orr.

4 irud/ hed

Hil-oihala beste bizitzaren beloa duzu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 28. orr.

Zer aurpegi ezkutatzen du Ilustrazioaren beloak?  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 169. orr.

Esku zurien beloa hedaturik Gorantz begiratzean, argi islatuaren belo ahulean zehar, zeru urdin-beltza eta izarrak ikusi zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 266. orr.

Paulek irrifarre eztiena agertu zuen, oroitzapenen beloak gordea, ametsek ñabartua.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 101. orr.

Ederki ikusten nuen inguruko jendea, eta gizalegearen eta konbentzioen beloak haiengan estalita zuena ere bai.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 126. orr.

"Ezjakintasunaren belo" horren azpian, guztientzat onuragarriena den egoera adosten saiatuko omen dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 203. orr.

Elurrak lasaitzen zuen, maindire zuri mugagabea garbitasun belo bat iruditzen zitzaion, merkatuko zaborren gainean bota zutena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 377. orr.

Ematen zuen nire zentzumen guztiek beloz estali nahi zutela, eta, zentzumenak galtzera nindoala sentiturik, eskuetako ahurrak elkartu eta dardaratzeraino estutu nituen, behin eta berriz Maitea!  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 46. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beloa erantzi (4); beloa jaso (4); beloa kendu (3)


belodromo (orobat velodromo g.er.) iz txirrindu lasterketak egiteko estadio modukoa.

Paris erori berri, juduen deportazioak hasi ziren eta zurrumurruak zebiltzan milaka atzerritar atxilotzen zituztela belodromo eta estadioetan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 340. orr.

Donostiako belodromoaren erabiltzaileek badituzte arrangura handiak, bereziki txirrindulari pistazaleek.  Herria   2003-12-11

Anoetako belodromoan hamaika mila pertsona bildurik euskal kantarien oinetan beren pospoloak piztu zituzten gau hartan.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 58. orr.

Berlingo belodromoaren egilea.  Berria - Kultura   2004-04-14

Belodromo baten antzeko eraikin handi bat da, kontzertuak eta abar antolatzeko.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 100. orr.

Lasaitasunerako egindako deiak belodromo kanpoan zuen zergatia: sartzeko gogoz zeuden poliziez inguraturik zeuden.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 56. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

anoetako belodromoan (57); anoetako belodromoan aurkeztu (5); anoetako belodromoan aurkezturiko (4); anoetako belodromoan aurkeztutako (4); anoetako belodromoan egindako (5); anoetako belodromoan eginiko (4); batasunak anoetako belodromoan (16); batasunak belodromoan (6); batasunak donostiako belodromoan (3); belodromoan aurkeztu zuen (3); belodromoan aurkeztuko (5); belodromoan aurkeztuko duen (3); belodromoan aurkezturiko (6); belodromoan aurkeztutako (5); belodromoan batasunak (5); belodromoan egin (6); belodromoan egindako (9); belodromoan egindako ekitaldiagatik (3); belodromoan egingo (4); belodromoan eginiko (7); bihar donostiako belodromoan (4); donostiako belodromoan (46); donostiako belodromoan aurkeztuko (4); donostiako belodromoan egindako (3); gaur belodromoan (3); gaur donostiako belodromoan (3); igandean donostiako belodromoan (3); indurain belodromoan (3)

anoetako belodromoko (6)


belodun iz beloa edo beloak daramatzana.

Onil bat zeukan alfonbra hegalari batean, eta oniletik gizon eta emakumeak lerratzen ziren, kapelu luzeko gizontxoak eta andereño belodunak.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 132. orr.


belori iz kolore iluneko oihal fina.

Belartze-atorra, ilagin gozo-finezko galtzak eta oinetako leunak, eta astegunetan, belori finez jantzita, bere burua ederresten zuen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 15. orr.


belotxo iz belo txikia.

Belotxo beltz bat, meheegia, laburregia, nolanahi lotua kapelatxo barregarri baten ertzean, erdizka estaltzen zion zauri sakon itxuragabe baten orbana ezker begiaren gainean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 193. orr.

Belotxo beltz bat, meheegia, laburregia, nolanahi lotua kapelatxo barregarri baten ertzean, erdizka estaltzen zion zauri sakon itxuragabe baten orbana ezker begiaren gainean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 193. orr.


beltx izond/iz adkor 1 beltza.

Emaztea, semea, bi alaba beltx, sei ikasle morroi eta bi neskame.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 53. orr.

1829an Uztaritzen finkatu serora beltxak bai eta 1842an sortu Angeluko serora urdinak osoki sustengatu zituen.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 18. orr.

11etan: meza nagusia Afrikako apez beltx bat izanen da predikari.  Herria   2005-09-01

Hegazti beltxen kantu xuria.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 102. orr.

Ederra zen, inor ederrik bazen herrian: azal-larrua beltx, sudur zuzena eta mehea, ezpain mamigabeak, eta bi begi, suziriak ziruditenak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 18. orr.

Begi beltxak, ezpain gorriak bezalaxe, itxita ditu.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 204. orr.

Sabel osoa xuria bizkar beltx urdinarekin.  Herria   2005-12-29

Huntzaren ale beltx biribilak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 379. orr.

Ni neroni frankotan jana naiz baba beltxa etxean.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 59. orr.

"Bale" hitza, piper beltxa bezala hedatzen ari zaigü gazteen artean, frantsesezko "vallée" edo espainolezko "valle" delakoaren erraiteko, eta hori ez da xüxen.  Herria   2003-02-20

Begiratzen du lertxunaren sustraietara, eta ikusten ditu bi sagu -txuria bata, beltxa bestea- kirra-kirra, sustraia gutxika janez ari direla.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 183. orr.

-Ez al dizue gogorarazten gure egoerak Agatha Christieren Hamar beltx eleberria?  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 78. orr.

Soinekoaren azpian oinutsik ageri zitzaizkion zangoak, mehe eta beltx.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 233. orr.

-Ni beltxa naiz, baina ipurdia txuria daukat-, eta gonak jasota ipurdia erakusten omen zion.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 12. orr.

Las Palmasko portuko presidenteari horren berri eman zaionean, azkar erantzun du: beltx horiei, antza, ez zaie ezatsegina egiten arrain ustelaren kiratsa.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 74. orr.

Beti beltxez bezti zen, Gabrielle, biloak gibelera luzatuak, mottoan bilduak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 56. orr.

2 beltx-beltx

Karrorat igan orduko, han kausitzen dut neska gazte aurpegi-argi bat, ilea beltx-beltxa, ene adintsukoa.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 52. orr.

Gero, abenduan, neguko solstizioan, lore xuri haiek denak, ale beltx-beltx ttiki pottolo eginda daude, eguzkiaren beherakada islatzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 455. orr.

Gero, aita zenaren lutoz, beltzez tindatuta jantzi behar izan nuen, eta balioko zidan, beharko balio, Arantzazuko Seminariora hamar urtez beltx-beltxean jantzita etorri nintzenerako.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 134. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

apez beltx bat (3); begi beltxak (3); xuri ta beltxak (4); xurita beltxak (3)

asto beltxarenak (11); asto beltxarenak esan (3)


beltxaran 1 izond adkor beltzarana.

Apalak goregi geratzen zitzaizkionean, neska beltxaran polit bati eskatzen zizkion Ruche jaunak eskuratu ezin zituen liburuak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 211. orr.

Nere larru beltxaranak erakusten duen bezala, ez naiz txinatarra.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 130. orr.

Nire eskuak papar beltxaran horretan beheiti imajinatu nituen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 49. orr.

Neskak lerro-lerro plazaren ingurumarian eserita, gehientsuenak nork bere bular beltxaranari haurtxo bana itsatsita.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 65. orr.

Ohartu zen filipindarrak txinatarrak baino beltxaranagoak zirela.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 160. orr.

Mutil koxkor beltxaran txintxo eta serio bat zen Stephen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 202. orr.

Hara han inguru guztian, eguzkiak ozta-ozta ukiturik, mendi-tontor beltxaran xaloak, doi-doi aienaturiko gau hartan sorturik bezalako berri.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 71. orr.

2 (izen gisa)

Kar eta jestu haundiz ari dira bi beltxaranak, emanahala emanez pilotari beren eskuko loturekin, baina ez ote zuten partida soberasko denbora laburrean egun hautan!  Herria   2001-03-22

Hi nora galdu hintzen hire beltxaranarekin?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 304. orr.

Beltxaran ile-handi bat.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 139. orr.

Beltxaran ederrak ezin izan zion barreari eutsi Ruche jaunaren harritu-itxura ikusirik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 212. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

neska beltxaran (4)


beltxarga 1 iz hegazti palmipedoa, lepoa luzea eta malgua, zango laburrak eta hego handiak dituena, parke eta lorategietako urmaelen apaingarritzat hazten dena (Cygnus sp.).

Ahateak, pelikanoak, beltxargak, kaioak, txolarreak eta horiekin batera beste ehunen bat espezie, batzuk aldiro besteak noizean behin, Lamiakoko (Leioa) eta Bola hondartzako (Getxo) hezegunetan ageri direnak, desagertu egin daitezke.  Berria - Euskal Herria   2004-11-28

H5N1 birusak 135 beltxarga hil ditu Iranen, eta bi kasu susmagarri agertu dira Austrian.  Berria - Gaiak   2006-02-15

Aintzira horietan beltxargak ibiltzen ziren igerian, eta ontzitxoak irristatzen ziren.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 266. orr.

Beltxargaren tamainako hegazti gorrimin bat agertu zen, bere musika arraro hura jotzen zuela ganga-formako sabaian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 263. orr.

Hala ere, musika entzuten zen, Txaikovskiren Beltxargen Aintziraren doinuak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 194. orr.

Egitarauan: Johannes Brahms-en dantzak, Errusiako baletak, Maurice Ravel-en "Bolero" eta Camille Saint Saëns-en "Beltxargaren heriotzea".  Herria   2003-02-13

Kostata utzi gintuen beltxarga bilakatutako ahatetxo itsusiak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 382. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Parkeko urmaelean hiru beltxarga zuri, polliki igeri, eta ahate arrunt mordoxka bat.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 109. orr.

Egun batean, ordea, beltxarga eder batzuk ikusi zituen aintziran, haien atzetik joan zen, eta, uretan bere gorputzaren islari erreparatzean, harriturik ikusi zuen bera ere haietarikoa zela, beltxarga airos bat alegia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 116. orr.

Begiz jo zuen espaloitik zihoan emakume ingeles lirain bat, beltxarga bezain lerdena, nolabait esateko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 294. orr.

Beltxarga oihularia.  Berria - Gaiak   2004-11-10

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bere kotxean iritsi zen, kaskoetan beltxarga-lumak zituzten zaldunak lagun.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 29. orr.

Tamestatak eta beltxarga-lumatxen egoskinak banatzen nituen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 13. orr.

San Joan udareak, dukesak, batzuk potoloak, beste batzuk luzeak, beltxarga lepoekin edo sorbalda apoplektikoekin, sabelak horiak eta berdeak, karmin pittin batez edertuak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 318. orr.

Euskal Herrian ez dago beltxarga migraziorik.  Berria - Euskal Herria   2006-02-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beltxarga bat aurkitu (3); hildako beltxarga (3); hiru beltxarga (4)


beltxata iz gari artean-eta hazten den belar lore-gorrixka (Agrostemma githago)

Bikaina ale-nahasketa aberatsa zen: ekilorea, artatxikia, arroza, basartoa, arto-beltza, garia, kakahuetea, arroz oskolduna, eta olo zuritua; normala, berriz, ekilore, txori-belar, artatxiki, olo zuritu, beltxata, eta kalamu-hazien nahasketa zen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 75. orr.


beltxatu, beltxa(tu), beltxatzen 1 du ad adkor beltzatu.

Graxi neska bizkorra, udako eguzkiak beltxaturik, pirripitaz herrira jeusten asmatzen du, ile gaztain kolore ilun luzeak eta zaia horaila haizeak harrotzen dizkiola.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 43. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Gainera, haize gazituak orraztatzen dituen neska eta mutiko pollit, lerden eta beltxatuak miresteko ezinbesteko aukera ukanen duzu!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 10. orr.


beltxinga izond beltxarana.

Aldizkariaren azken hostora heltzean, halatan ezpainak poz minberaz zimurdikatu nituen, ez jakin jadanik zein esku trebe aukera, Tatiana (110 p, uzkitxo, 24 ordu, Hotel, etxe, Visa) ala Jessicaren (berria, benetako sua, beltxinga, 95 p, gosetia, 24 ordu, hotel, etxe, Visa) proposamenen artean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 115. orr.


beltxista izond beltxarana.

Nor da neska beltxista hori?  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 47. orr.


beltxuri izond adkor beltzuria.

Oraindik ere gogoan dut, dagoeneko hilik egongo da baina, neuk zelatu ohi nuen beltxuri hura.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 216. orr.

Zumarretara arribatu zen; hiru zumar, kukuluetan hosto gorrizta batzuk, enborraren alde batean horma, beltxuria beste aldea eguzkiaren argitan, elur gainean hiru itzal.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 93. orr.


beltxut iz

Eguerdiko eguzki saminean, Red Bayko anis eta beltxut kolorezko etxe ttipittoek hondartza gorriluna argitzen dute.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 141. orr.


beltz (orobat baltz g.er.) 1 izond kolore guztien artean ilunena dena, ikatzaren kolorekoa dena.

Makillatuta zegoen, eta marra beltz batek nabarmendu egiten zizkion begi olio kolorekoak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 106. orr.

Begi beltzeko neskak gortinak zabaldu zituen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 123. orr.

Bat-batean kapela erantzi eta bere ile beltzak astindu ditu, irribarretsu.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 181. orr.

Aulki batean zanbla jesarri naiz [...] zerurantz luzatzen diren esku beltz eta gogorgunez beteen artean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 209. orr.

Galeoien eta arraun ugariko itsasontzi handien flota ikusi zuten, bela beltzak haizeak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 147. orr.

Zaldizkoa kapa beltz batek estaltzen zuen zeharo.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 204. orr.

Brabanteko oihalez egindako kapa beltza, kapelua luze bezain mehea, txukun apainduta.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 21. orr.

Negurako belusezko soingaineko beltz bat.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 28. orr.

Zapi beltz bana atera eta begiak xukatu zituzten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 15. orr.

Kameu bat, zinta beltz batean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 314. orr.

Virgiliok alkandora zuria, gorbata gorria eta kapelu beltz hegal motzekoa zeramatzan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 241. orr.

Hotza sumatu zuen eskularru beltzaren kontaktua.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 38. orr.

Doctor Marteens bota beltzak sartu zituen ohe gainean zegoen larruzko maleta laukiluzean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 36. orr.

Oinetako beltz bernizatuak eta galtzerdi zuri parpailadunak jantzita agertu da mahaira.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 203. orr.

Euriaren azpian, aterki beltz baten babesean.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 79. orr.

Jose Luis Valles PSE-EEko zinegotziaren auto azpian ere kutxa beltz bat topatu zuten bere bizkartzainek, ibilgailuari itsatsita.  Berria - Euskal Herria   2004-11-30

Txakur beltz bat zegoen han, hartza bezain handia. agindu, gainera, Tiresiasi soilik eskainiko dioala ardi beltz bat, artaldeko onena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 49. orr.

ik beherago 20.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Karlos Otxotorena Leioako irakaslea omen zen, isila eta zuhurra, pantera beltz bat gau ilunean bezala.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 158. orr.

Bihotzaren nahia hartara bihurtuz gero, uso zuri edo arrano beltz izan daiteke.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 77. orr.

Ilargi-argitan ere bila jarraitu genuen, Herbertek zopiloteekin topo egin arte, asto hil baten gainean ari zirela... garrasi egin zuen, birao ere bai, eta harrika ekin zien txoritzar beltzei, ezin eutsizko amorrazio betean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 78. orr.

Tinko begiratzen dio kamerari betaurreko beltz eta astunen atzetik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 135. orr.

Feltro beltzeko kapela zeraman buruan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 36. orr.

Letra beltzak dantzan zebilzkion begien aurrean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 37. orr.

Argazkia koaderno beltz baten barruan gorde zuen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 31. orr.

Tristezia sakon bat sentitu nuen bular barnean hazten, lore beltz bat zabaltzen den moduan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 39. orr.

Urrutiminez beteta bizi zen, hodei beltz bat ur beltzez bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 40. orr.

Une berean desegin zen iluntasun beltz hura.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 349. orr.

Pinu beltz: Kuromatsu (Pinus thunbergii).  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 125. orr.

Prestige itsasuntziak sorturiko marea beltz deitoragarriaren urtebetetzea.  Herria   2003-11-20

Zuriaren gaineko letra beltza jardun hila da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 13. orr.

Beltzak dira hiriko urak, ustel usaina darie, Baltikoan hartutako sardinatzarraren biltegiek ubide ertzetako moiletara jotzen baitute.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 20. orr.

Baso amaigabeko ilunpe etengabea gero eta beltzagoa zen, eta bazirudien gau bihurtuko zela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 424. orr.

Namah ikatza bezain beltza zela eta amorrazioz betea ibiltzen zela beti.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 23. orr.

Txima luzea motots batean lotua, bikea baino beltzagoak begi handiak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 18. orr.

Bi seme-alabek taekwondoko gerriko beltza dute.  Berria - Kirola   2006-01-27

Surfrider Fundazioak bandera beltza ematen die urtero ur kalitate txarra duten hondartzei.  Berria - Euskal Herria   2004-06-24

2 hed

Txakolin argi, txakolin gorri, ardo txuri, ardo gorri, ardo beltz, ardo latz eta ardo goxo.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 349. orr.

Pinta eta erdi eskoziar whiski eta bi botila ardo beltz erosi nituen neuretzat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 74. orr.

Hala ere jatekoa ekarri zien, Baionan fama duen urdaiazpikoa, ogia eta ardo beltz Bordelekoa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 114. orr.

Arrosa hostoz lurrinduriko te beltza edaten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 186. orr.

Pedrok edo Matildek, hutsik gabe, goizeko hamaiketan ekartzen didate kafe beltz bat, gozokiren bat alboan duela.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 139. orr.

O'Neill-en denda atzeko gelatxoan zegoen orain, eta, aurpegi puztu ardo beltz edo haragi gorriaren koloreko harekin tabernara ematen zuen leiho txikia betetzen zuela.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 128. orr.

Taberna-mutilak baso bat garagardo beltz ekarri zion.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 129. orr.

Garagardo beltz eta gorria eramaten zieten gizonezkoei eta gaseosa emakumezkoei.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 294. orr.

Katilu bat arroz egosi, katilu bat babarrun beltz egosi, tomate gordin zatitxoak erantsi.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 28. orr.

Denborak aurrera egin ahala zenbait produktu desagertzen hasi ziren jakina, ogia txarragoa zen, ogi beltza deiturikoa.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 112. orr.

Gutxi tratatutako ur beltzek, ongarri nitrogenatuek eta autoek sortzen dituzten gasek [...] nitrogenoa dute.  Berria - Gaiak   2004-04-02

Izotz zuri jelatua, goiak argi dituztenean; izotz beltz hormatua, lainotua dutenean ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 482. orr.

Han, harresi bertikal batean, Ate Iluna zabaltzen zen, gauaren ahutzak bezain beltz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 65. orr.

Jose Arocena berriketariak hurbiletik segitu ditu marea beltzaren gora-beherak, Galiziaraino joanik hango emazte eta gizonen garbitze-lan beltzaren lekukotasuna zabaltzeko.  Herria   2003-11-20

3 irud

Zuria eta beltza, garbitasuna eta errua.  Berria - Kultura   2006-04-06

Zazpi gune beltz ezabatuko dituzte Nafarroako errepide saretik.  Berria - Euskal Herria   2004-11-19

Beste puntu beltz bat Perdido mendiko Escupidera da.  Berria - Euskal Herria   2004-02-13

Urte berean, bezperan gertatu zen Tous presa lehertu zeneko egun beltz hura ere: 40 hildako, desagertuak beste zenbait, eta 100.000 pertsona etxebizitzetatik atera, eta hor nonbait egokitu beharrean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 388. orr.

Ezkerraldearentzat, aspaldiko egun beltz eta tristeena da.  Berria - Ekonomia   2004-10-21

Gau beltz honetan argi.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 15. orr.

Gosetea izan zen hiru urte beltz haien ondorioa.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 127. orr.

Etorkizuna, beti izan dut beltza.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 209. orr.

Gero eta beltzago ikusten du etorkizuna.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 54. orr.

Emazteki ero dohakabe bat kalitu zuen, Ttipi hilarazi eta guri ere emanen zigun azken beltza.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 402. orr.

Aitak, aldiz, atzera biderik ez duen patu beltz baten ezinbestea onartzen zuen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 37. orr.

Ez da ipar beltz horietakoa iritsi zaiguna, udazkena sendo kastigatzen duen horietakoa; hau, itsasoko ipar-mendebal umela da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 456. orr.

Eror gaitezen mundura, mundu beltz, ustel eta ziztrin honetara: ez dago ezer berririk asmatzerik.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 90. orr.

Bere pesimismoari umore beltza baino areago, ironia iluna eransten zion gero.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 55. orr.

Kontu guztia umore beltzeko kakazte horietako batekin amaitu zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 174. orr.

Gertatzear zegoena jakin bagenu, ez genukeen umore beltzik erabiliko.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 37. orr.

Satanismoa eta posesio diabolikoak, Magia zuria/Magia beltza, Sorginkeria gaur eta abar.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 82. orr.

Giro beltz hartan, argi gorria zuten artean lanparek, eta ibaiaren beste aldean Lau Auzitegien jauregia ikusten zen, mehatxari, zeru astunaren kontra.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 316. orr.

Hemeretzi euskal presokidek eta hamasei lagun-senide maitek osatzen dute honez gero sakabanaketak eragindako heriotz-gurpila, zerrenda beltz baino beltzagoa.  Berria - Euskal Herria   2004-12-12

-Ikusten, nola hire bihotz beltz horretan pinporta txuriren bat gelditzen den oraindik?  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 22. orr.

Esku beltza okupazio indarrei eta hauen aliatuei dagokiela diote.  Berria - Mundua   2006-02-25

Burua astindu zuen, ideia beltz haiek Uxatu nahirik bezala.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 135. orr.

Zakurrak nahigabeetan, oinazetan, elkarrekin borroka beldurgarrietan ikusteko bihotz beltza eduki behar da!  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 91. orr.

Bada tristura bat hezea eta errea, betea eta betegarria, bildua eta beltza, lurrari kendua dirudiena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 132. orr.

Milaka pentsamendu beltz zebilzkion kaskezurrean.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 66. orr.

Otu zitzaion hantxe zihoazela azken egun haietan pasaturiko larrialdi, egonezin eta kezka beltz guztiak ere.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 197. orr.

Nik, orduan, susmo beltz haren zantzu guztiak aletu nizkion: [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 107. orr.

Orain, baina, garbi ikusten dut dena juduek eta komunistek antolaturiko amarrua izan zela, gure herriaren nortasuna ahultzeko amarru beltza.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 213. orr.

Zinezko desleialkeria, jukutria beltza, zeure adiskidea zugandik urrun uztea.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 386. orr.

Inor bereizi gabe eginiko terrorismo beltza.  Berria - Mundua   2004-04-11

New Yorkeko kronika beltza.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 5. orr.

Joan den urtea, oro har, oparoa izan da Realarentzat, baina amaiera beltza izan du.  Berria - Kirola   2004-01-02

-Zer gertatu da? -galdegin zuen, ahotsa izu beltz laborriak hartuta.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 183. orr.

Koxepak anitz estimatzen du iragan beltz haren argitzeko Kattalinek erakusten duen tirria.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 31. orr.

Ez dago kondena beltzagorik, nik ezin irudika dezaket mespretxu handiagorik.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 125. orr.

Bizia bere gorrian atzeman ezinik, zuri-beltzera jotzen dugu etsi-etsian: gauza batzuk zuri edo zurirako; beste batzuk beltz edo beltzerako.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 23. orr.

Bazekien Tom hibernazio-aldian zela, etsipenezko aingeru beltz baten aurka borrokan itsuka, eta azkenean aldatu egingo zela haren patu gaiztoa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 37. orr.

Esker txarra eta garrasiak; ni naiz beti piztia beltza.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 229. orr.

Belarriak gor, kaleko isiltasun beltzak ezustean hartu izan balitu bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 220. orr.

Hemen gertatzen dena zera da: herrian badagoela doilorkume bat, koldar beltz bat, mingain pozoitsua daukan Judas Iskariote bat.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 60. orr.

Ez zuri ez beltz.  Berria - Euskal Herria   2004-07-31

Gurpil zoroan harrapatuta egongo dira, berriz ere beltza zuritu beharrean.  Berria - Kultura   2004-02-21

4 (beste izenondo baten ezkerrean)

Ibar beltz-ilunetan banabil ere, ez dut inolako gaitzen beldurrik, zu nirekin baitzaude.  Elizen arteko biblia   Sal 23,4

Hanka distiratsudun bi zaldi beltzek tiratutako kotxe beltz distiratsu bat aurre-aurrean paratu zitzaion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 96. orr.

Gorpu beltz-ihartua kateetan josirik hantxe egon zen hogei urte eta gehiagoan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 143. orr.

Ez dinat ikusi nahi hire aurpegi beltz itsusia nire gainean makurtuta.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 121. orr.

Begi beltz zorrotzak, aurpegi argal eta beltzarana.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 273. orr.

Begi beltz gaiztoak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 366. orr.

Ile beltz bakan batzuk zeuzkan, garezur gangatuari irmo atxikiak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 50. orr.

Domingori, lehen bezain ezkibel, bakantzen eta urdintzen hasia zitzaion ilaje beltz sarria.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 213. orr.

Irribarre zabala bizar beltz nahasian ezkutatuta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 79. orr.

Sudur gakoa zuen eta ile beltz koipetsua sorbaldaraino luzatua.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 69. orr.

Bi ate beherago kaiola handi batean armiarma beltz erraldoiak zeuden bizirik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 50. orr.

Zezen beltz-nabar haiek lurrean zabaldutako sarearen gainera eramanak, gero gorantz altxatuak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 288. orr.

Soineko beltz brotxedunez jantzitako atsoak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 178. orr.

Galtza beltz estuak darbelarriak gor, kaleko isiltasun beltzak ezustean hartu izan balitu bezala.amatza, kamiseta justua eta larruzko jaka bat.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 220. orr.

Takoi luzeko bota beltz puntadunak.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 59. orr.

Atertu egin du, haizea goxoa da, zeruan irudi beltz ederrak pasatzen dira, geldiro.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 126. orr.

Aproposa esaldia, letra beltz handitan gure auzapez guziei paparretik zintzilik paratzeko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 55. orr.

Beldurra ke beltz itzelaren antzera hazi zen, itogarri.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 276. orr.

Galtzak ere urdinak eta larruzko oinetakoak beltz lodiak zituen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 15. orr.

Ur beltz geldi kirasdunak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 377. orr.

Igandeko galtza beltz estuak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 52. orr.

Begi beltz ekialdeko horiek, pentsatu zuen, zein beterik dauden pasioz, irrika atsegalez!  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 121. orr.

5 (beste izenondo baten eskuinean)

Gorbata handi beltz batek estututako tximeleta-lepo baten gainean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 29. orr.

Begi handi beltz, zabal eta errukizko haiekin.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 183. orr.

Konturatzen nintzen haren begi txiki beltz biribilak ni aztertzen ari zirela.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 15. orr.

Aulkiaren kuxinaren azpian, zurezko pareten kontra, itzal lerro bat dago, lerro txiki beltz bat aulkian zehar doana itxura misteriotsu eta bihurriarekin, ia irribarre bat.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 208. orr.

Baziren indioilo luma luze beltzak eta antzara luma zuri lauak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 249. orr.

Jantzi estu beltza soinean.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 21. orr.

Julia barran jesarri zen, eskaia apurtua zeukan aulki altu beltz batean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 111. orr.

Hura harrapatzen ahalegindu nintzen, haren gurpilen hotsa zetorren aldera jarraituz, kale bakarti beltz, beltzetan, heriotza bezain beltzetan zehar.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 361. orr.

Ondotik pasatzean, zaintzalearen so ilun beltzari erantzuten diot ene irriño pollitenarekin.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 64. orr.

Begi izugarri maltzur, beltz, margotuak eta aho gorrotoz eta erdeinuz itxia ikusi zituen gelako argitasun zurian.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 126. orr.

6 (adizlagun gisa)

Zerua beltz zegoen, oso beltz.  Berria - Kultura   2004-08-15

Zeru griseko egunetan, gela txikia guztiz beltz egoten zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 191. orr.

Beltz zegoen, beltz, errepide handia ere nekez bada nekez ikusi ere ikusten bainuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 398. orr.

Dena beltz ikusten dut, eta puntutxo gorri batzuk jira-biraka.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 201. orr.

Etorkizuna oso beltz ikusten duzunean sartzen duzu espezie bat kaiolan.  Berria - Euskal Herria   2004-06-29

Eta nik ez dakit giroa halakoa zelako edo neure etorkizuna beltz ikusten nuelako, kontua da ezen, [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 99. orr.

Kalez kale ibiltzen zen, dena beltz ikusten zuen, biharamuna noiz argituko egoten zen egun berriak berpizkundea ekarriko balu bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 123. orr.

Eguna beltz hasi zuten Asian.  Berria - Ekonomia   2004-05-18

Muturretik zerion kea adartxo urdin batean kiribiltzen zen, arnasak albo batera higiarazirik, eta errautsa beltz metatzen zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 103. orr.

Begitartea beltz zeukan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 152. orr.

Peter ondotik joan zitzaion, soa beltz eta haserrea gorri.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 165. orr.

Errotazaina bezain zuri, baina umorez beltz, agertu zitzaion aldareko Kristori.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 132. orr.

Liburuetako paper zuriaren gainean beltz idatzitako letren erritmo geldo berekoa zen filme zaharretako estetika.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 18. orr.

Ondoren, ihes egin du, galtzada-harri arrosen gainean beltz, eta paretaren zirrikitu batean desagertu da.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 65. orr.

7 (hitz elkartuetan beste osagaia ere kolore bat delarik)

Ikusi egin behar ziren aurpegi gorrotozko haiek, buruak zapi beltz-berdez kamuflatuak, bota altu haien zarata martziala, pausoen irmotasun ozen perfektua.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 23. orr.

Aldaketarako gogoak ez du beltz-horira egin oraindik.  Berria - Harian   2005-09-02

Irriz, dantzan, buruko beltz gorri brodatuak zituzten muntaines andre adinekoak denak baino airosago.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 121. orr.

Altua zen, gizena, matrail-bizar beltz-urdindu luzekoa, eta erantzi ez zuen beroki lodi argi bat zeraman.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 128. orr.

Begitarte zabala eta lasaia, fular hori-beltza kopetan loturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 31. orr.

Egoitzan zeuden bandera gorri-beltz guztiak hartu eta hagatan biltzen hasteko, Donostiara eraman behar genituela eta.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 41. orr.

Sony zinta gorri-beltz zahar horietako batean.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 109. orr.

Emakumeak ilea bilduta zuen perla gorrizko hariekin, kanpandorre gorri-beltza irudi.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 90. orr.

Palestinako bandera zuri-beltz-berde eta gorri asko ikusten ziren.  Berria - Mundua   2004-11-13

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketa izena delarik)

-Kasu putarik ez mutur-beltz honi -klixkatu zidan begia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 17. orr.

Bidean hildako esklaboen artean esan zion zeudela Whitlowren hanka-beltz batzuk.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 200. orr.

Hango larru-beltzek pentsatu dute Katrina orronak funditu dituen herritarrak zuriak izan balire eta ez beltzak, goizago mugituko zela Bush.  Herria   2005-09-22

9 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketa izenondoa delarik)

Emakume ile beltz hark artesia buru erdian zeukan eta mahuka zabalekiko jantzi berde argi bat soinean. Gizon garaia, argala, begi-beltza zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 54. orr.

Pertsiar mutur-beltz arrazakoak dira.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 163. orr.

Koaderno tapa-beltz baten ertza bistaratu zitzaion.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 191. orr.

Morroi barren-beltz eta bihotz-makur hura fanatikoa, bortizkeriazalea eta koldarra zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 150. orr.

Gaitzeko borta, zeruraino doan borta, zeruko atea, zura itzez izarreztatua, 585 itze kasko beltz, mugimendu gabeko konstelazioa, zur gorrian landatua.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 58. orr.

Ramona, larru-beltz, izter-guri.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 256. orr.

10 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Gero Joek galdetu zion ea hartuko zuen garagardo beltz botila bat.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 151. orr.

Esan zuen lastima zela garagardo beltz tanta bat ez edukitzea trago bat egiteko.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 147. orr.

· Hain zuzen ere, gu hara iristen ari ginen uneantxe ari zen halako txoritzar beltz-ubel saldo oso bat errai-multzo bati tiraka, hara eta hona.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 48. orr.

11 (ardoaz mintzatuz izen gisa)

Mikelek beltz berezia eta patata tortilla pintxoa behintzat atera zizkion.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 64. orr.

• 12 izond/iz azala beltza duen arrazakoa dena.

Gizon beltz batekin ikusi nuen-eta hau joan den asteazkenean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 216. orr.

Gutxiena uste ninan emakume beltz batekin topo egitea.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 58. orr.

Gero joan gara Salvador de Bahia deitu hirira, Brasileko hiri nagusia izana, horrat etortzen zirela Afrikatik jinikako esklabo beltzak.  Herria   2005-05-05

Lider beltzek martxak antolatu dituzte Brooklyngo zubian gaindi.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 36. orr.

Emakume beltzak taldean bortxatu; ondasunak konfiskatu, lepoak hautsi.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 245. orr.

Gauza bat zen mamu bat egurtzea, eta beste bat oso diferentea zen neska beltz babesgabe bat kalera botatzea.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 101. orr.

Nire editoreak hasieratik esan zidan ez zela sinesgarria tronpetajole beltz bat izatea euskaldun baten ondorengo.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 101. orr.

Elizako buruzagi eskuindar beltzek, berriz, homosexualen arteko ezkontza auzi moral garrantzitsua dela diote.  Berria - Mundua   2004-10-24

Erdi gay-a soilik zen arren, hara non haren lagunik minena trabesti beltz bat zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 127. orr.

Beltzek beren artean yanki zuriei "pinks" deitzen die.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 57. orr.

Lebita zuriz eta galtza argiz jantzitako lau beltz, horietako hiru biolin-jotzaile eta bakarra kontrabaxu jotzaile, boleroak eta rumbak joka ari ziren.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 109. orr.

Beltz batzuek artilezko gorro koloretsua daramate buruan edo txirikordak airean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 23. orr.

Hala, arrantzan ari nintzela pasatu zunan beltz bat nire aurrean flotatzen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 62. orr.

Ameriketako beltzek bazuten autobusetan zutik joateko eskubidea.Beltza eta pobrea zen.  Berria - Euskal Herria   2004-04-16

Laurence Fihsburne hori aktore bat da, beltz kankailu sendo bat, pelikulan Morfeorena egiten zuena.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 30. orr.

Ez zegoen beltz esmokindunik biolina jotzen orkestra sinfonikoetan, ez zuten hautatzen beltzik Senaturako, ez zegoen beltzik enpresetako zuzendaritzetan.  Berria - Kultura   2006-03-14

Begietara so egin bazion ere ez zuen atezainik ikusi, beltz basati bat baizik, Afrikan lehoi harrapaketan ibil zitekeen tribu galdu bateko erraldoi horietako bat.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 39. orr.

Beltz libreen komunitate bateko partaide izatea.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 242. orr.

Beltz jendea gonbidatzea, Covington edo High Trees aldekoa.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 92. orr.

Zaldunbide kapitaina zutela, beltz-kargarekin egin zuten Brasilerako bidaia. portugaldar, espainiar, holandar, ingeles eta frantses beltz-tratulariek eramaten zituzten esklaboak, garraio-baldintza izugarrizkoetan.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 270. orr.

Zein zen maltzurkeriarik gabeko eskua itsaslapur eta beltz-tratularien herri hartan?  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 128. orr.

13 beltzei dagokiena.

Jakin nahi izan dut musika beltz hark zergatik erakartzen zituen europar gazteak.  Berria - Kultura   2004-01-16

Fauvistak, Blaue Reiter, noski (Klee, Kandinsky, Franz Marc), die Brücke (Nolde, Schmidt-Rottluf), eta orobat futuristak, lehenengo kubismo-aldiko Picasso, eta, zerrenda biribiltzeko, arte beltza eta arte gotikoa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 273. orr.

Erro beltza sumatzen zaio ahotsean.  Berria - Kultura   2006-03-08

14 karlisten artean, liberala.

Lakar barruan, gure datu fidagarrien arabera, 6.000 beltz zeuden.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 248. orr.

Beltzak azaldu omen zituan gureen kontra, eta zauritu batzuk ere izan omen dituk.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 114. orr.

Biharamunean, uztailaren 25ean, gure eskuetan erori zen Arrasate hiria, Gipuzkoan; eta egun bereko arratsean, Bergara abandonatu zuten beltzek.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 147. orr.

"Astoak" omen ginen gu; eta beltzak, berriz, "ilustratuak".  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 289. orr.

Oraingoan benetan uxatu ditiagu beltzak: Ebroraino erretiratu omen dituk korrika eta muturka. barrenak agintzen zidan oso azkarki, "beltzei" galbidea oztopatzekotan, Don Carlosen alde borroka egitea zela ezinbesteko abiapuntua.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 230. orr.

Martxoaren 11n, Cabrera deserriturik bizi zen ostatuko gelan bertan [...] goreneko bilera bat izan zuen buruzagi "beltz" batzuekin.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 256. orr.

Ni nengoen ingurura zetozen, hitz batez, Morales jeneral beltzaren manupean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 277. orr.

Donostiako prentsa beltzak berak aitortzen zuenez, esate baterako, aurreko asteko urtarrilaren 24an bakarrik, 60 kanoikada jasan zituzten donostiarrek.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 278. orr.

· "Gorri" heien kontra, gehiago oraino "gorri-beltzak" zituela begietan, erran nahi baita hargin-beltz edo framazonak.  Herria   2004-09-23

15 nobelez eta kidekoez mintzatuz, poliziakoa.

Rolo Diez idazle argentinar-mexikarrak Papel picado lanarekin irabazi du nobela beltz onenaren Hammet Saria.  Berria - Kultura   2004-07-17

Urtero joan ohi zen Xixongo Semana Negrara, han banatzen ei ziren Hammet sariak nobela beltz sozial sailean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 83. orr.

Genero beltz edo poliziakoaren ezaugarriak dituzte ipuinek.  Berria - Kultura   2004-05-29

Claude Chabrolek Ruth Rendell idazlearen eleberri beltz bat moldatu du La demoiseelle d'honneur-en.  Berria - Kultura   2004-08-21

The funeral, akzioari baino gehiago pertsonaiei garrantzia ematen dien film beltza.  Berria - Harian   2005-09-15

16 (kolore hitzaren eskuinean)

Kolore beltza kualitate bat da, eta, kasu horretan, Greta nolakoa den esaten digu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 170. orr.

Kantoia oihalezkoa zen, kolore beltzekoa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 15. orr.

Polita zen, kolore beltz eta gorrikoa, oinarrian xake itxurako greka bat zeukana.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 141. orr.

Sutan zen perolatxoan kolore beltz eta marroixkak hartu zituzten espagetiek.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 65. orr.

Ke arrastoak zihoazen adreiluetan gora, tximiniako apaleraino; kolore beltz kiskalia zuen adreiluak bururatzen zituen egurrak.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 119. orr.

Azken garaian ohikoak dituen kolore beltz-zuri-grisak nahastu ditu artista bizkaitarrak.  Berria - Kultura   2006-03-10

16a (kolore hitzaren ezkerrean)

Ekainen ikus daitezkeen koadro zizelkatuetan beltz eta urre koloreak nagusitzen dira.  Berria - Kultura   2004-06-20

17 (-en atzikiaren eskuinean, izen gisa) belztasuna.

Argazkian, zoru-gaineko odolaren gorri biziak salatzen du asteburuaren beltza.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 206. orr.

• 18 iz beste pertsona batek izenpetzen duen lan intelektual bat egiten duen pertsona.

Beltz bat erabiltzen ari ote zen bururatu zitzaion, lehenik eta behin: Duvrescuk, kolaborazioa kenduko ote zioten beldurrez, aurkitua zuen zutabeak idazten zizkion ordezkoren bat.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 165. orr.

19 kolore beltza.

Beltza kolore bat da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 173. orr.

Gauza bera esan dezakegu bestelako kategoriei buruz: beltza eta gorria koloreak dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 170. orr.

Kolore-eskala (beltza -gris mailak- zuria).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 248. orr.

Bai, orain argi ikusi duzu soinekoaren beltzari askozaz hobeto datorkiola.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 216. orr.

· Zurian beltza jarri ezkero, han gelditzen da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 13. orr.

Beltza da janzteko kolorerik dotoreena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 205. orr.

Lutorik ez baita erabiltzen jada, eta, gainera, zaharrak dira orain beltza gutxien erabiltzen dutenak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 452. orr.

20 ardi beltz familia edo taldearen ortodoxiatik bereizten den kidea.

Eta halatan zen gure etxeko ardi beltz hura bi aldiz maradikatua: lehenik, protestant izan zelako, eta, bigarrenik, bere buruaz bertze egin zuelako.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 59. orr.

Zein familiak ez dik "ardi beltzik"?  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 46. orr.

Ez dakit jakinaren gainean egongo zaren, baina nire seme dontsu hau betidanik izan dugu familiako ardi beltza.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 69. orr.

Bera jaio zenean ibilera kolonial guztien ordaina egokitu omen zitzaion berari, Louiseri, eta hazten joan zen neurrian, gero eta argiago ikusi ei zuen ardi beltza zela bera, artalde zurian.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 125. orr.

Artaldeko ardi beltza izanen omen da Frantzia ezak irabazten balinbadu maiatzaren 29-an.  Herria   2005-04-21

Esnaolak aitortu du ez zela erraza Madrilen egotea, «beti izan gara ardi beltzak», adierazi dio Berriari.  Berria - Euskal Herria   2004-02-27

Milaka ardi beltz konbertituko dituzulako.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 71. orr.

21 azienda beltz txerria.

Ezbeharrak daramatzan edonon hilak ohoratzen dituzte, azienda beltzak sakrifikatzen, jainko maneei opariak eskaintzen eta, zenbat eta okerrago aurkitu, gogotsuago jotzen dute erlijiora.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 169. orr.

22 behazun beltz

Ez dugu deus galdu, baina malenkonia edo behazun beltza hor dago; ez: hemen dago; tristura, histura, hustura, gabea, eta gainera beltza, itzal lodi baten kolorekoa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 113. orr.

-Behazun beltza igan zaio bururat, eta odol-ateratze batzuk egin behar zaizkio, ea behazun beltza burutik jaisten zaion, eta arimatik tristura hori kentzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 183. orr.

Nola ez da korapilatsua izanen, baldin humoreak lau badira eta haien nahasteko eta konbinatzeko posibilitateak, mementu bakoitzean, infinitu badira, zeren neurriak ere -odoletik zein behazunetik, flematik zein behazun beltzetik- infinitu izan daitezkeen!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 173. orr.

· (izenondo gisa) Oso gaizki egin nian hi ikazkin behazun beltz horrengana bidalita, esan zidan handik pixka batera.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 241. orr.

23 bel-beltz izond /adlag beltz-beltza.

Metroaren bagoian aurrez aurre eseri zaidan gaztea, esate baterako, bel-beltza da, burusoila, eite harro eta seriokoa.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 208. orr.

Betaurrekoak beltzak, eta ilea ere bel beltza atzerantz orraztua eta koipez lisatua.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 126. orr.

Zortzi txakur doberman, bel-beltzak eta handi-handiak, kaiola batean sartuta.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 261. orr.

Mahai luze hartako beste muturrean etzanda, lekuko isil, katu bel-beltz bat, lozorro goxoan geldi.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 55. orr.

Oraindik bel-beltza zegoen, baina, guztiz bat-batean, oskarbi agertu zen gure gainean, sekulan ezagutu dudan zerurik argiena.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 69. orr.

Hodeiak masa bel beltzetan helduko dira hegosartaldetik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 286. orr.

24 beltz-aldi

Bi irudi mota horien arteko oinarrizko desberdintasuna ez datza ez fotogramen arteko beltz-aldian, ez bideoaren argi-eskaneatzean, elkarren segidako irudien agertzeko maiztasunean baizik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 162. orr.

Asko azpimarratu da, adibidez, bideo-apailuan elkarren segidako irudien artean beltz-aldirik ez izatea, eta irudi hori tiraldi etenez eragina ez izatea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 162. orr.

25 beltz-beltz izond/adlag

Harry baino askoz garaiagoa zen, baina ile beltz-beltza zuen hark ere. bere aita dago nire ondoan, bibote beltz-beltzekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 205. orr.

Gizon puska zen bera, garaia, indartsua, ederra, begi beltz-beltzak zituena.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 236. orr.

Ile-xerlo beltz-beltz baten azpian, bekokian, forma bitxiko ebaki bat ikusi zioten, tximista bezalakoa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 19. orr.

Bi begi-nini beltz-beltz, horiunez inguratuak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 15. orr.

Hala iruditu zitzaidan jarri zuen mutur beltza ikusita, mutur beltz-beltza zinetan.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 94. orr.

Gero zaldi baten itzal beltz-beltzak aintzirako urak laztantzen ditu.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 135. orr.

Bizar beltz-beltzak estaltzen dio musua.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 68. orr.

Gaua beltz-beltza zen eta sekulako hotza egiten zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 463. orr.

Horrelako sentimenduak izanik, bakarrik eta lagunik gabe, etorkizun beltz-beltzarekin.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 10. orr.

Orban beltz handi bat, koskor bat bezala, beltz-beltza.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 243. orr.

Joan den egunean erretako makarroien ontzia beltz-beltz dago oraindik harraskan nork garbituko zain.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 34. orr.

Neska altxatu zenean, beltz-beltza zegoen oinetatik bururaino.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 311. orr.

Urrutitik, beltz-beltza zirudien eta pausoak eman ahala zurirantz jotzen du areago.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 103. orr.

Gero masailak eta ezpainak jandako fruituez beltz-beltz eginik itzultzen ginen etxera.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 29. orr.

Berogailuan litxarkeriak prestatzen zituela bera zuri-zuriz jantzita eta Florent beltz-beltzez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 88. orr.

25a beltzean

Bidarten, etxe berri batzu egiten ari dituzten toki batean, polizak arrastatu ditu bost lagun, denak turkoak, beltzean ar-arazten zituztenak hargintzan, aterbea etxola batean segurtatuz kasik han berean eta jornala sos idorrez pagatuz.  Herria   2004-10-14

26 beltz koloreko izlag

Halaber, bigarren eskuko hamaika altzari zeuden pilaturik, ogi beltz kolorekoak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 29. orr.

· Liburu handi batek, beltz eta zilar-kolorekoa bera, erakarri zion begirada.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 185. orr.

27 diru beltz ogasunari ezkutatzen zaion dirua, eskuarki ilegalki eskuratua.

Gies&Co enpresak bazituen oraindik milako billete batzuk diru beltzean, baina zerga mordo bat aurrez ordaintzeko erabili dituzte, eta hala diru garbi bihurtu dira orain.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 100. orr.

Senarra eta biok ez gara ezagunak alderdi honetan, apartamentu hau inbertsio hutsa baita, diru beltza zuritzeko propio erosia.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 29. orr.

Adierazle horietan ez dira hartzen kontuan hainbat jarduera, esaterako, nahita ezkutatzen diren zenbait eragiketa, diru beltzari eta ezkutuko ekonomiari dagozkionak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 43. orr.

Consumer aldizkariaren ikerketa baten arabera, higiezinen hamar agentziatatik seik diru beltza erabiltzeko inolako trabarik ez dute jartzen.  Berria - Ekonomia   2006-01-29

Diru-kontuen antz handiegia hartzen hasten dira gauzak [...] eta jende arteko tratua azokako tratuaren pare jartzen da, hitz zurien azpitik diru beltza dabil ebaska gure barrengo ixilpoltsetan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 171. orr.

28 haize beltz iz

Mendebaldeko haize zakar bortitzari haize beltza deitu izan zaion era berean, ekialdeko eguzki haize fin goxo eta ongarriari haize xuria deitzen zaio Nafarroa Garaiko nekazal giroan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 145. orr.

Haize zakarra, haize beltza balitz bezala zabaldu zen Frantziako bazter guztietara mendeku nahia. Negua iluntzeetan hasten da, ezari-ezarian, udazkenaren epelaldiak birrintzen, eta horretarako hiruzpalau egunez behin-edo bidaltzen dituen haize beltz horietakoa zebilen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 141. orr.

Behin galdutako ametsak ez direla berreskuratzen, haize beltzak, haize izu-eragileak, haize zakarrak eramaten baititu ez jakin nora.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 175. orr.

Haize beltz, haize txuri, nork ikusi dio kolorerik haizeari? Filosofatzeko gogoa beti ukan du euskaldunak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 458. orr.

29 izurrite beltz izurri bubonikoa.

Gero, Venezian barrena zabaldu zen, izurrite beltza zabaltzen den bezala, bazela Errepublikaren barrutian deabru etsaiak egindako biolina jotzen zuen gizona.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 81. orr.

30 mamu beltz

Komunismoa mamu beltz bat izan zen gure hezitzaileen ahotan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 35. orr.

Mamu beltza omen dabil Euskal Herrian barrena: literatura iruzkingile onbera.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 11. orr.

Torturaren mamu beltzak sufritu zituen Herreran, baina gaur egun alai dabil Abetxukoko Ekimen Etxeko ikastaroetan.  Berria - Euskal Herria   2004-02-03

Horrek guztiak, idealismo eta erlatibismoaren mamu beltzak agerrarazi ditu ZTGren esparruan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 254. orr.

Futbolean denek dute mamu beltzen bat; Valentziarena bizirik dago txapelketan, eta mendekua hartzeko ez dago finala baino aproposagorik.  Berria - Kirola   2004-04-14

Horra nun baiaren aldeko horietarik frangok ezari emaiten dioten mamu beltz itsusi baten itxura!  Herria   2005-03-31

31 merkatu beltz zerga-legeak hausen dituen merkataritza ezkutuko edo isilpekoa.

Jende guztiak merkatu beltzean erosten eta saltzen ditu gauzak; edonork eskaintzen dizu zerbait erosteko.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 296. orr.

Merkatu beltzean trukean ibiltzea leporatu zioten.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 69. orr.

Oinetako zola batek 7,50 florin balio ditu merkatu beltzean.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 258. orr.

Aitaordeak dio merkatu beltzean aritzen dela, eta jendea hil duela.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 64. orr.

Bidasoaz bi aldetako zoko ilunotan errotutako euskaldunon gizaerak, kulturak, odolak, asko zor diola, besteak beste, Santiobide inguruko merkatu beltz hari.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 77. orr.

· Eta politiko horiek nehongo bandil eta kriminalekin nahastekatuak dira, merkatu beltzero, ohoin, proxeneta, pederasta, Sorbonako erakasle, industria-gizon, ofizier, deputatu, apez, lastaira beretan aurkitzen dira.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 74. orr.

32 mutur-beltz1 izond muturra beltza duena.

Sasi ardiak, ardi mutur beltz eta mutur gorriak, exebehorrak eta pottokak.  Herria   2005-11-24

· adkor Rosariok, hain mutur-beltza beti, lorian ematen zuen, irribarre zabal-zabala zuela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 303. orr.

-Kasu putarik ez mutur-beltz honi -klixkatu zidan begia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 17. orr.

Pertsiar mutur-beltz arrazakoak dira, tamaina, orban eta are mugimenduetan ere antzekoak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 163. orr.

Eta meatzari egin gintuan, mutur-beltz, ezagutu ezinezko, meatze zuloan denbora guztian, edo erresistentziako meatzari kideen etxeetan...  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 58. orr.

33 mutur beltz2 adkor bekozko iluna.

Ikusi behar huen Isabel Sanjoseren mutur beltza, duela ordu erdi, traje zimurtuko morroiarekin alde egin duanean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 46. orr.

-Beti iruditzen zaizu gaizki nik egiten dudana -mutur beltza jarriz-.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 62. orr.

SDko agenteak mutur beltzez begiratzen zion.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 58. orr.

Mutur beltzez hartu gintuzten, jatekorik deus emanen ote ziguten galdetzean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 166. orr.

Heriotzaren eta hilketaren atarian bertan agertzen zaigu egiaren mutur beltza.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 260. orr.

34 sukar beltz

Hitz haiek bere barne gero eta lanbrotsuagoan iltzatu ziren, eta irudipena izan zuen ezen sukar beltzak hartu zuela.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 297. orr.

Anglesa, ahotik odolak emanda aienatua zen, sukar beltzak jota.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 67. orr.

Egonaldi horrek guretako zortzi aste irauten du, sukar-beltza gure multzoan deklaratu baita omen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 123. orr.

Sukar beltzaren seinaleak, Orthezeko medikuen iritzian.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 182. orr.

Gaitzak bereizteko orduan ere, maiz erreparatu dio jendeak larrujeari: gorriena, sukar horia, sukar beltza, berdoztua, horimina...  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 57. orr.

35 urre beltz adkor petrolioa.

Greenspanek garrantzia kendu nahi izan die urre beltzak munduko ekonomian eragin ditzakeen kalteei.  Berria - Ekonomia   2004-08-26

Gatazka geopolitikoak areagotu diren heinean joan da urre beltza garestitzen.  Berria - Harian   2006-04-19

Munduko ekonomia %4,9 haziko da, urre beltzaren prezioak gora egin arren.  Berria - Ekonomia   2006-04-20

Kurioski, gerla honetan, ministerio gehienak suntsituak izan direlarik edo lapurtuak, gelditu da osorik, deus demasiarik gabe, urre beltzarena.  Herria   2003-04-24

36 zulo beltz

Neskak uzkurtu egin ditu ipurdiak, baina gizonak indarrez zabaldu dizkio eta agerian geratu da zulo beltza. Ez zen begi bat, zulo beltz bat baizik, zulo beltz bat haren buruan, emakume harengan, zabaldua, haren baitan ikusteko, harengana sartzeko bezala.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 50. orr.

Kartzela jendea zulo beltz batean sartzeko bidea da.  Berria - Harian   2005-08-14

Sareak botatzen zituen Osin Beltzen, errekaren urak presatzen diren zulo beltzean.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 36. orr.

Talde txuri-urdina zulo beltzean sartzetik oso gertu dago berriz ere.  Berria - Kirola   2004-03-06

Mundu deritzogun zulo beltz hori.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 116. orr.

Pirouette kalearen sarbideak zulo beltza zirudien hango fatxada argituen artean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 62. orr.

Taberna bera zulo bat bazen, oraindik ere beheragoko zulo beltzagoak ere bazirela han konturatu nintzen.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 141. orr.

Galera batek utzitako zulo beltz hondogabea gezur zuri polittez bete.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 114. orr.

Oraingoan zulo beltz doilor eta jasangaitza sentitu zuen Josebak lehen Mireiak hartzen zuen lekuan.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 82. orr.

Hondo-hondo hondoratua zen loaren zulo beltzean.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 127. orr.

Barneko zulo beltz sakon batean zerbaitek hots egiten zuen suhiltzaileen kamioiaren modura.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 256. orr.

Garai bateko hiritar ilustratu edo argituaren argitasun hura [...] pantallak zuzen-zuzenean bi begietatik garuneko zulo beltzetaraino helarazten duen argitasun katodiko itsugarria besterik ez da gaur.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 176. orr.

Alemania salbatuko zuela agindu zigun, eta zulo beltzenera garamatza.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 218. orr.

-Zer proposatzen duzu, soldadu? -galdegin zion komisariak [...] ahots doinu markaturik gabe, hitzak zulo beltz batetik bezala irteten utziz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 195. orr.

Izen hark pozaren zirrarak astindu zituen nire baitan, bat-batean André Armand-en izena memoriaren zulo beltzetik azaleratzea lortu zuelako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 274. orr.

Zeintzuk izan daitezke, bada, Euskal Herriko musikak zulo beltzetik ateratzeko behar dituen proposamen horiek.  Berria - Kultura   2004-02-20

Hona hemen gure hildakoak, gure torturatuak; hona gure elbarrituak, ezinduak; gure zurtzak, bakartuak, bihotz-urratuak, bizi-puskatuak, oroimenaren zulo beltzean iltzatuak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 150. orr.

Zein den ikastolatik unibertsitaterakoan gertatzen den galera funtsezkoena, beste gainerako irabazi ustekoek estaltzen ez duten zulo beltz esentziala.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 156. orr.

37 (astronomian) ezpaziogune ustezkoa, hain grabitate indar handi duena non are argi izpiei ihes egiten uzten ez baitie.

Unibertsoan jazotzen ziren gertaerarik biolentoenak omen ziren zulo beltzak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 120. orr.

Zulo beltz hauek hain dentso eta boteretsuak zirela uste izan da, ezen argiak ere ezingo baitziokeen ihes egin bere erakarpen indarrari.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 121. orr.

Zulo beltzaren baldintza fisikoak muturrekoak dira, eta betidanik onartu da fisikaren legeak hausten diren mugetatik haratago daudela.  Berria - Gaiak   2004-07-23

Maitasunaren definizioa izan zitekeen, baina ez: Unibertsoko zulo beltzak definitzen ari zen Stephen Hawking.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 48. orr.

Hawkingen teoria berriak zulo beltzek betidanik izan duten paradoxa konpontzea du helburu.  Berria - Gaiak   2004-07-23

Zulo beltzek edo talka egiten duten galaxiek grabitate-uhinak sortzen dituzte eta, era horretan, haien inguruko espazioa eta denbora aldatu egiten dute.  Berria - Gaiak   2004-06-25

Zulo beltz gehiago aurkitu dituzte astronomoek Spitzer teleskopioari esker.  Berria - Gaiak   2004-06-02

Adituen esanetan, zulo beltzek milioika izarren masa dute.  Berria - Gaiak   2004-06-02

Zulo beltzak krimen perfektuaren egile jo izan ziren, irensten zutenaren arrastorik uzten ez zutelakoan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 121. orr.

Espazioko zulo beltzak inguruan duen guztia zurrupatzen duenean han, zuloaren erdian bazeunde legez.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 57. orr.

Orduan bazegoen aukera bat, iruditu zitzaion Martari, bazegoen aukera bat zulo beltzari ihes egiteko, zulo beltza atzeman eta zulo beltz horrek bereganatzen ez zuen materia zati ttikiaren, materia iheslariaren zati izateko.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 121. orr.

Patrikek baditek berezko joera irensle bat, zulo beltzen pareko halako indar desagerrarazle bat.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 148. orr.

Zentro dentso horretara erakarritako materia guztia zulo beltz bihurtzen zen eta inguruko orbitako materia guztiak donut baten gisan biltzen zuen zentroa.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 121. orr.

38 zuri-beltz izond zuria eta beltza; zuria edo beltza.

Grabatu zuri-beltz batean eszena errealista bat ikusarazten digu.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 85. orr.

Baldosa zuri-beltz handiek estaltzen zuten zola.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 157. orr.

Jada ez diete kartzelaratzen direnei marra zuri-beltz paraleloz egindako traje barregarri hori ematen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 57. orr.

Zebra itxurako maillot zuri-beltz marradunarekin agertu.  Berria - Kirola   2004-05-16

Haren aho galanta hantxe, haren ile kixkurra, haren begi zuri-beltzak, Afrikako lehen plano berebizikoa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 14. orr.

Amodio izenekoaren aurpegi emea zuri-beltza baita, zuria edo beltza, jauzi kuantikoa edo heriotza bera bezain bihozgabea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 201. orr.

Berehala eseri da; eri muturrez laztandu ditu tekla zuri-beltzak.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 84. orr.

Xakean aritzen nintzenean bezala: segundo-hamarren bat lehenago pieza zuri-beltzen nahaste-borrastea baizik ez zena, egitura jakin bat bihurtzen zen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 98. orr.

Arraza nahasiko ar bat, zuri-beltza; eta pitbull bi kume, arra eta emea.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 94. orr.

Zure maitasunik gabe, zuri-beltza da nire festa!  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 186. orr.

Diren eta ez diren zuri-beltz guztiak gorritu dira, denboraren enborra mutxikindu dugu, eta orain giro dago hemen, eta esateko moduan gaude: ez gara zoriontsuak eta ez gaude triste; ez gara normalak eta ez gara anormalak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 135. orr.

39 (izen gisa)

Hazpegi zehaztugabeak zituen, begien zuri-beltzak oso nabarmenak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 278. orr.

Argazkiaren zuri-beltzak berunezko egiten zuen zeruaren pean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 92. orr.

Benetako zuri-beltza, ez 30eko hamarkadako filmetako zuri-beltz asmatikoa, ez 40ko hamarkadako filmetako zuri-beltz perfektua.  Berria - Kultura   2004-04-11

Bizitzaren festan, esperantzaren urdinak eta odolaren gorriak hartzen gaituzte orduan, udazkenaren horiak eta udaberriaren berdeak, elurraren zuri beltzak eta doluaren beltz zuriak, koloreen kontzertu distiratsu bezain iheskorrean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 461. orr.

Hain luzaz preso egona, eta Afrikako zuri-beltzen baketzaile izana, mundu guziak du ohoratu eta goretsi karia hortan.  Herria   2003-07-24

Kolore guztiak ezabatu, ukatu, eta zuri-beltzean kontatu digute neskatoaren ipuina: batzuek zurian, eta besteek beltzean, alegia.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 107. orr.

Koloretako txalupa baten irudi-test klasikoa eman genionean, zorrotz erreparatu, beste alde batera begiratu, eta arin marraztu zuen zuri-beltzean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 38. orr.

Dena zuri-beltzean ikusten dut, aspaldiko telebista-programetan bezala.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 106. orr.

Pelikula hau zuri-beltzean duk, badakik, eta ezin sinetsizko gezur zuri hartatik ezin irentsizko egia beltz honetara igaro haiz gerta-harian.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 98. orr.

Bizia bere gorrian atzeman ezinik, zuri-beltzera jotzen dugu etsi-etsian.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 23. orr.

40 zuri-beltzeko izlag

Portretak ere margotu zituen, nahiz eta jakin ezin zuela eredutik zuzenean lan egin, baizik eta zuri-beltzeko argazkietatik, eta, betiere, ereduetako bakoitzaz zuen ezagueraz eta sentieraz baliatuz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 36. orr.

Denboran atzera eginez gero, ordea, histu egiten zitzaizkion koloreak, bizitasuna galtzen zuten, akuarela gris kolorgeen antza hartzen zuten irudiek, zuri-beltzeko argazki zaharren tankera.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 69. orr.

Zuri-beltzeko telebista, handik hiru urtera asmatzaile berak koloretako bihurtuko zuena.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 64. orr.

Ceciliak esan zuen zuri-beltzeko filmetan aktore guztiak pertsona bera iruditzen zitzaizkiola.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 54. orr.

Egunsentiak inspiraturik, margotzeari ekin zion berriro; zuri-beltzeko margolan bat izan zen lehena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 35. orr.

Argazki zaharrak dira: batzuk zuri-beltzekoak, eta gehienak kolorekoak.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 81. orr.

Sistema, zuri-beltzekoa nahiz koloretakoa, objektuen forma eta orientazioa aurkitzeaz arduratzen da.  Berria - Gaiak   2006-03-26

Ez dago deus erosoagorik, zuri-beltzeko pentsamoldea baino.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 108. orr.

41 zuri-beltzezko izlag zuri-beltzekoa.

Hilde anderearen urrats neurtuek oihartzun mekanikoak ateratzen zizkioten harlauza zuri-beltzezko zoruari.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 102. orr.

Zuri-beltzezko poster bat.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 82. orr.

Horma bat liburu-apalez estalia zegoen, eta bestean zuri-beltzezko zenbait argazki zeuden eskegita.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 141. orr.

Zahar kutsua darien zuri-beltzezko argazkiak.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 221. orr.

Zuri-beltzezko filme zahar bateko fotometrajeen gisara.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 291. orr.

Argazkietako batzuk zuri-beltzezkoak ziren, beste asko koloretan atereak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 45. orr.

Zuri-beltzezko filme zahar bateko fotometrajeen gisara.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 291. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

ardi beltz (14); ardi beltz hura (6); ardo beltz (20); aurpegi beltz (8); auto beltz (23); bandera beltz (7); begi beltz (61)

beltz ageri (6); beltz beltza (44); beltz beltzak (22); beltz beltzak ziren (7); beltz bihurtu (7); beltz bihurtzen (6); beltz eder (7); beltz egin (10); beltz gehiago (6); beltz guztiak (8); beltz handi (37); beltz handi bat (17); beltz handia (11); beltz ikusten (24); beltz lodi (13); beltz luze (19); beltz luze bat (10); beltz luzea (15); beltz sarria (7); beltz txiki (15); beltz txiki bat (7); beltz zahar (6); beltz zegoen (9); beltz zeuden (6)

bere begi beltz (14); beroki beltz (9); betaurreko beltz (9); bezain beltz (11); bi beltz (6); bibote beltz (10); bikote beltz (6); bizar beltz (11); buru beltz (6); dena beltz (15)

egun beltz (15); emakume beltz (17); esku beltz (7); etorkizuna beltz (6); garagardo beltz (10); gau beltz (12); gauza beltz (6); gizon beltz (19); gizon beltz bat (6); gorri beltz (9); hain beltz (6); handi beltz (10); harri beltz (10); hodei beltz (34); hodei beltz bat (6)

ile beltz (70); ile beltz luzea (7); ilunpe beltz (6); irudi beltz (9); itzal beltz (12); jantzi beltz (15); jertse beltz (8); kapa beltz (8); kapela beltz (10); katu beltz (18); katu beltz bat (9); ke beltz (16); kolore beltz (8); kutxa beltz (6); laino beltz (9); lana beltz (10); lana beltz egin (6); maleta beltz (9); marea beltz (7); marra beltz (7); mutur beltz (12); neska beltz (8); nobela beltz (6)

oihal beltz (9); ontzi beltz (6); orban beltz (6); oso beltz (8); puntu beltz (22); puntu beltz bat (8); soineko beltz (21); traje beltz (6); txakur beltz (7); txiki beltz (6

umore beltz (6); ur beltz (8); zakur beltz (6); zaldi beltz (11); zapi beltz (10); zinta beltz (7); zulo beltz (54); zulo beltz bat (10); zulo beltz batean (6); zuri beltz (25); zuri eta beltz (9); zuria beltz (15); zurian beltz (8)

afrika beltza (7); aho beltza (6); alargun beltza (11); ardi beltza (43); ardo beltza (17); arima beltza (12); ate beltza (7); axuri beltza (9); azken beltza (12); bandera beltza (10); begi beltza (6); bel beltza (13); beltz beltza (44)

; beltza dela (13); beltza delako (7); beltza ematen (7); beltza esaten (8); beltza izan (48); beltza izan zen (19); beltza izango (12); beltza zegoen (6); beltza zela (10); beltza zen (61); beltza zeukan (7); beltza zuen (25)

bestea beltza (8); bezain beltza (24); bizar beltza (6); dena beltza (10)

egun beltza (13); egun beltza izan (7); eguzki beltza (7); emakume beltza (6); errege beltza (9); esku beltza (7); etorkizun beltza (19); etorkizuna beltza (7); etxeko ardi beltza (6); gau beltza (26); gau beltza zen (6); gona beltza (7); gorri beltza (13); harri beltza (8); historia beltza (6); hodei beltza (10)

ikatza bezain beltza (6); ile beltza (34); ilea beltza (12); ilun beltza (7); ipar beltza (6); irudi beltza (6); itsaso beltza (9); itzal beltza (8); jaka beltza (7); jantzi beltza (6); jertse beltza (6); kamiseta beltza (6); kapela beltza (7); ke beltza (16); koaderno beltza (13); kolore beltza (21); kronika beltza (6); lur beltza (10); magia beltza (11); mamu beltza (6); marea beltza (9); mutur beltza (20); nobela beltza (7)

ogi beltza (6); perla beltza (10); pistola beltza (7); puntu beltza (6); soineko beltza (9)

umore beltza (14); uniforme beltza (6); urre beltza (14); urte beltza (8); xingola beltza (7); zakur beltza (8); zerrenda beltza (13); zinta beltza (6); zulo beltza (14); zuri beltza (27); zuria eta beltza (20)

baino beltzago (12)

ardi beltzak (11); bandera beltzak (8); begi beltzak (33); beltz beltzak (22); beltz beltzak ziren (7); beltzak eta zuriak (10); beltzak izan (9); beltzak jantzita (11); beltzak ziren (23); bere begi beltzak (7); betaurreko beltzak (23); bezain beltzak (9); bota beltzak (6); deabru beltzak (11); emakume beltzak (9); errege beltzak (6); esku beltzak (6); galtza beltzak (10); galtzerdi beltzak (6); gehienak beltzak (7); gorriak eta beltzak (18); harri beltzak (6); hodei beltzak (15); itzal beltzak (7); jantzi beltzak (8); laino beltzak (10); marea beltzak (6); zapata beltzak (8); zenbaki beltzak (7); zulo beltzak (26); zuri beltzak (21); zuriak edo beltzak (6); zuriak eta beltzak (8)

eguzki beltzaren (12); eguzki beltzaren sekretua (8); errege beltzaren (6); gau beltzaren (6); itsaso beltzaren (17); komunitate beltzaren (6); musika beltzaren (8); nobela beltzaren (7); urre beltzaren (17); zeru beltzaren (6); zulo beltzaren (6)

asto beltzarenak (13)

azken beltzean (31); gau beltzean (15); ilun beltzean (6); itsaso beltzean (11); kartzela beltzean (10); merkatu beltzean (30); negu beltzean (6); oihan beltzean (8); txuri beltzean (6); zerrenda beltzean (13); zulo beltzean (15); zuri beltzean (42)

begi beltzek (9); hodei beltzek (8); zulo beltzek (10)

betaurreko beltzekin (13)

ile beltzeko (8); itsaso beltzeko (7); jaka beltzeko (13); jaka beltzeko mutilak (8); larru beltzeko (12); zuri beltzeko (62)

zuri beltzekoak (6)

betaurreko beltzen (12); hodei beltzen (7); zulo beltzen (12)

zuritik beltzera (9)

zulo beltzetik (9)

beltzez bezti (7); beltzez egindako (9); beltzez estalita (6); beltzez jantzi (12); beltzez jantzia (36); beltzez jantziak (10); beltzez jantzirik (26); beltzez jantziriko (7); beltzez jantzita (65); beltzez jantzitako (53); beltzez jantzitako emakume (7); beti beltzez (6); dena beltzez (8); gerezi beltzez (6); gizon beltzez (14); goitik behera beltzez (9); soineko beltzez (6); tinta beltzez (6); zuri beltzez (10)

larru beltzezko (13); zuri beltzezko (21); zuri beltzezko argazki (6)

beltzik ez (6)


beltzagotu, beltzago(tu), beltzagotzen da/du ad beltzago bihurtu.

Dani ez da ezer galdetzera ausartzen, eta Llumi begira geratzen da, besterik gabe: Llum, argal-argala, aurpegia zuri-zuria, egunetik egunera beltzagotzen, handiagotzen ari zitzaizkion begi-zulo haiek, eta gominaz gogortutako ileak, motz-motzak, atzeraka orraztuak.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 82. orr.


beltzaile izond belzten duena. ik belztaile.

Berari buruzko artikulu beltzaileak idazten zituzten egunkarietan, finantza-txostenen itxurarekin, eskuorriak eta afixak plazaratzen zituzten, hiri osoan barrena jarraitzen zioten automobil burrunbarietan, eta gauean ate guztien atzetik zelatatzen zuten.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 194. orr.

Gauza jakina da suak objektu batzuk urtu egiten dituela, beste batzuk gogortu, egosi, erre, zuritu eta belztu egiten dituela, eta norbaitek suari "zuritzaile", "beltzaile", "erretzaile", "egosle", "gogortzaile" eta "urtzaile" delako atributuak egotz baliezazkio, egia lerrake.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 130. orr.


beltzaire izond belzkara.

Haurtzaroan eta leiho honetatixe hamaika aldiz ikusitako (eta beste hamaikatan gaitzetsitako) harresi beltzaire ilun itsusia.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 32. orr.

Hilobi Sainduko batimendu idor beltzairea.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 184. orr.

Harria berez iluna, eta denen gaina beti ere eta salbuespenik gabe arbelezkoa izaki, etxarte ilun beltzaireak misterio kutsua hartzen zuen herri isilean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 336. orr.

Ondotik berrikusirik, balio berezia hartzen dute San Pankrazio elizpearen zuraje beltzaire horiek.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 48. orr.


beltzaran 1 izond arraza zurikoa izanik, azala edo ilea iluna duena. ik beltz.

Bere atzean zegoen neskato beltzaranak kitzikatu egin nahi zuela zirudien.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 114. orr.

-Eta? -galdetu zion gizon beltzaranak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 145. orr.

Han dago emakume beltzaran beltzez jantzia, barraz beste aldean.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 54. orr.

Gizon beltzaran luzanga bat urrats luzez irten zitzaion bidera.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 115. orr.

Leihotik hurbil gizon argal eta beltzaran bat dago, hazpegi dotoreekikoa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 177. orr.

Emakume mardul beltzaran bat, ile beltz batzuk ezpainen ertzetan zeuzkana, erdi lo zegoen salmahairen atzean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 93. orr.

Gizonezko beltzaran altu eta sendoak, beroki beltza jantzita zebiltzanak.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 74. orr.

Neska gazte beltzaran maitagarri bat ikusi zuen, lurrean eserita, tratua lotu nahian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 34. orr.

Suediar aurpegi biribilak; poloniarrak; mediterranear gizontxo beltzaranak, berakatz usainekoak; eslaviar erraldoiak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 176. orr.

San Lorenzo elizako San Fermin kaperan santu beltzaranari eskaini zioten nafarrek joan den larunbatean lortutakoa: Europako Errekopako kopa, alegia.  Berria - Kirola   2004-04-27

Bezero beltzaran hura al zen?  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 233. orr.

Jende beltzarana arrazoi berezirik gabezigortzen dela.  Berria - Ekonomia   2006-02-10

Ez altua ez txikia, ez argala ez lodia, ez ilehoria ez beltzarana. Ofizial ilehoriak ahizpa bat zuen, beltzarana ordea, eta bi anaia.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 82. orr.

Beltzarana zen, traje ilun garestia janzten zuen eta errebolber astun bat zuzentzen zuen niganantz.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 121. orr.

Gizon handia zen, beltzarana eta oso itxura onekoa.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 10. orr.

Larru beltzaranak, bestalde, oporraldietan beltzarandurikoa, edertasuna areagotu egiten zion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 205. orr.

Horiena bai etengabeko erditu-beharra, denek baitaramate nork bere azken hankagorria bular beltzaranari itsatsia eta sabel bir-handitu berriaren gainean bermatua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 253. orr.

Ile beltzaraneko emakume batekin egin zuen topo.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 71. orr.

Aukera bazuen beste batean "laztanduko" zion mutur beltzarana.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 122. orr.

Kaoba kolorezko adats kizkurra, begi ilunak, azala beltzarana.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 100. orr.

Gizon gazte sendo bat neukan begien aurrean, azalez beltzarana, begiak ilun, bera ere esku hutsik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 101. orr.

Begi handi-handiak, gorputz zoragarria, beltzaran samarra, baina beltzaran kolore bero burtzoragarri batekoa.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 262. orr.

Beltzarana naiz, baina ederra, oi Jerusalemgo neskatxok.  Elizen arteko biblia   Kt 1,5

2(izen gisa)

Mutilek zein neskek, beltzaranek edo ilehoriek. Zer darama beltzaran horrek motxila horretan? Zergatik begiratzen dit?  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 234. orr.

-Jarri eskuak kokote atzean! -esan zuen beltzaranak.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 44. orr.

Beltzaranak gihartsuagoa zirudien, baina bestea hobeto hornitua zegoen. Rondako Beltzaranak faena flipagarria egin omen din.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 45. orr.

Beltzaran eder bat zen, eta osabaren aginduen zain egoten nintzen aulkitik begiratzen nion.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 181. orr.

Beltzaran txikiak ezpainak hozkatu zituen, beldurra zeukan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 265. orr.

Izan ere, hura beltzaran sutsua zen, eta nik bizi guztian entzun gabea nuen hitz egiteko era zeukan.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 228. orr.

-Har ezazu eskutada bat -oihu egin zion beltzaran politak-.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 332. orr.

Gogoko dituan beltzaran mamitsu horietako batekin esan nahi duk?  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 78. orr.

3 (adizlagun gisa)

Larru-axala oraindik nahiko beltzaran daukat; lepoaldea bakarrik zurbil xamar.Beltzaran zeuden bi-biak eta ile horia zuten, atari zabalean ibiltzearen ondorioz koloregabetua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 259. orr.

Beltzaran etorri zara, gero! -eskua emakumearen eskuaren ondoan utzi, mahaitxo zuriaren gainean-.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 372. orr.

Beltzaran-beltzaran zetorren, eta haren ibilera airoso eta axolagabeak ez zuen aparteko kezkarik adierazten.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 141. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Emakume puska zen, mardula bezain motela, eta azal ilun beltzaran-eitekoa zuen erabat.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 257. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bertan gizaseme ile beltzaran bat ageri da, bi hatzekin zigarroa piztu eta bi hatzekin zigarroa erretzen duena.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 189. orr.

Gizon aurpegi-beltzarana isildu egin zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 119. orr.

Zerraldoa zeramaten aurpegi iluneko lau gizon larru beltzaran.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 159. orr.

Ile iluna zuen eta begiak gaztaina kolorekoak, politak, masailak gorri-beltzaranak eta sudurra zutia.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 175. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

andre beltzaran (5); aurpegi beltzaran (5); beltzaran bat (35); beltzaran batek (10); beltzaran eder bat (14); beltzaran perfektu bat (9); beltzaran sutsua (5); beltzaran txiki (3); beltzaran txikiak (3); emakume beltzaran (9); gazte beltzaran (6); gazte beltzaran bat (3); gizon beltzaran (6); gizon beltzaran bat (3); ile beltzaran (4); mutil beltzaran (3); neska beltzaran (13); neska beltzaran bat (3); neska gazte beltzaran (3); neskato beltzaran (4); titularra beltzaran perfektu (8); txiki beltzaran (4)

aurpegi beltzarana (7); azal beltzarana (5); beltzarana ikusi (4); beltzarana naiz (3); beltzarana zen (18); beltzarana zuen (5); emakume beltzarana (4); gizon beltzarana (4); ile beltzarana (6); oso beltzarana (3); txikia eta beltzarana (3)

ahizpa beltzaranak (5); gizon beltzaranak (10); neskato beltzaranak (4)

neskato beltzaranaren (3)


beltzarandu, beltzaran(du), beltzarantzen 1 da/du ad beltzaran bihurtu.

Hondartzan etzanda beltzarantzen zeuden gorputz lerdenak begiztatzeko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 203. orr.

Zuri-zuriak eta beltz-beltzak, solariumetan beltzarandurikoak eta sortzez beltzaranak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 59. orr.

Hirurogeita bost urte inguruko gizona zen, aintzirako haizeak beltzarandua.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 388. orr.

Inoiz gutxitan izana nintzen, bada, horren dotore beltzarandua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 148. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Nire buru barneak neketan mamitzen ahal zuen erantzunik, niregandik metro batera berezko biziaren jabe iduri taupadatzen zen gainalde beltzarandu eta ttonttordunari so.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 211. orr.


beltzarazi, beltzaraz, beltzarazten du ad belztera behartu.

Aho batez onartzen dute indigo-ontzian sarturiko eta tindaturiko oihal zuriaren kasuan, ez dela hura indigoak beltzarazi duena, belztasuna indigoaren gorputzaren akzidentea baita, eta beste gorputz batera ezin iragan liteke.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 207. orr.


beltzarro izond

Izan ere, jarrera beltzarro horren itxuretan libre dirudien arren, zinetan guztiz kateaturik eta baldintzaturik sentitzen ote den bainago: hau da, Perurena nor den (betiko polemista ito hura alegia), artikuluoro gogorazi beharrak preso.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 9. orr.

Azkenean salatu egin zuten, bere izakera beltzarroagatik, esanez: "que dispara a palomas y otras aves"; "juega a pelota en calças y jubon y otras veces en camisa con mucha nota".  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 147. orr.


beltzaska ik beltzaxka.

beltzatu, beltza, beltzatzen da/du ad ipar belztu.

Zerua beltzatu zen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 149. orr.

Suak baino kalte gehiago egin du keak, jateko sala guzia eta beste barne bat ere arrunt beltzatuak gelditu baitira. pentze batzu gorritzen lehenik, sarri berdatzeko, gero larrazken horietan beltzatzeko.  Herria   2001-09-20

Murru gorenek ez dute gehiago teilaturik atxikitzen, zutarte guziak eroriak dira [...] oraino trebeska daudenak, suak eta eguzkiak beltzatuak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 199. orr.

Biharamun goizean panpinan zitekeen, baina begi azpiak lo eskasak beltzaturik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 155. orr.

Harriturik gelditu zen, haserreak gorri beltzaturik.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 114. orr.

Hau euskaldun militantea zelakotz behar zen zikindu, beltzatu, erakutsiz jendeari egiten zituen urrats guziak enuxenkeria, haurkeria batzu zirela.  Herria   2001-03-08


beltzaxka (orobat beltzaxka g.er.) izond belzkara.

Bere aljuba eta kaftanean bildua zihoan, buruzut, bere begitarte beltzaxka eta tximino airekoa, ezker-eskuin mugituz.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 194. orr.

Gaztea, hogei bat urte, aitarena bezalako larruazal ilunekoa, beltzaxka.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 28. orr.

Beltzaxka zuen larruaren kolorea.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 35. orr.

Oso guapo zetorrela ile kolore berriarekin, tonu beltzaxka harekin, ilunxeegia aukeran.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 62. orr.

Asko poztu nau zu ezagutzeak -esan zidan bere aurpegi beltzaska argituz.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 40. orr.


beltzeria iz jende beltzaren multzoa.

Apez, fraile, monje, erromes, eskale, bandolero eta beltzeria guzia, gogoak emanala zerrikeria, lapurreta, hilketa eta belzkeria egiten.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 53. orr.

Han geunden kazetariak eta bestelakoak gero eta gehiago ginenez, beltzeria guztia kubertara ateratzea erabaki zen, jendeari erakusteko.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 153. orr.


beltzil iz urtarrila.

Urtarrila dugu lehenbiziko hilabetea, eta ilbeltza, beltzila eta izotzila ere deitua izan da, azkeneko hiru hitz horien esanahia nahiko garbia dugula.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 38. orr.


beltzitu ik belztu.

beltzkeria ik belzkeria.

beltztu ik belztu.

beltztxo ik belztxo.

beltzune (orobat belzgune g.er.) 1 iz gune beltza.

Begi ertzetik Angelaren hanka meheko beltzuneari erreparatu nion: luzanga zen, obalo itxurakoa.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 72. orr.

Piztitxo sendokotea zen, txima zuri nahaspilatuak zituen eta han-hemenka beltzuneak alboetan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 50. orr.

Leihoko markoa beltzunez eta erreduraz josita zegoen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 158. orr.

Behean urak aurrera zihoazen eta tintazko olatuak osatzen zituzten ibai bazterretako beltzune trinkoen artean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 21. orr.

Hondoko argiek urari gardentasuna ematen zioten eta neskaren gorputz osoa ikusten zen, baita hankarteko beltzunea ere.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 36. orr.

Txerra lagun minaren aurpegia etorri zitzaion akordura, odolez lohitua, beltzune handi bihurtua leherketaren indarraz.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 18. orr.

2 irud/hed

Zoritxarrez, hainbat eremutan, eta justu beltzuneak dauden eremuetan, oraindik ez dugulako inoiz aukerarik izan ahoz aho egoeraren berri emateko.  Berria - Harian   2006-04-07

Bilbaok atzo gogoratu zuenez, Behatokiak urtero egiten dituen azterketetan Ertzaintza da «beltzuneetako bat».  Berria - Euskal Herria   2006-02-15

Honek ere bazuen bere beltzunea: herri txiki eta auzo dezente zegoen artean telefonorik gabe.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 43. orr.


beltzunetxo iz beltzune txikia.

Nolanahi ere, 21 egun nola behar dituzten txitek jaiotzeko, azken egunotan antzeman zitekeen zein non jaioko zen: gainaldean beltzunetxoa badu, oilaskoa izanen da; erdi-inguruan izanez gero, oilanda.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 103. orr.


beltzura ik belztura.

beltzurdin izond kolore beltz eta urdinekoa.

Estatua urreztatuei eta marmol beltzurdinei.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 77. orr.


beltzuri (orobat belzuri g.er.) 1 iz bekozkoa.

Hamabortz egun baditu eginahal horretan ari naizela, eta aldizka baliatu ditut hoztasuna, nahikeria, beltzuria, aharrak.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 373. orr.

Eta zergatik mehatxu horiek eta beltzuri hori?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 180. orr.

Begitartea zinez mudatua zuen; zuk ikusi izan diozun aurpegiera eztia beltzuri bilakatua zuen, bertze edertasun bat emanik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 131. orr.

Ea zertan ematen duen denbora, ea beltzuria duen bere gelariekin, bereziki hona ekarri zuenarekin.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 328. orr.

Harrokeria zaurituak espirituak ditu zurmintzen, hutsegiteak areagotzen, beltzuria ekartzen, herra hedarazten.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 341. orr.

Zaude ziur, oraingoan, beltzuririk gabe mintzo natzaizula.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 438. orr.

Haren bisaiak, bat-batean, beltzuritik betargirat egiten zuela eta haren ezpainek irri zuri bat erakusten zutela, erran zuen, grosierki eta deskorteski-: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 548. orr.

Baina iduri du beltzuriak eztituago direla.  Herria   2003-11-27

2 (izenondoekin)

Hori zidan ihardetsi motz-motza, halako beltzuri harritu bat eginez.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 147. orr.

Joanttok eskuak kendu zituen, beltzuri trufari bat egin eta lekutu zen, durduzaturik eta errabian uzten zuela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 117. orr.

Badakizua haserretuko naizela, eta une honetan beltzuri gogorrean naizela?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 163. orr.

Dudarik ere ez dut egiten beltzuri doi bat hartu ez duzunik nire isilaldi luzeagatik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 302. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Beltzuri kolpe gogor bat bota zidan, hain gaixtoa non jotzen ninduela senditu bainuen: ez nuen meza denbora osoan ahotik tutik ateratu.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 25. orr.

Kasu horretan, garaitiarik ederrena eragozteko ez da behar izaten beltzuri une bat edo susmo jeloskor bat baizik, edo are gutxiago oraino.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 491. orr.

4 (izenondo gisa)

Begiak hetsi zituen, eta komunzki hermetikoa zuen aurpegia auhen beltzuri batean bildu zitzaion.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 132. orr.

Baserri aizun tankerako etxe batean omen zegoen, eta ez omen zuen batere itxura beltzuria.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 249. orr.

· Intxaur-zur landuzko armairu beltzurietatik, han irten ziren zimitzak osteka, argiak itsuturik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 37. orr.

5 (adizlagun gisa)

Bezero gehienak baino garaiagoa zen Willem, eta pianorantz begiratzen zuen beltzuri, emaztea festa-giro haren ardatza izatea ez zuela batere gogoko nabarmendurik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 177. orr.

-Eta huts egin huelako hasi hintzen edaten...? -erran zion, beltzuri-.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 250. orr.

Zer erran nahi didak horrekin? -galdegin zidan beltzuri.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 333. orr.

Beltzuri nago bederen; beraz ez natzaizu neure afera handiez mintzatuko.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 452. orr.

Arratsalde hartan beltzuri ediren nuen osaba, ez dorretxeko studioan, baina jauregikoan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 335. orr.

-Ez dakit zer nahi duzun, baina zernahi den ere, niri bost axola -esan zuen azkenean, beltzuri jarrita, baina zertxobait adeitsuago mintzatuz.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 81. orr.

Neurri gabeko desordena ikusi zuenean, zarata eta zalaparta nonahi, ukabilaz mahai gaina jo, zutitu, eta beltzuri baino beltzuriago jarri zen doña Remedios.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 33. orr.

6 beltzuri egin bekozkoa zimurtu.

-Neville? -errepikatu zuen beltzuri eginez-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 40. orr.

Egutxik erantzitako berokia tolesten ari zen emakumeak kolorea galdu zuen, eta beltzuri eginez begiratu zion-.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 36. orr.

-Ikusten dut zuetariko batzuek beltzuri egiten duzuela -bota zuen aurkezleak, Ruche jaunaren keinu ezkorrari erreparaturik-.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 401. orr.

· Graxiren etxebizitzako leihoak hetsirik zeuden, eta beltzuri bat egin zuen, atsegabeturik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 261. orr.

Dena den, itxuraz neskatoak beltzuri arin bat egin zuenean, benetan bizirik zegoela adierazten zuen erantzuntzat jo zuen hori.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 33. orr.


beltzurika adlag beltzuri eginez.

Akitanian, hautetsi eta kargudun asko beltzurika, batzu arrunt hasarre funtsean, gure eskualdea ahantzia izan dela, ez balitz ere bezala nolazpait!  Herria   2003-03-13

Eta Giscard ez beharbada nigarrez bainan beltzurika segurik ba.  Herria   2003-12-18

Aitamak beltzurika hasi zitzaizkidan haatik, eta nola, ene xedea aipatu nielarik.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 51. orr.

Europa batua kudeatzen dutenak beltzurika ari zaizkigu.  Herria   2003-10-02

Ez natzaizu beltzurika mintzo.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 50. orr.

Ezaren alde zen, ezaren alde dago aintzina eta ezaren alde nahi ditu aintzina bazterrak harrotu! Alderdi bereko lagun frango beltzurika eta erasiaka ari bazaizkio ere.  Herria   2005-03-10


beltzuritu, beltzuri(tu), beltzuritzen 1 da/du ad beltzuri egin, bekozkoa zimurtu. ik muturbelztu.

Banuen susmo beltzurituko ote zen, izkiriatu ez niola ikusirik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 78. orr.

Matson andrea beltzuritu egin zen brodatze-lanean ziharduelarik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 238. orr.

Bada ez nirekin beltzuritu, otoi arren.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 300. orr.

Nahi duzu bertzeok beltzuri gaitezen?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 486. orr.

Plazerra hartu nuen haren asalduaz; eta ez ninduen beltzuritzen emakume hura doi bat estutzeak.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 117. orr.

Ez nuen, perpaus horretan, ni etxean ez hartzeko uko bat baizik ikusi, zeinak ez baininduen ez beltzuritu, ez harritu.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 461. orr.

-Hara etxeko jakintsua...! -baina Mattinek, beltzuritzerat zihoakidala bazirudien ere, aitzitik, betartea gozatu zuen berriro, erraiten zidala-: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 202. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Hitz emana diot neure buruari aurkikuntza hori gerora ere baliatzea; eta noizean behin ordezkatzea maitale amoltsua, maitale beltzurituaz.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 131. orr.


belu adlag berandu.

Hilabete batzuk emon behar izan nitian preso, gauean kasernara belu iritsi nintzen baten...  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 102. orr.

Ikasten hasteko belu habil, Antton.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 31. orr.

Horretarako belu dok.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 101. orr.

Ni ordurako ongixko gogait egina nengoen adio eta adiorik ez guztiez, nahita heldu nintzen belu nasara.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 69. orr.

Holakoetan, belura arte egoteko libertadea bageunkan, baina bera goiz joaten zan ohera eta gero jagi bere goiz.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 52. orr.

Mikel barrura sartu zen, baina belu.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 81. orr.


beluri izond zurbila.

Begiak irekitzerako norbaitek barruan kolore beluri bat iragazi balit bezala.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 97. orr.

Itsasoak bere legeak dauzka mareak antolatzeko, lege zaharrak: ilargiak idatziak goizalba belurian.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 226. orr.

Alde bietako platanoen adarrak arku eginik tunel garai bat eratuz ganga gisako bat eratzen zioten bidean barrena sartu nintzen, multzo ilunetatik igaroz eta ilunpe belurietan lore ontziek zertzelada zehazgabezko orban biribilak eratzen zituzten soropilen inguruz inguru.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 398. orr.


belus (orobat balus g.er.) 1 iz irazki bikoitzeko ehuna, batak oinarria egin eta besteak delako ehunari bere itxura iletsua ematen diona.

Ohean etzanda, begiak ohe-zeruko belusean jarrita entzun zuen Ruche jaunak irakurraldia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 99. orr.

Sekula ez dut ukitu belusik.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 60. orr.

Belusezko galtzak, larruzko zapata italiarrak, zetazko atorra.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 21. orr.

Elsak belusezko gau soineko berria dauka eta ikaran dago aski handia ez ote duen izango.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 21. orr.

Isilean sugi zurezko ateari bultza egin eta belusezko gela sekretua miatu zuen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 74. orr.

Hegal zabaleko kapelu bat, malba koloreko belusezkoa, naftalina-usaina zeriona.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 143. orr.

Zapata aho zabalak, galtza lisoak eta belusezkoak, belaunburuetaraino luze eta han hari finez itxiak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 134. orr.

Frakarekin batera janzteko galtzak, jakarekin batera janzteko galtzak, galtza grisak, txalekoak -belusezko bi eta satenezko bi-, longaina eta bi frak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 395. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Besokoek, paparreko orratzek, bitxi garestiek dir-dir egiten zuten beren kutxatilen belus beltzaren gainean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 260. orr.

Belus higatuzko besaulki-ilara batera.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 144. orr.

Belus horizko azalekiko koaderno mehe bat, gainean Souvenir hitza idatzia zuena.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 74. orr.

Belus purpurazko errezel multzo itzela, ia gela osoa hartzen zuena.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 17. orr.

Gurdian elkar zapalduz pilatzen ziren hosto zabalek belus lodi berdezko oihal puskak ziruditen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 32. orr.

Ez nuen berehalakoan ezagutu, traje belus gorrilunekiko harekin.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 91. orr.

Buruan, bere greziar txano belus beltzezkoa, urrez brodatua.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 62. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Haietako bat, itsua, belus-moketa ikusgarriarekin estropezu eginda, han joan zitzaigun eskailera pikoan behera.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 122. orr.

Kokotsetik belaunetaraino estaltzen zuen mando-manta zuri zabal bat, belus galtza motz oliokarak, artile zuriko azpantarrak botoi-zulo beltzekin, espartinak besterik ez oinetan. · Pariseko errebaletakoek bezala jantzia, jaka handia eta larru koloreko kotoi-belusezko galtza zabalak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 211. orr.

4 irud/hed

Havelek komunismoaren amaiera ekarri zuen Belusezko Iraultza zuzendu zuen, eta, Eslovakiako buru Vladimir Meciarrekin batera, Txekoslovakiaren zatiketa sinatu zuen 1993an.  Berria - Mundua   2004-04-27

Agurearen soldaduek sigi-saga egin zituzten laukiaren alde batetik bestera, belusezko segadak paratuz edo saihetsetik jo eginez.  Berria - Kultura   2004-08-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

belus beltzezko (5); belus gorriminezko (3); belus gorriz (6); belus gorrizko (3)

belusezko errezel (4); belusezko iraultza (3); belusezko txapela (3)


belusatu izond belusaren itxura, eskuarki belaren leuntasuna, duena.

Iluna, belusatua, edertasuna areagotzen zion kokots sendoak eta bizar ondo moztuak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 349. orr.

Kotoi belusatuzko botak janztea beste irtenbiderik ez zuen izan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 246. orr.

Haren larruazalak, zeinaren ile belusatua ere ezin baitzuen ikusi, distira leun bat zuen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 48. orr.

Arreak zituen begiak, eta belusatua begikera, eztia baino eztiagoa.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 76. orr.

Kiribil txirikordatuekiko tresna bat, errosarioa baino leunagoa, txarrantxa baino zetatsuagoa, soka baino belusatuagoa eta unama baino xumeagoa.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 151. orr.


belutu, belu(tu), belutzen da ad berandutu.

-Beno, neurea ez da presazkoa, belutu egin zait eta badauzkat gaur derrigor egin beharreko beste erosketa bi.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 66. orr.


belzdun izlag beltzeko.

Ile belzdun neskaren ondoan egunak ez ziren sekula aurrekoaren berdinak izango.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 21. orr.

Ehun bat lagunek lortu zuten tartean xingola belzdun ikurrinekin korridore bat egitea.  Berria - Euskal Herria   2006-03-07

Ostatuko indiar etxekoandre txirikorda belzdunak ikerlariak ginela uste zuen, nonbait.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 57. orr.

Gizon ederra, ile beltz eta lisoa atzerantz orraztuta baina alboetatik nahas-mahasean jausten zitzaiona bekokira, ile belzdunek ohi duten oliba-koloreko aurpegia.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 221. orr.

Ehun bat lagunek lortu zuten tartean xingola belzdun ikurrinekin korridore bat egitea.  Berria - Euskal Herria   2006-03-07


belzgune ik beltzune.

belzkara 1 izond beltzaren antzekoa. ik beltzaxka.

Atuna, azal-laua eta bernizatua, larruzko zorro belzkara baten antzekoa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 147. orr.

Pikor-harri belzkarako horma altu batzuk.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 111. orr.

Nire hodeiaren azpian, ordea, mundua ez da belzkara, ikusi behar nuela uste nuen bezala: urdina da.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 120. orr.

Uhin-luzera guztiak neurri berean zurgatzen dituzten gainazalak kolore griseko agertzen dira: argi asko islatzen badute, zurikara, eta bestela belzkara.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 26. orr.

2 (hitz elkartuetan, elkarketak izenondo balioa duela)

Hango konpartimentuetan, badira ibai karramarroak, zalaparta nahaspilatsuan, zamo bizkar-belzkarak, oihal mugikorrak diruditenak, aingura korapilatuak, lotu eta aska, lotu eta aska, etengabe.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 149. orr.


belzkeria (orobat beltzkeria g.er.) iz doilorkeria.

Zein atso zital uste duzu izan litekeela gisa horretako belzkeria bat asmatzeko bezain gaiztoa?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 146. orr.

Sindikatu bat sortu zuelako lur-jabeek eta haien soldatapeko hiltzaile-taldeek egindako sarraski eta belzkeria guztien kontra borrokatzeko.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 243. orr.

Mendekua, betiere, da siouxen kontua, Siouxen belzkeria.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 108. orr.

Ez bainuen amesten ahal zer aieru klasetan funtsaturik egon zitekeen, nitaz erran-merranak hedatzen aritzea azalpen bat baino gehiago merezi zuen belzkeria zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 338. orr.

Ni baino lehen beste inork sentitu ez duen bezala baitut nik sentitzen bizitzaren belzkeria engainagarria.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 373. orr.

Apez, fraile, monje, erromes, eskale, bandolero eta beltzeria guzia, gogoak emanala zerrikeria, lapurreta, hilketa eta belzkeria egiten...  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 53. orr.

Erregeen Liburuan irakurtzen da nola norbaitek madarikatzen duen Dabid erregea, belzkeria bat eginez.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 32. orr.

Dakizun bezala, baldin zuk belzkeria bat eginen bazenit, ezinen bainizuke itzuli.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 483. orr.

Ezin dugu belzkeriarik egin!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 22. orr.

Desegoki irizten zion gure egintza edo keinu bakoitzari "belzkeria" esaten zion.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 10. orr.


belzkote izond beltz koloreko mozkotea.

Atea zaintzen zuen belzkotea, Txomin izenekoa, antza, bermeotarra omen zen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 17. orr.

Belzkoteak prakak jaitsiko zituen mehatxu-keinua egiten zuen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 19. orr.

Horixe izango da abiapuntua eta heroiak, bere helburua betetzeko, mila eta bat arrisku gainditu beharko ditu, ezkutari lana egingo dion belzkote gihartsu baten laguntzaz.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 117. orr.

Belzkoteak ipurdia astindu eta hobeto kokatu da eserlekuan.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 166. orr.


belztaile izond belzten duena. ik beltzaile.

Eta ikusi dugu kontraispiluaren astalogika zuri-belztaile horrek zer eginarazten zigun: eskizofrenia lotsagarri bat saldu eta neurosi errukarri bat erosi.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 135. orr.


belztasun 1 iz beltza denaren nolakotasuna.

Ez baitakigu zer den gorria, zer beltza, zer zuria, dakiguna da odola gorria dela, gehienetan, ikatza beltza, elurra zuria, baina odolak ez du zehazten gorritasuna, ez ikatzak belztasuna, ez elurrak zuritasuna.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 106. orr.

Indigo-ontzian sarturiko eta tindaturiko oihal zuriaren kasuan, ez dela hura indigoak beltzarazi duena, belztasuna indigoaren gorputzaren akzidentea baita, eta beste gorputz batera ezin iragan liteke.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 207. orr.

Bataren gogortasuna eta bestearen biguntasuna, hortaz, horien forma bederatik datozen akzidenteak dira, belztasuna eta zuritasuna haien azken materiaren ezberdintasunetik helduriko akzidenteak diren bitartean.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 213. orr.

Udaberriaren berdetasuna heriotzaren belztasunari nagusitu balitzaio bezala.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 92. orr.

Planeten artekoa bezain trinkoa zen belztasun batean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 164. orr.

Lurraren sabel zulatuetatik meatzari esklabizatuek lanaren izerdiaz erauzitako ikatzarena zirudien belztasuna.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 51. orr.

Ezerezean galdu ziren kandela luzeak; haien sugarrak guztiz itzali ziren; ilunaren belztasuna gaineratu zitzaidan; beheraldi ero zurrunbilotsu batean ziruditen irentsiak sentsazio guztiak, arima Hadesean bezala.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 96. orr.

Seguraski bazegoen arrakalaren bat ilunpetan, zirrikituren bat belztasunaren osinean.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 130. orr.

Berehalako belztasunak itsutu zituen guztien begiak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 205. orr.

Euroak nahiko sendo jarraitzen du eta urtarrilean jakinaraziko diren enpresen emaitzek finkatu beharko dute ilbeltzaren benetako belztasuna.  Berria - Ekonomia   2004-01-03

2 (izenondoekin)

Bihotza bildu eta itsutu egiten zuen belztasun lodi eta esplikagaitz bat baizik ez zen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 181. orr.

Ikusten gaituzu izarrik ez denean, belztasun trinkoan, zulo sakon, sakon, sakon sakonean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 26. orr.

Abagune polita baita belztasun nihilista merkean irristatu eta deklaratzeko, adibidez, nola hilketako heriotzak erakusten digun zorrien eta arkakusoen pare garela, edo haien gisako biktimak garela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 110. orr.

Gero eta zabalagoa omen da belztasun telurikoari kendutako zatia, argiak zauritutako esparrua.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 321. orr.


belztu, beltz/belztu, belzten (orobat beltzitu g.er., baltzitu g.er., beztu g.er., eta beltztu g.er.) 1 da/du ad kolore beltza hartu edo eman.

Denek galdutzat ematen zuten, gorputza erabat belztu baitzitzaion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 861. orr.

Amen erran orduko belzten zaizkit hilotzak, eta orduan lehenbailehen ehortzi behar.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 71. orr.

Begi izutuak ziren, hiri oso bat sutan kiskaltzen, erretzen, belzten ikusi dutenak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 19. orr.

Poxpolu bat piztean, gaua guztiz belztu zen halako batean, tinta bailitzan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 266. orr.

Ez zen ohartu zerua belztu egin zela bat-batean, ez zen ohartu euria, euri jasa, euri basa, euri zakarra, erortzen hasia zela uhinen gain itsasoa bustitzen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 113. orr.

Kezko kiribilek argizuloa belzten zuten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 533. orr.

Erroiek zerua belztu dute.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 25. orr.

Aurpegia belzteko betuna.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 153. orr.

Ez zion galarazten leihoan bere burua erakusgai jartzea, begiak ikatz-margoz belzturik, masailak berun-zuriztaturik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 105. orr.

Harrizko tximinia bat, keak belztua, harresian gora.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 146. orr.

Zerriaren saihetsezur ketan belztuz gozatuta jaten zuten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 53. orr.

Ondartzak petrolakiz belztuak.  Herria   2003-05-01

Sutegi handi bat zegoen, hiru zuloz hornitua, non hiru eltze mozkotek ikatz kedarrez belzturiko ipurdiak sartzen baitzituzten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 126. orr.

Bekainak belzturik zeuzkan, eta ezpainak gorri, ezkontzako argazkian bezalaxe.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 112. orr.

Urteen poderioz, metala belzturik zegoen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 266. orr.

Ezker-eskuin, oholesi ikatzez belztuak zeuden.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 222. orr.

Telebistako irudia desagertu egin da bat-batean, belztu egin da.  Berria - Kirola   2004-05-18

2 irud/hed

Flan alde guztietatik belztua inolako arrangurarik gabe jan zuen Potzolok.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 332. orr.

Farolaren argitasuna mila zatitan lehertua geratu zen, kalea erabat belztuz.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 55. orr.

Gernua belztea ezaugarri nabarmen duen gaixotasuna.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 53. orr.

Egoera iluna da, belztu egin daiteke, baina eutsi egin behar da.  Berria - Kirola   2004-04-16

Izan ere, azken hilabetean belztu egin da panorama ekonomikoa.  Berria - Ekonomia   2004-08-11

Lehorteak egoeraren larria belztu baino ez du egin Somalian ere.  Berria - Harian   2006-01-14

3 beltzarandu.

Eguraldi ona denean, kanpoan eguzkitan belzten egoteko gogoa izan omen dezake.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 97. orr.

Larruazala guria eta belztua zuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 63. orr.

Aztertutako 40 azala belzteko etxeek ez dute betetzen jarduerari buruzko Espainiako legea.  Berria - Euskal Herria   2004-04-08

Behealdean xilko ttiki xarmanta eta goialdean udak belzturiko papar eta beso luze finak bistara uzten zituena.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 49. orr.

Harentzat ez baita ezer garrantzizkoagorik etxera azala ondo belzturik itzultzea baino, eta kolore argiko soinekoak janztea.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 52. orr.

4 bekozkoa jarri.

-Nire gizonak ez dit... -Müllerrek kopeta belztu zuen-.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 115. orr.

Kopeta belzturik, su txikiaren gainera makurtzen zuen buru luzea.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 10. orr.

Ministroek muturra belztu zuten, baina ez ziren ausartu kontra egitera.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 223. orr.

Alberto ez zen inoiz egoten muturra belztuta, aitzitik, beti alai.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 85. orr.

Muturra belztu nion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 63. orr.

Joanttok ezpainak zimurtu zituen eta begiak kasik belztu zitzaizkion, mehatxua zeriela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 24. orr.

Galdera tiroa bezala atera zitzaion, hortzen artetik, errabia zapalduz, behakoa bat-batean belzturik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 83. orr.

Bata penak eta desilusioak belztua da, bestea alaitasunak eta aberastasunak argitua.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 155. orr.

Berriro ere, une batez argitzen hasitako begitartea belztu egin zitzaion mutikoari.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 233. orr.

• 5 du ad paperez eta kidekoez mintzatuz, bertan idatzi.

Zeruak ez ahal nau zigortuko eta infernuak ez ahal du nire kontrako mendekurik hartuko orain kontatzera noanarekin paper zuria belzteagatik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 150. orr.

Lantokian orrialde garbi eta guztiz birjinal baten zuritasuna neukan eginkizun, noiz beteko -noiz belztuko- zain.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 219. orr.

Beltz ditzagün paperak.  Herria   2003-07-24

Liburuak ez zituen gustuko; belzturiko paper horrek guztiak [...] alferreko ordu luzeen tortura zekarzkioten gogora.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 74. orr.

1957an idazten hasi zenetik anitz orri belztu ditu Jean Louis Davantek.  Berria - Kultura   2004-03-10

6 norbaitez edo zerbaitez gaizki esaka aritu.

Berak inoiz ikusi ez dituen eta inola ere ezagutu ez dituen pertsonak belzteko asmoz.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 114. orr.

Zeure senideaz gaizki-esaka diharduzu, zeure amaren semea belzten.  Elizen arteko biblia   Sal 50,20

-Zer da Ttipi belztu behar hau?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 245. orr.

Neure izen santua garbitu nahi izan nuen, israeldarren erruz, beraiek zeudeneko nazioetan belztua baitzegoen.  Elizen arteko biblia   Ez 36,21

Horrela, gezurretan ari denak, lagunaren belzten, gehiegi mintzatzen edo isiltzen, baina nehori kalte handiegirik egin gabe, ez du bekatu benialik baizik egiten.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 96. orr.

Tintaren tasunak bitxi eta kontraesankorrak dira: ospea eman eta desegiteko erabil daiteke; ospea belztu edo zuritzeko.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 249. orr.

Zure jakinduria bikainaren emaitzak desegingo dituzte ezpataz, eta zure ospe distiratsua belztuko.  Elizen arteko biblia   Ez 28,7

Haurrari izena belztu ziola, eta seme-alabei egin ziezaiekeen kalterik handiena egin ziela.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 158. orr.

Belztu egin baitu gure izena.  Elizen arteko biblia   DnGr 3,11

7 (hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa)

Izen-belzten aritzea da zentzugabearen gozamena, zuhur jokatzea pertsona burutsuarena.  Elizen arteko biblia   EsZ 10,23

Erreta bezala, txantxiurtuta, muttur-belztuta utzi zituen Isidorak zartagian.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 109. orr.

Aurpegia, egungo eguzkiak gorri-belztua.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 137. orr.

8 (era burutua izenondo gisa)

Olio-pintura belztu batek hormaren erdia betetzen zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 172. orr.

Ezpain belztuetatik artean ere aireratzen zen haren gorputza beratua zuteneko usaingaien urrina.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 47. orr.

Ebakiondo belztu batek ezker-eskuin zeharkatzen zion bekokia.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 12. orr.

Hortz belztuen artetik pipa atera, eta, piztua oraindik, sakelan sartu zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 101. orr.

Neska zoriontsuak eta eguzkiak erreak, beren eguzki kremekin, mutil belztu bularralde irtenekikoak eta haien inbidiaz zeuden mutil zurbil txalekoz jantziak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 201. orr.

Anaren beso-papar belztuei so.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 50. orr.

Ile beltzarana mutilen modura moztua zuela matrail belztuen inguruan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 167. orr.

Soineko motz udatiarra zeraman jantzirik, izter biribil belztuen berri eskuzabala ematen zuena.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 28. orr.

Hondartza urrunetan nahiz igerileku hurbiletan erdietsiriko kolore belztuagatik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 143. orr.

Beso belztuak nire mahai gainean gurutzatu ziren, papar are belztuagoaren estalki. merkataritza lanetan ari ziren itsasontzi metalikoen ilarei eta gasolinaz zikinduriko ur belztuei beha.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 120. orr.

Bertzelako batean adiskide belztuaren alde eginen nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 160. orr.

Batzuek hainbeste aipu dituzten lege eta libertate berriak etorriko dira ba... eta, betikoek beren esku ukanen dituzten paper belztu andana bat baizik ez da izanen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 132. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

paper zuria belzteagatik (5)

azala belzteko (4); azala belzteko etxeek (3)

belzten ari (5); eguzkitan belzten (3); izen ona belzten (3); izena belzten (4)

belztu baino ez (3); belztu bat (3); belztu egin (11); belztu egin da (3); belztu egiten (5); belztu zen (8); belztu zuen (5); belztu zuten (3); horma belztu (3); kopeta belztu (3); muturra belztu (4); zerua belztu (4)

belztua izan (3); izena belztua izan (3); nire izena belztua (3)

belzturik zegoen (3); belzturik zeuden (3)

kopeta belztuta (3); muturra belztuta (3)


belztura (orobat beltzura) iz belztasuna.

Adibidez, gizakiaren ilajearen belztura, dauden bitartean ileak urdintzeko posibilitatea dagoelako; horregatik deitzen zaio horri akzidente bereizgarria.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 299. orr.

Haren eskuek eta oinek iltze-zuloak bezalakoak zeuzkaten alde bietatik, eta geratu zitzaizkion orbainek iltzeen belztura erakusten zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 175. orr.

Baina, gero eta murgiltzenago belzturan, hondarrean deliberatu-edo nintzen.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 59. orr.


belztuxe izond belztu samarra.

Papermutur belztuxe bat aski balitz gure arteko jitojende trepalari ohoregose guzia nobletzeko, orduantxe bapo gu!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 47. orr.


belztxo (corpusean beltztxo soilik) izond adkorbeltza.

Ale beltztxoak, zoazte Bronx aldera, irlatik kanpo.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 74. orr.


belzuri ik beltzuri.

bemol izond/iz musika notez mintzatuz, tonu erdi beheragokoa.

Berriz tonuerdi okerreko hori, mi bemol bat pentagramatik behera eroria, eta isilune txoriburu labur bat gelditu zen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 202. orr.

Handik gutxira joko dute elkarrekin Komunsoron, "si bemolean" afinaturiko Larrinaga-Guerriniekin biak.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 49. orr.

Fantasia eta Fuga, Allegro mi bemol maior-ean, Duo sol minor-ean eta beste Allegro fa minor-ean bertan konbinatzen direlako frantses gusto melodikoak eta erregistro argiak.  Berria - Kultura   2004-03-31

La bemol maioreko Sinfonia.· Eguzkiaren tronboiak bemola jartzen zion eguerdiari.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 155. orr.


ben izond 1 benetakoa dena.

Gizaldi batzuetan edertasuna apaindurarekin, gain-ezarketarekin, jantzi-mantziarekin identifikatu da; baina nago aro deslaitzat hartu behar direla mendeok, eta edertasun bena, mende orok bere-beretzat jotzen duena, harri zutena, tilapeena, aizkora-xaflarena eta hegazkinaren hegalarena dela.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 236. orr.

Aldi honetan, nolabait, gau hartan baino adierazkorrago hitz egin zuen, benago, gogagarriago Amerikaren etorkizunaren gaineko bere etsipenean sakontzen zuen heinean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 223. orr.

2 benaz ik benaz.
3 ben-benik

Hori guztia dut ben-benik kontatzeko.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 230. orr.


bena1 iz zaina.

Gune finena klitoriaren glandean dago, non hamaika arteria, bena eta nerbio bukaera fin dauden.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 232. orr.

Arteriak dilatatu egiten dira; benak, estutu, eta odola parrastan doa ehunetara.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 234. orr.

Bena jugularraren parean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 374. orr.


bena2 iz meako zaina. ik zain1 10.

Izan ere tratamenduarekin minio izatera iritsi aurretik, burdinaren antzekoa den bena batetik ateratzen da blokea, baina pixka bat gorriztagoa da, eta inguruan hauts gorri bat izaten du.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3450. orr.

Efesoko meatzetan izan ziren tailerrak orain Erromara daude ekarrita, zeren eta era horretako benak Hispainiako parajeetan aurkitu baitira eta metal horren harriak Erromara ekarri eta hornitzaileek bertan banatzen baitute.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3490. orr.


bena3 ik baina.

benatsu izlag serio.

Lanaz den bezainbatean beti benatsu, Tom ohe gainean eseri zen maratz, eta aldizkarietan orri pasa hasi zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 80. orr.

Nongoa haiz, bada? -Okendok benatsu galdetu zidan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 247. orr.


benaz 1 adlag benetan.

Benaz uste dut mugarik ez dagoela inon inorentzat, gu geu garela barnean trabak sortu eta besteengan islatzen ditugunak geure ahulezia ugariak disimulatzearren.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 82. orr.

Judutarra ote da benaz? Zoragarria benaz.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 12. orr.

Une hartan, ez nituen berriketa horiek benaz hartu.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 127. orr.

Sabbath-a errespetatzen eta bere erlijioa benaz hartzen zuen gizon bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 292. orr.

Benaz ametsetan egon banintz bezala gertatu zait.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 178. orr.

Orduantxe bereizi omen ziren, zinez eta benaz, bikiak bizitzan lehenengo aldiz.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 115. orr.

Gutun guztiotako maitasun hitz bakoitza benaz eta zinez sentiturik esan dizudala, azken hauek esaten dizkizudan bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 134. orr.

Serioski, ni haren amoros izatean kausitzen duen bozkario erabatekoak egiaz eta benaz nau hari atxikitzen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 62. orr.

Gainerakoek barre egin zuten, benaz eta gogotik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 200. orr.

2 benazko izlag

Ez baitzeuden ohiturik benazko musika entzutera, ez baitzekiten halako musika ederrik egon zitekeenik taberna eta lantokietan entzuten zen txantxetakoaz gainera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 228. orr.

Ravel, hura bai benazko konpositorea.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 124. orr.

Seme, ikas enegandik, adorea eta benazko irmotasuna; besterengandik, arrakasta.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 179. orr.

Hitzak indarra galtzen du benazko konpenetrazioaren aurrean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 64. orr.

Ustekabeak eta amodioak benazko lilura sortu dute harengan.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 64. orr.

Doinu benazko eta malenkoniatsua iruditu zitzaidan halakoa.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 266. orr.

Hil ala biziko saio iruditu baitzitzaion, benazko eta egiazkoa, arteak bere izaera ezkutatzeko erabiltzen duen azalkeriarik gabekoa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 287. orr.

Horrela bada, isilune luze bat utzi ondoren, ahots baxu benazko batez esan zion: [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 84. orr.

Nire harridura benazkoa zen, baina hark ez zuen horrela ulertu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 336. orr.

"Itxura", "kanpoko itxura hutsa" eta horiek [...] askoz benazkoagoak eta bereagoak ditu emakume ustez objetuak, gizontxo ustez sujetuak bere balioa ematen edo gehitzen dioten zera horiek dituen baino.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 93. orr.

Matxista ez izateko ahalegin benazkoan bizi garenok ere barru-barruan ditugu horrelako eskemak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 111. orr.

Algarak benazkoak ala asmatuak diren galdetzeke.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 26. orr.

Euskararik benazkoena fikziozko telesailetakoa dela diote.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 176. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egiaz eta benaz (4)


benazki adlag benaz.

Legea hautsi nuen benazki, eta neure buruarekin eduki nahi nuen abentura zerbait kolektiboa bilakatzeko zorian zegoen.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 95. orr.


benazko ik benaz 2.

benazkotasun iz benazkoa denaren nolakotasuna.

Ba, aldea da hildako garbiak baduela zintzotasun bat, benazkotasun bat, besteak ez duena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 270. orr.


benda 1 iz begiak, zauri bat eta kidekoak estaltzeko ezartzen den oihalezko zerrenda. ik lotailu.

Medikuak benda estua jarri zion izterrean eta Beloki kantxa gainera bueltatu zen.  Berria - Kirola   2006-04-16

Burua bendaz bilduta duela aterako da medikuaren gelatik, begia estalita.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 135. orr.

Harro-harro sartu zen ziegara, bere eskuineko eskua bendaz lotu-lotu eginda eta beso-euskarrian zuela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 103. orr.

Igeltsua eta bendak, burutik oinetaraino, biek.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 161. orr.

Ordurako, normalean ez zuen bendarik erabiltzen, baina egokiago iruditu zitzaion egun hartan muinoia lotzea.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 22. orr.

Begietatik bendak kendu zizkiotenean, andregaia eta medikua ikusi, eta barre egin omen zuen Virgilek.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 121. orr.

Segidan etzanarazi, laguntzaile moduko bati paperezko bendak kentzeko agindu, eta zauriez arduratu zen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 199. orr.

Izterraren indar hutsez mantendu zuen muinoia airean, kentzen hasitako benda berriro lotzen zuen bitartean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 23. orr.

Bendaz estalia neukan lodi-lodi.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 251. orr.

Bendaren azpian, plastikozko hodi-begizta labur bat izaten du, arteria bat zain bati konektatzen diona.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 249. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bendak kendu (7); bendaz lotuta (3); paperezko benda (5)


bendaje iz bendak.

Oraindik aurreko kolpearen bendajea kendu gabe neukanez, mina sentitu nuen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 139. orr.

Buruaren inguruan bekokia erdi estaltzen dion bendajea.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 227. orr.

Erregeak ispiluan berriro begiratu zuenean, ez zuen bere irudia ikusi lehen bezala, asto koroadun batena baizik, atzeko apatxetako batean bendaje odoltsu bat zuena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 158. orr.

Esnatu nintzenean, berriro ere salan negoen, aldamenenan erizaina nuela eta burua bendajez erabat bildurik.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 112. orr.


bendatu, benda(tu), bendatzen 1 du ad benda jarri.

Komisarioak bekokia bendatu zion, eta hantxe desagertu ziren obsesionaturik ninduten zulo biribil haiek.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 257. orr.

Ohe ertzean eseri zenean, damutu egin zitzaion muinoia bendatu izana.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 23. orr.

Eskuineko begitik kendu zioten, bada, begi-lausoa, eta lente berri bat jarri begi barnean; gero, ohi den bezala, begia bendatuta eduki zuen hogeita lau orduz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 123. orr.

Alberto behin eskolara burua bendatuta joan zen batean, irakasle batek galdetu zion zer gertatu zitzaion.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 51. orr.

Eguna futbol zelaietan ematen zuen eta handik zerritua itzultzen zen eta, batzuetan, belaunak edo burua odoletan edo bendaturik.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 85. orr.

Ez zuen ezagutu, harik eta hanka bendatuta ikusi zion arte.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 167. orr.

Hori zela eta, behin andreak burua bendatuta egon behar izan zuen aste batez.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 53. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Ez dakit zenbat denbora pasatu nuen bainu hartan, nire oin bendatuak terreinaren ertzean pausaturik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 204. orr.

Musu eman zidan, baina lehentxeago barreneko zerbitzuko txilibitu beltza erori eta hortzetan jo ninduen, gero ohean eseri zen, nire esku bendatuaren gainean hain juxtu.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 69. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

burua bendatuta (4); hanka bendatuta (3)


bendikatu ik benedikatu.

bendizio 1 iz bedeinkapena.

Herriko erretoreak eman ohi zituen konjuru eta bendizioak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 186. orr.

Meza eta soro eta landen bendizioa egin ohi da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 160. orr.

Ez ikastaro ez bendizio, han joan ginen, bada, begirale.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 52. orr.

2 irud/hed

Tarteka, eurijasa eta atertu, ongi partituta datorren euria bendizio da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 458. orr.


bene-benetako ik benetako.

bene-benetan ik benetan.

benebolo izond borondate oneko; boluntarioa.

Zeren hor lan egiten dutenak beneboloak baitira.  Herria   2003-09-18


benedikapen (117 agerraldi, 4 liburu eta 2 artikulutan; ETCn 24 agerraldi) iz bedeinkapena.

har ene benedikapena; eta ahalegin hadi heure oroimenean irartzen jarraibide bakanok.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 48. orr.

1999ko abuztuaren 14an hil zen, 41 urte zituela, elizakoak eta Aita Sainduaren benedikapena hartu ondoren.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 235. orr.

Agindu zidan gero ez niezaion nehori hitzik erran, haren benedikapenaren nekepean.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 195. orr.

-Jainkoa lagun eta Al-Husainen benedikapenarekin.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 145. orr.

-Jainkoak benedikapenez bete zaitzala.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 162. orr.

-Nolatan nahi izango dut ene benedikapena ez duen ezkontza bat ezagutu?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 272. orr.

Benedikapen bikoitza zorion bikoitza da.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 48. orr.

Chatellerault-ko ekiparen kontra gaitzeko trenpuan ziren Genêts taldeko kideak joan den igandean: bost eta bateko emaitzarekin eman diote aurkariei benedikapen seriosa.  Herria   2004-06-10


benedikarazi, benedikaraz, benedikarazten du ad bedeinkarazi.

Alemanak erraiten dit zein kontent den apez baten ikusteaz eta hoinbeste profanazione jasan dituen arrosario baten benedikarazteaz.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 64. orr.


benedikatu (160 agerraldi, 30 liburu eta 69 artikulutan; ETCn 545 agerraldi; orobat beneikatu g.er.) 1 du ad bedeinkatu. ik bedeinkatu.

-Jainkoak benedika zaitzala, osaba Kamil!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 225. orr.

-Jainkoak benedika eta salba dezala -errepikatu zuen urrikaltasunez Afifi andereak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 39. orr.

Gizonengana hurbiltzen zenean, haiek benedikatzeko edo sendatzeko hurbiltzen zen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 29. orr.

Goiko Jaunari galdatuz begi onez benedika ditzan herritarrak, batasunean eta bakean bizi diten.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 82. orr.

Elizkizuna bururatu delarik, aitamak benedikatu ditut eta haien zorionak nerea ziurtatu du.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 36. orr.

Txalma gainera igoarazi genuen, eta asto gainetik benedikatu gintuen guztiok.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 128. orr.

Jaun erretoreak ebanjelioa kantatu zuen, gero erramuak benedikatu zituen eta errepika gisa eman zuen: [...].  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 60. orr.

Laurent Pochelu apezak kantxa benedikatu ondoan, bi pilota partida egin dira.  Herria   2005-05-19

Josep Camino apezak benedikatu du gisa hortan berritu etxea.  Herria   2004-01-08

Benedikatzen dut fortuna, zu enkontrarazi nauena.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 62. orr.

Eginen nuke gehiago garela mundu honetan bekatuaren seme-alabak, Jainkoak benedikatuen ondokoak baino.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 27. orr.

Azkenik, herriko apezak benedikatu du aterbe berria eta zintzur bustitze bat eskainia izan da deneri.  Herria   2004-12-02

S. politikoa, Jakes Haundiak goraki benedikatua, bikote bat jarriz gobernuburu, biak, bat bestearen ondotik agertu direla telebixtan.  Herria   2005-06-09

2 (era burutua izenondo gisa)

Ur benedikatu untzi berexia.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 66. orr.

Ur benedikatuetako igelak baizik ez zarete.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 84. orr.

Borta alimale hau, erreposki erreposki zabaltzen da eta erramu benedikatuak eskuetan sartzen da proosionea alegrantzietan. -Ene jaiotza benedikatua eta zorionekoa gertatu zen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 60. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

jainkoak benedika zaitzala (4)

apezak benedikatu (8); apezak benedikatu du (4); benedikatua izan (4); epalza apezak benedikatu (4); erretorak benedikatu (3); ur benedikatua (5)

biperren benedikatzea (3); erramuen benedikatzea (4)


benedikatze iz bedeinkatzea.

9 etan meza elizan, 10.30 etan eskolaren bisita, 11 etan estreinatzea eta benedikatzea, 11.30 etan zintzur bustitzea.  Herria   2002-10-03

Jendalde ederra bildu da joanden igandean, plaza berriaren benedikatze eta estrenaldiaren karietarat.  Herria   2001-06-21

Egun hortako meza 9 orenetan izanen da Isturitzen, Erramuen benedikatze eta proosionearekin.  Herria   2001-04-05

Hitzaldi eta benedikatze.  Herria   2003-05-22


benedikazio iz bedeinkapena.

"Berakhà" benedikazioa da: judu prestu bati hitz hori ehun eta gehiago aldiz ahotan hartzea dagokio, eta barren-barreneko pozez betetzen du legea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 28. orr.

Benedikazio modukoren bat emateko.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 111. orr.

Haren benedikazio guztiak hartuta handik ziztuan hanka egitea bertze lanik ez zitzaidan gelditzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 79. orr.

2 irud/hed

Han, gune lasaien benedikazioak ukitu zuen Lukrezio.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 51. orr.


benediktano ik beneditano.

benediktar ik beneditar.

beneditano (orobat benediktano g.er.) 1 iz ipar beneditarra.

Aita Marzel Etchehandy beneditanoa.  Herria   2004-06-24

Aita beneditanoak nahi ukan dio bere esker ona erakutsi.  Herria   2001-09-20

Dolumin bizienak anaia beneditanoari eta familia guziari.  Herria   2005-03-24

Duela ehun urte, 1903ko abuztuan, ziren beneditanoak jin Idiazabalera, Beloketik, orduko frantses lege bortitzeri ihes eginik.  Herria   2003-03-10

Kargu sakraturako ikasia izan zen Leonie, Arbideko beneditanoen komentuan egin zuen erretreta oroigarri batean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 163. orr.

Beneditanoen ordenako otoitz liburua.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 124. orr.

Beloken ikasi zuen Beneditanoek nola otoitz egiten duten, nola baliatzen dituzten Biblian hartu salmoak eta irakurgaiak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 77. orr.

Ondoko urtean Bastres beneditano berriak hartzen zuen segida eliza berean.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 51. orr.

Beneditanoen ate-idekiaren ohidura gure lehen eginbidea zen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 159. orr.

2 (izenaren ezkerrean)

Bai, apeza eta beneditano fraidea.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 64. orr.

-Beneditano lagun bat badugu kanpalekuko bulegoetan lan egiten duena.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 114. orr.

"Sant Otilien" beneditano komentua ote da?  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 148. orr.

Anitzek gure beneditano arroparen ezagutza egiten zuten, baina bereziki beren bozkarioa erakusten zuten apezak beren artean ikustearekin.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 34. orr.


beneditanotu, beneditano(tu), beneditanotze da ad ipar beneditanoen ordenan sartu.

Hobeki eginen huen beneditanotu izan bahintz.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 116. orr.


beneditar (orobat benediktar g.er.) 1 iz San Benitoren erregelari jarraitzen zaion lekaide edo lekaimea.

Orduan Belokeko beneditarrei eskaini zien, Xiberoan predikatzen aritzeko tokiaren gainean izanen zirela.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 57. orr.

Familiako baten bidez, Lazkaoko beneditarren komentuan hartu ninduten uda batez, apopilo eta ikasle.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 22. orr.

Kültüra lagüntü dü handizki, bereziki beneditarren erreforma hedatüz.  Herria   2003-06-12

Azkenean beneditarren esku gelditu zen zakurren mantenua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 101. orr.

Aitortzen dut, erretor izan banintz, nihaur ez nintzela sekulan ez beneditarretan, ez beste edozein frailetan sartuko.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 51. orr.

Beleren bat zelakoan zegoen emakumea, / beneditar mar-marrean ari zena zen ordea.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 58. orr.

• 2 izond beneditarrena, beneditarrei dagokiena.

Bastia ondoko lekaime beneditarren San Paulo monasterioan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 193. orr.

Fraide beneditarren mendetako tradizioa ikertu, sailkatu eta argitaratzea.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 42. orr.

Agirre eta Etxandi artxibozain beneditarrak atxilotuta eduki zituzten miaketek iraun zuten bitartean.  Berria - Harian   2005-02-12

Eliza hau ere Subasio mendiko abadia beneditarraren mendekoa zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 195. orr.

3 (izenlagun gisa)

Frantziskok ez du lana ezartzen, alferkeria baztertzeko eta bertutea praktikatzeko bakarrik [...] hau da, aszesi eta Jainkoarekin elkartzeko bide bezala, beneditar tradizioak azpimarratzen zuenez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 139. orr.

Ehortzeta batzu izan ditu, han berean, zinez kartsu eta hunkigarriak: familiakoen inguruan hor zituen beneditar eta herritar apez andana, bai-eta herriko girixtinoz ere elizaren betea.  Herria   2002-07-18

Antso Handia erregea eta Idatzeder beneditar kopiatzailea.  Berria - Kultura   2004-07-27

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lazkaoko beneditarren (3)


beneditina iz lekaime beneditarra.

Ainxilen sortua zen serora-beneditina xahar batek ere, otoitz hori errepikatzen zuen, bere biziko azken denboretan.  Herria   2004-03-11


beneditino iz beneditarra.

Biziki mintzaldi pollita egin duena, ama luzaidarra izanez, beneditinoak hunki gaitu eta emozionatu haur denborako orroitzapen onak errepikatu dituelarik.  Herria   2003-01-14


benedizino ik benedizione.

benedizione (orobat benedizino g.er. eta beneizione g.er.) iz ipar benedikapena.

Buruileko 30ean izan zen benedizionea.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 65. orr.

Erramuz, 9ak eterditan, erramuen benedizionea plazan, ondotik meza.  Herria   2003-04-10

Mendi kasko horietarik apezak ixuri ditu bere benedizioneak herriaren lau hegaletarat.  Herria   2003-06-05

Larunbatean ezkondu dira Charles eta Camilla Cantorberry-ko artxapezpikuaren benedizionearekin.  Herria   2005-04-14

Aita Sainduaren benedizionea "urbi et orbi".  Herria   2003-04-24

Sakramendu Sainduaren benedizione nasaiaren ondotik denak joan gira hil herrietarat proosinoan kantuz eta bildutasunean.  Herria   2001-11-08

Zeren hura protestant sentitzen baitzen, eta ez zuen, halatan, Eliza Katolikoaren benedizionerik behar, ez ezkontzeko ez bertze deusetarako?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 358. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

sainduaren benedizionea (3)


benefizentzia (orobat benefizientza) iz ongintza.

Denborarekin, baina, elizaren karitate horrek benefizentzia publikoari utzi dio lekua.  Berria - Gaiak   2004-06-02

Makina adimendunek hainbat eta hainbat eragiketetan ordezkatzen dute gizakia, eta milioika langile lepo-zuri eta lepo-urdin bidaltzen dute langabezia ilaretara, edo are okerrago, benefizentziako jangeletara.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 130. orr.


benefiziario izond onuraduna. ik benefiziodun.

Bost kalonje benefiziario sortuak zituen Lacroix apezpikuak.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 113. orr.

Anartean kalonje benefiziario izendatua zen.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 113. orr.


benefizientza ik benefizentzia.

benefizio 1 iz etekina.

Are guttiago nire enpresaren benefizioen babesteko!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 215. orr.

Jazko festibalak 150.000 euroren benefizioa ateratu zuen.  Herria   2004-02-05

Obra hoiek inkantean salduak izanen dira, benefizio guzia demoeri emana izanen delarik.  Herria   2004-07-08

Guk geure buruari fiktizioki ezarri arren sekula existitu ez den penitentziarentzat ez da inoiz ez benefizio ez inbentariorik izan.Arcelor deitu holdinean baitago, honek manatua dio aurten bere afera xifrearen % 15 benefizio ateratzea.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 183. orr.

3 milioi euroko benefizioarekin.  Herria   2003-03-27

Kalkuluak egin eta ohartu baikara benefizio ona egin genezakeela langileen bizkar.  Berria - Harian   2005-05-15

2 onura.

-Benefizio soilen bat -esan zuen apaizak-, edo zaintzakoren bat, edo sakristautzakoren bat; on askia izan ohi da horien errenta jakina, eta beste hainbeste jotzen du aldare-sariak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 65. orr.

Ohartu naiz badirela ofizioz, eta batez ere benefizioz, inoiz ere ez malefizioz, filologiako ikasketak egin ondoren beste lan batzuetan sarturik dauden beste zenbaiten kasuaz ere.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 182. orr.


benefiziodun iz onuraduna.

Aresoko elizako benefizioduna zen Pedro Guilleron apeza.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 147. orr.

Ofizio goitar horren benefiziodun guztien artetik, Rober Southeyk izan zuen trebetasunik handiena Sansonen gisakoa zen herriaren alaitasuna drogatzen eta hari bezala ilea mozten.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 98. orr.


benefiziogabe iz onurarik ez duen pertsona.

Benefiziodun [...]: benefiziogabeentzat oso pertsona interesgarria.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 58. orr.


beneikatu ik benedikatu.

beneizione ik benedizione.

benekotasun ik benetakotasun.

benemerito izond merezimendu handikoa.

Euskaldunon Egunkariaren itxiera eta "koxtako marko paregabean" azio judizial-benemerito itsusi bezain lazgarri haren kontra (eta beste gauza askoren alde) egin zen manifestazio jendetsua ahotan hartuz abiatzen da nere jarduna.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 235. orr.


beneno 1 iz pozoina.

Nik uste euliak akabatzeko benenoa botatzen dutela garrafoietan ardoaren ordez!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 267. orr.

Bai, motel, arratoi benenoa!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 271. orr.

2 irud/hed

Droga utzita zeukan, baina, antza denez, lehendik zeukan benenoa.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 20. orr.

Benenoa zara.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 135. orr.


beñepein ik behin 23.

beneragarri 1 izond agurgarria. (pertsonak eta kidekoak)

Gure (mundu ororen?) aurrekoak eta aitzinekoak, zintzoak dira eta leialak, nobleak eta azkarrak, argidotarrak eta bulardetsuak, ohoragarri, beneragarri eta imitagarriak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 120. orr.

Ez zen mirakulu leuna iragarriko zuen agure beneragarririk agertu.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 181. orr.

San Pauloko Joan kardinalak, aita beneragarriak, maiz ematen zion Frantzisko dohatsuari aholkua eta babesa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 483. orr.

Bedeinkatua eta gogoangarria, Jainkoaren santua hain jaun beneragarriaren eskuetan jarri zen eguna!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 228. orr.

Aditu zuten Elizako beste zaindariek ere, hau da, kardinal beneragarriek.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 260. orr.

Aipaturiko legendak idatzi zituzten gizon beneragarriek gertaera hauek ezagutu izan balituzte, ez zituzketen bazterrera utziko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 493. orr.

Berpizkunde helenikoaren profeta Mendebaldean Northumbriako bat izan zen, Beda beneragarria (K.o.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 290. orr.

2 (bestelakoak)

Hirutasun goren, oroz gaineko eta gurgarriaren festaburu beneragarrian.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 77. orr.

Zuriz jantziriko apaiz bat, adin handi eta itxura beneragarrikoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 251. orr.

Sakonago inprimatu zitzaizkion bere bihotzean, nahiz eta ez oraindik gorputzean, Gurutziltzatuaren zauri beneragarriak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 285. orr.

Ez dut "sentimendu moralaren" arrazoia -etikaren historian tradizio beneragarrikoa- guztiz gutxietsi nahi.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 25. orr.

Pliniok dioenez, druiden artean, mihura beneragarria zen, haritz gainean sorturikoa batik bat.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 502. orr.

Zedro beneragarri baten enborra. Liburutegira jo nuen: erran nahi baita, Turingo Unibertsitateko Kimika Ikastegiko biblioteka beneragarrira.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 302. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aita beneragarri (4); aita beneragarriak (3


beneratu, benera, beneratzen 1 du ad gurtu, gur egin.

Gurtu [...]: zerbaiten esperantzaz beneratu.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 132. orr.

Katalunian, aldiz, Medin santua beneratzen dute.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 99. orr.

Nazio horretan munduko jakintsu eta ikasiek ere [...] apalki eta debozioz beneratzen, miresten eta gurtzen dute Frantzisko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 260. orr.

Jatorrizkoak confessio hitza erabiltzen du, hau da, eliza azpiko kripta, non santuen erlikiak gordetzen eta beneratzen baitziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 587. orr.

Anai Frantzisko, gizakietan txikiena eta guztien zerbitzaria, mespretxua bilatzen zuena eta ez ohorea, "Frantzisko santua" bilakatu zen berehala, Aita santuak ohorez betea eta herriak beneratua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 31. orr.

Oroimenik ez eduki arren, badirudi zer beneratzen duzun ohartzen zarela, borondaterik ez eduki arren, gurtzen duzun horrekiko afektuak agertzen dituzula dirudi.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 323. orr.

Bere eskubideak ere ahuleziarik gabe eskatu zituen: umearena, familia batu batean heziketa ona jasotzeko eskubidea [...]; senarrarena, zaindua izateko eskubidea, maitasun samurraz inguraturik egotekoa; aitarena, beneratua izatekoa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 148. orr.

Hautematen dut, elizako bortan, idolo itxurako bat, lehen bezala beneratua egun; paganoendako jainko, kristauendako saindu.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 73. orr.

Hiri honetako gizon-emakumeek, santutzat beneratzen bazaituzte ere, gaitz sendaezin honegatik hiltzera zoazela erabat sinetsita daude.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 728. orr.

"Ohoratu, beneratu, gurtu": kultua ematea (geure baitakotik barruko fedea sortzea).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 297. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Biharamunean gorpua San Jorge elizara daramatela, San Damiandik igarotzen dira, hemen zain baitaude Klara eta ahizpak aita beneratuari azken agurra egiteko. Santu beneratuena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1213. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

benera dezala (3); beneratu behar ditugu (3); maita eta benera (3); maitatzen eta beneratzen (3); ohoratu eta beneratu (3); santutzat beneratzen (3)


benerazio iz beneratzea.

Jaunak, ordea, hain ugari zion emana bere grazia, non ikusten edo entzuten zioten guztiek, xume nahiz handiki, begirunea eta benerazioa baitzioten, Jainkoagandik hartua zuen dohain oparoagatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 584. orr.

Nonahi gurutzearen irudia ikusten zutenean, eman ziezaiotela ohorea eta zor zaion benerazioa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 426. orr.

Apaizei dien eta anaiek izan behar dieten benerazioa ere katolikotasun honen ondorioa da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 62. orr.

Atsekabeturik zegoen erlikia haiek zor zitzaien benerazioa hartu gabe han luzaroan egon zirelako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 406. orr.

Printze katolikoak, halako mezu goren mailakoa entzunik, mezularia benerazioaz hartu zuen, eta esker infinitua erakutsi zion Jainkoari apaltasun ezin sakonagoarekin.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 177. orr.

Eliza santuaren prelatu eta apaizak benerazioz hartzen zituen; zaharrei begirunea zien.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 481. orr.

Virgilio berria ez zen ausartu bere oinekin hango zorua zapaltzen, hain benerazio handia sentitu baitzuen leku hartan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 213. orr.

Benerazio infinitua sentitu nuen, lastima infinitua.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 170. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

benerazio handia (3); benerazio handiz (4); benerazioz hartzen (3)


benereo izond gaitzez mintzatuz, sexuaren bidez transmititzen dena.

Nahi gabeko haurdunaldiak, gaitz benereoak, dibortzioak, bortxaketak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 294. orr.

Gaixotasun benereoen arriskua ere hor dago.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 142. orr.


benetako (orobat benetazko g.er.) 1 izlag egiazkoa.

Benetako lagunak eta gezurrezkoak.  Elizen arteko biblia   Si 37,1 tit

Zeren nire gorputza benetako janari baita, eta nire odola benetako edari.  Elizen arteko biblia   Jn 6,55

Benetako reggae gaua benetako musikari jamaikarrekin.  Berria - Kultura   2006-02-07

Garbi dago ez direla benetako legeak, igarokorrak baitira.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Euskarak baditu benetako etsaiak, eta euskaltzaleok bat egin eta“ tartekoak” gurera ekartzen ez baditugu, gureak egin du.  Herria   2005-09-29

Kutxa bat hitzekin egindako akatsetarako, beste bat benetako behaztopetarako, beste bat porrot egindako asmoetarako "Artea" deskribatuko du Collingwoodek; benetako artea, ez teknika.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 14. orr.

-Ez da gure benetako aita -erantzun zuen Johnek-.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 139. orr.

Atzera agindu zion borreroari soka bilurra lepoz aldatzeko eta benetako hiltzailea urkatzeko.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 66. orr.

Lehen ere ibili zinen etxe honetan hotelaren benetako jabearen bila.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 115. orr.

Lutezia ez zen [...] nire bihotzeko prendaren benetako izena.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 90. orr.

Horretan guztian "pazientzia izan badut, horretan datza benetako poza".  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 30. orr.

Ez dago benetako polemikarik arrazoimen hutsaren alorrean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 259. orr.

Benetako Fisikaren (enpirikoaren) hasieran agertzen diren hainbat esakune begiratzea baino ez da egin behar.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 287. orr.

Jendeak ez zuen benetako Txillida ezagutu, ez daki nolakoa izan zen.  Berria - Kultura   2006-02-21

Benetako Frantzisko ezagutzeko lehen bitartekoa haren idazkien multzo garrantzizkoa da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 33. orr.

Benetako IRA Irlandar Armada Errepublikanoaren zatiketa bat da.  Berria - Mundua   2004-03-25

Haiek ez zuten nahi historiako benetako gertaeren azterketa zorrotz eta zientifikoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 305. orr.

Pentsatzekoa da, bai, halako arrazoiz ezartzen den zerbaitek nekez izan dezakeela benetako eraginik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 248. orr.

Arazoa konpontzeko benetako borondaterik ez dutela ikusten badugu, gure mobilizazioei eutsiko diegu.  Berria - Euskal Herria   2006-04-13

Ekimenen benetako helburu eta edukia aztertzea ezinbestekoa da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 257. orr.

Demagun Vienakoa benetako Lantza dela.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 256. orr.

Melen ustez, benetako maitasuna maitasun espirituala baino ez zen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 147. orr.

Benetako maitasun gutuna, maitasuna benetakoa denean, ezin litekeelako beste era batekoa izan.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 46. orr.

Benetako edalontziak dituzte, eta hiru motatako benetako ardoa.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 265. orr.

150 urteko benetako interregno baten ondoren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 67. orr.

Benetako ezker abertzalea osatuko dugu epe laburrean, talde askoren artean gainera.  Berria - Euskal Herria   2004-02-08

Benetako emakume jatorra omen zen hau, nire nagusiak dioenez.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 152. orr.

Egoera normalean dirutza balioko zukeen benetako museo pieza bat horrela galtzen uztea ere.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 84. orr.

Benetako muntatze-kate likido bat da odola.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 187. orr.

Augustoren irudian gauzatu ziren forma unipertsonalen sorrera, Printzaldiaren inaugurazioa eta horren ondorengo barealdia, askoren ustez benetako urrezko aro baten etorrera izan zena.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 130. orr.

Ahotsa eztarrian trabaturik, benetako kristal frantseseko kopa eskuan dardarka.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 38. orr.

Bere ama zen [...] bere jatorri judua ukatu eta benetako frantziar idazle bat izatera animatzen zuena.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 72. orr.

Inori inoiz kontatuko ote nion nire ziurtasun hura, edozein gertaera benetako baino bistakoagoa zen gertaera hura?  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 169. orr.

Benetako konkurrentzia nahiz birtuala, lortu da zentroko ekoizpenaren osagarri izatea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 50. orr.

Zaldun ibiltari multzo hori guztia, mundu honetan izandako benetako eta egiazko pertsonak ez ote diren.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 104. orr.

Benetako eta gezurrezko jakinduria.  Elizen arteko biblia   Si 37,16 tit

Ezkontideen arteko izate eta aiurri bateraezintasuna alegatzeak benetako eta bestelako arrazoiak estal ditzake.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 68. orr.

Zintzilikario ugari barreiatuak baitzeuzkan gorputz-adarretan, benetako eta imitaziozko bitxiak inolako neurririk gabe nahasturik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 155. orr.

Benetako eta zinezko ahaleginak eginez.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1450. orr.

Idazkeraren eta hizkuntzaren artean dagoen benetako eta bidezko erlazioa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 57. orr.

Kristo benetako eta betiko apaiz.  Elizen arteko biblia   Heb 7,20 tit

Orain, haiek ukitzean, benetako bihurtzen hasi zitzaion "etxeratzea".  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 183. orr.

Egin gaitzazu benetako.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 164. orr.

Fikziozko munduetan baino ez gara sentitzen benetako.  Berria - Kultura   2006-02-26

2 (dagokion izenaren eskuinean edo predikatu gisa)

Gezurrezko bi biki benetakoek berehala isilarazi zituzten.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 408. orr.

Tristura benetakoa, txorakeriarik gabeko tristura, tristura eroria, hondoraino eroria.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 131. orr.

Bikote baten elkarbizitzak errezela bat du beti erdian, bataren zein bestearen pentsamendu eta sentimendu benetakoak ezagutzea galarazten duen muga iraganezina. Abertzaletasun benetakoak "amodio eraginkorra" behar du euskal benetako arazoenganako.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 163. orr.

Autistarentzat, baina, adiskidetasun benetakoa lortzea izan daiteke zailena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 266. orr.

Itxurakeriarik gabeko sinesmen benetakoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 303. orr.

Ez zegoela jakituria benetakorik Argi ilustratuak, Arrazoi hutsaren bitartez, aurkitu nahi zuen lekuan, mundu kanpotiarrean edo objektuan.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 150. orr.

Burua atzerantz botaz, ardoa xurrupa txikietan edanez, aditu benetako baten antzera.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 91. orr.

Noizbait ere lan benetako bat izan zuen. Mary Rogers benetakoaren hilketaren gertaera nagusiak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 259. orr.

Artistek bi erronka nagusi dituzte: originala izatea edo benetakoa.  Berria - Kultura   2006-01-22

Benetakoa izan edo faltsua, gutun hark ez zeukan zerikusirik istorioarekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 244. orr.

Gizarte Siriakoa ez zen Aristotelesen lan benetako eta apokrifoen egilea, baizik eta garraiatzaile hutsa. Poz benetako eta osoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 222. orr.

Ulertu nuen arrisku hura izan zela nire bizitzaren zentzu bakar eta benetakoa.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 46. orr.

Zeintzuk dira legerik benetako eta komenigarrienak?  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 82. orr.

Nire amuleto hauek egiazkoak dira, hots, autentikoak, benetakoak.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 135. orr.

Judutarren erlijioa benetako bakarra.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Bazuela problema bat benetakoa: egiazko akromatopsia zuela, alegia, eta ez histeria.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 38. orr.

'Ia benetakoa da!' esaten zuten.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 22. orr.

Beharrezkoa zen berriz hitzak hautatzea eta aztertzea, faltsuak ala benetakoak ote ziren sentitzeko.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 216. orr.

Errorea ez da faltsua egiazkotzat hartzea besterik, edota egiazkoa faltsutzat, edo benetakoa gezurtzat hartzea edo alderantziz.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 343. orr.

Bertsolarien artean ohikoa eta benetakoa da beteranoenganako errespetua.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 68. orr.

Bekozkoa ilun samar, egoera ez oso benetako batetik libratu izan balitz bezala.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 82. orr.

Egiazko literatura da, besteak beste beldurretik sortua delako, denik eta sentimendurik transzendente, benetako eta eragileenetik alegia.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 140. orr.

Analisi kuantitatiboa, emozioz hain zekena bera, granitoa bezain astuna, horra bizi, benetako, baliodun bilakatu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 103. orr.

Bai esker onekoa kirurgialariaren bizitza, bai benetakoa!  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 105. orr.

Ez zuen jakin benetakoa ala bere irudimen hutsa izan zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 27. orr.

Arrazoi horiek benetakoak zitezkeen, baina pentsa daiteke bazela beste bat ere, agian eraginkorragoa.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 7. orr.

Datu erreala da, benetakoa.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 70. orr.

Zapaterok ziurtatu du su-etena «benetakoa eta sinesgarria» dela.  Berria - Euskal Herria   2006-04-19

Benetakoa izan edo faltsua, gutun hark ez zeukan zerikusirik istorioarekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 244. orr.

Ohea bakarrik zen han benetakoa, gainerakoa dekoratu soila izan zitekeen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 90. orr.

Benetakoa zirudien aitaren alabarekiko atsekabeak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 35. orr.

Zergatik? Gazteagoa zinelako? Edo ederragoa zinelako, benetakoagoa?  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 85. orr.

-Tonyri oso benetakoa iruditzen zaio -erantzun zion amak.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 299. orr.

Sinbolikoa izango zen heriotza, baina ondo benetakoa hilobia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 126. orr.

Zientzia enpirikoa da, unibertsala, egiaz eta zinez benetakoa.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 81. orr.

3 (elkarketa kopulatiboetan)

Handik eta hemendik arakatu eta informazioa bilduz, idatzitako benetako-irudimenezko bizitzak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 8. orr.

4 bene-benetako izlag

Mahai berean egiten zuten topa, bene-benetako Cliquot bat edaten zutela, zortzi errubloan botila.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 113. orr.

Zertarako esan behar nien aurkezle zein ikusle astazakil haiei hiena hura ez zela hienaz mozorroturiko gizaseme bat, bene-benetako hiena bat baizik?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 143. orr.

Almeida laster pasatu zen itxurazko lagun interesatua izatetik bene-benetako laguna izatera.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 153. orr.

Izaera oiesa eta batzuetan borrokalaria gorabehera, zakar larderiatsu hura bene-benetako artista zen muinean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 51. orr.

Gertaera miragarri bat kontatuko dut orain labur, zalantzazkoa interpretazioari dagokionez, baina egiari dagokionez bene-benetakoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 337. orr.

Hitz batean, Semiramis bat, jaun agurgarri hori, bene-benetako Semiramis bat!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 291. orr.

Liburuko lurralde hori bene-benetakoa da, ume baten begietatik ikusita dagoelako, eta gauza jakina delako ume batek egiten duen guztia, jolasa barne, benetakoa dela.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 17. orr.

Nik ez dut deus asmatu, bene-benetakoak dira oroitzapenok.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 72. orr.

Gertaera miragarri bat kontatuko dut orain labur, zalantzazkoa interpretazioari dagokionez, baina egiari dagokionez bene-benetakoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 337. orr.

Argi gorri guztiak piztu behar dira, orduan delako arriskua bene-benetakoa.  Berria - Euskal Herria   2004-07-16

5 ez-benetako izlag benetakoa ez dena.

Zer da ezagutza, edo zerk bereizten ditu benetako ezagutza eta ez-benetakoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 103. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bene benetako (29)

benetako aita (12); benetako aldaketa (12); benetako alternatiba (14); benetako altxorra (6); benetako ama (7); benetako arazoa (37); benetako arazoak (23); benetako arrazoia (30); benetako arrazoiak (17); benetako arriskua (11); benetako artista (8); benetako asmoa (19); benetako asmoak (8); benetako aukera (22); benetako aukerak (11); benetako aurpegia (12); benetako bake (6); benetako bakea (10); benetako balioa (17); benetako bat (10); benetako beharrak (6); benetako berdintasuna (6); benetako bizitza (18); benetako bizitzan (10); benetako borondatea (14); benetako demokrazia (14)

benetako egia (18); benetako egoera (27); benetako egoeraz (7); benetako elkarrizketa (26); benetako eragina (9); benetako erantzuna (6); benetako errealitatea (7); benetako erronka (9); benetako esanahia (12); benetako eztabaida (33); benetako familia (6); benetako froga (7); benetako funtsa (8); benetako garrantzia (10); benetako gertaera (7); benetako gizon (7); benetako gizona (6); benetako grazia (9); benetako helburua (24); benetako historia (12); benetako hitzak (6); benetako hizkuntza (8)

benetako indarra (10); benetako interesa (9); benetako ira (10); benetako iraultza (10); benetako irudia (7); benetako istorioa (8); benetako izaera (35); benetako izena (66); benetako izenak (7); benetako justizia (6); benetako kezka (6); benetako konponbide (6); benetako konponbidea (6); benetako konpromisoak (7); benetako lana (7); benetako lehen (6); benetako lehia (14); benetako maila (24); benetako maitasuna (18); benetako neurria (19); benetako nortasuna (14)

benetako ordua (8); benetako poza (8); benetako protagonista (10); benetako protagonistak (7); benetako prozesu (10)

bere benetako (113); bere benetako izena (12); bere benetako maila (8); beren benetako (11)

euren benetako (10); ez da benetako (27); ez dago benetako (13); ez dela benetako (6); ez dira benetako (7); ez du benetako (9); ez dute benetako (6); ez zela benetako (6); ez zen benetako (8); gizakiaren benetako (7); gizartearen benetako (6); gure benetako (30); haren benetako (32); haren benetako izena (6); hark benetako (7); hasiko da benetako (8); herriaren benetako (6); herritarren benetako (6); hizkuntzaren benetako (6); honen benetako (14); hori da benetako (9); horren benetako (15)

jainkoaren benetako (8); lehen benetako elkarrizketa (6); lortzeko benetako (6); nire benetako (55); nire benetako izena (8)

zure benetako (8)

arriskua benetakoa (7); bene benetakoa (15)

benetakoa da (25); benetakoa dela (42); benetakoa den (17); benetakoa ematen (7); benetakoa izan (26); benetakoa izateko (7); benetakoa ote (8); benetakoa zela (15); benetakoa zen (11)

etena benetakoa (12); etena benetakoa dela (7); ez benetakoa (6); ez da benetakoa (13); ez dela benetakoa (7); su etena benetakoa (12)

bene benetakoak (8); benetakoak dira (10); benetakoak direla (12); benetakoak izan (8); benetakoak ote (7); benetakoak zirela (9); benetakoak ziren (13)


benetakotasun (orobat benekotasun g.er.) iz benetakoa denaren nolakotasuna.

Esperientzia bat, erreala nahiz fikziozkoa, edukia eta forma ondo uztartzen dituena, eta emaitza gisa benetakotasuna duena.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 354. orr.

CIAk bideo zintaren benetakotasuna ziurtatu zuen atzo.  Berria - Mundua   2004-09-11

Sinadura horien benetakotasuna zalantzan jarri dute epaileek.  Berria - Mundua   2004-03-25

Poliziak ez zuen egiletzaren benetakotasuna berehala baieztatu, baina adituek adierazi zuten era koordinatuan eragindako leherketek Al Kaedaren ezaugarriak zituztela.  Berria - Harian   2005-07-08

XIX. mendearen azkeneraino eta XX.aren hasieraraino itxaron behar izan zen, idazki hauen benetakotasunaren ikerketari eta argitalpen kritikoei ekiteko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 35. orr.

Segur aski "benetakotasuna" eta "originaltasuna" nahasten ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 70. orr.

Gaur egungo kritikak zalantza handiak ditu gutunaren benetakotasunaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 174. orr.

Benetakotasuna, idazlearentzat, ez dela gehigarri moral bat, ezpada bere lanaren baldintza eta funtsa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 55. orr.


benetakotu, benetako(tu), benetakotzen da/du ad benetako bihurtu, benetakoaren itxura eman edo hartu.

Hura landu, edertu, benetakotu eta berpiztea zen Paulen lana.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 98. orr.


benetan 1 adlag egiaz; ez txantxetan. ik zin 7. (aditz bati dagokiola)

Benetan maite nauzu, Gwendolen?  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 42. orr.

Benetan maite dut, badakizu.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 134. orr.

Benetan sinetsi dute zuregandik natorrela eta ezagutu zuk bidali nauzula.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 97. orr.

Esaten du batek "hemen egongo da hilda", baina ez dute nonbait hori benetan sinesten.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 463. orr.

-Benetan aholkatzen dizut -nik ostera-, etzazula hor arrainik jan, jauna, inoiz eta inola ere.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 22. orr.

Jan, benetan jan, jolas baten parte bazen jango zuen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 109. orr.

Oso auto gutxi zebiltzan bertan ostiral arratsalde hartan, eta horrek benetan lasaitzen zuen.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 12. orr.

Benetan nahi duzu Harry eskolara bidaltzea zama hori bere gainean duela?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 58. orr.

-Benetan dun ederra, baina Egiptotik natorren eta han ikusi dudan neskatilak edertasunean ez zion batere zorrik.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 41. orr.

-Benetan diotsut, Mr. Perry, aukera hau ezin duzu alferrik galdu.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 35. orr.

Bizitza interesgarria da, benetan diot.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 47. orr.

Ez nion halakorik eskatu, benetan diotsut.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 76. orr.

Baina noiz, nola, eta abar, benetan ez zekiat.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 74. orr.

Ez al duzu benetan uste beste emakumeren bat dagoela tartean?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 145. orr.

Hiriak, berriz, benetan existitzen dira.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 132. orr.

Afera bukatutzat eman eta benetan interesatzen zaizkion gaietara pasatzen da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 138. orr.

Beharbada, benetan zegoen lo.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 224. orr.

Izeba Petuniak bazekien Harryk ez zuela benetan magiarik egin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 15. orr.

Amore ematen dut, doazela denak antzarak ferratzera, benetan ari naiz.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 17. orr.

Hau da etsaia benetan maite duena: hark egiten dion irainagatik mintzen ez dena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 124. orr.

Pobretasunak, Frantziskok ulertzen eta nahi duen bezala, beste behartsuekin benetan bat egitea eskatzen du.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 134. orr.

Tamalez, ez haute benetan egurtu!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 126. orr.

Bizitzak benetan duen ahogozoa dastatzeko aukera. Arrazoimenak benetan ez duela adigairik sortzen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 307. orr.

Benetan ez dira depresioak negozio-zikloen teoriaren zentzu teknikoan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 324. orr.

Horrek ez dit lagundu koloreen zer-nolakoa benetan ulertzen. harresi beltzek inguratzen zuten Donostia zaharra, benetan desagertua zela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 54. orr.

Baina nik uste dut benetan, bai Espainia bai Frantzia Europako kide direla.  Herria   2003-05-01

-Sentitzen dut benetan, Agirre jauna.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 65. orr.

Eta hemen horrela gertatzen da benetan.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 101. orr.

Baina Sade "sadikoa" izan al zen benetan?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 10. orr.

Asko daki gizon honek, benetan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 115. orr.

Baietz espero dut, benetan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 15. orr.

Oso neska polita da eta argia dirudi benetan.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 42. orr.

Oso gizon ohoragarria da, oso ohoragarria, benetan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 50. orr.

Han ez zegoan, benetan, gerra-hotsa eta bolbora-kiratsa besterik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 24. orr.

Gurpil astuna zen benetan, errotarri bat.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 119. orr.

Esnea eta eztia darizkion lurra da benetan: hona hemen hango fruituak!  Elizen arteko biblia   Zen 13,27

Azken batean, zure familia da, eta seguru nago elkar maite duzuela... benetan, gainera.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 41. orr.

Beldurra ematen zidan, benetan.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 12. orr.

Hegaz zoazela iruditzen zaizu, taxiak hegoak dauzkala eta espazioan hegaz zoazela, benetan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 40. orr.

2 (izenondo bati dagokiola)

Benetan bitxia herri hau.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 86. orr.

Ikusten dudanez, benetan maltzurra da deabru hau.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 707. orr.

Benetan itsusia da ama.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 94. orr.

Gotorleku boteretsua zen ezbairik gabe, benetan garaiezina.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 20. orr.

Harro gaude benetan historikoa izan den eztabaida lagunkidetasunez egin delako.  Berria - Harian   2005-07-29

Gauza benetan paradoxikoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 110. orr.

Ibilbide benetan monumentosoa da.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 25. orr.

Gauza benetan eder bakarra.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 168. orr.

Benetan aspaldikoak diren arren, fresko ikusten dira, oraintxe egin berriak balira bezala.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1130. orr.

Benetan harritzekoa litzateke.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 82. orr.

Ez zaitez harritu benetan mirarizkoa den mirari baten aurrean, zeren magikoa dena da bazenekiela zure zain egon dela orain arte bertan.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 240. orr.

Oso zeharkaldi ederra, baina benetan gogorra.  Berria - Harian   2005-08-24

Ez du balio esatea halakoak ez direla benetan zoriontsu.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 128. orr.

Tartealdi hori da benetan izugarria; linboa, alegia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 148. orr.

Garai hartan hizkuntza guztietako hitz benetan interesgarriak baizik ez zitzaizkidan gustatzen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 34. orr.

Benetan erabilgarria al den galdetzen diogu geure buruari, izan ere, jostailu garesti samarra da (2.500 euro inguru).  Berria - Gaiak   2006-01-10

Benetan harrigarria!  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 47. orr.

Harrigarria benetan!  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 14. orr.

Latza, benetan!  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 25. orr.

Benetan eredugarria eta ederra.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 233. orr.

Beldurgarria benetan, lurtar guztiak suntsituko baititu.  Elizen arteko biblia   So 1,18

Handia da oroimenaren indarra, handia benetan, ene Jaungoiko, aterpe zabal, amaigabea.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 245. orr.

-Topo egite atsegina benetan!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 505. orr.

Berria zen benetan Frantziskoren bidea!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 28. orr.

Bart ni ez nengoen bilera batean izan naizela sentitu dut: sentsazio bitxia benetan!  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 139. orr.

Estatu txikia benetan. 270.000 biztanle, denak hotzak kazkaraka.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 186. orr.

Esan beharra dago San Martinek, Tours-eko gotzainak, gizon jatorra benetan, Priszilianoren barkazioa eskatu zuela.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Erabaki zaila eta mingarria benetan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 163. orr.

· Benetan lagin polita.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 215. orr.

Benetan lan neketsua, hitzak banan-banan aztertzea eta eztabaidatzea eskatzen duena.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 187. orr.

Benetan gizon apala zen Moises, munduko gizonik apalena.  Elizen arteko biblia   Zen 12,3

Benetan kontakizun atsegina da, erraz irakurtzekoa, eta egun euskaraz irakurtzeko aukera dago, guk gaztaroan izan ez genuena.  Berria - Harian   2005-03-24

Hura itzultzean benetan alaba bizkorra zuela esan nion, zorionak emanez.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 6. orr.

Ez zirela haiek, nahiz eta tarteka benetan tankera bitxia izan, sortzen zizkion arazorik larrienak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 111. orr.

3 (adizlagun bati dagokiola)

Benetan asko gustatuko litzaizukeela nire gutun bat jasotzea?  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 47. orr.

Benetan betilun zihoan gizona; gogoa beltz.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 175. orr.

Tarte labur batez benetan bizirik egon zela zirudien.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 234. orr.

Dakidala ez da sekula benetan gaixo egon.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 18. orr.

Taldeko laugarren laguna, ordea, aztoratuegi zegoen benetan zoriontsu egoteko.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 62. orr.

Gizajo hura benetan urduri zegoen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 33. orr.

Gehiegi, benetan gehiegi, ari naiz edaten.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 245. orr.

Oker, benetan oker, hortz-haginak bakarrik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 259. orr.

Benetan gustura egingo genukeena.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 146. orr.

-Lucy? -erantzun zuen, benetan harriturik ematen zuela-.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 297. orr.

-Benetan sendo hago.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 86. orr.

Berandu oso, benetan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 290. orr.

Sabethek galdetu zidanean ea egiazki benetan ari al nintzen, nik musu eman nion bekokian.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 143. orr.

4 (bestelakoetan)

Benetan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 108. orr.

-Benetan? -esan zuen andreak-.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 88. orr.

-Benetan? -jo zion adarra Sonjak-.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 56. orr.

Benetan, tuntuna ematen du.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 192. orr.

Benetan, nabarmen aritu zen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 20. orr.

Benetan, erokeria handiegiak esaten dituk!  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 288. orr.

Benetan ere, Jainkoaren existentzia frogatzeko darabiltzan argudioek Jainkoari buruzko kontzeptua ere moldatzen dute, teologian.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 18. orr.

Eta, benetan, ez zuen gezurrik esan.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 54. orr.

Nire bizitza, benetan, ipuin txar bat zen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 118. orr.

Hantxe zegoen, benetan, bizirik.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 18. orr.

-Baina ez benetan, ezta, Wendy? -galdetu zuen, angustiaz beteta.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 21. orr.

Ezetz, ba, benetan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 198. orr.

Eskerrik asko, benetan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 184. orr.

5 bene-benetan

-Benetan, bene-benetan.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 46. orr.

Bene-benetan? -begitartea aldatu zitzaion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 70. orr.

Bene-benetan diotsuet: Semeak ez dezake deus ere bere kabuz egin; ez du egiten Aita egiten ikusten duena besterik.  Elizen arteko biblia   Jn 5,19

Bene-benetan gustatzen ari zait berorrekin tratatzea.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 60. orr.

Bene-benetan sentitzen dut izeba Lily gajoa hain gaixorik egotea.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 147. orr.

Bene-benetan, aita santu honen teologia, hegan doan arranoa da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 807. orr.

Neri, bene-benetan, zaila egiten zait sinestea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 284. orr.

Badakizu zer den bene-benetan erotasuna, zer zentzugabekeria?  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 11. orr.

Gure ama nagia zen eta bene-benetan miresten zuen jende bizia.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 65. orr.

Zure erabakia, bene-benetan, txalogarria da osoki.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 63. orr.

Gogorrena ez da nik filmean horrelako animaliakeriak erakutsi izana, gogorrena da jendeak bene-benetan egiten dituela.  Berria - Kultura   2004-09-24

Ez al zuen Ahmet bene-benetan maite?  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 133. orr.

-Ezin dut, bene-benetan -esan zuen Ivors andereñoak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 291. orr.

Nire sarjentu Schumacher pertsona irekia zen buruz, bene-benetan.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 143. orr.

Biurrunek konfiantza handia du Alonsorengan, «giza eskubideetan sinesten duelako bene-benetan».  Berria - Euskal Herria   2004-04-20

6 benetako ik benetako.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

bene benetan (161); bene benetan diotsuet (20); bene benetan diotsut (8)

benetan ari (86); benetan ari al (7); benetan ari naiz (12); benetan ari zela (7); benetan ari zen (7); benetan askojakina dela (20); benetan axola duena (7); benetan behar (12); benetan berezia (8); benetan betetzen (7); benetan bikaina (16); benetan bitxia (16); benetan bizi (10); benetan da (21); benetan den (10); benetan diot (16); benetan diotsuet (83); benetan diotsut (99)

benetan ederra (21); benetan egin (13); benetan egingo (10); benetan eraginkorra (7); benetan esan (12); benetan esaten (42); benetan esaten diat (13); benetan esaten dizut (18); benetan eskertzen (12); benetan existitzen (14); benetan ez (73); benetan ezagutzen (11); benetan garrantzitsua (9); benetan gauza (11); benetan gertatu (35); benetan gertatua (12); benetan gertatutakoa (8); benetan gertatzen (18); benetan gizon (9); benetan gogoko (10); benetan gure (8); benetan hain (8); benetan hala (18); benetan handia (9); benetan harrigarria (19); benetan hitz (8); benetan hori (10); benetan horrela (9)

benetan ikusi (7); benetan interesatzen (10); benetan izan (11); benetan izugarria (8); benetan jakin (9); benetan jakin nahi (7); benetan kezkatzen (11); benetan maite (42); benetan merezi (14); benetan nahi (28); benetan nire (7); benetan nola (15); benetan nor (11)

benetan ona (12); benetan ondo (9); benetan oso (14); benetan ote (13); benetan pentsatzen (21); benetan pozik (12); benetan sentitzen (23); benetan sentitzen dut (13); benetan sinesten (27); benetan sinesten dut (7); benetan sinetsi (7)

benetan uste (45); benetan uste al (8); benetan uste dut (9); benetan uste duzu (10); benetan zaila (11); benetan zein (8); benetan zen (8); benetan zer (60); benetan zer gertatu (13); benetan zoragarria (11)

bitxia benetan (14); ea benetan (23); ederra benetan (9); ona benetan (8); orain benetan (8); oraingoan benetan (7); zoragarria benetan (11)


benetasun iz benekotasuna.

Benetasuna da bere ezkutu ikurra eta bere hura leun eta indarka ari gabe gordetzea, bere bizilegea.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 196. orr.

Dena dela, nabarmendu beharra dago bazekiela hori guztia benetasunez janzten eta egokiro gobernatzen zela une orotan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 35. orr.

Baina sarritan itzularazten baditugu, garrantzi berezia ematen zaienean, benetasunak eta kategoriak uzten zaizkienean, zimur egiten dira, gero eta sakonago egiten diren zimurrak, estilo horrentzako zahartzearen iragarle egin arte.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 117. orr.


benetazko ik benetako.

beneziar ik veneziar.

benezuelar ik venezuelar.

bengaliar (corpusean bengalitar soilik) izlag/iz Bengalakoa, Bangalari dagokiona; Bengalako herritarra.

Arratsaldeko ordu batean bukatzen du Bildu duena saldu eta jatordu eskas merke bat eginda bere bengalitar lagunekin jolasean egiten du.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 137. orr.


bengaliera iz Bengalako hizkuntza.

Gero hor ditugu inglesa, Indiako hindi eta urdu mintzairak, espainola, errusiera, arabiera, bengaliera, portugesa... frantsesa aldiz arras apalago delarik.  Herria   2003-03-20


bengalitar ik bengaliar.

bengantza iz mendekua.

Jendajerik negartienak, ijitoenak eta deserrotuenak, erlijioa eta karitatea aitzaki, herrian herriko jende izandun errotua urrikaltzeko erabiltzen zuten martingala dela eske kanten hori, eta urrikaltzen ez zenari bengantza.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 81. orr.

Nik ere hartu beharko diat bengantza!  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 78. orr.

Uretan bengantza hartuko duela dio behin eta berriz.  Berria - Kirola   2004-08-25

-Egia bai noski -Basokoak berriz- baldin eta buruko adi argia nahastuko ez baligute muzin-zaputzek; izan ere, asko direnean, bengantza dirudite.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 132. orr.


benial 1 izond bekatuez mintzatuz, arina.

Zer den bekatu larria edo mortala eta zer bekatu arina edo beniala; eta zerk bereizten dituen larria eta arina.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 54. orr.

Zazpigarrenekorik, bekatua eta hura egitetik datorren gaztiguaren jasateko eginbidea bereiziak direla: bekatu mortaletik dator, alabaina, izpirituaren betiereko gaztigua jasatea eta bekatu benialetik, izpirituaren denborazkoa soilik, barneko legearen arabera.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 92. orr.

Ezen ez zutela [jesuitek] deus ere jakin nahi bekatu benialetarik harat, eta aita Bartolomek, aldiz, bekatu mortaltzat zituen kasik bekatu guztiak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 217. orr.

Ez baita bekatu, ez bekatu benial ere, mespretxurik gabe, ordea, berdin Jainkoaren aholkuei ez jarraikitzea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 96. orr.

2 irud/hed

Alabaina, gazte ginenean, turismoaz bizitzeko ideia bera, euskaldun jatorrarentzat bekatua zen, beniala baino gehiago, mortala.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 32. orr.


benialki adlag bekatuez mintzatuz, arinki.

Bekatu egiten du, benialki bederen, irakasle hoberenen irakaspen egiazkoaren eta arruntaren arabera, batere arrazoirik gabe berak egin legeen aurkako dispentsak emanez. Aipatu ditugun kasuetan, beraz, batzuk bekatu egiten dute mortalki eta heretikoak ere dira; bestek bekatu egiten dute mortalki eta ez dira heretiko; eta beste batzuk oraino ez dute bekaturik egiten benialki baizik.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 156. orr.

Horietarik zeinek ez duen bekatu egiten edo zeinek benialki edo zeinek mortalki, eta gainera, zein eskumikatua den, berrikusten ahal da lehen aitzinsolasaren hondarrean erran dena.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 81. orr.


benindar izlag/iz Beningoa, Benini dagokiona; Beningo herritarra.

Hemengo laborantza, lantegi eta bixtan dena erietxe eta osagarri mundua, hurbiletik erakutsia izan zaie Benindar bisitarier.  Herria   2001-05-24

Benindarrak Kanbon.  Herria   2001-05-24

Eta hala nola, iragan astean, Benindarren errezebitzeko plazerra ukan dugun.  Herria   2001-05-24


benjamin iz kiroletan, adin txikieneko kirolaria. ik tarro 2.

Lau mailatan banatuta arituko dira: benjamin, alebin, infantil eta kadeteak.  Berria - Kirola   2004-05-30

Kirol guztiak homogeneizatu nahi dituztenez, benjaminek eta alebinek ezin dute lehiaketetan parte hartu.  Berria - Kirola   2004-05-04

Aguerre Euskal Herriko xapeldun ditugu "Benjamin" edo Ttarroen mailean, Itsasuarrak garaiturik.  Herria   2004-07-22

-Joko Garbian -Adineko andana bat -Junior Arteko pare bat -Cadet gazteak bat -Minimes gaztetxoak biga -Benjamin ttarroak bat -Xitoak edo ttipienak bat.  Herria   2005-04-21

Benjamin ttarroetan Xabi Bereterbide eta Amaiur Jaureguy finalerditaraino heldu dire.  Herria   2005-12-29

"Benjaminetan", Ouranga eta Scarfato gazteek galdu dute Aviron Bayonnais-koen kontra 40 eta 8.  Herria   2003-11-20


benjamindar izond/iz Testamentu Zaharrean, Benjaminen leinukoa.

Hor duzu Gera-ren seme Ximei ere, Bahurimgo benjamindarra; izugarrizko madarikazioak bota zizkidan Mahanaimera nindoalarik.  Elizen arteko biblia   1 Erg 2,8

Jerusalemgo benjamindarrak.  Elizen arteko biblia   1 Kro 8,17 tit

Efraimdarrek menperatu dute Amalek; haien atzetik benjamindarrak datoz, beraien gudari artean.  Elizen arteko biblia   Epa 5,14

Benjamindarren buruzagia Gideoniren seme Abidan izango da.  Elizen arteko biblia   Zen 2,22

Erbestetik itzulitako benjamindarrak bederatziehun eta berrogeita hamasei izan ziren.  Elizen arteko biblia   1 Kro 9,9

Berekin zituen mila gizon benjamindar eta Tziba, Saulen etxeko morroia.  Elizen arteko biblia   2 Sm 19,18


beno1 (644 agerraldi, 77 liburu eta 198 artikulutan; ETCn 11.461 agerraldi) interj bueno. ik bueno.

Beno, ni neu juergako atxurra izara artean lurperatzera noa.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 9. orr.

Beno, hori ere onar daiteke.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 18. orr.

Beno, hurbilduko da.  Berria - Gaiak   2006-03-09

Beno, niri ere bost axola.  Berria - Kultura   2004-08-25

Beno, laster arte.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 18. orr.

Ipuin bat zen, beno, zirriborro bat.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 274. orr.

Alderdi Laborista eskuineko, beno, zentro-eskuineko alderdi bilakatu delako.  Berria - Mundua   2004-05-01

Beno, hori zen berak uste zuena.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 50. orr.

Beno, nahiko ondo.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 226. orr.

-Bai, beno ez.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 64. orr.

Beno, berdin ere ez.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 57. orr.

Beno, zita bat ez, baina bai helburu bat, gaur goiz jaikiarazi eta itsasadarraren bestalderaino ekarri nauena.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 101. orr.

-Beno, moja-moja ere ez... mojakumea... -esan zuen Karmenek.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 66. orr.

-Beno... Zera... -eta duda-muda urduriaren ondoren, dena segidan esan zuen, hizketaldi arrapaladatsuarekin hitz egin beharraren zama arindu nahirik-: [...].  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 89. orr.

Beno, egia esan, gainerakoak baino lehenago hasi nintzen entrenatzen: korrika, pixkanaka-pixkanaka...  Berria - Kirola   2006-03-17

-Beno... badakizu... akitua nintzen eta... ez zintudan gaitzitu nahi, baina istorio zaharrek ez naute baitezpada interesatzen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 117. orr.

Beno, telebista ikusten ez, haren aurrean denbora ematen, ohera joan aurretik.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 88. orr.

Beno, beharbada bai, bada artisaua, edo artista.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 166. orr.

Beno, ez hain beti ere.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 76. orr.

-Beno, ez hori bakarrik -zuzendu zuen Mentxuk-, irabazi ere egin behar duk, galduz gero guztiontzako porrota izango duk.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 118. orr.

Beno, ez du zertan baztertu, oraindik ez baitiote ezer esan.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 35. orr.

Beno, nik ez nuen gauza handirik esan, baina miresmenez entzun nituen istorio horiek guztiak.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 89. orr.

-Beno, baina orain bera hilik dago eta aurrerantzean ez didazu ezer gehiago ezkutatuko, konforme?  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 138. orr.

-Beno, ohera joan beharko dut.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 15. orr.

Beno, beste bat, eta joan egingo gara.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 67. orr.

-Beno, etzi ezingo ditut hartu, baina pasako naiz egun hauetako batean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 77. orr.

Beno, Tom, harira.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 44. orr.

-Beno, Dianne, joan egin behar dut.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 144. orr.

-Beno, Kixkurra, eutsi! -agurtu nahi izan nuen.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 171. orr.

-Beno, hau prest zagon ia.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 294. orr.

Beno, nahikoa duk, uztaiok gizajoari.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 118. orr.

Beno, gau on denei lehenik.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 73. orr.

Beno, laster arte.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 18. orr.

Beno, ba hori.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 120. orr.

Beno... ttantta bat.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 14. orr.

Beno, bai: biografoak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 40. orr.

Beno, bai: kazetaritzako praktikak egiten ari dela han.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 164. orr.

Beno, tira, utz dezagun kontua.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 66. orr.

-Beno, zer, tragorik nahi? -galdetu zien Portuk lotsati samar.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 102. orr.

Beno, bai, hemen zoro asko zagok, beste inon baino gehiago, baina berek ez ditek uste gaixotasun bat denik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 211. orr.

-Bai; beno... ia beti.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 197. orr.

Baina, beno, zergatik ez ote dit esan? Zergatik?  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 72. orr.

Baina, beno, bi partida dira, ez Liga bat, eta edozer gerta daiteke.  Berria - Kirola   2006-02-11

2 beno ba

-Beno ba, zuk hala nahi duzunez gero, biok batera jango dugu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1056. orr.

-Beno ba, gauean etorriko naiz.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 27. orr.

-Beno ba, badakizu ba... hain polita zarenez... gorputz ederra duzu, eta batez ere ipurdi paregabea.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 33. orr.

Beno, ba, dirudienez, Antomar kafetegiko komunean zegoela, ondoeza sentitu, eta Basurtura gabe seko gelditu zitzaien anbulantzian bertan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 126. orr.

-Beno, ba, horrela esan nahi baduzu, ba bai!  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 68. orr.

-Beno, ba... uste dut horretan utziko zaituztedala... erosketa batzuk baditut egiteko...  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 150. orr.

3 beno, beno

-Beno, beno, a ze lelokeria! -Solek lastoa ahotik atera gabe.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 216. orr.

-Beno, beno, har itzazue bi otseinak banaka, eta sakatu apurtxo bat gehiago, badakizu nola.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 215. orr.

-Beno, beno, harira -esan nuen, nerbiorik galdu gabe-.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 162. orr.

4 eta beno

Gero plazan ikurrina atera zutenean eta grisak sartu zirenean, ba eskandalu hartan, umea izutu egin zen, jendea korrika ikusita, gainera pilotakadak eta beno... betikoa.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 200. orr.

"Nik uste dut puntutxoren bat aterako dugula, eta beno, baina, ateratzen ez badugu ere, ziur egon ahaleginak egingo ditugula, eta beno, elastikoa izerditan blai utzi arte, eta beno...  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 139. orr.

"; eta, etxean jokatu behar izaten genuenean, berriz, honelatsu: "Nik uste dut irabazi egingo dugula, eta beno, baina, irabazten ez badugu ere, ziur egon ahaleginak egingo ditugula, eta beno, elastikoa izerditan blai utzi arte, eta beno...".  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 139. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina beno (15); beno ba (3); beno ez (4); beno lehen (4); eta beno (11)


beno2 ik baino.

benpe adlag behinik behin.

Gaur gaurkoz benpe, honako motiko honek ez luke horixe beste espa beharrik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 17. orr.

Niri benpe, ez zait interesatzen sineste aztarnarik gabeko pentsalaririk, idazlerik, lagunik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 59. orr.

Nik leitu ditudan biologo modernoek, benpe, ez diote beste horrenbestekorik eransten: [...].  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 51. orr.

Estarta bazterretako ezpondapeak ere oso gogoko izaten ditu, bere habiari kontzeko xokanahi gorderik edo erromutur bihurririk inon bilatzen badu, benpe.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 65. orr.


benta1 1 iz bide-bazterrean edo bidegurutze batean herribilduetatik at dagoen ostatua.

Beren negozioaren topagunea Lizuniagako benta zen, edo zehazkiago Gartziak, "Pirata" deituak, mendian zeukan borda.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 236. orr.

Michel apezak ez zuen deus aditu nahi izan, galdegin ziolarik inguru haietan, gauaren iragaiteko bentarik bazenentz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 40. orr.

Errege-bidea zen-eta, bentaren bat aurkituko zuela uste zuen Santxok.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 59. orr.

Bertako bentaren batean logelak hartu eta autoa konpondu artean oporretan geundelako itxurak egitea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 189. orr.

Santutxoko bentan baxoerdi pare bat hartzeko denbora doia.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 121. orr.

Eguneko ibilia egin ondorean, gaua pasatzeko geldituak ziren bentan.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 21. orr.

Gehiegi edan du etxera autoz joateko, eta gaua bentan igarotzeko asmotan da.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 226. orr.

Katalina Gezalakoaren bertso-paperak erosi dizkiot itsuari, halakoak beti izaten baitira bentan ostatu hartzen dutenen belarrien gozagarri.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 151. orr.

Egunero etorriko dela bentara guretzat afaria gertatzera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 196. orr.

Gainera bentaren jabeak asto ttipi bat utzi zien.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 103. orr.

Nik ez diat inolako trabarik jarriko -adierazi zuen orduan bentako nagusiak-.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 159. orr.

Bentako etxekoandreak eta alabak, biok, mantarrak jarri zizkioten goitik beheraino.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 53. orr.

Santxok, edan zueneko, orpoz bere astoari eragin, bentako atea zabal-zabal ireki, eta han atera zen poz-pozik.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 56. orr.

Bentako sukaldean sartu ziren sutondoan berotzera.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 143. orr.

Oso azkar alde egin nuen etxetik, eta, nire ametsa bete nahian, benta bateko ukuiluan hasi nintzen morroi.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 158. orr.

Jende apala da, bentetako jende xelebrea.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 10. orr.

Askatasunak jakinarazi zuenez, Basauriko Bentako plazan ere elkarretaratzea izango da gaur.  Berria - Euskal Herria   2004-09-16

Arnegiko juntan, Bentetako auzoan bazuen Etxexuri-k etxe bat eta han eman zion aterbea haur ukaiteko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 58. orr.

Lana bera, berriz, zenik eta pozgarriena, beti jende artean, bentarik benta beti; pasatu behar ziren arriskuak, lehen aitortu dudanez, bizigarri huts.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 162. orr.

2 (hitz ekartuetan)

Benta itxurako ostatu batean geratu ginen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 49. orr.

Irabazitakoa benta-zuloetan urtzen da, gatza errekan bezala.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 162. orr.

3 benta-etxe benta.

Benta-etxean, Don Kijoteren lagun-talde osoari gertatu zitzaiona.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 74. orr.

Aipatzekorik ezer gabe, benta-etxeraino heldu ziren biharamunean.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 74. orr.

Mahai biribilik edo lau alde berdinekorik ez baitzen izan ere benta-etxe hartan.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 84. orr.

-Ene andere, ez zaitez gehiegi nahigabetu, hemengo aukera eza ikusita; berezkoa baitute benta-etxeek, horrelaxe, zerbitzu-aukerarik ez izatea.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 82. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

armentiako bentetan (4); benta etxe (3); benta zaharreko (3); bentako nagusiak (3); bentan sartu zen (3); bentaren jabea (3); chowder benta (3); chowder bentako (3); chowder bentaren (3); karidadeko benta (12)


benta2 iz salmenta.

Goizeko seietan hasten zen benta, arrainak otzaretan edo kaxetan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 368. orr.

Bisigua eta bainapatatak, txitxarroa eta arroza, itsukia eta garbantzua, lirioa eta berakazopa, arrantzontziek legatzetan ari zirela harrapaturiko beste arrain zantarrak, bentara ateratzeko gauza ez zirenak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 368. orr.


bentail ik barantail.

bentaja iz abantaila.

Lainezak laineza, jasangaitzetik asko zuen niretzat alaba bakarra izateak; bentajak, berriz, urriak eta, batez ere, likatsuak.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 57. orr.

Pinuak bentaja duela, ez duela inor behar, aldatu eta kitto, bota arte.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 55. orr.

Beno, horrek badik bere bentaja ere -argudiatzen dio Gabinek-.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 49. orr.

Bentaja horixe zuen aitak trenbidean lan egiteak: errealik ordaindu gabe hartzen genuen guk trena.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 140. orr.

Mahats-ale koxkortze bidean zenak ere, bentajarik batere ez: gozagarri eztiaren ordez, ur txepela besterik ez baitzion emango sasoi honetako euriak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 255. orr.

Argia izatearen bentaja.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 93. orr.

Edandakoan jarrera xelebre hori hartzea da, Xenpelarren ustez, andre txarraren bentajetako bat.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 22. orr.

-Hustu ezazu basoa -esan zuen Johnnyk-; bentaja handia kentzen dizut.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 208. orr.


bentajismo iz kostarik kosta abantaila izaten saiatzen denaren portaera.

Prozesua luzea izango bada, alferrekoak dira epe laburreko bentajismoak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-30


bentari iz bentazaina.

Zer nahi zuten edateko galdetu zuen bentariak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 46. orr.

Bentariak eskuan zeraman zapi zikinaz mahai bat garbitu zien soldaduei, mugimendu nagi eta gogogabe batez ogi apurrak lurrera botaz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 55. orr.

Bentaria, gizon zuhurra izaki, berehala ohartzen da Don Kijote burutik eginda dagoela.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 24. orr.


bentazain iz benta baten arta duen pertsona. ik bentari.

Bentazainak denak berdin artatzen zituen, okupatzaileen arabera bide erdian ipiniz ikur bat, edo bestea.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 236. orr.

Astoari atzetik eraginez, Santutxoko bentazainaren semea.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 130. orr.

Bentazainak inmunitate antzeko baten abantaila ukanik ere, aldizka lo egin behar zuten, eta beti kasu emanez, baitezpadakoa baitzen leku hark mozkin-biltegi baten itxura ukan zezan, eta ez ziren kanpora menturatzen gauaz baizik, aire garbiaren arnasteko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 274. orr.


bentiladore iz haizagailua.

Beldur obsesiboa zuen tuberkulosia berriz harrapatzeko eta bentiladoreak ere madarikatzen zituen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 70. orr.

Haizexka ekarri eta gari-garagarrak haizatzeko "bentiladore" egokiena zatekeen bafada laguntzailea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 341. orr.


bentilatu, bentila(tu), bentilatzen du ad adkor amaitu.

Askotan konturatzen gara begirune gutxirekin jokatzen dugula; idazleak urteak eman dituela liburu bat idazten eta guk bi astean bentilatzen dugula.  Berria - Kultura   2006-04-14


bentilazio iz aireztatzea; aireztatze sistema.

Erdian pasabidea dute autobus horiek, eta alde banatara kaiola erabat itxiak, ez bentilazio eta ez kristo.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 46. orr.


bentosa 1 iz airez hustean zerbaiti itsatsita gelditen tresna ahurra.

Gauez hamabi bentosa ipini zidaten, ze, eskuineko birikan ez zen airerik sartzen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 262. orr.

Bentosa horren bidez, edalontziak mugitzen ditu, abiadan.  Berria - Gaiak   2006-03-26

Pareta gelditzen denean bentosa handi batzuen bitartez itsasten da lurrera, finko gera dadin.  Berria - Kirola   2006-01-20

Nire titi-muturrean pausatutako ezpainek bentosa bat ziruditen, handik niri atsegin esanezin bat ateratzen zidan bentosa leuna.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 14. orr.

2 animali batzuek duten organo xurgatzailea. airez hustean gauzei gogor itsasten zaiena.

Maiorraren hitzak ez zituen eteten sugandilen zaratatxo motelak baino, haiek teilatutik erori ahala, asaldu-ikarak beren hanketako bentosak laxarazirik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 153. orr.


bentral izond sabelarena, sabelari dagokiona.

Ernst Graefenberg ginekologo alemaniarrak artikulu bat idatzi zuen, non esaten zuen zenbait emakumek plazera sentitzen dutela baginako pareta bentralean dagoen gune bat estimulatuta. ohartu dira baginako parte bentral hori estimulatuta benetan estimulatzen dena emakumearen uretra dela, eta esan behar da uretratik pasatzen direla klitoriko sentimen adarrak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 247. orr.


bentrikulu iz bihotzaren behealdeko bi barrunbeetako bakoitza.

Aurikula uzkurtu egiten da, eta, belarri formako balbula baten bitartez, ezkerreko bentrikulura bidaltzen du odola (bihotzeko beste barrunbe bat da ezker bentrikulua, pareta nahiko lodiak dituena).  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 168. orr.

Bentrikulua uzkurtzen denean, odola ez da atzera aurikulara itzultzen, norabide bakarreko balbula gisa funtzionatzen baitu belarriak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 168. orr.

Irteera-kableak bihotzaren kanpoaldeari itsasten zaizkio, bentrikuluen uzkurtzea estimula dezaten minutuko hirurogeita hamar edo laurogei zartada elektriko txiki emanez.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 244. orr.

Taupada-markagailuaren eremutik bentrikuluetara zabaltzen da bulkada erregulatzailea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 244. orr.

Poliuretano erdizurrunez egindako bi bentrikulu ditu bihotz artifizialak eta poliuretanozko lau diafragma malgu, odol-ganbara eta aire-ganbara bereizteko.  Berria - Gaiak   2004-10-20

Bentrikulu artifizial horietan jarritako balbula mekanikoek kontrolatzen dute odol-fluxuaren norabidea.  Berria - Gaiak   2004-10-20


bentta iz ipar adkor benta.

Bazkaria Anttonen benttan, Zugarramurdin.  Herria   2005-08-11

Gisa hortan, eta bereziki Euskal-Herriaren gisa mugatik hurbil diren eskualdetan, ez dela izanen orai arte bezenbat negozio, jendeak benttetan eta hor gaindi zernahi zigarreta erosten ahal eta etxerat gostuan ekartzen.  Herria   2005-11-03

Baina plazer ber-bera senditzen zuen Baztango herri pollit bateko ostatu-bentta xahar-xahar batean lehenbiziko aldiz sartzean.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 76. orr.


bentura ik mentura.

benturatu ik menturatu.

benturaz ik mentura 10.

benturazale ik menturazale.

benturos izond zoriontsua.

Horrela zen Rustichello Pisakoa hasi Marko Polok bizi izan zituen bidaia benturosen izkiriatzen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 25. orr.

Iohan Mandabillaren bidaia benturosak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 52. orr.


bentzeno iz gai organikoa (C6H6), isurkari koloregabea, uretan urtzen ez dena, sukoia eta koipea disolbatzen duena.

Bentzenoa aurkitu dute hainbat freskagarritan.  Berria - Gaiak   2006-03-03

Erakunde horrek [...] 76 produktu aztertu ditu, eta horietako askotan formaldehidoa eta bentzenoa aurkitu dituzte, minbizia sortzen duten gaiak.  Berria - Gaiak   2004-11-23

Bentzenoaren matrazean "ilar erdi baten lodierako" potasio xorta bat bota (hala zioen eskuliburuak) eta maratz-maratz destilatu nuen guztia.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 87. orr.

Beheko sotoan botiloi bat bentzeno tekniko aurkitu nuen, ehuneko 95 aratz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 85. orr.

Bentzenoa araztea, gainera, gerrak eta bonbardaketek Ikastegia utzia zuten egoeran, ez zen hutsaren hurrengoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 85. orr.

Sekula ez da ikusi, ordea, bentzeno-lurruna, hotzean, bere gisa izekitzerik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 88. orr.


bentzina (orobat benzina) iz petrolioa 120 eta 130 graduren artean destilatuz lortzen den gaia, eskuarki disolbatzaile gisa erabiltzen dena.

Bazen bentzinarik eta alkoholik, harrapakin hutsal bezain deserosoak: askok lapurtzen zuten jenero hori, lantokiaren puntu bat baino gehiagotan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 188. orr.

Onartu egin zuen agian zori apur batekin, eguzki, eskuila eta bentzinarekin, itxuroso behintzat geldituko zela trajea.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 24. orr.

Haratago, ia soslai betz bat baizik ez itzaletan, benzina bidoi astun batzuk.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 76. orr.

Lebita zaharra zeraman soinean, baina txukun-txukun eskuilaturik, bentzina-usainarekin eta galoi berriek zeharkaturik.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 52. orr.


bentzitu ik bentzutu.

bentzutu, bentzu, bentzutzen (orobat bentzitu g.er.) 1 du ad garaitu.

Don Kijote Mantxakoa, inork oraindik bentzutu ez duen zaldun kementsua.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 168. orr.

Vietnamdarrek bentzutu zituzten Khmer gorriak gero eta iduri dute konduen ordua etorria dutela gaixtaginek kanputxear eta beste nazioarteko jujarien aitzinean.  Herria   2005-04-21

Santo Domingo-ren eliza tristea, uste zenuen Satanas bentzutua zenuela, eta Voltaire-k bentzutu zaitu!  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 170. orr.

Derrotatuak, baina ez bentzutuak.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 147. orr.

Ez ginateke geratuko zeinahi bide-bazterretan abandonaturik, bentzuturik eta amore emanik, nola gertatzen baita usu!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 161. orr.

Ez etsi, bada, ezta erdi bentzuturik sentitzen zarenean ere, ilargia ere ez baitago beti bere betean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 348. orr.

Gure denboretan ere, zure autoan Ibañetatik beheiti heldu bazara, erromesak ikusten ahal dituzkezu pikorka, hatsa eta urratsa labur, izerdia ugari, uste ez zuten akidurak bentzutuak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 113. orr.

Itzali da bere 52 urteak betetzeko bezperan, gisa hartako gaitzak bentzuturik.  Herria   2004-12-23

Aise bentzutu dituzte Xipreko jokolariak (4 eta 0), nahiz aise gol gehiago sar zezaketeen.  Herria   2005-10-20

Urrearen gogortasun bigundua berotan funditzen da eta brontze hotza garrak bentzuturik urtzen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 59. orr.

Bentzutuak eta burumakur, lotsaz kopetilun, ikaraz airean.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 28. orr.

Makearrak beti lehenean, urruñar hauk bentzutu ondoan.  Herria   2003-11-27

2 (era burutua izenondo gisa)

Armada bentzutu bateko soldaduak genirudien ordu hartan han geundenok.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 212. orr.

Gudari bentzutua nola, halaxe joan behar izan zuen bere sukaldean babestera.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 52. orr.

Zeren berak bezalakoek eta errege faltsuaren leinukoek bai, arima ezin handiagoa eta ezin nobleagoa baitute, eta guk nafar bentzutuok, aldiz, ezin tipiagoa.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 643. orr.

Nire aurpegi bentzutuari begira egin nituen hurrengo minutuak, ispiluaren aitzinean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 116. orr.

Lehenengotan lan hauetarako, brontze indartsua eta gogorra bezala, urre-zilarrekin ere saiatu ziren, baina alferrik, ahalmen bentzutuak amore ematen baitzuen, eta ezin zioten, brontzeak bezala, hain lan gogorrari eutsi.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 379. orr.

"Gloria victis" zuen izena, "aintza bentzutuei".  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 119. orr.

3 ezin bentzutuzko izlag

68 urte zituen oraino, denak ikaratzen gaituen gaitz ezin bentzutuzko horrek ereman du ainitz sofriturik.  Herria   2005-11-24


benula iz diametro txikiko bena.

Kapilarretarik, benuletara joaten da odola, eta azkenik, zainetara; eskuineko aurikulara eramaten dute zainek berriro.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 171. orr.


benuzer iz ipar zurgina.

Agorrilaren 24ean ezkondu zauzkigu Arbonan David Aramendy benuzera aheztarra, Florence Aphesteguy erakasle gaiarekin.  Herria   2002-09-05

Bere ofizioz menuzera zen bainan ongi ezagutzen zuen etxeko errotaren ibil moldea.  Herria   2004-02-05


benzendrina iz anfetamina.

Zeren eta, duela hiru minutu, Raimundo Silva benzendrina-pilula bat irentsi izan balu bezain erne baitago.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 65. orr.


benzina ik bentzina.

benzoato iz azido benzoikoaren gatza.

Ez dute edarion izenik zabaldu, baina, esan dutenez, osagaien artean benzoato sodikoa eta azido askorbikoa (C bitamina) dituzte.  Berria - Gaiak   2006-03-03


ber-bertatik (23 esaldi 11 liburutan; orobat berbertatik g.er.) 1 adlag gertu-gertutik.

Ezkerreko besoan antxeta txiki bat tatuaturik zeukan, ber-bertatik ikusteko modukoa soilik.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 117. orr.

Axenariok, senez, urrats bat aurrera egin, eskopeta jaso, ber-bertatik tiro egin, eta lurrean hondoratu zuen bolatxo arrea.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 138. orr.

Hau ez dute errefutatzen ez ezeztatzen berbertatik ezagutzen diren gertakari nabariek, aitzitik euren eskutik eroaten eta pentsarazten digute bizidunak, diodanez, zer sentiezgarrietatik harakoak direla.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 145. orr.

Baina ber-bertatik hilko zituzten bi kazetariak, emirraren gudalburuak esku hartu izan ez balu.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 275. orr.

2 mementu horretatik beretik.

Ber-bertatik hilko zituzten bi kazetariak, emirraren gudalburuak esku hartu izan ez balu.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 275. orr.

Sarri egiten diren iragarpen horietakoren bat, halabehar soilez, betetzen baldin bada eta heriotzaren batekin batera gertatzen bada, miraria aldarrikatzen da ber-bertatik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 101. orr.

Amets batetik esnatuko litzatekeen bat zirudien, eta ber-bertatik hasi da azalpenak ematen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 142. orr.

Erregutzen dizuet ber-bertatik bil zaitezten ene seme hain ere aldatuarengana.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 77. orr.

Bat-batean, soldaduak berbertatik tiro egiten hasi eta ordu laurden batean aritu ziren espaloiak garbitzen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 27. orr.

Fusilak, baionetak hartu berbertarik!  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 28. orr.

Harengana joan ziren ber-bertatik gure begiradak,  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 161. orr.


ber1 1 (-en atzizkia hartu duen adizki baten ondo-ondoan, beharrezkoa eta nahikoa den baldintza bat adieraziz) baldin ba-.

Hori bermatzen duen ber, erabili dituen baliabide guztiak ohoragarritzat eta laudagarritzat emanen ditu mundu guztiak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 48. orr.

Zernahi dela, gain haietan euskaldunak aipatzen gaituzten ber, oraino bizi garelako seinale da.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 41. orr.

Diotena diotela, errimatua den ber, onarpen suerte bat sortzen zaigu.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 74. orr.

Ikus beraz bekatu horietarik bihi batek, ez beste edozeinek gogo hutsezko izan den ber, ez duela ez eskumikorik ez beste penarik merezi.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 69. orr.

Birjintasuna galtzen zuten ber, bere gorteko zaharrenei eskaintzen zizkien ongi haiekin josta zitezen eta gero haurdun baziren hilarazten zituzten.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 83. orr.

Bistako egia da hori, baina, halarik ere, gizakia gizaki den ber, uneoro du hau edo hori hautatu beharra, ezinbestez.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 7. orr.

Gartziak zin egin zuen lepo zaina bihurtuko ziola, parada ukanen zuen ber, baina orain irriñoa behar zion egin.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 298. orr.

Xake joko apokaliptiko horren estrategia-kalkulatzaile amerikar batek asmatu erregela ez baitugu beharrik ahantzi: bietatik batek irabazten duen ber, biek galtzen dute.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 152. orr.

Txekiarrari berdin zitzaion, alegia-eta lanean karraskan ari egiten genuen ber.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 48. orr.

Haren komenentzia nora, haraxe gertu enea, une honetan zein noiznahi, orain nagoen bezain gai naizen ber.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 244. orr.

Gaitasun hau bi aldiz mirestekoa da, ahalegina ez baitago asmo narzisista baten menpean, kontatzeko tekniken eraberritzearen alde dagoen ber.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 15. orr.

Berdin zitzaiolako azkenean hirian edo baserrian, bake apurra dastatzen zuen ber.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 49. orr.

2 (dagokion izenaren ezkerrean) bera.

Eta agian entzuleek ere ber sentimendua ukanen dute.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 37. orr.

Zuri ere ber gauza gertatuko zaizu.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 60. orr.

Gizonen ber trakan edo krakan ibili behar ote düe, ber jestüak eginez, ber ahairean?  Herria   2005-08-11

Oharturik, ikasle zenean oraindik, jende guziek ez dutela ber jitea ikasketentzat, nahi ukan zuen ikertu nolaz zitekeen hori gertatzen.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 201. orr.

Zure iduriko emazte eta gizon batek oraiko egunean ber lekua dutea gizarte huntan?  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 131. orr.

Murruetan lerrokatuak ziren mailetan ber nahasketa.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 55. orr.

Bi arno motak, etxekoa eta Erriberakoa, ez ziren ber gradokoak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 98. orr.

Ber bidetik galburu-bizarrak eta ogitarteko papurrak behin eta berriz garraiatzen ibili eta gero.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 403. orr.

Ber liburuan, erakusten zuen ere zein handiak diren estatuak gizakiari egiten dizkion kalteak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 47. orr.

Jakiteko, ordea, ea bi botere horiek Jainkoak zuzenean eman izanak dituen molde berean, nahiz ez ber denboran, zerbait erranen dugu 49. gehigarrian eta lehen ere errana dugu.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 130. orr.

Irauzketa deitzen den oraingo etxea, zen lehen eliza eta ber denboran ospitalea; izena zuen San Juan Bautista.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 15. orr.

Ber denboran, ikasten eta jostatzen zen!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 124. orr.

Honela herria, herriaren izpiritua (mito bihurtua eta Antzinako Erregimenarekin identifikatua ber denboran), anbiguitatean erortzen da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 56. orr.

Baina, ber mementoan, Ninaren aldeko leihatilan norbaitek jo zuen azkarki.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 99. orr.

Ber maneran euskara ikasteko zenbait aholku emaiten ditu.  Herria   2005-10-20

Askazgoa baten indarra emaiten zeikeien ber hizkuntzan algar entelegatzeak.  Herria   2003-06-12

Ber gisan erraiten du beste artikulu batean eskolatuak direnek eginbide haundia dutela euskaraz aritzea "jende xeheen artean".  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 189. orr.

Ber populazio multzotik dator.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 168. orr.

3 bere ber ipar bere kasa, bere aldetik.

Multinazional multzo batek lantegi horrekin duen kontratua egun horretan bururatuko delarik, bere ber ezingo duela ihardoki eta beste erostun bihirik ez dela ageri.  Herria   2004-02-19

Otoitz publikorik ez da izan Büchenwald-en, baina otoitz egin da anitz, talde ttipika, edo bakoitza bere ber.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 96. orr.

Bakotxa bere ber ari da, elgar laguntzarik gabe.  Herria   2003-09-18

Ez zuen Beneditarrak, kaputxinoak, jesuitak eta beste asko bezala apezpikutegitik aparte, bere ber bizi diren kongregazioak idurikoa bilakatzeko asmorik ordu arte.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 90. orr.

Saran ba dire oraino pilotariak, dantzan edo hand balean ari direnak, baina multxo bakotxa bere ber dabila herri honetan.  Herria   2001-11-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina ber denboran (3); ber bidetik (4); ber denboran (173); ber egunean (5); ber gauza (20); ber gisan (13); ber horiek (3); ber izeneko (3); ber maneran (4); ber mementoan (14); ber mementuan (5); ber momentoan (5); ber tenorean (15); ber tenoretan (7); bere ber (21); beren ber (8); den ber (25); diren ber (20); duen ber (14); dugun ber (4); duten ber (6); ideia den ber (3); luhuson ber tenorean (3)


ber2 1 berreketaren ikurraren izena.

2 ber bi, aldea 2 duen karratuaren azalera.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 199. orr.

2 ber hiru, aldea 2 duen kuboaren bolumena.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 199. orr.

-Bat gehi bat zati bi gehi hiru ber bi zati bi gehi bost ber bi zati bi gehi zazpi ber bi zati bi gehi bederatzi ber bi...  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 400. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ber bi (9); ber bi zati (3); ber hiru (4)


bera [bera, berak, berari, beraren..., beraz; berean, bereko, beretik, berera...; bera(ren)gan, bera(ren)gana...; berak, berek, berei, berentzat..., berez; beretan, beretako, beretatik, beretara...; berengan, berengana...; ik bertan] lehen nolabait aipatu den izenaz ari garela adierazteko erabiltzen den erakuslea. Berez hirugarren pertsonari dagokio, baina beste biekin ere erabil daiteke. (ikus beheko konbinatorian bera-ren agerraldi maizkoenak).
1 (izenaren eskuinean, adierazten du hari dagokion pertsona edo gauza bat dela egoera desberdinetan) ik berdin 4.

Pertzepzio-arloaren zatikatze bera, gertaera patologikoaren azterketa bera [...], hautematen dena adierazteko transkripzio-sistema bera (hiztegi bera, metafora berberak).  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 42. orr.

Hannak oso ongi ulertzen zuen nire proposamena, benetan zen bezalakoa: ez erromantikoa, ezta moralista ere, baizik eta praktikoa: bizitoki bera, ekonomia bera, adin bera.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 240. orr.

Hemen eta han ez dira jartzen lanean ez maila bera, ez hizkuntza esperientzia era bera, ez hitzezko oroimenaren edo dagoeneko esandakoa oroitzeko era bera.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 114. orr.

Hots, bi izen, bi besta bainan saindu bera!  Herria   2001-01-18

Hortarik egiten da funtsean bi Bixintxo horiek presuna bera ditazkeela.  Herria   2001-01-18

Bizitza maila bera berreskuratu ahal izateko lan gehiago egin beharra.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 36. orr.

Izan ere egun ekoizpen sistema bera baita globala.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 206. orr.

Aldendu zen David eta beste batengana jo zuen, lehengo galdera bera eginez.  Elizen arteko biblia   1 Sm 17,30

Jendeak lehengo erantzun bera eman zion.Opor garaia ailegatzen zenean, gure aitak etxe bat alokatzen zuen, etxe bera beti.  Elizen arteko biblia   1 Sm 17,30

Pare bat aste lehenago Harryk Tomi sekretu asaldagarri haiek agertu zizkion jatetxe bera zen, eta han eroso sentitzen zelako aukeratu zuelakoan nago.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 141. orr.

Denek jan zuten espirituzko janari bera.  Elizen arteko biblia   1 Ko 10,3

Diruak eta simaurrak balio bera zutela eta berdin estimatu behar zituztela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 321. orr.

Norabide guztiek ez dute balio bera; bidean galduak dabiltzanek ondo dakite hori.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 373. orr.

Zapaltzen gintuzten haiexen balio-sistema bera geneukala ohartzen naiz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 39. orr.

Garai hartan mundu guztiak hizkuntza bera eta hitz berberak erabiltzen zituen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 34. orr.

Kideek ez zutela hizkuntza bera erabiltzen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 104. orr.

Inoiz ez du tresna bera bi aldiz segidan erabiltzen.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 79. orr.

Tresna bera elkarren oso bestelako ekintzak egiteko gauza zen: kurba baten luzera kalkulatu, irudi baten azalera zehaztu, [...].  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 367. orr.

Ideia bera aipatzen da hau esatean: [...].  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 84. orr.

Biek zeukaten ideia bera ekintzen baliorik ezaz, pentsamenduaren gailentasunaz.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 192. orr.

Helburu bera zutelako edo gauza bera komeni zitzaielako.  Berria - Gaiak   2004-06-02

Izan ere, amorioan eta komunionean, bietan ere ez ote dago, azpian eta harroinean, sentimendu bera: [...]?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 483. orr.

Besteari ezarri nahi zion zigor bera ezarriko diote berari.  Elizen arteko biblia   Dt 19,19

Atsekabeen antzekotasunak ez ditu atsekabetuak berdintzen, eta zigor bera nozitu arren, ez dira berdinak bertutea eta bizioa.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 349. orr.

Ergelkeria bera galdegin behar beti?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 245. orr.

Bizitza guztiek hasiera bera dute.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 13. orr.

Mendebaldeko harresiak ere luzera bera eta beste hiru ate izango ditu.  Elizen arteko biblia   Ez 48,34

Badira zeruko izakiak eta lurrekoak, baina zerukoek eta lurrekoek ez dute distira bera.  Elizen arteko biblia   1 Ko 15,40

Bi oihalek luze-zabalera bera zuten.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 160. orr.

Merkatalontziko sotoan pisatutako ikatzak ikaztegira iritsitakoan ere pisu bera zuela kontrolatu behar nuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 219. orr.

Denak ari ziren irlari bueltak eta bueltak ematen, baina inork ezin zuen inor topatu, abiadura bera zeramatelako.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 80. orr.

Sednak, hala ere, badu orain arte identifikatutakoetatik bereizten duen ezaugarri bat: beti orbita bera du.  Berria - Gaiak   2004-03-16

Neurri eta tankera bera zuten bi izakiek. gauza horiek gure gain duten eskubide bera baitugu guk haien gain.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,25

Ez da ahantzi behar, garai bertsuan, Espainiako erregeari eskubide bera emaiten ziola Erromako errege aita sainduak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 60. orr.

Hitzez hitz, erositako prezioan salduta, BBCk erabilitako terminologia bera errepikatu zen: [...].  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 210. orr.

Ez da arras teologia bera.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 137. orr.

Hannonen kontakizuna antzinateko idazti eder bat da: ekintza burutu zuen gizon berak idatzi zuen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 46. orr.

Esloveniarrak italiarrak bezain bertakoak direla Triesten; eslovenierak italieraren eskubide berak dituela, koofiziala dela.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 56. orr.

Arrazoiketa berak balio du zilarrarentzat ere.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 63. orr.

Zapi berak, mantelina berak, ontzi berak, tresna berak, erretratu edo margo berak, hauts geruza berberarekin.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 297. orr.

Apaingarri berak topatzen nituen asteetan eta hilabeteetan barrena.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 297. orr.

Hartan antzeko esperientziak errepikatu ziren ia hitz berez adieraziak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 5. orr.

2 (-a artikularen edo izen propio baten eskuinean, aipatzen dena eta ez beste bat adierazteko)

Antioko erregea bera, gudarostearen beste erdia harturik, erreinuko hiriburu zen Antiokiatik abiatu zen.  Elizen arteko biblia   1 M 3,37

Medikuak gaixoa bera eta haren etxekoak hartzen ditu eta haiekin hitz egiten du.  Berria - Gaiak   2004-02-11

Oroimenak hutsik egiten ez badit, uste dut maisua bera laburki aipuz amaitu nuela hitzaldia.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 284. orr.

Arima ez dela gizakia bera, nahiz haren parte nagusia den.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 74. orr.

Susmoa hartu zion Samarkandako merkatariak, arratsalde osoan beste oihalik saldu ez zuenean, Herioa bera zela agure itsua, eta bila etorriko zitzaiola.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 24. orr.

Gaiztakeria bera, nik dakidanez, gizon egina.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 116. orr.

Haren zerbitzarien arta jarraikiek haien indarra hedatuko dutela eta Erregea bera edo behaztoparazi edo heresian sarrarazi arte ez direla geldituko.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 116. orr.

Leunkeriak batere maite ez zituen Prim jeneralak, ordea, Erregetza bera nahi zuen hankaz gora ipini Baina otoizgilea ez da Frantzisko, Jesus oinazedun eta larritua bera baizik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 10. orr.

Langile frontea ez bazen indartzen, organizazioa bera jarriko zen arriskuan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 397. orr.

Zure hitza, Jauna, betierekoa da, zerua bera bezalakoa.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 60. orr.

Hementxe hasten da parte filosofikoa bera, 3 tesi teologiko kardinal frogatzeko darabilena: Jainkoaren existentzia, bakartasuna eta gorpuzgabetasuna.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 10. orr.

Are Jainkoaren existentzia bera uka zezaketela ere.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 42. orr.

Napoleon III.a enperadorea bera topatu zuen zain.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 11. orr.

Honek guztiak ez ote gaitu gupidaraziko, Jaun gupidatsua bera gure eskuetara ematen delarik eta egunero ukitzen eta ahoan hartzen dugularik?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 107. orr.

Balioa duena ez da informazioa bera, haren bidez lortzen dugun jakituria baizik.pizgarri horiek barik ikerketa lana eta lan artistikoa bera kolokan leudeke.  Berria - Gaiak   2004-03-10

Enricori ohartarazi nion [...] elektrolisia bera ez noski, baina haren aplikazio hura -proporzio definituen legearen frogatzat erabiltzea, alegia- nire asmakuntza zela.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 47. orr.

Geroxeago, dei bat entzunda bezala, Mary Ann bera azaldu da atean, eta Josebaren eta Helenen bila joan gara biok paseoan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 454. orr.

Hurrengo egunean [...] bete egin zitzaigun desira, jeinu zintzo bat edo Juan Bataiatzailea bera gutaz arduratu izan balitz bezala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 28. orr.

Hartzen du, konparazio batera, Jainkoa bera, eta bere ofizioko ariketa bat egiten ari dela ematen dio gogoak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 56. orr.

Nola Jainko Handia bera den oso osoa mundu guztian eta oso osoa ere munduaren edozein zatitan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 62. orr.

Erreinua ez dela erregearena, baina herriarena eta, erregeren boterea bera ere, zuzenbide naturalaren arabera, herriarena dela eta ez erregearena.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 18. orr.

Ahalmen triste horrexek pentsarazten digu mundu objektiboa bera ere geure metaforetara errenditzen dugula.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 10. orr.

Gaur egun Landesetako alde beretik etorri zaigun Molères apezpikua bera ere euskaraz mintzo zaigu ahal duen aldi oroz Eta San Martin auzoa bera ere, zahartuta, zabartuta ere bai, "ukitua" atxeman dut.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 184. orr.

Zurrumurruek zioten ezen tabernara joaten zen jendea eta tabernaria bera ere nazka-nazka eginda zeuzkala Marrok.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 121. orr.

Eta eguzkia bera ere presarik gabe zebilen mendien atzealdean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 263. orr.

Aristotelesek berak ere ukatu egingo du helburuen artean gatazka sor daitekeela.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 55. orr.

Erlijioak berak ere iradoki ohi du badela erabat hilen eta erabat bizien artean gradurik.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 16. orr.

Alabaina, nik uste dut merkataritza-legeak berak ere muga hau ezarriko zuela.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 20. orr.

Deitu eta galde diezaiogun neskatxari berari.      - 0. orr.

Hauxe da lapurretan dabilenari gertatzen zaiona: lapurrari berari kentzen dio bizia.  Elizen arteko biblia   EsZ 1,19

Horregatik, misioa bizitzari berari lotua dago.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 32. orr.

Lagun zuen anaiaren aholkuz, jabeari berari itzuli zizkion hazi zitzan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 231. orr.

Doktor Nafarrak, 1562ko otsailaren 25ean, Felipe II.ari berari, isilean, bidaltzen dizkion gutuna eta oroitidazkia.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 45. orr.

3 berean (izen baten eskuinean) ik berdin 5.

Baina era berean, halako sen berezia zuen, garaiko munduarekin sintonizatzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 22. orr.

Era berean, Jainkoaren barrua ere ez dezake inork ezagut Jainkoaren Espirituak izan ezik.  Elizen arteko biblia   1 Ko 2,11

Ez ginen modu berean hazi: ni, osasungabe, eta tristuran murgilduta; arina, graziaz beterik eta energiaz gainezka hura.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 21. orr.

Hala ere, poetaren eta zientzialariaren arteko adierazpideen aldea gorabehera, modu berean jokatzen du irudimenak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 186. orr.

Eta, artetik erraiteko, kasu berean geunden gu geu ere euskaldunok.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 85. orr.

Txildebertoren dekretu horrek argitu egiten du Klotarioren konstituzio urte berekoa: kasu berean eta egintza berberaz emana izanik, terminoetan baino ez da desberdin.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 296. orr.

Hutsean abandonaturiko gorputzak beti erortzen dira abiadura berean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 255. orr.

Ez daki bi denbora daudela, fisikoa eta espirituala [...] eta baleki ere, ez luke ulertuko ez direla paraleloak, ez doazela abiadura berean, ez dutela esperientzia berdinik eskaintzen.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 78. orr.

Esan ohi da Frantziskok herri-hizkuntzan diktatzen zuela, eta idazkariak une berean latinez jartzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 37. orr.

Aldi berean, hegazkineko zerbitzaria otordu goxo-goxo bat zerbitzatzen ari zitzaien bidaiariei.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 503. orr.

Bi errealitate horiek -gizakiarena eta naturarena- aldi eta neurri berean aintzat hartzea baita Gizarte Global Iraunkorra eraikitzeko bide bakarra.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 14. orr.

Bi pertsonek gauza bera esan dezakete denbora berean; eurak bi direnez bi enuntziazio ezberdin izango dira.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 118. orr.

Gauzak kontatzen dizkigu berez datorkion mintzairaz eta, denbora berean, ongi antzematen zaio hizkuntza landu duela.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 9. orr.

Anna Barbórekin ezkondu zen, eta seme bat izan zuen, Julio, eta, denbora berean, Administrazioko goi-funtzionario egin zen.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 10. orr.

Aurrena, mahai berean eseri ziren; gero, elkarrekin kantatu zuten: bikotean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 318. orr.

Ellenen aurrean, mahai berean, bere senarra zegoen, bekain bat gora eta bestea betileekin ia-ia bat eginik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 250. orr.

<hona etortzen dira eta mahai berean esertzen dira beti.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 92. orr.

Marik, beste gizon baten, bere osabaren haurra munduratuko zuen, amak bera munduratu zuen etxe berean, eta menturaz ohe berean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 188. orr.

Mikelek, gizenenak, militantzia-garaietako inprenta berean jarraitzen du lanean.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 68. orr.

Mutil batzuk dauden pisu berean lo egin dudala jakinez gero, bihotzekoa emango zien.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 92. orr.

Otsoa eta abeltzaintza eremu berean bizi dira toki guztietan.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 117. orr.

Espaloi berean, guregandik hogei bat metrora, ostatu bat zegoen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 20. orr.

Hartu eta itsasora bota zuten Jonas, eta une berean baretu zen itsasoa.  Elizen arteko biblia   Jon 1,15

Baina legeak ez al luke errugabeen aldekoa izan behar, errudunen aurkakoa den neurri berean?  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Nik berea sekretupean dudan neurri berean du berak nirea ere isilpean.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 276. orr.

4 bereko

Iritzi bereko da san Tomas.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 59. orr.

Ikusmenezko ertzak ia sistematikoki agertzen dira plano bereko gainazalen bereizgarri gisa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 31. orr.

Beraz, kanpo-zirkunferentzia bereko egitura trinko bat baino % 25 arinagoa da hezurra, baina sendotasun mekaniko bertsukoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 26. orr.

Proportzionatzea, era berean, obra bereko elementuen artean adostasun egokia lortzea da, eta parte bakoitza, berezirik hartuta, ondo etortzea obraren itxura osoarekin.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 550. orr.

Lebiren leinuko gizaseme bat leinu bereko emakume batekin ezkondu zen.      - 0. orr.

Etziren haatik Europan denak gogo bereko pundu hortan.  Herria   2002-12-19

Badira ordea, erro bereko toponimo gehiago: [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 110. orr.

Nik ere ez dut aldi bereko itzulpenik sekula egin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 44. orr.

Mezu-hartzaileak deskodetze lanerako liburu jakin horren edizio bereko kopia bat beharko luke.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 197. orr.

Diamantearen forma bereko kristal puskak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 19. orr.

Mota bereko beste izaki bat.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 32. orr.

Mahonezko galtza urdinak eta kolore bereko alkandora ibiltzen zituen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 339. orr.

Andrén etxe bereko biztanleen belarrietara iritsi zenik.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 140. orr.

Biok parrokia bereko apaizak garelako.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 86. orr.

Ekonomilariaren ohiko hizkera kriptikoan askotan azaltzen dira "demagun", "baldin eta", "izango balitz", eta gisa bereko esamoldeak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 22. orr.

Urte bereko bigarren zatian idatzi zuen Legenda ad usum chori, non azken gertaera hori kontatzen baita.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 178. orr.

Gauzen izaeran ez da izaten ahal, izaera bereko edo atributu bereko bi sustantziarik edo gehiagorik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 12. orr.

5 gauza bera

Gauza bera gertatzen zaie autore jakintsuei ere.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 40. orr.

Gauza bera egin hemen ere: gustatzen zaizuna aukeratu eta gainontzekoa utzi.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 389. orr.

Gauza bera adierazten du "Zakurkeria bat egin ziok": zapokeria, azpijokoa egin diola.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 155. orr.

Gauza bera beste ikuspegi batetik ikusteak hainbat gai interesgarri ematen du ikasi nahi izanez gero.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 136. orr.

Irunen gauza bera egin zuten.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 11. orr.

Altuera eta sakontasuna hemen gauza bera dira.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 90. orr.

Ez dago gauza bera esaterik feniziarrez: ez zuten luxuzko merkataritzarik egiten.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 32. orr.

Niri ere gauza bera gustatzen zaidala uste dut.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 55. orr.

Hobe zian gauza bera erabaki izan balu iaz bere alaba hotzez akabatzen utzi zuenean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 107. orr.

Ez duk gauza bera gauez amuarrainak harrapatzen ibiltzea eta andreei zelata egitea.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 317. orr.

-Entzutea eta obeditzea gauza bera dira -esan zuen gobernadoreak, eta amaitu bezain laster, berriro jostatzeari ekin zion.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 243. orr.

Ez, ez dira arras gauza bera, baina bai elkarren kontraispilu moduko bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 44. orr.

Horregatik, transzendentala eta transzendentea ez da gauza bera.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 139. orr.

Jendeak gauza bera erantzun zion: [...].  Elizen arteko biblia   1 Sm 17,27

Gero askotan esan izan didate gauza bera.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 103. orr.

Orduan ere gauza bera esango genuke?  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 180. orr.

Hiruzpalau aldiz egin zuen gauza bera.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 10. orr.

Aitarena ez da gauza bera.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 151. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 11 aldiz agertzen direnak)

ber bera (22); ber berak (17); ber bertan (26); ber bertatik (23)

adimena bera (11); agian bera (11); airea bera (17); aita bera (19); ama bera (22); amets bera (13); arazo bera (27); arima bera (21); arrazoimena bera (12); artean bera (15); asmo bera (13); aukera bera (12)

bai bera (39); bai bera bai (13); bai bera eta (12); baina bera (231); baina bera ez (46); baina gauza bera (16); baita bera (36); baita gauza bera (12); baitzen bera (22); bakar bat bera (17); bakarra bera (22); balio bera (34); bat bera (690); bat bera egiten (12); bat bera ere (515); bat bera ez (13); bat eta bera (107); batean bera (22); batek bera (10); ber bera (22)

bera adierazi (18); bera adierazten (21); bera ageri (17); bera agertu (45); bera agertu zuen (13); bera agertzen (21); bera aipatu (12); bera aldatu (11); bera arduratu (19); bera arduratuko (23); bera arduratzen (14); bera ari (37); bera ari da (14); bera arrunt (11); bera aski (34); bera atera (11); bera aukeratu (14); bera aurkitzen (15); bera azaldu (23)

bera bada (12); bera bai (32); bera baino (562); bera baino askoz (28); bera baino ere (14); bera baino gehiago (31); bera baino lehen (19); bera baino lehenago (17); bera baino zaharragoa (19); bera baita (98); bera baitzen (36); bera baizik (31); bera bakarrik (191); bera balitz (12); bera barne (17); bera bat (14); bera be (12); bera behar (21); bera behin (18); bera bere (56); bera berretsi (11); bera berriro (17); bera berriz (16); bera bertan (25); bera beste (57); bera beti (36); bera bezain (123); bera bezain zaharra (10); bera bezala (124); bera bezalako (102); bera bezalakoa (13); bera bezalakoak (13); bera bezalaxe (13); bera bi aldiz (9); bera bigarren (10); bera bihurtu (13); bera bizi (49); bera bizi zen (19); bera bizirik (12); bera buru (16)

bera da (878); bera da gure (11); bera dago (29); bera dagoela (11); bera dagoen (18); bera dauka (14); bera daukate (12); bera dela (189); bera delako (31); bera den (58); bera dena (18); bera dio (21); bera diote (10); bera dira (67); bera direla (48); bera du (79); bera duela (26); bera duen (25); bera dugu (34); bera duk (37); bera dut (11); bera dute (126); bera dutela (46); bera duten (33)

bera edo (43); bera egin (500); bera egin behar (24); bera egin beharko (22); bera egin du (28); bera egin dute (30); bera egin nahi (16); bera egin nuen (19); bera egin zion (15); bera egin zuen (114); bera egin zuten (54); bera egina (13); bera eginda (9); bera eginen (32); bera eginez (27); bera egingo (91); bera egingo du (19); bera egingo dute (13); bera egitea (41); bera egiteko (74); bera egiteko eskatu (17); bera egiten (272); bera egiten ari (22); bera egiten du (31); bera egiten dute (23); bera egiten zuen (12); bera egiten zuten (14); bera egitera (13); bera eman (56); bera emango (10); bera emateko (11); bera ematen (33); bera entzun (14); bera entzuten (14); bera erabili (46); bera erabili zuen (14); bera erabiliko (21); bera erabiliz (17); bera erabiltzen (47); bera erabiltzen du (11); bera erakusten (17); bera erakutsi (12); bera ere (2602); bera ere bai (48); bera ere egin (16); bera ere ez (309); bera ere ezin (22); bera ere galdu (14); bera ere hil (14); bera ere oso (18); bera erran (38); bera errepikatu (37); bera errepikatzen (37); bera esan (151); bera esan daiteke (23); bera esango (16); bera esateko (11); bera esaten (61); bera eskatu (34); bera eskatzen (21); bera eta (572); bera eta bere (60); bera eta beste (30); bera eta biok (11); bera eta haren (13); bera etorri (33); bera etxean (12); bera ez bada (15); bera ez baita (19); bera ez da (119); bera ez dago (12); bera ez dela (47); bera ez den (24); bera ez ezik (11); bera ez zegoela (11); bera ez zegoen (14); bera ez zela (64); bera ez zen (80); bera ezagutu (16); bera ezagutzeko (12); bera ezagutzen (15); bera ezin (41)

bera fitxatzeko (16)

bera gabe (60); bera gabe bizi (9); bera gerta (28); bera gertatu (121); bera gertatu da (16); bera gertatu zen (38); bera gertatu zitzaion (11); bera gertatuko (61); bera gertatuko da (13); bera gertatzen (258); bera gertatzen da (129); bera gertatzen dela (14); bera gogoan (12)

bera hain (34); bera han (65); bera hartu (54); bera hartu zuen (14); bera hartu zuten (16); bera hartuko (25); bera hartzen (16); bera hasi (25); bera hasi zen (13); bera hautatu (13); bera heldu (13); bera hemen (25); bera hil (68); bera hiltzeko (15); bera hiltzen (15); bera hor (19)

bera ikusi (56); bera ikusten (30); bera ikustera (15); bera inoiz (15); bera irakurri (9); bera izan (673); bera izan arren (12); bera izan baitzen (20); bera izan behar (25); bera izan da (64); bera izan daiteke (13); bera izan dela (12); bera izan dute (11); bera izan zela (34); bera izan zen (247); bera izan zuen (22); bera izan zuten (11); bera izanen (37); bera izanen da (14); bera izango (246); bera izango da (72); bera izango du (15); bera izango dute (16); bera izango zen (15); bera izanik (20); bera izatea (45); bera izateko (13); bera izaten (60); bera izaten da (17)

bera jaio (19); bera jaio zen (11); bera jarri (27); bera jarriko (11); bera jartzen (12); bera jaso (11); bera joan (46); bera joan zen (13); bera jotzen (12)

bera kanpoan (19); bera kontatzen (15); bera konturatu (19)

bera lasai (11); bera lortu (18); bera lortzeko (11)

bera maite (31); bera mintzo (11)

bera nabarmendu (13); bera nahi (21); bera ni (14); bera nire (27); bera nola (24); bera nor (13)

bera ohartu (20); bera ohartu gabe (14); bera omen (12); bera ondo (11); bera oraindik (12); bera ordezkatzeko (13); bera osatzen (20); bera osatzen duten (11); bera oso (59); bera osorik (9); bera ote (33); bera ote zen (13)

bera pentsatu (19); bera pentsatzen (27); bera pozik (12)

bera sartu (23); bera sentitu (11); bera sentitzen (19); bera sortu (13)

bera uste (15)

bera zegoen (43); bera zela (166); bera zelairatuko (17); bera zelairatuko du (13); bera zelako (19); bera zen (314); bera zer (21); bera zer den (13); bera zeukan (16); bera zirela (11); bera ziren (15); bera zuela (11); bera zuen (45); bera zuten (38)

berriro gauza bera (12); beti bera (67); beti gauza bera (52); bide bera (123); bide bera egin (13); bide bera hartu (13); bihotza bera (11); bizia bera (31); bizitza bera (86); bizitza bera ere (23); burua bera (17)

da bera (302); da bera ere (29); da gauza bera (112); dago bera (40); dela bera (40); dela gauza bera (12); den bera (25); den gauza bera (18); dena bera (22); denbora bera (30); denek gauza bera (13); dira gauza bera (41); du bera (55); du gauza bera (16); duela bera (14); duena bera (11); duk bera (12); dut bera (15); dute bera (19); dute gauza bera (16)

edo bera (35); edo gauza bera (11); egia bera (14); egilea bera (14); egitura bera (21); egoera bera (34); egun bera (15); eguzkia bera (12); eliza bera (12); emaitza bera (24); emakume bera (11); epaiketa bera (11); erabaki bera (15); erantzun bera (41); erantzun bera eman (11); ere bera (82); ere bera da (11); ere bera izan (12); ere gauza bera (221); ere hori bera (13); ere horixe bera (16); eredu bera (15); errugbia bera (14); esaldi bera (16); esanahi bera (17); esentzia bera (27); esentzia bera da (11); eskaera bera (28); eskaera bera egin (21); eskubide bera (18); espazioa bera (12); esperientzia bera (16); estatua bera (12); etxea bera (27); euskara bera (47); existentzia bera (12); ez bera (46); ez da bera (44); ez dela bera (13); ez zela bera (11); ez zen bera (29); ezkontza bera (9)

filosofia bera (11); forma bera (13); formula bera (11); frantzisko bera (11)

gai bera (29); gaia bera (18); gaitza bera (10); galde bera (14); galdera bera (75); galdera bera egin (19); galdera bera egiten (16)

gauza bat bera (12); gauza bera (2458); gauza bera da (47); gauza bera dena (12); gauza bera dio (13); gauza bera dira (32); gauza bera direla (26); gauza bera egin (310); gauza bera eginen (15); gauza bera egingo (65); gauza bera egitea (23); gauza bera egiteko (54); gauza bera egiten (125); gauza bera erran (31); gauza bera errepikatzen (11); gauza bera esan (116); gauza bera esango (13); gauza bera esaten (43); gauza bera eskatu (17); gauza bera ez (18); gauza bera gerta (22); gauza bera gertatu (95); gauza bera gertatuko (56); gauza bera gertatzen (226); gauza bera izan (12); gauza bera izango (15); gauza bera pentsatu (15); gauza bera pentsatzen (22)

gero bera (15); gizakia bera (31); gizartea bera (26); gizon bera (16); gizona bera (22); gobernua bera (20); gorputz bat bera (13); gorputza bera (17)

hamaikako bera (17); hari bera (13); hau bera (70); hauxe bera (25); helburu bera (61); helburu bera dute (13); heriotza bera (36); herria bera (29); hiria bera (11); historia bera (21); hitz bat bera (39); hitz bera (19); hitza bera (59); hitza bera ere (16); hizkuntza bera (52); hori bera (599); hori bera da (21); hori bera egin (25); hori bera egiten (12); hori bera ere (25); hori bera ez (19); hori bera gertatzen (12); horietako bat bera (14); horixe bera (238); horixe bera da (12); horixe bera egin (16); horixe bera esan (12); horixe bera gertatu (12); hura bera (159); hura bera ere (11); hura bera zela (13); hura eta bera (11); huraxe bera (23)

ia bera (13); ibilbide bera (14); idazlea bera (19); ideia bera (65); ildo bera (15); indar bera (12); iritzi bera (61); iritzi bera agertu (14); irizpide bera (13); irudia bera (12); istorio bera (18); itxura bera (28); izaera bera (38); izatea bera (38); izen bera (51); izen hori bera (11); izena bera (52); izena bera ere (23); izenburua bera (11)

jainkoa bera (86); jarrera bera (55); jauna bera (32); joera bera (14); jokabide bera (15)

kantu bera (22); kezka bera (18); kontu bera (44); kontzeptua bera (23); kopuru bera (78); kristo bera (15)

lan bera (50); lan bera egiten (12); lana bera (21); legea bera (23); lehendakaria bera (13); lehengo bera (34); lelo bera (24); liburu bera (11); liburua bera (17); lurra bera (19)

maila bera (41); mezu bera (29); ministroa bera (14); mota bera (16); mundua bera (21)

nagusia bera (14); nahiz eta bera (27); naiz bera (13); natura bera (15); neurri bera (22); ni bera (14); nik bera (27); nola bera (13); non bera (17); nor eta bera (11); nuen bera (32)

ondorio bera (15); orain bera (28); orduan bera (23)

partida bera (13); patu bera (10); pertsona bera (53); politika bera (21); presidentea bera (17); prozesua bera (13)

sistema bera (38)

talde bera (27); taldea bera (14); teknika bera (12); testu bera (11); testua bera (13); tratamendu bera (11); tratu bera (15); urrats bera (11)

usain bera (13); uste bera (18)

zegoela bera (19); zegoen bera (60); zela bera (67); zen bera (294); zen bera ere (51); zen bera eta (14); zen gauza bera (23); zidan bera (11); zion bera (22); ziren bera (22); zituen bera (16); zuela bera (16); zuen bera (110); zuen bera ere (11); zuen gauza bera (26); zuten bera (30)

arrazoi beragatik (54); auzi beragatik (13); horregatik beragatik (13)

agian berak (11); aguirrek berak (11); aitak berak (43); aldundiak berak (12); alkateak berak (13); amak berak (18); andreak berak (14); arazo berak (12); artistak berak (13); azkenean berak (15)

bai berak (47); bai berak eta (20); baina berak (420); baina berak ere (32); baina berak ez (92); baita berak (23); baitu berak (14); baitzuen berak (25); bakoitxak berak (13); bat berak (45); bat berak ere (13); batean berak (27); batek berak (20); ber berak (17)

berak adierazi (45); berak adierazten (20); berak agertu (12); berak agindu (29); berak agintzen (25); berak aipatu (16); berak aipatzen (14); berak aitortu (95); berak aitortu du (17); berak aitortu duenez (12); berak aitortu zuen (18); berak aitortu zuenez (15); berak aitortzen (33); berak alde (14); berak antolatu (19); berak argi (36); berak argitu (14); berak aski (17); berak asmatu (27); berak asmatua (11); berak asmatutako (14); berak atera (29); berak atseginez (9); berak atzo (25); berak aukeratu (25); berak aukeratutako (13); berak aurkeztu (11); berak aurkitu (18); berak aurrera (12); berak azaldu (65); berak azaldu duenez (12); berak azaldu zuenez (17)

berak badaki (36); berak badu (12); berak bai (42); berak baietz (18); berak baino (162); berak baino gehiago (27); berak baizik (14); berak bakarrik (209); berak barre (12); berak bazekiela (11); berak bazekien (34); berak behar (19); berak behin (26); berak behin eta (11); berak behintzat (17); berak bere (201); berak bere burua (16); berak bere buruari (16); berak berriz (13); berak beste (49); berak bete (12); berak beti (36); berak bezain (21); berak bezala (60); berak bi (24); berak bidali (16); berak bildu (11); berak bizi (21); berak bota (12); berak bultzatzen (11); berak burua (13)

berak dakien (14); berak deitu (25); berak deitzen (11); berak dena (14); berak dio (44); berak dioen (45); berak dioen bezala (28); berak dioenez (59); berak dionaz (28); berak dira (26); berak direla (18); berak ditu (14); berak dituela (12); berak dituen (15); berak dituzte (11); berak du (51); berak duela (24); berak duen (28)

berak ederki (11); berak edo (27); berak egin (240); berak egin behar (14); berak egin du (14); berak egin zituen (14); berak egin zuen (47); berak egina (23); berak eginak (25); berak egindako (90); berak eginez (11); berak egingo (22); berak eginiko (28); berak egiten (95); berak egiten du (11); berak egiten duen (12); berak egiten zituen (13); berak ekarri (47); berak eman (156); berak eman zion (12); berak eman zuen (28); berak emandako (39); berak emango (28); berak ematen (67); berak entzun (12); berak erabaki (33); berak erabakitzen (21); berak erabili (25); berak erabiltzen (14); berak eragin (20); berak eragiten (9); berak erakusten (49); berak erakusten du (23); berak erakutsi (20); berak erakutsiko (14); berak eraman (49); berak eramaten (12); berak erantzun (51); berak ere (1710); berak ere badaki (15); berak ere bai (26); berak ere bere (29); berak ere beste (11); berak ere ez (238); berak ere ezin (24); berak erran (49); berak esan (230); berak esan bezala (15); berak esan dit (11); berak esan du (12); berak esan ohi (11); berak esan zidan (19); berak esan zuen (42); berak esana (37); berak esana da (18); berak esanda (12); berak esandako (11); berak esandakoa (16); berak esango (24); berak esaten (90); berak esaten zuen (23); berak eskaini (12); berak eskaintzen (12); berak eskatu (31); berak eskatzen (27); berak esku (12); berak espero (20)

berak eta (341); berak eta bere (52); berak eta beste (18); berak eta itxakok (14); berak ez (879); berak ez baitu (11); berak ez baitzuen (17); berak ez daki (18); berak ez du (132); berak ez duela (38); berak ez nik (12); berak ez ote (11); berak ez zekiela (12); berak ez zekien (25); berak ez zidan (12); berak ez zion (19); berak ez zuela (78); berak ez zuen (156); berak ezagutu (22); berak ezagutzen (33); berak ezarri (18); berak ezarritako (14); berak ezer (25); berak ezetz (17); berak ezin (65)

berak galde (24); berak gauza (11); berak geroago (11); berak gidatu (11); berak gidatuko (11); berak gidatzen (17); berak gogoan (21); berak gure (17)

berak hain (32); berak hainbeste (13); berak hala (71); berak hala nahi (13); berak halako (11); berak haren (13); berak hartu (89); berak hartu zuen (27); berak hartuko (18); berak hartzen (31); berak hartzen du (12); berak hasi (10); berak hautatu (17); berak heldu (9); berak hil (36); berak hiru (13); berak hitz (33); berak hitz egin (9); berak hori (27)

berak idatzi (62); berak idatzi zuen (12); berak idatziak (12); berak idatzitako (49); berak idazten (11); berak ikusi (30); berak ikusten (16); berak inoiz (33); berak irabazi (48); berak irabazi zuen (19); berak iragarri (17); berak ireki (17); berak irribarre (14); berak izan (63); berak izan zuen (11); berak izango (20)

berak jada (14); berak jakin (32); berak jakinarazi (24); berak jakingo (14); berak jakingo du (12); berak jarraitu (16); berak jarri (31); berak jartzen (12); berak jaso (12); berak jo (13)

berak kendu (14); berak kontatu (17); berak kontatzen (20)

berak lagundu (15); berak lan (11); berak lehen (15); berak lehenago (11); berak lortu (14)

berak maite (26)

berak nahi (295); berak nahi baino (14); berak nahi bezain (11); berak nahi bezala (22); berak nahi duen (31); berak nahi duena (23); berak nahi ez (13); berak nahi izan (14); berak nahi zuen (45); berak nahi zuena (18); berak nahiago (28); berak nahiago zuen (11); berak nahiko (14); berak ni (22); berak nire (20); berak niri (39); berak nola (21)

berak onartu (96); berak onartu du (27); berak onartu zuen (27); berak onartzen (21); berak ondo (27); berak orain (13); berak oraindik (13); berak orduan (36); berak osatzen (11); berak oso (37); berak ostera (13)

berak parte (9); berak partida (13); berak pentsatu (17); berak pentsatzen (17); berak prestatu (11)

berak salatu (17); berak salatzen (11); berak sartu (20); berak sekula (22); berak soilik (10); berak sortu (62); berak sortu zuen (16); berak sorturiko (18); berak sortutako (50); berak sortzen (22)

berak ukatu (14); berak ukatu egin (10); berak ulertzen (13); berak uste (67); berak uste baino (12); berak uste du (11); berak uste zuen (16); berak utzi (20); berak utzitako (12)

berak zekien (12); berak zer (36); berak zer egin (10); berak zerbait (23); berak zioen (22); berak zioen bezala (14); berak zioenez (26); berak ziren (11); berak zituen (13); berak zuen (28); berak zuzen (9); berak zuzendu (17); berak zuzenean (17); berak zuzentzen (27); berak zuzentzen duen (17)

beti berak (27); bizitzak berak (16)

da berak (68); dago berak (11); daki berak (14); dio berak (145); dira berak (18); dit berak (19); ditu berak (38); dizu berak (11); du berak (245); du berak ere (18); duela berak (22); duen berak (13); dut berak (15)

ea berak (13); edo berak (45); eduardo gil berak (12); egileak berak (64); egin zuen berak (36); ek berak (47); emakumeak berak (41); emazteak berak (12); enpresak berak (21); entrenatzaileak berak (13); epaileak berak (20); erantzun zidan berak (25); erantzun zion berak (13); erantzun zuen berak (22); ere berak (88); erregeak berak (23); esan zidan berak (36); esan zuen berak (78); esaten du berak (14); esaten zuen berak (14); eskolak berak (9); eskubide berak (39); estatuak berak (12); etak berak (13); etxeak berak (11); euskaltzaindiak berak (9); euskarak berak (10); eusko jaurlaritzak berak (11); ez berak (102); ez berak eta (10); ez berak ez (24); ez da berak (11); ez du berak (23); ez zuela berak (12); ez zuen berak (26); ezen berak (17)

frantziskok berak (28)

gauza berak (31); gauzak berak (15); gero berak (40); gizarteak berak (24); gizonak berak (16); gobernuak berak (39)

haiek berak (15); handiak berak (12); hark berak (54); helburu berak (13); herriak berak (22); hitz berak (22); hitzak berak (38); honek berak (33); hori berak (26); horiek berak (53); horrek berak (185); hura berak (14)

ibarretxek berak (16); idazleak berak (31); izaerak berak (11); izan zuen berak (12); izenak berak (65); izenburuak berak (13)

jainkoak berak (95); jaunak berak (89); jaurlaritzak berak (24); jokalariak berak (11)

legeak berak (19); lehendakariak berak (15); luke berak (16); lurrak berak (16)

medikuak berak (12); ministroak berak (22)

nagusiak berak (16); nahi berak (14); nahiz berak (16); nahiz eta berak (32); naturak berak (21); neskak berak (12); nola berak (15); nuen berak (17)

orain berak (21); orduan berak (38); osabak berak (9); oteizak berak (12)

pertsona berak (11); poliziak berak (17); presidentak berak (16); presidenteak berak (28)

sailak berak (13); sailburuak berak (15); santuak berak (22); sistemak berak (10)

talde berak (15); taldeak berak (25)

udalak berak (19); uste du berak (12); uste zuen berak (12)

zapaterok berak (12); zekien berak (17); zela berak (14); zen berak (69); zeren berak (28); zezakeen berak (10); zidan berak (113); zien berak (21); zioen berak (20); zion berak (80); zion berak ere (10); ziren berak (14); zituela berak (17); zituen berak (46); zuela berak (61); zuen berak (498); zuen berak ere (57); zuen berak ez (20); zuen eta berak (11); zuten berak (21); zuzendariak berak (21)

baina berarekin (21); bat berarekin (18)

berarekin ari (13); berarekin bat (34); berarekin batera (163); berarekin bizi (26); berarekin dakarren (13); berarekin egin (22); berarekin egon (35); berarekin egoteko (11); berarekin eraman (49); berarekin eraman zuen (13); berarekin eramaten (14); berarekin ere (23); berarekin eta (49); berarekin ez (26); berarekin ezkondu (16); berarekin ezkontzeko (13); berarekin harremanetan (13); berarekin hitz egin (71); berarekin hitz egitea (10); berarekin hitz egiteko (21); berarekin hitz egiten (12); berarekin hitz egitera (17); berarekin hizketan (11); berarekin izan (12); berarekin joan (22); berarekin joango (17); berarekin joateko (15); berarekin lan (19); berarekin topo (29); berarekin topo egin (13); berarekin zegoen (11); berarekin zerikusirik (9); berarekin zihoan (12)

beti berarekin (12); da berarekin (28); dakar berarekin (19); du berarekin (20); dut berarekin (33); duzu berarekin (15)

ere berarekin (39); helburu berarekin (22)

kar berarekin (17); kopuru berarekin (14); naiz berarekin (19); ni berarekin (18); nintzen berarekin (35); nuen berarekin (24)

zara berarekin (11); zegoen berarekin (11); zen berarekin (41); zuela berarekin (12); zuen berarekin (62)

bat beraren (21); bera beraren (14)

beraren aita (22); beraren alde (41); beraren arabera (24); beraren artean (19); beraren atzetik (16); beraren aurka (48); beraren aurrean (71); beraren azpian (16); beraren baitan (33); beraren barruan (22); beraren beste (18); beraren bi (56); beraren bi aldeak (16); beraren bidez (39); beraren bila (25); beraren bitartez (18); beraren bizitza (13)

beraren eskutik (12); beraren eta (66); beraren etxera (11); beraren gainean (39); beraren gainetik (12); beraren hitzetan (16)

beraren inguruan (41); beraren izenean (17); beraren jarraipena (37); beraren kondu (9); beraren kontra (58); beraren ondoan (29); beraren ondoren (13); beraren pean (13); beraren seme (28); beraren ustez (10); beraren zain (11)

da beraren (13); du beraren (17)

egile beraren (11); egilearen beraren (12); ere beraren (12); ez beraren (12); gai beraren (54); gai beraren jarraipena (36); gauza beraren (28); gizartearen beraren (11); horren beraren (21)

idazlearen beraren (12); jainko beraren (9); jainkoaren beraren (22)

txanpon beraren (23); txanpon beraren bi (20); zela beraren (13); zen beraren (35); ziren beraren (15); zuen beraren (17)

eta berarengan (12)

berarengana hurbildu (21); berarengana joan (23)

arrazoi berarengatik (22)

berarentzat bakarrik (12); berarentzat ere (27); berarentzat eta (30); berarentzat ez (17); berarentzat izan (11); da berarentzat (27); hori berarentzat (10); izan zen berarentzat (11); zela berarentzat (12); zen berarentzat (50); ziren berarentzat (15); zuen berarentzat (19)

baina berari (40)

berari baino (16); berari bakarrik (24); berari begira (121); berari begira zegoen (12); berari buruz (123); berari buruzko (46); berari dagokio (29); berari dagokion (52); berari dagokionez (22); berari dagozkion (13); berari egin (13); berari egokitu (15); berari eman (33); berari ematen (11); berari ere (191); berari ere ez (15); berari esan (14); berari esker (60); berari eta (78); berari eta bere (11); berari eusten (14); berari eutsi (14); berari ez (84); berari ezer (14); berari galdetu (13); berari gustatzen (12); berari jarraiki (15); berari so (28); berari utzi (11); berari zegokion (21); berari zor (30)

bide berari (17); da berari (19); du berari (16); edo berari (12); ere berari (19); eta berari (237); eta berari ere (11); ez berari (33); gai berari (21); gai berari buruz (9); gauza berari (9); guztia berari (9); guztiak berari (11); horri berari (12); jaunari berari (11); nik berari (33); orain berari (11); zion berari (21); zioten berari (12); zitzaion berari (23); zuen berari (22)

berau da (25); berau ere (34); da berau (19); hau berau (31)

gai beraz (21); gauza beraz (13)

bakoitzak berea (58); bakoitzari berea (43); bere berea (69); bere berea duen (22)

berea baino (13); berea balitz (15); berea balitz bezala (14); berea bezalako (11); berea da (55); berea dela (25); berea den (17); berea du (29); berea duen (51); berea egin (35); berea egiten (11); berea eman (23); berea ere (26); berea eta (37); berea ez (83); berea ez den (26); berea ez zen (16); berea gogoan (16); berea izan (49); berea izan zen (18); berea izango (21); berea zela (18); berea zen (29); berea zuen (35)

da berea (35); dela berea (12); du berea (67); dute berea (12); egin du berea (15); ere berea (62); eta berea (58); ez berea (14); hain berea (11); nori berea (23); nork berea (23); oso berea (20); zen berea (26); zuen berea (60)

bakoitzak bereak (12); bere bereak (25); bereak dira (16); bereak dituen (18); bereak egin (24); bereak eta (68); bereak eta asto (18); bereak eta bi (30); bereak ez (25); bereak izan (17); bereak izan ziren (14); bereak zituen (14); ditu bereak (14); ere bereak (16); zituen bereak (17)

aldi berean (3165); aldi berean bere (29); aldi berean beste (16); aldi berean bi (16); aldi berean egin (13); aldi berean eta (25); aldi berean ez (20); aste berean (26); aste huntan berean (18); aurten berean (26); auzi berean (12); auzo berean (12); baina aldi berean (225); baina denbora berean (15); baina era berean (95); bainan denbora berean (17); baionan berean (18); bakoitza berean (12); bat aldi berean (13)

berean ari (27); berean ariko (13); berean baina (16); berean baino (43); berean behar (15); berean bere (46); berean beren (13); berean beste (52); berean beti (13); berean bi (61); berean bildu (12); berean bizi (89); berean da (22); berean dago (29); berean daude (23); berean dauden (21); berean dira (13); berean diren (12); berean edo (32); berean egin (88); berean egin zuten (11); berean egingo (14); berean egitea (13); berean egiten (49); berean egon (37); berean egongo (15); berean elkarrekin (11); berean eman (18); berean erantzun (15); berean ere (55); berean esan (20); berean eta (151); berean euskal (12); berean ez (77); berean ezin (23); berean gaude (13); berean gelditu (13); berean gelditzen (11); berean gertatu (24); berean gertatzen (13); berean gure (26); berean haren (11); berean hartu (26); berean hasi (23); berean hau (14); berean hau ere (11); berean hil (36); berean hiru (16); berean hitz (22); berean hitz egin (12); berean ikusi (18); berean izan (31); berean izanen (26); berean izanen da (15); berean izango (11); berean jarraitu (24); berean jarraitu zuen (17); berean jarraitzen (29); berean jarri (26); berean jartzen (23); berean joan (13); berean jokatu (26); berean jokatuko (16); berean jokatzen (15); berean lan (20); berean lanean (12); berean lo (19); berean mintzatu (26); berean mintzatu zen (14); berean nire (12); berean oso (16); berean sartu (37); berean sartzen (15); berean segitu (11); berean segitzen (13); berean sortu (18); berean utzi (14); berean zegoen (31); berean zen (18); berean zeuden (16)

beti berean (15); beti leku berean (18); bide berean (38); biharamunean berean (19); bilkura berean (22); da aldi berean (40); da era berean (27); den modu berean (17); den une berean (18); denbora berean (461); dira aldi berean (16); du aldi berean (11)

egoera berean (95); egun berean (570); egun berean eta (14); egun hartan berean (24); egun hortan berean (11); egunean berean (17); elizan berean (13); epe berean (51); epe berean baino (28); era berean (3867); era berean da (11); eraikin berean (16); ere gisa berean (11); ere han berean (30); ere hor berean (11); ere modu berean (11); eremu berean (15); erritmo berean (19); eskolan berean (11); eta aldi berean (481); etxe berean (59); etxe berean bizi (23); etxean berean (25); euskal herrian berean (20)

frantzian berean (18); garai berean (93); gau berean (33); gau hartan berean (11); gaur berean (11); gela berean (52); gisa berean (306); goiz berean (12); gune berean (12); guztiak aldi berean (11); hala berean (19); han berean (356); hartan berean (112); hein berean (97); hemen berean (134); herri berean (18); herrian berean (82); hiri berean (30); hiri berean bizi (13); hizkuntza berean (21); honetan berean (28); hor berean (261); horretan berean (35); hortan berean (81); huntan berean (71)

ia aldi berean (31); ia une berean (14); iaz epe berean (20); ildo berean (179); istant berean (16)

jaialdi berean (17); jarrera berean (13); kale berean (11); kasu berean (27); lege berean (13); leku berean (247); lekuan berean (44); lerro berean (20); mahai berean (36); mail berean (11); maila berean (154); maila berean jarri (11); memento berean (26); modu berean (306); molde berean (52); momentu berean (14); multzo berean (29); neurri berean (113); norabide berean (61)

ohe berean (19); ontzi berean (24); operazio berean (13); orain berean (46); ordena berean (20); ordu berean (183); orduan berean (11); prezio berean (22); proportzio berean (11); puntu berean (12); sail berean (22); saio berean (12); sasoi berean (11); talde berean (25); tarte berean (18); tenore berean (54); toki berean (184); tokian berean (148); tonu berean (17); txanda berean (23)

une berean (304); une hartan berean (11); unean berean (23); urte berean (178); zaku berean (36); zaku berean sartu (11); zen aldi berean (18); zen egun berean (28); zen leku berean (11); zen une berean (30); zentzu berean (38); ziburun berean (12); ziren egun berean (15); ziren une berean (16); zuen egun berean (28); zuen leku berean (11); zuen une berean (23); zuten egun berean (13)

berek beren (14); berek diotenaz (17); berek egin (23); berek ere (96); berek ere ez (14); berek ez (24); berek nahi (13); dute berek (11); haiek berek (18); horiek berek (20)

adin bereko (32); alderdi bereko (15); aldi bereko (61)

bereko bertze (12); bereko beste (115); bereko bi (55); bereko bikoteak (11); bereko bikoteen (18); bereko eta (11); bereko jendeak (12); bereko kide (12); bereko kideak (12); bereko pertsonen (24); bereko pertsonen arteko (17)

egun bereko (18); ere gisa bereko (17); espezie bereko (16); etxe bereko (11); familia bereko (39); garai bereko (21); gisa bereko (185); gisa bereko beste (31); hango bereko (65); hemengo bereko (50); hor bereko (12); iritzi bereko (17); izaera bereko (15); izen bereko (150); izenburu bereko (19); kolore bereko (32); maila bereko (38); mota bereko (36); neurri bereko (21); sail bereko (15); sexu bereko (117); sexu bereko bikoteak (11); sexu bereko bikoteen (18); sexu bereko pertsonen (23); talde bereko (25); urte bereko (59)

berekoa da (106); berekoa izan (16); berekoa izango (15); berekoa izango da (11); berekoa zen (38); ere iritzi berekoa (21); iritzi berekoa (130); iritzi berekoa da (62); iritzi berekoa zen (19); maila berekoa (14); neurri berekoa (15); uste berekoa (11)

adin berekoak (20); alderdi berekoak (14); berekoak dira (43); berekoak direla (14); berekoak izan (21); berekoak ziren (25); familia berekoak (16); iritzi berekoak (39); maila berekoak (19); neurri berekoak (20)

sexu berekoen (20); sexu berekoen arteko (12)

berentzat eta (12)

leku berera (20); toki berera (15)

baldintza beretan (18); hitz beretan (11); tenore beretan (12)

beretik doa (15); beretik doaz (12); beretik egin (20); beretik egin zuen (12); beretik ere (13); beretik eta (16); beretik jarraitu (20); beretik jarraitzeko (14); beretik jarraitzen (11); beretik jo (71); beretik jo du (19); beretik jo zuen (40); beretik joan (22); beretik mintzatu (25); beretik mintzatu zen (21); beretik segituko (16)

beti beretik (19); bide beretik (338); bide beretik jarraitzeko (12); bide beretik jo (20); bide beretik joan (13); bide beretik segituko (13); egun beretik (14); ere bide beretik (30); ere ildo beretik (34); gero beretik (43); hari beretik (18); hasieratik beretik (17); ildo beretik (381); ildo beretik egin (15); ildo beretik jarraitu (11); ildo beretik jo (51); ildo beretik mintzatu (24); leku beretik (27); orain beretik (29); segi beretik (34); toki beretik (12); une beretik (39); unetik beretik (23)

baina beretzat (15); bat beretzat (11); beretzat bakarrik (17); beretzat eta (41); beretzat eta bere (11); beretzat ez (15); beretzat gorde (27); beretzat gordetzen (14); beretzat hartu (35); beretzat hartzen (16); beretzat nahi (26); da beretzat (24); du beretzat (20); zen beretzat (12); zuen beretzat (40)

baina berez (35); baita berez (20); bat berez (23); bat da berez (13)

berez aski (14); berez bere (17); berez berez (19); berez bezala (14); berez da (40); berez dagokion (11); berez den (13); berez duen (24); berez ere (19); berez eta (69); berez etorri (14); berez etorriko (15); berez ez (92); berez ez da (22); berez nabarmen (11); berez ona (13); berez oso (21); berez sortzen (41)

da berez (124); dela berez (15); dira berez (37); du berez (38); dute berez (13); edo berez (15); ere berez (17); eta berez (98); ez berez (14); ez da berez (43); ez du berez (17); hori berez (21); horiek berez (12); zen berez (25)

bere berezko (35); beren berezko (19)

berezko ahotsa (12); berezko duen (15); berezko eta (34); berezko ezaugarria (13); berezko hizkuntza (16); berezko izaera (28); berezko joera (22) da berezko (11); berezkoa den (12); berezkoa du (22); berezkoa duen (28); berezkoa duten (15); berezkoa eta (23); berezkoa zuen (19); duen berezko (13); eta berezko (64); gizakiaren berezko (12); gure berezko (12) berezkoa da (17)

hain berezkoa (12)

pilotari berezkoak (16)

berezkoen buruz (11)


bera-bera egin ik beratu.

beraganatu ik bereganatu.

beragandu ik bereganatu.

beraiek 1 izord pluraleko hirugarren pertsonaren izenordaina. ik bera.

Yolanda eta Zoraida, beraiek izan ziren uda zoragarri hartako nire azken maitasunak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 95. orr.

Itzuli jentil-herriei beraiek egin dizueten kaltea eta bete arretaz legearen aginduak.  Elizen arteko biblia   1 M 2,68

-Beraiek egin didatena egin diet nik.      - 0. orr.

Jende-multzo handiak biltzen zitzaizkien, beraiek txalotuz.  Elizen arteko biblia   1 M 5,64

Beraiek ere jadanik zutik, egunsentiaren zain itxuraz.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 12. orr.

Islamari eta hinduismoari dagokienez, beraiek ere bazuten Jainkoaren izaerari buruzko sena, zentzu bereizgarria eta beren zeregina ematen ziena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 108. orr.

Geroa doiez segurtatua zeukaten beraiek; senarrak Etxarrin ziren oraindik eta irudiz bizimoldea ez zen franko kanbiatzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 201. orr.

Nik segituan amore eman nuen, liburua utzi eta gelatik atera nintzen, "minduta", beraiek esaten zutenez.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 150. orr.

Lege naturalak zera agintzen die subiranoei: justizia ez dezatela beraiek bakarrik egin, beraiek izendatutako epaileak ere zigorrez behartu ditzatela hori bera egitera.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 183. orr.

Hebrear profetak dira kasu klasikoa, beraiek bekatua aitortzen dutelarik atsekabe nazionalen benetako eragiletzat, nabariena ez bada ere.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 440. orr.

Aurresuposizio transzendental hau filosofoen oinarri-esakuneetan ezkutatua aurkitzen dugu harrigarriki, beraiek bertan beti ezagutu edo aitortu ez badute ere.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 230. orr.

Eskuizkribua egunsentian berriro ere hiriko leihoetara iritsiko da, eta bertan irakurriko dute herritarrek, argiak adieraziko die zeri eutsi, zer egin; beraiei begira idatzitako eskuizkribua zen azken finean, beraiei begira idatzitakoa eta beraiek idatzitakoa, nolabait.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 99. orr.

Horregatik, oraingo egoerak, jokalariei beraiei «kalte egin» diezaiekeela uste du.  Berria - Kirola   2006-01-27

Senideen aurka bekatu eginez eta beraien kontzientzia hezigabeari kalte eginez, Kristoren aurka egiten duzue bekatu.  Elizen arteko biblia   1 Ko 8,12

Beraien arrakastaren ordua gertatzen da nahasmenaren okasio ere.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 153. orr.

Beraien burua gordetzearen motibo bera ez gordetzea ez baitzitzaien buruan sartzen.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 43. orr.

Beraien bortxakeria erakutsi behar genioan herriari, bai ala ez?  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 92. orr.

Beraien artean nagusiena egin bedi txikienaren pareko.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 191. orr.

Zer ondorio zuten ba, beraien irudimen, intuizio eta sentimenduek?  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 154. orr.

Entzun zuk zerutik, bizi zaren toki horretatik, beraien otoitza eta eskaria, eta egiezu zuzenbide.  Elizen arteko biblia   1 Erg 8,49

.Idazleak ez datoz bat lege naturala definitzerakoan, hitz hau askotan erabiltzen duten arren beraien idaztietan.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 76. orr.

Beraien erlijioa animista da.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 70. orr.

Ongileak nekez izaten dira ospetsuak, eta beraien onegintzak erabat desinteresatuak ez badira, behintzat, baliteke erabat ez merezi izatea ere.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 370. orr.

Herri ingelesak jende hezia erabiltzen ikasi zuen, beraien independentzia eta begirunea gordetzeko hezia.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 85. orr.

Doluminak beraien familieri.  Herria   2004-04-15

Otoitzen idazketaz ia daturik ez dugunez, ezin da, ezta gutxi gorabehera ere, zehaztasunik eman beraien kronologiaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 40. orr.

Nor zen beraien arteko aingira-maingira mihi melenga?  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 88. orr.

Ondo sartu ziren bi bertsolariak guraso paperean, nahiz eta haurra beraiena ez izan.  Berria - Kultura   2004-04-27

ELAk eta LABek beren proposamenak egingo dituzte, eta CCOOk eta UGTk, berriz, beraienak.  Berria - Ekonomia   2004-02-12

Barkatu diet, medikua profesional anker guztien ordezkari hartu dudan bezala hartu naute ni preso dohakabe hauek beraienaren aldean bizimodu pribilegiatuan bizi naizen txorimalo harrika emangarri gisa.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 132. orr.

Beraiei bakarrik dagokie ematea, ez beste inori.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 101. orr.

Akaso orain gortinaz beste aldean dago, beraiei begira, ezkutuan.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 63. orr.

Kontrako bazterrean gizon bat zegoen, beraiei bizkar emanez.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 74. orr.

Adierazi beraiei onespen eta maitasunik handienak, egiten dutenarengatik.  Elizen arteko biblia   1 Ts 5,13

Gogo onez banatzen zituzten beraiei emandako limosnak Jainkoaren maitasunagatik eskatzen zieten guztiekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 476. orr.

Beraientzat inportanteena, balioa duen bakarra, autoritatea da.  Berria - Euskal Herria   2004-10-24

Beraientzat animaliak sakratuak dira, nolabait ere.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 148. orr.

Esan seinale zarela zu beraientzat; zuk egina eginaraziko diedala beraiei ere: erbestera joango dira gatibu.  Elizen arteko biblia   Ez 12,11

Protesta egiten dute eta esaten ez dutela Erregela hori betetzera behartuak izan nahi; egin dezazula zeuretzat, ez beraientzat.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 349. orr.

Gailu ezinbestekoak dira beraientzat teleskopioak.  Berria - Gaiak   2006-03-03

Oso menderakaitzak gara beraientzat.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 112. orr.

Pentsatzen dut beraiengatik eroriko zinela, ezta?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 154. orr.

Basapizti ez-nolanahikoak izan behar zuten zakurrok, beraien ahausien lakarra aintzakotzat hartuz gero behintzat: beraiengandik ihesi igo behar izan genuen muino hartan, dena den, pikondo alerik ez, kardulatza franko, besterik ez, eta haizea.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 227. orr.

Ez zaitez beraiengandik aldendu, bestela bizitza arriskuan jarriko duzu eta.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 203. orr.

Simon apaiz nagusiak eta judu-herriak igorririk zetozen, lehendik beraiekin genituen adiskidetasuna eta hitzarmena berritzera.  Elizen arteko biblia   1 M 15,17

Bere burua haietakotzat hartuz, gogotsu jan zuen beraiekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 283. orr.

Beraiekin gurutzatzean, pasabidean zegoen jende guztiak Rikardoren aldera begiratzen zuen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 119. orr.

Askotan burokratikoki batere garbia ez den egoeran bizi dira, ezin dute jakin dauden nazioko gobernuak zer asmo dituen beraiekiko.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 71. orr.

Beren trebetasun eta kemenari esker jabetuak ziren herrialde hartaz guztiaz, beraienetik oso urruti egon arren.  Elizen arteko biblia   1 M 8,4

Beren adiskideekin, aldiz, eta beraiengan babesten zirenekin adiskide gisa jokatzen zuten.  Elizen arteko biblia   1 M 8,11

Zuzi-sail handi bat ikusi zuten, bide hartan bertan beraiengana zetorrena; izar-taldea zirudien, dantza ibilian.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 59. orr.

Bitartean, Jerusalemgo gotorlekukoek mezulariak bidali zizkioten Trifoni, basamortuan zehar, ahalbailehen beraiengana joateko eta janaria eramateko eskatuz.  Elizen arteko biblia   1 M 13,21

Orduan ikusi zituen Harryk dementorrak; baziren ehun gutxienez, eta beraiengana zetozen aintzira inguruan masa beltz bat osatuz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 310. orr.

Hurrengo liburuan eraikuntza partikularren eskakizunak izango ditut hizketagai, eta beraietan bete beharreko proportzioak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2630. orr.

Jonatanek inguratu egin zuen eta su eman inguruetako auzuneei eta lapurretak egin zituen beraietan.  Elizen arteko biblia   1 M 11,61

Biek ere begiak zabal-zabalik zituzten, eta beraietan zeru izartsua islatzen zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 137. orr.

Desintegratzen ari diren inperio guztietan armada guztien onuradunik nabarmenenak beraietan izen-emandako atzerritarrak eta barbaroak izan dira.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 80. orr.

Eta beraietako batzuk ere aukeratuko ditut apaiz eta lebitar.  Elizen arteko biblia   Is 66,21

Autonomoek ez dute ahaztu behar beraietako gehienak langileak zirela aurretik eta gurekin borroka askotan aritu direla.  Berria - Ekonomia   2004-06-04

Gainerako perpaus guztiak beraietatik (hobe esateko, beraien azpian dauden kateetatik) eratortzen ditugula.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 144. orr.

Maimonek irakaskuntzon xedeak azaltzen ditu, eta beraiez ohar gaitezen lortzen saiatzen da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 21. orr.

Harro zeuden beren bitxien edertasunaz; beraietaz egin zituzten idolo higuingarrien irudiak; horregatik, zabor bihurtuko dizkiet.  Elizen arteko biblia   Ez 7,20

Ebanjeliozko bizitza eta pobretasuna aholkatuz eta beraietaz arduratuko zela hitzemanez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1169. orr.

2 (ezkerreko hitzak hartzen duen deklinabide atzizki bera hartuz)

Indioak beraiek ere eritu egiten dira maiz axolagabekeriagatik.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 32. orr.

Han, hala hitz egina zuten, antolatzaileek beraiek hartu eta autobusez eramango zituzten Ginebraraino.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 241. orr.

Kristauek beraiek ere harrapaketaren ondorio latzak sufritu behar izan zituzten.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 27. orr.

Esplikazio horrek, balio izatekotan, "herri historikoentzat" balio lezake, horiek beraiek gogoko duten lurraz jabetzen baitira.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 174. orr.

Ikasleek atzera egin zuten pixka bat, izaki haiek beraiek zeuden tokiraino iritsi eta Hagridek hesian lotu zituenean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 96. orr.

Indioen beraien ustez, ordea, irakaspen ona izan liteke izurria.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 23. orr.

Palestinarrentzat beraientzat ere garrantzitsua da dokumentazio atala, askotan ez baitute lehen eskuko informazioa lortzerik.  Berria - Harian   2005-11-26

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 11 aldiz agertzen direnak)

beraiei begira (21); beraiei ere (13)

baina beraiek (31); beraiek baino (23); beraiek bakarrik (16); beraiek bezala (11); beraiek dira (24); beraiek direla (13); beraiek egin (21); beraiek egiten (12); beraiek ere (174); beraiek ere ez (12); beraiek ez (56); beraiek izan (20); beraiek nahi (20); da beraiek (11); dira beraiek (12); dute beraiek (14); eta beraiek (118); eta beraiek ere (15); ez beraiek (11); zuten beraiek (20)

beraiekin batera (29); beraiekin joan (12); ere beraiekin (11); eta beraiekin (45)

beraien artean (71); beraien arteko (36); beraien aurka (11); beraien aurrean (34); beraien helburua (11); beraien herrixkak (14); beraien kontra (16); beraien lana (12); beraien ustez (24); da beraien (28); dira beraien (11); dute beraien (21); ere beraien (13); eta beraien (160); eta beraien artean (11); eta beraien herrixkak (14); hiri eta beraien (15); zen beraien (12); zuten beraien (13)

beraientzat ere (12)


beraienganatu, beraiengana(tu), beraienganatzen da/du ad beraingana joan; beraiengana eraman.

Itxaron egin diote honantz itzuli eta ostera beraienganatu den arte, biribilean hartu dute.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 28. orr.


berakatx ik berakatz.

berakatz (orobat berakatx g.er.) iz baratxuria.

Mediterranear gizontxo beltzaranak, berakatz usainekoak; eslaviar erraldoiak; hiru txinatar; laskar-talde bat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 176. orr.

2 berakatz zopa (corpusean berakazopa soilik)

Bisigua eta bainapatatak, txitxarroa eta arroza, itsukia eta garbantzua, lirioa eta berakazopa, arrantzontziek legatzetan ari zirela harrapaturiko beste arrain zantarrak, bentara ateratzeko gauza ez zirenak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 368. orr.


berakazopa ik berakatz 2.

berandu1 adlag 1 ohi den, egoki den, behar den uneaz geroago. ik belu. ant goiz1.

Hamabi eta erdiak ziren, berandu.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 52. orr.

Arratsalde batean, berandu, kalerako jantzita baina ohean etzanda nengoelari [...] beheko telefono publikoan deitzen zidatelako abisu eman zidaten.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 111. orr.

-Zer dela-eta horren berandu?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 255. orr.

Berandu, beranduegi, gutuna irakurri ondoren, ohartu omen nintzen gertatu behar zuenaz edo gertatuko zenaz eta alferrik egin omen nuen korrika emakumearen bila, nik neuk martxan jarria nuen heriotzaren gurpil eroa geratu nahirik.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 16. orr.

Hurrengo egunean berandu jaiki zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 235. orr.

Sekula ez zitzaion arraroa iruditu Rose berandu bazetorren afaltzera.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 43. orr.

Ez itzuli berandu, eta kontuz ibili.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 93. orr.

Barkadazue berandu heldu izana, mesedez.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 52. orr.

Beagle 2 misioaren aurrekontua ez zen behar bezala administratu, eta dirua berandu iritsi zen.  Berria - Gaiak   2004-05-27

Zerorrek eskatu duzun elkarrizketara berandu agertzea ez da itxura.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 395. orr.

Bakardadea pisugarri baitzitzaion eta loa berandu eta nekez agertzen baitzen, desgaraiz askotan.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 16. orr.

Berandu genbiltzan, eta Florari ama bainatu behar zuela sartu zitzaion buruan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 325. orr.

Berandu egiten ditut urteak, gainera, azaroan.  Berria - Kirola   2004-09-22

Gero, ordulariari begiratu, eta berandu egin zitzaiola esan zuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 82. orr.

Berandu egin bide zaio, urrats luzez ibiltzen hasi baita.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 155. orr.

Nikolaj Trubetzkoy errusiar printzearen Grundzüge der Phonologie obra handia ez zen berandu arte ingelesera itzuli.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 145. orr.

Malfoy ez zen ikasgelan agertu ostegun goizean berandu arte.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 103. orr.

Ni arratsean Balbotarren etxean gelditzen nintzen berandu arte.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 254. orr.

Goiz osoan, eta arratsaldean berandu arte, hego-mendebaldeko haize gozo leuna izan zen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 66. orr.

Goiz-goizetik arrats berandura arte aritzen zen lanean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 333. orr.

Ospakizuna gauean berandura arte luzatu zen, eta halako batean zutitu eta hitz egiteko bairatu ninduten.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 284. orr.

Harry bat-batean ohartu zen hamar minutu berandu zebilela Arte Ilunen Aurkako Defentsako eskolara joateko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 140. orr.

Hamar minutu berandu baino ez.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 105. orr.

Gaur ere bost minutu berandu.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 32. orr.

Ni berandu samar heldu nintzen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 150. orr.

Gora!, egin dugu geuk ere, baina berandu samar, kontrabidean bezala.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 235. orr.

Zergatik dator hain berandu haren gudu-gurdia?  Elizen arteko biblia   Epa 5,28

Gau batean berandu, Hinde Shevach, lo zegoela, korridoretik zetozen urrats batzuek esnatu zuten.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 181. orr.

Gauez berandu etorriko gara soroetan barrena.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 70. orr.

Ai zuek, goizean goiz edanari ekin eta gauean berandu arte ardoz berotzen zaretenok!  Elizen arteko biblia   Is 5,11

Ondoko gauean berandu Pepponeren emaztea aurrera azaldu zitzaionean, oin artean petardo bat lehertu balitzaio bezala zutitu zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 65. orr.

Berandu hasten dena are beranduago iristen da.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 420. orr.

-Beranduago zelakoan nengoen -esan zuen andreak-. larunbatean, beranduago joaten ginen kolegiora, meza izaten genuen kaperan eta nik har-monioa jotzen nuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 118. orr.

Hitz eman diot Maudi ez nintzela gauerdia baino beranduago oheratuko.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 153. orr.

Neu ere inoiz baino beranduago nabil.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 103. orr.

Ez dit beranduago arte baizik egin liskarrik, bai ezti-eztia egin ere, eta halako eraz...  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 358. orr.

Baina guztiak du bere erdigunea, nora goizago edo beranduago guztiok itzultzen garen.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 210. orr.

Asteak aurrera zihoazen, asteroko bere gutunarekin, eta egun bat lehenago edo beranduago iristea postariaren lan-martxari egotzi behar.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 32. orr.

Hobe duzu zure kabuz hobetzen hasten bazara, lehen edo beranduago sakonago zuzendu beharko duzu-ta.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 21. orr.

Eta orain, lau urte beranduago, hara non nire pertsonaia bizilagun bihurturik aurkitzen dudan.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 25. orr.

Ordubete beranduago ere, nik oraindik aztarrenik ez, haiek nor ote ziren.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 98. orr.

Kostazainak abordatu zuen ordubete eta luze beranduago.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 279. orr.

Eskolatik hiruretan ateratzen da, baina gehienetan beranduago arte geratzen da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 216. orr.

Aplikazio infinituko teknika horrek dei egiten digu, eta bide ematen, Eneida baino beranduagokoa balitz bezala korritzera Odisea.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 45. orr.

Ia beti beranduegi izaten da, zeren eta ordurako oroimen historikoa ez baita existitzen, aitona-amonek gordetzen baitute oroimen hori.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 38. orr.

Bat-batean, damutu egin nintzen egiten ari nintzaionagatik, baina beranduegi zen geratzeko, beranduegi barka eskatzeko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 104. orr.

Gurasoak beranduegi ohartu ziren haurra falta zutela.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 133. orr.

Beranduegi ote zuen gauzen ikuspegi biribilago bat izateko?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 250. orr.

Sei orenetan beranduenez zure etxean izanen naiz.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 153. orr.

Ekainaren 3an (beranduenik) Venezuelan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 215. orr.

2 (adizlagun baten eskuinean)

Herenegun gauaz Ximurrak Josurenera deitu zuen, aski berandu, nitaz galdezka.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 54. orr.

Nahiko berandu behar du izan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 135. orr.

Heziketa eta muga horien kontzientzia eta ezagutza argiak gero etorri dira, franko berandu nire bizitzan.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 140. orr.

Ez al dun oso berandu hi oraindik kalean egoteko?  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 143. orr.

-Akaso lar berandu da.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 127. orr.

Izugarri berandu etxetik irteteko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 17. orr.

Ikaragarri berandu zetozen; izugarri berandu zetozen, esan zien Mintak.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 97. orr.

2a (izenondo gisa)

Puzka irteten zitzaizkidan algarak, eta Nerinak eskua jarri behar izan zidan ahoan, gau berandua baitzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 283. orr.

Argiak pentsarazi zion goiz berandua zela.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 274. orr.

Goiz beranduan esnatu zen biharamunean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 75. orr.

Ez naiz gau berandua arte lokartu. Atzera berriz Dicki deitu nionean [...] gauerdi berandua zen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 74. orr.

Parisen, neguko arrats berandu hartan, OLko lantegian -eskerrak ondo berotuta zegoen-, argi-azaoa piztu zen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 146. orr.

Arratsalde beranduan, Dabid heldu, eta dena kontatu nionean, berehala deitu zuen autobus konpainiara.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 27. orr.

Gau beranduan, zerbitzariak lasterka atera ziren.      - 0. orr.

Gau beranduan eta gogoa ilun iritsi nintzen nire ganbaratxora.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 314. orr.

Gaueko ordu berandu hartan, gela hartako beroan, gogortasuna eta borondatea urtzen ari zitzaizkion barrenean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 143. orr.

Gauerdiko ordu berandu hartan Padre Solanak bere talaia utzia izango zuela uste genuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 383. orr.

Kalean bizkor ibiltzeko ohitura zuen, baita egunez ere, eta inoiz gaueko ordu beranduetan hirian gertatzen bazen, presaka egiten zuen bere bidea, irudikor eta larri.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 104. orr.

Biharamun beranduan esnatu nintzen, hazkuraz zimitzengatik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 198. orr.

-Salamon ere jaitsi berria izango dugu Zuberoatik, elurte berandu hau ez da-eta batere parte onekoa! -esan zion Norari ahots argiko gizonak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 162. orr.

Erneguka aritzen nintzen beti egunkariaz, baina, nire kolkoan, ez zitzaizkidan hain zoritxarreko iduritzen irteera ordu beranduak edo bi asteburutan behingo lana.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 193. orr.

"Haur jaio eta haur bihurtu" esan ohi da, eta bere biziaren arratsalde beranduan haur bihurtzen da pertsona atzera berriz.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 126. orr.

Atsedenaldi bat besterik ez dugu egin oraingoz, bidegurutze triste bateko gasolindegi triste baten, bazkalordu beranduan.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 71. orr.

· Hamaikak iraganak ziren, berandua zen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 122. orr.

Jendeak elurraren berandua, udaberri sasoitsuan guztiz ezohikoa, zuen solasgai nagusi  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 157. orr.

3 (izan aditzarekin; da aditzarekin)

Raimundo Silva oso hurbil zegoen, Berandu da, esan zuen Maria Sarak, eta leihorantz egin zuen so.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 314. orr.

Bere garaian ez nuen jakin izebarengana hurbiltzen, eta orain berandu da.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 484. orr.

Irabazteko sekula ez da berandu.  Berria - Kirola   2004-02-01

Berandu zen, mugitu beharra neukan, beraz.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 64. orr.

Ikaratu egin zen, berandu baitzen, eta galdetu zuen: zer gertatzen da?  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 187. orr.

Berandu behar zuen izan, ez nuen-eta kaleko hotsik sentitzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 212. orr.

Litekeena zen ordea, dagoeneko berandu izatea. · (du aditzarekin) Zoaz bizkor etxera, berandu duzu eta.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 198. orr.

Baina orain berandu zenuen ezkutatzeko.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 51. orr.

-Jaiki ziztuan, berandu diagu!  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 15. orr.

4 (goiz-ekin batera)

Jaunak higuin du bihotz-harroa, goiz edo berandu izango du zigorra.  Elizen arteko biblia   EsZ 16,5

Goiz edo berandu, bildu beharko zaie jatorrago, adiskidetu nahirik.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 30. orr.

Gaurtik aurrera oker horren kontu eske etorriko zaion unearen zain biziko da, goiz edo berandu gertatuko da, baina ezinbestez gertatu egingo da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 68. orr.

Eta, egia esan, goiz ala berandu beti jasotzen zuen, nahiz eta berak luze amestutako rolik inork eskaini ez.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 17. orr.

· Alferrik duzue goizean goiz jaiki eta berandu oheratzea, nekearen nekez ogia irabaztea.  Elizen arteko biblia   Sal 127,2

5 beranduko izlag

Beranduko damuak alferrik izango dira.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 76. orr.

Gaueko parrandak-eta, beranduko erretiroak-eta...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 136. orr.

Beranduko onddoek ere estimaziorik izan ohi dute.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 384. orr.

Delako alaitasun edo lasaitasun hori, beranduko helenismoaren garaiko "alaitasun grekoa", ezin ote liteke izan gainbeheraren, nekearen, eritasunaren seinale?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 133. orr.

Saiatzen nintzen, ahal bezain ondoen, praktika ez galtzen, gauean Lucy oheratu osteko beranduko orduetan idatziz, edo hamabost minutu hemen eta hogei han hartuz liburu-dendan lan gutxi zegoen guztietan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 266. orr.

Berdin drogak -68ko maiatzaren eta mugimendu kontrakulturalaren eragin berandukoa, ordura arte oso kasu berezietan baino ez baitzen ageri halakorik gure artean-.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 91. orr.

Zalantza handiena Perfekzio Ispiluaren kokapenak sortzen du, ezaguna baita hau berandukoa dela eta Bonabenturaren Legenda erabiltzen duela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 52. orr.

Udako beroa, arratsaldean beranduko tea, probintzietako marmarrak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 116. orr.

6 berandu baino lehen

Berandu baino lehen jakin genuen zer zen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 28. orr.

-Berandu baino lehen Andaluzian izango naun.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 75. orr.

Erreginaren oheburuan ikusten baldin banauzu, berandu baino lehen hilko den seinale.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 140. orr.

Artur: damutu zaitez, berandu baino lehen, eta zigor itzazu hau guztia prestatu dutenak.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 68. orr.

Handi samarren bat pasatuko da noizbait, norbaitek berandu baino lehen neurririk hartu ezean.  Berria - Kirola   2006-02-21

Ez nuen Angeloren berririk, baina berandu baino lehen jakingo omen genuen zein kartzelatara eraman zuten.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 278. orr.

ETAk ez badu berandu baino lehen su-etena ematen, ezker abertzalearen proiektu politikoa amildegira eramateko arriskua dago, -Izutu nintzen egia esan halako oihua entzunda Duesoko patioan, ez niregatik, neu hiltzeko bainengoen berandu baino lehen, baizik eta lagunengatik, guraso asko genituen tarteko, eta falangista haiek guztioi tiroka ekin behar zigutela baitzirudien.  Berria - Euskal Herria   2004-05-04

Herve Gaymard Frantziako Ekonomia ministro berriak esku hartu behar izan zuen atzo EADSeko barne borroka berandu baino lehen eteteko.  Berria - Ekonomia   2004-12-07

Entzun berandu baino lehen.  Elizen arteko biblia   Jr 13,15 tit

Sala nazazue berandu baino lehen.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 47. orr.

· Saia zaitez geldiarazten berandu baino lehenago.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 158. orr.

7 berandu gabe

-Berandu gabe bidal dezatela haren deskripzioa Nijni Novgorodera, Permera, [...] eta haria moztuta ez daukaten postu telegrafiko guzti-guztietara!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 29. orr.

Berandu gabe itsatsi zitzaion elurra belarrari, baita bideetako asfaltoari ere.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 62. orr.

Hurbil dago haien hondamendia, berandu gabe etorriko da haientzat prestaturik dagoena.  Elizen arteko biblia   Dt 32,35

Eguzkia arin zihoan zerumugatik gora, eta lehenbiziko izpiek berandu gabe uxatuko zituzten lurrunak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 347. orr.

Gelaren zoko batean aterkia utzi zuen, non berandu gabe putzu txiki bat sortzen hasi baitzen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 290. orr.

· Agian denak ontsa bururatuko dira sobera berandu gabe.  Herria   2003-03-06

8 berandutik berandura

1856ra arte, haren gutunak jaso zituen berandutik berandura.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 88. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

agian berandu (7); ala berandu (6); aski berandu (9); badakit berandu dela (4); baina berandu da (5); baina berandu zen (26)

berandu abiatu (4); berandu agertu (4); berandu ailegatu (15); berandu ailegatuko (5); berandu ailegatzen (4); berandu arte (77); berandu arte egon (5); berandu arte egoten (4); berandu arte geratu (6); berandu bada ere (18); berandu baino lehen (112); berandu baino lehenago (4); berandu baitzen (6); berandu bazen (4); berandu bukatzen (4); berandu da (84); berandu da eta (9); berandu dabil (6); berandu dator (8); berandu datorrela (7); berandu dela (11); berandu duk (5)

berandu egin (15); berandu esnatu (9); berandu eta (22); berandu eta gaizki (6); berandu etorri (22); berandu etxeratu (4); berandu etxeratzen (5); berandu ez (9); berandu gabe (74); berandu hartu (6); berandu hasi (28); berandu hasi zen (11); berandu hasi zuen (5); berandu hasten (5); berandu heldu (18); berandu helduko (9)

berandu ibili (5); berandu iristea (6); berandu iristen (19); berandu iritsi (83); berandu iritsi da (10); berandu iritsi dela (4); berandu iritsi nahi (5); berandu iritsi zen (21); berandu iritsi ziren (5); berandu iritsiko (17); berandu itzuli (6); berandu itzultzen (8); berandu izan (27); berandu izan baino (6); berandu izanen (4); berandu izango (14); berandu izango da (4); berandu izango zen (4); berandu izatea (4); berandu jaiki (6); berandu joan (4); berandu konturatu (4); berandu nabil (8)

berandu ohartu (5); berandu oheratzen (5); berandu samar (43); berandu samar heldu (5); berandu sartu (5)

berandu xamar (4); berandu zebilen (4); berandu zela (15); berandu zen (95); berandu zen jada (11); berandu zen ordurako (8)

beti berandu (19); egiteko berandu (6); erdi berandu (5); etxera berandu (4); ez da berandu (13); gaizki eta berandu (5); gauean berandu (14); gauean berandu arte (7); gaur berandu (4); goiz ala berandu (4); goiz edo berandu (33); goizean berandu (4); hain berandu (38); hamabost minutu berandu (4); horren berandu (4); lar berandu (6); minutu berandu (12); nahiko berandu (8); nahiz eta berandu (4); orain berandu (10); orain berandu da (5); ordu berandu (4); ordu erdi berandu (5); ordubete berandu (6); ordurako berandu (9); ordurako berandu zen (5); oso berandu (92); oso berandu arte (13); oso berandu da (5); oso berandu zen (5); sobera berandu (5); sobera berandu gabe (4)

gau berandua (3)

apur bat beranduago (10); askoz beranduago (9); askoz ere beranduago (6); astebete beranduago (9); baino askoz beranduago (5); baino beranduago (66); baino beranduago hasi (6); baino ordubete beranduago (5); batzuk beranduago (25); behar baino beranduago (4)

beranduago amaitu (4); beranduago arte (8); beranduago arte ez (3); beranduago atera (4); beranduago baina (3); beranduago egin (5); beranduago egitea (3); beranduago eman (3); beranduago ere (7); beranduago eta (8); beranduago etorriko (3); beranduago etxeratzen (3); beranduago hasi (18); beranduago hasi zen (7); beranduago hasi ziren (5); beranduago heldu (8); beranduago heldu zen (4); beranduago heldu ziren (3); beranduago helduko (3); beranduago iristea (3); beranduago iristen (3); beranduago iritsi (11); beranduago iritsi zen (6); beranduago irteten (4); beranduago jakin (3); beranduago joaten (3); beranduago sartu (3)

bi egun beranduago (5); bi urte beranduago (11); bost minutu beranduago (5); egun bat beranduago (7); egun beranduago (12); gero eta beranduago (10); goizago edo beranduago (6); hamar minutu beranduago (6); hamar urte beranduago (8); hilabete batzuk beranduago (3); hilabete beranduago (13); hiru urte beranduago (8); hogei urte beranduago (4); inoiz baino beranduago (6); lau urte beranduago (5); laurden beranduago (5); lehenago edo beranduago (24); minutu bat beranduago (3); minutu beranduago (19); nahi baino beranduago (7); ohi baino beranduago (6); ordu batzuk beranduago (9); ordu erdi beranduago (9); ordu laurden beranduago (5); ordua baino beranduago (3); ordubete beranduago (20); pixka bat beranduago (6); sei urte beranduago (3); urte batzuk beranduago (6); urte beranduago (68); urtebete beranduago (17); uste baino beranduago (7); zenbat eta beranduago (4); zortzi urte beranduago (3)

beranduagora arte (4)

arratsalde beranduan (5); gau beranduan (13); gau beranduan heldu (2); goiz beranduan (2)

baina beranduegi (33); baina beranduegi zen (17); beharbada beranduegi (3)

beranduegi da (33); beranduegi dela (6); beranduegi duk (6); beranduegi ere izan (3); beranduegi ez izatea (3); beranduegi ez ote (4); beranduegi heldu (6); beranduegi iritsi (11); beranduegi iritsiko (5); beranduegi izan (17); beranduegi izan baino (3); beranduegi izan zen (3); beranduegi izango (19); beranduegi izango da (13); beranduegi izaten (3); beranduegi izaten da (3); beranduegi konturatu (4); beranduegi ohartu (4); beranduegi ote da (3); beranduegi zela (8); beranduegi zen (57); beranduegi zen jada (3); beranduegi zen ordea (3)

dagoeneko beranduegi (3); ez da beranduegi (9); orain beranduegi da (3); orain beranduegi zen (3); ordurako beranduegi (6); ordurako beranduegi zela (3)

ahalik eta beranduen (4); beranduen dela (3)

beranduenez jota (4)


berandu2, berant, berantzen (orobat berantu g.er.) da/du ad ipar berandutu.

Bainan berantzen ari dira kanbiamenduak.  Herria   2001-01-18

Berantzen ari zait.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 31. orr.

Baina bego horretan gaurko, berantzen ari du eta Kattalin loa ezin atxikiz dago.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 114. orr.

Orain, haatik, utzi behar zaitut, autobusak ez du beranduko.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 89. orr.

Azkenean etzan gaitezke... baina loak berantzen du.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 153. orr.

Urte baten gibelatzapenarekin egiten dira ondarrean hauteskunde horiek asko arrazoinez beranduak.  Herria   2005-03-24


berandura iz berandutzea.

Gure ikastetxean orenak oren, ez baitzen holakorik egundaino ikusi, ez dugu guk jakin, zer esplikazio eman zion Lafittek jaun superiorari berandura hortaz.  Herria   2001-09-27


berandutiar izond/adlag berandu dabilena.

Oso luze, oso motel, nagi eta berandutiar ibili da aurten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 108. orr.


berandutu, berandu(tu), berandutzen 1 da ad atzeratu (denborari buruz mintzatuz), geroratu. ik luzatu.

Ez gara berandutuko, ez izan beldur, ez estutu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 115. orr.

Trenak arratsaldeko hiruretan zuen ordua, baina sarritan berandutzen zen, eta igual ez zen iluntzera arte ailegatzen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 41. orr.

Durant jaunak berehala azaldu zion emazteari lanez gainezka zebilelako berandutzen zela.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 44. orr.

Badakigu lanaren bostehun ale eskatu zizkiotela Cintruenigotik, eta Lizarrako moldiztegitik haraino eraman behar zituen mandazaina nonbait atzeratu zela, berandutu ere bai, eta iritsi zenean, eskatzaileak jada ez zituela nahi.  Berria - Kultura   2004-11-21

Ni ere berandutzen ari nauk.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 346. orr.

-Asko berandutu naiz? -galdetu zion Itziarrek, tonu alaiez.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 251. orr.

Taxi bat hartu behar nuen lehenbailehen gehiegi berandutuko ez banintzen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 68. orr.

-Hona zure senargaia berandutu izanaren arrazoia.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 190. orr.

Behin ere ez naiz [...] emakume batengatik, ezta ordu-erdi batez ere berandutu lan-bilera batera.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 145. orr.

Baina atzera igo nintzen, asko berandutu gabe, hamar minutu ere pasatzen utzi gabe.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 96. orr.

Zortzi minutu bakarrik berandutu zen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 132. orr.

Giltzorde batekin atea ireki eta barrura sartzea erabaki zuen, apur bat berandutuz gero Olatz kezkatu egingo zela bazekien arren.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 196. orr.

Bizia ere kenduko zien, baldin eta sendagilea apurtxo batez bada ere berandutu balitz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 186. orr.

Niri lekuz kanpo zegoen esaldi bat iruditu zitzaidan baina komisarioak berandutzen ari zen galdeketa bideratu nahi izan zuen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 70. orr.

Lehenago ere abiatuko ziren, baldin eta berandutzeak ofizialen buruzagia hain biziki haserretu izan ez balu.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 354. orr.

Ez dugu berandutzerik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 207. orr.

• 2 zaio ad

Mugitu beharra dugu, berandutu egingo zaigu bestela.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 154. orr.

Berandutu egin zait ordea, eta argirik ez dudanez Manhattanera itzuli behar izan dut, Tomen etxera.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 65. orr.

Gau batean Canalillotik etxerakoan berandutu zitzaielarik, Patriarcaleko hilerri abandonatuaren inguruko kale-zulo ilun batean, itxura txarreko bi gizonekin egin zuten topo.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 299. orr.

Berandutuko zitzaion susmoarekin, erlojuari begiratu zion Giovanni Mazonik, baina presarik ez zuten agertu beste biek.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 40. orr.

Ene!, joan behar diat, agudo gainera, berandutu egin zaidak eta.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 41. orr.

-Barkatu, zaharra, berandutu egin zaidak.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 204. orr.

Berandutzen ari zitzaiola esan, eta kanpoaldera abiatu ziren biak.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 30. orr.

-Zergatik berandutu zaizu hainbeste? -galdetu zion Kostanjoglok atean agertu zenean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 455. orr.

Nolatan berandutu zait hainbeste?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 206. orr.

Oso lanpeturik dabil, eta, nonbait, berandutu egin zaio.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 442. orr.

Laster agertuko zitzaion aita eskaileretan behera, berandutu egin zitzaiela, eta kalesara itzultzeko ordua zutela iragarriz.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 118. orr.

-Berandutzen ari zaigu -ohartarazi digu azkenik Danek-.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 130. orr.

• 3 du ad

-Ezustekoren batek berandutu gaitzake, eta armadak lerroetan aurrera egin behar badu, muinoetatik ateratzerakoan berriro antolatzeko denbora beharko da.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 128. orr.

Nik izaera zehaztugabeko egitekoak argudiatu nituen gauzak berandutzeko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 295. orr.

Lanen batek berandutuko zuela pentsaturik, atzera-aurrera hasi zen Nora katedral aurreko plazan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 159. orr.

Natura osoak baitzirudien nahiko lukeela ilunabarraren unea berandutu-.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 52. orr.

Markesaren eskuinaldean, berriz, aulki huts bat ageri zen, eta azken orduko larrialdi baten deiak berandututako Velasco sendagileari zegokion, markesak argitu zuenez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 205. orr.

Bazegoen ere halako antsietate bat, hots, botere aldaketa berandutuz gero, hautatu beharreko trantsizio gobernu baten aldeko presioa geldiezina bihurtuko zela.  Berria - Mundua   2004-04-09

Beste ardo bat eskatu du, horrek bazkalordua berandutuko dion arren.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 50. orr.

· 19 minutuz berandutu du gaur ere goizeroko jaikitze hori.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 290. orr.

4 (egunari buruz)

Berandutu zuelarik, ikasleek hurbildu eta esan zioten: -Toki hau oso urruti dago eta berandu da.  Elizen arteko biblia   Mk 6,35

Eta jarrai aurrera, aitakide jauna, berandutzen ari du eta.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 31. orr.

Berandutzen zuelarik, ikasleek Kristori eskatzen diote han zegoen jende piloa etxera bidal dezala.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 163. orr.

Ekin diezaiogun; berandutzen ari du eta asko daukagu egiteko eta esateko eta erakusteko.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 155. orr.

5 (era burutua izenondo edo izen gisa)

Nekazari berandutuei ere erasotzen zieten, gauez etxe inguruetara etortzen ziren, eguzkia ezkutatzen zenetik jaikitzen zen arte uluka aritzen ziren, eta ukuiluak husten zituzten.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 123. orr.

Ez nuen beraz mahairik bilatu niretzat eta zutik geratu nintzen barran, beste bi bezero beranduturen ondoan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 12. orr.

Ez zegoen inor, ez kafetegi argiturik, beranduturen bat edo beste, presaka.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 360. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berandutu egin zait (5); berandutu egingo zaigu (4); berandutu gabe (4); berandutu nahi (3); berandutu zen (6); berandutuz gero (5); berandutzen ari (24); berandutzen ari da (4); berandutzen ari zen (4); berandutzen zen (3); ez berandutu (7); ez dut berandutu (3); gehiago berandutu (3)


berandutxo (orobat) adlag adkor berandu.

-Ordu bata... berandutxo helduko gara.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 13. orr.

-Berandutxo izango da.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 76. orr.

Hori dena gerra bere gorienean dagoenean eskuratu du, berandutxo ote dabilen dagoen Hemingwayk.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 50. orr.

Berandutxo arte, gerra zibilaren hotsak gainean genituenean ere, etorri ohi ziren ijitoak atez ate, farfailak, harizko izarak, nylonezko oihalak eta horietakoak eskaintzera, beti lelo berdinaz: [...].  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 26. orr.

Berandutxo da, beharbada, inguru horietan abiaturik baita Errepublikaren erasoaldia.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 83. orr.

Tira, kontua dun esan didala berandutxoago pasatuko dela, zer ordutan ez dakiela.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 125. orr.

Finaleko Goikoetxearik onena azaldu zen une horretan, baina berandutxo zen jada.  Berria - Kirola   2004-09-12

Berandutxo, baina...  Berria - Kirola   2004-10-09


berandutza iz berandutzea, atzerapena.

-Barkatu berandutza, jauna.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 126. orr.

Legegilearengana jotzeak berandutza kaltegarriak ekarriko lizkioke justizia eskaleari eta, okerrago dena, legeen zuhurtzia eta santutasuna auzitan jarriko.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 51. orr.


berandutzaile izond berandutzen duena.

Ez zaio hemen kontrajartzen enuntziatu desbideratzailea (ez-ohikoa, profetikoa, berandutzailea, jeniala edo patologikoa) ezaugarrituko lukeen irregulartasunari iritzi arruntaren ertzetan edo ohikoagoak diren testuetan  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 165. orr.


berandutze iz atzeratzea (denboraz mintzatuz), geroratzea.

Atzo, goizeko hamar orenen inguruan, alaba oraino ez ikusi izanaz harritua, neure gelaria igorri nuen berandutze hori zergatik izan zitekeen jakitera.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 519. orr.


beranduxe
1 beranduxeago apur bat beranduago. ik berantxe.

Gizonezkoa beranduxeago iristen zen beti, eta errituala beti zen berdina.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 158. orr.

Urtean-urtean beranduxeago agertzen nintzen eta apur bat gehiago luzatzen bertan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 156. orr.

Besoa beranduxeago moztu zioten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 49. orr.

Garai horretan, agian beranduxeago, Manhattango Mendebaldetik auto gorri bat, Tom eta Angie barruan, abiatu zen Central Park gurutzatzera.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 62. orr.

Lehentxeago edo beranduxeago, bidea ezagutzea eta bidea ibiltzea ez direla gauza bera konturatuko zara.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 134. orr.

Egunak argitu baino lehen, demostrazioa eskuan zutela, lotan zeuden, gogobeterik; ez ziren esnatu eskola hasi eta beranduxeago arte.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 138. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

lehentxeago edo beranduxeago (5)


beranduxko adlag berandu samar.

-Lanetik beranduxko atera eta nahiago etxean gelditu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 213. orr.

Halaberean hartu beharko nukeen, irrigarri ez gelditzekotan, baina begi-motzek eta Ximurra buruz buru izateak beranduxko luzarazi zidaten eskua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 370. orr.

Gaueko hamaikak baino gehiago ziren, beranduxko igandeko zukuari bere azken tantak hurrupatu nahi dizkiotenentzat ere.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 228. orr.


beranduzko adlag berandukoa.

Hurrengo gutuna, noski, T.-ko kronikara doa, eta orduan bai izanen duela aferak erremedio gaitz eta beranduzkoa.  Berria - Kultura   2004-08-14


beraneante iz udatiarra.

Bilboko beraneante errubia polit eta tuntun haietako bat maite zuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 70. orr.

Zarauzko beraneante aberatsek ondo ordaintzen zitean behiaren erreberoa edateagatik.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 207. orr.

Neskamerekiko beraneante asko etortzen zen orduan.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 100. orr.

Han agertu zuan festara jende sail bat, gehienak balnearioan bertako neskameak, baina baita han zebiltzan beraneante jendea ere.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 57. orr.


berangar izlag/iz Berangokoa, Berangori dagokiona; Berangoko biztanlea.

Bigarrengoan ere, oreka galdu zuten berangarrek eta primeran baliatu zuen Gaztedik.  Berria - Kirola   2004-02-03


berangile iz

Hunek Donibane Garazin dauka bere lana Patrik-ek berriz "berangile" lana duelarik bere ofizioa.  Herria   2001-07-05


berankeria iz berandutze gaitzesgarria.

Kristinarekin alderantziz gertatzen zitzaidan: berankerian gailentzen ahaleginduta ere, hura beti azkena.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 395. orr.


berankor izond/iz berandukoa; berandutzen dena.

Gauza beltz eta txiki bat herrestan zebilen, gelako berotasunak suspertutako udazkeneko euli berankor bat inondik ere.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 138. orr.

Azoka Zaharraren inguruko tabernetan jende berankor asko, etxerako asmoak oraindik hozitu gabeak.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 134. orr.

Garajean auzo berankorren batekin topo ez egiteko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 27. orr.

Igande eguerdietako otordu-lege berankorrak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 230. orr.

Fruituak bana beste % 8-ez, baratzekariak % 17-ez, ainitz baita ez idurika! Idortearen falta naski, eta udaberriko hormaldi berankor batzuena...  Herria   2003-11-20

Sor eta lor gelditu nintzen, baina nire erreakzio ahalmen murritz eta berankorrari egotzi behar litzaioke hori.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 28. orr.

Ezertxo ere esango ez zuela zirudienean, erantzun sor, berankor, izugarri urruna iritsi zen: hilobi batek horrelaxe erantzungo lieke dei sarriei.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 91. orr.

Lituaniera, esaterako, idatzizko dokumentuen bidez, 1540tik aurrera baizik ez da ezagutzen; baina, halere, lituanierak garai berankor horretan oro har agertzen digun indoeuropar hizkuntzaren irudia edo egoera, K.a. III. mendeko latinak ematen duena bezain zehatza da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 51. orr.

Ohikoa da zenbait bankuk eta telefonia enpresak bezeroak berankorren zerrendetan sartzea, zorrak kobratzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-01-07


berankortasun iz berankorra denaren nolakotasuna.

Maileguak %23,5 handituta eta berankortasuna minimoetan mantenduz (%0,68 baino ez) lortu ditu emaitza on horiek.  Berria - Ekonomia   2004-10-21

Interes tasa apalak negozioa handitu du eta, mementoz, berankortasuna eta kostuak kontrolpean dituzte bankuek.  Berria - Ekonomia   2004-04-15

Berankortasunaz gain, euskaldunari atxiki izan zaion nortasun serio eta gogorrarekin lot daitezke, Plazaolaren arabera, euskal artearen ezaugarriak.  Berria - Kultura   2004-07-18

Zalantzazko aktiboek eta berankortasun indizeak, aldiz, inoiz izandako mailarik apalenean jarraitzen dute.  Berria - Ekonomia   2004-04-24

Kutxaren zalantzazko indizeek murriztera egin dute, eta abenduaren 31n berankortasun indizea %0,28an kokatu zen.  Berria - Ekonomia   2004-01-17

Berankortasun ratioa, %0,66koa izan zen.  Berria - Ekonomia   2006-02-11


beransko ik beranxko.

berant 1 adlag berandu.

Ostatuko gela erraldoian arratsaldeko bietan gosaldu eta gero, Mikel eta Nina hoteletik berant atera ziren.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 83. orr.

De Villepin berant etorriko da eta berritasun gutxirekin.  Berria - Euskal Herria   2004-10-13

Jakes Haundia bere esposarekin Kanadako giro goxoan berant konturatu ziren zer gertatzen zen.  Herria   2004-07-22

Jandarmak ere, edozein jende bezain abilak baitira, ohartzen dira, berant iratzartu direla eta arranguratzen dira kanpoarekin dituzten beren lotura bereziak moztuak direla.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 202. orr.

Orduan ere berant nenbilen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 91. orr.

-Barkatu hain berant deitzeagatik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 15. orr.

Sexuan berant hasten da, eta goizik gelditzen.  Berria - Kultura   2006-04-21

Eta ez oso berant, jin zen pilota punperat.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 202. orr.

Beldur naiz berant samar ez ote zabiltzan harekin ezkontzeko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 590. orr.

Mendebalde moderno berant sekularizatuaren zientzia berria.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 268. orr.

Egia da zinez berant hasi zirela heben plantatzen.  Herria   2001-05-03

Gauerdi irian ukana zutela hil mezua Baionatik, beraz biziki berant, eta nahiago ziela goizian goizik abiatu mendian gora.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 223. orr.

Etxe hori aipatzen dugunaz geroz, jakin behar da, anitzez berantago, I972an, egina izan dela oroitarri bat Ardandegiko ondoan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 33. orr.

Ipar Euskal Herrian eta Biarnon atxilotuen atzo gauean deklaratu zuten Laurence Leverten aitzinean, berant arte.  Berria - Euskal Herria   2004-10-08

Berant arte, giro gaitza, dela karrikan, dela jatetxe eta ostatuetan.  Herria   2005-11-03

Aduanatik kilometro bat eta erditan bezala, bazegoen beste zubi bat, "Bidondoko zubia", hau ere berant arte ezagutu duguna.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 24. orr.

Berant bada berant, Fernando VII. erregeak azkenean ezagutzen du Louis Philippe frantsesen errege gisa.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 154. orr.

Berant bada berant Ongi Etorria egin behar diogu Dominique Lagrange jaunari.  Herria   2001-07-12

Hobe da berant, sekula ez baino.  Berria - Euskal Herria   2004-10-13

Berantago, arratsaldearen bukaeran, Temple street auzoko karrika hertsi eta jendetsuetako merkatuetan galdu ziren.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 139. orr.

Euskal Herriko toki askotakoa nintzela berantago nuen ulertu.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 127. orr.

Bakartasun tokian ezagutu eta urte batzuk berantago.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 101. orr.

Oren pare bat berantago, denak lo zeuden bentako sabaian.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 103. orr.

Elixabeherea 1829an hasi ziren egiten, bukatzen edo finitzen zutela lau urte berantago, 1833an.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 28. orr.

Urte guziz, otsailean edo berantenaz martxoan, denek paper batzu bete behar ditugu eta zerga-zerbitzuetarat hel-arazi, erranez aintzineko urtean zer irabazi ukan dugun.  Herria   2004-11-11

Orria berantenez maiatzaren 5ean helduko da etxe guztietara.  Berria - Ekonomia   2006-05-03

Ihardespen bat emanen dute urtarrilaren ondarrean bera ntenaz.  Herria   2005-06-23

Koblak postaz igor helbide hontara: [...] berantena maiatzaren bederatzüko.  Herria   2004-05-06

Berehala erabaki zuten elgarren artean Karl Haundiaren azken tropa, berantenik pasatuko zena Ibañetako lepoan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 212. orr.

2 (izenondo gisa) ik berantiar.

Sabaiaren ganga-forma hilzorian zegoen estilo gotikoaren garaipen beranta da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 294. orr.

Gu beti greko berantari edo klasikoari erreferitzen gatzaizkiolako, hala nola Sokrates, Platon, Fidias.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 217. orr.

Kapitalismo berantak erabilitako post-Guggenheim euskal gizarte honetan, zein da bizitza sakrifikatu behar zaion "Beste" nagusi hori?  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 68. orr.

Gandhik Mendebaldeko zibilizazio moderno berantean gizarte-egitura sekularra baino ez zuen ikusi nahi.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 260. orr.

Fede honen aro moderno beranteko bertsio deista edo ateista hau zen: unibertsoaren legea "naturaren legeen" sistema bat zela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 307. orr.

Mendebalde moderno beranteko kulturaren frantziar bertsioan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 263. orr.

Doktor Nafarraren idazlanak berantekoak dira.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 28. orr.

Arratsalde berantean, Gryffindorrekoak gora zihoazenean Sorginkerietako eskolara, ipotxetako batek Harryrengana jo zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 200. orr.

Zaldi-lurralde ideal hartara zaldiaren iriste berantak ondorioak izan zituen etorkinaren nahiz bertakoaren bizitzan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 147. orr.

• 3 iz ipar atzerapena.

Antzoki munizipaleko obrek beranta.  Herria   2005-08-04

Baina zer da oren laurden baten beranta?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 172. orr.

Sei orenen beranta ainitz da, biziki ainitz!  Herria   2003-08-14

Hiru asteko beranta dugu.  Berria - Ekonomia   2006-03-16

Garraioen aldetik, Miarritzeko aireportuan izan diren berantak Parisko grebalariek eraginak izan dira.  Berria - Ekonomia   2006-03-08

Trabak Parisen izan berantek dituzte ekarri.  Berria - Ekonomia   2006-03-08

Patxi Lopez eta Jesus Egiguren 15 minutuko berantarekin sartu ziren gelan.  Berria - Euskal Herria   2004-10-24

Inkesta urte baten berantarekin hasi zen.  Berria - Euskal Herria   2004-08-25

Barkatu berantaz, nik badut neure partea, Postak ere berea.  Herria   2004-04-01

Zonbait berri berant haundi batekin jakiten ditugu, hala nola Michel Gabilondo apezaren heriotzea.  Herria   2001-05-31

Postak beranta haundia.  Herria   2004-05-13

Lehenbiziko egunak, asteak, hilabeteak iragan dira eta gutun batzuk eskuratzen hasi naiz, frantsesez idatziak zirenak lehenik eta sekulako berantarekin, hiru edo lau aste lasterrenentzat Eta berant aire delarik bereziki.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 92. orr.

Uste dut beranta hartua dugula afera horietan dudarik gabe, gure problema da kasu horietan erabakiak ez direla aski goiz edo ez direla batere hartzen.  Herria   2001-11-15

Bi urte irautekoa zen auziak beranta hartua du, akusatuaren osasun arazoengatik.  Berria - Harian   2005-07-10

Pariseko treinak sei orenen beranta bildu du, hiru edo lau aldiz gaitzeko geldialdi luzeak ere eginik!  Herria   2003-08-14

Beranta biltzen badut, preso ezarriko naute.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 82. orr.

Funtsean beldur haiz eta beranta biltzen espres ari haiz!  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 23. orr.

Beranta metatu delako hain segur ere.  Herria   2003-01-14

Lurralde antolaketaren gauzapenaren beranten eta oztopoen arrazoiak instituzio faltan dagoela erran dute.  Berria - Euskal Herria   2006-02-05

· Beranta zen Rhin ibaia Coblence-n pasatu genuelarik.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 38. orr.

Beranta da eta gosetua naiz.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 71. orr.

4 (historia-aroez mintzatuz, dagokion izenaren ezkerrean, maiuskulaz) berantiarra.

Eskandinavia ziztu bizian igaro zela Berant Burdin Arotik, non hasi baitzen sortzen bere zibilizazio berezi bat, Goiz Aro Modernora.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 340. orr.

Berant Erdi Aroan Iparraldeko eta Erdialdeko Italian.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 277. orr.

Berant Aro Modernoan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 264. orr.

Behin eta berriro egin zituzten ahaleginak Berant Inperioak, Espainia eta Frantziako gobernariek, Mendebaldeko Europa osoa estatu edo inperio handi batean batzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 357. orr.

Berant viktoriar baikortasunaren garaian jaioa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 463. orr.

5 berantean adlag ipar berandu.

Aldare bat egiten zen eliza zolan, dena xirio eta lore, xirioen usaina elizaren bete, gauaz, berantean, jendea hor egoiten zen adorazionezko otoitzetan, beilan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 60. orr.

Motosierra deitu tresna berantean baizik ez zaigu agertu, I958an.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 70. orr.

Orai ari zite lanean -adibidez eskolan- gero zuretako errexago dükezü, lana bazter üztea ahal badüzü, eziz berantean lan egiten ikastea.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 108. orr.

Malate auzora heldu zirelarik, pixka bat berantean ziren.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 251. orr.

Frantziako Estatuak hainbat proiektu laguntzeko eman behar zituen dirutzak «berantean» direla aitortu du Lasserrek.  Berria - Euskal Herria   2004-11-21

Biziki berantean zen jada.  Berria - Euskal Herria   2004-12-05

6 berant baino lehen berandu baino lehen.

Berant baino lehen harrapatu nituen biak zaltegian, besarkaturik eta urrumakaturik...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 329. orr.

Bai, berant baino lehen eginen dik gure Italiako izarrak dir-dir Urbiaingo zeruan...!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 283. orr.

Halarik ere, berant baino lehen joaiten zait burua bertze leku baterat, borondatetik ihesi orduan ere... gogoa ustez ongi ferratu arren, haizeak bertzerat baninderama bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 648. orr.

Jauntxo horietarik gehienak protestant dituk, baina berant baino lehen eginen dituk guztiak katoliko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 78. orr.

Kolpe izugarria izan zen hura, bai, eta, halarik ere, are kolpe gogorragoak jasan behar izanen zituen berant baino lehen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 367. orr.

7 berant gabe berandu gabe.

Berant gabe, zalantzaren harrak kitzikatua, otto Izaren ikustera joan naiz.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 63. orr.

Berant gabe jakin ahal izan genuen jakin beharrekoa.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 131. orr.

Itsasoa ez zitzaigun bidaia hartan haserretu, uroski, ez joanean ez etorrian eta, hargatik, berant gabe ohitu nintzen mugimendu hartarat, goiti-beheiti eta beheiti-goiti, uraren sehaskan kulunka.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 241. orr.

Hala, xuxenean Pagabasoko leizerako bidea hartu, eta berant gabe ediren genuen aitaren hilotza, leizearen ertzean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 374. orr.

Kezkatzen nintzen eta izerditan hasten nintzen, zeren berant gabe jakin behar baitzuen ene lepoak zenbat pisatzen zuen uzkiak, François de Villonek zioen bezala...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 557. orr.

8 goiz edo/ala berant

Banekien goiz edo berant eta hain segur nik gutienik ustean "harrapatuko" ninduela.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 148. orr.

Dena den, goiz edo berant, arazoa beharko zuen trenkatu.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 90. orr.

-Ni segur naiz goiz edo berant hori gertatuko dela.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 157. orr.

Urtean zehar, milaka eta milaka bazirela desagertzen ziren haur, gazte eta adinekoak, noizbait, goiz edo berant, nonbaitik berriz ateratzen zirenak, beraz ez zuela balio gehiago kexatzea.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 161. orr.

Oxobik sumatzen zuela, bere gerlari ohi lagun anitzek ez bezala, goiz edo berant, politikak gaina hartzen ahal ziola gerlari eta.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 30. orr.

-Ni segur naiz goiz edo berant hori gertatuko dela.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 157. orr.

Bazuen izigarriko pazientzia; ez genekien zer zen gaztigua edo zigorra; harek aldiz bazekien erein den haziak zerbait ekarriko duela, goiz edo berant.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 204. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aratsetan berant (3); aratsetan berant arte (3); aski berant (6); bada berant (9); berant aire (7); berant aire batekin (3); berant aro (8); berant aro modernoko (3); berant arte (28); berant bada berant (9); berant baino lehen (18); berant erdi aroan (4); berant gabe (20); berant gabe jakin (5); berant hasi (5); berant hasten (3); berant oheratu naiz (4); berant sartzen (3); beti berant (3); biziki berant (11); frango berant (3); goiz ala berant (13); goiz edo berant (50); luzaz berant oheratu (4); sobera berant (4); zeren berant (3)

beranta bildu (4); beranta hartu (4); beranta hartua (6); beranta hartzen (3); beranta pixka (3); sei orenen beranta (3)

aise berantago (6); anitzez berantago (6); aste berantago (6); bat berantago (33); batzuk berantago (3)

berantago arribatu (3); berantago bi (3); berantago emanen (3); berantago lotzen (4); bi egun berantago (3); egun berantago (26); erdi bat berantago (3); eta berantago (10); gero eta berantago (4); hogei urte berantago (3); laurden bat berantago (3); mende berantago (3); minuta berantago (3); minutu berantago (5); oren bat berantago (3); oren berantago (7); segundu berantago (4); urte bat berantago (11); urte berantago (25); uste baino berantago (4); zenbait egun berantago (9); zenbait minutu berantago (3); zenbait oren berantago (3); zenbait urte berantago (3)

baten berantarekin (6); berantarekin hasi (3); minutaren berantarekin (3); orenen berantarekin (3)

baina berantegi (6); baina berantegi zen (4); berantegi da (9); berantegi heltzen (3); berantegi zela (5); berantegi zen (9); ez da berantegi (5); orain berantegi (3)

berantenaz helarazi behar (3); berantenaz helduden urtean (3); eguerdiko berantenaz (4)

goitxago edo berantxago (22)


berantarazi, berantaraz, berantarazten du ad berandutzera behartu.

Pattarra eta fruta ekarri zituzten, eta azkenean Liuba itzuli zen, zerbaitek berantarazita.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 120. orr.

Gutretarrek bizkor egiten zituzten okela erre eta sardinekikoak, Ebanjelioa ez berantaraztearren.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 195. orr.


berantaxe
1 berantaxago berantxeago.

Duela bizpahiru hilabete leku hau xuri xuria zukan elurrarekin, gero berantaxago beltz-beltza errerik, orai berriz usu ikusten ez den perde batez beztiturik.  Herria   2005-06-09


berantetsi (orobat berantesi g.er.), berantets, berantesten 1 du ad berandu dela uste izan; zain egoteaz aspertu edo kezkatu. ik luzetsi.

Ondoko asteazkena, aski berantetsia nuena, azkenean jin zen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 109. orr.

Berantetsia ninduzun!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 187. orr.

Batzuek berantetsia dutela TGV trein horiek zalutasun handian heltzea Bordeletik mugaraino, beste batzuk berdin berantetsia trein horiek gisa berean heltzea Bordeletik Tolosorat.  Herria   2005-12-22

Saltzailea berantetsia eta haserretzen ere hasia zegoen.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 17. orr.

Pilotari on behaketan gaude horietan bietan ere, doi bat berantetsiak, nor aterako den, landare berriak.  Herria   2004-12-30

-Ez nazazula berriz utz berantetsirik -xuxurlatu zion, mehatxu aire batekin.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 144. orr.

Lehenbiziko bezeroa zain zeukan, kanpoan berantetsita, klaxona joaz.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 193. orr.

Telefonoa hartu zuen orduan, berantetsita.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 27. orr.

Berantetsita ere banengoen Herbert hain luzaroan gogoetatsu ikusirik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 39. orr.

Egia da hasieran eskaileretatik igotzea nahiago zuela, pazientzia faltaz igogailua berantesten zuenean, baita orduan hankak zalu eta bihotza arin zituelako ere.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 197. orr.

-Irakurtzeko! -Migel Mailuk, ene gogoetak berantetsirik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 124. orr.

Atzo, adiskide ederra, arratsaldeko hiru orenetan, berriak berantesten nituenez, emakume eder abandonatu horren etxera joan nintzen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 461. orr.

Manuel itzultzen ez zela eta etxekoak berantesten hasi ziren.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 51. orr.

Turkia kexatzen eta berantesten hasia da bere herri horren Europan sartzeak ainitz luzatzen diolakotz.  Herria   2004-12-09

Kristinak bortz minutu baino gehiago zituen barnean eginik eta berantesten hasia nintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 367. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Hogei urteetako aldian, ama alargun eta burtzoratuaren heriotza berantetsiaren ostean, modelo aritu zen handizkako arropa-etxe batean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 147. orr.

Zu eta bertze bakan batzuk salbu, pipatzeari lotu zaizkio soldaduak, gosaldu ondoko zigarreta gozo eta berantetsia.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 30. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aspaldian berantesia (3); berantesten hasia (8); berantesten hasia nintzen (4); eta berantesten hasia (3)

ainitzek berantetsia (5); aski berantetsia (3); aspaldian berantetsia (4); berantetsia dute (7); berantetsia ere (6); berantetsia ere omen (3); berantetsia nuen (3); berantetsia zuen (3); berantetsia zutena (3)


berantiar 1 izond garapena duen zerbaitez mintzatuz, haren azken aldiari dagokiona. ik berant 2.

Gizakiak bere eboluzioaren fase berantiar samar batean hartu zuen zutikako jarreraren ondorio da, neurri batean, akats hori.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 258. orr.

Herrien Psikologiaren beraren fase berantiar batean gabiltza.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 65. orr.

Hasi Antzinate Berantiarrean, eta gero Erdi Aro osoan zehar.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 59. orr.

37 eraztun aurkitu dira, gehienak uztai bakarrekoak, baina badira urrezkoak ere, garai erromatar berantiarrari dagozkionak.  Berria - Harian   2006-03-22

Zeren Agustinek berak Erromatar Inperio berantiarrean baitu bere kokagune historikoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 59. orr.

Alemaniar Erdi Aroko Mistika Aro Garaitik Aro Behererako iragaitzaren fruitu, ordurako aski umotu eta berantiarra da izatez.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 1. orr.

Taulerrena, Eckhartena bezala, lehorragoa baitzen, eta Susorena irudimenera eta grafismo bapikatuetara isuriagoa, Erdi Aro berantiarreko herri-pietatetik hurbilago zegoena.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 6. orr.

Artozkik erromaniko berantiarreko eliza zuen, kanoi-gangarekin.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 146. orr.

XIV mendeko burgo eta hiribildu horietan sortu dira indarrarekin gotiko berantiarraren katedralak orain alemaniar Mistikaren loratze erabat helduaren lekuko direnak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 1. orr.

Eskolastika berantiarreko Filosofian eta Teologian.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 1. orr.

Neoklasizismo berantiarraren baitan moldatutako espiritua. Estiloaren Sublimitateaz tratatu heleniko berantiarraren egilearen diagnostiko ilunak ez zuen kontuan hartu bere aurrean zeukan egoeraren garrantzi handiko osagai bat.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5390. orr.

Bada gurean Lizardi erromantiko berantiartzat jo duenik, eta hogeigarren mende hasierako abangoardiekin lotzen duenik  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 14. orr.

2 berandutzen duena, berandukoa.

Sei seme-alaba berantiar izan ondoren.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 167. orr.

Eguraldi txarrik ezean, saltzaile berantiarrenek ere beren liburu-txosna hamaiketarako zabaltzen zutela.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 11. orr.

Nabalkada garbi batek marrazturiko tatuaje gorria, ordainketak eguneratu gabeko kokainazale berantiarraren bularraldean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 203. orr.

Beti baziren berantiarrak, honek zapata bat eskas, hura zakurik gabe, edo burukoa ahantzia, nik dakita.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 126. orr.

Berantiarrenentzat, atzo ere izan zen loreak erosi eta hilerrietara eramateko aukerarik, hainbat lore denda zabalik izan ziren.  Berria - Euskal Herria   2004-11-02

Ez zutelako inor esnatu nahi gaueko ordu berantiar hartan. ez baitago injustizia handiagorik, justizia berantiarra baino.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 90. orr.

Nahita erre zutela oihala dioenik ere bada, inkisizio berantiar batek izan zuela zerikusirik.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 145. orr.

Atzo arte ez dut hartu, andrea, zure erantzun berantiarra.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 421. orr.

Ni ez naute haren telegrametako hitz berantiarregiek xaramelatuko.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 275. orr.

Hain elurte berantiarrak eragin ohi dituen zoritxarrak abisatzen zizkioten elkarri.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 157. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berantiarra da (3)


berantordu iz beranduko ordua.

Berantorduko afariek ere izanen zuten eragina horretan, noski, baina, nire ustez, handiagoa izan da Margarekin bat-batean izaten hasi nintzen istiluena.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 104. orr.


berantu ik berandu2.

berantxe 1 adlag beranduxe.

Gauza da hilabeteak iraganen ditugula deus bildu gabe, eta badut beldurra orduan berantxe izanen dela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 240. orr.

-Berantxe zertarako?  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 240. orr.

2 berantxago (orobat berantxeago g.er.) ipar beranduxeago.

Berantxago ohartu naiz bide makur bat hartua ginuela.  Herria   2003-04-17

Bainan amesten ahal dea zinez holako zerbait, bozak laster egin edo berantxago egin?  Herria   2001-01-18

Zer munta du lehentxeago edo berantxago izanik ere?  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 95. orr.

Auzia ortzirale huntan bururatzekoa da bainan jujeen erabakia berantxago jakinen da.  Herria   2003-03-17

2004an ez bada, berantxeago agian.  Herria   2002-09-12

Gisa guziz, goitxago edo berantxago, berriz gertatuko zela asteazken arratsalde euritsu bat.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 100. orr.

Pariserat: Batera-ren xedetan da ere goitxago edo berantxago "martxa" baten muntatzea Pariserat, bere aldarrikapenak hobeki entzun-arazteko menturan.  Herria   2004-01-01

Berantxago zuregana etorriko naiz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 33. orr.

Errana izan da Erdi-Arokoa dela bainan ikertzaileek diote berantxagokoa ditakeela.  Herria   2003-07-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

goitxago edo berantxago (22)


beranxko (orobat beransko g.er., berantxko g.er. eta beranzko) adlag adkor berandutxo.

Bestenaz ere ja gastu asko badirela eginak eta kontratu parrasta bat jadanik izenpetua, hots beranxko heldu dela erabaki ezkor hori.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 42. orr.

Bi hotel berrien kontra direnek ari dituzte bazterrak harrotzen bainan ez ote da beranxko, proiektua frango abantzatua izanki-eta?  Herria   2005-06-09

Ikasi dutala, berantxko beharbada bainan ikasten da, eta heldu bazira Baionarat, kostalet bat erretzeko ez naiz batere lotsa izanen.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 81. orr.

Politikan beranzko sartu niz, beharbada berantegi, ez dakit.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 93. orr.

Horregatik diot halako esker ona Sandrori, esturatan jarri nauelako berariaz, hartan eta beste hainbat ekinbide halakotan, itxuraz baino ez baitziren zentzugabeak; eta gertuz dakit baliagarri izan zaizkidala gerora.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 74. orr.


beranzko ik beranxko.

berargitalpen ik berrargitalpen.

berargitaratu ik berrargitaratu.

berariaz 1 adlag delako ondorioa lortzeko asmoz, ez oharkabez edo ustekabean; adierazten den helburuaz soilik edo bereziki. ik nahita; propio 4.

Berariaz eta aldi berean nahi gabe erreparatu nien besapeko ile bakan horiei.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 68. orr.

Sutea ez zen istripuz gertatu, berariaz baizik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 420. orr.

Berariaz doa Metxa espetxera, askatasuna barrualde hertsian bilatzen baitu.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 55. orr.

Berariaz doa Metxa espetxera, askatasuna barrualde hertsian bilatzen baitu.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 55. orr.

Barkatu, baina aktan berariaz jasotzea nahi dut.  Berria - Harian   2005-11-29

Orain, indarkeria berariaz ez gaitzesteko jarrerari eusteak asko desitxuratzen du eztabaidarako eta akordioetarako aukera.  Berria - Euskal Herria   2004-06-03

Berariaz sinplifikatu dugu, jakina, begiak argi-fluxuen aurrean duen funtzionamenduaren aurkezpen hau.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 26. orr.

Txalupa berariaz jo zuela salatu zuten emigratzaileek.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 29. orr.

Burutik oinetara jantzi zuen, harentzako berariaz aukeraturiko arropez.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 70. orr.

Egungo festarako hiriburutik berariaz etorritako gaiteiro taldearen ondotik.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 171. orr.

Egia esan, Lugdunum berariaz sortarazi zen xede inperial garrantzitsuen zerbitzurako.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 46. orr.

Bihotz onekoa behar du bere adiskideari eta niri zerbitzu errendatzera berariaz hona jina izateko!  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 222. orr.

Baudouin de Courtenay-ren lanean berariaz garatzen da fonologiak fonetikaz landa behar duen leku hori.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 47. orr.

Eskorpioiak ez du suz inguratuta dagoelako hil behar duen kontzientziarik, eta inola ere ez du berariaz eztena bizkarrean sartzen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 134. orr.

Gure boten lorratza utzi dugu behorren gorotzetan, berariaz.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 113. orr.

Petronio gozo-gozo bizi izan zen, arnasten zuen airea bera ere berarentzat berariaz perfumatua zela pentsatuz.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 64. orr.

Leiho zabala, berariaz iluna.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 45. orr.

Sutsuki erlijiosoa ala berariaz sekularra den bizitzari buruzko ikuspegien arteko antitesi hau sakonagoa da bi erlijioren arteko edozein desberdintasun baino.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 189. orr.

Inguramendu berariaz dramatiko batean.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 100. orr.

Halaxe gertatuko litzateke, nolanahi ere, dirupolitika berariaz hedakor batek truke-tasa manipulatuko ez balu.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 182. orr.

Monumentu berariaz neurriz gainetiko hura erronka jotzen ari zitzaion.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 44. orr.

2 berariazko izlag berariaz egiten dena.

Motor gehienek berariazko erregaia behar dute, erregai-pilak barne.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 53. orr.

Esportazioari dagokionez, truke-tasen berariazko debaluazioak eta ekoizpenaren aleko kostuen kontrolak ziurtatzen zuten produktibitatea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 118. orr.

Ez dakit berariazko prozesu bat den ala berezko joera dugun batzuek horretarako.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 37. orr.

Gazteok ditugun berariazko arazoak edo bizitzeko modu bereziak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-10

Izadiaren berariazko imitazioak, berriz, gizonak egiten duen izadiaren imitazioak, beti eskatzen du errepikapen-desira bat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 187. orr.

Inbasio mota bakoitzak berariazko antigorputza sortzen du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 162. orr.

Berariazko osagarria eta esklusibitatea berregokitzea.  Berria - Euskal Herria   2004-11-12

Mutilei berariazko gene bat aitortzen zaienean matematikarako, neskei ukatu nahi zaie.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 190. orr.

Horren parte bat kontziente eta berariazkoa zen: begiak (eta eskuak) lanerako berriro trebatzea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 53. orr.

Guk ere baditugu itxiturak, baina, oro har, bustiago edo kutsatuago daukagu alderdi intelektuala emozionalarekin, eta, horregatik, sarritan ahalegin berariazkoa egin behar izaten dugu intelektualtasunaren mundu horrek eskatzen duen partida jokatzeko.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 261. orr.

Begirada hitza erabiltzen den zentzu guztietan, baita arruntenetan ere, ongi bereizten da ikuste soiletik, begirada pertzibitzailearengandik sortzen baita, modu eraginkorrago eta gutxi-asko berariazko batean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 119. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berariaz aipatu (5); berariaz aukeraturiko (4); berariaz egindako (4); berariaz egiten (4); berariaz erabiltzen (4); berariazkoa izan (3)


berariazkotasun iz berariazkoa denaren nolakotasuna.

Interesgarria da, hala ere, Barthesek proposatzen dituen argazki deskribapenekin ados ez egonda ere, eta hark nabarmenarazten dituen puntuek erabat konbentzitzen ez bagaituzte ere, eta baita, orokorkiago, obraren berariazkotasunaren irizpide korapilatsuan oinarritzen den bereizkuntza bat sinesgaitza iruditzen bazaigu ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 122. orr.


beraska ik beraxka.

berastegiar izlag/iz Berastegikoa, Berastegi dagokiona; Berastegiko biztanlea.

Badut lagun berastegiar bat, edozein neskari goxo hitzegitekoan "ze mouz poxpoliñe!" besterik esaten ez dakiena.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 159. orr.

56 urteko berastegiarra errepidea garbitzen ari zen Itziarko gasolina zerbitzugunearen inguruan.  Berria - Ekonomia   2006-01-10

Arantzazu Azpiroz berastegiarrak brontzezko domina lortu zuen Espainiako errepideko txapelketan, atzo, Kantabrian.  Berria - Kirola   2004-06-27


beratar izlag/iz Berakoa, Berari dagokiona; Berako biztanlea.

Edurne Elizondo kazetari beratarrak liburua idatzi du Itoizko urtegiaren kontrako borrokaz.  Berria - Euskal Herria   2004-09-23

Beratar Mikel Taberna-ren aginduetarat arizan dira lehenik ofiziotan: zortziko handian, zortziko ttikian eta sei puntuko neurri motxean.  Herria   2005-03-17

Joseba Irazoki gitarrista beratarrak Galizian aurkeztuko du gaur eta bihar Do bere proiektua.  Berria - Kultura   2004-03-26

Han, Santaremgo Itzulian, Jon Bru beratarrak bigarren etapa irabazi zuen.  Berria - Kirola   2006-03-11

Saioa G. hamaika urteko beratarrak ematen du zinezko eta arrazoizko erantzun bakarra.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 155. orr.

Horra beratarra berriz ere xapeldun lauterdian, Iruñean, gaztea bezala.  Herria   2004-07-15

-Beratar askok, pentsa [...] baserrietakoek batez ere, ez zitean hitzaldi hartaz gauza handiegirik konprenitu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 109. orr.

Beratar oihal saltzaile bat ezagutzen zuen, harekin negozio zenbait baitzuen eginik, eta biak laneko har zitzan onetsarazi zion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 251. orr.


beratasun iz biguntasuna.

Pairamena eta beratasuna irabazteaz gainera, maite zenuen bati eskaini ez zeniona maite duzun beste bati eskaintzeko beharra sentitzen duzu.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 147. orr.

Horra nondik datorkizun gizon bati ez dagokion soberako beratasuna.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 50. orr.

Naturazko argi honek bertute hauek apailatzen ditu: apaltasuna, bihotz-beratasuna, gozotasuna, errukia, pietatea, lasaitasuna eta beste batzuk gehiago, bertute naturazkoak direnak, nahiz eta denek Jainkoagan izan beren sorburua.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 74. orr.

Heldutasunaren errespetua gazte denborako bihotz beratasun eroari aise nagusi zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 253. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bihotz beratasun (3)


beratoki iz beratzeko tokia.

Orobatsu gertatzen da "barrukoa" edo "barnealdekoa" izatearekin; kostak hartu duen bultzazo turistikoarekin -itsasoa, bertakoentzat, lanerako edo lapurretako tokia izatetik gorputzen beratoki eta begien begiratoki huts bihurtzearekin batera-, gauza menoxa bezala gelditu da "barrukoa" eta hondartzarik ez duen herri batekoa izatea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 165. orr.


beratsu izond gutxi gorabehera bera.

Beti diosala beratsua izaten zuen: [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 212. orr.

Kontua da hitzok denak, erro beratsua dutela, eta ezin direla elkarrengandik aise bereiz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 282. orr.

Irlandako nekazariek gauza beratsua egiten dute Eguberri egunean eta biharamunean.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 66. orr.

Izenez goiko Galgoiaren tankera beratsua duen aldagoia izena ematen diote aldiz, haizea eta euria batera ekartzen dituen ekaitz zakarrari.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 144. orr.

Arabierazko "bárri" hitzak "mugaz kanpoko" zerbait esan nahi du, eta gure "auzo" hitzaren semantika beratsua jaso du erdarazko "barrio" hitzaren bitartez.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 111. orr.

Edo zenbat eusko gudari, zenbat etar, ijito kastako, arrazoi beratsuagatik?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 318. orr.


beratu, bera(tu), beratzen 1 du ad bigundu edo leundu, uretan-edo ezarriz.

Egongelako mahai gaineko xake taulari begiratu zion, katiluan ogi zerra eder bat beratzen zuela.  Berria - Kirola   2004-06-23

Bakailaoa beratzen jarri eta arratsaldean ekin zioten berriro galdeketari.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 62. orr.

Hankak errekako uretan beratzen jarri balituzte bezala.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 40. orr.

Pergamino haragia olioztatzen ari zen, ur epeletan beratu ondoren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 321. orr.

Gogotik irabiatu, nahas-nahas egin, eta joan daitezela den-denak pixkanaka beratuz, gesalduz, urtuz eta deseginez aho-mihietako txistuarekin batean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 97. orr.

Ozpinetan beratutako tipula.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 30. orr.

Besteek azukre uretan beratu udareak dirudite.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 54. orr.

Parrillan erre ondoren saltsa bizkaitarrean beratutako patata eta itsaskien salda apartsua.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 68. orr.

Inguruko guztiak batera hasiko zaizkio azalpenetan, galletak kakao-esnetan beratzen utzita: [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 23. orr.

Nere gorputz-arimetako gogorruneak beratzeagatik edo, itsasoari kendutako uretan sartzen naiz gozoro.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 99. orr.

Azazkalak beratzen eduki ditut bost orduz.  Berria - Kirola   2006-05-09

Errabino bat lurrean ahuspez, bizarra odoletan beratzen jarrita balu bezala.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 49. orr.

Izan beza oinak beratzeko adina olio.  Elizen arteko biblia   Dt 33,24

2 irud/hed

Whiskiak samurki tratatu eta beratu zuen Morse andrea, harengana laguntza eske jo zuen estreinako aldian bezalatsu.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 173. orr.

Uste dut euripean beratzen jarri behar ditudala buru argi hau eta bestondo ikaragarri hau.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 99. orr.

Gure amari bihotza beratzen zitzaion Mariok haurrak eramaten zizkionetan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 227. orr.

Nork esan behar zion berari polizia bat hainbeste beratuko zenik halako eskaintza batekin.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 168. orr.

Eta badakit gutun honen berbek ez nautela beratuko.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 105. orr.

Ez dut ulertzen zuen ahaidearen jokamoldea, ez dut ulertzen, ez du epailea beratuko horrelako jarreran segitzen badu.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 220. orr.

Herritar guztiek, gizon ala emakume, beren Jainkoa hartua zuten, haren gogortasuna beratzeko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 146. orr.

Beratzen sumatu nion gorputz zurruna.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 170. orr.

Hemen beratzen zituan albisteak, baba lehorrak iturriko uretan bezala, bigundu eta digeritzeko moduan egon arte.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 99. orr.

"Egoskorrak beratzeko moduko zigorra" espero zutela.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 61. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Hogei antzara gari beratua jaten ari ziren etxean.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 149. orr.

Elikagai erabat kuzinatuak, aurre kuzinatuak, ia-ia kuzinatuak, lekale beratuak, labore hozituak, usain-emaile natural eta sintetikoak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 59. orr.

Haragi beratuak, saltsak, arrain xerratu eta birrineztatuak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 103. orr.

4 bera-bera egin erabat beratu.

Bera-bera eginda dagoen kilo bat txerri-gantza.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 31. orr.

Eta, nago -jarraitu zuen, eta bera-bera egindako limoi-pusketa kikararen aurka zanpatu zuen gogotsu te-koilararekin-, [...].  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 145. orr.

Horrela, zure ingurura bildu nuen eskuarki xehetu eta barreiatzen den guztia, zure ingurura bildu ere nire burua, galka-galka eta betiere bera-bera eginda.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 18. orr.

5 irud/hed

Tronpetari buruz ez zuten ezer esaten, herrian denek baitzekiten sabela ardo txuriz bera-bera eginda zuenean, La Marseilleuse jotzen zuela puzkarka.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 102. orr.

Bera-bera egina zegoen Don Kijote; Santxok bere bizia bukatuko ote zuen beldur baitzen eta, hala, haren gehiegiaz bere gogoak betetzeke gelditu beharko ote zuen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 199. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beratzen jarri (4); uretan beratzen (4)


beratx izond adkor beratza.

Oihuek eta garrasiek zakurra izitu, amorrarazi edo aienarazten duten bezala, hitz beratxek erakarri.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 43. orr.

Aita kopetilun egonen da, bihotzeko oinazea kanporatzen utzi gabe edo gogor itxuraz estali nahiz, eta ama beratxak jaki gehixeago eskainiko dio.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 74. orr.

-Martxoan hiru aro: goizean beratx (busti), eguerdirako ona; arratsalderako sekoegi...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 128. orr.


beratz izond biguna, leuna.

Mila gau eta bat gehiago-ko printzesa pertsiar baten ohantze beratzaren pare egin genuen lagunaren eta arrain-satzailearen etzalekua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 156. orr.

Gorkak esku leunak ditu, beratzak.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 70. orr.

Estutu nion esku gizen beratza; gurinezkoa zirudien.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 195. orr.

Hatz zoli eta beratz horien ibileretan, ez bertze deusetan, kontzentratzera deliberatu nintzen..  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 320. orr.

Marihuanaren esku beratzak ttiraka egin zidan, goitti.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 160. orr.

Liburua txikia zen, lodi samarra, larruzko azal beltz beratzak zituen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 18. orr.

Telegrafista nola etzaten zen eta berak nola goratzen zion gona eta gero banakabanaka eliz dorrea adinako zigiluak hartu eta nola jartzen zizkion neskari ipurdi inguruko haragi beratzean.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 64. orr.

Sastagaia lur beratzean landatu nuen, eskura.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 200. orr.

Lur beratz eta hezean zanpatzen duten apatxak, putzuetako ura ezpata-xafla bihurtuz.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 143. orr.

Gauzei hutsunea kenduta mugimendua ezartzen dutelako eta gauza beratzak eta astinak onartzen dituztelako.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 73. orr.

Ikara beratz batek hartzen gintuen "Oteiza" entzunik, erakarri egiten zuen deabru munizipala zen, ume geldituriko zarpabizarra.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 197. orr.

Maitagarria eta beratza da mutila, baina hala ere ez dauka argi aitari buruz hitz egin nahi dion edo ez.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 149. orr.

2 (adizlagun gisa)

Lerro-lerro, oin hutsek marea gorak eta olatuek fresko eta beratz gordetzen duten lehen lohi-zerrenda ukitzen dutela, [...]. Sinetsarazi nahiko ligukete beren iragana ez dagoela galdurik, beren oroitzapenak trinkotu eta, beratz-beratz, jakintza bihurtu direla.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 334. orr.


beratze iz biguntzea, leuntzea.

Mutu egon dira nire beratze honetan, mutu geratu dira gero.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 9. orr.


berau 1 erak hau bera.

Berorren indarrez zuzenki ezartzen da aldi baterako deitu dugun legea eta indar beronez eta zuzentasun berdinez aldatzen, nolatan lege hori ez zaio aldaezin eta betiko agertuko edozein pertsona adimentsuri?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 113. orr.

Berdin poztu nintzen orain urte batzuk, Patxi Zubizarreta lagun nuela, plaza berau deskubritu nuenean.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 15. orr.

Arkitektura berau zeharkatuz ezagutzen da, ikusmenarekin ezin antzeman daiteke-eta bere osotasunean.  Berria - Kultura   2004-02-24

Ertzaina berau izan da bizpahiru egunetan geltokiko etxearen inguruko mendietan ibili dena mendizale itxurak hartuta.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 47. orr.

Hau berau diot, Erregelako bizi-moldea alde batera utzirik hara-hona dabiltzan guztiei buruz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 112. orr.

Hurrengo batean gai hau berau aztertzen jarraituko dugu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 123. orr.

Itzuli zenean, beldur hau berau ikusi nuen haren begiradan.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 127. orr.

Hauek berauek euren gerretako markak erakusten zizkidatean, "begira, vasco, hemen labankada baten orbaina dut".  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 73. orr.

Gauza guztiak su direla eta suaz beste ezerk egiazko izaterik ez daukala esateak, honek beronek egiten duenez, zorakeria hutsa dirudi.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 71. orr.

Liburu honen beronen zenbait atal, gainetik irakurtzean.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 7. orr.

Beste ikuspuntu batetik, liburu honi beroni eman behar nizkioke eskerrak, aitzakia eman baitit, hain zuzen, Blanco Aguinaga maisu handiarekin maiseaketan ibiltzeko.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 11. orr.

Santik amore ematen zuen Harryren tinkotasunaren aurrean, eta ni beroni begira geratzen nintzen, zerbait esan nahi eta ezinean.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 25. orr.

2 (pertsonez, izenordain gisa)

Alda iezaiozu bihotza, gure kontra ari den Haman gorrota dezan, berau eta beronen aldekoak desegin ditzan.  Elizen arteko biblia   EstGr 203,24

Albizuk denboraldi txukuna egin zuen, eta Euskaltel-Euskadik berau fitxatzeko asmoa agertu zuen.  Berria - Kirola   2004-01-27

Eror bekie Joabi eta beronen ondorengoei hilketa haien errua betierean.  Elizen arteko biblia   1 Erg 2,33

Hauek nitaz honela diote: ez al da berau alegoriagile bat?  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 34. orr.

Ez dakit berau alemana ala turkiarra zen, zaharra ala gaztea, itsusia ala polita, estalita baitzihoan goitik behera.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 39. orr.

Mundu guztiko juduen artean sesioak pizten ari da, eta berau da nazaretarren sektako buru.  Elizen arteko biblia   Eg 24,5

Bai kalezuloan bai ingurumarietan "doktore" esaten zioten, eta seguruenik berau zen gaixoek halako titulua emana zioten bakarra.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 21. orr.

UEMAri dioten begirunea ere ondotxo erakutsi zuten aipatu alkatea presidente izendatuta, euskal analfabetoa berau.  Berria - Euskal Herria   2006-02-03

Gizonezkoa berau.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 150. orr.

Bihamonean han jatorko Keparen semea, berau be Kepa izenekoa, panderoagaz etxera, entrenetan hasteko.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 72. orr.

-Zer moduz? -galdetu dit beronek bostekoa luzatuz.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 52. orr.

38 karlista bolondresek galdu zuten bizia borrokaldi hits hartan [...] eta beste 749 Moriones jeneralaren eskuetan erori ziren, berauek gero handik Cubara deportaturik joateko.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 68. orr.

Azken baten, mesedea egin genien berauei gaizkile bat desagertarazita.  Berria - Kultura   2004-08-24

Baita Eugenia de Montijo ospetsua ere, beronen emaztea, erdi-bizkaitarra odolez, eta bihotzez eta etorkiz osoki karlista.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 11. orr.

Ezagutzen dut beronen irria, baina nondik?  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 153. orr.

Sarrera honetan Frantzisko, beronen historia (Frantzisko bere garaian) eta bizi-proiektua aurkezten saiatuko gara lehenengo. kontakizun honen xedea beronen zitalkeria nabarmentzea baita, erabat doilorra zen eta.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 21. orr.

Profeziaz eta beronen maila ezberdinez, bai eta aingeruez ere, are zabalago hitz eginen da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 75. orr.

Orain, Jaunaren eta beronen herriaren menpe daude.  Elizen arteko biblia   1 Kro 22,18

Erregea eta beronen jende guztia nekaturik heldu zen Jordanera.  Elizen arteko biblia   2 Sm 16,14

Honetan ere konparagarri da Jainkoarekin, Beronengan, Dabidek dioenez, dena bete baita.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 24. orr.

Errealistek eta berauen aldekoek munduan gertatzen denarekin zerikusirik ez duen jostaketa soila izatea leporatu ohi diote, divertimento hutsean geratzea.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 139. orr.

Erabakia baitago gure nagusiaren eta beronen etxe osoaren hondamendia.  Elizen arteko biblia   1 Sm 25,17

Maiestate biok balukete ahala, gure gain duten esku gorenaz, agindu gisa agertzeko beron gogo itzalak, arren egin gabe.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 77. orr.

Inguruan, ume maiak, eta berauen amak, beren alkandora zuriekin, titi-haur bana altzoan garraio.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 255. orr.

Ez dut erregutzen hauen alde bakarrik, baita berauen predikuaren bidez niregan sinetsiko dutenen alde ere, zuretzat izan daitezen, bat izanez gu bezala.  Elizen arteko biblia   Jn 17,20

Beren grinen eraginpean, maisuz inguratuko dira, berauei entzuteko irrikaz.  Elizen arteko biblia   2 Tm 4,3

Agindu hauek betetzen dituena Jainkoarekin bat eginik dago, eta Jainkoa beronekin.  Elizen arteko biblia   1 J 3,24

Jonatanek, anaia Simonek eta berauen aldeko guztiek, hori adierazi zietenean, Tekoako basamortura ihes egin zuten.  Elizen arteko biblia   1 M 9,33

Atezainen artekoak: Xalum, Akub, Talmon eta Ahiman. Berauen senide Xalum zen buruzagi.  Elizen arteko biblia   1 Kro 9,17

Nor da berau?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 200. orr.

Au entzueran, aldun batzuk alkarri keinuka zioten: nork nori joko ote dizkiogu bostak, geuk beroni ala beronek geuri?  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 150. orr.

Hemendik aurrera hilda nago zuentzat; baina horra hor Pedro Cattani anaia: beroni obedituko diogu zuek eta nik.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 56. orr.

Nolako eskuzabaltasunez Hirutasun Guztiz Santuak itxaroten duen gizaki hau, beroni Bera dena eskaintzeko betiereko pozaldian.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 88. orr.

Au entzueran, aldun batzuk alkarri keinuka zioten: nork nori joko ote dizkiogu bostak, geuk beroni ala beronek geuri?  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 150. orr.

3 (bestelakoez, izenordain gisa)

Bertara, Florestik, zaldiz bakarrik joan omen zitekeen, baina Palenquetik (Mexikoko partea berau) jeepez ere bai.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 18. orr.

Absolututasun horrek gizon-emakume jakinen fedea aurresuposatzen du, oinarri kolokatxoa da berau.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 42. orr.

Saturno planeta, bereziki, berau inguratzen duten eraztun ikusgarriengatik da ezaguna.  Berria - Gaiak   2004-08-18

Ez da bozketaren beldur, horri aurre egiteko eta berau gainditzeko «herri indarra» duelako atzean.  Berria - Mundua   2004-06-01

Ikusgaitzetik ikustekoa, negatibotik positiboa nola sortzen den -asimilatzeko gauza zaila berau- azaldu ondoren, Lukrezioak oraingoan aurrea hartzen dio eta ez jadanik ideia batean, jarreran baizik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 16. orr.

Etxe barruan, etxea bera erakusten dio, planetarium bat gertatzen dena berau: literatur lana, kosmoa bezala, atomo (hizki) konbinagarriz osatzen da, zeintzuen konbinazioz literatur lana sortzen den.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 15. orr.

Egoitza eta berau estaltzen zuen oihal-etxola, honen estaldura eta sarrerako oihala.  Elizen arteko biblia   Zen 3,25

Erlojua geldituta neukala erantzun nion atzera, eta beroni giltza ematen hasi.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 18. orr.

Jainkoaren graziaz esan dizkizuet gauza hauek guztiak, berauek direlarik neuk irakurri eta teologoek idatzi dituzten gauzarik hoberenak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 109. orr.

Euskal ondare etnografiko higigarri zein higiezinari buruzko jakintzan eta beronen sailkapen eta katalogazioan oso hutsune larriak daude.  Berria - Kultura   2004-10-28

Uraska eta beronen oina brontzezkoak izango dira.  Elizen arteko biblia   Ir 30,18

Mundua eta beronen grinak iragan egiten dira.  Elizen arteko biblia   1 J 2,17

Hartu eskuan makila, beronen bidez egingo baitituzu mirariak.  Elizen arteko biblia   Ir 4,17

Beha geratu zitzaion: zetazko atorran bularretakoaren farfailak nabarmentzen ziren, eta berauen azpian, bular sendoak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 68. orr.

Egin dugu Jaunaren etxe osoaren garbikuntza, bai eta erre-oparietarako aldarearena, eskainiriko ogien mahaiarena eta berauetako tresna guztiena ere.  Elizen arteko biblia   2 Kro 29,18

Honela bururatu zituen Jainkoak zeru-lurrak eta berauetan dagoen guztia.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 17. orr.

Baina sorkarietan bilatzen ez baduzu kontsolamendua eta berauetan atsedenik hartzen ez baduzu, nonahi aurkituko duzu kontsolamendua.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 20. orr.

Hiponako Agustin filosofo eta teologoaren lanik ezaugarrienak hautatu dira, berauetan azaltzen baitira hark giza eta adimen ahaleginez gehien jorratutako auzi funtsezkoak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 13. orr.

Bete zeure egitekoa beronetara guztiz emana, zahartzaroraino horretan iraunez.  Elizen arteko biblia   Si 11,20

Hor ez da beroriek adierazirikoez gainera hirugarren nozio ezberdinik, gizakia definitzerakoan, berau "bizitza"ren eta "arrazoia"ren bidez kalifikatzen delako.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 123. orr.

Barnera bekizu ongi berau.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 81. orr.

Horri erantzunez, esaten dute akzidenteak ez duela iraupenik, eta etengabeki sorrarazia dela, hurrengo baiespenean azalduko dudan iritzia berau.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 205. orr.

Erran nahi baitut, substantzia bakuna, hots, atomoa, beroni egozten zaizkion akzidenteekin batera.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 222. orr.

Hori, Judean ez ezik, beroni atxiki zaizkion Samaria eta Galileako hiru eskualdeetan ere bai.  Elizen arteko biblia   1 M 10,30

Erlojua geldituta neukala erantzun nion atzera, eta beroni giltza ematen hasi.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 18. orr.

Ezarri buru-zapia eta, beroni itsatsia, xafla sakratua.  Elizen arteko biblia   Ir 29,6

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berau baita (7); berau baitzen (3); berau bere (3); berau da (25); berau dugu (4); berau ere (34); berau eta (3); berau ez (8); berau ez da (3); berau gabe (4); berau hil (3); berau inguratzen (4); berau inguratzen duten (3); berau izan (9); berau izango (4); berau osatzen (7); berau osatzen duten (5); berau oso (4); berau osorik (3); da berau (19); ez da berau (4); hau berau (31); hau berau ere (3); nahiz eta berau (3); ontzi hau berau (3); zen berau (4)

berauei dagozkien labore (4); berauei gaizkile bat (3); egin genien berauei (3)

berauek beren (3); berauek ere (6); berauek euren (3); berauek sagaratzen baitute (3); hauek berauek (3)

bai eta berauen (3); berauen bidez (4); berauen jantziak (3); berauen predikuaren (3); berauen predikuaren bidez (3)

berauetan dagoen (3)

beronek egina (3); beronek ematen (3); beronekin ziren (5); honek beronek (5); noe eta beronekin (4)

aaron eta beronen (18); aaronek eta beronen (17); aaronen eta beronen (5); aaronentzat eta beronen (4); aaroni eta beronen (15); ametsa eta beronen (3); arima eta beronen (3); baita beronen (3)

beronen aginduak (3); beronen ahaideek (3); beronen alde (3); beronen ama (5); beronen anaia (3); beronen atal (4); beronen aurrean (5); beronen bidez (21); beronen bidez argitzen (3); beronen bidez ematen (3); beronen bitartez (4)

beronen emaztea (5); beronen esanahia (3); beronen gain (4); beronen gainean (3); beronen gizonak (9); beronen gizonek (5); beronen gizonen (3); beronen gudarostea (3); beronen gudarosteak (3)

beronen irudia (4); beronen izatearen (3); beronen izena (4); beronen jabe (5); beronen kontra (3); beronen lagunak (7); beronen lagunek (3); beronen lurraldea (3)

beronen ondorengoak (3); beronen ondorengoei (7); beronen ondorengoek (3); beronen ondorengoen (3); beronen ondorengoentzat (5); beronen ondorengoentzat izango (3); beronen seme (27); beronen seme jonatan (3); beronen seme jonatanen (3); beronen semea (4); beronen semeak (23); beronen semeei (20); beronen semeei eta (5); beronen semeek (17); beronen semeek buruan (3); beronen semeen (12); beronen semeen apaiz (3); beronen semeok (10)

david eta beronen (4); davidi beronen (3); davidi eta beronen (3); distira eta beronen (3); erregea eta beronen (6); erregeak eta beronen (4); erregearen eta beronen (4); frantzisko eta beronen (9); frantziskok eta beronen (3); jaunaren eta beronen (5); jesus eta beronen (4); judas eta beronen (6); judasek eta beronen (5); nabukodonosorren eta beronen (4); noe eta beronen (3); sakratuak eta beronen (3); saul eta beronen (7); saulen eta beronen (4)


beraurkitze ik berraurkitze.

beraurrizki iz

Baina horra hor berriro beraurrizkia, oraingo honetan Villasanteren luman.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 24. orr.


beraxka (orobat beraska) izond belaxka, biguna.

Nire lagunaren jarduera beraska hartan ez nuen antzematen hain ondo ezagutzen nion ezpal gogorra.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 115. orr.

Ni konbentzituta nengoen aitaren izaera beraska zela, ez beste ezer, gure arteko tentsioa areagotzen zuena.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 28. orr.

Eskulanik egin ez dutenena bezalakoxea zuen aitak eskugaina: handia, zuri-zuria, eta beraxka.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 43. orr.


beraxkeria iz bigunkeria.

Beraxkerien kontrakoa osoki.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 161. orr.


beraz 1 lok dagokion esaldia aurrekoaren ondorio dela adierazten duen juntagailua. ik bada; hortaz.

Beraz, ez da harritzekoa aire beroak gizakiak buruz zorrotzagoak egiten baditu, eta aire hotzak, berriz, kamusten baditu.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2770. orr.

-Beraz: a2/b2=2 -uztartu zuen Léak, arbelean idatziz.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 164. orr.

Beraz, zigorrik gabe hauts daitekeen legea alferrikakoa da.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 195. orr.

Beraz, agindurik txikienetako bat hausten edota hausten irakasten duena, txikien bezala hartuko du Jainkoak bere erreinuan.  Elizen arteko biblia   Mt 5,19

Beraz, egiazkoa den zerbait desagertzen denean ez da egia desagertzen.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 84. orr.

Beraz, hain arina denez, airearekin gogortzen denean ez du, jadanik, likidorik edo nahasketarik onartzen bere baitan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1030. orr.

Agur, beraz, eta banoa, ni ez bainaiz hemengoa.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 195. orr.

Beharrik beraz, Arnaldo zaharrak ez zuen Etxauzko eskutari gaztea ahantzi ez eta haren zaldi xuria, hain ederra.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 208. orr.

Bokalak, beraz, silaba osa dezaketen hots irekienak dira.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 60. orr.

Hizkuntza, beraz, ia dena da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 139. orr.

Printzipioa, beraz, onartua dago; hau da, titularitatea edo jabegoa publikoa zein pribatua izanik, zerbitzu publikoa eskaintzen duten erakundeek baliabide publikoak eskuratzeko bidea izan beharko lukete.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 90. orr.

Frantzisko, beraz, aberaskumea da, nahiz eta haren izaerak antz gutxi duen aitarenarekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 25. orr.

Horrela, beraz, joan zen Betsabe Salomon erregeagana Adoniasen alde mintzatzeko.  Elizen arteko biblia   1 Erg 2,19

Isilpe osoa, beraz, ezinbestezkoa duk.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 374. orr.

Lebitarrak, beraz, beste israeldarren artetik bereizi eta Aaroni eta beronen semeei emango dizkiezu laguntzaile gisa.  Elizen arteko biblia   Zen 3,9

Jainkoa, beraz, eta geroko mundua, arrazoimen hutsari jarraiki arrazoimen berak ezartzen digun beharretik banandu ezin diren bi aurresuposizio dira.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 273. orr.

Lagunekin, beraz, ezta hitzik ere gai hauetaz.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 40. orr.

Gaitz nagusia, beraz, erlijioa da Lukreziorentzat.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 8. orr.

Horra hor beraz garaitua, kontra egiten ahalko zidala pentsatzera ausartua zen emakume hagitz bikain hori!  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 405. orr.

Alde, beraz, hemendik, zoazte zeuen lanetara, eta ez azaldu gehiago hemen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 992. orr.

Ez dago, beraz, korapiloari askabiderik aurkitzeko modurik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 35. orr.

Heriotza ez da, beraz, ezer eta ez dagokigu ezertan, arimaren izaera hilkorra dela uste baitugu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 213. orr.

Azken horietarik naiz eta ikusi dut, beraz Le Pen eta Sarkozy-ren arteko auzia.  Herria   2003-11-27

Kontua zen, beraz, Siberian, hau da, matxinatutako probintziak zeharkatzean, ezin zuela ez nagusi bezala agindu postetako morroiei, ez lehentasuna izan zaldiak berari lehenago emateko, ez ibilgailurik konfiskatu berak erabiltzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 64. orr.

-Ontsa da, hemen berean beraz, arratsaldeko seietan.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 90. orr.

Mozkorturik zegoen beraz, eskuineko hanka luze, ohe ertzean eseri zenean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 22. orr.

Aldi oneko nintzen; beraz, elkarrengandik aldendu baino lehen, Vressacen kausaren alde mintzatu nintzen, eta adiskidetzea ekarri nuen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 215. orr.

Kamioiak ez dakit zenbat tona, gorputzak hirurogei kilo; beraz, kamioia osorik eta gorputza xehatua.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 83. orr.

Elizgizonak iraungi ezin den familia dira: beraz, ondasunak betiko dituzte, eta ezin dira haiengandik irten.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 145. orr.

Aski eta nahikoa da beraz orain, berriz ez hasteko galdezka, gauza horretaz.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 169. orr.

Ulertu beharko da, beraz, didaktikoki lagungarriak baino ez direla oro har jartzen diren mugak, ezaugarriak eta arrazoiak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 75. orr.

Gauza horiek dituzu, beraz, lehenik memorizatuko.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 224. orr.

Ez bedi inor harri, beraz, gure ohiturak antzina genituenak bezain ankerrak ez direlako.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 10. orr.

Oso-osorik gauzatzen du, beraz, antzekotasun ideala.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 188. orr.

Eta eskaileretan behera baizik ezin, beraz, haraino iritsi!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 35. orr.

Abiaburuko egiaztapen horregatik hartu da, beraz, liburu honetan hartu den jarrera.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 16. orr.

1763an Zazpi Urteko gerraren bukaera ekarri zuen bake hitzarmena sinatu zuen Frantziak, Laclosek gerran aintza lortzeko zituen ametsak ustel gertatu ziren, beraz.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 9. orr.

-Bego, beraz.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 29. orr.

2 (eta-ren eskuinean)

Bazenezake eta beraz, egin beharra daukazu.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 31. orr.

Delitu ankerrenetan (eta, beraz, arraroenetan) ikerketa-denbora laburtu egin behar da akusatuaren errugabetasun-probabilitatea handitzeko.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 88. orr.

Ez dezagun ahantz euskara, beste mintzairak bezala, "bizidun" dela eta beraz, bizia duten izaite guziak bezala, aldakor, emeki bada emeki.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 13. orr.

Denboran izateaz dudan kontzientzia, beraz, identikoki loturik dago nigandik kanpoko zerbaitekin dudan hartuemanaren kontzientziarekin, eta beraz, esperientzia da, ez asmakizuna, sentsua da, ez irudimena.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 286. orr.

Masoneriak uko egiten dio Jainkoari, eta beraz, moralari.  Berria - Gaiak   2004-05-12

Arrazoimen hutsaren kritika hau, beraz, Kanten "esperientziaren teoria" da, "esperientziaren Metafisika" [...] eta beraz, Kantek arrazoimenaren eta sentimenaren mugak determinatzeko egiten duen saialdia.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 8. orr.

Egia erran, luzaz uste izan nuen -ohidura zaharren arabera- Anita gure arreba adintsuena sortetxera ezkonduko zitzaigula, eta beraz...  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 31. orr.

Elikadura txarra ere arazo larria da, lana bilatzea ere zaila delako, eta, beraz, janaria erosteko dirurik ez dutelako.  Berria - Harian   2005-11-19

Gainera, Epikurok berak ere, bere maisu handiak, uste zuen poesiak grinak berotzen zituela eta, beraz, irakaspen filosofikoaren oinarrizko helburuari erasotzen ziola: lasaitasuna lortzeari.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 13. orr.

Jarrera platonikoak, Maimonen ustez, bigarren tesia ukatzen du; aristotelikoak lehenengoa ukatzen du eta, beraz, baita hirugarrena ere.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 16. orr.

Bi alor horietan erregaia ordezkatzea aski erraza da, eta, beraz, posible zen krisiari erantzun azkarra ematea.  Berria - Mundua   2006-03-25

3 (galderetan)

-Ez duzu beraz enekin solasean segitu nahi?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 12. orr.

Kristauek ez dute beraz gerraren aurka nazioarteko frontea eraikitzen ahal?  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 9. orr.

-Egia da, beraz, Joachim duela aita?  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 208. orr.

Lehendabiziko galderarekin hasiko gara, beraz: zergatik ez da agertzen Homero Filosofiaren Historian?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 30. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurten beraz (16); bada beraz (18); bat beraz (31); behar beraz (19)

beraz ez da (25); beraz ezin (16); beraz ongi (9); beraz orai (11); beraz orain (19); beraz oraino (11); beraz partida (9)

egin da beraz (10); eginen da beraz (11); etorri beraz (9); ez beraz (24); ez da beraz (74); ez du beraz (12); ez dut beraz (9); ez zen beraz (10); gehiago beraz (17); goazen beraz (14); goresmenak beraz (15); hara beraz (21); harritzeko beraz (10); hona beraz (10); hor beraz (10); hori beraz (13); horra beraz (115); huna beraz (82); huntan beraz (30

igandean beraz (12); izan da beraz (18); izan dira beraz (9); izan zen beraz (11); izanen da beraz (21); ongi etorri beraz (9); pentsa beraz (15); urte beraz (13); zorionak beraz (17)


beraztasun iz beratza denaren nolakotasuna.

Abentura amaitu da, denborak bere eguneroko beraztasuna berreskuratzen du.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 79. orr.


beraztu, beratz/beraztu, berazten 1 da/du ad beratz bihurtu. ik bigundu.

Euria hasi du: kristal esmerilatuetan jotzen du leun; karriketan mozorroturiko haurrak oraindik badabiltza, haien kartoizko karatulak beraztu eta koloreak nahastuko ditu.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 119. orr.

Bihotza berazten zidan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 87. orr.

XX. mendean hiltzeko elementu erakargarrienak agiri motzean kausitzen nituelako, urrutizkina, lexomil eta Herria astekariko azalpen nekrologikoen aierua halaber, idazkiak erabat berazten ninduen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 15. orr.

Elizaren azpiko gelako leihotik langileak hobiaren gainean, jauzi alegeraka, salbu arras beraztua zirudien haietarik gazteena, buztin malgua tapalakatzen begimendu zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 166. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Orain gurdiak bideko elur beraztuaren gainetik zeraman tira eta tira arrastaka eta belaun odolduek bi arrasto gorri uzten zituzten.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 53. orr.


berba 1 iz hitza. ik hitz.

Horixe da berba, patetikoa!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 28. orr.

Berbaren bat, keinuren bat, esker oneko adierazpen ahulen bat.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 148. orr.

Bizpahiru bider berba bera esan zuen, auhenka, bokalak luzatuz, azkenik ulertu nuen izena: "Piettka!  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 208. orr.

Isiltasun osoan hartu ditugu osaba Lajosek seriotasunez esandako berbak.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 35. orr.

Ironia barik esan nion, berbak ongi ebakiz, bekozko.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 15. orr.

Bat-batean kazetariaren berbak etorri zitzaizkidan gogora: [...].  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 260. orr.

Berriz joan zen, marmarti, aurpegi gogor, ia mokorrez, inori berbarik zuzendu barik.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 220. orr.

Berba kenduko dizut horrela jarraitzera.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 74. orr.

Azken berbok aditzean, gogoak eman zidan nire sekretua aitortu behar niola.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 23. orr.

Bere zenbait berba entzunda sumatzen dut herriko jatorria duela.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 54. orr.

Herrian ia inork ez zuen suizidio berba aipatu.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 59. orr.

Handik jalgiko ziren berbak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 82. orr.

Antilletan ikasi ei zuen zeremonia magiko bateko berbak tonu irmoan ahoskatuz.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 140. orr.

Jakizu berba hau [...] 'ikusmen morala irekitzea' adieran erabiltzen dela.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 46. orr.

Bidaztia berbarik gabe geratu da, hitzaldi oso bat botatzeko prest bazegoen ere.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 46. orr.

Gelako poloniar gaixoetako batek berbaren bat edo beste gaineratzen du ahapeka. esaldi dotoreetan sartu, ebaki eta berben ostean zer ostentzen den ikusteko.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 218. orr.

Buruzagitza palestinarrak «norabidea aldatu» duela frogatzeko berbak baino gehiago beharko direla nabarmendu zuen.  Berria - Mundua   2004-07-28

Bihotz-bihotzez eskertu zituen berbak.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 86. orr.

Bere berben eraginaz oharturik, nonbait, abadeak lehengo harira egin zuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 301. orr.

Badakit gutun honen berbek ez nautela beratuko.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 105. orr.

Berben mausoleo horiek!  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 102. orr.

-Orduan, berba bitan, Rufinoren estiloa zelakoa zala esango heunke?  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 95. orr.

Lagunaren gonbita berbatarako aitzakia hutsa zela.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 277. orr.

Nerea gustura doa, eta gizona, estuasuna joanda, berbetarako gogoz, gairik topatu ez arren.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 13. orr.

Halaxe itaundu nion kaxa jokatu nahi zuenari, erdi keinuz eta erdi berbaz, hura zenbatetan emango zidan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 328. orr.

Batbatean etorri zitzaidan, berbatik hortzera, Bartolomeri hura itauntzea.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 311. orr.

Gu Jeneralaren aurkako berbetatik ekintzetara abiatuak ginen.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 15. orr.

Zuri eskatzen nizun barriro indar, zure eskua zen ostera Burgosko kartzelako hamahirugarren ziegaren horma berba batez zulatzen zuena, heriotzaren hurrengo maizterrak adorea har zezan amets egin ahal izateko.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 94. orr.

ik beherago 8. Ez zekien berbarik ere ingelesez gizonak.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 134. orr.

Erre bitartean, berba eta berba hasi zen.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 143. orr.

Berba eta berba, halako baten Peterrek atzo iragarritako bisita etorri zait gogora.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 117. orr.

Berbatik berbara, Antonek belarria nondik nora galdu zuen azaldu zidan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 63. orr.

Emakumeaz berba egin ordez, emakumeari eman behar zaio berba.  Berria - Euskal Herria   2006-04-26

Atzo ere, gaueko ibilaldian, halako zerbait antzeman nien berbetan eta begiradetan.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 103. orr.

ik berbeta 4.

Hizkuntzak ematen dituen ahalbide horietatik harantzago, hizketaren eremuan, bigarren multzo handi bat aurkituko dugu, hiztunon berbetan eta idazleon lerroetan gauzatzen dena.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 24. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hitz zatar eta berba lizun artean, buruz gain labana luze bat jaurti zuen airean.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 111. orr.

Ez nion behin ere berba mingarririk inori esaten.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 64. orr.

Berba alairen bat, irtenaldi barregarriren bat.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 79. orr.

Nik ere zor nion berba gozoren bat.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 162. orr.

Errege gailenei ez al zaie gorputza jainkoen beldurrez zirraratzen, pentsatzean ez ote den euren egintza zantarrak eta berba harroak kitatzeko ordu larria iritsi?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 375. orr.

Piettka ere han zen, bero-bero, aztoratuta, berba ulertezinez gainezka.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 237. orr.

Nik, izerdi patsetan eta umore txarrez aldaparen gogortasunagatik, berba zatar bat edo beste bota nion.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 24. orr.

Joan Montsenyren berba suharrei jaramon egiteke-.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 57. orr.

Informatika, rock and rolla eta industriaz gain, futbola izan da berba ingelesen habia.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 67. orr.

Berba faltsurik ez bota.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 121. orr.

Ezin nituen berba estu eta nahasi haiek ondo jarraitu.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 121. orr.

Berarekin berba hutsek, berba lasaigarriek, berba betegarriek ez dute ezertarako balio.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 198. orr.

Bekatu izugarriez maisuak harako hartan esan zizkidan berba misteriotsuak etorri zitzaizkidan gogora.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 295. orr.

Haren berbak lasaiak ziren eta, arriskuaren aurrean ofizialarengan jotzen duen soldaduaren irmotasunaz egin.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 257. orr.

Hala sartuak dira berba erlijiozkoak: zeru, infernu, fede, gurutze, etab.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 121. orr.

Ingelesezko eta euskarazko berbak eta esakuneak elkarren parean.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 35. orr.

Hemen kontsolatzeko berba bat, hor lasaitzeko aholkua.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 188. orr.

Berba gutxiko agurra.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 90. orr.

Eñauten adinekoa zen, hogeita hamar urte ingurukoa, serioa, berba gutxikoa.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 65. orr.

Alferreko berbarik ez idatzi -sobera dauden adjektiboak, izenlagunak edo hitz-jokoak, adibidez-.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 359. orr.

Ezaguna balu legezko berbak esan zizkion, Joseluri hain toki ilunean tonukera lar altukoa iruditu zitzaion ahotsaz. harridura faltsuko berbak alde batera utzita.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 76. orr.

L-b balio anitzeko berba da eta (jatorriz) 'bihotza' adierazten du.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 101. orr.

Lanabesak direlako pertsonek adierazitako jarrerak, ez-berbazko komunikazioa, zentzumenen bidez jasotzen den informazioa.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 197. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Une berean nekez aditzen nituen berba-txatalak heldu zitzaizkidan belarrietaraino.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 190. orr.

Imanolen berba jokoek Josurenak ekarri dizkidate gogora.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 64. orr.

Eta zertara jatorrek berba jokotxo hori?  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 84. orr.

Nire inguruan dena zen oihu mordoa, zarata, berba eta gertakizun atalak, eta lerroka sailkatzeko joan-etorriak. zorionez berba-molde horrek Piettkaren arretari ihes egiten ziola iruditu zitzaidan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 86. orr.

Adlotse ez zetorren berba biltegietan.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 59. orr.

Amaordeari eskuan muin eman eta niri ere berba pare bat esan dit lagunkoi.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 41. orr.

Hobe han berba erdirik ere ez esatea, manpararen beste aldean zirenen amoreagatik.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 191. orr.

Kirikiñoren mizkinkeria berriro ere, berba-beldur.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 36. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Onespen berba batek gauzak errazten ditu, nire ustez.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 148. orr.

Ez dio agur berba bakar bat zuzendu aitari, ezpada: "laster ikusi arte, nagusi".  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 21. orr.

Egun horri zegokion santu-berba Santiago zen, erromantzez esana.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 355. orr.

Harakoan ez nion fraideak erabili zuen mediku berbari erreparatu, hain nengoen nire onetik kanpo.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 335. orr.

5 hitzen bidez aipatzen den nahia.

Elizak adi-adi egon behar du, eta Jesusen berba zabaldu.  Berria - Harian   2005-04-19

6 berba-aspertu hitz-aspertua.

Behin batean, Perok, Basurtokoarekin gerrako antzeaz berba-aspertuak egitera ganbarara etortzen zenak, liburuetarako nuen gogoa ikusirik, halako izkribu dotore bat eskaini zidan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 160. orr.

· Azkar batean joan behar duk entrenura, baina badaukak denbora apur bat berba-aspertutxo baterako?  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 62. orr.

7 berba batez hitz batean.

Berba batez esateko, eskubide politikoak eta eskubide zibilak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 19. orr.

Aplikazio kontuak, kautela osatzaile eta erantsiak, objektu iragankorrak edo aldakorrak, berba batez, aginpidearen jarduneko ikuskatze lana eskatzen duten horiek, botere arauemaile edo sortzailearenak baino, araudien eskukoak dira.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 54. orr.

Aurpegi luze baina potolo eta biribilean, hazpegi guztiak erabat arrunt eta atseginak ziren, azalaren kolorea arrosa, ezpain handi samar eta goxoen espresioa maitagarria: berba batez, ederra zen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 202. orr.

Seriotasun berdinez jokatu eta dagokigun papera egiten dugu, kontu aldagaitz hori bultzatuz egunik egun errepikatu, indartu, entseatu eta balioztatu dadin -berba batez: ezer naturalagorik, zalantza gutxiagokorik ez balego legez, sendagilearen ardura bakarra gu osatzea dela, eta gaixoon helburu bakarra, sutsuki itxaroten duguna, bizkortzea, suspertzea eta berehala etxera itzultzea.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 213. orr.

8 berba bete hitza bete.

Nire berba beteko dut, zure ziegan azalduko natzaizu.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 160. orr.

Edozein modutan, nire berba bete, eta jakizu bart ere Ruben Rakelen dendara sartu dela.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 290. orr.

Emandako berba bete egin behar da.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 131. orr.

Emandako berba beteko duelakoan, itxaropenik badutela azpimarratu dute gerrako kaltetuek.  Berria - Euskal Herria   2004-09-29

Elkarri emandako berba bete behar genuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 362. orr.

Bilboko Udaleko Gizarte Ekintza Sailari eskatzen diogu emandako berba bete dezala eta albait arinen aurkez dezala zentzuzko eta kalitatezko plangintza bat.  Berria - Euskal Herria   2004-01-28

9 berba egin hitz egin.

Adeitasunez berba egiten ari zirela zirudien, agur txikiak trukatzen zituzten, elkar balakatuz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 393. orr.

-Ez dakit hau leku aproposa den honetaz berba egiteko.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 117. orr.

Ez zen sentimenduei buruz berba egiten gure etxean, sasoi hartan.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 9. orr.

Ortueta ez zen ausartu Makina-Erremintaren diru emaitzei buruz berba egiten.  Berria - Ekonomia   2006-03-12

-Berba egiteko daukazun fraile tonu hori oso egokia da loan astiro erortzeko.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 120. orr.

-Ez berba egin ahoa beteta!  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 25. orr.

Denbora guztian egiten du berba berak dakien moduan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 126. orr.

Helmugara ailegatuta, beste ikasle batek egin zuen berba: [...].  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 12. orr.

Ez zinen defendatu, oso samur egin zenion berba.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 39. orr.

Gaur bertan egingo dut berba mutilarekin.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 45. orr.

Mugitu egin zenuen, likidoaren distirari begira egin zenuen berba, ume liluratu batek legez.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 63. orr.

Zatoz nire ondora, Lilio, egizu berba nire ordez.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 74. orr.

-Berba egizu klaru.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 133. orr.

· Politikariek berba eta berba egiten dute, baina ez dut uste laster batean ekarriko dituztenik.  Berria - Harian   2006-03-26

Ez du berbarik egiten.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 39. orr.

Baina ez neritzon egoki berbarik ez egiteari.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 49. orr.

Eñautek ez du normalean berba larregirik egiten.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 198. orr.

Ez du berba bat ere egin behar, irribarre maltzur horrekin badakizu zer esan nahi duen, harrapatuta zaude.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 60. orr.

10 berba erdi (orobat berbaerdi g.er.) hitz erdia.

Ikusia nuela adierazteko, neuk ere baiezko mutua egin nion, ez bainintzen gai nire mihiaz beste berba erdi bat ebakitzeko Berba erdirik ere esan barik joan zen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 366. orr.

Hauek guztiak, berba erdirik ulertzen ez didaten eslaviar sorta, beste norabait doazelakoan?  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 128. orr.

Hobe han berba erdirik ere ez esatea, manpararen beste aldean zirenen amoreagatik.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 191. orr.

Kontua da berba erdiak heltzen zirela nireganantz itzaletan barrena zulo eginez eta, tarteka, amaitu baino lehenago erditik etendako biraoren bat ere aditzen zela, beste berba-erdien artean etsiagoa, eta berba-erdi haietako bakoitzetik laurden bat ere ez nuela endelegatu ahal izan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 71. orr.

11 berba-jario iz hitz-jarioa.

Bai, luzeegi zihoan Santosena, eta bere ondoan eduki gura zuen, hain berba jario urriaz beti halako laguntza eman izan zion gizona. Esku gihartsu biak faltrikeretan sartu zituen berba-jarioaren etenaldi labur batean.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 55. orr.

-Esadazu zenbat den -Mentxuren besarkadak berba-jarioa eteteko asmoz egina zirudien-.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 26. orr.

12 berbarako adlag adibidez.

Berbarako, aukeraturiko idazleen artean mordoxka bat Europako Erdialdeko eta Ekialdekoak diren arren [...] ez dira gutxi jatorri arabiar edo musulmana dutenak.  Berria - Kultura   2004-01-03

Eta tipustapan, erromatarkeriatan murbilduta zure esanari entzungor egiten diola uste duzun ikasle saiatuak, berbarako, ohartxo hau luzatzen dizu: [...].  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 144. orr.

Egoki da, berbarako, merkataritzako negozioetatik akzio errebindikatzaileak aldentzea, merkataritzako gorabeherek gauza higigarrien gainean jokatzen baitute.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 87. orr.

Hildakoak, berbarako, ez daude geldirik, bere buruaren barnerantz mugitzen dira, batekoz bestera hartzen dute denbora.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 17. orr.

Gomutan dut, txikitan, amamak Athleticen ereserkia kantatzen zidala, eta, berbarako, Boiseko Euskal Etxea Athleticeko taldeen argazkiz beterik dago.  Berria - Kirola   2004-04-02

Sailkapen honetaz at, berbarako: Joan Mari Irigoienek Babilonia-n etekin ederra atera zion gerora ere erabilia izan den beste baliabide bati: pertsonaiek animaliaren baten arketipoa dute barne-muinetan itsatsirik, pertsonaien eta errealitatearen arteko harremana baldintzatuko duena.  Berria - Kultura   2004-12-16

Idazlearen zeregina «larruazala ikara batean jartzea» baldin bada, aitortu behar dut, nire kasuan behintzat, hainbatetan lortu egiten duela (Aberkideak, Udazkena edo Botilaren bihurguneak poemetan, berbarako).  Berria - Kultura   2004-07-24

13 berbeta ik berbeta.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azken berba (9); balio anitzeko berba (6)

berba aipatu (3); berba asko (3); berba bakar bat (5); berba batez esateko (4); berba batzuk (14); berba bera (5); berba bete (4)

berba egin (148); berba egin genuen (4); berba egin gura (14); berba egin nahi (6); berba egin zidan (7); berba egin zuen (16); berba eginez (10); berba egingo (20); berba egingo diagu (3); berba egitea (24); berba egiteko (54); berba egiteko aukera (4); berba egiten (91); berba egiten ari (5); berba egiten duen (4); berba egiten dute (4); berba egiten hasi (3); berba egiten saiatu (6); berba egiten zuen (4); berba egiten zuten (3); berba egitera (5)

berba egokia (3); berba erabili (6); berba erdirik (7); berba erdirik ere (5); berba eta berba (14); berba gogorrak (9); berba gogorrak izan (5); berba gutxi (5); berba pare bat (6); berba politak (3); berba xume (3)

berbaz berba (3); beste berba bat (3); bizkaiko berba (3); buruz berba egin (3); buruz berba egiten (6)

egin berba (4); egin du berba (6); egin dut berba (7); egin dute berba (4); egin nuen berba (3); egin zion berba (3); egin zuen berba (10); egingo dut berba (3); egiten du berba (7); egiten dute berba (3); egiten zuen berba (6); egiten zuten berba (6); emandako berba (5)

emandako berba bete (3); euskarazko berba (3); ez berba egin (3); gainean berba egin (4); gainean berba egingo (5); gainean berba egiteko (4); gainean berba egiten (3); harekin berba egiteko (3); horrekin berba egin (3); horrenbeste berba (3); nire berba (3); oso berba gogorrak (3); zenbait berba (3)

azken berbak (5); berbak baino (3); berbak dira (12); berbak dira horiek (7); berbak erabiltzeko (3); berbak etorri (4); berbak ziren (3); esandako berbak (3); haren berbak (3); lagunaren berbak (3)

berbarik ere ez (3); berbarik esan gabe (3); berbarik ez (8); berbarik gabe (3)

berbaz berba (3)


berbabako izond berbagabea.

Sarriko atzeko txakolindegi hartara joaten ziren inoiz-edo, ezkutuan, gormutuen eskolako harresian egindako zulo batetik ihesi, gizajo berbabako haietako batzuk, bai, gurutze kristauaren zigorretatik ihesi...  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 131. orr.

Totela eta berbabakoa bada, zizipazaduna, mutua lotsorra; eta berritsu gaizto gogaikarria tximistargia.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 297. orr.


berbabide iz hizpidea.

Gai batzuk ukitu orduko, zehatza abstraktu bihurtzen da, eta ez dirudi inor gai denik maizturik ageri diren berbabideak ez erabiltzeko: prosak, duten esanahiagatik aukeratutako gero eta hitz gutxiago erabiltzen ditu; eta esaldiak, aldiz, pilean-pilean datoz, oilategi prefabrikatu bateko sailak balira bezala.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 193. orr.

Eskatutako kafe eta enparauen esperoan Athleticari buruzko berbabidea zabaldu zuen Luigik, kirolaren txanda zela erabakita.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 141. orr.

Eskatutako kafe eta enparauen esperoan Athleticari buruzko berbabidea zabaldu zuen Luigik, kirolaren txanda zela erabakita.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 141. orr.


berbadun izond hitzak dituena; hiztuna.

fFrantsesek chanson à paroles esaten dutena, kantu berbadunak, zer edo zer molde jasoan esaten duten parolak, letrak.  Berria - Kultura   2006-04-04

Eduki lexikalen azterketak definitzen ditu garai jakin batean subjektu berbadunek euren eskura dituzten adierazpen elementuak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 58. orr.

Diskurtsoaren batasuna bilatu genuen objektuen baitan, euren banaketan, euren ezberdintasunen arteko jokoan, euren arteko hurbiltasunean eta urruntasunean -hitz gutxitan, berbadun subjektuari emana zaionean-: eta, azkenean, itzuli gara jardute diskurtsiboa bera ezaugarritzen duen harreman modura.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 56. orr.


berbaera iz hizkera.

Bien arteko berbaera ere polito aldatua zen elkar ezagutu zutenetik.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 186. orr.

Bere berbaera gaiari amaiera emateko agindua zen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 103. orr.

Berba-erdi haietako bakoitzetik laurden bat ere ez nuela endelegatu ahal izan, gaueko koru hartan askotariko lengoaiak eta berbaerak elkarrekin gurutzatzen eta nahasten ziren eta.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 71. orr.

Autokritika egin, euren berbaera marxista zaharkitua erabiltzearren.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 304. orr.


berbaerdi ik berba 10.

berbagabe izond hitz egiten ez duena.

Ez zen nigana etortzen, sentitzen baitzuen, agi danez, hiritarraren ezinegona; izan ere, gu kultur konbentzio eta seinaleen mundu batean bizi garenez, ez dakigu ziur nola jokatu animalia handi berbagabeekin.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 261. orr.


berbagai iz mintzagaia.

Abesti baterako ideia buruan bueltaka duten unetik, kantua bera gauzatzen duten arteko prozesu hori izango dute berbagai.  Berria - Kultura   2004-10-26


berbaila iz adkor hizkera.

Guraso zintzoek, maisu-andereñoek eta kazetariek beren haur edo bezero umetuen aurrean, zer dioten jakin gabe, bota ohi dituzten jakineko ideia gizen eta berbaila elbarriak, sano dagoen haur bati deus esaten ez diotenak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 155. orr.


berbaitako ik berbaitan 2.

berbaitan 1 adlag intrintsekoki.

Beraz, "mundua (esperientzian) errepresentazioa da" esaldia bigarren esaldi batekin osatu beharra dago, alegia: mundua nahimena da (berbaitan edo esentzian).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 86. orr.

Autore espainolek, alde batetik arraza bat berbaitan suposatzen baitute, bestetik hizkuntza eta kultura bat aparte, arraza hari ahalmen bat eta "izpiritu" bat hizkuntzaurrekoa suposatu beharra daukate, hizkuntza bat ala bestetik eta ekintza kultural bat ala bestetik menpegabea; hots, izpiritua eta kultura baino lehenagoko izpiritu eta kultura bat.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 128. orr.

Bat bakarrak izan behar du beti egiazkoa (berbaitan egiazkoa).  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 49. orr.

Haatik -Kanten aurka-, horrek ez du esan nahi mundua berbaitan zer den horren inolako ideiarik ez daukagula.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 85. orr.

Ezagutu ahal izango dena ez da inoiz izango gauza bera berbaitan den gisa, subjektuaren mende egon gabe, baizik eta gure motako ezagutzaileari [...] ematen ahal zaion tankerako fenomeno edo agerpena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 83. orr.

Metafisikariaren analisiak bi osagai oso ez-uniformeetan banatzen zuen apriorizko ezagutza hutsa, hots, gauzen osagaiak agerpenak diren aldetik eta gauzen osagaiak berbaitan diren aldetik.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 285. orr.

Horrela ni neu berbaitan zer naizen ezagutzen dudalarik, analogo moduan balia nezake mundua berbaitan zer den argitzeko; eta horrela igartzen dut, ni neu bezala (ez bainaiz mundua besterik) mundua ere nahimena dela berbaitan, eta nahimenaren agerpenak baizik ez fenomenoak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 86. orr.

2 berbaitako (orobat bergaitango) intrintsekoa.

Herriaren izpiritua, hortakoz, zerbait berbaitako eta hizkuntzaren aurretikoa suposatzen da; eta hura osatua izan eta haren geroko ekoizpena, hizkuntza.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 136. orr.

Berbaitango gauzek edo objektu transzendentalak sentsuen gain inpresioa egiten dutela dioen aurresuposiziorik gabe ezin dela Kanten sisteman sartu, baina era berean aurresuposizio horrekin ezin dela bertan geratu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 11. orr.

Beraz, espazioa eta denbora berbaitango gauzen (substantzien eta beren egoeren) elkarloturaren forma inteligibleak ziren.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 132. orr.

Objektua (hirukia) berbaitango zerbait balitz, subjektuarekin harremanik ez duen zerbait, bada, orduan nola esan ahal zenezaketen hirukia eraikitzeko baldintza subjektiboan datzana era berean hirukiari bere baitan ere halabeharrez legokiokeela?  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 51. orr.

Zeren arima esanahi berean hartu baitut esakune biotan, hots, oro harrezko gauza gisa (berbaitango gauza gisa), eta aurretik kritikarik egin gabe ezingo nuke honela baino hartu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 27. orr.

Gure adimenak hedapen negatibo bat jasotzen du, h[au] d[a], bera ez da sentimenagatik zedarriztatua, baizik, aitzitik, berak zedarriztatzen du sentimena berbaitango gauzei (ez agerpen gisa kontsideratuta) noumeno deituz.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 127. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berbaitango gauza (40); berbaitango gauza bat (4); berbaitango gauza dela (3); berbaitango gauza gisa (17); berbaitango gauzak (38); berbaitango gauzak balira (7); berbaitango gauzak diren (3); berbaitango gauzaren (3); berbaitango gauzatzat (8); berbaitango gauzatzat hartzen (4); berbaitango gauzei (9); berbaitango gauzen (21); berbaitango gauzen determinazioak (3); berbaitango gauzetan (3); berbaitango gauzetara (4); berbaitango gauzez (3)


berbaje iz adkor hizkera.

Eusbakofha da gure berbaje idiotiko eta norberanista, ahal duenak ahal duen bezala egiten duena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 96. orr.

Asko hitz egin ohi dute komatxo artean bezala; ez zaie jaiotzen, ateratzen edo igotzen beretik, eta gehienean Nonbaitetik jaitsitako [...] berbaje batean ari direla esan liteke.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 168. orr.


berbakera iz adkor hitz egiteko era.

Ibilkeran eta berbakeran ere, Europako langile jubilatuak.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 153. orr.

Esan liteke gazte hauek batzuetan uste dutela agure hau kerótik dagoela, beraiek esaten duten berbakeran.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 35. orr.

Kokainak arteztu dio alkoholak okertutako berbakera.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 125. orr.

Adierazpidearen gaitza politikarien berbakera luze, katramilatsu, nahasietan zegoela zioen Orwellek.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 196. orr.

Erraza izan da oraingoan, amua bota aurretik ekin baitio bidaiariak, ordura arteko berbakera lehorra erabat aldatuta.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 121. orr.

Haren berbakera indartsua, korapilatsua bezain borobila, barrokoa eta perfektua.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 124. orr.

Elkarrizketan oso aurreratuta gaudelarik semea, Pakito, etxean agertu da eta, horrek bai kubatar kutsua berbakeran.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 31. orr.


berbakeria iz hitzontzikeria.

Keinurik egiteke entzun behar izan zituela don Esteberen berbakeriak eta sermoiak, haiek guztiak jasangaitz egiten bazitzaizkion ere.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 68. orr.

Igande hartan, baina, berbakeria onartu ezinezko irain bihurtu zuen, eta Patxik duintasuna kontrajarri zion irainari.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 68. orr.


berbako izond hitzekoa.

Ikusiko dugu berbakoa zaren!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 277. orr.


berbal iz ipar isuna.

Martxoaren 15 etik goiti diska edo paperñoa eskas duten auto guziek edo pausa aldia luzeegi dutenek berbala pagatuko dute.  Herria   2003-03-13


berbalagun iz mintzalaguna.

Izan ere, mintza praktika proiektuak asko zabaltzen ari dira, eta «berbalagun eta mintzalagun guztiak» elkartu nahi dituzte.  Berria - Euskal Herria   2006-04-02


berbalapiko iz hitzontzia.

Jendea, dibanetan eroso eseririk, solasean ari zen tea nahiz kafea edan bitartean, eta irrati aparailuak, gorren talde bat hitzez adoretu nahian zebilen berbalapiko irudi, sabeletik zer etorri, huraxe jaurtitzen zuen bertako axolagabetasunaren erdian.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 76. orr.

Mintzaldi luzeak, solas amaiezinak, platika betirakoak, ogirik gabeko eguna oinaztargi bihurtzen zuten diskurtso oparoak egiten zituzten berbalapikook, erretolika hanpatu, farfaila eta hutsalez.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 27. orr.

Begiak distiratsu, berbalapiko eginda zebilen Suso, zertaz berba egin ondo zainduz.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 19. orr.


berbalau iz

Bere berbalauak osorik hartuta ari zen orduan ere Enrike, etorriari erabat men eginda.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 118. orr.

Baina nire berbalauak jo nau orain ere, Gabinek esango lukeenez.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 233. orr.

Irudi luke berbalau ari denean eskema nagusiak emandako segurantzaren baitan ari dela, eta aipugintzan, berriz, "dena esanda dago" horren aitzakiatan, lotu egiten duela berezko etorria  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 140. orr.


berbaldi 1 iz hitzaldia; hizketaldia.

CDK inhibitzaileak eta minbizia izenburuko berbaldia eskaini zuen Koffek.  Berria - Gaiak   2004-11-30

Agerraldi publiko bat prestatzerakoan zer esan behar dugun bezain garrantzitsua da berbaldi horretan erabiliko ditugun argudioen hurrenkera erabakitzea.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 99. orr.

Erretorika klasikoan berbaldiak idatziz prestatzen ziren, baina gero buruz ikasi behar izaten zen.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 102. orr.

Bertsoa berbaldi bat da, kantatuz, errimatuz eta neurtuz burutzen dena.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 81. orr.

Arnaldo Otegik azken atxilotuak gogoan hartuz hasi zuen berbaldia.  Berria - Euskal Herria   2004-04-04

Hortik aurrera ez zen berbaldia asko luzatu.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 137. orr.

Haren ahotik ez zen, ordu arte, maketoei buruzko txintik atera; sukaldeko berbaldi likits hartan, ordea, behin baino gehiagotan ahoskatu zuen hitz hori.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 162. orr.

Bere berbaldi haietan, ordea, hitzetik hortzera botatzen ditu, etorri ahala, gogoak ematen dizkion guztiak.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 139. orr.

Besteen berbaldiak entzuteko horman belarria jartzen duten atso kuxkuxero horietako baten modura.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 232. orr.

Ormaetxeak egindako berbaldian, gogora ekarri zuen hiesak herritar guztiei eragiten diela.  Berria - Euskal Herria   2004-12-02

Hilabete batzuk lehenago Igorre nahiz Arratia osoa zeharkatu zuen galdera jabetu zen Idoiaz, iluntze aldeko berbaldietan lagunok sarri eginiko galdera berbera: zergatik?  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 56. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ez hitz egin nahi izan berarekin parez pare, ez fidatu haren berbaldi luzeez, bere hitz-jarioaz proban jarriko baitzaitu eta irribarrez ere aztertu egingo.  Elizen arteko biblia   Si 13,11

Atsegin nituen haren berbaldi sutsua eta ideia iraultzaileak.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 24. orr.

Berbaldi hanpatu eta luzea egin zuen egun hartan, gerrako berri gozoak eman zituen, egundoko konbateak izan zirelako eta denetan ginelako garaile.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 88. orr.

Haren berbaldiek gero eta zaharkituago eta lelo-tankerakoago ematen zuten.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 82. orr.

Entzulearentzat berbaldi laburrak dira bertsoak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 100. orr.

Errima-sail bakoitzaren ordenamendu on batetik baino ez daiteke etor berbaldi zehatz eta arrakastatsua.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 94. orr.

Berak ere nekez ulertuko zuen berbaldi buru-buztanik gabe bat, horra.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 237. orr.

Ahozko berbaldiaren gainean eraikitako fikzioa da, eta ahotik ahorako horri itzultzaileak ederto eutsi dio.  Berria - Kultura   2004-07-10

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sabino Arana Elkargoak itsasoaren oraina eta geroaz antolatutako berbaldi sortan.  Berria - Euskal Herria   2004-02-14

Diskurtso-unitate zabalagoren baten osagarri denean ere, bat-bateko bertsoak ez du bere berbaldi izaera inoiz galtzen.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 187. orr.

Aitorrek kantuan hasi aurretik pentsatu dituen berbaldi-txatalak hitzez datozen horiexek dira.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 105. orr.

Medikua ere aipatua zuen berbaldi-nabar.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 141. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Mediku-berbaldia ezin da etorri edozeinengandik; jardun horren balioa [...] ezin da banandu berba hori artikulatzeko eskubidea duen pertsonaz.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 61. orr.

Bien arteko jarduna berbalditzat har liteke: bertso-berbaldiz osatutako berbalditzat, alegia.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 100. orr.


berbalditasun iz berbaldia izateko nolakotasuna.

Horrelako saio informaletan bertso bakoitzak ozta-ozta eusten diola berbalditasunari.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 154. orr.


berbalditxo iz hizketalditxoa.

Oso-oso urduri jarraitu zuen, harik eta abadetxoa barandara hurbildu zen arte, ohiko berbalditxoa egitera.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 139. orr.

Ez ditut inoiz argituko nire zalantzak, hemen ezinezkoa da-eta beste leku askotan normala izango litzatekeena, bion artean berbalditxoa sortzea.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 127. orr.

Halako batean, zirujau, marinel, belagile [...] harekin berbalditxo bat egiteko era izan nuelarik,nire atseginen eta minen hariak ehun bakarrean gurutzatu ziren.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 115. orr.


berbaldun iz berritsua, hitzontzia.

-Berbalduna zoan? Kontularia?  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 22. orr.

Niri ere harrigarria egiten zitzaidan eraldaketa ikustea; goizean eskuetako dardarak salatzen zuen izaki babesgabe horretatik, arratsaldean masak adoretzen zituen berbaldun jori eta, itxuraz, seguru horretara.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 27. orr.


berbaleku iz hitz egiteko lekua.

Bidaide eta berbaleku, elkarrizketarako estakuru eta aitzakia, topiko eta grina iturri.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 68. orr.


berbalioztapen iz balioa handitzea.

Kerrnaren teorien aurkako mesfidantza arranguratsu bat erne zen ber-bertatik nire baitan; ez zait iruditzen, haatik, ordutik hona iragan diren hogeita hamar urteek teorion berbalioztapen inolakorik ekarri dutenik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 161. orr.


berbalizazio iz hitzez adieraztea.

Abstrakziorako ezintasun berdina adierazten du bere savant ariketan, ezin baita bere testuinguru konkretutik hausnarketaraino eta berbalizazioraino altxatu.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 223. orr.


berbamodu iz hitz egiteko modua.

Eta denak berriketan eta berbamoduan non daude, errepublika, putakumeak, libertad, miliziak eta biba ez dakit zer errepikatzen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 29. orr.

'Gau izarramentua,' oroituko duzu Kalaportuko arrantzaleen berbamodua, eta errime esango duzu, 'bihar izorramentua!'  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 236. orr.


berbanatu ik birbanatu.

berbanatzaile ik birbanatzaile.

berbaro 1 iz berbotsa.

Itsasoaren orroa, Marine Drivetik zetorkion trafikoaren marrua, saltzaileen deiadarrak, ipuin kontalarien berbaroa, musikalarien doinu bihurriak, horiek denak aditu zituen batera, han zebilela.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 135. orr.

Kaletik zetozkion berbaro eta ibilgailuen hotsekin nahasturik.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 229. orr.

Eguterako beilara ez doazenen berbaroak ere sartu ditu, emazte Joxeparena zein meatzari zaharrarena adibidez.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 51. orr.

Nire mina zelan arindu lotu nintzen, luzaz, hantxe etzanda, gizonen berbaroak logura eragozten zidalarik, harik eta gogora maisuaren poltsatxoa etorri zitzaidan arte.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 281. orr.

Nahiago zuen hartan ihardutea amaren berbaro gogaikarria entzun behar izatea baino.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 231. orr.

Nesken txutxu-mutxuak eta berbaroa apurka-apurka amatatu arte itxaron dute, gero, isilka-misilka, beren planari ekiteko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 71. orr.

Gero eta ozenagoa zen zerbitzarien berbaroa.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 69. orr.

Uhurien azpitik eta ontzitzarraren hotsen gainetik, armadako beste ontzietan gora eta behera zebilen jendearen berbaroa iritsi zitzaidan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 71. orr.

Jendez betetako gelako berbaroaren erdian.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 121. orr.

Oi, balekumearen berbaroa berak aditu izan balu, nik aditu nuen moduan!  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 34. orr.

Berbaroa zabaldu zen liburutegian, irriren bat entzun zen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 256. orr.

Emmaren kontaketa taberna bateko berbaroarekin nahaspilatu zen.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 125. orr.

Familiakoak bakarrik geunden, eta gure pentsamenduen berbaroa baino ez zen entzuten.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 37. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Kasik itzartzearekin batera haizeak dakarren berbaro lausoa entzun du begiak zabaldu gabe.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 113. orr.

Berbaro ozena entzun du atze aldetik.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 42. orr.

Terminologia sexualeko euskal labelik ederrenetakoa dela uste dut bere fonosemantika xuhurra, eta pena dut horren zabar zokoratu izana, berbaro ofiziala beste eredurik gabe gelditu den jendaje ustel jakintsu usteko honek.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 195. orr.

Horregatik ez zaizkio santa sekulan gustatu izandu jakitun ezkorrak eta zinezko eskeptikoak, ez elizari, ez politikoari, ez merkatariari, ez berbaro intelektualari, ez eskolari, ez unibertsitateari, eta ez egungo funtzionari aulkidunari.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 183. orr.

Lana amaitutakoan etxerantz zihoan jendearen ahapeko berbaroa lagun.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 312. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Hitz baten ordekoa topatzeko unean, nahiago dute barne berbaroari segi zehaztasunari baino.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 65. orr.

Halako batean sentitu ninan nola hurbiltzen zitzaidan eta inguruan jiraka hasten erlauntza halako trinkoa zen xuxurla-berbaro hura.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 86. orr.


berbataiatu ik birbataiatu.

berbatan ik berbetan.

berbati izond berritsua.

Hori omen da gobernuaren estilo eta talante berria; berbati batzuk dira, asmo zalantzagarriekin eta ekintza bat bera ere ez», kritikatu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-07-07


berbatsu izond berritsua; hitzez betea.

Parentesi bat eginez, goizean zehar Rubenekin berba egiten saiatu naiz, baina ez dut net berbatsu topatu.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 185. orr.

Alferrikako gutun berbatsu hau hor da lehendik ere, ezin konta ahal hexagonoetako bateko bost apaletako hogeita hamar liburukietako batean.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 66. orr.

Jaungoikoa ez da urrutiko postulatu mutua, Kanten Jaungoikoaren antzekoa; maitagogoaren bihotza berotzen diharduen Maitasun berbatsua baino.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 113. orr.

Esan liteke Aulki Santuak tresna gisa erabili zituela kanonistak aitasantutzak bere lehiakide sekularrarekin, Erromatar Inperio Santuarekin, izan zuen gerra berbatsuan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 283. orr.

Lororik burutsuena eta berbatsuena erosi zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 31. orr.


berbatu, berba(tu), berbatzen du ad hitzartu.

Idatzia Zornotza Eginez eta EAko taldeekin berbatuta zegoen.  Berria - Euskal Herria   2004-01-29

Bilboko udal agintariek 48 ordu gehiago eskatu dizkiete Sorgintxulo gaztetxeko erabiltzaileei, eurekin ezer berbatzeko prest egongo diren edo ez zehaztu aurretik.  Berria - Euskal Herria   2004-10-26


berbatxo (orobat berbatxu g.er.) iz adkor berba.

Bien bitartean niri ere berbatxo pare bat esan dit.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 22. orr.

Aje arrazial hori (kasu berbatxoari: arraza) bekaizgoa da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 158. orr.

Bihoaz berbatxo batzuk, hauxe berau nabarmentzeko, gauza guztien lehenkiak zer fin-finak diren alegia.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 239. orr.

Domingorekin berbatxo bat izateko gogoa nekez menderatuz.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 334. orr.

Hizketan, berriz, euskara batu antxa egiten zuen, bizkaierazko berbatxu batzuekin zipriztinduta (gura, dome-ka eta horrelakoak), eta horrek sinesgarriago egiten zuen bere jatorriaren historia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 86. orr.

· Amak eta biok ere berbatxo bi egin ditugu, baina ez dakit zeri buruz.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 18. orr.

Lopezek, azkenaldiko agerraldi inportanteetan egiten duen bezala, berbatxo batzuk egin zituen euskaraz.  Berria - Harian   2005-06-23


berbatxu ik berbatxo.

berbazaku iz adkor berben zakua.

Bere berbazaku hutsetik, antzeman ezindako keinu batzuk dira bere erretolika guztia.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 65. orr.

Eseri gara, eskua bekokiaren aurretik pasatu du, pentsamendu bat ukatuz bezala, eta bere berbazakuko erretolika guztia bilduta esan dit: [...].  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 223. orr.


berbazko 1 izlag hitzen bidezkoa, hitzezkoa.

Gure ama elbarritua zen berbazko afektibitaterako.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 47. orr.

Berbazko lehiari amaiera bat-bateko eta erabatekoa eman zaio, eta Honey da irabazlea, nabarmen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 206. orr.

Ni saiatu nintzen azaltzen loturarik gabeko berbazko rapsodia hura hain zuzen zenbatze-sistema baten kontrakoa zela.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 92. orr.

Testuinguruaren eragina muga daiteke formulazioen arteko harreman orokorrago baten atzealdearen gainean, berbazko sare baten atzealdearen gainean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 114. orr.

Zer da familia, azken buruan, ahaideak elkarri itsasten dizkion berbazko lika hori barik?  Berria - Kultura   2004-10-30

2 ez-berbazko

Lanabesak direlako pertsonek adierazitako jarrerak, ez-berbazko komunikazioa, zentzumenen bidez jasotzen den informazioa.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 197. orr.

Eskuak gure ez-berbazko lengoaiaren tresna dira.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 201. orr.


berbena1 1 iz belar landarea, sendagintzan erabilia (Verbena officinalis etab.).

Atea ireki, begiak itxi, hamaika usain-belarrek perfumatutako airea biriketaratu -ezkaiak eta erromeroak, salbiak eta errudak, izpilikuak eta berbenak-, besoak zabaldu...  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 55. orr.

Han ikusiko du erretzen buruan ukan duen zizare-belarrez eta berbenaz osatutako koroa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 250. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Berbena-belarrekin eta pasmo-belarrekin konpondu izan baitzituen, antza, ordu arteko gaitz guztiak.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 171. orr.

Berbena-belarrez eta zizare-belarrez egindako koroatxoak janzten omen dituzte buruan, gaitzetatik libre sentitzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 250. orr.

Litro bat berbena-ur egosi dute niretzat, eta zabortegira bota dute gainerako berbena-belar guztia.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 108. orr.

Berbena-belarrak bildu ditut parkean.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 108. orr.

Kale hutsetan zehar, berbena eta lilipa usainez beterik dauden lorategietan zehar, unibertsitaterainoko bidea egiten du.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 231. orr.

Ia egunero igurtzi behar nizkion zangoak eta belaunak berbena olioz.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 170. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berbena belar (3


berbena2 iz herri festa, musika eta dantzarekikoa, aire zabalean eta eskuarki gauez egiten dena.

Bertsolariak, herri-afaria eta berbena. Berbenen zaleak ginen, batez ere Eganek jotzen bazuen.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 87. orr.

Anabasaren erdian langileak zamalanak eginez oholtzan, berbenan jo behar duen taldearen musika tresnak atontzeko.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 223. orr.

Erromeria baztertzera etorri diren hitz berriak: berbena, dantzalekua, diskoteka, kontzertua.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 55. orr.

Gaur herrietako jaietan berbenak egoten dira, rock kontzertuak, eta dantzalekuak ostiraletik igandera arte irekitzen dituzte.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 55. orr.

Entzierroak, danborradak, berbenak, dantza, pilota, bertsu, herri kirol... bazen zer entzun, zer ikus, zer ospa!  Herria   2003-07-10

Beti izaten zen kantu parte-hartzaileren bat, argigailuaren, berbenaren, lore jokoen, kabalgataren, karrozaren, mozorroaren, danborraden, zezenen -egiazkoen eta suzkoen-, zaldiko-maldikoaren, zaldiketen, xedera jaurtitzearen, erraldoiaren eta buruhandiaren artean une jakin batean behar zenerako egokitzen zena.  Askoren artean   «Rataplan» - 19. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Gero eta gazteagoak iruditzen zitzaizkigun neskatxek erdeinuz begiratu ziguten; herriko plazako berbena-doinuak ohiko mugimendu koipetsu-dorpeez jarraitu genituen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 59. orr.

Une honetan ahizparekin nabil saltsan, eta berbena talde batean ordezko hartu naute, oraingoz.  Berria - Kultura   2004-06-22


berbera 1 bera erakuslearen indargarria.

Kausa berberek ondorio berberak dituzte.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 104. orr.

Kontzeptu berberei loturiko ikur berberak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 40. orr.

Urak, haren inguruan, Stonehameko bulegoan zeuden artxibategien kolore gris berbera zeukan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 43. orr.

Neurri berean argiztatuta dagoen objektu bat (luminantzia berbera emititzen duena, beraz) argitsuagotzat hartuko da atzealde ilunago baten aurrean badago.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 30. orr.

Euskal idazleek bide berbera egin zuten.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 63. orr.

Biek erakusten dute nahi berbera: bakearen bidea segitzea.  Herria   2003-04-10

Zigor berbera ezarri zien Ingalaterrako estatuetara Espainiako salerosgaiak eramaten zituztenei.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 18. orr.

-Zein izango da? -Santxok erantzun-, Mantxako Don Kijote berbera, bere esanak eta esatekoak ere beteko dituena.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 196. orr.

Eguna joan eta eguna etorri imajinatu zuen Jeronimo Badiola aitona postariari itaunka, bidean galdutako gutunen zain, eta egunero buruaren keinu ezezkor berbera jasotzen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 83. orr.

Egoera eta esparru guztietan hizkera estandarra, bakarra eta berbera erabiltzen eta erabiliarazten dute.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 222. orr.

Berak izendatutako batzorde bat arazoa aztertzen hasi zen 1762an, eta Katalina berberak idatzi zuen Nakaz bat [...] Montesquieu eta Beccariarengan inspiratua neurri handi batean, langintzaren oinarriak ipini nahi zituena.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.

Biek eredu geometriko berberari jarraitzen badiote ere, ez dira, hala ere, biak izaera berekoak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 42. orr.

Objektu bat sarri aurkezten bazaigu, beti, ordea, barneko determinazio berberekin (quantitas et qualitas), orduan adimen hutsaren objektu gisa balio badu, beti berbera da eta ez gauza ezberdin asko, baizik gauza Bakarra (numerica identitas); baina agerpena bada, orduan kontua ez da inolaz ere adigaien alderaketa, baizik hauei begira, guztia nahi den bezain berbera izanda ere, agerpen honen lekuen ezberdintasuna denbora berberan (sentsuen) objektuen zenbaki-ezberdintasunaren oinarri askia da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 129. orr.

Arrazoi berberagatik, Estatuak irabazi egiten du saltzaile gisa.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 77. orr.

Irmotasun berberaz mintzatzen zitzaien handiei nahiz txikiei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 818. orr.

Hitz berberek osatuta, zentzu berberaz hornituta, sintaxi eta semantikaren aldetik berbera iraunda, esaldi batek ez du enuntziatu bera osatuko baten batek solasaldi batean ahoskatzen badu edo eleberri batean inprimatuta baldin badago.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 117. orr.

Begiak modu berberean gainditzen ditu anbiguitateak irudian zein eguneroko bizimoduan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 87. orr.

Garai bertsuan eta kanpotar berberei erantzun berbera eman zieten arrakastaz abisiniarrek beren mendi-gotorlekuan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 249. orr.

Ordurako, Klarak eta Inesek elkarri idazten zioten eta adiskide minak ziren, ideal berberek elkartuta.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1173. orr.

Bestela zaldiko-maldiko bihurtuko zitzaidalakoan, zalapartatsua, figura beti berberen erakusle.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 37. orr.

Denak sorrera, ibilera, eta amaiera berbereko hitzak balira bezala iruditzen zaizkit, gixatzar harrapari hantuste bat eta berberaren izengoitiak balira bezala.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 298. orr.

Denak erro berberekoak dituzu.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 225. orr.

Ez ote dira, aztarna horiek, erro erroan, lehengizonaren gogoan, metafora sail berberekoak?  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 174. orr.

Abiapuntu feminista berberetan oinarritzen delarik, [...].  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 121. orr.

Billa hura atzean utzi ondoren, Cabañas aldera jo genuen, iritsia nintzen errepide berberetik.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 273. orr.

Kasualitate hutsa ote zen biek hitz berberok erabili izana?  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 228. orr.

Zer ikasi behar zuen han, zu epaitu zintuzten militar berberok kondenatu zuten batek?  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 73. orr.

Hori zen objekzioaren xedea eta asmoa, hitz berberokin aurkeztu ez bazen ere.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 45. orr.

Bi objektu berberen arteko harremana beti berbera baita.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 25. orr.

Ez nekien Emiliorekin lan egiten zuenik, berak hainbestetan aipatzen zuen Emilio hura eta nik ezagutzen nuena berbera zirenik.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 153. orr.

2 (ezkerreko hitzak hartzen duen deklinabide atzizki bera hartuz)

Aita santua berbera joan zen Asisa, eta Kristoren Gizakunde ondoko 1228. urteko uztailaren 16an, igandez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 836. orr.

-Originala berbera.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 162. orr.

Ni bezalako gizon batekin ezkonduta egotea tortura amaigabea izan zela seguru asko, infernua berbera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 8. orr.

Zarauzko ostatuan ikusi genuen adineko bikote hura berbera.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 97. orr.

Lau leherketen egileak berberak izan ote diren aztertzen ari dira.  Berria - Euskal Herria   2004-08-14

Lehenago ere, horren antzeko egoeretan, makina bat bider kontatuak zituen gauza horiek berberak hainbat lekutan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 249. orr.

Zentzugabekeria iruditzen zait borondate publikoaren adierazpide diren legeak, erailketaren errefusatzaile eta zigortzaile direnak, eurak berberak izatea haren egile, eta, hiritarrak erailketatik urruntzeko, eurek ageriko hilketa agintzea.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 81. orr.

Haiek eraiki zuten zoramenezko Babel hau; baztertuek, desoinordetuek, bere barkuan zetozen haietako batzuek berberek [...] Amerikako beste baztertuekin, beltzekin eta indioekin, estolderietatik hasi eta Empire Statearen gailurreraino.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 143. orr.

3 (izenordain gisa)

Ezen Salbatzailearen presentzia beti begi aurrean zuela ematen baitzuen, berberak lagunik minenei noizbait esan zienez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 796. orr.

Kasu guztietan, berbera da jokabidea.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 484. orr.

Jakin zuen Egidio anaiaren [...] santutasun fama apartekoaren berri eta, bihotzak eraginda, erabaki zuen hura bisitatzera berbera joatea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1010. orr.

Urrutiko gauzak bertan zeudenak bezala atzematen zituen eta berbera ere era miragarrian presente egiten zitzaien urruti zeudenei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 808. orr.

Zergatik ez naiz jada lehen nintzen berbera?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 204. orr.

Guztiek, antzinakoek zein oraingoek, aho batez aldarrikatzen dute adimenek ezin diezaioketela Sortzaileri (gorets bedi!) hauteman, Itzulbidean lehengo berberak izan ziren ikuspegiak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 147. orr.

Hilkutxa besoetan eraman zuten berberak.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 95. orr.

Hura zer den Berberak besterik ezin dezakeela hauteman, eta Hari hautematea Hari osotoro ezin hautematea aitortzea dela.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 147. orr.

EAJren helburuak ETAren berberak dira!  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 98. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adin berbera (6); akats berbera (5); amets berbera (11); arazo berbera (5); asmo berbera (5); aukera berbera (4); aurpegi berbera (4); balentria berbera (4); balio berbera (8); bat eta berbera (9)

berbera ageri (4); berbera baita (4); berbera behar (5); berbera bizi (4); berbera da (68); berbera dago (6); berbera dauka (8); berbera daukagu (4); berbera daukate (5); berbera dela (15); berbera den (5); berbera dira (7); berbera direla (6); berbera du (18); berbera duela (4); berbera duen (6); berbera dut (5); berbera dute (13); berbera dutela (8); berbera duten (4); berbera egin (34); berbera egingo (4); berbera egiten (15); berbera eman (10); berbera ematen (6); berbera erabili (4); berbera erabiltzen (8); berbera erakusten (4); berbera erakutsi (6); berbera errepikatzen (7); berbera eskatu (4); berbera etorri (5); berbera ezarri (4); berbera gertatzen (12); berbera gertatzen da (9); berbera hartu (5); berbera izan (45); berbera izan zen (6); berbera izan zuen (8); berbera izango (31); berbera izango da (7); berbera izango duela (4); berbera izatea (5); berbera izaten (7); berbera jasotzen (4); berbera ote (7); berbera zegoen (6); berbera zela (12); berbera zen (30); berbera zeukan (8); berbera zuen (11); berbera zuten (6)

beti berbera (22); beti berbera da (7); bide berbera (12); droga berbera (5)

ekintza berbera (5); emaitza berbera (7); eragin berbera (7); erantzun berbera (6); eredu berbera (7); esaldi berbera (5); esanahi berbera (4); eskaera berbera (4); eskubide berbera (5); forma berbera (5); gaitz berbera (4); galdera berbera (11); gauza berbera (50); gauza berbera dira (4); gauza berbera gertatzen (11); gizon berbera (6); helburu berbera (5); hitz berbera (5); hura berbera (6)

iazko berbera (4); ideia berbera (6); ikuspegi berbera (4); irudi berbera (9); istorio berbera (5); izen berbera (12); jarrera berbera (10); jokabide berbera (4); komeria berbera (4); kontu berbera (4); kopuru berbera (11); lan berbera (9); lehengo berbera (4); letra berbera (4); maila berbera (4); nuen berbera (5)

oihu berbera (4); ondorio berbera (4); pertsona berbera (6); sentipen berbera (4); sistema berbera (6); tratamendu berbera (5)

zigor berbera (8)

arrazoi berberagatik (23)

arazo berberak (9); argudio berberak (8); arrazoi berberak (11); aukera berberak (14); baldintza berberak (7); begi berberak (4)

berberak baitira (4); berberak dira (38); berberak direla (12); berberak ditu (6); berberak dituela (8); berberak ditugu (5); berberak dituzte (10); berberak dituztela (4); berberak edo ezberdinak (4); berberak egin (9); berberak egiten (11); berberak eman (4); berberak erabili (12); berberak erabiliz (7); berberak erabiltzen (14); berberak erabiltzen ditu (4); berberak errepikatzen (7); berberak esaten (5); berberak hartu (5); berberak izan (24); berberak izango (28); berberak izango dira (9); berberak izango dituzte (6); berberak izatea (6); berberak izaten (6); berberak jasan (4); berberak zirela (7); berberak ziren (13); berberak zituen (5); berberak zituzten (8)

beti berberak (6)

esandako hitz berberak (5); esku berberak (6); eskubide berberak (38); eskubide berberak izango (5); ez dira berberak (8); ezaugarri berberak (9); gaitz berberak (4); gauza berberak (24); gauza berberak egiten (4); helburu berberak (5); hitz berberak (34); hitz berberak erabiliz (4); horiek berberak (6)

ia hitz berberak (4); ideia berberak (4); irizpide berberak (11); jokalari berberak (5); lege berberak (4); lehengo berberak (8); neurri berberak (5)

ondorio berberak (5); osagai berberak (4); pertsona berberak (7); politiko berberak (4)

bat eta berberan (4)

indar berberarekin (5); jarrera berberarekin (4)

bat eta berberaren (7); berberaren bidez (4)

arrazoi berberarengatik (4)

bide berberari (4)

berberaz ari (4); doinu berberaz (4); eskubide berberaz (4); gai berberaz (5)

egoera berberean (4); era berberean (5); leku berberean (8); modu berberean (9)

iturri berberek (8)

hitz berberekin (5); oinarri berberekin (4)

berberen arabera (15); berberen mende (4); iturri berberen (13); iturri berberen arabera (12); lege berberen (5)

arrazoi berberengatik (13)

distantzia berberera (4)

baldintza berberetan (9)

hitz berberez (4)


berberatar izond/iz berberea.

Horgo jendea alabainan da berberatarra eta ez araba Aljeriako bertze eskualdetan bezala.  Herria   2001-05-10


berberatasun iz berbera izateko nolakotasuna.

Ibaiaren berberatasuna dudako gauza da, eta hargatik irristatzen dira izenak uraren gainean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 215. orr.

Berberatasuna eta ezberdintasuna.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 123. orr.

Judizio objektibo oro egin aurretik adigaiak alderatzen ditugu: beren berberatasunari dagokionez (errepresentazio askorena adigai baten menpean) judizio orokorren mesedetan; edo beren ezberdintasunari dagokionez judizio berezien sorketarako.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 129. orr.

Hitzezko jardute-multzoak, elkarren artean uztartzen ez direnak esaldien mailan lotura gramatikalen bidez (sintaktikoak edo semantikoak); [...] uztartzen ez direnak lotura psikologikoen bidez (bai kontzientzia formen berberatasuna, bai mentalitateen konstantzia edo egitasmo baten errepikapena); baizik eta uztartzen direnak enuntziatuen mailan.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 133. orr.

Gauza onartua eta frogatua da [...] "gorputz" hitza aldi berean zeruko esferei eta gorputz hiliko hauei ematen zaiela, baina hori ez da homonimia hutsez besterik, hor ez baita berberatasunik gertatzen ez materian ez eta forman ere.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 233. orr.


berbere (orobat bereber eta berebere) 1 iz/izond Ipar Afrikako jatorrizko herriko kidea; berbereei dagokiena.

Turkiarrak ez dira arabiarrak, ezta Kabiliako berbereak edo kurduak ere.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 70. orr.

Lurrikararen kalteak jasan dituen Rif eskualdean berbereak dira nagusi.  Berria - Mundua   2004-02-25

Haien artean baziren pertsiarrak, juduak, berbereak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 82. orr.

Kabilian, ordea, parte-hartzea ez zen %14ra heltzen, berbereek boikota egitera deitu zutelako.  Berria - Mundua   2004-04-09

Ikasle eta intelektualek piztutako matxinadak eman zien bultzada handiena berbereen kultur eskakizunei.  Berria - Mundua   2006-04-21

Al Hoceima nagusiki berberea da.  Berria - Mundua   2004-02-25

Egun Euskal Herrian bizi diren etorkin marokoar gehienak, esate baterako, berbereak dira.  Berria - Euskal Herria   2004-05-06

Gazte berbereak bere buruaz beste egin zuen, fibromialgia eta depresioa tratatu ezinik, eta gizarte laguntzak murrizteko gutuna jaso berritan.  Berria - Euskal Herria   2004-03-26

Hizkuntza berberea ez da lege bidez bermatuta, eta Kabiliari dagokionez, Aljerreko aginteak ebatzi du erreferendum bat egin beharko dela tamazighta ofizial bilakatu aurretik.  Berria - Mundua   2004-04-15

1999n Italiak 5.000 metraileta saldu zizkion Aljeriari, arma horiekin gizon, emakume eta haur berbereak sarraskitzen ari zirela jakin arren.  Berria - Mundua   2004-01-04

Oraingoz zortzi elkartek egin dute bat erakunde berrian: argentinarrena, Ekuadorko Aproe eta Virgen del Cisne elkarteek [...] eta Cabe elkarte berbereak.  Berria - Euskal Herria   2004-12-01

2 iz berbereen hizkuntza.

Gobernuak dialekto gisa ulertu nahi izan ditu berberea bezalako hizkuntzak eta suntsitu nahi izan dituzte.  Berria - Mundua   2004-02-25


berberiar izond/iz berberea.

Gero, bandera beltza hondartza erdian ezarri, inguruan beren dendak prestatu eta zain eta hortzak zorrotz geratu ziren pirata berberiarrak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 86. orr.

Azaldu zioten hitz gutxiz gertatutakoa, berberiarrak jaitsi zirela hondartzara eta hiria larrutuko zutela, baldin eta norbait haien buruzagiari armaz nagusitzen ez bazitzaion.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 87. orr.

Euskara zein berberiarra, sustraiak hain urrundik dituzten hizkuntza horiek babestu behar dira.  Berria - Kultura   2004-03-26


berbertan 1 bertan adizlagunaren indargarria.

Ispiluan begiratu, eta NI izeneko subjektu bat ikusi dut berbertan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 159. orr.

Beste batzuk berbertan geratu ginen, sasien ostean makurtuta.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 33. orr.

2 mementu horretan berean.

Bere janzki errauskolore luze harekin oso itxura airetsua erakusten bazuen ere, ahotsa hauskorra zuen, une batetik bestera kordea berbertan gal zezakeen batena.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 59. orr.

Hurbilegi sentitzen ditu traiziorik zaharrenak ere, berbertan dauka maitatu gabe bazterrera utzi zuen haren begirada hain goibela.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 145. orr.

Zeren zerbait, aldaturik, bere mugetatik irteten bada, honek berbertan baitakar lehen izanaren heriotza. oskarbian ur gardena paratu deneko, munduko izar bare argitsuak berbertan islatzen dira urean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 139. orr.

Desarmatu ninduen eta, gainera, ezetz esaten zidan, eta ezetz beti, ematen zuen hantxe auzoan berbertan, lehenengo izkinan amaitzen zela etxearen territorioa eta munduaren parte segurua.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 42. orr.


berberton (corpusean ber-berton soilik) adlag berton adizlagunaren indargarria.

Garbi eman nion aholkua: gaur ber-berton betiko utzi jokoa.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 63. orr.

Indiara heldu zarenean, nora jo ez dakizula, ezme-zean bazara, nik ber-berton esango nizuke inongo zalantzarik gabe: zoaz Varanasira, 3000 urtez bizirik iraun duen hirira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 189. orr.


berbeta 1 iz hizketa.

Zelako berbeta darabilzun!  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 140. orr.

Halako esate bitxiak erabiltzen zituen, bazekien berbeta gozatzen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 252. orr.

Eta hortik segitu zuen berbetak, bitxia zela gero, euskal aldizkariak izanda, euskaldun jendea hain uzkur agertzea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 14. orr.

Gizon lodikotea da, masailgorria, eta afalondo luze batetik datorrenaren itxura dauka berbetaren traketsean.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 149. orr.

-Hitz ematen dizut ez zaitugula larregi aspertuko gure botika eta botikaosteei buruzko berbetarekin.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 75. orr.

Zalantzan izan da hasieran, bidaiaria berbetarako gogoz ote dagoen.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 120. orr.

Zalantzan izan da hasieran, bidaiaria berbetarako gogoz ote dagoen.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 120. orr.

Gauzak buruz ikasteko erraztasun handirik ere ez zuen, ezta berbetarako ere.  Berria - Harian   2005-02-11

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Han entzun zuen lehenengoz libre antzean portuan besteek ezkutuka zerabilten berbeta iluna.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 84. orr.

Ez nituen batere gogoko eskiko bideo haiek, baina gaztetxo astun haren berbeta mozoloak are gehiago gogaitzen ninduen.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 104. orr.

Berbeta alaian segitzen zuen, eta eztarrian karranka txikerra egin zuen solasaren jopuntua errazago aldatze aldera.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 142. orr.

Azkenean, Hagridek lortu zuen berbeta zaratatsuaren gainetik berea entzunaraztea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 68. orr.

Gaztelera ez zen nire barruko berbeta eta mintzaira.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 117. orr.

Gogorik gabeko berbeta zuen, ez zuen nire fitxatik begirada altxatzen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 214. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Hontzek ulu egiten zioten elkarri, oso gustura ez baleude bezala hango berbeta-hots eta kutxa astunen karraka-hotsaz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 88. orr.

4 berbetan hizketan.

Barrako beste muturrean Andres Fano ikusi du, tabernariarekin lasai berbetan.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 124. orr.

Berbetan eta tragotan.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 130. orr.

Beste aldiunea egin zuten biek, nagusia jesarrita berbetan eta mutikoa zutunik mugitzeari utzi barik.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 136. orr.

Berriz berbetan hasi direnean lasaitu naiz.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 27. orr.

Orain ez hasi berbetan, maitea.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 27. orr.

Mostradorean hiru agure berbetan ari ziren hartaz eta honetaz.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 101. orr.

Bou Bizkaiako kapitainarekin berbetan ari zen Jose martxo azkeneko sarraskia jazo zenean.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 35. orr.

Berbetan ziharduten orain, azoken estalpera itzultzen ziren bitartean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 45. orr.

Zelaiak oinezkatzen eta hotsak entzuten ditugula ematen digu, nahizta gauaren isiltasun guztizkoa denean izan, eta, isilik egonik, berbetan dihardugula.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 257. orr.

Sentitu bai, total sakon, baina berbetan ipini egundo ez.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 164. orr.

Ez zitzaidan bururatzen zer esan eta berak jarraitu zuen berbetan: [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 112. orr.

Gero txanelekoekin berbetan segitu zuen, eta halaxe jakinarazi zioten Lisboan bazela atondua Bizkaitarren Ospitalea zeritzona, gure naziokoentzat.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 80. orr.

Jaiotzetik gorra den ume batek ikas dezake berbetan?  Berria - Gaiak   2004-10-15

Eskumenei buruz bi urte daramatzagu berbetan, eta nekaturik nago.  Berria - Ekonomia   2006-02-16

Berbetan-berbetan, berotuz joan dira biak.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 244. orr.

5 berbeta-gai hizketa-gaia.

Halere, fikzio hutsa izan arren, emakume adinekoek sexualitatea eta erlijioa berbeta gai erabiltzea ez da erraz irenstekoa.  Berria - Kultura   2004-07-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berbetan ari (15); berbetan ari ziren (3); berbetan egon (4); berbetan eman (3); berbetan hasi (12); berbetan hasten (3); berbetan jardun (3); berbetan jarraitu (6); berbetan jarraitu zuen (3); berbetan ziharduten (3); euren berbetan (3); haren berbetan (5); hasi zen berbetan (3); hasier etxeberriarekin berbetan (3); zurekin berbetan (4)


berbidali, berbidal, berbidaltzen du ad berriro bidali.

Eusko Jaurlaritzak Donostialdeko Babes Ofizialeko Etxeen 16.000 eskari berbidali ditu Donostiako Udalera.  Berria - Euskal Herria   2004-08-04


berbideratu, berbidera(tu), berbideratzen du ad berriro bideratu.

Ibilaldi honi dagokionez, aste edo hilabete batzuen buruan, denbora hartuz eta bere substantziaz hazten den anamnesia kreatzaile baten medioz berbideratuko naiz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 111. orr.

Baina denborarekin mercedes-a berbideratu zen, elizarantz, esposena zetorrela ondotik eta segidan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 307. orr.

Diskurtso politikoa berbideratzen ari da diskurtso sozialago baterantz.  Berria - Mundua   2004-08-10

Beste zenbait herritan egoera berbideratzeko pausoak egiteko.  Berria - Euskal Herria   2004-07-09

Ama-alaben arteko liskarra berbideratzeko gai banintzen.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 203. orr.

Era berean esan zuen zatikako zuzenketarik ez dutela aurkeztuko, Ibarretxeren Plana «berbideratzeko» aukerarik ez dutelako ikusten.  Berria - Euskal Herria   2004-02-07

Auzia «berbideratzeko lanean» dabilela.  Berria - Euskal Herria   2004-05-15

Ugariak dira zientzia-teknologiaren garapena moteldu eta berbideratu behar dela dioten ahots kritikoak.  Berria - Gaiak   2006-01-26


berbideratze iz berriro bideratzea.

Hinduek, bestalde, beren kultur berbideratzean, ez zuten horrelako oroitzapen dohakaberik ahaztu beharrik izan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 185. orr.


berbidura iz ber bi egiteko eragiketa.

Bikoteka antolatuta zeuden lehenengo multzokoak: batuketa/kenketa, biderketa/zatiketa, berbidura egitea/erro karratua ateratzea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 367. orr.

Zenbaki bat da, haren berbidura eginez gero formula ematen duena.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 307. orr.

-Berbidura egitea, erroak ateratzea...  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 61. orr.

Nik ez nion bere itxaropena zapuztu nahi, adibidez, Tivoli-k nik inoiz inon ikusitako zeinahi gauza gaindituko omen zuelakoa, eta arratsalde bat han igarotzea, nolabait esan, zoriontasunaren berbidura-edo izango zelakoa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 163. orr.


berbildu, berbil, berbiltzen du ad berriro bildu.

Nostalgiak apaindu oroitzapen horien ondotik ordea, eta irudimenak idealizatu iraganeko gertakizunak ezin berbilduz, ezin sentituz, ezin aztertuz, ezin ulertuz Hor zegoen izotz bi gizon armatuen aurrean, eta zekien hizkuntza apurra berbilduz ausartu zen: [...].  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 9. orr.

Hargatik, oharrak eta kazetetako zutabeetako eleak laster berbildu ziren Aznarren gobernuaren manipulazio itsu eta itsusiaren goraki salatzera.  Berria - Kultura   2004-04-27


berbisitatu, berbisita(tu), berbisitatzen (corpusean berbixitatu soilik) du ad berriro bisitatu.

Holako zerbeit egiten ote dugu guk ere gure bizia berbixitatzean?  Herria   2004-02-12


berbizi, berbizitzen du ad berriro bizi.

Behin baino gehiagotan pentsatu izan dut, haur nintzeneko garaiak berbizi izan nituela orduan eta horregatik bigundu nintzela hainbeste, emakume ezezagun baten aurrean.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 37. orr.

Ez zitzaion ahotsa ateratzen eta Eduarda andrearen aurrean gelditu zen haren hitzekin itotzeko gogoz, birsortzen ari zen sufrimendu luze eta zinez mingarria berbiziz, pentsatuz, zergatik ez zenidan deitu laguntzeko?  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 174. orr.

Orain, arratsaldeko laugarren kubalibrea hartzen ari den bitartean, bere kirol karreran egindako unerik gozoenak -telebistaz inoiz emanak edo bestela filmatuak- ikusten eta berbizitzen ari da.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 7. orr.

Ezen ni, gaiztakeriarik gabeko kimika-lizenziatu koxkor bat, gaiztakeriarik gabeko txakur ospetsu baten eboluzio-inboluzioa berbizitzen ari nintzela.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 188. orr.


berbiziarazi, berbiziaraz, berbiziarazten du ad berriro biziarazi.

Gaur egun badakit esperantzarik gabeko burubidea dela gizon bat hitzez janztea, orri idatzi batean berbiziaraztea, eta Sandro bezalako gizon bat bereziki.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 75. orr.

Hori jada ez da etzango herria pentsamendu kritiko eta razionalista arrotzez europartzean [...] baizik Espainia bere baitaratzean eta bere-bere balio eternalak, bere barnekondo sakonean lokartuak, berbiziaraztean.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 112. orr.


berbiztu, berbitz, berbizten da ad berriro biztu. ik berpiztu.

Hil eta berriz berbiztu, eta jakin tarte batean biziko zarela baina epea mugatua dela, eta deadline hori luzatu arren, iraupen gutxikoa izango dela tartea.  Berria - Euskal Herria   2004-07-27


berbo1 iz kristau erlijioan, Jainkoaen Semea.

Izpirituak ereinak ditu "Berboaren haziak" edozoin erlijione ala ohiduretan, eta ere gizon eta emazte bakotxean.  Herria   2005-01-13

Girixtinoeri dago "Berboaren hazi" horier errespeturekin ohartzea.  Herria   2005-01-13


berbo2 iz aditza.

Osaba Joanikotek, aldiz, maite zuen euskara, eta, jaun Marcelen ondoan, are gehiago maitatzerat heldu zen, batik bat gure prezeptore zenak berboari buruzko argibide haiek -logikaren munduarekin lotuak- eman zizkionetik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 223. orr.

Eta bertze batzuetan ere halatsu egoiten ziren, hala nola jaun Marcelek euskal berboaren struktura esplikatu zionean, bertze solas hartan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 148. orr.

Hark irakatsi zidan euskal berboak gordetzen duen altxorra; eta harrigarria da, zeren eta, euskaraz mintzatzen garen bakoitzean, logika eta matematika mintzatzen ari baitzaizkigu bide batez, ezkutuan bada ere, berboaren baitarik eta berboaren muinetik...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 224. orr.


berbots iz hitz hotsa. ik berbaro.

Banaka batzuek barre egin zuten eta pixkanaka berbotsa nagusitu zen berriro.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 78. orr.

Han ez zegoen ezer entzuterik, Halloween-festako berbotsaren oihartzuna baitzetorren jangelatik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 119. orr.

Ekitatearen itxura arbitrarioak gehiago balio du, grina guztien berbotsak baino.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 49. orr.

Erakutsi didazu jaiotza, bularra hartzen, sukaldeko berbotsarekin lo geratzen.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 204. orr.


berbultzatu, berbultza(tu), berbultzen du ad berriro bultzatu.

Israelgo indar armatuen egunotako jarduerek Gazan, arazo bat sortzen dutela eta egoera larriagotu egin dutela iduritzen zait; uste dut honek zailago egingo duen bake prozesua berbultzatzea.  Berria - Mundua   2004-05-21


berdadero izond egiazkoa.

Egia berdaderoa esatearren, nahiko lotsagarri sentitu naiz betaurreko beltzak jantzita eta neure burua txitean-pitean aldizkari baten atzean ezkutatuz.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 68. orr.

Hori egiazkotzat, egia berdaderotzat hor barruan dutenak dezente dira.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 246. orr.

Heriotza duk egiarik berdaderoarena, eta haren etorrera ahalik eta ondoen onartu behar.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 48. orr.

Bertako gaixoei erlijio berdaderoa irakatsi eta itxurazko lan duin bat emateko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 189. orr.

Batzuetan ikaragarria da, egiazko zauri berdaderoa, ez dakit non, bihotzean, gibelean edo erraietan.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 104. orr.

Haragizko itxura edo egitura berdaderoaz ari baikara, eta letra-numerozko gezur berdaderoaz ari baikara.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 93. orr.

Zinema, Berlinale eta Berlin epaimahai guztien gainetik dabiltza zeluloidezko izaki berdaderoen konpainia ederrean.  Berria - Kultura   2006-02-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egia berdaderoa (15)


berdagailu (corpusean berdailu eta berdegailu soilik) iz berdamena.

Nekazariarentzat paper kontuak besterik ez dira, bulegariarentzat izen eta zeregin zehatz asko direnak; eta alderantziz; bulegariarentzat berdailu edo naturaleza besterik ez dena, nekazariarentzat aleunka belar eta landare klase konkretu dira.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 106. orr.

Oroit naiz nola Francisco jaunak baratzea egiten zuen eskolatik landa, etxeko berdegailuak horrela bilduz.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 205. orr.


berdailu ik berdagailu.

berdaje iz berdamena.

Halako berdaje aberats eta sarriak tapizatzen du kobazuloaren sarrera, non berdetasunezko atari baten antza duen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 152. orr.


berdamen iz landaredia.

Asturiasen dagoen haran bildu baten izena da Beanes, eta, mendizaleentzat egiten diren liburutto horietako bati sinistera, bere berdamenaren erdian kokaturiko harkaitz gorritsu eta handiari zor dio bitxitasuna.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 108. orr.

Udaberriz baitator berdamena gure barruti eta lurretara ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 204. orr.

Berdamena baita maiatzak zabaltzen duen margo atsegina.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 203. orr.

Horra, bat-batean basamortua zeharkatu, eta oasi batera heldu izan banintz bezala sentitzen naiz Yosemiteko berdamenean, Rubenen aldamenean.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 275. orr.


berdantza iz Emberiza motako txoriei ematen zaien izena. (Emberiza sp.)

Karnabak tarinak zozoak eperrak hegaberak kulixkak istingorrak tortoilak pirripioak urretxindorrak txantxangorriak ipurzuriak birigarroak buztanikarak kaxkabeltxak berdantzak txolarreak.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 137. orr.

Txori-berde edo berdantza, ttorrot deitzen diogun verderon delakoa ote...?  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 339. orr.


berdaska ik berdexka.

berdate1 iz berdamena.

Ez negukoa bezain gaizto eta latza, baina bai udaberriz bigunagoturiko berdatea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 204. orr.


berdate2 iz eguraldi txar iraunkorra.

Hor ikusten dira sugeak ere guztiz ernai: Maiatzeko sugeak, urte guztiko berdatea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 191. orr.

Eta halakotik luze jotzen badu, aste bete edo hamabostaldia, "hau da hau, berdatea daramaguna", esanen dizu euskaldun petoak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 146. orr.

Apirileko trumoia, 40 eguneko berdatia (eguraldi berdotx, umela).  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 174. orr.


berdats izond berdekara.

Beste batzuk, berriz, mugakoak dira, kolore bat baino gehiago dute: zeru goibela izotz distiratsuarekin elkartzen da han urrunean, izotz zuria itsaso berdatsarekin, inguru guztian.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 21. orr.


berdatu, berda, berdatzen da ad kolore berdea hartu.

Berdatu berria zegoen basoa, eta handiagoa iruditu zitzaidan, sarriagoa, sendoagoa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 289. orr.

Zeru urdina maite du artzainak maiatzetiko egun batzuetan, larrea berdatu dadin.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 203. orr.


berdaxka ik berdexka.

berde (orobat perde g.er.) 1 izond/iz urdinaren eta horiaren arteko kolorekoa, belar hezearen edo muskerraren kolorekoa. ik orlegi.

Aurpegi berdea zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 349. orr.

Eremu berde bat zuri ikusten zuen uhin-luzera ertaineko argitan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 49. orr.

Ikasgela handia zen, hormak altuak eta berdeak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 126. orr.

Hantxe jolasten ginen goizetik, soropil berdeko hegietan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 48. orr.

Mendi berdeak eta odol iluna, baso ospelak eta sugar kiskalgarriak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 12. orr.

Suplizioaren lekua muino bat zen, eta haren gailur berdean haga bat zegoen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 144. orr.

Harri beltz haien, larre berde haien antza zuten gauzak bilatzen nituen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 67. orr.

Aragornek harri berdea hartu zuen orduan, eta hura jasota, eskutik sugar berdea sortu zitzaion.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 325. orr.

8:00 irakurriko duzu erlojuko numero berdeetan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 202. orr.

Zitroin berdea bezain garratza.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 72. orr.

Lanpara berdea goratu nuen eta trena mugitzen hasi zen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 69. orr.

Kapela urdin txiki bat, apaingarri berde batez hornitua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 456. orr.

Sahatsen itzal berdearen azpian.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 267. orr.

Antzerki afixez beteriko bi iragarki zutabe zeuden, karratu berde, hori, gorri, urdinez estalirik, arlekinen antzera jantziak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 342. orr.

Hiru argazki egin zizkion koloretako uztai bati, tartean filtro gorri, berde eta morea erabiliz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 43. orr.

Uniforme berria soinean, berde eta gorria kolorez.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 101. orr.

Emakumeak ez ziren eseri, harik eta Joanesen irudia, atorra gorri eta galtzak berde, galdu zen arte.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 25. orr.

Azkenean, oihan handiaren itsaso berde ilunak osoki irentsi zuen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 123. orr.

Han errotulu argidunek izpi gorriak, urreztatuak eta berdeak bilbatzen zituzten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 220. orr.

Oihal puskek estaltzen zituzten paretak, bandera karratuak ziren, horiak, urdinak, berdeak, beltzak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 368. orr.

Sudurra usain berde eta ustel batez gainezka nuen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 211. orr.

Zintzilikariak berdeak eta zuriak ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 168. orr.

Orreagako ordokia dena pentze berde eta gizen da.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 179. orr.

Itsaso berdean hondarrezko islak daude marearen arabera azaldu edo murgiltzen direnak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 154. orr.

Hondarrezko ostertza dakusat, gau berdean zuriska.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 34. orr.

Almeriako tomateak eta Marokoko piper berdeak jan beharra.  Berria - Ekonomia   2004-04-21

Legatza saltsa berdean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 139. orr.

Han erruleta-mahaiak eta bigungarriz bildutako dadoak feltro berdearen gainean punpaka.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 121. orr.

Metxa borobileko petrolio lanpara piztu nuen, pantaila berdearekiko lanpara.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 65. orr.

Poliziaren autoak aldendu zirenean jarri zen semaforoa berdean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 239. orr.

Ametsa berdea zen, alfonbra berde bat bezain berdea.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 37. orr.

Begi argi-argiak zituen, erdizka urdinak erdizka berdeak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 157. orr.

Faxistak euli berdeak bezalakoak dira: pausa-tzen diren lekuan pausatzen direla, euli-kaka bertan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 307. orr.

2 (beste izenondo baten ezkerran)

Emakume ile beltz hark artesia buru erdian zeukan eta mahuka zabalekiko jantzi berde argi bat soinean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 54. orr.

Betaurreko berde ilunekin ibiltzen zen beti.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 85. orr.

Irlandako itsaso berde sakona.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 257. orr.

Argitasun berde itsugarri bat eta erreduraren mina bekokian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 32. orr.

Zeruko urdin leuna eta arbola hostoen dardara berde freskagarria.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 52. orr.

Kealdi berde azidoek eta txistu-hots ozenak bete zuten ziega.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 127. orr.

Kamioneta berde zahar eta luzexka bat, Badiako ur berde arreetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 318. orr.

Lakoi maskal horixkek borla berde tamalgarri batzuk zituzten goialdean apaingarri.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 357. orr.

Goialdean, berde ilun koloreko ate margotu berri bat aurkitu eta deitu egin zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 84. orr.

Azken atorra eta aldagarri garbiak eta estutxe berde karratu bat hartu ditu maletatik.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 112. orr.

3 (beste izenondo baten eskuinean)

Gero, nahiz eta begiak itxi, azpiko hondo ilun berdea irudikatzen hasten zen.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 51. orr.

Egiaz ari zara jolasean egiazko uraska eder, handi, berde batean.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 134. orr.

4 (adizlagun gisa)

Orduak emango zituen etxeko soropil (berarentzat) gris ilunaren aurrean eserita, hura berde ikusteko, irudikatzeko, oroitzeko ahaleginetan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 53. orr.

Berde jartzen denean autoak ziztu bizian ateratzen direlako.  Berria - Euskal Herria   2006-01-05

Berde jarri zenean aurrera egin zuen eta baita neuk ere.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 57. orr.

Eguraldi ederra dago, itsasoa berde dago, nahiago dut hotz lehor hau hezetasuna baino.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 206. orr.

Ingurura begiratu eta dena berde zegoela ikusi zuen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 179. orr.

Eder zeuden Obabako bazterrak: muinoak berde bizi, etxeak zuri.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 415. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Galtza estu berdeak janzten ditu; bluxa berde-beltza, ez askoz laxoagoa. Lepoaren inguruan bufanda gorri eta berde-papagai bat ipinia zuen.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 59. orr.

Sethek bere eskuei begiratu zien, mahuka berde-botilei.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 67. orr.

Berea bezalako beste begi berde-pare batzuk ikusi zituen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 188. orr.

Inaxiok ez zuen Dunlop berde-garesti hura galdu nahi.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 69. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, bigarren osagaia beste kolore bat delarik)

Agure handi berde-gris hori, besaulkian zegoena, buruzagi bat zen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 149. orr.

Txori berde-marroixka bat handik atera eta gure gainetik pasatu zen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 85. orr.

Marra kiribil hori-laranjen itxura hartuta ur-korronte berde-marroiaren gainean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 103. orr.

Oihan itsua besterik ez izaki, ordea, baztergabea, berde-urdina, laua, ozeanoa bezalakoxea.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 62. orr.

Bertan mahai pilo bat zegoen, Napoli-ko badiaren bi pintura berde-urdinen artean pilaturik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 483. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, lehenengoa kolore bat delarik)

Duralexezko plater zuri-berdean.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 115. orr.

Angelak ezagutzen ez zion soineko urdin-berde bat jantzirik azaldu zen Karmen, ederra.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 193. orr.

Ile horia, begi urdin argiak, jaka gorria, jantziaren lepoa urdin-berdea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 44. orr.

Musker hori-berde eder baten atzetik tematuta, konturatu orduko izu betean.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 149. orr.

Kolore gorri, okre, marroiak ziren nagusi, hori-berdeak ez ziren falta.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 84. orr.

Lauki beltzekiko artilezko galtzerdi oliba-berde batzuk.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 421. orr.

· Gudariek beren odolaz sakratu bihurtu zuten ikurrin zuri-berde-gorria.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 225. orr.

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketa izenondoa delarik)

Kolore zeru-urdina edo sagar-berdea zituen gustuko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 259. orr.

Jantziak, jade-berdeak, lila-kolorekoak, urdin ilunak...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 248. orr.

Oilarraren odol gorriaz jantzi zen, ostadarraren kolore guztiak gorritasun hartan urturik, baita oilar luma-berdea ere.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 94. orr.

Nankin-go oihalezko jaka belar-berdea eta galtza horiak jantzirik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 426. orr.

Hemen ez da gozotasunik, ez da larre guri-berderik.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 138. orr.

9 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Pastilla urdin-zuri-gorriz edo konbikzioen arabera, berde-zuri-gorriz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 184. orr.

10 (kolore hitzarekin)

Kolore berde xumea hosto aldakorraren antzera indartzen denean olatuaren altzoan.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 127. orr.

Zaldunen gisako jantziak zeramatzan, eta kolore berde iluneko kapa.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 81. orr.

Hostoak kolore berde ilunekoak dira gaineko aldetik eta zurixkak azpikotik.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 147. orr.

Kolore berde eta urdin biziz margotua.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 20. orr.

Katherinek atorramotz ile-gordin bat zeraman eta kolore berdeko kotagaineko bat.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 104. orr.

Itsas aintzira baten pareko kolore berde bera zuen saltsa mehe, min eta fresko batean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 192. orr.

Ama kolore berdeko eta alaba gorriko praka bakeroz jantzita zeudela ikusi zuen horrela.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 17. orr.

Galtzadarrizko kaleekin, berde koloreko barrakoi apain eta solairu bakarreko harrizko etxetxoekin.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 129. orr.

Urre berde koloreko soineko bat jantzita.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 220. orr.

Ezker-eskuin muinoan gora hedatzen diren galtzadarrizko kaleekin, berde koloreko barrakoi apain eta solairu bakarreko harrizko etxetxoekin.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 129. orr.

Berde koloreko larruzko poltsa bertikal handia.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 248. orr.

Aza-berde koloreko alfonbra batez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 244. orr.

Eskailera gaineko sagar-berde koloreko tapizak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 325. orr.

Palmondoak, sufrezko berde kolore, ekaitzaren erdian.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 264. orr.

Menditxoak, itzalez beteta, berde kolorea ari ziren hartzen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 51. orr.

Lepoan ipini zuen ezkondu bezperan senarrak oparitutako idunekoa, harribitxi berde-kolorekoez osatua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 45. orr.

Haien atzetik Hagrid zetorren, hitz eta pitz, lima-berde koloreko onddo-kapela batez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 165. orr.

Lima-berde koloreko Oldsmobile Cutlass bat, 1994koa, tramankulu harrigarri itsusi bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 170. orr.

11 (-en atzizkiaren eskuinean izen gisa)

Bai gustatzen zaidala zure begien berdea, baina are gehiago zure sudurraren zuria.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 85. orr.

Arbola hostoen berdea eta itsasoaren urdina gibelean zituztela.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 46. orr.

12 (izen gisa)

Behin, duela hamabost urte-edo, Deba inguruko berdeari begira zoriontsu zinen autobus batean Donostiarantz.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 114. orr.

Horri, tindatzeko berdea deitzen diote.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3550. orr.

Halakoxeak ziren ama eta ume begiak, pinuek margotutako berdearen atzean Treblinkako gas-ganbarako horma zuriak ikusten zituztenean.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 59. orr.

Gorritik berdera aldatu bezain pronto, atzean utzi dute autoek furgoneta.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 15. orr.

13 ekologista; ekologikoa.

«Europa gorri, berde eta morea» aldarrikatu nahi dute, hau da, «eskubide sozialak, ingurumenaren babesa eta sexu arteko berdintasuna aintzat hartuko dituen Europa».  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 43. orr.

Merkataritza, kontsumo eta ekoizpen arloetan paradigma berde horren hedapenaren ezaugarritzat har daitezke [...] produkzio eta kontsumo biologiko eta ekologikoaren hedapena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 308. orr.

Aste Berdean esan dutenez, garraioa eta hondakinak dira kezka nagusiak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-01

Ekonomia berdea ekonomia eta ekologia.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 307. orr.

Ekonomia berde-gorria: ikuspegi ekologikoa eta sistemari kritika.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 313. orr.

Kutsatzen duen enpresa baten aurkako erresistentzia ekintza baketsuak talde berde batek egiten dituenean.  Berria - Euskal Herria   2004-03-16

Balitake alderdi "berde" azkartto baten beharra, ikusiz zer gertatzen den bazterretan.  Herria   2002-12-19

Herbehereetako Groenlinks alderdi berdeak erreferenduma egin izana txalotu du.  Berria - Harian   2005-06-02

Serge LoncaHendaiako kontseilari "berdeak" dauka aldiz ondarkintegi hori alde bat behar litakeela zerratu.  Herria   2001-10-04

Kontseilu Jeneral edo Orokorrean "berde" baten sartzea gauza ona izanen zela.  Herria   2004-04-01

Alternatibak izan daitezkeela badaki, erregai berdeekin-edo.  Berria - Harian   2005-09-22

Eusko Jaurlaritzak uste du urtean 14 milioi euroko dirutza jasoko duela zerga berdeari esker.  Berria - Euskal Herria   2004-10-07

Tresnei buruz, berriz, ezagunenak zergak eta tasa berdeak dira, ingurugiroan inbertitzera bideratzen direnak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 310. orr.

Ezkerraldean, sozialixta, "berde" eta beste bilduak dira Colette Capdevielle abokataren inguruan.  Herria   2001-02-01

Goi mailako gastronomia eta elikagai landatarrak vs. elikadura industrializatua, neurri handi batean, bertoko "turismo berdeak" bultzatuta.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 99. orr.

Teknologia berdearen aroa.  Berria - Gaiak   2004-11-19

Egungo paradigma berdean [...] 60ko eta 70eko urteetan ekologiaren mitologiaren zentroan bertan zeuden beharren autolimitazioaren ideala eta kontsumo-gizartearen bizioen denuntzia alde batera utzi dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 318. orr.

Gora Iraultza Berdea!  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 76. orr.

· Hiru hautagai abertzale aurkeztuko dira eta baita LCR, Berdeak, PS, PC eta FN ere.  Berria - Euskal Herria   2004-03-20

Bai kontent komunistak bi alki bereganatu dituztela, kontent berdeak hiru senadore gehiagorekin.  Herria   2004-09-30

Bi estatuotan gorri-berdeen koalizioak agintzen du, eta bietan boterea eskuratzeko lehian dabil CDU.  Berria - Mundua   2004-12-21

13a lizuna.

Zentzu bikoitzeko txiste berdeak.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 45. orr.

14 (izen gisa) goardia zibila.

'Berdeak datozela...' abisatu zuen  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 75. orr.

15 irud/hed

Etxegintza alorrean bultzatu nahi duen aldaketen bidez, gune berdeak sortu nahi ditu Herriko Etxeak 2015. urteari begira.  Berria - Euskal Herria   2006-04-19

Karreraren arabera, Lezoko ia gune berde bakarra suntsituko lukete. ik berdegune.  Berria - Euskal Herria   2006-01-14

Garaian garaikoa ez den haize gordin arrotzari berriz haize berdea esan ohi zaio.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 146. orr.

Eguraldi berdea ere, berdotza, badaki behin hasitakoan luzatzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 204. orr.

Hilotomoek eta anobioek ez dituztelako egur berdeari aurre egin eta garaitzeko beharko zituzten ebakitzeko eta zulatzeko tresnak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 403. orr.

Halere, partida gutxi jokatu dudanez, bada, oraindik berde nagoela uste dut.  Berria - Kirola   2004-11-20

16 argi berdea eman baimena eman.

Senatuak argi berdea eman dio 10.500 milioi dolar bideratzeari Katrina-k kaltetu dituen zonaldeetan laguntzeko.  Berria - Harian   2005-09-03

Parisko Dei Auzitegiak argi berdea eman dio Iñaki Esparza estraditatzeari.  Berria - Euskal Herria   2004-11-25

Azken urteotan etorri diren ekimen guztiei argi berdea eman zaie.  Berria - Euskal Herria   2004-07-21

17 berde-berde

Ezker, ogi landa berde berdea, astoliliek guneka sistatua.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 45. orr.

Txikiak eta berde-berdeak zituen begiak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 206. orr.

Ezponda berde-berdezko zanga baten ondotik ibili ziren.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 155. orr.

Ondoren, gustuko zenituen kotoizko hodei potoloak, belar berde berde berdea, atertu ostean bezala, Abadia gaztelua toki ederra da.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 59. orr.

Zer edo zer beti berde-berde dirauena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 379. orr.

Berde-berde eta sarria ikusten zen ibaiaren beste aldeko artasoroa.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 357. orr.

18 berde min ik berdemin.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

argi berde (11); auto berde (5); begi berde (26); belar berde (5); belarra berde (4)

berde argi (9); berde argi bat (4); berde argia (9); berde berde (4); berde berdea (7); berde bizi (5); berde dago (4); berde esmeralda (4); berde eta hori (4); berde eta morea (4); berde eta urdin (6); berde handi (12); berde hori (9); berde horiek (9); berde hura (10); berde ilun (15); berde ilun bat (4); berde iluna (12); berde ilunak (9); berde ilunez (5); berde jarri (9); berde koloreko (12); berde kolorekoa (5)

betaurreko berde (5); beti berde (9); eremu berde (5); gazte eta berde (8); gorri berde (6); gorri eta berde (7); handi berde (4); horma berde (4); hosto berde (9); jaka berde (4); jantzi berde (5); jertse berde (5); kamioneta berde (5); kolore berde (13); landa berde (4); landare berde (4); muino berde (5); oso berde (4); paisaia berde (4); semaforoa berde (11); semaforoa berde jarri (5); soineko berde (11); te berde (5); ur berde (6); urdin berde (4); uso berde (4); zelai berde (6)

argi berdea (51); argi berdea eman (22); argi berdea ematen (4); aste berdea (4); belar berdea (6); berde berdea (7)

berdea da (12); berdea dela (6); berdea eman (23); berdea eman zion (4); berdea ematen (5); berdea eta urdina (4); berdea hartu (5); berdea izango (4); berdea jantzi (4); berdea zen (13); berdea zuen (7)

bezain berdea (5); eremu berdea (4); gatu berdea (5); gerriko berdea (7); gorri berdea (7); gorria eta berdea (7); gune berdea (5); iraultza berdea (5); izpi berdea (7); jaka berdea (6); jean lissar berdea (4); kolore berdea (10); lerro berdea (6); liburu berdea (12); lissar berdea (5); txal berdea (6); txartel berdea (4)

alderdi berdeak (4); begi berdeak (27)

berdeak eta aralar (5); berdeak eta pse (4); berdeak ez dira (4); berdeak ikusten (4); berdeak izena (4); berdeak taldeak (17); berdeak taldeek (4); berdeak taldeen (4); berdeak taldeko (32); berdeak ziren (5); berdeak zituen (6)

eb berdeak (221); eb berdeak alderdiak (9); eb berdeak alderdiek (4); eb berdeak alderdien (5); eb berdeak alderdiko (28); eb berdeak taldeak (12); eb berdeak taldeek (4); eb berdeak taldeen (4); eb berdeak taldeko (30)

euskal herriko berdeak (11); ezker batua berdeak (27); gobernu gorri berdeak (4); gorri berdeak (6); gune berdeak (4); herriko berdeak (11); hodei berdeak (4); hondakin berdeak (4); piper berdeak (4); soro berdeak (6); zelai berdeak (4); zuhaitzak berdeak (6); zuhaitzak berdeak direlako (6)

eremu berdean (4); gune berdean (4)

belar berdearekin (4)

berdearen kontra (4); gobernu gorri berdearen (7); gorri berdearen (8); gune berdearen (11); gune berdearen aurkako (5); lerro berdearen (7)

eb berdeei (7)

berdeek beren (10); berdeek diote (4); berdeek eta aralarrek (10); euskal herriko berdeek (21)

eb berdeekin (7)

berdeen alde (4); berdeen alderdiko (6); berdeen artean (6); berdeen arteko (4); berdeen buruzagiak (4); berdeen iritziz (5); berdeen koordinatzaile (7); berdeen taldeko (4); berdeen zerrenda (5); berdeen zerrendan (5); eb berdeen (74); eb berdeen buruzagiak (4); eb berdeen koordinatzaile (7); euskal herriko berdeen (5)

berdeetako eledun mikel (4); berdeetako koordinatzaile (21); berdeetako koordinatzaile nagusi (12); berdeetako koordinatzaile nagusiak (4); berdeetako koordinatzaileak (4); berdeetako legebiltzarkide (6); berdeetako legebiltzarkideak (4); berdeetako mikel (4); berdeetako ordezkariak (5); berdeetako oskar matutek (5); berdeetako presidentetzarako (6); berdeetako presidentetzarako bozeramaileak (4); eb berdeetako (115); eb berdeetako eledun (4); eb berdeetako koordinatzaile (19); eb berdeetako koordinatzaileak (4); eb berdeetako legebiltzarkide (5); eb berdeetako legebiltzarkideak (4); eb berdeetako mikel (4); eb berdeetako oskar (8); eb berdeetako presidentetzarako (6); ezker batua berdeetako (5); madrazo eb berdeetako (10); matute eb berdeetako (5)

eb berdeetakoak (4)

alderdi berdeko (4); kolore berdeko (5)

gorritik berdera (5)

berdez eta urdinez (4); berdez jantzita (8); berdez jantzitako (5); berdez margotu (4); tinta berdez (4)


berdeberritu, berdeberri(tu), berdeberritzen da/du ad berriro berdetu.

Hobarien ugaritasun miresgarria Berak guri opari eman diguna, guri eta sorkari guztiei, gogora ekarri nola dena loretzen den eta berdeberritzen, nola dena Jainkoz beterik dagoen, nola Jainkoaren ezin pentsatuzko liberaltasunak zabaldu dituen bere aberastasunak sorkari guztietara.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 88. orr.


berdedun izond adierazten dena berdea duena.

Garabia deitzear zeudela agertu dira uniforme berdedunak, eta hasierako harridura eta ardurak errespetuzko solas laburrera bideratu dituzte.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 13. orr.

Barruan neramatzan burusi lodi biak, aldagarriak, eta SSaren arropa-biltegiko artile oneko jertse grisa, mahuka eta idunean marra berdeduna.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 241. orr.

Yolo belarri berdedunarekin ari da.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 196. orr.

Hiruki berdedunak biziki goratik eta hozki hartu zituen, "zer da ezinago murritz batekin.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 156. orr.

Lanpara bakarra zegoen Solowejczyken idazmahaian, estalki berdeduna, eta lanpara hark iduri zuen gela hartako gau-ilunpe zirkularraren bihotz berdea zela.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 137. orr.

Bisera berdedun gizon bat beha zegoen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 208. orr.

Orain bai, orain ziur nago makurtuko dela bat baino gehiago Gaztelako hurrengo herrixkan, bruien furgonatik jaurtitako botila bilete berdeduna hartzera.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 198. orr.


berdefinitu, berdefini, berdefinitzen du ad berrito definitu.

Kontzentrazio-esparruek, gas ganberek ez zituzten gizaki saldoak akabatu, gizatasuna bera suntsitu eta ukatu zuten, Hanna Arendt-en hitzetan, eta hori posible, gertagarri egin zuen kultura, Gyorgy Kovesen bizipenak gertatzea ahalbidetu zuen zibilizazioa berrikusi eta berdefinitu behar da, Kerteszen ustez.  Berria - Kultura   2004-02-28

Ideologiaren eragin ahaltsua eta gaindeterminazioaren jokoa [...] agerian jarriko zuen zinemaren historia bat berdefinitzeko helburua hartu zuen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 174. orr.

Eta horren aurrean Euskaltzaindiak berdefinitu behar ditu bere eginkizun nagusiak.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 128. orr.


berdegailu ik berdagailu.

berdegune 1 iz landarez hornituriko gunea.

Berdegunea deitzen diote esatariek, zelaiari, jakin nahi nuke nondik sortu duten lizentzi poetikoa.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 128. orr.

Zeharkaldi horretan, basamortu bihurtu dituzte [otiek] berdegune guztiak.  Berria - Gaiak   2004-08-25

Hirietan ibilian ibili ohi zen jende hura oinezko bihurtuta dago gaur, eta oinezkoentzako baxter mehe eta berdegune izenekoetan errenditzen ikasia, errespetu ederrean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 176. orr.

Ekialdeko Alemaniara doan edonork gauza arraroak ikusten ditu: berritutako hirigune, udal, eliza, gaztelu, eta berdeguneak, erraustutako guneez, utzitako industriguneez eta etxe hutsez inguratuta.  Berria - Mundua   2004-10-06

Hormigoia auzoetako berdeguneen ordez.  Berria - Euskal Herria   2006-04-23

Bizitegiez bestalde izanen dira saltegi eta bulego egoitzak bai eta bost ehun bat autoren aparkalekua eta berdegune batzu oraino bestalde.  Herria   2005-02-03

Basoak, esaterako, eta basaloreak bide ertzetan, bai eta behiak eta zaldiak, etxaldeak eta larreak, herrietako berdeguneak eta noiz edo noiz gizakiren baten aurpegia.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 183. orr.

PERIk ez dakar zaharrentzako egoitzarik, ez berdegunerik, ez haurrentzako parkerik, ezta aisialdirako lekurik ere.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 81. orr.

Berdeguneak handitzeko herri-taldeekin bilera.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 80. orr.

Ez zen berdegunerik geratu Egipto osoan, ez belardietan ez zuhaitzetan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 165. orr.

Beste aldean Txurdinagako zelai eta berdeguneak ageri dira.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 39. orr.

Inguruko berdeguneetako zuhaitzen itzalpean gerizaturik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 37. orr.

2 (futbol zelai batekoa)

Riazorreko berdegunera zelairatu aurretik mailari eusteko zer egin beharko duen jakingo du.  Berria - Kirola   2006-05-07

Nire emozioa, Atotxan sartu, eta berdegunea ikusi nuenean!  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 33. orr.

Dena den, atzo goizean Sadarreko berdegunea zaintzeko arduraduna baikor agertu zen.  Berria - Kirola   2004-02-22

Irabaztera irtengo gara berdegunera eta irabaziko dugu.  Berria - Kirola   2004-12-16

Berdegunean, ordea, erabat itxuraldatzen da: jokalari beroa da, indartsua, markatzaile zorrotza, liderra.  Berria - Kirola   2006-03-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berdegune gainean (5); berdegunearen egoerak (3); berdegunearen gainean (3); sadarreko berdegunea (5)


berdekara 1 izond berde itxurakoa. ik berdexka.

Ke zirpiltsuak atoiontzien eta baporeen atzealdeari itsatsita egiten zuen hegaz, oso behean, ur opako eta berdekaran zehar arrastaka.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 393. orr.

Udaberriak lore txuriz janzten ditu arbolarik goiztiarrenak, sahatsa, gereziondoa edo elur-arantza kasu; neguan arretu eta kolorgetu diren ibai eta belazeak berdekara biziaz makilatzen ditu.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 147. orr.

Metroan bultzaka sartu eta ateratzen ari baitzen, iluntasun berdekaran.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 426. orr.

Eguzkia kolore urdin berdekaraz ahaleginduko da noizean behin agertzen, baina nekez, erregairik gabeko kriseiluaren moduan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 161. orr.

Trokarra atera eta kanula han uztean, ura, berdekara, serositatez betea, azpil batetik barrinoi batera bezala zerion.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 208. orr.


berdekeria iz gordinkeria, lizunkeria.

Biraoak, berdekeriak eta aieneak botatzen zituen etengabe garrasi batean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 123. orr.

Jostirudiak edo berdekeriak nahi ditik honek; bestela, lo hartzen dik.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 103. orr.

Jendeak barre egin zuen gogotik berdekeriarekin.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 162. orr.

Boloniako nire lankideak badu berdekeriazko pasadizo-sorta etengabe eguneratu bat, eta maratz-maratz errepasatzen du.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 254. orr.


berdel 1 iz itsas arraina, sardina baino handiagoa, ur-azalean baltsatan bizi dena (Scomber scombrus).

Arrantzaleen txalupa ikusezinak igerian dabiltza ene azpiko amildegian; berdelek, lupiek eta sardinek distira egiten dute txalupen hondoan eguzkitan, izar metak bezala.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 157. orr.

Mahaia ipini nuen, eta arroza, zopa eta berdela, neuk paderan frijituak.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 47. orr.

Bururatuxe dute orain berdelarena, hau baita zardina baino larrixagoko arrain prezatu bat.  Herria   2001-05-31

Bisigua desagertu zen kostalde honetan, txitxarroa gero eta gutxiago dago, eta berdela sartu nahi digute, orain hamar urte inork nahi ez zuena.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 10. orr.

Oilarraren, zapoaren eta berdelaren arrantza baimenak %28,5, %20 eta %23 murriztea proposatu du, zehazki, Bruselak.  Berria - Ekonomia   2004-12-09

Iaz halako bi balio du berdel kiloak orain (0,65 euro).  Berria - Ekonomia   2006-04-14

Bizkaikoek 4,5 milioi kilo berdel ekarri dituzte portura, otsailaren 27an itsasora itzuli zirenetik.  Berria - Ekonomia   2006-04-14

Arrantzaleak larri, berdelaren kostera eskasa dela eta.  Berria - Ekonomia   2006-04-04

Kolore distirant haiek guztiak nahasten ziren batzuk besteekin, maskorren haragi tonuak legatzen opaloekin, berdelen nakarrak barbarinen urreekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 148. orr.

Osasuntsua, goxoa eta merkea da berdela.  Berria - Harian   2005-08-21

Berdelaren mamiarekin hanburgerrak ekoizteari ekin dio Bermeko kofradiak.  Berria - Harian   2005-08-21

Bitartean, berdel urrekarek, bizkarra txartatu berdexkez ildaskatuta, beren saihetsetako nakar aldakorrari distirarazten zioten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 147. orr.

Joxemielen batelak herri zahar baten txitxarroa eta nazio berri baten berdela dakartza irudimenaren itsaso hondogabetik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 60. orr.

2 adkor zakila. ik berdeltzar.

Bere enbarazuaren arrazoia izenik gabeko tramankulu hura zen, eta ez zion izenik lotzen, deitura ezagunak itxuragabeak iruditzen zitzaizkiolako, pitilina umekeria bazen, erridikuluak baitziren txoria, berdela, toleta, eta zentzugabeagoak eta barregarriagoak beste izenmodu batzuk.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 39. orr.

'Hiru bider berdela atera gabe!' esan nuen, inoiz Juan Bautistari berari entzundako esaera errepikatuz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 349. orr.


berdelkume (orobat berdelkume) iz berdelaren kumea.

Karnata moduan antxoakumeak ez, berdelkumeak erabiltzera behartuta daude arrantzaleak.  Berria - Harian   2005-08-21

Berdel kumeekin aritu arren, «ia normal» doa aurtengo arrantzaldia.  Berria - Harian   2005-08-21


berdeltzar iz adkor zakiltzarra.

Nire berdeltzarrarekin, ostera, ez dago arazorik.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 85. orr.

-Berdeltzarra zuk?  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 85. orr.


berdemin (orobat berde min) izond berde bizia.

Artilezko soinekoak daramatzate, kolore garbikoak denak, gorrimin, urdinmin, berdemin kolorekoak, eta buruak larruzko kapeluz estaliak dituzte, hotzak ez baitu barkatzen, estutzen baizik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 23. orr.

Sukaldean atzeman nuen, tipula pikatzen, txandal berde min batez jantzia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 213. orr.

Musika nota batzuk iritsi ziren emakumeen belarrietara, soinujole batek ausardiaz ekarritako notak: aire berdemina, doinu beroa, urrutiko itsaso baten oihartzuna bezalakoa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 210. orr.


berdeska ik berdexka.

berdetasun 1 iz landareen eta zelaien kolore berdea; berdea denaren nolakotasuna.

Berdetasun hau oro lorez betea dago.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 152. orr.

Basoaren berdetasuna geldi sumatu zuen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 230. orr.

Mendiaren berdetasunak arrasto beltzak zeuzkan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 184. orr.

Leku batzuetan, iratze hosto zenbaitek, txukun-txukun jarrita, berdetasunez inguraturiko lore sorta baten itxura ematen zien platerei.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 63. orr.

Tenerifetik bueltan, hango paisaia lehor eta horiskari begira bururatutako artikulu bat idatzi nuen, Euskal Herriaren berdetasuna esplikatu nahi zuena.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 18. orr.

Etxearen berdetasuna pasio lore purpurez izarreztatua.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 25. orr.

Zuhaitz lerden bilakatzen da, adarrak hedatuz, hostoei forma eta berdetasuna emanez, fruituak umotuz eta eratuz.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 292. orr.

Goiko leihoetatik, elizaz gaindi, Bozateko herria ageri da, pareko mendiaren berdetasuna pitzatzen.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 88. orr.

Zauriak itxura txarreko berdetasuna hartu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 215. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Lorategian, zerbait zikin atzeman nion arbolen berdetasun biziari, zerbait laidogarri txorien txioen zalapartari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 251. orr.

Koadroan primeran ikusten zen errekak nola pitzatzen zuen baso hezeko berdetasun iluna.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 23. orr.

Heriorik ez hostoen berdetasun tinkoan.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 351. orr.

Segituan alpapa-soroak haien begi aurrean zabaldu du bere berdetasun gustagarria.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 40. orr.

Barazkiek inguratzen zuten, kiribiltzen ziren haren jiran, hankak lotzen zizkioten beren berdetasun leunarekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 54. orr.

Zuhaiztiko berdea argitsu ageri zen, jostari, udako berdetasun serioaren parean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 195. orr.

3 (hitz elkartatuetan)

Bertako saltzaileek ereinotz adar garaiak lotuak zituzten platano gazteen inguruan, berdetasun garaikur gisa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 48. orr.

Pinu eta zedro erraldoiek, multzo zoragarrietan baturik, berdetasun marko xarmantean biltzen zuten ikuskizun hura guztia.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 304. orr.


berdetegi iz berdetasuna.

Azkenean bidexka estu bat hartu behar da herriñora iristeko, lau kilometro belazeen indarrak gainezka egiten duen berdetegian barna.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 57. orr.


berdetsu izond berdez betea.

Itsaso eta mendi eta ibai oldartsuetan, hegaztien etxe hostotsu eta zelai berdetsuetan zehar, bular guztietan maitasun biguna sartuz, belaunaldiak joranez ugalarazten dituzu, espezieka.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 33. orr.

Haien atzean Ega ibaiaren ur ia erabat geldia ageri zen, berdetsua eta arrea, Ahate batzuk aintzira berdetsu batean igeri.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 155. orr.

Portillon elur lerragunean barna, 3 kilometrako tunel bat eta 28 bihurgune lazgarrien ondotik, agertu zauku Euskal Herria iduriko bazter berdetsu ederra.  Herria   2005-06-02


berdetu, berde(tu), berdetzen 1 da/du ad berde bihurtu, berdetasunez bete.

Itsasoa oso urdin ageri zen badia barruan, baina ertz aldera berdetuz zihoan, argituz, esmeraldatuz.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 165. orr.

Zelaiak berdetzen ari ziren; zikoinek, herrialde beroetatik bueltan, arku handiak egiten zituzten zeruan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 209. orr.

Urrezko ezkutua distiraz eta izarniaduraz beteta zeraman, eta eguzkia zirudien; eta belarra ere berdetzen zen zaldiaren oinen ondoan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 134. orr.

Lorategiko gaztainondoa berdetu da dagoeneko, han-hemenka lehenengo lore sortak agertzen ari dira.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 282. orr.

Konturatuko ziren tarte luze horietan aldameneko mendiak elurrak estaltzen zituela lehenik, eta gero zuhaitzak hostatzen zirela, edo landaretxoak loratu eta belaiak berdetu.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 23. orr.

Basamortuaren mugak berdetuko direlako euriak maizago gertatu ahala.  Berria - Gaiak   2004-10-19

Dena berdetu eta gaztetu egin ohi du maiatzak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 204. orr.

Lur gaina berdetu duen udaberriaren usainak promesa berriak eta itxaropen handiak barreiatzen ditu.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 147. orr.

Goroldioz berdetutako enbor lodi batzuek.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 265. orr.

Osto ainitzek muskilak berdetzen dituzte.  Herria   2005-02-24

2 irud/hed

Keak oroitzapenak berdetzen dizkit, denborak erretratuak horitu egiten dituen bitartean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 203. orr.

Haizearen festa dabil zentzumenetan, eta eguzki epelak aspaldiko ametsak berdetzen ditu nire bihotzean.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 147. orr.

Nire argia berdetuta abiatu zen Audia, marruka, karrikan barrena.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 88. orr.


berdetzaile izond berdetzen duena.

Haren lagun Uztapidek ere estimu handia zion maiatzeko gaztetze berdetzaile honi: [...].  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 204. orr.


berdetze iz berde bihurtzea, berdetasunez betetzea.

Lasarte bertsolariak ere maite du berdetze hori, eguraldiaren berdotza ez bezala: [...].  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 205. orr.


berdexe
1 berdexeago adlag zerbait berdeago.

Baina irudiek, nahiz eta errealitatean baino berdexeago agertu, bere gizona erakutsi dute.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 40. orr.


berdexka (orobar berdeska g.er., berdaxka g.er. eta berdaska) 1 izond berdera jotzen duena.

Urte hartako Eguberrietan erositako Dodge Dart bat erabiltzen zuen berak, berdexka, oso polita.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 283. orr.

Mantxa berdexka nahiz gorrixka bada, lizun-kasua da eta apaizari erakutsi behar zaio.  Elizen arteko biblia   Lb 13,49

Egunsentian ekialdean disko txiki bat agertzen da ortzemugan, urdin antzerakoa da zenbait unetan, edo berdexka beste zenbaitetan; horixe da, hain justu, Urano.  Berria - Gaiak   2006-04-18

Arloteak beroki berdexkaren poltsikotik egunkari-paperean bildutako fardel bat atera zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 510. orr.

Taula batean gazta bat lizun berdexkaz estalia.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 115. orr.

Gazur berdexka bat besterik ez zen, marmol zuriaren antzeko esne-mami puxka batzuk zituena.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 45. orr.

-Gustuko duzu okaranezko marmelada, txakurtxo? -galdetu zidan ahots lizunaz, eskukada batez hankartea isurki berdexkaz melatzen zuen bitartean-.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 65. orr.

Bere zamar berdexkaren barruan bildurik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 123. orr.

Brankak Golkoko Korronteko olatu berdexkak bortizki ebakitzen zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 41. orr.

Salgai ipinitako lehenbiziko arrainetan, nakar arrosak, koral odolkarak, perla esne kolorekoak, ozeanoaren distirak eta zurbiltasun berdexkak oro aurkitu zituen berriz ere.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 155. orr.

Zurbiltasun berdexka zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 112. orr.

Mantxa berdexka nahiz gorrixka bada, lizun-kasua da eta apaizari erakutsi behar zaio.  Elizen arteko biblia   Lb 13,49

2 (beste izenondo baten ezkerran)

Ronen aurpegiak kolore berdexka nazkagarri bat hartu zuen. sabaitik kateetan zintzilika lanpara berdexka biribilak zeuden.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 33. orr.

Zzutabe haiek eusten zioten iluntasunean galdutako sabaiari, itzal beltz luzeak sortuz leku hura betetzen zuen ilunantz berdexka arraroan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 256. orr.

Sugetzarra, distiratsua, kolore berdexka pozoitsukoa, haritz-enborra bezain sendoa, tente zegoen airean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 266. orr.

3 (beste izenondo baten eskuinean)

Zazpi irudi zirriborrotsu berdexka.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 106. orr.

Momia egondako lekuan emakume bat agertu zen oinetarainoko ile beltz luzearekin eta aurpegi hezurtsu berdexkarekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 114. orr.

Hosto orlegi berdexka finak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 117. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Beherago, loratzen ari ziren zuhaitzen sare hori-berdexkatik harantzago, Hudson ibaia ikusten zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 509. orr.

Hain ziztu bizian zeharkatu zuen zelaia, ezen estadioak zirriborro gris-berdexka ematen baitzuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 209. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kolore berdexka (3)


berdin izond 1 nolakotasun berekoa.

Hari beste ziztu berdin batek erantzun zion ondoko kale batetik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 85. orr.

Kalaka baldan eta berdin bat zen haien mintzaira.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 117. orr.

Wally aurkitu nahi duzunean nola ibili behar duzun goiti eta beheiti non dagoen ez dakizula, irudi guztiek jertse berdina baitute.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 126. orr.

Atzealdean, idazkun berdina, letra tipo berean baina aise ere tamaina handiagokoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 84. orr.

Ginoren lagunek, bada, gurekin afaltzen zuten, afari berdina beti.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 89. orr.

Kobrezko ubide estuetan barrena, tarte berdina gordez batetik bestera.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 115. orr.

Guztietan keak belzturiko sabai berdina; guztietan argi-armiarma kedartu berdina.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 22. orr.

Gorioten azken solasek Shakespeareren unerik hunkigarrienak oroitarazten dituzte, Lear erregearenak oroz lehen: doinu zoro, oinazetu, arrotz, estrainio berdina.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 28. orr.

Lotura sendo bat ezarri zuen horrela luzeren eta angeluen artean: bi alde berdin, bi angelu berdin!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 38. orr.

Zirkunferentziaren laurdenak eta zortzirenak markatzen dira eta zortzi parte berdin egiten dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4850. orr.

Beti basoak, basotxoak, ibaiak ibaien itxurako, zabaldiak zabaldien itxurako, dena da berdin eta monotono.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 267. orr.

ik beherago 13.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Nahasketaren printzipio orokorra berdina da baterako zein besterako: bi kolore nahastuz gero, beste kolore bat ateratzen da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 27. orr.

Gainerako guztia berdina dela, mineral-edukiaren araberakoa da hezurraren sendotasuna.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 34. orr.

Ibilbide luze, zabal, hutsa [...] baizik ez dut ikusi atzean; eta beste aldetik ere begiak iristen zireneraino luzatzen zen, dena berdin, beldurgarri.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 309. orr.

Beharrezko dira desadostasuna, desberdintasuna, gatz alea eta ziape garaua: faxismoak ez ditik nahi, debekua jartzen ziek, eta horregatik hi ez haiz faxista; denak berdinak nahi ditik eta hi ez haiz berdina.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 55. orr.

Informazio genetikoa ez da berdina, baina bai ingurunea.  Berria - Gaiak   2006-03-29

Justizia ez dela nafar guztientzat berdina aipatu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-10-22

Arauak berdina izan behar du denentzat.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 128. orr.

Hobe delako zerbait erraza proposatzea, denontzat berdina.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 149. orr.

Guk ibilitako 50 kilometroetan, berriz, Ibarrolarenak kontatu gabe ere, zuhaitz berdinik ez zegoela ia.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 128. orr.

Kidetasun oro ezin gerta daiteke espezie bereko gauza berdinen artean ez bada.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 94. orr.

Parkea bi zati berdinetan erdibitzen zuen bidexka utzi, eta errepide ondoko espaloitik hartu nuen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 141. orr.

Bikoitiak bi zati berdinetan zatigarriak dira; bakoitiak, berriz, ez.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 159. orr.

2 (pluralean)

Bidaiariek ondo asko dakite nolakoak izaten diren ostatuetako areto horiek: guztietan horma berdinak, olioz margotuak, goialdean pipen keak belztuak eta behealdean, berriz, distiratsuak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 22. orr.

Eta nola ez dauden bi gizon berdinak, halaxe dira ezberdinak gizon bakoitzaren Existentzia Hotelak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 123. orr.

Mendi-arte estuetatik atera eta gizon libreak eta berdinak bilakatzeko.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 277. orr.

Horregatik ikusten dugu auzitegi berdinak modu ezberdinean zigortzen dituela delitu berdinak garai ezberdinean. lepoan perla zuri-zuri batzuk, handiak eta berdinak, biribilak eta argiak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 34. orr.

Pareta isodomoa dela esaten da ilara guztiak lodiera berdinekoak direnean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1170. orr.

Hiria eta gizakia, beren tankeran organismo berdinak dira.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 104. orr.

Badakik, berez, "gizon guztiak berdinak direla" haien iritzian eta begietan (berdinak ala bat eta bera?).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 88. orr.

Berdinak ziren hezur biak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 462. orr.

Herritar guziak berdinak ziren legearen aitzinean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 57. orr.

Masailak gorrixkatu zitzaizkion, poroetatik izerdi bero atsegina zerion, eta bihotz-taupadak indartsuak eta berdinak ziren.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 77. orr.

Luzera, zabalera eta altuera berdinak ziren.  Elizen arteko biblia   Ap 21,16

Bi zutabeak berdinak ziren: bederatzina metro zuten gora, gainean metro eta erdiko kapitel bana, brontzezkoak.  Elizen arteko biblia   2 Erg 25,17

Gizaki guztiak berdinak garela, libreak garela, elkar errespetatu behar dugula.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 211. orr.

Agintari iraultzaileek, Rousseau-k bezalaxe, oihukatzen zuten gizon guziak berdinak zirela sortzean, baina gizarteak zituela desberdin bihurtzen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 181. orr.

Landatzen duena eta ureztatzen duena berdinak dira, bakoitzak, berak egindako lanaren arabera saria hartuko badu ere.  Elizen arteko biblia   1 Ko 3,8

Garun guztiak ez dira berdinak, ezta tamainan ere.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 216. orr.

Garai guztiak berdinak direlako edo desberdinak direlako ideia primarioak eragindako lilura.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 37. orr.

Ondo asko ezagutzen ditut nik haiek guztiak: alproja hutsak dira; hirian denak dira berdinak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 147. orr.

Aberatsa eta behartsua honetan dira berdinak: Jaunak egin zituen biak.  Elizen arteko biblia   EsZ 22,2

Hortzak elkartuak, berdinak eta zuriak; ezpainak meheak eta finak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 233. orr.

Zeren eta beti ekarriko baitzigun Mattini eta bioi, present gisa, jostailu bana edo bertze edozein objektu, biak berdinak gehienetan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 71. orr.

Talesen arabera, bi zuzen elkar ebakitzean eratutako angeluetatik, berdinak dira erpinekiko aurkakoak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 36. orr.

Ez al haiz konturatzen, bada, ezen mailen arteko leihoak [...] berdinak direla, eta, berdinak direlako, zozoak ez dituela, beharbada, bereizi, ergela delako?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 138. orr.

Beraz, handian berdina izanik, arinagoa bada, argi dago honek hutsune gehiago daroala beragan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 53. orr.

Gauzak berdinak edo ezberdinak izan daitezke, gehienez ere antzekoak, baina ez berdinagoak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 79. orr.

Lagunak, leinukideak, handitasunean berdinak, Berdinak neurriz, berdinak kolorez, berdinak formaz...  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 135. orr.

berdinak itsusian.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 221. orr.

3 (-en atzizkiaren eskuinean) ik bezalako.

Liburu hermetikoetan ageri denez, behean dagoena goian dagoenaren berdina da, eta goian dagoena behean dagoenaren berdina.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 141. orr.

Eta noren antzekoa egingo nauzue, haren berdin izan nadin?  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 138. orr.

Lurrun-makina batena baino eraginkortasun hobea da hori, automobil baten motorraren berdina, eta diesel motor batena baino txarragoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 52. orr.

Zeren beirakia eta lurrezko ontzia baino hauskorrago baikinen, zinez, ezdeusaren pare eta fitsaren berdin.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 375. orr.

Hori ulertzearekin ikusiko lukete, halaber, zeinen egoki deitzen zaion lehen izakia, izaki gorena; bikainena, beti bat eta bera, erabat bere buruaren berdina; usteldu eta aldatu ezina.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 93. orr.

Baldintza: itzalak piramidearen berdina izan behar du, eta oinarriarekiko zut, orobat.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 56. orr.

Nire itzala nire garaieraren berdina izatean, orobat izango da piramidearen itzala bere garaieraren berdina!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 44. orr.

Zeren, sorkari guztiak izaera osoan elkarren ezberdin diren bezala, beharrezko baita bakoitzak printzipio mota ezberdinak ukan ditzan ere; ez forma berdinekoak gutxi direlako, baizik, oro har, denak ez direlako denen berdinak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 137. orr.

Ardoa da, % 10 edo % 12 alkohol duelarik, biziorik onena (fisiologoaren ikuspuntutik), edandako ardo bolumenaren ia berdina baita iraizten den gernua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 197. orr.

«Erraza» baita iturburu kodea (HTML) eta helbidea (URL) kopiatu eta jatorrikoaren orri berdina sortzea.  Berria - Gaiak   2004-11-09

Sodioa potasioaren ia berdina da.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 89. orr.

4 (mugatua) ik bera 1.

Elgetak ordea zazpi eta zortzi tonalitate desberdin atera izan zizkion tresna berdinari.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 70. orr.

Ideia berdina azaltzeko modurik sinpleena hobetsi.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 365. orr.

Hizkuntza berdina, buruzagi berak, sineste bertsuak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 130. orr.

Ogi bertsua zen, usaina, berdina.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 207. orr.

Nire esperientzia behintzat ez da berdina.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 46. orr.

Atentatu bat dago: nik ez dut uste jendearen sentimendua berdina izaten denik hildakoa haur bat izan, Guardia Zibil bat, torturatzaile bat, txibato bat, Carrero Blanco.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 64. orr.

Nahiko nuke Mattinarekin gauza berdina obra ahal baneza!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 14. orr.

Afasikoek, hizkuntza galtzen doazela, hurrenkera berdinari jarraitzen diote, baina alderantziz.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 59. orr.

Zigor berdina jartzen bazaie gizartea modu ezberdinean samintzen duten bi delituri, gizakiak ez du handiena egiteko eragozpen berezirik aurkituko.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 50. orr.

Zorakeria berdina baitirudi bata nahiz bestea esateak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 71. orr.

Atsotitz batzuek ederki erakusten dute hasiera berdina duten hitzak elkartuta erdiets daitezkeen etekinak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 46. orr.

Gaur egun ez dugu ez estimu berdina lehorreko tropekiko, ez mesprezio berdina itsasokoekiko.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 50. orr.

Berak eta nik gauza berak ikusten ditugu, baina ez ditugu ikuspuntu berdinak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 319. orr.

Eskubide berdinak Zambesiren hegoaldeko gizaki zibilizatu ororentzat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 263. orr.

Horregatik, gogo berdinak bultzatuta, aita santuarengana joan ziren denak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 965. orr.

Frantzian balio berdinak eta pisu berdinak Holandan balio eta pisu berdina ematen dutenean, kanbioa parean dagoela esaten da.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 76. orr.

Sistema berdinarekin buruetan buloiak eta uztaiak sartu zituen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4730. orr.

Gogoratzen du egilearen abizena eta berea berdinak direlako erostea erabaki zuela.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 14. orr.

Agustinen ustez, maila metafisikoan berdinak dira gizona eta emakumea.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 24. orr.

Argi-distiraren intentsitatea berdina zen kasu guztietan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 48. orr.

Azaleratze gune horiek ez dira berdinak gizarte ezberdinetan, garai ezberdinetan eta diskurtso forma ezberdinetan.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 50. orr.

Nor ausartuko da esatera egintzak eta egilea edota sorkariak eta sortzailea berdinak direla?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 96. orr.

Berdinak diruditen legeek ez dutela beti ondorio berbera izaten.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 253. orr.

Urtero gauza berdina esaten ezin ariko gara. ik bera 5.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 79. orr.

5 ik bera 3: bera 4.

Galiarrek, kasu berdinean baitziren, gauza bera egin zuten.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 359. orr.

Euren orbita luzeak korritzeko urte handiak darabiltzaten ilargi eta izarrei ere era berdinean bultz egiten dietela.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 343. orr.

Legeak hiritar guztiak modu berdinean baititu bere menpeko.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 66. orr.

Denak doaz abiadura berdinean, denak progresio berean mugitzen dira.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 368. orr.

Rguzkiaren argiak baino askoz arinago egingo dutela eta denbora berdinean eguzki izpiek zeruan hegatzen dutena baino askoz espazio handiagoa zeharkatzen dutela.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 107. orr.

Gizon haiek libro ziren, etxeko kidetzat zauzkaten, mahai berdinean jaten zuten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 213. orr.

Bestalde, emaginak segurtatu zuen entzun zuela zin egiten ez zirela gehiago ohe berdinean etzanen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 52. orr.

Pasa-hitza ere nirearen une berdinean eskatu zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 269. orr.

Frisoaren zimazioa haren altueraren zazpiren bat izango da; eta zimazioaren proiekzio edo irtengunea ere, diametro berdinekoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1730. orr.

Horrela jokatzea, armadako jeneral batek bere soldadu guztiak neurri berdineko uniformea jantzi dezaten nahi izatea bezain barregarria da.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 305. orr.

6 (izenordain gisa) gauza bera.

Berdina egin zuten Fiumicino aireportuan ere.  Berria - Harian   2005-07-08

SCHk berdina egin beharko luke aurkeztu dituen baldintzak beteko ez balitu.  Berria - Ekonomia   2004-07-27

Berdina gertatu zitzaion beste lagun batzuekin ere.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 45. orr.

Hurrengoan berdina esango dit.  Berria - Harian   2006-03-25

Kontenplaziorik gabeko zio komertziala -gutxiago zerbitu, berdina kobratu- ote zen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 18. orr.

· Ez zela berdina irratian edo egunkarian aritzea.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 60. orr.

7 (izen gisa)

Gizonak bere berdinekiko dituen betebeharrak direla-eta gertatzen diren delituen artean, [...].  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 237. orr.

Handik aurrera, berdinak berdinari ohi dion hurbiltasunez jardun zidan hizketan, eta aitor dut horrek hunkitu egin ninduela. "O´i mozdadia, Se´astian!", errepikatu zuen bere berdinak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 336. orr.

Adi, beraz, nire berdin hori, nire irakurle: iritsi da azken puntua, alfabetoa ixteko garaia da.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 24. orr.

Nik ez dakit, eta gainera oraingoan nire joerari jarraitu eta mutu geratuko naiz, nire berdin gehienak bezalaxe.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 24. orr.

Inguru paregabea, marko konparaezina, munduan berdinik ez zuen parajea.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 61. orr.

Boswell-ek margotzen asmatu duen bortxa bitxi horrekin irudikatua, badu mundu honetan berdinik ez duen halako jite bere-bere bat.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 23. orr.

Naturaren historikotasun honetantxe oinarritzen da carpe diem delakoa, unea pozez bizitzea: beste berdinik ez dago.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 11. orr.

Beraz, proteina bakoitza berdinik gabea bada, gene bakoitza ere berdinik gabea da.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 105. orr.

Pobretasunaren edertasun berdinik gabea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 761. orr.

Gure berdinean, desberdinak gara gauza askotan.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 99. orr.

8 laua, koskarik gabea.

Lurra ez da berdina, gorabeherak ditu, burdina-pala eta eskuarea behar dira, lurra marraskatu eta sendo berdinduko dutenak, ongi lautu eta berdindua geratu arte.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 83. orr.

Herri erne eta trebe batean bakarrik sortu ahal zinen, txantxetan aritzea gogoko ez duen lur honetan, munduaren erdia hartzen duen eremu lau eta berdin honetan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 359. orr.

Zoru berdin eta gogor hau lauzaz betea dagoela hasi naiz pentsatzen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 96. orr.

· Euskalki bakoitxaren eremuan ere, euskara ez da denetan arras berdina.  Herria   2004-07-01

Sorhuet da burutik buru partida berdina egin duena, Etchetok gero baina orotarik hunek ere.  Herria   2004-10-14

• 9 adlag (aditzekin) era berean. ik berdinki; orobat.

Berdin dago dena.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 74. orr.

Beti berdin zeuden, den gutieneko aldakuntzarik gabe.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 12. orr.

Langerren iritzian, adierazgarritasuna beti dago artelanetan, eta berdin dago, gainera.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 259. orr.

Guztia zegoen berdin: kuku-erlojua, telefono beltza, Lucasek egindako egurrezko esekitokia.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 29. orr.

Zeren, sentimenen kontra haiek eztabaidatzen dutena ez doakie berdin filosofo guztiei.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 51. orr.

Berdin izutzen nau juje bat bezain zorrotz eta ama bat bezain ahul okasio honetan jokatzea.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 521. orr.

Ez diot portaerari gaizki irizten, nik ere, bera izatera, berdin edo berdintsu jokatuko bainukeen.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 106. orr.

Pedrok bere burua ere berdin ikus zezakeen, haitz haretxen kontra jarria, hilik.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 66. orr.

Berdin hondoa jo zezakek ala aberastu.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 258. orr.

Eta berdin gertatzen zen teoria darwindarrarekin, eboluzioaren hautespen-teoriarekin, hura ere ukatzen baitzuen Lyssenkok.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 45. orr.

Gizakiak ere berdin egin behar luke, egiaz jabetzen baita ez duela ezer ere nahi, ez irrikatu, Jainkoagandik kanpo dagoenik.Piztia guztiek egiten dute berdin, zergatik ez dakitela!  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 74. orr.

Berdin pentsatzen dut nik ere -dio Arkesilaok-, eta horregatik irakasten dut deus ezin dela hauteman, ezerk ere ez dituelako baldintza horiek bere baitan betetzen.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 49. orr.

Berdin egingo duzue esklaboa emakumea bada ere.  Elizen arteko biblia   Dt 15,17

Ez dira berdin erabiltzen haritza eta izeia, ezta altzifrea eta zumarra ere.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1310. orr.

Zuk beti berdin bozkatzen duzu?  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 142. orr.

Elkarrizketa txatxu hauetatik ez da gauza onik ateratzen, beti bukatzen dugu berdin.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 57. orr.

Txartelak ematen dizkigutenean ere, torpedo-fabrikan ematen diguten janariarekin berdin hilko gaituk goseak, aldiko pixka bat.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 67. orr.

Amak berdin segitu zuen, begiak beheititurik eta isil-isilik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 423. orr.

Ohar horrek, gainera, berdin balio du animalia ez diren gauzentzat ere.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 610. orr.

Gizaki ñimiñoa eta piramide erraldoia berdin tratatuz, neurri komunaren aukera ezartzen du eguzkiak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 44. orr.

Planoak berdin tratatzen ditu bere baitan dauden zuzen guztiak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 155. orr.

-Zuk epaimahaian berdin jujatzen duzu 50 urteko bertsolari bat eta 17 urteko bertsolari bat?  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 125. orr.

Begietako urdina, normalean kasik ohartezina, aise ere nabarmenagoa zuen, eta berdin ezpainak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 165. orr.

Denak kalituko ditiat eta haiek sostengatzen dituztenak, berdin!  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 107. orr.

Eta berdin bere alkandora, beso-muturrak pasaratuak iruditu zitzaizkidan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 103. orr.

Eman biezaio senarrak emazteari zor diona, eta berdin emazteak senarrari.  Elizen arteko biblia   1 Ko 7,3

Beroak zilarra barnatzen du, berdin hotz sarkorrak, eta biak nabaritzen ditugu, edontzia ohi bezala eskuan dugula, edari gozoa bertara isurtzen dutenean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 59. orr.

Nahiz badakigun nola berdin jakintsu handi batzuek, oharkabean, hori bera duten asmatzen.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 72. orr.

Saltzaile itxura zuen, nahiz izan zitekeen berdin barberu, matematika irakasle edo etxalde kudeatzaile.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 156. orr.

Ongi etorri [...] ebaluazioak, nori berea emango diotenak, lastoa eta garia bereizten lagunduko dutenak, berdin unibertsitate baten barruan nola unibertsitateen artean ere.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 11. orr.

Hizkuntza bera inguru geografikoaren efektua kontsideratzen da; berdin arraza.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 94. orr.

Kondatzen dira holako batzuen balentriak, berdin gazte ala adinekoak, gauaren desafiatzeko ateraiak eta Gauekok betikotz irentsi dituenak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 19. orr.

10 adlag (bestelakoekin)

Despeida gisa, Elixabetek, beti berdin maltzurki: [...].  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 42. orr.

Begia beti erne eta beti berdin xorrotx.  Herria   2003-07-10

Ceciliak esan zuen zuri-beltzeko filmetan aktore guztiak pertsona bera iruditzen zitzaizkiola, denak berdin jantzita eta berdin orraztuta zeudelako.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 54. orr.

Orobat zatekeela egiantzaren nahiz egiaren aurkakoa gutun horietan esku hartu duten zortzi edo hamar presunek izkiriatu izana guztiek berdin garbi.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 32. orr.

Baina gauza bat da bi aldeetatik berdin urruti egotea, eta beste bat, oso bestelakoa, bi aldeetatik berdin hurbil egon nahi izatea.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 62. orr.

Steinger apeza, Bitche-ko kolegioan historia erakaslea, frantsesa eta alemana berdin ontsa emaiten zituena, bulego politikoan enplegatua.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 81. orr.

Lerro horiek irakurtzean iduritu zait bi ikuspegi arrunt kontrajarri badirela gure kasuan eta, biak berdin kaltegarriak baitzaizkit, nahi nituzke bi hitzez argitu.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 141. orr.

Azken finean, berdin zipatua gelditzen da bat itsasoan erori edo norberaren herrixkako errekan erori.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 138. orr.

Baina irriz irri egoten ginen, ni beti berdin xoratua.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 26. orr.

Eta orai horra nun besteño bat plazaratu duen, berdin aberatsa, "Euskal-Herriko etxeak".  Herria   2003-07-10

Irakasten ariz 14 urte luzez, Salamancan, uda ala negu, bi orenez eta, berdin maiz hiru orduz, egunero.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 219. orr.

Ikusmenezko irudi guztiek, beren izaera, forma, zertarakoa, produzitzeko modua nolakoa den axola ez diola, denek berdin dutenaz nahi da hitz egin.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 15. orr.

Zola hori ez zedin higa, itzatzen zioten gomazko tira bat edo berdin dozena bat itze.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 186. orr.

Zer akidurak biltzen ziren beti kurri eta zenbait aldiz zaku pisu bat bizkarrean, berdin kintal erdikoa! nahi zuen anaiek adeitasunez har zezatela elkar eta berdin beste guztiak ere Eta Ramuntxo, berdin, edo hobeto.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 218. orr.

Biziki serios hasirik lau pilotari hauk, 5etan berdin eta horra baigorriarrak aitzinean, 11-5, 14-8, 19-10 eta 25-14.  Herria   2004-01-22

11 (eskuinean duen izenondoari dagokiola) ik bezain.

-Hi, beti berdin zozoa bestenaz.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 118. orr.

Gero ikusten dutelarik denak berdin zozo direla, sekulako buruhaustea dute.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 202. orr.

Nahigabe handia dela zuretzat, uste duzu ez dela berdin handia enetzat!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 138. orr.

Beraz, Izpirituaren bertuteak edo indarrak berdin handi behar du izan, nola Beldurra hala Ausardia hertsatzeko.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 503. orr.

Zeren, hil beldurrez bere ondasunak itsasora aurtikitzen baldin baditu ere, berdin zekena gelditzen da.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 375. orr.

Teorian biak dira berdin posible.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 141. orr.

Bi jarrerak ezin dira izan berdin etikoak.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 48. orr.

Berdin erlijioso -orain erlijio laikoaz-, berdin krudel eta suntsikor, berdin dogmatikoa.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 10. orr.

12 matematikan, berdintzaren ikurraren (=) izena.

Hortaz, 7 gehi 2 gehi 0 gehi 0 berdin 9.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 136. orr.

Bat gehi bat, berdin bi!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 268. orr.

-Baina berdin zaigu, biok bakarrik gaude.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 124. orr.

Zazpi gehi lau berdin hamabi.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 92. orr.

Bikoitia gehi bikoitia berdin bikoitia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 120. orr.

Bakoitia bider bakoitia berdin bakoitia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 120. orr.

AB barra zati AC barra berdin A prima B prima barra zati A prima C prima barra.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 47. orr.

Demagun badela zatiki bat, a/b, karratua berdin 2 duena.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 139. orr.

Triangelu baten angeluen batura berdin 180 gradu zela.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 250. orr.

Plus bider plus eta minus bider minus berdin plus baita.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 307. orr.

Piramidearen eta beraren itzalaren arteko erlazioa berdin 1 zen kasua, alegia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 59. orr.

· Horrela kontrajarpena borobiltzen doakigu: kristaua berdin latinoa versus euskalduna berdin jentila.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 226. orr.

Barneratuegi dugu estereotipoa: gizonezkoa berdin burua berdin agerikotasuna berdin garrantzitsua; emakumea berdin bihotza berdin intimismoa berdin ez hain garrantzitsua.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 374. orr.

13 ipar agian, beharbada.

Berdin sufrimenduak injustu izaten bultzatu nau.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 27. orr.

Berdin, baliorik ez dago; guretzat moralki zuzena inmorala da zuentzat, etab.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 139. orr.

Iparra edo hegoa, hori berdin zait, baina jakin behar du non dagoen eta zein den bere tokia.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 123. orr.

Batek inbido eta besteak iduki edo berdin bost gehiago, hola ariko dira hemendik goiti.  Herria   2001-08-09

Pegarra hausten zuten eta lurrean hedatu zati kopuruaren arabera emaztea gizonarekin egoten zen, gero alda zezakeen, edo berdin batekin edo bestearekin ibil zitekeen, eta ez zitzaien nehondik bekatu.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 13. orr.

Gizonak lanetik jinak, anitzak afaltzekoak -afaria, eguneko apairu bakarra- 25/30 000 gizonek hantxet beha egon behar oren bat, edo bi edo berdin hiru.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 76. orr.

14 berdin-berdin adlag

Godoen garaietatik berdin-berdin dago, nolabait esateko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 96. orr.

-Berdin-berdin lagunduko dizut -Kristok erantzun-.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 135. orr.

Berdin-berdin ibili zitekeen kartetan kandela baten argitan egurtegi batean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 117. orr.

Berdin-berdin esan ere zezakeen: "Guelph nuen deitura, ezkondu aurretik".  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 245. orr.

Nik berdin-berdin irensten ditut sineste guztiak, dogma guztiak, moral guztiak, sineskeria guztiak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 39. orr.

Ez zait edatea komeni, baina pikutara, berdin-berdin hilko naiz.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 34. orr.

Berdin-berdin sutuko nintzen ezagutzen ez nuen beste norbait izan balitz.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 202. orr.

Prozesua atzeratuko luke helegiteak, baina, azkenean, berdin-berdin itzuli beharko genuke dirua, eta ontziolen egoera larriagotuko luke horrek.  Berria - Ekonomia   2004-09-21

Harrigarria zen: derrepente, denak berdin-berdin segitzen zuen ni gabe!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 17. orr.

Txertoa jaso zutenak berdin-berdin gaixotzen ziren.  Berria - Gaiak   2004-06-26

Euskara baturik izango ez bagenu berdin-berdin gertatuko zen, beldur naiz, baina diferentzia batekin: prozesua askoz ere arinago gertatuko zela.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 168. orr.

Ondoriorik izan ez balu ere, asmo hutsean eta hutseginean gelditu balitz ere, berdin-berdin sartuko zituzten [...] agirietako ekintza bere-gain-hartuen zerrendetan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 154. orr.

Ez baitago inor atzo, gaur, betiere berdin-berdin dirauenik.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 183. orr.

Ondorioa atera nuen anarkismoak berdin-berdin ukatzen zituela kapitalismoa eta komunismoa, estatuaren boterean oinarritzen baitziren biak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 35. orr.

Ez daukagu beti berdin-berdin zertan jokatu.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 109. orr.

Ezkutu hori biribila egitea komeni da, hain zuzen ere, suaren eta beroaren indarra berdin-berdin zabal dadin zentrotik gela zirkular guztira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2550. orr.

Gogoratzen dudan hirugarren amets bat: guztiz zabala dut sabela, berdin-berdin dut gibela.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 211. orr.

Bildu zituzten ikasle salesiar guztiak Aula Magnan, eta geure aztoramendurako den-denak berdin-berdin ez-mintzatzen zirela jabetu ginen.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 8. orr.

Berdin-berdin gu ere: jaio orduko desagertu eta ez dugu atzean bertute-arrastorik ere utzi, gaiztakerian ahitu ditugu indarrak.  Elizen arteko biblia   Jkd 5,13

Gau hura beste hainbeste legez hasi zen, berdin-berdin. beste herriak bezalakoak garelako, besteen berdin-berdinak,begiratuko zien txoriei, eta aspertu antzera jarraituko zuen beraien hegaldia, aurreko garaietan bezalaxe, berdin-berdin.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 40. orr.

· Gizona delako, ezin izango luke arrazoirik eman denak modu berean ez maitatzeko, berdin-berdin baitira gizonak.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 59. orr.

Gurean inor ez duk inor baino gehiago, halaxe ziok gure legeak; berdin-berdin duinak dituk gu guztion etxe-habeak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 373. orr.

Arte enpiriko bat da hori, berdin-berdin aplikagarri zaldi eta behiei zein gizakiei.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 151. orr.

15 (izan da/zaio/du/dio aditzarekin)

Eta berdin-berdin da ondoan ehun lagun baditut ere, hor direlako, nigandik metro erdira, baina metro erdi lodiko kristal bat dago haien eta nire artean.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 339. orr.

Egun edo aste pare horregatik berdin-berdin da.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 65. orr.

Berdin-berdin zaiola esaten ari zarena.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 119. orr.

Silbiak adierazi zidan orduan eta une hartan berdin-berdin zitzaiola Kaspar edota Ludwig.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 21. orr.

Berdin-berdin dio -Liviak umoretsu eta alaiki-.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 88. orr.

Berdin-berdin dio zuri gustatzen zaizun edo ez.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 89. orr.

Ezbairik gabe, luzaroan halakoxe bizimodua baino ez ezagutu izanaren poderioz, berdin-berdin bide zion edota ez zuen hausnarketarako gai.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 215. orr.

Eskuizkribuen ehiza jarri zuten abian kalifek, mila urte lehenago Ptolomeotarrek abian jarritakoaren berdin-berdina, alde guztietatik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 224. orr.

16 (izenondo gisa)

Harryri bi pilota berdin-berdin erakutsi zizkion, baina beltzak ziren eta quaffle gorria baino txikixeagoak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 152. orr.

Argigunearen beste aldean, beraren kabinaren beste kabina berdin-berdin bat abiatu zen igoaldi berean. Bi marratxo paralelo berdin-berdin, hutsarte mehe batez bereiziak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 210. orr.

Biribiltasun printzipioari eusteko, ordea, azalak berdin-berdinak izango ziren.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 40. orr.

Ez da berdin-berdina, sonoritate desberdina du.  Berria - Kultura   2004-12-02

Zilindro itxurako lau edontzi berdin-berdin zeuden mahai apal baten gainean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 117. orr.

Deusek ez baitirau ontasun berdin-berdinean.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 241. orr.

· Zementuzkoak dira, paraleloak, berdin-berdinak, nortasunik batere gabeak.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 45. orr.

"Biak izan litezke berdin-berdin etikoak eta ez-etikoak-.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 48. orr.

Eta berdin-berdin da posible alderantziz, absolutuak deklaraturiko balio batzuk egotea.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 67. orr.

Sina dezazun ala ez, berdin berdina da, sententzia bera izanen da.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 27. orr.

Irribarrez dago, hortz berdin-berdinak eta txuriak erakusten dituela.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 73. orr.

Beti ere eskubideen aldetik, noski, betebeharrak berdin-berdinak baitira guztientzat.  Berria - Harian   2006-02-10

Badakit egunkariaren beste orrialdean gizon gazte bat badela, ezta oso gaztea ere, nire berdin-berdina, eta egunkari bera irakurtzen duela.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 40. orr.

17 (-en atzizkiaren eskuinean) ik bezalakoxe.

Askok uste izan dute crux ansata antzinako adorazio falikoko gurutzearen berdin-berdina dela.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 132. orr.

Beste herriak bezalakoak garelako, besteen berdin-berdinak.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 134. orr.

Hirugarren maila materiagabeko adimenena da, aingeruen berdin-berdinak edo, hobeto esan, erlijio-iturrietan aurkitzen dugun aingeru mota baten berdin-berdinak direnena.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 19. orr.

18 berdinean adlag ipar puntuetan edo botoetan ados.

Bigarren partidan berdinean joan dira 19taraino, berdintze parrasta batekin, beste gosturik baitzuen aldi huntan partidak, denek aitzina joan nahi: galdua kanpo baita Garaziko trofeo hortan.  Herria   2005-03-03

Bigarren partidan berdinean joan dira 19taraino, berdintze parrasta batekin, beste gosturik baitzuen aldi huntan partidak, denek aitzina joan nahi: galdua kanpo baita Garaziko trofeo hortan.  Herria   2005-03-03

Alemanian berdinean gelditu dira igandeko bozetan.  Herria   2005-09-22

· Baia eta eza berdin berdinean Izpuran (160 boz bakotxak),  Herria   2005-06-02

19 berdin izan da/zaio/du/dio ad ik gorago 15.

Berdin da zer.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 195. orr.

Urrikia, adiskidantza eta amodioa berdin dira arrotz zure bihotzarentzat.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 103. orr.

Berdin izango da munduaren azkenean: aingeruek etorri eta gaiztoak zintzoen artetik bereiziko dituzte.  Elizen arteko biblia   Mt 13,49

-Menturaz orain ez da berdin izanen, hori jakinen duelarik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 168. orr.

Ez al da berdin egun batzuk atzeratzea?  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 271. orr.

Baina gaur egun gauzak ez dira guztiz berdin.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 20. orr.

Zeren ez baitzen berdin liburu bat irakurtzea bazkal aitzinean edo bazkal ondoren.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 392. orr.

Hirekin beti berdin: lan bat kendu, eta handiagoa jarri...!  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 28. orr.

-Niri berdin zait, kontua jatea da.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 72. orr.

Iparra edo hegoa, hori berdin zait, baina jakin behar du non dagoen eta zein den bere tokia.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 123. orr.

Nehoiz ez zuen orduantxe bezala desiratu gizon batekin etzatea, eta ordezkari ofiziala izan zedin berdin zitzaion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 116. orr.

Keinu bat egin zuen, berdin zitzaiola.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 26. orr.

Gainerakoari dagokionez, berdin zitzaion, nobelaren patu hurbilak edo urrunak ez zion axola.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 253. orr.

Niri, dena dela, berdin zitzaidaan bata zein bestea.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 95. orr.

Baina berdin du horrek: isilik geratuz gero berak ematen du erantzuna; arrazonamenduaren konfirmazioa.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 159. orr.

Berdin du gizona egokia ote den edo ez.  Berria - Euskal Herria   2006-03-02

Harentzat Paris edo Bordele berdin du.  Herria   2005-09-29

Berdin dit!  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 214. orr.

Beste liburu bat hartzen badut, berdin dio euskaraz zein erdaraz izan, aspertu egiten naiz.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 294. orr.

Berdin ziok, noiz deskubritu huen, nire etxera joan ginenean?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 360. orr.

Berdin zion gure soldaduen balentriaren bat izan, edo film arrakastatsuren bat, edo gure kirolariek lorturiko markaren bat.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 54. orr.

Kakarraldon ez badago, berdin, bueltatxo bat emango du.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 56. orr.

Eta Tatianari, berdin...  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 60. orr.

· Hori bada zerbait esatea, eta kontua [...] zerbait izatea denez gero (eta ez ez-izate edo berdin-izate geza batean urtzea), hori bada zerbait izatea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 253. orr.

20 (-en atzizkiaren eskuinean)

Eta noren antzekoa egingo nauzue, haren berdin izan nadin?  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 138. orr.

Zeren beirakia eta lurrezko ontzia baino hauskorrago baikinen, zinez, ezdeusaren pare eta fitsaren berdin.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 375. orr.

Hori ulertzearekin ikusiko lukete, halaber, zeinen egoki deitzen zaion lehen izakia, izaki gorena; bikainena, beti bat eta bera, erabat bere buruaren berdina; usteldu eta aldatu ezina  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 93. orr.

21 berdin-peto izond erabat berdina.

Horren ondoren, segmentuok, ordura arte berdin-petoak, desberdindu egingo dira, eta zeinek bere nortasun berezia hartu.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 60. orr.

Egitura berdin-petoko proteina-familia zabal askoak tartean egotea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 107. orr.

Lur honen gainean bizi diren izakiak -zeinahi izanik ere haien ingurunea, tamaina, bizimodua; barea izan, zein otarraina, eulia edo jirafa- molekula ia berdin-petoz osatuak dira guztiak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 11. orr.

Oso forma desberdinak ageri dituzten organismoak gene sail berdin-petoz osatuak dira.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 12. orr.

22 beti-berdin (orobat beti berdin eta betiberdin) izond/adlag

indioilarra batera eta bestera zebilen haien artean, patxada ederrean eta urrats beti-berdinak eginez. egun hartan, garrasi beti-berdin gogaikarri bat besterik ez zen ateratzen kotxezainaren ezpain estutuetatik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 76. orr.

Bost ontzietako bidaiariek abesti bera oihukatzen zuten, haren erritmo beti berdina zerurantz igotzen zela.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 230. orr.

Eta, menu beti-berdina bukatzeko, mamia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 39. orr.

Trenaren kolpe-errepika beti-berdina zuen lagun Andresek bere barneko bakarrizketan.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 192. orr.

Antz handiagoa du Morse seinale batekin korronte beti-berdin batekin baino.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 114. orr.

Tonu beti berdinean mintzatu zen, limurtzeko edo iradokitzeko modulaziorik gabe.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 307. orr.

Estepa osoa estaltzen duen zuritasun beti-berdin amaigabearen azpian.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 188. orr.

Gorputzaren mugimenduak ere esna zegoela adierazten zuen, alderik alde kulunkatzen baitzen zabu arin baina etengabe eta beti-berdin batez.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 52. orr.

Ura beti da beti-berdina eta, aldi berean, beti ari da berritzen.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 69. orr.

Kontsumismoaren atergabeko deia, komunikabideen kalaka beti-berdina, publizitatearen manipulazio gordina.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 81. orr.

Beste neurri batzuk, itsas uhinen antzekoak, baina haien tarte-berdintasunik eta norabide beti-berdinik gabe.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 177. orr.

Naturalezaren liburuarekin, aldiz, ez duk halakorik gertatzen, zeren, etengabe aldatuz doan arren, bere baitan baitirau, eta zeren, aldi oro berritzen ari delarik ere, beti-bat baita eta beti-berdin.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 260. orr.

Baina irriz irri egoten ginen, ni beti berdin xoratua.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 26. orr.

Neurria hartzen diozu urari, ibiltzeari eta abarri, gorputzak beti berdin erantzuten ez badizu ere.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 124. orr.

Arras aldaturik ediren bainuen geure ama, nik hain beti-berdin eta hain beti-bat ezagutu izan nuena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 618. orr.

Egia erran, horrek ez gaitu harritu, erran nahi baitu beti berdin gaudela.  Berria - Euskal Herria   2004-05-12

Han-hemenka eskainitako hitzaldi edo elkarrizketetan hari buruz galdegiten ziotenean, beti berdin erantzuten zuen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 66. orr.

Batzu hogoi bat urtez horko langile izanak berdin eta etxeari beti berdin atxikiak. ez omen zegoen gehiago jasaterik hango errezo eta hango betiberdin, betiberdin gogaikarria.  Herria   2001-07-12

Beti berdin, beti irudi bera.  Berria - Kirola   2004-06-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

baina berdin da (9); baina berdin dio (19); baina berdin zion (8)

berdin aise (9); berdin balio (58); berdin balio du (17); berdin bat (8); berdin berdin (330); berdin berdin balio (8); berdin berdin gertatzen (8); berdin berdin izan (10); berdin berdina (102); berdin berdina da (10); berdin berdinak (90); berdin berdinak dira (17); berdin berdinak ziren (8); berdin beste (20); berdin bizi (8); berdin da (151); berdin dela (16); berdin dio (274); berdin dio zein (8); berdin diola (16); berdin dira (10); berdin dit (40); berdin du (42); berdin duk (8)

berdin egin (103); berdin egin behar (8); berdin egin zuen (22); berdin egin zuten (8); berdin eginen (10); berdin egingo (27); berdin egiten (37); berdin erantzun (8); berdin esan (17); berdin esango (8); berdin gehiago (13); berdin gerta (15); berdin gertatu (31); berdin gertatuko (14); berdin gertatzen (103); berdin gertatzen da (57)

berdin ikusten (17); berdin izan (45); berdin izanen (13); berdin izango (25); berdin jarraitu (24); berdin jarraitu zuen (15); berdin jarraituko (20); berdin jarraitzen (50); berdin jarraitzen du (14); berdin jokatu (33); berdin jokatuko (22); berdin jokatzen (37)

berdin pentsatzen (29); berdin segitu (9); berdin segitzen (20); berdin segitzen du (8); berdin tratatzen (8)

berdin zaidak (42); berdin zaie (16); berdin zaigu (15); berdin zaio (25); berdin zait (104); berdin zaizu (15); berdin zela (9); berdin zen (29); berdin zenbaki (9); berdin zidan (9); berdin ziok (24); berdin ziola (8); berdin zion (54); berdin ziren (13); berdin zitzaidan (40); berdin zitzaien (8); berdin zitzaiola (11); berdin zitzaion (36)

beti berdin (156); biak berdin (15); dena berdin (28); denak berdin (56); denek berdin (15); denok berdin (9); dira berdin (13); direla berdin (8)

edo berdin (238); egoerak berdin (11); ere ba berdin (10); ere berdin (349); ere berdin berdin (22); ere berdin egin (21); ere berdin gertatzen (18); ez baita berdin (9); ez berdin (9); ez da berdin (52); ez dira berdin (9); ez du berdin (8); ez dute berdin (11); ez zen berdin (11); gauzak berdin (12); gero berdin (12); guztiak berdin (37); guztiek berdin (9); guztietan berdin (18); hori berdin (15); horrek berdin (14)

ia berdin (15); nik berdin (9); niri berdin (27); niri berdin zait (12); nola berdin (9)

orain berdin (12)

berdin berdina (102); berdin berdina da (10)

berdina da (77); berdina dela (16); berdina den (17); berdina dute (10); berdina egin (16); berdina egiten (10); berdina izan (54); berdina izan behar (9); berdina izango (41); berdina izango da (8); berdina izatea (11); berdina izaten (12); berdina zen (29)

beti berdina (42); ere berdina (15); ez da berdina (43); ez dela berdina (11); gauza berdina (9); guztientzat berdina (10); ia berdina (9); kopuru berdina (10)

aukera berdinak (19); berdin berdinak (90); berdin berdinak dira (17); berdin berdinak ziren (8)

berdinak badira (8); berdinak dira (125); berdinak direla (48); berdinak diren (18); berdinak dituzte (8); berdinak dituztela (8); berdinak edo (8); berdinak egin (8); berdinak eta (28); berdinak ez (24); berdinak gara (18); berdinak garela (12); berdinak izan (50); berdinak izan behar (13); berdinak izango (27); berdinak izango dira (10); berdinak izatea (17); berdinak izaten (17); berdinak zirela (14); berdinak ziren (31)

beti berdinak (21); biak berdinak (12); denak berdinak (42); denok berdinak (14); elkarren berdinak (8); eskubide berdinak (14); ez baitira berdinak (8); ez dira berdinak (57); ez direla berdinak (22); gauza berdinak (17); guztiak berdinak (71); guztiak berdinak dira (22); guztiak berdinak direla (14)

egoera berdinean (8); era berdinean (10)

baldintza berdinetan (8); bi zati berdinetan (9); zati berdinetan (24)

berdinik ez (8); berdinik gabeko (11)


berdinamizatu, berdinamiza, berdinamizatzen du ad

«EAJ berdinamizatzeko eta Ipar Euskal Herrian lehen planoko eragile politiko izateko anbizioa» dutela zehaztu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-05-12


berdinantzeko izond berdinaren antzekoa.

Halako vademecum seda-antzekoa erabiltzea ez litzateke erosoa: itxurazko orri bakoitza bi berdinantzekotan banatuko litzateke: erdiko orri irudikagaitzak ez luke ifrentzurik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 68. orr.


berdinarazi, berinaraz, berdinarazten du ad berdintzera behartu.

Emakumeak dira denak, eta emakume izateak berdindu ditzakeen, eta batez ere garai batean berdinarazi dituen neurriraino berdin bizi izan dira.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 18. orr.

Sei urte lehenago, Albretekoak haren etxea lurrarekin berdinarazi zuen, enperadorearen alderdia hautatzeagatik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 60. orr.


berdinarazle izond berdinarazten duena.

Kultura latinoa, ordea, berdinarazlea da, zapaltzailea, diferentzien ukatzailea.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 249. orr.


berdindu, berdin(du), berdintzen 1 da/du ad berdin bihurtu, maila berean jarri, zerbait beste zerbaiten berdin izan.

Gizona, herriak eta arrazak berdintzen dituen neurria.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 167. orr.

Benetako gauzarik ez dagoenean gauza guztiak berdintzen dituen ezerez ideala eta gauza guztien ordain izan nahi lukeen ideal ezereza gelditzen da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 183. orr.

Euri-kolorea zerua eta itsasoa berdinduz.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 112. orr.

Ezkerreko motorra murrizten badut, eskuineko motorraren albo ekarmena berdindu beharko dut.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 72. orr.

Zuriak berdindu du paisaia, udan urreak berdindu ohi duen gisara.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 129. orr.

Hango prezioek hiriko ostalaritzako ohiko lapurreta maila berdintzen dute.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 7. orr.

Berdindu egin dira berez oso desberdinak diren eta helburu desberdinak dituzten ikasketak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 96. orr.

Giltzurrun artifiziala handia eta baldarra da, material sintetikoek ezin baitute berdindu organo naturalaren errendimendua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 12. orr.

Batasunaren eta koherentziaren aldetik, ez da zalantza izpirik ere zientziak ez duela berdintzen mitoa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 168. orr.

Fabriketako kontrolei eta araudiei esker, Europan ezin berdindu zen maila lortu zuen frantses ekoizpenaren kalitateak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 37. orr.

Interes-tasek, epe luzera, berdintzera jotzen dute.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 61. orr.

San Carlosen eta ospitalean elkarrekin batera egindako bizialdiak ohiturak berdintzen zizkien, baina ez ideiak eta zaletasunak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 87. orr.

Mendizorrotz, Igeldo, Txubillo, gaztelu formako hotela gainean zut..., laino mehe batek berdinduta ageri da dena.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 114. orr.

Arnasa berdindu eta ustekabetik errekuperatu.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 12. orr.

Arnasa berdindu zitzaionerako, gainean zituen bulegari guztiak, batzuk hurreago, besteak urrunago.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 13. orr.

Gehiegi berdintzen ditu irudia eta errealitateko mundua, baterako ala besterako erabiltzen diren "estrategia sinbolikoak" berdinak ez direla ahazturik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 233. orr.

Zeren enara nola lehia daiteke zisneekin, edo antxumearen hanka dardaratiek nola berdin lezakete lasterka zaldiaren indar bortitza?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 167. orr.

Thyssenkruppek eskaintza berdindu edo hobetzeko asmorik ez zuela ikustean.  Berria - Ekonomia   2006-01-25

Ederki kostatu behar zaik hurrengoan gaurkoaren marka berdintzea!  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 67. orr.

Hamabi urte egoera hartan, hilaren azkenean betazalak erretzen, gastuak eta sarrerak berdindu ezinez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 176. orr.

Kontsolatu nahian, esan nion isilka heriotzak berdindu egiten gaituela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 295. orr.

Lurrean lur eginik berdinduko du bere lurrak bera ere: lurrak soilik iraungo du.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 15. orr.

Denak berdinduak ziren, denak miseria berean.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 107. orr.

Itunaren aldeko eta kontrako botoak berdindu ziren bi herri ere izan ziren: Orreagan eta Espartza-Zaraitzun.  Berria - Harian   2005-02-22

2 (-ekin aditzarekin)

-Nabarreria lurrarekin berdindu zitean, harri bat harri gain utzi gabe.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 33. orr.

400etik gora etxebizitza lurrarekin berdindu zituen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 386. orr.

Mexikoko lur bazter bat dugu irudikagai, Comala, hautsez eta nekez lurrarekin berdindutako bere jendeekin.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 13. orr.

Urte asko pasa badira ere, gerra hark gutako asko lurrarekin berdinduta utzi bazituen ere, bizitasun berezi batekin oroitzen dut oraindik une hura.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 139. orr.

Jainko santuak galdetzen dizue: "Norekin konparatuko nauzue, norekin berdinduko?".  Elizen arteko biblia   Is 40,25

Sinbolizazio-eginkizuna den aldetik, esanahiarekin loturik dago beti, harekin berdindu gabe, ordea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 260. orr.

Ironiaren indarra horixe baita, errealitatearen neurriak ametsarenarekin berdintzea. Abstrakzio bat da forma; lehen [...] objektu ikusgarri bat osatzen duten elementu ikusgarrien egiturarekin berdindu dugu.  Berria - Harian   2005-10-12

Orduz geroztik intolerantziari ederretsiak daude askotxo hemen hauetan, ohartu gabe intolerantziak, gogor-irteerak, irmotasunak, gutarrismo eriak, ideien purutasunak, koherentzia iraunkorrak eta abarrek, Plá-ren arabera, norekin eta kastillanoekin dituztela senidetzen eta berdintzen euskotarrak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 249. orr.

Lurreko izakiak zerutarrekin berdintzea ez zen bidezkoa.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 365. orr.

Askotan, transkripzio fonologikoaren eta fonetikoaren arteko bereizkuntzarekin berdintzen den bereizkuntza hori ez da, bere bitasunean, oso egokia.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 144. orr.

Ezin berdindu Europan ikusten direnekin.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 20. orr.

3 ik kitatu1.

Erradiazio txiki batek ez du eragin larririk sortzen, zelulen ugaltze-tasa egokitu egiten baita galera berdintzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 72. orr.

Osabari 1.000 bat dolar ordaindu zizkiola eta diru hori berdintzeko lan handia egin beharko zuela.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 218. orr.

Irakasleek eta langileek beren lanpostuak mantenduko dituzte eta bankuetako zor guztiak berdinduak utziko ditugu.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 134. orr.

Bihotza estutu zitzaion ikusi zuenean ez zitzaiola ja gelditzen santatxoari zor ziona berdintzeko dirurik.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 35. orr.

Kalkulua egin nuen: 20 dantzaldiren ordainarekin ikasturte bateko gastuak berdin nitzakeen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 283. orr.

Horregatik esan nion epaile jaunari urte haietan justiziaren alde egindako lanak geroko hutsa berdintzeko balio behar zuela.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 160. orr.

Hutsa berdintzearren -ustez sentsibilitatea dutenek gai handietara jotzen dute beren burua edertu nahi dutenean- heriotzaz mintzatzen hasi nintzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 33. orr.

Hutsik handiena eta akatsik handiena, munduan diren hatz guztiekin ere ezin berdin daitekeena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 558. orr.

Blokeak azukrezkoak balira ere, parajearen garraztasuna eta hotza berdintzeko ez lirateke gauza.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 277. orr.

Ez dago libururik hori berdinduko duenik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 40. orr.

4 (goseaz mintzatuz)

Intendentziak banatzen zienarekin nahikoa ez, eta herrietan harrapatzen zuten guztiarekin berdintzen zuten gosea.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 41. orr.

Hantxe ezagutu nuen nik gizajo hori, hiriburuan lanik gabe geldituta arrantzale xumeongana gosea berdintzeko asmotan etorria.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 36. orr.

Sabela berdindu, egunkaria gainetik irakurri, Camel bat erre eta, komunerako buelta baten ondotik, arras hobeto!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 237. orr.

Sabela berdintzeko, nekatu egin behar.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 73. orr.

Afalostean, bapo berdinduta, logale ziren guztiak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 57. orr.

Orain, denok bapo berdinduta gaudenez gero, beste hitz batzuk bakarrik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 116. orr.

Eguberri-bazkariaz majo berdinduta eta artean ere txantxetako kapelak buruan zituztela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 188. orr.

· Azken orrialdeko berri batek berdindu zion albiste gosea, "esaten nuen ba!" murmurikaturik titularra irakurri zuen: [...].  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 21. orr.

Orain izango nuen nire liburu-gosea berdintzeko aukera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 80. orr.

5 partida edo lehiaketa batean puntu edo tanto kopuru bera izan.

Tartean Municheko Bayernen aurka berdindu zuten (1-1).  Berria - Kirola   2004-03-07

32tan berdintzen dira, gero lau tanto galtzaleak eta beste lau irabazleak, sekulako borondatean.  Herria   2004-12-23

Beti gibeletik jokatu dira Miarriztarrak berdinduz 10-etan (entsegu emendatua eta gaztigu ostikoa bakoitzak) berdinduz ere bigarren denbora erdian 20 etan eta azkenean hiru tanto gehiago markatuz gaztigu ostiko bati esker eta hori azken minutan.  Herria   2002-10-24

Bi bote sartuz lehen lau tantotan, eta berdindu ondoan gaina hartuz behin, 15-9 eta 20-15.  Herria   2004-01-01

Paristarrak beti kasik aitzinean ibilirik, azken minutean dute tolosarrek berdindu (12-12) eta luzamenetan garaipena eskuratu 18-12.  Herria   2005-05-26

Izan ere, berdinduta zeuden jokoan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 36. orr.

Bi talde edo gehiagok puntuetan berdintzen badute, sailkapena ondorengo irizpideek erabakiko dute: [...].  Berria - Kirola   2004-12-03

Malagaren aurkako partida batean, berdinduta zeudela, ate aurrera bakar-bakarrik iritsi zen Zarra.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 79. orr.

3na daude berdinduta.  Berria - Kirola   2004-05-18

Athleticek nahikoa izango du Liejan irabaztea edo berdintzea.  Berria - Kirola   2004-12-03

90. minutuan berdintzen ari bagara, puntuari eusten saiatuko gara.  Berria - Kirola   2004-12-03

Berdindu ondoan, luzapenean Courallyk eman zien garaipena.  Berria - Kirola   2004-02-15

Katxok ondo defendatzen zuen berea, eta kolpe amorratuekin errematatzen zuen jokoa, baina gero, taxua galdu balu bezala, faltak egin eta egin hasi zen, modu negargarrian, eta partida berdindu egin zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 71. orr.

Lehen legeak irabaztea eragozten zuen; bigarrenak, berdintzea.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 113. orr.

Berdindu edo galduz gero final-laurdenetatik at geratuko da.  Berria - Kirola   2004-06-20

Gol bakarra nahikoa du hasiera batean kanporaketa berdintzeko. bi harri-jasotzailek berdindu egiten badute, pisu txikiena duenak irabaziko du.  Berria - Kirola   2004-03-07

6 lautu, koskak deusestatu.

Lurra ez da berdina, gorabeherak ditu, burdina-pala eta eskuarea behar dira, lurra marraskatu eta sendo berdinduko dutenak, ongi lautu eta berdindua geratu arte.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 83. orr.

Itsasoaren gaina zerbait berdindu zen, eta zurrunbiloak, banaka-banaka, desagertu egin ziren.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 60. orr.

Lurra koskaz beteta dago eta hautsa kentzeko, falta diren baldosak berdindu beharko liratekeela iruditu zait.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 65. orr.

Pala batez ertzak berdindu zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 76. orr.

Jainkoak agindu du mendi garai oro eta betidaniko muinoak apal daitezen, eta sakanak bete, lurra berdintzeko, Israel seguru ibil da.  Elizen arteko biblia   Ba 5,7

Begiak trabatu zitzaizkidan bertan, ondo berdindu gabeko galtzada-harrian estropezu egiten dugun gisan trabatu ere.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 38. orr.

Iraulitako lurra berdintzean eskuareak ateratzen zuen soinua.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 58. orr.

Zikinen biltzeko eta legarra berdintzeko, eskas den tokietan berritik ezartzeko ere berdin.  Herria   2001-05-03

Elurrak berdindua zuen haran sakon guztia, arrakalak beterik, bi aintzirak ezabaturik, harkaitz muturrak betegarriz berdindurik, gailur ikaragarrien artean upel zuri, berdin, itsugarri izoztu bat eraturik. karta sorta ongi lerroturik dago, sortaren ertza berdinduta dago, ez dago koskarik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 281. orr.

Neu joango naiz zure aurretik, goraguneak berdinduz, brontzezko ateak apurtuz, burdinazko morroiloak txikituz barru harresituaren erdian marmolezko losa bat jarriko da nibelean, edo leku bat berdinduko da, ondo, erregela eta nibelarekin, marmol-harririk ez behar izateko moduan.  Elizen arteko biblia   Is 45,2

Hori egin denean zangak ikatzarekin estali eta gainetik pasealekuak harearekin bete eta berdinduko dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2490. orr.

Azpiko aurpegiari lehenengo zarpeatua emango zaio plaunkaiarekin, gero harearekin berdinduko da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3270. orr.

Hezur koskor (edo kailu) hori, sobera duen materiala joan ahala, berdinduz doa denborarekin, eta, azkenean, hezurrak hasieran zuen formara egokitzen da gutxi gorabehera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 31. orr.

Oztopo gutxiago aurkitzen dira elurrak berdinduriko estepa neurrigabe horietan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 63. orr.

Ordu laurdenean berdindu nahi izan genituen hara eraman gintuen auziari buruzko koskak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 9. orr.

Paper-zati zimurtu bat atera zuen, lisatu eta berdindu, eta besteei erakutsi zien.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 293. orr.

7 (harri jasotzeetan)

Hamabi arroako harria bizkarrean berdindu.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 203. orr.

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Isiltasuna ere oro kolore-berdintzen duena izan ohi da halakoetan, bat eta erabatekoa.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 111. orr.

Etxeak, kaleak, autoak eta jendeak oro-berdintzen ari baitzitzaizkidan ilunbe gero eta sarriago baten amaraunean.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 221. orr.

Arbel ezabatu berri batean geratu ohi den klera-orban formarik gabea ematen zion kolore euritsuak paisajeari, zerua eta itsasgaina egun astunetako grisarekin oro-berdindurik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 111. orr.

9 (era burutua izenondo gisa)

Jarriko dugu, beraz, zabalune berdindu batean zentro bat, eta A letrarekin markatuko da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 810. orr.

Batere trabarik ez ikusmira guztian, lautada zuri berdinduan!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 137. orr.

Igandean partida berdinduagoa izan zen, baina Sevillak azkeneko paseak hobeto eman izan balitu, min gehiago egiteko aukera izango zuen.  Berria - Kirola   2006-05-02

Villenave, STAB-eko presidentea arras kontent agertu da, prest dago langile adituak hartzeko, Transdef sozietatearekin harreman berdinduagoak ukaiteko gisan.  Herria   2003-03-27

10 (era burutua izen gisa)

Han bebarruan zutik, lepoko flokaren begiztei azken berdindua ematen ari zela, [...].  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 66. orr.

11 ezin berdinduzko izlag berdinezina.

Giltzurruna, berriz, ingeniaritza kimikoko sistema bat da, ingeniari batek ezin berdinduzko maisutasunez diseinatua eta kudeatua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 12. orr.

Liubaren begi dohatsuki itxietan, irribarre lauso eta zoriontsuan, ezin berdinduzko egarria zegoen, ezin asezko gosea.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 155. orr.

Ikasi dugu, halaber, nola, taldeen arteko gaitasun-alde ezin berdinduzkoak argudiotzat baliatzen diren.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 190. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alavesek berdindu (3); aldiz berdindu (3); arnasa berdindu (3); aurka berdindu (14); aurka berdindu egin (3); aurka berdindu ondoren (4); bana berdindu (26); bana berdindu du (3); bana berdindu zuen (6); bana berdindu zuten (12)

berdindu ahal (5); berdindu arte (7); berdindu baitzuen (3); berdindu behar (8); berdindu beharko (5); berdindu dira (6); berdindu ditu (15); berdindu dituzte (11); berdindu du (55); berdindu dute (14); berdindu egin (81); berdindu egin behar (3); berdindu egin ditu (3); berdindu egin du (10); berdindu egin dute (6); berdindu egin genuen (5); berdindu egin zuen (21); berdindu egin zuten (17); berdindu egingo (6); berdindu egiten (7); berdindu eta pasatu (3); berdindu etxean (3); berdindu ezin (7); berdindu gabe (5); berdindu genuen (3); berdindu nahi (16); berdindu nahi du (3); berdindu nahian (4); berdindu ondoan (3); berdindu ondoren (20); berdindu ostean (16); berdindu zituen (4); berdindu zuelarik (3); berdindu zuen (117); berdindu zuen atzo (4); berdindu zuen partida (5); berdindu zuten (78); berdindu zuten atzo (5); berdindu zuten joanekoan (3); berdindu zuten kanporaketa (3); berdindu zuten partida (4)

berriz berdindu (3); beste bat berdindu (3); bina berdindu (20); bina berdindu dute (5); bina berdindu zuen (5); bina berdindu zuten (3); bosna berdindu (3); espainiarekin berdindu (3); etxean berdindu (3); ezin berdindu (5); golik gabe berdindu (3); hiruna berdindu (3); hutsean berdindu (6); kanporaketa berdindu (3); lehia berdindu (5); lurrarekin berdindu (7); marka berdindu (24); marka berdindu du (9); marka berdindu zuen (9); mutrikuk berdindu egin (3); nola berdindu (3); partida bat berdindu (3); partida berdindu (21); partida berdindu zuen (9); sabela berdindu (5); soilik berdindu (5); tan berdindu (12); txarrena berdindu du (3)

berdindua zegoen (3)

berdinduko da (6); berdinduko du (4); berdinduko duenik (4); berdinduko luke (4); kopurua berdinduko (3); marka berdinduko (5)

aurka berdinduta (3); berdinduta baitaude (3); berdinduta dago (11); berdinduta daude (19); berdinduta daude sailkapenean (4); berdinduta egon (5); berdinduta heldu (3); berdinduta utzi (3); berdinduta zegoela (3); berdinduta zeuden (4); lehen postuan berdinduta (3); lurrarekin berdinduta (4); oso berdinduta (4); puntuetan berdinduta (4); puntutan berdinduta (3); taldeak berdinduta daude (3)

berdinduz eta pasatuz (3); berdinduz gero (22); beti berdinduz (3); etan berdinduz (8); galdu edo berdinduz (3); puntuetan berdinduz (3); puntuetan berdinduz gero (3)

marka berdintzea (5); partida berdintzea (13); partida berdintzea lortu (10)

berdintzeko aukera (11); berdintzeko aukera izan (4); berdintzeko balio (3); berdintzeko gai (4); inbertsioa berdintzeko (4); kanporaketa berdintzeko (4); marka berdintzeko (5); nahigabea berdintzeko (3); partida berdintzeko (6); partida berdintzeko aukera (3); sortutako nahigabea berdintzeko (3)

berdintzen ari (6); berdintzen badute (5); berdintzen baitu (3); berdintzen da (6); berdintzen dira (3); berdintzen ditu (10); berdintzen dituen (6); berdintzen dituzte (4); berdintzen du (9); berdintzen duen (3); berdintzen dute (5); berdintzen duten (3); berdintzen gaituen (5); berdintzen saiatuko (3); berdintzen zituen (5); berdintzen zuela (3); dena berdintzen (3); denok berdintzen (5); guztiak berdintzen (6); oro berdintzen (3)

berdintzera irten (3); berdintzera jotzen (6); berdintzera jotzen dute (5)


berdinduezin ik berdinezin.

berdinduxe izond berdindu samarra.

Lur-arras berdinduxeak dirudite, orobat, hilek eta biziek, eta ustekabe galantak emango dizkio horrek irakurleari eta, haren bitartekari gisa, hasierako narratzaile Comalara etorri berriari.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 13. orr.

Orain, eguna eta gaua berdinduxeak direnean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 360. orr.


berdinezin (orobat berdinduezin) izond ezin berdinduzkoa.

Eta idazleak ere literatur espazio «berdinezinak» sortzeko gai beharko luketeela uste du.  Berria - Kultura   2004-07-23

Jende gehiena pausan egoten deneko denbora berreskuraezin hori lanaren uztarpean egin beharrak, ezari-ezarian, higadura berdinduezina goldatzen du kaxko barnean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 194. orr.


berdingabe izond berdinik ez duena.

Ibilaldi luze horietan odol hotz, zuhurtzia eta adore berdingabeak erakutsi zituen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 59. orr.

Gorputz guztiaz desio dut, bultzada txiki bat egin du, eta nire gorputz osoa ireki da atsegin berdingabe hori hartzeko.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 85. orr.

Honetan zetzan, hain zuzen ere, emakumearen zorigaitz berdingabea: oro zekien, baina ezindua zegoen bere jakinduriaren gauzarik axalekoena azaltzeko ere.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 133. orr.

Bada Berlinen, maiatza arte, erakusketa berdingabea, Parisen udazkenean ibilitakoa.  Berria - Kultura   2006-02-22

Kolore nabarreko sport jantzi dotorea zeneraman eta korrika igotzen zenituen eskailerak beti binaka, zure gazte-estilo arin berdingabe horretan.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 15. orr.

Zure edertasun zoragarria eta berdingabea nire begien aurrean agertu orduko, zure esklabo eta zerbitzari umil bihurtu naiz.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 110. orr.

Denek uste dute bakar-bakarrak direla, berdingabeak, eta bere txoro-haizeak beste inor ez duela jotzen, bera baizik ez.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 145. orr.

Ez dago gizarterik, ez arkaikorik ez modernorik, kulturarik gabe, baina kultura oro singularra da, berdingabea, berezia, propioa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 303. orr.

Azkenean, hirugarren egunean, ikusi egin zintudan, eta astindu itzela hartu nuen, hain zinen berdingabea, aita jainkoaren irudiaz hain bestelakoa.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 14. orr.


berdingaitz izond berdintzen zaila dena, ia ezin berdinduzkoa.

Erlikiontzi Zilarkararen Gurtzaileak; Irisgaitz Distiratsuak; Atzaparkada Berdingaitzaren Kilikilariak; Hegazterren Zabalduaren Jenizariak  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 215. orr.


berdingarri izond berdin daitekeena.

Badago beste eskema usu bat, nazionalismo espainolean eta nazionalismo euskaldunean erdibitzen duena errealitate politiko guztia: halere tesi hori nik ez dut goiko dualismo manikeoarekin berdingarria kontsideratzen.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 129. orr.


berdinkatu, berdinka, berdinkatzen du ad konparatu.

Ororekin berdinkatzen zintudan; orotan zu zinen abantailatan.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 245. orr.

Baina horiek artikulazio inplosiboekin berdinka daitezke, zeren haien ondorioa berdintsu baita  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 81. orr.


berdinkeria iz berdintasun gaitzesgarria.

Baina datorkigun aroan, XXI. mendean sartuak gaudela, nazio nortasuna izango da kultura berdinkeria erraldoitik salbu mantendu ahal izango gaituen ezaugarria.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 192. orr.

Huts horiek kitatuak dirateke agian idazlanaren izateari berari dagokion dohain batez: erran nahi baita, estilo aniztasunaz, egile batek nekez erdiesten duen merezimendua, hemen ordea berez ageri zena, eta berdinkeriaren asperretik bederen salbatzen duena.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 33. orr.


berdinketa 1 iz berdintzea.

Nobleak eta inteligenteak berdintzen dizkigu Ortegak: spenglerianoa batik bat ez da batere berdinketa hori.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 240. orr.

Ume hura ni naizela esanez gero, une honetako nire ekintzetatik eta errealitatetik kanpoko zerbait identifikatzen dut neure buruarekin, hura eta ni berdindu, eta berdinketa hori posible egiteko zubi bat eraiki, denbora deituko dudana.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 115. orr.

Erabakita dago pertsona baten gorputz atalak erabiltzearen truke ezin dela ordainik eman; gehienez ere, organoa erauzteak sortzen dituen gastuen eta kalteen berdinketa eska daiteke, baina ez besterik.  Berria - Gaiak   2006-02-14

Garbi erakutsi dute zein kaltegarria den lapurreta bortitzen zigorrak eta lapurreta engainuzkoenak ez bereiztea, diru pila handi baten eta gizon baten bizitzaren arteko berdinketa zentzugabea eginez.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 67. orr.

Lehortzen denean, beste esku bat emango da, eta beste hirugarren bat ere bai; hala kareorezko berdinketa-geruza zenbat eta gehiago finkatu, orduan eta luzaroago iraungo du zarpeatuak sendo.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3290. orr.

Inoiz entzuna nion esaldi bateko erotismoaren eta heriotzaren bereizketa ("sexua eta heriotza munduaren aurreko eta atzeko ateak dituk") zehatzago baitzegokion nire gela ondoko dontsuari, Saderen berdinketa baino.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 92. orr.

2 (lehiakieta eta kidekoetan)

Realak ere galdu baino gehiagotan irabazi du Sadarren: 10 garaipen, 6 berdinketa eta 8 porrot.  Berria - Kirola   2004-08-29

Mementuz lau garaipen eta lau berdinketa eskuratu ditu.  Berria - Kirola   2004-01-15

Gerrak bere hartan segituko zuela beste hogei edo hogeita hamar urtean, berdinketan trabaturiko xake-joko odoltsu eta azkengabe baina hala ere urrun bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 172. orr.

Berdinketa egon da Sharonen kontrako zentsura mozioan.  Berria - Mundua   2004-07-06

Hilaren 28an berdinketa gertatuko balitz bi aldiz errepika daiteke bozketa.  Berria - Euskal Herria   2004-12-02

Badirudi azken inkesten emaitzek berdinketa iragarri dutela hauteskundeetan.  Berria - Mundua   2004-10-05

Partida azken minutuan zegoela, berdinketa hausten saiatu zen Itxako. 1910eko hamarkadan aldatu ziren gauzak, Manuel Sarasola jelkide bihurtzearekin seguru asko, eta 1919ko hauteskundeetan berdinketa gertatu zen: 55na boto hautagai jeltzaleak eta karlistak.  Berria - Kirola   2006-02-09

Portugalek jo eta ke segitu zuen berdinketaren golaren bila.  Berria - Kirola   2004-06-25

Alderantziz denean, ordea, bat eta huts galtzen doazenak gu garenean, nire irudipena da denborak hegan egiten duela, eta ezinezkoa suertatuko zaigula gol bat sartu eta berdinketa lortzea.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 89. orr.

Gustura nago berdinketa lortuta, baina irabaztea merezi genuen.  Berria - Kirola   2004-06-15

Berdinean geratuz gero, berriz, berdinketa haustea leku neutral batean egingo zen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 106. orr.

Zenbat eman dik Peppone lotsagabe horrek penaltia adierazteko, berdinketa gertatuz gero?  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 154. orr.

Berdinketako golean, Sedlak eskuratu zuen pentza eta Amsellemek lagundu zion gola sartzen.  Berria - Kirola   2004-03-21

Horrela iritsi zen Realaren berdinketaren gola.  Berria - Kirola   2004-02-15

3 (izenondo eta izenlagunenkin)

Milanek berdinketa garrantzitsua lortu du Bayern Munichen zelaian.  Berria - Kirola   2006-02-22

Berdinketa historikoa lortu dute Letoniarrek Alemaniaren kontra.  Berria - Kirola   2004-06-20

Atzo ere, berdinketa tristea Gijonen, Sportingen kontra.  Berria - Kirola   2006-05-07

Alavesek irabazi, eta Numanciak eta Getafek berdinduko balute gertatuko litzateke berdinketa hirukoitza.  Berria - Kirola   2004-06-19

Atzean, berriz, Belokik berdinketa teknikoa sinatu zuen Elkororekin.  Berria - Kirola   2004-08-14

Final estua izan zen, berdinketa ugarikoa.  Berria - Kirola   2006-04-18

Azkeneko berdinketa 38nakoa izan zen.  Berria - Mundua   2004-07-06

Adriano izan zen izarra, binako berdinketa eta garaipenaren penaltia lortuta.  Berria - Kirola   2004-07-27

17nako berdinketaren ostean Irujok eta Pascualek tartea ireki zuten 19-17.  Berria - Kirola   2004-09-23

Banako berdinketa ona da itzuliko partida etxean jokatzeko.  Berria - Kirola   2006-02-22

4 (hitz elkartuetan)

Hiru talde edo gehiagoren arteko puntu berdinketa baldin bada, [...].  Berria - Kirola   2004-05-12

Puntu berdinketarik balego Celta sailkatuko litzateke aurretik.  Berria - Kirola   2006-05-05

Partidaren erdialdean berdinketa erreskada egon zen.  Berria - Kirola   2004-07-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azken berdinketa (11); azkeneko berdinketa (3); balizko berdinketa (5); banako berdinketa (9); banako berdinketa lortu (3)

berdinketa ardietsi (7); berdinketa arte (4); berdinketa baino ez (5); berdinketa baizik ez (3); berdinketa bakarra (5); berdinketa bana (3); berdinketa bat (36); berdinketa bat lortu (6); berdinketa batek (3); berdinketa batekin (9)

berdinketa egin (4); berdinketa egon (7); berdinketa egonez (4); berdinketa egonez gero (4); berdinketa eman zion (3); berdinketa garrantzitsua lortu (3); berdinketa gertatu (5); berdinketa gertatuz gero (6); berdinketa haustea (3); berdinketa hausteko (13); berdinketa hausten (4); berdinketa hautsiko du (3); berdinketa hirukoitz batean (3); berdinketa hirukoitza (4); berdinketa historikoa (3); berdinketa historikoa lortu (3)

berdinketa izan (20); berdinketa izan zen (9); berdinketa jarri zuen (3); berdinketa lortu (45); berdinketa lortu zuen (15); berdinketa lortu zuten (6); berdinketa lortuta (5); berdinketa lortzea (6); berdinketa lortzeko (12); berdinketa lortzeko aukera (4); berdinketa lortzen (4); berdinketa nahikoa da (3)

berdinketa ona (3); berdinketa ontzat eman (3); berdinketa ontzat ematen (4); berdinketa teknikoa (7)

bi berdinketa (15); bi berdinketa lortu (4); binako berdinketa (5); binako berdinketa lortu (3); bost berdinketa (3); bozketan berdinketa izan (3); gabeko berdinketa (4); garaipen eta berdinketa (12); golik gabeko berdinketa (3); hiru berdinketa (13); lau berdinketa (8); lortu zuen berdinketa (5); sei berdinketa (3)

berdinketak hausteko (5); lortutako berdinketak (4)

berdinketara arte (3)

berdinketarekin amaitu zen (5); berdinketarekin iritsi ziren (3)

berdinketaren bat (4); berdinketaren bila (12); berdinketaren gola (27); berdinketaren gola egin (4); berdinketaren gola sartu (4); berdinketaren golaren bila (4); berdinketaren ondoren (7); berdinketaren ostean (12); egin zuen berdinketaren (3); sartu zuen berdinketaren (3)

berdinketarik balego (4)


berdinki (orobat berdinzki g.er.) adlag berdin.

Berdinki, giro horretarik kanpo bakea baino desiratzen ez zuten sendi osoek iheslarien eta sasitarren aterpetzeko erantzukizuna hartu dute, kartzela arriskatuz.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 87. orr.

Horrek berdinki onartu beharko luke, muga zehatzik ez denez, izpiritua harrotzen denean, mundua bat dela, makinak jende eta jendeak makina bihur daitezkeela edonoiz.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 111. orr.

Zeren hutsunea deritzogun leku eta espazio orok, erditik zein ez erditik, pisudunei berdinki pasatzen utzi behar baitie, mugimenduek eragiten dieten noranahi.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 91. orr.

Gertatzen da berdinki, euskaldunak izanagatik Piarres jendeak gaituzu! uda betean hotza zainetan darigula.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 78. orr.

Alaitasuna eta Malenkonia, berriz, gizakiari dagozkio, honen zati guztiak berdinki hunkituak direnean.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 259. orr.

Minbera hargatik, %100 basque baino minberagoa, iluminatuagoa ere berdinki.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 311. orr.


berdinkor izond berdintzeko joera duena.

Hain zuzen gizarte oraindarraren ajea, europar guztiarena [...] hierarkia eta nobletasun falta horixe da, demokrazia berdinkorrak dena zapaldu zuenez gero.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 240. orr.


berdintasun 1 iz berdina denaren nolakotasuna.

Berdintasuna hautsi zenean izan zuten gizakiek geometria asmatzeko premia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 192. orr.

Berdintasuna ez baita Identitatea.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 185. orr.

Identitatearen interpretazio arrunta (baina ez bakarra) berdintasuna izango da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 147. orr.

Ez da berdintasunik biologian, parekotasunaren zentzuan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 138. orr.

Gizartean nagusi den alienazioari emantzipazioa kontrajartzen zaio, eta askatasuna eta berdintasuna aldarrikatzen dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 212. orr.

Zigorren berdintasuna azalekoa baino ezin daitekeela izan, gizabanako bakoitzean duen eragina oso desberdina izaten delako.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 66. orr.

Gizonezkoen eta emakumezkoen berdintasuna bermatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-06-25

Kanadan andreek berdintasuna eskuratu zuten 1918an, baina bi probintziatan bakarrik.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 200. orr.

Izatezko bikoteen eta legezko bikoteen berdintasuna zenbait gaietarako.  Berria - Ekonomia   2004-06-16

Europak ezagutzen ditu kultura eta hizkuntza desberdinak, berdintasun osoan.  Herria   2005-05-12

Adierazi nahi nuen berdintasunak ere handiak direla, badaudela kezka batzuk gure belaunaldikoei bezala gure gurasoen belaunaldikoei ere eragiten dietenak, eta gure aiton-amonen belaunaldikoei.  Berria - Kultura   2006-02-23

Feminismoak bultzatzen duen berdintasunak kolokan jarri du gizon eta emakume batek osatutako familia.  Berria - Gaiak   2004-08-01

Errepublika utopikoaren mugak eta errepublika historikoarenak ez datoz inoiz bat, hori da kontua, eta bien arteko eremu zabal lanbrotsu hori jorratu nahi du letren errepublikak, bai baitaki askatasuna, berdintasuna eta anaitasuna utopia direla.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 49. orr.

Mahaian zeuden guztiek, edalontziak altxatuta, topa egin zuten Mateo Xaharraren hirustaren alde; askatasunaren, berdintasunaren eta haurridetasunaren alde alegia.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 200. orr.

"Berdintasunaren balioa erlijio juduak Mendebaldeko kulturari egin dion ekarpena da", idazten du Hillary Putnam filosofoak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 170. orr.

-Baina, berdintasunaren aldeko jarrera hori -egin nion aurre- hierarkizatu egin zen berehala.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 69. orr.

Pentsioen Berdintasunaren aldeko Taldeko bozeramaileak legea bideraezina dela azpimarratu zuen.  Berria - Ekonomia   2004-02-29

Azkenean aldaketa haundiena emazte eta gizonen arteko berdintasunaren legeak sortuko du.  Herria   2001-03-01

Berdintasunaren eta arrunkeriaren garaira goaz ziztu batean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 12. orr.

Izua, alde batetik, gizonen berdintasunean oinarrituta dago; bestetik, elkarri eraso egiteko borondatean.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 64. orr.

Harremana berdintasunean eta parekidetasunean oinarritu eta prebentzio neurriak hartu ondoren, [...].  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 300. orr.

Askatasunean, berdintasunean eta elkartasunean oinarritako mundua.  Berria - Harian   2005-05-18

Aukeren Berdintasunerako Legearen 8. artikuluan.  Berria - Ekonomia   2006-04-13

Alardeak emakumea baztertuko balu, ez litzateke EAEko Berdintasunerako Legearen premiarik alardea debekatzeko.  Berria - Harian   2005-09-07

Jacqui Smith Berdintasunerako ministroaren esanetan, bestalde, egitasmo horri esker, «denbora luzean debekatu izan zaizkien giza eskubideak» eskuratu ahal izango dituzte bikote homosexualek.  Berria - Gaiak   2004-04-01

Hemen ez gara diruaren berdintasunaz, baizik zamen berdintasunaz ari, hots, zamen eta mesedeen arteko proportzioaren berdintasunaz.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 173. orr.

Hazkunde ekonomikoaren irabaziak ez dira banatu berdintasunez.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 274. orr.

Hipokrisiazko gainjantzi berri honek, berdintasunik ezaren bizio zaharra baltsamatuz, alde bakoitza mespretxagarriago bihurtu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 204. orr.

Senidetasun eta elkar maitasunaren sena: berdintasunezko harremanak, xumeak, gertukoak, bakoitza besteen "ahizpa txikiena" izanez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1171. orr.

Zer egin daiteke mestizajea berdintasunezkoa izateko?  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 103. orr.

Frantziako Iraultzak askatasunak aldarrikatu zituen, denok berdinak garela oroitaraziz, nahiz berdintasun horrek ere une hartan aldez aurretik ikusi ez ziren ondorio txarrak izan zituen, Euskal Herrian bertan, iparraldean, etxearen ondasunen ohiko transmisio bideak itxiz eta pobrezia ekarriz, edo herriek berez dituzten ezaugarri historikoak guztien berdintasun faltsu baten izenean zapalduz, denok berdinak bailiran berdinak izan gabe.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 173. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Berdintasun naturalaren arabera.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 65. orr.

Berdintasun politikoaren azken onuraduna [...] Kristau Eliza Katolikoa izan zen, noski.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 92. orr.

Hona hemen, berdintasun ekonomikoaren aldeko justizia sozialistaren aldarrikapen ezaguna: "Nork bere gaitasunaren arabera, nori bere beharrizanen arabera".  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 279. orr.

Mundu global honetan denak berdinak, gure ezaugarriei uko egin nahi diegu, antza, ohartu gabe berdintasunik iraunkorrenak desberdintasunean hartzen dutela beti oinarri.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 150. orr.

Esnaolaren esanetan, gizonen eta emakumeen ustezko berdintasunean ezberdintasuna agerian uzten duen errealitatea da lansaria.  Berria - Harian   2005-05-28

Nola lortu benetako berdintasuna aukeretan?  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 281. orr.

Ikusiko dugu halaber berdintasun diakronikoak eta sinkronikoak bi gauza desberdin direla.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 123. orr.

Badakigu erabateko berdintasuna utopia dela.  Berria - Kultura   2004-01-15

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hiritartasuna hedatzea, estatu unibertsalen gobernariek emandako pribilegio bat; berdintasun-egoerak sortzen laguntzen du, hauetan loratzen direlarik erlijio nagusiak. Unibertsitatean berdintasun giroa sumatzen dute bi neskek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 446. orr.

Garrantzi berezia izango dute era berean Frantziskoren proiektuan [...] nahi eta helburu sozialek, haien askatasun- eta berdintasun-aldarrikapenek.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 25. orr.

Eusko Jaurlaritzaren Berdintasun Legearen eraginkortasuna zenbaiterainokoa den neurtzeko.  Berria - Harian   2005-03-31

Neurri berdinik ezean, berdintasun printzipioa identikotasun printzipio bihurtuz endekatu zenean, orduan sartu zen demagogia.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 171. orr.

Honen ondorioei elkarren interes kontrajarriek eutsi ahal izango diete bakarrik, eta ez askatasun eta berdintasun-sentimendu indartsuak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 72. orr.

Zaudete ziur zuen askatasun eta berdintasun sistemak kalte handia egiten diela Kristoren aldareetako ministroei.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 212. orr.

Triangeluetan, adibidez, "berdintasun-kasu" ospetsuetan gertatzen da hori.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 157. orr.

Hobbes pentsalari errepublikazale egitea, zentzu modernoan, barregarria izango litzateke, hala nola ahaztea berdintasun-zaletasuna zuela hasierako puntutzat.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 22. orr.

ik berdintzaletasun.

Chiracek berretsi zuen eskolan berdintasun aukerak bultzatzeko, enpresetan eta administrazioetan lanbideak aurkitzeko zein ere unibertsitateetara sartzeko bideak errazteko ekinbideak areagotuko zituela Gobernuak.  Berria - Mundua   2006-01-04

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ekonomia berdintasuna areagotzeak, gizarte baten egonkortasun politikoa, ekonomikoa eta soziala areagotu dezake.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 283. orr.

Genero berdintasuna lortzeko bidean, lorpen handiak egin direla ondorioztatu dute guztiek.  Berria - Gaiak   2004-06-13

Hizkuntza berdintasuna eskatuko dute Behatokiak eta EHEk Europako Gizarte Foroan.  Berria - Euskal Herria   2006-04-29

Ikastetxe publikoak dira gizarte berdintasuna lortzeko egokienak?  Berria - Gaiak   2004-02-18

Baliabideak berriz gehitzen ez bazitzaizkion, NDF ez zen gai izango era horretako beste krisiei aurre egiteko, geroxeago Errusia eta Brasil astindu zituztenei adibidez, eta hori jokamolde-berdintasunaren obligazioaren kontrakoa zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 176. orr.

A zer zentzugabekeria sexu berdintasunaz hitz egitea!  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 142. orr.

Baina pentsamendu berdintasun harrigarri hori egiaztatzen zuen heinean, berebiziko ondoez bitxi bat hasi zen sentitzen doktorea Politika- eta gizarte-xedeak lortzeko baliatzen da nahasbide hori: edo nortasun-berdintasunari atxiki nahi zaiolarik parekotasuna.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 81. orr.

Aukera-berdintasuna aukeradunentzat da; badakigu hori dena, baina ezjakinaren plantak egiten ditugu.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 234. orr.

Garrantzitsua da nazio mailan bezala nazioartean ere guztientzako aukera berdintasuna bermatzea.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 13. orr.

5 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Demokrazia eta eskubide-berdintasun kontuak halaber hobe denak errekara jaurti.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 241. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arteko berdintasun (15)

berdintasun egoeran (9); berdintasun eredua (3); berdintasun eskubidea (8); berdintasun eta askatasun (3); berdintasun eza (5); berdintasun falta (3); berdintasun handia (7); berdintasun handia dago (4); berdintasun legea (15); berdintasun legeak (5); berdintasun legearen (3); berdintasun osoa (3); berdintasun planak (6); berdintasun politikoaren (3); berdintasun printzipioa (11); emakumearen berdintasun (3); emakumeen berdintasun (4); eskubideen berdintasun (3); eusko jaurlaritzaren berdintasun (3)

arteko aukera berdintasuna (5); arteko berdintasuna (73); arteko berdintasuna bermatzeko (3); arteko berdintasuna bultzatzeko (3); arteko berdintasuna eta (6); arteko berdintasuna lortu (3); arteko berdintasuna lortzeko (5); askatasuna eta berdintasuna (6); aukera berdintasuna (41); aukera berdintasuna bermatzea (4); aukeren berdintasuna (3); aurreko berdintasuna (3); benetako berdintasuna (6)

berdintasuna aldarrikatu (4); berdintasuna aldarrikatzen (3); berdintasuna babestu (3); berdintasuna bermatu (6); berdintasuna bermatuko (4); berdintasuna bermatzea (7); berdintasuna bermatzeko (16); berdintasuna bermatzen (4); berdintasuna bultzatzea (3); berdintasuna bultzatzeko (4); berdintasuna eskatu (4); berdintasuna eta anaitasuna (3); berdintasuna eta elkartasuna (3); berdintasuna ezin (3); berdintasuna gaur egun (3); berdintasuna izan (9); berdintasuna izango (4); berdintasuna izango da (3); berdintasuna lortu (7); berdintasuna lortu nahi (3); berdintasuna lortzea (4); berdintasuna lortzeko (19); berdintasuna sustatzeko (3)

elkarrekikotasuna eta berdintasuna (3); emakumeen arteko berdintasuna (14); emakumeen berdintasuna (6); emakumezkoen berdintasuna (3); eskubide berdintasuna (9); eskubide berdintasuna aldarrikatu (3); genero berdintasuna (8); genero berdintasuna lortzeko (3); gizonen arteko berdintasuna (11); gizonen berdintasuna (4); gizonezkoen arteko berdintasuna (3); guztien eskubide berdintasuna (3); hizkuntza berdintasuna (5); hots berdintasuna (3); legearen aurreko berdintasuna (3); sexuen arteko berdintasuna (8)

arteko berdintasunak (4); berdintasunak ere (3)

arteko berdintasunaren (11); arteko berdintasunaren aldeko (3); askatasunaren eta berdintasunaren (6); aukera berdintasunaren (8)

berdintasunaren alde (19); berdintasunaren aldeko (43); berdintasunaren aldeko jarrera (4); berdintasunaren aldeko mugimenduko (5); berdintasunaren arloan (3); berdintasunaren babeslea (3); berdintasunaren eta anaitasunaren (4); berdintasunaren inguruan (3); berdintasunaren izenean (9); berdintasunaren lege (4); berdintasunaren legea (6); berdintasunaren legearen (4); berdintasunaren printzipioa (5); emakumeen arteko berdintasunaren (3); emakumeen berdintasunaren (3); genero berdintasunaren aldeko (3); gizonen arteko berdintasunaren (3); gizonezkoen arteko berdintasunaren (3); justizia eta berdintasunaren (7); pentsioen berdintasunaren (3); pentsioen berdintasunaren aldeko (3)

arteko berdintasunari (3); berdintasunari buruzko legea (3)

aukera berdintasunean (8); berdintasunean eta elkartasunean (3); berdintasunean oinarrituta (4); berdintasunean oinarritutako (18); berdintasunean oinarritutako gizarte (3); berdintasunean oinarritzen (8); berdintasunean oinarritzen da (3); berdintasunean parte hartzea (3); berdintasunean parte hartzeko (5); justizian eta berdintasunean (3)

aukera berdintasunerako (31); aukera berdintasunerako lege (3); aukera berdintasunerako legea (4); aukera berdintasunerako legearen (4); aukeren berdintasunerako (6); aukeren berdintasunerako legea (3)

berdintasunerako bidean (3); berdintasunerako defendatzailea (3); berdintasunerako eskubidea (3); berdintasunerako lege (14); berdintasunerako lege proiektua (5); berdintasunerako legea (31); berdintasunerako legea onartu (5); berdintasunerako legeak (30); berdintasunerako legean (3); berdintasunerako legearen (23); berdintasunerako legeari (3); berdintasunerako lehen plana (3); berdintasunerako mugimenduak (3); berdintasunerako plan (3); berdintasunerako politikak (3); berdintasunerako unitateak (4)

dakarren berdintasunerako lege (3); eaeko berdintasunerako (14); eaeko berdintasunerako legeak (5); eaeko berdintasunerako legearen (5); emakumeen berdintasunerako (3); gizonen berdintasunerako (3); justizia eta berdintasunerako (4)

berdintasunez parte (3)

berdintasunik eza (4)


berdintasunzale iz berdintasunaren zela dena.

Berdintasunzaleak desberdintasun gehienak sozialak direla uste du, eta, hortaz, ezabagarriak.  Berria - Kultura   2004-01-15

Berdintasunzale ez direnek, ostera, naturalak direla diote eta, beraz, kenezinak.  Berria - Kultura   2004-01-15


berdintsu 1 izond gutxi gorabehera berdina.

Emakumeak arropa eranzten ari ziren bi gizon haiei begiratzen zien, gimnasio saioak nabarmentzen ziren bi gorputz berdintsu haiei.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 45. orr.

Ingalaterran gauza berdintsua gertatzen da.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 72. orr.

B. Welte-k ere bide berdintsua aukeratu zuen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 263. orr.

Beraz, ene kezkak berriro ere aipatuko nizkionean segur bezala nintzen, ororen buruan, gutti gorabehera, hark ere, gauza berdintsua erranen zidala.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 120. orr.

Kezka berdintsua zuten duela zortzi urte.  Berria - Kirola   2004-04-03

Biek gorputz neurri berdintsua zuten, baina hori zen haien arteko antza bakarra.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 123. orr.

Gainerako egunkariek informazio berdintsua zekarten.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 140. orr.

Geroztik Euskal Irratiak sortu ziren, berriz emankizun berdintsua abiatu nuen "Zer dioxu" deitu dudana.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 6. orr.

Modu horretan lortu da hautatutako gizon eta emakume kopurua berdintsua izatea.  Berria - Harian   2005-04-29

Nire senarra berdintsua zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 277. orr.

Testua berdintsua zen; ez, ordea, erreakzioak.  Berria - Mundua   2004-11-27

Bestenaz, gainerateko guzia, berdintsua da, erritmo bera, zaintzale berak.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 88. orr.

Kasu horretan ere berdintsua izaten da emaitza.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 226. orr.

Gurari honek, adimenak ez darabilan gizakiaren baitan Handinahiaren pasioa osatzen du, Harrokeriaren berdintsua dena.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 539. orr.

Deialdia martxoaren 28rako egindakoaren berdintsua da.  Berria - Ekonomia   2006-03-30

Ezaugarri berdintsuak ditugu.  Berria - Euskal Herria   2004-10-05

Zoriontsu itxurako biolin-jole irribarretsu bi, neska eta mutila; denbora guztian akorde berdintsuak jotzen zituen gitarra-jole erdi lokartu zozo bat.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 82. orr.

Hitz berdintsuak elkartzeko atsotitzek duten joera nabarmena da.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 57. orr.

Gauza berdintsuak esan zituzten beste filosofo askok ere.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2670. orr.

Izan ere, pentsatu zuen Del Vallek, toki haietan guztietan gauza berdintsuak aurkitu zituzten: enplegatu ergelak, irribarre ergelak, ezezko ergelak...  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 112. orr.

Beti berdintsuak arrangurak, kezkak.  Herria   2004-04-01

Orain ere otsoen eta zakurren ADNa berdintsua omen da.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 10. orr.

Herrian etxe guztiak ziren berdintsuak: forma biribilekoak, sarrera apal-apalekoak, lastozko gainak zituztenak.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 135. orr.

Zapalketaren eta herri hondamendiaren historia desberdinak izanik ere, ondorioak berdintsuak izaten ahal dira eta, hortaz, xede bera izan dute beti begi aitzinean euskal borrokalariek.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 19. orr.

Normalen trebetasunak eta haienak, beraz, berdintsuak ziren.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 220. orr.

Honelako uste bat dago sakonean: bizitzaren zertzelada guztiz diferenteen azpitik edo gainetik oinarrizko parametro batzuetan gizon-emakume guztion sentipenak direla funtsean berdintsuak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 138. orr.

Ezta egun horretan bertan egoera berdintsuan egokitu ziren bere kideengatik bakarrik ere.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 118. orr.

Denak berdintsuak, jabeak kate handiak izaten baitira.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 124. orr.

Era berdintsuan, haizeak eta aireak eta beroak elkarrekin nahasturik jardun behar dute lohadarretan eta bata-bestearen menpeko edo nagusi izan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 181. orr.

Hori ez duk gure zozoaren kasua, zeren habiak egin baititu, bata bertzearen gainean, toki berdintsuetan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 138. orr.

Iaz ere horrelako erabakiak hartu zituzten garai berdintsuetan.  Berria - Euskal Herria   2004-08-07

Begikotasun berdintsuaz jokatu dute ostatuko arduradunek gauean bertora itzuli naizenean.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 43. orr.

Jantzi beltz luze bat zeraman soinean eta kolore berdintsuko kapelu hegal-zabal bat buruan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 146. orr.

Lur azaleko tenperatura berdintsuko puntuen arteko arrastoa. nonahi eta noiznahi kalitate, zapore, usain eta itxura berdintsukoak ekoitz daitezke.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 446. orr.

Laster jaliko duten programa bide berdintsutik joanen dela hitzeman dute.  Herria   2001-02-15

Bide berdintsutik arizan dira Régions et Peuples Solidaires federazioan bildu beste kideak ere, Bretoin, Okzitan, Kortsikar, Katalan, Saboiar Horretaz gain, idazkera sistema ere nahiko berdintsua da, diferentzia batzuk gorabehera.  Herria   2002-10-24

Ni ere lau kontinentetan barna ibilia naiz eta hauxe esango nuke: musulman nazio guztietan gauzak berdintsu direla auzi honetan.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 42. orr.

Berdintsu ziren erditan, 21-19 baina gero hamar tanto hartu irabazleek.  Herria   2002-07-25

Zaharra ala berria berdintsu ziren.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 176. orr.

Hil edo ez hil, berdintsu.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 42. orr.

Zazpitaraino berdintsuan, hor adostu eta gero joan dira irabazleak Bengoetxea gazteak bizpahiru huts eginik 20 urtetan egiten diren hetarik.  Herria   2005-03-24

2 (adizlagun gisa)

Antzina hartako egitate eta giza-jokaerak berdintsu gertatzen direla gaur bertan ere.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 13. orr.

Hemen ere berdintsu sentitzen naiz.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 150. orr.

Ariketa egiten denean ere berdintsu mantentzen da biriketako oxigeno kantitatea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 256. orr.

Gauza guztiak berdintsu hazten eta indartzen baitira. Hortan berdintsu gabiltza, lau hiriburuetan launa egun izan ditzakegu ekaitz girokoak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 353. orr.

Ximurrak berdintsu jokatzen omen zuen bere atzaparretara biltzen zituen menpekoekin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 158. orr.

Osaba irri-karkaraka hasi zenean, berdintsu eta orobatsu egin nuen nik, kasik segidan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 88. orr.

ABk ere berdintsu dio: «euskararen ezagupen ofizialaren beha gaude».  Berria - Euskal Herria   2004-11-25

Ni berdintsu ari naiz hemen, bizian zehar bildu oroitzapenak idazkeraren bidez argirat emanez.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 28. orr.

Berdintsu ari gintezkeen beste edozein jardun izendatzaile edo errealitate-sortzailez; berdintsu ari gintezkeen gure munduko eta gure bizimoduko beste edozein partikula elementalez.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 65. orr.

Gudu-zalduntza batean ikusi badu Mirandek bere nazioaren salbabidea eta muina, berdintsu egiten zuen Ortegak: [...].  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 239. orr.

Zatietan borabeherak eta osotasuna berdintsu.  Berria - Ekonomia   2006-04-07

3 berdintsu izan da/zaio/du/dio ad

Hala ere, berdintsu da, jenderik gehien alde horretan bizi delako, Euskadiko erkidegoan. Batera edo bestera, berdintsu da.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 24. orr.

Gehiago edo gutxiago izanda ere, berdintsu da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4950. orr.

Berdintsu duk, Putzu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 108. orr.

Nik ihes egin edo ihes egin nahi zutenei lagundu, berdintsu zen niretzat.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 341. orr.

Egia esan dantza haiek ez zuten musikarekin zerikusi handirik, baina berdintsu zitzaien.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 142. orr.

Benetan edo irudipen hutsez den berdintsu dio hemen: biak dira errealak eta gezurrezkoak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 173. orr.

Berdintsu dio teologo zaharren jainkoa hartu, edo ekonomisten dirua, bai baitaki, belarriz ezagutzen baitu, Jainkoa dena den, dakien eta dezakeen Diruaren izen zaharra baizik ez dela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 56. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berdintsu ari (5); berdintsu balio (3); berdintsu da (11); berdintsu dela (3); berdintsu dio (15); berdintsu egin (3); berdintsu eta (32); berdintsu eta orobatsu (31); berdintsu gertatu (5); berdintsu gertatzen (13); berdintsu gertatzen da (5); berdintsu gertatzen dela (3); berdintsu izan (4); berdintsu izango (7); berdintsu izango da (5); berdintsu jarraitu (3); berdintsu jarraitu zuen (3); berdintsu jarraituko (3); berdintsu jarraituko du (3); berdintsu jarraitzen (5); berdintsu joan (3); berdintsu jokatzen (3); berdintsu pentsatzen (3)

dena berdintsu (3); edo berdintsu (5); ere berdintsu (38); ere berdintsu eta (6); guztiak berdintsu (3); guztietan berdintsu (3); honezkero berdintsu izango (3)

berdintsua da (14); berdintsua dela (3); berdintsua izan (10); berdintsua zen (5); berdintsua zuten (3)

egoera berdintsua (4); gauza berdintsua (6); jarrera berdintsua (3)

berdintsuak dira (13); berdintsuak direla (6); berdintsuak izan (4); berdintsuak izaten (3); ezaugarri berdintsuak (3); ideia berdintsuak (3)

egoera berdintsuan (3); era berdintsuan (5)

bide berdintsutik (3)


berdintza 1 iz berdintzat hartzea.

Metafora sinbolikoak [...] antzina egiten ziren berdintzak berritzen dituztenak: gorria eta odola, urrea eta aginpidea, itsasoko urdina eta zerua, eta abar.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 263. orr.

Irudikapenaren tradizioan bertan, ordea, gehiegizkotzat hartu izan da maiz, XX. mendean, lotura edo berdintza hori.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 149. orr.

Maimonen garaian eguzkiaren berdintza erabiltzen zen, ikusmolde ezberdin samarrera garamatzana.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 20. orr.

2 lehiaketan eta, berdinean izatea.

Zenbakiak ez du erakusten borroka luzearen balioa bere 3 berdintzekin: 5b8 - 9.  Herria   2001-10-25

2 matematikan, bi kopuru berdinen arteko erlazioa.

-Hasieratik har dezagun berdintza: a2=2b2. ebatzi den orduko, eta ezezagunaren ordez aurkitutako balioa jarri orduko, berdintza bihurtzen da ekuazioa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 139. orr.

-Egiaztatu egin behar da berdintza; ekuazioa, berriz, ebatzi- esan zuen Ruche jaunak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 235. orr.

Bazuen hartarako arrazoirik, matematikako ikurrik ospetsuena bihurtuko baitzen aurrez aurre zeukan hura: berdintzaren ikurra.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 297. orr.


berdintzaile izond berdintzen duena.

Filipe V.a erregeak "Decreto de Nueva Planta" plazaratu zuen 1714-1716 epean, eta egitura bateratzailea eta berdintzailea ezarri zuen Espainiako erresuman.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 41. orr.

Errenta errealean bateratzea lortzeko, aukeren berdintasunaren bidez, ezinbestekoa dira bai zerga sistema eraginkor bat, bai gastu publikoen eredu berdintzailea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 283. orr.

Gizarteak badu hezkuntza berdintzaile, berritzaile eta kalitatezko baten premia.  Berria - Euskal Herria   2004-01-30

Eragin asimilatzaile edo berdintzailea silaba batetik beste batera igarotzen dela.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 60. orr.

Pribatutasunaren esparrua [...] orainaldia bizitzea eta horiek guztiak, nor banakoaren berezkoenak bailiran saldu nahi dizkiguten horiek guztiak, horiexek direla hain justu gaur egun arruntenak, komunenak, berdintzaileenak, homologagarrienak.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 39. orr.

Filipe V.a erregeak "Decreto de Nueva Planta" plazaratu zuen 1714-1716 epean, eta egitura bateratzailea eta berdintzailea ezarri zuen Espainiako erresuman.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 41. orr.


berdintzale ik berdinzale.

berdintze iz berdinketa lortzea.

Planeta mailako berdintze kultural batean murgilduta gaudenez, erresistentziak erresistentzia, gertakari honek duen joera bere eredua mundu guztian ezartzea da.  Berria - Gaiak   2004-03-10

HOS teorema, premisengatik ez ezik, desegokia da ekoizpen-faktoreen prezioen berdintzeari dagozkion ondorioengatik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 61. orr.

Baina Jefe deitutakoak [...] ez bide zuen kontu-berdintzea bukatu.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 45. orr.

19 tan berdindu ondoan Ezcurra eta Dermit dira aitzinean plantatu, 30-25, haatik 29-30 besteak baina ez da berdintzerik izanen gehiago.  Herria   2004-01-01

Martiarena ere holaxet eman da jokoan berehala: 2-etan berdin, eta 6-etan, 10-etan, 11-etan... bazituzten zazpi berdintze eginak 20 etan, hau azkena haatik, orduan baita Larrechea 27 tara joan lau bote ere sartuz lerro hortan.  Herria   2002-12-05

Biziki partida orekatua joan da hau berdintze frangorekin maila ona erakutsiz.  Herria   2003-03-06

Berdintzeak 1, 7, 20, 21, 26, 28etan.  Herria   2003-02-27

Oren bat eta 24 iraun duen guduka gogor batean, berdintze batzuen ondotik, 14-12 egin du Olaizolak ezin sinetsizko pilota bat bilduz eta kintze.  Herria   2003-05-22


berdintzear (orobat berdintzer) adlag berdintzeko zorian.

Petacchi nagusitu da bosgarrenez; 11 etapa daramatza Giroan, eta iazko seiko marka berdintzear da.  Berria - Kirola   2004-05-20

Izan ere, aita Iñaki izan zuen laguntzaile, eta harritzarra berdintzear zuela ukitu egin zuen eta ez zuen balekotzat eman epaileak.  Herria   2003-07-17

Horiek dute abantaila hartu, 16-11, 23-17 eta hein hortan bederen atxiki oren bat eterdiz pasa, salbu 33-35 berdintzer bainan ez berdindu.  Herria   2004-05-20


berdintzearren adlag berdintzeko.

Hutsa berdintzearren -ustez sentsibilitatea dutenek gai handietara jotzen dute beren burua edertu nahi dutenean- heriotzaz mintzatzen hasi nintzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 33. orr.


berdintzer ik berdintzear.

berdinzale (orobat berdintzale) izond berdintasunaren zalea.

Zuen pertsona guztiak berdinak zirela eta "demokrazia" deitzen zuten sistema berdinzale baten bidez goberna zezakeela bere patua.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 126. orr.

Orduan urrikal zintezke, eta irtenbide bat eskaintzen ahal diozu gizarte berdintzale honek bere altzoan har dezan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 78. orr.

Pozgarria da politikoek sentsibilitatea adieraztea gizarte aurrerakoi, berdinzale eta demokratikoaren aurrean, bertan denon eskubideak aintzat hartu eta pixkanaka hiritar guztion erabateko eta benetako berdintasunaren alde aurrera egiteko.  Berria - Euskal Herria   2004-09-16


berdinzatelasun iz berdinzalea denaren nolakotasuna.

Pentsioak, lan erritmoak eta ekoizpen ereduak «sakon» aztertzeko eskatu zuen Vazquezek: «CEBEKek ez du sinesten egungo berdinzaletasunean.  Berria - Ekonomia   2004-05-05


berdinzki ik berdinki.

berdiseinatu, berdiseina, berdiseinatzen du ad berriro diseinatu.

Inditex S.A. enpresa [...] merkatuaren nahiak kontuan izanik produktu bat berdiseinatu eta munduko edozein lekutan bi astetan salgai edukitzeko gai omen dena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 168. orr.


berdots ik berdotz.

berdotx ik berdotz.

berdotz (orobat berdots, berdotx, berdoxka, berdoxko, berdozka eta berdozta) 1 izond berdekara.

ilargiaren errainuek mintzen zuten botila berdotz hutsari begira geratu zen luzaroan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 274. orr.

Itsasertzean, ur gris berdotzen gainean, arroka biluzien gainean, gaztelu erdi eroria ikusiko duzu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 182. orr.

Barrako eta moilako harri berdotzak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 152. orr.

Berrogeita hamarren bat urteko gizona, larru kolore beltzaran ia berdotzekoa, trajez jantzia.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 147. orr.

2 eguraldiaz mintzatuz, txarra, euritsua.

Eguraldi gorri garbia ala berdotz umel trixtea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 71. orr.

Ekarriko zuela, alegia, apirilean eguraldi berdotza eta hotza.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 108. orr.

Airea bustia dago, umela, berdotza, haize pixka bat ere bai, ipar-mendebalekoa dirudi.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 475. orr.

Anorexia eta bulimia nozitu eta gainditu egin dituela gogoratzeko prest agertu da eguerdi berdotz batean.  Berria - Euskal Herria   2004-05-07

Apirileko trumoia, 40 eguneko berdatia (eguraldi berdotx, umela).  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 174. orr.

3 (bestelakoetan)

Maiatzak, hain argitsu eta fantasiaz zabaltzen bazaigu ere, badaki ostiko berdotz hotz askorik ematen ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 184. orr.

Sagar berdotza, ondo heldu gabeko, hortzkirri gazi latza egiten duenari esaten zaion bezala, bisaje batere onik ez duen eguraldi eurigiroko horri, berdotxa datorkio primeran.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 71. orr.

Berdotza da, berez euskal hitza, berdoxko erran nahi duena, eta kolore txarreko osasun eskaseko pertsonaz esaten den bezala, baita eguraldi traza trixte busti umel laino itxiko horrentzat ere, giro berdotxa esan ohi da. ilargiaren errainuek mintzen zuten botila berdotz hutsari begira geratu zen luzaroan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 71. orr.

Igelek ibar guztira zabaltzen zuten euren kantuaren oihartzun berdotza. botiletako etiketak irakurtzeko ahulegia zen argi berdotz hura.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 101. orr.

Arantzazu, Rodilen erreketaren eta Mendizabalen desjabetzeen oste eta ondorio berdotsean, 1880tik aurrera abiatu zen.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 46. orr.

4 (izen gisa)

Hego boladak ekartzen badakien arren, eguzki epeleko aldiak ere bai; bestelako berdotzak eta hotzak ere nola tartekatu ohi diren, tenperaturen aldetik ez da fantasia handirik sumatzen, ez.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 107. orr.

Lasarte bertsolariak ere maite du berdetze hori, eguraldiaren berdotza ez bezala.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 205. orr.


berdoxka ik berdotz.

berdoxko ik berdotz.

berdozka ik berdotz.

berdozta ik berdotz.

berdoztu, berdotz/berdoztu, berdozten 1 da/du ad berdotz bihurtu.

Bestalde, Errobi ibaiaren ur berdoztetan ubarroiak eta arrantzaleak ikusi ditut.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 168. orr.

Udazkenak, udatik negubidean paratzen gaituenez gero, udaren azken hondarrak oparitzen badaki, baina baita negu gordinagoaren aldaba jotzen ere, tarteka-marteka, giroa berdoztu eta elurraren goraintziak bidaltzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 439. orr.

Eguna berdoztu egiten da, eta besteak baino luzexeagoa bihurtu.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 97. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Guztiz landuta zeuden harriak: zuriagoak batzuk, berdoztuak beste batzuk.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 73. orr.

Gaitzak bereizteko orduan ere, maiz erreparatu dio jendeak larrujeari: gorriena, sukar horia, sukar beltza, berdoztua, horimina...  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 57. orr.


berdura 1 iz landare berdeak, belarra.

Maddi konkortuak kontatzen zuen Otsabidetarrek Katzeneko bide juntatik Harrondorainoko berdura hedatu zutela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 182. orr.

Arrasteluaren orraziarekin jarriz kaskoan berdurekin egin boneta.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 28. orr.

Burura goratzen zitzaidan berdura hura guztia, eta kolore guztiak ikusten nituen batean.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 29. orr.

Hor kausituko dugu PLU delakoaren xehetasun zenbeit, nola adibidez, etxe berriak gune berezietan egin beharko diren eta ez orain arte bezala eremuetan berduran.  Herria   2005-01-13

Hartu ditudan hamabost egunen zatia aski zait, berduretan herratu gabe.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 7. orr.

2 barazkia, barazki multzoa.

Hegoaldean potajea, jaki frijitua edo, ordezko, tripakiak, flana eta fruta; iparraldean, potagea, berdura, haragia saltsan, gazta eta fruta.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 128. orr.

Asto ttiki batekin, berdura eta arrautza batzuk hartuta.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 134. orr.

Arroza prestatzeko ehun era iragartzen ditu batek, berdurarekin bakarrik bizitzekoak beste batek.  Berria - Kultura   2004-12-09

Hemen aza-salda izan zen huts-hutsik bazkaria, berdura egosi pixka-pixka bat hango afaria.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 158. orr.

3 (pluralean)

Fruta eta berdurak aspaldi amaitu zitzaizkigun, baita okela eta arraina ere. Frutarik ez geneukan zukurik egiteko; berdurarik ere ez saldarik egiteko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 186. orr.

Babarrunak ere ez, eguerdi nahiz gauerako, eta garaian garaiko berdurak.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 171. orr.

Han txabola bat egin zuen, eta baratzeko berdurak, arroza eta Siang ibaiko arrantzaleek emandako arrainak janez bizi izan zen.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 161. orr.

Pentsa egizu zelan ibili naizen tabernako sukaldean, berdurekin batera ni neu ere egosteko puntuan nengoen.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 120. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ate itxiaz bestalde, merkatura bideko lehen berdura gurdien zalaparta sorra aditzen zen, eta tarteka urrutiko lokomotora baten ziztu mindu luzatua.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 69. orr.

Lizardiren parketik Kale Nagusia ikusten da, parkearen eta Berdura Plazaren arteko muga egiten.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 125. orr.

Berdura plazatik gertu lokal txiki bat zeukaten Tolosako gazte kristauek.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 40. orr.

Azoka batean barrena zebilela zirudien, berdura eta arrain postuetan ni neu ibiltzen naizen bezala.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 121. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zahiarekin orea egingo zitzaien, tartean asun-berdura, txiki-txiki eginda nahasturik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 55. orr.

6 ipar prozesioetan, lurrean hedatzen diren belar eta loreak.

Eskerrak ere musikarieri baitakite bai elizkizunen edertzen, bai kanpoan ere, aldare egileri, berdura zabaltzen duteneri, kantarieri, gisa bat edo beste egun horiendako zerbait egin dutener.  Herria   2005-06-09

Eskerrak ere besta horri buruz bertze partalier guziak, arropa antolatzaile, aldare egile, kantari, berdura hedatzaile, etxen apaintzaile, guziek izan dezatela partaliergoan hartze eta bertze urte arte!  Herria   2001-06-28


berduraketa iz barreiaketa.

Hor salatu da euskal presoen "berduraketa", Euskal Herritik urrun.  Herria   2003-12-18


berduratu, berdura(tu), berduratzen 1 da/du ad ipar hedatu, barreiatu.

Entzuna nuen ere, batzuetan, errautsak, itsasoan edo mendi-mazeletan berduratzen zirela.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 75. orr.

Nahiago gorputza errea izan dadin, gero hautsak nunbait berduratuak edo berdin nunbait artoski atxikiak.  Herria   2002-11-21

Gainerat petrolakia ez baita peza handika heldu bainan dena berduratua, uhainek erabiliaren bortxaz.  Herria   2002-12-12

Artikuluak agerkari anitzetan berduraturik daude, hala nola "La Voz de Navarra", "El Día", Baionako "Eskualduna"...  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 188. orr.

Bagoian han hemenka berduratu lasto azau batzuetarik ihaurgi bat frango goxoa egin genuen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 37. orr.

Askan, bazka berduratu nien, brauki.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 43. orr.

Eta badakigu ongi maitasuna ez dugula orotara berduratzen, baina bakar soilari diogula eskaintzen eta eskatzen.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 174. orr.

Boteretsuari atsegin dakiokeela Liburu Sainduen argia apur bat itzalean geldi dadin, nornahiri berduratuz bere balioa gal bailezak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 182. orr.

Hoinbeste jenderen artean berduratuak, bakoitzak bere jitearen arabera ihardukitzen zuen zortea jasan, bere burua Jainkoaren eskuetan emanez.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 99. orr.

Bozak sobera berduratzea, hori ere ez da haatik beti gauza ona.  Herria   2003-01-14


berduratze iz ipar hedatzea, barreiatzea.

Egia da hori bainan zerk egin du preseski berduratze hori? Jospin bera frango hautagai mottela zelakotz zutela ainitzek ezkerreko beste hautagai bat hautatu, hori da frangotan aditzen eta hori Jospin-ek ez du naski batere onesten!  Herria   2003-02-06

Askok nahiago izan dutelarik xinpleki etxeratu, berduratze hori ez zutelako gogokoa.  Herria   2003-04-24


bere1 haren-i dagokion forma perpauseko nor, nork edo nori-ri dagokionean. ik beren. (pluralean bere nahiz beren erabiltzen dira; genitiboan oinarritzen diren geste kasu batzuekin ere erabiltzen da; ikus beheko konbinatorian bere-ren agerraldi maizkoenak).
1 bereak eman eman beharrekoak eman.

Beste hurrupada luze batekin bereak eman zituen katiluak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 246. orr.

Estatutu zatikatzaileen estrategiak bereak eman du.  Berria - Harian   2005-01-16

ETAk, baina «Espainiako autonomismoaren esperientziak bereak eman eta gero, 77-79an bezalatsu gatazkaren muinari heldu gabe irtenbide faltsua inposatzea» arduragabekeria handia litzatekeela ohartarazi du.  Berria - Euskal Herria   2004-09-28

Azaroa ari zaigu berak ematen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 459. orr.

Elkarrizketarako gai posible bakarra bereak emanez zihoalarik, Carlos Barrenak galdera arrunta luzatu zion, amaierakoa legez, idazleari.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 299. orr.

2 bereak esan esan beharrekoak esan.

Amorrortu bereak esatera joan zen.  Berria - Kirola   2006-02-01

3 bereak eta asto beltzarenak (orobat beltxarenak) berealdikoak.

Plazerik handiena senarrari bereak eta asto beltxarenak ematen zizkionean hartzen zuen Gizagaixoa emazteari bereak eta asto beltxarenak ematen ez dizkiona.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 168. orr.

Nozdriov zen nor hura, eta esan gabe doa bereak eta asto beltzarenak hartu zituela, hala nola hartzen baititu soilik sindiku alproja batek edo kotxezain batek kapitan zaildu eta asko bidaiatu batengandik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 258. orr.

Mihia ez zitzaion kikilduko bereak eta asto beltxarenak esateko orduan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 208. orr.

-Jakina, bereak eta asto beltzarenak erran zizkionat alproja horri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 122. orr.

Emazteak bereak eta asto beltzarenak erranda, damuturik agertu behar izan nin-tzaion, biharamunean, alabari.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 90. orr.

"Norbaiti zakurrarenak esan", hots, erasia gorria egin, bereak eta asto beltzarenak esan.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 156. orr.

Orduan nitaz horren itsuski trufatua zen Luixa zirtzilak adituko zituela bereak eta asto beltxarenak...!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 47. orr.

Baina beti ere, bere burua jauntto boteretsu batentzat zeukan hark Joanesi bereak eta asto beltxarenak entzunarazi zizkion.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 156. orr.

4 bereak eta bi berealdikoak.

Irudipena dut bereak eta bi egiten ari zela gu entretenitzeko.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 56. orr.

Espainiako Gobernuak bereak eta bi egin ditu Madrilgo sarraskia ETAri leporatzeko.  Berria - Kultura   2004-03-17

Bereak eta bi egin bazituen ere, Henryk ez zuen modurik aurkitu izurriari aurre egiteko.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 87. orr.

Mozorrotu batzuek harrapatu zuten Marro, iritsi eta etxe aurrean motorra uzten ari zela, eta bereak eta bi eman zizkioten.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 215. orr.

Ajarrek argitaratu zuen lan batean bereak eta bi esaten ditu Garyren aurka.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 72. orr.

Jackek ere bereak eta bi ikusi zituen andre beltz batekin ibili zelarik, esaten zioten jungle fever delakoa harrapatua zuela.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 128. orr.

-Julesek bereak eta bi ematen dizkie Inperioaz gaizki esaka aritzen direnei...  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 224. orr.

Ziur dago CCOO lantegiak zutik iraungo duela, bai, baina bereak eta bi sufrituta.  Berria - Harian   2005-02-26

Greziaren kontra lehen partida galdu ondoren, bereak eta bi entzun behar izan zituen, baina heroia da orain.  Berria - Kirola   2004-06-30

Norbaitek kalteren bat egiten badio, bereak eta bi jasoko ditu nire eskutik.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 82. orr.

Gainera, bereak eta bi kostatzen zaio aurrean tantoa bukatzea.  Berria - Kirola   2004-07-07

5 bereak eta bost berealdikoak.

Maizak bereak eta bost egin behar izan zituen harridura ezkutatzeko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 254. orr.

Deus ez esatea erabaki nuen, bereak eta bost egingo baitzituen, haurdun nengoela ikasiz gero, etxean geldi nendin.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 23. orr.

Bereak eta bost esango dizkiote elkarri, ez bata ez bestea ez baitira isilik egotekoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 157. orr.

-Eta bereak eta bost esan nizkioan, nor pentsatzen dik horrek naizela ni?  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 173. orr.

6 bereak hartu hartu beharrekoak hartu.

Udalbiltzak bereak hartzeko prest dagoela berretsi du: «Euskal herritarren eskubideen alde hasitako bidea azken muturreraino egiteko prestutasuna adierazi nahi dugu».  Berria - Harian   2006-03-25

7 bere baitako (orobat berebaitako g.er.) izlag

Une luze batez antzinako erlikia hari begira gelditu ginen hirurok, nor bere baitako pentsamenduetan bilduta.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 299. orr.

Bere baitako atsegina asebetetzeko, itxaroten ari zen tranbia ere, harrigarriro garaiz, ibilbidean beherantz begien bistaratu zitzaion balantzaka.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 39. orr.

Ezin gaitu inork motibatu, norberak jakin behar du bere baitako gogoa pizten.  Berria - Euskal Herria   2004-07-13

Ahots hura bere baitakoa zen, beste inoren eraginik gabe gauza ukaezinak, eternalak, elkarren kontrakoak esaten ari zena.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 30. orr.

Hots bigun malgua leizearen hondoan, Noraren gorputza bere baitako buztin urtsutan erori zenean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 120. orr.

Ematen zuen bere baitako borroka batean ari zela, zerbait esan ez esan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 231. orr.

Naturagandik erabat urruntzen dena, bere baitatik ere urrutiratu egiten dela, eta inoiz ez duela edaterik izaten bere baitako iturririk sakonenari darion ur bizi freskotik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 342. orr.

Samek erraldoi baten antzera nabaritzen zuen bere burua, bere baitako itzal itzel eta desitxuratuan bilduta bezala.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 218. orr.

Ematen zuen ez zela gai ezeren galeraz jabetzeko: ez bere baitako funtzioren baten, ez gauza baten, ez pertsona baten galeraz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 83. orr.

Bere eskuineko eskua arrotza zuela, besterena, txertatua-edo, eta oraindik lehengo jabearen aginduetara edo bere baitako nor ezkuturen baten esanetara mugitzen zitzaiola.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 41. orr.

Bere baitako beste itzalen batena iruditzen baitzitzaion idazkera trinko sentikor hura, bera ez zen beste batek agindu izan balizkio bezala nobelako hitzak, istorioa eta gogoetak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 61. orr.

Sakon egiten zuen lo azkenik, horrela uste zuen bederen pentsatzeko adinako konzientzia-maila harrapatu zuen bere baitako parteak, eta lo sakonean zetzala zen ateratzen zen ondorioa, ikusirik bere baitako beste partea iratzartzea benetan zaila zela, txirrinaren karranka etengabea zen arren.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 71. orr.

Nire alaba bakarra [...] behin ere ez da gauza izan iruzkin jator bat egiteko, erabat eta osorik bere baitakoa den ezertxo ere esateko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 8. orr.

Eta, bere argi hura barrura proiektatzen zuela, zenbat munstro izugarri ez ote zituen ikusi arimaren leize-zuloetan -batzuk bere baitakoak, eta besteak bere kontsultatik pasatutako ehunka gaixoren baitakoak- [...]?  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 90. orr.

Jainkoa baizik ez da, bera, bere baitakoa. Bere baitako kausa deitzen dut, haren esentziak bere existentzia barne hartzen duen hura.  Herria   2004-06-03

Xiberoko "Artzainak" enpresa multzoak 126 000 euro ukanen ditu bere baitako komunikapen sarearen pikoan emaiteko.  Herria   2003-12-18

Gure Europa eredua bere baitako aberastasuna onartzen duen Europa sendo batena da, ez hura ezabatzen duena.  Berria - Euskal Herria   2004-05-28

Gerra ez da bere baitako eremu geopolitikoetan bederen kontrola ezartzeko gai; gerrak gerra eragiten du; gerrak terrorismoa eta krisia eragiten ditu.  Berria - Mundua   2004-06-27

Begoña Errazti, EA-ko lehendakari andereak argi agertu du lehenik bere atxikimendua Europa baketsu eta sozial bati bai eta bere baitako populu guzieri zinezko errespetua ekarri behar lukenari.  Herria   2005-05-26

7a berebaitako immanentea.

Jainkoa da, beraz, gauza guztien berebaitako kausa, baina ez kausa iragankorra.  Herria   2004-05-13

8 bere baitaratu (orobat berebaitaratu g.er.) da/du ad bere baitara etorri edo bildu.

Burua doi bat inarrosi eta berriz bere baitaratu zelarik, halako kilika batzuk senditzen zituen, zangoetan eta besoetan.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 13. orr.

Lau-bost egunen buruko bere baitaratu zen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 41. orr.

Hain ari zen bere baitaraturik lanean, non bere gelaren erdian nintzelarik ere, ez baitu burua jiratu nor sartu den jakiteko. Bere baitaratzeko astia izan dezan, promenatzen gara une batez basoxkan zehar; gero etxeari buruz daramat.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 395. orr.

Luze luzea etzanik egon zen ohean, berriz arras bere baitaratu bitartean.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 135. orr.

Nahi edo ez, ikasten da ttikitzen, aitortu edo ez aitortu... umiltzen, bertzeeri tokia uztearen ideia bere baitaratzen.  Herria   2005-10-13

Uste osoan bainaiz oinaze hori sortu didanak ez duela bere baitaratu eta beretu, ez nadin bederen haren ontasunez neurriz gain balia.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 155. orr.

Kolpetik, irakurle amorratu bilakatu zen; dena irensten eta gogoratzen zuen, eta bere baitaratzen zuen guztia ordenatzen zen, berez-berez, bizi-sistema batean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 66. orr.

Haurtzaroko kredoak berritu eta bere baitaratu zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 163. orr.

Nahiz eta abertzale batzuek beste hautagai baten sustengatzea hautatu duten, iduri du gazteriako parte bat abertzaleen eskakizunetan bere baitaratu den.  Herria   2001-04-05

9 (era burutua izenondo edo adizlagun gisa)

Hain zuzen ere hantxe, urrats bakar batzuetara zegoen bat, panama kapela eta bota horiz, seriosa, eztia, bere baitaratua, nahiz hamar mutiko zelatan eduki.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 19. orr.

Berriro hartu zuen lehengo pintatzeko jarrera, begiak lauso eta bere baitaraturik, emakume zen aldetik jasotzen zituen inpresio guztiak zerbait askoz jeneralagoaren menpe jarriz.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 57. orr.

Émile isildu zen, bere baitaratua, zuzen, sendo.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 109. orr.

Ez zuen galderarik egiten eta bere baitaratuta pasatzen zituen korridoreak eta jangela, oso diskretu.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 31. orr.

10 bere-bere

Espainia "Grezia kristau" bat izan zitekeen, Birkonkista bukatu zuenean, bere baitan bildu izan balitz, bere Ernazimentu propio batean bere-bere idealak eta balioak mamitzera.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 69. orr.

Euskal arrazak ere badizu bere-bere kultura.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 245. orr.

Johnson doktorearen zentzu ona errankomunik arruntenez osatua da; Boswell-ek margotzen asmatu duen bortxa bitxi horrekin irudikatua, badu mundu honetan berdinik ez duen halako jite bere-bere bat.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 23. orr.

Eta orduan kantatzen hasi zen, berak zekien modu berezi eta bere-bere hartan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 606. orr.

Ildo horretan, Francoren kasuan, jatorrizkoa zorrotza eta finkatua izan arren, beti dago haren lanean nolabaiteko berreraikuntza; bere-bere dituen margolanetan, bereziki.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 177. orr.

Otoitz honetako esamoldeak Erdi Aroan ohikoak diren arren, Frantziskok bere-bere egiten ditu bizi duen krisialdi, bilaketa eta "gau ilun" latzean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 66. orr.

11 bere egin

1813an Indiara iritsi zen berriz ere, eta britainiarrek Indiako lurralde asko bere egin zituztenean, Punjabeko hiriburuan zegoen, Lahoren.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 76. orr.

Indarrean dagoen Estatua bere egin gabe, desegin egin behar du, bere estatu propioa (Langileen Diktadura) eraikitzeko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 246. orr.

Botere ekonomiko handiko jarraitzaileak dituzte, eta beldur naiz botere ekonomiko horrek ez ote duen bere egingo eliza.  Berria - Gaiak   2004-10-27

Gero bere egin zuen erregeordearen jauregia.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 43. orr.

Sistemak eta bakartasunak bere egin nahi zaituzte; betiko menperatu eta betiko bakartu.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 15. orr.

Espiritua da hartuko dugun ondarearen garantia, harik eta Jainkoak bere egin duen herria askapen osora iritsi arte.  Elizen arteko biblia   Ef 1,14

Xerezaderen kontakizuna bere egin eta moldatu egin zuen behin Atxagak.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 192. orr.

Asmo bat botatzen du batek, besteak bere egiten du, eta biek gustuko duten irtenaldia bilakatzen da azkenik baten asmoa izana.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 83. orr.

Garbitzaileak ordezkatzeko lan eskaintza publikoa ezabatuko dute EAJk, EAk, PPk eta PSE-EEk, eta bere egingo dute bitartekariaren epaia, «baldin eta grebalariak lanera bueltatzen badira».  Berria - Ekonomia   2004-10-19

Berasaluzeren gogoeta bere egin arren, irakurleak badu beste kezkarik sinadura horren inguruan.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 128. orr.

Nihaurk bezala ditu hark nire xangrinak bere egiten; eta hain atsegina da bertzalde, non harekin naizenean ez baitut kasik ezteietan gogoetarik egiten.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 129. orr.

Eskuin muturraren politika bere egin nahi duela leporatu diote sozialistek Sarkozyri.  Berria - Euskal Herria   2006-05-04

PPren iritziz, Otegiren tesiak eta metodologia bere egin ditu PSEk.  Berria - Euskal Herria   2006-02-16

Pirandellok baliabide eszeniko horiek jaso, eta bere egin zituen 1925eko argitalpenean.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 12. orr.

Atsekabe oro bere egin ohi zuen; Bihozbera hutsa zen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 150. orr.

Aitarentzat eta Erreinuarentzat bakarrik bizi den Semearen esperientzia bere egiten du Frantziskok.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 70. orr.

Bazkunak bere egin zuen eskaera.  Berria - Harian   2005-11-29

Borrokan irabazten duenaren fedea bere egin beharko du galtzaileak.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 127. orr.

-Poloniarra, ezta? -galdegin zion Safok, emakume ezagun berriaren doinua bere egin ondoren.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 157. orr.

Zeren Frantziak bere egin baitzuen eta bere egiten baitu, egunez egun, El Dorado, munduko itsaso guztietan barrena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 527. orr.

Isiltasunak etxea bere egin zuen, etsai ezkutu eta kezkagarria balitz bezala.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 350. orr.

Gaixoaren immunitate-sistemak txertatu dizkiogun ehunak bere egin ditzala lortzeko metodo bat behar dugu.  Berria - Gaiak   2004-12-24

12 bere gain (orobat beregain g.er.) bere ardurapean.

Hots, merkatari marinan Komunikazioaren ardura bere gain zuen, eta ardura hori teorian arlo zibilekoa bazen ere, teorian baino ez zen arlo zibil hutsekoa.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 282. orr.

Bere anatoliar sorlekuko kultur ondarea bere gain zuela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 62. orr.

Berak, inork behartu gabe, bere sabel emaile zabalaren bazter guztietatik ematen baitzuen, bere gain zeuzkan bere semeak poztu, mantendu, eta asetzeko adina guztia.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 46. orr.

Gure bekatuak bere gain hartu eta gurutzeraino eraman zituen, gu ere, bekatuzko bizierari uko eginez, zuzentasunaren arabera bizi gaitezen.  Elizen arteko biblia   1 P 2,24

Erlamandoaren antzeko zara: ez du erleen lana bere gain hartzen, baina lehenengoa da eztia jaten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 328. orr.

Kapitalaren eraketa, berriz, normalean estatuak hartzen zuen bere gain.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 117. orr.

Finantzaketaren zati bat bere gain hartuko du, estatuei laguntza emateko.  Berria - Gaiak   2006-03-21

Etxeko ardura bere gain hartu beharra zeukalako.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 66. orr.

Berak hartua zuen bere gain Erregeri biharamunean emango zitzaion Agirirako sinadurak bertan biltzea. gerra galtzearen erantzukizuna bere gain hartzeak izutuko balu bezala.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 260. orr.

Kartzelako buruak ez zion bere gain utzitako ezeren konturik eskatzen Joseri.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 110. orr.

Bide bera hartu zuten gero Europako beste erresuma zenbaitek eta bere gain utzi menturaz lau mende hartan eskutan zeuzkaten ontasunak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 76. orr.

· Ez nion, ordea, galderan aurrera egiteko aukerarik eman, nire begirada funditzailea bere gain sentitu baitzuen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 68. orr.

13 bere hartan egoera berean; dagoen bezala.

Beraz, Virgilen ikusmena, zegoen-zegoenean, bere hartan egon zitekeen, bizi zen bitarte guztian.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 125. orr.

Egiaz duda bakarra zen Eugeniaren testua Victoriari bere hartan bidaliko nion ala euskaratu egingo nuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 186. orr.

Saiatu ziren Katalinari bere asmoaren burugabekeria ulertarazten, baina neska bere hartan zegoen eta ez zuen amore emateko asmorik.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 79. orr.

Formek bere hartan, inolako aldaketarik gabe, irauten dutenean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 214. orr.

Alemanak eta japoniarrak garaitezinak zirela, baina amerikarrak ere bai, eta gerrak bere hartan segituko zuela beste hogei edo hogeita hamar urtean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 172. orr.

Baina bera, ezetz eta ezetz, bere hartan gogor.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 19. orr.

Oro har, bere hartan dago, kasurako, ezkontzaren eredu heterosexualaren kritikak, baina jokatzeko esparru gehiagoz, eta, hortaz, karga politiko handiagoz ere bai.  Berria - Gaiak   2004-11-19

1868az geroztik bost urte joanak ziren, bai, baina saltsa bere hartan beti.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 10. orr.

Begiak igurtzi nituen eta haiek ohi ez bezala zabaldu nituen... baina bozak bere hartan zirauen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 610. orr.

Merkataritza-agente gisa lan egiten zuen enpresa sendoa zenez, eta bera saltzaile ona, gauzak bere hartan jarraitzea zen logikoena.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 44. orr.

Nahiz idazkera, bere hartan, arrotz zaion barne sistemari, ezinezkoa da hizkuntza irudikatzeko etengabe erabili ohi den prozedura hori baztertzea.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 51. orr.

Egia esatea badakigu gutxigorabehera zer den: gauzak diren bezala esatea, gogoan duguna edo dakiguna bere hartan esatea, etab.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 260. orr.

Ezin baikenion hura burutik kendu, bere hartan utzi genuen, esanez: "Egin bedi Jaunaren nahia".  Elizen arteko biblia   Eg 21,14

Bere hartan hasten eta amaitzen den elkartze bat.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 261. orr.

Zalantza guztien gainetik eta definizio guztien azpitik, konturatzen naiz jarrera batzuek bere hartan segitzen dutela beti, jarrera anarkoideak alegia, neure burua akratatzat jo nuen garaikoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 38. orr.

Prekarietatea, bere hartan.  Berria - Harian   2006-04-11

Eta are eskuin alderago (Ekialderago, alegia), Samartin ermitatxoa, betiko bere hartan.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 30. orr.

14 bere horretan egoera berean; dagoen bezala.

Bere horretan jarraitu du, aldaketarik gabe.  Berria - Gaiak   2006-01-20

-Bego, beraz, hori bere horretan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 74. orr.

Artean, bonbak bere horretan dirau, piztuta, lehertzeko zorian.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 306. orr.

Hau da, laino laiño eta herdoila herdoilla esaten dira, baina irina eta mutila bere horretan gelditzen dira.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 175. orr.

Aurrera egin beharrean, bere horretan mantendu da.  Berria - Harian   2005-05-14

Esaldi hori, bere horretan, ez zen behin ere esaten jatorrizko kantan.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 108. orr.

Batzuk biribildu ere egin ditut, bere horretan nahiko pobre gelditzen ziren eta.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 210. orr.

Euskarazko itzulpenean ere esaldi hori bere horretan utzi, frantsesez, eta punto.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 93. orr.

Azpimarratzekoa da, Japonian, industria-enpleguaren ehunekoak bere horretan jarraitu zuela urte horietan (%34).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 181. orr.

Interes tasak bere horretan uztea erabaki zuen; %2,5ean.Gaur egun arte Syntactic Structuresetik bere horretan iraun duena liburuaren oinarri kontzeptualak dira.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 18. orr.

Berez eta bere horretan hutsala izan daitekeen errakuntza batek, sor baitezake luzarora, prozesuaren puntu guztietan biderkatuz, egiatik oso urruti dagoen emaitza.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 190. orr.

Hobe genuela bere horretan utzi izan bagenu?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 23. orr.

Horri guztiari behelainoa gaineratzen badiogu, zaila zen bi autoen artean mantendu beharreko distantziari bere horretan eustea.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 86. orr.

Oraindik egin ez badute, bere horretan uzteko eskatuko diet.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 162. orr.

Donegan-ek eta Stampe-k (1979, 128) diotena ia bere horretan ekarriko dut hona gutxi gorabeherako itzulpen egokituan.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 81. orr.

Gizakiaren lorpen intelektual eta teknologikoak garrantzizkoak izan zaizkio, ez bere horretan, baizik eta gai moral batzuei aurre egin eta horiei heltzera behartu duten neurrian.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 119. orr.

Gogolek ez du errealitatea bere horretan jasotzen; aitzitik, bere kezka existentzialen talaiatik begiratzen dio, eta zeharo antzaldatzen du bere ikuspegien arragoan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 9. orr.

Hotsak bere horretan jarraitzen zuen, gero eta zehatzago, harik eta azkenean konturatu nintzen arte, hots hura ez zegoela neure belarrien barruan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 93. orr.

Auto ilarak bere horretan segitzen zuen, geldirik eta batak besteari enbarazu egiten.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 80. orr.

Uztak guztia bere horretan!  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 96. orr.

Esaldi hori, bere horretan, ez zen behin ere esaten jatorrizko kantan.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 108. orr.

Atsotitz hau, bere horretan, Barkoxen jasoa du Azkuek, baina baita beste puntan ere, Aramaion juxtu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 218. orr.

Bere horretan geratuko zen pasadizoa, baldin gaur eguerdian Benegoitiak bere buruaz beste egin nahi izan ez balu kalamuzko soka lodi batez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 169. orr.

Hitz hau ezaugarria da zerbait ezagutzera ematen duelako, baina ezagutzera ematen duena ez da bere horretan ezaugarri.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 179. orr.

Hitzak bere horretan diraute hizkuntza arrotz batean txertatuta.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 194. orr.

Berba baten nolabaiteko tradizioa nahikoa da gaur egun hedabideetan bere horretan agertzeko?  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 145. orr.

15 bere kabuz (orobat berekabuz g.er. ) bere kasa.

-Biotako bat ez duk bere kabuz irtengo hemendik.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 107. orr.

Ez dezaket erran bere kabuz edo Katalinak erregututa jokatu zuen Erreginaren idazkariak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 183. orr.

Gizakiaren duintasuna arrazoibidez jokatzean eta bere kabuz erabakitzean baitatza.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 159. orr.

Behin erorita, bere kabuz jaikitzeko gauza ez zenez, […].  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 177. orr.

Nork bere kabuz tiro egin beharko dio.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 190. orr.

16 bere kasa (orobat berekasa g.er.) adlag

Bere kasa igotzen zituen eskailerak, laurogei urteak ondo beteta ere.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 67. orr.

Izan ere, ama ez baita bere kasa moldatzeko gauza aspaldian.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 215. orr.

Herritar aurrerazale batek bere kasa moldatutako lehenengo eski-parea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 11. orr.

Aita joan egin zitzaigun, eta gu guztiok haren heriotzagatik negarrez ari ginen, isil-misilik, nor bere kasa.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 28. orr.

Londresa joatekotan zela, kazetari lanetan aritzeko bere kasa Chelsean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 126. orr.

Miren eta biok nor bere kaxa bizi ginen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 221. orr.

Eta gero, bere kasa ari balitz bezala: [...].Zelulatik kanpora bere kasa ibiltzen hasteak ekarri zion beheraldia bertze lagunarte batekin gainditu zuen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 66. orr.

Bere kasa aritzen zen bezero bila, bai kalean barrena, bai taxi-geltokietan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 50. orr.

Alaba hasi da pijama bere kasa janzten.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 19. orr.

Zure ilea bere kasa kizkurtzen eta harrotzen da.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 50. orr.

Salbuespena bihotza da: muskulu konplikatu bat, uzkurtze erritmikoak bere kasa egiteko gaitasuna duena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 244. orr.

Liburuko orri bat bere kasa itzuli zela iruditu zitzaidan.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 114. orr.

Aurten, alorrean utzitako hazitik sortua jango duzu; datorren urtean bere kasa erneko dena.  Elizen arteko biblia   2 Erg 19,29

Bere kasa utzitako hizkuntzak dialektoak izango lituzke soil-soilik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 238. orr.

17 berekiko ik berekiko.
18 bere kontu bere ardurapean.

Romanek, ordea, lasai egoteko eta bere kontu uzteko.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 50. orr.

Eroan dezala ama autoan eta bere kontu bilobak.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 84. orr.

Gainontzekoa bere kontu.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 111. orr.

Ordea bere alderdiak ez dio sustengurik ekarri eta bere kontu presentatzen da, egia erran libertate frangorekin bereziki euskal departamenduaren alde baita.  Herria   2001-03-08

Uda honetan bere kontu hasia da arraintzan Olivier Mercier, 22 urte, Donibane Lohizunen.  Herria   2003-09-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 11 aldiz agertzen direnak)

abertzaleak bere (14); abiatu zen bere (17); adierazi zuen bere (24); adierazten du bere (12); adimenak bere (14); agertu zen bere (17); agian bere (35); agindu zien bere (16); agindu zion bere (13); agureak bere (11); ahala bere (11); aita bere (33); aitak bere (85); aitortu zuen bere (12); ak bere (25); al du bere (11); ala bere (27); aldeko bere (14); alderdi bakoitzak bere (22); alderdiak bere (22); aldi berean bere (29); aldiz bere (56); alkateak bere (11); ama batek bere (21); ama bere (31); amaitu zuen bere (16); amak bere (62); anaiak bere (11); andrea bere (20); andreak bere (37); apezak bere (11); arazoa bere (14); ardura bere (49); ardura bere gain (39); argitaratu zuen bere (13); ari da bere (44); ari zen bere (64); ariko da bere (13); arima bere (23); arimak bere (51); arimak bere burua (21); aritu zen bere (17); armadak bere (16); arrazoimena bere (15); arrazoimenak bere (32); arren bere (14); arrunt bere (16); arte bere (50); artean bere (70); arteko bere (22); artistak bere (26); aski bere (15); asko bere (26); askok bere (19); askotan bere (18); astean bere (66); astean bere azken (56); atea bere (16); atera eta bere (25); atera zen bere (13); atera zuen bere (31); athleticek bere (15); atzera bere (33); atzetik bere (12); atzo bere (96); aurka bere (15); aurkeztu zuen bere (20); aurkeztuko du bere (14); aurkitu zuen bere (33); aurkitu zuten bere (11); aurpegia bere (14); aurrean bere (52); aurrera bere (30); aurretik bere (35); aurten bere (17); auzapezak bere (20); auzia bere (13); azaldu zuen bere (13); azkenean bere (57); azkenik bere (14); azkuek bere (11); azpian bere (13)

ba bere (12); bada bere (42); badaki bere (34); badauka bere (20); badirudi bere (14); baditu bere (99); badituela bere (11); badoa bere (11); badu bere (259); badu bere alde (12); baduela bere (30); bahiketa bere (11); bahiketa bere gain (11); bai bere (130); bai eta bere (29); baina bakoitzak bere (18); baina bere (757); baina bere burua (27); baina bere buruari (14); baina ez bere (26); bainan bere (53); baino bere (15); baino gehiago bere (11); baita bere (236); baitan bere (14); baitauka bere (11); baitio bere (16); baitira bere (12); baititu bere (41); baitu bere (202); baitu bere burua (23); baitute bere (14); baitzegoen bere (14); baitzen bere (74); baitzeukan bere (13); baitzion bere (17); baitzituen bere (31); baitzuen bere (174); baitzuen bere burua (23); baizik bere (39); baizik eta bere (61); bakarra bere (26); bakarrik bere (53); bakoitxa bere (24); bakoitxak bere (55); bakoitza bere (575); bakoitza bere aldetik (88); bakoitza bere etxera (15); bakoitza bere garaian (12); bakoitza bere lekuan (31); bakoitza bere tokian (22); bakoitzak bere (1298); bakoitzak bere aldetik (43); bakoitzak bere baitan (11); bakoitzak bere bidea (34); bakoitzak bere burua (15); bakoitzak bere erara (26); bakoitzak bere iritzia (15); bakoitzak bere izaera (14); bakoitzak bere lekua (13); bakoitzak du bere (15); bakoitzari bere (102); bakoitzean bere (16); bakotxa bere (51); bakotxak bere (154); baldin eta bere (34); balu bere (20); barrena bere (13); bat batean bere (32); bat bere (492); bat bere baitan (11); bat bere gain (19); bat eta bere (41); bat zen bere (11); bat zuen bere (12); batasunak bere (61); batean bere (169); batean bere burua (15); batek bere (522); batek bere burua (43); batek bere buruari (11); batek bere buruaz (16); batek bere gain (22); batekin bere (13); baten eta bere (17); batera bere (34); batere bere (11); batetik bere (15); batez bere (69); batez ere bere (40); bati bere (56); batzordeak bere (19); batzuek bere (20); batzuetan bere (28); batzuk bere (37); bazekien bere (28); bazen bere (14); bazirudien bere (16); bazituen bere (23); bazuen bere (85); bedi bere (13); begiak bere (21); begira bere (12); begiratu eta bere (14); behar bere (33); behar da bere (12); behar dio bere (19); behar ditu bere (21); behar du bere (107); behar duela bere (21); behar zuen bere (27); beharbada bere (28); beharko ditu bere (11); beharko du bere (28); beharko luke bere (12); behin bere (75); behintzat bere (14); bera bere (56); bera eta bere (60); berak bere (201); berak bere burua (16); berak bere buruari (16); berak ere bere (29); berak eta bere (52); berari eta bere (11); beraz bere (26)

bere abenturak (12); bere abokatuak (18); bere aburuz (73); bere adar (13); bere adierazpenak (11); bere adierazpenetan (13); bere adigai (12); bere adigaiak (12); bere adimen (16); bere adimenaren (15); bere adin (22); bere adina (21); bere adinean (22); bere adineko (41); bere adinerako (16); bere adiskide (91); bere adiskideak (13); bere adiskidearen (17); bere adiskideei (13); bere adiskideek (13); bere adiskideen (11); bere adixkide (21)

bere aginduak (14); bere aginduetara (44); bere agindupean (16); bere agintaldia (16); bere agintaldian (26); bere agintea (21); bere agintepean (11); bere agurra (13); bere ahaide (17); bere ahal (27); bere ahalegin (29); bere ahalegina (13); bere ahalen (13); bere ahalgarritasuna (14); bere ahalmen (42); bere ahalmena (18); bere ahalmenaz (15); bere ahizpa (48); bere ahizpak (14); bere ahizparen (11); bere ahizpei (12); bere aho (26); bere ahoa (14); bere ahoan (15); bere ahotik (28); bere ahots (120); bere ahotsa (101); bere ahotsak (17); bere ahotsaren (19); bere ahulezia (17)

bere aire (17); bere aita (354); bere aita eta (16); bere aitak (128); bere aitarekin (33); bere aitaren (214); bere aitari (63); bere aitona (18); bere aitzinean (26); bere akats (12); bere akatsak (13); bere akzioak (14); bere alaba (191); bere alabak (36); bere alabarekin (20); bere alabaren (63); bere alabari (48); bere alboan (48); bere aldamenean (18); bere alde (305); bere alde ona (22); bere aldean (23); bere aldeko (66); bere aldekoak (12); bere aldera (41); bere alderdi (48); bere alderdia (51); bere alderdiak (121); bere alderdiak ez (14); bere alderdian (15); bere alderdiaren (57); bere alderdiari (12); bere alderdiko (28); bere aldetik (1073); bere aldetik egin (12); bere aldetik joan (15); bere aldia (17); bere aldian (36); bere alkandora (11); bere alorrean (17); bere altxorra (14); bere altzoan (32); bere ama (228); bere ama eta (16); bere amak (84); bere amarekin (31); bere amaren (136); bere amari (46); bere amets (27); bere ametsa (60); bere ametsak (16); bere ametsen (14); bere ametsetako (14); bere amodioa (12); bere amona (11); bere amorante (12); bere amorrua (13); bere anai (15); bere anaia (252); bere anaiak (57); bere anaiarekin (17); bere anaiaren (47); bere anaiari (33); bere anaiei (18); bere anaiekin (16); bere anaien (16); bere andrea (23); bere andrearekin (20); bere andreari (13); bere antzeko (18); bere antzinako (12)

bere apaiz (11); bere apez (19); bere arabera (16); bere arauak (13); bere arazo (14); bere arazoa (28); bere arazoak (26); bere arbaso (16); bere arbasoen (36); bere ardura (53); bere ardurak (18); bere ardurapean (38); bere ardurapeko (11); bere argazki (13); bere argazkia (14); bere argi (28); bere argia (18); bere argudioak (20); bere arima (83); bere arimako (11); bere ariman (16); bere arimaren (54); bere arloan (11); bere arma (49); bere armada (15); bere armak (19); bere arnasa (19); bere arrangura (11); bere arrangurak (11); bere arrastoa (13); bere arrazoia (27); bere arrazoiak (36); bere arreba (50); bere arrebak (11); bere arrebaren (13); bere arreta (47); bere arreta guztia (11); bere arropa (20); bere arropak (13); bere arte (17); bere artean (422); bere artean esan (14); bere artean galdezka (12); bere artean marmarka (11); bere artean pentsatu (16); bere askatasun (17); bere askatasuna (24); bere asmo (65); bere asmoa (118); bere asmoak (60); bere asmoen (32); bere asmoen berri (17); bere aspaldiko (35); bere ateak (25); bere atean (57); bere atean sartu (15); bere atxikimendua (12); bere atzamar (11); bere atzean (128); bere atzeko (11); bere atzetik (108)

bere aukera (40); bere aukerak (23); bere aulki (23); bere aulkia (15); bere aulkian (65); bere aulkitik (23); bere aurka (82); bere aurkako (84); bere aurkari (25); bere aurkaria (28); bere aurkariak (18); bere aurkariaren (17); bere aurkikuntza (11); bere aurpegi (82); bere aurpegia (100); bere aurpegiak (17); bere aurpegian (28); bere aurpegiaren (27); bere aurpegiari (18); bere aurrean (243); bere aurreko (72); bere aurrekoaren (11); bere aurreneko (37); bere aurrera (37); bere aurretik (80); bere aurtengo (13); bere ausardia (11); bere auto (16); bere autoa (29); bere autoan (35); bere autoaren (15); bere autonomia (13); bere auzo (11); bere azalean (15); bere azalpena (13); bere azalpenak (15); bere azken (707); bere azken egoitzarat (215); bere azken filma (12); bere azken hatsa (18); bere azken lana (17); bere azken liburua (12); bere azken partida (15); bere azken urteetan (11); bere azkeneko (33); bere azpian (26)

bere babesa (27); bere baimena (12); bere baitako (107); bere baitan (1668); bere baitan bildu (14); bere baitan bildurik (17); bere baitan biltzen (37); bere baitan duen (13); bere baitan egin (56); bere baitan egiten (15); bere baitan eta (25); bere baitan hartzen (25); bere baitara (102); bere baitara bildu (13); bere baitara bildua (15); bere baitara bildurik (14); bere baitarako (71); bere baitaratu (12); bere baitaren (11); bere baitarik (79); bere baitatik (95); bere bakardadean (47); bere bakarkako (18); bere bakarrean (13); bere baldintza (20); bere baldintzak (13); bere baliabide (12); bere baliabideak (15); bere balio (24); bere balioa (62); bere barne (84); bere barnean (81); bere barneko (69); bere barrena (22); bere barrenean (11); bere barrua (11); bere barruan (112); bere barruko (39); bere batasun (15); bere batasuna (11); bere batez (25)

bere begi (267); bere begi beltz (14); bere begiak (66); bere begiek (48); bere begiekin (16); bere begien (61); bere begien aurrean (35); bere begietan (28); bere begiez (23); bere begirada (41); bere begitarte (16); bere begiz (36); bere begiz ikusi (13); bere behar (12); bere beharra (14); bere beharrak (24); bere bekatua (11); bere bekatuak (15); bere bekatuen (14); bere belaunaldiko (22); bere benetako (113); bere benetako izena (12); bere ber (21); bere bere (21); bere berea (69); bere berea duen (22); bere bereak (25); bere berezitasuna (12); bere berezitasunak (14); bere berezko (35); bere berri (24); bere bertsioa (12); bere bertute (11); bere besaulkian (14); bere beso (59); bere besoa (11); bere besoak (14); bere besoen (11); bere besoetan (36); bere besta (17); bere beste (43); bere betaurreko (17); bere betean (12); bere betebeharra (18); bere betera (14); bere betiko (143); bere bezeroak (13); bere bezeroei (11)

bere bi (320); bere bi seme (17); bere bi semeak (12); bere bidaia (20); bere bide (41); bere bidea (284); bere bidea egin (38); bere bidea egiten (35); bere bideak (13); bere bidean (87); bere bidearen (11); bere bideari (49); bere bidera (15); bere bidetik (85); bere bidetik joan (13); bere bigarren (143); bere bigarren diskoa (12); bere bihotz (74); bere bihotza (53); bere bihotzak (13); bere bihotzaren (38); bere bihotzean (63); bere bihotzeko (43); bere bikotekide (17); bere bikotekidea (22); bere bikotekideari (12); bere bila (73); bere bilakaera (13); bere biltzar (108); bere biltzar nagusia (89); bere biltzarra (11); bere biografia (14); bere bisita (16); bere bitartez (35); bere bizar (19); bere bizi (152); bere bizi gehiena (12); bere bizi guzia (16); bere bizi guzian (19); bere bizi luzean (12); bere bizia (174); bere bizian (58); bere biziaren (31); bere biziaz (11); bere biziko (57); bere bizilekua (18); bere bizimodu (25); bere bizimodua (26); bere bizitza (407); bere bizitza eta (21); bere bizitza guztian (21); bere bizitza osoa (27); bere bizitza osoan (61); bere bizitzak (12); bere bizitzako (213); bere bizitzako azken (28); bere bizitzako lehen (11); bere bizitzan (174); bere bizitzan zehar (13); bere bizitzarekin (16); bere bizitzaren (149); bere bizitzaren azken (12); bere bizitzari (40); bere bizitzaz (24); bere bizkar (43); bere bizkarrean (19)

bere borondate (39); bere borondatea (40); bere borondatearen (24); bere borondatez (65); bere borroka (27); bere bosgarren (16); bere bost (23); bere bota (14); bere botere (15); bere boterea (25); bere boterearen (12); bere boz (21); bere boza (13)

bere bular (27); bere bularrak (16); bere bularraren (13); bere bulego (13); bere bulegoa (20); bere bulegoan (68); bere bulegoko (28); bere bulegora (34); bere bulegotik (14)

bere buru (122); bere burua (4103); bere burua aurkeztu (31); bere burua babesteko (21); bere burua bakarrik (11); bere burua bota (21); bere burua defendatu (23); bere burua defendatzeko (36); bere burua engainatu (12); bere burua engainatzen (13); bere burua entregatu (14); bere burua ere (41); bere burua erruduntzat (14); bere burua eskaini (26); bere burua eta (90); bere burua ez (40); bere burua ezagutu (16); bere burua ezagutzen (34); bere burua ezagutzera (15); bere burua hain (14); bere burua hil (45); bere burua hiltzeko (18); bere burua hiltzen (25); bere burua ikusi (26); bere burua ikusten (18); bere burua ispiluan (11); bere burua lurrera (14); bere burua maite (22); bere burua ondo (13); bere burua salbatu (12); bere burua saldu (12); bere burua urkatu (17); bere burua zuritu (20); bere burua zuritzeko (21); bere buruak (21); bere buruan (87); bere buruarekiko (63); bere buruarekin (293); bere buruarekin eta (13); bere buruaren (513); bere buruaren alde (12); bere buruaren aurka (15); bere buruaren eta (21); bere buruaren jabe (85); bere buruaren kontra (19); bere buruarengan (35); bere buruarentzat (47); bere buruari (1632); bere buruari buruz (12); bere buruari egiten (14); bere buruari eman (15); bere buruari ere (23); bere buruari esan (14); bere buruari esaten (12); bere buruari eta (25); bere buruari eutsi (21); bere buruari ez (14); bere buruari galdetu (24); bere buruari galdetzen (43); bere buruari galdezka (42); bere buruari hitz (11); bere buruari su (12); bere buruari uko (12); bere buruaz (766); bere buruaz bertze (17); bere buruaz beste (421); bere buruaz eta (13); bere buruko (15); bere burutik (21); bere buruz (13)

bere dantza (19); bere defentsa (23); bere demisionea (15); bere demostrazioak (11); bere denbora (96); bere denbora behar (15); bere denbora guztian (11); bere denborako (21); bere denboran (103); bere dendan (18); bere desira (12); bere dimisioa (15); bere diru (55); bere dirua (36); bere diska (21); bere diska berria (18); bere disko (14); bere distira (21); bere dohain (34); bere dohainak (42); bere doinu (13)

bere edertasun (21); bere edertasuna (18); bere edukia (11)

bere egia (41); bere egiazko (44); bere egile (11); bere egilea (15); bere egin (290); bere egin ditu (20); bere egin du (20); bere egin dute (14); bere egin eta (18); bere egin nahi (12); bere egin zituen (23); bere egin zuen (40); bere eginbeharra (28); bere eginbidea (18); bere eginez (23); bere egingo (19); bere eginkizun (13); bere eginkizuna (38); bere eginkizunak (11); bere egintza (23); bere egintzen (18); bere egintzen arabera (11); bere egitasmo (14); bere egitasmoa (21); bere egitea (17); bere egiteko (40); bere egitekoa (68); bere egitekoak (12); bere egiten (102); bere egiten ditu (11); bere egiten du (13); bere egitura (22); bere egoera (116); bere egoeraren (28); bere egoeraz (17); bere egoitza (69); bere egoitzan (19); bere egun (16); bere eguna (25); bere egunak (15); bere egunean (26); bere eguneroko (49); bere egunkaria (13)

bere ekarpena (53); bere ekarpena egin (16); bere ekarpenak (14); bere ekintza (34); bere ekintzak (15); bere ekintzen (25); bere ekoizpen (11); bere eliza (12); bere elkartasuna (15); bere emaitzak (14); bere emanaldia (13); bere emazte (174); bere emazte eta (19); bere emaztea (147); bere emaztea eta (19); bere emazteak (65); bere emaztearekin (86); bere emaztearen (56); bere emazteari (97); bere emazteari eta (12); bere energia (14); bere enpresa (21); bere enpresak (16)

bere era (12); bere erabaki (13); bere erabakia (73); bere erabakiak (29); bere erabakiaren (26); bere erabakiaren berri (17); bere erabilera (59); bere erabileraren (15); bere eragin (14); bere eragina (65); bere eragina izan (11); bere erantzukizuna (33); bere erantzukizunak (11); bere erantzuna (23); bere erara (109); bere eredua (14); bere eremua (16); bere eremuan (25); bere erlojuari (11); bere errealitate (23); bere errealitate objektiboa (11); bere errealitatea (13); bere erreferentzia (12); bere errege (18); bere erregealdiko (13); bere erregela (12); bere erregetza (11); bere erreinua (12); bere erretreta (11); bere erritmo (13); bere erritmoa (25); bere erritmoan (11); bere erroak (20); bere errua (64); bere errua aitortu (13); bere errugabetasuna (22); bere erruki (19); bere errukian (11); bere erruz (15); bere esanahi (16); bere esanahia (21); bere esanetan (367); bere esanetara (15); bere esentzia (13); bere eserlekua (11); bere eserlekuan (14); bere eskaera (16); bere eskaintza (27); bere esker (24); bere esker ona (19); bere eskola (70); bere eskolak (15); bere eskolako (16); bere esku (524); bere esku dagoen (22); bere esku dituen (22); bere esku du (13); bere eskua (78); bere eskuak (59); bere eskuan (22); bere eskuaz (15); bere eskubide (15); bere eskubidea (18); bere eskubideak (42); bere eskubideen (11); bere eskuek (14); bere eskuekin (18); bere eskuen (15); bere eskuetan (101); bere eskuetatik (14); bere eskuez (22); bere eskuin (15); bere eskuineko (17); bere eskuko (17); bere eskura (11); bere eskutik (25); bere eskuz (90); bere esparru (11); bere esparrua (12); bere esparruan (18); bere esperientzia (44); bere espiritu (11); bere espiritua (23); bere espos (33); bere espos lagunarekin (14); bere estatu (22); bere estilo (22); bere estiloa (35); bere estiloan (12); bere estrategia (17); bere estreinako (14)

bere etengabeko (11); bere etorkizun (11); bere etorkizuna (129); bere etorkizuna erabakitzeko (37); bere etorkizunaren (16); bere etorkizunari (18); bere etorkizunaz (15); bere etsai (15); bere etxe (110); bere etxea (115); bere etxean (444); bere etxean hartu (11); bere etxearen (22); bere etxeko (170); bere etxekoak (13); bere etxera (254); bere etxera eraman (23); bere etxera gonbidatu (13); bere etxera itzuli (12); bere etxera joan (30); bere etxerantz (11); bere etxerat (16); bere etxetik (72); bere euskal (24); bere euskara (17); bere existentzia (34); bere existentziaren (18); bere ez (48); bere ezagutza (32); bere ezaugarri (34); bere ezaugarriak (30); bere ezintasuna (13); bere ezker (16); bere ezkon (16); bere ezkontza (14); bere ezkutariari (12); bere ezpain (30); bere ezpainak (25); bere ezpainen (12); bere ezpainetan (13); bere ezpata (28)

bere fama (16); bere familia (94); bere familiak (29); bere familiako (32); bere familian (28); bere familiarekin (54); bere familiaren (51); bere familiari (30); bere fede (11); bere fedea (16); bere film (11); bere filosofia (33); bere forma (43); bere fruitua (19); bere fruituak (24); bere funtsezko (16); bere funtzioa (20)

bere gai (18); bere gaia (14); bere gain (1284); bere gain har (27); bere gain hartu (501); bere gain hartua (14); bere gain hartuko (70); bere gain hartuz (26); bere gain hartzea (40); bere gain hartzeko (90); bere gain hartzen (114); bere gainean (88); bere gainera (27); bere gainetik (20); bere gaitasun (13); bere galdera (21); bere ganat (22); bere ganat deitu (12); bere ganbaran (12); bere garai (16); bere garaia (15); bere garaian (610); bere garaian egin (13); bere garaiko (130); bere garaipen (19); bere garaipena (18); bere garairik (13); bere garapen (18); bere garrantzia (47); bere gau (11); bere gauza (26); bere gauzak (58); bere gaztaroan (11); bere gaztaroko (17); bere gazte (23); bere gela (55); bere gelako (37); bere gelan (162); bere gelan sartu (22); bere gelara (125); bere gelara itzuli (15); bere gelara joan (27); bere gelatik (30); bere generoan (13); bere geroa (14); bere gisa (81); bere gisako (47); bere gisan (30); bere gisara (44); bere giza (26); bere gizarte (21); bere gizon (21); bere gizona (20); bere gizonak (45); bere gizonei (19); bere gizonek (19); bere gizonekin (32); bere gobernu (16); bere gobernua (31); bere gobernuak (39); bere gobernuaren (27); bere gogara (35); bere gogo (27); bere gogoa (43); bere gogoan (33); bere gogoaren (29); bere gogoeta (36); bere gogoetak (23); bere gogoetetan (31); bere gogoko (29); bere gogora (14); bere gogoz (47); bere gogoz kontra (13); bere goi (14); bere golkorako (22); bere gora (12); bere gorabeherak (12); bere gordinean (14); bere gorpua (14); bere gorputz (150); bere gorputza (147); bere gorputza eta (11); bere gorputzak (21); bere gorputzarekin (19); bere gorputzaren (86); bere gorputzari (17); bere gorputzaz (11); bere gorputzean (40); bere gorputzeko (26); bere gorputzetik (12); bere gorpuzkera (12); bere gostuko (15); bere gosturat (12); bere grazia (36); bere grina (21); bere grinak (11); bere gudari (15); bere gudaroste (16); bere gudarostea (19); bere gudarostearekin (19); bere gudu (21); bere guraso (23); bere gurasoak (31); bere gurasoek (29); bere gurasoekin (12); bere gurasoen (36); bere gurutzea (18); bere gustuak (16); bere gustuko (26); bere gutuna (12); bere gutunean (17)

bere habia (12); bere hainbat (13); bere hamar (23); bere handitasuna (22); bere hanka (39); bere haragi (11); bere haragian (11); bere harrapakina (11); bere harri (12); bere harridura (22); bere harridurarako (12); bere harrokeria (13); bere harrotasuna (11); bere hartan (386); bere hartan dago (15); bere hartan iraun (19); bere hartan jarraituko (12); bere hartan jarraitzen (24); bere hartan utzi (22); bere hartan uztea (15); bere haserre (14); bere haserrea (32); bere hasierako (24); bere hatz (52); bere haur (40); bere haurra (22); bere haurrak (13); bere haurtzaroa (14); bere haurtzaroko (21); bere hautagaitza (50); bere hauteskunde (11); bere hautua (25); bere hedapen (13); bere heinean (28); bere helburu (48); bere helburu nagusia (11); bere helburua (164); bere helburua bete (11); bere helburua lortu (17); bere helburuak (28); bere helburuetarako (11); bere heriotza (48); bere heriotzako (12); bere heriotzaren (33); bere heriotzaz (11); bere herri (64); bere herria (119); bere herrialdea (14); bere herrialdean (29); bere herrialdeko (35); bere herrialdera (16); bere herrian (152); bere herriaren (85); bere herriaren alde (11); bere herriari (36); bere herriaz (13); bere herriko (105); bere herrira (65); bere herrira itzuli (15); bere herritarrak (15); bere herritarrei (11); bere herritarren (27); bere herritik (31); bere heziketa (12); bere hil (13); bere hilobian (15); bere hirian (14); bere hiriko (11); bere hiru (103); bere hiru seme (12); bere hirugarren (65); bere historia (101); bere historiako (45); bere historiako lehen (13); bere historian (45); bere historiaren (20); bere hitz (66); bere hitz egiteko (12); bere hitza (115); bere hitza bete (19); bere hitza jan (11); bere hitzak (97); bere hitzaldi (13); bere hitzaldia (32); bere hitzaldian (29); bere hitzei (12); bere hitzek (38); bere hitzekin (16); bere hitzen (30); bere hitzetan (156); bere hitzez (23); bere hizkera (14); bere hizkuntz (18); bere hizkuntza (54); bere hizkuntzan (42); bere hiztegian (17); bere horretan (672); bere horretan dirau (25); bere horretan jarraitu (25); bere horretan jarraituko (25); bere horretan jarraitzen (53); bere horretan mantendu (17); bere horretan mantentzea (12); bere horretan mantentzen (12); bere horretan utzi (41); bere horretan utziko (12); bere horretan uztea (24); bere hortz (28); bere hura (12); bere hurrengo (29); bere hutsunea (12)

bere ibilbide (81); bere ibilbidea (53); bere ibilbidean (49); bere ibilbidearen (23); bere ibilbideko (32); bere ibilera (34); bere idatzietan (11); bere idazkera (11); bere idazkietan (14); bere idazmahaiaren (11); bere ideia (67); bere ideiak (56); bere ideiekin (12); bere ideien (13); bere identitatea (18); bere ideologia (15); bere iharduteko (12); bere iharduteko ahalmena (11); bere ikasketak (20); bere ikasle (30); bere ikasleak (18); bere ikasleei (37); bere ikasleek (15); bere ikasleekin (24); bere ikasleen (12); bere ikerketa (25); bere ikusmoldea (31); bere ikuspegia (43); bere ikuspuntua (13); bere ile (87); bere ilea (19); bere iloba (36); bere indar (142); bere indar guztia (15); bere indar guztiaz (17); bere indarra (74); bere indarrak (34); bere indarraz (13); bere indarren (11); bere indarrez (19); bere independentzia (17); bere ingurua (15); bere inguruan (244); bere inguruan gertatzen (13); bere inguruko (67); bere ingurukoak (12); bere ingurukoek (12); bere ingurukoen (12); bere ingurura (22); bere interes (35); bere interesa (12); bere interesak (25); bere interesen (28); bere interesen arabera (17); bere iragan (13); bere iragana (20); bere iraganeko (15); bere irakasle (17); bere irakurketa (15); bere iritzi (24); bere iritzia (174); bere iritzia eman (36); bere iritziak (30); bere iritzian (27); bere iritziz (152); bere irizpideak (14); bere irri (23); bere irribarre (42); bere irrika (12); bere irudi (29); bere irudia (59); bere irudiak (11); bere irudiko (68); bere irudimena (14); bere irudimenean (12); bere isla (13); bere istorioa (34); bere itxura (69); bere itzal (15); bere itzala (40); bere itzulia (12); bere izaera (173); bere izaerak (15); bere izaeran (13); bere izaeraren (64); bere izaerari (15); bere izaeraz (11); bere izana (27); bere izana atxikitzeko (13); bere izanean (16); bere izate (39); bere izatea (37); bere izatean (19); bere izatearen (27); bere izateko (14); bere izatez (20); bere izeba (16); bere izen (69); bere izen ona (13); bere izena (386); bere izena daraman (11); bere izena eman (21); bere izena eta (14); bere izena ez (11); bere izenak (20); bere izenarekin (13); bere izenaren (22); bere izenaz (19); bere izenean (49); bere izenez (37); bere izenez deitu (15); bere izenik (15); bere izpiritu (17); bere izpiritua (22); bere izter (11)

bere jabea (13); bere jabetza (12); bere jainko (22); bere jainkoa (20); bere jainkoak (11); bere jainkoaren (26); bere jainkoari (24); bere jaioterria (18); bere jaioterrian (59); bere jaioterriko (17); bere jaioterrira (16); bere jaka (15); bere jakin (16); bere jakinduria (19); bere jakintza (12); bere jakituria (16); bere janaria (12); bere jantzi (28); bere jantziak (30); bere jarduera (54); bere jardun (14); bere jarduna (72); bere jardunaren (12); bere jardunari (12); bere jardunean (31); bere jarraitzaile (19); bere jarraitzaileak (23); bere jarraitzaileei (20); bere jarraitzaileek (20); bere jarraitzaileen (18); bere jarrera (161); bere jarrerari (15); bere jatorri (23); bere jatorria (23); bere jatorrizko (51); bere jaun (15); bere jaunaren (21); bere jaunari (11); bere jauregia (20); bere jauregian (16); bere jauregiko (11); bere jauregira (18); bere jaurtiketa (12); bere jendea (14); bere jo (13); bere joan (12); bere joera (26); bere jokabide (29); bere jokabidea (24); bere jokabidearen (14); bere jokaera (21); bere jokalari (15); bere jokalariak (16); bere jokalariei (31); bere jokalariek (21); bere jokalarien (15); bere jokatzeko (16); bere joko (39); bere jokoa (72); bere jokoak (20); bere jokoaren (14)

bere kabutan (20); bere kabuz (467); bere kabuz egin (11); bere kabuz erabaki (16); bere kalterako (12); bere kanpaina (18); bere kanta (14); bere kantu (40); bere kantuak (16); bere kapa (13); bere kapela (23); bere kargu (34); bere kargua (127); bere kargua utzi (35); bere kargua uzten (11); bere karguan (32); bere kargutik (39); bere kargutik kendu (13); bere karrera (19); bere kasa (285); bere kasua (16); bere kasuan (34); bere kausa (33); bere kemen (12); bere kezka (74); bere kezka eta (12); bere kezkak (35); bere kide (48); bere kideak (34); bere kideei (15); bere kideek (25); bere kideekin (15); bere kideen (25); bere kirol (155); bere kirol ibilbidea (27); bere kirol ibilbidean (24); bere kirol ibilbideko (45); bere koadernoan (12); bere kokapena (11); bere kolkorako (84); bere kolore (15); bere kolorea (13); bere kondu (36); bere konfiantza (18); bere konpromisoa (19); bere kontakizuna (13); bere kontra (105); bere kontrako (52); bere kontratua (17); bere kontrolpean (15); bere kontu (19); bere kontua (13); bere kontuak (23); bere kontura (46); bere kontzientzia (18); bere kopa (12); bere kultura (24); bere kutxa (18)

bere laburrean (13); bere lagun (298); bere lagun batek (11); bere laguna (73); bere lagunak (130); bere lagunarekin (33); bere lagunaren (37); bere lagunari (68); bere lagunei (55); bere lagunek (89); bere lagunekin (96); bere lagunen (43); bere lagunetako (18); bere lagunik (18); bere laguntza (53); bere laguntzaile (21); bere laguntzaileak (16); bere lan (239); bere lan egiteko (12); bere lana (589); bere lana egin (35); bere lana egiteko (11); bere lana egiten (36); bere lana eta (15); bere lanak (97); bere lanarekin (27); bere lanaren (90); bere lanari (54); bere lanaz (28); bere lanbidea (23); bere lanbidean (14); bere lanean (90); bere laneko (38); bere lanen (37); bere lanera (15); bere lanerako (15); bere lanetan (55); bere lanetik (14); bere langelan (11); bere langile (13); bere langileak (12); bere langintza (14); bere lanik (28); bere lankide (16); bere lankideak (12); bere lankideek (12); bere lanpostuari (11); bere larderia (17); bere larru (12); bere larruzko (11); bere lau (48); bere lau ehun (11); bere laugarren (24); bere lege (38); bere legea (28); bere legeak (31); bere legeen (11); bere legezko (11); bere lehen (554); bere lehen lana (11); bere lehen liburua (14); bere lehen partida (21); bere lehenbiziko (35); bere lehendabiziko (18); bere lehenengo (106); bere lehengo (49); bere lehengusu (34); bere lehentasuna (11); bere lehentasunak (13); bere leku (24); bere lekua (254); bere lekua hartu (12); bere lekuan (305); bere lekuan ipini (12); bere lekuan jarri (19); bere lekukotasuna (16); bere lekura (47); bere lekura itzuli (16); bere lekutik (73); bere lepo (13); bere lepoa (11); bere liburu (59); bere liburua (53); bere liburuak (42); bere liburuan (47); bere liburuaren (16); bere liburuen (16); bere liburuetako (12); bere liburuetan (26); bere literatur (17); bere literatura (20); bere logela (19); bere logelako (18); bere logelan (34); bere logelara (28); bere lorian (16); bere lur (24); bere lurra (13); bere lurrak (15); bere lurralde (14); bere lurraldea (16); bere lurraldean (26); bere lurraldearen (12); bere lurraldetik (20); bere lurrean (12); bere lurretan (25)

bere magalean (12); bere mahai (18); bere mahaia (11); bere mahaian (16); bere mahaira (24); bere maila (118); bere maila ematen (11); bere mailako (18); bere mailan (20); bere mailean (11); bere maisu (14); bere maitale (18); bere maitalea (18); bere maitasun (22); bere maitasuna (37); bere maitasunaren (11); bere maitea (11); bere maitearen (14); bere makila (107); bere makila magikoa (50); bere makila magikoaz (13); bere makilaren (11); bere marka (37); bere martxa (13); bere martxan (11); bere mementuan (11); bere memoria (22); bere mende (37); bere mendean (14); bere mendeko (22); bere mendekua (13); bere meneko (16); bere menpe (40); bere menpean (26); bere menpeko (23); bere mesederako (11); bere mezua (41); bere mihi (11); bere mina (12); bere mingain (12); bere mintzaldia (12); bere mintzaldian (13); bere modu (18); bere moduan (21); bere modura (49); bere moldean (14); bere momentuan (13); bere morroi (13); bere muga (31); bere mugak (67); bere mugen (19); bere mugimendu (15); bere mugimenduak (12); bere multzoko (12); bere mundu (37); bere mundua (26); bere munduan (16); bere musika (60); bere musikan (12); bere musikaren (11); bere musikari (20); bere mutil (21); bere mutilak (11); bere mutur (14)

bere nagusi (18); bere nagusia (39); bere nagusiak (18); bere nagusiaren (45); bere nagusiari (24); bere nagusitasuna (33); bere nahi (11); bere nahia (82); bere nahiaren (21); bere nahierara (13); bere neba (18); bere neska (44); bere neska laguna (13); bere neurri (14); bere neurria (22); bere neurrian (43); bere neurrira (15); bere nobela (14); bere nortasun (46); bere nortasuna (100); bere nortasunaren (23); bere nortasunari (14)

bere objektua (23); bere obra (144); bere obrak (41); bere obran (24); bere obraren (44); bere obrari (15); bere obrarik (16); bere obretan (13); bere odol (22); bere odola (25); bere ofizioa (14); bere oharrak (16); bere oharrean (11); bere ohe (27); bere ohean (56); bere ohetik (11); bere ohiko (174); bere ohizko (24); bere ohorea (16); bere oihal (13); bere oin (30); bere oinak (11); bere oinarri (44); bere oinarria (16); bere oinarrian (18); bere oinarrizko (23); bere oinek (12); bere oinen (20); bere oinetan (26); bere omenez (22); bere on (16); bere ondasun (44); bere ondasun guztiak (22); bere ondasunak (39); bere ondasunen (11); bere ondoan (262); bere ondoko (32); bere ondora (25); bere ondoren (11); bere ondorengo (17); bere ondorio (34); bere ondorioa (11); bere ondorioak (44); bere ondotik (42); bere onean (24); bere onena (41); bere onena eman (11); bere onenak (16); bere onenean (19); bere onera (353); bere onera ekarri (16); bere onera ekartzeko (18); bere onera etorri (87); bere onera etorriko (11); bere onera etortzen (22); bere onera itzuli (41); bere onera itzultzen (13); bere onerako (13); bere onespena (12); bere onetatik (13); bere onetik (288); bere onetik atera (51); bere onetik aterata (84); bere onetik ateratzen (44); bere onetik aterea (25); bere onetik irtenda (18); bere oniritzia (17); bere ontzia (16); bere onura (11); bere orbita (11); bere ordaina (17); bere ordena (16); bere ordez (89); bere ordezkari (26); bere ordezkariak (20); bere ordezkoa (16); bere ordu (15); bere orduko (11); bere oroimena (12); bere oroimenean (12); bere oroitzapen (11); bere oroitzapenak (21); bere osaba (33); bere osabaren (13); bere osagai (12); bere osasun (42); bere osasun egoera (19); bere osasuna (13); bere osoan (63); bere osotasunean (250); bere ospea (21)

bere paper (13); bere papera (19); bere paperak (16); bere parean (11); bere parte (35); bere parte hartzea (26); bere partea (64); bere partetik (12); bere partida (36); bere patua (52); bere pentsaera (14); bere pentsamendu (19); bere pentsamendua (17); bere pentsamenduak (25); bere pentsamenduaren (18); bere pentsamenduetan (16); bere pertsonaia (26); bere pertsonaiak (19); bere pipa (15); bere pistan (24); bere pisua (18); bere plana (41); bere poema (27); bere poemak (19); bere poesia (11); bere politika (36); bere politikaren (14); bere poltsa (21); bere poltsikotik (11); bere porrota (11); bere portaera (13); bere posizioa (11); bere postua (36); bere postuan (21); bere poza (29); bere premia (15); bere presentzia (36); bere prezioa (16); bere produktuak (14); bere programa (31); bere proiektu (26); bere proiektua (32); bere proiektuak (12); bere promesa (12); bere proposamena (57); bere proposamenak (24)

bere rola (15)

bere sabel (15); bere sabelean (11); bere saila (16); bere sailean (20); bere sakelatik (23); bere samina (13); bere saretarat (19); bere saretarat bildu (12); bere saria (22); bere sarrera (14); bere sasoi (33); bere sasoia (12); bere sasoian (13); bere sei (17); bere sekretu (13); bere sekretua (15); bere selekzioarekin (22); bere seme (351); bere seme alaba (19); bere seme alabak (36); bere seme alabei (16); bere seme alabek (12); bere seme alabekin (11); bere seme alaben (17); bere seme bakarra (12); bere semea (129); bere semeak (69); bere semearekin (18); bere semearen (66); bere semeari (54); bere semeei (16); bere semeen (16); bere senar (77); bere senar zenarekin (13); bere senarra (119); bere senarrak (30); bere senarrarekin (37); bere senarraren (75); bere senarrari (30); bere senean (20); bere senera (29); bere senetik (25); bere senide (20); bere senideak (20); bere senideei (12); bere senideek (14); bere senideen (13); bere sentimendu (11); bere sentimenduak (24); bere sentimenduen (11); bere sexualitatea (11); bere sinadura (12); bere sistema (25); bere soineko (24); bere soinu (11); bere soinua (15); bere soldadu (14); bere soldaduak (13); bere soldata (18); bere sorbalda (26); bere sorkuntza (12); bere sorreratik (12); bere sort (69); bere sort herrian (25); bere sorterrian (19); bere sorterriko (11); bere sorterrira (13); bere su (11); bere sudur (28); bere sustengua (12); bere sustraiak (11)

bere talde (62); bere talde ohiaren (19); bere taldea (102); bere taldeak (130); bere taldean (22); bere taldearekin (41); bere taldearen (50); bere taldearentzat (11); bere taldeari (32); bere taldekide (24); bere taldekideak (17); bere taldekideekin (14); bere taldeko (44); bere telefono (13); bere teman (11); bere teoria (34); bere tesia (18); bere testuinguru (14); bere testuinguruan (24); bere toki (23); bere tokia (180); bere tokian (144); bere tokira (20); bere tokitik (23); bere tresna (24); bere tristura (11); bere tropak (12); bere txanda (36); bere txikian (21); bere txokoa (15); bere txokoan (14); bere txostena (19); bere txostenean (30)

bere udako (11); bere ume (15); bere umea (17); bere umeak (16); bere umore (18); bere une (16); bere ur (15); bere urrezko (35); bere urtebetetze (14); bere urteko (78); bere urteko biltzar (31); bere usaiako (23); bere usaina (14); bere uste (18); bere ustea (13); bere ustean (11); bere ustetan (135); bere ustez (565); bere ustezko (19)

bere web (30); bere web orrian (18); bere webgunean (27)

bere xarma (16); bere xede (20); bere xedea (40); bere xedeak (12); bere xokoan (16)

bere zain (41); bere zakil (17); bere zakila (19); bere zalantzak (13); bere zaldi (26); bere zaldia (20); bere zaldiaren (12); bere zaldun (12); bere zaleen (32); bere zaleen aurrean (22); bere zama (16); bere zango (22); bere zati (31); bere zatia (22); bere zatiak (13); bere zazpi (13); bere zelaian (31); bere zenbait (11); bere zentzu (24); bere zentzua (19); bere zerbitzari (61); bere zerbitzaria (12); bere zerbitzariak (14); bere zerbitzariei (15); bere zerbitzarien (11); bere zerbitzu (15); bere zerbitzua (15); bere zerbitzuak (13); bere zerbitzuko (11); bere zerbitzura (16); bere zeregin (19); bere zeregina (62); bere zereginetan (14); bere zereginetara (14); bere zerrenda (17); bere ziegan (15); bere zokoan (11); bere zoria (11); bere zorion (11); bere zoriona (12); bere zoroak (17); bere zoroak bizi (15); bere zorroan (12); bere zurezko (11)

berean bere (46); berehala bere (22); beretzat eta bere (11); berez bere (17); bereziki bere (25); berria bere (19); berriak bere (33); berriro bere (100); berriro ere bere (20); berriz bere (54); berriz ere bere (30); bertan bere (35); bertsolariak bere (14); bestea bere (15); besteak bere (19); bete du bere (11); bete zuen bere (32); beti bere (169); beti bere hartan (11); betiere bere (11); betiko bere (15); beza bere (14); bezala bere (90); bidea bere (11); bidez bere (31); biezaio bere (14); biezaio bere buruari (11); biltzarrak bere (12); biltzen ditu bere (15); bitartean bere (24); bitartez bere (33); bizi da bere (11); bizi zen bere (19); bizia bere (20); bizitza bere (20); bota zuen bere (45); burua bere (69); burua eta bere (23); buruak bere (11); buruz bere (20); buruzagiak bere (12); buruzko bere (56); bushek bere (17)

da bere (1419); da bere azken (22); da bere baitan (21); da bere burua (24); da bere helburua (16); da bere izena (14); da bere lana (20); da bere lehen (11); da bere onera (12); da eta bere (79); da nork bere (21); dabil bere (26); dadila bere (11); dadin bere (18); dago bere (171); dago eta bere (15); dagoela bere (37); dagoen bere (17); dagoeneko bere (22); daiteke bere (33); daki bere (19); darama bere (18); daude bere (25); dauka bere (82); dauka bere burua (14); dauku bere (16); david bere (17); davidek bere (21)

dela bere (196); dela eta bere (21); delako bere (20); delarik bere (13); den bere (140); den eta bere (13); dena bere (97); denak bere (43); denbora bere (12); denborak bere (16); denboraldiko bere (13); dezagun bere (11); dezake bere (53); dezala bere (68); dezan bere (35)

die bere (69); digu bere (26); dik bere (25); dio bere (406); dio bere buruari (124); diogu bere (11); diola bere (20); dion bere (17); diot bere (16); diote bere (45); dira bere (165); direla bere (15); diren bere (38); dirua bere (11); dit bere (28); ditu bere (799); ditu bere baitan (44); ditu bere gain (26); ditu bere lanak (13); ditu eta bere (22); dituela bere (88); dituen bere (52); ditut bere (12); dituzte bere (22); ditzake bere (16); ditzala bere (19); dizkie bere (13); dizkio bere (45); dizu bere (18)

doktorea bere (11); doktoreak bere (12); doluminak bere (11); donostia bere (20)

du bere (3016); du bere alde (24); du bere artean (19); du bere azken (29); du bere baitan (59); du bere bidea (26); du bere biltzar (29); du bere bizi (14); du bere bizia (13); du bere bizitza (12); du bere burua (310); du bere buruaz (11); du bere egoitza (11); du bere esku (20); du bere gain (79); du bere helburua (13); du bere hitza (12); du bere iritzia (13); du bere izena (14); du bere jokoa (11); du bere kargua (15); du bere kirol (13); du bere lana (46); du bere lehen (21); du bere lekua (24); du bere tokia (19); du bere urteko (27); du eta bere (49); du jaunak bere (11); duela bere (281); duela bere burua (32); duela eta bere (19); duelako bere (38); duelarik bere (17); duen bere (157); duena bere (45); duenak bere (40); dugu bere (138); dugu bere azken (83); duk bere (17); dut bere (94); dute bere (149); dutela bere (20); duten bere (18); duzu bere (35)

ea bere (40); eajk bere (19); eak bere (11); ederra bere (16); edo bere (348); edo bere burua (17); edota bere (33); eek bere (12); egia bere (15); egileak bere (23); egin bere (65); egin biezaio bere (12); egin dio bere (14); egin ditu bere (28); egin du bere (163); egin eta bere (56); egin zen bere (44); egin zidan bere (12); egin zien bere (19); egin zion bere (78); egin zituen bere (44); egin zuela bere (13); egin zuen bere (281); egin zuten bere (20); egina zuen bere (13); eginen du bere (24); eginez bere (19); egingo bere (11); egingo da bere (11); egingo du bere (24); eginik bere (13); egitea bere (14); egiteko bere (24); egiten bere (42); egiten da bere (19); egiten dio bere (16); egiten ditu bere (18); egiten du bere (65); egiten zion bere (20); egiten zituen bere (22); egiten zuen bere (65); egoera bere (36); egoera bere onera (17); egoerak bere (22); egoerak bere horretan (14); egon bere (11); egon zen bere (14); egun batez bere (11); egun bere (32); egun hartan bere (12); egunean bere (20); egunero bere (13); egunetan bere (11); eguzkia bere (11); eguzkiak bere (29); ek bere (103); ekin zion bere (21); eko bere (13); elizak bere (24); elkarteak bere (95); elkarteak bere biltzar (23); elkarteak bere urteko (11); emakume batek bere (15); emakumea bere (33); emakumeak bere (40); eman bere (35); eman dio bere (14); eman ditu bere (14); eman du bere (36); eman eta bere (16); eman zien bere (17); eman zion bere (67); eman zituen bere (14); eman zizkion bere (11); eman zuen bere (30); emanez bere (17); ematen bere (23); ematen dio bere (19); ematen du bere (11); ematen zion bere (15); ematen zuen bere (19); emaztea bere (11); emazteak bere (27); enpresak bere (32); entrenatzaileak bere (22); entzun zuen bere (20); epaileak bere (23); erabaki zuen bere (18); erabakia bere (13); erabakiak bere (11); erabat bere (19); erabili zuen bere (11); erakundeak bere (33); erakundeak bere gain (12); erakusten du bere (21); erakutsi du bere (16); erakutsi zuen bere (19); eraman zuen bere (20); erantzukizuna bere (42); erantzukizuna bere gain (40); erantzun zion bere (13); erasoa bere (18); erasoa bere gain (17); ere baditu bere (20); ere badu bere (46); ere bazuen bere (14); ere bere (964); ere bere baitan (12); ere bere burua (18); ere bere egin (12); ere bere gain (20); ere bere lana (11); ere bere lekua (14); ere bere tokia (15); ere ez bere (13); ereman du bere (13); erregea bere (23); erregeak bere (52); esan bere (13); esan du bere (20); esan zidan bere (15); esan zien bere (34); esan zion bere (97); esan zuen bere (120); esaten dio bere (16); esaten zion bere (22); esaten zuen bere (22); eseri zen bere (13); eskaini zion bere (17); eskaini zuen bere (12); eskatu zion bere (16); eskua bere (29); eskuak bere (24); espainiak bere (15); espainiako gobernuak bere (14); estatuak bere (39); etak bere (46); etengabe bere (13); etorri zen bere (15); etxeak bere (12); etxean bere (11); euskal gizarteak bere (31); euskal herria bere (50); euskal herriak bere (125); euskal herriari bere (11); euskaltzaindiak bere (11); euskarak bere (30); eusko jaurlaritzak bere (18); ez badu bere (16); ez baita bere (20); ez baitu bere (30); ez baitzuen bere (20); ez bakarrik bere (15); ez bere (284); ez bere baitan (13); ez bere burua (15); ez da bere (129); ez dago bere (42); ez dagoela bere (16); ez dela bere (33); ez dio bere (20); ez dira bere (18); ez ditu bere (46); ez dituela bere (11); ez du bere (322); ez duela bere (73); ez dute bere (14); ez eta bere (24); ez luke bere (14); ez zegoen bere (18); ez zekien bere (11); ez zela bere (33); ez zen bere (116); ez zeukan bere (13); ez zion bere (44); ez zituen bere (24); ez zuela bere (52); ez zuen bere (264); ez zuten bere (17); ezagutu zuen bere (14); ezagutzen bere (12); ezagutzen du bere (13); ezarri zuen bere (11); ezen bere (44); ezer bere (21); ezin da bere (13); ezin du bere (33); ezin duela bere (13); ezta bere (66)

frantziak bere (21); frantzisko bere (41); frantziskok bere (68)

gabe bere (89); gabe eta bere (20); gabeko bere (11); gaia bere (17); gainean bere (32); gaineko bere (11); gainera bere (33); gainetik bere (17); gaitu bere (13); galdetu zion bere (48); galdetzen dio bere (19); galdetzen zion bere (20); galdu bere (12); galdu zuen bere (14); ganden astean bere (43); gaur bere (27); gauza bakoitza bere (28); gauza bere (23); gauza guztiak bere (18); gauzak bere (116); gauzak bere lekuan (15); gauzak bere onera (19); gauzak bere onetik (14); gauzak bere tokian (12); gazte batek bere (13); gaztea bere (25); gazteak bere (39); gehiago bere (58); gelditu zen bere (13); genuen bere (17); geratu zen bere (32); gero bere (158); gero bere burua (13); geroago bere (11); geroztik bere (14); gisa bere (33); gizakia bere (41); gizakiak bere (80); gizakiak bere burua (16); gizarteak bere (44); gizarteak bere etorkizuna (16); gizon bat bere (14); gizon batek bere (19); gizona bere (83); gizona bere bakardadean (22); gizonak bere (106); gobernua bere (19); gobernuak bere (69); gogoan bere (12); gorputza bere (23); gorputzak bere (17); gutxiago bere (15); gutxienez bere (11); guziak bere (18); guztia bere (56); guztiak bere (125); guztiak bere baitan (12); guztian bere (13); guztiei bere (17); guztiek bere (24); guztietan bere (16); guztiz bere (13)

haatik bere (31); haiek bere (28); haietan bere (12); hain bere (14); hala bere (17); halako batean bere (11); han bere (47); handia bere (11); handiak bere (18); handiena bere (12); hantxe bere (15); har dezala bere (11); harekin bere (14); hari bere (22); harik eta bere (38); hark bere (210); hark bere burua (11); hark ere bere (18); harry bere (27); harryk bere (74); hartan bere (81); hartu bere (24); hartu ditu bere (17); hartu du bere (56); hartu eta bere (74); hartu zituen bere (27); hartu zuen bere (104); hartuko ditu bere (13); hartuko du bere (35); hartzeko bere (13); hartzen bere (13); hartzen ditu bere (15); hartzen du bere (35); hartzen zuen bere (15); hasi da bere (14); hasi zen bere (66); hasi zuen bere (33); hasieran bere (23); hau bere (128); hau eta bere (12); hauek bere (18); haurra bere (18); hemen bere (36); hemingwayk bere (13); hermionek bere (12); herri bakoitzak bere (26); herri batek bere (12); herri honek bere (12); herria bere (68); herria bere osotasunean (27); herriak bere (179); herriak bere eskola (44); herriak bere etorkizuna (17); herriak bere gain (11); herrialde bakoitzak bere (31); herrian bere (11); herriari bere (16); hiria bere (16); hitza bere (20); hitzak bere (37); hizkuntzak bere (15); hona bere (13); honek bere (186); honela bere (16); honela zioen bere (19); honetan bere (46); honi bere (19); hor bere (32); hori bere (282); hori bere gain (22); hori da bere (40); horiek bere (64); horietako bakoitzak bere (12); horietan bere (11); horregatik bere (20); horrek badu bere (20); horrek bere (268); horrek ere bere (15); horrekin bere (15); horrela bere (26); horretan bere (50); horri bere (18); hortan bere (19); hortik bere (13); hunek bere (41); huntan bere (18); hura bere (187)

ia bere (53); iaz bere (12); ibarretxek bere (15); ibili zen bere (11); idatzi zituen bere (12); idatzi zuen bere (32); idazleak bere (70); igandean bere (11); ikusi bere (13); ikusi du bere (24); ikusi eta bere (11); ikusi zuen bere (76); ikusten bere (16); ikusten du bere (51); ikusten zuen bere (36); imanolek bere (17); inguruan bere (13); inoiz bere (50); inor bere (30); inork bere (60); inork bere burua (12); irabazi zuen bere (11); iragarri zuen bere (15); irak bere (16); irakasleak bere (18); irakurleak bere (13); ireki eta bere (12); iruditzen zitzaion bere (11); irujok bere (12); ispiluan bere (14); israel bere (15); israelek bere (21); itzuli eta bere (15); itzuli zen bere (30); izan bere (107); izan da bere (92); izan dira bere (11); izan ditu bere (25); izan du bere (70); izan zela bere (14); izan zen bere (156); izan zion bere (19); izan ziren bere (21); izan zituen bere (34); izan zuen bere (164); izana bere (15); izango bere (33); izango da bere (46); izango ditu bere (16); izango du bere (51); izango zen bere (12); izatea bere (30); izateko bere (19); izaten du bere (14); izaten zuen bere (11); izeneko bere (22); izpirituak bere (18)

jada bere (32); jadanik bere (31); jaiki eta bere (11); jainkoa bere (24); jainkoak bere (163); jainkoak bere ganat (12); jakin bere (12); jakobek bere (14); jarraitu zuen bere (16); jarraitzen du bere (11); jarri bere (16); jarri du bere (20); jarri eta bere (20); jarri zen bere (17); jarri zion bere (12); jarri zituen bere (11); jarri zuen bere (29); jaso zuen bere (15); jauna bere (54); jaunak bere (256); jaunak bere buruari (21); jaunak bere herria (16); jaunari bere (13); jaungoikoak bere (13); jaurlaritzak bere (42); jendea bere (33); jendeak bere (61); jeneralak bere (11); jesus bere (13); jesusek bere (18); jimmyk bere (12); jo zuen bere (43); joan bere (16); joan eta bere (18); joan zen bere (54); jokatu zuen bere (12); josek bere (23); jotzen du bere (13); jotzen zuen bere (11)

k bere (117); k bere aldetik (13); kapitainak bere (22); kasik bere (11); klara eta bere (11); kontra bere (21); kontrola bere (14); kontrola bere gain (11); kontseiluak bere (15); konturatu zen bere (11); kristok bere (23)

lagunak bere (14); lagundu dugu bere (38); lana bere (23); lana bere gain (11); lanak bere (16); laster bere (25); legea bere (13); legebiltzarrak bere (14); lehen aldiz bere (14); lehen bere (16); lehen ministroak bere (14); lehenago bere (27); lehendakariak bere (18); lehenik bere (18); lezake bere (15); liburua bere (15); lioke bere (11); liteke bere (15); litzateke bere (30); lortu bere (17); lortu du bere (14); lortu zuen bere (31); lucy bere (11); luke bere (76); lukeela bere (13); lurrak bere (18); lurrean bere (11)

maite zuen bere (16); martinek bere (27); mikel bere (15); mikelek bere (16); milosevicek bere (12); ministroak bere (33); mintzatu zen bere (12); mundua bere (27); munduak bere (14); munduan bere (11); mutila bere (15); mutilak bere (16)

nafarroak bere (12); nagusia bere (23); nagusiak bere (46); nahi bere (67); nahi du bere (41); nahi izan bere (17); nahi zuen bere (34); nahiz bere (33); nahiz eta bere (90); naiz bere (22); naturak bere (14); nau bere (17); nengoen bere (11); neska bere (19); neskak bere (28); ni bere (47); nik bere (45); ninak bere (11); ninduen bere (44); nintzen bere (32); nion bere (32); nituen bere (24); nola bere (49); non bere (63); nor bere (434); nor bere aldetik (36); nor bere buruaren (16); nor bere etxera (25); norak bere (12); norbait bere (24); norbaitek bere (64); norbera bere (30); norberak bere (125); norberak bere burua (16); nori bere (28); nork bere (909); nork bere aldetik (31); nork bere bidea (11); nork bere burua (112); nork bere buruaren (11); nork bere buruari (40); nuen bere (90)

ohiak bere (22); omen zen bere (13); omen zuen bere (29); onak bere (11); onartu zuen bere (11); ondoan bere (18); ondoren bere (66); ondorioz bere (18); ondotik bere (12); orai bere (11); orain arte bere (12); orain bere (115); oraindik bere (65); oraino bere (38); ordea bere (18); orduan bere (108); ordura arte bere (11); ordurako bere (14); oro bere (35); orok bere (30); osabak bere (22); oso bere (25); osoa bere (36); osoan bere (20); osoki bere (11); osorik bere (11); ospatu ditu bere (15); ospatzen bere (12); ospatzen ditu bere (11); ote zen bere (17); ote zuen bere (26)

partida bere (16); pentsatu zuen bere (24); pentsatzen du bere (11); pixkanaka bere (14); pozik bere (16); ppk bere (16); presidentak bere (12); presidenteak bere (38); presoak bere (13); proiektua bere (11); pse eek bere (12); psoek bere (17); publikoak bere (13)

realak bere (18); ronek bere (12); ruche jaunak bere (35)

salatu zuen bere (11); san frantzisko bere (11); san frantziskok bere (15); santuak bere (31); sarak bere (12); sartu eta bere (20); sartu zen bere (16); sartu zuen bere (17); segitu dugu bere (44); sekula bere (27); semea bere (23); semeak bere (13); senarrak bere (13); sentitu zuen bere (33); sentitzen zuen bere (30); sethek bere (11); soilik bere (31); sortu zuen bere (11); sumatu zuen bere (14)

talde bakoitzak bere (15); talde batek bere (16); taldea bere (15); taldeak bere (127); taldeak bere gain (11); tasak bere (12); txitxikovek bere (29); txitxikovek bere artean (19)

udalak bere (17); ukan du bere (15); ukanen du bere (12); ukatu bere (11); une hartan bere (11); unibertsitateak bere (12); ura bere (19); urak bere (14); urte bere (17); urtean bere (25); urteetan bere (19); urteko bere (16); urtetan bere (11); urtez bere (18); uste bere (22); uste dut bere (17); ustez bere (63); utzi bere (17); utzi du bere (21); utzi eta bere (25); utzi zion bere (12); utzi zituen bere (12); utzi zuen bere (77); uzten bere (12); uzten du bere (12)

zaharra bere (12); zaharrak bere (18); zaigu bere (12); zaio bere (67); zaiola bere (17); zait bere (17); zaizkio bere (12); zara bere (12); zauku bere (12)

zebilen bere (19); zegoela bere (37); zegoen bere (182); zegoen eta bere (12); zehar bere (12); zein bere (137); zein bere aldetik (19); zein den bere (39); zein zen bere (15); zeina bere (11); zeinak bere (17); zeinek bere (53); zekien bere (19); zela bere (205); zela eta bere (27); zelako bere (21); zelarik bere (13); zen bere (1552); zen bere aita (11); zen bere aulkian (13); zen bere azken (11); zen bere baitan (23); zen bere burua (20); zen bere buruarekin (16); zen bere buruaz (13); zen bere garaian (17); zen bere izena (13); zen bere lehen (12); zen bere onera (17); zen eta bere (103); zenean bere (16); zenetik bere (13); zeraman bere (15); zerbait bere (11); zeren bere (44); zeuden bere (18); zeukala bere (12); zeukan bere (85); zeukan bere burua (19); zeuzkan bere (15); zezakeen bere (23)

zian bere (15); zidan bere (78); zien bere (189); zigun bere (22); zihoan bere (22); zioen bere (64); zioen bere artean (29); zioen bere baitan (14); ziola bere (48); ziola bere buruari (13); zion bere (895); zion bere burua (17); zion bere buruari (315); zion bere lagunari (15); zion eta bere (13); zioten bere (60); zirela bere (12); ziren bere (163); zirudien bere (20); zituela bere (59); zituen bere (773); zituen bere baitan (12); zituen bere begi (14); zituen bere burua (11); zituen bere gain (21); zituen bere lehen (13); zituen eta bere (21); zituzten bere (20); zitzaidan bere (14); zitzaien bere (11); zitzaiola bere (14); zitzaion bere (140); zitzaizkion bere (13); zizkien bere (13); zizkion bere (73); zizkion bere buruari (19)

zuela bere (269); zuela bere burua (37); zuela eta bere (15); zuelako bere (25); zuelarik bere (19); zuen atzo bere (30); zuen bere (3631); zuen bere ahots (12); zuen bere alderdiak (23); zuen bere artean (96); zuen bere aurrean (15); zuen bere azken (30); zuen bere baitan (103); zuen bere bizitza (26); zuen bere bizitzan (14); zuen bere burua (462); zuen bere buruaren (13); zuen bere buruaz (17); zuen bere esku (15); zuen bere gain (62); zuen bere garaian (30); zuen bere gorputz (12); zuen bere helburua (22); zuen bere inguruan (13); zuen bere izena (14); zuen bere kolkorako (17); zuen bere lana (45); zuen bere lehen (37); zuen bere lehenengo (12); zuen bere lekua (14); zuen bere taldea (12); zuen eta bere (83); zuen txitxikovek bere (24); zuena bere (26); zuenean bere (22); zukeen bere (17); zutela bere (19); zuten bere (197); zuzendariak bere (17); zuzendaritzak bere (17); zuzendu zuen bere (11); zuzenean bere (12)

aebek beren (11); anaiek beren (17); ari dira beren (20); ari ziren beren (11); arte beren (12); artean beren (11); asko beren (16); askok beren (35); aurrean beren (16); azkenean beren (18)

badira beren (12); badituzte beren (29); badute beren (63); badutela beren (11); bai beren (27); bai eta beren (12); baina beren (116); baita beren (22); baitira beren (17); baitituzte beren (17); baitute beren (51); baitziren beren (12); baitzituzten beren (18); baitzuten beren (34); baizik beren (15); baizik eta beren (24); bakarrik beren (14); baldin eta beren (11)

bat beren (52); batean beren (19); batek beren (11); batzu beren (16); batzuek beren (65); batzuk beren (47); bazuten beren (16); begiak beren (17); behar dute beren (21); behar zuten beren (13); berean beren (13); berek beren (14)

beren agintea (14); beren aita (29); beren aldarrikapenak (16); beren alde (54); beren aldetik (122); beren ama (25); beren arbasoen (28); beren ardurapean (12); beren armak (15); beren arrangurak (17); beren artean (375); beren artean ere (11); beren arteko (181); beren asmo (13); beren asmoa (14); beren ateak (12); beren atxikimendua (17); beren aukera (12); beren aurrean (21); beren aurreko (11); beren azken (82); beren azken egoitzarat (24)

beren baia (12); beren baitako (14); beren baitan (207); beren baitara (15); beren baitarik (28); beren balioa (14); beren barne (20); beren begi (18); beren bekatuak (11); beren benetako (11); beren beregi (63); beren berezko (19); beren betiko (15); beren bi (25); beren bide (13); beren bidea (41); beren bidean (20); beren bideari (15); beren bidetik (11); beren bigarren (33); beren bihotz (20); beren biltzar (26); beren biltzar nagusia (20); beren bitartez (14); beren bizi (46); beren bizia (58); beren bizian (17); beren bizimodua (11); beren bizitza (68); beren bizitzak (14); beren bizitzako (14); beren bizitzan (13); beren borondatez (34); beren borroka (11)

beren buru (27); beren burua (443); beren buruak (262); beren buruarekin (17); beren buruaren (36); beren buruari (98); beren buruaz (103); beren buruaz beste (61); beren buruei (49); beren buruen (35); beren buruez (19); beren buruzagi (12)

beren dantza (17); beren denbora (23); beren diru (19)

beren eginkizuna (21); beren egiteko (13); beren egitekoa (12); beren egoera (42); beren egoitza (24); beren eguneroko (28); beren ekarpena (11); beren ekarpenak (18); beren ekintzak (11); beren elkartasuna (13); beren emazte (28); beren emazte eta (19); beren erabakia (12); beren erabilera (16); beren erakasle (11); beren erara (11); beren esanetan (36); beren esku (85); beren eskubide (18); beren eskubideak (34); beren eskuetan (21); beren eskuz (18); beren eta (19); beren etorkizuna (44); beren etorkizuna erabakitzeko (17); beren etxe (37); beren etxea (21); beren etxeak (25); beren etxean (42); beren etxeetan (48); beren etxeetara (26); beren etxeetatik (28); beren etxeko (19); beren etxera (18); beren etxetik (13)

beren familia (18); beren familiekin (15); beren familieri (27); beren familieri eta (19)

beren gain (208); beren gain hartu (70); beren gain hartzeko (12); beren gain hartzen (21); beren garaian (25); beren gisa (17); beren gisako (16); beren gisara (12); beren giza (11); beren gogara (17); beren gorputz (17); beren gorputza (11); beren gorputzak (16)

beren hartan (15); beren haur (25); beren haurrak (34); beren helburu (11); beren helburua (27); beren helburuak (20); beren herri (21); beren herria (23); beren herrian (30); beren herriaren (21); beren herrietako (11); beren herrietan (17); beren herriko (29); beren herritik (14); beren hiru (16); beren historia (12); beren hitza (17); beren hizkuntza (40); beren hizkuntzan (17); beren horretan (21)

beren ideiak (16); beren ikasketak (11); beren ikusmoldea (14); beren indar (22); beren indarra (16); beren indarrak (15); beren inguruan (41); beren interes (12); beren interesak (14); beren interesen (16); beren iritzia (40); beren iritziak (12); beren iritziz (13); beren itxura (14); beren izaera (22); beren izen (13); beren izena (37); beren izenak (24)

beren jainko (26); beren jainkoa (14); beren jainkoaren (14); beren jantzi (21); beren jantziak (15); beren jarrera (36); beren jatorrizko (31); beren jokabide (14)

beren joko (11); beren jokoa (15); beren kabuz (124); beren kantu (15); beren kasa (50); beren kezka (11); beren kezkak (12); beren kondu (11); beren kontra (13); beren kontrako (12); beren kultura (11)

beren lagun (23); beren lagunekin (12); beren laguntza (30); beren lan (53); beren lana (162); beren lana egin (17); beren lana egiten (11); beren lanak (61); beren lanaren (33); beren lanari (12); beren lanean (23); beren laneko (11); beren lanen (13); beren lau (17); beren lege (11); beren lehen (133); beren lehen haurra (17); beren lehen haurrari (32); beren lehengo (11); beren lekua (34); beren lekuan (32); beren lekuetan (12); beren lekukotasuna (16); beren liburuak (15); beren lur (16); beren lurrak (15); beren lurraldean (19); beren lurraldetik (23); beren lurrean (11); beren lurretan (11)

beren musika (16)

beren nahia (11); beren nortasuna (35)

beren obra (17); beren obrak (32); beren ofizioa (13); beren ohiko (16); beren ondasunak (29); beren onera (20); beren onetik (16); beren osotasunean (15)

beren parte (11); beren partea (17); beren partida (16); beren patroina (11); beren poza (11); beren proposamenak (14)

beren seme (119); beren seme alabak (33); beren seme alabei (16); beren seme alabek (11); beren seme alaben (16); beren senideei (15); beren sort (11); beren sustengua (22)

beren tokia (36); beren tokian (17)

beren urrezko (17); beren urrezko ezteiak (14); beren urteko (17); beren ustez (57)

beren zaldi (12); beren zelaian (14); beren zeregina (12); beren zuloetatik (14)

berrieri eta beren (11); berriz beren (13); beti beren (27); bezala beren (24); bezate beren (11); bidez beren (17); biek beren (14)

da beren (113); daude beren (27); daukate beren (12); daukute beren (12); dela beren (19); den beren (19); dena beren (12); denak beren (26); denek beren (29); dezatela beren (19); dezaten beren (14); die beren (14); diete beren (22); diote beren (80); diote beren lehen (13); dira beren (292); dira eta beren (17); dire beren (19); direla beren (52); diren beren (18); direnak beren (12); ditu beren (23); ditugu beren (24); ditut beren (13); dituzte beren (359); dituzte beren buruak (14); dituzte beren lanak (12); dituztela beren (38); dituzten beren (17); du beren (24); dute beren (797); dute beren baitan (16); dute beren burua (47); dute beren gain (16); dute beren lana (15); dute beren lehen (16); dute eta beren (12); dutela beren (92); duten beren (37); dutenak beren (14); dutenek beren (15)

edo beren (87); egin beren (17); egin diote beren (26); egin dituzte beren (13); egin dute beren (49); egin eta beren (11); egin zituzten beren (18); egin zuten beren (38); egiteko beren (14); egiten beren (14); egiten dituzte beren (13); egiten dute beren (27); egiten zuten beren (15); emakumeek beren (25); ere badute beren (13); ere beren (281); estatuek beren (13); euskal herritarrek beren (14); euskaldunek beren (15); ez beren (64); ez dira beren (19); ez dituzte beren (13); ez dute beren (64); ez dutela beren (23); ez ziren beren (17); ez zituzten beren (12); ez zuten beren (43)

gabe beren (18); gauza beren (12); gauzak beren (30); gazteak beren (15); gazteek beren (20); gaztek beren (12); gehiago beren (14); gehienek beren (24); gero beren (24); gizonek beren (13); gurasoek beren (12); guziak beren (13); guziek beren (16); guztiak beren (44); guztiei beren (15); guztiek beren (66)

haatik beren (13); haiek beren (87); han beren (11); hartu eta beren (12); hartu zuten beren (14); hasi ziren beren (15); hau beren (14); hauek beren (75); haurrak beren (11); haurrek beren (21); herriek beren (20); herritarrek beren (49); hor beren (16); hori beren (50); horiek beren (119); horiek ere beren (13); horietan beren (11); horrek beren (15); hura beren (14)

izan beren (24); izan dira beren (11); izan dituzte beren (13); izan dute beren (14); izan zuten beren (13); izango dute beren (18)

joan ziren beren (11)

kideek beren (18)

lagunek beren (11); lehenik beren (14); lituzkete beren (11); lukete beren (25)

nahi beren (11); nahiz beren (11); nola beren (12)

orain beren (13); orduan beren (13); ospatu dituzte beren (14); ospatu dute beren (12)

ustez beren (14)

zaie beren (17); zen beren (47); zeuden beren (20); zien beren (16); zieten beren (34); zioten beren (55); zioten beren bur


bere2 adlag bizk ere.

-Zutunik bere trankil gagoz gu.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 7. orr.

-Nik berari entzuna dakit, besterik ezer bere ez.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 12. orr.

Mauriziaren senarrak, -berau bere soinularia-, erruki harturik edo gizalege konponbereak agindurik, andreari esan eutsan: [...].  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 14. orr.


berealdiko izlag berebizikoa, markatik kanpokoa, egundokoa.

Berealdiko ezkontza izango da: jan-edana franko, artistak eta bufoiak, eta erresumako handikiak eta jakintsuak eta aberatsak eta pobreak gonbidatuko ditut.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 89. orr.

Behin hartz bat jaitsi nian mendi gainetik bizkarrean, gutxienez berrehun eta berrogeita hamar kilokoa: berealdiko indarra nian urte haietan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 178. orr.

Udan bero izugarria pasatu genuen, eta neguan, berriz, berealdiko hotza egin zuen urte hartan.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 63. orr.

Haiekin batera, berealdiko jende-multzoa zihoan, baita abere-talde handiak ere.  Elizen arteko biblia   Ir 12,38

Gurdiak eta zaldunak ere joan ziren: berealdiko karabana eratu zen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 137. orr.

Tailer bat jarri zitean Obabako industrialdean kamioiak konpontzeko, eta berealdiko negozioa egin. bere balentriek berealdiko harridura piztu dute jendearen artean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 389. orr.

Senarrak esan ezin ahalako bihotzondokoa hartu zuen eta berealdiko jipoia eman zion emazteari.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 31. orr.

Pentsa: amets egin diat berealdiko jipoia ematen zidatela, eta ezetz asmatu nork!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 126. orr.

Halako ulua egin nuen, hain ulu berealdikoa, ezen zakurraren etxolako zakurra ere esnatu bainuen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 28. orr.

Berealdiko odol hotza eta ezin sinetsizko jendetasuna erakusten zituen beti.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 342. orr.

Artean ikusi gabea zen Tales hain berealdiko ikuskizuna.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 43. orr.

Kalitaterik ez baina agresibitatea berealdikoa zuten artikulu gehienek.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 125. orr.

Leonek besteei entzuteko gaitasun mugagabea zuen, berealdikoa.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 162. orr.

Pentsatzekoa da halaber Patxiren ardura zeukan ofizialak ez zuela, hori eta horrenbestez, soldadu bat galdu nahiko, esku bakoitza baitzen beharrezko, arma bakoitza berealdiko, gerraren zoria batera edo bestera jokatzen zen 37 hartan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 58. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berealdiko jipoia eman (5)


berean ik bera 3.

berebaitako ik bere1 7.

berebaitaratu ik bere1 8.

berebaitatu da ad berebaitaratu.

Alde batekik pentsa daiteke berebaitatuko direla Estatu Batuak, ikusiz zein balorentzat bozkatu duten, eskuinera joan baitira osoki.  Herria   2004-11-11


berebat 1 adlag orobat, halaber.

Berebat, jantzi zuri batean bilduta hartu, eta ondoren, igurtzi edo astindu eta oihala zikinduta geratuko ez balitz, hau da, lur-arrastorik geratuko ez balitz, hori ere egokia izango da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1030. orr.

Berebat beste horrenbeste egin hirugarren, norberaren, bekatuaren gainean: nola bekatu larri bategatik infernura joan den, eta beste ezin konta ahala ere bai, nik baino bekatu gutxiagogatik.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 63. orr.

Egiten dira, berebat, beste tenplu batzuk ere proportzio berdinak gordetzen dituztenak baina beste era bateko antolaketa izaten dutenak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2090. orr.

Pozgarri da, berebat, usadio, erregela eta goiburu askoren bilduma eta tradizio jarraitua izatea.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 48. orr.

Helduetan ere berebat da, baina batekoz bestera.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 41. orr.

Arrazoi osoz egin diezu men arrazoi amoltsu eta zintzoei, berebat mezutzen didazunez zure zoriona gibelatzen dutenei.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 393. orr.

Dantzari talde bat osatu zen, berebat koru txiki bat, zine-forum bat helduentzat eta haurrentzako zinea.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 106. orr.

Eta jakiteaz diogun hori, berebat esan liteke izateaz eta ahal izateaz ere.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 57. orr.

Hendrik ez zitzaidan sekula gustatu: lauretatik, hura zen gutxien gustatzen zitzaidana; une haietan, baina, berebat beldurra, amorrua eta higuina ematen zidan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 142. orr.

Oroimenaren abusua kondenagarria bada, berebat esan beharko dugu haren kontrako joerari buruz, konposiziorako ikasketa modernoetan agerian utzi duten bezala.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 221. orr.

Edozein gisaz, salaketa zehatzez gain, Sokratesek esamesa eta marmarra du berebat aurka.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 104. orr.

Baldin, uste dudan bezala, hartzen baduzu amodioaren xedea, zeina berebat arrazoiarena dela uste baitut, huts egindako elkar ikustearen karietara ez desenkusatzea iruditzen zait jokabide zuhurra.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 492. orr.

2 berebateko izlag

Berebateko iritzia dute Ferrater Mora-k, Habermas-ek, eta abarrek.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 273. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berebat esan (4)


bereber1 ik berbere.

bereber2 adlag ipar beregain, bakarrik.

Bizia bereber ikastera behartua izan zen, xendra okerretan barna galduz. ez da egia Arbelbide bereber ari izan zela apezpikuaz kondurik atxiki gabe.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 143. orr.

Artoizetik ihes joatea izan zen hartu zuen delibero bakarra, bereber eta beretzat.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 55. orr.

Artzain-multzoak bereber eta barnekoi funtzionatzen zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 32. orr.

Artzain-multzoak bereber eta barnekoi funtzionatzen zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 32. orr.

Guk nahiago dugu sinistea bakotxak bereber atxik dezan, norberaren gauza pribatu bat bezala.  Herria   2004-11-18


berebere ik berbere.

berebergo iz burujabetasuna. ik berebertasun.

Errusoek hor egina dute kaukasiar errepublika, Txetxeniari berebergoa kenduz eta beste batzuekin josiz ez baitzen hori batere heien gogoa ez gutizia.  Herria   2005-07-21

Hauen jazarkunde terroristen beldurrez, Israelgo armadak ez du uko egina bere segurtamen harresiari, ala lurrez ala urpez ere, beretik palestinaren berebergoko estadu haren beharra ez dutelarik ahantzia arabek.  Herria   2005-06-23


berebertasun (orobat bere bertasun) iz burujabetasuna.ik berebergo.

Palestinar bandera gora erabiliz, herri horren berebertasuna du orotan kantatzen eta bazituen egun hautan hogei mila entzule palestinar soldado zenduen plaza handienean.  Herria   2005-01-06

Ala beregaintasun nahi gogor baten seinaleak ote diren horiek, nor nahik izan dezakeen berebertasun gutizia eta ametsa!  Herria   2004-12-02

Duela hiru ilabete hil zuten errusoek, martxoaren 8an Aslan Maskhadov txetxeniar independista, bere herrian segitzaile ainitz zaukana Maskhadov horrek gerla eta bortzikeria sobera gabe, nahiko zuen bere Txexeniaren berebertasuna ardietsi.  Herria   2005-06-09

Beti bezala, hor daude, Amerika USA batetik eta Nazioneen ONU bestetik, herri hori nola atxikiko duten hein bateko bakean berebertasun zuzen bat berak egin artean.  Herria   2004-03-04

Algerian bere-bertasuna ardietsi zuten nolazpait kolonialismatik ateratuz baina berek dakite nolako bakea duten orain.  Herria   2003-03-10


berebil ik beribil.

berebiziko izlag markatik kanpokoa, neurriz gainekoa. ik berealdiko; beregaineko.

Berebiziko hotza egiten zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 97. orr.

Teoria zahar hauek berebiziko garrantzia ematen zioten beren artean heterogeneo diren informazioak elkarrekin lotu eta bateratzen erakusten duen ikasketari.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 52. orr.

Zientzialarien arabera, jasoriko datuek berebiziko garrantzia izango dute, arrantza politikak erabakitzeko zein klima aldaketa ulertzeko.  Berria - Gaiak   2004-11-25

Berebiziko arreta izan zuen beti Frantzisko dohatsuak barruko eta kanpoko espiritu-alaitasuna uneoro gordetzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 703. orr.

Begira neukan, baina berebiziko arretarik gabe.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 131. orr.

Hori zela eta, emakume hark berebiziko debozioa hartu zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1067. orr.

Andresek berebiziko emozioz jarraitu zituen gerrarako prestamenak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 248. orr.

Berebiziko interesa erakusten du bidaiariaren gaineko xehetasun guztiak jakiteko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 20. orr.

Biraka ziharduen berebiziko abiaduraz, zurrunbiloaren erdigunera makurtuz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 351. orr.

Senarrak ere aitortzen zuen berebiziko dohaia zeukala matematiketarako.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 61. orr.

Börs erdi hilik ikusi zuelarik, Ginebrak berebiziko dolua egin zuen denen aurrean.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 80. orr.

Berebiziko festa izan genuen etxean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 27. orr.

Bulego mehar hartan, berebiziko jolasaldiak egiten zituen, berogailua beti lagun handi, atsegin amaigabeak ematen zizkiona.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 185. orr.

-Zer ostia egiten duk hemen? -bota zidan Marrok, beraren aurrean erorita nengoela, berebiziko kolpea hartuta, zutitu ezinik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 8. orr.

Lehen gauean, lo egin nahian zebilela, deabruek etorri eta berebiziko jipoia eman zioten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 629. orr.

Berebiziko zauria egin nion saihetsean.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 31. orr.

Beldurgarria zen berebiziko irrealitate hau; baina baita zirraragarria ere.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 147. orr.

Niri ordea, zirrara eragiten zidan inguratzen ninduen isiltasun berebiziko hark.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 93. orr.

Berebiziko kirats nardagarri batek hartuak zituen airea eta bazterrak oro.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 63. orr.

Pozaren berebiziko berotasuna banatu zitzaion bihotzetik gorputzaren bazter guztietara.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 156. orr.

Iruindarrek, berriz, urkatuak dilindan ikusi eta berebiziko inpresioa hartu zuten.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 184. orr.

Zenbaitetan prezioen berebiziko igoerak gertatzen dira, diruak bere balioa ere erabat galtzen duelarik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 105. orr.

Arropa eta oinetakoen prezioek berebiziko gorakada izan dute: %5,9 Bizkaian, %3,3 Gipuzkoan, eta %3,7 Nafarroan.  Berria - Ekonomia   2004-04-16

Zehaztasun, sakontasun, ahalmen berebiziko batez eta nire adimen ahalmenak hamar bider ahaltsuagoak bilakatu izanak zekarkidan mozkor bitxi batez ulertzen nuen, sentitzen nuen, arrazoitzen nuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 108. orr.

Lutz Köhler zuzendariaren papera berebizikoa izan zen kontzertuan.  Berria - Kultura   2004-08-07

Egun hartu duten konplexutasun maila, ordea, berebizikoa da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 228. orr.

Haren ondasunak berebizikoak zituan: hamabi artalde; zerri eta ahuntzenak, beste hainbeste.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 100. orr.

Denen artean, hantxe bereizi nuen, beraren gorputzaren luzeragatik, garai batean ORT koekin berebizikoak izaten zituen abertzale luzanga sesiozale hura ere.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 178. orr.

Horretan, berebizikoena, Joanes zen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 101. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berebiziko adorea (3); berebiziko ahalegina (8); berebiziko ahalegina egin (4); berebiziko arrakasta (6); berebiziko arrakasta izan (4); berebiziko arreta (4); berebiziko arretaz (5); berebiziko borroka (4); berebiziko eragina (19); berebiziko eragina dute (3); berebiziko eragina izan (7)

berebiziko garrantzia (231); berebiziko garrantzia bereganatu (3); berebiziko garrantzia dauka (8); berebiziko garrantzia du (32); berebiziko garrantzia duela (14); berebiziko garrantzia duen (3); berebiziko garrantzia duena (3); berebiziko garrantzia dute (13); berebiziko garrantzia dutela (3); berebiziko garrantzia eman (4); berebiziko garrantzia ematen (7); berebiziko garrantzia hartu (6); berebiziko garrantzia hartzen (3); berebiziko garrantzia izan (44); berebiziko garrantzia izango (47); berebiziko garrantzia izaten (6); berebiziko garrantzia zuen (5); berebiziko garrantzia zuten (3)

berebiziko gogoa (3); berebiziko ikuskizuna (4); berebiziko indarra (9); berebiziko indarra du (3); berebiziko inportantzia (4); berebiziko jipoia (4); berebiziko kemenez (3); berebiziko pisua (3); berebiziko poza (12); berebiziko poza ematen (3); berebiziko poza hartu (3); berebiziko sarraskia (5); berebiziko sarraskia egin (4); berebiziko zama (3); berebiziko zirrara (5); berebiziko zirrara eragin (3)

hasierak berebiziko garrantzia (3); historian berebiziko (5); historian berebiziko garrantzia (3); honek berebiziko garrantzia (3); horrek berebiziko eragina (3); horrek berebiziko garrantzia (6); horretan berebiziko garrantzia (8); lanak berebiziko garrantzia (6); musikak berebiziko (3); orain berebiziko (3); partidak berebiziko garrantzia (3); sakeak berebiziko garrantzia (3)


beregain1 1 adlag bereiz; bere kontura, inoren mende egon gabe. ik eskuko.

Euskal Herria, bere buruaren jabe, beregain, libre eta demokratikoki erabakitzeko eskubidea duen nazioa dela. herria¬

Ordü hartan osoki beregain zen Nafarroako erresuma.  Herria   2005-05-12

Norbaitek boterea duela eta, ez du norbait hori beregain egiten.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 85. orr.

8. eta 9. kapituluetan, sintaxiaren eta semantikaren arteko harremanera itzuliko gara; bertan harreman hori egitura sintaktikoa beregain erabaki denean bakarrik azter daitekeela defendatzen dugu.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 157. orr.

Herri haiek guztiak, elkarretarik bereiz bizi zirenean, libreak eta beregainak ziren, eta nahastu zirenean ere beregain iraun zuten.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 193. orr.

Ala estatujabe eta munduko Nazio Batuen Elkarteko kide izanen diren haiek ere, ala estatugabe, ala beregain, ala besteen menpe, ala departamendu, ala eskualde, ala deus ez?  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 98. orr.

2 (izenondo gisa) bere buruaren jabe dena.

Naturak behingoagatik parekorik gabeko zerbait sortu nahi izan zuela, izaki beregain eta libre bat, ezein giza talderekin zerikusi handirik ez zuen norbait.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 190. orr.

Euskal Herri euskaldun eta beregain bat aurki ikusteko itxaropena.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 64. orr.

Estatu Batuak behartuta gertatu ziren estatu beregain baten onuran sekula ez bezalako finantza-salbamenduzko eragiketarik zabalenari ekitera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 160. orr.

Berdintsu dio estatu baten eskualde gisa agertzen dugun, edo estatu beregain gisa bere hiru, lau, sei edo zazpi eskualde edo herrialdeekin.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 222. orr.

Unitate beregain hauen bilaketak, Zibilizazioak deitu genituen espezieko Gizarteetan aurkitzera eraman gintuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 11. orr.

Hiri beregainek nazioarteko merkataritzaren onurak baliatzen zituzten artean, Mendebaldeko Europako nazio-estatuen sorrera luzea sistema ekonomikoaren aldaketa are handiago baten bidea ari zen urratzen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 31. orr.

Gero herri askotako hiriek ongi elkarturik eta beregain jarririk hautatu dituzte beren eta herritarren kudeatzeko erregeak, deitzen baitira herri bereizien erreinuak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 133. orr.

Narrazio beregainak dira, hitz batean esanda.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 85. orr.

Japonia zen, une hartan, europarra edo europar biztanleek jendeztatua ez zen metaketa-leku beregain bakarra.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 57. orr.

Ez dago, ordea, errealitate esentzial, objetibo eta beregainik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 45. orr.

Gramatika semantikatik bereizia den iker-alor beregain bezala formulatzen da hobekien.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 143. orr.

Hauen barneko beharrezkotasun praktikoak gidatu gaituzte, hain zuzen, kausa beregain baten edo munduaren gobernari jakintsuaren aurresuposiziora, lege haiei eragina ematearren.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 274. orr.

Inteligentzia beregain bakun baten adigaia hartzen du.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 238. orr.

Kazetaritza-eredu duin, etiko eta beregaina lortzea helburu izanik, funtsezkoa da egoera horiek errotik ezabatzea.  Berria - Euskal Herria   2004-11-13

Adimen banandu eta banangarri mordo bat proposatzen du Gardenerrek -ikusmenaren, musikaren, lexikoaren eta abarren arloko adimenak-, guztiak autonomo eta beregainak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 219. orr.

Herri haiek guztiak, elkarretarik bereiz bizi zirenean, libreak eta beregainak ziren, eta nahastu zirenean ere beregain iraun zuten.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 193. orr.

Lau problema ditugu ebatzi beharrekoak; hiru elkarri lotuta daude, eta laugarrena, berriz, beregaina da.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 241. orr.

Baldin eta ez balitz onartuko beharbadako gauza amaigabe honetatik at berez jatorrizkoa eta beregaina den zerbait dagoela.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 223. orr.

Kontsumitzailea da nagusi, beregain da; areago, kontsumitzaile horiek berak omen dira "diktadore globalak".  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 84. orr.

Animalietan egindako azterketa xeheagoek erakusten dutenez, hemisferioak bereizi direnean, bi garun guztiz beregain balitu bezala jokatzen du animaliak zentzu askotan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 233. orr.

Ez da, beraz, harritzekoa euren hizkera berezia eta beregaina gauzatu izana.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 18. orr.

3 beregaineko1 izlag beregaina dena.

Hik ere badakik ondo asko beregaineko pertsona bat zela, erabat libre eta askea bere barne-muinean, eta ezaugarri horiek, bai gizon, bai emakumeen artean oso bakanak dituk gaur egun.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 191. orr.

Estatu beregaineko / baitzen Infernua jada.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 246. orr.

Ikerkuntza formal eta beregaineko honetan jardutean ikusten dugu perpausak ezkerretik eskuinera sortzen dituen hizkuntz eredu soil bat.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 143. orr.

3 beregaineko2 ik beregaineko.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beregaina da (5); beregaina den (8); beregaina izan (3); beregaina izateko (3); beregainak dira (4); esperientziatik beregainak (3); orotatik beregaina (4); osoki beregain (3)


beregain2 ik bere1 12.

beregaindu, beregain(du)m bergaintzen da/du ad beregain bihurtu.

Epentesiari eskerrak, noski, beregaindu diren kontsonante biak hobeto hautematen dira.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 35. orr.

Arazoa gainditzeko, ikasleak lortu beharko luke H2ren oharmena hiztun banakakoaren bereizgarrietatik beregaintzea.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 49. orr.


beregaineko izlag berebizikoa.

India Handian zion Alexandrok hainbat maite zuen Konpaspe dontzeila ederra Apellez zeritzan beregaineko pintoreari pintarazi.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 74. orr.

Korridore bateko hormaren kontra tronpeta beregaineko bat topatu nuen, hamar metrotik gora luze, inork ez baitzekien ordurako nondik nora iritsia zen hara.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 81. orr.


beregainki 1 adlag era beregainean.

Ez zuen imitazioa xede, zer guztiak beregainki garatzeko ahala baizik, eta tolesturadun txanoen serie bitxi hura argigarriagotzat zeukan, Donatello handiaren marmolezko figura bikainak baino.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 91. orr.

Datorrenean, beraz, apriorizko ezagutzaz ez dugu ulertuko esperientzia hau edo beste hartatik beregainki gertatzen dena, baizik eta erabat esperientzia orotatik beregainki gertatzen dena.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 32. orr.

2 batez ere.

Zeren kanpaiak Mattinentzat ari baitziren bereziki eta beregainki, Mattinentzat bakarrik, edo hala sentitzen nuen nik mementu haietan bederen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 364. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

esperientzia orotatik beregainki (4); esperientziatik beregainki (4); orotatik beregainki (6); sentimenetik beregainki (5)


beregaintasun 1 iz beregaina denaren nolakotasuna. ik burujabetasun.

Hirien beregaintasuna.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 22. orr.

Zazpi herrialdeen batasuna eta Euskal Herriaren beregaintasuna eskatzen duena.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 42. orr.

Defentsa, fiskalitate eta gizarte politika arloetan, Erresuma Batuak beregaintasuna baitezpada gordetzeko bermeak nahi dituela gogorarazi zuen Blairrek.  Berria - Mundua   2004-06-16

Euskal Herria beregaina izateko eskubidea aldarrikatzen zen garai hartan, eta herri "berezia" izatea zen beregaintasuna aldarrikatzeko arrazoia.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 83. orr.

Ihes egiten dio morrontza horri Montoiak, literaturaren beregaintasuna eta ahalmena ageriago utzi.  Berria - Kultura   2004-04-03

Lankidetzari buruzko gaitasuna eta esperientzia, lanen kudeatzeko gaitasuna eta beregaintasuna. herria¬

Izan ere, fonologiaren fonetikarekiko beregaintasuna aldarrikatzea hasieran beharrezkoa bide zen.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 77. orr.

Ekonomia-aurkaritasunek eta gatazka militarrek, izan ere, estatuak esparru guztietan beregaintasuna sustatzera eraman zituen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 37. orr.

1776an, beste iraultza bat gertatu zen Ipar Ameriketan, Ingalaterrako erregearen aurka jazarri zirelarik haren koloniak eta beregaintasuna hartu zutelarik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 54. orr.

Bada kontsumo-gizarteari loturiko beste mito handi bat ekonomian: kontsumitzailearen beregaintasuna.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 84. orr.

Ez da ulertu behar horrekin beregaintasun prosodikoa duten hitzen artean elkar eraginik egon ezin daitekeenik.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 131. orr.

Ez zen beste itsu asko bezain abenturazale, ez eta beregaintasunaren aldezle temati ere.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 122. orr.

Erdi Aroko hiriek, eta bereziki kostaldekoek, aurreneko aldiz emango diote jarduera ekonomikoari beregaintasunez garatzeko aukera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 23. orr.

Bere adiera praktikoan askatasuna hautamenak sentimenaren eraginen beharpenetik duen beregaintasuna da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 200. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Txakurrak, baratzea, astrologia-liburuak, arropa sexugabetuak: gauza bakoitzean beregaintasun-adierazpen bat ikusten du berak, sakon hausnartua, irmoa.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 118. orr.

Berak ez zian trukean eman nahi bere askatasun eta beregaintasun desira horren izpirik ere, hori baitzen bere izaeraren eta nortasunaren benetako edukia...  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 190. orr.

Ala beregaintasun nahi gogor baten seinaleak ote diren horiek, nor nahik izan dezakeen berebertasun gutizia eta ametsa!  Herria   2004-12-02

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Finantza-beregaintasunaren ezabatze horrek, zorren arintzea negoziatzera behartu zituen Txina eta Inperio Otomanoa, portuen, burdinbideen edo merkataritzaguneen kontzesioen truke.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 56. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beregaintasuna aldarrikatzeko (3)


bereganarazi, bereganaraz, bereganarazten du ad bereganatzera behartu.

Laranja bati begira egongo zitzaion, bere onetik aterata, hari benetako kolorea bereganarazi nahi balio bezala.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 53. orr.

Baikorrak bere txorimalo esperantza eta irribarre jasanezinaz baliatuz erakusten duen nagusitasunaz behatzaileari, bere konbikzioen gainetik, nahitaez bereganarazten dion filosofia.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 117. orr.


bereganatu, beregana(tu), bereganatzen (orobat beregandu g.er., beraganatu g.er. eta beragandu g.er.) 1 du ad beregana ekarri, bere egin, bere bihurtu.

Bi mila gizon haiek etsaien bi zutabeen artera sartu ziren, eta, tatariarrek, bai Omsk bai Tomsk bereganatuta, erdira egin eta suntsitu eta azpiratu egin zituzten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 253. orr.

Erregeak Bet-Sur bereganatu eta gudari-taldea jarri zuen bertan, hiria defendatzeko.  Elizen arteko biblia   1 M 6,50

Nafarroan ere gauzak berdintsu izan ziren, Gaztelak 1512an bereganatu ondoren.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 9. orr.

Berpizkunde garaian sortzen hasi zen pentsamendu zientifikoa [...] mundua bereganatzen hasi da pixkanaka, eta laborategietatik atera da azkenean, gure eguneroko bizitzara hurbilduz.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 44. orr.

Bere zurikeriaz menperatu eta bere lausenguz bereganatu zuen.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 36. orr.

Haren mintzatzeko moduak -ohituta geundenetik hain desberdina- segituan bereganatu gintuen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 26. orr.

Handian paso eman eta ttikitik jotzen du hordago, eta ttikian ez dio inork irabazten, eta horrela du jakin-usteko ustela bereganatzen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 66. orr.

Bazter batean, hotsak adierazi bezala, iturri bat zegoen, eta haren urarekin osatutako urmaelak [...] leporaino bereganatzen zuen Pantxo.Gainera, lehia askoz ere handiagoa da une honetan ere, unibertsitate gehiago baititugu inguruan, dauden ikasle gutxi horiek bereganatu nahian.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 67. orr.

Hezkuntza Ministerioak Fundazio erlijiosoen eskolak bereganatu zituenean, bai bera bai bera bezala goi mailako titulurik ez zutenak, egoera bertsuan geratu ziren.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 30. orr.

Jainkoak egin zuen arrazoidun kreatura, goihen ongia ezagut zezan eta ezaguturik maita zezan eta maitaturik beregana zezan eta bereganaturik goza zezan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 59. orr.

Luze gabe, halako kirats ezin jasanezko batek bereganatu zuen hiria.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 276. orr.

Berak ere goratzeko asmoa zuen, eta arima deabruari saltzeko prest zen berdin, baina ez ordea aberastasunak edo ohoreak bereganatzeko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 134. orr.

Ekoizpenaren parte bat nekazariak bereganatzen du, gainerakoa jaunarena da, eta jaunak, bestalde, beste sari batzuk ere eskuratuko ditu.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 22. orr.

Zoriontsu izan nahi duenak ondasun iraunkorrak bereganatu beharko ditu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 60. orr.

Hiri horretan, hamar aldiz garestiago ordainduta ere, jantziak eta zaldia bereganatuko zituen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 240. orr.

Egun hartan, Jaunak eskua luzatuko du berriro, bere herrian bizirik geldituak bereganatzeko.  Elizen arteko biblia   Is 11,11

Larunbatean Ax-les-Thermes-eko gainetaraino egin du berea segundu porroska bat bereganatuz Armstrong eta haren artean 15 segunduren diferentzia dela bakarrik.  Herria   2003-07-24

Suak egurra pizten eta erretzen duenean, egurrak suaren izate berbera bereganatzen du.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 21. orr.

Laborantzak galtzen duena turismoak bereganatzen du.  Herria   2003-06-12

Pixkanaka, herritarren atxikimendua eta begiramena bereganatu zituen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 100. orr.

Frantziskok sumatu zuen portaera horrekin bere aitaren haserrea bereganatuko zuela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 880. orr.

Begiradak bereganatu beharrean uxatu nahi zituela esan zitekeen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 119. orr.

Halako sentimendu zehazgabe batek inoren arretarik ez bereganatzeko eskatzen zion.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 312. orr.

Garraio publikoa hartzen zuen, eta hasia zen bere kasa bizitzeko trebetasun zenbait bereganatzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 218. orr.

Meiji iraultzaren ondoren, herodianismo asmatu berri honek japoniar politikaren kontrola bereganatu zuen, mundua ikaratuko zuten emaitzekin.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 268. orr.

Aginpide handia bereganatu zuen etxean, eta neurriz kanpo baliatzen zen hartaz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 201. orr.

Laster bereganatu zuen ospe zabala Europako bazterretan, eta George IV.ak erosi zuen haren marrazkietako bat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 191. orr.

Erru izugarria bereganatuko lukete, opari horiek jango balituzte.  Elizen arteko biblia   Lb 22,16

Orduan, Andronikok, Oniasen bila joan eta, azpikeriaz, bereganatu egin zuen honen konfiantza.  Elizen arteko biblia   2 M 4,34

Ezin hartuzkoa zenez, ordea, ezingo zuen indarrez bereganatu.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 262. orr.

Ez dute izerdiz bereganatuko odolez lor dezaketena.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 269. orr.

Horrela, bereganatzen ari zen israeldarren bihotzak.  Elizen arteko biblia   2 Sm 15,6

Hargailu bakoitzak bereganatutako argiaren uhin-luzeren zuzeneko adierazgarria da kolorea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 39. orr.

Gizon leialak bedeinkazio ugari bereganatzen; bizkor aberastu nahi duena ez da zigorgabe gelditzen.  Elizen arteko biblia   EsZ 28,20

Ongi gorena islatzen eta bereganatzen duen egia ez den beste jakituriarik izan daitekeela pentsatzen duzu?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 138. orr.

2 ik berenganatu.

Pixkanaka, andreek ere bereganatu dute gizonek lehenagotik zuten eskubide bera.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 46. orr.

Unairen begiek argitasun hitsa bereganatua zuten berriz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 82. orr.

Gizonen mesprezioa bereganatzen duten alferriko legeek beren doilorkeria itsasten diote lege osasuntsuenei ere, Inguruetako herrien aberastasunak bereganatuko dituzte: zilar, urre eta soinekoak ugari.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 93. orr.

Nahiz eta hiru urteko haur baten irudia izugarria izan, autista gaztetxo zenbaitek, espero denaz bestera, poliki garatzen dute hizkuntza, eta trebetasun sozialen oinarriak eta lorpen intelektual handiak bereganatzen dituzte.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 241. orr.

EITBko arduradunek prentsaurrekoak emango dituzte aldika begien bistan uzteko bi kateek bereganatu dituzten ikus-entzuleen kopuruak zer harrigarriak diren.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 66. orr.

ETA politiko-militarrak armak utziak zituen, eta ezkerreko aukera abertzale demokratiko bat bultzatzera deliberatua zen; Euskadiko Ezkerra sorturik, sakabanatuta zebiltzan iraultzaile asko bereganatu zituzten.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 147. orr.

Bere lurraldearen barnean harresiz inguraturik aurkitzen diren funts zabalak eta bere aitzinekoek 60 urtez geroz hain kar handiz bereganatu nahi zituztenak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 116. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arreta bereganatu (33); arreta bereganatu du (6); arreta bereganatu nahi (3); arreta bereganatu zuen (14); asko bereganatu (9); azkar bereganatu (3); berebiziko garrantzia bereganatu (3)

bereganatu ahal (5); bereganatu arte (6); bereganatu baititu (4); bereganatu baitu (5); bereganatu baitzituen (6); bereganatu baitzuen (5); bereganatu behar (16); bereganatu behar ditu (3); bereganatu beharko (13); bereganatu beharko ditu (5); bereganatu beharrean (3); bereganatu beharrez (3); bereganatu ditu (26); bereganatu dituzte (10); bereganatu du (69); bereganatu du arreta (3); bereganatu duen (15); bereganatu dute (11); bereganatu dute arreta (3); bereganatu ezin (3); bereganatu gabe (6); bereganatu izan (3); bereganatu izana (4); bereganatu nahi (50); bereganatu nahi ditu (4); bereganatu nahi du (8); bereganatu nahi dute (4); bereganatu nahi izan (10); bereganatu nahi izatea (3); bereganatu nahian (14); bereganatu ninduen (3); bereganatu ondoren (8); bereganatu zituen (49); bereganatu zituzten (16); bereganatu zuela (9); bereganatu zuelarik (3); bereganatu zuen (152); bereganatu zuen arreta (5); bereganatu zuenean (8); bereganatu zuten (37)

berehala bereganatu (6); berehala bereganatu zuen (3); boterea bereganatu (3); erritmoa bereganatu (8); erritmoa bereganatu zuen (3); eskumenak bereganatu (3); eskumenak bereganatu nahi (3); ez zuen bereganatu (5); garrantzia bereganatu (5); gehiago bereganatu (8); gehiago bereganatu nahi (3); gehienak bereganatu (3); gehigarrizko puntua bereganatu (4); guztia bereganatu (5); guztiak bereganatu (4); indarrez bereganatu (3); jainkoak bereganatu (10); jainkoak bereganatu du (6); jokatzeko txartela bereganatu (3); konfiantza bereganatu (4); kontrola bereganatu (5); kontrola bereganatu zuen (3); kopa bereganatu (3); laster bereganatu (3); osoa bereganatu (6); ospea bereganatu (3); partida bereganatu (4); partidaren erritmoa bereganatu (4); puntu bereganatu (3); puntua bereganatu (5); puntua bereganatu zuten (3); saria bereganatu (3); txartela bereganatu (5); txartela bereganatu zuen (3); zati bat bereganatu (3)

bereganatua du (3); bereganatua zuela (5); bereganatua zuen (17); bereganatua zuten (4)

arreta bereganatuko (4); bereganatuko baitu (4); bereganatuko ditu (5); bereganatuko dituzte (3); bereganatuko du (22); bereganatuko du arreta (5); bereganatuko dute (8); bereganatuko dute arreta (3); bereganatuko zuen (3)

etapa bereganatuz (3)

arreta bereganatzea (5); bereganatzea da (4); bereganatzea lortu (7); erritmoa bereganatzea (3); horiek bereganatzea (3)

arreta bereganatzeko (15); bereganatzeko ahalmenik (3); bereganatzeko asmoz (6); bereganatzeko aukera (7); bereganatzeko gai (3); bereganatzeko gaitasuna (6); bereganatzeko interesa (3); bereganatzeko irrika (3); bihotza bereganatzeko (3); erritmoa bereganatzeko (5); haren arreta bereganatzeko (3); postua bereganatzeko (4); txartela bereganatzeko (3)

aise bereganatzen (3); arreta bereganatzen (7); asko bereganatzen (3); bereganatzen ari (12); bereganatzen ari den (3); bereganatzen baitu (5); bereganatzen ditu (20); bereganatzen dituen (4); bereganatzen dituzte (10); bereganatzen dituzten (3); bereganatzen du (37); bereganatzen dute (8); bereganatzen duten (4); bereganatzen ez badu (3); bereganatzen hasi (3); bereganatzen saiatu zen (3); bereganatzen saiatzen (3); bereganatzen zituen (8); bereganatzen zituztela (3); bereganatzen zuela (4); bereganatzen zuen (14); bereganatzen zuenean (3); bereganatzen zuten (3); berehala bereganatzen (3); erraz bereganatzen (4); gehiago bereganatzen (5); guztia bereganatzen (3); guztiak bereganatzen (4); jendea bereganatzen (3); onginahia bereganatzen (3)


bereganatze iz beregana ekartzea, bere egitea, bere bihurtzea.

Bat-bateko bertsogintzaren arauak bereganatu ditu oso (doinuak, errimak, neurriak...) eta bereganatze horren ondorioz zenbait arau galera eta zailtasun gertatu beharrean, askeago sortu ahal izateko erabiliko ditu.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 80. orr.

Kulturen arteko bereganatze eta barneratze hori aberasgarria da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 303. orr.

Bide hori formala edo ezaguerazkoa ote zen? Matisseren "estiloa" formula modura bereganatze hutsa?  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 209. orr.

Etengabeko bereganatze horiek hain arrazoiz kontrako iruditzen zaizkie herriei, non haien alde hitz egin nahiko lukeen edonor ergeltzat hartuko bailukete.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 146. orr.

Gaizkiulertu kaltegarriak ez daitezen sor, gaizkiulertuek, geroago, kausen eta ondorioen bereganatze erabatekoa ez dezaten honda.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 226. orr.


bereganatzear adlag bereganatzeko zorian.

Bazirudien ezen, uhartearen eta Urgullen arteko itsasartea ia desagertua zenez -doi xingola mehe batek bereizten zituen-, uhartea piztitzarrak bereganatzear zuen ehiza zela.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 151. orr.


bereganatzearren adlag bereganatzeko.

Jantzigintza eta ehungintza arloan, oso ohikoa da azpikontratazioa, ekoizpen prozesuan gerta daitezkeen gehiegikerien erantzukizuna ez bereganatzearren.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 247. orr.

Etsirik baina fermuki maripolisa du galdatzen, bertan alaba usaindu, xurgatu, bereganatzearren.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 27. orr.

Begirada guztiak maisuarengan jarri ziren, honek arreta bereganatzearren besoak zabaltzen zituen bitartean.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 31. orr.

Herriarengan boterea bereganatzearren ere.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 69. orr.


bereganatzeke adlag bereganatu gabe.

Baso izkinari jarraituz bideraino ailegatu, eta, arreta bereganatzeke, versta laurden bat egin soldaduak ezertaz konturatu aurretik, gero zaldiari azken indarrak eskatu, hilik eroriko balitz ere Obiko ibai bazterrera iristean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 233. orr.


beregandu ik bereganatu.

berehala adlag 1 oso denbora gutxiren buruan. ik bertan; bertatik; segituan; aurki2; sarri 5. (ikus beheko konbinatorian berehala adizlagunaren agerraldi maizkoenak).
2 berehalako izlag

Gure berehalako helburua Filipe kartzelatik kanporatzea da. Joxe Mariren jarrerak berehalako ondoriorik ekarri ez bazion ere, geroago haren izena zikintzen saiatu ziren, zurrumurruen bidez.  Herria   2004-10-28

Hori, anitzetan, ez da behar bezala baloratzen, agintean daudenek ere berehalako emaitzak gura dituztelako.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 167. orr.

Anaren hitzek berehalako eragina zuten. Liburu honek ere berehalako arrakasta izan zuen, Atlantikoaren alde batean zein bestean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 120. orr.

Goitik behera hoa martxa honetan, hondamendira, berehalako erremedioa jartzen ez badiok!  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 58. orr.

Dudan jartzen dut Lupin maisua berehalako arriskuan dagoenik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 187. orr.

Lehenak proposatzen du berehalako oldarrari ekitea baliabide guztiak erabiliz, harresiaren aurkako tiraldi bortitzarekin hasiz, mairuak almenetatik alde egitera behartzeko, [...] bigarrenak, zuhurragoak, proposatzen du setioa tinkoagotzea.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 296. orr.

Berehalako belztasunak itsutu zituen guztien begiak, eta une haren erabateko isiltasunean mundua gelditu egin zela iruditu zitzaien.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 205. orr.

AEBek 50.000 dolarreko berehalako diru laguntza agindu dute eta Europako Batasunak hitzeman du Haitiri 20.000 euroko laguntza eta 10.000 eurokoa Dominikar Errepublika.  Berria - Mundua   2004-05-28

Turismoa dela ezegonkortasun eta kiebraren berehalako seinalea ematen duen lehen industria-jarduera.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 87. orr.

Zein dira banaketa hesiak palestinarrengan dituen berehalako nahiz epe luzerako ondorioak?  Berria - Harian   2005-11-26

Harremanak berehalako behaketen esparruaren eta dagoeneko eskuratutako informazioen eremuaren artean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 63. orr.

Umeenaren antzeko espontaneitate eta gardentasuna izan lezakete halako gaixoek beren erreakzioetan, berehalako eta aurrez pentsatu gabekoak izaten baitira.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 72. orr.

Ivan Ogareffen aginduak berehalako batean bidali zituzten hiriaren irteera guztietara.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 212. orr.

Ez zirudien inbasioa berehalako batean geldiaraz zitekeenik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 341. orr.

Berehalako etorkizunean, mundu islamikoaren geroa Mendebaldeko munduaren eta errusiar munduaren arteko indar-probaren mende egongo zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 197. orr.

Suzko suntsitze berehalako haren pentsamendua nuela gogoan, baltsamoa bezala iritsi zitzaidan arimara putzuaren hoztasunaren ideia.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 114. orr.

Zubi barruko festa bukatzean, desegin egiten da zubi barruan dantzan ibili ondoren sortu eta gizakiena baino areago euliena den adiskidetasun berehalako eta hauskorra.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 91. orr.

Ezusteari konponbide berehalako bat eman nahi hotzak maitalea izan zitekeela esaten zidan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 211. orr.

Orain baratzean zegoen, gaitzespen-usaina aditzen, gauza ilun eta berehalako bat sentitzen, eta oin-gain altuko zapata batzuk ikusten, batere itxura ona ematen ez ziena.· Berehalako horretan, funtsezko zerbait jakin zuen bakoitzak bere jatorriaz.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 205. orr.

3 berehalakoan adlag berehala.

Emaztea bila joan zitzaion eta, berehalakoan itzulirik, emakumea harenera eraman zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 123. orr.

Berehalakoan lotsagorriturik, odola begitartera bidean sumatu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 163. orr.

Izan ere, hori alegoria dela jakin ondoren, berehalakoan konturatuko baitzara zeri buruz ari den.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 37. orr.

Noizean behin, barre lehor bat, berehalakoan itoa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 100. orr.

Zirrara bizi batek hartu zuen, baina berehalakoan gutxiespenezko sentimendu mingarri batek erasan zion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 280. orr.

Agenteak ia berehalakoan atera ziren logela txikitik. auto erabiltzaileen poltsikoa ia ziur zigortuta geldituko dela, ez baitirudi petrolio upelaren salneurria berehalakoan apalduko denik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 389. orr.

Txoririk eskura etorriz gero, ez zuen berehalakoan askatuko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 56. orr.

Zortea, ordea, ez zitzaion berehalakoan aldatu.  Berria - Kirola   2006-03-03

Ez nuen berehalakoan lo hartu.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 62. orr.

Ez zidan berehalakoan ihardetsi.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 75. orr.

Gabriel gazteak ez du berehalakoan erantzun.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 173. orr.

Ez zen berehalakoan aldendu bufaloa edo zena zelakoa faroaren errainupetik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 51. orr.

Ez zuten berehalakoan amore eman.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 85. orr.

Ez nuen berehalakoan pentsatuko hain berandu zenik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 72. orr.

Ez naiz berehalakoan jabetu!  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 191. orr.

Obispoak erantzun zion ez zitzaiola berehalakoan ahaztuko euskaldunok, bere herrikideok, egin genuena, eta bakearen alde egin zuen topa, latinez hark ere, Irujorenak oina eman izan balio bezala.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 100. orr.

4 berehalako batean berehalakoan.

Berehalako batean nire kanpalekuak birrinduak dira, bat-batean nire kanpadendak suntsituak.  Elizen arteko biblia   Jr 4,20

-Berehalako batean lortua zuen arabiar munduak -jarraitu zuen Ruche jaunak-, Historiaren eskalaren ikuspegitik begiratuta noski, hedadura handi samarreko jakintza modernoa atxikitzea bere kultura tradizionalari.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 223. orr.

Ivan Ogareffen aginduak berehalako batean bidali zituzten hiriaren irteera guztietara.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 212. orr.

Hau esatea eta lurrean etzatea, berehalako batean izan zen dena.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 129. orr.

Ez zirudien inbasioa berehalako batean geldiaraz zitekeenik, eta tatariarren olde guztiak oztoporik ez zeukan Irkutsk aldera abiatzeko. Gaurko emanaldirako sarrerak ere berehalako batean agortu ziren.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 341. orr.

· Berehalako baten egingo dut, ze hari guztiak ondo loturik dauzkat buruan.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 120. orr.

5 berehalatik lehen mementotik.

Berehalatik ateratzeko ondorioa: ez gara gauza interrelazio konplexu hauek azaltzeko eredurik, ezta sinplifikaturik ere, emateko (zenbait teoriatan, hala ere, debekatutzat dauzkate halakoak).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 31. orr.

Biharamunean, otsailaren 28, astehelenean, oso goiz jaiki omen zen Don Carlos; eta berehalatik formarazi zituen batailoiok Luzaideko errepideaz bi aldeetan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 287. orr.

Ohartu beharra dago, ordea, berehalatik, bi eratako ehundura-gradienteen berri ematen dutela irudiek.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 40. orr.

Gaua itxurazko oheetan igaro nahi bagenuen, berehalatik ekin behar zitzaion lanari.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 37. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

agertu eta berehala (9); amaitu eta berehala (10); amak berehala (12); atea berehala (8); atera eta berehala (9); atxilotu eta berehala (8); baina berehala (336); baina berehala hasi (15); baina berehala konturatu (28); baina berehala ohartu (20); baita berehala (11)

berehala abiatu (25); berehala agertu (45); berehala agertu zen (19); berehala agertu ziren (14); berehala agertzen (10); berehala ahaztu (11); berehala ahaztuko (10); berehala ailegatu (8); berehala aldatu (9); berehala alde egin (24); berehala altxatu (22); berehala altxatu zen (8); berehala amaitu (9); berehala antzeman (24); berehala antzeman zion (8); berehala antzematen (12); berehala argitu (12); berehala askatu (8); berehala askatzeko (13); berehala aske (21); berehala aske uzteko (18); berehala atera (34); berehala aterako (12); berehala ateratzen (8); berehala atxilotu (17); berehala atxilotu zuten (11); berehala atzera (8); berehala aurkitu (19); berehala aurkitu zuen (9); berehala aurkituko (10); berehala azaldu (16); berehala baztertu (18); berehala bete (17); berehala bidali (9); berehala bildu (13); berehala bota (8); berehala damutu (19); berehala damutu zen (8); berehala deitu (10); berehala desagertu (19); berehala desagertu zen (9); berehala desagertzen (10)

berehala egin (94); berehala egin zuen (19); berehala egin zuten (11); berehala egingo (12); berehala egiten (11); berehala ekarri (10); berehala ekarriko (8); berehala ekin (39); berehala ekin zion (17); berehala eman (41); berehala entzun (10); berehala erabaki (10); berehala erakutsi (14); berehala eraman (20); berehala erantzun (62); berehala erantzun zion (14); berehala erran (16); berehala erreparatu (9); berehala esan (35); berehala esan zuen (10); berehala esango (10); berehala eseri (9); berehala eskatu (8); berehala etorri (54); berehala etorri zen (16); berehala etorriko (28); berehala etortzen (8); berehala etsi (9); berehala ezabatu (8); berehala ezagutu (79); berehala ezagutu zuen (28); berehala ezagutzen (8); berehala galdu (14); berehala galtzen (8); berehala gelditu (18); berehala gelditzeko (8); berehala geratu (12); berehala gertatuko (9); berehala gogoratu (8); berehala harrapatu (10); berehala hartu (60); berehala hartu zuen (16); berehala hartuko (14); berehala hartzen (14); berehala hasi (154); berehala hasi da (8); berehala hasi nintzen (8); berehala hasi zen (39); berehala hasi ziren (50); berehala hasiko (35); berehala hasiko dira (9); berehala hasten (13); berehala hautsi (8); berehala heldu (36); berehala heldu zen (9); berehala heldu zion (8); berehala helduko (9); berehala hil (37); berehala hil zen (16); berehala hiltzen (8); berehala hitz egin (8); berehala hurbildu (13)

berehala igarri (19); berehala ihardetsi (8); berehala ikasi (9); berehala ikusi (73); berehala ikusi nuen (13); berehala ikusi zen (10); berehala ikusi zuen (18); berehala ikusiko (24); berehala ikusten (21); berehala ikusten da (9); berehala inguratu (9); berehala ireki (13); berehala irentsi (9); berehala iristen (8); berehala iritsi (42); berehala iritsi zen (12); berehala iritsi ziren (13); berehala iritsiko (10); berehala irten (18); berehala irten zen (10); berehala isildu (16); berehala itxi (8); berehala itzali (13); berehala itzuli (42); berehala itzuli zen (20); berehala itzuliko (25); berehala itzuliko naiz (10); berehala itzultzen (9); berehala ixteko (8); berehala izan (21); berehala izan zuen (10); berehala izango (18); berehala jabetu (33); berehala jabetu zen (12); berehala jaiki (15); berehala jaitsi (12); berehala jakin (47); berehala jakin nuen (11); berehala jakin zuen (15); berehala jakinarazi (9); berehala jakingo (11); berehala jarri (38); berehala jarri zen (9); berehala jartzen (10); berehala jaso (24); berehala jo (9); berehala joan (67); berehala joan zen (31); berehala joan ziren (13); berehala joango (12); berehala kendu (11); berehala konpondu (11); berehala konponduko (8); berehala konprenitu (12); berehala konturatu (117); berehala konturatu naiz (8); berehala konturatu nintzen (45); berehala konturatu zen (41); berehala konturatuko (17); berehala konturatzen (8); berehala lokartu (13); berehala lortu (17); berehala lortu zuen (9); berehala nabaritu (9)

berehala ohartu (148); berehala ohartu naiz (8); berehala ohartu nintzen (42); berehala ohartu zen (52); berehala ohartu ziren (11); berehala ohartuko (19); berehala ohartzen (19); berehala ohartzen da (8); berehala onartu (21); berehala onartu zuen (10); berehala pasatu (9); berehala pentsatu (13); berehala piztu (12); berehala sartu (20); berehala sentitu (10); berehala sortu (13); berehala sortzen (10); berehala sumatu (15); berehala topatu (8)

berehala ulertu (68); berehala ulertu nuen (18); berehala ulertu zuen (29); berehala ulertuko (9); berehala utzi (31); berehala zabaldu (27); berehala zabaldu zen (19); berehala zen (12); berehala zendu (11); berehala zutitu (9); berehala zuzendu (9); bukatu eta berehala (16)

egin eta berehala (34); egin zen berehala (16); egin zuen berehala (11); egin zuten berehala (11); eman eta berehala (17); entzun eta berehala (12); esan eta berehala (13)

eta berehala (1550); eta berehala alde (8); eta berehala egin (29); eta berehala ekin (10); eta berehala erantzun (8); eta berehala etorri (8); eta berehala ezagutu (10); eta berehala hartu (12); eta berehala hasi (46); eta berehala hil (14); eta berehala ikusi (11); eta berehala jakin (8); eta berehala jarri (13); eta berehala joan (12); eta berehala konturatu (8); eta berehala ohartu (19); eta berehala ulertu (8); eta handik berehala (10); eta ia berehala (11)

ez berehala (21); ez da berehala (13); ez dira berehala (8); ez zen berehala (11); ez zuen berehala (29); ezen berehala (8); geratu zen berehala (8); gero berehala (20); gertatu eta berehala (12); guztia berehala (8); guztiak berehala (15); handik berehala (46); hark berehala (15); harryk berehala (18); hartu eta berehala (16); hasi eta berehala (116); hasi zen berehala (12); heldu eta berehala (13); hil eta berehala (11)

ia berehala (35); ikusi eta berehala (11); iritsi eta berehala (27); irten eta berehala (10); izan eta berehala (22); jakin eta berehala (29); jaso eta berehala (19); jaunak berehala (9); jo eta berehala (9); joan eta berehala (8); lanak berehala (8); nahiz eta berehala (10); ni berehala (12); nik berehala (11)

ondoren berehala (8); sartu eta berehala (32); utzi eta berehala (9)

berehalako batean (21); berehalako eragina (8); berehalako erantzuna (16); berehalako neurriak (16)

berehalakoa da (8); berehalakoa izan (20); berehalakoa izan zen (14); erantzuna berehalakoa (10)

berehalakoan ahaztuko (12); berehalakoan erantzun (12); berehalakoan ulertu (9); ez du berehalakoan (11); ez zen berehalakoan (13); ez zuen berehalakoan (21)


berehalakotasun iz berehalakoa denaren nolakotasuna.

Sareak, prentsa ez ezik, informazioa ere aldatu du; berehalakotasuna da orain haren ezaugarri nagusia.  Berria - Gaiak   2004-03-10

Berehalakotasun horrek erabakia aurretik hartua egongo zen susmoa barreia dezake zaleen artean.  Berria - Kirola   2004-12-08

Marrazkietan ikus dezakegun askatasun eta berehalakotasun hori erakusketa osoaren ezaugarria dela konturatzen gara.  Berria - Kultura   2006-01-08

Frogak ezagutzen direnean eta delituaren ziurtasuna dagoenean, erruztatuari astia eta bitartekoak eman behar zaizkio bere burua zuritzeko; baina denbora laburra, zigorraren berehalakotasunari kalterik egingo ez diona, hau baita, ikusi dugunez, delituen kontrako euskarririk onena.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 87. orr.

Arkeologiak mediku-diskurtsoa jardute kopuru jakin batera hurbiltzen badu, horren helburua da adierazpena baino "berehalakotasun" gutxiagoko harreman batzuk aurkitzea, baina harreman hauek izan behar dute subjektu hiztunen kontzientziak ordezkatzen duen kausaltasun baten harremanak baino askoz ere zuzenagoak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 186. orr.

SMSak laburbiltzen du berehalakotasun nahi hori.  Berria - Gaiak   2006-01-29


berehalakoxe izlag berehalaxekoa.

Irrikatan nago zer gertatuko den jakiteko, baina ez dut uste plana aurrera eramango denik, bien bitartean ingelesak Sizilian lehorreratu baitira, eta aitak "berehalakoxe amaiera" bat espero du.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 118. orr.


berehalaxe (orobat belaxe g.er.) 1 adlag adkor berehala.

Berehalaxe jarri nintzen lotara, gaua zen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 7. orr.

Berehalaxe egingo ditut nik zurekikoak!  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 133. orr.

Berehalaxe itzuli zen Silbia, eskuan nire eta bere gauzak zekartzalarik autotik.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 20. orr.

Hark baietz, berehalaxe bidaliko ziola identifikazio-txartela, eta tiro egin zuen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 104. orr.

"Berehalaxe nator" esan eta, kandela hartuta, komuneko buelta egin nuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 145. orr.

-Berehalaxe noa.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 140. orr.

Berehalaxe, areago pentsatzeko aukera ezabatuz, neure ondo-ondoan hitz hauek entzun ditut: [...].  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 113. orr.

Orduan berehalaxe joango naiz amarengana.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 140. orr.

Horregatik, inbokazio honen ondoren, berehalaxe pasatzen da lehen pertsona pluralera, zeinarengana poema guztian zehar behin eta berriro jotzen duen: [...].  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 14. orr.

Poliziak berehalaxe hirukotearen bi lagun atxilotu zituen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 18. orr.

Eta lotsaz beterik ihes egin zuen handik berehalaxe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 225. orr.

Errealitatea hartzen zuen beti hizpide, ezagutu berri zuen alegiazko errealitatea, eta hura berehalaxe jakinarazi nahi izaten zidan.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 16. orr.

Haiek berehalaxe harri bat ekarri eta buru azpian ipini zioten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 936. orr.

Nekeak akabatzen nengoen, eta nahiz eta jakin hura izango zela nire ohean lo egingo nuen azkeneko eguna, berehalaxe loak hartu nuen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 33. orr.

-Zaldiak, eta berehalaxe! -agindu zuen orduan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 185. orr.

Ni sartu eta berehalaxe jaregin eta baztertu zuten berau.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 18. orr.

-Zu erori eta berehalaxe Diggoryk hartu du snitcha -esan zion Georgek-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 148. orr.

Liberiako presidente aukeratua izan eta berehalaxe, Ellen Johnson Sirleafek, hain zuzen, Taylor estraditatzeko eskaera egin zion, martxoaren hasieran.  Berria - Mundua   2006-03-30

Alboan igarotzean norbaitek uki baleza, berehalaxe, kutsutik garbitzeko, bere arropekin sartu ohi da uretan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 318. orr.

Zelula-barrunbe batera heltzen denean, zabaldu egiten da pitzadura berehalaxe, eta inguruko hezurrak jasan dezakeen mailara jaisten da tentsioa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 24. orr.

Zorabiatu egin nintzen berehalaxe...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 328. orr.

Jakitun gara hitzen botere magikoaren jabe dugula asteasuar sarrailgina eta bere sorginkeriatik ez garela berehalaxe libratuko.  Berria - Kultura   2004-02-04

2 berehalaxeko izlag

Zer dugu oraingoan? -izan zen berehalaxeko Liviaren galdera zorrotza.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 83. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berehalaxe agertu (4); berehalaxe agertu zen (3); berehalaxe ahazten (4); berehalaxe antzeman (4); berehalaxe antzematen (4); berehalaxe aurkitu (5); berehalaxe bermatu (3); berehalaxe damutu (3); berehalaxe ekin (4); berehalaxe eman (3); berehalaxe esan (4); berehalaxe esango (3); berehalaxe etorri (4); berehalaxe etorriko (5); berehalaxe etorriko dira (3); berehalaxe ezagutu (3); berehalaxe ezagutu zuen (3); berehalaxe hartu (4); berehalaxe hasi (8); berehalaxe hasi zen (3); berehalaxe hasten (4); berehalaxe ikusi (5); berehalaxe ikusiko (6); berehalaxe ikusiko dute (3); berehalaxe iritsi (4); berehalaxe iritsi zen (3); berehalaxe itzuli (8); berehalaxe itzuli zen (5); berehalaxe izango (8); berehalaxe izango da (3); berehalaxe jarri (3); berehalaxe joan (3); berehalaxe konturatu (6); berehalaxe ohartu (25); berehalaxe ohartu nintzen (10); berehalaxe ohartu zen (13); berehalaxe ohartuko (3); berehalaxe ulertuko (3)

bestela berehalaxe (3); gero berehalaxe (5); sartu eta berehalaxe (5)


bereix ik bereiz.

bereixi ik bereizi1.

bereixte ik bereizte.

bereiz (orobat bereix g.er., berex g.er. eta behex g.er.) 1 adlag bereizirik. ik aparte.

Luzaroan, bereiz egon dira izaki bizidunak, elkarrengandik bakarturik edo.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 118. orr.

Osagaiak, beraz, bereiz prestatzen dira, eta gero, azkenean, elkartzen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 55. orr.

Bereiz idatzi behar genuena lotuta idatzi, eta batera idatzi behar genuena bitan zatitu.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 134. orr.

Bereiz goraipatzen ditugu bertsoaren harmonia eta pentsamenduaren edertasuna.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 79. orr.

Frantziskoren jatorrizko esperientzian, pobrezia, garrantzizkoa izanda ere, ezin da bereiz hartu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 31. orr.

Hitzak, esate baterako, unitateak dira hizkuntza idatzian, hau da, bereiz idazten dira.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 134. orr.

Hizkuntza, hizketaz bestelakoa dena, bereiz azter daitekeen gauza bat da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 41. orr.

Zer esan nahi du zazpi arkume horiek bereiz jartzeak?  Elizen arteko biblia   Has 21,29

Bakoitzak bere barrutia, bakoitzak bere egitekoa daukanez gero, batak zer den biguna eta hotza eta beroa, eta besteak gauzen kolore ezberdinak sentitu behar ditu eta koloreekin bat datorren guztia ikusi: ahoak bereiz dihardu bere egitekoan, usainak bereiz sortzen dira, hotsak bereiz.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 259. orr.

Han daude oro sailka eta bereiz gorderik, bakoitza bere atetik sartuta.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 244. orr.

Egunak eta asteak badoaz, eta beti bereiz atxikitzen gaituzte, zenbait lagunek gorriñoak bildu baitituzte.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 47. orr.

Gauden bereiz etxearen bazter banatan, espiritu gaizto honek ihes egiterik izan ez dezan edota txokoren batean ezkutatuz engaina ez gaitzan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 225. orr.

Zainetik moztu, eta beste organoetatik bereiz, estainuzko pitxerran sartu du esku beteko bihotza.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 51. orr.

Metalezko gainazalak elkarrengandik bereiz mantentzen saiatzen da ingeniaria lubrikazioaren bidez.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 40. orr.

Zorion hori nirea da, zugandik bereiz dago; jakinen dut defendatzen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 206. orr.

Mundutik bereiz sentitzen naiz.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 19. orr.

Karlos Kinto-k zuen Behenafarroako eskualdea bere gain utzi, Nafarroatik eta beraz Espainiatik bereiz, I530. urtean. hemen ez genuela hartu-emanik beste populuekin, arras bereiz bizi ginelako.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 68. orr.

2 (izenondo gisa)

Ez baitira soilik zenbait gene bereiz elkarren antza dutenak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 125. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bereiz bizi (5); bereiz dago (3); bereiz egon (5); bereiz jarri (4); besteetatik bereiz (3); elkarrengandik bereiz (5); esker bereiz (3)


bereizarazi, bereizaraz, bereizarazten du ad bereiztera behartu.

Eta zer bakoitza guregandik zen-batera dagoen bere irudiak ikus eta bereizarazten digu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 245. orr.

Gauza bat da norberaren ahotsa edo ahotsak, eta beste gauza bat estiloa, idazlearen marka, orijinaltasuna, bera beste batzuen artean onerako bereizarazten duena.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 356. orr.

Ezeztapen guztiak (zeinak, ordea, beste guztia zerizan errealenetik bereizaraz dezaketen predikatuak diren) errealitate handiago baten eta, azkenik, errealitate gorenaren zedarriztapen soilak dira.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 212. orr.


bereizezin (orobat bereiz ezin g.er. eta bereiztezin) izond ezin bereizizkoa.

Musika eta politika bereizezinak dira niretzat; elkarrekin doaz.  Berria - Kultura   2004-03-17

Bereizezina bihurtu zen hirukotea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 261. orr.

Piper gorri eta berdeak ere bereizezinak zitzaizkion, beltzak baitziruditen, bai batzuek eta bai besteek.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 30. orr.

Egunak erreskadan zihoazkion, bereizezin.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 154. orr.

Hizketan hasi orduko, ongia eta gaizkia bereiz ditzan ahalegintzen zara, askotan bereizezinak direla dakizun arren.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 112. orr.

Iruditzen zitzaidan dena lauso eta nakaratua zela nire inguruan, eta bazirela bertan presentzia askotariko eta bereizezinak.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 33. orr.

Izan ere, honela subjektu ekilea, causa phaenomenon gisa, izadiarekin kateatua legoke bere ekintza ororen menpekotasun bereizezinean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 203. orr.


bereizezinki (corpusean bereiztezinki soilik) adlag ezin bereizizko eran.

Atzematearen sintesia, beraz, bereiztezinki lotuta dago birprodukzioaren sintesiarekin.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 83. orr.

Adimenari bereiztezinki lotuta.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 62. orr.

Orduan izadiaren helburutasuna a priori gauzen barneko ahalgarritasunarekin bereiztezinki elkarlotuta izan behar duten oinarrietara bideratzen du.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 274. orr.

"Gigni de nihilo; in nihilum nil posse reverti" antzinakoek bereiztezinki elkarlotzen zituzten bi esakune dira.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 106. orr.

Bakuna den aldetik, beraz, aldean bereiztezinki pertsonatasuna dakarrela.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 155. orr.


bereizgabe izond bereiztasunik edo bereizketarik ez duena.

Nazio asiarrak nazio ezberdinen nahas-mahas bereizgabetik ilkiak dira [...] betiere saldo, masa bereizgabe bat dira, pentsamendu primitiboaren maila apalean geldi.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 200. orr.

C.G. Jung gai zen adierazteko leize subkontzientea, zeinen gainean baitzeuden flotatzen banako giza nortasunaren borondate eta adimen kontzientea, ez zela kaos bereizgabe bat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 328. orr.

Orduan bihurtu zelarik Mendebaldeko kristau-kultura italiartu estandarizatu baten partaide bereizgabea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 340. orr.


bereizgaitz izond bereizten zaila dena, ia ezin berezizkoa.

Urrundik, manifestazioen eta helikopteroen murmurio bereizgaitza heltzen da.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 17. orr.

Bideak beherantz egiten zuen eta tarteka bitan banatzen, larre bestela ere bereizgaitzen artean.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 75. orr.

Hemendik aurrera, irudi mota beraren, irudi mugikorraren edo, hobeto esanda, denborazko irudiaren bi aldaera nahiko bereizgaitz gisa hartuko ditugu filmeko irudia eta bideo-irudia.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 163. orr.

Batzuen ustean, bereizgaitzen elkarte horrek (hala erraten zioten orduan) ondasunen jabekidetasuna omen zuen funtsezko legea, eta amodioa bera ere haren peko jarria omen zuten.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 236. orr.


bereizgarri (orobat berexgarri g.er.) 1 izond besteetatik bereizten duena.

Europakoaren aurretik izan ziren mundu-ekonomien ezaugarri bereizgarria (Mesopotamia, antzinako Mediterraneoa, Erroma, Txina, Persia), denak azkenean inperio bihurtu izana izan zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 29. orr.

Espezie bateko animalietan ezaugarri komunak askoz garrantzitsuagoak dira alde bereizgarriak baino.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 141. orr.

Beste puntu bereizgarri batzuk ere baziren haien artean, baina ilearen moda zen liskarraren arrazoi nagusia.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 173. orr.

Gizakiaren tasun bereizgarriak jokoan sartzen diren giza jardueraren arlo ekonomikoa gobernatzen duen lege-multzoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 311. orr.

Krotonako Alkmeonek giza aberearen ezaugarri bereizgarrien artean kokatzen du pentsamendua.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 33. orr.

Kanpo-proletalgo garaileen emaitza bereizgarria poesia epikoa da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 438. orr.

Itsasontzi berriaren bertute bereizgarria [...] ia mugarik gabeko denboraldian portura jo beharrik gabe itsasoan egoteko ahalmena zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 342. orr.

Kontzientziaren dohainak daukan ahalmen bereizgarria aukeratzeko askatasuna da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 331. orr.

Mendebaldeko klase ertainaren ezaugarri psikologiko bereizgarria.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 385. orr.

Balioak kontzeptuei dagozkiela esaten denean, jakintzat ematen da kontzeptu hauek bereizgarriak direla.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 152. orr.

2 iz berezitasuna markatzen duen gauza.

kontatu zuen goiz hartan bertan bereizgarria ez zeraman judu bat bota zutela ostikoka tranbiatik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 10. orr.

Halako bereizgarriak atxikitzen dizkiote Andres Nageli aditu askok.  Berria - Kultura   2006-02-03

Bereizgarri hau dauka arrazoimen espekulatiboak bere baitan: bere ahalmena taxutu ahal eta behar duela pentsamenaren objektuak aukeratzeko duen moduaren ezberdintasunaren arabera.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 2627. orr.

Autismoaren beste bereizgarri bat, Kannerren iritziz, "gauza beren errepikapen tematia" zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 191. orr.

Uniformez jantzita zegoen, baina inolako bereizgarririk gabe.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 181. orr.

Euskalkietan diren bereizgarri asko eta asko "atzo goizekoak" direla esan nahi du horrek.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 35. orr.

Bizkaiko sartaldeko bereizgarriei lehentasuna ematea.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 120. orr.

Hots ezpain-horzkarien bereizgarria goiko hortzek beheko ezpaina ukitzeari zor zaio.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 32. orr.

Beharrezkoa baita doktrina teorikoa bat-bateko bertsolaritzaren bereizgarrietara egokitzea.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 178. orr.

Hor baitago beren izaeraren bereizgarria, alegia, objektuei lotzen zaizkiela hauen errepresentaziorako esperientziatik ezer atera gabe.Ezaugarri hau jartzen du zinemaren eta irudikapenean oinarritzen diren gainerako arteen bereizgarri gisa: zinemak oso errealitate-ilusio eraginkorra sortzen duela, denboraz eta bolumenaren ordezko onargarri batez, sakontasunaz, baliatzeko gai delako.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 67. orr.

Bizar luze eta durbanteak dira beren bereizgarriak.  Berria - Mundua   2004-06-13

Templek dioenez, zorrotzegi zaizkio sentsazioak, hori du bereizgarri beraren munduak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 248. orr.

Maitatzeko modu nartzisista primario hau du bereizgarri haurrak.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 103. orr.

Apartekotasuna dute horiek bereizgarri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 142. orr.

Baina beste ororen gainetik isiltasuna zen han bereizgarri.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 152. orr.

Horiek horrela, guk honako baldintza hauek zerrendatu ditugu, gure ustez, estilo filosofikoaren bereizgarri direlakoan: [...].  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 362. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Erlijiozkotasuna baldin bazen haien zibilizazioaren bereizgarri nagusia, urruntasuna baitzen haren hurrengo bereizgarri nabaria.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 189. orr.

Usaimen errezeptore bakoitzak badu bereizgarri txiki bat.  Berria - Gaiak   2004-10-05

Ezaugarri horixe da ahoskune bereko diren txistukari mota bien arteko bereizgarri funtsezkoena.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 41. orr.

Nor bere bakantasunaren bereizgarri ezkutuenetara iristen eta jaisten denean, orduan lortzen du, egiazki, beste gizon-emakume askoren barnea argitzea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 27. orr.

Mendebaldearen eta atzerriko gizarte-gorputz baten arteko talkak Mendebaldeko arazoetan jokatu zuen paper nagusia bereizgarri berria zen Mendebaldearen azkenaldiko historian.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 172. orr.

Mutikoak irribarre egiten zuenean, eslabiarren bereizgarri nabarmen bat agertzen zitzaion ezpain-txokoetan: haur-itxurako aurpegikera eztia.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 41. orr.

Jostailuek ez zuten haien segurtasuna bermatzen duen legezko bereizgarririk.  Berria - Euskal Herria   2006-04-05

4 (hitz elkartuetan bigarren oasagi gisa)

Hiribildua hartu zutenean eta gizonezko guztiak hil ondoren, bertako matronak esklabotzan eraman zituzten, beren estola eta beren matrona-bereizgarriak kentzen utzi gabe eta soinean eramatera behartuz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 430. orr.

Zein harro jartzen diren, okasio bereziren batean, beren kristau-bereizgarririk gabe agertzeko pribilegioa izaten badute.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 180. orr.

Estilo-bereizgarri hauez aparte, badira S. Frantziskoren idazkietan hainbat hitz eta kontzeptu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 59. orr.

"Arraza-oztopo" bat Indiaren bidetik kasta-bereizgarri bihurtzeko joerari aurka egiten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 366. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bereizgarri bat (10); bereizgarri batzuk (4); bereizgarri duen (3); bereizgarri gisa (6); bereizgarri nagusia (6); bereizgarri nagusiak (5); beste bereizgarri (3); du bereizgarri (3)

bereizgarria da (5); bereizgarria dela (3)

bakoitzaren bereizgarriak (4); ezaugarri bereizgarriak (3)

bereizgarririk gabe (3)


bereizgarritasun 1 iz bereizgarria denaren nolakotsuna.

Monadologia physicaren izenburu osoak erakusten du zein den Kant gaztearen jarrera kritikoaren bereizgarritasuna.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 10. orr.

Izan ere, botere eta bereizgarritasun oso handia, harrigarria eta neurtezinaren predikatuek ez dute ezein adigai determinaturik eskuratzen.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 224. orr.

Froga transzendentalaren bigarren bereizgarritasuna hau da: esakune transzendental bakoitzarentzat froga bakarra aurki daitekeela.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 266. orr.

Nikelaren bereizgarritasun magnetikoari buruzko nire teoriak zati funtsezko batean erraturik zegoela.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 112. orr.

Zu nire bizitzan sartu baino lehenago ere, bazegoen zure inguruan aureola bat, koroa bat, aberastasun, bereizgarritasun eta misterioz egina.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 13. orr.

Fenomeno horrek hiru adarreko mugimendua sortaraziko du: tokian tokiko bereizgarritasun batzuen suntsiketa, [...].  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 105. orr.

Giza multzo bakoitzaren bereizgarritasunaren aldeko joera, alegia "txokoarekiko atxikimendua".  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 249. orr.

Dena indar bateratzailera bihur dezakegu, leku bakoitzeko bereizgarritasunen alderako atxikimenduaren indarra kontuan hartu gabe, azken buruan, jarrera hori, eskualde bakoitzeko "intercourse"ren indarra besterik ez baita.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 253. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Bere funtsezko bereizgarritasun-ezaugarria dela eta, ordea, tesiari arrazoimen hutsaren dogmatismoa deituko diot.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 183. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bereizgarritasunaren aldeko (3)


bereizi1, bereiz, bereizten (orobat bereixi g.er., berexi g.er., bereiztu g.er. eta berextu g.er.) 1 du ad elkarturik, bildurik edo nahasirik dauden gauzak alde banatan jarri, bat edo batzuk besteetatik urrundu. ik banakatu.

Ahoak bereizi genituenean irri egin genuen elkarri begietara begiratuz zeharo maitemindutakoen gisan.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 13. orr.

Jainkoak batzen duena ez dezala gizonak bereiz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 523. orr.

Lainezek apur bat bereizi ditu ezpainak.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 105. orr.

Apretagile batek sartu behar izan zuen borrokaldian, eta ostikoka eta bultzaka, bereizi zituen atzenean bi arerioak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 31. orr.

Ez, ez da herritartasunaren zentzu elitista halako bat artista eta gainerako herritarrak bereizten dituena, artistak hartu duen ezagutza-modua baino.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 93. orr.

Bekaizkeria halako bat jabetzen zen bizarginaren arimaz bien bizitzak bereizten zituen amildegiaz kontu egiten zuenean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 54. orr.

Ia herri guztien lege politikoek eta zibilek bereizi egin dituzte, arrazoiz, bi gauza horiek.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 162. orr.

Soinu bat entzuten zen gure etxea eta Sam Lawtonena bereizten zituzten hesietan.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 44. orr.

Maionesa, pixka bat urtua, krema horizko putzu bat zen, odol errekastoa bi adarretan bereizten zuena.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 133. orr.

Garbi dago bi ikuspegiak bereizi behar direla, eta zenbat eta zorrozkiago hobe.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 49. orr.

Geroztik Eric Rohmer-ek (1977) hiru espazio mota bereizi nahi izan ditu filmean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 214. orr.

Diskurtsoan bertan aurki daitezkeen bigarren mailako harremanak bereizi behar dira.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 55. orr.

Baina aldaera fonologikoak, zeinei esker hizkuntzaren hotsak bereiz eta sailka baititzakegu, ez dira gertatzen laringearen jokoari esker.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 71. orr.

Paperetako elementu desberdinak bilduz hiru laguntza sail bereiz daitezke: [...].  Herria   2005-12-29

Nekez bereiz litezke tenperatura-aldaketa oso txiki horiek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 137. orr.

Badirudi erraz bereiz daitezkeela, orobat, argazkizko erregistroa (argazkia aztarren bezala hartua) eta argazki bidezko formalizazioa (argazkia idazketa bezala hartua).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 172. orr.

Ez dakigu denak bat diren edo beren artean bereiz daitezkeen, baina hori da gutxienekoa.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 157. orr.

Paulo apostoluak bereizi egiten ditu Jaungoikoaren barne ekintza sortzaile eta eratzailea eta sorkarien ageriko egintzak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 296. orr.

Plangintzan erantzule direnak jo eta ke aritu dira sailkatzen eta disekatzen: testu luzeak eta laburrak bereizi dituzte, umeenak eta nagusienak, iraganekoak eta oraingoak, bertakoak eta kanpokoak, ideologikoki zuzenak direnak eta ez direnak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 38. orr.

Euskal Y-aren egitasmoan 28 zati bereizi dira.  Berria - Harian   2006-04-25

Bere kezka nagusien artean, amaren eta emakumearen irudia bereiztea da, bai gizartean eta, horren isla gisa, baita literaturan ere.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 18. orr.

Bi gaiak, ezberdinak izanik, ez dira leku horretan ongi bereizten, eta horrela badirudi mintzaldian kontraesana agertzen dela, berez horrelakorik ez denean.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 39. orr.

Izan bitez argizagiak zerusabaian, eguna eta gaua bereizteko.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 16. orr.

2 (-tik atzikiaz)

Ohol-gazteluak geneuzkan inguruan; ibaiak bereizi egiten gintuen mundutik; ilun-bistak babestu.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 170. orr.

Bibote sendo, oso zaindu, hori-zuritu, erabat horizontal batek bereizten zion aurpegiaren goiko zatia beheko zatitik.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 10. orr.

-Zer dugu? -Josuk, eskua neskaren izterretik bereizi gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 65. orr.

Gerrak elkarrengandik bereizi gintian, hiri berean bizi baginen ere.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 88. orr.

Askatu zituzten hedeak; atzera eragin zioten zaldi izpildunari, muturrean zartako batzuk emanez; hitz gutxitan, bereizi eta elkarrengandik aldendu zituzten zaldiak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 137. orr.

Gizakiaren arima, aldiz, haren gorputza hil ondoan harengandik bereizi denean, bizirik dago betiko, harengana itzultzeko lehia handi batekin, bakoitzaren edo guztien berpizte egunean itzultzeko gisan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 72. orr.

Idazle "handia" idazle xinpletik bereiztea eskatzen bazait, nahiago dut joko horretan ez sartu.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 156. orr.

Honek bereizten du, halaber eta bereziki, esalditik eta proposiziotik.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 112. orr.

Hizkuntzalaritza, arreta handiz bereizi behar da etnografiatik eta historiaurrekotik, horietan hizkuntzak dokumentu moduan soilik hartzen baitu parte.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 33. orr.

Lebitarrak, beraz, beste israeldarren artetik bereizi eta Aaroni eta beronen semeei emango dizkiezu laguntzaile gisa.  Elizen arteko biblia   Zen 3,9

Israelek, Daviden erreinutik bereizi zen hartan, Nebaten seme Jeroboam izendatu zuen errege.  Elizen arteko biblia   2 Erg 17,21

Bereiz itzazu ura eskuan hartu eta zakurrek bezala miazkatuz edango dutenak, edateko belauniko jarriko direnengandik.  Elizen arteko biblia   Epa 7,5

Objektu transzendental hau sentsuzko datuetatik ezin da bereizi, zeren orduan ez baita ezer geratzen horren bitartez hura pentsatzeko.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 295. orr.

Baina, zergatik bereizi elizatik?  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 199. orr.

Erromatar politika, menderatu ez zituzten herri guztietatik bereiztea izan zen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 52. orr.

Ez daitezke bereiz bata bestetik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 176. orr.

3 bereiz jarri.

Hiru urtez behin, urteko uztaren emaitzen hamarrena bereizi eta hiriko biltegian gordeko duzue.  Elizen arteko biblia   Dt 14,28

Israeldarren lurreko fruituetarik nik ondaretzat emandako hamarrenak jasotzean, hamarrenen hamarrena bereizi eta niri, Jaunari, eskainiko didazue.  Elizen arteko biblia   Zen 18,26

Horretatik guztitik, bereizi zati bat Jaunarentzat.  Elizen arteko biblia   Zen 31,28

Gengis Khanen biloba Hulagu-ri bereizi diote Nasir al Dini dagokion munduaren bazter hori.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 268. orr.

Han, ganibet mehe batez, txerri baten saiheski multzo batetik hiru bereizi zituen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 104. orr.

Eta hementxe nago, zeuretzat bereizi zenuen herriaren erdian, zenbatu ere ezin den herri handi horren erdian.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 63. orr.

4 hautatu, aukeratu.

Gertaeren, sentipenen, gogoeten baso berez infinituan bidezidor bat bereizi eta handik abiatzea, paisaia jakin batzuk hautatuz eta gainerakoak baztertuz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 99. orr.

-Egia esatera, ez naiz ederrena bereizteko gai.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 125. orr.

Israeldarrek emandako guztitik zati bat bereiziko duzue Jaunari zeuen eskaintza egiteko: zatirik hoberena bereiziko duzue Jaunari eskaintzeko.  Elizen arteko biblia   Zen 18,29

Ez nuen kolkoa kargatu beraiek bezala, zuhaitz bakoitzean onena bereizi eta erdijan egiten nuen bertan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 201. orr.

Egokien dena bereizten jakin dezazuen.  Elizen arteko biblia   Flp 1,10

Janari guztietatik, gorputz bakoitzak berari dagozkionak bereizten eta organoetara zabaltzen baititu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 137. orr.

5 desberdindu-edo.

Gorri eta beltzak ezin izan zituen bereizi: "beltz-beltzak" omen ziren guztiak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 36. orr.

Ozta-ozta bereizten duzu poza eta oinazea.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 90. orr.

Batzuetan ez omen zituen errealitatea eta fantasia bereizten.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 224. orr.

Turistak bereizteko metodoa.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 127. orr.

Edozein eragile bortitzek nahastu eta desagertu egiten ditu gauzen arteko diferentzia txiki horiek, inoiz egia eta gezurra bereizteko balio izaten dutenak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 57. orr.

Bestela esan, bokal artean ez dugu bereizten bren eta ßren arteko desberdintasuna: desberdintasun hori alofonikoa da.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 40. orr.

Ordura arte ez nuen jakin txorien kantuak bereizteko gauza nintzela.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 58. orr.

Egon da, orobat, testu homerikoen azpian garai desberdinetako pasarte eta elementuak bereizten ahalegindu dena, hain zuzen, testu horien kokaleku historikoa modu modernoan zehazteko asmoz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 28. orr.

Marteko hego poloan hiru zati bereizi ditu Jean-Pierre Frantziako astrofisikariak zuzendutako zientzialari taldeak.  Berria - Gaiak   2004-03-19

Arrazoimena gai al da lau hauek bereizteko eta definizio bidez mugatzeko, kolorea ikusmenez, ikusmena barne sentimenez eta barne sentimena berez sumatuko ez balitu, bitarteko baten falta sumatuta?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 130. orr.

Ez du ez pobrerik, ez aitonen semerik, / Ez du ez haurrik, ez agurerik, / Ez du ez arrik, ez emerik / Herioak bereizten.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 37. orr.

Bereizi egiten ditugu -hizkuntzak bereizi egiten ditu- gure hiltzea eta animalien azken "naturala"; gure hiltzea gauza bat da eta haiena beste bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 108. orr.

z / s eta tz / ts bereiztea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 150. orr.

Ikusmen mota hauek ere, erretinako bi zelula motetan baterako edo besterako gehien zein baliatzen diren, horren arabera bereizten dira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 25. orr.

Askoz ere zailago da argi moteletan objektu txikiak bereiztea edo xehetasun handiz ikustea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 96. orr.

Bi arazo bereizi behar dira hemen: lehengaien prezioen lurruntasuna, bereziki nabarmena, eta prezio horien epe luzeko bilakaera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 124. orr.

Zail gerta daitekeela bereiztea diptongoa ala hiatoa den entzuten duguna.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 66. orr.

Joko honetan nahiko erraza da bereiztea zer den kanpokoa eta zer barnekoa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 50. orr.

Nire aurretiko beste idazle batzuek garbi erakutsi dute zein kaltegarria den lapurreta bortitzen zigorrak eta lapurreta engainuzkoenak ez bereiztea.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 67. orr.

Errealismoa eta analogia ongi bereiztea komeni da, beraz, lehendabizi.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 194. orr.

Ni baino gizon zuhurrago eta ikasiagoek historian bilbe bat, erritmo bat, aurrez erabakitako egitura bat bereizi dute.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 308. orr.

Espainiarrek ez zuten bereizi aberats eta pobrea, diruduna eta behartsua, eta etxe guztiak larrutu zituzten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 35. orr.

Aldi hartan, idazterakoan letra batzuk ondo bereizten ez nituela eta, oso antzekoak egiten bainituen n eta r, edo s eta z, eta beste hainbat, Adela tematua zebilen hobeto bereizi behar nituela.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 31. orr.

Lore urrundik bereizi nuen besteengandik.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 26. orr.

Mundu mailako esportazioen epe luzeko hazkunde-tasa, bolumenari dagokionez (produktuak bereizi gabe), ia bi bider handiagoa da, batez beste, munduko BPGarena baino.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 62. orr.

Orduan bereizi nuen jende artean kukuturik zapata zuridun morroia.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 219. orr.

Nola bereiz maite hori bidaztien artean?  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 168. orr.

Begi bat itxita bereizi nuen haren bizar ezohikoz egin gabea, haren ile berri harrotua, haren txandal nabarra.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 370. orr.

Azentu esaten zaio silaba bat bere ondoan gertatzen diren gainerakoetatik bereizteari.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 44. orr.

Gauez ez da ibaiko ur zikina bereizten, ezpada bere zurrumurrua.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 175. orr.

6 (da aditz gisa)

Han bereizi zirelarik, Hamidak aurrera egin zuen bere etxera heltzeko. Berriz elkar ikusiko genuela hitz emanez bereizi ginen Marie eta biok.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 121. orr.

Bereizi ginenean, ordea, konturatu ginen zenbateraino geunden lur jota edo indartu berriak biziraupenerako.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 281. orr.

Elkar gaitezen inguruetako herriekin; izan ere, bereizi ginenez geroztik kaltea besterik ez dugu izan!  Elizen arteko biblia   1 M 1,11

Geroztik, ez zituan elkarrengandik bereizi.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 462. orr.

Hura zen Maxengandik bereizi zen lehen aldia... 12 urtean!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 481. orr.

Neska bereizi egin zitzaion eta, beste espaloira iritsirik, urratsa biziagotu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 67. orr.

Bere musika talde kutunena duela sei hilabete bereizi zen, eta hil izan balira bezainbat atsekabez haiengatik negar egin ondoren, [...].  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 23. orr.

7 (era burutua izenondo gisa; orobat bereizitu g.er.) ik berezi; berezitu 2.

Iradoki zuen existitu behar zirela ikusmen-gune bereizi batzuk, ikusmen-kortex primarioan, "argi-inpresio", "kolore-inpresio" eta "forma-inpresio"entzat, nahiz eta berak ez izan horren froga anatomikorik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 40. orr.

Azterlan horiek berresten bide zuten badirela zinez zenbait ezaguera-ahalmen edo adimen bereizi eta autonomo.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 220. orr.

Begiaren denbora-bereizmena: Esperientzia askok erakutsi dute begiak ez dituela bi argi gertaera sinkronikotzat atzematen denboran aski bereiziak ez baldin badira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 33. orr.

8 ezin bereizizko (orobat ezin berezizko g.er.) izlag

Hango ura ere, ordea, beroa eta likatsua zen, ez gozoa, gazia, eta horra gure atzamarrak orain, alga-, gasolina-, molusku- eta ezin bereizizko usteldura-usain nahasia zeriela. Itsasoaren mila uhainen ezin bereizizko azantzek murmurika bakuna egiten duten molde berean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 49. orr.

Jakintza- eta sineste-nahasketa ezin bereizizkoa dela irudiaren ikuslearen psikologia.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 109. orr.

Hurrengo orduak ezpainak elkarri lotuta igaro genituen, eskuak elkartuta, gogoa bat eginik, gorputzak besarkada ezin bereizizko hartan elkarri itsatsita, askatasun zabal eta mugarik gabean.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 211. orr.

Unión Artesanaren barne bizitzaren lekuko adierazgarria da [...] eta haren poz guztien bidelagun ezin bereizizko.  Askoren artean   «Rataplan» - 56. orr.

· Kausa-, espazio- eta denbora-kontzeptu horiek adimenetik ezin bereizizkoak dira.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 169. orr.

Donostia eta Danborrada elkarrengandik ezin bereizizkoak dira.  Askoren artean   «Rataplan» - 35. orr.

Ikuspegi erabat analitiko batetik abiatuta, adierazgarritasunaren kontzeptua ez ezik, artearena ere, hartatik ezin bereizizkotzat jotzen baitu, berritik definitzeko asmoa hartzen du.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 260. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

apur bat bereizi (5); argi bereizi (5); artean bereizi (10); artean bereizi behar (5); aurpegitik bereizi (3)

bereizi ahal (26); bereizi ahal izan (9); bereizi ahal izango (5); bereizi ahal izateko (9); bereizi arren (3); bereizi arte (4); bereizi behar (109); bereizi behar da (11); bereizi behar dira (38); bereizi behar ditugu (5); bereizi behar izan (6); bereizi behar lirateke (4); bereizi beharko (13); bereizi beharko litzateke (3); bereizi beharra (29); bereizi beharra dago (7); bereizi beharrean (6); bereizi beharreko (3); bereizi da (6); bereizi dira (10); bereizi ditu (21); bereizi ditugu (5); bereizi ditugun (4); bereizi ditut (6); bereizi dituzte (7); bereizi du (5); bereizi dute (3)

bereizi eta gero (4); bereizi eta urrundu (3); bereizi ezin (6); bereizi ezinak (3); bereizi ezinik (6); bereizi gabe (36); bereizi ginen (12); bereizi ginenean (4)

bereizi izan (9); bereizi izan dira (3); bereizi izanak (4); bereizi nahi (37); bereizi nahi izan (9); bereizi nahia (3); bereizi nahian (6); bereizi nituen (5); bereizi nuen (8)

bereizi ohi (12); bereizi ohi dira (7); bereizi ondoren (12)

bereizi zen (20); bereizi zirela (3); bereizi ziren (30); bereizi zituen (36); bereizi zituzten (12); bereizi zuen (16); bereizi zuten (3)

besteengandik bereizi (4); bestetik bereizi (3); beti bereizi (5); bi bereizi (5); bi bereizi behar (3); bi gauza bereizi (3); biak bereizi (3); bikoteak bereizi (3)

elkarrengandik bereizi (33); elkarrengandik bereizi behar (4); elkarrengandik bereizi ondoren (3); elkarrengandik bereizi ziren (3); erabat bereizi (9); erabat bereizi behar (3); ez bereizi (4); ezin bereizi (8); ezin da bereizi (8); ezin dira bereizi (9); garbi bereizi (7); gauza bereizi behar (3); gehiago bereizi (6); gero bereizi (5); gorputzetik bereizi (3); gurasoak bereizi (3); guztietatik bereizi (3); haietatik bereizi (3); harengandik bereizi (4); horrela bereizi (3)

inor bereizi gabe (3); izaki bereizi (3); mota bereizi (5); nigandik bereizi (6); niregandik bereizi (5); nola bereizi (7); normalizazio prozesua bereizi (3)

ondo bereizi (8); ondo bereizi behar (4); ongi bereizi (3); politika bereizi (3); prozesua bereizi (4); taldetik bereizi (3); termino bereizi (3)

zati bereizi (3); zehatz bereizi (3)

bereizte aldera (4)

artean bereiztea (10); bereiztea erabaki (4); bereiztea erabakitzen (3); bereiztea erabakitzen badute (3); bereiztea zaila (5); bereiztea zer (6); bereiztea zer den (4); biak bereiztea (4); denaren artean bereiztea (4); ez bereiztea (7); ondo bereiztea (3); ongi bereiztea (3)

artean bereizteko (6); batzuk bereizteko (3)

bereizteko ahalmena (4); bereizteko arrazoi (3); bereizteko aukera (4); bereizteko balio (16); bereizteko beharra (3); bereizteko ekimena (3); bereizteko erabili (5); bereizteko eskatu (6); bereizteko funtzioa (3); bereizteko gai (15); bereizteko gaitasuna (4); bereizteko gauza (13); bereizteko gauza ez (3); bereizteko moduan (3); bereizteko orduan (4); bereizteko proposamena (3)

bertatik bereizteko (4); bertatik bereizteko ekimena (3); besteengandik bereizteko (4); bestetik bereizteko (3); elkarrengandik bereizteko (7); esanahia bereizteko (5); esanahia bereizteko funtzioa (3); gaizkia bereizteko (3); gaizkia bereizteko gai (3); hitzak bereizteko (7); kanadatik bereizteko (3); koloreak bereizteko (3); ondo bereizteko (4); ongi bereizteko (3); txarra bereizteko (6); zer den bereizteko (3)

akordio eremu bereizten (3); arabera bereizten (5); arabera bereizten dira (3); argi bereizten (6); argi bereizten ditu (3); artean bereizten (20); aski bereizten (3); bakarrik bereizten (5); bakarrik bereizten ditu (3); baliogabe denetik bereizten (3); bata bestearengandik bereizten (3); batek bereizten ditu (4); batek bereizten zituen (3)

bereizten ahal (11); bereizten ari da (5); bereizten bada (3); bereizten baita (3); bereizten baitira (3); bereizten baititu (5); bereizten baitzituen (4); bereizten baitzuen (3); bereizten baldin (4); bereizten baldin badira (3); bereizten da (53); bereizten dira (78); bereizten ditu (86); bereizten dituen muga (4); bereizten ditugu (15); bereizten ditut (12); bereizten dituzte (25); bereizten dituzu (3); bereizten du (40); bereizten duen ezaugarri (3); bereizten dugu (7); bereizten dut (7); bereizten dute (9)

bereizten gaitu (7); bereizten gaituzte (3); bereizten gintuen (9); bereizten gintuen tartea (3); bereizten hasi (8); bereizten hasten (3)

bereizten ikasi (13); bereizten ikasi dugu (3); bereizten jakin (8); bereizten ninduen (4)

bereizten omen (4); bereizten saiatu (3); bereizten saiatzea (3); bereizten saiatzen (4)

bereizten zen (12); bereizten zer (5); bereizten zer den (3); bereizten zirela (3); bereizten ziren (20); bereizten zituen (49); bereizten zituzten (13); bereizten zuen (23); bereizten zuten (4)

bestearengandik bereizten (3); besteengandik bereizten (7); besteetatik bereizten (7); bestetik bereizten (4); bi multzotan bereizten (3); biak bereizten (6)

elkarrengandik bereizten (13); elkarrengandik bereizten dituzten (5); elkarretarik bereizten (6); elkarretarik bereizten dira (3); erabat bereizten (6); eremu bereizten dira (3); erraz bereizten (8); esker bereizten (5); ezberdinetan bereizten (4); funtsean bereizten (3); garbi bereizten (12); garbi bereizten da (3); gehiago bereizten (8); gorputzetik bereizten (6); guztiz bereizten (3); hegoaldea bereizten (3); hitzak bereizten (3)

itzala bereizten diren (3); maila bereizten (5); moduak bereizten (3); mota bereizten (17); mota bereizten dira (4); mota bereizten ditu (7); motak bereizten (4); multzotan bereizten (3); nekez bereizten (8); nola bereizten (9); nola bereizten diren (3)

ondo bereizten (15); ongi bereizten (29); ozta bereizten (4); ozta ozta bereizten (4); pilotak bereizten (3); politikoak bereizten (3); soilik bereizten (3)

zehazki bereizten (3); zerk bereizten (12); zerk bereizten dituen (3); zertan bereizten (22); zertan bereizten da (4); zertan bereizten den (4); zertan bereizten dira (3); zertan bereizten diren (9)


bereizi2 ik berezi.

bereiziezin (orobat bereizi ezin) izond ezin bereizizkoa.

Bertzelako batean, multzo horren atal bereiziezina izanen nintzatekeen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 398. orr.

Ameriketara emigratu zuelako salbatu zela esan daiteke, baina Estatu Batuetan ere bere sustraiei fidel iraun zuen, modu kritikoan izan arren: herri horrexen parte bereiziezin sentituz uneoro, baina bere bere espiritu libreari eutsiz beti.  Berria - Kultura   2004-07-14

Zuzenbide-estatuaren eta demokrazia formalaren finkapena; horien arteko batasun bereiziezina.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 222. orr.

Adiskide bereiziezinek alargundu beharrean zenaren etxean afaltzekoak ziren.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 238. orr.

Metodoaren bitartez bikoteak erkatzen zituen, bi objektu, bata artelana eta bestea ez, baina biak begiz bereiziezinak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 242. orr.

Bereiziezinak ziren.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 17. orr.

Hizketan hasi orduko, ongia eta gaizkia bereiz ditzan ahalegintzen zara, askotan bereizi ezinak direla dakizun arren.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 155. orr.


bereiziki1 adlag era bereizian.

Zeren, irudikapen bat ideia bat da, giza Gorputzaren presenteko egoera gehiago adierazten duena, kanpoko gorputzaren izaera baino, ez ordea bereiziki, jakina, nahasiki baizik; horra zergatik erraten den Izpiritua errebelatzen dela.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 391. orr.

Bestalde, gizakiak bere burua kontenplatzen duenean, ez da deusik, argi eta bereiziki, hots, egokiro, hautematen duenik, haren iharduteko ahalmenetik datorrena baizik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 473. orr.


bereiziki2 ik bereziki.

bereizitazun ik berezitasun.

bereizitu ik bereizi1 7.

bereizka (corpusean berexka soilik) adlag nor bere aldetik.

Hots, dei bat zen hori ere, lehenekoen gainerat, elgarrekin joka diten eta ez berexka amerikar eta europearrak.  Herria   2004-02-12


bereizkari (corpusean berexkari soilik) bereizlea.

Pettan bezalako artzainak bere hautua egin bazuen ere bere gostuko bizisail baten alde, ez dugu hori, nehondik ere, berexkari oihes batentzat hartu: bere xahurra, behorrak, oilo multxoa eta gatu xuhail batekin han bizi, baina atxikia bai osoki beste herriko jendeen bizi-moduari, eta herri hunen geroari, nundik ez?  Herria   2003-07-10

Oraino berriki, kontrario berexkari horietarik zonbait gudukatuak dira Nadjafeko hiri sainduan elgarren artean ere.  Herria   2005-09-01


bereizkeria (393 agerraldi, 120 liburu eta 13 artikulutan; orobat berexkeria g.er.) 1 iz diskriminazioa. ik bazterketa.

Emakumezko txirrindulariek pairatzen duten bereizkeria salatu dute.  Berria - Kirola   2004-01-03

Ikasi dugu, halaber, nola, taldeen arteko gaitasun-alde ezin berdinduzkoak argudiotzat baliatzen diren, sarritan, bereizkeriak dauden-daudenean uzteko eta politikoek bidegabeen konponbiderako neurriak har ditzaten eragozteko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 190. orr.

Aukera berdintasuna eta bereizkeriarik eza bermatuak egon behar dute.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 89. orr.

Bistan da, hala ere, sistema berri batek ez duela ekarri behar aukera desberdintasunik edo aberastasunaren araberako bereizkeriarik.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 89. orr.

Ez gara lapurrak; hildako langileen eta preso politikoen familiek jasoko dute eskuratu dugun dirua, inolako bereizkeriarik gabe.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 235. orr.

Nelson Mandelarekin lehenbizi, Thabo Mbekirekin azken bost urteotan, bereizkeriaren olatuaren aparra apaltzen eta Hegoafrikako arazo handiei aurre egiten saiatu da Gobernua.  Berria - Mundua   2004-04-14

Jainkoak ez baitu bereizkeriarik egiten.      - 0. orr.

Baina pertsonen artean bereizkeriarik egiten baduzue, bekatu egiten duzue.  Elizen arteko biblia   St 2,9

Emakumeen eta gizonen arteko bereizkeria batez ere lan munduan dela nabarmen diote sindikatuek.  Berria - Euskal Herria   2004-03-06

Inoiz ez zuten bereizkeriarik egin, bederen: nirekin bezain gozakaitz jokatzen zuten harekin.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 92. orr.

AEBetako eskuindarrak ez zeuden biztanleen artean inolako bereizkeriarik onartzeko prest.  Berria - Kultura   2006-02-05

Gizon eta emakumeen arteko bereizkeriarekin amaituko duten neurriak.  Berria - Ekonomia   2006-04-25

Hizkuntza gutxituek bereizkeri positiboa behar dute.  Berria - Euskal Herria   2004-09-30

Uria aske uzteko Auzitegi Nazionaleko Salak eskatutako 600.000 euroko bermea «bidegabea, gehiegizkoa, bereizkeriazkoa eta bete ezina da».  Berria - Euskal Herria   2004-05-29

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Emakumezkoek Espainiako Txapelketara selekzioari uko egin eta euren taldeekin joateko mehatxua egin zuten orain bi aste, bizi duten bereizkeria egoera salatu zutenean.  Berria - Kirola   2004-01-11

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Diskriminazioa: Lantegietan soldata bereizkeriaren aurka borrokatuko dute, hala nola, eskala bikoitzen aurka edo hasiberrien bazterketaren aurka.  Berria - Ekonomia   2004-02-11

Nahasmen handia sortu eta hizkuntz bereizkeriari indarra eman zaio.  Berria - Mundua   2004-11-13

Genero bereizkeria: Esparru bakoitzean emakumeek dituzten lan baldintzak aztertuko dituzte, bazterketa zertan datzan zehaztu eta errotik ezabatzeko.  Berria - Ekonomia   2004-02-11

Sexu-bereizkeria ziklo-krosean.  Berria - Kirola   2004-01-03

Apartheid, arraza-bereizkeria, bazterketa, kolonia-zapalkuntza eta atzerritarrek zertutako beste zapalkuntza eta domeinu forma batzuk sustatzen edo iraunarazten dituzten politikak zeharo baztergarriak dira.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 110. orr.

Sexu bereizketarik -eta bereizkeriarik- gabekoa, agi denez, itzulpenaren barnebidea.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 30. orr.

4 bereizketa, gaitzesgarritzat markatua.

Amona Màliak bereizkeriarik gabe gordeak zituen arropa fin-finak zein pilda satsuak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 37. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arteko bereizkeria (4); bereizkeriarik egiten (9); bereizkeriarik gabe (3); inolako bereizkeriarik (4)


bereizketa (715 agerraldi, 85 liburu eta 176 artikulutan; orobat berexketa g.er.) 1 iz bereiztea.

Sable-kolpe batez burua gorputzetik bereiz daiteke; arimaren baitan ezinezkoa da bereizketa hori.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 305. orr.

Heriotza arimaren eta gorputzaren bereizketa da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 46. orr.

Hizkuntzak bereizketa -alegia, desberdintasuna- eskatzen du soil-soilik [...] hotsak nolakotasun aldaezina izan dezan eskatzen du bakar-bakarrik hizkuntzak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 154. orr.

Planeta gorriaren aro geologikoen bereizketa egin dute 'Mars Express' zundari esker.  Berria - Gaiak   2006-04-22

Askoz gehiago nabari zen jatorriaren bereizketa klasearena baino.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 19. orr.

Berak finkatzen du gu ezberdintasuna garela, gure arrazoia diskurtsoen bereizketa dela, gure historia denboren bereizketa, gure nia mozorroen bereizketa.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 152. orr.

Edozein bereizketak, dela ohoretan, dela ondasunetan, legezkoa izateko, legean oinarrituta dagoen aurretiko berdintasuna suposatzen du.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 66. orr.

Kripkek ideia horiek guztiak darabiltza izen propioen eta deskribapen zehaztuen arteko bereizketa azaltzeko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 134. orr.

Bereizketaren Aurkako Legea onartu zuen Pekinek.  Berria - Harian   2005-03-15

Herio denbora duk, banakotasunaren eta bereizketaren denbora, amaieraren ardatzari koska estutzen ari den denbora abstraktua.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 94. orr.

Ipar-Hego bereizketaren egokitasuna.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 141. orr.

Austinen hasiera bateko esaldi konstatatibo eta performatiboen arteko bereizketa esaldien indar eta edukiaren arteko bereizketa bihurtu zen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 137. orr.

Hiru arrazoi genituen bereizketa eskatzeko: garrantzitsuena, herritarren nahia ez zela kontuan hartu; bigarrenik, Garruze eta Donapaleu ez dira herri auzoak, tartean Unaso dagoelako.  Berria - Euskal Herria   2004-02-28

Erabat esanik, hizkuntzaren eta dialektoaren arteko bereizketa ez da kualitatiboa, kuantitatiboa baizik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 19. orr.

Ez dugu bereizketarik egiten Kurdistanen zatien artean.  Berria - Mundua   2004-07-14

Mexikon ez da bereizketarik egiten hilen eta bizien artean, mundu berean gaude.  Berria - Kultura   2006-03-08

Ez da erraza mugimendu kaltegarri eta onuragarrien arteko bereizketa egitea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 239. orr.

Gizonezkoen eta emakumeen artean inolako bereizketarik egin gabe.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 189. orr.

Erlatibismoak bereizketak egiten irakats diezaguke.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 65. orr.

Badakit erotismoaren eta pornografiaren artean egin ohi den bereizketa hipokrita hori dirudiela, baina horrela funtzionatzen du.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 93. orr.

Horren ondorioz bereizketa bat egin izan da: alde batetik, metafisika orokorra (ens commune) eta, bestetik, metafisika berezia (summum ens), izaki partikularrarena, onartuz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 52. orr.

Ahoskatzearen eta hizkuntzaren arteko bereizketa horren aurka, aldaketa fonetikoak jar genitzake.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 45. orr.

Judizio analitikoen eta sintetikoen arteko bereizketaz.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 34. orr.

Bereizketa hau, ordea, enpirikoa besterik ez da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 51. orr.

Desagertu dena, jasaiten zuten bereizketa da, orain arrazakeria deituko genukeena.  Herria   2003-12-18

Bere iritziz, arrazakeria eta bereizketa daude Frantziako gizarte sistemaren oinarrian.  Berria - Harian   2005-11-06

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bereizketa fin eta jakintsuak dira hauek, jende askori ihes egiten dietenak, honetaz oso jende gutxik egiten baitu gogoeta.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 232. orr.

Batzuek adibidez herri-izaera bereziak eta jatorrian oinarrituak onartzen dituztela, edo baita familien, arrazen, eta abarren bereizketa erabakigarriak eta izugarriak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 234. orr.

BAMek hondakinen bereizketa selektiboa sustatzeko kanpaina abiatuko du.  Berria - Euskal Herria   2006-03-01

Bereizketa mekanikorako gunea eta metanizazio gunea.  Berria - Euskal Herria   2004-07-30

Bereizketa logiko hauek mehe samarrak izan daitezke.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 278. orr.

Bereizketa aristoteliko horren azpian mezu hau dago: [...].  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 170. orr.

Handiegia litzateke bi printzipio horien arteko aldea, asmoen eta gauzatzeen arteko bereizketa klasikoaz zehaztuko ez balitz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 64. orr.

Arrazoimenaren erabilera bat eta bestearen arteko bereizketa espezifikoa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 251. orr.

Bigarren argudioaren arabera, berriz, ez dago bereizketa moralik norbait hil eta norbait hiltzen uztearen artean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 383. orr.

Terminoek bereizketa argi eta garbia inplikatzen dute konkistatzailearen ethosa errefusatu eta onartzearen artean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 456. orr.

Sentsuzko begiespenaren baldintzak, beren bereizketa propioak aldean daramatzatenak, ez zituen jatorrizkotzat.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 131. orr.

Euskal Herriak jasan duen eta jasaten duen barneko bereizketa politiko-administratiboagatik.  Berria - Harian   2005-04-13

Honetan datza, beraz, arrazoimen-ezagutzaren bi era hauen arteko funtsezko bereizketa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 249. orr.

Orduan, bereizketa aipagarria dugu aurrerapen honen erregelari dagokionez.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 195. orr.

Hizkuntzalaritza diakronikoak, aldiz, ez du halako bereizketaren beharrik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 123. orr.

Agerpenetan inoiz a priori ezagutu ez den zerbait, eta beraz, ezagutza enpirikoaren eta apriorizkoaren arteko benetako bereizketa osatzen duen zerbait dagoenez gero, hots, sentsazioa dagoenez gero, [...].  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 100. orr.

Ikasgeletako bereizketa "Europako Errusiaren" eta "Asiako Errusiaren" artekoa zentzugabea izan da beti, baina ziur aski ez dio inori kalterik egin.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 276. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Non dago bata eta bestearen arteko bereizketa-marra?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 41. orr.

Bikote baten bereizketa kasua zela-eta, Goyk bi neskak ezagutu zituen.  Berria - Euskal Herria   2006-04-29

Horri esker abiarazi zuten bereizketa prozedura.  Berria - Euskal Herria   2004-02-28

Ederki barneratzen gaituzte Frantziskok espirituaren eta frantziskotar bizierako dinamismoen bideak aztertzeko izan zuen bereizketa-esperientzian, horretan maisu-lan bikaina direlarik: Bereizketa-mota horiek beste gizakienganako halako higuin batekin daude lotuta.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 42. orr.

Orainaren eta iraganaren arteko hiru topaketa-mota horien artean beste bereizketa-puntu bat ere ezarri behar dugu oraindik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 278. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Sexu bereizketarik -eta bereizkeriarik- gabekoa, agi denez.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 30. orr.

Hitz egitean bezala, tonu bereizketak nabarmentzen dira bere idazkeran.  Berria - Kultura   2004-12-10

Horiek bereizketa ezdeusak dira, dio berak, ez maila-bereizketak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 303. orr.

Famili bereizketa horiek ez dira bereizketa zibilak. gizonezkoen eta emakumeen artean inolako bereizketarik egin gabe Hitz hauetan hots bereizketa egitean agertuko zaizkigun zailtasunak eta benetako hitzetan ager dakigukenak hein berekoak dira.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 137. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aro geologikoen bereizketa (3); artean bereizketa (10); arteko bereizketa (110); arteko bereizketa egin (4); arteko bereizketa egitea (3); arteko bereizketa egiten (9); arteko bereizketa ere (3)

bereizketa bat (24); bereizketa bat egin (6); bereizketa egin (9); bereizketa egitea (6); bereizketa egiteak (3); bereizketa egiteko (7); bereizketa egiten (15); bereizketa ekarri (4); bereizketa eragin (3); bereizketa ez da (3); bereizketa garbia (3); bereizketa gune (5); bereizketa gune bat (3); bereizketa handia (4); bereizketa oro (3); bereizketa plana (3); bereizketa prozesua (3)

beren bereizketa (3); beste bereizketa (5); egiten du bereizketa (3); espirituen bereizketa (3); estatuaren arteko bereizketa (3); funtsezko bereizketa (3); geologikoen bereizketa (3); oinarrizko bereizketa (4); sharonen bereizketa (3)

arteko bereizketak (9); bereizketak egin (3)

bereizketaren alde (3); bereizketaren aurkako (4); bereizketaren aurkako legea (3)

arteko bereizketari (4)

artean bereizketarik (6); artean bereizketarik egiten (3); artean inolako bereizketarik (3); arteko bereizketarik (9)

bereizketarik egin (20); bereizketarik egin gabe (12); bereizketarik egingo (5); bereizketarik egiten (19); bereizketarik ez (10); bereizketarik gabe (19); bereizketarik gabea (3)

ez dago bereizketarik (4); ez du bereizketarik (4); halako bereizketarik (3); inolako bereizketarik (8); sexu bereizketarik (6)

arteko bereizketaz (6)


bereizkunde (corpusean berexkunde soilik) iz bereizkuntza.

Goretsi ditu herri hortako politikatzaleak, baketsuki baitituzte gauzak aldatu eta demokrazia eraiki, apartheid beltzen eta xurien arteko berexkunde higuingarriaren ondotik.Elkarte batean juntatu ondoan hauek auzitan eman dute Hazparneko auzapeza, baizik eta berexkundeak egiten dituela.  Herria   2001-06-07

Bada hor lan ederra gure agintari eta herri-gizon guzientzat, berexkundeak utzirik, atera-bide egokien asmatzeko.Zuetarik bakotxak jakin dezala, ororen kontseilari nagusia izanen naizela, berexkunderik gabe, alderdikeririk gabe eta nehor baztertu gabe.  Herria   2005-08-11


bereizkuntza (213 agerraldi, 38 liburu eta 6 artikulutan; ETCn 910 agerraldi; orobat berexkeria g.er.) 1 iz bereiztea.

Euskararen muina bat baita alde eta aldi oro, axaleko zenbait bereizkuntza baztertuz gero.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 60. orr.

Dikotomia hau oso bat datorrela irudikapenezko funtzioaren eta funtzio sinbolikoaren arteko bereizkuntzarekin; alegia, bereizkuntza hori psikologiazko terminoetara itzultze-edo bat dela.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 79. orr.

Sinkronia eta diakronia, aspaldixko irakatsi zuen Coseriuk, ez dira hizkuntzaren mailako bereizkuntzak, metoduaren mailakoak baizik.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 140. orr.

Crocek erabat arbuiatzen ditu ikusmenezko arteen eta entzumenezko arteen arteko bereizkuntzak, espazioaren edo denboraren arteen artekoak, egonkortasunezko edo mugimenduzko arteen artekoak, eta horrelako bereizkuntza guztiak, eta estetika orokor bat egin daitekeela baieztatzen du.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 282. orr.

Bereizkuntza honetan ikusmen-eremu baliagarriaren ideia mugatzen da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 58. orr.

Ez du eguzkiak inolako bereizkuntzarik egiten munduko gauza guztien artean; berdin tratatzen ditu denak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 44. orr.

Baina Jaunak bereizkuntza egingo du israeldarren eta egiptoarren abereen artean: ez da israeldarren abererik bat bera ere hilko.  Elizen arteko biblia   Ir 9,4

Horrek sortu du bereizkuntza berri bat jenden artean eta aberatsek hortaz ez dute axolarik.  Herria   2004-07-22

Estatu batek bere menpe dauzkan herri xumeen artean diskriminaziorik edo bereizkuntzarik egin baleza, hala nola, hizkuntza, sineste, ohitura edo kultura indartsuenak indartuz eta ahulenak ahulduz, orduan sor litezke arazoak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 87. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bereizkuntza espirituala nola egin bikain erakusten digu gutunak, irizpide bi erabiliz: [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 115. orr.

Kategoria berezietan oinarritu nahi du irudiaren erretorika, maila ikonikoaren eta maila plastikoaren artean bereizkuntza zorrotza eginez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 237. orr.

Analisiaren praktikan, erabilgarri izan daiteke bereizkuntza terminologikoa kontzeptuetan zehaztasun handiagoa erdiesteko.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 111. orr.

Bikoteen frogak eta haren aldaera eta garapenek bereizkuntza fonemikoa erabakitzeko tresna bat eskaintzen digute, semantikako arazorik gabea erabat.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 134. orr.

Eremu artikulatorio erlatiboki txikian, bereizkuntza fonologiko garrantzitsuak gertatzen dira.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 97. orr.

· Gainera, egunero bikoizten zitzaion samina, bere kontzientziak, sentibera bai baina bereizkuntza gutxikoa, edozer huskeriagatik aitortzera behartzen baitzuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 358. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hasierako anaiartearen bereizkuntza-ariketa praktikoak ditugu aholkuak, eta betiko kristau-bizitzarako bereizkuntza-irizpide jatorrak eskaintzen dizkigute.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 119. orr.

Horrek berebiziko garrantzia bide du hiztunaren oharmen eta bereizkuntza gaitasunean.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 25. orr.

Gehiegizko bereizkuntza-grina arbuiatzeak ez gaitu eraman behar gauzen kokatzeak duen alderdi ona ez balioztatzera.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 85. orr.

Emakumeari eta kolektibitateari paradisua eskaini behar zaie; horrexek erakusten du zure analisi- eta bereizkuntza-ideia zergatik ez den eraginkorra.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 184. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Apika esan liteke Aureliano Jainkoarekin solastatu zela eta Hark hain interes gutxi duela erlijio-bereizkuntzez, ezen Juan de Panonia zela pentsatu baitzuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 145. orr.

Hizkuntzalari askoren iritzian bereizkuntza fonemikoa esanahi-bereizkuntzaren arabera definitu behar da.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 132. orr.

Pantailan pertzibitzen den espazioaren eta propiozepzioaren espazioaren arteko espazio-bereizkuntzaren fenomeno psikologikoa da horietan garrantzizkoena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 163. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arrazoizko bereizkuntza (3); arteko bereizkuntza (22); bereizkuntza fonemikoa (7); bereizkuntza fonemikoa erabakitzeko (3); bereizkuntza zuzena (3); beste bereizkuntza bat (3)

arteko bereizkuntzarekin (3)

bereizkuntzarik egin (3); bereizkuntzarik egiten (4); bereizkuntzarik gabe (7); inolako bereizkuntzarik (4)


bereizle (orobat berexle g.er.) 1 izond bereizten edo desberdintzen duena.

Zutabeetan zeroak ipini ondoren, barra bereizleak kendu zituen Ruche jaunak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 282. orr.

Liburu bat zeukan beti bere gelan, bi urte lehenago irakurtzen hasia eta xingola orri-bereizlea hamalaugarren orrialdean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 45. orr.

Ez baimenduko digulako gure ezaugarri bereizleen taula egitea eta etorkizunean izango dugun irudia zirriborratzea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 152. orr.

Mundu-ekonomia kapitalistaren ezaugarri bereizleak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 46. orr.

Herrialde horien hezkuntza-politiken ezaugarri bereizlea [...] lehen eta bigarren mailako hezkuntzari emandako garrantzian datza.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 120. orr.

Ez baimenduko digulako gure ezaugarri bereizleen taula egitea eta etorkizunean izango dugun irudia zirriborratzea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 152. orr.

2 fonologian-eta, desberdintzen duena.

Estrukturalisten azterketarako tresna fonema izan zen, baina, beren definiziorako, batik bat, fonemaren balio bereizlea azpimarratu zuten eta hitzen bereizketarako balio zuten tasunetan bildu zituzten indarrak. t-ri buruz hitz egiterakoan, oro har, T motari buruz mintza gaitezke (motak letra larriz adieraziko ditugu), i-ri buruz ari garenean I motari buruz mintzatuko gara, guztietan izaera bereizlea soilik kontuan hartuz.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 80. orr.

Pragako Zirkulukoen erabaki izan zen FONEMA tasun bereizleen bilduma zela.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 143. orr.

Fonazio ekintzan elementu bereizleak hartuko ditugu kontuan soil-soilik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 83. orr.

Fonemen ezaugarri bereizleak hemen beste inon baino ageriago azalarazten dituzte hitz oihartzun hauek: [...].  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 63. orr.

Fonemen osagai bereizleak finkatzea.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 71. orr.

3 ez-bereizle izond

Emakundek bat egin du Hondarribiko jaietako ekitaldi guztietan «parte-hartze ez bereizlea eta berdinzalea» pertsona eta taldeekin.  Berria - Euskal Herria   2004-08-12

Winteler-ek, tasun ezinbesteko eta gehigarriak bereizten ditu bere deskribapen fonetikoetan (Pragakoen pisudun edo bereizle eta pisugabeen edo ez-bereizleen arteko bereizkuntzatik oso gertu).  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 101. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ezaugarri bereizleak (3)


bereizmen 1 iz bereizteko ahalmena.

Ea irudimena kontzientziarekin lotuta gogoramena, asmamena, bereizmena eta agian adimena eta arrazoimena ere ez ote den.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 230. orr.

Gizaki hauek beren baitara itzultzen direnean, badute bereizmenik gauzak beste inork baino argitasun eta perfekzio handiagoz epaitzeko.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 66. orr.

Buruargitasunaren (edo bereizmenaren) oinarri-esakune honek lehenaren xalotasuna (asmamenarena) asko zedarriztatzen du.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 231. orr.

Heldugabeei zuhurtasuna emateko, gazteei ezaguera eta bereizmena.  Elizen arteko biblia   EsZ 1,4

Gaur egun gizakiak inguruan duen guztia eraldatzeko duen ahalmenak, bereizmenez erabiliz gero, herri guztietara eraman ditzake garapenaren onurak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 107. orr.

Jakintzaz eta bereizmenez bete zituen, Bereizmen argikoa izango zara horrela, ezagueraz mintzatuko zara.  Elizen arteko biblia   Si 17,7

Bigarren urrats horretarako, buru-zorroztasun handiagoa behar da, tresna hobeak, analisi-bereizmen handiagoa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 192. orr.

2 irudietan-eta xehetasunak bereizteko ahalmena.

Bereizmenaren baitan dago mikroskopioak xehetasunak jasotzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 192. orr.

Badugu telebista koloretan, digitala, bereizmen handikoa.  Berria - Gaiak   2004-09-03

Ikusgarria da ondoan jarri duten bereizmen handiko bideoa, esmalte eta detaile guztiak bikain erakusten dituena.  Berria - Kultura   2006-02-07

Europako Espazio Agentziak bidalitako zundak duen bereizmen handiko kamera erabiliz saiatuko dira zientzialariak Beagle 2 robotaren paraxutak eta airbagak ikusten.  Berria - Gaiak   2004-01-08

Bereizmen handiko tresneriarekin, segundo baten ehunenekoan hartutako irudiak hamabi minutuko sekuentzia bilakatu ditu, eta irudia bera desegin horrela.  Berria - Kultura   2004-11-26

Betaurreko beltz eta guzti, Hubble teleskopioak baino bereizmen handiagoa zuen kankailu hark.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 93. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Egoera horretan 1-eko ikusmen-zorroztasuna (normalean 10/10 idatzi ohi da), 1º-ko angelu bereizmenari dagokiona, ikusmen-zorroztasuna ontzat ematen da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 30. orr.

Begiaren denbora-bereizmena: Esperientzia askok erakutsi dute begiak ez dituela bi argi gertaera sinkronikotzat atzematen denboran aski bereiziak ez baldin badira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 33. orr.

Entzumen-sistemak, esate baterako, mikrosegundo batzuetako denbora-bereizmena du.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 33. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bereizmen handiko (6)


bereizpen iz bereiztea.

Nire doktrinaren ezaugarri nagusia, orain arte izandako guztiekin kontrajartzen duena, nahimenaren eta inteligentziaren artean ezartzen duen erabateko bereizpena da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 86. orr.

Orduan eta txikiagoa delako produkzioa, eta handiagoa txirotasunak handikeriarekiko duen menpekotasuna, eta zailagoa eta beldurgarriagoa zapalduak zapaltzailearen kontra biltzea, zeren eta losintxak, karguak, bereizpenak, morrontzak, indartsuaren eta ahularen arteko distantzia handitzen duten gauzak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 94. orr.

Sarraski nahasi hartan beroturik, tropak batere bereizpen gabe basaki asaldatzen zituzten, euren galpar beldurgarriak noranahi astinduz, eta zaldunek ezin zuten orroek iztuturiko zaldirik lasaitu ez bridaz etsaien aurka itzularazi.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 381. orr.


bereiztaile (orobat berextaile eta berextale) izond bereizlea.

Bai Tomas Akinotar Santuaren eta baita ere Kanten iritzietan, gizakiaren eginbeharra legeren baten araberakoa da, ongiaren eta gaizkiaren bereiztailea legea izan ohi denez.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 84. orr.

Gaineratekoan badakigu nolako pilota berextailea den.  Herria   2004-07-05

Aintzinean Lafitte zuten batetik, aire onarekin, eta berextale ere eskuinerat bereziki.  Herria   2001-07-19


bereiztapen iz bereizpena.

Hau da egin beharreko bereiztapena: esaten dugunean herri edo jendetza batek zerbait nahi, agindu edo egiten duela, ulertu behar da Estatua dela, gizon bakar baten edo ados jarritako askoren borondatearen bitartez, agindu, nahi eta egiten duena.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 111. orr.


bereiztasun1 iz berezia denaren nolakotasuna. ik berezitasun.

Kanpokoen eta etxekoen artean bereiztasunak egitea ez da komeni, etxekoak gutxiestea bailitzateke hori.  Berria - Kirola   2004-02-20

Ez gaitu bereiztasunak geldiarazten, isiltasunak baizik.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 164. orr.

Sail bakoitzean garbi dagoelako zer egin behar den bilaturiko unitateari dagokion bereiztasuna lortu ahal izateko.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 165. orr.

· Lanjera edo arriskua hau omen zen: jende batzu samindu ziren beren libertatea ez zela aski errespetatua eta lege bat egin zen 1905 ean, berextasun hori eraikitzeko.  Herria   2003-12-04


bereiztasun2 ik berezitasun.

bereizte (orobat bereixte g.er. eta berexte g.er.) 1 iz elkarturik, bildurik edo nahasirik dauden gauzak alde banatan jartzea, bat edo batzuk besteetatik urruntzea.

Bi hizkuntza bereiztea, hau da, hizkuntza batetik bi sortzea fenomeno horretako alde ukigarria da, baina bereizte horrek ez du balio fenomenoa bera argitzeko.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 241. orr.

Argazkilariak botoia sakatu eta makinak klik egin orduko elkarrengandik bereiztu beharrean egokituko zirela, eta bereizte hori betiko izango zela segur aski.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 115. orr.

Literaturaren berezkoa izango litzateke egilea aldentzea, bere burua ezkutatzea, beste norbaiti esku ematea edo bere burua zatitzea; eta bereizte honetatik ez da ondorioztatu behar era unibertsal batean enuntziatuaren subjektua formulazioaren egileaz guztiz ezberdina dela.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 109. orr.

Onen eta gaiztoen, gutarren eta etsaien arteko bereizte gezurtia urtzera.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 39. orr.

Alde batera utzirik karaktere sinple, bereizte mendeliarrezkoak gobernatzen dituzten eragileak, zer gene jo absolutuan hoberentzat?  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 154. orr.

Sagarretik juserat, sei hilabete nunbeitan behar dira: biltze, lantegiratze, garbitze, bereizte, xehakatze, tinkatze, erakitze, botoilatze, jastatze...  Herria   2001-05-24

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Beraren ondoan nahi ninduen bereizte unea goxa niezaion; hantxe nintzen ni.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 30. orr.

Berak zehaztu ditu, bata bestearen ondoren, zenbait bereizte plano ezberdin diskurtsoaren objektuak horietan azaleratu ahal izateko.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 52. orr.

Bilgarriak eta papera etxeetan bereiziko lirateke, ondoren bildu eta bereizte guneetara eramateko.  Berria - Euskal Herria   2004-11-09

Ikusten da enuntziazio-maila honetako deskribapena ezin dela egin ez azterketa formal baten bidez, ez ikerketa semantiko baten bidez, ez egiaztapen baten bidez, baizik eta enuntziatuaren eta bereizte-espazioen arteko harremanen azterketaren bidez.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 107. orr.

Erreferentzial bat (ez dena zehazki gertaera, ez gauzen egoera, ez objektua, baizik eta bereizte-hastapena).  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 133. orr.

Enuntziatuaren erreferentzialak eratzen du lekua, baldintza, azaleratze-eremua, bereizte-instantzia banakoentzako edo objektuentzako.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 107. orr.

· Eginbide horiek jasanezinak gertatzen dira, oraingo honetan bezala, norberaren hildakoen iraganean induska ibili behar denean, galera horri, betikoz bereizte horri, uneoro aurre egin behar zaionean.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 36. orr.

Hizkuntzalariari guztiz premiazko zaio ardatzetan bereizte hori, balio hutsez osaturiko sistema baita hizkuntza.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 12. orr.


bereiztear adlag bereizteko zorian.

Hainbat kasutan gatazkatsua ari da izaten trantsizioa: Georgiatik bereiztu edo bereiztear dira Hego Osetia, Abkhazia eta Adjaria errepublikak.  Berria - Gaiak   2004-10-31


bereiztearren adlag bereizteko.

Aresoarrek, ostera, eginahalak egin dituzte leitzarrengandik bereiztearren.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 57. orr.

Laffite izeneko gizon on eta ondratu batek kudeatzen duen Fonda Isabel besterik ez daukazu Donostian, eta frantses estiloko hosteleriatik bereiztearren esaten zaio horrela.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 201. orr.

Kategorietan pentsatzen den batasun transzendentalarekin baino ez badu zerikusia, orduan, lotura intelektual soiletik bereiztearren, sintesi honek irudimenaren sintesi transzendentala izena jaso behar du.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 75. orr.

Bera indar errepresentatzailearen berezkotasunaren ekintza bat da, eta honi sentimenetik bereiztearren adimena deitu behar zaionez gero, orduan lotura oro adimenaren ekintza bat da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 70. orr.


bereizteke adlag bereizi gabe.

Berdin, nahiz goikoak nahiz behekoak, aberatsak nahiz pobreak, etxe-nagusiak nahiz maizterrak eginak izan edo egin diezazkidatenak, inoren bizi-mailarik nahiz bizi-legerik bereizteke.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 51. orr.


bereiztezin ik bereizezin.

bereiztezinki ik bereizezinki.

bereiztu ik bereizi1.

berekabuz ik bere1 15.

berekasa ik bere1 16.

bereki izond berea dena, berari erabat dagokiona, berezkoa.

Bestela esanda, intensionala: intensio jakina duena, baina estensio jakinik eta betibateko edo iraunkorrik ez duena eta izan ez duena; izendatze modu herritar baten ume dena eta ezin nolanahiko izenez dei dakiokeena, huraxe baitu izen semantiko eta intensional berekia.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 223. orr.

Espainiako haurrek ederrik sortu dutena kultura erromatarrean edo musulmanean, ez zaio izpiritu erromatar edo musulmanari zor, ezpada izpiritu espainol berekiari, hori lehenagokoa baita, eta gainazal erromatar edo musulmanaren azpitik beti nagusitzen dena.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 274. orr.

Harentzat, izan ere, ez influentzia geografikoa, ezpada historia nazionalaren -bereziki kreazio kulturalen- iturburu bakarra arrazaren izpiritu berekia da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 165. orr.

Hala ere denek oso egoki espresa lezaketela bakoitzak bere izpiritu berekia hizkuntza bakar berdinean.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 138. orr.

Europaren berekitasun beriena Asia eta Afrikari buruz (baina baita Espainiaren aldean ere!), zientzia da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 201. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

egin zuen berekiko (6); esan du berekiko (8); esan zuen berekiko (24); hasi zen berekiko (3)


berekiko adlag bere artean.

Beste aldea, alderdi espirituala, berekiko gordetzen zuen Adelak.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 66. orr.

Nor ote zen edo nondik ote zetorren galdetzen zuten berekiko.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 128. orr.

Halako aulkiaren edertasunaz harrituta, pentsatzen hasi zen berekiko zer ote zen eta norena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 573. orr.

Ana, ordea, berekiko mintzo zen; ezpainak erabiltzen zituen, bai, baina ez zitzaion ahotsa aditzen.  Elizen arteko biblia   1 Sm 1,13

Berekiko marmarrean kulunkatzen zen, ahotsean ireki zauriaren nabardurak ozen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 99. orr.

"Otso bakartia pilotan jolasean", esan zuen berekiko pala jiratzen zuen artean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 202. orr.

-Abigail Kutz, bai arraroa -esan zuen berriz berekiko-.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 203. orr.

Josu R plazako farolei eta arkupearen sabaian zintzilikaturiko kriseiluei erreparatu zien, berekiko ziola: "Egun guztia eguzki-bolari jarraika pasatu diat, eta neure buru gaineko argi hauek noiz piztu diren ez nauk konturatu".  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 19. orr.

"Zertarako ordea?", egin du Angelak berekiko.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 75. orr.

Hoztu zen seinale, egin zuen berekiko.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 178. orr.

"Nekez ikusiko haute nik gaur ikusi baino ederrago" berekiko Josek.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 13. orr.

Denok oker omen gaudek eta, Jainkoak ez zuela hura zigortu berekikoak alde batera uzteagatik, punteria txarra edukitzeagatik baizik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 97. orr.


berekitasun iz berekia denaren nolakotasuna.

Geometria, espazioaren berekitasunak sintetikoki eta, hala ere, a priori determinatzen dituen zientzia da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 45. orr.

Baina ezin dut esan: "pentsatzen duen gauza oro existitzen da"; izan ere, pentsatzearen berekitasunak bera duten zerizan denak beharrezko zerizan bihurtuko lituzke.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 297. orr.

Europaren berekitasun berekiena Asia eta Afrikari buruz (baina baita Espainiaren aldean ere!), zientzia da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 201. orr.

Erregelaren orokortasun hertsia ere ez da erregela enpirikoen berekitasuna, izan ere, hauek indukzioaren bitartez orokortasun alderagarria baino ezin dute lortu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 68. orr.

Zati txikienik (bakunik) ez izatearen handitasunaren berekitasunari jarraitasuna deritzaio.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 101. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berekitasun gisa (4); gauzen berekitasun (4); zein berekitasun (5)


bereko ik bera 4.

berekoi 1 izond/iz ororen gainetik berari komeni zaiona egiten duena, atsegin zaion guztia beretzat bakarrik nahi duena. ik neurekoi; zeurekoi. (pertsonez)

Maitale berekoiaren otoitza.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 109. orr.

Izaten baitira nekazari berekoi samarrak, dena etxerako nahi luketenak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 192. orr.

Bereizketa horren arabera, klitoriko orgasmoa pertsona heldugabe eta berekoiei dagokie.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 215. orr.

Gehienetan Shevirev doktorea oso gizon berekoia zen, mozkorra eta libertinoa.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 195. orr.

Pertsona krudela eta berekoia nintzela esan zidan orduan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 8. orr.

Hanburgotik Veneziara hanka egingo baitute izeba berekoi eta gaizto batengandik ihesi.  Berria - Kultura   2004-11-10

Neska kementsua zen, lehor samarra, besteak mendean hartu zalea eta berekoia.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 35. orr.

Ezin zuen onez eraman, burgoia, berekoia, ergela, eta harroputza iruditzen zitzaion.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 36. orr.

Jan bizitzaren arbolatik, izan basatiak, izan zerriak, izan berekoiak, ibili iraulka lurrean alaikiro.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 173. orr.

Konturatu naiz, gizonak zenbat eta baikorragoak izan, are gaiztoagoak eta berekoiagoak direla.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 21. orr.

Gizona oso berekoia dela pentsatzen bada ere, dudarik gabe, baditu bere izaeran bestearen egoeraz interesatzera daramaten elementu batzuk.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 75. orr.

Berekoiak bereari jarraitzen dio, besteen aholkuei kontra egiten.  Elizen arteko biblia   EsZ 18,1

Berekoi haientzat gerra ez zen altxamendua zapaltzeko eta inbasioaren aurka egiteko borroka; haiek beren interes mehatxatuen ikuspuntutik baino ez zioten begiratzen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 67. orr.

Errukirik gabeko bakardade zantarra eskaintzen duen erraldoi berekoia dirudiela.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 85. orr.

2 (bestelakoez)

Katua oso berekoia eta hezigaitza da, zakurraren aldean.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 109. orr.

Ez ziren Parisen edozein zokotan ageri ziren begi berekoi eta zurrupari haietakoak, inguruko guztia irentsi eta trukean ezer ere ematen ez zuten begi nekagarriak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 75. orr.

Ez dago haren ahotsa baino berekoiagorik, eta ahots horrek aholku garbi, santu eta aldaezin bat ematen digu: atsegin hartzeko beti, zeren kontura inporta gabe.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 151. orr.

Sentipen berekoi, itsu eta absolutua da maitasuna, bere nahi hori besterik ikusten eta errespetatzen ez duena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 13. orr.

Ezin esan jarrera berekoia eta matxista duelako denik.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 193. orr.

Gizakiaren jokabide berekoian oinarritzen den zientzia bihurtu du ekonomia.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 74. orr.

Haurren setakeria berekoiaz, taula aitzinera eraman nuen ama eta zehatz-mehatz azaldu nion zertan zetzan ganbitoaren estrategia bikaina.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 22. orr.

Lekutan gelditzen da horien diskurtsotik, David Lechek jasotako Erithacus rubecula haren izakera berekoi eta oldarkorra, lekutan gelditzen denez! estatu partikularraren interes berekoia ote zen, ala mundu helenikoaren ongizate komunerako ote zen Inperioa Graxiren soan ere, menturaz, hiltzearen beldur berdina pizten zen, su berekoia, baina aitaren aurrean sentimendua neurtzen saiatzen zen.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 36. orr.

Ez, ez dizut lagunduko, niri ez dit inork lagundu Europa berekoi honetan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 108. orr.

3 (beste izenondo batekin)

Berekoi hutsak direnekin baizik ez nikek traturik izan nahi, berekoi erabatekoak, eta ez jende sentimental horrekin, begiak malkotan halaxe esaten ditek-eta.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 258. orr.

Berekoi jasanezina.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 187. orr.

4 (adizlagun gisa)

Urriztimoltxo horrek, basaurritza batez ere familika, beti moltxoka hazten dela, erakutsi izan dit, eta oso nekez haritza edo pagoa bezala, hondo bakarretik berekoi tentetu eta harroturik.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 177. orr.

Lehiakortasuna maite du, berekoi jokatzen du garaipena bilatzen.  Berria - Kirola   2004-07-03

Berekoi, gaizto jokatu zuen Simonik Cunegoren lidergoari bizkar emanda.  Berria - Kirola   2004-05-30

5 (-en atzizkiaren eskuinean izen gisa)

Eta gure amak ere maite zuen, eta, esaten zuenez, amona, bere berekoian, bularreko haur bat bezain inuxente eta tolesgabea zen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 18. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berekoi hutsa (3); berekoia da (4); berekoia dela (9); erraldoi berekoia (4); jarrera berekoia (3); oso berekoia (3)


berekoikeria 1 iz berekoitasun gaitzesgarria; berekoikeria adierazten duen ekintza.

Zikoizkeria, lukurreria eta xuhurkeria bezala, indibidualkeria edo berekoikeria ere nagusi dira egungo gizartean.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 80. orr.

Horrek mesede handia egin dio taldeari, berekoikeria hori Gummersbachen galbide izan baita askotan.  Berria - Kirola   2006-02-22

Ordea, bilbotarra berekoikeriaz baino gehiago ari da agian berekoitasunaz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 77. orr.

Nik uste dut zibilizazioak gehiago zor diola berekoikeriari erlijio guztiei eta utopia filantropiko guztiei baino.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 250. orr.

Gizakiaren berekoikeriak gaiztotzen du gizartea, eta berekoikeria gauza natural bat da.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 183. orr.

Zaharrekin eta gaixoekin, berriz, ona zen, haien apetak, haien berekoikeriak ulertzen zituen, eta haien kontura barre egiten zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 106. orr.

2 (izenondoekin)

Arrastoa zapaltzea berekoikeria hutsa da.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 128. orr.

Lotsatu egiten da bere pozaz, berekoikeria itsusi bat delakoan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 48. orr.

Bien amodioaren baitan ez omen zegoen beste inorentzat lekurik, esaten zion Philek berekoikeria itsuz.  Berria - Kultura   2004-05-23


berekoiki adlag berekoikeriaz.

Eguberriko ospakizunei izkin egitea erabakitzen du, dirua kruzero batean berekoiki xahutzeko asmoz.  Berria - Kultura   2004-10-27


berekoitasun (orobat berekortasun g.er.) iz berekoia denaren nolakotasuna. ik berekoikeria.

Jakina, finean indibidualtasuna eta indibidualkeria bereiztu beharko lirateke, edota buruzaletasuna eta burukoikeria, edota berekoitasuna eta berekoikeria.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 78. orr.

Artisten berezko berekoitasunak galarazten duela erantzungo dit baten batek beharbada.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 10. orr.

Zaharren egoitzen baliagarritasunaz mintzo dira, seme-alaben berekoitasunaz batzuk eta askatasun beharraz besteak.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 119. orr.

Ordea, bilbotarra berekoikeriaz baino gehiago ari da agian berekoitasunaz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 77. orr.

Trottaren balentriak badu halako berekoitasun paradoxiko bat Rothen Radetzky martxa nobelaren hasierako pasarte ironikoan: [...].  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 167. orr.


berekoitu, berekoi(tu), berekoitzen da/du ad berekoi bihurtu.

Batzuk erabat mutu-gor eta berekoitzen dira, baina gehienen artean solidaritate hunkigarri bat jaiotzen da.  Herria   2005-02-10


berekoizkeria ik berekoikeria.

berekortasun ik berekoitasun.

berekotsu izond gutxi gorabehera bereko.

Menturaz -hala iradokitzen baitu zantzu askok izkribuan- Hendaiako saiotxoaren garai berekotsu eta haren osagarritzat hartu behar da beste "Por el son a la visión" izenburukoa, data gabekoa antza.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 141. orr.


beren haien-i dagokion forma perpauseko nor, nork edo nori-ri dagokionean. ik bere1. (ikus beheko konbinatorian beren-en agerraldi maizkoenak).
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 9 aldiz agertzen direnak)

aebek beren (11); anaiek beren (17); apaizak beren (9); ari dira beren (20); ari ziren beren (11); askok beren (35); badira beren (12); badituzte beren (29); badute beren (63); badutela beren (11); baitituzte beren (17); baitute beren (51); baitziren beren (12); baitzituzten beren (18); baitzuten beren (34); batzu beren (16); batzuek beren (65); batzuk beren (47); bazuten beren (16); begiak beren (17); behar dute beren (21); behar zuten beren (13); beharko dute beren (9); berdeek beren (10); berek beren (14)

beren agintea (14); beren ahalgarritasunaren (9); beren ahots (9); beren ahotsa (9); beren aire (10); beren aita (29); beren aitaren (10); beren alaba (10); beren aldarrikapenak (16); beren alde (54); beren aldeko (9); beren aldetik (122); beren ama (25); beren ama hizkuntza (9); beren apez (9); beren arazo (9); beren arazoak (10); beren arbasoen (28); beren ardura (10); beren ardurapean (12); beren arima (10); beren armak (15); beren arrangura (10); beren arrangurak (17); beren artean (375); beren artean ere (11); beren arteko (181); beren artetik (9); beren asmo (13); beren asmoa (14); beren asmoak (9); beren ateak (12); beren atxikimendua (17); beren atzetik (9); beren aukera (12); beren aurrean (21); beren aurreko (11); beren azken (82); beren azken egoitzarat (24)

beren baia (12); beren baitako (14); beren baitan (207); beren baitara (15); beren baitarik (28); beren balio (10); beren balioa (14); beren beharrak (10); beren bekatuak (11); beren bekatuen (10); beren benetako (11); beren berezko (19); beren betiko (15); beren bi (25); beren bide (13); beren bidea (41); beren bidean (20); beren bideari (15); beren bidetik (11); beren bigarren haurrari (9); beren bihotz (20); beren bihotzetan (9); beren biltzar (26); beren biltzar nagusia (20); beren bitartez (14); beren bizia (58); beren bizian (17); beren biziaz (9); beren biziko (10); beren bizimodua (11); beren bizitza (68); beren bizitzak (14); beren bizitzako (14); beren bizitzan (13); beren bizkar (9); beren borondate (9); beren borondatez (34); beren borroka (11); beren buru (27); beren burua (443); beren buruak (262); beren buruan (9); beren buruarekin (17); beren buruaren (36); beren buruari (98); beren buruaz (103); beren buruaz beste (61); beren buruei (49); beren buruen (35); beren buruen jabe (9); beren buruez (19); beren buruzagi (12)

beren dantza (17); beren denbora (23); beren diru (19); beren dirua (10)

beren egiazko (10); beren eginkizuna (21); beren egintza (10); beren egiteko (13); beren egitekoa (12); beren egoera (42); beren egoitza (24); beren eguneroko (28); beren ekarpena (11); beren ekarpenak (18); beren ekintzak (11); beren ekintzen (9); beren elkartasuna (13); beren emazte (28); beren emazteak (10); beren erabakia (12); beren erabilera (16); beren erakasle (11); beren erara (11); beren erlijio (10); beren esanetan (36); beren eskaerak (10); beren esku (85); beren eskubide (18); beren eskubideak (34); beren eskubideen (10); beren eskuetan (21); beren eskuz (18); beren etorkizuna (44); beren etorkizuna erabakitzeko (17); beren etxe (37); beren etxe berrian (9); beren etxea (21); beren etxeak (25); beren etxean (42); beren etxeetan (48); beren etxeetara (26); beren etxeetatik (28); beren etxeko (19); beren etxera (18); beren etxetik (13); beren ezagutza (10)

beren familia (18); beren familiekin (15); beren familieri (27); beren familieri eta (19); beren fede (9)

beren gain (208); beren gain hartu (70); beren gain hartzeko (12); beren gain hartzen (21); beren gainean (9); beren garaian (25); beren garrantzia (9); beren gisa (17); beren gisako (16); beren gisara (12); beren giza (11); beren gogara (17); beren gogoetak (10); beren gogoz (9); beren gorputz (17); beren gorputza (11); beren gorputzak (16); beren gostuko (10); beren guraso (10); beren gurasoek (9); beren gurasoen (9)

beren hartan (15); beren haur (25); beren haurra (9); beren haurrak (34); beren hautua (10); beren helburu (11); beren helburua (27); beren helburuak (20); beren herri (21); beren herria (23); beren herrialdera (9); beren herrian (30); beren herriaren (21); beren herrietako (11); beren herrietan (17); beren herriko (29); beren herritik (14); beren hiru (16); beren historia (12); beren hitz (9); beren hitza (17); beren hizkuntza (40); beren hizkuntzan (17); beren horretan (21)

beren ideiak (16); beren ikasketak (11); beren ikusgarria (10); beren ikusmoldea (14); beren indar (22); beren indarra (16); beren indarrak (15); beren independentzia (9); beren inguruan (41); beren interes (12); beren interesa (10); beren interesak (14); beren interesen (16); beren interesen arabera (9); beren iritzi (9); beren iritzia (40); beren iritzia eman (9); beren iritziak (12); beren iritziz (13); beren itxura (14); beren izaera (22); beren izatea (10); beren izen (13); beren izena (37); beren izena eman (9); beren izenak (24)

beren jainko (26); beren jainkoa (14); beren jainkoaren (14); beren jainkoari (9); beren jainkoei (9); beren jainkoen (9); beren jakintza (9); beren jantzi (21); beren jantziak (15); beren jarduera (10); beren jarrera (36); beren jatorria (10); beren jatorrizko (31); beren jokabide (14); beren joko (11); beren jokoa (15)

beren kabuz (124); beren kantu (15); beren kantuak (10); beren kargu (10); beren kasa (50); beren kausa (10); beren kezka (11); beren kezkak (12); beren kondu (11); beren kontra (13); beren kontrako (12); beren kultura (11)

beren lagun (23); beren lagunak (10); beren lagunek (10); beren lagunekin (12); beren lagunen (9); beren laguntza (30); beren lan (53); beren lana (162); beren lana egin (17); beren lana egiten (11); beren lanak (61); beren lanaren (33); beren lanari (12); beren lanean (23); beren laneko (11); beren lanen (13); beren lanetan (10); beren lau (17); beren lau ehun (10); beren lege (11); beren lehen (133); beren lehen haurra (17); beren lehen haurrari (32); beren lehengo (11); beren lekua (34); beren lekuan (32); beren lekuetan (12); beren lekukotasuna (16); beren lekutik (9); beren liburuak (15); beren lur (16); beren lurrak (15); beren lurraldean (19); beren lurraldetik (23); beren lurrean (11); beren lurretan (11)

beren mintzaira (9); beren musika (16)

beren nagusitasuna (10); beren nahia (11); beren nortasuna (35); beren nortasunaren (9)

beren obra (17); beren obrak (32); beren odola (9); beren ofizioa (13); beren ohiko (16); beren oihal (9); beren ondare (10); beren ondasunak (29); beren ondasunen (10); beren ondoan (10); beren onera (20); beren onerako (10); beren onetik (16); beren ordaina (9); beren osotasunean (15)

beren parte (11); beren partea (17); beren partida (16); beren patroin (9); beren patroina (11); beren poza (11); beren proiektu (9); beren proposamenak (14)

beren seme (119); beren seme alabak (33); beren seme alabei (16); beren seme alabek (11); beren seme alaben (16); beren semeak (10); beren senarrak (9); beren senide (9); beren senideei (15); beren soinu (9); beren sort (11); beren sustengua (22)

beren tokia (36); beren tokian (17); beren txanda (9)

beren umeak (9); beren urrats (9); beren urrezko ezteiak (14); beren urteko (17); beren usaiako (10); beren ustez (57)

beren xedea (9)

beren zaldi (12); beren zelaian (14); beren zerbitzua (9); beren zeregina (12); beren zuloetatik (14)

berrieri eta beren (11); berriro beren (10); berriz beren (13); besteek beren (9); bezate beren (11); biak beren (10); biek beren (14)

dabiltza beren (10); dakite beren (9); daude beren (27); daukate beren (12); daukute beren (12); dela beren (19); den beren (19); dena beren (12); denak beren (26); denek beren (29); dezakete beren (9); dezatela beren (19); dezaten beren (14); die beren (14); diete beren (22); diote beren (80); diote beren buruari (9); diote beren lehen (13); diotela beren (10); dira beren (292); dira eta beren (17); dire beren (19); direla beren (52); diren beren (18); direnak beren (12); ditu beren (23); ditugu beren (24); ditugu beren azken (9); ditut beren (13); dituzte beren (359); dituzte beren buruak (14); dituzte beren lanak (12); dituztela beren (38); dituzten beren (17); du beren (24); dute beren (797); dute beren baitan (16); dute beren burua (47); dute beren gain (16); dute beren lana (15); dute beren lehen (16); dute eta beren (12); dutela beren (92); dutelarik beren (10); duten beren (37); dutenak beren (14); dutenek beren (15)

egin beren (17); egin diote beren (26); egin dituzte beren (13); egin dute beren (49); egin eta beren (11); egin zituzten beren (18); egin zuten beren (38); egiteko beren (14); egiten beren (14); egiten dituzte beren (13); egiten dute beren (27); egiten zuten beren (15); emakumeek beren (25); eman beren (9); estatuek beren (13); euskaldunek beren (15); ez baitute beren (9); ez beren (64); ez da beren (9); ez dira beren (19); ez direla beren (9); ez dituzte beren (13); ez dute beren (64); ez dutela beren (23); ez ziren beren (17); ez zituzten beren (12); ez zuten beren (43)

gabe beren (18); gainean beren (10); gauza beren (12); gauzak beren (30); gazteak beren (15); gazteek beren (20); gaztek beren (12); gehiago beren (14); gehienak beren (10); gehienek beren (24); gero beren (24); gizonek beren (13); gurasoek beren (12); guziak beren (13); guziek beren (16); guztiak beren (44); guztiei beren (15); guztiek beren (66)

haiek beren (87); haiek ere beren (9); hartu zuten beren (14); hasi ziren beren (15); hauek beren (75); hauek beren baitan (10); haurrak beren (11); haurrek beren (21); herriek beren (20); herritarrek beren (49); herritarrek beren etorkizuna (10); hori beren (50); horiek beren (119); horiek ere beren (13); horietan beren (11); horrek beren (15); horrela beren (10); hortan beren (10)

ikasleek beren (10); irakasleek beren (10); izan dira beren (11); izan dituzte beren (13); izan dute beren (14); izan ziren beren (9); izan zuten beren (13); izango dira beren (9); izango dute beren (18); izaten dute beren (9)

jendea beren (10); jendek beren (9); joan ziren beren (11)

kideek beren (18)

lagunek beren (11); langileak beren (9); langileek beren (10); lehenik beren (14); lituzkete beren (11); lukete beren (25)

nahi beren (11); nahi dute beren (9); nahiz beren (11); nola beren (12); non beren (10)

orain beren (13); oraindik beren (9); orduan beren (13); ospatu dituzte beren (14); ospatu dute beren (12)

palestinarrek beren (9); presoak beren (9)

ustez beren (14); utzi beren (10)

zaie beren (17); zela beren (10); zen beren (47); zeuden beren (20); zeukaten beren (10); zien beren (16); zieten beren (34); zioten beren (55); zioten beren buruari (13); zirela beren (16); ziren beren (208); ziren beren artean (13); ziren eta beren (10); zituen beren (17); zituztela beren (20); zituzten beren (222); zituzten beren buruak (16); zorion beren (16); zuen beren (26); zutela beren (29); zuten beren (413); zuten beren artean (14); zuten beren burua (30); zuten beren gain (12); zuten eta beren (11)

[3] berentzat bakarrik (3); berentzat ere (5); berentzat eta (12); berentzat eta beren (3); berentzat ezer (3); berentzat gorde (3); berentzat hartu (6)


beren-beregi (orobat berenberegi g.er.) adlag nahita, berariaz.

Beren-beregi eskatu zuen Matiasek hori erreserba egin zuenean, telefonoa behar zuela gelan.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 26. orr.

Zeren gauzen lehenkiak ez baitziren, noski, beren-beregi eta adimen argiz paratu bakoitza bere lekuan eta ez zuten elkar hartu nolako mugidak egin.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 331. orr.

Hala ere, guk nahiago sagardoa, beren-beregi geuk ekarria, beste salda lodiak baino.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 85. orr.

Liburu hau beren beregi prestatu dut zuretzat, ez beste inorentzat, ale bakarreko argitalpen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 12. orr.

Edo arrazarekin uler daiteke "zerbait kosmiko eta arimazkoa", Spengler-ek egiten duen bezala (beren-beregi kontzeptu biologistaren aurka).  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 212. orr.

Batzuetan, berak kaleratu du, beren-beregi, gezurra den albistea.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 106. orr.

Gizaki mota bat beren beregi salatu beharra al dago giza izpirituaren eri orokorra den horrexengatik?  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 46. orr.

Maimonek beren-beregi eskatzen digu ez uste izateko bera ez zela kontraesan horietan "erori" izanaz jakitun izan.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 14. orr.

-Mallonaren kalbarioa noiz hasi zen, ez dakit -kalbario hitza beren-beregi hautatu nuen-.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 180. orr.

Interesgarria, batasun horrentzat, Hendaiatik begira eta hispanitatearen meditazioan beren-beregi, erakusten duen kontzeptua da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 140. orr.


berenaz (orobat berenez g.er.) adlag berez.

Berenaz apezpikuen auziak aita sainduari zuzenean doazkion auzi nagusiak dira, baina Espainiako Inkisizioak erdietsi zuen Aita Sainduaren mandataritza Carranzaren preso hartzeko eta auzitan ezartzeko.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 22. orr.

Gero, abilkiago aritzearren, Clausewitzen gerla taktikak aztertu genituen, esperantzaz murritz, gauzak berenaz alda zitezkeela konturatzen hasi ginen arte.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 86. orr.

Zeren Jakina baita gizona gehiago dela arrazoi koherenteketan, ikasiagoa eta zailduagoa datorrela berenaz hitzezko gezur-jarduna itxurapen koherente eta arrazoitsu batez gainzuritzen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 139. orr.

Bigarrenekorik erraten dut, gizakiaren arima substantzia bat dela, berenaz egonkorra, gorpuzgabea, hilezkorra, Jainkoak ezdeusetik kreatua, noiz eta non bat egiten baitu gorputzarekin, hura formatuz bilakatzen delarik, graziari eta ekintza onei esker, dohatsutasunaren erdiesteko gai den substantziazko forma.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 71. orr.

Gauza jakina baita, narraztiek berenaz odol hotzeko izatean, berotasuna bilatzeko duten joera.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 104. orr.

Hitzaren atxikitzea ez da berenaz gauza ederra baizik.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 168. orr.

Zezen lasterrak, neurri onean eta behar den artarekin hartuz geroz, ez dira berenaz bekatu.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 102. orr.

Berez sostengatzen dena, landareen arima begetatibotik eta beste abereen arima sentsitibotik bereizteko, haiek ez baitute berenaz beren sostengurik, san Tomasek berak erakusten duen bezala.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 57. orr.

Eta lehen aldia da, gizonak baitu berenaz ahala ezinbizia ezartzeko bere munduan.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 145. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berenaz arras (3); berenaz biziki (4); berenaz ez da (3); berenaz frango (3); berenaz gauza ona (3); berenaz gizon (3); berenaz hain (6); dela berenaz (3); ez da berenaz (7); hori berenaz (11)


berenberegi ik beren-beregi.

berendia (orobat Berendia) iz urlia-rekin edo urlia eta sandia-rekin, beste persona ez-mugatu bat aipatzeko erabiltzen den izena.

Eta uste al duk hiri kontu eske etortzeko eskubidea eduki dezakeenik inork, urlia, sandia eta berendia sartu dituk, guztiz legala duk, errealitate aldakor honetan zilegi duk kapitalaren tresnak klase-ikuspegi batekin erabil ditzagun, zilegi eta logikoa.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 73. orr.

Bai, urlia pixka bat bortxaka, sandia bere kontzientzia lasaitu nahian, berendia ongi pasatu nahirik.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 138. orr.

Urre-bilatzaile zen urlia; bazterrik bazter eta hiletaz hileta bere kantuetatik bizi zen erostari, sandia; bitxi-saltzaile, berendia.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 56. orr.

Ez da pentsatu behar bizioak errotik erauz daitezkeenik, urlia beti izango baita haserre gogorretara emanago, sandia askoz beldurraren menpekoago, berendia, berriz, zenbait gauza etorkorrago hartzen dituena.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 183. orr.

Azken batean, zer axola zitzaion irakurleari urliak ilea luze ala motz zuen, sandia gizena ala argala zen, berendiak ibilera traketsa zuen.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 158. orr.

Bestela esanda: urliak maite du sandia, sandiak berendia, eta berendiak urlia.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 115. orr.

Madrilgo bilera hartan hau eta hura ez zirela egon, eta sandia eta berendia bai.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 37. orr.

Horra non hitz bera gerta daitekeen maitalearentzat ezti eta amarentzat ozpin, adiskidearentzat irain eta etsaiarentzat garaipen, urliarentzat tribuko eta berendiarentzat arrotz.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 74. orr.

Sorbaldak jasotzen dizkio, ordea, soldadu urliak, begiak makurtzen berendiak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 25. orr.

Han hasi gara guztiok gogo-zuzperturik, inoiz entzundako hari bati tiraka sandia; inon irakurritako beste hura gogoratuz, berendia; bere asmamenaren arragoan goritutakoa malgutzen, urlia.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 189. orr.

Eta honelaxe egokitzen dira errakuntza historikoak, Urliak dio Sandiak dioela Berendiak aditu zuela, eta hori bezalako hiru aditurekin historia bat asmatzen da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 61. orr.

Maila eta gradu batean, gurasoen idurikoak garela, eta hala jasotzen ditugula haienganik hainbat antzekotasun [...] halako moldez non Urliaz erran baitezakegu ezen amaren begiak dituela; Sandiaz, aitaren beso gihartsuak dituela; eta Berendiaz, finean, amaren begiak eta aitaren beso gihartsuak dituela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 651. orr.

Zin egiten zuen berea zuela, halako egunean eta halako tokian erosi ziola Urliari edo Berendiari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 175. orr.

Alde egin dute, eta segur naiz aurrerantzean berendia honi uste ez zuen posibilitate batek eragotziko diola loa erraz hartzea.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 68. orr.

Denok joan ginen berendiaren atzetik, erle mordo bat ginen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 267. orr.

Kargu hartuko dio berendiari; halako iraindu egingo du.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 160. orr.

Berendiak dio Rilke izeneko idazle aleman bat bizi dela handik hurbil, Duinon, eta haren poema bat irakurri du nabarmen du irakurketako hizkuntza ez duela berea alemanez.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 52. orr.


berendu, beren(du), berentzen du ad berena egin, berenganatu. ik beretu 2.

Nolanahi ere, lauhileko batek dirauen denboran apenas dagoen denborarik ikasleek ikasitakoa berendu dezaten.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 140. orr.

Eskolara ogitartekorik kaskarrenak ekartzen zituztenak lehenak izan ziren izengoitia berentzen: "hi, Ximurra...".  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 184. orr.

Etorkizunean irauteko haurrek eta gazteek berendu beharko dute, hauei doakiola jokoaren bilakaera aldatuz behar bada arauak, tresnak eta eremua, hots aro berrietara egokitzea...  Herria   2005-05-26


berenez ik berenaz.

berenganatu, berengana(tu), berenganatzen du ad berengana ekarri, berena egin, berena bihurtu. ik bereganatu.

Ekialdeko Erromatar Inperioaren Europako lurraldeak eraso eta berenganatuak zituzten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 220. orr.

Pearl Harbour portuaren erasoa egin eta gero, 1941eko abenduan, japones soldaduek Filipinak atakatu eta berenganatu zituzten.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 178. orr.

Badirudi, ehizarako eskubidea, hasiera batean libre zena, jauntxo feudalek monopolizatu zutela lurrak berenganatu ahalean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 100. orr.

Honela onartu eta berenganatu zuten, Jainkoaren izenean, La Verna mendia eta anaien bizilekua mendi horretan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1075. orr.

Jainkoari esker, fruitu asko lortu dute eta pertsona asko berenganatu, entzuten dietenek "Zatoz" esaten baitute eta entzule-talde batek beste talde bat erakartzen du.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1149. orr.

Merkatariak arroz guztia berenganatu eta espekulatzen hasi ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 26. orr.

Omenaldia egin nahi izan diet Mintzaira Unibertsala berenganatzea lortu zuten idazle handiei.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 10. orr.

Ondasun eta mesede zahar eta berriak berenganatuko zituzten traizioaren truke.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 50. orr.

Asko etorriko dira, nire izena berenganatuz eta esanez: "Ni naiz Mesias".      - 0. orr.

Zuhurrek ohorea berenganatuko dute; zentzugabeek, ordea, iraina.  Elizen arteko biblia   EsZ 3,35

Atzerriratuek, bertakoen ilaretan nahasirik ordu arte, ausardia handiz jokatu zuten, duke handiaren arreta berenganatzeraino.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 423. orr.

Oroimena berreskuratzen eta kontzientzia berenganatzen.  Berria - Kultura   2004-10-23

Ikusten zituen sartzen [...] aginduak eman eta obedituak izaten ohituak direnen antze guziak berenganaturik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 44. orr.

Europako ideiak berenganatuz, gazteek nazionalismo klasikoari ezetza ematen diote.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 117. orr.

Zeren zerbitzu hau ongi betetzen dutenek ohorezko maila berenganatzen baitute, eta Kristo Jesusengan dugun sinesmenak segurtasunez betetzen ditu.  Elizen arteko biblia   1 Tm 3,13


berenjena iz alberjinia (Solanum melongena).

Hango saski batean tipularen berniz urrekara pizten zen, horko beste batean tomatearen gorri odolezkoa, han pepino mordoxka baten hori itzaliak egiten zuen dir-dir, hemen berenjena multzo baten more ilunak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 50. orr.

Labeari darion berenjenen urrin kilikagarria idazle gaztearenganaino heldu da.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 124. orr.

Bildots-hanka etorri zen berenjena frijituez, arto berriaz eta patatez horniturik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 386. orr.

Idazle gaztea, afarirako berenjena beteak prestatzen ari dela, harri eta zur geratu da irratiko kultur albisteak entzutean.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 119. orr.

Entzuna baitut nik, berenjena-zaleak direla mairu horiek, gehienak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 108. orr.


beretar iz/izond bere familiakoa, bere artekoa, bere alderdikoa dena.

Jainkoak beretarrentzat duen probidentzia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 307. orr.

Ama inuita zuenez, beretartzat hartzen zuten inuitek.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 179. orr.

Bere etxera etorri zen, baina beretarrek ez zuten onartu.  Elizen arteko biblia   Jn 1,11

Beretarrengana jo zuen Berak, baina beretarrek ez zuten hartu.  Berria - Kultura   2004-03-09

Bere herritarrentzat zorionaren bilatzaile, beretarrentzat bake-ezartzaile.  Elizen arteko biblia   Est 10,3

Gogoeta egin eta Jainkoaren gizonari egin ziotenaz jabetuz, harengana etorri eta Salbatzaileaganako begiruneagatik barkamena eskatu zion beretzat eta beretarrentzat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 192. orr.

Bizkaitar batek Seneka zergatik hartu beharko lukeen Epikuro baino beretarragotzat.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 9. orr.


beretasun iz hirugarren pertsonan aipatzen denaren nortasuna.

Ez duk aldatuko interesatzen zaian pertsonaren berezitasun hori, hirekin lotua den pertsona horri beretasuna eta berezitasuna ematen dizkion ezaugarri hori.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 189. orr.

Poetak, filosofoak ez bezala, ez du osotasunik nahi, osotasun horretan gauzak -gauza oro eta gauza bakoitza bere beretasunean- galduko ote dituen beldur baita beti poeta.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 30. orr.


bereter ik beretter.

beretik ik bere1.

beretsu ik bertsu1.

beretter (31 agerraldi, 12 liburu eta 6 artikulutan; ETCn 122 agerraldi; orobat bereter 11 agerraldi, 5 liburu eta artikulu 1ean; ETCn 67 agerraldi, eta berreter g.er.) iz meza-laguntzailea.

Rikart jaun apezpikuaren inguruan, Xipri Arbelbide gure apeza, Aita Mendiondo aihertar misionesta, Bascans apeza eta beretterrak. Garai hartan Komunionea eramaiten zuen apezak oinez, ixilik otoitzean, beretter bat aitzinean, xilintxa eskuan.  Herria   2003-09-11

Beretterraren txilinak aldiro jotzen zuen, eliztarren mugimenduak arautuz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 146. orr.

Eta beretterra, bere gurutzearekin, erretorearen ondoan.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 121. orr.

Apezak kapa gorri bat soinean, guk, beretterrek, gure usaiako sotana gorria utzirik, sotana brioleta bat, Garizuma denboran janzten zena, eta gainetik supeliza xuria.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 59. orr.

Apaiza eta beretterra, zerraldoa zeramaten aurpegi iluneko lau gizon larru beltzaran, eta larru-kolore bereko hamar bat gizon-emakume baino gehiago ez segizioan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 159. orr.

Ikusi zuen aita Michel zetorrela, estola sakratua lepotik dilindan eta kaliza eskuan, beretter jauntzia zeraman mutiko batekin.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 38. orr.

2 irud/hed

Horra zergatik dei egiten dien oroz gainetik unibertsitateko bere lagun intelektualei, abertzale intelektualei bereziki, ez daitezen izan, ongi ulertu badugu, ez zaharkeriaren morroi, ez indarkeriaren beretter.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 142. orr.


beretu, bere(tu), berentzen 1 du ad berea egin, bereganatu.

Raimundo Silva ez zen urrutirago joaten ausartu, poliki-poliki beldurrak beretu zuen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 314. orr.

Kastillako espazio erdi huts honek beretzen ari nau.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 140. orr.

Lurralde eta ibar zonbaitek erreposki erakusten dute beren nortasuna eta Iruñeko erregeak emeki beretzen ditu.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 27. orr.

Geroago, Frantziak Maghrebeko fosfatoen ustiakuntza beretu zuen, 1914an munduko ekoizpenaren herena izatera iritsi zena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 52. orr.

Honek, izan ere, Kandisnkyren filosofia guztia beretzen ez duen arren, bai beretzen du hark analisi plastikoa eta adierazgarritasunaren analisia bateratzeko zuen modua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 249. orr.

Anshel isilik geratu zen une batez, hitz haien esanahia beretuko ez balu bezala.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 196. orr.

Zuhaurk aitortzen duzu sentimendu hori atsekabezkoa dela, sorrarazi duenak ez badu beretu.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 175. orr.

Amaregandik beretu zituen iraultzaren eta lizunkeriaren sena, heriotzaren beldurra, atsegalearen zirrara eta erregeen gorrotoa.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 127. orr.

Neure hobena aitortzera joanen naiz zoraldi hori sortu eta beretu duen emakumeagana; erranen diot: [...].  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 495. orr.

Esklaboaren moralak nagusiaren morala ordezkatu du, eta aldaketa hori hain indartsua izan da, nagusiak berak balio-sistema antinatural hori beretu egin baitu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 211. orr.

Berak gogotsu beretzen eta lantzen duen patuaren biktima.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 15. orr.

Jatea behar bat bilakatzen da, gogoaren eremu guzia beretzen duena.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 77. orr.

Irribarreak bisaia osoa beretu zion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 217. orr.

Trebetasun horiek guztiak zortzi urte bete baino lehen zituen beretuak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 198. orr.

2 ik berendu.

Constance-rat eremaiten nute, Mainau uharte zoragarrirat, Frantsesek beretu zuten Bernadotte Suediako printzearen gaztelu aberatserat.1570etik aurrera iparraldeko merkatari-itsaslapurrek sistematikoki ostu zituzten Mediterraneoko herrialdeak, haien aberastasunak beretuz eta, haien produktuak imitatzen eta faltsutzen baitzituzten, industria hondoratuz.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 136. orr.

Aitzineko urtean Les Tuileries jauregia beretu zutenean, Marseillako boluntarioek famatua bihurtu zuten kantua emanik, ordezkari eta agintariak eskapatu ziren Herriko Etxean apailatu jaki goxoen gozatzera.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 222. orr.

Hor dute azken kolpea eman irabazleek, azken seiak beretuz gogorrenek.  Herria   2005-12-01

Estilo gotikoa, esate baterako, askok beretu zuten XIX. mendean, eta, hala, estilo indibidual berriak ez baina garai bateko estiloak eratu ziren norberetze horietatik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 265. orr.

"Integrazio" hitzak, hemen, Europak eta europar kolonoek bortxaz eta sistematikoki beretu zituztela kontinenteko meategi eta nekazaritza-aberastasunak esan nahi du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 50. orr.

Erran ere zuten ez zirela begiruneagatik baizik onartuak izan, eta ez zutela beretu eginbiderik gabeko titulu bat baizik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 236. orr.

Platondar nozio hori neurri batean beretu dute teoria modernoek, eta ez beti oso egoki.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 237. orr.


berex ik bereiz.

berexgarri ik bereizgarri.

berexi1 ik bereizi1.

berexi2 ik berezi.

berexitasun ik berezitasun.

berexka ik bereizka.

berexkari ik bereizkari.

berexkeria ik bereizkeria.

berexketa ik bereizketa.

berexkunde ik bereizkunde.

berexkuntza ik bereizkuntza.

berexle ik bereizle.

berextaile ik bereiztaile.

berextale ik bereiztaile.

berextasun ik bereiztasun1.

berexte ik bereizte.

berextu ik bereizi1.

berez 1 adlag bere izate edo funtsari dagokionez, kanpoko eraginik gabe.

Kabroi bat haiz, ez heurez (hik ez duk deus egin, gizajo horrek, bazekiat), baina bai berez: sexu gogor, gogorkor eta altxakorraren ordezkaria haiz betiere giza-eme baten aurrean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 88. orr.

Berez eta inolako karrankarik egin gabe zabaldu zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 115. orr.

Puntu hori ere nehor gutik uka dezake, zeren hitz batek, berez edo naturalki, adierazpen berezirik ez baldin badu ere, adierazpen zehatz eta finkoa izaten du gizarteak emanik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 177. orr.

Baina ez uneoro, ez berez eta besterik gabe.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 9. orr.

Berez, zingirak baino areago, aintzirak ziren haiek, eta eguzkiak non jo, handik sortzen zuen distira, urrezkoa edo.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 23. orr.

Berez, ez euskaraz ez gaztelaniaz ez dago hots ubularrik.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 28. orr.

Berez, Hanna berriro ikusteko asmorik ez neukan; Atenasera bezain laster zuzenean aireportura joatekoa nintzen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 205. orr.

Berez, galdera sail bi hauek puntu berera daramate.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 52. orr.

Sua gauza handia da berez, jaun-andreak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 59. orr.

Ura berez ibarrera jaisten da, bere izaerak hori agintzen diolako.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 27. orr.

Profezia, berez, naturaltzat jo dezakegun fenomenoa da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 18. orr.

Dirua, berez, behar den garairako gorde behar da, urria izateaz gain premia gorrikoa gerta baitaiteke inoiz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 16. orr.

Argazkia berez, ontologikoki objektiboa da, eta pintura baino sinesgarriagoa, beraz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 188. orr.

Borgesek esaten zuen, hizkuntza berez poesia fosildua baizik ez dela, eta nik diot, toponimia areago.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 98. orr.

Irrika horiez baliatzen dira moralzale zorrotz eta ergelak zuek izutzeko, irrika horiek, berez, naturak gizona bere xedeetara eramateko dituen bideak baino ez direnean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 61. orr.

Euskarazko euskal delakoa (berez euskara hitzaren aldaera zena, jakina denez) ohitu gara oraintxe kasik edozer gauzari lotzen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 248. orr.

Bai beste pertsona baten bidez, bai berez edota, elkarrekin, bide bion bitartez.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 86. orr.

Begien arteko konbergentzia, esate baterako, sakontasunari buruzko informazio iturri izan daiteke berez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 38. orr.

Argia piztu eta berez begiak ixtera behartzen nauen bat-bateko argitasuna.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 192. orr.

Lehena askoz korapilatuagoa da, halakoxea delako berez eta baita nire gogoetetan ere.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 17. orr.

Denboraren jarioa erregistraturik jasotzen duen denborazko irudia, alegia, ez dagokio, berez, denborazko sintesiari.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 224. orr.

Tankeak upelak ziren berez, pinuzko kutxa handietan paketatuak hirurak.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 105. orr.

Sèlem dela eta, hori forma naturalari dagokio, hau da, gauza osatzen duen substantziari, bera berez den eta, halako izaki zehaztua den aldetik, bere errealitatea eratzen dionari.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 43. orr.

Protestant guztiak dituk, berez eta izaitez, ardi beltzak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 69. orr.

Batasun itxura hartzen duen bitasunak berez eta nahitaez sutsu, jaieratsu eta abegitsu bihurtzen du maitasuna.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 21. orr.

Zinka, hain samur eta delikatua berez, hain etorkorra azidoen aurrean, non haien mami eta bat egiten baita, aski modu desberdinean portatzen dela, ostera, oso purua denean: orduan tema gogorrean eusten dio erasoari.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 55. orr.

Usoa ere, hegaztirik agresiboenetakoa da berez, nahiz bakearen sinbolo unibertsal zuria izan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 32. orr.

Polimero hori gel fin bat da berez, ornoarteko diskoak gogortzeko erabiltzen denaren parekoa.  Berria - Gaiak   2004-10-14

Badago hauts-mota bat berez gauza harrigarriak eragiten dituena.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1070. orr.

Ikuspegia oso ederra zen berez, baina are ederragoa zen goitik begiraturik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 364. orr.

Hori guztia pixkanaka etorri zen, berez.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 245. orr.

Garesti, botikagileek hala nahi dutelako dira garesti markako botikok, ez berez.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 53. orr.

2 (izenondo baten ezkerrean)

Berez ikusezina dena, hau da, Jainkoaren betiereko ahalmena eta jainkotasuna, ikusgarri gertatzen zaio haren egintzak aztertzen dituenari.  Elizen arteko biblia   Erm 1,20

Eta aspertzen ez badira, Agustinek aterako dio etekinik berez irrigarria denari.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 232. orr.

-Eta orduantxe hi ezagutu hindudan... laburbildu zuen, berez laburra zena.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 68. orr.

Gertaeren, sentipenen, gogoeten baso berez infinituan bidezidor bat bereizi eta handik abiatzea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 99. orr.

Lepo berez motza luzatzen zuen zer nolako zulotara eraman zuten hobeto ikusteko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 324. orr.

Esadazu, baina, ea berez mingotsak diren basa olibondoaren orriak, akerrak hain gogoko dituenak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 51. orr.

Beharbada, bizpahiru laguni onuragarri gertatu zitzaizkien ikasketak, baina, seguraski, berez buruargiak zirelako.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 477. orr.

Ezein izaki bizi ez da berez gaiztoa.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 199. orr.

Gizon hori berez donibandarra zen.  Herria   2004-05-06

Irigoien berez amikuztarra baita.  Berria - Kultura   2004-06-17

Militar guztiak berez militarrak dira, eta koronela bera ere bai.  Berria - Kultura   2004-09-24

Espazio ireki bat da, objektuaren kontzeptuan eta hurbiltasunezko geometria batean oinarritua denez, berez mugagabea den heinean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 206. orr.

Adinak ez du berez jakintsu bihurtzen, zahartzaroak ere ez ulermen zuzena ekartzen.  Elizen arteko biblia   Jb 32,9

Materia [...] ez da aktiboa per accidens ez bada, baina forma, ordea, bere aldetik, betiere berez aktiboa eta akzidentez pasiboa da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 77. orr.

Halaz ere, garbi izan behar da hotsaren aldaera kontaezin guztiak direla berez alofono.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 39. orr.

Lege horiek herri sinple eta berez xalo zen batentzat bakarrik ziren egokiak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 205. orr.

Ostatuko giro berez hitsean ez zuten gaizki eginen lagun galduarendako nire mozkor-lanturuek.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 212. orr.

Ametsetan, berez elkar ezinak diren gauzak elkartuta agertzen dira, eta berez bereiz ezinak direnak bereiz.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 26. orr.

3 (aditz baten ezkerrean)

Berez doa beherantz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 103. orr.

Eskua berez joan zitzaidan pizteko botoietara.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 268. orr.

Berez hazten den haziaren parabola.  Elizen arteko biblia   Mk 4,26 tit

Ardo zuria berez sartzen da, leihotik barrura sartzen den kaleko argia bezain laztangarri.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 35. orr.

Bizitza Jaunak gidatu eta gidatzen diola aitortzen duelarik, Frantziskori berez sortzen zaio izaki guztiak Jaunari gorespen eta ohore ematera gonbidatzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 69. orr.

Globulu zuriek badute nukleoa, eta gai dira berez mugitzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 158. orr.

Zenbait emozio-egoeraren arabera ere, berez aldatzen da begi-niniaren tamaina.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 21. orr.

Inork ezer aipatu ez bazuen ere, Dabidek berez hartu zuen han lo egiteko erabakia, errudunak egunerokotasunaren onura eta abantailetarako eskubidea galdua balu bezala.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 20. orr.

Zineman berez geldirik dauden irudiak erabiltzen dira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 51. orr.

Edozein hots bitxi, edozein izen bitxi, berez errepikatzen has daiteke, abiarazi egiten nau.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 101. orr.

Izan ere, gauzak ez dituk berez gertatzen, besterik gabe.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 185. orr.

Hori gertatuz gero, hizkuntza ipso facto eta berez gertatzen da aldatua.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 284. orr.

Berez etorriko al zen, besterik gabe, ala berak ere aktiboki esku hartu beharko zuen?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 74. orr.

Gauza batzuk berez jakiten dira, akaso betidanik egon direlako gure baitan.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 77. orr.

Gizonezkoak ere, berez dagozkien emakumeekiko harremanak utzirik, elkarren irrikaz suturik dabiltza.  Elizen arteko biblia   Erm 1,27

Helburuak eta asmoak ekartzen ditu gure behaketak berez aurkitu ez zituen tokira.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 223. orr.

Hainbertze irauten duen ekimen batek berez frogatzen du daukan garrantzia.  Berria - Harian   2005-03-29

Laster, gizonaren erasoak makaldu egin dira, eta haren zakil bigundua berez irten da preso zuen kutxatila ederretik.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 53. orr.

Begia lotan ez baldin badago, ametsak berez urtzen dira.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 133. orr.

Mariputzuko leku horretan, errekak geratu egiten du mendian behera berez dakarren oldarra.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 12. orr.

Urrearen balioa, ordea, ez da berez datorren zerbait, gizakumeen artean horrela erabaki zen zerbait baizik, konbentzio bat.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 356. orr.

Utzi berez jausten Europako tronuei: zuen ereduak, zuen oparotasunak laster eraitsiko ditu lurrera, zuek horretan batere nahastu beharrik gabe.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 268. orr.

Zerbait berez maitatzean datza bizitza dohatsua.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 284. orr.

Baliteke erromatar tributazioa berez desagertzea frankoen monarkian; oso eginkizun zaila eta bihurria zen, eta ez zen sartzen herri sinple haien ez ideietan ez asmoetan.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 280. orr.

Zalantzarik gabe, gehienak berez hilko dira.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 261. orr.

Ez dakit zertarako, eta okerrago dena, ez dakit norentzat hartu dudan berez ez dagokidan lan nekez ikaragarri hau.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 9. orr.

Hiesaren birusak, berez, ez gaitu hiltzen, baina birusak gure linfozitoak jan egiten ditu, hau da, gure defentsa sistema suntsitzen du.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 119. orr.

Ez da harritzekoa ere, zeren ideologiak berez duen ezaugarria baita ideologia soila denik bere buruari ere ezkutatzea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 278. orr.

Heziketa sexualik ez izatearen alde egiten duen eredua -besteak bezala- berez bada eredu bat.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 292. orr.

Libertinoen denbora berez da bizkorra: bizkon ekin, bizkor garaitu eta azkenik harremana berehala hautsi eta beste bati lotu.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 20. orr.

Erabili behar diren terminoak "berez izaten dira ilunak, erabilera eta hizkera arruntean ezohikoak".  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 150. orr.

Denbora bera ere berez ez da existitzen; gauzek eurek sentiarazten dute zer burutu zen iraganean, zerk dirauen eta zerk jarraituko duen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 57. orr.

Eta baldin a2/b2=2, berez izan behar du a2=2b2.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 139. orr.

4 berez bere adlag ipar bere kasa, besteren mende egon gabe.

Abertzaleen Batasunak bere kondu eta beraz berez-bere segitzearen alde jalgi da gehiengo bat frango zabala, 176 boz orotarat.  Herria   2001-10-11

Zernahi gisaz, elgar lagunduz, elgarri eskua emanez, ainitz gauza egiten ahal da, bakoitxak berak berez-bere ezin eginak edo biziki nekez baizik egin ez lezazkeenak.  Herria   2004-05-13

Turismo bulegoak ere ez dira gehiago berez-bere jokatzen, bakoitxak bere hura baizik ez gogoan, bainan ikusiz elgar lagunduz eta elgar nolazpait lauzkatuz aise hobeki heltzen ahal direla Euskal-Herriaren gehiago ezagutarazteko eta gehiago maitarazteko.  Herria   2001-06-28

Hondar esaldiarekin, albisteak, berez bere, bukaera bidea hartua zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 203. orr.

Euskalerria bere gain ez dugu ikusten, bertzek ezarririk baizen; berez bere ihardukitzen ere ez, bestek, beren arteko bakearen gatik, herrialde bakar idukiz baizik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 130. orr.

Aspalditik horrela gogoan zaukan, Eskual Herriaren karialat, lur huntako populu ttipi guzien berez bere jartzea.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 126. orr.

5 berez-berez adlag erabat berez.

Bai, naturaltasun osoz, berez-berez: "jatorri islamiarrekoak".  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 54. orr.

Amarrukeriaz nahi izan nuena hantxe neukan, berez-berez etorrita.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 129. orr.

Nire ipurdian ibili zituen eskuak, eta gero indar egin zuen zuloan; berez-berez, itxi egiten zela konturatu nintzen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 24. orr.

Ez ezazue inolako amorrurik agertu haien idoloak botatzerakoan: jolasean bezala birrin itzazue, eta uste okerrak berez-berez eroriko dira.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 230. orr.

Lehenkien korronte bat eta beronekin indar gaixobera bat kanpotik sartzen da eta lurretik eta zerutik sortutako ekaitzak, urruntzean, berez-berez desagertzen dira zeruan eta lurrean, ezer ez baitago gorputz porotsuz ehoa ez denik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 447. orr.

Horiek ez balegoz, edozein soro, gure lanik gabe, berez-berez, askoz oparoago egiten ikusiko zenuke.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 45. orr.

Giza naturari berez-berez darion joera da opariak egitearena.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 147. orr.

Akaso, egoera berez-berez bere onera etorriko zelako esperantzan?  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 16. orr.

Dena irensten eta gogoratzen zuen, eta bere baitaratzen zuen guztia ordenatzen zen, berez-berez, bizi-sistema batean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 66. orr.

6 berezko ik berezko.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

berak berez (7)

berez aski (14); berez ateratzen (7); berez bere (17); berez berez (19); berez bezala (14); berez da (40); berez dagokion (11); berez dakarren (8); berez dator (7); berez den (13); berez dena (8); berez dira (10); berez dituen (7); berez duen (24); berez duten (10); berez egiten (6); berez ematen (10); berez ere (19); berez eta bere (6); berez eta izaitez (6); berez etorri (14); berez etorriko (15); berez etortzen (8); berez existitzen (7); berez ez da (22); berez ez du (8); berez ezer (7); berez ezin (7); berez gertatu (7); berez gertatzen (10); berez hain (9); berez hil (9); berez hori (6); berez izan (8); berez mugitzen (7); berez nabarmen (11); berez nahiko (7); berez nahikoa (6); berez ona (13); berez oso (21); berez sortu (7); berez sortzen (41); berez ulertzen (7); berez zaila (9); berez zen (6)

da berez (124); dela berez (15); dena berez (6); dira berez (37); direla berez (8); du berez (38); dute berez (13); ez baita berez (9); ez berez (14); ez da berez (43); ez dela berez (7); ez dira berez (8); ez du berez (17); ez zen berez (8); galdera berez (6); gizakia berez (8); gorputza berez (6); gorputzak berez (8); gorputzak berez sortzen (7); nahiz eta berez (8); zen berez (25); zuen berez (10); zuten berez (6)

arrazoimenaren berezko (7); bere berezko (35); beren berezko (19)

berezko ahotsa (12); berezko argia (6); berezko balioa (8); berezko bat (10); berezko defizita (6); berezko dituen (6); berezko dohaina (9); berezko duen (15); berezko edertasuna (6); berezko egitura (6); berezko eran (9); berezko ezaugarri (10); berezko ezaugarria (13); berezko ezaugarriak (9); berezko hizkuntza (16); berezko instituzio (9); berezko izaera (28); berezko joera (22); berezko lekua (7); berezko nortasuna (10); berezko ohia (6); berezko sena (9); berezko unibertsitatea (10); berezko zuen (6)

da berezko (11); du berezko (7); duen berezko (13); dute berezko (7); edo berezko (9); ere berezko (8); eta berezko (64); euskal herriak berezko (6); ez berezko (10); gauzen berezko (10); gizakiaren berezko (12); gure berezko (12); hain berezko (6); hizkuntzaren berezko (6)

bere berezkoa (8); berezkoa da (17); berezkoa dela (7); berezkoa den (12); berezkoa du (22); berezkoa duen (28); berezkoa duten (15); berezkoa izan (7); berezkoa zaion (10); berezkoa zuen (19); hain berezkoa (12); oso berezkoa (8)

berezkoak dituen (9); euskal pilotari berezkoak (10); pilotari berezkoak (16)

berezkoen buruz (11); berezkoen finala (6); berezkoen xapelgoak (6); pilota berezkoen (6); pilotari berezkoen (7)


berezgo iz ipar bereiztea.

Berezgoak ez du bakarrik nahi, doi aberastasun, doi jende buru, doi lur eremu, doi alaitasun.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 127. orr.

Berezgoa zer düe, beren mintzajea.  Herria   2004-07-15


berezi (orobat berexi g.er. eta bereizi g.er.) izond 1 bati edo bakan batzuei soilik dagokiena; bere motakoen artean, besteak ez bezalakoa dena, berealdiko tasunak dituena.

Gaur Peterri burua garbitu diote; ez da batere gauza berezia. biharko Europari buruz muntatu batzorde berezia, Giscard d'Estaingburu duela, karkulan ari da geroxago Europa batuko herrialde guzietan bozka-lege bera jartzeko xedetan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 44. orr.

Umeak ekartzen dituzte mundura eta gero ezin dute kontrolatu sortu duten bizitza berri horrek dakarren indar berezia.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 355. orr.

Egunkariko edo asteroko artikuluak teknika berezia dute, liburuak bere aparteko teknika daukan bezalaxe.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 164. orr.

Diagnostikorako unitate berezia sortuko dute Gipuzkoa Poliklinikan.  Berria - Gaiak   2006-03-08

Bazirudien lerro bakoitzak bere nortasun berezia zuela, eta mujik bakoitzak izana berreskuratzen zuela izenaren bitartez. Egun berezia izaten zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 201. orr.

Gai honen inguruan hainbeste aipatzen den Cervantesek berak "estimazio berezia" omen zion euskal jendeari.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 78. orr.

Ardura berezia hartu nuen botoiak zuzen lotzen, bakoitza bere xuloan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 61. orr.

Itxura berezia dute, egia esan, eta aztertzeko modukoa.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 90. orr.

Ehizaldietako une berezia izaten zuan hori.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 157. orr.

Financial Times egunkariak tarte berezia eskaini zion globalizazioaren kontrako ekimenen nondik norakoa aztertzeari.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 329. orr.

Nazio Batuen Erakundeak Sudanerako izendaturiko behatzaile berezia izan da.  Berria - Mundua   2004-05-09

14.00 Bertsü emanaldi berezia.  Herria   2001-05-03

1962an zenbait garaztar eta historiatzale bildu ziren Donibane-Garazin, Jean-Pierre Sallaberry erakaslearen inguruan, xede berezi bat gogoan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 173. orr.

1913ko Mendeurreneko jaiek azterketa berezia merezi dute.  Askoren artean   «Rataplan» - 52. orr.

Artea gizakiaren produkzio-alor berezi bat da, hizkuntzarekin aldera daitekeena, hizkuntzak bezala sinbologintzazko balio bat duena, eta hark bezala "bizitza" berezi bat duena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 260. orr.

Badut harendako halako amodio berezi bat.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 39. orr.

Zenatur sartua baita, behartuko zaio orobat, gisa hortan legezko eskubide berezi batzu baititu, geriza berezi bat nolazpait, nahiz hein batetarik harat geriza hori ere galtzen ahal duen.  Herria   2004-10-14

Enuntziatuen azterketak deskribapen maila berezi bati dagokio.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 126. orr.

Zaldi bik tiraturikako orga berezi batean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 206. orr.

Haur-autismoa diagnostikatu zioten une hartan, eta garapen-arazoak zituzten haurrentzako eskola berezi batera bidaltzeko bidea prestatu zioten.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 197. orr.

Bost doktore sari berezi eman ditu Nafarroako Unibertsitateak.  Berria - Gaiak   2006-01-20

Betaurreko berezi batzuez begi bakoitzari dagokion irudia bereizi daiteke.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 46. orr.

-Guk gaur, hogeita lau ordu hauetan besteen bizitzekin sortu dugun soineko berezi hori, gure harremanari ematen saiatu garen zentzu berezi hori!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 355. orr.

Horixe du berezi, bere esperientzia ordenatzen jakitea.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 199. orr.

Bat-batekotasuna aipatzen da horrelakoetan, horrek egiten baitu bertsolaritza berezi.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 135. orr.

Antzerki kutsua hartuko du ikuskariak, eta horrek egiten du berezi, ezberdin.  Berria - Kultura   2006-04-08

Zuhur nenbilen, zerbait berezi esan nahi zidala sumatzen nuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 85. orr.

Orduan berezia iruditu zitzaidan, besterik ez.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 79. orr.

Apaizek, beren jantzi bereziak soinean zituztela, aldare aitzinean ahozpeztu eta dei zegioten Jainkoari.  Elizen arteko biblia   2 M 3,15

Neurri bereziak hartu ditut.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 33. orr.

Gure esker bereziak Nestor Basterretxeari, espresuki egin duelako liburu honen azala.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 7. orr.

Euskaltzaindiarenjardunaldi bereziak hasi dira astelehenean Bilboko Euskalduna jauregian.  Herria   2001-09-20

Europa maileko auzitegi bereziak erabaki baitu Papon-en auzian etzirela denak behar bezala egin.  Herria   2002-08-01

Gela egonkorrak, zentro berezien ordez.  Berria - Harian   2005-12-22

Lau egunez izanen baita surf kirolaz muntatu filma berezien festibala.  Herria   2005-04-28

Zainketa berezien unitatean zegoen botika baten albo-ondorio bakan horietako batzuek eraginiko osasun txartzearen ostean.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 29. orr.

Etorkizuneko finantzabidearen zati handia izango delakoan gaude, publizitatea eta enpresei eskainiriko zerbitzu bereziekin batera.  Berria - Gaiak   2004-09-26

Beren substantzia berezien arteko ezberdintasunak, hau da, globo honen substantzienak, bere barruan daukan guztiarekin, giza banakoaren atalen substantzia berezien ezberdintasunen mailakoak dira.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 189. orr.

-Sekulako zakarraldiak izaten ditu, nik ikusi dudan erorik berezienetako bat da.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 193. orr.

2 (beste izenlagun batekin eta batzuekin)

Idazlantto honen helburua ez da, hala ere, lan sistematiko baten osatzea izanen, ez tesi berezi berri baten aurkeztea.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 21. orr.

Liburuok [...] talentu berezko baten eta ikuskera bere kabuzko eta berezi-bakan baten fruitu ziren.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 170. orr.

Bularrean nuen hustasun sentsazio berezi zoragarri hori gorputz ataletara zabaldu zen berehalaxe.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 108. orr.

Zinemak efektu estetiko bihurtu zuen hasieran zinematografiako apailuaren ezaugarri berezi bitxi samar bat baizik ez zena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 134. orr.

Handia da misterio hau, eta maitasun berezi eta handi baten erakusgarri.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 238. orr.

Euskararen hitz elkarketarako modu berezi eta berezkoa.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 32. orr.

Egia da berezia eta desberdina dela, eta gainerako hiztunendako urruna eta arrotza.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 198. orr.

Hauxe bai une berezia eta aparta!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 56. orr.

Neure buruan irudikatu nuen nire bizitzak zenbait unetan kalitate oso berezia eta baliotsua har zezakeela.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 78. orr.

Giza legeek, aitzitik, etekina ateratzen dute beren berritasunetik, legegileak haiek betearazteko duen arreta berezia eta egunekoa adierazten baitu.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 156. orr.

Amoranteek behar izaten duten espazio berezia eta sekretua eraikitzen hasteko.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 155. orr.

Harrigarria da Jaunak herri berri eta txiki bat eduki nahi izatea, aurretik izan diren guztien aldean bizimoldean eta hitzetan berezia eta desberdina.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 656. orr.

Bazegoen eguneko une zehatz bat, lantegitik itzuli eta zenbatze deiaren artean, ordu berezi, bizi eta lasaigarria, gehien maite eta itxaroten nuena.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 146. orr.

Stephen artista navajo batekin jaitsi zen kanoian behera, marrazteko leku berezi eta sakratu bat erakutsi nahi baitzion hark.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 227. orr.

Begiratu behar zaio bere existentzia berezi eta mugatua zehazten duen uneari.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 129. orr.

Neure kontutik aurkitu nuen zientzia bakoitzak bere argimen berezi eta bedera eskatzen zuela.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 313. orr.

Hogei urterekin neskatxa ederra omen zen, baina, ederraz gain, beste zenbait dohainek egiten zuten berezi eta miresgarri.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 229. orr.

Oso inoizkakoak dira pasarte berezi eta imitaezinak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 16. orr.

Euren agerpen eta maiztasunak ez ei zuen ezer berezi edo harritzekorik kontzentrazio-esparruen baldintza arruntetan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 181. orr.

Pentsatu dut poliziari paper garrantzitsuren bat edo agiri berezi edo ezohikoren bat emateko asmoa zuela.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 61. orr.

Ebn Zaiat poetaren hitz berezi baina bakunak ziren: [...].  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 29. orr.

Bazegoen eguneko une zehatz bat, lantegitik itzuli eta zenbatze deiaren artean, ordu berezi, bizi eta lasaigarria, gehien maite eta itxaroten nuena.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 146. orr.

Zer amets berezi, beldurgarri, hilkor bizi zen denbora guztian berritzen ari ziren izur sakonez zimurtzen zuen bekoki hartan?  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 193. orr.

Kontatzen duen guztia gertatu zela, eta, gertatua soilik kontatzen duela sinets diezaioten ohituta dagoenaren distira bakar-berezi hori.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 30. orr.

Adelaren doinua bakarra zen, berezia.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 32. orr.

Jadanik azkartasunaren eta ikuskeraren froga handia eta berezia da arrazoizko galdekizuna zein den jakitea.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 57. orr.

Bitxia eta berezia da nehon berezirik bada, eta goien gradura eramaten du Pasaiako etxeen ezaugarri bikoitza.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 119. orr.

Pentsamenduaren historian leku duina eta berezia duen bestea Migel Servet da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 312. orr.

Erantzuna gainera, bortitza eta berezia da, konkretua oso: "pagoa eta haritza bereizten ez daki".  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 124. orr.

Ikusi behar da non bizi diren, auzogune hetsi eta berezi batzuetan, lanik gabe eta, beraz, egun eta gau hor nonbait herrestan, geroa ilun baino ilunagoa daukatela.  Herria   2005-11-10

Beste alde batetik, mundu pribatu bat, berezia.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 100. orr.

Deigarri egin zitzaidan txintxin leun eta berezi bat, haziz zihoan txinparta hotsak jarraitu ziona.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 217. orr.

Sentimendu bitxi eta berezi bat sumatu zuen orduan bere baitan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 375. orr.

Eginkizun berezi eta -aitortuko duzue- franko ohiz kanpoko hark, adiskideak, pozez bete ninduen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 83. orr.

Horrek egin du berezi, eta preziatu.  Berria - Gaiak   2006-04-14

Ezaugarria ez zaizue agian aski berezia irudituko, baina kontuan hartu, bizitzen jakitea guti batzuren pribilegioa dela.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 357. orr.

Aurpegian ez daukat espresio berezirik, nahiz eta errelajatu itxura ematen dudan eskuak poltsikoetan sartuta dauzkadalako.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 45. orr.

Ez zion ezer berezirik adierazi.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 62. orr.

3 (adizlagun baten ezkerrean)

-Badaukat bat, eta ondo berezia gainera; harrigarrizko historia da.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 141. orr.

Asteroko eskutitz hura, ordea, oso berezia zen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 125. orr.

Hemen kausitu dut ere erromes bat, arras berezia erran dit anitz aldiz Caminoa egin ondoan, bidean gelditu dela azkenean.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 225. orr.

Film-ikuslearen egoera distantzia psikiko guztiz berezi baten adibide bikaina da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 107. orr.

Ikerketa biziki berezi batzuk burutuak ditu.  Berria - Kultura   2006-03-14

Mugarik gabe zabaltzeko aukera eskaintzen baitio Erdi Aroko Mendebaldeko testuinguru politiko guztiz bereziak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 23. orr.

"Envoyé spécial" deitu emankizunean eskaini digute Txetxeniaz erreportaia zinez berezia.  Herria   2003-03-10

4 berezi-berezi izond

Karbonoa, izan ere, elementu berezi-berezia da: berak bakarrik daki bere buruarekin katea luze finkotan lotzen energia-xahubide handirik gabe.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 298. orr.

Bi hilabete horietan, dozenaka egin zituen margolanak, estilo berezi-berezikoak, lehenago sekula ez bezalako zigilu bat emanez.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 35. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

aipamen berezi (24); aipamen berezi bat (14); argi eta berezi (10); aste berezi (8); baimen berezi (11); batzorde berezi (39); batzorde berezi bat (25)

berezi bat antolatzen (24); berezi bat da (11); berezi bat du (8); berezi bat egin (36); berezi bat egina (13); berezi bat eginen (19); berezi bat egitea (9); berezi bat egiten (21); berezi bat eman (21); berezi bat ematen (10); berezi bat ere (22); berezi bat eskaini (9); berezi bat eskainia (9); berezi bat eskainiko (10); berezi bat eskaintzen (11); berezi bat eta (8); berezi bat izanen (12); berezi bat muntatua (9); berezi bat muntatzen (10); berezi bat sortu (10); berezi bat sortzen (10)

berezi gisa (15); berezi samarra (14); besta berezi (8); bilkura berezi (15); bilkura berezi bat (10); biltzar berezi (8); bozkatze berezi (11); dei berezi (10); dei berezi bat (10); dohain berezi (16)

egitura berezi (12); egoera berezi (24); egun berezi (62); egun berezi bat (19); egun berezi hau (8); ekitaldi berezi (29); ekitaldi berezi bat (8); ekitaldi berezi batzu (9); emanaldi berezi (14); epaitegi berezi (10); era berezi (19); erakusketa berezi (40); erakusketa berezi bat (35); estilo berezi (8); etxe berezi (9); ezaugarri berezi (15); gai berezi (15); ganbara berezi (12); ganbara berezi bat (11); gaualdi berezi (15); gaualdi berezi bat (10); gauza berezi (19); gela berezi (11); giro berezi (15); grazia berezi (11); gune berezi (20); gune berezi bat (8); guztiz berezi (9); harreman berezi (16); herri berezi (8); hitzarmen berezi (19); hitzarmen berezi bat (11); hitzordu berezi (8); hizkuntza berezi (8)

ikastaldi berezi (11); ikusgarri berezi (13); ikusgarri berezi bat (9); indar berezi (47); indar berezi bat (37); izen berezi (22); izen berezi bat (8); jardunaldi berezi (8); kanpaina berezi (9); kanpaina berezi bat (9); kasu berezi (23); kontalari berezi (13); kontzertu berezi (10); laborantza ganbara berezi (11); laguntza berezi (16); laguntza berezi batzu (10); lan berezi (26); lan berezi bat (17); lege berezi (13); lehiaketa berezi (23); lehiaketa berezi bat (14); leku berezi (18); leku berezi bat (10); manera berezi (39); manera berezi batez (36); merkatu berezi (8); modu berezi (47); modu berezi bat (9); modu berezi batean (8); molde berezi (34); molde berezi batez (25); mota berezi (25); mota berezi bat (13); mundu berezi (8); neurri berezi (12)

omenaldi berezi (15); omenaldi berezi bat (14); ordezkari berezi (44); ordezkari berezi lakhdar (11); oso berezi (10); ospakizun berezi (8); sail berezi (46); sail berezi bat (34); saio berezi (9); sari berezi (32); sari berezi bat (24); sentsazio berezi (10); talde berezi (22); talde berezi bat (12); toki berezi (27); toki berezi bat (16)

une berezi (17); usain berezi (19); xarma berezi (12); xarma berezi bat (9); zenbaki berezi (8); zentro berezi (9); zerbait berezi (27); zerga berezi (8); zirrara berezi (9)

afari berezia (8); ahalegin berezia (101); ahalegin berezia egin (65); ahalegin berezia egingo (8); aipamen berezia (74); aipamen berezia egin (17); aipamen berezia merezi (23); ale berezia (9); ardura berezia (15); arras berezia (24); arreta berezia (91); arreta berezia eskaini (10); arreta berezia jarri (16); aski berezia (12); aste berezia (14); babes berezia (8); baimen berezia (26); balio berezia (12); batzorde berezia (24); benetan berezia (8)

berezi berezia (13)

berezia antolatu (18); berezia behar (42); berezia da (236); berezia dago (10); berezia dauka (28); berezia dela (53); berezia den (21); berezia dena (10); berezia du (86); berezia duela (17); berezia duen (15); berezia dugu (10); berezia dute (43); berezia duten (18); berezia dutenak (8); berezia egin (198); berezia egin behar (27); berezia egin beharko (10); berezia egin die (12); berezia egin du (17); berezia egin dute (10); berezia egin nahi (20); berezia egin zuen (15); berezia egin zuten (12); berezia eginez (9); berezia egingo (44); berezia egingo du (17); berezia egingo dute (11); berezia egitea (9); berezia egiteko (13); berezia egiten (45); berezia eman (50); berezia eman nahi (9); berezia emango (10); berezia emateko (10); berezia ematen (53); berezia ematen dio (9); berezia eragin (9); berezia erakutsi (13); berezia ere (16); berezia eskaini (22); berezia eskainiko (22); berezia eskaintzen (13); berezia eskatzen (14); berezia euskal (8); berezia ez (17); berezia gertatu (10); berezia hartu (14); berezia hartzen (20); berezia izan (173); berezia izan behar (12); berezia izan da (40); berezia izan du (9); berezia izan zen (36); berezia izan zuen (17); berezia izanen (20); berezia izanen da (10); berezia izango (164); berezia izango da (81); berezia izango dela (9); berezia izango du (26); berezia izango dute (21); berezia izatea (14); berezia izaten (19); berezia jarri (31); berezia jarriko (8); berezia jaso (15); berezia lortu (10); berezia merezi (37); berezia merezi du (18); berezia merezi dute (8); berezia osatzen (8); berezia prestatu (16); berezia sentitzen (17); berezia sortu (26); berezia sortzen (21); berezia zela (18); berezia zen (77); berezia zeukan (8); berezia zuela (10); berezia zuen (47); berezia zuten (9)

berriemaile berezia (117); besta berezia (11); bilera berezia (20); bilera berezia egin (11); bilkura berezia (10); dei berezia (27); dei berezia egin (17); dohain berezia (25)

egoera berezia (29); egun berezia (49); egun berezia da (8); ekitaldi berezia (13); emanaldi berezia (23); epaimahaiaren sari berezia (9); era berezia (11); erakusketa berezia (12); esanahi berezia (17); esangura berezia (11); estatus berezia (9); estilo berezia (9); garrantzi berezia (78); garrantzi berezia du (9); garrantzi berezia dute (8); garrantzi berezia eman (16); garrantzi berezia ematen (11); garrantzia berezia (14); gauza berezia (9); giro berezia (31); gizon berezia (8); gonbidatu berezia (9); grazia berezia (15); gune berezia (14); guztiz berezia (14); hain berezia (11); harreman berezia (25); hitzarmen berezia (42); hizkera berezia (9)

ikusgarri berezia (11); indar berezia (39); interes berezia (35); izaera berezia (27); izen berezia (10); kanpaina berezia (11); kasu berezia (16); kasua berezia (17); kasua berezia da (14); laguntza berezia (11); lan berezia (14); leku berezia (55); leku berezia egin (11); lotura berezia (8); maitasun berezia (12); modu berezia (14); nortasun berezia (17)

oso berezia (72); oso berezia da (21); oso berezia izan (8); partida berezia (63); partida berezia da (10); partida berezia izango (32); plan berezia (33); sail berezia (15); saio berezia (16); sari berezia (41); sistema berezia (12); talde berezia (15); teknika berezia (9); toki berezia (20); tratamendu berezia (14); tratu berezia (10)

ukitu berezia (10); une berezia (10); urte berezia (11); usain berezia (14); xarma berezia (20); zerbait berezia (100); zerbait berezia sentitzen (9); zirrara berezia (21)

are bereziagoa (10)

auzitegi bereziak (16); baldintza bereziak (9); batzorde bereziak (16)

bereziak antolatu (10); bereziak behar (15); bereziak dira (37); bereziak direla (11); bereziak ditu (16); bereziak dituzte (9); bereziak dituzten (10); bereziak egin (23); bereziak egiten (14); bereziak ere (28); bereziak hartu (13); bereziak izan (22); bereziak izango (16); bereziak izango dira (10); bereziak jarri (10); bereziak sortu (8); bereziak sortzen (8); bereziak zirela (12); bereziak ziren (8)

dohain bereziak (14); efektu bereziak (14); egun bereziak (9); epaitegi bereziak (9); ezaugarri bereziak (23); hitzarmen bereziak (24); ikastaro bereziak (16); izen bereziak (16); laguntza bereziak (15); lege bereziak (14); neurri bereziak (54); neurri bereziak hartu (11); ordezkari bereziak (8); oso bereziak (18); plan bereziak (8); programa bereziak (12); sala bereziak (11); sari bereziak (15); segurtasun neurri bereziak (11); talde bereziak (10); zerbitzu bereziak (18); zerga bereziak (8)

argi eta berezian (9); auzitegi berezian (12); egoera berezian (8); era berezian (18); hitzarmen berezian (26); modu berezian (51); molde berezian (8); oso modu berezian (10)

hitzarmen bereziaren (36); hitzarmen bereziaren baitan (9); plan bereziaren (8)

zerga berezien (13)

hitzarmen bereziko (18)

ahalegin berezirik (14); ahalegin berezirik egin (8); arazo berezirik (20); arrazoi berezirik (16); deus berezirik (32); ezer berezirik (104); ezer berezirik ez (17); ezer berezirik gertatu (11); ezer berezirik gertatzen (8); garrantzi berezirik (11); gauza berezirik (11); gogo berezirik (15); interes berezirik (12); laguntza berezirik (8); neurri berezirik (12); presio berezirik (8)


bereziki 1 adlag era berezian; batez ere. (dagokion sintagmaren ezkerrean)

Erdi Aroko hiriek, eta bereziki kostaldekoek, aurreneko aldiz emango diote jarduera ekonomikoari beregaintasunez garatzeko aukera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 23. orr.

Grosrouvrek orobat esaten zuenez, koordenatu negatiboei oso begi gaiztoz begiratzen zitzaien, bereziki Descartesek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 349. orr.

Hortako ez zuten frontoi beharrik, aski baitzen toki edo soropil luze eta legun bat, bereziki mendi lepoetan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 104. orr.

Ez dira falta, bereziki sozialisten artean, bitxi kausitzen dutenak eskuindar eta ezkertiarren arteko adixkidantza berri hori.  Herria   2001-02-22

Ikus-entzunezkoen eta bereziki telebistaren mende bizi diren pertsonakErakunde honi zegokion nazioarteko eztabaida guztiak eta bereziki gutiengoen arazoak, gerlarik gabe, konpontzea.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 29. orr.

Azpi tituluetan, oroit naiz bazirela Marx, Freud eta bereziki Nietzsche.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 89. orr.

Bi gibelekoek partida xintxoa, burutik buru bereziki azkaindarrak, eta Itoizek ere, bereziki ondarrerat.  Herria   2003-09-25

Galarzatarrek haatik ainitz huts, bereziki Xabierek, gibelean.  Herria   2003-11-20

Sostengu horri esker, eta bereziki 1990eko kanpaina horri esker, ez da gehiago euskal presorik bakartasunean eman.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 120. orr.

Goraintziak bereziki bere arbasoen bila üda hontan heben gainti ibili den Nanette Bustanoby andereari.  Herria   2001-09-20

Urteekin, baina, bakterio asko erresistente bihurtu dira harekiko, bereziki garatzeko bidean diren herrialdeetan.  Berria - Gaiak   2004-11-23

Ezin dugu ahaztu jakintza arlo hori grekoen eta, bereziki, Platonen gai nagusietariko bat zela.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 43. orr.

Denek -bereziki ofizio bat zutenek, edo adiskide baten bidez- lana lekuaren gainean bilatzen zuten.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 48. orr.

Arras miresten zuen, bereziki herriko errientarekin akomeatzen baitzen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 37. orr.

Anitz jende kofesatzen zuten, ohean, bidean, lanean, bereziki besta-buru inguruetan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 100. orr.

"Bizitzea merezi al du?" galdera asko eztabaidatu izan da, bereziki merezi ez duela uste dutenen artean.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 63. orr.

Estatuak irakaskuntzari eginkizun politiko nazio-eraikitzailea eman dio, eta irakaskuntza sisteman bereziki historiari.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 60. orr.

Lehen aldian solas batzuen atxemaitea ez da baitezpada errex, bereziki Koxeparentzat, itsasuar horrek hastapenetik zirraraño bat eragiten baitzion.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 30. orr.

Harentzat, izan ere, ez influentzia geografikoa, ezpada historia nazionalaren -bereziki kreazio kulturalen- iturburu bakarra arrazaren izpiritu berekia da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 165. orr.

Hori horrela baldin bada [...] erronka izugarria aurkezten zaie Euskal Herriko Unibertsitateei eta, bereziki, handiena baita, EHUri.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 165. orr.

Egitasmoa, bereziki, horretara bideratu nahi dute.  Berria - Gaiak   2006-04-23

Europan, bereziki, estasia ekoizten da.  Berria - Gaiak   2006-03-01

2 (dagokion sintagmaren eskuinean)

Nondik, nola eta zergatik sortzen da gaitza orokorrean eta gaiztakeria bereziki?  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 174. orr.

"Urak badu poesia, ibaiak bereziki", hasi zen Maria.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 139. orr.

Arrantza da ekonomia jarduera nagusia, bakailao eta izokinarena bereziki.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 25. orr.

Zorigaitzez, mugak beti hor daude: zikoizkeriaren, elkar ezin-adituaren, ezin-ikusiaren mugak bereziki.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 9. orr.

Musa, bereziki, asko gustatzen zitzaion.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 85. orr.

Zenbait aldiz, gauez bereziki, ezezagunek zerbitzu hori eskatzea suertatzen zen, eta hiriaren mutur batetik besterainoko garraialdi bategatik lauzpabost lirako ordain-saria ematea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 166. orr.

Arranpa leun bat, besoetan eta hanketan bereziki.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 27. orr.

Badira zenbait herrialde, Asian bereziki, ekonomia hazkunde azkarra dutenak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 292. orr.

Funtsezko gauzak bai, esaldi giltzak, nolabait esateko, eta isiluneak bereziki, trebetasun berarekin erabilzen ditu beti.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 258. orr.

Ostatuetan bereziki, jendeak biziki kasu egiten du.  Herria   2004-07-29

Kristautasunaren baitan, eta Italian bereziki, etengabeak ziren Elizaren eta Inperioaren arteko tirabirak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 23. orr.

Portugalen bereziki desmasia izigarriak egin ditu suak, orain jabaldua Europako erresumei esker.  Herria   2005-09-08

Ondo dakigu gaur, Joseph Needham-en lanei esker bereziki.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 15. orr.

Asia Ekialdeko merkatuaren erakargarritasun gero eta handiagoa, txinatar merkatuarena bereziki.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 73. orr.

Goranahiko tontoez ari naiz hemen bereziki, hots, tonto-harroez.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 192. orr.

Lugo hiriaz ere oroit naiz, plaza ederraz bereziki.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 211. orr.

Hastapenean bereziki, zernahiko lanak ukan genituen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 49. orr.

Nik neuk, isilean, eskuineko zaldiaren gainean etorri ohi zen "postilloi" mutikoa miresten nuen bereziki.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 48. orr.

Beti Frantziako eta Europako bertze herrietako erresistenteen eta soldaduen balentrien berri jakiten zuten, telebistaren bitartez bereziki.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 38. orr.

Tales ez zen askorik arduratu zenbakiez; irudi geometrikoetan interesatu zen bereziki: zirkuluak, zuzenak, triangeluak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 36. orr.

Yvette alaba ikusi nahi nuke oso bereziki.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 76. orr.

Haien jazarleek ez baitzuten erlijioa, judutarren erlijioa bereziki gorroto, arraza baizik, judu arraza.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 222. orr.

Horretan eta beste gauza askotan, noski, baina horretan bereziki.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 171. orr.

Nori begiratu beharko genioke bereziki?  Berria - Harian   2006-04-29

Gogoan dut, bereziki, Adelak yogaren eta oreka emozionalaren gainean eman zuen hitzaldi bat.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 117. orr.

3 (aditz bati dagokiola)

Bereziki ikusten da enuntziatuen azterketak ez duela izan nahi "hizkuntzaren" edo "esandakoaren" deskribapen oso eta sakona.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 125. orr.

Bereziki aipatu nahi ditut, hala ere, Antton Olano, irakurri eta zuzenketak egin dizkidalako.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 20. orr.

Beretarrez eta etxekoez bereziki arduratzen ez den norbait baldin badago, honek bere sinesmenari uko egin dio eta sinesgabea baino okerragoa da.      - 1. orr.

Matisseren Dance delakoari bereziki erreparatzeko esan zion Margaretek Stepheni.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 216. orr.

Txanda hartan berean, bereziki eskertu nion gauza haiek guztiak onartu izana.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 89. orr.

Esango nuke hori guztia bereziki gustatzen zitzaiola Wendyri.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 109. orr.

Ni neu bereziki erakartzen naute, adibidez, idazlearen sorlekuaz, haurtzaroa igaro zuen Goizuetako mendialde humanizatu hartaz mintzo diren pasarteek.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 11. orr.

Espetxean egoerarik gogorrenari egin behar izan dio aurre Garcia Kochek, bereziki zaindu beharreko presoen zerrendan sartu baitzuten hasieran.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 69. orr.

"Honela aipatuko dute ene izena" (Ibid. 27. berts.), alegia, bereziki dagokidana (Sotâ 38a).  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 157. orr.

Solaserako bereziki sortutako gelak ere bai.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 149. orr.

Esana haustean, bere desobedientziak gizakiari bereziki dagokion abantaila handi hau ekarri ziola, hots, dugun bereizmena.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 45. orr.

Bereziki aipatu zuena: Philippe ezkontzeko adinean zela!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 150. orr.

Kurt Goldstein bereziki interesaturik zegoen ahalmen global horretan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 222. orr.

Bisitatu nuen eskola batean jabetu nintzen bereziki horretaz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 246. orr.

Saiakera eta polemika bereziki landu bazituen ere, nobelagintzari eta ikerketari ere leku egin zien bere jardunean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 319. orr.

Frantziskok bereziki maite zuen musikaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 39. orr.

Txingarren gainean ibiltzea ez da inolaz ere trikimailu bat, eta ez dago bereziki prestatu beharrik horretarako, ez oinak, ez pertsona.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 84. orr.

Aspergerrek beste zenbait ezaugarri bitxi ere eman zituen, honako alderdi hauek bereziki aintzat hartuz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 191. orr.

Gregoryk hori azpimarratzen du bereziki.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 148. orr.

Horrela hasten zen, eta azken ahapaldia maite dut bereziki: [...].  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 144. orr.

4 (adizlagun bati dagokiola)

Bereziki pozik zetorren egun bat aprobetxatu nuen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 25. orr.

Borreroa, anorexiak jotako neskatilekin, bereziki kontuz ibiltzen da.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 67. orr.

Rachel bereziki irrikatan zegoen Lucy ezagutzeko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 277. orr.

Haatik, bereziki gustura jasoko nituzke François-Marie Arouet de Voltaire-ren Henriada.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 101. orr.

Bidean adeitsu, sentibera eta samur, bereziki samur egon omen nintzaion.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 88. orr.

Erbesteratuek bereziki eskerronez hartu zuten.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 50. orr.

Eta garbi gera bedi, ez nago bereziki harro.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 115. orr.

5 (izenondo bati dagokiola)

Bereziki garrantzitsua da, alde horretatik, II. liburuko 8. kapitulua.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 210. orr.

Bereziki baliagarria poeten etorria pizteko.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 25. orr.

Bereziki egokia da "bertikal" dei daitezkeen trukeei aplikatzen zaienean, soldata-kostuen alde handietan oinarritzen baitira truke horiek.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 61. orr.

Erregulazio keynestarra, ordea, bereziki ahula gertatu zen hainbat kasutan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 106. orr.

Egun hartan Jane Austen-en Harrotasuna eta aurrejuzkuak nobelari buruz hitz egitea egokitu zitzaigun eta eztabaida bereziki bizia izan zen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 147. orr.

Bereziki argia da hori ekoizpen modu kapitalista espazio berrietara zabaltzen denean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 108. orr.

Liburutegiari dagokionez, bereziki zorrotzak ziren begiratu beharreko arauak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 152. orr.

Litezkeen desberdintasun horien artean, bereziki interesgarri dira belaunaldi batetik besterakoak.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 118. orr.

Finantzen dimentsioak eginkizun bereziki garrantzitsua betetzen du hemen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 56. orr.

Gaua eta gaueko bizitza bereziki atseginak iruditzen zitzaizkion.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 55. orr.

Zenbait tokitan CO2 maila bereziki altua da.  Berria - Gaiak   2004-07-17

Frantzia, ikuspuntu horretatik, bereziki mugatua zegoen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 34. orr.

Ez bereziki mehea, ezpada hezurren eta haragien arteko orekan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 34. orr.

Ni ez nintzen bereziki zeken ez maltzurra, eta nire aita ere ez zen halakoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 58. orr.

Pentsa liteke jeneral bati bereziki gogoko zaizkiola ikusgarrizko proiektu handiak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 27. orr.

Ez zuen ezer bereziki sakonik esaten, eta idazkuntzarako trebetasunik ere ez zuen erakusten batere.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 16. orr.

6 (izenaren eta dagokion izenondo aren artean )

Gau bereziki ilun batez bi gizon herriaren mugapeko lekurik bakartienean elkarri adore emateko ozen mintzatuz zeudela.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 159. orr.

Jauregiko zazpi neskame bereziki aukeratuak ekarri zizkion.  Elizen arteko biblia   EstGr 2,9

Erromako historiaren une bereziki trinko hura.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 130. orr.

Emakumeak aiseago harrapatzen dira material bereziki fina eta pisutarako harribitxi landuak erabiliz gero.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 35. orr.

Legeetan aditua, legeetan bereziki trebea dena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 187. orr.

Bi zirkunstantzia horiek suposizioen arloa zedarritzen zuten eta estudio osoari fisonomia bereziki zehatza ematen zioten.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 31. orr.

Sinusitisarekin loturik dagoen buruko min bereziki mingarria.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 259. orr.

Flexioak etsenplu bereziki argigarriak azaltzen dizkigu.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 151. orr.

Zenbait ikasle bereziki argi hartu [...] eta harrezkero "eulitegia" esan zitzaiona antolatu zuen haiekin.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 51. orr.

7 berezikiago

Bakoitza berezikiago egoki da zenbait esperimentutarako, baina ez beste batzuetarako.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 122. orr.

Poztasunez hunkitua dela, zenbat eta berezikiago irudikatzen ahal baitu bere iharduteko ahalmena, hainbat eta areago.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 331. orr.

Erlijioaren, zientziaren, jakintza hutsaren eta dena jakitearen kontra, zerbait eta bereziki zerbaitetan jakitearen alde, eta berezikiago, ahaztearen alde.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 292. orr.

Nahikoa bedi esatea ia Mendebaldeko herrialde guztietan, eta berezikiago Mendebaldeko herrialderik industrializatuen eta modernizatuenetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 367. orr.

Orok badakigu erakaskuntza mailan, eta berezikiago euskararen erakaskuntzarako, zer indarretan higatu behar den gutieneko aitzinamendu baten ardiesteko.  Herria   2005-09-22

Fermin Arkotxa-k Agusti Xaho dauku berezikiago aurkezten.  Herria   2005-05-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

aurten bereziki (9); baina bereziki (55); bainan bereziki (12); bat bereziki (21)

bereziki aipatu (12); bereziki arduratzen (7); bereziki azpimarragarria (12); bereziki bere (25); bereziki beren (10); bereziki bi (14); bereziki egokia (9); bereziki garrantzitsua (14); bereziki gazte (7); bereziki gazteak (9); bereziki gogoan (7); bereziki gogoratu (8); bereziki gogorra (7); bereziki gure (18); bereziki haur (10); bereziki herri (9); bereziki herriko (10); bereziki interesatzen (7); bereziki kritikatu (7); bereziki larria (24); bereziki lehen (7); bereziki maite (14); bereziki nabarmena (8); bereziki nabarmendu (12); bereziki ondarrerat (10); bereziki ongi (9); bereziki prestatutako (10); bereziki zaila (16); bereziki zaindu (9)

egoera bereziki (7); esker bereziki (7); ez bereziki (33); ez da bereziki (9); ez zen bereziki (12); hau bereziki (13); hori bereziki (25); horiek bereziki (10); horietan bereziki (13); horrek bereziki (8); horretan bereziki (7); hortan bereziki (19); oso bereziki (10); une bereziki (7)


berezikiro adlag bereziki.

Diez-ek hasiriko estudio erromanikoek -bere... 1836-1838koa da- berezikiro lagundu zuten linguistika bere benetako helburura hurbiltzen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 31. orr.


berezilari iz espezialista.

Hobe genuke prefeturako berezilariekin eta nagusien ordezkariekin plan sozial egoki eta ona hitzartzea hemengo langileen zerbitzuko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 212. orr.

Ez nintzena segiketa diskretuaren berezilari hoberena?  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 24. orr.

Euskaldunak, ez bakarrik euskaraz ari diren kultura berezilari eta dizaider arduradunak, kontuan hartzekoak garela nioen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 121. orr.

Uztailaren 13 an, ostiralean, Izuran, aratseko 9 etan, MUNOZ jauna, OTEIZAren berezilari bat, etorriko da erakusketaren obra guzien aurkezterat.  Herria   2001-07-12


berezimin iz

Beti erakutsi dute berezimin hori.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 38. orr.


bereziño izond adkor berezia.

TNT horren hartzeko untzitto bereziño bat beharko dugu erosi eta gure telebixta postari lotu.  Herria   2005-04-07

Donibane Lohizunen eta Ziburun, bi egunez sail bereziño bat eskainiko daukute karia hortarat.  Herria   2004-09-16

Toki bereziño bat egina zaio Frederic Lafitte mendigoizale gazteari.  Herria   2003-04-10


berezitarzun ik berezitasun.

berezitasun (orobat berexitasun g.er., berezitarzun g.er. eta bereiztasun g.er.) 1 iz berezia denaren nolakotasuna.

Planteamolde hauetatik kanpoan geratzen da Mirande; hori da Miranderen berezitasuna euskal pentsamenduan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 60. orr.

Sekula ez dituk aldatuko pertsona jakin baten gustuak, jaidurak, bizi-erritmoak, ez duk aldatuko interesatzen zaian pertsonaren berezitasun hori, hirekin lotua den pertsona horri beretasuna eta berezitasuna ematen dizkion ezaugarri hori.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 189. orr.

Birus aldaera horiek antzekoak dira oso, baina bakoitzak berezitasun bat du.  Berria - Gaiak   2004-02-06

Rimbauden estiloa definitzen duen berezitasuna: [...].  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 123. orr.

Itard sendagileak jakinaren gainean hitzegiten zuen, zeren eta ondo aztertuta baitzeuzkan Victorren berezitasunak, hartu-emanik gabeko baso-bizitza batek eragindakoak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 168. orr.

Zernahi gisaz bakoitxak bere nortasuna, bere berezitasuna atxikiz.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 216. orr.

Bakoitzak behar du bere nortasuna, bere berezitasuna gorde, munduak ez baitu bateratua izan behar, denek janez gauza bera.  Herria   2001-01-11

Berezitasunetik diziplinartekotasunera.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 50. orr.

Zientzia eta ingeniaritzako ideia sofistikatuen bidez baino ezin dira esplikatu begiaren funtzionamenduaren berezitasun asko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 104. orr.

Gizon hark xehero-xehero zekizkien gu Okhranako funtzionarioon berezitasun guztiak, kontu egiten zien gure urrats guztiei, nahiz eta, aidanez, ez zen inoiz ateratzen bere bulegotik.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 82. orr.

Euskal-Herriak baduela bere berezitasuna eta berezitasun horrek hartze duela araberako ezagupena.  Herria   2003-03-13

Bere berezitasun guztien artean deigarriena, eta minik handiena ematen ziguna, bere borrokarako erresistentzia zen, bere negar egin ezina.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 38. orr.

Iragana geroaren nahira makurtzea, horixe da modernotasunaren berezitasuna.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 32. orr.

Hau gizaki bikainen berezitasuna da, ongi barneraturik eta antzaldaturik daudenena.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 86. orr.

Europako mundu-ekonomiak, aldiz, berezitasun bat du: indarrez bateratua izateko ahalegin orori aurre egin dio.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 29. orr.

Berezitasun horrek du Makao aberastu.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 106. orr.

Bizi ez bada, ezin da ezjakinean egon, jakitea bezala ez jakitea ere bizi denaren berezitasuna baita.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 345. orr.

Haren bakoiztasunaz eta berezitasunaz biluztu, eta besteak bezalako zenbaki soil bihurtu zuen Arkitasek bata!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 116. orr.

Eta zer berezitasun du atzemate horrek gainerako atzemate-fenomenoekin, orokorrean, alderatuz?  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 16. orr.

Enuntziazioa errepikatzen ez den gertaera da; kokatutako eta datatutako berezitasun bat dauka eta hau ezin da murriztu.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 118. orr.

Zer kalitate edo berezitasun behar ditu biolentziak askatzailea izan dadin?  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 78. orr.

Munduan badira berezitasun hori duten gauza asko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 272. orr.

Tokian tokiko berezitasunak (janzkera, aisialdi, zaletasun eta antzeko alorretakoak) etengabe suntsitzen dituen masifikazio prozesutik atera behar da elikadura lehenbailehen.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 91. orr.

Kontaezinak dira gure trataerak dituen ñabardurak eta berezitasunak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 78. orr.

Hodeien formak eta berezitasunak ondo aztertu ahal izango dituzte horiekin adituek.Nolako izaera, ezaugarriak eta berezitasunak zituen Andrei Ivanovitx Tentetnikov lurjabeak?  Berria - Gaiak   2006-04-23

Hutsetik hasi beharra beste organismo ezezagun batekin, eta haren berezitasun guztiak ikasi beharra.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 15. orr.

Berezitasun horiek literatur genero bakoitza definitzeko nahikoa zirela uste zuen Aristotelesek.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 231. orr.

Liburu honen azkeneko atalean era horretako irudien berezitasun batzuk aztertzen dira, irudi horien bertute eta balio bereziak, hain zuzen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 17. orr.

Maitasun sendoak hiru berezitasun ditu.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 94. orr.

Gizakiak gogorarazten dituelakotz Jainkoa eta Hirutasun Sainduko hiru pertsonak beren esentziekin eta beren oroitzeko, aditzeko eta maitatzeko hiru berezitasunekin.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 79. orr.

Herri bakoitzeko berezitasunak berezitasun, Irlandako ispiluan begiratu ziren atzo EAJko Markel Olano, PSE-EEko Ramon Etxezarreta, Batasuneko Pernando Barrena eta EB-Berdeetako Mikel Arana, Euskadi Irratian eginiko eztabaidan.  Berria - Harian   2005-07-30

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Gure nazioaren berezitasun nagusia ez daiteke izan gasolinaren usaina, kearen arrasto beltza, arerioaren odolaren eta malkoen zaporea.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 42. orr.

Populazioen ikerketa eta Euskal Herriaren berezitasun linguistikoa.  Herria   2005-04-07

Giza garunaren berezitasun harrigarrienetako bat lobulu frontalen handitasuna da.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 74. orr.

Gela Handiak, bestalde, bazuen beste berezitasun kilikagarri bezain arriskutsu bat: kanpo aldera begira zeuden kristalezko bospasei ate, aipatu ditudan horma eta lorategiaren ondoan.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 81. orr.

Horixe du, hain zuzen, berezitasun geometrikoa: oinarri bat izatea; non bermatua, alegia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 49. orr.

Hiru herrialde horien historiak berezitasun paradoxiko bat erakusten du: armadako ofizial-taldeak iraultza "liberalak" gidatzen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 260. orr.

Hegemoniaren kontzeptu estrategikoak berezitasun abstraktu hauek ditu: 1.- botere-desberdintasunak oinarrizkotzat hartzen ditu; 2.- unibertsaltasuna eta partikulartasuna elkarri lekua kenduz aritzen dira joko hegemonikoan; [...].  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 88. orr.

Edozein eraikuntzak, berezitasun deigarriren bat zuen edozerk, den-denak, geldiarazi egiten ninduen, txunditurik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 165. orr.

Ez zuen aparteko berezitasunik, eta sarritan ikusia nintzen, familiako sendagilearena baitzen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 28. orr.

Hareharriak erakusten dituen alderdiek, egiten dituen milaka gauzaren kopia bereziek, badute egunaren argitasunak ezin xahutuzko, ezin suntsituzko berezitasuna.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 143. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Atributua batzuetan subjektu baten atributua da, beronek hura beste batekin partaidetzan daukanean ere, berarengan berezitasun-seinale izan ez arren.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 142. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ideologia desberdinak ez ezik, kultura berezitasunak daudela bertan, hizkuntza izanik berezitasun horren alfa eta baita, ia-ia, omega ere.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 99. orr.

Estatuak ezin du erlijio edo kultur berezitasun bat diruz lagundu.  Berria - Harian   2005-12-09

Hizkuntza espainolaren berezitasuna, arraza espainolaren izpiritu berezitasunari zor zaiona da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 127. orr.

Adibide hau eta juduena erabiltzen dira frogatzeko arraza-berezitasun deituak ez direla benetan batere arrazazkoak, baizik eta komunitate horien esperientzia historikoei zor zaizkienak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 424. orr.

Zeruko Aita, bere pertsona-berezitasunez, ekintza hutsa da.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 86. orr.

5 jaki berezia.

Botila bat ardo edalontziarekin utzi mahaiaren gainean eta bere txokora joan zen gero tripotxak prestatzera: etxeko berezitasuna.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 245. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baditu berezitasun batzuk (3); badu berezitasun bat (3); bere berezitasun (10); berezitasun asko (4); berezitasun bakarra (3); berezitasun bat (41); berezitasun batekin (3); berezitasun batzuk (9); berezitasun ditu (3); berezitasun ekonomikoak (3); berezitasun guztiak (4); berezitasun guztiz (3); berezitasun hau (4); berezitasun honek (3); berezitasun hori (12); berezitasun horiek (10); berezitasun horrek (4); berezitasun horren (3); berezitasun horretan (3); berezitasun nagusia (10); berezitasun ugari (3); beste berezitasun (19); beste berezitasun bat (12); euskaldunen berezitasun (3); gure berezitasun (3); hainbat berezitasun (4); haren berezitasun (4); zer berezitasun (4)

aurtengo berezitasuna (11); aurtengo berezitasuna da (4); bakoitzaren berezitasuna (3); baten berezitasuna (3); bere berezitasuna (12); beren berezitasuna (3); berezitasuna da (19); berezitasuna edo (3); berezitasuna eta (7); berezitasuna ez (4); berezitasuna izango (3); berezitasuna kondutan (3); berezitasuna nabarmendu (3); beste berezitasuna (3); duen berezitasuna (5); eta berezitasuna (5); euskal herriaren berezitasuna (4); euskararen berezitasuna (8); herriaren berezitasuna (4); honen berezitasuna (3); horren berezitasuna (7); hunen berezitasuna (6); kulturaren berezitasuna (3); nafarroaren berezitasuna (4)

aurtengo berezitasuna (11); aurtengo berezitasuna da (4); bakoitzaren berezitasuna (3); baten berezitasuna (3); bere berezitasuna (12); beren berezitasuna (3); berezitasuna da (19); berezitasuna izango (3); berezitasuna kondutan (3); berezitasuna nabarmendu (3); beste berezitasuna (3); euskal herriaren berezitasuna (4); euskararen berezitasuna (8); honen berezitasuna (3); horren berezitasuna (7); hunen berezitasuna (6); kulturaren berezitasuna (3); nafarroaren berezitasuna (4)

arteko berezitasunak (3); bakoitzak bere berezitasunak (7); bakoitzaren berezitasunak (8); bere berezitasunak (14); bere berezitasunak ditu (4); beren berezitasunak (6); berezitasunak ditu (7); berezitasunak dituela (4); berezitasunak ondo (3); euskararen berezitasunak (3); gure berezitasunak (3); laborantzaren berezitasunak (5)

bere berezitasunean (3)

berezitasunen bat (8)

berezitasunetako bat (6)

berezitasunetarik bat (4)

berezitasunik ez (4); beste berezitasunik (3)


berezitu, berezi, berezitzen 1 du ad bereizi. ik espezializatu.

Behin baino gehiagotan adierazi zuen -esaterako- euskaldunek kultur ikuspuntutik behatuta, berezituz joan behar zutela latina edo erromantzea zen edo iduri lezakeen guztitik.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 223. orr.

"El Cuartel Real"en bulegoak, lantegiaren bikoizketaren ondoren, berezitu egin ziren, zeinek bere kutsua hartuz.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 195. orr.

Zer gogoratu behar da, beraz, begia den tresnarik unibertsalen horren eta irudiaren, bakoitza guztiz bakar izateraino mila modu desberdinetan berezitu den izakari kultural, historikorik bada historiko horren arteko erlazioaz?  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 72. orr.

Eraketa diskurtsibo bat berezituko da bertan zabaltzen diren estrategia ezberdinak eratzeko sistema definitu ahal bada.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 80. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Modulu berean egonik ere, galeria berezituetan daude zenbait kartzelatan, patio ordu ezberdinekin, bisita egun ezberdinekin, elkarrekin topo egiteko paradarik gabe.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 146. orr.

Munduko ingurumenaren degradazioa maila desberdinean eragin dutela kontuan hartuta, estatuek ardura komunak baina berezituak dituzte.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 119. orr.

Mediku berezituaren ikustera joan behar duen eri batentzat.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 163. orr.

Unibertsitatea apenas arduratzen da literatura garaikideaz [...] aditu gehienak oso alor berezituetan ari dira; merkatuak bedeinkatu gabeko literaturak eta ogi berri-berria ez denak ez du hedabideetan tokirik.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 68. orr.

Kanten obra nahiz beronen gaineko liburu zein artikulu berezituak on line kontsultatu ahal izateko.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 150. orr.

Gurago dute ukatu diskurtsoa jardute konplexua eta berezitua dela.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 238. orr.

Erietxea, etengabeko behaketarako lekua dena, kodifikatua, sistematikoa, sendagintzako langile-multzo berezitu eta hierarkizatu batek bermatua.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 61. orr.

Badira gauza batzuk teknikoegiak, hiztegi filosofiko berezitua eskatzen dutenak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 12. orr.

Horrek ez dirudi oso larria, salbu erudizio berezituarentzat.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 182. orr.


berezki ik bereziki.

berezko izlag berez dagokiona.

Basamortuak berezko erritmoa eta berezko bizitza ditu.  Berria - Kultura   2004-05-09

Akaso topikoa izango da, baina berezko saudadea, berezko tristura hori, Mariak bazuen.  Berria - Kultura   2004-09-10

Berezko bihozberatasuna zuen benetan, Jainkoak isuritako gupidak bikoizten ziona.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 332. orr.

Berezko eta metaforazko adiera.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 227. orr.

Gure gogamenean beharbadako oztopoak edo berezko oztopoak aurkitzen dituela.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 23. orr.

Jatorrizko intentzioak bereizten ditu berezko funtzioa eta funtzio akzidentalak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 291. orr.

Niaren berezko egoismo menperatzailea alderantzikatzen duen erantzukizun horrek ez du nia suntsitzen.  Berria - Kultura   2006-01-12

Berezko oroimenaren eta oroimen artifizialaren arteko bereizkuntzarekin batean, epe laburreko eta epe luzeko oroimenak bereizten dituzte adituek.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 220. orr.

Amatasuna emakumearen berezko ezaugarria dela diote batzuek, eta ama izateari gehiegizko garrantzia ematen zaiola besteek.  Berria - Gaiak   2004-04-28

Arrazoiak berezko agintea du; are aginte tiranikoa ere badu.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 240. orr.

Naturaren berezko ordena erabat lardaskatuz, nahasiz, suntsituz eta hankazgoratuz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 301. orr.

Arrazoimenaren berezko irrika ahalik eta azken printzipio gutxienetara iristea da, ahal izanez gero guztiaren lehen printzipio bakarrera.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 83. orr.

«Lan harremanetarako berezko esparru» eske.  Berria - Ekonomia   2004-05-01

Berezko hazkundea: 2000tik aurrera gehiago dira jaiotakoak hildakoak baino.  Berria - Harian   2006-04-08

Delhi ez zen berezko lekua bakarrik; historikoa ere bazen, K.o. 1628tik aurrera mogolen hiriburu izan baitzen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 52. orr.

Oraindik berezko maitasuna sentitzen dugu geure ahaide eta auzokoenganako; gizadiarenganako maitasuna, berriz, zaletasun landua da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 126. orr.

Era berean, halako sen berezia zuen, garaiko munduarekin sintonizatzeko (ez noski analisi teorikoen bidez, berezko senez eta intuizioz baizik).  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 22. orr.

Uztea gauzek beren berezko bidea segi zezaten.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 28. orr.

Zelula horiek berezko informazio genetikoa galtzen dute, eta birusarena hartzen dute.  Berria - Gaiak   2006-01-25

Euskararen ofizialtasuna, euskal departamendua, Euskal Herriko laborantxa ganbara, Euskal Herrian berezko unibertsitatea.  Herria   2003-05-22

Berezko eta garrantzizko galdekizun hori bera da, hortaz, juzgamenaren irakaspen transzendental bat beharrezkoa bihurtzen duen arrazoia.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 91. orr.

2 (izenondo gisa)

Zentzurik eta maltzurkeriarik gabea izaki, badu haatik halako faltsutasun berezko bat.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 126. orr.

Esperantza elkarturik desirari, makurtu baizik ez naiz egin bila ari garen zorionetik betiere ahalik hurbilena jarrarazten gaituen bultzada berezkoari.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 423. orr.

Berezkoak dituzte jatortasuna eta gizalegea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 99. orr.

Esan izan da hori bizitza aktiboari, erromatarren ikuskera politikoari eta haien bizi idealari hain berezko zaionari, erasotzeagatik izan zela.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 18. orr.

Zenbateraino gara dezake sentiberatasun edo estilo berezko bat?  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 224. orr.

Egia berezko da, gezurra asmatu izanak egiten gaitu gizon.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 177. orr.

Gure izateak berezko badu ere etengabe etorkizunera begiratzea, halako eran antolaturik dago sistema, non gure igarpenak ziurgabeak baitira ezinbestean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 19. orr.

Kristauok berezko dugun bihozberatasunak eraginik jokatu dut.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 85. orr.

Azterketa honek suposatzen du, era berean, enuntziatuak berezkoa zaien eransketa (additivité) forman jorratzen direla.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 144. orr.

Bidea egiteko mendia zatikatzen denean, haitz horma bat uzten da eta horrek berezkoa du, grabitateagatik, beheranzko joera.  Berria - Harian   2005-12-21

Pertsona batek kontsumitzen duen gatzaren %75 prestatutako janariena da, %15 norberak botatakoa eta %10 elikagaiak berezkoa duena.Marko berri horren arabera, beste gauza batzuen artean, faktore sozialak berezkoak dituzte ezagutzak eta zientziaren razionaltasunak.  Berria - Gaiak   2004-09-18

Berezkoak baino lasaigarriagoak zaizkigu, esaterako, eragindakoak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 135. orr.

Baina irri hura ez zen berezkoa eta naturala, bortxazkoa baizik.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 83. orr.

Ezer ez da berezkoagoa, ezer ez arrazoizkoagoa, honi buruz hartu behar duzuen erabakia baino.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 256. orr.

Euskararen hitz elkarketarako modu berezi eta berezkoa da lehenengo hitza bigarrenez errepikatzen denean m bat aurretik eranstea.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 32. orr.

3 (izen edo izenondo gisa, pelotariez mintzatzuz, ipar)

Oraiko xapelgoen ondoan, bertze lehiaketa batzu ere behar litaizke antolatu, elkarte berriak atxemanik diru-iturriak, berezko eta amaturrak nahasiz, denek mail gorenean jarraikitzeko egiazko xantza ukan dezaten.  Herria   2004-02-26

Bi pareetan ere izanen ditugu hor amatur bat eta berezko bat elgarrekin uztartuak.  Herria   2003-03-10

Amatur gazte bat eta berezko esperientziadun bat ariko dira hor parean ortzegun guziz, 3 1/2 tan hasirik eta bi partida eginez aratsalde bakar.  Herria   2003-03-10

Open uztartuek ere, berezko eta amatur nahaste, berea segitzen.  Herria   2001-04-12

Horra Hazparneko gazteak, berezko ohien aitzinean irabazle.  Herria   2004-12-23

Horrekin segituko da berezkoen xapelgoa.  Herria   2003-04-03

Euskal Pilotari berezkoen aldekoak batetik, Federazionea bere gazteekin bestetik, trinketak bien artean, eta norat doa horiekin guziekin pilota?  Herria   2005-09-22


berezkotasun iz berezkoa denaren nolakotasuna.

Tolosan, jendearen gogoan errotuegi zegoelako-edo, ez zen ausartu frankismoa hura galarazten [...] horrek halako klase bat, halako berezkotasun bat ematen die Tolosako karnabalei, beste inork nekez iritsiko duena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 102. orr.

Bestelakoa da orain proposatzen duen eredua: ez hasierako berezkotasuna eta xalotasuna, baizik eta bizitza erregularra, era monastikoan antolatua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 277. orr.

Mattin Irigoienen "Hautsi da kristala" antzerkiarekin arrakasta bildu-eta antzerkilari gazte horien berezkotasuna eta ozpindura plazerrekin berriz ikusiko ditugu.  Herria   2003-01-09

Bere obretan ageri den bakardadea, ordea, «ez da iluna, ez da pairatzen den zerbait», Sotoren aburuz, «izaditik beretik sortua baizik, garbiketarako sena, berezkotasuna».  Berria - Kultura   2004-02-19

Maria Sara doktorea zutitu egin zen, mugimendu azkar batez, interesgarria da keinuak biziak baina aldi berean berezkoak zirela, eta berezkotasun honek zakarkeria-itxurak oro kentzen zizkiela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 131. orr.

Dena da, azken finean, banitate kontua, ongi emateko nahia [...] oraindik bertatik imajina daiteke etorkizuneko garaia, non giza-jokabidea izango baita, oso-osorik, artifizios, sintzeritatea, berezkotasuna eta xalotasuna, nortasunaren kualitate eder eta argitsu horiek.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 231. orr.

Adigaiak, beraz, pentsatzearen berezkotasunean oinarritzen dira, sentsuzko begiespenak, bestalde, zirraren harmenean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 60. orr.

Errepresentazio hau, ordea, berezkotasunaren ekintza bat da, h[au] d[a], ezin da sentimenari balegokio bezala onartu.Hala ere, berezkotasun honegatik deitzen diot neure buruari inteligentzia.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 70. orr.

Gorputzaren musikak, gainera, bere partiturak ditu bakoitzaren baitan, aldagarriak oso, eta, egunetik egunera, norberaren berezkotasuna nolakoa den, eguraldia eta kanpoko eraginak nolakoak diren, era eta modu desberdinetan jotzen ditu berak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 66. orr.

Euskalduna agrafotzat salatzen duenak "izaera" kontuetara lerratzen du auzia, hots, berezkotasunera edo giza naturara; ez zirkunstantzietara, hots, historiara.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 64. orr.


berezkotu, berezko(tu), berezkotzen da ad berezko bihurtu.

Hizkuntza hila izango litzateke jakineko erreferentzia batzuk, sistema erreferentzial edo mapa nazional bat, nola ez dakigula, itsatsi, haragitu, etxekotu edo berezkotu zaiona, eta hura botatzeko edo hartaz libratzeko bizi-indarrik aski ez duena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 241. orr.


berfinkatu, berfinka, berfinkatzen du ad berriro finkatu.

IKASen biltzar nagusiak aho batez mozione bat bozkatu zuen, IKAS eta CRDPren arteko lankidetzaren oinarriak berfinkatuz.  Herria   2001-07-05

Testua berfinkatzen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 30. orr.

Huna ze ixtorio gogoratu zitzaion, gorago aipatu lan "xelebre" horren ondotik, hau zelarik, apez lagun batek galdeturik, galbariotik lurrera erori Krixtoren gurutzean berfinkatzea.  Herria   2005-01-20


berformulatu, berformula, berformulatzen du ad berriro formulatu.

Goodmanen ikuspuntuari jarraituz, esanahiaren teoriaren atal bat erreferentziaren teoria askoz argiagoaren arabera berformulatu behar da; era beretsuan, hemen darabilgun eztabaidaren funtsa da "egiturazko esanahia" deitu ohi den esanahiaren teoriako atala gramatika-egituraren teoria erabat semantikarik gabearen arabera berformulatu behar dela.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 168. orr.


bergantin iz bi edo hiru mastako itsasontzia, bela koadroak zituena. ik brigantin.

Bi izokin eta lau basurde ageri dira bertan, eta hiru mastako bergantin bat ere bai.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 88. orr.

Baionesek oroit dute goiz batean Enperadoreak oinez iragan zituela itsas ibilbideak, Aturriren itsasadarreraino eraman behar zuen bergantinean ontziratzeko.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 62. orr.

Enperadorea urrats bizian heldu zenez bergantinaren txalupara, [...].  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 62. orr.

Argi horrexek adierazten zuen non zegoen Jolly Roger bergantina, uretan sartu-sartuta.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 173. orr.


bergarar izond/iz Bergarakoa, Bergarari dagokiona; Bergarako biztanlea.

Paulo Elkoro preso bergararra Almeriako (Espainia) El Acebucheko kartzelatik atera zen atzo goizean.  Berria - Euskal Herria   2006-01-20

Telesforo Monzon bergararraren hitzak dira, umetako kontuak aipatzen dituela.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 31. orr.

Hemendik aitzina, 62 urteko bergararrak hartuko ditu beraz Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako enpresaburuen erakundearen giderrak.  Herria   2005-07-21

Eibartartua zegoen bergararra.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 36. orr.

Ez, bergarar hauek ez daude izuturik egin dudanagatik.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 137. orr.

Bergararrek bigarren partida ere galdu egin zuten: 22 eta 9.  Berria - Kirola   2004-02-25

-Honekin bakarrik -erantsi du bergarar gazteak- bagenuke aski Euskal Herriaz harro egoteko.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 367. orr.

Bigarren saria Nagore Etxabek irabazi du, eta bergarar onenarena Oier Bolibarrek jaso du.  Berria - Kultura   2006-02-07

Talde hau hiru lazkaotar eta bergarar batez osatua da.  Herria   2005-06-16


bergidatu, bergida, bergidatzen du ad berriro gidatu.

Munduko lanpara eternala hartu zuen eta zaldi itsutuak bildu eta dardar uztartu zituen eta euren bidetik bergidatu, dena gobernatuz, greziar poeta zaharrek kantatu zutenez.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 331. orr.


bergisako izlag bere gisakoa.

Oraino gutiago sasoina zelarik, urtarrilaren lehenean, harekin azkeneko aldiz afaldu ginen salaren prestazen ari nintzenean bere senarra eta lagunak errezebitzeko, hura gogoan nengoela, ene aintzinean iduzkitaratu zen bergisako pinpirin bat.  Herria   2005-01-20


bergizarteratu, bergizartera(tu), bergizarteratzen 1 du ad berriro gizarteratu.

Toxikomanoak bergizarteratzeko zentro batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 77. orr.

Urteak heramatzan esanaz bergizarteratua hengoela, gerra kontuak gazte kontuak zirela, bortizkeria ez zela bidea eta abar eta abar.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 126. orr.

Zinismo latza behar baitu egin duten bezala egiteko: zer, eta bizi guztirako kartzela presoak benetan bergizarteratzeko aitzakian proposatu.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 34. orr.

Bereiz daitezke iruzurra eta erru larria, erru larria eta txikia, eta hau eta errugabetasun osoa, eta lehenengoari faltsutze delituen zigorrak ezar dakizkioke, bigarrenari txikiagoak, baina askatasuna kenduz, eta azkenari bergizarteratzeko bitartekoak aukeratzeko eskubidea utzi.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 98. orr.

2 (era burutua izenondo edo izan gisa)

Zenbait "bergizarteratuk" eta euren abokatuek -Bandresek besteak beste- laguntza paregabea eman zien mugaz bi aldeetako poliziei.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 171. orr.


bergizarteratzaile izond bergizarteratzen duena.

Gezurrezko galdu-ustearen dotrinanteak psikologo klinikoaren pare dira, eta terapia bergizarteratzaile bat nahi lukete obratu.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 114. orr.


bergizarteratze iz berriro gizarteratzea.

Beldurrez egon zen bolada batean, bergizarteratze planaren bati ez ote zion helduko.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 113. orr.

Euskadiko elkarbizitzaren normalizazioa errazteko, beharrezkoa da bortxakeriaren erabilpena baztertzen dutenentzat bergizarteratze neurriak sakontzea.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 133. orr.

Demokrazia demokrazia izango bada, bergizarteratze bidea behar luke kartzelak.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 143. orr.

ETA-pmaren zatiketa eta bergizarteratze prozesu nahaspilatsuan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 171. orr.


bergorpuztu, bergorpuztu/bergorputz, bergorpuztzen du ad berriro gorpuztu.

Hindutarrek arima bergorpuztu egiten dela uste dute.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 194. orr.


bergsonzale izond/iz H. Bergson frantziar filosofoaren zalea.

Uko egiten zien (burlarik gabe, haatik) gure eztabaida etengabeei, zeinetan aldian-aldian agertzen baikinen platoniko, darwiniano edo, geroago, bergsonzale.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 39. orr.


beriberi iz B1 bitamiaren gabeziak sorturiko eritasuna, nerbio sistemari eta sistema baskularrari eragitzen diena.

Eskorbutoak edo beriberiak jota hiltzen ziren asko eta asko.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 69. orr.


beribil (orobat berebil, g.er.) 1 iz automobila.

Goizetik herri kaskoa bete da Euskal Herri guzitik etorri beribilez, auto ttiki eta larri.  Herria   2003-06-05

Beribilak hiru klaxon mota ei zituen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 295. orr.

Segidan hartu nau gizon batek eta herritik ateratu: zakurrei so ezti bat botatzen diet beribileko leihotik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 41. orr.

Nire pinpirina! -jarraitu zuen Amatxik, beribilaren gibel-mirailari begira-.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 25. orr.

Arratsean, karrikako bi gizon heldu ziren ostatura, egun guziz bezala, berebila janariz kargaturik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 37. orr.

Valentziara iritsi eta lau egunera Madrilera abiatu da, beribilez.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 50. orr.

Nork ez du ezagutzen bere hurbilekoetan nor edo nor, oinez, bizikletaz edo beribilez Santiagoko itzulia egin berri ez duenik?  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 12. orr.

Duela 75 urte abuztuko lehen asteazken goizean abiatu ziren Jean Etxepare Aldudeko miriku eta euskal idazlearekin batean beste dozena erdi bat lagun Kanbotik jalgirik Loiolako basilikari buruz, bi beribiletan.  Berria - Kultura   2004-07-11

Soroetan hedatutako minei edo berebiletan ezkutatuak dauden beste lehergailuei.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 48. orr.

Orain berrogei urte, ia beribilik ez zenean.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 127. orr.

Beribil zurian sartu zenean, bera etzanda ipini zuten eta biak alboetan, loa zaintzeko bezala.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 144. orr.

Barakaldon marka askotako beribilak saltzen zituen, gehienak garestiak.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 150. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Behauzetik jiten zen bere bi zaldiko beribil xaharrean.  Herria   2001-11-08

Adiskidearen beribil handi eta erosoan Baionara heldu zirenean, komisariaren aurrean jende multzoa begimendu zuten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 269. orr.

Beribil zabal dirdiradunean zabilan ixil ixilik.  Herria   2002-08-08

Nire beribil kaxkarrean abiatu gara beherantz, Biscarrosse-rako errepidea atzean utziz.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 73. orr.

Beribil irekia zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 209. orr.

Beribil eroek kolpez eho eta bidean hilotz luze dagoen azeri gaixoa.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 59. orr.

Ez du balentria txarra egin delako Schumi horrek seigarren aldikotz dela munduko xapeldun beribil lasterkadetan.  Herria   2003-03-17

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

planetarioa, Donostia-Miramongotik jina ("Zuberoa" gunean); eta oraino tirolina, beribil parkea, erakusketa.  Herria   2005-05-05

Frantzia guzian hedatzen ari dira beribil erretzeak, Baionan eta Bokalen ere.  Herria   2005-11-17

Beribil-gidaria kasu-emak, bide nagusietan gure Barneko eta Garraio ministroek (Sarkozy eta de Robien) ezarri dituztelakotz beribilen abiadura neurtzen, argazkia hartzen eta orena emaiten dituzten tresna salatariak.  Herria   2003-11-20

Beribil ixtripu batean aitak bizia galdu zuen eta Jean Paul biziko enbalier gelditu zen.  Herria   2001-01-25

Frantziar berebil-industria garaikidearen maisulan honen atze-eranskinean, non estutzen baitziren bidaiariak atabal-kutxan garraiaturiko sardina-zaharrak bezala, [...].  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 249. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

"De Dion Bouton" gasolin-berebil berri horietako batean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 377. orr.


berilio iz gai bakuna, metal gris, gogor eta arina (Be; at. z. 4).

Berilioa oso elementu kimiko arina da, forma egonkorrenean eta ohikoenean, Berilio 9ak lau protoi eta bost neutroi ditu nukleoan.  Berria - Gaiak   2004-08-19

Berilioa baino arinagoak hidrogenoa, helioa eta litioa dira, baina horiek leherketa handiaren ostean sortu ziren, adituen arabera.  Berria - Gaiak   2004-08-19

Astronomoek adierazi dutenez, Uves de Kuyenen bitartez, berilioa aurkitu izan dute NGC 6397 kumuluan dauden bi izarretan.  Berria - Gaiak   2004-08-19

Astronomoen ustez, berilioak duen ezaugarririk aipagarriena izar artean sortzen dela da.  Berria - Gaiak   2004-08-19

Duela bi urte, Australiako Unibertsitate Nazionaleko ikertzaile talde batek berilio atomo baten egoera kuantikoa beste batera transferitzea lortu zuen, %78an.  Berria - Gaiak   2004-06-18


berilo iz harri bitxia, aluminio-berilio silikatoa.

Paradisuan bizi zinen, Jainkoaren baratzean, mota guztietako harribitxiz apaindua, kornalina, topazio eta beriloz, krisolito, onize eta jaspez, zafiro, errubi eta esmeraldaz apaindua.  Elizen arteko biblia   Ez 28,13

Bigarrenean, errubia, zafiroa eta beriloa.      - 0. orr.

Bosgarrena sardonikaz, seigarrena kornalinaz, zazpigarrena krisolitoz, zortzigarrena beriloz, bederatzigarrena topazioz, hamargarrena agataz, hamaikagarrena hiazintoz, hamabigarrena amatistaz.  Elizen arteko biblia   Ap 21,20


berina (orobat berin) 1 iz ipar beira.

Paretak berinezkoak, moketa grisezko pasabide luze luzeak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 54. orr.

Makati auzoko betoi eta berinazko 'building' inpresionagarri baten hamaseigarren estaian kokatzen ziren Frantziako errepublikako administrazioko bulegoak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 209. orr.

Haren edukia berinezko ontzira iraultzeko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 334. orr.

Lan batean ari zela, ustegabetarik, berinazko lauza ttipi bat jo eta hautsi zuen, ehun pusketan.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 165. orr.

Hortxe bi igel, berinazko kutxa batean sartuak.  Berria - Kultura   2006-05-06

Berinazko trinketa estreinatu dute joanden astelehenean, Haizpean kiroldegian.  Herria   2002-08-01

Arratsaldeko seiak berinazko iragarki batek 39 graduko eguraldia erakusten dit, baina oraindanik gorputza beroari egina zait.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 159. orr.

Bi edariak paperezko basoetan atera zizkigutenez, nirea gibelat bidali eta berinezkoan zerbitzarazi nion kamareroari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 80. orr.

Honek bultzatu du lehenbiziko "berina apainduen lehiaketa", gogotik ihardetsi du HERRIAren galdeei.  Herria   2002-08-15

Zerbaiten mentura bada hain zuzen, hala nola berinaren industrian eta ere nuklearrean.  Herria   2004-01-29

Berina lantzen duten 5 txekiar artistek beren obrak erakutsiko dituzte.  Herria   2003-07-03

2 leihoko beira.

Kanpoan altzari hautsiak ikus zitezkeen, leihoei ez zitzaien berina bakar bat ere gelditzen, eta sartzean zegoen argiontzia ere ebatsia izan zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 293. orr.

Hirian gaindi, zernahi berina mila pusketan, teilatuak lehertuak, murruak arrailduak eta holako.  Herria   2001-09-27

Turista haiek, beren auto bikainekin, berinak ongi zerratuak nahiz kanpoan bero egin, emeki-emeki karrika nagusian barna doazenak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 107. orr.

Noiztenka etxearen jabea aulkitik altxatzen zen eta, urduri, leihoko berinatik behatzen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 96. orr.

Berinatik begiratu zuen Dongek.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 250. orr.

Autoko berina pixka bat beheititu nuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 60. orr.

Aurpegia leihoaz hurbiltzen zuen, sudurrak berina hunkitu arte.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 54. orr.

Ostatuko berinaz bestaldean ibilera kulunkaria zeukan alimaleko beltz bat iragan zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 45. orr.

Pare bat segundoren buruan, berina ilunduak zituen 4x4 lodi bat etorri zen beren aitzinean gelditzera.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 161. orr.

Bere aldeko berinan jo zuen norbaitek.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 162. orr.

· Berinaz inguratua den zilarrezko kutxa batean daukate gorputza.  Herria   2005-03-17

· Eskaileretan gora igo zen, nagusia eta bi sekretariak plastikozko berinaren atzetik beha zeuzkala.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 210. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Zenbaitetan trena hartzen dut Parisera ene adiskideen bisitatzeko eta hango katedraleko berina-leiho koloretsuetarik ekia nola su jaikitzen den begimentzeko. denbora berean bi berina leiho pollitak egin eta ezarri zituen ber horrek bi sahets murruetan aldarearen parean.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 128. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

autoko berina (3); berina apainduen (3); berina apainduen lehiaketa (3); berina leiho (3); berinak hautsi (3)


berinadun izond berina edo berinak dituena.

Bi finalerdi eta finala jokatu beharrak ziren Pariseko trinket berinadunean.  Herria   2004-02-19

Bete betea ez dugu ez lehen egun hartan ikusi Moderneko trinket berinadun hura.  Herria   2003-08-07

Berdinduko dute halere Larrecheak eta bankarrak 17tan eta 19tan trinket berinaduna sutan.  Herria   2005-08-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

trinket berinadunean (5)


berinaki (orobat berinki g.er.) iz beirakia.

Kamareroa hurbildu zitzaidan eta lagundu egin ninduen berinaki poxiak biltzen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 165. orr.

Orduan naiz ohartzen atearen erdian, presuna baten begien goratasunean, ziloka bat badagoela, barnealdetik berinaki batekin hetsirik eta kanpoaldetik burdinazko tapa batek estalia.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 32. orr.

Paper batzu bizpahiru asteren buruan, kartoinki asko zenbait hilabete barne, zurezko gauzak dotzena bat urteren epean, bainan plastikakia lau ehun urteren buruan den hoberenetik, nilonkia sei ehun urteren buruan, berinaki eta holakoak xuxen ezin erran zonbat denboraren buruan bainan gisa guziz biziki emeki, denbora hori mendeka kondatu behar...  Herria   2001-08-09

31 haurrek lan polita ereman dute, uretik ateraz burdinki, berinki eta mota guzietako plastikoak ere bai; besteak beste norbaitek zapeta eta esku argia galduak zituen!  Herria   2001-10-11


berinatsu izond berinaduna.

Partida eder bat ikusi dugu Baionako trinket berinatsuan.  Herria   2003-01-21


berinetxola iz beirazko etxola, negutegia.

Kordokan den gauza da airea ari dela munduan berotzen, lantegiek eta bertze ainitz tresnek botatzen dituzten gasa pozoindatuak direla kausa, hauien efetua dela berinetxolek iguzkitarat egiten dutenaren idurikoa.  Herria   2001-08-02

Behar zela baitezpada jarraiki Kyoto-ko hitzarmenari, lanjerrean baita gure lurra, berinetxolaren iduriko ondorioak baititu delako gaza botatzeak eta lur hau ari baitu sobera berotzen.  Herria   2001-04-05


beringile iz beiragilea.

Parisko Saint-Jacques karrikan, Italiatik etorritako beringile suerte batzuek begiordeak eskaintzen dizkiete pagatzeko diru aski dutenei.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 299. orr.


berinki ik berinaki.

berjabe izond burujabea.

Giza eskubideen konkista bikaina erdietsi da horrela: norbanako modernoaren konkista, ordena kosmikoak [...] ezartzen zion menekotasunetik libre eta berjabe.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 107. orr.


berjabetu, berjabe(tu), berjabetzen du ad berjabe bihurtu.

Berriro ekin beharra dago borrokari, aske eta berjabe, menpegabe izateko.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 243. orr.

Gainbehera horretatik buelta hartu nahi badu, menpegabetu eta askatu egin nahi badu Euskal Herriak eta berjabetu, printzipioak eta otoitzak baino, ekintzak beharko ditu.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 232. orr.


berjel iz zuhaitz, landare eta lore asko dagoen lekua, eskuarki baratze edo lorategia.

Alabaren garrasietara etorrita, Grigorescu andreak, begirada gogortu eta «berjel arraioa!» bota zidan, «zer egin diozu umeari?».  Berria - Kultura   2004-08-20

Puska batean nahastuta geratu nintzen, batez ere berjel hitzak zer esan nahi zuen ez nekielako.  Berria - Kultura   2004-08-20


berjosi, berjosi, berjosten du ad berriro josi.

Jasangaitza zitzaidan eskolako mantal zaharrean (nire amaren txabusina berjositako bat zen) ezker aldean lau ertzeko adabaki bat izatea.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 19. orr.


berkalifikatu, berkalifika, berkalifikatzen du ad berriro kalifikatu.

Jasangaitza zitzaidan eskolako mantal zaharrean (nire amaren txabusina berjositako bat zen) ezker aldean lau ertzeko adabaki bat izatea.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 19. orr.


berkalkulatze iz berriro kalkulatzea.

Unedicen arabera, berkalkulatzearen ondorioz langabezia saririk gabe gelditu diren guztiei diru hori itzuli behar bazaie, gastua 1.500 milioi eurokoa litzateke.  Berria - Ekonomia   2004-04-17


berkokapen iz berkokatzea.

Egoera horren erdian, posizio politikoen berkokapena gertatzen ari da eta proposamen politiko berriak agertzen ari dira.  Berria - Harian   2005-01-16


berkokatu, berkoka(tu), berkokatzen du ad berriro kokatu.

Ez dugu dudarik oraindik ere gerra estrategian datzan espetxe politika ahultzen joango dela eta, ondorioz, berandu baino lehen, espetxe politika ere konponbide demokratikoaren klabean berkokatu beharko dutela.  Berria - Harian   2005-10-09


berkonkista iz berriko konkistatzea, eskuarki Erdi Aroko Espainian, kristauek arabiarren aurka egin zutena.

Baladetan, zioen, espainolek euren buruak ezagutu zitzaketen, beren nazioa goititzen ikusi Berkonkistan hasi eta Urre Menderaino.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 30. orr.


berkonkistari iz berkonkistatzen duena.

Horrela asmatu dira Don Pelaio berkonkistaria, Errege Katoliko arrazista batzuk Espainiaren bategile santuak, Mostolesko alkate bat abertzale heroikoa (ez terrorista?) eta Independentzia Gerra zuntzun bat Frantzia aliatuaren aurka, eta tonaka eta tonaka zientzia espainola.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 9. orr.


berlandatu, berlanda, berlandatzen du ad berriro landatu.

"Oihana babestu" elkarteak gomitatu zituen, "Idekia" eskolako haurrekin batera, mota ezberdinetako arbolak berlandatzeko sute bat izan zen eremu batean.  Herria   2004-02-19


berlegitimatu, berlegitima, berlegitimatzen (corpusean berlejitimatu soilik) du ad berriro legitimatu.

Urte honetan mega-hauteskundeak antolatu ditu, kargu guzti-guztiak berritu edo berlejitimatzeko: presidentea, diputatuak, gobernadoreak, alkateak eta zinegotziak.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 92. orr.


berlina iz zaldi kotxea, itxia, eskuarki bi eserlekukoa.

Hainbat berlina, orga eta lando zeuden atari aurrean, bata bestearen atzetik errenkan eta ilargitan zilartsu.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 205. orr.

Burutaziotan murgildurik, ez zen ohartu berlina bat zetorkiola atzetik, eta erretiratzeko astirik izan ez zuenez, zaldiek elur-putzutan ateratako zipriztinek gainjantziaren behe-aldeak lokaztu zizkioten.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 158. orr.

Zetazko gortina gorriak zituen berlinak eta kolore bertsuko larruz estalirik jarlekuak. leihoak itxiz gero, ordea, sapa gaitzetan kiskali beharrean gelditzen ziren berlinako bidaiariak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 184. orr.

Iemstxikei agindua eman eta berehala abiatu ziren berlinaren zaldi akituen ondotik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 179. orr.

Berrogei bat urteko emakume batek, burua berlinako atetik aterarik, barkamena eskatu zion, lehendabizi frantsesez eta gero inglesez: [...].  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 158. orr.

Berlinako bidaztia zen, itxura militarreko gizaseme mardul bat, berrogei bat urtekoa.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 181. orr.

Norak ez zuen deus berezirik sentitu aitaren kalesaren antzeko berlina beltz hura ikustean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 158. orr.

Ibai ontzia baino arinagorik ezer ere ez zegoen Permera edo Kazanera iristeko, ez telega, tarantas, berlina, kalesa edo bestelako postako zalgurdirik, eta ez zaldirik ere.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 82. orr.

Willemek hatuak eta liburuz betetako kutxa berlina beltzaren atzeko partean sartu zituen hoteleko bi zerbitzarien laguntzaz.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 183. orr.


berlindar (orobat berlintar g.er.) izond/iz Berlingoa, Berlini dagokiona; Berlingo biztanlea.

Hasieratik bertatik, berlindar mezenas batek, Dan Kniaster-ek [...] babestu zuen entziklopedia.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 93. orr.

Mahai-inguruetan parte hartzea da benetako berlindarren plazeretako bat.  Berria - Kultura   2004-02-25

Berlinen jaioa zen, baina ez zen berlindarra eta ez zuen Berlin ezagutzen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 269. orr.

Harresiaren azken hondarrak ikusiz argi egin zitzaidan hurrengoa: berlindarrek haatik ez dute iraganari begira bizi nahi.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 328. orr.

Han ibiltzen ginen gu ere aldran, gure galtza laburrekin, ilea berlindarren estiloan busti eta buruaren erdiko arraiarekin alboetara orraztuta, besoa erromanoen moduan artez aurreruntz altxatuz.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 101. orr.

Inukek mutilaguna [...] berlindarra duela esan dio Xabierri.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 321. orr.

Mahai-inguruetan parte hartzea da benetako berlindarren plazeretako bat.  Berria - Kultura   2004-02-25

Bavariako doinuaz mintzatu ohi zen alemanez, baina, nahi izanez gero, berlindar petoek bezala hitz egin zezakeen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 84. orr.


berlintar ik berlindar.

berlokalizazio iz berriro lokalizatzea.

Deslokalizazioen ondotik, horrek «berlokalizazioa» eraginen luke.  Berria - Euskal Herria   2006-04-30


berlotura iz berriro egiten den lotura.

Bere erakutsi nagusia "berlotura"n (religación) dago kokatuta.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 267. orr.


bermadura iz bermatzea.

Gure moraltzat daukaguna eta bermadura sekulakoz betetzen ahalegintzen garena, ez da, zinez, geure hondamena baizik.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 245. orr.


bermagailu iz bermatzeko erabiltzen den zera. ik euskarri.

Urte lehenago ere haren presentzia bermagailu zen, gisako tokietan gu bezalako ipurfinek kausitzen ahal genituen arriskuetara.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 314. orr.


bermagarri iz bermatzen duena.

-Beste esku batek idatzi dik hori, argi baino argiago zegok -Hausterrek, bere teorien bermagarri bat gehiago aurkitzeak poztuta.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 121. orr.

Bisaian fereka iheskor bat egin nion, erranaren bermagarri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 236. orr.


bermailu iz bermagarria.

Etxaitzinari Christine Etchevers-en seheila behitegi bilakatu zen, keramikazko behi eroen mugimenduen bermailu, erokeriaren ate hori apaindu zuela ere "vache qui rit" irudi famatuaz han hor...  Herria   2001-09-13


bermaleku iz bermatzeko lekua.

Neskatilaren ondotik, Txitxikovek berak ezarri zuen oina bermalekuan, eta, astun samarra zenez, eskuinalderantz makurrarazi zuen britxka.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 92. orr.

Txominek indarka jaitsarazi ziola kokotsaren bermaleku zeukan eskua.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 40. orr.

Eskailerako esku-bermalekuan bermatu zuen apur bat besoa, bere zeregina hasi aurretik jada nekatuta balego bezala.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 124. orr.


bermantza 1 iz ipar ahalegina.

Ainitz lan eta bermantzaren saria.  Herria   2001-03-22

Erne dauka izpiritua Euskal-Herriko artzain eta laborarien kezka eta griñeri beti loturik, heien gudu eta bermantzetan parte hartzeko herriko seme zintzoaren bihotzarekin.  Herria   2003-07-10

2 bermea.

Aldi huntan haatik, Villepin ministroak haundizki baieztatu ditu Aita Sainduaren hitzak eta bermantzak.  Herria   2003-04-10


bermape
1 bermapean bermearen pean.

Biolina eta esku soinua (melodeon deitzen diote Ingalaterran) erabiltzen ditu bikote honek; Oxford aldean sortua da eta, Boden biolin jotzailearen kasuan, Martin Carthyren bermapean.  Berria - Kultura   2004-05-11


bermapuntu iz bermatzeko puntua.

Bermapuntua, grekoek hypomochlion deitzen dutena, zentro bezala hartuz palankaren parte zuzenaren ondoan, eta muturra pisuaren azpian jarri ondoren, palankaren besoan gizon bakar batek egiten duen indarrarekin sakatuz, besterik gabe, pisua altxa egiten da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4770. orr.

Palankaren parterik motzena, zentroa esaten den bermapuntu horretatik neurtuta, pisuaren azpian jartzen dela, eta zentro horretatik urrunago dagoen partearen buruan egiten dela presioa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4770. orr.

Palankaren muturra bermapuntutik hasita pisuaren azpian barrurago sartzen bada, eta palankaren besoak bermapuntua zentrotik hurbilago baldin badu, ezin izango da pisua altxatu.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4770. orr.


bermarazi, bermaraz, bermarazten du ad bermatzera behartu.

«Abokatuen ikuspegitik, izugarria da legea urratu beharra eskubideak bermarazteko», adierazi du Colette Capdevielle Isencen abokatuak.  Berria - Euskal Herria   2004-09-04


bermargotu, bermago(tu), bermargotzen du ad berriro margotu.

Brazavilleko beltz batek ez zekien eskua non berotu ontziaren letra zuriak bermargotzen harrapatu zuenean haize hotzak: Cecile.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 17. orr.


bermatu, berma, bermatzen 1 du ad zerbait gertatuko edo gauzatuko delako segurtasuna eman, bermea eman.

Errepublikako presidenteak ere ez omen dezake -egia ala gezurra den, zoaz zu jakitera!- Europako hizkuntza gutituen eskubideak zaintzeko karta famatua, ez sina ez berma.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 40. orr.

Zuzen jokatzen ari nintzelako segurantza bermatu nahirik, Klara bere giltzen bilaketa alferrean imajinatu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 264. orr.

Aukera berdintasuna eta bereizkeriarik eza bermatuak egon behar dute, jakina, baina horretarako, dirulaguntzak eta epe luzerako maileguak erabil daitezke.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 89. orr.

Pertsona guztien osotasun fisikoa eta morala bermatu behar da eta tortura debekatu.  Berria - Harian   2005-10-18

Bigarren kasuan Gobernuak askatasuna bermatzeko egin behar du lan; lehenengoan, berriz, eskubidea bermatzeko egin behar du lan.  Berria - Gaiak   2004-05-26

Gaztetasun (eta pasio sexual) eternoa bermatzen duen edabea.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 76. orr.

Europako Banku Zentralaren helburu nagusia prezioen egonkortasuna bermatzea da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 195. orr.

Isiltasunak bermatu zuen Bermejorekiko gestioari buruzko adostasuna.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 102. orr.

Hezkuntza publikoan laikotasuna bermatzen da nahiz eta gurasoek euren seme-alabek erlijioa ikastea aukeratzeko eskubidea izango duten.  Berria - Mundua   2004-09-02

Orduan, euskararen erakaskuntza bermatu nahian, behartuak gara hurbileko ikastola horiek idekitzera.  Herria   2003-01-09

Nik esan nahi nuena zen gure nazioaren etorkizuna bermatzeko oso komenigarria litzaigukeela hirian dauden ondasunak oro guretzat gordetzea.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 167. orr.

Prostituten autonomia bermatu nahi duela esan du Kataluniako Legebiltzarrak.  Berria - Gaiak   2004-04-03

Horiek dira, teoria horren arabera, justiziaren oinarrizko printzipioak, horiek bermatzen baitituzte gizarte-erakunde justuak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 203. orr.

Eskaintza ere zabala izan da, abantzu 120 idazleren presentzia bermatuz.  Berria - Harian   2005-03-29

Nola bermatzen duzue laikotasuna zuen elkartean?  Berria - Harian   2005-12-09

Nork bermatzen digu bigarren loturan aurkituko dugula lehendabizikoan ihes egin digun zoriona?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 115. orr.

Herritar bakoitzari zor zaizkion giza eskubideak euskal herritar bakoitzari bermatzea.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 140. orr.

Zientzia helburuetarako ez ezik, bioaniztasuna bermatzeko ere balioko du egitasmoak.  Berria - Gaiak   2004-07-28

Lege horren xedea garapen iraunkorra bermatzea da, eta horrek berekin dakar, horrenbestez, biodibertsitatearen kontserbazioa, baliabideen kudeaketa arrazionala eta hemen bizi garenon bizi-kalitatea hobetzea, Urre-patroiak bermatu egiten zituen, teorian, herrialdeen arteko urrearen zirkulazio askea eta [...] truke-tasen egonkortasuna eta pagamendu balantzen oreka automatikoa.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 31. orr.

Erregimen horretan, izan ere, banku zentrala diru-jaulkipen oro bermatzera konprometitzen da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 96. orr.

Larrazken honetan ELB-k abiatua duen sustengu kanpainak 50 000 euro bermatzen ditu urtean, partikularren eta elkarteen gandik.  Herria   2004-11-11

Nazioarteko transakzioentzat oinarri izango den potentzia hegemoniko batek bermaturiko dirua.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 38. orr.

Zerk bermatzen du baieztapen hori, batez ere hasieran dugun informazioa hain laburra bada?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 108. orr.

Bertute pribatuek berma ditzakete, besterik gabe, bertute publikoak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 96. orr.

Inflazioa jaistea, egonkortasun fiskala bermatzea, atzerriko inbertsioak onartzea eta bankuak pribatizatzea.  Berria - Mundua   2004-12-17

Garbi zegoen sekretu batek bestea bermatzen zuela.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 92. orr.

Jatetxe eta tabernetako nagusiek bermatu beharko dute debekua betetzen dela.  Berria - Gaiak   2004-06-02

Euren lurretara itzultzen uzteko eta etorkizunean berriz botako ez dituztela bermatzeko eskatzen diote boskimanoek Botswanako Gobernuari.  Berria - Gaiak   2004-06-04

• 2 da/du ad zerbait edo norbait, beste zerbaitek eusten diola jarri.

Paretan bermatu nintzen, behar ziren keinuak egiten saiatu nintzen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 240. orr.

Emile horman bermatu zen ile hezea eskuztatuz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 52. orr.

Arnasa estutzen zitzaion hitz egiterakoan, eta hormari bermatuta geratu zen une batez.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 148. orr.

Neska atean gelditua zen, atearen orpoari bermatuta, nik hari begiratu nahiko nion interes berberarekin niri begira.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 131. orr.

Hanka batean bermatu zen eta gero bestean, lurrera begiratu zuen eta guri begiratu zigun.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 107. orr.

Eskumakilan bermatua, astiro hasi zen ibiltzen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 225. orr.

Barraren kontra bermatuta iraun nahi du Gabinek, luze samar.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 214. orr.

Hango adreiluan oina bermatu, eta lokarria askatzen du.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 47. orr.

Zutik zeuden, harraskan bermatuta.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 72. orr.

Erori egingo da, esan zuen barran bermaturik baso bat esne edaten ari zen gazte batek.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 81. orr.

Arkupeetako zutabe baten kontra bermatu ninan gorputza.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 86. orr.

Barandaren kontra bermatu zen ilara amaigabea pasa zedin.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 9. orr.

Murru baten kontra bermatu zen, hatsaren hartzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 60. orr.

Bud Korpenning, hari begira, barandan bermatuta eta ibaiari bizkarra emanez zegoen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 19. orr.

Tximiniako apalean bermaturik jarraitzen zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 212. orr.

Neuillyko zubia zeharkatzean, karelean bermatzen zituen eskuak eta Sena aldera makurtzen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 21. orr.

Ukalondoa mahai gainean zuen bermatuta, eta masaila esku barnean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 136. orr.

Joxepak besoak mostradorean bermatu ditu.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 61. orr.

Burua irin zaku artean bermatu du.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 116. orr.

Une hartan Cumhail bere ondora heldu zen, herrestan, gorputza ezpatan bermatzen zuelarik lurrera ez erortzeko.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 49. orr.

Burua tanpez itzuli zuen, baina han ez zen osaba Xan baizik, atean bermaturik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 178. orr.

Horixe du, hain zuzen, berezitasun geometrikoa: oinarri bat izatea; non bermatua, alegia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 49. orr.

Zirkulu batean -oinarrian- bermaturik, puntu finko batetik -erpinetik- pasatzen diren zuzen batzuek -sortzaileek- espazioan eratzen duten irudia da konoa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 173. orr.

Gelako bazter batean intxaurrondo-zurezko idazmahai sabel-handi bat zegoen, itxura bitxiko lau hankaren gainean bermatua,  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 145. orr.

3 irud/hed

Etsaiak aberasten, neure barneko izuetarik askatzen eta jendetasunean bermatzen laguntzen nau.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 120. orr.

Eraketa hau bermatzen da azaleratze, mugarritze eta zehaztapen instantzia batzuen arteko harreman-multzo baten bidez.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 54. orr.

Galde horri zuzen ihardesteko Teologia hutsezko argudioetarik urrundu behar gara, Etikaren arrazoizko oinarrietan bermatzeko gisan.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 85. orr.

Christophe Dejours ergologoak ederki aztertu zuen prozesu hori, preseski Arendten ondorioetan bermatuz, Souffrance en France liburu batean.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 86. orr.

4 finkatu.

Aspaldiko errana baita Opus justitiae pax, justiziaren bermatzea edo bakoitzari berea ematea baizik ez dela bakea.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 139. orr.

Xirmenduz zein buruxkaz sustatu sutetik hastapenean, ke marra meharra bermatzen baldin bazen, ondotik su nasaia, ausarta eta tematsua emendatzen ari zela ikusten zuen Pierra etxeko premu iragarriak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 14. orr.

Karrikan zebiltzanean, noiztenka jendea haiei begira zegoen eta Maianak ez zezakeen bihotzean iltze herdoilduaren pare bermatzen zihoakion herabetasuna bazter.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 68. orr.

Baionako geltokiaren puntako tunelera bermatzen zituen begiak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 257. orr.

• 5 da ad ahalegindu, saiatu.

Bixtan da Amerikanoak bermatzen direla ahal guziaz beren bakea Irakian egin beharrez, eta gero Irakiarekin eskuz esku jartzearen xede zerbaitekin diotenaz.  Herria   2004-12-02

Euskal Kultur Erakundearen izenean, Erramun Bachoc mintzatu da oroitaraziz Euskal Kultur Erakundeak laguntzen dituela eta aintzina lagundu nahi ere euskararen alde bermatzen diren guziak.  Herria   2004-06-24

Gure dantzen alde, eta denen buru euskal ondarearen alde, ainitz eta ainitz urtez beti kar berarekin bermatu diren bi gizon suhar eta balios, Jesus eta Angel Zubeldia anaiak.  Herria   2003-09-18

Europaren batasunaren alde ongi bermatu den norbaiti emana zaio Europaren Sari hori 1951 urteaz geroztik.  Herria   2004-01-29

Eta bere baitan diren lantegi eta kideeri deialdi bat luzatuko du, urrats hortan berma diten.  Herria   2004-12-23

Berma gitean denak haren lagüntzera.  Herria   2001-09-20

6 bermatzenegi

Eskatzeko moldean bereetan bermatzenegi baldin baziren, apaltzen zituen, lotsaz eta agian arrapostu zintzo bezain argia ez zezakeelako hitzez bidera  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 323. orr.

7 berma-letra

Burtsa-etxean zain zituen adiskideak eta sozio lagunak, eta haiekin gosari pasa egin, berma-letrak sinatu eta, salgairen bat merke aurkituz gero, hura erosteko asmoa zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 26. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aniztasuna bermatu (3); askatasuna bermatu (3); aukera izatea bermatu (3); babestu eta bermatu (3); batasuna bermatu (5); berdintasuna bermatu (6); berdintasuna bermatu behar (5); berehalaxe bermatu (3)

bermatu ahal (40); bermatu ahal izango (6); bermatu ahal izateko (32); bermatu arte (3); bermatu behar (166); bermatu behar da (23); bermatu behar die (3); bermatu behar diegu (3); bermatu behar dira (7); bermatu behar ditu (5); bermatu behar du (13); bermatu behar dugu (7); bermatu behar dute (12); bermatu behar izan (4); bermatu behar zaie (3); bermatu behar zaio (3); bermatu behar zaizkiela (3); bermatu beharko (35); bermatu beharko du (4); bermatu beharko dute (8); bermatu beharko luke (5); bermatu beharra (10); bermatu beharreko (4); bermatu da (6); bermatu dira (4); bermatu ditu (4); bermatu du (24); bermatu du bizkarra (3); bermatu ezean (7); bermatu ezin (3); bermatu ezingo (3); bermatu gabe (7); bermatu nahi (75); bermatu nahian (4); bermatu nintzen (8); bermatu nuen (7); bermatu ordez (3); bermatu ostean (3); bermatu zen (34); bermatu zituen (8); bermatu zitzaidan (5); bermatu zuen (24)

betetzen direla bermatu (4); bizkarra bermatu (3)

egonkortasuna bermatu (5); elebitasuna bermatu behar (3); eskubide bermatu (3); eskubide guztiak bermatu (4); eskubide hori bermatu (4); eskubidea bermatu (23); eskubidea bermatu behar (9); eskubidea bermatu nahi (4); eskubideak bermatu (40); eskubideak bermatu behar (12); eskubideak bermatu eta (5); etorkizuna bermatu (6); etorkizuna bermatu ahal (3); euren eskubideak bermatu (5); ezin da bermatu (4); ezin du bermatu (7); gainean bermatu (14); garapena bermatu (4); giza eskubideak bermatu (3); gure eskubideak bermatu (3); hartzea bermatu (19); hartzea bermatu behar (10); hizkuntza eskubideak bermatu (4); horman bermatu (6); horman bermatu zen (4)

integrazioa bermatu (3); izatea bermatu (6); izatea bermatu behar (4); izateko eskubidea bermatu (4); jarraituko dutela bermatu (3); kalitatea bermatu (7); kalitatea bermatu behar (3); kirtenean bermatu (3); kontra bermatu (17); kontra bermatu zen (5); kontra bermatu zuen (3); mahaian bermatu (3); nola bermatu (5)

onartu eta bermatu (3); osasuna bermatu (3); osoan bermatu (3); parte hartzea bermatu (18); presentzia bermatu (3); presoen eskubideak bermatu (3); prozesua bermatu (3); segurtasuna bermatu (24); segurtasuna bermatu ahal (5); segurtasuna bermatu behar (4); segurtasuna bermatu eta (3); sozialak bermatu (3)

uhartearen batasuna bermatu (4)

bermatua dago (5); bermatua dute (3); bermatua izan (4); bermatua izan dadin (4); bermatua izango (4); bermatua zen (3); eskubidea bermatua (3); gainean bermatua (8); makilan bermatua (4)

bermatuak egongo (5); bermatuak egongo direnean (4); bermatuak izan (7); bermatuak izan daitezen (5); eskubideak bermatuak (7); eskubideak bermatuak izan (3); ezagutuak eta bermatuak (5); oinarrizko eskubideak bermatuak (3)

batasuna bermatuko (3); berdintasuna bermatuko (4); bermatuko da (13); bermatuko die (3); bermatuko dio (3); bermatuko dira (3); bermatuko ditu (5); bermatuko dituzte (3); bermatuko du (21); bermatuko duela dio (3); bermatuko duen industria (3); bermatuko dugu (12); bermatuko dute (11); bermatuko duten neurriak (3); bermatuko luke (6); bideragarritasuna bermatuko (3); bideragarritasuna bermatuko duen (3)

errespetua bermatuko (4); eskubide guztiak bermatuko (3); eskubidea bermatuko (9); eskubideak bermatuko (10); eskubideak bermatuko dituen (5); eta bermatuko (6); etorkizuna bermatuko (10); geroa bermatuko (3); hartzea bermatuko (3)

izatea bermatuko (8); nola bermatuko (8)

osoa bermatuko (5); osoa bermatuko duen (4); parte hartzea bermatuko (3); segurtasuna bermatuko (14); soilik bermatuko (5)

barandan bermatuta (6)

batean bermatuta (7); bermatuta dago (12); bermatuta dagoela (7); bermatuta daude (3); bermatuta daudela (4); bermatuta egon (9); bermatuta egon behar (3); bermatuta egongo (5); bermatuta izan (6); bermatuta izango (4); bermatuta zegoen (6)

eskubide hori bermatuta (3); eskubideak bermatuta (9); eskubideak bermatuta daudela (3); ez dago bermatuta (6); gainean bermatuta (9); horman bermatuta (5); kontra bermatuta (10); legez bermatuta (3); ondo bermatuta (3); segurtasuna bermatuta (5); segurtasuna bermatuta dagoela (3)

bermatuz gero (4); segurtasuna bermatuz (3)

bermatze aldera (17); eskubideak bermatze (4); eskubideak bermatze aldera (3)

aniztasuna bermatzea (5); arteko oreka bermatzea (3); askatasuna bermatzea (5); aukera berdintasuna bermatzea (4); aukera bermatzea (5); baldintzak bermatzea (3); batasuna bermatzea (3); berdintasuna bermatzea (7)

bermatzea du helburu (4); bermatzea eskatzen (3); bermatzea ezinbestekoa (9); bermatzea ezinbestekoa da (3); bermatzea ezinbestekoa dela (4); bermatzea izan (4); bermatzea izango (10); bermatzea izango da (4); bermatzea nahi (5); bermatzea zela (3); bermatzea zen (3)

betetzen direla bermatzea (4); egonkortasuna bermatzea (3); enplegua bermatzea (3); erabakitzeko eskubidea bermatzea (3); eskaintza bermatzea (4); eskubidea bermatzea (19); eskubidea bermatzea eta (3); eskubideak bermatzea (15); etorkizuna bermatzea (3); giza eskubideak bermatzea (3); hartzea bermatzea (10); herritarren segurtasuna bermatzea (4); integrazioa bermatzea (3); oreka bermatzea (3); parte hartzea bermatzea (10); presentzia bermatzea (7); segurtasuna bermatzea (38); segurtasuna bermatzea da (4)

bermatzearen alde (4)

bermatzeaz arduratzen (3); bermatzeaz gain (4)

adierazpen askatasuna bermatzeko (5); aniztasuna bermatzeko (3); arrakasta bermatzeko (3); arteko berdintasuna bermatzeko (3); askatasuna bermatzeko (13); aukera bermatzeko (4); babesa bermatzeko (5); bakea bermatzeko (4); bakearen bermatzeko (3); batasuna bermatzeko (6); berdintasuna bermatzeko (16)

bermatzeko akordioa (3); bermatzeko aplikatu behar (3); bermatzeko ardura (7); bermatzeko asmoz (4); bermatzeko aukera (8); bermatzeko baliabideak (3); bermatzeko balio (4); bermatzeko behar (5); bermatzeko beharrezkoa (3); bermatzeko beharrezkoak diren (5); bermatzeko bide (3); bermatzeko bidea (8); bermatzeko biderik (3); bermatzeko bitartekoak (3); bermatzeko duen (3); bermatzeko duten (3); bermatzeko egin (6); bermatzeko erredakzioa (3); bermatzeko eskaera (4); bermatzeko eskatu (47); bermatzeko eskatu die (3); bermatzeko eskatu dio (5); bermatzeko eskatu du (10); bermatzeko eskatu dute (6); bermatzeko eskatu zion (9); bermatzeko eskatu zioten (3); bermatzeko eskatzen (5); bermatzeko exijitu (6); bermatzeko gai (11); bermatzeko gai izan (3); bermatzeko gisan (7); bermatzeko konpromisoa (9); bermatzeko konpromisoa hartu (3); bermatzeko lan (4); bermatzeko lanean (4); bermatzeko moduan (3); bermatzeko modurik (6); bermatzeko modurik eraginkorrena (4); bermatzeko neurri (16); bermatzeko neurri eraginkorrak (3); bermatzeko neurriak (35); bermatzeko neurriak hartu (4); bermatzeko neurriak hartzea (3); bermatzeko neurriak hartzeko (5); bermatzeko plan (3); bermatzeko proposamen (3); bermatzeko tresna (4); bermatzeko xedean (3); bermatzeko xedez (8)

betetzen dela bermatzeko (5); betetzen direla bermatzeko (4); bideragarritasuna bermatzeko (6); bizitza bermatzeko (3); dadin bermatzeko (3); defentsa eskubidea bermatzeko (5); dela bermatzeko (14); demokratikoa bermatzeko (4); direla bermatzeko (12); dituela bermatzeko (3); duela bermatzeko (4); dutela bermatzeko (6)

egonkortasuna bermatzeko (16); egonkortasuna bermatzeko akordioa (3); erabakia bermatzeko (3); erabilera bermatzeko (10); erabilera bermatzeko eta (3); eraginkortasuna bermatzeko (3); erakundetzea bermatzeko (3); errespetua bermatzeko (4); eskubidea bermatzeko (23); eskubidea bermatzeko eskatu (3); eskubideak bermatzeko (91); eskubideak bermatzeko aukera (3); eskubideak bermatzeko eskatu (8); eskubideak bermatzeko neurri (5); eskubideak bermatzeko neurriak (3); etorkizuna bermatzeko (34); etorkizuna bermatzeko konpromisoa (3); euren eskubideak bermatzeko (4); euren segurtasuna bermatzeko (3); euskalduntzea bermatzeko (5); euskararen erabilera bermatzeko (7); ezagutza bermatzeko (3); funtzionamendua bermatzeko (3); gaitasuna bermatzeko (3); garapena bermatzeko (7); gardentasuna bermatzeko (3); geroa bermatzeko (7); giza eskubideak bermatzeko (11); hartzea bermatzeko (12); herriaren iraupena bermatzeko (3); herritarren segurtasuna bermatzeko (4); hizkuntz eskubideak bermatzeko (14); hizkuntza eskubideak bermatzeko (13); hori bermatzeko (17); hornidura bermatzeko (4)

ikasteko eskubidea bermatzeko (4); integrazioa bermatzeko (3); irakaskuntza bermatzeko (4); irakasleen egonkortasuna bermatzeko (4); iraunkorra bermatzeko (3); iraupena bermatzeko (10); izango dela bermatzeko (3); kalitatea bermatzeko (6); lana bermatzeko (4); langileen segurtasuna bermatzeko (3); navalen etorkizuna bermatzeko (3); nazio erakundetzea bermatzeko (3)

ongizatea bermatzeko (3); ontziolaren etorkizuna bermatzeko (5); ordezkaritza bermatzeko (4); osasuna bermatzeko (10); parte hartzea bermatzeko (11); politikoa bermatzeko (4); presentzia bermatzeko (4); presoen eskubideak bermatzeko (4); segurtasuna bermatzeko (96); segurtasuna bermatzeko ardura (3); segurtasuna bermatzeko eskatu (6); segurtasuna bermatzeko gai (3); segurtasuna bermatzeko modurik (3); segurtasuna bermatzeko neurri (4); segurtasuna bermatzeko neurriak (4); zilegitasuna bermatzeko (5)

alde bermatzen (10); alde bermatzen diren (3); alde bermatzen direnak (3); aniztasuna bermatzen (3); arrakasta bermatzen (4); artean bermatzen (3); askatasuna bermatzen (6); askatasunak bermatzen (3); atxikitzera bermatzen (5); batasuna bermatzen (4); berdintasuna bermatzen (4)

bermatzen ahal (3); bermatzen al (7); bermatzen al du (5); bermatzen bada (3); bermatzen badu (3); bermatzen baita (3); bermatzen baldin (4); bermatzen da (22); bermatzen dela (10); bermatzen den (8); bermatzen dena (4); bermatzen die (7); bermatzen dio (3); bermatzen dion (4); bermatzen dira (4); bermatzen direla (7); bermatzen diren (13); bermatzen direnak (5); bermatzen ditu (10); bermatzen dituela (5); bermatzen dituen (9); bermatzen dituzten (3); bermatzen du (46); bermatzen duela (10); bermatzen duen (51); bermatzen duen eredu (3); bermatzen duena (6); bermatzen dugu (7); bermatzen dute (10); bermatzen duten (20); bermatzen ere (3); bermatzen eta (11); bermatzen ez (34); bermatzen ez bada (4); bermatzen ez dituen (3); bermatzen ez duen (5); bermatzen ez duten (3); bermatzen gara (5); bermatzen laguntzeko (5); bermatzen saiatzen (3); bermatzen salatu (6); bermatzen salatu du (3); bermatzen zaie (3); bermatzen zela (3); bermatzen zen (5); bermatzen ziren (3); bermatzen zituen (4); bermatzen zuela (3); bermatzen zuen (13); bermatzen zutela (3)

egitera bermatzen (5); egonkortasuna bermatzen (7); egonkortasuna bermatzen laguntzeko (3); emakumeen eskubideak bermatzen (3); erabakitzeko eskubidea bermatzen (4); erabiltzea bermatzen (3); errespetatzen eta bermatzen (3); eskubide hori bermatzen (4); eskubidea bermatzen (17); eskubidea bermatzen die (3); eskubideak bermatzen (35); eskubideak bermatzen direla (3); eskubideak bermatzen dituen (4); eskubideak bermatzen ez (9); etorkizuna bermatzen (4); euskalduntzea bermatzen (5); euskararen alde bermatzen (3); euskaraz jakitea bermatzen (3); ez bada bermatzen (3); ez baitu bermatzen (3); ez da bermatzen (9); ez ditu bermatzen (4); ez du bermatzen (32); ez duela bermatzen (9); ez duelako bermatzen (3); ez dute bermatzen (6); ez dutela bermatzen (3); gainean bermatzen (12); garapena bermatzen (3); geroa bermatzen (3); giza eskubideak bermatzen (4); guztiak bermatzen (3); hartzea bermatzen (6); hau bermatzen (3); hizkuntza eskubideak bermatzen (4)

ikuskizuna bermatzen (3); irakaskuntza bermatzen (3); izatea bermatzen (6); jakitea bermatzen (3); jarraipena bermatzen (3); kalitatea bermatzen (5); konstituzioak bermatzen (3); kontra bermatzen (3); laikotasuna bermatzen (4); lana bermatzen (3); nola bermatzen (8); nola bermatzen den (3); nork bermatzen (5); normalizazioa bermatzen (3)

parte hartzea bermatzen (5); segurtasuna bermatzen (22); segurtasuna bermatzen duen (4); segurtasuna bermatzen duten (3)

zerk bermatzen du (4)


bermatzaile izond/iz bermatzen duena.

Estatuei dagokien zorra Pariseko Klubaren baitan birnegozia daiteke, bertan biltzen baitira, kasuz kasu, zordunak estatu hartzekodunekin edo merkataritza-kredituen estatu bermatzaileekin.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 156. orr.

Frantziako Estatuak ere parte hartuko du kapital handitzean, eta maileguen bermatzaile ere izango da.  Berria - Ekonomia   2004-05-30

Nik pentsatzen dut emaztea biziaren punttan dela; bizi-emaile, eta bizidunen ere ernatzaile, baloreen bermatzaile...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 73. orr.

Europarlamentuak bakearen bermatzaile izan behar duela dio Aralarrek.  Berria - Euskal Herria   2004-05-11

Horrela, itun bikainagoaren bermatzaile da Jesus.  Elizen arteko biblia   Heb 7,22

Prozesuaren jasotzaile eta bermatzaile edo fede-emaileak izango dira.  Berria - Harian   2005-02-01

Onartezina da, inork, eta berdin du nork, bere burua pentsio sistemaren bermatzaile bakartzat jotzea.  Berria - Ekonomia   2004-03-11

Disketxeek ez dute esaten dirua galtzea dela horren arrazoia, noski, baizik eta egileen sormena eta horien eskubideak babestu nahi dituztela; horiek horrela, kultur bermatzaile gisa agertzen dira horiek.  Berria - Euskal Herria   2006-02-15


bermatze iz zerbait gertatuko edo gauzatuko delako segurtasuna ematea, bermea ematea.

Gazte guztien eskubide berdintasuna, parekidetasuna, etorkinen integrazioa eta, oro har, bazterturik dauden gazteen eskubideak bermatze bidean, edozein motatako diskriminazioa eragiten dituzten hizkuntzaren eguneroko erabilera baztertzaileak jendartetik ezabatu beharrekoak dira.  Berria - Harian   2005-03-18

Irabaziko ez bagenu, galtze handi bat litzateke eremu publikoetan euskararen bermatze bidean.  Berria - Euskal Herria   2004-02-08

Debaldetan eginak izan diren gastuak bestalde, elgarrekin eskuz-esku bermatze faltan.  Herria   2005-05-12


bermatzearren adlag bermatzeko.

«Segurtasuna eta elkartasuna» bermatzearren, «terrorismoaren aurkako neurriak» hitzartu dituzte.  Berria - Mundua   2004-04-03

Herrialdearen segurtasuna bermatzearren ardura gero eta handiagoak izango dituzten Irakeko segurtasun indarren trebakuntzan eta hornikuntzan NATOk izan lezakeen esku hartzeari sostengua azaltzen diogu.  Berria - Mundua   2004-06-27


bermatzeke adlag bermatu gabe.

Barne antolaketaren demokratizazioa bermatzeke dagoela azpimarratu du.  Berria - Ekonomia   2004-03-28


bermatzenegi ik bermatu 6.

berme 1 iz zerbait gertatu edo gauzatuko delako segurantza; segurantza hori gauzatzen duen zera.

Merkantilista gehien-gehienek bazekiten biztanleria ugaria eta langilea, lur emankorra eta klima egokia, manufaktura eta itsas armada aktiboak zirela aberastasunaren benetako sorburua eta bermea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 36. orr.

Zer sosegua neretzat holako gizon baten indarra eta bermea nere ondoan!  Herria   2001-10-25

Forua zitzaidan askatasun horien berme eta baradera ziurra; eta Don Carlos [...] Foruaren defendatzaile bakarra.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 160. orr.

Polizia eta kartzela dira askatasunaren berme beste askorentzat, kasik gehiengo normalarentzat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 257. orr.

Herrialde horiei, lehengaien prezio egonkor eta ondo ordaindu baten erreferentzia nazioarteko erosahalmenaren berme gertatzen zitzaien.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 124. orr.

Vitruvio, bere liburuaren bermearekin bakarrik aurkezten dela Zesarren aurrera, ospea horrek bakarrik ekarriko diola esperoz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 190. orr.

Ez negozioetan bakarrik, bizitzako gainontzeko kontuetan ere, ez dago ezeren bermerik.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 27. orr.

Seme alaba ugari izatea zahartzarorako bermetzat hartzen baita.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 299. orr.

Hitza emanen? -berme gehiago behar hark. gauza galkor guztiak baino nahiago izan zuen pobretasuna, betiko ondarearen berme dena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 888. orr.

Tituluak informazioaren berme dira.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 197. orr.

Baldintza horiek beteko zituen berme gisa, Holger printzea Karlomanen esku geratu zen, bahituta.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 91. orr.

Badut oraino berme bat zuri eskaintzeko, susmotan bederen hartuko ez duzuna; zuhaur zara.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 167. orr.

Neure ezpata dut hitz horien berme.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 60. orr.

Berme eske doaz Madrilera.  Berria - Ekonomia   2004-12-10

Estatu berri arrotz baten menpe gelditzen ziren gutiengoen eskubideak begiratzera, eskubide horien berme jarriz Genevako Nazioen Batasuna.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 78. orr.

Hainbat barrenago zaurtzen naute ordea salaketa horiek eta horien berme darabiltzaten argudioek.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 200. orr.

Zer berme eskain dezakete hemendik aurrera Londresek eta Washingtonek, inoiz eskaini badute?  Berria - Mundua   2006-03-19

Anaiaren bizitzak gurutzearen misterioa baitu sostengu eta berme.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 67. orr.

Hola sortu zen, Erromako hitzarmena berme, Seien Europa.  Herria   2004-04-15

Puru autentikoak dira, Cohibas fabrikan eta bertako berme guztiekin egindakoak.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 63. orr.

Gobernuak azken hilabete hotan agertu xedeak berme, botere gehiagonahi diote utzi eskualdeka eraiki lurraldeeri bai eta departamendueri.  Herria   2003-03-06

Hola sortu zen, Erromako hitzarmena berme, Seien Europa.  Herria   2004-04-15

Millauko zubiaren eraikitzaileek 120 urteko bermea eman dute.  Berria - Gaiak   2004-12-15

Horrelako hutsegite, iruzur, diru-ebasketa edo lapurretaren berri ez ematea aski izango da bermea kantzelatzeko.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 119. orr.

Hobe dugu inportazioan zentratzea, marka erregistratua, ospetsua eta bermekoa duten sei-zortzi produktutan bereiztea.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 40. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Benetan berme handia zen Amerikaren adiskidetasun garrantzitsua edukitzea.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 51. orr.

Amorrortuk badaki berme handiko ordezkoa daukala, eta ez duela ezohiko konponbiderik bilatu beharko Rekarte lesionatzen denean.  Berria - Kirola   2004-12-01

Garrantzitsuena, hasieratik oinarri eta berme sendoak egotea da.  Berria - Harian   2005-04-02

Berme publiko inplizituak zeudelako bankuen eta enpresa handien jardueraren gainean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 162. orr.

Kontsumitzaileari informazio ona garaiz eskaintze hutsa ez da beti erabateko bermea.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 79. orr.

Zalantzan jarri dute, Alonsok esan duenaren kontra, tratu txarrak ekiditeko berme judizialak daudela.  Berria - Harian   2005-08-12

Erabakiak berme demokratikoak gehitzen dizkio bozen prozesuari.  Berria - Euskal Herria   2004-05-28

Beraiek dira identitate dominatzaileak razional, liberal, moderatu bezala jendaurrean justifikatua agertzeko, hots, arazoa estaltzeko, behar duen berme baliotsuena.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 17. orr.

Jabego pribatua eta tolerantzia izan behar ziren, haien ustetan, giza askatasunaren berme nagusiak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 55. orr.

Berme osoa dut ezin hondoratuzkoa dela.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 412. orr.

Betikoa da, "polizia iturriak" dira albistea idazteko berme nagusi. horrela, bi aldeak ados jarririk, zin eginda eta berme egokiak emanda berres dezagun.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 161. orr.

Ideia egiazkoa bera da bere buruaren zinezko berme bakarra bere egokitasunaren ebidentziarekin, eta ez du behar metodoaren zurkaitzik kanpotik eusten.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 80. orr.

Ondorengoen berme bakarra gurasoen sendotasuna da.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 292. orr.

Permach espetxeratu egin dute berme jarri berria ordaindu arte.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 183. orr.

3 (hitz elkartuetan, lehen osagai gisa)

Alderdiko Berme Batzordeak hartu du erabakia.  Berria - Euskal Herria   2004-11-04

EAJko Auzitegiak eta Berme eta Kontrol Batzordeak alderdi barruko bozketa etetea erabaki zuen asteazkenean.  Berria - Euskal Herria   2004-05-02

Zure bermeak berak ere berme-beharra dauka.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 225. orr.

Berme-epea gaindituriko materiala izaten zuan ia beti.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 271. orr.

"Ez dut berme-emailerik behar," erantzun zuen, "zeren nire hitza ematen ahal baitizut".  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 59. orr.

Gordailuen berme-funtsa finantzatzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 186. orr.

Berme-mekanismoek ezin izan zioten arazoari osorik aurre egin.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 186. orr.

Atxilotuari maiz eskatu zaio berme baldintza kaleratu ahal izateko.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 189. orr.

4 (hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa)

Gai izan zen truke sistema egonkorrari eusteko, harik eta Ameriketako Estatu Batuek jasan zuten defizit gero eta handiagoagatik [...] dolarrak urre bermeari ezin eutsi izan zion arte.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 262. orr.

Kalitate berme batekin, noski.  Berria - Ekonomia   2004-04-21

Kontu hauek jendeak ezagutzen dituenean agur gure leialtasun bermea eta lapurreten kontrako asegurua.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 120. orr.

Ardi eta txahal inozo galantak, horretan bilatzen dutenak ziurtasun-bermea.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 198. orr.

Lehenik eta behin, neronen segurtasun-berme, inork ez zuen ezagutu behar nire deitura eta nire jatorri higuingarria.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 92. orr.

Beldurra duzu segurtasun-berme onen: odol gazteak berez diraki, ez du beharrik inoren.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 47. orr.

Etxeetara iristen den urak ez ditu «behar beste kontrol berme».  Berria - Ekonomia   2004-02-01

5 kaudiema. ik fiantza.

Alabak esanda jakin nuen bermea nire emazteak ordaindu ziola.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 30. orr.

Mangourasek 83 egun egin zituen kartzelan eta 3,2 milioi dolarreko bermea ezarri zion epaileak handik irteteko.  Berria - Euskal Herria   2004-07-10

Auzitegiek eskatu bezalaxe, mila milioi euroko bermea eman du, erosketa eskaintza eta Gas Naturalen eta Iberdrolaren arteko ituna bertan behera geldi daitezen.  Berria - Ekonomia   2006-04-05

Obrak gelditzeko agindu zuen, baina horretarako baldintza jarri zuen: Itoizko Koordinakundeak 24.000 milioi pezetako bermea ordaindu behar zuen.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 41. orr.

Itoizko Koordinakundeak, noski, ezin izan zion berme horri aurre egin.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 41. orr.

Uriaren abokatuak dio bai Del Olmok eta bai fiskalak badakitela Uriak ezin diola 450.000 euroko berme bati aurre egin.  Berria - Euskal Herria   2004-07-09

6 sustengua, euskarria.

Nire aldera biratu zen, barraren bermea utzita.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 139. orr.

Altxatu egin zara, eta eskuak etzalekuan berme hartuta, belaunak flexionatu dituzu poliki.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 109. orr.

Harry Blountek bere aurkariaren besoan berme hartuz jarraitu ahal izan zion gatibuen ilarari.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 261. orr.

Nikolasek eta Nadiak, amildegiko azken urkietan berme harturik, ibaiaren gainetik atera zuten gorputza, hobeki begiratzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 348. orr.

Ontziaren hondoa biribila eta luzea denean eta, ondorioz, uretan gutxi sartzen denean, ia ez du berme-punturik.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 33. orr.

Boa eteten zitzaion berme-zutabe bat agian oso tinko ez zela gelditu pentsatzen zuenean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 367. orr.

7 (adizlagun gisa)

Kultura arduradunak eta estatuaren ordezkariak miretsiak izateko gisan kontuarrean berme zeuden.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 168. orr.

Desert Inneko kontuarrari bizkarrez berme, koskoilak karrakatu zituen eta eskumuturra sudurrera altxatu zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 33. orr.

Dudak ezabatzean, indarrez eta berme, egiazko fedea berragertzen da.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 153. orr.

8 bermepean adlag

Beste hiru korear aske daude, baina bermepean.  Berria - Ekonomia   2006-01-12

Txokarro, Sola eta Iurramendi aske utzi dituzte, bermepean.  Berria - Euskal Herria   2004-02-28

Hamabi orduz eduki zituzten preso, eta gero bermepean aske utzi zituzten.  Berria - Mundua   2006-04-14

Fiskaltzak bost eguneko epea du Auzitegi Gorenean helegitea aurkezteko, baina Lariz bermepean aske uztearekin ados agertu zen atzo.  Berria - Euskal Herria   2004-06-19

Jesus Marcos, auzi berean inputatutako Azkoyengo administrazio buru ohia herenegun 20.000 euroko bermepean aske utzi zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-04-02

9 bermepeko izlag

Polizia operazio berean atxilotutako beste bost kideek espetxean segi beharko dute, abokatuak bermepeko askatasuna eskatu arren, Baltasar Garzon epaileak ez baitzuen eskaera onartu.  Berria - Euskal Herria   2004-04-23

1999an bermepeko askatasuna lortu zuen, eta Hendaian bizitzea erabaki zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-05-14

Petrikorena bermepeko askatasunean zen irailaz geroztik, Batasunaren aurkako aferan auzipetu baitzuen epaileak, eta 100.000 euroko bermea ezarri zion libre uzteko.  Berria - Harian   2006-03-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

askatasunaren berme (5); askatasunen berme (4); aspaldiko ohidura berme (5); beharrezko berme (4)

berme bakarra (22); berme bana (4); berme bat (18); berme batzordea (8); berme batzordeak (8); berme demokratikoak (8); berme eta kontrol (6); berme gehiago (10); berme gisa (24); berme guztiak (17); berme guztiekin (15); berme handia (5); berme handiagoa (4); berme handienak (4); berme hori (12); berme horiek (6); berme izan (5); berme jarri (4); berme judizialak (5); berme juridiko (4); berme nahikorik (5); berme osoa (6); berme sistema (5)

bizien berme bakarra (4); eskubidea berme (4); eskubideen berme (4); euroko berme (7); euroko berme bana (4); horren berme (8); lege berria berme (5); lege hori berme (4); nahikoa berme (4); ohidura berme (9); segurtasun berme (5); zer berme (4)

baten bermea (4)

bermea da (9); bermea dela (4); bermea dirutan (4); bermea eman (11); bermea emateko (4); bermea eskatu (14); bermea eskatzea (5); bermea ezarri (30); bermea ezarri dio (6); bermea ezarri zien (4); bermea ezarri zion (11); bermea izan (13); bermea izan behar (6); bermea izango (10); bermea izango da (4); bermea jaisteko (7); bermea jarri (21); bermea jarri zion (5); bermea jartzea (6); bermea ordaindu (51); bermea ordaindu behar (11); bermea ordaindu ondoren (7); bermea ordaindu ostean (10); bermea ordainduta (76); bermea ordainduta aske (14); bermea ordainduz (5); bermea ordainduz gero (4); bermea ordaintzea (5); bermea ordaintzeko (5)

dolarreko bermea (5); egoeraren bermea (4); epaileak bermea (4); eskubideen bermea (16); etorkizunaren bermea (5); euroko bermea (152); euroko bermea eskatu (7); euroko bermea ezarri (21); euroko bermea jarri (13); euroko bermea jartzea (4); euroko bermea ordaindu (35); euroko bermea ordainduta (38); euroko bermea ordainduz (4); ezarritako bermea (9); hizkuntza eskubideen bermea (5); jarritako bermea (6); mila euroko bermea (4); milioi euroko bermea (14); milioi pezetako bermea (6); milioiko bermea (4); pezetako bermea (7); urteko bermea (5)

askoko bermeak (4); bermeak bere gain (4); bermeak eman (4); bermeak eskatu (7); bermeak jarri (4); bermeak ordaindu (6); bermeak ordaintzeko (8); euroko bermeak (7); euroren bermeak (4); ezarritako bermeak (6); jarritako bermeak (8); milioi askoko bermeak (4)

askoko bermeak (4); bermeak bere (4); bermeak bere gain (4); bermeak eman (4); bermeak eskatu (7); bermeak eta (5); bermeak ez (4); bermeak jarri (4); bermeak ordaindu (6); bermeak ordaintzeko (8); eta bermeak (12); euroko bermeak (7); euroren bermeak (4); ezarritako bermeak (6); jarritako bermeak (8); milioi askoko bermeak (4)

bermearen kopurua (8)

euroko bermeari (4)

bermepean aske (16); bermepean aske utzi (8); euroko bermepean (10); euroko bermepean aske (6)

bermerik ematen (4); bermerik eskaintzen (9); bermerik ez (17); bermerik gabe (23); bermerik gabeko (4); bermerik ordaindu gabe (5); ez dago bermerik (5); inolako bermerik (7)


bermedun izond bermea duena.

Eskura dituzten gordailu bermedunen erabilera, araudiaren arabera, titulu bereziki seguruak erostera mugatuko da, estatuaren obligazioak adibidez.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 187. orr.


bermego iz bermea, fiantza.

Berri on bat halere: Txema Auzmendi eta Juan Mari Torrealdai libratuak izan dira, 12.000 euroko bermegoa ordaintzekotan, bai-eta ere asteart huntan Pello Zubiria, osagarriz aski mendratua dena.  Herria   2003-03-20


bermegune iz berme puntua.

Grekoen artean opai esaten zaie habeak eta gapirioak asentatzen direneko bermeguneei, gure artean cava columbaria (uso-zuloak) esaten zaien bitartean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1870. orr.


bermeoar ik bermeotar.

bermeotar (orobat bermeoar g.er.) izond/iz Bermeokoa, Bermeori dagokiona; Bermeoko biztanlea.

Izortz Zabala bermeotarrak zuzendutako arraunlariek argi utzi zuten indartsuenak zirela.  Berria - Kirola   2004-09-14

Maite Diaz de Heredia gasteiztarra eta Juan Antonio Madariaga bermeotarra atzo arratsaldeko azken orduan irten ziren kartzelatik.  Berria - Euskal Herria   2004-06-25

Begoña Bilbao bermeotar idazlea zendu da 72 urtetan, minbiziak jota.  Herria   2005-05-19

Nestor Basterretxea bermeotar eskultorea (gaur egun Hondarribian bizi dena) saristatuko dute Eusko Ikaskuntza eta Euskadiko Kutxak.  Herria   2005-06-09

Jokalari bermeotarrak ez zuen atzo egun ona izan.  Berria - Kirola   2006-01-13

80 urte izanagatik, buru-belarri dabil bermeotarra egitasmo berriak bultzatzen.  Berria - Kultura   2004-06-25

Han bermeotarrei entzuten zieten berbetan.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 34. orr.

Futbol tradizio handiko herria da, futbolzale sutsuak gara bermeotarrak.  Berria - Kirola   2004-01-22

Egunez egun, zehatz prestatuko du bermeotarren defentsa.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 86. orr.

Orain ez da marinela bermeotarrez jantzi behar.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 98. orr.


bermepeko ik berme 8.

bermetsi, bermets, bermesten du ad bermatu.

Haren ospea Darby Mullin traidore susmatuaren epaiketan bermetsi zen, Kortsarioa izeneko ontzian egin baitzen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 145. orr.


bermiloi 1 iz zinabrio lurtsua, kolore gorriminekoa.

Gela hauetan zokaloaren gainean pintura beltzarekin moldatu eta bukatu behar dira panelak, tartean triangelu batzuk sartuz okrez edo bermiloiez.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3350. orr.

Minio edo bermiloiaren ingurukoak azaltzen hasiko naiz orain.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3450. orr.

• 2 izond koloreez mintzatuz, bermiloiaren kolorekoa dena.

Gustura atzamartuko lituzke, amorruz, azazkalak sartuta, eta laranja bezala larrutu, Marseauren masail bermiloiak.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 82. orr.


bermitologizatu, bermitologiza(tu), bermitologizatzen du ad berriro mitologizatu.

Hain zuzen, teknika zeharkatzeko bideak erakutsi dizkigute berriki Alfontso Martinez Lizarduikoak eta Josu Naberanek, Joxe Azurmendirena ez bezalako pentsaerez, iragana nolabait bermitologizatuz.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 24. orr.


bermoldaketa iz berriro moldatzea.

Generatibistak deskribapenaren baldintza formalez arduratu dira: aurkezpen morfofonemikotik aurkezpen fonetikorako bideaz lehendabizi; orain gehixeago aurkezpen oinarrizkoaren bermoldaketez eta horiek dakarten eratorpenaren berrantolaketaz eta -batzuetan- desagertzeaz.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 81. orr.

Bai BBC bai ITN kateek une orotan «bakegile» irizten diete soldadu britainiarrei; mertzenario pribatuei «kontrataturiko langile zibil», eta ekainerako aurreikusitako okupazioaren bermoldaketari «irakiarrei boterea ematea».  Berria - Mundua   2004-04-09

Cayok eta berriki hildako Coslett azken urteotan bermoldaketa azkarra izaten ari den mugimendu nazionalistaren ezinbesteko erreferentzia dira.  Berria - Mundua   2004-06-19

Europako Batzordeak eta Kontseiluak finkatutako parametro ekonomiko eta sozialetara erabat egokitu beharrak langileen egoera kaltetuko du, esaterako industria bermoldaketak egin beharko dituztenean.  Berria - Mundua   2004-06-08


bermoldatu, bermolda, bermoldatzen 1 da/du ad berriro moldatu.

Lehengo eraikuntza zaharrak bermoldatuak izan dira eta bi aterbe eta pilota plaza bat eraikiak izan dira.  Herria   2003-09-18

Luis Llach katalandarraren "L'estaca" kantu ezaguna bermoldaturik.  Herria   2002-11-28

Egia da aurrerapauso handiak egin direla arlo honetan, eta fonologoek asko lagundu dutela ortografiari eta idazkerari buruzko ideiak bermoldatzen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 65. orr.

AEBek proposatutako testua behin eta berriro bermoldatua eta zuzendua izan ondoren, Khartumgo agintearen aurka zigorrik hartzea ez zen zehazki azaldua.  Berria - Mundua   2004-08-01

2 (era burutua izenondo gisa)

Washingtonek eta Londresek NBEn testu bermoldatu bat aurkeztuko dutela esan du Tony Blairrek.  Berria - Mundua   2004-06-02

Sharonek, dena den, Gazatik alde egite plan bermoldatu hau Egipto eta Jordaniaren zein ere Estatu Batuen jakinean ezarriko du.  Berria - Mundua   2004-05-28

Washingtonek eta Londresek aurkeztutako ebazpen proiektu bermoldatuak ez zuela islatzen Irakek burujabetza osoa berreskuratzea.  Berria - Mundua   2004-06-03


bermuda iz pl belaunetaraino heltzen den kirol galtzak.

Haiek bai zirela señoritoak, gure artera azaltzen ziren bakanetan aletak jantzita egiten zuten igeri, bermudak erabiltzen zituzten.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 125. orr.

Egunero sartzen da Microsofteko koba-zuloan bermudak jantzita, eta hantxe ematen du bizitza.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 168. orr.

Arropari begiratzen dio: alboetan, bernaren parean sakelak dituzten likrazko bermuda horietako batzuez jantziko dugu.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 67. orr.


bermut (orobat vermut g.er. eta vermouth g.er.) 1 iz landare mikatzez urrinduriko ardoaz eraturiko edaria, eskuarki otorduen aurrean hartzen dena.

Azeitunak, bermuta, lau garagardo eta hik hartu nahi duana.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 157. orr.

-Hiru bermut eta azeituna batzuk -agindu zion Raukinak handik gutxira azaldu zen zerbitzariari.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 118. orr.

Bermuta hartzera noa treneko kafetegira.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 39. orr.

Gero, zerbitzaria etorri zen bermuta eta uxuala ekartzera.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 86. orr.

Agure kolore-gorri bat eztulka hasi da haserrearen haserreaz, neska bermuta zerbitzatzen ari zaion bitartean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 91. orr.

Mirariz nago hemen zurekin, bermuta hartzen.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 45. orr.

Nire irribarrerik ederrena zuzendu diot, eta zurrut batez amaitu dut vermuta.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 98. orr.

2 (izenondoekin)

Harik eta zerbitzariak bermut doblea mahaian utzi zion artean.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 113. orr.

Bermut lehor bat zerbitzatu Pierre jaunari, Noilly Cinzano bat Léon jaunari.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 275. orr.

Astegunetan nahiago izaten zuen bermut zuri sikua; jaiegun eta igandeetan, gin-tonika hartu ohi zuen.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 139. orr.

Bermut berantiarrarekin ari den bikoteak ez du ezer esan nahi.  Berria - Harian   2006-03-23

3 (hitz elkartuetan)

Geratzen zitzaion bermut tanta hustu zuen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 119. orr.

Bermut botila bana besterik ez baitugu edan.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 281. orr.

Ordurako bermut parea edanda ni, txolinduta nengoen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 113. orr.


berna 1 iz giza zangoaren beheko zatia, belaunaren eta oinaren artekoa

Oinetatik bernetara, eskuetatik besoetara.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 137. orr.

Izterrak eta bernak bat egiten duten puntura.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 58. orr.

Bernak ere ez dituzu sentitzen.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 191. orr.

Oinak aulkiaren gainean eta bernak beso artean kiribilduta.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 153. orr.

Jantzia bernetatik gora igota, Eñauten zangoetan jesarri arte.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 172. orr.

Batzuetan etortzen zaizkigu bernan barizea dutela eta ebakuntza egiteko eskatzen.  Berria - Gaiak   2004-06-22

Batzuetan etortzen zaizkigu bernan barizea dutela eta ebakuntza egiteko eskatzen.  Berria - Gaiak   2004-06-22

Gizonak ekzema txiki bat zuen bernan, eta txakurrak askotan usaintzen zion.  Berria - Gaiak   2004-09-28

Berna moztua zuela, hezur zurituaren zati hautsiak agerian zituela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 55. orr.

Gorputz adar astuneko giza irudi eskergak, kokoriko jarrita, bernak gurutzaturik, besoak tripa irtenen gainean pausaturik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 75. orr.

Itxita neuzkan begiak, zabalik besoak, destolestuak bernak itsasoaren haize kirrira.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 129. orr.

Herrira bueltan, fistuka etortzen zen neskatxa, gurdiaren atzealdean eserita, bernak airean.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 31. orr.

Ostatuko bortan, gonak labur eta bernak has ageri zen neskame saldo batek inguratu nau.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 177. orr.

Bera, ostera, lehengo larrukian eseri zen, bernak gurutze.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 124. orr.

Gizon puska bat zen, bernak enbor irudi.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 18. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Belaunen ondoan emakumearen berna biluziak sentitzen nituen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 81. orr.

Bide batez, bere berna ederrak ere uzten zituen agerian.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 61. orr.

Zapata txuri orpo-luzeak ikusi nituen, berna lodiak.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 57. orr.

Ohean etzanda, Juliaren berna luze biluzia Eñauten inguruan korapilatzen zen suge leun eta zuri baten antzera.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 167. orr.

Berna odoldua alkandoran bilduta bularraren kontra estutuz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 57. orr.

Aurpegia berna moztuaren kontra, falangisten edo erregularren ahotsak garbi-garbi.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 58. orr.

Bere beso gihartsuak, bere lepo gihartsua, bere berna gihartsuak, gihartsu eta argalak.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 84. orr.

Eskumako berna, ezkerrekoa... zenbatuz doa, erritmoa ez galtzearren, bat, bi, hiru.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 105. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bostehun burdinazko zurdatz zenbatu zituzten, eta askoz gehiago oraindik beso-, gerri- eta berna-zirgiloak, horiekin guztiekin pila handia egiteraino. Txizagurak aztoratutako berna estutze batzuk burutu zituen Mentxuk.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 978. orr.

Juliak esku bat pausatu zion berna gainean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 110. orr.

4 (elkarketa kopulatiboetan)

Molly katuen antzera igotzen zen zuhaitzetan gora, berna-zangoen gainean, gu biok baino askoz ere lasterrago.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 44. orr.

5 janzkietan, bernari dagokion zatia.

Galtzen eskuineko berna, bi tolesetan, hamar bat zentimetro bildu zuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 22. orr.

6 berna-hezur (orobat bernahezur g.er., benazur g.er. eta bernezur g.er.)

Markus Babbel Blackburn Roberts taldeko jokalariak 2003ko irailean ezker hankako berna hezurra hautsi zion sarrera batean.  Berria - Kirola   2004-06-29

Gela pribatura heldu arteko korridore ilunean zihoala min hartu zuen berna-hezurrean, aulki bat jota.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 178. orr.

Mina sentitu du berna-hezurrean gora igotzen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 226. orr.

Izeba Margek makilaz jo zuen Harry berna-hezurretan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 20. orr.

Gurutziltzatuei berna-hezurrak hautsi eta handik kentzeko eskatu zioten Pilatori.  Elizen arteko biblia   Jn 19,31

Piraten bandera beltza -buru eta berna-hezur eta guzti- gainerako nazioetakoei lapurtzerakoan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 100. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berna gainean (4); berna hezurra (11); berna hezurrak (5); berna hezurrean (4); berna hezurretan (4)


bernahezur ik berna 6.

bernakulo (orobat bernakulu) izond/iz delako herrialde edo herriari dagokiona.

Lagundiak beti izan du sentiberatasun handia kultura bernakuloekin, eta nola ez, bere Fundatzailearen sorterriko kultura eta hizkuntzarekin.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 141. orr.

Itzala deritzon itsasontziaren bidaiaren errelatoa, hizkuntza bernakuluan.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 176. orr.

Horrek ez du esan nahi lehendik euskal pentsamendurik ez zegoenik, erromatar hirietan euskaldunen presentzia etxetiar eta herrikoi soil zela baizik, hau da, bernakuloak menderatutako esklaboak, artisauak eta liberatuak, merkatari edo soldadu soil bakarrik zirela alegia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 310. orr.


bernakulu ik bernakulo.

bernardotar izond Cister ordenakoa.

Azken zatiak aldiz, emaztearen aldeko leinu osoa pozoiturik hil ostean Frantziako Henrike IV.a izatera iritsi eta monje bernardotar batek hil zuen artekoen testigantza jasotzen du.  Berria - Kultura   2004-06-12

Saint-Honoré karrikako komentuko bernardotarra.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 390. orr.

Bederatzi orenak baino lehen Bernardotarren elizan zen, non meza entzun baitu.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 353. orr.


bernazaki iz berna-hezurra.

Mukuru beteta, dutxa itxura zeukan lekuak lehen begiratuan, eta haren egurrezko zoru labainkorrean pausatu ninduten, nire aurka estutu eta zapaltzen ninduten hainbat oin, aztal zornetsu, orpo eta bernazakiren erdian; gutxi-asko, espero nuena.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 193. orr.


bernazur ik berna 6.

bernezur ik berna 6.

berniz 1 iz gai erretxinatsua, gainaldeei babesgarri edo apaingarri gisa ezartzen duena; lurrezko edo toskazko ontzien gainean ezartzen den gaia, haiek egostean gogor eta distiratsua gertatzen dena.

Berniz bat sustantzia egongaitza da definizioz: hain zuzen ere, bere karreraren puntu batera ezkero, solido bilakatu behar du.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 278. orr.

Zeren "lehortzen" ez den berniz bat tiro egiten ez duen fusil bat bezala baita.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 278. orr.

Berniz hura, esan zidan, gerra bitartean eta ostetxoan ekoiztua zen; kromato basiko bat eta erretxina alkidiko bat zeuzkan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 205. orr.

Kaoba egurra erraza da leuntzen eta, gainera, ondo hartzen ditu kolorea nahiz berniza.  Berria - Gaiak   2004-05-21

Buztin gaineko berniza bezala dira bihotz txarrekoaren hitz goxoak.  Elizen arteko biblia   EsZ 26,23

Goiko ateei berniza ematen hasi naun.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 188. orr.

Hauek zer daude, berniza emanda?  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 111. orr.

Ez baita gain-ezarketa bat, berniz bat alegia, ezpain-margoa den bezala, baizik eta tindu peto-peto bat, artileari eta kotoiari ematen zaien moduan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 234. orr.

Zirkunstantzia batzuetan, zenbait berniz likido izatetik solido izatera pasatzen dira.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 205. orr.

Berniza eman behar diet Rastroan erositako bizpahiru laukiri.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 32. orr.

Txirikordak egiten nizkion, berniza ipintzen nion azazkaletan.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 90. orr.

Monokulo bat zeraman ezkerreko begian, modaz pasatako idun altua [...] bernizezko zapatak, eta onddo kapela.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 49. orr.

Plazako bernizen fabrikak su hartu zuen bonbardaketa batean.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 210. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Kontatu zuen, bada, nola, Berniz Sintetikoen saileko arduraduna zelarik bertan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 202. orr.

Kanpotiko berniz pixka bat erraza da ematen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 128. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Berniz-erretxina sorta bat inportatua genuen -egurats-giroan utzirik besterik gabe tenperatura arruntean solidifikatzen diren horietakoa, hain zuzen-.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 279. orr.

Aulki birakarian higitzen ari zen, zapatez mahaiaren berniz-geruzan egiten zituen urrakada finei so.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 81. orr.

Joseren altzariari lehen berniz-azala emateari ekin nion.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 49. orr.

Oraindik berniz usaina zerien ate margotu berriei.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 55. orr.

Lurrean utziak zituen azazkaletako berniz pote bat eta hwat'u jokoaren kutxa.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 45. orr.

Aintzira haren ertzean oraindik ere zintzo-zintzo irabiatzen da kromatozko herdoil-aurkakoen berniz-ore dontsuan, eta inork ez daki jadanik zergatik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 213. orr.

4 irud/hed

Garbi finkatu programak, komunikatu gizarteari edo jendarteari zer daukagun, zertarako balio duen, zein berniz, zein osagarri emango dizkion biharko euskal herritarrari bertso eskola batean trebatzeak.  Berria - Harian   2005-12-18

Gizalegearen bernizaren azpian, krudelkeria azaleratzen da, fobia, lagun hurkoa akatu nahia.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 19. orr.

Hori berniz bat besterik ez dela uste dut nik, Caulfieldek bere benetako sentipenak ezkutatzeko erabiltzen duen tinta mantxa.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 135. orr.

Goxotasun eta ahalkearen berniza zartatzen hasia da; ez dut jada ezagutzen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 197. orr.

Gauzen aniztasuna, haien banakotasuna, itxura, berniza besterik ez zen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 211. orr.

5 (izenondo eta izenlagunekin)

Hango saski batean tipularen berniz urrekara pizten zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 50. orr.

Hemen ez dago ez bernizik, ez farfailarik.  Berria - Kultura   2004-02-03

Albert Einsteinek berak oso gertutik ezagutzen zituen naziak; aski ondo zekien haien berniz distiratsuak barbaro aseezinena ezkutatzen zuela, eta ezin zitzaiela animalia haiei garaipen-itxaropen txikienik eskaini.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 13. orr.

Hau dugu bakartasuna, hau presondegia, hau sistema guziz ohoratua eta berniz demokratiko batek zilegiztatua.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 16. orr.

Hemen ez dago ez bernizik, ez farfailarik.  Berria - Kultura   2004-02-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berniza ematen (3)


bernizadura 1 iz bernitzatzea; horren ondorioa.

Bernizadura ikastaldi bat (linoleum eta egurraren gainean) proposatuko du ere bai Raphaël Kleweta-k.  Herria   2005-05-05

2 irud/hed

Nola ez nintzen liluraturik geratuko, bada, baldin, so eta so egiten nion arren, ez menbro itsusirik estalkirik behar zuenik eta ez gorputz-zati marketsik bernizadurarik eta apaindurarik behar zuenik ikusi banion, eta baldin ez bazegoen gorputz hartan, ondorez, gaixtoaren utzi beharrik onaren hartzeko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 486. orr.

Bakardade luze hark, bazterraldi latz hark, gure gizonik atseginenak izutuak zeuzkan ahalkeriazko bernizadura bat zuen nigan ezarria; gizon haiek hastanduak ziren, eta gizon gogaikarri oste baten peko utzia ninduten, den-denek niri ezkontzeko galdea egin nahian.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 255. orr.


bernizatu, berniza, bernizatzen 1 du ad berniza ezarri. ik berniztatu.

Kotxe baleztadunak bakarrik egiten zituen, sendoak eta luzerakoak, eta ez ordu bete soilik irauten duten Moskuko kotxe kaxkar horiek bezalakoak; eta berak bakarrik tapizatu eta bernizatzen zituen, inoren laguntzarik gabe.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 154. orr.

Philippe Trounday Ortzaiztar gaztea mubleak bernizatzeko eta tindatzeko xedea duena, tresneria berri eta berezi batekin.  Herria   2001-03-01

Arasa bernizatzeari ekin zion ostera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 222. orr.

Eserlekuak bernizatu berri dituztela ematen du.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 156. orr.

Purpurinaz bernizatuta zeudela ematen zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 289. orr.

2 irud/hed

Sena ibaia luze hedatzen zen nire etxe aurrean, zimur bat ere gabe, goizeko eguzkiak bernizaturik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 371. orr.

Trafikoa arin zihoan, baina zirimiriak beltzez bernizatuta zeukan errepidea.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 217. orr.

Ironiaz egoki bernizatuta, jakina.  Berria - Kultura   2004-02-25

3 (era burutua izenondo gisa)

Intxaur zurezko zoru eder bernizatuak. Erakusleiho batean koadroak, gaztaina-koloreko tapizak eta antigoaleko aulki bernizatuak erakusgai zeuden, kristalen atzean. arasa bernizatzeari ekin zion ostera.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 76. orr.

Idazmahai bernizatuen aurrean eseririk.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 375. orr.

Lorez margotutako paperak, barra bernizatu eta distiratsuak, marmol-imitaziozko mahaiek, giro garbi eta alaia eman zioten ostatuari.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 40. orr.

Islatu grisaxka ematen zion, xehatzeko mahaiaren ertzak leuntzen zituen haritz bernizatuaren distira eta gardentasunarekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 127. orr.

Alsaziatik ekarritako teila bernizatuak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 352. orr.

Atuna, azal-laua eta bernizatua, larruzko zorro belzkara baten antzekoa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 147. orr.

Ohe-atorra garden batekin apaindurik irudi batean, ligeta-eustekoa eta galtzerdi beltzak jantzita beste batean, belaunetara arteko bota bernizatuekin hurrengoan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 80. orr.

Oinetako beltz bernizatuak eta galtzerdi zuri parpailadunak jantzita agertu da mahaira.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 203. orr.

Atsegin zitzaion bulegoetan zur bernizatuzko mahaiak egotea eta gauza guztiak apainak izatea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 340. orr.


bernizatzaile iz bernizatzen duen pertsona.

Bernizadura ikastaldi bat (linoleum eta egurraren gainean) proposatuko du ere bai Raphaël Kleweta-k: haurrer (6 urtetik harat), gazter edo heldueri zuzendu tailerrak bernizatzaileen mundua eta funtsezko teknikak aipatuko eta erakutsiko ditu.  Herria   2005-05-05


bernizgile iz bernizgintzan aritzen den pertsona. ik bernizgin.

Bernizgile-mahai bat zen, hain zuzen, hura, eta gauza jakina da liho-olio egosia ("ölidlinköit") gure langintzaren lehengai nagusia izan dela mende luzeetan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 198. orr.


bernizgin iz bernizgintzan aritzen den pertsona. ik bernizgile.

Helburua lorturik zegoen, aurkaria lakioan harrapaturik; aurrean nuen, bernizgin lankide bat ia.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 286. orr.

Oxigenoak betetzen dakien eginkizun bizi-premiazko zein suntsitzaile askotarikoen artean, guri bernizginoi bat interesatzen zaigu oroz gainera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 278. orr.


bernizgintza iz bernizak egitea.

Aurrez esan behar dut Bruni aintzira baten ertzeko fabrika handi batean jarduna dela 1955etik 1965ra, nik 1946-47 urte bitartean bernizgintzaren hastapenak ikasi nituen lantoki berean, hain zuzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 201. orr.


berniziologia iz bernizak egiteko artea.

Zuzendariari esan nion ezen, kolorea salbu, gibelen antza hartzen niela, eta hark txalotu egin zidan ateraldia: halaxe zetorren, hitz horiexekin, berniziologiazko liburuetan!  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 205. orr.


berniztatu, bernizta, berniztatzen du ad bernizatu.

Baikortasunez berniztatua egonagatik, Kavafisen poema ezagunaren filosofia berbera du azpian testu honek ere (bik edo hiruk oraindik arrakasta lor bazezaketen ere, jada guztiek frakasatu zuten).  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 79. orr.


bernuzatu, bernuza, bernuzatzen du ad zizelatu, irarri.

Guztiak berdinak, marmol zurizko lauza dutela defuntuaren izena eta idazkun bertsuak letra beltz edo urrezko koloretan bernuzatuta.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 336. orr.


bero 1 iz materiaren egoera, tenperatura gora batean gauzatzen dena; egoera horretan dagoen zerbait ukitzeak edo nabaritzeak eragiten duen sentipena. ik berotasun. ant hotz.

Grekoek stoicheia deitzen dituzten printzipioetatik ikusten da gorputz guztiak daudela lau elementurekin osatuta: beroa eta ura, lurra eta airea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 630. orr.

Zeren bero eta hotz guztia eta bitarteko epela bi muturren artean baitagoz, osotasun guztia betez.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 127. orr.

Beroaren eta hotzaren arteko koska zenbat eta sakanagoa, bero-laino hodeitsu horiek ikusgarri hazten dira.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 242. orr.

Ez nuen ez minik ez hotzik ez berorik ez beldurrik.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 18. orr.

Suak ez zuen indarrik, eta han ez zen berorik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 118. orr.

Hotzarekin suak urritzen eta beroarekin haizeak bakantzen baitira eta hodeiak ez baitira hain gorputz trinkokoak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 415. orr.

Hotzarekiko eta beroarekiko sentikortasuna.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 83. orr.

Haizeak zaflatua zidan aurpegia beroak hartu dit.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 68. orr.

Emakumea otoitz apal eta bihotzeko honetan ari zela, nekeak, egarriak eta beroak jota, loak hartu zuen pixka batean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 870. orr.

Hor daude orain eguneko beroa eta gaueko hotza jasaten.  Elizen arteko biblia   Ba 2,25

Belar moztu berriaren azpian gordetako sugeak bezala, beroa behar dute suspertzeko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 15. orr.

Zarata, argiak, kea, jendea, beroa.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 290. orr.

Tailerreko lana gogorra zen; neguan hotza pasatzen genuen, eta udan beroa, uralitazko estalpe txatxu haren azpian.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 68. orr.

Suaren beroa sentitu zuenean, ez zuen hura itzali nahi izan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 724. orr.

Neskak argia ikusi du, beroa sentitu, hutsik zegoen mahai batean arrosa bat begiztatu duenean, eta alboan mezu bat.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 19. orr.

Egiaz diotsuet, ez dudala suaren berorik, ez haragian minik sentitu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 384. orr.

Zeru zabaleko aireak, eguzkiaren beroa jasotzen duenean, leku guztietatik xurgatuz hartzen ditu hezetasun-lurrunak eta hodeietan biltzen ditu.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3690. orr.

Kontua da makinak eguzkiaz elikatzen zirela, eguzkiaren beroaz.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 15. orr.

Eguzkiak jotzen duen zorua nolako, beroa ere halako.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 153. orr.

Suaren lehenkiek antzinako egoitzetara alde egiten dute eta uraren bero guztia lurrera itzultzen da.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 441. orr.

Handik 5-6 egunera, beroak markak hautsi zituen Donostian eta Bilbon, 20 eta 22 gradurekin.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 24. orr.

Igandean baino bero gutxiago egiten zuen behintzat.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 33. orr.

Beroa, zigorra baino, laztana da orain.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 98. orr.

Hau beroa, hau beroa!  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 242. orr.

Beroak bero, mundu bat bildu da halere.  Herria   2002-08-01

Azaro ordurako bukatuko arrats hartan, besarkaturik beroa ematen genion elkarri, biotako bakoitza gogoetan bere gauzak buruan.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 179. orr.

Neguan elkarri beroa eman nahi dioten zakurren antzera.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 21. orr.

Mary Annek igurtziak ematen zizkion andreari bizkarrean, beroa eman nahi balio bezala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 31. orr.

Honentzat suak bere beroa moteltzen du, urak zaporea aldatzen, harkaitzak edateko ugari ematen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 898. orr.

Beroak zilarra barnatzen du, berdin hotz sarkorrak, eta biak nabaritzen ditugu, edontzia ohi bezala eskuan dugula, edari gozoa bertara isurtzen dutenean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 59. orr.

Erraiak nerbio indartsuz loturik, ez zitzan ez beroak, ez hotzak, ez janaren berritasunak, ez inolako gorputz ajek aisa harrapa.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 359. orr.

Inoiz hil eta lurperatuko bagintuzte ere, lurra ernalduko luke gu bion beroak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 185. orr.

Erretinaren eta begiko nerbioaren sentsibilitatea, ordea, errotik suntsitu zituen altzairu galdatuaren beroak, eta horregatik ez zen deus ikusteko gauza, horregatik zegoen erabat itsu.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 329. orr.

Neskaren masaileko beroa sentitu zuen esku-ahurrean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 118. orr.

Gu denok, izakiak zein gauzak, gutxi gorabehera eguzkiaren beroaren hondakina baizik ez gara.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 13. orr.

Beroa, beroenean.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 175. orr.

Airea behar nuen, bihotz-taupadak neuzkan beroaren beroaz.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 61. orr.

-Zuk ez al duzu berorik, Hester?  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 189. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

-Gaur bero handia egingo du, Mr. Herf.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 244. orr.

Aurten egia erran, uda betean bezen bero handiak ukanak ditugu uda jin aintzin ere.  Herria   2003-06-26

Bero handi-handia egiten zuen han.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 126. orr.

Usain freskoak, bero handiegia dagoenean aire garbiaren antzeko efektua edo freskotasuna eragiten dutenak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 143. orr.

Bezperan, bero handiegia zegoenez, partida egin ordez belazeetan etzan ziren.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 18. orr.

Uda zen eta bero zakarra egiten zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 66. orr.

Sekulako higuina baitzion berak beroari, eta, are gehiago, bero hezeari.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 215. orr.

Panoramaren hondo-hondoan behar du Veneziak, bero goriak eragindako lanbro errean kulunka.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 49. orr.

Bero latza egin behar zuen barne horretan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 312. orr.

Eguzki zurbilari bero ikusezin baten distira zerion barrualdetik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 322. orr.

Bero gaitza orain, eta aire izpirik ez.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 189. orr.

Udan bero izugarria pasatu genuen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 63. orr.

Zauriaren bero kiskalgarriari, hotz hazkor bitxia nagusitu zitzaion.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 251. orr.

1999an, bero itogarri eta sapa ustela Andaluzia aldean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 190. orr.

Bero sanoa, eta goiz freskoa, ihintzaduna.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 191. orr.

Bero sargoriko egunetan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 25. orr.

Bero erre zakarra 3 astean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 233. orr.

Erretzeko beroa nuen orduan.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 198. orr.

Londresko udako bero larria bero koldarra da, etxeetako teilatu beltzek eragindakoa, bero zuria bero faltsua bero koldarra.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 141. orr.

Halako berorik ez dakit sekula gehiago pasatu ote dugun.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 174. orr.

Itotzeko beroa, orain, funtsean.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 67. orr.

Itotzerainoko beroa sentitzen duzu.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 17. orr.

Gaitzeko beroa orain Burgosen.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 112. orr.

Berebiziko mina nuen buruan eta lepoan, eta ezin eramanezko beroa azalean, sukar urduritasuna.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 108. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Azken 700.000 urtean zortzi izotz-aro eta zortzi bero-aro izan direla da atera duten ondorio nagusia. Beroari dagokionez, gorputzak ez balu behar adinako bero-proportziorik, animaliak ez luke hatsik izango eta ezta zutik ibiltzeko indarrik ere.  Berria - Gaiak   2004-06-11

Baldwinek bero-sentsazio adieraztezin bat sentitu zuen gorputz osoan zehar.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 86. orr.

Bero sentsazioa bularrean eta ezpainak haragi sutsuarekin bustitzeko irrika.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 61. orr.

Bero eta hotz bolada gogorrak, uholdeak eta lehorteak iragarri dituzte.  Berria - Harian   2005-02-16

Bero-saparen aurrean Osakidetzak Bero Boladaren Aurreikuspen Plana abiatu du, herritarrei kontzientzia pizteaz gain, osasun sistema beroari aurre egiteko moduan jartzeko.  Berria - Harian   2005-08-06

Bero-bafada erasotzaile bat iritsi zitzaien.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 233. orr.

Pikazaren gizonek ez sartzeko agindu zioten arren, bero-galdatan barneratu zen.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 62. orr.

Ordenagailua bero iturrietatik urrundu.  Berria - Gaiak   2004-11-14

Bero-puntu zorrotz mingarri bat sentitu nuen ezkerreko izterrean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 249. orr.

Bero-laino hodeitsu horiek ikusgarri hazten dira.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 242. orr.

Bero-usainik egon ez arren, mukizapiarekin lehortu zuen medikuak kopetako eta lepo-ertzeko izerdi likina.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 155. orr.

Hodeitzar horietan bildutako bero-deskargak auskalo zenbatekoak izango diren.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 244. orr.

Wang Wei hotzak pasatu zuen, eta beroa uxatu zuen haren gorputzetik, bizitzaren hatsa sortzen duen bero-haria.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 162. orr.

Arnasbideetako barne-estaldura hezea berogordailu bikaina da, beraz, sartzen eta irteten den airearentzat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 133. orr.

Eguraldi beroa denean, oso baliagarria da gorputzak berogalera areagotzeko duen gaitasuna.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 180. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa).

Jainkoaren bisitak hain gehiegizko bihotz-beroa sortu zion, pobretasun santuaren maitasunean arima biziki piztuz, ezen  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 967. orr.

5 fisikan, beste energia moten eraldaketatik datorren energia, zeinaren gehikuntzak tenperatura igotzea baitakar, eta aldaketa ezaugarriak eragiten baititu gorputzetan.

Helmotzen eta Schiaparelliren beroaren teoria mekanikoa.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 389. orr.

Lurrun-makinek edo barneerrekuntzako motorrek erregaia erretzen dute beroa sortzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 51. orr.

Muskuluek ere beroa sortzen dute lanean ari direla.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 57. orr.

Fisio nuklearrak beroa askatzen du, eta bero hori ura lurrun bihurtzeko erabiltzen da, eta lurruna, berriz, turbinak martxan jartzeko.  Berria - Mundua   2006-01-18

Horrela askatzen den energia kimikoaren parte bat lan bihurtzen da, eta, beste parte bat, berriz, bero.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 52. orr.

Ur hori izerdi-forman agertzen da larruazalean, eta, lurruntzean, berekin eramaten du beroa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 180. orr.

Ozeanoek beroa mantentzeko gaitasuna dute.  Berria - Gaiak   2004-09-17

Oinaztu eta tximista lehertzean, leherketa horren inguruko aireak 30.000 graduko beroa sor dezake.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 244. orr.

Bero hori, gero, lan bihurtzen da, baina ez dena, eta, gehienetan, eraginkortasun maila nahiko apala emanez.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 51. orr.

30 gradutan badoa, aldiz, bero hori kaloriatan 1.1 izango da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 153. orr.

Zilarrak ondo hartzen eta botatzen du beroa, eta sare xehea oinarri egokia da aldika ura biltzeko eta lurruntzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 132. orr.

Klima epeleko leku batean, gutxi gorabehera 250 ml ur eta 350 kcal bero (350 janari-kaloria) galtzen ditu pertsona nagusi batek egunero arnasan botatako airean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 132. orr.

38.0 gradura igo zen beroa Donostian.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 267. orr.

Beroa energia zinetikoarekin identifikatzen den moduan, gogoa garunaren egoera fisiko-kimikoekin identifikatu behar da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 190. orr.

6 (izenondo eta izenlagunekin)

Uraren bero espezifikoa (hau da, uraren tenperatura gradu bat igotzeko behar den beroa) gramoko kaloria bat da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 133. orr.

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ariketa fisikoak ezartzen duen estres termikoaren arabera erregulatzen du txakurrak bero-galera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 80. orr.

Askoz larriagoa da ur izoztuan murgilduriko gorputz baten bero-galera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 180. orr.

Urtaroen arabera, eguzkiarengandik iristen zaigun bero kopurua aldatzen da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 358. orr.

Eguzkiak bidaltzen digun bero-kopuruaren tamainatsuko zerbait litzateke bero-pila hori.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 151. orr.

Lur-azala nolako, bero eta energia kopurua halako.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 156. orr.

Ur lurrunezko molekula batek hamasei mila aldiz xurgamen handiagoa du aire lehorrezko molekula batek baino, ur lurruna da beraz gure bero biltegia.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 389. orr.

Eragozpen serio bat dago proposamen horren aurka: nerbio-zelulen eta inguruko airearen artean berotransferentzia egiteko, ezinbestekoa da aldea egotea tenperaturan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 137. orr.

• 8 izond gorputzarena baino tenperatura garaiagoa duena; bero sentipena eragiten duena. ant hotz.

Badira gauza beroak eta gauza hotzak, bada kolore berdea edo urdina; zer diren jakin beharrik ez dugu.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 168. orr.

Katilukada te gozo beroa.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 127. orr.

Hirira jaitsi eta kafesne bero bat hartuko nuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 205. orr.

Zopa beroa eta maindire zuriak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 210. orr.

Mahaia atonduta zegoen ordurako, esne beroa katiluetan, azukrea.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 78. orr.

Hoteleko areto handian bildu ziren, kafea eta txokolate beroa hartzera eta Haydnen musika dastatzera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 140. orr.

Hiru jatordu bero egunean.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 185. orr.

Ur beroaz garbitu.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 84. orr.

-Tira, zoaz dutxa bero bat hartzera, on egingo dizu eta.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 26. orr.

Ikusten da leku hotzetatik leku beroetara aldatzen diren gorputzek ezin izaten dutela iraun eta desegin egiten direla; eta, aldiz, leku beroetatik iparraldeko paraje hotzetara aldatzen direnak, aldaketarekin osasun-kalterik ez izateaz gainera, indartu egiten direla.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 630. orr.

Zikoinek, herrialde beroetatik bueltan, arku handiak egiten zituzten zeruan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 209. orr.

Gela handi, bero eta lehor bateko atea.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 19. orr.

Lumatxa finak hegaldatzen ziren, hegaztien usain sendoa hedatzen, eta Florenten jiran ke laino bero eta trinko baten modukoa osatzen zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 100. orr.

Egun bero batean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 179. orr.

Esteparen alderdi horretan artzain siberiarrak ibiltzen ohi dira urtaro beroan, nahiko larre baitago han haien abere talde ugarientzat.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 253. orr.

Urte beroenetan, aurtengoa laugarrena.  Berria - Gaiak   2004-12-16

XX. mendea azken milurteko beroena izan dela esan dute klimatologoek.  Berria - Gaiak   2006-02-11

Oso gutxitan izan dugu Mendekoste aste bat honen ederra eta epela, beroa ere esan daiteke.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 320. orr.

Abuztuaren 1ean, arratsalde bero batean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 149. orr.

Isiltasun bero bat erortzen zen zeru eguzkitsutik behera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 381. orr.

Halako inurridura bero bat sentitu zuen zainetan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 20. orr.

Uraren iturria ireki eta ur beroaren giltza eskuetan duzula geratzen zara.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 38. orr.

Eskuan edontzi bat ur bero zeukan, soda-bikarbonatoarekin nahasia.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 442. orr.

Barrutik sortzen den lurrun beroak lurra bera zulatu egiten duela beroaren indarrez.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1070. orr.

Beheko tabernan katilu bat kafe bero hartzea.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 100. orr.

Lanetik sartu ondoan, litro erdi bat ur bero ukaiten zuten, ur hartan patata axal batzuk igerika ari zirela.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 135. orr.

Gauza bero bat ukitzean, atzera egingo du eskuak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 231. orr.

Eremu bero handi haietan ugaldu egiten dira bixkor asko.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 157. orr.

Atsegin bainuen oso bere gorputz beroa ondoan sentitzea.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 0. orr.

Bere haragi leun beroa nirean kiribiltzeko irrikaz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 78. orr.

Esku bat haren izter beroan jarri eta hantxe utzi nuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 154. orr.

Esku bero ferekatzaileak bailiran.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 402. orr.

Gihar bero heze gordina bere ahoan taupaka tantarik gaziena xukatu nahirik.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 109. orr.

Haren hats beroa garondora zetorkion, desiraren mezulari.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 80. orr.

Aire-masa bero hezea, itsasoko brisarak bultzatuta datorrena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 276. orr.

Egun beroa dakar.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 42. orr.

Dies caniculares zioten erromatarrek udamineko egun bero erre hauei.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 292. orr.

Martxoko sapa bero ustel horretan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 108. orr.

Hiru litro bakarrik fronte beroak, eta hogeita bi, fronte hotz emankorrak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 371. orr.

Alboko gelako atea ireki zuenean, usain beroa iritsi zitzaion berehala.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 52. orr.

Iluntasunak baino are gehiago, usain bero sarkor batek geldiarazi zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 274. orr.

Abailan zihoan trenaren bafadak halako gauza bero, bigun, abailgarri, itogarri bat botatzen zigun.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 211. orr.

Eguraldi bero-argiaren aurpegi distiratsuaz iratzarri den udaberri betearen hats uhinak sartzen dira barrura.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 65. orr.

Uda beroago eta idorragoek aise ekar lezazkete ere ondotik negu hotzagoak eta euritsuagoak.  Herria   2003-11-13

Giro lehor eta beroa ohi.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 304. orr.

Begiak hersten nituen, eta puntu bero eta heze hura errotzen zitzaidan bekokiaren erdian.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 328. orr.

Gau ero eta beroa.  Berria - Kultura   2004-11-21

Baineran sartuta, ur berotan.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 182. orr.

9 (predikatu gisa)

Beroa zen giroa, eurixka xikin bat izanikan ere, beroa kantuekin, bertsulariekin, Andoni Egaña-ren mezuari esker eta Fermin Muguruza-ren kantuak bukatzen zuela agerraldia.  Herria   2001-04-12

Apurka-apurka, bien arteko amodio noizbait bero izandako hura epeldu egingo zuten urruntasunak eta nire trebeziak, izoztu gero.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 128. orr.

Arroltze moleta, beroa bezain ona.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 174. orr.

Elmer sua bezain beroa dun.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 532. orr.

Eguzkia beroa ote?  Berria - Kirola   2004-03-05

Orain beroan ibiltzea komeni zaio, hoztuz gero okerrago da eta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 41. orr.

Ondoan eserita, esate baterako, atso ileurdin bat genuen, etxeko bata zarpail eta zapatila beroekin.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 101. orr.

Emakume adinekoek errieta ematen diete ama gazteei seme-alabak behar bezain arropa beroekin ez janzteagatik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 11. orr.

10 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Emakume mehe eta ahots-beroa bera, kantatzean hitzak erretzen zituena bera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 265. orr.

Barru-barruan gizon harraparia zen, alaia eta bizia, edale ona, adiskide zintzoa, eta arimaren barrenean inori tiro egiteko edo herria osorik erretzeko bezain odol-beroa.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 33. orr.

-Zizare zakil-beroa!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 401. orr.

Lehengo apaizak ez zuen ezer jakin nahi izan "komunista larru-bero" harekin.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 105. orr.

Pilota larru-leun, larru-goxo, larru-beroa.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 28. orr.

-Hik uste duk beharbada neska atrebitu ipurdi-bero bat naizela.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 64. orr.

11 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, izen sintagmako izenondo gisa)

Gorako joera eta abiadak berak haize bero bafadak sortzen ditu mendi malkarretan gora ospa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 242. orr.

Bertze ur bero zorta bat.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 81. orr.

Haragi-usaina, haragi eta odol bero usaina.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 246. orr.

Gero, beste ur bero perzkada baten zain zegoen bitartean, Setheren ondoan eseri eta kotoi grisarekin galtzeta egiten hasi zen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 135. orr.

· Abuztuko arratsalde bero-sargoritsua zen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 32. orr.

12 (adizlagun gisa)

Udazkena bero dator. Bero gaude, eta arropa sobran daukagu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 184. orr.

Baina konturatu zen kafesnea bero zegoela.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 44. orr.

Odola bero eta arin zebilkion zainetan barrena.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 167. orr.

Eguzkian orban asko ikusten direnean, aktiboago, beroago dabilen seinale.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 281. orr.

Bere zakila zure sabelaren gainean bero eta bete sentitzen duzu.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 81. orr.

François andreak hilik zegoela uste izan zuen; orpoen gainean eseri zen haren aurrean eta, esku bat hartuta, artean bero zegoela ohartu zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 18. orr.

-Beroago egongo duk infernuan eltzea! -zakarragotu nintzaion.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 79. orr.

Janaria mahaian bero edukitzeko kobrezko ontzi berezi bat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 260. orr.

Auretan zehar astirotzean, kolpea hozten baitzaio eta haren mezua ez baita sentimenera bero heltzen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 271. orr.

Eskuak lehor eta bero zeuzkan beti.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 46. orr.

"Hil eta gero salda bero", pentsatuko zuen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 24. orr.

Haizea itsas aldetik zetorren, bustia eta beroa.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 107. orr.

· Charronek bihotz-bero hartu ninduen oso.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 169. orr.

13 (-en atzizkiaren eskuinean, izen gisa) berotasuna.

Neskaren gorputzaren beroak, usainak eta koloreak zentzumenak bizkortzen zizkioten.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 212. orr.

Aletegira iritsi zen eta artoaren beroa sentitu.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 93. orr.

Amodioaren zoroa arrazoiz bete eta izoztu egin zela aitortu zion, desiraren beroa aspaldian urtu eta agortu zitzaiola.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 10. orr.

Odolaren beroa sentitzen ari nintzen masailean behera, zorabiatzeko puntuan nengoen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 21. orr.

Etxean sartzean, ezaguna den norbaitek bostekoa eman balio bezala, suontziaren beroa sentitu zuen.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 67. orr.

Baina inork ez zuen utzi nahi manten, suaren eta katiluen beroa, zer eta berotu gabeko ohe hotz baten truke.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 239. orr.

Guraso batzuek hauts kolorezko ume malestrukak ahal bezainbat zaintzen zituzten beren sabelen beroan.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 132. orr.

Ahozkoaren beroa paperera ekarri nahian dabilela horditzen da kirol kazetaria, baina, egunkarietako erredakzioetan.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 110. orr.

Zeren osabak ez baitzuen, artean, italianoz mintzatzeko erraztasunik, eta solasaren beroan gaztelaniarat arrastatzen zuen Alessandro bera ere.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 241. orr.

Gero, mozkorraldiaren beroan, helduko piezak jotzen hasiko zen.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 50. orr.

Igitai erako gurdiek sarritan, hilketaren beroan, hain bat-batean mozten omen dituzte lohadarrak, ezen gorputzari kendutako zatia lurrean dardar ikusten omen baita.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 201. orr.

Hori Adelari berari jakinarazi zion eztabaida garratz baten beroan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 207. orr.

Ekintzaren beroan ez dago zalantzarik.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 194. orr.

14 gartsua, bizia.

Handia da, baldarra, baina beroa, lagun on bat bezalaxe.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 26. orr.

Esan zidan kubatar neskak munduko neska ederrenak eta beroenak zirela eta har nezala kubatar andregai bat. Egunsentian, gutuna sinatu zuen Galoisek: "Har ezazu besarkada bero bat".  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 195. orr.

Musu luze, heze eta beroa.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 49. orr.

Florentek artistaren hizketa beroa entzuten zuen, sabela uzkur.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 45. orr.

Lagun eta ikaskidearen bat-bateko hitzaldi bero, inspiratua miresten zuen eta aldi berean ikara zion.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 72. orr.

Errenterian, omenaldi beroa eta hunkigarria, Egunkaria-k azpimarratu duen bezala.  Herria   2001-08-02

Oso giro beroan, tentsio pertsonal ikaragarriak sortu ziren eztabaida bitartean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 229. orr.

Hitzaldi bero luze hau guztia (utzi ere utzi zitekeena noski) egin zien gure zaldunak ahuntzainei, harako ezkur haiek urre-aroa gogorazi baitzioten.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 47. orr.

«Udazken beroa» iragarri dute metalgintzan, negoziatu ezean.  Berria - Ekonomia   2004-06-29

Amak, halakoetan, aitaren aho beroa bridatu nahi izaten zuen, kontu haiek haurroi onik egingo ez zigutelakoan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 104. orr.

ik beherago 19.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Gure jaunaren urte honetan lasai ibil gaitezke Espainiako kaleetan, ministro batek aho beroz adierazi duenez, eta hala egiten omen dute turista atzerritar askok.Hori esatean hain begirada bero, samurra egin dit, non neuri ere halako berotasun eta samurtasun bat eragin baitit barruan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 35. orr.

Hara heltzean, harrera beroa eta ohorez betea egin zion garai hartan hirian zegoen Erromako Kuria osoak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 244. orr.

Goresmen beroenak bikote berri horri eta bere familiari.  Herria   2004-07-08

Haren espos lagunari eta familiako guzieri gure dolumin beroenak.  Herria   2003-02-20

Agur bero eta hunkigarria.  Berria - Kultura   2004-03-27

Estebanek esker on beroa jaso dezala opari.  Berria - Kultura   2004-03-20

Denei nire eskerrik beroenak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 7. orr.

Esker beroenak Christian Durruty auzapez eta hunen inguruan lan egiten duten kontseilari guzieri.  Herria   2005-02-03

Ongi etorri bero, sinple eta goxoa.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 151. orr.

Zaharrenak helarazi dit "Buen viaje" bero bat.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 46. orr.

Bi gutun mota bakarrik nituzke aukeran; gutun umil, bero, kristau bat, aleman berrerosi batena; gutun doilor, harro, hormatu bat, nazi amorratu batena.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 287. orr.

Amaren gaiaz hitz egiten zutela aurkitu ditudan gutun batzuetan hain bero mintzatzen nintzen non izutu egin bainaiz, eta neure buruari galdezka hasi naiz.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 168. orr.

Sorgortasun bero batek heldu zion.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 61. orr.

Otoitz luze eta beroa egin ondoren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 822. orr.

Otoitz bero honetan ari zela, estasiak hartu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1041. orr.

Zestoan eta Zumaian egin diote omenaldi bero bat bere lagunek.  Herria   2005-09-01

Familiaren maitasun beroaz inguraturik itzali da.  Herria   2001-03-22

Heriotza naturala irentsi ezin dituenari zer gelditzen zaio?: heriotza beroa gelditzen zaio; beroa, errea eta suzkoa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 271. orr.

Nola ibili nintzen egun hartan, desiraren albardak karga-karga eginik, imajinazinoaren labe gero eta beroagoan iduri lizun bati bertze bat zerraiola.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 479. orr.

Halaxe errepikatu ziren aldeko iritzi beroak eta gutxiespenezko jarrerak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 10. orr.

15 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Bihotz-beroa izan nintzen gaztaroan, aitor dut, eta orduko ezko-izkribu oro urturik eta desitxuraturik heldu zait gaurko egunera.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 136. orr.

Ez zekien zenbat iraungo zuen Andreasen eta bere arteko egoera bihotz-bero hark.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 154. orr.

Santa Mariako elizara hurbildu zenean, entzun zion Frantzisko dohatsuak, eta bat-batean bihotz-bero eta pozik handienaz bidera atera zitzaion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 655. orr.

· Aztoraturik eta barne-bero nengoen, bada, ametsa izandako goiz hartan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 17. orr.

16 (adizlagun gisa)

Euren hizkuntza valencià dela esango dizute sutsu eta bero.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 105. orr.

Espirituz oso indartsu eta bero baitzegoen, borroka berrietan etsaiaren aurka garaipen berriak lortzea zuen amets.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 829. orr.

Espirituz oso indartsu eta bero baitzegoen, borroka berrietan etsaiaren aurka garaipen berriak lortzea zuen amets.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 829. orr.

Jendea bero eta pilotariak bero. herria¬

-Ez duk oso bero esaten.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 73. orr.

Burua hotz eta bihotza bero!  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 22. orr.

Hurbildu, eta musu bero bat eman zidan ezpainetan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 143. orr.

"Eta erreginak bero hartzen hau, gainera", ikusi zuen, bekaitzez.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 19. orr.

17 (izen gisa) irud/hed

Urtebete ere ez zen musikagilea zendu zela eta omenaldi behartua zen, ongi merezitakoa zelako; nolanahi ere, donostiarrek bero eta sentimen berezia jarri zuten ekitaldi hartan.  Askoren artean   «Rataplan» - 78. orr.

18 sexualki kitzikatua dagoena edo erraz kitzikatzen dena.

Brasildarrak estilo berekoak dira, emakume beroak, eta ziur horiei ere gustatzen zaiela larrutan egitea.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 34. orr.

"Zertarako nahi ote du ni bero egotea?", pentsatu nuen, eta nahi zuena egiten utzi nion, jakinminez.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 26. orr.

Zein ederra musukatzea, miazkatzea eta hurrupatzea laguna bero jartzen duten lekuetan!  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 153. orr.

Jakina, beren parte sentikorrena, erogenoena, kitzikagarriena eta benetan bero jartzen dituena laztanduz, hau da, klitoria.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 30. orr.

-Ez dut nahi zu oraindik korritzea -esan zuen-, oraindik ez zaude nik nahi bezain bero.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 26. orr.

Nintzen konturatu ere egin nora heldu ginen, hain bero eta zoriontsu sentitzen nintzen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 92. orr.

Bakarrik nengoen etxean, eta zerrikeriak imajinatzeari ekin nion bero baino beroago.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 166. orr.

Biluzik eta bero maitasunez; desiraz irakiten; nire bularren eta nire besoen dardara estu-estutzen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 136. orr.

Teoriaren defendatzaileek ez dute afrodisiako behar handirik halere, nahiko bero baitaude lehendik ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 145. orr.

Nola ibili nintzen egun hartan, desiraren albardak karga-karga eginik, imajinazinoaren labe gero eta beroagoan iduri lizun bati bertze bat zerraiola.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 479. orr.

Zenbat eta gehiago miazkatu emearen hankarte-popak, orduan eta beroago nengoen eta zakila egundo baino gogorrago neukan.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 35. orr.

Udako sexu-bide hiper beroak xerkatzen nituena nik ere [...] hilabetekarietako gizon (29/3 buzt.) zein emazte (130 p) super hornituekin?  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 115. orr.

Begi beroekin begiratzen dit, bekatu begiekin.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 25. orr.

Haren intuizio zientifikoak huts egiten ez bazion, huraxe zen La Jollako neskarik motxin-beroena.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 91. orr.

19 aho-bero izond ahoa beroa duena.

Unaik osabaren ogibidea eta zaletasunak nahasten zituen, inondik ere, Kristina aho-beroaren marmarien ondorioz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 82. orr.

-Aho-bero bat delako: tipo ezatsegin bat, emakume guztiak maiteminduta dauzkala uste duena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 94. orr.

· (adizlagun gisa) Aldiz, ezker aldean dagoen gizonak penitentzia guti egunero, iduriz, hain dago alegera eta aho bero.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 47. orr.

Prokuradoreak haren doinu ironikoari ez zion kasu izpirik eman eta aitzina jarraiki zuen, aho bero.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 68. orr.

-Herri honetan gauzak aldatzen hasiak dira, eta anitz aldatuko dira oraino -segitu zuen aho bero, bere hoztasunean murgilduz-.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 125. orr.

20 beroak egon

Beroak zegoen, eta bazekien kopeta sutan zeukala.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 213. orr.

Beroak nago -esan dio senarrak, burua egunkaritik altxatu gabe.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 35. orr.

· Amerikar bizargabe bat dut buruan, betile beltz lodiekikoa, beroak itotzen dagoena New Yorkeko etxe bateko hogeigarren solairuan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 281. orr.

Beroak jota zegoen, baina Pepponek lehena iristeko agindu zion.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 297. orr.

21 beroan adlag ik beherago 30.

Etxeetako hotsak, autoen burrunbak, oihuak, zaunkak, ez dira batere aldentzen karrika argiztatuetatik, beroan gelditzen dira.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 61. orr.

Neska gazte haren irritsek beroan jartzen zituzten lurraren fruituak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 319. orr.

Orain beroan ibiltzea komeni zaio, hoztuz gero okerrago da eta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 41. orr.

· Gaueko ordu berandu hartan, gela hartako beroan, gogortasuna eta borondatea urtzen ari zitzaizkion barrenean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 143. orr.

22 beroan bero ipar bero-beroan.

Beroan bero, zernahi gauza hitzeman du, lan-gabeziak gibelerat egin dezan, bizitegi gehiago izan dadin eta hein bat prezio onean, mozkin-zergaren zama arinagoa izan dadin, eta holako.  Herria   2005-09-08

Orduan, hasian hasi eta beroan bero, Emmarentzat neuzkan sendimenduak aitortu nizkion.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 161. orr.

Hasian hasi eta beroan bero, gobernuburuak erran du ere helduden urteko badugula garapen ontto baten mentura eta aurrekontuak pikoan ezarriko direla Europa-maileko neurrietarik ariz xuxen xuxena.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 161. orr.

Hau ere hitzeman du beroan bero, urte bat barne langabezia %10ez nahi duela ttipiarazi.  Herria   2004-12-16

Espantu asko ere beroan bero frantses gobernuak iheslarientzat egiten duen indar bereziaz.  Herria   2001-06-21

Zein da Europako diputatuen erreakzioa, beroan bero?  Berria - Harian   2006-03-23

Nihauren baitarik dut beroan bero hasi holako korda luzea, hain luzea eta koropilotsua non orain honetan gelditzeko gogoarekin bainago.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 86. orr.

Beroan bero lotu dira hastetik, 17-6 eta holaxe joan ere 36 taraino, parioak ere alde zituztelarik oro har.  Herria   2003-07-10

· Berotan bero zeukan gorputza.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 163. orr.

23 beroarena kendu aho-berokeriarena kendu.

Anneren testuan ez da "beroarena kentzeko" astirik izan; gertaeren pisupean, sentimenduaren beroan idatzita dago hizki bakoitza.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 8. orr.

Kontatzen ziren istorio asko zurrumurruak ziren, lekuko jakinik gabeak, baina, beroarena kenduta ere, izugarriak gertatzen ziren izugarrikerien bertsioak, lazgarriak tortura lazgarrienei buruzko pasarteak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 342. orr.

Beroarena kendu behar zaio beti kontrazaletako laudorioari, hil berria den abelburuaren pisuaz esan ohi den bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 32. orr.

Beroarena kendu behar bazaio ere, autokritika kutsua hartzen diogu guk baieztapen horri.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 24. orr.

Ahoberoaren hitzek belarriak erre ditzakete, beroarena kendu ezean.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 44. orr.

24 bero-bero

Kafesne bero-beroa eskatu nion.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 206. orr.

Lisa, zutik, odolki zati bero-bero bat jaten ari zen, Andoilak, binan-binan pilatuak, osasuntsuak eta apartak; saltxitxoiak, txantreen bizkarrezurren antzekoak, beren zilarrezko kapaz estalirik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 141. orr.

Muskuilu erreak, bero beroak, jateko jada prestatuak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 199. orr.

Kafesne bat hobe, bero-beroa!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 267. orr.

Gernikako hautsak oraino bero-beroak zirelarik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 164. orr.

Katilukada te gozo bero-beroaren inguruan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 161. orr.

Jaso zuten, bildu zuten estalki bero-berotan, eta bere gelako ohean etzan zuten.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 80. orr.

Bero-beroan idatzitako testamentua. Bero-bero dituzu ezpainak. gu guzien partez gure esker bero beroenak eta agian helduden urte arte!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 102. orr.

· (adizlagun gisa) Gurasoek bero-bero eskertu zioten Ziarsolo labartzarrari nire lehenengo lan hau eskaini izana.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 58. orr.

Aita bero-bero haserretu zen, eta gehiegizkoa iruditzen zitzaion horren berandu itzultzea.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 28. orr.

Egun hauetan bero-bero dago giroa.  Berria - Gaiak   2004-08-26

Aurpegia bero-bero sentitzen du eta eskumako matraila eskuan sostengatzen du, ukondoa barra gainean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 21. orr.

Jendea esku-zarta azkengabean abiatu zuan bero-bero.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 109. orr.

Bero-bero nengoen, potxotxa pilpiraka eta sutan neukan.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 35. orr.

Bero-bero egotetik ezer ez sentitzera igarotzen naiz.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 241. orr.

Jendea esku-zarta azkengabean abiatu zuan bero-bero.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 109. orr.

Miazkatzen dionean bera ere bero-bero jartzen delako.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 156. orr.

Ni bero-bero eginda eta barrabilak lehertzeko zorian nengoela, izterrak bereizi eta bere natura ikusi ahal izan nian.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 63. orr.

25 bero egin

Hotz egiten duenean zuritu egiten gara, eta bero egiten duenean gorritu. Bero egiten zuen bai, bero galanta, baina ez nengoen inola ere urduri.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 217. orr.

-Hemen beroegi egiten du...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 362. orr.

Hoteleko logelan beroegi egiten zuela eta, gehiegi edan nuela eta [...] ez nezakeen bakerik aurki.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 134. orr.

Ez du aurreko egunetako berorik egiten.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 32. orr.

Zinez bero egiten zuen ganberan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 317. orr.

Gertatzen da alabainan zonbait egunez izigarri bero egitea bainan denen buru idorte handiegirik gabe.  Herria   2003-08-14

Bero egiten zuen bai, bero galanta, baina ez nengoen inola ere urduri.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 19. orr.

Abenduaren hasiera izan arren bero egiten zuen. pianoa toki berean jotzen entzungo dugu, hotz, euri edo bero egin.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 11. orr.

· Bero egiten zuen oso.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 62. orr.

-Ez gaur eta ez bihar ez dik enbatak joko, ez dik nahikoa bero egiten, epelegi zagok.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 129. orr.

Apirila zoragarri doa; ez du ez bero askorik ez hotz handirik egiten.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 282. orr.

Bero gutxixeago egingo balu!  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 320. orr.

Handia zen pabilioian egiten zuen beroa, egunetan pilatua seguru asko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 129. orr.

'Berebiziko beroa egiten din hemen, eta horrek abaildu hau...  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 60. orr.

Zelako beroa egiten duen, e?' diot.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 45. orr.

Loak hartzeko moduko beroa egiten zuen gelan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 145. orr.

26 bero egon (eguratsa)

Berdin zigun hotz egin nahiz bero egon, euria ari edo haizea ibili.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 317. orr.

Bero zegoen kanpoan, eta beroago barruan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 74. orr.

Neguan bero dago, eta oso gustura egoten da.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 275. orr.

Egunsentian, bero zegoen dagoeneko.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 41. orr.

Gau hartan, garbikuntza egin ondoren, etxartera joan eta pareta ondoan etzan nintzen aurpegia estali gabe, bero baitzegoen.  Elizen arteko biblia   Tb 2,9

Bero zegoenez, txabolako atarira bi aulki atera eta izarrei begira hartu genuen kafea.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 99. orr.

Bero dagoenean, areago zabaltzen dira larruazalaren ondoko kapilarrak, eta odol gehiago pasatzen uzten.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 179. orr.

· Eguzkiaren erradiazioa, zuzenean, bero egoteko erabiltzen dugu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 74. orr.

Giroa, bero, beroegi. orpoen gainean eseri zen haren aurrean eta, esku bat hartuta, artean bero zegoela ohartu zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 18. orr.

Zenbat eta gehiago miazkatu emearen hankarte-popak, orduan eta beroago nengoen eta zakila egundo baino gogorrago neukan.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 35. orr.

27 bero-hotz pl beroak eta hotzak.

Edozein gisaz, bero-hotzak izigarri handiak izaki, egoera haietarat egokitzeko bakterioak ziren funtsezkoenak.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 28. orr.

Beraren bizimodua [...] bero-hotzen txandaketa gupidagabe bat da.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 297. orr.

28 bero sapa

Alpeetatik dator neguko haize hotza, Alpeetatik udako bero sapa.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 9. orr.

Bero sapa baino ez, labe bat irekitzerakoan bezalakoxea, aire irakinezko bafada.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 28. orr.

Bero-sapak paisaiari ematen dion isiltasun berezi horretan isolaturik, gora iritsi dira.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 85. orr.

Sant'Orso barruko freskura eskergarriaren ondoren, erreago egin dit eraso kaleko bero sapak.  Berria - Kultura   2004-07-30

Behar den bezalako aroarekin, ez euririk, ez bero saparik.  Herria   2005-05-12

Hogeita hamabost graduko bero sapa itogarria, hezetasunez eta argi itsugarriz erasoka.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 260. orr.

Bero sapa egiten du.  Berria - Kultura   2004-12-26

Bero sapa genuen goiztiritik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 137. orr.

Bero sapa itogarria egiten zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 237. orr.

Ez da zuhaitz-koxkor hau lurralde nordikoetarako egokiena: mediterraneo aldetik oparoago dabilke, gusturago beti eguzki printzetan eta bero sapa emankorretan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 349. orr.

1911n, bero sapa handia egiten zuen uda aurreko egun erre batez, Emilio Salgarik bere buruaz beste egin zuen.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 12. orr.

Arratsaldean, bero sapako orduak igaro ondoren, patioan eseri eta etxekoekin hizketan aritzen zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 205. orr.

29 bero sor

Bero sorra (hau da, ura lurruntzeko behar den energia kantitatea) oso altua da (gramoko 0,58 kcal inguru), eta horretan galtzen den beroa nahikoa eta gehiago da barrura sartzen den aire beroaren eragina arintzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 133. orr.

Badu urak beste propietate bat ere, guztiz praktikoa: oso altua duela bero sorra.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 180. orr.

Ura lurruntzen erabilitako energiaren parte bat bero sor gisa itzultzen da atzera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 131. orr.

Gorputzaren gainazalera iristen den uraren lurrunketan, energia asko galtzen da bero sor gisa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 76. orr.

Galera horretan doan bero sorra 300 kcal baino gehiago da (eguneroko dietan hartzen den energiaren % 10, gutxi gorabehera).  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 180. orr.

Harri horren gorputzean dagoen likidoa eta airea erretzen eta galtzen direnean eta, oraindik bere barnean bero sor baten hondarrak dituela uretan sartzen bada, artean suaren indarra hartu gabe dagoenean, likidoa berriz sartuko zaio irekita dauzkan poroetan eta irakiten hasiko da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1070. orr.

30 berotan adlag ik gorago 21.

Argizaria ere berotan urtu egiten da.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 447. orr.

Nahastura hori berotan moldatu, eta gai gogor, arin eta merke bat ateratzen zen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 22. orr.

Artoa erein berotan, azi berotan eta jan be berotan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 202. orr.

Deskarga normal batean milioi bat pasa wat doaz: gehienak berotan lehertzen dira.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 244. orr.

-Kafea berotan hartu behar da, emakumeak legez.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 52. orr.

31 buru bero ik burubero.
32 ez hotz ez bero adlag

Estreinako bafadarekin zorabio modukoa sentitu zuen; bigarrenarekin ez hotz ez bero; hirugarrenarekin, ordea, gustua hartzen hasi.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 197. orr.

Ez hotz ez bero uzten zaituzten gramatika bateko esaldiak, besterik ez.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 35. orr.

Ez hotz ez bero utzi ninduela, horixe zen, ordea, nik Coppolaren filmaz gogoratzen nuen gauza ia bakarra.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 11. orr.

Hotz-beroa ez hotz ez bero zen, eta gainean genuen ilunabarra.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 167. orr.

Ibex 35, beste behin ez hotz ez bero, %0,29 igo zen.  Berria - Ekonomia   2004-12-29

Reala, berriz, ez hotz ez bero dabil azken sei edo zazpi sasoietan.  Berria - Kirola   2006-01-29

33 hotz-bero1 pl hotzak eta beroak.

Horregatik bizi gara eguraldiari begira, eguraldiaren eta bizi-beharraren hotz-beroen azpian.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 294. orr.

Urtearen hausguneak berak nahasten baititu hotz-beroak, biok beharrezkoak, hodeiak oinaztua egin dezan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 415. orr.

Eguzki beheratuaren argia ez zen etxe tarteetatik baino iristen pasealekura, eta argi-itzalak eta hotz-beroak sortzen zituen: argitan epel, itzalean hotz.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 166. orr.

34 hotz-bero2 ik hozbero.
35 mari-bero (orobat maribero) izond adkor

Nahikoa kezka nituen buruan bueltaka, neska maribero batez arduratzeko.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 153. orr.

Tira, kontatuko didak bertako neskak esaten den bezain mariberoak diren!  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 61. orr.

O, mariberoak halakoak! nolako plazera izango duzuen orain, larrua jotzerakoan!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 190. orr.

-Itxoin apur batean, mari-bero horrek -petraldu zitzaion laguna-, oraindik ez zekinagu-eta haien orientazio sexuala.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 96. orr.

Sentitzen al duzu maribero horrek? esaidazu, esan, sentitzen al duzu nola hondoratzen zaizun?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 179. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

agur bero (14); agur bero bat (13); amodio bero (5); arratsalde bero (6); artean bero (7); baina bero (5); baino bero (5)

bero apur (6); bero apur bat (6); bero ari (5); bero bafada (5); bero bat (157); bero bat egin (7); bero bat eman (6); bero bat eskaini (5); bero bat sentitu (5); bero batean (23); bero batek (11); bero batekin (7); bero baten (21); bero batez (9)

bero bero (192); bero bero bat (9); bero bero dago (7); bero bero eginda (14); bero bero jartzen (19); bero bero zegoen (9); bero beroa (33); bero beroak (10); bero beroan (14); bero beroenak (13)

bero bolada (5); bero da (9); bero dago (23)

bero edo (5); bero egin (10); bero eginda (14); bero egiten (47); bero egiten du (7); bero egiten duenean (5); bero egiten zuen (19); bero egoten (7); bero erre (5); bero errea (6); bero eta hotz (8); bero gaitza (8); bero gehiago (7); bero handi (12); bero handia (57); bero handia egin (7); bero handia egiten (15); bero handiagoa (12); bero handiagoa egiten (5); bero handiak (18); bero handiegia (10); bero handien (7); bero handirik (11); bero haren (5); bero hartan (9); bero hartu (5); bero hazi (5); bero hezea (6); bero honekin (13); bero honetan (5); bero hori (13); bero horrek (7); bero hura (6)

bero ikaragarria (5); bero itogarri (5); bero itogarria (12); bero itogarriak (5); bero izan (5); bero izugarria (8); bero jartzen (28); bero kiskalgarria (8)

bero sapa (41); bero sapak (9)

bero utzi (5); bero xorta (5); bero xorta bat (5); bero zegoela (7); bero zegoen (29); bero zen (20); bero zeuden (6)

beroak bero (7); beroan bero (46); besarkada bero (13); besarkada bero bat (9); bezain bero (13); bezen bero (7); bihotz bero (6); bihotza bero (6); biziki bero (13); buru bero (10); burua bero (7); da bero (6); duen bero (6); dutxa bero (5)

eder eta bero (6); egun bero (16); egun bero batean (6); esker bero (12); esker bero beroenak (6); esku bero (5); ez hain bero (6); gau bero (8); gauza bero (15); gauza bero bat (11); gela bero (6); gero eta bero (6); giro bero (18); giro bero batean (6); giroa bero (13); giroa bero bero (7); goresmen bero (9); goresmen bero beroenak (7); haize bero (10); hotz bero (5); hotz eta bero (6); hotz ez bero (13)

jantzi bero (5); kafe bero (9); milesker bero (5)

odol bero (6); odola bero (5); omenaldi bero (15); omenaldi bero bat (10); ongi etorri bero (39); oraindik bero (10); oraino bero (5); oso bero (19); salda bero (8)

uda bero (5); udako bero (13); ur bero (22); zerbait bero (5)

agur beroa (12); ahots beroa (5); aire beroa (8); argia eta beroa (8); arnasa beroa (6); bere beroa (5); bero beroa (33)

beroa baino (5); beroa behar (7); beroa da (20); beroa dela (6); beroa egin (52); beroa egin diote (8); beroa egin zioten (16); beroa egiten (31); beroa egiten zuen (13); beroa eman (9); beroa emanez (5); beroa ematen (15); beroa eskaini (8); beroa espero (5); beroa eta hotza (7); beroa hartu (6); beroa hartzen (8); beroa iragarri (5); beroa izan (40); beroa izan zen (12); beroa izanen (11); beroa izango (16); beroa izango da (10); beroa izaten (5); beroa jasanezina (5); beroa jaso (10); beroa jaso zuen (6); beroa jasotzen (5); beroa senti (5); beroa sentitu (19); beroa sentitu zuen (6); beroa sentitzen (17); beroa sortu (6); beroa sortzen (6); beroa zegoen (7); beroa zela (6); beroa zen (34)

bezain beroa (14); bihotz beroa (6); dutxa beroa (8)

egun beroa (10); eguneko beroa (6); eguzkiaren beroa (11); esku beroa (6); esne beroa (13); ez beroa (6); gehiegizko beroa (7); giro beroa (31); hain beroa (5); haize beroa (6); harrera beroa (50); harrera beroa egin (24); harrera beroa izan (6); hats beroa (6); hotz beroa (13)

izugarrizko beroa (5); kafe beroa (5); kafesne beroa (9)

odol beroa (12); odolaren beroa (9); omenaldi beroa (23); omenaldi beroa egin (5); omenaldi beroa eskaini (5); ongi etorri beroa (26); ongietorri beroa (16); ongietorri beroa egin (6); oso beroa (15); oso beroa izan (5); oso harrera beroa (6); salda beroa (16); talde beroa (6); te beroa (6); txokolate beroa (18)

uda beroa (7); udazken beroa (5); ur beroa (38); zopa beroa (6)

baino beroago (21); ezin beroago (5); gero eta beroago (10)

bero beroak (10); beroak bero (7); buru beroak (6); eguzkiaren beroak (12); haize beroak (8); haren beroak (5); hotz beroak (10); muga beroak (6); txalo beroak (15); ur beroak (8)

bero beroan (14); beroan bero (46); giro beroan (8); zeruko alor beroan (5)

beroaren azpian (5); beroaren eraginez (13); beroaren eta hotzaren (5); beroaren gatik (5); beroaren usaina (5); haize beroaren (5); ur beroaren (15)

beroari aurre egiteko (7)

hotz beroen (6)

agurrik beroena (13); beroena egin (7); beroena egina (8); beroena izan (6); ongi etorri beroena (118); urterik beroena (8)

agiantza beroenak (19); agur beroenak (6); agurrik beroenak (9); bero beroenak (13); beroenak aita (5); beroenak aita ama (5); beroenak aitama (5); beroenak bi (7); beroenak bikote (6); beroenak eman (8); beroenak ere (8); beroenak eskaintzen (5); beroenak espos (11); beroenak espos berrieri (9); beroenak eta (17); beroenak familia (14); beroenak familia guziari (9); beroenak familiari (6); beroenak guzieri (8); beroenak haren (14); beroenak horien (7); beroenak onhar (5); desira beroenak (5); dolumin beroenak (74); dolumin beroenak familia (7); dolumin beroenak haren (10); esker bero beroenak (6); esker beroenak (34); eskerrik beroenak (53); eta agiantza beroenak (5); eta agurrik beroenak (5); eta goresmen beroenak (18); goraintzi beroenak (5); goresmen bero beroenak (7); goresmen beroenak (106); goresmen beroenak bi (6); goresmen beroenak espos (9); goresmen beroenak eta (5); goresmen beroenak familia (6); gure agiantza beroenak (5); gure dolumin beroenak (42); gure esker beroenak (7); gure goresmen beroenak (18); konplimendu beroenak (5); nire eskerrik beroenak (6); zorion beroenak (11); zorionik beroenak (9)

egun beroetan (7)

txalo beroez (5)

odol beroko (10); ur beroko (5)

odol berokoak (6)

berorik ez (10); berorik gabe (5); ez berorik (7); suaren berorik (5)

eguzki berotan (6); ur berotan (16)

bihotz beroz (5); gogo beroz (22); ur beroz (5)


beroagotu, beroago(tu), beroagotzen da/du ad beroago bihurtu.

Arian-arian kitzikatuz eta beroagotuz joan ginen eta halako batean izeba oihuskak egiten hasi zen, txikiak eta jarraikorrak, luzaro samar.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 73. orr.

Baina horrek ahoa are lehor eta beroagotu besterik ez zidan egiten.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 32. orr.


beroaldi 1 iz norbait edo zerbait bero dagoen edo berotzen den aldia. ant hotzaldi.

Lehen ere beti izan dira Lurraren hotzaldi eta beroaldiak.  Herria   2005-09-15

Beroaldia iragarri du Euskalmetek Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan.  Berria - Euskal Herria   2004-07-22

Neguaren bihotzean ez zen ongi ikusia beroaldia eta hegoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 24. orr.

Unibertsoaren hastapeneko beroaldian jaio eta berehalaxe itzaliak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 64. orr.

Saguzar emeak ahalmena izaten du hazi hori gordetzeko eta hurrengo udaberrian geratzen da ernaldurik, beroaldiak intsektuak ugaritzen dituenean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 106. orr.

Beroaldiaren ondorioak bereziki larriak izan ziren Frantzian.  Berria - Harian   2005-06-18

2003an hamabost lagun zendu ziren Hego Euskal Herrian beroaldiaren ondorioz.  Berria - Harian   2005-06-18

-Barkadazu, laztana, beroaldi bat izan da.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 248. orr.

Alkatearen beroaldi baten ondorio baino ez da izan dekretua.  Berria - Euskal Herria   2004-08-11

Beroaldi hark sukar eldarniotsu baten eragina egin zidan.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 16. orr.

Egun pare bat utzi zuen pasatzen ekin aurretik, beroaldia baretu arte hain zuzen, kirtenkeriaren bat ez egiteko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 127. orr.

Nire beroaldia hain zen handia, non jarleku bigun hartan bertan korritu bainintzen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 92. orr.

Baretu beroaldi hori, itzali zeure haserre-sua!  Elizen arteko biblia   Sal 85,4

Poesia beroaldi bat da, eta narratiba txindurri baten lan luzea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 31. orr.

1908ko apirilean, urrearen beroaldian, AEBetako Death Valleyko herrixka batean [...] gizon bat urkatu zuten telegrafo zutoinetik, lapurreta batean, hordi handi, beste gizon bat hil zuelako.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 96. orr.

Burtsaren atzoko beroaldiak ere oinarrizko azalpen handirik ez dauka.  Berria - Ekonomia   2004-10-20

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Orain 1100 urte-edo, Erdi Aroan, beroaldi ttiki bat izan genuen bezala, orain 400 urte inguru, izotz-aro ttiki bat izan genuen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 60. orr.

Kristautasunaren aurkako beroaldi handienean jakobinoen lehendakari aukeratu zuten Cloots.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 110. orr.

Beroaldi sutsua noiznahi arrimatu ohi da, batez ere hegoaldiren bat sortzen bada.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 264. orr.

Lantza beherantz, ekin zion aurreneko fraideari; eta halako beroaldi bizian ekin ere, fraideak nahita bere burua lurrera bota ez balu, nahi ezik beharko zuen lurrera erauzia.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 38. orr.

Andresen beroaldi humanitarioa gehiagora joango zatekeen, haren gogoan jokatzen zuten eraginengatik izan ez balitz.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 74. orr.

Kantika hau ez da beroaldi panteistak edo gaztaroko erromantizismoak eragina. esaldi zati batzuk, beroaldi erretoriko batzuk, bat-bateko arrengurak, zenbait esperantza duda-mudazko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 93. orr.

Halako beroaldi bat sentitu zuen bularretik gora.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 318. orr.

Udako beroaldiak harreman serioari egin zion bide, eta denboraz neskaren gurasoek ameto eman zioten herriko mutilari.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 19. orr.

Legez salduta beroaldi polita ekarriko zioan nornahiren patrikari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 386. orr.

Eztabaida asko izan genituen, eta elkarrekiko beroaldiren bat ere bai.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 86. orr.

Iraulka eta atzaparka, beroaldi antzeko batera iritsiko da emakumea, eta azkenean bera higuinarazi baino ez du egiten.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 17. orr.

Bat-bateko beroaldi sukartsu haiek.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 90. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ura biziki garrantzitsua da beroaldi kasuetan.  Berria - Euskal Herria   2004-08-10

· Hilekoa izaten nuen lau bat hilean behin, sexu beroaldi labur baten ondo-ondoan, dagokien izenez izenda ditzagun gauzak.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 38. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beroaldiari aurre egiteko (10); udako beroaldiak (3); udako beroaldian (3)


beroalditxo iz beroaldi txikia.

Fronte beroaren eta hotzaren tarteko beroalditxoa, hego-haizetan gauzatzen dena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 371. orr.

Lila edo amañilili lora horiek, sasoi inguru honetako beroalditxoari esker loratzen eta zabaltzen omen dira: panpoxa-panpoxa azaltzen dira amañililiok.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 146. orr.


beroarazi, beroaraz, beroarazten du ad berotzera behartu.

Gaitzeko muntadurak behar dira, ehun miliun gradotaraino beroaraziz delako atomoak.  Herria   2005-07-07

Orduan San Frantziskok segituan ura beroarazi zuen usain gozozko belar ugarirekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 990. orr.

Ontzitara bat esne beroarazi zion, bezperako ogi zerra zenbait xigortu eta arteki xafla frijitu berriak amultsuki hedatu ogi zerren gainean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 40. orr.

Berdintzen zirelarik bi pilotari andanak, nola baitziren sos jokatzaileak, oihu egiten zuen xaxariak jendea beroarazteko jokatzeari buruz: "Kintzez berdin! Trebesa libro!".  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 19. orr.

30 bat lagunek ikusgarri bat eskaini digute, bazter guziak beroaraziz, esku zartekin eta atabalekin erritmoan sarraraziz.  Herria   2004-05-20


berobako izlag berorik gabekoa.

Urriak eta berobakoak izaten dira larunbatetako bere egunonak.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 40. orr.


berodun izlag (izen baten eskuinean) beroko.

Murruen xukarazteko aire berodun tresna batekin.  Herria   2003-01-28

Negutik uda parterako bide honetan, ez da harritzekoa horrela portatzea eguraldia, apur bat berotu orduko, aire berodun haize-begi zirimolatsuak aise osatzen baitira, eta goi aldeetan hotz apur bat pilatu orduko... ekaitzetarako joera!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 203. orr.


beroegitu, beroegi, beroegitzen du ad gehiegi berotu.

Gero iguzkiak gaina hartu ere du eguerditik aratsalderat, nahiz beroegitu gabe.  Herria   2001-09-13


berogailu 1 iz berotzeko gailua.

Goizean goiz jaiki eta berogailua pizten nuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 231. orr.

Berogailua ez dabil.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 94. orr.

Ez nintzen berogailua martxan jartzeko gai izan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 67. orr.

Berogailuak egunak daramatza piztuta, eta gela kez beteta dago.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 73. orr.

Gutuna berogailuaren labean erreko duela esan du.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 298. orr.

Gure aitak geletan berogailuak jarrarazi zituen erradiadoreek funtzionatzen ez zutelako.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 211. orr.

Berogailuaren ondora joan nintzen jesartzera.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 260. orr.

Eskerrak minibusean berogailua indartsu dabilen.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 27. orr.

Berogailuetako gasolioaren kontsumoak behera egitea espero da.  Berria - Ekonomia   2004-11-17

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Kanpinerako gailuen denda batean berogailu elektriko bat, gas-sukalde txiki bat eta aluminiozko eltze bat erosten ditu.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 271. orr.

Lokalaren erdian metalezko berogailu zaharra, tximinia-tutu luzekoa, sabairainokoa.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 39. orr.

Ura sentitu zen borborka leiho ondoko portzelanazko bi berogailuetan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 172. orr.

Berogailu zentrala askoz nahiago dut nik, eta ez dut uste bakarra naizenik horretan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 73. orr.

Chiffonierraren aldamenean berogailu eramangarri bat zegoen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 15. orr.

Bizpahiru andre erostari zeuden beti berogailu itzaliaren aurrean paraturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 357. orr.

Infragorriko berogailu txikia esku artean hartuta.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 134. orr.

Alpakazko berogailuaren gainean jartzen zituen esku urdinduak, hatzak berotzeko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 204. orr.

Mona gasezko berogailuaren aurrean zegoen eserita, egunkari bat irakurtzen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 113. orr.

Marmita bat ere erosi genuen, eta petroliozko berogailu bat, mozteko ohol bat, eta aizto bat.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 22. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Etxe korear tradizionaletan, berogailu sistema hau erabiltzen dute: kanpoan ipinitako labe bat; han ikatz-adreiluak erretzen dira, eta ke beroa gelaren azpitik igarotzen da.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 30. orr.

berogailu-erradiadorearen kontra egundoko kopetakoa hartu zuen.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 95. orr.

Berogailu-hodiek noizbehinka sortarazitako zaratak eta burrundak baino ez zuten isiltasuna urratzen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 442. orr.

Pomeisl andrearen berogailu-babes zetaz brodatua.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 69. orr.

Roca sendiak berogailu denda ireki zuen 1917an Gavan.  Berria - Ekonomia   2006-03-22

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Anne ur-berogailutik ura ateratzen, Margot ontziaren bila, denak lanean!  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 338. orr.

Ellenek arropa bustia fardel batetik atera eta sukaldean lehortzen jarri zuen, gas-berogailuaren ondoan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 299. orr.

Egur-berogailuan ura berotzeko eta balde handi haiekin eskailerak igotzeko.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 171. orr.

Kolegioan gelatxo bat zuen, ikatz-berogailu batez hornitua.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 160. orr.

Argitaletxean denbora luzean adreilu-berogailuak egon ziren, berokuntzak, gerra zela-eta, funtzionatzen ez zuelako.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 201. orr.

Zerbitzu-mahaiko bi plater-berogailuak piztean, jerez beroaren, kremaren eta otarrainaren usaina hedatu zen jantokian zehar.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 52. orr.

Ura berotzeko hornigaietan erabiltzen den murgil-berogailuan, tenperatura-sentsore batek korrontea itzaltzen du tenperaturak maila jakin bat gainditzen duenean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 195. orr.

5 irud/hed

Gero metro geltokira abiatu nintzen, etsita, jakaren hegalak tinkatzea nahikoa berogailu ez zela etxeorratzen artean sartzen zen haizearen kontra.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 52. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berogailua pizten (5); berogailua piztu (8); berogailuaren aurrean (4); berogailuaren inguruan (4); berogailuaren ondoan (9); berogailuaren ondora (3); berogailurik gabe (3)


berogarri 1 izond berotzen duena.

Hotzago eta zakarrago jotzen du haizeak: estuago lotu behar longain berogarria!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 323. orr.

Zeremonia berogarri baten ondotik, bazkaltzea zuten orok mendiko aire bixian.  Herria   2001-09-13

Gogora etorri zitzaion arratseko argitasun berogarrian izaniko elkarrizketa atsegin eta mamitsua.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 528. orr.

Artilezko soineko berogarri polit batez jantzita.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 33. orr.

2 (-en atzizkiaren eskuinean, izen gisa)

Tema gogorrean ni, amore eman zuen hondarrean, bere patrika ximurren berogarri eta nire kontzientziaren lasaigarri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 119. orr.

• 3 iz berotzen duen gauza.

Bere gorputz hilkorra estaltzeko behar zituen berogarriak ere jaso zituen Txitxikovek agiriekin batera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 530. orr.

Ez zieten estalki edo berogarririk eman nahi izan, nahiz eta sasoi hartan hotz handia izan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 473. orr.

-Ondo zagoz, Harry? -esan zion buru-berogarria kenduta hitz egin ahal izateko-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 170. orr.

Indianoa ohituta zegoen neskak aise errenditzera, dirua berogarri ezin hobea baita bakartien ohetarako.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 99. orr.

Sedazko oihal fin-fin landurik, marta-larruzko esku-berogarri bat, lau belaunalditako sitsek joa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 36. orr.

Mahaiko kolpetxoak bat-batean indartu ziren, bihotz-berogarri, eta gero denak batera isildu.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 301. orr.

4 berogailua.

Herriko Etxeak jakinarazten du negu huntan beren etxetako berogarriaren egurra nahi duenak behar duela bere izena eman abendoaren leheneko.  Herria   2001-11-15

Harryk mahaian, te-berogarriaren azpian, zegoen paper-zati bat hartu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 129. orr.


berogune iz gune beroa.

Interregno [...]: Herrialde monarkiko bat tronuko kuxinaren berogune batek gobernatzen duen epea.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 155. orr.

Berogunea hozten uzteko esperimentua maiz egin izan da, baina emaitza kaxkarrak izan ditu, pertsona baliotsu askok baitute hura berriro berotzeko irrika arduratsua.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 155. orr.


berokeria iz berotasun gaitzesgarria.

-Ez dute gehiago ez goserik ez egarririk pairatuko, eta eguzkiak edo ezein berokeriak ez ditu trabatuko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 239. orr.

Erromak ordea, jainkozko irudipen eta berokeria mistiko haiei guziei kontzeko harresiak ipini zituen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 276. orr.

Kalte handirik ez da, aho berokeria horiek ni bezalako baten belarriak baino entzuten ez baditu.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 224. orr.

Lafitte sutan zen, soberasko zenbait aldiz, gauza onen artean buru-berokeria batzu ere bai.  Herria   2001-08-09

Euskal-Herriak behar ditu gazte suhar eta ahaldunak, gaur beren aintzinekoekin biharko herria eraiki dezaketenak, aski garbi eta sendoak buru-berokerian erori, bizi-legea desegin eta arima galdu gabe bizitzeko.  Herria   2001-07-12


beroketa 1 iz berotzea. ik berokuntza.

Tenperaturen emendioa eta lurraren beroketa.  Herria   2005-04-28

Lurraren beroketaren lehen eragin handiak Artikoan ikusiko ditugula.  Berria - Gaiak   2004-11-11

Klimaren beroketa salatzeko, Baionako Esso gasolindegia plastiko beltzez itxi du ABk.  Berria - Euskal Herria   2004-04-04

Are harrigarriagoa da 2005eko beroketa, El Niño fenomenorik egon ez delako.  Berria - Gaiak   2006-01-26

Merkatu librearen sostengatzaile sutsua da Jiangen taldea, eta estuki lotuta agertzen da ustelkeriarekin, gizarte desoreka gero eta handiagoekin zein ekonomiaren gehiegizko beroketarekin. Beroketa azkarra 1975. urtetik aurrera gertatu dela dio Goddard Institutuak.  Berria - Mundua   2004-09-16

Beroketa labur bat egin ondoan, berehala hasi ziren jokaldiak errepikatzen, oren batez. Lekukoek esan zutenez, leherketa handi bat izan zen barruan; itxuraz beroketa galdaretako batean.  Berria - Kirola   2006-04-22

Beroketa-sistemako hodi bat pitzatu zuten sartzerakoan, eta urak hartu zituen bazter guztiak.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 84. orr.

2 (kiroletan)

Egunero beroketak eta gihar-luzatze saioak egin ditut.  Berria - Kirola   2004-08-03

Sendagileek partiden atariko beroketa taula aldatzea proposatu zuten.  Berria - Kirola   2004-10-23

Talde haien martxak, baina, beroketa-saioa lagundu ohi zuen besterik gabe, trago bat hartu bitarteko aldia hartzen zuela imajinatzen dut nik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 100. orr.

Cibonak, bitartean, entrenamendu baten atarian bezala egin zuen beroketa saioa.  Berria - Kirola   2004-03-25

Toldo moduko izara erraldoi bat, eta, haren azpian, harrijasotzailea beroketa-lanetan.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 97. orr.

125 kiloko kuboarekin bi beroketa txanda egin ondoren ekin zion metro eta erdi pasatxoko harri koskorrara.  Berria - Kirola   2004-12-22

Eserita, Realeko jarraitzaile talde bat, iluntzean jokatuko den derbiaren aurreko beroketa lanetan.  Berria - Harian   2006-03-23

Beroketa ariketak egiten ari naun, futbolariak partidua hasi aurretik bezala, nolabait esateko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 60. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beroketa ariketa (3); beroketa ariketak (12); beroketa saioa (5)


beroki1 1 iz hotz egiten duenean beste jantzien gainean jartzen den jantzi luze eta beroa.

Kapela buruan sartu eta berokia jantzi zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 465. orr.

Mutilak betaurrekoak kendu zituen, sartu zituen berokiko sakelean, erantzi zuen berokia, txukun-txukun hesian zintzilik utzi, eta erasoari ekin zion.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 74. orr.

Berokiko botoiak askatu zituen eta poltsa mostradore gainean utzi zuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 166. orr.

Lehenbizi gabardina erantzi eta Edithi berokia kentzen lagundu zion.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 82. orr.

Berokiaren lepoa jaso, eta txanoa beheratu nuen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 125. orr.

Elurra ariko zuen berriz ere, zurituak baitzekartzan kapela eta berokiaren gainaldea.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 82. orr.

Bere esku iletsu orinez betea nire belaunetik erretiratu eta berokiaren barneko patrikara eraman zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 291. orr.

Auzitegiak tartean egonik, jendeak nahiago izaten duelako berokiaren barrenak gora bildu eta ospa egin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 191. orr.

Keinu leun eta zehatzekin lagundu dio emakumeari berokia eranzten.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 181. orr.

Nola irten zaitezke beroki batekin eguzki galdatan?  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 256. orr.

Adi-adi begiratzen zion, hark beroki azpian zeukan arma hiltzailean pentsatuz.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 58. orr.

Stanislaus Dembak arma bat zeukan gordeta berokiaren azpian.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 57. orr.

Beroki barruan sartu zion mutikoari lepokoa.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 60. orr.

Jantzi arruntak zituzten, praka eta alkandora urdinak zeramatzaten, eta, beroki gisa, jaka ajatu bat, errauts kolorea.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 128. orr.

-Baditut bi beroki armairuan, baina beste erosoago bat atzeman nahi nuke nonbait!  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 212. orr.

Berokiak, kapelak eta bufandak esekitokietatik dingilizka.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 407. orr.

Holako iturriak darion uretik goxoan edan ditake hurupaka eta nornahik kausi dezake hor bere gogo-bihotzendako argi, beroki eta hazkurri.  Herria   2004-03-18

Maleta bat hartua zuen berokien esekitokitik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 129. orr.

Hemen berokien armairua; han sofa-ohea.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 48. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Soinean daraman Burberrys beroki dotoreak ondo estaltzen baitio gorputza.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 35. orr.

Atari ilun, bi orrikoaren aurrean, atezain uniformatu sendo-sendoa zegoen zutik, beroki luze, hondar-koloreko bat soinean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 48. orr.

Armairutik beroki grisa atera nuen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 118. orr.

Zer gerta ere, pintatzailearen eta modeloaren atzetik joan zen Viktor, pistola beroki handiko barren poltsikoan gordea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 152. orr.

Jantz ezazu beroki arrunt bat... orain herritar xehea zara.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 513. orr.

Eskuak beroki listuaren poltsikoetan hondoraturik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 481. orr.

Beroki labur urdina zeraman soinean eta maltzurra ematen zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 443. orr.

Ehizako berokia, zorroa, botak, galtzerdiak, ehizako kapa, azpiko galtza luzeak, errepikaziozko eskopeta.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 141. orr.

Selifan moztaka zen eta ahari-larruzko beroki luze batez jantzirik zegoen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 21. orr.

Bi gizon zeuden atarian, larruzko beroki beltzak jantzita.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 92. orr.

Mahukarik gabeko soineko ugari, eta baita artilezko eta satenezko berokiak ere.  Berria - Kultura   2004-07-17

Oihal latzezko beroki lodi batean bilduriko irudi bat agertu zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 70. orr.

Oihal merkeko beroki zahar hura.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 38. orr.

Neska ilehori hortz luze bat, izokin-koloreko beroki batean bildurik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 50. orr.

Egongelan emakume txiki aurpegi biribil bat zegoen, igarabazko kapela biribil bat eta igarabazko beroki bat jantzirik zituena.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 440. orr.

Gabardina bat, udararako beroki bat, negurako beroki bat, bi sonbreiru, 2 txano.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 65. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Jantzitegian, zabal-zabalik baitzegoen, beroki-esekigailuak baino ez ziren ageri.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 159. orr.

Matson jaunaren beroki-mahukako botoi-zuloetako bat Cook andrearen mintza-tutuan katigatu zen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 246. orr.

· Ez nuen egundaino ikusi arlekin-beroki egokiagorik.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 135. orr.

Estimu handitan daukat, beti nekazari-beroki arruntez jantzirik badago ere.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 512. orr.

4 berokian ipar beroan.

Aise hobe du etxen egonik, berokian.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 27. orr.

Atsalaskaria ere bazen arratsaldea berokian bururatzeko.  Herria   2001-02-01

Ez balinbaduzie idaiarik gogoratu besta egiteko, jakin zazue lekuak badirela oraino berokian egoiteko.  Herria   2004-12-30

5 buru-beroki

Amazteak ez ditik erabiltzen gure emakumeek jantzi ohi dituzten buruzapiak, txano alemaniarra eraman ohi dik, alemaniarrek bezala, zera, badakik, buru-beroki horietako bat, horrela esaten ziotek haiek, buru-berokia.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 422. orr.

Beraiek buru-berokiak leporaino sartuak dituzte, begiak bakar-bakarrik agerian, eta ez dute ezer entzun bi gizonek traktore txikia metro eskas batzuetara arrankatu duten arte.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 148. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahari larruzko beroki (5); beroki azpian (10); beroki azpitik (3); beroki beltz (9); beroki beltza (4); beroki gris (4); beroki handi (4); beroki lodi (3); beroki luze (6); beroki luzea (5); beroki marroi (3); beroki urdin (4); beroki zahar (5); buru beroki (3); kapela eta beroki (3); larruzko beroki (23); larruzko beroki bat (10); oihal latzezko beroki (7)

berokia erantzi (5); berokia eta kapela (3); berokia hartu (10); berokia jantzi (10); berokia jantzi zuen (6); berokia janzten (6); berokia janzten lagundu (3); berokia kendu (5); berokia kentzen (4); berokia soinean (4); berokia utzi (3); kapela eta berokia (5); larruzko berokia (10)

berokiak jantzi (3)

berokian bilduta (3)

larruzko berokiarekin (3)

berokiaren azpian (8); larruzko berokiaren (3)

berokirik gabe (4)


beroki2 1 adlag berotasunez.

Haurren burasoek eskertzen dituzte beroki parte hartu duten lagun guziak, bai eta laguntza egileak.  Herria   2005-07-14

Entzule oste gotorrak, beroki ditu txalotu.  Herria   2001-07-26

Oroituz han zein ederki eta beroki hartua izan zen Aita Saindua 1995ean.  Herria   2005-04-14

Bestaberri iragan da serioski, ederki eta beroki; ba Lekornen eta Makean.  Herria   2003-06-26

Esku osoa eman banio bezain beroki estutu zizkidan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 174. orr.

Gudukatu aitzin, gizonek bazuten beren barnearen beroki sentitzeko eta bihotzaren altxatzeko beharra.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 199. orr.

Udaberria heldu, eta bere entseiu eta ahalegin haiek berretzen eta emendatzen zituela eta haietan beroki eta doblatuki enplegatzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 203. orr.

Hain zuzen heldu zaio horma edo izotz garaia eta leizetan gordetzen da, han beroki egoiten.  Herria   2003-01-14

2 bero.

-Amaia jaiki eta beroki bezti zaitez; Keller uhartearen ekialdetik argi gune gorri bat ikusten da!  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 76. orr.

Egunez egun biltzarrera jin ginen, ahal bezain beroki beztiturik.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 105. orr.

Beren bisita biharamunean, beroki jantzirik, soineko marratuekin, ondar gauaren pasatzera jin ziren block-era.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 49. orr.

Hiru ohe-estaia igan behar ziren eta gero ez sobera fite jautsi, goizean, baina beroki nintzen, behar nituen manta guziekin.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 59. orr.

Erraiten da han, bakoitza bere ari zela, bakoitzak moldatu behar zuela ukaiten ahal zuena baino gehiago jatera edo berokiago beztitzera, han ez zela lagunik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 139. orr.


berokuntza 1 iz berotzea; berotze sistema. ik beroketa.

Hidraulikako adituak badaki balioesten gorputzak fluidoak zirkularazteko eta kontserbatzeko dituen sistema burutsuak, eta berokuntza- eta eguraste-sistemetako aholkulariari miresgarri gertatzen zaizkio sudurraren eraginkortasuna eta ekonomia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 47. orr.

Etxeetako berokuntzan ez da petroliorik erabiliko 2020. urterako.  Berria - Harian   2006-02-18

Enplegu bulegoan segituan postu bat eman zioten berokuntzako galdarak mantentzeko lanetan.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 41. orr.

Ordutegia labur eta irrazionala zen; argiztapena eskasa; aurkibideetan desordena nagusi; neguan, inolako berokuntzarik ez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 235. orr.

Enplegu bulegoan segituan postu bat eman zioten berokuntzako galdarak mantentzeko lanetan.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 41. orr.

Etxeko sukaldeetan eta berokuntzarako erabiltzen diren suek osasun arazo larriak eragiten dituztela ohartarazi du Osasunerako Mundu Erakundeak.  Berria - Gaiak   2006-05-09

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Labe baten edo berokuntza zentral baten termostatoa erraz egokitzen da, baina gizakien termostatoan ez dago eskua sartzerik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 265. orr.

Jantzirik, etxerik eta berokuntza artifizialik ez zen garaietan, 21 °C inguruko batez besteko tenperatura zuten eskualdeetan sortu ziren lehenengo zibilizazioak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 74. orr.

Han inguruko kafetegi batean eseri nintzen, beirazko aterpea eta izpi infragorrizko berokuntza zeuzkan batean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 156. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Hura bezalako itsasontzi baten makina-aretoak lantegi ongi antolatu baten neurria dauka, batez ere diesel-motor handientzako egokitua, gehi argindar, ur-berokuntza eta aireztapen-instalazioak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 128. orr.


beroni ik berau.

berontzi iz berotzeko ontzia.

Handik ordu baten buruan bereratu zenean eta ohe kantoian odol putzu batean ito haragi puska gorriz erditara bete berontzia ikusi zuenean, konturatu zen egiazki hilortegin zuela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 94. orr.


berope
1 beropean beroaren azpian.

Leihoetako zirrikituetatik argi-xafla bat sartzen zen; herrian erabateko isiltasuna zen nagusi; dena lozorroan zegoen eguzkiaren beropean.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 217. orr.


berori 1 erak hori bera.

Eta galdera berori egin zioten elkarri hiru lagun haiek larunbat gau hartan.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 60. orr.

Idazki berorretan esaten zenez, profeta, goi-agerpenaren eraginez, lagun batzuei oihal-etxola eta kutxa eramateko agindu eta mendira joan zen.  Elizen arteko biblia   2 M 2,4

Kontsonante beroriek thailanderaz linguistikoki erabiltzen dira eta hiztunek nahita ahoskatzen dituzte eta arazorik gabe hautematen.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 46. orr.

Hirugarrenean arkitektura irudiak agertzen ziren negatiboan, irudi berorien argazkiak tartekaturik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 146. orr.

Gizasemearen hazia eta emakumearen obuluak kondizio berorietan jarritakoan, derrepentean gertatzen da ernalketa.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 26. orr.

Honi erantzun diezaiokegu esanez quark-ak Gell-Mann zeritzan batek asmatu zituela 1964an, quark izen hori berori barne.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 64. orr.

Xenofobia fanatikozko piztualdien erritmo hori berori bereiz daiteke Txinan, Ekialde Urruneko Zibilizazioaren historiaren epilogoan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 20. orr.

Irudi orok konnotazio asko bideratzen du, kode batzuen jokoaren arabera (kode horiek beroriek aldi berean ideologia baten mende daudelarik).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 191. orr.

Termino tekniko horien berorien ondorengo degradazioa aztertzen da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 448. orr.

Grinen askapena grina horietatik berorietatik soilik egin daitekeen bezala, norbera den horren ezagutza norberak daukan ezagutzatik soilik egin daiteke.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 15. orr.

2 (pertsonez, izenordain gisa)

Eta, aitor dut, ez naiz beroriekin joan. Itzul iezadazu ene emazte Mikal, ehun filistear zakil-mutur eman bainituen berori emazte hartzeko.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 164. orr.

Horrela jarraitzen uzten badiogu, guztiek sinetsiko dute berorrengan.  Elizen arteko biblia   Jn 11,48

Eskolastikoen asmaketei zor dizkiegu merkataritzaren suntsipenak ekarritako zoritxar guztiak, eta printzeen askonahiari berorien boterearen eskumenetik at jartzen duen gauza bat ezartzea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 58. orr.

Eta berorien bi alabak, bukatzeko, Itziar eta Amélie nire bi izeba txikiak, oraindik ezkongai.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 119. orr.

Zazpi edo bederatzi gizonezko, berorietatik hiru hordiaren hordiz ia erabat baldituak, igogailutik narraska etxeratu behar izan bainituen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 97. orr.

Berau egin du Jainkoak guretzat jakinduria, berorren bidez askatu gaitu bekatutik, salbatu eta bere egin.  Elizen arteko biblia   1 Ko 1,30

Eta oraindik gehiago poztu nau Titoren zoriona ikusteak, zuek guztiok biziberritua utzi baituzue berorren bihotza.  Elizen arteko biblia   2 Ko 7,13

3 (tratamendu gisa)

-Badakit zer ari den pentsatzen berori, jaun Nikolas, baina ez dut neure erabakia gibelat uzteko asmorik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 41. orr.

Oso bakarrik bizi da berori, Chasuble doktore maitea.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 78. orr.

-Berori ez al da don Roman?  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 53. orr.

-Jauna, berori kanpoan egon den bitartean, gobernadoreak foruak urratu ditu.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 182. orr.

Zer egiten du berorrek nire hotelean?  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 253. orr.

Nork ez du gu karliston artean berorren aitaren aditzerik?  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 366. orr.

-Badakit gorroto zuela berorrek, aita.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 47. orr.

-Aita, berorrek badaki ezen behin baino gehiagotan joan behar izan dudala, berorrek hala manaturik, hango eta hemengo itsas portuetarat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 43. orr.

Berori nirekin bat ez badator, ezingo dugu bidea elkarrekin egin.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 43. orr.

Zein lekutan egon da berori Ameriketan?  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 249. orr.

-Berori Espainiara sartuko bada -esan behar omen zion Olazabalek Erregeri-, aurretik Santakrutzek egin behar du gure artetik alde.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 129. orr.

Berori ere hasi behar al zaigu ezkerreko partiduen izen ona zikintzen?  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 141. orr.

Berori ez omen da inoiz joaten mezatara.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 63. orr.

Eta uretara limur baleza berori, jauna?  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 55. orr.

Dena den, ez nuen berori makilatu Jaungoikoaren ministroa delako, aurkari politikoa izateagatik baizik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 49. orr.

Zorionekoa berori, zeren oinpean hartuko baitu hartza, nola san Migel arkaingeruak dragoia.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 202. orr.

-Zorionekoa berori, latina ikasi eta hizkuntzaren gora-behera guztiak ulertzen ditu eta! -hasperen egin zuen Pepponek-.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 74. orr.

Zentza bedi berori; ez du zuhur joatea.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 56. orr.

Izan bedi ongi berori Jesu Kristo Jaunagan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 493. orr.

Uste dut, doktore maitea, paseo txiki bat emango dudala berorrekin.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 70. orr.

Esku-muinak berorrentzat nire alabak eta nire semeak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 190. orr.

Berorri mezutu beharreko berria iruditu zait.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 353. orr.

Berorren ustez, zer merezi du bere anaia hiltzen duenak, don Pedro?  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 253. orr.

4 (bestelakoez)

Zuzenbide erromatarra destainez eta arinkeriaz gaitzesten duten hainbatek ez dute berori behar adina ezagutzen.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 56. orr.

Jeanne deitu diot, Jeanne Undurein, komentutik irtendako neskari, berori ondo iruditu ala ez, eta nik agindutako bidetik ibiliko da hemendik aurrera.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 96. orr.

Berorren Gorentasunak ez luke sinetsiko zein lagun handiak garen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 252. orr.

-Berorren mesedearen oin eta eskuak musukatzen ditut.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 46. orr.

-Barka nazala berorren maiestateak!... -erantzun zuen polizi buruak zezelka, pentsamendu horixe iradoki baitzion hain zuzen ere bere buru mesfidati kezkatuak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 46. orr.

Joan eta Absalom zuen mandatariak eman didate azpian idatzitako gutuna, eta berorretan datozen proposamenak onartzeko eskatu.  Elizen arteko biblia   2 M 11,17

Imajinatzen diat zein erretratu erakutsi dizkiaten, eta heuk ere berorietatik ondoriozta dezakek zenbat maite dudan.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 112. orr.

Saiatu zuhur eta adimentsu izaten, ez ahaztu nire esanak, berorietatik ez urrundu.  Elizen arteko biblia   EsZ 4,5

Hori doktrina filosofiko bat da, eta berorretaz geroago mintzatuko naiz.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 232. orr.

Oraindik ere, noizean behin berrirakurtzen ditudanean, berorietako zenbait pasartek lehen aldi hartan bezalaxe hunkitu eta liluratzen naute.  Berria - Kultura   2004-07-15

Horretarako ez zentzua, ez eskua, ez besoa erabiltzen denez gero, berori Jainkozko ulermenarekin konparatu izan da, hori inolako bitartekorik gabe ari delako.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 44. orr.

Hobe da misterio hauek sentitzea berorietaz hitz egitea baino.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 77. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ari da berori (4); bedi berori (7); berori baita (3); berori bezalako (5); berori da (10); berori dela (3); berori egiteko (3); berori ere (10); berori eta (5); berori eta biok (3); berori ez (9); berori ez da (3); berori ikustera (3); berori izan (4); berori izango (4); berori oso (3); da berori (18); doa berori (4); du berori (5); dut berori (3); dute berori (3); eta berori (20); eta hori berori (5); hori berori (68); hori berori da (5); hori berori ere (3); horixe berori (6); litzateke berori (5)

hitz horiek beroriek (3); horiek beroriek (16)

horien berorien (3)

eta berorietan bizi (3)

horixe berorixe (3)

badaki berorrek (4); barka biezat berorrek (6); berorrek agindu (3); berorrek aipaturiko (4); berorrek badaki (10); berorrek dioen (4); berorrek esan (6); berorrek esaten (3); berorrek ez du (4); esan biezat berorrek (3); esan du berorrek (5); ez du berorrek (3); horrek berorrek (15); nahi badu berorrek (3); nahi du berorrek (11); ote zeritzokeen berorrek (3); plazer badu berorrek (3); uste du berorrek (3); zeren berorrek (4)

baldin eta berorren (3); berorren adierak (3); berorren aitak (3); berorren aitaren (3); berorren baimenarekin (7); berorren bidez (6); berorren bila (3); berorren bitartez (5); berorren esanera (3); berorren esku (4); berorren gain (3); berorren gorentasun (5); berorren gorentasun txit (5); berorren gorentasuna (3); berorren gorentasunak (9); berorren gorentasunaren (3); berorren gorentasunari (7); berorren maiestateak (6); berorren maiestatearen (4); berorren zain (3); berorren zerbitzaririk (3); horren berorren (13)

berorri eskatzen (3); horri berorri (3); nik berorri (3)


berorika 1 adlag “berori” tratamendua erabiliz.

Meza Berria eman zuenez geroztik, don Roman izaten hasi zen ordu arte Roman izan zena, eta berorika hasi nintzaion hizketan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 20. orr.

-Amak esan dit etxeko errenta pagatzeko dirurik ez du-eta, ea egingo dion mesede... -hasi zitzaion Juana Bixenta, berorika eta urduri, indianoari.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 98. orr.

Apaizari umetan osaba Xabier deitzen genion, berak hala eskatuta, baina helduentzat Don Javier izango zen beti, berorika hitz egiten zioten, baita haserretzen zirenean ere.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 92. orr.

Klara "berorika" mintzatzen zaio eta bere egitasmoan sendotzeko eta proiektuan aurrera egitera animatzeko idazten dio.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1173. orr.

Harritu nintzen, halaber, ez zitzaiolako aitari berorika ari, ohi bezala, baina zuka.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 194. orr.

-Ez zaik iruditzen berorika hitz egite hori... gu bezalako bi libertariorentzat...  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 25. orr.

Jaunka, zuka nahiz berorika.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 71. orr.

Natalinak oker erabiltzen zituen aditz erregimenak eta orain zuka orain berorika egiten zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 49. orr.

2 berorikako izlag

Klaudio erregearen "gu" maiestatikoa ere gorde dugu, eta berorikako tratamenduaz ere baliatu gara hala zegokionean.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 13. orr.


berotasun 1 iz beroa denaren nolakotasuna.

Berotasunik ere ez dugu ikusten, ez hotzik begiekin atzematen ahal.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 49. orr.

Suaren berotasun izugarriagatik ezin zenez lapikoei eragitera hurbildu, [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1059. orr.

Kosmoseko objektuen berotasuna erradiazio infragorrian hedatzen da.  Berria - Gaiak   2004-10-21

Kriseiluko sugarraren berotasuna sumatu nuen masailen parean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 160. orr.

Pariseko asfaltuaren berotasuna udako eguzkiak kiskaltzen duenean.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 116. orr.

Tenperatura igo ahala, aireak ur-lurrun gehiago behar du asetzeko; beraz, berotasuna eta hezetasuna, biak gehitu behar zaizkio giro-tenperatura normalean arnasturiko aireari.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 131. orr.

Berehalakoan sumatzen dut, oihalaren tartetik, nire izterraren berotasuna.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 169. orr.

Izaren arteko berotasunean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 178. orr.

Oraintxe ere animalia asko sortzen da lurretik, euriek eta eguzkiaren berotasunak eraginda.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 353. orr.

Hiri hartarik 9.000 metra goratan aurdiki zen orduan uranium bonba, bere suan oro erretzen zituela eta 70.000 jende suntsitzen, 5.000 graduko berotasunean.  Herria   2005-08-11

Korridorera atera zirenean Amianoren alaba besarkatu zuen, gero berari ere harrigarria gertatu zitzaion berotasunaz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 15. orr.

Berotasunez agurtu ninduen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 36. orr.

Berotasun handirik gabeko txalo banaka batzuk entzun ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 79. orr.

Horren ondotik, berotasunezko hitzak zuzendu zizkion: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 248. orr.

-Bai, jakina -erantzun nuen, batere berotasunik gabe.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 204. orr.

Sarak berotasun hura eskertzen zion Sergiori, eta ez zuen besterik behar.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 57. orr.

Zaleen berotasunaren premia izango du taldeak.  Berria - Kirola   2004-04-17

Nahiago dut instrumentuen berotasuna, soinu elektronikoa baino.  Berria - Kultura   2006-05-04

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Berotasun leuna nabaritu zuen masailetan.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 111. orr.

Berotasun handirik gabe ihardetsi zioten nire agurrari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 134. orr.

Berotasun bizia eskuineko izterrean.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 181. orr.

Langileak, erdi biluzirik, kanpoko berotasun ikaragarrian eta trafikoaren kutsadura zarratatsuan ari ziren lanean.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 164. orr.

Aitaz gogoratu orduko zainetan gora igotzen zitzaion berotasun kiskalgarri hura ez zen, ordea, aitarenganako errukiak sortua.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 122. orr.

Halako berotasun gozo bat igo zitzaion aurpegira, eta bere senetik aterata geratu zen; unetxo bat baino ez zen izan..  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 585. orr.

3 (hitz elkartuetan, lehen osagai gisa)

Sistema bera hiri handiek sortzen duten «berotasun uharteetan» inspiratutakoa dela adierazi du Breningek.  Berria - Gaiak   2004-08-11

Urruntasun hark bazuen, halatan, hurbiltasun eta berotasun puntu bat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 81. orr.

Berotasun bolada etorri zitzaion, errekako haizea taberna barruan jotzen balego bezala.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 146. orr.

Neska ederra, bai horixe, pentsatu nuen berotasun bafada bat gorputz osoa goiti-beheratzen sentitzen nuen bitartean.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 95. orr.

4 (hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa)

Anaiarteko harremanen giza berotasuna.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 536. orr.

Gogo txarrez egiten dut lana, zalantzaz, damuz eta giza berotasun eskasez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 254. orr.

Barne-berotasunak eta adiskidetasun-gogoak gorantz bultzatzen dute.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 21. orr.

Gutxika-gutxika gorputz-berotasuna galduz zihoan, eta azkena gero eta gertuago zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 250. orr.

Ikasliburua bera ergelkeria hutsa zen, liburu frantses batzuetatik puskak hartuz egina, argitasunik eta gogo-berotasunik gabe idatzia.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 55. orr.

Ez nuen gogo-berotasun gehiegi jarri nahi, baina ez nuen ezta ere axolagabekeria transmititu behar.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 32. orr.

Hark, isekak gutxietsiz, eskerrak ematen zizkion Jainkoari bihotz-berotasun handiz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 505. orr.

Hotzaren pedagogia ezartzen da sexu-berotasunaren aurkako erremedio gisa.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 39. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berotasun bera (3); berotasun guztia (4); berotasun handia (4); berotasun handirik (4); berotasun handiz (8); berotasun hori (10); berotasun hura (7); bihotz berotasun (8); halako berotasun (9); halako berotasun bat (6)

berotasuna eman (5); berotasuna ematen (5); berotasuna ere (3); berotasuna eta (15); berotasuna jaso (3); berotasuna sentitu (4); bihotz berotasuna (4); elkartasuna eta berotasuna (4); eta berotasuna (20); haren berotasuna (3); zaleen berotasuna (5); zuen berotasuna (3)

berotasunak eraginda (3)

batere berotasunik gabe (3); berotasunik gabe (7)


berote iz bero bolada.

Zaharrak udaminean: Jasan dugun berote haundiak ondorio txarrak ukan ditu.  Herria   2003-09-04

Zonbat jende hil diren orotarat Frantzian holako beroteari ezin ihardokiz, bada hortaz eztabada frango.  Herria   2003-09-04

Uda huntako beroteak makur frango egin du.  Herria   2003-09-04


berotegi 1 iz gai plastikozko aterpea, askotan artifizialki berotua, neguan landareak babesteko edo leku beroetako landareak lantzeko erabiltzen dena.

Berotegiak 288 metro koadro dauzka eta landareak -baita fitopatogenoak ere segurtasunarekin manipulatzeko aukera ematen du.  Berria - Euskal Herria   2004-07-02

Asteazken arratsaldean Herbologiako azterketa, berotegietan, eguzki-galdatan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 258. orr.

Berotegiko loreak ziruditen, beirateen atzean gorritzen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 343. orr.

Haien begiak maltzurkeriarik gabeko lore ederrak izaten dira, berotegiko loreak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 91. orr.

Baratzea zeharkatu eta berotegietara abiatu ziren, han baitzeuden landare magikoak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 78. orr.

Jardinean zegok ehortzia, berotegiaren ondoan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 100. orr.

Argudin karrikako berotegi munizipalak.  Herria   2002-07-18

Segurtasun biologikorako berotegia inauguratu dute Arkautin.  Berria - Euskal Herria   2004-07-02

Berotegi gasak %60 eta %70 artean gutxitu beharko lirateke, klima aldaketa gelditu ahal izateko.  Berria - Harian   2005-02-16

Kyotoko Itunak Lurraren berotzea moteldu nahi du, berotegi gasen isurketa murriztuz.  Berria - Gaiak   2006-01-12

2 berotegi efektu

Zabalgarbik berotegi efektua gutxituko du.  Berria - Euskal Herria   2004-01-06

Berotegi efektua eragiten duten gasak %60 eta %70 artean murriztu beharko lirateke klima aldaketa gelditu ahal izateko.  Berria - Harian   2005-02-16

Berotegi efektua sortzen duten gas kutsagarrien ondorioz.  Berria - Gaiak   2004-08-19

EBk proposamenak aurkeztu ditu berotegi efektua murrizteko .  Berria - Gaiak   2004-03-03

Garraioak berotegi-efektuan duen eragina gutxitzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-06-24

Berotegi efektuaren eraginez, baina, glaziarrak urtzen ari dira eta ur geza isurtzen da itsasora.  Berria - Gaiak   2004-09-17

Berotegi-efektuko gasen emisioak murriztera edo ozono-geruzaren suntsitze prozesuari aurka egitera begira.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 29. orr.

2002. urtetik 2003. urtera, %8 handitu da garraio sektoreak atmosferara botatzen duen berotegi efektuko gasen kopurua.  Berria - Euskal Herria   2004-10-15

Europako Batzordeak berotegi efektuko sei gasen isurketen hazkundea eten nahi du hasieran eta, epe luzeagoan, isurketak murriztu.  Berria - Ekonomia   2004-11-27

Guztira, berotegi efektuko 4,8 milioi gas tona isuri zituen.  Berria - Euskal Herria   2004-10-15

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berotegi efektua (58); berotegi efektua eragiten (36); berotegi efektua murrizteko (3); berotegi efektua sortzen (5); berotegi efektuaren (7); berotegi efektuko (18); berotegi efektuko gasen (15); berotegi gasak (3); ingurumena berotegi (3)


beroti izond berotzen dena.

Josu, ordea, ez zen koleratzen; irri baizik ez zuen egiten, bere anaia zahar eta ustez helduagoa nerabe beroti eta guti-aritu baten gisara jokatzen ikustean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 115. orr.

Hain nagusitasun agerikoaz baliatuta, dudarik ez da niri zegokidala gure olde berotiak hoztera saiatzea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 254. orr.


berotsu izond berotasunez betea.

Elur-malutak fereka hotzak eta isilak ziren bere masaila berotsuetan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 87. orr.

Ibaiaren gainean distira egiten zuen eguzki berotsu berak argitu zituen harresi leunak eta zutabe sendoak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 20. orr.

Zeren eta, gezurra badirudi ere, zirku emanaldiak askoz berotsuagoak dira karpa batean antzoki batean baino.  Berria - Kultura   2004-06-05


berotu, bero(tu), berotzen 1 da/du ad berotasuna eman, beroago bihurtu.

Morroiekin batera eserita, sutondoan berotzen ari zen.  Elizen arteko biblia   Mk 14,54

Eguzkia indartu ahala, airea berotuz eta lehortuz doa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 330. orr.

[Burdina] berez gogorra izanik, sutegiaren garretan berotuz gero hura ere bigundu egiten baita.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 610. orr.

Gero, burdinazko ontzi batean ikatz piztuak jarriz eta horiekin pareta berotuz, argizaria urtarazi beza izerdia atereaz eta berdinduz dena.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3490. orr.

Berotu delako, aireak dentsitate eskasa dauka, eta horrek egiten du presioaren beherakada.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 277. orr.

Nitrogeno oxidoa amonio nitratoa kontu handiz berotuz prestatzen da.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 46. orr.

Aluminiozko lapiko batean ura ipini zuen berotzen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 138. orr.

Ordu erdiz berotu nuen materiala; gero, tenperatura jaitsi, eta hidrogenoa iraganarazi nuen beste ordu betez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 110. orr.

Hango tximinian, sagarrondo egurra errez piztu zuen sua, bisitariak bero zitezen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 114. orr.

Su ondoan berotzen da eta esaten: "Ederki!".  Elizen arteko biblia   Is 44,16

Edaten duzue, baina ez asetzen. Janzten zarete, baina ez berotzen. Poltsa zulatuan erortzen zaizkizue lanaren irabaziak.  Elizen arteko biblia   Ag 1,6

Eguzki goxoa da -esan zuen senarrak-, ez du berotzen baina atsegina ematen du, halere.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 101. orr.

Eguzki erreak berotzen duen hegoaldeko eskualdeetan eraikinek irekiak izan beharko dute eta iparraldera edo ipar-ekialdera begira egon beharko dute.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2710. orr.

Nork dezake neurrigabearen batura goberna [...] nork zeru guztiak batera biraraz eta lur jori guztiak eter-suekin bero.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 157. orr.

Eguzkiak bere errainuekin berotuz gori-gori jartzen du gainean daukan eterra.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4270. orr.

Paul D-k irribarre egin eta arnasarekin berotu zituen eskuak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 182. orr.

Eguzkiak gogor berotzen zuen, eta lepondoa erretzen zion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 16. orr.

Beheko suari darion epeltasunaz berotuko gara goxo-goxo.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 93. orr.

Oraingoan labeak berotu du sukaldea, labeak gorritu dizkio masailak.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 123. orr.

Hirugarren egun honetan ari zaizkit zangoak arintzen, giharriak berehala berotzen zaizkidala.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 34. orr.

Momentu baten berotuko dut esnea.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 77. orr.

Piperrak zartaginean berotzen ari ziren.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 71. orr.

2 (eguraldiaz mintzatuz, du ad )

Arratsalde honetan ere, berotuko du eta Galizia osoa denbora ederrarekin zeharkatzen ari naiz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 230. orr.

Eguraldia berotu zuenean etxean zehar ibili ohi zen larrugorrian edo izara batean bilduta, tripa irtenda angurri baten antzera.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 337. orr.

3 irud/hed

Odola berotu egin zaie pixka bat, indar handiagoz isurtzen da beren arteria esklerotikoetatik.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 111. orr.

Jakingo bazenu, jakin, Kitty, nola berotzen zaidan odola denak horrela oihuka eta irainka hasten zaizkidanean.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 56. orr.

Areago berotu zidan nahikoa berotuta neukan odola.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 31. orr.

Kattalinen bisitak bihotza berotu dio.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 31. orr.

Claude, gogoa beroturik, estanpa sorta hartaz mintzatu zen, laudorio asko eginez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 293. orr.

Haserrea bizitxo egiten dela, maitasuna berotzen dela, gorrotoa korapilatzen dela.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 132. orr.

Oroitzapen bero bat datorkit, bat-batean bihotza berotzera.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 143. orr.

Gorozki edo zirin batetik kosmetiko bat [...] ateratzeko ideiak bihotza berotzen zidan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 239. orr.

Gela atsegin eta epel batean, gantzezko kandela xume baten argitan, samovarraren marmarra lagun, bihotza eta arima berotzen ditu solas gozo batek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 376. orr.

-Ez berotu kaxkoa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 91. orr.

Eskuin muturreko ideiekin elkarri burua berotzen zioten taldekideekin ez zen gehiago biltzen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 124. orr.

Ez dakit zergatik berotzen duzuen burua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 118. orr.

Xingar zati honek merezi bailuke haatik arno xorta bat, apur bat bero nadin bederen lanbro honen erdian.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 92. orr.

Alkoholak urdaila berotu zidan eta garunak gozatu.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 91. orr.

Taberna batean afaldu eta gero, denak ere muturra berotuta, [...].  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 98. orr.

Azken batean, eta ohiko hizkera metaforikoa erabiliz, ez da komeni berotuta zegoen ekonomia, zertxobait hoztu beharrean, gehiegi hoztea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 107. orr.

Txinako ekonomia gehiegi ez berotzeko neurriak «nahasgarriak badira» merkatuek «produktu oso-oso merkeen uholdea» nozi dezakete».  Berria - Ekonomia   2004-12-17

Elkarrizketa berotzen ari zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 165. orr.

20ko eta 30eko hamarkadetan juduen aurkako giroa berotuz joan zen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 9. orr.

Giroa berotzen hasia zela jabetuta, lasaitasun mezua igorri zuen Gerard Larcher Frantziako Laneko Harremanetarako ministroak.  Berria - Ekonomia   2004-10-16

Ederki berotzen ditu barruak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 131. orr.

4 irud/hed (norbait)

Gavard guztiz berotu zen Lisak trebetasun handiz bideratutako eztabaida politikoan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 269. orr.

Apaizburuek jendea berotu zuten, Barrabas libratzeko eska zezan.  Elizen arteko biblia   Mk 15,11

Maltzur haren salaketak beroturik, erregeak, bere onetik aterata, Nikanorri idatzi zion.  Elizen arteko biblia   2 M 14,27

Haien ausardia horrela pizturik, berotu egin zituen, jentilak zeinen desleial ziren eta beren zin-hitzak nola hausten zituzten esanez.  Elizen arteko biblia   2 M 15,10

Ardoak beroturik, bere aita Nabukodonosorrek Jerusalemgo tenplutik hartu zituen urre eta zilarrezko ontziak ekartzeko agindu zuen.  Elizen arteko biblia   Dn 5,2-3

Emmaren hitzek berotu egin ninduten, eta minberenean izanez, pentsatu nuen zinez jende onak badirela mundu honetan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 187. orr.

Jendea izugarri berotu zen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 231. orr.

Berak martxako pieza jo eta dantzariek, gaueko ordu txikitan eta ordurako ondo berotuta, helduan egin zutela dantzan.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 69. orr.

Txinotara jolasean hasi ziren lau, bromatan lehendabizi, baina, geroz eta berotuago, partida bat jokatzen hasi ziren.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 157. orr.

Ikusleak asko berotzen dira eta jo eta ke egiten dute oihu.  Berria - Kirola   2004-10-09

Argia joan izana ez zen komunisten edo juduen sabotaje bat izan, ezta matxura bat ere, Klausen amarru bat baizik jendea berotzeko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 48. orr.

Kurtsora etortzera berotzen ez direnei barkatzen die Kattalinek, nahiz eta gelaren erdia hutsik harrapatzeak omorea galarazten dion.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 7. orr.

5 (sexualki)

-Ipuin lizun bat, ni berotzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 217. orr.

Berotzen ari nintzela sentitu nuen, eta tramankulua, haragi bilduma zaintsu hura, eskuan hartu eta kemenez eragiten hasi nintzaion Horrek kitzikatu eta berotu egiten du, eta orgasmoraino eramaten du.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 76. orr.

Maitaleak berotuz doazenean eta gero eta grinatsuago jartzen direnean, haien laztanen bizitasuna aldatu egiten da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 157. orr.

Bi atzamar sartu zizkidan ondo berotuta nengoela konprobatzeko, eta zakila sartu zidan bultzada bortitz batez.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 37. orr.

Bere zakila igurtzi eta nire uzkialdea ferekatzen hasi zen, ferekatzen eta astintzen, ni gero eta berotuago nengoen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 112. orr.

Berotuta geratu nintzen haren zirriekin.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 23. orr.

Dendetako kartoizko maniki baten jarrera sentigabea hartu zuen Josebaren "ez nauzu berotzen" entzutean.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 59. orr.

6 adkor jo, jipoitu.

Lehendabizi masaila ondo berotu zion.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 93. orr.

-Berotu iezaion bizkarra zartailuaz!  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 18. orr.

-Oraintxe bertan isiltzen ez bazarete, bioi berotuko dizuet bizkarra! -esan zuen etsi-etsian.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 269. orr.

Makila hartu eta bizkarra berotuko nioke, goitik behera.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 174. orr.

Eskuan zaplateko bat edo belarrondoko bat emateak ez zuela balio: zigorradaz ondo berotu behar zela.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 39. orr.

Berotu morroi horri ondo saihetsak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 143. orr.

7 (era burutua izenondo gisa)

Boyle eta Mariotte gas berotuak gora egiten duela ohartu ziren.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 445. orr.

Sentimendu prestuen emari oparoa metal berotuaren antzera urtu zitzaionean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 386. orr.

Ganbara garbi eta berotua, afari ona.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 209. orr.

Piano atze-luzearen eta portzelanazko suontzi zuri berotuaren inguruan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 112. orr.

Kafea hartu zuen ostatu berotuan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 259. orr.

8 (izen gisa)

Berotu bat eman eta beidok berriz azaldu!  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 202. orr.

Ehuneko laurogeita hemeretzi kasutan berotu on bat behar izaten da.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 26. orr.

Garrasi batean eraman zuen bere langelara, eta metenpsikosista baten bizkarrak sekula inoiz hartu duen beroturik gorriena eman zion.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 68. orr.

9 (hitz elkartuetan)

Sekula ez naiz lotsaz hainbeste gorritu Pomfrey andreak nire belarri-berotzekoak gustatzen zitzaizkiola esan zidanetik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 16. orr.

10 bihotz-berotu du ad

Bere apostoluak bihotz-berotu dituen, bortitzak porrokatu dituen, esklabo herriak askatu dituen nire herri honek ez du jakin, gaur, ez bihotzak berotzen ez konbertitzen Bere kontua da haiek bihotz-berotzea.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 165. orr.

11 gogo-berotu ik gogoberotu.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

apur bat berotu (3); arras berotu (6)

berotu ahala (5); berotu baino (4); berotu behar (5); berotu da (8); berotu dira (5); berotu du (5); berotu dute (5); berotu ederra (3); berotu egin (22); berotu egin gara (3); berotu egin zen (5); berotu egin ziren (3); berotu egingo (6); berotu egingo du (3); berotu egiten (30); berotu egiten da (6); berotu egiten du (3); berotu egiten zen (4); berotu egiten zuen (3); berotu gabe (8); berotu jendea (3); berotu nahi (10); berotu nahian (5); berotu nintzen (3); berotu ondoren (9); berotu zen (17); berotu zenean (3); berotu zidan (4); berotu zion (7); berotu ziren (5); berotu zituen (10); berotu zitzaion (3); berotu zuen (22); berotu zuten (17); berotu zuten giroa (3)

bihotza berotu (5); burua berotu (14); ederki berotu (5); eguzkiak berotu (6); ez berotu (5); gehiago berotu (10); gehiegi berotu (6); giharrak berotu (3); giroa berotu (4); gogo berotu (4); gogoa berotu (4); hainbeste berotu (3); hitzek berotu (3); izugarri berotu (4); izugarri berotu zen (3); jendea berotu (6); jendea berotu zuten (3); kafea berotu (3); lurra berotu (3); majo berotu (3); odola berotu (4); ondo berotu (4); ongi berotu (3); partida berotu (3); pixka bat berotu (6); sobera berotu (4); ura berotu (7); zeharo berotu (3)

arras berotua (8); arrunt berotua (5); berotua da (3); berotua izanen (11); berotua izanen da (9); berotua zen (6); bezala berotua (3); gela berotua (3)

gero eta berotuago (3)

arras berotuak (7); berotuak dira (3)

aterbe berotuan (3); erregelu sala berotuan (4); etxeko gela berotuan (3); gela berotuan (13); sala berotuan (9)

berotuko du (3)

berotuta zegoen (7); ondo berotuta (4); oso berotuta (3)

berotuz gero (4); berotuz geroz (3); berotuz joan (6); berotuz joan zen (3); ezin berotuz (3); giroa berotuz (7); giroa berotuz joan (3); gogo berotuz (4); urtebete giroa berotuz (3)

eguzkiak berotzean (4)

lurra berotzearen (3)

berotzeko erabiltzen (3); berotzeko ontzia (4); eskuak berotzeko (3); giroa berotzeko (9); hankak berotzeko (6); motorrak berotzeko (4); oinak berotzeko (4); ura berotzeko (14); ura berotzeko ontzia (4)

apur bat berotzen (3); asko berotzen (8); aurpegia berotzen (3); azkar berotzen (3)

berotzen ari (59); berotzen ari da (10); berotzen ari dela (4); berotzen ari den (3); berotzen ari nintzela (4); berotzen ari zela (4); berotzen ari zen (8); berotzen ari ziren (4); berotzen da (8); berotzen den (3); berotzen denean (4); berotzen dira (5); berotzen ditu (5); berotzen dituen (3); berotzen du (7); berotzen duen (13); berotzen dute (3); berotzen ez duen (3); berotzen hasi (27); berotzen hasi aurretik (3); berotzen hasi da (3); berotzen hasi zen (5); berotzen hasia (10); berotzen hasia zen (3); berotzen hasiak (3); berotzen hasiko (3); berotzen hasita (3); berotzen hasteko (7); berotzen ipini (3); berotzen jarri (9); berotzen jarri zuen (3); berotzen joan (4); berotzen joan zen (3); berotzen saiatu (4); berotzen zen (4); berotzen zenean (3); berotzen zidan (4); berotzen zion (5); berotzen zioten (3); berotzen ziren (3); berotzen zituen (8); berotzen zituzten (4); berotzen zuen (10)

bezala berotzen (3); bihotza berotzen (6); burua berotzen (9); ederki berotzen (3); eguzkia berotzen (3); eguzkia berotzen hasi (3); eguzkiak berotzen (6); eguzkitan berotzen (3); elkar berotzen (3); eskuak berotzen (7); ez du berotzen (3); gehiago berotzen (5); gehiegi berotzen (3); giroa berotzen (27); giroa berotzen ari (5); giroa berotzen hasi (3); gogoa berotzen (4); gorputza berotzen (3); kafea berotzen (3); lurra berotzen (12); lurra berotzen ari (9); motorrak berotzen (5); nola berotzen (5); odola berotzen (6); sobera berotzen (3); sutan berotzen (6); sutondoan berotzen (3); ura berotzen (10); zertxobait berotzen (3)

berotzerat utzi (3); berotzerat utzi ere (3)


berotualdi iz berotze aldia.

Ore prefabrikatua labean sartu, berotualdia eman, eta gertu da kontsumitzeko.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 190. orr.


berotuxe adlag berotu xamar.

Leitzan askori aditua dakit, Uitziko Kaxetan, barrenak berotuxe eta piza egitera ateratzen ziren edaleek ere, banatu egiten omen zituztela pizarrakak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 37. orr.

Hemendik gutxira, pertsona horiek guztiak kanpora joanen dira, janak trakesturik, haize leunak laztandurik, berokia zabal-zabalik, burua berotuxea eta pittin bat burrunbari.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 177. orr.

Haleik ere, giroa berotuxe da.  Herria   2003-05-22

Ni, sasidazle gizajoa, bere gaineko ikusten nau langile herritar batek; otordua bukatzerako berotuxe da, eta burlaka ekin dit, bere ahalegin guzietan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 118. orr.

Aurtengo Herri Urrats joan zaiku molde hoberenean, tokiko sokorritzaileek balinbazuten ere noiztenka zer egin berotuxegiak ziren gazte batzurekin!  Herria   2005-05-12

· Galtzerdi zaharrez edo bartanez estalitako oin misteriotsu haiek azaldu eta beheko suan berotuxe ondoan [...].  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 95. orr.


berotxo iz adkor beroa.

Denoi eragiten digu neguko hotz umel bustiak, gazteak ere zahartu egiten direla, alegia, ezarian-ezarian, urteroko neguak gogoratzen digularik hori gehiago, supazterreko edo sukaldeko berotxoaren bila abiarazten gaituenean, katuak epel bila bezalaxe.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 476. orr.


berotzaile 1 izond berotzen duena

Euskara izan dadila, guzien biltzaile eta berotzaile.  Herria   2002-12-26

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zalgurditik jaitsirik, bere gelara joan zen, eta nire eder hura eta biok buruz buru utzi gintuen, gela argiz eskastu batean; ilunbe eztia, amodio herabearen bihotz-berotzailea.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 90. orr.

Puta potro-berotzaile hutsa delako.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 58. orr.

Gose apur bat pasatzeko prest egon nintekeen; tronpeta-jolearen batailatxo zahar eta berriak entzuteko ere bai; baina Neska putaziringa zakil-berotzailearen adar-jotze krudelak larregikoak ziren.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 56. orr.


berotzar iz bero handia.

Udatiar aberatsek nirea bezalako gela ederretan pasatuko zuten uda, Il Silosen milaka italiar bertako berotzarra eraman ezinik zeudelarik.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 43. orr.


berotze 1 iz berotasuna ematea, beroago bihurtzea.

Joanden astean, guti aski aipatua dugu Lurraren berotzea.  Herria   2005-09-22

Lurraren berotzeak euri gehiago ekarriko lioke Europa iparraldeari.  Berria - Gaiak   2004-10-19

Londresko finantza zentruko, City-ko, adituen ustez, bankuak diruaren prezioaren gorakada baten aldeko apustua egin du Erresuma Batuko ekonomiaren gehiegizko berotzea arintzeko.  Berria - Ekonomia   2004-02-06

Bat-bateko berotze edo pizte horren alderantzizkoa, berriz, savanten dohainen bat-bateko desagertzeetan nabari daiteke tarteka, bai savant atzeratu edo autistengan, eta bai savanten trebetasunak dituzten pertsona normalengan ere.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 221. orr.

2 (izeonondoekin)

Aipagarri dira berotze globala eta ustezko klima-aldaketa [...] ozono-geruzaren arazoa, uraren eta lur geruzaren kutsadura, biodibertsitatea galtzea edota hondakinen kudeaketa, besteak beste.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 307. orr.

Lurrazalaren berotze gogor baten ondoriozko tenperatura handiek eragindako depresioa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 277. orr.

Berotze hutsal bat, hilabete batzuetan, ez, aste batzuetan iraun zuen beroaldia, eta gero ezereza, asperra, dezepzioa...  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 25. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Berotze ariketa moduko bat.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 23. orr.

Ondoren, 1997. urtean Kioton, CO2-aren isurketak arautzen saiatu ziren, berotze-efektua oztopatze aldera.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 318. orr.

Muntaketa-kate likido, banaketa-sare eta hondakinak biltzeko sistema ez ezik, gorputzaren berotze-sistema (eta freskatze-sistema) eraginkorraren funtsa eta infekzioen aurkako babes-mekanismoa da odola.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 13. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berotze ariketak (10); berotze ariketak egiten (4); berotze globala (3); berotze hori (4); lurraren berotze (6)

lurraren berotzea (27); lurraren berotzea gelditzeko (3)

berotzeak aurreikusterik ez (3); lurraren berotzeak (8)

berotzearen erantzule (4); berotzearen erantzule nagusia (4); berotzearen ondorioak (4); berotzearen ondorioz (4); lurraren berotzearen (15); lurraren berotzearen erantzule (4)

lurraren berotzeari (3)


berotzeke adlag berotu gabe.

Hatzak berotzeke, biolin hariak afinatzeke, bi eskuak doblaturik, hatz erdikoa biolinaren kiribilduran ipinirik, itsua jotzen hasi zen bat-batean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 91. orr.


beroxka izond adkor bero samarra.

Eguna luze eta beroxka tokatuz gero, urtegi eta aintzira, soro eta landa, lurrinketa nabarmentzen da ur asko baporatuz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 227. orr.

Hurrena, uda beroxka eta negu frexkokoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 437. orr.

Ikasgai ttiki hauek kontuan hartzen dituenak ez dio batere beldurrik horrelako lainajeari: badakielako zein haizetxoren eta aire beroxka eta hotzaxeagokoen fruitu den.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 277. orr.

Baina bada paraje beroxkagorik ere: Antartidan eman den berorik markatuena, 1958ko urrian izan zen: 14.4 gradutara iritsi zen orduan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 484. orr.


beroxko izond adkor bero samarra.

Isuri beroxkoaren ateratze biziarekin batera ireki nituen begiak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 378. orr.

Gasteiz ez gainerako hiriburuotan, 23a eta 24a ditugu hegoaldi beroxkoa ukan zutenak: Iruñean 22.2, Donostian 25.0, eta Bilbon 26.8.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 59. orr.


berpentsatu ik birpentsatu.

berpintatu ik birpintatu.

berpitzarazi ik berpiztarazi.

berpizkunde (235 agerraldi, 50 liburu eta 22 artikulutan; ETCn 1.411 agerraldi) 1 iz gizarte edo kultura mugimendu baten hazkunde aldia, eskuarki beheraldi baten ondorengoa. ik pizkunde.

Berpizkunde bat, bestalde, hazitako zibilizazio baten eta aspaldi hildako gurasoaren "arimaren" arteko topaketa da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 278. orr.

Euskal kulturaren berpizkundearen ametsa zen nagusi lehen urteetan, dena egiteko baitzegoen, dena baitzen posible.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 64. orr.

Noiz gertatuko da hildako kultura baten berpizkundea?  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 292. orr.

Iparraldetik, Jean Etxepare, Dominique Dufau, Jean Elizalde, Jules Moulier eta Eskualzaleen Biltzarreko gerlari ohi lagunek begi onez ikusi zuten Hegoaldeko Berpizkundea.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 131. orr.

Ekialde Urruneko historian filosofia konfuziar sinikoaren berpizkundetik Mendebaldeko kristau-historian Aristotelesen filosofia helenikoak izandako berpizkundera igarotzen garenean, obraren argumentuak beste norabide bat hartzen duela konturatzen gara.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 285. orr.

Justinianoren kodea hil eta lurperatu egin zen; baina berriro piztu zen, laurehunen bat urte geroago, hamaikagarren mendean berpizkunde juridikoa izan zenean Bolognako Unibertsitatean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 67. orr.

Bai Lore-Jokoen garietan, bai Berpizkundean, bai gerra osteko erbestean nahiz etxean, gure literaturak aldizkarietan hartu du arnasa.  Berria - Kultura   2004-03-20

'Motown'-aren berpizkundea.  Berria - Kirola   2004-06-17

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Galdutakoen memoria erredimitzeko modu bakarra: euskal berpizkunde berri bat.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 12. orr.

Orain mende erdi, Arantzazun gertatutako berpizkunde artistikoa ETAren gertakizun politikoaren iragarpen eta lagun har zitekeen.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 64. orr.

Hamasek Palestinako Legebiltzarrean parte hartzearen helburua inoizko berpizkunde zientifiko, zibil, administratibo eta politikorik handiena eragitea da.  Berria - Mundua   2006-01-10

Berpizkunde helenikoaren profeta Mendebaldean Northumbriako bat izan zen, Beda beneragarria.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 290. orr.

Mendebaldeak ia beste zortzi mende itxaron behar izan zuen bere berpizkunde judaikorako; eta hau iritsi zenean behetik gorako mugimendua izan zen; honen Leon Isauriarra Martin Lutero izan zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 298. orr.

Irlandar Berpizkundea indartzen hasi zenean, alabaren izenari onura ateratzea erabaki zuen Kearney andreak eta irlandera-irakasle bat ekarri zuen etxera.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 201. orr.

Hobbesenekin hasi eta Hegelenganaino iritsi arte Filosofia Politikoak izugarrizko berpizkundea izan zuen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 222. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Berpizkunde garaian sortzen hasi zen pentsamendu zientifikoa, gibelean utzitako Erdi Aroa argitzen hasi zen pentsamendu molde hura, mundua bereganatzen hasi da pixkanaka.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 44. orr.

Azpilkuetako jauregia suntsitu zuten etsaiek Cisneros kardinalearen manuz, baina Barasoaingoa mirets daiteke oraino, parte batean, bere XVI. mendeko berpizkunde ospearekin.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 13. orr.

· Literatur berpizkunde baten monumentu tipikoa bere lehen fasean antologia, corpus, thesaurus, lexiko edo entziklopedia bat izaten da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 288. orr.

Hizkuntz eta literatur berpizkunderako hazia, ernamuina.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 64. orr.

3 (B larriz) Errenazimendua. ik pizkunde 5.

Erronka antzean esaten zuen Erdi Aro guztia eta Berpizkunde guztia sartuko zirela merkatu nagusiaren barruan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 256. orr.

Berpizkundea iragaitzazko aldi bat da, honezkero ez Erdi Aroa ezta oraindik modernia ere.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 75. orr.

Bi data dira filosofikoki ohargarriak Berpizkundearen hasieran eta amaieran: 1401, Nikolas Cusakoa jaio zen urtea [...] eta 1600, Giordano Bruno-ren heriotzaren urtea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 75. orr.

Berpizkundearen amaieran eratu ziren zientziak beren itxura modernoan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 166. orr.

Berpizkundetik aurrera hasi zen gizabanakotze-prozedura zibilizatzaileak Uhartegan du oinarria, eta ez haren garaikide izan ziren Erasmus, Vives edo Castiglionengan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 316. orr.

Girolamo Cardanoren aita, Fazio, altxor publikoko prokuradorea, doktorea, legelaria, eta eruditoa zen; Berpizkundeko gizon peto-petoa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 287. orr.

Berpizkundeko berrikuntza izan zen, eta ez txikiena, hala ere, hormetatik kendu zitezkeen obrak sortzea, koadroak, hain zuzen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 133. orr.

Berpizkundea bitarteko arte kristauak, adibidez, "formula" ikonografiko berak erabiltzen ditu etengabe, pertsonaia sakratuak irudikatzeko ez ezik baita eszena kanonikoak irudikatzeko ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 83. orr.

Artearen historia guztietan gordetzen da kapitulu bat Berpizkundean espazioaren irudikapenari dagokionez izan zen iraultzari.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 194. orr.

Era honetako perspektiba motarik garrantzizkoena Berpizkundean asmatu zen ihes-puntu zentraleko perspektiba, (perspectiva artificialis deitua) da zalantzarik gabe.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 200. orr.

Egia da hori guztia Berpizkunde betean gertatu zela, Italiako iparraldean, eta Borgiarrek ezin gehiago demokratizatua zutela pozoiaren erabilera.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 295. orr.

5 hiletarik piztea.

Emakumeek lehenengo Adonisen heriotzagatik negar egiten zuten, baina atsekabe hori poz bilakatzen zen Adonisen berpizkundearekin.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 224. orr.

Lazaroren berpizkundea.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 105. orr.

Ohitura horiek arimaren hilezkortasunaren dogmatik baino gehiago, gorputzen berpizkundearen dogmatik eratortzen dira.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 136. orr.

Alde batera, hala ikusi nahi bada, ernamuin horiek berpizkunde-mota bat dira, Txikia erabat hil ez delako erakusgarria.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 111. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berpizkunde garaia (3); berpizkunde garaian (5)


berpizle iz berpizten duena.

Gero domingotar fraide ezaguna bilakaturik, Erasmoren ikasle berritzaile, Trentoko teologo eta Ingalaterrako fede katolikoaren berpizle, 1559ko abuztuan, Toledoko artzapezpiku zelarik, Espainiako Inkisizioak heretikotzat jo zuen eta preso sartu.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 22. orr.

Karlomagno aurkituko dugu, hildako zibilizazio baten estatu unibertsalaren berpizlea, Asurbanipal, Yung Lo eta Konstantino Porfirogenito-rekin bat egin nahian dabilena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 289. orr.

Horrela jokatzean, benetan erromatar izaten ari zirela uste zuten, arkitekturaren alorrean hemeretzigarren mendeko berpizle gotikoek benetan gotiko izaten ari zirela pentsatzen zuten bezalaxe.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 282. orr.


berpiztaile iz berpizlea.

Izan ere, "haurrentzako idazle" bezala kontsideratua izan daiteke, eta baita "amonek istorioak kontatzen dituzten herrialdeetako mezulari" edo "baserritar nobleek mendetan gordetako poesiaren berpiztaile" bezala ere.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 77. orr.


berpiztarazi, berpiztaraz, berpiztarazten (orobat berpitzarazi) du ad berpiztera behartu.

Egun horren bitartez, nahi da kantuari indar gehiago eman, otorduen ondotik bereziki mahaininguruan kantu zaharren kantatzeko ohitura berpiztaraziz.  Herria   2005-11-03

Bide historikoak, hala nola Konpostelakoak, berpitzaraziz. Biltzen den diru hori ez da zernahitarako: euskara laguntzeko da, bertzerik ez! Galtzen ari dugun euskara berpiztarazteko!  Herria   2001-05-10


berpizte (orobat birpizte g.er.) 1 iz berriro piztea.

Ni berpiztea eta bizitza naiz; nigan sinesten duena, hilda gero ere, biziko da.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 165. orr.

Hiru Mariak hilobitik poz-ikara handiaz atera ziren, dizipuluei Kristoren berpiztearen berri eman nahiez.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 177. orr.

"Nortasunaren berpizte bat": horixe nahi zuen Amyk Virgilentzat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 151. orr.

Amets baten berpizte hori, ordea, ez da ordainik gabe har daitekeen salbazio-bidea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 252. orr.

Grekoek uste zuten ezagupen oro "gogorapena" ("bilketa") zela, lehen ikasitakoaren berpizte bat.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 114. orr.

Urte haietan folk mugimenduaren berpizte bat ari zen gertatzen unibertsitate campusetan.  Berria - Kultura   2006-04-20

Eliz sagaratzearen Mendebaldeko errito hori [...] jada ohikoa bisigodoen Espainian- israeldar erakunde baten berpiztea zen, Samuel eta Erregeak liburuetan agertzen dena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 280. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Gero arimaren berpizte lehiatsu bat eta mugitzeko ahaleginak, mugitzea lortu nuen arte.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 98. orr.

Piztia asaldatuak tupustean esnatu ziren eta zapalartaka hasi ziren zeinek bere hizkuntzan metenpsikosiaren profeta handiaren berpizte handia ospatu nahi izan balu bezala.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 71. orr.

XI. mendeaz geroztik, Erdi Aroko jendeek biziki sumatzen zituzten gizarte-bizitzako bultzadei erantzun nahi izan zieten, eta berpizte kulturalak berekin zekartzan eskakizunei gero eta jaramon gehiago egiten.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 62. orr.

Adibide antzinakoak eta modernoak ematen dira, modernoetan berpizte gotikoa eta gutxi-asko desagerturiko hainbat hizkuntzak arrazoi nazionalistengatik izandako berpizte artifiziala sartzen direlarik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 441. orr.

Benetako berpizte bat.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 20. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gizakiaren arima, aldiz, haren gorputza hil ondoan harengandik bereizi denean, bizirik dago betiko, harengana itzultzeko lehia handi batekin, bakoitzaren edo guztien berpizte egunean itzultzeko gisan.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 72. orr.

Hemezortzi urte inguruko gazte eder bat ekarri zuten, hila, baina erizain batek berpizte-laguntzak ematen zizkion, jo eta su.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 107. orr.

Erakutsi behar du berak historia-mota bat daramala berarekin -denboran barreiatzeko era bat, jarraitasun, egonkortasun eta berpizte era bat, garapen edo errotazio-abiadura bat- berezkoa zaiona.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 147. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

"Integrazio-Berpizte" kutxa, 150.000 eurokoa, ahal edo ontasun guttirekin abiatzen diren enpresen kapitalaren indartzeko, baldintza errexagoetan.  Herria   2002-12-19


berpiztu, berpitz/berpiz, berpizten (orobat birpiztu g.er.) 1 da/du ad hilda bezala zegoena berriz piztu.

Ardoak deabruak berpizten dituela esan digu erretore jaunak.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 199. orr.

Jauregia, korda emandako mekanismo bat bailitzan, berpizten hasia zen azken orduetan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 79. orr.

Italia eta Flandesen hiri-estatuaren erakunde helenikoa berpiztuz erantzun zitzaion erronkari.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 317. orr.

Folk taldeen eskutik hasi zen alboka berpizten.  Berria - Kultura   2004-11-05

Garrak berpiztu zirenean, honelaxe mintzatu zen sorgina: [...].  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 93. orr.

Eskerrak sentipen ederrok berpizteagatik!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 269. orr.

Zergatik ez dugu pentsatu behar lehengo arazoak berpiztu egin daitezkeela atzera ere?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 213. orr.

Gerla berpiztu.  Herria   2002-08-15

Lehen urratsek oinaze zaharrak berpiztu dizkiote gerripeko hezur eta giharretan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 13. orr.

Literatura bizitzari oso loturik dago: literaturak berpizten baitu hildakoa, iragana orainera ekarriz, ahantzia oroitaraziz.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 125. orr.

Triku berpiztu egin zen Montevideon, eta indiano aberats bihurturik dago orain, hiriko jatetxerik onenetakoaren jabe.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 453. orr.

Artetaren jokoaren distirak Realari batere komeni ez zaion eztabaida berpitz dezakeela.  Berria - Kirola   2004-10-26

Oteizak berpiztu zuen Gandiagak bere barruan hilzorian zeukan poeta. pasa den igandean jokatzeak ilusioa berpiztu dit.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 107. orr.

Japonia berpizten ari den zantzuak ugaritzen ari dira.  Berria - Ekonomia   2006-04-01

2 (era burutua izenondo gisa)

Kasu batzuetan inperiogileek, beren ama-hizkuntzaren gainetik, beren agintepeko lurretan lingua franca gisara jada erabiltzen zen beste hizkuntza baten alde egin dute, edo hizkuntza klasiko berpiztu baten alde ere bai.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 60. orr.

Mendebaldeko Kristandadean erromatar lege berpiztuak azkenean huts egin zuen arren Erromatar Inperio berpiztua bermatzeko xedean, indartsu bete zuen ordea xede alternatiboa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 283. orr.

3 hilda zegoena berriz piztu.

Frantzisko santuaren merituz berpizturiko hildakoak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 436. orr.

Hildako bat berpizten du Alemanian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 437. orr.

Barkamenak ezin du alaba eraila berpiztu.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 108. orr.

Liburuek ez dituzte hilak berpizten; ez dute bihurtzen, ez ergela zentzudun, ez burumotza buruargi.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 247. orr.

Txistua jo du eta emaztea berpiztu egin da.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 52. orr.

Haren adiskide batek hildakoarena egin, eta gure inpostoreak berpiztu egin zuen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 102. orr.

Orain, ezerezetik bat-batean jalgia, ezkutuko indar batek heriotzaren ilunpeetatik biziaren argira itsumustuan erauzia, plaza bateko bankuan eserita berpiztu berria zen.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 10. orr.

Bi hilabete pasatxo baino ez ziren berpiztu zenetik.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 64. orr.

Trufa horrek eta beharbada neure bazterraldi luzeak hain desiragarri agerrarazi zidaten Émilie, non holandar hura berpiz zedin arte berarekin geldituko nintzela hitz eman bainion.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 152. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Eta bidelagun bat, gerra aurreko olerkari eta kazetari berpiztua, aldameneko ohean lo. fede horrekin sinesten ditugunak Kristo berpiztuaren gorputza bezain urruti daude gure begien begiradatik.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 60. orr.

Luisek ez zion orduan bere buruari aitortu zureganako jakinmin berpiztua, zu berriz ikusteko gogo bat-batekoa.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 21. orr.

5 (era burutua izen gisa)

Azken batean, Lauaxeta hildako berpiztu bat baino ez zen. -Ez dakit berpiztuok ezkontzerik ba ete dogun -komentatu zuen seriotasunez-.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 88. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bake prozesua berpizteko (6); berpizteko aukera (3); berpizteko eskatu (4); estatu ituna berpizteko (3); ituna berpizteko (5); ituna berpizteko eskatu (4); prozesua berpizteko (6)

hilak berpizten (4)

bat batean berpiztu (4)

berpiztu baitzen (3); berpiztu da (12); berpiztu dela (3); berpiztu den (4); berpiztu du (14); berpiztu dute (7); berpiztu nahi (12); berpiztu nahian (5); berpiztu nahiz (4); berpiztu ondoren (3); berpiztu zela (3); berpiztu zen (15); berpiztu ziren (4); berpiztu zitzaion (6); berpiztu zuen (21); berpiztu zuten (5)

borroka berpiztu (3); eztabaida berpiztu (6); eztabaida berpiztu du (4); gogoa berpiztu (3); ilusioa berpiztu (4); inguruko eztabaida berpiztu (3); kultura berpiztu (3); taldea berpiztu (4)

berpiztuko da (3); berpiztuko dira (3)


berpiztugarri iz berpizten duena.

Izan dadila bidasotarroken berpiztugarri gure Iparraldeko anaieken jokaera eta nortasuna.  Herria   2004-01-08


berplanteamendu ik birplanteamendu.

berplanteatu ik birplanteatu.

berpublikatu ik birpublikatu.

berrabiatu, berrabia, berrabiatzen du ad berriro abiatu.

Udalbiltza berrabiatzearen alde elkartu ziren hautetsiek biltzar nagusia antolatuko dute uda baino lehen.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05

Komunikazio Tour egitasmoa aste honetan berrabiatuko duela azaldu zuen bidenabar.  Berria - Kultura   2004-04-07


berrabiatze iz berriro abiatzea.

Eihartzean berean, gutti, nahiz eta berrabiatze bat senditzen dugun azken hilabete hauetan.  Herria   2005-03-10

Plan horren helburua berrabiatze baten zehaztea da.  Berria - Ekonomia   2004-02-28


berradierazi, berradieraz, berradierazten du ad berriro adierazi.

Esaterako, (3) perpausa ("Greta Belle baino handiagoa da") berradieraz daiteke honako perpausaren bitartez: (7) Gretak 50 kilo pisatzen du eta Bellek 40 (3) perpausa (7) perpausaren zentzuan ulertzen baldin badugu, orduan ez dago erlazioetara jo beharrik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 175. orr.


berradiskidetu, berradiskide, berradiskidetzen 1 da/du ad berriro adiskidetu.

Alderdi katolikoko buruetariko bat, 1570az geroztik Albreteko etxearekin berradiskidetu bazen ere.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 308. orr.

Bizitasun berezi batekin oroitzen dut oraindik une hura, espero ez ditugun ezusteko ederrak bezala epel, bizitzarekin berradiskidetzeko une bat bezala samur, sasien garratzenean masusta izpi gozo.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 139. orr.

2 (era burutua izen gisa)

Besaulkian jarri eta besoa luzatzen du gibeleko ateko krisketaren tiratzeko, pentsatuz Sophie eta Gérard berradiskidetu amorosen gisan elkarren ondoan jarriko direla.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 179. orr.


berradiskidetza iz berradiskidetzea.

Frantziak Boli Kostan daukan xede bakarra da bakea berriro ezartzea eta, NBEk zein Afrikako Batasunak zehaztutako eremuan, berradiskidetza nazional prozesua sustatu egin dadin.  Berria - Mundua   2004-11-17

Sorok, baina, arbuiatu zuen bakerako eta berradiskidetzarako elkarrizketetan parte hartzea, «Laurent Gbagboren erregimen faxista egongo den bitartean.  Berria - Mundua   2004-11-17

Kurdistango Irbil hirian, berradiskidetzarako bilera bat antolatu zuten alderdi kurduek, ordezkari turkmen eta arabiarrekin.  Berria - Mundua   2004-03-27

Beraz, baldintza hauetan, nola egon daiteke herri berradiskidetzarik?  Berria - Mundua   2004-04-15


berradiskidetze iz berriro adiskidetzea.

«Akordioa, kontsulta eta berradiskidetzea» lortzeko xedez sortu dute Lokarri.  Berria - Euskal Herria   2006-03-14

Konponbideak berradiskidetzea eskatzen du, eta berradiskidetzeak, borondatea.  Berria - Euskal Herria   2006-01-29

Berradiskidetzea errespetuan eta elkarrekiko onarpenean oinarritutako bizikidetasuna berreskuratzea da.  Berria - Euskal Herria   2006-03-03

Parisek laguntza osoa emango die Alexandre presidenteak eta lehen ministro berriak Haitin herritarren arteko berradiskidetzea eta zuzenbide estatua sendotzeko egingo duten ahaleginei.  Berria - Mundua   2004-03-11

Gatazka suntsitzaile baten ondoren, berradiskidetzea ez da 'berriz ere lagun izatea', 'berriz ere errespetuarekin tratatzea' baizik.  Berria - Euskal Herria   2006-03-03

Ahaleginak oro behar ditugu egin Irakeko talde ezberdinak berradiskidetze nazionalean partaide izan daitezen.  Berria - Mundua   2004-11-24

Berradiskidetze ekintza honek agerian uzten du Ukraina batua eta zatitu ezina dela.  Berria - Mundua   2004-12-09


berrafinatu, berrafina, berrafintzen du ad berriro afinatu.

Beste hizkuntza baten ahoskeraz bereganatzeko, hiztun horrek oharmena fonetikoki "berrafinatu" beharko du eta kategoria fonologikoak berrantolatu.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 48. orr.


berragerpen iz berriro agertzea.

Italiarrek hamar aldaketa egingo dituzte, eta aipagarria da Griffen internazionalaren berragerpena.  Berria - Kirola   2004-12-11

Larunbat goizaldean Ximurraren berragerpenak burutu gabe utzi zigun jardunaz hitzik egin gabea nintzen larunbatean komisaldegian. Pixies-ek ez zuen huts egin berragerpenean, baina Wilco-k eman zuen jaialdiko kontzerturik gogoangarriena.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 384. orr.

Ondorioz, zaila da jakitea ea atentatu hauek IKren berragerpenaren seinale diren ala beste erakunde baten ekintzak diren.  Berria - Euskal Herria   2004-12-30

Erretzeko gogoak, sexuaren menturan ahantziak, berragerpen latza egin zuen ene baitan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 369. orr.


berragertu, berrager, berragertzen da/du ad berriro agertu.

Liburuaren lehen orrietan agertzen da heriotzaren gaia, epitafioa eta hilerriarekin, eta azken orrietan berragertzen.  Berria - Kultura   2004-04-04

Bizitzan hilda luzaroan egon ondoren berriro sortu litezke, Gizarte Siriakoa, Gizarte Helenikoaren zamapean mila urte murgilduta egon ondoren, berragertu eta berriro bizitzen hasi zen bezala.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 247. orr.

Enuntziatu bat existitzen da bera atzera berragertzeko ahalbidetik at.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 104. orr.

Germanikoa, esaterako, Ulfilas-eko gotikoan agertzen da [...] gero germanikoa antzinako goi alemanezko idazkietan berragertuko zaigu, eta geroago anglosaxoierazko, normandierazko eta abarrezko idazkietan.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 265. orr.

Ontsa dakit, horri buruz zernahi diotela ere, huts egindako okasioa berragertzen dela, eta itsumustuan egin den urratsak aldiz sekula ez duela itzulerarik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 111. orr.

Nola formulatu jaun hori Saint-Lazare geltokiaren aurrean berragertzeak zer eragiten dizun barruan, handik bi ordura ikusten duzunean, janzkeran hobekuntzak iradokitzen dizkion adiskide dotore bat lagun duela?  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 233. orr.

Ezkerreko belaunean bihurritua egin ondoren gaur berragertuko da Darko Kovacevic futbol zelaian.  Berria - Kirola   2004-01-10

Hatza apurtuta du, baina lehenbailehen berragertzea du helburu.  Berria - Kirola   2004-03-17

Norbait iraganetik berragertzen denean ahots hunkituz esanez "dena konpondu" nahi duela, hartaz errukitu besterik ezin zaitezke egin eta haren asmoei barre egin.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 66. orr.

Dudak ezabatzean, indarrez eta berme, egiazko fedea berragertzen da.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 153. orr.


berragertze iz berriro agertzea.

Ez dut uste kale borrokaren berragertze baten aurrean gaudenik.  Berria - Euskal Herria   2004-08-13

Orga urrundua zen, zarata ahuldua zen emeki, eta mendian galtzen zen heinean haurtzaroaren berragertze izarniatsua itzali egiten zen ene gogoan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 72. orr.

Berragertze birtuala.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 110. orr.


berrahoratu, berrahora(tu), berrahoratzen du ad berriro ahoratu.

Horietatik, hogeita bi "arruntak" dira: edozein momentutan berrahoratu, murtxikatu, errepikatu eta barnean gozatzeko modukoak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 101. orr.


berraipatu, berraipa, berraipatzen du ad berriro aipatu.

Zinodoko erabaki nagusiak berraipatu-eta, lehiatu gaitu Euskal Herriko elizak artatzerat, "ez bakarrik lorez eta koralez, bainan bai presentziaz eta otoitzaz".-  Herria   2004-07-22


berraitona ik birraitona.

berraitortu, berraitor, berraitortzen du ad berriro aitortu.

Hezkuntza ondare publiko legez berraitortu beharra dago.  Berria - Euskal Herria   2004-01-30


berraktibatu, berraktiba, berraktibatzen du ad berriro aktibatu.

Enparantzak esan zuen AAMren ekimenaren helburua «euskal presoak Euskal Herriratzeko indarrak berraktibatzea» dela.  Berria - Euskal Herria   2004-11-07

Herritarren artean eskaera hori berraktibatuz, uste dute lor daitekeela «presoak Euskal Herriratzea eta urraketekin amaitzea».  Berria - Euskal Herria   2004-11-14

Egotzi zaigu ere, ezker abertzalea berraktibatzeko saioa izatea eztabaidagunea.  Berria - Euskal Herria   2004-01-04


berraktibatze iz berriro aktibatzea.

Banakoen bizitza eta historia, bera ulertuko da faseen jarraitasun modura, arrastoen gurutzatze modura, berraktibatze birtualen multzo modura, errepikapen zikliko modura.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 51. orr.

Enuntziatuen artean badira koexistentzia batzuk alboratzen direnak (esaterako, dagoneko-esandakoaren berraktibatze eruditua, edo sakratu egindako testu baten iruzkin exegetikoa).  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 85. orr.

Balizko berraktibatze baterako.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 126. orr.


berraldatu, berralda, berraldatzen du ad berriro aldatu.

Beren katalandar autonomiaren berraldatzea zuten gaia.  Herria   2005-11-10

Bere formaren bila ari den bizitza itxuratu gabe hau aldatzen eta berraldatzen den lekuaren errealitate planoa bera ere aldatu egiten da organikoki.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 159. orr.


berralgitalpen ik berrargitalpen.

berralokatu, berraloka, berralokatzen du ad berriro alokatu.

Zentsatua ez izateko, gela berralokatu batean bizi ote zen Maria Sanz, edo 1905ean Donostiara iritsi gabea ote zen oraindik?  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 62. orr.


berralokatze iz berriro alokatzea.

Lagun baten lagunak utzitako epe luzeko berralokatze bat zen, New Yorketik alde egin baitzuen hark, beste hiri batean lana aurkiturik -Pittsburgh-en edo Plattsburgh-en, Tomek ezin zuen inoiz zuzen oroitu-.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 34. orr.


berranalisi iz berriro analizatzea.

Bere geografiaren, bere obsesioen ikuskera proposatzeko koordenatu eta puntu kardinalen berranalisia egin zuen.  Berria - Kultura   2004-11-02


berranditu (corpusean berraunditu soilik), berrandi, berranditzen da/du ad berriro handitu.

Esate baterako, berraunditzen ari diren burdin fabrikaren teilatuan egunero ikus ditzakegun soplete argiak izango dira langabetuarentzat direnetan izarrik distiratsuenak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 99. orr.


berrantolaketa 1 iz berrantolatzea. ik berrantolakuntza.

Mugimendu sindikal eta ezkertiarra berrindartzea; langileriaren berrantolaketa egitea.  Berria - Euskal Herria   2004-06-18

Gizarte bizitza baketsua ahalduko duen instituzioen eta lurraldearen berrantolaketa behar dugu.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 114. orr.

Oixtian ikusi dut Santiago kurutze bat, berbera, landa baten erdi erdian, bidea hor pasatzen zela lekuko, baina "remembrement" delako lurren berrantolaketarengatik bakardadean abandonatua.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 132. orr.

Funtzioka baino prozesuka antolatzeko joera dute enpresek, eta horrek ekoizpen prozesuaren berrantolaketa ekarri du.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 170. orr.

Enpresan informazio teknologia berriak sartzen direnean, antolaketan eta prozesu produktiboan berrantolaketak egin behar direla, teknologia berri horien ahalmen osoa atera nahi bada.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 169. orr.

Informazioaren gizarteak ekarri duen berrantolaketaren ondorioz, estatuen eta enpresen izaerak errotik ari dira aldatzen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 157. orr.

Europako goi mailako irakaskuntza sistemaren berrantolaketarako neurrien harira.  Berria - Euskal Herria   2006-02-02

Lanaren berrantolaketarako eta lan egoera malgutzeko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 142. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Titulazio hori desagertu egin daiteke berrantolaketa berriarekin.  Berria - Harian   2005-05-25

Kapitalismoa zabaldu izana garapenaren nazio-estrategien eta enpresa multinazionalen inbertsio-estrategia pribatuen emaitza da, eta zabalkunde horixe dago munduko mapa ekonomikoaren berrantolaketa sakonaren jatorrian.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 123. orr.

Berrantolaketa tekniko bat baizik ez da izan.  Berria - Euskal Herria   2004-11-23

Pasaiako saihesbidearen berrantolaketa urbanistikoa egiteko.  Berria - Euskal Herria   2004-05-14

Irakaskuntzaren berrantolaketa erreformatuko hainbat ikasgai berriren artean (Psikologia, Ontologia, etab.) aurkitzen dugu "antropologia" hitza lehen aldiz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 276. orr.

Gorreria goiztiarrak eta keinu-hizkera erabiltzeak, berriz, berrantolaketa erabatekoak ekar ditzakeela garunean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 58. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Euskal Herriko herrialde guztietako 700 bat udal hautetsik eman zioten atxikimendua proposatutako berrantolaketa prozesuari.  Berria - Euskal Herria   2004-06-27

Berrantolaketa Prozesu Nazionala eufemismoaren izenean etengabeak izan ziren herritarren kontrako krimenak.  Berria - Mundua   2006-03-24

Enpresei berrantolaketa planak egiteko zer laguntza eman dakiekeen.  Berria - Gaiak   2006-02-21

Helduen irakaskuntzari doakionez berrantolaketa fasean gaude.  Berria - Euskal Herria   2004-02-20

Arazo nagusiak, larrienak, hezkuntza, kualifikazio, berrantolaketa eta jarrera arazoak izan ziren.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 161. orr.

Haur zelarik oraino, buhameak bazter orotan kurri ibiltzen ziren garai loriosetan, erremenbramendua deituriko herriko funts eta etxaldeen berrantolaketa xedea eraman zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 332. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Herena baliatzen da lur berrantolaketa (réforme agraire) bultzatzeko, zeren eremu horiek, jabe ez diren aberats batzuk gozatzen dituzte.  Herria   2004-07-22

Halako nortasun-eraldaketa eta -berrantolaketak gu guztion baitan gertatzen dira, egunean zehar, rol nahiz ageriko nortasun batetik beste batera aldatzen garenean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 110. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

udalbiltzaren berrantolaketa (4)


berrantolakuntza iz berrantolaketa.

Gerra osteko urteetan Italiako langile mugimenduak mugimendu faxistaren berrantolakuntzari aurre egin behar izan zion.  Berria - Mundua   2004-10-13

Hizkuntza Modernoetako irakasle izan zen garai batean, eta, berrantolakuntza handiaren ondorioz hizkuntza moderno eta klasikoen sailak ezabatu zirenez geroztik, komunikazioetako irakasle laguntzaile da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 10. orr.

Berrantolakuntzak eragindako irakasle guztiek bezala, ikasgai berezi bat eman dezake ikasturte bakoitzeko.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 10. orr.


berrantolamendu iz berrantolaketa.

Mundu Gerra amaitzekotan da, eta horrezkero AEBetako Zerbitzuek berrantolamendua etorriko da.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 220. orr.


berrantolatu, berrantola, berrantolatzen du ad berriro antolatu.

Bera eta biok dendaren atzealdean geunden, Historiako ataleko liburuak berrantolatzen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 277. orr.

Oso ideia zentzuzkoa iruditu zitzaidan, nire bizitza berrantolatzeko abiapuntu sendoa.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 176. orr.

The Wall Street Journal egunkariak berak zioen Frantziako lan-merkatu zurruna berrantolatzeko aukera ona zela 35 Orduen Legea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 141. orr.

Zorra berrantolatzeko hornitzaileekin akordio orokorra lortu behar du.  Berria - Ekonomia   2004-09-30

Leninek eta haren lagun komunistek, ordea, Errusiako tsarren inperioa berrantolatzeko asmotan Autodeterminazio eskubidea erabili nahi izan zuten.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 73. orr.

Udalbiltza berrantolatzeko bidea lantzea.  Berria - Euskal Herria   2004-03-17

Oraindik goiz da zerbitzua nola berrantolatuko duten azaltzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-09-26

Tituluak berrantolatzeko «Europako testuinguruan» oinarrituko direla esan zuen Iztuetak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-09

Oinezkoen ibilbideak ere berrantolatuak izanen dira.  Herria   2005-12-01

Plan Bereziaren arabera, Mutrikuko portuaren egitura berrantolatuko lukete.  Berria - Harian   2006-03-14

Liburua ez da, ordea, antologia bat, autoreak berak berrantolatutako argitalpena baizik.  Berria - Kultura   2006-01-03

Azken hamarkadako ikerlanek frogatu dute garun-azala oso plastikoa dela eta, besteak beste, goitik behera berrantolatu eta berrikus daitekeela gorputz-irudiaren "marrazketa" zerebrala.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 58. orr.

Enuntziatu guztiek euren aurrekoak diren osagaien arlo bat dakarte beraiekin, arlo horren arabera kokatzen da bakoitza, baina bera berrantola eta birbana dezake harreman berriak kontuan hartuz.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 144. orr.

Eboluzioaren teoriak bezala, kosmogonia modernoak ere, unibertso mudagaitz baten, denbora itzulgarri baten ideiaren lekuan, etengabe berrantolatzen den eta historiaren esku dagoen unibertso batena ipini du.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 35. orr.

Shotgun delako teknikan sekuentziak apurtu egiten ziren inolako ordenarik gabe eta gero ordenagailu programen bidez puzzlea berrantolatzen zen.  Berria - Gaiak   2004-10-22

Nola berrantolatu kakanahaste hau, nola eraman beste sistema batera erredaktatzen inongo ilusiorik sortzen ez duen datu anabasa morokildu hau?  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 207. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berrantolatu behar (3); berrantolatu beharra (3); berrantolatzeko aukera (3); berrantolatzeko beharra (3); udalbiltza berrantolatu (3); udalbiltza berrantolatzea (6); udalbiltza berrantolatzeko (18); udalbiltza berrantolatzeko konpromisoa (3)


berrantolatzaile izond berrantolatzen duena.

Nor gara? Heriotza al da azkena? Unibertsoak behar ditu izan indar berrantolatzaileak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 283. orr.


berrantolatze iz berriro antolatzea.

Soziala izan zein intelektuala, politikan, artean zein zientzian gertatu, iraultza orok eskatzen du, lehenik, posible denaren lerratze bat, sineste-jokoaren berrantolatze bat.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 174. orr.

Sudurretik airea indarrez hartzean, muskuluen berrantolatze arin bat gertatzen da, eta horrek lagin egoki bat bidaltzen du (20 ml inguru) behar den lekura.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 135. orr.

Nire balioen berrantolatze lan hura ez zen ezdeusean geratu.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 125. orr.


berraragitu, berraragi, berreragitzen 1 du ad berriro haragitu. ik berraragiztatu.

Pertsonak hil eta gero berraragitu egiten direla pentsatzen dutenez, txinatarrok nahiago izaten dute gure hildakoak lurperatzea, «erraustea baino askoz gehiago, bai». The exorcist eta The omen filmen itzalean egina dago, eta hildako neska bat beste batean nola berraragitzen den kontatzen du.  Berria - Harian   2005-02-23

2 (era burutua izenondo gisa)

Nefertiti berraragitu bat balitz bezala.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 155. orr.


berraragitze iz berriro haragitzea. ik berraragiztatze.

Deskribatu didazun lukurreru horrek, Mixeri jaunak, zenbat berraragitze ez ote ditu zoologian!  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 130. orr.

Ez dut berraragitzean sinesten, baina sinetsiko banu, zin egingo nuke marokoar tapiz-saltzaileren bat izan zela beste bizitzaren batean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 135. orr.

Bien bitartean, haren aldekoen mezuei eta bere diskurtsoari esker, indigenak eta baztertuak liluratu, eta herrialdeko sektore kontserbadoreenak kezkatzen dituen mugimendu iraultzaile baten berraragitzea dirudi, tarteka, presidentetzarako haren kanpainak.  Berria - Mundua   2006-01-18

Aldian behin teoriarik xelebreenak azaltzen zizkidan, gartsu eta bero beti, gizakiaren eboluzioaz, hil osteko berraragitzeaz edo zernahitaz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 49. orr.


berraragiztapen iz berriro haragiztatzea.

2001eko irailaren 11n, George W. Bush, AEBetako presidenteak, cowboy eta duelo gizonaren berraragiztapen politiko eskasa bezala ezaguna zenak, cowboy hitza ostera ere bere esparru etimologiko hertsira ekarri eta Asiako behi sakratuenei errapeak ondo husteagatik historiara pasako zen presidenteak, haur-eskola batean jakin zuen Dorre Bikien aurkako erasoen berria.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 110. orr.


berraragiztatu, berraragizta, berragiztatzen du ad berriro haragiztatu. ik berraragitu.

Hementxe idatzirik utzita esateko gelditzen dena, heriotzaren ondorengo denboran, eta berraragiztaturik altxatu zen jazzaren mamu-jantzietan.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 148. orr.

Gogotik egiteko lan, ekonomilari bikainak izan zitezen, bestela hil eta zigor antzera soziologo gisa berraragiztatuko zirela eta.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 18. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Jano jainkoaren irudi berraragiztatua balitz bezala.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 44. orr.


berraragiztatze iz berriro haragiztatzea. ik berraragitze.

Nik uste dut, benetan, gure berraragiztatzea historian gertatzen dela, eta ez budismoan.  Berria - Kultura   2006-02-19

Akemenestar Inperioak, haren berraragiztatze posthelenikoa izan zen Arabiar Kalifaldiak bezalaxe, bere bide osoa egin izan balu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 30. orr.


berrargitalpen (orobat berralgitalpen g.er.) 1 iz berrargitaratzea.

Testuen edizioa eta berrargitalpenak.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 5. orr.

Hainbat berrargitalpen izan zituen gero liburuak.  Berria - Kultura   2004-06-30

Duela urte asko agortuta zegoen liburu baten berrargitalpena aurkeztu zuen Bilbon.  Berria - Euskal Herria   2004-12-28

Ttarttalok plazaratu berri duen berrargitalpena, aldiz, tomo bakarrekoa da.  Berria - Kultura   2004-11-30

Aurreko mendeetako edizio faksimileak (hogei inguru), egindako garaian argitaratu gabe geratutako bertsio zaharren lehenengo argitalpenak, eta egindako itzulpen guztiekin Mendebaldeko bost hizkuntza nagusietan egindako berrargitalpenak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5330. orr.

Oraingo honetan, nik idatzitako lehen nobelaren berrargitalpena eskaini nahi dizut.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 7. orr.

Ondorengo nire lan eta berrargitalpen guztiak Greenpeacek onarturiko paperez eginak izango baitira.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 145. orr.

Bi disken berrargitalpenak.  Herria   2005-11-24

2 irud/hed

Moral laiko berria kritikatuko du, eta moral kristau absolutuaren berrargitalpen hutsa dela salatuko du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 212. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

liburuaren berrargitalpena (3)


berrargitaratu, berrargitara, berrargitaratzen 1 du ad berriro argitaratu.

1990. urteko Aberri Egunean argitaratu zen lehen aldiz atzo berrargitaratutako liburua, Agirreren heriotzaren 30. urteurrena bete zela aitzakia hartuta.  Berria - Euskal Herria   2004-12-28

Oraintsu berrargitaratu da espainolez Walserren Los hermanos Tanner. Euskaldunon egunkarian azaldu zen aurreneko aldiz eta Pamielak berrargitaratu zuen 2004. urtean.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 127. orr.

Elkar argitaletxeak bi diska berrargitaratzen ditu gaur, CD edo Konpakto Diska moduan.  Herria   2005-11-24

Zure argitaratzaileari Colombi markesaren liburuak berrargitaratzea proposatu beharko zenioke.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 269. orr.

Lotsa ematen ziola artikulu horiek berrargitaratzeak, bere ezjakintasuna agerian utziko zutelakoan.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 96. orr.

Nola berrargitaratuko nuen, bada, liburua bere horretan?  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 9. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Ez naiz ari aspaldiko klasiko berrargitaratuez ala klasiko berriagoez (hauek ere edonon aurki ditzakegu sakelako formatoan).  Berria - Kultura   2004-04-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

liburua berrargitaratu du (3)


berrargitaratzaile iz berrargitaratzen duen pertsona.

Spencer Dogsonek berak, euskal liburu zahar askoren berrargitaratzailea, ezin izan zuen Betolazarena atera eta galdutzat eman zuen XIX. mendean.  Berria - Kultura   2004-03-09


berrarmatze iz berriro armatzea.

Ez omen zegoen berrarmatzearen aldeko ezein alemanik, baina errusiarrak behartzen ei zuen hartara Amerika.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 11. orr.


berrartu, berrar, berrartzen du ad berriro hartu.

Batasunari Anoetako proposameneko oinarriak berrartzeko deia egin zion Madrazok.  Berria - Harian   2006-03-10

Rachelen aitaren lekua berrartu bezain laster, hark heldu-bizitzan izandako kinkarik larrienean laguntzeko eskatu zitzaidan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 271. orr.

Hartan nik ere bizia berrartu nuen, gertu sumatu baitzintudan, zu, nire betiereko ametsa.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 29. orr.

Arkitektoek Txinako hirion lilura berreskuratu nahi dute, iragana berrartuta.  Berria - Kultura   2004-05-04

Eraketa diskurtsibo jakin batek, konstelazio berri batean berrartuta, kokatuta eta interpretatuta, aukera berriak agerraraz ditzake.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 79. orr.

Bere oldozteen haria berrartuz, [...].  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 207. orr.

Esaldi-atribuzio eta aditz-kopula teoria zaharra berrartzean, Port-Royaleko gramatikariek enuntziazio-erregulartasun bat ireki dute.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 166. orr.


berraseguru iz kontratu mota, zeinaren arabera aseguratzaile batek hartzen baitu beste aseguratzaile batek osoki edo partzialki hartua duen arriskua, honen eta segurudunaren artean hitzarturikoa aldatu gabe.

ELA, LAB eta CIG sindikatu galiziarrak salatu dute aseguru, berraseguru eta mutuen hitzarmena bakoitza bere esparruan negoziatu behar dela.  Berria - Ekonomia   2004-04-08


berrasi, berras, berrasten da/du ad berriro hasi.

Ikerketak biharamunean berrasi ziren, eta galdeketa zorrotzak egin zizkieten zenbait lurjabe eta maizterri.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 342. orr.

Eta ausardia guztiarekin nahi zuten berrasi, "voluntad de reconstrucción total de la civilización" erradikal batekin.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 279. orr.

Berriro ere krisiaz, bukatu edo berrasteko.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 273. orr.


berrasmaketa iz berriro asmatzea.

70eko hamarkadan ere egin zen komunismoaren berrasmaketa bat, egunerokotasunarekin lotua.  Berria - Kultura   2004-04-22


berrasmatu, berrasma, berrasmatzen 1 du ad berriro asmatu.

Dryer-ek Smith berbera iruditzeraino berrasmatu zuen bere burua, bere nortasunaren puskarik txikiena ere ezabatuz hildako gizon haren gogora eta bihotzera sartze aldera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 55. orr.

Kantariak eta idazleak eta gudariak eta politikoak eta euskaltzaleak izango du lagunik bere gizartea eta bere nortasuna berrasmatu behar duen une honetan.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 147. orr.

Musu bakoitzeko berrasmatzen zuen grina bera, pasio bera ezagutu zuen atoan.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 126. orr.

Egunero berrasmatzen den komunismoa dago bizirik egun.  Berria - Kultura   2004-04-22

Nork bere izaera gordinki bereziaren arabera, Amerika berrasmatzeko langintza hartu zuten beren gain.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 23. orr.

Hona, beraz, non, errealitatea berrasmatzearen kontuaz ari garelarik, poesia-liburu on bat zabaltze hutsak mugaz bestalde jartzen gaituen: [...].  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 12. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Berak idazten zuen hitz bakoitza indarberritua gertatzen zen, hizkuntza berrasmatu bat.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 20. orr.


berrastapen iz berriro hastea.

Biarnoko hiria bere gotorlekuan utzi dut, historia luzean lokartutik bezala, eta nerearen berrastapen bat izate osoan senditzen nuela.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 13. orr.


berratxiki, berratxik, berratxikitzen du ad berriro atxiki.

Eta jakizu, azkenik, ezen, nehoiz damu bazina ere, beti egon zintezkeela gibela egiteko puntuan eta Indietarat ekarri zaituen ametsaren berratxikitzeko moduan, Potosirako bidean jarriz.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 540. orr.


berratxilotu, berratxilot, berratxilotzen du ad berriro atxilotu.

-Ez al da egia zuk zeuk deitu zenuela guardia zibiletara, berratxilot zintzaten, ihes egiteko aukerari uko eginik?  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 219. orr.


berratxilotze iz berriro atxilotzea.

Lehen bahiketa Eugen Beihl kontsularena izan zen, Burgosko epaiketa garaian, 1970ean; epaituen aldeko nazioarteko presioa egiteko eduki zuten egun batzuetan Zuberoako Montorin; tartean izan omen zen kontsularen ihes egite eta berratxilotze barregarri bat ere, baina gure haritik kanpo geratzen da hori.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 114. orr.


berraukera iz berraukeraketa.

Bera aukeratuz, hobeto esan, berraukeratuz, galdua baikenuen gure zabarkeriagatik, erlijio hitzaren jatorria "berraukera" hitzean baitatza, beraganantz jotzen dugu maitasunaren eraginez beragan atseden izan dezagun, helmugara iritsi izanaren zorion betean.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 353. orr.


berraukeraketa iz berriro aukeratzea.

Mejiak, hizkuntza arrunteko nekazaritza-ingeniariak, berraukeraketara aurkeztea onartu zuen 2003ko apirilean, aurrez 40 bat aldiz aurkezteari uko egin ondoren, berraukeratua izatea du, beraz, jokoan Mejiak.  Berria - Mundua   2004-05-16


berraukeratu, berraukera, berraukeratzen du ad berriro aukeratu.

Mejiak, hizkuntza arrunteko nekazaritza-ingeniariak, berraukeraketara aurkeztea onartu zuen 2003ko apirilean, aurrez 40 bat aldiz aurkezteari uko egin ondoren, berraukeratua izatea du, beraz, jokoan Mejiak.  Berria - Mundua   2004-05-16

Bera aukeratuz, hobeto esan, berraukeratuz, galdua baikenuen gure zabarkeriagatik, erlijio hitzaren jatorria “berraukera” hitzean baitatza, beraganantz jotzen dugu maitasunaren eraginez beragan atseden izan dezagun, helmugara iritsi izanaren zorion betean.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 353. orr.


berraunditu ik berranditu.

berraurkezte iz berriro aurkeztea.

Gai konkretuetan aipatu ditu Abiadura Haundiko Treina, Baxenafarroa trebeska dezakeen autobidea edo bere berraurkeztearen posibilitatea.  Herria   2005-11-03


berraurkikuntza iz berriro aurkitzea. ik berraurkipen.

Ikertzaile horiek, eta beste askok, Panofskyren ildo beretik, perspectiva artificialis, izatez, berraurkikuntza bat dela azpimarratu dute, berrikuntza zehaztasun geometrikoan ez baina hari esplizituki aitortzen zaion balio sinbolikoan dakarrena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 204. orr.


berraurkipen iz berriro aurkitzea. ik berraurkikuntza.

Haien berraurkipena karrikara atera berritan egin nuen, jakako poltsikoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 263. orr.


berraurkitu, berraurki, berraurkitzen 1 da/du ad berriro aurkitu.

Bestek aspaldian aurkitutakoa berraurkitzea baino ez baitugu lortuko horrela jokaturik.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 162. orr.

Segundo gutxi horietan Alizia eta gure etxeko ohea eta Corte Inglesean erositako kotoizko izara zuriak eta den-dena berraurkituko dudala pentsatu dut.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 121. orr.

Azterketa zoriontsu hura jarraitu nuen; neure gutun guztiak berraurkitu nituen, hurrenkeran, eta dataren arabera ordenatuak.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 145. orr.

Gramatika konparatzailearen historia egitea zen hizkuntzen seme-alabatasunari eta ahaidegoari buruzko aldez aurretiko -Boppen eta Rasken aurretiko- arrastoa berraurkitzea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 193. orr.

Holaxe bakarrik, dugu guk ere berraurkituko egiazko anaitasunaren bidea.  Herria   2005-07-21

Gero esan zidaten soldadu askok haurtzaroko fedea berraurkitu zutela gatibu zeudelarik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 191. orr.

Nire lanaldi beti luzexkoak akituta, trago bakarrik ere egin gabe etxeratzeko ohitura berraurkitu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 191. orr.

Spelloko itsu batek ere gorputz santuaren hilobi aurrean berraurkitu zuen aspalditik galdua zuen begietako argia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 268. orr.

Freuden iritzian, "ezaguna berraurkitzea" eta "ezagutzen ez dena ezagutzen denarekin lotzea" dira, oro har, plazerra lortzeko mekanismo nagusietako batzuk.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 80. orr.

Adarren muturrean, edo gutxienez sasiarte oso baten zeharkatzean, berraurkituko ditu "aurkikuntzak" (fosilen sailak, esaterako), eraldaketa kontzeptualak, (esaterako, generoaren definizio berria), [...].  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 168. orr.

Hau ez da, halaber, abstrakzioen genesi bat, ahalegintzen dena hauek osatzea baimendu duten eragiketen saila berraurkitzen.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 73. orr.

Esperientzia da, deitura bezala, indartzen dena, orain, eta Biblia bera ere, jende baten esperientziaren bilduma den heinean, indar-berriturik berraurkitzen da, garai horretan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 260. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Frantziaren eta Alemaniaren arteko diru-tentsioak desagertuz joan ziren, baina hori, bi herrialde horien arteko lankidetza berraurkituaren ondorio baino areago, frantses diru-politika Alemaniakoarekin sistematikoki lerrokatzearen ondorio izan zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 166. orr.

Egun osoa eman zuen batetik bestera Bilbo berritu eta moderno hartan barrena, begiak zabal-zabalik, bere garaiko eraikin zahar berraurkituei zein eraikin berri estonagarriei miraz begira.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 25. orr.

Beharrezkoa zen bera askatzea bera itxita zegoen zirkulutik, jatorri galduaren eta berraurkituaren zirkulutik alegia.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 227. orr.


berraurkitze (corpusean beraurkitze soilik) iz berriro aurkitzea.

Geltokiek erakartzen naute, bereziki gauaren magiak ematen diolarik jendeari epopeia aire bat, baten aurpegi ximurtua zizelkatzen duelarik neon bortitzak edo gizon kurios eta begiluzea beha dagoelarik amorosen beraurkitzeari.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 113. orr.


berrazaldu, berrazal, berrazaltzen du ad berriro azaldu.

Berestetxkon sartu ziren egunean berrazaldu zen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 15. orr.


berrazterketa 1 iz berraztetzea.

Kasu batzuetan, gramatika errazteko formaldatze bat baztertzen da: horietan, hobe da osagai-egituraren berrazterketa.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 119. orr.

Aurrerabidea eta berrazterketa hizkuntza ezberdinetako gertakari berrien aurkikuntzatik etor daiteke, edota hizkuntz datuen antolaketari buruzko asmakizun guztiz teorikoetatik.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 76. orr.

Kontu handiz jardun behar dute eztabaida politikoak ekar dezakeen Estatutuaren berrazterketari dagokionez. prozesu hori presarik gabe eraman behar dela onartzeak suposatzen du Batasunak Lizarra-Garazi prozesuaren hausturaren berrazterketa, baita autokritika bat ere egiten duela.  Berria - Ekonomia   2004-12-28

Arrazonamendu maltzur eta sofistikoetarako agindu labur bat dago: oker egindako arrazonamendu batetik abiatu badira, onartutako guztiaren berrazterketara itzuli behar da.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 52. orr.

Batzuetan galdetzen diot neure buruari zer oker egingo zituen Fernando Pessoak, berrazterketak egiterakoan edo bestela ere, heteronimoekin zeukan nahaste harekin.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 111. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Berrazterketa prozesua igaro duten 30 presotik bakarra askatuko dute.  Berria - Mundua   2004-09-09


berraztertu, berrazter, berraztertzen du ad berriro aztertu.

Liburua hamaika aldiz miatu, arakatu, aztertu eta berraztertu ondoren, [...].  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 202. orr.

EBZko presidente Jean Claude Trichetek ez du uste oraingoz hazkunde ekonomikoaren aurreikuspenak berraztertu behar direnik.  Berria - Ekonomia   2004-08-26

Abdula Ocalanen kontrako epaia berraztertzeari ekin dio Estrarburgok.  Berria - Mundua   2004-06-10

Arreta handiagoz berraztertu zuen, ostera ere, maleta hura.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 265. orr.

Denda baten eskaparatean geratu zen eta bere itxura berraztertu zuen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 167. orr.

Virgilek ikusmena erabat hondatua zuela jakitean, erretinak berraztertzeko premia ikusi nuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 155. orr.

Historia ahaztu egiten da, eta askotan berraztertu eta erabat berridatzi.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 331. orr.

Otu zait etxean ikasitako atsotitza, txapelak ez duela gizona egiten alegia, berraztertu egin beharko nuela.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 108. orr.

Eliza katolikoaren finantzaketa eta Vatikanoarekin sinatutako konkordatoa berraztertzea eta aldatzea.  Berria - Harian   2006-01-19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berraztertzeko bulegoak (3); ebazpena berraztertzeko agindu (3); plan nagusia berraztertzeko (3)


berraztertze iz berriro aztertzea. ik berrazterketa.

Informazioaren berrikustea, lehenengo zirriborroa, zirriborroaren berraztertzea, behin betiko idazketa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 356. orr.

Beti estimatuko dugu, ostera, tankera analitikoaren eskuzabaltasuna eta zintzotasuna, Hempelek bere artikuluetako hainbat ideiari egindako berraztertze eta zuzenketa liburuko oin-oharretan ikusten dena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 167. orr.

Legalitatearen kulturaren barneratzeak, edozein adinetan, ideologiaren berraztertze sakona ekartzen du.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 102. orr.

Jatetxeetako nagusiei karguen apaltzea eta funtzionarioen soldaten berraztertzea.  Berria - Ekonomia   2004-04-13


berrebaluatu, berrebalua, berrebaluatzen du ad berriro ebaluatu.

Izan zitekeen gauzarik hoberena, hau da, Alemanian zergak jasotzea eta markoa hitzarmenez berrebaluatzea [...] ez zen gertatu, Kohl kantzilerraren hauteskunde-konpromisoak zirela medio.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 191. orr.


berredizio iz berrargitalpena.

Ni Oilarraren promesa-ren berredizioarekin natorkizu, eta orriotan duzu, horretarako gusturik baduzu.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 12. orr.

Auzoko futbol talde umilaren garaipenaz baizik, hiriburuko eta probintzia osoko talde onenaren aurka, Dabid Goliaten aurkako borrokaren berredizioan.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 75. orr.


berredura iz ber bi eragiketaren emaitza.

Zenbaki horren berredura (2139, alegia) kalkulatzeko eskatu zioten, eta han etorri zen (handik bi hilabete eta erdira) hirurogeita zortzi zifrako erantzunarekin.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 192. orr.


berregile iz berregiten duena.

Zure berregileak bizkorragoak izan bitez desegileak baino; urruti zuregandik hondatzaileak!  Elizen arteko biblia   Is 49,17


berregin, berregin, berregiten du ad berriro egin, eskuarki desegin edo hondatu dena.

Eraldaketa-prozesua kultura bat desegin eta beste molde batean berregitea da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 144. orr.

Gaur egun badakigu gorputzeko zelula eta molekula bakoitza etengabeko aldaketa-prozesuan dagoela, desegin eta berregin.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 202. orr.

Erredura handiak izan zituen 54 urteko gizon bati aurpegia berregin diote Japonian, bizkarretik kendutako azal zerrenda bakarra erabilita.  Berria - Gaiak   2004-10-14

Frantziako zirujau batek klitoria berregiten die ablazioaren biktimei.  Berria - Gaiak   2006-02-07

Hiriko zenbat gizon nagusik, Zubietan bildurik, hiria berregiteko erabakia hartzen dute.  Askoren artean   «Rataplan» - 103. orr.

Egun hartan, jasoko dut Daviden etxola eroria, horma pitzatuak beteko dizkiot eta lurreratuak jasoko; antzinako eran berregingo dut.  Elizen arteko biblia   Am 9,11

Ez du berregiten argazkia: argazkiak erakusten duen errealitate hori berregiten du.  Berria - Kultura   2006-04-23

1918ko birusa berregin dute laborategi batean, eta H5N1 birusaren oso antzekoa dela esan dute.  Berria - Harian   2005-10-14

Istorio hori handitu egin da denborarekin, baina egiazko bertsioa berregin zuen 1938an Playfairren ondorengo James Kendall irakasleak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 84. orr.

Mentalki berregin du ohetik metrorainoko ibilbidea: ohea, kafea, dutxa, hortzak garbitu eta kalera.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 141. orr.

Hanunek eta Zanoaheko bizilagunek berregin zuten Haraneko atea; eraiki ondoren, ate-alderdiak, atalagak eta morroiloak ezarri zituzten.  Elizen arteko biblia   Ne 3,13

Baserria ez baina, Hori Bai gaztetxea da bertan auzolanean berregiten dabiltzana.  Berria - Euskal Herria   2004-07-09

Ikusmenaz kanpoko beste bide batzuez berregin eta berregokitzen du itsuak mundua.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 148. orr.

Mapa politikoa erabat berregiteak, Mendebalde modernoaren diseinu iraultzailera moldatzeko, miseria ekarri zuen milioika gizakirentzat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 183. orr.

Kreugerren heriotzaren gaineko galdera batek eraman zuen Berg instalazioa abian jartzera, eta horren aurretik, gertakari hura berregitera.  Berria - Kultura   2004-04-02

Era berean, (13ii) erregela berregin behar dugu, ISsing eta ISpl gehituaz.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 50. orr.

Erkaketa, gramatika konparatuarentzat, iragana berregiteko bitarte bat baizik ez da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 113. orr.

Gogora dezagun [...] beste ikerlari batzuk ere hizkuntzalaritzaz baliatu direla indoeuropar herriaren mitologia eta erlijioa berregiteko.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 273. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berregitea erabaki (4); desegin eta berregin (3)


berregingarri iz ipar edergarria.

Gure Eliza Katolikoa, gure saindutegia, gure edergarria, gure berregingarria, gure Erlisione guziz maitea, etsaiek jo dute.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 167. orr.


berregintza iz berregitea.

Eragotzita dago, legeak ezarritako salbuespenetan izan ezik, obra honen edozein berregintza, komunikazio publiko edo moldaketa, aurrez jabetza intelektualaren titularren baimena eskuratzen ez bada.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 2. orr.

Horietan guztietan, itxuraz, berregintza-indar eskergak izaten dira tartean, baina, Francoren oroitzapenen kasuan bezala, berreraikuntza-lana apala da.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 177. orr.

Giroa are gehiago berotu dute Roberto Calderolik, Berregintzarako ministroak, egin dituen adierazpenek.  Berria - Mundua   2004-08-10


berregite iz berriro egitea, bereziki desegin edo hondatu dena.

Argia prisma baten bidez banatu eta berregitearen analogia neurologikoak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 42. orr.

Identitatea ez da gertatutakoaren berregite fidel bat, iraganaren berregite jarraitu bat baizik.  Berria - Gaiak   2004-05-05

Eraikinen marrazkiak, nahiz eta txunditzeko moduan eginak izan, ereduaren parekoak izatea beste xederik ez dute, berregite hutsak dira.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 231. orr.

Berregite-ahalmenean zetzan haien abantaila.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 75. orr.


berregituraketa 1 iz berregituratzea.

Alkate berriaren etorrerarekin, udal langileen berregituraketa egon zen, gaur egungo hitz bat erabiltzeagatik.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 15. orr.

Langileriaren berregituraketaren arrazoi bakarra irizpide ekonomikoa dela.  Berria - Euskal Herria   2004-08-21

Aldaketa andana bat bideratzen du, hala nola poliza/Jandarmeriako indarren berregituraketa.  Herria   2003-03-10

Aita tornularia genuen, baina, lantegiaren berregituraketa zela-eta, bota egin zuten.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 103. orr.

1985-ean burutu zuen berregituraketak ondorio onak ekarririk, Ezpeletako Carriat lantegiak ateleria berri bat eraikitzeko xedea hartua du.  Herria   2003-10-23

Aurten postak burutuko ditu berregituraketa asko.  Herria   2004-01-08

2 (hitz elkartuetan)

Postaren berregituraketa urtea.  Herria   2004-01-08

· Korsikaren erakunde berregituraketari buruzko erreferendumaren bezperan.  Berria - Mundua   2004-07-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berregituraketa plana (3)


berregituratu, berregitura(tu), berregituratzen 1 du ad berriro egituratu.

Angeluko auzapezak axuanten delegazioak berregituratu ditu 2004 hastapen honeta.  Herria   2004-01-15

Periferizazio-prozesuak metropoliaren premien arabera berregituratu zuen tokiko ekoizpena, eta prozesu horretan bertako ekonomia eta gizarte-orekak ere suntsitu zituen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 53. orr.

NBEk bere «lehentasunak berregituratu» beharko lituzkeela esan zuen taldeak: «NBEk nazioarteko ingurumen eta garapenaren bizkarrezur bilakatu behar du», adierazi zuen.  Berria - Gaiak   2004-12-02

Luzarora errentagarritasuna, pribatua nahiz soziala, ziurtatua dutela diruditen proiektu produktiboak edo kolektiboak finantzatzen dituzte, edota jarduera-sektore osoei berregituratzen eta modernizatzen laguntzen diete.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 116. orr.

Ingurumenaren aurkako eraso horiek saihesteko kostaldea babesteko legedia ezartzeko eta 1989an ezarri zen Espainiako Kostaldeko Legea berregituratzeko eskatu zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-07-16

Ez dugu izan espazio hori berregituratzeko aukerarik, are gutxiago sortu ahal izan dugu espazio berririk.  Berria - Kultura   2006-03-24

Drogak mila lekutatik arrakalatutako edertasun ospel hura, adibidez, irriaren argiak argitu eta berregituratu zuena, duintasunaren irudia osatuz.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 82. orr.

Hitz handiak itzultzen direnerako, berregituratuta, araztuta, berriro ere fidatzeko bezala doituta, aspaldi egongo da bera hilik.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 171. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

PCE (R) Espainiako Alderdi Komunista Berregituratuko Josefina Garcia.  Berria - Mundua   2006-01-13

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alderdi komunista berregituratuko (4); taldea berregituratu (3)


berregituratze iz berriro egituratzea.

Berregituratze bat zela medio kalera bota zuten.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 47. orr.

Buruzagitzak dio berregituratze bat dela eta ez langileen kanporaketa bat.  Herria   2005-11-24

Denok hegan egin genuen industria osteko gizarte berrirantz, langabezia eta berregituratze basatiak jasan eta gero.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 196. orr.

Gatazka horiek, denak, estatuarteko sistemaren berregituratze sakon batez amaitu ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 48. orr.

Pentsatzean berean, berregituratze ideologikoak aktibaraziz bihotza uxkail zezakeena.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 10. orr.

Oro har, mugimendua berregituratze fase batean dago.  Berria - Mundua   2004-03-13

Langileen batzordetik adierazi dutenez, eskaintza «zentzugabea eta iraingarria» izan zen, eta, horrenbestez, konpainiaren esku utzi dute berregituratze eskaera Lan Agintaritzara bidaltzea edo ez erabakitzeko ardura.  Berria - Ekonomia   2006-01-13


berregituratzear adlag berregituratzeko zorion.

BBVA (%3,83) eta SCH bankuek (%1,08) gidatu zuten igoera, Moviles (%2,4) ipotxa eta zuzendaritza berregituratzear edi den Edurnezurirekin (%1,39) batera.  Berria - Ekonomia   2004-02-10


berregokitu, berregoki, berregokitzen da/du ad berriro egokitu.

Garai hartan berregokitu egiten ziren bideak, gaur egun bezala.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 170. orr.

Saharako Errepublika Arabiar Demokratikoko lehen ministro Abdelkader Taleb Omarrek Baker plana ezin dela «ez birmoldatu ez berregokitu» jakinarazi zion De Sotori.  Berria - Mundua   2004-09-16

Itsutasuna, hasieran gabezia eta galera latza izan badaiteke ere, leun daiteke denbora joan ahala; izan ere, egokitzapen nahiz berrorientazio sakona gertatzen da, eta, horri esker, ikusmenaz kanpoko beste bide batzuez berregin eta berregokitzen du itsuak mundua.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 148. orr.

Aldaketa horiek eraginkorrak izateko, irakaskuntza bera aldatzea eta ikasle eta irakasleen funtzioak berregokitzea beharrezkoa izango da.  Berria - Euskal Herria   2004-06-23

Bere buruari soslai begiratu eta belarri gaineko ile-orratz bat berregokitu zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 100. orr.

Hortik, bada, brikolaje molekularren bigarren bidea: ADN zatiak, exonak, berregokitzea mosaiko-proteinak eratzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 109. orr.

Transexualen «erabateko duintasuna» aintzat hartzea beharrezkoa dela uste dute: «Horretarako sexua berregokitzeko prozesuak doan izan behar du», esan zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-06-29

Auzoak berregokitzeko Administrazioaren planak izan al du eraginik?  Berria - Euskal Herria   2004-01-03


berregokitzapen iz berregokitzea.

Agintariek eurek onartzen dute elkarrekin dauden hiru auzo horien egoera jasanezina dela, eta horregatik jarri zuten martxan, duela hiru urte, Berregokitzapen Plana.  Berria - Euskal Herria   2004-01-03


berregokitze iz berriro egokitzea.

Jakingo duzu handik aldi batera haserretu egin zirela eta geroztik logelen berregokitze bat egon dela.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 216. orr.

Baionako Euskal Erakustokiak ateak berriz ireki zituenetik 2001ean, urtean milioi bat euro galtzen ditu Baionako hiriak; berregokitze obren mailegua barne, hau da, urtean, 320.000 euro.  Berria - Kultura   2006-03-15


berrehun 1 zenbtz bi bider ehun, 200. (dagokion izenaren ezkerrean)

Abiatu zen David bere gizonekin eta berrehun filistear bota zituen.  Elizen arteko biblia   1 Sm 18,27

Isakarren leinuko berrehun buruzagi, beren menpe zituzten ahaide guztiekin.  Elizen arteko biblia   1 Kro 12,33

Hamaika herritako berrehun ikasle inguru.  Berria - Euskal Herria   2006-03-26

Berrehun atxilotu inguru martxoaren 11ko erasoetatik bi urtera.  Berria - Mundua   2006-03-11

Orain arte berrehun hildako kontatu dira, eta ezin konta ahala zauritu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 123. orr.

Ez zuen berrehun orritik gorako libururik irakurtzen, ezta ehundik beherakorik ere.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 28. orr.

Hegazkinean, berrehun eta berrogeita hamar lagun gindoazen.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 117. orr.

Kapitain bat, teniente pare bat, hiruzpalau sarjentu, lau kabo, eta berrehun eta piku soldadu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 254. orr.

Haien bihotz gogorrak berrehun makil ukaldiz zafratu zuen Borddel-en bizkar dohakabea.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 54. orr.

Bihotzak minutuko berrehun taupada hartu dizkit istant batean.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 43. orr.

Kapitain bat, teniente pare bat, hiruzpalau sarjentu, lau kabo, eta berrehun eta piku soldadu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 254. orr.

Egunkarian irakurri zuen Gipuzkoako Aurrezki Kutxak egindako berrehun lanpostutarako deialdia.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 188. orr.

Berrehun baino gehiago txorizo puxka baziren eta, bost minutuan denak bukatu zituzten!  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 74. orr.

Egiptotik, mila eta berrehun gudu-gurdi, hirurogei mila zaldizko eta zenbatezin ahalako libiar, sukiar eta etiopiarrez osoturiko gudari-multzoarekin.  Elizen arteko biblia   2 Kro 12,3

Familiaburu hauen ondorengo erroldan hogei mila eta berrehun gudari adoretsu ageri ziren.  Elizen arteko biblia   1 Kro 7,9

2 (dagokion izena ezkerretik ezabaturik)

Ez ziren hogei gizon izango, baizik eta ehun, berrehun, hirurehun -Sei koroa? Berrehun behar ditut.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 334. orr.

Inondik ere berrehun behar dituzu.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 9. orr.

Berrehun eta hamabi ziren, orotara, tenpluko atezain izateko aukeratuak.  Elizen arteko biblia   1 Kro 9,22

Berrehun eta berrogeita hamar besterik ez zitzaion geratzen.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 72. orr.

Mahai gainean proben laurehun eta hogeita hamazazpi orriak daude, berrehun eta laurogeita hamahiru zuzendu ditu, falta dena ez da izutzeko modukoa.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 54. orr.

Berrehun inguru badira behar bezala egindakoak, japoniarren antzera, xehetasun guztiekin.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 154. orr.

Berrehun eta gehiago daude Hernaniko kanposantuko bi hobi komunetan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 21. orr.

3 (denbora unitateekin)

Berrehun urte barru, lau besterik ateratzen ez dituenean, meatzariak gastutarako baizik ez du aterako.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 63. orr.

San Petersburgok bere posizioari eutsi zion berrehun urtez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 57. orr.

Industri iraultza Britainia Handian sortu eta berrehun urtera.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 311. orr.

Beste berrehun urtetan, kantitate hori 64 bider handiagoa izango da, hots, berriro bikoiztuko da.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 63. orr.

Duela berrehun eta zenbait urte bozkatu lege hori ez da behinere hautsi.  Herria   2001-05-03

Badira berrehun urte inguru Indietako meategietan lanean ari direla.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 63. orr.

4 (diru unitateekin)

Berrehun liberako billetea eman zion, poltsatik aterata.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 86. orr.

Berrehun soseko konposizioa agintzen zuen edozein franko hiltzeagatik.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 302. orr.

Zin egiten diat mila eta bostehun errubloan erosi nuela, eta berrehun errubloan utziko diat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 123. orr.

Ez da berrehun pezetatara iristen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 264. orr.

-Nire txisteak ehun pezeta balio zituen, baina zure irriak berrehun, eta ehun pezeta zor dizkizut.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 83. orr.

Mila eta berrehun franko hilean, ez da dirutza.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 276. orr.

Oraintxe baduzu, bi banku horiekin... hiru mila eta berrehun euroko zorra.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 169. orr.

5 (bestelako unitateekin)

Aukeratutako gizona berrehun urratsera bazegoen ez zegoela hura hiltzeko modurik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 50. orr.

Emazte gixagaixoak nekez igo zituen azken berrehun metroak.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 25. orr.

Hango harresietan berrehun metroko zuloa eginarazi zuen.      - 2. orr.

Mikel Strogoffek Moskutik Irkutskera ibili behar zuen bidea bost mila eta berrehun verstakoa zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 63. orr.

Berrehun eta berrogeita hamar kilometro egin behar zituzten Etahra iristeko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 178. orr.

Berrehun eta berrogei gramo galdu ditut azken aste honetan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 235. orr.

Laurehun tona ur har ditzakeen ontzi baten karga, berriz, berrehun tonakoa litzateke.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 34. orr.

Berrehun eta hogeita hamar tonelada zilar garbi tenpluko hormak janzteko.  Elizen arteko biblia   1 Kro 29,4

6 berrehun-hirurehun zenbtz

Halako batean -bailara batetik zihoazen, eta ia egun argia zen ordurako-, non ikusten duten berrehun-hirurehun metrora Italiako bandera, eta, haren azpian, guardia bat.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 46. orr.

Haragi edo jateko beste zerbait erosten zuenean berrehun-hirurehun gramo ipintzen zizkiotelako, eta berrogeita hamar bakarrik kobratu.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 301. orr.

7 berrehun bat (242 agerraldi, 29 liburu eta 83 artikulutan; orobat berrehunen bat 18 agerraldi, 11 liburu eta 3 artikulutan) gutxi gorabehera berrehun.

Ondo koadernatutako berrehun bat orrialde ziren. beste berrehun bat ama gaixo, gutxienez, gure herrietan eta baserrietan, beren seme maitatuen galeraz sofrikario gogorretan kolpaturik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 15. orr.

Egizu kontu, irakurle, berrehun bat gizaki zein animalia erretiratuak izango zirela aise, gehiago izan ez baziren.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 188. orr.

Berrehun bat jende bildu dira gutienez horien entzuten eta goxatzen.  Herria   2004-11-25

Berrehun bat hontz zeuden han, denak apaletan jarrita, denak kolorezko kodeekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 130. orr.

Berrehunen bat metro ibili ondoren, bide ertzean gelditu beharra izan zuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 47. orr.

Nik nahi nuen tokitik berrehun bat metrora utzi behar izan nuen autoa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 37. orr.

Uste izatekoa zen Bigarren Mundu-Gerrak oro utzi zuela ebatzita, berrehun bat urterako behintzat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 116. orr.

Ezker abertzaleko berrehun bat zinegotzi eta alkatek deituriko manifestazioan.  Berria - Euskal Herria   2004-01-11

Berrehun bat mintzaira edo gehixago!  Herria   2001-02-15

Izango zituen berrehunen bat kilo edo hirurogei arroa, halako zer edo zer.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 97. orr.

8 berrehun mila

Berrehun mila lagun espero dira Aretoan.  Berria - Kultura   2004-03-19

Bildu zituen Saulek bere gizonak Telamen eta zenbatu: berrehun mila oinezko eta Judaren leinuko hamar mila gizon.  Elizen arteko biblia   1 Sm 15,4

Gutako bakoitzaren bidaia berrehun mila pezeta inguru kostatu omen zaio zergadun espainolari.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 61. orr.

Avarozok, artaldeari jaten emate aldera, soldatak igo zituen eta greban egondako langileei berrehun mila pezetako konpentsazioak eman zizkien.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 192. orr.

Baina ehun urteren buruan, milioi bat eta ehun edo berrehun mila bizilagunetara iganez, bere jende kopurua biderkatua zuen Hegoaldeak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 120. orr.

Milioi bat eta berrehun mila Euro laborantzarentzat.  Herria   2003-10-02

21 urterekin, berrehun milatik gora disko saldu zituen Malin.  Berria - Kultura   2004-02-07

Berrogeita hamar mila gamelu, berrehun eta berrogeita hamar mila ardi, bi mila asto eta, gainera, ehun mila pertsona hartu zituzten preso.  Elizen arteko biblia   1 Kro 5,21

Don Karlosen armadak hogeita hamar mila gerlari erregular zeuzkan, eta berrehun eta berrogeita hamar mila matxinatu laguntzaile, ordokian, basoan eta mendian zabalduak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 99. orr.

-Ez al zituan berrehun mila?  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 126. orr.

9 berrehun milioi

Gaztelua iraganda Arando Aundi barrako bidea ezker utzirik eskuinera jo dute berrehun milioi urteko jakinduria omen daukaten iratzeetan barrena, non itsasoratzeko asmoa ote dute.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 132. orr.

Zaldizko gudariak berrehun milioi zirela entzun nuen.  Elizen arteko biblia   Ap 9,16

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azken berrehun (8); bat eta berrehun (4); berrehun azote (3); berrehun baino gehiago (5)

berrehun bat (122); berrehun bat jende (3); berrehun bat lagun (20); berrehun bat lagunek (6); berrehun bat metro (3); berrehun bat metrora (7); berrehun bat mila (3)

berrehun behar (3); berrehun dolar (4); berrehun edo hirurehun (6)

berrehun eta berrogei (6); berrehun eta berrogeita (38); berrehun eta gehiago (6); berrehun eta hamabi (4); berrehun eta hamar (3); berrehun eta hirurogei (3); berrehun eta hirurogeita (9); berrehun eta hogei (5); berrehun eta hogeita (13); berrehun eta laurogei (4); berrehun eta laurogeita (3); berrehun eta zazpi (3)

berrehun gizon (3); berrehun ikasle (4); berrehun inguru (3); berrehun kilometro (3); berrehun lagun (17); berrehun lagun bildu (3); berrehun legoa (4); berrehun libera (11); berrehun liberak (4); berrehun metro (18); berrehun metroko (9); berrehun metrora (9); berrehun metroz (3)

berrehun mila (44); berrehun mila errublo (3); berrehun mila euro (3); berrehun mila lagun (3); berrehun milaz (4); berrehun milaz goiti (4)

berrehun orri (4); berrehun pertsona (9); berrehun soldadu (3); berrehun urte (45); berrehun urte bete (4); berrehun urte lehenago (4); berrehun urtean (4); berrehun urtetan (3); berrehun urtez (8)

beste berrehun (12); beste berrehun eta (4); bizi diren berrehun (3); duela berrehun urte (8); ehun edo berrehun (3); ehun eta berrehun (5); etxetik berrehun (4); euskal herriko berrehun (3); gutienetik berrehun (3); gutxienez berrehun (5); guztira berrehun (3); herriko berrehun (3); ia berrehun (11); kasik berrehun (6); mila berrehun (11); mila berrehun eta (9); mila eta berrehun (15); orain berrehun (4); orotarat berrehun (3)

berrehundik gora (18); berrehundik gora lan (3)

berrehunen bat (18); berrehunen bat metro (3); berrehunen bat metrora (3)

berrehunetik gora (8)

berrehunez goiti (4)


berrehungarren ord zerrenda batean aurretik ehun eta laurogeita hemeretzi dituena (200.).

Hil zenez geroztik berrehungarren aldiz, Harryrengana bihurtu zitzaidan gogoa, eta hark handitasun betierekora egindako aingeru-jauzi itzelera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 328. orr.

Joan den astean hain xuxen, bere historiako berrehungarren partida -ez da gutti!- jokatu du Europako xapelgoaren kondu.  Herria   2004-02-19

Berrehungarren Kaletik hartu zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 349. orr.

Hasi dira, Bilbon, berrehungarren urtemuga ospatzeko ekitaldiak.  Berria - Harian   2006-01-28

Haitiko iraultzaren berrehungarren urteurrena ospatzea.  Berria - Gaiak   2004-01-02

-Berrehungarren lezionea: eskergaixtokoa, bere maisuaz fidatzen ez den ikaslea, Joanes!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 171. orr.


berrekarri, berrekar, berrekatzen du ad berriro ekarri.

Baldin denborak, adina bide, ezabatzen duen dena erabat suntsitzen bada, materia guztia janda, Venusek zertatik berrekartzen ditu animalien enda ezberdinak biziaren argira, edo berrekarriak zerez elikatzen eta handiarazten ditu lur artatsuak, bakoitzari bere bazka eskainiz?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 45. orr.


berreketa iz zenbaki bati zenbaki arrunt batek agindu bezainbat aldiz bere balioa biderkatzean datzan aritmetika eragiketa.

Berreketak lantzen ari dira, guk "potentziak" esaten genien horiek: gazteleraz "al cuadrado", "al cubo"... eta euskaraz ber bi, ber hiru...  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 163. orr.

Jada nire burua aski trebatua ikusten nuenean, berreketak, logaritmo sinpleak eta poligono zenbaiten azalera kalkulatzeari ekiten nion.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 166. orr.


berrekin, berrekin, berrekiten dio ad berriro ekin.

Hilerrian sartu gabe berrekin nion bideari.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 29. orr.

1997. urteko otsailaren 24an berrekin zieten lanei, porlana garraiatzeko sistema berritu ondoren.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 55. orr.

Lanari berrekin zion ondoren, deus gertatu izan ez balitz bezala, epaia interpretatzeko aukera emanez niri.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 115. orr.

-Zure lagunak al dira? -berrekin zion gizonak, maleziatsu-.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 240. orr.

Mekanikoak eta bi neska langileek goitik behera aztertu zuten, atzera ahots apalean beren elkarrizketari berrekin aurretik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 83. orr.

Ezinegonak jota, elkarrizketari berrekiten saiatu zen Cesar, hain lekuz kanpo ez sentitzeko ahaleginean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 65. orr.

Zuzendaritzak noiz deitu zain gaude negoziazioei berrekiteko.  Berria - Ekonomia   2004-04-20

Gasteizko udal haur eskoletako hezitzaileek bilera egingo dute gaur, mobilizazioei berrekin edo ez aztertzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-11-25

Txapeldunen ligari berrekingo dio Realak gaur Olimpique Lyonen aurka.  Berria - Kirola   2004-02-25

Otsailaren 13an berrekingo diote 18/98 auziaren epaiketari.  Berria - Euskal Herria   2006-01-31

Kontaduriako Sisifo nintzen ni eta, heroi mitikoaren antzera, ez nuen sekula etsitzen, ehungarrenekoz, milagarrenekoz, berrekiten nien eragiketa gupidagabeei.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 71. orr.


berrekor izond berretzeko joera duena.

Batzuek [ura] gure edari naturala dela esaten dute, nahiz eta beraiek ere, irensgarria izateko, beharrezkoa duten egarri deritzan gaixotasun berrekorrak joak izatea, horixe baita gaitz horrentzako erremedioa.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 79. orr.


berrekuntza iz berretzea.

-Gertaerak izan al zuen berrekuntzarik?  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 115. orr.

-Zer berrekuntza izan zen?  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 115. orr.


berrelikadura iz berrelikatzea.

Bertso-saioetan entzuleriaren erantzunak, edo erantzun horretaz igorleak jasotzen duen berrelikadura edo feedback delakoak leku garrantzitsua du.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 52. orr.

Berrelikadura-begizta negatibo bat da kontrol-sistema hori, hozkailuek, berokuntza zentralerako sistemek eta beste etxetresna askok duten termostatoaren printzipio bera baliatzen duen mekanismo bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 195. orr.

Gorputzean ez dago, ez etengailu mekanikorik, ez korronte elektriko handirik, baina hormona deritzen mezulari kimikoak baliatzen dituzte berrelikadura-sistema negatibo askok.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 195. orr.


berrelikatzaile izond berrelikatzen duena.

AEBetako industria armamentistaren ustezko efektu berrelikatzailea dela medio -eta lobby horren indarraren eraginpean-, krisia gertu izan den bakoitzean, gerrarako hasi dela prestatzen Inperioa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 321. orr.


berrelikatze iz berriro elikatzea. ik berrelikadura.

Bi merkatu horiek, gainera, erlazionaturik daude erabat feedback edo berrelikatze efektu sakonen bidez.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 114. orr.


berrelkartu, berrelkar, berrelkartzen da/du ad berriro elkartu.

Oporretatik bueltan, udaberrian jadanik, langileok ohiko umore onaz berrelkartu ginen.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 120. orr.

Herriak behar dira berrelkartu, eta herri banatuak batu.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 20. orr.

Curtius, filologo bikaina [...] gramatika konparatua eta filologia klasikoa berrelkartu zituen lehenetarikoa izan zen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 29. orr.


berreman, berreman, berrematen du ad berriro eman.

Guztiok garbi izan genuen, urtetan, gaitasun izugarria zuela Stephenek musika-tresnen hotsak, ahotsa, ahoskera, intonazioak, doinuak, erritmoak, ariak, abestiak [...] berremateko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 231. orr.

"Garbi dago dohain bikainak dituela harmonia atzeman, aztertu eta berremateko", ohartarazi zuen Lizek.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 233. orr.


berremanaldi iz emanaldi baten errepikapena.

Basora heltzean laster aurkitu zuen bidea, orain aldian behin egiten baitziren hantxe hiri handiko berremanaldiak, janariz betetako mahaiekin, banjoekin eta oihal-etxe batekin.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 131. orr.


berremate iz berriro ematea.

Edelmanentzat, Bartlettentzat bezala, arian ariko prozesu dinamikoak ditugu beti, eta gogoratzea, berriz, beti da berregitea, ez berremate hutsa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 176. orr.

Hor arteak bereganatu egiten ditu bai autismoaren alde sendoetako batzuk eta bai ahul zenbait ere: berregintza eta berremate xehe eta zehatzerako gaitasun nabarmenarekin batera, errepikakortasuna eta estereotiporako joera.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 237. orr.


berrengaiatu, berrengaia, berrengaiatzen ad ad berriro engaiatu.

Benetan diotsut, aste honetan lanik aurkitzen ez badut, erreklutatze-bulegora joan eta berrengaiatuko naiz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 404. orr.


berrenkarnazino ik berrenkarnazio.

berrenkarnazio (corpusean berrenkarnazino soilik) iz berraragitzea.

Rafaelen berrenkarnazinotzat ere hartuko hautela azkenean, zeren, "jiganten herrian nano den gizona, jigant izan daitekek nanoen herrian...", eta jiganten herria duk Florentzia eta nanoena Urbiain, eta hi erran zaharraren gizona eta protagonista.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 254. orr.


berrentzun, berrentzun, berrentzuten du ad berriro entzun.

Hemen ere hil arte entzun eta berrentzun beharko ote dut hire erremuskada madarikatua?  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 28. orr.

Haurtzaroan (eta gaztaroan gero, osaba Praixkuri Akize aldean egindako bisitaldietan) entzundako izugarrikeria berberak berrentzuten nituela iruditzen zitzaidan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 26. orr.

Gau guztian barreneko lokamuts gaindiezinean, Jeannette ikusten bainuen, eta Le Moulleauko zinak berrentzuten.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 79. orr.


berrepaitu, berrepai, berrepaitzen du ad berriro epaitu.

Kondeak edo erregeren mandatariak nahikoa indartsu sentitzen ez baziren handikiak arrazoipean jartzeko, hitz emanarazten zieten erregeren epaitegian aurkeztuko zirela: auzia epaitzeko, alegia, ez berrepaitzeko.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 226. orr.


berrerabilera iz berriro erabiltzea.

Artearen alorraren hedadura, mugak eta definizioa azkeneko ehun urte hauetan [...] ikaragarri zabaldu baldin bada ere, horrek ez du esan nahi asmamenaren alorra, aurkikuntzaren alorra ez denik -gainerako irudi gehienak ez baitira haren plajioa, berrerabilera ohartua zein oharkabea, aplikazioa baino.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 241. orr.


berrerabili, berrerabil, berreratziltzen du ad berriro erabili.

Ez gauza bakar bat aldiro, haren gainean luzaro gogoeta egin, haztatu, eskuetan erabili eta berrerabili eta gero, baizik eta tiradera oso bat, liburutegiko pareta oso bat, bereizi beharrik ez zukeen multzo bat.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 88. orr.

Donostian oraindik ez du topatu landu, eraldatu, berrerabili, birsortu edo biziberri dezakeen ezer.  Berria - Kultura   2004-05-26

Kontsumitzen ditugun baliabide naturalen %7 berrerabiltzen dira soilik; beste %93a, alperrik galtzen uzten dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-11-26

Hondakinen kudeaketarako oinarrizko hiru arau aipatu zituen: «murriztu, berrerabili eta birziklatu».  Berria - Euskal Herria   2004-02-05

Berehala aurkitu zuen aulki hura zertan berrerabili: haietako bat bere tronuko aulkitzat baliatuko zuen egun hartatik aurrera.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 100. orr.

Bitamina eta gainerako elementuak zernahiri erantsi ala ez, paderari teflonezko ipurdia jarri ala ez, zein ontzi diren kantzerigenoak, nolakoak ezin diren berrerabili.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 81. orr.

Birziklatu edo berrerabili ezin daitezkeen materialen erabilpena debekatuz.  Berria - Euskal Herria   2004-06-09

Zentral termikoek baino CO2 gutxiago ateratzen dute, eta erretako gasa berrerabiltzeko aukera ematen dute.  Berria - Ekonomia   2004-04-13

Hondakin arriskutsuak berrerabiltzeko akordioa sinatu dute 22 enpresak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-22

Gaiker prestatzen ari da hirietako hondakin urak berrerabiltzeko proiektu bat.  Berria - Gaiak   2004-04-29

Definitu ahal dela enuntziatu horien estatusa mendean duen erregimen orokorra, eurak instituzionalizatzeko modua, eurak hartzeko, erabiltzeko, berrerabiltzeko, elkarren artean konbinatzeko modua, eurak jabetzeko objektuak bihurtzeko modua eta baita gurariaren edo interesaren tresnak estrategia baten osagaiak bihurtzeko modua ere.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 133. orr.


berrerabilketa iz berriro erabiltzea.

Errausketa plantaz gain, konpostatze plantak, berrerabilketa guneak,... non ezarriko diren ere proposatuko ditu aipatu azterketak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-04


berrerabilpen iz berriro erabiltzea.

Batetik, eraikuntzan erabiltzeko material berriak ikertu beharko lirateke, eta, bestetik, eraikuntzan eta eraikina eraistean sortuko diren hondakinen berrerabilpena eta birziklatzea landu beharko genituzke.  Berria - Gaiak   2004-10-28

Gaikako hondakin-tratamenduari, birziklatzeari eta berrerabilpenari.  Berria - Euskal Herria   2004-09-26

Plan alternatiboan berrerabilpena eta birziklatze intentsiboa bultzatuko da, konpostajearekin batera.  Berria - Euskal Herria   2004-06-09

Ahalezko objektuen eta subjektuen eremuekiko harremanean, beste formulazio batzuekiko eta balizko berrerabilpen batzuekiko harremanean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 129. orr.

Materialtasuna (ez dena substantzia bakarrik edo artikulazioaren euskarria, baizik eta estatutua, transkribatze-arauak, erabilpen eta berrerabilpen aukerak).  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 133. orr.


berrerabiltze iz berriro erabiltzea.

Birziklatze, berrerabiltze eta konpostaje tasa handitu egingo litzateke, eta %40ra iritsi.  Berria - Euskal Herria   2004-03-19

Zaborraren kudeaketaren kostuan hondakinen tratamendua, berrerabiltzea eta zabortegietarako garraio kostuak daude aurreikusita.  Berria - Euskal Herria   2004-02-04

Alternatibak egon badaudela gaineratu du, hala nola murriztea, berrerabiltzea, birziklatzea, biometanizatzea eta konpostatzea, bai ekoparkeetan, bai beste mota bateko instalazioetan.  Berria - Euskal Herria   2004-07-22


berreragile iz berreragiten duena.

Hala ere, termino horiek epai moral bat inplikatzen dutenez, hobe izango da agian moralki termino neutralak erabiltzea, eragilea eta berreragilea; edota Azterlan honetan lehenago ezagutu ditugun terminoak erabiliz, erronka egiten duena eta erronkari erantzuten diona.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 246. orr.


berreraiketa 1 iz berriro eraikitzea.

Batetik, herrialdearen berreraiketa, zeina nahiz eta laguntza milionarioak jaso oso motel doan; bestetik, opio mitxoletaren hazkuntza eta merkataritzaren aurkako borroka.  Berria - Mundua   2004-04-02

Argi utzi zuen berreraiketa lanak soilik talibanen agintea deuseztu eta 28 hilabetera hasi zela.  Berria - Mundua   2004-04-02

2 (hizkuntzalaritzan)

Berreraiketak egiteko bide bakarra konparatzea da; eta era berean ere, erkaketaren helburu bakarra hura bera berreraiketa bat izatea izango da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 266. orr.

Prototipo hori indukzioz berreraiki daiteke, eta zenbat eta ikur gehiago izan esku artean erkaketa egiterakoan, zehatzagoak izango dira orduan indukzioak; behar adinako datu izanez gero, indukzio horiek benetako hizkuntza berreraiketak izango dira.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 260. orr.

Aldez aurretiko hizkuntza berreraiketa egin ezean, askoz zailagoa litzateke ulertzea hizkuntza baten historia baino lehenagoko denboretan hizkuntza horretan gertaturiko aldaketak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 268. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hizkuntza berreraiketen (3)


berreraiki, berreraiki, berreraikitzen 1 du ad berriro eraiki.

Eraikitakoa bota eta berreraikitzeko grina hura.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 46. orr.

Danen leinukoak hiria berreraiki eta bertan gelditu ziren bizitzen.  Elizen arteko biblia   Epa 18,28

New Orleans berreraikitzeak hilabeteak ez ezik, urteak ere beharko ditu.  Berria - Harian   2005-09-08

Irak berreraikitzearen alde gaude, baina ahaztu gabe bakea, demokrazia eta egonkortasuna soilik herritarren borondatearekin eta parte-hartzearekin ezar daitezkeela.  Berria - Mundua   2004-10-03

Gerrak suntsituriko herrialdeak berreraikitzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 86. orr.

Bildu ziren, beraz, Jerusalem berreraikitzeko.  Elizen arteko biblia   1 M 12,37

Duela gutxi antzinako katedrala berreraiki dute.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 264. orr.

Suntsituriko etxebizitzak berreraikiko dituztela adierazi zieten.  Berria - Mundua   2006-03-19

Judeako gotorlekuak berreraiki egin zituen Simonek, dorre garaiz eta harresi handiz inguratu.  Elizen arteko biblia   1 M 13,33

Ezekiasek deseginak zituen muinoetako kultu-lekuak berreraiki zituen eta aldareak egin Baalen kulturako.  Elizen arteko biblia   2 Kro 33,3

Portiko hori erre egin zen Mitriadesen kontrako guduan eta Arobarzanes Erregeak berreraiki zuen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2470. orr.

Desegina zegoen Jaunaren aldarea berreraiki zuen Eliasek.  Berria - Euskal Herria   2006-03-21

Ustelkeriaren aurka borrokatzea eta azpiegiturak berreraikitzea dira presidente berriaren beste erronkak.  Berria - Mundua   2006-01-17

Zubia ere berreraiki genuen geure tropen pasabidea bermatzeko.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 36. orr.

Dorre berreraiki berrian Migelek sala ezarri zuen beheko oinean, beretako ganbera bigarrenean eta armategia hirugarrenean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 63. orr.

2 irud/hed

Hogei aminoazidoak behar dira gorputzeko proteinak berreraikitzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 213. orr.

Ia ezinezkoa da krimenaren eszena eta xehetasunak taxuz berreraikitzea.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 168. orr.

Leon Errestauratzaileak eta ondorengoek, 150 urteko benetako interregno baten ondoren, Bizantziar Inperioa berreraikitzeari ekin ziotenean, [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 67. orr.

Txetxeniako gizartea berreraiki behar dugu, bizitzeko beste modu bat dagoela jakin dezan.  Berria - Mundua   2004-09-08

ETA herrian sustraitzen ari zela erakusten omen zuen, baina oztopoak ere ezin ziren ahaztu, eta erakundearen aparatua berreraikitzen hasi beharra zegoen lehenbailehen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 37. orr.

Ikertzaileak ados daude Lehen Bizitza-k duen garrantzia azpimarratzerakoan, bere muga eta guzti, Frantziskoren irudi historikoa berreraikitzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 49. orr.

Historia global baten egitasmoak zibilizazio baten forma orokorra berreraikitzea bilatzen du.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 16. orr.

Dokumentuek diotenetik edo iradokitzen dutenetik abiatuta berreraiki nahi dute euren jatorria den iragana, gaur egun urrunduz eta desagertzen doana euren atzean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 13. orr.

Nola berreraiki aroma hori, xehetasunak guztiz oroitzen ez ditugunean eta gabeziak eta hutsuneak, ondorez, jauntzen zaizkigunean [...]?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 12. orr.

Berreraikitako aurpegiko azalak naturalagoa ematen du.  Berria - Gaiak   2004-10-14

Erregimen Berezian Dauden Presoen Elkarte berreraikia.  Berria - Euskal Herria   2004-08-11

3 (hizkuntzalaritzan)

Hizkuntza familien historia egin behar du, eta, ahal den neurrian, familia bakoitzaren hizkuntza ama berreraiki.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 32. orr.

Gramatika batek osagai-egitura berreraikitzea zilegi egiten duten erregelen hurrenkera bat dauka, eta morfema-kateak fonema-kate bihurtzen dituen erregela morfofonemikoen hurrenkera bat.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 144. orr.

Prototipo hori indukzioz berreraiki daiteke, eta zenbat eta ikur gehiago izan esku artean erkaketa egiterakoan, zehatzagoak izango dira orduan indukzioak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 260. orr.

Prospekzioa egitea, huts-hutsean, kontatzea da, eta oso-osorik dokumentuen kritikan dago oinarritua; iragana berreraikitzeak, aldiz, berregiteko metodo bat eskatzen du, eta metodo hori erkaketaren gainean bermatua dago.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 260. orr.

Berreraikitako hizkuntza forma bat ez da osotasun solidario bat, baizik fonetika mailako arrazoiketa batzuen batuketa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 267. orr.

Horrelako saio batek mailen eraketaren onurarik garrantzizkoena galduko luke [...] hots, benetako hizkuntzaren konplexutasun itzela berreraikitzea.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 161. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Han dena berria, eraikin eta etxe eder berrituak eta berreraikiak.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 99. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldarea berreraiki (4); berreraiki ahal (3); berreraiki behar (12); berreraiki behar da (5); berreraiki behar dugu (3); berreraiki daiteke (3); berreraiki du (4); berreraiki eta gotortu (4); berreraiki nahi (4); berreraiki zituen (7); berreraiki zuen (10); berreraiki zuten (5); hiria berreraiki (6); jauregia berreraiki (3); oinarritik berreraiki behar (3)

etxeak berreraikitzeko (3); herrialdea berreraikitzeko (7); irak berreraikitzeko (3)

berreraikitzen saiatzen (3)


berreraikitze 1 iz berriro eraikitzea. ik berreraikuntza.

Oroitzea irudimenezko berreraikitze edo eraikitze bat da.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 176. orr.

Pentsatzekoa da, beraz, pertsonaiaren sentsazioa nobelaren egileak berak sentitu zuen harriduraren oroitze edo berreraikitze bat dela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 95. orr.

Berreraikitze eta Garapenerako Nazioarteko Bankua, Garapenerako Nazioarteko Elkartea, Nazioarteko finantza Korporazioa eta Inbertsioen Bermerako Agentzia Multilaterala.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 261. orr.

2 (izenondoekin)

Bizantziar Kristandadean eragina gehiegizkoa izan zen eta Erromatar Inperioaren berreraikitze bortitza sortarazi zuen Leon Isauriarraren mendean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 425. orr.

Erakusketako komisario Christoph Striederrek esan duenez, «berreraikitze kritikoa» izan da eztabaida haren emaitza.  Berria - Kultura   2006-05-02

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

NBEko ordezkari talde bat bidaliko zuela Etiopiako hiriburura Afrikako Batasuneko ordezkariekin Darfurko berreraikitze prozesuan lan egiteko.  Berria - Mundua   2004-08-06

Orain, berreraikitze lanak egiteko behar dute laguntza.  Berria - Mundua   2006-04-09

Berreraikitze lanak Hermann Bartels arkitektoaren esku daude eta aurten bukatzekoak dira.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 262. orr.

-Agian berreraikitze lanetarako materialen artean aurkituko dugu.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 277. orr.

Honek benetan kontrastatzen zuen gerraosteko amerikarren berreraikitze-politikarekin, Marshall Planaren eta beste neurri batzuen bidez gauzatuarekin.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 379. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berreraikitze lanak (5)


berreraikuntza 1 iz berriro eraikitzea.

Juduen itzulera eta tenpluaren berreraikuntza.  Elizen arteko biblia   Esd 1,1 tit

Mostarko zubiaren berreraikuntza.  Berria - Kultura   2004-09-16

Irakeko berreraikuntzan mundu osoko enpresak parte hartzeko aukera izatea erabaki zuen atzo Washingtonek.  Berria - Mundua   2004-02-13

AEBetako Kongresuak Iraken berreraikuntzarako bideratutako 18.400 milioi dolarretatik soilik 3.200 milioi gastatu dituzte orain arte.  Berria - Mundua   2004-06-30

Guk gure aldetik eginahalak egingo ditugula berreraikuntza ahalik eta bizkorren bidera dadin, Espainiako herri dohakabearen mesedetan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 103. orr.

Halere, jendea pozik dago gobernuak emandako erantzunarekin, jendearen salbamenari eta herrien berreraikuntzari eman zaizkion baliabideekin.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 100. orr.

2 irud/hed

halako gertakizunekin loturiko hipotesi gehienek ez dute modurik eskaintzen, ez berreraikuntzarako, ez esperimentu bidezko egiaztapenerako.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 34. orr.

Nire hipotesiaren arabera, goian entseatu dudan gertakarien berreraikuntzan iradoki dudan bezala, Edurne berehala ohartu zen argazki hura nirea zela.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 103. orr.

Helburua ez zen batasun federal nazioz gaindiko bat, Estatu bakoitzaren berreraikuntza Europaren baitakoa baizik.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 56. orr.

Alde askoko finantzaketa, berriz, NDFk eta Berreraikuntza eta Garapenerako Nazioarteko Bankuak [...] kudeatzen dute.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 86. orr.

Itzulpena ez da atzera begiratzea, sormen-lana ere baden berreraikuntza baino.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 188. orr.

Lander berrietarako gizarte-babesaren zabalkundea eta Ekialdeko Alemaniako ekonomiaren "berreraikuntzaren" gastuak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 189. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Berreraikuntza historikoa baino gehiago, 60ko hamarkadako giroa islatzen duen gertakari batekiko elkarrizketa gaurkotua da filma.  Berria - Kultura   2004-02-05

Koordinadora Demokratikoa, bere sortzaileen esanetan, «Venezuelako berreraikuntza demokratikoa» helburu duen erakundea da.  Berria - Mundua   2004-09-29

Ateak itxita, 56 estatutako ordezkariak erantzun bat aurkitzen saiatu dira, berreraikuntza demokratiko baten promesak betetze aldera.  Berria - Mundua   2004-04-02

Semantizisten aldetik, Zientziaren Filosofiaren helburua hau da: zientziaren barneegitura argitzea teorien berreraikuntza logiko-matematikoaren bidez.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 157. orr.

Francoren kasuan, jatorrizkoa zorrotza eta finkatua izan arren, beti dago haren lanean nolabaiteko berreraikuntza; bere-bere dituen margolanetan, bereziki.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 177. orr.

4 (hitz elkartutean lehen osagai gisa)

Segurtasun kostoak berreraikuntza kontratuen %25a xurgatzen ari dira; diru hori ez da ospitale, ura tratatzeko gune edota telefono sareetan inbertitzen.  Berria - Mundua   2004-06-30

Berreraikuntza enpresa batean lanean ziren bi poloniar bahitu zituzten, Bagdadetik gertu.  Berria - Mundua   2004-06-02

Berregintza-indar eskergak izaten dira tartean, baina, Francoren oroitzapenen kasuan bezala, berreraikuntza-lana apala da.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 177. orr.

NBEk Palestina eta Israelen arteko gatazkarengatik Gazan kaltetuak izan direnei berreraikuntza lanetan laguntzeko.  Berria - Mundua   2004-01-27

Berreraikuntza prozesu luze baten ondoren -primeran aztertu du Miguel Artola irakasleak-, 1863an espazio irekia bihurtzen da Donostia.  Askoren artean   «Rataplan» - 19. orr.

Gorputzeko zelulek energia-banku bat behar dute, molekula konplexuak matxuratu direnean energia gordetzeko eta geroxeago berreraikuntza-prozesurako atera ahal izateko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 202. orr.

Zubietako berreraikuntza zinaren 150. urteurrena ospatzeko.  Askoren artean   «Rataplan» - 51. orr.

Gaztetarik ezagutu zuen Lodz hura begien bistan desagertzen ari da, eraikin berri arimagabeen eta berreraikuntza faltsutzaileen zamaren azpian.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 37. orr.

5 (hitz elkartutean bigarren osagai gisa)

IRI Industria Berreraikuntzako Institutuko presidente izan zen gerora.  Berria - Harian   2006-04-12

Edurne aurpegi-berreraikuntzan eta proiekzioetan aditua zen.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 92. orr.

6 (hizkuntzalaritzan)

Ikuspegi diakronikoa eta euskararen berreraikuntza izan zituen lehentasun, baina, horretarako bidean, orain arte behintzat beste inork lortu ez dituen deskripzio eta analisi fonologiko zabal eta sakonak eskaini zizkigun.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 112. orr.

Erkaketa, dudarik gabe, edozein berreraikuntza historikoren ezinbesteko baldintza da, baina hura bakarrik ez da nahikoa ondorioak atera ahal izateko.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 30. orr.

Perspektiban kokatu behar ditugu eta hizkuntza forma bakar baten berreraikuntzan gelditu.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 266. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berreraikuntza lanetan (9); berreraikuntzarako eta garapenerako (3); herrialdearen berreraikuntza (3); irakeko berreraikuntzan (3); iraken berreraikuntza (3); iraken berreraikuntzarako (5)


berrerakutsi, berrerakuts, berrerakusten du ad berriro erakutsi.

Antzerki hori berrerakutsia izanen da Altsasun (urtarrilak 29), Bilbon (otsailak 7), Getxon (otsailak 10), Andoainen (otsailak 11), Gasteizen (otsailak 23), Elorrion (otsailak 25), Iruñean (martxoak 4), Azkoitian (martxoak 5) eta Luhuson (martxoak 6).  Herria   2005-01-20


berreraman, berreraman, berreramaten du ad berriro eraman.

Elkarrekin lasterketa egiteko Unairi eman hitzak berreraman ninduen igerilekura, toaila, bainu-jantzia eta guzti.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 327. orr.

Urte batzuk geroago, krisi gogor samar bat zela eta, taxi batean sartu eta sekaderora -izen hori ematen zitzaion psikiatrikoari bertan egoten ziren alkoholikoengatik- berreramaten saiatu ziren.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 9. orr.


berreratu, berrera, berreratzen 1 du ad berriro eratu. ik berregituratu.

Nepalgo Gyanendra erregeak 2002. urteaz geroztik jarduera etenda zeukan Legebiltzarra berreratzea erabaki zuen atzo.  Berria - Mundua   2006-04-25

Ordezkarien ganbara berreratu egin dadin manatzen dut; lehenengo saioa datorren apirilaren 28an izango da.  Berria - Mundua   2006-04-25

Sekta horrenak egin zuen, baina ene haur denboran ikusi dut gizon zaharrik komunzuloetan luzaroan gorderik, metalezko disko batzuk jokontzi debekatu batean sartu eta jainkozko desordena beren esku ahulez berreratzeko ahaleginean.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 64. orr.

Irudimenezko oroimenak, pertzepzioaren une iragankorrak biltegiratu ez ezik, haiek eraldatu, urrundu, bizkortu, eta azala kentzen die: eratutako inpresioak berreratzen ditu, leku itogarriak ikuspegi zabal bihurtzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 179. orr.

Murrizketa hauek guztiak berreratu beharko ditugu, alderantzizko hurrenkeran.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 67. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Bestalde, Frantziak PCE (r) Espainiako Alderdi Komunista Berreratuko kide Josefina Garcia Aranburu estraditatu zuen.  Berria - Mundua   2006-02-22


berrerdiratu, berrerdira, berrerdiratzen du ad berriro erdiratu.

Berehala hasi zen betaurrekoak ukitzen (goi, behe, ezker, eskuin, goi, behe, ezker, eskuin), amorraturik haiek erdiratu eta berrerdiratzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 98. orr.


berrerori, berreror, berrerortzen da ad berriro erori.

Bekatuan berrerortzeak onespena aisatzen ohi du.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 213. orr.

Horixe proposatu du, behinik behin, Frantziako Asanblea Nazionaleko diputatuen argibide-batzorde batek, delituan berrerortzen direnei buruz aurkeztu berri duen txostenean.  Berria - Euskal Herria   2004-07-08

Batzordekideek, dena den, ez dute aintzat hartu berreroritako gaizkileentzako zigorrak, orokorrean, automatikoki ezartzeko proposamena.  Berria - Euskal Herria   2004-07-08

Biztanleriaren birbanaketa ordenatuen ustekabeko erlijio-ondorio horiek ez ziren izan Nabukodonosor basakeriazko asiriar metodoetan berrerortzeak izan zituenak bezain ohargarriak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 46. orr.


berrerorialdi iz berriro erortzea.

Byronek "khar-itsutasun" deitzeko adinako susperraldia izan zuen, eta gero berrerorialdi bat, betiko eraman zuena... Missolonghira.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 123. orr.


berrerorkor izond berrerortzeko joera duena.

-Otx -esan zuen-, berrerorkorra da eta sakon-sakon hondoratzen da gaizkian.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 100. orr.


berrerosi, berreros, berrerosten 1 du ad berriro erosi.

Bere akzioa 9 euroan dago, baina akzioen %4 berrerosteko egitasmoa ere indarrean dute.  Berria - Ekonomia   2004-11-24

Burutik jota zegoela susmatu behar nuen hiru urtean eraikuntzan irabazitako diru guztia eman zuenean ni berrerosteko.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 40. orr.

Karlomagno kexu dela bere kapitular batean leku batzuetan zenbaitek jabetzan ematen zituztelako beren feudoak, eta segidan jabetzan berrerosten zituztelako.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 319. orr.

2 irud/hed

Hemen zeure bizitzaren alderik goibel eta mingarriena agerian ikusiko duzu, min hori hala ere liburuaren ederrak nolabait berrerosten duela.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 83. orr.

Magdalako Maria Sarak bakarrik lor dezake haragizko maitasunaren bitartez Raimundo ilea tindatzetik berrerostea.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 134. orr.

3 ik erredimitu.

Jainkoaren maitasuna ekintza bihurtu bada mundu honetan Kristoren bidez gizadia berrerosiz, orduan gizakia bere irudira egin zuen Jainkoaren antzekoago bihurtzeko gizakiaren ahaleginetan Kristoren jarraibideari segitzeko ahaleginak sartu beharko lirateke, lagun hurkoak berrerosteko bere burua eskaintzea, alegia.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 98. orr.

Jaunarengandik agintzen baitzaigu betiko bizitza, lan eta oinaze ikaragarrien ondoren Kristok isuritako odolak berrerosita, bat egin dezagun gure Askatzailearekin.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 168. orr.

Gizakiarengan erakusten du Jaungoikoak bere ontasuna hura egitean, bere justizia hura zigortzean eta bere errukia hura berrerostean.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 148. orr.

Ikus dezagun bada, guztiak Jaunak eginak gaituela, erostun berak berrerosiak, Kristoren gorputz bakarraren, hau da Erromako Eliza saindu eta katoliko bakarraren kide garela.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 31. orr.

Jainko Jauna, gu guztioi gorputz osoa, arima osoa eta bizitza osoa eman ziguna eta ematen diguna; egin eta berrerosi gintuena eta bere erruki hutsez salbatuko gaituena; guri, zital eta doilor, ustel eta kirasdun, eskergabe eta gaiztooi, on guztiak egin eta egiten dizkiguna.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 151. orr.

Gu, gatibuok, haren gurutze eta odol eta heriotzaz berrerosi nahi izan gaituzulako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 150. orr.

Ez da harritzekoa, bere bihozberatasunaz sorkari guztien anaia bihurtu zen hura, Kristoren maitasunak Kreatzailearen irudiaz markatuak eta Eroslearen odolaz berrerosiak izan direnen are anaiago egin izana.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 797. orr.

Osasuna opa dizuet guztioi, berrerosi eta bere odol txit preziatuaz garbitu gintuenagan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 108. orr.

Bedeinkatzen zaitugu, zeure gurutze santuaz mundua berrerosi zenuelako.  Elizen arteko biblia   Sal 118,26

4 (era burutua izenondo gisa)

Historia hau asmatua balitz, bi gutun mota bakarrik nituzke aukeran; gutun umil, bero, kristau bat, aleman berrerosi batena; gutun doilor, harro, hormatu bat, nazi amorratu batena.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 287. orr.


berrerosle izond berrerosten duena.

Sinets dezaten Jainko ahalguztidun, Aita eta Seme eta Espiritu Santu, gauza guztien egileagan, eta Seme berrerosle eta salbatzaileagan, eta bataia daitezen eta kristau egin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 143. orr.

Distiraren erdian Gurutze Santuaren seinale patu onekoa ikusi zuen, eta gurutzean ilkatua munduaren Berreroslea, inguruan aingeru-saldo hagitz ugari zuela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 177. orr.

Ez dezagun, bada, beste ezer irrika, beste ezer nahi, ez diezagula beste ezerk atsegin eman eta gozaraz, geure Egile eta Berrerosle eta Salbatzaile, egiazko Jainko bakarrak baizik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 152. orr.

Berreroslearen haragia eta Gurutzearen zura zulatu zuten iltze ilunak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 189. orr.

Eroslea edo berreroslea esango genuke euskaraz.  Berria - Kultura   2004-11-24


berrerospen 1 iz berrerostea.

Nagusiak, bere asmoaren kontra, emaztetzat hartzen ez badu, atsegin ez duelako, ez du haren berrerospena galaraziko.  Elizen arteko biblia   Ir 21,8

Historiaren berrerospen edo erredentzio hau hain da baliotsua gizakiarentzat, ezen, Mendebaldeko mundu moderno sekularizatuan, historiaren filosofia kripto-kristauari ustezko kristau ohi arrazionalistek eusten baitzioten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 127. orr.

Egiazki girixtinoa den herri batek ez du bere lana eginen, nun ez duen Kristoren ebanjelioa bere gain hartzen berrerospen baten eragin bezala, eta ez badu egiari eta ebanjelioari idekitzen Jainkozko lokarrien barnatasunarekin.  Herria   2005-07-14

Ustiapen, zergatarako nekazaritza eta lukurreriaz aberats eta ahaltsu bihurturiko klase baten berrerospen hau izan zen agian Augustoren sistema inperialaren garaipenik ohargarriena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 88. orr.

Zure argiaren ahultzea, aukera librea, berrerospena, esplikazio baliagarria izan daitezke zuretzat, baina egun bateko lanaren ondoren Feitl urketariak atseden hartu behar du, ez bueltaka jardun lasto ustelduzko ohe batean.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 145. orr.

Horregatik, lurreko hirian erromesaldiaren bizitza gatibuak dirauen bitartean, berrerospenaren promesa eta beronen berme gisa dohain espirituala hartu duelarik, hiri lurtarrean bizitza hilkorraren euskarri diren legeak onartzeko zalantzarik ez dauka.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 376. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Britainiar administrazioaren berrerospen moralarekin batera, Indian bizi ziren ingelesen eta auzoko indiarren arteko harreman pertsonalak gutxitu egin ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 190. orr.

Gizarte-gorputzaren egiturari aplikaturiko ingeniaritza politikorik trebeenak inoiz ez luke balioko arimen berrerospen espiritualaren ordezko gisa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 336. orr.


berreroste 1 iz berriro erostea.

Horrelakoa da beren bekatu mortalengatik sekulakotzat infernura kondenatuak direnen zorigaitza, zeren betikoa baita, eta, Jobek erranaren arabera, ez baitu horrek ez berrerosterik, ez beste aterabiderik.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 84. orr.

Azkenean, herriak onartu zuen hamarrenak ordaintzea, baldin eta berrerosterik bazeukan.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 325. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Feudoak jabearen semeengana pasatzen zirenez, jaunek haietaz erabakitzeko askatasuna galtzen zuten, eta horren ordaina hartzeko, berreroste-eskubidea deitu zitzaiona ezarri zuten.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 346. orr.

Berreroste-eskubidea oinordeko-aldaketa bakoitzeko ordaindu behar zen, eta hasieran lerro zuzenean ordaintzen zen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 346. orr.

Mendeetako sufrimendu eta umiliazioen berrerostea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 10. orr.


berresan, berresan, berresaten du ad berriro esan.

Tonuak, keinuak, gizonek bere hitzei eta ideiei atzetik eta aurretik eransten dieten guztiak, aldatu eta desitxuratu egiten du gizon batek esan duena, hainbesteraino non ia ezinezkoa izaten baita gauzak esan ziren bezala berresatea.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 49. orr.

Frazerren hitzak Alfred Rosenberg-en ahotsak berresan zituen bestelako tonu batez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 96. orr.

Berresan nizkion lankideari hitz haiek, eta irribarre maltzurra erantsi nien hitzei, "atsegina" aipatu niolarik.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 99. orr.

Kanti eta filosofoei buruz esandakoa berresan behar da hemen: zientzialariek egiaren maitale direlako jotzen dutela zientziara.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 88. orr.

Soinujolearen semea-k literaturan eta bizitzan sinesten jarraitzeko argudioak berresan eta berritu dizkigu.  Berria - Kultura   2004-01-24

-Edozer gauza -berresan zuen irribarretsu, eta ez dakit nola, luma hartu eta eskuari joaten utzi nion.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 463. orr.

"Donostiako auzoa", berresan nuen nire golkorako.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 27. orr.

Begiratu, usaindu, belarri ondora eraman, eta, azkenik, kaxan utzi zuen berriro, "Gehiegi erretzen duk, Livingstone" medikuaren hitzak bere buruari berresan ondoren.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 66. orr.


berreskailu (corpusean berreskeilu soilik) iz ipar berrikuntza.

Bizpahiru egunez, berreskeiluz, deitura frantsestu genien eta Michel Gorostiague-ri izengoitia gelditu zaio "Mizel Lehu"!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 106. orr.


berreskuraezin izond ezin berreskuratuzkoa.

Jende gehiena pausan egoten deneko denbora berreskuraezin hori.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 194. orr.

Ehun urteren buruan, xehetasunak berreskuraezinak dira, baina ez da zaila barruntatzen zer gertatu zen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 78. orr.

Ez naiz saiatuko haren hitzak zuzen aldatzen, berreskuraezinak baitira jadanik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 90. orr.

Gerta daiteke aurrera joaten baino lan handiagoak izatea zuzen mantentzen, eta galtzen diren segundoak ia-ia berreskuraezinak gerta daitezke.  Berria - Kirola   2004-09-11

2 (izen gisa)

Orok du, hilkorren artean, berreskuraezinaren eta halabeharrezkoaren balioa.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 128. orr.


berreskuraketa iz berreskuratzea. ik berreskurapen.

Lurzoruen berreskuraketan, ur zikinen tratamenduan edo konposatu organikoen degradazioan.  Berria - Gaiak   2006-04-06

Oso kaltegarria izan daiteke substantzia kimiko ezinbestekoak odoletik galtzea, baina ia inoiz ez du hutsik egiten berreskuraketak; giltzurrunak huts egiten duen kasuan ere, pozoia pilatu bai odolean, baina ez da substantzia baliotsurik galtzen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 199. orr.

Jokalari berreskuraketa.  Berria - Kirola   2004-03-25


berreskurapen 1 iz berreskuratzea.

Euribor indizea euroaren eraginpean mugitu da azken asteotan, euroaren balio galerek hipoteka adierazlearen gutxienekoak eta berreskurapenak markatu baitituzte.  Berria - Ekonomia   2004-01-31

Gure belaunaldiak euskararen berreskurapena sinbolo nagusitzat hartu zuen, eta horregatik egin ahal izan dituzu zuk ikasketak euskaraz.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 151. orr.

Urrats berri bat beraz, euskararen berreskurapenean eta normalizazio bidean.  Herria   2004-12-30

Nahiz eta anitz baden egiteko, hizkuntzaren berreskurapena lorpen bat da.  Berria - Euskal Herria   2004-05-12

Demokraziaren berreskurapena sustatuko dut.  Berria - Euskal Herria   2004-07-11

Ongi legoke herri eskubideen berreskurapena ekarriko lukeen prozesu baten lehen harriak jartzeko izango balitz.  Berria - Harian   2005-04-02

Foruen berreskurapenaren aldetik, zer?  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 127. orr.

Espiritu errepublikazale eta liberala Donostian indartu egin zen, eta, agian horregatik, eta ideologia horren berreskurapenaren sinbolo harturik, elkartu ziren bertan alderdi politiko errepublikazaleak (1930), "Donostiako Ituna" delakoa sinatzeko.  Askoren artean   «Rataplan» - 65. orr.

«Nekropoli garrantzitsua» izan zitekeela uste du Pello Iraizoz Ondarearen Berreskurapenerako Elkarteko kideak.  Berria - Kultura   2004-04-27

Oroimen Historikoaren Berreskurapena.  Berria - Euskal Herria   2004-05-27

2 (izenondoekin)

Aurretratamendu mekaniko biologikorako instalazioak urtean 141.061 eta 183.814 tona bitartean, eta berreskurapen energetikoa duen errauste ildo berriak urtean 424.079 eta 464.779 tona bitartean.  Berria - Harian   2006-01-03

Urtero Gipuzkoako aurrekontuen %2 erabiltzea eskatzen dugu, aipatutako euskararen berreskurapen osorako 12 lan-ildoak burutzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-05-01

3 (hitz elkartuetan)

Azpimarratu behar da, Frantziako eskualde hizkuntza guztien artean, alsaziera aparte utziz, euskara dela berreskurapen hasiera bat daukan bakarra.  Berria - Euskal Herria   2004-02-12

Aurtengo ekitaldian, aurreneko aldiz, idazle garaikide bat du ardatz nagusi Asturierazko Letren Asteak, hots, 1975ean abian jarritako hizkuntz berreskurapen prozesuaren garaiko idazle bat.  Berria - Kultura   2004-05-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

euskararen berreskurapen (8); euskararen berreskurapen osoa (5); euskararen berreskurapenean (5)


berreskurarazi, berreskuraraz, berreskururazten (orobat berreskuratuarazi) du ad berreskuratzera behartu.

Minak sendatzen, ametsak bermatzen, galdutako esperantza berreskurarazten.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 190. orr.

Nolanahi ere, horrek ez zidan betikoz berreskurarazi etxeko atalondoa zapaltzeko eskubidea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 51. orr.

Esaten dizu eskutik utzia eta lur jota sentitzen dela, zugan beste inorengan ez duela konfiantzarik, zuk baizik ezin diozulako berreskurarazi bere buruarenganako estimua eta barne-oreka.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 86. orr.

Minutu haiek ilusioa berreskuratzeko balio izan ziotela azpimarratu zigun Moralesek, igandean eginiko golak ilusioaz gain konfiantzarik ere berreskuratuaraziko zion.  Berria - Kirola   2004-03-31


berreskuratu, berreskura, berreskuratzen 1 du ad nolabait galdu zena berriz eskuratu. ik birjabetu; kobratu.

Lehen-semea, ordea, beti berreskuratuko duzue, ordezko eskaintza eginez.  Elizen arteko biblia   Ir 13,13

Gurutzadak, bestalde, ez ziren Lur Santuak berreskuratzeko bakarrik antolatu izan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 23. orr.

Harresidun hiri bateko etxebizitza saltzen duenak mugatua du berreskuratzeko eskubidea.  Elizen arteko biblia   Lb 25,29

Aldi berean, Siriako errege Retzinek Elat hiria berreskuratu zuen siriarrentzat.  Elizen arteko biblia   2 Erg 16,6

Jaunak bere herria askatu du, berreskuratu, indartsuagoaren eskutik libratu.  Elizen arteko biblia   Jr 31,11

Handik itzultzean, herriko jendea, apaizak, lebitarrak eta tenpluko laguntzaileak izan ziren hiria eta jabegoak berreskuratzen lehenengoak.  Elizen arteko biblia   1 Kro 9,2

Lurrak berreskuratzeko eskubidea.  Berria - Mundua   2004-04-24

Inoiz ez zirela gai izango japoniarren eskuetatik berreskuratzeko haiek kendutako portu, industri eremu eta burdinbideak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 210. orr.

Eskumuturraren zati bat berreskuratu ahal izan nuen.  Berria - Euskal Herria   2006-02-07

Haiek harrapatutako guztia berreskuratu zuen.  Elizen arteko biblia   Has 14,16

Salbamendu taldeek, lanean jo eta su dabiltzala, gorputzak eta gorpuak berreskuratzen segitzen dute.  Berria - Mundua   2004-12-29

Frantziskok eskale bati emandako mantua berreskuratu behar dute anaiek.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 553. orr.

-Nirea da! -esan zion Harryk, berreskuratzen saiatuz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 36. orr.

Arnasa hartzean aireari emandako bero gehiena berreskuratzen baita berriro arnasa kanporatzean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 79. orr.

Pelikula hori berreskuratzeko lanean aritu dira Eresbilen, baina ez dute egundaino aurkitu.  Berria - Kultura   2004-04-15

"Gelatxo" esatea bere aportazioa egin ondoren orain mundutik kanpo dagoen musiko bat berreskuratzea da.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 85. orr.

2 (gauza abstraktuak)

Egun batzuk lehenago gillotinan hiltzeko zorian egondakoak "hiritar eta erkide" maila berreskuratzen du atzera.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 33. orr.

Gaixoalditik zertxobait susperturik, makila baten laguntzaz etxean batera eta bestera ibiltzen hasi zen indarrak berreskuratzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 183. orr.

Arnasa berreskuratzekotan, isilpe apur bat aurrenik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 289. orr.

Ikusmena berreskuratu zuen, eta eskerrak eman zizkieten Jainko Jaunari eta San Frantziskori.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 268. orr.

-A, bai, konortea berreskuratu du.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 84. orr.

Begiak itxi nituen, Ivyk ostua zidan loaren zati bat berreskuratzeko.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 19. orr.

Adorea berreskuratzen ari zela ematen zuen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 107. orr.

Sylvie Laplace Biarritz Culture elkartera sartu da joanden ostegun goizean, hortik kanpo emana izan eta hemezortzi hilabeteren buruan bere lanpostua berreskuratu du.  Herria   2004-09-23

Faxistek iniziatiba berreskuratzeko hurrengo kolpea non jo erabaki behar dutela.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 53. orr.

Arteak Mendebaldeko kulturan izan behar duen tokia berreskuratu nahi du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 232. orr.

Barruko hodei beltz eta tristura guztiak uxatu eta baretasuna eta poza berreskuratzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 246. orr.

Euskalgintzaren izen ona berreskuratzea.  Berria - Harian   2005-03-19

Nork bere lurren jabetza berreskuratu ahal izango du, nor bere senitartera itzuliko da.  Elizen arteko biblia   Lb 25,10

Pixkanaka-pixkanaka, hitza berreskuratu zuen Niccolok; totelka mintzatzen zen, ordea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 274. orr.

Ikusmena berreskuratu ondoren, aberats bizi izan zen, limosnak eginez, Jainkoa egunero goretsiz eta beraren handitasuna ospatuz.  Elizen arteko biblia   Tb 14,2

Bi mila urtez egon beharko zuen zain independentzia berreskuratzeko.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 177. orr.

Kendu zitzaien independentzia ekonomikoa berreskuratzen ari dira.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 277. orr.

Une hori 1950eko hamarraldiaren bukaeran iritsi zen, Europar diruek kanpo-bihurgarritasuna berreskuratu zutenean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 94. orr.

Orain, bikotea aste galdua berreskuratu nahirik ari zen noski, gela barnean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 339. orr.

Denbora galdua berreskuratzen ere saiatzen nintzen noizbehinka Zestoan, dio Piok, "arrazaren hari galdua berreskuratu nuen".  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 48. orr.

Ezin ezer egin barne bakea berreskuratzeko. hegaleko argentinarrak minutu batzuk jokatzeko aukera izango du, sasoia guztiz berreskuratu ondoren.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 74. orr.

Giza itxura berreskuratzen saiatu nintzen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 75. orr.

Emakumea bere independentzia ekonomiko, sozial eta afektiboa berreskuratzeko egiten ari den iraultzan pilulak eragin handia izan du.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 91. orr.

Kaleak lehenagoko izenak ari ziren berreskuratzen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 31. orr.

Beharbada berak eratzen duen arkitektura deduktiboa berreskura liteke.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 66. orr.

Fabrikazio Mekanikoak oso enplegu tasa onari eusten dio urtetik urtera (%88 2002. urtean) eta Administrazioak ere kuota dezente berreskuratu du (%76 zuen 2002an).  Berria - Euskal Herria   2004-04-27

Bazirudien gauzak beren izatearen zentzua berreskuratzen ari zirela.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 80. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Bere besoetara ekarriko zuen eta errege-jauregi berreskuratuan berarekin batean sarraraziko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 40. orr.

Ile berreskuratua buruan dotore; bizkar gainak inoizko sendo.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 76. orr.

Tabako berreskuratutik zigarro bat piztu nuen, neure irrika bizia agerian ez jartzeko ahaleginetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 279. orr.

Ruche jauna une luze batez geratu zen isilaldi berreskuratu hura dastatzen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 35. orr.

Aurreikus zitekeen Lurreko Paradisu Berreskuratu bat, non "enplegu beteko" sisteman gizabanako bakoitzak [...] aspaldi desagerturiko "aberats astitsuen" klase pribilegiatuak bezainbat asti izango bailuke ia.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 397. orr.

Zertan finkatzen zen bizitzeko bozkario berreskuratua?  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 138. orr.

Ordu arte ez genion deus esan, disgustu bat ez ematearren, bere osasun berreskuratuarentzat kaltegarri izan zitekeena.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 118. orr.

Beste behin bakean zen munduarekin, bake berreskuratu orbangabean, eragozpen txiki bati konponbide erraz bat eman ostean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 55. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

ahotsa berreskuratu (5); arnasa berreskuratu (8); askatasuna berreskuratu (4); asko berreskuratu (5); baloia berreskuratu (8)

berreskuratu ahal (38); berreskuratu ahal izan (13); berreskuratu ahal izango (9); berreskuratu ahal izateko (14); berreskuratu arte (7); berreskuratu behar (84); berreskuratu behar du (19); berreskuratu behar dugu (12); berreskuratu behar dute (5); berreskuratu beharko (14); berreskuratu beharko du (4); berreskuratu beharra (13); berreskuratu bezain (5); berreskuratu dira (4); berreskuratu ditu (33); berreskuratu ditut (4); berreskuratu dituzte (14); berreskuratu du (88); berreskuratu dugu (4); berreskuratu dute (30)

berreskuratu egin (35); berreskuratu egin behar (6); berreskuratu egin du (5); berreskuratu egingo (8); berreskuratu genuen (5)

berreskuratu izana (4); berreskuratu nahi (100); berreskuratu nahi ditu (7); berreskuratu nahi dituzte (4); berreskuratu nahi du (27); berreskuratu nahi dute (15); berreskuratu nahi izan (10); berreskuratu nahian (35); berreskuratu nahian ari (4); berreskuratu nahiko (5); berreskuratu nahiz (4); berreskuratu nuen (12)

berreskuratu ondoren (11); berreskuratu orduko (5)

berreskuratu zen (4); berreskuratu zituen (26); berreskuratu zituzten (9); berreskuratu zuela (9); berreskuratu zuelako (4); berreskuratu zuen (126); berreskuratu zuen eta (8); berreskuratu zuten (35)

bidea berreskuratu (4); bizia berreskuratu (4); boterea berreskuratu (5); denbora berreskuratu (4); dirua berreskuratu (5)

entzumena berreskuratu (4); erabat berreskuratu (6); erritmoa berreskuratu (5); gaitasuna berreskuratu (4); guztia berreskuratu (4); guztiak berreskuratu (4); haria berreskuratu (5); hiria berreskuratu (6); hitza berreskuratu zuen (4)

ikusmena berreskuratu (13); ikusmena berreskuratu zuen (5); indarra berreskuratu (6); indarrak berreskuratu (6); itxaropena berreskuratu (4); izaera berreskuratu (6); jokoa berreskuratu (10); kantuak berreskuratu (5); konfiantza berreskuratu (15); konfiantza berreskuratu behar (6); konortea berreskuratu (4); lasaitasuna berreskuratu (5); lekua berreskuratu (5); lidergoa berreskuratu (6); maila berreskuratu (6); memoria berreskuratu (6); nola berreskuratu (7); nortasuna berreskuratu (5)

orain berreskuratu (4); osasuna berreskuratu (8); osasuna berreskuratu zuen (6); osoa berreskuratu (4); pixka bat berreskuratu (4); sakea berreskuratu (17); sakea berreskuratu zuen (4); sasoia berreskuratu (6); sendotasuna berreskuratu (9); subiranotasuna berreskuratu (5); tokia berreskuratu (4)

zaharrak berreskuratu (7); zati bat berreskuratu (7); zentzua berreskuratu (5)

berreskuratua zuen (5)

berreskuratuko ditu (13); berreskuratuko dituzte (7); berreskuratuko du (36); berreskuratuko dugu (4); berreskuratuko dute (8); berreskuratuko zuen (4)

berreskuratuz gero (5)

askatasuna berreskuratzea (4)

berreskuratzea da (24); berreskuratzea dela (4); berreskuratzea du (4); berreskuratzea espero (7); berreskuratzea espero du (4); berreskuratzea ezinbestekoa (5); berreskuratzea izango (4); berreskuratzea lortu (7); berreskuratzea nahi (4); berreskuratzea zaila (5)

eskubideak berreskuratzea (4); izen ona berreskuratzea (5); konfiantza berreskuratzea (10); maila berreskuratzea (4); memoria berreskuratzea (4); memoria historikoa berreskuratzea (5); oroimen historikoa berreskuratzea (4)

berreskuratzearen alde (4)

askatasuna berreskuratzeko (4)

berreskuratzeko ahalegin (5); berreskuratzeko ahalegina (8); berreskuratzeko ahaleginean (4); berreskuratzeko asmoa (11); berreskuratzeko asmoa du (6); berreskuratzeko asmotan (5); berreskuratzeko asmoz (14); berreskuratzeko aukera (26); berreskuratzeko balio (4); berreskuratzeko bidean (6); berreskuratzeko deia (5); berreskuratzeko deia egin (5)

berreskuratzeko eskatu (6); berreskuratzeko eskubidea (8); berreskuratzeko gai (6); berreskuratzeko garaia (4); berreskuratzeko lana (4); berreskuratzeko lanean (5); berreskuratzeko modu (4)

burujabetza berreskuratzeko (4); demokrazia berreskuratzeko (4); denbora berreskuratzeko (7); dirua berreskuratzeko (5); duintasuna berreskuratzeko (6)

eskubideak berreskuratzeko (5); euskara berreskuratzeko (4); galdutako denbora berreskuratzeko (5); galdutakoa berreskuratzeko (4); giroa berreskuratzeko (4); historia berreskuratzeko (4)

ilusioa berreskuratzeko (4); indarrak berreskuratzeko (4); konfiantza berreskuratzeko (22); kontrola berreskuratzeko (4); lidergoa berreskuratzeko (4); lurrak berreskuratzeko (4); maila berreskuratzeko (7); memoria berreskuratzeko (7); memoria historikoa berreskuratzeko (17); normaltasuna berreskuratzeko (4); nortasuna berreskuratzeko (5); postua berreskuratzeko (4)

zati bat berreskuratzeko (4)

berreskuratzen ditu (4); berreskuratzen du (14); berreskuratzen dute (4); berreskuratzen hasi (6); berreskuratzen hasteko (5); berreskuratzen lagunduko (4); berreskuratzen saiatu (14); berreskuratzen saiatu zen (7); berreskuratzen saiatuko (13); berreskuratzen saiatuko da (7); berreskuratzen saiatuko gara (4); berreskuratzen saiatzen (4); berreskuratzen zuen (5); berreskuratzen zuten (4)

galdutakoa berreskuratzen (4); indarrak berreskuratzen (5); jokoa berreskuratzen (4); konfiantza berreskuratzen (8); maila berreskuratzen (7)


berreskuratuarazi ik berreskurarazi.

berreskuratzaile iz berreskuratzen duena.

Memoriaren eta haurtzaroaren gomutarazlea, berreskuratzailea eta errestauratzailea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 68. orr.

AuBk proposatu duen hizkuntza politika berriaren ezaugarriak honako hiru hauek dira: hizkuntz politika berreskuratzailea, nazionala eta lehentasunezkoa izatea Euskal Herri osoan.  Berria - Euskal Herria   2004-05-01


berreskuratze 1 iz berriro eskuratzea.

Espazioen berreskuratze horretan bi alderdi daude, ordea: bata lekua konkistatzea, eta bestea jendeari elkartasuna erakustea.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 24. orr.

Egileak eta Trikitilari Elkarteak esker on handi bana eman nahi diegu Elgetaren berreskuratze honetan lagundu diguten guztiei.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 73. orr.

Lehen-semeen berreskuratzea.  Elizen arteko biblia   Zen 3,40 tit

Euskararen berreskuratze osoaren aldeko batzordea.  Berria - Harian   2005-09-21

Berak gidatzen eta zuzentzen du gogoeta filosofikoak egiten duen berreskuratze razionalaren lana.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 69. orr.

Guk, gure gogoan genuen berreskuratze distiratsu hartaz ahaztuz, ezinbestean nahiago baitugu gerizpe goxo horretan lokartu.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 63. orr.

Ongi begiratu al zuten galdetzeko ausarkeria izan nuen, zaila egiten baitzitzaidan besterik gabe desager zitekeenik sinestea; teorian behintzat, berreskuratze errazenetakoa zuen galera baitzen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 75. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagagi gisa)

Berreskuratze lan hori egin arte ez da bukatuko Francoren garaia.  Berria - Kultura   2004-08-10

Berreskuratze-eskubidea noiznahikoa da eta, dena dela, Jubileu Urtean etxea bere jatorrizko jabeari.  Elizen arteko biblia   Lb 25,31

1951an abiatzen du idazleak euskal hizkuntzaren berreskuratze mugimendua, Deixonne lege famatuarekin, Berreskuratze-teknikak hobetu direlako.  Herria   2002-12-12

Gizartea egiten ari den ahalegin handi honetan, berreskuratze ahalegin honetan esan nahi dut, unibertsitateak eginkizun handia du.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 75. orr.

EHUk ez diolako erantzuten euskararen berreskuratze prozesuari.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

Euskararen berreskuratze kontuetan Unibertsitateak ezinbesteko zeregina du.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 75. orr.

3 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Garbiketa eta makina berreskuratze lanak «ahalik eta azkarren» egitera aholkatu ditu Adegik.  Berria - Euskal Herria   2004-01-27


berreskuratzear adlag berreskuratzeko zorian.

Greziako selekzioa Europako txapelduna izateak eragina duen ezin da jakin; argi dago, ordea, Greziako saskibaloi kantxa batzuk infernu goitizena berreskuratzear daudela.  Berria - Kirola   2006-04-04


berreskuratzearren adlag berreskuratzeko.

Oasiren bat berenganatzea erabaki omen zuten, berriro guduari ekiteko indarrak berreskuratzearren.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 157. orr.

"Ze nekatuta nagoen, Txo!" esan eta oheratu egiten zen afaldu eta berehala, bakarrik berriro ere, hurrengo goizean beharko zuen adorea hobeto berreskuratzearren.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 37. orr.

Behialako trebezia Itzaga ondoko herri hustu bateko pareta erorietan berreskuratzearren.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 92. orr.

Behin, oso gaixorik zegoela, bere abstinentzia gogorra zertxobait arindu zuen, osasuna berreskuratzearren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 773. orr.

Neure kimikaritasuna berreskuratzearren, lanbide horren forma funts-funtsezko eta jatorrizkoan, "Sheidekunst" delakoan, hots, metala zaborretik bereizteko artean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 184. orr.


berresle izond berresten duena.

Zientziaren Filosofian justifikazioaren arazoa legeen eta teorien justifikazioaren arazoa da, eta horretarako instantzia berresle edo konfirmatzaile jakin batzuk erabiltzen ditu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 160. orr.

Orokorpenen eta horiei babesa ematen dieten instantzia partikularren arteko erlazio berreslearen azterketa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 160. orr.

CNEko buru Francisco Carrasquerok agindu zehatzak eman zituen berresleen nortasun agiriak ondo egiaztatzeko, 1.400 bat agiri faltsutu zeramatzaten hainbat pertsona atzeman baitzituen Poliziak.  Berria - Mundua   2004-06-01


berrespainiartze iz berriro espainiar bihurtzea.

PPren agintaldiko zortzi urte ez dira eraginik gabe joan: haren berrespainiartze ideologikoak eragina izan du Estatu osoan.  Berria - Mundua   2004-07-03


berrespen 1 iz berrestea, aurretik esan edo erabaki denaren baliotasuna baieztatzea.

Profeten bidez eginiko promesen berrespena'.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 69. orr.

1253ko abuztuaren 10ean, hil bezperan justu, hartu zuen Klarak bere Erregelaren berrespena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1169. orr.

Salbuespena arauaren berrespentzat hartzen duen adimenaren ustez egintza baten zuhurtzia ondorearen arabera juzkatu behar da.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 212. orr.

Itunaren berrespena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 933. orr.

Islama Jainkoaren batasunaren berrespena zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 108. orr.

Nazioarteko espezializazioa deritzana, oro har, merkataritza-borroka horien a posteriori egindako berrespena da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 60. orr.

Erabaki horrek mankomunitate batzordeen, Diputatuen Kontseiluaren eta Gipuzkoako Batzar Nagusien berrespena jaso beharko du.  Berria - Euskal Herria   2004-06-29

Barruan inor ez zegoelako ziurtasunak ez zion eragotzi begirada barreiatze azkar batez ustearen berrespena bilatzea.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 103. orr.

Lekukoei bigarrenez ere entzuten zaie, berrespena esaten zaiona, baina beti sekretuan. portu hura nik ezagutzen nituen portu guztien berrespena eta ispilua zen, han zeuden balearen arrantza eta piratak, hura zen abenturetara irten eta uharte galduetara heltzeko abiapuntu.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bi izan dira OLBEk Wagner-en aurtengo operan eskaini dizkigun gauza berriak: alde batetik, Juanjo Menak eta Bilbao Orkestra Sinfonikoak opera generoan eman zuten berrespen ona, iazko Salomeren ostean; eta bestetik [...].  Berria - Kultura   2006-01-24

Ez da kasualitatea Konstituzioak erreformarako mekanismoetan gizartearen berrespen zabala eskatzen badu, eta ez herriaren leku jakin batekoa.  Berria - Euskal Herria   2004-05-06

Ohartuko gara horien arrakasta edo porrota erabakitzeko talismana erlijiozko berrespena izan ala ez izatea dela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 72. orr.

Bestela, estatu kide guztiek onartu arte itxaron beharko litzateke eta orduan azken berrespenetik bi hilabetera jarriko lukete indarrean.  Berria - Harian   2005-05-31

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Errusiak NBEra bidaliriko berrespen agiriak jaso ondoren, ituna datorren urteko otsailaren 16an indarrean sartzea erabaki zuen atzo Kofi Annan nazioarteko erakundeko idazkari nagusia.  Berria - Gaiak   2004-11-19

EAJk, CiUk eta BNGk adostutako oinarrizko idatzia alderdi bakoitzeko zuzendaritzak berretsi beharko du orain, eta ondoren etorriko da berrespen sinadura.  Berria - Euskal Herria   2004-04-16

Nolako erlazioak ditu gainerako unitate epistemikoekin, kontzeptuekin edo teoriekin, nolako berrespen-maila dauka, etab.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 155. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ez dute metafisika edo jainko berrespenik.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 20. orr.


berresportatu, berresporta, berresportatzen du ad berriro esportatu.

Edo prezioaren gaineko deskontu batekin gure esku geldituko zen, edo W.ren bizkar berresportatuko behar zen, edo arbitraje bat eskatuko genuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 284. orr.


berresportazio iz berresportatzea.

Müller doktore ezezagunak bere baieztapena ber-bertan egiaztatzera gonbidatzen gintuen; efektua baiesten bazen, beren ohartarazpen hark nazioarteko tirabira baten eta berresportazio baten neke eta buruhausteak saihetsaraz ziezazkiekeen alderdi biei.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 280. orr.


berrestali, berrestal, berrestaltzen du ad berriro estali.

Borondateak itsutzen ditu barruko begiak, geruza bailitzan, gorputzeko begiak berrestaltzen dituen gandua, ikustea galaraziz.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 97. orr.

Ez da inoiz berrestali behar gogortzen ari den zakilaren burua.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 136. orr.


berreste 1 iz aurretik esan edo erabaki denaren baliotasuna baieztatzea.

Bere nahimen adoretsu eta izukaitzaren berreste bipil eta irmoaren sentipenak aztarnarik utzi gabe desagerrarazten zuen beldurra.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 78. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eta zergatik ez, negoziatze eta berreste prozesu horren ondorioz erabakitako esparru politikoak orain artekoak baino adostasun handiagoa lortzea.  Berria - Euskal Herria   2004-02-01

Konstituzioaren berreste prozesua eta orain sortutako krisia izango dira, dudarik gabe, ardatz nagusiak.  Berria - Harian   2005-05-31

25 estatu daude berreste prozesuan murgilduta eta bakoitzak erabaki behar du Ituna noiz eta nola berretsi nahi duen.  Berria - Harian   2005-06-07

Demokratak saiatzen ari dira berreste saioa baliatzen administrazioak inteligentziaz egin duen erabileraz galderak berriz pausatzeko.  Berria - Mundua   2004-08-22

Badira Breizen nazio-izaeran tinko sinetsi eta fede horren berreste-ibilaldi gisa aldarrikatzen dutenak; baita bere espiritualtasun eta transzendentzia sentitu nahian erromesaldi erlijiosoa egiten dutenak ere.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 155. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berreste prozesu (4); berreste prozesua (6); berreste prozesuak (3)


berrestreinaldi iz berriro estreinatzea.

The great dictator pelikularen berrestreinaldia ikusi nuen, eta Parisko leku guztietan erresistentzia garaiko liburuak ikusten ziren; giro horrek eraman ninduen liburu hau idaztera.  Berria - Kultura   2004-11-18


berrestreinatu, berrestreina, berrestreinatzen du ad berriro estreinatu.

Ondorioz, 2003an berrestreinatzea erabaki zuten.  Berria - Kultura   2004-02-11


berrestu ik berretsi.

berreter ik beretter.

berretsi, berrets, berresten (orobat berrestu g.er.) 1 du ad aurretik esan edo erabaki denaren baliotasuna baieztatu.

Nafarroako Probintzia Auzitegiaren sententzia Espainiako Auzitegi Gorenak berretsi zuen, 1999. urteko uztailaren 21ean.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 65. orr.

Ordurako gerra-epaiketa jada amaitua zen, eta sententzia onartua eta berretsia.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 181. orr.

1223. urtean idatzi zuen Frantziskok anaien Erregela eta Aita santuak berretsi zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1170. orr.

Hainbat herrialdek berretsi dute protokolo hau -Europako Batasunak 2002. urteko uztailean-, eta dagoeneko gainditu dute ezarritako gutxienekoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 318. orr.

Gizon batzuk hautatu eta Erromara bidali zituen Jonatanek, erromatarrekin zuten adiskidetasuna berretsi eta berritzera.  Elizen arteko biblia   1 M 12,1

Parisko Auzitegi Korrekzionalaren aurrean berretsi zuen hori haren abokatuak.  Berria - Mundua   2006-03-08

Ameriketako Estatu Batuak, Australia, Liechtenstein eta Monako dira ituna berretsi ez duten lau herrialde industrializatuak.  Berria - Gaiak   2004-11-19

Lehen baldintza gainditurik zegoen, 122 estatuk berretsia baitzuten akordioa.  Berria - Gaiak   2004-11-19

Protokoloa berretsi duten herrialdeak ituna indarrean sartu aurretik ere berotegi efektua eragiten duten gasak murrizten saiatu dira.  Berria - Gaiak   2004-11-19

Colin Powell Estatu idazkariaren dimisioa berretsi du Etxe Zuriak.  Berria - Mundua   2004-11-16

Ondoren [...] kapital pribatuek hartu zuten txanda, dinamismo industrial hori berretsiz eta mantenduz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 115. orr.

Bozketa batek berretsitako idazti batez.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 188. orr.

Diputazioak erabakia hartu eta udalen hiruko bik berretsi.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 105. orr.

Nafarroako Gobernuak berretsi zuen ez zegoela arazorik, dena ongi zela.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 11. orr.

Israelek eraso selektiboak egiten segituko duela berretsi zuen atzo.  Berria - Mundua   2006-02-25

Desarmea 48 orduko epean berretsi dezakete.  Berria - Harian   2005-07-30

Hartara, kargu handiak bizi osorako eman ziren aurrerantzean ere, eta usadio hori gero eta gehiago berretsi zen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 316. orr.

Berretsi egin digu lehendik uste genuen hura: bizia zerbaiten (zeren?) gosea eta egarria dela; gura, galea eta gogoa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 269. orr.

1894az geroztik, Korean esku hartu eta Txina militarki garaitu zuelarik, Japoniak bere asmo espansionistak berretsi zituen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 44. orr.

Paredesek berretsi ditu salaketak.  Berria - Kultura   2004-03-24

Behar dut hori gogoan izan, behar dut nire fedea berretsia izatea, erabat sinestea mundua alda dezakedala nire bi besoekin!  Berria - Kultura   2004-06-08

Denei berretsi zizkien anarterainoko eskubide eta salbuespenak, eta denei errespetatu anarterainoko ondasun eta jabetzak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 60. orr.

-Desarmea 48 orduko epean berretsi dezakete.  Berria - Harian   2005-07-30

Horixe bera, oso ondo, bete-betean asmatu duzu, Lauaxeta jauna -berretsi nion.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 55. orr.

Egiaztatua eta berretsia dago XVIII. mendean beren kargutik egotzi zituztela bi alkate: gona kontuengatik bata, eta udalari iruzur egiteagatik bestea.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 24. orr.

Baina salbuespenek araua berretsi ohi dute.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 264. orr.

Ustezko hiru SARS kasu berretsi ditu Txinako Gobernuak.  Berria - Gaiak   2004-05-05

2 (adizlagun eta kidekoekin)

Mendebaldeko industri gizartearen historia intelektualean, merkataritza-zikloen fenomenoa jada enpirikoki aurkitua zegoen zuzeneko gizarte-behaketaren bidez estatistikoki berretsia izan baino lehen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 310. orr.

Loroa zarela baino gauza baliagarriago eta handiago batean sinetsiz gero, irmotasunez berretsi behar dela iruditzen zait.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 186. orr.

1990eko hamarraldiaz geroztik izan diren finantza-krisiek [...] argi berretsi dute, "ber-arautzea" baino areago, nazioarteko finantza-erregulazioaren premia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 187. orr.

Hufflepuffekoen susmorik beltzenak berretsi egin ziren argi eta garbi.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 169. orr.

Aita santu Inozentzio III.ak haien Ordena eta Erregela onetsiak zituen arren, ez zituen idatziz berretsi.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 528. orr.

-Agertuko dira -berretsi zuen ziurtasunez liburutegiko bekadunak.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 95. orr.

Zin eginez berretsi zuen bere hitza.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 313. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

adierazpenak berretsi (6); akordioa berretsi (10); aldeko apustua berretsi (12); apustua berretsi (18); apustua berretsi zuen (6); apustua berretsi zuten (5); asmoa berretsi (30); asmoa berretsi du (6); asmoa berretsi zuen (14); atzo berretsi (34); atzo berretsi zuen (15); aurkako jarrera berretsi (7); aurkako zigorra berretsi (6); auzipetzeak berretsi (6); auzitegi gorenak berretsi (11); balioa berretsi (7); bat berretsi (6); batek berretsi (7); behar dela berretsi (12); behar direla berretsi (6); behar duela berretsi (8); behar dutela berretsi (7); beharra berretsi (9); beharra berretsi zuen (7)

berretsi ahal (6); berretsi baino ez (6); berretsi behar (37); berretsi behar du (10); berretsi beharko (54); berretsi beharko du (21); berretsi beharko dute (11); berretsi besterik ez (7); berretsi dio (6); berretsi diote (5); berretsi ditu (30); berretsi dituzte (12); berretsi du (379); berretsi du auzitegi (6); berretsi du erredakzioa (9); berretsi du jaurlaritzak (7); berretsi dugu (5); berretsi dute (124); berretsi edo ez (5); berretsi egin (171); berretsi egin ditu (7); berretsi egin du (47); berretsi egin dute (15); berretsi egin zituen (6); berretsi egin zuen (63); berretsi egin zuten (7); berretsi egiten (38); berretsi egiten du (11); berretsi egiten dute (6); berretsi izana (6); berretsi nahi (38); berretsi nahi du (8); berretsi nahi dugu (6); berretsi nahi dut (5); berretsi nahi izan (8); berretsi ondoren (9); berretsi ostean (6); berretsi zen (6); berretsi zion (13); berretsi zituen (64); berretsi zituen atzo (9); berretsi zituzten (16); berretsi zuen (846); berretsi zuen ankarak (5); berretsi zuen atzo (126); berretsi zuen barrenak (5); berretsi zuen herenegun (8); berretsi zuen imazek (5); berretsi zuten (146); berretsi zuten atzo (22)

bidez berretsi (7); borondatea berretsi (12); debekua berretsi (5); deia berretsi (10); deia berretsi zuen (5)

ebazpena berretsi (11); egingo dela berretsi (5); egingo duela berretsi (8); egingo dutela berretsi (5); egiteko konpromisoa berretsi (6); emango berretsi (5); epaia berretsi (7); erabaki hori berretsi (5); erabakia berretsi (34); erabakia berretsi du (11); erabakia berretsi zuen (11); esandakoa berretsi (30); esandakoa berretsi zuen (19); esandakoak berretsi (5); eskaera berretsi (13); eskaria berretsi (9); eskatuko duela berretsi (5); espetxe zigorra berretsi (5); euskal gizarteak berretsi (5); garaipena berretsi (6); gizarteak berretsi (6); gobernuak berretsi (6); gorenak berretsi (11); gorenak berretsi egin (9); hala berretsi (19); hala berretsi du (5); hala berretsi zuen (7); hartutako erabakia berretsi (6); hitzak berretsi (30); hitzak berretsi ditu (6); hitzak berretsi zituen (21)

iritzia berretsi (5); ituna berretsi (10); izan dela berretsi (7); izan zela berretsi (9); izango direla berretsi (8); jarraituko duela berretsi (16); jarraituko dutela berretsi (13); jarraitzeko asmoa berretsi (5); jarraitzeko konpromisoa berretsi (7); jarrera berretsi (20); jarrera berretsi zuen (9); konfiantza berretsi (6); konpromisoa berretsi (53); konpromisoa berretsi du (10); konpromisoa berretsi dute (10); konpromisoa berretsi zuen (14); konpromisoa berretsi zuten (10); konstituzioa berretsi (6); kritikak berretsi (7); legebiltzarrak berretsi (5); ministroak berretsi (6); nagusiak berretsi (8); nahi duela berretsi (5)

presidenteak berretsi (9); prest dagoela berretsi (6); proposamena berretsi (10); proposamena berretsi zuen (7); protokoloa berretsi (10); salaketa berretsi (8); salaketak berretsi (5); senatuak berretsi (8); senatuak berretsi beharko (5); sostengua berretsi (6)

urteko zigorra berretsi (8); zigorra berretsi (32); zigorra berretsi du (8); zigorra berretsi zuen (11)

berretsiko ditu (5); berretsiko du (19); berretsiko dute (8)

berretsiz gero (13)

berresteari uko (5); berresteaz gain (7); ituna berresteari (6)

auzipetzeak berresteko (5); berresteko aukera (8); berresteko balio (8); berresteko balio izan (5); berresteko eskatu (12); berresteko eskatu zuen (5); berresteko eskatuko (5); ituna berresteko (12)

berresten bada (7); berresten badu (7); berresten da (6); berresten ditu (5); berresten du (51); berresten dugu (22); berresten dute (19); berresten zuen (11); berresten zuten (5)

bertsioa berresten (5); erabakia berresten (5); jarraitzeko konpromisoa berresten (6); konpromisoa berresten (14); konpromisoa berresten du (7)


berretsigai izlag berretsi daitekeena.

6 hilabeteko berretsigai mugatu kontratua, lehen fase batean.  Herria   2004-11-18


berretu, berret, berretzen 1 du ad gehitu, handitu, areagotu. ik emendatu.

Berretu nuen nire arreta.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 100. orr.

Zugan duzun guztiak nire amodioa berretzen eta justifikatzen duelarik, gutun hori bera da nire amodioak laidotzen zaituela errepikatzen didana. denboraren iragaitean nire alaba ez etorri izanak kezka guztiak berretu zizkidan.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 120. orr.

Han, jaunek eskaera berberak egin zituzten, beren aldarriak berretuz.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 209. orr.

Gose zirelarik, ogiak eta arrainak berretu eta emendatu baitzituen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 141. orr.

Iduri lizun haietarik bakoitzak iratzartzen zizkidan apur bat nerbioak, sutzen zidan apur bat odola, ernarazten eta kilikarazten zizkidan apur bat burmuinak, berretzen eta emendatzen zizkidan neure gizonezkotasun ustezkoari zegozkion humoreak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 479. orr.

Aita Bartolomek sermoia hasi zuelarik, berriz, berretu eta areagotu egin zitzaizkion keinu urduri haiek.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 221. orr.

Egun bakar bat, izugarri luzea, eguzkiak, egarriak eta egarriaren beldurrak berretua.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 116. orr.

Bidenabar, bestetan ere egindako eskabidea berretuz: noiz izango du gure herri honek Sartre plaza edo kalerik?  Berria - Harian   2005-06-21

2 matematikan, berreketa egin.

Angeluak zifra bat zekarren, ez dakit dagoeneko zein, bederatziz berreturik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 242. orr.

3 berretsi.

1870eko apirilean (bi bilabete geroago, hitz batez) otsaileko dimisioa berretuz (“decisión irrevocable” zioen Morerako jeneralak), Veveyko Biltzar Gorenaren eskabideari uko egin ziola egia zen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 203. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berretu eta emendatu (4); berretzen eta emendatzen (5)


berretura iz matematikan, berreketaren emaitza.

Berretura bat egiteko, aski da biderketa bat egitea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 411. orr.

Ezin da berretura bat bi berretura berberen baturan deskonposatu, karratuetan izan ezik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 381. orr.

Ezin da kubo bat beste bi kubotan banatu, edo bikarratu bat beste bi bikarratutan, eta berdin hurrengoekin; edo, oro har, edozein berretura handiago ezin da maila bereko bi berreturatan banatu, 2ko berreraturarako izan ezik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 377. orr.

Zenbaki oso baten n-garren bi berreturen batura ezin da izan zenbaki oso baten n-garren berretura.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 430. orr.


berretzaile 1 iz matematikan, berretzen duena.

1820an, Sophie Germain zeritzan [...] neska gazte batek lortu zuen lehenik emaitza orokor bat, ez berretzailearen balio baterako soilik, mota bateko zenbaki lehenen kategoria oso baterako baizik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 425. orr.

Hari zor zaio, orobat, berretzaileen gaur egungo notazioa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 303. orr.

Al Karajik xn eta 1/xn berretzaile aljebraikoak aztertu zituen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 83. orr.

Berretzaile negatiboak; beste matematikariek, berriz, hainbat mende behar izan zitenan zenbaki negatiborik onartzeko!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 301. orr.

2 gehitzen, berretzen duena.

Jose Antonio Martin Pallin, Joaquin Gimenez eta Perfecto Andres Ibañezen ustez, Gorenak ez du legearen «interpretazio berretzailea» egin, «arauaren esanahia erabat aldatu baizik».  Berria - Euskal Herria   2006-03-01

Hemen genitiboaren berretzailea zero da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 118. orr.


berretzan, berretzaten, berretzango da ad berriro etzan.

Ganberara itzuli, galtzak erantzi eta ahoz goiti berretzan nintzen ohe gainean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 208. orr.


berretzekuntza iz berretzea.

Berretzekuntza- eta atzerakuntza-aldiak sarritan izan zituen, baina garbi dago sei urte bete baino lehen hizkuntza maila polita bereganatua zuela eta, horri esker, iragana zuela goi mailako funtzionamendua duen jendea eta behe-mailakoa duena bereizten dituen Rubicona.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 263. orr.


berreuskaldundu, berreuskaldun, berreuskalduntzen da/du ad berriro euskaldundu.

Eusko Jaurlaritzak, Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzeko Erakundearekin (HABE) eta Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundearekin (HAEE) elkarlanean.  Berria - Euskal Herria   2004-10-22


berreuskalduntze iz berriro euskalduntzea.

Helduen Alfabetatze eta Berreuskalduntzeaz arduratzen den Erakundeak.  Herria   2001-03-22

HABE=Helduen alfabetatze eta berreuskalduntzerako erakundea.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 158. orr.

Berreuskalduntze prozesua bultzatzeko ados agertu ziren Foroko partaideak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-01

Legezko tresna hori baitezpadakoa baita berreuskalduntze lana ereman ahal izaiteko.  Herria   2004-05-13

Bertan ikusi zuten berreuskalduntze politika nola zeramaten.  Berria - Euskal Herria   2004-06-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berreuskalduntze prozesua (3)


berrezagupen iz berrezagutzea.

Sentsuak agerpenak enpirikoki hautemapenean aurkezten ditu, irudimenak asoziazioan (eta birprodukzioan), apertzepzioak errepresentazio birproduktibo hauen eta errepresentazio hauek ematen dituzten agerpenen arteko identitatearen kontzientzia enpirikoan, eta beraz, berrezagupenean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 86. orr.


berrezagutarazi, berrezagutaraz, berrezagutarazten du ad berrezagutzera behartu.

Juan Rulforen El llano en llamas Baroja etxeak berrezagutarazi zigun 1986an, eta Koldo Etxabek Lautada sutan titulatu zuen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 6. orr.


berrezagutu, berrezagut, berrezagutzen du ad berriro ezagutu.

Horietan berrezagutzen dut nire haurtzaroko tunel-zaletasunaren errepika.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 123. orr.

Adimena birjabetzen da horretaz eta imajinazioak pasiboki ekartzen duen materialean berrezagutzen du.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 16. orr.

Janariak harremanen tokia hartu duelarik, harreman horien berrezagutzea eta lanketa, janariarekiko dependentzia gainditzeko tresna egokiak dira.  Berria - Euskal Herria   2004-11-11

David Humek berrezagutu zuen adigai horiek jatorria a priori izatea beharrezkoa dela, saialdi hori egin ahal izatearren.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 69. orr.

Osagai hauetatik sortzen da arimaren irakaspen hutsaren adigai oro elkarketaren bidez soilik, beste ezein printzipiorik berrezagutu gabe.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 154. orr.

Oinarrian nonbait ezkutuko errakuntzek egon behar dutela ondoriozta dezake, hauek aurkitu ezin dituen arren, zeren erabiltzen dituen oinarri-esakuneek ez baitute esperientziaren ezein frogarririk berrezagutzen, esakuneok esperientzia ororen mugaz goiti baitoaz.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 20. orr.

Orokorki berrezagutzen den kausaren eta efektuaren arteko hartuemanaren oinarri-esakunera jo zuen esakune arrotz hau baieztatzearren.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 261. orr.


berrezarle izond berrezartzen duena.

Demokraziaren berrezarlea izan zen Constantin Karamanlisen iloba.  Berria - Mundua   2004-03-09


berrezarpen iz berrezartzea.

Aita Santuak, monasterioen berrezarpena zela eta, apezpikuei beren utzikeria aurpegiratu zienez.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 323. orr.

Demokraziaren berrezarpenari berehala ekiteko eta terrorismoaren aurkako deitutako paktutik urruntzeko Euskal estatutuaren berrezarpenak, 1946an, Agirre lehendakariak Gernikan irakurri zituen hitz xume eta hunkigarri haiekin.  Berria - Euskal Herria   2004-05-28

Euskal Herriko karlistek arraildurarik gabeko gidaritza irmoa eskatzen zuten; foruen eta tradizioaren berrezarpenean, eta liberalak nagusitu baino lehenagoko egitura batugabe eta "errejionalaren" gainean eraikia.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 371. orr.

Berrezarpen lexikala deitzen zaio horri hizkuntzalaritzan.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 50. orr.


berrezarri, berrezar, berrezartzen 1 du ad berriro ezarri.

-Edonola ere, joan den astean berrezarri egin dugu telegrafo-tantaien ilara.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 156. orr.

Hartan foruzaleek, karlistek, euskal diputatuek eta isabeldarrek bat egin zuten Gasteizen, Espartero kendu, Maria Kristina berrezarri eta foruak berriz indarrean jartzeko.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 97. orr.

Servio Tuliok, indargabetuta aurkitu baitzituen Romulok eta Numak lurren banaketaz egin legeak, berrezarri egin zituen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 182. orr.

1978. urtean berrezarri zuten heriotza zigorra Kalifornian.  Berria - Mundua   2006-01-18

Arren eskatzen dizuet: berrezar dezagun agintearen printzipioa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 158. orr.

Autonomia berrezartzeko plana aurkeztu du DUPek.  Berria - Mundua   2004-02-07

Diziplina militarra berrezarriko zuen duke bat.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 315. orr.

1772az aurretiko mugak berrezartzeko poloniarren gurari megalomanoak lituaniar eta ukrainiarren aurkakotasun sutsua eragin zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 255. orr.

Otondarrak Italiara inperioaren duintasuna berrezartzera etorri ziren garaian.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 210. orr.

Ahaztutako elkartasunak berrezartzen dira, eta diskurtsoak euren erlatibotasunera itzularazten dira atzera ere.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 162. orr.

Gobernuak «faxismoaren garaiko zentsura berrezarri» nahi duela adierazi du. gobernu aldaketak elkarrizketa eta eztabaida lanerako metodo gisa berrezartzea errazten du.  Berria - Kultura   2004-01-27

Clermont-eko kondea ohitura berriari jarraitzen zitzaiola, eta haren basailuak zaharrari; baina nahi zuenean berrezar zezakeela zaharra, bestela bere basailuek baino aginte gutxiago izango baitzukeen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 230. orr.

2 (era bururuta izenondo gisa)

Lege ekumeniko bat sortzea, estatu unibertsal siriako berrezarri baten premietarako balio behar zuena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 67. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

autonomia berrezartzeko (6); kalitate demokratikoa berrezartzea (3); ordena berrezartzeko (4)


berrezartze iz berriro ezartzea.

Hau da, beraz, Virgilen historia, gizon itsu bati egindako ikusmen-berrezartze "mirarizko"aren historia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 156. orr.


berreziketa 1 iz berrezitzea.

Beti azalduko zen konforme gelditu ez eta, mingainari eragin ondoan, berreziketarako saioan parte hartu nahiko zuen bezeroa.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 28. orr.

Ezin nien guztia ukatu eta, bestalde, kontu handiz ibili beharra neukan katearen zuzendariak berreziketa berezirako zentrora igor nendin nahi ez banuen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 33. orr.

Zailtasunak dituzten haurren laguntza: berreziketak koordinatu, erakasleak aholkatu diagnostikoan...  Herria   2005-12-08

Ez nago berreziketa jasotzeko prest.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 104. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Faxistek eskulan merkea lortzearekin batera presoen berreziketa helburuak zituzten.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 39. orr.

Pertsonak egin beharreko berreraikuntza zein berreziketa prozesua da.  Berria - Euskal Herria   2004-02-03


berrezkuntza iz berriro hezkuntza hartzea.

Bat, erreforma politikoak egin eta egitura soziala premia berriei egokitu; eta bi, gizartearen berrezkuntza, egoera berrian bizitzen ikasteko.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 96. orr.


berri (orobat barri g.er.) 1 izond duela gutxi sortua, azaldua, ezagutua, gertatua; lehengoaren ordezkoa; zahartu edo higatu gabea. ant zahar.

Ikuspegi berri honek hautsi egin zuen Aristotelesengandik jasotakoaren ohiko planteamendu klasikoa eta, gainera, bide berriak ireki zizkion pentsamenduari.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 324. orr.

Hain da gora zeruan distira hori, non izar berri bat dela iruditzen baitzaie.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 148. orr.

Orain, etorbide berri zabal bat besterik ez neukan neure aurrean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 32. orr.

Urte berri, asmo berri.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 13. orr.

-Urte berria da eta etorkizun berri jori baten aitzinean gaude.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 188. orr.

Ez da aski egitura berriak sortzea, emakume berria eta gizonezko berria sortu behar dugu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 55. orr.

Salgai dauzkat, aldean ditut Bargotako apaizaren ibileren bertso berriak, Vianako itsuak jarriak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 151. orr.

Esan beharra daukat beraren ohorez bertso berri batzuk ondu ditudala.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 16. orr.

Aberastu beharra zegoen hizkuntza, egokitu, hitz berriak sortu, esanahi-alorrak zabaldu, zentzuak mamitu.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 222. orr.

Hitz berriarekin batera diziplina berri baten sorrera adierazi nahi zuten, mundu organiko bateratua aztertuko zuen zientzia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 284. orr.

Hitz arraroak entzun ditut eta urruntasunean arrisku berriak ikusten ditut.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 54. orr.

Internazionalaren manifestu berria egin nahi huen, ala?  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 85. orr.

2002. urteko maiatzean, Bush juniorrek Nekazaritza Lege Berria sinatu zuen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 302. orr.

Iristen da herria eta misterio berriaren aurrean poz berriz alaitzen da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 235. orr.

Hau da, teknologia berriek produktu berriak eta jarduera sektore berriak sortzen dituzte, eta, beraz, lanpostu berriak sortzen dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 128. orr.

Unibertso berriak eginez egiten dira iraultzak, baina unibertso berri horiek nahitaez hartu behar dituzte aurrekoak ere beren baitan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 312. orr.

Irakasle berriak hartu zituen, ikuspuntu berriekin eta iritzi berriekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 373. orr.

Bat-batean espiritu berri batez beterik sentitu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 476. orr.

Espiritu berria isuri da aukeratuen bihotzetara eta salbamen-gantzuz izan dira igurtziak, Kristoren zerbitzari santuak, zeruko argizagi batek bezala, bizimolde berriz eta seinale berriez goitik distira egin duenean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 237. orr.

Okerreko aukera egiteagatik, hiltzera kondenatu zuen errege berriak Demetrios.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 152. orr.

Emazte berria ahizparen seme-alaben ama bilakatzen da.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 169. orr.

Gure munduan, mundu berria agertu zen, eta izadiko gauza arruntak gizon arruntentzat bakarrik geratu ziren.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 216. orr.

Gizarte berri bat ari zen sortzen garai hartan Italiako erdi eta iparraldeko hirien inguruan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 24. orr.

Iragana ezagutzen zuen belaunaldi zaharra orainaldia eskatzen zuen belaunaldi berriaren kontra.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 119. orr.

Konpainia berriak ere sortu ziren inbertsore berrien eske zegoen euforia-giroari probetxua ateratzeko asmoz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 232. orr.

Ez da gizalege berririk sortu hemen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 215. orr.

Larru gorrizko zapata berri zorrotzek dir-dir egiten zuten bere oinetan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 488. orr.

Zetazko soineko berri bat zuen jantzia.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 303. orr.

Jertse berria erosi nuen hitzordurako.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 36. orr.

Ez kontatu niri zenbat liburu berri plazaratu den Durangon.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 93. orr.

Gauzarik garrantzitsuena eskolako liburu berriak erostea zen. gainera, euskara eredu zehatz bat eraman zen, gramatika eta hiztegi berriak lagun zituela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 47. orr.

Beraz, metafisika zaharraren tokian, metafisika berri bat, ez gutxiago estrainioa.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 80. orr.

Oraindik ez dira etxe berria erakitzen hasi.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 540. orr.

15etik 16rako gauean tsarra ikusi nuen jauregi berrian.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 427. orr.

Ordura arte kobratzen ez zitzaien zerga berri bat ordaindu beharra.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 224. orr.

Zapore berria eta osasun berritua, bai edaria bai edalea goi-indarrez berritu zituztenak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 770. orr.

Zenbat, mahasti honen fruitu berri garbiak lapurtu eta irensten saiatu zirenak!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 228. orr.

Ogi berria, opil bat bezain xamurra, kafesnez goraino betetzen zen bustialdi bakoitzean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 78. orr.

Kaletarrak ere akordatu behar du, dendako apaletan edo okindegitik eskura etorri zaion ogi berri horretan eskulan askotxo eta izerdi-tanta dezente, bere kideenak, daudela gordeta.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 394. orr.

Bazter ezazue legami zaharra eta izan ore berri, legamigabeko pazko-ogiak bezala.  Elizen arteko biblia   1 Ko 5,7

Nekez jardungo da gogoetan lore berriren baten perfumeaz...  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 97. orr.

Berri dirauteino, ordea, guztiak eder.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 44. orr.

Erdaratik hartutako hitzak, edo euskararik bertatik sortutako berriak, euskalki guztietara zabaltzea.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 92. orr.

-Ez, nire ikerketa kontu berrixeagoekin egin nahiko nuke.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 43. orr.

Arau berrion arabera, neurri zorrotzagoak ezarri ahalko zaie atxilotuei.  Berria - Mundua   2004-02-03

Ikusmolde berrion argitan dakusagu gizakiaren estatusa, edo, xuxenago, gizakiena: oro ahaide, oro desberdin.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 147. orr.

Garauez beteko dira zure aletegiak, ardo berriz gainezka egingo dolareek.  Elizen arteko biblia   EsZ 3,10

Lehortu gabeko zazpi soka berriz lotuko banindute, ahuldua geldituko nintzateke eta beste edozein gizon bezalakoa izango.  Elizen arteko biblia   Epa 16,7

2 (aditzaren era burutuaren ondoren, honi “duela oso gutxi” esanahia gehitzen diola).

Arratsean etorri zitzaion, olibondo-adartxo moztu berria mokoan zekarrela.      - 0. orr.

Begiak apaltzen ikusi nuen, argi piztu berriaz gerizatu nahirik noski.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 34. orr.

Txerri garbitu berria lokatzetara.  Elizen arteko biblia   2 P 2,22

Lantegiko apaletan jarri zuen begirada suspertu berria.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 68. orr.

Herrialde aberatsen protekzionismoa eta herrialde industrializatu berriek zabaldutako bidera heldu berri direnen konkurrentzia [...] dira garapen-estrategia honek dituen mehatxurik handienak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 118. orr.

Ogi egin berrian gurina zabaldu eta ahoan sartu zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 14. orr.

Kafe egin berriaren usaina zetorren handik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 95. orr.

Zaldi orga bat baratu berri da atarian.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 40. orr.

Ohartu berri da piztu zaion esperantzak gainean hutsa eta az-pian deuseza duela.Une hartantxe jakin nuen kaletik sartu berri zen norbait zela, jatetxe hartako zerbitzukoekin zerikusirik ez zuena.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 145. orr.

Ateak hersten ari ziren une hartantxe, itsu-makilaz hornituriko gizon itsu bat sartu zen hustu berri zen bagoira Ohartu nintzen mahai guztietan ari zirela komentatzen gertatu berri zena.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 207. orr.

Itzalean eserita, gertatu berri zenaz gogoetan ari zen Perrette.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 129. orr.

Gauerdi inguruan, zaintzaileak aldatu berri zirelarik, heldu zen Gedeon bere ehun gizonekin kanpaleku ondora.  Elizen arteko biblia   Epa 7,19

Smithers andrea ailegatu berria da.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 207. orr.

Aldi hori inoizko estres aldirik handienetakoa izan zen Virgilentzat: operazioa egin berria zen, eta ezkondu berria.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 144. orr.

Nire erantzunaren irmotasuna gorabehera, ataka gaiztoan sartu berria nintzen; hori ziur nekien.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 301. orr.

Istant batean bidali dut mezua, eta bitartean ordenadore ondoan inprimatu berria dagoen papera ikusi dut.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 31. orr.

Italiako iparraldeko herrixka mendean hartu berri dute frantses osteek, hilez, bortxatuz, lapurtuz, errez.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 273. orr.

Leku hartan bertan, tarantasak ibaia zeharkatu berri zuen parajean, bukatzen zen hizkera militarrez "Ishimgo katea" deritzana.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 189. orr.

Leyden-go Unibertsitateko irakasle egin berri zaituzte eta altxatu duzu burua.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 9. orr.

Entzun berri zuenak nahasita, begiratu gaizto bat bota zion Léak Jonathani.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 60. orr.

Iruñea berreskuratu berritik zuzenean etorrita, bat egiteko puntuan egon zen Zangoza errendiarazi berri zuen aragoiar konpainia batekin.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 46. orr.

Gogoratu berria zuen zer errepikatzen zuen Grosrouvrek behin eta berriz.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 47. orr.

Eltzearen gainean tipula xerrak pikatu berriak zituen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 131. orr.

Herri islamizatu berri haiek bateratzeko, ez zen aski erlijio hutsa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 222. orr.

Oroit zaitezte iraganeko egun haietaz: argia hartu berri hartan borroka gogor eta neketsua eraman behar izan zenuten.  Elizen arteko biblia   Heb 10,32

Jin berrixea nintzen buruzagi-ordeari pleinitzera joaiteko.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 58. orr.

Astelehen buruzuri euritsu sortu berrixean aldaketa fisikoak agertu ziren berriz ere Brown jaunarengan.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 67. orr.

· Eduki ezak ogi egin berri-berria aldi batez simaur pila batean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 149. orr.

Irakurri berri-berria dut Revue du Monde scientifique aldizkarian.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 330. orr.

Agustin Sesmak eraiki berri-berria zuen jauregian.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 151. orr.

• 3 iz duela gutxiko gertaera baten adierazpena. ik albiste.

Marinelaren heriotza etortzen zitzaidan gogora, eta naufragioaren berria Obabara iritsi zen unea imajinatzen nuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 296. orr.

Bizpahiru aldiz, Michel apezaren berriak galdegin zizkion, baina hark erantzun zion ez zuela berririk.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 139. orr.

Inbasioaren berriak gero eta txarragoak ziren.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 180. orr.

Luis XVI.aren eta haren familiaren ihesaren eta atxilotzearen berriak susmo txarrak baieztatu zizkion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 121. orr.

Othoren hilketaren berriak zeharo hunkitu zuen, eta ez zen, ondorioz, Zorrozabalenera inoiz itzuli.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 380. orr.

Egunkarietako berriak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 224. orr.

Telebistako berrietan, futbolaz eta eguraldiaz gain, finantza merkatuko kotizazioek ere beti dute bere tartea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 102. orr.

Berorri mezutu beharreko berria iruditu zait.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 353. orr.

Halako berriak eta halako kontuak edonoiz zabaltzen ziren gure parte hartan eta aurkientza hartan, eta berri haiek batzuetan forma bat hartzen zuten, bertzeetan bertze bat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 129. orr.

Judu-gudarosteko batek, Rodokok, isilpeko berriak eman zizkien etsaiei.  Elizen arteko biblia   2 M 13,21

Jaidura etsiz entzuten zituen, eta aldi berean eszeptizismo italiarrez, Turingo bizimoduari buruzko berriak: zentsura gogorra paseak ziren, alabaina, berriok, zeren, [...].  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 105. orr.

Ordubata: denak adi-adi BBC irratiko berriak entzuten, irratitxoaren inguruan jarrita.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 133. orr.

Orain dela 2.000 urte baino lehenagotik izan dira jendea txingar gorien gainean ibili delako berri fidagarriak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 83. orr.

David Keilara etorria zelako berria eman ziotelarik, esan zuen Saulek: [...].  Elizen arteko biblia   1 Sm 23,7

Harik eta urbiaindarren artean bertze berri hura zabaltzen hasi zen arte, zeren baitzirudien ezen, berri haren arabera, piztiak Pagabasoko leizea hartu zuela habiatzat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 212. orr.

Berri hura oinazturak hartua bezala zabaldu baitzen Europa osoan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 66. orr.

Urbiaingo kanpaiak luzaz aritu ziren harat eta honat hedatzen berri ona.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 364. orr.

Berri onak zuretzat, aita.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 434. orr.

Handik gutxira, berri txarrak iritsi ziren berriro.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 107. orr.

Berri tristea eman zion, eta hark esan zuen: bueno, orain ez esan ezer ere.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 117. orr.

Berri txar horiek guztiek ez zuten bizkitartean agortzen Ameriketara zihoazen joaileen uholdea.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 111. orr.

Sekula ez zagok ezer berri paperetan, nik dakidala behintzat.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 54. orr.

Zehaztapen hau beharrezkoa dela uste dut, gerla mundialak CNN telebista kateko berri sailen lehen minutuetan deklaratzen direnean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 145. orr.

4 berri-berri izond

Berri-berria zen, sekula ez erabilia. Zapata berri-berriak.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 224. orr.

Lerro-lerro ipini zituzten oinetakoak: bota ez guztiz berriak, bota berri-berriak, oinbularreko berriekiko botak eta txarolezko bota laburrak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 395. orr.

Larruzko kartera zabalduta, ehun pezetako berri-berria eman zidan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 138. orr.

Soldadu berri-berriak ziren, artean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 100. orr.

Bazterrak ikusiko genituen, begi berri-berriekin.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 147. orr.

Paper xurian oroitzapen eta oharpen berri berriak artoski pausatuz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 159. orr.

Lau espezie berri-berri aurkitu dituzte, eta hainbat azpiespezie.  Berria - Gaiak   2006-02-08

SWING filme berri berria, aurten doi doi eginik izan dena.  Herria   2002-10-24

Izaki matematiko berri-berria da ekuazioa, ez da ekuaziorik aurkitzen [...] ez Grezian, Diofanteren lanetan; ez eta Indian ere, Aryabhatarenetan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 234. orr.

Unamuno-rentzat historia ikusteko molde hau [...] berri-berria da eta, batez ere, zientzia positiboa da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 86. orr.

Gaur dauzkagun erraustegiak berri-berriak dira, inbertsio handia eskatu dutenak eta puntako teknologia baliatzen dutenak.  Berria - Harian   2006-01-03

Bere funtsezko pertzepzioak hutsetik eta berri-berritik sumatu nahi dituen artista batentzat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 136. orr.

Segurtasun zerraila zuen, berri-berria zirudiena.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 350. orr.

Auto berria saldu eta auto berri-berriaren jabe egiten zena eraman behar zen auto berri-berri-berria erosteko gutizia edukitzera.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 188. orr.

Baina hainbestetan entzun nuenak berri-berria ematen zuen hizketan ari zitzaidan mutilaren ezpainetan.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 129. orr.

Argazkiak berri-berria ematen dik.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 91. orr.

Trukean berri-berri bat lor genezake.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 226. orr.

· (adizlagun gisa) Gero hamar orduz lo egingo nuen segidan, eta, biharamunean, berri-berri egongo nintzen.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 121. orr.

Berri-berri zeuzkan orri-azalak, liburua egin zenetik inork oihaletan bildurik baltsamatu izan balu bezala.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 7. orr.

Atseden pixka bat, eta berri-berri eginda jaikiko da.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 101. orr.

5 -en berri izan du ad ik beherago 7.

Zure ospearen berri duten atzerritarrek esango dute: [...].  Elizen arteko biblia   Zen 14,15

Zuek horren berri duzuenean zeuekiko barre egin eta esango duzue: [...].  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 211. orr.

Alemanian bertan ere gutxi dira SS tropen benetako izaeraren berri dutenak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 98. orr.

Xehetasun horien berri banuen, gutienez ere bi aste lehenagotik, Ez dakit Charlyk horren guztiaren berri zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 168. orr.

Gutarik batzuek Alemaniako zelaien berri bazuten jadanik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 88. orr.

Grosrouvrek azken argitalpenen berri bazuela frogatzen zuen horrek, frogarik behar bazen. haien xehetasun guztien berri bazuen, non-noiz-nola-norekin-zertan ibiliak ziren "buruz" ikasia zuen. Aspaldi bateko lapur baten berri izan dute baserritarrek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 394. orr.

Zazpi hilabete igaro ziren Tomek berriro haren berri izan aurretik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 86. orr.

Ez da komeni Rakelek brebis galeuse horren berri izaterik.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 293. orr.

Gerrako gertaera larri batzuen berri izan dut, eta susmo bat daukat, galdera bat etortzen zait gauero, jendea hiltzen ibilitako gizon baten semea ote naizen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 96. orr.

Iragarki bat jarriko dut, bezeroek itxieraren berri izan dezaten.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 390. orr.

Haren izen onaren berri izan zuenean, Frantzisko dohatsuak berarengana jo zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 484. orr.

Horregatik, albiste haien berri izan zuenean, ihesi joan zen eta, Jaunaren oihal-etxolara sarturik, aldare-ertzetako adarrei heldu zien.  Elizen arteko biblia   1 Erg 2,28

Aita dohatsuaren heriotzaren berri izan eta zaurien mirariaren ospea zabaldu bezain laster, herriak arrapaladan jo zuen bertara.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 834. orr.

Herri guztiek haren berri izan dezaten.  Elizen arteko biblia   Mt 24,14

· Seguru dago hartzaile batak zein bertzeak bertze iturri batzuk badituztela, fidagarriagoak beharbada, hango berri izateko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 24. orr.

6 -en berri eman

Mikel jadanik gaua galtzera etsita dagoela, orduaren berri eman du norbaitek.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 12. orr.

Alemanen sekretu militar garrantzizko batzuen jabe zelako itxura eginik, haien berri eman zuen, eta gerora argitu ahal izan zen apain-bihurri bezain sasikoak zirela, eta Gestapoak asmatuak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 179. orr.

Orduan, egin zizkidan galderei erantzunez, Sagardiatarren berri eman nion.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 117. orr.

Baina ez nion Herioren mehatxuaren berri eman.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 78. orr.

Gertaeraren berri eman zioten, jakina, gertatu zenean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 83. orr.

Handik aitzina, laburzki izan bazen ere, bere joan-etorrien berri eman zidan Piarres Oihartzabal kapitainak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 616. orr.

Ihes egin ahal izan zuten jentilek Lisiasengana joan eta gertatuaren berri eman zioten.  Elizen arteko biblia   1 M 4,26

-Erregu baten berri eman behar diot berorren gorentasunari -erantzun zion polizi buruak-, hala eskatu didate eta.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 421. orr.

Beti bezala, Babelia-n irakurtzen zituen kritiken berri ematen zidan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 189. orr.

Israelgo patriarken ibilera neketsuen berri ematen duten istorio polit eta hunkigarriak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 9. orr.

Niloko bidaldi osoan haren berri emana zioten, haatik, bidaiariek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 43. orr.

Begia ez ezik ahoa ere balu, gertaera eta elezahar askoren berri emango liguke mendiak.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 10. orr.

Valmontek, herioz zauriturik, Merteuilekoaren bilaukerien berri ematen dio Dancenyri, eta honek gizarte osoari.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 74. orr.

Bertze inork ez dik honen berri emanen -deklaratu nuen, zigarro bat piztearekin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 286. orr.

Etiketa txiki batek saltzailearen berri ematen zuen: Darryl Barrett Store.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 84. orr.

Elkarrizketa horren berri ematen ez badidak, ez nauk hirekin berriro oheratuko!  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 22. orr.

Eguerdian jin zait eriaren egoeraren berri ematera.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 454. orr.

Hartan ari zela, zapatari kopetatsu baten berri ematen hasi zitzaigun, eta haren dendaren helbidea ere esan zigun.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 10. orr.

Frantziskoren idazkiak, Testamentua bereziki, anai Eliasek Frantziskoren heriotzaren berri emanez eginiko gutuna eta kanonizazioko aktak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 179. orr.

7 -en berri jakin ik gorago 5.

Har ezak hogei arrauneko ontzi bat, eta abia hadi aitaren berri jakitera. Behinola Herbieren berri jakin zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 13. orr.

Nire berri jakin duenean elkarrizketa baterako prest agertu da.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 133. orr.

Inortxok ere ez zuen ezertxoren berri jakin, harik eta paper guztiak sinatu zituen arte.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 232. orr.

Prezioaren berri badakit eta jakinarazi nahi izan dut.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 147. orr.

Ilobak Ohando gazteari eman zion jipoialdiaren berri jakin zuen egunean bertan.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 33. orr.

Gertatuaren berri jakin zuenean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 152. orr.

Zaila izaten da itsasokoen berri jakitea lehorrean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 87. orr.

Jonathanek bere ohean Manausen gainbehera bizi izan zuen bitartean, Pascalen hastapenen berri jakiten aritu zen Léa berean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 353. orr.

Hire asmoen berri jakin arte ez diat ezertxo ere emango.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 120. orr.

Propagandak badaki gure berri, badaki zer komeni zaigun eta hobe beharrez ari zaigu gainera.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 171. orr.

Egiptoarrek dardara egingo dute Tiroren hondamendiaren berri jakitean.  Elizen arteko biblia   Is 23,5

Zin eginez ez zirela berriro elkarren berri jakin gabe egongo.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 91. orr.

Tsarrak -haien adiskidetasunaren berri jakinik- jeneral izendatuz sarituko zituen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 64. orr.

· Hitzaldiño hau ere, duela zenbait urte prestatu nuena, [...], hemen berriz ager nezakeela, ene barneko berri jakin gura duenari emaiteko baizik ez balitz ere.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 173. orr.

8 berri on ik berrion.

Uztazu, arren, erregeari berri on hau ematera lasterka joaten: Jauna bere alde atera eta etsaiengandik libratu duela.  Elizen arteko biblia   2 Sm 18,19

Bada berri on bat, hala ere: Lan Burtsako alemaniar sailean sute bat izan da, sabotajez.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 105. orr.

-Berri on bat eman behar dizugu, ama.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 213. orr.

Geroztik, hiru-lau hilabetetarik edo, elkar ikusten genuen, elkarren berri on eta txarrak sanoki erabiliz eta aldiro besta eder bat eginez.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 121. orr.

Beti ere izan haugu berri on ekarle.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 78. orr.

Frantzian, François Hollande buruzagi sozialistak «demokraziarentzat berri on» gisa jo zuen Flosseren porrota.  Berria - Mundua   2004-05-25

Era berean, Jaunak ere, berriona hots egiten dutenei, berrionaren zerbitzuan egiten duten lanetik bizitzeko eskubidea dutela adierazi zien.  Elizen arteko biblia   1 Ko 9,14

Paulo berrionaren zerbitzari leial.  Elizen arteko biblia   2 Ko 4,1 tit

"Berri On hau eta fede hau hartu ondoren", idazten du, "Elizak, munduan zehar banatuta egon arren, sabai bakar baten pean biziko balitz bezain zehatz gordetzen ditu altxor hauek".  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 36. orr.

9 berri sail (orobat berrisail)

Ortzaizeko San Mixel eskolako euskarazko ikasleek idatzi dute berri sail hau bai eta argazkia ere heien eskuetarik dator. «Zergatik gertatu den hemen, Baionan? Jendeak telebista ikusten duelako», argitu du Moukarrek, «Baiona ere berri sailetan agertzeko».  Herria   2004-02-05

Telebista piztu zuen eta han azaltzen zen eskualdeko berri-sailari beha geratu zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 57. orr.

Arratsero telebistako berrisailetako tele-reality antzeztuek goiti-botatzen dizkiguten gezurrezko egien eta egiazko gezurren herroka irudikatu digute.  Berria - Kultura   2004-04-23

10 berritan ik berritan.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 10 aldiz agertzen direnak)

abentura berri (15); abiatu berri (13); adierazi berri (20); adierazi berri du (11); agertu berri (18); aipatu berri (54); aipatu berri dugun (11); aire berri (13); akordio berri (19); akordio berri bat (13); akordioaren berri (16); albistearen berri (16); aldaketen berri (11); aldatu berri (12); alderdi berri (29); alderdi berri bat (15); aldi berri (12); amaitu berri (49); amaitu berri den (20); arazoaren berri (21); argi berri (15); argitaratu berri (77); argitaratu berri du (24); argitaratu berri duen (26); arlo berri (10); aro berri (105); aro berri bat (45); aro berri batean (11); aro berri baten (24); aro politiko berri (11); arriskuaren berri (11); arriskuen berri (13); asmoaren berri (28); asmoen berri (88); asmoen berri eman (19); atal berri (12); atera berri (65); atera berri du (13); atxiloketaren berri (12); atxiloketen berri (11); aukera berri (34); aukera berri bat (13); aurkeztu berri (66); aurkeztu berri du (19); aurkeztu berri duen (16); aurkeztu berri duten (12); aurkikuntzaren berri (16); aurkitu berri (25); aurpegi berri (20); auto berri (16); auzo berri (16); auzogune berri (15); auzogune berri bat (12); azaldu berri (10)

baten berri eman (70); baten berri emateko (14); baten berri ematen (25); baten berri ere (10); baten berri izan (13); batzuen berri (36); belaunaldi berri (28); belaunaldi berri bat (10); bere asmoen berri (17); bere berri (24); bere erabakiaren berri (17)

berri agentzia (10); berri agentziak (40); berri agentziaren (12); berri agentziaren arabera (11); berri agentziari (12); berri agentziei (10); berri agentziek (85); berri agentziek zabaldu (27); berri agentzien (40); berri agentzien arabera (39); berri asko (46); berri aste (14); berri atzo (15); berri bakarra (10)

berri bat agertu (24); berri bat ari (21); berri bat asmatu (25); berri bat atera (12); berri bat aurkeztu (19); berri bat aurkitu (19); berri bat behar (27); berri bat bezala (10); berri bat da (30); berri bat du (11); berri bat egin (36); berri bat egitea (12); berri bat egiteko (30); berri bat egiten (16); berri bat ekarri (14); berri bat eman (38); berri bat ematen (12); berri bat eraiki (24); berri bat eraikitzeko (18); berri bat eraikitzen (10); berri bat ezarri (13); berri bat garatu (12); berri bat hasi (37); berri bat hasiko (12); berri bat hasteko (15); berri bat hasten (21); berri bat ireki (26); berri bat irekitzen (10); berri bat izan (15); berri bat izango (15); berri bat jarri (25); berri bat lortu (10); berri bat lortzeko (11); berri bat nahi (15); berri bat proposatu (14); berri bat sortu (94); berri bat sortzea (14); berri bat sortzeko (23); berri bat sortzen (24); berri bat zabaldu (14)

berri batean sartu (16); berri batek (123); berri batekin (72); berri bateko (18); berri baten (576); berri baten alde (13); berri baten aldeko (14); berri baten atarian (20); berri baten aurrean (30); berri baten beharra (13); berri baten bila (26); berri baten eraikitzea (10); berri baten hasiera (24); berri baten sorrera (13); berri batera (47); berri baterako (55); berri baterantz (11); berri batetik (12); berri batez (39); berri bati (177); berri bati buruz (15); berri bati ekin (26); berri bati ekiteko (18); berri batzu (131); berri batzuekin (10); berri batzuen (34); berri batzuk (64)

berri bazuela (18)

berri berri (28); berri berria (69); berri berria da (10); berri berriak (27); berri bi (14); berri bila (15)

berri da (88); berri dela (10); berri den (243); berri dena (12); berri dio (20); berri diote (16); berri dira (15); berri diren (88); berri ditu (65); berri dituen (42); berri ditugun (16); berri dituzte (15); berri dituzten (21); berri du (411); berri dudan (29); berri duela (19); berri duen (312); berri duen txostenaren (10); berri duena (19); berri dugu (29); berri dugun (61); berri dut (34); berri dute (93); berri dutela (10); berri duten (122); berri duzu (18); berri duzun (15)

berri emaile (15); berri emaiteko (31); berri emaiten (30); berri eman (1268); berri eman behar (43); berri eman beharko (11); berri eman dio (17); berri eman du (57); berri eman dute (36); berri eman eta (56); berri eman nahi (39); berri eman nion (26); berri eman ondoren (11); berri eman zidan (17); berri eman zien (35); berri eman zieten (21); berri eman zion (112); berri eman zionean (11); berri eman zioten (27); berri eman ziotenean (10); berri eman zuen (209); berri eman zuenean (12); berri eman zuten (85); berri emana (10); berri emanen (44); berri emanez (71); berri emango (138); berri emango du (27); berri emango dute (22); berri ematea (90); berri ematean (29); berri emateaz (15); berri emateaz gain (10); berri emateko (405); berri emateko eta (16); berri ematen (474); berri ematen ari (20); berri ematen da (12); berri ematen digu (16); berri ematen dio (12); berri ematen du (67); berri ematen duen (27); berri ematen dute (18); berri ematen duten (17); berri ematen hasi (13); berri ematen zion (18); berri ematen zuen (42); berri ematen zuten (26); berri ematera (88); berri ematerakoan (10)

berri entzun (13); berri ere eman (45); berri ere ematen (10); berri ez ematea (10); berri ez izatea (11); berri ez zuela (15)

berri galdetu (23); berri gehiago (32); berri gisa (18); berri gutxi (10); berri guziak (11); berri guztiak (29)

berri haiek (19); berri haren (13); berri hark (33); berri hartan (25); berri hartu (10); berri hau (132); berri hauek (26); berri hauen (13); berri hitsa (11); berri honek (69); berri honekin (18); berri honen (48); berri honetako (10); berri honetan (74); berri honi (17); berri hori (227); berri horiek (118); berri horien (43); berri horietako (12); berri horietan (15); berri horrek (116); berri horrekin (31); berri horren (118); berri horretan (58); berri horretara (14); berri horri (37); berri hortan (19); berri hunek (19); berri hunen (11); berri huni (13); berri huntan (13); berri hura (55)

berri izan (454); berri izan behar (12); berri izan bezain (26); berri izan dezaten (11); berri izan gabe (11); berri izan nahi (11); berri izan nuen (11); berri izan ondoren (18); berri izan ostean (10); berri izan zuelarik (10); berri izan zuen (29); berri izan zuenean (38); berri izan zuten (16); berri izan zutenean (11); berri izango (47); berri izatea (48); berri izatean (32); berri izateko (71); berri izaten (24)

berri jakin (268); berri jakin bezain (15); berri jakin gabe (20); berri jakin nahi (36); berri jakin ondoren (14); berri jakin orduko (11); berri jakin zuen (16); berri jakin zuenean (21); berri jakinarazi (14); berri jakingo (12); berri jakinik (13); berri jakitea (17); berri jakiteak (12); berri jakitean (34); berri jakiteko (58); berri jakiten (21); berri jakitera (10); berri jaso (69); berri jasotzen (18

berri laburrak (13); berri latza (15)

berri nahi (13); berri nuen (18)

berri on (172); berri on bat (50); berri ona (204); berri ona da (22); berri ona dela (13); berri onak (79); berri onaren (16); berri onik (16); berri oso (11)

berri pozgarria (19)

berri samarra (12); berri sartu (14); berri sortu (23); berri sortuko (10)

berri txar (34); berri txar bat (13); berri txarra (58); berri txarrak (138)

berri ugari (10); berri ukan (13)

berri zabaldu (21); berri zabaltzen (11); berri zehatza (45); berri zehatzik (19); berri zela (12); berri zen (47); berri zenbait (19); berri zion (23); berri zioten (11); berri ziren (17); berri zituen (21); berri zuela (28); berri zuen (130); berri zuena (18); berri zuten (38)

bertze berri (11); besta berri (90); beste berri (29); beste berri bat (11); beti berri (10); bezero berri (11); bi berri (15); bidaiaren berri (15); bide berri (141); bide berri bat (49); bide berri baten (11); bide berri batzu (22); bihotz berri (12); bikote berri (13); bileraren berri (29); bileraren berri eman (10); bizi berri (60); bizi berri bat (30); bizimodu berri (28); bizimodu berri bat (10); bizimodu berri bati (10); bizitegi berri (14); bizitza berri (56); bizitza berri bat (30); bizitza berri bati (13); bizitzaren berri (19); borrokaren berri (12); bukatu berri (33); bulego berri (23); burdin bide berri (12); buruzagi berri (10)

datu berri (10); debekuaren berri (16); denaren berri (37); dinamika berri (10); diska berri (50); diska berri bat (15); disko berri (16); diskoa kaleratu berri (10)

ebn sartu berri (10); efe berri agentziak (17); egin berri (205); egin berri du (24); egin berri duen (30); egin berri duten (16); egin berri zuen (12); egindako lanaren berri (14); egindakoaren berri (12); egitasmo berri (15); egitasmoaren berri (15); egitasmoen berri (11); egitura berri (22); egoera berri (85); egoera berri baten (10); egoera berri honetan (12); egoeraren berri (186); egoeraren berri eman (42); egoeraren berri emateko (24); egoeraren berri ematen (12); egoitza berri (35); egoitza berri bat (19); egun berri (18); egunkari berri (10); eguraldiaren berri (21); ekimen berri (15); ekimenaren berri (20); ekimenen berri (19); ekintzen berri (10); elementu berri (10); elgarren berri (19); elkarren berri (66); elkarte berri (29); elkarte berri bat (17); elkartearen berri (12); emaitzen berri (51); emaitzen berri eman (18); eman berri (64); eman berri du (18); enpresa berri (14); entzun berri (28); epaiaren berri (14); epe berri (14); era berri (11); erabaki berri (23); erabakiaren berri (120); erabakiaren berri eman (18); erabakiaren berri emateko (13); erabakiaren berri jakin (10); erabakien berri (17); eraiki berri (10); eraikin berri (15); erakunde berri (26); erasoaren berri (36); erasoen berri (17); eredu berri (59); eredu berri bat (31); eremu berri (17); erosi berri (25); erran berri (26); errealitate berri (11); erronka berri (16); esan berri (116); esan berri du (25); eskatu berri (14); eskola berri (22); eskubideen berri (11); eskuratu berri (21); esparru berri (16); esperientziaren berri (18); espezie berri (26); estatu berri (13); estatutu berri (39); estilo berri (12); estrategia berri (15); estreinatu berri (14); etapa berri (15); etenaren berri (14); etorreraren berri (12); etorri berri (28); etorrien berri (11); etxe berri (61); etxe berri bat (18); etxebizitza berri (22); etxegune berri (13); europa berri (19); euskal herriaren berri (13); euskaldun berri (26); ezagutu berri (12)

familia berri (16); fase berri (23); forma berri (11)

galdu berri (18); garai berri (59); garai berri bat (19); gauza berri (42); gauzen berri (17); gela berri (16); gerraren berri (10); gertaeren berri (17); gertakarien berri (16); gertatu berri (28); gertatuaren berri (71); gertatuaren berri eman (23); gertatuaren berri jakin (10); gertatutakoaren berri (55); gertatutakoaren berri eman (12); gertatzen denaren berri (12); gertatzen zenaren berri (12); gizarte berri (14); gizon berri (11); gobernu berri (42); gobernu berri bat (27); gorabeheren berri (14); gune berri (24); gure berri (31); guztiaren berri (93); guztiaren berri eman (21); guztien berri (89); guztien berri eman (15); guztiz berri (12)

haien berri (80); hain berri (12); hainbat berri (10); hango berri (20); haren berri (202); haren berri eman (25); haren berri izan (18); haren berri jakin (12); haren heriotzaren berri (12); harremanen berri (14); hartu berri (40); hartu berri duen (10); hartutako erabakiaren berri (11); hasi berri (80); hasi berri den (32); hats berri (47); hats berri bat (33); hauen berri (24); heldu berri (17); hemengo berri (19); heriotzaren berri (98); heriotzaren berri eman (12); heriotzaren berri izan (18); herri berri (17); herriaren berri (19); hil berri (32); hil berri den (10); hire berri (10); historiaren berri (13); hitz berri (29); hitzarmen berri (14); hitzarmen berri bat (10); honen berri (121); honen berri eman (13); honen guztiaren berri (11); hori berri (11); horien berri (119); horien berri eman (15); horien guztien berri (10); horren berri (621); horren berri eman (89); horren berri emateko (29); horren berri ematen (17); horren berri ez (13); horren berri izan (42); horren berri jakin (20); horren berri jakitean (11); horren guztiaren berri (17)

ibileren berri (10); idatzi berri (24); ideia berri (28); igaro berri (11); igo berri (20); ikasi berri (10); ikasle berri (18); ikastola berri (21); ikerketa berri (10); ikerketa horren berri (11); ikerketaren berri (21); ikerketen berri (15); ikusi berri (45); ikuspegi berri (20); ikuspegi berri bat (12); indar berri (37); indar berri bat (18); irabazi berri (38); irabazi berri du (16); iragan berri (18); iragarri berri (17); irakurri berri (33); ireki berri (20); iritsi berri (32); irten berri (15); istripuaren berri (17); itun berri (13); itxura berri (11); itzuli berri (15); izen berri (28); izen berri bat (15); izendatu berri (15)

jai berri (15); jaio berri (21); jakin berri (20); jakinarazi berri (12); jarreraren berri (11); jarri berri (27); jaso berri (34); jaso berri du (13); jazotakoaren berri (10); jende berri (13); jesusen berri (10); joan berri (14); joan etorrien berri (11); jokalari berri (34); jokaleku berri (17); joko berri (37)

kaleratu berri (115); kaleratu berri du (35); kaleratu berri duen (40); kanpaina berri (10); kanpainaren berri (12); kanta berri (13); kantu berri (47); kargu berri (10); kasu berri (26); kasuaren berri (15); kasuen berri (12); kasuren berri (13); kendu berri (10); kezken berri (10); kide berri (39); konstituzio berri (15); kontatu berri (16); kontratu berri (25); kontzeptu berri (10); kostaldeko berri (206); kultura berri (10)

lagun berri (15); laguntzen berri (13); lan berri (53); lan berri bat (12); lanaren berri (44); lanaren berri eman (12); lanen berri (21); langile berri (18); lanpostu berri (32); lantegi berri (11); lege berri (73); lege berri bat (26); lehendakari berri (10); leku berri (14); liburu berri (99); liburu berri bat (17); lortu berri (26); lur berri (37)

marko berri (16); mende berri (18); ministro berri (12); modu berri (46); modu berri bat (24); molde berri (20); mota berri (45); mota berri bat (19); mugimendu berri (11); mugimenduen berri (13); mundu berri (81); mundu berri bat (32); mundu berri baten (12); munduaren berri (10)

neurri berri (20); neurrien berri (13); nire berri (58); nondik norakoen berri (27); norakoen berri (28)

obra berri (31); ohitura berri (12); oldar berri (20); oldar berri bat (11); onartu berri (54); onartu berri du (15); onartu berri duen (16); ondorioen berri (14); ordena berri (17); osatu berri (12); oso berri (16)

parropiako berri (56); pasa berri (10); pasatu berri (11); plan berri (11); planaren berri (12); plaza berri (11); plazaratu berri (60); plazaratu berri du (25); plazaratu berri duen (14); politika berri (22); politiko berri (84); politiko berri bat (35); politiko berri batean (10); politiko berri baten (15); postu berri (14); presidente berri (16); presondegi berri (10); programa berri (10); proiektu berri (39); proiektu berri bat (15); proiektuaren berri (25); proposamen berri (27); proposamen berri bat (14); proposamenaren berri (25); prozesu berri (10); prozesuaren berri (11)

sail berri (37); sail berri bat (18); sartu berri (66); sartu berri diren (32); sinatu berri (12); sistema berri (48); sistema berri bat (29); soineko berri (16); sortu berri (81); sortu berri den (17); sozial berri (12); su etenaren berri (14)

talde berri (45); talde berri bat (23); teknika berri (23); teknologia berri (30); teoria berri (15); torturen berri (25); tratamendu berri (13); tratu txarren berri (11); tresna berri (23); tresna berri bat (13); txarren berri (12); txostenaren berri (25); txostenaren berri eman (10)

urrats berri (33); urrats berri bat (20); urte berri (180); urte berri bat (17); urte berri on (77); urte bete berri (18); utzi berri (38)

xahar eta berri (10); xede berri (10)

zabaldu berri (33); zaharra berri (10); zaharrak berri (60); zen berri (11); zenaren berri (33); zer berri (84); zerbait berri (54); zerbaiten berri (14); ziklo berri (16); zubi berri (16); zure berri (44); zuten horren berri (14); zuzendari berri (14)

aberri berria (24); abiatu berria (11); ailegatu berria (10); akordio berria (10); alderdi berria (31); amaitu berria (16); arau berria (10); araudi berria (44); arautegi berria (11); argitaratu berria (15); armada berria (11); aro berria (59); aro politiko berria (12); aski berria (12); atera berria (72); aukera berria (24); auto berria (23); auzapez berria (20)

baiona berria (11); batzorde berria (15); belaunaldi berria (20); bere diska berria (18)

berri berria (69); berri berria da (10)

berria agertu (12); berria asmatu (20); berria atera (14); berria aukeratu (13); berria aukeratzeko (26); berria aurkezteko (14); berria aurkeztu (45); berria aurkeztu zuen (11); berria aurkeztu zuten (10); berria aurkeztuko (30); berria aurkeztuko du (20); berria aurkitu (16); berria bada (10); berria baitzen (18); berria baitzuen (14); berria balitz (23); berria balitz bezala (19); berria behar (59); berria behar dugu (10); berria bezala (11); berria da (297); berria da eta (12); berria dago (10); berria dela (52); berria den (122); berria du (80); berria duen (27); berria dugu (20); berria duk (25); berria dute (29); berria duten (10)

berria egin (67); berria egin behar (10); berria egitea (23); berria egiteko (65); berria egiten (22); berria ekarri (24); berria eman (76); berria emango (12); berria emateko (18); berria ematen (25); berria eraiki (19); berria eraikiko (16); berria eraikitzeko (35); berria eraikitzen (13); berria erosi (15); berria erredakzioa (11); berria eskatu (10); berria estreinatu (12); berria ez (76); berria ez da (12); berria ezarri (33); berria gaur (10); berria genuen (11); berria gure (11); berria hartu (25); berria hasi (29); berria hasi da (12); berria hasteko (12); berria hedatu (16); berria heldu (12)

berria inauguratu (14); berria iragarri (11); berria ireki (31); berria iritsi (10); berria izan (75); berria izan zen (11); berria izanen (21); berria izanen da (12); berria izango (77); berria izango da (12); berria izango du (33); berria izanik (10); berria izateko (10); berria izendatu (13); berria jakin (42); berria jarri (30); berria jaso (17); berria jin (11); berria kaleratu (14); berria laster (10); berria martxan (13); berria naiz (35); berria nintzen (33); berria nuen (35)

berria onartu (42); berria onartu zuen (10); berria osatu (17); berria osatuko (11); berria osatzeko (35); berria oso (13); berria prestatzen (11); berria sortu (53); berria sortuko (13); berria sortzea (17); berria sortzeko (31); berria sortzen (19)

berria zabaldu (45); berria zabaltzen (10); berria zara (11); berria zela (50); berria zelako (12); berria zelarik (12); berria zen (315); berria zuela (12); berria zuen (113); berria zuten (31)

bide berria (42); bizi berria (11); bizimodu berria (15); bizitza berria (19); bukatu berria (19); bulego berria (16); bultzada berria (11); buru berria (19); buruzagi berria (27); dekretu berria (20); dena berria (11); denboraldi berria (10); diska berria (39); disko berria (103)

egin berria (72); egitasmo berria (16); egitura berria (26); egoera berria (40); egoitza berria (75); egon berria (11); egun berria (17); egunkari berria (18); elkarte berria (14); entrenatzaile berria (34); erabat berria (26); eraikin berria (34); erakunde berria (20); eredu berria (36); erosi berria (18); errege berria (13); errektore berria (12); erretor berria (14); eskaintza berria (12); eskola berria (19); esparru berria (14); espetxe berria (23); estatutu berria (65); etorri berria (70); etorri berria zen (12); etxe berria (42); euskaldun berria (15); ez da berria (103); ez zen berria (11); ezer berria (16); fenomeno berria (10); film berria (12); galdu berria (10); garai berria (17); gauza berria (70); gauza berria da (17); gertatu berria (11); gizon berria (17); gobernu berria (108); gobernu berria osatzeko (17); gune berria (12); guztiz berria (21); hain berria (13); hartu berria (23); hartu du berria (15); hasi berria (130); hasi berria da (11); hasi berria zen (27); hau berria (14); hautatu berria (12); heldu berria (27); heriotzaren berria (17); hil berria (52); hiri berria (13); hitz berria (20); hitzarmen berria (10); hizkuntza politika berria (12); hori berria duk (20)

igo berria (15); ikastola berria (21); ikasturte berria (14); ikusgarri berria (16); ikusi berria (12); ikuskizun berria (11); ilargi berria (11); indar berria (12); irakurri berria (16); iritsi berria (57); iritsi berria zen (16); irten berria (29); irudi berria (13); itun berria (36); itxura berria (11); itzuli berria (17); izan berria (17); izar berria (24); izen berria (35); izendatu berria (17); jabe berria (16); jaiki berria (11); jaio berria (30); jantzi berria (13); jarrera berria (13); jarri berria (16); jende berria (30); jokalari berria (10); kanpaina berria (10); kantu berria (23); kargu berria (17); kartzela berria (12); kode berria (13); konstituzio berria (28); kontratu berria (29); kontseilu berria (12); kontu berria (18); kontzeptu berria (10); kultura berria (17); lan berria (65); lantegi berria (16); lege berria (83); legebiltzar berria (12); legedi berria (10); lehen ministro berria (18); lehendakari berria (45); leku berria (12); liburu berria (64); lider berria (20); marka berria (38); marka berria ezarri (12); mende berria (10); ministro berria (24); modu berria (15); mundu berria (36); nagusi berria (22); nahiko berria (13); nobela berria (11); nortasun berria (10)

obra berria (13); oso berria (13); plan berria (19); plazaratu berria (10); politika berria (31); politiko berria (83); portu berria (12); president berria (17); presidente berria (90); proiektu berria (35); proposamen berria (31); sartu berria (43); sartu berria zen (16); senar berria (10); sistema berria (55); soineko berria (10); sortu berria (81); sortu berria zen (11); talde berria (65); testamentu berria (17); txapeldun berria (15); uraren kultura berria (12); urte berria (64); utzi berria (21); zaharra eta berria (16); zeelanda berria (83); zelai berria (16); zendu berria (14); zentro berria (13); zerbait berria (69); zigor kode berria (11); zuzendari berria (29); zuzendaritza berria (35)

deus berriagorik (11)

abesti berriak (11); ailegatu berriak (10); alderdi berriak (20); arau berriak (34); araudi berriak (29); arazo berriak (14); atera berriak (29); aukera berriak (58); aurpegi berriak (18); auto berriak (13); auzapez berriak (10); azken berriak (27); azpiegitura berriak (13); baldintza berriak (10); belaunaldi berriak (35); berri berriak (27)

berriak agertu (23); berriak agertu dira (12); berriak agertzen (11); berriak asmatu (19); berriak asmatzeko (10); berriak asmatzen (15); berriak atzo (19); berriak aurkeztu (10); berriak aurkitu (15); berriak aurkitzeko (10); berriak aurkitzen (12); berriak aztertzen (10); berriak behar (53); berriak behar ditugu (12); berriak bezala (10); berriak bilatu (13); berriak bilatzeko (14); berriak bilatzen (13); berriak daude (14); berriak dira (89); berriak direla (22); berriak direla eta (11); berriak diren (27); berriak ditu (14); berriak ditugu (15); berriak ditut (10)

berriak egin (66); berriak egitea (10); berriak egiteko (47); berriak egiten (39); berriak ekarri (18); berriak eman (32); berriak emateko (11); berriak ematen (26); berriak erabiltzen (11); berriak eraiki (14); berriak eraikitzen (14); berriak erakusten (15); berriak erosi (13); berriak erosteko (11); berriak eskaini (11); berriak eskaintzen (19); berriak ez dira (10); berriak ez du (30); berriak ez duela (14); berriak ez zuen (11); berriak ezarri (19); berriak garatzeko (11); berriak hartu (25); berriak hartzeko (23); berriak hartzen (11); berriak hiru (14)

berriak ireki (27); berriak irekitzen (16); berriak izan (19); berriak izango (33); berriak izango dira (10); berriak jakin (50); berriak jakin ahal (13); berriak jakin duenez (15); berriak jarri (19); berriak jaso (12); berriak nahi (12)

berriak onartu (12); berriak sartu (19); berriak sartzen (10); berriak sortu (113); berriak sortu dira (17); berriak sortu ziren (11); berriak sortuko (17); berriak sortzea (32); berriak sortzeko (72); berriak sortzen (58); berriak sortzen dira (10)

berriak zabaldu (16); berriak zabalduko (14); berriak zabaltzeko (10); berriak zabaltzen (13); berriak zirela (17); berriak ziren (71); berriak zituen (35); berriak zituzten (12)

bete berriak (40); bide berriak (169); bide berriak ireki (12); buru berriak (15); buruzagi berriak (13); disko berriak (13)

egin berriak (24); egin du berriak (15); egitasmo berriak (23); egitura berriak (20); egoera berriak (26); egoitza berriak (10); ekimen berriak (20); elementu berriak (12); elkarte berriak (15); enpresa berriak (16); entrenatzaile berriak (29); eraikin berriak (19); erakunde berriak (26); eredu berriak (31); eremu berriak (12); errektore berriak (12); erronka berriak (16); errugbia zeelanda berriak (10); espainiako gobernu berriak (21); espazio berriak (10); estatutu berriak (37); etorri berriak (51); etxe berriak (28); euskaldun berriak (35); ez dira berriak (24); fitxaketa berriak (12); forma berriak (16); gai berriak (11); galdera berriak (17); garai berriak (28); gauza berriak (80); gobernu berriak (86); guztiz berriak (11); haize berriak (12); harreman berriak (13); hasi berriak (48); hautatu berriak (11); heldu berriak (19); hil berriak (11); hitz berriak (37)

ideia berriak (29); ikasle berriak (12); ildo berriak (10); indar berriak (21); inguruko berriak (16); irakasle berriak (10); iritsi berriak (33); iturri berriak (15); izar berriak (11); izen berriak (16); jabe berriak (19); jaio berriak (19); jantzi berriak (17); joera berriak (17); jokalari berriak (29); kantu berriak (31); kartzelaldi berriak (10); kasu berriak (11); kide berriak (46); kimu berriak (11); konstituzio berriak (12); kontratu berriak (18); lagun berriak (33); lan berriak (31); langile berriak (10); lanpostu berriak (14); lege berriak (97); lege berriak ez (10); lehen ministro berriak (16); lehendakari berriak (26); liburu berriak (34); merkatu berriak (11); ministro berriak (35); modu berriak (32); molde berriak (15); mota berriak (18); mundu berriak (14); nagusi berriak (14); neurri berriak (32)

ontziburu berriak (16); pieza berriak (15); politiko berriak (32); president berriak (12); presidente berriak (64); produktu berriak (23); proiektu berriak (35); proposamen berriak (24); sartu berriak (21); sistema berriak (33); sortu berriak (48); talde berriak (28); teknika berriak (23); teknologia berriak (125); tresna berriak (20)

urrats berriak (26); urte berriak (11); urte bete berriak (31); zahar eta berriak (12); zaharrak eta berriak (11); zaharraren kartzelaldi berriak (10); zeelanda berriak (39); zuzendari berriak (20); zuzendaritza berriak (13)

aro berrian (11)

berrian bizi (10); berrian ere (23); berrian sartu (14); disko berrian (30); egoera berrian (17); egoitza berrian (21); etxe berrian (43); europa berrian (10); gaztelu berrian (11); gela berrian (12); gobernu berrian (19); lan berrian (34); lege berrian (10); liburu berrian (16); mundu berrian (13); plaza berrian (39); politiko berrian (20); sala berrian (16); talde berrian (20); urte berrian (13); zeelanda berrian (34)

berriarekin batera (23); berriarekin hitz (14); entrenatzaile berriarekin (10); gobernu berriarekin (13); lege berriarekin (23); sistema berriarekin (12); talde berriarekin (13); urte berriarekin (15)

alderdi berriaren (16); aro berriaren (15)

berriaren alde (23); berriaren aldeko (17); berriaren arabera (50); berriaren artean (10); berriaren arteko (12); berriaren aurka (22); berriaren aurkezpena (19); berriaren aurkezpenean (10); berriaren aurrean (34); berriaren gainean (16); berriaren galderei (16); berriaren helburua (16); berriaren inguruan (30); berriaren inguruko (27); berriaren izena (22); berriaren kontra (15); berriaren lehen (36); berriaren ondoan (11); berriaren proposamena (17); berriaren usaina (18

bide berriaren (10); disko berriaren (19); egin berriaren (13); egitura berriaren (13); egoera berriaren (18); egoitza berriaren (16); egun berriaren (13); ekonomia berriaren (15); elkarte berriaren (19); erakunde berriaren (21); eskola publiko berriaren (14); estatutu berriaren (67); estatutu berriaren proposamena (11); estatutu politiko berriaren (13); etxe berriaren (15); gobernu berriaren (51); hil berriaren (14); ikastola berriaren (15); itun berriaren (11); jaio berriaren (24); lan berriaren (16); lege berriaren (44); lege berriaren arabera (11); lehendakari berriaren (10); liburu berriaren (14); mundu berriaren (14); plaza berriaren (13); politiko berriaren (39); president berriaren (13); presidente berriaren (17); proiektu berriaren (14); publiko berriaren (14); sistema berriaren (16); sortu berriaren (22); talde berriaren (20); urte berriaren (27); zeelanda berriaren (19); zeelanda berriaren aurka (10); zendu berriaren (10)

aro berriari (11); atzo berriari (56); berriari aurre (17); berriari aurre egiteko (13); berriari begira (16); berriari buruz (52); berriari buruzko (23); berriari esker (16); egoera berriari (21); esan dio berriari (21); esan zion berriari (13); giristino berriari (24); gobernu berriari (37); haur sortu berriari (89); kideak berriari (15); politiko berriari (21); presidente berriari (10); sortu berriari (173); urte berriari (30); urte berriari buruz (11); zorionak sortu berriari (17)

belaunaldi berriei (19); belaunaldi berriek (25); berriei aurre (37); berriei aurre egiteko (26); berriei buruz (14); berriei esker (23); berriek ere (12); berriek ez (25); erronka berriei (27); etorri berriei (13); etorri berriek (10); kide berriek (10); teknologia berriei (17)agintari berriek (16); teknologia berriek (56) teknologia berriekin (15)

azken berrien (14); azken berrien arabera (10); belaunaldi berrien (21); berrien arabera (31); berrien artean (38); berrien arteko (12); berrien bila (55); berrien inguruan (12); berrien zain (20); bide berrien (14); etxe berrien (16); gauza berrien (11); jaio berrien (11); kantu berrien (13); kide berrien (17); liburu berrien (10); politiko berrien (10); teknologia berrien (98); zuzendari berrien (14)

agiantzak espos berrieri (10); espos berrieri (84); ezkont berrieri (23); goresmenak espos berrieri (29); haur sortu berrieri (37); sortu berrieri (88); urosa sortu berrieri (15); zorionak espos berrieri (20); zorionak sortu berrieri (13)

merkatu berrietan (11); parropiako berrietan (22); pilotako berrietan (10); teknologia berrietan (18)

berrietara egokitu (14); berrietara egokitzeko (13); garai berrietara (25)

baiona berriko (10); belaunaldi berriko (13); berriko kantuak (12); besta berriko (14); disko berriko (23); disko berriko kantuak (10); jauregi berriko (10); urte berriko (30); zeelanda berriko (64)

berrira egokitu (23); berrira egokitzeko (15); egoera berrira (48)

denboraldi berrirako (10); estatutu berrirako (248); estatutu berrirako proposamena (91); estatutu berrirako proposamenak (40); estatutu berrirako proposamenaren (56); estatutu berrirako proposamenari (20); estatutu politiko berrirako (11); jaurlaritzaren estatutu berrirako (83); urte berrirako (10)

berriren bat (86)

berririk eman (38); berririk ez da (11); berririk ez zen (10); berririk ez zuela (18); berririk ez zuten (10); berririk gabe (20); berririk izan (69); berririk izango (11); berririk jaso (20); beste berririk (14); deus berririk (35); deus berririk ez (11); ezer berririk (119); ezer berririk ez (32); gauza berririk (13); haien berririk (11); haren berririk (84); haren berririk ez (16); haren berririk izan (18); horren berririk (41); horren berririk ez (10); inguruko berririk (10); inolako berririk (12)

amaitu berritan (16); bukatu berritan (15); egin berritan (11); esnatu berritan (11); etorri berritan (12); hasi berritan (38); iritsi berritan (21); sortu berritan (11)

agiri berritzat (3); berritzat jo (9)


berriantxa izond adkor berria.

Txukuna bai, baina berriantxa.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 28. orr.

Arku txapal bakarreko zubia, Gareskoaren antzekoa, Ubago gaineko gure zubiño berriantxa baino aise ederragoa da.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 122. orr.


berriarazi, berriaraz, berriarazten du ad berritzera behartu.

Joanes, gau hartan, agiri preziatu hura gabe atera zen etxetik, egun hartan ez baitzuen baimenaren berriarazteko astirik atxeman.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 60. orr.

Tradizioa berriaraziz baita biziarazten.  Berria - Kultura   2004-04-01


berriatuar izlag/iz Berriatuakoa, Berriatuari dagokiona; Berriatuako biztanlea.

Aurrean izan zituzten finalean Mikel eta Arriola berriatuarrak, eta 35 eta 23 menderatu zituzten.  Berria - Kirola   2004-01-08

Enpresak gogorarazi du Felix Espilla berriatuarra dela Eusko Basquerekin partida gehien jokatu duen pilotaria (1.164), eta azken 25 urteotako atzelari onena.  Berria - Kirola   2004-11-27

Anoetan dagoen giroarekin zaila da taldekideekin komunikatzea», esan zuen berriatuarrak.  Berria - Kirola   2006-01-24


berridatzi, berridatz, berridazten du ad berriro idatzi.

Beste modu batera esanda: Davidek idatzitako memoriak berridatzi eta zabaldu nahi nituen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 21. orr.

Ipuina aspalditxo idatzia nuen, eta lehiaketara aurkezteko berrikusi egin nuen, eta neurri batean berridatzi.  Berria - Kultura   2004-11-23

Hiriart-Urruti zen aldizkariko burua, eta aldizkariko parte handi bat idazteaz gain, besteen lanak berridazten zituen.  Berria - Kultura   2004-09-07

Goitik behera berridazten ari naiz Magiaren Historiaz egin nuen saiakera osoa, hemen aurkitutako gauza batzuk sartu ahal izateko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 15. orr.

1845ean, lana aurrera eraman ezinik, behar zituen pertsonaia "positiboak" sortu ezinik, kapituluak behin eta berriro berridatzi eta aldatu ondoren, etsia harturik, gogo-erorita eta gaixorik, bigarren tomoaren eskuizkribua erre zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 11. orr.

Gezurrezkoak direla salatu dute batek baino gehiagok, emakumeak berak berridatziak.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 190. orr.

Arkatzez idatzi dut izena -azaltzen du liluraturik bezala-, baina gaur gauean tinta gorriaz berridatziko dut.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 185. orr.

Espainieraz berridatziko dut, lehendik dagoen itzulpena aintzat hartu gabe.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 160. orr.

Historia ahaztu egiten da, eta askotan berraztertu eta erabat berridatzi.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 331. orr.

Honela, Det sinboloa a berridatz daiteke ondoko izena singularra bada, baina ez plurala bada. Tez (29ii) erregela baino lehen ezartzen dela zehaztu dugu, eta honek Atza berridazten du, aAtz bihurtuz.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 49. orr.

Elementu bakar bat berridatz daiteke erregela bakoitzeko.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 50. orr.

Alde batetik, oroimena, ikuspegi dinamikotik hartua, etengabe berrikusi eta berregina; baina baita oroitzapentzat harturik ere, non oraindik ere jatorrizko forman irauten baitute irudiek, nahiz eta, palinpsestoak balira bezala, behin eta berriz ondorengo eskarmentuaren arabera berridatzirik iraun.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 177. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Eraikitzen-ek biltzar publikoak eta forumak antolatzen ditu, proposamenak biltzen ditu eta dokumentu berridatzi eta hornituago bat proposatzen ahal du urte bat berantago.  Herria   2004-07-15


berridazketa 1 iz berriro idaztea.

Idazketa eta berridazketa hori guztia «estiloaren mesedetan eginiko lana» da, Arreseren arabera.  Berria - Kultura   2004-05-09

Hirugarrenean Shakespeare-ren Ekaitza-ri Marina Warner-ek egin zion berridazketaz mintzatzen da.  Berria - Kultura   2004-02-11

Sistema baten azterketa logikoak proposizioen multzo jakin bat biltzen du, berridazketan, hizkuntza formalean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 129. orr.

Zuzenketak eta berridazketak egiteko (ortografia, gramatika...).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 369. orr.

5.4 pasartean (93) berridazketaren aurka egin dugu, eta lekualdatzearen alde, (94) bezalako perpausak dauzkagulako, baina ez (95) bezalakoak.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 111. orr.

Beraz, bai (121i) eta (121ii) erregelak aukeran dauden a Æ bc eta a Æ b berridazketen laburdurak dira.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 148. orr.

2 (hitz elkartuetan, lehen osagai gisa)

Zuzenketa eta berridazketa lana asko aldatzen da egilearen eta liburuaren arabera.  Berria - Kultura   2006-04-14

Zuzenketa eta berridazketa garaian izaten da egilearen eta editorearen arteko harreman estuena.  Berria - Kultura   2006-04-14

Osagai ezberdin horiek elkarren artean harremanean jartzeko moduak baimenduko du formazio diskurtsibo bati berez dagokiona eta berariazkoak zaizkion kontzeptuen multzoa zedarritzea, kontzeptuok ezberdinak izan arren: esaterako, deskribapenen edo kontakizunen ordena berridazketa teknikekin uztartzeko modua.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 70. orr.


berridazle iz berridazten duen pertsona.

Nik eskoletako jardueretan beti esaten diet ikasleei guri hobeto dagokigula berridazle izena, gauza bera behin eta berriro berridazten dugulako.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 37. orr.

Egokitzaileen, imitatzaileen eta berridazleen eskua ere ikusten da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 29. orr.


berridazte iz berriro idaztea.

Informatikaz omen dakiten lagun guztiei deitzen diet, iruditzen baitzait ez naizela gai edo emaitza ziurrik gabeko esfortzu ikaragarria eskatuko lukeela berriro ere zehatz-mehatz [...] ezabaturiko hitz, lerro, paragrafo edo dena delakoa berridazteak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 70. orr.


berridekitze ik berrirekitze.

berridun izlag berriko.

Traje urdin berridun gizon gaztea fardel distiratsuak atontzen ari zen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 85. orr.

Arrazoi beragatik egin zion ongietorri zapata berridun sorgin bati, mantenu osoa jasotzen zuenari.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 226. orr.

Gomitarik ez ukanik ere, "Demoak" beren gogoz hurbildu dira aurkezpen horretara, apaindura berridun AHTreinari lotu dira, euskara geltokian banderola erakutsiz.  Herria   2002-11-28


berriemaile (orobat berriemale g.er. eta berri emaile) 1 iz zerbaiten berri ematen duen pertsona, eskuarki prentsan.

Harry Blount, Daily Telegrapheko berriemailea, nire ondoan erori da, metraila puska batek jota.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 250. orr.

Hainbat berriemailek diotenez, Damaskok tankeak bidali ditu Kurdistanera, eta hainbat eskualdetan etxeratze agindua ezarri dute.  Berria - Mundua   2004-03-14

Gerora ikasiko zuen, frantsesa eremu faxistan ibilia zela lehenago berriemaile.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 123. orr.

New York Herald egunkariko berriemaile berezia.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 138. orr.

Frantziako hiru telebista nagusiek ez dute Madrilen berriemaile finkorik.  Berria - Euskal Herria   2004-09-21

Berriemaile objektibo batek esango zuen heldu berrien buruan ez zebilela inongo asmo mehatxagarririk.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 95. orr.

Kazetari Berria ataleko saria Euskadi Irratiko Madrilgo berriemaile Aritz Agirrerentzat izan da.  Berria - Euskal Herria   2004-07-04

Sekula ez zuen falta izan bertzeen kontuekin inguratuko zitzaion borondatezko berriemailerik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 91. orr.

Bigarren Karlistaldian, boluntario moduan joan zen gerrara, gatazka hartan batez ere gerrako berriemaile gisa jardun zuen arren.  Askoren artean   «Rataplan» - 91. orr.

Baldin hura izan banu berriemaile bakarra, oraino ez nuke jakinen nor den maite duzun gizona.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 334. orr.

Judith Miller 'Time' aldizkariko kazetariari kartzela zigorra ezarri diote Gobernuko berriemaile baten izena ez zabaltzeagatik.  Berria - Gaiak   2004-10-09

Irungo Lapitze auzoko berriemailearengandik jasotako lekukotasuna da ondorengoa.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 60. orr.

Zuen aitak esaten zigun Belgikako Kongoan berriemaile egon eta ikasi zuela azkar idazten.  Berria - Kultura   2004-02-07

2 irud/hed

Enarak berriemaile.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 115. orr.

3 (izenondo gisa)

Handi eta txiki, animaliek ikusten dute, baina ezin galdegin, ez baitute zentzu berriemaileen gain arrazoiaren irizpidea nagusi.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 243. orr.

Txantxangorri xume apal maitagarria berriemaile da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 216. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Oltek Eslovenia eta Eslovakiari buruzko berriemaile lanetan jardun du. Kalean, berriemaile eta marinel lana egin zuen. · Caponen egunkariak bidalitako beste gerra-berriemailea, Alexander Marriot, Eibartik hurbil zebilen.  Berria - Euskal Herria   2004-06-06

Ordurako jada zenbait bidaia-berriemaile eta historialari grekok begi zoli apartak erakusten ditu herrien arteko diferentziak atzemateko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 275. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berriemaile berezi (4); berriemaile berezia (117); gerra berriemaile (3); irratiko madrilgo berriemaile (3); madrilgo berriemaile (4); madrilgo berriemaile aritz (3)


berriemale ik berriemaile.

berriemate (agerralldi 1 liburu 1ean; orobat berri emate 5 esaldi, 4 liburutan) iz zerbaiten berri ematea.

Tomek eta Honeyk merezi dute beren intimitatea, eta hori dela-eta, hementxe bukatuko dut gau hartako jardueren ene berri emate hau.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 228. orr.

Lehenbiziko berri-emate horietan beretan ere argi dago fenomeno- eta sintoma-espektro zabala dagoela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 240. orr.

Ordenari buruzko berriemate ofizialak, berriz, lehorrak dira, Jordanek berez duen bizitasunik gabeak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1114. orr.

Idatziz adierazi, berri-emate zehatz baten tankeran, bai ala ez gordinez, zeren ez baitziren onartzen dudak eta zalantzak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 61. orr.


berrigailu iz berritzailea.

Esaerak esaera, nahiz eta bakoitzak Kandelario sasoiaren inguruan adarño bitxiren bat ipintzen duen -Iparraldeko beste honek bezala: Kanderailu, sasoinaren berrigailu!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 52. orr.


berrikari ik Urteberrikari.

berrikasi, berrikas, berrikasten du ad berriro ikasi.

Euskara ere, hutsetik ikasi ez bada hotzetik berrikasi behar izan dugu gutako askok eta askok, urte pare batez geure komunikazio gaitasuna sakrifikatuz.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 41. orr.

Virgilek, ordea, mende erdi batez ahaztuta egona berak sortutako ikusmenezko engrama guztiez, orduak eman behar zituen egunero ikerketa berariazko eta sistematikoan, eraldaketa horiek ikasi edo berrikasiko bazituen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 136. orr.

Berrikasi nahia: [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 330. orr.


berrikatu, berrika, berrikatzen du ad ipar berritu.

Memento goxo bat pasatu dute aratsaldeko askari on baten inguruan solastatuz, berrikatzeko holako okasioneak hautak baitira.  Herria   2005-02-03

Apez on eta kartsu horren bizia eta erakaspen hunkigarriak berrikatu dira ororen sustagarri elizkizunean: adin haundia zuen bildua senpertarrak, 1907 an sorturik herri eder hortan.  Herria   2001-06-21

Nihaur artxapezpiku eta euskal odoleko semea izanik, ongi-etorria opa dizuet eta neregain harturik berrikatzen dizuet egungo liturgia honen ageria.  Herria   2005-07-07

Milaka zituen herritarrak alde, holako xedeak berrikatu dituenean Mahmud Abbas presidentak.  Herria   2005-11-17

Hiru oren eta erdiz, gero, betiko jokolari eta kantari eta kantore ederren artetik, aintzina joan da Etxahunen biziaren berrikatzea, bere harat-hunatetan ibili urratsetan gaindi.  Herria   2001-08-02

Alta guk nola ez balia ere otsailaren 23 hau: erraiteko egun 16 urte utzi ginituela Lafittek! Horra hor bi arrazoin, Euskal Herri huntako historia doi baten berrikatzeko.  Herria   2001-03-01


berrikeria 1 iz txartzat edo kaltegarritzat jotzen den berritasuna.

Ez da txarra, gizarteak edozein aldakuntza eta berrikeria ez behingoan onartzea.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 76. orr.

Orduan Urgelgo Artzapezpiku eta Armadako elizaburu zen Caixal Estradé agurgarriak berrikerien eta liberalismoaren kontra hitz ezinago gogorrez oratutako sermoi beldurgarria bota zuen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 192. orr.

Herri edo eskualde jakin batzuetan aurkitutako berrikeriak eta bitxikeriak mendebaleko ezaugarri jator eta benetakotzat hartu zituzten XIX. mendeaz geroko gramatikalariek.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 88. orr.

Euskalkiaren izenean, hainbat berrikeria, hainbat bitxikeria, eta, batez ere, hainbat frantseskeria sartu dira, eta horri ere nahitaez ipini behar zaio muga.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 169. orr.

Zabiltzate kontuz, berrikeria deigarri horiengatik Ordenaren edertasuna desitxura ez dezazuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 377. orr.

2 txartzat edo kaltegarritzat jotzen den berria.

Izan ere, atenastar guztiek eta han bizi ziren kanpotarrek azken berrikeriak entzun eta kontatuz eman ohi zuten beren denbora guztia.  Elizen arteko biblia   Eg 17,21


berriketa1 (orobat barriketa g.er.) 1 iz denbora-pasako hizketaldia. ik berritsukeria.

Hurbildu nintzaion eta "Niri ere gustatzen zait nobela beltza" esanez hasi nuen berriketa.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 107. orr.

Hitz egiteko gogorik ez; ezta inoren berriketak entzuteko ere.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 112. orr.

Utz ditzagun berriketak eta goazen barrura.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 197. orr.

Bukatu dira berriketak.  Berria - Kirola   2004-02-10

Berriketa horien berri izan nuelarik, protesta egitera joan nintzaion, eta gaizki portatu zela esan nion.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 90. orr.

Ez, gero, ni amorrarazi halako berriketarekin.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 25. orr.

-Amaitu dituk berriketak. bidea erakutsiko geniela berriketak utzi eta berehala abiatzen baginen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 133. orr.

Ez da berriketa, gero!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 70. orr.

Berriketa, berriketa dena.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 61. orr.

Berninger jauna oso itxia zen, eta berriketa gutxi erabiltzen zuen beti.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 84. orr.

Astia nahikoa eta sobera zuten berriketarako, txantxetarako, gerorako asmoetarako.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 171. orr.

Berriketa batean aritu naiz dozena bat orrialdetan, baina nire asmo bakarra, orain arte, irakurleari neure burua aurkeztea izan da.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 19. orr.

Bueno, nahiko berriketa egin diagu.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 65. orr.

Bidean bi mutiko hurbildu zitzaizkidan, bart iluntzean bezala, gidari lanak eskaintzeko, edo berriketa egiteko.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 129. orr.

Berriketa dabil hiruren artean: txisteak, irainak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 34. orr.

-Berriketa gutxi niri!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 83. orr.

Tenientea, berriketa gutxiko gizona baitzen, laburbidez aurkeztu zidan Zuzendaria.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 93. orr.

Berriketa pixka bat egin ondoren mugaz bestaldera eramateko eskaini zitzaien gizon bat.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 45. orr.

Izan ere, berriketa ugari dago kontu horren inguruan.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 142. orr.

Berehala hasi da berriketa auzokoen artean.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 81. orr.

Ez zegoen berriketarako.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 84. orr.

Behin baino gehiagotan bide bazterrera bihotza estutzeko moduan hurbildu ondoren, ama-alabek ez zuten berriketarako gogo handirik.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 25. orr.

Berriketa gutxi eta festa gutxiago izaten zen igandea arte.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 112. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

-Benetan ari nintzen, baina berriketa hutsa ere bazen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 209. orr.

Jangela saltxitxa frijituen usain gozoaz eta jendearen berriketa alaiaz betea zegoen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 166. orr.

Berriketa eta hizketa alfer gehiegi sustatzen dute.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 292. orr.

Badakit nire berriketa aspergarri honekin gogaitu egiten zaitudala.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 115. orr.

Egitura mailari dagokionez, berriketa informaletik hurbilago dago chata bat-bateko bertsoa baino.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 229. orr.

Haien berriketa etengabeak esnatu egiten ninduen beti.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 98. orr.

Kontuak horrela, Aitor, Mikel eta Gorka berriketa bizian ari ziren, erran nahi baita, jendea larrutzen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 160. orr.

Hor ari da, mahuka-hutsik, barraren kontra jarrita, Cowley zinegotziarekin berriketa sakonean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 186. orr.

Hausnarketa bakartian nahiz taldekako berriketa lasaian.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 18. orr.

Zenbait edari edan eta apur batean berriketa atseginean jardun ostean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 122. orr.

Ligugnanako taldetxo oso bat zebilen alde hartatik, pauso arinez, eta berriketa urdurian.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 154. orr.

Denon ezaguna da itsasoko jendearen mihi arina eta berriketa lotsagaberako joera, alberdanian aritzeko jaidura.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 141. orr.

Buruan zahia beti, eta edozein eratako berriketa azalekoen kontrako higuin artegagarri bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 289. orr.

Etengabeko berriketak baizik ez gintuen salbatu nerbio-gerra erabatekoa bihurtu ahal izan zen kinka hartatik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 165. orr.

Amaigabeko berriketen artean bizi izan zen, auzoko eskandalurik txikienak ere zertan ziren jakitun, inguratzen zuten ahotsen alarau etengabeak buruan durundika zituela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 100. orr.

Ez da hemen bilatzen, agerikoa denaz gaindi, beste diskurtso baten erdi-isileko berriketa.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 35. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Berriketa-iturri guztiak agortzen zituztenean, denek elkarri esku eman [...] eta irlanderaz despeditzen ziren.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 201. orr.

Aise entzun zezakeen haiek zerabilten berriketa-hots arin bizia, esaldiak airean zintzilik ebatsiko balituzte bezala amaigabe.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 205. orr.

Bi pordiosero berritsu ziren, bi aingeru erori lurrean dandarrazka, zein bere berriketa-hariari lotua.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 56. orr.

Gizakiaren berezko berriketa-gogoa ezin eten daitekeen iturria denez [...].  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 24. orr.

Interneteko chat edo berriketa-guneak, edo soineko telefonoen S.M.S. delakoa.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 223. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Kezka gehiegik amesgaiztoa dakar, eta hitz-jarioak zoro-berriketak egitea.  Elizen arteko biblia   Koh 5,2

4 irud/hed

Izan ere, gaur gaztea izatea ez da berriketa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 124. orr.

Angelek arrazoi zuen horretan: bideak, errepideak, ez zeuden berriketarako.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 284. orr.

5 berriketan

Jendea berriro berriketan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 24. orr.

Berriketan eta erretzen, hantxe segitu genuen besteok.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 82. orr.

Bidean berriketan joan ziren.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 64. orr.

Edozein gairi buruz sutsu berriketan ari ziren taldeak desagertuak ziren.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 124. orr.

Bazkalondoan, berriketan eta kantuan aritu ziren.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 190. orr.

Leihotik leihora ari dira berriketan, ozen.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 167. orr.

Hementxe ari gara elkarrekin berriketan, lagunak bezala.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 58. orr.

Ferroformara, beraz, bezeroekin eta hornitzaileekin berriketan aritzera dator.  Berria - Ekonomia   2004-09-26

Berriketan jardun dugu pixkatean mediku jaunak eta biok buruz buru, berriketa serioan, oso serioan. bada ere, tresneria prestatzen dabiltzan langileekin jardun dute berriketan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 33. orr.

Berriketan dihardute, txantxa-kontari, eta barreari ematen diote.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 118. orr.

Ama Margotekin berriketan hasten da, jakin-mina dut eta entzuten hasten natzaie.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 143. orr.

Nonahi ikusten da gehiegi edaten duten nazioak aski ongi moldatzen direla borrokan, eta ez direla berriketan ibiltzen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 279. orr.

Askok ez diete jaramonik egiten, beste batzuk, berriz, eurekin gelditzen dira, berriketan.  Berria - Kirola   2006-03-12

Total eginda nengoen ordurako, ez nintzen lagunekin berriketan jarraitzeko gauza.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 130. orr.

Besteek begiratu eta berriketan jarraitu zuten.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 217. orr.

Ez zion hala ere Romanisches kafetegian goizeko lauak arte prostitukekin berriketan egoteari utzi.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 58. orr.

Arrazoi bezala esaten nuen berriketan egitea emakumeek berezko gauza dutela.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 23. orr.

Hirekin ez zagok berriketan ibiltzerik.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 357. orr.

Berriketan denbora galtzen duzun bitartean.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 208. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berriketa alaian (4); berriketa batean (5); berriketa bizian (3); berriketa eta aitortza (4); berriketa gutxi (4); berriketa gutxiko (3); berriketa horiek (4); berriketa hutsa (7); berriketa informala (3); berriketa lasaian (4); berriketa pixka bat (3); berriketa ugari (5); ez da berriketa (6); nere berriketa (4); nire berriketa (3)

bukatu dira berriketak (3); utzi berriketak (3)

artean berriketan (4); batean berriketan (4); batekin berriketan (3); berriketan ari (35); berriketan ari ginela (3); berriketan ari ginen (3); berriketan ari zen (9); berriketan ari ziren (11); berriketan aritu (10); berriketan aritu ginen (3); berriketan aritzea (3); berriketan aritzeko (6); berriketan aritzen (6); berriketan hasi (10); berriketan hasten (6); berriketan hasten da (3); berriketan jardun (10); berriketan jardun zuten (3); berriketan jarduteko (5); berriketan jarduten (3); berriketan jarraitu (9); berriketan jarraitzen (4); berriketan ziharduen (3); elkarrekin berriketan (4)

berriketarako gogorik (4)

berriketarik gabe (4)


berriketa2 adlag ipar berri bila.

Leclerc-en dibizioneko ofizier zenbait berriketa jin ziren, ahal zuteneko, eta Kurutze Gorriari dei egin zioten.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 142. orr.

Büchenwald-en aski ardura jatera eramaiten nion judu hori goiz guziz Hôtel Lutetiara jiten zen, berriketa.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 153. orr.


berriketagai 1 (orobat berriketa gai) iz hizketagaia.

Bada hirugarren bat, liburu hau hastetik amaitzera hamaika aldiz berriketa gai izan duguna eta orain gutxi zendu dena.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 11. orr.

2 (adizlagun gisa)

Soilik haur bakartiek eusten diote guztiz euren maite-suari: gainerakoek beren sentimenduak hartzen dituzte berriketagai elkartzen direnean, lagun artean elkarri barrena zabaltzen diote, maitasunari buruz asko irakurri eta aditu dute, eta badakite guztion patua dela.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 18. orr.


berriketakide iz berriketa bateko kidea. ik hizketakide.

Val y Vera berriketakide izan zuen Tormos liburu-dendan [...] eta Ruiz de Alarcón kaleko Barojaren etxean bertan, hil zen arte.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 16. orr.


berriketaldi iz berriketa saioa, denbora-pasako hizketaldia.

Oso jende irekia baita bertokoa, berriketaldia nola edo hala sortzeko irrikaz egoten dena.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 23. orr.

Gosaria platanondoen azpian, brioche gehiago dakarkigun zerbitzaria, Sabethen berriketaldia zerbitzariarekin, Sabethen begirada niri, Sabeth nire katilua kafe beltzez betetzen ari.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 286. orr.

Zuri ikusi bat egitera besterik etorri ez, eta hara non amaitu den gure berriketaldia!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 42. orr.

Utz diezaiogun jende horrekiko berriketaldia amaitzen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 23. orr.

Lagunduko dizu nire berriketaldia jasaten -esan zuen, arestikoa baino tonu alaiagoan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 30. orr.

Kafea hartu osteko berriketaldia gaueko ordu txikietara luzatu zen gau epelean.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 122. orr.

Erosketez beteriko poltsekin, emakumeek bost minutuko berriketaldiak egiten zituzten bost metrotik behin.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 76. orr.

Nolabait esateko, sukaldeko mahaian, tabernan edo irratiko berriketaldietan aipatzen diren gai guztiek izan dezakete lekua bertso-saioetan.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 58. orr.

2 (izenoneekin)

Berriketaldi eroso eta gozoa izan zen hura, niretzat behintzat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 25. orr.

Elkartze eta berriketaldi klandestinoak zirela esango nuke Bonxeko haiek.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 90. orr.

Bere adiskideek eta senideek haren alde otoitz egin eta gero, berriketaldi alegerari ekin zioten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 349. orr.


berriketari (orobat barriketari g.er.) 1 iz ipar berriemailea.

-Bai gauza ederra litzatekeela iraultza bat -esaten zion Andresek etxekoandreari-, ez hizlarien eta berriketari miserableen iraultza, egiazko iraultza bat baizik!  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 216. orr.

Horra nola, Estatuaren giderrak eskuratuz geroz, Frantziako burgesiak, XIX. mendean barna, antolatu zuen, ehun urte geroago berriketari batek erran zuen bezala, Paris et le désert français, "Paris eta frantses basamortua".  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 111. orr.

Australian berriketari dabilen Madrilgo gizon bat.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 106. orr.

Geroxago berriketariak beste afera bati lotu ziren.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 162. orr.

Iguzki alde hurbileko gora beherak ere aipatu ditu Bush presidentak berriketarieri delarik mintzatu.  Herria   2001-05-31

President-bozeri buruz, Pariseko berriketariek ainitz aipatzen dute "hirugarren gizona".  Herria   2001-09-13

Hango berriketarien arabera, 40.000 jende bildu dira Salbatorez eta 60.000 biharamunean  Herria   2001-05-31

2 (hitz elkartuean lehen osagai gisa)

Bordaleko berriketari ikasleak.  Herria   2004-04-08

31 ikasle eta 3 erakasle, Bordaleko IUT-ko berriketari eskolakoak, aste batez Kanbon egon dira.  Herria   2004-04-08

Kalte gutxien egingo lukeena erretoriko eta berriketari sail bat bihurtzea izango litzateke; txarrena, beste Mozolo eta Sagu talde bat izatea.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 217. orr.

3 (hitz elkartuean bigarren osagai gisa)

Molères apezpikuak dei egin du parropietan irrati-berriketariaren inguruan informazio taldetxoa munta zadin komunikazio hobe baten lortzeko.  Herria   2001-07-05

• 3 izond/iz berriketan aritzen dena.

Adi, ordea, zutaz isil daudenei, mutu berriketariak dira eta.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 213. orr.

Ezin zuen Tellagorrik, Arkaleren tabernako berriketariak, segituan zer zen jakin gabe geratu; hala, ez bat eta ez bi azaldu zen han, Markes atzetik zuela.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 55. orr.


berriketatxo iz berriketa laburra.

Ele hunkigarriak erabili zituen azalpenean; eta, berriketatxoa amaitu bezain laster, argazki batzuk eman zizkion eskura.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 153. orr.

Gauean, eten beharrean lanean jardun ondoren, ez doaz gu bezala kalean berriketatxoa egitera; bakarrik geratzen dira beti, beren etxeetan.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 83. orr.


berriketazale izond berriketaren zalea dena.

Berriketazale hark berriketari utzi eta ni leihatilatik begira gelditu nintzen berriro, isilik.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 120. orr.


berriketoso iz adkor berriketazalea.

Triposuak, bromosuak, berriketosuak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 252. orr.


berriki (927 agerraldi, 71 liburu eta 712 artikulutan; ETCn 11.010 agerraldi) 1 adlag duela denbora gutxi. ik berrikitan; berritan.

Mukizapia berriki asmatua da.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 205. orr.

Dantza jauzi ederrak eskainiz, batean ohikoak, bestean berriki asmatuak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 106. orr.

Berriki iragan da, Sarako Herriko Etxean, Jakintza elkartearen biltzar nagusia.  Herria   2001-03-01

Poliki doakion artista bat naiz, eta berriki bete ditut hirurogeita bost urte.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 25. orr.

Fisikoek berriki materiari buruz egin duten deskribapenaz oroitu da: osagaiek kristal zoragarriki ederrak marrazten dituzten arren, materiaren bihotza hutsune bat omen da.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 112. orr.

Berriki egin diren esperimentuek erakutsi dutenez, egia da eskeletoak kaltzio puska bat galtzen duela loan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 38. orr.

Ikusmena berriki berreskuratu duten guztiek izaten dituzte, ia salbuespenik gabe, halako zailtasunak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 137. orr.

Hamalau hilabete geroago June hil zenean, hiletan, Tomek jakinarazi zidan Aurora berriki itzulia zela umea berreskuratzera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 25. orr.

Michel Fielden inguruan bilduak ziren politikari batzu: Nicolas Sarkozy, Noel Mamère, Jean Pierre Chevènement, Claude Allègre eta Christine Boutin anderea, horiek profesionalak eta gero bertze lau, politikan berriki sartuak.  Herria   2001-06-07

Emakume berriki ezkonduak, eta pobreak, aholkuak eman eta josleak gomendatzen ahal zizkienak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 20. orr.

Mapak zein beste lagungarriak berriki ingelesez atera den argitalpenari zor dizkiogu: Francis of Assisi.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 19. orr.

Berriki frantses telebistak erakutsi baitizkigu Frantzia Iparreko Somme eskualdean uholdeak egin desmasiak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 89. orr.

Hori, edo zerbait aski antzekoa, irakurri izan dut berriki nonbait.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 95. orr.

Malikaren ahizpa gaztea den Myriamek gutuna idatzi du berriki egunkarietan, ahizparengatik prentsan esan direnak asaldatuta.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 78. orr.

Bilbon ere gauza bertsua gertatu zitzaion berriki bi urte zituen Alazneri.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 83. orr.

-Alargundu egin da berriki -esan diot-.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 117. orr.

Aita Villasante, garai hartako Euskaltzainburua, orain berriki hil izan dena.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 199. orr.

Berriki arte, ezinezkoa izan zen hari oldartzea.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 56. orr.

Eta nekez irakurtzen, ez baitezpada mintzaira arrotz zaidalakotz [...] baizik berriki arte frantses kulturan murgildurik baneuzkalakotz ideia gehienak.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 14. orr.

Berriki arte azkar egon da heben eüskara.  Herria   2001-10-11

Denboraren buruan, 1975-an, arras berriki beraz, egundainokotan Korsika bi departamendutan paratua dute, bainan lehengo bi izen heiek berriz hartu gabe.  Herria   2003-01-28

Berrikiago [...] Thélot txostenak deplauki dio hauxe: lehen mailean berean ingelesa erakatsi behar zaiela haurrei bigarren hizkuntza bezala.  Herria   2005-01-20

Autopsietan eta, berrikiago, pertsona bizietan egindako zuzeneko miaketen ondorioz, ezagupen asko dago gaur egun garun-azalaren antolamenduari buruz.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 219. orr.

Beste proposamen bat, berrikiago egina, usainen sailkapen batean oinarritzen da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 137. orr.

Seven bridges road kantua bera Iain Matthewsek, The Eaglesek, Joan Baezek eta berrikiago Dolly Partonek abestu izan dute, eta gaur egun generoaren klasiko bat da.  Berria - Kultura   2006-03-30

Frango gaztea, orain duela 3 milioi urte itsasotik ateraia baita lehen sumendia eta bigarrrena berrikiago.  Herria   2001-11-08

2 (adizlagun baten eskuinean)

Touretteren sindromea, oso berriki arte, nabarmenki gutxi diagnostikatua eta ezezaguna zen, baita medikuen artean ere.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 114. orr.

Eta denboraren buruan, 1975-an, arras berriki beraz, egundainokotan Korsika bi departamendutan paratua dute, bainan lehengo bi izen heiek berriz hartu gabe.  Herria   2003-01-28

3 berri-berriki

Barne dira 77 laborari eta berri berriki sartuak dira hamar bat.  Herria   2001-05-24

Berri berriki ikusia dugun prefetari hori diogu erran, berdin berdina gure bidean kausitzen ditugun kargudun guzier.  Herria   2003-02-20

Lehen harria berri berriki pausatua izanik, eraikiko diren 84 egoitzetarik jada berrogeita bost salduak dira aitzinetik.  Herria   2003-06-05

Ihiziko xakurren besta: ez ahal da nehor horren berri ere entzun ez duenik berri-berriki.  Herria   2001-07-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurkeztu du berriki (3); azaldu du berriki (3); berri berriki (5)

berriki agertu (5); berriki argitaratu (9); berriki argitaratu den (3); berriki argitaratutako (5); berriki arte (43); berriki askatu (3); berriki atera (6); berriki bildu (4); berriki egin (9); berriki egindako (20); berriki eginiko (15); berriki eman (5); berriki esan (7); berriki euskal herrian (3); berriki ezkondu (3); berriki gertatu (3); berriki hartu (3); berriki hartutako (3); berriki hil (8); berriki hil den (3); berriki hildako (7); berriki idatzi (3); berriki idekia (3); berriki ikasia (3); berriki ikusi (7); berriki iragan (6); berriki iragan da (4); berriki izan (6); berriki izandako (3); berriki kaleratu (4); berriki kaleratutako (3); berriki onartu (3); berriki oraino (7); berriki plazaratu (3); berriki plazaratutako (4); berriki proposatu (3); berriki proposatu duen (3); berriki salatu (4); berriki sortu (4); berriki sortua (3); berriki zabaldu (3); berriki zendu (3)

egin ditu berriki (3); egin du berriki (4); egin dute berriki (3); eman diote berriki (3); eman du berriki (5); erakundeak berriki (3); esan du berriki (9); gobernuak berriki (3); izan da berriki (7); jaso du berriki (3); nahiz eta berriki (3); orain berriki (5); oraino berriki (4); unibertsitateak berriki (3)


berrikitan (501 agerraldi, 21 liburu eta 401 artikulutan; ETCn 1.956 agerraldi) 1 adlag berriki.

Berrikitan, Parisko jendeak Bastilla oldarka hartu eta hango presoak askatu ditu.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 19. orr.

Berrikitan Jakes Haundiak zerasan hauxe Ingelesen kontra: "Ingelesek eman digute behi eroa eta haien sukaldaritza ez da Finlandiarrena baino hobea".  Herria   2005-07-14

Berrikitan, manifestaldien kontra egiten dira manifestaldiak.  Herria   2003-06-19

Berrikitan ikusi da telebixtan nola botatzen dituzten duela 40 edo 50 urte eraiki ziren etxe alimale haiek.  Herria   2004-07-01

Berrikitan eskatu dio Lionel Jospinek, Chirac presidenteari, alda dezala Frantziako Konstituzioaren bigarren legea. furgonetak, izan ere, berrikitan gainditu du IAT delakoa, hots, ibilgailuen azterketa teknikoa.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 55. orr.

Berrikitan bururatua dute muntaketa.  Berria - Kultura   2006-01-26

Berrikitan bost gutun bidali ditut, baina nehork ez dit ez eta erantzun.  Berria - Harian   2005-11-10

Baionako euskal-erakustegiaren adixkideek ateratzen duten aldizkariak berrikitan plazaratu duen zenbakia guziz aberatsa da, bospasei gai nagusi lantzen dituela, denak ederki eta arta handirekin aztertuak.  Herria   2003-09-11

Hogeita hamar urte zituen, berrikitan ezkondua zen, Triestetik zetorren baina greziar jatorrikoa zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 83. orr.

Bere adixkide min baten ikustera izana zen, gerla zibila berrikitan hasia baitzen Espainian.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 173. orr.

Konprenitu nuenaz, senar-emazteak, berrikitan, Zaragoza aldean izanak ziren.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 155. orr.

Ermita de Santiago kapera berrikitan eraikia da, Burdinezko Kurutzearen ondoan.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 179. orr.

Hor ditugu lekuko, berrikitan argitaratu ditugun Salvat Monho Irisarriko erretoreak 1814an, Napoleon ihesi joan zelarik, haren eta haren aldekoen kontra bota zituen bertso zorrotzak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 68. orr.

Berrikitan Saudi Arabiak deportatu egin ditu Indiako 76 haur.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 29. orr.

Nork erran dit berrikitan egiten ditugun topaketen emaitzak baizik ez garela?  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 8. orr.

Zuhaurk erraten zenuen, berrikitan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 95. orr.

Bonbaiko polizia buruzagi batek horrela aitortzen zuen berrikitan: "Film industria Indiako mafiari oso lotua dago".  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 208. orr.

Urek estali eremu horietarik frango jadanik gisa bertsuan hunkiak izanak ziren berrikitan.  Herria   2003-12-11

2 (adizlagun baten eskuinean)

Horretara iristeko, oso berrikitan, birmoldatu behar izan dugu izaki bizidunei buruz, haien egitura eta funtzionamenduari buruz genuen ikuspegia.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 98. orr.

Arras berrikitan oraino, etzen holakorik, telefona mugikor horietarik ere guti baitzen.  Herria   2001-08-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arras berrikitan (5)

berrikitan agertu (4); berrikitan akulatu (9); berrikitan akulatu ikerketa (3); berrikitan bildu (3); berrikitan egin (13); berrikitan hartu (3); berrikitan ideki (3); berrikitan iragan (5); berrikitan iragan da (3); berrikitan izan (10); berrikitan izan den (3); berrikitan izendatua (3); berrikitan jakin (5); berrikitan oraino (11); berrikitan plazaratu (3); berrikitan sartu (3); berrikitan sortu (6); berrikitan sortua (4); berrikitan zendu (6); berrikitan zendu da (3); berrikitan zendua (6)

izan da berrikitan (4)


berrikitu, berriki, berrikitzen du ad berritu.

Altza [...] hosto orlegi berdexka finak agudo musker beltzitu egiten zaizkion altza, berrikitzeko beti sapa grinatsua duen altza, izerdi aberatseko altsumak dituen altza; zenbat txilibitu egin ote ditugu udaberriz haren puja gaxte berriekin...!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 117. orr.


berrikuntza 1 iz berria den zerbait ezartzean eginiko edo gertaturiko aldaketa; eraberritzea.

Aurrerakuntza eta berrikuntza ardatz dituena.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 72. orr.

Berrikuntza da gurekin orain arte izan dugun Portugalgo kazetariaren ordez beste bat datorrela orain.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 192. orr.

Txapelketak berak berrikuntza behar zuen, azken batean bertsolaritza hori delako: beti berritzen ari den zerbait.  Berria - Harian   2005-09-13

Hizkuntza da erakunde guztietan gutxienik egokiena dena berrikuntzak onartzeko.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 104. orr.

Berrikuntza batek, -alegia forma berri batek-, hizkuntzan betirako ezartzea eta berarekin lehian zegoen forma desagertaraztea lortzen duen bakoitzean, zerbait sortu da benetan, eta zerbait baztertu.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 210. orr.

Produktuen nahiz prozesuen berrikuntzetan oinarritzen diren aurrerakuntza teknologiko hauek eragin zabala dute ekonomia sistema osoan zehar.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 158. orr.

Ongi zekien teologia kontuan ez dagoela berrikuntzarik arrisku gaberik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 136. orr.

Aurtengo Azkoitia-Azpeitia maratoi erdiak bi berrikuntza izango ditu.  Berria - Kirola   2004-03-03

Hainbat berrikuntza izango dira Gizarte Foroan.  Berria - Harian   2006-05-04

Garai horrek beste analogia-adierazle batzuetarako ere berrikuntza asko ekarri zituen, ordea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 194. orr.

Horren baitan Berrikuntzaren Euskal Agentzia sortuko da, koordinazioa eta bultzada estrategikoa ziurtatzeko.  Berria - Ekonomia   2006-02-26

Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Plana.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 222. orr.

Ahantzia nintzen berrikuntzetarako zure ahalmen mugatuaz, ohean ere.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 357. orr.

Bi kale aurrerago dago Einaudi argitaletxearen liburu-denda nagusia, eta bertan sartu naiz mendeku txiki apal bat buruan nuela: azken berrikuntzen farfaila atzean utzi eta fondoko liburuen bila hasi naiz.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 30. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Europak, izan ere, berrikuntza garrantzitsu franko kopiatu zion Txinari (adibide ezagunenetatik hasi -inprimeria, kanoi-bolbora eta iparrorratz magnetikoa- [...]).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 15. orr.

Irletan ezagutzen ez ziren berrikuntza txikiak ere ekarri zituen, horietako bat bere bulegoko atean jartzeko plakatxoa, idazmahaitik maneiatzen zen sistemaren bidez kolore desberdinetako argiak pizten zituena.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 47. orr.

Makina konplexuak eta ahalguztidunak erabili ahal izateko, merkatu autoerregulatuetako sistema bihurtu zen giza ekonomia, eta berrikuntza bitxi horrek erabat aldatu zituen gizakiaren pentsamoldea eta balioak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 78. orr.

Gogoan izan Kiparsky-ren Fonologia Lexikoa [...] teoria sortzaile klasikoaren (SPE) berrikuntza arrakastatsuenetakoa izan dela.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 59. orr.

DIU honen berrikuntzarik nabarmenena da Levonorgestrel hormona askatzen duela arian-arian.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 99. orr.

Mundua alda dezaketen berrikuntza ikusgarrienak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 283. orr.

Berrikuntza semantiko honek egoera bitxi bat eragin du azkenean: hala desarrollistak nola ekologistak bere diskurtsoak berregituratu beharrean izan dira, elkarrekin moldatu ahal izatearren.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 23. orr.

Argi erakusten du herrialde batek egindako berrikuntza teknikoak [...] onuragarriak izaten direla beti trukean parte hartzen duten beste herrialdeentzat ere.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 41. orr.

Berrikuntza teknologikoek kostuak murrizten dituztenez, produktibitatea handitzen dute.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 128. orr.

Nola sartzen den hizkuntzan berrikuntza analogikoa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 209. orr.

Finantzen berrikuntza kateatu hau ez zen inola ere gertatuko, baldin finantza-merkatuak bata bestearen ondoren desarautu ez balira.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 91. orr.

Proiektu nazionalak edo nazioartekoak, ustez Espainiako industriako berrikuntzetan eragina izan dezaketenak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 232. orr.

Inguruko aurpegiak alferrik aztertuko dituzu ordea, keinuren baten, adierazpenen baten bila, zure etorreraren gertaeraz -azken batean, nolabaiteko berrikuntza baita.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 205. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hainbat berrikuntza plan ezagutu ditut Unibertsitatean, baina azkenean, guztiak ezerezean geratzen dira.  Berria - Euskal Herria   2004-03-18

Berrikuntza prozesu faltsuak.  Berria - Mundua   2004-07-07

Ez dugu protestarik egin berrikuntza lanak direla-eta bakarkako ziegetatik aterata taldeka itxi gaituztenean.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 143. orr.

Guk berrikuntza uhinak esatea nahiago dugu, hurrengo kapituluan barrena zilegiztatuko dugun J. Schmidt-en irudi baten ildotik.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 246. orr.

Hortaz, fonetistak arreta handiz bereiziko ditu berrikuntza guneak [...] eta kutsatzeko inguruak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 251. orr.

Gizarte eta demokraziarako berrikuntza-produktu gisa.· Sustapen Ekonomiko eta Berrikuntza diputatu Tontxu Camposek.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 88. orr.

Berrikuntza eta Energia sailburuorde Jose Ignacio Zudairek.  Berria - Euskal Herria   2006-05-06

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Administrazio Kontseiluak hasieratik «irudiari eta kultur berrikuntzari loturiko zentroa» nahi zuen Donostian. Industrian gertatzen ari ziren makineria berrikuntzek lanpostuen deuseztatzea zekartenez, makineria jo eta txiki-txiki egiten zuten luditek.  Berria - Kultura   2006-01-13

Oso ideia polita irakaslearena, pedagogi berrikuntzarako libururen batetik hartua seguru asko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 69. orr.

Teknologia berrikuntzak eta prezio apalek bultzaturiko kontsumoaz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 128. orr.

Diru- eta finantza-merkatuen liberalizazioak, trukeen kontrolen ezabatzeak eta finantza-berrikuntzen garapenak, guztiak elkarrekin konbinaturik, finantzaketa zuzenaren igoera areagotu dute.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 184. orr.

Zehatz ditzagun, bada, lege berrikuntza horien arlo nagusiak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 16. orr.

Ikaskuntza-Berrikuntza eta Teknologia Berrietarako errektoreordea.  Berria - Euskal Herria   2004-03-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurtengo berrikuntza (7)

berrikuntza asko (7); berrikuntza bakarra (10); berrikuntza bat (24); berrikuntza bat ere (3); berrikuntza baten (3); berrikuntza batzuk (4); berrikuntza bultzatu nahi (3); berrikuntza da (12); berrikuntza eta (36); berrikuntza eta ekonomia (4); berrikuntza eta teknologia (4); berrikuntza gutxi (4); berrikuntza handirik (8); berrikuntza handirik izango (3); berrikuntza hauek (4); berrikuntza hori (11); berrikuntza horiek (7); berrikuntza horren (4); berrikuntza izan (4); berrikuntza izango (11); berrikuntza izango dira (4); berrikuntza izango ditu (4); berrikuntza lanak (4); berrikuntza nagusi (5); berrikuntza nagusia (16); berrikuntza nagusia da (3); berrikuntza tekniko (4); berrikuntza teknologikoak (5); berrikuntza teknologikoaren (4); berrikuntza teknologikoek (3); berrikuntza ugari (6); berrikuntza ugari egin (3)

; beste berrikuntza (10); beste berrikuntza bat (3); bi berrikuntza (10); bi berrikuntza izango (3); bi berrikuntza nagusi (4); egindako berrikuntza (6); garapena eta berrikuntza (7); hainbat berrikuntza (13); hainbat berrikuntza izango (4); hiru berrikuntza (4); izan zen berrikuntza (3); izango da berrikuntza (3); izango dira berrikuntza (3); kultur berrikuntza (3); zenbait berrikuntza (4); zer berrikuntza (3)

azken berrikuntzak (5); azken orduko berrikuntzak (3); beren berrikuntzak (3); berrikuntzak egin (3); berrikuntzak egiteko (5); berrikuntzak izango (3); berrikuntzak sartu (4); teknologia berrikuntzak (4)

garapenean eta berrikuntzan (3)

berrikuntzaren alde (4); berrikuntzaren bat (5); teknologia eta berrikuntzaren (3)

berrikuntzarik ez (4); berrikuntzarik handiena (4)

berrikuntzen ardatza (3); berrikuntzen artean (9)

berrikuntzetako bat (6)


berrikuntzazale (corpusean berrikuntza zale soilik) izond berrikuntzaren edo berrikuntzen zalea.

Gurasoen boterea ezabatzen da, seme-alabak berrikuntza zale bihurtzen direlako.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 41. orr.


berrikusi, berrikus, berrikusten 1 du ad berriz ikusi edo aztertu, eskuarki aldatzeko edo zuzentzeko, edo hartaz hobeki jabetzeko.

Berrikusi ditut duela zenbait urte ikusiak.  Herria   2001-05-31

Hogei urteren buruan elkar berrikustea: ez nuen nik hura inondik inora espero. neure gela parean umetan izandako txapitulak, tximiniak, teilatuak, denak berrikusten nituen, gardenki.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 200. orr.

Irudimenaren bidez ikustea eta oroimenaren bidez berrikustea da idazkuntzaren ondarea.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 43. orr.

Goianeko katutxo beltza, hortaz, ez dut sekula berrikusiko.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 143. orr.

Enperadorea -munduko espiritu hau- begiztatu dut zaldiz hirian zehar ibiliz bere tropak berrikusten.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 98. orr.

Olazabaldarren jauregia berrikusi nahi nuen, Azkaineko bide ertzekoa.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 380. orr.

Aurkitu dut berriro gizona eta berrikusi Cour de Romen eta Saint-Lazare geltokiaren aurrean.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 23. orr.

Bossueten teologia ongi ezagutzen zuen, nahiz berrikusia ere zuen Dugueten bidetik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 62. orr.

Lehen bertsioa [...] Sacrum Commercium Sancti Francisci cum Domina Paupertate (Quaracchi, 1929) edizio kritikoari jarraituz egin da; ondoren Fontes franciscani-ko testuaren arabera berrikusi da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 17. orr.

Arrazoimen praktikoaren kritika da argitaratutako liburua, Ibon Uribarrik euskaratu eta Joxe Azurmendik berrikusia.  Berria - Kultura   2006-01-11

Azpimarratutako pasarteak berrikusi nahi zituen.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 96. orr.

Tomas Aragues konpositorea arduratu da aukeratutako obrak berrikusi eta zuzentzeaz.  Berria - Kultura   2004-11-25

Politika hau sekula ez zen berariaz berrikusi.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 24. orr.

Protestantismoaren bi asmatzaile nagusiek kentzen zizkioten Estatuari erlijioaren gain jarriak zituen bere oinarri teologikoak eta, ondorioz, Estatuaren eta Elizaren harremanak berrikusi behar ziren osoki.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 48. orr.

Internetez artxiboak trukatzea delitutzat hartzeko, lehenengo eta behin, jakintza eskubideen gaineko kasu guztiak aztertu eta berrikusi beharko lirateke.  Berria - Gaiak   2004-08-21

Bost urtean behin berrikusiko da finantzaketa sistema.  Berria - Euskal Herria   2006-03-04

Kontzentrazio-esparruek, gas ganberek ez zituzten gizaki saldoak akabatu, gizatasuna bera suntsitu eta ukatu zuten, Hanna Arendt-en hitzetan, eta hori posible, gertagarri egin zuen kultura, Gyorgy Kovesen bizipenak gertatzea ahalbidetu zuen zibilizazioa berrikusi eta berdefinitu behar da.  Berria - Kultura   2004-02-28

Egoera berri horretan, hortaz, askatasunaren eta berdintasunaren kontzeptuak berrikusi egin behar izan dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 224. orr.

Ikuspegi horretatik berrikusi egin beharko ditugu gure aurreko usteak zibilizazioen raison d'être delakoari buruz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 106. orr.

"Egia", "errealitatea", "ezagutza", "razionaltasuna"... horiek guztiak berrikusi egin beharko dira ZTG ikasketek aurkezten diguten zientziaren irudi berriaren eskutik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 246. orr.

Alde batetik, oroimena, ikuspegi dinamikotik hartua, etengabe berrikusi eta berregina.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 177. orr.

Orduan berrikusiko direlako 2004ko kontuak.  Berria - Ekonomia   2004-12-05

Liburuak agertuko du nola mantendu osagai bakoitza: teilatua noiz berrikusi, hodiak noiz ikuskatu.  Berria - Euskal Herria   2004-04-13

Fundizioko inperfekzioak lijekin eta limekin berrikusi eta txukuntzen dituzte horretarako prestaturiko mahaietan.  Berria - Kultura   2004-12-17

Arabiar mundua berrikusiko da Artelekun.  Berria - Kultura   2004-03-03

2 (era burutua izenondo gisa)

ZTGren barruan kokatzen diren zenbait egilek errealitatearen rol epistemologikoa berreskuratzeko eginiko saioak (era berrikusian bada ere) jarrera koldartzat jo dituzte ZTG barruko zenbait mugimenduk.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 254. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

behin berrikusiko (3); berrikusia izan (3); berrikusteko aukera (5); berrikusteko eskatu (4); emaitzak berrikusteko (3)


berrikuskaketa iz berrikuskatzea.

Argazki-paper guztiak irteera-berrikuskaketa ongi gainditua zian noski: beraz, gerora, geuk nahiz bezeroak biltegian zeukan edo garraiatzen zuen bitartean nabarmentzen zen akatsa zuan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 272. orr.


berrikuskatu, berrikuska, berrikukatzen du ad berriro ikuskatu, berrikusi.

Berrikuskatu ditut, urtebeteren buruan, orriok.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 129. orr.

Bezero guztiak berrikuskatu zituen eta ez zuen inorengan deus nabarmendu.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 131. orr.

Nazioarteko erakundeko ikuskatzaileak lana berrikuskatzen egon dira Libian eta obusak aurretik ezarritako lekuetan suntsitu direla baieztatu zuten.  Berria - Mundua   2004-03-06

Egun hartako ekoizpena zorroztasun bereziz berrikuskatu zen, baina primerakoa zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 271. orr.

Azken urteetako nobelak dira, zahartzaroko lanak beraz, eta berrikuskatu beharko lirateke.  Berria - Kultura   2004-06-24

Arma Nuklearrak Ez Ugaltzeko Ituna Berrikuskatzeko Konferentzia.  Berria - Harian   2006-02-03


berrikuskatze iz berriro ikuskatzea, berrikustea.

«Enpresan dauzkaten zuzenketa neurrien berrikuskatze baten zain dago Udala, ekoizpen sistema aldatu egin dutela baitio enpresak», erantsi zuen Arratibelek.  Berria - Euskal Herria   2004-01-08


berrikusketa 1 iz berriz ikustea, eskuarki aldatzeko edo zuzentzeko, edo hartaz hobeki jabetzeko. ik berrikuspen.

Badirudi euskal pintoreen berrikusketa egin nahi duela Bilboko Arte Eder museoak.  Berria - Kultura   2004-05-14

Testuak ez du galdu Frantziskoren kutsu pertsonala: behin eta berriz lehen pertsonan mintzo da, eta berari zor zaio azken berrikusketa eta idazketa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 38. orr.

Lan zatiketa klasikoaren berrikusketan oinarritzen da globalizazioaren diskurtso "ortodoxoarekin" kritikoak direnen ideia hori.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 210. orr.

Repsol-YPFk (- %0,77) erreserben berrikusketaren oihartzunak ordaintzen jarraitzen du.  Berria - Ekonomia   2006-01-31

Aldi berean, berrikusketa bat ari zen gertatzen, halatan non, bere lehengo mundu koloretakoa, eta are haren oroimena, ahultzen eta barnean itzaltzen ari zitzaizkion bitartean, ikusmen-, irudimen- eta sentiberatasun-mundu berri bat ari baitzitzaion aldi berean jaiotzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 57. orr.

CSRT Gerrillarien Estatusa Berrikusteko Epaitegia eta ARB Berrikusketa Administratiborako Erakundea sortu zituen Washingtonek 2004an.  Berria - Harian   2006-02-17

2 (hitz elkartuetan)

Tartean finkapen, fosilizazio edo harrizko bihurtzeko indar bat dagoela ohartzen da bat, errekategorizazio edo berrikusketa-prozesu normaletatik erabat etenda-edo, daudela oroitzapenok.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 177. orr.

Aski aise lortu nituen, EEez gainera, BE berebat hautsiezinak ere, hots, Berrikusketa Ebazpideak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 210. orr.

· Unairi ezarri nahi dioten kondena luzapena, kaleratzeko puntuan direnei egiten dizkieten espediente berrikusketak...  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 153. orr.


berrikusle iz berrikusten duen pertsona.

Berrikuslea: Lorea Arrieta.  Berria - Kultura   2006-04-04

Berrikuslea eta hitzaurregilea: Pello Esnal.  Berria - Kultura   2004-04-17


berrikuspen 1 iz berriz ikustea, eskuarki aldatzeko edo zuzentzeko, edo hartaz hobeki jabetzeko. ik berrikusketa.

1998ko Ostiral Santuko bake akordioaren berrikuspena ere izan zituzten hizpide.  Berria - Mundua   2004-10-13

Kontzeptu eta ikuspegi filosofiko tradizionalen berrikuspena bultzatu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 246. orr.

«Autogobernua zapaldu duten lege organikoen berrikuspena» delakoari buruz, hezkuntza, enplegua eta erakunde autonomoak aipatzen ditu PSE-EEren txostenak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-31

Bereziki gogoangarriak dira Danubio urdina-ren eraikitako dantza dionisiakoa edota Ludwig Minkusen La Bayadère-ren berrikuspena.  Berria - Kultura   2004-09-07

Berrikuspena Fontes franciscani-ko testuaren gain egin da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 17. orr.

Bere saiakeraren berrikuspenean honela birformulatu du eztabaida: [...].  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 126. orr.

Estatutuetako bi puntuen berrikuspena aurrera ateratzeko, 124 klaustrokideren aldeko botoa behar zen, eta 121 baino ez ziren egon.  Berria - Euskal Herria   2004-02-24

Orain arauak ez duela berrikuspenik behar uste du.  Berria - Euskal Herria   2006-02-07

2 (izenondoekin)

Mapa politikoaren berrikuspen iraultzaile honek askapen politiko iragankor baten dudazko bedeinkazioa eman zien Polonia-Lituaniako erresuma batu izandako herri murgilduei.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 255. orr.

Iraganaren berrikuspen kritikoa eta bizikidetasuna berreraikitzeko oroitzapena  Berria - Euskal Herria   2006-03-03

3 (hitz elkartuetan)

Egin behar zuen berrikuspen-lan guztiak bere tristura ahaztarazten zion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 222. orr.

Bidean gelditu ziren bere obra filosofikoan eta zenbait jarreratan elkarrizketa horien bitartez susma zitezkeen aldaketa sakonak edo berrikuspen saioak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 12. orr.

Atzo Gobernuak berrikuspen klausula «datozen egunetan» sinatuko duela iragarri zuen.  Berria - Ekonomia   2004-12-31


berrikuste 1 iz berriz ikustea, eskuarki aldatzeko edo zuzentzeko, edo hartaz hobeki jabetzeko. berriz ikustea, eskuarki aldatzeko edo zuzentzeko, edo hartaz hobeki jabetzeko. ik berrikusketa; berrikuspen.

Bisitatu nuen duela orain bospasei urte eta, beraz, enetzat izan da berrikuste bat, bertze bidaia bat egiten banu bezala.  Herria   2005-06-23

Euskal gizartearen gehiengoak bezala, kartzela politika berrikustea eskatzen dugu, gatazkaren konponbidean faktore onuragarria izango den berrikuste bat.  Berria - Harian   2005-09-28

"Doikuntzaren gizarte-kostua" (hau da, pobretasuna larriagotzea) deitu zaion horretan eta ingurunearen zaintzan azken urteotan jarritako arretak ez du doikuntza-filosofiaren benetako berrikusterik ekarri.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 175. orr.

2 (izenondoekin)

Berrikuste berri batek atzeratuko du, galdeketa egin ahal izateko oposizioak aurkeztutako 3,4 milioi sinaduretatik 2,4 milioi egiaztatuz gero.  Berria - Mundua   2004-02-14

3 (hitz elkartuetan)

Paskal Laize preso bretainiarraren baldintzapeko askatasunaren berrikuste saioa atzo zen egitekoa Parisen, baina Fiskaltzaren eskakizuna aintzat hartuta, irailaren 30ean egingo da.  Berria - Mundua   2004-08-19

Hain zuzen ere, berrikuste garai hauetan, antropologo eta soziologoak ere hausnarketan ari omen dira gizakiaren balore-sisteman kontsumoak duen garrantziari buruz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 87. orr.


berrikustearren adlag berrikusteko.

Jakina, urrea bilatuko nuela: ez aberastearren, baizik giza trebetasun berri bat lantzearren; lurra, airea eta ura bizi ziren bazterrak berrikustearren, amildegi egunean-egunean zabalago batek bereizten baininduen haietatik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 184. orr.

Leiho aldera bihurtu nuen berriz burua, emakumearen zorioneko begirada ez berrikustearren.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 106. orr.

Koadernoa eta paperak hartu ditu eskuetan berrikustearren, eta, dena bere tokian utzitakoan, motorra piztu du.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 43. orr.


berrilustrazio iz berriro ilustratzea.

Hizkuntza nazionaletara itzultzea eskatzen zen (eta, jakina, italierara lehenengo) eta Vitruvioren "berrilustrazioa" egitea ondoren, hau da, testu hari galduta zeuden jatorrizko marrazkien ordezko irudiak jartzea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 90. orr.


berrimin iz berrien mina.

Itsuak kantari, lilura goxotan dauzka entzuleak berriminez.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 109. orr.


berrinauguraketa iz berriro inauguratzea.

Horren berrinauguraketa egin behar du Chavezek.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 126. orr.


berrinbertitu, berrinberti, berrinbertitzen du ad berriro inbertitu.

Demagun gero egunero berrinbertitzen dituala interesak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 406. orr.


berrindartu, berrindar, berrindatzen du ad berriro indartu.

Hurbiltzen ziren neurrian, Fionnen sabelean alarmako seinalea berrindartu egin zen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 138. orr.

Eskaintza bat bezala hartzen dut, indar horretaz xoraturik, indar horretan murgildurik, indar horretan berrindartu nahiz, indar horiekilan guziekilan bat egin nahiz.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 64. orr.

John Rawls-en (1921-2003) A Theory of Justice (1971) liburuaren harira ikuspegi hori berrindartu egin da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 203. orr.

Udalbiltza «berrosatzea, berrindartzea» proposatu du ezker abertzaleko hautetsiek osatzen duten Udalbiltzak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-01

Finantzak berrindartzea, estrategia berriaren giltzarria zena, merkataritza-bankuen liberalizazio-politikari kontrajartzen zitzaion.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 154. orr.

AAMk presoen aldeko dinamika berrindartzearen alde lan egingo du.  Berria - Euskal Herria   2004-09-10

Iraultza sendotu, estatu ahaltsu baten bidez herriaren batasuna berrindartu, herritarrei gutxieneko askatasun zibila bermatu.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 16. orr.

Etorkizunera begira taldea berrindartuta atera da.  Berria - Kirola   2004-05-08

Ia urte eta erdi preso egon ondoren, «ideologikoki berrindartuta» atera da Urbistondo: «Kartzelak ez ditu zure ideiak galbidera eramaten; areago, berrindartu egiten zaitu».  Berria - Euskal Herria   2004-06-08

2 (era burutua izenondo gisa)

Bazterketa eta munduko herrialde gehienen pobrezia eragiten duen ekonomia-sistema, militarismo berrindartua, naturaren degradazioa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 54. orr.


berrindartzaile izond berrindartzen duena.

Hala, astialdiak funtzio berrindartzailea du.  Berria - Gaiak   2004-03-03


berrindartze iz berriro indartzea.

Nazioarteko banku-sistema errotik inarrosi zuen 1980ko hamarraldiko zorraren krisiari, zuzeneko finantzaren berrindartzea jarraitu zitzaion 1990eko hamarraldian.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 113. orr.

Pena da azken txanpan baino ez gertatzea berrindartze moduko hori.  Berria - Kirola   2004-06-16

Igoera horren arrazoiak «barne eskarian eta industriaren berrindartzean» bilatu behar direla azaldu zuen Joaquin Otxoak.  Berria - Ekonomia   2004-07-28

EBZk adierazi berri du interes tasa apalek eskariaren berrindartzea errazten dutela.  Berria - Ekonomia   2004-04-28

Donostiako gertaerek besterik gabe kale erasoen berrindartzearen seinale ez dutela zertan izan.  Berria - Euskal Herria   2004-08-14


berrindustrializatze iz berriro industrializatzea. berrindustrializazio.

Mendozak zioen legez, gure herriak etorkizunik izatekotan industriak ekonomiaren beste sektoreen oinarri gisa jarraitu behar zuen; hartara, ezinbestekoa irizten zion berrindustrializatze politika ekiteari.  Berria - Ekonomia   2004-12-29


berrindustrializazio iz berriro industrializatzea.

Sanyoko sindikatuek berrindustrializazio plana eskatu dute.  Berria - Ekonomia   2006-03-02

Sailburuaren irudiko Sanyok ez du berrindustrializazio planik bultzatu nahi.  Berria - Ekonomia   2006-03-11


berriño 1 izond adkor berria.

Eskuratu dugu liburu berriño bat, dena euskara garbiz idatzia, "Larrundik irrintzina" tituluarekin atera duena Jakin argitaletxeak.  Herria   2005-03-17

Egin dezala beraz bide Luma haurzaindegi berriño horrek.  Herria   2005-09-08

Xabi Soubeleteuskal margolariak erakustegi berriño bat ideki du Donibane Lohizunen,Thiers karrikan, bere obra asko agertuz karia hortarat.  Herria   2005-04-28

Besteak beste plaza berriño bat ari dute moldatzen.  Herria   2005-09-22

• 2 iz

Bai, zinez berri ona hori, Ondarearen Egunak oraino gehiago argitzen dituen berriñoa.  Herria   2004-09-16

Iragan ibiakoitzean izan da gaztain jate bat euskaldun presoen berriño batzuen jakiteko,laguntza ekartzeko etxeko eta adixkideri, artetan goraintzi helarazteko,gastuetan parte hartzeko.  Herria   2001-11-15


berrinterpretatu, berrinterpreta, berrinterpretatzen du ad berriro interpretatu.

Parisen aurkitutako zirriborroetatik Ivonne Blakek berrinterpretatu du Daliren mundua, margolariaren estetika.  Berria - Kultura   2004-08-24

Wesseltoftek ez zuen Chick Coreak duela 30 urte Fender Rhodes zorioneko piano elektrikoarekin egindakoa berrinterpretatu baino egin.  Berria - Kultura   2004-07-17

Rigolak tragedia berrinterpretatu du, aztertzeko, begiratzeko, ea posible den, ea badagoen tokirik etikarentzat politikak dena nahasten eta menperatzen duen garaiotan.  Berria - Kultura   2004-08-06

Dekretuaren lau puntu baliogabetu dituzte epaileek (15.1, 18.3, 21.1 eta 23.1); beste bi berrinterpretatu dituzte (22.1, 22.2).  Berria - Euskal Herria   2004-06-30

Deskribapenetan erabilitako terminoak batere zorroztasun zientifikorik gabe ezarriak daude, eta horrenbestez, berrinterpretatu behar da haien lekukotasuna.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 62. orr.

Bere burua liburuaren jatorrizko hitz, ideia, datu eta pertzepzio estetikoko eskema ugariekin kontrastatuko zuen irakurlea, hitzok bere gisa, eta uneko bere interes eta obsesioaren argitara, berrinterpretatuko zituen arte.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 95. orr.

Pello Irazu (Andoain, 1963), Iruñeko Moises Perez Albeniz galeriara itzuli da, eta bertako espazioa berrinterpretatu du.  Berria - Kultura   2006-03-28


berrinterpretatze iz berriro interpretatzea.

Egoera, premia eta ikuspuntu berriek, Frantziskoren irudiaren berrinterpretatzea ekarri zuten ezinbestean, Ordenaren norabide berrien ikuspuntutik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 47. orr.


berrinterpretazio iz berriro interpretatzea.

Kantuaren egokitzapena baino gehiago berrinterpretazioa dena.  Berria - Kultura   2004-04-02

Hortik sortzen diren arazoei aurre egiteko deskribapen zehaztuen forma logikoaren berrinterpretazioa proposatu zuen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 129. orr.

Quinek esanahiaren berrinterpretazio bat proposatzen du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 132. orr.

Berrinterpretazio horretan batak besteak baino emaitza sinesgarriagoak lortzen dituelakoan nago.  Berria - Kultura   2004-07-14


berrion iz ebanjelioa. ik berri 8.

Neu izan bainintzen lehenbizikoa zuei Kristoren berriona eramaten.  Elizen arteko biblia   2 Ko 10,14

Jaunaren testigantza egin eta haren mezua adierazi ondoren, Pedro eta Joan Jerusalemera itzuli ziren, Samariako auzo askotan berriona zabalduz.  Elizen arteko biblia   Eg 8,25

Badirudi, Armenia, Mesopotamia eta Arabian zehar ibili zela berriona hedatzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 335. orr.

Berak nau bidali behartsuei berriona hots egitera, bihotz-hautsiak sendatzera, gatibuei askatasuna eta kartzelatuei libertatea iragartzera.  Elizen arteko biblia   Is 61,1

Frantzisko, Kristoren zaldun kementsua, herri eta auzo guztietan barrena zebilen, Jainkoaren erregetzaren eta bakearen berriona iragarriz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 205. orr.

Badaki, bai, Jainkoak, bere Semearen berriona hots eginez bihotz-bihotzez zerbitzatzen dudan hark, beti gogoan zaituztedala.  Elizen arteko biblia   Erm 1,9

Han, Jesusen Berriona hots egin zuen, eta hain nabarmen ageri ziren Espiritua eta Jainkoaren indarra Frantziskorengan, non Sultana bera ere harriturik gelditu baitzen, eta, Jainkoak eztiarazi zuelarik, Jainkoaren zerbitzariari adeitsu entzun zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 890. orr.

Honetarako deitu zaituzte Jainkoak guk hots egindako berrionaren bidez: Jesu Kristo gure Jaunaren aintza eskuratzeko.  Elizen arteko biblia   2 Ts 2,14

Izan ere, bere bizia gorde nahi duenak galdu egingo du; bere bizia niregatik eta berrionagatik galtzen duenak, ordea, gorde egingo du.  Elizen arteko biblia   Mk 8,35

Paulo berrionaren zerbitzari leial.  Elizen arteko biblia   2 Ko 4,1 tit

Gandhiren "arima-indarra" askatu zuen gertaera espirituala topaketa bat izan zen, arimaren santutegian zertua, hinduismoaren espirituaren eta kristau-berrionaren espirituaren arteko topaketa, eta Adiskideen Elkartearen bizitzan gorpuztua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 260. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bakearen berriona (5); behartsuei berriona (4); berriona ematen (3); berriona hots egin (6); berriona hots eginez (5); berriona hots egiteko (4); berriona hots egiten (12); berriona hots egitera (7); berriona zabaltzeko (3); erregetzaren berriona (8); jainkoaren berriona (7); jainkoaren erregetzaren berriona (8); jesusen berriona (3); kristoren berriona (5)

berrionaren bidez (3); berrionaren zerbitzuan (5); kristoren berrionaren (3)


berriozartar izlag/iz Berriozarkoa, Berriozarri dagokiona, Berriozako biztanlea.

Hiru berriozartar atxilotuta, hainbat delitu leporatuta.  Berria - Euskal Herria   2004-04-07


berripaper iz berri aldizkaria.

The New York Times berripaperak larunbatean zabaldu zuenez, Bushen administrazioan estrategia aldaketa bat egon liteke kokaguneetan etxebizitzak eraikitzearen inguruan.  Berria - Mundua   2004-08-24

Telegrafo paldora igo gabe, habe nagusitik zintzilik, horrelaxe atera zen Skidoo News berripaperean.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 96. orr.

Logikoa denez, gehienek etxean irakurtzen dute berripapera.  Berria - Euskal Herria   2004-05-23

Berripaperak gerraren albisteaz josita zetozen, ordurako hasia baitzen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 72. orr.

Arrapaladan irakurtzen zituen, orobat, berripaperek zekartzaten suizidio-istorioak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 169. orr.

Mundu oso bat egon da eta dago egiteko, eta horrela, Euskal Herriaz aipatu hiru berripaperek eskaini duten ikuspegia izan da, dudarik gabe, ekarpenik handiena.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 205. orr.

Berripaperaren arabera, PSOEk 141 eta 142 jarleku artean lortuko ditu.  Berria - Mundua   2004-02-28

1956ko abuztuaren 27tik aurrera, hilketa hari eta hiltzailearen esetsaldiari buruzko berriak egunero-egunero argitaratu ziren berripaperetan, baina gero eta gehiago ari ziren bakantzen, garbi baitzegoen poliziak ez zuela inondik ere hiltzailea harrapatzea lortzen.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 66. orr.

Arratsaldeko berripapera hartzen du.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 53. orr.

Bost herri telebista, 30 irrati-emandegi, 60 herri aldizkari, 63 aldizkari espezializatu, 60 berripaper eta 34 eskoletako argitalpen.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 64. orr.

Expansion berripaper ekonomikoak atzo argitaratutako informazioaren arabera.  Berria - Ekonomia   2004-07-21

Baliatzen dituzte berripaper espainiarrek euskal gatazkari buruzko informazioa ematerakoan.  Berria - Euskal Herria   2004-01-13

2002an jarri zuen Casciolik apaizaren aurkako salaketa, hark bere parrokiako berripaperean Jesu Kristo existitu zela «frogatuta» dagoela esan ondoren.  Berria - Gaiak   2006-01-28

Zubi zaharrenetatik hibaiari so zeuden berripaper saltzaileen ondotik.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 16. orr.


berripapertxo iz berripaper xumea.

On Camillok elizako berripapertxoan bertso batzuekin erantzun zuenez, gau batean gurdikada bat ongarri bota zioten apaizetxe aurrean.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 309. orr.

On Camillok berripapertxoan eginiko azken erantzunaren ondoren, jendeak esan zuen: [...].  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 309. orr.


berripen iz berriztapena.

Egoitzen berripena.  Herria   2001-02-08


berrirakurketa iz berriro irakurtzea.

Oharrek berrirakurketa gidatzen dute.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 348. orr.

Mendekosteko mirakuluak adierazi beharko zigun Babeleko misterioaren berrirakurketa egin behar genuela, san Joanen arabera "Jainkoaren Hitza bera, gizon egin" den unetik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 180. orr.

Azken berrikustea eta aurkezpena: arreta handiko berrirakurketa eta zuzenketa, ezaugarri formalak, inprimatzea, koadernaketa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 356. orr.

Xalbadorri buruzko hiru liburu idatzi dituen arren, Aranalderi Xalbador «lehen baino ere miresgarriago» gertatu zaio Odolaren mintzoa-ren enegarren berrirakurketaren ondoren.  Berria - Kultura   2004-10-14

Eskuetan dugula berrirakurketa sakona behar duen obra bat (Ignazio Loiolakoarena), prosa-molde zaharberritu batean Patxi Altunak itzulia.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 24. orr.

Nihonek luzaz idatzia dut ene behialako berrirakurketan induljentzia ez dela lanen arabera baina merezimenduen arabera behar neurtu.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 185. orr.


berrirakurle iz berrirakurketa egiten duen pertsona.

Testu antologiko bat da, azterketa xeheagoa mereziko lukeena (eta, espero dut, berrirakurleak egingo duena bere kasa).  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 180. orr.


berrirakurraldi iz berriro irakurtzea.

Gezurra erranen bainizuke, baldin aitortuko ez banizu ezen Gero-ren aldikako berrirakurraldiek, liburuaren mezuaz eta signifikantzaz denaz bezainbatean, irri maltzur eta maliziosik eragin izan didatela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 13. orr.

Poemaren berrirakurraldi hartan, oilo azala jarri zitzaidan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 240. orr.


berrirakurri, berrirakur, berrirakurtzen du ad berriro irakurri.

John Berger ari naiz irakurtzen eta berrirakurtzen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 243. orr.

Haurrentzat idatziak zituen liburu gehientxoenak irakurriak eta berrirakurriak genituen.  Berria - Kultura   2004-12-05

Iratzarri naiz, eta berrirakurri dut karta.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 93. orr.

Berrirakur zeure gutuna: bada hor perpaus bakoitzean salatzen zaituen halako ordenamendu bat.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 113. orr.

Astebete eman zuen eskuizkribua berrirakurri eta zuzentzen.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 74. orr.

Gero, komuneko gelaxka batera sartu, komunontzian eseri, eta hainbatgarrenez berrirakurri dut Dabiden telegrama.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 254. orr.

Gutuna berrirakurtzeko astirik ez: doi-doi azalean sartu, itxi eta eman.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 44. orr.

Aldika, hainbat liburutan irakurriak nituen zati umoretsuak berrirakurtzen nituen, edo, bestela, aipuak kopiatzen nituen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 117. orr.

Baina utziko dizuet, komeni da etsaiaren klasikoak berrirakurtzea noizean noiz.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 37. orr.

Geroztik arretaz berrirakurri ditut atal batzuk; oraingoz saiatzerik pentsatzen ez dudan kapituluak, hain zuzen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 40. orr.

Angel Errok kultura jasoaren eta herri kulturaren arteko bidegurutzean sortu ditu bere poemak, klasizismoa berrirakurtzeko estetika eta poetika berri bat proposatuz.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 34. orr.

Ebanjelioa bizitzaren konkretutasunean berrirakurri eta gizartearen baitan bizi, gizarteko azkenekin bat eginda.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 27. orr.

Joskera ezinago astuneko bi gutun teknologismoz josi haiek berrirakurriz, ez nuen lortzen duda bat isilarazten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 280. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

irakurri eta berrirakurri (3)


berrirakurtze iz berriro irakurtzea.

Berrirakurtze horren arabera, zientzia-ikerketaren joanetorrian anomaliek [...] jokatzen duten rol epistemologikoa ahaztu egiten da, eta horrela zientzia-garapena faktore sozialen emaitzetara murrizten da. Berrirakurtzeak testuari freskotasuna kentzen dio apika, baina adieran sakontzeko aukera ematen du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 247. orr.

Irakasleak euskal literaturaren berrirakurtzeari buruzko zerbait esan du orduan, inork ulertu ez dion zerbait antologia gore bati buruz, eta kirioak airean atera da gelatik.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 48. orr.


berrirekitze (orobat berridekitze) iz berriro irekitzea.

Alde batetik, Estrada lehendakariak berrirekitze horri bere sostengu osoa argi eta garbi adierazi dio.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 199. orr.

Filipinetako Apezpiku Katolikoen Erakunde eraginkorrak gobernuaren erabaki hori azkarki salatu du, berrirekitze horrek apustu klandestinoen hedapena lagunduko duela azpimarratuz.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 199. orr.


berriro 1 adlag berriz, beste behin. (ikus beheko konbinatorian berriro adizlagunaren agerraldi maizkoenak).
2 behin eta berriro

Behin eta berriro libratuko zaitu larrialditik, inoiz ez duzu kalterik jasango.  Elizen arteko biblia   Jb 5,19

Behin eta berriro errepikatzen zuen.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 14. orr.

Behin eta berriro gertatu zen hori, harik eta norbaiti kodeina ematea bururatu zitzaion arte.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 102. orr.

Epaitegiek behin eta berriro esan dute batzuek eta besteek eskubidea dutela alardea nahi duten bezala ulertzeko eta horrela adierazteko.  Berria - Harian   2005-09-07

Ez zen Juanek eskatu bezain azkar ibili, eta behin eta berriro igurtzi zuen gorputza xaboiaz, behin eta berriro murgildu zen uretan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 273. orr.

Platerak behin eta berriro igarotzen ziren Buden atzamar koipetsuen artetik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 72. orr.

Komunistak, akabatu!, egiten genuen behin eta berriro deiadar, deskriba ezineko zalaparta batean. loak hartzen nuen bakoitzean, bat-batean iratzartzen nintzen behin eta berriro, Bertha zaunkaka entzun nuelakoan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 47. orr.

Bart gauean, lotarakoan, behin eta berriro etorri zaizkit bururat, aldarearen azpian ezkutatu nuen nafar gaztearen hitzak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 642. orr.

Aurkariak lasterrago adiskidetze aldera, Txitxikovek behin eta berriro eskaini zien guztiei bere toxa esmaltatu zilarrezkoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 33. orr.

Bilatzailearen arduradunek, ordea, behin eta berriro uko egin diote eskaerari.  Berria - Gaiak   2006-03-15

Dartaieti begiratzen nion behin eta berriro, baina morroiak ez zidan arreta handirik eskaintzen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 95. orr.

Ura besterik ez zen hura, halaxe esaten nion behin eta berriro neure buruari.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 101. orr.

Maitasuna zorotasuntzat jotzea, berriz, gutxienez Platonenga-naino atzeratzen den ideia da, behin eta berriro agertzen den topikoa.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 19. orr.

Iruditzen zaizu zeu sartzen zarela paisajearen intimitatean, paisaje horrek behin eta berriro urrutiratzeko duen egoskortasuna gaindituz.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 339. orr.

Orduko denbora hark ustekaberik gabeko gurpilak bezala aurreratzen zuen, aukera berberak behin eta berriro eskainiz.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 72. orr.

Lau ordurik behin, odol-probek ezezkoa ematen zuten behin eta berriro.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 350. orr.

Presoak eta torturak behin eta berriro.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 8. orr.

Gogoratu senperrenak ikusi zenituela mutil horren erruz... zenbat aldiz ez ote dizun hitz eman, behin eta berriro, behin eta berriro, emakume hori lagako zuela.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 192. orr.

Isiltasuna genuen lohiz eginiko irudi, eskuragaitz eta ikusezina, ukibera, ordea, garbitik zikinera joanik barne-muinak eta barne-zainak itxuraldatzen baitzituen, behin eta berriro, behin eta berriro.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 291. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

agertu zen berriro (18); ari da berriro (12); ari zen berriro (14); ariko da berriro (13); atea berriro (12); atera zen berriro (9); atzera berriro (20); atzo berriro (24); aurten berriro (15); baina berriro (118); baina berriro ere (14); baita berriro (11); begiak berriro (15); begiratu zion berriro (9); begiratu zuen berriro (15); behin berriro (34); behin eta berriro (1308); bera berriro (17); bere burua berriro (9)

berriro abian (19); berriro abiatu (17); berriro agertu (47); berriro agertu zen (13); berriro agertuko (11); berriro agertzen (28); berriro aipatu (12); berriro aipatzen (17); berriro altxatu (20); berriro ari (25); berriro ariko (41); berriro ariko da (24); berriro ariko dira (17); berriro arnasa (9); berriro atera (25); berriro atxilotu (9); berriro atzera (15); berriro atzeratu (10); berriro aurkeztuko (9); berriro aurkitu (13); berriro azaldu (30); berriro azaltzen (9); berriro azpimarratu (10); berriro aztertu (14); berriro aztertuko (9); berriro aztertzeko (11); berriro begiak (17); berriro begiratu (44); berriro begiratu zion (10); berriro begiratzen (10); berriro besarkatu (9); berriro bete (18); berriro bidali (11); berriro bideari (10); berriro bildu (22); berriro bilduko (18); berriro bilduko dira (9); berriro bizi (12); berriro deitu (24); berriro diot (59); berriro diotsuet (11); berriro diotsut (15)

berriro egin (89); berriro egin zuen (18); berriro egingo (18); berriro egitea (11); berriro egiteko (14); berriro egiten (17); berriro ekarri (9); berriro ekin (94); berriro ekin zion (42); berriro ekitea (11); berriro ekiteko (18); berriro ekiten (12); berriro elkarrekin (13); berriro elkartu (24); berriro elkartuko (9); berriro eman (14); berriro entzun (36); berriro entzungo (11); berriro entzuten (11); berriro erakutsi (17); berriro ere (1581); berriro ere bere (20); berriro ere nire (9); berriro erori (9); berriro errepikatu (45); berriro errepikatuko (10); berriro errepikatzen (51); berriro esan (89); berriro esan zuen (23); berriro esanda (16); berriro esango (16); berriro esaten (31); berriro eseri (23); berriro eseri zen (11); berriro eskatu (20); berriro eskatzen (11); berriro esnatu (10); berriro espetxeratu (11); berriro etorri (48); berriro etorriko (11); berriro etortzen (9); berriro etxean (14); berriro etxera (23); berriro ez gertatzeko (12); berriro ezkondu (9); berriro galdetu (30); berriro galdetzen (11); berriro gauza bera (12); berriro gelditu (10); berriro geratu (12); berriro gerta (30); berriro gertatu (9); berriro gertatuko (17); berriro gogora (20); berriro gora (23); berriro gure (14); berriro han (11); berriro hara (10); berriro hartu (37); berriro hartu zuen (10); berriro hartzea (12); berriro hartzeko (15); berriro hartzen (9); berriro hasi (114); berriro hasi da (10); berriro hasi nintzen (10); berriro hasi zen (42); berriro hasiko (17); berriro hastea (9); berriro hasteko (15); berriro hasten (18); berriro heldu (13); berriro heltzeko (10); berriro hemen (10); berriro hitz egin (32); berriro hitz egiten (12); berriro hitza (10); berriro hurbildu (12); berriro hutsetik (10)

berriro igo (17); berriro ihes (9); berriro ikusi (123); berriro ikusi nuen (16); berriro ikusiko (55); berriro ikustea (18); berriro ikusteko (30); berriro ikusten (16); berriro indarrean (25); berriro inoiz (25); berriro irabazi (11); berriro irakurri (41); berriro irakurri zuen (12); berriro irakurtzea (10); berriro ireki (25); berriro irten (9); berriro itxi (27); berriro itzuli (50); berriro itzuliko (27); berriro itzultzeko (15); berriro itzultzen (21); berriro izan (13); berriro izango (10); berriro jaiki (9); berriro jaitsi (18); berriro jantzi (19); berriro jarri (24); berriro jaso (17); berriro jo (38); berriro jo zuen (16); berriro joan (26); berriro jokatu (12); berriro jokatuko (14); berriro jotzen (10); berriro kalera (9); berriro kanpora (9); berriro lehen (15); berriro loak (11); berriro lotu (12); berriro martxan (28); berriro min (9); berriro mintzatu (11); berriro nabarmendu (10)

berriro ohera (11); berriro oheratu (9); berriro pentsatu (12); berriro piztu (20); berriro saiatu (27); berriro saiatu zen (11); berriro saiatzeko (9); berriro saiatzen (10); berriro salatu (12); berriro sartu (47); berriro sartu zen (9); berriro sekula (12); berriro sentitu (13); berriro sortzen (9); berriro topo (10)

berriro ukatu (9); berriro utzi (9); berriro zabaldu (23)

biak berriro (9); bihar berriro (9); bilduko dira berriro (12); bozak berriro (10); burua berriro (33); buruan berriro (13); dena berriro (14)

egin berriro (11); egin da berriro (10); egin du berriro (23); egin nuen berriro (11); egin zen berriro (46); egin zidan berriro (9); egin zion berriro (14); egin zuen berriro (95); egin zuten berriro (19); ekin dio berriro (13); ekin nion berriro (9); ekin zion berriro (49); ekin zioten berriro (31); elkar berriro (14); entzun zen berriro (9); erakutsi zuen berriro (11); esan zuen berriro (23); eseri zen berriro (10); etorri zen berriro (9); ez da berriro (39); ez dela berriro (12); ez du berriro (18); ez dut berriro (36); ez naiz berriro (12); ez nuen berriro (11); ez zen berriro (24); ez zuen berriro (23); galdetu zion berriro (9); gauean berriro (14); gaur berriro (36); geratu zen berriro (24); gero berriro (93); gero berriro ere (9); geroago berriro (11); goizean berriro (11); gu berriro (9); guztia berriro (11); guztiak berriro (12); haiek berriro (11); han berriro (10); handik berriro (13); hark berriro (10); hartan berriro (10); hartu du berriro (12); hartu eta berriro (15); hartu zuen berriro (53); hasi berriro (10); hasi da berriro (20); hasi nintzen berriro (12); hasi zen berriro (76); hasi ziren berriro (25); hasiko da berriro (14); hasiko dira berriro (10); hau berriro (19); hemen berriro (13); hori berriro (39); horiek berriro (17); horrek berriro (10); hura berriro (64)

igo zen berriro (9); ikusi nuen berriro (17); inoiz berriro (21); itzuli nintzen berriro (9); itzuli zen berriro (25); izan nuen berriro (10); izan zen berriro (30); izan zuen berriro (12); izango da berriro (38); jarri zen berriro (16); jarri zuen berriro (10); jaunak berriro (15); jo zuen berriro (15); joan zen berriro (16); langileak berriro (9); ni berriro (22); nik berriro (22)

ondoren berriro (38); orain berriro (52); orduan berriro (11); ostean berriro (13); saiatu zen berriro (9); sartu zen berriro (17); sekula berriro (21); taldea berriro (9)

uste berriro (10); utzi eta berriro (9); zu berriro (18)


berrirotu, berriro(tu), berrirotzen du ad errepìkatu.

Nire lankideek esaten zutena berrirotu nion nik, zuhaitz-izerdiaren gorakada udaberrian alegia, baina berriro ekin zidan bezeroak, "ez, ez -esan zidan-, heuregandik, heure barrutik zatorren hori.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 16. orr.

Erreferentzia horrekin edo besteren batzuekin, beti berriro berrirotu da "katolikotasun" edo monoteismo galdapen hori gure mendean zehar.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 193. orr.


berrisail ik berri 9.

berrislamizatu izond berriro islamizatua dagoena.

Ipuin hauek beste ezer baino lehen, eta literatura izan aurretik behar bada, eskualde musulman eta berrislamizatu baten berriak bait dakarzkigute.  Berria - Kultura   2004-09-22


berritan 1 adlag berriki.

Jesu Kristo gure Jaunaren ondotik Eliza kudeatzen duen boterea, Jesus Jaunak berak duela berritan ezarri.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 133. orr.

2 (aditzaren era burutuaren ondoren, honi “duela oso gutxi” esanahia gehitzen diola) ik berri 2.

Horrela egona nintzen behin edo behin hasieran, maitemindu berritan, leiho horietara begira euripean.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 77. orr.

Kondearen emazteak bi ume galdurik zituen sortu berritan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 148. orr.

Orain hilabete batzuk, Gianni Agnelli hil berritan, Fiateko industria-gizon ahaltsuari buruz galdetu zioten Nanni Moretti zinegile, aktore eta gidoilari ezkertiarrari.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 27. orr.

Ama bihurtu berritan, beraz, edozerk beldurtzen ninduen: negarra entzuteak bezala, negarrik ez entzuteak.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 76. orr.

Hirira etorri berritan, hoteleko kafe-tokian zegoelarik, zigarro turkiar bat erretzen [...] gizon itsu bat hurbildu eta kopletan hasi zitzaion kantari.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 186. orr.


berritasun 1 berria denaren nolakotasuna; gauza berria. ik berrikeria.

Zelanoko Tomasek Frantziskoren eta haren jardueraren berritasuna nabarmentzen du, hau delarik Lehen Bizitza honen ezaugarri nagusietako bat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 179. orr.

Argi eta garbi esan nahi dut aipuen berritasunak ez duela inola ere obraren interesgarritasuna bermatzen.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 132. orr.

Berritasuna, orijinaltasuna, hori da obra bati eskatzen diozuen ia gauza bakarra.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 152. orr.

Bertan goxo egin zuen borondatezko bakartze haren berritasunean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 151. orr.

Europa zaharraren herentzia historikoa Afrikaren berritasun freskoak ezeztatu balu bezala, ene baitan bederen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 16. orr.

Berritasun formalak eman dio liburuari ospea.  Berria - Kultura   2004-06-16

Zelatan bezala begiratzen zien eraikinei, berritasunak harriturik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 211. orr.

Noiz eta ezkontzaren inguruko berritasunak berri izaiteari uzten baitio, galtzen da liluramendua eta gibeletik dator ohitura eta ohituraren ohitura, zeina baita amorioarentzat, nola lehortea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 471. orr.

Zahartzen ari naizela sumatzen dut; zalantzarik gabeko sintoma da noski ez didatela interesik edo harridurarik sortzen berritasunek, beharbada ohartzen naizelako ez dela ezer funtsean berririk haien baitan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 203. orr.

Presaka eta berritasunekin liluratuegi gabiltzan garaiotan.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 20. orr.

Lan akademiko batek berritasunen bat eskaini behar du, bai defenditzen den ideian bai hura defendatzeko moduan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 363. orr.

Egunero harritzen ninduen berritasunen batek, orban berri batek, izugarrikeria berri batek.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 168. orr.

Liburuetan, berritasun gutti gure gostuko.  Herria   2003-04-24

Dena dela, benetako berritasuna gure gaztetako urte haietan haxixa izan zen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 105. orr.

Abonoen zozketa, berritasunen artean.  Berria - Kultura   2004-06-25

Break-dance, baina zenbait berritasunekin.  Berria - Kultura   2004-02-11

Foru dekretuak gehitzen duen berritasun bakarra auzo elkarteei dagokie.  Berria - Euskal Herria   2006-01-11

Aurtengo berritasun handiena haatik da Maite Irazoqui zuzendariak lekukoa pasatuko diola laster Jean Marc Aphaule.  Herria   2005-09-22

Deialdian, Javi Garrido da berritasun nagusia.  Berria - Kirola   2004-01-04

2 (hitz elkartuetan)

Jonas Ramusen kontakizunak, horixe baita agian denetan xeheena, aztarnarik ere ez du ematen ez ikuskariaren handitasunaz, ez izugarriaz, ez behatzailea nahasten duen berritasun kutsu asaldagarriaz.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 61. orr.

Berritasun efektuak eragin dezake, hau da, zerbait topatu eta hasieran behin eta berriz horretara jotzeko joera; baina hori berez sendatzen da.  Berria - Harian   2005-01-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurtengo berritasun (6); berritasun asko (4); berritasun bakarra (9); berritasun bat (19); berritasun handirik (5); berritasun izango (4); berritasun nagusia (19); berritasun nagusiak (6); berritasun ugari (4); beste berritasun bat (4); bi berritasun (4); deialdiko berritasun nagusiak (3); ez du berritasun (4); izango da berritasun (3); zenbait berritasun (4)

aurtengo berritasuna (9); berritasuna da (3); izango da berritasuna (3)

berritasunak deialdian (3); dira berritasunak deialdian (3); izango dira berritasunak (4)

berritasunen artean (5)

berritasunik ez (4); ez da berritasunik (4)


berritsu1 (orobat berritxu g.er. eta barritsu g.er.) 1 izond asko hitz egiten duena, berriketan jardutea atsegin duena. ik hitzontzi.

Izan ere, jende errebelde, berritsu eta liluratzaile asko dago, judu-jatorrikoen artean batez ere.  Elizen arteko biblia   Tt 1,10

Beldurgarria bere hirian gizon berritsua; neurribako hitz-jarioa higuingarri bihurtzen da.  Elizen arteko biblia   Si 9,18

Aldapa hareatsua zaharraren oinentzat bezala emazte berritsua senar lasaiarentzat.  Elizen arteko biblia   Si 25,20

Oso morroi berritsua zen Safak Bebek.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 35. orr.

Judeako arlote berritsu baten erlijioa.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 212. orr.

Kotxezain berritsuaren eskuek zabarki eusten zieten hedeei.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 93. orr.

Kontalari trebea baina ez kontakatilu berritsua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 89. orr.

Areago zen hitz gutxikoa ezen ez berritsua.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 38. orr.

Burokrata frantses bat, frantsesik ulertzen ez zutenekin zeharo zakarra, eta gogoko zituenekin, berriz, erabat berritsua, ikaragarri xarmagarria.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 102. orr.

Harryri ezinezkoa gertatzen zitzaion eskoletara garaiz iristea, beti zegoelako jendetza berritsu batez inguratuta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 245. orr.

Askotariko makinak ikus daitezke BECen, baina batez ere prototipo bizidunek erakarri dute bisitarien arreta: dinosauro berritsuek, ibilgailu mikroskopikoek eta antzerakoek.  Berria - Ekonomia   2004-06-12

2 irud/hed

Ez zizun graziarik egin erizainen txurtxur berritsuak, Damian.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 43. orr.

Bero egiten zuen eta aurpegi berritsuz eta izerditsuz bete-beterik zegoen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 247. orr.

Nire hainbat burutazio eta aipamen txirikordatu ditut ametsarekin batera, eta ez kontakizunaren haria eteteko dudan joera berritsuarengatik bakarrik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 119. orr.

Hedabideen erretolika berritsuek baliogabeko edozer gauza modernitatearen sinbolo gorena bihurtzeko duten erraztasun arin beraz.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 254. orr.

Kontrajartze honek, horregatik, ez du azalkeria berritsuaren alde hitz egiteko beharrik herrikoitasunaren handigurazko izenpean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 29. orr.

Xabier Laka eskultore adiskideari ikasia diot, autobus bidaia berritsuetako batean, metaforaren honako definizio hau: [...].  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 7. orr.

Itzal berritsu eta hitzontzi huts bat edukitzea bezala zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 93. orr.

3 (adizlagun gisa)

Gozo eta berritsu hartu ninduen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 13. orr.

Asko pozten naiz zu hain berritsu ikusteaz.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 40. orr.

Berritsu jardun du gizonak, eta bere hitz-jario oparoa aberriaren laudatzera bideratu du, batik bat.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 73. orr.

Hainbeste agiri eta hainbeste elkarrizketa, berritsu dabiltza aspaldion gure mutilak.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 108. orr.

Bereziki berritsu dago Charly gaur.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 98. orr.

Txakolinaren efektuak ere lagundu zion berritsuago agertzen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 140. orr.

Gero eta berritsuago atzematen nuen neure burua.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 203. orr.

Muturik gelditu ziren haien mihiak, baina berritsu heldu ziren haien paperak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 52. orr.

4 (izen gisa)

Berritsuen mihia ezpata zorrotza, zuhurrena osasunbidea.  Elizen arteko biblia   EsZ 12,18

Ez eztabaidatu berritsuarekin, ez bota egurrik haren suari.  Elizen arteko biblia   Si 8,3

Ez dakit zergatik izan nintzen berritsu haietako batengana joateko bezain ergela.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 175. orr.

Berritsu hutsa da, nekatu egiten baitzaitu azkenerako.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 15. orr.

5 mari-berritsu izond adkor

Gaixotasuna argi zegoenean, baztanga edo alborengoa esate baterako, berak antzematen zion, eta auzoko mari-berritsuek ere bai, eta edonork.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 211. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berritsua zen (4); oso berritsua (6)


berritsu2 izond ipar berri samarra.

Gainerat, eta hau gauza berria da edo segurik berritsua, gero eta gehiago muntatu dira herri-elkargo batzu beste funtsik eta beste zimendurik dutena.  Herria   2003-11-20

Bizitegi berriak edo berritsuak kariotu dira %10-ez urte bat barne, % 25-ez segurik azken hiru urtetan.  Herria   2004-11-25

Besta berritsua dugu gisa guziz Halloween hori.  Herria   2003-10-30

Sail berritsua dugu hauxe, Hego-Euskal-Herritik abiatua bainan Euskal-Herri osoa kondutan hartuz.  Herria   2004-07-08


berritsukeria iz berritsuaren bizioa.

Nekeak beti du bere irabazia, berritsukeriak pobrezia bakarrik. ez omen zitzaion berritsukeria gustatzen, eta isilik ematen zituen aldi luzeak, leihoaren edo libururen baten aurrean.  Elizen arteko biblia   EsZ 14,23

Haien berritsukeria nekaezina gehiegizko bihurtzen zenean, hitz labur eta apalez eta burua makurtuz isiltasuna ezartzen zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 350. orr.

Txutxu-mutxuzaleen berritsukeria.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 139. orr.

Literatura ofiziala mugitzen duen faltsukerien eta berritsukerien gaztelua onartzea.  Berria - Kultura   2006-04-25

Udan, etxe ondoko aulki batean eserita egoten ziren, berritsukerian eta kontu-kontari.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 18. orr.


berrittu ik berritu.

berritu, berri(tu), berritzen (orobat berrittu g.er. eta barritu g.er.) 1 da/du ad berriro gauzatu; errepikatu.

Astero errepikatzen zen errito, ekintza sakrifizial, zeremonia hartan berritzen eta berresten zen kidetasuna.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 26. orr.

Hainbat alditan berritu zen eszena hura udan zehar.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 76. orr.

Gauero berritzen den krisi horren ondoren, soseguan hartzen dut lo azkenik, goiza argitzen duen arte.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 309. orr.

Hitzarmena berritzeko zure proposamenari eginen diodan ultimatum-a.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 458. orr.

Ohean jotzen dugun bakoitzean lehenbiziko tximino ohatuaren desengainua eta oroimina berritzen ditugu, eta gizatasun irabazi berriak eman zion nahigabea, etsipena eta etsi-ezina.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 22. orr.

Bailara batetik etorritako bi emakumek ere nire lagunak esandakoa berritu dute.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 22. orr.

Gertatua berritu egiten da, beti bizirik dago niregan.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 113. orr.

Ikasi pikuondoaren irudi honetatik: kimua berritzen eta hostoa zabaltzen zaioneko, badakizue uda hurbil dela.      - 0. orr.

Itogina ondo itsutzen ez bada, beti berritzen da istila.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 80. orr.

Ekarrarazi zuten Iruñetik ingeniari bat urtegia berritzeko; lana egin ondoan, urak eraman zuen; berriz egin eta berriz ere eraman, eta hola hiru aldiz.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 56. orr.

Erroma eta Espartarekin hitzarmena berritu Simonek.  Elizen arteko biblia   1 M 14,16 tit

Atzerritarra zenez, hilero aurkeztu behar izaten zuen komisarian karneta berritzera.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 76. orr.

Benetako kausa ez zen greba, Milanera heldutakoan lan-kontratua berrituko zioten asmatu ezina baizik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 194. orr.

Horren seguru ez bagina, ez genuke lizentzia berritzeko eskatuko.  Berria - Harian   2005-07-20

Eta hiru bider berritu zen, gau hartan berean, amets hori bera.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 103. orr.

Eskaera berritu zidan.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 107. orr.

Hamalau urte hauetan, ordea, ia egunero berritu ditut egun hartako eszenak.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 33. orr.

Hark hiru aldiz errepikatutako esaldia berritu nuen neure baitan: "porru eginda nago", "porru eginda nago", "porru eginda nago".  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 246. orr.

Aditu duk? -berritu zuen Ubanbek-.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 339. orr.

Goxokiak jaso eta eskerrak berritu nizkion.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 418. orr.

Amaitutakoan, lehengo esana berritu zuen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 165. orr.

Buruarekin berritu nuen ezetza: [...].  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 102. orr.

Arestiko begitarte konplizea berritu zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 104. orr.

Nire gezurra berritu nion: "Kontzentratu nahian nabil".  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 103. orr.

Jainkoak barru-barrutik ezagutzen ditu, berauetan du bere atsegina eta berauen bizitzei esker Jainkoak berritzen du eroskunde-oparia.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 51. orr.

Maneratsu berritu zidan orduan agindua.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 162. orr.

Etengabe berritzen zenidan aspaldi emandako maitasun-zina.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 132. orr.

Gero askotan berritu dudan pentsamendu bitxi bat etorri zitzaidan. aspaldi handian aditu gabea neukan hitz baten inguruko oroipenak berritu zaizkit.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 64. orr.

Inoiz ez zuen berritu nahi izan oroitzapen hura, beste batzuk zekarzkiolako, Jaunaren Afariaren oroigarria berritzeko egin zuen, hain zuzen, hau guztia, bere anaiei zien maitasun samurra erakutsiz.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 95. orr.

Denak zur eta lur zeuden, eta bazirudien Mendekoste aldiko Apostoluen antzinako miraria berritu zela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1017. orr.

Zuei mandatariak bidaltzen saiatu gara, zuekin ditugun senidetasuna eta adiskidetasuna berritzeko, zuentzat arrotz gerta ez gaitezen.  Elizen arteko biblia   1 M 12,10

Joandako denbora berritu nahi banu bezala.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 110. orr.

Apurtuta sentitzen zuen lotura bat berritzea bezala.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 51. orr.

Zerbait eskatu edo hartu, indarrak berritzeko, neka-neka eginda baitzegoen eta goseak amorratzen. ik indarberritu.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 242. orr.

2 berri itxura hartu edo eman; zerbaiten ordez haren kideko berria jarri. ik berriztatu; eraberritu.

Ama lurra, berritzen eta berpizten doana, hostoz eta margoz janzten edertzen eta apaintzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 181. orr.

Murruetako arraildurak petatxatu zituzten, lubaki betetzen hasiak sakondu, almena hondatuxeak berritu, barneko aldamioak sendotu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 74. orr.

Balentinenea, Bentetako aldera doan bidearen gaineko aldean zegoen eta oraino ere leku berean dago, 1963an berritua izan ondoan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 28. orr.

Etxea ez zuen berritu nahi, ez zuen gasturik egin nahi.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 112. orr.

Duela lau urte berritua den eraikin gotiko hau xirristaren freskurari dagokio.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 57. orr.

Inportazioko Golf bat erosi nuen, istripua izandakoa, oso prezio onean; karrozeria berritu nion, eta motorra puntuan ipini.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 95. orr.

Erabat berritu dute barrualdea.  Berria - Kultura   2006-03-07

Beheko solairuko gela handian egokitu zuten, zeina goiti-beheiti berritu baitzuten.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 291. orr.

Zazpi milioi euro ezarri dituzte amategiaren berritzeko eta handitzeko.  Herria   2005-06-23

Instalatze primak erabiliz, etxaldea handitzeko zein barruki eta arditegiak berritzeko asmoa zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 112. orr.

Basoa berritzeko ahalegin bat egiten badugu, hori errentagarria izan daiteke.  Berria - Gaiak   2004-05-02

Joan deneko bost urte honetan bezala helduko da, itsasoak beti ezabatu eta berritu egiten dituen bide ezkutuetan barrena.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 175. orr.

Haragiaren industria berritu nahi dut.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 260. orr.

Lizunduta zegoen diskurtsoa berritu du buruzagi zapatistak, zaharkituta zegoen kodea gaztetu.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 55. orr.

Zaharra berritu du, lur jota zegoena bizkortu, ia hilik zegoen erlijioa berpiztu du.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1151. orr.

USA Patriot Legea berritzeko sostengu bila dabil Bush.  Berria - Mundua   2004-05-14

Ikusleak etengabe berritzen ziren saltokien aurrean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 90. orr.

Esanda dagoena birpentsatzen dugunean, esanda zegoena berritu egiten baita.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 48. orr.

Gauzadi hau osatzen eta berritzen duten gaiak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 45. orr.

Atezuan bizi beharra dago hitzekin, beti berritzen, beti aldatzen ari baitira, itsasoa ere beti desberdina den moduan bere betiko itxurapean.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 73. orr.

Frantzisko, berritu ezazu nire Eliza, hondatzear dago eta.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 24. orr.

Euskal Kultur Erakundearen buruzagitza berritu da hiru urtetarik egiten den bezala.  Herria   2001-04-12

Martxoan berritu beharrak dira lurralde-batzarrak.  Herria   2003-10-02

Baina zertan harritu, Espiritu Santuz beteriko gizon honek zintzo guztien egite harrigarriak beregan berritzen baditu?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 310. orr.

Gero, jan eta indarrak berritu zitzaizkion.  Elizen arteko biblia   Eg 9,19

Errekatik irtetean erabat berritua sentitu zen, eta erdi biluzik abiatu zen etxera.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 273. orr.

Orain berrituta nago, zentimetro bete hazi naiz, kilo bat irabazi dut, zurbil nago, eta ikasten hasteko irrikatan nago.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 162. orr.

Ondoren, gorputz-arimez berriturik, lo egin zuen gozo-gozo egunsentira arte harkaitz eta elur artean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 825. orr.

Gure aitatxik gogoa berriturik egin zuen itzulbidea.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 84. orr.

Azkenik iritsi ziren taberna ostera eta han atezainaren txokoan gelditu, arnasa berritzera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 214. orr.

Goizean goiz, sua berritu eta aziendak, zaldi eta behor, brasaren gainetik saltarazten zituzten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 32. orr.

Fosfokreatina erreserbak berritzeko behar den energia glukogenoa oxidatzetik lortzen da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 53. orr.

Aldaezina eta oro aldatzen duzuna; inoiz ez berri, inoiz ez zahar, guztia berritzen duzuna.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 213. orr.

Ikatza berritu zuen sutontzian nahiz eta gela barrua lar bero izan.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 30. orr.

Betaurrekoen ordez ukipen-leiarrak jarrarazi zizkion; haren armairua erabat berritu zuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 48. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Iso ibaiaren zubiaren bi eskualdeetan inguru xoragarriak, etxe berrituekin jendea lasai dago ur bazterrean erromesak dira seguruenik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 227. orr.

Egun osoa eman zuen batetik bestera Bilbo berritu eta moderno hartan barrena.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 25. orr.

Huarte berriz lotu zitzaion karraskan hain maite zuen ikertzeari, bainan 1588an hil izan zen, edizione berritua agertarazi aitzin.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 203. orr.

Iraultza berrituaren langile berriak.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 121. orr.

Eskaintzen dakiten atseden berrituari nekea eta ohikeria gailentzen hasten zaienean, bazterrean uzteko moduko izakiak.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 81. orr.

Zapore berria eta osasun berritua, bai edaria bai edalea goi-indarrez berritu zituztenak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 770. orr.

Hori da bidea, erlijioek beren izaeraren barnetik eta kanpoko pentsamenduak bere lekutik elkarrizketa bideratzeko eta filosofia berritu bat egiten asmatzeko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 269. orr.

Babel berritu hartan apenas dago, ordea, iheslari haiek guztiak Amerikara eramango dituen ontzirik.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 27. orr.

Lehenbiziko xurgaldian bake-une labur bat antzeman nion, ke goxoaren oroitzapen berritua birikak zeharkatzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 27. orr.

Kontrako espaloitik abiatutako Rudolf Hess berritu bat baizik ez omen zen Hans Lauer, gaurko alemaniarrentzat.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 60. orr.

· "Postal batean bizi gaituk, hilda gatxaudek, su eman diezaiogun honi" eta abar, poeta erromantikoen suhar beti berrituaz...  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 62. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Egurra egiten zuten anaiei, debekatu egiten zien zuhaitza orpotik ebakitzea, kimu berritzeko aukera izan zezan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 383. orr.

Argi gardenaren iturri oparoak ere, eguzki etertarrak, ortzia etengabe distira berriz irrigatzen eta argia bet-betan argi-berritzen du.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 323. orr.

Lehen motako saioen ondotik, gogo berriturik ateratzen omen zen.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 175. orr.

Erietxean denboraldia egin zuen Sara Vidal berrituak, zaurietatik gorputz-berritzen, adimen-berritzen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 280. orr.

Orain, ordea, "iritzi-berritua" baitzen familia, aukera ona zen oztopo psikologiko pisuzko bat desegiteko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 150. orr.

Eta nola errotu zitzaizkidan berriro aitzina egiteko borondatea eta bizigogoa, arima-berritu banintz bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 647. orr.

Adore-berriturik, bere erratza bizkortu zuen haize zurrunbilotsuan zehar.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 146. orr.

Hala garbitu ninduen arimaren barrendik eta utzi ninduen bizi-berriturik eta hats-berriturik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 399. orr.

Naturak ezin konta ahala gai eta motibotan ematen dizkigu berriro, atertu gabe eta gazte-berriturik, gizakien irudimenak jaso dituen poema zahar guztiak eta mitologia zahar guztiak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 68. orr.

5 bizi-berritu ik biziberritu.
6 bihotz-berritu (orobat bihozberritu g.er.)

Bihotz-berri zaitezte, ager ezazue zeuen egiteetan bihotz-berrituak zaudetela, laster hilko baikara.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 147. orr.

Hitz haiekin Hamida bihotz-berritu egin zen; egundo sentitu gabeko poztasuna sentitu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 216. orr.

Horren ondotik etxera bihotz-berriturik eta adoreturik sartu zen. Zeren, bihotz-berritzen badira, aurkituko baitute nork aitortu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 163. orr.

Haren etorrerak bihotz-berritu egin gintuen gu guztiok.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 169. orr.

Jesus gure etxean sar dadin, haren aintzinetik kendu behar ditugu traba guziak; behar dugu konbertitu, bihotz-berritu.  Herria   2002-12-05

Ager dezagun geure egiteetan bihotz-berrituak gaudela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 100. orr.

Ez ziren errukiaren legearen kontra altxatu, errukira bihotz-berritu ziren gizakiei eraso eginez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 794. orr.

Jaunak honela eman zidan niri, anai Frantziskori, bihotz-berritzen hastea.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 11. orr.

7 indar berritu ik indarberritu.
8 odol berritu ik odolberritu.
9 zahar-berritu ik zaharberritu.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arnasa berritu (3); batzordea berritu (5); bere buruzagitza berritu (3)

berritu ahal (16); berritu ahal izango (9); berritu arte (4); berritu bat (14); berritu batean (3); berritu batekin (3); berritu behar (52); berritu behar da (5); berritu behar dute (3); berritu beharko (12); berritu beharra (14); berritu beharra dago (5); berritu da (16); berritu dio (3); berritu diote (3); berritu ditu (11); berritu dituzte (8); berritu du (60); berritu du kontratua (9); berritu dut (3); berritu dute (31); berritu egin (41); berritu egin behar (6); berritu egin du (4); berritu egin nahi (4); berritu egin zen (3); berritu egin zituen (3); berritu egingo (8); berritu egiten (18); berritu egiten zen (3); berritu eta aldatu (4); berritu gabe (5); berritu izan (3); berritu nahi (35); berritu nahi izan (3); berritu nahian (3); berritu nion (4); berritu nizkion (4); berritu nuen (10); berritu ondoan (3); berritu ondoren (8); berritu zen (9); berritu zenuen (3); berritu zidan (6); berritu zion (6); berritu zioten (5); berritu ziren (3); berritu zituen (7); berritu zitzaidan (3); berritu zitzaion (4); berritu zuela (3); berritu zuen (36); berritu zuenean (3); berritu zuten (15); berritu zuten atzo (3)

bi denboraldirako berritu (3); bi urterako berritu (6); bi urtez berritu (4); bihotz berritu (15); bihotz berritu egin (4); bihotzak berritu (5); bulegoa berritu (5); buruzagitza berritu (5); buruzagitza berritu du (3); dena berritu (9); dena berritu behar (3); erabat berritu (5); erdia berritu (4); esandakoa berritu (3); eskaera berritu (4); eszena berritu (3); etengabe berritu (5); ez da berritu (3); ez dudala berritu (4); ez zuen berritu (3); gogo bihotzak berritu (5); hiru urterako berritu (5); hitzarmena berritu (6); indarrak berritu (8); ituna berritu (6); kontratua berritu (46); kontratua berritu du (8); kontratua berritu dute (3); kontratua berritu zuen (3); oroitzapena berritu (5); osoki berritu (5); sistema berritu (4); taldea berritu (3); urte berritu (3); urtera arte berritu (4); urterako berritu (13); urterako berritu du (9); urtetik behin berritu (3); urtez berritu (5); urtez berritu du (3); zahar berritu (4); zaharra berritu (3); zaharrak berritu (7); zuzendaritza berritu (4)

administrazio kontseilua berritua (4); berritua aurkeztu (3); berritua aurkeztuko (4); berritua estreinatu (4); berritua estreinatu dute (3); berritua izan (24); berritua izan da (16); berritua izana (5); berritua izanen (5); berritua izanen da (3); bertsio berritua (3); beti berritua (3); bulegoa berritua (4); bulegoa berritua izan (4); dena berritua (12); edizio berritua (3); erabat berritua (3); kontseilua berritua izan (4); osoki berritua (6); osoki berritua izan (4); urte berritua (3)

berrituak izan dira (7); bihotz berrituak (3)

berrituak izan (8); berrituak izan dira (7); bihotz berrituak (3)

estatutu berrituari (3)

berrituko da (10); berrituko den (3); berrituko dira (7); berrituko ditu (4); berrituko dituzte (5); berrituko du (11); berrituko duena (3); berrituko dute (5); berrituko jakinarazi (3); ituna berrituko (4); ituna berrituko duena (3); jainkoarekiko ituna berrituko (3); kontratua berrituko (8); laster berrituko (3)

bihotz berriturik (7); indar berriturik (5)

bihotz berriturik (7); indar berriturik (5)

administrazio kontseiluaren berritzea (4); bataioko agintzen berritzea (3); berritzea beharrezkoa (3); berritzea erabaki (7); berritzea erabaki zuen (3); berritzea eta handitzea (3); berritzea gatik (4); ez berritzea (8); ez berritzea erabaki (4); hori berritzea (3); kontratua berritzea (9); kontratua ez berritzea (4)

berritzeaz gain (3); berritzeaz gainera (3)

arnasa berritzeko (4); badia berritzeko (3); batzarren berritzeko (4)

berritzeko ahalegina (4); berritzeko ardura (4); berritzeko ardura duten (3); berritzeko asmoa (6); berritzeko asmoz (4); berritzeko aukera (7); berritzeko beharra (5); berritzeko epea (3); berritzeko eskaintza (7); berritzeko eskaintza egin (3); berritzeko eskatzen (3); berritzeko garaia (3); berritzeko gisan (5); berritzeko hauteskundeak (5); berritzeko laguntza (3); berritzeko laguntzak (3); berritzeko lanak (7); berritzeko premia (4); berritzeko proiektua (3); berritzeko proposamena (6)

bihotz berritzeko (9); eliza berritzeko (4); estatutua berritzeko (11); estatutua berritzeko proposamena (3); etxea berritzeko (3); ez berritzeko (4); hitzarmena berritzeko (4); indarrak berritzeko (9); jeneralaren berritzeko (3); kontratua berritzeko (28); kontratua berritzeko eskaintza (4); kontseilu jeneralaren berritzeko (3); legea berritzeko (3); legebiltzarraren berritzeko (4); lurralde batzarren berritzeko (4); makinak berritzeko (4); pasaiako badia berritzeko (3); sistema berritzeko (3)

berritzen da (9); berritzen den (12); berritzen dira (11); berritzen diren (3); berritzen ditu (9); berritzen ditugu (3); berritzen dituzte (4); berritzen du (9); berritzen dute (3); berritzen duten (5); berritzen eta (18); berritzen ez (5); berritzen hasi (14); berritzen hasi dira (3); berritzen hasi zen (3); berritzen hasi ziren (3); berritzen hasiko (3); berritzen hastea (3); berritzen zuen (5)

beti berritzen (4); bihotz berritzen (10); dena berritzen (4); eliza berritzen (5); etengabe berritzen (11); indar berritzen (5); indarrak berritzen (6); kontratua berritzen (4); kontuak berritzen (3); nola berritzen (3); oroitzapena berritzen (3); oroitzapenak berritzen (3); taldea berritzen (3); urtero berritzen (4); zaharrak berritzen (5)

arnasa berritzera (3); hitzarmena berritzera (4)


berritualdi iz berritzea.

Mendeen barna tokian tokiko egokierak eta berritualdiak izan badituzte ere, otoitz eta kontenplazioari itsatsiak iraun dute beti, nahiz eta apostoladutzako jarduera ere ez duten baztertu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 280. orr.


berritxu ik berritsu1.

berritxuratu, berritxura(tu), berritxuratzen du ad berriro itxuratu.

Oraindik ere malkoak lerratzen zitzaizkion, xatarrez eta buruxkandoz tinkatu eta gaixotasunak ahuldu mutikoa besoetan gauak gauari zihoaneko irudiak berritxuratzen zituenean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 51. orr.

Deusek ere ez zezakeen errealitatean haiengandik gorde eta aurrerantzean asmatuko nituen irudien edo neure gisan berritxuratuko nituen oroitzapenen kontra iharduki.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 36. orr.

Ez zitzaidan horren zaila gertatuko, han eta hemen sumaturiko arrastoen bideari jarraiki, gurasoen eginak eta keinuak berritxuratzea.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 58. orr.

Berria ikastean goiti egin zuen, Bozen zakilaren isuria neskaren bularretan hedatzen berritxuratzean.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 73. orr.

Horrela Mr Splurgek, berritxuraturik, / lord karrera hasi zuen, batere ez beldurrik.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 189. orr.


berritz ik berriz.

berritzaile (orobat berritzale g.er.) 1 izond berritzen duena. ik eraberritzaile.

Bere alderdiak «autogobernu berritu, berritzaile eta itxaropentsu» baten alde egingo du.  Berria - Euskal Herria   2004-03-05

Kostu hori amortizatu ahal izateko, sortzen diren irabazi guztiak enpresa berritzailearen onerako behar dute izan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 68. orr.

70eko eta 80ko hamarkadetan, izan ere, hainbat argitalpen berritzailek ikusten dute argia.  Berria - Kultura   2004-10-16

Obra berritzailea da.  Berria - Kultura   2004-04-04

Opera erabat berritzaile eta ausarta da 'Peter Grimes'.  Berria - Kultura   2004-03-26

Hemen Kawabata hasierako asmo berritzaileen eta tradizioaren balioespen positibo berri baten artean dabil.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 9. orr.

Edozein erabaki berritzailek errezelo txarrak sortu ohi ditu.  Berria - Kirola   2004-09-04

Aldi berean, ordea, mugimendu berritzaileak alde guztietan ari ziren sortzen [...]: herri mugimenduak ziren, laikoek sustatuak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 23. orr.

Maitasuna dela munduan indar askatzaile eta berritzaile bakarra.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 32. orr.

Badirudi ikuspegi berritzailea ekarri duela bertsoa ulertu eta azaltzeko modura.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 111. orr.

Estrategia komunikatibo berritzailea da.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 59. orr.

Hainbat sari jaso zituen mundu osoan bere jarduera berritzaile eta hezitzaileagatik.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 121. orr.

Teknologien -horien artean teknologia berrien eta berritzaileen- garapena, egokitzapena, hedapena eta transferentzia areagotu beharko lukete.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 119. orr.

Izan ere haren erraietatik sortzen baita, antitesi gisa, kimu ezohiko hori indar berritzaile legez. ik beherago 3.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 1. orr.

Irungo Mosku auzoan landutako «indar berritzaile eta askatzailea» Lesakako Zambra aretora eraman zuten urtarrilaren 3an.  Berria - Kultura   2004-05-06

Aldi berean gordetzaile eta berritzaile dira, beraz, bazter hizkerak, eta horrelakoa da bete-betean mendebalekoa.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 67. orr.

• 2 izond/iz (pertsonei buruz)

Nouvelle Vague-ko zuzendari berritzaileek ere bizkarra eman zioten.  Berria - Kultura   2004-05-16

Gero domingotar fraide ezaguna bilakaturik, Erasmoren ikasle berritzaile, Trentoko teologo eta Ingalaterrako fede katolikoaren berpizle, 1559ko abuztuan, Toledoko artzapezpiku zelarik, Espainiako Inkisizioak heretikotzat jo zuen eta preso sartu.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 22. orr.

Iruñeko topaketak artista berritzaileen bilgune izan ziren.  Berria - Kultura   2004-10-27

«Artista gazteak edota berritzaileak» izango dira etorriko direnak.  Berria - Kultura   2004-03-30

Euskal Herri osorako hizkera eredu bakarra zuen amets, eta berritzaile izan zen horretan.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 67. orr.

Joanes Medina-koa, Espainiako teologiaren berritzaile ezezaguna.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 14. orr.

Berritzaile handi batek badu lizentzia poetiko bat hartzeko eskubidea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 46. orr.

Inork ez diezadala aurpegiratu berritzaile arriskutsua naizela.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 233. orr.

Koldo Izagirre (Pasaia, 1953) euskal idazle oparo eta berritzaileenetakoa da.  Koldo Izagirre   «Vladimir», 2003 - 4. orr.

Jazzaren eta musika inprobisatuaren eremuan, agian musikari berritzaileena da.  Berria - Kultura   2004-06-30

· Gizarte berritzailea, saiatua, munduari irekitakoa eta munduari lotutakoa egin nahi dugu.  Berria - Ekonomia   2004-01-24

3 indar-berritzaile ik indarberritzaile.
3 zahar-berritzaile ik zaharberritzaile.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berritzaile eta ausarta (3); indar berritzaile (3)

berritzailea dela (4); berritzailea egin (4); berritzailea izan (8); berritzailea izan zen (4); ideia berritzailea (5); ikuspegi berritzailea (3); ikuspuntu berritzailea (3); modernoa eta berritzailea (3)

berritzaileak izan (3); berritzaileak izango (3); produktu berritzaileak (4); proiektu berritzaileak (3); proposamen berritzaileak (4)


berritzale ik berritzaile.

berritzapen iz berritzea.

Pastorala zinez arriskütan ezarten dü [...] beti kanbio eta berritzapen haboro galtatzen deigünak.  Herria   2003-09-18

Bigarrenean horien barne eta kanpo, nola zen historia hori gauzatu beren 13 komentuetan gaindi, mendearen eta elizaren berritzapenak hartuz azken kontziliokoetaraino, fraide anaitasunekin batetik eta serorekin bestetik.  Herria   2002-08-08

Lehenagoko xaharretarik gure gana ekarri dü trajeria, behar ziren berritzapenak ezarriz emeki-emeki.  Herria   2004-02-26


berritze 1 iz berri itxura hartzea edo ematea; zerbaiten ordez haren kideko berria jartzea.

Eguraldiaren gorabeherak, ilargiarenak bezalaxe, berritze, goratze, betetze, beheratze ilargiaren ohiko hazte-estutze horiek denak ageri dira emakumearen oinpekoan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 67. orr.

Ur-emariak, isuri ahal izateko, aldats-behera behar duen bezala, horrela behar du Bestelako Komunikazioak ere kodeen berritzea.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 113. orr.

Neurri batean, ikasketa planen berritze honek krisialdi bati erantzuten dio.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 99. orr.

Jadanik hainbertze buruhauste eragin dizun kontu itsusiaren berritzea zenuke azkena.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 26. orr.

Haiti-n Aristide baztertua izana da eta, agian, hemendik goiti, erresuma triste horrek hartuko du bertze bide bat berritzeari buruz.  Herria   2004-03-18

Berritze zenbait egin dituzte Sotoan lanaren errexteko, hobetzeko eta lur batzu ere erosi gazteen plantatzeko.  Herria   2004-02-26

Eskatzen zigun berritze espirituala ez zen, euskal hiztunontzat, etorkizunerako bidea, oinarrietara itzultzea baino: iraganean dugu, nonbait, etorkizuna.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 135. orr.

Berritze demokratikorako formulak bilatu behar dira.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 90. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Berritze-prozesu horren erritmoa, harrigarria badirudi ere, ez da konstantea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 72. orr.

Berritze obrak luze joan dira.  Herria   2001-11-15

Frantziak berritze plan oso bat behar duela agerian utzi du.  Berria - Kirola   2004-07-06

San Damian elizaren berritze lanetan jo eta ke ari zenean, eliza hartan argiontzia etengabe piztuta egotea nahi zuenez, olio eske ibiltzen zen hirian zehar.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 507. orr.

Sarako elizdorrearen berritze gastuen estaltzeko.  Herria   2005-07-21

«Berritze ofentsiba» bat iragarri zuen.  Berria - Mundua   2004-02-07

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Barneak berak, gela berritze eta tresna eroste, hiru miliun euroz goiti gosta dira.  Herria   2002-09-19

Udaberriko odol berritzeak dakartzan doloreak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 122. orr.

Urte berritze inguruko orrits eta festa pagano askotan, neska mutilek elkarri hur azalak jaurtitzeko ohitura ere zabaldua omen zen Pirinioz alde bietan, Azazkal berritzea, narrastien larru berritzea bezala, gu izaki dilubioaz aurrekoekin lotzen gaituen aztarna bat da.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 178. orr.

Talde lana kontsidera daitekeen hitz berritze hori gutako batek hartzen badu bere gain.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 140. orr.

Ez da harritzekoa Perelmanek eta bestek XX. mende erdialdean erretorikaren omen-berritze alde hasitako lanean.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 199. orr.

Obra berritze hortan lau herritarrek lan egin dute kitorik, gehienak erretretan izanez.  Herria   2005-09-29

4 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Deforestazioaren errua nekazariei botatzen diegu eta haien esku uzten ditugu baso-berritze lanak.  Berria - Gaiak   2004-05-02

5 bihotz-berritze

Bihotz-berritzea, eukaristia eta gorespena dira gutunaren bigarren zatiko gai nagusiak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 113. orr.

Frantziskok elkarrekin lotzen ditu legendunak zaintzea eta anaien bihotz-berritzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 541. orr.

Bihotz-berritzeak egoera berria egiteetan agertzea eskatzen du.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 64. orr.

Izan ere, bihotz-berritzearen hasieran, gizakiak oraindik ohiko gozamenei eta atseginei itsatsirik jarraitzen du.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 49. orr.

Penitentzia hitzak badu bestelako esanahirik ere, inola ere gorputz-mortifikaziora mugatzen ez dena: Ebanjelioko "metanoia" edo bihotz-berritzearekin loturik dago, eta hala itzuli da askotan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 64. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berritze bat (8); berritze demokratikoa (4); berritze eta (8); berritze hori (8); berritze horrek (4); berritze lan (7); berritze lanak (15); berritze lanetan (4); berritze modura (4); berritze plana (3); bide berritze (6); bihotz berritze (6); zahar berritze (3)

bihotz berritzea (15); ebbren berritzea (3); egiazko bihotz berritzea (3); kontratu berritzea (6); kontseiluaren berritzea (4)

bihotz berritzeak (3); kontratu berritzeak (3); zahar berritzeak (3)

berritzearekin batera (3)

berritzearen alde (5); berritzearen alde agertu (3); berritzearen benetako fruituak (3); bihotz berritzearen (7); bihotz berritzearen benetako (3); ez berritzearen (3)

berritzeari buruz (5)


berritzegune iz berritzeko gunea.

Horko kideak gaiaren inguruko adituak, Berritzeguneetako adituak, irakasle adituak, kolektibo pedagogikoak, gurasoak eta gizarte eragile batzuk izango dira.  Berria - Euskal Herria   2006-04-01

Ana Estravilla Berritzeguneko Gipuzkoako arduradunak.  Berria - Harian   2005-10-02

Santiago Fernandez Bilboko Abando berritzeguneko kide eta matematika adituarentzat horixe da hobetu beharreko arlo bakarra. 24 ikastetxe horietako bat kontzertatua da eta 18 berritzegune daude Hezkuntza Sailak emaniko kalitate ziurtagiria lortzeko prograren barruan.  Berria - Harian   2005-01-02


berritzuli, berritzul, berritzultzen da/du ad berriro itzuli.

Lurrean, ohe ondoan, pausatua nuen ordularia, poliziak kendua eta zaintzaleek berritzulia.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 31. orr.

Frantziako Estatuaren maltzurkeria: lege bat giza eskubideen aldekoa, eta berehala salbuespen bat aitzineko egoerara berritzultzeko, urrats bat aitzina eta bi gibelerat. poligamia baimenduta dagoen herrialde batean sartzen denean, ez dugu uste, politikoki hitz eginez, herrialde horretako legeak hainbat emazte dituen gizon bati erlijio hori hartzen utzi behar dionik, salbu eta magistratuak edo senarrak kalte-ordainak emazteei ematen ez badizkie, nola edo hala haiei egoera zibila berritzuliz.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 108. orr.

Poema gaztelaniara itzultzeko eskatzen dio, edo zehatzago, berritzuli eta lehenera ekartzeko Borgesek "Límites" izenburuaz argitaratu zuen poema hau: [...].  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 142. orr.

Zein eskuk eduki ote zuen bere hatz bero samarretan, eta gero itzuli, berritzuli, eta gero azalaren hezetasunak segundo batez lausotutako portzelanazko ertzak xukatu?  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 195. orr.


berrixka iz berri laburra.

Hamar urte banituen hantxe, meza ostean berrixkak emanez, eta eguraldi kontuak harrotuz.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 128. orr.

Berrixka horietan zihoazen mendi santu honetako joan-etorriak, eta tartean, noski, nolako giroa eta eguraldia genuen.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 66. orr.

Goizerdian, meza amaitu orduko, "Arantzazuko berrixkak" ematen nituen.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 121. orr.

Xokoetan emanak diren berrixka txiki horiek eta, partikulazki hor izaten dira.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 180. orr.


berriz (orobat berritz g.er.) adlag beste behin, bigarrenez. ik berriro; ostera1.

Berriz ekin zioten neurketari.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 140. orr.

Berriz irteteko imintzioa egin zuen ateko eskulekuari helduta.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 164. orr.

-Berriz hemen harrapatzen bahaut, sagu zikina, pottoak moztuko dizkiat azazkal hauexekin!  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 9. orr.

Berriz igo, berriz salto.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 265. orr.

Berriz pasatuko omen da martxoan.  Berria - Kultura   2004-02-03

Pascal behar nuke berriz irakurtu.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 73. orr.

Eta berriz hodei bat pasatu zen eta elurra hasi zuen, eltxoen gisako elurizpi finfinak.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 89. orr.

Nire etxea berriz eraikitzeko garaia ez dela heldu esaten du herri honek.  Elizen arteko biblia   Ag 1,2

Lau urte zituela, familia berriz mugitu zen, Varsoviara oraingoan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 8. orr.

-Ez haiz berriz gaizkituko, ezta?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 14. orr.

Horrenbesteraino amore emanez gero, berriz eroriko ginatekeela lehen ere arbuiatu dugun barkamen unibertsalean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 42. orr.

Berriz ez nuela jokatuko uste nuen.  Berria - Kirola   2006-02-08

Jon Laduche berriz aritu da Marc Berasategui famatuarekin Goizeko Izarra-ko garaztarren kontra.  Herria   2003-11-06

Argi ttikia berriz piztu zen eta aitaren aurpegia agertu zitzaidan, mortifikatua, desegina.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 127. orr.

Nola utziko zaitut berriz bakarrik lau umeekin?  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 124. orr.

Eta bakartasuna duzu berriz lagun, baina bakardade berri batekin topo egiten duzu: bertze gisa batekoa da isiltasuna, bertze gisakoak harrabotsak.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 11. orr.

-Barda, oheratekoan, berriz gogoan erabiliak ditut gure atzoko solasak.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 17. orr.

Ate joka azaldu zitzaidan berriz, txartelaren dirua galduko nuela gogorarazteko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 149. orr.

Ez da lan makala berrogeita hamazazpi urterekin berriz bizitzen hasi beharra.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 43. orr.

Gertaera latz horiek ez ote diren berriz gertatuko galdetzen dute.  Berria - Harian   2005-08-31

Une hartan esan omen zuen ez zitzaiola axola berriz idazten ez bazuen, hain zen garrantzitsua berarentzat alkoholari uztea.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 11. orr.

Gizon ezkondua berriz ezin dela ezkondu adierazi zuten panchayatek, amorantea edo delako neskatxa bortxatu ez badu, bederen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 107. orr.

Hazia erein orduko uzta biltzeko garaia izango da, mahatsa zapaldu orduko berriz biltzeko garaia izango da.  Elizen arteko biblia   Am 9,13

Araztutako ura berriz erabiltzea aipatzen duzunean, zer esan nahi duzu?  Berria - Gaiak   2004-04-29

Zin dagizut ez dizudala barrabaskeria hau berriz egingo.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 14. orr.

Jaunak, dagoeneko epaia ezagutzen duzuenez gero, agian ez da beharrezkoa berriz irakurtzea.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 107. orr.

Atzoko aldarrikapenen artean zegoen langabezia aseguruari buruzko hitzarmena berriz negoziatua izan dadin.  Berria - Ekonomia   2004-03-07

Sendatu egiten zen gero, baina burutik nahasirik eta nekeek ahiturik gelditzen zen, gaixotasun larri baten ondoren berriz jaikitzen dena bezala.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 201. orr.

A, inoiz topo egiten badugu berriz haiekin!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 24. orr.

Zenbait egun behar izan zuten berriz beren onera itzultzeko.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 207. orr.

Bide xabal goxo bat eta hona berriz patarra.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 44. orr.

Semearen oihuak berriz bizira ekarri zuela zirudien.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 17. orr.

Auzipetu guztiek ukatu dituzte berriz akusazioak Garzonen aurrean.  Berria - Euskal Herria   2004-10-07

Begira itzazu berriz, eta konpara, Manuel Lasarte bertsolariak txantxangorriari jarritako besteokin: [...].  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 36. orr.

Ezin izango duzu berriz jende errebelde hori zentzatu.  Elizen arteko biblia   Ez 3,26

Gero serio jarri nintzen berriz eta esan nion-: [...].  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 45. orr.

Frantzian nintzen berriz.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 17. orr.

Izuz begiratu ziguten berriz, niri batez ere.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 98. orr.

Zer duk? -galdetu zidan berriz.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 20. orr.

Teatro jokaldi hura iraganik, prestakizunetan hasi ginen berriz.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 275. orr.

NBEko arma Ikuskatzaileak berriz Irakera.  Berria - Mundua   2004-07-21

Luze gabe, betazalak karga-karga egin zitzaizkidan berriz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 11. orr.

Huntzak bere kantu hurrupak hasten ditu berriz.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 19. orr.

Aitaren egin zuen berriz.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 23. orr.

Eskoziarrek ondo baino hobeto asmatu zuten etsaiari aurre nola egin, eta etorritako bide beretik bidali zituzten berriz.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 147. orr.

Uhinaren gainean berriz.  Berria - Gaiak   2006-04-01

Zazpi oren lan, zazpi oren lo, besteak libertitzeko (berriz).  Herria   2005-03-31

2 lok aldiz.

Ama, berriz, haustaileagoa zen.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 15. orr.

Zuk, berriz, aidanean, bizitza hobea izan duzu.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 34. orr.

Guk, berriz, ezin dugu erabili helburu baketsuetarako. berak, berriz, ikus-entzuleekin dudak partekatzea beste asmorik ez zuela zioen.  Berria - Mundua   2004-09-22

Hego-haizea denean, berriz, "Sargoria dugu" esaten duzue, eta hala gertatzen da.  Elizen arteko biblia   St 4,14

Orain, berriz, hara non bera zen beltzez jantzitako andrea, bera zen alarguna.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 19. orr.

Euskara, berriz, gutxietsia eta baztertua gelditu zen.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 9. orr.

Gu zoroak omen gara Kristorengatik; zuek, berriz, kristau zentzudunak.  Elizen arteko biblia   1 Ko 4,10

Besteak, berriz, esan zuen: [...].  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 66. orr.

Fionn, berriz, sentsazio arraro batek asaldatu zuen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 138. orr.

Mikeasek, berriz, honela jarraitu zuen: [...].  Elizen arteko biblia   2 Kro 18,18

Gaixoak, berriz, oso pozik dagoela esan du, bederatzi urte zopak jaten egon ostean, gustuko dituen gauza asko jatea izango duelako aurrerantzean.  Berria - Gaiak   2004-08-28

Jonathani, berriz, ez baitzuen eskatu berak ematea bikoteari hasiera, aski zitzaion jatorrizko abantaila hura.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 20. orr.

Langabezia, berriz, 13,02 puntu murriztu zen.  Berria - Ekonomia   2004-07-24

Berak niri, berriz: "Homo Faber".  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 68. orr.

Gazteei, berriz, bertatik alde egiteko premia eragiten die Triestek.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 63. orr.

Nire zoriona, berriz, Jaungoikoaren ondoan egotea da (Sal.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 225. orr.

Guk ikasi, erdaraz ikasten baikenuen eta jostatu, berriz, euskaraz jostatu.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 58. orr.

Golak sartu, berriz, gutxiago.  Berria - Kirola   2006-03-01

Bigarrenek, berriz, premia asko dituzte, eta erosotasun gutxi.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 28. orr.

Bere ustez, kritikariak ilunak ziren, kriptikoak; artista onak, berriz, gardenak, ulerterrazak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 122. orr.

Nik uste hemen zoriontsu izan zela, eta han berriz ez hainbeste.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 19. orr.

Emakume askorentzat, berriz, gutuna zen adierazpide bakarra.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 14. orr.

Talesek, berriz, bestelakorik egin zuen: bere buruari galderak egin, alegia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 33. orr.

Ezkerraldean, berriz, etxe zahar hondatuak eta berriagoak tartekatzen ziren karrika aldapatsuan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 17. orr.

Lehenbiziko irudia filtro gorri batetik proiektatzen zen, eta bigarrena, berriz, argi arruntez, filtrorik gabe.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 44. orr.

Askoz munstro nabarmenagoa, berriz, 1970ean bakarturiko beste mutante bat.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 58. orr.

Dioskoridesen liburuari buruz, berriz, hauxe baizik ezin erran diezazuket: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 296. orr.

Annettek, esku banatan, bi erretilu zekartzan, labean erretako patataz betea bata eta sagar-konpotaz bestea; amak, berriz, saiheskia zekarren.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 14. orr.

Maxi, berriz, bost axola zitzaion.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 515. orr.

Godot, Xankapo eta Xereal, berriz, ez dirudi inguru hauetan berehala agertuko direnik.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 235. orr.

Zu, berriz, Salomon, ene seme hori, saia zaitez zeure aitaren Jainkoa ezagutzen.  Elizen arteko biblia   1 Kro 28,9

Nebak zirikatu egiten zuen beti, obeditu baino lehen, eta ni, berriz, hesituraren ondoan geratzen nintzen neskari begira.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 44. orr.

Begiak, berriz, irteteko zorian.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 132. orr.

UPNk, berriz, denak aurka dituela jakin arren, bide onetik doala berretsi zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-02-29

On baizik ez didazu egin; nik, berriz, gaitza itzuli dizut.  Elizen arteko biblia   1 Sm 24,18

"Presoak kalera" egiten zen lehen oihu, eta orain berriz, sorterrira lekualdatze soilaz ari ezean, " (euskal) presoak etxera" edo "etxean nahi ditugu" eta hola.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 179. orr.

Sarritan, ezjakinean, pozoina isurtzen zioten elkarri, orain berriz, ikasiago, beste batzuei damaiete.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 363. orr.

Morroi alferraren esaldia, berriz, talentuen parabolatik hartua da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 927. orr.

Santutegia [...] urre garbiz jantzi zuen Salomonek. Santutegiaren aurrez aurre zegoen aldarea, berriz, zedroz jantzi zuen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,20

Gauerdian jaiki eta, ni lo nengoen bitartean, nire ondotik nire haurra hartu eta bere ondoan etzan zuen; bere seme hila, berriz, nire ondoan ezarri.  Elizen arteko biblia   1 Erg 3,20

Osteoblastoek hezur-ehun berria sortzen dute, eta osteoklastoek, berriz, hezur zaharra desegin, eta odol-zirkulazioak garraiatzeko moduko gai bihurtzen dute.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 30. orr.

Nik badiat pizarren bat emakumetik, aurkiren bat ere bai iraultzailetik, eta umetik berriz dexente.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 102. orr.

Ni Tolosara, berriz.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 100. orr.

3 atzera berriz berriro.

Atzera berriz ikusten badut, ikusi, ttu egingo zioat.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 321. orr.

Marinari atzera berriz piztu zaio zalantza: amona beharbada ez da burutik horren ongi egongo.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 137. orr.

Gero, atzera berriz txabolara zihoala, bere koldarkeria madarikatu zuen behin eta berriro.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 72. orr.

Ibilia atzera berriz desibiltzea da funtsean bertsolariaren teknika hori.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 24. orr.

Irratian hasi nintzenean, ez nuen uste atzera berriz irakasle hasiko nintzenik inoiz.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 14. orr.

Galdua genuen atzera berriz arrastoa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 77. orr.

Sabeth lo, eta nik jakin ez begiak atzera berriz inoiz zabalduko ote zituen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 195. orr.

Nik asmo sendoa nuen uda pasatu eta atzera berriz Bartzelonara itzultzekoa.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 52. orr.

Horrek semea ekarri dio gogora atzera berriz.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 53. orr.

"Haur jaio eta haur bihurtu" esan ohi da, eta bere biziaren arratsalde beranduan haur bihurtzen da pertsona atzera berriz.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 126. orr.

4 behin eta berriz behin eta berriro.

Behin eta berriz hausnartu dut hori, gaur goizaz geroztik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 104. orr.

Behin eta berriz jo ninduen bizkarrean borrarekin.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 56. orr.

Behin eta berriz gai honetara itzuliko baldin bagara ere, esan dezagun unibertsitatea horretarako dagoela.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 40. orr.

Eskuak behin eta berriz igurzten zituen mantalaren aurrealdean emakumeari entzuten zion artean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 59. orr.

Denbora horretan behin eta berriz bortxatu zituen Dutrouxek.  Berria - Gaiak   2004-06-18

Horra hor, behin eta berriz, gure gibel zaharra, amore minen sorleku eta aterbe, egungo usarioan bihotza legez.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 19. orr.

Aitak behin eta berriz eskatu izan ez balio, ama ez zen hasiko tea prestatzen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 19. orr.

-Schatz, ez haiz lehengo bera -esaten zidan behin eta berriz, edozein aitzakiarekin.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 185. orr.

Bai, badakit hori dena, horixe esaten diot behin eta berriz neure buruari, eta hala ere, hala eta guztiz ere, ezin beldurrari ihes egin.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 164. orr.

Iragar beza nire mihiak behin eta berriz zure promesa, zuzenak baitira zure agindu guztiak.  Elizen arteko biblia   Sal 119,172

Auzoko gizon batek behin eta berriz bortxatu zituela salatu zuten haurrek.  Berria - Gaiak   2004-10-01

Frantziskok berak idatzi zuen aholkua -ez dakigu ziur noiz-, Jaunaren hitza, eta salmoak bereziki, behin eta berriz irakurriz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 69. orr.

Artilleroen trebetasun faltagatik ez zuen bere helburua lortzen, baina behin eta berriz zuzentzen zuten tiroa, setati.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 39. orr.

Arriskutsua, horrenbestez, enplegu osoko egoerari uko egitea; zergatik? Pentsamendu bakarraren gotorlekutik behin eta berriz hala errepikatzen delako?  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 155. orr.

Labea itxi genuen, eta ikatz metan sartu zuen pala behin eta berriz Antonek, Anton Patiñok, Horizonte Aundi-ko suginak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 45. orr.

Pentsamendu hori ez zitzaion berehala bururatu, eta ez zitzaion indartu harik eta behin eta berriz iradoki zioten arte.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 33. orr.

Irtenbideren baten bila saiatu zen, behin eta berriz, baina ez zen gauza izan hurrengo pausoa zertzeko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 258. orr.

Haizeak Raimundo Silva bultzatzen du, behin eta berriz, merloiei heltzera behartzen du oreka ez galtzeko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 163. orr.

Beste ordu laurden bat pasatu nuen zenbaki bera behin eta berriz markatuz, baina telefonoak hartuta jarraitzen zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 112. orr.

Naissance de la clinique lanean behin eta berriz azterketa estrukturalera jotzeak bazekarren berarekin planteatutako arazoa eta arkeologiari dagokion maila alde batera geratzeko arriskua.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 23. orr.

Ameriketara ontzian itsasoz zihoazela, hasi omen zen mutikoa lehen marrazkiak egiten, eta behin eta berriz, etengabe.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 50. orr.

Klitoris inguruko oinaze gozoak duela gutxiko igurtzi behin eta berriz errepikatuak dakarzkizu gogora.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 85. orr.

Baina nik ezagutzen ez nuen beste toke bitxi bat ere bazetorren batera, dianarenarekin nahasian, berau ere behin eta berriz errepikatua.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 9. orr.

Arratsaldeko lehen orenetan, ene gelako sabaian hiru ukaldi entzuten ditut, behin eta berriz.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 17. orr.

Neureari aurre egiten saiatu naiz, behin eta berriz.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 304. orr.

Iritsi, auto-busetik jaitsi, eta, agurtzerakoan, lepora egin zidan jauzi, eta ezpainetan musukatu ninduen, behin eta berriz.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 128. orr.

Arratsaldeko lehen orenetan, ene gelako sabaian hiru ukaldi entzuten ditut, behin eta berriz.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 17. orr.

4 berriz ere

Berriz ere buruko minez nengoen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 35. orr.

Berriz ere hitz egiten hasi zitzaidanean, haren ahotsa nabarmen indartuago zegoen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 39. orr.

Berriz ere isiltasun labur bat.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 57. orr.

Berriz ere lehentasunen artean kokatu zen euskara.  Berria - Euskal Herria   2004-01-15

Berriz ere zintz, berriz ere baietz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 328. orr.

Eta berriz ere burua urperatu zidaten.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 13. orr.

Agurtzean esan zien: "Berriz ere etorriko natzaizue, Jainkoa lagun".  Elizen arteko biblia   Eg 18,21

Permachek berriz ere ertzainekin hitz egin, eta azkenik, poliziak sei furgonetetan sartu, eta joan egin ziren.  Berria - Harian   2006-03-05

Euriborrak berriz ere gora egin du ekainean, %2,404raino.  Berria - Ekonomia   2004-07-20

Iluntzean berriz ere txinar jantokira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 122. orr.

Tira, berriz ere pentsamendu hitsak -esan nion neure buruari.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 48. orr.

Gatozen berriz ere harira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 91. orr.

"-Mila esker, berriz ere -esan zuen, eta berriro irribarre egin zidan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 23. orr.

-Ez nian berriz ere honelakorik espero.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 52. orr.

-Gatozen berriz ere Grosrouvrerengana.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 514. orr.

-Txantxetan ari da berriz ere-esan zion juduak persiarrari.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 68. orr.

Ez, berriz ere diot, ez.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 206. orr.

Errepidean berriz ere, gogor eman zion Jerryk pedalari.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 73. orr.

Haragi pixka bat jan, eta berriz ere lehengoari ekin diote.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 48. orr.

Gure oinen pean berriz ere bide zabal eta aratza zegoen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 95. orr.

Andreak ekin zion berriz ere, Florenten isiltasunagatik samindu gabe: [...].  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 31. orr.

1981 ezkerra gobernuan, bainan bost urteren buruan Chirac eskuindarra gobernuburu; 1988-an berriz ere ezkerra irabazle eta 1993-an Balladur lehen ministro.  Herria   2004-04-01

Harrobia izan zen berriz ere ihesbidea, eta han altxor bikaina aurkitu zuten berriz.  Berria - Kirola   2004-06-08

Baina -ekingo duzu berriz ere-, zertarako izan behar diote beldur?  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 176. orr.

Baina, jakina, egutegi hau pixkanaka urrundu egiten zen ilargiaren agindutik, eta horregatik noizbehinka berriz ere moldatu behar zuten.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 29. orr.

Izeba barrura sartu zen, eta andre zaharra, ni zalantzan nengoela ikusirik, berriz ere keinu eta keinu hasi zitzaidan eskuaz.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 21. orr.

Pentsatu nuen nire iloba hura desagerturik egongo zela lurraren azaletik, eta haren berri ez zuela inork berriz ere sekula jakingo.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 79. orr.

Begiak bildu eta berriz ere ireki nituen, kla.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 288. orr.

Krisi horretan, Latino Amerika izan zen berriz ere gertaleku nagusia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 131. orr.

Urperatzear zegoen gizasemearen burutazioak hartu zion berriz ere gogoa.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 170. orr.

Egidazu marrazkia berriz ere, baina poliki-poliki.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 21. orr.

-Tira, ez hasi berriz ere -moztu zion Silbiak-.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 86. orr.

Ikasle sentitzen zen berriz ere.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 35. orr.

Ilunpe berriz ere nagusituan, durundi egin zuen Bozgorailuren ahotsak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 144. orr.

Presoen hurbilketa dute berriz ere eskatu.  Herria   2002-12-26

Hemen zaukaat nik kontua -eta pistolaren zorrora eraman zuen berriz ere eskua.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 52. orr.

Eskerrik asko berriz ere, Mikel.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 11. orr.

"Zer jakin nahi duzu?", galdera berriz ere. 06ItuA01¬

-Baina, Diego... -amaren ahotsa berriz ere-.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 104. orr.

Polizia on eta gaiztoaren kontua, berriz ere?  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 131. orr.

Aurreraxeago, honela dio J.G. Frazer jaunak, berriz ere: [...].  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 53. orr.

Erik Zabel alemaniarra bigarrena berriz ere.  Berria - Kirola   2004-03-23

Saget andereñoak barre egin zuen berriz ere.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 121. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 10 aldiz agertzen direnak)

atzera berriz (84); atzo berriz (21); aurten berriz (23); behin berriz (37); behin eta berriz (1518)

berriz abian (26); berriz abiatu (36); berriz abiatuko (10); berriz abiatzeko (33); berriz abiatzen (20); berriz agertu (53); berriz agertuko (14); berriz agertzen (24); berriz aipatu (17); berriz aipatzen (20); berriz altxatu (11); berriz ari (14); berriz ariko (26); berriz ariko da (16); berriz arte (10); berriz atzera (16); berriz aurkeztuko (13); berriz azaldu (14); berriz azpimarratu (11); berriz aztertu (25); berriz aztertuko (12); berriz aztertzea (13); berriz aztertzeko (33)

berriz batzeko (10); berriz begiratu (13); berriz bere (54); berriz beren (13); berriz beste (16); berriz bete (11); berriz bi (12); berriz bildu (15); berriz bilduko (11

berriz deitu (16); berriz diot (41)

berriz egin (81); berriz egin behar (16); berriz eginen (13); berriz egingo (13); berriz egitea (14); berriz egiteko (41); berriz egiten (20); berriz ekin (58); berriz ekin zion (20); berriz ekiteko (27); berriz elgar (13); berriz elkar (21); berriz elkartu (13); berriz elkartzeko (12); berriz eman (14); berriz entzun (21); berriz entzuten (11); berriz erabili (11); berriz erakutsi (11); berriz ere (2971); berriz ere bere (30); berriz ere diot (13); berriz ere erran (11); berriz ere eta (18); berriz ere gure (16); berriz erran (15); berriz errepikatu (43); berriz errepikatzen (38); berriz esan (79); berriz esan zuen (14); berriz esango (22); berriz esaten (41); berriz eseri (21); berriz eskatu (34); berriz eskuratu (10); berriz eta (72); berriz eta berriz (10); berriz etorri (23); berriz etorriko (20); berriz euskal (13); berriz ez (79); berriz ez gertatzeko (10); berriz ezkondu (12)

berriz galdetu (14); berriz galdetzen (16); berriz gerta (14); berriz gertatu (10); berriz gertatuko (14); berriz gogora (15); berriz goiti (11); berriz gure (23)

berriz hartu (43); berriz hartu zuen (11); berriz hartzen (18); berriz hasi (116); berriz hasi behar (10); berriz hasi da (11); berriz hasi dira (10); berriz hasi zen (15); berriz hasiko (50); berriz hasiko dira (12); berriz haste (39); berriz hastea (10); berriz hasteko (27); berriz hasten (46); berriz hasten da (12); berriz hautagai (29); berriz hautagai izanen (11); berriz hautatua (11); berriz heldu (22); berriz hitz (12); berriz hor (11)

berriz idekiko (10); berriz igo (11); berriz ikusi (91); berriz ikusi nahi (11); berriz ikusiko (58); berriz ikustea (13); berriz ikusteko (42); berriz ikusten (33); berriz indarrean (23); berriz indarrean jartzeko (11); berriz irabazi (12); berriz irakurri (24); berriz irakurtzen (14); berriz ireki (20); berriz itxi (15); berriz itzuli (36); berriz itzuliko (22); berriz itzultzeko (13); berriz itzultzen (23)

berriz jantzi (11); berriz jarri (19); berriz jin (26); berriz jinen (17); berriz jo (28); berriz jo zuen (11); berriz joan (23); berriz jokatuko (11)

berriz lanean (17); berriz lotu (22)

berriz martxan (27); berriz martxan jartzeko (11); berriz mintzatu (13)

berriz neure (14); berriz nire (10)

berriz pizten (10); berriz piztu (24); berriz preso (11)

berriz saiatu (16); berriz sartu (26); berriz sartzen (13); berriz sortu (12)

berriz zabaldu (10)

bozak berriz egin (12)

egin du berriz (12); egin zen berriz (10); egin zuen berriz (43); ekin zion berriz (26); esan zuen berriz (21)

gatozen berriz (11); gaur berriz (18); gero berriz (105); gero berriz ere (11); han berriz (14); handik berriz (12); hartu du berriz (10); hartu zuen berriz (14); hasi zen berriz (23); hasi ziren berriz (10); hemen berriz (23); hor berriz (11); horra berriz (17); huna berriz (13)

igandean berriz (13); izan da berriz (12); izan zen berriz (16); izango da berriz (12); jarri zuen berriz (10); k berriz (10); kijotek berriz (16); kurtsoak berriz (13); lana berriz (10); larunbatean berriz (10); laster berriz (15); legebiltzarra berriz (14); negoziazioei berriz (10); ni berriz (40); nik berriz (34); niri berriz (10)

ondoren berriz (19); orai berriz (24); orain berriz (78); sartu zen berriz (11); sekula berriz (18); urtean berriz (14); urteren buruan berriz (10)


berrizahartu, berrizahar(tu), berrizahatzen da/du ad berria zahartu. ik zaharberritu.

Euskaldun berri, zaharberritu nahiz berrizahartua, ez dut uste orduko nire euskara "noranahikoa" zenik.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 53. orr.

Hamaika mila plaza pasa eginak gaude gaudeneko, denboraren probaleku berrizahartuan, galtzaileen arteko dema alferrikakoan.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 75. orr.


berrizale izond gauza berrien zalea dena.

Lekuonarekin batera Jorge Oteizak eta garaiko beste artista berrizale batzuek ere ondo ezagutu zuten estudio hura.  Berria - Kultura   2004-12-24

Argazkilari berrizalea.  Berria - Kultura   2004-12-24

Ministeritzako emaitzak irakurtzearekin, usaiazko sindikaten diskurtsoen ordez, zaindarien geroari buruzko iritzi berrizaleek harritu gaituzte.  Herria   2001-06-28

Ausarta zen, berrizalea.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 38. orr.

Eta ni, berrizalea ez baina gizon zibilizatua naizenez gero, txintik atera gabe onartu nituen Aintzanek aurkeztutako akordioaren baldintzak.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 66. orr.

Arrunt berrizalea.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 259. orr.

Esan dut ez naizela bereziki berrizalea.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 65. orr.


berrizendatu, berrizenda, berrizendatzen du ad berriro izendatu.

1945 ondoren [...] berriz indartuko zen munduko espazio ekonomikoaren integrazio prozesua, jardueraren hazkundea iraunkorra zen testuinguru batean, bai herrialde industrializatuetan, bai, "garapen-bideko herriak" berrizendaturik, kolonialismotik irtendako herrialdeetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 71. orr.

Irakeko Atzerri ministro berrizendatu duten Hoshiar Zebari kurdua New Yorkerat joan zen atzo bertan NBEko Segurtasun Kontseiluari bere herrialdearentzat «burujabetza osoa» berreskuratzeko aukera emango dion ebazpena aldarrika dezan.  Berria - Mundua   2004-06-02


berriztaezin izond ezin berriztatuzkoa.

Baliabide berriztagarrien eta berriztaezinen arteko ordezkagarritasuna.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 60. orr.

Baliabide berriztaezinak erabiltzen diren neurrian, horien izakinen murriztea alternatiba berriztagarriez konpentsatuko da.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 60. orr.

Eta baliabide berriztaezin bat kontsumitzen denean, ondorengo belaunaldiei zerbait kentzen zaie.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 310. orr.

Baliabide horien agortzeak eta berriztaezinen ustiapenak eragindako kutsadurak arazo kritikoagoak zaizkio gizakiari, berriztaezinak agortzetik hurbil edo urrun samar ote dauden kontua baino.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 62. orr.


berriztagarri izond berrizta daitekeena.

Alarma gehiago ari dela sortzen baliabide berriztagarrien -arrantza, basoak, edateko ura, etab.- agortzeagatik.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 62. orr.

Aipatzekoa aurtengo Expo hau energia berriztagarriei eskaini zaiela eta zenbaitek ildo horretan sartu dutela euren erakustegia.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 142. orr.

Energi iturri fosilak erabili ahal izango lirateke, horien ustiapenaz lortutako etekinetatik zati bat haien ordezko energia berriztagarriak, esate baterako eguzki-energia, jorratzera bideratuko balitz.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 60. orr.

Proiektu ekarleen harreraz, Garazi-Baigorriko Zabaldu batasunaz eta indar berriztagarrietaz mintzatu da Jean Louis Harignordoquy.  Herria   2004-03-25

Erregai berriztagarritzat hartzen da biodiesela.  Berria - Gaiak   2004-12-31

Zenbateraino hel daiteke iturri berriztagarrietatik ateratako energiaren ehunekoa?  Berria - Harian   2006-02-18

Energia iturri berriztagarriak, gutxinaka-gutxinaka, baliabide energetiko tradizionalen lekua hartzen ari dira.  Berria - Euskal Herria   2004-02-25

Baliabide berriztaezinak erabiltzen diren neurrian, horien izakinen murriztea alternatiba berriztagarriez konpentsatuko da. Zornotza Bizirik taldeak azpimarratu duenez, Boroa auzoan jarritako ziklo konbinatuko zentral termikoa ez da enpresa berriztagarria.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 60. orr.

3.400 Megawatt modu berriztagarrian ekoizteko asmoz.  Berria - Ekonomia   2004-04-01

Estatu Batuek berriztagarrien alde apustu handia egingo dutela uste du.  Berria - Ekonomia   2006-04-07

Proposamenaren xedea 2010ean energiaren %15 berriztagarria izatea zen.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 28. orr.

Berriztagarriak ez diren baliabide naturalak kontu handiz erabili behar ditu gizarteak.  Berria - Gaiak   2004-04-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baliabide berriztagarrien (4); berriztagarrien alde (3); berriztagarrien alorrean (3); energia berriztagarri (3); energia berriztagarriak (26); energia berriztagarriek (3); energia berriztagarrien (30); energia berriztagarrien alorrean (3); energia berriztagarrietan (8); energia iturri berriztagarriak (4); energia iturri berriztagarrien (3); iturri berriztagarriak (7); iturri berriztagarrien (3); iturri berriztagarrietatik (6)


berriztaile izond berriztagarria.

Energi iturri egokia aukeratzeko garaian, eztabaida sutsua sortzen da energia nuklearraren (bai fisioa, bai fusioa) eta iturri berriztaileen aldekoen artean.  Berria - Gaiak   2004-06-03


berriztapen 1 iz berriztatzea.

Hasiera berriak baimendu eta exijitu egiten dituzte hondakinek; Bilbo eta Ezkerraldea ziren Euskal Herrian hondakinetan aberatsen, eta ondorioz eskualde horiek dira orain berriztapen ugarien izan dituztenak.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 100. orr.

Kreazioaren eta munduaren berriztapenak beharrezko duelako elkarren bila dabiltzan baina elkarren aurkako asmoak eta bizi-erritmo desberdinak dituzten pertsonen artean sortzen den tirabira hori.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 189. orr.

Lemoako lantegiaren berriztapenak eragin du etekinen murrizketa.  Berria - Ekonomia   2004-04-24

Apaiz pobretxoari begirunez agur egin ondoren, salmentako dirua eskaini zion, elizaren berriztapenerako eta behartsuen premietarako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 746. orr.

Jainkoak Apocalipsiko tesoroaren giltza eman ziola esan zuen; giltza honekin giza generoaren berriztapena egingo zuela.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Otoitza Israelen askapen eta berriztapenaren alde.  Elizen arteko biblia   Si 36,1 tit

Hala, zientzia, teknologia eta berriztapenerako Europako esparruan erabat txertatzea eskatzen du, eta Europako VI. programa markoan eta hurrengoetan era aktiboan parte hartzea.  Berria - Euskal Herria   2004-02-26

Egun honetan lehen eta bigarren kontenplaziotzat tenpluan aurkeztea hartu eta ihesa, Egiptorako desterruan bezala; eta bi kontenplazio hauen gainean bi berriztapen egingo dira, bost zentzumenak haietara ekarriz, aurreko egunean egin zen bezala.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 95. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Hiru elizen berriztapen lanak eta Frantziskoren ermitau-bizitza 1206tik 1208ra luzatu ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 750. orr.

Horrelako artxiboak berriztapen laborategian tratatzen dituzte.  Berria - Kultura   2004-09-08

· Aldian-aldian leihotik begiratzen nuen bide ertzeko pagoen, haritzen, haginen, gaztainondoen kolore-berriztapena gozatzeko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 187. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berriztapenak eta zentzumenak (4)


berriztar izlag/iz Berrizkoa, Berrizi dagokiona; Berrizko biztanlea.

Urte berria ezin hobeto hasi du Mikel Gonzalez berriztarrak.  Berria - Kirola   2006-01-11

Berriztarra saiatu zen, arriskatu ere egin zuen eta tanto bikainak egin zituen, baina berandu zen ordurako.  Berria - Kirola   2006-01-18

Disketxeak azaldu duenez, pop-rock doinuetatik aldendu gabe gitarren garrantzia nabarmenagoa da berriztarren bigarren lan horretan.  Berria - Kultura   2004-04-14

Berriztarrek taldea ez indartzea erabaki zuten, eta etxeko sei pilotarirekin aritu ziren.  Berria - Kirola   2006-01-25


berriztatu, berrizta, berriztatzen 1 du ad berritu, eraberritu.

Ez zen berria egiten saiatu, zaharra konpontzen baizik, zaharkitua berriztatzen; ez zituen oinarriak desegin, haien gainean eraiki baizik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 193. orr.

Airea berriztatu egiten du.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 492. orr.

Dirurik ez dutela eta, barruko hainbat marrazki eta hainbat horma zahar berriztatu gabe daude.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 146. orr.

Joabek hiriko beste alderdiak berriztatu zituen.  Elizen arteko biblia   1 Kro 11,8

Eskola zaharra ezagutzen zutenak, harrituta utzi genituen ikastetxea nola berriztatu dugun ikusi dutenean.  Berria - Euskal Herria   2006-02-15

San Damian eliza berriztatzeko harriak erosi zizkion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 468. orr.

Enpresen berriztatzeko ahalmena, izan ere, ingurune logistikoaren guztiz mendeko da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 68. orr.

Nazioarteko lankidetza ere berriztatu zen garai berean, hainbat eratan gainera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 165. orr.

Informazioak urtero berriztatzen dira, sail ezberdinetako datuak erantsiz.  Berria - Euskal Herria   2004-11-17

Planen bat egiten aritzen zen beti: gizadia salbatu, Palestina juduei itzuli, familia bizitza berriztatu, ezkontzen antolatzea zientzia eta arte bihurtu.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 92. orr.

Espainiar kodea berriztatu eta 40 urteko espetxealdi laburtu ezina jarri zuten indarrean.  Berria - Euskal Herria   2006-03-19

Estatu Batuetako Enbaxada itunaren mamia berriztatuz eta egokituz joango da.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 199. orr.

Mendearen bigarren erdian, bada, zeharo berriztatu du biologiak bere burua.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 104. orr.

Asak kultua berriztatu.  Elizen arteko biblia   2 Kro 15,1 tit

2 (era burutua izenondo gisa)

Lankidetza berriztatu horren hiru forma aztertuko dira hemen: politika ekonomikoen koordinazioa, eskualde mailako erakunde bateratzaileen eraketa eta alde askoko erakundeen sendotzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 165. orr.

Hauteskundeetan PSOEk erabili ohi duen doinu berriztatuarekin egin zuen sarrera aretora PSE-EEko buruak, gazteek txalo artean hartzen zuten bitartean.  Berria - Euskal Herria   2006-04-08

Jundizko gune berriztatua inauguratu zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-07-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eliza berriztatzeko (3)


berriztatzaile 1 izond berriztatzen duena.

Haietariko bostek, Ezpeleta, Itsasu, Sara, Senpere eta Azkainek, hain zuzen ere, urrats berriztatzailea egin dute: langileei lan garaian euskara ikasteko baliabideak eskaintzea.  Berria - Euskal Herria   2004-03-19

2002an Euskal Herrian ekoitzi zen film bakar hau berriztatzailea izan zen, animazioa, infografia, efektu digitala eta irudi errealak nahasi baitziren bertan.  Berria - Kultura   2004-01-10

Ekialdeko zinema dela oraintxe bertan munduko berriztatzaileena.  Berria - Kultura   2006-05-03

2 berriztagarria.

Proiektua idaztean, klima, ingurua eta eraikuntzaren orientazioa eta energia berriztatzaileak erabiltzeko aukera hartu beharko lirateke kontuan.  Berria - Gaiak   2004-10-28

Energia berriztatzaileen sektorea ez dela utziko aurreratu zuen Arakamak, eta biomedizina eta teknologia berriak aipatu zituen inbertitzeko.  Berria - Ekonomia   2004-11-03


berriztatze 1 iz berritzea, eraberritzea.

Lehen dogma horretan eta erredukzionismoaren bigarren dogman oinarrituta, "dogmarik gabeko enpirismoa" defendatuz, joera enpiristaren berriztatze bat proposatuko du, eta hori izango da bere filosofia-sistemaren funtsa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 131. orr.

Gauza gara orain bigarren ihesaldi bat (baldin eta berriz ere ihesaldi bat gertatu dela jakiten badugu) traidorearen asmoen berriztatze baten gisara ulertzeko, bigarren pertsona baten proposamenen emaitza gisara baino areago.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 68. orr.

Berriztatze honetan eta hurrengo guztietan eramango da lehengo asteko berriztatzeetan eramaten zen eginbide berbera, gaia aldatuz eta forma gordez.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 91. orr.

Orain asmoa datorren ikasturterako zuzendaritzen berriztatzea, zereginak eta abar arautuko dituen dekretua garatzea dela azaldu du Sareanek.  Berria - Euskal Herria   2004-05-12

Elizaren berriztatzeari ekin zion arreta osoz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 881. orr.

Arazoa ez da aurrerantzean izango tradizioa edo arrastoa, baizik eta zatiketa eta muga, ez da izango betikotzen den oinarria, baizik eta sorrera modura eta sorreren berriztatze modura balio duten eraberritzeak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 11. orr.

PSOEk «hainbatetan aipatutako berriztatze demokratikoa» ezerezean uzten baitu.  Berria - Euskal Herria   2004-05-16

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gogo kartsuz animatzen zituen denak San Damian elizaren berriztatze-lanera, eta ahots argiz frantsesez hitz eginez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 287. orr.

Merezi du bisita, baina zementu eta harri berri gehiegi ari dira erabiltzen berriztatze lanetan.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 73. orr.

Zuzendaritza taldeen berriztatze prozesuetan Administrazioaren parte hartzea ere komenigarritzat jo dute.  Berria - Euskal Herria   2004-05-12

Araban egon da berriztatze maila bat eta Nafarroan ere egongo da.  Berria - Euskal Herria   2004-02-08

2005 «hazkunde eta berriztatze urtea» izan da Afavirentzat.  Berria - Kultura   2004-04-28

Frantziako Museoetako Ikerketa eta Berriztatze Zentroak zuzenduko du Mona Lisa-ren egoerari buruzko ikerketa.  Berria - Kultura   2004-04-28


berrizte iz berriztatzea.

"Quando" kapituluko iruzkinaren edo berriztearen hastapenean, otoitzaz idatzi hitz adierazgarri hauek eman ditu: [...].  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 38. orr.


berriztu, berriz(tu), berrizten du ad berriztatu.

Kanpoko sustatzaileek etxeak erosi eta berriztu egiten dituzte, zerga gutiago ordaintzen dutelako horrela.  Berria - Euskal Herria   2004-03-02

Ezker abertzaleari berregituratzeko edo berrizteko aukerarik ez ematea.  Berria - Euskal Herria   2004-05-28

Euskal Literaturaren Olinpoa berriztu duena erdalduna da.  Berria - Kultura   2004-06-26

Eta ez diogu muzin egingo ere Eusko Legebiltzarrean proposamena berriztu edo sakontzeko akordio batera iristeari.  Berria - Euskal Herria   2004-04-30

Urtero berriztu behar izaten direlako laguntzak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-04

Jatorri-leinua Idatzi Donean duen prozedura bat berriztu gabe.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 159. orr.

Arditegia sutan zegoen eta barnean 50 axuri eme, ardi tropa berrizteko hautak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-23

Positiboa iruditzen zait, sinbolo bezala, etxea museo gisa berriztea eta zaintzea.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 20. orr.

Baina konklusio honetara ekarri duen prozesuak eta gogoeta berrizteak espainolari bakarrik begiratzen dio.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 144. orr.


berro1 iz ipar. 1 sasi sarria; sasia.

Sasitartean zenbat etxe aurri, han-hemenka berro eta zuhaixkak, barreiaturiko zaborrak non-nahi.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 88. orr.

2 sasitik berrora txarretik okerrera.

Sasitik berrora .  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 56. orr.

·Goiza sasitik berrora eta berrotik sasira egin genuen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 195. orr.


berro2 1 iz iturri belarra (Nasturtium officinale etab.).

Berroetako laharren artean.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 106. orr.

Aurrera egin zuen, Pierre-Lescot kaleraino, baina berroen eta pataten azokak zeharka ezinak iruditu zitzaizkion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 54. orr.

Arrautza eta berrozko otartekoak eta garagardo epela eskaini zizkioten mutilari.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 203. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Berro-zopa, txerri-azpizun errea, lekak almendrekin, eta, azken-buruko, budina, eta horri guztiari laguntzeko, ardo-turrusta oparoak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 203. orr.

Oilasko errea, errekatxoan bildutako berro entsalada, ilarrak arrautza egosiarekin.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 125. orr.

Xenda parapetotik urrun samar doa, berro zelai zabal eta fresko batek aldendua.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 153. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Marjolin dendetan sartzen zen, "ur berro ederra, gorputzarentzat osasungarri!" eskaintzera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 242. orr.


berrobitar izlag/iz Berrobikoa, Berrobiri dagokiona; Berrobiko biztanlea.

Frontisek Iñigo Altuna atzelari berrobitarra fitxatu du hurrengo bi urteetarako.  Berria - Kirola   2004-07-01


berrogei (orobat berrogoi g.er. eta berroi g.er.) 1 zenbtz lau bider hamar, 40. (dagokion izenaren ezkerrean)

Berrogei eta zazpi jende izan ziren arrastatuak.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 42. orr.

Whiskya, berrogei eskoziar mozkortzeko adina whisky. Ali Baba eta berrogei lapurrak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 362. orr.

Harri eta zur behatu zioten bulego nagusiko berrogei langileek.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 56. orr.

Festa-giroan dauden berrogei neska-mutilek sortzen duten zalaparta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 13. orr.

Batasuna alderdiko berrogei kidek presentatu dute Autodeterminazioaren aldeko kanpaina Baionan.  Herria   2003-04-03

Berrogei lagun hilik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 16. orr.

Rhin, Meuse eta Elba ibaiak igaro, hiru probintzia menderatu, eta berrogei gotorleku azpiratu zituzten frantses osteek, Louis XIV.a erregea buru zutela.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 188. orr.

Hogei ahari, hogeita hamar gamelu esnedun beren umeekin, berrogei behi eta hamar zekor. Berrogei gameluk eraman zezaketen zama.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 91. orr.

-Hamar pote arrain, berrogei pote esne.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 193. orr.

Berrogei orriko poema bat irakurri nahi izan zidan behin batek.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 74. orr.

Orotara berrogei herrialdek osatzen dute gaur egun erakundea.  Berria - Mundua   2004-02-12

Berrogei kanoiko fragata bateko kapitaina zen Joanes Iraurgi.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 255. orr.

Berrogei salmahai inguru izan ziren guztira.  Berria - Harian   2005-10-09

Berrogei apal liburuz kargatuak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 31. orr.

Berrogei aldagaiko ekuazio arriskutsua.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 190. orr.

Baionako portuan kokatuko den enpresa horrek berrogei lan postu sortu behar lituzke.  Herria   2002-10-24

Beraz, astero jasotzen ditugun berrogei dei faltsuetako bat.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 66. orr.

2 (dagokion izena ezabaturik)

Gerta daiteke berrogei besterik ez izatea.  Elizen arteko biblia   Has 18,29

Berrogei zeudek guztira.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 222. orr.

“Erosi berrogei”, esan nion.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 191. orr.

Sinetsiko didak ofizial guzti-guztiak, berrogei inguru, hirian zebiltzala?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 101. orr.

Ipuineko gizona idazlea bera bada, eta berrogei betetzeko urte bat falta badu, 1938ko urtean gara.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 122. orr.

Hogeita hamar oinetik berrogeira bitartekoetan, imoskapoa zazpi eta erdi partetan banatuko da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1610. orr.

3 (denbora unitateekin)

Ia berrogei urte zeramatzan egoera horretan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 455. orr.

Berrogei urte hauetan ez zaizue arroparik higatu, ez oinik handitu.  Elizen arteko biblia   Dt 8,4

Berrogei urtez izan zen David Israelgo errege.  Elizen arteko biblia   1 Erg 2,11

Virgilek lehenbizikoz ikusten du berrogei urtean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 119. orr.

Hemendik berrogei edo ehun urtetara ikusiko dugula zertan diren semaforo absurdoak.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 106. orr.

Eta berrogei egunez euria egin zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 171. orr.

Iraultza orain dela berrogei urteko kontua da.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 154. orr.

Orain, berrogei urteren buruan.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 76. orr.

Etxerako laguntzaile, berrogei urtetik gorako emakume bat zuen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 15. orr.

Berrogei urtetik goitiko bakarra zen eskifaian, baina ongi moldatu zen bakailaoari burua tripak hezurra kentzen ontziko faktorian.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 272. orr.

Hiru urte eta lau hilabete: berrogei hilabete justu.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 87. orr.

Janari haren indarrez berrogei egun eta berrogei gau ibili zen, Horeb-eraino, Jaunaren mendiraino.  Elizen arteko biblia   1 Erg 19,8

Eta berrogei egunez euria egin zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 171. orr.

Berrogei egunetan egin zuten Malabarko itsasbazterretik Itsaso Gorrirako bidea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 42. orr.

Berrogei minutu daramatzagu Txinoan eta oraindik ez gara afaltzen hasi.Berrogei minutu Baionatik Gasteizera!  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 142. orr.

Bennettek, eskua irmo, arrautza gisako ebaki sakon bat egin, melanomaren inguruan hazbeteko tartea utziz, eta berrogei segundoan kendua zuen, gantz eta azal puska batekin batera.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 104. orr.

4 (bestelako neurri unitateekin)

Zezen eta ahari bakoitzeko berrogei kilo irin eta sei litro olio eskainiko ditu labore-oparitzat.  Elizen arteko biblia   Ez 45,24

Ehun eta hirurogeita hamar tonelada urre, hamar mila txanpon, hirurehun eta berrogei tonelada zilar baino gehiago.  Elizen arteko biblia   1 Kro 29,7

Aerodromo bat eraiki zutela hiritik berrogei bat kilometrora.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 19. orr.

Hogeita hamasei edo berrogei besokoa da uraren sakona.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 62. orr.

Berrogei milia inguru egin ondoren, sigi-saga hasiko gara Rutlaland-era iritsi arte.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 183. orr.

Berrogei zentimetro luze, hantxe zegoen hura kolokan bere hanka ilunen gainean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 15. orr.

Azpian zilarrezko berrogei oin zituztela, ohol bakoitzeko bi oin.  Elizen arteko biblia   Ir 36,26

Berrogei oinetik berrogeita hamarrera bitartekoa baldin bada, hiru parte eta erditan banatuko da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2830. orr.

Zabaldu du atea eta berrogei metro karratu inguruko espazio hutsa topatu dut begien aurrean.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 61. orr.

Sobre batean berrogei dolar sartu eta Rafaren espaziorantz zuzendu naiz.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 119. orr.

Eta berrogei dolar astean berrogei dolar ziren astean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 66. orr.

Gaur ere berrogei gradu itzalean!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 243. orr.

Berrogei gradutik gora egin du tenperaturak eguerdiko hamabietan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 71. orr.

5 (izen gisa)

Hogei eta hogei, berrogei, ta biba Astigarraga!  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 89. orr.

Orain, berrogei ken hogei.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 216. orr.

40, bai, berrogei, horixe baita nire oinetakoen neurria.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 88. orr.

Ohitura zaharren zale delako eta zenbaki borobilak -berrogeia, kasu honetan- gustatzen zaizkiolako.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 48. orr.

Industria konpetitiboa egiteko, balearen gorputzaren ehuneko berrogeia hartu eta gutxiago balio duen ehuneko beste hirurogeia bertan behera utzi behar dugu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 247. orr.

Berrogeia zenbaki magikoa baita, are gehiago berrogei egun eta berrogei gaueko berrogei hori.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 7. orr.

Gaztea zen artean, berrogeiak bete gabea, izaeraz zaharragoa bazirudien ere. zkenean, Lucy bere bi lagunekin utzi behar izan zuen -lesbiana bikote batekin; biak ere berrogeietan oso aurrera zihoazenak, eta Oakland-en bizi zirenak.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 10. orr.

37an sartu zen Donostian, baina ez hiria hartu zuten Artaxonako berrogeiekin. etengabe pasatzen baitziren autoak, orduko ehun eta hogeita hamar edo ehun eta berrogeiko abiaduran.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 286. orr.

Eisensteinek [...] sarritan aipatzen ditu hogeita hamar eta berrogeiko hamarraldietako testuetan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 70. orr.

Errukarriak, berrogeiko kintakoak...  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 104. orr.

Horretaz pentsatzen hasi orduko ezinbestean datorkit burura berrogeikoen krisia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 31. orr.

6 berrogeita (orobat berrogei eta g.er., berrogei ta g.er. eta berrogoita g.er.)

Usaimena galdua zuten berrogeita hamasei gaixori A bitamina dosi handitan eman zitzaienean, berrogeita hamar sendatu ziren, erabat edo partzialki.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 140. orr.

Hura hil ondoren, berrogeita hamar anaia baino gehiagok eta kontatu ezin ahala sekularrek beneratu zituzten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 427. orr.

Berrogeita bost errugabe aurkitzen baditut, ez dut suntsituko.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 51. orr.

Eskua aurpegira eramateko, esku eta besoko hogeita hamabi hezurri eragiten dieten berrogeita hemezortzi muskuluren lana behar da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 218. orr.

Berrogeita bi letrako izena oso santua da. Berrogeita zortzi hiri, beraz, guztira, bakoitza bere herri-lurrekin.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 159. orr.

Berrogeita hamar solairuko dorrea, uhartexka ezin txikiago batean zut.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 148. orr.

Berrogeita hamar kale inguru ageri dira liburuan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 12. orr.

Francok egindako berrogeita hamar margolan eta marrazki zeuden sinposium hartan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 159. orr.

Arabieraz idatzitako berrogeita bi orrialdeko dokumentu bat.  Berria - Harian   2005-03-08

Berrogeita bat urte ez dituk huskeria.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 113. orr.

Ehun eta berrogeita hamar egunez iraun zuen uholdeak.      - 0. orr.

Behin hartz bat jaitsi nian mendi gainetik bizkarrean, gutxienez berrehun eta berrogeita hamar kilokoa.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 178. orr.

"Libanoko Oihana" zeritzan aretoa ere egin zuen; berrogeita hamar metro zen luze, hogeita bost zabal eta hamabost gora.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,2

Gauerdian, berrogeita bost versta harago (58,5 kilometro), Novo-Saimsk herrixkara ailegatu ziren.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 177. orr.

Luzera berrogeita hamar oinetik hirurogeira bitartekoa denean, orduan luzeraren laurdena emango zaio zabalean hegalari.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2830. orr.

Ehun eta berrogeita hamazazpi dolar eskudirutan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 156. orr.

Ni ez ninduan jada gaztea, berrogeita hamar beteak nitian.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 195. orr.

Berrogeita bederatzigarren kapitulua.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 42. orr.

Niri berrogeita laugarren solairuko komunak baino ez zegozkidan.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 124. orr.

Ehun eta berrogeita hamarna errubloko gainordainarekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 453. orr.

Berrogeita bia, berrogeita bia... joan berehala Westwoodeko Sanborn hiribideko sei zortzi bi bostera.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 132. orr.

· Asko zekien eta ederra zen, berrogei-eta urteko emakume ibiliaren edertasuna eta gorputz lirain hura datozkizu burura.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 99. orr.

Lehen hitzak entzun aurretik osatu zuen emakume haren soslaia: berrogei eta koska zituen emakumea, ezkongabe edo alargun bakartia.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 107. orr.

7 berrogei bat (137 esaldi, 56 liburu eta 51 artikulu; orobat berrogeiren bat 28 esaldi, 16 liburu eta 4 artikulu)

Berrogei bat lagun izango ziren, behintzat, oihu eta garrasika.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 58. orr.

Berrogeiren bat pertsona geunden guztira, ohi bezalatsu, eta Joseba oso serio jarri da denon aurrean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 427. orr.

Berrogeiren bat neska izango ginen, denak koarto handi batean, xentimorik kobratu gabe egun osoan lanean, jatekoa negargarria eta leihotik kanpora begiratzea debekatua.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 78. orr.

Gau batez, sotoko egitura erori zen: berrogei bat langile baziren azpian.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 275. orr.

Berrogei bat orrialde, ehunen bat kopia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 124. orr.

Eguneko berrogeita hamar bonba bota dituzte gutarrek Hernani gainera, laurogei bat lagun hilez, eta ehun eta berrogei bat etxe porroskatuz.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 274. orr.

Berrogei bat kilometro daude hiriraino.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 41. orr.

Berrogeiren bat pertsona geunden guztira, ohi bezalatsu, eta Joseba oso serio jarri da denon aurrean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 427. orr.

Handik berrogei bat metrora [...] Stein arma-fabrika zaintzeaz arduratzen zen polizia-taldea txanda-aldaketa egitera zihoan.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 4. orr.

Berrogei bat urte izango ditu emakume txikiak, eta aurpegi atsegina du.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 171. orr.

Gizon ederra zen, berrogei bat urtekoa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 301. orr.

Duela berrogei bat urte ezagutu genuen Doueil jauna, Paueko prefeta ohia.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 43. orr.

Ez dezagun ahantz han nonbait, Kolunbian, emazte bat bahitua dela, Betancourt anderea, mila eta berrogei bat egun etxetik kanpo dela, abantxu hiru urte.  Herria   2004-12-30

Gerrikoa kendu eta hogeita hamar edo berrogei bat aldiz astindu nuen.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 30. orr.

Bi hilabeteren buruan, banituen eginak berrogeiren bat analisi.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 164. orr.

Ekimenaren alde agertu diren ehun eta berrogei bat eragiletatik hiruk plazan bertan utzi zuten euren mezua, horretarako propio eginiko euskarrian.  Berria - Harian   2005-10-16

· Ematen du baten batek berrogeita hamar bat poto Koka-kola hustu balitu bezala gasolina-tankera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 220. orr.

Berrogeita hamar bat urteko andre batek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 67. orr.

Nire kalkuluen arabera, eskolako berrogeita hamarren bat arau hautsiko genituzke.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 136. orr.

5 berrogei-berrogeita hamar

Mahmut Khanek gogoan zuen bere aitak berrogei-berrogeita hamar txirula-jotzaile biltzen zituela bere oihal-etxolan, batera jo zezaten. -Esan dizut, berrogei-berrogeita hamar egunean.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 31. orr.

Handik pixka batera don Juan azaldu zen, Hurtadoren aitaren lehengusua, berrogei-berrogeita hamar urte inguruko gizona.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 150. orr.

· Lantokian, berrogei-berrogeita hamar bat lagun ezagutu ditut Togas baino doilorragoak berez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 179. orr.

Raduanen emazteak berrogei-berrogeita hamar bat urte zituen, hau da  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 122. orr.

6 hogeita hamar-berrogei

Bide bazterrera atera eta zuzen-zuzen jo zuen lasterka bizian hogeita hamar-berrogei oineko zokogune baterantz  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 368. orr.

6 hogeita hamar edo berrogei

Enplegu zirtzil bat eman zioten, urtean hogeita hamar edo berrogei errublo lansari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 333. orr.

Berehala, hogeita hamar edo berrogei gutun irten ziren ziztuan balak bezala tximiniatik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 41. orr.

Hogeita hamar edo berrogei egunen buruan sukarra joan egin zen, eta argaldurik utzi zuen umea, hezur hutsetan. zer gertatuko litzateke zuen ustez baldin eta, hemendik hogeita hamar edo berrogei urtera, ume horiei bere haurtzaroaz galdetuz gero? Hogeita hamar edo berrogei segundo baino ez ziren; hala ere nahikoa nik nahi nuenerako.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 67. orr.

Hogei, hogeita hamar edo berrogei urte pasatuko lirateke hark gaitza garatu aurretik.  Berria - Gaiak   2004-11-02

Hogeita hamar edo berrogei bat minutu luzez egon ginen hizketan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 159. orr.

Hogeita hamar edo berrogei bat oin altu zen, eta alboetako hormen modu berean zegoen eraikia.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 106. orr.

7 berrogei mila zenbtz

Berrogei mila pertsona bakarrik bizi ziren Gasteizen garai hartan.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 128. orr.

Polibioren zati batean ikusten denez, Betis ibaiaren iturburuan zeuden zilar-meategietan berrogei mila gizonek egiten zuten lan. ehun eta berrogei mila gizoneko armada baten buruzagitza hartu behar zuela jansendarren aurka.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 47. orr.

Negozio zentroa zen, bulegoak bakarrik zauzkatela, hutsak gauaz eta berrogei mila langile bilduak ziren haietan egunaz.  Herria   2001-09-20

Davidek gudu-gurdietako zazpi mila gudari hil zituen eta berrogei mila oinezko.  Elizen arteko biblia   1 Kro 19,18

Egunkariaren berrogei mila irakurleak izan ziren berarentzat irakurketa batzorderik zorrotzena.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 9. orr.

-Etxalde horren truke berrogei mila errublo eskatuko balizkit, bertantxe emango nizkioke.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 460. orr.

Urrezko berrogei mila libera zeuden, zilarrezko hiru mila libera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 83. orr.

Beste informazio iturri batzuen arabera, baina, baliteke berrogei mila izatea desplazatuak.  Berria - Mundua   2006-04-27

Laurogei mila lagun galdu ziren hiru egunetan: berrogei mila ezpataz hilak eta gutxienez beste horrenbeste esklabo salduak.  Elizen arteko biblia   2 M 5,14

Frantzian, berrogei milaren bat azti, igarle, ezkutu-ikusle eta karta-botatzaileren artean banatzen da urtero ehunka eta ehunka mila milioi liberako etekina ematen duen negozioa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 23. orr.

6 berrogei milioi zenbtz

Berrogei milioi nekazari ginen, laurogei milioi industrialen kontra!  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 78. orr.

Gastu hori gehitu beharko baitzaie jada urtero gastatzen dituen berrogei milioi euroei.  Herria   2005-06-23

Kutsatuak, berriz, berrogei milioi dira.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 265. orr.

Ba zin dagit berrogei milioi kostatu zitzaigula, berrogei.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 50. orr.

-Berrogei milioi... ez legoke batere txarto.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 45. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurkako berrogei bat (3); azken berrogei (15); azken berrogei urteotako (4); azken berrogei urteotan (5); azpian zilarrezko berrogei (4); basamortuan berrogei (6); basamortuan berrogei urtez (3); bat eta berrogei (3); bere berrogei (4); berrehun eta berrogei (6)

berrogei aldiz (7); berrogei bat (135); berrogei bat eraso (3); berrogei bat lagun (11); berrogei bat metro (3); berrogei bat metrora (7); berrogei bat minutu (4); berrogei bat urte (26); berrogei bat urteko (7); berrogei bat urtekoa (5); berrogei bat zauritu (4)

berrogei berrogeita hamar (5); berrogei dolar (5

berrogei edo berrogeita (12); berrogei egun (41); berrogei egun eman (5); berrogei egun igaro (3); berrogei egunak (5); berrogei eguneko (13); berrogei eguneko epea (4); berrogei egunen (6); berrogei egunen buruan (6); berrogei egunetan (5); berrogei egunez (34); berrogei egunez euria (7); berrogei errublo (3); berrogei eta (20); berrogei eta hamar (4); berrogei gau (19); berrogei gau egin (8); berrogei gauez (8); berrogei gauez euria (3); berrogei gizon (3); berrogei gradu (7); berrogei hilabete (4)

berrogei inguru (5); berrogei kilo (10); berrogei kilo irin (3); berrogei kilo irineko (4); berrogei kilometro (4); berrogei koadro (3); berrogei lagun (3); berrogei lagunetik (3); berrogei lapurrak (3); berrogei metro (6); berrogei metrora (5); berrogei mila (30); berrogei mila gudari (3); berrogei mila libera (4); berrogei milioi (7); berrogei minutu (22); berrogei minutu eskasetan (3); berrogei minutuko (5); berrogei minutuz (3)

berrogei oin (6); berrogei orrialdeko (3); berrogei pertsona (5); berrogei pertsona hil (3); berrogei sos (4); berrogei sos erdi (3); berrogei ta (7); berrogei ta hamar (4); berrogei tonelada (3); berrogei tonelada zilar (3)

berrogei urte (218); berrogei urte baino (10); berrogei urte bete (10); berrogei urte beteko (3); berrogei urte ditu (3); berrogei urte eman (5); berrogei urte eta (4); berrogei urte ez (3); berrogei urte geroago (13); berrogei urte hauetan (4); berrogei urte igaro (4); berrogei urte inguru (5); berrogei urte inguruko (12); berrogei urte izan (3); berrogei urte joan (3); berrogei urte lehenago (11); berrogei urte pasatu (3); berrogei urte zituela (5); berrogei urte zituen (3); berrogei urteak (11); berrogei urtean (9); berrogei urteen (3); berrogei urteetan (4); berrogei urteetatik (3); berrogei urteko (41); berrogei urtekoa (3); berrogei urteotako (4); berrogei urteotan (6); berrogei urtera (9); berrogei urterekin (3); berrogei urteren (15); berrogei urteren buruan (7); berrogei urtetan (3); berrogei urtetik (9); berrogei urtez (65); berrogei urtez basamortuan (3); berrogei urtez bizi (3); berrogei urtez ez (3); berrogei urtez izan (10)

berrogei zentabo (3)

beste berrogei (14); beste berrogei bat (5); duela berrogei bat (8); duela berrogei urte (9); duela berrogei urteko (3); egun eta berrogei (20); ehun eta berrogei (17); eta berrogei (130); ez berrogei (3); ez da berrogei (3); handik berrogei (7); handik berrogei urtera (3); hirurehun eta berrogei (4); hogei edo berrogei (4); ia berrogei (27); ia berrogei urte (15); ia berrogei urteko (4); izan zen berrogei (4); orain berrogei bat (5); orain berrogei urte (4); orain dela berrogei (13); oren eta berrogei (3); zilarrezko berrogei oin (4)

hamar oinetik berrogeira (3)

berrogeiren bat (28); berrogeiren bat lagun (3); berrogeiren bat urte (4)

aitaren berrogeita hamargarren (3); azken berrogeita (19); azken berrogeita bat (5); azken berrogeita hamar (13); azkeneko berrogeita (3); bakoitza berrogeita (3); bakoitza berrogeita hamar (3); bakoitzeko berrogeita (3); batean berrogeita hamar (3); baziren berrogeita (3); bederatziehun eta berrogeita (9); bere berrogeita (5); bere berrogeita hamar (4); berrehun eta berrogeita (38); berrogei berrogeita hamar (5); berrogei edo berrogeita (12)

berrogeita bat (53); berrogeita bat segundoz (3); berrogeita bat urte (20); berrogeita batgarren (7); berrogeita bederatzi (9); berrogeita bederatzi dolar (3); berrogeita bederatzigarren (5); berrogeita bi (56); berrogeita bi letrako (3); berrogeita bi mila (7); berrogeita bi urte (5); berrogeita bi urteko (3); berrogeita bigarren (7); berrogeita bosgarren (7); berrogeita bost (80); berrogeita bost bat (5); berrogeita bost minutu (5); berrogeita bost urte (19); berrogeita bost ziren (3)

berrogeita gehiago (3); berrogeita hamabi (28); berrogeita hamabi urte (7); berrogeita hamabigarren (5); berrogeita hamabost (17); berrogeita hamabost urte (5); berrogeita hamabost urtez (3); berrogeita hamahiru (14); berrogeita hamahirugarren (6); berrogeita hamaika (15); berrogeita hamaika urte (6); berrogeita hamaikagarren (4); berrogeita hamalau (22); berrogeita hamalau mila (6); berrogeita hamalau sos (10)

berrogeita hamar (902); berrogeita hamar aldiz (3); berrogeita hamar bakarrik (3); berrogeita hamar bat (90); berrogeita hamar begi (3); berrogeita hamar dolar (13); berrogeita hamar dolarreko (4); berrogeita hamar dukat (4); berrogeita hamar edo (5); berrogeita hamar egun (4); berrogeita hamar eguneko (3); berrogeita hamar errublo (5); berrogeita hamar errugabe (5); berrogeita hamar eta (12); berrogeita hamar gizon (9); berrogeita hamar gizonak (6); berrogeita hamar gizonekin (5); berrogeita hamar hirurogei (4); berrogeita hamar katigailu (4); berrogeita hamar kilo (4); berrogeita hamar kiloko (3); berrogeita hamar kilometro (7); berrogeita hamar kilometroko (15); berrogeita hamar kilometrora (4); berrogeita hamar kopek (3); berrogeita hamar lagun (11); berrogeita hamar libera (14); berrogeita hamar liberako (3); berrogeita hamar lokarri (4); berrogeita hamar metro (38); berrogeita hamar metroko (6); berrogeita hamar metrokoa (3); berrogeita hamar metrora (6); berrogeita hamar mila (48); berrogeita hamar milioi (10); berrogeita hamar oineko (3); berrogeita hamar ondoko (3); berrogeita hamar pausora (4); berrogeita hamar pertsona (6); berrogeita hamar puntu (20); berrogeita hamar puntuz (3); berrogeita hamar txanpon (4); berrogeita hamar urte (114); berrogeita hamar urteak (4); berrogeita hamar urtean (6); berrogeita hamar urteetan (8); berrogeita hamar urteko (17); berrogeita hamar urtekoa (4); berrogeita hamar urteotan (3); berrogeita hamar urtera (6); berrogeita hamar urterekin (5); berrogeita hamar urteren (7); berrogeita hamar urtetik (12); berrogeita hamar urtetsuko (3); berrogeita hamar urtez (15); berrogeita hamar versta (4); berrogeita hamar xentimo (3); berrogeita hamar zentabo (3); berrogeita hamar zentaboko (3); berrogeita hamar ziren (3)

berrogeita hamargarren (20); berrogeita hamargarren urtea (3); berrogeita hamargarren urteurrena (3); berrogeita hamarna (8); berrogeita hamarnako (3); berrogeita hamarrak (9); berrogeita hamarrean (5); berrogeita hamarreko (32); berrogeita hamarreko hamarkadan (3); berrogeita hamarreko hamarraldian (3); berrogeita hamarreko urteetan (5); berrogeita hamarren (45); berrogeita hamarren bat (45); berrogeita hamarrera (12); berrogeita hamarrera artekoak (4); berrogeita hamarrera iristeko (3); berrogeita hamarretan (5); berrogeita hamarretik (10); berrogeita hamarretik gora (8); berrogeita hamasei (16); berrogeita hamasei urte (4); berrogeita hamazazpi (11); berrogeita hemeretzi (7); berrogeita hemeretzi urte (3); berrogeita hemezortzi (8); berrogeita hiru (21); berrogeita hiru egun (3); berrogeita hiru urte (4); berrogeita hirugarren (6); berrogeita lau (24); berrogeita lau mila (8); berrogeita lau urte (5); berrogeita laugarren (17); berrogeita laugarren solairuko (8); berrogeita sei (17); berrogeita seiak (3); berrogeita seigarren (4); berrogeita zazpi (27); berrogeita zazpi urte (7); berrogeita zazpigarren (5); berrogeita zazpigarren urtean (3); berrogeita zenbait (7); berrogeita zenbait urte (3); berrogeita zortzi (29); berrogeita zortzi ordu (5); berrogeita zortzigarren (8); berrogeita zortzigarren urteko (3)

beste berrogeita (16); beste berrogeita hamar (12); duela berrogeita (25); duela berrogeita bat (3); duela berrogeita hamar (18)

ehun eta berrogeita (120); ehuneko berrogeita (8); ehuneko berrogeita hamarreko (3); erregealdiko berrogeita (3); esan zuen berrogeita (3)

eta berrogeita (309); eta berrogeita batgarren (3); eta berrogeita bederatzigarren (3); eta berrogeita bi (12); eta berrogeita bost (11); eta berrogeita hamabi (6); eta berrogeita hamabost (6); eta berrogeita hamahiru (5); eta berrogeita hamalau (4); eta berrogeita hamar (180); eta berrogeita hamargarren (3); eta berrogeita hamarren (9); eta berrogeita hamazazpi (3); eta berrogeita hiru (4); eta berrogeita lau (6); eta berrogeita sei (3); eta berrogeita zazpi (5); eta berrogeita zortzi (3); eta berrogeita zortzigarren (4)

etxetik berrogeita hamar (3); gero berrogeita hamar (3); gutxienez berrogeita hamar (6); handik berrogeita (6); handik berrogeita hamar (3); hemendik berrogeita (3); hemendik berrogeita hamar (3); hirurehun eta berrogeita (12)

ia berrogeita (10); ia berrogeita hamar (7); kanbioa berrogeita (5); laurehun eta berrogeita (8); metro eta berrogeita (3)

orain dela berrogeita (8); oraindik berrogeita (4); oraindik berrogeita hamar (3); seiak eta berrogeita (3); seiehun eta berrogeita (5)

urrezko berrogeita (5); urrezko berrogeita hamar (5); urtean berrogeita (3); urtetik berrogeita (6); urtetik berrogeita hamarrera (4); zeure berrogeita hamar (3); zilarrezko berrogeita hamar (4)

berrogeitamar bat (3)

berrogeitik gora (12)


berrogeialdi 1 iz berrogei eguneko bitartea; eskuarki eritasun kutsakorren bat bide duten pertsonei ezartzen zaien bakarraldia, lehen berrogeiren bat egunekoa zena.

Botikak erabiltzeaz gain, beste hainbat neurri ere hartu beharko direla gogorarazi zuten atzo, [...]: berrogeialdiak, garbitasun neurri zorrotzak, gaixoak isolatzeko planak, batetik bestera mugitzeko mugak eta debekuak.  Berria - Gaiak   2006-01-13

Berrogeialdiak ondo funtzionatu duela nabarmendu du Londresek, baina neurria aski ez dela dio.  Berria - Harian   2005-10-25

Kaian ainguratzen ari zen bapore handikote baten kiratsa zetorren haizebetik; berrogeialdia adierazten zuen bandera horia ikus zitekeen [...] bapore haren masta nagusian.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 81. orr.

Nigeriako agintariek etxaldea desinfektatzeko agindu dute, berrogeialdia ezarri dute eskualdean eta herrialdean abereen mugimenduak kontrolatzeko neurriak hartu dituzte.  Berria - Gaiak   2006-02-09

Pneumonia atipikoa zabal ez dadin, gutxienez 470 lagun berrogeialdian jarri ditu Txinak.  Berria - Gaiak   2004-04-27

Berrogeialdian zeukaten papagaia, eta H5 birusa atzeman diotela jakinarazi dute agintariek.  Berria - Harian   2005-10-22

Jakina, berrogeialdian eduki dezakek bi hilabetez eta gero berrikuskatu: baina zer esango diek mundu guztiko gordailuei, jenerorik iristen ez zaiela ikusten dutenean?  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 273. orr.

Berrogeialdian egon beharra zeukaten, orobat, Frantziara iritsi orduko.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 76. orr.

-Bandera horia daukan hori berrogeialdian dagoen ontzia da.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 106. orr.

Liburu gainean makurtuta egoteko berrogeialdia bertan behera utzi orduko begiztatu nuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 215. orr.

2 irud/hed

Eska lezake barkamenik espainiar gobernuak frankismoaren berrogeialdiarengatik?  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 108. orr.

Berrogeialdian jarri behar dira PSOEren asmo guztiak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-26

3 (hitz elkartuetan)

Balizko izurriari aurre egiteko birusaren kontrako botikak eta berrogeialdi sistema egokiak beharko direla gogorarazi dute.  Berria - Gaiak   2006-05-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berrogeialdia ezarri (5); berrogeialdian jarri (16); berrogeialdian jarri ditu (4); berrogeialdian jarri dituzte (4); berrogeialdian jarri zituzten (4); gobernuak berrogeialdian jarri (3)


berrogeigarren (orobat berrogoigarren eta berrogeigerren g.er.) ord zerrenda batean aurretik hogeita hemeretzi dituena (40.).

Berrogeigarren Kaleko Old English Tea Room-era, mesedez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 397. orr.

Berrogeigarren kapitulua.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 102. orr.

Apaizaren desditxarako, ordea, euri gozoa egin zuen izurriaren berrogeigarren egunean, baita hurrengo egunetan ere.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 420. orr.

Berrogeigarren egunera hurbiltzen eta...  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 173. orr.

Daviden erregealdiko berrogeigarren urtean.  Elizen arteko biblia   1 Kro 26,31

Berrogeigarren urteko hamaikagarren hilaren lehen egunean mintzatu zitzaien Moises israeldar guztiei.  Elizen arteko biblia   Dt 1,3

Parisen eta Berlinen, handizki ospatua izan da Frantziak eta Alemaniak elgarren artean finkatu zuten hitzarmen bereziaren berrogoigarren urteburua.  Herria   2003-01-28

Euskal Hizkuntza eta Kultura Katedraren berrogeigarren urteurrena ospatuko da gaur goizean, Nafarroako Unibertsitatean.  Berria - Kultura   2004-11-12

Merkatari haiek, gutxi gorabehera, ipar latitudeko berrogeigarren graduan egiten zuten beren bidaia, Txinako sartaldean dauden herrialdeetan zehar.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 54. orr.

Garai bertsuan (berrogeigarreneko hamarraldiaren hasieran) tesi honen aldeko azaldu zen Eisenstein bera ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 132. orr.


berrogeina banatz bakoitzari berrogei, bakoitzak berrogei.

Berrogeina duro jartzeko.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 18. orr.


berrogeita ik berrogei 6.

berrogeitaka adlag berrogeitik berrogeita hamarrera.

Adinak ere ez zion askorik lagunduko, berrogeitaka urte bazituen-eta ni jaio nintzenean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 57. orr.

Berrogeitaka urte ditin merkatuan, hiriko etxe guztiendako xerrak pikatzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 298. orr.

Ondoan zuen berrogeitaka urteko emakume makillatu bati galdetu zion.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 66. orr.

Atartean itxoiten egon nintzen denboran, sartu-irtenean ibili ziren bospasei gizon: berrogeitaka urtekoak, bizardunak, gorbatadunak eta tweed-ezko jakaz jantziak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 83. orr.

Itxura xelebrea genuela gogoratu zitzaidan: hiru gizon larri, berrogeitaka denak, mukizuak bezala karrika erdian botila-dantzan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 20. orr.

Jauregi zuri-gorriaz haratago, iparralderantz joaki, itsas labarrean dorre borobil lerden bat zegoen gailen (berrogeitaka metro gora, gerora jakingo nuenez).  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 317. orr.

Hala, bada, Hazelek pisutxo bat hartu zuen errentan Forties edo berrogeitakako kale batean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 163. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berrogeitaka urte (6); berrogeitaka urteko (7)


berrogeitakadun izond berrogeitaka urte dituena.

Hogeita bi urteko neskaz mozorroturiko berrogeitakaduna.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 315. orr.


berrogeitakagarren ord zerrenda batean aurretik berrogeitaka dituena.

Bankariak purrustadaka kokatzen ziren euren limusinen atzeko jarlekuetan eta Berrogeitakagarren Kalearen ingurura azkar hurbiltzen ziren  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 415. orr.


berrogeizaro iz berrogeialdia.

Euskaratzailea, Adam Zawiszewski, gaztexeagoa da, baina bera ere ez dago oso urrun berrogeizarotik, hau da, uste zabaldu eta komunaren arabera, bizitakoaz eta bizitzeko dagoenaz gogoeta egiteko sasoitik.  Berria - Kultura   2004-12-11


berrogoi ik berrogei.

berroi ik berrogei.

berronartu, berronar, berronartzen du ad berriro onartu.

Eskerrak gero, konbenioarekin, berronartuak izan zineten...  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 168. orr.


berronespen iz berriro onestea.

Lege penal eta kriminalak ez dira lege mota bereiziak, baizik eta lege guztien berronespenak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 54. orr.

Juriskontsultoen erantzun edo erabakiak, pragmatika-berronespenak, erreskriptuak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 44. orr.


berrordenatu, berrordena, berrordenatzen du ad berriro ordenatu.

Ideia bat izan zuen: ordenagailuari datuak berrordenatzeko eskatzen bazion, zitekeena zen ezabatutako datuak zapaltzea eta betiko galtzea.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 53. orr.


berrorekatu, berroreka, berrorekatzen du ad berriro orekatu.

Kamioien zirkulazioa, dauden egituren arabera, itsasoaren eta trenbidearen artean berrorekatu behar da.  Berria - Euskal Herria   2004-03-03

Paueko Merkataritza Auzitegiak sei hilabeteko epea eman dio enpresako zuzendaritzari finantza egoera berrorekatzeko.  Berria - Harian   2005-03-25

Sindikatuen indarren ordezkaritza berrorekatzeko.  Berria - Ekonomia   2004-05-13

Korsikaren eta kontinentearen artean lotura egiten duen konpainia batek batean eta bestean bizi direnen lanpostuak berrorekatzea ez dut salagarritzat jotzen.  Berria - Mundua   2004-09-23


berrorekatze iz berriro orekatzea.

Beraz, berrorekatze bat gertatu da.  Berria - Euskal Herria   2004-11-23

Onura ekonomiko gehiago lortu ahal izateko berrorekatzen baten beharra dago eta hori da lortu nahi dena.  Berria - Mundua   2004-09-23

Lanpostuen eta ekonomiaren berrorekatzea aipatzen du, ez besterik.  Berria - Mundua   2004-09-23


berrorientazio iz berriro orientatzea.

Itsutasuna, hasieran gabezia eta galera latza izan badaiteke ere, leun daiteke denbora joan ahala; izan ere, egokitzapen nahiz berrorientazio sakona gertatzen da, eta, horri esker, ikusmenaz kanpoko beste bide batzuez berregin eta berregokitzen du itsuak mundua.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 148. orr.


berroroimen iz berroroitzeko ahalmena.

Etxe bat erretzen bada akabo dun, baina lekuak -lekuaren irudiak- segitu egiten din, ez soilik nire berroroimenean, baina hor kanpoan, munduan.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 63. orr.

Lehen uste ninan nire berroroimena zela.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 63. orr.


berroroitu, berroroi, berroroitzen da/du ad berriro oroitu.

Berroroitzen haiz nitaz?  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 292. orr.

Hala berroroitzen naun.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 274. orr.

Eskerrak ez daukadan ezertxo ere berroroitu edo esan beharrik, hik badakin eta.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 261. orr.

Erreminizentziaz oroitzen da hemen Platon: antzinago eta antzina pentsatuaz berroroitzen gara; beraz, gizakia nonbait zegoen antzina.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 46. orr.


berroroitzapen iz berriro oroitzea.

Beste norbaitena den berroroitzapen batekin topo egin dunala esan nahi din.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 63. orr.


berrosaketa iz berriro osatzea.

Sarri askotan erabili da formula hau analogiaren fenomenoa bera ulertarazteko; guk, aldiz, analisian bertan eta hizkuntzak emandako elementuen berrosaketan bilatu dugu analogiaren izateko arrazoia.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 208. orr.

Kargugabetzea kolpe latza da Gerhard Schroederrentzat, Gersterren esku utzi baitzuen Enplegu Agentziaren berrosaketa.  Berria - Ekonomia   2004-01-25


berrosatu, berrosa, berrosatzen da/du ad berriro osatu.

Mugatseko morroi ttikia Afrika berrosatzen saiatzen da.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 141. orr.

Balkoian barreiaturik, DKW motozikleta baten zatiak zeuden, Emiliok desmuntaturik erosi baitzuen, eta egunen batean aurki, zioen, berrosatzeko asmoa baitzuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 246. orr.

Errealitatetik hautematen duena deskonposatu eta gero bestela berrosatu: hara nola eraikitzen duen margolariak, poetak zein zientzialariak bere unibertso-ikuspegia.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 188. orr.

Euskal batailoiek, batzuk berrosatuta eta besteak deseginda, Santander alderako ihesa antolatu zuten.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 31. orr.

Konfiantza sortzeko, finantza publikoak berrosatu.  Berria - Ekonomia   2004-05-05

Bere bizitza proiektua berrosatzen lagundu emakumeari.  Berria - Harian   2005-11-24

Egunero erasotzen eta erasaten diguten kolektibotasuna egunero berrosatu behar dugu.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 92. orr.

Gertakarien katea egoki berrosatuz zihoan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 211. orr.

Konfiantza hori berrosatzeko urrats zehatzak beharko direla dio Arnaldo Otegik.  Berria - Euskal Herria   2006-04-13

Zer neurritan den jasanezina ebakitzea, aztertzea, konbinatzea eta berrosatzea testu horiek guztiak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 238. orr.

Iturriaga hari laukoteak interpretatuko ditu musikologoek aztertu eta berrosaturiko obrak.  Berria - Kultura   2006-05-07

Analisitik ateratako elementuak emango lizkieke ikasleei, eta horiek hitz osoa berrosatu behar lukete.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 208. orr.


berrosatze iz berriro osatzea.

Etorkizuna igartzea zaila izanik, ez da errazago gertatzen, batzuetan, iragana berrosatzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 31. orr.

Igelarekin egindako saioetan, egiaztatu da posible zela berrosatze horren bitartez, kasu batzuetan, zapaburuak eta are igel helduak sortzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 30. orr.

CAR 1999an eratu zen, Patriottu elkartearen berrosatze batetik.  Berria - Mundua   2004-02-26

Udalbiltza berrosatzearen aldeko taldeak webgunea sortu du.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05

Ezkerrak «berrosatze politikoa» behar izanen duela dio PCF alderdiak.  Berria - Harian   2005-05-31


berrukitu, berruki, berrukitzen du ad berriro ukitu.

Legazpiko idazlearen iritziz, «oso pozgarria» da lanen bat itzuli ahal izatea, eta, hainbat ideia «berrukitu eta berridatzi» baditu ere.  Berria - Kultura   2004-06-12

Pentsamendua oso gutxi berrukituz [...] ETAtik, Euskadiko Ezkerratik, PSOEtik, PPraino xuxen-xuxen paseatu ahal izan du, beti triunfalki.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 16. orr.

Sieyès eta Renanen argazkiak arduratsu berrukitu eta polikitu diren bezainbat, Herder eta Goetherenak itsuski manipulatzen eta faltsiatzen dira horretarako.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 137. orr.


bersailkatze iz berriro sailkatzea.

Bersailkatze proposamen bat egin zaio bakoitzari; batzuei Arrasaten, eta besteei, Frantzian, Brandtek dituen enpresetan.  Berria - Ekonomia   2006-03-02


bersendotu, bersendo, bersendotzen du ad berriro sendotu.

Hurrengo 5 urteetan lurraldeko ekonomia bersendotzeko ahaleginetan jardungo dugu.  Berria - Mundua   2004-05-25


berset ik bertset.

bersilabatze iz berriro silabatzea.

Gorago aipatu bezala, silabatzearen kokalekua oso azaleko liteke ahoskeraren eratorpenean, ondoren aipatuko ditudan bersilabatze kasuek erakusten dutenez.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 135. orr.

Beste horrenbeste, beraz, /u./ -> /b./ bersilabatze bilakabideaz: zenbaitentzat, gaba horrela egon daiteke lexikaldua.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 135. orr.


bersortu, bersor, bersotzen du ad berriro sortu.

Materia eternala ez balitz, honezkero gauza guztiak erabat ezereztuak ziratekeen eta dakusgun dena ezerezetik bersortua zatekeen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 61. orr.

Zeren bere baitatik beste izaki batzuk elikatzen eta handitzen dituenak txikitu eta, gaia berreskuratzean, bersortu egin behar baitu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 327. orr.

Saruguet uxerra eta hargin beltzak auzitaratu zituen, gordeka beren kongregazioa bersortu zutela akusapean.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 65. orr.


bersortze iz berriro sortzea.

Ados al zaude Petrolio-Hobi Fiskal Boliviarrak bersortzearekin, kapitalizatutako petrolio enpresen akzioen jabego estatala berreskuratzeko?  Berria - Mundua   2004-05-28

Eta azken proposamen horren barnean jasotzen zen Udalbiltza bersortzearen beharra.  Berria - Euskal Herria   2004-06-20


bersta ik versta.

bersulari ik bertsolari.

bersularitza ik bertsolaritza.

bersustatze iz berriro sustatzea.

Bestalde, gogora ekarri zuten Udalbiltza izan zela Euskal Herriko lehen erakunde nazionala, eta hura bersustatzearen garrantzia azpimarratu zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-06-20


bertagi adlag gertuegi.

Lehengo irudi atseginen ordez, gizon baten aurpegi bizartsua ikusten nuen, baina bertagi, osorik ikusteko modurik gabe, bere sudurrarekin nirea ukitu nahian ari balitz bezala.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 167. orr.


bertago adlag gertuago, hurbilago.

Esnategi kalean barrena zetozen Gazteluko soldaduak, gero eta bertago; eta Putzu kalea jadanik gurutzatzen hasten.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 15. orr.

Eta bertago genituen muino apalagoak berak ere, elurpean ikusi genituen luzaz.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 205. orr.

Sutondotik bertago jarri ninduen, hoztu ez nendin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 191. orr.

Leundu gabeko hiperboleak, pitokeriatik bertago dauden adierazpenak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 255. orr.

Nik badakit harkaitzak direla, harriak, bolkanikoak seguru aski: bertagotik aztertu eta egiaztatu beharko litzateke puntu hau, nolanahi ere.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 33. orr.

Bertagotik aztertzen hasi eta atzamar artean desegin zitzaidanean, izaki biziduna zela ohartu nintzen, zizarea zela, edo harra, edo horrelako zerbait.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 233. orr.

Kez oratutako uztai ibiltari zabal batek inguratu zuen Lakar, gero eta bertagotik, eta korapilo eskerga beldurgarria pixkanaka hesten zelarik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 248. orr.

Gaurkoan bertagora natorkizu.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 147. orr.

Ametsa behar zuena arimatik egotzirik, bertagotik aztertu nuen eraikinaren benetako itxura.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 34. orr.

Bertagotik nik itsasoa dastatu nahi, ordea.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 36. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

gero eta bertago (5)


bertako izlag 1 adierazi den tokikoa.

Esan zioten han ondoko komentu batera eramango zutela, bertako mojek zainduko zutela ederki.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 114. orr.

Berrogei bat urtetan, Espainiak mundu berriaren konkista burutu zuen, eta hura kolonizatzen ere hasi zen, Txiletik Kaliforniaraino, Argentinatik Floridaraino [...] bidean azteken eta inken zibilizazioak deuseztatuz, eta bertako biztanleria suntsituz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 27. orr.

Beste batzuk hemengo bizimodura moldatu dira: bertako norbaitekin ezkondu dira eta iluntzean etxean geratzen dira.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 57. orr.

Galegoa dun, Granadara ezkondua, bertako emakume batekin.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 183. orr.

Bertako enpresari batek ordaindu ditu eta herriko gazteek lagundu diote parrokoari han jartzen.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 64. orr.

Irailaren 30ean, horretara, Donostiako geltokian esan zion agur bertako Udalak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 10. orr.

Autobusaren prezioa 15 euro eta bertako jatetxean bazkaldu nahi dutenentzat bertze 15 eurotan finkatua da.  Herria   2004-07-01

Oso herri euskalduna da Elgeta, eta bertako eskolara joaten hasi berria zen lobarekin omen ziharduen hizketan.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 134. orr.

Frantzisko dohatsuak, edozein hiri edo lurraldetara iristean, bertako gotzain edo apaizengana jotzeko ohitura zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 228. orr.

Aberastasunak funtsak edo mugikariak izaten dira; herrialde bakoitzeko lurrak bertako biztanleenak izan ohi dira.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 23. orr.

Leku bakoitzean bertako legeari jarraitzea da nire iritzia.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 193. orr.

Arantzazuko Frantziskotar Probintziak eraginda bertako Itzultzaile-taldeak landu du "Frantziskotar Iturrien" euskarazko edizioa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 7. orr.

Landak eta meatzeak ustiatzeko bertako eskulana bazegoenez, landako biztanleek ia erabat indiar izaten jarraitu zuten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 42. orr.

Arrotzen bizileku bihurtu zen [...] bertako seme-alabek alde egin baitzuten.  Elizen arteko biblia   1 M 1,38

Guk ibiltzeko dira bertako galeria hexagonal infinituetako korridoreak, gure eskuetan dago nahi dugun norabidea hartzea.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 30. orr.

Han bertako gela batean Errecart San Martin parropiako erretorak eman du meza.  Herria   2003-10-02

Ondotxo ikasi dute hori Japonian, esaterako, non bertako krisi larritik ateratzeko interes tasek izugarri egin duten behera.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 34. orr.

Moisesek olioa isuriz sagaratu zuen egoitza bertako tresna guztiekin; berdin egin zuen aldare eta bertako tresna guztiekin ere.  Elizen arteko biblia   Zen 7,1

Sekulakoa zen, bada, bertako zalaparta.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 53. orr.

Testu luzeak eta laburrak bereizi dituzte, umeenak eta nagusienak, iraganekoak eta oraingoak, bertakoak eta kanpokoak, ideologikoki zuzenak direnak eta ez direnak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 38. orr.

2 (ezkerreko hitzak –ko atzizkia hartzen duela)

Ospitaleko bertako tabernara jotzen zuten aurrenekoetan.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 109. orr.

Hilzorian dagoen gizarteko bertako barne-proletalgoak edo kanpo-proletalgoak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 22. orr.

Ekialdean bezala, Ameriketako bertako biztanleen artean ere, zuhaitz sakratua zen sahatsa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 159. orr.

Bizkai barru-barrukoa zen, Bilbokoa bertakoa.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 85. orr.

Pariskoa bertakoa zen Louise, familia on bateko alaba.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 124. orr.

Industrializazio horren baliabide nagusiak herrialdekoak bertakoak ziren gainera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 115. orr.

Ez, ez ginen idazle ezagunak, batez ere kontuan izanik euskararik ez dagoela Frantzian, Frantziako bertako antolatzaile haren ustez, ez eta Frantziako bertakoago Ministro andrearen ezagumenen arabera ere.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 102. orr.

3 (ezkerreko hitzak –ko atzizkia hartzen ez duela)

Tolosa bertako Berrano baserriko semea eta errotik abertzalea izan arren.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 31. orr.

Beste gertakari batek erraztu du alderdi horretan euskara giputzaren gorakada: Nafarroa bertako eredurik ez izateak.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 57. orr.

Bost mila inguru Trieste bertakoak ziren.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 43. orr.

Kanpoko gauza, gehienetan, eta Euskal Herri bertakoak direnetan ere erdalerri bihurtuak edo.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 37. orr.

4 (izen gisa)

Zuek, beraz, bertako nahiz etorkin, gorde nire lege eta erabakiak eta ez egin higuingarrikeria horiek.  Elizen arteko biblia   Lb 18,26

Hara eta hona mugitzen zen, atzerritarren artean, bertakoen artean, jendearekin nahasiz edo bakarka.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 43. orr.

Kanpotarrek bertakoak zapaldu eta suntsitu.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 58. orr.

Okerrenak bertakoak dituk, hemengo jendea.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 133. orr.

Judutar asko bertako egin zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 144. orr.

Baiona Ttipia deitzen diote bertakoek -erantsi zuen argibideen akaberan, harrotasun puntu batez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 151. orr.

Eraikinari ez diote bertakoek, behin batez Puerto Rico, Kolonbia edo Ekuadorren bizi izandakoen seme-alaben seme-alabek, inolako arretarik eskaintzen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 137. orr.

Bere jaiotetxean zegoen, baina ez zuen bertakoa ematen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 130. orr.

Pake-pakean isilik zegon herri guztia; lotan zeuden bertako denak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 118. orr.

Berehala zabaldu zen auzo osoan Frantziskoren berri, atsegin handia baitzuten bertakoek hura ikusten eta handiagoa hari entzuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 672. orr.

Soldadu-patruilak dabiltza nonahi; agerikoa da bertakoen urduritasuna.      - 28. orr.

Hark klimaz, lurraz, bertakoen ohitura eta manerez dioen guztia bat dator gaur egun Afrikako kosta honetan ikusten denarekin.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 46. orr.

Zuria ez zena bertakoa zen lekuetan, Hego Afrikan adibidez, normalean askoz gehiago ziren kopuruz zuri menderatzaileak baino.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 366. orr.

Bertakoekin, ordea, ez italiarrekin.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 110. orr.

Edozein baitzen bertakoa inongoa eta inorena ez zen lurralde hartan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 101. orr.

5 (atzo eta kidekoekin)

Alabaina, ez da atzo bertako kontua, izan.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 18. orr.

Bide horren antzutasun agerikoa ez da gaur bertakoa.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 112. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atzo bertako (11); bertako agintariek (17); bertako alkate (5); bertako arduradunek (12); bertako bi (7); bertako bizilagun (6); bertako bizilagunak (11); bertako bizilagunei (5); bertako bizilagunek (7); bertako bizilagunen (11); bertako biztanle (8); bertako biztanleak (14); bertako biztanleek (14); bertako biztanleen (18); bertako burua (6)

bertako egoera (9); bertako ekonomia (5); bertako eragile (6); bertako erakundeek (6); bertako erregeari (5); bertako etxe (8); bertako euskal (9); bertako euskalkia (9); bertako gauza (5); bertako giro (5); bertako gobernuak (5); bertako guztia (5); bertako guztiak (12); bertako hainbat (11); bertako hedabideak (14); bertako herri (5); bertako herritar (8); bertako herritarrak (11); bertako herritarrek (14); bertako herritarren (12); bertako hezkuntza (5); bertako hizkera (7); bertako hizkerak (5); bertako hizkuntza (13); bertako hizkuntzan (6)

bertako ikasle (6); bertako indar (5); bertako industria (6); bertako informazioa (5); bertako jabe (5); bertako jende (11); bertako jendea (18); bertako jendeak (14); bertako jendearen (9); bertako jendeari (5); bertako jendeek (5); bertako kide (21); bertako kultura (11); bertako langile (10); bertako langilea (5); bertako langileak (18); bertako langileek (13); bertako langileen (9); bertako lau (5); bertako literatura (5); bertako nahiz (6); bertako nekazari (5)

bertako osasun (5); bertako presidente (8); bertako produktuak (6); bertako seme (6); bertako talde (8)

bertako udalak (7); bertako ur (5); bertako ura (8); bertako zein (7); bertako zenbait (8); bertako zuzendari (6); bertako zuzendaria (5)

han bertako (9); herriko bertako (6); horrek bertako (5)

bertakoa da (11); bertakoa zen (5)

bertakoak dira (11); bertakoak direla (7); bertakoak ziren (7)


bertakotasun iz bertakoa izateko nolakotasuna.

Ikusgai denaren bertakotasuna.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 253. orr.

Artzainak, bertakotasunak ematen duen autoritate halako batez: [...].  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 31. orr.

Ikusmenezko munduarekin dugun harremana bertakotasunean ere oinarritu daitekeela dioen joera.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 254. orr.

Garrantzitsua izango da Europako Hizkuntza Gutxituen Agiriak eta bertakotasunaren inguruan izandako epai guztiek Auzitegi Konstituzionalaren azken erabakian ondoriorik izango duten edo ez ikustea.  Berria - Euskal Herria   2004-11-02


bertakotu, bertako(tu), bertakotzen da/du ad bertako bihurtu. ik hangotu.

Jende arrotza bertakotzeko herriei foru eta pribilegio bereziak emanez.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 38. orr.

Onartzen du jatorri errusiarreko herritar asko ez direla bertakotu.  Berria - Mundua   2004-04-21

Erle hori berezkoa ez den tokietan bertakotu egin behar izan dute bainilla lortzeko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 38. orr.

Urteen buruan leku haietan bertakotuko zen jende asko, itzultzeko itxaropena urrutiko utopia bihurturik.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 18. orr.

Esan ohi da herritartasuna dela inor bertakotzeko bidea.  Berria - Euskal Herria   2004-01-17

Hizkera horretara ohitzea lagungarri gertatuko zaie, gainera, Arrasateko bizimoduan txertatzeko eta, pixkanaka, bertakotzeko.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 169. orr.

Jendea bezalaxe, animalia arrotz asko bertakotu da munduan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 322. orr.

Ez baitzen azukrezko konpitterik bertakotu eta herritartu, han nonbait XVII. mende erdira arte edo.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 201. orr.

Esporak izaten dituzte produktuok, eta hazi horiek giro egokia aurkitzen badute, bertakotu egiten dira. Gu, jakina, sartaldekoak gaituk, edo hona iritsi eta bertakotuak, behintzat.  Berria - Gaiak   2006-05-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bertakotu ziren (3)


bertan (18.368 agerraldi, 276 liburu eta 6.767 artikulutan; ETCn 23.769 agerraldi) 1 adlag lehen nolabait aipatu den lekuan bertan; hurbil, gertu; berehala. (ik. beheko konbinatorian bertan adizlagunaren agerraldi maizkoenak)
2 bertan behera adlag bat-batean; berehala. (ik. beheko konbinatorian bertan behera-ren agerraldi maizkoenak)
3 bertan goxo (egin, egon... ; orobat bertangoxo g.er.)

Bertan goxo egin duzu, gustura zaude kaka artean.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 108. orr.

Etsigarria da, beraz, etsitzera, konformatzera, bertan goxo egitera, baietz esatera edo ixiltzera garamatzan zera bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 49. orr.

Ez da etsi behar materia ulertezinaren aurrean, ez da bertan-goxo egin behar.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 108. orr.

Negozioek aurrera egin behar dute, eta estatu bat galdua da bertan goxo egiten badu.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 94. orr.

Pertsonaia horiek kantu eta abarretan duten presentziak nire lanaren abiapuntua izan beharko luke, ez jomuga, ez bertan goxo egiteko aitzakia.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 11. orr.

Bertan goxo eta lasai bizi ziren beraien doilorkeriaren oskol barruan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 339. orr.

Antizikloi bat bertan-goxo geratua zen egun batzuetarako.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 229. orr.

Eta hantxe zegoan bera, bertan goxo, irribarre nazkagarri bat ezpainetan.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 57. orr.

· Latina hona etorri zeneko hemen baitzegoen euskara lehenagotik, bertan goxo-goxo.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 190. orr.

4 bertan gozo

Bertan gozo egoten nintzen, Gorrotxa eta bere tankerakoekin bake ederrean.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 308. orr.

Hura izan zen lehenbizikoa amore ematen, zalantza guztiak ahazten, eta bertan gozo egin zuen, zoriontsu eta ahazkor, Lajosek isurtzen zuen jario liluragarrian.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 63. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

ageri da bertan (11); ala bertan (11); arantzazun bertan (9); aretoan bertan (8); ari dira bertan (9); ariko dira bertan (10); aritu ziren bertan (8); arituko dira bertan (8); arratsalde hartan bertan (25); arratsaldean bertan (25); aste honetan bertan (121); astean bertan (24); asteartean bertan (15); asteazkenean bertan (12); astelehenean bertan (28); asteon bertan (11); atarian bertan (11); atean bertan (15); atzo bertan (365); atzo bertan egin (9); atzo bertan erantzun (11); atzo bertan hasi (10); atzo goizean bertan (15); aurrean bertan (13); aurten bertan (38); auzoan bertan (9)

baina bertan ez (8); baina oraintxe bertan (10); baita bertan (20); baitira bertan (11); bat zegoen bertan (8); ber bertan (26); bera bertan (25)

bertan adierazi (15); bertan ageri (17); bertan agertu (15); bertan agertzen (26); bertan aipatzen (8); bertan akabatu (13); bertan akabatuko (12); bertan alde egin (9); bertan amaitu (8); bertan amaituko (17); bertan ari (18); bertan aritu (8); bertan aritzen (8); bertan artatu (8); bertan atera (8); bertan atxilotu (27); bertan atxilotu zuten (13); bertan aurkeztu (15); bertan aurkeztuko (14); bertan aurki (12); bertan aurkitu (22); bertan aurkituko (11); bertan aurkitzen (15); bertan azaldu (15); bertan azaltzen (16); bertan baino (16); bertan bakarrik (9); bertan behar (15): bertan bere (35); bertan beren (8); bertan beste (36); bertan beti (9); bertan bi (30); bertan bildu (29); bertan bilduko (10); bertan bildutako (32); bertan bildutakoei (10); bertan bildutakoek (14); bertan biltzen (22); bertan biltzen dira (10); bertan bizi (225); bertan bizi den (15); bertan bizi dira (8); bertan bizi diren (32); bertan bizi direnak (8); bertan bizi izan (24); bertan bizi zen (18); bertan bizi ziren (20); bertan biziko (12); bertan bizitzea (9); bertan bizitzeko (31); bertan bizitzen (17); bertan bost (8); bertan bukatuko (9)

bertan da (22); bertan dago (55); bertan dagoela (12); bertan dagoen (36); bertan daude (18); bertan dauden (44); bertan dela (8); bertan den (10); bertan dena (9); bertan dira (8); bertan du (13); bertan duen (10)

bertan edo (26); bertan egin (119); bertan egin zen (12); bertan egin zuen (15); bertan egin zuten (9); bertan egindako (26); bertan egingo (58); bertan egingo dute (10); bertan eginiko (12); bertan egitea (18); bertan egiteko (16); bertan egiten (61); bertan egiten ari (8); bertan egon (112); bertan egon behar (14); bertan egon gabe (10); bertan egon zen (21); bertan egon ziren (10); bertan egongo (32); bertan egotea (27); bertan egoteko (24); bertan egoten (12); bertan ekin (9); bertan eman (63); bertan eman zuen (8); bertan emango (20); bertan ematen (32); bertan entzun (11); bertan erabaki (17); bertan erabakiko (21); bertan eraman (12); bertan eraman zuten (8); bertan erantzun (14); bertan ere (163); bertan esan (36); bertan esaten (27); bertan eseri (31); bertan eserita (17); bertan etzan (9); bertan euskal (14); bertan ez (159); bertan ez da (14); bertan ez dago (16); bertan ezagutu (12); bertan ezarri (12); bertan ezer (9); bertan ezin (11)

bertan galdu (8); bertan garbitu (10); bertan geldiarazi (14); bertan gelditu (109); bertan gelditu zen (28); bertan gelditu ziren (17); bertan geldituko (16); bertan gelditzea (9); bertan gelditzeko (14); bertan gelditzen (15); bertan geratu (98); bertan geratu zen (31); bertan geratu ziren (9); bertan geratuko (14); bertan geratzeko (18); bertan geratzen (22); bertan gertatu (19); bertan gertatu zen (9); bertan gertatzen (26); bertan gorde (9); bertan goxo (39); bertan goxo egin (8); bertan gure (10)

bertan hainbat (26); bertan harrapatu (12); bertan hartu (27); bertan hartu zuen (8); bertan hartuko (11); bertan hasi (51); bertan hasi zen (15); bertan hasi ziren (12); bertan hasiko (39); bertan hasiko da (14); bertan hasiko dira (11); bertan hasten (12); bertan hil (160); bertan hil zen (78); bertan hil ziren (16); bertan hil zuten (12); bertan hilda (9); bertan hilko (39); bertan hiltzeko (9); bertan hiltzen (14); bertan hiru (28)

bertan idatzi (12); bertan igaro (9); bertan ikasi (8); bertan ikus (10); bertan ikusi (36); bertan ikusten (13); bertan ito (9); bertan itzuli (11); bertan izan (176); bertan izan zen (33); bertan izan ziren (62); bertan izandako (10); bertan izanen (10); bertan izango (104); bertan izango da (34); bertan izango dira (27); bertan izatea (12); bertan izateko (12); bertan izaten (8)

bertan jaio (16); bertan jaioa (8); bertan jakin (17); bertan jakinarazi (8); bertan jan (10); bertan jarraitu (16); bertan jarraitzen (16); bertan jarri (36); bertan jarriko (8); bertan jartzen (11); bertan jaso (15); bertan jasotako (9); bertan jasotzen (14); bertan jo (14); bertan joan (19); bertan joango (16); bertan jokatu (13); bertan jokatuko (17); bertan kokatu (10); bertan kokatzen (8); bertan kontatzen (9)

bertan lan egiten (17); bertan lanean (19); bertan lau (9); bertan lo (22)

bertan nahi (8); bertan nazioarteko (8)

bertan onartu (11)

bertan parte (93); bertan parte hartu (24); bertan parte hartuko (16); bertan parte hartzea (8); bertan parte hartzeko (20); bertan parte hartzen (10); bertan parte hartzera (8); bertan preso (10)

bertan salatu (10); bertan sartu (59); bertan sartu zen (10); bertan sartuko (10); bertan sartzea (10); bertan sartzeko (27); bertan sartzen (12); bertan segitzen (10); bertan seko (16); bertan sortu (10); bertan sortutako (10); bertan utzi (75); bertan utzi zuen (8); bertan utziko (12); bertan utzirik (9); bertan utzita (16)

, bertan uzten (12); bertan uztea (8)<

bertan zegoela (20); bertan zegoen (85); bertan zela (23); bertan zen (34); bertan zendu (11); bertan zerbait (8); bertan zeuden (69); bertan zihoazen (8); bertan zirela (17); bertan ziren (56); bertan zuen (8); bertan zutik (8)

beti bertan (9); betiko bertan (10); bezperan bertan (8); biak bertan (8); bihar bertan (167); biharamunean bertan (29); bilbon bertan (15); bildu ziren bertan (11); bilera bertan (20); bilera bertan behera (19); biltzen dira bertan (8); bizi dira bertan (17); burua bertan (10); dago bertan (50); dago eta bertan (8); datorren astean bertan (11); daude bertan (45); den unean bertan (10); donostian bertan (16)

egin zuen bertan (10); egin zuten bertan (8); egiten dute bertan (8); egoitzan bertan (8); egun bertan (12); egun hartan bertan (78); egun horretan bertan (51); egunean bertan (136); egunkari honetan bertan (12); enpresan bertan (8); eraman eta bertan (15); eskolan bertan (11); etxean bertan (90); europan bertan (8); euskal herrian bertan (50); ez zegoen bertan (9); gabe bertan (8); gau hartan bertan (81); gau horretan bertan (15); gauean bertan (42); gaur bertan (342); gaur bertan egingo (12); gaur bertan ere (13); gaur bertan hasiko (12); gaur gauean bertan (16); gaur goizean bertan (9); gelan bertan (16); geratu zen bertan (8); gizartean bertan (8); goiz hartan bertan (26); goiz horretan bertan (8); goizean bertan (43); gorputzean bertan (8); haiek bertan (11); han bertan (123); hantxe bertan (184); hantxe bertan hil (10); hartan bertan (414); hartu eta bertan (9); hasieran bertan (16); hemen bertan (55); hementxe bertan (32); herenegun bertan (31); herrialdean bertan (15); herrian bertan (99); hilabete honetan bertan (9); hirian bertan (21); hiriburuan bertan (8); honetan bertan (256); hor bertan (29); hori bertan (50); horietan bertan (9); horretan bertan (248); hortxe bertan (27); hurrengo egunean bertan (17)

ean bertan (11); ia bertan (13); igandean bertan (32); iraken bertan (16); iruñ izan zen bertan (13); izan ziren bertan (33); izango da bertan (10); izango dira bertan (30); jauregian bertan (8); jo eta bertan (40); joan eta bertan (20); kalean bertan (17); karrikan bertan (9); larunbatean bertan (16); leku hartan bertan (8); lekuan bertan (69); lekuan bertan hil (9); lurrean bertan (10); nafarroan bertan (8); nahiz eta bertan (9); nintzen bertan (17)

ondoren bertan (9); orain bertan (51); orain bertan ere (9); oraindik bertan (8); oraintxe bertan (402); oraintxe bertan alde (10); oraintxe bertan ez (9); oraintxe bertan joango (11); orduan bertan (27); orduantxe bertan (37); ospitalean bertan (9); ostegunean bertan (15); ostiralean bertan (14); parisen bertan (12); plazan bertan (25); portuan bertan (8); sarreran bertan (15); sartu eta bertan (26); tokian bertan (28

une hartan bertan (54); une honetan bertan (15); une horretan bertan (40); unean bertan (98); urte hartan bertan (40); urte horretan bertan (27); urtean bertan (19); urtegian bertan (8); zegoen bertan (31); zelaian bertan (12); zen lekuan bertan (9); zen unean bertan (13); zeuden bertan (23); zion bertan (9); zuen egunean bertan (8); zuen kontzertua bertan (12)

agindua bertan behera (17); akordioa bertan behera (12); armatua bertan behera (10); armatuak bertan behera (8); asmoa bertan behera (18); autonomia bertan behera (13); auzia bertan behera (37); batzordeak bertan behera (8)

bertan behera (3382); bertan behera bota (9); bertan behera erori (11); bertan behera gelditu (152); bertan behera geldituko (32); bertan behera gelditzea (17); bertan behera gelditzeko (17); bertan behera gelditzen (19); bertan behera gera (18); bertan behera geratu (234); bertan behera geratuko (47); bertan behera geratzea (21); bertan behera geratzeko (8); bertan behera geratzen (10); bertan behera laga (11); bertan behera utz (70); bertan behera utzi (1088); bertan behera utzia (26); bertan behera utziak (9); bertan behera utziko (130); bertan behera utzirik (19); bertan behera utzita (26); bertan behera utzitako (32); bertan behera utziz (14); bertan behera uztea (323); bertan behera uzteak (13); bertan behera uztearen (15); bertan behera uzteko (604); bertan behera uzten (96); bertan behera uztera (19)

betiko bertan behera (9); betiko bertan behera (9); bidaia bertan behera (20); bidaia bertan behera (20); bilera bertan behera (19); bilera bertan behera (19); bozak bertan behera (9); deialdia bertan behera (11); deialdia bertan behera (11); dekretua bertan behera (12); dekretua bertan behera (12); dena bertan behera (30); dena bertan behera (30)

egitasmoa bertan behera (25); ekimena bertan behera (11); ekitaldia bertan behera (14); emanaldia bertan behera (9); epaiketa bertan behera (42); epaileek bertan behera (10); erabakia bertan behera (11); etena bertan behera (9); gobernua bertan behera (9); gobernuak bertan behera (10); greba bertan behera (56); guztia bertan behera (10); guztiak bertan behera (51); hautagaitza bertan behera (8); hegaldi bertan behera (13); hegaldia bertan behera (8); hegaldiak bertan behera (9); helegitea bertan behera (9)

indarkeria bertan behera (12); inkomunikazioa bertan behera (13); ituna bertan behera (9); jaialdia bertan behera (9); jaitsiera bertan behera (12); jarduna bertan behera (10); kokaguneak bertan behera (20); kontzertua bertan behera (43); kontzertuak bertan behera (11); laguntzak bertan behera (8); lana bertan behera (11); lanak bertan behera (28); legea bertan behera (79); legebiltzarra bertan behera (8); nagusiak bertan behera (10); negoziazioak bertan behera (24); neurriak bertan behera (10); nuklearra bertan behera (11)

partida bertan behera (37); plana bertan behera (16); politika bertan behera (9); programa bertan behera (15); proiektua bertan behera (26); proposamena bertan behera (8); prozesua bertan behera (15); saioa bertan behera (14); salaketa bertan behera (9); sistema bertan behera (11)

zigorra bertan behera (18); zuzenketa bertan behera (8)


bertangoxo ik bertan 3.

bertangoxozale iz bertan goxoaren zalea dena.

Garai batean euskal literaturako aurrekari moderno eta abangoardista batekin egiten genuen amets: Rimbaud edo Verlaine euskaldun bat, gure Bilintx edo Elizanburu bertangoxozaleen ordez Mundua konpontzen entretenitu nahiago duten atzerakoi edo bertangoxozaleak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 33. orr.


bertantxe 1 adlag hantxe bertan; berehala.

Han arkaitz bat ikusiko duk; bertantxe, egin zulo bat lurrean, eta eskaini edaria hildakoen ohorez.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 71. orr.

Bertantxe eseri zen, ziegako atean; bizkarra murruaren kontra jarri eta musika entzuten gelditu zen Sofik jotzen zuen bitartean.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 34. orr.

Eta une hartan bertantxe Wandari erraiak suzko erruberak bailiran harrotu eta argitu zitzaizkion.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 88. orr.

Azkeneko pastilla irentsi eta ezbaian geratu zen zutik, bere buruari galdezka, artean adeitsu eta xalo, zeharkako jakin-minez itaunka, heriok jo eta orduantxe eta bertantxe hilko ote zuen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 175. orr.

Gure etxetik bertantxe. tximeleta-balbula zapaldu, eta erregai gehiago erretzen da, eta bertantxe abiadura handitzen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 201. orr.

Lehenbailehen burutu nahi zuen lana eta, gehiago luzatu gabe, bertantxe atera zituen paperak kutxatik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 200. orr.

Edo eskatzen didazu barkamena zure lotsagabekeriagatik, edo bazoaz bertantxe bulegotik!  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 133. orr.

Deiarazi zuen berehala anaia hura eta agindu zion bertantxe aitor zezala bere barruan sortutako gorrotoaren pozoia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 986. orr.

Gazteak, Jainkoak argituta, usapal guztiak eman zizkion bertantxe San Frantziskori.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 985. orr.

Nastasia Petrovnak bertantxe bidali zuen Fetinia hori egitera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 89. orr.

Nire aldamenetik barrutiko funtzionario bat igaro, eta bertantxe hasten nintzen pentsatzen: nora ote doa?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 166. orr.

Seguruenik, une hartantxe bertantxe suertatuko ziren lehenengo zauritu larriak eta, agian, lehen hilak ere bai.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 100. orr.

Orduantxe bertantxe, Kanariar Uharteetan, Tenerife hiriko Elenaren etxean, goizeko zazpiak eta hogei segundo jo zituen telebista gaineko ordulari kuartzozkoak.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 137. orr.

2 bertantxetik adlag

Adibidez, badator bekatu larri bat egiteko pentsamendua; eta pentsamendu horri bertantxetik jarkitzen natzaio, eta garaitua gelditzen da.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 53. orr.


bertara adlag 1 lehen nolabait aipatu den tokira.

Katedrala eskuineko kaxkoan utzita, bertara igo gabe Errobi ibaiaren aldera jo nuen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 294. orr.

Irakurketa-gela zabalik zegoen, eta bertara sartu nintzen bakarrik egoteko.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 121. orr.

Hara heldurik, leize-zulo bat aurkitu eta bertara sartu zituen Jeremiasek oihal-etxola, kutxa eta usain-gozoen aldarea.  Elizen arteko biblia   2 M 2,5

Olinpiako paisaia da bertara hurbiltzean ikusten den lehena.  Berria - Kirola   2004-08-10

Maurice Lacoin zelaian jokatuko dute norgehiagoka, eta Euskal Herritik bertara 10.000 zale joatea espero da.  Berria - Kirola   2004-06-04

Etxe hau leku beldurgarria izan zen hasieran, inor bertara hurbiltzen ez zena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 377. orr.

Agertu ezean, handik ordubetera bueltatzen zineten; bertara, edo aldez aurretik hitzartutako beste leku batera.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 98. orr.

Batzar irekia izan zen eta, gehienbat, idazle eta irakasle jendea bildu zen bertara.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 158. orr.

Berehala iritsi ziren beheko hiriaren merkatari auzora, eta, militar tatariarrek hartua bazen ere, zailtasunik gabe sartu ziren bertara.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 202. orr.

Errealitate berri horretara egokitu behar izan dute, kapitalek beren herrialdetik alde egin ez zezaten edo bertara erakartzeko baldintza egokiak sortuz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 91. orr.

Mentxuk tabako-poltsa atzamarrez arakatzeari ekin zion, begiak ere bertara.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 11. orr.

Autora abiatu ginen, beraz, eta, bertara iristean, barrura sartu eta osabak motorea eta argiak piztu zituen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 65. orr.

Foken Uhartea laua eta hareatsua da: neguan ume egitera etortzen dira bertara fokak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 135. orr.

Frantzisko Sienan zegoela, Predikarien Ordenako bat etorri zen bertara.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 344. orr.

Rifeko eskualdean izan zen lurrikararen ostean nazioarteko laguntza ugari iristen ari da bertara.  Berria - Mundua   2004-02-27

Beste aldean, gure aurretik zertxobait eskuinera, hegoaldera beraz, Kanala ageri zen, eta bertara jarri nuen branka.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 461. orr.

Gela prestatu zuenean, bertara eraman zuen alaba.  Elizen arteko biblia   Tb 7,16

Urte-erdi neraman Elsbeth ikusi gabe, eta bat-batean ospitaletik deitu, bertara joan eta neskatoa konorterik gabe aurkitu.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 208. orr.

Aski baita argi-printza txiki bat munduko piezetako batean, gure begiradak bertara bil daitezen.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 101. orr.

Leize-zulo sakona emagalduaren ahoa; bertara amilduko Jaunak gaitzetsia.  Elizen arteko biblia   EsZ 22,14

Unibertsitateko gela baten barrenean geunden ikasleak eta, noiz eta bertara sartu baitzinen, guztiok zutitu ginen, harik eta, eskuak luzaturik eta beheraturik, eser gintezela adierazi zenigun arte, pulpitutik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 389. orr.

Don Fernando beste batekin ezkontzera zihoala jakin zuenean, Dorotea bertara abiatu zen mutilez mozorrotuta.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 65. orr.

Izaera bakun baten oinarrizko adigai bera ezein esperientziatan ezin aurki daitekeen erakoa delako, eta beraz, bertara iristeko biderik ez dagoelako adigai objektiboki baliogarri gisa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 164. orr.

Hik esan noiz eta non, eta bertara azalduko nauk.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 292. orr.

Plantazioa munduaren ipurdian zegoela iruditu zitzaidan, hor nonbait, Guatemala aldean: bertara, Florestik, zaldiz bakarrik joan omen zitekeen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 18. orr.

2 (ezkerreko hitzak –ra atzizkia hartzen duela, indagarri gisa)

Hortik azpisailburutzara, edo sailburutzara bertara, ez zegoen tarte handirik.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 49. orr.

Zentzuzkoena eta eraginkorrena, hasieran behintzat, arazoa bizi dutenak dauden lekuetara bertara joatea da.  Berria - Euskal Herria   2004-01-03

-Lizarrara bertara?  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 134. orr.

Emakumeak liburua ordaintzekoa amaitu zuenean, hark utzitako lekura bertara lerratu, eskuak salmahaiaren gainen jarri eta aurrerantz makurtu nintzen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 27. orr.

Goiko eraztun aparrezkotik osinera bertara erori ginenean oso urruti joan ginen maldan behera.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 75. orr.

Zoaz edozein hiritara, hiriburura bertara hala nahi baduzu, eta, iristean, hitsa irudituko zaizu dena.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 351. orr.

Kanpalekura bertara erorarazi zituen, oihal-etxolen ingurura.  Elizen arteko biblia   Sal 78,28

Riddlek ez zuen eraman pasabide ezkutu edo tunel sekreturen batera, baizik eta Snapek Edabeetako eskolak ematen zizkien ziegara bertara.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 207. orr.

Gora segitu zuen Eraztuna jantzi zuen arrakaladurara bertara iritsi arte.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 215. orr.

Hiri handira bertara barik, Portugaletera egin baikenuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 54. orr.

Ez al dakit, bada, espia izateko ekarri zenuela hona, neure geletara bertara?  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 158. orr.

Harrapatuko ditut munduaren beste muturreraino ihes egin badute ere, Iranera, Indiara edo Txinara bertara alde egin badute ere.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 28. orr.

Bidaliko zidala informazio zehatzagoa, baita horretarako poliziarengana bertara jo behar bazuen ere.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 71. orr.

3 (ezkerreko hitzak –tik atzizkia hartzen duela) oso hurbil.

-Oinez ere joan gintezke, gertu bizi naiz eta, hemendik bertara.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 38. orr.

4 bertaraino

Inguru haietan zegoen zingira, laurehun metro inguru zabalekoa, bertaraino zihoan odolaz betea ageri zen. garbi daukat Leioako campusa Parke Teknologikoa balitz, metroa bertaraino iritsiko litzatekeela.  Elizen arteko biblia   2 M 12,16

Ni bigarren pisuan bizi nintzen eta bertaraino igotzen ziren.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 154. orr.

Pasabide biradunetan, animaliek ez omen dute ikusten arrapalaren beste muturrean dagoena ia bertaraino iritsi arte.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 270. orr.

Bertaraino joan beharra dago Mole Antonelliana ikusteko.  Berria - Kultura   2004-08-01

Zutoin luze biribil bat zegoen, goitik beheraino gezi itxuran eta zurezko oholez josiriko hainbat leku izen tinta gorriz idatzita zeuzkana, hiri bakoitzaren azpian Londrestik bertarainoko distantzia, miliatan eta kilometrotan, argitzen zuena.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 198. orr.

· Lau pauso baino ez, iturri bertaraino. Honen oihal-etxolak Sodoma bertaraino hedatzen ziren.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 166. orr.

· Eta Eiffel baino txikiagoa izan arren, Eiffelek ez daukan bertute bat eskertzen: berta-bertaraino joan beharra dago mole tzarra ikusteko, ez ditu hiriaren perspektiba guztiak bortxatzen.  Berria - Kultura   2004-08-01

· (ezkerreko hitzak –raino atzizkia hartzen duela, indagarri gisa) Eta Martinek, barrez, presaraino bertaraino eramaten zituen zaldiak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 40. orr.

Sarri askotan baita Ordiziaraino bertaraino ere.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 152. orr.

Udinskeko posturaino joango zen, edo baita Siberiako hiribururaino bertaraino ere.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 342. orr.

Kantu eder eta ikaragarri haren doinuak hiriraino bertaraino heldu ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 135. orr.

Txitxikovek, bakarrik geratu zelarik, irrikaz begiratu zion etzalekuari, ia sabairaino bertaraino iristen baitzen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 75. orr.

Guardia zibilak hesi-lana egiten zuen xingola horia pasatzen utzi zion orduan, erreka zuloraino bertaraino jaitsi ahal izan zedin.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 11. orr.

5 bertarako1 izlag

Jakin izan zuela hiltzen, entzuten diot zintan Nemesio Arozenari, bertarako mikroak ezin ekidin izan zituen beira hotsen artean eta azpiko berbaro amorragarriak erdi itoa.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 43. orr.

20 karabana inguru barnera sartu zirelarik udaltzainek bertarako sarrera itxi zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-07-14

Gure arrazoimena sistema bat da (subjektiboki), baina adigai soilen bitartez duen erabilera hutsean ikerkuntzarako sistema besterik ez da batasunaren oinarri-esakuneen arabera, eta esperientziak baino ezin dezake eman bertarako ekaia.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 254. orr.

6 bertarako2 adlag

VII. mendean eraiki bide zen elizaren gainean altxatu zuten santutegia, eta bertan eta bertarako egin zen erretaula.  Berria - Kultura   2006-01-06

Lau artista bakarrik egongo dira kaleko zerbait egiten eta hiruk bakarrik egin dute artelana bertarako.  Berria - Kultura   2004-06-12

Portziunkulako Santa Maria bizilekuari izan zion atxikimendu berezia, eta alferrikako hitzen aurka bertarako eman zituen arauak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 694. orr.

-Bihar bertarako gaur bezain zikin eta arropa lehen bezain puskatuta dutela ibiliko liratekeela.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 88. orr.

7 bertatik bertara gertu-gertutik, hurbil-hurbiletik.

Bertatik bertara, bere gorputzaren beroa senti nezakeen, bere izerdiaren usaina.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 342. orr.

Oso gertu ditiat, bertatik bertara ikusten eta entzuten ditiat erosotasun osoz.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 90. orr.

Igande iluntze hartan, intxaurrondotik Goiok Etxeberritxoko logela leihoa bertatik bertara zuen eta, gelako argia piztu zelarik, pare parean ikusi zuen arrosariotik itzuli berria zen Joakina soinekoa eranzten.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 106. orr.

Beharbada horretantxe aritua nintzen pentsatzen, bai (behin berriro): Sabethi, bere burua nire bularraren gainean pausaturik eta aurpegira bertatik bertara begira dagokidala, zinez gizon zaharra iruditu behar natzaiola.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 174. orr.

Bertatik bertara jarraitu ezin duten bertsozaleek, ordea, izango dute finala nondik jarraitu.  Berria - Harian   2005-12-18

Zarauzko taldearen entrenamendu bat bertatik bertara jarraitu berriak, igandez, goizeko 9etan.  Berria - Kirola   2006-01-25

Jendetza sakabanatzen hasi zen plaza aldera, gertatua bertatik bertara ikusia zutenak atzeragokoei kontari.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 141. orr.

Argazkiz bakarrik ezagutzen zuten koadro bat bertatik bertara ikusteko.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 156. orr.

Gasteizen, esaterako, herri eskola ibiltaria egin zuten: hiriburutik ibilaldia egin zuten, hiria eta historia bertatik bertara ezagutzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-12-07

Goizuetako larretan, kantua aditu bai, noiz behinka, baina, bertatik bertara sekulan ez nuen eperrik ikusteko aukerarik izan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 153. orr.

Neska haietarik batek begietarat eta bertatik bertara so egin zidan, ahalkegabeki, eta bertze alderat behatu behar izan nuen, zeren sua edo su iduriko hura baitzuen neska hark begietan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 477. orr.

Begira ezak, bestela, bertatik bertara, prismatikoekin.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 45. orr.

Italiarat joaitea zela bere bizitzako ametsa, Errenazimentuko maisuen koadroen bertatik bertara ezagutu ahal izaiteko!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 118. orr.

Irakasle juduaren argazkian ikusitako aurpegiak bertatik bertara begiratzen zidan, kezka larriak harturik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 175. orr.

Han Mikel Strogoffen errebolberra hartu eta, ausardiaz hartzaren aldera hurreraturik, tiro egiten dio bertatik bertara.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 163. orr.

Bosten bat urterekin ikusi izanen nuen aurreneko aldiz arrabioa bertatik bertara.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 102. orr.

Kritikoa da halaber, globalizazioaren barrunbeak bertatik bertara ezagutu zituen Joseph E. Stiglitz Ekonomiako Nobel sariaren Globalization and its discontents liburua.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 340. orr.

Tornado beldurgarriak, eta planeta gorriaren bi sateliteak, Phobos eta Deimos, bertatik bertara ikusi ahal izan dituzte NASAko aditueik Spirit-ek bidalitako irudiei esker.  Berria - Gaiak   2006-01-03

Tiro bat bertatik bertara!  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 78. orr.

8 bertatik bertarako izlag

Bertatik bertarako kezkak dira, kezka sanoak.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 39. orr.

Txango horren bidez, euskal literaturarekin eta idazleekin bertatik bertarako lotura egiteko parada emango zaie ikasleei.  Berria - Kultura   2004-10-14

Bertatik bertarako komunikabideak saretzeko pauso bat gehiago emana da: ON aldizkaria kalean da pasa den ostegunetik.  Berria - Euskal Herria   2004-05-30

Saiorik informalenetan [...] bertsolariak ez du izaten testu bikainen beharrik entzuleengan emozioa eragiteko, bertatik bertarako egoerak ordezkatzen baitu inguru-testu orokorrean falta den trinkotasuna.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 153. orr.

Gizabanako basati, anker eta grinatsu batena, odolgose fanatiko batek bere egindako killer bero eta bertatik bertarakoa, edozertarakoa.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 65. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bertara abiatu (5); bertara ailegatu (3); bertara azaldu (6); bertara begiratu (3); bertara bildu (8); bertara bildutako (7); bertara bizitzera (5); bertara bota (5); bertara daraman (3); bertara deitu (5); bertara egin (4); bertara entzunda (3); bertara eraman (10); bertara eramango (3); bertara eramateko (3); bertara eramaten (4); bertara etorri (6); bertara heldu (8); bertara heltzea (4); bertara heltzean (4); bertara heltzeko (4); bertara heltzen (3); bertara hurbildu (14); bertara hurbildu ziren (3); bertara hurbiltzeko (4); bertara hurbiltzen (4); bertara igo (6); bertara igo eta (3); bertara igotzea (3); bertara iristean (7); bertara iristeko (14); bertara iristen (4); bertara iritsi (19); bertara iritsi ahal (3); bertara iritsita (3); bertara itzuli (5); bertara itzuliko (3); bertara itzultzen (4); bertara jarraitu (3); bertara jauzi (3); bertara jo (4); bertara joan (60); bertara joan aurretik (4); bertara joan behar (3); bertara joan eta (18); bertara joan nintzen (3); bertara joan zen (6); bertara joan ziren (5); bertara joanda (6); bertara joandako (8); bertara joango (3); bertara joatea (9); bertara joateko (19); bertara joateko deia (3); bertara joaten (9); bertara lanera (3); bertara sartu (15); bertara sartu eta (3); bertara sartzeko (9); bertara sartzen (4)

bertatik bertara (194); bertatik bertara bizi (7); bertatik bertara entzun (3); bertatik bertara entzunda (3); bertatik bertara ezagutu (10); bertatik bertara ezagutzeko (11); bertatik bertara ezagutzen (4); bertatik bertara ikusi (19); bertatik bertara ikusteko (12); bertatik bertara ikusten (5); bertatik bertara ikustera (3); bertatik bertara jarraitu (3); ere bertatik bertara (3): partida bertatik bertara (4)

etorri zen bertara (3); guztiak bertara (4); iritsi ziren bertara (3); jendea bertara (4); jo zuen bertara (3); poliziak bertara (3)

bertaraino heldu (3); bertaraino iristen (4); bertaraino joan (12); bertaraino joan beharra (3)

bertatik bertarako (4)


bertaragotu, bertargo(tu), bertaragotzen da/du ad bertarago joan edo eraman.

Eta bertaragotu egin zen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 144. orr.


bertarakoi izond bertan gelditzeko joera duena.

Etsai izan ditu, edo badaezpadako lagun, aurrerakoiak, atzerakoiak eta bertarakoiak, errealismo unibertsalista eta idealizazio nazionalista, falangismoa eta sozialismoa, tradizionalismoa eta liberalismoa, faxismoa eta... anarkismoa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 276. orr.


bertararazi, bertararaz, bertararazten du ad bertaratzera behartu.

Bai herenegun Zelatungo erromeriara bultzatu ninduena, eta bai gaur Labartzako merkatura bertararazten ninduen bulkoa, jatorri berekoak dira funtsean.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 88. orr.


bertaratu, bertara(tu), bertaratzen 1 da ad bertara joan.

Igogailuan bertaratu naiz.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 192. orr.

Hurrengo egunean ere berriz bertaratu zen kartelera.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 114. orr.

Lurrean etzanda eta arnasa betean oihuka egon zen zaindariak bertaratu ziren arte.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 40. orr.

Taxia Lexington eta 116. kaleko izkinara bertaratzen ari zenean polizien autoen argi urdinak ikusi zituen Josebak.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 136. orr.

Kolonoek soldaduak ez bertaratzeko eskaera egin dute.  Berria - Harian   2005-08-16

Garai bateko ibilbide buruz ikasiari jarraikiz, Pyrénées jatetxearen ondoraino bertaratu da, barrura egin gabe.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 166. orr.

Izkina batetik bertaratu, eta hormaren kontra egon nintzen, adi.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 193. orr.

Kalezuloko auzo asko ordurako bertaratuak ziren.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 194. orr.

Heriotza-eguna bertaratu zitzaionean, anaiei esan zien aurki utzi behar zuela bere gorputz-etxola, Kristok adierazi zion bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 903. orr.

Sarrera doan izango da, eta 60.000 ikasletik gora bertaratzea espero dute antolatzaileek.  Berria - Euskal Herria   2004-03-20

Larunbateko manifestazioa «lan horretarako aukera hobe ezina» delakoan, bertaratzeko deia egin die herritar guztiei.  Berria - Harian   2006-03-25

Handik lasterrera bertaratutako erizainek ezin izan zuten berpiztu langilea.  Berria - Ekonomia   2004-03-16

Carlosek artega luzatzen zien eskua estutu zuten bertaraturiko guztiek.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 8. orr.

Bertaratutako ertzainek erasotzailea berehala hartu zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-10-13

Egoera horretan, uste izatekoa da hara bertaratutakoek bazekitela, ondotxo jakin ere, garrantzi handiko ekitaldi bateko partaide zirela.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 140. orr.

Ertzainek, baina, ezker abertzaleko kideen azalpenei muzin egin eta bertaratutakoen aurka egin zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-03-04

Bertaratutakoei eskerrak eman zizkien lehenik.  Berria - Euskal Herria   2004-01-25

• 2 du ad bertara eraman.

Bai herenegun Zelatungo erromeriara bultzatu ninduena, eta bai gaur Labartzako merkatura bertararazten ninduen bulkoa, jatorri berekoak dira funtsean.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 88. orr.

3 (era burutuak izen gisa)

Bertaratuak gertakizunak kontatzen hasten badira eta batek bere buruari buruzko bat kontatzen badu, beste guztiak ere berehala hasten dira euretaz hitz egiten.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 61. orr.

Bertaratuak agurtu, eta elkarren alboan eseri ziren.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 26. orr.

Dantzari batek aurreskua dantzatu ondoren, bertaratuek Agur jaunak abesten zuten bitartean eta txalaparta doinuekin lurperatu zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-03-16

Jangelatxoan, mahaiak gozokiz eta opil gozoz betetako erretiluak eta ardo zurizko botilak eskaintzen zizkieten bertaratuei.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 93. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berehala bertaratu (4); bertaratu da (4); bertaratu dira (4); bertaratu diren (3); bertaratu ginen (3); bertaratu nintzen (3); bertaratu zen (31); bertaratu zenean (7); bertaratu ziren (48); bertaratu zirenak (3); bertaratu zirenean (4); bertaratu zirenerako (3); ertzainak bertaratu (4); gehiago bertaratu (3); lekura bertaratu (3); talde bat bertaratu (3)

bertaratuko dira (3)

bertaratzeko deia (6); bertaratzeko deia egin (4); bertaratzeko eskaera egin (4); ez bertaratzeko eskaera (4); soldaduak ez bertaratzeko (4)

bertaratzen diren (4)


bertaratze iz bertara joatea.

Serio, ezaxola aurpegiz, eskuak gabardinaren patriketan, ate baten ixtearen kolpe hotsa eta pauso batzuen bertaratzea entzun zituen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 54. orr.

Aurki nabarmendu zen ezin izango zutela tatariarren bertaratzea eragotzi.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 196. orr.

Azoka aldera egin dut, beti ere Ubagoren ezkerraldetik; bertaratzeak hozkia emango balit bezala.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 45. orr.


bertartekatu, bertateka, bertartekatzen du ad berriz tartekatu.

Ez da erraza txukuntzea eta formaka sailkatzen hasten zara, baina pentsamenduek ihes egiten dizute eta, posabasoak sailean tartekatzean, zure baitan amona ikusten duzu bateko urrean aritzeko kartak bertartekatzen.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 120. orr.


bertasun
1 bere bertasun ik berebertasun.

bertatasun iz gertutasuna.

Kellyren bertatasuna, hor nonbait nigandik hurbil sentitzean, fisikoki bederen, ahazturik neuzkan oroitzapenak azaleratu zaizkit.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 124. orr.

Zure bertatasuna sentitzean zirrara lirikoak jotzen nau.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 43. orr.


bertatik 1 adlag berehala.

Bertatik baztertu nuen lehena, moralismo kutsu gogaikarrikoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 55. orr.

Bertatik eskaini nion baietza Lurdesi.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 90. orr.

Ospitalera iritsi, eta bertatik kontatu nion obispoari zer egitea pentsatu genuen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 126. orr.

"Osaba-izeba" hitz horiei dagokienez, komeni da bertatik ohartaraztea aski zentzu zabalean ulertu behar direla.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 19. orr.

Egun batean, azkenik, emakume hori topatu nuen, bertatik nabaritu nuen hura zela, eta maitasuna hartu nion.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 38. orr.

Ahots urratu batez agindu zion kentzeko bertatik jaki nardagarri hura mahai gainetik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 57. orr.

Bastosi bihotza erdiratu zitzaion, bertatik ulertu baitzuen: motorretariko bat orduantxe hondatua zen, noski.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 25. orr.

Azentsorera joan eta une horretan atso bat ateratzen da bertatik zakur handi batekin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 193. orr.

Tren makina gelditu eta bertatik bi SS saltatu ziren, parabelluma eskuetan zutela.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 36. orr.

Isabel II. Erreginak behatoki meteorologikoak agudo eta bertatik eraikitzea erabaki zuen, eta hor ipiniko dira martxan 12 behatoki.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 447. orr.

Maleterora eskuak sartu eta aurreko nahiz atzeko hankak zinta aislantez loturik zituzten bi zakur atera zituzten bertatik.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 117. orr.

Postal bat zen, karnaba batek izututa begiratzen zuen bertatik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 134. orr.

"Hik ezagutzen al dituk urriko tenporak?", bota zidan bertatik.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 413. orr.

Ni amaren ondoan jarri nintzen; ez dakit nola gertatu zen, baina ia bertatik lokartu nintzen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 45. orr.

Inork ez zion deitzen, ez bertatik, ez Madriletik.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 16. orr.

2 lehen nolabait aipatu den lekutik.

Behatokia [...] antzinako balkoi labur bat da, eta bertatik ibaia ikusten da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 46. orr.

Ez ziren bertatik mugitu, ordea.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 145. orr.

Igo Abarim mendiaren gailur horretara eta israeldarrei emango diedan lurraldea ikusi ahal izango duzu bertatik.  Elizen arteko biblia   Zen 27,12

Gauza guztiak eskailera bihurtzen zituen, bertatik igo eta guztiz desiragarria dena atzemateko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 795. orr.

Maite dut iturri ukigabeak aurkitu eta bertatik zurrut egitea.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 83. orr.

1962-1975 bitartean ia hirurehun mila lagun gehiago izan ziren Euskal Herrira etorritakoak bertatik kanpora joandakoak baino.  Berria - Harian   2006-04-08

Areitioaurtena jaun-andreak jangelan azaldu zirenean, neskameak alde egin zuen bertatik berriro ez itzultzeko.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 89. orr.

"Eraman Samariara bertatik erbesteratu zenituzten apaizetarik bat.  Elizen arteko biblia   2 Erg 17,27

Haurra aurkitu, ospitaleratu eta bertatik atera zenetik Gizarte Ongizatearen zentroan dago.  Berria - Euskal Herria   2006-04-23

Seine-Saint-Denis departamentuan dago herrixka hori eta hiriburura doan autopista bertatik pasatzen da.  Berria - Mundua   2006-03-16

Ezagutza baten egia bere ondorioen egiatik abiatuta inferitzea, bertatik sortutako ondorio ahalgarri guztiak egia balira soilik baimenduko litzateke.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 267. orr.

Honek eltzeari tapa kendu, eta aitak banpiro bat eta mila banpiro ikusi zituen bertatik ateratzen.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 100. orr.

Baldintzatuki jakin baten baldintzen ilararen osoki absolutua beti baldintzatugabea da; zeren bertatik at ez baitago baldintzatua izan litekeen baldintza gehiagorik.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 298. orr.

Azentsorera joan eta une horretan atso bat ateratzen da bertatik zakur handi batekin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 193. orr.

Kableak guztiz buxaturik daude eta bertatik albiste bat bera ere ezin da pasa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 320. orr.

Martinek armairua zabaldu du estalki pare bat ateratzeko bertatik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 131. orr.

Del Valleren eskua maletako arropen azpian lerratu zen eta paper zimurtu bat atera zuen bertatik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 204. orr.

Orain Isengarden aurkako erasotik zatorrek, eta albiste onak zakartzaagu bertatik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 15. orr.

Artisten beraien ikusmolde enpirikoagora itzuliko gara, beraz, oraintxe bertatik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 248. orr.

3 (ezkerreko hitzak –tik atzizkia hartzen duela, indagarri gisa)

-Hemendik bertatik.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 61. orr.

Izan ere, hortik bertatik pasaraziko dute AHTren trenbidea.  Berria - Euskal Herria   2004-07-30

Izan ere, ziklista profesionalak pasatuko ziren handik bertatik.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 46. orr.

Europako klasizismoaren tratadistika arkitektonikoak oso ondo izan zuen, hasieratik bertatik, arazo guzti hauen kontzientzia.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 270. orr.

Ikuspegi honek baditu ordezkariak XIX. mendetik bertatik hasita.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 54. orr.

Hori lortzeko bidea ondo ezagutzen dute Alaveseko jokariek, eta gaurtik bertatik Pontevedraren kontra erakutsi behar dute hori.  Berria - Kirola   2004-10-10

Hurrengo egunetik bertatik eroaren moduan hasi nintzen ikasten.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 50. orr.

Kontratua sinatu zuen unetik bertatik jakin zuen arima saldu zuela eta kondenatuta zegoela betiko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 59. orr.

Iritsi baita Jainkoaren auzia hasteko garaia, eta Jainkoaren familiatik bertatik hasiko da.  Elizen arteko biblia   1 P 4,17

Botilatik bertatik edateko zailtasuna.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 287. orr.

Klasetik bertatik baloia batak besteari jaurtiz jaitsi ginen patioraino.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 383. orr.

Hitz berriak euskaratik bertatik sortzea nahiz kanpotik hartzea aipatu zuen.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 160. orr.

Oso litekeena dun [...] hildakoak hilerrira eraman zituzten txalupak hementxetik bertatik pasatu izana.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 351. orr.

Azal dezagun oraintxetik bertatik haragiaren premia gogorrenei aurre egiteko zuzentzailea hirira jaisten dela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 48. orr.

Ibai guztietatik eta lurretik bertatik ere lainoak eta lurrunak sortzen ikusten dugu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 421. orr.

Ez dago jakiterik ezaugarri hori jaiotzetik bertatik duten ala geroago sortzen zaien.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 369. orr.

Horrexen zain zeuden bi bikoteak, eta lehenengo piezatik bertatik hasi ziren dantzan.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 22. orr.

Azaro bukaeratik bertatik hasi zuen elurra, astebetez izotza izan ondoren. iAita txit santuaren merezimenduz eta otoitzez, ordu hartatik bertatik gelditu ziren ezbeharrak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 141. orr.

Behatzen dizunetik bertatik, iduri du zerbait goxoa erraten dizula.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 55. orr.

Ordudanik, eta oraintsu arte, txinatar kapitalismorik izan denean, Txinatik bertatik kanpo garatu da beti.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 15. orr.

Benta, ikusi zuenetik bertatik, gaztelutzat hartu zuen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 21. orr.

4 gertu-gertutik.

Bihar bertan -pentsatu dut-, tristuraz eta gorrotoz itoko banaiz ere, gora igoko nauk, eliza eta muinoa bertatik ezagutzera.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 170. orr.

-Hori bitxikeria! -esan zidan Garazik, beraren hatsa, kilikagarri horren bertatik, aditzen nuelarik-.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 312. orr.

Lakua bertatik ikusi nahi lukeela esan du Garazik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 314. orr.

Gauzak zeuden egoeran egonda, bazirudien eroaldi bat-batekoa piztu zutela nire hitz apur haiek epaiketa hurbiletik eta bertatik jarraitzen zuten guztien artean.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 17. orr.

· Krimena ez nuen bertatik bertatik ikusi.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 302. orr.

5 bertatik bertara gertu-gertutik, hurbil-hurbiletik.

Bertatik bertara, bere gorputzaren beroa senti nezakeen, bere izerdiaren usaina.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 342. orr.

Oso gertu ditiat, bertatik bertara ikusten eta entzuten ditiat erosotasun osoz.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 90. orr.

Igande iluntze hartan, intxaurrondotik Goiok Etxeberritxoko logela leihoa bertatik bertara zuen eta, gelako argia piztu zelarik, pare parean ikusi zuen arrosariotik itzuli berria zen Joakina soinekoa eranzten.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 106. orr.

Beharbada horretantxe aritua nintzen pentsatzen, bai (behin berriro): Sabethi, bere burua nire bularraren gainean pausaturik eta aurpegira bertatik bertara begira dagokidala, zinez gizon zaharra iruditu behar natzaiola.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 174. orr.

Bertatik bertara jarraitu ezin duten bertsozaleek, ordea, izango dute finala nondik jarraitu.  Berria - Harian   2005-12-18

Zarauzko taldearen entrenamendu bat bertatik bertara jarraitu berriak, igandez, goizeko 9etan.  Berria - Kirola   2006-01-25

Jendetza sakabanatzen hasi zen plaza aldera, gertatua bertatik bertara ikusia zutenak atzeragokoei kontari.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 141. orr.

Argazkiz bakarrik ezagutzen zuten koadro bat bertatik bertara ikusteko.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 156. orr.

Gasteizen, esaterako, herri eskola ibiltaria egin zuten: hiriburutik ibilaldia egin zuten, hiria eta historia bertatik bertara ezagutzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-12-07

Goizuetako larretan, kantua aditu bai, noiz behinka, baina, bertatik bertara sekulan ez nuen eperrik ikusteko aukerarik izan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 153. orr.

Neska haietarik batek begietarat eta bertatik bertara so egin zidan, ahalkegabeki, eta bertze alderat behatu behar izan nuen, zeren sua edo su iduriko hura baitzuen neska hark begietan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 477. orr.

Begira ezak, bestela, bertatik bertara, prismatikoekin.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 45. orr.

Italiarat joaitea zela bere bizitzako ametsa, Errenazimentuko maisuen koadroen bertatik bertara ezagutu ahal izaiteko!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 118. orr.

Irakasle juduaren argazkian ikusitako aurpegiak bertatik bertara begiratzen zidan, kezka larriak harturik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 175. orr.

Han Mikel Strogoffen errebolberra hartu eta, ausardiaz hartzaren aldera hurreraturik, tiro egiten dio bertatik bertara.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 163. orr.

Bosten bat urterekin ikusi izanen nuen aurreneko aldiz arrabioa bertatik bertara.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 102. orr.

Kritikoa da halaber, globalizazioaren barrunbeak bertatik bertara ezagutu zituen Joseph E. Stiglitz Ekonomiako Nobel sariaren Globalization and its discontents liburua.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 340. orr.

Tornado beldurgarriak, eta planeta gorriaren bi sateliteak, Phobos eta Deimos, bertatik bertara ikusi ahal izan dituzte NASAko aditueik Spirit-ek bidalitako irudiei esker.  Berria - Gaiak   2006-01-03

Tiro bat bertatik bertara!  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 78. orr.

6 bertatik bertarako izlag

Bertatik bertarako kezkak dira, kezka sanoak.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 39. orr.

Txango horren bidez, euskal literaturarekin eta idazleekin bertatik bertarako lotura egiteko parada emango zaie ikasleei.  Berria - Kultura   2004-10-14

Bertatik bertarako komunikabideak saretzeko pauso bat gehiago emana da: ON aldizkaria kalean da pasa den ostegunetik.  Berria - Euskal Herria   2004-05-30

Saiorik informalenetan [...] bertsolariak ez du izaten testu bikainen beharrik entzuleengan emozioa eragiteko, bertatik bertarako egoerak ordezkatzen baitu inguru-testu orokorrean falta den trinkotasuna.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 153. orr.

Gizabanako basati, anker eta grinatsu batena, odolgose fanatiko batek bere egindako killer bero eta bertatik bertarakoa, edozertarakoa.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 65. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

ataritik bertatik (3); atera bertatik (3); atera zituzten bertatik (5); atera zuen bertatik (3); aurkitu eta bertatik (3); berta bertatik (3)

bertatik abiatu (3); bertatik abiatuta (13); bertatik abiatzen (4); bertatik alde (21); bertatik alde egin (9); bertatik alde egiteko (7); bertatik at (6); bertatik atera (29); bertatik atera eta (8); bertatik ateratzea (11); bertatik ateratzeko (15); bertatik ateratzen (12); bertatik baino (3); bertatik bere (6); bertatik bereizteko (4); bertatik bereizteko ekimena (3)

bertatik bertara (194); bertatik bertara bizi (7); bertatik bertara entzun (3); bertatik bertara entzunda (3); bertatik bertara eta (3); bertatik bertara ezagutu (10); bertatik bertara ezagutzeko (11); bertatik bertara ezagutzen (4); bertatik bertara ikusi (19); bertatik bertara ikusteko (12); bertatik bertara ikusten (5); bertatik bertara ikustera (3); bertatik bertara jarraitu (3); bertatik bertarako (4)

bertatik beste (3); bertatik datorren (3); bertatik deitu (6)

bertatik edanez (3); bertatik egindako (4); bertatik egiten (4); bertatik egunero (3); bertatik erantzun (3); bertatik eratortzen (4); bertatik eratortzen diren (3); bertatik ere (7); bertatik erretiratzeko (3); bertatik esan (3); bertatik eta (8); bertatik ez (6); bertatik ezagutu (4); bertatik ezin (6); bertatik gelditu (3); bertatik gelditu ziren (3); bertatik gure (3); bertatik halako (3); bertatik hartu (8); bertatik hartu da (4); bertatik hartzen (6); bertatik hasi (8); bertatik hasi ziren (3); bertatik hasita (10); bertatik hasten (4)

bertatik igaro (6); bertatik igarotzean (4); bertatik igarotzeko (4); bertatik igarotzen (9); bertatik ihes (4); bertatik ikus (5); bertatik ikusi (8); bertatik ikusteko (4); bertatik ikusten (3); bertatik irten (4); bertatik irteteko (3); bertatik irteten (3); bertatik jakin (3); bertatik jarraitu (5); bertatik joan (4); bertatik kanpo (4); bertatik kentzea (4); bertatik mugitu (5)

bertatik ondorioztatzen (4); bertatik pasatu (6); bertatik pasatzen (8); bertatik pasatzen ari (4); bertatik sartu (3); bertatik sortutako (5); bertatik sortzen (9); bertatik sortzen den (6)

bertatik zintzilik (3)

egin eta bertatik (3); egunetik bertatik (11); etxetik bertatik (4); euskal herritik bertatik (3); euskalgintzatik bertatik (3); ez da bertatik (3); ez dira bertatik (3); ez zuen bertatik (3); gaurtik bertatik (3); goizetik bertatik (4); guztiak bertatik (6); handik bertatik (4); hartatik bertatik (15); hartatik bertatik gelditu (3); hasieratik bertatik (55); hemendik bertatik (7); herritik bertatik (4); horretatik bertatik (10)

ikusten zen bertatik (3); ireki eta bertatik (3); izan zuten bertatik (3); izenburutik bertatik (5); jaiotzatik bertatik (3); jaiotzetik bertatik (4); konbertsioaren hasieratik bertatik (4); lehen egunetik bertatik (3); lehen goizetik bertatik (3); lurretik bertatik (3); mendearen hasieratik bertatik (3); menditik bertatik (3)

oraintxe bertatik (4); ordu hartatik bertatik (3); orduan bertatik (4); oro bertatik (3); partida bertatik (4); partida bertatik bertara (4); pasatzen dira bertatik (3); sarreratik bertatik (3)

une hartatik bertatik (4); une horretatik bertatik (5); unetik bertatik (17)


bertebra iz ornoa.

Horratx, nire bertebrak zertxobait lasaitzeko tenorea dut, burua altxatu eta non nagoen ikusteko aukera.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 180. orr.

Bertebrak bere lekutik atera zitzaizkidan eta hiruzpalau urte galdu nituen.  Berria - Kirola   2004-09-24

Ez dakit lepoko bertebrak hausteraino zapaltzen zizkizuten unean Bergarako San Martingo ezkilek jo zuten.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 164. orr.


bertigo 1 iz altuerak-eta eragindako zorabioa.

Sarak ez zuen bertigorik, ezta Sergiok ere, eta ertzean esertzea gustatzen zitzaien, elkarri eskua emanda.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 54. orr.

Ikasgelako baldarrena nintzen, bertigoa nuen eta, gainera, ez nuen igotzeko inolako gogorik.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 69. orr.

Bertigo pixka bat sentitu nuen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 45. orr.

Bertigoa ere sentitu dut mendi malkartsu eta piko haien azpi-azpian ibai bati antzeman diodanean: Colorado River.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 189. orr.

Zer bertigo handia eragiten zidan hiru metrotik gorako hormen zein harkaitzen gainean egoteak.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 130. orr.

Bertigoa ematen bazion ere, kilikagarria zitzaion jauzia.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 167. orr.

Biaduktuen altuera handia da, bertigoa ematen du.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 173. orr.

Oroitze hutsak bertigo ikaragarria ematen dit.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 77. orr.

Zubiak bertigoa sentiarazi dit.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 295. orr.

Musu horiek direla-eta emakumea bertigoak jotzen du, eta oihuka hasten da gizonak, suminak eta pasioak jota, alde guztietatik estu heltzen diolako.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 139. orr.

Ezaguna da halaber, New Yorken indiarrak erabili zituztela altuera handitan lan egiteko, haien ezaugarrietako bat bertigorik eza zela deskubritu zutelako.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 143. orr.

Eskua nire kamiseta azpira irristatu duenean bertigoa da sentitu dudan zirrara mota.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 43. orr.

Mutilak, bertigoarekin batera, uzten zidan hutsa betetzeko esperantza gazi-gozo bat ere.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 22. orr.

Paperetik agertokira salto egiteak ematen duen bertigoarekin.  Berria - Kultura   2004-11-25

Felix Iraola Gipuzkoako Ganberako zuzendariak atzo zioenez, «beste herrialde batzuk aurkitzeko nolabaiteko zurrunbiloa dago», eta enpresa askori bertigoa sartzen zaie.  Berria - Ekonomia   2006-03-02

2 (hitz elkartuetan)

Arkitektura erretorikoak, denborak ematen digun bertigo inpresioari hurbiltzen zaion zerbait eman diezaguke.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 146. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bertigo handia (4); bertigoa ematen (6)


bertikal 1 izond zuta.

Kornearen kurbatura desberdina dela eta, lerro bertikalen eta horizontalen irudiak ez dira zehaztasun beraz eratzen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 100. orr.

Abakoaren muturreko ertzetik egin den lerro bertikal horretan, bota behera beste lerro bat.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1690. orr.

Balkoi luze bat, baranda zurezkoa zuena, eta barra bertikalak -beltzez pintatuak- burdinazkoak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 29. orr.

Gorputza estilizatzen zioten soinekoaren marra urdin-zuri bertikalek.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 174. orr.

Makalak bai, egon zitezkeen Gaztelan -makal bertikalak horizontal okre eta idorraren erdian-, baina beste berderik ez.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 143. orr.

Bazirudien ezen, itsasertzeko maskor handi, bertikal bat zeharkatu eta gau barne-hutsean eta haizean ari nintzela sartzen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 18. orr.

Goitik behera, ardatz bertikal bati jarraiki.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 124. orr.

Ardatz bertikala marraztu zuen gero, ahapeka esanez: "y'y, koordenatu-ardatza".  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 347. orr.

Plano bertikal eta lauetan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3150. orr.

Danbor horizontal honen hortzak danbor bertikalaren saihetsean itsatsita dagoen hortz bakarrarekin ondo adosteko moduan jarrita egongo dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4970. orr.

Han, harresi bertikal batean, Ate Iluna zabaltzen zen, gauaren ahutzak bezain beltz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 65. orr.

XIX. mendeko argazkigintza guztiak formatu bertikala erabili zuela.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 138. orr.

Hiru zurtoin luze, bertikalak eta distiratsuak.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 121. orr.

Hesi zuri harrigarria da, bertikala eta igoezina.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 286. orr.

Hemen erradiazio kontua da: alegia, airearen jaitsiera-igoera bertikala, nahiz eta hedadura txikikoa izan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 329. orr.

Turbina bertikalak eta pala kurbadunak erabili nahi dituzte.  Berria - Gaiak   2004-07-08

Hortik dator nonbait eraikinen garapen ia beti bertikalerako obsesioa, Empire State bezalako etxeorratz falikoetarako joera.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 143. orr.

2 (adizlagun gisa)

Andreasek olatu-mazelen kontra zuzentzen zuen branka belaontzia zeruarekin ia bertikal jartzeraino.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 143. orr.

Habeak bertikal eraikitzen zirela zaintzeko, GPS satelite bidezko nabigazio sistema erabili dute.  Berria - Gaiak   2004-12-15

3 (izen gisa)

Bertikala, lehen ere aipatu dena, grabitatearen eta zutiko egoeraren noranzkoa da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 39. orr.

Aldeetako grisune guztiak ezabatu zituen Ruche jaunak, eta bertikal bat marratu erpinetik oinarriaren erdiraino.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 51. orr.

Baldin grabitate zentrotik iragaiten den bertikala edifizioaren oinetik kanpoan balego.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 258. orr.

Harriak bata bestearen ondoren ipiniz, dorrea bertikalera itzularazi arte.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 370. orr.

Bi metroko armiarma bat, nire aurpegiaren bertikalean.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 20. orr.

ik beherago 5.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

4 irud/hed

Haien ahots zuriek kristalezko soinua atera zuten, trinkotasuna azaldu zuten, bai armonia bertikalean zein kontrapuntoan, dinamika egokia eginez.  Berria - Kultura   2004-12-15

Filial bakoitza berezko mozkingune da, eta harreman bertikalak ditu enpresa amarekin, baina ez du harremanik batere izaten beste filialekin.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 81. orr.

Aurten hauteskunde sindikalak antolatu zituzten, sindikatu bertikalerako hauteskundeak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 62. orr.

Xantaia eta presioa erabiltzen ari da baserritarren elkarte eta kooperatibak erakunde bertikal horretara batu daitezen.  Berria - Ekonomia   2006-02-25

Inportazioak ordezkatzea nahiz esportazioak sustatzea antolamendu bertikala duten industrializazio-estrategiak dira.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 119. orr.

Gizarte-mugimenduak, egia esan, horizontalak eta bertikalak dira.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 25. orr.

Mugimendu bertikalak batzuetan iheskorragoak dira, baina sarritan garrantzitsuagoak beren gizarte-ondorioetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 25. orr.

Joko bizia egiten du, bertikala, lerro guztiak elkarrengandik gertu dituela, eta azkar prestatzen du kontraerasoa.  Berria - Kirola   2006-03-26

Eremu publikoan aritzeko orduan badaude modu maskulino bat eta modu femenino bat: badaude modu bertikala eta modu horizontala, hierarkikoa eta parekidea, inposatzailea eta adostasunean oinarriturikoa.  Berria - Kultura   2006-03-21

Enuntziatuen deskribapena zuzentzen zaie multzo adierazle ezberdinen existentzia-baldintzei, nola edo hala bertikala den dimentsio bati jarraiki.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 126. orr.

Bi arraza geruza horizontalen tokian bat horizontala (garaitua) eta bestea bertikala (konkistatzailea, germaniarra) irudikatuz.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 195. orr.

5 bertikalean adlag ik bertikalki.

Bertikalean eta horizontalean polarizatutako beirak erabiliz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 46. orr.

Zenbakiak horizontalean eta letrak bertikalean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 268. orr.

Eta jauzi librean, lurrera bertikalean erortzean ere, itxaron oraindik.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 57. orr.

Erlaitzaren azpiko aldean, triglifoekin bertikalean jarrita eta metopen erdian paratuta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1930. orr.

Ahotsa horizontalean mugitzeaz gainera, bertikalean ere igotzen da mailaz maila.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2250. orr.

Txolarre suizida bat ia lurra jotzeraino amildu zen, bertikalean eta ziztuan,  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 109. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bertikal bat (8); ia bertikalak (3); marra bertikal (3)


bertikalismo iz bertikaltasuna.

Kalte egin zioten, orobat, alderdi barruko ezadostasun politikoek, zeinek alderdiaren bertikalismoa kritikatu zuten disidenteen desertzioa eta kanporatzea eragin zuten.  Berria - Mundua   2004-07-17

Horrek guztiak kolokan utzi izan du komunitatearen demokratizazioa eta bertikalismo arriskugarria nagusitzen da.  Berria - Euskal Herria   2004-09-28


bertikalista izond/iz bertikalismoari dagokiona.

Heresia horizontalista Xanobusek menderatu zuen, Abarako errege-filosofoak, bertikalista amorratua baitzen. Horiei horizontalistak esaten zitzaien, besteei, berriz, bertikalistak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 270. orr.


bertikalitate iz bertikaltasuna.

musikarekiko kontzientzia analitikoa konprenitzeko kontzeptuak jorratuko dituzte, hala nola: zentru tonala, disonantzia, erretardoa, kadentzia, kontrapuntua, horizontalitatea, bertikalitatea, harmonikoak, tentsioa...  Berria - Kultura   2004-09-02

Marmolezko idulkiok, bertikalitate hori zerurantz, egunen batean estatuok jaisteko aginduko dut, azpiko marmol blokeok kendu eta estatuok hemendik pasatzen den jendearen altueran gera daitezen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 59. orr.

«Kudeakuntza esparru guztietan erabakiak hartzeko bertikalitatea handitzen ari zela» azaldu du Consumek.  Berria - Ekonomia   2004-02-05


bertikalizazio iz bertikal bihurtzea.

Munduko ekonomiaren hiru ardatz handien [...] baitako eskualdeen arteko trukeen nagusitasuna azpimarratu behar da, munduko ekonomiaren "bertikalizazioa" baitakar; bertikalizazio horrek nazioarteko espazioaren zatikatzearen arriskua sortzen du, ekonomia-botere handien artean inoiz krisi larriren bat gertuko balitz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 66. orr.


bertikalki adlag modu bertikalean.

Alanbreak bertikalki eta horizontalki, elkarretarik arras hurbil ezarriak zituzten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 10. orr.

Beraz, galtza zorroa jaso, zurezko hanka itsatsia kendu, eta bertikalki, hortz bakarreko laia bailitzan, airean altxatu eta lurrean sartu zuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 61. orr.

Lakoff-en egiturak erabiliz, teoria zientifikoa eredu-familia gisa ulertzen da, horizontalki artikulaturiko egiturak, bertikalki hierarkizaturiko egiturak eta egitura erradialak dituena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 166. orr.

ETNek bertikalki integraturik izaten dituzte hornitzaile eta bezero sareak, ohiko merkataritza harremana baino sendoagoa eta egonkorragoa den loturetan oinarriturik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 243. orr.

Josette Dacosta-k, lauki koadroan zintzilikatu ditu hiru margolan eder, bertikalki pintatuak, oihalek lorioski haizearen presentzia salatzen dute.  Herria   2005-07-28


bertikaltasun iz bertikala denaren nolakotasuna.

Bertikaltasuna, batez ere, gure esperientziak, grabitazioaren bidez, bertatik ematen digun datu bat da: gauzak bertikalean erortzen ikusten ditugu.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 38. orr.

Luze hitz egin zuten, makalek erakusten zuten bertikaltasuna, hauek ezarritako ibilbidea, gorakada sentsazioa.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 186. orr.

Zeruak eta lurrak biltzen zituen euriaren bertikaltasun sakonera.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 147. orr.

Oinen azpian bada halako lur hutsaren bertigo bat, hartxintxar askeen marruskadura belarri ertzean, gaizki zigilatutako zementuaren sentipena, halako anklaje falta bat zutikakoaren bertikaltasunean.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 59. orr.


bertoko 1 izlag bertakoa.

Hogeta sei urtegaz ezkondu zan, Erreskondora, bertoko alaba Jaionegaz, eta lau seme-alaba daukiez, mutil bi eta neska bi.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 43. orr.

Oso argi eta lasai mintzatu dira Irango bizimoduari buruz, bertoko agintariak errukirik gabe larrutuz.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 93. orr.

Kanpoko hogei bat lagunekin, bertoko dozena bat gazte.  Berria - Euskal Herria   2004-07-09

Telegrafo gelatik pasa nintzenean, bertoko langilea begira gelditu zitzaidan.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 109. orr.

Tabrizen izan nuen aukera bertoko emakumezkoekin mintzatzeko.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 127. orr.

Hasieran, AEBetako iritzi publikoak ez zuen aparteko interesik erakutsi gatazka harekiko, ezta bertoko Kongresuak ere.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 25. orr.

Tratatu hau irakur dezaten guztiei eskatzen diet, bertoko hitz bat bera ere ez aipatzeko, eta beste inori deus ez azaltzeko, gure Legeko doktorerik ospetsuenen esanetan ene aurretik argi eta garbi azaldurik dagoenaz landa.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 38. orr.

bertoko nahiz kanpoko antzezleek elkar ezagutzeko eta elkarrekin lan egiteko.  Berria - Kultura   2006-03-07

Zentzuzkoa da pentsatzea kanpoko langile gaituek lekurik ez daukatela bertokoek eskatutako postuetan.  Berria - Euskal Herria   2004-12-12

Hurrengo xedea bertokoen eta etorkinen arteko berdintasuna lortzea izan beharko luke.  Berria - Euskal Herria   2004-01-17

Aintzat hartzen da orokorrean badirela lanpostuak bertokoentzat bakarrik gorde behar direnak.  Berria - Euskal Herria   2004-12-12

Heldu da behintzat artoaren jiteko hori, kanpokoa izaki askoz ere hobea noski, eta horra non kendu dion bertokoari soroa, alorra, pentzea eta izena bera ere.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 50. orr.

Ideia Indiatik badator ere, teknologia bertokoa da.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 331. orr.

Kaiondotik iparraldera han zegoen beti itsasoa, zelai hondozorurik gabea, bere iluntasunean [...] bere kalatxoriekin, bere enbarkazio bertoko eta arrotzekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 41. orr.

Bertokook egin behar dugu aurrera.  Berria - Kirola   2006-01-19

2 (ezkerreko hitzak –ko atzizkia hartzen duela)

Hugoren gustukoak Miarritzeko bertoko neskak eta Baionako jostunak dira.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 23. orr.

Harrezkeroztik, Japoniako bertoko biztanleek debekatua bazuten ere tatuajeak soinean erakustea, debekua ez zitzaien atzerritarrei ezarri.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 121. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bertokoak dira (4)


bertokotu, bertoko(tu), bertokotze, da/du ad bertakotu.

Pixkanaka, herri hazietako kaleetan erabiltzen hasi zen, eta etorkinak bertokotzeko bitarteko gertatu zen.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 150. orr.

Etorkinak, bertokotzeko, ez direla euskalduntxo bihurtu behar esaten du; integrazioa, kulturen mestizajearen bidez egin beharko dela.  Berria - Euskal Herria   2004-03-14

Haren semea, bertokoturik, gurean bizi da.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 322. orr.


berton (190 agerraldi, 37 liburu eta 39 artikulu) 1 adlag bertan.

Zaku handia da elikaduraren hau, denetik kabitzen omen da berton.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 12. orr.

Azken hurrengoan han ibili nintzelarik diana batzuk zeuden paratuak berton, tiratzaile olinpikoek egiten zituzten saioak.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 32. orr.

Berton jaioak izan ala ez, «euskal herritar guztien eskubide ororen alde» egin zuen atzo Batasunak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-26

Hogei metro koadrotik gora zituen Mentxuren gelak, eta berton zeukan beharrerako eta atsedenerako guztia.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 22. orr.

Emaztea Ameriketara itzuli zen, amerikarra berton geratu zelarik.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 217. orr.

Berton laga zenuen ontzitxoa, ezpainetara barik.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 63. orr.

Azken bagoi honetan egin izan dira treneko bilerak, berton egin izan ditu Thomasek lo-kukuak, antolatzaileen taldekoek ere berton euren lo kuluxkak.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 320. orr.

Urkatu, bai, esku bakar batez, Hementxe berton, ontzien artean, eta gero eskegi egingo haut.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 305. orr.

-Oraintxe berton akabatuko al nauk?  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 359. orr.

Haragiak jatorri izena eduki dezan, berton hildakoa behar du.  Berria - Harian   2005-08-28

Eta, bihar edo etzi (gaur berton, ezin) gertatutakoa kontatzea erabaki nuen.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 169. orr.

Ez da gutxietsi behar kontzeptu horrek gaur berton ere oraindik duen eragina.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 274. orr.

Egia da euskararen geroa berton, Euskal Herrian, jokatzen dela.  Berria - Euskal Herria   2004-05-26

2 berehala.

-Batzuetan hobe duk dena berton amaitzea.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 180. orr.

-Denon artean faxismoa berton geldiaraziko diagu -ziria sartu du Hemingwayk.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 59. orr.

Ikusi zuenean bizitzeko behar den ia guztia hilkorrei berton eskuratu zaiela [...].  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 395. orr.

3 (ezkerreko hitzak –n atzizkia hartzen duela)

Bordelen berton 1553an jaio zen Pierre de Lancrek, ustezko sorginen ehiztari sutsuak, idatzi zuenez [...].  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 114. orr.

Bazkalostean berton!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 84. orr.

Laster azaldu beharko zutenez, Barrikadetako Plazan berton jesarri ginen, zain.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 179. orr.

Eskua buruarekin batera mugitzeari utzi zion, jantokian berton baina urrutiko bazter batean begiak finkatuta.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 141. orr.

4 berton behera bertan behera.

Erregina ez da etorri, erregina ez zen Madrilera joan halanbe Donostiako udaldia berton behera lagata egun hileta egiten zaion gizonaren gorpuari jarraigoa egitearren.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 164. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berton bizi (12); berton egin (4); berton ere (4); berton geratuko (3); gaur berton (10); hemen berton (4); hementxe berton (3); orain berton (3); oraintxe berton (11)


bertora 1 adlag bertara.

Etxea inguratzen duen harresia iragandakoan, Arrasateko erretorea topatu zuen bertora zetorrela.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 101. orr.

Pianoaren segidan zegoen atean finkatu zuen linternaren jopuntua eta bertora gerturatu bitartean pausoen kulunkak baino ez zuen lortu eskuaren dardara atean islatzea.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 103. orr.

Eguna ondo amaitzeko, begikotasun berdintsuaz jokatu dute ostatuko arduradunek gauean bertora itzuli naizenean.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 43. orr.

2 (ezkerreko hitzak –ra atzizkia hartzen duela)

Gogoratu, bestela, ur hauexetara bertora, Seven Seas Spray eta halako itsasontziak zelan etorri ziren laguntzarekin gerra garaian.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 68. orr.

Hona bertora ekarri didate.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 263. orr.

3 bertotik bertora bertatik bertara.

-Bertotik bertora eduki diat apezpikua!  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 33. orr.


bertset (orobat berset g.er.) 1 iz testu sakratu bateko kapitulu batean egiten den zatiketa laburretako bakoitza.

Koranaren bertset bat deklamatzen hasi zen: "Zuk ez daukazu nahi dituzunak onbidetik gidatzerik, baina Jainkoak nahi dituenak gidatzen ditu".  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 127. orr.

Rabbiek 119. salmoaren 126. bertsetetik honako esangura hau ateratzen dute: [...].  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 238. orr.

Iliada, II. lib., 668. bertseta.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 352. orr.

Lehen parteak Hebrearrei egindako Gutunaren bederatzigarren kapituluaren akaberako bertsetak zituen glosagai.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 138. orr.

Abas Al-Helu osaba Kamilekin batera etorri zitzaigun ikusi bat egitera, eta gero Koranaren lehen bertseta irakurri genuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 181. orr.

Horrela ulertzen dute gure doktoreek, hau da, bertsetean aipatzen den aurpegia Jainkoarena dela (gorets bedi!).  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 66. orr.

Testua sarri-sarria zen eta bertsetetan ordenaturik zegoen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 238. orr.

2 pastoraletan, ahalpaldia.

Bertset, kantu, dantza, taula joko osagaiez gain, pastoral bat jantzi kontu bat da ere.  Berria - Kultura   2004-07-24

Nik 250 bertseteko trajeriak idazten dütüt (haietan 50 bat kantorez) eta hiru orenak gutiz igaraiten dütüe.  Herria   2002-09-26

Antzerkiaren lüzegoa: 250 bertsetez petik, horietarik 50 kantoreetan eta 12 koblakarien bertsetez.  Herria   2002-09-12

Hobe da jelkaldi gütixago, eta bakoitxean aski bertset (8-10).  Herria   2002-09-26

Kanta ditzagün bertsetak.  Herria   2005-07-28

Pastoraletan jadanik aritu zutenentzako ezik, neketsua da erabat oholtzako hara-honata derrigorrez ezker aldeko oinetik abiatzea, ibilaldia eta bertseta ematea behar bezala uztartzea eta, ororen buru, bata besteari begiratuz amaitzea.  Berria - Kultura   2004-01-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

koranaren lehen bertseta (4)


bertsifikazio iz neurkera, bertsokera.

Egia baldin bazen Mendebaldeko eskola honetako proventzar trobadore aitzindarien ideia eta idealek, baita bertsifikazio eta errimak ere, andaluziar musulmanen artean izan zutela sorburua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 222. orr.


bertsikulu iz bertseta.

Erregelak eta Aholku espiritualak (testu luzeagoak) kapitulu eta txataletan edo bertsikulutan banatuak daude; gainerako gehienak txataletan bakarrik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 18. orr.

Testu masoretikoak, 23. bertsikuluan dion "hezurren guzizko hezur" hori, harritzeko modukoa da.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 262. orr.


bertsio (orobat bertsione g.er.) iz 1 aldaketak izan dituen testu, ideia edo kideko baten idatzaldi bakoitza.

Hamabost bertsio egin ditugu azken gidoia idatzi arte.  Berria - Kultura   2006-05-09

Ondorengo mendeetan zehar, Vitruvioren jatorrizko testuaren hainbat bertsio egin zituzten latinez.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 80. orr.

Lehen bertsioa itzulpen moderno askoren iturri izan den Sacrum Commercium Sancti Francisci cum Domina Paupertate (Quaracchi, 1929) edizio kritikoari jarraituz egin da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 17. orr.

Gaia jorratu duzu eta azken bertsioa, aurkeztuko duzuna, idaztera zoaz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 369. orr.

Erromatar zuzenbidearen bertsio bat "hartu" zen aro modernoko Holanda, Eskozia eta Hego Afrikan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 67. orr.

Bat baino gehiago dira Euskal Herrian girotutako elezahar honen bertsioak.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 201. orr.

Beste bertsio bat paratu zuen, laburtua.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 10. orr.

McLaren izan da aurten denboraldi erdian autoaren B bertsioa aurkezteko moda ireki duena.  Berria - Kirola   2004-06-20

Messenger mezularitza programak ICQri nagusitasuna kendu dio, Windows Mediak Real Player-i, orain Google-ren bertsioa egin nahi dute.  Berria - Ekonomia   2004-02-01

Sasser-en azken bertsioek Windows 2000ri eta XPri erasotzeaz gain, Windows Server 2003ren aurka ere egiten dute.  Berria - Gaiak   2004-05-09

Martxoaren 11n PDF bertsioak egin genituen, eta zirkulazio izugarria izan zuten.  Berria - Gaiak   2004-09-26

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Frankenstein doktorearen bertsio berritua balitz bezala, Barriek munstroa sortu eta munstroak Barrieren izaera iluna elikatu zuen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 14. orr.

Esan nahi da klasismoaren bertsio larri bat nozitu genuela guk, arrazismoaren atariraino ere iristen zena.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 74. orr.

Emakumea makinaren kontra: xake-txapeldunek ordenagailuaren kontra egiten zituzten borrokaldi heroikoen bertsio light moduko bat.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 130. orr.

Agintariek beren babes osoa eman zioten mugaz gaindiko lehiakortasuna sustatzeko lege proiektuari; hau, haatik, jatorrizkoaren bertsio leundua da.  Berria - Mundua   2006-03-25

Galdera light horrek bertsio heavy bat du, banakako planotik orokorrera pasatzean mamitzen dena: Zergatik idazten dute euskaraz euskal idazleek, ezpada argitaratzeko erraztasunagatik?  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 60. orr.

Helenismoaren plutarkar bertsioa zabaldu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 280. orr.

Determinismo teknologikoaren bertsiorik gogorrenetan, gainera, teknologia hartzen da gizartearen konposizioa eta egituraketa-moduak determinatzen dituen faktore nagusitzat.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 250. orr.

Zeren eta Mendebalde modernoak bere kultur ondarearen bertsio sekularra fabrikatu baitzuen, erlijioa baztertuta uzten zuelarik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 188. orr.

Neomerkantilismo hori -Machiavelli eta Hobbesez geroztik kontinente zaharrean nagusitu zen errealismo politikoaren bertsio ekonomikoa-, [...].  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 42. orr.

Testamentu Zaharreko lehen liburua da, irakurle, eskuetan duzun hau, bertsio egokituan emana.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 7. orr.

Valentín Esterlich, Bartzelonako idazle iluna, existitu egin zen, eta La asesina ilustrada-ren bertsio apokrifo hura izan omen zen bere azkeneko lana.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 134. orr.

Eric Lennebergek, Israel Schefflerrek, eta Yehoshua Bar-Hillelek eskuizkribuaren hasierako bertsioak irakurri dituzte.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 27. orr.

Badaude software librearen lizentzia batzuk aldatutako bertsio pribatiboak onartzen dituztenak.  Berria - Gaiak   2004-04-30

3 arte, musika, literatura edo zinema lan baten gauzatze bakoitza.

Bigarren atalean, berriz, Mussorgskiren Erakusketa baterako koadroak obraren gainean Ravelek egindako bertsioa jo behar zuen orkestrak.  Berria - Kultura   2004-05-14

Dausgaard maisuak beste bertsio bat eman zuen, antzinako musika egiten duten taldeen bidetik.  Berria - Kultura   2004-01-16

Tenpoak nahiko bizkorrak markatu zituen eta puntu batzuetan Beethovenen musikaren bortiztasuna (bertsio askotan leuntzen dena) areagotu zuen.  Berria - Kultura   2004-01-16

Bertsioa & doinua: Joan Manuel Serrat .  Herria   2004-06-10

Baila srta? lan berrian hiru kantu propio eta sei bertsio bildu ditu.  Berria - Kultura   2006-03-30

Giant Sanden azken diskoa bertsioena da.  Berria - Kultura   2004-05-09

"Furra Furra", ez Oskorrirenean, baizik eta S.A.ren bertsioan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 237. orr.

Filma oso ondo egina dagoela iruditu zitzaidan, arrakasta handia izan zuen; badakit bertsio batekin kexu ez den idazle bakanetarikoa izango naizela.  Berria - Kultura   2004-06-09

Casablanca historiara pasatu den filmaren euskal bertsioa egin du Xabier Mendigurenek.  Berria - Kultura   2004-02-07

· Romeo eta Julieta baletaren kontzertu bertsioa eskaini zuen atzo.  Berria - Kultura   2004-08-31

4 (izenondo eta izenlagunekin)

Jatorrizkoaren bigarren eta hirugarren ekitaldiak bertsio laburtuaren bigarrenean elkartuta daude.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 15. orr.

The Swimming Pools taldearen Young man upon the water izeneko kantu haren zuzeneko bertsio indartsua.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 229. orr.

Konpainia berak Zisneen Aintzira-ren bertsio birmoldatu bat ere ematekoa du larunbatean.  Berria - Kultura   2006-05-10

Maîtreak My Old Kentucky Home kantaren bertsio bikain bat eskaini zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 477. orr.

'Casse-Noisette' ikuskizunaren bertsio eraberritua aurkeztuko du gaur eta bihar Biarritz Balletak Abestiaren hitza nabarmenduko zuen bertsio akustikoagoa egin nahi nuen.  Berria - Kultura   2004-08-12

Musika erabat klasiko honen bertsio interesgarria egin zuten, musikaren aukera guztiak erabiliz.  Berria - Kultura   2004-01-16

Obraren antzerki zuzendariak, Christoph Schlingensiefek, Wagnerren obraren bertsio «guztiz pertsonala» izango dela agindu du.  Berria - Kultura   2004-07-25

Litekeena da gertaera hauen ohiko eszenatokiak, batez ere bere bertsio zinematografikoek, pertsona arrunta heroi bihurtzen ahal duten gorespen hau sustatzen laguntzea.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 327. orr.

Prokofiev-en lan honen bertsio berezia entzuteko aukera izan genuen astelehen arratsez; bertsio intelijentea, latza eta disdiratsua.  Berria - Kultura   2004-09-01

Nazioarteko hainbat artistaren bertsio hautatuak eskaini zituzten.  Berria - Kultura   2006-01-19

Lan izugarria izango litzateke guk nahi dugun mailako aktoreak lortzea euskarazko bertsioa egiteko.  Berria - Kultura   2006-02-22

5 testu idatzi baten itzulpena.

Gaztelaniazko bi bertsio ezagutu ahal izan ditut Hamletenak: lehendabizi, ikasle nintzela, Moratín-ek egindakoa, eta, askoz ere geroago, José María Valverderena.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 182. orr.

Sei urte nituenean buruz nekizkien Dostoievskiren nobela gehienak, errusierazko bertsioan edo galegozko itzulpenean.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 54. orr.

Jatorrizko hitzaldia neerlanderaz idatzita dagoela eta ni espainiar itzulpenaz baliatzen naizela, zeinak, berriz, frantziar bertsioa erabiltzen baitu.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 190. orr.

Plinioren lehenbiziko ingeles bertsioaren, Philemon Holland-enaren, ale bat.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 169. orr.

1582. urtean argitaratu zen Alcalá de Henaresen gaztelaniazko lehenengo bertsioa, Miguel de Urreak egindakoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5330. orr.

EHUren Argitalpen Zerbitzuak argitaratua da euskarazko bertsioa, 1999an. Cosmopolitan aldizkariaren euskal bertsioa egiteko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 334. orr.

Paul Samuelson ekonomilari eta Nobel sariaren Economics eskuliburu ospetsuaren gaztelaniako bertsiotik itzulitakoa da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 72. orr.

6 gertakari edo egoera baten berri emateko modu berekia.

Hemen dago gertaeren bertsioa, orduko parrokoaren arabera.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 85. orr.

Alkateak emandako bertsioaren arabera, gazteak bizi ziren etxebizitzan zeuden hiru berogailuetako batean hasi zen sua.  Berria - Euskal Herria   2004-12-28

Errusiako agintariek atentatuaren hipotesia alboratu nahi izan dute FSB zerbitzu sekretuetako (KGB ohia) eledun batek bertsio hori baieztatzeko frogarik ez zegoela adierazi ostean.  Berria - Mundua   2004-08-27

Ripodasen pistola Urtxipia hil zuen bera izateak Soriaren bertsioa indartuko zian: lagun bat hil baldin bazuen, zergatik ez bi gehiago?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 385. orr.

Lekuko fidagarrien bertsio baten arabera, koma etilikoaren lausoak jota eraman zuten erietxera, eta han hil zen.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 172. orr.

Janek kontatu zigun bertsioa honela izan zen: [...].  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 272. orr.

Espainiako Barne Ministerioaren bertsioa, eta CEAR elkarteko Javier Galparsoro abokatuaren eta SOS Arrazakeriako Mikel Mazkiaranen salaketa.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 35. orr.

Hurrengo eguna argitu eta batera, gertaeren lehen bertsioa eman zen: [...].  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 87. orr.

Zurrumurrua egiatik hurbilago dagoela bertsio ofiziala baino.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 243. orr.

Eguraldi narrasa zela medio kontrola galdu, laprast egin eta errepide kontrolaren aurka joan zen, hori zen bertsio ofiziala.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 87. orr.

Ikuspegi horren bertsio arrunt eta xinpleenaren arabera, herrialde txiroen egoeraren zergatia erraz asko laburbil daiteke: [...].  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 296. orr.

Hori da zure bertsioa, ez da gezurra izango, baina zure bertsioa da.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 149. orr.

7 jatorrizko bertsioa

Jatorrizko bertsioa, eta Annek berak laburtu eta zuzendua, oinarritzat harturik, beste bertsio bat paratu zuen, laburtua.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 10. orr.

Jatorrizko bertsioa euskarazkoa da, eta ondoren katalanera eta gaztelaniara itzuliko dute.  Berria - Kultura   2006-01-27

Film guztiak jatorrizko bertsioan eta azpitituloekin eskaintzen dira New Yorken.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 57. orr.

Jatorrizko bertsioan, Rule Britannia! ia inork ez du Erdi Aroko Genji monogatari jatorrizko bertsioan irakurtzen, baizik eta japoniera modernora itzulita.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 179. orr.

Mary Annek istorioaren jatorrizko bertsioa kontatu behar izan du azkenean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 465. orr.

Jatorrizko bertsioan, azpitituluekin ala bikoiztuta?  Berria - Kultura   2004-09-25

Filma jatorrizko bertsioan, frantsesez, emango dute euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko azpitituluekin.  Berria - Kultura   2004-06-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

abestiaren bertsio (4); beraren bertsio (3); bere bertsio (4)

bertsio agertu dira (3); bertsio asko (3); bertsio askotan (3); bertsio bakarra (4); bertsio bana (6); bertsio bat (48); bertsio bat da (3); bertsio bat eman (3); bertsio batean (3); bertsio batzuk (4); bertsio berezia (3); bertsio berri (6); bertsio berri bat (3); bertsio berria (8); bertsio berriak (3); bertsio berrian (4); bertsio berritua (3); bertsio bikaina (3); bertsio desberdinak (3); bertsio gaurkotua (9); bertsio gutxi (3); bertsio kontrajarriak (4); bertsio laburtu (3); bertsio laburtua (4); bertsio ofizial (3); bertsio ofiziala (33); bertsio ofiziala zalantzan (6); bertsio ofizialak (13); bertsio ofizialak dio (3); bertsio ofizialaren (14); bertsio ofizialaren arabera (10); bertsio ofizialek (3); bertsio ofizialen (3); bertsio osoa (3)

beste bertsio (27); beste bertsio bat (17); bi bertsio (9); buruzko bertsio (6); buruzko bertsio ofiziala (4); egin zuen bertsio (3); euskarazko bertsio (6); ezagunaren bertsio (3); filmen bertsio (3); gaztelaniazko bertsio (3); gertaeren bertsio (5); hainbat bertsio (3); hiru bertsio (4); horren bertsio (8); kantuaren bertsio (3); kantuen bertsio (3); lau bertsio (9); lau bertsio agertu (3); liburuaren bertsio (3); obraren bertsio (5); obraren bertsio gaurkotua (3); zenbait bertsio (3); zuzendariak bertsio (4)

azken bertsioa (4); benetako bertsioa (5); bere bertsioa (12); bere bertsioa eman (3); beren bertsioa (6)

bertsioa argitaratu (3); bertsioa aurkeztu (4); bertsioa berresten (5); bertsioa berresten duten (3); bertsioa berretsi (4); bertsioa da (11); bertsioa dela (3); bertsioa egin (11); bertsioa egin du (3); bertsioa egin dute (4); bertsioa egitea (3); bertsioa egiteko (4); bertsioa eman (11); bertsioa eman zuen (4); bertsioa emateko (3); bertsioa entzun (4); bertsioa ere (13); bertsioa eskaini (3); bertsioa gezurtatu (4); bertsioa gezurtatu dute (3); bertsioa hobetsi (3); bertsioa ikusi (3); bertsioa izango (4); bertsioa zalantzan jarri (4)

bestelako bertsioa (4); bigarren bertsioa (6); emandako bertsioa (12); erdarazko bertsioa (3); euskal bertsioa (6); euskarazko bertsioa (36); frantses bertsioa (3); frantsesezko bertsioa (3); gaztelaniazko bertsioa (21); gaztelerazko bertsioa (14); gobernuaren bertsioa (4); guardia zibilen bertsioa (3); gure bertsioa (3); herrizaingo sailaren bertsioa (3); hirugarren bertsioa (3); ingelesezko bertsioa (9); jatorrizko bertsioa (18); katalanezko bertsioa (4); lehen bertsioa (10); lehenengo bertsioa (3); liburuaren euskarazko bertsioa (3); sailaren bertsioa (5); zibilen bertsioa (3); zibilen bertsioa berresten (3); zure bertsioa (4)

abestien bertsioak (3); bertsioak dira (5); bi bertsioak (3); euskarazko bertsioak (7); gaztelaniazko bertsioak (3); jatorrizko bertsioak (4); kantuen bertsioak (3)

bertsioan emango (3); euskarazko bertsioan (10); gaztelaniazko bertsioan (8); jatorrizko bertsioan (33); kontzertu bertsioan (4)

bertsioaren arabera (8); bertsioaren berri (3); emandako bertsioaren (4); euskarazko bertsioaren (3); gaztelaniazko bertsioaren (4)

bertsioari eutsi (5)

bi bertsioen (3)

bertsioetako bat (3)

bi bertsioetan (3)

bertsione honetan (3)

bertsioren bat (3)


bertsionatu, bertsiona, bertsionatzen du ad bertsioa egin.

Howlin' Wolfen Killing floor rock-bluesa bertsionatuz hasi eta Elvisen Mistery train bertsionatuz amaitu zuten.  Berria - Kultura   2004-05-01

Negu Gorriak Peña eta bion bertso batzuk bertsionatu zituen erritmo berezian.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 150. orr.

Betiko jarraitzaileak gustura uzteko moduko saioa izan zen Reed-ena, Transformer-eko kantutegira behin baino gehiagotan joz eta bere burua bertsionatuz (Satellite of love, Perfect day) eta Sweet Jane edo Jesus velvetarrak biziberrituz.  Berria - Kultura   2004-08-10


bertsione ik bertsio.

bertso (orobat bertsu g.er. eta pertsu g.er.) 1 iz euskal herri literaturako ahapaldia, bat-batean botatzen dena edo jartzen dena.

Kontua da, zirtoa eta bertsoa, itxuraz bata bestearen miniatura izanarren, ez direla jenero bera.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 87. orr.

Ideia nagusiak bururatzen du bertsoa.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 194. orr.

Txirritak hiru bertso bota zituen Pello Mari Otañoren heriotza hizpide hartuta.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 144. orr.

Zortziko handian launa bertso bota behar zirela?  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 37. orr.

Napoleon-en bertsoak Borddel-ek eginak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 56. orr.

Gaia entzun eta lehenengo bertsoa kantatzen hasi bitarteko segundo gutxi horiek baino ez ditu bertsolariak horrelako makrodiskurtsoak antolatzeko.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 196. orr.

Amurizak aitari kantatutako bertsoetan.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 195. orr.

Xabi Paiak argi du bertsoa ezin dela guztiz itzuli.  Berria - Kultura   2006-01-07

Bertsoa idazterakoan ere, balizko irakurle oso desberdinak jomugatzat hartuta idazten direlako gaur egun bertsoak.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 57. orr.

Bertsoak jartzeko modukoa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 33. orr.

Pedro Mari Otañok ombuari jarritako bertsoak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 213. orr.

Bertsoa txartu egin dezake tropo eta irudien metatzeak, lan hori egoki egiten ez bada.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 210. orr.

Bertsoa bat-batean egin behar da, eta beti da erronka.  Berria - Harian   2005-09-13

Bost puntutik gorako bertsoen konplexutasun estrategikoaren adibide ona da halaber bertso hau: [...].  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 173. orr.

Bertsoa puntua baino atal edo segmentu handiagotan zatikatu, segmentu bakoitzari funtzio erretoriko jakin bat egokituz.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 193. orr.

Hautaturiko bukaerak baldintzatzen du bertsoaren atal inprobisatua, eta ez soil-soilik errima kontuetan.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 213. orr.

Bertsoaren mikromunduan euskaraz bizi dira.  Berria - Kultura   2004-02-28

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bat-bateko bertsoen dentsitate poetikoa guztiz mugatzen du bertsolariaren gaitasunak ez ezik entzulearen harrera-gaitasunak ere. Aurreko garai horietatik bertso solteak baino ez ditugu ezagutzen.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 205. orr.

Bertso bete-betea da.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 65. orr.

Juan Inazio Iztuetak, damua erakutsi ordez, bertso ezin lizunagoak eskaini dizkio Kontxexiri.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 87. orr.

Ez al dugu antzeko zerbait egiten plaza batean gai bati erantzun, erantzuna hobetu zitekeela pentsatu, eta autoan etxerakoan bertso erdipurdiko hura hobetzen-hobetzen gatozenean?  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 180. orr.

Giro horretan ondo kantatutako bertso soil baten indarra izugarria da.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 25. orr.

Bereizi egin behar genituzke bertso-jarriak, bertso-paperak eta enkarguzko bertsoak.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 58. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gogoan dut ze bertso-bukaera bota nuen: [...].  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 47. orr.

Bertso-neurrietan trebatuak ez daudelako.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 87. orr.

Pello Esnalek zerbait sumatu zuen bertso-doinuak "ar" eta "eme"-etan berezi zituenean.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 118. orr.

Plaza eta sagardotegia baitziren ordu arteko bertso leku ohikoak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 140. orr.

Aitaren kontrako jardun sutua da bertso-sorta guztia.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 276. orr.

Txe zizurkildarrak, idatziz behintzat bertsolaria denak, Aierberi jarritako bertso sorta kantatu du ahots dotorearekin.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 82. orr.

Bertso-sail bien arteko beste lotura esanguratsu bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 102. orr.

Pepe Artolaren bertso bilduma argitaratu du Antonio Zabalak.  Berria - Kultura   2006-04-05

Nire asmoa da epe luze batean dedikazio zentrala bertsolaritzari ematea, edo bertso jardunaren inguruko gauzei behintzat.  Berria - Harian   2005-04-14

Taldearen partehartzea oraindik nabarmenagoa da otordu osteko saioetan, bertso-afari edo bertso-bazkarietan.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 54. orr.

Ederrak gaude gu, bertso afaritara joateko!  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 121. orr.

Bertso-eskola eta bertso-talde berriak sustatu dira.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 66. orr.

Esan liteke, beraz, XX. mendearen erdia arte ez dugula aztertzeko moduko bat-bateko bertso korpusik.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 20. orr.

Kanturako jarrerak eta gaitasunak lantzea, bertso-kantaeraren bidez.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 45. orr.

-Puntuka aritzea da bertso plazatan maiz egiten den beste ariketa bat.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 111. orr.

Andoni Egañak 1982ko bertso txapelketaren azken saiotik hartutako adibide bat ematen digu.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 162. orr.

Bertso ligak txapeldunik ez duenez, lau onenak Oinez Sarian lehiatzen dira.  Berria - Kultura   2006-03-04

Ez naiz, parrandaren batean baizen, ez bertsozale ez bertso-jale amorratua.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 82. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bat-batean, hainbeste iseka eta ziri-bertso hain pazientzia handiz eraman izanaren arrazoi benetakoa ulertu nuen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 25. orr.

Honen aldean berdeak diren trikiti bertso asko kantatuko da aurrerantzean ezkontzetan-eta.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 75. orr.

Biharamunean, Veronako gortearen aurkako irain-bertso batzuk igorri zizkion Dante "lonbardo"ari.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 86. orr.

Anekdota txiki asko, jota-bertso batzuk tarteka-marteka, kontaera da batik-bat interesantea.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 105. orr.

5 ahapaldia, lerro multzoa; ahapaldi lerroa.

Maiz ekartzen zuen gogora eta gero anaiei adierazten, Daviden salmoko bertso hura: Pozbide orori uko egin diot.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 587. orr.

Bertso hauek entzuten ditugunean, "Ager diezadatela musek zergatik neguko eguzkia hain goiz murgiltzen den itsasoan eta zergatik luzatzen diren udako gau nagiak" (Virgilius, Georg. II 480-481), bereiz goraipatzen ditugu bertsoaren harmonia eta pentsamenduaren edertasuna.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 79. orr.

Argi bizi betearekin batera, Claudio Rodríguezen "Argitasuna zerutik dator beti" bertsoa josi zait gogoan, eta, bat-batean, nire jaioterrira joan behar nuela sentitu dut modu fisiko halako batez.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 163. orr.

Zorrillaren draman Don Diego Tenoriok Del Laurel Ostatuan sartzen denean esaten dituen bertsoak errezitatu zituen goraki eta ahots burrunbatsu batez.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 27. orr.

Bizkitartean biziari doazkion ekintza gehienak bihotzean ditu betetzen eta ez beste parte batzuetan, Virgilioren bertso hauek dioten bezala: [...].  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 64. orr.

Musseten bertsoek eztanda egin zidaten oroimenean: [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 158. orr.

Notkero Balburo beneditarrari (912) egotzitako antifona baten lehen bertsoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 175. orr.

Moisesek kantikaren bertso guztiak adierazi zizkion israeldarren elkarte osoari.  Elizen arteko biblia   Dt 31,30

Gilderren bertso asko irakurri ditut, baina ez dut poesia lerro bakar bat ere aurkitu haietan.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 289. orr.

Ondorengo Legenda eta Kroniketan ere galdutako hainbat idazkiren oihartzunak aurkitzen ditugu: Klarari bidalitako gutun bat [...] eta doinu eta guzti egin zizkion bertso batzuk.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 34. orr.

Gogoan diat batek nola esan zuen ez zela bertsoetan gatz-piperrik gaia bixitzekorik, ez eta jardunean ere deusik egilea manerakeriaz salatzekorik.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 100. orr.

-Urte asko da, Cervantes hori nire lagun handia dela, eta badakit jakin ezbeharretan ikasiago dela bertsoetan baino.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 32. orr.

6 (izenondo eta izenlagunekin)

Bertso zuri, iz. Errimarik gabeko pentametro ianbikoak: bertsogintza ingelesean tajuz idazteko motarik zailena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 60. orr.

Anaia Eguzkiaren Kantika, noski, Frantziskok honako bertso ospetsu honekin burutu zuena: "Goretsia Zu, Jauna, gorputzeko gure arreba heriotzagatik".  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 251. orr.

Sorkariengatik 'Jaunaren Gorespenak' eratu eta gero, Frantzisko dohatsuak beste bertso santu batzuk egin zituen, bere doinu eta guzti.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 182. orr.

Bertso erraz eta dotorerako dohaina du Chandler jaunak...  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 106. orr.

Nire afizio nagusia bertsoak idaztea izan baita eta da oraindik, bertso errimatuak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 283. orr.

Anarkista erromantiko bat bertso humanitario barregarriak idaztera bultzatzen duen ideia berberak bultzatzen du dinamitatzaile bat bonba jartzera.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 177. orr.

Giro horretan ondo kantatutako bertso soil baten indarra izugarria da.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 25. orr.

Kaioak, ni korrika batean ikusirik, hegoak zalapartaka astindu, eta harrotu bat eman dio Leopardiren bertso zaharrari.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 46. orr.

XVIII.ko eliz bertso anonimoak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 38. orr.

Moreako Kronika-ren moreatar autore frankoak bertako azentuzko bertso greziarrak erabili zituen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 230. orr.

Baudelairek bertso jainkotiarrez kantatu zituen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 258. orr.

Latinezko bertso eder horiek ez zizkigun nehork ez euskaraz ez frantsesez oraino itzuli.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 19. orr.

Hemen zortzi bertso jatorrizko galduak dira.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 91. orr.

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Kantu eta bertso zatiak jaulkitzen zitzaizkion behin eta berriz, eta komentario "ergelak" egiten zituen, emozio sakonik azaldu gabe ezertaz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 61. orr.

Gure etxean, horretaz gainera, Silvioren bertso-liburu bat zegoen, osatu gabea, Peer Gynt delakoa.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 55. orr.

Pertsonaia desberdinen artean banatutako bertso-deklamazioak irakurlea liluratu egiten dute.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2130. orr.

· Ardura ene ondoan nuen, tenore hartan, André Marie, bertso ontzen aritzen zena, bere emazteari igortzeko, edo bere Normandiari eskaintzen zituenak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 98. orr.

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Georgiarren kondairak, Tamara erreginaren itzul-minez onduak; turkoen gudu bertsoak; armeniarren eliza otoitzak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 114. orr.

-Gure umea Gabon-bertsoak ikasten ari da -iragarri zuen Pepponek harro-.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 357. orr.

Berak aipaturiko salmo-bertsoa esatean, haiek alde egiteko eskatuko zieten adeitasunez bisitariei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 242. orr.

Aurrena, irain-bertsoak jarri zizkion Danteri; gero, burutik pasatu zitzaion Probentzako konde Karlos errege onari salatzea poeta.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 85. orr.

Lehendik ezagunak ziren neska gazteak azaldu ziren berriro, senar-emazte berrien omenezko eztei-bertsoak kantatzen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 125. orr.

9 bertso berri idatziz ezagutarazten den bertsoa.

Paperotan zetorren goiburuak erantzungo digu: 'Bertso Berriak', jartzen zuen gehienetan, eta ondoren zertaz edo nortaz ziren.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 143. orr.

Esan beharra daukat beraren ohorez bertso berri batzuk ondu ditudala.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 16. orr.

Salgai dauzkat, aldean ditut Bargotako apaizaren ibileren bertso berriak, Vianako itsuak jarriak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 151. orr.

Bertso berriak udazkeneko amodio bati jarriak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 243. orr.

Gratien Ademaren paperetan aurkitu ditugu, Zaldubik berak eta Janbatista Elizanburuk, Larresoroko seminarioan, Betiri Santsen ohoretan, asmatu zituzten bertso berriak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 110. orr.

Bertso berrien lehiaketa.  Berria - Kultura   2004-07-16

10 bertso jarri

Bereizi egin behar genituzke bertso-jarriak, bertso-paperak eta enkarguzko bertsoak.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 58. orr.

Bertso jarrietan ez da beti lehenengo bururatutako arrazoi indartsu ustekoa bukaerarako gordetzen.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 180. orr.

Bertsolaritza XX. mendean zehar: bertso jarrietatik bat-bateko bertsoetara.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 21. orr.

Historiak izen gehiagoren oihartzunak dakarzkigu, dela bat-bateko bertsolaritzan, dela bertso jarrietan.  Berria - Kultura   2004-07-06

Horrela bildutako materiala nuenez, eta baita bertso jarriak eta okasiokoak ere, horiek liburu batean biltzeko ideia nuen.  Berria - Kultura   2004-01-17

Azken saioan, okasiorako prestaturiko bertso jarriak abestuko ditu Xabier Amurizak.  Berria - Kultura   2004-01-23

Bertso jarrien lehiaketa ugari irabazi ditu.  Berria - Kultura   2004-12-15

11 bertso-jartzaile (orobat bertsojartzaile g.er.) bertso jarriak ontzen dituena.

Bertsolariak, bertso-jartzaileak, gai-jartzaileak, epaileak, irakasleak, antolatzaileak, bertsozale engaiatuak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 69. orr.

Oso bertso-jartzaile ugaria izan zela argi uzten du Zabalak atondu duen liburuaren mardultasunak: 3.500 bertso idaztea ez dago edonoren esku.  Berria - Kultura   2004-04-14

Donostiarren espiritu eta izaera hori erretratatzen du aldi berean Juan Bizente Etxegaray bertso-jartzaileak.  Askoren artean   «Rataplan» - 12. orr.

Bertso jartzaile moduan nabarmendu da orain artean Ekaitz Goikoetxea, sari ugari irabazia baita.  Berria - Harian   2005-04-14

12 bertso lerro (orobat bertsolerro g.er.)

Gero, beste 1904 bertso-lerro zetozen, 222 ahapalditan, 21 poema onduz.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 14. orr.

Poesiarenean eta bertsogintzarenean, bietan neurria oinarrizko elementua baita: bertso lerroen kopurua eta lerro horietako bakoitzaren silabak zenbat diren ez daude idazlearen edo bertsolariaren esku; emanak daude aurretik.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 98. orr.

Bertso lerro hau, hemistikio hau, honainoko pasartea hizkuntza batean ematen da, hurrengo bertso lerroa, hurrengo hemistikioa, hemendik harainoko pasartea, bigarren hizkuntza batean.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 194. orr.

Walt Whitman, poeta estatubatuarra (West Hills, 1819-Camden, 1892), bertso-lerro libreetan eta herri hizkeran idatzitako Belar-hostoak poema-liburua izan zuen obra nagusia.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 163. orr.

13 bertso paper ik bertsopaper.
14 bertso saio (orobat bertsosaio g.er.)

Bertso saioa egin behar diagu eskirol horiekin, etor hadi.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 187. orr.

Bertso saioak planteatzeko beste modu bat ekarri ziguten telebista-kamarek.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 163. orr.

Inoiz bertso-saioren batean izan denak ez du berehala ahantziko bizipen hori.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 23. orr.

Azken batean, ingurunea sorkuntzarako oinarrizko osagaia da bertso-saioetan.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 54. orr.

Bazkaritik landa bertso saio eder bat entzun dugu, Mixel Xalbador bertsolari trebatu eta Mizel Mateo eta Patxi Iriarte bertsolari gazteen artean.  Herria   2002-08-08

Bertso saio zirikatzailea, horixe zuten armarik eraginkorrena.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 82. orr.

Ez da bertso saio soil bat, gizarte baten eskubideen defentsarako proiektua baizik.  Berria - Kultura   2006-04-20

1876an, berriz, oraino ezin finkatuz zebilen Frantziako III. Errepublikaz trufatzeko, Biba Republika! bertso saio gordina igorri zuen Gratien Adema Zaldubik Sarako Euskal Bestetara.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 28. orr.

Gaztetxe gunean, gainera, bertso saio musikatuak egingo dituzte.  Berria - Kultura   2006-02-08

Gaztetxea: 15: 00: Bertso saio herrikoia.  Berria - Euskal Herria   2006-04-16

Argi dagoena da bertso-tramak ezin duela bertso saio mota nagusi bat izan, arte minorrekoa baizik.  Berria - Kultura   2006-02-25

15 bertso zahar

Literaturaren klasikoen artean kokatu ditu hainbat bertsolariren lanak, eta bertan topa daitezke makina bat bertso zahar eta sona handiko bertsolarien gaineko informazioa: Bilintx, Etxahun, Txirrita, Udarregi edo Xenpelar.  Berria - Kultura   2006-02-18

Garibaik ohitura handia zeukan bere idazlan historikoetan euskarazko hitz edo bertso zaharrak tartekatzeko; Erdi Aroko euskal epikaren perlarik bikainenetako batzuk horrela ezagutzen ditugu.  Berria - Kultura   2004-04-08

Hamabi bat urteko ume-koskorra nintzen, eta ama Azpilgo "bertso zahar debekatuak" kantatzen hasi zitzaidan: [...].  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 12. orr.

Eta bertso zaharrak dioen legez: gurari ona dabenentzako, ez dago bide luzea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 333. orr.

Badaude bertso zahar batzuk, Bolunburu eibartarrak eginak, gure erromeria hura ongi esplikatzen dutenak.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 244. orr.

Gure aurrekoek sekulako lana eginik utzi ziguten balada, kanta, eta bertso zaharrak biltzen.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 86. orr.

Olerki liburuak idatziz, doiñuak asmatuz eta diskoak plazaratuz, halaber bertso zaharren bertsio berriak eskainiz.  Herria   2003-10-23

16 bertsotan adlag

Neurtuz eta errimatuz kantuan ari den hura bertsotan ari da.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 99. orr.

Bertsotan aritzea, oinarrizko prestakuntza.  Berria - Harian   2005-04-14

Bailara txiki batera deitu zituzten Lasarte eta Uztapide, bi egunez bertsotan aritzekotan.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 27. orr.

Historian estreinakoz, gaur egungo bertsolariek, bertsotan jarduteaz gain, beren jardunari buruzko hausnarketan dihardute etengabe.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 27. orr.

Pozik, Anoetako belodromoan milaka entzuleren aurrean bertsotan jarduteagatik.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 213. orr.

Bapo jan dugu, eta postre garaian bertsotan hasi dira Maialen eta Andoni.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 43. orr.

Bertsotan hasi ginelarik, 1980 aldera, Xabier Amurizak pare bat liburu argitaratu zituen.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 124. orr.

Euskal jaietara bertsotan egitera joan eta bidaiako gastuak egiteko lain ere ez dute atera zenbaitetan.  Berria - Kultura   2004-01-11

Nik bertsotan banekiela, Andonik.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 73. orr.

Hauen helburu sotila bertsotan egitea da.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 154. orr.

Tamaina horretako gaiekin bertsotan egin beharra zegoen derrigor.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 97. orr.

Euren arteko txapelketa ere antolatzen dute, eta batzuk bertsotan ibiltzen dira, gai-jartzailearena egiten bertzeak, edo epailearena.  Berria - Kultura   2006-04-08

Gu gazteak ginela ibiltzen ginen upel artean bertsotan.  Berria - Kultura   2006-02-11

Besteak beste, EITBren informazio politika kritikatu zuten, bertsotan.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 113. orr.

17 bertsoz adlag

Erantzuna bertsoz dator hurrengo zenbakian: [...].  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 180. orr.

RAPSODIA: obra literarioa, bertsoz edo prosaz idatzia, osorik edo partez besteren esanaz eta adieraziaz osatua.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 5. orr.

Bertsoz ondutako letrak erabili ditu mehatxu egiteko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 116. orr.

Samaniegoren Alegiek garai hartan, berritasuna ekarri zuten bertsoz idatzitako kontakizun ziren aldetik.  Berria - Kultura   2004-05-29

Badakit grekoen aurkikunde ilunak latinezko bertsoz argitzea zaila dela.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 41. orr.

17 bertsozko izlag

Bertsozko ondarea zeharbidez gure historiako gertaera, ikuspuntu eta izaerak lantzeko tresnatzat erabiltzea.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 45. orr.

Rafael Villasús jaun hura gizagaixo bat zen, bertsozko komedia eta drama negargarriak idazten zituen antzerkigilea.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 100. orr.

Moratínek, Valverdek ez bezala, jatorrizko forma bertsozkoa ere egokitu egin zuen gaztelaniara.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 183. orr.

Gaur Fernandoren egia bertsozko horiek oso nolabaiteko eta erdipurdikotzat dauzkate euskaltzaleek eta Euskalgintzako euskalginek.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 158. orr.

Egon behar izan du geldi, eta gauza asko bertsozkoak direnak, sonetoak, odak zailak dira hor dagoen eduki guztia emateko.  Berria - Kultura   2006-01-28

Fikziozko lanetan, eleberrigile gotikoen ondorengotzat, eta Byron eta Shelleyren jarraitzailetzat bertsozkoetan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 15. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

azken bertso (4); bat bateko bertso (16); bere bertso (10)

bertso afari (14); bertso afaria (5); bertso afarietan (4); bertso asko (6); bertso bakar (7); bertso bakarrean (4); bertso bakoitza (10); bertso bakoitzak (5); bertso bakoitzean (7); bertso bana (4); bertso bat (49); bertso batean (10); bertso baten (5); bertso batzuk (32); bertso bazkaria (11); bertso berriak (5); bertso bi (6); bertso bidea (7); bertso bilduma (4); bertso bota (12); bertso bota behar (8); bertso bukaera (5); bertso doinu (5)

bertso eder (7); bertso ederrak (5); bertso eguna (12); bertso egunak (4); bertso egunaren (7); bertso egunean (6); bertso eskola (61); bertso eskola bakoitzak (6); bertso eskolak (32); bertso eskolako (12); bertso eskolan (16); bertso eskolara (7); bertso eskolaren (7); bertso eskolatik (4); bertso eskolei (4); bertso eskolek (18); bertso eskolen (31); bertso eskoletako (9); bertso eskoletan (29); bertso eskoletan egiten (4); bertso eta olerkien (6); bertso ezagun (4); bertso ezagunak (4); bertso gehienak (5); bertso guztiak (7); bertso hauek abestu (7); bertso hauek kantatu (6)

bertso jarriak (14); bertso jarrien (4); bertso jarrietan (4); bertso jartzaile (4); bertso kantatu (15); bertso kantatu beharko (8); bertso kantatuko (4); bertso lerro (12); bertso lerroak (6); bertso lerroen (7); bertso liga (7); bertso ligako (4); bertso ligan (10); bertso ligaren (5); bertso luzeak (4); bertso molde (7); bertso mota (9); bertso munduan (4)

bertso ona (8); bertso onak (12); bertso osatu (10); bertso osatu beharko (4); bertso paper (17); bertso paperak (22); bertso paperen (5); bertso politak (4); bertso poteoa (4); bertso programa (4); bertso sail (6); bertso saio (36); bertso saioa (33); bertso saioak (24); bertso saioan (5); bertso saioen (5); bertso saioetan (12); bertso sorta (25); bertso trama (5); bertso tramak (4); bertso txanpa (4); bertso txapelketako (5); bertso txapelketaren (5)

bertso udalekuak (5); bertso ugari (5); bertso zahar (5); bertso zaharrak (9); bertso zaharren (4); bertso zortziko (8); bertso zortziko txikian (5)

bertsolariak bertso (4); bertsolaritza bertso (4); beste bertso (13); bi bertso (22); bina bertso (12)

ez da bertso (4); gure bertso (6); hainbat bertso (6); hamaika bertso (5); hartako bertso (4); helduen bertso (6); herriko bertso (6); hiru bertso (23); hiru bertso bota (4); hiruna bertso (26); hiruna bertso kantatu (7); honako bertso hau (6); honako bertso hauek (5)

idatzitako bertso (5); jarritako bertso (4); kantu eta bertso (4); lau bertso (4); lehen bertso (6)

tarteka bertso (4); txikian hiruna bertso (4); txirritaren bertso (4)

udaberriko bertso (6); udaberriko bertso saioak (4); uztapideren bertso (4); zenbait bertso (5); zer bertso (4)

a motako bertsoa (6); azken bertsoa (13); bat bateko bertsoa (21); bertsoa bera (6); bertsoa bere (5); bertsoa da (15); bertsoa egin (9); bertsoa egin ahala (4); bertsoa egin du (4); bertsoa izan (4); bertsoa kantatu (6); bertsoa osatzeko (10); bertsoa osatzen (4); bertsoa sortzeko (4); bigarren bertsoa (8); hirugarren bertsoa (4); honako bertsoa (4); lehen bertsoa (14); saioko bertsoa (10)

bat bateko bertsoak (20); bere bertsoak (7); bertsoak bildu (4); bertsoak bota (6); bertsoak egiten (4); bertsoak entzun (5); bertsoak idatziz (6); bertsoak idatziz emateko (4); bertsoak jartzen (6); bertsoak kantatu (7); bertsoak kantatzeko (4); bertsoak kantatzen (9); bertsoak zituen (4); bi bertsoak (4); hiru bertsoak (4); idatzitako bertsoak (6); jarritako bertsoak (4)

azken bertsoan (5); bigarren bertsoan (7); lehen bertsoan (7)

bat bateko bertsoaren (6); bertsoaren azken (6); bertsoaren bukaera (4); bertsoaren bukaeran (4)

bat bateko bertsoen (5); bertsoen antologia (4); bertsoen errege (4); munduan bertsoen (4)

ariko dira bertsotan (4); aritu ziren bertsotan (5); bertsotan ari (11); bertsotan aritzea (5); bertsotan aritzeko (5); bertsotan egin (8); bertsotan egitea (7); bertsotan egiten (7); bertsotan hasi (12)

bertsotarako gai (6)

bertsoz bai (4); bertsoz blai (4); bertsoz play (6)


bertsoaldi (orobat bertsualdi g.er.) iz bertso saioa.

1997ko txapelketan, esaterako, Unai Iturriagak eta Jon Maiak zer esana ugari sorrarazi zuen bertsoaldi bat egin zuten.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 155. orr.

Testu aldetik, gure ustez, bertsoaldiko eskasena da hirugarren bertso hau.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 153. orr.

Txapelketetatik kanpora gisa honetan egiten diren saioetan, bertsolarien esku dago bertsoaldi bakoitza noiz bukatu.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 197. orr.

Oso bertsoaldi bizia eta umoretsua burutu zuten biek.  Berria - Kultura   2006-03-19

Txalo gehien jaso zituen bertsoaldia, ordea, Elosegi eta Zelaietak ariketa honetan egindakoa izan zen.  Berria - Kultura   2006-03-12

Atalen artean, nabarmentzekoak dira sarean zintzilik jarrita dauden 6.160 bertsoaldi irakurtzeko moduan, eta bertze 1.050 entzuteko.  Berria - Kultura   2006-02-18


bertsoero adlag bertso oro.

Bestela, bertsoero gaia aldatzen badu aurretik doanak, atzekoa ipurdia bistan duela geratuko da bertsoero, uneoro zeri jardun behar dion ere arrastorik ez daukala.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 78. orr.

Hitzei ere izkin eragin behar genien, bertsoero ahal zela.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 178. orr.


bertsoetaratu, bertsoetara(tu), bertsoetaratzen du ad bertsoetara eraman.

Izan ere, planetaren biribiltasun oso-osoa eman nahi zuen neurtitzetan; 1941erako jadanik bertsoetaratuak zituen Queensland estatuko hektarea batzuk, Ob ibaiaren ibilbidearen kilometro bat baino gehiago, Veracruz-etik iparralderanzko gasometro bat, Concepción parrokiako saltoki nagusiak; [...].  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 160. orr.


bertsogile (orobat bertso-egile g.er.) 1 iz bertsoak egiten dituen pertsona.

Azken batean, edonor bertsogile bihurtzeko, potorik egin gabe errimatzea da lehen baldintza.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 124. orr.

Gainera hiztunaren jakinaren gaineko kontroletik urrutiago geratzen da bokal-kontsonanteak baino (hiztun bereziak dira honetan bertsogileak) eta horrek ere ez du asko errazten deskripziorako erabili ahal izatea.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 136. orr.

Batista Bazterretxeren gurasoek beren baserriaren itzala galtzeraino ezagutu zuten bertsogilearen hitz ederren oihartzun gozo faltsua, begi-bistakoa da.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 116. orr.

2 (izenondo gisa)

Txiki-txikitatik daki nork duen historia narratzeko eskubidea; letrak dakizki baserritar bertso-egileak eta lagun letradunak ditu.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 116. orr.


bertsogintza (orobat bertsugintza g.er.) 1 iz bertsoak egitea.

Errima eta neurria, esate baterako, poesiaren eta bertsogintzaren berezko osagaiak dira.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 17. orr.

Bertsogintza, sermoia, mitina... zuzeneko emanaldiak dira.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 46. orr.

Bertsogintza aldatzen doan heinean, gorputz jarrerak ere aldatu egingo direla. elkarteak, hitz errimatuz osatutako pilota baten inguruan, bertsogintza eta bertsolaritza modu adimentsuan iragartzen asmatu du.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 33. orr.

Uste izan genuen Amurizak bertsogintza irauli zuela bere kantaerarengatik, bere metaforizatzeko gaitasunarengatik, bere sententzien eder-betearengatik...  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 125. orr.

Azken 25 urteotan bertsolari belaunaldi batek bertsogintza odolberritzeko egin duten ahaleginaren emaitza.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 37. orr.

Sena garatzeko eta hizkuntzarekin jolasteko laguntza bikaina eman ohi du bertsogintzak.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 145. orr.

Horrelako lizentzia ohikoa izaten da poeta eta hizlariengan, edo bertsogintzan jardun nahi dutenen artean.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 149. orr.

Bertsogintzan ikusle eta entzulearen erreakzioak, begiak, txaloak, barreak, isiltasunak... sortzailearentzat lehentasunezko inputak dira.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 52. orr.

Bertsogintzan teman aritzea azken batean elkarlana osatzea da, itxura oso bestelakoa badu ere.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 114. orr.

Taberna lehen bertsogintzaren harrobi eta plaza onenetakoa zen.  Berria - Kultura   2006-01-24

Bertsogintzaren erakarmen eta prestigioa bultzatzea.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 46. orr.

Inork gutxik ukatu du eta ukatzen du Basarrik bertsogintzan eta kazetaritza herrikoian egindako lana.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 83. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bertso zuri [...] errimarik gabeko pentametro ianbikoak: bertsogintza ingelesean tajuz idazteko motarik zailena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 60. orr.

Nabarmentzeko modukoa da barrokoaren bertsogintza nekagarriari eman dioten tratamendua.  Berria - Kultura   2004-11-30

Bertsogintza berriaren oinarrian daude Amuriza eta Lekuona.  Berria - Harian   2005-12-06

Egungo bertsogintzan, halaere, bertsopaperak ez al dira bigarren mailan geratu?  Berria - Kultura   2006-01-14

Liburu honen aztergaia ondo zehatza eta mugatua da: bat-bateko bertsogintza du aztergai.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 16. orr.

Orain arteko metodoek ez digute balio bat-bateko bertsogintza behar bezala ulertzeko.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 17. orr.

-Plazarik plazako bertsogintzari lehentasuna eman, telebistakoaren morroi bihur ez dadin.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 46. orr.

Gaur egungo bertsogintza eta aurrekoa, ezagutzen dugun neurrian, inguru-testuaren trinkotasuna mailarengatik bereizten dira nagusiki.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 145. orr.

Biziraupeneko bertsogintza (1960-1973).  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 147. orr.

Erresistentziazko bertsogintza (1973-1979), Lopategi eta Azpillagak ordezkatzen dutena.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 147. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bat bateko bertsogintza (6); bat bateko bertsogintzan (7); bat bateko bertsogintzaren (9)


bertsojartzaile ik bertso 11.

bertsoka (orobat bertsokan eta bertsuka) adlag bertsotan.

Gizonak ez zuen sobera otoizterik behar izan eta, bertsoka hasi zen, frantsesak eta espainolak hein berean aztaparkatuz, entzuleek haren azken ahapaldiak goraki errepikatzen zituztelarik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 102. orr.

Batzuk bertsoka aritzen ziren, eta besteek, berriz, kopla bakoitzari zegozkion marrazkiak erakusten zituzten.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 82. orr.

Hiru bertsolariek jadanik baieztatürik düe beren parte hartzea: Jean Louis Laka bere ogüz bertsokan, ikasi düana eta bestaldetik bertso eskoletan ebilten diren bi gazte, Amets Arzallus eta Sustrai Kolina.  Herria   2001-03-08


bertsokantaritza iz bertsoak kantatzea.

Ongi sumatua dizut, kontu biltzen nabilela: herri musikan, bertsokantaritzan, kontukontaritzan, kuranderitzan, sorginkeritan, sineskeritan eta oro har herri literatura guzian, kasta horietako jendajea nabarmentzen dela.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 120. orr.


bertsokatu, bertsoka(tu), bertsokatzen du ad bertsoak egin.

Bertsokatüko zian bihotzez.  Herria   2004-07-05


bertsokera 1 iz bertsoak egiteko era.

Estiloak, bertsokerak eta gaiek Telesforo Monzonenak zirela adierazten zuten.  Berria - Kultura   2004-11-18

Entzuleekiko errespetu gehiegi bezala sumatzen zaie; beren bertsokera entzule desberdinei egokitu nahia.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 147. orr.

60ko hamarkadako bertsokera gogoratuko du Bertso Egunak larunbatean, Kursaaleko kubo handian.  Berria - Kultura   2006-01-24

-Liburuok, hiruok, -apaizak- gazteleraz guda bertsokeran idatzi diren hoberenak dira; Italiako famatuenekin nork hobe lehia lezakete; gorde bitez Espainiak dituen olerkirik dohatsuenak legez.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 33. orr.

Bertsolariek ikasketak dituzte, badakite bertsotan, bertsokera lantzen dute, eta kultur maila altua dute, gainera.  Berria - Kultura   2006-03-03

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Lazkanok, gozaraziz gain, harritu egiten gintuen: haren bertso barneko tolesdura bikainak, haren errima jokoak, haren bertsokera klasiko eta aldi berean modernoa.  Berria - Kultura   2004-01-18

Gaztelumendi, ordea, saio guztian aritu zen bikain, gaiari kantatutako bertsoetan batik bat, eta bere bertsokera seguru eta indartsua baliatu zuen garaipena erdiesteko.  Berria - Kultura   2004-07-04

Bere bertsokera azkar eta zuzenak pilotalekuan bildutako zaleak harritu zituen.  Berria - Kultura   2004-06-20

Bertsokera berri bat taxutzeko gaitasuna izan zuen bertsolari taldea.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 27. orr.


bertsokide iz norbaitekin bertsotan ari den pertsona.

Mihiaren punttara datorkigunari eutsi bertsokideari, badaezbada, adeitasunezko galdera egin ondoren.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 116. orr.


bertsolari (orobat bertsulari g.er. eta pertsulari g.er.) 1 izzond bertsoak jartzen edo botatzen dituen herri olerkaria.

Txapelketa Nagusian 38 bertsolari lehiatuko dira aurten.  Berria - Harian   2005-04-14

Aurten ere Elizondon erabakiko da Nafarroako Bertsolarien Txapelketa.  Berria - Kultura   2006-03-03

Bertsolaria da graffitigilea, komikigilea, komiki-tirak egiten dituena, kantautorea, sermoilaria, egunkarietako zutabegilea... poeta hainbat edo gehiago.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 31. orr.

Bertsolaria beti, gutxien-gutxienez, bertsozale.  Berria - Kultura   2004-12-05

Bat-bateko lanean estropezuaren arriskurik ez balego, ni ez nintzateke ez bertsolari eta ez bertsozale.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 159. orr.

Horrekin irteten da bertsolaria: bukaerako azken bi lerroak, errima-hitz bat azken aurreko punturako, eta akaso, errima-hitz hori sartzeko beharko duen esaldi moduaren hasieraren aztarnaren bat.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 18. orr.

Berdin-berdin kantatzen du bertsolariak jaialdi batean kamera egon edo ez.  Berria - Kultura   2006-02-04

Astero-astero, lau sagardotegitan aritzen dira bertsolariak kantuan, hirukoteka.  Berria - Kultura   2006-02-11

Gertaeraren gordinak piztu zuen bertsolaria.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 36. orr.

Bertsolariak badaki, gutxi-gehiago, ze errima-sorta menperatzen dituen eta ze errima-sortak ematen dion joku gehiago.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 17. orr.

Osterantzean hutsunez betetako kontakizun bat osatzen du bertsolariak, eta euskal izate jatorraren zaindari funtzioa sinetsirik, etika, morala eta legeriarekin zerikusia duten aipamenez betetzen ditu bertsoak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 297. orr.

Agurrean txukun aritu ziren bertsolariak, baina distirarik gabe.  Berria - Kultura   2004-12-09

Bertsolariek urteak daramatzagu kartzelako gai honi kantatzen.  Berria - Euskal Herria   2006-01-06

Garai hartako gertaerak bertsolariek zabaltzen zituzten, auskalo nondik ateratako informazioarekin.  Berria - Kirola   2004-09-03

Gure bertsolariak, gehienak semita kastakoak, sermoilari judukristau peto-petoak izan dira horretan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 113. orr.

Han egin ziren bertsolari, Mantxi, Nahikari Gabilondo, Julen Zulaika, Aritz Aranburu.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 153. orr.

Lau-sei bertsolariko jaialdiak.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 138. orr.

Mirespen eta inbidia diet nik bertsolariei, handia.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 7. orr.

Bat-batean ari den bertsolari hori astero edo egunero ariko da adiskide edo kideekin, bat-batekoa izango dena lantzen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 45. orr.

Zortziko txikian jarduten duen bertsolariak, berriz, zortzi lerro botako ditu nahi eta nahi ez, 7 eta 6 silabako lau lerro pare hain zuzen ere.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 98. orr.

Bertsolarien arteak argudioa du oinarri nagusi, bertso bakoitzaren apaindura baino areago.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 184. orr.

Bertsolaria senarrak jipoitutako emakume baten azalean sartu zen.  Berria - Kultura   2004-04-27

1982.eko Txapelketak zenbait kontutan bertsolariengan utzi zuen aho-zapore mikatzak eragin zituen bertsolarien arteko lehen bilerak.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 169. orr.

Pairatzen ari garen komunikazio-ezin horren aurrean, bertsolariaren gaitasun erretorikoak segundo gutxi batzuetan sortzen du, bat-batean inprobisatuz, ahozko diskurtso egituratu bat.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 231. orr.

Bertsolariak, herri-afaria eta berbena.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 87. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Andoni Egaña bertsolari txapeldunak egingo du ohorezko sakea. Bertsolari gazte eta oso maila onekoak bazetozen.  Berria - Kirola   2006-01-22

Argitasuna ez ezik, zuhurtzia sano eta beldurgabea erakusten du gure bertsolari gazteak, irabaz lezakeen kreditu intelektualari [...] zeharo eta osotoro baitio uko egiten.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 227. orr.

Bertsolari helduek oraindik indarrean daudela erakutsi zuten bertso egunean.  Berria - Kultura   2006-01-29

Honatx Behorlegiko bertsolari zaharrak Azkueri kantatua: [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 122. orr.

Bertsolari gisa beti miretsi izan dudan bertsolari handi bat. Xalbador eta... eta Mattin ere bertsolari haundi izana da.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 128. orr.

Bera ez zela Espainiako bertsolari famatuetakoa [...] baina, hala ere, ez zituela egiteke utziko, erantzun zion batxilerrak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 111. orr.

Zein bertsolari iaiok paratzen zituen puntu haiek guztiak?  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 105. orr.

Sagardotegi itxura eman nahi izan diote tabernari, erdi-erdian upel artifizial bat jarrita eta bertsolari ezagunen bertsoak paretetan idatzita.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 40. orr.

Frantziako Iraultza sortu berriak agintzen dizkion hiru gezur horiek egia balire!, egiten du hasperen gure bertsolari apalak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 49. orr.

Bertsolari fina eta nazionalista finagoa, ezin eramana zitzaion, debekuak debeku, Zumarragako Trikitixa berriak hautatu zuen euskara-erdarazko bertso molde hura.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 60. orr.

Txomin Elosegi, Eztitxu Oillarburu, Paxkal Hiriart eta Ugo Carrere deitzen dira bertsolari txapeldun gazteak.  Herria   2005-05-19

Hiru-lau bertsolari on samarrak hogeita hiru-lau urtekoak.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 155. orr.

Bertsolari artistok estimazio handia zioten kukuari.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 100. orr.

Ez dut batere bertsolari frustratu sentsaziorik.  Berria - Kultura   2006-02-25

Ezagutzen ditut puntako bertsolariak, "menor"-eko edozein doinutan bere burua aurkitu ezinda bezala aritzen direnak.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 118. orr.

Begien aurrean beti punteneko bertsolarien eredua.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 152. orr.

Egungo bertsolariak ez du formula-errepertorio itxi bat erabiltzen.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 165. orr.

Egungo bertsolari guziak izakeraz jotzen ditut nik funtzionario.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 256. orr.

Egia da aurreko bertsolariek ere fama horixe bera zeramatela gainean.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 83. orr.

Bat-bateko bertsolariaren arteak formuletarako trebetasun bikoitza du oinarri nagusitzat.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 166. orr.

Bertso-paperak izan nituen gero ikasbide, bertsolari bat-bateko gehienek bezalatsu.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 55. orr.

Badira saio batzuk eliteko bertsolariekin antolatzen ohi direnak.  Berria - Kultura   2006-03-25

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

1986ko Bertsolari Txapelketako finala zen. Kokapen horretan eroso eta gozatuz aritzeko maila lortuko zuten bertsolari andana.  Berria - Kultura   2004-12-12

bertsolari mundu hortakoa baitut ene burua.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 124. orr.

Miresgarri zaigu guztioi Joxe Agirre batek 75 urte gainean dituela, plazaz plaza ematen duen bertsolari maila.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 54. orr.

Bertsolari bikoteak berak erabakitzen zuen oholtza edo balkoira igo eta nondik nora jo, ze gai hartu, nor tentatu.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 137. orr.

Muruaren mundu-ikuskera ematen ari den pertsona horren atzean, oholtza gainera igo den bertsolari-pertsonajea sumatuko du.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 81. orr.

1980ko bertsolari txapelketan.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 47. orr.

Bertsolari bazkaria.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 38. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Aretxabaletako irakasle-bertsolariak garbiro esan zuen "gauza deserosoak esateko garaia" dela, nahiz eta horrek berari arazoak ekarri.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 112. orr.

5 (izenondo gisa)

Mario Zubiagaren "Intelektual bertsolariaren garaia".  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 99. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arabako bertsolari (19); arabako bertsolari gazteen (3); arabako bertsolari txapelketa (5); arabako bertsolari txapelketako (6); azkoitiko bertsolari (3)

bertsolari ariko dira (8); bertsolari aritu ziren (3); bertsolari askok (3); bertsolari bakarra (3); bertsolari bakoitzak (18); bertsolari bakoitzak bere (3); bertsolari bakoitzaren (4); bertsolari bakoitzari (4); bertsolari bat (18); bertsolari batek (12); bertsolari batekin (3); bertsolari baten (3); bertsolari bati (5); bertsolari batzuek (4); bertsolari batzuk (7); bertsolari egiten (3); bertsolari ezagun (3); bertsolari gazte (12); bertsolari gaztea (3); bertsolari gazteak (13); bertsolari gazteei (7); bertsolari gazteek (15); bertsolari gazteen (40); bertsolari gazteen arteko (3); bertsolari gazteen bbk (12); bertsolari gazteen topaketak (3); bertsolari gazteentzako (3); bertsolari gisa (3); bertsolari guztiak (3); bertsolari guztiek (4); bertsolari handi (3); bertsolari handiak (3); bertsolari haundiak (3); bertsolari izan (5); bertsolari izatea (5); bertsolari izateak (3); bertsolari izateko (5); bertsolari lehiatuko dira (5); bertsolari ona (5); bertsolari txapelketa (54); bertsolari txapelketa nagusia (4); bertsolari txapelketa nagusiak (3); bertsolari txapelketa nagusiaren (3); bertsolari txapelketa nagusiko (6); bertsolari txapelketak (6); bertsolari txapelketako (43); bertsolari txapelketako bigarren (4); bertsolari txapelketako finala (10); bertsolari txapelketako finalean (4); bertsolari txapelketako finalera (6); bertsolari txapelketako hirugarren (3); bertsolari txapelketako lehen (4); bertsolari txapelketan (12); bertsolari txapelketarako (4); bertsolari txapelketarako sailkatzeko (3); bertsolari txapelketaren (7); bertsolari zaharren (3)

bertsozale eta bertsolari (3); beti bertsolari (4); bi bertsolari (12); bizkaiko bertsolari (51); bizkaiko bertsolari gazteen (4); bizkaiko bertsolari txapelketa (14); bizkaiko bertsolari txapelketako (16); bizkaiko bertsolari txapelketan (6); bizkaiko bertsolari txapelketarako (3); emakume bertsolari (4); eskola arteko bertsolari (3); eskolarteko bertsolari (17); eskolarteko bertsolari txapelketa (6); eskolarteko bertsolari txapelketako (4); euskal herriko bertsolari (10); iparraldeko bertsolari (4); jaiotako bertsolari (3); jokatutako bertsolari (3); lehen bertsolari txapelketa (3); nafarroako bertsolari (18); nafarroako bertsolari txapelketako (8); nafarroako bertsolari txapelketan (4); sustrai colina bertsolari (3); urteko bertsolari (3)

a bertsolaria (11); a bertsolaria (12); agarikano bertsolaria (5); andoni egañ bertsolaria bera (3); bertsolaria da (10); bertsolaria ez da (3); bertsolaria jaio (3); bertsolaria zen (5); borddel bertsolaria (3); egañ maialen lujanbio bertsolaria (3); peñ

aritu ziren bertsolariak (7); bat bateko bertsolariak (4); behar ditu bertsolariak (3); behar du bertsolariak (4); beharko du bertsolariak (3)

bertsolariak ariko (8); bertsolariak ariko dira (7); bertsolariak aritu (4); bertsolariak badaki (5); bertsolariak bere (14); bertsolariak bertso (4); bertsolariak bertsoa (3); bertsolariak ez du (7); bertsolariak ez zuen (3); bertsolariak ezin (3); bertsolariak izan (3); bertsolariak kantuan (4); bertsolariak zer (3); bertsolariak zuzenean (3)

a bertsolariak (7); a bertsolariak ere (3); egañ egañ egungo bertsolariak (5); iparraldeko bertsolariak (3); kantatzen du bertsolariak (3); maia bertsolariak (3); puntako bertsolariak (10); sei bertsolariak (6)

a bertsolariaren (3); andoni egañ bat bateko bertsolariaren (3); bertsolariaren eta entzuleen (3); bertsolariaren jarduna (4)

bertsolariari buruz (3); dio bertsolariari (4); eta bertsolariari (3); zaio bertsolariari (4)

bertsolariei buruzko (4); bertsolariei esker (3)

bertsolariek berek (3); bertsolariek beren (3); bertsolariek egin (7); bertsolariek egin beharreko (3); bertsolariek ez zuten (3); bertsolariek hiruna bertso (3); bertsolariek lagunduta (3); bertsolariek parte hartuko (4); egungo bertsolariek (5); euzkitze bertsolariek (3); gainerako bertsolariek (4); hiru bertsolariek (3); sei bertsolariek (3); sustrai colina bertsolariek (3)

bertsolariekin antolatzen (3)

bertsolarien artean (24); bertsolarien arteko (9); bertsolarien baliabide (3); bertsolarien lagunak (5); bertsolarien lana (3); bertsolarien zerrenda (3); bi bertsolarien (4); egungo bertsolarien (5)

bertsolarietako batek (3)

bertsolarik hartu (3); bertsolarik hartuko (5); bertsolarik hartuko dute (3); bertsolarik parte (3); bi bertsolarik (3); hiru bertsolarik (4)

hiru bertsolariok (3)

bertsolariren bat (3); hainbat bertsolariren (3)

bertsolaririk gabe (5)


bertsolaritu, bertsolari(tu), bertsolaritzen du ad bertsolarizatu.

Ahozkotasunaren aukerak zukutze horretan, aisi-tartea ere "bertsolaritzen" hasi gara.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 156. orr.


bertsolaritza (orobat bertsularitza g.er. eta pertsularitza g.er.) 1 iz euskal herri literaturaren adarra, bertsolariari eta bertsogintzari dagokiena.

Izen bera erabiltzen den arren, XX. mende hasierako bertsolaritza eta mende amaierakoa guztiz bestelakoak direla.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 21. orr.

Aparraldia ere izan zuen bertsolaritzak 1990eko hamarkadako lehen bi-hiru urtetan.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 30. orr.

Mende amaieran, ostera, bat-bateko bertsolaritza da nagusiki bertsolaritza.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 21. orr.

Elkarteak, hitz errimatuz osatutako pilota baten inguruan, bertsogintza eta bertsolaritza modu adimentsuan iragartzen asmatu du.  Berria - Euskal Herria   2006-01-28

Sareak erreminta egokiak eskaintzen baititu bertsolaritza ere hedatzeko.  Berria - Kultura   2006-02-18

Ahozko euskara lantze aldera egitasmo politak egin dira: bertsolaritza da denetan arrakastatsuena.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 145. orr.

Bertsolaritzak baditu hainbat ezaugarri gaur egungo masa-kulturaren norabide nagusiekin guztiz bat ez datozenak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 51. orr.

Horra zergatik, esate bateko, bertsolaritzak gure artean duen onespen xoxoa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 74. orr.

Bertsolaritza hitzaren kirol nazionaltzat hartu izan dugu.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 35. orr.

Aukera ere hortxe du bertsolaritzak: egokitzapena taxuz egiten bada, irabazitan aterako da bertsolaritza, eta baita gizartea bera ere.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 28. orr.

Bertsolaritzaren barne-legeak sistematizatu eta aurkeztu zituen.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 23. orr.

Bertsolaritzaren oraina eta etorkizuna ulertzeko.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 36. orr.

Aitortu beharrekoa da irratiek bertsolaritzaren hedapenean izan duten eragina.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 165. orr.

Bertsolaritzaren publikoa ez da belaunaldi tarte jakin bat edo euskaldun mota berezi bat.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 55. orr.

Seaska, Iparraldeko Ikastolen Elkarteak, 2005-2006 sartzerako Bertsolaritzako erakasle bat bilatzen du denbora osoz aritzeko.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 277. orr.

Kontuak kontu, bertsolaritzan katebegirik ahulena da gaijartzaileena, esker onaren aldetik.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 144. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Zenbaterainokoa izan den, eta den, bertsolaritza ofizialaren erdipurdikeria. Zail da esaten noiz gurutzatzen diren, bata beherantz eta bestea gorantz, bertsolaritza idatziaren eta bat-bateko bertsolaritzaren prestigioaren grafikak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 138. orr.

Bat-bateko bertsolaritza erretorika-genero gisa.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 175. orr.

Irudiaren aldetik, bertsolaritza estatikoa da, ez da mugimendu handirik bertan, eta egungo gizartearen eta telebistaren logikari ihes egin behar diola dirudi.  Berria - Kultura   2006-02-04

Gaur egungo bertsolaritza hizpide hartuta, hitzaldia eman zuen ostegun iluntzean.  Berria - Kultura   2006-03-18

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Anoetan egiten duten bertsolaritza txapelketaren finalaren giroa James Brown, beti gose zen gatu zaharrena, telebistazalea zen eta ETBko bertsolaritza emankizunak baizik ez zituen jasaiten ahal.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 125. orr.

Nafarroako Bertsozale Elkarteko eragilea zara eta aldi berean bertsolaritza irakaslea.  Berria - Kultura   2006-03-25

Karlos Aizpurua Iparraldeko bertsolaritza dinamizatzailearen hitzak dira horiek.  Berria - Kultura   2004-01-04

Bertsolaritza lantegian ikasitako Iparragirreren kantu hura moldatu eta kantatzen hasi zitzaionean sentitu zuen Mireiak erabateko lilura.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 156. orr.

Bertsozale Elkarteak abiatuta, munduko bertsolaritza mugimenduak biltzeko datu basea sortu dute1980. urteen hasieratik egiten den bertsolaritza moldeari erreparatuz gero.  Berria - Harian   2005-12-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bat bateko bertsolaritza (28); bertsolaritza gaur (5); bertsolaritza genero berezia (3); bertsolaritza irakaskuntzan (3); bertsolaritza izan (3); bertsolaritza lantzeko (4); bertsolaritza telebistan (3); egungo bertsolaritza (7); munduko bertsolaritza (3)

bat bateko bertsolaritzak (6); bertsolaritzak baditu (4); bertsolaritzak duen (5); bertsolaritzak izan (3); egin du bertsolaritzak (3)

bat bateko bertsolaritzan (8); egungo bertsolaritzan (3)

bat bateko bertsolaritzaren (31); bertsolaritzaren azterketa (4); bertsolaritzaren baliabide (4); bertsolaritzaren berezko (3); bertsolaritzaren berri (5); bertsolaritzaren ezaugarri (6); bertsolaritzaren gaineko (4); bertsolaritzaren historia (3); bertsolaritzaren historian (4); bertsolaritzaren inguruko (8); bertsolaritzaren izaera (3); bertsolaritzaren kasuan (5); bertsolaritzaren mugimendua (3); bertsolaritzaren mugimenduak (8); bertsolaritzaren mugimenduaren (3); egungo bertsolaritzaren (9); euskal bertsolaritzaren (3); nafarroako bertsolaritzaren (3)

bat bateko bertsolaritzari (8); bertsolaritzari buruz (4); bertsolaritzari buruzko (7); bertsolaritzari dagokionez (6)


bertsolerro ik bertso 12.

bertsomania iz adkor bertsozaletasuna.

Agidanez, idazle batzuk kezkatu antzean dabiltza bertsomania dela-eta, bertsolaritzak eta bertsolariek hedabideetan hartzen duen lekuaren karietara.  Berria - Kultura   2006-02-25

Bertsomaniaren aroa (1991-1993).  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 147. orr.

Bertsomaniaren aparra jaitsirik, bertsolaritzak modan darrai, baina ez hamarkadaren hasierako suhartasunaz.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 148. orr.


bertsomindu, bertsomin(du), bertsomintzen da ad adkor bertsoarekiko maitasunak jo.

Errima... Potoa... Bertsomintzen hasi den gaztearentzat hitz larriak dira.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 124. orr.

Bertsomindu koadrila bat ginen.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 152. orr.


bertsomutur iz bertso zatia.

Niri hala iduritu izandu zait eta Altzoko Joxeren bertsomutur hartaz oroitzen naiz beti:  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 73. orr.


bertsoño (orobat bertsuño g.er.) iz bertso xumea.

Goiz hartako bertsoñoak, ordea, benetako maitasun istorio baten amaiera kontatu nahi zuela ematen zuen, emakume kantariaren begiei zerien negar benetakoak eta ahots ilun apalak ere ez zuen besterik adierazten.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 267. orr.

Petronio ez zen delikatuki kordegabetu marmolezko bainuontzi batean, bertsoño lizunak murmurikatuz.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 66. orr.


bertsontxongilo iz adkor

Ikus-entzuleen arabera, adin tarte batzuk jarri ditugu eta adin tarte horietako bakoitzerako ikuskizun bat edo bi eskainiko ditugu: 6 urte arte bertsontxongiloa; 6 eta 12 urte bitartekoentzat egun dugun Inaxitoren bertso-antzerkia eta ipuin klasikoekin osatu nahian gabiltzan bertso-antzerkiren bat.  Berria - Kultura   2006-03-11


bertsopaper (27 agerraldi, 3 liburu eta 11 artikulutan; ETCn 223 agerraldi; orobat bertso paper 53 agerraldi, 14 liburu eta 7 artikulutan; ETCn 290 agerraldi) 1 iz bertso jarriak biltzen dituen papera.

Bertso-paper asko argitaratu zuen bere bizitzan.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 140. orr.

Bat-batekoarekin batera bertsopaperen txapelketa egingo dute.  Berria - Kultura   2004-05-05

Bertso-paperak izan nituen gero ikasbide, bertsolari bat-bateko gehienek bezalatsu.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 55. orr.

Katalina Gezalakoaren bertso-paperak erosi dizkiot itsuari.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 151. orr.

Hainbeste aurreskulari, zamaltzain eta koreografo, hainbeste kopla, bertso, bertsopaper eta txapelketa, hainbeste sariketa, antologia, izendapen, omenaldi, hileta eta urteurren...  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 14. orr.

2 (izenondoekin)

Bertsolariek bat-bateko saioak, bertsopaper historikoak.  Berria - Kultura   2004-02-25

Hurrena Berriatuan agertu zen bertso-paper inprimatua, hau oso-osorik.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 142. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

AEBetan dozenerdi bat bertsolari ditugu egun, eta bertso paper idazle batzuk ere bai.  Berria - Kultura   2004-01-11

Analfabetoa bertso-paper saltzailearen ondoan esertzen zen, bertsoak nola kantatzen zituen entzuteko.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 142. orr.

Sosik ez daukatenak, irakurtzen ez dakitenak, berandu iritsi direnak bertsopaper saltzailearen ahots zakarra entzuten gelditu dira tragediaren literatura buruz ikasteko.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 168. orr.

Ibon Zabala bertsopaper saria Karmele Mitxelenarentzat izan da.  Berria - Kultura   2004-12-30

Bertso jarriek eman zioten garai batean ospe pixka bat, Euskaltzaindiaren bertso-paper sariketa 1962an irabazita.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 9. orr.

Mikel Arrillagak irabazi du Mutrikuko bertsopaper lehiaketa.  Berria - Kultura   2004-12-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bertsopaper lehiaketa (6)


bertsosaio ik bertso 14.

bertsotaratu, bertsotara(tu), bertsotaratzen du ad bertsotan eman.

Quevedok haren heriotza txantxaz bertsotaratu, eta ahaztu egiten du.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 28. orr.


bertsotxo iz adkor bertsoa.

Zeure bertsotxoa berreskuratzeko obsesio hori.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 133. orr.


bertsozale (orobat bertsuzale g.er.) 1 izond/iz bertsoen zale dena.

Bertso-udalekuak antolatzen dira, ume eta gazte bertsozaleen topagune.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 156. orr.

Abade bertsozaleak (Don Juan txikia, Joxe Mari Aranalde...).  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 140. orr.

Erdaldunen ¡Vaya, vaya! esanerari, auskalo noiztik nora, Azak eta urdaya! erantsi izan dio euskaldunon gogo bertsozaleak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 42. orr.

Egun handia Arabako bertsolari eta bertsozaleentzat.  Berria - Kultura   2004-04-27

Bertsolariok, eta bertsozaleek ere bai hein handi batean, beti izan dugu kontzientzia hori zainetaraino txertatua.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 148. orr.

Azken 15 urteotan bertsolaritza kolektibo bezala gidatu duten bertsolari, bertsozale eta antolatzaile belaunaldi batek garatu duten estrategia soziokulturalaren emaitza.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 37. orr.

Euskal hiztunen %15ak oso bertsozaletzat du bere burua, %35ak bertsozaletzat eta beste %28ak nolabaiteko zaletasuna duela adierazten du.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 36. orr.

Bertsolaritza soilik bertsozaleon gauza ez dela agertzen du inkestak.  Berria - Kultura   2006-04-29

Adiskideari, bertsozalea ez izaki, bete-lanak, eder-lanak eta hizkuntz-jolasak ez zaizkio axola.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 92. orr.

Ez naiz, parrandaren batean baizen, ez bertsozale ez bertso-jale amorratua.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 82. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bizkaiko Bertsozale Gazteen Eguna, hilaren 8an Larrabetzun.  Berria - Kultura   2006-04-05

Nafarroaren kasuan ez al da interesgarria helduen bertso eskolak serioski dinamizatzea, bertsolari, bertsozale aditu, gai-emaile, epaile berrien habia izan daitezen?  Berria - Kultura   2006-03-25

Leintz bailaran, Zumaian, Santutxun... etxanoarraren eraginez eta bertsozale itsuen lanaren poderioz, ordurarte inork burutan ez zeukana jarri zen abian.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 149. orr.

Zenbat eta bertsozale kualifikatuagoa izan, eragina zabalagoa izango da bere inguruan.  Berria - Kultura   2006-03-25

Ohiko bertsozaleak badaki zer dagoen, zer eskaintzen duen telebistak.  Berria - Kultura   2006-02-04

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sumatu al duzu bertsozale belaunaldi berririk?  Berria - Kultura   2006-04-22

Bertsozale zerrenda oso bat ere bagenuela, plazan kantatzeko prest ez dagoena, baina saioak jarraitzen dituena.  Berria - Kultura   2006-04-08

Bertsozale Elkarteak, Xenpelar Dokumentazio Zentroaren bitartez, biltze eta artxibatze lan etengabean dihardu.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 26. orr.

Bertsozale Elkarteak arrisku-apustu gehiago ere egin izan du.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 159. orr.

D ereduko DBHn ahozkotasuna lantzeko metodo bat garatu dugu urteotan Euskal Herriko Bertsozale Elkartean.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 165. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arabako bertsozale elkartea (3); bertsozale elkartea (31); bertsozale elkartea sortu (3); bertsozale elkarteak (72); bertsozale elkartean (10); bertsozale elkartearekin (3); bertsozale elkartearen (27); bertsozale elkartearen lana (3); bertsozale elkarteari (4); bertsozale elkarteko (27); bertsozale elkarteko lehendakaria (3); bertsozale elkarteko lehendakariak (6); bertsozale elkarteko transmisio (3); bertsozale eta bertsolari (3); bertsozale gazteek (3); bertsozale gazteen (6); bertsozale gazteen eguna (4); euskal herriko bertsozale (20); herriko bertsozale elkartea (4); herriko bertsozale elkarteak (7); herriko bertsozale elkarteko (5); nafarroako bertsozale elkarteak (9); nafarroako bertsozale elkarteko (3)


bertsozaletasun iz bertsoen zaletasuna.

Txapelketa bertsozaletasunari begira antolatzen da; txapelketa ez da bertsolariendako bakarrik antolatzen.  Berria - Kultura   2006-03-25

Euskararen komunitatearen bertsozaletasuna.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 37. orr.

Datu horiek erakusten dutenez, Gipuzkoan bertsozaletasuna handiagoa da Bizkaian eta Araban baino.  Berria - Kultura   2006-04-21

Gero eta handiagoa da bertsozaletasuna eta pentsatu dugu parada egokia dela gazteak euskal mundura hurbiltzeko.  Berria - Harian   2006-03-08

Bertsozaletasuna Bizkai osora hedatzea da Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren helburu nagusia.  Berria - Kultura   2006-05-04

Adibidez, asteroko antologia biltzen duen audientzia dezenteko programa batekin telebistan sartzea bertsozaletasuna hedatzeko energia handia da.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 64. orr.


bertsozaletu, bertsozale(tu), bertsozaletzen da/du ad bertsozale bihurtu.

Kalean baino gehiago, etxeko gelan, telebistaren bidez bertsozaletu dira.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 148. orr.

Orduantxe ari nintzen bertsozaletzen; batetik, Xabier Amurizaren 1980ko txapelketa hura zela-eta eta, bestetik, Juan Mariren klase emateko moduak liluratu egin ninduelako.  Berria - Harian   2005-12-06

Betidanik euskaldun-euskalduna baina lanetik erretiroa hartu arte bertsozaletu ez zena.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 155. orr.

Egitasmo hau gazte jendea bertsozale bezala hezitzeko hasierako urratsa izatea espero dute hiru bertsolari gazteok, 1975etik 80ko hamarkadaren amaiera bitartean jaiotako jendea bertsozaletzeko bidea, alegia.  Berria - Kultura   2004-01-04


bertsozko ik bertso 17.

bertsu1 (orobat beretsu g.er.) izond ia bera.

Esaldi performatiboen [...] ezaugarrietako bat egitea adierazten duen esaldia eta egin nahia adierazten duena balio edo zentzu bera edo bertsua izatera etortzen direla.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 153. orr.

Egitura ordea, gutxi-gehiago beti bertsua du bertsoak.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 177. orr.

Gauza bertsua Lorkan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 252. orr.

Gauza bertsua gertatzen da Aaronen makilarekin.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 140. orr.

Bi argazkiek gai bertsua dute: giza irudi bat mugimenduan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 159. orr.

Zurrumurru bera baitzuen autoaren motorrak, lurrin bertsua emakumeak eta antzeko orrazkera, eta musika bertsua ateratzen baitzen bafleetatik.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 162. orr.

Hamar bat lagun bazen han eta iduritu zitzaidan denek itxura bertsua zutela.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 143. orr.

Iruñeko gimnasioko lan bertsua: monitore.  Berria - Kirola   2004-04-15

Etapa bakoitzak gutxi gorabehera denboraldi bertsua hartzen duelarik, eta horrela desintegrazioaldiak, osotasun gisa, prozesu uniforme baten itxura duela, kasu bakoitzean iraunaldi uniformearekin.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 330. orr.

Txapeldun Iberikoek traza bertsua dute.  Berria - Kirola   2004-05-11

Iaz ere marka ahaleginik egin gabe amaitu zuen urtea arrazoi bertsuagatik, baina azken aukerak erre nahi izan ditu.  Berria - Kirola   2004-04-06

Hizkuntza berdina, buruzagi berak, sineste bertsuak, jaidurak izaitez berdin eta ohidurak, gainera jakitate bakar baten iturria, zer altxagarria, zinez, euskaldun gizadiarentzat!  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 130. orr.

Zangoetan dagoen palanka-sistema bertsuak ematen die gizakiari eta beste animalia batzuei lasterka egiteko ahalmena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 63. orr.

Isiltasunean ere adierazten ahal dizkio batak bertzeari bere penak, pena horiek bertsuak badira.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 67. orr.

Hezkuntza Ministerioak Fundazio erlijiosoen eskolak bereganatu zituenean, bai bera bai bera bezala goi mailako titulurik ez zutenak, egoera bertsuan geratu ziren.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 30. orr.

Kasu bertsuan egin izan dut honelako ibilaldia gauaz, bostetan abiaturik sortetxetik, Kaminotik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 123. orr.

Modu bertsuan jokatzen dute arteria handietan presioa kontrolatzen duten zelulek ere.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 196. orr.

Era bertsuan, ume koxkor bat, haurtzaindegira joan ordez, bere aiton-amonek zaintzen badute, herrialdearen BPGan eragingo du aldaketak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 44. orr.

Honela erreakzionatu zuen portugaldar kanpotarren aurrean, eta garai bertsuan eta kanpotar berberei erantzun berbera eman zieten arrakastaz abisiniarrek beren mendi-gotorlekuan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 249. orr.

Horrela, atomoen parekotasunaren eta akzidente guztien izaera bertsuaren alde egiteko.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 216. orr.

Filosofia bertsuarekin eginak daude Hanekeren ia film guztiak.  Berria - Kultura   2006-01-05

Eta beti egiten dugu tupust arazo bertsuarekin.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 41. orr.

Asmo bertsuekin talde gehiagok ere lan egiten badu ere, eurek animalistatzat izendatzen dute euren mugimendua.  Berria - Euskal Herria   2004-08-12

Han prest dago "menor"-eko doinuak ere arreta bertsuaz irensteko.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 118. orr.

Arrazoi bertsuengatik, ez dugu uste oso egokia den esatea unibertsitatetik kanpo badirela beste 3.244 ikertzaile.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 119. orr.

Adin bertsuko seme bat dut, bertzalde, hain zure seme horren antzekoa hainbat gauzatan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 180. orr.

Gauza ederra litzateke giltzurrun naturalaren tamaina bertsuko baliokide artifiziala izatea, baina gaur egungo tekniken irispidetik oso urrun geratzen da posibilitate hori.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 250. orr.

Neurri bertsukoak gara luze-zabalean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 174. orr.

Maila sozial bertsukoak izateaz gain, argiak, kulturadunak eta literatura estimatzen zutenak biak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 70. orr.

"Kasta bertsukoak biak" diote bidartarrek.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 315. orr.

Sexuaren gaiaz konfiantzaz hitz egin genezakeela ohartu naiz eta bide bertsutik jarraitu dut itaunka: [...].  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 116. orr.

Iturri bertsutik edaten dute: zientzia, teknika, aurrerapena eta ekonomia determinismoaren uretatik, alegia.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 48. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adin bertsua (3); bera edo bertsua (6)

bertsua da (3); bertsua dela (4); bertsua du (7); bertsua dute (4); bertsua egin (8); bertsua egin zuten (3); bertsua egiten (5); bertsua eman (4); bertsua gertatu (4); bertsua gertatzen (6); bertsua gertatzen da (4); bertsua izan (6); bertsua izango (4); bertsua lantzen (3); bertsua lantzen duten (3)

beti bertsua (3); bide bertsua (6); egoera bertsua (3); ere gauza bertsua (5); gauza bertsua (29); gauza bertsua egin (3); gauza bertsua gertatu (4); gauza bertsua gertatzen (5); giro bertsua (3); hein bertsua (6); iritzi bertsua (3); itxura bertsua (4); jarrera bertsua (4); kantu bertsua (5); kopuru bertsua (5); lan bertsua (5)

baldintza bertsuak (3); berak edo bertsuak (4); bertsuak dira (3); bertsuak egin (3); bertsuak eman (4); bertsuak entzun (3); bertsuak erabili (4); bertsuak izan (6); diren bertsuak (3); egin bertsuak (3); eskaini bertsuak (4); ezaugarri bertsuak (4); gauza bertsuak (3); hitz bertsuak (5); kantatu bertsuak (4); lan baldintza bertsuak (3); moldatu bertsuak (3)

aldi bertsuan (4); bertsuan dabiltzan (4); bertsuan dabiltzan udal (4); bertsuan dago (4); bertsuan egin (7); bertsuan egiten (3); bertsuan egiten dena (3); bertsuan gertatu (4); bertsuan jarraitzen (3); denbora bertsuan (3); egoera bertsuan (16); era bertsuan (25); garai bertsuan (41); gisa bertsuan (13); guziz keinka bertsuan (3); hein bertsuan (11); keinka bertsuan (5); keinka bertsuan egiten (3); lan bertsuan (4); lan bertsuan dabiltzan (4); leku bertsuan (4); maila bertsuan (4); modu bertsuan (23); molde bertsuan (16); neurri bertsuan (4); ordu bertsuan (8); tenore bertsuan (5); toki bertsuan (7)

baldintza bertsuetan (4)

adin bertsuko (10); bertsuko beste (6); gisa bertsuko (12); gisa bertsuko beste (3)

adin bertsukoa (7)

adin bertsukoak (10); adin bertsukoak dira (3); bertsukoak dira (6)

bertsutik joan (3); bide bertsutik (15); bide bertsutik joan (3); ildo bertsutik (12)


bertsu2 ik bertso.

bertsualdi ik bertsoaldi.

bertsugintza ik bertsogintza.

bertsuka ik bertsoka.

bertsulari ik bertsolari.

bertsularitza ik bertsolaritza.

bertsuño ik bertsoño.

bertsuzale ik bertsozale.

bertsuzaletasun ik bertsozaletasun.

bertute (orobat birtute g.er.) 1 iz pertsonengan ontzat hartzen diren nolakotasunetako bakoitza; ongia egitera eta gaizkitik ihes egitera bultzatzen gaituen indarra. ant bizio.

Bizioak uxatzen dituzten bertuteak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 128. orr.

Arimako pasioez, ohiturez, bertutez, eta bizioez.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 86. orr.

Bertutea eta bizioa gauza bat eta bera dira hilkutxan.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 119. orr.

Aristotelek esaten zuen bertutea erdian dagoela, eta ez muturretan.  Berria - Euskal Herria   2004-06-03

Plazerrak zizkidaten eskaintzen, nik bertuteak nituen bilatzen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 169. orr.

Neholako bertuterik ez daiteke ulertu, aipatu dugun horren aitzinetik (hots, nork bere izana atxikitzeko ahaleginaren aitzinetik).  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 421. orr.

Berantago emazte bertuteko bat aurkitzen du eta harekin ezkontzen.  Herria   2005-02-10

Horregatik zioen pobretasuna bertuteen erregina dela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 779. orr.

1787ko uztailean amaituko du bere Justine edo bertutearen zorigaitzak famatua.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 27. orr.

Indiano lizunkoi batek bertutearen bidea hartu du.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 100. orr.

Utz iezadazu bederen amodioaren eta bertutearen arteko borroka hunkigarri horiei so egoteko astia.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 303. orr.

Jakina baita beroak gauzei indarra kentzen diela, eta bere lurrun beroarekin xurgatu egiten dizkiela berezkoak dituzten bertuteak; urtu egiten dituela eta, erabat ahulduz, txepeldu egiten dituela.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 610. orr.

Agerreri Jainkoak ez zion halako bertuterik eman.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 144. orr.

Inon ez da gatibutzan bezalako bizimodu ordenaturik, halako eredugarritasunik, are bertuterik ere.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 141. orr.

UPNk badu bertute bat, orain esaten duena esanda ere gero beste zerbait esan dezakeela.  Berria - Euskal Herria   2006-03-07

Doña Remediosek bai Sara bera bai haren ikaskideak Espainiako Historiaren onuretan eta bertuteetan katekizatu nahi izaten zituenean.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 22. orr.

Bertute hori du.  Berria - Kultura   2004-05-01

Aspaldian ohartu naiz bestalde, kristau handi batzuei bertute zaiela etxekoenganik ahal bezain urrun ibiltzea, hots, beren nortasun propioaren higuintzea.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 88. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Era honetan ematen zaizkio gizakiari Izpiritu Santuaren zazpi dohainak, hiru bertute teologalak, Fedea, Esperantza eta Karitatea.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 76. orr.

Lau Ebanjelioen eta lau bertute kardinalen "lau zaldiko orgak" eramanik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1154. orr.

Suaren izaera ezagutuko ez lukeenak pentsa lezake sei bertute berezi dauzkala: bataren bidez belztu, beste baten bidez zuritu, hirugarrenaren bitartez egosi, laugarrenaz erre, bosgarrenari esker urtu eta seigarrenaren bitartez gogortu egiten baitu.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 130. orr.

Bertute zaharra da lotsa, eta hainbeste xarmaren jabe zarenez, ikasi behar duzu hura gabe ere ondo baino hobeto moldatzen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 84. orr.

Nola lortu, azkenik, beraien biziera eta jokabidea, bertute santuetan haziz, lagun hurkoentzat etsenplu izatea?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 203. orr.

Arimarik ederrenaren bertuterik ederrena.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 87. orr.

Izpirituaren ongi gorena Jainkoaren ezagutza da eta Izpirituaren bertute gorena Jainkoaren ezagutzea.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 427. orr.

Bertute handiko gizona, bazuen zernahitan bide berri batzuen idekitzerat apailatzeko ausartzia.  Herria   2002-09-05

Fede eta bertute handiko emaztekia, alegera eta konpainia onekoa!  Herria   2005-02-03

Euskal Herrian, gaur egun, ez dut ikusten politika gizon bertute handikorik.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 50. orr.

Hain da handia eta indartsua gizakiaren bertute naturala, non ez baita kanpoko langintzarik, zail eta neketsu izanik ere, bertute naturalari agertzea eta distiratzea debeka diezaiokeenik.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 23. orr.

Bigarren liburuan, bertute morala eta atsegintasuna berriro elkarturik agertu arren, aztertzen den kontzeptua erdigune justuarena da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 56. orr.

Bertute pribatuek berma ditzakete, besterik gabe, bertute publikoak Bertute literarioez haratago, maite du erakutsi duen bulkada humanitarioa, ongi osaturiko arimaren erakusgarri.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 96. orr.

Gure ostatura bidean, bidaiek bertute tonikoa eta bizkorgarria dutela otu zitzaidan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 141. orr.

Bertute ohiturazkoek, naturazkoek edo goi-isurizkoek zikintzen eta zahartzen dute izpiritua.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 76. orr.

Grina gaizto bakoitzaren ordez kontrako bertutea jartzen saiatzen ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 476. orr.

Horretantxe datza benetako poza eta benetako bertutea eta arimaren osasuna.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 130. orr.

Honelako eta bestelako bertutez santutzen zituzten beren buruak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 562. orr.

Gure arimako zein txokotan dute habia ongintza, gizalegea, karitatea bezalako bertute eder eta alferrikakoak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 198. orr.

Liburuaren bertuterik handienetakoa, gure ustez, euskaraz egiten den filosofia garaikidearen hainbat joera, jatorri, eskola edota tradiziotako jendea proiektu kolektibo honetan biltzea da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 16. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bertute-mota guztietan aurreratzea irrikatzen zuen. laster asko utzi zuen bertan behera bere bertute-asmoa. otoitz garbitik eta beste bertute-egintzetatik datorren debozioa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 216. orr.

Ezerk ez nau zaldunaren bertute-eraso sutsuek adina dibertitzen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 298. orr.

Bere azken egunetara hurbildu zelarik [...] bertute-adibide batez erakutsi zuen ez zuela munduarekin inolako zerikusirik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 414. orr.

Eliseoko Landak hornitzen dituzten santuetan, aurkitzen al duzue handitasunik, heroismorik edo bertute eredurik?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 216. orr.

Maitasun garrak su dagio bertute-sortari.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 116. orr.

Bertute dantzaren ondoren senargaia eta emaztegaia zein bere aldetik eraman zituzten eztei gelara.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 205. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Horrelako ikastetxeetan hiru ikasgai nagusi dira giza bertuteen oinarri: frantses hizkuntza -ezinbestekoa famili bizitza zoriontsurako-, pianoa -senarrari une atseginak gozaratzeko- eta etxeko lanak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 47. orr.

Psikearen zeregina haur-bertutea berreskuratzea da, "haurren gauzak bazter utzi" ondoren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 125. orr.

Argi honek berak argitu behar luke baita ere ohitura-bertuteen praktika, hala nola zuhurtzia, justizia, sendotasuna eta neurritasuna.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 74. orr.

Pobretasuna errege-bertutea dela esaten zuen, hain nabarmen egin baitzuen distira Errege eta Erreginagan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 404. orr.

5 bertutezko izlag ik bertutetsu.

Orduan [...] bazter orotan gizonak senidetzat ezagutuko du gizona, eskubide berberen jabe, justizia eta bertutezko ideal beraren lekuko.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 278. orr.

Bazkaria pobreentzat, palioa sinagogaren aurrean, musikariak, ezkon bufoia, bertutezko dantza.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 219. orr.

Ez da liburuetan eta jakitean jarri behar ardura, bertutezko egiteetan baizik; izan ere, jakiteak harrotu egiten du; maitasunak bakarrik hazarazten du fedean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 640. orr.

Hain bakezale, hain zerbitzari eta bertutezko egintza guztietara hain emana. · (izen gisa) Kontzertua bertutezkoen multzotik kanpo egon arren, bakarlariak akats gabeko teknikarekin soinu gardena atera zion atariko joaldi lirikoari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1024. orr.

Kontzertua bertutezkoen multzotik kanpo egon arren, bakarlariak akats gabeko teknikarekin soinu gardena atera zion atariko joaldi lirikoari, eta erritmo bizia eta sinkopatua arku-kolpeekin bigarren mugimenduan.  Berria - Kultura   2004-04-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aski bertute (5); badu bertute (4); baitute bertute (3); bere bertute (11)

bertute bakarra (3); bertute bat da (3); bertute eta dohainak (3); bertute gorena (5); bertute guztiak (12); bertute guztien (19); bertute guztien zaintzaile (3); bertute guztietan (4); bertute handi (4); bertute handiak (4); bertute handiena (3); bertute handiko (15); bertute handiko gizonak (3); bertute handikoa (4); bertute morala (4); bertute nagusia (10); bertute nagusiak (7); bertute publikoak (3); bertute santuak (3); bertute ukan (4)

bertutez bertute (5); beste bertute (10); beste bertute bat (3); bi bertute (4); bizio eta bertute (3); daukan bertute (3); daukan bertute bat (3); dela bertute (3); den bertute (3); dohain eta bertute (3); duten bertute (4); ez daukan bertute (3); gure bertute (6); hainbat bertute (7); haren bertute (9); hiru bertute (4); izpirituaren bertute (4); zein bertute (3); zenbait bertute (6)

bere bertutea (4); bertutea bera (4); bertutea da (10); bertutea eta bizioa (4); bertutea izan (3); zer da bertutea (3)

akatsak eta bertuteak (3); bere bertuteak (10); bertuteak baino (3); bertuteak eta bizioak (5); dituen bertuteak (3); dituzten bertuteak (6); gainerako bertuteak (3); haren bertuteak (4)

nolako bertutearekin (3)

bertutearen arabera (10); bertutearen arabera ihardutea (3); bertutearen ideia (3); bertutearen saria (6); bertutearen zorigaitzak (6); demonstrazioa bertutearen (3)

bertuteari buruz (3); bertuteari jarraikitzen (7); bertuteari jarraikitzen zaion (4); bertuteari jarraikitzen zaizkionen (3)

bertuteei buruzko (3)

bertuteen erregina (4); bertuteen zerrenda (3); haren bertuteen (3)

bertuteetan oinarritutako (5); bertuteetan oinarritutako teoria (3)

bertuteren bat (3)

bertuterik ez (5); bertuterik handiena (4); inolako bertuterik (4); neholako bertuterik (4)

bertutez bertute (5); horren bertutez (3)


bertutedun (orobat birtutedun) izond bertutetsua.

Jakobino eta frantses hizkuntzaren zaintzale bertutedunak zein laster atzarri diren bada!  Herria   2001-05-10

Estatu hoberenaren eredua zein litzateke, hezkuntzaren bidezkoa ala buruzagi bertutedunen bidezkoa?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 57. orr.

Aristoteles, hortaz, ez da araua edo norma baten atzetik ari, gizaki bertutedun partikularrak deskribatzen baino.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 56. orr.

Diamantea egiazkoa eta birtuteduna baldin bada, orratz-harriak ez du orratza bereganatuko.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 75. orr.


bertutetsu izond bertutez betea.

Izan ere, honelako gizon bertutetsu eta sentibera bat, berari egin dioten bidegabekeriak zirikatuta, orduan eta hobeto jokatzen saiatuko da.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 234. orr.

Emakume zentzudun eta bertutetsu baten adiskide gisa.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 417. orr.

Hau guztia zaldun bertutetsu eta egiazale batek ikusi zuen, Greccioko Joan jaunak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 806. orr.

Nire zerbitzaria egintza bertutetsu horren lekuko izan da.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 87. orr.

Izuikara bertutetsu bera sentitzen nuen.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 12. orr.

Egia den guzia, gisako, zuzen, garbi, maitagarri eta goresgarri, bertutetsu eta onargarri den guzia, hura dadila konda zuentzat.  Herria   2002-10-10

Honek sortzen ditu espiritu libre adoretsuak eta buru argiak, eta gizonak bertutetsu bihurtzen.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 42. orr.

Honek sortzen ditu espiritu libre adoretsuak eta buru argiak, eta gizonak bertutetsu bihurtzen.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 42. orr.

Berdin dio, bada, bertutetsu bizitzea edo ez bizitzea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 133. orr.

Aski zaigu geurekin bizi den pertsonak bertutetsu itxura izatearekin, eta berdin-berdin zaio benetan baden ala ez.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 142. orr.


bertz ik pertz.

bertzalde ik bestalde.

bertzaldi iz ipar beste aldia.

Bertzaldi batez oraino, hor berean den libratzeari ihes egiten dugu.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 125. orr.

Agur eta bertzaldi bat arte.  Herria   2001-03-22

Bertzaldi arte.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 71. orr.

Xehetasunak bertzaldian.  Herria   2004-01-29

Bertzaldian, izan gaiten ausartagoak gure deputatuak hautatzean, zeren merexi ditugun ordezkariak baizik ez ditugu!  Herria   2005-02-10

Ainitz lan baita holako egun baten antolatzea etxean berean, nagusiak erran dauku, bertzaldian ez duela etxen eginen.  Herria   2003-05-29

-Bertzaldiko bi biltzarretan erabakiko dituzte diru engeiamenduak aurtengo ekintzeri buruz.  Herria   2005-03-03

Aski zuten ez ohointzan aritzea, bertzaldiko ikasiko dute.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 170. orr.


bertze ik beste.

bertzela ik bestela.

bertzelakarazi ik bestelakotu.

bertzelakatu ik bestelakatu.

bertzelakatze ik bestelakotu.

bertzelako ik bestelako.

bertzelatsu ik bestelatsu.

bertzenaz ik bestenaz.

bertzeratu ik besteratu.

bertzorduz ik bestorduz.

bertzun iz labeko edo sutondoko errautsa jasotzeko pala.

Latorrizko kako, pala eta bertzunez betea zegoen tximinia.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 29. orr.

Azkenean, lortu nuen bertzun batekin atea behartzea, baina baita berehalaxe Hannak gogor bultza egin ere barruko aldetik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 226. orr.

Weasley andrea agertu zen, bertzun luze bat zuela ezpata gisa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 38. orr.


berun 1 iz gai bakuna, metal iluna, astuna eta biguna, lantzeko erraza, 327° C-tan urtzen dena eta 1.750° C-tan dirakiena (Pb; at. z. 82).

Beruna metal iluna, astuna eta biguna da.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 100. orr.

Beruna 335 graduan urtzen da.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 255. orr.

Zilarra, brontzea, burdina, beruna edo eztainua labearen erdian metatu eta dena urtzeko sua suspertzen den bezala hala metatuko zaituztet neure haserre-suminean.  Elizen arteko biblia   Ez 22,20

Ekaitz-uretan hondoratu dira berunaren antzera.  Elizen arteko biblia   Ir 15,10

Pentsa zer gertatuko litzatekeen mundu guztia hasiko balitz beruna urre bihurtzen.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 116. orr.

Berunik izanez gero, ez da batere zaila beirazko mirail bat egitea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 125. orr.

Beste guztietarik berezia den materia dela beruna, nekatu itxura duen metal bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 123. orr.

Berunginak gara nire herrian: guztiek dakite beruna urtzen eta lantzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 114. orr.

Berunezko bi soldadutxo, kolore biziz pintatuak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 71. orr.

Non zegoen, zehazki, berunezko soldaduen kutxa?  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 350. orr.

Tutu horietan berunezko bola bat jarri zuen sokaren bitartez jaisten zena.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4490. orr.

Liburuak inprimatzeko berunezko karaktereak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 100. orr.

-Berunezko moldeak dituk horiek, konposiziorako letrak, hain zuzen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 169. orr.

Kobrezko edo berunezko hodi bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 44. orr.

Berunezko plantxak albaialde bihurtu direla.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3530. orr.

Berunezko xafla biribilkatu eta iltze batez zulatuan irarririk dago xarma-elearen testua.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 49. orr.

Berun eta guzti irentsi dinagu amua.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 161. orr.

Oinak beruna bezain astunak zituela iruditu zitzaion atarian.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 65. orr.

Picassok beruna zuten pinturak erabiltzen zituen, eta berunak asko argitzen du zuri-beltzeko irudia.  Berria - Kultura   2004-09-11

Txostenaren arabera, asko dira berunarekin pozoinduta hiltzen diren haurrak.  Berria - Gaiak   2004-06-19

95 oktanoko berunik gabeko gasolina 9,9 zentimo garestitu da urtea hasi zenetik.  Berria - Harian   2006-04-19

Berunak eragindako kutsaduraren ondorioz.  Berria - Gaiak   2004-06-19

Bietako bat [...] barandaren alde batera gorputza emana dago, besteak bultza egiten dio eta kanpai bueltarik eman gabe erortzen da uretara, gauaren erdian berun.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 96. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Harri astun jakin bat ezagutu, hura herri urrunetan aurkitu, guk ezagutzen dugun modu berezi batean sutara eman, eta berun beltza atera, horra zerik den gure langintza.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 114. orr.

Gurdiak etengabe doaz mazelaz mazela Tom ibaiaren haran aldera, platinoa, urrea, zilarra, kobrea eta berun urreduna garraiatuz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 302. orr.

Zeruak berun irabiatuzko ganga bat irudikatzen zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 360. orr.

Zeren haren buruak ontzi bat baitzirudien, berun goria zeukana.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 370. orr.

Berun irakinez beteriko pertz batean eskua sartu, eta eskukada bat likido atera omen zuen inolako kalterik izan gabe.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 84. orr.

Galoi bat berun urtu irentsi izan banu bezala.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 345. orr.

Berun tetraetiloa (gasolinak eduki ohi duena) eta paration intsektizida, berez toxikoak ez izanagatik, oso konposatu pozoitsu bihurtzen dira gibeleko entzimen eraginez.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 212. orr.

Guk denok bezala zenbait goizetan, kakazahar hori, mobida guztia, eguneroko berun pisu hori korapilatzen eta hazten gure barruan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 24. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Uranio, berun eta zink meategiak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 25. orr.

Audenentzat, kare-harriak eta berun-meatzeek osatzen zuten lurralde hori.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 185. orr.

Horma baten ondoan zegoen bera, eskuan berun-haria zuela.  Elizen arteko biblia   Am 7,7

On Camillok San Joseren bizarra berun-hautsez errepasatzeari ekin zion.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 353. orr.

Amonio kloruroarekin aproba egitea bururatu zitzaidan, gai baita berun oxidoarekin egonkorki konbinatzeko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 212. orr.

Hain ugaria baitzen burdina inguruan, berun harriak ezin zirela faltatu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 118. orr.

Katalogo komertzialen ordez harri edo berun kargamendu bat balerama bezala.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 164. orr.

Mea-hobiaren eskuduntzearen, berun-urtze teknologiaren eta metalaren erabilera behinenei buruzko ohar zehatzen aldera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 123. orr.

Fantasiatsu irudikatzen zituen nire arbaso urrun baten ibilerak, berun- eta orobat nikel-ehiztaria bera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 106. orr.

Automobilak airean zetozen Dublin aldera, Naas Roadeko gurtarrastoan berun-aleak bezala zuzen-zuzen labaintzen zirela.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 61. orr.

Drogen menpe dagoenaren berun koloreko larruazala.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 27. orr.

4 (kolore izen gisa)

Horregatik begitandu zitzaidan handiagoa, berdearen eta berunaren artean bera zelako kolore ezberdin bakarra.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 48. orr.

5 lerro bertikalak markatzeko gailua, soka batetik zintzilikaturiko berun zati batek osatua.

Egur hauek lerroak dauzkate berunarekin zuzen trazatuta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3930. orr.

Nola etxegintzan, hasierako erregela okerra bada, eta eskuaira gezurtiak elkarzuta zaintzen ez badu eta berunak apur bat albora egiten badu, nahitaez denak gaizki eta oker gelditu behar duen, [...].  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 261. orr.

Kareorearen lerrokadurak markatuko dira, luzetarakoak erregela eta kordelarekin, altuerak berunarekin, eta angeluak eskuairarekin ondo markatuz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3290. orr.

6 irud/hed

Arrantzarako berunak egiteko eta moldeatzeko burdinazko kutxak.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 164. orr.

Dorre gainean kokaturiko kalibre handiko metrailadore batek berun jasa batez josi zuen errepidea.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 293. orr.

Bigarrena ez duzu entzun, baina bai ondotik etorri bala euritea, berunezko ekaitza.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 155. orr.

Goiztiria berunezko isiltasun bilakatu zen haien artean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 148. orr.

Guztiz esanguratsua da Fragaren berunezko urte luzeetan zeharo itxita eduki dituela ateak CDGk edozein proposamen berritzaile edo interesgarriri.  Berria - Kultura   2006-04-07

Mendebaleko hodei berunezkoek argi erakusten zuten mezua.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 22. orr.

Leirek ez zuen berunezko itolarri hura arindu.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 152. orr.

Adelari berun handi bat jarri zion bizitzak txikitandik, eta ilunperik beldurgarrienetara jaitsi zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 217. orr.

Berunezko hodei pisutsuek oreka jokoak egiten dituzte.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 31. orr.

Ez amodio tantarik, ez gorroto alerik, ez pozaren urik, ez gorrotoaren berunik, ezer ez. hain zen zapalgarria giroa, eguzkiaren berunak-edo ehundua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 27. orr.

Ordu arteko argi berunezkoa, aldiz, ahultzen ari zen, zeruan zerrenda gorriztak ugaritzen ari ziren, laster hasiko zen iluntzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 273. orr.

Terrorista arabiarrek ere bai, noski, euren berun dosia jasotzen dute filmean.  Berria - Kultura   2004-04-13

7 beruna hartu/eman adkor fusilatu.

Ez zen haren beharrik, denok genekien fusilatzera zetozela, eta ziega hartan neu nintzen beruna hartzeko nengoen bakarra.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 151. orr.

Nik pentsatu nuen jukutria bat zela ihes egiten harrapatuta denoi beruna emateko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 44. orr.

Txapelokerrak patioan zain, gauerokoa, jendea Hernaniko hilerrira eraman eta beruna emateko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 63. orr.

8 berun-kolore izond berun kolorekoa.

Zeru berun-koloreak, kobrezko izpi batzuekin, mahasti hautsez estaliak argitzen zituen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 199. orr.

Elurrak bere hil-jantzi zuriarekin estaltzen zuen mendia, zeru hodeitu berun-kolorearen azpian.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 208. orr.

Lurrin kiratsu eta mistiko bat, opakoa, astuna, nekez antzematen zena, berun-kolorea.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 34. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berun haria (3); berun koloreko (5); berun puska (4)

beruna baino (4); beruna bezain (4); beruna bezala (3); beruna urre (12)

berunezko hodei (3); berunezko hodiekin (3); berunezko plantxak (3); berunezko tutu (3); berunezko urteak (4)

berunik gabeko (21); berunik gabeko gasolina (10); oktanoko berunik gabeko (7)


berundu, berun(du), beruntzen 1 da/du ad berun bihurtu.

Jakina baita herioak, edo hobeto esan, heriotzaren ikuskizunak halitosia sortzen duela, pneuma arinaren beruntzea.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 143. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Zeru berundua, ahoan dastatzen dut metafora.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 18. orr.


beruneztatu, berunezta(tu), beruneztatzen 1 du ad berunez hornitu.

Jarri naiz doi bat bar baten aulkian, baina unadurak gorputza beruneztatu bezala dit.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 184. orr.

Harresi astunetan, tarteka, zazpi leiho luze zabaltzen ziren, beruneztaturiko kristal zuriz estaliak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 273. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Hallaren bukaeran kristal beruneztatuekiko leiho bat zegoen eta handik Hudson ibaia eta baporeak ikus zitezkeen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 147. orr.

Ohe errezeldunak, baxera akastu eta sabeldua, beira beruneztatuak, aitzinean ageri zitzaidan mundu zahar eta berri hori guztia.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 77. orr.


berungin iz beruna lantzen duena.

Berunginak gara nire herrian: guztiek dakite beruna urtzen eta lantzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 114. orr.


berunkara izond berunaren kolorekoa.

Soilik zeru berunkara, grisa, artean eguzkiaren dirdaiak argitu gabea.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 45. orr.

Harritzekoa ere ez, nik uste: herbeherea, tropikoa, eurite-aldiko hezetasuna, eguzki berunkara.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 19. orr.


beruntsu izond adkor astuna.

Nola sentitu nintzen une hartan zuhaitz bat bezala, fruituen pisuak abaildua! Eneak, ordea, ezerezaren fruitu beruntsuak ziren, guztiz abaildu nindutenak.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 145. orr.


berziklatu ik birziklatu.

berzkin ik perzkin.

berzutitu ik birzutitu.

besa ik beso 4.
1 besa-bira

Nire bizi guztiko egunetan egingo dudan borrokarik ikaragarriena eta zarpailena egin baitut, gizaundi horren aurka; eta, besa bira batean, zapla, lepoa moztu eta burua lurrerarazi nion, odola poI-poI zeriola.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 78. orr.

2 besa-indar

Zorabiaturik, hesteak errebentatzen, baina, besa-indarraren eragin hutsez, buelta eman dio harriari gerriraino.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 152. orr.


besabe iz bostortza.

Janari-etxean, lastoa ta belar ondua ugari, sabaian; atxur, eskuare, sarde, txardango, golde, periki, besabe, gurdi, gurtesi, orrazi, kabila ta uztarriak lur gainean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 66. orr.


besabete 1 iz besoa, luzera neurria.

Murruak 28 besabete luze ziren alde bakoitzean, 5 besabete garai eta 6 ukondo gizen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 63. orr.

Orduan labana atera, eta hiru sakonune egin zituen enborrean, bi bularren aldean eta bestea besabete bat beherago.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 99. orr.

Hogeita hamar bat besabete baino ez zeuden lehenengo kairaino.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 446. orr.

Hori egin ondoren, zerrendak bata bestearekin lotuz joan zen, harik eta hamabi besabeteko soka bat osatu zuen arte.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 172. orr.

Izan ere, lanak izan ditut nire txalupatxora igotzera bairatzeko bikotea, Desolaziotik bereizten gintuen tarte laburra, ehun bat itsas besabete, zeharkatu behar zela eta.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 137. orr.

2 besabetean adlag

atzo bere gizonak besabetean zapindu zuen etxeko hutsegite txiki batzuengatik...  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 294. orr.


besaburu (102 agerraldi, 37 liburu eta 4 artikulutan; ETCn 480 agerraldi) 1 iz besoa enborrari lotzen zaion aldea. ik besagain; soin 6.

Inarrosaldiak erien puntatik besabururaino zafratu zidan besoa.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 122. orr.

Bekokitik bularrera eta ezkerreko besaburutik eskuinekora.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 38. orr.

Fusilek ematen duten kontra-kolpe zakarra dela-ta, besaburua oso minberatuta amaitu nituen ariketak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 244. orr.

Eskuineko besoa luzatuz, ukabilkada txiki bat ematen diozu besaburua baino beheraxeago.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 0. orr.

Begiak zuri, besaburua eskuineko paretaren kontra zetorren Karmen eskaileretan behera.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 76. orr.

Ez nintzen ausartu ez baietz ez ezetz esaten; besterik gabe, besaburuak altxatu nituen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 114. orr.

Neskak besaburuak altxatu zituen, ezer erantzun gabe.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 121. orr.

Pepponek besaburuak jaso zituen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 325. orr.

Harryk eta Georgek besaburuak kutxaren kontra bota eta azken bultzada harekin kutxa leihotik autoaren atzeko eserlekura igaro zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 29. orr.

Sokaren tormentua egin zioten hari ere, eta besaburuak bere lekuetatik atera arte eduki zuten esekita Beatriceren aurrean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 38. orr.

Gerritik helduta ageri ginen argazkian, bere burua nire besaburuan jarria.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 254. orr.

Besaburuan arin zauriturik, piztia segidan bihurtu da neskaren kontra.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 163. orr.

Erdilariak luxazioa dauka besaburuan, eta hiru aste eman beharko ditu jokatu gabe.  Berria - Kirola   2004-09-26

Besaburuan zuen lesioa ondo sendatu zaio, eta jokatzeko irrikan dago.  Berria - Kirola   2004-10-24

Jiratu ahal izan baino lehen, Harryk esku bat sentitu zuen besaburuan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 39. orr.

Besaburuaren gainetik, Harryk Slytheringo taldea ikusten zuen, txistuka eta bere aldera keinuka.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 145. orr.

Melodia bat marmarrean abestuz, jaka askatu, besaburuen mugimenduez soinetik irristatzen utzi, eta mahuka batetik heldurik airean itzulikatu.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 204. orr.

Burua makurtu eta atzerantz biratu zuen, eta bere besaburutik soari jarraituz, zulo txiki bat begiztatu nuen, ukabil baten neurrikoa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 458. orr.

2 (janzki batean)

Marrak ditu iazkoak baino zentimetro bat estuagoak, besaburuak ditu ezberdinak, lepoaldean AC siglak (Athletic Club) eta bizkarrean Athletic Club hitzak idatzita.  Berria - Kirola   2004-07-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

besaburuak altxatu (12); besaburuak altxatu zituen (6); besaburuan jarri (3); besaburuetatik heldu (3); nire besaburuan (3)


besada iz besabetea.

Ura baino besada bat gorago gu, eta gu baino masta eta erdi gorago ontzitzarretako bizkar-gainak. bigarren haga, meheagoa, behekoari josia zen, ontziko bizkar nagusia baino besada bat gorago, aparailuen euskarri.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 258. orr.

Bala, berriz, Ánimas ontziaren kareletik besada batzuetara jausi zen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 198. orr.


besagain (93 agerraldi, 30 liburu eta 7 artikulutan; ETCn 553 agerraldi) 1 iz besoa enborrari lotzen zaion aldea. ik besaburu; soin 6.

Zer egin ez nekiela, besagainak goratu nituen, ergel batek bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 469. orr.

Besagainak altxatu nizkion, neure ezinean.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 37. orr.

Besagainak jaso zituen gizonak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 102. orr.

Hartan ari nintzela, amaren eskua sentitu nuen besagainean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 360. orr.

-Tira, Oskar -erran zidan, eta eskua besagainean pausatu zidan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 187. orr.

Llumek burua makurtzen du Daniren besagainean.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 37. orr.

Domingok armaren ipurdia besagainean bermatzearekin egin zidan bere ondoan makurtzeko keinua Uniformearen besagaineko SD hizki brodatuek distira makurra zabaldu zuten.Osabak, ordainean, besagainetik atxiki ninduen, erraiten zidala: [...].  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 135. orr.

Harryk Malfoyren besagainera zuzendu zuen bere makila magikoa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 162. orr.

José Sánchezek biolina ezker eskuarekin hartu zuen, arkua eskuinarekin; biolina ezkerreko besagainera ekarri eta kokotsaren eta kokospearen artean ipini zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 84. orr.

Soinaren goiko alde osoa nire gainetik, besagainetatik heldu eta besoak luzaturik astintzen ninduen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 112. orr.

Ezindua sentitzen da, kirio guztiak eten balizkio bezala tirazoa ezker-besagainera eta lepora zabaltzen zaionean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 151. orr.

2 (janzki batean)

Ofizialaren uniformeko besagainean zilarrezko xingola bat zegoen. Uniformearen besagaineko SD hizki brodatuek distira makurra zabaldu zuten.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 205. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

besagainak altxatu (4); besagainak goratu (4); besagainak jaso (3); besagainetatik heldu (3); eskua besagainean (3)


besagainka (orobat besainka) adlag besoa buru gainetik jasota eta atzetik aurrera mugituz.

Eskularrua baitzeukan eskuinekoan, honetan ezartzen du eta igortzen, igortzen besagainka delako xefari buruz.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 118. orr.

Orduan, Normandiarrak masaileko bat eman zion besagainka eta indar guztiarekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 390. orr.

Pilota itsasora besagainka botatuz, ez ote nuen lehen aldikoz anaiaren eta ene arteko zerbait "sakratu" hautsi, trenkatu, eta beraz, behin betikoz suntsitu?  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 176. orr.

Orduan gizatasun guztia itzultzen zaizu bat-batean gorputz osora, eskuetara, begietara, ezpainetara, eta ferekak eta besarkadak eta malkoak etortzen dira besagainka.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 134. orr.

Pilota itsasora besagainka botatuz, ez ote nuen lehen aldikoz anaiaren eta ene arteko zerbait "sakratu" hautsi, trenkatu, eta beraz, behin betikoz suntsitu?  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 176. orr.

Batek eskuan zetxikan mailua sindikalistari besainka bota zion harroki.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 197. orr.


besagi 1 iz telefono finkoetako zatia, aurikularra eta mikrofonoa dauzkana eta oinarrian esekitzen dena.

Makina beltzaren besagia altxatu bezain laster Louiseren ahotsa antzeman zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 215. orr.

Arnasarik hartu gabe telefonoaren besagia eskegi behar hori, bestaldekoak zure hatsean tabako marka jakin bat igarri lezakeeneko uste errudunarekin.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 49. orr.

Besagia hartu eta linea martxan zegoela baieztatu zuen, behin eta berriz.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 51. orr.

Starra, zain beheraldian aspaldi honetan, eskuetan zetxekion telefonoaren besagiari.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 15. orr.

Besagia pausatzerakoan aitaren galde antsiatsuak hauteman zituen "Nor da? Nor da" errepikatzen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 33. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Arrotz zitzaion telefono-besagi beldurgarri hura hartu eta komisariara hots egin zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 51. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

telefonoaren besagia (3)


besahezur (corpusean besohezur soilik; ETCn besahezur-ek 35 agerraldi, eta besohezur-ek 11 agerraldi) iz besoko hezurra.

Arrasateko inguruetan dagon Lezetxiki aspaldian ezaguna da, han aurkiturik baitzituen bertzeak bertze Jose Migel Barandiaranek lehengo denboretako aztarna frango, horietan besohezur bat.  Herria   2005-08-11

Delako besohezur hura ere ber-ikertu dute gaurko tresna aitzinatuekin, eta uste baino zaharragoa dela frogatu, besohezur horrek gutienez 150.000 urte baiditu.  Herria   2005-08-11


besainka ik besagainka.

besaka adlag besagainka. ik besoka.

Zaldiak, haize boladek atzera bultzaturik, zutitu eta besaka ari ziren, gidariak ezin lasaitu zitzakeela.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 146. orr.

Heriok bere doinua jo eta gizon-emakumeek soka batetik dilindan amaitzen dute, airearekin dantzan, itsas urarekin besaka, aizkoraren ahoari musuka.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 85. orr.


besakada (orobat besokada g.er.) 1 iz beso higidura bizkorra, adibidez igerian, edo harri bat botatzeko, egiten dena.

Aintziraren bertze muturreraino egin du, crawl estiloan, eta abiapuntura itzuli da, besakadak geldiarazi gabe.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 67. orr.

Bazirudien Jenkyn jaunak igeri joan nahi zuela Eversley Roaden behera, besakada handiak egiten baitzituen airean, danbatekoak jotzen zituen oinekin lurrean, eta herrenka hasi zen gero, sorbalda bat bestea baino gehiago altxatuz.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 83. orr.

Lau besokada aurrera eta beste lau atzera besterik ezin zen egin, tokia txikia baitzen, eta uda izan arren ura hotz-hotza ateratzen zen gainera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 163. orr.

Murgil luzea egiten genuen geure zanbuilaren uberatik joan ahala urrun azaleratzeko eta, begietan itsatsi ilea zakur bustien moduan astindu ondoren hiru lau besakada nagi emanda berriro urpera jotzen genuelarik, sakonago ilunago itoago saiatzen ginen, inork ikusiko ez gintuen munduren batera.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 143. orr.

Igerileku baten luzera tikik gabe egin zezakeen igerian, besakada berdin eta erritmikoz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 108. orr.

Baietz zugana iritsi hamar besakadatan.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 54. orr.

2 zerbaitetik besoen artean hartzen den kopurua. ik besaldi.

Goizero-goizero, aldirietako ortuzainei erositako hainbat besakada lore izaten ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 244. orr.

Paulok ere bildu zuen besakada bat abar ihar, eta, sutara botatzean, sugegorri bat eskuan itsatsi zitzaion, berotik ihesi.  Elizen arteko biblia   Eg 28,3

Hesiaren gainetik pasatuz, enbor zati pare bat edo besakada bat egur uztera hango piloan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 302. orr.

Belaunen gainean besakada bat postal eta argazki utzi diot: Espainia eta Maroko espainiarra.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 73. orr.

Oherako nahikoa da besokada bat lasto, edo belar ziztrin batzuk.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 334. orr.

Florentek besakada handi bat perrexil aurkitu zuen azkenik, gurdiaren hondo-hondoan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 24. orr.

Praxkuk besakada batzuk zotz lehor bota zituen tximiniara.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 106. orr.

Felixek bazka-besakadak erauzi ditu, burua estaltzeraino, eta mordoka irenstearen imintzioa egin.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 41. orr.

Huraxe zeharkatzen ari zen Tabira, eta orduantxe azaldu zen Fionn mendi aldetik, egur besakada bat zekarrela.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 88. orr.

Ez du egiten harekin igitariak eskutadarik, ez biltzaileak besakadarik.  Elizen arteko biblia   Sal 129,7

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

besakada bat egur (3)


besakari iz besalaria.

Aitor dut lerdena dela eta aski aurpegi ederra duela: baina, asko jota, ez da, azken finean, amodioaren besakari bat baizik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 373. orr.


besalagun iz norbaiti buruz, besotik heltzen diona.

Joan zen aitona eta Tolosan dago amona, heriotza besalagun duela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 151. orr.

Amyk gidatzen zuen, besalagun harturik, alde guztietara.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 154. orr.


besalari iz landan lan egiten duen peoia.

Besalariak plazan bildu ziren eta zalaparta ateratzen hasi ere, Udalak lana ematea nahi zutelako.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 106. orr.

Besalariek eta gainontzeko laborariek greba egin zuten uztaren erdi-erdian, eta jabetza handietako soroak itxura penagarria hartzen hasi ziren.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 253. orr.

Besalarien greba izan zenean, Gisella gelditu gabe ibili zen oinez, bizikletan eta zaindari-taldearen kamionetan ere.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 284. orr.

Dena Pasotti zaharrarena zen: bakarrik bizi zen Badia aldean, besalari ejerzito oso bat zeukalarik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 171. orr.


besaldi iz zerbaitetik besoen artean hartzen den kopurua. ik besakada 2.

Atera zen beste behin Gülbahar harpetik eta belar eta egur lehorra ekarri zuen, beste besaldi bat.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 133. orr.

Bota zuten berun-soka neurtzeko, eta hogei besaldi eman zituen; bota zuten berriro aurreraxeago, eta hamabost eman zituen.  Elizen arteko biblia   Eg 27,28

Gülbahar beste besaldi bat egur hartuta itzuli zen, aldaroka- Noizean behin, sua itzaltzen hasten zenean, Gülbahar altxatu eta besaldi eder bat egur ekartzen zuen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 133. orr.


besaleku iz besoa jartzeko lekua.

Kartzela zahar hartako ilepaindegian ba omen zen burdinazko besaulki bat, eskuak lotzeko besaleku eta guzti.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 80. orr.


besalper izond irud beso alferrekoa.

Eskuindar izanik ere, ez zeukan bere burua inmobilista besalper haietakotzat.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 74. orr.


besaluze izond/iz besoak luzeak dituena.

-Han ikusten dituzun horiek -nagusiak erantzun- besaluze horiek, batzuen batzuek izan ohi dituzte ia bi legoarainokoak ere beren besoak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 36. orr.


besamel ik bexamel.

besamotz ik besomotz.

besamutur (orobat besa-mutur g.er.) iz besoaren muturra.

Besamutur odoleztatua jarri zuen kameren argitara, eta esan zuen huraxe zela estigma, Jaunaren dei gozoa, eta saindu egingo zutela laster bere auzoko parrokian, Erromako baimen guztiekin.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 129. orr.

Eta baita besamotzaren besamutur odoldua ardo merketan bustitako kortxo zati apurtu baten gisakoa zela ere.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 122. orr.


besana iz emakumeek lepoan eta besaburuetan jartzen duten mantelina modukoa.

Zumezko aulki kulunkari batean, berriz, emakume bat zegoen, harizko besana beltz bat sorbaldan zuela.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 50. orr.

Harizko besana beltza zeukan eskuan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 50. orr.

Nora ostera agertu zenean, burua besanaz estal zezala agindu zion Andreasek.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 138. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

harizko besana beltza (3)


besanga 1 iz adarra.

Jainkosa zaharrek bezalaxe, gure hurritz andereak ere, hautsetan erein du bere maitemina, eta bere adar besanga gorrizta horien txokanahietan gordeak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 182. orr.

2 irud/hed

Gallego ibai besangak eta Ebro ibaiak kalte ikusgarriak egin zituzten ingurumari haietan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 269. orr.

Tenporal eta ekaitzen aldetik, bi izugarriak gertatu ziren Mediterraneo aldean: Manga del Mar Menor lur besanga apurtu zuen, 1598an.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 110. orr.


besangatxo iz besotxoa.

Gurutzetxo baten formatxoa emanda ipintzen dira, gurutzearen beso bat Aralar aldera, handik Migel deunari laguntza eskatzeko, eta beste besangatxoa Santa Barbara aldera, trumoi eta tximist guztietatik guarda zitzan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 186. orr.


besape (304 agerraldi, 100 liburu eta 32 artikulutan; ETCn 1.785 agerraldi; orobat besope g.er.) 1 iz galtzarbea; beso azpia. ik besazpi.

Ni azokatik etxera bueltan nintzen, irin-zaku biak besape banatan harturik, kale estu bihurrietan barrena.Ontziburuak beste gizon biren laguntza behar izan zuen-eta, haiek besape banatik eusten ziotelarik eutsi ahal izan zion zurubiari.Orain arte inon agertu gabeko datu horrek begiak zeharkarazi zizkidan berriz besape aldera.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 151. orr.

Orain sorbaldan behera zetorkion beste tolesdura izugarri bat ari zen aztertzen, bai eta besape eta izter-txokoetatik zintzilik zituen haragi puska marroixka batzuk ere.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 106. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Jaka barik, alkondara hutsez jantzita zegoen eta pistola eroatearren erabilitako narruzko hedeak antzematen zitzaizkion besape-sorbaldetan.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 77. orr.

Arnasari eusten zion ezkila itxurako oihal baten kurba, besape gunea, gerrialde baten ebakera, papar baten irekidura biribila, papar-hegal baten lerroa.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 69. orr.

Besape usaina eskuetan eta ahoan ere besape usaina.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 19. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

besape usaina (3)

baloia besapean (3); besapean hartu (10); besapean hartuta (13); besapean neraman (4); besapean zekarrela (3); besapean zekarren (4); besapean zeramala (3); besapean zeraman (8); besapean zituela (4); besapean zuela (8); besapean zutela (3); darama besapean (5); eskopeta besapean (3); liburua besapean (8); liburuak besapean (5); titulua besapean (3); zekarren besapean (4)

atera zuen besapetik (3)


besarka adlag beso artean, besarkatuz.

Besarka hartu eta musuz bete dut Fubukiren ordenadorea.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 76. orr.

Yvanen lepoa besarka hartu eta bi belarrien artean eman nion musu.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 103. orr.

Hildakoak besarka jaitsi zituzten kamioi gainetik eta bata bestearen gainean metaturik geratu ziren lurrean, arbola enbor ebakiak lez, Nire gerria inguratzen bere beso leunarekin, jira egiten du nire bularren gainean; besarka atxikitzen zaio nire lepoari; estutzen ditu nire sorbaldak.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 103. orr.

Orduak eman genituen besarka, igurtzika, gozatu hutsean, behin eta berriz, emakume-emakumeek baizik ez dakigun moduan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 153. orr.

Besoak zabal, leher eginda, barazki zama izugarriari besarka, balantzaren batek lurrera botako zuen beldurrez, aurrera begira zihoan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 20. orr.

Tximu bat bezala hasten da gainean saltoka, alde guztietatik besarka eta musuka egiten diola.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 139. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

besarka hartu (3)


besarkada 1 iz norbait beso artean hartzea.

Goraintziak eta besarkadak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 119. orr.

Musurik edo besarkadarik gabe.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 113. orr.

Agurren, besarkaden eta atseginezko adierazpenen ondotik, Marik aurkezpenak egin zituen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 109. orr.

Bihotzak oraindik eskertzen dituela besarkadak eta laztanak.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 9. orr.

Senarra berriro ikustearen bozkarioa nagusitu zen emakumeaz eta besarkada batean batu zituzten gorputzak.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 55. orr.

Hirurok besarkada batean batu ginen orduan, eta niri biziki erakargarria iruditu zitzaidan morroi haren usaina.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 117. orr.

Atea zabaldu, eta besarkada batez hartu ninduen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 201. orr.

Besarkada ugari eman genion elkarri landare exotikoen artean.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 147. orr.

Beraren kuttuna nintzela sinesteko moduko besarkada eman zidan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 300. orr.

Besarkada bana eman zioten elkarri.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 277. orr.

Gabon esateko orduko besarkada ematerakoan.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 129. orr.

Mundu honetan eman gabe geratutako besarkadak ez direla hilobian ematen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 344. orr.

Felixen begiradaz ez ezik haren besarkadaz ere gozatu guran.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 124. orr.

Biharamun horretan bere besarkadatik kontu handiz askatu eta jaiki egin nintzen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 96. orr.

Besarkada laxatu dutenean, hitzik gabeko elkarrizketak tentsioa erabat arindu duela ohartu dira.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 148. orr.

Brastako batez laxatu zen nire besarkadatik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 255. orr.

Lehenagoko besarkadak berritu nahi banituen, hark sudurreko haizearekin uxatuko ninduen nire zokora.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 225. orr.

Besarkadak, sexurik gabeko beroa.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 167. orr.

Elkarri begiratu zioten, besarkada berean estuturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 409. orr.

1839ko liberalen eta karlisten arteko besarkada, traizioaren eredu euskaldunontzat.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 21. orr.

Ez zuela Bergarako Besarkada sekula onartu; eta geroztik (34 urte jadanik!) Frantzian bizi dela.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 117. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Kamar Al-Samanek besarkada handi bat eman zion nekazariari.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 148. orr.

Besarkada handi bat.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 180. orr.

Arratsalde horretan bertan esan zioten agur elkarri, besarkada beroekin eta musu egiazkoekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 91. orr.

Agur ezazue elkar besarkada santuaz.      - 1. orr.

Gerritik helduta, bereganatu egin zaitu besarkada leunean.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 69. orr.

Besarkada garbiak ziren han, sentimendu eztiak, musu santuak, elkarrizketa gozoak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 207. orr.

Nik besarkada txiki bat besterik ez nuen eskatzen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 55. orr.

Bere esku librearekin lepotik heldu eta besarkada labur bat emanez agurtu ninduen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 132. orr.

Han, elkar ezin despeituz egon ginen, besarkada luze eta tinko batean galduak.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 46. orr.

Oroitzen dudan hurrengoa Sandraren logela da, edo, hobeto esanda, Sandraren ohea, eta besarkada amaiezin hura, eta orduen joan-etorri epela.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 26. orr.

Jaso ezazu nire besarkadarik zintzoena.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 59. orr.

Lucasek inbidiazko besarkada bat bidali zion Alexei Nemovi.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 50. orr.

Halako oldarrez besarkatu zuen, non zinez esan baitaiteke inoiz ez duela maitale batek halako besarkada suharrik hartu bere gizonaren aldetik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 62. orr.

Federicoren besarkada estuegietatik ihes egin behar zuenean.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 129. orr.

Eskuak elkartuta, gogoa bat eginik, gorputzak besarkada ezin bereizizko hartan elkarri itsatsita.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 211. orr.

Besarkada historikorako ordua da.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 12. orr.

Agurreko besarkada izango balitz bezala.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 68. orr.

Luisen azken besarkada datorkizu gogora, behin eta berriz.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 176. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Legendunaren bake-besarkada hartu ondoren, berriro zaldi gainera igo eta aurrera jarraitu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 499. orr.

Jubilau urteko bake besarkada Donostian.  Herria   2001-01-18

Beste batzuetan serafinen sugarretara, zoriondunen pozetara besteetan, eta aldika Kristoren maitasun besarkada gehiegizkoetara.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1037. orr.

Jaka hutsa besarkatu nahi dut, mamu besarkada huts hura oroitu, aitak ama besarkatzean sentitzen omen zuena.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 29. orr.

Esaterako, hartz besarkada izan daiteke, Enel Gas Natural baino bost aldiz handiagoa da eta 55.000 milioi euroko burtsako kapitalizazioa du.  Berria - Ekonomia   2006-02-23

4 irud/hed

Italia osoaren besarkada ekarri dizuet.  Berria - Mundua   2004-04-11

Uruguaiko herriari «besarkada solidario eta esker onekoa» bidali zion Nazioarteko Euskal Diaspora Elkarteak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-25

Pobretasunaren besarkadatik ez askatzeko erabaki sendoa hartu zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 204. orr.

Nik halako jabaldura bat daukat, inor mindu gura barik burdinaren besarkada hotza zangoetan, nasaitu egin naiz fraidea begi bistatik ostenduta.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 156. orr.

Abuztuko ortzegun horretako goizean, aitzin gaueko irudiek uko egiten zioten ahanzturaren besarkada eztian lurrintzeari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 291. orr.

Beste leku batzuetan ere badirela mundu honen antzeko materia topaketak, eterrak besarkada egarberan inguratzen dituenak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 157. orr.

5 besarkadazko izlag

Besarkadazko agurren ondotik berexi gira zoin gure eskualde, Heletarrek ala Eiheralartarrek baginuen bi egunen buruko Chino-ko euskal elgarretaratzean edo "pik-nik" famatuan berriz ikusteko parada; bainan segidan beste bizi batean sartuak ginen. lehenengo bati eta gero besteari musu ematen, edo bestela bi-biak besarkatu eta jauzi eragiten ziela belaunetan eserarazita, besarkadazko, kantazko eta barrezko zirkulu xarmatu batean.  Herria   2003-03-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alaben arteko besarkada (3); arteko besarkada (13); azken besarkada (6); bake besarkada (3); bergarako besarkada (5)

besarkada amultsu (3); besarkada bana (5); besarkada bana eman (3); besarkada bat eman (17); besarkada bat emateko (5); besarkada bat ere (3); besarkada batean (6); besarkada baten (5); besarkada batez (7); besarkada bero (13); besarkada bero bat (9); besarkada beroa (4); besarkada beroa eman (3); besarkada eman (6); besarkada estu (11); besarkada estu bat (3); besarkada estu batean (4); besarkada handi (16); besarkada handi bat (13); besarkada hartan (5); besarkada itogarri (3); besarkada izan (3); besarkada labur bat (3); besarkada luze (5); besarkada santuaz (4)

elkar besarkada santuaz (3); elkarri besarkada (3); gabeko besarkada (3); gure besarkada (3); haren besarkada (3)

arteko besarkadak (5); besarkadak eta musuak (6); musuak eta besarkadak (4)

besarkadaren bat (3)

besarkadatik libratu (3)


besarkadaka adlag besarkadak emanez. ik besarka.

Poliziek inguratuta aretoan sartu direnean txaloka eta besarkadaka hartu dituzte gainerakoek.  Berria - Harian   2005-11-22

Denek negarrari eman zioten eta Paulori besarkadaka eta musuka hasi zitzaizkion.  Elizen arteko biblia   Eg 20,37

Cadine eta Marjolin ziren, barrez eta besarkadaka, eguzkitan gal-gal, beren animalia zoriontsuen amodioekin auzoa menpean zutenak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 413. orr.

Gainean zekarren karga lurrean uzteko ia denborarik eman gabe hasi zaio Damiani besarkadaka eta aspaldikoka.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 90. orr.


besarkagailu iz besarkatzeko gailua.

Estalkiaren zerrenda bat moztu zuen, eta hura erdiko barratik igaroaraziz eta muturretatik lotuz gero, besarkagailu bat osatu zuen; sartu zituen bankuaren bi hanka eraztun hartan eta beste biak lurrean finkatu zituen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 171. orr.


besarkante izond adkor besarkatzen duena.

zan liteke betipox, muxu-merke eta hagitz besarkante eta beldurgarri afektiboa, uste hutsezko senidetasun edo gozotasun bat noiznahi antzeztera txit emana  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 30. orr.


besarkarazi, besarkaraz, besarkarazten du ad besarkatzera behartu.

Lehengo astean, Edurneren maletak lurra besarkarazi zidanean, "istripu domestiko" bati egotzi nion neure sudur hanpatua, jakin-minez hurbildu zitzaidan orori erantzun beharrekoetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 281. orr.

Jaun medikuak egiten dakiena egiten du, gizajoak: izen bat jarri min-mina eta bizi-bizia, eta, metastasi bat han eta metastasi bat hemen, entzundako pronostikoak estukiago besarkarazten dio gaixoari bere erremate edo azken beltza.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 138. orr.

«Itsusiegia haiz txapeldun izateko», bota zion Listoni; txapeldunak lurra «besarkaraziko» zuela zin egin zion.  Berria - Kirola   2004-02-25


besarkatu, besarka, besarkatzen 1 du ad besoez inguratu, beso artean hartu, eskuarki adiskidetasun seinale bezala.

Ez nuen besarkatu, eta hark ere ez ninduen besarkatu.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 416. orr.

Ezker besoaz dit lepotik heltzen eta eskuinekoaz nau besarkatzen.  Elizen arteko biblia   Kt 2,6

Nire arreba Ceciliak ama besarkatu zuen eta haren sorbaldaren kontra estutu zuen burua.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 14. orr.

Hator hurbilago, eta besarka nazak, seme.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 73. orr.

Birjina pobre bezala, besarka ezazu Kristo pobrea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1173. orr.

Ez nuen bere gorpu hila besarkatzeko adorerik izan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 47. orr.

Ni besarkatzea aski zuen, bular haiek nire defentsa lerroak zulatzen hasteko.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 203. orr.

Tania besarkatzeko irrika bizian nintzen, Tania neureganatzeko irrikan.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 193. orr.

Agurearen oinak besarkatu, eta malkoz busti zizkion.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 526. orr.

Ume bat aitaren zangoa besarkatzen eta ea nora doan galdezka.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 45. orr.

Ez naiz ausartzen zure belaunak besarkatzera, laguntza eske.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 30. orr.

Adelak besoak luzatu, eta besarkatzeko eskatu zidan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 40. orr.

-Herkulesen zutabeak besarkatuko banitu bezalaxe besarkatzen ditut hanka hauek.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 152. orr.

Bi emakumeek elkar besarkatu zuten.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 84. orr.

Biak esan berri zutenaren beldur gelditu ziren, eta elkar besarkatu zuten, logela ilun zegoen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 348. orr.

Peterrek besoa bizkarrean jarri zidan, eta gauza bera egin nuen nik; hala geratu ginen, elkar besarkaturik, lasai-lasai lauretan Margot kafea hartzera joateko esatera etorri zen arte.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 273. orr.

Elkar besarkatu eta musukatu zuten haur txikien antzera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 65. orr.

Elkarri besarkatuta, estu-estu gorputzak, mutila eta neska gora eta behera mugitzen ziren sarrerako bidean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 21. orr.

Jendetza erraldoiaren minean Mai eta biok besarkatu ginen, elkarren gorputzak tinkatuz.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 130. orr.

Besarkatu eta musu eman zidan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 81. orr.

Musuka jardun genuen, besarkatu egin ginen, batak bestearen bular eta sabelak igurtzi genituen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 16. orr.

Lurreko eta zeruko jaun-andere boteretsuak, otoi, egizue otoi, egun batez, Xanti ene kontra besarka dezadan!  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 81. orr.

Müller jauna ikara batean esnatu zen eta maletatxoa besarkatu zuen bi besoekin.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 326. orr.

Jaka hutsa besarkatu nahi dut, mamu besarkada huts hura oroitu, aitak ama besarkatzean sentitzen omen zuena.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 29. orr.

Hotzak uzkurtuta, Llumek bere burua besarkatzen du, baina bihotzekoa du sentitzen duen hotz bizi hori.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 138. orr.

Ama ez zen gelditzen ni besarkatzetik.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 25. orr.

Gogo handia piztu zitzaidan haren begi handietan igeri egiteko eta mesedez eskatu zidan besarkatuak segitzeko hil arte, eta bai, hantxe hil ginen pixka bat.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 155. orr.

2 (adizlagunekin)

Maiz besarkatu nahi izaten nuen esker ona adierazteko.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 37. orr.

Agur ezazue elkar, maitasunez besarkatuz.  Elizen arteko biblia   1 P 5,14

Alazne musuka hasi zitzaion, eta indarrez besarkatzen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 155. orr.

Bihotz kartsuz besarkatu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 866. orr.

Biok bakarrik geratu ginen batean, eztiki besarkatu, eta txikitandik zenbat maite izan ninduen adierazi zidan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 229. orr.

Agurtzerakoan, samurki besarkatu ninduen. lagunak, baina, ez zion altxatzen utzi, eta sutsuki besarkatu zuen bere hartan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 220. orr.

Hertsiki besarkatu zuen eta laztandu, eta etxera eraman.  Elizen arteko biblia   Has 29,13

Laztanki besarkatu ninduen erranez: [...].  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 124. orr.

Maitekiro besarkatu zuen Mentxuk.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 147. orr.

Marisak mutu besarkatzen zuen, niri begi ertzetik begira, orein izutu batek bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 85. orr.

Nire gainean etzaten zen, estu besarkaturik, preserbatiboa ipintzen zidan, eta txortan egiten genuen, zaldi erotuek bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 128. orr.

Teresak bi izterren artean sartu zidan belauna, eta estuago besarkatu ninduen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 191. orr.

Neskatoa estuki besarkatzen zuten besoak lasaitu zituen Egutxik, eta samurki besarkatu zuen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 61. orr.

Hasanek gogotik besarkatu zuen, emakumearen hankartean barneratu, eta kanoia hartara zuzendurik, harresiaren kontra tiro egin, eta halaxe porrokatu zuen gaztelua.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 45. orr.

Argindarraren poste zaharrean gora igo zen, postea gogor besarkatu eta zangoak altxatuz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 36. orr.

Besarkatu egin nau bero-bero.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 243. orr.

3 irud/hed

1226ko irail aldera eta Portziunkulan segur aski [...] "arreba heriotza" besarkatzeko bezperetan dela sumatuz, Frantziskok azken borondatea adierazten du anaientzat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 163. orr.

Besoak zabaltzen ditu, iluntasuna besarkatuz.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 273. orr.

Entzun, Poseidon, lurra besarkatzen duzun hori, urdin koloreko adatsa duzun hori!  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 58. orr.

Haren oinatzei jarraiki behar zatzaizkiote, haren erlijioa besarkatu eta beraren ohiturak gorde behar dituzue.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 61. orr.

Ama Joana III.ak protestantismoan hazia, Frantziako higanoten burua izan zen 1593an katolizismoa besarkatu arte.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 309. orr.

Bakea besarkatzen zuten bihotz-bihotzez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 196. orr.

Egiazko alaitasun espirituala besarkatzen zuen bitartean, arretaz egiten zion ihes alaitasun faltsuari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 361. orr.

Honen ondoren, anai Bernardo, bake-misioa besarkatuz, bizi-bizi joan zen Jainkoaren santuaren atzetik zeruetako erreinua irabazteko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 197. orr.

4 ezin besarkatuzko

Ohartu behar da giza gorputza forma-aniztasun batek, gorputz-aniztasun batek eta, okerrago dena, bere osotasunean ezin besarkatuzkoa den ordena batean afektatzen duela.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 14. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

besarka ezazu (5); besarka hartu (3); besarka hartu eta (3); besarka nazazu (3)

aita besarkatu (3); ama besarkatu (4); amak besarkatu (7); anaia besarkatu (3); baino estuago besarkatu (3); belaunak besarkatu (5); berriro besarkatu (9); berriro besarkatu zuen (3)

besarkatu ahal (5); besarkatu arte (4); besarkatu besterik (3); besarkatu du (20); besarkatu dute (6); besarkatu egin (104); besarkatu egin nau (4); besarkatu egin ninduen (21); besarkatu egin nuen (14); besarkatu egin zituen (8); besarkatu egin zuen (34); besarkatu egin zuten (3); besarkatu egingo (4); besarkatu egiten (19); besarkatu egiten du (6); besarkatu egiten zuen (6); besarkatu ere egin (4); besarkatu eta musu (13); besarkatu eta musuka (3); besarkatu eta musukatu (6); besarkatu genuen (12); besarkatu genuen elkar (5); besarkatu ginen (3); besarkatu gintuen (3); besarkatu nahi (17); besarkatu nahi izan (4); besarkatu nahi zuen (3); besarkatu nahian (6); besarkatu nahiko (3); besarkatu ninduen (33); besarkatu nituen (5); besarkatu nuen (18); besarkatu ondoren (3); besarkatu ziren (3); besarkatu zituen (17); besarkatu zuen (101); besarkatu zuenean (6); besarkatu zuten (35); besarkatu zuten elkar (6)

beterik besarkatu (4); bezala besarkatu (3); biak besarkatu (4); elkar besarkatu (59); elkar besarkatu dute (3); elkar besarkatu genuen (7); elkar besarkatu zuten (21); emakumeek elkar besarkatu (3); emaztea besarkatu (3); estu besarkatu (29); estu besarkatu ninduen (7); estu besarkatu nuen (4); estu besarkatu zuen (8); estu estu besarkatu (15); estuago besarkatu (5); estuago besarkatu nuen (3); ez nuen besarkatu (3); gero besarkatu (5); gero besarkatu egin (3); gogor besarkatu (5); handiz besarkatu (6); handiz besarkatu zuen (3); hurbildu eta besarkatu (6); indarrez besarkatu (3); joan eta besarkatu (3); lepoa besarkatu (3); mutila besarkatu (3); neskak besarkatu (3); nola besarkatu (4); oinak besarkatu (4); samurki besarkatu (3)

elkar besarkatuko (4)

elkar besarkaturik (9); gainean besarkaturik (3)

besarkatuta egon (6); besarkatuta nauka (3); elkar besarkatuta (6); elkarri besarkatuta (7)

elkar besarkatuz (3); estu besarkatuz (3)

besarkatzeko asmoz (3); besarkatzeko gogo (4); besarkatzeko gogoa (5); besarkatzeko gogoak (3); hura besarkatzeko (4)

besarkatzen ari (4); besarkatzen ditu (7); besarkatzen ditut (4); besarkatzen du (10); besarkatzen duen (11); besarkatzen dut (5); besarkatzen dute (15); besarkatzen hasi (5); besarkatzen ninduen (4); besarkatzen zaitut (3); besarkatzen zituen (6); besarkatzen zuela (3); besarkatzen zuen (17); besarkatzen zuen bitartean (5); besarkatzen zuten (8); bezala besarkatzen (3); biak besarkatzen (4); elgar besarkatzen (3); elkar besarkatzen (24); elkar besarkatzen dute (8); elkar besarkatzen zuten (5); estu besarkatzen (5); ni besarkatzen (4)

besarkatzera joan (6); besarkatzera joan zen (3)


besarkatze iz besoez inguratzea, beso artean hartzea, eskuarki adiskidetasun seinale bezala.

Hantxe egon ginen eserita ezer esan gabe, elkar estu besarkatze hutsaz konformatuz.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 42. orr.


besarkatzeke adlag besarkatu gabe.

Guk ez baitugu begia, haizeak errota-hegalak bezala, harrotzen duen argirik, baina argia da, keak bezala, inguratzen gaituena beti, gu sekula santan besarkatzeke ordea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 8. orr.


besarte iz bularraren eta besoen artean gertatzen den bitartea, eskuarki babesgunetzat hartua. ik beso 19. • (-n atzizkiarekin)

Maite zuen emakumea besartean zuela.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 179. orr.

-Txikitxo, txikitxo; ez dizute minik eman? -bere besartean estututa zeukan Ruche jaunak Max-.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 447. orr.

Halako batean aurrerantz makurtu, eta besartean ezkutatu du burua.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 53. orr.

Besartean, estu hartuta, katu gorrixka handi bat zeukan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 54. orr.

Diruen kutxa besartean sendo atxiki zuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 121. orr.


besaulki 1 iz lagun bakar batentzako aulki besoduna, eskuarki biguna.

Altzari, besaulki eta dibanak, babes-oihalak kendurik, berpiztu egiten ziren, eta baita paretetako erretratuak ere.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 79. orr.

Mahaia, besaulkiak, aulkiak..., ezinago astuna eta zakarra zen dena, edonor larritzeko modukoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 145. orr.

Barrura sarturik, jainkosak aulki eta besaulkietan eserarazi zituen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 65. orr.

Nonbait, ez zen oihal nahikorik izan besaulki guztiak janzteko, eta haietako bi marrega hutsean geratu ziren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 45. orr.

Trelawney andereñoa hutsik zegoen besaulki batean bota zen, eskua bihotzean zuela eta begiak itxita.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 90. orr.

Sakristiako besaulki batean egin zuen lo.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 81. orr.

Besaulki baten besoa, hautsirik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 172. orr.

Besaulki bi eta sofa bat.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 31. orr.

Gero eroso jarri zen besaulkian, nire aurrean, zangoak gurutzatuta.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 30. orr.

-Mesedez, eser zaitez besaulkian.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 55. orr.

Ohe ondoko besaulkiaren azpian.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 162. orr.

Ukondoa besaulkiaren besoan bermaturik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 409. orr.

Bere burezur belztua besaulkiaren bizkarrean bermatuta, ezpainak oker desilusio keinu batean.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 194. orr.

Suak bizpahiru txingar gorri baizik ez zuen, besaulkiaren hankak ozta-ozta argitzen zituztenak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 179. orr.

Haren adats askatua, oso luze, oso beltza, besaulkiaren bizkarraren gainetik zintzilik lurra ukitzeraino iristen zela iruditzen zitzaidan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 170. orr.

Ile hori ez da deusekin bat heldu, gaizki ematen die kapelei, besaulkietako kuxinei.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 227. orr.

Berak, besaulkitik altxaturik, barkatzeko eskatu dit, izugarri sentitzen duela.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 300. orr.

2 (kargu bati dagokiona)

Noraino iristeko prest dago Madrazo jauna besaulkiari eusteko?  Berria - Euskal Herria   2006-02-22

ERCk ezetz dio horrek karguak eta besaulkiak arriskuan jarriko baditu ere  Berria - Mundua   2006-05-07

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Ganberaburua besaulki zabal batean eseririk zegoen idazmahaiaz bestaldean, bera bakarrik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 213. orr.

Puf bat, besaulki baxu bat, apalategi bat plegu-hamabireneko zenbait libururekin, beladore pertsiar txiki bat.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 160. orr.

Irakurgelan Agustina zegoen, sutondoko besaulki erosoetako batean eserita.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 84. orr.

Besaulki bigunak, moketa lodiak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 41. orr.

Bistakoa zen bere egitasmoak hausnartzeko ez zuela behar besaulki bigunekiko langelarik edo bestelako erosotasun lasaigarririk.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 443. orr.

Txitxikov, beraz, bere besaulki gogorrean eseririk zegoen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 258. orr.

Bikain ageri zen Perrette ere, emanaldietako lantegiko besaulki sakon batean ondo eroso eseria.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 196. orr.

Besaulki birakarian eroso ezarririk.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 15. orr.

Erabaki zuen bere logelako besaulki kulunkarian eserita ematea eguna.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 60. orr.

Txintik atera gabe, besaulki loredunean eseri da.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 89. orr.

Hondoan, besaulki belarridunean jarririk, kezko laino urdinkararen atzean, lehendakaria zegoen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 105. orr.

Familiakoek "besaulki florentziarra" esaten zioten antzinako besaulkian.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 88. orr.

Bere idazmahaiaren aldamenean esertzen zela kandela baten argitan, zumezko bere besaulki amerikarrean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 64. orr.

Leiho ondoko larruzko besaulki batean eserita.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 516. orr.

Gandalf zegoen, landutako zurezko besaulkian.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 98. orr.

Ezinegonak bultzatu zuen morroia eskaizko besaulki zikin batean jesartzera.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 14. orr.

Gurpildun besaulki batean dabil Ahmed Moufek.  Berria - Euskal Herria   2006-05-10

4 (hitz elkartuetan)

Txartela hartu, eta beren lekura eraman zituen, belus higatuzko besaulki-ilara batera; hantxe eseri ziren bikiak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 144. orr.

Besaulki lerro batzuk kendu dira, ekintza ikusleengandik hurbilago egoteko.  Berria - Kultura   2006-03-07

· Han dentista-besaulki bat zegoen,  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 128. orr.

5 sofa edo.

Nik besaulki txikian lo egiten dut; metro eta erdi luze ez du, eta luzakin bat erantsi behar zaio, aulkiak jarriz.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 130. orr.

Agustina eta Leire telebista aurreko besaulki zabalean zeuden eserita, eta Amaia hauen ondoan zegoen bakarkako besaulki batean.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 129. orr.

Etxeko nagusia, lau eserlekuko besaulki batean jesarri, eta lo geratu zen berehala.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 433. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

besaulki banatan (3); besaulki batean (64); besaulki batean eseri (16); besaulki batean eserita (10); besaulki berean (3); besaulki handi (7); besaulki handi batean (5); besaulki hartan (3); bi besaulki (6); egongelako besaulki (3); hiru besaulki (3); larruzko besaulki (5)

aurreko besaulkian (4); bere besaulkian (14); besaulkian eroso (4); besaulkian eseri (22); besaulkian eseri zen (12); besaulkian eseririk (3); besaulkian eserita (22); besaulkian esertzen (3); besaulkian etzan (4); besaulkian etzanda (4); besaulkian jarri (4); besaulkian jesarri (3); egongelako besaulkian (5); leiho ondoko besaulkian (4); nire besaulkian (5); telebista aurreko besaulkian (4); tetrako besaulkian (3)

besaulkiaren beso (3); besaulkiaren gainean (4)

besaulkietan eserita (3)

besaulkitik altxatu (6); besaulkitik jaiki (5)


besaulkitxo iz besaulki txikia.

Bainuontzira pasatzea zailagoa da eta horretarako hiru molde daude, taula bat, besaulkitxo bat edo pisuarekin eta urarekin orekatzen den besaulkia.  Berria - Euskal Herria   2004-02-07


besaulkizale (corpusean besaulki zale soilik) izond adkor karguen zalea dena.

Ajuria Eneko besaulki zaleei exijitzen diegu jarduera errepresiboari amaiera emateko, gu guztiok Euskal Herrian elkartzeko herritarrek emandako hitzari atxikitzeko, hori bermatuko duen plangintza lantzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-07-16


besaurre 1 iz besoaren zatia, ukondotik eskumuturreraino doana.

Eskuan, eskumuturrean eta besaurrean zituen zauri larriak ikusita, udaltzainek anbulantzia eskatu behar izan zuten gizona ospitalera eramateko.  Berria - Euskal Herria   2006-04-23

Gizakietan, nabarmen laburragoa da besaurrea besondoa baino.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 63. orr.

Ez nuen betarik izan, Victoriak [...] esku bat jarri baitzidan besaurrean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 136. orr.

Emakumeak poltsatxo bat zeraman ezkerreko eskuan; besaurrean, berriz, juduek derrigorrez josi beharreko besoko horia, Dabiden izarrarekin.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 76. orr.

Besaurretik heltzen nion, korrika alde egin ez zezan. eskuan, eskumuturrean eta besaurrean zituen zauri larriak ikusita, udaltzainek anbulantzia eskatu behar izan zuten gizona ospitalera eramateko.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 177. orr.

Besaurrea heldulekuan jarri, bizkarra makurtu eta pedalei astindu.  Berria - Kirola   2004-09-15

Katilua mahai gainean utzi eta besaurrearekin garbitu zituen ezpain ertzak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 245. orr.

Besaurreko zainak moztu zituen Langraizko espetxean.  Berria - Euskal Herria   2006-03-21

Besaurreko bi hezurretako bati, erradioari.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 61. orr.

Besaurrea bihurritzen du, ariketak egingo balitu bezala.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 19. orr.

Ukondoko giltzadura, berriz, gontza da alde batetik (besaurrea luzatzea edo hatzekin sorbalda ukitzeraino tolestea ahalbidetzen baitu), eta bola-ahokadura motako giltzadura bestetik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 39. orr.

Ezetz egin nuen buruaz eta atzera bultzatu nuen emeki besaurreaz.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 88. orr.

Armak aitaren besaurrearen tamaina zuen; txikia zen aitaren Brno fusil luzearen aldean.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 42. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

-Defentsa on eta indartsua prestatu behar duzu, Hagrid -esan zion Hermionek, eseri eta esku bat Hagriden besaurre handian ipiniz-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 179. orr.

Ez Betteren pertsona edo arima, baizik eta haren gorputza, Betteren kanpoko ezaugarriak, haren begi oker txikiak eta haren besaurre haragitsuak apaintzen zituzten ile beltz ezatseginak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 48. orr.

Eguzkiak Baldwinen besoak bezala estutzen zion gerria, haren atzamarrek bezala ferekatzen zizkion besaurre biluziak, haren arnasa bezalakoa zen bere masailetan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 332. orr.

Kolpe bat jo zuen esku batez besaurre okertuaren kontra eta barre sakon bat atera zen bere eztarritik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 315. orr.


besazpi (33 agerraldi, 17 liburu eta 4 artikulutan; ETCn 206 agerraldi) 1 iz besapea.

Haren besazpiak, eskuak, lepoaldea, urrin jario ziren.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 323. orr.

Haren besazpi beltzek erakartzen zuten nire begirada.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 60. orr.

Neskatoaren besazpiak ere garbitu zituen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 108. orr.

Aldizkari pilatxo bat zekarren besazpian.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 208. orr.

Franc Kafkaren Prozesua liburua besazpian zuela.  Berria - Euskal Herria   2006-03-28

Pistola-zorroa ezkerreko besazpian egokitzen nuen bitartean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 44. orr.

ik besazpiko.

Nik Uili kilimak egiten nizkion, eta, besazpian eta hanketan egiten nizkionean, Uil biribildu egiten zen, eta burusiaren azpian gorde, eroaren moduan barre eginez.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 31. orr.

Besazpitik heldu eta zutitzen lagundu nion Karmeni.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 111. orr.

Eskuak hezeak nituen eta izerdi usain sarkorra zeridan besazpietatik.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 205. orr.

Tenorea hurbilduz bezala, izerdi zorta hotzak senditzen zituen besazpietatik turrustan jausten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 37. orr.

Amonaren besazpiko gihar indargea laztantzea gustatzen zaio.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 43. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Besazpi-usain ahul bat zerion.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 107. orr.


besazpiko iz pistola eramateko, besazpian kokatzen den larruzko zorroa.

Besazpikorik eramanen ote zuen, Elliot Nessen "Ukigaitzen" gisara?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 224. orr.


besikula 1 iz maskuri edo zaku formako organoa, jariakin bat daukana; eskuarki, behazun besikula.

Gernua eta hazia zakiletik kanporatzen dituen hodia uretra inguratzen du prostatak, eta besikularen azpiko aldean dago, ondestearen aurreko aldean.  Berria - Gaiak   2004-11-21

Geneak prozesatzeko gai diren besikula sintetiko txikiak sortu dituzte.  Berria - Gaiak   2004-12-21

Giltzurrunetako edo besikulako kolikoa zeukan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 59. orr.

Epaiketan nabarmendu du Angulo ohi baino ahulago zegoela bikotekideak hil zuenean, ebakuntza egin berri baitzioten besikulan.  Berria - Euskal Herria   2006-03-29

Besikulatik operatu ninduten.  Berria - Kirola   2004-06-16

Fiteron eta Kanbon asma eta alergia kasuetan egindako lanagatik ere ezagutarazi dira neurri batean, eta Zestoan gibelaren, besikularen eta azalarenetan.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

2 (hitz elkartuetan)

Ez da medikura erraz joaten denetakoa, baina ongi gogoratzen du besikula ebakuntza.  Berria - Kirola   2004-06-16

· Zoritxarrez, ordea, erabilitako azidoak disolbatu gabe utzi zituen anderearen hortzak eta behazun besikulako harriak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 161. orr.

Espermatozoideak barrabiletan sortzen dira, eta hortik 40 cmko luzerako hodi fin batzuetan zehar igotzen dira, prostatan eta semen besikulan sortzen diren likidoekin bat egiteko.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 103. orr.


besikular izond besikulari dagokiona.

Bioerreaktore besikularrak deitu dituzte.  Berria - Gaiak   2004-12-21


beskoiztar izond/iz Beskoitzekoa, Beskoitzi dagokiona; Beskoitzeko biztanlea.

David Larreguy Beskoiztar laborari gaztea.  Herria   2004-07-08

Cyril Alvarez beskoiztar lagunarekin.  Herria   2001-06-14

Giro ona zen bereziki beskoiztar euskaldunen artean, azkenak izanki urte guziez bezala tokiak husteko.  Herria   2003-01-14

Laugarrena, Leizarraga izenekoa, Lapurdikoa zen, beskoiztarra.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 104. orr.

Kurutzeketaria beti bezala lehen auzoa izaten da Euskal Herrian, eta horrengatik beskoiztarra zen.  Herria   2003-12-25

Ortzegunean itzali da minbiziarekin Michel Dassance Beskoiztarra hiruetanhogoita hamabi urtetan.  Herria   2004-09-30

Gogoratzen zaigu Lutherrek alemanaren alde eta Calvinek frantsesaren alde egin zuten lan bera eginarazi ziola Joana Albretekoak, euskararen alde, Joanes Leizarraga beskoiztarrari, 1571an Testamentu Berria argitaratuz.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 184. orr.

Urte guziez bezala, Beskoiztarrek ospatzen dute Jondoni Bixintxo beren patroina.  Herria   2005-01-20


beso 1 iz gizakiaren goiko gorputz adarra, besaburutik eskuraino hedatzen dena.

Haren beso nire sorbaldari heltzen zionak, haren sorbalda nire bularraldean zetzanak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 91. orr.

Izeba Margek besoa luzatu zuen ardoaren edalontzia hartzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 26. orr.

Adelak besoak luzatu, eta besarkatzeko eskatu zidan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 40. orr.

Ez zuen ezer esan Skullyk besoa gerritik pasatu zionean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 110. orr.

Besoa goitituz isilarazi ninduen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 118. orr.

Jainkoaren gizonaren aurka luzatutako besoa gogortu egin zitzaion eta ezin izan zuen bildu.  Elizen arteko biblia   1 Erg 13,4

Besoa ez zagok erabat galdurik.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 216. orr.

Rosamarik besoa astindu zakar batez libratu eta galtzarbean dakarren bildua luzatu dio Bittorri.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 105. orr.

Eta kolpe batez besoa erauzi zion sorbaldatik.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 110. orr.

Buruaren ondotik besoak eta soinaldeak jauki ziren, gero sabela eta azkenik oinak, lekeda beltz, zeru grisaren pean distira ketsuz emokatuak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 26. orr.

Mendian nekatu arte ibiltzea, neska gazteen besoak ikustea belarra jiratzen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 95. orr.

Joxepak besoak mostradorean bermatu ditu.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 61. orr.

Bi besoak bolantearen gainean finkatuz burua bi eskuen barnean ezarri nuen, begiak hetsiz.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 169. orr.

Besoak lepora bota eta negarrez esan zion: [...].  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 97. orr.

Bat-batean, ordea, neskak besoak zurrundu eta berarengandik aldenarazi zuen mutila.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 111. orr.

Besoak zabalduak dauzka harresiari berak eutsiko balio bezala, atzamarrak zabal.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 31. orr.

Denek, besoak gora jasorik eta negar-intzirika Jainkoari egiten zioten oihu, errukia eta argia eskatuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 292. orr.

Abelek jakaren botoiak lotu eta besoak gurutzatu ditu.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 67. orr.

Besoak bularraldean gurutzaturik, ukurturik, hotzari ezin aski azkarki buru eginez.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 97. orr.

Gorputza zuzendu du bat-batean, eta jarraian jakaren papar-hegalak goratu eta besoak antxumatu ditu.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 82. orr.

Besoak uztartu zituen urduri, beheko ezpainari hozka egin zion, eta erne jarri zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 243. orr.

Besaulki batean eserita, edo hobeto esanda, barreneraino sartuta zegoen, besoak zintzilik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 214. orr.

Besoak gurutzaturik, ingurura begiratu zuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 232. orr.

Aita besoak gurutzatuta geratu zen, estatua bat bezain geldi gure aurrean arratsaldeko zazpiak arte.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 27. orr.

Gizon bat zegoen luze-luze etzanda, besoak zabalik, muturrez aurrera erorita.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 18. orr.

Gainera ekarri nahi izan zuen gorputz txipia, beso artera, baina emaztea gaitzitu egin zitzaion.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 251. orr.

Beso bat jarriko nuke, Kamatxok Basilio errealpean estali baietz.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 139. orr.

Mamuak besoak zabaltzen ditu.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 28. orr.

2 (deklinabide atzizkiekin)

Besoaren mugimenduaz adierazi zion ontzira jauzi egin zezan.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 13. orr.

Lucyk besoen gainean pausatzen du burua.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 204. orr.

Zerbitzaria, mindurik eta amorratuta, zoko batera baztertu zen, ezpain-zapia besoan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 56. orr.

Haren esku neskaren besoan pausatuak, gero sorbaldan, gero berriro besoan, haren esku haragitsu hark.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 113. orr.

Zerrenda horia zeraman besoan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 81. orr.

Ez zen esnatzen, eta besoetan hartu nuen.-Hator -esan dit besotik tiraka-, erleei eztia kendu behar zienagu.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 25. orr.

-Besotik helduta eduki nau puska batean-.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 182. orr.

Gauero bezala, Faedistarreneko neskak herri aldera abiatu ziren, ia ilundurik, elkarri besotik helduta, bizkor-bizkor.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 174. orr.

Gero, Henryri besotik oratu eta Carson Cityra eraman zuen berekin ezkontzera.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 87. orr.

Trukean, besotik kontu zidan, zerbitzariak xeheak itzuli bitartean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 168. orr.

Frankek besoetan hartuko zuen, besoen artean estutuko zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 59. orr.

Horra non, ezustean, anaia besoen artean hil zaion, istripu batean.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 8. orr.

Kontua da han ez dagoela inolako koadrilarik, inolako soinujolerik besoetan akordeoi txuri nakaratu bat duela.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 47. orr.

Utz nazazu besoetan eramaten.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 47. orr.

Ematen zuen soinekotik kanpora irteten zitzaizkiola loreak, aurpegian gora eta besoetan behera.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 50. orr.

Harry eseri egin zen; besoetan oilo-ipurdia ari zitzaion jartzen, nahiz eta suak dir-dir berotu.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 40. orr.

Ohe batean hil zen, halako dama baten besoetan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 152. orr.

Umeak jostari topatzen genituen, ama gazteen eskutik edo inude janzkerako emakumeen besotan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 334. orr.

Ohetik besotan hartu, bainuontziraino musuka eraman eta uretan gozo-gozo uzten ninduelako.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 100. orr.

Haren besoetara bildua zinen jadanik, negar hipaka, hura ere negarretan.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 342. orr.

Besoetara etorri zitzaidan gaixoa, eta barkatzeko eskatu zidan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 143. orr.

Haren besoetatik poliki askatu, eta ohetik jaiki naiz, ahalik eta zarata gutxiena atereaz.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 44. orr.

Bi poliziak besoetatik gogor eutsi eta hegazkinean sartu dute.  Berria - Harian   2005-06-04

Amaren besoetatik indarrez bereizi behar dute.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 126. orr.

Lepoa bi besoez inguratzen zidan, eta aurpegian antzematen zitzaion larridura.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 20. orr.

Karga nuen zangoetan, karga besoetan, karga betazaletan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 160. orr.

Maleta astun bat eskuan eramatean, tentsioan jartzen dira besoko hezurrak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 17. orr.

Berriki egindako esperimentuek erakutsi dute besoko arteria erradialeko odola 21,5 ºC-ra jaitsi daitekeela.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 181. orr.

Besoko tendinitisak jota egon naiz orain dela gutxi arte.  Berria - Kirola   2004-05-08

Ez erabat hezur eta azal huts, ostera, ze larrupean hanturik nabarmentzen zitzaizkion besoetako giharrak, aparailuetako sokak baino zailduagoak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 224. orr.

Gizakiaren buruko, besoetako eta hanketako hezurrak.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 15. orr.

Neskatoaren besoetako bat luzatuta zegoenez, horrek enbarazu egin zien denbora apur batez.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 288. orr.

Betaurrekoen ordez ukipen-leiarrak jarrarazi zizkion; haren armairua erabat berritu zuen; beso eta zangoetako ilea kenarazten zion aldizka, tratamendu mingarriekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 48. orr.

Badugu segur holako pilotarien beharra, besoz eta jokoz.  Herria   2001-04-05

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Gizonak uko egin zion, ordea; eta andre laborariak ia altxatu egin zuen bere beso indartsuez eta azenario eta arbien artera bota.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 19. orr.

Beso boteretsuek lagundu zioten barrurantz, han beste zortzi edo hamar emakume zeuden, norbaitek ulertzen ez zen hizkuntza batean hitz egin zuen, jausgailuak banatzen hasi zenean.  Berria - Kultura   2004-08-22

Bere itzelezko beso gihartsuetan burusi-pila bat zeukan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 19. orr.

Haren beso zaintsuei erreparatu nien.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 224. orr.

Berak bekozko ilunez begiratu zien neskaren beso mehe samurrei.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 155. orr.

Oreztaz beteriko beso lodiak amantalaz garbitzen ari zela.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 21. orr.

Uste du gorputz ariketak eginez, bere zango gizen eta beso mardulek enborrera indarra erakartzen dutenean, minak ihes egingo duela.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 151. orr.

Maitalearen begiak bulldog-aurpegi gizen batean eta bi beso motz sendoen gainean pausatu ziren segundo batean edo bitan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 99. orr.

Espero ez nuen indarrez besarkatu ninduen bere beso labur-meharrekin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 93. orr.

Bere beso argizari kolorekoak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 18. orr.

Beso luzatuaren muturrean eusten nion pistolari.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 163. orr.

Harik eta irakasleak, aurpegia gorri, ia ubel, bere beso kulturista hura altzatu eta mahai ukabilkada bat jo, pumb, eta zirko domadore begiradaz oihu egin zuen arte [...].  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 240. orr.

Kopeikin kapitaina konturatu zen lan egin beharko zuela, baina beso bakarra zeukan, ezkerrekoa hain zuzen ere, ulertzen?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 291. orr.

Naturak zauriak ekiditen lehenago irakatsi zuen beso ezkerrak artoski ezkutuari aurre egin baino.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 279. orr.

Eskuineko besoa apur bat jasoz, saihetseko zauria agerian jarri eta ontzitxo bat eskatu zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1110. orr.

Hanka izoztu eta galdurik, eta ezkerreko besoaren giltzadura hautsita.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 101. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik besa.

Begi bat bestea baino garaiagoa, beso-giltzadura korapilatsua.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 16. orr.

Bere ariketak bukatzeko beso mugimendu azkar batzuk eginda, jaun agurgarria janzten hasten da.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 89. orr.

Beso-ukaldi guti batzuetan neskatxarenganat doi iritsi, eta haren eta kaimanaren artean ipini zen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 569. orr.

Beso-luzaketa eta zapladatxoekin hasten da.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 116. orr.

Aurpegi-keinuak eta beso-imintzio esajeratuak egiten ditu istriborreko baranda gainetik.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 79. orr.

-Jarri, lasaitu eta utzi alde batera oihuak eta beso-astindu horiek -agindu zion Monak.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 199. orr.

Bera da beso-borrokan onena laugarren mailan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 218. orr.

Beso-atal horrek mardultasun desiragarria erakusten zuen dama askorengan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 240. orr.

Bostehun burdinazko zurdatz zenbatu zituzten, eta askoz gehiago oraindik beso-, gerri- eta berna-zirgiloak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 978. orr.

Nik stop egin, bozina jo, eta Herbertek berriro beso-keinuak: Aurrera!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 255. orr.

Gogaituen suspergarri, erortzera doazenen eusle, jauzi direnen beso-indar, dohakabe guztien esku-emaile eta kontsolagarri!  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 152. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa elkarketak izenondo balioa duela)

Nolatan aterako dut neure kabuz bizibidea hanka-motza eta beso-bakarra izanik?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 296. orr.

Gaexento perratzaile beso-indartsuak ikusi zuen begi zoliez.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 7. orr.

Berea balute bezala sentitzen zutela zango- eta beso-motzek hark egindako ordezkoa.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 116. orr.

Hilerriko lau langile beso-bilduek astirik ez emateko elkar hitzartuak ziruditen, ozta-ozta disimulaturiko irrien artean orgatilari gero eta biziago bulkaka.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 70. orr.

Neska-lagunak lapurtu zizkieten marinel beso-tatuatu sendoekiko euren herra erredimitzeko.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 43. orr.

Juana bazihoala, etxe txuritik etorki, Yago beso-hautsia haien parean gelditu zen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 136. orr.

Jesusek, haien gogoetak igarririk, beso-elbarriari esan zion: [...].  Elizen arteko biblia   Lk 6,8

Hilerriko lau langile beso-bilduek astirik ez emateko elkar hitzartuak ziruditen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 70. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa elkarketak adizlagun balioa duela)

Eta Herbert beso-keinuka: Stop!, nik stop egin, bozina jo, eta Herbertek berriro beso-keinuak: Aurrera! Oraingoan ere, beso-zabalik hartu zuen Ginebrak zaldun gazte lerdena. Bestela Pepponek greba orokorrera deitu eta beso-gurutzatuta egonaraziko gaitu denok". Irina ipini eta beso-hutsik nahasten hasi zenean, [...].  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 255. orr.

Hilerriko langile ezagunak, beso-bildurik oraingoan ere.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 236. orr.

Txarto aparkaturiko autoak beso-indarrez kendu guran.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 42. orr.

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarte kopulatiboetan)

Lehoi-emearen gisa zelatan etzanik, harrapakinaren beso-buruak zarrastatzen ditu.  Elizen arteko biblia   Dt 33,20

Baina uztaia tente, beso-eskuak lasaituak uzten dizkie Jakoben Jainko indartsuak.  Elizen arteko biblia   Has 49,24

Ezponda Baithan aspaldi ahantziak ziren bizia beso-bizkarrak behartuz atera beharraren neke eta izerdiak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 164. orr.

Anaren beso-papar belztuei so.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 50. orr.

Gutizia sartu zitzaidan neskatxaren beso-izterrak ikusteko.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 136. orr.

Ardi gaixoak beso-bizkarrez bultzaka eta adarka bazkatokitik kanpora bota dituzuelako. Ohartu nintzen ezen beso-bular ingurua odoletan zuela.  Elizen arteko biblia   Ez 34,21

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Steffi Prokopek leun-leun jarri zuen bere haur-beso mehea Dembaren sorbaldan.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 84. orr.

Lepo argal-argal eta samurra eta neskatxa-beso orobat argalak ziren haren adinaren adierazgarri bakarrak. plazeraren atsegin guztiak gozatu ditudala zure jainko-besoetan.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 25. orr.

9 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarte kopulatiboetan)

Barne patioko esekitokira emana aurkitu nuen, buru-besoak leihotik kanpora.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 392. orr.

Alkatea zutik jarri zen berehala eta, esku-besoak gurutzatuta.  Berria - Mundua   2004-05-27

Haren aurpegitxoaren lerro zehazgabeak, haren hanka-beso arinak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 171. orr.

Pixka batean horrela gelditu nintzen, hedatuak zango-besoak eta tira-tira soina.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 48. orr.

10 hainbat animaliaren aurreko gorputz adarra.

Ehizarako ere, eskueran arkurik edo baleztarik ez bazen, ehiztariak hartzaren besoetara, oreinaren adarretara edota basurdearen hortzetara hurbildu beharra zeukan.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 50. orr.

Kumea besoetan daraman hartz bat bezala.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 22. orr.

Bizkor oldartuz, zaldiak aurreko besoak jaso zituen Heliodororen aurka.  Elizen arteko biblia   2 M 3,25

Etorri zuan txakurra, banan banan hartu, eta lehenengo bat, jarri paretaren kontra, besoak jaso, katxeatzerakoan bezala.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 75. orr.

Goiori entzuna nion sare karramarroak txikiak direla eta euren aliketa lako besoez sareak ebakitzen dituztela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 348. orr.

15 zakurri besoak moztu.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 66. orr.

Askotan besoarekin eskatzen dituzte horrelako balakuak [zakurrek].  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 30. orr.

Ile motza eta latza zuen, eta gorila-besoak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 69. orr.

11 janzkietan, besoari dagokion zatia.

Bere kamiseta beso gabetik galtzarbeko bizarrak eta rock talde niretako ezezagun baten irudi koloreanitzak marru egiten zieten inguruko eliztarrei Zango sagarretarainoko galtza motx beltzak, oihal oneko palto beso motxa xingolaz eta zilarreko botoiez apaindua, gerriko berde iluna.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 134. orr.

Kolore deigarriko atorra bat, palto beso motx urdin ilun bat eta gerriko gorri bat atera zituen kutxa batetik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 201. orr.

Besoak ukondoetaraino tolestu nituelarik, Hanleyk orroka esan zidan: [...].  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 119. orr.

Kasaka-jantzian zetorren, urdin-kolorezkoa oihala, gonak motxak, besoak ukalondoraino eta lepokorik gabea.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 82. orr.

Soinekoari sabeleko gunean eutsirik, ukondoa bildurik, mahukaren luzera, beso-zuloaren jauskera edo izur baten barnegunea ebaluatzeko.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 68. orr.

Etorkizuneko soinekoari sabeleko gunean eutsirik, ukondoa bildurik, mahukaren luzera, beso-zuloaren jauskera edo izur baten barnegunea ebaluatzeko, eta bekokia zimurturik, ahoaren ertzean koloretako buruorratz batzuk ageri zituela.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 68. orr.

Eta berdin bere alkandora, beso-muturrak pasaratuak iruditu zitzaizkidan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 103. orr.

Jaka erantzi, alkandora-besoak jaso eta mehatxari hasi zen hurbiltzen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 54. orr.

Joanesek ez zuen xuxen jakin ea, halako batez, atorra-beso puntarekin edo zerekin, zaindari txarpil haren eskua perekatu zuen ala ez.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 156. orr.

12 besaulkietan, besoak jartzen diren alboko ataletako bakoitza.

Aitak kolpe bat eman zion sofaren besoari: [...].  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 161. orr.

Sofaren besoan eserita zegoen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 178. orr.

Edalontzia jartzen zuen besaulkiaren beso gainean, fariasa pizten zuen.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 18. orr.

Neure ondoan eseri da, jesarlekuaren besoan.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 198. orr.

Sei maila zituen errege-aulkiak; bizkarraldea biribila zuen eta jarlekuaren alde banatan besoak.  Elizen arteko biblia   1 Erg 10,19

Aulkiaren besoa jo du eskuarekin pare bat aldiz.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 149. orr.

Pasilloak bereizita, aulki-beso batean kokatua zegoen Nofutur.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 502. orr.

Aulki-besoetako batek, eskumakoak, kutxa moduko halako bat dauka josita.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 262. orr.

13 irud/hed

Zortzi besoko munstro hark gizona besarkatu eta Atlantiko erdiko sakonetara eraman zuela.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 133. orr.

Terrala usteltzen zen patioko haritzen beso luzeetan.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 137. orr.

Estuproaren besoetara bultzatu ninduen Honorék.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 33. orr.

Hizkuntza bera besoz eta zangoz katigatuta gelditu zaigula.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 21. orr.

Gobernua besoak gurutzatuta egon da, eta ez du bere ardura bete.  Berria - Euskal Herria   2006-01-19

Saakashvilik besoa luzatu dio Abashidzeri elkarren artean eta modu baketsuan Adjaria eta Georgia arteko arazoa konpondu ahal izateko.  Berria - Mundua   2004-05-06

Chavezek oposizioari elkarrizketarako besoak zabaldu dizkio.  Berria - Mundua   2004-08-22

Liburu hura irakurtzean, Ibaia zuten aurrean, itsasoaren besoa den ibaia.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 15. orr.

Mississippiren deltako beso ugarietako batean antolatu zuen bere gotorlekua.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 126. orr.

-Eta besoa ubidea -erantsi zuen injineru holandarrak, bere lurraldean ubideak egiten aritua baitzen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 109. orr.

Ered Lithuiko iparraldeko kate gris eta lanbrotsuak beso luzea hedatzen zuen hara, irtengunearekin bat egin arte, eta bi hauen muturren artean haran meharra zegoen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 252. orr.

Odol ttantta batek bost besoko izar horia zikindu zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 96. orr.

Ekaitza iragarriz, hedoiek zerua iluntzen zutela Porte d'Ivryn atera ginen metroaren besoetarik.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 188. orr.

Limarako bidea hartu, Panamako lur-besotik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 539. orr.

La Hispaniolatik Portobelorat, nondik iragan beharko baitzuen bi ozeanoak bereizten zituen lur-besoa, Panamaraino, handik Limarat joaiteko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 520. orr.

Agorrila zen Avaloneko lur besoan.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 132. orr.

14 irud/hed (tresnetan)

Kixoteren etxean bizi nintzen, harekin eta Santxorekin irteten nintzen okerrak zuzentzera, erroten besoetatik zintzilik jartzen nintzen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 30. orr.

Leihoetako tantak atzerantz irrist egin eta ibai ttipi bihurtzen zirenean, haizetakoaren beso garbitzaileek ur-jauziak baztertuz ordulariaren tik-taka gogora ekartzen zutenean.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 98. orr.

Palankaren besoak bermapuntua zentrotik hurbilago baldin badu, ezin izango da pisua altxatu.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4770. orr.

Eta, ez jakin nola, garabiaren 50 tonako beso artikulatua hautsi eta langilea zegoen kabinaren gainera erori zen. herria¬

Horrela, garabi-besoa urrun iristeko gai zen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 58. orr.

Garabi-besoak, goi muturrean eskegita, ildo biko gurpiltxoa zeukan, erraz jira-bira eragiteko moduan ardaztua.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 57. orr.

Zubiaren erdian garabi-ibilgailu handi bat ari zen, gorri mina; haren besotik behera, kable gotorra ugaldearen erdira zintzilikatzen zen Argimutilaren gerritik ateratzen diren hiru beso-bikoteetariko bakoitzak bere kopa izango du behealdean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 37. orr.

Begiak alderatu gabe jarraitu zuen, eskailerak jaitsi, token-a zirrikituan sartu, beso mekanikoak biratu, berriz eskailerak eta andena.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 143. orr.

Nerbioak sartzeko diren makinaren beso horiek, izan ere, teinkatu direnean, biek batera eta berdin kolpea eman behar dute.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 450. orr.

Haizeak putz eta txistu egiten zuen arbolen adaxka biluzietan eta sasietan, eta semaforoan transmisiokateei hotsa aterarazten, eta semaforoaren besoari bultza egin eta dardararazten.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 95. orr.

Kasetoi lan luze urreztatu eta guztiz apaindu batek ertza ematen zion ispilu karratu eskerga bati, zeinaren erditik lau besoko armiarma lanpara bat zintzilik baitzegoen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 86. orr.

Azkeneko modeloetan, T-aren besoetako muturrak ere biltzen ditu kobrezko haritxoak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 97. orr.

15 (indarraren edo eraginaren irudi bezala)

Esaera zaharrak ere hori dio: otomandarren besoa luzea da, munduko beste muturreraino ere ailegatzen da.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 52. orr.

Etsaiaren besoa hain da luzea!  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 161. orr.

PPren beso armatuak hil du Angel.  Berria - Euskal Herria   2004-03-14

16 (lanaren irudi bezala)

Gerla denboran beso guziak behar.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 78. orr.

Ez omen zuten bertan fusilatu besoak behar zituztelako lezoiak egiteko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 40. orr.

Alemanen indar industrialak gero-ta gehiago beso galdegiten ditu.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 78. orr.

17 luzera neurria, besoaren luzeraren kidekoa.

Bere garbitasunagatik merezi izan zuen San Frantzisko Jainkoagan murgildua eta lurretik jasoa behin baino gehiagotan ikustea; batzuetan hiru besoko altueran, inoiz laukoan edo pagoaren puntaraino ere bai.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1082. orr.

Hango neurrian, nolanahi ere, tales berdin 3,25 egiptoar beso zen; 276,25 beso, beraz, guztira.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 56. orr.

Golias filisteartzarraren kondaira ematen digunean; zazpi beso t'erdi bazituela alegia, eta neurri-gaindiko handia da hori.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 104. orr.

"Lofoden eta Moskoe bitartean" dio, "hogeita hamasei edo berrogei besokoa da uraren sakona.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 62. orr.

18 besoak gurutze adlag

Betaurrekoen gainetik begiratu zenuenean pintxe barria topatu zenuen besoak gurutze aspertu plantan.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 45. orr.

Azalduko didazu zer den GMBH hori? -galdetu zidan nire gainekoak besoak gurutze jarriz.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 57. orr.

-Uste duzu telebistakoak, ezer jakin izan balute, besoak gurutze geratuko zirela?  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 67. orr.

Ez baitzen, hurbiltzekorik ere, bi besoak kurutze egoitekoa, konduak egin zituen eta behar zen lekura helarazi, ordaindua izaiteko gisan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 162. orr.

· Besoak papoan gurutze, ezkaratzeko bortan azaldu zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 225. orr.

19 beso arte (orobat besoarte g.er.)

Susmo txarrak ekiditeko, maitale aurkitu berriaren besoarte epela oilarrak kantatu baino lehen utzi zuen emakumeak.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 44. orr.

Ez zuen Gualteriok nahi zuen bezala erreakzionatu, kontsolamendua, beraren besoarte epelean aurkitu beharrean, elizan aurkitu baitzuen. · (deklinabide atzizkiekin) ik besarte. Stanek beso artean hartu zuen emakumea, burua atzerantz bota zion eta musu eman.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 191. orr.

Zangoak tolestu eta beso artean biltzen ditu hotzetik babestu nahiz.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 57. orr.

Neska txipiño hura beso artean estutzeko gogo handia etorri zitzaion.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 227. orr.

Emakume hura beso artean gordetzeko desiraren aurka borrokatu behar izan nuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 457. orr.

Nik beso artean ongi estututa neukan nire ihesaldietarako poltsa, ihes egiteko baino esku artean zerbait edukitzeko gehiago.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 124. orr.

Koadroa besarkaturik bezala zeukan beso artean.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 26. orr.

Har nazazu eta estutu zure beso artean.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 44. orr.

Neskatoa berehala oldartu zitzaion beso artera, bekokia beraren bularraren kontra estutuz eta osaba ahal zuen bezain estu besarkatuz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 154. orr.

Hark keinu txiki bat egin balio, han, erreka hegian, beso artera joanen zitzaion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 252. orr.

Besarkatu egin nuen, baina gero neu ere ohartu nintzen hura eszena samurregia zela, eta beso artetik emeki-emeki askatu zitzaidanean lasaitu egin nintzen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 81. orr.

20 beso azpi (deklinabide atzizkiekin) ik besazpi.

Egun batean, beso azpian egunkaria eta liburu lodi bat zekarrela itzuli zen aita.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 38. orr.

Gero maleta esku batetik bestera aldatu eta beso azpian jarri zuen bizarreko gauzen poltsa.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 168. orr.

Beso azpian hartu du eta etxera abiatu gara.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 56. orr.

Telebista beso azpian zuela, berarekin joateko esan zidan, eta saltzailearen etxera itzuli ginen; ohetik atera genuen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 45. orr.

Gizonezko gazte bat azaldu zitzaion zirrituaren barruan, andreari beso azpitik indarrez heldu, eta herrestan eramaten hasi zena kioskorantz.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 14. orr.

21 beso-bakar ik besobakar.
22 beso-gain ik besagain.
23 beso-euskarri besoari eusteko makulua.

Bere eskuineko eskua bendaz lotu-lotu eginda eta beso-euskarrian zuela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 103. orr.

Beso zauritua beso-euskarrian, guajiro kapela buruan eta bizar polito hazia, gerrillari peto-peto ageri da Rolando Cubela orduko argazkietan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 291. orr.

Haren beso-euskarri bigunek atzitu eta gogor heldu zidaten, nola landare haragijaleek intsektu buruarina atzitu eta hondarreraino ezeztatzen duten.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 52. orr.

24 beso-motz ik besomotz.
25 beso-zango (orobat besozango g.er.) pl beso eta zangoak.

Unaik are eta kemen handiagoz eragin zien bere robotaren beso-zangoei.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 163. orr.

Besoetan hartzen duenean, txotxongilo batenak bailiran zimurtzen zaizkio neskari beso-zangoak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 35. orr.

Petrusek beso-zangoak luzatzen ditu, aurpegia eguzkiaren distirari bete-betean emanez.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 180. orr.

Neurri horretara iristen ez direnei, tira egiten die beso-zangoetatik, tamaina egokia iritsi arte.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 116. orr.

Burua dut guztiz sorgor, lokietan taupadak eta mailukadak, beso-zangoak minberatuta oso.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 9. orr.

Buru asko eta beso-zango ugariz hornitua omen zen, eta leku bat baino gehiagotan ikusi omen zuen aldi berean.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 130. orr.

26 zango-beso pl zango eta besoak.

Han beraz gaixo bildotxak lau zango-besoak estekaturik.  Herria   2004-04-01

Xingolak, itzuli asko eginez, zango-besoak eta gorputza inguratzen zizkidan, eta burua bakarrik uzten zidan libre.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 105. orr.

Mugaide galdu berriaren sensazio beroak, hormatzen zihoazkion zango-besoak epeldu zizkion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 339. orr.

Astia du oraindik pentsatzeko, korderik galdu ez badut ondo nago, zango-besoek huts egin eta erori aurretik.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 124. orr.

27 besoz beso adlag elkarri besotik helduta.

Besoz beso ibili ziren biak, Peppone eta On Camillo.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 85. orr.

Besoz beso zihoazen, adiskideen antzera, saskien eta barazkien gainetik pasatuz. espaloian, besoz beso eta salbu, egiaztatu ere bai nik neure sonbreilua galdu berria nuela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 38. orr.

Biak goxoan, besoz beso.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 38. orr.

28 irud/hed elkarrekin.

Gilenekin besoz beso egin nituen munduaren lehen ezagutzak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 92. orr.

Salisbury-ko lautadan, soldaduzko entrenamendu-esparruan, besoz beso aritu baikinen, laster batean ezagutu genuen elkar denok.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 109. orr.

Elkarlanean besoz beso jardutekotan.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 184. orr.

Kateak eta lis-lorea berriz ere besoz beso, gaztelu harroaren kontra.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 42. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aitaren beso (4); bere beso (59); bere beso artean (5); bere beso luzeak (4); beren beso (4)

beso artean (60); beso artean hartu (4); beso artera (7); beso artetik (8); beso azpian (14); beso bakarra (5); beso banatatik (6); beso bat luzatu (5); beso batean (11); beso batek (7); beso batekin (8); beso baten (10); beso batetik (13); beso batetik heldu (4); beso batez (21); beso batez inguratu (4); beso bati (4); beso biak (9); beso biluziak (6); beso eta hanka (5); beso eta zangoak (6); beso gainean (13); beso gainetik (4); beso gaitza (4); beso gihartsuak (5); beso guztiak (4); beso handi (4); beso hankak (6); beso luzatuaren (4); beso luze (6); beso luzea (6); beso luzeak (8); beso motz (7); beso zabalik (25); beso zabalik hartu (4); beso zango (5); beso zangoak (12); besoz beso (19)

bi beso (19); burua beso artean (4); ezkerreko beso (4); haren beso (22); lau beso (6); neure beso (5); nire beso (16); zure beso (8)

baten besoa (7); bere besoa (11)

besoa altxa (4); besoa altxatu (29); besoa altxatu nuen (4); besoa altxatu zuen (10); besoa altxaturik (4); besoa altxatuta (9); besoa askatu (9); besoa astindu (5); besoa atera (6); besoa bizkar (4); besoa bizkarrean (8); besoa eskaini (6); besoa gerri (4); besoa gora (5); besoa goratu (6); besoa goratu zuen (4); besoa hartu (4); besoa hautsi (5); besoa jaso (20); besoa jaso du (4); besoa jasota (9); besoa laztandu (7); besoa luzatu (72); besoa luzatu zuen (25); besoa luzaturik (7); besoa luzatuta (4); besoa luzatuz (12); besoa luzatzen (9); besoa moztu (7); besoa mugitu (4); besoa pasatu (4); besoa sorbalda gainean (4); besoa tinkatu (4); besoa ukitu (5)

eskuin besoa (17); eskuineko besoa (31); ezker besoa (17); ezkerreko besoa (23); haren besoa (4); luzatu zuen besoa (4); nire besoa (17)

alkandora besoak (4); alkandora besoak jaso (4); bere besoak (14)

besoak airean (7)

besoak altxa (8); besoak altxatu (14); besoak altxatu zituen (6); besoak altxaturik (4); besoak altxatuz (5); besoak altxatzen (6); besoak antxumatu (11); besoak antxumatu zituen (4); besoak antxumaturik (8); besoak antxumatuta (11); besoak askatu (4); besoak astindu (5); besoak astindu zituen (4); besoak astinduz (10); besoak astintzen (4); besoak atzerantz (5); besoak behar (4); besoak bularrean (5); besoak dilindan (8); besoak eta eskuak (5); besoak eta hankak (20); besoak eta zangoak (18); besoak garaile (7); besoak gora (13); besoak gorantz (4); besoak gurutzatu (29); besoak gurutzatu ditu (4); besoak gurutzatu zituen (13); besoak gurutzaturik (18); besoak gurutzatuta (41); besoak gurutze (17); besoak gurutze modura (5); besoak hazta (10); besoak hazta eginik (7); besoak inarrosi (4); besoak ireki (4); besoak jaitsi (7); besoak jaso (20); besoak jaso zituen (5); besoak jasota (6); besoak luzatu (36); besoak luzatu zituen (15); besoak luzaturik (10); besoak luzatuta (5); besoak luzatuz (12); besoak luzatzen (9); besoak mahai gainean (4); besoak mugitu (6); besoak mugitu zituen (4); besoak tolestuta (6); besoak zabal (19); besoak zabal zabal (6); besoak zabal zabalik (5); besoak zabaldu (92); besoak zabaldu ditu (7); besoak zabaldu nituen (4); besoak zabaldu zituen (50); besoak zabalduta (7); besoak zabalduz (15); besoak zabalik (56); besoak zabalik hartu (8); besoak zabaltzen (8); besoak zerura (4); besoak zerurantz (10); besoak zintzilik (8)

bi besoak (44); buru besoak (4); camillok besoak zabaldu (22); esku besoak (6); eskuak eta besoak (8); ezker besoak (4); hanka besoak (10); hankak eta besoak (14); luzatu zituen besoak (7); nire besoak (7); pepponek besoak zabaldu (7); zabaldu zituen besoak (6); zango besoak (7)

besoan hartu (6); besoan pausatu (4); eskua besoan (4); eskuin besoan (4); ezker besoan (5); ezkerreko besoan (10); ezkutua besoan (4); haren besoan (4); nire besoan (10)

bere besoaren (7); besoaren azpian (5); besoaren gainean (9); ezkerreko besoaren (4); nire besoaren (10)

bere besoari (4); besoari heldu (7)

bere besoaz (7); besoaz inguratu (6)

besoei eraginez (5)

besoek eman (4); nire besoek (6)

bere besoekin (6); besoekin inguratu (7); bi besoekin (10)

bere besoen (11); bere besoen artean (6); besoen artean (45); besoen artean hartu (4); besoen artetik (5); besoen gainean (9); bi besoen (4); burua besoen gainean (5); haren besoen (4); nire besoen (8)

besoetako bat (5); besoetako haurra (4)

haur besoetakoa (10)

aitaren besoetan (6); amaren besoetan (14); bat besoetan (8); bata bestearen besoetan (4); baten besoetan (21); bere besoetan (36); bere besoetan hartu (5); besoetan duela (7); besoetan eduki (8); besoetan eraman (9); besoetan eramango (4); besoetan erori (9); besoetan erori zen (4); besoetan estutu (7); besoetan eta (27); besoetan eta hanketan (4); besoetan ez (4); besoetan gora (5); besoetan har (4); besoetan hartu (84); besoetan hartu du (4); besoetan hartu eta (28); besoetan hartu ninduen (5); besoetan hartu zuen (16); besoetan hartuko (4); besoetan harturik (7); besoetan hartuta (17); besoetan hartzeko (9); besoetan hartzen (21); besoetan hartzen du (5); besoetan hil (6); besoetan izan (4); besoetan utzi (5); besoetan zegoen (6); besoetan zeramala (4); besoetan zeraman (4); besoetan zuela (13); bestearen besoetan (4); edo besoetan (5); elkarren besoetan (16); ene besoetan (6); eta besoetan (29); eta besoetan hartu (4); eta haren besoetan (4); eta umea besoetan (5); gorpua besoetan (5); haren besoetan (21); hartu zuen besoetan (8); haurra besoetan (14); haurra besoetan hartu (4); hura besoetan (6); neure besoetan (10); nire besoetan (14); semea besoetan (9); umea besoetan (19); umea besoetan hartu (5); zeraman besoetan (4); zuen besoetan (15); zure besoetan (10)

bata bestearen besoetara (5); baten besoetara (4); bere besoetara (8); besoetara erori (6); bestearen besoetara (6); haren besoetara (4); nire besoetara (8)

bata bestearen besoetara (5); baten besoetara (4); bere besoetara (8); besoetara erori (6); bestearen besoetara (6); haren besoetara (4); nire besoetara (8)

besoetatik askatu (4); besoetatik heldu (12); besoetatik heldurik (4); bi besoetatik (7)

bere besoez (4); besoez inguratu (8); bi besoez (9)

besoko horia (4); ezker besoko (5)

besorik gabe (6)

besotan hartu (5)

batek besotik (5); baten besotik (8)

besotik atxiki (4); besotik hartu (11); besotik hartu zuen (4); besotik harturik (4); besotik hartuta (9); besotik heldu (195); besotik heldu dio (7); besotik heldu dit (4); besotik heldu nion (5); besotik heldu zidan (27); besotik heldu zion (47); besotik heldurik (9); besotik helduta (105); besotik helduz (14); besotik heltzen (20); besotik lotu (4); besotik oratu (26); besotik oratu zion (8); besotik oratzen (5); besotik tira (6); besotik tira egin (4); besotik tiraka (9); besotik zintzilik (11)

elkarri besotik (17); elkarri besotik helduta (13); haren besotik (4); heldu zion besotik (4); nire besotik (5); niri besotik (7)

besoz beso (19); besoz eta denez (5); besoz nagusi (4)


besoaire iz ipar besagaina.

Irujo atrebitu eta indartsu, besoairea berez trinketeko moldean eskuinetik ezker segan, azken krakoa bortitz, 12taraino berdintsuan egonik, 17-13ko abantaila hartu ere du.  Herria   2005-10-06

Baina besoairea ez dute oraino arras trinketekoa.  Herria   2003-06-05

Junior putiko azkar hauk ere, beti Lekornen, aitzineko bi partida horietan bezala badute oraino zer ikas, bereziki besoairean, baina baliosak dira denak eta pilota beti onean, irauten partidak.  Herria   2004-01-08


besoarte ik beso 19.

besobakar (orobat beso-bakar g.er.) 1 izond beso bakarra duena.

Atarian utzi andre besobakar batekin?  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 277. orr.

Izugarri arriskutsua zen gizon besobakar batentzat, oihukatu zuen Ramsay andreak, eskailera-goian horrela egotea -uzta biltzeko makina batek moztu zion ezker besoa bi urte lehenago.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 18. orr.

Agian ez ziren gerlari intergalaktiko besobakar baten faltan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 210. orr.

Gainera gelditu eta, zera, besobakarra omen zuan.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 55. orr.

Nolatan aterako dut neure kabuz bizibidea hanka-motza eta beso-bakarra izanik?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 296. orr.

2

Alabaina, ezin da goi mailako erranairu hau gu guztiok judizio herren eta iritzi besobakarretatik absolbituko gintuzkeen barkamen unibertsaltzat hartu.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 39. orr.

Guialdo itsu zen misterio hura sinesteko, presentzia haren Fedeari buruz besobakarra zen, baina Antonioren fedeak ikusmena eman zion.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 324. orr.


besodun izond besoa edo besoak dituena.

Jose zen Israelen kuttuna, zahartzaroko semea baitzuen, eta, hargatik, jantzi apain, luze eta besodun bat egin zion.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 103. orr.

Gero, aitari bidali zioten jantzi apain besoduna, mezu honekin: [...].  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 107. orr.

Irakasleak, bere mahaia izateaz gain, aulki bat ere bazuen, gureak baino hobea noski, besoduna, bigungarri eta guzti.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 85. orr.

Baina historia bizitza erreala izan zen artean historia ezin dei ziezaiokeen garaian, Ziur al zaude, Interrogazio hankaduna eta zalantza besoduna zara, izan ere, Burua baino ez dut falta.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 21. orr.

-Beraz, umorea da zure besoak, edo umoreak dira zure besoa; edo besodun zinenean umoregabea zinen, edo zer arraio esan nahi didazu, Smart?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 111. orr.


besoetako 1 izlag haurrez mintzatuz, hilabete gutxikoa.

Besoetako haurrei bularra eman behar dieten amei maska erabiltzea aholkatzen diete.  Berria - Euskal Herria   2006-01-05

Etorkin bikote bat eta besoetako haurra atxilotu dituzte Hendaian.  Berria - Euskal Herria   2004-09-08

Inor ez da salbatzen: agureak, haurrak, besoetako haurrak, haurdun dauden emakumeak, gaixoak, denak doaz, salbuespenik gabe, heriotzarantz.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 80. orr.

Itxura batean, alarguna eta bost seme-alaba, txikiena oraindino besoetakoa.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 44. orr.

2 (izen gisa) norbait bere aitabitxi edo amabitxiari buruz. ik ponte 3.

Nik, Sirius Blackek, Harry Potterren aita pontekoak, honen bidez baimena ematen diot neure besoetako Harry Potterri asteburuetan Hogsmeadera joateko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 349. orr.

Ez zuela abarka pare hura besterik izandu bere bizi guzian, eta hura soldaduskatik etxerakoan, osaba Joakinek Irurtzungo ferian erosia; haren besoetakoa baitzen.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 95. orr.

Anita gure arrebak, ordea, nik baino hogei urte gehiago dauzka (haren besoetakoa naiz ni) eta orduko konturik.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 19. orr.

Amaren anaia zen Naxario, eta Pio besoetakoa zuen gainera.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 114. orr.

Gaixo Beñat, ene iloba eta ene besoetakoa.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 149. orr.

Badirudi gure Marie-Émilie lorazalea Marie-Émilie Etxauzeko andere aurenaren ganbera-neska izanik -eta agian etxekoandrearen besoetakoa, haren izena baitarama-, Urrustoi inguruko hizkeran egon beharko lukeela, baina ez da horrela.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 138. orr.

3 irud/hed

Mundu anker hau ez zela niretzat iritzirik, nonbait, Arantzazuko fraideek hartu ninduten besoetako.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 14. orr.

Zapateroren besoetakoak diren komunikabideetan haizatu da zalantzaren hazia eta, itxura guztien arabera, sustraiak egitea lortu du.  Berria - Euskal Herria   2006-05-04

4 (izenondo gisa)

Ez zen gu bizi garen herrian jaioa, baina hemen zituen ahaide gehienak, tartean bere iloba besoetakoa: nire emaztea.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 174. orr.

5 aita besoetako aitabitxia.

Lehengusu-lehengusinek aita besoetako bera izan zuten, eta bataio izen bera jarri zieten biei.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 96. orr.

Gizonak begiratzen ziolarik, begiak eraiki zituen haurrak eta so egin zion aita besoetakoari irribarre herabeti batekin.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 263. orr.

· irud/hed Aita besoetako espainiarra aukeratu genuen, levantetarra, futbolzale porrokatua eta miloi asko zuena...  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 63. orr.

6 ama besoetako amabitxia.

Monarkek, orduan, festa erraldoi bat antolatu zuten jaiotza ospatzeko eta herrialde osoko maitagarriei deitu zieten haurraren ama-besoetakoak izateko.Swing-en ama besoetakoentzat.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 19. orr.

7 haur besoetako

Hau poza nire esker gaiztoko haur besoetakoa topatzea.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 144. orr.

· irud/hed Jose Miguel Etxabarri eta Eusebio Unzue dira Banestoko irakasleak, eta Mentxov bikote horren haur besoetakoa.  Berria - Kirola   2004-04-11


besoetaratu, besoetara(tu), besoetaratzen da/du ad besoetara joan edo eraman.

Hildako garbiak uko egin dio bizitzeko gogorik eza gainzuritzeko arrazoi txit serioak eta txit ustelak asmatzeari, eta halatan da heriotzaren besoetaratu, gozo-gozo nahiz kolpe batean, heriotza naturalez edo eznaturalez.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 270. orr.


besohezur ik besahezur.

besoka adlag besoen indarrez. ik besaka.

Besoka igotzen zuen gorputza, pultsuan, eskuak tope batetik bestera luzatuta.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 234. orr.


besokada ik besakada.

besoko iz besoa inguratuz jartzen den apaingarri edo ezaugarria.

Bera baino hogeita zazpi urte gazteagoa den emakume bat duena, bera bezain behartsua, besoak eta eskuak garai hobeetatik geratu zaizkion besoko eta eraztun gezurrezkoz eta egiazkoz beteta edukitzen dituena. Neurri gogorragoak hartu behar zirela besoko horia eramaten ez zutenen kontra.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 51. orr.

Polizia militarraren besoko gorriak zeramatzaten.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 48. orr.

Besoko beltzekin aritu ziren pilotariak, eta minutu bateko isilunea egin zen Madrilgo atentatuetan hildakoengatik.  Berria - Kirola   2004-03-15

Delitu egileak besoko elektronikoen bidez kontrolatuko dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-07-08

Charlie Parker, Dizzy Gillespie eta 52. kaleko gainerako jazz musikari guztiak Wagner jotzen jarriak zituen orain, zuriz jantzita, esbastikadun besoko bana.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 59. orr.

Biharamunean, bahitura denda batera eraman nuen kondesaren besokoa.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 57. orr.

Emakumea besokoa lotzen hasi zen, baldar eta urduri.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 76. orr.

Hermannek besokoa kendu zion brastako batez.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 76. orr.

Ez zituen berekin ekarri, halere, ez lapis lazulizko paparreko orratza, ez olibinozko besokoa.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 61. orr.

Haietan, besokoak ugari, bata bestearekin harribitxizko kateen bidez elkarturik, eta, esku txikien hatzetan, henna zukuz tindatutako azazkalak nabarmen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 305. orr.

Besokoek, paparreko orratzek, bitxi garestiek dir-dir egiten zuten beren kutxatilen belus beltzaren gainean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 260. orr.

Eskumuturrean diamante handiz apaindutako besoko bat zuela konturatu nintzen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 55. orr.


besoluze (orobat beso-luze eta beso luze) izond besoak luzeak dituena.

Marfilezko laban bat atera txalekoko poltsikotik, zur puska arrunt-arrunta hartu, eta bizpahiru minututan hantxe gizontxo bat moldatu zidan, bizarduna eta besoluzea.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 26. orr.

Billups eta Hamilton apartak dira, Prince beso-luzea jokalari osoa eta Wallacetarrak, Rasheed eta Ben, ederki moldatzen dira saskipean.  Berria - Kirola   2006-01-03

Altu eta listafin gerria zuena, zango mehe, beso luze... Euli pisu bikain bat egiten zuen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 224. orr.


besomen iz besoaren eskumena.

Baina ez zitzaidan hurbildu, hori ere ez, eta minutu pare batean edo, bere edaria hartzeko makurtu zen, eta bizkarra zuzendu zuenean nire besomenetik kanpo zegoen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 32. orr.


besomotz (orobat beso-motz g.er. beso motz g.er. eta besamotz) 1 izond/iz besoa edo eskua falta duena.

Ea ba ote zekien non zen marinel espainiar besamotz hura, mairuen artean preso egondakoa.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 223. orr.

Zurezko husar besomotz eta sudur gabe batekin jolasean ari ziren biak-.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 62. orr.

Laster, hona Erdi Aroko urkabea, pilare eder bat, kurutze besomotz bat dirudiena.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 85. orr.

Lacoste markako niki besomotz berde argi bat zeraman; galtzak, arraiaz lisatuak eta beixak ziren; oinetakoak, sandalia soil batzuk.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 420. orr.

Jendetza handia bildu zitzaion, herren, itsu, besamotz, mutu eta bestelako gaixo asko berekin zituztela.  Elizen arteko biblia   Mt 15,30

Eman diren eskolak besomotz baten atzamarrekin zenbatu daitezke.  Berria - Euskal Herria   2006-03-30

Besamotz izateak adoretu eta bultzatu egiten baitzuen pisu handiagoak garraiatzera, kikildu beharrean.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 41. orr.

Errukarriak era txarrean datoz, zauriei odola dariela, oihuka eta aieneka, esku gabeko besamotz ez gutxi, edo ankerki belarrigabetuak, edo sudurrik gabe, horixe da-ta errege portugaldarrak aurretik bidaltzen duen gaztigua Mairuen eskuetan preso zegoen idazle espainiar bat, izenik gogoan ez zuen besamotz bat.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 81. orr.

2 (izenlagun gisa)

Halako goiz batean beso-motz, begi-bakar eta maingu lantokiratuko banintz, dudatzen naiz inork nire osasunaz galdetuko lidakeen ere.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 122. orr.

Herren utzi ninduen, ikusten duzuenez, eta besamotz nahi baduzue.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 110. orr.

Gurutze asko jausirik zeuden; hileta estatuak besamotz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 155. orr.

· irud/hed Gehienbat aitzinean indartu dela aipatu dugu, baina gibeleko lerroa ez dute besamotz utzi.  Berria - Kirola   2004-08-17

3 (hitz elkartuetan)

Uko egiten nion oraindik nire besamotz izaerari, nolabait.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 124. orr.


besondo iz besoaren zatia, besaburutik ukondora doana.

Mugimendu horretan, besondoan dagoen bizeps izeneko muskulua uzkurtzen da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 61. orr.

Muskulu horren mutur bat besondoko hezurraren -humeroaren- goialdeari dago loturik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 61. orr.

Tximinoetan, besondoa baino bi aldiz luzeagoa da besaurrea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 63. orr.

Felipek ahoa lehortu du besondoaz.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 229. orr.


besope ik besape.

besotara iz ipar besakada, zerbaitetik besoen artean hartzen den kopurua.

Eskerrak ondarrik hemen ahantzi guzieri, lan ixilak egin dituzten guzieri, hortan pentsatzen dut Marguerite hango besotara liliak ere hor baizauden guretzat otoitzean.  Herria   2004-06-24


besotaraka adlag adkor ugari

Gaian sartu baldin bazen sartu, siglak eta bere lan saileko erreferentziak besotaraka bota zizkion publikoari.  Herria   2004-09-02


besotxo 1 iz beso txikia.

Ni, pentsa, nire gorputz kutsatuaren nardagarrikeriarekin, neskato horren ondoan, eta estu-estu heltzen zidan, gainera, bere besotxo maitakor eta errugabeekin.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 127. orr.

Han egoten zen besotxoak gora eta beheraka higitzen mihimen txirikordatuzko sehaskan.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 57. orr.

Neskatilak bi besotxoez nire izterrari eutsi zion.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 117. orr.

Idiak, atalak oro dardaraz, konfiantzan babesten zuen umearen besotxoetan gaitzeko adarrez hornituriko buru handia, sekulako zintzarri eta kate azantzaz sei mandok tiratutako diligentziari behako ikaratu bat egiten ziola zeharrez.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 83. orr.

2 irud/hed

Jainkoaren gizonaren begiko lur-besotxo batean bota zuen aingura Kortsarioak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 148. orr.


besotzar iz bero eskerga.

Edek bere besotzarren artean bildu zuen Hazel eta bortizki musukatu.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 162. orr.

Korrika abiatu da turistengana, besotzarrekin mehatxuka.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 113. orr.


besoxka iz besotxoa.

Hortik badator nola oker dabiltzan gizakien arimak zatitzen ahal direla asmatzen dutenak, hala nola bailitezke beste animatzaileen arimak eta ere buruak edo buruxkak, besoxkak, eskuxkak eta animatzen eta formatzen dituzten gorputzeko zatien beste hatz behatzak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 61. orr.


besozango ik beso 25.

bespera ik bezpera.

best-seller (orobat bestseller g.er.) 1 iz salduenen artean dagoen liburua.

"Hortik gaizki zoazte, horrela ez dugu ezer salduko" esaten die, eta best-seller bat idazteko formulak ematen dizkie.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 182. orr.

Best-seller hau 17 hizkuntzetan ja plazaratua zen.  Herria   2004-05-27

Bai, bestseller bat argitaraturik famatu da aurten, The Worst-Case Scenario Survival Handbook.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 162. orr.

Xavier Sala i Martin kataluniarraren Economia liberal per a no economistes i no liberals best-seller bilakatu da Katalunian.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 341. orr.

2 (izenondoekin)

Sinetsirik zegoen edo sinetsi egin nahi zuen Romain Gary zela, frantziar idazle ospetsua, best-seller handien egilea.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 179. orr.

Jada inprimatzen ez ziren hiztegiak nahiz best-seller ahaztuak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 36. orr.

Munduko argitaletxe ahaldunenek beti baitaukate norbait (scouter bat) hiriburu literario handienetan bertan argitaratzen den produkzioa galbahetik pasatu eta nazioarteko best-seller-aren kutsua izan dezakeen oro segituan bere merkatura inportatzeko.  Berria - Kultura   2004-04-21

Nik banekien hastapenetik ez nintzela best-seller-en idazle bat.  Berria - Kultura   2004-12-29

Baina munduko bazter guztietan best-seller diren autoreen itzulpenak dira nagusi Istriako bazter honetan ere.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 59. orr.

-Beno, aurrerago erosiko diat! -esan dit best-seller zaleak.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 11. orr.

3 (hiz elkartuetan)

AEBetan best-seller tankerako saiakeretan ohikoa den estilo mediatiko, espektakular eta arinaz, Rifkinek produktibitatea areagotzen duten teknologiek gero eta giza lan gutxiago behar dutela defendatzen du.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 129. orr.


besta (ETCn 19.966 agerraldi; orobat pesta ETCn 2.125 agerraldi) 1 iz jaia. ik festa.

Besta, dantza, pilota-partida, orotarat hotsemaile zuten guziek Pikasarriko semea.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 158. orr.

Lehen, ihauteria zerbait zen: irri, kantu, jostatzeko garaia, besta, askatasuna, bereziki hiru egunez.  Herria   2003-03-06

Presoen aldeko besta batean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 273. orr.

Besta horrek beste izen bat dauka berekin, "Karakotxak", gure haur denboran ibiltzen genuena.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 30. orr.

Bi besta horiek ez dutelarik elgarren artean deus ikustekorik, bat erlisioneari lotua, bestea estatu laikoari, badute biek halere elgarren eite, suaren besta baitira biak eta besta horiek uretik hurbil, kasik uraren gainean egiten baitira biak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 47. orr.

Lanaren besta da gaur!  Berria - Harian   2006-05-02

Robespierrek inposatu zuen "Etre suprême"edo Izaki Goienaren besta ospatu zuten ziburutarrak arras guti izan ziren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 281. orr.

Larunbatean oraino, sagarnoaren bestako dirua euroa izan da.  Herria   2001-06-21

Finalerdi gaitza eginik azken hauk, Titin errioxarrari utzi behar ukan diote haatik bere seigarren San Mateo bestako finala.  Herria   2005-09-29

Ospe handitan egiten zuen Jesusen Bihotz Sakratuko kongregazionearen edo elgartasunaren besta.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 170. orr.

Besta dugu beraz larunbat huntan.  Herria   2004-05-06

Hori egia balitz, gau guztian gero zer besta!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 14. orr.

Joan den igande batez, nihaur izana nauk besta batean.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 38. orr.

Leireren molde perfektuak, begiendako besta.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 72. orr.

Funtsean, "amen besta", "aiten besta", amatxien, aitatxien eta nik dakita beste zenbat horrelako besta ez ote dituzte merkatariek asmatuak beren sakelen betetzeko eta ahalaz hanpatzeko?  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 106. orr.

Jai nahiz aste, besta nahiz dolu, gauerdi guztietan zerrenda ematen didate Udaltzaingoan.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 26. orr.

· Prentsaren barne antolakuntza gupidagabeak bere zerbitzari leial nahiz desleialei jai -ez besta- ematen dien horietan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 59. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Besta handia izaten zen egun osoan.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 135. orr.

Besta eta mobilizazio handia antolatuko dute martxoaren 14an, Ezpeletan, fase berriari ekiteko.  Berria - Euskal Herria   2004-01-25

Udan laket zuten Luzaideko etxean egoitea, zernahi adiskide gomitatuz beren ondora, denek batean besta eder batzu muntatuz eta horrela herria alegeratuz.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 135. orr.

Urtero apailatzen dute besta eder bat Bruxelaseko plaza miresgarrian.  Herria   2005-11-17

Besta ospetsuak izan ziren aitzineko egunetan jauregian.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 172. orr.

Artzain kulturaren goresteko antolatzen ziren besta erraldoietan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 128. orr.

Jende gutirekin, Elizan ala bertzetan, besta hitsak baitira, eta ez airosak.  Herria   2003-07-03

Kurutze Saindua Poloniako besta nazionala da.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 137. orr.

Txomin behin baino gehiagotan ikusi du besta edo manifestaldi abertzale batean edo bertzean.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 89. orr.

Yvonne ez zen besta herrikoi horietara nehoiz etortzen; ez zituen Hatorko zuzendarien ideia berdinak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 271. orr.

-Goazen bazkaltzera eta egin dezagun besta bat gaitza!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 69. orr.

Bai, gau hartan sekulako besta egin nuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 171. orr.

Goresmenak beraz eta eskerrak zueri gazteak, eta besta on deneri!  Herria   2003-07-03

3 (hitz elkartuetan lehen osagi gisa)

Besta-jantzi tirantedun ikusgarria zeraman, urdin iluna.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 344. orr.

Laguntasuna, zoriona eta besta giroa zirelarik oroz gainetik nagusi!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 83. orr.

Besta-haize batek inarrosirik, uztaileko ferietan baino sasoi beroagoa jabetu zen Iruñeko karrikez.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 44. orr.

Hiri nagusietako komandanturreko ordezkariak hor zeuden, besta-garaietan Kanttu akordeoilari eta Pitxi txistulariek hornitzen zuten tauladaren gainean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 108. orr.

Onez onean ari nintzaion, kasik besta-doinuan, urduritasunaren estalki.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 186. orr.

Haren eskola eta besta lagunek.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 113. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagi gisa)

Aiherrako zikiro besta batean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 54. orr.

-Ortzirale aratsean, Uztaritzen, xardina-besta Bilgune biltokian.  Herria   2005-08-11

Hor erranen dira gerezi bestako xehetasunak.  Herria   2001-07-19

Emakumeari, ur-besta horiek lehen eguneko sentipen nahasi bera sorrarazten diote, aldi berean bekaitz eta eskandalu.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 64. orr.

-Odol-besta hau prestatu dutenei ez zaiek gogoratu morfina beharko genuela.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 20. orr.

Zernahi gisaz, frangok ahantzia dukete, edo behinere ez dute jakin orobat, Pazko eliza-besta bat dela lehenik eta oroz gainetik, Eliza-besta guzien artean handiena Eguberrirekin batean.  Herria   2004-04-15

4a irud/hed

Neskaren begitartean besta izpirik ez zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 392. orr.

5 besta egin

Uste duzu besta egiteko molde bera dugula, bai Ipar eta Hego Euskal Herrian?  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 66. orr.

Mutzueneko ostatuko gelan bazkariteko eta besta egiteko bildua zen jendetza alegeraren aurrean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 186. orr.

-Besta egitea izaten ahal da ere kantuz artzea.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 40. orr.

Besta egiteko tarterik ere bagenuen.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 135. orr.

Elgarrekin egin dute besta Portugesek eta Greziarrek, hori azpimarratzekoa baita.  Herria   2004-07-08

Gero, egunaz bildu jateko horiekin badute besta egitekoa arratsaldean eta arratsean.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 32. orr.

Bai, gau hartan sekulako besta egin nuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 171. orr.

6 besta egile izond/iz

Ez ditu beti saindu urratsak erabili armada aitzindari gazte alegera eta besta egile hasi zen gazte harek. -Kasik, erran nezake, bertsolari bat obligatia dela, ez, besta egile izaitea?  Herria   2005-11-17

Lehen ikazkin zahar bat zinen, soinekoak dena petaxu, zuhaur zikinak jana, besta-egile gogorra, denetan arno gorriz (edo beltzez) ezin asea!  Herria   2003-12-25

Besta-egile kopurua handitua zen, ordea, ni antzeztokitik desagertu bitartean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 368. orr.

Bazen beraz hor beti besta egile multzo bat.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 42. orr.

7 besta egite

Orduan nahiko ahantziak ditut besta egite handi horiek.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 49. orr.

8 besta egun

"Baxoa" azterketa lortu zuelarik, besta eguna izan zen Amatxi Maddalenen burasoen etxean.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 225. orr.

Egun hartaz orroituko naiz, 44ko Martxoaren 12a, ene besta eguna.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 52. orr.

Nafarroa Beherean, Aiherra Lurzubiko Mugatik, 2006eko otsailaren 11an, Lurdako Bernadeta Zubirus Sainduaren besta egunean.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 46. orr.

Bere greba-egun eta besta-egunekin joanen zauku maiatza airez aire.  Herria   2003-05-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

amarrain besta (16); amen besta (20); andredena mariaren besta (5); atun besta (30); auzoguneko besta (11); bainan besta (5); baionako besta (10); bere besta (17); bere urteko besta (6); bertsu besta (5); bertsu eskolen besta (5)

besta airos (5); besta airosak (8); besta alegera (8); besta batean (8); besta baten (6); besta batzu (5); besta beraz (7); besta berezi (8); besta berezia (11); besta da (9); besta donibane (8); besta donibane lohizunen (6); besta dugu (5)

besta eder (31); besta eder bat (14); besta ederki (6); besta ederra (29); besta ederra izan (9); besta ederrak (6); besta egile (6); besta egin (21); besta egin dute (7); besta eginen (17); besta eginen da (5); besta egitea (9); besta egiteko (16); besta egiten (14); besta egun (48); besta egun bat (5); besta egun goxo (5); besta egun hau (5); besta eguna (30); besta egunean (11); besta egunetan (7); besta eta ikusgarri (7); besta ezpeletan (12); besta famatuak (5); besta gaitza (10); besta gelan (12); besta giro (65); besta giro batean (33); besta giroa (13); besta giroan (26); besta goxo (13); besta goxo bat (7); besta goxoa (10); besta guziz herrikoia (5); besta handi (31); besta handi bat (13); besta handia (37); besta hau (23); besta haundi (11); besta haundia (10); besta herrikoi (13); besta herrikoia (16); besta hori (59); besta horiek (21); besta horien (12); besta horietan (13); besta horrek (17); besta horren (26); besta horretan (5); besta horri (6); besta hortan (15); besta hunen (12)

besta igande (7); besta igandean (8); besta izan (13); besta izan da (5); besta izanen (12); besta izanen da (10); besta kari (6); besta komitea (22); besta komiteak (48); besta komiteak antolatzen (6); besta komiteko (25); besta komiteko gazteek (9); besta komiteko gaztek (5); besta maiatzaren (6)

besta on (58); besta on deneri (15); besta on guzieri (7); besta ondo (18); besta ospatu (8); besta ospatuko (5); besta pollit (11); besta pollit bat (7); besta pollita (14); besta segitu (9); besta taldeak (5)

besta zen (7); besta ziburun (8); besta zinez (10); besta zuten (7)

bestaz besta (12); bi besta (9); biper besta (18); biper besta ezpeletan (9); biziki besta (7); bururatu da besta (5); eguberri besta (8); eguberriko besta (9); egun besta (11); elebidunen besta (5); eliza besta (7); elkartearen besta (11)

eskolako besta (13); eskolaren besta (7); eskolen besta (6); eta besta on (11); etxeko besta (11); etxeko besta gelan (9); euskal besta (26); euskal pastizaren besta (5); euskaldunen besta (5); euskararen besta (6); euskaraz besta (5); gaitzeko besta (13); gerezi besta (22); gero besta (10); gipuzkoako ikastolen besta (6); gorri auzoguneko besta (6); guzien besta (7); haatik besta (5); haurren besta (16); herri urrats besta (5); herriko besta (24); herriko etxeko besta (10); holako besta (12)

igande eta besta (5); igandeko besta (7); ihauteria besta (8); ikastolaren besta (9); ikastolen besta (17); ikastolen besta handia (5); itsasoaren besta (18); izan da besta (5); jondonaneko besta (5); karrikako besta (15); karrikako besta komiteak (7); karrikako besta komiteko (5); lanaren besta (7); mariaren besta (5); musikaren besta (23); muslarien besta (6); muslarien besta handia (5)

ondotik besta (8); parropiako besta (6); pastizaren besta (5); pilotaren besta (10); sagarno besta (8); sainduaren besta (5)

urteko besta (18); urtxo besta (12); xardina besta (21); zer besta (7); zernahi besta (9); ziburuko besta (6); zikiro besta (39); zinez besta (9)

ahetzeko bestak (5); aurtengo bestak (5); aurtengo herriko bestak (6); baigorriko bestak (5); baionako bestak (31); bestak arbonan (5); bestak dira (6); bestak ditugu (6); bestak dituzte (7); bestak hasi (6); bestak hurbiltzen ari (10); bestak iragan dira (8); bestak lekornen (6); bestak ziburun (8); bestak ziren (5); bixintxo bestak (8); euskal bestak (5); gure bestak (9); hazparneko bestak (7); herriko bestak (292); herriko bestak arbonan (5); herriko bestak hurbiltzen (8); herriko bestak lekornen (6); herriko bestak ziburun (5); ibarrungo bestak (5); ihauteri bestak (6); ihauteria bestak (8); jondonaneko bestak (7); jondoni martine bestak (6); kartiereko bestak (5); muskildiko bestak (5); sarako bestak (7); udazkeneko bestak (5); urkoiko bestak (5); ziburuko bestak (5); zokoko bestak (6)

bestan parte (7); musikaren bestan (5)

atun bestaren (5); bestaren karietara (7); bestaren karietarat (6); nafarroa oinez bestaren (6)

bestari buruz (5)

bestarik ez (6)

bestaz besta (12)


Bestaberri (89 agerraldi, 2 liburu eta 65 artikulutan; ETCn 269 agerraldi; orobat Besta Berri 121 agerraldi, 5 liburu eta 70 artikulutan; ETCn 281 agerraldi) 1 iz Corpus Christi eguna.

Helduden igandean, Bestaberri, 10.30 etan, herriko gazteria usaiako jantzitan, Uztaritzeko txarangak animaturik.  Herria   2001-06-14

Urte oroz ederki ospatzen da Bestaberri Ortzaizen, gazteria ederra beztitzen baita karia hortarat.  Herria   2004-06-10

Aurten ere Bestaberri ospatua izanen da aintzineko urtetan bezala usaiako beztituekin.  Herria   2004-06-10

Arras polliki iragan da Bestaberri, joan den igandean, mutxikoekin bururaturik elizako plazan.  Herria   2003-06-26

Komunione handia eta Bestaberri.  Herria   2002-09-12

Bestaberriz meza 10 orenetan, ondotik proosionea, bezperak 4 orenetan.  Herria   2004-06-03

Bestaberriko eguna iragan da usaian bezala Sakramendu Sainduari ospe bereziak ekarriz.  Herria   2004-06-17

Bestaberriko elizkizunen ondotik ilun nabarra hurbil zuen partidak hasi orduko.  Herria   2003-07-03

Gero, erremusinena, ehorzketetako kantuena eta Bestaberriko eta sainduen bestetako prozesioena.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 115. orr.

Beraz goresmenak deneri eta laster arte Izturitze eta Aiherran Bestaberri Otaben karietara!  Herria   2004-05-20

Bestaberri igandean, elizkizun eder batez, 18 haurrek ospatu dute beren Jaun Hartzea.  Herria   2004-06-24

2 (pluralean)

Bestaberriak iraganen dira, usaian bezala, Makean eta Lekornen, meza Makean 10 ak 1/2 etan eta Lekornen 10 orenetan eta bezperak 16 orenetan bietan.  Herria   2004-06-10

Komunione handi egun eta Besta Berrietan naturaz haindiko errealitatean hegan egiten nuen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 23. orr.

Xarmanteko Bestaberriak muntatuak zituzten gure gazteek, eta bai goizean, bai aratsaldean, zeremonia ederrak izan dira.  Herria   2003-06-26

Erran bezala, gure gazteak prest dira Bestaberrien ongi ospatzeko eta guk indar berezi bat eginen dugu elizkizunetan aurkitzeko.  Herria   2003-06-19

Bestaberrietan makilarizen aurten Patrik Ibarrola baina han bezain bipil eta trebe ere Armendaritzeko finalerdian igandean, Biscouby berriz piztu batekin, Elhinako horren finalean.  Herria   2001-07-05

Tarteka baitirudi, Heletako besta berrietan bezala gure dantza-jauziek egiten dutela, urrats bat aitzina egin orduko, beste bi urrats gibelera.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 169. orr.

3 Bestaberri egun

Bestaberri egunean jende ainitz bazen Armendaritzen baina ez denak pilotan, orotarat heltzeak lan baitzuen.  Herria   2004-06-17

Ekainean, Bestaberri eguna pasata, sekulako erromeria egiten da Santa Feliziara.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 84. orr.

Besta Berri egunean gure herrixketako karrikak belar moztu berriarekin estaltzen genituen, gainetik apaiza pasa zedin herri guztia surrioan zuela.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 30. orr.


bestaburu (orobat besta buru eta besta-buru) iz jai nagusia.

Astelehen hori ez dela gehiago bestaburu, Jean Pierre Raffarin gobernuburuak aski gora erran du berriz ere.  Herria   2005-05-05

Lehen, demagun Erdi-aroan, jendeak salbaiak zirelarik -batzuk dioten bezala- bestaburuetan uzten zuten borroka, uzten guduka bake garaia etorria zelakotz denen ustetan, bakea nagusitzen zela Eguberriz, Bazkoz, Mendekostez.  Herria   2002-12-26

Aurten beraz, gobernuaren manuz, Mendekoste biharamuna ez da bestaburu ekarria izanen, jende xaharrekin elkartasunez omen!  Herria   2005-04-14

Duela bi urte, Errepublika egunean, eta bestaburu hortako ospakizunak zirelarik Parisen, gizon gazte batek tiro bat eman zuen Chirac presidentari buruz.  Herria   2004-12-16

Horrek erran nahi zuen, loreak eskainiko zizkiolarik, urtemuga, bestaburu edo, hots, edozein karietara bisita bat eginen ziolarik, aldiro, gure etxera etorri beharko zuela.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 75. orr.

Bestaburuetan, nahitaez, beste egunetan baino gehiago gure gogo-bihotzak oroitzen baitira familiako zenduez.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 181. orr.

Irudi zuen bestaburu handienaren ospatzen ari ginela eta ongi futitzen zirela denen aurrean zegoen hogeita hamar urteko hil dohakabeaz.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 91. orr.

Beraz komunia zitekeen ardurago bestaburu inguruetan, eta anitzek egiten zuten.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 101. orr.


bestakari (orobat pestakari g.er.) adlag ipar bestan, bestetan.

Gestapoak ez zuen sinetsi nahi ukan ezkilak ari zirela Andredena Mariaren sortzearen bestakari.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 28. orr.

Segur onartuko ninduela... lehenago ere egona nintzen eta, Baionako bestakari, haren etxean.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 120. orr.

Horra nola, 2004 ko urriaren 19tik 26ra, Euskal Aste Nazionalaren bestakari agertu den Koxeguy Taldea Buenos Airesen eta La Platan.  Herria   2005-06-30

Azpeitian ere, Zeanurin bezala, eta errexki, irabazi du aurtengo bikote berri hunek, Sebastian sainduaren bestakari, Izarraitz pilotalekuan.  Herria   2003-01-21

Okasioneaz balia, gomitatu du Uriarte Jauna Baionarat San Leon-en bestakari.  Herria   2001-02-15

Ez dela pilota partidarik Arrosako herriko bestakari trinketa berrian?  Herria   2005-08-04


bestal iz Vesta jainkosaren kultuaz arduratzen zen emakume apaiza.

Frantzian, XVII. mendean, emakume lesbianak beren burua antolatzen saiatu ziren, Venusen bestalak izenarekin.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 60. orr.


bestalde 1 lok beste alde batetik. (esaldiaren hasieran)

Bestalde, estutasuna itogarria zen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 216. orr.

Bestalde, apenas ikusten zen gazte jenderik bazterretan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 103. orr.

Bestalde, ia ez zuen lanik egiten.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 114. orr.

Bestalde, gehienetan, behiak zaintzera joan behar nuen, etxe gibeleko pentzera.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 13. orr.

Bestalde, baziren bete beharreko bi baldintza sistema martxan jartzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 84. orr.

Bestalde, agiri hori dela eta gogorrak esan omen ditu Aleksej idazle errusiarrak.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 290. orr.

Bestalde, haiek ere ez digute deus ere musutruk eskainiko.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 34. orr.

Bestalde, mahaikide gehienek harriak ez eta iritziak baino gehiago topikotzarrak botatzen zizkioten elkarri, asmorik petralenarekin.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 29. orr.

Bestalde, kaleen eta lekuen izenak ere aldatuak daude, baita egunkarietan agertzen diren aurpegiak ere.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 60. orr.

Bestalde, errana da ere Erromako herriak eman ziola boterea enperadoreari, baina ez haren eskutan utzi eta ñabardura hori ikusi zuen Accursiusen begi erneak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 144. orr.

Bestalde, herri xumea eta tradizioa erlijioarekin berdintzen dira.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 47. orr.

Bestalde, exkax dagoena ez da lana bera, dirua baizik.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 130. orr.

Bestalde, okerbidera eraman dezakeen gai bat ezabatu behar denean, ez dago bera konjugazio-erregela baten bidez baliogabetzerik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 169. orr.

Bestalde, Donatienek ikasi zuen ikastetxean, jesuitetan, oso ohikoak ziren ikasleen arteko harreman homosexualak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 27. orr.

Bestalde, Ospitaleko Historialari Ofizialaren arabera, leku paradisiako horretara heltzeko ahaleginak dira beste solairuetako borroken iturburu nagusia.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 19. orr.

Bestalde, nire maistrak bere etxebizitzan gero eta bisita gehiago izaten zituela ikusten nuen, eta etxe hartan biltzen zirela zenbait zelula.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 56. orr.

Bestalde, muskulu ziliarra erlaxatzen denean, tentsio handiagoa transmititzen dute kristalinoari eusten dioten zuntzek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 97. orr.

Bestalde, banekien zernahiko papereriak bete behar zirela eta beraz ibiliko ginela eskuin eta ezker, bulego horietan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 28. orr.

Bestalde, bazegoen Luzaiden komentu bat, denbora haietako ez nola nahikoa.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 61. orr.

Bestalde, ez neukan ikastetxera itzultzeko gogorik, eta uda bukatzean osaba Juanen zaldiak zaintzen hasiko nintzen Lubisekin batera.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 67. orr.

Bestalde, ez nuen nigana interesaturik egon zitekeela pentsatzeko arrazoi taxuzkorik ere.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 95. orr.

Bestalde, oraindik ez al dakizu zer esan nahi duen punching-ball horrek?  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 165. orr.

2 (esaldiaren barnean)

Neska, bestalde, ez belorik ez berokirik, soineko eder batez jantzirik zegoen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 266. orr.

Giroa, bestalde, gaiztotu egin zen oso. Nadiak, bestalde, ez zion azalpenik eskatu.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 148. orr.

Gombrichek, bestalde, beste gauza bat ere azpimarratzen du: [...].  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 79. orr.

Fubukik, bestalde, irririk ez zuen egin.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 57. orr.

Avigdorrena, bestalde, gero eta okerrago zihoan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 207. orr.

Don Estebe eta don Kosme, bestalde, noiznahi biltzen ziren don Anxelmo defuntuarekin.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 51. orr.

Normala bestalde, haiek amerikarrak dira eta.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 29. orr.

Faltsukeria, bestalde, arrakasta lortzeko modu segurua da ia beti.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 143. orr.

Badira, bestalde, zakurrak etxean hazi eta saldu egiten dituztenak.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 115. orr.

Ez esan, bestalde, ez nauzula ezagutzen, ez dudala inolako arrazoirik zu garbitzeko.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 11. orr.

Tradizioa da, bestalde, idazle batek aurki dezakeen askatasun-eremurik bikainena: ereduak imita ditzake; iragana deitora dezake; kaosaren anabasan eskuak sarturik, sortu egin dezake.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 37. orr.

Ezkondua zen, bestalde, ez dakit zenbatgarren aldiz.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 42. orr.

Eguraldi gris, euritsu eta hezeak, bestalde, ez zituen gauzak hobetzen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 59. orr.

Hor bada bestalde etxe bat, Palazioa izenekoa, zeintan biltzen baitziren Fabrikako buruzagiak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 65. orr.

Behar da, bestalde, arrautza horretan, material hori guztia antolatzea ahalbidetuko duen "zerbait".  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 64. orr.

Egia da, bestalde, gure gizarte honetan ez dela ahalegin handirik egiten kontrazepzio metodoen inguruko informazioa zabaltzen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 110. orr.

Olivettitar guztiek zuten, bestalde, tema hura.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 106. orr.

Afari hartan, bestalde, Adelak ezusteko bat eman zigun: barazkijalea omen zela.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 27. orr.

Treneko giroa, bestalde, hobetuz doa.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 148. orr.

Alde batetik, nahitaezko hitzak ez ziren orain 16, 15 baizik, eta bestalde, sentitzen nuen lasaitasuna eta idazteko gogoa erabat berriak zitzaizkidan.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 101. orr.

Lehenbizikorik, jatorrizkoa ez den bekatu oro aktuala dela edo oraingoa, eta, bestalde, heresia dela erratea bekatu guztiak berdinak eta maila berekoak direla.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 95. orr.

Gerra-egile barbaroentzat, bestalde, gerra berbera ez da zama, aukera bat baizik, ez die estutasuna sortzen, alaitasuna baizik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 151. orr.

Enpresa askok, bestalde, inbertsioak egiten dituzte herrialde horietan, bertako edo inguruko merkatuetan produktu eta zerbitzuak saltzeko.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 243. orr.

Hotz handia egiten duenean, neguan sarritxo gertatzen dena bestalde, ubideak izoztu egiten dira.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 23. orr.

Lege zibilarekiko ardurari dagokionez, bestalde, gobernuek beren mendekoen onurarako jokatzen dute beren onerako baino gehiago.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 65. orr.

Azpimarratu behar dugu, bestalde, 3. legea, 5. eta 6. legeen ondorioa dela.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 125. orr.

Anaiaren bizi sakratua arriskuan izanki eta nik, burua erabat hustua, ez jakin nor behar nuen deitu; bestalde, ez neukan kartarik ez eta diru xeherik.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 16. orr.

Horixe delako zuzentzailea lasaien utziko zuen hipotesia, zeina, bestalde, gauzak diren-direnetan ikusirik, kaskarinkeria baita.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 77. orr.

Nire maistrari "euskaldun urdanga" deitzeko modu bat iruditzen zitzaidan, bestalde, hura guztia.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 87. orr.

Berrogoi urtez elizaz, kantuaz, katiximaz arduratzen da eta bestalde familietan ibiltzen erien artatzen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 53. orr.

Izan ere, ene helburua hauxe da, egia horiek, erdikusiak izan ondoren, estaltzea, Jainkoaren nahiaren aurka gerta ez daitezen -horri, bestalde, aurka egitea ezinezkoa izanik-, horrek Jainkoa ulertzeko helburua duten egiak gizaki arrunten multzoari ezkutatu baitizkio.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 30. orr.

"Ttipittoainia", gizon ttipi baten egoitza da, nola baitira bestalde "Mari ttipi", "Mariño", "Mari haurra".  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 21. orr.

3 (esaldiaren amaieran)

Itsasoak bezala, bestalde.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 208. orr.

Lehen bezalakoxea, bestalde.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 40. orr.

Ongi zihoan dena, bestalde. Baina maite zituen, bestalde.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 21. orr.

Ahalik eta bizimodurik normalena eramanez, bestalde.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 233. orr.

Inolako aipamena egiteari ihes egin zioten, bestalde.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 163. orr.

Hartarako behar adina indarrekin sentitzen baitzen, bestalde.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 85. orr.

Begirunea espero izateak ere gogotxartzen ninduen, bestalde.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 163. orr.

Organoaren gaineko inskripzio batek ematen du data, arkitekturan ere sobera idatzia dagoena bestalde.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 137. orr.

Alcide Jolivetek egokierarik ez zuen galtzen gazte livoniarrarekiko adeitsu agertzeko, gizalege estuenaren mugetatik inola ere ateratzeke, bestalde. "Bai noski", ahalegin guztiak egingo zituzten; bera etxean hartzeko zoriona zuten guztietan bezala, bestalde.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 173. orr.

Basakeria hutsa izan da, jakina, kalte handia egin diezadakeen basakeria bestalde.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 232. orr.

Baina orduan ere nork eta nik neuk garbitu, lisatu eta jaso behar haren arropak -dotore baino dotoreago ematen ziotenak, bestalde.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 279. orr.

Esklaboak harrapatzeko gerrek eragindako galerak kontuan harturik, eta europarren trafikoari arabiarrek egina erantsita, afrikar biztanleriarengan eragindako erauztea berrogeita hamar milioi lagun ingurukoa da estimazioen arabera, gehienak lan egiteko adinean bestalde.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 51. orr.

Zentzun-adinera heldu nintzenetik nigan daude burutazio hauek, eta tiranoen despotismo nardagarriak mendeetan eta mendeetan hankapean erabili dituen berberak dira, bestalde.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 233. orr.

Azkenean konturatuko da zerbitzu sekretu hori hain infiltratuta dagoela, ezen potentzia etsaiak guztiz kontrolatzen baitu... potentzia etsaiaren zerbitzu sekretuari gertatzen zaion bezalaxe, bestalde.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 177. orr.

4 (-z atzizkiaren eskuinean, hainbat esanahirekin)

Hormaz bestalde, zotin eta murmurio itoak entzuten dira.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 50. orr.

Roblesenekoek, Luzaideko etxeaz bestalde, bazuten Auritzen etxea, herrian sartzean eskuin, lehenbiziko etxea.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 40. orr.

Berak beti esaten zuen zu zinela itsasoaz bestalde gelditzen zitzaion adiskide bakarra.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 13. orr.

Basoilar hori ez zela, artatu zuen marexalaren arabera, edozein ihizi bezalakoa, zeren eta bere arrazakoen kantuaz bestalde baitzuen, ba, iduriz, gizonaren mintzoa.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 22. orr.

Ikertu ditugu ere Arigitaz bestalde, Olorizek, Recondok, Garcia Barberenak, Lambertek, Vidalek egin biografiak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 12. orr.

Oker dabiltzala ere asmatzen dutenak gorpuzdunak direla aingeruak eta okerrago oraino asmatzen dutenak horrelakoak direla Jainkoa bera eta Trinitate Sainduko hiru pertsonak, bigarren pertsonaz bestalde.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 74. orr.

Leihoaz bestalde, ilargia zen ageri.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 63. orr.

Yi jaunaren gelatik zetorren hotsa, gure etxearen parean baitzegoen, atariaz bestalde. Ai Etiopiako ibaiez bestalde dagoen lurraldea, eltxo-burrunbadaz beteriko lurraldea!  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 26. orr.

Izadian, ordea, hutsarterik ez denaz geroz (horretaz bestalde aritu gara).  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 65. orr.

Disposizio berberak eduki behar nituzke itsasoz bestalde aurkitzen denarentzat ere, nahiz eta etsaia izan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 88. orr.

Izadian, ordea, hutsarterik ez denaz geroz (horretaz bestalde aritu gara).  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 65. orr.

5 (beste joskeretan)

Baigorriarrek diote beste edozein artzain bezalakoa dela Ahartzako lepoko etxolan bizi den artzaina, bere berezitasuna edo bitxikeriak bestalde.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 22. orr.

Denak eraman zituen 1927ko uraste dohakabeak, Ondarrola eta Arnegikoak bestalde.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 89. orr.

6 bestaldean adlag beste aldean.

Lehenago, guardiari xokolet puxka bat edo zigareta bat eman-eta bestaldean nintzen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 90. orr.

Zerrategiaren inguruan bizi zen, errekaren bestaldean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 143. orr.

Gaur goizean akordatu nauk jatetxe dotore bat jarri zuela hor San Frantziskotik gertu, zubiaren bestaldean, Sausaliton.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 42. orr.

Haren etxeak, errepidearen bestaldean, ez zeukan seinalerik, baina denek zekiten sendatzaile itsua bizi zela han.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 62. orr.

Bizitzaren bestaldean zer ezkutatzen den ezagutzeko gogoa.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 198. orr.

Paretaren bestaldean jotako kolpe lehor batek atera zaitu zeure barrutik.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 113. orr.

Burdinbidearen bestaldean hantxe zegoen geltokia.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 108. orr.

Arantxa zen telefonoaren bestaldean, Donostiako mojen ikastetxeko laguna.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 73. orr.

Kamera numerikoaren begiaren bestaldean zegoen Agatak ez zuen argi borobil jazarkoia baizik ikusten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 298. orr.

Kaleaz bestaldean dagoen lur zati horretan egin dute zuloa.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 149. orr.

Beti gorde zuten beren artean elkarrenganako errespetu hau, bai itsasoz bestaldean, bai Italian ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1120. orr.

Mugaz bestaldean bizi nintzen etxekoak dira, Baionakoak.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 133. orr.

Samindura hori aintzina emendatu da BATASUNA debekatu dutelakotz mugaz bestaldean.  Herria   2003-03-27

Paisajeak eta hiriak leihoez bestaldean ilunpean jarraitzen dute; ez da argi bakar bat ere ikusten-.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 185. orr.

Espantu sortu nahi horretan errepikakorrak egiten dira batzuetan jertsearen azpian gure kontra bihurtzen diren esku eta beso itogarriak; hotelaren paretaz bestaldean aditzen den haurraren negar artegak.  Berria - Kultura   2004-02-11

Gogoratzen ditu printzesa ezagunen izenak kaleetan, eta isiltasuna udazkeneko gau hartan, taxiaren motorraren hotsa baino ez, altzoan haurrak lo, kristalaz bestaldean mundu berria.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 16. orr.

Barraz bestaldean eta sukaldetik etorrita, gizon gizenkote bat azaldu zen.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 20. orr.

Ospitalean, ateaz bestaldean dauka mutil-laguna, ez jakin zein egoeratan.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 76. orr.

Jordanez bestaldean dago leku hori.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 137. orr.

Zer dago bestaldean?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 314. orr.

Jotzen uztea pentsatu nuen, baina mekanikoki jaso eta "esan" aspertu eta akitu bati jarein nion; bestaldean entzuten zen ahotsak harritu egin ninduen, xuxurla baten doinua zuen: "Luisa, maitia, bakarrik al zaude?".  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 99. orr.

Bidali dizkizunak halako berri bat interesatuko zaizula uste du, baina zuk egunkari txatalari buelta eman eta bestaldean zerbait are interesgarriagoa topatzen duzu.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 24. orr.

Hizkuntzaren txokea uste baino handiagoa izan da eta telefonoak jotzen duen bakoitzean beldurrak jota egoten naiz bestaldean esango didatena ulertuko ez dudalako.Bestaldean: estoldako zulotik, txerrikume bat besapean zuela, ijito bat atera zen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 23. orr.

7 bestaldeko izlag beste aldeko.

Bestaldeko barbaroekin trukerik ezaren politika eginezina da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 146. orr.

Mugaz hunaindiko hiru, Txomin Ezponda, Amets Arzallus eta Sustrai Kolina, eta bestaldeko hiru, Estitxu Arozena, Andoni Egaña eta Igor Elortza.  Herria   2001-02-01

Baldintza psikologikoak, kulturazko baldintzen indargarri: bestaldeko mundu horretan sinesteak, errealitate hori onartzeko prest egoteak berak, indartu egiten du ilusioa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 97. orr.

Etorri da gizon haietako bat eta, bestaldeko leihatilatik, nik ikusi gabe, fusilaren muturrarekin kolpe izugarri bat eman dit saihetsean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 461. orr.

Seiak aldera irteten gintunan gu garai hartan, urte sasoi hartan ilundu gabe zegonan artean, eta hara non ikusten dugun italianoa bestaldeko espaloian.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 73. orr.

Ispiluz bestaldeko lurraldeetan ibilia izan balitz, jakingo zukeen Humpty-Dumptyren berri.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 85. orr.

Mugaz bestaldeko barbaroa ez da, ordea, konformatzen alboko zibilizaziotik ikasi dituen taktika nagusiak praktikatze hutsarekin.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 147. orr.

Telefonoz bestaldeko ahotsa hasperenka hasi zen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 100. orr.

Frantzisko dohatsua itsasoz bestaldeko lurraldeetatik itzuli zen garaian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 611. orr.

Ondo kokatuta zeuden beraz Espainiaren itsasoaz bestaldeko merkataritzari etekina ateratzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 28. orr.

Irratian uhin laburreko emisora ingeles bat aurkitu zuen, eta musika klasikoa nagusitu zitzaion leihoaz bestaldeko zaparradari.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 30. orr.

Horrelako estualdiak jasan zituzten Hungarian, Alemanian eta mendiez bestaldeko beste hainbat lurraldetan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 485. orr.

Gerasatarren lurraldera, Galileaz bestaldeko aintzira-bazterrera, iritsi ziren.  Elizen arteko biblia   Lk 8,26

Ipar Europako Rhinez bestaldeko oihanetako biztanle barbaroak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 148. orr.

Hilobia sarrera nagusiaz bestaldeko atetik gertu dago.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 266. orr.

Argi haren distiraz ikusten ahal baitzuten, ez bidea bakarrik, baizik eta ibaiaren bestaldeko inguru guztian zegoen gauza ugari ere bai. ez zen inor bizi patioaren bestaldeko etxe barne-hutsean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 898. orr.

Ispiluaren bestaldeko simetria munduaz jabetzen ari balitz bezala.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 143. orr.

Lorategiko hesiaren bestaldeko zelaian aitzurrean ari zen gizon bati deitu nion.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 50. orr.

-Zubiaren bestaldeko taberna batera -esan zuen lagunak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 196. orr.

Zer gertatzen da burezurraren bestaldeko muin txiki horretan?  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 87. orr.

Kontrol Lerro-tik bestaldeko lurrak galdu zituzten, eta orain alanbre hesiak haietatik gehiago urrunduko ditu.  Berria - Mundua   2004-07-16

Janaria txikitzen du, besoak mahaiaren gainean jarrita, eta gelako bestaldeko zerbaiti erreparatzen dio.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 91. orr.

Hegadun izaki haiek, hegoak zabalik, hamar metro ziren luze. Bataren kanpoaldeko hegoak alde bateko horma ukitzen zuen eta bestearenak bestaldekoa.  Elizen arteko biblia   1 Erg 8,7

Gure tesia zeharo bestaldekoa da.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 89. orr.

7 bestaldera (orobat bestalderat g,er.) beste aldera.

Haiek bertan utzirik, txalupara igo zen eta bestaldera abiatu.  Elizen arteko biblia   Mk 8,13

Mirandatik Irunaino (eta bestaldera, jakina) trenen igarotzea segurantziaz burutuko zela bermatzea.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 88. orr.

-Ezin nabarmenago markatzen ditek horiek ispiluaren bi aldeen arteko muga, ispiluaz hemendikoa eta ispiluaz handikoa, eta ez zigutek uzten bestaldera pasatzen.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 49. orr.

Haizea ez daiteke bestaldera itzul?  Berria - Harian   2005-11-01

1943 hastean, eta urte guzian, jende anitz jin zaigu, bere baitarik, batzuk galdegitera nola pasa bestaldera, beste batzuk apairu baten edo gau baten loaren eske, bideari segitzeko.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 157. orr.

Ni bestaldera noan, zerotik hastera.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 213. orr.

-Nahi duzu berriz bestaldera laguntzea, Adela?  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 220. orr.

Errukiak eraginda beste norbaiten bitartez haiei limosna egiten bazien ere, aurpegia bestaldera jira eta sudurra tapatzen zuen eskuekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 499. orr.

Telefonoz bestaldera dagoen itzultzaile batek egingo ditu bitartekari lanak.  Berria - Gaiak   2004-05-21

Jesus aintziraz bestaldera, gadaratarren lurraldera iritsi zenean, bi deabrudun atera zitzaizkion hilobi artetik bidera.  Elizen arteko biblia   Mt 8,28

Weasley jauna berehala joan zen bideaz bestaldera kutxak garraiatzeko orgatxoaren bila.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 60. orr.

Hator, badaezpada, itsasoaz bestaldera gure atzetik, eta ikusiko duk zer den ona.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 84. orr.

Txarrantxazko hesiraino iritsi eta biolin joka hasten ziren, doinuak hesiaz bestaldera irits zitezen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 289. orr.

Etxekoez bestaldera, Larrañaga jaunak langileak ongi hartzen zituen eta soldata onak ordaintzen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 151. orr.

Anaia, ez dut nahi zu mendiez bestaldera joaterik, prelatu eta bestelako asko baita Erromako kurian zure Ordenaren ona eragotzi nahiko lukeena.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 121. orr.

Beldur gara ezin izango ote dugun mezu gehiagorik bidali Siberiako mugaz bestaldera.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 28. orr.

Zuztar batek bizkarraren erdi-erdian harrapatu zuen bizikletan zihoan gizon bat, eta bizikleta sigi-sagan lerratu zen errepidearen bestaldera.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 96. orr.

Bigarren fase batean leku hori abiapuntu bilakatzen zaie, bildu eta denak batera hirira joateko, hartu katamarana eta itsasadarraren bestaldera.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 18. orr.

Louk, bista behartuz, gelaren bestaldera begiratu zuen, eta han ikusi zuen mutila, bizkarra leihoaren aldera zuela eserita.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 218. orr.

Neska, ordea, urduritu egin zen mantu izartsuaren azpian eta iparraldera begiratu zuen, lurralde grisen bestaldera, haize hotza zetorren aldera, zeru garbi eta zurrunera.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 298. orr.

Ganduaz estaliriko kristal handietatik bestaldera luzatu dut begia.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 105. orr.

Plazako bestaldera iritsi zen, alderdiaren egoitza zegoen tokira eta han gelditu zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 122. orr.

Edo, beharbada, bestaldera gertatu zen, eta Dryer-ek seduzitu zuen Harry.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 53. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

bada bestalde (8); badira bestalde (8); baina bestalde (25); bainan bestalde (8); baloia marraz bestalde (21); bat bestalde (9); batzu bestalde (10); behar da bestalde (9)

bestalde bere (8); bestalde ere (49); bestalde eta (15); bestalde ez (19); bestalde gure (9); bestalde hiru (7); bestalde hor (8); bestalde oraino (45)

da bestalde (48); dela bestalde (8); dena bestalde (14); dira bestalde (20); du bestalde (31); dute bestalde (13); ere bestalde (23); eta bestalde (130); frango bestalde (9); hortaz bestalde (7); marraz bestalde (29); zena bestalde (7)

atearen bestaldean (12); ateaz bestaldean (10); bestaldean zegoen (12); errekaz bestaldean (9); jordanez bestaldean (12); kristalaren bestaldean (10); leihoaz bestaldean (9); mugaz bestaldean (21); telefonoaren bestaldean (11)

alpeez bestaldeko (8); eta mugaz bestaldeko (9); itsasoaz bestaldeko (7); itsasoz bestaldeko (22); kaleaz bestaldeko (8); mugaz bestaldeko (38)

aintziraz bestaldera (8); bestaldera igaro (15); bestaldera joan (9); errekaz bestaldera (8); eta bestaldera (7); ibaiaz bestaldera (16); itsasoaz bestaldera (11); itsasoz bestaldera (10); jordan ibaiaz bestaldera (8); jordanez bestaldera (16); mugaz bestaldera (21)

mugaz bestalderat (9)

ateaz bestaldetik (8); eta bestaldetik (8

[3] aintziraz bestaldean (5); atearen bestaldean (12); ateaz bestaldean (10); barraren bestaldean (4)

bestaldean bizi (4); bestaldean dago (4); bestaldean dagoela (3); bestaldean dagoen (5); bestaldean dagoena (3); bestaldean ere (5); bestaldean ezkutatzen (3); bestaldean gertatzen (3); bestaldean jabetzan hartzera (3); bestaldean zegoen (12); bestaldean zer (5); bestaldean zeuden (3)

errekaren bestaldean (4); errekaz bestaldean (9); errepidearen bestaldean (3); errepideaz bestaldean (3); haren bestaldean (3); hariaren bestaldean (4); hesiaren bestaldean (6); hesiaz bestaldean (6); hormaren bestaldean (6); hormaz bestaldean (4); ibaiaren bestaldean (6); ibaiaz bestaldean (6); ispiluaren bestaldean (3); itsasoaz bestaldean (3); itsasoz bestaldean (6); jordanez bestaldean (12); jordanez bestaldean jabetzan (4); jurramendiz bestaldean (3); kalearen bestaldean (4); kaleaz bestaldean (5); kantoiaren bestaldean (3); karrikaren bestaldean (3); kristalaren bestaldean (10); kristalaz bestaldean (4); leihoaren bestaldean (4); leihoaz bestaldean (9); mahaiaren bestaldean (5); mugaren bestaldean (6); mugaz bestaldean (21); nor daukagu bestaldean (3); paretaz bestaldean (3); telefonoaren bestaldean (11); zubiaren bestaldean (3)

[3] alpeez bestaldeko (8); bestaldeko barbaroen (4); bestaldeko etxe (3); bestaldeko lurralde (3); bestaldeko nire (3); errepideaz bestaldeko (5); ibaiaren bestaldeko (3); ispiluz bestaldeko (3); itsasadarraz bestaldeko (3); itsasoaz bestaldeko (7); itsasoz bestaldeko (22); jordanez bestaldeko (3); kaleaz bestaldeko (8); mendiez bestaldeko (4); mugaz bestaldeko (38); mugaz bestaldeko barbaroen (4); patioaren bestaldeko (3); telefonoz bestaldeko (6)

[3] aintziraz bestaldera (8)

bestaldera abiatu (4); bestaldera begira (6); bestaldera begiratu (5); bestaldera begiratzen (5); bestaldera bidali (4); bestaldera dagoen (4); bestaldera egin (3); bestaldera eraman (3); bestaldera eramateko (4); bestaldera eramaten (3); bestaldera igaro (15); bestaldera igaro zen (3); bestaldera igaro ziren (3); bestaldera igarotzean (3); bestaldera iritsi (3); bestaldera joan (9); bestaldera joan zen (3); bestaldera joateko (3); bestaldera joaterik (3); bestaldera pasatu (3); bestaldera pasatzeko (5); bestaldera pasatzen (4); bestaldera salto (3)

burua bestaldera (3); errekaz bestaldera (8); ibaiaren bestaldera (4); ibaiaz bestaldera (16); itsasoaz bestaldera (11); itsasoz bestaldera (10); izkinaz bestaldera (4); jordan ibaiaz bestaldera (8); jordanez bestaldera (16); kalearen bestaldera (3); mendiez bestaldera joaterik (3); mugaz bestaldera (21)

arrunt bestalderat (4); bestalderat joan (3); mugaz bestalderat (9)


bestalderatu, bestaldera(tu), bestalderatzen da/du ad bestaldera joan edo eraman.

On-beharrak, zenbait eginkizun handiagotarako gordeta zeukanak, bestalderatu zuen etsaiaren ezpata, eta honela, ezkerreko lepagainean jo zuen bai, baina alde hura guztia etenarazi beste kalterik ez zion egin, belarri-erdia eta zelatarik gehiena eramanaz beherakoan; lurrera erori zen hura guztia, harrigarrizko jauzian erabat hondatuta utzirik  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 42. orr.


bestaldi 1 iz ipar hurrengo aldia.

Milesker deneri eta bestaldi arte!  Herria   2002-09-12

Astelehenean gibelera joan den Laurent Bouda apezari, pidaia on, eta bestaldi bat arte!  Herria   2005-09-08

Bestaldi batez, saloinera deitzen naute.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 154. orr.

Bestaldi batez irabaziko duzue.  Herria   2003-12-18

Bestaldi batez egitekotan, agian, oihanaren bidea, errepidearen itzuli-mitzuli patartsuak iragaiten ditut.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 30. orr.

Bestaldi batekoarengatik ere, Josepe, konprenitzen duzu.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 97. orr.

2 bestaldian adlag hurrengo aldian.

Beraz paso aldi huntan; bainan kasu bestaldian!  Herria   2001-05-24

-Nehork ez hau gonbidatu hona, eta bestaldian, zakur herresta bat bezala haizatuko haut hemendik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 37. orr.

Bestek zer egin duten: bestaldian irabaziko!  Herria   2005-01-13

Xehetasunak bestaldian.  Herria   2002-10-10

Orain berean edo bestaldian.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 110. orr.

Bestaldian Puttikoen aldi: batean gal, bestean irabaz.  Herria   2005-10-13

(Segida bestaldian).  Herria   2003-03-13

(bestaldian beretik).  Herria   2005-02-10

(Segida bestaldian).  Herria   2003-03-13

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bestaldi arte (3); bestaldi bat arte (3); bestaldi batez (8); eta bestaldi arte (3)

bestaldian beretik (4); segida bestaldian (8); xehetasunak bestaldian (4)


bestaliar (orobat bestalier eta pestalier g.er.) iz ipar besta batera joaten den pertsona.

Handik haste bestaliarra da Baionan errege egun osoan, karrika guztia beretzat du.  Herria   2002-07-25

Kordelieren karrikak lau elkarte bilgune bederen eskaintzen ditu, beste dotzena erdi bat ostatutan jar lekurik aurkitzen ez duten bestaliar akituentzat.  Herria   2002-07-25

Soberakinaren menpean sartuak direla besta horiek, bestaliarrak sekulan ez direla geditzen besta egitetik eta hori sobera dela.  Herria   2005-08-04

Ordea, gero eta gehiago bestaliar ba da Baiona handian sartzera menturatzen denik besten kari.  Herria   2002-07-25

Egia ere anitz bestaliarrek ez dutela oraino ongi buruan sartua zenbat balio duen euroak.  Herria   2003-08-07

Autoak Hiriburun barna eta urrunago ere aparkatu behar izan dituzte bestaliarrek.  Herria   2003-08-07

Karriketan ikusten ditut bestaliarrak xuri eta gorriz jantzirik.  Herria   2002-07-25

Ihes egiten düe aragoitar bestaliar gazteek.  Herria   2002-11-07

Etxetan pasatuko diren gazteeri eta bestalier guzieri oraitik ongi etorri.  Herria   2002-07-18


bestalier ik bestaliar.

bestaño iz adkor besta.

Eginen dugu bestaño bat, agian.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 119. orr.

Bestaño bat merezi zuen horrek Elixondoko familiaren inguruan, herritar baten bertsu hauk erakusten duten bezala.  Herria   2005-04-28

Etxekoz etxeko jadanik bestaño bat bazuten iragan igande hortan, erakasle, ikasle eta burraso goxoan elgarretaraturik, adixkide zonbait ere heieri juntatuz.  Herria   2005-04-21

Donibane Lohizunen, Ecomusée deitu erakustegian bi aratsez segidan bestaño bat pollita eta herrikoia muntatu da sagarno berriaren ohoretan.  Herria   2001-02-01

Euskal-bestaño bat ere muntatua izan da.  Herria   2001-03-22


bestatu, besta(tu), bestatzen du ad besta egin.

Orduan hasten da sagarnotegien sasoi berria, Aviron Bayonnais-ko egoitzan bestatu genuen hori Baionan 120 lagun bildurik urteko lehen sagarnoaren inguruan.  Herria   2005-05-19

Elkarte hunek 15 urte betetzen ditu eta karia hortarat nahi du ofizialki bestatu edo ospatu urte betetze hori, urriaren 25 ean larunbatarekin.  Herria   2003-10-23

Elkartearen 30. urteurrena ere bestatu zuten bide batez.  Berria - Kultura   2004-06-23

Usaian bezala egun hau bestatua izanen da bere egunean, aurten igande gertatzen da eta usaian bezala zeremonia eta bazkaria eginen dira.  Herria   2001-11-08


bestazale (orobat pestazale g.er.) iz festazalea.

Urtero izan behar luke eurokopak Portugalen, komentatu zigun lagun bestazale batek astearte gauean Porton poliziak gaua izorratu baino lehen.pestaliar ik bestaliar.  Berria - Kirola   2004-06-18


beste 1 aipatu den zeraz bestelakoa izanik, haren kideko dena adierazteko erabiltzen den hitza; adina bezain bat. ik bertze. (ikus beheko konbinatorian beste hitzaren agerraldi maizkoenak).
2 besteekiko izlag/adlag

Ez beren buruarekiko, ez besteekiko.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 82. orr.

Beren koherentzia teorikoa dute forma historiko bereziak mugatzean, non gure baitakoekiko, besteekiko eta gauzekiko harremanen orokortasunak problematizatuak izan baitira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 97. orr.

Zehaztasun guztizko batez berritzen nituen gorabehera konkretu haiek guztiak, baina ezin nituen multzo zabalago batera bildu eta han bateratu, hainbat puzzletako piezak balira bezain arrotz baitziren batzuk besteekiko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 195. orr.

Besteekiko bakea eta norberarekiko sosegua eskuratuak zituen, eta ez zegoen hori galtzeko prest.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 128. orr.

Norbere buruarekiko maitasuna besteekiko maitasunarekin berdinduko dela.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 184. orr.

Ezagupen inplizitu hori, pertsona normal guztiek bizitza osoan zehar eskarmentuaren bidez eta besteekiko harremanetan pilatu eta sortzen dutena, hein handi batean falta du Templek, antza.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 262. orr.

Besteekiko tratua higuin zitzaion edo higuingarri bihurtzen joan zitzaion, poliki-poliki, nolabaiteko ahalkeak eta aldi berean nolabaiteko zentzu profilaktikoak galaraziko baliote bezala.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 48. orr.

Badakik besteekiko jarreran geure beldurrak ere agertzen direla, eta gizarteak ere baditik bereak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 332. orr.

Kanpaina elkarren kontra aritzeko garaia da, besteekiko ezberdintasunak nabarmendu eta arerioen akatsak puzteko garaia.  Berria - Euskal Herria   2004-03-07

Kartzelero bakoitza jainkotxo bihurtzen da desmundu hauetan, bere nortasuna sendotu nahian besteekiko agintean.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 158. orr.

Mailak, beraz, ez dira batzuk besteekiko askeak, eta ez dira zabaltzen mugarik gabeko autonomia baten arabera.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 85. orr.

Kanporatuz gero, besteekiko gure harremanak kolokan jar ditzaketen gure baitako egiek osa lezakete gure intimotasuna.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 82. orr.

Lege naturala hausteak arrazonamendu faltsua suposatzen baitu, edo norberaren besteekiko betebeharrak norberaren biziraupenerako beharrezkoak direla ez ikustea.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 78. orr.

Besteekikoa zen, besteen iritzia aintzat hartzen duten horietakoa.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 98. orr.

3 (izenondo gisa)

Besteekikoa zen, besteen iritzia aintzat hartzen duten horietakoa.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 98. orr.

Harro herritarren proiektu honek sinesgarri egiten duelako bakoitzak bere nortasunari anitzago izateko ematen dion aukera; harro anitzago izaki besteekikoago izan gaitezkeelako, berriz.  Berria - Euskal Herria   2004-02-20

4 bateko ... besteko

Bateko etsitze, besteko etsi-behar, etsipen eta destitxa!  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 49. orr.

Bateko birus, besteko Ezdakitzer efektu, [...].  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 41. orr.

Öchlerrek bateko azentua eta besteko ortografia zuzentzen zizkidan, ez zidan huts bat barkatzen, maniatikoa zen horretan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 317. orr.

Bateko "don" besteko "dul", kanpaikada goxo ziren belarrietara.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 93. orr.

Zortzi t'erdietan bazebilen jende pixka bat Manuelenean, bateko pintxoa besteko txikitoa.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 202. orr.

Goizetan, bainutik bueltan, harrizko atariko erliebeei begira geratzen nintzen: bateko aurpegiak, besteko animaliak, han berriz hostoekin egindako filigrana bat...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 164. orr.

Bateko dinamitero asturiarrak, besteko pilotu germaniarrak.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 89. orr.

Herri handi askok baino titular gehiago hartzen genituen egunkarietan, bateko liskarrak, besteko oporrak...  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 47. orr.

Bateko aurkezpena, besteko sarrerak, inor gutxi oroitu zen Baskoniaren aurka baino lehen Forumen aurka jokatu beharra zegoela.  Berria - Kirola   2006-01-15

4 beste orduz (orobat bestorduz g.er.) adlag ipar behiala, lehenagoko beste batean.

Larunbat goiz hartan, oihaneko zuhaitzei beste orduz baino hobeki begiratu nien.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 105. orr.

Ondoan ditu Mari-Karmen Ponce Nazabal komunista eta Serge Lonka "berdea" beste orduz Manex Muturbeltz euskal kantari trebea.  Herria   2001-03-08

Ohikoan baino inguru zabalagoa egin zuen, beste orduz zuzen heltzen zen Eiherateko Zokora iristeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 23. orr.

Ziburu, beste orduz erran dugun bezala, hamaseigarren mendean sortu baitzen eta handitu ibai hegi hortan.  Herria   2003-06-12

Beste orduz ere jadanik arizanak gira hortaz.  Herria   2004-02-05

Beste orduz onezia dirdir zuten begiak zulo beltz irekitzen zituen: [...].  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 289. orr.

Ostiral arratsalde batez, beste orduz baino goizago lanetik nentorrela, neska bat ikusi nuelarik, arinki bezti eta urrats hertsiak eginez, ttiki-ttaka plazara buruz abian, sakez ene baitan halako zerbait bortitz senditu nuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 84. orr.

Beste orduz haurkeria kondu ekarriak litazkeen gauza batzu, gaurko egunean, ikusiz preseski Ipar-Ameriketan zer gertatzen den, tzarkeria huts bilakatuak direla!  Herria   2001-10-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 11 aldiz agertzen direnak)

abertzaleko beste (16); aebetako beste (13); agian beste (55); ahal beste (12); aitak beste (11); al duzu beste (14); ala beste (71); aldean beste (18); aldeko beste (32); alderdiko beste (11); aldetik beste (22); aldi berean beste (16); aldiz beste (17); amerikako beste (11); antzeko beste (148); antzeko beste batzuk (11); aparte beste (22); arazoa beste (12); ari da beste (13); ari den beste (12); ari diren beste (24); ari zen beste (12); ari ziren beste (16); arratsaldean beste (11); arreta beste (11); arrunt beste (31); arte beste (29); artean beste (62); arteko beste (36); asiako beste (16); asko beste (15); astean beste (14); atearen beste (28); atearen beste aldean (14); atera eta beste (17); atxilotutako beste (21); atzean beste (19); atzerriko beste (12); atzetik beste (35); atzo beste (54); atzoko beste (12); aurka beste (15); aurkako beste (23); aurrean beste (21); aurreko beste (16); aurrera beste (25); aurrerantzean beste (13); aurretik beste (102); aurretik beste bi (16); aurrez beste (11); aurten beste (31); auskalo beste (13); auzoko beste (17); azpian beste (20)

ba beste (13); bada beste (170); bada beste bat (15); badago beste (42); badakit beste (15); badaude beste (31); badela beste (16); badira beste (116); badira beste batzuk (23); badirela beste (16); badirudi beste (12); baditu beste (26); badu beste (74); badugu beste (11); badut beste (12); badute beste (32); bai beste (75); bai eta beste (41); baina bada beste (20); baina badira beste (24); baina bai beste (15); baina baita beste (24); baina beste (983); baina beste alde (13); baina beste asko (28); baina beste bat (16); baina beste batzuek (29); baina beste batzuetan (42); baina beste batzuk (51); baina beste bi (23); baina beste era (13); baina beste gauza (26); baina beste hainbat (15); baina beste modu (12); baina beste zerbait (25); baina ez beste (20); baina hori beste (30); baina orain beste (19); bainan beste (59); bainan ere beste (11); baino beste (60); baino lehen beste (15); baita beste (179); baitan beste (20); baitu beste (20); baitute beste (12); baitzen beste (13); baitzuen beste (12); baizik beste (11); baizik eta beste (39); bakoitzak beste (23); baldin eta beste (11); baliteke beste (14); bana beste (69); barraren beste (33); barraren beste muturrean (17); barruan beste (28); barruko beste (17); bat beste (205); bat beste batekin (11); bat beste baten (30); bat beste bati (13); bat edo beste (776); bat eta beste (103); batasuneko beste (24); bataz beste (40); batean beste (99); batean eta beste (13); batek beste (163); batek beste bat (28); batek beste baten (11); batek beste bati (26); bateko beste (16); batekoz beste (13); baten beste (29); batenaz beste (16); batera beste (62); batetik beste (50); batetik beste batera (25); batez beste (463); batez ere beste (13); bati beste (19); batzuek beste (37); batzuetan beste (31); batzuk beste (58); batzuk beste batzuk (22); bazegoen beste (17); bazen beste (47); baziren beste (27); bazuen beste (41); begiak beste (12); begira beste (14); behar beste (163); behar da beste (14); beharbada beste (43); beharreko beste (50); behin edo beste (11); behintzat beste (13); bera beste (57); bera eta beste (30); berak beste (49); berak ere beste (11); berak eta beste (18); beraren beste (18); beraz beste (13); berdin beste (20); bere beste (43); bere buruaz beste (421); berean beste (52); berehala beste (21); bereko beste (115); beren buruaz beste (61); berriak beste (12); berriro beste (24); berriz beste (16); bertan beste (36)

beste abantaila (21); beste abantaila bat (13); beste adar (17); beste adibide (126); beste adibide bat (87); beste adibide batzuk (12); beste adiskide (16); beste aditu (14); beste agiri (13); beste ahalegin (27); beste ahalegin bat (17); beste ahots (38); beste ahots bat (16); beste aingeru (11); beste ainitz (48); beste ainitzek (16); beste albiste (14); beste aldaera (19); beste aldagai (11); beste aldaketa (36); beste aldaketa bat (11); beste alde (474); beste alde bat (12); beste alde batera (52); beste alde batetik (353); beste aldea (50); beste aldeak (14); beste aldean (611); beste aldean zegoen (25); beste aldearen (11); beste aldeari (11); beste aldeko (143); beste aldera (381); beste aldera begira (28); beste aldera begiratu (34); beste aldera begiratzen (26); beste aldera igaro (11); beste aldera joan (16); beste aldera pasatu (12); beste alderaino (18); beste alderantz (11); beste alderat (17); beste alderdi (237); beste alderdi bat (29); beste alderdi batzuek (11); beste alderdi batzuekin (12); beste alderdi batzuetan (12); beste alderdi batzuk (17); beste alderdi guztiak (11); beste alderdi guztiek (11); beste alderdi politiko (12); beste alderdiak (26); beste alderdiei (26); beste alderdiek (60); beste alderdiekin (29); beste alderdien (27); beste alderdietako (13); beste aldetik (344); beste aldi (60); beste aldi batean (12); beste aldi batez (14); beste ale (11); beste alor (52); beste alor batzuetan (17); beste alorretan (13); beste alternatiba (13); beste alternatibarik (13); beste ama (12); beste amets (20); beste amets bat (12); beste ametsik (13); beste anaia (75); beste anaia bat (14); beste anaiak (41); beste anaiei (16); beste anaiek (24); beste anaien (14); beste animalia (38); beste anitz (62); beste antzeko (19); beste apaiz (22); beste apez (13); beste apur (11); beste arau (11); beste arazo (105); beste arazo bat (44); beste arazo batzuk (21); beste arazorik (15); beste ardurarik (13); beste areto (12); beste argazki (36); beste argazki bat (15); beste argi (16); beste argibiderik (11); beste argudio (11); beste arima (13); beste arlo (66); beste arlo batzuetan (24); beste arloetan (13); beste armarik (15); beste aro (33); beste arrangura (19); beste arrangura bat (15); beste arrazoi (177); beste arrazoi bat (88); beste arrazoi batengatik (11); beste arrazoi batzuengatik (13); beste arrazoi batzuk (23); beste arrazoiren (20); beste arrazoirik (32); beste arrisku (15); beste arte (25); beste artikulu (14); beste artista (39); beste asko (378); beste asko bezala (38); beste asko ere (30); beste asko eta (16); beste asko ez (13); beste askok (208); beste askok bezala (31); beste askok ere (22); beste askok ez (13); beste askorekin (34); beste askorekin batera (13); beste askoren (103); beste askoren artean (54); beste askorentzat (15); beste askori (24); beste askotan (114); beste askotan bezala (41); beste asmo (30); beste asmo batzuk (17); beste asmorik (42); beste asmorik ez (22); beste aste (25); beste astean (11); beste atal (72); beste atal bat (33); beste atal batean (16); beste ate (42); beste ate bat (18); beste atentatu (14); beste aterabiderik (18); beste atsotitz (12); beste aukera (237); beste aukera bat (147); beste aukera batzuk (22); beste aukerak (11); beste aukerarik (306); beste aukerarik ez (148); beste aukerarik izan (16); beste aukerarik izango (14); beste aulki (16); beste aurpegi (20); beste aurpegi bat (14); beste aurpegia (11); beste aurrelari (16); beste auto (53); beste auto bat (23); beste autonomia (15); beste autore (20); beste auzi (58); beste auzi bat (20); beste auzo (22); beste azalpen (13); beste azalpenik (18); beste azterketa (16)

beste baldintza (18); beste baliabide (24); beste balio (32); beste bana (14); beste barik (76); beste barre (24); beste barre karkara (20); beste baso (15); beste baso bat (11); beste bat (2327); beste bat baino (17); beste bat baizik (15); beste bat da (74); beste bat dela (11); beste bat egin (14); beste bat eman (11); beste bat ere (57); beste bat eta (28); beste bat gehiago (13); beste bat gehitu (12); beste bat hartu (18); beste bat hil (11); beste bat izan (38); beste bat izango (17); beste bat larri (15); beste bat zauritu (47); beste bat zen (32); beste batean (345); beste batek (512); beste batek ez (13); beste batekin (140); beste baten (254); beste batena (18); beste batengatik (13); beste batentzat (30); beste batera (86); beste baterako (47); beste batetik (26); beste batez (27); beste bati (224); beste batzu (184); beste batzu ere (18); beste batzuei (120); beste batzuek (1057); beste batzuek baino (17); beste batzuek ere (41); beste batzuek ez (53); beste batzuekin (130); beste batzuekin batera (23); beste batzuen (301); beste batzuen arabera (12); beste batzuen artean (78); beste batzuen ustez (19); beste batzuena (16); beste batzuentzat (71); beste batzuetan (758); beste batzuetan baino (24); beste batzuetan bezala (14); beste batzuetan ere (22); beste batzuetan ez (44); beste batzuetara (11); beste batzuk (1603); beste batzuk aldiz (12); beste batzuk baino (45); beste batzuk bezala (12); beste batzuk dira (13); beste batzuk ere (90); beste batzuk ez (68); beste batzutan (15); beste bederatzi (60); beste begi (31); beste begi batzuekin (20); beste begirada (12); beste behin (809); beste behin ere (195); beste behingoz (18); beste belaunaldi (17); beste berezitasun (19); beste berezitasun bat (12); beste berrehun (12); beste berri (29); beste berri bat (11); beste berririk (14); beste berrogei (14); beste berrogeita (16); beste berrogeita hamar (12); beste bertsio (27); beste bertsio bat (17); beste bertso (13); beste bertsolari (11); beste bezero (22); beste bi (1773); beste bi aldiz (20); beste bi edo (16); beste bi ere (11); beste bi euskal (16); beste bi gizon (17); beste bi kanporaketa (11); beste bi kide (12); beste bi lagun (33); beste bi partida (17); beste bi partidak (15); beste bi pertsona (28); beste bi urte (13); beste bi urtez (27); beste bi zauritu (37); beste biak (232); beste bidaia (13); beste bide (315); beste bide bat (115); beste bide batetik (50); beste bide batzuetatik (12); beste bide batzuk (76); beste bidea (12); beste bideren (11); beste biderik (187); beste biderik ez (71); beste biei (38); beste biek (72); beste biekin (13); beste bien (37); beste bietan (20); beste biga (12); beste bik (23); beste bikote (37); beste bikote bat (13); beste biktima (15); beste bilera (58); beste bilera bat (34); beste bilkura (16); beste biren (13); beste bitan (23); beste bizi (22); beste bizimodu (16); beste bizitza (38); beste bizitza bat (19); beste bizpahiru (32); beste bonba (32); beste bonba auto (18); beste borroka (19); beste bost (312); beste bost urtez (12); beste bost zauritu (13); beste bostak (11); beste botila (18); beste botila bat (13); beste botoi (13); beste botoi bat (12); beste buelta (12); beste buelta bat (12); beste bultzada (17); beste bultzada bat (14); beste buruzagi (33)

beste datu (64); beste datu bat (25); beste dei (16); beste delitu (15); beste denak (36); beste denbora (42); beste denboraldi (34); beste denboraldi batez (13); beste denek (17); beste desberdintasun (14); beste deus (51); beste deusek (12); beste deusik (32); beste deusik ez (15); beste dimentsio (33); beste dimentsio bat (16); beste diru (36); beste disko (14); beste disko bat (11); beste diskurtso (17); beste dohain (15); beste doinu (12); beste dozena (16); beste dozena bat (12); beste dozenaka (12)

beste ebakuntza (12); beste edonon (41); beste edonor (18); beste edonork (43); beste edozein (846); beste edozein baino (14); beste edozein bezain (11); beste edozein bezalakoa (15); beste edozein gauza (19); beste edozein lekutan (13); beste edozein tokitan (12); beste edozeinek (35); beste edozeini (17); beste edozer (82); beste edozer gauza (24); beste edozoin (11); beste egile (24); beste egin (357); beste egin du (17); beste egin nahi (18); beste egin zuela (24); beste egin zuen (106); beste egin zuten (24); beste eginda (14); beste eginez (16); beste egingo (26); beste eginkizun (16); beste egitasmo (17); beste egitea (39); beste egiteko (88); beste egitekorik (33); beste egiten (110); beste egiten dutenen (11); beste egiten saiatu (20); beste egitera (20); beste egitura (12); beste egoera (71); beste egoera bat (14); beste egoera batean (34); beste egoitza (12); beste egun (209); beste egun bat (42); beste egun batean (77); beste egun batez (36); beste egunen (26); beste egunen batean (23); beste egunetan (14); beste egunkari (15); beste ehun (56); beste ehunka (27); beste ekimen (23); beste ekintza (19); beste ekitaldi (29); beste elementu (42); beste eliza (16); beste elkarretaratze (11); beste elkarte (33); beste emaitza (14); beste emaitzak (11); beste emakume (173); beste emakume bat (52); beste emakume batek (11); beste emakume batekin (27); beste emakumeak (11); beste emakumeek (12); beste emakumeen (12); beste emazte (17); beste enpresa (77); beste epaiketa (23); beste epaiketa bat (14); beste epaile (18); beste era (551); beste era bat (18); beste era batean (55); beste era bateko (78); beste era batekoa (14); beste era batera (328); beste erabaki (29); beste erabilera (14); beste eragile (41); beste eragin (12); beste eraikin (20); beste erakunde (68); beste erakusketa (19); beste erakusketa bat (12); beste erakustaldi (15); beste erakustaldi bat (13); beste erantzun (19); beste erantzunik (14); beste eraso (64); beste eraso bat (32); beste erdia (107); beste erdiak (27); beste ere (57); beste eredu (40); beste eredu bat (18); beste eremu (51); beste erkidego (28); beste erlijio (26); beste errealitate (36); beste errealitate bat (12); beste erreferentzia (12); beste errege (13); beste erregela (14); beste erremediorik (293); beste erremediorik ez (203); beste erremediorik izan (18); beste errepide (13); beste erritmo (18); beste erronka (21); beste erronka bat (12); beste ertzean (16); beste esaera (21); beste esaldi (21); beste esanahi (31); beste esanahi bat (21); beste eskaera (19); beste eskaera bat (15); beste eskaintza (21); beste eskola (20); beste esku (34); beste eskua (30); beste eskualde (37); beste eskualdeetan (14); beste eskuan (27); beste eskuarekin (18); beste eskuaz (24); beste esparru (36); beste esparru batzuetan (11); beste espazio (13); beste esperientzia (11); beste espetxe (15); beste espezie (21); beste estatu (72); beste estilo (22); beste estrategia (13); beste estropada (12); beste estropada bat (11); beste eta (32); beste etapa (16); beste etxe (75); beste etxe bat (17); beste etxe batera (11); beste europa (34); beste europa bat (23); beste euskal (86); beste euskal herri (11); beste euskaldun (32); beste ez (30); beste ezaugarri (71); beste ezaugarri bat (21); beste ezaugarri batzuk (19); beste ezein (82); beste ezer (459); beste ezer baino (118); beste ezer egin (21); beste ezer esan (14); beste ezer ez (48); beste ezerekin (11); beste ezeren (79); beste ezeren gainetik (50); beste ezergatik (24); beste ezeri (16); beste ezerk (54); beste ezerk baino (16); beste ezerk ez (17); beste ezertan (59); beste ezertan pentsatu (11); beste ezertarako (60); beste ezertaz (41); beste ezertaz hitz (11); beste eztabaida (19); beste ezusteko (15); beste ezusteko bat (11)

beste faktore (60); beste faktore bat (19); beste faktore batzuk (16); beste familia (27); beste fase (23); beste fenomeno (11); beste film (22); beste filosofo (20); beste final (17); beste finala (15); beste finalerdi (13); beste finalerdia (65); beste finalerdian (28); beste fisikari (24); beste fisikari ospetsu (20); beste forma (20); beste frango (35); beste frangok (11); beste froga (15); beste frogarik (11)

beste gabe (37); beste gai (152); beste gai bat (27); beste gai batzuk (29); beste gainerako (12); beste gairik (24); beste gaitz (31); beste gaixo (17); beste gaixotasun (14); beste galde (12); beste galdera (190); beste galdera bat (88); beste galdera batetara (16); beste galdera batetarat (29); beste galderarik (15); beste garagardo (23); beste garagardo bat (13); beste garai (165); beste garai batean (45); beste garai bateko (28); beste garai batzuetako (12); beste garai batzuetan (15); beste garai batzuk (14); beste garaipen (22); beste garaipen bat (12); beste gatazka (16); beste gau (33); beste gauza (823); beste gauza asko (69); beste gauza askoren (19); beste gauza askotan (16); beste gauza bat (287); beste gauza baten (30); beste gauza batzuen (33); beste gauza batzuetan (13); beste gauza batzuetarako (11); beste gauza batzuk (109); beste gauza guztiak (15); beste gauzak (16); beste gauzaren (13); beste gauzarik (26); beste gauzen (20); beste gazte (64); beste gazte bat (27); beste gela (74); beste gela batean (12); beste gela batera (19); beste gelara (14); beste genero (12); beste gerra (33); beste gerra bat (16); beste gertaera (18); beste gertakari (25); beste gezur (11); beste gidari (14); beste giro (23); beste giro bat (13); beste gisa (19); beste gisako (22); beste gisan (12); beste giza (17); beste gizaki (28); beste gizakien (11); beste gizarte (41); beste gizaseme (12); beste gizon (253); beste gizon bat (95); beste gizon batek (16); beste gizon batekin (35); beste gizon batzuk (14); beste gizonak (15); beste gizonezko (29); beste gizonezko bat (12); beste gobernu (11); beste gogoeta (14); beste goi (12); beste gol (23); beste gol bat (19); beste gorabehera (12); beste gorputz (40); beste gune (28); beste gure (12); beste gutun (30); beste gutun bat (15); beste gutxi (13); beste guziak (37); beste guziek (18); beste guzien (16); beste guztia (130); beste guztiak (307); beste guztiak baino (21); beste guztiak bezala (19); beste guztiak ere (18); beste guztiak ez (11); beste guztiei (42); beste guztiek (135); beste guztiek bezala (12); beste guztiekin (34); beste guztiekin batera (13); beste guztien (124); beste guztien gainetik (50); beste guztientzat (13); beste guztietan (23); beste guztiok (31)

beste haiek (13); beste hainbat (1609); beste hainbat arlotan (11); beste hainbat bezala (15); beste hainbat ekimen (13); beste hainbat ere (15); beste hainbat eta (20); beste hainbat gai (24); beste hainbat gauza (31); beste hainbat herritan (16); beste hainbat hiritan (11); beste hainbat kontu (13); beste hainbat lagun (16); beste hainbat lekutan (24); beste hainbat piztia (18); beste hainbat tokitan (25); beste hainbatek (56); beste hainbaten (36); beste hainbaten artean (15); beste hainbatetan (43); beste hainbatetan bezala (13); beste hainbeste (369); beste hainbeste egin (16); beste hainbeste gertatzen (13); beste hainbestetan (11); beste halako (12); beste hamabi (36); beste hamabost (35); beste hamahiru (14); beste hamaika (136); beste hamalau (17); beste hamar (165); beste hamar bat (29); beste haren (25); beste hark (24); beste harreman (24); beste harri (17); beste hartan (20); beste hau (297); beste hau da (11); beste hau ere (111); beste hauek (40); beste haur (34); beste haurrak (12); beste haurrek (11); beste haurrekin (11); beste hautagai (37); beste hautagaiak (14); beste hautagaiek (11); beste hautagairik (13); beste hauteskunde (11); beste hautetsi (11); beste hegazkin (16); beste hegazti (11); beste helburu (67); beste helburu bat (18); beste helburu batzuk (18); beste helbururik (61); beste helbururik ez (35); beste heren (11); beste heren bat (11); beste heriotza (12); beste herri (268); beste herri bat (13); beste herri batean (18); beste herri batera (12); beste herri batzuetan (37); beste herri batzuetara (13); beste herriak (18); beste herrialde (270); beste herrialde batean (11); beste herrialde batera (18); beste herrialde batzuetako (24); beste herrialde batzuetan (42); beste herrialde batzuetara (19); beste herrialde batzuk (16); beste herrialdeak (17); beste herrialdeek (14); beste herrialdeen (15); beste herrialdeetako (22); beste herrialdeetan (46); beste herrialdeetara (16); beste herriek (15); beste herriekin (14); beste herrien (11); beste herrietako (27); beste herrietan (34); beste herritar (17); beste hilabete (25); beste hiri (95); beste hiri batera (13); beste hiri batzuetan (13); beste hirietan (16); beste hiru (832); beste hiru lagun (32); beste hiru pertsona (14); beste hiru urtez (18); beste hiru zauritu (29); beste hiruak (17); beste hirugarren (18); beste hirurak (74); beste hirurek (26); beste hiruren (12); beste hiruzpalau (15); beste historia (27); beste historia bat (14); beste hitz (169); beste hitz bat (32); beste hitz batzuekin (21); beste hitz batzuetan (26); beste hitz batzuk (20); beste hitzetan (22); beste hitzetan esanda (11); beste hitzik (48); beste hitzordu (32); beste hitzordu bat (17); beste hizkuntza (167); beste hizkuntza bat (28); beste hizkuntza batean (16); beste hizkuntza batzuetan (19); beste hizkuntzak (13); beste hizkuntzen (13); beste hizkuntzetako (11); beste hizkuntzetan (20); beste hogei (59); beste hogei bat (13); beste hogeita (44); beste holako (11); beste honako (26); beste honako hau (19); beste honek (30); beste honetan (13); beste hori (67); beste horiek (55); beste horien (13); beste horrek (21); beste horren (13); beste horrenbeste (400); beste horrenbeste egin (36); beste horrenbeste egiten (15); beste horrenbeste esan (21); beste horrenbeste gertatu (24); beste horrenbeste gertatzen (22); beste horrenbesteko (12); beste hots (12); beste hotsik (14); beste hura (80)

beste ibai (17); beste ibilgailu (14); beste idazle (72); beste ideia (46); beste ideia bat (15); beste ikasle (20); beste ikerketa (27); beste ikerketa bat (12); beste ikuspegi (85); beste ikuspegi bat (34); beste ikuspegi batetik (31); beste ikuspuntu (52); beste ikuspuntu bat (11); beste ikuspuntu batetik (30); beste indar (62); beste indar bat (14); beste informazio (14); beste inoiz (37); beste inola (16); beste inolako (47); beste inon (231); beste inon baino (58); beste inon ez (44); beste inongo (35); beste inor (340); beste inor baino (41); beste inor ez (103); beste inora (25); beste inorekin (46); beste inoren (75); beste inorena (29); beste inorenak (14); beste inorengan (12); beste inorentzat (19); beste inori (122); beste inori ez (21); beste inork (400); beste inork baino (82); beste inork ere (12); beste inork ez (116); beste inork ezin (14); beste interpretazio (13); beste ipuin (24); beste irakasle (29); beste irakurketa (19); beste irakurketa bat (12); beste iritzi (19); beste irizpide (12); beste irri (12); beste irtenbide (27); beste irtenbide bat (16); beste irtenbiderik (138); beste irtenbiderik ez (62); beste irudi (35); beste irudi bat (14); beste isilune (16); beste isilune bat (12); beste istorio (37); beste istorio bat (25); beste istripu (23); beste istripu bat (17); beste iturri (49); beste iturri batzuek (12); beste itxura (61); beste itxura bat (47); beste itzuli (12); beste izaera (21); beste izaera bat (11); beste izaki (40); beste izan (31); beste izar (18); beste izen (155); beste izen bat (65); beste izen batekin (12); beste izen batzuk (17); beste izenez (20); beste izenik (34)

beste jainko (17); beste jainkorik (33); beste jantzi (11); beste jarduera (13); beste jardunaldi (19); beste jarrera (31); beste jarrera bat (22); beste jaun (14); beste jauzi (16); beste jauzi bat (12); beste jende (76); beste jokalari (76); beste jokalari bat (20); beste jokalari batzuk (13); beste jokaleku (15); beste joko (15); beste jolas (11)

beste kafe (15); beste kale (19); beste kanporaketa (12); beste kanporaketan (12); beste kantu (21); beste kapitulu (22); beste karta (17); beste kartzela (18); beste kasu (103); beste kasu bat (22); beste kasu batzuetan (37); beste kausa (31); beste kausa bat (11); beste kazetari (16); beste keinu (13); beste kezka (31); beste kezka bat (16); beste kezkarik (12); beste kide (68); beste kide bat (21); beste kideak (20); beste kirol (36); beste klase (11); beste klub (21); beste kolore (22); beste kolpe (31); beste kolpe bat (18); beste konpainia (20); beste kontu (311); beste kontu bat (221); beste kontu batzuk (21); beste kontua (12); beste konturik (43); beste konturik ez (18); beste kontzeptu (12); beste kopa (18); beste kopa bat (15); beste koska (13); beste koska bat (12); beste kritika (11); beste kultura (45); beste kutxa (13)

beste lagun (143); beste lagun bat (30); beste lagun batzuekin (19); beste lagun batzuk (19); beste lagunek (14); beste lan (140); beste lan bat (34); beste lan batzuetan (11); beste lan batzuk (14); beste lanbide (11); beste landare (16); beste langile (39); beste langile bat (19); beste lanik (45); beste lanik ez (19); beste lankide (17); beste lanpostu (12); beste lantegi (32); beste lau (473); beste lau lagun (21); beste lau lagunekin (11); beste lau pertsona (11); beste lau urtez (32); beste lau zauritu (23); beste laurak (22); beste lege (39); beste lege bat (12); beste lehentasun (12); beste lehiaketa (15); beste leiho (15); beste leinu (13); beste leku (303); beste leku askotan (18); beste leku bat (11); beste leku batean (49); beste leku batera (47); beste leku batzuetan (73); beste leku batzuetara (19); beste lekuetan (37); beste lekuko (18); beste lekuren (20); beste lekuren batean (11); beste lerro (12); beste liburu (105); beste liburu bat (45); beste lotura (11); beste lur (15); beste lurralde (40); beste lurraldeetako (13)

beste mahai (25); beste maila (86); beste maila bat (12); beste maila batean (27); beste maila bateko (14); beste makina (18); beste makina bat (12); beste manera (15); beste manifestazio (21); beste manifestazio bat (14); beste marka (25); beste marka bat (17); beste material (13); beste mende (18); beste metodo (11); beste mezu (27); beste mezu bat (18); beste mila (82); beste milaka (45); beste mirari (12); beste modu (476); beste modu bat (85); beste modu batean (96); beste modu bateko (12); beste modu batera (164); beste modu batez (38); beste modu batzuk (23); beste modurik (46); beste modurik ez (18); beste molde (16); beste mota (64); beste mota bateko (40); beste muga (11); beste mugarri (20); beste mugarri bat (18); beste mugimendu (16); beste mundu (187); beste mundu bat (64); beste mundu batean (39); beste mundu bateko (13); beste munduan (25); beste munduko (65); beste mundukoa (11); beste mundura (29); beste mundutik (18); beste musika (36); beste musikari (21); beste musu (14); beste mutiko (16); beste mutil (53); beste mutil bat (14); beste mutil batekin (15); beste muturra (13); beste muturrean (152); beste muturreko (22); beste muturrera (28); beste muturretik (23)

beste nagusi (31); beste nazio (48); beste nehor (16); beste nehork (13); beste neska (95); beste neska bat (17); beste neska batekin (16); beste neskak (15); beste neskato (11); beste neurri (51); beste neurri batean (11); beste neurririk (12); beste nobela (16); beste noizbait (32); beste nolabait (20); beste nonbait (263); beste nonbait bilatu (11); beste nonbaiten (26); beste nonbaitera (33); beste nonbaitetik (32); beste norabait (120); beste norabait joan (14); beste norabaitera (11); beste norabide (47); beste norabide bat (27); beste norbait (172); beste norbaitek (116); beste norbaitekin (53); beste norbaiten (75); beste norbaitena (13); beste norbaiti (78); beste nunbait (14)

beste objektu (26); beste obra (42); beste ohar (17); beste oihu (14); beste oinarri (11); beste ondorio (57); beste ondorio bat (26); beste ondorio batzuk (17); beste ondoriorik (14); beste ontzi (34); beste ontzi bat (17); beste ordena (12); beste ordezkari (21); beste ordu (31); beste ordubete (13); beste orduz (34); beste oroitzapen (13); beste orri (19); beste orri bat (11); beste orrialde (14); beste osagai (25); beste osagarri (12); beste oztopo (12)

beste palestinar (13); beste palestinar bat (13); beste paper (20); beste paraje (17); beste paraje batzuetan (11); beste pare (54); beste pare bat (43); beste parte (25); beste partida (146); beste partida bat (54); beste partidak (16); beste partidan (41); beste partidetan (12); beste pasadizo (16); beste pasarte (40); beste pasarte batean (17); beste pauso (95); beste pauso bat (80); beste pentsamendu (14); beste pentsamendurik (21); beste pertsona (173); beste pertsona bat (63); beste pertsona batek (12); beste pertsona baten (13); beste pertsona batzuk (15); beste pertsonaia (35); beste pieza (25); beste pilota (26); beste pilota aukeraketa (11); beste pilotari (14); beste pisu (15); beste pixka (59); beste pixka bat (30); beste pixka batean (25); beste plan (15); beste planeta (30); beste poema (14); beste politika (14); beste polizia (31); beste polizia bat (12); beste pondu (12); beste porrot (12); beste postu (11); beste preso (52); beste preso bat (11); beste proba (35); beste proba bat (14); beste proiektu (53); beste proiektu bat (14); beste proposamen (68); beste proposamen bat (48); beste protagonista (16); beste prozesu (11); beste puntan (32); beste puntatik (13); beste puntu (68); beste puntu bat (15); beste puska (15)

beste sail (39); beste saio (33); beste saio bat (26); beste salaketa (15); beste sari (28); beste sasoi (18); beste sei (252); beste sei hilabetez (12); beste sei pertsona (14); beste sei zauritu (14); beste seinale (17); beste sektore (34); beste seme (34); beste seme bat (24); beste semerik (12); beste sendagile (12); beste sindikatuek (17); beste sistema (41); beste sistema bat (21); beste soinu (20); beste solasik (12); beste soldadu (30); beste su (11); beste substantzia (19)

beste taberna (14); beste talde (288); beste talde bat (43); beste talde batek (11); beste talde batera (16); beste talde batzuek (16); beste talde batzuekin (11); beste talde batzuen (11); beste talde batzuk (21); beste taldeak (23); beste taldeei (13); beste taldeek (27); beste taldeen (29); beste taldeetako (11); beste taldekide (16); beste talderen (25); beste teknika (12); beste teoria (12); beste testu (20); beste testuinguru (14); beste testuinguru batean (11); beste tipo (12); beste tiro (17); beste toki (153); beste toki askotan (12); beste toki batean (32); beste toki batera (16); beste toki batzuetan (43); beste tokietan (19); beste trago (30); beste trago bat (27); beste tren (20); beste tren bat (13); beste tresna (24); beste txapelketa (18); beste txirrindulari (18); beste txosten (24); beste txosten bat (12)

beste ugaztun (12); beste uharte (11); beste ume (22); beste une (53); beste une batean (20); beste unibertsitate (21); beste ur (11); beste urrats (129); beste urrats bat (105); beste urte (129); beste urte bat (14); beste urte batez (35); beste urte batzuetan (29); beste urtebete (30); beste urtebeterako (16); beste urtebetez (57); beste urteetan (22)

beste xederik (25); beste xehetasun (19)

beste zakur (19); beste zaldi (12); beste zaldun (13); beste zati (51); beste zati bat (24); beste zatia (12); beste zazpi (181); beste zazpi zauritu (16); beste zein (14); beste zeinahi (14); beste zenbait (678); beste zenbait ere (13); beste zenbait gauza (18); beste zenbait lekutan (15); beste zenbait tokitan (11); beste zenbaitek (55); beste zenbaiten (24); beste zenbaitetan (43); beste zenbat (24); beste zentral (11); beste zentzu (30); beste zentzu bat (12); beste zeozer (14); beste zer (75); beste zer edo (22); beste zera (20); beste zerbait (679); beste zerbait da (30); beste zerbait ere (84); beste zerbait esan (20); beste zerbait nahi (16); beste zerbaitek (46); beste zerbaitekin (14); beste zerbaiten (76); beste zerbaiten bila (12); beste zerbaitengatik (15); beste zerbaitetan (49); beste zerbaitetaz (11); beste zerbaitez (18); beste zerbaiti (21); beste zerbitzu (15); beste zeregin (44); beste zeregin batzuk (11); beste zereginik (64); beste zereginik ez (30); beste zereginik gabe (14); beste zernahi (21); beste zerrenda (21); beste zerrenda bat (12); beste zibilizazio (18); beste zientzia (14); beste zigarro (31); beste zigarro bat (30); beste zigor (18); beste ziklo (15); beste zonbait (16); beste zortzi (107); beste zubi (13); beste zuhaitz (11); beste zulo (11); beste zurrutada (14)

bestea beste (12); besteak beste (5688); bestean beste (12); beti beste (43); bezain beste (34); bezala beste (32); bezalako beste (49); bidean beste (26); bidearen beste (15); bidez beste (11); bihar beste (39); biharamunean beste (11); biok beste (13); bitartean beste (30); bitartez beste (11); bizi diren beste (12); bizia beste (23); bizia beste egun (19); bizitzako beste (19); bizitzaren beste (16); bizitzeko beste (19); bizkaiko beste (11); burua beste (74); burua beste nonbait (24); buruan beste (22); buruaz beste (595); buruaz beste egin (290); buruaz beste eginda (11); buruaz beste egingo (20); buruaz beste egitea (30); buruaz beste egiteko (52); buruaz beste egiten (89); buruaz beste egitera (18); buruz beste (21); buruzko beste (51)

class testua beste (19)

da beste (608); da beste bat (16); da beste behin (19); da eta beste (40); dago beste (181); dago beste aukerarik (19); dago beste biderik (15); dago beste irtenbiderik (12); dagoela beste (23); dagoen beste (72); daiteke beste (31); daitekeen beste (11); daitezkeen beste (24); dakit beste (20); datorren beste (11); daude beste (29); daude eta beste (15); dauden beste (100); dauka beste (19); daukazu beste (11); dela beste (94); dela eta beste (21); delako beste (15); den beste (422); den beste bat (27); den beste edozein (15); den beste zerbait (13); dena beste (30); denak beste (12); dezagun beste (20); dezake beste (18); dezakeen beste (15); dezaketen beste (11); diat beste (14); die beste (13); digu beste (16); dik beste (11); dio beste (80); dio beste batek (17); dion beste (15); diote beste (28); dioten beste (14); dira beste (213); dira beste batzuk (16); dira beste bi (14); dira besteak beste (19); dira eta beste (70); direla beste (23); direla eta beste (15); diren beste (368); diren beste batzuk (18); diren beste bi (26); diren beste hainbat (21); diren beste zenbait (11); dirudi beste (15); dit beste (11); ditu batez beste (11); ditu beste (67); ditu eta beste (21); ditudan beste (21); dituela beste (13); dituen beste (107); ditugu beste (27); ditugun beste (32); ditut beste (14); dituzte beste (47); dituzte eta beste (11); dituzten beste (75); dizut beste (12); donostia beste (19); du beste (421); du beste batek (22); du beste behin (17); du eta beste (24); dudan beste (37); duela beste (49); duelako beste (11); duen beste (268); duen beste bat (15); duena beste (14); dugu beste (104); dugun beste (32); duk beste (19); dut beste (143); dute beste (200); dute eta beste (24); dutela beste (18); duten beste (286); duten beste bi (22); duten beste hainbat (39); duzu beste (56); duzue beste (11); duzun beste (18)

ea beste (31); ebko beste (19); edo antzeko beste (15); edo beste (1748); edo beste bat (24); edo beste batzuk (11); edo beste edozein (117); edo beste edozer (21); edo beste egin (22); edo beste era (21); edo beste ere (46); edo beste hura (11); edo beste izan (27); edo beste leku (11); edo beste modu (15); edo beste norbait (11); edo beste zenbait (11); edo beste zerbait (32); edota beste (66); egin beste (36); egin beste erremediorik (11); egin eta beste (27); egin zituen beste (17); egin zuen beste (34); egin zuten beste (26); egindako beste (42); eginiko beste (12); egitea beste (49); egiteko beste (68); egiteko beste modu (12); egiten beste (11); egiten du beste (11); egon beste (17); egotea beste (11); egun beste (24); egunean beste (12); eguneko beste (31); egunetan beste (13); ekialdeko beste (11); eman beste (12); eman eta beste (19); ematea beste (11); emateko beste (20); enpresak beste (14); erasoan beste (12); ere bai beste (12); ere beste (474); ere beste bat (18); ere beste bi (14); ere beste hainbeste (19); ere beste horrenbeste (37); errepidearen beste (17); errepidearen beste aldean (11); esan zuen beste (35); esateko beste (13); eskualdeko beste (14); espainiako beste (35); estatuko beste (19)

eta antzeko beste (42); eta atzo beste (12); eta bai beste (15); eta baita beste (45); eta batez beste (14); eta berdin beste (11); eta beste (9864); eta beste alde (26); eta beste aldean (24); eta beste aldera (32); eta beste alderdi (23); eta beste aldetik (25); eta beste anaia (15); eta beste anaiak (17); eta beste anaiei (12); eta beste animalia (12); eta beste anitz (11); eta beste arlo (11); eta beste arrazoi (11); eta beste asko (118); eta beste askok (52); eta beste askoren (16); eta beste askotan (18); eta beste bat (547); eta beste batean (40); eta beste batek (66); eta beste baten (23); eta beste batera (12); eta beste bati (25); eta beste batzu (62); eta beste batzuei (25); eta beste batzuek (201); eta beste batzuekin (27); eta beste batzuen (30); eta beste batzuentzat (12); eta beste batzuetan (166); eta beste batzuk (374); eta beste bederatzi (14); eta beste behin (49); eta beste bi (229); eta beste biak (62); eta beste bide (25); eta beste biek (21); eta beste bik (11); eta beste bost (61); eta beste edozein (53); eta beste ehun (17); eta beste emakume (14); eta beste era (23); eta beste erakunde (16); eta beste erdia (51); eta beste erdiak (18); eta beste euskal (12); eta beste ezer (15); eta beste gai (23); eta beste galdera (17); eta beste garai (13); eta beste gauza (132); eta beste gazte (12); eta beste gela (13); eta beste gizon (24); eta beste guztia (23); eta beste guztiak (49); eta beste guztiek (13); eta beste hainbat (548); eta beste hainbatek (26); eta beste hainbaten (16); eta beste hainbeste (103); eta beste hamabi (12); eta beste hamaika (41); eta beste hamar (36); eta beste hau (55); eta beste herri (36); eta beste herrialde (40); eta beste hiri (16); eta beste hiru (164); eta beste hirurak (14); eta beste hirurek (11); eta beste hitz (11); eta beste hizkuntza (13); eta beste hogei (20); eta beste hogeita (15); eta beste horrenbeste (90); eta beste inon (14); eta beste inor (15); eta beste inork (16); eta beste jende (16); eta beste kontu (22); eta beste lagun (24); eta beste lan (11); eta beste lau (94); eta beste laurak (12); eta beste leku (39); eta beste mila (28); eta beste milaka (14); eta beste modu (14); eta beste neska (12); eta beste nonbait (15); eta beste norabait (17); eta beste pertsona (19); eta beste sei (58); eta beste talde (36); eta beste toki (29); eta beste zazpi (47); eta beste zenbait (196); eta beste zenbaitek (14); eta beste zenbaitetan (12); eta beste zerbait (43); eta beste zortzi (18); eta besteak beste (67); eta bihar beste (17); eta europako beste (18); eta ez beste (219); eta gero beste (90); eta halako beste (18); eta hau beste (12); eta horrek beste (20); eta horrelako beste (12); eta munduko beste (16); eta nik beste (15); eta ondoren beste (14); eta orain beste (24); eta orduan beste (16)

etxean beste (15); etxeko beste (38); euren buruaz beste (35); europako batasuneko beste (15); europako beste (122); europako beste herri (11); europan beste (12); euskal herrian beste (14); euskal herriko beste (59)

ez baina beste (11); ez beste (947); ez beste alderdi (30); ez beste bat (20); ez beste edozein (22); ez beste ezer (48); ez beste ezergatik (20); ez beste guztia (15); ez beste guztiak (33); ez beste guztiek (18); ez beste inon (29); ez beste inor (40); ez beste inorena (16); ez beste inori (37); ez beste inork (50); ez beste talde (11); ez da beste (145); ez dago beste (144); ez dagoela beste (16); ez dakit beste (17); ez dauka beste (13); ez dela beste (27); ez den beste (165); ez dio beste (13); ez dira beste (15); ez diren beste (66); ez du beste (129); ez duela beste (24); ez duen beste (28); ez dugu beste (39); ez dut beste (70); ez dute beste (53); ez duten beste (24); ez duzu beste (15); ez eta beste (44); ez ezik beste (38); ez genuen beste (21); ez nuen beste (60); ez zegoela beste (11); ez zegoen beste (65); ez zen beste (126); ez ziren beste (17); ez zuela beste (11); ez zuen beste (131); ez zuten beste (54)

ezazu beste (13); ezik beste (53); ezin da beste (14); ezin du beste (19); ezker abertzaleko beste (15); ezkerreko beste (11); ezta beste (40)

familiako beste (17); final laurdenetako beste (16); frantziako beste (22)

gabe beste (26); gabeko beste (35); gain beste (95); gainean beste (40); gainera beste (32); gainerako beste (21); gainetik beste (12); gara beste (20); garaiko beste (24); garbitzaileek beste (11); gaur beste (37); gaur egun beste (18); gaurko beste (11); gauzak beste (66); gauzak beste era (23); gauzak beste modu (23); gehiago beste (21); gelako beste (11); gelan beste (12); gelaren beste (20); genuen beste (45); gero beste (279); gero beste bat (57); gero beste bi (12); geroago beste (21); gerora beste (11); geroztik beste (32); gertatzen da beste (12); geure buruaz beste (12); ginen beste (12); gisa bereko beste (31); gisa beste (12); gizarteko beste (18); gizonak beste (15); goazen beste (12); gobernuak beste (16); gogoa beste (16); gogoan beste (11); goizean beste (17); gorputzaren beste (12); gorputzeko beste (29); gu beste (15); guk beste (21); gure beste (35); gutxienez beste (41); guztia beste (14); guztiak beste (20)

haatik beste (20); haiek beste (26); halako beste (52); han beste (52); handik beste (27); handiko beste (24); hara beste (21); harekin beste (13); haren beste (32); hari beste (14); hariaren beste (24); hariaren beste aldean (13); hark beste (40); hartako beste (31); hartan beste (32); hartu beste (21); hartu eta beste (25); hartutako beste (14); hartzea beste (11); hartzeko beste (15); hasi eta beste (11); hau beste (99); hau edo beste (15); hau eta beste (37); hauek beste (33); hautetsi eta beste (11); hegoaldeko beste (15); hemen beste (49); herenegun beste (20); herrialdeko beste (13); herrian beste (21); herriko beste (96); hesiaren beste (21); hesiaren beste aldean (15); hil eta beste (371); hildako beste (17); hiriko beste (22); hitz beste (39); hitz beste egin (17); hitzak beste (11); hona beste (28); honako beste (15); honek beste (43); honen beste (29); honetako beste (48); honetan beste (57); hor beste (25); hori beste (222); hori beste kontu (35); hori eta beste (26); horiek beste (63); horiek eta beste (24); horra beste (33); horregatik beste (14); horrek beste (104); horrelako beste (30); horren beste (30); horretako beste (31); horretan beste (62); horretarako beste (15); horri beste (22); hortako beste (11); huna beste (14); hura beste (53); hura eta beste (13)

ia beste (43); ibaiaren beste (31); ibaiaren beste aldean (13); ibaiaz beste (12); igandean beste (15); inguruan beste (39); inguruko beste (57); inoiz beste (14); irakeko beste (13); itxi eta beste (17); izan beste (35); izan da beste (13); izan daiteke beste (12); izan den beste (13); izan dira beste (18); izan du beste (14); izan ezik beste (14); izan zen beste (30); izan ziren beste (21); izan zuen beste (25); izan zuten beste (11); izandako beste (22); izango beste (17); izango da beste (28); izatea beste (28); izateko beste (35); izeneko beste (26)

jada beste (18); jardunaldiko beste (27); jarraian beste (15); jaunak beste (17); jendeak beste (12); joan beste (15); jotako beste (12)

kalearen beste (26); kanpo beste (21); kanpoko beste (23); kasik beste (14); kendu eta beste (16); ko beste (16); konpontzeko beste (15); kontrako beste (21); kontratua beste (16); korridorearen beste (11)

lana beste (23); lanak beste (15); laster beste (26); laurdenetako beste (16); lehen beste (26); lehenago beste (38); lekuan beste (14); liburuko beste (12); ligako beste (24); litzateke beste (23); lortzeko beste (17); lotutako beste (17); luke beste (15); lukeen beste (19); lukete beste (13)

mahaiaren beste (32); mahaiaren beste aldean (14); mailako beste (34); mugaz beste (11); multzoko beste (31); multzoko beste partidan (12); mundu honetako beste (12); mundu zabaleko beste (12); mundua beste (13); munduan beste (43); munduan beste inon (11); munduaren beste (34); munduko beste (141); munduko beste edozein (15)

nafarroako beste (18); nagusia beste (15); nahi beste (128); nahi duen beste (13); nahi duten beste (11); nahi duzun beste (11); nahiz beste (65); nahiz beste edozein (11); nahiz eta beste (43); naiz beste (29); nazioarteko beste (32); neure buruaz beste (31); ni beste (72); ni beste jainkorik (12); nik beste (95); nintzen beste (26); nion beste (20); nire beste (29); niretzat beste (13); niri beste (14); nituen beste (19); nola beste (19); non beste (20); norbaitek beste (18); nuen beste (144); nuke beste (13)

ohitura duten beste (18); onartu beste (45); onartu beste aukerarik (22); onartu beste erremediorik (14); ondoan beste (28); ondoko beste (16); ondoren beste (70); ondotik beste (28); oposizioko beste (17); orain arte beste (12); orain beste (157); orain beste bat (14); oraindik beste (66); oraindik ere beste (11); oraingoan beste (12); oraino beste (37); ordez beste (52); ordez beste bat (13); orduan beste (75); orduko beste (11); osatzen duten beste (16); ostean beste (22)

plazaren beste (11); poliziak beste (13); pp ez beste (25)

ren beste (11)

sartzea beste (11); sartzeko beste (12); segidan beste (12); sortutako beste (11); sultanak bizia beste (18)

ta beste (27); taldeak beste (17); taldeko beste (66); tartean beste (23); telefonoaren beste (24); testua beste (20); testua beste barre (19); txanponaren beste (22); txapelketako beste (19)

ulertzeko beste (14); urtean beste (29); urteetan beste (11); urteko beste (32); uste beste (17); uste dut beste (12); ustez beste (24); ustezko beste (12); utzi beste (14); utzi eta beste (43)

zabaleko beste (16); zaio beste (22); zaion beste (19); zait beste (20); zegoela beste (13); zegoen beste (118); zegoen beste inor (11); zein beste (83); zela beste (39); zela eta beste (13); zen beste (428); zen beste bat (14); zen beste behin (18); zen eta beste (41); zer beste (39); zeren beste (15); zeuden beste (65); zeukan beste (19); zidan beste (29); zien beste (38); zihoan beste (14); zihoazen beste (20); zion beste (88); zioten beste (35); zirela eta beste (11); ziren beste (249); ziren beste bi (16); ziren besteak beste (14); ziren eta beste (78); zitekeen beste (20); zituen barraren beste (16); zituen beste (122); zituen eta beste (26); zituzten beste (72); zituzten eta beste (16); zitzaidan beste (15); zitzaien beste (12); zitzaion beste (38); zu beste (23); zuela beste (37); zuen beste (513); zuen beste batek (28); zuen beste behin (30); zuen beste ezer (13); zuen eta beste (36); zuk beste (19); zuten beste (254); zuten beste bi (17); zuten eta beste (27)

ala bestea (30); bai bestea (14); baina bestea (16); bat bestea (50); bat bestea baino (36); bat edo bestea (52); bat eta bestea (27); bata ala bestea (15); bata bestea (61); bata bestea baino (16); bata bestea bezain (16); bata edo bestea (34); bata eta bestea (64); bata ez bestea (63); bata zein bestea (74); batak bestea (107); batek bestea (56)

bestea baino (98); bestea bere (15); bestea berriz (12); bestea beste (12); bestea bezain (46); bestea da (15); bestea dela (28); bestea egin (14); bestea ere (47); bestea eta (17); bestea ez (58); bestea gabe (13); bestea izan (24); bestea kentzen (15)

da bestea (33); du bestea (32); du bestea kentzen (15); edo bestea (133); eta batak bestea (11); eta bestea (1105); eta bestea ez (12); eta ez bestea (54); eta gero bestea (12); ez bestea (161); ez bestea ez (19); ez du bestea (23); gero bestea (29); hara bestea (55); hau edo bestea (30); hau eta bestea (43); zein bestea (81); zen bestea (28); zen eta bestea (19)

bata besteagandik (14)

ala besteak (25); bai besteak (24); baina besteak (42); bat besteak (17); batak eta besteak (33); batak ez besteak (53); batak zein besteak (60); batek ala besteak (11); batek besteak (12); batek edo besteak (15); batek eta besteak (12); batek ez besteak (11); batzu eta besteak (49); batzuk besteak (56); batzuk besteak baino (52); batzuk eta besteak (53); batzuk zein besteak (11); besteak aldiz (13); besteak baino (299); besteak baino gehiago (41); besteak baino hobea (12); besteak bere (19); besteak beste (5688); besteak bezain (35); besteak bezala (46); besteak bezalako (22); besteak bezalakoa (30); besteak erantzun (14); besteak ere (122); besteak eta (12); besteak ez (180); besteak ez bezalakoa (12); besteak ez du (11); besteak ez dute (13); besteak ez zuen (12); besteak ez zuten (11); besteak ezin (13); besteak hura (14); besteak kontra (11); da besteak (33); dio besteak (15); dira besteak (53); dira besteak beste (19); ditu besteak (11); du besteak (26); edo besteak (42); erantzun zion besteak (15); ere besteak (20); esan zuen besteak (19); eta bai besteak (12); eta besteak (855); eta besteak beste (67); eta besteak ere (15); eta besteak ez (35); eta ez besteak (27); ez besteak (125); ez besteak ez (46); zein besteak (80); zen besteak (13); zion besteak (31); ziren besteak (39); ziren besteak beste (14); zuen besteak (59)

bai bestean (12); bai eta bestean (11); bat bestean (15); bat eta bestean (12); batean edo bestean (182); batean eta bestean (74); batean ez bestean (19); batean zein bestean (83)

bestean beste (12); bestean ere (14); bestean ez (18)

edo bestean (193); eta bestean (291); ez bestean (36); zein bestean (84)

bat bestearekin (11); bata bestearekin (96); batak bestearekin (26); batekin edo bestearekin (17); batekin eta bestearekin (18); edo bestearekin (19); eta bestearekin (59)

bat bestearen (142); bat bestearen atzetik (33); bat bestearen gainean (15); bat bestearen ondotik (43); bata bestearen (939); bata bestearen alboan (16); bata bestearen atzean (38); bata bestearen atzetik (251); bata bestearen aurka (13); bata bestearen gainean (99); bata bestearen jarraian (12); bata bestearen kontra (23); bata bestearen ondoan (101); bata bestearen ondoren (93); bata bestearen ondotik (59); bata bestearen segidan (24); bata eta bestearen (15); batak bestearen (82); bataren edo bestearen (12); bataren eta bestearen (59); bataren zein bestearen (22); baten edo bestearen (26); baten eta bestearen (42)

bestearen alboan (17); bestearen alde (25); bestearen artean (31); bestearen arteko (25); bestearen atzean (45); bestearen atzetik (289); bestearen aurka (22); bestearen aurrean (20); bestearen gainean (122); bestearen gainetik (12); bestearen jarraian (12); bestearen kontra (40); bestearen ondoan (109); bestearen ondoren (104); bestearen ondotik (104); bestearen ostean (12); bestearen segidan (24)

dira bata bestearen (14); edo bestearen (50); edo bestearen alde (14); eta bata bestearen (34); eta bestearen (178); eta bestearen artean (30); eta bestearen arteko (23); zein bestearen (31); ziren bata bestearen (14); zituen bata bestearen (14)

bata bestearengandik (47)

bat besteari (12); bata besteari (101); bata besteari begira (13); batak besteari (189); batari eta besteari (11); batek besteari (45); bati eta besteari (14)

besteari begira (20); besteari begiratu (11); edo besteari (13); eta bata besteari (14); eta batak besteari (24); eta besteari (67); eta gero besteari (11); gero besteari (11); zion besteari (13)

batzuek besteei (13); besteei ere (21); eta besteei (86); zien besteei (15)

baina besteek (31); batzuek besteek (15); batzuek besteek baino (15); batzuek eta besteek (71); besteek baino (89); besteek baino gehiago (15); besteek bezala (27); besteek egiten (17); besteek ere (59); besteek ez (69); besteek zer (24); dute besteek (17); eta besteek (255); eta besteek ez (13); ez besteek (18); zein besteek (13); zuten besteek (13)

batzuekin eta besteekin (15); batzuk besteekin (24); besteekin batera (61); eta besteekin (50)

bat besteen (14); batzu eta besteen (14); batzuek besteen (13); batzuen eta besteen (126); batzuk besteen (42); besteen alde (13); besteen aldean (17); besteen artean (85); besteen arteko (29); besteen aurrean (39); besteen esku (13); besteen gainean (19); besteen gainetik (55); besteen kontra (11); beti besteen (12); da besteen (22); edo besteen (13); eta besteen (292); eta besteen artean (40); eta besteen arteko (28); zen besteen (17); zuen besteen (14)

besteentzat ere (13)

besteetan baino (53); besteetan bezala (15); besteetan ere (13); besteetan ez (30); eta besteetan (115); eta besteetan ez (14)

batzuetatik besteetara (13)

batzuk besteetatik (13)

batek edo bestek (36); batzuk eta bestek (13); bestek ez (14); edo bestek (41); eta bestek (78); ez bestek (28)

aurkeztutako legez besteko (18); bataz besteko (16); bateko edo besteko (37); bateko eta besteko (70); bateko zein besteko (35); batez besteko (328); batez besteko adina (36); batez besteko prezioa (12); batez besteko tenperatura (11); behar besteko (109); besteko adina (42); besteko prezioa (12); besteko proposamen (15); besteko proposamena (71); besteko proposamena aurkeztu (26); besteko proposamenak (13); besteko tenperatura (13); edo besteko (39); eta batez besteko (16); eta besteko (84); ingelesez besteko (11); legez besteko (124); legez besteko proposamen (15); legez besteko proposamena (65); legez besteko proposamenak (12); onartutako legez besteko (12); zein besteko (35)

batez bestekoa (172); batez bestekoa baino (35); bestekoa baino (37); edo bestekoa (11)

batez bestekoak (32); bestekoak izan (13); edo bestekoak (11); eta bestekoak (12)

batez bestekoan (14)

batez bestekoaren (33)

batez bestekotik (20)

besteok baino (14); besteok ere (23); eta besteok (18)

alde batetik bestera (227); batera edo bestera (202); batera eta bestera (518); batera nahiz bestera (14); batera zein bestera (29); batetik bestera (1733); batetik bestera aldatu (11); batetik bestera aldatzen (19); batetik bestera dabil (12); batetik bestera eraman (12); batetik bestera eramaten (11); batetik bestera eta (17); batetik bestera ez (12); batetik bestera ibili (44); batetik bestera ibiltzeko (16); batetik bestera ibiltzen (31); batetik bestera joateko (19); batetik bestera korrika (13); batetik bestera mugitzen (18); batetik bestera pasatzen (13); batetik bestera zebilen (25)

bestera aldatu (12); bestera aldatzen (21); bestera begira (18); bestera begiratu (26); bestera begiratzen (22); bestera dabil (17); bestera egin (15); bestera egiten (11); bestera eraman (15); bestera eramaten (15); bestera eta (21); bestera ez (14); bestera hasi (15); bestera hasi zen (11); bestera ibili (65); bestera ibili zen (21); bestera ibiltzeko (19); bestera ibiltzen (50); bestera igarotzeko (11); bestera jo (15); bestera joan (17); bestera joateko (23); bestera korrika (14); bestera mugitu (22); bestera mugituz (11); bestera mugitzeko (11); bestera mugitzen (35); bestera pasatzen (13); bestera zebilen (40); bestera zebiltzan (12)

edo bestera (208); egun batetik bestera (207); ertz batetik bestera (16); esku batetik bestera (16); eta batetik bestera (30); eta bestera (531); eta bestera begira (17); eta bestera begiratu (24); eta bestera begiratzen (21); eta bestera hasi (11); eta bestera ibili (19); eta bestera ibiltzen (19); eta bestera mugitu (14); eta bestera mugitzen (13); eta bestera zebilen (15); ez bestera (16); gogoz bestera (15); herri batetik bestera (20); herrialde batetik bestera (14); hizkuntza batetik bestera (15); jo bestera (11); leku batetik bestera (41); mutur batetik bestera (26); nahiz bestera (14); punta batetik bestera (12); toki batetik bestera (16); une batetik bestera (101); urte batetik bestera (28); zein bestera (29)

batetik besterako (94)

batetik besterat (36)

bat edo besteren (12); besteren artean (81); besteren bat (72); besteren batek (43); besteren batekin (13); besteren baten (15); besteren bati (11); edo besteren (50); eta besteren (48)

adibide bat besterik (12); aitzakia besterik (22); aitzakia besterik ez (17); apur bat besterik (14); areagotu besterik (27); areagotu besterik ez (24); bada besterik (32); bada besterik ere (14); baina besterik (70); baina besterik ez (39); baina ez besterik (11); bakar bat besterik (12); bakar batzuk besterik (12); bat besterik (1167); bat besterik ez (1026); bat besterik ezin (11); bat gehiago besterik (14); batez besterik (18); batez besterik ez (17); batzuk besterik (169); batzuk besterik ez (146); begiratu besterik (59); begiratu besterik ez (53); begiratzea besterik (20); begiratzea besterik ez (17)

besterik adierazten (11); besterik aditzen (12); besterik behar (56); besterik behar ez (12); besterik buruan (17); besterik da (140); besterik deus (12); besterik egin (138); besterik egin ez (23); besterik egiten (82); besterik egiten ez (37); besterik entzun (11); besterik entzuten (19); besterik erakusten (12); besterik ere (115); besterik esan (96); besterik esan nahi (11); besterik esango (15); besterik esaten (29); besterik eskatzen (21); besterik espero (26); besterik ez (8270); besterik ez bada (158); besterik ez baita (64); besterik ez baitira (17); besterik ez baitu (13); besterik ez baitzen (18); besterik ez baitzuen (25); besterik ez balitz (19); besterik ez bazen (52); besterik ez da (952); besterik ez dago (274); besterik ez dagoela (23); besterik ez dakit (14); besterik ez daude (22); besterik ez daukat (11); besterik ez dela (182); besterik ez delako (13); besterik ez den (55); besterik ez dena (20); besterik ez diat (26); besterik ez dinat (12); besterik ez dio (16); besterik ez diot (11); besterik ez dira (278); besterik ez direla (48); besterik ez diren (11); besterik ez ditu (112); besterik ez dituela (15); besterik ez ditugu (15); besterik ez dituk (20); besterik ez ditut (19); besterik ez dituzte (35); besterik ez dizut (18); besterik ez du (311); besterik ez duela (46); besterik ez duen (13); besterik ez dugu (124); besterik ez duk (51); besterik ez dut (161); besterik ez dute (161); besterik ez dutela (44); besterik ez duzu (61); besterik ez duzue (18); besterik ez eta (16); besterik ez gara (26); besterik ez genuen (58); besterik ez izan (35); besterik ez izatea (19); besterik ez litzateke (16); besterik ez naiz (39); besterik ez neukan (12); besterik ez nian (11); besterik ez nintzen (24); besterik ez nion (11); besterik ez nituen (19); besterik ez nuela (15); besterik ez nuen (116); besterik ez omen (21); besterik ez zaigu (20); besterik ez zaio (21); besterik ez zait (15); besterik ez zara (11); besterik ez zegoen (71); besterik ez zekien (15); besterik ez zela (102); besterik ez zen (389); besterik ez zeuden (19); besterik ez zeukan (20); besterik ez zidan (19); besterik ez zion (26); besterik ez zirela (17); besterik ez ziren (113); besterik ez zituela (24); besterik ez zituen (69); besterik ez zituzten (29); besterik ez zitzaien (11); besterik ez zitzaion (37); besterik ez zuela (63); besterik ez zuen (351); besterik ez zutela (21); besterik ez zuten (94); besterik ezean (99); besterik ezer (34); besterik ezin (262); besterik ezin da (20); besterik ezin du (13); besterik ezin dugu (23); besterik ezin dut (11); besterik ezin egin (14); besterik ezin izan (25); besterik ezinean (13); besterik falta (14); besterik falta ez (11); besterik gabe (1103); besterik gelditzen (14); besterik geratzen (13); besterik ikusi (13); besterik ikusten (28); besterik ikusten ez (13); besterik izan (72); besterik izan ez (19); besterik izango (23); besterik merezi (17); besterik nahi (56); besterik nahi ez (16); besterik uste (27); besterik zen (13); besterik zer (31)

bete besterik (12); bete besterik ez (11); bi besterik (33); bi besterik ez (31); bidea besterik (15); bidea besterik ez (13); bidez besterik (11); bitartez besterik (18); bitartez besterik ez (13); da besterik (90); da besterik gabe (17); dago besterik (60); dela besterik (18); dena besterik (16); dena besterik ez (11); du besterik (52); duela besterik (20); duena besterik (11); dugu besterik (17); dut besterik (62); dute besterik (20); duzu besterik (15)

edo besterik (29); edo besterik gabe (24); egin besterik (25); egin besterik ez (20); egitea besterik (35); egitea besterik ez (33); egiteko besterik (14); egun besterik (35); egun besterik ez (32); eman besterik (18); eman besterik ez (17); ematea besterik (17); ematea besterik ez (15); entzun besterik (12); erdi besterik (11); erdia besterik (11); erreparatu besterik (14); erreparatu besterik ez (13); errepikatu besterik (11); esan besterik (16); esan besterik ez (11); esatea besterik (13); esatea besterik ez (13); eta besterik (197); eta besterik ez (67); eta besterik gabe (44); eta ez besterik (52); ez besterik (250); ez da besterik (68); ez dago besterik (56); ez du besterik (41); ez duela besterik (11); ez dugu besterik (12); ez dut besterik (47); ez dute besterik (16); ez nuen besterik (29); ez zegoen besterik (15); ez zen besterik (30); ez zuen besterik (64); ez zuten besterik (16); ezin besterik (15); ezin dut besterik (12); gauza bat besterik (13); gehiago besterik (22); gehiago besterik ez (18); genuen besterik (11); gezurra besterik (11); gezurra besterik ez (11); gisa besterik (19); gisa besterik ez (17); gogoratu besterik (16); gogoratu besterik ez (15); gol besterik (18); gol besterik ez (17); gutxi batzuk besterik (23); hamalau urte besterik (11); hartu besterik (17); hartu besterik ez (13); hartzea besterik (17); hartzea besterik ez (13); hasi besterik (80); hasi besterik ez (71); hasiera besterik (31); hasiera besterik ez (27); hau besterik (57); hau besterik ez (37); hauxe besterik (51); hauxe besterik ez (49); hilabete besterik (12); hiru besterik (17); hiru besterik ez (17); hitz besterik (11); hitz besterik ez (11); hori besterik (216); hori besterik da (41); hori besterik ez (140); horixe besterik (101); horixe besterik ez (93); hotsa besterik (15); hura besterik (23); hura besterik ez (15); hutsa besterik (49); hutsa besterik ez (41)

ikusi besterik (110); ikusi besterik ez (106); ikustea besterik (19); ikustea besterik ez (17); itxura besterik (19); itxura besterik ez (18); izatea besterik (22); izatea besterik ez (15); izena besterik (13); jardunaldi besterik (12); jartzea besterik (14); jartzea besterik ez (12); kontua besterik (19); kontua besterik ez (19); lagun besterik (11); lagun besterik ez (11); minutu besterik (26); minutu besterik ez (23); modu bat besterik (13); nion besterik (11); nuen besterik (37)

onak besterik (11); onartu besterik (14); ondorioa besterik (13); ondorioa besterik ez (12); partida besterik (28); partida besterik ez (27); pixka bat besterik (11); puntu besterik (27); puntu besterik ez (25); soila besterik (11); traba besterik (12); traba besterik ez (11); txiki bat besterik (41)

ura besterik (15); urte besterik (143); urte besterik ez (138); zati bat besterik (19); zegoen besterik (18); zela besterik (17); zen besterik (43); zer besterik (57); zion besterik (11); zuen besterik (82); zuen besterik esan (20); zuten besterik (21)

baina bestetik (41); bat bestetik (13); bata bestetik (56); batetik edo bestetik (25); batetik eta bestetik (44); batetik zein bestetik (12); edo bestetik (31); eta bestetik (693); zein bestetik (12)

batez edo bestez (17)


besteenganatu, besteengana(tu), besteenganatzen da ad besteengana joan.

Behin goian, besteenganatu zenean, bi lerrotan eserita aurkitu zituen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 54. orr.


bestela (orobat bestelan g.er.) 1 lok esaten dena betetzen edo gertatzen ez bada; beste kasu batean. ik bestenaz; osterantzean.

Emadazu berehala; bestela, indarrez kenduko dizut.  Elizen arteko biblia   1 Sm 2,16

Ez diat horretaz interesik izan, ez nauk kezkatu, bestela jakingo nian.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 37. orr.

Lehenkiak, beraz, solidoak eta bakunak dira, bestela ezingo baitzuten, mendeetan zehar mugagabeko denboratik iraunik, gauzarik berritu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 63. orr.

Hori edo, bestela, erdarek jango zioten lekua.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 122. orr.

Bestela ez ginateke orain gauden lekuan egongo.  Berria - Harian   2006-01-07

Nola jaisten da kristal hau? Bestela kez beteko zaigu autoa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 52. orr.

Komeni zaizu ahaleginak baino gehiago egitea, bestela ni ez naiz zure solaskidea izango.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 309. orr.

-Morfeok deitzen badit, bai, bestela ez.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 71. orr.

Berehala josi zion berriro zauria; bestela, okerrena gerta zitekeen.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 37. orr.

Txakurrari izenik jartzea ez dela komeni, bestela kariño handiegia hartzen zaiola, eta gero, zera, hildakoan pena galanta.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 96. orr.

-Ez seinalatu, bestela konturatu egingo da berari begira gaudela.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 86. orr.

Zorionez, ez nauk jaiotzez gorra, bestela mutua izango nindukek gainera!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 23. orr.

Eta ez ibili gero beste gizonezko batekin, bestela ikusiko duzu!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 40. orr.

Ez nintzen mundu honetako lizunez mintzo, edo hemengo diruzale, lapur eta sasijainkozaleez; bestela, mundutik atera egin beharko zenukete.  Elizen arteko biblia   1 Ko 5,10

Kastigu hura ere beharrezkoa zela esan nien, ez zela bestela nire arima sendatuko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 446. orr.

Uda bukatzean osaba Juanen zaldiak zaintzen hasiko nintzen Lubisekin batera, edo bestela zerrategian eskatuko nuen lana.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 67. orr.

Frantziskoren gutun hau 1220tik 1223ra bitartean koka daiteke, edo bestela 1226an.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 108. orr.

Ondo baderitzozue, ordaindu lansaria; bestela, utzi.  Elizen arteko biblia   Za 11,12

San Blas egunez ez zen goruetarik egin behar: samako mina izaten zuen gorulariak, bestela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 55. orr.

Nondik etor zitekeen, bestela, hari buruzko informazioa?  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 206. orr.

Galdetu bestela Angeli.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 373. orr.

Ez bainekien, bestela, zer egin.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 244. orr.

Baiezkoaren alde nago ni erabat [...] begira, bestela, gure arbasoak: jakintsuak zirela eta zoriontsu bizi zirela onartzen dugu, egiaren ikerkuntzan saiatzeagatik soilik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 35. orr.

Baina behar izanez gero, bestela ez. arraunez itsasoa jotzerakoan, berriz, ur-tanta bakar batek ere ez zezala zipriztindu ontzia; ez omen zien ordainduko, bestela.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 42. orr.

Irudikapen oro, bestela zentzurik izango ez lukeen adierazpen ideologiko, kulturazko edo gutxienez sinbolikoekin lotzen du ikusleak, Edo xatarrak gara edo, bestela, ederregiak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 231. orr.

Bazkalondoan berriketan gaudela, E.-k esaten dit, ez dakit ni tentatzeagatik edo bestela, baten batek hondoraino sartu [...] eta ama izan nahi duela, horixe dela barrenak eskatzen diona.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 50. orr.

Edo erakutsi egingo dizut bestela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 221. orr.

Gaur porroak ez dio onik egin zure anaiari, edo burutik seko joana dago bestela.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 117. orr.

Eskerrak goizetik ongi libratu nintzela, ai bestela...!  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 207. orr.

Goazemak, demonio, akabatuko diat-eta bestela nazkagarri hau.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 111. orr.

-Galdera bat? -erantzun zuen, apur bat harriturik, nik uste, edo, bestela, ezusteak harrapaturik bakarrik, gizon bat ikusirik beraren aurrean une bat lehentxeago autobusa egondako lekuan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 101. orr.

Irakur ezazu liburu hau -segida batean nahi baduzu edo atal solteka bestela, inoiz atal bat eta hurrengo batean beste bat-, eta ikusiko duzu gustagarri ez ezik, jakingarri ere gertatuko zaizula.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 10. orr.

Cyclops mutualitateak «arrazakeria» arazoren bat duela edo bestela, eskaintzen dituen «osasun zerbitzuak kalitate eskasekoak» direla esan zuen Uzkudunek.  Berria - Ekonomia   2004-09-11

Eta hori Bilbok ez daukala New Yorkek duen delinkuentzia-tasa, bestela...  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 64. orr.

Hainbat gaixto bestela.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 99. orr.

Hobe duzu zerori joatea poliziei guztia kondatzera, neuk salatuko zaitut bestela.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 57. orr.

Ederki nekien nik Manya atzean egonda zuela zentzua beste emakumeekin nuen arrakastak, ez bestela.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 130. orr.

2 (galderetan)

-Nor bestela? -erantzun zidan.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 180. orr.

Nork ba bestela?_Izan al zezakeen interesik beste inork?  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 120. orr.

Nondik ba bestela, holako faboreak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 19. orr.

-Zer bestela? -bota zien Alexek-.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 17. orr.

Zer ikustera irten zineten bestela?  Elizen arteko biblia   Mt 11,8

Nola ulertu, bestela?  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 19. orr.

Nola bestela?  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 69. orr.

Uztapideri zahartu eta gero (noiz bestela?) eginarazi zizkioten bi libururen tituluekin erantzun liteke.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 40. orr.

Gorputz arimen zinezko indar nobleak baino, gorputzez indar itxurak egiteak gehiago liluratu zituen (zertako igeltsotu bestela kalpar bizarrak?).  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 66. orr.

Nola hautsi, bestela, gurpil hori?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 164. orr.

Zer dela eta, bestela, hainbeste eta hainbeste mutilzahar alde guztietan?  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 27. orr.

Nola egon, bestela, dendarik denda alokairuak kobratzen ibili ostean?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 35. orr.

Nola liteke, bestela?  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 247. orr.

Abereen bazkatzeko bihiaren prezioa ikusiz, nola nahi duzu bizirik irautea bestela?  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 94. orr.

Zakur puska itsusi batekin ibiltzen da tipoa, badaezpada, zertarako bestela?  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 47. orr.

• 3 adlag beste era batera.

Bestela izan zen gero.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 117. orr.

Ondoren, ezin bestela izan, isiltasuna.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 131. orr.

Bestela ezin duenean eskuan ematen dik zartakoa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 72. orr.

Banuen, esaten zidaten, bestela pentsatzea: ez duk kolorerik ikusten, eta zer?  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 28. orr.

Baina bestela gertatu zela esango banu, gezur galanta esango nizueke.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 49. orr.

Izan daiteke bestela adierazi ezin duzuna esateko modu bat.  Berria - Kultura   2006-02-26

-Ez badaiteke egin bestela, hola eginen dugu.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 117. orr.

Aldi huntan ere, parioak alde baterat eta partida bestela gertatu.  Herria   2004-08-12

Egizue hau nire oroigarri; eta norbaitek bestela egiten badu, Judas saltzaile bilakatzen da eta Jaunaren gorputz-odolekiko errudun bihurtzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 109. orr.

Baina badira bestela pentsatzen dutenak.  Berria - Gaiak   2006-02-26

Eta inork bestela pentsatzea bere arrazoia ez onartzea dela, begitantzen baitzaio, iraindua bezala sentitzen da eta iraindu egiten du.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 83. orr.

Gauzak bestela gertatu ziren Espainian.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 199. orr.

Gurasoek ez zuten ulertuko bestela jokatzea, eta niri ere horixe iruditzen zitzaidan bide zuzena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 10. orr.

Badakizue hor ez dagoela zorionik baina ez zarete bestela jokatzera ausartzen.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 14. orr.

Esandakoak bestela pentsaraz balezake ere, saiatu naiz gauzak ahalik eta modurik errazenean azaltzen.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 19. orr.

Zu hemen egoteko zergatia etxetik kanpoko harreman batzuekin lotuta dago, edo, bestela esateko, nire bezeroaren emaztea ez den beste emakume batekin.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 15. orr.

Jainkoa dena den, dakien eta dezakeen Diruaren izen zaharra baizik ez dela, edo, bestela esanda, bat-bakartasun edo bakardade kosmikoarena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 56. orr.

Ez da, bestela esan, eransketa soila, igurzkari -> afrikatu ordezkatzea baizik.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 25. orr.

Guztiz bestela ere gerta zitekeen guztia.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 107. orr.

Erabat bestela gertatzen da irudimenaren sorkariekin.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 210. orr.

Oso bestela gertatzen da errodamenduak karga handiak jasan behar dituenean mugimendu gutxi edo batere gabe.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 41. orr.

Oro har, ez dago puntuz puntuko elkarrekikotasunik, oso bestela, zeharbidezko elkarrekikotasunen ugaritasun nabari bat baizik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 23. orr.

Badirudi komedia bat edo halako antzerkiren bat jokatzen ari garela; ezin bestela ulertu egoera hau.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 156. orr.

Gaizkileari ez gaizki erantzun; bestela baizik, eskuineko masailan jotzen zaituenari eskaini beste masaila ere.  Elizen arteko biblia   Mt 5,39

Hola da eta ez bestela!  Herria   2004-11-04

Osotasunean, eta ez bestela: osoaren zain egonez deus alda edo hauts ez dadin.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 125. orr.

Nazio-estatuen boterea gehitzeak, argi dago, ez zuen logika hori aldatu, bestela baizik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 46. orr.

4 bestalde, gainerakoan.

Bestela gainerako test bizkorren oso antzekoa da berri hau.  Berria - Gaiak   2006-03-17

-Ohea hotz samarra; bestela ondo.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 39. orr.

Baldintzak, bestela, arrazoizkoak iruditu zitzaizkigun, eta Albizturko parrokoari esan genion zer egin behar zuen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 126. orr.

Bizizalea zen Amancio, bestela.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 15. orr.

Bestela erabat lelotuta zegoen gau hartan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 18. orr.

Itxura ona zuten, bestela.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 218. orr.

5 (-z atzizkiaren eskuinean) kontrara.

Orain argitzen zuenaren arabera, ordea, lehenbiziko gutunean esan zuenaz bestela, I.ren mundua ez zen zuri-beltzeko telebistakoen edo filmetakoen antzekoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 31. orr.

Uste genuenaz bestela, Nunu aurka agertu zen, eta asmoa ez zen gauzatu.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 43. orr.

Ustez bestela, hiru egun lehenagoko irudi lazgarriek ez zidaten eraso.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 101. orr.

Haien kalkulu-metodoek -haurtzaindegi eta eskoletan erabiltzen ziren metodo formal eta fomulazkoez bestela- berezkoak eta pertsonalak ematen zuten.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 194. orr.

6 bestela bezala egin nahi dena estaliz, beste zerbait egin nahiko balitz bezala; nabaritzen ez den eran. ik ezarian. ezarian.

Aldizka, uste nuenean ezin zela konturatu [...] bestela bezala bi-hiru pauso atzerago geratu eta begiratu egiten nion.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 41. orr.

Hori esandakoan, bestela bezala begiratu zion Sobakevitxi.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 218. orr.

Kopeta eskuen artean bermatu zuen, oso berea zuen keinu hura, hatz puntekin ileetako erroak doi-doi ukitzen zituen bestela bezala.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 287. orr.

Gozoki edo opiltxo bat ateratzen zuen, bestela bezala, eserlekuaren azpitik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 329. orr.

Bai, hark arauak jakin-min hutsez hautsi eta, bestela bezala, bazterrera botatzen ditu batere damurik gabe.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 97. orr.

Halako batetan arrazoiaren sua urtzen hasten zen eta ahitzen, eta orduan, eztirik eta ixiltxorik, arrazoia eskuetaraino erortzen zen bestela bezala, eta ixilpeko arrazoiak haztatzera lerratzen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 231. orr.

Youngen ideia bikaina, bestela bezala lezio batean jaurtia, ahazturik edo lozorroan gelditu zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 39. orr.

Bestela bezala kontatu hidan aldirian etxe bat alokatu huela: auzo hustu batean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 128. orr.

Baina Antjek halere uste zuen ez bat eta ez bi ari nintzela hitz egiten berriz, bestela bezala esan nuela, denbora pasatze aldera.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 178. orr.

Teorema horrek, bestela bezala, erlazioekin zerikusia duten kontu guztiak dakartza bere atzetik: eskala-aldaketak, eredu txikituak, planoak, mapak, txikitzeak, handitzeak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 48. orr.

6 bestela baitakoan bestela bezala.

Autobiografiek, Ginzburgen iritziz, arriskurik ere badute: bestela baitakoan, fikzioa benetako jazoeren gomutekin nahastuz joatea.  Berria - Kultura   2004-10-30

Hortaz, inongo galdeketa prestaturik gabe, garai zaharretara bideratu izan dut elkarrizketa inoiz edo behin, disimuluan eta bestela baitakoan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 57. orr.

7 bestela ere beste alde batetik; dena dela.

Bestela ere nahiko bakarrik nago, eta nire errua izan edo ez, Nathanek arrazoi du.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 123. orr.

Maparen manipulazioa bestela ere nabarmena da.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 285. orr.

Badiat bestela ere minik eta lanturik, neure erregeagatik negarrez.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 100. orr.

Ez niri egin isekarik, badut eta nahikoa samin bestela ere.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 175. orr.

Bazituen, bestela ere, ohiko bezero batzuk, Ruche jauna haien artean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 50. orr.

Bestalde, egun haietan banuen aski zer egin bestela ere, zure gutun haietaz pentsatzen jartzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 16. orr.

Nahikoa arazo sortu dizut bestela ere, hemendik aurrera nire kezka izaten jarraitzeko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 291. orr.

Aski harrigarria da bestela ere Kafkak lehenbiziko gutun hura idazteko lana hartu izana, baina orain egunero-egunero gutun bat idazteko proiektu horretara behartzen du bere burua, neskatoa kontsolatzeko ez beste ezertarako.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 180. orr.

Hannak arrazoi zuen: bagenuen bestela ere zertaz kezkatua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 204. orr.

Nahikoa serio ibiltzen duk bestela ere. Pastillak hartzen ari da, eta ez zaio alkohola komeni", adierazi zuen Lubisek.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 303. orr.

Badirela, halaber, izatearen eremuan, berak bere izaeraz edo bestela ere inola ezin uler ditzakeen izakiak eta gauzak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 81. orr.

Ez diot gertatutako ezeren errurik ardoari egotzi nahi, bestela ere berdintsu joango ziren gauzak, nik uste.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 45. orr.

Bestela ere hiltzera eramango zituzten oiloak ziren.  Berria - Gaiak   2006-03-10

18/98 barruan badauzkat lagunak, baina bestela ere etorriko nintzateke sostengua ematera.  Berria - Harian   2005-02-27

Bere etxebizitza, gela huts hura, zergatik utzi duen ere ulertzen dut; nahikoa gogor egingo zitzaion, bestela ere, neskari bakarrik bidaiatzen utzi izana, urte erdi baterako besterik izan ez bazen ere.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 307. orr.

Ez dut astirik, ordea, eta nire ideiak ez daude ondo landuak eremu horretan, ezin zabalagoa baita bestela ere.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 330. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

baina bestela (67); baina bestela ere (10); baina bestela ez (8); baita bestela (9); begira bestela (22)

bestela akabo (7); bestela alferrik (7); bestela baizik (54); bestela beste (10); bestela bezala (34); bestela bizi (8); bestela dira (10); bestela egin (8); bestela egiten (8)

bestela ere (251); bestela ere ez (7); bestela ere nahiko (10); bestela ere nahikoa (6)

bestela errateko (20); bestela esan (44); bestela esanda (154); bestela esanik (9); bestela esateko (7); bestela eta (8); bestela ez (270); bestela ez baitzen (6); bestela ez baitzuen (8); bestela ez da (13); bestela ez dago (16); bestela ez du (13); bestela ez dut (8); bestela ez litzateke (7); bestela ez luke (6); bestela ezin (36); bestela ezinezkoa (9); bestela ezingo (13); bestela gertatu (8); bestela gertatzen (16); bestela gertatzen da (11); bestela gure (8); bestela hainbeste (6); bestela hau (6); bestela hil (7); bestela ikusi (11); bestela ikusten (10); bestela inork (6); bestela izan (49); bestela izango (12); bestela jai (21); bestela jai dugu (7); bestela jakingo (6); bestela jokatu (6); bestela jokatuko (7); bestela jokatzea (7); bestela jokatzen (7); bestela nekez (6); bestela ni (6); bestela nik (6); bestela nire (11); bestela nola (12); bestela oso (11); bestela pentsatuko (7); bestela pentsatzen (13); bestela uste (12); bestela zer (19)

edo bestela (332); edo bestela esanda (10); edo bestela ez (9); edota bestela (20); egin bestela (10); erabat bestela (8); erabat bestela gertatzen (6); eta bestela (108); eta bestela ere (13); eta bestela ez (6); eta ez bestela (16); ez bestela (43); ezin bestela (32); ezin bestela izan (20); galdetu bestela (18); gauzak bestela (14); gauzak oso bestela (6); guztiz bestela (20); ikus bestela (6); litzateke bestela (6); nola bestela (13); non bestela (6); nor bestela (10); nork bestela (6); oso bestela (100); oso bestela baizik (22); ze bestela (7); zer bestela (13); zeren bestela (25); zeren eta bestela (7); zitekeen bestela (10); zuen bestela (13)


bestelakatu ik bestelakotu.

bestelako 1 izlag beste era batekoa.

Bestelako kontua da hori.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 23. orr.

Zientzialariek, bistan da, bestelako iritzia dute.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 195. orr.

Bestelako edertasuna zuen orain, eta edertasun halakoak maitasun eraberritua eta sakonagoa ernaldu zuen nigan bat-batean.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 52. orr.

Bestelako komunikazioa: alternatiba kritikoak.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 11. orr.

Kontzeptu horiek nazio mailan osatuak dira, eta bestelako garrantzia hartzen dute nazioarteko mailan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 107. orr.

Oraindik geratu behar zaizu material apurtxo bat, bestelako garraztasuna daukan bestelako zaporea.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 151. orr.

Bestelako larritasun bat zen, sakonago eta funtsezkoagoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 42. orr.

Ez al nuen, bada, gainerako neskek ez duten bestelako bizimodu bat nahi, eta gerorako ere etxekoandre arruntek ez duten bizimodu bat?  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 294. orr.

Eta bestelako dedukzio bat egiteko, ez al dago oinarririk?  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 179. orr.

Emakume nekazariek liho-sortak eta bestelako huskeriak eramateko erabiltzen dituzten otzarak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 174. orr.

Nik bestelako gauzak erosten ditut.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 80. orr.

Hala ere, et juntagailua ez da beti kopulatibo hutsa, bestelako balioak ere baditu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 59. orr.

Etxeen artean ez zegoen ez zuhaitzik ez bestelako landarerik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 42. orr.

Ez zen inoiz txokolaterik edo bestelako goxokirik izaten, debekatua zegoelako "otorduetatik kanpo" jatea.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 61. orr.

Baina aldi berean banekien bestelako erantzunik ezin izango niokeela eman.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 107. orr.

Zortea alde zutenek, halabeharraren bestelako baiezpenik gabe, zilarrezko diru-pezak jasotzen zituzten.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 48. orr.

XVIII. mendeko kritizismoak eta arkeologia ilustratu berriaren pizkundeak [...] lagundu egin zuten, azkenean, bestelako giro intelektuala sortzen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 280. orr.

Gurpilez eta bestelako traste arraroez bete zuten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 368. orr.

Irudiei dagokienez, bistan da bestelako edozein objektu bezala pertzibitzen direla.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 31. orr.

Gure zaindariei eta kontzentrazio-esparruko bestelako goi kargudunei.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 156. orr.

Ni potroetaraino nago haren turuta, musika eta bestelako zaratekin.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 125. orr.

Kanpoan, libre zarenean, oso bestela izaten da; bestelako mutilak eta neskak ikusten dituzu, nahi duzunean alde egin dezakezu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 290. orr.

Euskal Herriko zein bestelako herrietako unibertsitateetan ere.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 121. orr.

Esan zuen, horrez gain, bestelako erantzukizunetako kontuekin arduratuta zebilenez, [...].  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 40. orr.

Ezer ere ez zegoen Permera edo Kazanera iristeko, ez telega, tarantas, berlina, kalesa edo bestelako postako zalgurdirik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 82. orr.

Zetazko alkandora lazotxoz beteak eta bestelako barneko jantzi luxuzko eta bikainak jantzita agertzen zen balkoian.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 93. orr.

Bestelako idatzizko lanak konbinatuz gero -zutabeak, hitzaldiak, solasaldiak, gidoiak, literatura-lantegiak...-, bai akaso.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 372. orr.

Bai dirutan, bai bestelako baliozko gauza batzuetan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 69. orr.

Horregatik arreta gutxiagoz jarrai nitzakeen bestelako balizko kontu garrantzitsuak.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 88. orr.

Berak hasieran bestelako zerbait espero baitzuen.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 124. orr.

Gai horretaz lasai hitz egin baitezaket, zeharo bestelako zerbaitetan pentsatzen ari naizen bitartean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 12. orr.

Ez herrik ez bestelako ezein giza seinalek ez zuen hausten lur elementalaren bakea.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 108. orr.

Ez bestelako inolako kontzeptura.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 25. orr.

Bestelako oro dela, gaur-gaurkoan, alferrikako.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 23. orr.

Auskalo zenbat kamiotzar eta bestelako erabili izan diren.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 286. orr.

Errosario errepikatu baten hitzak bezala, Izan Ibarretxe, Arnaldo, Mayor, Redondo edo bestelako, guztien hitzak egiten dira jada errepikakor eta betiko.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 76. orr.

2 (-ko atzizkiaren eskuinean)

Asmaz gain, gainera, biriketako bestelako gaitzen aurka egiteko ere erabil daiteke tratamendua.  Berria - Gaiak   2004-09-14

Gure zaindariei eta kontzentrazio-esparruko bestelako goi kargudunei.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 156. orr.

Industriako metalezko lehengaiak ere %24 garestitu dira eta %15,6 industriako bestelako lehengaiak.  Berria - Ekonomia   2004-06-03

Horrez gain, 130 euroko bestelako diru laguntza abiatu du Frantziako Gobernuak.  Berria - Ekonomia   2004-01-25

Fiskalek ez zuten espetxeratzerik ez badaezpadako bestelako neurririk eskatu.  Berria - Harian   2006-03-17

Igorle eta hartzailearen arteko bestelako harremana lantzean bakarrik sor liteke lilura.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 86. orr.

Egunotan etxebizitzen prezioari buruzko bestelako daturik jakin bada ere, Madrazok argi utzi zuen benetako kopuruak Jaurlaritzak berak eta Espainiako Sustapen Ministerioak emandakoak direla. Badira, ordea, espazioarekiko bestelako erlazio batzuk, irudiak aurkitu baino lehenagokoak.  Berria - Euskal Herria   2004-01-24

Aurretik porrot egin zuten antzeko bestelako esperientzia batzuetatik ikasi.  Berria - Ekonomia   2004-02-28

Inoiz ikusi gabeko bestelako modu batean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 170. orr.

Musika lantzeko bestelako moldeak eta ibili gabeko bideak konkistatu ditu Metak disketxeak.  Berria - Kultura   2004-05-06

Bulimia eta jateko bestelako jokabide desegokiak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-07

Bidean sortutako bestelako arazoei eskema horrekin erantzungo die.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 128. orr.

Beste garai batean nintzen, oso bestelakoan.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 109. orr.

Berehala etortzen zitzaion burura zer gertatu zen halako lekutan, beste hartan zer, eta zer gorabehera izan ziren halakoan edo bestelakoan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 160. orr.

3 (oso eta kideko adizlagunekin)

Berri txarrak larritasuna ez baina sufrikarioa eragiten du: oso bestelako gauza da hori.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 39. orr.

Oso bestelako efektua eragiten duela fotogramen artean beltza txertatzeak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 51. orr.

Alferrik da, beraz, galdezka hastea geure buruari ba ote zitekeen oso bestelako mundu bat izatea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 40. orr.

Atzo ere gauza bera gertatu zitzaidan; oso bestelako gauza bat esan nahi nuen, baina hitz egiten hasi nintzenean, dena nahastu nintzen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 199. orr.

Atxiloketaz ari garelarik, monopolio hitza oso egokia ez bada ere, ezin oso bestelako bat asmatu.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 98. orr.

Ohartuko zara ez direla horiek, baizik eta oso bestelako batzuk, Aidôs sakonki pizten dutenak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 157. orr.

Metodo horrek oso bestelako arrazoiengatik egiten zuen huts.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 10. orr.

Oso bestelako ikuspuntu batetik abiatuko gara.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 28. orr.

Alde batera utzi izan da Smithen oso bestelako ikuspegi moralista.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 75. orr.

Oso bestelako pentsatzeko modua da hori noski, Salomon erregearenaren aldean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 186. orr.

Esaldi ozenak botatzen zituen, bereaz oso bestelako ahotsez.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 94. orr.

Gurean agintariek guztiz bestelako jarrera hartu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-11-02

-Tea? -galdetu dit Husseinek guztiz bestelako aurpegieraz, bat-batean errealitatera itzularaziz.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 131. orr.

Helburu bera ziurtatu zuten guztiz bestelako baliabideekin.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 254. orr.

Izadiaren legeekin batera aldi berean substantziaren eta kausaren kategorien arabera argituak izan daitezkeela, guztiz bestelako printzipiotik sortu diren arren.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 160. orr.

Osagai-egiturak, hizkuntz mailatzat hartuta, badauka hutsaltasunik gabeko guztiz bestelako izaera bat, hizkuntz maila batzuetarako guztiz beharrezkoa dena.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 53. orr.

Baina pare bat gauza jakitea eta jakintza hura benetan gauzatzea arras bestelako kontuak ziren.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 45. orr.

Autore berrietan "mundus sensibilis" eta "mundus intelligibilis" adierazpenen erabat bestelako erabilera aurkitu dut.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 127. orr.

Egia da esperientzia horiek Aro Modernoko europar nihilismoaz zeharo bestelako testuingu historiko batean aurkitzen direla.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 3. orr.

4 (-z atzizkiaren eskuinean)

Naizenaz bestelako zerbait izan nahi dudalako edota, agian, naizen edo izan nahi dudanaz bestelakoa naizelako sentsazio bitxiarekin hartzen dut lo.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 83. orr.

Nabokov jabetzen zen kalkulurako dohain hark [...] zerikusi gutxi zuela "berarekin", eta bere legeak zituela: beraren gainerako dohainez bestelakoa zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 221. orr.

Izadiaz beste zerbait pentsatu eta nahi izan balu, nahitaez, orai duen adimenaz bestelako bat eta orai duen nahimenaz bestelako bat izanen zituen.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 101. orr.

Hizkuntza, hizketaz bestelakoa dena, bereiz azter daitekeen gauza bat da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 41. orr.

Gogoratu beharra dago Sokrates bat zikutarazi egin zutela jainko onetsiez bestelako jainkoak sartzeagatik Atenasen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 62. orr.

Ohiko ikuspegiaz bestelako ikuspegi berriren bat bilatu beharra zegoen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 24. orr.

Gaur egun argazkiaz bestelako irudiaren arte guztiak, "eskuz egindako" irudiaren arteak izendatzeko erabiltzen da normalean "arte plastiko" esapidea.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 246. orr.

Eurobligazioak, jaulkitzen diren lekuaz bestelako diruan emanak; nazioarteko akzioak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 91. orr.

Markoaren indarrak, 1999 arte, ez dio askorik eragin esportazio-konkurrentziari -prezioez bestelako argudioetan oinarritzen baitzen-.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 172. orr.

"Jonek gutun bat jaso zuen" edo "borroka gelditu zen" bezalako perpausek argi erakusten dute (117iv) baieztapena, [...] ezin defendatuzkoa dela, esanahia serioski gramatikaz bestelako kontzeptutzat hartzen bada.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 137. orr.

Hartara ikusi ahal izango nuela nola moldatzen zen bera ohikoaz bestelako testuinguru batean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 282. orr.

Jasan ezin izateraino txarrak iruditzen zitzaizkiolako, beren gris marguldu eta "naturalaz bestelako" ñabardurekin.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 32. orr.

5 (izenondo gisa)

Esanahi berdina duen janzkera bestelako hau: [...].  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 466. orr.

Beharbada hobe zatekeela beste terminologia bat aukeratzea, Harrisena hain testuinguru bestelako horretara egokitu beharrean.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 18. orr.

Ikusleak irudi horren sorkuntzaz duen ezagutza inplizituan ala bestelakoan oinarritzen dela.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 109. orr.

Hiru dimentsiotako egitura geometrikoa islatzen duelarik berinagaineko eremu zabalean ikuspegi bestelakoan...  Herria   2004-11-18

Bi pasadizoak, behorrarena eta zerramarena, itxuraz elkarren antzekoak badira ere, oso mundu bestelakoak dituzte gibelean.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 141. orr.

Baina, hi, bestelakoa haiz, beste guztiak ez bezalakoa.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 153. orr.

Gehiegi lasaitu zituztela irudimenaren hedeak eta errealitatea bestelakoa zela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 300. orr.

Bi erdilariak modu oso bestelakoan mintzatu ziren.  Berria - Kirola   2004-05-28

Ordutik aitari modu oso bestelakoan begiratzen diot.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 87. orr.

Egoera oso bestelakoan dago GSI Bilbo.  Berria - Kirola   2006-02-05

Kasta erabat bestelakoa dute gure hauek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 307. orr.

Abertzaletasunaren nire kontzeptua bestelakoa da.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 66. orr.

Bestelakoak dira estiloak, bestelakoak hitzak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 154. orr.

Ilea bestelakoa izanagatik, baduzu aire bat.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 159. orr.

Desberdin sentitzen zen, bestelako.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 119. orr.

Horren kariaz, heriotzaren alderdi erreala zitzaion soil-soilik interesatzen azkenerako: beti desberdin eta bestelako.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 165. orr.

Bidaiatzen ari garenok, musulman zein bestelako, libre omen gaude baraualdiaren arautik.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 105. orr.

5 bestelakoan bestela.

Bestelakoan ezinezkoa zaigu lehen mailari eustea.  Berria - Harian   2006-04-27

Neurri akats batek izugarri itsustuko du bestelakoan ederra eta pindartsua izan zitekeen edozein bertso.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 84. orr.

Standarden maila eta jokoa atzokoa baino hobea dela pentsatu behar da, derrigor, bestelakoan ez baita ulertzen nolatan ari den UEFAn jokatzen.  Berria - Kirola   2004-12-17

Hedabideak eta presioa dira alde nabarmenenak, bestelakoan ez dago alde handirik.  Berria - Kirola   2004-01-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

arras bestelako (8)

bestelako alternatibak (6); bestelako arazoak (12); bestelako arrazoiak (10); bestelako arrazoiengatik (11); bestelako asmoak (10); bestelako aukerak (6); bestelako baliabideak (8); bestelako bat (8); bestelako bidea (8); bestelako bideak (16); bestelako bizimodua (6); bestelako datuak (16); bestelako diru (12); bestelako edozein (6); bestelako egoera (26); bestelako egoera batean (8); bestelako ekimenak (9); bestelako ekitaldiak (11); bestelako eredu (13); bestelako europa (20); bestelako europa bat (11); bestelako gai (10); bestelako gaiak (15); bestelako gaiez (6); bestelako gaitzak (7); bestelako gauza (19); bestelako gauza bat (6); bestelako gauzak (14); bestelako gizarte (18); bestelako hainbat (10); bestelako helburuak (7); bestelako hitzak (7); bestelako ikuspegi (8); bestelako ikuspegia (11); bestelako ikuspegiak (6); bestelako irakurketa (8); bestelako irakurketa egin (6); bestelako iritzia (36); bestelako iritzia azaldu (7); bestelako irudi (8); bestelako itxura (19); bestelako izaera (8); bestelako jarrera (18); bestelako komunikazioa (18); bestelako komunikazioak (6); bestelako komunikazioaren (7); bestelako kontua (18); bestelako kontua da (8); bestelako kontuak (15); bestelako kultura (9); bestelako lan (9); bestelako lanak (10); bestelako mezua (7); bestelako mundu (11); bestelako musika (12); bestelako neurriak (13); bestelako objektuak (8); bestelako ondorioak (9); bestelako talde (7); bestelako zerbait (15); bestelako zerbitzuak (7)

edo bestelako (131); edota bestelako (8); erabat bestelako (14); ere bestelako (13); ez da bestelako (6); ez den bestelako (7); ez du bestelako (11); ez zuen bestelako (8); guztiz bestelako (34); halako edo bestelako (11); nahiz bestelako (8); oso bestelako (240); oso bestelako egoera (6); oso bestelako gauza (6); oso bestelako iritzia (18); oso bestelako itxura (7); oso bestelako jarrera (8); oso bestelako kontua (10); sindikatu eta bestelako (6); zein bestelako (24)

arras bestelakoa (9); bestelakoa baitzen (7); bestelakoa baizik (7); bestelakoa balitz (8); bestelakoa da (229); bestelakoa dela (30); bestelakoa den (12); bestelakoa izan (82); bestelakoa izan behar (7); bestelakoa izan da (13); bestelakoa izan zen (27); bestelakoa izango (38); bestelakoa izango da (22); bestelakoa izango zen (7); bestelakoa izatea (11); bestelakoa izaten (11); bestelakoa izaten da (6); bestelakoa litzateke (11); bestelakoa zela (13); bestelakoa zen (77); da bestelakoa (7); egoera bestelakoa (33); egoera bestelakoa da (15); egoera oso bestelakoa (12); erabat bestelakoa (22); ere bestelakoa (8); errealitatea bestelakoa (16); errealitatea bestelakoa da (10); errealitatea oso bestelakoa (8); eta bestelakoa (10); guztiz bestelakoa (56); guztiz bestelakoa da (12); hain bestelakoa (11); kasua bestelakoa da (8); kontua bestelakoa da (7); oso bestelakoa (229); oso bestelakoa da (71); oso bestelakoa izan (27); oso bestelakoa izango (16); oso bestelakoa zen (26); zeharo bestelakoa (7)

bestelakoak dira (49); bestelakoak direla (9); bestelakoak diren (6); bestelakoak ere (31); bestelakoak ere bai (6); bestelakoak izan (19); bestelakoak izango (20); bestelakoak izango dira (6); bestelakoak ziren (27); edo bestelakoak (11); eta bestelakoak (91); gauzak bestelakoak (6); guztiz bestelakoak (18); oso bestelakoak (93); oso bestelakoak dira (21); oso bestelakoak izango (11); oso bestelakoak ziren (9)

bestelakorik esan (7); ez bestelakorik (13)


bestelakotasun 1 iz bestelakoa denaren nolakotasuna.

Espezie bateko animalietan ezaugarri komunak askoz garrantzitsuagoak dira alde bereizgarriak baino; perpausetan, aldiz, bestelakotasuna da nagusi, eta bestelakotasun horren gainean perpausak lotzen duena bilatzeari ekitean, hitza eta bere ezaugarri gramatikalak aurkituko ditugu.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 141. orr.

Autistarentzat, baina, adiskidetasun benetakoa lortzea izan daiteke zailena, besteak beren bestelakotasunagatik nahiz beren gogamenengatik estimatzea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 266. orr.

Haren begi handien zuritasuna, bestelakotasuna, basa animaliena bezalako edertasuna.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 265. orr.

Oso argi ageri da hor Estatu Batuetan egindako atzerritar inbertsioen bestelakotasuna.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 55. orr.

Han izpiritua hain eztiki zoraturik aurkitzen da, hain jainkotasunez erabat beterik eta blai eginik, Jainkoagan hain zoraturik, non batasunean galtzen baita bestelakotasun guztia.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 118. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Bestelakotasun urakan bat.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 320. orr.


bestelakotsu izond bestelakoa.

Ondasun mota desberdinak, langintza bestelakotsuak, giza bizitzaren osterantzeko egoerak, horiek guztiek eskatzen dituzte erregela berezkoak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 44. orr.

Izadiak bi sexu bestelakotsu egin ditu, euren nahitaezko batuketa gauzatzeko asmoz.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 60. orr.


bestelakotu, bestelako(tu), bestelakotzen (orobat bestelakatu g.er. eta bestelatu g.er) 1 da/du ad bestelako bihurtu.

Zeren filologia den ongi irakurtzeko eta aditzeko artea: eginak eta gertakariak irakurtzea interpretazio jakin batekin bestelakotu gabe, garbiegi ulertu beharraren bortxaz zuhurtasuna eta pazientzia galdu gabe.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 53. orr.

Kasu honetan, kontzeptua bere hartan atxiki bada ere, erlazioa bi modutara aldatu da: adierazlea, haren alderdi materialean ez ezik, haren gramatika forman ere bestelakotu da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 105. orr.

Mende honetan zehar, hala ere, zientzia, zientzia esperimentala behinik behin, bestelakotu egin da.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 142. orr.

Zer sentitzen du aita batek, ama batek, bizitzaren ordena logikoa bestelakotu egin dela ikustean, semea hil eta beraiek bizirik daudela ikustean?  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 14. orr.

Jusuf bestelakoturik zegoen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 170. orr.

Kanpoko ekarpen horiek bestelakoturik, mozorroturik, sartu behar izaten dira gehienetan, gizarte jasotzaileak onar ditzan.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 90. orr.

Mutante horietariko bakoitzak bestelakoturik zeuzkan zelula-funtzioetariko batzuk; esate baterako, bakterioaren bizitza eta ugalketarako ezinbesteko ziren funtzio asko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 15. orr.

Alkoholak zeharo bestelakotzen duela jendea.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 53. orr.

Hain hala eraberritu zuten gizarte guztia, bazirudien arragoren batean pasarazita erabat bestelakoturik atera zutela.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 101. orr.

Otorduak gauza delikatu eta ezustekoz osatuak ziren, eta sukaldariek etengabe bestelakotzen zuten janarien arkitektura.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 63. orr.

Hedabideen jabeak aldatzea eta mezua bestelakotzea ez da aski Bestelako Komunikazioa lortzeko.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 90. orr.

2 (era burutua izen gisa)

Asun Garikano bestelakotuek, gontzetarik jalgiek, daukate liluraturik eta harrapaturik.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 47. orr.


bestelakotze iz bestelako bihurtzea.

Eragin horren ondorioz gertatzen ari den gure tradizioaren etetze edo bestelakotzea zen Koldok azken urteotan barnean zeraman kezka nagusietako bat.  Berria - Harian   2005-05-04

Banakoen desberdintzez, bakoitza poliki-poliki zein tupusteko jauziz bestelakotzez eratzen dira espezie berriak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 144. orr.

Dagoeneko sintoma batzuek iragarria dute Miarritzeren bestelakotze hurbila.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 70. orr.


bestelan ik bestela.

bestelatsu izond bestela.

Salaketa: Azterketaren arabera, erakundeek gaur egun ematen duten eskaintza «nolabaiteko autonomia» duten emakumeentzat pentsatuta dago, baina errealitatea bestelatsua dela argitu du.  Berria - Euskal Herria   2004-01-30

Bestelatsu begiratu diote, behingoz zilegi baitzaio harroxko agertzea.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 95. orr.


bestelatu ik bestelakotu.

bestenaz 1 lok bestalde, gainerakoan; bestela.

Bestenaz, Europaren demokraziaranzko aitzinamendua blokeatuko dute eta gaurko egoera geldituko da indarrean, erran nahi baita neoliberalismoaren Europa.  Berria - Euskal Herria   2004-06-02

Bestenaz, beste istorio bat baduzu?  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 275. orr.

Zer putruna, bestenaz, mutikoa!  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 42. orr.

Badira bestenaz gauza batzu zinez gogoetagarriak. Oraindik ere, kasik 25-30 urte eskuaraz lasai irakurtzen dutala-ta, hala ere aitortzen dut -bestenaz gezur bat erran bainezake-, frantsesez lasterrago, fiteago irakurtzen dutala eskuaraz baino.  Herria   2001-10-25

Aski goiz, bestenaz kanpoan lo egin behar baikenuke.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 62. orr.

Hori ziurra da, bestenaz honezkero, preso edukiko zukeen ziegarik beltzenean.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 100. orr.

-Ez pentsa bestenaz holakoa nintzatekeela zurekin!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 111. orr.

Frantziako itzulia: Nolakoak garen, bestenaz, Frantzian.  Herria   2002-07-25

Zerutik induljentzia igortzen zidatela pentsatu nukeen edo bestenaz ezerezean desagerturik zeuden, beraz ene oroimenean bakarrik bizi.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 130. orr.

Bestenaz bai litzatekeela goitik beherako munstrokeria perbertsoa.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 48. orr.

Edo bestenaz, etxeko autoa harturik, nihaurek lekuak husten ditiat!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 55. orr.

Aipatzen den emaitza zilegi dela Gurutzadako buldarekin eman ohi diren grazien eta induljentzien emateko arrazoi zuzenik badenez geroz, eta bestenaz ez. frango partzuer bixtan da, bestenaz ez litake holako egunik aise muntatzen ahal.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 184. orr.

Haurra itzultzen badu, gertatu dena ahantziko dut, baina bestenaz...  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 49. orr.

Aspaldikoa du, beraz, emakumearen adats lehun eta askeak, gizonaren grina erotikoak ernatzeko lilura sekretua; zergatik estali bestenaz?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 143. orr.

2 bestenaz ere

Bestenaz ere, kasik iluna-eta, nola utzia zuten haur hori kanpoan bere gisa!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 28. orr.

Beranta dute, afari arin batekin gelditzen dira, bestenaz ere ez dute halako gosea, ez-usaiako arratsal-askaria egin baitute.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 81. orr.

Lanik ez eta bestenaz ere laneko gogo handirik ez, zer egin behar dute?  Herria   2005-11-10

Alta, bestenaz ere nehork ez jakin-eta nor noiz nortaz behartzen ahal den, on da auzoek elgar untsa har dezaten, on da auzoen artean izan diten harreman sano batzu.  Herria   2003-06-12

Alemanek badakite giren 25 000/30 000 gizonek laneko gogorik ez dugula -bestenaz ere Reich Handiaren onetan- eta bakoitzak laster ikasiko duela egin ahala guti egiten.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 78. orr.

Irriskuak ere badira bestenaz ere.  Herria   2001-10-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

badira bestenaz (3); bestenaz ere (103); bestenaz ere ez (6); bestenaz ez (16); bestenaz xahu (4); edo bestenaz (31); jakinaren gainean bestenaz (3); zer den bestenaz (4)


bestengusina iz lehengusina txikia.

Haren anaia Piotr Vasilievitx-enean, zeinak berekin baitzituen ezkon-arreba Katerina Mikhailovna eta ezkon-arrebaren bestengusinak (Rosa Fiodorovna eta Emilia Fiodorovna.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 249. orr.


bestengusu iz lehengusu txikia.

Ez amaren aldetik ez aitaren aldetik ez zegoen gurean moja, fraide edo apaizik, amonaren herengusu edo bestengusu moja bat izan ezik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 16. orr.


besteño adkor ipar beste.

Parte bat izaiten baita departamenduarentzat eta besteño bat lurraldearentzat, gure eskualdean beraz Akitaniarentzat.  Herria   2002-10-17

Auzi horri josia bada bixtan da besteño bat: esposatzen den emaztekiak bere izena behar duen aintzina atxiki ala senarrarena hartu.  Herria   2001-05-03

Nik, bati gakoa falta nuela esplikatu frantsesez eta espainolez, eta baietz erran dit errespeturekin baina ez batere mugitzen gizona; besteño bati berdin, eta harek berriz ingelesez erran niezola.  Herria   2001-11-08

Egia erran, zer egin den eta zer ez, hori gauza bat da, bainan besteño bat ere baditake hor nunbait: nolako gogoarekin jokatu diren batzu eta besteak.  Herria   2005-07-21


besteraka adlag beste aldera.

Baina utziok behingoagatik heure buruari gauzak besteraka esaten, eta esak: nere andregai zena, edo, belarriarentzat errazago baita, izen eta guzti: nere andregai Miren Txoliñe zena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 98. orr.


besteratu, bestera(tu), besteratzen da/du ad beste batera joan edo eraman, aldatu.

Dendan beste pertsona bat sartu, eta sumindura besteratu zitzaion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 112. orr.

Saihesten saiatzen gara, haien ibilbidea besteratzen, halako distantzia batean edukitzen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 111. orr.

Hori duk azken hamar minutuotan egiten saiatu naizena, ezer ez, hi heureak eta bost egiten aritu haizen bitartean nire arreta eginkizun horretatik besteratzeko.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 136. orr.

Ez nuen behakoa besteratu.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 154. orr.

Ez dut uste sekula izana nintzenik gau hartan bezain sorgor inguruan gertatzen ari zenaren aurrean, hain neure baitan itxirik, hain besteraturik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 348. orr.

Gobernuak bere burua aldezten du, eta badu zerbait arrazoi, esanez Ramon Baez Figueroak besteratutako 2.200 milioi dolarri (herri aurrekontuaren %66) Estatuak aurre egin behar izan zionean erne zela krisia.  Berria - Mundua   2004-05-16


besterendu, besteren(du), besterentzen (ETCn 1.425 agerraldi) 1 da/du ad besteren batengana igaro edo igaroarazi, eskuarki ondasunak.

Beraz, funts eta jabetzak besterentzen badira, Estatua beste funts bat sortzera behartuta egongo da beste jabetza batzuk izateko.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 171. orr.

Autore eskubideetan enpresei ez zaielako benetako jabetzarik lagatzen edo besterentzen, transmititzen, erabilera-lizentzia zehatza baino.  Berria - Gaiak   2004-01-14

Heretikoen ondasunak besterendu egiten ziren, eta ez heretiko zigortuak eta ez haren ondorengoek ez zeukaten berreskuratzerik.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 202. orr.

Esan dut lehen garaietan hainbat feudo betiko besterenduta geratu zirela.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 341. orr.

Gorputz edo natura (arraza) konkretu baten ekintza, historia, esplikatu ahal izateko interesatzen zaiguna, arraza (natura) horretan "besterendua" dagoen eta diharduen izpiritua da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 213. orr.

Espresionismoarentzat emozioari loturik egon da luzaro adierazgarritasuna, haren bortiztasunean eta haren ezin besterenduzko izaeran.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 276. orr.

ik besterenezin.

2 (era burutua izenondo gisa)

Guztiz adierazgarria da hirietako biztanleriaren hazkunde-erritmoa, hazkunde demografiko oraindik ikaragarrizko baten eta modernizazio besterendu batek dakartzan biztanleen lekualdatze masiboen emaitza dena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 138. orr.

Baina beude ahantzirik herritar besterendu horiek!  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 71. orr.


besterenezin izond ezin besterenduzkoa.

Bizitza eta jabetzarako eskubide besterenezinak, errepublika honen fundatzaileek Konstituzioan ezarritakoak, ondo babestu behar dira.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 524. orr.

Ebidentetzat jotzen ditugu egiok: gizaki guztiak berdinak izan zirela kreatuak; eskubide besterenezin batzuez hornitu zituela euren Kreatoreak; horien artean bizitzarena, askatasunarena eta zorionaren erdiespenarena zenbatzen direla.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 107. orr.

ETAk duelako bere ekintzen gainean erabakitzeko gaitasuna eta, beraz, indarkeria uzteko erantzukizun besterenezina.  Berria - Euskal Herria   2006-01-06

Asko falta zen garai hartan lur-sail besterenezinaren ideia izateko; hori oso gauza modernoa da.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 317. orr.

Bada gure izaeraren alde bat, ikasi dudanez, behin betiko gurea eta besterenezina.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 159. orr.


besterenganatu, besterengana(tu), besterenganatzen (ETCn 46 agerraldi) du ad besterengana eraman. ik besterendu.

Kapitalaren %31 besterenganatuko du jabe den Fernandez familiak.  Berria - Ekonomia   2006-04-20

Azkarateren hitzetan, zuzeneko partaidetza osoa besterenganatuko du Jaurlaritzak, konpainiaren kapitalaren %3, beraz.  Berria - Ekonomia   2004-09-29

Honela anaiek berena zen tokirik izan ez zezaten, eta inoren mende egongo ez zen lekuan bizi ez zitezen, eta anaiek ezer nolabait saltzeko edo besterenganatzeko ahalmenik izan ez zezaten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 561. orr.

Erdi jota egon gara, zorrek itota, erantzunaren eta mendekuaren menpe, besterenganaturik.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 53. orr.

-Bai... -esaten zuen Pelik, batere segurtasunik besterenganatzen ez zuen ahots-tonu batez.Raimundo gizon eroria, edo besterenganatua, ezetzaren bidez, Mariaren bidez, helduko da bere burua onartzera, Jainkoa bezalako sortzaile bilakatzera, nahierara kopiatu, ebaki, itsatsi edo ezaba dezakeen idazlea antzo ordenagailuaren aurrean.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 9. orr.


besterentze iz besteren batengana igarotzea edo igaroaraztea, eskuarki ondasunak.

Izkribu honetan Hegelek eginiko estatuari buruzko planteamendua berriro kritikatzen du Marxek; halaber, ezker hegeliarraren ideiak auzipean jartzen ditu, lehengo aldiz lanaren besterentzea analizatzen hasten da, eta ekonomia politikoaz proposamen garrantzizkoak garatzeko oinarriak finkatzen ditu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 226. orr.

Guztien borondatea kontzeptutik Rousseauk komuntasun eta gizabanakoaren besterentzea, alde batetik, eta gizabanako bakoitzak dituen eskubideak, beste aldetik, azaltzen ditu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 227. orr.

Humanisme de l'autre homme lanean (1972), gizakiaren ahultasunaz eta besterentzeaz aritu zen, haren identitate berria osatzeko ezinbesteko baldintzak bilakatuz.  Berria - Kultura   2006-01-12

Zer indar enigmatikok bultzatzen du itzultzaile hau bikoizketak eta besterentzeak gertatzen diren putzuetara?  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 47. orr.


besterri iz atzerria.

Behin zubia eginda, jentilak etorri behar zuen astean handik egingo zuten ihes besterrira, eta hurrengo astean alderantziz; asmo hori zerabilten buruan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 14. orr.

Andreari besterrira joan beste aukerearik ez jakon geratzen.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 77. orr.

Mundu berriak galtzailez lepo behar zituen kartzela hilerria besterria.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 109. orr.

Hegaztien moduan goaz gu, oroimenaren zentzuaz kontrara, besterririk besterri.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 336. orr.


bestetaratu, bestetara(tu), bestetaratzen du ad bestetara eraman. ik besterendu.

Lo egitea gogoa mundutik bestetaratzea da.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 94. orr.

Inguruan gertatzen zenari begira bestetaratzen zuen gogoa.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 221. orr.

Ikaratu egin nintzen: isildu zen; ez nuen beste ezer entzun, eta pixka bat pipatzea deliberatu nuen, arreta bestetaratzeko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 93. orr.

Hala du deliberoaren jatorrizko kolorea arras gaizkitzen pentsamenduaren zantzu zurbilak, eta hainbat egiteko funts eta munta larrikok horren kariaz du bere oldea bestetaratzen, eta ekintza izena galtzen.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 112. orr.


bestetasun iz “beste” izateko nolakotasuna.

Malenkonian, alderantziz, ez duzu bestearen galera penatzen, bestetasunaren inguruko fantasia baizik.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 104. orr.

Aldi berean guregandik gertu, baina gure gaurkotasunaz ezberdina, gure oraina inguratzen duen denboraren ertza da, bera menderatzen duena eta bera bere bestetasunean adierazten duena.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 151. orr.

Balioen eraldaketa ekarri zion horrek, halatan non, bizi zuen V1 munduaren erabateko bestetasunak, arroztasunak, hasieran higuin- eta amesgaizto-kutsua eduki arren, halako batean, edertasun bitxi eta liluragarri bat hartzen hasi baitziren berarentzat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 53. orr.

Gauza maitatuaren bestetasuna eta autonomia ahantz ditzakeen neurrian bakarrik maite du nartzisistak bestea.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 103. orr.

Horrela diferentzia sexualaren bestetasuna onartu eta ukatu egiten zen batera.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 70. orr.

Eta preseski bestetasuna nozioarekin ari naiz borrokan, izpirituaren jostetak artetan dibertitzen bainau.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 43. orr.

· Liberalismo espainolarena den bikoiztasuna, eta ez arimakoa, baina politikoa, hots, ez bat eta ez bestetasuna, nahi eta ez nahi.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 71. orr.


bestetu, beste(tu), betetzen da ad “beste” bihurtu.

Ikusia dago ezen, bizi naizen bitartean, ezin ditudala oroitzapenak ezabatu, nire liburua sutara bota; zeharo erotuz gero soilik lor nezake, erabat besteturik; edo, bestela, oroimenaren funtzioa erabat galduta.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 161. orr.


bestialidade iz bestialismoa.

Harrika hiltzen zituzten, berriz, adulterioa, estuproa, sodomia, bestialidadea praktikatzen zutenak, baita hilekoarekin larrua jotzen zuena ere, batik bat moroa edo judioa kristau batekin gurutzatzean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 271. orr.


bestialismo iz gizaki baten aminalia baten arteko sexu harremana.

Bestialismoa izena du nire gurutzeak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 48. orr.


bestiario iz animaliei buruzko ipuinen edo kontakizunen bilduma.

Fisiologo izeneko bestiarioa irakurtzen ari nintzela, atea jo dute.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 181. orr.

Erdi Aroko Bestiarioak izan ziren geroko moral erakusle haien oinarri literarioa.  Berria - Kultura   2004-05-29

Hala esaten zieten Kalaportuko amek ume txikiei, erdi arotik edo auskalo ze sasoi ilunetatik zetorren ikaragarrizko bestiario hura erabilirik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 188. orr.

Lexiko luze bat ahaztu beharra zegoen horretarako, batez ere psikoanalitikoa; aitzitik, oso baliagarria izan zitekeen herri tradizioko bestiarioa.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 25. orr.

Hiriko bizitza geroz eta azeleratuagoa, maitasun harremanak, teknologia berriak, lanaren inguruko menpekotasunak, bestiario bitxi bat... gai guztiek dute beren lekua Millasen ipuinetan.  Berria - Kultura   2004-08-18

Kafkak bere bestiarioan animaliak erabili zituen, baina ez fabula gisa, giza angustia eta ahultasunen adibide gisa baizik: «Horrela, animaliak pertsonaren antza hartzean, porrotari minbera da».  Berria - Kultura   2006-05-02


bestibular izond nerbioez mintzatuz, barne belarrikoa, oreka eta orientazioa mantentzen dituena.

Sistema bestibularraren eta zerebeloaren alde baten garapen okerrari loturiko ataxia sinple bati egozten dio Templek.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 250. orr.


bestibulu 1 iz eraikin batean, sarrera nagusian dagoen gela.

Bestibulua geltoki berriaren bihotza izango litzateke.  Berria - Harian   2006-02-21

2 barne belarriko barrunbea.

Konpentsazio-mugimenduak (bestibuluarenak eta begiarenak), burua edo gorputza mugitzen denean begirada finko edukitzeko egiten direnak; erreflexuak dira guztiz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 34. orr.


bestondo 1 iz jan-edan gehiegizko egun baten ondoko goizean izaten den ondoeza. ik biharamun 3.

Gizaki arruntok biharamuna esaten diogu sentipenen batura honi, edo ajea, edo erresaka, edo bestondoa, edo zakurzuria, edo astelehena, asteazkena eta zergatik ez: ostirala.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 129. orr.

Harrotasunez, bozkarioz eta konfiantzaz gainezka zegoen, hala nola lasterketan menderaezina den zalduna edo bestondorik ez duen edalea.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 140. orr.

Bestondoa baita edateak sortzen duen arazorik txarrena.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 11. orr.

Zeren hik, orain, anaiarenera ailegatu eta lantokira deituko baituk, bat-bateko gripeak jota hagoela erran, eta ohera sartuko haiz, bestondoa trankil demonio ematzera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 28. orr.

Orduan argituko zelakoan bestondoa kentzeko botikaren misterioa.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 11. orr.

Bestondoak jota zegoen eta droga ezezagunen baten efektuen pean ote zegoen iruditu zait hitz egiten hasi zaidanean.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 60. orr.

-Hortaz, bestondoa pasatzera eraman hindutean itzalera... -esan du azkenik Joxek, eta irri ilun bat ito zaio eztarrian.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 71. orr.

Aurreko egun guztietako gertaera bortitzek bisaian utzitako arrastoei bestondoaren marka gehiturik, itxura beldurgarria izan behar nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 294. orr.

-Bestondo pixka bat, bertzerik ez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 39. orr.

Liderrak bestondoaren galbahetik iragazitako irri-modua egin zuen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 25. orr.

Larunbat goiz hartan baneukan halako maitia non zira, halako gabetasun bular zolan halako zimiko tripa sabaian... ez, bestondorik ez, sensibleok ez dugu halakorik, halako zera ezinzertua zen zertzen ninduena.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 347. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Inoiz bada eta, bestondo latzeko goiz-beiletan ageri da ahanzturaren funtsa: esku ezezagun eta errukior batzuek arimari ematen dioten atxikigailua, hobenaren eta eromenaren erroiztegiari ihes egin ahal izan diezaion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 291. orr.

Egarria, alimalekoa, bestondorik gorrienean bezain.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 353. orr.

Zer iruditzen zaizue izugarrizko bestondoa duen tipo honen hitzaldia?  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 99. orr.

Egundoko bestondoarekin esnatu naiz.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 71. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Esan beharra dago, gehientsuenetan [...] bestondo egunak izaten zirela horiek.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 11. orr.

Etxetik lekutu nintzenez geroztik, erredakzioburuak bestondo egun batean baino gehiago ninduten izutzen gure arteko topaldi urrietako isiluneek.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 53. orr.


bestorduz ik beste 4.

besuin iz pezoia, lurrezko hesia.

Bide ertzeko besuin batean jarri nintzen, aiduru bezala.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 22. orr.

Besuinetik altxatu nintzen hala ere, haien atzetik pantera ilun eta lizun baten maneran herrestatzeko.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 22. orr.

Hotela inguratzen zuen besuinaren gibelean gorderik egon zen eta aukera edukitzean sua piztu zuen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 23. orr.


bet-betan ik betan.

beta1 1 iz astia.

Ez zegoen beta galtzerik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 260. orr.

Ez genuen beta askorik.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 65. orr.

Beretzat ez duen beta Bertsozale Elkarteko Iker taldeko lanetan ematen du.  Berria - Kultura   2004-07-23

Aspaldiko partez, gozamenerako beta izan zuen.  Berria - Kirola   2006-01-05

Herri hartan emazteek ez baitzuten ez irakurtzen ez eta kiroletan betarik galtzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 312. orr.

Baina Varelak ez ziean betarik eman.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 90. orr.

Bitartean, gure egoera absurduaz pentsatzeko beta izan nuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 89. orr.

Bere piztueraren historia kontatu zidan Lauaxetak, patxada ederrean, xehetasunetan sartzeko ere nahikoa beta hartuta.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 56. orr.

Ez dik oraindik etxera itzultzeko betarik izan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 100. orr.

Bere ardura ugariek ez zioten betarik utzi testuari merezi zuen arreta eskaintzeko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 157. orr.

Ustekabean harrapatu nian, hain ustekabean, non ihardesteko betarik gabe utzi bainuen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 69. orr.

Ahal zuen guztietan egiten zion bisita, horretarako betarik zuenean.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 82. orr.

Mundu osoa duzu eskuetan eta garrantzia handiko erantzukizun eta ardurek ez dizute gauza txikietarako betarik uzten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 295. orr.

Ezertarako betarik eman gabe, "eguerdiko Talgoa hartu, eta iritsitakoan hoteletik deitu" esan, eta eseki egin zuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 97. orr.

Gabardina kentzeko ere betarik hartu gabe.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 163. orr.

Enbarkerako deitzen hasita zeuden, ez zegoen hitz egiteko beta handirik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 19. orr.

Konfiantza hartzeko ere beta behar da, eta horixe falta zaio Barriolari.  Berria - Kirola   2004-12-05

Beldurra halako ikara fisiko bat bezala sentitzeko beste betarik ez dut izan, hots handi batek eragiten duen ikara hori.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 137. orr.

Izango dugu aurrerago kontrarioak izateko aukera eta beta!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 111. orr.

Preso eraman arte badut beta itxaroteko.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 22. orr.

Ez baitut betarik horien guztien berri emateko.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 344. orr.

Adierazi zuen Ana Morena andreari ez zitzaiola nahikoa beta eman bere gor-mututasunaren nondik norakoak azaltzeko.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 134. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aztertzeko beta (4); aztertzeko beta izan (3); beta eman (10); beta ematen (11); beta ere (7); beta handirik (4); beta hartu (13); beta hartu baino (3); beta hartu zuen (4); beta hartzen (4); beta izan (24); beta izan dut (3); beta izan nuen (4); beta izan zuen (7); beta izango (4); egiteko beta (10); egiteko beta hartu (3); esateko beta (3); ezagutzeko beta (3); horretarako beta (4); nahikoa beta (4); osatzeko beta (3); pentsatzeko beta (6); prestatzeko beta izan (3)

akabatzeko betarik (3); akabatzeko betarik eman (3); aspertzeko betarik (4); ateratzeko betarik (3); betarik eman (46); betarik eman gabe (28); betarik ematen (7); betarik ere (18); betarik ere ez (9); betarik ez (22); betarik gabe (27); betarik hartu (11); betarik hartu gabe (8); betarik izan (46); betarik izan al (4); betarik utzi (9); betarik utzi gabe (6); egiteko betarik (16); egiteko betarik eman (3); egiteko betarik ere (3); egiteko betarik izan (4); emateko betarik (3); erantzuteko betarik (12); erantzuteko betarik eman (6); erantzuteko betarik izan (4); esateko betarik (10); esateko betarik eman (5); esateko betarik izan (3); ezer esateko betarik (5); galdetzeko betarik (3); hartzeko betarik (11); hartzeko betarik eman (3); hartzeko betarik gabe (4); hitz egiteko betarik (3); horretarako betarik (6); ia betarik (3); irakurtzeko betarik (9); ospatzeko betarik (3); ospatzeko betarik izan (3); pentsatzeko betarik (7); prestatzeko betarik (6); prestatzeko betarik izan (5)


beta2 iz meatze eta harrietan, zaina.

Eta okre horren betaren bat aurkitzen zutenean, hari ere zilarrari bezala berdin jarraitzen zioten.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3430. orr.

-Eta eskuratu zuenarentzat urre-beta bat, berriro diot.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 149. orr.

Horregatik antzinakoak, beraiek hasi baitziren irudi horiek akaberetan erabiltzen, marmol-beten barietateak eta antolamendua imitatzen hasi ziren.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3370. orr.


beta3 iz hurrenkera batean-edo, bigarren tokia hartzen duen elementua adierazteko erabiltzen den ezaugarria.

Era honetako hainbat mugimendu mota dira, eta alfabeto grekoaren arabera sailkatu dira: alfa mugimendua hedatze- edo uzkurtze-mugimendu bat da [...], beta mugimendua goian deskribatu den mugimenduari dagokio.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 50. orr.

Beta-amiloide proteinaren antigenoa da txertoaren osagai nagusia.  Berria - Gaiak   2004-10-31

Badira, esaterako, beta karoteno A bitaminaren aitzindaria kopuru nabarmena duten arroz eta arbi-hazi motak.  Berria - Gaiak   2004-05-18

Ondoren, beta1-integrin izeneko genea kendu zieten eta horrek minbizia garatzea eragotzi zuela frogatu zuten.  Berria - Gaiak   2004-08-31

Lehen motako funtzio Euleriarra, edo beta funtzioa; eta bigarren motakoa, gamma funtzioa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 394. orr.


betagin ik letagin.

betakor ik betekor.

betale iz betazala.

Eta handia nintzela ere esaten zidan, eta nire hitzak azalera itsatsita zituela ezpainak bailiran: ahoan, betaletan...; barnean zebilzkiola, haien erredura sentitzen zuela izter barrenetan...; horrelako gauzak, alegia.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 176. orr.


betametasona iz esteroide bortitza, glukokortikoideen taldekoa.

Cofidis taldeko Robert Sassonek positibo eman zuen iaz, betametasona substantziarekin.  Berria - Kirola   2004-03-03

Sassonek Noumeako Sei Egunetan eman zuen positibo (Kaledonia Berria), betametasona sustantziarekin (glukokortikoideen taldekoa).  Berria - Kirola   2004-11-10


betan 1 adlag ipar batean, batera.

Ikasle handienekin Lukrezio lantzen nuen eta miresten betan poeta eta pentsalari zen idazlea.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 52. orr.

Denak betan heldu dira, bazter guziak denak beteak-eta gero denak nardatuak.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 148. orr.

Ez dira seiak betan usu idekiak izaiten bixtan da.  Herria   2005-09-08

Hil zen gizona urte bat barne eta hogoitahamabi haurrek ikasgelako aulkietan nigar egin genuen denek betan.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 26. orr.

Emozio handiko mementoa, denek betan kantatzen dugularik bakotxak bere hitzkuntzan Lurdeko Ave Maria.Pantxoa eta Peioren kantuen hitzak errexki ateratzen baitziren entzule eta ikusleen ezpainetarik, kantariekin betan.  Herria   2001-02-22

Iragan uztailaren 31an, departamendu-buru eta herriko hautetsiekin betan, irisartarrek bisitatu ahal izan zituzten Ospitaleko gela berriak.  Herria   2002-09-19

Hiru intriga horiek betan eramatea zuen zailtasun bakarra.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 238. orr.

Jondoni Joane eta Jondoni Petri dira beraz betan ospatuko 2 herri hauetan.  Herria   2005-06-23

Ezker, jarririk, emazteak: ez dira beti denak betan mintzo.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 74. orr.

Batzuetan biak betan han gaude.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 88. orr.

Aurten Arrosako festibala eta Aiherrako bestak betan gertaturik ere, gure gaztek programa edo egitarau eder bat sutik ezarri dute halere.  Herria   2001-06-28

Nik, bapatean, ene buruari eta betan gizonari galdera: Non gara hemen?  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 103. orr.

Urrats ezti eta neurtuan zein maite dudan ibiltzea, kargarik ez banu bezala, gorputzak baitaki zer nola egin, izter eta zangoen giharriak berotuz doazela, tentsio gogor eta betan malgu batean.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 44. orr.

Sartu orduko, intuizio batek hartu nau hemen, gauzak eta jendeak harreman tinko eta betan laxo batean daude.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 176. orr.

Elizaren botere naturaz gaindikoa, alabaina, dena batean eta betan naturaz gaindiko moldean hasirik eta Aita Sainduarekin oso-osoan agerturik, hortik aitzinatu da patriarken eta primatuen, artzapezpikuen, apezpikuen bitartez helduz xeheenetaraino.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 133. orr.

2 bet-betan, bat-batean.

Beheko lurbira herio bezain mutu, ostots ikaragarriak duela betan ortzia urratzen.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 102. orr.

3 bet-betan (orobat betbetan g.er.) bat-batean.

Janamari Arhancet Xalbatenekoak utzi du bet betan mundu hau 72 urtetan.  Herria   2002-10-10

Azkena bera ere, ondikotz halako batean bet-betan jiratu ez bazina, aise emanen zenidakeen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 287. orr.

Gero, zuhaiztia zeharkaturik, bet-betan kausitu zuen bere burua oihaneko tenplu narearen erdian.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 54. orr.

Baina, bet-betan, hor non argazki madarikatuaren oinak izena jarri dion nik hilik erortzen ikusi nuen gizonari: Abel.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 88. orr.

Argi gardenaren iturri oparoak ere, eguzki etertarrak, ortzia etengabe distira berriz irrigatzen eta argia bet-betan argi-berritzen du.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 323. orr.

1971an, nagusiek -kanpotiarrak- bet-betan hetsi zuten lantegia, orduko 15 luhusoar langileak egunetik biharamunerat ogibiderik gabe utziz.  Herria   2002-08-08

Ia bet-betan ulertu nuen: [...].  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 79. orr.

Nafarroako gerla 1839an finitu zen, bet-betan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 99. orr.

Gezurra! Zeren bet betan inglesa erabiltzen duenari ez dute holakorik erranen.  Herria   2005-06-30

Gezurra zela esan nion parrokoari bet-betan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 123. orr.


betantsu adlag ipar denbora berean gutxi gorabehera.

Azkenean, iduri du Eguberri bera feria bat dela,lau edo bost aste irauten duen feria bat, denetan betantsu izaiten dena, eta besterik ez!  Herria   2005-11-24

Horiek oro betantsu erdiesteko adituak behar dira, horretarako ditu "Hautetsien Kontseiluak" ahalbide bereziak hartzen obragileen laguntzeko proiektuen zutik emaiten.  Herria   2001-07-05


betarazi, betaraz, betarazten du ad betoa jarrarari.

Legea betaraziko duela alegia.  Berria - Euskal Herria   2006-01-03


betargi 1 iz begitarte alaia.

Harik eta ustekabeko iluntasunak haren betargia hartu zuen arte.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 609. orr.

Haren bisaiak, bat-batean, beltzuritik betargirat egiten zuela eta haren ezpainek irri zuri bat erakusten zutela, erran zuen [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 548. orr.

Don Frantziskok jarri zuen aurpegia, betilun imajinatzen dut alde batetik, ikusirik zer penitentzia zetorkion gainerat jende uholde harekin, baina baita betilunetik betargirat egiten ere bertzetik, loratzen zitzaiolarik, finean, ezpainetan, irri ezkutu bat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 40. orr.

Ezin esan Rigatik guk ihes egin dugunik, betargiz, alaitasunez goaz hemendik.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 214. orr.

2 (izenondo gisa) alaia.

Eta, nola baitzen, gainerat, gorputzez gero eta sendoago eta gihartsuago, eta betartez gero eta betargiago, [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 308. orr.

3 (adizlagun gisa)

Betargi eta apal dabil, gurekin orain egiten dituen itzultzaile lanetan behin betiko sartzeko atea hemen duela eta, pozik.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 33. orr.


betargitsu izond begitarte alaitsukoa. (adizlagun gisa)

Baionatik irten zirenetik Willemek ez zuen lehengoa ematen, bizitza osoan desiratutako ametsa bete izan balu bezain betargitsu ikusten baitzen gizona Zarautzen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 193. orr.


betaro izond beta hartuz.

Edateko ontziak bi hatzetarik goiti nehoiz ere betetzen ez zenituela, astiro eta betaro edaten zenuen arnoa.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 400. orr.

Ordu hartan, Abenidaren alde bietara barreiaturiko etxetzar ilararen babesean, autoren batzuek mantsokiro korritzen zuten erdigunetik, eta, ertzetan merkatariek betaro hartzen zituzten bezero bakanak, ilunabarrak erakarriko zuen giza oldearen aiduru.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 8. orr.


betarraba ik beterraba.

betarramista (orobat betarramita eta betarramixta) izond/iz Mixel Garikoitz santuak sortu zuen Societas Sacratissimi Cordis Jesu Betharram izeneko kongregazioko kidea.

Jean Oxibar Betarramistetan sartu Hazparneko ohiak, 1958an idatzi zituen gertakari horien oroitzapenak.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 88. orr.

Betarramixta izanez Jubilau hori ospatuko du bertze hiru lagunekin Betarramen uztailaren 28 an.  Herria   2003-07-17

1854an urriko 16an, Mixel Garikoitzek berak proposaturik, Betarramistek erabaki zuten harat joatea.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 75. orr.

Betarramisten kongregazioarekin, Uruguain, Paraguain eta Argentinan ibili zen, erlijioa zabaltzen.  Berria - Kultura   2006-03-16

Magendie, Argentinako betarramisten zuzendariak Bourdenne zuzendari nagusiari.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 99. orr.

Ala diosesako arduradunek, ala Betarramitek harrera hoberena egina ziotela.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 79. orr.

2 (izenondo gisa)

Joanden urtean Pierra Salla aita mixionest Betarramixtak ospatu bazuen bere 50 urteko apezgoa.  Herria   2004-09-02


betarramita ik betarramista.

betarramixta ik betarramita.

betarte ik begitarte.

betatu1, beta(tu), betatzen du ad betoa jarri.

Erresuma Batuko Defentsa Ministerioak, halere, atzo adierazi zuen [...] ez lukeela inoiz betatuko Gobernuak soldadu gehiago igortzeko eskaera.  Berria - Mundua   2004-04-30

Lerrook idazteko orduan, artean ez zen emaitzaren berririk, baina Washingtonek ebazpena betatuko zuela iragarria zuen aldez aurretik.  Berria - Mundua   2004-03-26


betatu2 ik bete.

betatxu ik petatxu.

betaurre 1 iz begi aurrea.

Sarritan betaurrean dauzkagun gauzak dira ikustea gehien kostatzen zaizkigunak.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 147. orr.

Sarritan betaurrean dauzkagun gauzak dira ikustea gehien kostatzen zaizkigunak.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 147. orr.

Oraingoan, ordea, hilketarekin zerikusia izan dezakeena -esan zuen "Kaskagorrik", datu faltagatik baino gehiago betaurrean zuen puru amatatuagatik kopeta zimurtuz.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 66. orr.

2 pl betaurrekoak.

Eta betaurreak kendu nituen, urduritasunez, ezetz esatea deserosoa gertatzen zaidalako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 330. orr.

Esku batek brau atea ireki zuen eta Jimmyk bere burua kliska egiten kausitu zuen urrezko betaurrekiko gizon garai bizarra moztu berri baten aurrean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 132. orr.


betaurreko 1 iz pl ikuste akastuna artezteko, edo begiak argi gehiegitik babesteko tresna, begien aurrean eta euskarri batean ezartzen diren bi beirakiz osatua. ik antiojo.

Betaurrekoak jantzi, eta margolana aztertzeko itxurak egin zituen don Ottaviok.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 454. orr.

Haritz betaurrekoak jarri eta kendu ari zen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 229. orr.

-Noiz hasi zinen betaurrekoak janzten? -galdetu nion.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 50. orr.

Betaurrekoak kendu eta begiak igurtzi ditu: North Cape One, North Cape Two.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 394. orr.

Harryk betaurrekoak kendu eta patrikan gorde zituen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 58. orr.

Betaurrekoak erantzi eta begi nekatuak igurtzi nituen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 47. orr.

Jantziak eta betaurrekoak erantzi eta ohera sartu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 174. orr.

Betaurrekoak daramatza, beltzak, kareizkoak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 189. orr.

Nire betaurrekoen kristal zikinetatik, begiak apaltzen ikusi nuen, argi piztu berriaz gerizatu nahirik noski.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 34. orr.

Eskaileretan beherakoan betaurrekoak oso gandutu zitzaizkion lurrunez eta kendu eta garbitu egin behar izan zituen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 98. orr.

Euriak betaurrekoak zipriztintzen zizkion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 145. orr.

Orduan konturatu zen betaurrekoek begiak lausotzen zizkiotela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 183. orr.

Kolore deigarri bakarra bere betaurrekoen euskarriaren arrosa zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 113. orr.

Betaurreko handi armazoi lodikoak zeramatzalako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 431. orr.

Montura transparenteko betaurrekoak erabiltzen zituen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 262. orr.

Sotana bera zinta gibelekotz aintzin erdi trebeska ezarria, bera gaizki orraztatua edo baterez, betaurrekoak (lunetak) lanbrotuak, gauaz lo guti egina edo halatsu orobat.  Herria   2001-09-27

Begi inguruan betaurrekoen markak zituela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 91. orr.

Gizonak ere une batez betaurrekoen gainetik begiratu du, begiak kliskatuz eta izerditan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 78. orr.

Betaurrekoen atzetik begiratzen duena.  Berria - Kultura   2004-09-18

Betaurrekoak gordetzeko zorroaren atzean.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 219. orr.

Betaurrekoen ordez ukipen-leiarrak jarrarazi zizkion.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 48. orr.

Nigan ezartzen zituen bere begi betaurrekoek handituak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 92. orr.

Urrezko egitura betaurrekoetan, larruzko jaka dotorea darama gainean, eta berrogeita hamarren bat urte dauzka.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 164. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Haren betaurreko beltzak ez ziren bitartekorik hoberena bekoz beko mintzatzeko tenorean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 44. orr.

betaurreko berde ilunekin ibiltzen zen beti.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 85. orr.

Betaurreko ilunak janzten nituen, film batean ikusia nuen gizonak bezala.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 181. orr.

Betaurreko biribilak erabiltzen zituen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 11. orr.

Beltzarana eta betaurreko moderno biribilekikoa.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 63. orr.

Haren begi sarkorrei betaurreko karratuek jartzen zioten markoa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 76. orr.

Erabiltzen zituen betaurreko handiek -adarkizko euskarria zuten- begiak handitzen zizkioten.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 160. orr.

Tinko begiratu zidan bere betaurreko sendoen atzetik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 158. orr.

Poliesterrezko traje zimurtuak (marroiak gehienetan), betaurreko lodi oskolezko erzdunak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 289. orr.

Haren begi arranpaloak, betaurreko distiratsuen atzean igerian.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 110. orr.

Betaurreko adimentsuak, labur esanda.  Berria - Ekonomia   2004-06-12

Fenomenoa behatzeko betaurreko bereziak erabili behar dira.  Berria - Gaiak   2006-03-28

Poltsikoak hustarazi zizkidaten komisaldegian sartu bezalaxe, erlojuarekin, betaurreko apurtuekin eta gerrikoarekin batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 274. orr.

Bere betaurreko moda-modakoen gibeletik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 98. orr.

Nire betaurreko lodi itsusi pastazkoak anaiaren ondoan zeutzan, lurrean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 342. orr.

Betaurreko kristal-urdin haiek kendu eta bere begi urtsuez inguruko gauza eta pertsonei begiratzen zienean, ia Lajos ere baino zaharragoa zirudien.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 78. orr.

Betaurreko beti lodi baina ez bertzorduz bezain handien diseinu garestiak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 94. orr.

Eguzkitako betaurrekoak kopetara altxatu eta inguru guztia eskuaretu zuen begiradaz.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 11. orr.

Eguzkitako betaurreko ispiludunak.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 75. orr.

Kuba Eptner gaztea, eguzkitako betaurrekoak jantzita, errepidea gurutzatzen ari Modowa kalean.  Berria - Mundua   2004-04-25

Kareizko betaurrekoek dir-dir egiten zioten Egiptoko eguzkipean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 14. orr.

Pastazko betaurreko lodiak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 313. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Betaurreko saltzailea.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 156. orr.

Betaurreko pare fina atera, eta erne baino erneago begiratu zion agureak Ruche jaunari.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 446. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Giza irudi tiki betaurreko-lodi bat plastikozko poltsa bat kulunkatzen ari zen gure begien parean  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 14. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eguzki-betaurrekoen gibeletik, azterrean sumatu nituen haren begiak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 220. orr.

Amama sofan jesarrarazi dugu berehala, lupa-betaurreko lodi eta guzti ez baitu ia ezer ikusten, eta entzun ere antzera egiten du.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 28. orr.

Pilotu bat ikusi ahal izan genuen, itsaspekari-betaurreko eta guzti, kabinatik burua atera eta guri goitik behera begira.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 56. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere betaurreko (17); betaurreko batzuk (7); betaurreko beltz (9); betaurreko beltzak (23); betaurreko beltzak jantzirik (3); betaurreko beltzak jantzita (4); betaurreko beltzekin (13); betaurreko beltzen (12); betaurreko berde (5); betaurreko biribil (3); betaurreko biribilak (8); betaurreko borobil (3); betaurreko borobilak (4); betaurreko eta guzti (3); betaurreko haiek (5); betaurreko handi (3); betaurreko horiekin (4); betaurreko ilun (3); betaurreko ilunak (12); betaurreko ilunak kendu (3); betaurreko ilunen (5); betaurreko lodi (10); betaurreko lodiak (8); betaurreko pare bat (5); betaurreko txiki (3); eguzkitako betaurreko (6); haren betaurreko (5); nire betaurreko (4)

betaurrekoak atera zituen (3); betaurrekoak behar (3); betaurrekoak erabiltzen (4); betaurrekoak erantzi (11); betaurrekoak erantzirik (3); betaurrekoak ere (11); betaurrekoak eta (15); betaurrekoak garbitu (6); betaurrekoak garbitu zituen (3); betaurrekoak garbitzen zituen (3); betaurrekoak ipini (4); betaurrekoak jantzi (13); betaurrekoak jantzita (5); betaurrekoak jarri (3); betaurrekoak kendu (25); betaurrekoak kendu zituen (3); betaurrekoak kentzen (3); betaurrekoak sudur gainean (3); betaurrekoak sudurreratu (3); betaurrekoak zeramatzan (3); betaurrekoak zituen (10); eguzki betaurrekoak (8); eguzkitako betaurrekoak (20); pastazko betaurrekoak (7)

bere betaurrekoekin (3); eta betaurrekoekin (3)

bere betaurrekoen (5); betaurrekoen atzean (15); betaurrekoen atzetik (4); betaurrekoen gainetik (11); betaurrekoen gainetik begiratu (5); betaurrekoen kristal (3); betaurrekoen ordez (4); eguzkitako betaurrekoen (3)

betaurrekoetan zehar (4)

betaurrekorik gabe (8)


betaurrekodun izond betaurrekoak daramatzana.

Emakume betaurrekodunak buruari eragin dio, eta autoan sartu da.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 103. orr.

Hiruzpalau nekazari, maistra itxura zuen emakume betaurrekodun bat eta txartel-zulatzailea igo ziren nirekin batera.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 126. orr.

Jaun serio, beltzez jantzi, betaurrekodun, doktore-itxurakoren baten eta apaiz hezur-huts, sotana saretuz jantziren baten artean. adineko gizon betaurrekodun eta bizar zuri luze bat, gure geografia irakaslearen antzekoa.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 54. orr.

Mutil beltzaran eta betaurrekodun bat zen.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 31. orr.

Tipo betaurrekoduna eta ondo orraztua.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 54. orr.

Imajinatzen nuen besaulki batean ondoan eserita neukan koronel ingeles buruzuri betaurrekodun baten herkidea nintzela.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 142. orr.

Emakume txiki eta mengela, hazpegi finekoa, eta gizon meharra, betaurrekoduna eta zenbait hagin falta duena.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 77. orr.

Handik gutxira beste morroi bi azaldu ziren, bibote mehe eta eguzkitako betaurrekodunak, ni paperak banatzen ari nintzen espaloian, jende artetik.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 75. orr.

Betaurrekodun agure onbera batekin egina nuen amets.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 14. orr.

Betaurrekodunarekin gizon bat etorri da, eta lege prozedurak aipatzen hasi zaizkigu, paper bat eskuan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 106. orr.

Betaurrekodun xelebre hura Lauaxeta zela.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 126. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

betaurrekodun bat (6); betaurrekodun baten (4); emakume betaurrekodunak (4); gizon betaurrekodunak (4)


betaurrekotzar iz pl betaurreko handiak.

Poltsikoak husten hasi nintzen mahaira: tabakoa, kartera, giltzak eta bi egunez ene begiei argia eman zieten pastazko betaurrekotzar beltz itsusiak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 340. orr.


betazal 1 iz begiaren aurreko aldea estal dezaketen azal tolesduretako bakoitza, eskuarki goikoa.

Norak baiezkoa egin zion betazalen keinu batez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 152. orr.

Zure betazalaren ertzari begiratu diozun bezain hurbiletik.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 164. orr.

Ile adatsa ez ezik, betazal eta betileak ere beilegiak zituen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 31. orr.

Betazalen gainetik pasatu duzu esponjatxoa, leun, astiro, ondo egiteko behar den patxada hartuta.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 216. orr.

Betazalak jaso nituen: euria ari zuen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 142. orr.

Gizonak estutu egin zituen bere ezpainak neskarenen kontra eta hark betazalak jaitsi zituen, logaleak hartu izan balitu bezalatsu. Betazalak apaldu eta hasperenkatu zuen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 284. orr.

Haren betazalak erdi ireki dira, logaleak eragindako arrosa koloreko begiekin so egin dit.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 126. orr.

Estutu nituen betazalak haurrek ilunpean beldurrik ez izateko egiten duten bezala.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 173. orr.

Betazalak erdi bildurik zituen, argia jasanezina balitzaio bezala.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 11. orr.

Espasmoka ixten zitzaizkidan betazalak beheraldi bakoitzean.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 110. orr.

Betazalak erretzen zizkion sugar hark gibeleko eritasun bat iragartzen zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 113. orr.

Liburuak nituen ordu luzeen entretenigarri eta betazalen erregarri.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 287. orr.

Zer gerta ote zekidakeen beldurrak hartuta, betazalen dardar bat itzuri zitzaiola.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 162. orr.

Betazaletako lerro urdin, ongi marraztuek katemearen begi distira irudikarazten zuten.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 65. orr.

Jainkoek logura bidali zidaten betazaletara.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 87. orr.

Begi inguruak ikatza bezala belzturik, betazalek jasanezinezko karga zeukaten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 138. orr.

Ez hadila ibil beti, betazalok lurrerantz, heure aita noblearen xerka hautsetan.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 34. orr.

Begiak erdi itxita eta betazalak gorrituta eta handituta zeuzkatela.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 46. orr.

Karga nuen zangoetan, karga besoetan, karga betazaletan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 160. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Begien mugimendu azkarrak dardarak eragiten dizkio betazal meheetan.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 78. orr.

Ama-aholkulariak ere betazal tolesdunak ditu, nik bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 61. orr.

Lehengusu Adolphek ez du begirik: haren betazal handitu eta jasoak pixka bat baizik ez dira irekitzen zuriaren gainean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 52. orr.

Nekea antzematen zaio betazal ubelduen atzean.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 28. orr.

Bere betazal eroriek eta ile urri banatuak loguratu-itxura ematen zioten.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 274. orr.

Betazal pisu geldoak jasotzen zituenean, emaztea ikusten zuen bere begirakune gaixoarekin, eta alabak, eta semeak, denak ere negarra begietan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 228. orr.

Kirxaren betazal pisutsuak lehengoz altxatu ziren gazteari begiratzeko, eta adeitasunez agurtu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 71. orr.

Bere betazal lodien azpialdetik, begirunez begiratu zion gizon sainduari.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 127. orr.

Tximeleta zuri-zuri bat igaro zen agurearen betazal itxien barnean.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 41. orr.

Ezpainei mirra usaina zerien eta betazal gantzutuei ikara eztia.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 45. orr.

Zarpail hark eroria zeukan eskuineko betazala, ezin zuen begia zabaldu.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 23. orr.

Ezker betazala goratu zitzaion, begiaren zuria bistan utzirik.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 207. orr.

· Buruko minez zegoen, betazalak astun zituen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 313. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Begiradari darion txingar argia edo asperdura halako betazal-murgiltzearen arabera.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 55. orr.

Etxera itzultzen nintzelarik, nire aurpegiari begiratzen nion ispiluan, nire betazal-tolesei, nire edertasun-pikorrari.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 80. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Begi handi, betazal-lodiak ikusi nizkien guri begira gertutik igaro zirenean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 109. orr.

Batez ere gauez, betazal-handiek ehiza patruilak antolatzen zituztenean.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 43. orr.

5 betazalak bildu lo hartu.

Ez Karmenek ez obispoaren gorabeherak utzi zidaten betazalak biltzen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 27. orr.

Ez nuen betazalik bildu gau osoan; goizean, batere lorik egin gabe joan nintzen lanera.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 194. orr.

Etxeberry ez da esnatu, izan ere, ez baitu betazalik bildu gau osoan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 168. orr.

Nik, behintzat, ez nuen betazalik bildu.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 189. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere betazal (4); betazal bat (4); betazal tolesdunak (3); betazalak altxatu (3); betazalak apaldu (5); betazalak apaldu zituen (3); betazalak astun (3); betazalak erdi (5); betazalak erre beharrean (3); betazalak itxi (6); betazalak itxita (3); betazalak jaisten (3); betazalak jaitsi (5); betazalak jaitsi zituen (3); betazalak jaso (5); betazalen azpian (5); betazalik bildu (3); betazalik gabeko (4); betazalik jaso gabe (3)


betazpi 1 iz pl begien azpialdea, eskuarki begien azpian gertatzen diren ubeldurak. ik begi 62; betzulo.

Unaturik sentitzen zen. "Seguru asko betazpiak izango ditinat".  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 501. orr.

Betazpiak neuzkan, hori bai, baina gainerakoan, hain beltzarandua, esan bezala, eta hain inoiz baino mardulagoa, itxura bikainean ageri nintzen, egia esan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 147. orr.

Horrela ateratzen zitzaizkidan betazpiak, bere erruagatik.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 173. orr.

Fantasiazko eraztun bat hatzean, jakintsuak begiak eta handituak betazpiak. gela partekatu hartan, non gau-lanparen argi berdeak hobi sakonak zabaltzen baitzituen hire gelakide gaixoen matrailetan eta betazpietan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 223. orr.

2 (izenondoekin)

Zurbil-zurbil eta betazpi handiak.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 145. orr.

Zurbil eta argal, betazpi ilun handiak, astiro-astiro nigana jaisten ari zela eskudelari heldu behar zion, baina gripearen eta sukarraren eraginak gorabehera, irribarrez zegoen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 299. orr.

Haren larmintz zimeldua nekusan, haren betazpi puztuak ere bai, eta haren baldoki zimurtuak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 209. orr.

Berrogeita gehiago urte izanen zituen, aurpegia leuna, argala, laukitua eta betazpi lehorrak.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 77. orr.

Oinaze sakon batez mintzo baitziren haren begiak eta haren betazpi ubelak, baita betarte osoa ere.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 164. orr.

Betazpi nabarmenak ageri.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 448. orr.

Buruhandi samarra, aspalditik lo egin ez duenaren betazpi sakonekoa, zikin itxurakoa.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 82. orr.


betazpitsu izond betazpiak dituena.

Kopeta ilun eta betazpitsu, McAvoy kapitainak berriro uraren korrontearen alde kokatu zuen atoiontziaren muturra.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 183. orr.

Itzarrik da, ohean, izara kokotseraino igota, betazpitsu.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 37. orr.


bete (orobat betatu g.er. eta betetu g.er.), betetzen 1 du ad zerbaitek hutsune edo tarte bat zeharo hartu; adin jakin batera heldu, denbora hedadura jakin bat ahitu; agindutakoa egin; asmoak, nahiak gauzatu.
2 da/du ad ase.
(ikus beheko konbinatorian bete aditzaren agerraldi maizkoenak).
3 baso bete

Ondoan ogi zati bat eta, nola ez, baso bete ardo.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 94. orr.

Hurrupaka ari zen baso bete ardo edaten eta, horditasunaren eraginez, burua dilindan zebilkion. arto pastela esnetan eta azahar lorearekin, nektarinak, marrubiak eta baso bete Malaga.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 316. orr.

Egurrezko mahaitxoen inguruan eserita, amaierarik gabeko eztabaidatan, baso bete ouzoren aurrean, zein bere argudioak ematen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 181. orr.

Flotadore lana egiten dutenak baso bete uretan itotzeko zorian zaudenean.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 40. orr.

· Baso handi bat bete ur edan zuen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 202. orr.

4 betean ik betean.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

adorez bete (11); agindua bete (65); aginduak bete (38); agindutakoa bete (33); aho bete (71); aho bete hortz (45); ahoa bete (79); ahoa bete hortz (47); ametsa bete (30); arauak bete (15); araudia bete (12); ardoz bete (11); aretoa bete (15); asmoa bete (11); aste bete (47); aurreikuspenak bete (32); baldintza bete (53); baldintza bete behar (29); baldintza bete beharko (13); baldintzak bete (40); baso bete (14)

bat bete (140); bat bete behar (11); bat bete zuen (15); batez bete (14); batzuk bete (30); batzuk bete behar (14); begiak malkoz bete (17); behar bezala bete (17); berak bete (12); bere helburua bete (11); bere hitza bete (19); berehala bete (17); berriro bete (18); berriz bete (11)

bete ahal (100); bete ahal izan (15); bete ahal izango (20); bete ahal izateko (44); bete al (11); bete ardo (13); bete arte (126); bete aurretik (48)

bete baino (68); bete baino lehen (37); bete bat (24); bete batean (16); bete baten (11); bete behar (526); bete behar da (15); bete behar dira (25); bete behar diren (48); bete behar ditu (25); bete behar dituela (11); bete behar dituzte (24); bete behar dituztela (12); bete behar du (26); bete behar duela (12); bete behar duen (17); bete behar dute (15); bete behar izan (39); bete behar zuen (12); bete beharko (246); bete beharko ditu (18); bete beharko dituzte (18); bete beharko du (49); bete beharko dute (32); bete beharko luke (12); bete beharra (47); bete beharreko (132); bete beharrekoa (25); bete beharrekoak (13); bete berri (26); bete berriak (40); bete besterik ez (11)

bete bete (68); bete bete egin (15); bete bete eginda (19); bete betea (196); bete betea zen (34); bete beteak (24); bete betean (1070); bete betean asmatu (89); bete betean asmatzen (11); bete betean egon (11); bete betean eta (15); bete betean ez (15); bete betean harrapatu (65); bete betean jo (29); bete betean jotzen (19); bete betean sartu (27); bete betean sartuta (13); bete betean sartzen (16); bete betean zegoen (11); bete beteko (28); bete betekoa (12); bete beterik (35); bete beteta (15)

bete bitartean (15)

bete da (134); bete dadila (16); bete dadin (28); bete daitezen (18); bete dela (19); bete dezake (21); bete dezakete (13); bete dezala (23); bete dezan (32); bete dezatela (14); bete dezaten (25); bete dira (126); bete direla (18); bete diren (11); bete direnean (12); bete ditu (143); bete ditu aurten (13); bete dituela (25); bete dituen (22); bete ditugu (13); bete dituzte (46); bete ditzala (13); bete ditzan (18); bete ditzaten (14); bete du (183); bete du bere (11); bete duela (35); bete duen (40); bete dugu (23); bete dut (32); bete dute (84); bete dutela (12)

bete egin (239); bete egin behar (49); bete egin da (12); bete egin zen (42); bete egin ziren (20); bete egin zuen (14); bete eginda (20); bete egingo (56); bete egiten (48); bete ere (45); bete eta gero (16); bete ez (170); bete ezazu (21); bete ezazue (11); bete ezean (37); bete ezin (20); bete gabe (134); bete gabeko (14); bete geroago (12); bete hortz (93); bete hortz gelditu (11); bete hortz geratu (18); bete hortz utzi (23)

bete izan (30); bete lan (48); bete lan izango (16); bete lehenago (12); bete nahi (153); bete nahi du (28); bete nahi izan (20); bete nahian (18); bete nau (11); bete ninduen (13); bete nituen (28); bete nuen (34)

bete ohi (28); bete ondoren (82); bete orduko (17); bete ostean (43); bete ote (11)

bete ur (24)

bete zedin (19); bete zela (16); bete zen (289); bete zen atzo (11); bete zenean (14); bete zezan (13); bete zidan (12); bete zion (18); bete zirela (12); bete ziren (142); bete ziren atzo (18); bete zituela (14); bete zituen (192); bete zituen arte (12); bete zituenean (26); bete zituzten (87); bete zitzaion (17); bete zitzaizkion (25); bete zuela (23); bete zuen (448); bete zuen bere (32); bete zuten (176)

bi baldintza bete (23); bi urte bete (23); bost urte bete (29)

da bete betean (23); dela bete (15); dena bete (12); dira bete (38); direla bete (11); ditu bete (24); du bete (41); duela bete (14); duena bete (14); dute bete (18)

ederki bete (13); eginbeharra bete (16); eginbidea bete (15); eginkizuna bete (15); egitekoa bete (11); egun bete (37); eguna bete (12); eguzkiak bete (14); eguzkiak bete betean (14); ehun urte bete (14); elgarren bete (99); eliza bete (63); eliza bete betea (30); eliza mukurru bete (11); emandako hitza bete (17); epea bete (21); erabakiak bete (11); erabat bete (20); erdia bete (29); ere bete (77); ere bete behar (14); esana bete (30); esandakoa bete (14); eskaera bete (13); eskua bete (14); eskuak bete (14); espetxe zigorra bete (12); ez bete (15); ez da bete (26); ez dela bete (11); ez dira bete (28); ez ditu bete (14); ez du bete (28); ez duela bete (13); ez zen bete (20); ez zuen bete (22); ezin bete (12)

gabe bete (31); galtzak bete lan (31); gehiago bete (15); gogoa bete (11); goraino bete (21); guztia bete (23); guztiak bete (81); guztiek bete (12)

hamabi urte bete (20); hamabost urte bete (22); hamar urte bete (45); hamasei urte bete (13); handiz bete (11); harmailak bete (26); hartutako konpromisoak bete (11); helburua bete (74); helburuak bete (48); hemezortzi urte bete (14); hilabete bete (24); hiru laurdenak bete (14); hiru urte bete (19); hitz bete (14); hitza bete (92); hitzez hitz bete (13); hogei urte bete (24); hutsunea bete (27)

inoiz bete (12); jendez bete (24); kartzela zigorra bete (20); konpromisoa bete (14); konpromisoak bete (14)

lana bete (26); lau urte bete (17); laurdenak bete (14); legea bete (60); legea bete behar (13); legeak bete (15); lekua bete (11); lepo bete (51); lepo bete zen (28); leporaino bete (23); leporaino bete zen (11); malkoz bete (28); malkoz bete zitzaizkion (14); mukurru bete (25); mukurru bete da (12); mukuru bete (14); nahia bete (19); nola bete (36)

ondo bete (48); ondo bete ere (11); ongi bete (29); ordu bete (75); osoa bete (30); osoki bete (17); osorik bete (38)

pilotalekuko harmailak bete (16); pozez bete (33); pozez bete zen (12); promesa bete (11)

sabela bete (18); sei urte bete (13); tokia bete (15)

urez bete (37); urez bete eta (11); urte bete (638); urte bete arte (43); urte bete aurretik (26); urte bete baino (26); urte bete berri (18); urte bete berriak (31); urte bete dira (50); urte bete ditu (64); urte bete nituen (17); urte bete ziren (25); urte bete zituen (66); urte bete zituenean (23); urtea bete (32); urteak bete (36); urteurrena bete (16)

zerbitzuak bete (11); zigor osoa bete (11); zigorra bete (181); zigorra bete behar (24); zigorra bete beharko (68); zigorra bete ondoren (13); zigorra bete ostean (29); zigorra osorik bete (19); zintzo bete (13); ziren bete (11); zorrotz bete (12); zuen bete betean (17)

bete betea (196); bete betea zen (34); betea baitzen (15); betea da (59); betea dago (56); betea dagoela (18); betea dela (14); betea den (16); betea du (14); betea egon (11); betea eta (80); betea ez (12); betea izan (35); betea izango (15); betea zagon (14); betea zegoela (16); betea zegoen (95); betea zela (16); betea zen (150); betea zen eta (16); betea zuen (20); eliza bete betea (30); eliza betea (13); eliza mukurru betea (25); esperantzaz betea (12); eta betea (26); graziaz betea (14); hain betea (11); ilargi betea (31); jendez betea (24); mukurru betea (44); mukurru betea zen (26); mukuru betea (17); poz betea (14)

bete beteak (24); beteak daude (32); beteak dira (18); beteak ditu (11); beteak eta (33); beteak zeuden (22); beteak ziren (20); beteak zituen (14); ilargi beteak (14); urte beteak (39); urteak beteak (13)

ahalegin betean (12); aho betean (19); argi betean (13); aste betean (12); batek bete betean (11)

bere betean (12)

bete betean (1070); bete betean asmatu (89); bete betean asmatzen (11); bete betean egon (11); bete betean eta (15); bete betean ez (15); bete betean harrapatu (65); bete betean jo (29); bete betean jotzen (19); bete betean sartu (27); bete betean sartuta (13); bete betean sartzen (16); bete betean zegoen (11)

betean ari (19); betean aritu (11); betean dago (21); betean egon (29); betean eta (32); betean ez (46); betean gaude (12); betean harrapatu (74); betean harrapatu zuen (19); betean jo (33); betean jo zuen (14); betean jotzen (20); betean sartu (29); betean sartuta (14); betean sartzen (16); betean zegoen (24); da bete betean (23); dago sasoi betean (13); eguzkiak bete betean (14); eta bete betean (65); eta sasoi betean (13); indar betean (19); negu betean (17); ordu betean (12); osasun betean (14); sasoi betean (206); sasoi betean dago (14); sasoi betean egon (14); sasoi betean ez (25); uda betean (43); zorion betean (11)

ilargi betearen (11)

agindutakoa beteko (11); aste beteko (13); bat beteko (23); bete beteko (28)

beteko da (104); beteko dela (25); beteko dira (134); beteko direla (20); beteko ditu (135); beteko ditu aurten (14); beteko dituela (21); beteko dituen (20); beteko ditut (22); beteko dituzte (42); beteko dituztela (12); beteko du (245); beteko duela (39); beteko duen (34); beteko dugu (24); beteko dut (27); beteko dute (52); beteko dutela (14); beteko ez (31); beteko luke (18); beteko zituen (20); beteko zuela (24); beteko zuen (15)

bost urte beteko (12); da beteko (12); egun beteko (12); ehun urte beteko (11); ez da beteko (11); gaur beteko (12); guztiak beteko (12); hamar urte beteko (15); hitza beteko (20); hori beteko (22); ilargi beteko (13); laster beteko (13); legea beteko (12); lepo beteko (19); noiz beteko (11); nola beteko (13); tokia beteko (11); urte beteko (210); urte beteko dira (61); urte beteko ditu (79); urtea beteko (21)

bete betekoa (12)

bere betera (14); urte betera (12)

aintzaz beterik (23); amorruz beterik (11); argiz beterik (11); bete beterik (35); beterik dago (72); beterik dagoela (16); beterik daude (35); beterik eta (50); beterik gelditu (11); beterik itzuli (11); beterik zegoela (22); beterik zegoen (95); beterik zeuden (40); beterik zeukan (12); bozkarioz beterik (19); burua txoriz beterik (12); esperantzaz beterik (11); eta pozez beterik (13); gorrotoz beterik (12); harriduraz beterik (14); hautsez beterik (16); ilusioz beterik (12); jendez beterik (26); lotsaz beterik (12); malkoz beterik (12); minez beterik (11); mukuru beterik (20); onez beterik (13); pozez beterik (55); txoriz beterik (12); zalantzaz beterik (18)

aintzaz beteriko (11); beteriko ontzi (11); hautsez beteriko (17)

bete beteta (15); beteta dago (111); beteta dagoela (19); beteta daude (40); beteta egon (21); beteta egongo (14); beteta egoten (16); beteta ere (11); beteta eta (27); beteta ikusi (11); beteta zegoela (21); beteta zegoen (115); beteta zeuden (50); beteta zeukan (13); erdi beteta (13); guztiak beteta (11); helburua beteta (12); hiru laurdenak beteta (11); ia beteta (16); ilusioz beteta (16); jendez beteta (44); jendez beteta zegoen (12); laurdenak beteta (11); lepo beteta (11); ondo beteta (21); urez beteta (14); urte beteta (12); zigorra beteta (19)

betetako bi (15); betetako gela (12); hautsez betetako (19); urez betetako (18)

betetze aldera (12)

agindua betetzea (12); bat betetzea (11); betetzea baino (12); betetzea da (42); betetzea egotzi (14); betetzea espero (13); betetzea eta (25); betetzea ezinezkoa (12); betetzea leporatu (12); betetzea lortu (11); betetzea nahi (11); ez betetzea (81); ez betetzea egotzi (12); helburua betetzea (11); hori betetzea (20); legea betetzea (19)

ez betetzeagatik (57)

urte betetzean (13)

betetzeari uko (15)

betetzeaz gain (11)

agindua betetzeko (34); aginduak betetzeko (14); bat betetzeko (54); beharrak betetzeko (15)

betetzeko adina (13); betetzeko asmoa (21); betetzeko asmoz (15); betetzeko aukera (19); betetzeko edo (11); betetzeko eskatu (54); betetzeko eskatu zion (13); betetzeko eskatzen (12); betetzeko eta (42); betetzeko exijitu (11); betetzeko ez (12); betetzeko gai (27); betetzeko gauza (12); betetzeko konpromisoa (13); betetzeko lanak (23); betetzeko prest (43); betetzeko probak (13)

ez betetzeko (48); guztiak betetzeko (19); helburua betetzeko (11); helburuak betetzeko (35); hitza betetzeko (20); hori betetzeko (73); horiek betetzeko (46); hutsune hori betetzeko (15); hutsunea betetzeko (53); hutsuneak betetzeko (17); itoizko urtegia betetzeko (13); konpromisoak betetzeko (27); legea betetzeko (25); lekua betetzeko (27); nahia betetzeko (13); urte betetzeko (15); urtegia betetzeko (53); urtegia betetzeko lanak (19); zigorra betetzeko (16)

agindua betetzen (20); aginduak betetzen (57); agindutakoa betetzen (17); ahoa betetzen (13); arauak betetzen (21); ari da betetzen (11); aurreikuspenak betetzen (11); aurten betetzen (15); baldintza guztiak betetzen (27); baldintza horiek betetzen (13); baldintzak betetzen (78); baldintzak betetzen ez (13); bat betetzen (60); batek betetzen (23); behar bezala betetzen (11)

betetzen ari (262); betetzen ari da (43); betetzen ari den (15); betetzen ari dira (21); betetzen ari direla (12); betetzen ari diren (11); betetzen ari gara (14); betetzen ari zen (26); betetzen ari ziren (13); betetzen bada (21); betetzen badira (29); betetzen baditu (13); betetzen badu (14); betetzen baldin (11)

betetzen da (65); betetzen dela (41); betetzen den (41); betetzen denean (16); betetzen dira (61); betetzen direla (35); betetzen diren (32); betetzen ditu (111); betetzen dituela (48); betetzen dituen (54); betetzen dituzte (58); betetzen dituztela (20); betetzen dituzten (51); betetzen du (202); betetzen duela (38); betetzen duen (106); betetzen duena (23); betetzen dut (13); betetzen dute (96); betetzen dutela (24); betetzen duten (84); betetzen dutenak (22)

betetzen eta (42); betetzen ez (242); betetzen ez baditu (14); betetzen ez dituzten (11); betetzen ez duena (11)

betetzen hasi (86); betetzen hasi zen (14); betetzen hasi ziren (11); betetzen hasi zirenetik (12); betetzen hasteko (13); betetzen joan (13); betetzen nau (21); betetzen ninduen (11); betetzen ote (19); betetzen saiatu (14); betetzen salatu (13); betetzen zen (37); betetzen ziren (20); betetzen zituela (14); betetzen zituen (100); betetzen zituzten (50); betetzen zuela (23); betetzen zuen (163); betetzen zutela (18); betetzen zuten (68)

beti betetzen (17); bezala betetzen (19); da betetzen (43); dela betetzen (21); dena betetzen (19); dira betetzen (22); dituzte betetzen (13); du betetzen (24); duela betetzen (12); dute betetzen (15)

eginkizuna betetzen (24); ehun urte betetzen (14); erabat betetzen (15); ere betetzen (30); esana betetzen (11); eta betetzen (38); ez da betetzen (27); ez dela betetzen (20); ez dira betetzen (14); ez dituzte betetzen (13); ez du betetzen (22); ez duela betetzen (12); ez dute betetzen (13)

funtzioa betetzen (19); gabe betetzen (11); garrantzitsua betetzen (15); gaur betetzen (11); gehiago betetzen (13); guztia betetzen (18); guztiak betetzen (83); guztiak betetzen dituela (13); helburua betetzen (11); helburuak betetzen (14); hitza betetzen (23); jendez betetzen (11); konpromisoak betetzen (17); lana betetzen (16); legea betetzen (57); legeak betetzen (16); lekua betetzen (17); mukuru betetzen (17); nahia betetzen (14); neurriak betetzen (13); nola betetzen (19)

ondo betetzen (15); ongi betetzen (20); osoa betetzen (31); pozez betetzen (16); rola betetzen (14); urez betetzen (25); urte betetzen (112); urte betetzen dira (12); urte betetzen ditu (20); urteak betetzen (24); urtegia betetzen (56); urtegia betetzen hasi (38); urteurrena betetzen (11); zigorra betetzen (48); zigorra betetzen ari (29); zintzo betetzen (12)

zigorra betetzera (16)

agindua betez (12); aginduak betez (14); betez eta (19); betez gero (64); gogo betez (11); legea betez (12); ordu betez (14); urte betez (23)


beteagotu, beteago(tu), beteagotzen da/du ad areago bete.

Eta hain zuzen sentitu nuelako nire sekretuari ari zitzaiola iseka, masailak are odolez beteagotu zitzaizkidan.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 17. orr.


betealdi 1 iz betetzen den aldia.

Goizeko guti jana -zeren eta ordu arte abstinentziak eta barauak izan bainituen arau- arratsaldeko betealdiaz berdin zezakeena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 502. orr.

Ilargiak bere betealdia izan eta gero.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 407. orr.

Badakigu ilargi betealdi bakoitzak 29 egun eta puxka bat dituena: baina, ilargiaren egun magikoak, hemen, hilekoarekin loturik datoz nonbait.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 35. orr.

2 irud/hed (arnasarena)

Txapartegik «betealdia» izan zuela aitortu zuen, eta espero duela horrelakorik ez izatea finalerdietan, Arrospidek eta Ugarteburuk «oso lan ona» egin zutela-eta.  Berria - Kirola   2004-02-03

Ez da dena harria jaso, betealdiak hartu, epaileak balekoa eman eta pozik amaitu eginiko lanarekin.  Berria - Kirola   2004-07-01


betean adlag ik beteka.
1 aho (orobat ahoa) betean aho beteka.

Horiek aho betean baina derrigorrean bota beharreko kunplimendu ezdeusak dira, gezur zuriak, ezer ez esatea adinakoak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 252. orr.

Jendeak aho betean iraintzen nau, masailakoz betetzen.  Elizen arteko biblia   Jb 16,10

Aho betean emango dizkiot eskerrak Jaunari, jendetzaren erdian goretsiko dut.  Elizen arteko biblia   Sal 109,30

Arnasa ere ezin du aho-betean hartu.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 151. orr.

Françoisek, ausart, zakilaren eremua ferekatu zion, mihia aho betean zintzurreraino sakatzen ziola.Pasatu nintzen -onartu zuen aho betean On Camillok.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 20. orr.

Barre eta negar ahoa betean egiten duten horietakoa.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 16. orr.

Clairek ikuskatzaile berria gizon ona zela esaten zuen aho betean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 175. orr.

2 esku betean esku beteka.

Liburu Santuak dioen bezala: Esku betean ematen die behartsuei, haren eskuzabaltasunak betiko dirau.  Elizen arteko biblia   2 Ko 9,9

Garbi zegoen Mendebaldeko europar klase ertainarentzat ezinezkoa zela, Ipar Amerikako klase ertainari jarraituz, langile-klaseari esku betean eskaintzea bi gauza erakargarriok: klase ertainaren bizi-maila eta norberaren gurariak asetzeko aukera-ugaritasuna.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 390. orr.

-Hauxe da nik nahi nuen dantzaldia, postariaren seme, ileetan bitxiloreak dituzun mutila -esan zion neskatxak mutilaren ilea esku betean igurzten zuela.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 162. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aho betean (19); ahoa betean (5)

esku betean (3)


betearazi, betearaz, betearazten (orobat betarazi g.er.) 1 du ad betetzera behartu.

Ministroak bere Maiestatearen Oposiziokoen gorpuak baltsamatu eta lastoz betearazi, beren lehengo botere aulkietan jarri eta bertan iltzez josiarazi zituen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 214. orr.

Berriro konpresorra konektatu, eta zilindro nagusia betearazi zuen, eta kontu handiz aritu nintzen kontrolagailuarekin probak egiten.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 257. orr.

Behin, auskalo nork aginduta, nortasun-inkesta moduko bat betearazi zigun matematika-fisika-kimikako gure irakasleak.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 31. orr.

Sarritan, kultura izaten da burua lainoz betearazten duena.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 218. orr.

Neuronak betearazi zizkidan oroitzapen hark eta indartu egin zitzaizkidan sabela eta zangoak.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 128. orr.

Pasaportea eskatu eta fitxa bat betearazi diote.  Berria - Harian   2005-06-04

2 (legeak eta kidekoak)

Artzapezpikuei, Apezpikuei eta beste eskualdeetako buruzagiei, obedientzia sainduaren bertutez eta Jainkoaren jujamendua eta sekulako madarizionearen baldintzak gogoratuz, agintzen diegu beren hiri eta diozesietan direlarik gure mezu hauek aski argi argitara ditzaten eta gure erran hauek ere betearaz elizako gaztiguen eta zentsuren mehatxupean.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 104. orr.

Konstituzioa «bete eta betearazi» egingo duela agindu zuen karguaren zina egitean.  Berria - Euskal Herria   2004-01-13

Hemen ez zaude legeak interpretatzeko, betearazteko baizik.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 47. orr.

Feudo handiak eratu eta gero [...] erregeek ez zuten izan beren mandataririk probintzietan berek emandako legeak gorde eta betearazteko.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 201. orr.

Urte berri egunean ez zen tabakorik falta izan pilotalekuetan; ikusleek ez zuten debekua errespetatu, eta antolatzaileek ez zuten betearazi.  Berria - Euskal Herria   2006-01-03

Gobernuak legalitatea betearazi egin behar du.  Berria - Harian   2005-02-02

Iruindarrak irrikan zeuden, erregea noiz itzuliko, gertatutakoaren berri emateko eta foruak betearaz zitzala eskatzeko.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 182. orr.

Arauak ematea ez baina arauok zabaltzeko eta betearazteko bidea da benetako arazoa.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 190. orr.

Gizonak gaizki-egitetik urruntzen dituen beldurra ez dator zigorrak ezartzetik, betearaztetik baizik.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 183. orr.

Beatriceren kondairak dioenez, Klemente VIII.aren zigorra betearazi zuten bi borreroek akabera gaiztoa izan zuten.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 42. orr.

Ivan Ogareffek burua makurtu eta, husch-beguia atzetik zuela, dendatik irten zen emirraren aginduak betearaztera.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 274. orr.

Zerbitzuburua gizon lasaia zen, bizitzea eta bizitzen uztea gustatzen zitzaion horietakoa, baina aginduak betearazten zekiena.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 126. orr.

Hiru mahaikideek «ahal izan zuten guztia» egin zuten Auzitegi Gorenaren ebazpenak betearazteko.  Berria - Euskal Herria   2004-11-23

Hilobiaren ohorea lortzen zen, eta testamentuak betearazi egiten ziren.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 255. orr.

Bere zeregina arautegia betearaztea da.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 153. orr.

Hugolino jauna arduratzen zen erabakitakoa betearazten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 228. orr.

Epaitzeko boterea baten eskuetan egongo balitz eta betearaztekoa beste batenetan, ez genuke ezer lortuko; agindutakoa ezin betearaz dezakeenak alferrik epaituko bailuke.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 116. orr.

Helburua, Justizia Administratiboan euskaldunen hizkuntza eskubideak betearaztea da.  Herria   2005-06-23

Administrazioak arduratu beharko du edukiak betearazteaz.  Berria - Euskal Herria   2006-01-24

Neu ere zure kontra nator, Jerusalem; zeuregan betearaziko dut epaia, nazioen aurrean.  Elizen arteko biblia   Ez 5,8

Behin baino gehiagotan oroitarazten du hamar mila lagun baino gehiago prest dituela bere nahien betearazteko.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 108. orr.

Enpresei prebentzio neurriak betearaziz.  Berria - Ekonomia   2004-04-23

Uste dugu Khameneik eginiko hitzaldian erreformisten alde esandakoak ahalik eta gutxien betetzen saiatuko dela Kontseilua eta, aitzitik, kontserbadoreen alde esandakoak muturreraino betearazten.  Berria - Mundua   2004-01-16

Indarrean dauden araudi guztiak zorrotz betearaztea eskatuko nuke.  Berria - Euskal Herria   2004-12-08

Gelara sartu zitzaidan besoak tolestuta, bere aginduak onean edo txarrean betearaziko dituela dakienean duen begirakune horrekin.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 9. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

betearazteko atxilotu (4); betearazteko eskatu (4); erabakia betearazteko (4); eskubideak betearazteko (3); ituna betearazteko (5); legea betearazi (7); legea betearaziko (4); legea betearaztea (5); legea betearazteko (27); legeak betearazteko (3); osorik betearazteko (4); zigor osoa betearazteko (3); zigorra betearazteko (3)


betearazle 1 izond/iz betearazten duena.

Atzokoan hartutako erabakietako bat AEDren lehen biltzar betearazlea Bilbon egitea izan zen.  Berria - Euskal Herria   2004-12-10

Senatuak, botere betearazlea baitzuen, erromatar hiritarrengandik mailegutan hartzeko baimena ematen zuen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 94. orr.

Galtzen duen dirua dela eta larrituta, botere legegilea, betearazlea eta judiziala bere zerbitzura egon daitezen lortu du, guztiok egiten dugun txikikeria hori delitu izan dadin.  Berria - Euskal Herria   2006-02-15

Mekanismo, indar edo presio betearazle eraginkorrenen artean gehien aipatzen dena kontsumitzaileen indarra da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 246. orr.

Batetik, ez dagoela enpresa horiek jokabide kodeak ezar ditzaten mekanismo betearazlerik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 246. orr.

2 betearazten duen pertsona.

Horren lekuko dira betearazle nagusia izan zen Villalba koronelaren honako hitzak: [...].  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 26. orr.

3 testamentu-betearazle iz testamentua betearazten duen pertsona.

Hildakoaren testamentu-betearazle izendatu baitzuen bere burua.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 153. orr.

Emily eta biok zure legezko tutoreak gara eta Lily gajoaren testamentu-betearazleak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 173. orr.

Poe gaixoak, mozkor bihurturik eta eroturik Baltimore-ko estolda batean hil baitzen, Rufus Griswold aukeratu zuen, zorigaiztoz, testamentu-betearazle literaturari zegokionez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 174. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

testamentu betearazle (3)


betearazpen iz betearaztea.

Legearen betearazpena langileen ikuspegitik hartuta.  Berria - Euskal Herria   2006-01-06

Ez dago lege unibertsalik eta, ondorioz, ezin da egon zuzenbide unibertsalik, hots, gizabanako eta polis guztiek begirune eta betearazpen osoz onartu beharko luketen kode gorenik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 36. orr.


betearazte iz betetzera behartzea.

Egunkarietako titularrek zein neurritan baldintzatu dute legea eta haren betearaztea?  Berria - Harian   2005-11-25

Lan egoerari buruzko ekimenek, ekimen orokorren antzera, zailtasun handiak dituzte, eta ez soilik betearazteari buruz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 258. orr.

Betearaztea zaila izango den arren, lege egokia da.  Berria - Euskal Herria   2006-01-03


betebehar 1 iz norbait egitera beharturik dagoen gauza. ik eginbehar.

Betebeharra gauza sakratua da niretzat, men egiten diot beti legeari, aitzakiarik jarri gabe.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 59. orr.

Eskubide bat betebehar baten ifrentzua izaten baita beti.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 148. orr.

Betebeharra lehen ordea!  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 25. orr.

Lanaren betebeharrak: Kanpoko hedapena azkartu nahian, gestio komertzialan eta ahal bazen ere, alki profesionalan pertsona aditu bat kontratatu nahi luke gure lantegiak.  Herria   2005-02-24

Zereginik gabe, betebeharrik gabe, hutsik nolabait.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 78. orr.

Karguari dagokion betebeharra duk hori.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 32. orr.

Ni amarekin geratu nintzen egun batzuetan, heriotza baten ondorengo ohiko gestio eta betebeharretan laguntzeko.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 16. orr.

Hornikuntza taldeari dagozkion betebeharrak: bulegoko lanetan parte hartzeko beti prest egotea.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 79. orr.

Betebehar bat daukazu zeure buruarekin, etorkizunarekin, zeureganako begirunearekin.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 176. orr.

Laboreak berekin duen betebeharra: lanarena, alegia; ganbara beteko bada, saiatu beharra dagoela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 308. orr.

Gurekin ere badituzu betebeharrak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 409. orr.

Nork behartuko gaitu gure betebeharrak betetzera?  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 21. orr.

Egin ezazue zuen betebeharra, jar iezazkidazue esku-burdinak.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 213. orr.

Italiaren irudia zuen zapi bat eta algodoi txarreko traje bat eman zizkidaten, eta paper bat esanez egina nuela nire betebeharra.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 323. orr.

Orain, betebehar bat jarriko dizut: eraman ezazu eskale gizajo hau, hirian eskean ibil dadin, ez bainago denak nire kontura hartzeko aldartean.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 123. orr.

Jantzirik gabe, musikaririk gabe, guztien txistuek lagundu zuten bere betebeharrean.  Berria - Euskal Herria   2006-04-23

Zentza itzazu guztien aurrean beren betebeharretan huts egiten dutenak.  Elizen arteko biblia   1 Tm 5,20

Higienea denen betebehar bilakatu zuen Poubelle jaunak: hiria denena zenez, denen betebeharra izango zen garbitasuna ere.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 138. orr.

Ez hartzeko kargua botere bezala, betebehar bezala baizik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 397. orr.

Beste asmo eta betebehar batzuek eragozten ez zigutenean, ahal genuen guztietan elkarrekin bazkalduko genuela hitz eman genion elkarri.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 95. orr.

Gizon biluzi bati kale gorrian ematen zaizkion limosnek ez dituzte betetzen Estatuaren betebeharrak, Estatuak bizibide segurua zor baitie hiritar guztiei.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 119. orr.

Geuk jarriko dugu xanpaina -esan zuen ganberaburuak-; gure betebeharra da, gure eginbidea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 220. orr.

Preso baten betebeharra omen duk ihes egitea.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 243. orr.

Erlijioak, itxurakeriak, gizatasunak, bertuteak, hots, gure ustezko betebehar horiek guztiek ipintzen dizkiguten hesiak hautsiko bagenitu.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 129. orr.

Ea erregeen betebeharra den beren herritarren arimen salbazioaren alde jardutea.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 161. orr.

Laguna ez saltzeko betebeharra ere senti dezaket.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 203. orr.

Norberaren haurrak elikatzea zuzenbide naturaleko betebehar bat da; haiei oinordekotza ematea, zuzenbide zibileko edo politikoko betebeharra.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 160. orr.

Gizon langilea zen, betebeharrek mendean hartua zutena.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 12. orr.

Zure eskubideak errespetatzen ditut, ez ordea nire betebeharretarik salbuetsia izateko heineraino.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 197. orr.

Afiliatu eta lehen bi urteetan Lanbidearteko Gutxieneko Soldata baino gutxiago irabazten dutenek kotizatzeko betebeharretik libratuko dira.Traditu baitituzte beren betebeharrak amodio gaizto batera lerratzeko.  Berria - Ekonomia   2006-04-18

Domeka bati zegokion eran, hurrengo asteko eginkizun eta betebeharren agenda osatzera.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 23. orr.

Txinatar enpresa, autoritarioa baina deszentralizatua aldi berean, familia-jakintza metatuan oinarritzen da, eta betebeharraren sen guztiz indartsu batean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 122. orr.

Betebeharraren zentzuak deituta, purua zuhaitz baten azalean itzali zuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 112. orr.

Inoiz gizonen bati entzuten badiozu hiritar den aldetik dituen betebeharrez hitz egiten, ez zaitez berarekin fida, arraioa!  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 444. orr.

Nahimenez bezainbat betebeharrez otoizten zaitut puntu horrez den bezanbatean isiltasunari atxiki zakizkion.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 158. orr.

Aurretik hartu ziren betebeharrei aurre egin beharra dago.  Berria - Kirola   2004-09-07

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Betebehar delikatu eta konplikatu askoren zama zuen ofizio bat.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 68. orr.

Adiskidantzaren betebehar mingarri horiek bete ondoren.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 525. orr.

Betebehar bakarra dago zirkuituan parte hartzeko: 16 urte baino gehiago izatea.  Berria - Kirola   2006-01-13

Horrelako okasioetan, itzulingururik gabe hitz egitea betebehar morala baino gehiago da.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 124. orr.

Bertute moralaren eta betebehar zibilen elementuak.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 35. orr.

Iluntzero harekin afaltzeko betebehar neketsu hura.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 197. orr.

Hemen hasten dun heure betebehar antzuen zerrenda bukaerarik gabea.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 86. orr.

Prest zegoela betebehar benetan astun hori bere gain hartzeko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 152. orr.

Betebehar derrigorrezkorik izan ez arren, ez du hutsik egin, eta bisitatu du azoka, egun bakar batez baino izan ez bada ere.  Berria - Kultura   2004-12-08

Eguneroko betebehar fisiologikoetan.  Berria - Gaiak   2004-12-22

Erlijiozko betebeharrak bete egiten zituen, eta bizimodu arautua egiten zuen urte osoan hamarretik bederatzitan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 96. orr.

Badute beste hamaika ohiturazko betebehar: hala nola edalontzi, pitxer eta suilen garbiketa.  Elizen arteko biblia   Mk 7,4

Gurasoekiko betebeharrak.  Elizen arteko biblia   Si 3,1 tit

Jaunaren eta basailuaren elkarrenganako betebeharrak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 348. orr.

Norberaren besteekiko betebeharrak norberaren biziraupenerako beharrezkoak direla ez ikustea.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 78. orr.

Ezin baztertuzko betebehartzat jo zuela bertako handiki guztiei gizalegezko diosalak egitera joatea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 28. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Erlijioek suntsitu baino gehiago bizkortu egiten dute beren jarraitzaileengan gizarte-betebeharraren zentzua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 447. orr.

Behar beste denboran edukiko dut erretiro-pentsioa etenik Brightman's Attic-en beheko solairuan saltzaileak eduki ohi dituen zerga-betebeharrak betetze aldera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 266. orr.

Erabateko aldea dago lege-betebeharraren eta maitabeharraren artean.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 42. orr.

Gizonak gaixotu egin hituen, ordea, eta nahiago izan nian nire mediku betebeharrei erantzun, larrua salbu jarri baino.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 214. orr.

Baina Petrusek baditu betebeharrak harekin, familia-betebeharrak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 257. orr.

Ez egin gero zeuen erlijio-betebeharrak jendaurrean, jendeak ikus zaitzaten.  Elizen arteko biblia   Mt 6,1

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere betebehar (4); beste betebehar (3); betebehar bakarra (7); betebehar bat (22); betebehar bat da (6); betebehar baten (3); betebehar batzuk (11); betebehar berberak (3); betebehar bezala (3); betebehar demokratikoa (3); betebehar gisa (3); betebehar guztiak (9); betebehar morala (3); betebehar nagusia (3); bi betebehar (3); dituen betebehar (3); eskubide eta betebehar (13); hainbat betebehar (3); hiru betebehar (3)

bere betebeharra (18); beren betebeharra (4); betebeharra da (32); betebeharra dela (10); betebeharra du (10); betebeharra duela (6); betebeharra duk (3); betebeharra eta erabiltzeko (3); betebeharra izan (3); betebeharra izango (7); betebeharra jaso (3); dagokion betebeharra (3); egiteko betebeharra (4); eskubidea eta betebeharra (11); euren betebeharra (5); euskara jakiteko betebeharra (3); ezagutzeko betebeharra (3); gobernarien betebeharra (4); gobernuaren betebeharra (7); gure betebeharra (12); gure betebeharra da (8); guztien betebeharra (3); hitzartzeko betebeharra (3); jakiteko betebeharra (5); laguntzeko betebeharra (5); lehen betebeharra (4); nire betebeharra (18); nire betebeharra dela (3)

bere betebeharrak (5); beren betebeharrak (3); betebeharrak agintzen (3); betebeharrak bete (6); betebeharrak betetzen (7); betebeharrak eginda (3); dagozkion betebeharrak (4); dituen betebeharrak (6); dituzten betebeharrak (4); eskubide eta betebeharrak (8); eskubideak eta betebeharrak (7)

betebeharrei aurre egin (3); betebeharrei buruzko (3); eskubide eta betebeharrei (3)

eskubide eta betebeharrekin (3)

betebeharreko baldintzak (3); betebeharreko laudoa (3)

betebeharren artean (3); betebeharren bat (4); eskubide eta betebeharren (5)

betebeharretako bat (3)

dituen betebeharrez (3)

betebeharrik gabe (3)

baztertuzko betebehartzat (3); betebehartzat hartu (5); betebehartzat jo (3); ezin baztertuzko betebehartzat (3)


betebehartsu izond betebehar asko dituena.

Emakume asko izan zituen, zeinek guztiek nahi bazuten gizona bizimodu triste hartatik salbatu eta senartzat hartu, baina hark betebehartsuegitzat jotzen zuen, bai ezkontza, eta bai mediku-bulego trastez hornitu bat eta lanbidearen jardunbide xuxena.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 30. orr.


beteezin (orobat betezin g.er.) izond ezin betezkoa.

Artikuluaren amaieran, ikerlari haren zoritxarreko heriotzak Alemaniako literaturan eta historiagintzan uzten zuen hutsune beteezinaz mintzatzen zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 235. orr.

Laguntza guztiak ere eskas gertatzen zitzaizkion, hain baitzen beteezina Sergiok utzi zion hutsunea.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 89. orr.

Asmo beteezinak, lagun maitea: nire buruari ukatu nahi dizkiodan plazerak sutsuago baitatozkit gogora, eta egiaztatu dut, ni bezala haragikeriarako jaioa izanez gero, alferrikakoa dela hesiak jarri nahi izatea.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 68. orr.

Jaunaren aginduak ez dira beteezinak.  Elizen arteko biblia   Dt 30,11 tit

Nostalgia berdina, esperantza zurrunbilotsu berdinak, irrika beteezin berdinak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 188. orr.


betegabe (orobat bete gabe) izond bete gabe gertatu dena.

Gizon adintsu, burusoil eta esanekoa, zerbitzu publikoan emandako berrogei urteren eta emakume noble poloniar baten nahikunde sozial betegabeen zamapean abaildua.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 48. orr.

Egilearen gogoaren berririk ere ez badu, ezingo du jakin halakoak lan hori betegina den ala betegabea.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 381. orr.


betegabetasun iz betegabea denaren nolakotasuna.

Halere, inguratzen duen familiaren erdian, etxera datozkion lagunen erdian, luxuaren tartean halako betegabetasun bat nabari zaio, osagai horiek guztiak izan arren desanparoa erabat estaltzea lortzen ez duen pertsona baten malenkonia punttua.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 52. orr.


betegailu iz betegarria.

Hor baduzu, nahikoa, ahusagailu eta denbora betegailu.  Herria   2001-11-15

Subfusilek, jotailu eta betegailu barik, ez zuten ezertarako balio.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 30. orr.

Hantxe 200 subfusil moderno, oilarrik ez betegailurik gabeak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 179. orr.


betegaitz izond betetzen zaila dena, ia beteezina.

Haren heriotza hutsune betegaitza izan da niretzat.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 104. orr.

Gainera helburuak ez zirudien oso betegaitza: hamar bonba hamar hondartza ingurutan, eta hotelak hustuta geratuko ziren.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 441. orr.


betegarri izond 1 betetzen duena.

Bada tristura bat hezea eta errea, betea eta betegarria, bildua eta beltza, lurrari kendua dirudiena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 132. orr.

Quenuk [...] saltxitxoiak betetzen zituen eta saiheski urdaia, hirugiharra eta betegarrietarako xingarra prestatzen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 127. orr.

Ezinezko zaigula Jainkoarekiko harremanetan eros baztertzea, ezinezko zaigun bezela esperientzia erotiko sakonenetik jainkotzen gaituen osotasun zentzu betegarria baztertzea.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 27. orr.

Eliza bat ematen zuen lurrin gozo betegarria zabaltzen zuten kandelek argitutako ganbera hark.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 12. orr.

"Gaur", "ni", "baina halere" eta gisa horretako makulu betegarriek min ematen zioten epaileen belarriei.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 70. orr.

Zilegi ez denik ez da egin behar, nahi bezain onuragarri eta betegarri izanik ere.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 152. orr.

Milaka usain zebiltzan airean enara kirri-kirrien modura: azafraiaren leun goxagarria; piper hauts gorriaren sarkorra; menda belarraren fin betegarria.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 141. orr.

Gazteek eta nerabeek informazio sexuala jasotzeko eskubidea izateaz gain, bizitza sexual erabat betegarria izateko eskubidea ere badute.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 298. orr.

Ezin konta ahala plan eta plantxo, proiektu eta proiektutxo asmatuko dira "bion artean", maite-denbora jakinaren betegarri edo sasi-bizigarri.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 266. orr.

2 (peioratiboki)

Partida betegarri baten ikuskizun urria.  Berria - Kirola   2004-08-10

Lore lurrin astun hura gelditu zitzaion akorduan betirako, loreen eztitasun betegarria zen heriotza.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 244. orr.

Ikuspegi hesigabeak omen zituen gustuko, mendi eta belardi berdeak -denden ikuskizun kargatu, betegarriegien ondoren batez ere-.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 129. orr.

Ni makina gelan nago, sentinako kiratsa baino lurrun betegarriagoan, Alejo Bilbao komandantearen ordenak hartzen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 195. orr.

Lorategia isil eta bakar baitzegoen, eta, udako azken loreekin, atsedenleku goxo bat baitzirudien jantokiko giro betegarriaren ondoren.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 354. orr.

Zigarro usaineko taberna betegarri hartan.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 46. orr.

Ez dakizu nondik hasi pentsatzen itotzen zaituen sentsazio betegarri horretatik urrutiratu ahal izateko.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 38. orr.

Lehengo egoskarien usain gozoa betegarri bihurtu zen bat-batean.  Berria - Kultura   2004-10-23

• 3 iz betetzen duen gauza.

Bularretakoak betegarria dutenetakoak ziren.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 146. orr.

Sofa alderik alde zegoen urratua, betegarria kanpora ateratzen zitzaion.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 80. orr.

Zurezko bi albo astun zituen tresnak, bakoitza metro eta hogei luze eta metro bat zabalekoak edo, betegarri lodi eta goxo batez tapizatuak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 255. orr.

Hiria eraikitzeko, inguruetako muinoetatik ekarri behar izan zen betegarria.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 136. orr.

Makulu-hitzek, betegarriek, almanaketako atsotitzek, esaera zaharrek eta erranairuek.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 21. orr.

Denetariko betegarriz hornitzen zituen esaldiak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 231. orr.

Arrazoiaren forma hutsa, senaren betegarririk gabe, sena itsua baita.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 26. orr.

Amaiera oso hunkigarria eta oso betegarria izan zen.  Berria - Harian   2005-12-18

Eraikuntzak begien betegarriak dira, denetan garbitasuna, eritasun kutsakorren kontrako borroka behar den ozkan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 74. orr.

ik beherago 4.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

4 (peioratiboki)

Editoreentzat beren katalogoetarako betegarria baizik ez zara.  Berria - Kultura   2006-04-25

Eta nago ez ote diren, alde horretatik, hutsune afektibo nabarmen baten betegarri.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 176. orr.

Besteak, berriz, kultura eta informazioaren gorabeheran gelditzen dira, adornurako eta betegarritarako izen putz batzuk besterik ez baitira.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 220. orr.

Ez duk gauza bera, baina berdin-berdin balio dik betegarritako.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 45. orr.

Arlo desberdinetako (kirol, festa, feria, ibilaldi, omenaldi eta abarreko) diru publikoak monopolizaturik dauzkatela, hain zuzen ere, urte guzian zehar, mila zeremonietan derrigorrezko betegarri izaten baitira.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 33. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Egia da azken aldian betegarri itxurako liburuak atera dituela, baina horrek ez du ahuldu bere nobelenganako lilura.  Berria - Kultura   2004-12-29

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Zuen ama gauzak erosten aritzen zitzaion beti, erratza, mopa, pastel-betegarri berriren bat.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 51. orr.

Pochote: amerikar zuhaitz bat, luze-luzea; fruituetan kotoi moduko bat dauka, burko-betegarri erabiltzen dena.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 81. orr.

Eskale baten txakurra jatetxe kanpoko zabor artean bilatzen ari da afari aho gozagarri eta urdail betegarria.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 187. orr.

Leihotik begiratze hutsa ez zaio gogo-betegarri, begiak Goizueta aldera joaten baitzaizkio.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 136. orr.

7 begi-betegarri izond/iz begia betetzen duena.

Hor dago obra ospetsua bere harrizko elorri zorrotz, eskultura ohargarri eta erretaula begi-betegarri eta eliza nasaiarekin, Mariaren itxura maitatua ororen erdian.  Herria   2002-07-18

Zaldi bana zuten, halaber, zuriak eta bikainak, oihal begi-betegarri batez apainduak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 158. orr.

Arratsalde hartan ikusmira paregabea zen, lasaigarria eta begi-betegarria, aspertu gabe denbora luzean begira egoteko modukoa.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 259. orr.

Mila loreren ederrean lehertuko nintzateke udaberri oro, eta mila fruitutan uda edo udazken oro, izaki guztien begi-betegarri eta aho-gozagarri.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 213. orr.

Nekez barkatzen ziotela gizonezkoek emakumezkoen begi-betegarri zenari, pentsatu zuen mezulari gazteak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 241. orr.

8 bizi-betegarri izond/iz bizia betetzen duena.

Nazionalismoa erlijio bat da, beste erlijio baten ordezko nahiz beste erlijio baten lagunkide izan daitekeen erlijio bizi-betegarri bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 117. orr.

Bi pertsonak bat egin edo bat izatera datozelarik, entretenigarririk edo bizi-betegarririk asko aurki lezakete.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 50. orr.

Bizi-betegarri edo suzedaneo gorenak, beraz, hil ondoren ere badaki bizi-ustea bazkatzen, baina hilobietako diru horrexek du ongienik erakusten bere gehientasuna eta, aldi berean, bere ezin beltza.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 185. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

begi betegarri (5)


betegin 1 izond hutsik edo akatsik ez duena. ik perfektu. (pertsonez eta kidekoez)

Badela Izaki betegin bat, gorputza ez dena, ez eta gorputz baten barneko ahalmena ere, izaki hori Jainkoa bera dela.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 94. orr.

Gizon betegin eta landua izanez gero.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 33. orr.

Libertino erabateko eta beteginaren irudiari atxiki nahia.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 23. orr.

Gazteak ziren, ederrak, sentsualak, zuriak edo beltzak, baina gehienbat mulatoak, gorputzak jainko exotiko eta betegin batek zizelatu zizkienak, zoria bere alde dadotan jokatua zen jainko batek.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 124. orr.

2 (gauzez)

Arrazionaltasun betegina, soilki morala errespetatzen duen gizonari dagokiola. haien gogoeta gorenak ez zuen zeruko esfera gainditzen, haren ahalmen eta ondorioak ez baitziren gai gauza sentigarrietatik askatzeko, ez eta adimen beteginik lortzeko ere.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 91. orr.

Gustu betegineko emakumea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 199. orr.

Bera da gure zentzuetan nobleena, beteginena, bikainena.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 9. orr.

Gure baitan den Jainkoaren ideia egokia da eta betegina.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 557. orr.

Argudio-kate betegin bat baino ez, inolako akatsik gabea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 163. orr.

Ezaguera honetako batasun beteginak baldintzatugabeko osotasun hori egingarria ez ezik, beharrezkoa ere bihurtzen du.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 22. orr.

Esperientziak inoiz ez du eskuratzen batasun sistematiko beteginaren adibiderik.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 238. orr.

Galdu-gorde handiko jolas bat, errealitatearen (errealitate eginaren, jakinaren eta beteginaren) garaipen zeharokoa eta osotarakoa etengabe auzitan jartzen ari dena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 289. orr.

Gorputz hori esentzia betegin eta gorena dela aitortzen du. arrazoimenak dialektikoki gainditu egiten ditu denak banan-banan, sintesi razional betegineraino iristeko noizbait.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 234. orr.

Sano dagoenak badaki bizimodu hotz eta erosoaren paradigma beteginena hilerrikoa baizik ez dela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 178. orr.

Badakizu mugimendua animalien gorentasunaren atal osagarria dela, eta beharrezkoa duela betegina izateko.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 73. orr.

Jainkoak nahi izan balu egin zezakeela orai betegina dena guziz huts egina izatea, eta alderantziz.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 101. orr.

Jainkoa dena den, dakien eta dezakeen Diruaren izen zaharra baizik ez dela, edo, bestela esanda, bat-bakartasun edo bakardade kosmikoarena, beldurrezko ezerez beteginarena edo goroldiorik ere lotzen ez zaion harri ahantzi batena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 56. orr.

Hegaz egitea aingeruen atributu gisa hautatu baldin bada, horiek bizidunak direla adierazteko, horrexegatik izan da: arrazoimenik gabeko animalien artean leku-mugimenduetarik beteginena eta nobleena horixe delako.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 120. orr.

3 (aditz gisa).

Egiak, ordea, Egia izateko, Neurri goren baten bidez behar du izan; handik dator eta hara itzultzen da betegin ondoren.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 65. orr.

Horri esker bereizten ditu gizakiak egiazkoa eta faltsua, eta ahalmen hau osorik eta beteginik zeukan Adamek.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 45. orr.

Beharrezkoa da giza hobekuntza betegiteko xedea lortu nahi dutenei azalpena ematea eta haurtzaroko urteetatik hona sorturiko oker horiek desegitea.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 74. orr.

Nazio historiagin bat zerk, zein elementuk, betegiten du eta ahalmentzen du historiko-sozialki?  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 200. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baino beteginagoa (4); egokia eta betegina (3); justizia betegina (3)


betegingabe izond ez-perfektua.

Eta barne hartzen duen zerbait ezeztapen zedarri, helburu, ezintasun, etab. egozten diegun hein horretan deitzen ditugu betegingabeak, beteginak deitzen ditugunek bezala gure Izpiritua hunkitzen ez dutelako, baina ez, ordea, dagokien zerbait falta zaielako edota Naturak huts egin dukeelako.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 385. orr.

Zeren bestela, ulertzen dituen gauza guztiak krea balitza, haien arabera, bere ahalmen ahalguztiduna agor bailezake, eta Berak bere burua betegingabe bihur.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 71. orr.

Bestalde, gizakiak beteginagoak edo betegingabeagoak direla erranen dugu, eredu horretara berera gehiago edo gutiago hurbiltzen diren bezainbatean.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 387. orr.


betegingabetasun iz betegingabea denaren nolakotasuna.

Hasi aitzin, ordea, badagokit bi hitz erratea, sarrera gisa, betegintzarreaz eta betegingabetasunaz, ongiaz eta gaizkiaz.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 381. orr.

Betegintasuna eta betegingabetasuna ez dira, bada, egiazki, pentsatzeko moduak besterik, hau da, mota bereko edo genero bereko banakoak elkarren artean konparatuz osatzen ditugun adigaiak.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 385. orr.


betegingabezia iz betegingabetasuna.

Gauza baten betegintzarreak ez du, beraz, haren existentzia kentzen, finkatzen baizik; gauzaren betegingabeziak, aldiz, ukatzen du.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 53. orr.

Haren esentziak betegintzarre absolutua barne hartzen du eta, betegingabezia mota oro ukatzen duenaz geroz, Haren existentziari buruzko zalantzen kausa guztiak kentzen ditu eta ziurtasun osoa ematen digu.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 55. orr.


beteginki adlag perfektuki.

Eta 1981ean ez zegoen euskara sistema hiper-arautu batean gaur bezain beteginki integratua.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 18. orr.

Nola den posible matematikak horren biribilki eta beteginki egokitzea errealitateko egite eta gertakariei, izanik matematikak esperientzia orotarik beregain den giza pentsamenduaren sorkari bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 43. orr.


betegintasun iz betegina denaren nolakotasuna, perfektutasuna. ik betegintzarre.

Beti egin daitekeena da ahal den gutxiena sinetsi, eta ukatu, ez beharbada Haren izana baina bai izateko arrazoia, eta Haren laineza eta larderia, eta bikaintasuna, eta betegintasuna... eta teologoek asmatutako dohain ezin goragoko horiek oro.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 58. orr.

Pertsona edo gizabanakoak bere burua osatzea, osotasunera iristea edo eramatea, bere betetasun edo betegintasunera heltzea, gaur egunean esango lukete bere garapen pertsonal osora heltzea dela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 105. orr.

Hirurotan, ordea, objektiboki lehen-lehenengoa, bakunena, razionalki ezagutzeko errazena eta ziurrena, Descartesen esanean, Jainkoaren ideia da -betegintasun infinituarena-, eta "beste gauza guztiei buruzko ziurtasuna bere mendekoa da erabat".  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 79. orr.

Betegintasuna eta betegingabetasuna ez dira, bada, egiazki, pentsatzeko moduak besterik, hau da, mota bereko edo genero bereko banakoak elkarren artean konparatuz osatzen ditugun adigaiak.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 385. orr.


betegintza 1 iz betegintzarrea.

Betegintzara, hau da, Jainkoa hautematera, heltzen eragozten duten oztopoak oro baztertzea.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 136. orr.

Hara baino lehen, aurretik prestakuntza moralak behar dira, puntako zuzentasun eta betegintza lortu arte.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 91. orr.

"Goi mailako jendeak ikusi ditut, baina holakoak gutxi dira", betegintza erdiesteko oztopoak oso ugari direlako.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 88. orr.

Jainkoari [...] metaforaz gorputz-organoak egotzi zaizkio horrela berorien egintzak adierazteko, eta horiek egotzi zaizkio, halaber, edozein betegintza adierazteko, egintza partikular batekin zerikusirik ez daukanean ere.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 111. orr.

Berak betegintza guztiak dauzkala jendeari ulertarazi.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 109. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Gizakiak berak hortxe dakusa betegintza handia, halako punturaino non berak ere hegaz egin nahi luke kalte egin diezaiokeen guztitik ihes egiteko eta komeni zaiona lehenbailehen erdiesteko.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 120. orr.

Atributu horien guztion xedea Hari betegintza orokorra egoztea da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 130. orr.

Ugari dira jaiotzetik halako tenperamentuzko jarrera dutenak, eta horrekin betegintza morala ezinezkoa gertatzen da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 91. orr.

Ustezko betegintza hau, alegia, hegaz egiteko mugimendua, ez zaio inola ere Jainkoari egozten, hori arrazoimenik gabeko animalia bati dagokion mugimendua delako.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 120. orr.

Ezjakinek eta arduragabeek, beren ergelkeria eta ezgaitasuna itxurazko betegintza eta jakituriaz eta inoren bikaintasunaz mozorrotzen dutenek.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 85. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Jakin beharra dago gizon zentzudunak, bere betegintza mailaren arabera, bai ahoz edo bai izkribuz misterio hauetatik jaso duenaz zerbait adierazi nahi duenean, ezin dezakeela azal erabateko argitasunaz eta ordenaz atxiki duena ere.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 31. orr.


betegintzarre 1 iz perfektutasuna.

Gauza baten betegintzarreak ez du, beraz, haren existentzia kentzen, finkatzen baizik; gauzaren betegingabeziak, aldiz, ukatzen du.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 53. orr.

Batasun helburudun osoa betegintzarrea da (absolutuki kontsideratuta).  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 241. orr.

Merkataritzaren ondorioa aberastasunak dira; aberastasunena, luxua; luxuarena, arteen betegintzarrea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 30. orr.

Irudimena emeki emeki gogoberotzen da: beraren lana nahi du edertu, biltzen du atsegingarri datekeen oro, betegintzarrera heltzen da azkenik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 387. orr.

Bere aurpegiaren betegintzarreak mirespen soak bereganatzen zizkion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 12. orr.

Guk munduaren betegintzarre honetatik hain gutxi somatu edo lortu dugun arren, dena dela, gure arrazoimenaren lege-emateari dagokio bera edonon bilatzea eta susmatzea.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 242. orr.

Gure artean ezarritako klausulak, alargun irautekoak, zuzenbide zaharraren kontra doaz, enperadoreen konstituzioetatik datoz, eta betegintzarrearen ideien gainean daude eginda.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 114. orr.

Ohartzen gara, bada, ideia batek baduela beste batek baino errealitate edo betegintzarre gehiago, zeren eta objektu batzuek, beste batzuk gainditzen dituzten neurrian, haien ideiek ere berdin gainditzen baitituzte betegintzarrez beste zenbait.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 227. orr.

Ez ote daukat osaba poeta bat, bere olerki kaxkarrak baino obra perfektuago bat utzi zuena bere gorpu gaztea goizalbako lamiei eskainiz betegintzarrezko performance batean?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 34. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ezen, Haren esentziak betegintzarre absolutua barne hartzen du eta, betegingabezia mota oro ukatzen duenaz geroz, Haren existentziari buruzko zalantzen kausa guztiak kentzen ditu eta ziurtasun osoa ematen digu.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 55. orr.

Ikusten dugu, bada, Izpirituak aldaketa handiak jasan ditzakeela eta betegintzarre handiagora nahiz tipiagora iragan daitekeela, eta pasio hauek esplikatzen dizkigute Poztasunaren eta Tristuraren afektuak.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 259. orr.

Hemen dena hondoratzen da gure azpian, eta betegintzarre handiena, txikiena bezala, sustapenik gabe igeri dago arrazoimen espekulatiboaren aurrean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 220. orr.

Ezagutza maila horretan gauzak ezagutzen dituena, giza betegintzarre gorenera heltzen da. Izadiko gauza guztiak betiereko beharrezkotasunetik eta betegintzarre nagusitik datozela frogatzeko jadanik erran ditudan guztiez.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 571. orr.

Bigarren argumentu bat ateratzen da oraino Jainkoaren betegintzarre gorenetik: [...].  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 63. orr.

Balio edo balioeza moralari buruzko judizio oro ideia horren bitartez besterik ez da ahalgarria; eta beraz, betegintzarre moralerantz egindako hurbilketa ororen oinarrian datza halabeharrez.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 145. orr.

Haiei adituz gero, ezeinek ere ez du izaki betegina ez den maitalerik: baina ametsezko betegintzarre horiek haien irudimenean baizik ez dira existitzen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 340. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ez diet beste deusik ihardetsiko, baizik ez zuela segur gaiaren eskasik denen egiteko betegintzarre maila gorenetik apaleneraino.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 119. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

betegintzarre ahalgarri (3); betegintzarre gorena (3); betegintzarre handiago (7); betegintzarre handiago batera (3); betegintzarre tipiago (7); jainkoaren betegintzarre (3)


beteka adlag
1 aho (orobat ahoa g.er.) beteka asko hitz eginez; argi eta garbi.

Aho beteka aipatzen du Jainkoa Bush presidentak diolarik noiz nahi: Jainkoak geriza beza Amerika! Halaber, musulman batzuk galdegiten diote Jainkoari (Ala deitua) suntsi ditzan Estatu Batuak.  Herria   2003-02-20

Hori ikusiz, Jean-Pierre Raffaringobernuburua aise arizan da aho beteka erran eta erran, dena afera eta dena espantu, emendagailu horiek denak behar izan balire xeheki aztertu, zonbait hilabeterena izanen zela!  Herria   2003-02-20

Hitz zuri faltsua aho-beteka botatzen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 73. orr.

-Eta baita gehiago ere -esaten zuen Clémencek, aho beteka-, langileria heldua ez baldin bada eta gidatu beharrean baldin badago.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 216. orr.

Aztoratua, hiruretara deitu nuen, aho-beteka ahal bezainbat xehetasun emanez tokia errazago aurki zezaten.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 16. orr.

Produktoreetako bi oso kezkatuak zeuden izarren berehalako grebarekin, eta aho beteka aitortzen zuten.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 172. orr.

2 ahoa beteta.

Eskutik kendu zion, kasik, zerbitzariari, eta aho-beteka edan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 252. orr.

Ixabel txikiak aho beteka jaten segitu zuen, bere esku ñimiñoekin.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 268. orr.

· Besta bukatzean, zoriona aho beteka irentsi eta urrikal-ezin, lagunak inguratzen zitzaizkion, gizon-gaiak laztanki musukaturik, agudo eta irriz karkailaka etxeratzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 135. orr.

3 esku beteka eskukadaka; ugaritasunez.

Esku-beteka banatzen nituen gozokiak, eta inoiz ez nintzen neure ustez betetzen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 220. orr.

Esku beteka ematen nizkion zilarra eta urrea Baalen zerbitzurako erabiltzen zituen.  Elizen arteko biblia   Os 2,10

Ondoren, elurra esku-beteka hartuz, zazpi txorimalo egin zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 354. orr.

Ordu arte esanekoa eta bertutetsua izandako semeak aita hiltzen du; lizuna garbi bihurtzen da; zuhurrak esku-beteka botatzen du urrea leihotik.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 17. orr.

Batzuek harriak eta beste batzuek makilak hartu zituzten; beste batzuek, berriz, han zegoen errautsa esku beteka.  Elizen arteko biblia   2 M 4,41

Nork neurtu du itsasoa esku beteka, edo zeruen zabala arra beteka, edo lurreko hautsa lakarika?  Elizen arteko biblia   Is 40,12

Ez naiz sexuaz soilik ari, ezta maitasunaz ere, nahiz eta horiek ere esku-beteka eman zenizkidan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 201. orr.

· Harengana joan nintzen hitzik egin gabe eta hankarteari oratu nion esku beteka.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 92. orr.

4 irud/hed

Bazoatzin aste horietan mahats biltzaleak goizetik karro beteka, nik dakidan toki batean, Arradoiko patarreri buruz.  Herria   2001-10-18

Coventry edo Birmingham-eko fundizioetan kutxa beteka mozten ziren ikurrak; alde batean Victoria gozakaitzaren burua -regina et emperatrix-, eta bestean ñua edo ibisa jauzika.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 177. orr.

Japonesak hasten balin badira, xarter beteka jinen zaizkigu!  Herria   2003-09-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aho beteka (34); aho beteka mintzo (3); ahoa beteka (3); beteka botatzen (3); esku beteka (10)


betekada 1 iz janari asealdia.

Betekada hark sekulako indigestioa eragin zidan.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 55. orr.

Sentipen berezi bat pizten dio hondartzak irailean; udako betekaden ondoren, sarkorra bai baina mingarria ez den bakardadearen zantzuak dakarzkio irailak itsasertzean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 240. orr.

Gabon gaueko afariaren jalekeria margotu nian, gauerdian tripakadari emandako ordua, kantikek hustutako urdailen betekada, ezta?  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 288. orr.

Luzaroan jarraitzen badut horrela ogi apurrak jaten, ez naiz ez betekadaz hilko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 181. orr.

Gure amak "galipoteria" bihotz-ilundura eta bakardade sentimenduen nahas-mahasari deitzen zion, gehien-gehienetan betekada bati lotua.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 153. orr.

2 irud/hed

Betekadarik hartu gabe irakurtzen dituzu Londresko egunkarietako berriak.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 56. orr.

Neu naiz gertatzen ari dena edo naizena, neure buruaren betekadaz lehertzen naiz.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 132. orr.

Hogeita hamar urte geroago 700 bat preso politiko gaude [...] eta zezen plazei betekada ederra emateko moduko sarekadak egiten dituzte orain ere.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 106. orr.

Anai-arrebek sekulako betekadak hartzen zituzten afera lizun samarrez pentsatzen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 38. orr.

Gure irakurleen artean inork jakin-goserik baldin bazuen Ameriketako sekta nekrofiloen nondik norakoez, betekada ekarriko zien, inola ere, biharamuneko zenbakiak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 107. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Betekada polita, otoitzik ez; tripako min latza, bapo Jainkoa!  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 150. orr.

Apenas dudan goserik, motel... Hire amonak gaurkoan ere betekada ederra eman zidak gosaltzerakoan.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 54. orr.

Harrapari garaileentzako emaitzak kalkulatuz gero, gehienetan gargantuar festa horien ondoren betekada digerigaitzak etorri direla aurkituko genuke.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 57. orr.

Horretan pasatu zuen larunbat arratsalde osoa, etxean eskura zituen jaki guztiak prestatzen eta probatzen, eta, betekada sekulako baten ondoren, jabetu zen lehen atsegin zituen gauza asko orain ezin zituela begi-bistan ikusi ere egin.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 65. orr.

Sekulako betekada.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 212. orr.

Pozik jartzen zen, uste baitzuen gripea gaixotasun dotoreagoa zela ohiko betekadak baino.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 154. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Aurrekoan aipatu zenidan behin sagar betekada bat izan zenuela eta harrezkero ezin dituzula ikusi ere egin.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 152. orr.

· Beren urrin sendoez elikatzen zuten, itolarria eragiten zioten, usain betekada balu bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 191. orr.

Beharbada ez, baina liburu-betekada hura mozkorraldi luze bat bezala gogoratzen dut.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 80. orr.


beteketa iz betetzea.

Ea nola egon daitekeen subjektu pentsatzaile batean oro har kanpoko begiespena, hots, espazioaren begiespena (bere beteketa, tankera eta higidura).  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 172. orr.

Materiaren adigaian ez dut bere luze-laburra pentsatzen, baizik bere presentzia espazioan besterik ez honen beteketaren bitartez.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 36. orr.

Espazioaren beteketa soilaren gisako agerpenaren azpizatiketan amaigaberanzko aurrerapenaren erregela hau zalantzarik gabe betetzen denez gero, orduan erregelak ez du balio.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 198. orr.

Kualitatearenak sentsazioaren (hautemapenaren) sintesia berorren errepresentazioarekin edo denboraren beteketa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 93. orr.


beteki adlag bete-betean.

Zeren bere analisiaren osotasunaz ezin baitaiteke beteki ziur izan.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 253. orr.

Izan ere, sistemaren printzipioak Kritikan beteki aurkeztu badira ere, sistemaren xehetasunari gainera adigai eratorririk ez faltatzea ere badagokio Autore honek giza ezagutza esperientzia ahalgarriaren muga guztiez goiti hedatuko duela agintzen du, eta nik apalki aitortzen dut horrek nire ahalmena beteki gainditzen duela. hainbestez, arrazoimenak bere determinazioaren aurka jokatuko luke, bere xedetzat izadiaren antolaketa beteki kontraesango lukeen ideia bat ezarriko balu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 22. orr.


betekizun iz zerbaitek edo norbaitek berezko duen jarduera. ik funtzio 2.

Gizonaren sexualitatean zakilak duen betekizuna oso ezaguna, agerikoa eta nabarmena izan da betidanik.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 229. orr.

Ezein ingeniari, kimikari edo materialen arloko zientzialarik inoiz asmatuko ez lukeen moduan eginda dago betekizun zail horiek betetzen dituen materiala.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 18. orr.

Aho barrunbeak [...] hots-sortzailearen eta erresonatzailearen betekizunak biltzen ditu.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 71. orr.

Artistek eta artearen teorikoek errealitatearen imitazioa hainbestetan aipatu arren -artearen betekizuna errelitatearen imitazio zuzena delako hori alegia- [...].  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 165. orr.

Ez da eskumenen transferentzia, betekizunena baizik.  Berria - Euskal Herria   2004-03-27

Primeran jokatuko zuen zegokion betekizuna.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 69. orr.

Jauregiko maiordomoen lehen betekizuna errege-etxearen ekonomia gobernatzea izan zen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 315. orr.

Betekizunen banaketak honela laburbil zitezkeen: Bilbok hiriburu ekonomikoa izan behar zuen, Gasteiz hiriburu administratibo ezarri zuten, Iruñea beti geratuko zen hiriburu historiko-utopikotzat [...].  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 63. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Betekizun orokorretarako eginak daude dastamen-zelula guztiak, eta nerbioak emandako instrukzioen bidez programatzen da erantzun espezializatua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 150. orr.

3 betebeharra.

Betekizun bat daukak bete beharra!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 211. orr.

Hauteskundeak prestatzeko betekizuna izango duen batasun nazionaleko gobernu baten eratzeko lehen urratsa da.  Berria - Mundua   2004-03-11

Oso ondo hartu ninduten, eta Luisak nire betekizunak erakutsi zizkidan.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 10. orr.

Izan ere debozioak betetzeko desirak betekizunak bezain eztiak baitira.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 348. orr.

Nazioarteko erakunde eta organismo guztiek beteko dituzte Adierazpen honetan jasotako eskubide eta betekizunak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 130. orr.

Ez dut sinesten emazte baten betekizun bakarra lisatzea eta jateko prestatzea denik.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 184. orr.

Musulman guztion bosgarren betekizuna bidaia bat da.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 80. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sor-markaren sindikatua lantzen ari den betekizun itunean pentsua sartzekotan daude.  Berria - Ekonomia   2006-03-22

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gizakietan, nabarmen laburragoa da besaurrea besondoa baino; lastertasun- eta indar-betekizun kontrajarrien arteko hautsi-mautsi bat adierazten du diseinu horrek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 63. orr.

Bestetik, iragana kontatuz etorkizuna asmatzen dugulako ideia, literaturaren aurresate-betekizuna onartzea litzateke. horrek, maila mikroekonomikoan, eragile pribatuen gaineko finantza-betekizunak lasaitzea ekarriko zukeen.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 30. orr.

Erreguak areagotzen zituen, erlijio-betekizunen promesak egiten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 848. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere betekizuna (4); bere betekizunak (3); betekizun bakarra (4); betekizuna du (3); eskubide eta betekizunak (3)


betekor (orobat betakor) izond fruitua ematen duena.

Ereduzkotasun historikoa ere kultura ezberdinen arteko elkarlan tolerante, betekorrean aurkezten zuen.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 273. orr.

Materia hartan eta trabailu haietan hasi berria nintzen arren, nornahi-den baino gaiago eta antzetsuago izan nintekeela, eta ene etorkizuna, halatan, ezin joriagoa eta ezin betakorragoa.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 481. orr.


betelan iz betegarri egiten den lana edo jarduna.

Metro kuboetan neurtu behar baita, betelana egiteko.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 141. orr.

Kolomen arteko tartea gangatu egingo da, edo betelana eginez, dena trinkotuko da, kolomak altxa daitezen banaka eta bakoitza independente.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1630. orr.

Ondorioz, hiru geruza sortzen dira horma horretan, alegia kanpoaldeko bi aurpegiak eta beste erdiko betelana.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1170. orr.

Egitura garrantzitsua bada, betelana ez da gutxiago.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 359. orr.

Ez da hiri honetan sartuko, ez dio gezirik jaurtikiko, ez ezkutuen babespean erasoko, ez hiria hartzeko betelanik egingo.      - 0. orr.

Bete egin nahi izaten ditugu denboraren tarteak, bidea zuzena izango bada amildegietan egiten diren betelanen gisa.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 76. orr.

Haiek ere arrazoirik zorrotzena, barregarriena, sumingarriena azkenerako uzten ditek, aurrekoa sarritan betelana bihurtuz.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 68. orr.

Halako deskribapenek ez zioten funtsezko deus gehitzen narrazioari, betelana besterik ez ziren.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 158. orr.

"Beroa" eta "ikusgarria" bezalako adjektiboez eginiko klixeak prentsa idatzian komunikazioa bera ezereztatzen [...] duten lasto, soberakin eta betelan horiek.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 123. orr.

Egunkarian egunero-egunero idatzi beharrak betelan gehiago egitera bideratu zuen.  Berria - Kultura   2006-02-14

Eguraldiaz jardun baino isilik egotea nahiago izango duen norbait, zerbait esatekotan baino hitz egingo ez duena, betelanari ihes egingo diona.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 140. orr.

Herri askotako kultur teknikariak oso larri ibiltzen dira, daukaten aurrekontua amaitu ezinik, zer antolatu ez dakitela; kultura betelan astuna zaie.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 89. orr.


beterania iz beteranotasuna.

Ez dut uste indartsuenak gu izango garenik, baina beterania ere hor dago.  Berria - Kirola   2004-07-16

Aurten ere koadrila bera dugu, baina indar gehiago dugu, eta beterania pixka bat ere bai.  Berria - Kirola   2004-07-16

Aurten ere koadrila bera dugu, baina indar gehiago dugu, eta beterania pixka bat ere bai.  Berria - Kirola   2004-07-16


beterano 1 izond/iz profesio edo egiteko batean denbora asko daramana.

Sanson artzain hura Tahoe lakuaren inguruetara joan zela Gernika esaten zioten artzain beterano baten laguntzaile.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 29. orr.

Irakasle beterano ozpinduek urtean zehar emandako aholkuei jaramon egin?  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 63. orr.

Judith Miller-ek, kazeta horrek duen erreportari beterano eta prestigiotsuak, sarritan agertu zituen tesi hori berresten zuten sasi-informazioak lehen orrialdean.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 27. orr.

Sukaldari beteranoen moduan aldez aurretik barkamen eskatuz.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 98. orr.

Atlantako bluesman beterano honek bigarren aldiz jo du gure artean.  Berria - Kultura   2004-04-22

Munduko atleta beterano onenek parte hartuko dute datorren abuztuaren 23tik irailaren 3ra jokatuko diren Munduko Txapelketetan.  Berria - Kirola   2004-11-10

Hortaz gainera, bertsolari beterano batzuk ezin hobeto egokitzen dira bertsogintza honetara: Lopategi, Amuriza, Enbeita, Mañukorta, eta abar.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 148. orr.

Ez da zer duda egin amorratzen egon dela preso gazte beterano omen den hau ezin siesta eginda, ziegak berriz zabaldu dizkieten arte.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 30. orr.

-Barkatu jauna, euskal presoetan beteranoena naiz eta.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 27. orr.

Gidari belaunaldi berri bat iritsi da denboraldi honetan MotoGPra (Pedrosa, Stoner, Vermeulen eta De Puniet), baina lehen karrera beterano batek irabazi du.  Berria - Kirola   2006-03-28

Hilabete inguru egin genuen Akademian elkarrekin bi taldeek, eritrear etorri berrienak eta gu beterano trukuenak.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 86. orr.

Galdu egingo genuen halaber mitoa bertatik bertara ezagutzeko aukera, eta, batez ere, gu baino gazteagoen aurrean sekretuaren jabe eta beterano zaildu gisa agertzekoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 26. orr.

Ellis beterano jakintsua da, esperientziari esker.  Berria - Kultura   2004-04-22

Baluarteko aldi bereko itzulpena abian jartzeko arazoek ordubete atzeratu zuten biltzarraren hasiera, baina ez zituzten apaldu beteranoen eta berrien asmoak.  Berria - Ekonomia   2004-05-22

2 (militarrez mintzatuz)

Gerrako beterano baten rola jokatu behar zuen Brandok.  Berria - Kultura   2004-07-03

Bostongo alkate Thomas Menino, Vietnamgo gerrako beterano bat eta Alderdi Demokratako presidente Terry McAuliffe mintzatu ziren.  Berria - Mundua   2004-07-27

Koreako gerrako beteranoa, hogeita hamabi urteko alaba baten aita.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 195. orr.

Kubako beteranoa da, Maria Cristinaren gurutzea dauka.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 106. orr.

Bigarren gerra mundialeko beteranoa, egun gehienak hotelaren ondoko taberna batean botatzen zituen entzun nahi zionari gerrako istorioak kontatuz.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 16. orr.

Ez da zaila imajinatzea Ameriketatik ibilitako beterano hauek Arabako Errioxako ardo pitxer baten inguruan txirikordatuko ziren solasen eta berriketen protagonista nagusiak izango zirela, kontinente berriko azturak deskribatzean, edo han jokatutako gatazkak berritzean.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 141. orr.

Berau Zazpi Urteetako "beteranoa" zen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 126. orr.

-Gureak erretiratu egin dituk -esan zidan kapitain beterano batek, hor nonbait beste batean gurutzatua-.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 286. orr.

Soldaduak zerbitzu aktiboan, milizianoak, beterano kargugabeak edo zibilak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 40. orr.

Desfilean beterano frankista bat egotea baimentzeagatik.  Berria - Euskal Herria   2004-10-13

Miraria zirudien, beraz, Don Carlos gazteak aitona ere izan zekizkiokeen beterano ohoretsu haiengandik, hain osoki aginpidea eta errespetua biltzea.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 160. orr.

3 irud/hed

Txuspo Poyo altsasuarra da lofteko beteranoa.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 122. orr.

Selekzio beterano bati jokalari gazteak gehitu zaizkio.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 257. orr.

Bizpahiru mende dira gizateriak beraren berri duela; [zinka] ez da, beraz, kobrea bezalako beterano loriaz bete horietakoa inolaz ere.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 54. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aizpuru beteranoak (4); atezain beteranoak (3); atzelari beteranoak (3); aurrelari beteranoak (4); beteranoa baxuan (3); beteranoa da (13); beteranoa fitxatu (4); beteranoa naiz (4); beteranoak dira (6); beteranoak eta gazteak (6); beteranoak irabazi du (3); beteranoak ziren (3); beteranoen artean (5); beteranoena da (7); beteranoetako bat da (3); gazteak eta beteranoak (3); gerrako beterano (3); gerrako beteranoa (5); jokalari beterano (3); jokalari beteranoak (8); jokalari beteranoen (3); kantari beteranoa (3); musikari beteranoek (3); talde beteranoena (3)


beteranotasun iz beteranoa denaren nolakotasuna.

Beteranotasuna falta zaio Realari.  Berria - Kirola   2006-04-06


beteria iz begietako eritasuna.

Beteriak jo zuen, begiak Atikako hauts garratzean egurastearen egurastez.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 41. orr.

Zurrumurrua zebilen bazekiela beteria aienatzen, hanturak desegiten, eta soin ataletako oinazeak kentzen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 28. orr.


beterinario iz albaitaria.

Ordu erdiz agoantatu behar izan nian haren etorria, badakik, aita beterinarioa zian eta xelebrekeriarik ez zian utzi kontatu gabe.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 33. orr.

Gaiaz eztabaidatzeko espezialistez mukurutu platoak osatzen dituzte, astean behin: bizkarreko mina, homosexualitatea, haragi kutsatuak, behi eroa, bikote mistoak, emigrazioa edo lo egiteko arazoak dabiltza aipamen, lekukoak eta medikuak, zenbaitetan jendeez mintzatzeko beterinarioak gonbidatzen dituztela.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 150. orr.


beterraba iz erremolatxa.

Behi gris tropak, zurzuriak eta beterraba landak atzoko desertua aspaldikoa bezala bilakatu zait jada.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 166. orr.


betertz iz begi ertza. ik begi 36.

Kopeta baino gehiago gailentzen ez zitzaion sudur motz zabala zuen, eta hain betertz berezia nekez disimula zezakeen bizar zuri sarria, ezpainen inguruan tabakoz horitua.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 113. orr.

Egun bakar bat zuten aste osoko lanak eragiten dituen zimurdurak, betertzetako zimurrak, tolesdura garratzak ezabatzeko.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 100. orr.

Osaba hunkitu egin zen; benetan harrapatu genuen ustekabean eta malkoak betertzetara agertu zitzaizkion.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 131. orr.

"Ba, nortasuna da, ba, nolakoa zaren: jatorra-edo, alaia-edo, jenio txarrekoa-edo", esan du Josuk, betertzez Amaiari begira, haren oniritzia bilatuz Josebarena bezainbat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 82. orr.

Orduan, axolagabetasun finez paseatzen hasten da, eta keinu egiten dit betertzarekin.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 234. orr.

Jangela zeharkatzen ari zirela, Txitxikovek betertzetik begiratu zion berriro: hartza zen!, benetako hartza!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 143. orr.

Betertzetik mugimendu bat ikusi nuen, baina, begirada jaso nuenerako, gainean nuen Franzen muturrekoa.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 169. orr.

Betertzetik sartu zaidan gizonaren itxura erdikustea aski izan zait ezagutzen nuela jakiteko.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 89. orr.


betetasun 1 iz bete-betean dagoenaren egoera; betearen nolakotasuna.

Sexua poesia, grina, nahia, komunikazioa, plazera eta betetasuna da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 189. orr.

Pertsona edo gizabanakoak bere burua osatzea, osotasunera iristea edo eramatea, bere betetasun edo betegintasunera heltzea, gaur egunean esango lukete bere garapen pertsonal osora heltzea dela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 105. orr.

Ondotik muga gabeko mundu bat ezagutu dut eta ohartu hunek ziola zentzua emaiten gure mundu mugatuari eta beste osotasun, betetasun, argitasun bateko zoriona bildu dut orduan.  Herria   2001-08-09

Bere jabetasunean eta bere nagusitasunean balu bezala bere betetasuna eta bere biribiltasuna.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 558. orr.

Testu on batek eman ohi digun plazeraren bi aurpegiak sentitu nituen: atsegina, asea eta betetasuna batetik, eta, aldi berean, ikara eta astindura.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 106. orr.

Historia hori ahurretik ganbilera, barnetik kanpora (ukimenetik ikusmenera), egoera psikologiko "huts" batetik "betetasunaren" atzematerako pasabide gisa harturik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 132. orr.

Santutasun betearen gailurrera iritsi zen eta betetasun ororen azken muga atzeman zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 238. orr.

Edertasunaren betetasunean zegoen, bizitzako sasoirik onenean.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 11. orr.

Maitasunaren betetasunak sortutako negar alaia izan zen udaberri hartakoa.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 21. orr.

Denbora laburrean heldutasunera iritsi eta bizitza luzearen betetasuna lortu zuen.  Elizen arteko biblia   Jkd 4,13

Jaunarenganako begirunea da jakinduriaren betetasuna, honek bere fruituz asebetetzen gizakiak.  Elizen arteko biblia   Si 1,16

Harik eta denok elkarrekin sinesmen eta Jainkoaren Semearen ezagutza berbera izan arte, heldutasun beteko pertsona, Kristoren betetasunaren neurriko izatera iritsi arte.  Elizen arteko biblia   Ef 4,13

Historia bere betetasunera eramatea, gauza guztiak, nola zerukoak hala lurrekoak, Kristo buru dela, batean bilduz.  Elizen arteko biblia   Ef 1,10

Bere betetasunean azalduko zaigu, eta bere betetasunean alde egingo gure sustantziatik.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 32. orr.

Masail oparoen betetasunaren aldean luzeak eta meheak ziren hatzek hanka era berean luzeak iradoki zizkioten.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 56. orr.

Oraindik ez zeukaten emakume baten betetasun biribila.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 31. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Funtsean, maitasuna besterik ez baita: freskura bat nekearen ondoren, betetasun kiskalgarri bat bizitzaren hutsune hotzaren erdian.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 84. orr.

Besarkatu ninduenean, bere bihotza nirearen ondo-ondoan sentitzean, betetasun asegarria nitaz jabetu zen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 100. orr.

Gure betetasun sentimentalaren fruitu eder zirudiena usteldu egin dela ikustea.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 48. orr.

Ikuspegi honetatik jorratuta diskurtsoa aldi berean betetasun eta aberastasun mugagabea da.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 138. orr.

Angulematik hara, zeru haietako lainoak miresgarri zitzaizkion: betetasun ikaratia bazuten, loditasun harkorra, ortzia pindarka kilikatzen zuten presentzia fisikoa.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 143. orr.

Enuntziatua esaldiarekin edo proposizioarekin aurrez aurre ipintzean, ez naiz saiatu osotasun galdu bat bilatzen, ezta berpizten ere hitzaren betetasun bizia, berbaren aberastasuna, logosaren batasunaren sakona.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 126. orr.

Betetasun artistikozko maila berean daude seiak.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 151. orr.

Egia eta gezurra, beren betetasun eta zorroztasun tipikoan aldarrikatuak, gehiegikeria traketsak dira, leundu gabeko hiperboleak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 255. orr.

Betetasun halako bat geratzen zaizu, eta susmoa, hitzotan badela zerbait zentzu biribila duena, baina ezin duzu osorik atzeman.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 32. orr.

Argi da, beraz, gorputza eta hutsunea elkarrengandik berex txandatzen direla, ez baitago guztizko betetasunik ez hustasunik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 61. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Betetasun zantzu hunkigarria beti enara goiztarrena.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 81. orr.

Ipurdia oso egokiro beterik neukan eta hark betetasun sentsazio atsegina eta plazer deskribagaitza ematen zidan behingoz.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 77. orr.

Eta, ai, gorputzek ibilitako bide hartan barrena, nola hartzen zituen poztasun eta betetasun sentimendu batek Sararen bihotz-buruak guztiz!  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 53. orr.

Margotzeak, hain maite dituen bide eta kaleetan barrena oroituz ibiltzeak, eta hori hain maisuki, halako oparotasun eta xehetasunez, taxutzeko gauza izateak, ikuspenei forma kontrolatu eta artistikoa emanez lortzeak nortasun- eta betetasun-sentipena ematen diote.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 180. orr.

Baldin eta zientzia hori bere bilakaera historikoan kontuan hartzen badugu, bere jatorri urrunetik hasita eta gaur egungo betetasun-puntura arte.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 146. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Harrotasuna, samurtasuna, bihotz betetasuna, maitasuna eta bakea elkartzen zituen begirada hura.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 40. orr.

Samalda-betekaden ondoren, zorion-betetasun bat bere barnera.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 240. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere betetasuna (3)


betetsu
1 elkarren betetsu pl ipar maila beretsukoak.

Beraz, daudela erne batzu eta besteak hurren aldiko, elgarren betetsu gelditu baitira aldi huntakoan.  Herria   2005-03-17

Erran behar da bizkitartean elgarren betetsu ibili direla bi sakalariak botean, lehenak lau sartuz eta bigarrenak hiru bakarrik.  Herria   2005-04-14

Gaineratekoan, jokoan, elgarren betetsu.Gaineratekoan, jokoan, elgarren betetsu.  Herria   2005-05-05


betetu ik bete.

betetxo izond adkor betea.

Gero, handik ordu betetxora, hasi zen prozesioa herriaren inguruan lehenengo itzulia egiten.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 81. orr.


betetzaile izond/iz betezen duena.

Ondasun guztien iturburu eta betetzaile den Jesu Kristo Jaunarengan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 937. orr.

Haren gurarien tresna itsuak gara, unibertsoa erretzeko aginduko baligu, erre nahi ez izatea litzateke krimen bakarra; munduko gaizkile guztiak haren gutizien betetzaileak baino ez dira.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 299. orr.

Legea epaitzen baduzu, ez zara legearen betetzaile, epaile baizik.  Elizen arteko biblia   St 4,11

Hildakoaren testamentu-betearazle izendatu baitzuen bere burua, haren azken nahien hartzaile fidel, haren agindu guztien betetzaile zorrotz.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 153. orr.

Ebanjelioaren betetzaile txit zintzoa zara, ez baituzu pilatu ez ezer gorde biharko egunerako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 967. orr.

Auzitegi Nazionala «terrorismoaren aurkako borrokarako estatuak duen tresna garrantzitsuenetakoa» dela esan zuen, eta urteetan Gobernuaren polikaren «betetzaile fidela» izan dela.  Berria - Euskal Herria   2006-02-17

Erregelaren betetzailerik onena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 380. orr.

Askatasuna ematen duen lege bikaina hausnartu eta horri tinko eusten diona -ez erraz ahazten duen entzule bezala, benetako betetzaile bezala baizik-, hori zoriontsu izango da legea betez.  Elizen arteko biblia   St 1,25

2 lege-betetzaile izond/iz

Israeldar ausart eta lege-betetzaileak ziren.  Elizen arteko biblia   1 M 2,42

Lege-betetzaile, ez apurtzaile, agertzen zaigu Jauna, eta eskatzen ez hiltzeko, ez haragikeriarik egiteko, ez biraorik esateko, eta etsaiak maitatzeko.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 161. orr.

Hiriaren ongile, herriaren babesle eta lege-betetzaile sutsu  Elizen arteko biblia   2 M 4,2


betetze 1 iz zerbaitek hutsune edo tarte bat zeharo hartzea; adin jakin batera heltzea, denbora hedadura jakin bat ahitzea; agindutakoa egitea; asmoak, nahiak gauzatzea.

Hiru urte iraunen du betetze horrek, 586 metrako mailerat heltzeko.  Herria   2004-01-29

Eguraldiaren gorabeherak, ilargiarenak bezalaxe, berritze, goratze, betetze, beheratze ilargiaren ohiko hazte-estutze horiek denak ageri dira emakumearen oinpekoan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 67. orr.

Nire liburuan Judutasunaren gainditze bat hautematen zuen, norberaren etsaiak maitatzeko agindu kristauaren betetze bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 291. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Legea betetze hutsa ere opari handi bat da armadarentzat.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 108. orr.

Hala, «guk geure buruari exijitzen diogun Konstituzio ordenaren betetze arduratsua» eskatu zien ministroak «nazionalismoei».  Berria - Euskal Herria   2004-07-02

Arrazoimen hutsa bere erabilera dogmatikoan (ez matematikoan) ez da bere lege gorenen betetze zehatzenaz hain kontziente.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 254. orr.

Jaiotza hau Isabelen bidez beteko da, honen izenak "betetze jainkozkoa" esan nahi baitu.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 116. orr.

Malthusen igurikapenen betetze postumoa iragartzean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 393. orr.

Urtegiaren kontrakoek salatu zuten betetze lanak hasi zirela.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 11. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Orduan onartuko dira Planak proposatutako neurriak eta sortuko diren erakundeak [...] eta betetze egutegia zehaztuko da.  Berria - Kultura   2004-05-21

Itoizko urtegiaren betetze prozesuak aintzina jarraitzen du.  Herria   2004-01-29

Nafarroako Ubidearen lehenengo tartearen betetze lanak hasi dituzte Agoitzen, probak egiteko.  Berria - Euskal Herria   2004-10-20

Noiz amaituko dira betetze probak?  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 22. orr.

Unibertsitateek helburu jakin eta mugatu batzuk erdiestea da kontratu hauen helburua, eta finantzazioaren zati bat helburu horien betetze mailaren araberakoa da.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 92. orr.

Behatokiko zuzendariak azaldu du Eurokartaren betetze maila aztertzen duen txostena aurkeztuko duela Europako Kontseiluan.  Berria - Euskal Herria   2004-01-23

· Ander Bergarak zehaztu zuenez, zigorrak lege ez betetze nabarmenetarako bakarrik jasotzen ditu Berdintasunerako Legeak.  Berria - Euskal Herria   2006-01-20

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

7'30 tan zintzur bustitze eta tripa betetze, ELEKTROTUNA taldearekin.  Herria   2004-05-06

5 urte betetze ik urtebetetze.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

betetze aldera (12); betetze horren karietarat (3); betetze lanak (8); betetze lanak hasi (3); betetze lanek (3); betetze lanen (4); betetze maila (5); betetze probak (3); eurokartaren betetze maila (3); urte betetze (19); urte betetze hori (4); urte betetze horren (5); urtegiaren betetze (3)


betetzear adlag betetzeko zorian.

Robertoren laguntzaileak iturripean jarria zuen bainuontzi puzgarria, goraino urez betetzear zena.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 134. orr.

Arbolaxka txukun inausiak, igali zuhaitzak lorez betetzear, marrubi landareak, mahastiak...  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 69. orr.

Betetzear egon zen Euskalduna, batez besteko 50 urteko entzuleekin.  Berria - Kultura   2006-02-28

Zikloa betetzear zen berriz.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 78. orr.

Ametsa betetzear zela erabat sinetsi gabe joan zen uztailaren 7ko eguerdi hartako hitzordura, eta barruan kabitzen ez zitzaion poza sentitu zuen iheslariak autoan bazetozela ikusi zuenean.  Berria - Harian   2005-07-07

Inbasioaren hirugarren urteurrena betetzear zela.  Berria - Mundua   2006-03-21

Mordorko ilunpetan bosgarren eguna betetzear zela, tupustean, nire itxaropena berpiztu egin zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 185. orr.

Hogeita hamar urte betetzear zen ordurako eta ez zion batere onik egiten urteen joanak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 149. orr.

Hirugarren minutua betetzear zela heldu zen gol hori.  Berria - Kirola   2004-03-27

1969ko udaberrian egingo zen argazkia, nik bost urte bete berriak edo betetzear nituela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 101. orr.

Ezin zezakeen imajina Eulogio zaharraren esanak betetzear zeudenik.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 24. orr.


betetzearren adlag betetzeko.

Sabela betetzearren adiskidearen nekelagun da, baina borroka egin behar denean, babeski atzean gordetzen.  Elizen arteko biblia   Si 37,5

Ganbararen bakean otoitzean zeudenak tarrapataka jalgi ziren birikak kanpoko aire sanoz betetzearren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 152. orr.

Erabaki nuen behingoz hobe nuela neure buruarekin bakean pobre bizi, sakela betetzearren niri onar ezina zitzaidan sistema hartan jarraitzea baino.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 94. orr.

Beti ematen du hutsarte galdu bat betetzearren etortzen dela hona.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 82. orr.

Beren helburuak betetzearren, patronalak prest daude gehiengo sindikala ordezkatzen ez duten sindikatuekin lan itunak sinatzeko.  Berria - Ekonomia   2004-01-14

Promes bat betetzearren etorri da Baionara.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 166. orr.

Bihotzez estimatzen zuten printze handiek bazkaltzera gonbidatzen zutenean, haragi apur bat baino ez zuen jaten, Ebanjelio santuak dioena betetzearren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 215. orr.

Nik, zure mirabe honek, entzun dut zure hitza eta arriskuan jarri dut neure bizia, zure esana betetzearren.  Elizen arteko biblia   1 Sm 28,21

Buruzagiek ezertarako balio ez duten aginduak ematen dituzte eta agindu zentzugabe horiek betetzearren soldaduek bizia galtzen dute.  Berria - Kultura   2004-05-01

Berri agentzien arabera, zigorra ez betetzearren ihes egin zuen Jon Lopezek, beste hainbat lagunekin batera.  Berria - Gaiak   2004-04-27

Apaltasun perfektuari buruz Jainkoaren nahia osoki betetzearren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 888. orr.

Errefuxiatu txartela badaukazu, baina hiru hilean behin zeharkatu behar izan duzu muga orain arte, Hegotik Iparrera, isilpean, eguneratzeko tramitea betetzearren.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 37. orr.


betetzeke adlag bete gabe.

Bihar etorkizuneko orrialde bat zela orain, betetzeke.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 270. orr.

Zigorra guztiz betetzeke, atzera ere Eibarren izan behar zuen Jazinto Rivasek gerra amaitu orduko.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 25. orr.

59 proiektu geratzen dira betetzeke.  Berria - Gaiak   2004-07-30

Horrela, bada, betetzeke gelditu zen mandatua, bestelako betebeharrak baitzeuzkan Fonseca jaunak.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 122. orr.

Oraindik betetzeke nuen lanaren tamainari neurria hartu eta gero.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 78. orr.

Espainiako Immigrazio Legearen arabera, etorkinek erroldatze orria bi urtetik behin berritu behar dute, eta egun, 1.445 lagunek tramite hori betetzeke daukate.  Berria - Euskal Herria   2006-03-18


beteuli iz behien eulia.

Eskalada -ez hala ere arazo teknikorik gabe- gure izerdiak erakarritako beteulien burrunda gogaikarriaren erdian egin behar izaten zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 71. orr.


beteune iz gune betea.

Hutsuneak, beteuneak.  Berria - Kultura   2004-02-07


betexe adlag bete samarra.

Aldi huntan ere herriko eliza betexe da herritar, jendakia eta adiskidez azken ofizio eder batean.  Herria   2003-01-21

Zarea betexea genuen, ene lagunarekin jin berriengana abiatu ginelarik.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 87. orr.

Bainan alde batetik gero eta zikin gehiago bada denetan eta bestetik jadanik muntatu zikintegiak betexeak dira!  Herria   2001-06-21

Zigarroaren muturra lurrean utzitako hautsontzi jadanik betexera inarrosi eta orain bai, ezpain artera iritsi zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 392. orr.

Hobe, beraz, liluramenduaren bukaerak tripa betexea atzematea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 233. orr.

Lehen galeria betexea beraz eta bigarrena argal.  Herria   2003-10-30

Esperantzaz baino etsipenez betexeago bihotza.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 175. orr.

Espero dut zuen buru txikiak betexeago izatea hasieran baino...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 274. orr.

On hutsa komeni zaigu, baina biziak jakitea baino ez jakitea hurrago duela sentitzen dugunok diogu on hutsa baino on betexeagoa hobe dela, eta hura baino ederragoa dela min on tamainako bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 25. orr.


betezin ik beteezin.

betezpal iz betazala.

Emazteak akotea orekatu zuen, sudur hipako bat irentsi eta mokanesaz betezpalak torratuz gehitu: [...].  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 265. orr.


beti adlag 1 denbora orotan; denbora hedadura jakin bateko une guztietan, edo kontuan hartzen diren aldi guztietan. (ikus beheko konbinatorian beti adizlagunaren agerraldi maizkoenak).
2 beti-bat izond/adlag

Baina entzun egiten du haren errepika beti-bat eta motela.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 52. orr.

Sabelaren goialderainoko izuikara beti bat eta berak iratzartzen nau goizero.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 155. orr.

Arratsetako gerra mimikoa ere goizetako eskolako beti-bata bezain aspergarria bihurtu zitzaidan azkenean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 29. orr.

Aurpegi-zirkinik gabe, beti bat eta beti erne.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 193. orr.

Orduen orratzak astiro dabiltza, kilkerren kantu monotonoaren antzera beti bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 31. orr.

Begiak kostaldeko lurrean iltzaturik, hango desolazioa ikusmiratuz, beti bat, malenkoniaz jota.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 59. orr.

Emakume komun-garbitzaileak, bere aldetik, etsipenaren arruntasun itogarria ezagutzen du, beti bat desberdintasun nazkagarrien atzetik.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 144. orr.

Esfinge baten aurpegiera inperterritoa beti-bat mantentzen duen maiordomoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 64. orr.

Beti bat zirauen guztiak, bere betiko horretan.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 38. orr.

Kezka beti bat da: gizalabak ez duela orgasmorik lortzen koitoaren bidez.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 242. orr.

Bertutea beti bat baita, eta beronen atal nagusiak eta dotoreenak eratasuna eta neurribidea dira.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 57. orr.

Baina zorion horren sustraiak ez dira beti bat eta bera.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 18. orr.

Alferrik izaiten baitzen, haren errepuesta beti-bat eta beti bera izaiten zelako.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 184. orr.

Krisi edo estimulazio bakoitzean oroitzapena beti bat bera zenez gaixo bakoitzarentzat, Penfieldek "esperientzia-krisialdiak" deitu zien.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 175. orr.

Zu, berriz, beti bat bera zara.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 216. orr.

Baina entzun egiten du haren errepika beti-bat eta motela.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 52. orr.

Hamida izan ezean, ezerk ez zukeela aterako bere bizimolde lasai eta beti-batetik.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 59. orr.

Alde batera ezagun, urte askoren egunerokotasun kasik beti-batean oso ongi jakin dugulako elkarren berri.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 48. orr.

3 beti-bateko izlag

Azkenean, beti-bateko mugimendu oharkabe hark hasieran zuen eragina galdu zuen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 111. orr.

Geldi dago amamaren sofa ondoan jarrita, eta beti-bateko aurpegiz entzuten ditu haren kexuak, patxadatsu.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 29. orr.

Baina hotzari, neguko egunetako hotz beti-bateko eta sarkorrari, gorrotoa zion.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 59. orr.

Emakumeak lan asper eta beti-batekoa badu, eta gainera soldata urrikoa, esplotazio lotsagarria da.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 191. orr.

Ahotsa modulatua, beti-batekoa, haur-ahotsa.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 229. orr.

Mahaian jokaera eta kokaleku finko eta beti-batekoak hartu behar ziren.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 29. orr.

Behin eta berriz errepikatzen zituen esaldiak, beste aldaera bat emanez eta bere ahots beti-batekoan bilduz.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 38. orr.

Atzera utzia zuen mutilzahar itsuaren bizitza beti-batekoaren martxa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 144. orr.

Kotxeak aurrera egin zuen errepidean barna, bere martxa astun eta beti-batekoarekin.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 178. orr.

4 beti-berdin (orobat beti berdin eta betiberdin) izond/adlag

Indioilarra batera eta bestera zebilen haien artean, patxada ederrean eta urrats beti-berdinak eginez. egun hartan, garrasi beti-berdin gogaikarri bat besterik ez zen ateratzen kotxezainaren ezpain estutuetatik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 76. orr.

Bost ontzietako bidaiariek abesti bera oihukatzen zuten, haren erritmo beti berdina zerurantz igotzen zela.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 230. orr.

Eta, menu beti-berdina bukatzeko, mamia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 39. orr.

Trenaren kolpe-errepika beti-berdina zuen lagun Andresek bere barneko bakarrizketan.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 192. orr.

Antz handiagoa du Morse seinale batekin korronte beti-berdin batekin baino.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 114. orr.

Tonu beti berdinean mintzatu zen, limurtzeko edo iradokitzeko modulaziorik gabe.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 307. orr.

Estepa osoa estaltzen duen zuritasun beti-berdin amaigabearen azpian.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 188. orr.

Gorputzaren mugimenduak ere esna zegoela adierazten zuen, alderik alde kulunkatzen baitzen zabu arin baina etengabe eta beti-berdin batez.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 52. orr.

Ura beti da beti-berdina eta, aldi berean, beti ari da berritzen.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 69. orr.

Kontsumismoaren atergabeko deia, komunikabideen kalaka beti-berdina, publizitatearen manipulazio gordina.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 81. orr.

Beste neurri batzuk, itsas uhinen antzekoak, baina haien tarte-berdintasunik eta norabide beti-berdinik gabe.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 177. orr.

Naturalezaren liburuarekin, aldiz, ez duk halakorik gertatzen, zeren, etengabe aldatuz doan arren, bere baitan baitirau, eta zeren, aldi oro berritzen ari delarik ere, beti-bat baita eta beti-berdin.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 260. orr.

Arras aldaturik ediren bainuen geure ama, nik hain beti-berdin eta hain beti-bat ezagutu izan nuena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 618. orr.

Ez omen zegoen gehiago jasaterik hango errezo eta hango betiberdin, betiberdin gogaikarria.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 67. orr.

· Baina irriz irri egoten ginen, ni beti berdin xoratua.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 26. orr.

Egia erran, horrek ez gaitu harritu, erran nahi baitu beti berdin gaudela.  Berria - Euskal Herria   2004-05-12

Han-hemenka eskainitako hitzaldi edo elkarrizketetan hari buruz galdegiten ziotenean, beti berdin erantzuten zuen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 66. orr.

Neurria hartzen diozu urari, ibiltzeari eta abarri, gorputzak beti berdin erantzuten ez badizu ere.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 124. orr.

Batzu hogoi bat urtez horko langile izanak berdin eta etxeari beti berdin atxikiak.  Herria   2001-07-12

Beti berdin, beti irudi bera.  Berria - Kirola   2004-06-22

5 betidaino adlag

Esaten ari zena ez da bukatzen, eta besterik esaten da, guztiak esan ahal izateko, denak batean eta betidaino.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 255. orr.

6 betidanik betidaino adlag

Hau da Jaungoikoaren etxea, ez lurrekoa, ez eraikin zerutiarrez gauzatua, espirituzkoa baizik, zure betikotasunaren partaide, ez baita sekulan hondatzen; betidanik betidaino ezarri zenuelako, balioa inoiz galduko ez duen legea emanez.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 262. orr.

"Jaungoiko, zure aurrean Jaungoiko" duzun Hitza ulertzera deitzen gaituzu, betidanik esaten dena, eta hartan guztiak betidanik betidaino esaten dira.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 255. orr.

Bedeinkatua Jauna, Israelen Jainkoa, betidanik betidaino!  Elizen arteko biblia   1 Kro 16,36

Zure gaur hori betidanik betidainokoa da.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 258. orr.

7 beti eta... -ago ipar gero eta... –ago.

IKAS-ek nahi baitu beti eta gehiago hemengo ikastegien eta gaueskolen beharrei hurbil egon, horretarako baitezpadakoak diren ahalbide iraunkorrekin.  Herria   2003-06-26

Eta beti eta gehiago aireko eta bonba botatze.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 146. orr.

Baina mendiak beti eta gorago agertuz, negu mineko hotz eta elurrak zinezko arazoak ziren.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 107. orr.

Ez duk ez sarerik, ez oihanik, ez murrurik haizearen atzemaiteko, biltzeko, atxikitzeko, eskapatzen zauk beti eta urrunago dioak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 163. orr.

Beti eta jende gehiago bizi da hor, Itsasun eta beste herrietan etxe frango eraikitzen da.  Herria   2001-03-08

Urtetik urterat beti laburtuz balinbadoatzi egonaldiak eta udatiarrek beti eta sos gutiago xahutzen badute.  Herria   2002-08-08

8 beti eta beti

Erne egon beti eta beti, buru egiteko.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 95. orr.

Bush presidentaren propaganda dute iduriz beren berriketari bakarra, hunek baitio beti eta beti gauzak hobeki direla orain Irakian Saddam Husseinen denboran baino. Galdea galdekatzen ari da beti eta beti, galdea errepikatuz, moztu-itzulikatuz.  Herria   2004-10-07

Goiz honetan bide luzea isiltasunean lokartua zelarik, eta zerumugak zerumuga beti eta beti urruntzen zidala, banindoan, txotx edo ttitta ez deusa, ezkerreko platanondo gazteak agurtuz bezala. bereari eutsiko balio hark, nireari eta bortitzago eutsiko diot nik, nireari beti eta beti zutik eutsiz, datorrena datorrela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 150. orr.

Ebarengandik hasi eta Honorinerenganaino emakume guztiek beti eta beti eskaini izan diguten sagarra.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 69. orr.

9 betitik (35 agerraldi, 8 liburu eta 19 artikulutan; ETCn 331 agerraldi) adlag betidanik.

Ea munduak hasiera bat duen ala betitik den.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 37. orr.

Euskaldunak betitik izan duen sena, hizkuntza baliabideak arazorik gabe garatzeko izan duen sena, galdu egin da.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 153. orr.

Finantzazioa izan da betitik unibertsitateek izan duten sakoneko arazoetako bat.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 79. orr.

Demokrazia kontzeptua betitik izan da ustela, Leninek, beste ero horrek, argi ikusten jakin zuen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 126. orr.

Kirola ainitzetan bezala, bere baitakoa du gizonak betitik, gizon ala emazte, bere indarren muga gorenerat jotzea.  Herria   2001-11-01

Ene sortetxearen izena Kaminoa dela, eta betitik irudimenak etxe aitzinean pasarazi dizkidala milaka eta milaka erromes, Santiagora joaki.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 16. orr.

Hotz baita eguna eta hotz ohea jada aspaldidanik, jada ia hasieratik, jada ia betitik, hotz zure alua bezala abuztu sargorian Landetako karabana izarrez inguratuan, nerabezaroko lo zaku lizunetan, arrotza begirada.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 87. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 10 aldiz agertzen direnak)

aita beti (16); aitak beti (25); ama beti (20); amak beti (29); arabera beti (18); ari da beti (17); ari dira beti (12); arte beti (31); artean beti (30); atea beti (10); ateak beti (13); aurrean beti (16); aurrera beti (14); azkenean beti (22)

bada beti (29); badira beti (11); badu beti (10); baina beti (393); baina beti dago (10); baina beti ere (55); baina beti ez (16); baina beti izan (11); baina ez beti (15); baina nik beti (10); bainan beti (72); baita beti (98); baitira beti (22); baitu beti (31); baitut beti (10); baitute beti (13); baitzen beti (22); baitzuen beti (22); baizik beti (14); baizik eta beti (11); bat beti (72); bat eta beti (12); batean beti (12); batek beti (41); bazterrak beti (17); begira beti (10); behar beti (15); behar da beti (33); behar du beti (27); behintzat beti (10); bera beti (36); berak beti (36); berean beti (13)

beti ados (13); beti ageri (14); beti agertu (20); beti agertzen (20); beti agertzen da (10); beti aintzina (22); beti aintzinean (22); beti aintzinerat (10); beti aipatzen (21); beti aitzina (24); beti aitzinean (11); beti alai (22); beti alboan (10); beti alde (16); beti aldean (19); beti argi (14); beti ari (84); beti ari da (18); beti ari dira (10); beti ari zen (16); beti arrazoi (11); beti arrazoia (11); beti asmatzen (16); beti ateratzen (16); beti aurkituko (12); beti aurkitzen (38); beti aurkitzen zuen (11); beti aurrera (38); beti azaltzen (14); beti azkar (13); beti azken (15)

beti bada (20); beti badira (15); beti baita (23); beti baitago (12); beti bakarrik (31); beti bat (78); beti bat eta (15); beti bazen (10); beti begi (10); beti behar (30); beti bera (67); beti berak (27); beti berandu (19); beti berarekin (12); beti berbera (22); beti berdin (156); beti berdina (42); beti berdinak (21); beti bere (169); beti bere hartan (11); beti berea (10); beti berean (15); beti berekin (14); beti beren (27); beti beretik (19); beti berri (10); beti beste (43); beti besteen (12); beti betetzen (17); beti beti (55); beti betiko (33); beti bezain (159); beti bezala (731); beti bi (19); beti bide (22); beti bigarren (15); beti bizi (57); beti bizirik (17); beti buru (11); beti burua (10); beti buruan (19)

beti da (235); beti da ona (13); beti dabil (20); beti dago (180); beti dagoela (13); beti daude (42); beti dauka (14); beti defendatu (20); beti dela (15); beti delako (11); beti dena (15); beti dira (51); beti du (41); beti dute (14); beti duzu (14)

beti edo (17); beti eduki (24); beti edukiko (10); beti edukitzen (13); beti egia (20); beti egin (108); beti egin du (10); beti egin izan (20); beti egin ohi (13); beti egiten (96); beti egiten du (15); beti egon (156); beti egon behar (12); beti egon da (56); beti egon dira (13); beti egon izan (12); beti egongo (69); beti egongo da (36); beti egongo dira (10); beti egoten (43); beti egoten da (10); beti ekartzen (10); beti elkarrekin (28); beti elkarren (12); beti eman (25); beti emango (14); beti ematen (41); beti ematen du (18); beti emendatuz (14); beti ene (10); beti entzuten (13); beti erabili (22); beti erabiltzen (15); beti erakutsi (15); beti eraman (14); beti erantzun (12); beti ere (940); beti ere bere (10); beti erne (39); beti erraiten (10); beti erran (13); beti erraza (18); beti errepikatzen (11); beti esan (151); beti esan du (12); beti esan dugu (13); beti esan dut (19); beti esan izan (53); beti esan ohi (13); beti esaten (139); beti esaten da (10); beti esaten du (10); beti esaten dut (17); beti esaten zidan (10); beti esaten zuen (31); beti eskatzen (23); beti eskertuko (12); beti eskura (10); beti eta (202); beti eta beti (23); beti eta gehiago (14); beti eta nonahi (12); beti etortzen (11); beti etxean (13); beti euskal (17); beti euskaraz (14); beti ez (95); beti ez da (23); beti ezagutu (12); beti ezin (15)

beti gai (17); beti gainean (10); beti galtzen (14); beti garbi (17); beti gauza (89); beti gauza bera (52); beti gazte (126); beti gazte adinekoen (14); beti gazte eta (12); beti gazte nafarroa (18); beti gaztek (38); beti gehiago (20); beti gelditzen (17); beti geratuko (14); beti geratzen (18); beti gertatu (13); beti gertatzen (80); beti gertatzen da (21); beti gertatzen den (14); beti gertu (10); beti gogoan (60); beti goiti (23); beti gora (12); beti gorde (17); beti gure (65); beti gurekin (14); beti gustatu (33); beti gustatu izan (22)

beti hain (49); beti hala (37); beti halako (13); beti han (39); beti handituz (15); beti haren (36); beti harritu (12); beti harritzen (10); beti hartu (16); beti hartzen (16); beti heldu (11); beti heltzen (12); beti hemen (16); beti herri (11); beti hitz (38); beti hobetuz (11); beti hola (20); beti hor (112); beti hor da (10); beti hori (19); beti horrela (40); beti horrela izan (12); beti horrelako (11); beti horren (14); beti hura (10)

beti ibili (28); beti ibiltzen (19); beti ideia (10); beti ikasten (15); beti ikusi (11); beti ikusten (13); beti irabazi (10); beti irabazten (19); beti iraungo (10); beti iristen (16); beti iruditu (27); beti iruditu izan (13); beti itzultzen (24); beti izan (618); beti izan behar (16); beti izan da (106); beti izan dira (60); beti izan ditu (18); beti izan du (43); beti izan dugu (13); beti izan dut (42); beti izan dute (19); beti izan naiz (24); beti izan ohi (21); beti izan zen (28); beti izan zuen (29); beti izanen (25); beti izango (168); beti izango da (39); beti izango dira (13); beti izango du (18); beti izaten (175); beti izaten da (39); beti izaten dira (26); beti izaten zen (15); beti izaten zuen (13)

beti jakin (36); beti jakin izan (18); beti jakiten (12); beti jarrera (10); beti jartzen (16); beti jende (13); beti joan (10); beti jokatu (18); beti jotzen (10)

beti kanpoan (12); beti kantu (12); beti kasu (13); beti kexu (11); beti kontu (11); beti kontuan (14)

beti lagun (18); beti lan (24); beti lanean (30); beti legez (10); beti lehen (21); beti leku (29); beti leku berean (18); beti lo (11); beti lortzen (17)

beti maitatu (15); beti maite (33); beti maite izan (19); beti maiteko (12); beti modu (10)

beti nagusi (15); beti nahi (64); beti nahi izan (24); beti neure (16); beti ni (12); beti nik (13); beti nire (45); beti nirekin (10)

beti ohi (10); beti onak (14); beti ondo (23); beti ongi (41); beti ordu (11); beti oso (33)

beti pentsatu (60); beti pentsatu izan (42); beti pentsatzen (18); beti pilota (10); beti pozik (15); beti presaka (13); beti presente (10); beti prest (103)

beti saiatu (23); beti saiatzen (17); beti segitu (12); beti segitzen (22); beti sentitu (12); beti sortzen (21)

beti ta (41); beti ta gehiago (15); beti topatzen (13)

beti ukatu (16); beti uste (36); beti uste izan (21); beti uzten (17)

beti zabalik (23); beti zain (10); beti zegoen (40); beti zen (23); beti zer (16); beti zerbait (72); beti zerbaiten (11); beti zeukan (11); beti zure (35); beti zutik (10)

bezala beti (14); burua beti (16); buruz beti (11)

da beti (890); da beti erraza (10); da beti eta (20); da eta beti (17); da ia beti (19); dabil beti (11); dago beti (82); daude beti (23); dela beti (122); delako beti (14); den beti (25); dena beti (22); denak beti (15); diat beti (10); die beti (12); dio beti (39); diot beti (12); diote beti (12); dira beti (314); dira ia beti (11); direla beti (51); dit beti (20); ditu beti (70); ditugu beti (18); dituk beti (11); ditut beti (31); dituzte beti (30); doa beti (10); du beti (362); duela beti (46); duelako beti (10); duen beti (10); dugu beti (90); duk beti (38); dut beti (134); dute beti (158); dutela beti (24); duzu beti (42)

edo beti (20); egin du beti (10); egitea beti (10); egiten du beti (18); egiten dute beti (12); egiten zuen beti (30); egon beti (13); egon da beti (21); egongo da beti (10); egoten da beti (17); egoten zen beti (39); emakumeak beti (11); eramaten zuen beti (15); erantzuna beti (18); ere beti (195); ere beti hor (14); ere beti izan (11); esaten zuen beti (40)

eta beti (1101); eta beti berdin (11); eta beti bezain (14); eta beti bezala (36); eta beti egongo (10); eta beti ere (31); eta beti esaten (10); eta beti gaztek (11); eta beti izan (17); eta beti izango (15); eta beti izaten (13); eta ez beti (31); eta geroztik beti (10); eta hori beti (27); eta ia beti (22); eta ni beti (17); eta nik beti (15)

etxean beti (24); ez baita beti (18); ez beti (200); ez da beti (157); ez dela beti (49); ez dira beti (88); ez direla beti (23); ez du beti (39); ez dugu beti (10); ez dute beti (16); ez dutela beti (11); ez eta beti (10); ez zen beti (30); ez ziren beti (13); ezen beti (12)

gabe beti (12); gara beti (50); gauzak beti (23); genuen beti (14); gero beti (32); geroztik beti (22); ginen beti (15); gizonak beti (12); gogoa beti (10); gu beti (37); guk beti (47); guztiek beti (10)

haatik beti (13); haiek beti (16); han beti (15); hark beti (19); hau beti (41); hauek beti (13); helburua beti (13); hemen beti (14); hi beti (17); honek beti (21); honetan beti (13); hor dago beti (11); hori beti (142); hori beti da (16); horiek beti (35); horrek beti (33); horrela beti (13); horretan beti (13); hura beti (51)

ia beti (359); ia beti bezala (11); ibiltzen da beti (10); ibiltzen zen beti (19); izan baita beti (14); izan beti (25); izan da beti (152); izan dela beti (16); izan dira beti (39); izan du beti (55); izan dugu beti (17); izan dut beti (39); izan dute beti (16); izan gara beti (10); izan naiz beti (40); izan zait beti (20); izan zen beti (53); izan ziren beti (13); izan zuen beti (28); izanen da beti (11); izango da beti (33); izatea beti (12); izaten da beti (41); izaten dira beti (23); izaten du beti (13); izaten zen beti (30); izaten zuen beti (14)

jaunak beti (12); jendea beti (18); jendeak beti (15); jokatu du beti (11)

kasik beti (30)

lana beti (14); lehen beti (11)

nago beti (12); nahiz beti (15); nahiz eta beti (21); naiz beti (114); nau beti (16); ni beti (77); nik beti (168); nik beti esan (13); nik beti esaten (17); nik beti izan (10); ninduen beti (12); nintzen beti (32); nion beti (13); niri beti (19); nituen beti (10); nuen beti (41)

ohi da beti (11); ondoan beti (13); orain arte beti (12); orain eta beti (14); orduan beti (11)

prest beti (17)

ura beti (13)

zaio beti (27); zait beti (47); zara beti (26); zebilen beti (13); zegoen beti (44); zela beti (36); zen beti (352); zen ia beti (12); zeuden beti (17); zidan beti (22); zion beti (48); zioten beti (10); zirela beti (12); ziren beti (119); zituen beti (51); zituzten beti (11); zitzaion beti (21); zu beti (37); zuela beti (22); zuen beti (320); zuk beti (29); zutela beti (12); zuten beti (54)


betibat ik beti 2.

betibateko ik beti 3.

betiberdin ik beti 4.

betibizi iz loreak ihartu gabe hainbat hilabetez irauten duten zenbait landareren izena (Sempervivum tectorum, Helichrysum stoechas etab.).

Horman, leiho artean eskegirik, gurutze moduan txirikordaturiko betibiziak, pildak, jaka zahar doratuak, banderak, zapiak; gero, zertarako balio duten ezin hautematen ahal den hainbat gauza fantastiko, apaingarri gisa daudenak: lauki batean loturiko oholak, aro moduko burdinaria, pandero hautsi bat.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 134. orr.


betidaino 1 adlag beti arte.

Jauna errege da betidanik betidaino!  Elizen arteko biblia   Sal 10,16

Betidanik betidaino ezarri zenuelako, balioa inoiz galduko ez duen legea emanez. Esaten ari zena ez da bukatzen, eta besterik esaten da, guztiak esan ahal izateko, denak batean eta betidaino.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 262. orr.

2 betidainoko izlag

Zure gaur hori betidanik betidainokoa da.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 258. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

betidanik betidaino (7)


betidanik (770 agerraldi, 171 liburu eta 261 artikulutan; ETCn 7.272 agerraldi) 1 adlag beti ezkero.

Betidanik, zer gerta ere, lau intxaur eskura nahiago, urrutiko hamalauak baino.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 119. orr.

Betidanik, gizakia lurrean jarria izan denetik.  Elizen arteko biblia   Jb 20,4

Bedeinkatua Jauna, Israelen Jainkoa, betidanik betidaino!  Elizen arteko biblia   1 Kro 16,36

Jaunak zuei eta zuen gurasoei betidanik eta betiko emandako lurraldean.  Elizen arteko biblia   Jr 25,5

Egunez egun, apurka-apurka, betidanik izan behar zuen gizon hura bihurtu zuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 282. orr.

Niri existentzialismoa betidanik interesatu izan zait.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 44. orr.

Betidanik izan zara israeldarren etsai, eta gerra egin zenien beren hondamendi-egunean.  Elizen arteko biblia   Ez 35,5

Hori betidanik horrela izan da.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 84. orr.

Gu eta gure gurasoak artzain izan gara betidanik.  Elizen arteko biblia   Has 47,3

Miren Agurrek betidanik idatzi izan du; beretzat, munduan egoteko modu bat da idaztea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 336. orr.

Mikelek ohearen ezkerreko aldean egiten du lo; berak eskuinekoan, betidanik.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 119. orr.

Beste nonbaitean sumatu izan baitut betidanik zinezko euskal hazia eta grazia.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 33. orr.

Betidanik zuen nornahirekin hizketan hasteko erraztasuna.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 50. orr.

Hala ere, lagunak, betidanik burugogorra zenez, entzungor egin zion abisuari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 322. orr.

Erabateko itxuraldaketa hura egiteko balentria, Weldon andreak betidanik aditua zuenez, ez zen zerbitzarien kontu uzteko moduko zeregina.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 131. orr.

Ematen zuen betidanik ezagutzen ninduela.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 187. orr.

Iruditzen zitzaidan orduantxe hasten nuela betidanik niretzat nahi izan nuen bizimodua.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 124. orr.

Betidanik egon bide zen han.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 191. orr.

Betidanik sona gaiztoko gaztelua izandua omen zen Axiteko hau.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 124. orr.

Kasik bi anaia bezala betidanik bata besteari hain atxikiak zirenak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 74. orr.

Agian betidanik egona nintzen haren zain.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 133. orr.

Sarasola hau, ezizenez Monty, beasaindarra zen ni bezala, betidanik kezka artistikoak izan zituena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 48. orr.

Egunez egun, apurka-apurka, betidanik izan behar zuen gizon hura bihurtu zuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 282. orr.

Bueltatu, eta "hola" esan zidan, betidanik ezagutuko banindu bezala.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 112. orr.

2 betidaniko izlag

Betidaniko koronel zaildu horietakoa ematen dik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 108. orr.

Filistearrek mendekuz jokatu dute, gogor eta mesprezio biziz mendekatu dira, beren betidaniko etsaiak suntsitzeraino.  Elizen arteko biblia   Ez 25,15

Jaunaren jaiotza dela-eta, Hitzaren betidaniko sorreraz mintzatu naiz.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 42. orr.

Panteoi bat, hiriko betidaniko klase ertain eta goraxeagokoek ohi dituztenetarik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 238. orr.

Betidaniko ardura hori ez da gainera itxurakeria hutsa edo hitz-jario zuri-nahia.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 148. orr.

Marraztea bai, betidaniko zaletasuna nuen, oroitzen dudanez.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 63. orr.

Lesakako festetan izanak, etxerako bueltan ginen, egunsentian, nire betidaniko Renault 5 zuri zikinean.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 59. orr.

Euskaltel-Euskadin konponezina dirudien betidaniko arazoari irtenbidea bilatzeko asmoz.  Berria - Kirola   2004-10-15

Ura, ordea, gizonarekin loturik dago, bizitzarekin berarekin, ekandu betidaniko batez, premia anitzak direla medio.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 43. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina betidanik (5)

betidanik betidaino (7); betidanik bizi (6); betidanik bizi izan (3); betidanik egin (10); betidanik egon (22); betidanik egon da (9); betidanik egon dela (3); betidanik eman (4); betidanik entzun (6); betidanik erabili (6); betidanik erakarri (3); betidanik esan (6); betidanik eta betiko (5); betidanik existitu (3); betidanik ezagutu (9); betidanik ezagutu izan (4); betidanik ezagutuko (4); betidanik ezagutzen (14); betidanik gustatu (12); betidanik gustatu izan (7); betidanik hala (3); betidanik halako (3); betidanik interesatu (4); betidanik izan (94); betidanik izan baitu (3); betidanik izan da (16); betidanik izan dira (6); betidanik izan du (10); betidanik izan dudan (4); betidanik izan duen (5); betidanik izan dugu (3); betidanik izan dut (6); betidanik izan dute (4); betidanik izan naiz (4); betidanik izan zen (4); betidanik izan zuen (3); betidanik jakin (10); betidanik jakin izan (7); betidanik liluratu (6); betidanik liluratu izan (4); betidanik maite (5); betidanik maite izan (4); betidanik nahi (4); betidanik nahi izan (4); betidanik pentsatu (7); betidanik pentsatu dut (3); betidanik pentsatu izan (3); betidanik ukatu (4); betidanik ukatu izan (3); betidanik uste (3); betidanik uste izan (3)

da betidanik (21); dira betidanik (6); du betidanik (8); dut betidanik (9); dute betidanik (5); ere betidanik (3); gara betidanik (4); guk betidanik (3); guztiak betidanik (3); hau betidanik (3); hori betidanik (10); hori betidanik izan (3); izan da betidanik (12); izan dira betidanik (4); izan du betidanik (3); izan dut betidanik (7); izan gara betidanik (4); izan zen betidanik (5); jainkoak betidanik (3); ni betidanik (6); nik betidanik (7); nik betidanik izan (3); zait betidanik (6); zen betidanik (6); zu betidanik (4); zuen betidanik (5)


betiera iz betikotasuna.

Horretan datza modu finituaren betiera: bere existentzia, jardutearen bitartez, bere esentziaren derrigorrezko ondorio bihurtzea.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 22. orr.

Aurrea hartu diezu lehenaldi guztiei beti aurrean daukazun betieraren handitasunaz.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 257. orr.

Libra gaitzazu arriskuetatik, betieran goratua eta bedeinkatua zaren horrek.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 918. orr.

Bestela betieran irauteko ahala behar dute, kolpeetatik libre baitagoz, hutsunea dagoen bezala.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 211. orr.

Larritasun berarekin ikusiko du arimak deabrua betieran, heriotzako orduan arimak zolagunea aurkitzen badu, sorkarien esklabo, higuingarri eta deabrua bezain izugarri.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 84. orr.

Horrez gainera, zerbait gertatu bide zitzaion Jesus Galindezi Dominikar Errepublikan bizi izan zen denboraldian, Rafael Leonidas Trujillori betierako mendeku mina gorde ziezaion.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 280. orr.

Bere burua osotasunean kontenplatzen duenean, argi eta garbi aztertzen du bere betierako izaeraren leizezulo esentziala.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 38. orr.


betiere (orobat beti ere) adlag beti.

Eta betiere hor dagoen galdera: ba ote zegoen familian sekreturik?  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 49. orr.

-Ez duk etorri -Ximurra betiere erretxinduak, burua leihatilatik kanpora.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 17. orr.

Basotik datorren arrotza, zikina, gaizki jantzia, pobrea, gaiztoa, herriko umeak beldurtzen dituena, lapurra, triperoa, mozkorra, pipa erretzailea, eta betiere ikazkina.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 166. orr.

Hori dela eta, jakintsu metafisikari eta teologo handi guztiak, egia maite zutenak, era horretako zerbait irakatsi nahi zutenean, betiere alegoria eta igarkizunen bidez mintzo ziren.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 31. orr.

Baina, betiere beste tratamendu batek lagunduta izan behar du.  Berria - Euskal Herria   2004-07-27

Azpimarratu egiten da ezagutzaren eraketan gizarteak jokatzen duen rola, baina betiere munduak joka dezakeen papera ukatu gabe.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 248. orr.

Nork gaindi litzake hala betiere berri nola betiere bizi bihurtzen soilik zuk dakizkizun plazer zoragarriak?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 424. orr.

Egia bada ere eskuarki hizkuntza batetik bestera itzultzean betiere zerbait galtzen dela, ez da gutiago egia, zenbaitetan, asko irabazten dela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 61. orr.

Labur esateko, eskemak badu alderdi bat "esperimentala", betiere zuzenketaren mende dagoena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 82. orr.

«Gatazkaren oinarrian diren arazoei heldu eta klabe demokratikoan gainditze bidean kokatu» behar dela erran zuen Lefortek, «betiere herritarren nahia errespetatuz».  Berria - Euskal Herria   2004-07-23

Mailegu horiek ikasketak bukatu ondoren, eta lanean hasten badira, itzuliko dituzte, betiere irabazten duten diru kopuruaren arabera.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 89. orr.

Herri bat ez da nire adimenak betiere uler dezakeen eskualdeen, ohituren, gaien batura.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 31. orr.

Arratsaldetan, berriz, ikasten jarraitu nuen, betiere neure kontura.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 62. orr.

Ongi funtsaturiko jakintza-arloak, beren barne-bultzadaz betiere aurrera ekingo diotenak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 26. orr.

Urduri astintzen zituen eskuak, keinu betiere amaigabeak eginaraziz.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 51. orr.

Administrazioko kideen ardura betiere politikoa dela gaineratu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-01-20

"Zuen marmara aditu du", betiere 'jakitezko hautemate' adieran.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 108. orr.

Erakundeen arteko konpromisoei eutsi behar zaie, edo bestela konpromiso berriak sortu, adostu, betiere elkarrizketaren bitartez.  Berria - Kultura   2004-11-10

Betiere gazteen arabera, alkateak udaltzainei deitu zien batzar aretoa hustu asmoz.  Berria - Euskal Herria   2004-10-30

Familiaren laguntzarekin betiere, jakina.  Berria - Harian   2005-11-25

Ildo horretatik betiere, EAko diputatuak salatu egin zuen Espainiako Gobernuak ez dituela EAEko espetxeak ongi kudeatzen.  Berria - Euskal Herria   2004-09-29

Badago arrazoinamenduarekin mundua ulertzerik, baina, betiere, ziurgabetasunari lekua eginez gero.  Berria - Gaiak   2004-10-08

Beraz, gure madarikazioak isilarazi behar izan ditugu, lokatzetan irristan lerratzen garelarik, bata besteari helduta betiere, bertan behera eror ez gaitezen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 127. orr.

Hizkuntzalaritzaren benetako helburu bakarra hizkuntza da, hizkuntza betiere berez eta bera dela medio hartua.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 280. orr.

Iheserako aukeraren bat ere bazegoela -oso bakan eta arriskutsua, betiere-, horren gaineko ezer zehatzik jakitea oso zaila zitzaidan edozelan ere.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 69. orr.

Gorputzeko ilea galdu edo bakandu zaion piztia dela; gordina egosten ikasi duena; hanka-artea estaltzen duena eta, agertzekotan, beste gizabanako bakan batzuen aurrean eta ezkutuan betiere.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 21. orr.

Jauzi egiten zuen kontu batetik bestera, nik antz emateko moduko inolako haririk gabe, betiere.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 160. orr.

Fraideenean, klaserik aspergarrienak probesten zituen bere maitemin betiere arrakasta gabeak errateko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 43. orr.

2 betierean betitasunean, beti.

Betierean, ordea, ez da ez noiz-ik, ez lehen-ik, ez gero-rik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 99. orr.

Gorputza hiltzen delarik, arima baitoa zerura, gozatzera betierean edo infernura betiko, edo purgatoriora apur batez pairatzera, eta gorputza hemen gelditzen da harren eta beste animalia basen janari.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 74. orr.

Jaungoikoak gaitza menderatzen ez zuen aldirik inoiz izan ote den; bat-batean zer jazo zen, aurrez betierean gertatu ez zena.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 81. orr.

Izarrak begiratu ditugu noizbait, denbora hasi aitzineko betierean, mundu honetara sortu aurrean.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 233. orr.

Adar hilaren hamalaua eta hamabosta batzar-egun izango dituzte israeldarrek, Jainkoaren aitzinean poza eta alaitasuna adierazteko egun, belaunez belaun, betierean.  Elizen arteko biblia   EstGr 206,10

Norbaiti ematen bazaio misterio horretan sartzea, susmo du han egona dela betierean, eta bat egin dela Hirurekin.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 120. orr.

Larunbatero, betierean, ezarriko dituzte Jaunaren aurrean. Betiko betebeharra izango dute hau israeldarrek.  Elizen arteko biblia   Lb 24,8

Eta jaisten ari nintzen ahala oroimenaren ateak ireki zitzaizkidan bat-batean, erauntsiak jota bezala, eta betierean gordeta izan nituen oroitzapenak aske geratu ziren eta nirekin batera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 11. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arabera betiere (11); bada betiere (3); baina betiere (66); baita betiere (4); bat betiere (5); betiere bere (11); betiere bi (3); betiere euskal (6); betiere gure (3); betiere halako (3); betiere iturri (3); betiere kontuan (3); betiere lurralde (3); betiere modu (4); betiere sistema (3); betiere zure (4); da betiere (11); dela betiere (3); du betiere (4); dute betiere (3); eginez betiere (4); eta betiere (38); gabe betiere (10); gero betiere (4); hitzetan betiere (3); nahian betiere (3); ondoren betiere (3); zaitut betiere (3); zen betiere (3)

zure izena betierean (3)

betierearen itxura (3)


betiereko (orobat betierekotz g.er.) 1 izlag betikoa, betierean dirauena.

Bekatuak dakarren ordaina heriotza da; Jainkoak ematen digun dohaina, berriz, betiereko bizia, Jesu Kristo gure Jaunaren bitartez eman zaiguna.  Elizen arteko biblia   Erm 6,23

Eta luze bizi beharrean zegoen, betiereko bizia erdiesteko bezainbat merezimendu eginen bazuen. bizitza ez ezik, perfekzioaren ezaugarri omen den betiereko bizitza ere eskura dezake horrela pertsonaiak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 20. orr.

Orain, berriz, gora jaso behar du bere izpiritua eta hegan egiten ikasi denboraren gainetik, betiereko bizitzan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 36. orr.

Jainkoak eman dezakola betiereko bakea eta familiak onhar ditzala gure dolumin bizienak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 224. orr.

Han, esperoan diraute, betiereko sura kondenatuek bezala.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 17. orr.

Aipaturiko espezie horretako banakoak, halako garai horretatik aurrera existitu direnak eta lehenagokoak ere, betiereko iraganaldian izandakoak, kopuruz infinituak direla.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 226. orr.

Pasarte hori dela Nietzschek eskaini digun betiereko itzuliaren azalpenik bilduena.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 65. orr.

Betiereko gaztiguaren mehatxupean.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 96. orr.

Aitaren betiereko Hitzak egiazko gure giza gorputz argala hartu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 62. orr.

Lacaillek, garrazturik, ilea urdin jada, gauero bizkarra makur-makur Parisko kaleetan barrena betiereko bidaia eginda, burgesen baretasun gozoari begiratzen zion begi uherrez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 165. orr.

Betiereko burutazio arin eta isil-gordekoa zuen akuilu, agian gau hartan gauzak onbideratzen has zitezkeelakoa.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 157. orr.

Kanutoez begiak dirdaitsu, Joni betiereko irribarrea utzia zion jadanik ezpainetan.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 22. orr.

Betiereko espetxea izango da birritan hutsegite berean erortzen denaren zigorra.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 224. orr.

Baina nik etxe bikaina eraiki dizut, betiereko zeure bizileku.  Elizen arteko biblia   2 Kro 6,2

Era berean "betierekoa" diogu, Jainkoa ez dela jaio den zerbait adierazteko.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 141. orr.

Onar ditzagun 25 tesi aristotelikoak, eta horiei gehi diezaiegun, taktikoki, hipotesi bat, hogeita seigarren baiespena: mundua betierekoa da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 16. orr.

Zure hitza, Jauna, betierekoa da, zerua baino iraunkorragoa!  Elizen arteko biblia   Sal 119,89

Txanda behar dut, ezin bainaiz betierekoa izan.  Berria - Euskal Herria   2004-12-11

Horra nola, ezin erranezko molde batean, Aita Betierekoak, Hirutasun Sainduko lehen pertsonak, bere burua ezagutzean sortzen duen substantziazko ezagutza bat, haren Semea dena eta Hirutasuneko bigarren pertsona.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 80. orr.

Ahaztu egin zenuten jaten eman zizuen Jainko betierekoa, eta atsekabetu hazi zintuzten ama Jerusalem.  Elizen arteko biblia   Ba 4,8

Debozioz egiten zuen otoitz, Jainko betiereko eta egiazkoak bidean gida zezan eta bere nahia betetzen erakuts ziezaion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 185. orr.

Sentimendu naturalaren eta antzezpen manipulatuaren arteko tenka eta nahitaezko lotura ikus litezke hor, poesiaren kontraesan berezko eta betierekoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 71. orr.

Hortik dator ez dela nehongo Amodio betierekorik, adimen Maitasuna baizik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 581. orr.

Deusek desegin ez lezakeen bizitza betierekoaren sinbolo da lizarra.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 244. orr.

Zoriontasun betierekoan jainkozko izaerari buruz irits ditzakegun ezagupide guztiak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 37. orr.

Aingeru-jauzi itzel bat handitasun betierekora.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 112. orr.

Aldaketa dela lege aldagaitz eta betiereko bakarra.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 125. orr.

Amaigabea izan da "ez-inoren lur"etiko zeharkaldia, eternitatea bezain betierekoa.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 133. orr.

Kontseilari miragarri, Jainko indartsu, Aita betiereko, Errege bakemaile.  Elizen arteko biblia   Is 9,5

2 (adizlagun gisa)

Ertiaren bitartez, antza, arrosak betiereko iraun dezake zimeltzeke.  Berria - Kultura   2004-12-11

Haatik, Czeslaw Milosz betiereko geldituko da.  Berria - Kultura   2004-08-15

3 (izen gisa)

Barren-barreneko pozez betetzen du legea, zeren hala iraunarazten baitu Betierekoarekiko milaka urteetako elkarrizketa, Hari laudorio eta eskerrak emanez berakhà bakoitzean Bere dohainengatik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 28. orr.

Metodo honi ezin jarraiki dakioke atributuak onartzen dituztenen sistemaren arabera, haien ustez, Betierekoarengan (gorets bedi!) gauza ugari daudelako, ezberdinak elkarrekin.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 229. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina betiereko (5); bere betiereko (6); betiereko argiaren (4); betiereko bakea (9); betiereko bakea eta (5); betiereko bihurtzen (3); betiereko bizi (3); betiereko bizia (3); betiereko erregearen (4); betiereko esentzia (4); betiereko eta (8); betiereko ezinbestekotasun (3); betiereko gauza (3); betiereko gaztetasuna (3); betiereko gaztetasunaren (5); betiereko jainkoa (3); betiereko pausua (25); betiereko pausua eta (13); betiereko saria (3); betiereko zoriona (25); betiereko zoriona eta (8); betiereko zoriona hil (4); betiereko zorionean (5); dezakola betiereko (23); dezakola betiereko bakea (5); dezakola betiereko pausua (11); dezakola betiereko zoriona (6); dezala betiereko (4); dezala betiereko zoriona (3); diezola merezitu betiereko (4); eman dezakola betiereko (23); eta betiereko (28); eta betiereko esentzia (3); jainkoaren betiereko (5); merezitu betiereko (10); merezitu betiereko pausua (9); mugagabeko eta betiereko (3); nire betiereko (3); ongi merezitu betiereko (3); saria betiereko (3)

baina betierekoa (3); betierekoa adierazten (3); betierekoa baldin (3); betierekoa baldin bada (3); betierekoa da (8); betierekoa dela (11); betierekoa den (6); betierekoa den bezainbatean (4); betierekoa eta (8); egia betierekoa (3); eta betierekoa (18); eta betierekoa adierazten (3); jainko betierekoa (4); mugagabe eta betierekoa (4); mugagabea eta betierekoa (5); mundua betierekoa (8)

atributu guztiak betierekoak (3); betierekoak dira (3); eta betierekoak (3); guztiak betierekoak (3); guztiak betierekoak dira (3); jainko betierekoak (4)

betierekoaren ezagutza (4); betierekoaren ezagutza egokia (3); eta betierekoaren (5); eta betierekoaren ezagutza (4); mugagabe eta betierekoaren (3)


betierekotasun (orobat betieretasun g.er.) iz betierekoa denaren nolakotasuna. ik betikotasun.

Izpirituak, Arrazoiaren gidaritzapean ulertzen duen guztia, betierekotasun edo beharrezkotasun beraren ikuspegitik ulertzen du.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 491. orr.

Naturari izakien betierekotasuna ezinezkoa bazaio, orduan suntsiketa bere legeetariko bat izango da.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 257. orr.

Batzuek Jainkoaren hitza betierekoa dela zioten, eta, hortaz, Korana, bere baitan hitz hori ezarria daukana, betierekotasun osoan existitu zela.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 251. orr.

Existentzia, batasuna eta betierekotasuna ez dira Jainkoaren atribututzat hartu behar.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 140. orr.

Geroago, Ahalguztidunaren laguntzaz, berriz ere filosofoekin arituko naiz, munduaren betierekotasunaz esan dutenaren gainean.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 236. orr.

Tarte hori ezin da denbora-unitate arrunten bidez neurtu, denboratik kanpo bezala geratzen baita, iraganetik nahiz etorkizunetik erauzita, betierekotasunetik zintzilik dagoen orainezko une hilezkor bat bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 140. orr.

Edo beste batzuena zeinek, aldiz, erdi-betierekotasun deduzko bat erdietsi baitute artxibo bateko dokumenturen bateko orri horixkatuetan, edo margolari ospetsu baten oihalean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 305. orr.

Bi osabak han geratuko ziren, mila urtez, ezkaratzaren luzera guztia erloju pendulu baten gelditasunaz zapalduz, betierekotasun kutsua ematen.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 86. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

betierekotasun baten arabera (15); esentzia halako betierekotasun (4); halako betierekotasun baten (15); munduaren betierekotasuna (8); munduaren betierekotasunaren (6)


betierekotu, betiereko(tu), betierekotzen 1 da/du ad betiereko bihurtu.

Hala, egiptoarren, judutarren eta pertsiarren artean, familia batzuk jartzen ziren jainkoen zerbitzuan, eta belaunaldiz belaunaldi betierekotzen ziren.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 145. orr.

Prozeduraren antze berriak auziak ugaritu eta betierekotu egin zituenean.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 235. orr.

Helburua ez zen oinordekotza izen bereko familia batean betierekotzea, baizik eta oinordekotza onartuko zuen norbait aurkitzea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 255. orr.

Euskal identitatea eraikitzen duten zazpi gai barrundatu uste dituzte: erreberentzia gerontokratikoa, identitate erromesaldia, identitatearen muga, mimetismo utopikoa, identitatea betierekotzen duen hazia, autentikotasunaren sedukzioa.  Berria - Kultura   2006-02-21

2 (era burutua izenondo gisa)

Gabini gero eta argiago agertzen zitzaion Enrike work-in-progress betierekotu baten atzetik zebilela.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 190. orr.


betierekotz ik betiereko.

betieretasun ik betierekotasun.

betigose izond beti goseak dagoena.

Eta artean, hazi ahala etorriko ziren arazoak, bele, mika, torretxori eta beste hegazti malapartatu betigose horiekin.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 168. orr.


betikide iz betierekotasunean kidea.

Ez da, halere, zure betikide, ez baita hasiera gabe; egina baita.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 262. orr.

Ez da aldirik betikide zaizunik, zuk beti bera irauten duzulako; eta aldiak hala balirau ez zen aldi izango.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 258. orr.

Ez al da hau Jaungoikoaren Etxea, ez Jaungoikoaren betikide baina bere neurrian zeruetan betikorra?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 263. orr.

Hura baino lehenago denborarik aurkitzen ez badugu ere, jakinduria baita denetan lehena, ez diot, gure Jaungoiko, Aitaren betikide eta berdina den Jakinduria hura.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 262. orr.

Hura baino lehenago denborarik aurkitzen ez badugu ere, jakinduria baita denetan lehena, ez diot, gure Jaungoiko, Aitaren betikide eta berdina den Jakinduria hura.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 262. orr.


betiko 1 izond denbora orotakoa; denbora hedadura jakin bateko une guztietatakoa, edo kontuan hartzen diren aldi guztietakoa.

Betiko lege izango duzue hau belaunez belaun.  Elizen arteko biblia   Ir 30,10

Betiko bizitzarik ba al da?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 265. orr.

Ez gara betiko bizia irudikatzeko gai.  Berria - Gaiak   2004-06-09

Betiko apez berriak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 308. orr.

Betiko itoginak harria zulatzen duela diote.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 49. orr.

Zeren ohiko eta betiko biandak gogait eragiten baitzidan eta oka.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 503. orr.

Eta hortik segituz gero, betiko zuloan ibiliko gara beti.  Berria - Harian   2005-04-01

Bestalde, horri esaten zaio, betiko alarde honetan, "ohean ona" izatea: txorta-laguna errenditzea, menderatzea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 90. orr.

Nola jartzen zuen beti bezala oliba kopa izoztuan, nola isurtzen zuen gero likidoa, betiko keinuaz.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 15. orr.

Armairua ez zegoen betiko tokian.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 83. orr.

Organistarentzat, betiko gauzak betiko lekuetan ikusiaren ikusiaz ziur aski ikustezin bilakatu den txapa batek Dylanen arreta bereganatu du.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 141. orr.

Katuak betiko teilatuetan.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 133. orr.

Frantzisko utziezineko utopia bezala ageri zaigu, betiko Ebanjelioaren utopia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 48. orr.

I. J. Asscher Diamond Company-k Hegoafrikako merkatu berriaren alde egin zuen apustu, betiko Brasilgo tradizioari eutsi ordez.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 74. orr.

Dohain hau, zirrara hau, egintza hau denon artean banatua izango da betiko bizitza bera bezala.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 384. orr.

Gure betiko antagonismoetan zubi egingo duten subjektu politiko berriak zertan oinarrituko diren azaldu beharra dago.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 95. orr.

Tenisak eta zure betiko galtzerdi zuriak kendu zenituen lehenik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 27. orr.

Zure betiko Anne M. Frank.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 22. orr.

Bere betiko izena berreskuratzea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 216. orr.

Dowland beti minez, betiko minez, bizi izan zen, semper Dowland, semper dolens.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 59. orr.

Betiko kontua, arazo ekonomikoen oinarria: etekinak nola banatzen diren giza talde desberdinen artean.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 91. orr.

Eta betiko loan murgildu zen gero errukarria.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 130. orr.

Chandlerrek berak beste eleberri batean, Betiko loa delakoan, Marloweren ahotan jarritakoak erantzun guztien zilegitasuna adierazten du.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 102. orr.

Potzolorekin saiatu nintzen gero, betiko "ezin orain telefonoan jarri" bertze erantzunik jaso gabe komisaldegian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 182. orr.

Zorionez hor daukagu Frantziako itzulia denbora pasa, betiko edo bederen aspaldiko jokoetan sartuko baitira telebixta guziak.  Herria   2001-07-12

Ez diot zentzurik ikusten istorio betikoak errepikatzen jardun beharrari.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 10. orr.

Gairik funtsezkoenak eta norberaren ikuspegi betikoenak.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 129. orr.

Dena jakin nahia, arau betikoetatik urrutiratu ezina.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 165. orr.

Bertuteen bidez iristen gara, izan ere, egiazko aberastasun zerutar eta betikoetara.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1007. orr.

-Betikoa da, hastapen hastapenetik, gizona gizon denetik, bata bertzearen kontrako herra.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 97. orr.

Eskerrak eman zeruko Jainkoari, haren maitasuna betikoa baita.  Elizen arteko biblia   Sal 136,26

Bake iraunkor betikoa. argitan nahiago ditugu bizidunak bizigabeak baino, sentiberak sentitzen ez dutenak baino, adimendunak irrazionalak baino, betikoak hilkorrak baino.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 333. orr.

Ahotsa betikoa zuen, bere harrokeria ukitu harekin.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 49. orr.

-Ez duk horren betikoa.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 41. orr.

Lasaitzeko egin nien haserre bizian behatu zidaten betikoei, asanbladetan adostu gabekorik onartzen ez dutenei.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 266. orr.

Esaterako, betikoek dirua ateratzeko taberna bat dute.  Berria - Harian   2005-05-22

Handia eta goraipagarria truke hau: oraingoa betikoagatik utzi, lurrekoen ordez zerukoak merezi.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1197. orr.

Ez hasi betikoarekin, badakizu lanpetuta gabiltzala.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 164. orr.

Nire ustetan Euzkadiren edo Euskadiren eraikuntzarako eskemek betikoan jarraitu zuten.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 92. orr.

Eta betikoan gaituk.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 26. orr.

Betikoak betikotan.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 78. orr.

2 adlag denboren bururaino.

Betiko geratuko zaio irudi hori gogoan atxikia: emaztea, hil hurren, ohean etzanda, kantuan, kementsu eta adorez, erlojuari ordurik ez jotzeko esaka.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 16. orr.

Orain eta betiko, iraganak markaturik nago.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 70. orr.

-Zergatik ez gara betiko hemen geratzen?  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 164. orr.

Nire adiskidea lo zegoen betiko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 14. orr.

Benetan betiko lo banengo bezala egin dut lo.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 77. orr.

Mundua eta beronen grinak iragan egiten dira; Jainkoaren nahia betetzen duenak, berriz, betiko irauten du.  Elizen arteko biblia   1 J 2,17

-Betiko utzi al diozu hitz egiteari?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 155. orr.

Bere barne egonezinak ez zion atsedenik ematen, harik eta 373.ean hemeretzi urterekin bere bizitzaren ildoa betiko markatuko zuen zerbait gertatu zitzaion arte.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 9. orr.

Itun horren indarrez betiko ematen diet apaizgoa, bai berari, bai beraren ondorengoei.  Elizen arteko biblia   Zen 25,13

-Betiko desagertu da -zioen-, eta orain dena ilun eta hutsik geratu da.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 383. orr.

Beharbada betiko moldatu beharko dute zu gabe.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 26. orr.

Behin esana betiko esana eta etzana gelditzea ez zuen gutako inork asmatu.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 13. orr.

Bizia urte asko edo betiko luzatzeaz ari garenean, jadanik ez gara zientzia-fikziozko zerbaitetaz ari.  Berria - Gaiak   2004-06-09

Urrutiko iraganetik material asko samar ateratzea lortzen nuen, ordura arte betiko galdutzat neuzkan gauzak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 13. orr.

Baina nahaste-borraste hura ere ez nuen betiko, zeren, ezustearen ondotik eta lehen beldurraren ondotik, bizi-nahiak eta iraun-nahiak hartaraturik, suspertu eta areagotu baitzitzaidan injenioa, piztu zitzaidan buruan argi bat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 490. orr.

Gizon batek betiko zeukan lur bat feudo bihurtzen bazuen, feudo hori ezin zen bizi artekoa izan.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 338. orr.

Frantziskok Jauna aukeratu zuen betiko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 69. orr.

Gure ahots lehen erlatsarekin eta gero betiko mutuaraziarekin oihu egiteko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 327. orr.

Guregatik segi beza betiko horrelaxe loak, ez baitugu seneratzeko irritsik nabari.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 217. orr.

Zugatik izanen naiz betiko uros edo maluros.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 76. orr.

Akabo, betiko, eraikitakoaren eta neurtutakoaren arteko elkartasuna.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 137. orr.

Donostiatik aldegin behar nuela sumatzen nuen, joan egin behar nuela, betiko agian.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 31. orr.

Gizakiak ezer ez du betiko.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 279. orr.

Zapetaintza ikasi zuen Battittak goizik bainan ez betiko.  Herria   2001-05-10

Kito betiko.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 254. orr.

-Betiko, adiskidea, betiko -erantzun zidan, orratzetatik begirik apartatu gabe.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 52. orr.

Betiko herren geratuko zaizue.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 15. orr.

Errege da Jauna betiren betiko!  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 175. orr.

3 behin betiko

Behin-behineko hipotesiak aise bihurtzen dira behin-betiko jakite, arian-arian eta ahotan maiz erabiliaren bortxaz.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 47. orr.

Ez dutela jaso herenegun onartu zen behin betiko testua.  Berria - Ekonomia   2006-01-12

Konstituzioaren gaineko iritzi horrekin egokitu zuten txostenaren behin betiko bertsioa.  Berria - Mundua   2006-01-20

-Bihar emango dute behin betiko epaia.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 29. orr.

EABk ez du oraindik behin betiko jarrera finkatu.  Berria - Harian   2006-05-09

Badakigu hainbat aldiz elkarrizketatu zela isilean Frantziskorekin, bere behin betiko erabakia hartu aurretik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 53. orr.

Hurrengo bileran behin betiko eskaintza mahaigaineratuko dutela iragarri zuten.  Berria - Ekonomia   2004-04-16

Beste lauzpabost urte beharko dira behin betiko ondorioak atera ahal izateko ezinbestekoa den ikerketa egiteko.  Berria - Gaiak   2004-12-22

Gaur kaleratuko dituzte behin betiko emaitzak.  Berria - Gaiak   2006-01-15

Europara itzuliko da datozen egunetan, «behin betiko konponbidea» aurkitu arte, Chiracek atzo esan zuenez.  Berria - Gaiak   2006-02-16

Bera ez doa, aurrerapen geldo batean, iritziaren arlo nahasitik berezitasunera edo zientziaren behin betiko egonkortasunera.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 159. orr.

Behin betiko hautapenean huts egiteko beldurrez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 36. orr.

Jenialtasuna behin-betiko dohaina zen, ipuinetako amandreek makila miresgarriaren ukituarekin eransten zituztenak bezalakoa.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 154. orr.

Behin betiko Erregelaren garrantzia nabarmendu nahi izan du, Jainkoak berak emana dela azpimarratuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 764. orr.

Ilunpetan biziarazten nau, behin betiko hildakoak bezala.  Elizen arteko biblia   Sal 143,3

Zure xedapenak behin betiko zuzenak: ulertarazi haiek niri eta biziko naiz.  Elizen arteko biblia   Sal 119,144

Zaila baita zentzu bakarra, zentzu unibertsal eta behin betiko bat ematea hitz horiei.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 99. orr.

Zein emakume gaztek ez luke irakurri nahiko bere aitaren behin betiko biografia, nahiz eta aita hori fabrikako langile edo baserritarren banku bateko gerentearen laguntzaile baizik izan ez?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 354. orr.

Azken eta behin-betiko jauzia egiteko prestatzen ari den kobra batek.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 130. orr.

Gerra zahar baten ondorengo behin betiko garaipena.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 54. orr.

Kroazia 2-3 hurbildu zen, Tudorren burukada bati esker, baina Lampardek behin-betiko 2-4koa lortu zuen.  Berria - Kirola   2004-06-22

Torturatzailearena, aldiz, behin-betiko kaltea da, inoren nor izatea bortxaz suntsitzen saiatzen denak bere giza duintasuna behin betirako suntsitzen baitu ahaleginean.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 165. orr.

53 urte betetzear dagoen arren, kantu naïf-ak egiten jarraitzen du, behin betiko nerabea balitz bezala.  Berria - Kultura   2004-04-24

Erretiroko pentsiodunez gain, 137,87 euro jasoko dituzte batez bestez behin betiko ezinduek eta 89,31 euro alargunek.  Berria - Ekonomia   2004-12-16

Behin betiko gunera eraman zituzten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 98. orr.

Hor eraiki nahi du Frantziako Gobernuak zabor nuklearrentzako behin betiko biltegia.  Berria - Gaiak   2004-11-09

Birusaren kontrako behin betiko txertoa.  Berria - Gaiak   2006-05-04

Behin betiko hitz erabatekoak, azti baten edo aingeru baten jakituria postulatzen duten hitzak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 31. orr.

7 sekula betiko adlag

Demostraziook sekula betiko gal ez daitezen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 98. orr.

Lo suspergarri bati emana ote, ala koman eroria sekula betiko?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 23. orr.

Askotan maletak itxita geratzen ditun, sekretu guztiak barruan gordez sekula betiko.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 198. orr.

Ez dut gehiagorik galdatzen, non ez den gure adiskidantzak iraun dezan sekula betiko. Adio, jauna; zure jokabideak dit erakutsiko zer nolako sentimenduz behar natzaizun izan, sekula betiko.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 80. orr.

Hala jokatuta, gera zitezen, lur gainean gizona, bizialdirako aske, eta lurpean emakumea, sekula betiko preso.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 41. orr.

8 Sekula Betiko Lurralde

Peter eta Wendy horretan agertzen dira, jakina, Sekula Betiko Lurraldea eta Kako-oker kapitaina.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 11. orr.

Sekula Betiko Lurraldea Barrieren lurralde desiratua da, haurtzarokoa.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 12. orr.

Irla zoragarri horietatik, goxo eta erosoena Sekula Betiko Lurraldea da.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 32. orr.

Sekula Betiko Lurraldean umeen eguneroko bizitza etengabeko jolasa da, baina jolas horretan hil egin zaitezke, edo norbait hil dezakezu.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 20. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

armak behin betiko (19); auzia behin betiko (9); baina betiko (33); baita betiko (9)

behin betiko (1236); behin betiko alde (8); behin betiko amaiera (8); behin betiko amaitu (9); behin betiko amaitzeko (13); behin betiko bertan (8); behin betiko desagertu (10); behin betiko emaitzak (22); behin betiko epaia (9); behin betiko erabakia (46); behin betiko erabakirik (8); behin betiko erantzuna (8); behin betiko eta (12); behin betiko gainditzea (10); behin betiko gainditzeko (8); behin betiko irtenbidea (9); behin betiko ixteko (9); behin betiko kolpea (9); behin betiko konponbidea (15); behin betiko konpontzeko (9); behin betiko mugak (14); behin betiko proposamena (9); behin betiko su (12); behin betiko testua (9); behin betiko txostena (10); behin betiko utzi (12); behin betiko uztea (8); behin betiko uzteko (12)

behin eta betiko (42); bere betiko (143); beren betiko (15); beti betiko (33)

betiko agur (11); betiko alde (17); betiko amaiera (10); betiko amaitu (12); betiko amaitzeko (15); betiko ametsa (9); betiko anne (169); betiko anne asteartea (10); betiko anne asteazkena (12); betiko anne kitty (10); betiko anne larunbata (10); betiko anne m (66); betiko anne osteguna (17); betiko anne ostirala (14); betiko anne p (9); betiko arrakasta (12); betiko atsedena (13); betiko bakea (16); betiko baztertu (8); betiko bera (8); betiko bere (15); betiko bertan (10); betiko bertan behera (9); betiko bizi (15); betiko bizia (61); betiko biziaren (8); betiko bizitza (19); betiko bizitzan (10); betiko bizitzara (12); betiko bizitzarako (9); betiko desagertu (18); betiko dirau (13)

betiko egin (10); betiko emaitzak (22); betiko ematen (8); betiko epaia (9); betiko erabakia (46); betiko erabakia hartu (10); betiko erabakirik (8); betiko erantzuna (10); betiko errana (11); betiko eta (43); betiko ez (13); betiko gainditzea (10); betiko gainditzeko (9); betiko galdera (16); betiko galdu (36); betiko galdua (10); betiko galduko (9); betiko galtzen (9); betiko gauzak (12); betiko geratuko (11)

betiko iraungo (13); betiko irauten (8); betiko irtenbidea (9); betiko ituna (9); betiko itxura (9); betiko ixteko (9); betiko izan (10); betiko izango (28); betiko joan (15); betiko kolpea (9); betiko konponbidea (15); betiko konpontzeko (9); betiko kontua (28); betiko kontua da (12); betiko lagun (12); betiko lagunak (9); betiko lege (25); betiko lege izango (21); betiko legea (11); betiko legearen (11); betiko legez (35); betiko lekuan (23); betiko leloa (22); betiko lo (14); betiko lurraldea (13); betiko lurraldean (8); betiko moduan (77); betiko mugak (14)

betiko orduan (8); betiko proposamena (9); betiko su (13); betiko su etena (13); betiko testua (9); betiko tokian (14); betiko txostena (10)

betiko utzi (23); betiko utziko (14); betiko uztea (11); betiko uzteko (14); betiko zerrenda (8); betiko zoriona (28)

da behin betiko (17); da betiko (78); dela betiko (14); dezala betiko (10); dezala orai betiko (12); dira behin betiko (13); dira betiko (21); du behin betiko (24); du betiko (27); duenak betiko (13); duenak betiko bizia (9); dut betiko (11); dute betiko (10)

edo behin betiko (8); edo betiko (22); ere betiko (34); eta behin betiko (79); eta betiko (388); etak behin betiko (10); ez betiko (12); ez da betiko (23); gatazka behin betiko (22); gero betiko (13); gure betiko (28); guztiak behin betiko (13); hau betiko (8); hori behin betiko (8); hori betiko (24); horrek betiko (8); hura betiko (11)

indarkeria behin betiko (30); naiz betiko (15); nire betiko (26)

orai betiko (15); orai betiko zoriona (9); politikoa behin betiko (9); sekula betiko (72); sekula betiko lurraldea (13); sekula betiko lurraldean (8)

zela betiko (8); zen behin betiko (10); zen betiko (24); ziren betiko (16); zuen behin betiko (13); zuen betiko (34); zure betiko (181); zure betiko anne (169); zuten betiko (9)

behin betikoa (118); behin betikoa da (13); behin betikoa dela (10); behin betikoa izan (13); behin betikoa izango (10); betikoa baita (41); betikoa da (37); betikoa dela (20); betikoa eta (11); betikoa izan (24); betikoa izango (16); betikoa zen (10); da behin betikoa (9); da betikoa (8); eta behin betikoa (14); eta betikoa (20); etena behin betikoa (8); haren maitasuna betikoa (45); maitasuna betikoa (47); maitasuna betikoa baita (40)

behin betikoak (22); betikoak dira (10); betikoak eta (8); eta betikoak (12)


betikor izond betierekoa.

Horregatik areago, emaiezu bertsooi, ene jainkozko, xarma betikorra.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 35. orr.

Ikusten dute, bada, Jaungoiko betikor, zure hitz hauek irakur edo entzutean, aldiaren lehen-gero guztien aldean zure egonarrizko irautea gailentzen dela; halere, ez dela aldian eginiko sorkaririk zuk ez eginik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 264. orr.

Hilkorra betikorrarekin batzea eta sentikide eta ekinkide direla pentsatzea zorakeria baita benetan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 211. orr.

Gainera, betikor dirauten zer guztiek edo kolpeak aldaratu behar dituzte, gorputz solidoa daukatelako, eta ez sartzen utzi barne zatiak disozia ditzakeen ezeri.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 211. orr.

Ez al da hau Jaungoikoaren Etxea, ez Jaungoikoaren betikide baina bere neurrian zeruetan betikorra?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 263. orr.


betikoratu, betikora(tu), betikoratzen du ad betierekotu.

Eta interes handia dago ilegaltasun egoera betikoratzeko orduan, kaltetuak gazteak, txirotutako giza taldeak, trafikante txikiak eta abar direlako.  Berria - Euskal Herria   2004-11-25


betikotasun 1 iz betikoa denaren nolakotasuna. ik betierekotasun.

Berrogei urte -betikotasuna balitz bezala esan zuen, eta, izan ere, halaxe zen-.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 92. orr.

Eternitatea maskulinoa da; betikotasuna eta geroa ere bai.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 320. orr.

Istant haren istantekotasunak betikotasunerako bidean jarri ninduen, denbora bere baitarik jalgi izan balitz bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 346. orr.

Nik oraina maite dut, baina betikotasuna ulertzen duen oraina, ez betebeharretan itotzen dena.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 69. orr.

Feudoen betikotasunaren ondorioz, primutasun-eskubidea ezarri zen frantsesen artean.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 345. orr.

Eliza betikotasuna da, sendotasuna.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 277. orr.

Bere esentzia ez dela nehola ere botere tenporala, baina eternala, eta ez behin-behinekotasuna, baina betikotasuna.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 164. orr.

Arintasuna darie gorputz horiei, hilkortasunaz aske eta sakontasunaz aske balira bezala, betikotasunaren segurantzak eman dien pozak beterik baleude bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 217. orr.

Eskerrak eman nahi dizkiot Mikeli, ezezkoaren betikotasuna hausten ausartarazi ninduelako.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 10. orr.

Gogora ezazu berorren betikotasuna: ez du lehenik ez gerorik, bakarrik du une honetako bere buruaren jabetza, gauza guztiak bere baitan, presente bakar eta berdin batean, iraunkor beti. higiduraren betikotasunak arazo asko sortzen dizkio filosofoari, batez ere zerupeko higidura diskontinuo eta desordenatuak direla eta.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 92. orr.

Aristotelesek bere Fisika eta Metafisikan egiten zuen mugimenduaren analisiak ondorio bezala munduaren betikotasuna zekarren.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 66. orr.

Horrelako gizakiek nahi lukete betiereko errealitateak eta jainkozko operazioak kontenplatu eta aurkitu eta betikotasunaren argian iraun.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 33. orr.

Berau amarik gabe sortua izan baitzen betikotasunean, eta aitarik gabe mundualdian.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 40. orr.

Ezen gizona denboran bizi da, jarraipenean, eta animalia magiko hura, berriz, gaurkotasunean, instantearen betikotasunean.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 106. orr.

Eta honela, mendez mende betikotasunean, zeruko erreinuko ospean hartuko duzu parte.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1200. orr.

Isiltasuna genuen arkitekto hilezkorrek minaren gainean eraikitako baseliza, betikotasunean irauteko egina.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 291. orr.

Horregatik gabiltza gauza aldakor eta behin-behineko hauetan betikotasunaren, egiaren eta zorionaren bila, ez baitu inork heriotza, errorea, arrangura nahi.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 297. orr.

Horrela betiren beti zoriontsu izateko eta betikotasunean Jainkoa kontenplatzeko.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 19. orr.

Horregatik betikotasunean kide duzun Hitz horretan, batean eta betiko esaten duzu zuk esan oro, eta gertatzen da egiteko diozun oro. ik betikotasunkide.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 255. orr.

Eternitatea maskulinoa da; betikotasuna eta geroa ere bai.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 320. orr.

Izar iheskorrak, betikotasun guztirako ilunpe beltzak zain dauzkatenak.  Elizen arteko biblia   Ju 1,13

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Oi betiko egia, egiazko maitasuna eta betikotasun kutuna!  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 224. orr.

Nire hilobian idatz dezaten eskatu dut, horrela betikotasun osoa izango dut zer esan nahi duen jakiteko. une bateko zorionaren ordainetan, betikotasun osorako kondenatu beharra.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 282. orr.

Berarena baita egiazko betikotasuna eta betiko egia eta egiazko eta betiko karitatea.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 362. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Horaziok, eszeptikoa izan arren, bere Odentzako hilezkortasuna errebindikatzean, betikotasun-neurri zehatz bezala, erromatar hiri-estatuaren erlijiozko erritualaren urteroko zikloaren errepikapena hartzen du.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 15. orr.

Muino berriak giza irudia hartutakoak eta gurutze txikiz seinalatutakoak, gauean giza ahotsez eta lur ahotsez, lurraren kanta, bizitzaren kanta, betikotasun kanta, isuritakoak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 186. orr.

4 behin-betikotasun

Bere askatasun eta behin-betikotasun erabatekoan, barkamena edonolako sistematik kanpo dago.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 109. orr.

Areagotu egiten zioten bere baitako ziurtasuna eta behin betikotasuna.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 230. orr.

Esanguratsua izan zen ETAren su-etenaren behin-betikotasuna akordio politikoekin lotzea: «Bake prozesua atzeraezina egiteko akordioen aro politikoa ireki behar dugu».  Berria - Euskal Herria   2006-04-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

betikotasun osoan (4)


betikotasunkide iz betikotasunean kidea.

Zalantzarik gabe, geugan aurkitzen dugu Jaungoikoaren Hirutasunaren irudia, ez Haren berdina, guztiz bestelakoa baizik, eta ez Haren betikotasunkide; eta, labur esanda, ez Haren substantzia bereko, bai, ordea, sorkari guztien artean Jaungoikoagandik gertuen dagoena izaeran.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 359. orr.


betikotu, betiko(tu), betikotzen da/du ad betiko bihurtu.

Rolak betikotu egiten dira.  Berria - Euskal Herria   2004-04-30

Gaua betikotu egin zela zirudien.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 160. orr.

Une hura betikotzeko ahalegin alferrekoa.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 138. orr.

Nabariko ote dute aldaketarik guregan neguko hilabete gogorrenen ostean, ala aldatu gabe aurkituko gaituzte, betikoturik betikoan?  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 95. orr.

Alferrik da esatea odolezko erretraktua [...] ezinezkoa zela feudoei zegokienez, betikotu ez ziren bitartean.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 350. orr.

Gizonak norbanakoaren gainetik duen lehentasuna argitu eta betikotzea hartu du bere eginkizun bakartzat Humanismoak.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 176. orr.

Betikotua zela azkenean, arrotza zitzaion leku hartan.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 121. orr.

Gerra-jaunen oroimena betikotzeko eginkizuna duten bardoek ez baitute zalantzarik izaten beren heroiak agian egin ere ez zituzten bekatuekin zamatzeko, haien izaera belzteak beraien balentriak handitu baditzake.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 159. orr.

Idatzi egin zuen, ugari eta bikain, bere herriaren historia eta istorioak kontatuz eta, kontatu ahala, hori guztia salbatuz, betikotuz.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 14. orr.

Erretratugile bikaina izan zen Ignacio Zuloaga; hainbat idazle eta toreatzaile ezagun betikotu zituen pinturan.  Berria - Kultura   2004-06-16

Erretratugile bikaina izan zen Ignacio Zuloaga; hainbat idazle eta toreatzaile ezagun betikotu zituen pinturan.  Berria - Kultura   2004-06-16

George W. Bush presidenteak [...], telebista kamerek betikotu zuten une hartan, behi bat jezten ari zen autista zirudien, begirada garden eta urrunean galdua.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 111. orr.

Ttipi, oharkabean noski, geroan ere irauteko -betikotzeko? -aukera eskaintzen ari zitzaidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 268. orr.

Maskara horiek lagungarri izango dira pertsonaia bakoitza arteak sortutako irudia dela eta zein bere oinarrizko sentimenduaren adierazpenean betikoturik dagoela iradokitzeko.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 28. orr.


betikotz ik betikoz.

betikotze iz betiko bihurtzea.

Beldur diozula betikotze horri.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 81. orr.


betikoz (orobat betikotz) 1 adlag betiko.

Betikoz bereizi gara haiengandik.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 13. orr.

Turin betikoz uzteko prestatzen ari nintzen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 270. orr.

Kanoikada batek betikoz maingu utzi zion eskuin zangoa.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 41. orr.

Kultu horrek bere herentziazko jainkotasun kolektiboa eskaintzen zuen, hemen eta orain gurtzeko, erreinatzen zuen enperadorearen pertsonan betikoz haragituriko jainko baten epifanian.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 270. orr.

Neska beltzaran harekin iragan gau hura ere memorioan geldituko da betikoz!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 168. orr.

Nire ospea eta izena, hondatuak betikoz.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 144. orr.

Ulertzen zuen Antjek ezin nintzela inola ere gelditu bere etxean betikoz.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 142. orr.

Leturiak berehala sentituko du, ordea, ezkontzea erabaki izanak askatasunaren aukera zabala desegin diola, hainbat bide baztertu duela sekula betikoz.  Berria - Kultura   2004-09-03

2 behin betikoz (48 agerraldi, 14 liburu eta 18 artikulutan; ETCn 433 agerraldi) adlag behin betiko.

Blidako kasernatik hurbileko jaurretxeko sotoan begiztatuak behin betikoz markatuko zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 245. orr.

Etxe barnean, kiratsa lurrin bihurtu nahian isats eta garbikari guztiak hartu eta etxea behin betikoz garbitu eta ikuztera sartzeko prest daudenak.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 39. orr.

Behin betikoz ahaztu.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 108. orr.

Ni Turinen nengoen artean ere, baina maiz etortzen nintzen Erromara eta bertan behin betikoz bizitzeko prestatzen nuen neure burua.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 265. orr.

Hitzak burura etorri izatera, horixe esanen nion konfiantzan emakume iharrari, gauzak behin betikoz argitzearren.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 28. orr.

Lana behin betikoz txukuntzen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 19. orr.

1945ean utzi baitzuen behin betikoz irakasle lana dedikazio osoaz idazle jarduteko.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 7. orr.

Orain gure herriaren normalizazioa eta behin betikoz bakea eta eskubideak berreskuratzeko garaia heldu da.  Berria - Harian   2006-04-02

Gero, ordezkoa ezarri eta korridorera itzuli nintzen, behin betikoz gizon aritzeko prest.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 256. orr.


betile iz betazal ertzetako ilea.

Betazalak hetsiak izanez, betileak beherean eta ageri-agerian aurkitzen ziren.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 65. orr.

Ilea kasik zuria zuen, baina betileak artean beltzak eta sarriak zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 353. orr.

Kattalinek begiak doi-doia irekitzen ditu, betileen artetik argitu duen ala ez ikusteko.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 114. orr.

Bezperan betileen azpian zeukan pinporta ez zegoen betileen azpian; apur bat beherago zegoen, begi-zuloaren marran.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 39. orr.

Egun batean konturatu zen, ordea, hutsuneak zituela betileen artean eta begiak ukitu orduko hiru-lau betile jausten zitzaizkiola.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 111. orr.

Betileetako eta bekainetako ile bakoitza ezin zion ikusi, neskatoa bere begi ahuletatik hurbilegi zegoen eta.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 48. orr.

Pepponek betilerik mugitu ere egin gabe hartu zuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 50. orr.

Betileak erre beharrean aritu zela Parisko inprimeria batean bi sosen truke lanean.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 89. orr.

Betileak luzatu eta iluntzeko pintzela.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 31. orr.

Betileekin pinpilinpauxa muxuak ematen dizkiot besapeak sortutako tolesturan.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 131. orr.

Aurpegia goraturik begiratuz serio, lotsagorritu ninduen betileetaraino.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 176. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Betazalak jaitsirik dauzka eta trabarik gabe ikus ditzaket haren betile eder kiribilduak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 68. orr.

Azpildura arrosak ageri zituen betile zurbilen inguruan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 44. orr.

Begi keinu bat egin zidan bere betile faltsuekin.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 112. orr.

Amerikar bizargabe bat dut buruan, betile beltz lodiekikoa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 281. orr.

-Zu sehaskan hasiko zinen -esan zuen Mr. Fallikek betile grisen azpitik zeharka begira.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 295. orr.

-Ez niri egin itaunketarik, epaile jauna, nik ez dakit ezer horretaz -esan zuen, bere betile luzeak beheititzeaz batera.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 307. orr.

Zilarrezko betileak daramatzana?  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 133. orr.

Are gehiago nabarmendu zitzaizkion kolore beltz dirdiratsuz margotutako betile fin kiribilduak.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 118. orr.

Anaiak betile jori luze ederrak zituen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 65. orr.

Begiak argi, ordezko betileak tente eta luzeegi.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 261. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Bera bai zela ederra: hortz zuri politak, bibotetxo leuna, begi samurrak eta neska-betile handiak.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 175. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere betile luzeak (3); betile beltz (4); betile luzeak (7); betileen azpian (3)


betilora iz betibizia.

Betilorak haginak pagoak gorostiak eta hariztiak!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 251. orr.


betilun 1 izond begiak ilun dagoena, tristea.

Hamarrak aldera, nekazari familia bat sartu zen nire konpartimentuan, neska betilun bat eta haren guraso kalakariak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 64. orr.

Herrixka bateko jendarme lokartutik hasi eta bera bezalakoak zaintzen dituzten emazteki betilunetara, urdina da estatuaren mailak oro apaintzen dituena.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 77. orr.

Aitzitik ere bai, ordea: gizaki orok du egunerokotasuna alarde betilunik gabe bizitzeko dohaina.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 44. orr.

2 (adizlagun gisa)

-Sinesgaitza da gure zorte txarra, e? -esan zuen Ronek betilun, Scabbers arratoia hartzeko makurtuz-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 67. orr.

Pepponek betilun begiratu zion.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 334. orr.

Zenduaren arreba batek gidatutako ibilgailutik jautsi zen Ximurraren ama, betilun eta herabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 398. orr.

Betilun samar joan zen, bere aberkideari begi gaiztoz begiraturik.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 143. orr.

Benetan betilun zihoan gizona; gogoa beltz.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 175. orr.

Han hogeita hamar bageunden banan bana denoi begiratu zigun eta, ordurako zeharo betilun, galdetu zuen: [...].  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 126. orr.


betipox izond adkor betipoza.

Edo izan liteke betipox, muxu-merke eta hagitz besarkante eta beldurgarri afektiboa, uste hutsezko senidetasun edo gozotasun bat noiznahi antzeztera txit emana.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 30. orr.


betipoz izond beti pozik dagoena.

Hor ari da, horren gorrotagarria egiten zaion aurkezle titihandi betipoz hori, lehiaketa ergelen bat aurkezten.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 48. orr.

Pailazo serioa, Jon; eta pailazo tonto betipoza, Idoia.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 150. orr.


betirako 1 adlag betiko.

Momentu hau betirako gorde nai dut nere biotzean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 112. orr.

Saiatu naiz Frantziskoren bizitzako datuak biltzen, haren bertute, egintza eta esanak, zatika bada ere [...] ez zitezen betirako gal.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 739. orr.

Orain, beranduegi jada, betirako galdu dudala dakidanean, argiago ikusten dut buru eta bihotz maite nuela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 68. orr.

Hobe elkar ezagutu ez bagenu, edo betirako joango bazina.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 98. orr.

Tamalez, 1940. urtea zen eta nazien inbasioak betirako zapuztu zituen argitaldarien asmoak.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 146. orr.

Ixtripu latz batek betirako eraman du Beñat Jaury ahatsarra.  Herria   2004-09-23

Etsi duen jendeak hiritik betirako alde egin aurretik egiten duen azken keinu inkonformista.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 114. orr.

Bakean zegoen nire bihotza, nire txikitasuna behingoz eta betirako hautsiko zuen astakeria hura gauzarik normalena zela sentituz.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 94. orr.

Zuen zerbitzari eginik naukazue betirako.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 159. orr.

Interes tasak ez dira betirako %1ean mantenduko.Ez dutea alemanek gerla betirako irabazia?  Berria - Ekonomia   2004-02-12

Kerguelen larriki kolpatua eta betirako desitxuratua.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 75. orr.

Dena isilik egongo da, dena betirako isilik egon dadin egina balitz bezala.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 358. orr.

Nori axola, bestalde, Antton Ihartzegarai hau betirako itsu, mutu eta gor gertatzea?  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 20. orr.

2 izlag

Betirako formen egarriak ekarri du honaino Anton errementaria.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 207. orr.

Humprey Bogartek Betirako loa filmean erakusten zuen aurpegia gomutatu zuen bat-batean.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 108. orr.

Soldaduak eta heroiak alde guztietan ohoratzen dira eta omena egiten zaie, aurkikuntzak egiten dituztenei betirako ospea ematen zaie.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 331. orr.

Jaungoikoari galdeginez bekatuaren betirako ondorioak.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 115. orr.

Bere arerioek aldiz, betirako boterea eskuratu nahi izatea leporatzen diote.  Berria - Mundua   2004-10-19

Betirako paradisu horrek, betirako poz horrek, nola ez zuen inor hunkitzen, eta gainera, buruan argi muttur bat zuenarendako, sari baino areago zigor zirudien, "infernu eternoa" asmatu behar izan zuen erlijio judukristauak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 112. orr.

Zure betirako lur-hartze hori amaren altzora eta sabelera bihurtzea bezala izango da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 210. orr.

Ordurako, zure altxorra betirako lurpean dagoela adieraziko dizute seinaleek.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 166. orr.

Kausi dezala orai beste munduko zabaletan betirako deskantsua.  Herria   2004-07-29

Betirako Jainkoa.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 140. orr.

3 (izenondo gisa)

Sinesten dut badela unibertsoan azken indar antolatzaile betirako bat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 285. orr.

4 (izan aditzarekin)

Lehengo eta betirako zen asmakizun miresgarri hark.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 21. orr.

Ziur asko betirako izango naiz mitomanoa.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 122. orr.

Adiskideak betirako zirela.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 61. orr.

Bere etxea urpean duenak, bere zati bat ere urpean du betirako.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 183. orr.

· Zordun betirako.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 21. orr.

5 behin betirako (68 agerraldi, 11 liburu eta 18 artikulutan; ETCn 485 agerraldi) adlag behin betiko.

Estatu idazkariak egitasmoa behin betirako baztertu dutela esatea espero dut, eta ez aldi baterako atzean utzi dutela entzutea.  Berria - Mundua   2006-01-12

Azkenik, iazko urrian, plaza hori behin betirako lortzeko oposizioa pasatu behar izan nuen.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 159. orr.

Joanesek geroztik ere sekulan ikusi ez zuen begirada baten indarra zeukan, hain sarkorra, behin betirako, argazki bat paretan bezala, oroimenean itzaturik gelditu zitzaiona.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 191. orr.

1834ean desagertu zen behin betirako erakunde hori.  Berria - Gaiak   2004-06-16

Aberatsek behin-betirako egiten baitituzte gauzak, ongi eginak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 153. orr.

Batzuen behin betirako askatasun ezak eman ziola hiriari bere karrika-eraikinak edertzeko eta artea lantzeko dirutza.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 74. orr.

Norbait hitzez eta aditzez suntsitzen eta lurra baino apalago ehortz zitekeen behin betirako irri osasuntsua ezpainetan ixkilim.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 315. orr.

Ziur naiz partaide bakoitzak behin betirako bakerako bidea aurkitzen jakinen dutela.  Berria - Harian   2006-03-23

Erretiroa behin betirako.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 68. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

behin betirako (33); behingoz eta betirako (5); betirako agur (3); betirako alde (4); betirako desagertu (3); betirako eraman (3); betirako galdu (7); betirako galduko (3); betirako geratu (3); betirako geratuko (4); betirako iraun (3); betirako utzi (3)


betiraun 1 iz betikotasuna. ik betiraunde.

Han, Aita Jainkoak Semea sortzen du, betiraunean sortzen duen bezala.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 43. orr.

Betiraunaren izaera jokatzen baita, non hilkorrek igaro beharko duten hil ondoren geratzen zaien denbora guztia.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 225. orr.

Zeren aldizka jaiotzen baitira eta kolorea eta izaera osoa betiraunean trukatzen baitiote elkarri.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 75. orr.

Betirauneko plangintzan xehetasun guztiak aurreikusiak eta aginduak daude, margolari jeinutsu batek bere laukientzat artez ditzakeen baino hobeto.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 50. orr.

Zergatik zagoz dudan, beraz, gorputzetik kanpora jaurtitako arima ahulak, aire zabalean eta babesgabetuak, ezin duela, betiraun osoan ez ezik, denborarik laburrenean ere iraun?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 199. orr.

2 (aditz gisa)

Mateo Txisturen istorioak osagarri gogoangarri asko dauzka, gaua, betiraunen duen apaizaren ibilera mingotsa.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 131. orr.


betiraunde iz betikotasuna. ik betiraun.

Nola hiru jainko-pertsonak begira zeuden mundu guztiko zabaldira edo osoro gizonez betetako lurbirara, eta nola, denak infernura jaisten zirela ikusirik, erabaki zen bere betiraundean gizakundea salbatzeko bigarren pertsona gizon egitea.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 85. orr.

Neurri gabeko sumindura merezi du, eta purgatorioko su jasangaitza ere bai, betiraunderako ez daukalarik betiereko sariaren zatitxo bat besterik.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 87. orr.

Maitasunean denbora hil egiten da eta haren gorputza betiraunde luzera joaten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 278. orr.

Spinolak, hil nahi ez, betiraundea bereganatu gura; Spinolak, argia nahi berak sortutako ilunpeetan; Spinola, Velazquezen begian, Breda hiriko giltza hartzen Justino Nassaukoren eskutik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 36. orr.

Bazirudien supituki beste garai batean murgiltzen zela, berdez babesturiko denbora-tunel berezi batean sartuta, non denborak berak ere atsedentxo bat hartzen zuen, betiraunde berezi batetik gozatuz.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 162. orr.

Oinutsik nindoala betiraunde iruditutakoa, Opelean, bi minutu eskas besterik ez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 235. orr.


betiraunkor izond betiko irauten duena.

Uraren jauzi betiraunkorra zen hura, zirkuitu etengabean.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 112. orr.

Espainiaren zerizana, arima, karaktere betiraunkor batean etzanarazten zuen.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 69. orr.

Kobrearekin nahasturatzen delako brontzea emateko, materia errespetagarria inon errespetagarririk bada, sonatuki betiraunkor eta well established.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 243. orr.

Zenbaitetan, liburutegia sinboloari zuzen dagokio galeria hexagonalez osaturiko sistema nonerenahiko eta betiraunkorra adiera.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 66. orr.


betiro adlag beti.

Ikus orain irudiok zer aisa eta arin sortzen diren eta gauzetatik betiro erioten eta jareiten diren.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 241. orr.

Ikus orain irudiok zer aisa eta arin sortzen diren eta gauzetatik betiro erioten eta jareiten diren.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 241. orr.


betizo ik betizu.

betizu (orobat betizo g.er.) iz euskal mendietako behi basatia.

Betizuak mendian libre ibiltzen diren behiak dira.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 109. orr.

Betizoetaz ere arduratzen zen, Euskal Herriko behi basa horiek begiratu nahiz.  Herria   2005-10-20

Bi betizuok txahal banarekin zeuden.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 110. orr.

Gertatu ere, gertatu da mendian betizuok pertsona hiltzea.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 110. orr.

Erroman ere, han-hemenka lasterkatzen, zezenak, idiak eta betizuak, adar eta hankak soka luzez loturik eta jendez beteak diren karriken erdian iragaiten.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 105. orr.

Betizu batek atzera egingo lukeenaren parekoa da nik atzera egingo nukeen modua, betizu bat bezatzearen antzekoa da nik ukituak hartzen ikastea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 258. orr.

Zortzi libera, sos handi eta txikietan, betizu baten larruaz gainera.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 138. orr.

Pentsamenduak betizu aztoratua izatea erabakitzen badu, ezin zaio kontrarik egin.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 37. orr.

Betizu multxo ttipi bat agertu da xarako behereko aldetan.  Herria   2002-11-14

• 2 izond basa; zakarra.

Ea nora joan den? Ziur asko, hortik zehar deslai dabilen zekor betizu baten bila.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 76. orr.

Udazkenean, gauzak urritzen asten diranean, udarako aukerak ekarri zituen txori betizu guziek aldegin ditek; ez txantxangorriak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 33. orr.

Martinen aita nekazaria zen, gizon iluna eta betizua.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 30. orr.

Jende betizua zen, hitz gutxikoa, baina ez zuten armarik eta ez naute gaizki tratatu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 120. orr.

J. D. Salinger, idazlerik betizuena, berari edo bere obrari buruzko aipamen guztiak mesprezioz hartzen dituena.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 125. orr.

Ume-koskor betizu baten gisa hasi zen Nora negarrez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 129. orr.

Baina oraindik gelditzen diren baserritar mendiganadu bakanentzat, jendejera betizu temoxo paranoidetxo horrentzat, zer gara gu?, nor gara gu?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 169. orr.

Zer-esango-ote-duten horrekiko mesprezua bere izaera betizutik eta amaren axolagabekeriatik zetorkion, hari kontu handiegirik egin ez eta.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 114. orr.

Neskatxa, baina, zakarkeriaz mintzatu zitzaion, begirakune betizua josirik.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 45. orr.

Begirakune harritua eta betizua josi zion emakumeari.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 175. orr.

· Adelaren begiradak aurpegia laztantzen zidanean, beste bat bihurtzen nintzen; nire betizu-itxura ezabatu egiten zen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 27. orr.

3 (adizlagun gisa)

Alain bere laguntzailea bakarrik zegoen han eta betizu samar begiratzen zion honek ertz batetik, diosalik egin gabe.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 52. orr.


beto 1 iz pertsona edo erakunde batek xedapen edo kideko bat galaraztea.

Betoa giza larrialdirako laguntzei buruzko debateari.  Berria - Ekonomia   2004-06-18

Adituen arabera, betoa duten bost indarrek kontrolaturiko erakundea da NBE.  Berria - Mundua   2004-09-22

AEBetako CNN telebista kateari jarritako betoa kendu zuen atzo Ahmadinejadek.  Berria - Mundua   2006-01-18

CNT sindikatuak filmari betoa jarri zion, anarkisten irudia gaizki islatzen zuelakoan.  Berria - Kultura   2006-02-19

NBEren bake misioei beto jarriko diela adierazi dute hainbatetan Estatu Batuek.  Berria - Mundua   2004-06-25

Aurrekontuen aurkako betoa jarriko du EAJk Espainiako Senatuan.  Berria - Euskal Herria   2004-11-20

Europako Batasunean hedatu beharreko neurri sozialei ere betoa jarri die.  Berria - Harian   2005-06-19

Eskubide horrek babes nahikoa izanda, oso zaila izango da PSE-EEk betoa ezartzea.  Berria - Euskal Herria   2006-04-04

Erregek betoa ezarri zion, eta ohartarazi zion Oposizioari bere egoskorkeria larrutik ordainduko zuela berriro gauza bera egiten bazuen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 214. orr.

Poloniak betoari eusten dio BEZ murriztuaren akordioan.  Berria - Ekonomia   2006-02-01

Espainiako Konstituzioa urratzen zuela argudiatuz aurkeztu zuen Alderdi Popularrak betoa.  Berria - Mundua   2006-05-04

Palestinako Aginte Nazionaleko Negoziazioetarako ministro Saeb Erekatek betoaren arriskuaz ohartarazi zuen.  Berria - Mundua   2004-10-08

AEBek aukeraturiko Gobernu Kontseilua eta kabinetea sortu ziren, Paul Bremer gobernadore estatubatuarraren betoaren menpekoak biak.  Berria - Mundua   2004-06-25

Adostasun horrek, gainera, «zabala eta betorik gabekoa» beharko duela uste du.  Berria - Euskal Herria   2006-03-03

2 (izenondoekin)

Gai izan da beto hirukoitza lortzeko: ministro nazionalistak hautatzeko tenorean, Ipar-Hegoa arteko elkarlana areagotzean eta Justizia arloko eskumenak izateko dataren inguruan.  Berria - Mundua   2004-11-20

Behatzaileei jarritako betoa mugagabea ote den galdetuta, baiezkoa erantzun zuen Teherango gobernuaren ordezkariak.  Berria - Mundua   2004-03-14

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

AEBek beto ahalmena du bertan.  Berria - Mundua   2004-05-25

GATTen kasuan ez bezala -GATTen, arbitrajeak, baliagarriak izateko, alde guztiek onartu behar zituzten, salatuak barne-, MMEren ezadostasunak arautzeko mekanismoak ez du beto-eskubiderik onartzen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 177. orr.

Beto eskubidea eskatzen dute «gastu bereziaren inguruko legeetarako».  Berria - Mundua   2004-12-17

Horietatik bostek beto eskubidea dute: AEBek, Frantziak, Erresuma Batuak, Errusiak eta Txinak.  Berria - Harian   2005-03-09

Inork ez duela beto eskubiderik izan behar indar bilketa horretan.  Berria - Euskal Herria   2004-02-01

Batzar Nagusiari erabakitzeko ahalmena eman eta Segurtasun Kontseiluari beto eskubidea kentzea.  Berria - Mundua   2004-12-05

Gaiaren inguruan «konpromisoa posiblea eta beharrezkoa» dela esan zuen asteartean Leszek Miller Poloniako lehen ministroak, abenduko beto jarreratik urrun.  Berria - Mundua   2004-03-25

Bi gobernuek nola egingo diete aurre DUPren beto asmoei?  Berria - Mundua   2006-02-12

Beto moduko bat izan da erakundeen aldetik, eta egun ere indarrean da jarrera hori.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 157. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beto eskubide (3); beto eskubidea (68); beto eskubidea du (5); beto eskubidea dute (3); beto eskubidea duten (8); beto eskubidea erabili (3); beto eskubidea izango (4); beto eskubidea izateko (3); beto eskubiderik (12); beto eskubiderik ez (3); beto eskubiderik izango (4); kontseiluan beto eskubidea (6); segurtasun kontseiluan beto (5)

betoa duten (3); betoa ezarri (5); betoa jarri (15); betoa jarri zion (3); betoa jarriko (6); betoa jartzea (5); betoa jartzeko (6); betoa jartzen (4); ebazpenari betoa (3); estatu batuek betoa (3)

betorik ez (5); betorik ez jartzeko (3)


betoi (orobat betoin, beton g.er. eta betun) iz eraikuntzarako materiala, morteroz eta hartxintxarrez egiten dena. ik hormigoi.

Cementos Rezolak 1.220.000 tona zementu saldu zituen, eta 1.807.000 tona agregatu eta 327.000 metro kubo betoi Hormigones y Minasek.  Berria - Ekonomia   2006-03-31

Betoi altzairudunaren ikerketan.  Berria - Kultura   2006-04-11

Betoi azpian behin betikotz preso gelditu ziren langileen garrasiak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 276. orr.

Marrumak entzuten ahal ziren errautsa eta betoi pusken azpitik.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 275. orr.

Filipek kondatzen dauku bakartasunean atxikia den preso baten bizia, zelda hertxi eta kasik argirik gabe batean, betuna eta burdina dituelarik bakarrik lehen auzo.  Herria   2004-11-25

Hemen, arkitektura geometriko modernoak, matematikaren perfekzioa harriz eta betoinez haragiztatzen du.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 163. orr.

Mendes da Rochak eraikuntza teknika simpleak erabiltzen ditu estilo propioa daukaten betoizko eraikinak altxatzeko Beiraren eta metalaren neurrigabekeria hartan, Liburuen Dorrea zen betoizko atal bakarra.  Berria - Kultura   2006-04-11

Langilea trenbideko betoizko trebesak berrikusteko eta aldatzeko lan taldean ari zen.  Berria - Ekonomia   2006-02-22

Itsas hegian den betoizko 'art deco' eraikuntza haundiko La Pergola dantzalekuan.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 63. orr.

2006erako harri eta betunezko zubi berria eraikitzeko xedearekin, Euskal Herrian finantza bideak aurkitu ondoan.  Herria   2005-04-07

Mahaiaren aitzinean, jarleku bitxi bat, betoinezkoa hori ere, zolari lotua.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 29. orr.

Bestea berezituko da betun armatuan eta «précontraint» deituan.  Herria   2002-10-03


betoin ik betoi.

betoker 1 izond begi-okerra. ik begi 49.

Neska ilehori bat, apur bat betokerra.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 127. orr.

Voltairek "geometra betokerra" deitu zion Euler-i.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 419. orr.

-Joey morroi jatorra da -esan zion besamotz batek bere aldameneko gizon betoker hanka artifizialdunari.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 388. orr.

Itsuen artean betokerra zaldun.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 116. orr.

Okertu egin zitzaion ezkerreko begia barru aldera, betoker itxura hartu zuen eta bikoitz ikusten hasi.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 23. orr.

Nork egiten du gizakia mutu edo gor, itsu edo betoker, nik, Jaun honek, ez bada?  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 152. orr.

2 (adizlagun gisa)

Etorri denetik aste bi igaro ez direlarik, bekaizkeriaren bekaizkeriaz edonor betoker uzteko moduko pribilegioak ditu eskuraturik.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 54. orr.

Berehala, oheari heldu eta altxatzen saiatu zen, betoker, marmarka esanez: [...].  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 152. orr.

Beste bat gustu txarrekoa zela; hirugarren bat gero eta betokerrago zegoela gizonei begiratzearen begiratzeaz.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 63. orr.


beton ik betoi.

betonatu izond betoiez estalia.

Biarno Garaian hain Bourdieutar kausitu zen "munduaren miseriaren" urrin zizkolatsua zerien metroko arroila betonatuei: [...].  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 162. orr.


betondo iz begi ondoa; bekokia.

Soari espresioa ematen dioten hazpegiak -bekainak, betondoak, irribarreak edo haserreak eragiten dituzten begi ertzetako zimurrak...- ezkutuan izaki, begiek ez zuten sentimen jakinik adierazten.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 7. orr.

Janzkerak eta betondoetako zimurrek bestelakoa esan diote, jadanik ederto dakiena, ez dela, zentzu batean behintzat, hemengoa.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 104. orr.

Betondo bat ubeltzen hasia ikusi zion Mentxuk, eta beheko ezpaina apur bat pitzatuta.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 165. orr.

Aurpegiak oso asimetria nabarmena dauka, betondoak handi sudurra eskuinera oker belarriak altura desbardinetan paratuak beheko matelezurra handi. Handik hilabete pare batera edo atera zitzaion betondoko herpesa, oker ez bazegoen.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 143. orr.

Janzkerak eta betondoetako zimurrek bestelakoa esan diote, jadanik ederto dakiena, ez dela, zentzu batean behintzat, hemengoa.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 104. orr.

Hurbilegi ordea betondoetako ubeldurak ez nabaritzeko.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 124. orr.

"Nor ote da orain?", pentsatu du, betondo handituak ur hotzez freskatzen dituela.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 155. orr.

Belarri idortuak zituen, kartoizkoak iduri, betondo ilkiak.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 82. orr.

-Ez duzu ezer sentitzen? -galdetu nion betondoa zimurtuz.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 247. orr.

Kasua onartu nuenetik horren gaizki zihoazkidan gauzak, ezen ez nuen ezta betondoa zimurtu ere egunkaria leitzean.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 139. orr.

Tearen prezioa ez da merketuko, ez izan beldurrik -erantzun zuen betondo iluneko judu zahar batek-.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 67. orr.

Atsekabezko aurpegierak betondoa ilundu zion bat-batean  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 42. orr.

2 betondoan jotako kolpea.

Gizonak eztabaidan ari ziren, eta bultzaka eta indarka hasi ziren, eta belarrondokoak eta betondokoak hasiko zirelakoan geunden.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 26. orr.


betortz iz letagina.

Txapela eta ahoan hortz bat, hortz bakarra, letagina izan zitekeena, luzea baitzen goiko aldeko betortz hura.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 55. orr.

Samek orkoaren aurpegi maltzurra ikusi zuen argi gorrixkari esker: erpe zorrotzek markaturik zegoen antza, odoletan bustita; betortz irtenetatik lerdea zerion tantaka.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 225. orr.

Sethek ahoa zabaldu zuen, eta betortzak eta mizto erdibitua ez baizik egia jaurti zuen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 58. orr.

Tiroen suzko hotsak entzun ziren betortzen ukaldiekin batera.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 118. orr.


betosko ik bekozko.

betroi (orobat betroin eta bretoi g.er.) izond/iz Euskal Herrian oso ezaguna den behi mota.

Nire jaiegun urrietan emakume tropa bat [...] gure etxe berriko sukaldean metatzen zen, betroiak bezain gizen, infusioak edan bitartean beren gizonak tar-tar-tar larrutzera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 192. orr.

Inesi bretoia kamionetan sartzen lagundu dio.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 147. orr.

Aitzin hortan Baionako bide zaharretik etortzean, Arrangoitzen ezkerreko aldean den etxe hurbil batetik atera zaut jauzian behi betroin bat, akiluz nausiak perekatzen zuela.  Herria   2005-05-12

Behi burtxoratuaren krisia piztuz geroztik erosdunek ez dute gehiago onartzen behi esnadun zaharren haragirik eta ondorioz betroin zahar guziak kontrolatu eta hil bezain laster Agen-eko erretegira eramaiten dituzte kamiunetan.  Herria   2001-03-01

· Behi gorrastak eta betroin eta "comtoise" arrazako zaldiak hazten dituzte.  Herria   2005-06-16


betroin1 ik betroi.

betroin2 ik bretoi1.

betsein iz begi ninia.

Odola isurtzen hasi zen, eta suak betseina eta betazalak erre zizkion.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 55. orr.

Bisa eta pasaporteetan argazki digitala, hatz markak edo betseina ipiniko dira.  Berria - Mundua   2004-03-26

Neskatoak begiratu zionean, haren betileetako lerrotxo guztiak ikusi zituen, eta betseinen zirkuluak, eta betazalen kurba, eta ileen elkargurutzatze sotilak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 91. orr.

Semea zela eta, andrearen betseinak poxi bat handitu zirela ohartuta, mutilaren zahar-berriak eskatu nizkion.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 20. orr.

Ez zitzaidan gustatu Hannak kontaturikoa: pultsuaren gorabeherak, atzo azkar, gaur motel, are motelegi ere, aurpegia gorrituta, Hannak zioenez, eta betseinak zeharo uzkur, gehi arnasketa-arazoak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 231. orr.

Halako egoeran, jenderik ezagunenaren begirada ere ezberdina begitantzen zaigu, beteagoa, adierazgarriagoa, eta irudipena sorrarazten du ahotsa aditzen zaionetan baino esanguratsuagoa ez ote den betseinek biziro eta etengabe iraitzi ohi duten mezua.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 64. orr.


bette 1 izond adkor betea.

Eskuak, esku luzexkoak, baina leunak eta betteak, eta azazkal luzeak, esmalte gorriz pintatuak.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 76. orr.

2 bette-bette

Badirudi estimazio dezentekoa zuela sasoi hauetako euri zaparrada bette-bette horietako batek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 293. orr.

Aterkipean asko dabilenak, horrek bai, horrek badaki noiz ari duen lanbroa, noiz sirimiri ttikia, noiz sirimiri bette-bettea, noiz eurittikia, noiz euri motela, noiz euri axkarra, eta noiz eurijasa eta zaparrada mardula...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 162. orr.

Han, XVI. mende aldean, Lantainako alaba nobleak, ongi gordean zeukan, ustez, bere pekatua, baina ezkontzeko egunean, hor nabaritu du Urtsuako kondeak, haur izateko bette bettean dagoela.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 82. orr.


betun1 1 iz oinetakoak garbitzeko gaia. ik ziraia.

Betun apur bat botaren puntan eta alboetan eta trapu batez igurtziko du, momentu batez sikatzen utzi eta eskuila higatuaz distiratsu utziko dizu.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 212. orr.

Betuna eta zepillua erosi eta trenetan jendearen oinetakoak garbitzen hasi zen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 143. orr.

Bere zapatak betunez garbitu eta hozkailuan sartu zituen.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 109. orr.

-Bere amarekin akordatu da: betunaren hodiari nola sakatzen zion, zapatentzako krema horizontalki hedatuz zapataren gainean, hura trapuarekin zabaltzen hasi aurretik.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 147. orr.

Maleta horma ondoan utzi eta ohean eseri denean bere zapatei begira gelditu da, betun beltzak estali ezin dituen zimurdurei, hain zuzen ere.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 112. orr.

Gu hartan ari ginelarik, Klausek Dabiden izar handi bat margotu zuen betun marroiaz, eta, azpian, Juduak akabatu! idatzi zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 51. orr.

2 gai naturala, karbonoz eta hidrogenoz osatua, erretzean gar ketsu eta usaintsua sortzen duena. ik bike; alkaterna.

Babilonian aintzira bat dago izugarri handia, Asfalto aintzira deitzen dena, eta betun likidoa duena ur gainean; betun hori eta adreilu errea erabiliz murru bat egin zuen Semiramisek Babiloniaren inguru guztian.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3790. orr.

Ez al dakusu sufrea lur berean sortzen eta usain zantarreko betuna ere bertan gogortzen dela?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 439. orr.

Sufrea edo alunbrea edo betuna dagoen lekuetan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3710. orr.

Eskualde menditsu horren azpian lur beroak eta iturri ugari aurkitzen dira; eta horrelakorik ez litzateke sortuko barru-barruan ez balira su handi gartsuak izango, sufrez edo alunbrez edo betunez egindakoak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1070. orr.

Betuna duten urak edaten direnean, barrua garbitzen dute, gorputzaren barruko gaitzak sendatuz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3750. orr.

Gauza horiek ez dira harritzekoak, inguru hartan ugariak baitira betun gogorra ateratzeko harrobiak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3790. orr.

Gero betun perrail bat ekarrarazi zuen eta, hartaz belzturik bere aurpegia, imita zezatela agindu zien.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 154. orr.


betun2 ik betoi.

betuneztatu izond betunez garbitu.

Izterren gainean jarri ohi zuen tapaki ingelesak irrist egin zion, agerian utzirik toles ezin txukunagoko galtza eta oinetako ezin hobeki betuneztatuak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 89. orr.


beturdin izond begi-urdina. ik begi 57.

Beltza eztilorea da, hitsa eta kiratsua jareina, beturdina Palasen irudi, haritsua eta zurezkoa gazela, txatxarra eta nanoa ene grazia, gatz-harri purua, handia eta kankailua miragarria eta maiestatez betea.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 297. orr.


betzain iz behiak zaintzen dituen pertsona.

Gizon zaharrak gomutara dakartza abere larriak eta abere xeheak zaintzen zituztenen arteko liskarrak, behin baino gehiagotan balazoka amaitu zirenak, batez ere betzainek Montanako gizon arriskutsu hura kontratatu zutenean.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 59. orr.


betzulo 1 iz pl begiak kokatzen diren barrunbeak. ik begi 61; betondo.

Begi beltz eta gogorrak zituen, betzuloetan sartuak egon arren distira bizia zerienak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 42. orr.

Begiak, izu-ikaraz, betzuloetatik atera beharrean zituen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 60. orr.

Zabalik zituen osabak, betzuloetarik ateratzerat balihoazkio bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 302. orr.

Bere begi beltz ederrak betzuloetan hondoratuak zituen, ezin sendatuzko tristeziaz.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 73. orr.

Gurpil-aulkian eserita geldi zegoela, batera eta bestera, xederik gabe zebilzkion betzuloetan begi itsuak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 62. orr.

Entzuleek betzuloak ireki zituzten, musika belarrietatik ez ezik, begietatik ere sar zedin haien barnera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 224. orr.

Alexis negarrez hasi zen; malkoak betzuloetatik behera erortzen zitzaizkion ibai mingotsaren metal ur tantak balira bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 44. orr.

Begiak betzulo sakonetan hondoratu eta betazal berde hanpatuen tolesetan galdu zitzaizkion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 526. orr.

Betzuloak hustu zizkioten eta begiko nerbioak ere aiztoz ebaki.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 865. orr.

Aurpegiko maskara ikaragarriak burezurra zirudien benetako burua baino, eta sua zerion betzulo eta sudurzuloetatik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 204. orr.

2 (singularrean)

Gizon bat geziz zauritu zuten buruan eta geziaren burdinazko punta betzulotik sartu eta buru barruan kokatu  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 271. orr.

3 pl begien azpialdeko ubeldurak. betazpi.

Gauean bera irteten zen egongelatik azkena, eta biharamun goizean lehenengo iristen zen liburutegira; betzuloak zituen, Lupinek bezalaxe, eta negar egiteko zorian zegoela ematen zuen beti.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 244. orr.

Ispilu borobilak betzuloak erakutsi zizkion.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 121. orr.

Begitarte iluna, aurpegi zurbila eta betzulo handiak zituen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 21. orr.

Betzulo handiak zituen, baita begi txiki, argi eta erneak, are larregi edaten zuenean ere.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 275. orr.

Martxa honetan bihar ere betzulo beltzak izango dituzu eta aho inguruko zimurrak inoiz baino sakonago.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 130. orr.

Asunek ez du ia lorik egin; buruko min itzela du, eta betzulo nabarmenak.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 59. orr.

Ia ilerik gabe burua, urdindurik bibotea eta betzulo more sakonak izanagatik, behin Begoña gaztearen bihotzaz jabetu zen haren aztarnak igarri uste izan zituen inoizko senarrarengan.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 239. orr.


betzulodun izond betzuloak dituena.

Lohi zarete, bizardun, betzulodun, indarge.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 142. orr.


bexamel (orobat besamel) iz gurinetan edo oliotan txigorturiko irinez egiten den saltsa zuria, batez ere gratinatzeko erabilten dena.

Gogorrena bexamelari uko egitea izan zen, amak prestatzen zizkidan kroketei batik bat.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 24. orr.

Katilu batean arrautza pare bat irabiatu, eta hortik gehiena besamelari erantsiko diogu.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 112. orr.

Amak, eskertzearren, nire janaririk estimatuena prestatu zidan: bokata mistoa, arrautza eta bexamelez.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 32. orr.


bey iz turkiar inperioan probintzia bateko gobernaria edo sultanaren basailua.

Denak elkartu ziren: Semdinango beyak, gainerako beyak, agak eta Ararateko jakintsu guztiak.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 37. orr.

Jabea bey bat, pasha bat, sultan otomandarra, Pertsiako shah edo Köroglu bera izanda ere, zeure burua emanen duzu zaldia baino lehenago.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 21. orr.

Orduan pashak adiskide zituen bey kurdu guztiei eta bere esanetara zeudenei deitu zien, jauregira ager zitezen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 25. orr.

Beya hamabost herrixkaren jabe zen; Ahuri ibarreko herrixkak denak.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 112. orr.

Handik egun gutxira Hayderango tribuko beyaren mandatari bat ailegatu zen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 36. orr.

Baina erabaki hori hartu berria zuela, seme magistratuak, atzera berriro, "Bey" titulua lortzen ahalegintzeko gomendatu zion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 92. orr.

Zergatik ez "bey" izan, herrialde hau zure mailakoak ez diren eta zure ondasunak bezainbeste ez duten patxaz eta beyz beterik badago?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 92. orr.


BEZ 1 iz Balio Erantsiaren Zerga-ren sigla.

2003ko uztailaz geroztik 385 milioi euroren iruzurra atzeman du BEZ zergaren eta Pertsona Fisikoen Errentaren aitorpenetan.  Berria - Ekonomia   2006-01-20

Akordioaren arabera Boulevardeko sustatzaileek Sidenorri 21,72 milioi (gehi BEZ) ordaindu behar zizkioten.  Berria - Ekonomia   2004-03-28

Espainiako Gobernuaren erantzuna antzekoa izan zen, eta BEZ eta Zerga Berezietatik EAEko ogasunera itzuli beharreko dirutik kopuru bera atxiki zuen. herrialde guztiek jarduera guztiei gutxienez %15eko BEZa ezarri beharko liekete.  Berria - Ekonomia   2004-10-30

Faktura faltsuak edo BEZa aurrezteko lanaren zati bat fakturarik gabe egitea.  Berria - Ekonomia   2006-01-29

Zerga erregresiboetan, berriz, zerga-tasa bakarra izaten da; BEZaren eta beste hainbat tasen kasuan, esaterako, gizabanako guztiek, errenta edo aberastasun maila oso desberdinak dituztela ere, berdin ordaintzen dute.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 37. orr.

Jaurlaritzak uste zuen Madrilgo agintari berriek ez zutela dirurik atxikiko, baina 32,2 milioi euro kendu ditu BEZaren likidaziotik.  Berria - Ekonomia   2004-05-30

2003ko irailean, Espainiako Ogasunak BEZagatik eta zerga bereziengatik Gasteizkoari ordaindu beharrekotik 32 milioi horiek kendu zituen.  Berria - Ekonomia   2004-05-01

Ostalaritzako BEZa murrizteko proposamena kendu du Austriak.  Berria - Ekonomia   2006-01-21

Duela hamar urte barne mailako BEZa jaso genuen, eta iaz, operazio baliokideei dagokien BEZa.  Berria - Ekonomia   2006-02-16

Ofizialek eraikuntzako ekaiak erosten ahalko dituzte 5,5 eko BEZ edo TVArekin.  Herria   2004-01-08

2 (izenondoekin)

Herrialdeak BEZ normala bera igo egin duenean bere defizit arazo handiari irtenbidea bilatu asmoz.  Berria - Ekonomia   2006-01-21

Jendeari hurbileko zaizkion zenbait zerbitzuetan, BEZ murriztu hori ezartzen jarraitu ala ez erabaki behar dute eta BEZ murriztuarekin jarraituko luketen zerbitzuen proposamenean sartu ditu Austriako lehendakaritzak ileapaindegiak, etxeetako obra txikiak edota zapata konponketak.  Berria - Ekonomia   2006-01-21

Alemaniak ez du BEZ murriztuko sektore gehiago nahi.  Berria - Ekonomia   2006-01-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bez eta zerga (4); bez murriztua (7); bez zerga (10); beza ordaindu (3)


bezain (orobat bezein g.er. bezin g.er. eta bezen g.er.) erkaketan, nolakotasun berdintasuna adierazteko erabiltzen den partikula. ik adina. (ikus beheko konbinatorian bezain adizlagunaren agerraldi maizkoenak).
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

abiatu bezain laster (8); aditu bezain fite (17); agertu bezain laster (9); ahal bezain azkar (16); ahal bezain bizkor (10); ahal bezain guti (11); ahal bezain hurbil (11); ahal bezain laster (69); ahal bezain ongi (42); ahal bezain ontsa (9); ahal bezain pronto (12); ahal bezain urrun (13); ailegatu bezain (8); aipatu bezain (8); airea bezain (10); aita bezain (11); alde egin bezain (12); ama bezain (9); amaitu bezain laster (43); amaitu bezain pronto (10); amak bezain (8); argia bezain (15); atea ireki bezain (8); atea itxi bezain (10); atera bezain laster (28); atera bezain pronto (8); aurkitu bezain (9); aurrekoa bezain (9); aurrekoak bezain (15)

baina hori bezain (8); balira bezain (14); balitu bezain (8); balitz bezain (36); balu bezain (23); bat bestea bezain (9); bat bezain (249); bat bezain zurbil (9); bata bestea bezain (16); batean bezain (18); batek bezain (16); batena bezain (8); batenak bezain (13); behar bezain (198); behar bezain ongi (11); belarra bezain (15); bera bezain (123); bera bezain zaharra (10); berak bezain (21); berak nahi bezain (11); berri izan bezain (26); berri jakin bezain (15); berria bezain (8); berria jakin bezain (12); bertzeak bezain (9); beste edozein bezain (11); bestea bezain (46); besteak bezain (35); beti bezain (159)

bezain aberats (10); bezain aberatsa (24); bezain abila (8); bezain agudo (52); bezain aguro (9); bezain aise (29); bezain alai (15); bezain alferrikakoa (9); bezain altua (8); bezain apal (8); bezain argal (10); bezain argi (50); bezain argi eta (12); bezain argia (35); bezain argiak (8); bezain arin (63); bezain arina (14); bezain arriskutsua (16); bezain astuna (11); bezain atsegina (8); bezain ausarta (11); bezain azkar (145); bezain azkarra (15)

bezain bakarrik (9); bezain beharrezkoa (14); bezain beltz (11); bezain beltza (24); bezain beltzak (9); bezain bero (13); bezain beroa (14); bezain beste (34); bezain besteko (8); bezain biguna (8); bezain biribila (11); bezain bizi (13); bezain bizia (15); bezain bizkor (52)

bezain distiratsu (27); bezain distiratsua (8); bezain dotore (17); bezain dotorea (9)

bezain eder (41); bezain ederra (52); bezain ederrak (15); bezain egia (15); bezain egia da (10); bezain egokia (14); bezain erabakigarria (8); bezain ergela (11); bezain erne (9); bezain eroso (10); bezain erraz (33); bezain erraza (41); bezain erreala (8); bezain ezaguna (16)

bezain fina (10); bezain fite (123); bezain fresko (10)

bezain gaizki (18); bezain gaizto (8); bezain garbi (46); bezain garbia (14); bezain gardena (9); bezain garrantzitsua (77); bezain garrantzitsua da (31); bezain gauza (21); bezain gazte (11); bezain gaztea (8); bezain geldi (18); bezain geldirik (8); bezain gertu (15); bezain gizon (21); bezain gogor (37); bezain gogorra (48); bezain gogorrak (20); bezain gora (11); bezain gordin (10); bezain gorri (27); bezain goxo (8); bezain goxoa (11); bezain gozo (12); bezain gozoa (18); bezain guti (14); bezain gutxi (35)

bezain handi (19); bezain handia (89); bezain handia da (13); bezain handia zen (11); bezain handiak (26); bezain harro (17); bezain hotz (30); bezain hotza (16); bezain hurbil (28)

bezain ikusgarria (12); bezain ilun (20); bezain iluna (8); bezain ilunak (11); bezain indartsu (32); bezain indartsua (45); bezain inozoa (9); bezain interesgarria (15); bezain isil (13); bezain isilik (21); bezain itsu (11)

bezain kementsu (9)

bezain laburra (8); bezain laister (24); bezain larria (25); bezain larriak (8); bezain lasai (23); bezain laster (1331); bezain laster hasi (10); bezain laster jakin (8); bezain lehor (10); bezain leuna (11); bezain libre (9); bezain lodia (11); bezain lodiak (9); bezain luzaz (13); bezain luze (27); bezain luzea (26); bezain luzeak (18)

bezain maite (9); bezain malgua (10); bezain mehea (9); bezain modu (10); bezain mutu (14)

bezain ona (85); bezain ona da (8); bezain onak (41); bezain ondo (138); bezain ondo ezagutzen (8); bezain ongi (229); bezain ongi eta (8); bezain ongi ezagutzen (15); bezain ontsa (24); bezain ozen (15)

bezain polita (20); bezain pozik (21); bezain pronto (328)

bezain sakona (14); bezain sarri (57); bezain seguru (16); bezain sendo (35); bezain sendoa (28); bezain serio (11); bezain sinplea (13)

bezain talde (9); bezain tente (12); bezain tinko (10); bezain trebea (8); bezain txarra (18); bezain txikia (28); bezain txukun (11)

bezain ugari (49); bezain ugari egingo (8); bezain ugaria (10); bezain ugariak (12); bezain urduri (11); bezain urrun (58); bezain urruti (15); bezain usu (8)

bezain xalo (8)

bezain zabal (20); bezain zabala (28); bezain zaharra (43); bezain zaharrak (9); bezain zaila (21); bezain zakarra (8); bezain zalu (12); bezain zehatz (16); bezain zehatza (20); bezain zentzugabea (9); bezain ziur (9); bezain zoriontsu (13); bezain zorrotz (32); bezain zorrotza (27); bezain zorrotzak (13); bezain zuhur (12); bezain zurbil (30); bezain zuri (41); bezain zuria (27); bezain zuriak (13); bezain zurrun (15); bezain zurruna (8); bezain zuzen (11)

bezperan bezain (9); bukatu bezain laster (30); bukatu bezain pronto (8); burdina bezain (10); burua bezain (10); bururatu bezain laster (11) diren bezain (19); dirudien bezain (23); dudan bezain (11); duen bezain (40); duena bezain (8); dugun bezain (22); duten bezain (35) eder bezain (14); ederra bezain (10); edozein bezain (15); egin bezain (49); egin bezain laster (27); egin bezain pronto (10); egitea bezain (10); egiteko bezain (17); eguna bezain (12); egunean bezain (14); eguzkia bezain (24); eguzkia bezain distiratsu (9); elurra bezain (38); elurra bezain zuri (16); elurra bezain zuria (8); eman bezain (14); eman bezain laster (9); entzun bezain (54); entzun bezain laster (36); erran bezain (10); esan bezain (20); esan bezain laster (15); esaten duten bezain (11); eseri bezain (12); eskuratu bezain (12); eskuratu bezain laster (9); espero bezain (19); estatua bat bezain (8); etorri bezain (21); etorri bezain laster (11); etxean bezain (10); etxeratu bezain (9); ez bezain (13); ez nahi bezain (14); ezagutu bezain (14); ezagutu bezain laster (8); eztia bezain (11)

garai batean bezain (9); gaur bezain (13); genuen bezain (9); gertatu bezain (10); gu bezain (17); gurea bezain (8); guztiak bezain (12)

haiek bezain (48); haizea bezain (15); hark bezain (19); harria bezain (23); harria bezain gogorra (9); hartan bezain (14); hartu bezain (45); hartu bezain laster (31); hasi bezain (103); hasi bezain laister (9); hasi bezain laster (51); hasi bezain pronto (25); hasieran bezain (10); hau bezain (31); heldu bezain (33); heldu bezain laster (26); heriotza bezain (8); hi bezain (8); hil bezain (8); hondarra bezain (13); hondarra bezain ugari (8); honetan bezain (8); hori bezain (67); horiek bezain (19); hura bezain (110)

iaz bezain (10); ikatza bezain (12); ikusi bezain (85); ikusi bezain laster (55); ikusi bezain pronto (14); ilargia bezain (10); ireki bezain (19); ireki bezain laster (14); iritsi bezain (82); iritsi bezain laster (48); iritsi bezain pronto (22); irten bezain (48); irten bezain laster (45); itsasoa bezain (12); itxi bezain (15); itxi bezain laster (12); itzuli bezain (23); itzuli bezain laster (17); izan balu bezain (10); izan bezain (44); izan bezain laster (21); izan bezain pronto (15); izarrak bezain (13); izarrak bezain ugari (9); izatea bezain (12); izateko bezain (22)

jaitsi bezain (13); jakin bezain (88); jakin bezain laster (55); jakin bezain pronto (17); jarri bezain (22); jarri bezain laster (14); jaso bezain (27); jaso bezain laster (14); jaso bezain pronto (12); jo bezain (10); jo bezain laster (8); joan bezain (10); joan bezain laster (9)

labur bezain (22); lehen bezain (147); lehenago bezain (8); lortu bezain (13); luze bezain (25)

mendia bezain (10); mundua bezain (14)

nahi bezain (144); nahi bezain azkar (16); nahi bezain ondo (16); nahi bezain ongi (18); nahi den bezain (16); naizen bezain (11); ni bezain (73); nik bezain (35); nik bezain ondo (9); nik bezain ongi (18); nik nahi bezain (8); nik uste bezain (11); nuen bezain (19)

odola bezain (11); ohartu bezain (15); ohartu bezain laster (12); ohi bezain (28); orain arte bezain (8); orain bezain (37); orduan bezain (14)

sartu bezain (94); sartu bezain laster (65); sartu bezain pronto (16); sekula bezain (11); sortu bezain (12); sortu bezain laster (8); sua bezain (10); sugeak bezain (8)

txiki bezain (8); tximista bezain (13)

ugari bezain (8); ukitu bezain (13); ukitu bezain laster (9); ura bezain (21); urte bezain (8); usoa bezain (8); uste bezain (86); utzi bezain (23); utzi bezain laster (15); uzteko bezain (8)

zabaldu bezain (17); zabaldu bezain laster (13); zen bezain (34); zerua bezain (12); zu bezain (28); zuen bezain (49); zuen bezain laster (8); zuten bezain (17)


bezainbat (orobat bezanbat g.er. eta bezenbat g.er.) 1 kopuru berdintasuna adierazteko hitza. ik adina.

Buru bezainbat aburu bazen!  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 157. orr.

Hortik dator Isidoro Sevillakoaren errana: Quot gentes, tot linguae, hots, "gizarte bezainbat hizkuntza" dioena.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 177. orr.

Gizon bezainbat emazte.  Herria   2001-01-18

Hartu dut zure eskaria eta emango dizut nahi bezainbat zedro eta zipres-zur.  Elizen arteko biblia   1 Erg 5,22

Horiek bezainbat izango dira zure ondorengoak!      - 0. orr.

Judak hiriak bezainbat jainko ditu; Jerusalemen kaleak bezainbat aldare eraiki dituzte Baal lotsagarriari intsentsua erretzeko.  Elizen arteko biblia   Jr 11,13

Horrexegatik ikuste profetikoetan agertzen diren hegalak, kopuruz, mugitzen denaren mugimenduaren kausak bezainbat direla.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 120. orr.

Bidaiari bezainbat bide mota badago.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 121. orr.

Alta badakit euskarak ez duela erdarak bezainbat irakurle.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 6. orr.

Ezen begirunea eta obligazinoak bi aldeetarat zeudela, eta goiti beheitikoak zirela beheiti goitikoak bezainbat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 48. orr.

Utzidazue niri proba egiten, ea nire besoek gaztetan bezainbat indar duten.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 161. orr.

Denek sumatu zuten gorputza bezainbat bihotza ere argitzen zitzaiela.  Berria - Euskal Herria   2004-10-09

Oro har posible da aurten ez iaz bezainbat arrain izatea.  Berria - Harian   2005-06-03

Sortzen ahal duen irudi bezainbat gorputz irudikatzen ahalko duela, aldi berean, modu zehatz batez.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 199. orr.

Emeki-emeki ostatuko bezeroak arimaz bezainbat gorputzez zerbitzatzen hasi zen, nagusiaren gomendioz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 92. orr.

Lurreratzeak beldur handia ematen dit, ez aireratzeak bezainbat, baina handia nolanahi ere.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 222. orr.

Beste bati bekatu eginarazten dionak, bekatu egiten duenak berak bezainbat bekatu egiten duela.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 156. orr.

Graxik ere Joanesek bezainbat sufritu bide zuen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 51. orr.

Horra zergatik, neskatoek, irudiz segurik, ez zuten guk bezainbat maite amatxi.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 73. orr.

Ez nuen Edurne sobera ezagutzen, baina bai mehatxua betetzeko gauza zela konprenitzeko bezainbat.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 317. orr.

Ttipiren irri-algarak egun horietako eguzkia bezainbat gorritu ninduen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 149. orr.

Arrazoi batek besteak bezainbat nahasten ninduen.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 160. orr.

Bozkariatzen zen gu bezainbat edo gehiago.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 181. orr.

Presoek, hotza bezainbat, gosea izaiten zuten partida.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 196. orr.

Hik ez dun hori nik bezainbat desiratzen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 474. orr.

Isiltasuna bezainbat onezia hats bahi eta betegarri suerta zitekeen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 232. orr.

Ondo ezagutzen nuela uste dut; nahiz eta berarekin inoiz etzan ez, neure burua bezainbat ezagutzen nuen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 88. orr.

Sosa postan jasotzeak bezainbat on eragiten zion erraietan, musika sakon eta alegera hark.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 283. orr.

Eta nik maite nuen jaun Marcel, kasik osaba bezainbat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 141. orr.

Beharrik, aski garaiz ikusi nuen kamioia, errepideraino lasterka bizian joan ahal izateko bezainbat.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 194. orr.

Prefetak gauzak nahi bezainbat konplikatu ditzake, baina gertatuko dena ez da baitezpada berak nahi duena.  Berria - Harian   2005-01-15

Errealitatea adina fantasia ere; seriotasuna bezainbat txoro-haizea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 276. orr.

Etxe eta kale, irudi luke garapen ikaragarri azkarreko minbizi suntsitzaile bezainbat eraikizale batek kaotikoki ugaldutako herri murritz bat baizik ez dela hiria.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 176. orr.

Xehetasunen eta ñabarduren arbuioa, karaktere dogmatikoa [...] erlijioan bezainbat politikan.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 170. orr.

2 ahal bezainbat

Urratsa ahal bezainbat luzatuz, frango laster heldu nintzen Magaliren etxerat.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 120. orr.

Bazkaria ahal bezainbat laburtu nuen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 226. orr.

Orduan ahal bezainbat urruntzen naiz leihatilatik zelda izkinara, ate aldera, eta zango puntetan emaiten.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 47. orr.

Leher gaiztoan ari zen aho hura ezkutatzeko, ahal bezainbat makurtu nuen burua.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 152. orr.

Saget andereñoak entzun egin zien, garra begian, eta haien atzetik abiatu zen arineketan, bere hanka txikiak ahal bezainbat luzatuz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 399. orr.

Oroz gainetik elgarrekin aholku edo kontseilu beharrezkoak zituzten trukatzen etxaldeari ahal bezainbat emanarazi beharrez.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 100. orr.

Iluntzean urertzean paseatzen dut luzaroan, ahal bezainbat, seguru egoteko Yolande lotan egongo dela ni itzultzen naizenerako.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 52. orr.

Dominique eta biek ahal bezainbat laguntza ekartzen zuten baserrian.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 239. orr.

Aztoratua, hiruretara deitu nuen, aho-beteka ahal bezainbat xehetasun emanez tokia errazago aurki zezaten.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 16. orr.

Bultzatu, mutilak, gureak dituk eta, eta denek ahal bezainbat indar egin zuten.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 369. orr.

Lerro bakoitzaren, hitz bakoitzaren, hizki bakoitzaren idazteko ahal bezainbat denbora emaiten zuen, lokarri haren iraunarazteko.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 198. orr.

Erasoaren ostean, auzuneko bizilagunak haserre gorri zeuden, haien ustez, «oldar egileek ahal bezainbat biktima eragiteko asmoa» zutelako.  Berria - Mundua   2004-06-20

Nire alabak ere, bereziki nire ahizpa Ines birjina txit zuhurra, zuri eta zure alabei gomendatzen zaizkizue Jaunagan, ahal bezainbat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1205. orr.

PSk bere programa eratu behar du, eta jendearengana hurbildu, ahal bezainbat.  Berria - Euskal Herria   2004-11-23

3 ahal bezainbatean

Ez da Printzea, ahal bezainbatean, baztertuko ongiaren bide zuzenetik. hura saiatzen da, ahal bezainbatean, bertuteen eta haien kausen ezagutzen.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 48. orr.

Ezker abertzalekoek osoago iraun zuten, ahal bezainbatean, haien erorketek betiere zati bati baino ez baitzioten eragiten.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 72. orr.

Gupida dugun gauza bat, bere miseriatik askatzen ahaleginduko ahal, ahal bezainbatean.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 94. orr.

4 bezainbatean (-z atzikiaren eskuinean) dagokionez; neurrian; bezainbat.

Baina ene eginbidea, hitaz denaz bezainbatean, hemen akabatzen duk.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 619. orr.

Enteleguaz edo inteligentziaz denaz bezainbatean, estreina adimenari gagozkiola, gure herriak pentsalari eta inteligentzia gailen gutxi eman du.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 94. orr.

Erlijioaz denaz bezainbatean, saihestu egin behar dira lege penalak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 150. orr.

Giroaz den bezainbatean, ez ardo ez ur: 40tik 60 urte bitarteko jende bakartien bilgune geldoa gehienetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 8. orr.

Era berean, aingeruez den bezainbatean, k-n-f hitzak 'estalki, belo' esangura dauka.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 106. orr.

Lanaz den bezainbatean beti benatsu, Tom ohe gainean eseri zen maratz, eta aldizkarietan orri pasa hasi zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 80. orr.

Pianoaz den bezainbatean, sentimendua adierazten naiz ni trebea.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 22. orr.

Gainerakoaz den bezainbatean, profeziaren esangura eta bere maila ezberdinen azalpena, bai eta haren liburuetako alegoriak ere, Tratatu honetan bestela argituko dira.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 33. orr.

Sentimenduaz bezainbatean, izan ere, euskalduna sentimendu sendoetakoa da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 94. orr.

Orreagako kalonje erregular nintzen eta naiz oraino nahiz ez eiki behar nukeen bezainbatean.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 35. orr.

Erraten da arimaren ahalmen gutiziatsua, arima arrazoiduna den bezainbatean, ez dela batere haren ahalmen gutiziatsuaren berdina, arima sentsitiboa den bezainbatean.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 77. orr.

Fonema diren bezainbatean, euskarazko igurzkari guztiak ahoskabe dira.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 99. orr.

Ikus nola Hegel edo Marxek ez duten Unamuno-ren historiaren filosofia, Euskal Herriari dagokion bezainbatean bederen, axalgainetik busti ere egin.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 115. orr.

Ahal den bezainbatean kontzepturik orokorrenen mailan geratu nahi izan delako, eta ez delako teorizatu nahi izan irudi mota jakin batetik abiatuta.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 16. orr.

Honetan Giménez Caballero Ganivet-en historismoari lotzen zaio (Espainiari doakion bezainbatean: bestela esentzialismo fundamental baten eskemaz baliatzen baita).  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 264. orr.

Horko kalonje bainintzen eta bainaiz, nahiz ez behar bezainbatean eta ez zuen behin ere ihardetsi ene galdeei, badakit ordea Erregek antolatu zituela gauza batzuek.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 162. orr.

Iduri luke Bidasoak [...] bi herrien arteko muga bezainbatean egiten duela bi hizkuntzen arteko muga ere, frantsesaren eta espainieraren arteko neutraltasuna ezarriz.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 74. orr.

5 bezainbateko izlag adinakoa.

Nola senti zezakeen Dimmesdale erretorearen izena ezkutuan gordetzeko bezainbateko maitasuna?  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 125. orr.

Zuek, bidean zoaztenok, begira eta ikus: ba ote da nirea bezainbateko oinazerik?  Elizen arteko biblia   Nk 1,12

Jainkoak jakinduria eta zuhurtzia handia eman zizkion Salomoni, bai eta itsasertzeko hondartza bezainbateko jakite zabala ere.  Elizen arteko biblia   1 Erg 5,9

Eskalatzen ari zaretela istripua gertatuz gero, aise atxikiko zaitu zu eta zu bezainbateko hiru.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 58. orr.

Erregearen gudarostean hogeita hamar milaraino judu sartuko dira, eta gainerako gudariek bezainbateko saria hartuko dute.  Elizen arteko biblia   1 M 10,36

Hala ere, gauza bat esango diat: ez diat ikusi beste inor hik bezainbateko Ulisesen antza duenik. Börs eta Ektor aurrean jarri zitzaizkion, ordea, eta ez zioten utzi ahal bezainbateko triskantzarik egiten.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 147. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahal bezainbat (109); ahal bezainbat jende (3); ahal bezainbat lekutan (3); ahal bezainbat luzatuz (3); ahal den bezainbat (5); batek bezainbat (5); behar bezainbat (12); bera bezainbat (3); bere burua bezainbat (5); besteak bezainbat (3)

bezainbat aldiz (3); bezainbat balio (6); bezainbat bihotza ere (3); bezainbat denbora (5); bezainbat edo (6); bezainbat edo gehiago (4); bezainbat emazte (3); bezainbat ez (4); bezainbat harritu (4); bezainbat indar (5); bezainbat izango (3); bezainbat jende (4); bezainbat lekutan (3); bezainbat lur (3); bezainbat luzatuz (4); bezainbat maite (13); bezainbat plazer (3); bezainbat xehetasun (3); bezainbat zedro (3)

buru bezainbat aburu (5); burua bezainbat (7); da ahal bezainbat (3); den bezainbat (10); didazun bezainbat (3); duten bezainbat (4); gizon bezainbat (3); gizon bezainbat emazte (3); gorputza bezainbat (3); gorputza bezainbat bihotza (3); guk bezainbat (5); hark bezainbat (3); hiriak bezainbat (3); hondarra bezainbat (4); horrek bezainbat (3); hura bezainbat (3); lehen bezainbat (7); maite zaitudan bezainbat (4); mota bezainbat (3); nahi bezainbat (22); nahi bezainbat zedro (3); ni bezainbat (3); nik bezainbat (7); nuen bezainbat (3); objektu mota bezainbat (3); orain bezainbat (3); zaitudan bezainbat (4); zu bezainbat (3); zuen bezainbat (3); zuk bezainbat (3); zuten bezainbat (3)

ahal bezain bat (17); bezain bat (31)

adierazten duen bezainbatean (3); ahal bezainbatean (22); aldatzen duen bezainbatean (3); aldetik denaz bezainbatean (3); auziaz denaz bezainbatean (3); betierekoa den bezainbatean (4); dagokion bezainbatean (7); den bezainbatean (99); den bezainbatean baizik (5); denaz bezainbatean (106); determinatua den bezainbatean (3); digun bezainbatean (3); diren bezainbatean (15); dituen bezainbatean (7); dituzten bezainbatean (4); duen bezainbatean (45); dugun bezainbatean (19); duten bezainbatean (4)

erabilpenaz denaz bezainbatean (3); erakusten digun bezainbatean (3); erlijioaz denaz bezainbatean (3); erlijioneaz denaz bezainbatean (3); garen bezainbatean (5); gauza den bezainbatean (5); hartaz denaz bezainbatean (16); hartzen den bezainbatean (3); honetaz denaz bezainbatean (4); hunkitzen duen bezainbatean (6)

ideia duen bezainbatean (4); iharduten duen bezainbatean (3); ikusten den bezainbatean (7); irudikatzen dugun bezainbatean (8); izpirituari dagokion bezainbatean (3); josten dituzten bezainbatean (3); kontziente garen bezainbatean (4); nitaz denaz bezainbatean (4)

osatzen duen bezainbatean (5); pentsatzen duen bezainbatean (3); pentsatzen dugun bezainbatean (3); sentsitiboa den bezainbatean (3)

ulertzen den bezainbatean (9); zen bezainbatean (9); zenaz bezainbatean (3)

duen ezberdintasuna bezainbatekoa (3); ezberdintasuna bezainbatekoa (3); nirea bezainbateko oinazerik (3)


bezainbatsu adlag bezainbat-edo.

Arau higienikoak erlijiozkoak bezainbatsu izan litezke nolabait absolutuak gizarte batean.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 199. orr.


bezainbertze ik bezainbeste.

bezainbeste (orobat bezainbertze g.er.) adina, bezainbat.

Beti izan naiz argala, baina ez orain bezainbat; ez, behintzat, hilobi-ganbera umel haiek erakusten zizkigun Palenqueko indio zahar hura bezainbeste.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 258. orr.

Multzo horretakoen artean buru bezainbeste aburu zegoenez, euskalkizaleen indarrak nagusitu ziren berriro.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 206. orr.

Ez larritu, badut eta zuen diru-gosea asebetetzeko bezainbeste diru.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 309. orr.

Inork ez dauka Azpimunduko izakiak menperatzeko bezainbeste ahalmen magiko.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 127. orr.

Saltoki handietan ez da esaten den bezainbeste lan sortzen.  Berria - Harian   2005-10-26

Hori guztia egin ostean, honantzean lorategitik nahi bezainbeste fruitu har dezakezu.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 213. orr.

Erabakitzen dut hobeto ezagutu behar dudala, ahal bezainbeste denbora eman behar dudala haren ondoan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 201. orr.

Literaturan bezainbeste arrazoibideetan, epigrama da onespen errazena eta zabalena duen generoa.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 147. orr.

Aizu, nekatuta nago, dagoeneko nik bezainbeste dakizu, edo gehiago agian.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 108. orr.

Gurutzatuak Bezain gizon edo bezain erdi gizon izanik, haiek merezi zuten bezainbeste merezi zutela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 398. orr.

Ahal bezainbeste jokatzea da nire helburua, pixkanaka taldean tokia egin ahal izateko.  Berria - Kirola   2004-12-02

Argitasuna, beraz, ez da joan zen urriaren 3ko eraztun eklipsean bezainbeste jaitsiko.  Berria - Gaiak   2006-03-28

Adiskide hau ni bezainbeste maitatzeko eskatzen diat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 488. orr.

Lagunaren mihiak bezainbeste beldurtzen zuen esperientziaren berriak. uste diat "carpe diem" leloa ez dela inoiz gaur bezainbeste errepikatu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 317. orr.

Antza denez, lanbideak bezainbeste moldatzen du nortasuna bizilekuak.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 175. orr.

Bizitza, hi bezainbeste gorroto dut!  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 376. orr.

Urteak isuri ziren, odola bezainbeste, elur ura bezainbeste, negarra bezainbeste.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 183. orr.

Aspertu egiten naute kontu horiek guztiek, film kaskar eta luzeegi batek bezainbeste.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 14. orr.


bezaintxe adkor bezain.

Biak, Karoline eta bera, atzo elkartu zirenean bezaintxe kasualidadez edo hobeki esan halabeharrez alde egitea.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 39. orr.


bezala (orobat bezela g.er.) 1 berdintasunezko erkaketa adierazten duen hitza. (ikus beheko konbinatorian bezala hitzaren agerraldi maizkoenak).
2 ez bezala

Stendhal, Julien Sorel ere bezala, XIX.ean bizi da, XVI.aren lilurak bizi du, baina, Sorelek ez bezala, Stendhalek badaki XX.ak biziko duela bere lana.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 110. orr.

Ez da ohartzen ni ez bezala tratatzen duela Margot.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 151. orr.

Migelek, nik ez bezala, txiki-txikitatik jakin zuen zein zen bere etorkia eta zein bere etorkizuna.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 33. orr.

Guk ez bezala badakite nola joka.  Herria   2005-05-26

Lege idatzia da, Mishnah ez bezala, hau ahozkoa baita.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 225. orr.

NASAk ez bezala, ESAk ez du Marte ikertzeko epe luzeko programarik.  Berria - Gaiak   2004-01-08

Garai batean ia arratsaldero joaten nintzen Margaren etxera: bere gurasoek, nireek ez bezala, hi-fi aparatua zuten, eta erabiltzen uzten ziguten.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 12. orr.

Gure gastronomia, besteak ez bezala, lehengaietan oinarritzen da.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 139. orr.

Kasu hauetan ez bezala -non erlijio nagusi bat, estatu unibertsal baten bakeaz baliatuz, toleratu egin duen bere gobernuak hasieratik azkeneraino-, beste batzuetan aurrerabide baketsua jazarpen ofizialek eten dute.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 30. orr.

Neurriari hertsiki atxikitzea erabaki dut, gaztelaniazko eta italierazko itzultzaileek ez bezala.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 14. orr.

Aurreko bi herrietan ez bezala, ez zen izan hemen erresistentzia eta tirorik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 57. orr.

Nire dramak, Hester Prynnerenak bezala, iraupena du oinarri, hilkorrek bizi dituzten dramek ez bezala.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 219. orr.

Probintzia Batuek ez bezala -Amsterdamgo Bankua baitzuten haiek-, eta Erresuma Batuak ez bezala orobat -1694an sortu zen Ingalaterrako Bankua-, Luis XIV.aren Frantziak ez zuen ez jaulkipen-erakunderik, ez banku zentralik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 34. orr.

Gizon zuhurrak ez bezala, zeinak eskuinean prest baitu pozoina duen kopa eta ezkerrean kontrapozoina, bi eskuz edan nahi nuen nik atsegintasunaren kopa pozoindua.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 474. orr.

Gizakiak egindako makinek ez bezala, badu hezurrak konponketa-sistema moldakor bat beti prest hogeita lau orduko zerbitzua eskaintzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 30. orr.

Bezperako afarira ez bezala, gogo gabe agertu ziren gosarira, ez jateko ez mintzatzeko ere.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 78. orr.

Egia bere hutsean eta bakarrean (hau da, Egia), zerbaiten egia edo gezurra ez bezala, dena esplikatzen duen zerbait da, argi itsugarri bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 261. orr.

Ohi ez bezala, tailerrean ez zidaten neure izerdien fruitua zirtzildu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 87. orr.

Behar bada, ofizio horrexegatik hasiko bainintzen, behar ez bezala jaten, edaten, erretzen, far egiten.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 44. orr.

Behatu egin zidan eta, nik uste ez bezala, lehorrak zeuzkan begiak.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 258. orr.

Uste ez bezala korapilatu zitzaizkidan ametsa eta gertakizunok buruan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 17. orr.

Politikariei, gaur ez bezala, asko gustatzen zitzaien garai hartan nire alboan argazkietan irtetea.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 33. orr.

Horren ondorioz, klase sozial diferenteetako gizabanakoak pilatu ahal izango dira hirietan, lehenago ez bezala.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 63. orr.

Lehen ez bezala, Husain ez zen bere aitaren kafe etxera gau solasaldietara agertzen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 53. orr.

Orain hiru urte ez bezala, aurten bi hautagai izango dira: Xabier Retegi eta Jesus Mari Larrazabal.  Berria - Harian   2005-12-17

Zuk, guk zure denboretan ez bezala, eskura baitituzu ordenagailuak eta sakelako telefonoak.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 18. orr.

Testu hauetan guztietan -Frantziskok utzi dizkigunen artean ederren eta sakonenak-, beste inon ez bezala azaleratzen da Jainkoaz liluraturiko gizon berezi honen sekretua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 40. orr.

Gauza guztiak esan ahal izango dizkizut, nik uste, orain arte inori ez bezala, eta laguntza handia emango didazula espero dut.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 13. orr.

Esanahi handiko ezerezarekin eta ezerezaren esplikazioarekin gizabanakoak sekula ez bezala entretenituz.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 136. orr.

Azkenaldi honetan, bateratze bidean aitzinatuak ditugu, inoiz ez bezala, ahozko eta idatzizko mintzabideak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 227. orr.

Gau hartan kalesa beltz bat ere ikusi zuen, ordea, besteetan ez bezala, urkamendiraino hurbiltzen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 66. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 11 aldiz agertzen direnak)

adibide bezala (11); adierazi bezala (49); adieraziz bezala (19); adierazten duen bezala (29); agertzen den bezala (12); agindu bezala (220); agindu bezala egin (27); agintzen duen bezala (21); ahal bezala (170); ahal den bezala (16); ahal duen bezala (12); ahal zuen bezala (14); ainitz bezala (12); aintzineko urtetan bezala (18); aipatu bezala (77); aipatu dugun bezala (15); airean bezala (14); aita bezala (46); aitak bezala (16); aitortu bezala (19); aitzineko urteetan bezala (15); alaba bezala (13); aldia balitz bezala (12); aldian bezala (37); ama bezala (22); amak bezala (13); amets batean bezala (14); ametsetan bezala (27); anaiak bezala (19); antzina bezala (12); ardiak bezala (21); arestian bezala (13); arestian erran bezala (15); arestian esan bezala (27); ari balira bezala (32); ari balitz bezala (163); ari balitzaio bezala (13); ari balitzait bezala (13); ari den bezala (18); ariko balira bezala (23); ariko balitz bezala (91); ariko banintz bezala (13); arituko balitz bezala (14); arte bezala (189); arte ez bezala (30); artean bezala (55); asko bezala (97); askok bezala (79); askok ez bezala (14); askotan bezala (103); aspaldi ez bezala (14); aspaldian ez bezala (24); astean bezala (14); atzo bezala (28); aurrean bezala (29); aurreikusi bezala (16); aurreko aldian bezala (11); aurreko urteetan bezala (15); aurrekoak bezala (18); aurrekoan bezala (30); aurrekoetan bezala (23); aurrekoetan ez bezala (18); aurreratu bezala (12); aurretik bezala (15); azaldu bezala (24); azaldu dugun bezala (11); azaldu zuen bezala (15); azpimarratu duen bezala (16)

bagenitu bezala (11); bagenu bezala (80); bageunde bezala (29); bagina bezala (167); bagine bezala (11); bahu bezala (11); balebil bezala (58); balego bezala (481); baleki bezala (28); baletor bezala (20); baleude bezala (147); baleuka bezala (38); balidate bezala (30); balie bezala (39); baliete bezala (12); baligu bezala (11); balihoa bezala (38); balihoaz bezala (12); balio bezala (265); baliote bezala (78); balira bezala (948); balire bezala (35); balit bezala (83); balitu bezala (286); balituzte bezala (60); balitz bezala (2780); balitz bezala da (16); balitz bezala edo (13); balitz bezala gogoratzen (11); balitz bezala hartu (21); balitz bezala hartzen (14); balitz bezala hitz (15); balitz bezala izan (11); balitz bezala jokatu (19); balitz bezala jokatzen (21); balitz bezala tratatzen (15); balitzaie bezala (25); balitzaio bezala (174); balitzait bezala (74); balitzaizkio bezala (28); balizkio bezala (16); balu bezala (1370); balu bezala zen (12); balute bezala (384); banengo bezala (82); banindu bezala (63); banindute bezala (12); banintz bezala (249); banio bezala (28); banitu bezala (37); banu bezala (214); barkamena eskatuz bezala (12); bat balego bezala (12); bat balira bezala (17); bat balitz bezala (347); bat balu bezala (14); bat banintz bezala (38); bat bezala (1397); bat bezala ari (16); bat bezala bizi (13); bat bezala da (23); bat bezala egin (11); bat bezala hartu (23); bat bezala hartzen (12); bat bezala ikusten (21); bat bezala izan (12); bat bezala maite (11); bat bezala sentitu (13); bat bezala sentitzen (23); batean balego bezala (16); batean bezala (264); batek bezala (276); batek zioen bezala (11); batekin bezala (14); baten gainean bezala (12); batena bezala (11); batetik bezala (26); batez bezala (17); bati bezala (98); bati bezala hitz (12); batzu bezala (23); batzuek bezala (15); batzuetan bezala (38); batzuetan ez bezala (19); batzuk bezala (61); bazenu bezala (36); bazeunde bezala (14); bazina bezala (43)

begira bezala (11); behar balu bezala (24); behar bezala (1364); behar bezala bete (17); behar bezala betetzen (11); behar bezala egin (38); behar bezala egiteko (25); behar bezala egiten (19); behar bezala erantzun (12); behar bezala ez (35); behar bezala ezagutzen (12); behar bezala lan (14); behar bezala prestatzeko (16); behar bezala zaindu (12); behar den bezala (140); behar duen bezala (22); beharko balu bezala (12); beharrezkoa bezala (11); beldur balitz bezala (18); beldurrez bezala (22); bera bezala (124); beraiek bezala (11); berak bezala (60); berak dioen bezala (28); berak esan bezala (15); berak nahi bezala (22); berak zioen bezala (14); berea balitz bezala (14); berez bezala (14); berezi bezala (12); berria balitz bezala (19); berria bezala (11); beste asko bezala (38); beste askok bezala (31); beste askotan bezala (41); beste batzuetan bezala (14); beste batzuk bezala (12); beste guztiak bezala (19); beste guztiek bezala (12); beste hainbat bezala (15); beste hainbatetan bezala (13); besteak bezala (46); besteek bezala (27); besteetan bezala (15); bestela bezala (34); bestetan bezala (19); beti bezala (731)

bezal bezala (12); bezala ageri (25); bezala agertu (41); bezala agertzen (51); bezala agurtu (13); bezala alde (14); bezala altxatu (12); bezala amaitu (12); bezala ari (117); bezala ari da (13); bezala ari dira (12); bezala ari zen (19); bezala aritu (35); bezala aritzen (13); bezala atera (47); bezala ateratzen (20); bezala aurkezten (36); bezala aurkeztu (31); bezala aurre (11); bezala aurten (24); bezala aurten ere (20); bezala azaldu (19); bezala azaltzen (19); bezala aztertu (22); bezala aztertzen (17); bezala baita (22); bezala baizik (53); bezala bakarrik (17); bezala balio (12); bezala begiratu (55); bezala begiratu zidan (12); bezala begiratu zion (18); bezala begiratzen (71); bezala behar (11); bezala bera (12); bezala bere (90); bezala beren (24); bezala beste (32); bezala bete (25); bezala betetzen (19); bezala beti (14); bezala bi (31); bezala bizi (140); bezala bizi izan (19); bezala bizitzen (19); bezala bota (14); bezala bukatu (16); bezala da (250); bezala dabil (16); bezala dago (43); bezala daude (24); bezala definitu (16); bezala deitu (11); bezala dela (31); bezala desagertu (13); bezala dira (35); bezala direla (13); bezala doa (15); bezala du (11); bezala duk (12)

bezala edo (115); bezala egin (281); bezala egin behar (20); bezala egin nuen (19); bezala egin zuen (45); bezala egin zuten (28); bezala eginen (12); bezala eginez (11); bezala egingo (42); bezala egitea (12); bezala egiteko (43); bezala egiten (151); bezala egiten du (17); bezala egiten zuen (17); bezala egiten zuten (11); bezala egon (29); bezala egonda (23); bezala egun (17); bezala ekarria (18); bezala eman (25); bezala ematen (32); bezala entzun (17); bezala entzuten (11); bezala erabili (47); bezala erabiltzea (12); bezala erabiltzeko (14); bezala erabiltzen (51); bezala erakusten (13); bezala erakutsi (11); bezala eraman (15); bezala erantzun (46); bezala erantzuten (22); bezala ere (58); bezala erori (18); bezala erortzen (15); bezala erraiteko (19); bezala erretzen (12); bezala esan (45); bezala esan zuen (13); bezala esaten (33); bezala etorri (18); bezala ezaguna (11); bezala ezagutu (15); bezala ezagutua (24); bezala ezagutzen (62); bezala ezen (14); bezala ezin (18); bezala funtsean (47); bezala funtzionatzen (18)

bezala gara (14); bezala gaude (22); bezala gelditu (40); bezala gelditzen (22); bezala geratu (67); bezala geratu zen (25); bezala geratuko (21); bezala geratuko da (12); bezala geratzen (17); bezala gertatu (56); bezala gertatu zen (15); bezala gertatuko (14); bezala gertatzen (76); bezala gertatzen da (31); bezala gogoratzen (25); bezala gorde (12); bezala gure (47); bezala hain (11); bezala har (21); bezala hartu (126); bezala hartu behar (25); bezala hartu zuen (13); bezala hartua (14); bezala hartuko (16); bezala harturik (11); bezala hartuz (11); bezala hartzea (12); bezala hartzeko (15); bezala hartzen (101); bezala hasi (74); bezala hasi zen (20); bezala hasten (14); bezala heldu (11); bezala hemen (13); bezala herriko (16); bezala hil (15); bezala hiltzen (11); bezala hiru (11); bezala hitz (157); bezala hitz egin (45); bezala hitz egiten (91); bezala hor (11)

bezala ia (11); bezala ibili (44); bezala ibiltzen (38); bezala idatzi (15); bezala idazten (22); bezala ihes (16); bezala ikus (27); bezala ikusi (59); bezala ikusiko (17); bezala ikusteko (19); bezala ikusten (130); bezala ikusten du (12); bezala ikusten dut (14); bezala iragan (14); bezala irakurtzen (16); bezala iritsi (12); bezala irten (18); bezala irteten (12); bezala irudikatzen (20); bezala izan (119); bezala izan zen (64); bezala izanen (16); bezala izango (64); bezala izango da (17); bezala izaten (12); bezala jantzita (29); bezala janzten (14); bezala jardun (17); bezala jarraitu (37); bezala jarraituko (18); bezala jarraitzen (36); bezala jarraitzen du (12); bezala jarri (26); bezala jartzen (20); bezala jaso (18); bezala jaten (15); bezala jo (29); bezala jo zuen (12); bezala joan (63); bezala joan zen (16); bezala joaten (23); bezala jokatu (129); bezala jokatu behar (21); bezala jokatu zuen (15); bezala jokatuko (27); bezala jokatuz (14); bezala jokatzea (21); bezala jokatzeko (22); bezala jokatzen (145); bezala jokatzen ari (14); bezala jokatzen du (16); bezala jokatzen dute (13); bezala jokatzen zuen (16); bezala jotzen (14); bezala kontatu (14); bezala kontatzen (11); bezala lan (47); bezala lan egin (15); bezala lan egiten (19); bezala lehen (11); bezala lo (17); bezala maite (45); bezala mintzatu (22); bezala mintzatzen (16); bezala mintzo (24); bezala moldatu (13); bezala mugitu (19); bezala mugitzen (31); bezala nago (18); bezala nahi (12); bezala nengoen (19); bezala nik (17); bezala nire (12); bezala nolazpait (15)

bezala onartu (19); bezala onartu behar (11); bezala onartzen (21); bezala ongi (16); bezala orain (27); bezala orain ere (14); bezala ordaindu (14); bezala oroitzen (12); bezala oso (11); bezala ospatu (18); bezala parte (11); bezala pasatzen (12); bezala pentsatu (19); bezala pentsatzen (61); bezala portatzen (11); bezala prestatu (11); bezala prestatzeko (16); bezala sartu (41); bezala sartu zen (12); bezala sartzen (19); bezala segitu (14); bezala segitzen (12); bezala sentiarazten (16); bezala sentitu (79); bezala sentitu nintzen (23); bezala sentituko (13); bezala sentitzen (176); bezala sentitzen naiz (29); bezala sentitzen nintzen (22); bezala sentitzen zen (19); bezala sortu (13); bezala tratatu (33); bezala tratatzen (62)

bezala ulertu (30); bezala ulertzen (41); bezala utzi (32); bezala uzten (15); bezala zabaldu (17); bezala zabaltzen (14); bezala zaindu (21); bezala zaintzen (21); bezala zebilen (14); bezala zegoen (52); bezala zen (115); bezala zeuden (18); bezala zeukan (11); bezala ziren (14); bezala zuen (12); bezala zure (11)

bezperan bezala (29); bi urte bezala (13); bila balebil bezala (12); bila bezala (18); bizirik baleude bezala (12); bizitzan bezala (19); buru bezala (21); burua bezala (29)

da behar bezala (30); dagoen bezala (147); dagokien bezala (13); dagokion bezala (31); daitekeen bezala (50); dakien bezala (29); dakigun bezala (46); dakiten bezala (28); dakizuen bezala (19); dakizun bezala (65); dauden bezala (49); den bezala (1935); den bezala erraiteko (16); den bezala eta (14); dena behar bezala (18); dena bezala (15); denak bezala (17); denboran bezala (14); denean bezala (55); denek bezala (15); denetan bezala (24); dezakeen bezala (13); dezakezun bezala (12); didan bezala (13); dien bezala (11); digun bezala (25); diguten bezala (17); diodan bezala (14); dioen bezala (306); dion bezala (84); dioten bezala (82); diozun bezala (44); diren bezala (362); direnean bezala (19); ditudan bezala (18); dituen bezala (78); ditugun bezala (26); dituzten bezala (50); dizudan bezala (93); dizuedan bezala (20); du behar bezala (19); duan bezala (24); dudan bezala (230); duen bezala (949); duena bezala (11); duenak bezala (26); duenean bezala (26); dugun bezala (480); dutan bezala (11); duten bezala (519); dutenean bezala (11); duzuen bezala (53); duzun bezala (163); edonork bezala (13)

egin balu bezala (22); egin bezala (210); egin den bezala (22); egin duen bezala (59); egin dugun bezala (24); egin duten bezala (41); egin genuen bezala (11); egin zen bezala (16); egin zuen bezala (133); egin zuten bezala (70); eginda bezala (12); eginez bezala (56); egingo balu bezala (16); egingo lukeen bezala (18); egitea bezala (35); egiteko bezala (12); egiten den bezala (71); egiten duen bezala (86); egiten dugun bezala (15); egiten duten bezala (79); egiten zen bezala (14); egiten zuen bezala (48); egiten zuten bezala (25); egon balitz bezala (20); egongo balira bezala (23); egongo balitz bezala (40); egun bezala (26); egunean bezala (28); egunero bezala (52); egunetan bezala (17); ek bezala (19); ek dioen bezala (16); eman balio bezala (12); eman bezala (41); emanez bezala (23); emango balio bezala (16); en bezala (19); erabaki bezala (18); erakusten duen bezala (41); erakusten duten bezala (23); erakutsi bezala (28); erakutsi duen bezala (13); erakutsi dugun bezala (24); erakutsi zuen bezala (14); erdian bezala (17); ere bezala (18); eredu bezala (11); eroa bezala (21); eroak bezala (14); erotuta bezala (12); erraiten den bezala (30); erraiten duten bezala (11); erran bezala (172); erran dizudan bezala (41); erran dudan bezala (12); erran duen bezala (29); erran dugun bezala (22); erran zuen bezala (15); errana den bezala (11); errana dugun bezala (21); erraten den bezala (22); esan balu bezala (11); esan bezala (819); esan bezala egin (17); esan den bezala (40); esan dizudan bezala (25); esan dudan bezala (79); esan duen bezala (22); esan dugun bezala (62); esan zuen bezala (82); esanda bezala (15); esanez bezala (72); esango balu bezala (13); esango lukeen bezala (13); esango zukeen bezala (13); esatea bezala (23); esaten den bezala (45); esaten duen bezala (30); esaten duten bezala (32); esaten zuen bezala (41); esaten zuten bezala (12); eskatu bezala (52); eskatuz bezala (22); eske bezala (16); espero bezala (97); espero zen bezala (25); espero zitekeen bezala (11); etorri bezala (30); etxean bezala (74); etxean bezala sentitzen (11); euria bezala (13); euskal herrian bezala (13)

ez bagenu bezala (18); ez balego bezala (66); ez baleki bezala (14); ez balio bezala (25); ez balira bezala (69); ez balitu bezala (18); ez balitz bezala (341); ez balitzaio bezala (16); ez balu bezala (222); ez balute bezala (57); ez banengo bezala (13); ez banintz bezala (20); ez banu bezala (43); ez bazenu bezala (11); ez bezala (1717); ez dagoen bezala (11); ez den bezala (53); ez diren bezala (15); ez duen bezala (20); ez duten bezala (12); ez zen bezala (14); ez zuen bezala (13)

ezinik bezala (12)

filmetan bezala (30)

gabe bezala (44); gai bezala (13); gainean bezala (44); gainerakoak bezala (14); galdurik bezala (16); galduta bezala (15); garai batean bezala (30); garaian bezala (28); garaietan bezala (19); garen bezala (38); gauden bezala (16); gauero bezala (12); gaur bezala (34); gauza bezala (14); gauzak behar bezala (40); gauzak dauden bezala (20); gauzak diren bezala (46); gehienak bezala (73); gehienak ez bezala (12); gehienek bezala (35); gehienetan bezala (50); genuen bezala (79); gertatu bezala (113); gertatu den bezala (52); gertatu zen bezala (85); gertatu zitzaion bezala (11); gertatzen den bezala (180); gertatzen zaien bezala (12); gertatzen zen bezala (17); ginen bezala (18); ginuen bezala (18); gizon bezala (17); gizona bezala (12); gizonak bezala (17); gizonek bezala (11); goian bezala (13); goizero bezala (14); gu bezala (76); guk bezala (37); guk ez bezala (12); gutxi balitz bezala (104); gutxik bezala (28); gutxitan bezala (13); guziak bezala (36); guzian bezala (11); guziek bezala (25); guzietan bezala (25); guziez bezala (83); guziz bezala (123); guztia bezala (25); guztiak behar bezala (12); guztiak bezala (178); guztiek bezala (126); guztietan bezala (100); guztiok bezala (16)

haiek bezala (82); hainbat bezala (18); hainbatetan bezala (15); haizea bezala (15); handi bat bezala (21); handietan bezala (12); hark bezala (72); hartan bezala (75); hartu balu bezala (20); hartua bezala (21); hasi bezala (20); hasieran bezala (18); hau bezala (16); hauetan bezala (12); haur batek bezala (13); hautsa bezala (13); hemen bezala (24); herenegun bezala (18); herri bezala (60); herrian bezala (20); herrietan bezala (16); herritan bezala (15); herritarrek bezala (13); hi bezala (13); hik bezala (12); hilda bezala (12); hitz eman bezala (32); hitzeman bezala (25); hizkuntza bezala (15); honek bezala (12); honetan bezala (41); hori behar bezala (16); hori bezala (18); horiek behar bezala (11); horiek bezala (32); horietan bezala (20); hura bezala (89)

ia beti bezala (11); iaz bezala (64); iaz ez bezala (11); idatzi bezala (14); idatzi zuen bezala (21); idazle bezala (22); ihintza bezala (13); ikus daitekeen bezala (12); ikusi bezala (30); ikusi den bezala (26); ikusi dugun bezala (77); ikusiko balu bezala (16); ikusiko den bezala (11); ikusiko dugun bezala (28); ikusten den bezala (35); ikusten dugun bezala (11); ikusten duzuen bezala (12); ikusten duzun bezala (17); inoiz ez bezala (79); inon ez bezala (11); inork ez bezala (31); iragarri bezala (66); izan bagenu bezala (13); izan bagina bezala (13); izan balio bezala (50); izan baliote bezala (16); izan balira bezala (54); izan balit bezala (14); izan balitu bezala (48); izan balituzte bezala (12); izan balitz bezala (179); izan balitzaio bezala (28); izan balitzait bezala (15); izan balu bezala (228); izan balute bezala (50); izan banintz bezala (19); izan banu bezala (25); izan den bezala (80); izan duen bezala (26); izan dugun bezala (15); izan duten bezala (13); izan zen bezala (39); izan ziren bezala (21); izan zuen bezala (39); izango balira bezala (29); izango balitz bezala (96); izango balu bezala (35); izango banu bezala (11); izatea bezala (21)

jainkoak nahi bezala (15); jakina den bezala (17); jakingo balu bezala (14); jartzea bezala (11); jaunak agindu bezala (45); jaunak esan bezala (22); jaz bezala (50); jaz bezala aurten (12); joango balitz bezala (14); jokalari bezala (19); jota bezala (43)

kasuan bezala (82); kasuan ez bezala (15); kausa bezala (22); kea bezala (12); kide bezala (16); kontingente bezala (13); kontra bezala (15)

lagun bezala (26); lagunak bezala (11); lagunek bezala (11); laguntzaile bezala (15); lana behar bezala (28); lehen bezala (250); lehen esan bezala (57); lehen ez bezala (25); lehenago bezala (44); lekuko bezala (11); liluraturik bezala (15); lukeen bezala (70); luketen bezala (17)

manatzen duen bezala (13); merezi bezala (19); merezi duen bezala (13); moisesi agindu bezala (26)

nagoen bezala (13); nagusi bezala (33); nahi balio bezala (29); nahi balit bezala (14); nahi balitu bezala (23); nahi balu bezala (102); nahi balute bezala (22); nahi banu bezala (12); nahi bezala (263); nahi bezala egin (11); nahi duan bezala (15); nahi duen bezala (33); nahi duten bezala (26); nahi duzuen bezala (12); nahi duzun bezala (61); nahi gabe bezala (14); nahi izatea bezala (11); nahi zuen bezala (31); nahian bezala (87); nahiko balio bezala (16); nahiko balu bezala (64); nahiko balute bezala (11); nahirik bezala (18); nahiz bezala (24); naizen bezala (50); nehoiz ez bezala (11); nengoen bezala (12); neu bezala (12); ni bezala (129); nik bezala (123); nik ez bezala (16); nik nahi bezala (12); nintzen bezala (40); nion bezala (24); niri bezala (20); nituen bezala (12); nizun bezala (12); normala den bezala (30); nuen bezala (122); nuenean bezala (13); nukeen bezala (13)

oharkabean bezala (20); ohi bezala (466); ohi den bezala (184); ohi diren bezala (13); ohi duen bezala (59); ohi duten bezala (57); ohi ez bezala (56); ohi zen bezala (16); ohi zuen bezala (81); ohi zuten bezala (17); ohikoa den bezala (18); ohitura den bezala (11); oinarri bezala (12); on bezala (12); ongi dakizun bezala (13); opari bezala (15); orai arte bezala (14); orai bezala (12); orain arte bezala (156); orain artean bezala (16); orain bezala (92); orain ez bezala (11); orduan bezala (49); oro bezala (21); orok bezala (19); orotan bezala (16); oroz bezala (44); osoan bezala (27)

partidan bezala (15); partidetan bezala (12); pentsatu bezala (62); pertsona bezala (29); politiko bezala (19); profeta bezala (14)

santu bezala (11); santuak dioen bezala (23); sekula ez bezala (13); sekulan ez bezala (14); sua bezala (20); susmatu bezala (12)

talde bezala (38); tresna bezala (21); txiki bat bezala (12); tximista bezala (42); txoriak bezala (12)

umeak bezala (11); ura bezala (34); uretan bezala (13); urte bezala (72); urte guziez bezala (70); urte guziz bezala (105); urte oroz bezala (39); urtean bezala (24); urteetan bezala (69); urteetan ez bezala (17); urteotan bezala (14); urtero bezala (126); urtetan bezala (45); usaia den bezala (18); usaian bezala (209); uste bezala (43); uste duten bezala (12); uste ez bezala (18); utzi bezala (12)

veronica bezala (13)

zahar bat bezala (14); zaharra bezala (12); zaidan bezala (19); zaien bezala (38); zaigun bezala (14); zain balego bezala (14); zain bezala (23); zaion bezala (65); zakur bat bezala (13); zakurrak bezala (11); zaren bezala (17); zareten bezala (11); zegoen bezala (53); zegokion bezala (15); zekien bezala (12); zen bezala (530); zenean bezala (27); zenuen bezala (18); zerbait balitz bezala (17); zerbait bezala (33); zeuden bezala (38); zeure burua bezala (12); zidan bezala (47); zien bezala (31); zigun bezala (27); zinen bezala (16); zintzilik bezala (11); zioen bezala (110); zion bezala (115); zioten bezala (42); ziren bezala (110); zitekeen bezala (28); zituen bezala (57); zituzten bezala (24); zitzaien bezala (16); zitzaion bezala (48); zu bezala (33); zuek bezala (30); zuen behar bezala (18); zuen bezala (925); zuenean bezala (25); zuk bezala (33); zuk diozun bezala (28); zuk esan bezala (15); zukeen bezala (29); zuten bezala (320); zutenean bezala (13); zuzen den bezala (20); zuzendari bezala (12)


bezalakatu, bezalaka(tu), bezalakatzen du ad bezalako bihurtu. ik bezalakotu. •

Metalen eskualdea mozkorgarri da: usnazakur fina nola, ehizaz beteriko oihan batean sartzean, lorratzik lorratz hasten baita jauzika, goitik beherainoko dardaraz eta aztoratu bezalakaturik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 130. orr.


bezalako (orobat bezelako g.er.) bezala-ri dagokion izenlaguna. (ikus beheko konbinatorian bezalako izenlagunaren agerraldi maizkoenak).
2 ez bezalako izlag

Gure ohiturek garde-noble deitzen diote horri; tutoretzarenak ez bezalako printzipioetan oinarritzen da, eta guztiz bestelakoa da.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 348. orr.

Kazetari euskaldunak badauka Iparraldean Hegoaldean ez bezalako tradizioa.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 9. orr.

Nirea ez bezalako txartel bat zela iruditu zitzaidan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 11. orr.

Petersburgeko dama askoren antzera, ohi ez bezalako sotiltasun eta moduzkotasunez mintzatzen ziren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 233. orr.

Tapiz eder batean, ohikoa ez bezalako kolorea daukan hari bat aurkitzean.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 11. orr.

Nire Bigarren Begiek kobazulo iluneko errainuak erakusten zizkidaten inoiz ez bezalako zehaztasun batez.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 110. orr.

Inoiz ez bezalako erritmo bizia hartu zuen gero, 1980ko hamarraldiaren amaieraren ondoren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 76. orr.

Aspaldi ez bezalako elkartasuna piztu dute Caballitoko langileek gizartean.  Berria - Harian   2005-11-15

Aspaldian ez bezalako modu berezian nabaritu nuen bihotza taupadaka.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 100. orr.

Urre-ereduaren erregimenaren baitan [...] nazioarteko maileguak, eta baita zuzeneko inbertsioak ere, sekula ez bezalako lastertasunaz garatu ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 71. orr.

Beste inork ez bezalako kontsolazio berezia izan zuen santuaren agerraldiarekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 213. orr.

Betierekoarengan (gorets bedi!) gauza ugari daudelako, ezberdinak elkarrekin, haien aburuz zientziaren ideia ahalmenaren ideia ez bezalakoa, eta, era berean, ahalmenaren ideia borondatearen ideia ez bezalakoa izanik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 229. orr.

Gorputzeko ehun guztietan dago kolagenoa, baina besteak ez bezalakoa da hezurretakoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 19. orr.

Puntu bat, izen jakin bat, edozein izateko arrisku latza duten hi edo horrako hori ez bezalakoa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 96. orr.

Versum honestum: ez apaina bakarrik, baita profanoa ez dena ere, trobadoreena maiz izaten zena ez bezalakoa. hara han gai bat beste guztiak ez bezalakoa, bere genero berezikoa, misterioz eta kapritxoz betea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 359. orr.

Hor haatik bete beharko du Donapaleuko trinketak eta berotu ere, baita Amikuze hortan lehengo ñagua ez bezalakorik.  Herria   2005-11-24

Ez du molekula-desberdintasunak egiten ugaztun bat beste bat ez bezalako.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 144. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

arte ez bezalako (14); aspaldi ez bezalako (7); aspaldian ez bezalako (7); atzokoa bezalako (11); balitz bezalako (24); balu bezalako (9); bat bezalako (17); batena bezalako (22); behar bezalako (218); behar bezalako agurra (7); behar den bezalako (17); bera bezalako (102); bera bezalako gizon (8); berea bezalako (11); besteak bezalako (22)

bezalako agurra (8); bezalako ahots (8); bezalako alderdi (10); bezalako arreta (8); bezalako asko (7); bezalako bat (38); bezalako batek (23); bezalako baten (8); bezalako batentzat (11); bezalako begi (11); bezalako beste (49); bezalako bi (18); bezalako burrunba (8); bezalako egoera (9); bezalako egun (18); bezalako emakume (30); bezalako emakume bat (8); bezalako enpresa (7); bezalako erakunde (12); bezalako erantzunik (7); bezalako forma (7); bezalako gai (14); bezalako gaiak (7); bezalako gauza (27); bezalako gauzak (7); bezalako gazte (21); bezalako gizon (77); bezalako gizon bat (14); bezalako gizon batek (7); bezalako herri (23); bezalako herriak (7); bezalako herrialde (13); bezalako hiri (22); bezalako hitz (20); bezalako hitzak (26); bezalako hitzen (7); bezalako hizkuntza (10); bezalako hotsa (12); bezalako indar (7); bezalako itxura (10); bezalako izaki (8); bezalako izen (14); bezalako jarrera (8); bezalako jende (22); bezalako jendea (20); bezalako jendeak (9); bezalako jokalari (11); bezalako jokalariak (8); bezalako kasuetan (7); bezalako kontzeptuak (9); bezalako lagun (9); bezalako lan (12); bezalako leku (13); bezalako liburu (7); bezalako mugimendu (7); bezalako mutiko (7); bezalako mutil (9); bezalako neska (28); bezalako norbait (7); bezalako partida (9); bezalako perpausak (7); bezalako pertsona (19); bezalako pertsonaia (10); bezalako pertsonak (7); bezalako pilotari (7); bezalako talde (24); bezalako toki (7); bezalako zerbait (61)

da bezalako (7); den bezalako (37); diren bezalako (10); duen bezalako (10); euskal herria bezalako (12); euskara bezalako (10); ez bezalako (303); ez den bezalako (9); gaur bezalako (18); gaurkoa bezalako (24); gu bezalako (57); gurea bezalako (59); haiek bezalako (7); hark bezalako (8); hau bezalako (104); hauek bezalako (10); herria bezalako (15); hi bezalako (43); hori bezalako (33); horiek bezalako (9); hura bezalako (71); hura bezalako gizon (10); ikusi ez bezalako (8); inoiz ez bezalako (41); inork ez bezalako (7); lehen bezalako (10); merezi bezalako (7); nahi bezalako (12); ni bezalako (189); ni bezalako batentzat (7); ni bezalako gizon (11); nirea bezalako (21); ohi ez bezalako (36); sekula ez bezalako (7); uste ez bezalako (7); zen bezalako (12); zen ni bezalako (7); zu bezalako (120); zu bezalako gazte (7); zu bezalako gizon (12); zuek bezalako (13); zuen bezalako (13); zuena bezalako (13); zuk bezalako (8); zurea bezalako (8)

aita bezalakoa (11); asko bezalakoa (7); balitz bezalakoa (7); bat bezalakoa (142); bat bezalakoa da (37); bat bezalakoa izan (18); bat bezalakoa zen (18); batena bezalakoa (16); behar bezalakoa (13); behar den bezalakoa (7); bera bezalakoa (13); beste edozein bezalakoa (15); besteak bezalakoa (30); besteak ez bezalakoa (12)

bezalakoa bada (7); bezalakoa baita (16); bezalakoa baitzen (11); bezalakoa da (203); bezalakoa dela (23); bezalakoa delako (9); bezalakoa den (9); bezalakoa duk (10); bezalakoa eta (9); bezalakoa ez (13); bezalakoa izan (101); bezalakoa izan behar (8); bezalakoa izan da (7); bezalakoa izan nahi (16); bezalakoa izan zen (28); bezalakoa izanda (7); bezalakoa izanen (7); bezalakoa izango (45); bezalakoa izango da (13); bezalakoa izatea (9); bezalakoa izateko (9); bezalakoa izaten (10); bezalakoa naiz (10); bezalakoa zara (8); bezalakoa zela (23); bezalakoa zen (89)

den bezalakoa (68); den bezalakoa da (7); dutena bezalakoa (9); edozein bezalakoa (15); edozein bezalakoa izango (7); egitea bezalakoa (7); ez bezalakoa (126); ez bezalakoa da (12); ez bezalakoa izan (7); ez bezalakoa zen (12); ez den bezalakoa (9); gu bezalakoa (8); guztiak bezalakoa (14); guztiak ez bezalakoa (9); haiek bezalakoa (10); haizea bezalakoa (7); hori bezalakoa (7); horiek bezalakoa (14); hura bezalakoa (16); izatea bezalakoa (8); nahi bezalakoa (8); naizen bezalakoa (14); ni bezalakoa (15); nintzen bezalakoa (7); nuen bezalakoa (7); ohi ez bezalakoa (9); zen bezalakoa (34); zu bezalakoa (14); zuen bezalakoa (9); zuena bezalakoa (8)

batzuk bezalakoak (8); behar bezalakoak (10); bera bezalakoak (13)

bezalakoak balira (7); bezalakoak dira (65); bezalakoak direla (32); bezalakoak eta (10); bezalakoak ez (15); bezalakoak izan (24); bezalakoak izango (15); bezalakoak zirela (11); bezalakoak ziren (38)

diren bezalakoak (30); ez bezalakoak (32); garen bezalakoak (8); gauzak diren bezalakoak (8); hazia bezalakoak (7); horiek bezalakoak (9); ni bezalakoak (13); ziren bezalakoak (10); zu bezalakoak (8)


bezalakotsu izlag gutxi gorabehera bezalako.

Batignek nire aitak bezalakotsu ikusmena zuenez, hemendik pasatzean esaten zion aitari: [...].  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 157. orr.


bezalakotu, bezalako(tu), bezalakotzen du ad bezalako bihurtu.

Jostunak, gainera, beraiexek ziren, haien eskuak ez zeuden, izan ere, gorrituak, eta beren jokaeran bazuten nekazarien alabak ez bezalakotzen zituen halako zera bat.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 22. orr.


bezalakoxe izlag bezalako-ren indargarria.

Ikaragarri maite ditut nik zu bezalakoxe mutiko txikiak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 245. orr.

Egiozue aurre fedean sendo, munduan zabaldurik diren beste senideak ere zuek bezalakoxe sufrimenduak jasaten ari direla jakinik.  Elizen arteko biblia   1 P 5,9

Saunan bezalakoxe izerdi-patsetan biok, larruzko nire sakela-xakearen gainean makurturik. harritu zen, dorretxea zurezkoa baitzen, eta ez Bakukoa bezalakoxe harri gorrizkoa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 40. orr.

Ezer gertatu ez balitz bezalakoxe itxuran.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 87. orr.

Bera bezalakoxe gizon erori bat, gizon gaixotu bat ikusiko zuen hark aspalditxotik ezagutzen zuen Julianen baitan.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 194. orr.

Haiek bezalakoxe nekazari baldarrek hil zituzten gizonak, bortxatu zituzten emakumeak, torturatu zituzten umeak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 156. orr.

Espainia berri nazional-katolikoan behar bezalakoxe Estatu teoria.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 269. orr.

Harriturik sumatu nuen eguna bezalakoxe astun zela gaua.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 89. orr.

Gero, berriro, urdin argi eta urtsua (Ivyren begiena bezalakoxea), hondo horiaren gainean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 23. orr.

Eskulanik egin ez dutenena bezalakoxea zuen aitak eskugaina: handia, zuri-zuria, eta beraxka.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 43. orr.

Ez ezazue joka gauez biluzik uretara joaten den emakume horren antzera, denen begi bistan egoten den sagarra bezalakoxea baita.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 24. orr.

Laztan bat bezalakoxea izan zen.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 297. orr.

Doktoreak karkaila bati eutsi behar izan zion eta sudurretik atera zitzaion ziztua sugeena bezalakoxea gertatu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 138. orr.

Humirzahrekin azkenekoz egon zenean, zeinen arnasa lakarra zuen, zerra bezalakoxea, gogoratu zen Taibele.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 31. orr.

Bere gorputza nik behin eta berriz irudikatu bezalakoxea zela ohartu nintzen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 87. orr.

Ilunpean argia piztea bezalakoxea da barrea: dena egiten da ageriago, dena egiten da ikusgarriagoa.  Berria - Harian   2005-10-12

Den bezalakoxea maite dut -esan zuen Helenek-.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 113. orr.

Une hartan gure ontzitxoak astindu bat egin zuen, zakur batek uretatik ateratzean egiten duen bezalakoxea.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 68. orr.

Haurrak bezalakoxeak dira, eraman errazekoak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 25. orr.

Lehen begiratuan, klasikoak bezalakoxeak dira Poeren izumenezko ipuinak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 14. orr.

Horixe zuen Leizarragak helburu, eta helburu horretara iritsiko bazen, ezin bere herriko hizkeratxoan, zen bezalakoxean, oinarritu.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 30. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bat bezalakoxe (3)

bat bezalakoxea (13); bat bezalakoxea da (4); bat bezalakoxea dela (3); bera bezalakoxea (4); besteak bezalakoxea (5); beti bezalakoxea (5); bezalakoxea baita (3); bezalakoxea baitzen (5); bezalakoxea da (24); bezalakoxea dela (6); bezalakoxea izan (12); bezalakoxea izan zen (7); bezalakoxea izango (3); bezalakoxea naiz (4); bezalakoxea zara (3); bezalakoxea zen (21); den bezalakoxea (5); egitea bezalakoxea (4); guztiak bezalakoxea (4); hura bezalakoxea (4); ura bezalakoxea (3); zen bezalakoxea (4); zuen bezalakoxea (6)

bezalakoxeak dira (6); bezalakoxeak ziren (3)


bezalatsu (orobat bezelatsu g.er.) 1 adlag bezala-edo.

Ereduak bezalatsu, ekonomilariek oso gogoko dituzte, halaber, metaforak eta narrazio metaforikoak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 25. orr.

Ezer ez edatea bezalatsu da.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 141. orr.

Hargatik esaten bide zuten nork bere burua hiltzea Jainkoari aurrea harrapatzea bezalatsu zela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 145. orr.

Zeren zure inguruko batzuek uste baitute Francoren garaian bizi ginen bezalatsu bizi garela egun.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 41. orr.

Bere begiak bezalatsu maite zituen bere kuttunaren bularrak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 111. orr.

Selma bezalatsu sentitzen nintzen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 69. orr.

Bere ikaslea bezalatsu tratatzen zuen oraindik, onbidera bultzatu beharra zuela ere pentsatuko zuen ziur aski.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 220. orr.

Berrogeiren bat pertsona geunden guztira, ohi bezalatsu, eta Joseba oso serio jarri da denon aurrean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 427. orr.

Espero bezalatsu, erudizio eta arrazoi ikaragarriz sena eta bihotza galduxeak harrapatu ditut gure erjilioso zahar zibilberritu ustekook.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 280. orr.

Eguerdian bezalatsu argi zegoen, eta ez zegoen ihes egiteko biderik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 449. orr.

Guk, zerria hil baserrian eta, segituan haren gibela jateko usarioa genuen bezalatsu gosaltzekoan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 19. orr.

Ontzi arin eta hauskor bati bezalatsu aurrena, gogorxeago ondoren.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 181. orr.

Konparazio batera, gaurko faxistak bezalatsu.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 48. orr.

Tragikoa izan da giza haragia, umeen haragia, sakabanatuta ikustea, akabaturiko animaliak balira bezalatsu.  Berria - Mundua   2004-10-27

Kirxa emaztearengana jiratu zen, pitxerkada ur hotzek esnatu izan balu bezalatsu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 135. orr.

Hobe izango dut, bai, bostekoa ematea, beste edozeini emango niokeen bezalatsu.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 26. orr.

Ezinezkoa zait zer diozun asmatzea, zalapartaka hitz egiten didazunean, arestian bezalatsu.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 225. orr.

Merkatuan parte hartzen duten enpresa pribatuek etengabe ari dira lehian, nor baino nor, gazelak Afrikako sabanan lehoien ihesi bezalatsu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 71. orr.

-Orain arte bezalatsu? -nik galde.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 234. orr.

2 bezalatsuko izlag

Denbora-pasa; gurutzegrama bat egitea bezalatsuko denbora-pasa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 103. orr.

Aulkia Bavariako aterantz gidatu nuen, hondorik gabeko putzu baterantz eramanen nuen bezalatsuko umorez.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 102. orr.

Euskaraz mintzatzea bera kontsolamendu handia zen, gisa batez, sorlekutik hurbiltzea bezalatsuko zerbait baitzen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 139. orr.

Amerikan bezalatsuko bospasei beste salgune idekitzeko xedea du ondoko urtetan, Xinako Xangai hirian lehena helduden abenduan.  Herria   2003-05-29

Euskaraz mintzatzea bera kontsolamendu handia zen, gisa batez, sorlekutik hurbiltzea bezalatsuko zerbait baitzen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 139. orr.

Hura ere zalduna baitzen,jakina, baina oraingo zaldun euskaldunon artean ni bezalatsukoa: "Caballero de la Triste Figura".  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 115. orr.

Hura ere zalduna baitzen, jakina, baina oraingo zaldun euskaldunon artean ni bezalatsukoa.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 285. orr.

Horrela ageriko da Frantses estatuan den arrangura hori bezalatsukoa dela beste estatuetan ere.  Herria   2002-10-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

balira bezalatsu (3); bezalatsu da (6); bezalatsu jokatzen (3); bezalatsu sentitzen (4); bezalatsu zela (3); den bezalatsu (9); duten bezalatsu (5); egunean bezalatsu (5); guztiak bezalatsu (5); lehen bezalatsu (5); urte bezalatsu (3); zuen bezalatsu (3)


bezalatxo adlag adkor bezala.

Ez da posible nazioaren hiriburuak eta ibaiak behar bezalatxo ez ezagutzea.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 194. orr.


bezalaxe (orobat bezelaxe g.er.) 1 bezala adizlagunaren indargarria.

Beste batzuk etorri ziren bezalaxe etorriko duk.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 78. orr.

Ama batek bezalaxe hitz egiten dizut, ene seme.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 117. orr.

Argizaria bezalaxe urtu gara.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 19. orr.

Egundo izan ez balitz bezalaxe desagertu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 300. orr.

Izenak ere, morteroak bezalaxe betetzen ditu materiaren hutsak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 15. orr.

Jendeak berriro ere lehen bezalaxe kontsumitzen du.  Berria - Gaiak   2006-02-19

Aurrerantzean ez ninduen "suitziar"tzat tratatu, autoritate bati bezalaxe aditu baizik, erabateko begirunez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 12. orr.

Jakinduria, bere izenak dioen bezalaxe, gutxi batzuei bakarrik agertzen zaie. kustodioa obedientziaz tinko behartua bego hura gau eta egun presoa bezalaxe estu zaintzera.  Elizen arteko biblia   Si 6,22

Negarra noski, irria bezalaxe, jendearen kultura eta izakeraren adierazgarri da.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 119. orr.

Orain, etorbide berri zabal bat besterik ez neukan neure aurrean; Frantzian bezalaxe gure Donostian ere.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 32. orr.

Aurretiko guztiek bezalaxe, apalak betez, azken kutxako liburuek ere beren lekua hartu zuten OLan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 90. orr.

Gu ere, besteak bezalaxe, ezpataren zibilizazio kakaztutik gatoz.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 68. orr.

-Ni preso politikoa nauk hi bezalaxe, Iñaki.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 87. orr.

Hari ere, niri bezalaxe, Jainkoak zeruetako erreinua emana zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 923. orr.

Erantsi egin diat beste batek niri bezalaxe.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 22. orr.

Berdintsu diola guaia izan, edo mixiolaria, pijoa, abertzalea edo beste edozer gauza, eta guaien artean ere idiota askotxo dagoela, beste edozein giza mordoxkatan bezalaxe, ez gehiago eta ez gutxiago.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 29. orr.

Hantxe kuzkurtuta, sauna batean bezalaxe, hau da, biluzik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 101. orr.

Hiru urte lehenago bezalaxe Monikak bere burua nire sorbaldaren kontra pausatzen zuen tarteka.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 121. orr.

Hipogrifo bati begira-begira egotea bezalaxe zen; Harry gogor saiatu zen begiak ez kliskatzen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 231. orr.

Krisiak erasotzen dionean, gizartea defentsiban jartzen da (organismoa jartzen den bezalaxe, eta kalentura ez da horren espresio naturala besterik: gizartean ere!).  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 76. orr.

Gainerako neskame guztiek bezalaxe.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 208. orr.

Agian nirekin pentsatzen ariko zen, ni ere berarekin pentsatzen ari nintzen bezalaxe.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 74. orr.

Ez dago sineskerarik irudikapenik izan gabe, hura irudikatuari atxikitzean datzalako, hots, bera adimendutik kanpoan badela onartzean, berorrek irudikatu duen bezalaxe.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 121. orr.

Aitak hil behar izan zuen bezalaxe.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 92. orr.

2 bezalaxeko izlag

Lehen bezalaxeko itxura zuten: pikartak, pigmentazio gehiago edo gutxiago tarteka.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 155. orr.

Aurreko gauean bezalaxeko tonuan mintzo zen, eta ni urduritzen hasia nintzen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 188. orr.

Lisetta bere anaia Renzo bezalaxekoa zen: altua, mehea, zurbila, liraina, begi distiratsukoa, ile-motza, eta kopeta gainera erortzen zitzaion xerlo bat zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 166. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

aita bezalaxe (5); arte bezalaxe (4); artean bezalaxe (7); askotan bezalaxe (8); aurrekoak bezalaxe (4); balego bezalaxe (9); balio bezalaxe (4); balira bezalaxe (13); balitz bezalaxe (43); balu bezalaxe (20); balute bezalaxe (6); banintz bezalaxe (6); banu bezalaxe (8); bat balitz bezalaxe (6); bat bezalaxe (25); batean bezalaxe (8); batek bezalaxe (12); bati bezalaxe (5); batzuk bezalaxe (4); bera bezalaxe (13); berak bezalaxe (8); beste guztiak bezalaxe (4); besteak bezalaxe (7); beti bezalaxe (4)

bezalaxe ari (4); bezalaxe atera (4); bezalaxe da (16); bezalaxe dago (7); bezalaxe egin (11); bezalaxe egiten (11); bezalaxe egon (4); bezalaxe eta (7); bezalaxe geratu (5); bezalaxe gertatu (7); bezalaxe hartu (8); bezalaxe ikusi (4); bezalaxe ikusten (6); bezalaxe ikusten zen (4); bezalaxe izan (4); bezalaxe izango (5); bezalaxe jarraitu (4); bezalaxe joan (9); bezalaxe maite (9); bezalaxe pentsatzen (4); bezalaxe sentitu (12); bezalaxe sentitu zen (4); bezalaxe zegoen (11); bezalaxe zen (7)

bizitza bezalaxe (4); dagoen bezalaxe (15); dagoenak bezalaxe (5); daitekeen bezalaxe (4); dauden bezalaxe (4); den bezalaxe (93); denean bezalaxe (10); dioen bezalaxe (8); diren bezalaxe (43); dituen bezalaxe (11); dudan bezalaxe (17); duen bezalaxe (36); duenean bezalaxe (4); dugun bezalaxe (4); duten bezalaxe (22); duzun bezalaxe (4)

egin bezalaxe (12); egin zuen bezalaxe (7); egin zuten bezalaxe (5); egiten duten bezalaxe (5); egotea bezalaxe (4); egunean bezalaxe (5); egunetan bezalaxe (4); esan bezalaxe (6); etorri bezalaxe (6); ez dagoen bezalaxe (5); ez den bezalaxe (10); ez duen bezalaxe (4); garen bezalaxe (8); gau hartan bezalaxe (5); gaur bezalaxe (5); gehienak bezalaxe (6); genuen bezalaxe (6); gertatu bezalaxe (4); gertatu zen bezalaxe (5); gertatzen den bezalaxe (9); geunden bezalaxe (4); gu bezalaxe (10); guk bezalaxe (7); guztia bezalaxe (6); guztiak bezalaxe (32); guztiek bezalaxe (15); guztietan bezalaxe (11); haiek bezalaxe (6); hartan bezalaxe (13); hasieran bezalaxe (4); hau bezalaxe (4); honetan bezalaxe (4); horrek bezalaxe (4); hura bezalaxe (9)

iaz bezalaxe (5); iragarri bezalaxe (4); izan balira bezalaxe (4); izan zen bezalaxe (7); kasuan bezalaxe (6); lehen bezalaxe (26); luketen bezalaxe (5); naizen bezalaxe (4); neu bezalaxe (8); ni bezalaxe (16); ni neu bezalaxe (6); nik bezalaxe (13); nintzen bezalaxe (4); nion bezalaxe (5); niri bezalaxe (5); nituen bezalaxe (8); nuen bezalaxe (7); nuenean bezalaxe (8)

ohi den bezalaxe (7); orain bezalaxe (9)

urte bezalaxe (4); zaion bezalaxe (9); zegoen bezalaxe (14); zen bezalaxe (37); zenean bezalaxe (8); zeuden bezalaxe (5); zidan bezalaxe (4); zinen bezalaxe (4); zion bezalaxe (5); ziren bezalaxe (13); zituen bezalaxe (6); zu bezalaxe (9); zuek bezalaxe (7); zuen bezalaxe (49); zuenean bezalaxe (7); zuk bezalaxe (4); zukeen bezalaxe (4); zuten bezalaxe (18)

bezalaxekoa zen (4)


bezanbat ik bezainbat.

bezatu, beza, bezatzen du ad bihurria edo basatia dena hezi.

Ziminoak bezatzen ditut.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 62. orr.

Zaldi basati bat bezatu eta haren gainean ibiltzen ikasi arte.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 17. orr.

Batzuetan, ordea, animalia ere oldartu egiten da, eta bezatu duena hiltzen du.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 332. orr.

Frantsesak eta alemanak izango dira gazteak eskolaren markoan "bezatzen" saiatzen diren lehenak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 37. orr.

Eta, denetaz mintzatzera, ea noiz hasten haizen hire seme lotsagabe hori bezatzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 216. orr.

Hezkuntza teknologia berrietara mugatuko balitz, hezi baino gehiago bezatu egingo luke.  Berria - Euskal Herria   2004-11-19

2 irud/hed

Arbaso handi hura aitatzat hartzea erabaki zuten Jonathan-eta-Léak, munduko ilunpea bezatu baitzuen, itzalari nagusiturik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 62. orr.

Nahigabe pertsonalak poesiaren kontsolamenduaren ukenduz bezatzea du Elizanburuk zaletasun.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 166. orr.

Espirituak du materia bezatzen, ezta?  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 207. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Krokodilo disekatuen ahoak eskaparateetan, animalia bezatuen logura eternalaren ordezkari.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 154. orr.

Xeto lehengusua topatu nuen, uso bezatuz beteriko hiru kaiolarekin.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 7. orr.


bezatzaile 1 izond/iz animaliak bezatzen dituen pertsona.

Bertsolariak pozez barre eragingo digu tarteka pailazoen antzera; zirrara ere bai inoizka, lehoiak gobernatzen dituen bezatzailearen moduan.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 9. orr.

Jauzi amorratu batez, bere bezatzaileari sabela zabaldu behar dion piztia asaldatu baten jauziz, igaro nuen alderik alde gela osoa, hura harrapatzeko, estutzeko, akabatzeko!...  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 329. orr.

Ziminoa ekarri zutenean, alaitasun handiz jauzi egin eta besarkatu zuen bere bezatzailea.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 69. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Orga hartan tigre-bezatzaile bat zetorren.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 206. orr.

Nola sartu ote da piztia basorat, hura basokoa ez bada, baina zelai zabaletakoa, tigre-bezatzaile andaluzak argi eta garbi erran zigunez...?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 212. orr.

Sekulako zaratak ateratzen ziren handik, eta pailazo lokatu bat Tomahawk edo Trumoi Burrunba izeneko piztia-bezatzaile apatxe beldurgarria lanean ikustera sartzeko deika ari zen oholtza gainetik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 49. orr.

3 irud/hed

Teknikoki bizi gara, ordea, gizakia delarik Naturaren bezatzaile, gizakia delarik ingeniari: horren kontra mintzo denak ez luke zubi bat iragan beharko ere, halakoak ez baitira Naturak eraikiak, nik dakidala.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 160. orr.

Bezatzaile aparta da edonorentzat inoren aurrean barregarri geratzea.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 122. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

tigre bezatzaile (3)


bezein ik bezain.

bezela ik bezala.

bezelakoxe ik bezalakoxe.

bezelatsu ik bezalatsu.

bezelaxe ik bezalaxe.

bezen ik bezain.

bezenbat ik bezainbat.

bezeria 1 iz bezeroen multzoa.

Bezeria era honetakoa zen: goizean, ikasleak eta bulegariak etortzen ziren gure ogibitartekoen usainera; arratsaldean, Chanel eta bisoizko emakume handikiak, bere erosketetan atsedentxo bat eginez, kafea xigorkiekin edo txokolatea txurro egin berriekin hartzera; eta gauak aurrera egin ahala, "estandin" altuko ejekutiboak beren whiskyak jotzera.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 41. orr.

Lurringileak denda bat zeukan Palais Royalgo behealdean, eta auzoa betetzen duten abenturazale amorratuek osatzen zuten gehienbat haren bezeria.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 130. orr.

Egia esan, molde hartako bezeria gogoko baldin bazuen, damurik gabe utziko nizkion saltzaileari horrelako bezero guztiak.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 67. orr.

Eguraldiaren hobekuntza nabarmenak garagardotegiko bezeriaren ugaltzea ekarri zuen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 47. orr.

Kirxaren kafe etxeak ere ateak itxiak zituen eta bezeria sakabanatua zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 286. orr.

Gure bezeriak erosketak gutxitu dituela.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 15. orr.

Egia esatera, bezeria hark irabazi urria utziko zion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 219. orr.

Senarrak eta biok diskrezio osoz tratatzen genuen bezeria.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 57. orr.

Bulego horietako askotatik pasatua zela, noiz buru, noiz aholkulari, noiz konspiratzaile, noiz negoziatzeko zerbait daukan bezero, noiz bezeriaren interesak kudeatzen dituen tratulari.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 83. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Zera zen arazoa, bezeria berria egokiro ohitua zen arren, hantxe zirautela oraindik ere aurreko bezero zahar batzuek.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 38. orr.

Don Tomas, herriko sendagile aristokratak eramaten zuen bezeria aberats guztia.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 197. orr.

Unión kaleko egoitza kontsulta arruntetarako erabiltzen zuen, eta ez zuen bezeria urria izango Erregeren dentista izatearen kontu horrekin.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 61. orr.

Zuzendariak gero eta bezeria bereziagoa bideratu zuen denda aldera.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 36. orr.

Badirudi agortu egin dela betiko bezeria eta bestelako ereduari ekin behar zaiola, eta ez da egia.  Berria - Euskal Herria   2004-01-23

Nik neuk zailtasunak banituen kartoietako zenbakiak bereizteko, auskalo zenbat lerro eta bingo galtzen zituzten ohiko bezeria osatzen zuten etxekoandre eta aurrejubilatuek.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 51. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Beste bezeria mota bat hasi zitzaidan inguratzen, ahoz ahokoaren indarra, badakizue.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 31. orr.


bezero 1 iz dendari edo salerosle batentzat, hari sarri erosten diona.

Hainbat bezero, dibanetan eseriak, nargile erretzen eta tea edaten ari ziren.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 19. orr.

Barran, berriz, aita eta Emma ari ziren, bezeroen eskariei aurre egiten.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 96. orr.

Hondoraino inoiz ez datorren gainbeheraren malenkoniak zartatzen du bezeroa "Lisboan" sartu ahala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 7. orr.

Bezero ugari eta onak eduki behar zituen bulego dotore hura izateko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 13. orr.

Lan-jantzia erantzi gabe zerbitzatzen zien bezeroei.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 30. orr.

Zerbitzariak bezeroarekin berriketan ez du denbora alferrik xahutuko.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 119. orr.

Ene bezero guztiak eskeko profesionalak dira.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 173. orr.

Bestela bezeroak galduko zituen eta ez zegoen horretarako.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 13. orr.

Kafe etxeko bezeroak pozarren zeuden.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 27. orr.

Bezeroek burua jiratu zuten gu sartu ginenean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 52. orr.

Tabernako bezero guztiak guri begira geratu ziren.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 217. orr.

Gizartearen egoera ekonomikoa hobetu ahala, eskola pribatuetako bezeroak ere ugaritu egingo dira.  Berria - Gaiak   2004-02-18

Bezeroak hartuko ditu «ardatz» BBK-k, etekinak %40 handitzeko.  Berria - Ekonomia   2004-03-28

Zerbitzu sozialetako bezero izateko itxura guztia zuen gaztea, lau ile koipez distiratsurekin mototsa egiten duten horietako bat.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 164. orr.

Bezeroen eraginez ugaritu da prostituzioa, ikerketen arabera.  Berria - Gaiak   2004-06-20

Zigiluetan inbertitzeko eskatuta, bezeroei iruzur egitea leporatzen diete.  Berria - Ekonomia   2006-05-10

Horregatik ixten diat atea bezerorik ez dabilen orduetan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 257. orr.

Atsegin baitzuen bezeroekiko harremana, hitzaren dohaina zuenez gero.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 103. orr.

Baina, kontuak kontu, bezeroak arrazoi du beti.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 248. orr.

Errusia eta Txina beren sistemaren bezero bihurtzea espero du Europako Batasunak.  Berria - Gaiak   2004-12-11

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Kalitatea zaintzen duen negozio hau bezero dirudun eta kontzientziadunentzat negozio masiboa baino errentagarriago izango baita.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 85. orr.

bezero berezi bat etorriko da dendara, kaxa hau eman behar diozu.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 129. orr.

Nagusia ateraino laguntzera joan da: bezero garrantzitsuak dira, botila bat ardo zerbitzatu diete izotz ontzi batean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 201. orr.

Banketxeko bezerorik zaharrenetakoa zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 37. orr.

Artea beren erotismo morbosoa elikatzeko erabiltzen duten bezero zahar lizun horiekin tratatu beharra.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 142. orr.

Burgerreko bezerorik zaharrenari hemezortzi urte jo nizkion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 80. orr.

Baziren bezero harroak eta aberatsak perfumea bota eta etxean arrastoa uzten zutenak.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 33. orr.

Gure mahaian bertze bezero goiztiarrago batzuk jarrita zeuden dagoeneko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 165. orr.

Aztien bezero sarria zen eta amets iragarlerik ere izaten zuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 159. orr.

Gisako maukarik ez dute, gero, egunero harrapatzen "Lisboako" bezero femenino bakanek.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 113. orr.

Bezero gizasemeak ez ziren zenbaitetan batere atseginak.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 15. orr.

Konfiantzazko bezeroak baino ez ditut hartzen etxean.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 24. orr.

Ostatua ohiko bezeroak izaten dituztenetakoa zen.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 37. orr.

Lehen gau hartan baino urduriago zegoen, baina aspaldiko bezero ezaguna balitz bezala eseri zen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 50. orr.

Gizonezko bezeroak gogoko ez nituen gauzetan saiatzen ziren batzuetan.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 16. orr.

Borondatezko bezeroak urritzen hasiak omen zituan eta gogoz kontrakoak bilatzeari lotu omen zitzaioan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 388. orr.

Igandeetako bezeroak desberdinak ziren, familia osoak aperitiboa hartzera.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 37. orr.

3 (emakume edo gizon-en ezkerran)

Garai hartan, lurrin-dendan lehen egunak egin nituen garai hartan, hasi ziren emakume bezeroak nire larruazala goraipatzen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 13. orr.

Gero eta gizon bezero gehiago neukan dendan, ongi pagatzen zuten gainera.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 14. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

ETNek bertikalki integraturik izaten dituzte hornitzaile eta bezero sareak, ohiko merkataritza harremana baino sendoagoa eta egonkorragoa den loturetan oinarriturik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 243. orr.

-Arrek emeek baino lodiagoa dute burua -ari zitzaion esplikatzen saltzailea bezero-bikote bati.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 75. orr.

Espaloiko bazter batean, bezero talde handi bat bildu zen aza zopa saltzen zuen baten ingurura.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 46. orr.

Erromako fakzio odoleztatuak bezala, beren bezero-oste armatu eta iraintzaileekin.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 53. orr.

Hoteleko bezero-zerrendan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 226. orr.

Hori beti igartzen da bezero kopuruan, nahiz aspaldi honetan konpetentzia gogorra jasan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 251. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ordutik, 24.500 elektrizitate bezero baino gehiago lortu ditu, eta aurreikuspenak bikoiztu.  Berria - Ekonomia   2006-03-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bateko bezero (4); bere bezero (10); beren bezero (3); beste bezero (22); beste bezero batek (5); beste bezero batzuek (3); beste bezero batzuk (3); beste bi bezero (4); bezero asko (3); bezero baino (3); bezero baino gehiago (3); bezero bakar (6); bezero bakar batentzat (3); bezero bakarra (9); bezero bakarrak (5); bezero bakoitzak (4); bezero bat (27); bezero batek (21); bezero batekin (9); bezero baten (7); bezero batentzat (3); bezero bati (20); bezero batzuek (13); bezero batzuekin (3); bezero batzuen (3); bezero batzuk (13); bezero berri (11); bezero berria (3); bezero berriak (7); bezero bila (5); bezero ditu (8); bezero edo (3); bezero eta (5); bezero gehiago (6); bezero gehienak (8); bezero gizasemeak (3); bezero gutxiago (3); bezero guztiak (18); bezero guztiek (9); bezero guztien (6); bezero haiek (3); bezero haren (3); bezero hura (3); bezero izan (5); bezero izango (3); bezero kopurua (4); bezero nagusi (3); bezero nagusia (6); bezero nagusiak (7); bezero ona (3); bezero sartu (4); bezero sartu ziren (3); bezero ugari (3); bezero zahar (6); bezero zeuden (3); bi bezero (11); bi bezero sartu (3); bospasei bezero (3); da bezero (4); dira bezero (3); ditu bezero (4); du bezero (3); edo bezero (4); emakume bezero (7); ere bezero (7); eta bezero (24); gure bezero (6); hainbat bezero (4); haren bezero (5); kafetegiko bezero (3); landabengo lantokiaren bezero (3); lantokiaren bezero (3); lantokiaren bezero nagusiak (3); milioi bezero (12); milioi bezero ditu (3); naiz bezero (3); nire bezero (3); ohiko bezero (5); tabernako bezero (5); zen bezero (11); zen bezero bat (3); ziren bezero (7); zituzten bezero (3); zuen bezero (4); zuten bezero (4)

bere bezeroa (5); bezeroa da (6); bezeroa ez (4); bezeroa zen (4); eta bezeroa (5); haren bezeroa (3); nire bezeroa (3); zuen bezeroa (3)

baina bezeroak (3); behar du bezeroak (3); bere bezeroak (13); bezeroak alde (3); bezeroak baino (3); bezeroak berak (3); bezeroak beti (5); bezeroak dira (4); bezeroak edo (3); bezeroak erakartzeko (5); bezeroak ere (6); bezeroak eta (5); bezeroak etortzen (4); bezeroak ez (9); bezeroak galdu (4); bezeroak galduko (3); bezeroak hala (4); bezeroak nahi (3); bezeroak ziren (4); bi bezeroak (3); da bezeroak (3); diren bezeroak (3); ditu bezeroak (3); dituzten bezeroak (3); du bezeroak (5); eta bezeroak (20); gainerako bezeroak (3); gero bezeroak (3); konfiantzazko bezeroak (5); lehenbiziko bezeroak (3); nire bezeroak (7); ohiko bezeroak (7); ziren bezeroak (6); zituen bezeroak (4)

bere bezeroaren (4); eta bezeroaren (4); nire bezeroaren (3)

bezeroari begira (4); eta bezeroari (3)

bere bezeroei (11); beren bezeroei (4); bezeroei buruz (3); bezeroei dagozkien (4); bezeroei eman (3); bezeroei eta (3); bezeroei zerbitzua (3); die bezeroei (3); eta bezeroei (9); gure bezeroei (5); zien bezeroei (6)

baina bezeroek (6); beste bezeroek (3); bezeroek beren (3); bezeroek beti (4); bezeroek ere (4); bezeroek eta (3); bezeroek ez (14); bezeroek ez dute (4); bezeroek ez zuten (4); bezeroek ezin (3); eta bezeroek (13); gure bezeroek (3); kutxako bezeroek (3); nire bezeroek (5); zuten bezeroek (6)

bere bezeroen (9); bere bezeroen artean (3); beren bezeroen (3); bezeroen aldetik (3); bezeroen arreta (3); bezeroen artean (21); bezeroen artetik (4); bezeroen aurrean (5); bezeroen eskubideak (3); bezeroen eta (3); bezeroen zain (4); da bezeroen (3); dituzten bezeroen (3); eta bezeroen (18); nituen bezeroen (3); ostatuko bezeroen (3); zuen bezeroen (3)

bezeroren artean (3); bezeroren arteko (3); bezeroren bat (8); bezeroren batek (7); bi bezeroren (5); bi bezeroren arteko (3)

zenbait bezerori (3)

bezerorik ez (6); bezerorik gabe (6); bezerorik galdu (3)


bezin ik bezain.

bezoar iz

Bezoarra ahuntzaren sabeletik ateratako harri bat da, eta pozoi gehienetatik babesten du.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 127. orr.


bezpera (orobat mezpera g.er. eta bespera g.er.) 1 iz aipatzen den egunaren aurreko eguna.

Asteburu libre baten bezpera, zortziak eta laurden jo gabe eta dagoeneko etxeko atariaren parean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 50. orr.

Bezpera beste egun gogor bat izan zen irakiarrentzat.  Berria - Mundua   2004-10-03

Jakinaren gainean zegoen, nonbait, Bilbora eramateko asmoa zutela bezpera arte, eta han itsasontziz Frantzia aldera pasatzekoa.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 119. orr.

Hamasei, hamazazpi urtetan gazteen amentsa da dirua irabaztea egun atzo baino gehiago, biharamunean bezperan baino gehiago.  Herria   2001-04-05

Bezperan, gauean, Citadelle kafe etxetik egotzi zuten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 23. orr.

Bezperan, rugby entrenamenduaren ondotik, ohidura genuen bezala, harekin egona nintzen ostatuan, luzaz, buruz buru.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 56. orr.

Bezperan erori ostean, Iban Mayoren sasoi puntua zen atzo kezka iturri nagusia.  Berria - Kirola   2004-07-08

Bezperan ikusi bezala, bi ate zituen aurrez aurre, baina estuagoa iruditu zitzaion sarrera orain.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 173. orr.

Handia zen zarata, bezperan ez bezalakoa.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 198. orr.

Bezperan baino eguraldi hobea genuen.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 73. orr.

Joan den urtean, eguberri egunaren bezperan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 287. orr.

Kontua da ezen aita manuak emaiten ibili zitzaigula bisitaldi haren bezperan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 157. orr.

Kontua da ezen aita manuak emaiten ibili zitzaigula bisitaldi haren bezperan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 157. orr.

Bere heriotza eguneko bezperan, ekainaren 23an, oso isilik egon zen portxean, eta ez zuen kaferik nahi izan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 26. orr.

Itzulerako bezperaren eguerdian.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 353. orr.

Bezperako gauean euria ari zuela ikusita, apur bat beldurtuta geunden goizean.  Berria - Euskal Herria   2004-06-01

Itzarri orduko, bezperako liburua zabaldu nuen berriro.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 203. orr.

Hauteskunde Batzorde Nazionalak bezperako susmoak baieztatu zituen atzo.  Berria - Harian   2005-12-20

Bere autonomi estatutuaz gozatzen ari zen Mikel, bezperakoa baino goxoagoa zirudien loan.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 207. orr.

Eguna iluna zen, ez zuen bezperakoaren antzik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 264. orr.

Joseph Israel de Tudelaz haurdun geratu ondoren, erditzeko bezperatan hil baitzen, sukar gaiztoek jota, umearekin batera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 76. orr.

Bezperatik sarekadaren jakinean zegoelako.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 103. orr.

2 (pluralean)

1226ko irail aldera [...] "arreba heriotza" besarkatzeko bezperetan dela sumatuz, Frantziskok azken borondatea adierazten du anaientzat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 163. orr.

Meza Berria emateko bezperetan!  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 12. orr.

Untzi kargatuarekin Donibane Lohizunerat itzultzeko bezperetan geundela, hain zuzen ere.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 511. orr.

Gabon bezperetan horixe etortzen zait burura umeak agertzen direnean beren jaiotzekin eta beren gaizki ikasitako eta gogorik gabe kantatutako abestiekin.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 291. orr.

Bakardadearen labanak mintzairaren pleguak zauritzen zizkion, nabarmenago demagun ilargi-bete bezperetan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 224. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nondik datorkizu garai bateko igande arratsaldetako bezpera-kantu haiek bezain gai gastatu horren arreta?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 63. orr.

Nekaldian gehiago laburtu nahi duenak gogora beza gauerdian afaria, goizean baratzea, meza garaian Anasen etxea, bezpera garaian Kaifasen etxea, afalaurreko orduaren ordez Pilatosen etxea.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 127. orr.

Bezpera arratsaldean bildutako barazki sortak eta fruituak erakusten zituzten saskietan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 43. orr.

1926 urteko bazko bezpera gaua zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 188. orr.

Horregatik, debekatu egin zion anaia sukaldariari, bezpera arratsetik, ohi denez, lekariak ur epeletan ipintzea,  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 558. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Beraz, ipuinak idazten unibertsitate aurreko azterketa bezperan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 158. orr.

Partida-bezperan, haizea ia hurakan bihurtu zen, eta sekula baino indartsuago egiten zuen euria.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 140. orr.

Lehorraldi garaian aldakuntzarik ez egin, baizik sendo eta gogor iraun lehorraldi bezperan edo aurreko pozaldian zeunden erabaki eta asmoetan.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 187. orr.

Eztei bezperan izan ziren senar-emazteak haien bila, eta guk, Bénédicte eta nik, kalostrapean, gomitatuei banatu genizkien.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 93. orr.

Hain zuzen, Santuaren jai bezpera zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 863. orr.

Izan ere, larunbat-bezpera zen.  Elizen arteko biblia   2 M 8,26

Frantzisko dohatsuaren festaburu bezpera hurbil zela jakinik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 287. orr.

Jaunaren Abendutik Eguberri-bezpera arte bakarrik esaten dira, goian aipatutako Jaunaren Nekaldiko salmoen ordez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 87. orr.

Kandelaria bezperan, mutiko aldra batek etxez etxe eskean honela abesten zuen: [...].  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 158. orr.

San Sebastian bezpera zen, gainera.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 180. orr.

Han igaro zen Jaunarengana, irailaren 20an, San Mateo bezperan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1134. orr.

· 1253ko abuztuaren 10ean, hil bezperan justu, hartu zuen Klarak bere Erregelaren berrespena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1169. orr.

Baionara joan bezperan, Iratzeta deitu etxe ondoko mendi aska lasaira abiatu zen Maiana.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 49. orr.

5 pl seigarren otoitz ordua, ilunabarrean esaten dena.

Laikoek, berriz, esan bitzate hogeita lau Gure Aita maitinen ordez; gorespenen ordez bost; prima, tertzia, sexta eta nona, bakoitzaren ordez zazpi; bezperen ordez hamabi, eta konpleten ordez zazpi.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 155. orr.

Gero Sexta eta Nona erreza bitzate; eta erreza bitzate Bezperak dagokien orduan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 161. orr.

Halaxe ibili bainintzen egun hartan, atsedenik gabeko kanpai-errezitaldi hartan murgildurik, matutietarik bezperetarat... konpletak noiz iritsiko zain.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 475. orr.

Mezatara eta bezperatara egunero joatea.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 43. orr.

Eta bezperatara joaten nintzen igandero.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 65. orr.

Bezperak finitu-eta, plazara joaten nintzen pilota partida ikustera.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 86. orr.

Horrela egon zen, bere baitatik irtenda, une hartatik -Tertzia ordua zen- bezperak arte.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1107. orr.

Osaba apezak igandeetan, arratsaldeko bezperak emanik, sortetxera etortzen ziren, haurrei Biblia Sainduko istorio harrigarriak kontatzera.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 44. orr.

Larunbat arratsean, Frantzisko dohatsua Jaunagana igaro zen ilunabarreko bezperak esan ostean, [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 547. orr.

1957an kantatuak izan ziren lehen aldikotz bezperak euskaraz Mugerren.  Herria   2001-02-01

· Amabirjinari eskainitako bezpera-kantuen emakume ahots urrunak iristen ziren, gozoegiak nire gusturako.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 35. orr.

Meza-bezperak egun guziez kantatuko zituena.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 76. orr.

Eta berriz ere hor ginen gutiz gehienak Arrosario-Bezperetako goizean bezain ozen eta kartsu.  Herria   2001-09-13

6 bezperagoan adlag ipar bezperaren bezperan.

Hango gazteak ere Dora-ra joanak ziren bezperagoan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 50. orr.

Eta etxerat abiatu, gogoa ilun-iluna, ezin onetsiz bezperagoan sekulako musu goxoak emanak zizkidan neska hura bera zela ortzegun hartan beste batekin berdin-berdin musuka ari...!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 47. orr.

Kondatu didate O Cebreirora heltzen ari zirela, bezperagoan, izigarriko elur ekaitzak harrapatu dituela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 213. orr.

Elton John kantari ingles famatuak idekiko du zezen plazako kultur sasoia heldu den maiatzaren 28-an, Mendekoste bezperagoan.  Herria   2004-02-05

7 bezperagoko

Atzo arratsaldean, kanpalekura itzuli nintzelarik, errukia eta aurpegi ilunak aurkitzea espero nuen, eta zeihar begiratuak, bezperagoko egunetan halakorik sumarazi zidatenengan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 188. orr.

Bizkitartean bezperagoko bilkuraren harat-honatekiko hausnar tematsuan zebilela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 116. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bezpera aratsean (3); bezpera aratseko (3); bezpera arte (23); bezpera da (3); bezpera ederrak (4); bezpera ederrak izan (3); bezpera garaian (3); bezpera gauean (13); bezpera gaueko (4); bezpera zela (5); bezpera zen (8)

eguberri bezpera (10); eguberri bezpera arte (4); egunaren bezpera (5); eguneko bezpera (3); jai bezpera (8); joan bezpera (5); larunbat bezpera (3); omiasaindu bezpera arte (3); san joan bezpera (5); sebastian bezpera (3); zuen bezpera gauean (3)

aratsaldean bezperak (8); arrosarioa eta bezperak (3); bezperak ere (3); bezperak eta (3); bezperak euskaraz (3); bezperak kantatu (5); bezperak ondoan (3); eta bezperak (15); meza bezperak (5)

bezperako arropak (3); bezperako eguraldi (3); bezperako euriak (3); bezperako gauean (6); bezperako meza (3); bezperako nire (4); bezperako prentsaurrekoan (3); eguberri bezperako (3); partida bezperako (5)

bezperakoa baino (3); bezperakoa ere (3); bezperakoa ez (3)

abiatu bezperan (3); amak bezperan (3); baina bezperan (5); batek bezperan (3); baten bezperan (14); batzarraren bezperan (5)

bezperan baino (17); bezperan beraz (4); bezperan bere (7); bezperan bertan (8); bezperan bezain (9); bezperan bezala (29); bezperan deitu (4)

bezperan edo (5); bezperan egin (12); bezperan egindako (4); bezperan egingo (3); bezperan eginiko (5); bezperan eman (3); bezperan emandako (4); bezperan ere (19); bezperan erosi (3); bezperan esan (10); bezperan eta (10); bezperan ez (21); bezperan ez bezala (8); bezperan gasteizen (3); bezperan gertatu (10); bezperan gertatu zen (4); bezperan gertatutako (3); bezperan hain (5); bezperan han (3); bezperan hartu (4); bezperan hartu zuen (3); bezperan hartutako (3); bezperan hil (5); bezperan hil zen (4); bezperan hitz (4); bezperan huts (4); bezperan huts egin (4)

bezperan ikusi (4); bezperan ikusi zuen (3); bezperan iragarri (5); bezperan iritsi (3); bezperan iritsi zen (3); bezperan izan (7); bezperan izan zen (4); bezperan izandako (5); bezperan jakinarazi (6); bezperan jasotako (6); bezperan legez (3)

bezperan utzi (5)

bileraren bezperan (8); bozen bezperan (5)

eguberri bezperan (17); egun bezperan (5); egunaren bezperan (32); ekitaldiaren bezperan (3); errege bezperan (3); finalaren bezperan (9); gerraren bezperan (4); handiaren bezperan (4); hartu bezperan (4); hasi bezperan (16); hasteko bezperan (5); hauste bezperan (3); hauteskunde bezperan (3); hauteskundeen bezperan (7); heriotzaren bezperan (5); herri urrats bezperan (3); hil bezperan (7); hiltzeko bezperan (3); horren bezperan (5)

itzultzeko bezperan (3); izaiteko bezperan (3); jai bezperan (5); joan bezperan (9); joateko bezperan (4); jokatu bezperan (8); mendekoste bezperan (3); mundu gerraren bezperan (3); nazioarteko egunaren bezperan (4)

omiasaindu bezperan (8); operazioaren bezperan (3); oporren bezperan (3); partida bezperan (11); partida jokatu bezperan (3); partidaren bezperan (22); salbatore bezperan (3); san joan bezperan (6); san sebastian bezperan (3); sartzeko bezperan (3); sebastian egunaren bezperan (3)

urrats bezperan (3); urtats bezperan (7); urteurrenaren bezperan (5); zen bezperan (13); zidan bezperan (3); zituen bezperan (5); zitzaion bezperan (3); zuen bezperan (18); zuten bezperan (5)

bezperatik hasiz (3); bezperatik hasten (3)


bezti izan da ad ipar beztitu, jantzi.

Beti arropa ilunez bezti zen eta ikusezina bilakatua zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 326. orr.

Beti bezala, beltzez bezti zen, lepo-hegi gogordun palto laburra zeramala, galtza motz, galtzerdi eta zapatekin.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 135. orr.

Arropa pobre eta hitsez bezti zen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 107. orr.

Laboraria jauntzi xumez bezti izanik ere, gustuko zuen dama baten urguilua zuen emazte hartaz, kontrabandista hartaz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 141. orr.

So egizu gure haurrak nola bezti diren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 11. orr.


beztiarazi, beztiaraz, beztiarazten du ad beztitzera behartu, jantzarazi.

Hau zilarrez beztiarazi zuen, handik hurbil elizaño bat eraikiarazten zuela.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 210. orr.


beztidura (orobat beztitura g.er.) 1 iz jantzia.

Argiontzia aldean, eta orenari eta aldarteari zegokion beztiduraz, egin nion lehen ikustaldia zure ikasleari.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 305. orr.

Emazteak eskale baten presentzia baimendu zuen, beztidura eta urrinetik beretik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 62. orr.

Berorri egon bedi ziur ordea ez dudala morroi beztidurarik jantziko.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 354. orr.

2 irud/hed

Otsailera arte, pabiloiak tamalgarri iraun zuen, latz, samingarri, izotzezko beztidura jantzita.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 190. orr.

3 hil-jantzia.

Trapu haietako batzuk norbaiten gorpuarentzat beztidura bihur zitezkeela begitandu zitzaidan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 174. orr.

Hildakoaren ondasunen artean beztidurarako jantzirik egokiena bilatzerakoan, traje bakarra zegoela egiaztatu ahal izan zen, eta hura, gainera, oso zarpaildua.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 19. orr.

Eta burura etorri zitzaion Lilyri, hau trajedia bat da -ez beztidura, errauts eta hilatorrik, baizik ume derrigortuak, izpiritu menderatuak.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 148. orr.


beztiduradun izond hil-jantzia jarria duena.

Bere goren gradura loratua zelarik Erroma, Julio ezinago ahaltsua erori aurretixe, hustu egin zituan hilobiak, eta beztiduradun hilak orro-garrasika zebiltzan hango karriketan, izar su-jario, odol-ihintz, eguzkiko asturu gaitzen pean.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 233. orr.


beztimen ik beztimendu.

beztimenda ik beztimendu.

beztimendu (orobat beztimen, beztimenda eta beztimenta) iz ipar jantzia.

"Ihauterietan ere ez zen halako beztimendurik komentatzen zion Joanesek Kattalini.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 147. orr.

Margolan, xixel lan, argazki, altzari, beztimen, usain on, edergailu eta bertze, denek bakearen gaia dutela zabaltzen.  Herria   2005-02-24

Hok beren beztimenta berezietan dira, beren larruzko uhal zabalekin.  Herria   2005-09-08

Probintzia guzietatik etortzen dira beren beztimendu ederretan eta zaldiak apaindurik.  Herria   2005-06-09

Probintzia guzietatik etortzen dira beren beztimendu ederretan eta zaldiak apaindurik.  Herria   2005-06-09

Lehengo apezen beztimendu ospetsuak.  Herria   2005-09-29

Igandean mezako han ginen, klika-beztitua hor zagon tenoraren beha, kantariak beren beztimendutan ere ba, Aita Tillous harat hunat undar xehetasunen emaiten, ahalaz deus ez huts egiteko  Herria   2003-12-11


beztimenta ik beztimendu.

beztitu, bezti, beztitzen 1 da ad jantzi.

Bizkitartean zerbait gisaz jan eta beztitu behar, aterbeak eta tresnak nonbaitik harrapatu behar, uztak ere biltzekotz erein behar, ereiteko azia behar.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 84. orr.

Bezti zaitez zalu-zalua, partitzeko tenorea jina zaizu.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 110. orr.

Arropa zenbait ere bezti nadin.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 204. orr.

Galtzekin zen ala gonarekin, hori erranen dut, bainan erraiteko nola beztitua zen...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 147. orr.

Bi poliziek goitik behera ikertu zuten beltzez beztitu anderea, jendea izateko ordez lurretik kanpoko izaki arraroa bailitzan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 54. orr.

Baionako bestak: Ikusi ditugu telebixtan sekulan baino jende gehiago denak xuriz beztiturik eta mokanes gorriarekin.  Herria   2001-08-09

Gizon beltzez beztitua, ile-motxa, bizarra egin-egina.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 245. orr.

Kapitainak kakiz beztitu burkideen ibilera largabistekin segitzen zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 236. orr.

Oreste enetako serial-killeraren lehen prototipoa da eta James Ellroyen El Monteko hiltzailea greziar tragikoen aldean, arropa zuritan beztitu bereter bat.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 140. orr.

Soldadoak sartu baitziren… fraile jauntzitan beztiturik eta beren harmak gordez!  Herria   2005-11-24

Ongi beztitu burgesak, palto aise handiegiak soinean zeramatzaten iraultzaileak, lan-saria sakelan bidaia luzeetarik zetozen marinelak, pasaian ziren arrotzak...  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 193. orr.

Iduriz, berrikitan erretiratuak diren bikoteak, ongi beztitu jende airosak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 74. orr.

-Zuek zeundeten bezala utziz gero, hi larrugorritan eta Soria osotara beztitua, egoera aldrebesegia irudikatuko zian, sinestezinegia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 383. orr.

Hor ikusi nuen lehen aldikotz eta ikasi zer diren beilariak, nola bitxiki beztituak diren ohartu nintzan lehenik, manta luze bat soinean, xapel haundi batekin, maskor batez apaindua, makila bat eskuan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 179. orr.

Atsoa emaztekiz beztitua da.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 31. orr.

Azkenean, eguzkia bazterrak argitzen hasi baita, eliza urrez beztiturik bezala sortzen da lurretik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 42. orr.

2 irud/hed

Gailurrak zuriz beztitu ziren eta baserri anitz bakarturik aurkitu ziren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 235. orr.

Baina orain mendixkak haritz gazte, pinu eta itsasez beztituak dira.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 219. orr.

Italiera futurismoz beztitu zen.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 11. orr.

Hots, ideologiarik ideologikoena, adierarik txarrenean: trapu literario koloretsutan beztitua, bortxa historiaren eta Estatu harrapariaren justifikazioa, arima profetikoaren mitologiaz erlijioso-mistikoki sublimatua.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 140. orr.

Kaperaren barne guzia beztitua da txirrindulari ezagutu ainitzek Andredena Mariari eskaini beren soineko edo atorrez.  Herria   2004-06-03

3 (du aditz gisa)

Irrikarkaila batek aurpegia bat-batean alaitzen diola, erraiten dit bere bizia Frantsesen beztitzen eraman duela. Eva beztitu zuen eta puskilaz bete zaku bat hartu eta presaka jalgi zen.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 196. orr.

Maindire zuri pasaratu batek beztitzen zuen harmoniuma.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 29. orr.

· irud/hed Ene gustuko, amodioak du beste zernahik baino gehiago gizon baten bizia beztitzen eta argitzen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 24. orr.

Lanbroak beztitzen du.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 87. orr.

Ludwig handiak burges jaio berriaren fantasia irabazi zuen, honen aretoetan jotzen zen musika nobleziaz beztitu zuen, beraiek ere nobletzeko asmotan, inondik ere.  Berria - Kultura   2006-01-17

Egoera horrek zeharkatzen nuen lekua desolation row itxuraz beztitzen zuen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 84. orr.

4 hil-jantzia jarri

Itsasoaren zelai ilun bizia desagertu egingo da, begiak antzeman dezakeen espazio guztia zurituta, hila izaraz beztitzen den moduan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 344. orr.

Hirugarren argazkian, ohean etzanda eta kaputxinoz beztituta ageri da, buruan txanoa eta eskapulario handi bat bularrean duela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 406. orr.

Zorionez gorpuak trapuz beztiturik zeudelako, ez nuen haien aurpegirik ikusi, ezta bizirik segitzen zutenena ere.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 191. orr.

5 (era burutua izenondo gisa)

Harmonium beztituaren gainean jarri zuen lanpara, erdian te arrasto bat zeukan oihal zuri bat zabaldu zuen mahai gainean, eta, portzelana aterata, bost lagunentzako labanak eta katiluak jarri zituen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 31. orr.

Zaitak hoztasunezko begirakunea josi zien hilotz beztituei.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 291. orr.

· Eta mundua, halako baseball pilota izotz zuriz beztituaren moduan eroriko da espazio amaigabeetan barrena.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 378. orr.

6 (era burutua izen gisa)

Helduden igandean, ekainaren 5an, Otaba ospatua izanen da usaiako beztituekin.  Herria   2005-06-02


beztitura ik beztidura.

beztitzaile (orobat beztitzale) iz beztitzen duen pertsona.

Eskerrak ere arropa horietaz guzietaz arta hartzen eta egun horietako moldatzen dituzten emazteeri, aldare egileeri, eliza beztitzaileeri, beren etxeak proosione denborako apaintzen dituzteneri, berdura hedatzaileeri, milesker berezi bat Bellagorri jaun apezari bi igandez ereman baitu gain gainetik elizkizunen kudeantza duda izpirik gabe.  Herria   2004-06-24

Ondotik, indar jokoak eta xerri ttipi beztitzaleen arteko zoin gehiagoka.  Herria   2004-11-11


beztitzale ik beztitzaile.

beztitze iz janztea.

Herri hortako lantegi guziek beren ekoizpenak berek egiten dituzte edo janari, edo beztitze, edo etxe apaintze sailetan eta nahi dute jendeari idekiak izan.  Herria   2005-08-11

Karrikako etxe aintzinen beztitze hori Hazparnen baizik ez da ikusten eta zinez pesta baten itxura hartzen du prosesione hunek bere soinulari, kantari eta dantzariekin.  Herria   2005-06-02


beztu ik belztu.

bezuza iz oparia, erregalia.

Iceberg beltz txikerra, baina zehaztasunez eta bezuza gogorrez betea.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 76. orr.

Tommiek ezagun zuten ez zekitela itsaspekoa non zegoen, isiltasun beltzean etzanda egonen zen hura, gu ongien zelan atrapa kalkulatzen, dena zehazten, bezuza zorrozten.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 82. orr.


bhopaldar izlag/iz Indiako Bhopaleko biztanlea.

Pozoiak 20.000 bhopaldar inguru hil ditu egun arte.  Berria - Gaiak   2004-12-03

Hodei zuri batez inguratuta aurkitu zituzten euren buruak bhopaldarrek duela 20 urteko gau hartan, eztulka eta malkotan esnatu zirenean.  Berria - Gaiak   2004-12-03

Bhopaldarrek beraiek kalkulatu dute orubean 25.000 tona zabor toxiko gelditzen dela.  Berria - Gaiak   2004-12-03


bi 1 zenbtz bat eta bat, 2. (dagokion izenaren ezkerrean)

Eta baten ordez, bi iratxo balira?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 648. orr.

Gosete-urteak iritsi aurretik, bi seme sortu zizkion Joseri Asenatek.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 116. orr.

Bi gizonezko eta emakume bat, batera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 316. orr.

Bi haur ari ziren han zabuan jolasean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1058. orr.

Bi etapa nagusi hartu dira kontuan: Antzin Aroa eta Modernitatea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 9. orr.

Adiskidetasun are handiagoak batu zituen bi andreak, hegazti saltzailea etxe hartara aldatu zenean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 328. orr.

Tiroketaren ondorioz, Al-Auadiren bi bizkartzainek ere bizia galdu zuten.  Berria - Mundua   2004-07-27

Bi erretinetako bi puntu korrespondenteek noranzko balio berbera balute bezala gertatzen dira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 46. orr.

Bi versta egin zituzten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 41. orr.

Zurezko bi zubi dauzka, pilote gainean eraikiak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 417. orr.

Teilapea bi gela simetrikotan banaturik zegoen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 16. orr.

Bi puntu horietatik elkar ebakitzen diren bi zirkulu egin behar dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 770. orr.

Hilerri txikian beste bi hilobi zeuden.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 10. orr.

Cadinek bi loreri bakarrik zien begirune handia: amiñi lore zuriari eta kameliari.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 245. orr.

Hala dirudi burgundiarren kodeko bi legeren arabera.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 11. orr.

Bi ur-eremuren artean estu-estu kokatuta dago hiria.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 144. orr.

Peoi zuri bat bi laukitxo mugitu zen aurrera.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 254. orr.

Bludgerrak bi pilota beltz eta astun ziren, jokalariei erasotzeko ahaleginetan ziztu bizian ibiltzen zirenak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 118. orr.

Beste bi tomoak izango ziren obraren atal nagusia.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 12. orr.

Michelin Gidak bi izar ematen baitizkio.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 266. orr.

-Haren mugikor gorriak bi aldiz jo zuen tarte horretan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 158. orr.

Gela handia zen, bi leihokoa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 183. orr.

Haren begien aurrean barruti harresitu biribil bat ageri zen, bi katedral, hiru jauregi eta armategi bat barnean hartzen zituena.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 37. orr.

Eman niri hamar liburu-denda on, hiru argitaletxe on, bi irrati zein baino zein, eta telebista interesgarri bat.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 104. orr.

Han gogorki zatitua gertatu zen bi molekula azido laktikotan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 301. orr.

[Marteren] bi sateliteen lastertasunak frogatzen duenez, haren pisua hamar bider txikiagoa da gurea baino.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 391. orr.

2 (dagokion izenaren eskuinean)

Etxe berean emakume bi eta gizon bakarra bizitzeak herrian sor zitzakeen esamesen itotzeko Askoren iritziz, emakume bi, edo gizon bi, ez dira umeak hazi eta hezteko egokiak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 17. orr.

Oso alferrak diren gizon bi aita-semeak, ez dira gai etxeko lanak egiteko.  Berria - Kultura   2006-01-25

Oilaskoaren igoeraz ari ziren emakume bi harategian.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 81. orr.

Han hartu izan omen zuen emaztea, seme-alaba bi eman zizkiona.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 212. orr.

Ume bi, irripartsu; Amama Ixoneren alde banatan.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 40. orr.

Ez zuten ba esaten guztiek izan behar zutela etxe bat -eta etxe bi zituztenei, beraz, bat kendu egingo zietela?  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 204. orr.

Azal bakarraren barruan bildurik liburu bi zituen liburu ederra. liburua neure ahoaz zati bitan banatzen zelan ahalegindu nintzen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 28. orr.

Ez dio ardurarik aukera bi hauetatik zein hartzen dugun.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 64. orr.

Michelin Gidak bi izar ematen baitizkio.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 266. orr.

Ondorio mota bi ekarri dizkigu "Marteko" hizkerak: hizkuntzari berari dagokiona bata, eta alderdi soziolinguistikoari dagokiona, bestea.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 141. orr.

Hemen ere ikusmolde filosofiko bi ditugu (gutxienez).  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 20. orr.

Malko handi bik egiten naute gainez.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 173. orr.

Hiri gotortu bat aurkitu dut, gurean ez den bezalako handirik, ibai bik bat egiten zuten gunean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 124. orr.

Izaera biko jendea zen. bila zebilela, penny biko txanpona aurkitu zuen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 227. orr.

Zein da ahots bakarreko izakia, lau hankakoa, bikoa eta hirukoa.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 36. orr.

Metalen eskualdea egun biko bidera zen. ik biko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 130. orr.

Bitan banatzen diren bidexken jardina.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 110. orr.

Euskal Herria erresuma edo estatu bitan zatituta egotea.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 48. orr.

Hor gorago Indalexio Tribisarrosperen hilobia dago! Orduan Ernestek modu bitara erantzun zezakeen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 14. orr.

Lehengoan, parkean genbiltzala, gu biok bakarrik, hau etorri zen neskame birekin.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 177. orr.

Urte birik behin entzuten baita euskaldun baten ahotsa.  Berria - Kultura   2004-12-21

Zurezko barrakoi hauek 24 metro luze, oinean 6 metro zabal eta altueran 2 metro eta erdikoak dira, ur bitako teilatuarekin.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 53. orr.

Mota bitakoak dira herri hedabideak: ahozkoak eta idatzizkoak.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 176. orr.

Mutur bitako txikota luze baten atoian.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 157. orr.

3 (dagokion izena ezabaturik)

-Bi dituk.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 11. orr.

Jokabide honen emaitza begi-bistakoa da, hildako pertsona baten ordez bi ditugula, barren.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 232. orr.

Herrialde horretako bi etorri ziren.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 103. orr.

Berez nahikoa genuen botila bakarrarekin baina nik bi ekarri nituen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 27. orr.

Sasetakoak ziren, baina Otxandioko erasoan, non hiru gizonetik bi galdu zituzten, nora ezean, Urkiolan azaldu ziren.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 17. orr.

Bazituen bertze burezur batzuk ere: otsoenak lau; hartzarenak bi.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 164. orr.

Han josi zuten gurutzean eta harekin beste bi, alde bakoitzean bana.  Elizen arteko biblia   Jn 19,18

Erabaki zuten, gainera, ministro bakoitzak kapitulu bakar bat eduki zezala bere probintzian, eta mendekoek bi.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1140. orr.

Hiru soineko erosi behar nituela, ez bi. ordezko orgak ikusi zituen nekazarien lehorpeetan gorderik, ia berriak, gehienetan bat eta batzuetan bi.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 580. orr.

Haietako bi denbora gutxian bizi izan ziren konbertitu ondoren, eta paradisura joan ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 994. orr.

Bi hegok burua estaltzen zioten, beste bik gorputza.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 531. orr.

Hogeigarren mendeko figura handienetako bik -Leninek eta Gandhik- era bereko enigma zaila aurkezten digute.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 270. orr.

Biok bidaiatu behar bagenuen, autoa beti berak gidatuko zuen.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 99. orr.

Itzul zaitezte bakean hirira bai biok, bai bion bi semeak.  Elizen arteko biblia   2 Sm 15,27

Egin dezagun ituna bion artean.      - 1. orr.

-Berandutu egingo zaigu bioi -esan, eta lepondoko hiru botoiak lotzen hasi zitzaion Andreas.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 155. orr.

Hiru biren kontra eta bi hiruren kontra.  Elizen arteko biblia   Lk 12,52

Antzezleen kopurua batetik bira emendatu zuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 176. orr.

Hirutik batean karea nahasiko zaio, eta lehendik erabilitakoa baldin bada, bostetik birako proportzioan nahastuko zaio.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3210. orr.

Lur horri karea nahasiz egingo da morteroa, bitik bateko proportzioan gehituz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2590. orr.

Alemania bitan zatitu zuten indar haietako batekin.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 142. orr.

Maitalearen begiak bulldog-aurpegi gizen batean eta bi beso motz sendoen gainean pausatu ziren segundo batean edo bitan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 99. orr.

Arratsalde aldean bitan eten zitzaidan pausaldi luzea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 232. orr.

Hiru mailatako banaketa soziala, aberats, klase ertain eta langileena bitara murriztu da.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 35. orr.

Azken batean, hotelera gau baterako edo luzeenez jota birako datorren biajantea izaten da bezeroa.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 151. orr.

Bi hegalez aurpegia estaltzen zuten, beste biz gorputza, eta beste biz hegaz egiten zuten.  Elizen arteko biblia   Is 6,2

Birentzako ohe bakarrean lo egin genuen, aita hil zen hartan.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 14. orr.

Begi bakarrarekin edo birekin so egiten dio?  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 97. orr.

Hemezortzi urterekin ezkondua eta hogeita birekin dibortziatua, sekulako errekorra.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 363. orr.

Bitako bat, esaten nuen nik: Ez du zer kontatu handirik edo ezkutatzeko asko duelako isiltzen da aita.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 60. orr.

4 (hitz elkartuen lehen osagai gisa, izenak nahiz izenondoak osatuz)

13-0 taraino joan da Beloki hasi orduko, hiru sake, bi dejada eta bi-paret batekin besteak beste.  Herria   2003-05-08

32 tarik 39 tara berdinduko baitu eta bi-paret labur batekin trenkatuko.  Herria   2003-12-11

ik bipareta.

Hori du meneratu urruñar gazteak, ainitz talendu erakutsiz joko hortako 9 sake, eta parrasta bat airetik pausatu aintzinean, eta bi-murru karanbola deubru batzu ere zaharreri ikasiak.  Herria   2003-04-03

Aldizkari bat ere plazaratzen du, "Fededunak" bi-hilabetekaria, ttipia, laburra.  Herria   2002-07-18

Motoei eta bizikletei, bi-gurpileko esaten zaie.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 38. orr.

Paraxut bana eman ziguten bi-helizeko hegazkinera igo bezain pronto.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 219. orr.

Xarlestegi herriko auto-jabe bakarraren bi-zaldiko urdin ilunean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 51. orr.

Hitz hau poeta ospetsu eta ekonomialari etxe-alde Depew senatorearen bi-puntuko hilezkor honetan aurkitzen da.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 141. orr.

5 (futbol, pilota eta kideko kirolen emaitzetan)

Bi eta bat irabazi duzue gaur goizean, ezta?  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 81. orr.

Irabazi diete bi eta zeroko emaitzarekin.  Herria   2004-02-05

Bi eta hutsekoarekin amaitu zen lehen zatia.  Berria - Kirola   2004-03-21

6 (data adierazteko)

Mila bederatziehun eta laurogeita hemeretziko uztailaren bia, ehizaldi hura izan zen eguna, murmurikatu zuen.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 10. orr.

Ez zuen Donostiako ostatua utziko abuztuaren bia arte.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 116. orr.

Erregutzen diat, beraz, niregana etor hadila bulegora, goiburuan datorren helbidera, maiatzaren bian, arratsaldeko hiruretan.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 38. orr.

Hilaren bian [...] hasi ziren Habanan sartzen Las Villasko garaileak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 290. orr.

Kutxako kontu korrontean diru kopuru bat sartzen ziok eta hilero-hilero, hilaren bian edo hiruan.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 124. orr.

Gora Maiatzaren biko heroiak!  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 164. orr.

7 (ordua adierazteko)

Goizeko ordu biak jotzekotan zeuden Irkutskeko katedraleko kanpandorrean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 443. orr.

Ordu biak aldera Rabinowitz doktoreak deitu du nire egoeraz galdetzeko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 457. orr.

Ohean sartu eta irakurri egiten nuen goizeko ordu biak edo hirurak arte.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 96. orr.

Elkarrizketa hori goizeko ordu bietan gertatu zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 25. orr.

Iratzargailua ordu bietan paratu dugu, bi ordu geroago abiatzeko. Ordu bi eta erdiak ziren.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 163. orr.

Kontua da ordu bi eta laurdenak arteko gertakarien zerrenda egin dudala bakarrik, eta ordu bi eta erdietan gertatu dela hondamendi izugarri hori.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 105. orr.

-Ordu biak eta laurden!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 260. orr.

Erakusleihoko erlojuan ordu biak eta hogeita bost ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 73. orr.

Ordu biak eta hamalau minutu.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 106. orr.

8 (denbora unitateekin)

Bi mende eta erdi joan dira harrezkeroztik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 423. orr.

Errepublikar erregimenaren azken bi mendeetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 88. orr.

Asisko Frantzisko hil eta bi urte baino lehen, 1228ko uztailaren 16an.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 177. orr.

Handik bi urtera, eutsi egiten zion oraindik Sirakusak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 478. orr.

Bi urtez izan nuen maitale.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 104. orr.

Bi urtez izan zen Israelgo errege.  Elizen arteko biblia   1 Erg 15,25

Bi urteren buruan, eritasunaren eraginez, hesteak atera zitzaizkion eta izugarrizko oinaze artean hil zen.  Elizen arteko biblia   2 Kro 21,19

Borroka-zakurrak hiru hilabeterekin hasten dira entrenatzen eta bi urterekin borrokan hasten.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 97. orr.

Zapatak garbitzen eman nituen urte bi, Lisboan.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 84. orr.

Ezkondu eta gurasoak aiton-amondu egin zituen, urte bi geroago.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 198. orr.

Bi urteak dira amaieraren hasiera.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 25. orr.

Bi hilabete baino gehiago pasatu dira setioa hasi zenetik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 397. orr.

Lehia 1923ko abenduaren 16an zabaldu, eta bi hilabete luze iraun zuen.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 120. orr.

Bi hilabete gabe, iraungia zen erreboltaren txinparta.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 40. orr.

Urtean bi hilabetez baizik ez bada ere.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 50. orr.

Bi egun barru hasiko zarela berriro hitz egiten esan nahi didazu?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 169. orr.

Bi egunean oihu eta orro egon zen min izugarriagatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 428. orr.

Biharamunean hegohaizeak jo zuen eta bi egunetan Potzuolira iritsi ginen.  Elizen arteko biblia   Eg 28,13

Bi ordu barru dena konpondurik ikusi nahi diat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 316. orr.

Bi orduan han ez bazeuden, Kapistunek mugaraino joan behar zuen eta Frantzian babesa hartu.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 95. orr.

Zurgin-maisuak ordubetean ados jarri ziren, bi ordutan untziolak irakiten ari ziren.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 403. orr.

9 (diru unitateekin)

Dirua eskuan erakutsiko duzu eta berak, orduan, esku ahurretik bi sos kenduko dizkizu musika kaxarako.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 142. orr.

Bi sosean barazki sorta txikia!  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 241. orr.

-Bi sosetan izanen dira pieza handiak eta beste bi sosetan oskol ttipi dozena.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 221. orr.

Bi pezetako olioa, laurogei pezetan.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 140. orr.

Bi libra arbi bi pezetatan ordaintzen zen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 98. orr.

Bi liberako hoteletan biziz.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 98. orr.

Bi euroko soldata jasotzen zuten orduko.  Berria - Euskal Herria   2006-03-26

Horrek badu gastu bat: bi euroz emendatu dugu, bi euro xoilez, harpidetzaren urtesaria.  Herria   2004-12-02

10 (bestelako neurri unitateekin)

Bidea itsas ondoan zihoan, bi kilometroan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 495. orr.

Uharte-Garazin bada kartier edo auzo bat Cihe deitzen dena, elizatik bi kilometrotan Arnegira buruz.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 16. orr.

Beheko solairua bi metro eta erdi zabal zen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,6

-Ia bi metroko hiru gizon maitatu ditut bizitzan, eta errazagoa izango ahal zait metro erdikoa...!  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 191. orr.

Begia globo bat da, ia esferikoa, bi zentimetro eta erdi inguruko diametroa duena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 20. orr.

Badakigu Lurrean biologikoki produktiboak diren bi hektarea besterik ez dela pertsonako.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 64. orr.

Ez ziren tenperaturaz konturatu paretako termometro handi batean bi gradu bakarrik egiten zuela ikusi zuten arte.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 112. orr.

• 11 iz zenbaki naturalen sailean bataren ondotik datorren zenbakia.

Bat eta bat ez dira beti bi.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 268. orr.

Zeren batetik sortzen baita bia.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 98. orr.

Hirua bizia da, bia erraztasuna eta bata segurtasuna ala sortzea.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 90. orr.

Josebak bia zeukan.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 78. orr.

Izan ere, bi letrak osatzen dute bi zenbakia, eta bederatzi letrak bederatzi.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 244. orr.

12 biak ala biak

Biak ala biak arnasestuka hasi ginen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 73. orr.

Biak ala biak oso talde indartsuak dira etxean, puntu gutxi galtzen dituztenak.  Berria - Kirola   2004-01-25

Biak ala biak ere, hala Ibrahim Farai nola Abas, hilik desio zituen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 342. orr.

-Bai -esan zuen-, John Loomis eta Matt, biak ala biak uztarri berean lotzeko modukoak ziren.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 69. orr.

Bi alaba izan zituzten, Marina eta Ada, bi alaba, biak ala biak erotzeraino maite zituztenak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 41. orr.

Bi gizon horietatik bata ingelesa zen, bestea frantsesa, biak ala biak tantai eta argalak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 30. orr.

Esan nahi baita biak ala biak pozik bizi zirela, eta konforme zeudela zutenarekin.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 55. orr.

Onartzen zuten beren autismoa, unibertsitatean biak ala biak ohartu baitziren bestea ere autista zela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 268. orr.

Hango argira beste bi gizon ikusi zituen Joanesek, esku handiak sutan berotzen biak ala biak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 28. orr.

Atzo, polizia etxetik pasatu ostean, aske utzi zituzten biak ala biak.  Berria - Ekonomia   2006-03-16

13 bi-bi

Jonathan indartsua eta Max txikiagoa, alde batetik; Perrette eta Léa, bi-biak finak eta sendoak, bestetik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 405. orr.

Denak desagertzean [...] bi-biak gelditu ginen, besoz beso, mozkor arrailduak eta familiari bibaka.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 115. orr.

Tomek eta Honeyk barre egiten zuten bi-biek beren ezintasunagatik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 224. orr.

Bi-biek arrazoi zutela.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 55. orr.

Ohean eseri gara bi-biok.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 327. orr.

Bidenabar, amaren estimua, neskaren adiskidantza, eta bi-bion fidantzia neure aldera areagotuak dituzket.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 189. orr.

Ez nuen aurreikusten ezen Zuzendariak, egun batzuez nire buruberotasuna nirekin partekatu ondoren, bi-biona ziplo hotz-epelduko zuela.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 112. orr.

Denak berresten zuen gela hartan bi-bitako banaketa.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 22. orr.

Mindegia-Larretxea eta Nazabal-Arrospide bi-bitako probetan ariko dira, eta bi proba izango dituzte.  Berria - Kirola   2004-09-11

Ikusmina, ikaragarria eskuz bi-bitako finalaren atarian.  Berria - Kirola   2004-03-16

Xapelgo frango antolatzen dira eskuin eta ezker, hala nola aizkolarien Nafarroako bi-bitako xapelketa, joan den egunean iragan dena.  Herria   2003-07-24

Agian, bi-bitako aizkora torneoa izango da aipagarriena.  Berria - Kirola   2004-05-22

Nafarroako Bi-bitakoa ere jokatu zen sanferminetan, eta Larretxea-Barberena gailendu zen.  Berria - Kirola   2004-08-06

Txapeldunorde izan zen bi-bitakoan, Arrospiderekin.  Berria - Kirola   2006-04-28

14 bien bitartean (orobat bienbitartean g.er.) adlag bitarteko denboran. ik bizkitartean.

Bien bitartean, Fulgor Sedano aletegiraino joan zen artoaren galga ikuskatzera.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 92. orr.

Bien bitartean, François andreak bere merkantzia ia guztiak saldu zituen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 35. orr.

Bien bitartean, madiandarrek, Egipton, Potifarri saldu zioten Jose, Faraoiaren funtzionario eta goardiaburu zenari.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 107. orr.

Bien bitartean, ustekabeko arazo bat sortzen da, eta Aita santua, bere karguko eginbide utziezin batengatik, Perugiara joan beharrean gertatzen da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 262. orr.

Epaiketa bihar gauean hasiko da; bien bitartean, interesatuek beren salaketa-defentsak prestatu ahal izango dituzte.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 141. orr.

Zu, bien bitartean, zoaz zure lekura.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 74. orr.

Gizon zuriek, bien bitartean, hesi trauskil samarra eraiki dute zelai uhindu baten tontorrean.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 156. orr.

Israelgo lehen ministro Ariel Sharonek, bien bitartean, Shinui alderdiko lau diputatu kargugabetu zituen atzo datorren urteko aurrekontu proiektuaren kontrako botoa eman zutelako.  Berria - Mundua   2004-12-02

Ika-mikak, bien bitartean, ez zuen etenik izan senar-emazteen artean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 136. orr.

Berriro ere nora jo ez dakidala nagok, eta bien bitartean ondo etorriko zaiguk pixka baterako zibilizazio deitzen den horretara jaistea, espaloiak zapaltzera.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 100. orr.

Kalifa mozorrotuak hitzeman zien laster batean behar-beharrezko zituzten hamar mila dinarrak eskainiko zizkiela, baina bien bitartean urrezko ehun dinar hartzeko.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 180. orr.

Ordaindua nuen, bien bitartean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 152. orr.

14a bien bitarteko izlag

Aiertzak, Kursaaleko gerente eta CICCeko bien bitarteko zuzendariak gutun bat igorri zion CICCeko Administrazio Kontseiluari zuzendaritza ez zuela bere gain hartuko jakinarazteko.  Berria - Kultura   2006-01-10

Albistegia burutu eta publizitatea aldarrika orduko, hurrengo saioa laurdenean tinko eta fijo abiatzeko, bien bitarteko gune-unetxoa, giro, aro, eta egunaren efemerideei loturiko kontuekin beteko genuen.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 140. orr.

Bertara ailegatzeko beste hamar minutu beharko zituela kalkulatu zuen, eta bien bitarteko denbora gehiena eskumako zelai batean futbolean ari zen haur hamarkote bat behatzen igaro zuen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 85. orr.

15 bi halako (20 agerraldi, 13 liburutan) ik beherago 20.

Bi halako da gorputzez, baina kikildu egiten da bere aurrean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 227. orr.

Norbaitek beste bati dirua nahiz beste gauzaren bat gordetzeko utzi eta honi etxetik ostutzen badiote, lapurrak bi halako ordainduko du, aurkitzen badute.  Elizen arteko biblia   Ir 22,6

Seigarren egunean bi halako bildu ohi zuten, bederatzi bat litro lagun bakoitzeko.  Elizen arteko biblia   Ir 16,22

Larru hondatua eskuratu huen non edo non, ohiko prezioa baino hiru aldiz merkeago, eta, alemaniarraren aldean, bi halako irabazten huen zapata-pare bakoitzeko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 202. orr.

Hartara, nire errazkeriaren erruz, anaiaren bi halako kostatu zitzaidan igoera.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 62. orr.

Burua ikaragarri handitu zitzaion, buru normal baten bi halako izateraino.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 151. orr.

Lege Portziarrak hiritarrak zigorkatzeko eta jopu bihurtzeko usadioa ezabatu zuenean, ageriko lapurra lau aldiz gehiago ordaintzera zigortu zuten, eta lapur ez-agerikoa lapurtutakoaren bi halako ordaintzera zigortzen segitu zuten.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 258. orr.

· Erdi-erdian Musuoker, ezpata handia, bera bi halakoa bai, ezker eskuan.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 89. orr.

Bi halakora iritsi arte batuz jarraitu nahi bada, aurreko horri unitate bat gehitu eta ephectos zenbakia ateratzen da, zazpia.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1510. orr.

16 bi-hiru

Aurkituko nikek noski, bi-hiru egun izanez gero.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 15. orr.

Telefonoa ene gelako atetik bi-hiru metro haratago zegoen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 33. orr.

Bertze bi-hiru emazteki gehiagorekin ttur-ttur.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 198. orr.

Orain dela bi-hiru urte.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 20. orr.

Bi-hiru eguneko bizarra.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 77. orr.

Handik bi-hiru egunera itzuli nintzenean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 123. orr.

-Bi-hiru ikusia nauk...  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 128. orr.

· Dena ongi? -errepikatu zidan bi-hirutan, aitzin eguneko ardura harrigarria berrituz-.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 305. orr.

17 bitan bi aldiz.

Neskak begirada bat bota zidan behin edo bitan sorbalden gainetik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 51. orr.

Aitor zaitezela astean bitan, edo behin gutxienez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 628. orr.

Galdua zuen gizon indartsuaren fama ere, mutiko bat besterik ez zen batek bitan garaiturik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 141. orr.

Ez da leku berera denbora laburrean bitan agertzea bezalakorik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 143. orr.

-Zer nahi duzu nigandik? -galdetu nion tupustean, bitan pentsatu gabe.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 11. orr.

Bitan pentsatu gabe, atzetik abiatu zen Leonor.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 51. orr.

18 bitara bi modutara.

Jan-uztea jakietan, gehiegikeria uzteko, bitara eduki daiteke: bata, jaki lodiak jaten ohituz; bestea, guriak badira, gutxika janez.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 129. orr.

Berpaus pasibo gramatikalak aztertzean aurkitzen dugu (103ii) adibideko John found the boy studying in the library bitara azter daitekeela, batetik IS - Aditza - IS bezala [...] edo bestetik IS - LagA - IS - Osag bezala.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 117. orr.

Bitara da, gainera, bertsolari bikaina.Bitara da, gainera, bertsolari bikaina.  Berria - Kultura   2004-01-18

19 eta biok (1681 agerraldi, 210 liburu eta 80 artikulutan)

Bi herensugeak, Haman eta biok ginen.  Elizen arteko biblia   EstGr 206,4

Antonio eta biok bakarrik geunden ostatuan, nor bere barra aldean alkate.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 8. orr.

Denak, Herbert eta biok izan ezik, kanpoan zutik, eguzki-galda kiskalgarri hartan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 38. orr.

Lagun minak izan ginen beti arreba eta biok.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 19. orr.

Alkateak apeza eta biok gonbidatu gintuen bere etxerat bazkaltzerat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 634. orr.

Emilio eta biok patiotik hileta-zeremonia jarraitzen genuelarik, hotsandiro irten zen kanpaia leihotik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 251. orr.

-Badakit Arruti doktorea eta biok mugitu zaretela Artikutzako horretan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 25. orr.

-Zu eta biok behintzat bat gatoz.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 168. orr.

Azpian harrapatuko ote gintuzten beldur, Marisari bultzatu, eta biok arroilara erori ginen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 79. orr.

"Hik heuk!", hots egin genuen Trikuk eta biok batera.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 404. orr.

Prusiarrak eta biok ere gustura egin dugu barre oraingoan.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 135. orr.

Danek eta biok bildu genituen adarrak, eta iluntzerako piztua zegoen sua.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 110. orr.

Konturatu gabe, osorik edanak genituen xanpaina-botila bi Karmenek eta biok bakar-bakarrik.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 74. orr.

Susto galanta hartu genuen Richardek eta biok.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 73. orr.

Ez du aspaldi, Xipri Arbelbidek eta biok aurkitu dugula Senperen, Adema Zaldubiren etxeko paperetan, Santa Kruz apezaren argazki eder bat.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 114. orr.

Tolosako jatetxe batean afaldu genuen Lauaxetak eta biok.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 56. orr.

Elkarri irribarre egin diogu Charliek eta biok, orduko hartaz gogoratuta.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 21. orr.

Nire lagunak eta biok, eta gu biok bakarrik, jakingo genuen Pitzadura bat elur izoztuan sasi sorketa zela, broma baten ondorio.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 147. orr.

Heil Hitler!, Klausek, irribarrez, eta biok eskua jaso genuen diosal gisa.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 44. orr.

20 halako bi (156 agerraldi, 49 liburu eta 78 artikulutan; ETCn 433 agerraldi) ik gorago 15.

Honenbertze, ikasle baten gaineko informazioagatik; halako bi, argibidea irakasle bati bazegokion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 92. orr.

Eman berari berak besteei emandako tratua, ordaindu berari berak egin halako bi.  Elizen arteko biblia   Ap 18,6

Espero halako bi eman dute estatuek hegazti gripearen aurka.  Berria - Gaiak   2006-01-19

Automobil urdin bakoitzak, bada, agurraldi-saio halako bi jasotzen zuen muinoaren gailurrera iristean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 61. orr.

Progresioa urteko %22 da 1985ez gero, alegia, mundu-merkataritzaren hazkunde-indizea halako bi.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 73. orr.

Neurri hori halako bi izango da abakoaren diagonalaren neurria.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1830. orr.

Ez zion axola ni adinez bera halako bi izatea, eta behiala Osaba Nat izenez deitu izana.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 95. orr.

Pozik bizi zen azukrea erosten eta, geroxeago, erositako hura halako bitan, hirutan edo lautan saltzen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 26. orr.

Bost axola zaik, hurrengo unean kopuru hori halako bi irabaziko baituk.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 406. orr.

Gorputzeko organorik hedatsuena da: hiru bat kilo da guztira (garunak edo gibelak halako bi), eta gorputzeko uraren % 10 inguru gordetzen du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 84. orr.

Estatu Batuetan, A. Scott Crossfield pilotuak soinu abiaduraren halako bi egiten du hegazkin batekin.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 77. orr.

Azti eta zuhur ibiliz gero, horren halako bi irabaz dezake.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 160. orr.

Uranioarena, horratik, p. esp. 19 da, berunarena baino askoz handiagoa, kobrearena halako bi.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 261. orr.

Ni baino gehiago ez bazen, galdetzekoa zen zergatik zuen soldata nirea halako bi.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 217. orr.

Van Daandarrek, beraiek baitute gosaria prestatzeko ardura, guri jartzen digutena halako bi hartzen dute ia berentzat.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 95. orr.

Bi aldare elkartuen bolumena zaharrarena halako bi zen, izan ere.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 199. orr.

Horretarako, inoiz baino dopin kontrol gehiago egingo dira Turinen: 1.200, Salt Lake Cityn halako bi ia.  Berria - Harian   2006-02-09

Lehen halako bi urrundu ginelarik, oihuka hasi nintzaion berriro ziklopeari.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 58. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 11 aldiz agertzen direnak)

aebetako bi soldadu (14); agian bi (20); ahaleginak eta bi (19); aipatu bi (45); aipatutako bi (29); aitzineko bi (14); ala bi (31); aldeko bi (20); aldi berean bi (16); aldiz bi (18); amaitzeko bi (25); arabera bi (14); ari dira bi (21); ari diren bi (29); ari ziren bi (56); aritu ziren bi (21); armadak bi palestinar (12); armadako bi soldadu (11); artean bi (70); aste bi (47); astean bi (84); astean bi aldiz (22); atxilotutako bi (16); atzo bi (75); aukera bi (12); aurka bi (13); aurkako bi (24); aurrean bi (13); aurreko bi (177); aurreko bi partidetan (12); aurreko bi urteetan (22); aurreneko bi (46); aurrera bi (19); aurretik beste bi (16); aurretik bi (30); aurten bi (36); aurtengo bi (12); azken bi (1155); azken bi asteetan (25); azken bi asteotan (23); azken bi denboraldietan (27); azken bi egunetan (24); azken bi egunotan (31); azken bi hamarkadetan (26); azken bi hilabeteetan (24); azken bi hilabeteotan (25); azken bi horiek (14); azken bi jardunaldietan (14); azken bi partidak (53); azken bi partidetan (44); azken bi urte (28); azken bi urteak (14); azken bi urteetako (26); azken bi urteetan (135); azken bi urteotako (20); azken bi urteotan (106); azkenean bi (13)

bada bi (19); badira bi (52); baditu bi (22); bahitutako bi (11); bai eta bi (13); baigorriko bi (12); baina azken bi (19); baina beste bi (23); baina bi (356); baina bi urte (14); bainan bi (27); baino bi (227); baino bi aldiz (39); baino bi aste (15); baino bi egun (22); baino bi hilabete (11); baino bi ordu (11); baino bi urte (38); baita bi (48); baitira bi (13); baizik eta bi (13); bakarrik bi (17); bakoitza bi (11); bakoitzak bi (26); bakoitzean bi (27); bakoitzeko bi (48); barruan bi (22); bat ala bi (15); bat batean bi (12); bat bi (185); bat bi hiru (47); bat edo bi (171); bat eta bi (151); bat ez bi (15); batean bi (109); batek bi (87); bateko bi (29); baten bi (36); batera bi (18); batez bi (40); batez bi xori (14); batez ere bi (11); bati bi (14); batzordeak bi (16); batzuek bi (13); batzuetan bi (28); batzuk bi (11); baziren bi (30); behar da bi (12); bera bi (27); berak bi (24); beraren bi (56); beraren bi aldeak (16); beraz bi (32); berdin bi (16); bere bi seme (17); bere bi semeak (12); bereak eta bi (30); berean bi (61); bereko bi (55); beren bi (25); bereziki bi (14); berri bi (14); berriz bi (12); berrogeita bi (56); bertan bi (30); bertze bi (106); beste bi (1773); beste bi aldiz (20); beste bi edo (16); beste bi ere (11); beste bi euskal (16); beste bi gizon (17); beste bi kanporaketa (11); beste bi kide (12); beste bi lagun (33); beste bi partida (17); beste bi partidak (15); beste bi pertsona (28); beste bi urte (13); beste bi urtez (27); beste bi zauritu (37); betetako bi (15); beti bi (19); bezalako bi (18)

bi abertzale (11); bi abokatu (13); bi adar (23); bi adibide (41); bi adierazpen (14); bi adiskide (19); bi adiskideak (16); bi agente (18); bi agintariak (16); bi agintariek (32); bi ahari (13); bi ahizpa (32); bi ahizpak (29); bi ahots (12); bi aingeru (12); bi alaba (73); bi alabak (26); bi alabek (12); bi aldaera (16); bi aldaketa (45); bi aldaketa egingo (12); bi alde (62); bi aldeak (198); bi aldeak ados (15); bi aldeak dira (15); bi aldeei (45); bi aldeek (247); bi aldeen (154); bi aldeen artean (29); bi aldeen arteko (69); bi aldeentzat (16); bi aldeetako (96); bi aldeetan (132); bi aldeetara (50); bi aldeetatik (52); bi aldeko (22); bi alderdi (150); bi alderdi horiek (24); bi alderdi nagusien (11); bi alderdiak (72); bi alderdiei (14); bi alderdiek (87); bi alderdien (76); bi alderdien artean (15); bi alderdien arteko (32); bi alderdietako (41); bi alderdik (11); bi alderdiok (28); bi aldetako (63); bi aldetan (31); bi aldetara (11); bi aldetarik (17); bi aldetatik (25); bi aldi (12); bi aldietan (28); bi alditan (35); bi aldiz (868); bi aldiz egin (15); bi aldiz gehiago (20); bi aldiz izan (17); bi aldiz pentsatu (29); bi ale (14); bi alor (13); bi ama (26); bi anai (25); bi anaia (105); bi anaiak (107); bi anaiek (50); bi anaien (39); bi antzerki (18); bi apez (22); bi aratsez (14); bi arazo (30); bi ardatz (33); bi argazki (23); bi argazkiak (13); bi argi (14); bi argudio (15); bi arlo (24); bi arrain (13); bi arrautza (13); bi arrazoi (82); bi arrazoi nagusi (20); bi arrazoirengatik (40); bi artikulu (19); bi artista (16); bi artixta (11); bi aste (593); bi aste baino (17); bi aste barru (67); bi aste egin (12); bi aste eta (11); bi aste geroago (12); bi aste horietan (11); bi aste lehenago (38); bi astean (38); bi asteburu (13); bi asteetan (72); bi asteko (84); bi asteotan (37); bi astera (43); bi asteren (28); bi asteren buruan (21); bi astetan (24); bi astetik (12); bi astez (82); bi atal (44); bi ataletan (17); bi ate (28); bi atentatu (16); bi atxilotu (19); bi atzelari (12); bi atzelariak (15); bi aukera (157); bi aukera daude (17); bi aulki (33); bi aurpegi (34); bi aurpegiak (12); bi aurrelari (29); bi aurrelariak (18); bi aurrelariek (16); bi aurrelarirekin (14); bi auto (50); bi autobus (11); bi autok (60); bi autok elkar (32); bi autotan (12); bi auzi (17); bi auzo (21); bi azken (27)

bi baino (93); bi baino ez (53); bi baino gehiago (21); bi baizik (17); bi baizik ez (12); bi bakarrik (35); bi bala (13); bi baldintza (74); bi baldintza bete (23); bi baldintza jarri (11); bi banku (39); bi banku handiek (12); bi baso (17); bi begi (76); bi begiak (33); bi begien (11); bi behar (16); bi behi (15); bi berdindu (16); bi berdinketa (15); bi berri (15); bi bertso (22); bi bertsolari (12); bi bertsulari (14); bi beso (19); bi besoak (44); bi besterik (33); bi besterik ez (31); bi bezero (11); bi biak (71); bi bidaia (12); bi bide (68); bi bideak (18); bi bider (89); bi biek (22); bi bikoak (57); bi bikoak elkarren (12); bi bikoak txanda (19); bi bikote (66); bi bikoteak (71); bi bikoteek (65); bi bikoteen (13); bi bilkura (12); bi biok (12); bi bitako (18); bi bonba (37); bi bonba auto (14); bi bote (16); bi botila (19); bi boto (18); bi buru (32); bi buruzagi (28); bi buruzagiek (16)

bi data (11); bi datu (14); bi daude (34); bi demo (11); bi denbora (12); bi denboraldi (53); bi denboraldietan (56); bi denboralditan (16); bi diputatu (14); bi dira (159); bi direla (16); bi diska (16); bi disko (25); bi ditu (34); bi dolar (24); bi domina (18); bi dorre (16); bi dozena (14)

bi ebakuntza (12); bi edo (443); bi edo hiru (382); bi egin (87); bi egin zituen (20); bi egingo (16); bi egitasmo (12); bi egiteko (13); bi egiten (31); bi egitura (15); bi egoera (15); bi egun (521); bi egun barru (15); bi egun eman (15); bi egun eta (14); bi egun geroago (48); bi egun horietan (23); bi egun lehenago (60); bi egunak (25); bi egunean (28); bi eguneko (104); bi eguneko epea (12); bi egunen (44); bi egunen buruan (31); bi egunera (67); bi egunetako (26); bi egunetan (142); bi egunetara (22); bi egunez (197); bi egunez segidan (16); bi egunkari (15); bi egunotan (42); bi ekintza (18); bi ekintzaile (78); bi ekintzaile hil (24); bi ekintzaile palestinar (12); bi ekitaldi (23); bi elementu (25); bi eliza (11); bi elkarte (18); bi emaitza (11); bi emakume (166); bi emakumeak (62); bi emakumeei (12); bi emakumeek (30); bi emakumeen (25); bi emakumek (15); bi emakumezko (12); bi eman (36); bi emanaldi (31); bi emanaldi egingo (11); bi ematen (13); bi emazte (69); bi emazteak (12); bi enpresa (39); bi enpresak (11); bi enpresek (22); bi enpresen (21); bi entsegu (105); bi entsegu egin (42); bi era (25); bi erabaki (17); bi eraikin (11); bi erakunde (33); bi erakundeek (37); bi erakundeen (18); bi erakundeen arteko (11); bi erakundeok (13); bi erakusketa (16); bi eraso (24); bi erasotan (18); bi eratako (32); bi eratakoak (13); bi eratara (33); bi eraztun (12); bi eredu (21); bi eremu (17); bi errauste planta (17); bi errealitate (19); bi erronka (13); bi ertzain (25); bi ertzetan (12); bi esaldi (13); bi esanahi (14); bi eskaera (21); bi eskola (22); bi esku (44); bi eskuak (118); bi eskualde (19); bi eskuekin (110); bi eskuekin heldu (12); bi eskuen (30); bi eskuen artean (22); bi eskuetan (12); bi eskuez (74); bi eskuz (13); bi estatu (42); bi estatubatuar (11); bi estatuei (13); bi estatuek (28); bi estatuen (42); bi estaturen (11); bi estatutan (13); bi estrategia (11); bi estropada (30); bi eta (255); bi eta bi (11); bi eta erdi (12); bi eta erdiak (12); bi eta hiru (31); bi etakide (11); bi etapa (53); bi etapak (14); bi etapetan (18); bi etxe (48); bi etxetan (11); bi euro (13); bi euskal (204); bi euskal herritar (13); bi euskal herritarren (13); bi euskal preso (12); bi euskal taldeak (15); bi euskal taldeek (33); bi euskaldun (39); bi euskaldunak (14); bi ez (24); bi ezaugarri (56); bi ezaugarri horiek (14); bi ezkontza (27); bi ezkontza izan (12); bi ezpata (13)

bi faktore (21); bi falta (28); bi familia (30); bi familiek (20); bi familieri (25); bi fase (14); bi fasetan (12); bi film (53); bi final (28); bi finala (17); bi finalerdi (15); bi finalerdiak (46); bi finalistak (14); bi fitxaketa (14); bi forma (17); bi frantses (26); bi funtzionario (11)

bi gai (43); bi galdera (29); bi galdu (26); bi garagardo (13); bi garai (11); bi garaipen (57); bi garaipen lortu (11); bi gau (32); bi gauza (282); bi gauza dira (17); bi gauza direla (11); bi gauza gerta (11); bi gauza horiek (14); bi gauzak (31); bi gazte (186); bi gazte atxilotu (14); bi gazte hil (20); bi gazte horiek (11); bi gazteak (75); bi gazteei (14); bi gazteek (42); bi gazteen (32); bi gaztek (24); bi gazteren (15); bi gaztigu (12); bi gaztigu ostiko (12); bi gehi (17); bi gehi bi (11); bi gehiago (30); bi gela (61); bi gerla (13); bi gerra (17); bi gertaera (29); bi gertakari (19); bi gidari (14); bi gidariak (13); bi gisetarat (12); bi gitarra (13); bi giza (13); bi gizarte (20); bi gizaseme (12); bi gizon (387); bi gizon atxilotu (64); bi gizon eta (14); bi gizon haiek (13); bi gizonak (95); bi gizonei (12); bi gizonek (72); bi gizonekin (16); bi gizonen (69); bi gizonen artean (17); bi gizonezko (59); bi gizonezko atxilotu (19); bi gobernuak (17); bi gobernuek (35); bi gobernuen (18); bi gogoeta (30); bi gogoeten (13); bi gol (144); bi gol egin (23); bi gol sartu (33); bi golak (33); bi goleko (46); bi goleko aldea (20); bi gorpu (14); bi gorputz (15); bi gradu (12); bi guardia (53); bi guardia zibil (15); bi guardia zibilen (11); bi gune (19); bi gunetan (11); bi gutun (28); bi gutunak (12)

bi haiek (46); bi halako (19); bi hamarkada (20); bi hamarkadetan (30); bi hanka (19); bi hankan (14); bi hanken (16); bi hanken gainean (11); bi hari (12); bi harri (23); bi harriz (19); bi harriz lau (18); bi hatz (31); bi hatzekin (21); bi hatzez (12); bi hauek (71); bi hauen (19); bi haur (92); bi haurrak (20); bi haurren (30); bi haurren aita (11); bi hautagai (76); bi hautagaiak (29); bi hautagaiek (27); bi hautagaien (31); bi hautagaien arteko (14); bi hautetsi (12); bi hegazkin (22); bi hego (12); bi helburu (97); bi helburu nagusi (23); bi heren (66); bi herenak (47); bi herenek (20); bi herenen (17); bi heriotza (17); bi heriotze (58); bi heriotze horiek (11); bi heriotze izan (15); bi herri (97); bi herri horiek (14); bi herri horietan (11); bi herriak (39); bi herrialde (50); bi herrialdeak (12); bi herrialdeek (19); bi herrialdeen (58); bi herrialdeen arteko (45); bi herrialdeetako (20); bi herriek (19); bi herrien (85); bi herrien artean (17); bi herrien arteko (48); bi herrietako (39); bi herrietan (12); bi herritar (53); bi hil (57); bi hilabete (475); bi hilabete baino (27); bi hilabete barru (15); bi hilabete egin (11); bi hilabete eskas (11); bi hilabete eta (37); bi hilabete geroago (19); bi hilabete lehenago (26); bi hilabeteak (14); bi hilabetean (33); bi hilabeteetan (56); bi hilabeteko (74); bi hilabeteko epea (17); bi hilabeteotan (37); bi hilabetera (28); bi hilabeteren (36); bi hilabeteren buruan (31); bi hilabetez (77); bi hildako (27); bi hipotesi (11); bi hiri (42); bi hirien (18); bi hiru (139); bi hiru lau (31); bi hitz (212); bi hitz egin (15); bi hitz horiek (17); bi hitzak (15); bi hitzaldi (13); bi hitzen (15); bi hitzetan (84); bi hitzez (35); bi hitzordu (27); bi hizkuntza (72); bi hizkuntza ofizialak (14); bi hizkuntzak (33); bi hizkuntzatan (20); bi hizkuntzen (18); bi hizkuntzetan (46); bi horiei (13); bi horiek (240); bi horiek ere (11); bi horien (87); bi horien artean (28); bi horietako (24); bi horietan (24); bi hots (12); bi huts (15); bi hutsune (20)

bi idazle (17); bi idazleek (11); bi ideia (25); bi igande (18); bi igandez (13); bi ikasle (21); bi ikusgarri (16); bi ikusi (23); bi ikuspegi (33); bi ikuspuntu (11); bi ilabete (24); bi ilara (12); bi ildo (11); bi indar (29); bi indiar (12); bi ipuin (15); bi irabazi (45); bi irabazi ditu (19); bi irabazle (19); bi irabazleak (16); bi irabazleek (21); bi irakasle (17); bi irakiar (27); bi irakiar hil (18); bi irakurketa (12); bi iritzi (13); bi irudi (30); bi istripu (17); bi istriputan (17); bi iturri (20); bi itzuli (24); bi izaki (21); bi izan (89); bi izan dira (19); bi izan ziren (22); bi izanen (11); bi izango (44); bi izango dira (19); bi izar (14); bi izen (77)

bi jardunaldi (49); bi jardunaldi geratzen (12); bi jardunaldiak (14); bi jardunaldietan (38); bi jarrera (17); bi jaun (15); bi jaurtiketa (11); bi joera (24); bi jokalari (146); bi jokalari gutxiagorekin (11); bi jokalari horiek (13); bi jokalariak (21); bi jokalariek (14); bi jokalarik (15); bi joko (21)

bi kale (18); bi kamioi (12); bi kanaerdiko (27); bi kanporaketa (47); bi kanporaketa jokatuko (13); bi kanporaketak (19); bi kantari (14); bi kantu (14); bi kasu (43); bi kasuetan (49); bi kazetari (36); bi kazetariak (31); bi kide (101); bi kide atxilotu (13); bi kide hil (25); bi kideak (16); bi kideek (15); bi kidek (17); bi kideren (11); bi kilo (22); bi kilometro (53); bi kilometrora (14); bi kolpe (16); bi komunitateak (11); bi komunitateen (14); bi komunitateen arteko (11); bi kontu (32); bi kontzeptu (31); bi kontzertu (35); bi kopa (14); bi kultura (18); bi kutxa (14)

bi lagun (312); bi lagun atxilotu (37); bi lagun hil (40); bi lagun zauritu (18); bi lagunak (70); bi lagunei (11); bi lagunek (119); bi lagunekin (26); bi lagunen (57); bi lagunentzat (12); bi laguntzaile (12); bi lan (95); bi lanak (11); bi langile (75); bi larri (20); bi laurdenetan (11); bi lege (26); bi lehen (33); bi lehenago (17); bi lehenak (24); bi lehergailu (31); bi lehiaketa (12); bi leiho (20); bi leku (19); bi lekuko (15); bi lekutan (27); bi lerro (53); bi lerrotan (14); bi letra (12); bi liburu (110); bi liburuak (24); bi liburuki (11); bi liga (14); bi litro (11); bi lixta (21); bi lurralde (13)

bi mahai (38); bi mahaiak (12); bi mahaien (12); bi maila (30); bi mailatan (12); bi mailetan (14); bi malko (13); bi manifestaldi (13); bi manifestazio (12); bi marinel (13); bi marka (13); bi mendate (18); bi mende (63); bi mendeetan (18); bi metro (108); bi metro eta (35); bi metroko (30); bi metrora (14); bi mezu (16); bi mila (377); bi mila eta (28); bi mila gizon (14); bi mila lagun (29); bi mila urte (47); bi milako (13); bi miliar (12); bi milioi (240); bi milioi eta (14); bi milioi euro (30); bi milioi euroko (18); bi milioi inguru (11); bi milioi lagun (11); bi milioi pertsona (14); bi militar (11); bi miliun (31); bi ministro (21); bi mintzairetan (12); bi mintzaldi (13); bi minutu (138); bi minutu eta (26); bi minutu falta (11); bi minutu geroago (11); bi minutuan (34); bi minutuko (29); bi minutura (23); bi minutuz (44); bi minutuz kanporatuak (33); bi misil (13); bi modu (56); bi modutan (16); bi modutara (25); bi morroi (24); bi morroiak (12); bi mota (17); bi motatako (26); bi motatakoak (12); bi mugimendu (12); bi multzo (22); bi multzotan (84); bi multzotan banatuta (31); bi mundu (79); bi munduen (13); bi munduen arteko (11); bi musikari (22); bi musu (37); bi musu eman (13); bi mutiko (47); bi mutikoak (13); bi mutil (45); bi mutilek (13); bi mutur (32); bi mutur horien (11); bi muturrak (26); bi muturretan (24)

bi nazio (15); bi neska (140); bi neska gazte (33); bi neskak (29); bi neskarekin (23); bi neskarekin hitz (20); bi neskato (13); bi neskek (21); bi nesken (16); bi neurketa (11); bi neurri (20); bi norabide (12)

bi obra (39); bi ogi (13); bi ohar (12); bi ohe (20); bi oilar (13); bi oin (23); bi oinak (11); bi oinarri (25); bi oinbiko (17); bi ondorio (30); bi ontzi (35); bi ordezkari (47); bi ordezkariak (11); bi ordezkariek (12); bi ordezkarik (11); bi ordu (332); bi ordu baino (16); bi ordu eman (13); bi ordu eta (62); bi ordu geroago (25); bi ordu lehenago (24); bi orduko (98); bi orduko lanuzteak (13); bi ordura (40); bi orduren (13); bi orduren buruan (12); bi orduz (87); bi oren (113); bi oren eta (18); bi orenak (14); bi oreneko (18); bi orenen (14); bi orenetan (14); bi orenez (48); bi orratz (11); bi orri (12); bi orrialde (13); bi osagai (30); bi otso (12)

bi palestinar (52); bi palestinar hil (37); bi pare (46); bi pareak (30); bi pareek (14); bi paret (12); bi pareta (13); bi parte (46); bi partetan (43); bi partida (434); bi partida galdu (15); bi partida horiek (15); bi partida irabazi (34); bi partida jarraian (20); bi partida jokatu (56); bi partida jokatuko (41); bi partidak (251); bi partidak galdu (22); bi partidak irabazi (46); bi partidako (27); bi partidako zigorra (18); bi partidatan (30); bi partidatara (12); bi partidek (12); bi partidetako (16); bi partidetan (143); bi pauso (43); bi pauso eman (12); bi pausora (11); bi pertsona (230); bi pertsona atxilotu (17); bi pertsona hil (69); bi pertsona zauritu (11); bi pertsonaia (31); bi pertsonak (31); bi pertsonaren (30); bi pieza (12); bi pilota (78); bi pilota aukeraketak (23); bi pilota partida (22); bi pilotari (76); bi pilotariak (41); bi pilotariek (45); bi pilotarien (14); bi pilula (11); bi pisu (14); bi pisuetan (13); bi pisuko (12); bi plano (13); bi poema (12); bi polizia (105); bi polizia eta (12); bi polizia hil (16); bi polizia irakiar (12); bi poliziak (22); bi poliziaren (11); bi porrot (18); bi postu (15); bi postuak (14); bi postuetan (23); bi preso (66); bi presoak (14); bi presoen (15); bi presok (13); bi presoren (11); bi presuna (19); bi printzipio (17); bi proba (31); bi probak (16); bi probetan (24); bi proiektu (17); bi proposamen (31); bi proposamenak (14); bi protagonista (14); bi protagonistek (13); bi puntu (147); bi puntuak (42); bi puntuko (27); bi puntura (31); bi punturen (18); bi puska (12)

bi sail (26); bi sailetan (17); bi sailkatuak (13); bi sailkatuek (11); bi saio (54); bi saio jokatu (11); bi saio jokatuko (11); bi saioak (12); bi saioetan (14); bi saiotan (11); bi sari (23); bi sarrera (12); bi sartu (16); bi sasoi (35); bi segundo (38); bi segundoko (11); bi sektore (12); bi seme (158); bi seme alaba (27); bi seme alabak (12); bi seme eta (23); bi semeak (46); bi semeek (11); bi semeekin (16); bi sentimendu (14); bi sindikatu (15); bi sindikatuek (20); bi sindikatuok (15); bi sistema (14); bi soilik (11); bi solairu (14); bi solairuko (30); bi solas (24); bi soldadu (137); bi soldadu estatubatuar (18); bi soldadu hil (35); bi sortu (16); bi sortze (42); bi sortze izan (18); bi sos (14); bi sosetan (22); bi substantzia (13)

bi talde (283); bi talde horiek (32); bi talde horien (15); bi taldeak (224); bi taldeei (15); bi taldeek (301); bi taldeen (148); bi taldeen artean (45); bi taldeen arteko (53); bi taldeentzat (19); bi taldeetako (44); bi taldek (20); bi taldeok (72); bi taldeon (18); bi talderen (22); bi talderen arteko (11); bi taldetan (39); bi tanto (19); bi telebista (12); bi termino (23); bi testu (17); bi tiraldiak (22); bi tiraldiak irabazi (11); bi tiro (43); bi tokitan (12); bi tona (12); bi traineru (16); bi transformaketa (16); bi trenek (11); bi tresna (22); bi txakur (16); bi txandatan (19); bi txanpon (16); bi txapel (20); bi txapelketa (19); bi txartel (35); bi txartel hori (11); bi txirrindulari (20); bi txori (23)

bi ume (53); bi ur (19); bi urrats (30); bi urratsetan (41); bi urte (1817); bi urte baino (70); bi urte barne (24); bi urte barru (46); bi urte beranduago (11); bi urte bete (23); bi urte bezala (13); bi urte daramatza (14); bi urte dira (13); bi urte egin (41); bi urte eman (33); bi urte ere (14); bi urte eskas (12); bi urte eta (132); bi urte geroago (75); bi urte hasi (15); bi urte hauetan (35); bi urte huntan (15); bi urte igaro (16); bi urte inguru (11); bi urte joan (11); bi urte lehenago (79); bi urte pasa (12); bi urte zituen (12); bi urteak (35); bi urtean (91); bi urtean behin (19); bi urteetako (34); bi urteetan (248); bi urteko (410); bi urteko epean (17); bi urteko espetxe (19); bi urteko kartzela (31); bi urteko kontratua (11); bi urteko zigorra (57); bi urtekoa (21); bi urteotako (22); bi urteotan (152); bi urtera (99); bi urterako (90); bi urterako kontratua (16); bi urterekin (13); bi urteren (101); bi urteren buruan (69); bi urteren buruko (11); bi urtetan (41); bi urtetarik (30); bi urtetik (84); bi urtetik behin (29); bi urtetik hona (11); bi urtez (291); bi urtez behin (12); bi urtez izan (12); bi urtez luzatu (17); bi ustezko (13)

bi xede (12); bi xori (17)

bi zaindari (13); bi zakur (28); bi zaldi (20); bi zango (13); bi zati (112); bi zati ditu (13); bi zatiak (22); bi zatitan (81); bi zatitan banatu (12); bi zauritu (65); bi zauritu ziren (17); bi zauritu zituzten (11); bi zenbaki (24); bi zentral (13); bi zentzutan (12); bi zerbitzari (16); bi zerrenda (23); bi zeuden (17); bi zibil (31); bi zigor (42); bi zigor kolpe (36); bi zirela (11); bi ziren (43); bi zituen (18); bi zulo (21); bi zutabe (25); bi zuzen (11)

bidearen bi (11); bihar bi (11); bihotz bi (22); bitartean bi (11); bitik bi (12); bizi diren bi (21); brontzezko bi (13); bukatzeko bi (11); burua bi (13); buruan bi (15); buruz bi (11); buruzko bi (35)

dagoeneko bi (24); daitezkeen bi (12); datozen bi (108); datozen bi denboraldietan (11); datozen bi urteetan (27); datozen bi urteotan (11); daude bi (48); dauden bi (147); dela bi (260); dela bi aste (41); dela bi hilabete (20); dela bi sasoi (18); dela bi urte (96); den bi (38); direla bi (27); diren beste bi (26); diren bi (459); diren bi euskal (11); ditudan bi (14); dituela bi (11); dituen azken bi (11); dituen bi (131); ditugun bi (22); dituzten bi (109); doazen bi (14); donostiako bi (11); duela bi aste (153); duela bi egun (24); duela bi hilabete (52); duela bi mende (13); duela bi mila (16); duela bi urte (467); duela bi urteko (46); duela bi urtetik (13); duela urte bi (18); duen bi (24); dute bi aldeek (19); dute bi taldeek (23); dutela bi (16); duten beste bi (22); duten bi (276); duten bi talde (11)

edo bi (332); egia da bi (12); egin bi (28); egin dituzte bi (11); egin dute bi (25); egin zituen bi (17); egin zituzten bi (12); egin zuen bi (12); egin zuten bi (38); eginahalak eta bi (17); egindako bi (56); eginiko bi (14); egiteko bi (32); egiten duten bi (11); egiten zuten bi (16); egon ziren bi (11); egon zuan bi (20); egun bi (51); egunean bi (58); egunean bi aldiz (19); eguneko bi (12); egunero bi (25); elkarteak bi (20); emakumeak bi (12); emandako bi (11); emaztea eta bi (16); ene bi (13); entrenatzaileak bi (11); epaileak bi (18); epea bi (11); erasoan bi (11); erdi bi (21); ere beste bi (14); erredakzioa bi (18); errepideak bi (26); ertzaintzak bi (14); eskuineko bi (16); espainiako bi (27); eta bertze bi (12); eta beste bi (229); eta bi (3235); eta bi alaba (19); eta bi aldeek (12); eta bi aldiz (45); eta bi aste (12); eta bi edo (21); eta bi egin (40); eta bi egiten (16); eta bi egun (28); eta bi egunera (23); eta bi egunez (12); eta bi emakume (18); eta bi esan (11); eta bi eskuak (16); eta bi eskuekin (14); eta bi galdu (15); eta bi gauza (13); eta bi gizon (15); eta bi gol (19); eta bi hilabete (34); eta bi lagun (19); eta bi metro (12); eta bi mila (21); eta bi milioi (18); eta bi neska (11); eta bi oinbiko (16); eta bi ordu (23); eta bi partida (13); eta bi pertsona (13); eta bi polizia (16); eta bi seme (27); eta bi soldadu (21); eta bi talde (12); eta bi taldeek (17); eta bi urte (73); eta bi urteko (23); eta bi urtera (19); eta bi urteren (16); eta bi urtez (11); eta bi zauritu (14); eta bi zibil (14); eta bi zigor (18); eta duela bi (43); eta ez bi (111); eta gero bi (16); eta handik bi (38); eta haren bi (14); eta hogeita bi (12); eta horietako bi (17); eta hurrengo bi (11); eta ondoko bi (11); eta orain bi (29); etako bi (15); etxeak bi (12); etxean bi (18); etxeko bi (13); europako bi (20); euskal herriko bi (35); euskarazko bi (12); ez bi (170); ez da bi (28); ez dira bi (25); ez diren bi (17); ez du bi (11); ez duten bi (24); ez ziren bi (20); ez zuten bi (17); ezen bi (19); ezkontza bi (12); ezta bi (12)

federazioak bi (15); frantziako bi (12)

gabeko bi (21); gainean bi (35); gaineko bi (18); gara bi (15); gauean bi (11); gaur bi (30); gaur egun bi (16); gaurko bi (15); gauza bi (28); gehi bi (13); gehiago bi (16); gehienez bi (17); genituen bi (13); geratzen diren bi (12); gero beste bi (12); gero bi (56); geroztik bi (16); gertatutako bi (14); gipuzkoan bi (15); gizon bi (14); gobernuak bi (26); gobernuko bi (15); goresmenak bi (20); gramoko bi (13); guk bi (18); gure bi (106); gutxienez bi (94); guztiak bi (25)

haietako bi (50); halako bi (152); han bi (23); handik bi (201); handik bi astera (20); handik bi egunera (34); handik bi hilabetera (11); handik bi ordura (27); handik bi urtera (44); handiko bi (27); hango bi (17); haren bi (60); hark bi (21); harri batez bi (20); hartako bi (11); hartan bi (33); hartu eta bi (12); hartu zuten bi (13); hasi ziren bi (13); hasieran bi (13); hasteko bi (11); hau bi (31); hauek bi (11); hegoaldeko bi (12); hemen bi (29); hemendik bi (51); heriotze bi (28); heriotze bi heriotze (15); herriak bi (15); herrian bi (15); herriko bi (70); hil dira bi (12); hil eta bi (23); hil ziren bi (18); hilabete bi (11); hildako bi (24); hirian bi (13); hirurogeita bi (17); hirutik bi (14); hitz bi (22); hogeita bi (203); hogeita bi mila (11); hogeita bi urte (54); hogeita bi urteko (16); hona bi (12); honako bi (16); honek bi (30); honen bi (12); honetan bi (49); hor bi (36); hori bi (63); horiek bi (40); horietako bi (99); horietan bi (11); horietatik bi (57); horra bi (20); horrek bi (78); horrela bi (12); horren bi (22); horretako bi (13); horretan bi (43); horretarako bi (17); hortako bi (13); huna bi (12); huntan bi (18); hura bi (17); hurrengo bi (156); hurrengo bi egunetan (11); hurrengo bi urteetan (27)

ea bi (11); ia bi (147); ia bi ordu (11); ia bi urte (20); iaz bi (15); ibaiaren bi (12); igandean bi (14); inguruan bi (15); inguruko bi (18); irabazi eta bi (13); iragan bi (12); iruñ israelgo armadak bi (17); izan bi (19); izan da bi (23); izan dira bi (22); izan diren bi (21); izan ditugu bi (15); izan zen bi (21); izan ziren bi (32); izan zituen bi (16); izan zuten bi (23); izandako bi (38); izango da bi (19); izango dute bi (11); izateko bi (25)

jada bi (16); jadanik bi (16); jantzitako bi (21); jardunaldiko bi (14); jarritako bi (11); jaunak bi (14); jo zuten bi (14); joan ziren bi (13); jokatu zuten bi (19); jokaturiko bi (11); jokatutako bi (24)

kasik bi (42); kontra bi (11); kontrako bi (27); kopako bi (18)

lehen bi (422); lehen bi asteetan (11); lehen bi egunetan (12); lehen bi partidak (31); lehen bi postuetan (13); lehen bi sailkatuak (11); lehen mailako bi (14); lehenbiziko bi (22); lehenengo bi (66); lehenik bi (14); ligako bi (25); litzateke bi (14); lotutako bi (12)

mailako bi (49); minutuko bi (14); mota bi (14); mugaren bi (70); mugaren bi aldetako (25); mugaren bi aldetan (17); mugaz bi (44); mugaz bi aldetako (16); munduan bi (11); munduko bi (22); muturreko bi (15)

nafarroako bi (14); nagusi bi (25); nagusiak bi (22); nahiz bi (12); nahiz eta bi (25); neure bi (17); ni bi (15); nik bi (42); nintzen bi (12); nire bi (77); nituen bi (50); nola bi (30); non bi (30); nuen bi (22)

oinarrizko bi (11); ondoan bi (15); ondoko bi (51); ondoren bi (31); ondorengo bi (14); ondotik bi (15); orain arte bi (21); orain arteko bi (14); orain bi (357); orain bi aste (55); orain bi denboraldi (19); orain bi hilabete (16); orain bi urte (146); orain bi urteko (13); orain dela bi (218); orain urte bi (14); oraindik bi (18); oraino bi (19); ordu bi (39); ordu bi eta (21); orduan bi (38); ordurako bi (14); osatzen duten bi (17)

partida bi (17); partidetatik bi (17); proba bi (15); proba bi bikoak (15)

retegi bi (11)

sartu ziren bi (12); sekulakoak eta bi (17); sinatu zuten bi (12); soilik bi (44); sortze bi (18); sortze bi sortze (15)

talde bi (11); taldeak bi (30); taldeko bi (63); tartean bi (27); torrekolanda bi (13); txanda librean bi (14); txanpon beraren bi (20); txanponaren bi (14); txapelketako bi (44); txapelketako lehen bi (12)

urrezko bi (31); urte bi (83); urtean bi (36); urteko bi (73); urtero bi (13); ustez bi (24); ustezko bi (72); ustezko bi ekintzaile (21)

zaizkion bi (11); zati bi (22); zatian bi (15); zebiltzan bi (14); zegoen bi (19); zela bi (20); zen bi (176); zenetik bi (11); zeren bi (19); zeuden bi (127); zidan bi (17); zien bi (41); zieten bi (21); zihoazen bi (38); zilarrezko bi (14); zion bi (34); zioten bi (44); zirela bi (14); ziren beste bi (16); ziren bi (525); ziren bi gizon (13); ziren bi taldeak (26); zituela bi (18); zituen bi (240); zituzten bi (185); zitzaien bi (11); zitzaizkion bi (16); zizkion bi (17); zuela bi (14); zuen bi (212); zuen duela bi (15); zuen orain bi (14); zure bi (19); zuten atzo bi (12); zuten beste bi (17); zuten bi aldeek (40); zuten bi taldeek (34)

abiatu ziren biak (11); alaba biak (12); alde biak (44); alderdi biak (12); ariko dira biak (11); aritu ziren biak (22); arratsaldeko ordu biak (11); aurreko biak (38); aurreneko biak (11); azken biak (64); baina biak (55); begi biak (13); bertze biak (14); beste biak (232); bi biak (71)

biak ados (11); biak ala biak (242); biak aldera (26); biak baino (25); biak bakarrik (58); biak bat (67); biak batean (21); biak batera (191); biak behar (14); biak berdin (15); biak berdinak (12); biak daude (12); biak dira (117); biak egiten (11); biak egon (12); biak egun (12); biak elgarrekin (12); biak elkarrekin (57); biak elkarren (23); biak elkarri (18); biak ere (278); biak ez (31); biak galdu (19); biak gazteak (12); biak irabazi (14); biak isilik (12); biak izan (32); biak izan ziren (11); biak joan (17); biak zeuden (12); biak ziren (41)

daude biak (37); dira biak (210); direla biak (11); ditu biak (33); edo biak batera (20); emakume biak (11); esku biak (37); eta beste biak (62); eta biak (549); eta biak bakarrik (13); eta biak batera (11); eta biak ere (12); gauza biak (15); geratu ziren biak (20); ginen biak (21); gizon biak (12); goizeko ordu biak (19); gu biak (12); haiek biak (40); hasi ziren biak (24); hauk biak (12); horiek biak (43); hurrengo biak (11); izan ziren biak (12); joan ziren biak (26); lehen biak (44); lehenengo biak (20); ordu biak (97); ordu biak aldera (26); sartu ziren biak (11); seme biak (12); zeuden biak (56); zirela biak (12); ziren biak (357); zituen biak (35); zituzten biak (30); zuek biak (11)

beste biei (38); eta biei (21); zien biei (20); zieten biei (11)

alde biek (48); baina biek (26); beste biek (72); bi biek (22); biek ala biek (254); biek bat (29); biek bat egin (11); biek batera (56); biek beren (14); biek dute (23); biek egin (28); biek egin zuten (14); biek elkar (21); biek elkarrekin (33); biek ere (125); biek esan (11); biek ez (28); biek hala (11); biek oso (12); egin zuten biek (42); esan zuten biek (14); eta beste biek (21); eta biek (249); eta biek ala (20); horiek biek (12); lehen biek (15); zioten biek (20); zituzten biek (21); zuten biek (209); zuten biek ala (19)

alde bien (20); aurreko bien (12); baina bien (25); beste bien (37); bien artean (525); bien arteko (510); bien arteko aldea (23); bien arteko harremana (32); bien arteko harremanak (13); bien arteko lehia (13); bien arteko lotura (14); bien artekoa (17); bien artetik (11); bien bitartean (851); bien erdian (12); bien kontra (11); da bien arteko (15); dago bien (20); dago bien artean (17); dien bien (13); edo bien (12); eta bien (225); eta bien artean (60); eta bien arteko (47); eta bien bitartean (46); haien bien (17); horien bien (13); zen bien artean (18); zen bien arteko (15); ziren bien (11); zituzten bien (12); zituzten bien artean (12); zuen bien (21); zuten bien (13)

bieri eta (19); goresmenak bieri (12)

alde bietako (23); bietako bat (102); bietako batek (68); bietako baten (12); bietako inor (11); bietako inork (30); bietako inork ez (14); da bietako (11); eta bietako bat (13)

alde bietan (49); aurreko bietan (13); beste bietan (20); bietan ere (25); dantza bietan (11); edo bietan (12); eta bietan (75); goizeko ordu bietan (11); hurrengo bietan (14); kasu bietan (21); lehen bietan (11); ordu bietan (40); urte bietan (12)

alde bietara (20)

bietarik bat (13)

alde bietatik (23)

biez bat (29); esku biez (17)

batek edo bik (11); beste bik (23); bik baino (12); eta beste bik (11); horietako bik (14)

adar biko (11); aho biko (15); alde biko (58); bateko eta biko (11); biko bakoitzak (17); edo biko (15); eta biko (21)

bi bikoak (57); bi bikoak elkarren (12); bi bikoak txanda (19); bikoak elkarren (12); bikoak txanda librean (19); proba bi bikoak (15)

aita eta biok (39); aitak eta biok (21); ala biok (13); ama eta biok (29); amak eta biok (17); anaia eta biok (13); anaiak eta biok (17); baina biok (12); bera eta biok (11); bi biok (12); biok ala biok (11); biok bakarrik (88); biok bakarrik geratu (14); biok bat (18); biok batera (55); biok beste (13); biok egin (12); biok elkar (18); biok elkarrekin (64); biok elkarren (12); biok elkarri (23); biok ere (62); biok eta (21); biok ez (49); biok geratu (12); biok geure (15); biok ginen (12); biok gure (26); biok izan (20); biok joan (11); biok oso (15); charlie eta biok (23); charliek eta biok (22); dugu biok (19); eta biok bakarrik (29); eta biok batera (13); eta biok elkarrekin (29); eta biok elkarri (16); eta biok ere (20); eta biok ez (27); eta biok gure (21); eta biok izan (12); eta biok oso (13); eta gu biok (23); gara biok (38); genuen biok (29); geunden biok (20); ginen biok (74); gu biok (184); guk biok (51); hemen gu biok (13); hi eta biok (14); laguna eta biok (12); lucy eta biok (11); mattin eta biok (13); mattinek eta biok (11); osaba eta biok (29); tom eta biok (15); uil eta biok (13); uilek eta biok (13); xabi eta biok (26); zu eta biok (19); zuek biok (76); zuk eta biok (23)

bion artean (235); bion arteko (145); bion artekoa (29); eta bion artean (58); eta bion arteko (45); eta bion artekoa (13); gu bion (113); gu bion artean (46); gu bion arteko (32); gu bion artekoa (11); zen bion (14); zuen bion (13)

biotako inork (11)

beste biren (13); biren artean (45); biren arteko (37); biren buruan (11); edo biren (19)

bi bitako (18)

astean bitan (41); bat bitan (18); batean edo bitan (16); behin edo bitan (41); beste bitan (23); bitan baino (14); bitan banatu (35); bitan banatuta (11); bitan banatzen (69); bitan edo (18); bitan edo hirutan (12); bitan egin (11); bitan eta (14); bitan irabazi (19); bitan irabazi du (11); bitan izan (14); bitan pentsatu (31); bitan pentsatu gabe (19); bitan zatitu (23); bitan zatituta (15); bitan zatitzen (17); edo bitan (72); ele bitan (16); eta bitan (39); hitz bitan (21); urtean bitan (21); zati bitan (13)

bitik bi (12)


biadukto ik biaduktu.

biaduktu (2 agerraldi, 2 liburutan; ETCn 71 agerraldi; orobat biadukto 8 agerraldi, 2 liburu eta 4 artikulutan; ETCn 65 agerraldi) iz

Hainbat biadukto, zubi eta tunel ere egingo dituzte.  Berria - Euskal Herria   2006-04-01

Gero tuneletatik atera eta biaduktu luze horiek daude, errepidea menditik zintzilik dagoela dirudi.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 173. orr.

Biaduktuen altuera handia da, bertigoa ematen du.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 173. orr.

Kotxea autopista baten biaduktoan aparkatu eta bere burua bota zuen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 10. orr.


biaduktutzar iz adkor biaduktu handia.

Mendi puntara begira jarri, eta mutur batetik bestera, hirurogei metrotik gorako hamaika zutabetan, baserrien gainetik joango den biaduktutzarra egin nahi diete.  Berria - Euskal Herria   2006-04-22


biago ik biao.

biaia ik bidaia.

biajante iz enpresa baten produktuen saltzaile bidaiaria.

Gaur, atzo bezala, bere ohiko ibilbidetik atera da Juan: salmentak jaisten ari omen dira, eta eremua zabaltzeko eskatu die enpresak biajanteei.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 74. orr.

Biajanteekin lagungiroan ibili behar izan duelako kontuarekin, mozkortu egin duk gizajoa.Aurki agertuko dira biajanteak horretarako ere abantailak eskaintzen!  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 158. orr.

Biajante itxurako bat izatea, traje, gorbata eta gabardinarekin, pub horretan kasualitatez sartu dena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 144. orr.

Baten aita arrantzalea zela, bestearena dendaria, nirea biajantea, bestearena arotza.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 166. orr.

Aurrekoaren anaia Simonek, berrogei urte lehenago, biajante lanbideari ekiten dio hiri txiki batean.  Berria - Kultura   2004-01-21

Kamioizale itxurako hiru-lau gizon, biajantea izan zitekeen bertze bat eta bere oporretan joanean nahiz jinean ariko zen familia atzerritarra zituen, bezero, zerbitzuguneko ostatuak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 25. orr.


biajatu ik bidaiatu.

biaje1 iz
1 biaje bat eman adkor trago bat edan.

Ardoari biaje bat eman eta: [...].  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 18. orr.

Txikiak zahatoari biaje bat eman, eta: [...].  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 95. orr.


biaje2 ik bidaia.

bialdu ik bidali.

biali ik bidali.

bianda iz janaria, jatekoa.

Hauek jatekoak eta biandak zekartzaten orgetan eta gurdietan festa egunerako.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 154. orr.

Egia da, halaber, hortzak eta haginak erdiak eroririk eta bertze erdiak usteldurik ditudala, bianda on baten jateko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 145. orr.

Baina zuk ere dastatu beharko zenuke bianda apetitos hori, baldin orain arte dastatu ez baduzu.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 579. orr.

Zeren ohiko eta betiko biandak gogait eragiten baitzidan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 503. orr.


biao (orobat biago) iz siesta.

Anaiatxoak biaoa egiten duen bitartean, Vishnu beste haurrak bilduak dauden tokira doa eta karromean jokatzen du.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 122. orr.

Ea biao laburra egiterik duzun bazkalostean, astea gogor dator-eta.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 28. orr.

Bainuak eta ordu erdiko biaoak ezin zizkioten gogotik ezabatu bulegoaren oroitzapen etsigarria.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 501. orr.

Dudan egon da, aulkia atzeratuta biao txikia egin edo kaferen bat hartzea.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 122. orr.

Inozentzioren erlojuaren geziak urdinez pintatutako laurdena erakusten zuenean, herria lotan edo biaoan zegoen seinale.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 202. orr.

Seguru asko Dionisos biaoan zen harrezkero.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 214. orr.

Behin, uda egun sargori eta lika batez, Sintrako jauregian biaotan zegoelarik, lorategi bat ikusi zuen amets artean.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 220. orr.

Ez zoaz biagora, plazea menperatzera baino.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 93. orr.


biaramon ik biharamun.

biaramun ik biharamun.

biarnes 1 izlag/izond/iz Biarnokoa, Biarnori dagokiona; Biarnoko herritarra.

Bernard Dartiacave, biarnes artisau famatuak erretaula urreztatu zuen 1708an.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 62. orr.

Euskaldun askok baino hobeki Euskal Herria ezagutzen zuen biarnes kardinaleak berak gomendaturik, [...].  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 44. orr.

Biarnes izeba baten etxean.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 197. orr.

Biarnes eta menturaz gipuzkoar odola darigu zainetan halaber.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 19. orr.

Amikuzen, bertzalde, guztien aho-mihietan zebiltzan Nabarrenkoxe herri biarneseko lan erraldoiak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 70. orr.

Oroit naiz adiskide biarnes baten hitzez: [...].  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 125. orr.

Gerlako ministro biarnes handiari 20 urteko biarnes soldadu gazte batek Algeriatik igorri zion protesta ausarta.  Herria   2001-07-05

Lüküzeko kondearen baxenafartar eta zuberotarrak mendebaldetik, Sainte-Colome, Gerderest eta Peyreko baroien errebel biarnesak hegoaldetik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 208. orr.

4.000 gizon, osotara, Lüküzeren nafar eta zuberotarrekin eta biarnes errebelekin bat egin ondoan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 216. orr.

Ilararen buztan zihoazen dozena erdia hornitzeko falta ziren bi arkabuzari biarnesak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 170. orr.

Ni, behintzat, ongi hartu naute biarnesek eta ongi moldatu naiz.  Berria - Kirola   2004-08-14

1537ko udaberrian, etorritako bide beretik joan ziren Donibanetik biarnesak eta gainerako gaskoiak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 70. orr.

Oloruen, Bonasseren biarnes menditarrek inguratuta gelditzeko arriskuan egon nintzen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 284. orr.

2 Biarnoko hizkera.

Gehienak biarnesez ari ziren elkarrekin; bat edo bat frantsesez, eta bakar batzuk euskaraz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 57. orr.

Irriren bat aditu nuen, eta ateraldi bat ere bai, biarnesez.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 174. orr.

Testu bera agertzen baita euskaraz, biarnesez, bretoinez, katalanez eta korsikeraz.  Herria   2003-01-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

biarnesa da (3); biarnesen kontra (4); biarnesez ari (3); sortzez biarnesa (4)


biarnoar ik biarnotar.

biarnotar (orobat biarnoar g.er.) izlag/izond/iz biarnesa.

Hala ere, biarnotarrek ez zuten entsegu bakar bat ere egin partida osoan.  Berria - Kirola   2006-02-19

Nafarroa Garaiko agintariek ez zieten onartzen baxenabartarrei herritartasunik, eta biarnotarrei eta frantsesei ematen bazieten ere, ez zieten baxenabartarrei Nafarroa katolikoan geratzeko baimenik ematen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 314. orr.


biarriztar izlag/izond/iz miarriztarra.

Lehenak BAC, bigarrenak Biarriztar, eta denak Euskal Herri barne huntarik itsas hegirat joanak, haatik pilota sakelan.  Herria   2004-11-18

Senpertarrak hemen ere irabazle, junior mailan, Biarriztar horiek garaiturik.  Herria   2002-07-25


biatiko iz bidaiatzeko behar den hornidura edo hornigaiak.

Kondenatua zibil arrunta izatetik pasatzen ez zenean ere, bularrean jaso zituen balek erdipurdikeriatik askatu baitzuten, balak biatiko eta ibiltzeko baimena izan zitzaizkion.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 327. orr.

Hitz batean: ez zuen xahutu ele bat bera ere, ez ahozkorik ez idatzizkorik, biatiko gisa balia zekigukeenik, hots, hautatu genuen bidean adore emateko. hilabete haietako nire biatikoa zen, Hans Castorp-ek harako Xarma Mendi hartako erbeste magikoan bizi zuen historia denboragabea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 51. orr.


biatloi iz duatloia.

15 diziplina: Biatloia, bobsleigha, konbinatu nordikoa, curlinga, eski artistikoa, izotz hockeya, patinaje artistikoa, abiadura patinajea, abiadura patinajea pista laburrean, eski jauziak, eski alpinoa, iraupen eskia, motza, skeletona, lugea eta snowboarda.  Berria - Harian   2006-02-09

Biatloiko 15 kilometrokoan, Svetlana Ixmouratova errusiarra nagusitu zen, Olga Palieva herrikidearen eta Martina Glagow alemaniarraren aurretik.  Berria - Kirola   2006-02-14

Biatloia, 10 kilometrokoa (gizonezkoak).  Berria - Kirola   2006-02-15

Biatloiko 7,5 kilometroko jazarpenean, Florence Baverel-Robert frantziarrak irabazi zuen urrea.  Berria - Kirola   2006-02-17

Biatloia: 4x6 kilometro txandakakoa (emakumezkoak).  Berria - Kirola   2006-02-23


biba 1 interj norbait edo zerbait goratzeko egiten den oihua. ik gora.

-Biba Andre Dena Maria!  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 135. orr.

Jendeak ikaragarriko ama bailitzan txalotzen zuen, biba zu, aupa, oihukatuz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 270. orr.

-Biba hi! Lortu duk!  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 7. orr.

-Biba hi, Maddalen, anitz estimatzen dinat hire agurraøø.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 33. orr.

Biba zuek eta segi.  Herria   2003-02-13

Biba zuek eta xantza on!  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 179. orr.

Biba Karlos Errege, biba Jaime, aurrera!  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 142. orr.

-Biba Bakunin, konpañero! -erantzun zion Karmenek.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 27. orr.

Bandera bilduak hartu, eta ate aldera abiatu ginen biba Bakunin eta biba Bakoka.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 53. orr.

Atxaga hil da, biba Irazu, esateko.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 25. orr.

Biba Vanessa!, eta biba jende guaia!  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 30. orr.

-Ederki, mutiko, biba hi!  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 110. orr.

2 (izen gisa, hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ia ez baitzen ohartu ere egin ordu arteko biba-hots handienak ari zela jasotzen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 112. orr.

Ronen eta Hermioneren biba-oihuen oihartzuna entzun zen gela altu hartan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 253. orr.

Alarde mistoko ordezkariek ez zuten txalo, biba eta aupa oihurik entzun.  Berria - Harian   2005-07-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

biba bakunin (8); biba berango (4); biba errepublika (5); biba frantzia (5); biba gazteak (20); biba gazteak eta (9); biba gu (4); biba gure (7); biba hi (17); biba horiek (16); biba hura (3); biba zaharrak (3); biba zu (22); biba zuek (86); biba zuek eta (27); biba zuek gazteak (8); halere biba (3)

bibak eta oihuak (3)


bibaka adlag ‘biba’ esaka.

Morrosko saiatu haiek bibaka hasi dira pozarren.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 142. orr.

Sekulakoak eta bi entzun ondoren, bihotz-bihotzez bibaka hastea ere!  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 43. orr.

Gure ondoan atrakatu zuen Alcázar de Toledo-k, bibaka eta mueraka zetozen erreketeak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 60. orr.

Orduan oihuka hasi zineten ontzikoei, batzuk hil bedika besteak bibaka denak suhar.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 50. orr.

Obra bukaturik zegoela erabaki zenean, soldadu-osteak goraka eta bibaka ekin zion, eraso egiteko irrikitan.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 369. orr.

Harry, Ron eta Hermione zutitu egin ziren oihuka eta bibaka; Neville, berriz, harriduragatik zuri, besarkatzera hurbildu zitzaion jendearen azpian desagertu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 276. orr.

Ahaideak bibaka eta goraka eta txaloka hasten ziren,.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 210. orr.

Esku zartaka eta bibaka hartzea baino ez dute eskas.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 83. orr.

-Bart, mozkor-mozkor eginda zegoela, erregeari bibaka jardun omen du.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 67. orr.

· Denak aupa, biba eta bizibedika hasi ziren hain eskuzabala zen gizon hura eskertzeko.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 222. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bibaka ari (3); bibaka eta (11); bibaka hasi (5); eta bibaka (10); oihuka eta bibaka (3)


bibakeatu, bibakea, bibakeatzen du ad gaua aire zabalean kanpatuz igaro.

Dei egin nien hogeiren bat urrats aitzinatuak nituen lagunei eta ene gauerako arkitektura esplikatu nien, bertan bibakeatzeko asmoa neukala esanez.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 207. orr.


bibaldintza
1 bibildintzazko izlag

Bibaldintzazko perpaus hori, itxura guztien arabera, egiazkoa da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 174. orr.


bibaldintzatzaile izond/iz

"" Ikurrari bibaldintzatzailea deituko diogu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 145. orr.

(AB) def (AB) (BA) "" sinboloak bibaldintzatzailea adieraziko du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 144. orr.


bibelar 1 iz behin ebakiz gero urte berean berriro ateratzen den belarra.

Belarra sartu, bibelarra hazi eta mendietako bazka bildu egin ohi da.  Elizen arteko biblia   EsZ 27,25

Etxe aurrean, belaze handi bat: berde iluna, bi segalarik bibelarra ebaki ahala argitzen ari zena.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 87. orr.

Lehorteak aldaba jotzen ere badaki abuztuaren ibilian: iturrien jarioa ttanttankatzen denean, bibelarra ahuldua eta zenbait tokitan arretua eta erdi ihartua trixtetzen denean, [...].  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 305. orr.

Bibelarrean gustura aritzen naiz, baina Lantzeko tipoko belarrean aritzeak indar handiagoa eskatzen du.  Berria - Kirola   2004-07-31

2 irud/hed

Ilea urdintzen hasi baino aunitzez lehenago, bizarrak oraino bibelarra egiten ez zidalarik, [...].  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 43. orr.


biberoi 1 iz gomazko titia duen botila, bularreko haurrari esnea emateko erabiltzen dena.

Zerbaitetarako asmatu zituzten biberoiak.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 38. orr.

Sofa batean eserita, biberoia ematen umeari.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 66. orr.

Egin nuen saio bakarrean, esterilizatzeko unean hain zuzen, zapuztu ziren alabari biberoia emateko aukera guztiak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 45. orr.

Biberoia edaten erakusteko ahaleginak.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 77. orr.

Haurra bere lehen biberoia hartzen.  Berria - Kultura   2004-09-23

Biberoiez elikaturiko haurrak.  Berria - Gaiak   2006-04-29

2 (hitz elkartuetan)

Nahiz ezer ez jakin ardiekin mendian ibiltzeaz edo txahal bati biberoi esnea emateaz, mira sentitzen nuen lan xehe haiekiko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 64. orr.

Katutxo bat, txiki-txikia, ia jaioberria, zumezko saski barrubigun batean gorde eta biberoi esneaz elikatzen zutena.  Berria - Kultura   2004-08-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

biberoia emateko (3); biberoia ematen (3)


bibidertu da/du ad bikoiztu, bi halako egin.

Pisu guztiek berez beherantz tiratzen baitute, grabitateari talkarik gehitzen zaionean, abiadura bibidertzen eta oldar hura indartzen da.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 413. orr.


bibisekzio 1 iz bizirik dagoen animalia batean egiten den disekzioa.

Bibisekzioa, animaliak laborategietan erabiltzeko jarduera.  Berria - Euskal Herria   2004-07-02

Heather James bibisekzioaren aurkako SHAC erakundeko kidearen esanetan, bestalde, legea aldatzearekin ez dute ezer lortuko.  Berria - Gaiak   2004-07-31

Egun horretan bertan, bibisekzioaren kontrako antzezpena eginen dute martxako parte-hartzaileek.  Berria - Euskal Herria   2004-07-02

Dena irakurri du; buruan biltegiratu du partenogenesiari buruz dakigunaren erdia; bibisekzioaren aurkako argudioen erdia.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 68. orr.

2 irud/hed

Giza harremanen bibisekzio xehe, gordin eta erreala iruditzen zait niri.  Berria - Kultura   2004-12-01


bibitelino izond/iz bikiez mintzatuz, obulo banatik datozenak.

Tifoidea inokulatzea haurrei, biki unibitelinoen eta bibitelinoen erreakzioak erkatzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 156. orr.


bibli ik biblia 3.

Biblia (orobat biblia) 1 iz kristauen idazki sakratuen bilduma den liburua, Itun Zahar eta Itun berria-n banatua.

Idazle hauen mundu sinbolikoak eta hizkerak Biblian du bere iturri aberatsena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 17. orr.

Elizen arteko Biblian "lau litroko neurria" dakar.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 240. orr.

Bibliaren osotasunean 'bizia'ren kontzeptua gako-ideietako bat da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 244. orr.

Biblian zu bezalakoengatik piztia likitsak direla esaten da.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 249. orr.

Bibliaren ingelesezko bertsio baimenduan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 83. orr.

Liburu osoa Bibliaren eta Elizaren historiaren ezagutza harrigarriz josia dagoela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 910. orr.

Ez al dakik Bibliako liburuak nahiz Biblia osoa lengoaia arruntetan inprimatzeari debekua jarria diotela Filiperen erresumetan?  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 272. orr.

Juduek eta giristinoek ez dute ahazten Bibliako Hasiera liburuan Jainkoak sugeari egotzi zion madarikazioa.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 156. orr.

Bibliako bersetak zeuzkan liburu bat eman eta entzuten egoten zen, hark hitzak murmurikatu edo oihukatzen zituen bitartean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 335. orr.

Egun hartako irakurraldietarik batean, Aaronen eta Faraoiren sazerdoteen arteko auzia kontagai duen Bibliako pasartea oroitarazi ziguten.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 381. orr.

Erlijioari dagokionez Bibliako Kantarik Ederrenaren irakurketa humanoa nuen gogoan.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 32. orr.

Bibliako liburuen siglak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 18. orr.

Bibliak zer dio gai honi buruz?  Berria - Gaiak   2006-03-09

Biblia bigarrenez irakurri ostean gertatu zen hau.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 12. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Haurrei Biblia Sainduko istorio harrigarriak kontatzera.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 44. orr.

Biblia Santuaren gainean zin eginarazi zidan ez niola inori ezer kontatuko, ezta amari ere.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 69. orr.

Biblia sakratua hartu zuen eskuetan.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 175. orr.

Ama Londresera joan zen lan egitera adin heldutasuna bete ondoren, lan egitera ez, abenturara hobeto esanda, biblia protestante bat ekarri zuen eta osaba Xabierrek erre egin zion.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 96. orr.

Azal gogorra behar zen gero patrikako biblia ziztrin bati izen hori emateko.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 136. orr.

Tabako pakete baten tamainako biblia txiki bat.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 137. orr.

Biblia nazional antzeko zerbait bilakatu da historia (ideologia nazionalaren jariatzaile nagusi).  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 61. orr.

Gauza jakina da zer-nolako garrantzia duten ametsetako ikuskariek hebrear Biblian eta rabbien izkribuetan.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 239. orr.

Etxe honetan badira ingeles biblia batzuk, are lehenbizikoa bera, John Wiclif-ena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 238. orr.

Etxea arakaturik, urek inguraturik baitzeukaten beti ere, ingelesezko Biblia bat topatu zuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 194. orr.

Aitak gazteentzako Biblia bat eskatu zion Kleimani, Testamentu Berriko gauza batzuen berri ikas nezan.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 153. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, orobat bibli) ik bibliko.

Biblia Elkartea, Belokeko fraidetxea, 64240 AHURTI.  Herria   2002-12-26

Bibliako liburuen siglak, eta liburu honetako Bibli aipamenak Bibli Elkarte Batuek eta Euskal Elizbarrutiek argitara emandako Elizen arteko Biblia-tik (EAB) hartuak daude.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 18. orr.

Teoria oralistari oro har darion biblia-kutsu horretaz gainera, [...].  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 159. orr.

· Ahots baxuz beti ere, honela esan zidan biblia-saltzaileak: [...].  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 239. orr.

Biblia-txatalak eta abestiak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 239. orr.

Biblia paperezko orrialde bat, deus ez bailitzan, zigarretaren biltzeko xehakatu zionean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 282. orr.

Biblia txatala bukatzen duen txantre baten doinuan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 151. orr.

4 irud/hed

Xabiertxo, euskaldun askoren katona eta biblia, dotrina eta rerum lectio izan den liburu apal hori, Babelgo liburutegiko apaletan dago.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 24. orr.

Ipar Amerikako eliza protestanteen eremuan, "Bibli Gerrikoaren Fundamentalismoan" iraun zuen tinko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 117. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

biblia irakurtzen (6); biblia osoa (4); bibliako pasarte (3); bibliako pasarteak (4); biblian agertzen (3); biblian bertan (5); bibliaren irakurketa (3); bibliaren irakurketa (3); elizen arteko biblia (3); elizen arteko biblian (4)


bibliatxo iz tamaina txikiko biblia.

Gutako gehienok ez genuen tapa metaleztatua zuen bibliatxorik bertan, jakina.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 136. orr.


bibliko 1 izond Bibliakoa, Bibliari dagokiona.

Testu zuzenak [...] aipamen bibliko gutxikoak eta eliz autoreen aipamenik gabeak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 37. orr.

"Ez hil!" agindu biblikoa.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 44. orr.

Zer dela eta ez da hitz egin kosmologiari buruz, fisiologiari buruz edo exegesi biblikoari buruz?  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 180. orr.

"Parenesia" zentzu biblikoan, hau da, aholku eta adore emateko diskurtsoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 119. orr.

Testu biblikoen eta talmudikoen interpretazioaz.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 9. orr.

Pandemia bibliko bat bailitzan, ehun eta hamabost trafiko-isun jaso ditu etxean.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 115. orr.

Ni ez naiz ornitologo amerikarra, ez eta exegeta biblikoa ere.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 89. orr.

Descartesez geroko filosofia guztia urrundu egiten da ikusmolde bibliko-teologikotik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 277. orr.

2 bere nolakotasunagatik Bibliakoa dirudiena.

Lajosi eta nire patuari buruzko iritziak besteen aurrean haserretasun biblikoz eta garrez adierazten banituen ere [...] ez dudala nire bizitzan jarrera horien arrasto txikienik ere aurkitzen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 9. orr.

Baldintza haietan, otia azkar ugaldu zen, eta hark «izurri biblikoaren» tamaina hartu zuen, World Vision gobernuz kanpoko erakundearen arabera.  Berria - Gaiak   2004-08-25

Oso zaila ikusten nuelako laurehun ikasle, denak batera eta egun batetik bestera, halako izurrite erdi biblikoz kutsatuak gerta zitezkeenik.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 9. orr.

Zatozte, gizonok, munduan zareten gizagaixo guztiok, eta eros ezazue merkezurrean trafikoaren pandemia biblikotik salbatuko zaituzten GPS navigator system paregabea!  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 104. orr.

Tragedia handi bat, shakespearearra, biblikoa.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 61. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

testu bibliko (3); testu biblikoen (4)


bibliofilia iz bibliofiloaren nolakotasuna.

Ustekabean, ordea, gerrako istorio eder bat entzun nuen, nire bibliofiliak espero zituen zehaztapen tekniko eta lehorren ordez.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 47. orr.

Niri beste inori ez dio ardurarik goiz hartan nire bibliofilia ezproinatu zuten bitxikeria zaharren aipamenak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 6. orr.


bibliofilo izond/iz liburu baliotsu edo bitxien zalea.

Nekez ikusten nuen anatomiako irakasle bibliofiloa liburu hargatik hogeita hamar mila pezeta baino gehiago ordaintzen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 7. orr.

Baziren liburu-saltokiak ere, bibliofiloak liburu zahar, hautsez beteak nahastera eta gainbegiratzera biltzen zirenak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 54. orr.

Orriak iraulka erabili eta bibliofilo baten grinaz aztertu zuen aitzin-azala.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 241. orr.


bibliografia 1 iz gai jakin bati buruzko izkribuen zerrenda edo argibidea.

Bukatzeko, gaia aztertzeko baliagarri gertatuko zaizuen bibliografia proposatzen dizuegu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 8. orr.

Bibliografietan agertzen diren dokumentuak badute nolabaiteko fidagarritasunik [...] liburuan edo artikuluan jorratzen den gaiari buruzko dokumentu aipagarrienak izaten direlako bibliografian jasotzen direnak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 339. orr.

Ikus 33. erreferentzia bibliografian).  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 115. orr.

2 izenondo eta izenlagunekin)

Bibliografia ona bada dokumentuaren erreferentzia osoa emango du (egilea, izenburua, urtea, argitaletxea...).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 339. orr.

Jainkoaren lau letrako izen honi buruz [...] bibliografia handia dago.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 247. orr.

Dokumentu frango eta bibliografia interesgarri bat aurkitzen ahal dira bertan.  Herria   2003-03-17

Bibliografia nagusia .  Berria - Kultura   2004-05-16

Liburuan aurkitzen da Txillardegiren bibliografia hautatua.  Herria   2005-09-29

Pruden Gartzia Euskaltzaindiko liburuzainak duela gutxi osatu du Txillardegiren bibliografia osoa.  Berria - Kultura   2004-09-04

Idazleak sortutako lanen zerrenda «bibliografia aktiboa» izendatu dute Susako arduradunek, eta ondoan «bibliografia pasiboa» erantsi diote; hots, «beste egile batzuek idazle horren inguruan idatzi dutena jasotzen duen atala».  Berria - Kultura   2004-03-28

Erreferentziak, bibliografia orokorra eta beste iturri batzuk.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 341. orr.

Bibliografia zaharkitua erabili duzue.  Berria - Euskal Herria   2006-04-29

Ingelesezko bibliografia erabili beharko genukeela.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 20. orr.

Oinarrizko bibliografia.  Berria - Kultura   2004-12-15

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik bibliografiko.

Horrexegatik alferrik da bibliografia kontuetan hastea.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 184. orr.

Gramatika, ortografia, aipuen aurkezpena eta erabilera, bibliografia erreferentziak eta tresneria kritikoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 334. orr.

Ez ahaztu, ondoren, idazlanaren amaieran bibliografia atala gehitu behar duzula aipatu dituzun liburu edo artikulu guztien erreferentzia osoak emateko.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 372. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bibliografia hautatua (14); bibliografia osoa (4); bibliografia zabala (4); buruzko bibliografia (3); euskal bibliografia (4); oinarrizko bibliografia (20)


bibliografiko izond bibliografiarena, bibliografiari dagokiona.

Euskal funts bibliografikoaren lehenengo 2.800 izenburu kontsulta daitezke Interneten bidez.  Berria - Kultura   2004-06-10

Definizio hori oinarri hartuta, argi dago zein den Euskal Herriko Ondare Bibliografikoa.  Berria - Kultura   2004-08-11

Idazle bakoitzaren datu biografiko zein bibliografikoak idazleen eta haien liburuen azalen argazkiekin lagundu dituzte.  Berria - Kultura   2004-07-01

Liburuaren nondik norakoaz galdetu nion, irrikaz eta erne, xehetasun bibliografiko interesgarri batzuen esperantzan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 47. orr.

Amado Alonsoren itzulpenaren ondoan, beste gai batzuk eta aipamen bibliografiko ugari eransten ditu.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 24. orr.

450 aldizkaritatik 46.000 fitxa bibliografiko baino gehiago bildu zituen Urkizak.  Berria - Kultura   2004-10-20

Gida bibliografiko eta metodologikoa.  Berria - Kultura   2004-12-15

Fitxaren buruak erreferentzia bibliografikoa identifikatzeko behar diren datu guztiak eduki behar ditu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 349. orr.

Fitxategi bibliografikoa: zure lanerako interesgarri izan daitekeen edozein liburu edo artikuluren fitxa egingo duzu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 350. orr.

Aita Morlansek aipatutako perla bibliografiko haiek.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 51. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

erreferentzia bibliografiko (4); erreferentzia bibliografikoa (3); erreferentzia bibliografikoak (6)


bibliografo iz bibliografian aritzen den pertsona.

Hebrear bibliografo bat ezagutu zuen New Yorken, Dov Ben Zev, gehiegi irakurtzeagatik erdi itsua geratu zena.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 94. orr.

Nicolas Antonio bibliografoak bere 1672ko Bibliotheca hispana nova errepertorioan aipatzen bazuen ere, Santxo Eltsoren Doctrina cristiana [...] idazkiaren alerik ez zaigu egunotara iritsi.  Berria - Kultura   2004-03-09

Elias Amezaga idazle eta bibliografoaren omenezko ekitaldiak egingo dira hil honetan Bilboko Nervion hotelean.  Berria - Kultura   2004-11-03


bibliolatria iz adkor liburuak gurtzea.

Sartu dugu, inplikazioz, hirugarren elementu bat Mendebaldeko protestantismoaren berpizkunde judaikoan, bibliolatria alegia, testu sakratu baten idolatria irudi sakratuen idolatriaren ordez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 299. orr.

"Bibliolatria" bizi dute gainera, baina hori ez da erlijioa, hori historia da, muga, eta horrek ezin du, inoiz, beharrezkoa dena frogatu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 260. orr.


biblioteka (102 agerraldi, 32 liburu eta 25 artikulutan; ETCn 1.464 agerraldi; cf liburutegi 1.355 agerraldi, 145 liburu eta 320 artikulutan; ETCn 15.230 agerraldi) 1 iz liburutegia.

Zure memoriak harritu ninduen lehenik, zeren baitzirudien ezen biblioteka oso bat zeneukala zeure buruan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 390. orr.

Rosa de Osoriok hirurehun bat aleko biblioteka bat zuen -nehoiz ez dut etxe partikular batean hainbertze liburu ikusi, [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 588. orr.

Unibertsitateko bibliotekako hiru liburu saldu zizkionat antikuario bati.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 88. orr.

1993ko azaroaren 19an Donostiako Doktore Camino Bibliotekan emandako konferentzia.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 7. orr.

Kontsulta egin zien bibliotekaz arduratzen zirenei. irakurketa haiei esker jabetu nintzen bibliotekako orduak zirela jakintza akademikoaren iturri nagusia.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3110. orr.

Lauaxetaren biblioteka liburua argitaratu du Jon Kortazar idazle eta kritikariak, Gipuzkoako Foru Aldundiaren eskutik.  Berria - Kultura   2006-03-15

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Internetez erruz baliatu zen, eta oporrak, luzeak zein laburrak, Europako biblioteka handienetan xahutzeko ohitura hartu zuen.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 165. orr.

Atzerrira, doktoregoa bukatu eta biblioteka onak dauden lekuan irakatsi, ikerketa irakaskuntza bezain inportantea den leku batean bizi.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 65. orr.

Liburu hori New Yorkeko biblioteka publikoan eskuragarri duzue.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 211. orr.

Aipamenik ez testuan Euskal Herriko Biblioteka Nazionalaz.  Berria - Kultura   2004-10-28

Habanako Biblioteka Nazionaleko liburuetako batean.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 32. orr.

Turingo Unibertsitateko Kimika Ikastegiko biblioteka beneragarrira.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 235. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Despatxua, harrera-gela, saloi-biblioteka, jantokia, sukaldea eta officea.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 171. orr.

Jaurlaritzak udal biblioteken bizkar botatzen ditu logikaz bereak diren (izan beharko luketen) ardurak.  Berria - Kultura   2004-01-04

4 irud/hed

Liburutegi nazionalaren beharraz eta biblioteka digitalean egindako urratsez hitz egingo du.  Berria - Kultura   2004-02-27

Euskal Biblioteka Elebidunak eman du argitara.  Berria - Kultura   2004-11-19

Hamargarren liburua kaleratu du Euskal Biblioteka Elebidunak.  Berria - Kultura   2006-02-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere biblioteka (3); biblioteka elebiduna (3); biblioteka nazionalera (3); euskal biblioteka (6); euskal biblioteka elebiduna (3); gartzia azkue bibliotekako (4); kubako biblioteka (4)


bibliotekari 1 iz liburuzaina.

Liburutegira maiztasun handiagoz joaten hasi zen, eta, halako batean, bibliotekarietako baten gomendioa jarraituz, Raymond Carverren liburu bat eraman zuen.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 151. orr.

Felipe IIak bibliotekari eta kronista izendatu du arrasatearra.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 44. orr.

Mailegu-zerbitzu ona zuen, eta bibliotekariek, adeitsuak izateaz gain, ondo ezagutzen zuten euren lana.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 150. orr.

Arestian aipatu dudan liburutegi nagusien elebakartasuna (gaztelaniazkoa, of course) ez zen horrela mantenduko baldin eta bertako profesionalek, bibliotekariek, euskararekiko begirune gehixeago izango balute.  Berria - Kultura   2004-01-04

2 (hitz elkartuetan)

Ez errebelde itsu eta fanatikoa, baizik eta lasaia, umoretsua, argia, bere joera eskandalagarria ondo baino hobeto defendatzen zekiena bere bibliotekari erudizioaz.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 158. orr.


bibliotekario izond liburutegiari dagokiona.

Azpimarratu nahi dugu, lege-aurreproiektu honen arabera sortuko litzatekeen Euskadiko Bibliotekaren lidergo falta nabarmena sektorean, ezinbestekoak diren hainbat antolaketa eta tresna bibliotekario balizko borondate eta elkarlanaren baitan uzten baititu.  Berria - Kultura   2004-08-11

Hauek dira sistemaren oinarriak: informazio-politika, nazioarteko lankidetza, planteamendu i.e. plangintza bibliotekario bat (administrazioen arteko koordinazioa) eta Euskadiko Liburutegiaren izatea bera.  Berria - Kultura   2004-08-11

Bere oinarriak: informazio-politika, nazioarteko lankidetza, planteamendu bibliotekario bat eta EAEko Liburutegia bera.  Berria - Kultura   2006-03-22


bibliotekonomia iz

Egilea identifikatzeko bibliotekonomian erabiltzen den terminoa da autoritatea, Mikel Elorza Susako ordezkariak azaldu duenez. Joana Albret Bibliotekonomia Mintegiko kideak izan dira, azken urteotan, liburutegi horren beharra gehien azpimarratu dutenak.  Berria - Kultura   2004-10-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

albret bibliotekonomia mintegiko (5); bibliotekonomia mintegiko kideak (3)


bibolin ik biolin.

bibote (492 agerraldi, 121 liburu eta 10 artikulutan; ETCn 2.051 agerraldi; orobat bigote 12 agerraldi, 8 liburu eta 4 artikulutan; ETCn 31 agerraldi) 1 iz goiko ezpainaren gainean hazten uzten den ilea.

Bazen matxinada honetako buruzagi bat, haur txiki eta beltz hura, gaztea izanagatik bibotea zuena.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 117. orr.

Aitak esaten zion bibote hura mozteko.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 198. orr.

Bibotea ere ez zaizu hazten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 51. orr.

Bibotea ere utzi zuen, eta Bernako patenteen bulego batean hasi zen lanean.  Berria - Harian   2005-02-11

Zumalakarregik bibotea mugitu du, esan nahi balit bezala: [...].  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 150. orr.

Begiak haran aldera eginik sorbalda goratu du eta ezpainak eta bibotea okertu ditu.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 51. orr.

Aita ez zen esertzen eta biboteak kizkurtzen jarraitzen zuen, hitzik esan gabe.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 26. orr.

Aluanek, pentsakor, bibotea bihurritu eta, idazmahai aldera itzuli zuen aulkia.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 96. orr.

Telefonoa eseki eta bibotea laztandu zuen, gogoeta eginez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 10. orr.

Etengabe lisatzen zuen bibotea atzerako ispilura gehiago begiratuz pistara baino.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 112. orr.

Nahiko zaharra ematen zuen, bibotea errauts-kolorekoa zuen eta.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 35. orr.

Bibotetik helduko diot nik nekazari horri, bibotetik!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 32. orr.

Hanka zapaldu zion, biboteetatik tira egin zion, baina dena alferrik: muxarra lo.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 20. orr.

"Haybet, ni jeneralaren operadore pertsonala nauzu", biboteari erpuruaz eta erakusleaz tiraka.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 15. orr.

Gizona, erantzun gabe, bibotearen puntak kiribiltzen hasi zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 223. orr.

Biboteko bitsa kendu eta bere ukabil arrosaz kolpe bat jo zuen mahaian.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 26. orr.

Katua bibotea garbitzen ari bada, euria laster.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 338. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Burdin hariz egina zirudien bibote txikia zuen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 25. orr.

Bibote fina, ia lerro beltz bat. handik gutxira beste morroi bi azaldu ziren, bibote mehe eta eguzkitako betaurrekodunak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 236. orr.

Gandolfo zen, udal pregoilaria, besamotza bera, bibote luzearen puntak beherantz zituena, kosako baten gisa.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 36. orr.

Gizon garai aurpegi-zimel bibote latz grisaxka eta azal beltzaraneko bat irten zen bere bikotekidearekin eta esan zuen: [...].  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 270. orr.

Ez bibote kaxkar barregarri horietakoa, ez, bibote sarria, gizon-gizon baten bibotea.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 67. orr.

Sudurraren azpian, baten batek bibote puntaduna marraztu du arkatzaz.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 60. orr.

Heroi haiek guztiek izter ikaragarri mardulak eta bibote izugarri handiak zituzten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 144. orr.

Berehala itsasoa zakartu egin zen eta handik mutil galant bat irten zen, ilargi betearen parekoa, bibote sarriekikoa eta masail gorriduna.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 74. orr.

Aurpegi gorri karratua zuen eta bibote grisaxka.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 149. orr.

Gaztaina-kolore argiko bibote leuna eta begi gris inozente samarrak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 62. orr.

Aurpegiko bibote eta ile luze eta beltzen gainean, harrigarri bizia da Joxeren begien zuria.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 97. orr.

Bibote sendo, oso zaindu, hori-zuritu, erabat horizontal batek bereizten zion aurpegiaren goiko zatia beheko zatitik.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 10. orr.

Aurpegia argizaria bezain zurruna, ondo moztuak bizarra eta bibote punta-zorrotzak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 119. orr.

Bibote hori-gorriak ez zion erabat estaltzen aho ez batere lagunkoia.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 156. orr.

Gora eta behera mugitu zitzaion aurpegiaren alderik aldeko bibote zuria.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 158. orr.

Aurpegia zintzilikaria zuen, ardo-kolore ilunekoa, eta horailak bekainak eta bibotea.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 125. orr.

Nahiko zaharra ematen zuen, bibotea errauts-kolorekoa zuen eta.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 35. orr.

Bertan, gizon handi bat zegoen margotuta, beheranzko biboteak zituena.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 159. orr.

· Gero iristen zen gizon bat bibote gabea, pare bat muturreko jotzen zion zitalari, eta, hartara, bibote gabeak ematen zion musu emakumeari.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 217. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Iruditzen zait Scabbersen bibote-puntak argixeago daudela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 99. orr.

Gizon gazte bat, goiko ezpainaren gainean bibote lerro batekin, barrura sartu zen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 18. orr.

Bibote-itzal bat zuen potolo bizkarzabal batek.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 262. orr.

Harriturik begiratu diot, ez baitiot oso ondo ulertu zer esan nahi duen bere bibote-mugimendu horrek.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 150. orr.

"Nik esango diat zer gertatzen den", irakurri dut haren bibote-higiduran, gor-mutuei ere ezpainetan irakurtzen zaien bezala.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 150. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Ziztuan iragan zen Joanes kontzejuko atarian zaindari zeuden bi soldadu garai, prestu eta bibote-luzeren aurretik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 9. orr.

Ehun soldadu bibote-mehe, gerritik gora biluztuta, eta gerritik behera zetazko galtza gorriminduak jantzita, eskuan bakoitzak lantza bana zekarrela.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 144. orr.

Jendarma bibote-zabalek, ekarri zituzten biak egun berean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 218. orr.

Han noiz edo noiz gizon bibote-erori bat egoten zen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 3. orr.

Gizon ederra baitzen, garaia, mehea, beltzarana, bibote-sarri eta dotorea ere bai.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 270. orr.

Nire gelan ostatu hartu duen adiskide sagu bibote-tenteak badu izena.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 135. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bestalde, hanketako ileez gain sudurpean zituen ileek gizon bibote barregarria egiten zioten.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 198. orr.

-Niri katu-bibotea irtenez gero, ez nuke lanik egingo alditxo batean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 192. orr.

Sama sendo eta mortsa bibotearekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 160. orr.

Paperak entregatu dizkit eta hatz puntaz bere bele bibotea ukituz esan dit: [...].  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 49. orr.

Nire gelan ostatu hartu duen adiskide sagu bibote-tenteak badu izena.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 135. orr.

6 bibote handi (orobat bibotehaundi) izond

Kapitain bibote handi batekin ezkondu zen azkenik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 270. orr.

Jeneralaren aitaren garaiko gizonak, hungariar estiloko bibote-handiak, bekoki gainean eroritako ile-kizkurrekikoak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 78. orr.

"Bibotehaundi hori!", "zarraparrero hori!" eta halakoak esaten ebazan.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 86. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere bibote (9); bibote beltz (10); bibote beltza (3); bibote eta (6); bibote gris (3); bibote luze (5); bibote luzea (3); bibote luzeak (5); bibote luzeko (4); bibote mehe (6); bibote puntak (4); bibote sarri (5); bibote sarri eta (4); bibote sarria (4); bibote txiki (3); bibote zuri (5); gainean bibote (3); haren bibote (3); koloreko bibote (4); zuen bibote (3)

bibotea mugitu du (3); bibotea zuen (3)

bele biboteko (3)


biboteandi ik bibote 4.

biboteaundi ik bibote 4.

bibotedun (ETCn 482 agerraldi; orobat bigotedun g.er.) 1 izond bibotea duena.

Gazte bibotedun bat dago harrera-lekuan.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 140. orr.

Bizar ugari eta beltzeko gizon bibotedun sendo bat ageri zen, bere 25 bat urteetan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 66. orr.

Pailazo zuriak gorrotatu izan ditut batez ere, bakailao gibeleko olioa baino gehiago, familiako atso bibotedunei eman beharreko musuak eta kalkulu mentala baino gehiago.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 11. orr.

Morroi bibotedun bat neukan aldamenean, Marca irakurtzen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 214. orr.

Mamarro bibotedun bat zeukan aurrean, izugarri, tente, zaldi-buztan bat buruan, hede bat sorbalda batean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 519. orr.

Beste jatetxe bateko arduradun bibotedunak ogitarteko goxoa prestatu dit prestutasunez.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 88. orr.

Gizon bibotedun ume-aurpegiko bat.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 44. orr.

Hori geroago, Agnès Virgilio Azpilikueta bibotedunarekin ezkonduta Estatu Batuetara joan ondoren gertatuko zen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 236. orr.

Gizon argal bat, biboteduna eta asmatikoa, edo emakume lodi bat, biboteduna hura ere.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 50. orr.

Bibotedun gizona Atxuriko geltokira bidean zihoan.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 135. orr.

Bere jarlekuan jiratu eta, bibotedun erremolatxa erraldoia ematen zuen aurpegiarekin, deiadar egin zion Harryri: [...].  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 28. orr.

2 (izen gisa)

-Nola dakizu zuk zuzendari jaunak auto berria duela? -bibotedunak gaitzespen behakoa egin dio, baina berandu.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 124. orr.

Bibotedunaren begiak ere oso azkar mugitu dira eta irribarrea, aldiz, oso mantso ezabatu da.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 35. orr.

-Bilera bat dugu -mintzatu zitzaion berriro ere Lauaxetari biboteduna-.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 146. orr.

Bibotedun mardul bat agertzen zen haien buru, Ixko deitzen zioten bat.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 58. orr.

Gaur, frankismoaren garai beltzetan bezala, bibotedun faxista batek egunkariak hesten ditu, erakunde publikoak debekatzen ditu, komisaldegietan torturatzen du eta presondegiak disidentez betetzen ditu.  Herria   2003-03-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

du bibotedunak (3); gazte bibotedun (3); gizon bibotedun (4); haur biboteduna (4)


bibotehaundi ik bibote 4.

bibotelatz izond bibotea latza duena.

Izan ere, non egongo litzateke Hollywood, adibidez, alemaniar bibotelatz hark mundu gerra irabazi izan balu?  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 41. orr.


bibotemotz izond bibotea motza duena.

Espainian egin zuena egiten lagata bibotemotza aseko zela uste zuten ala?  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 74. orr.


biboteorde iz bibotearen ordekoa.

Tom topatu dut, ispilu aurrean, ezkutatzen saiatu, baina nik istant batez argi ikusi dudan biboteorde bat probatzen.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 145. orr.


bibotepe iz bibotearen azpiko aldea.

Irriñoa azaldu zuen berriz bibotepetik berendia gazteak.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 265. orr.


bibotetxo (orobat bigotetxo g.er.) iz bibote txikia.

Madril frankismoarekin lotzen genuen: tabernetan eta kaleetan ikusten genituen gizon gehienak, beren bibotetxo, traje eta eguzkitako betaurrekoekin, sekretakoak iruditzen zitzaizkigun.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 81. orr.

Masailezurra karratua, sudurra kakoa, belarriak irtenak, bibotetxoa frankisten modukoa.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 69. orr.

Bibotetxo fina dauka eta hutsune txikia ebakortz zuri eta zabal bien artean.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 19. orr.

Garaia zen, bibotetxo ilegorria zuen, eta aurpegi iharra.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 98. orr.

Bibotetxo ondo ebakia luzatzen uztea besterik ez zaik falta.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 96. orr.

Militar tankera ematen dion bibotetxo zuri bat du.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 58. orr.

Itxura grotesko samarra ematen zion bibotetxo bat zeukan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 305. orr.

Zin egingo nuen gizon altu bat zinela bibotetxo batekin -esan zion serio-serio mutilak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 224. orr.


bibotetzar iz adkor bibote handia.

Bekain kakotuak zeuzkan eta ondo apaindutako bibotetzarra.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 29. orr.

Bekain kakotuak zeuzkan eta ondo apaindutako bibotetzarra.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 29. orr.


bibotexka (corpusean biboteska soilik) iz bibote txikia.

Nolatan eraman daiteke halako biboteskarik?  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 121. orr.


bibotexkadun (orobat biboteskadun) izond bibotexka duena.

Sabeth itsasontzian, Sabeth ping-pongean ibiltokiko gainaldean (bere lagun bibotexkadunarekin), Sabeth bikiniz jantzita.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 285. orr.

Arratsaldeko bere jolaskidea, gazte biboteskadun hura, ni baino larderiatsuagoa zen, noski, jokoan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 108. orr.


bibrafoi ik bibrafono.

bibrafonista iz bibrafonoa jotzen duen musikaria.

Roy Ayers bibrafonistak jazza, soula, funka eta dantzarako musikak nahasten ditu.  Berria - Kultura   2004-07-23


bibrafono (ETCn 71 agerraldi; orobat bibrafoi) iz xilofonoaren antzeko musika tresna, xafla bakoitzaren azpian hodi erresonante bat duena. onatzaile

Orain baxua, gero gitarra; lehen gitarra akustikoa, orain teklatua, eta teklatuaren ordez bibrafonoa.  Berria - Kultura   2004-03-16

Akordeoi, piano edota bibrafoi txikiarekin eskainitako tarte labur horiek, diskoekiko fidelenak, izan ziren gozagarrienak.  Berria - Kultura   2006-02-25


bibragailu 1 iz bibratzen duen gailua.

Bitsak kilimak eragiten zizkion sudurzuloetan; lozioaren lurrina atzeman zezakeen; bibragailu elektriko baten burrunba eta artazien hotsa entzuten zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 372. orr.

2 emakumeak masturbatzeko gailu elektriko bibratzailea, zakil forma duena.

Emakumeak ez dira masturbatzen bibragailuak, pepinoak, azenarioak edo platanoak baginan sartuta.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 32. orr.

Batzuek pepino bat, beste batzuek bibragailua, edo botila muturren bat...  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 129. orr.

Hantxe zegoen Betty Dolson doktorea, Dolson doktore handia, mundu guztiarentzat hizketan, hara sartzeko ez baitzen ia deus ere ordaindu behar, eta klitoria aipatzen zuen, eta bibragailuak aipatzen zituen, eta felazioa, eta kunilingua.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 48. orr.

Aurrena bideoak ziren; gero, haiekin aspertuta-edo, bibragailuekin ibili behar izan genuen jolasean; ondoren, hauek nahiko ez nonbait eta larruzko uhalak hasi ginen erabiltzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 217. orr.


bibrakor izond bibratzen duena.

Areago oraindik, mihi bibrakor buztan mehatxati gorputz eskergako suge baten erdi biak burdinaz zati-zati egiteari ematen badiozu, zati moztu berriak bihurtzen eta lurra zornez likintzen ikusiko duzu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 203. orr.

Estimulazio sexualak izan behar du errepikakorra, bibrakorra, bizia, erritmikoa eta etengabea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 157. orr.

Beraz, orain badakigu estimulazio sexualak zergatik izan behar duen errepikakorra, bibrakorra eta etengabea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 237. orr.


bibrarazi, bibraraz, bibrarazten du ad bibratzera behartu.

Esan dezagun harpa eoliko bihurtu direla, haizeak, ziklonikoa den arren, bibrarazten duen harpa eolikoa. lan honen arabera, guztiaren baitan dauden uhin horiek erresonantzian sar daitezke maiztasun zehatz batzuetan bibraraziz gero.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 284. orr.


bibrato ik vibrato.

bibratu, bibra, bibratzen du ad gorputz bat, eskuarki xafla edo kideko bat, bere oreka-egongune naturalen inguruan lastertasun handiz eta anplitude txikiz higitu. ik dardaratu.

Musika-tresna horren tonu xarmangarria hainbat hari sinpatikok eragiten dute, hari nagusietariko batean nota ozen bat jotzen denean hasten baitira bibratzen hariok.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 117. orr.

Mintz basilarreko ile-zelulak ez daude libre, harpa baten hariak bezala, bakarka bibratzeko moduan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 115. orr.

Eskultura bezalakoa da musika: bibratu egiten du, fisikoa da.  Berria - Kultura   2006-04-09

Agian hatz-puntek diferente bibratzen dute ukitzen edo ferekatzen dituzten koloreen arabera, ez dakigu.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 136. orr.


bibrazio (82 agerraldi, 22 liburu eta 13 artikulutan; ETCn 1.596 agerraldi) 1 iz bibratzea.

Aire-zutabe, hari, larru tenkatu edo mihien bibrazioek egiten dute musika.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 107. orr.

Aerosorgailuek eragingo dituzten bibrazioa eta zarata minimizatu eta gainditu ahal izateko.  Berria - Gaiak   2004-07-08

Besoek gehiago sufritzen dute aizkoran, kolpea lehorragoa izaten delako, eta bibrazio guztiak hezurretaraino iristen zaizkizulako.  Berria - Kirola   2004-07-16

Bihurdura-problemak, igurzketa-koefizientea, altzairuaren bibrazioaren eraginezko nekadura eta abar, horiek guztiak nerabiltzan nik orduantxe gogoetan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 130. orr.

Soinuaren ustezko bitartekaririk gabeko esperientzia, adibidez, gogotik at ematen den gertakizun fisikoa delako, airearen bibrazioaren gertakizuna hain zuzen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 113. orr.

Kristal mehe bat, bibolin baten bibrazioak apurtuko lukeena.  Berria - Kultura   2004-02-14

Presioa eta bibrazioa giltzarriak dira plazer sexualerako.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 148. orr.

Mutilak sakela-telefonoaren bibrazioa sentitu zuen izterrean.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 144. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Soinu horiek bibrazio mekanikoak dira, eta horiek garunean prozesatzeko moduko seinale bihurtzeak ingeniaritza-arazo interesgarri eta zailak sorrarazten ditu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 110. orr.

Oso errezeptore biziak dira, eta ezinbestean elkarrekin joan behar duten bi estimulu mota jasotzen dituzte: presioa eta bibrazio erritmikoa.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 157. orr.

Ezpatak ohi baino bibrazio indartsuago batez erantzun zion.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 199. orr.

Imanolek ezin izango zituen ahaztu neskaren kulunkak eta bibrazio eztiak, haren irribarre barea eta baregarria [...] haren aieneak eta hasperenak.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 155. orr.

Aireko bibrazioak, behar bezala eraldaturik, barne-belarrira bidali dira orain.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 113. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Egoera berean, tenkaduraren araberakoa da hari baten bibrazio-garaiera. Usaimen-pigmentuaren molekula bateko elektroi batek jauzi egin dezakeela [...] bibrazio-maiztasun egokia duen beste molekula bat inguruan bada.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 115. orr.

Bibrazio maila nahiko jasangarria eragiten dute, eta gainera esperientzia zabala dute taldeek mota horretako motorrekin.  Berria - Kirola   2006-03-09

Bibrazio-gune bat ziren, bere muin bereenean atzemanezina sinpatiazko nahimen batez hurbiltzen ez zitzaionarentzat.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 154. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Presioaren alternantzia bizkorrak dira soinu-bibrazioak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 111. orr.

Soinu-bibrazioak nerbio-bulkada bihurtzen diren lekua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 110. orr.

Kopetaz eta belaunez paretari bultzaka, bota nahi balu bezala, eskuez ipurmasailak estaliz lehen soinu-bibrazioei erantzunez etorriko den zimikoa gelditzearren  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 23. orr.

5 irud/hed

Egunsentiko argi oraindik kolorerik gabearen bibrazioa.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 30. orr.

Akaso hori da The Uski's taldearen lehen diskoak uzten duen bibraziorik onena; segurtasun handiz zapaltzen dutela hasi berria duten bidea, baita olatuen gainean ere.  Berria - Kultura   2006-01-19

Baina bibrazio txarrak sumatu ditu, nonbait, eta ez da proposamen agerikoagorik egitera ausartzen.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 29. orr.

Errekonbertsio hitzaren aztertzeak linguista bilakatzen zuen nire burua eta sentsazio honek ere bibrazio kaxkarragoak eragiten zizkidan.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 47. orr.

Baldin eta, jada iraungitzen ari den une batez, bere sentikortasuna bilakatu den bibrazio kaleidoskopiko sentimenezko garroen ugaritze bat bezala edo edertasun gorenezko irradiazio baten moduan agertzen bada, [...].  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 199. orr.

Azken eguzkia leihotik barneratu zen, zeharka, paretako alde batean gerezi koloreko argi-bibrazioa jaurtiz.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 347. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bibrazio erritmikoa (3); bibrazio hutsa (3); presioa eta bibrazio (3); presioa eta bibrazioa (4); soinu bibrazioak (3)


bic (orobat bik) iz Bic markako bolaluma.

Eta punta fineko bic bat atera du bata zuriaren poltsikotik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 56. orr.

Superhombre zuen izena, ondo gogoan dut, eta bic bolaluma batez marraztu nuen hainbat koadernotan.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 89. orr.

Bika beti eskuan duzu.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 314. orr.

Utz ezazu bika!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 315. orr.


bida ik biga1.

bidagurutze ik bidegurutze.

bidai ik bidaia.

bidaia (4.570 agerraldi, 246 liburu eta 1.140 artikulutan; ETCn 45.818 agerraldi; orobat bidai g.er., biaia g.er., piaia g.er., pidaia g.er. eta bidaje g.er.) 1 iz leku aski urrunera, lehorrez, itsasoz nahiz airez egiten den ibilaldia. ik bidaldi.

Nola portatu da laguna zurekin bidaia honetan?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 305. orr.

Ezbeharrik ez zuten izan bidaia horretan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 339. orr.

Bidaia honetako paisajea bezain aldakor sentitzen naiz.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 274. orr.

Bidaia guztian ez genuen ia beste solasik erabili.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 58. orr.

Bigarren bidaia honetan, ordea, bidea amaiezina egin zitzaien.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 178. orr.

Lisboan abiaturik sei aste beteko bidaia osatu ostean iritsi nintzen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 10. orr.

Hamar minutuko bidaia zuten komunitate guneraino.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 79. orr.

Klubak hamaika arazo izan ditu bidaiak antolatzeko.  Berria - Kirola   2006-04-26

Bidaiak kalte egin dit.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 104. orr.

Victor Hugoren Pirinioen liburua fragmentoa da, bidaiako notak, apunte bukatu gabe batzuk.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 31. orr.

Presaz eta arriskuz beteriko bidaian ari gaituk.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 50. orr.

Trieste joko du hurrena Anjel Lertxundik bere bidaian.  Berria - Kultura   2004-07-03

Bidaiaren etapak eta denbora kontatzen saiatu zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 13. orr.

Azkenik, hobbitek itzulerako bidaiari ekin zioten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 335. orr.

Ea betetzen dudan behingoz arestian eman dizudan hitza, bidaiari lotzekoa.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 240. orr.

Asko ikusia naiz neure bidaietan, eta ikasi dudana esan dezakedana baino gehiago da.  Elizen arteko biblia   Si 34,12

Hala bada, mirabeak eta dendak, gameluak eta mandoak bidaiarako prestatu, eta Xariar anaiarengana abiatu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 13. orr.

Nik bidaiarako liburu bat hartu ez izana madarikatu nuen.Hamar minutuko bidaia zuten komunitate guneraino.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 327. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ivyk, zutik, bidaia ona opatu zidan eta, batez ere, bizitza zoriontsua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 95. orr.

Haraino joan nahi zuenak bidaia luzea egiteko prestatu beharra zeukan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 302. orr.

Bidaiak luzeak eta nekosoak ziren.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 31. orr.

Bidaia nekagarria izan da etxeetatik ezustean atera behar izan duen jendearentzat.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 77. orr.

Bidaia orbitalak egitea izango da hurrengo urratsa.  Berria - Gaiak   2004-09-28

Manausko portuan, liburu-kutxak ontzira sarrarazi zituenean, buruan ote zuen Grosrouvrek Wallaceren bidaia dramatikoa?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 242. orr.

Bidaia turistikoak egiten dituztela tropikoetara.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 64. orr.

Porrot egin zuen 2003an, bidaia merke horiengatik justuki.  Berria - Harian   2005-09-04

Adituek SSen espedizioa bidaia diplomatikotzat edo jo zuten.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 105. orr.

773. urteko egun hartan hasi zen dena, bidaia amaiezin baten ondoren.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 221. orr.

Bi-biek egin zitean Egiptoko bidaia; Nilo ibai-bazterretik itzalen istorio bat ekarri zian hire Talesek[...]; nire Pitagorasek, berriz, zenbakien istorio bat, hiri maiz aipatu niana.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 97. orr.

Azkenik, hobbitek itzulerako bidaiari ekin zioten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 335. orr.

Ustekabeko handia hartu nuela, noiz eta neure Indietarako bidaian landare haragijale haiek ikusi bainituen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 213. orr.

Alde egin baino lehen esan dit aski lukeela Pariserainoko bidaia ordaintzearekin.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 16. orr.

Programa honi esker, espaziorainoko bidaiak eskuragarri izango dira edozeinentzat.  Berria - Gaiak   2004-06-04

Eguzki sistemako planetarik urrunenerako bidaia abiatu zuen zundak eta 2015eko uztailean iritsiko dela aurreikusi dute.  Berria - Gaiak   2006-01-20

Itzultzeko esperantza gabeko bidaia izanik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 260. orr.

Adituek SSen espedizioa bidaia diplomatikotzat edo jo zuten.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 105. orr.

Joateko bidaia besterik ez.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 173. orr.

63.000 pezetetan lortu dugu joan-etorriko bidaia.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 10. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bidaia kronikak gogoaren arabera idazteak geroa du arrisku.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 341. orr.

Fuji argazki etxeak sarituko du iragan urtean agertua den bidaia argazki liburu hoberena.  Herria   2001-05-03

"Bidaia hasiera guztietan gertatzen zait", erantzun nion.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 213. orr.

Urrutietako lurraldeetan bizi ziren anaien bidaia-nekeak arintzeko.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 95. orr.

Gizon hark ez zuen bidaia-zakurik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 255. orr.

Erromesak kantari zihoazen, bidai makila eskuan, ur ontzia gerritik zintzilik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 390. orr.

Kontuan hartu beharrekoa da halaber enpresa multinazionalen eraginpean dauden jarduera pribatuen nazioartekotzea [...] eta orobat hartu behar da kontuan bidaia-bulegoak eta ostalaritza, aisialdi-parkeak eta komunikabideak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 75. orr.

Lehen taxia bidaia-agentzia baten parean geratu eta bidaia-txartelak ziruditenak eskuetan zituela atera zen handik Veronica, minutu gutxiren buruan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 12. orr.

Bidaia gastuak (bazkaria barne): 40¤ presuna bakotx.  Herria   2005-04-28

Bidaia-ontzi zahar ospetsu bat zegoen Nevan gelditurik, Aurora izenekoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 215. orr.

Berrogeita hamar euroko bat eman diot aireporturainoko bidaia-saria ordaintzeko.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 40. orr.

Ezinezkoa baitzitzaien harako bidaia-baimena lortzea Alemaniako eta Hungariako biztanleei.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 28. orr.

Bidez bide dabilenak, ostatu asko eta adiskide gutxi; hala dio esaerak, eta bidaia-zaletasunak egin nau, beharbada, hain bakarti.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 6. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Indarrak ahituta, bihotza hozturik eta arima erkinduta amaitu zuten itsasertz batetik besterako zeharkatze-bidaia.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 178. orr.

Hegazkinari erregaia berritu diote, eta prest gelditu da itzul-bidaiarako.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 117. orr.

Bere lehen misio-bidaian kristautasun-haziak erein zituen Pisidiako Antiokia eta Listrako erromatar kolonietan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 45. orr.

Gaur egun itsas bidaiei esker lurrak aurkitzen dira; behinola, lurrak konkistatzeari esker itsasoak aurkitzen ziren.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 41. orr.

Zergatik ez zatoz gurekin ibai-bidaian?  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 187. orr.

Tren bidaia estaziorik estazio luzatuko da harik eta entzun arte: [...].  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 135. orr.

Eskaintza luzatua nion bere autostop-bidaia nirekin egin zezan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 187. orr.

Ikasle bat naiz, ikasketa-bidaian nago.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 59. orr.

Nolanahi ere, sekula ez nuen apeta hutsez lan-bidaia bat atzeratua, eta are gutxiago aldatua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 47. orr.

Gure eztei-bidaian Cauterets herrira joatea erabaki genuen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 331. orr.

Munduaren itzulia haizearen lau norabideetara egiteko eztei-bidaia baterako hegazkin billeteak. gure eztei-bidaian Cauterets herrira joatea erabaki genuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 302. orr.

Negozio-bidaietan ez da oraino emakume kopuru aski errentagarria sartu.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 311. orr.

5 irud/hed

-Bidaia zenbakien unibertsoan zehar! -iragarri zuen Maxek, tinko, baina tristuraz.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 435. orr.

Hain itxura txarreko baitzegoen, apeza ekarrarazi zion amak San Nikolasetik, azken bidaiarako presta zezan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 40. orr.

6 bidaia egin ik bidaiatu.

Ahul samar zegoenez, nekazari behartsu batengandik astoa lortu zuen, bidaia egiteko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 309. orr.

Indian bidaia egitea jende berriarekin adiskidetu eta toki berri eta zoragarriak aurkitzea da.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 38. orr.

Zortzi-hamar hilabetetik behin bidaia egiten zuen Zuberoako hiriburura, eta han zenbait egun egiten.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 155. orr.

Egun egokia aukeratu zuen Martak bidaia egiteko, Bidaia egiteko erraztasunak oro emango zizkidatela.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 199. orr.

Bakarrik egingo zuen bidaia.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 147. orr.

Ai, nire malenkoniarekin makina bat bidaia egin ditut atzerrira.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 73. orr.

Gauero azaltzen zen, nekatua eta miretsia, goi politikaren gailurretan barrena bidaia egin izan balu bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 161. orr.

Adiskideek Luisaren egoera aipatu zioten, ez zela ona haren gaixotasun tamalgarrian bidaia egitea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 136. orr.

Baina Iriarte ez zen gizon xalo bat: ez zuen bidaia egingo aita salbatzeko soilik; berekoikeria iruditzen zitzaion hori.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 82. orr.

-Oraindik ez hago horrelako bidaia egiteko moduan -esan zion Aragornek-.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 197. orr.

· Hiru bidaia egiten ditut egunero Union Squaretik etxe berrira.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 66. orr.

Zer dela eta ari naiz bidaia hau egiten?  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 164. orr.

Frantzisko santua, Marokora egin nahi zuen bidaia egin ezinik gelditu ondoren, Espainiatik itzultzean, larriki gaixotu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 433. orr.

Xoragarriki iragan da Baionatik abiatuz, 32 Lapurtar eta Baxenabartarrek joanden igandean Nafarroan gaindi egin bidaia.  Herria   2005-09-22

7 bidaia eginarazi

Egun berean, iluntzean, Valdemorotik Alcalara ekarri zuten orain izena gogoratzen ez dudan kide bat, eta hark kontatu zigun zelako bidaia eginarazi zieten goizean eraman zituztenei.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 153. orr.

8 bidaia etxe (corpusean bidaietxe soilik) bidaia agentzia.

Bidaietxe bateko iragarkietan honoko aurkikuntza egin dut: zirudidan baino ederragoa da nire herria.  Berria - Kultura   2006-02-14

9 bidaia lagun (12 agerraldi, 4 liburu eta 5 artikulutan; ETCn 140 agerraldi; orobat bidai lagun 7 agerraldi, 3 liburu eta 4 artikulutan; ETCn 31 agerraldi; bidaialagun 16 agerraldi, 2 liburu eta 4 artikulutan; ETCn 36 agerraldi; eta bidailagun 62 agerraldi, 9 liburu eta 11 artikulutan; ETCn 86 agerraldi) ik bidaide.

Hogeita hamasei ordu trenez; itxaronaldiak, geldiuneak eginez, geltoki mortu eta hotzetan, eta inguruan bidaia-lagunak beti, zeinak ez baitzuten aita galdu, edo hain aspaldi galdu zuten, ezen ez baitzuten jada horretan pentsatzen.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 72. orr.

Hiri arteko errepideetan gertatutako istripuetan nahasitakoen artean, hamarretik zazpi gidariak ziren, bi bidaia-lagunak eta bat oinezkoa.  Berria - Euskal Herria   2004-12-29

Aireportuan agurtu berri duen bidaia-laguna du gogoan emakumeak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 140. orr.

Alemanez hitz egiten duen bidaiariak eszenaren bitxikeria bat agertu dio bidaia-lagun euskaldunari.  Berria - Kultura   2004-06-06

Larrabetzuko gaztetxean lo egin ondoren, Parisera joan, bidaia-lagun pare bat egin eta hortik Dublinera.  Berria - Kultura   2004-09-15

Musika bidaia-lagun.  Berria - Kultura   2004-09-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

aireko bidaia (7); alfer bidaia (8); alfer bidaia egin (5); arteko bidaia (15); arteko bidaia egiten (5); autobuseko bidaia (5); azken bidaia (18); barne bidaia (7); barrena bidaia (5); beharreko bidaia (10); bere bidaia (20); beren bidaia (6); bi bidaia (12); bi bidaia egin (5)

bidaia abiatu (11); bidaia agentzia (14); bidaia agentziak (5); bidaia amaitu (6); bidaia antolatu (7); bidaia asko (7); bidaia asko egin (5); bidaia bat (112); bidaia bat egin (17); bidaia bat egingo (5); bidaia bat egitea (9); bidaia bat egiteko (6); bidaia bat egiten (6); bidaia batean (35); bidaia baten (25); bidaia baterako (6); bidaia batetik (10); bidaia bera (10); bidaia bera egiten (5); bidaia bertan behera (20); bidaia bi (6); bidaia da (15); bidaia du (6); bidaia eder bat (8); bidaia egin (107); bidaia egin behar (12); bidaia egin zituen (6); bidaia egin zuen (16); bidaia egin zuten (7); bidaia egingo (17); bidaia egingo du (5); bidaia egitea (11); bidaia egiteko (35); bidaia egiten (25); bidaia egiten ari (8); bidaia ez (14); bidaia ez da (5); bidaia ezin (5); bidaia gehiago (5); bidaia guztiak (5); bidaia guztian (7); bidaia handietako (6); bidaia haren (8); bidaia hari (5); bidaia hark (11); bidaia harrigarria (5); bidaia hartan (34); bidaia hasi (16); bidaia hau (25); bidaia honetan (24); bidaia hori (22); bidaia horiek (5); bidaia horietako (5); bidaia horietan (5); bidaia horrek (5); bidaia horren (9); bidaia horretan (24); bidaia hura (36); bidaia izan (14); bidaia izango (6); bidaia kontatzen (10); bidaia kontatzen du (6); bidaia labur (6); bidaia lagun (5); bidaia liburu (6); bidaia luze (45); bidaia luze bat (11); bidaia luze baten (5); bidaia luze eta (10); bidaia luzea (56); bidaia luzea egin (10); bidaia luzeak (20); bidaia luzean (6); bidaia luzearen (9); bidaia luzeetan (7); bidaia ofiziala (5); bidaia on (13); bidaia ona (13); bidaia ona izan (5); bidaia ordaindu (6); bidaia ordaintzeko (7); bidaia oso (8); bidaia osoa (17); bidaia osoan (31); bidaia txartela (12); bidaia zoragarri (5)

bigarren bidaia (6); bueltako bidaia (6); den bidaia (5); duen bidaia (15); dugun bidaia (7); duten bidaia (9)

egin beharreko bidaia (9); egin bidaia (10); egin du bidaia (5); egin nuen bidaia (8); egin zuen bidaia (18); egin zuten bidaia (13); egindako bidaia (71); egindako bidaia batean (8); egindako bidaia hark (6); egingo du bidaia (8); eginiko bidaia (13); egiten duen bidaia (8); egiten dute bidaia (5); eguneko bidaia (20); ene bidaia (5); erdiko bidaia (8); eta bidaia on (5); etxerako bidaia (5); ez da bidaia (5); ez zuen bidaia (9); eztei bidaia (12); gabeko bidaia (12); genuen bidaia (5); gure bidaia (17); hain bidaia (10); hain bidaia luzea (7); halako bidaia (10); hiru bidaia (5); hiru eguneko bidaia (6); hirugarren bidaia (5); holako bidaia (5)

itsas bidaia (20); itsas bidaia handietako (6); itzulerako bidaia (9); joan etorriko bidaia (6); joateko bidaia (5); kilometroko bidaia (7); lan bidaia (7); lehen bidaia (21); milioi bidaia (6); muturrerainoko bidaia (5); nire bidaia (17); nuen bidaia (19)

orduko bidaia (13); orduko bidaia egin (8); oso bidaia (8); tren bidaia (7)

urteko bidaia (7); zehar egindako bidaia (6); zenbait bidaia (6); zituen bidaia (10); zuen bidaia (63); zuten bidaia (25)

arteko bidaiak (7); bidaiak antolatzen (5); bidaiak egin (17); bidaiak egiteko (7); bidaiak egiten (11); bidaiak eta (19); bidaiak ez (8); egindako bidaiak (13); zituen bidaiak (7)

azken bidaian (8); bere bidaian (7); bidaian aurrera (7); bidaian eta (5); bidaian ez (8); bidaian joan (8); bidaian zehar (23); duen bidaian (6); egindako bidaian (11); eginiko bidaian (11); ezkon bidaian (6); eztei bidaian (12); zuen bidaian (8)

bere bidaiaren (7); bidaiaren amaiera (6); bidaiaren arrazoia (5); bidaiaren azken (12); bidaiaren bat (5); bidaiaren berri (15); bidaiaren helburua (12); bidaiaren helmuga (5); bidaiaren lehen (5); bidaiaren nondik (6); bidaiaren ondoren (10); bidaiaren ostean (5); egindako bidaiaren (6); eta bidaiaren (15); gure bidaiaren (8); zen bidaiaren (5); zuen bidaiaren (10); zure bidaiaren (5)

bidaiari ekin (10); bidaiari ekiteko (8)

bidaiarik egin (6); bidaiarik erabili (11); bidaiarik erabili zuten (8)

bidaiatik itzuli (7)

amendi bidaiekin (6); auñ

bidaien bilduma (14); duten bidaien bilduma (12); izan duten bidaien (12)

egindako bidaietan (9)

bidai poltsa (11)


bidaiaburu (corpusean bidaiburu soilik) 1 iz bidaiaren helburua.

Tongako argi distira nabaitzen hasi delarik urrutian, kapitainak bidaibururat iritsiak garenez jada, zorionak eta goresmenak opatu ditizu.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 75. orr.

2 bidaiaren burua.

Untziaren jaun eta jabea -Alessandro de Novara-, zeina baikenuen, aldi berean, kapitain eta bidaiburu.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 240. orr.


bidaiafobia iz bidaiekiko gorrotoa.

Musika bidaia-lagun.  Berria - Kultura   2004-09-18


bidaiakide (orobat bidaia-kide eta bidaikide) iz bidaidea.

Baionan eta Bordelen bidaiakide batzuen konpainia egokituko zitzaidala pentsaturik, [...].  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 195. orr.

Martin Garmendia epailea dute bidaiakide.  Berria - Kirola   2004-06-12

Nire bidaia kidea, gertaera hori kontatu niona, berriro hasi zen: [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 216. orr.

Zer, liburu bat baino hoberik, amairik gabeko gure txango honetan bidaiakide?  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 76. orr.

Haizea, zuhaitzetako hostarte elurtuetan uluka, bidaiakide dute.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 25. orr.

Joël Fabas-ek dantzatu duen Aurreskuak zoraturik atxiki ditu euskaldun argentinarrak; Pierra Lacoren bidaiakideekin eta gainera, Euskal Argentinako lagunekin gozatu duten mementoa izan da.  Herria   2005-06-30


bidaialagun ik bidaia 6.

bidaialdi (orobat bidai aldi) iz bidaiatzen den aldia.

Gaurko bidaialdi guztiak furgonetaren atzealdean eseririk egin dituzte, kafea hartzeko gelditu izan garenean ere elkarrekin bildu dira, afalaurretik ibilalditxo bat egin dute.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 147. orr.

Egoitzaren gainetik lainoa altxatzen zenean abiatzen ziren israeldarrak, bidaialdi bakoitzean.  Elizen arteko biblia   Ir 40,36

Antolatzaileak Berlingoak izanik, bertan amaitu behar bidaialdia.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 11. orr.

Bidaialdi hura ez zen ihesaldiko garai txarrena izan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 70. orr.

Bidaialdiko gau luzeena izango da Mosku eta Minsken artekoa.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 274. orr.

Seleuko [...] bere sorkuntza berri bat baztertzen ari zen, nazio-sentimendu indartsurik atxikita ez zeukana, Mediterraneotik egun labur bateko bidaialdira zegoen leku baten alde, mundu helenikoaren bihotzetik askoz hurbilago, alegia.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 56. orr.


bidaiant (orobat bidajant g.er.) iz bidaiaria.

Bidaiant gehienak hain segur berriz abiatzeko prest!  Herria   2005-09-22

Hamaikak iraganak ziren, berandua zen, eta bidaiantek handik lekutu behar zuten biharamunean goizik partitzeko xedea zutelakotz.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 122. orr.

Hona Argonen hiru enbaxadoreek hautatu dituzten gidari bidaiant berriak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 32. orr.


bidaiarazi, bidaiaraz, bidaiarazten (orobat pidaiarazi) du ad bidaiatzera behartu.

Hodei eta laino, nork ba? eguzkiak bidaltzen eta bidaiarazten ditu zeruetan barna, haizeak bultzatuta.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 151. orr.

Testu batek gure baitan oihartzun egiten badu, imaginario berezia sorrarazten badigu barnean, unibertso batean bidaiarazten bagaitu, malgua bezain aberatsa den hizkuntzan, kontsidera daiteke begien aitzinean dugun testua kalitatezkoa dela.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 158. orr.

Hamasei orrialdeko komikia, marrazki eta idazki pollitekin, lehengo denboretara pidaiarazten gaituena.  Herria   2005-05-12

Bere bakarkako lehen diska eskaintzen dauku, "12 geltoki", bihotzetik bihotzera bidaiaraziz entzulea, sorkuntzaren primaderatik zahartzaroaren larrazkena bitarteko ortzadar.  Herria   2004-04-01


bidaiari (1426 agerraldi, 167 liburu eta 340 artikulutan; ETCn 7.050 agerraldi; orobat pidaiari g.er.) 1 iz bidaia bat egiten ari dena.

Mahaian hitzaldi modura mintzatzen ziren saltzaile bidaiariei entzuten zien, inoiz edo behin antzokira joaten zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 201. orr.

Begiak altxatu eta lebitar bidaiaria herriko plazan ikustean, galdetu zion zaharrak: -Nondik nora zabiltza?  Elizen arteko biblia   Epa 19,17

Sabelalde zurixka zuen koleoptero bateko sardina bidaiarien artera egotzirik.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 27. orr.

Claudio Magris-ek Danubio liburu gogoangarrian egindako txango erdi literario erdi bidaiaria darabilt gogoan.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 9. orr.

Lourdes Oñederra kontaerarekin maitemindutako idazlea da; zientzialaria, bidaiaria eta orekatua.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 228. orr.

2 (izen gisa)

Bidaiariek eta merkatariek, Arabiako errege guztiek eta Israel lurraldeko gobernariek ordaintzen zizkioten urre-zilarrak.  Elizen arteko biblia   2 Kro 9,14

Gero eta aspergarriagoa zen egoera, eskandalua ere bai, berrogeita bi bidaiariok eta tripulazioko bost kideak basamortu hartatik oraindik atera gabe egotea.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 44. orr.

Bidaiariak gaituzu, emakumea, gau honetarako ostatu eske etorriak zurera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 70. orr.

Beti izango duk bidaiariren bat edo beste, trenak heltzean.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 19. orr.

Geldialdi bakoitzean, igotzen eta jaisten ziren bidaiarien joan-etorriek nolabaiteko bultzada bat sorrarazten zuten ezinbestean.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 65. orr.

Dreamliner modeloek 217-289 bidaiari har ditzakete, eta haien gehieneko hegaldi autonomia 15.700 kilometrokoa da.  Berria - Ekonomia   2004-12-12

Bidaiariren bat igotzen zen bakoitzean, bultzadak izan dira.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 83. orr.

Bagoiko bidaiariek, lehen mementoan begira geratu bazitzaizkion ere, berdin jarraitu zuten, isilik, kasurik egin gabe.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 57. orr.

Itsasontzitik jaisten diren bidaiariek neurri erraldoiko hiri bat aurkitzen dute aurrez aurre.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 145. orr.

Bidaiari guztiak hil dira, hirurogei lagun.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 102. orr.

Bidaiari guztiak hil ziren istripu lazgarri honen zergatiari buruz ez da bertsio ofizial erabakiorrik plazaratu.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 47. orr.

Helmugarik gabeko bidaiariak dira.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 63. orr.

Treneko bidaiarien isiltasunak eta bakardadeak ezinegona piztu zion, nolanahi ere, barrenean.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 23. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Bidaiari ona ez da helmugara lehenbailehen iristen dena, bidean amets egiten dakiena baizik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 81. orr.

Zeren eta behin baino gehiagotan egokitu izan baitzait inguruotan erromes edo bidaiari galduren bat, eta haiekin partitu izan ditut etxea eta ogia.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 640. orr.

Trenak bidaiari bereziak izaten zituen garai hartan.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 144. orr.

Gogoan izango dituzu Juan Inazio Iztuetak bide handian zihoazen bidaiari babesgabeei egindako lapurreta handi odoltsuak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 87. orr.

Horrek areago sumintzen du abiatu ezinik dagoen bidaiari dohakabearen gogo haserrea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 317. orr.

Zer kausitzen du bada bidaiari ixil horrek oraiko munduan, hor baitabil ez turista gisa, bainan Salbatzaile bezala?  Herria   2004-12-23

Bidaiari egarritua ahoa ireki eta edozein ur edateko prest dagoen bezala.  Elizen arteko biblia   Si 26,12

-Agur, Judu Herratua, bidaiari zoriontsu eta jomugarik gabea! barku imajinarioko bidaiari imajinarioei agur egiten hasi gara berriro hiruok.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 149. orr.

Eserita geratu nintzen azkeneko bidaiariak atera ziren arte.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 223. orr.

Hemeretzigarren mendeko txinatar bidaiari bat.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 53. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bidaiari-trenik ez zebilen ordu haietan.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 96. orr.

Ia bidaiari kronika soil batean, Euskal Herriaren analisi hirukoitza marrazten digu.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 11. orr.

Beste bidaiari tradizio baten abiapuntuari ingelesa iritzi geniezaioke.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 37. orr.

Gazte lirain bat etorri zen bidaiari-jantzian komentuko atera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 948. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Honezkero jakingo duk tren-bidaiariekin soilik funtzionatzen duela, indar guztiaz behintzat.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 24. orr.

Handik aste batzuetara iritsi ziren lehenbiziko aldiz Estatu Batuetara aire bidaiariak LZ 127 Graf Zeppelin izeneko ontzian.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 65. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bidaiari asko (5); bidaiari askok (4); bidaiari bakan batzuk (3); bidaiari bakar (4); bidaiari bakoitzak (3); bidaiari bakoitzeko (3); bidaiari bat (25); bidaiari batek (12); bidaiari baten (6); bidaiari bati (4); bidaiari batzuek (3); bidaiari batzuk (5); bidaiari eraman (3); bidaiari euskaldunak (4); bidaiari gehiago (15); bidaiari gehiago izan (7); bidaiari gehienak (6); bidaiari gisa (3); bidaiari gutxiago (5); bidaiari guztiak (20); bidaiari guztiak hil (3); bidaiari guztiek (4); bidaiari guztien (3); bidaiari haiek (4); bidaiari handia (3); bidaiari hil dira (4); bidaiari hil ziren (8); bidaiari horiek (3); bidaiari inguru (10); bidaiari iritsi ziren (3); bidaiari izan (10); bidaiari izan zituen (5); bidaiari kopuru (4); bidaiari kopurua (17); bidaiari kopuruak (3); bidaiari ona (3); bidaiari ontzi (3); bidaiari zauritu (5); bidaiari zauritu ziren (4); bidaiari zeramatzan (4); bidaiari zeuden (3); bidaiari zihoazen (4)

bost bidaiari (3); bost milioi bidaiari (4); edozein bidaiari (3); ezkutuko bidaiari (15); ezkutuko bidaiari bat (4); hainbat bidaiari (4); hiru bidaiari (3); lau bidaiari (5); milioi bidaiari (18); milioi bidaiari gehiago (5); milioi bidaiari izan (3); nire bidaiari (4); zenbait bidaiari (5); zihoazen bidaiari (4); zihoazen bidaiari guztiak (3)


bidaiarigai iz bidaiari izango dena.

Sehi-jantzi zuri-orlegiko autobus bat, S enigmatiko batez harmarriztatua, Monceau parke aldean plazaratu zen, arrandian, bidaiarigai zoritsuen sailtxo bat, urtze-puntu sudoriparoaren azken muga hezeetan zena, jasotzera.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 249. orr.


bidaiarisa iz emakumezko bidaiaria.

Bat-batean, bidaiari ausarten eta bidaiarisa amore-emaileen minorreko akordeen eta kobratzaile diruzalearen tremolo marru-antzekoen artean, kakofonia irrigarri bat lehertu da.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 155. orr.


bidaiatu, bidaia(tu), bidaiatzen (orobat bidaitu g.er. eta biajatu g.er.) 1 du ad leku aski urrunera, lehorrez, itsasoz nahiz airez joan.

Bidaiatzea mugitzea da, urruneko eta hurbileko espazioetan.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 154. orr.

Bidaiatzea amets egitea da, espero ez diren gauzak gerta daitezen desio izatea.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 81. orr.

200 pertsonako taldeak Hego Koreako hegazkin batean bidaiatu zuen.  Berria - Mundua   2004-07-28

Haiekin batera, SSetako hogeiren bat kidek bidaiatu zuten.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 105. orr.

Artean hainbeste jendek bidaiatzen ez zuen garai hartan.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 137. orr.

Erromes aberats bakan batzuk baziren, morroiz eta gameluz inguraturik bidaiatzen zutenak.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 81. orr.

Ohe bagoian bidaiatzen nuenean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 100. orr.

Nire artean diot badela esanguratsua trenez bidaiatzeko asmotan etorri arren honainoko bidea hegazkinez egin behar izana.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 15. orr.

Merkatari hark Marko Polok zabaldutako merkataritza-bidean bidaiatu zuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 259. orr.

Dirurik izan balu, munduan zehar bidaiatzera alde egingo zukeen Andresek.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 156. orr.

Estepan barrena bidaiatuz, baliabiderik gabe geratzeko arriskuan egongo zen noski.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 224. orr.

Agudo baino agudoago bidaiatu zuten, Siberiako estepa hormatuetan tren espresa bezain arin irristatzen den lera horietako batean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 460. orr.

Askoz jende gehiago dago egun munduan eta askoz errazago bidaiatzen da, baina medikuntzak eta erreakzionatzeko bitartekoak ere asko azkartu dira.  Berria - Harian   2005-10-14

Bidaia luzea izan zen, kontrako monzoiarekin bidaiatu zutelako.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 42. orr.

Abantaila handia duela iparrorratzik gabe bidaiatzeak.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 54. orr.

Bakarrik bidaiatzen ohituta nago.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 135. orr.

Jadanik ia inork ez du bidaiatzen nahi duen tokira.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 140. orr.

Bere hegalen gainean bidaiatu dut nik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 19. orr.

2 irud/hed

Hurrengo bi orduetan, idazle amerikarraren mundu lanbrotsuetan barrena bidaiatu nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 62. orr.

Inoiz infernura bidaiatzen banaiz, ez naitek ezustean harrapatuko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 27. orr.

Orain arte agertu izan diren beste birusek, posta elektronikoa erabiltzen zuten batetik bestera bidaiatzeko.  Berria - Gaiak   2004-05-05

3 (da aditz gisa)

Menauden kontseiluz, Pauera bidaiatu zen berriz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 56. orr.

Gau osoan bidaiatu ginela uste dut.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 206. orr.

Pistola hurbil bidaiatzen zen, zelari lotua, zaldunek ohi dutenez.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 229. orr.

Diziplina aunitzetarik bidaiatuko gara adierazkortasunean barna, irudigintza eta irudimena baliatuz.  Herria   2004-02-19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

asko bidaiatu (8); barrena bidaiatu (6); batetik bestera bidaiatu (3); bidaiatu aurretik (10); bidaiatu behar (12); bidaiatu behar izaten (3); bidaiatu beharko (3); bidaiatu beharko du (3); bidaiatu du (6); bidaiatu egin (4); bidaiatu egiten (5); bidaiatu genuen (3); bidaiatu nahi (5); bidaiatu nuen (4); bidaiatu ondoren (5); bidaiatu zen (5); bidaiatu zuen (18); bidaiatu zuten (12); madrilera bidaiatu (3); moskura bidaiatu aurretik (3); zehar bidaiatu (3)

bakarrik bidaiatzea (3); bidaiatzea debekatzea (3); bidaiatzea erabaki (3); ez da bidaiatzea (3); zehar bidaiatzea (3)

batetik bestera bidaiatzeko (3); bestera bidaiatzeko (4); bidaiatzeko asmoa (5); bidaiatzeko aukera (14); bidaiatzeko debekua (5); bidaiatzeko dirurik (3); bidaiatzeko eta (3); bidaiatzeko gogoa (3); doan bidaiatzeko aukera (3); espaziora bidaiatzeko (3); zehar bidaiatzeko (3)

bakarrik bidaiatzen (7); bakarrik bidaiatzen zuten (3); barrena bidaiatzen (3); bidaiatzen ari (12); bidaiatzen du (6); bidaiatzen duen (4); bidaiatzen dute (4); bidaiatzen duten (4); bidaiatzen duzu (3); bidaiatzen hasi (5); bidaiatzen ibili (4); bidaiatzen zen (3); bidaiatzen ziren (4); bidaiatzen zuela (3); bidaiatzen zuen (5); bidaiatzen zuten (9); zehar bidaiatzen (3)


bidaiatxo iz bidaia laburra.

Bidaiatxo batek mesede egingo dit, zalantzarik gabe, indarberritzeko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 310. orr.

Bidaiatxo bat egingo dugu autoz.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 55. orr.

Bidaiatxo bat egin behar duzula entzun dut.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 256. orr.


bidaiatzaile izond/iz bidaiaria.

Entzule nagusiki hiritarra, gazteria unibertsitarioa, jende bidaiatzailea.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 57. orr.

Loiu, Foronda, Noain eta Hondarribian ere, hegaldi bakoitzeko bi zentimo gehiago ordainduko dituzte bidaiatzaileek.  Berria - Ekonomia   2004-10-09


bidaiatze iz leku aski urrunera, lehorrez, itsasoz nahiz airez joatea.

Gastuak oro (bidaiatze, bazkari, bisita eta bertze...) 35 euro jende bakotx.  Herria   2003-05-22


bidaiazale izond bidaien zalea dena.

Ekintza-gizon, abenturazale, bildumatzaile, erudito, bidaiazale, saloietako gizon, idealista gogoz kontra, hori baita bere dobladuren atzean ageri den pertsonaia.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 19. orr.

Bidaiazalea bazara, ziur gaude zure bizipenak kontatzeko grina baduzula.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 22. orr.

Eskailera luze aspergaitzak, bidaiazale denaren ibiltoki.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 59. orr.


bidaiazaletasun iz bidaiazalearen nolakotasuna.

Guk inolako bidaiazaletasunik ez izateak gainerakoak harrituta utzi ohi dituenez, isilik geratu gara, badaezpada ere.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 105. orr.

Ikusiko du morroi guztiek ihes egiten diotela, lanpetu ugari dabilela bere lagun minak zirenen artean, eta bidaiazaletasunak ere nabarmen gora egin duela berarekin hitz aspertuan arituak zirenen artean.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 12. orr.


bidaiburu ik bidaiaburu.

bidaide (102 agerraldi, 37 liburu eta 38 artikulutan; ETCn 1.167 agerraldi; orobat bidekide g.er.) 1 izond bidaia-laguna dena.

Poeta bidaideak ene inguruan ditut etxean: Li Po, Emily Dickinson, Roberto Juarroz, Bonnefoy, Tahar Ben Jelloun, Ovidio... banan-banan ikuskatu nituen, patxada ederrean, neska gazte izateari aspalditxo utzitako andere bidaide guztiak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 147. orr.

2 (izen gisa)

Emilio, berriz, Erandiotik (Bizkaia) Zarautzera (Gipuzkoa) joateko bidaideen bila dabil, astelehenetik ostiralera bitartean, «goizeko 08: 00etan joan eta arratsaldeko 17: 00etan buelta».  Berria - Euskal Herria   2004-08-10

Bide luzerako, baina, inork gutxik nahi luke bidaidetzat.  Berria - Gaiak   2004-05-19

Dernhelm bera ere ez zen bidaide atsegina: ez zuen inorekin inoiz hitzik egiten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 124. orr.

Jauzi batez autobusaren gorenaldeko jarlekuetara igo zen, hutsik baitzeuden, zeren, gure ibilgailuko bidaideetako batek ezarri berria baitzuen oina Place Pereireko espaloiko mundrun bigunean.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 235. orr.

Iduritzen zaidak ezen Jainkoak bidaide eta gogaide egin gaituela, elkarrekin aitzina egiteko justiziazko obra honetan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 513. orr.

Ia ziur, Jose Maria Uzelay margolaria izan zuen bidaide.· Defuntu batekin nator bidaide!  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 301. orr.

3 irud/hed

Pragmatismoari behaztopa gehien jartzen dion bidaide deserosoa da sentimendua.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 69. orr.

Komunistekin bidaide izanak dira biak, bainan Txekoslobiako gertakarien ondotik jorratu dute Sovietar Batasuna, han zen diktadura.  Herria   2001-11-15

Harrokeria eta puzkeria baino ez zaizkigu geratzen horrelakoetan, eta oso esker txarreko bidaideak dituzu horiek.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 129. orr.

Galdutakoa berreskuratzeko garaiak omen zetozen, denen zeregina zen hori, eta berak ere bidaide izan nahi.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 83. orr.

Bakardadea bidaide izan zuen.  Berria - Kultura   2004-04-24

Hiru astez futbola bidaide izango dugu.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 67. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bidaide guztiak (3); bidaide izan (6)


bidaietxe ik bidaia 8.

bidaikide ik bidaiakide.

bidailagun ik bidaia 9.

bidaitu ik bidaiatu.

bidajant ik bidaiant.

bidaje ik bidaia.

bidalarazi, bidalaraz, bidalarazen du ad bidaltzera behartu.

Bere maitearen gorpua Bohol ugartera bidalarazi zuen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 224. orr.

Hura ezagutzen zuen ezeinek ez ziokeen bat-batean telefonoz deituko lore-saltzaileari eta bost dolarretan eskaini ohi zituen lore-sortarik bidalaraziko.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 195. orr.

Larruazaleko bero-hartzaileek bulkada bat bidalarazten diete sentimen-neuronei bizkar-muinera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 231. orr.

Gutun batzuk idatz ziezazkion bidalarazi zuen bulegora.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 41. orr.

Bizirik bazegoen, Leizer ziur zen aurkitu eta etxeraraziko zuela, edo dibortzioaren paperak bidalarazi bestela.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 44. orr.


bidaldi (52 agerraldi, 18 liburu eta 4 artikulutan; ETCn 443 agerraldi; orobat bidealdi g.er.) 1 iz bidaia.

Abiatu aurretik, zorrotz eskatu zien marinelei ez zezatela bidaldian arraunek batere zaratarik egin, eta arraunez itsasoa jotzerakoan, berriz, ur-tanta bakar batek ere ez zezala zipriztindu ontzia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 133. orr.

Lau bat orduko bidaldia gelditzen baitzen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 11. orr.

Kontinenterako bidaldia bera sekulako gurutzea izan zitzaioan aitari.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 450. orr.

Hirien arteko bidaia mugagabea hasi du; mundurako bidaldia.  Berria - Kultura   2004-05-19

Bidaldi hori ez zaizua pozgarria iruditzen?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 374. orr.

Dakarra ez dela abiadura lasterketa bat garbi utzi nahi izan dute; bidaldia egiteko gaitasuna, eta oztopoak gaintzeko trebezia sarituko dira 2005ean.  Berria - Kirola   2004-11-18

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bigarren klaseko banku batean eseri nintzen, eta hain nengoen nekatua, non lotan egin bainuen bidaldi osoa.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 134. orr.

Beraren bidaldi matematikoa han amaitzen zela jakin zuen Ruche jaunak. ezlekuan eta ezdenboran gertatzen den trantsizio aldi bat, bi munduen arteko jauzi horretara egokitzeko, astronautak beren bidaldi astralen ostean nola.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 491. orr.

Bidaldi gaitzerako prest eta gertu.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 145. orr.

Zorigaiztoko bidaldi horrek galdu nau.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 331. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Has eta buka egin zuen ontziak itsas bidaldia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 43. orr.

Eskolatik haratagoko literatur bidaldiari ekin diote.  Berria - Kultura   2004-01-17

4 irud/hed

Matematikaren historian zeharreko bidaldi hura hasi zuenetik, hura zen Ruche jaunaren bidean gurutzatzen zen laugarren inperioa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 267. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bidaldi hartan zihoazenen (4); bidaldia egiteko (3)


bidaldiro (corpusean bidealdiro soilik) adlag bidaldi oro.

Gain horietan, hamarren bat eguneko bidealdiro, kozkor handiko gatz mordoak daude muinoetan, eta muino bakoitzaren tontorrean gatz artetik ur fresko eta geza ateratzen da.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 320. orr.


bidalditxo iz bidaldi laburra.

"Tira, zergatik ez egin bidalditxo bat? -zioen Platonovek bere kolkorako-.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 435. orr.


bidaldu ik bidali.

bidali 1 du ad norbait norabait joanarazi. ik igorri.

Bidal ezazue gizon bat, eta eskuz esku borrokatuko gara biok.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 47. orr.

Berrogeita hamarretik gora mutil armatu bidali zituen haiekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1075. orr.

Semea Ingalaterrara bidali zuen ikastetxe katoliko handi batera.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 62. orr.

Salamancara bidali ninduen baina ez bakarrik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 68. orr.

Egun batean, zerrategira bidaliko ninduten Adriani bizikletan ibiltzen erakustera.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 74. orr.

Gure aitak lizeora bidali zuen ikastera.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 45. orr.

Hantxe agertu ziren zahar biak ere, grinatsu, Susana heriotzara bidaltzeko prest.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 176. orr.

Lekuko izatera bidali nau neure kazeta-zuzendaritzak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 152. orr.

Hil hango buruzagiak, bidali hiltegira zekorrak bezala!  Elizen arteko biblia   Jr 50,27

Izan ere, horretarakoxe bidali zaituzte mundu osora.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 109. orr.

Quenuk emaztearengana bidali zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 366. orr.

Oso gaizki egin nian hi ikazkin behazun beltz horrengana bidalita.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 241. orr.

Orain, bidali ninduenagana noa.  Elizen arteko biblia   Tb 12,20

Josuek, Nunen semeak, bi gizon bidali zituen kanpamentutik, lurraldea isilka ikertzera.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 22. orr.

Urakanak mendian behera bidaltzen gaitik, eta biderik laburrenetik!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 148. orr.

Horretarako bidali naute.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 133. orr.

A ze aurpegia jarri behar duten alderdiko handi-mandiek maritxu alu bat bidaltzen diedala ikusita!  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 25. orr.

Haragia erostera bidali gintuzten batean entzun nuen zurrumurrua tolosar guztiak herritik ihes eginda zebiltzala.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 142. orr.

Haize epela hartzera bidali hauen lehen mutila delako!  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 112. orr.

Nor dugu, nork bidalia da, zergatik salbatu nahi gaitu?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 32. orr.

Taibelek mezulari bat bidali zuen senarraren bila, baina ez senarra ez mezularia ez ziren berriz agertu.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 18. orr.

Lida Jopetik hurbil dago, eta ikasleek, Pedro han zela jakinik, bi mandatari bidali zizkioten, lehenbailehen beren hirira etortzeko erregutuz.  Elizen arteko biblia   Eg 9,38

2 zerbait norabait edo norbaitengana helarazi.

Gazpromek Europara bidaltzen duen gasaren %80 Ukrainatik igarotzen da.  Berria - Harian   2006-01-05

-Agindu ezazu orduoro-orduoro Tomskera telegrama bat bidaltzeko, eta zer gertatzen ari den jakinaraz diezadatela.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 25. orr.

Honek gutun bat bidalia zien Jerusalemen gelditutako jendeari.  Elizen arteko biblia   Jr 29,24-25

Urtarrilaren 21ean bidali zituen Europako Espazio Agentziaren Mars Express zundak Marteko lehen irudiak.  Berria - Gaiak   2004-01-24

Bost urte beteko ditu Inaziok txartelak bidaltzen.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 55. orr.

Almak zeraman poltsak bere tripak irauli zituen trenbide ondoan: nik frontetik bidalitako gutunak ziren.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 47. orr.

Egiaztatzeko ea zinez sekretuki bidalia zion bere txostena Erregeri.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 24. orr.

Bidal iezaiozu lore-sortaren bat, edo antzeko zerbait.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 124. orr.

Alferrik bidali zituen hainbat eskakizun "Comité de Súreté Générale"ra, eta heriotza-zigorra eman zioten.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 110. orr.

Belarriak ere oso antzera jokatzen du: soinuak jaso eta nerbio-bulkada bihurtzen ditu garunera bidaltzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 108. orr.

Irudia erretinara iristen da -pantaila gisako bat da erretina-, eta handik garunera bidaltzen dira seinaleak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 92. orr.

Zaila litzateke, ordea, ohiko korronte mota bidaltzea (elektroi fluxu bat) nerbio-zuntzean zehar.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 58. orr.

Goiz hartan oso goiz Billanoko muturrera agertua nintzen, Gure Gizonak herritik bidal zitzakeen berrien zain baikinen denok.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 100. orr.

Moskutik bidalitako garrantzi handiko mezu bat omen agindu horren arrazoia.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 93. orr.

Beste zazpi egun itxaron eta usoa bidali zuen; oraingoan ez zen itzuli.      - 0. orr.

Bihar bidaliko dizkizut emaitzak.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 29. orr.

Perrette konturatu zen hainbat aste lehenago bidalia zela gutuna.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 11. orr.

Lau aldiz mandatu berbera bidali zidaten eta lautan gauza bera erantzun nien.  Elizen arteko biblia   Ne 6,4

CV eta motibapen gutun bat bidali, agorrilaren 13rako ondoko helbiderat.  Herria   2003-01-14

Klara santuaren ahizpei bidali zizkien aholkuak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 700. orr.

-Niri bidalitako eskutitzak hartu dituzu, ala?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 22. orr.

-Mezu bat bidali dute zure hoteletik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 511. orr.

"Giriek" Irundik eta Beratik laguntza bidaltzea agindu bazuten ere, laguntza horren arrastorik ez parajeetan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 24. orr.

Horra zergatik gutun bat bidali zion Erregeri eta beste bi mezu Frantzesi berari.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 20. orr.

Gero, jauregiko ezkongai guztiei logura bidali zien, eta haiek beren etxeetara itzuli ziren lotara.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 15. orr.

Nire morroiek Libanotik itsasoraino jaitsiko dute; gero, almadiak egin eta itsasoz bidaliko dizkizut.  Elizen arteko biblia   1 Erg 5,23

3 alde eragin. ik egotzi.

Aitak etxetik bidali zuenean, Itsas Armadako akademian sartu zen, osaba aberats eta militarzale baten laguntzarekin.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 134. orr.

Ni etxetik bidali eta lehenbiziko bi hilabeteetan, telefonoz agertzen zidan adeitasuna lurrindurik gelditzen zen bion etxea izandakoaren atezain automatikoaz baliatzen nintzelarik. Oso ideia xelebreak zeuzkan borroka armatuari dagokionez, mendiko gerrillaren alde zegoen eta 1967. urtean erakundetik bidali zuten.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 51. orr.

Gutxienez izan dadila jentilarena bezain ederra, bestela komunitatetik bidaliko zaitut-eta betiko.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 65. orr.

Ikastetxetik bidali eta lanbidez lanbide sigi-saga bihurrian abiatu zenetik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 309. orr.

Ohitura berri bat dute... gaixoak ospitaletik bidali eta gero berriz hartzen dituzte.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 100. orr.

Hainbesteraino zen ederra non ezin baitzuen lanetik bidali.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 68. orr.

Odola eta argizaria, biak batera ikusi nituen Sinagogan, juduen artetik bidali ninduten egunean, nire iritziei, ez setakeriaz, baizik eta arrazoiari zor zaion indarrez eusteagatik, eskumikatu ninduten egunean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 103. orr.

Hebron haranetik bidali zuen Israelek Jose eta honek Siken aldera jo zuen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 104. orr.

Telemakok esan zion Itakako gizon ahaltsuak zirela eta Peneloperekin ezkondu nahi zutela, eta amak ez zuela ezezkoa emateko adorerik, ez eta handik bidaltzekorik.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 13. orr.

Dekretuak eta dekretuak idazteko agindu zion Azeri Begiri, matxinatutako guztiak deserrira bidaliak izango zirela aginduz.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 214. orr.

4 (era burutua izen gisa)

Ni zure aitaren Jainkoaren mandataria naiz: Ni Bet El-en agertu zitzaizun Jainkoaren bidalia naiz.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 75. orr.

Jainkoaren bidalia bezain gogoko zaitut.  Elizen arteko biblia   1 Sm 29,9

Orduan, Durrutiren bidaliari argibideak eman beharko nizkiola bet-betan, Sabigainen zegoela zain, eta ez zuela musaje onik.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 36. orr.

Bidaliak, beraz, Antiokiara jaitsi ziren eta, biltzarra bildurik, gutuna eman zieten.  Elizen arteko biblia   Eg 15,30

Neo hori Bidalia zen eta Matrixetik salbatu behar zuten, ordenagailu-programatik alegia.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 16. orr.

Morfeok esaten dio hura dela Bidalia, baina Neok esaten dio Orakuluak ez zuela Bidalitzat ezagutu hura ikustera joan zenean  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 134. orr.

5 antzarak ferratzera bidali modu txarrean bidali.

Eta antzarak ferratzera bidaltzen bahau?, kezka gizentzen ari zitzaidan barruan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 75. orr.

Mundu guztiak ezagutzen du horrelakoren bat, ezin astunagoak, baina ezin dituzu antzarak ferratzera bidali, beti dituzu laguntzeko prest, beti agertzen dira premian zaudelarik.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 165. orr.

Antzinako garaietan, bertatik bertara argitu ahal izango zukeen, are norberaren onetik atera, hura antzarak ferratzera bidali eta haren lekuan beste bat hartzeraino.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 155. orr.

Ugazabandrearekin ondo moldatzen nauk eta ez diat nahi dena antzarak ferratzera bidali.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 92. orr.

Mikelek emakumea antzarak ferratzera bidaltzeko aukera darabil istant batez bere buruan.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 14. orr.

6 pikutara bidali modu txarrean bidali.

Baina gauzak behar bezala eginda, hau da, senarra pikutara bidali eta gero, eta ez maitale gisa.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 190. orr.

Berarekin hitz egiten saiatu naizen bakoitzean, telefonoa eskegi eta pikutara bidali naik, eta psikiatrarengana joateko esan.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 127. orr.

Pikutara bidali nuen, ostikoa eman nion ipurdian, gau zoro baten bukaeran.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 87. orr.

Bolada hartan beste mobida batzuetan sartu nintzen, eta pikutara bidali nituen pinturak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 157. orr.

Baduk garaia ez inor hiltzeko dioen bosgarren aginduaren kontu hori pikutara bidaltzeko.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 175. orr.

«Botere judizialaren independentzia pikutara bidali dute», salatu du Eskubideak-ek.  Berria - Euskal Herria   2006-02-24

Eman beharreko lehenengo pausoa, pauso zoroa lagunon ustez, lortu berritako lana pikutara bidaltzea zen.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 115. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

aingerua bidali (11); airean bidali (5); alemaniara bidali (7); anaia bidali (5); antzarak ferratzera bidali (9); argia bidali (8); atzera bidali (7); aurretik bidali (9); bakarra bidali (5); bakarrik bidali (9); baloia sareetara bidali (8); bana bidali (11); bat bidali (337); bat bidali behar (8); bat bidali dio (7); bat bidali diote (7); bat bidali du (18); bat bidali nahi (12); bat bidali nion (5); bat bidali zidan (11); bat bidali zien (21); bat bidali zion (54); bat bidali zioten (10); bat bidali zuen (74); bat bidali zuten (16); batean bidali (5); batek bidali (10); batera bidali (37); batera bidali zuen (7); batera bidali zuten (7); bati bidali (5); batzuk bidali (31); batzuk bidali zituen (12); batzuk bidali zizkioten (5); bera bidali (7); berak bidali (16); berehala bidali (9); berriro bidali (11); bertan bidali (5); bi bidali zituen (5); bi gizon bidali (5)

bidali ahal (17); bidali ahal izan (5); bidali ahal izateko (7); bidali aurretik (16); bidali baitzituen (6); bidali baitzuen (9); bidali behar (99); bidali behar da (6); bidali behar dira (6); bidali behar izan (15); bidali behar izaten (7); bidali beharko (22); bidali beharra (7); bidali beharrean (6); bidali beharreko (8); bidali berri (5); bidali die (17); bidali diegu (5); bidali digu (10); bidali dio (34); bidali diot (9); bidali diote (13); bidali dit (13); bidali ditu (63); bidali dituela (5); bidali dituen (9); bidali ditut (9); bidali dituzte (39); bidali dizkie (5); bidali dizkio (8); bidali dizkit (6); bidali du (83); bidali duela (7); bidali duen (11); bidali dut (23); bidali dute (35); bidali dutela (5); bidali egin (45); bidali egin zituen (7); bidali egin zuen (18); bidali egingo (6); bidali ere (7); bidali eta (89); bidali ez (19); bidali gabe (6); bidali gaitu (6); bidali gaituzte (5); bidali gintuen (6); bidali gintuzten (7); bidali gutun (5); bidali izan (17); bidali izana (10); bidali nahi (100); bidali nahi du (8); bidali nahi izan (27); bidali nau (54); bidali nau jainkoak (5); bidali nau zuengana (7); bidali nauela (11); bidali nauen (11); bidali nauen aitak (5); bidali nauena (5); bidali nauenaren (5); bidali naute (6); bidali nauzula (9); bidali ninduen (43); bidali ninduten (30); bidali nion (15); bidali nituen (21); bidali nuen (29); bidali ohi (7); bidali omen (10); bidali ondoren (15); bidali ote (9); bidali zaitu (8); bidali zaituzten (6); bidali zenidan (5); bidali zenuen (5); bidali zidan (27); bidali zidaten (5); bidali zien (66); bidali zieten (11); bidali zigun (10); bidali ziola (8); bidali zion (196); bidali zion atzo (6); bidali zion gutuna (6); bidali zioten (41); bidali ziren (5); bidali zituen (282); bidali zituen atzo (13); bidali zituen batzuk (6); bidali zituen jesusek (5); bidali zituztela (8); bidali zituzten (128); bidali zizkien (27); bidali zizkieten (6); bidali zizkion (68); bidali zizkioten (25); bidali zuela (23); bidali zuen (487); bidali zuen atzo (14); bidali zuen aurretik (5); bidali zuen baloia (9); bidali zuen bere (7); bidali zuen eta (10); bidali zuena (7); bidali zuenean (11); bidali zutela (11); bidali zuten (163); bidali zuten atzo (6); bidali zutenean (7)

bidez bidali (9); bila bidali (31); bila bidali zituen (9); binaka bidali (6); deritzanak bidali nau (5); egiptora bidali (6); egitera bidali (21); erantzun hau bidali (5); erbestera bidali (5); ere bidali (49); erromara bidali (8); esatera bidali (5); eskolara bidali (6); esku hutsik bidali (5); eskutitz bat bidali (11); eskutitza bidali (9); espetxera bidali (25); espetxera bidali zituen (5); espetxera bidali zuen (5); etxera bidali (49); etxera bidali zuen (10); etxera bidali zuten (6); etxetik bidali (7); ez bidali (5); ferratzera bidali (13); gabe bidali (11); gehiago bidali (14); gizon bat bidali (5); gizon bidali (8); gutun bana bidali (5); gutun bat bidali (50); gutun bidali (6); gutuna bidali (39); gutuna bidali dio (8); gutuna bidali zion (6); gutuna bidali zioten (5); gutunak bidali (23); gutunak bidali zizkien (7); haizea bidali (7); handi bat bidali (5); handik bidali (10); hara bidali (9); hark bidali (5); hartzera bidali (10); hau bidali (41); hau bidali zion (26); hauek bidali (6); herrira bidali (7); hona bidali (8); horregatik bidali (13); hura bidali (9); hutsik bidali (5)

ikastera bidali (5); ikertzera bidali (10); irakera bidali (5); irudia bidali (6); jainkoak bidali (13); jaunak bidali (15); jaunak bidali nau (5); kalera bidali (6); kanpora bidali (36); kanpora bidali zuen (11); kartzelara bidali (11); lanetik bidali (5); lurraldea ikertzera bidali (5); madrilera bidali (6); mandatariak bidali (22); mandatariak bidali zituen (8); mandatu hau bidali (11); mandatua bidali (5); martera bidali (5); mezu argia bidali (6); mezu bat bidali (31); mezu bidali (6); mezu hau bidali (12); mezu zehatza bidali (6); mezua bidali (17); mezua bidali zion (5); mezulari bat bidali (6); mezulariak bidali (35); mezulariak bidali zizkion (18); mezulariak bidali zizkioten (5); morroi bat bidali (7); mundura bidali (5); musu bat bidali (8); ni bidali (6); nik bidali (10); nola bidali (5); nora bidali (6); nork bidali (12)

ohar bat bidali (8); oharra bidali (10); ohera bidali (5); ordezkari bidali (5); ordezkariak bidali (7); ordezkaririk bidali (5); ordezkaritza bat bidali (8); ordezkaritza bidali (10); ordezkaritza bidali du (5); pikutara bidali (28); polizia bidali (7); popatik hartzera bidali (6); postaz bidali (5); predikatzera bidali (5); probintzietara bidali (7); sareetara bidali (21); sareetara bidali zuen (10); semea bidali (5); siberiara bidali (7); soldadu bidali (14); soldadu bidali zituen (7); soldadu gehiago bidali (6); soldaduak bidali (10); talde bat bidali (16); telegrama bat bidali (7); tropak bidali (5); txostena bidali (14); utzita bidali (5); zehatza bidali (6); zerbitzariak bidali (5); zergatik bidali (20); zerura bidali (5); zuk bidali (16); zuk bidali nauzula (9); zuregana bidali (6)

bidalia izan (10); bidalia zuen (6); bidaliak izan (6); bidaliak izan ziren (5); bidaliak zituen (6); jainkoak bidalia (5)

aingerua bidaliko (5); bat bidaliko (64); bat bidaliko dizut (9); bat bidaliko du (11); batera bidaliko (8); batzuk bidaliko (7); bidaliko diat (6); bidaliko die (8); bidaliko diet (7); bidaliko dio (10); bidaliko diot (8); bidaliko diote (10); bidaliko ditu (47); bidaliko dituela (15); bidaliko ditut (15); bidaliko dituzte (32); bidaliko dituztela (6); bidaliko dizkiet (8); bidaliko dizkio (5); bidaliko dizkiot (6); bidaliko dizkizuet (9); bidaliko dizkizut (11); bidaliko dizue (6); bidaliko dizuet (9); bidaliko dizut (23); bidaliko du (48); bidaliko duela (16); bidaliko dut (36); bidaliko dute (23); bidaliko dutela (5); bidaliko ote (5); bidaliko zidala (6); bidaliko zituela (12); bidaliko zituen (5); bidaliko zuela (11); bidaliko zuen (9); bidaliko zuten (5); ere bidaliko (9); etxera bidaliko (9); gehiago bidaliko (20); gehiago bidaliko dituela (6); gutun bat bidaliko (7); hartzera bidaliko (6); hilobira bidaliko (5); kanpora bidaliko (5); laster bidaliko (6); ordezkaritza bidaliko (8); ordezkaritza bidaliko du (6); pikutara bidaliko (11); soldadu bidaliko (6); soldadu gehiago bidaliko (10); talde bat bidaliko (7)

atzo bidalitako (5); batek bidalitako (9); bidalitako agiri (7); bidalitako azken (10); bidalitako eskutitz (7); bidalitako espiritu (6); bidalitako gutun (20); bidalitako gutun baten (5); bidalitako gutuna (7); bidalitako gutunak (10); bidalitako gutunean (9); bidalitako mezu (8); bidalitako ohar (11); bidalitako ohar baten (5); bidalitako oharrean (10); gobernuak bidalitako (5); hedabideetara bidalitako (6); jainkoak bidalitako (7); jaunak bidalitako (8); zuk bidalitako (5)

bidaliz gero (10); etxera bidaliz (5)

bat bidaltzea (28); batera bidaltzea (6); bidaltzea aztertzen (6); bidaltzea aztertzen ari (6); bidaltzea da (7); bidaltzea edo (5); bidaltzea erabaki (37); bidaltzea erabaki zuen (17); bidaltzea erabaki zuten (5); bidaltzea eta (8); bidaltzea onartu (5); bidaltzea proposatu (8); eskolara bidaltzea (6); ez bidaltzea (9); gehiago bidaltzea (7); soldadu gehiago bidaltzea (6)

bat bidaltzeko (26); batera bidaltzeko (7); bidaltzeko agindua (6); bidaltzeko asmoa (12); bidaltzeko aukera (17); bidaltzeko erabakia (12); bidaltzeko eskatu (23); bidaltzeko eta (6); bidaltzeko modua (6); bidaltzeko prest (13); bidaltzeko prest agertu (7); etxera bidaltzeko (10); ez bidaltzeko (15); ez bidaltzeko eskatu (5); gehiago bidaltzeko (14); gehiago bidaltzeko aukera (5); kanpora bidaltzeko (8); mezuak bidaltzeko (8); niri bidaltzeko (5); pikutara bidaltzeko (11); soldadu gehiago bidaltzeko (7); soldaduak bidaltzeko (11)

argia bidaltzen (5); artera bezala bidaltzen (5); bat bidaltzen (37); bat bidaltzen du (5); batera bidaltzen (15); bera bidaltzen (5); berak bidaltzen (8); bezala bidaltzen (5); bezala bidaltzen zaituztet (5); bidaltzen ari (14); bidaltzen badute (5); bidaltzen da (9); bidaltzen den (5); bidaltzen die (8); bidaltzen dio (7); bidaltzen dion (6); bidaltzen dira (8); bidaltzen diren (5); bidaltzen ditu (32); bidaltzen dituen (14); bidaltzen dituzte (36); bidaltzen dituzten (18); bidaltzen dizkigute (6); bidaltzen dizkio (7); bidaltzen dizkit (5); bidaltzen dizuet (12); bidaltzen dizut (12); bidaltzen du (39); bidaltzen duen (16); bidaltzen duena (5); bidaltzen dugu (5); bidaltzen dut (7); bidaltzen dute (17); bidaltzen duzu (5); bidaltzen eta (5); bidaltzen gaitu (6); bidaltzen gintuen (5); bidaltzen hasi (23); bidaltzen hasi zen (7); bidaltzen nau (5); bidaltzen ninduen (7); bidaltzen zaitut (8); bidaltzen zaituztet (6); bidaltzen zien (6); bidaltzen zion (18); bidaltzen zituen (27); bidaltzen zituzten (26); bidaltzen zizkidan (12); bidaltzen zizkien (6); bidaltzen zizkieten (7); bidaltzen zizkion (18); bidaltzen zuen (25); bidaltzen zuten (14); bidez bidaltzen (5); dirua bidaltzen (6); eskolara bidaltzen (12); etxera bidaltzen (7); etxetik bidaltzen (8); goraintziak bidaltzen (5); gutunak bidaltzen (11); hara bidaltzen (6); horregatik bidaltzen (6); kanpora bidaltzen (7); mezuak bidaltzen (18); nork bidaltzen (5); pikutara bidaltzen (7)


bidalketa 1 iz bidaltzea.

150.000 karta inprimatu dituzte, guztien bidalketa aurretik ordaindurik.  Berria - Euskal Herria   2006-04-01

Bidalketa gastuak aitzinetik ordainduak dituzten kartak dira, Batera-ren helbidea daukatela.  Berria - Euskal Herria   2006-04-08

Gastu bakarra programen bidalketa izango zela.  Berria - Mundua   2004-08-07

Aurrekoan bezala egin zenezakeen bidalketa.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 124. orr.

Bazen eta, alajaina, zer galdetua, Grosrouvrek ez baitzuen eman bere bidalketa haren azalpenik batere.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 18. orr.

Mendekosteko Kapituluak anaien bigarren bidalketa erabakitzen du.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1212. orr.

Irudi akustikoaren bidalketa fisiologikoa gertatuko da, belarritik burmuinera.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 38. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Atzerriko finantza fluxuek inbertsio, turismo, nikel esportazio eta dibisa bidalketak eta deszentralizazio neurriek eragin zuzenak izan zituzten ekonomiaren suspertzean.  Berria - Mundua   2004-12-15

Ostegun honetan: Teknologi Eguna, astearen estreinaldia, eta ateak zabalik elkartearen egoitzan, 18 Pontrique karrikan: argazkiak eta mail bidalketak.  Herria   2001-05-31

Kurrikulum bidalketa zaharrak bere ondorioak izan zituen azkenean eta, gabonak inguru horretan, lanpostu baterako deitu zidaten.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 35. orr.

Portziunkulako Santa Marian eginiko Kapituluak Ordena probintziatan banatzea eta anaien lehen misio-bidalketa Europan zehar erabakitzen du.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1212. orr.

Bidalketa gastuak aitzinetik ordainduak dituzten kartak dira, Batera-ren helbidea daukatela.  Berria - Euskal Herria   2006-04-08


bidaltzaile iz bidaltzen duen pertsona.

Britainia Handian aspaldiko ohitura da egun honetan gazteek elkarri postalak bidaltzea amodiozko mezuekin, askotan bidaltzailearen izenik gabe.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 199. orr.

-Amonaren azkeneko gutunetako bidaltzailearen helbidea da nire aztarna bakarra...  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 93. orr.

Ez da morroia nagusia baino handiago, ez eta bidalia ere bidaltzailea baino handiago.  Elizen arteko biblia   Jn 13,16

Mendekuaren gozoa dastatzen geratu zen Ruche jauna, hantxe bere etxaldean irudikaturik Grosrouvre, oihanaren erdian, kutxen zama jasotzen, kutxek idazkun hau zekartela: "Bidaltzaileari itzulia".  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 66. orr.

Jeremy Jaynes zen haren izena, eta munduko spam bidaltzaile handienen artean zortzigarrena zen.  Berria - Gaiak   2004-12-30


bidaltze iz norbait norabait joanaraztea; zerbait norabait edo norbaitengana helaraztea.

Prentsa agiri baten bidez, Askatasunak galdegin du «jendeen osasun fisikoa arriskuan ezartzen duten bidaltze horiek behin betiko geldituak» izan daitezen.  Berria - Euskal Herria   2004-07-14

Segidan, gutun bidaltze-jasotze ezusteko hura iritsi zen, eta orain, bat-batean, zer eta etxean aurkezten zitzaion, maleta eta guzti.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 275. orr.

Ez du gauza handirik aldatuko, postalaren bidez ezin bada, bidaltze gastuak aurretik ordainduak dituzten gutun-azalak banatuko ditugu.  Berria - Euskal Herria   2006-04-09


bidaltzear adlag bidaltzeko zorian.

Beste talde bat bidaltzear dira, ez dakit jadanik atera diren.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 149. orr.

Barruan zeukan dena askatzear egon zen neska, zergatik egin zuen galdetzear, mutila popatik hartzera bidaltzear.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 76. orr.


bidaltzeke adlag bidali gabe.

-Horra bai eta zu niregana bidali zaituzten epailari horiek, bidaltzeke ere egon zitezkeen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 184. orr.


bidangoztar izond/iz Bidangozkoa, Bidangozi dagokiona; Bidangozko biztanlea.

Beste argitasunik ematen hasi baino lehen, hara zer esaten duen Mariano Mendigatxa bidangoztarraren gutunak: [...].  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 147. orr.


bidaniar izond/iz Bidaniakoa, Bidaniari dagokiona; Bidaniako biztanlea.

Bidaniarrak bi eskuekin gogor ematen dio pilotari, baina oraindik asko kostatzen zaio tantoa amaitzea.  Berria - Kirola   2006-05-03

Jose Mari Larrarte bidaniarra, euskaltzain ohorezkoa.  Herria   2005-05-05


bidape
1 bidapean

Azkongarateko Hariztian zen belekabia, ardiborda baino honuntzaxeago, bidapean bertan, haritz amerikano baten galdurreko adartxokoan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 75. orr.


bidari 1 iz bidaiaria.

Bidari, erromes, merkatari eta abarren datuak hartuz osatuxe omen zuen lehen mundumapa Isidrí judutarrak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 155. orr.

Bidetik jaso eta toki seguruan jartzen zituen, bidariek zapal ez zitzaten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 232. orr.

Tontor harrizu hortantxe eraikitako gazteluan bizi omen zen gure Salkindari traidorea, Biaizpetik iragotzen ziren bidari guzien zelatari.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 124. orr.

Bagdaden, beste gauza askoren artean, bidarientzako ostatu eta zorotegi ugariek utzi zuten harriturik Benjamin.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 156. orr.

Txartel merkeek gainontzeko txartelek eskaintzen dituzten eskubide asko izan ez arren, aurrez aipaturiko arazoren bat sortzen bada, hegaldi merkeetako bidariek ere jaso ditzakete konpainien kalte-ordainak.  Berria - Euskal Herria   2006-01-11

2

Bidari arrunta naiz.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 69. orr.

Bidari zoriontsu honek, mundutik, bere erromesaldiko atzerritik bezala, irteteko presatzen bazen ere, mundu honetako gauzak baliatzen zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 382. orr.


bidaro iz bidaldia.

LEHEN BIDAROA.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 7. orr.

BIGARREN BIDAROA .  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 243. orr.


bidarraitar (orobat bidarritar eta bidartar) izond/iz Bidarraikoa, Bidarrairi dagokiona; Bidarraiko biztanlea.

Bidarraitar irakurle hunen eskutitza den bezala agertzen dugu.  Herria   2004-12-16

Sortzez bidarraitarra, 1941 ean sortua, asko parropietan omonier eta bikario izanik 8 urte huntan Mugerreko erretor zen.  Herria   2003-10-02

Eskubaloi elkartearen 216 kidetarik 68 irisartarrak dira, 19 ortzaiztarrak, 12 arrosatarrak, 11 bidarraitarrak eta 9 suhuskundarrak.  Herria   2004-05-27

Etxera sartzeko bidea zeharkatzen ari zen 81 urteko bidarraitarra auto batek jo zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-12-26

Ez da gaurko historia eta aspaldi du Otsalde bidarraitarrak kantatu zuela.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 136. orr.

Hemen, Jean Pierre Marisco bidarraitar lasterkaria.  Herria   2005-05-05

Aurten deigarria izan da Mizel Mateo bidarraitarraren partaidetza Bertso Ligan.  Berria - Kultura   2006-03-03

Bizkitartean, 30 bidarraitarrek osatu talde batek izenpetze kanpaina bat hasi zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-09-09

Bidarraitar multxo eder bat juntatu da familiari, agurraren egiteko.  Herria   2004-02-26

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mizel mateo bidarraitarra (6); parachu bidarraitarra (3)


bidarritar ik bidarraitar.

bidartar ik bidarraitar.

bidasoar ik bidasotar.

bidasotar (orobat bidasoar) izond/iz Bidasoakoa, Bidasoari dagokiona; Bidasoako biztanlea.

Mintzatzen bazekien, dotore mintzatu ere: Sanduzelaikoa izanagatik, ama bidasotarra zuen mutikoak.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 86. orr.

Haren aitatxi bidasotarra Hondarribian borrokatua zen Albreteko etxearen alde.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 132. orr.

Xehetasunetan sartu gabe erran dezagun larunbatarekin esku baloi partida ainitz izanen direla egun guzian eta aratsean goi mailako partida bat ikusten ahalko dugu Irungo Bidasotarren eta Bordeleko Girondins taldeen artean. ez dugu ulertzen ingurumenari egiten zaion mespretxua eta, are gutxiago, 20.000 bidasoarren baino gehiagoren sinadurak horrela gutxietsi izana.  Herria   2002-07-18

Estrenan partidak bazituzten partida huntan Baztan-Bidasoarrek.  Herria   2005-06-09


bidatu, bida, bidatzen du ad bideratu, gidatu.

Hori dela eta, Giza Eskubideetarako Goi Komisionatuari ordezkaritza bat bidatzeko eskatuko diola hitz eman du.  Berria - Harian   2006-04-22

Auzotarren beharrak ezagutzeko inkesta bat hitz eman dio postak, berak iragarri dituelarik bide seinaleak auzoguneko jendeak posta horretara errazki bidatzeko.  Herria   2005-11-03


bidatxur ik bidatzur.

bidatzaile izond bideratzailea, gidatzailea.

Erkatzen baditugu Espainia eta Frantzia edo Ingalaterra, ikusten dugu, historia egiaz -jarraikorki- egin duten herriok, gutxiengo bidatzaile bat zutenak izan direla.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 198. orr.


bidatzur (orobat bidatxur) iz bidezidorra.

Handik gutxira, nire anaia goikaldean ikusten nuen, oso puntu abantailatsuan, eta bitartean nik atzera egin beharra neukan benetako bidatzur ona hartzeko.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 62. orr.

Soroan zehar zihoan bidatxur hura.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 47. orr.

Labar gaineko bidatxur haietako batetik.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 64. orr.


bidaxka ik bidexka.

bidaxundar izond/iz Bidaxunekoa, Bidaxuneri dagokiona; Bidaxuneko biztanlea.

Delrieux bidaxundar anderea da eskola huntako zuzendaria.  Herria   2001-09-27


bidazti 1 iz ibilaldi bat egiten ari dena; leku batean bidez dagoena. ik bidaiari.

Niri autoak ez zaizkidak axola, ni oinezko ibiltaria nauk, zintzurrean uhuria zuen bidazti bat, ez dezagun hori ahaztu.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 28. orr.

Mundura etorri eta, gizon-emakumea, basoan galduta dagoen bidaztia da.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 112. orr.

Losintxa-eskaintza ugari eginez ari ziren elkarri, Don Kijote eta Don Fernando; baina bidazti batek, orduantxe bentan sartu zenak, isilarazi zituen biok; mairu-herritik etorri-berria zirudien bere janzkeran.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 82. orr.

Alde egin dezakeela esan diote, labur; bidaztia oinez abiatu da, guztiz amorratuta.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 46. orr.

Bidean ez zuten inor aurkitu: ez artzainik, ez bidaztirik, ez bidelapurrik.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 28. orr.

Bidaiaren buruan bidaztia ez bada barruz aldatu, alferrik izan da bideari ekitea.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 337. orr.

Hogeita hamar libra gehiegi dira oinezko bidazti batentzat, orok dakitenez, eta nik banekien Borviok bazekiela hori: hala itxi genuen tratua hogei libran.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 123. orr.

Errusian, erbi bat bidazti baten bidean gurutzatzea ezbeharren bat hurbil dagoen seinale da.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 359. orr.

Egoera normalean, eta bidaztiak, zalgurdiak eta abereak garraiatzeko gabarra berezien bidez, hiru ordu behar dira Jenisei ibaiaz bestaldera pasatzeko.  Berria - Harian   2005-03-24

Hi Ulises bidaztia haiz, inondik ere; Hermes Argifontek esan zidaan, bai, itsasontzi beltz azkarrean agertuko hintzela Troiatik itzultzerakoan.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 67. orr.

Trena gelditzen zen guztian, poliziak igotzen ziren bidaztiak ikertzera eta den-denak zorrotz ikuskatzen zituzten, Ivan Ogareffen bila baitzebiltzan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 73. orr.

Hiru bidaztiak zutik zihoazen gurtetxean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 351. orr.

Hirugarren klaseko bidaztiak ziren batez ere, kezkarik batere ez zutenak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 108. orr.

Livenitxnaiako portua ontziratzeko edo lehorreratzeko gunea da Baikal aintzirako bidaztientzat.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 392. orr.

Bidaiaren buruan bidaztia ez bada barruz aldatu, alferrik izan da bideari ekitea.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 337. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bidaia handien eta bidazti handien historia.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 12. orr.

Ibaien kopurua ez da infinitua; bidazti hilezkor batek, mundua korriturik, azkenean, egunen batean, guztietatik edanen du noski.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 128. orr.

Bere adiskide min Oreja Jaun medikuaz eta beste bi adiskidez lagundurik iritsi zen bidazti ospetsua; denak ere Falangeko eta Reketeetako lagunez egoki eskoltaturik.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 135. orr.

Atondora heldu da bidazti akitua gauaren erdian.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 33. orr.

Goi mailako bidazti bat ez zen Siberian barrena abiatuko segizio eder batek lagundu ezean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 65. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Mikel Strogoff zubira itzuli zen eta hango bidazti taldeen artean nahasi, haien solasa entzun nahian.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 109. orr.


bide1 (40.928 agerraldi, 287 liburu eta 11.355 artikulutan; ETCn 327.207 agerraldi) 1 iz bertatik ibiltzeko prestatua den lur zerrenda. (ikus beheko konbinatorian begira adizlagunaren agerraldi maizkoenak).
2 bi lekuren arteko bide tartea; toki batetik beste batera joateko igaro behar diren tokien segida.

Tranbiaren bidea alda dezakezu zuk, baina horrela tranbiak beste bidean dagoen pertsona harrapatuko du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 382. orr.

Lau egunen bidea; bat ez gehiago.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 83. orr.

Lau bat orduko bidea daukat hemendik etxeraino oinez eta ez naiz egunero joaten.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 115. orr.

-Sei-zazpi ordu bide dago -esan zien.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 45. orr.

Igandero lau kilometro bide egin behar zuten mezetara joateko.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 83. orr.

Israeldarrek Ramsesetik Sukoterako bidea egin zuten.  Elizen arteko biblia   Ir 12,37

Hamar egun iragan ziren Eraztunaren Eramailea Raurosetik ekialderako bidean abiatu zenetik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 191. orr.

Agudo egin zuen aurrera bere bidean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 59. orr.

Jerusalemerako bidean gora zihoazen, eta Jesus aurretik.  Elizen arteko biblia   Mk 10,32

Iruñen ere, eta beste anitz hiritan, badaude Santiagoko bidearen adiskide taldeak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 174. orr.

Zuek badakizue ni noan tokirako bidea.  Elizen arteko biblia   Jn 14,4

Merry eta Sam berarekin bildu ziren, Landakoetxetarrak lagun, itzulerako bideari zaldiz ekiteko.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 372. orr.

Hamar asteme gariz eta bideko janariz kargatuak. eskura iezaiezu arretaz biderako behar dutena, ezer falta ez dakien.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 127. orr.

Ez genuela biderako ia urik ere hartu.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 176. orr.

Joanttok bide zati bat egin zuen errekaren ezkerraldetik, harrizko zubi zahar bat aurkitu zuen arte.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 33. orr.

3 irud/hed

Bizirako bidean gora doa zuhurra, Herio Leizera jaistetik urruti. mundu helenikoaren konbertsiorako bidea prestatzeko.  Elizen arteko biblia   EsZ 15,24

UEFAra daraman bidea ez galtzeko, Athleticek esnatu beharra zuela nabarmendu genuen Racingen aurkako partida bezperan.  Berria - Kirola   2004-04-17

Ni hemen, ate ondoan egunsentiari so, ikusiz nola hindoan hantxe, zeruko bidearen arrastoan.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 156. orr.

Edo, neure ilunetik ilunagorako bidean erran beharko ote nuke, jaun André...?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 649. orr.

Memoria izango du biderako makulu, nora doan ez ahazteko.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 102. orr.

Jupiter planeta bere tenperaturan mantentzen den bezalaxe bere bidea eginez Marte txit beroaren eta Saturno guztiz hotzaren tartean, [...].  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2770. orr.

Alderdi guztiekiko neurritasuna erakusten du, haztamuka doa hauen mugetaraino, talka egiten du esan nahi ez duenarekin, lubakiak egiten ditu bere bidea definitzeko.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 24. orr.

Zu zaitut biderako argi eta argirako bide.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 206. orr.

Ordudanik, santutasun-bide guztietan aurrera egin zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 762. orr.

Nola alde egin guk zigorrari, horrenbesteko salbamen-bidea zabarkeriaz galtzen badugu?  Elizen arteko biblia   Heb 2,3

4 helburu bat iristeko balio duen zera; ezer lortzeko era edo moldea.

Beraz ezin daitezke bideak eta helburuak nahastu, lehiakortasun sakratuaren diskurtso ofizialak [...] egin duen bezala: bidea behar lukeena -lehiakortasuna- helburu bihurtu baitu, eta helburua, berriz -ongizatea-, haren menpeko bide.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 94. orr.

Horiek ez doaz zuzen Jainkoagana, baizik nahi dute Jainkoa etor dadin zuzen beren nahikari okerretara eta, beraz, helburua bide egiten dute eta bidea helburu Efizientzia, bideei buruzko eraginkortasuna, hau da, helburuak merke, ondo betetzea (alegia, kostu eta irabazien arteko ratioa).  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 109. orr.

Zuek duzuen askatasun hori ez bedi gaitzesanerako bide gerta.  Elizen arteko biblia   Erm 14,16

Berehalako haustura batek ez bertze zer bidek justifika dezake hautu lotsagarri bat?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 168. orr.

Gisa honetako deabruak botatzeko bide bakarra otoitza eta baraua dira.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 134. orr.

Logikaren armarik beldurgarrienetariko bat da absurdoaren bidezko arrazoiketa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 113. orr.

Irudiaren arte tradizionalak, argazki bidezko irudiaren kontra, bere automatikotasunagatik gutxiesten baita, defenditzen ariko balira bezala.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 246. orr.

Itsaso bidezko garraioa, burdinbideaz gainera, aterabide hoberena da.  Berria - Euskal Herria   2004-03-11

Beraz, halako adimen baten ezagutza, giza adimen batena bederen, adigaien bidezko ezagutza da, ez intuitiboa, diskurtsiboa baizik.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 60. orr.

Taberna, jatetxe, festa eta antzekoetan jasotako egile eskubideen diru kopurua %5,8 igo da, eta irrati eta telebista bidezkoa % 14,4.  Berria - Kultura   2004-04-28

5 bidea galdu

Arturrek, baso itxian, bidea galdu zuen bere talde osoarekin.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 40. orr.

Zakurrak, animalia argia izan arren, bidea erraz gal lezake.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 53. orr.

Ez da oraindik iparra baino gauza hoberik asmatu bidea ez galtzeko.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 373. orr.

Hark, ordea, ez zuen bere bidea galtzen, ez lanbroak zeru ertza ezkutatzen zuenean, ezta eguzkiak egunetan eta egunetan iluna uxatzen ez zuenean ere.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 58. orr.

Ondoren, nekatua, bere gogoa artean itsasoarekin gora eta behera, urrunaldi luzearen ondoren bazterren usain eta zaporea bere buruaz jabeturik, kandelak bere begietan dilindan, bidea galdu eta hondora joan zen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 148. orr.

Hirugarren Mundu gaixo bat, arras burua eta bidea galduta omen dabilena, Alemania galdu haren atzetik hain zuzen.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 131. orr.

Jakin-minak erakarrita, bidea galdurik bezala joan zen Egutxi etxe sekretu hartara lehen aldiz.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 31. orr.

6 bidea/k ireki

Oinaztua nondik abiatzen den hegan eta norantz doan, nola irekitzen duen bidea leku itxietan zehar eta nola irteten den, bazterrak hautsita.Bidea ireki zuen altzarien artetik, bultza egin zion kutxari, bitxiak eta orratzak dardarazi zituen, eta musu eman zion Jacki kopetan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 399. orr.

Bat-batean, ziraun bat ikustea lipar batez, belarretan sigi-saga bidea irekitzen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 228. orr.

Bidea irekiko dut basamortuan, ibaiak sortaraziko landa lehorrean.  Elizen arteko biblia   Is 43,19

Biriketatik datorren aireari sudurreko bidea itxi edo irekitzen diona.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 27. orr.

Hiriko zirkulazioan zehar bidea ireki ostean, iparraldera zihoazen errepide ugarietako lehena hartu zuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 171. orr.

Gaurgero euskaraz filosofia egiterakoan baliagarri diratekeen oinarriak finkatzeko bidea ireki nahi genuen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 389. orr.

Idazle batek beste baten bidea ireki duela.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 326. orr.

Unibertsitate titulu bat sakelan izateak bideak irekitzen zituen lan hobea aurkitzeko.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 20. orr.

Sarraila eta giltza bat badatoz, zelulan sartzeko bidea irekitzen zaio birusari.  Berria - Gaiak   2006-03-18

Benetako egia lortzeko bideak irekitzea da euren helburua.  Berria - Gaiak   2004-03-31

Bekatuari bidea irekitzen dioten egokiera guztiak ezabatzen zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 214. orr.

Su-etenak bake bidea ireki behar luke, Baionako gotzainaren ustez.  Berria - Harian   2006-03-26

Ondoko urtean, Hegoafrikan boersek hartu zuten agintea, eta apartheid sistemari bidea ireki zioten.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 57. orr.

Bertsozale Elkarteak harreman-bideak irekita ditu euskalgintzako erakundeekin, Euskal Herriko erakunde publikoekin, [...].  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 73. orr.

Bideak irekiz iragaitea.  Herria   2004-06-10

7 bidea/k itxi

-Familiako naiz -esan zion bidea ixten zion guardia zibilari.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 11. orr.

Kotxea martxan jarri zenean, goiztirian, han agertu zen berriro bidea ixten, pistola eskuan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 119. orr.

Batzuetan elurrak bideak ixten ditu, eta, irratiko lokutoreek esaten duten bezala, "kaos bat" bihurtzen da dena.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 120. orr.

Hori ikusita, Faraoiak uste izango du basamortuak bidea ixten dizuela eta noraezean zabiltzatela.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 170. orr.

Derrigorrezko laudoak negoziazio kolektiborako bideak ixten ditu, eta grebarako eskubidea kentzen digu».  Berria - Ekonomia   2004-06-04

Harrezkeroztik deusek ere ez zion bidea itxi Reicharen armadari.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 19. orr.

Aurrea hartu eta bidea itxi zioten atzeraka zihoan osteari.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 110. orr.

Zintzur beztuei odola zerien, ultzeraz trabaturiko ahots-bidea ixten zitzaien eta mihia, gogoaren mezularia, odoletan zen, gaitzak ahuldua, mugitzeko sor.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 457. orr.

Antartikako plakatik hautsitako izozmendi erraldoi batek itsasorako bidea itxi die.  Berria - Gaiak   2004-12-16

Asko dira han hasitako bidea itxi dela esaten dutenak.  Berria - Harian   2005-04-19

Begiak itxi zituen orduan, izuari bidea ixteko asmoz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 215. orr.

Bidea sasiz itxiko diot, inguruan hesia jarriko, bere bidezidorrik gehiago aurki ez dezan.  Elizen arteko biblia   Os 2,8

Bideak harritzarrez itxi dizkit, bidezidorrak nahastu.  Elizen arteko biblia   Nk 3,9

Samina adierazteko baino, bion arteko liskarrari bidea ixteko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 146. orr.

Sabai zerura irekitik aldraka ikusi nituen pasatzen zozoak, arrastirian iluntasunak bideak itxi aurretik hegaldatzen diren txoriok.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 79. orr.

Zeren aire iluna, eta gizenagoa, ondoren baitator, zulo guztiak betez eta begi bideak itxiz, oldartzen zaien ezeren simulakroek begirik mugi ez dezaten.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 253. orr.

8 bidea/k urratu bidea edo bideak ireki.

Grosrouvre, berriz, neskaren adatsetik buru bat bai gorago, hantxe ibiliko zen, dantzaleku txikian borborka higitzen zen dantzari-jendetzan barrena bidea urratzen, itsasontzi baten branka bezain soraio.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 101. orr.

Barandiaranen lanekin zordun, harexengana jo nuen, nire bidea urratzen hastekotan nintzelarik.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 30. orr.

Espekulazio soilaren bidea urratzen du haiei hurbiltzeko; baina haiek ihes egiten diote.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 269. orr.

Iritsi da garaia estrategia, ideologia eta antolatze kontuetan bideak urratzen hasteko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 214. orr.

Hala, bidea urraturik utzi dio amodio kristauari, non Jainkoak eta bere sorkariek, amodio "goitarretan" enpo eginak, elkar bilatzen eta gogoratzen baitute zeruko esferatan galdurik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 315. orr.

Angelaren barre garbiak bidea urratu zuen nire eztulen artetik.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 79. orr.

Mendebaldeko Europako nazio-estatuen sorrera luzea sistema ekonomikoaren aldaketa are handiago baten bidea ari zen urratzen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 31. orr.

Iritsi da garaia estrategia, ideologia eta antolatze kontuetan bideak urratzen hasteko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 214. orr.

Bidea urratu gabea naiz, baina badut hango berri milaka erromesi entzunda.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 45. orr.

Aspaldian ibili gabeko plazer bideak urratzen.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 96. orr.

9 bide batez adlag batera; bidenabar.

Puntarossako erretorea hil da eta zuk bide batez bi mandatu egingo zenituzke: hango eliza berriro ondo antolatu eta osasuntsu jarri.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 134. orr.

Eta, bide batez, beste gauza harrigarri batzuk ere entzun nitian -esan nion-.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 361. orr.

Lanpara piztera noak eta musika pixka bat jarriko diat bide batez, Haydnen koartetoren bat, edozein, denak gustatzen zaizkidak-eta.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 69. orr.

Gu postreetan geundenean sartu zen bera salan -bide batez, esan dezadan oso pastel onak dituztela National Theatre-n-.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 106. orr.

Konposizioak objektiboaren "aurrean" aurkitu du, beraz, luzaro bere babeslekua, argazkiari dagokionez, bide batez "konposizio" hitzaren zentzu klasikoa (eszena-antolamenduarena) berreskuratuz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 251. orr.

Xelebrea da, bide batez esateko, atzizki honekin gertatu dena.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 121. orr.

Eta derradan, bide batez, ezen, hainbertze fortuna gaixtoren artean, zortea neure alde eta fabore ere izan nuela azkenean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 385. orr.

Horrela, bide batez, Ixiartxorekin hitz egin ahal izango dut.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 47. orr.

Gehienak, bide batez, ongi pasatzera ere.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 147. orr.

Hiri hartan harturik bizilekua, bide batez aldatzen nian herrialdez, kontinentez, eta hemisferioz.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 94. orr.

10 bide-bazter (orobat bidebazter g.er.)

Gorde gaitezen ongi bide-bazter, harri-arte edo sasi-arte izatetik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 148. orr.

Ubanbe hoska hasi zen, Iruaingo bide bazter batean edo mendiko basoan balego bezala: [...].  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 73. orr.

Orain zakuetan sartuak zeuden, bide bazter batean lotan, bidoietan buruak, bizarrak lastoan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 114. orr.

Bide-bazter guztietan aurkituko dute larrea, muinogorri guztietan bazka.  Elizen arteko biblia   Is 49,9

Honezkero galdu zara basoan, jo duzu bide bazterra, busti duzu ohea.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 95. orr.

Lera eta zaldia bide-bazter elurtuan lotu, eta trena abiatu arte itxaroten zuen han.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 30. orr.

Batzuk kamioi handietan pasatzen ziren bide bazterrak astinduz, beste batzuk oinez neguko abriguekin, lokatz artetik nekez.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 59. orr.

Bide bazterrean harri meta bat ageri da.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 108. orr.

Seat Leon motako auto batek, errepidetik irten, eta bide bazterrean zeuden bi ibilgailu jo zituen.  Berria - Euskal Herria   2004-12-28

Poliziak jakinarazi duenez, autoa giltzaz itxita zegoen, bide bazterrean aparkatuta.  Berria - Gaiak   2004-11-23

Guardia zibilek hiru gazte dauzkate bide bazterrean geldiarazita.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 97. orr.

Lehen olibondoak ikusi ditut, eta mahastiak gero eta maizago bide bazterrean.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 46. orr.

Jendetza bide bazterretara bildua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 37. orr.

Baserritarren gurdiak ere bide bazterretan zeuden egun hartan, apustuari so.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 18. orr.

Pintura-arrasto bat bide-bazterreko harri konkor batean markatuta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 24. orr.

Mitxoletaz josita ageri zen bide bazterreko zelaia.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 60. orr.

Bide bazterreko soroan artajorran ari diren baserritar batzuek, eskuak aitzurretan bermatu, eta markesaren zalgurdiari segitu diote begiradaz aldirietatik hirirainoko galtzadan aurrera.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 13. orr.

Berriketan eta txistuka zihoazen, poliki-poliki, bolbora fabrikako lanetik irtenda egunero bezala, bide bazterretik ilaran, zanga ertzean.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 177. orr.

Bere astoaren bila joan zen bide bazterretik, okerka eta harro.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 102. orr.

11 bide egin (orobat bidegin g.er.)

Biek bide egin zuten, karrikan barna, elkarri fitsik erran gabe.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 13. orr.

Bide egin zuten parkean barrena, eguzkipean.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 87. orr.

Gerritik tinko heltzen dio ipurdia erretiratu ez dezan, eta aldi berean indarrez egiten du bultza, emakumearen barnerantz bide eginez, gupidagabe.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 51. orr.

Hala ere, ideia batek bide egin zuen nota eta akorde trinko haien artetik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 14. orr.

Bide egiten dute orobat ideologia gehienek eta ustekabeko bihurguneak ere hartzen batzuetan.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 71. orr.

Donibane Garazin gelditzeko asmoa zuela bere bide-lagunarekin [...] ondoko urtean Donibanetik Santiagora bide egiteko.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 13. orr.

Badun bide egiteko oraino.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 216. orr.

Urak bide egin du geroztik.  Herria   2003-09-18

Urak bide egin du Agirre'tar Nikola dolare hartatik bortxaz atera zutenez geroztik.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 279. orr.

Hitzak bide egiten du leiho batetik bestera, uraren kainutik barrena, zaborretan gordea, eskura emana.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 273. orr.

Ez dakit zer bide egingo duen.  Berria - Harian   2006-03-24

· Nik uste dut gaurkoan badugula oraino bide handia egiteko.  Herria   2001-08-02

Zazpi urteko bide luzea egin du Cassinik Saturnora iristeko.  Berria - Gaiak   2004-12-26

Gazte gaztea zen ere gero bere bide ederra egin duen jokolaria, Claude Rich, oraino ikus daitekeena, jokolari ona.  Herria   2003-12-11

Orain, bide eginagoa eta aitortuagoa ere badaukadan arren, ez zait ezabatzen idazle-idazle ez izatearen sentsazioa.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 350. orr.

12 bide eman aukera eman.

Touretteren sindromeak "bide ematen die" hemen aipatuen moduko portaera primitiboei.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 97. orr.

Zelibatoari bide eman zion espiritualtasunaren arrazoi berberak ezarri zuen laster zelibatoaren beharra.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 114. orr.

Neurriko ikaslea baizik ez zuen falta bere senari bide emateko, eta Mentxurengan topatu zuen hautagai perfektua.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 42. orr.

Poztu egin nintzen hura errepikatu izanaz, hark bide ematen baitzidan atzera gerrikoa kendu eta itsua ederki astintzeko.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 36. orr.

Oroitzeko gaitasun inplizitu horrek bide ematen zion apurka-apurka erietxearen planoaz eta errutinez jabetu eta mediku-erizainetako batzuk denboraren poderioan ezagutzeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 68. orr.

Infernu aldera laku batetik sartzeak, Marcus Ansello Scrutator jakitunaren ustez, bataioaren errito kristaua murgilduz egiteari bide eman zion.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 49. orr.

Hagitz errazagoa dela irakurtzea bera, bere bidezidor, errepide, autobide eta stop eta "bide eman" seinaleekin, testuetan barrena kaminero ibiltzea baino.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 175. orr.

"Azkenean" beheko lerrora pasatuta, marrazki muturra tarteko, uler zitekeen bazegoela "bide eman" bisual bat.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 175. orr.

13 bide erdi (orobat biderdi g.er.)

Donibane Garazi eta Santiagoren artean, Carrion biderdi dago. Bildu dira Geneban Israeldar eta Palestindar batzu haien artean bazirela ministro ohiak eta akordio batetara heldu izan dira, bakoitzak bide erdi eginez.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 133. orr.

-2010erako bide erdia egin dugu, eta panorama orokorra oso lausoa da.  Berria - Ekonomia   2004-11-04

Zenbat eskailera ote daude? -esan du Aiorak bide erditsua egindakoan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 66. orr.

Merkataritza ganberak industri zonalde batzuk sortu nahi ditu Itsasu eta Hazparne inguruetan, kostaldearen eta barnealdearen artean bide erditan.  Berria - Ekonomia   2004-10-13

Gerla ez zen bide erditan uzten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 24. orr.

Itzulikoan, iruindarrak miraria gauzatzen saiatu ziren, baina bide erdian geratu ziren (27-21 irabazi zuten).  Berria - Kirola   2006-03-08

Beherako bide erdian gelditu, burua makurtu une batez pentsatzeko, eta gora itzuli zen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 231. orr.

Banakako Urrezko Aizkolarien Lehiaketa bide erdian da, bigarren faseko lehen kanporaketak jokatuta.  Berria - Kirola   2004-04-13

Bide erdian, Urbieta kalean aurrera gindoazela, ezin izan nion gehiago barruko harrari eutsi.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 64. orr.

Bide erdira-edo nintzenean, gelditu egin nintzen, atseden hartu eta zigarrotxo bat erretzeko.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 86. orr.

Bide erditsutan jasaiten zituzten haizeteen gatik hain segur, gaitzeko zilo bat gertatu ere zaio traineruari, zerbait jo ondoan uste gabetarik.  Herria   2003-07-31

Milioren osabaren, alegia, Faedistarren, baserria Rosatik Gruarorako bide erditsuan zegoen, landa erdian.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 122. orr.

14 bide ertz (orobat bidertz g.er.)

Zazpi begiz zaintzen hasi ginen bi bide-ertzak.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 104. orr.

San Adriango bide ertzean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 147. orr.

Bide ertzean zuhaitz guztiz garaia zegoen, ederra eta sendoa, lodia eta izugarri altua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 203. orr.

Aldian behin bide ertzean edo arboladi txikien abaroan ikusten diren etxeengatik ez balitz, bidaiari arrotzak pentsatuko luke landotan ez dela inor bizi.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 57. orr.

Bide-ertzean gorpu bat zegoen erdi biluzik, botarik gabe, gorputza garo-hostoez estalia; lohiak zikintzen zion aurpegia.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 221. orr.

Jesus Jerikora hurbildu zelarik, itsu bat eskean zegoen bide-ertzean eserita.  Elizen arteko biblia   Lk 18,35

Bere atzean, bide ertzetik bi pausora, zutarri bat zegoen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 45. orr.

bide ertzeko zuhaitz batzuen gibelean gorderik goaitean zeuden.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 290. orr.

Bide ertzeko zangetan auto matxuratuak abandonatuta.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 21. orr.

Olazabaldarren jauregia berrikusi nahi nuen, Azkaineko bide ertzekoa.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 380. orr.

15 bide fardel (orobat bidefardel g.er.)

Zerbitzariek emakumeen bide-fardelak igo zituzten haien logelara.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 149. orr.

Tren estazioan jende piloa dago, maletak, kutxak, bidefardelak nahinon.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 45. orr.

Hiru egunez ostatu eta bulego izango dudan hoteleko gela txikian bide-fardelak utzi eta gero, ez mapa eta ez norabide, lehen espediziotxoa egitera irten naiz.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 10. orr.

Une hartan Peter sartu zen, bide-fardelak eskuetan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 115. orr.

16 bide lagun ik bidelagun.
17 biderako iz pl biderako behar diren gauzak.

Ondoren, biderakoak eta eskuerakutsiak eman eta joaten utzi zion guardaburuak.  Elizen arteko biblia   Jr 40,5

Amarrukeriaz jokatu zuten: biderakoak hartu eta zaku zaharrak eta ardozahagi zahar urratu eta adabakiz josiak bota zizkieten astoei bizkarrera.  Elizen arteko biblia   Jos 9,4

Handik egun batzuetara, biderakoak prestatu eta Jerusalemerako bidean gora ekin genion.  Elizen arteko biblia   Eg 21,15

18 bide sari ik bidesari.
19 bide seinale (orobat bideseinale g.er.)

Beste bide-seinale batzuen artean, bazen bat "San Sebastián 3 km" jartzen zuena.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 55. orr.

Hazparneko herriak erabaki du bide seinaleak emaitea bide eta bidexka guzietan.  Herria   2002-12-05

Burua altxa eta bide seinaleetan Errepublika irakurri nuenean harantz zuzendu nintzen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 162. orr.

Nîmesen ondotik pasatzen ari naizela ohartarazten duen bide-seinalea ikusten dut, La Maison Carrée delakoaren marrazkia agertzen da, aurrerago beste bide-seinale bat, Vous longuez la Via Domitia.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 123. orr.

Nafarroako Gobernuari bi hizkuntzako bide seinaleak eskatu dizkio, berriz ere.  Berria - Euskal Herria   2006-02-16

EHEk, IPE bulegoaren atarian frantsesezko bide seinale elebakarrak utzi dituela jakinarazi du.  Berria - Euskal Herria   2004-11-26

Pentsa, aita-semeek sekulako sesioa izan omen zitean lehengoan, bide-seinale elebidunak direla eta ez direla.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 93. orr.

Stop bide seinalean ez gelditzea.  Berria - Euskal Herria   2004-10-16

20 bide zorro (orobat bidezorro)

Ohea utzi zuen, jantzi, eta armarri inperialez zigilaturiko eskutitza brusaren barnealdean egindako sakela batean gorde zuen arduraz; gero, bide zorroa itxi eta bizkarrean paratu zuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 87. orr.

Gero, ardo-zahagia eta olioz beteriko pegarra eman zizkion Juditek mirabeari; bide-zorroan garagar-irina, piku-opilak, ogia eta gazta sartu eta, gauza guztiak ongi bildu ondoren, mirabeari eman zizkion horiek ere.  Elizen arteko biblia   Jdt 10,5

Gero, bide-zorroa ireki eta arropak antolatzeari ekin zion.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 105. orr.

Biharamun goizean, Abas goizean goiz irten zen etxetik, bidezorroa bizkarrean harturik.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 147. orr.

Patriarka bat bezalaxe zihoan Santxo Panza bere asto-gainean, bide-zorro, zahato eta guzti.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 34. orr.

Abere gainetik jaitsi ziren Don Kijote eta Santxo, eta, astoa eta Rozinante beren gisa hango belar-bazka ugaritan utzita, beren bide zorroari ekin zioten; eta batere begirapenik gabe, bertan aurkitu zutenetik jan zuten elkarren bake onean nagusiak eta morroiak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 49. orr.

21 dela bide

Tresna hori dela bide, edozein kakatsu beldurtik bizia bera ere kendu bailiezaioke zaldunik kementsuenari.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 88. orr.

Eta hori dela bide, Santa Maria elizan bertan [...] Foru-hiriburuan ospatutako elizkizun guztien arteko garrantzitsuena ikusteko parada izan nuen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 276. orr.

Ezaugarri hau dela bide, denek jakingo dute ur-putzu hau nik zulatu dudala.  Elizen arteko biblia   Has 21,30

Noizbait hasi ginen haiekin, eta orain edozein aitzakia dela bide, urtero ekartzen ditugu, haien jakituria, handia bestetik, guregan isuriko delakoan.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 31. orr.

22 -en bidez –en bitartez.

Nolanahi ere, egia zen Luis Amianoren bidez zekitela han zeuden hirurek zekitena, urtero kontatzen baitzuen hark, jendaurrean, batailoikoak biltzen zirenez geroztik, Intxortakoa.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 11. orr.

Hauxe da testigantza: Jainkoak betiko bizia eman digula, eta bere Semearen bidez eman ere.  Elizen arteko biblia   1 J 5,11

Horiek dira Sinai mendian Jaunak Moisesen bidez israeldarrei eman zizkien lege, erabaki eta irakaspenak.  Elizen arteko biblia   Lb 26,46

Bere irakaspenaren bidez argi eta garbi erakutsi zuen mundu honetako jakinduria guztia zorakeria dela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 237. orr.

Ontziaren gainean tapa bat joango da alderantzikatutako inbutu baten itxurakoa eta ondo doituta, bisagra baten bidez eta ziri bat zeharkatuz ontziarekin lotuta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4890. orr.

Argia prisma baten bidez banatu eta berregitearen analogia neurologikoak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 42. orr.

Zelula fotoelektrikoen bidez, batez ere, aise neur daitezkeen magnitude batzuk finkatzen ditu: [...].  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 25. orr.

Iturri isotopiko batek bidalitako gamma erradiazioa hezurrean zehar igaroarazi eta distira-neurgailu baten bidez detektatzea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 34. orr.

Beste batzuei ebakuntza egin izan diete, eta, hala, hipotalamoa suntsitu deskarga elektrikoen bidez.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 56. orr.

Eskutitzen bidez magia bat sortzea lortu bazuen, agian errealitateak magia hori hautsiko ote zuen beldurrez.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 275. orr.

Espirituz presente egoten zen bere orientabide arretatsuen, etengabeko otoitzaren eta bedeinkapen eraginkorraren bidez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 763. orr.

Zer irizpideren bidez bereizi arazoak unitate bezala: Zer da zientzia bat?  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 12. orr.

Ekuazioak erradikalen bidez ebaztea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 284. orr.

Aitor dezagun gure gorputzaren sentimenen bidez ez ezik besteenen bidez ere hornitzen dugula gure jakintza.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 338. orr.

Jainkoaren existentzia, bakartasuna eta gorpuzgabetasuna bezalako ezaugarri formalak ere ezezko teologiaren bidez azaldu behar dira ezinbestez.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 18. orr.

Erlijio-arloan berpizkundearen pareko zena aginte politikoaren bidez ezartzeko ahaleginak porrot egin zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 298. orr.

San Frantziskoren erlijio-bizitzako hastapena eta burutzapena Ebanjelio santuaren bidez hartutako errebelazio batez markatuak daude.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 822. orr.

Ongi finkaturiko arrazoien bidez egiten zien aurre juduei denen aurrean, Liburu Santuen bidez Jesus zela Mesias frogatuz.  Elizen arteko biblia   Eg 18,28

Ez ditut, ez, zure legeak sekula ahaztuko, horien bidez bainauzu biziarazten.  Elizen arteko biblia   Sal 119,93

Ezarritako zirkuituak gertatzen dira gauza horientzat eta erakundean estatus bat atxikitzen zaie; bitan banatzen dira ez bakarrik kopiaren edo itzulpenaren bidez, baizik eta exegesiaren bidez, iruzkinaren bidez eta barruan zentzua ugarituz.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 139. orr.

Ioien mugimenduaren bidez transmititzen da seinalea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 59. orr.

Eleazar apaizaren aurrean aurkeztu beharko du Josuek, apaizak "Urim" tresnen bidez niri, Jaun honi, kontsulta egiteko.  Elizen arteko biblia   Zen 27,21

Inoiz ez zarete plazerraren bidez zuhurtziara eta egiara eramaten duzuenean bezain jainkozko.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 9. orr.

23 garapen bide

Betiko oinazeak jasango ez dituztenak, bestalde, behin-behineko gaitzak penatuko lituzke euren bekatuengatik, arinenak izanda ere, edota bertuteen garapen bidea lantzeko.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 381. orr.

Bertsularitza bizirik da Araban, eta garapen bide onean.  Herria   2004-01-15

Erakundez Kanpoko Elkarteak eta garapen bideak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 58. orr.

Herrialdeen garapen bidean kulturak duen garrantzia azpimarratu nahi dute.  Berria - Kultura   2004-12-28

Garapen-bidean zeuden gainerako eskualde handietan, oso urriak ziren oraindik industria-ondasunak eta azpiegitura ekonomikoak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 110. orr.

Munduko Bankuak garapen bidean diren herrialdeak ditu helburu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 261. orr.

Diputazioak aurten hiru milioi euro jarriko ditu garapen bidean dauden herrialdeetako proiektuak laguntzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-07-17

Erabakigune hori garapen bidean diren nazioei gizateriaren gehiengoari irekitzen dela irudikatu nahi da.  Berria - Mundua   2004-01-02

Garapen bidean diren herrialdeetan, urte horietan, 52 milioitik 65era soilik igo zen immigrante kopurua.  Berria - Harian   2006-04-20

Gaur egungo muga ekologikoak ezinezko bihurtzen du garapen bidean diren herrialdeen industrializaziorako eredua.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 316. orr.

Eskualde honek [...] garapen-bideko herrialde askok duten esportazio-egituraren antzekoa du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 137. orr.

Inbertsioen dinamika berria garapen-bideko eskualdeetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 76. orr.

Hitzarmena positiboa da EBrentzat eta baita garapen bideko herrialdeentzat ere.  Berria - Ekonomia   2004-08-03

Autogintzaren sektoreak, gainera, «une delikatuak» dituela gogoratu du sindikatuak baita trokelgintzak ere, garapen bideko herrialdeen «dumpinarengatik».  Berria - Ekonomia   2006-01-24

24 sasi-bide ik sasibide.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 9 aldiz agertzen direnak)

ahal izateko bide (11); arteko bide (21); atera bide (38); baina bide (89); baina bide luzea (10); bainan bide (10); baino bide (16); bake bide (20); bere bide (41); beren bide (13); bertze bide (18); beste bide (315); beste bide bat (115); beste bide batetik (50); beste bide batzuetatik (12); beste bide batzuk (76); beti bide (22); bi bide (68); bi bide daude (10)

bide asko (23); bide bakar (15); bide bakarra (264); bide bakarra dela (10); bide baketsu (22); bide baketsu eta (19); bide baketsuak (13); bide baketsuen (9); bide bat (424); bide bat aukeratu (9); bide bat aurkitu (9); bide bat besterik (10); bide bat da (9); bide bat ere (12); bide bat hartu (25); bide bat hartzen (9); bide bat ireki (9); bide batean (34); bide batek (11); bide baten (32); bide batetik (84); bide batez (727); bide batez esanda (29); bide bati (15); bide batzu (15); bide batzuetatik (13); bide batzuk (89); bide bazter (31); bide bazter batean (16); bide bazterrak (11); bide bazterrean (195); bide bazterrean utzi (11); bide bazterreko (45); bide bazterrera (14); bide bazterretan (53); bide bazterretik (11); bide bera (123); bide bera egin (13); bide bera hartu (13); bide berari (17); bide berbera (12); bide berean (38); bide beretik (338); bide beretik jarraitu (9); bide beretik jarraitzeko (12); bide beretik jo (20); bide beretik joan (13); bide beretik segituko (13); bide berri (141); bide berri bat (49); bide berri baten (11); bide berri batzu (22); bide berria (42); bide berriak (169); bide berriak ireki (12); bide berriaren (10); bide berrien (14); bide bertsutik (15); bide bezala (10); bide demokratiko (14); bide demokratikoak (20); bide demokratikoen (14)

bide edo (20); bide egin (60); bide egin du (10); bide eginez (44); bide eginez prozesuaren (9); bide egiteko (20); bide egiten (38); bide egokia (49); bide egokiena (23); bide egokitik (10); bide eman (72); bide eman zion (11); bide emango (13); bide ematea (14); bide emateko (24); bide ematen (73); bide erakusle (22); bide erdia (20); bide erdia egin (9); bide erdian (80); bide erdiko (9); bide erditan (12); bide erraza (18); bide ertzean (76); bide ertzean taldeak (9); bide ertzeko (25); bide estu (15); bide eta (88); bide ez (13); bide ezberdinak (9); bide ezin (9)

bide gisa (22); bide guzia (11); bide guziak (16); bide guztia (17); bide guztiak (86); bide guztian (31); bide guztiek (19); bide guztietan (9); bide handi (16); bide handia (21); bide handiaren (10); bide hark (10); bide hartan (32); bide hartatik (27); bide hartu (24); bide hartuko (25); bide hartuko duen (11); bide hartzen (9); bide hau (45); bide honek (9); bide honetan (30); bide honetatik (35); bide hori (357); bide hori aukeratu (10); bide hori ez (10); bide hori hartu (12); bide hori hartzen (9); bide horiek (36); bide horien (13); bide horietan (32); bide horrek (47); bide horren (43); bide horretan (386); bide horretan aurrera (16); bide horretatik (198); bide horretatik ez (10); bide horretatik jo (11); bide horri (77); bide horri eutsi (9); bide hortan (35); bide hortarik (30); bide hura (38)

bide izan (19); bide jakin (9); bide kurutze (9); bide laburra (19); bide lapur (16); bide luze (53); bide luze eta (16); bide luzea (222); bide luzea dago (14); bide luzea egin (63); bide luzea eta (9); bide luzea geratzen (13); bide luzean (29); bide nabar (16); bide nagusi (11); bide nagusia (33); bide nagusiak (11); bide nagusian (14); bide nagusitik (18); bide nuen (10)

bide okerra (22); bide okerra hartu (10); bide okerretik (22); bide on (31); bide ona (19); bide ondoan (16); bide ondoko (10); bide onean (101); bide onean da (9); bide onera (15); bide onetik (170); bide onetik doa (18); bide onetik doala (22); bide onetik doazela (16); bide onetik goaz (11); bide osoa (24); bide osoan (31); bide politiko (56); bide politiko eta (26); bide politikoa (15); bide politikoak (34); bide politikoen (25); bide politikoen aldeko (9); bide politikoetatik (12); bide propioa (19); bide segurua (9); bide seinale (25); bide seinaleak (22); bide txarretik (16)

bide zabal (18); bide zabala (18); bide zaharretik (11); bide zati (9); bide zuzen (14); bide zuzena (44); bide zuzenean (23); bide zuzenera (11); bide zuzenetik (54)

bidez bide (64); bidez bide eta (11); borroka bide (10); burdin bide (29); burdin bide berri (12)

da bide bakarra (23); da bide horretan (9); dago bide (10); dagoen bide (10); dela bide (59); derradan bide batez (9); direla bide (19); diren bide (14); ditu bide (11); dituen bide (19); doan bide (21); du bide (105); duela bide (13); duen bide (47); dugu bide (19); dugun bide (9); dut bide (22); dute bide (40); dute bide hori (12); duten bide (24)

; ; edo bide (15); edozein bide (13); elkarrizketa bide (11); emateko bide (11); ere bide (128); ere bide bera (9); ere bide beretik (30); errege bide (13); ez da bide (21); ez dela bide (11); ez du bide (18); ez zuen bide (13); gabeko bide (18); genuen bide (16); gure bide (11); hain bide (11); hainbat bide (10); herriko bide (9); hiru bide (29); hirugarren bide (9); hori dela bide (9); horrek bide (17); horretarako bide (25); ikerketa bide (10); iristeko bide (16); izateko bide (22); izateko bide bakarra (9); joka bide (11); komunikazio bide (12); konpontzeko bide (12); lau bide (9); lortzeko bide (53); lortzeko bide bakarra (15); mendi bide (9); naiz bide (9); nik bide (11); nuen bide (13); oraindik bide (31); oraindik bide luzea (22); oso bide (14); politika bide (9); prozesua bide (9); segi bide (12); segi bide beretik (9); soilik bide (10); urak bide (10); zein bide (54); zein bide hartu (9); zein bide hartuko (9); zela bide (27); zenbait bide (9); zenbat bide (11); zer bide (73); zer bide egin (14); zer bide hartu (10); zer bide hartuko (14); zihoan bide (15)

ahal izateko bidea (10); aldageletarako bidea (10); alderako bidea (9); alderantzizko bidea (17); antzeko bidea (10); arteko bidea (92); arteko bidea egingo (13); arteko bidea egiten (18); askatasunerako bidea (11); ateratzeko bidea (9); atzerako bidea (9); aurrera egiteko bidea (9); bake bidea (25); bakearen bidea (12); bakerako bidea (20); bakoitzak bere bidea (34); batek bidea (18); baten bidea (16); baterako bidea (18); bati bidea (10); beharreko bidea (50); beherako bidea (12); bere bidea (284); bere bidea egin (38); bere bidea egiten (35); beren bidea (41); beste bidea (12); besterako bidea (9)

bidea aukeratu (19); bidea aurkitu (42); bidea aurkitzeko (12); bidea aurkitzen (18); bidea baino (17); bidea baizik (10); bidea bakarrik (9); bidea behar (14); bidea bere (11); bidea berriz (11); bidea besterik (15); bidea besterik ez (13); bidea bilatu (10); bidea bilatzen (10); bidea da (87); bidea dela (27); bidea du (10)

bidea edo (11); bidea egin (255); bidea egin behar (29); bidea egin du (30); bidea egin dute (11); bidea egin eta (11); bidea egin ondoren (9); bidea egin zuen (29); bidea egin zuten (22); bidea egina (11); bidea eginen (13); bidea eginez (38); bidea egingo (49); bidea egingo du (17); bidea egingo dute (11); bidea egitea (23); bidea egiteko (71); bidea egiten (195); bidea egiten ari (45); bidea egiten du (16); bidea egiten duen (9); bidea egiten dute (9); bidea egiten zuen (10); bidea elkarrekin (15); bidea eman (72); bidea emanez (10); bidea emango (20); bidea ematea (12); bidea emateko (16); bidea ematen (89); bidea ematen du (16); bidea erabat (9); bidea erakusteko (12); bidea erakusten (33); bidea erakutsi (44); bidea erakutsiko (13); bidea ere (62); bidea errazten (12); bidea erraztu (15); bidea erraztuko (12); bidea eta (82); bidea ez da (29); bidea ez dela (19); bidea ezagutu (9); bidea ezin (10); bidea galdu (11); bidea har (15); bidea hartu (514); bidea hartu behar (21); bidea hartu du (34); bidea hartu dut (13); bidea hartu dute (27); bidea hartu eta (16); bidea hartu genuen (12); bidea hartu nuen (29); bidea hartu zuen (158); bidea hartu zuten (61); bidea hartua (23); bidea hartuko (45); bidea hartuko du (10); bidea hartuko dute (9); bidea harturik (10); bidea hartuta (14); bidea hartuz (16); bidea hartzea (25); bidea hartzeko (20); bidea hartzen (72); bidea hartzen du (11); bidea hasi (20); bidea hautatu (12)

bidea ireki (78); bidea ireki du (9); bidea irekiko (17); bidea irekita (18); bidea irekitzeko (18); bidea irekitzen (39); bidea irekiz (10); bidea itxi (46); bidea itxita (19); bidea ixteko (9); bidea ixten (24); bidea izan (42); bidea izan zen (9); bidea izango (20); bidea jarraitu (31); bidea jarraituko (13); bidea jarraitzea (12); bidea jarraitzeko (10); bidea jarraitzen (21); bidea jorratu (12); bidea jorratzen (12); bidea libre (37); bidea luze (16); bidea luzea (29); bidea luzea da (9); bidea mozten (10); bidea moztu (21); bidea nola (14)

bidea oinez (14); bidea ondo (11); bidea oso (28); bidea oztopatu (10); bidea oztopatzen (16); bidea segitu (17); bidea segitzen (11); bidea trabatzen (11)

bidea urratu (24); bidea urratzen (11); bidea utzi (23); bidea utzi eta (11); bidea zabal (9); bidea zabaldu (52); bidea zabalduko (10); bidea zabalik (20); bidea zabaltzea (9); bidea zabaltzeko (13); bidea zabaltzen (25); bidea zein (21); bidea zein den (15)

bigarren bidea (19); burdin bidea (20); daraman bidea (20); doan bidea (33); done jakue bidea (20); egin beharreko bidea (14); egin bidea (10); egin dezagun bidea (10); egin duen bidea (16); egin zuen bidea (26); egin zuten bidea (16); egindako bidea (38); eginiko bidea (13); egiteko bidea (79); eguneko bidea (15); eguneko bidea egin (9); elkarrizketaren bidea (24); emateko bidea (14); epaitegietako bidea (9); eraikitzeko bidea (9); erdiko bidea (14); errege bidea (13); esne bidea (12); etxeko bidea (19); etxerainoko bidea (13); etxerako bidea (117); etxerako bidea hartu (47); euskal herrirako bidea (13); ez da bidea (27); ez dela bidea (13); finalerako bidea (12); gabeko bidea (12); gainditzeko bidea (19); garaipenerako bidea (11); genuen bidea (11); gorako bidea (21); goranzko bidea (12); gure bidea (22); gurutze bidea (39); haien bidea (9); haren bidea (10); hartu beharreko bidea (10); hartu bidea (11); hartu duen bidea (11); hartutako bidea (16); hasitako bidea (20); hasteko bidea (10); hatzen bidea (10); herrirako bidea (16); hiru eguneko bidea (10); hirugarren bidea (20); hori da bidea (15); horrek bidea (12); horretarako bidea (26)

irabazteko bidea (14); irekitako bidea (9); iristeko bidea (34); irkutskeko bidea (13); itzulerako bidea (20); itzultzeko bidea (9); izateko bidea (31); jarraitu beharreko bidea (16); joateko bidea (9); joka bidea (19); kalerako bidea (9); kanporako bidea (16); kanporako bidea hartu (9); kilometroko bidea (28); konpontzeko bidea (18); kontrako bidea (31); kutsidazu bidea (45); lortzeko bidea (40); madrilerako bidea (9); neure bidea (13); nire bidea (17); nolako bidea (15); nork bere bidea (11); okerreko bidea (20); okerreko bidea hartu (9); orduko bidea (14); pentsatzeko bidea (9); pontots bidea (14); santiago bidea (9); santiagoko bidea (10); sartzeko bidea (23); urteko bidea (9); zure bidea (17)

arteko bideak (10); bake bideak (17); bere bideak (13); beste bideak (10); bestelako bideak (16); bi bideak (18); bideak bilatu (14); bideak ere (24); bideak eta (59); bideak ireki (10); bideak irekita (11); bideak zabaldu (10); egiteko bideak (20); gure bideak (13); iristeko bideak (14); lortzeko bideak (12)

arteko bidean (30); bake bidean (45); bake bidean aurrera (11); bakearen bidean (17); bakerako bidean (16); baten bidean (12); baterako bidean (10); beherako bidean (11); bere bidean (87); beren bidean (20); berriz bidean (9); betetzeko bidean (10); beti bidean (9)

bidean abiatu (23); bidean aitzina (10); bidean atzera (16); bidean aurkitu (26); bidean aurkitzen (25); bidean aurrera (171); bidean aurrera egin (20); bidean aurrera egiteko (33); bidean barna (11); bidean barrena (33); bidean behera (33); bidean beste (26); bidean bi (13); bidean da (87); bidean dago (29); bidean dagoela (17); bidean dagoen (29); bidean daudela (14); bidean dauden (121); bidean dauden herrialdeen (10); bidean dauden herrialdeetan (17); bidean dauden herrietan (12); bidean dela (26); bidean den (13); bidean dira (28); bidean direla (10); bidean diren (123); bidean diren herrialdeak (9); bidean diren herrialdeei (9); bidean diren herrialdeetan (41)

bidean egin (13); bidean eman (17); bidean emanik (12); bidean ere (21); bidean eta (62); bidean ezarri (25); bidean galdu (25); bidean galtzen (12); bidean gaude (12); bidean gelditu (19); bidean geratu (34); bidean gertatu (9); bidean gindoazela (9); bidean gora (51); bidean hil (13)

bidean ibili (9); bidean ikusi (18); bidean izan (15); bidean izandako (9); bidean jar (11); bidean jarraitu (13); bidean jarri (134); bidean jarri zen (11); bidean jarri ziren (10); bidean jarri zuen (11); bidean jarriko (26); bidean jartzea (20); bidean jartzeko (29); bidean jartzen (31); bidean lehen (13); bidean nindoala (14); bidean nintzen (11)

bidean oztopo (9); bidean oztopoak (9); bidean sartu (26); bidean topatu (9); bidean topo (9)

bidean urrats (22); bidean urratsak (14); bidean utzi (16); bidean zegoela (12); bidean zegoen (22); bidean zehar (39); bidean zela (23); bidean zen (29); bidean zeuden (16); bidean zihoala (33); bidean zihoan (29); bidean zihoazela (17); bidean zihoazen (12); bidean zirela (11); bidean ziren (18)

bihurtzeko bidean (28); bilbora bidean (12); bilborako bidean (12); bueltako bidean (10); da bidean (20); demokraziaren bidean (11); desagertzeko bidean (11); dira bidean (10); ditu bidean (16); dituzte bidean (12); doan bidean (12); du bidean (15); duen bidean (18)

edo bidean (13); egiteko bidean (18); eguneko bidean (10); erdi bidean (21); ere bidean (14); eskolara bidean (12); espetxerako bidean (18); eta bidean (165); eta bidean aurrera (13); eta garapen bidean (9); etxera bidean (76); etxerako bidean (117); finalerako bidean (10); gainditze bidean (13); gainditzeko bidean (14); galtzeko bidean (11); garapen bidean (88); garapen bidean dauden (30); garapen bidean diren (35); garatze bidean (14); garatze bidean dauden (11); garatzeko bidean (150); garatzeko bidean dauden (62); garatzeko bidean diren (76); gatazka konpontzeko bidean (14); gaua bidean (10); gaua bidean emanik (10); gorako bidean (18); goranzko bidean (11); gure bidean (14); harako bidean (23); herrirako bidean (10); honako bidean (11)

irabazteko bidean (11); itzulerako bidean (10); izateko bidean (48); komunera bidean (9); konpontze bidean (12); konpontzeko bidean (36); kontrako bidean (23); lanerako bidean (18); lortze bidean (10); lortzeko bidean (89); madrilerako bidean (13); nire bidean (17); normalizazio bidean (15); normalizazioaren bidean (9)

ondo bidean (63); santiagorako bidean (12); sortzeko bidean (14)

bere bidearen (11); bidearen alde (10); bidearen beste (15); bidearen bi (11); bidearen bila (11); bidearen erdia (15); bidearen erdian (17); bidearen ertzean (10); bidearen gainean (21); bidearen zati (24); bidearen zati bat (9); burdin bidearen (19); burdin bidearen gainean (11)

arteko bideari (19); bere bideari (49); bere bideari jarraitu (9); beren bideari (15); berriro bideari (10); berriz bideari (9); bideari buruz (12); bideari buruzko (11); bideari ekin (111); bideari ekin dio (9); bideari ekin zion (31); bideari ekin zioten (29); bideari ekingo (9); bideari ekitea (9); bideari ekiteko (19); bideari eusteko (10); bideari eusten (13); bideari eutsi (25); bideari eutsiko (11); bideari jarraiki (12); bideari jarraitu (67); bideari jarraitu zion (12); bideari jarraitu zioten (14); bideari jarraituko (10); bideari jarraituz (20); bideari jarraitzea (13); bideari jarraitzen (25); bideari lotu (44); bideari lotu zitzaion (10); done jakue bideari (9); egindako bideari (9); hasitako bideari (26); orain arteko bideari (17)

bideetako bat (28)

bideetan barrena (27)

bideko ama (25); bideko ama birjina (17); bideko amaren (13); bideko ekonomien (10); bideko hautsa (11); bideko herrialde (14); bideko herrialdeek (12); bideko herrialdeen (22); bideko herrialdeetan (21); bideko ixtripu (11); bideko lagun (9); eko bideko (25); eko bideko ama (16); garapen bideko (136); garapen bideko ekonomien (9); garapen bideko herrialde (14); garapen bideko herrialdeek (12); garapen bideko herrialdeen (22); garapen bideko herrialdeetan (20); iruñ iruñ

atera zitzaion bidera (19); bere bidera (15); beste bideren (11); bidera atera (55); bidera irten (42); bidera irten zitzaion (12); bidera itzuli (10); bideren bat (28)

bertze biderik (13); beste biderik (187); beste biderik ez (71); biderik egokiena (32); biderik eman (21); biderik ematen (25); biderik eraginkorrena (16); biderik errazena (15); biderik gabe (9); biderik hartu (12); biderik hoberena (9); biderik ikusten (13); biderik laburrena (21); biderik onena (22); biderik uzten (11); biderik zuzenena (14); egiteko biderik (21); horretarako biderik (9); inolako biderik (9); lortzeko biderik (12)

zein bidetatik (18)

arteko bidetik (9); autoa bidetik atera (9); bat bidetik (23); bat bidetik atera (11); bere bidetik (85); bere bidetik atera (9); bere bidetik joan (13); beren bidetik (11)

bidetik abiatu (18); bidetik atera (52); bidetik atera eta (16); bidetik atera zen (16); bidetik ateratzen (9); bidetik doa (10); bidetik egin (14); bidetik eta (18); bidetik ibili (13); bidetik irten (23); bidetik irten zen (9); bidetik itzuli (9); bidetik jarraitu (12); bidetik jarraituko (10); bidetik jarraitzen (13); bidetik jo (34); bidetik jo zuen (9); bidetik joan (40); bidetik joan zen (17); bidetik kanpo (10); bidetik kendu (9

doan bidetik (10); elkarrizketaren bidetik (11); etorritako bidetik (34); gure bidetik (9); haren bidetik (10); horren bidetik (10); kontrako bidetik (13); lehengo bidetik (14); nire bidetik (13); ohiko bidetik (16); okerreko bidetik (19)

abalen bidez (13); abalen bidez ordaintzeko (13); ageri baten bidez (12); agiri baten bidez (54); akordioaren bidez (22); argazkien bidez (24); argitaletxearen bidez (14); armen bidez (21); arrazoimenaren bidez (10); artearen bidez (10); askoren bidez (15); baten bidez azaldu (10); baten bidez egin (9); baten bidez eman (10); baten bidez erantzun (9); baten bidez jakinarazi (35); baten bidez salatu (9); batzuen bidez (88); begien bidez (9); beraren bidez (39); beronen bidez (21); bideo baten bidez (13)

bidez adieraz (12); bidez adierazi (32); bidez adierazten (43); bidez argitzen (10); bidez azaldu (25); bidez azaltzen (10); bidez baino (36); bidez baino ez (14); bidez baizik (31); bidez bakarrik (23); bidez bere (31); bidez beren (17); bidez beste (11); bidez besterik (11); bidez bidali (9); bidez bide (64); bidez bide eta (11)

bidez edo (37); bidez egin (67); bidez egin behar (9); bidez egindako (21); bidez egingo (24); bidez eginiko (17); bidez egiten (90); bidez egiten da (14); bidez eman (30); bidez ematen (29); bidez erabaki (21); bidez erakusten (9); bidez erakutsi (10); bidez erantzun (21); bidez erantzun zion (9); bidez ere (66); bidez esana (12); bidez eta (100); bidez euskara (9); bidez ez (63); bidez ez bada (19); bidez ezagutu (27); bidez ezagutzen (14); bidez ezin (13); bidez frogatu (9); bidez gauzatu (9); bidez gauzatzen (14); bidez gure (12); bidez hartu (12); bidez hitz (27); bidez hitz egin (9); bidez hitz egiten (10)

bidez ikasten (11); bidez iristen (10); bidez iritsi (21); bidez izan (35); bidez izan ezik (9); bidez izango (9); bidez jakin (62); bidez jakin zuen (9); bidez jakinarazi (41); bidez jakinarazi zuenez (10); bidez jaso (16); bidez jasotzen (17); bidez jaunak (9); bidez konpondu (20); bidez konpondu behar (9); bidez konpontzeko (17); bidez konpontzen (9); bidez kutsatu (10); bidez kutsatzen (15); bidez lan (9); bidez lortu (41); bidez lortuko (16); bidez lortutako (27); bidez lortzeko (9); bidez lortzen (30); bidez lotzen (10); bidez mundu (10); bidez nahi (13); bidez onartu (9); bidez ordaintzeko (16); bidez ordaintzeko aukera (13); bidez salatu (13); bidez sartu (9); bidez soilik (20); bidez sortu (11); bidez sortutako (10); bidez sortzen (12); bidez zabaldu (13); bidez zabaldutako (11); bidez zabaltzen (30); bidez zer (9)

bitartekarien bidez (10); borrokaren bidez (19); bozketa bidez (12); dei baten bidez (13); dekretu baten bidez (14); dekretu bidez (23); demokratikoen bidez (10); disketxearen bidez (9); ekimenaren bidez (13); ekintzaren bidez (9); ekintzen bidez (18); elektronikoaren bidez (19); elkarrizketa bidez (13); elkarrizketaren bidez (51); elkartearen bidez (11); en bidez (23); erradikalen bidez (16); erreferendum bidez (26); eskolaren bidez (11); eskutitz baten bidez (9); esperientziaren bidez (11); espirituaren bidez (10); eta bidez (11); eta haien bidez (15); eta haren bidez (14); eta horien bidez (23); eta horren bidez (24); eta interneten bidez (9); euskararen bidez (11); ezberdinen bidez (9); galdeketa bidez (9); galderen bidez (9); gutun baten bidez (37); gutun bidez (25); gutunen bidez (18); guztien bidez (14); haien bidez (60); haren bidez (87); harremanen bidez (19); hauen bidez (48); hauteskundeen bidez (9); hedabideen bidez (12); hitzaren bidez (26); hitzen bidez (55); hizkuntzaren bidez (12); honen bidez (143); horien bidez (136); horren bidez (344); hunen bidez (29)

indarkeriaren bidez (9); internet bidez (90); internet en bidez (10); interneten bidez (88); irrati bidez (15); irratien bidez (9); irudien bidez (14); itunaren bidez (10); jaunak moisesen bidez (10); kanpainaren bidez (9); kantuaren bidez (10); keinuen bidez (11); koitoaren bidez (14); komunikabideen bidez (28); komunikatu baten bidez (14); kristoren bidez (10); labur baten bidez (9); lanaren bidez (25); lanen bidez (11); lege baten bidez (11); legearen bidez (17); legeen bidez (16); mezu baten bidez (9); mirarien bidez (11); moisesen bidez (17); musikaren bidez (26); negoziazioaren bidez (17); nire bidez (12)

ohar baten bidez (213); ohar bidez (32); ordenagailu bidez (12); parabola bidez (16); planaren bidez (10); politikaren bidez (11); politikoen bidez (10); posta bidez (11); prentsa ohar bidez (15); prentsaren bidez (22); prentsaren bidez jakin (9); profetaren bidez (22); profeten bidez (16); publikoaren bidez (14); santuaren bidez (12); santuen bidez (10); sare elektronikoaren bidez (11); sarearen bidez (11); satelite bidez (14); sentimenen bidez (10); sexu harremanen bidez (10); sinesmenaren bidez (12); sistema horren bidez (9); sistemaren bidez (18); soilaren bidez (11); telebista bidez (10); telebistaren bidez (18); telefono bidez (29); telefonoaren bidez (9); txosten baten bidez (12)

zeinaren bidez (28); zeinen bidez (19); zentzuen bidez (10); zergen bidez (22); zozketa bidez (31); zure bidez (15); zuzenen bidez (12)

bidezko froga (10); gutun bidezko (24); internet bidezko (31); ordenagailu bidezko (9); satelite bidezko (24); telefono bidezko (16)


bide2 dagokion aditzari “dirudienez” ñabardura ezartzen dion hitza; laguntzailearen (edo adizki trinkoaren) ezkerrean jartzen da. ik omen1. (ikus beheko konbinatorian begira adizlagunaren agerraldi maizkoenak).
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 9 aldiz agertzen direnak)

bide da (144); bide dago (12); bide daude (16); bide den (11); bide dena (10); bide dio (14); bide dira (56); bide ditu (21); bide du (82); bide dute (46); bide zaio (10); bide zegoen (15); bide zela (10); bide zen (183); bide zion (27); bide ziren (42); bide zituen (29); bide zituzten (10); bide zitzaion (36); bide zuen (176); bide zuten (57)

eman bide (20); esan bide (15); eta ez bide (9); ez bide (233); ez bide da (41); ez bide dira (17); ez bide du (16); ez bide zen (37); ez bide zuen (24); gertatu bide (31); hartu bide (20); hartutako bide (11); ikusi bide (11); izan bide (67); izan bide zen (18); izanen bide (11); nahi bide (19); pentsatu bide (21); pentsatu bide zuen (11); sentitu bide (9); sortu bide (10); uste bide (14); utzi bide (11)


bidealdi ik bidaldi.

bidealdiro ik bidaldiro.

bidebazter ik bide1 10.

bideburu iz bide baten burua.

Bideburu eta plaza guztietan prostituzio-lekuak eraiki zenituen.  Elizen arteko biblia   Ez 16,31

Eta bideburu guztietan; zeure edertasuna lohitzen zenuen, edonori zeure burua eskainiz eta lizunkerietan etengabe jardunez.  Elizen arteko biblia   Ez 16,25


bidefardel ik bide1 15.

bidegabe (518 agerraldi, 87 liburu eta 223 artikulutan; ETCn 6.415 agerraldi) 1 izond zuzena edo bidezkoa ez dena.

Lege anker, zentzugabe, bidegabeek milioika lagun erail dezakete mende bakar batean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 133. orr.

Ez zen izan, dio San Agustinek, lege bidegabeagorik.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 159. orr.

Heriotza-zigorraren izugarrikeria behin eta betiko ezabatu behar dela, gizaki baten bizitzaren aurka jotzen duen legea erabili ezina, bidegabea eta onartezina delako.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 231. orr.

Sententzia «zentzugabea eta bidegabea» dela esan zuen.  Berria - Gaiak   2004-05-07

Estatu bakoitzean ezarritako legeez aparte ez dagoela bidezkoari eta bidegabeari buruzko egiazko dotrinarik.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 44. orr.

Drobiajkin bera zen erruduna, zitalkeria bidegabeak egin zizkielako Vshivaia Speseko eta Zadirailoveko nekazariei.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 283. orr.

Defentsa aldi berean bidegabe eta zorrotz batez.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 167. orr.

Gondorren aurka gerra bidegabea hasi eta lurraldeak suntsitu dituelako.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 203. orr.

Errusiarrak irabazleen aldean aurkitzearen abantaila bidegabeaz baliatu ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 379. orr.

Defentsa aldi berean bidegabe eta zorrotz batez.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 167. orr.

Borreroak artikulu bat idatzia du borrero hitzaren erabilera bidegabe, oker, lizun, iraingarri eta ugaria salatzeko.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 75. orr.

Adiskide ditugu, beraz, larrialdi eta estuasunak, lotsa eta irainak, oinaze eta tormentuak, martirio eta heriotza bidegabez eragiten dizkigutenak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 147. orr.

Zabaldu eta zelaitu zion atzerritarrari konkista bidegabearen bidea.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 59. orr.

Okerra izango ote da lege hau tirano bidegabe, ustel harengandik datorrelako?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 110. orr.

Osaba minbiziak jota eta hilzorian zegoela jakin nuen arte ez nintzen konturatu zein bidegabea den bizitza.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 13. orr.

Emakumea gizonari lotzeko ipintzen diren kateak, gizona edozelakoa delarik ere, bidegabeak bezain ustezkoak dira.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 242. orr.

Barkatu konparazioa bidegabea iruditu bazaizu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 43. orr.

Maitasuna da zirraren artean bidegabeena.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 199. orr.

Aspaldi honetan behin baino gehiagotan pentsatu izan dut bidegabea izan naizela Periko Lopez Etxezarretarekin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 25. orr.

Jainkoa inorekin ez duk bidegabea.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 227. orr.

Argi eta garbi ikusi zuen bere bizimoduaren eta lagunaren bizimoduaren artean zegoen kontrastea, eta bidegabea iruditu zitzaion.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 116. orr.

ETBk «guztiz bidegabe» deritzo IBAIAren salaketari.  Berria - Kultura   2004-09-17

Kasu honetan espetxeratzea eskatzea «juridikoki bidegabea» izango zela azaldu zuen.  Berria - Harian   2006-03-17

2 (adizlagun gisa)

Ez, Anne, bidegabe jokatu duzu gurekin.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 297. orr.

Ume guztiek erreakzionatzen dute horrela, bidegabe tratatzen dituzten lehen aldian.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 128. orr.

Harena denez, on eta leun da, baina samindu egingo da, hura utzita, bidegabe maite baduzue hargandik dena.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 219. orr.

Neu naiz -zioen- bekatu egin duena, neu bidegabe hitz egin duena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 845. orr.

Askonahiak, jokabide gaiztoek, ustelkeriak, feudoak ematea ekarri zutenean, kexuka hasi ziren, bidegabe kentzen zitzaizkiela-eta bidegabe eskuratutako gauzak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 308. orr.

Hego Koreako Gobernuko auditoreek 5.400 euro inguru bidegabe hartzea leporatu zioten atzo Hwang Woo-suk zientzialariari.  Berria - Gaiak   2006-02-07

3 (izen gisa, pertsonez)

Ez al dakizue bidegabeek ez dutela Jainkoaren erreinua iritsiko?  Elizen arteko biblia   1 Ko 6,9

Jaungoikoaren goi-ardurak ez du horregatik desohorerik nozituko, bidegabekoak justiziaz tratatzen dituelako, eta itxuragabekoak ordenaren edertasunaz estaltzen dituelako.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 203. orr.

• 4 iz bidezko denaren, zuzentasunaren edo inoren eskubidearen kontrako egintza. ik bidegabekeria.

Bidegabe baten biktima nintzen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 104. orr.

Zeu zara bidegabe horren erantzule.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 45. orr.

Herri-finantzek desegin egiten dute merkataritza beren bidegabeekin, mutirikeriekin, gehiegizko zergekin.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 18. orr.

Bere bizitzan politikarien edo poliziaren bidegaberen bat pairatu izan duen ikusliarrak -ez gutxik- atseginez ikusiko du horien buruen gainean justizia egiten den filma.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 208. orr.

Ez diot inori bidegaberik, ez kalterik egin, ez dut inor ustiatu. hala ere bidegabe handia izango litzateke Leibusch ñimiño hura gaiztagin arrunten artean kokatzea.  Elizen arteko biblia   2 Ko 7,2

5 (hitz elkartuetan)

Lehen greziarrak herri txikiak ziren, maiz sakabanatuak, pirata itsasoan, bidegabe-egile lehorrean, ez gizabiderik ez legerik ez zutenak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 135. orr.

· Baina imajina daitezke bestelako batzuk, hainbat krimen edo gizarte-bidegabe eragin ditzaketenak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 194. orr.

6 bidegabeko izlag

Bidegabeko dirua eta egiazko ondasuna.  Elizen arteko biblia   Lk 16,9 tit

Eskubide judizialei zegokienez, bidegabeko diru-erabiltzeei aurrea hartzen zieten legeak zeuden.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 288. orr.

«Bidegabeko bazterketa» egotzi dio ELAk BBKri.  Berria - Ekonomia   2004-11-20

Halabeharrezko epaitze, ezbeharrezko hilketa, bidegabeko maltzurkeriak eraginiko heriotzarik.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 230. orr.

Noiz arte eman behar dituzue bidegabeko epaiak, errudunen alde jarriz?  Elizen arteko biblia   Sal 82,2

Jende desagertzeak, bidegabeko atxilotzeak, hilketa ez legezkoak «eguneroko kontuak» baitira.  Berria - Mundua   2004-06-24

· Legeak zordun bidegabeko baten alde badaude, haren gauzek ez dute ondo ordezkatzen dirua, eta ez dira zeinu.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 68. orr.

Eguzki bidegabeko baten pean itxaronaldi ustel bat egin ondoren.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 227. orr.

Sentipen primarioa eta bidegabekoa da.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 79. orr.

Iruñea-Jaca-Huesca autobide proiektua "bidegabekoa eta xahutzailea" dela salatu du Ekologistak Martxan taldeak.  Herria   2003-01-21

Bidegabekoa eta politikoki desegokia.  Herria   2003-01-21

Denek jakin ahal dezaten zeri deitu berea eta besteena, zuzena eta bidegabekoa, zintzoa eta gaiztoa, ona eta txarra.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 117. orr.

Onartuko duzue horrelako bazterketa bidegabekoa dela!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 128. orr.

Turkiako Helegite Auzitegiak atzo aurreko epaiketa «bidegabekotzat» jo eta epaiketa berriro egitea ebatzi zuen.  Berria - Mundua   2004-07-15

7 bidegabezko izlag bidegabekoa.

Gorputza lizuntzen, izpiritua zukutzen eta gogoa kirasten dioten kaiola-zuloraino bota dute legearen atzapar beti bidegabezkoek.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 148. orr.

· Aska nazazu, ene Jainko, gaiztoaren eskutik, bidegabezko eta gogorzaleen ukabiletik.  Elizen arteko biblia   Sal 71,4

Grebalarien iritziz, gerentea aski ezaguna da, haren adierazpenak eta ekimenak «zeharo bidegabezkoak eta zentzugabezkoak izaten baitira».  Berria - Ekonomia   2004-06-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bidegabe erabiltzea (6); bidegabe erabiltzea leporatuta (3); bidegabe erabiltzeagatik (4); bidegabe eta (6); bidegabe iritzi (3); bidegabe jokatu (8); dirua bidegabe (4); eta bidegabe (5); funts publikoak bidegabe (3); publikoak bidegabe erabiltzea (6)

banaketa bidegabea (3); bidegabea da (19); bidegabea dela (14); bidegabea dela esan (3); bidegabea dela salatu (4); bidegabea den (6); bidegabea egiten (3); bidegabea eta (12); bidegabea eta zentzugabea (3); bidegabea iritzi zion (3); bidegabea iruditu (8); bidegabea iruditzen (4); bidegabea izan (10); bidegabea izan zela (4); bidegabea izango (3); bidegabea litzateke (3); bidegabea zela (5); egoera bidegabea (3); erabakia bidegabea (4); eta bidegabea (20); guztiz bidegabea (8); jarrera bidegabea (3)

bidegabeak dira (3); bidegabeak direla (4); bidegabeak eta (3); bidegabeak izan (6); eta bidegabeak (4)

bidegabetzat jo (15); bidegabetzat jo du (3); bidegabetzat jo zuen (4)


bidegabekeria (487 agerraldi, 92 liburu eta 154 artikulutan; ETCn 4.757 agerraldi; orobat bidegabekeri g.er.) 1 iz egintza bidegabea. ik zuzengabekeria.

Berdin zitzaion bidegabekeria zein justizia.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Zenbat matxinada ez ote ditu sortu gizabanakoari dagokiola erregeren aginduen bidezkotasuna edo bidegabekeria epaitzea eta agindu horiek eskubide osoz eztabaida daitezkeela eta eztabaidatu behar direla uste dutenen dotrinak?  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 42. orr.

Heriotzaren eta hildakoen inguruko sineskeria eta aurreiritzi sozialen bidegabekeria erakusten ere saiatzen nintzen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 309. orr.

Nafarroan ez ezik, mundu osoan badela jendea prest bidegabekeriak salatzeko.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 86. orr.

Historiari begiratu bat botatzen badiogu, ikusiko dugu bidegabekeriak nola ugaritzen diren inperioaren mugak hazi ahala.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 37. orr.

Bidegabekeria ereiten duenak zoritxarra jasotzen du.  Elizen arteko biblia   EsZ 22,8

Bidegabekeria zu ari zara egiten.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 193. orr.

Poliziaren bidegabekeriek ez zuten kontrolik.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 25. orr.

Ahanzturaren bidegabekeria .  Berria - Kultura   2004-01-22

Ikusten duzu, Jauna, zer bidegabekeria egin didaten; egidazu zuzenbide!  Elizen arteko biblia   Nk 3,59

Egia hau gogorra egingo zaio sistema kriminalaren bidegabekerian bizi denari, non barkamen eta graziak beharrezkoak diren lege zentzugabeen eta zigor ankerren neurri berean.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 115. orr.

Garbi dago botereak, denik txikiena izanik ere, bidegabekeriarako bidea errazten diola beti boteredunari.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 59. orr.

Bidegabekeriatzat jo dute Euskal Herritik Madrilera joandako eragileek Arnaldo Otegi, Joseba Permach eta Joseba Alvarez Espainiako Auzitegi Nazionalera deklaratzera deitzea.  Berria - Euskal Herria   2006-02-04

Ez da bidegabekeriaz pozten, baizik eta egian pozten da. ik beherago 5.  Elizen arteko biblia   1 Ko 13,6

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Jainkoari desobeditu eta bidegabekeria handiak egin ondoan, eraldatu eta zeruko argizagitzat ezarria izan zela.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 45. orr.

Euskara eskolatik egoztearena ez da frankismoak asmatutako estrategia, urrutitik datorren bidegabekeria tristea baizik.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 171. orr.

Tristura bidegabekeria hutsa da.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 26. orr.

Bidegabekeria izugarria da nortasun desberdineko gizonak lege berdinetara makurtu nahi izatea.  Berria - Euskal Herria   2006-04-06

Bidegabekeria ikaragarria litzateke erlijio bat iraintzen edo mesprezatzen duena zigortzea, ezerk ez baitigu erlijio hori besteak baino hobea dela erakusten.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 230. orr.

Oraindik lanerako gauza naiz eta bidegabekeria galanta litzateke bidaliko baninduzu.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 59. orr.

Munduan segurtasuna eta egonkortasuna lortzeko, pobreziaren eta bidegabekeria sozialaren kontra egitea nahitaezkoa dela uste dute Gosearen Kontrako Aliantzakoek.  Berria - Gaiak   2004-09-21

Horrela, bere menpekotasun osoaz, ordaindu ahal izango du gizarte-hitzarmenari egindako bidegabekeria okerra.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 67. orr.

Feitl urketariaren etxolan sua eragiten duzunean, hark eta haren familiak neguko gau hotz batean errukietxean lo egin behar izatea, ezin ordainduzko bidegabekeria da hori.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 145. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hutsegite eta bidegabekeria iturri oparoa dira legegileek sortzen dituzten komenigarritasunari buruzko ideia okerrak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 106. orr.

Interes partikularren talkatik ezinbestean sortzen diren hitzarmenak kontuan hartuta, bidegabekeria-eskala bat sortzen da.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 37. orr.

Nola neurri berean gutxitzen den sentimendu nazionala, eta nola delituen erakarmena handitzen den bakoitzaren bidegabekeria-zaletasuna handitzen den neurrian.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 37. orr.

Putzuari ura dario, eta Jerusalemi gaiztakeria. Indarkeri eta bidegabekeri hotsa entzuten da bertan.  Elizen arteko biblia   Jr 6,7

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

New York bezalako hiri handiak gizarte-bidegabekerien adierazle argiak dira.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 12. orr.

Ekonomi ekoizpenari inoiz ez bezalako bultzada berri indartsua ematean, teknologia modernoak ohiko gizarte-bidegabekeria konpongarria zen itxura eman zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 381. orr.

5 bidegabekeriaz adlag ik bidegabeki.

Ez nuke bidegabekeriaz jokatu nahi egiazko neandertalekin.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 64. orr.

Bidegabekeriaz tratatu dutela.  Berria - Harian   2006-02-03

Zeru-lurrak ditugu testigu bidegabekeriaz hiltzen gaituztela.  Elizen arteko biblia   1 M 2,37

Bizkarra eman diogu geure Jainkoari, bidegabekeriaz eta traizioz jardun dugu, azpikeriak hausnartu ditugu.  Elizen arteko biblia   Is 59,13

Hobe ondasun gutxi zuzentasunez, irabazi handiak bidegabekeriaz baino.  Elizen arteko biblia   EsZ 16,8

Behartsuei bahitutako soineko gainean etzaten dira edozein kultu-lekutan, eta bidegabekeriaz bildutako ardoa edaten dute beren Jainkoaren etxean.  Elizen arteko biblia   Am 2,8

6 bidegabekeriazko izlag

Printze zentzugabeak zapalkuntza areagotzen; bidegabekeriazko irabaziak gorrotatzen dituena luzaroan biziko.  Elizen arteko biblia   EsZ 28,16

Ez oinarritu bidegabekeriazko aberastasunetan, ez dizute ezertarako balioko ezbeharrean.  Elizen arteko biblia   Si 5,8

Ez oinarritu bidegabekeriazko oparietan: epailea da Jauna eta ez du harengan eraginik inoren izenak.  Elizen arteko biblia   Si 35,15

Zeinen laket nukeen zuri desenkusa amoltsuak erakustea, bidegabekeriazko une hori amodiozko betikotasunaz konpontzea!  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 298. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

benetako bidegabekeria (3); bidegabekeria amaitu behar (3); bidegabekeria bat (12); bidegabekeria baten (5); bidegabekeria da (6); bidegabekeria dela (5); bidegabekeria egin (3); bidegabekeria egiteko (3); bidegabekeria egiten (7); bidegabekeria egiten badu (3); bidegabekeria galanta (4); bidegabekeria guztiak (3); bidegabekeria handia (4); bidegabekeria hau (4); bidegabekeria hori (4); bidegabekeria hura (7); bidegabekeria hutsa (9); bidegabekeria hutsa da (4); bidegabekeria izugarria (6); bidegabekeria izugarria da (4); bidegabekeria jasan (3); bidegabekeria litzateke (4); bidegabekeria salatu (6); bidegabekeria salatzeko (5); bidegabekeria sozialaren (3); bidegabekeria zuzentzea (3); bidegabekeria zuzentzeko (3); egindako bidegabekeria (5); eginiko bidegabekeria (3)

bidegabekeriak eta (4); bidegabekeriak salatu (3); eta bidegabekeriak (7)

bidegabekeriaren aurka (4); bidegabekeriaren bat (5)

bidegabekeriarik egin (4)

bidegabekeriatzat jo (3)

bidegabekerien aurka (3)


bidegabeki adlag bidegabekeriaz, bidegabe.

Bidegabeki akusatu, auziperatu eta kondenatu zuten espioitzagatik.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 283. orr.

Nagusia jakinaren gainean eta nahita hil duen morroia zigortzean legeak ez du, inondik ere, bidegabeki jokatzen. gehiago erranen dut, nahiz uste osoan naizen bidegabeki tratatu duzun gizona ikustetik begiratzeko baizik ez duzula parti nadin nahi, ikuskari hori hagitz dolugarria baita.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 108. orr.

Susmoa dut bidegabeki zigortua izango ote den morroi hori.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 108. orr.

Bidegabeki pilaturiko altxorrek probetxurik ez, baina zuzentasunak heriotzatik libratzen du. itsuski erran izan dela eta gezur hutsa dela nik idatzia nukeela ene liburuetarik bat edo bestetan Errege delakoa bidegabeki jabetua dela Nafarroaz.Zeren teologoak osasuna eta salbazioa nahasten baititu bidegabeki.  Elizen arteko biblia   EsZ 10,2

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bidegabeki akusatu (3); bidegabeki jokatu (3); hain bidegabeki (5)


bidegabeko ik bidegabe 6.

bidegabetasun iz zuzentasunik eza.

«Etikoki eta moralki bidegabetasun hori konpontzera behartuta dago», esan zuen elkarteak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-02


bidegabetsu izond adkor bidegabea.

Hilabetera orduko, hara; artean malko guztiz bidegabetsuon gatza ez zelarik haren begi garraztuetako gorritasunetik ostendu, ezkondu zen.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 38. orr.


bidegaldu izond/iz bidea galdu duena.

Akasgabe sortu zituen seme-alabak gaiztotu egin zaizkio: jende makur eta bidegaldua da.  Elizen arteko biblia   Dt 32,5

Haren dei-hotsera, itsasoan nahiz suan, lurrean zein airean, beren gordelekuetara biltzen direla izpiritu bidegaldu eta herratuak; eta, horren egiaz, ikusi dugun hori duk frogabide aski.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 30. orr.

Ez dago bide "zuzenetik" okertutako hurko bidegaldua baino gorrotagarriagorik.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 209. orr.

Bidegalduari erremedio pixka bat eskaini nahi diot neure bide-galtzea esplikatuz».  Berria - Kultura   2004-04-30

Haren bidez egiaren arerioak nahasten zituen, Kristoren gurutzearen etsaiak gezurtatzen, bidegalduak onbidera ekartzen, elkarrekin liskartuak baketzen eta ados zeudenak maite-lokarri estuagoz lotzen  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 245. orr.


bidegaltze iz bidea galtzea.

Kanten bidegaltzea argi azaltzen da beste giza fenomeno arrunt honen azterketan ere: errukian, hain zuzen.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 57. orr.

Oi, Hamlet, nolako bidegaltzea!  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 60. orr.

Lagun faltsuek, berriz, fariseuak, bidegaltzea jasaten dute froga datorkienean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 62. orr.

Aitortuz beren hutsegitea, atzea eman ohi diete lehen bidegaltzeei.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 91. orr.


bidegile (ETCn 391 agerraldi; orobat bidegin g. er.) iz bidea irekitzen edo erakusten duena.

Antzinako bidegileek arroka behetik gora ebaki zuten braza askotan gora.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 255. orr.

Aitzindari eta bidegile.  Berria - Kultura   2004-12-05

Xantxo Iturrioz frailea izan da horren bidegile nagusia.  Herria   2003-10-23

Iluntze nabarra eta hor ari da oraindik bera, Josu, Armando eta dena dela, bere asmoen errepublikako sekretario boluntarioa, bere ametsen munduko bidegile bakartia.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 93. orr.

Karlos Santamaria gure bidegile eta bakegile paregabeak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 161. orr.

Gure lehen hildakoa izan zen, premiazko bekatu baten penitentzian bidegin.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 19. orr.


bidegin1 ik bidegile.

bidegin2 ik bide1 11.

bidegintza iz bidea irekitzea.

Beharrezko, agi denez, bidegintza horretarako lehen suziri eta leherkina.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 11. orr.


bidegorri iz hirietan eta, bizikletek erabiltzeko bidea, kolore gorria duena.

Bidegorri berriak egingo dituzte Tolosa eta Alegia artean eta Errotaburu eta Añorga Txiki artean.  Berria - Euskal Herria   2004-05-14

Donostiatik irten gabe, PPkoek sekulakoak esan dizkiote alkateari, Kontxako bidegorria egiteko tamarindoren bat edo beste ebaki behar izan dutelako.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 124. orr.

Aldarrikapen ekologistaren bat izanen ote zen hura? Bidegorri gehiago eskatzeko jokamolde ezin bizkorrago eta bortitzagoa?  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 11. orr.

Neuk ere orain arte halako norabide finko bat izan dudala iruditzen zait, bidegorriarena bezalakoxea, metroarena bezalakoxea, eta nire bizitza bide seinaleztatu -eta zapaldu- bati segitzera mugatu dela.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 63. orr.


bidegune iz bideko gunea.

Denbora berean, indar bat egina litake ere bide eta errebideak hobeki atxikiak izaiteko, baitira bidegune batzu zointan lanjer handixkoa izaiten baita, bihurgune txar eta beste.  Herria   2003-03-20


bidegurutze (307 agerraldi, 96 liburu eta 91 artikulutan; ETCn 4.097 agerraldi; orobat bidekurutze g.er. eta bidagurutze g.er.) iz 1 zenbait bide gurutzatzen diren gunea.

Bidegurutzeko hiru kaleek, Montmartre kaleak, Montorgueil kaleak, Turbigo kaleak, kezketan jartzen zioten barrena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 54. orr.

13 kalearen eta F kalearen arteko bidegurutzean bizi da, Vedadon.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 279. orr.

Bidegurutzetik hurbil, beste aldapa gogorra igo ostean, bidea zintzilikako harrizko zubi batean luzatzen zen, leizea zeharkatuz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 238. orr.

Saint-Eustacheren muturreko bidegurutzean, bi kuia ilarak barrikada bat eratu eta Rambuteau kalearen sarbidea trabatzen zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 50. orr.

Bidegurutze biribilean, gizon bat eta emakume bat pasatu ziren zaldiz, trosta laburrean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 287. orr.

Ibaiari jarraiki, Etxalarko bidegurutzetik ezkerretara, mugarako bidea hartu genuen. Bidegurutze triste bateko gasolindegi triste baten, bazkalordu beranduan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 34. orr.

Plaza bidegurutze goibel bat da.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 23. orr.

2 irud/hed

Bizitza ez baita lerro xuxen bat, baina joan doazen eta etorri datozen mila gertakiren eta bertze hainbat oroitzapenen bidegurutzea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 123. orr.

Zeren eta itsas portuak baitira, hain zuzen, munduan dauden tratuen eta negozioen bidegurutze.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 43. orr.

Esan liteke munduko bidegurutze nagusia dela hiri hau.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 19. orr.

Trieste bildua, Trieste bidegurutzea; Mikrokosmos deitu zion Claudio Magris-ek.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 47. orr.

Hemen dago, nire iduriko, Bilintxek esaten digunaren eta benetan gertatu zenaren arteko bidegurutzetako bat.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 99. orr.

Bidegurutze kultural bat izan dela segur dira arkeologoak  Berria - Kultura   2006-05-07

3 zein aterabide hartu jakiten ez den une korapilatsua.

Gaztaroko bidegurutzean elkarrekin izandako bizikizunek sortzen duten loturaren hertsia?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 309. orr.

Gaur egun ere, bizitzan izaten diren bidegurutzeetan, askotan bere ahotsa etortzen zait gogora, aholkua, abisua, animua edo gomendioa emanez.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 348. orr.

Hori da mintzairaren teoriari ekitean aurkitu dugun lehenengo bidegurutzea.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 47. orr.

Hamas bidegurutze batean dago eta erabaki beharko du orain zein norabide aukeratzen duen.  Berria - Mundua   2006-03-21

Bidegurutze batean gaude eta ordua da estrategia nazional, soberanista eta demokratiko baterako indarrak metatzeko.  Berria - Ekonomia   2004-05-22

Bidegurutze batean jarri nahi izan zaituztet, neuk bidegurutzetik idatzi dudalako liburu hau.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 8. orr.

Gauden bidegurutzean paradigma postidealista berria asmatzeko beharra dugu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 93. orr.

Oteizak, berriz, arte modernoak bizi zuen bidegurutzeak izututa eta tribuko oihartzunak galduta, cromlecheko hutsunean aurkitu eta eraiki zuen sosegua.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 141. orr.

Benetako urrats kolektibo positiboa lortzeko bidegurutzean gaude orain.  Berria - Gaiak   2006-02-04

Pasaia eta Lezok sinbolizatzen duten bikoiztasuna, momentu historiko bidegurutzeko bat bizi duen Euskal Herri osoarena da.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 35. orr.

Bidegurutze historikoa du aurrean kooperatibismoak, baina, nire ustez, etorkizuna idazteko dauka oraindik.  Berria - Kultura   2004-11-18

Paxkal erdian, zer egin ez dakiela; bidegurutzea gurutzebide bihurtzen zaio, sofrikario latz, oinaze gorri.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 8. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arteko bidegurutzea (4); arteko bidegurutzean (10); bidegurutze batean (25); bidegurutze batean dago (3); bidegurutzean dagoela (5); bidegurutzera iritsi (4); eta bidegurutzean (4); herria bidegurutze batean (4)


bidekari iz ipar bidez dabilena.

Gogoratzen zait lehen filosofo existentzialistak, Gabriel Marcel-ek "Homo Viator", Gizona bidekari, deitu saioa idatzi zuela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 10. orr.

Santiagorako bidekari horiek badituzte beren gisako legeak ere.  Herria   2004-07-15

Herri horietako jendeek, ez jakinez zer egin, bidekariak gure etxera igortzen zituzten: "Zoazte komenturat, han ongietorri eginen dauzuete fraidek".  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 158. orr.

Huna beraz gu, autozko bidekariak, bortuari buruz abian, Behorlegi eta Garaziko mendian gora.  Herria   2005-06-09

Bidekaria, biderik ez duk.  Herria   2004-06-10


bidekide ik bidaide.

bidekurutze ik bidegurutze.

bidelagun (ETCn 2.267 agerraldi; orobat bide lagun g.er.) 1 iz norbaiti bere bidean lagun egiten dion pertsona edo gauza. ik bidaide.

Bidez zihoala, bidelagunei aurrera joaten utzi eta gelditu egiten zen, inspirazio berria gozatu nahian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 340. orr.

Bi bidelagunak uzten ditut ezker, bat bestearen gibelean dabilela, eta ni eskuin, haien urrats berean.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 175. orr.

Metro batzuk beheitiago doan bidelagunaren ibileran ez da ahulezia seinalerik antzematen.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 22. orr.

Horiek (CC.00 eta UGT) dira helburu horretara iristeko bidelagunak?  Berria - Ekonomia   2004-01-28

Bidelagun bat zekarren berarekin, mutil gazte bat, itsua ustez, eta begibakarra.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 52. orr.

Aurpegiera argitu zitzaion distira iheskor batez, treneko bidelaguna ikusitakoan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 102. orr.

Gero, begiak jaitsi, eta, halabeharrak emandako bidelagunei begiradarik bota ere gabe, hainbat orduz bidaiatzeko prestatu zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 74. orr.

Lotek ere, Abranen bidelagun zenak, bazituen ardiak, behiak eta oihal-etxolak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 42. orr.

Jende guztiak antzokirantz jo zuen zalapartan, Gaio eta Aristarko mazedoniarrak, Pauloren bidelagunak, berekin arrastaka eramanez.  Elizen arteko biblia   Eg 19,29

Mikel Strogoff eta haren bidelagunak are abiadura biziagoaz oldartu ziren estepan aurrera.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 178. orr.

Bidelagun guztiak atzean utzi zituen, horietako batzuk eskarmentu handiko karreristak: Jens Voigt alemaniarra, adibidez.  Berria - Kirola   2004-04-08

Robert Hunter hegoafrikarrak irabazi zuen Suitzako Itzuliko hirugarren etapa [...] azken metroetan Gregory Rast bidelagunari aurrea hartuta.  Berria - Kirola   2004-06-15

Bidelagun hartu zaitut hasieratik. Eta hark sinistu, benetako noblea jarri ziotela bidelagun!  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 186. orr.

EAJko lehendakariak EA nahi du bidelagun EAEko hauteskundeetan.  Berria - Euskal Herria   2004-06-16

Joxe egondako lekura ailegatzean Abelek bidelagun izandakoa bilatu du sakanako bidean.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 126. orr.

Lehentxeago Calvino zuen bidelagun, orain Leo Perutz du mahaikide, gero Joseph Roth hunkigarriarekin egin nahi luke topa.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 39. orr.

Pentsatuz lehen unean emakumeak benetan pobreak zirela, bidelagun zuen medikuari esan zion: [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 338. orr.

Makila bat zekarren bidelagun, esku zahar haietan arma bat ez eta makulu bat baizik izan ez ziteken makila baldar bat.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 201. orr.

Egun osoan, behean eta urrun, arroila garaitik ur-jauzietara saltoka zetorren erreka izan zuten bidelagun.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 71. orr.

Tristura eta errukia bidelagun izan ditut bera Santutegian etsita utzi eta Hilen Bidezidorretik abiatu nintzenetik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 175. orr.

-Neure gizon batzuk behintzat utziko dizkizut bidelagun.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 94. orr.

CEOEko idazkari nagusiak, Jose Maria Cuevasek, ez du erreforma sakonik espero, sindikatuak Gobernuaren bidelagun direla uste baitu.  Berria - Harian   2005-05-07

Zuhaitz mehats biluziak dauzkat bidelagun gisa.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 197. orr.

Gidari hauek, furgonetak bidelagun, kartzeletarainoko bidea egiten dute astebururo presoen senitartekoak hara eramateko.  Berria - Euskal Herria   2004-07-31

Eta bidelagun, bideokamera eraman zuen Andreasek.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 82. orr.

Ez ziren jada bidelagunak, kontrarioak baizik, edo, are gehiago, etsaiak, gerraren jokalekuan zeudenez gero.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 244. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

-Jaunak -esan zien bidelagun berriei-, atsegin handiz egingo nuke zuekin bidaiaren zati bat, baina adierazi behar dizuet presa ikaragarria dudala Omskera iristeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 170. orr.

Seren prokuradore gizagaixoak alde guztietara jiratzen baitzituen bere bekain ile-sarriak, hain bidelagun amultsutik libratzeko modua aurkitu nahirik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 251. orr.

Bidelagun handia izan zuen, inolako zalantzarik gabe, bizipen eta sentimen haiek guztiak idatziz jartzeko ahalegina.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 191. orr.

Mikel Strogoff bere bidelagun gaztea ahal bezain ongi egoteaz arduratu zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 141. orr.

Eztei-egunetako negarra hain da pozaren bidelagun aparta!  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 161. orr.

Swinburne olerkari "madarikatuaren" itzala izan zen, hain zuzen, filosofian Schopenhauerrekin batera, Maupassanten barne bidaietako beste bidelagun nagusietako bat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 10. orr.

Irakasle eta bidelagun bikaina aurkitzen dugu orrialde hauetan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1169. orr.

Hitzik gabeko zinemak, gainera, luxuzko bidelaguna edukiko du Fasek prestatutako zikloaren abenturan: musika.  Berria - Kultura   2004-02-11

Ezinbesteko bidelagun izan zen arkitektoentzat Vitruvioren obra.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 270. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Bidelagun elkarteko koordinatzaileak bakardadeak inguratuta hiltzen diren zaharren drama azpimarratu du.  Berria - Harian   2005-08-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere bidelagun (7); bidelagun izan (22); bidelagun izango (5); bidelagun izatea (3); bidelagun zuen (4); ditu bidelagun (5); dituzte bidelagun (3); du bidelagun (7); eta bidelagun (8); haien bidelagun (3); zuen bidelagun (3)

bere bidelaguna (4); bere bidelagunaren (4); haren bidelagunak (4); haren bidelagunek (3)


bidelapur (ETCn 391 agerraldi) 1 iz bidez dabilenari ebasten dion lapurra.

Mattin Mottela sakanarrak bi lanbide zituen: mandazaina zen, baina baita, noizean behin bederen, bidelapurra ere.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 185. orr.

Bidelapurrei, beso-hankak hautsi ondoren, gurpila ematen zitzaien.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 170. orr.

Bidean ez zuten inor aurkitu: ez artzainik, ez bidaztirik, ez bidelapurrik.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 28. orr.

Berandu gabe, abiatu ziren, baina Bagdagera heldu aurretik bidelapurrek eraso egin zieten.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 175. orr.

Larrituta eta nahigabetuta, baita bidelapurrek ezer gabe utzita eta jipoituta ere, Frantzisko dohatsuagana itzuli ziren samin handiz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 528. orr.

Mendietako bidelapurrek ere hirea bezalako segizioa bil dezakete!  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 204. orr.

-Nor haiz hi, eta zertan ari haiz? -itaundu zuen bidelapurren buruak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 364. orr.

Jainkoa lagun baikenuen, onik atera gintuen etsai eta bidelapurrengandik.  Elizen arteko biblia   Esd 8,31

-Zergatik ez haiz bidelapur egiten?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 87. orr.

Errusiak inoiz ez du terrorista eta bidelapurrekin negoziatuko.  Berria - Mundua   2004-07-14

2 irud/hed

Lutxo handiak ere deskargatzen ari ziren, beren moko basa luzatuekin, ibaietako bidelapur zakarrak, burdinaren kolore grisekoak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 149. orr.

3 (izenondoekin)

Bidelapur onak ere izaten dira.  Berria - Kultura   2004-01-22

Amari askotan entzunak baitzizkion Arno mendi inguruetan ibiltzen omen zen Anton Beltz bidelapur beldurgarriaren balentriak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 169. orr.

Ni nahiko pozik nengoen komunista bihurtu izanaz, izan ere, horrela askatasunaren aldeko bidelapur nomada izan nintekeen tsarraren alderdiaren aurka, De Gasperi engainatzailearenaren aurka, alegia.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 108. orr.

Tradizioaren zaporea duten testuak eratzen ditu, eta erdibidean dago Indiako epikotasun klasikoaren eta bidelapur zintzoei buruzko narrazio erromantikoen artean.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 9. orr.

Ilargia atera gabea zen artean, eta horrek salbatu zuen bidelapur enamoratua.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 78. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Zaindarietako batek, lehendik bidelapur-talde bateko musikari izanik, biolin bat atera armairutik eta taberna-usaineko doinu bat aireratu zuen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 159. orr.


bidelapurreria iz bidez dabilenari lapurtzea.

Alde bakarreko gertakariak ditugu mintzagai, hala nola ehiza, bidelapurreria edo itsaslapurreta, trade-tik baino areago, raid-etik gertuago zeudenak. Ravignan kaleko etxetxoak halako altxorra gordea daukala jakinaraztea, lapurretarako, harrapaketarako, bidelapurreriarako deia jotzea litzateke.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 19. orr.

Izurriteek, gatazka heretikoek, erromesaldiek berek, erremediorik gabe bidelapurreria ustel bihurtzen baitira, txikizio latzak eragin dituzte jendeen artean.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 67. orr.


bidelapurreta iz bidelapurreria.

Bere bidelapurretetan, urdaiazpikoak zein gaztak eta lukainkak, hari finezko oihal nahiz artile sendozko mantak bezain gogo beroz eskuratzen zituen Isabelek jarrera oneko eta itxura ederreko gizon gazteak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 231. orr.


bidelari iz bidez dabilena.

Jaunari gorespenak kantatzen zebilela, lapurrak irten zitzaizkion bidera; baina Errege handiaren mezularia ez zen beldurtu, ez eta ez zion gorespenak abesteari utzi ere; izan ere, bidelari erdi biluzia eta ezertxo ere ez zuena zen eta, apostoluen antzera, poztu egiten zen atsekabeetan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 880. orr.


bidenabar adlag 1 beste zerbaitek ematen duen aukera baliatuz, bide batez; batera.

Egia eta justizia eskatzeko, eta bidenabar langileen eskaerak aldarrikatzeko, mobilizazio eguna izan zen atzo Gasteizen.  Berria - Harian   2005-03-04

Argitasuna ez ezik, zuhurtzia sano eta beldurgabea erakusten du gure bertsolari gazteak, irabaz lezakeen kreditu intelektualari -eta, bidenabar, txapelak eta gainerako bedeinkazioak bereganatzeari- zeharo eta osotoro baitio uko egiten.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 227. orr.

Hirigunea gurutzatu behar eta, aukera izan genuen Virgil eta Amyrekin hitz egiteko, eta, bidenabar, Virgilek ikusmena berreskuratzearen aurrean zituen erreakzioei erreparatzeko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 128. orr.

Beste zer eginik ez zegoen, bet-betan beste sorta bat eskatzea baino, bidenabar arren gomendatuz W.ri arta bereziz egiazta zezan erretxinak ke-margo harekin zuen portaera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 280. orr.

Harik eta, isilaldi luzea etenik, bidenabar bezala-edo, nik galdera egina nion modu beretsuan, Hannaren izena aipatu zuen arte.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 39. orr.

Ez da inor berarentzat soilik galtzen, besteen galbide eta galtzaile gara bidenabar.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 257. orr.

Santiago Celorrio, lehenago bidenabar aipatu dudanez, Lengua eta Literaturako irakaslea izan genuen lehen urtean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 78. orr.

Hunkigarri da egiazki, Historian barna, urratsez urrats ibiltzea, zeren oinez egiten delarik bidea, hasberriko jakitateak, bidenabar bilduak, meditazio bihurtzeko denbora badu.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 143. orr.

Horiek hola, ideia ments batzuk daramatzat, bidelagun gisa, bidenabar.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 87. orr.

Bidenabar, Gribsby: ez zara zalgurdi horretan itzuliko geltokira.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 95. orr.

2 (esan aditzarekin)

Esan dezagun, bidenabar, emotibistek (Stevenson-ek, zehatzago esateko) landu dutela banaketa hori.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 207. orr.

Gure soldaduak, bidenabar esan dezadan, baketsuak dira, baina igandeetan mozkortzeko ohitura dute gehienek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 42. orr.

Karlistek, esan dezadan bidenabar, arrasto tristeak utzi zituzten Pasaian.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 127. orr.

Nik, bidenabar esan, banekien hori gezurra zela.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 31. orr.

Galdera komertzial tipikoak daude printzipio engainagarri horren azpian, bidenabar esan, munduko monoteismo guzien bazka izan direnak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 176. orr.

Bidenabar esanik, eta ehiztarien mundura gatozela, zer egiten dute haiek bere ehizarekin?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 109. orr.

Gauza bat da euskarazko ez-dakit-zerk ze itxura behar duen erabakitzea, eta beste bat ez-dakit-zer euskaraz nola esan behar den erabakitzea (inork ez dakien hizkuntza bat balitz bezala, bidenabar esan).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 226. orr.

Horrexek bultzatu zuen -derragun bidenabar- Don Kixotearen bigarren parteko hitzaurre autobiografikoa alde batera uztera.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 39. orr.

3 (era burutuaren eskuinean) bitartean.

Idatzi bidenabar, ikuspenak ikusiz lokartzen zara, besteak ere gurekin batera lokartzen ahalko balira bezala, ezin da besterik egin.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 123. orr.

Tarta jan bidenabar, zelata egiten nien bi neskatoei, zer zeukaten erabakirik asmatu nahian.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 209. orr.

-Amadisen partez -xuxurlatu nion, ezpata goititu bidenabar.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 262. orr.

Azpiko palanka tikiari eraginez, jarlekua gibelarazi zuen, zangoak hedatu bidenabar.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 13. orr.

Baiezko bat kanporatu zitzaidan, zangoak zurezko solairuan bermatu bidenabar.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 33. orr.

Egongelako sofan jarri zuten, eta Antjek prestatu zion ohea irribarreak egin bidenabar.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 62. orr.

Ukabilkada bat jo nuen mahai gainean, aldarri egin bidenabar: "Txakolina maite ez duena putakume bat da!".  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 90. orr.

4 bidenabarkoan adlag

Nahi baldin banuen lan bila joan, goizean autoan eramanen ninduela bera egunkarira joan bidenabarkoan.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 28. orr.

5 bidenabarrean adlag

Bidenabarrean, hitzordua berrituko genuen, semearekiko betebeharrak eginda gehiagorik ez gibelatzera deliberatuta.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 88. orr.

Marrazki kontu batzuk omen kanpoko argitaletxe batekin garbitu beharrak, eta bidenabarrean aspaldiko lagun pare batekin egon nahi.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 234. orr.

Berria ohi zuen gisara eman zion, bidenabarrean, alegia deus ez: [...].  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 18. orr.

Agian esango duzu, irakurle, zertara datorren azken hegaldi hau, eta agian pentsatuko duzu berriz ere bidenabarretan galdu naizela, eta ea zer arraiotara joan naizen Ubedako muinoetaraino.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 196. orr.

6 bidenabarreko izlag

"Lisboako" komunera bisita egina nintzen, baita bidenabarreko kafetegikora ere.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 256. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bidenabar bezala (3); bidenabar esan (18); bidenabar esanda (8); bidenabar esanik (6); derragun bidenabar (3); dezagun bidenabar (3); egin bidenabar (4)


bidenabarkoan ik bidenabar 4.

bideño iz bidetxoa.

Bidartetik Hendaiarat,oinezkoen ibil-bideño bat laster izanen da, hogoita-zonbait kilometra luze, zati askotan lehen "mugazainen bidexka" deitzen zutenetik segituz.  Herria   2005-04-28


bidente iz igarlea.

Halako gailurrak lortzeagatik, irudimena bizkortzeagatik, bidente bilakatzeagatik, azken batean bere eleberrien amoreagatik, Balzacek, Goriotek alabengatik bezala, bere burua sakrifikatu zuen: kafe katilukada anitzez eta anitzez zigortzen zuen gibela, bere burua egunean hogei orduz idaztera behartuz.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 28. orr.

Eta zer, gutun bat idatziko balu, zer egunkarira deitu eta erreportari pare bat eskatuko balitu, esanez Poliziak ere bidenteengana jo izan duela behin baino gehiagotan [...] legearen eta justiziaren beilariak erabat galduta eta arrastorik gabe egoten direnetan prozedurak ez direla beti hain logikoak izaten.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 186. orr.


bideo (1355 agerraldi, 69 liburu eta 643 artikulutan; ETCn 22.613 agerraldi; orobat video g.er.) 1 iz sistema elektronikoa, irudiak eta hotsak zinta magnetiko batean grabatzen dituena; irudi eta hots horiek grabatzeko eta erreproduzitzeko tresna; sistema horrekin eginiko grabazioa; horrelako grabazioa daukan zinta magnetikoa.

Argazkia eta bideoa «etorkizuneko hizkuntza nagusiak» dira, Ordoñezen iritziz.  Berria - Kultura   2004-02-28

Telebistatik, bideotik, zinematik jasotako irudiak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 9. orr.

Argazkiak, zinemak, eta bideoak berak ere, izan dituzte beren argi-estiloak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 266. orr.

Kamerak bidaliriko seinalea kodetuta zegoen, baina bideorako software arrunta erabilita, kamerak ikusten eta ikusten ez zituenak aztertu ahal izan zituzten.  Berria - Gaiak   2006-01-05

Telebista aparatu bat, bideoa azpian zuena.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 101. orr.

Kasete bat sartzen du bideoan.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 23. orr.

Gauez ematen dituzten film onak bideoan grabatzen jartzen ditugu.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 37. orr.

Bideo batean grabatuta gelditu zen gertatutako guztia.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 53. orr.

Begiak zabaldu, eta Adela bideoan grabatzen ari zitzaidala ohartu naiz.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 169. orr.

Azpimarratu beharra dago [...] bideoaren eta zinemaren artean ez dagoela inolako desberdintasunik itxurazko mugimenduari dagokionez. ez nintzen gauza izan bideoa, ez ordenagailua, martxan behar bezala jartzeko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 163. orr.

Ikusi duzu udalak argitaratu duen bideoa?  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 280. orr.

Bakardadearen mamua uxatzeko, bideoak hasi nintzen alokatzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 206. orr.

Asteburuan deitzekotan geratu zen, bideo horiek noiz eta non ikusiko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 143. orr.

Hiru bideo ziren, bosna minutukoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 146. orr.

Telebista piztu, play sakatu eta, urduri, sofan esertzen da, bideoa ikustera.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 94. orr.

'Ez, Shakiraren bideoa ikusi nahi dut!' erantzun du neskatoak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 300. orr.

Nik bideoa sartuta izaten nuen, haiek agertu orduko pizteko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 207. orr.

Al Jazeera Qatargo telebista katera igorritako bideo batean jakinarazi zuen Hazen Txaalan Irakeko Defentsa ministroaren koinatua bahitu eta hil egingo zutela.  Berria - Mundua   2004-08-26

Agurtzanek bideoaren kopia agindu dit.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 136. orr.

Atentatua eta bi egunetara bideo bat aurkitu zuten paperontzi batean, meskita baten ondoan.  Berria - Harian   2005-03-08

Beste bideo bat jarriko dizut, Eguberritan Alpeetan eskiatzen egon ginen egunetakoa.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 106. orr.

Ohartu baino lehen etxean egongo zara, zure nobiarekin, bideo bat ikusten.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 110. orr.

Jeepa telebistaz eta VHS bideoz beterik.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 31. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Sekulako telebistatzarra izateaz gain, bideo hobea du, bost burukoa, Panasonic.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 91. orr.

The Washington Post egunkariak irakeko presoen aurkako torturak jasotzen dituzten ehunka argazki eta bideo labur dituela zabaldu zuen atzo.  Berria - Mundua   2004-05-22

Bideo publiko guztietan irudia galdu egiten da Sennak pistatik irten aurretik.  Berria - Kirola   2004-04-30

Goizeko zortzietarako bideo pornoak eskaintzen zituen taberna, izokin-kolorez margotu eta dastaleku bihurtu dute.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 69. orr.

Argitu ezin dudan gorabehera bat da zergatik ez dagoen nire arrastorik museoko bideo ezkutuetan edo hoteleko bezero-zerrendan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 226. orr.

Zinema "esperimentala" eta bideo "esperimentala" desberdinagoak dira, zalantzarik gabe, fikziozko zinema eta fikziozko bideoa baino.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 163. orr.

3 (hitz elkartuetan, lehen osagai gisa)

Bideo-kontsola on bat, esate baterako, Leirek inondik inora erosten uzten ez didana.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 59. orr.

Hik baduk hor bideo aparatu bat, ezta?  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 202. orr.

Billar-mahaia, esate baterako, ez dago berak gogoratzen zuen tokian, bideo pantailaren parez pare alegia.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 19. orr.

bideo-filmak hartzen nituen errentan Movie Heaven izeneko leku batean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 10. orr.

Fonotekak, bideo-filmotekak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 338. orr.

Artelekun izan ondoren, bideo laborategi batean parte hartuko du Beran, asteburuan.  Berria - Kultura   2006-03-10

Bakarrik utzi ninduten areto, bideo-gela edo liburutegi izan zitekeen batean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 52. orr.

Badira bideo programazioak antolatu dituztenak ere, eta aukera ona da azken garaian egindako bideo lanak ikusteko.  Berria - Kultura   2006-05-07

Polizia etxeetan bideo eta audio sistemak jartzea ere galdegin du ELAk bere idatzian.  Berria - Euskal Herria   2004-11-25

Bideo konferentzia bitartez egin zuen hitzaldia Shettyk, lan egiten duen ospitaletik bertatik.  Berria - Harian   2005-11-11

Itzulpenak, bideo-hitzaldiak, lege aholkularitza, edota zenbait medikuntza zerbitzu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 207. orr.

Mikel Mendizabal, Mikel Aizpurua eta Antton Kazabon arduratu dira proiektuaren diseinuaz eta garapenaz, eta Jabier Larrañaga bideo sorkuntzaz.  Berria - Kultura   2006-01-21

Denborazko irudia -bere izaeran bertan denbora duena- bi modutan azaltzen da: film-irudi gisa edo bideo-irudi gisa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 162. orr.

Era askotako bideo-trukajeak, gaur egun telebistak guztiz arrunt bihurtu dituenak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 163. orr.

Bazuela garai haietako emanaldi baten bideo-grabazio zahar bat, eta afalostean jarriko zuela.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 74. orr.

Bideo grabaketa begiratzen baduzue, erraten dudana egiaztatzen ahalko duzue.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 294. orr.

"Ardi Beltza" bideo emanaldia, bizikleta martxa eta zinema emanaldi bat.  Herria   2001-04-05

Bideo-pantailak beste era askotako irudiekin batera zituzten instalazioak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 154. orr.

Oso ezaguna da, besteak beste, Bush in 30 seconds bideo-lehiaketa satiriko famatua antolatu zuelako.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 50. orr.

Bideo-eskola hartan ikasitako batzuk praktikatzen saiatu nintzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 209. orr.

Pop eta op arteak, minimalismoa eta abstrakzioa, diseinu-margolanak eta argazkiak, bideo-artea eta Espresionismo Berria...  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 50. orr.

4 (hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa)

Musika bideoak ematen zituen etengabe kate hark, besterik ez.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 183. orr.

Iragan abenduan RealNetworks enpresak Microsoft-en aurkako salaketa jarri zuen, Bill Gatesen enpresak bere audio-bideo softwarea monopolio moduan sustatzen duelako.  Berria - Ekonomia   2004-02-01

5 bideo instalazio (orobat bideoinstalazio g.er.)

Azken urteetan Violak eginiko zenbait soinu eta bideo instalazio jaso ditu Bilboko Guggenheim museoak.  Berria - Kultura   2004-06-22

Figurazioa eta abstrakzioa, bideo-instalazioak eta margolanak, eta izen ezagunak oraindik ibilbide luzea dutenekin batera aurki daitezke bertan.  Berria - Kultura   2004-09-30

Dena ez da bideo instalazioak, argazki bidezko performance-ak, edo esperimentatzeko artea.  Berria - Kultura   2004-02-12

Lars Siltberg-en (Stockholm, 1968) Man with balls on hands and feet bideo instalazioak hiru pantailetan eskuetan eta hanketan bolak dituen gizakia hiru mediotan nola moldatzen den erakusten du.  Berria - Kultura   2004-12-26

Spencer Tunick artista estatubatuar garaikideak jende multzo handia biluzik agertuko den argazki eta bideo instalazio bat egingo du Donostian apirilaren 22an.  Berria - Kultura   2006-03-21

6 bideo joko (ETCn 1.404 agerraldi; orobat bideojoko ETCn 724 agerraldi)

Hamaika bideo-joko du bere gelako ordenagailuan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 118. orr.

Bada bideo joko bat Interneten, Play September 12 delakoa, gerraren simulazioa dena.  Berria - Kultura   2006-01-25

Ekintza filmetarako zinemak, bideo-joko aretoak, teatro erakargarri baina ez serioegia, jantoki azkar eta merkeak, eta antzeko hainbat jostaketa-bide.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 185. orr.

Gaur egungo estetika baten alde egiten dugu apustu, bideo jokoaren eta bideo-kliparen mundura hurbilduz.  Berria - Kultura   2004-05-13

Horretarako, zinema eta bideo jokoen multinazionalekin negoziatzen ari direla diote Hizkuntza Politikako Idazkaritzako arduradunek.  Berria - Mundua   2004-07-17

Haien semea berriz, bideojokoetara jolastera baino ez da igotzen, noizean behin.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 16. orr.

Bideo jokoetan hazi belaunaldien antzerki moldea asmatu dutela.  Berria - Kultura   2004-04-23

'Apple Pippin': Bideo joko eta ordenagailu orokor modura aurkeztu zuen Applek 1995. urtean, baina azkenean ez zen ez bata eta ez bestea.  Berria - Gaiak   2006-04-01

7 bideo kamera (ETCn 554 agerraldi; orobat bideokamera ETCn 241 agerraldi)

Gaingiroki esateko, bai, kamera batek bezala funtzionatzen du begiak, edo, hobeto esan, bideo-kamera batek bezala.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 87. orr.

Besoan jarritako bideo kamera baten bidez, sekuentzia osoa errodatu zuen.  Berria - Kultura   2004-05-14

Horretarako, egun horretan museoko bideo kamerek hartutako irudiak baliatuko dituzte.  Berria - Kultura   2004-10-14

Agurtzanek bideo-kamera piztu du nik soinu gorria ekarri dudan bitartean.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 135. orr.

Dena hartu du Martinek bideo kameraz.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 153. orr.

Montserrat Sotoren kasuan, arte adierazpenaren euskarrietako bat da bidaia, argazki edo bideo kamera bezalaxe.  Berria - Kultura   2004-02-19

Horregatik erabili du bideo kamera digitala, «filmaketak hartzen zuen bideari, mugimendu horri, ahalik eta ongien jarraitzearren».  Berria - Kultura   2004-09-19

Hainbat gunetan bideo kamerak ezarri ahal izanen dituzte, besteak beste geltokietan eta aireportuetan.  Berria - Euskal Herria   2006-01-25

Erasoen biktimak emakumeak izan ordez, agintariak izango balira, azkar asko aterako zuten borra eta jendea bideo-kamerarekin grabatuko, gero epaitegietara eramateko.  Berria - Harian   2005-07-01

8 bideo lan (ETCn 297 agerraldi; orobat bideolan ETCn 9 agerraldi)

Fikzioa, filma, film esperimentala, bideo artelana, zer ote da bideo lan bat edo oro har artista batek egin film baten berezitasuna?  Berria - Kultura   2004-01-22

Bideoarekin areagotu baizik ez da egin joera hori, zeren bideo-lan gehienek iruzkin luzeak, asmoaren azalpenak, erabiltzeko moduari buruzko argitasunak ekartzen baitituzte.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 284. orr.

Ez zait zuzenean bideo lana interesatzen, haren bitartez egin ditzakedan gauzak baizik.  Berria - Kultura   2006-03-10

Bideo lana sendotu dugu, bai eta gure arteko solasaldiak ere.  Berria - Kirola   2004-12-11

Erakusketan 55 artelan ikus daitezke; horietako 13 multimedia instalazioak dira eta 42 bideo lanak.  Berria - Kultura   2004-12-02

Argazkiak gailentzen dira era nabarmenean Dfotora joandako 42 galerien eskaintzan, baina badira bideo lanak ere.  Berria - Kultura   2006-05-05

Parte hartzeko, zinema nahiz bideo lanak igorri behar dira, euskaraz eginak eta 30 minututik beherakoak.  Berria - Kultura   2004-06-17

9 bideo sorkuntza (ETCn 56 agerraldi; orobat bideosorkuntza ETCn 7 agerraldi)

Erakusketan errealismo berria, abstrakzioa, espresionismoa, joera guztiak daude ordezkatuta, eta margolanak, eskulturak, argazkiak, baita bideo sorkuntza ere ikus daiteke.  Berria - Kultura   2004-10-09

Jaialdiak berak ekoitzitako obra da, eta dantza, gorputz adierazpena, antzerkia, bideo-sorkuntza eta musika elektronikoa batzen ditu. Asmoa betetzeko hitzaldiak eskainiko dituzte hamar artista feministak, eta bildutakoei euren sorkuntzak erakutsiko dizkiete; lan gehienak bideo-sorkuntzak eta performance-ak.  Berria - Kultura   2004-10-22

Mikel Mendizabal, Mikel Aizpurua eta Antton Kazabon arduratu dira proiektuaren diseinuaz eta garapenaz, eta Jabier Larrañaga bideo sorkuntzaz.  Berria - Kultura   2006-01-21

10 bideo sormen (ETCn 55 agerraldi; orobat bideosormen ETCn 15 agerraldi)

Jaialdia hiru sailetan banaturik dago: zinema-fikzioa, bideo-fikzioa eta bideo-sormena.  Berria - Kultura   2004-06-30

Kopuru bera jasoko du bideo sormeneko irabazleak.  Berria - Kultura   2004-05-19

Portretaren generoa sakondu eta berritu duen ahots propioa izateaz gain, bideo sormenean ere urrats berritzaileak egin ditu.  Berria - Kultura   2004-01-13

Aurten 207 lan aurkeztu dituzte, sail guztiak kontuan hartuta: Fikziozko Zinema atalera 44, Fikziozko Bideoa atalera 79, eta beste 84 Bideo sormen sailera.  Berria - Kultura   2004-05-19

11 bideo zinta (ETCn 303 agerraldi; orobat bideozinta ETCn 91 agerraldi)

Komeni da jakitea, liburu tradizionalaz aparte, gaur egun euskarri gehiago ere badela: mikrofilmak, mikrofitxak, audio- edo bideo-zintak, euskarri magnetikoak eta, jakina, telematika.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 337. orr.

Egongelako DVD eta bideo-zinten apala ere halakoxea zen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 99. orr.

Zigorra Lehiaketa Batzordeak jarri zuen, eta Osasunak bideo zinta bat bidali zuen helegitea aurkezterakoan.  Berria - Kirola   2006-03-10

Joan den ekainaren 2an, Serbiako bi telebista katek [...] zabaldu zuten Srebrenicako sarraskian Serbiako herritar batzuek parte hartu zutela frogatzen zuen bideo zinta bat.  Berria - Harian   2005-07-12

Defentsak gertaerak jaso dituen bideo zinta erakutsi du epaiketan.  Berria - Euskal Herria   2006-01-28

Al Jazeerak exekuzioaren bideo zinta bat jaso, baina ez zuen emititu «ikusleen sentsibilitatea ez mintzeko».  Berria - Mundua   2004-09-03

Berdin zitzaizkien Al Kaedaren errebindikazioa, ETAren gezurtatze-agiria, erabilitako lehergai mota, aurkitutako detonagailuen ezaugarriak, furgoneta batean Koranaren bertsoekin atzemandako bideo zinta...  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 138. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldizkari eta bideo (3); aldudarrak bideo elkarteak (10); argazki eta bideo (23); audio eta bideo (3); bai eta bideo (3); baita bideo (6); beste bideo bat (3)

bideo artea (4); bideo artelanak (3); bideo artista (3); bideo azoka (3); bideo azokak (3); bideo bat (68); bideo bat ere (8); bideo bat eta (3); bideo bat zabaldu (3); bideo batean (51); bideo batek (7); bideo baten (19); bideo baten bidez (13); bideo bidez (4); bideo bilera (3); bideo bilerako (3); bideo digitalean (3)

bideo elkarteak (10); bideo emanaldi (10); bideo emanaldia (12); bideo emanaldia izango (3); bideo emanaldiak (8); bideo erakusketa (3); bideo eta (27); bideo eta argazki (3); bideo euskarrian (3); bideo garaikidearen (3); bideo hori (4); bideo horretan (6); bideo hura (3)

bideo instalazio (3); bideo instalazioa (4); bideo instalazioak (8); bideo irudi (4); bideo irudia (11); bideo irudiak (9); bideo irudiekin (6); bideo joko (7); bideo jokoak (5); bideo jokoen (5); bideo jokoetan (3); bideo kamera (18); bideo kamera batekin (3); bideo kamera baten (3); bideo kamerak (7); bideo kamerarekin (3); bideo kameraz (4); bideo kazeta (3); bideo klip (4); bideo klipak (3); bideo konferentzia (4); bideo konferentziaz (3); bideo lan (5); bideo lana (6); bideo lanak (10)

bideo pantaila (5); bideo pornoak (4); bideo proiekzioak (3); bideo saioa (7); bideo saioa ukan (4); bideo sorkuntza (3)

bideo zinta (25); bideo zinta bat (10); bideo zinta batean (7); bideo zinta baten (3); bideo zintak (5)

buruzko bideo (7); eskolako bideo (3); etxeetan bideo (4); grabatutako bideo (3); helarazitako bideo batean (3); hiru bideo (5); igorritako bideo batean (4); kantuaren bideo (3); polizia etxeetan bideo (3); zabaldu zuen bideo (3); zabaldutako bideo (15); zabaldutako bideo batean (10); zine eta bideo (3); zinema eta bideo (11)

baten bideoa (6); bideoa aurkeztu zuen (3); bideoa eman zuten (3); bideoa erakusten (3); bideoa erakutsi (3); bideoa eta (23); bideoa eta argazkia (5); bideoa ikusi (7); bideoa jaso (3); bideoa jasotzen (3); bideoa jasotzen du (3); bideoa zabaldu (3); edo bideoa (3); erakusten duen bideoa (4); eta bideoa (14); jasotzen zituen bideoa (3)

argazki eta bideoak (3); argazkiak eta bideoak (8); bideoak eta (12); bideoak ikusten (4); edo bideoak (3); eguzki bideoak (3); eta bideoak (23)

bideoan grabatzeko (3); bideoan grabatzen (4); bideoan ikusi (5); bideoan ikusi ahal (3); telebistara bidalitako bideoan (3)

bideoaren artean (3); bideoaren kopia (3); bideoaren mezua (3); bideoaren nazioarteko (3); eta bideoaren (14); eta bideoaren arteko (3); garaikidearen eta bideoaren (3)

bideoari begira (3); bideoari buruzko (4)

aldudarrak bideora deituz (3)


bideofilm iz bideo formatoko filma.

Gai berrirako inspirazioa bilatzeko, aurrekoan bezalatsu jokatuz, telebistan ematen zituzten maitasunezko pastelada guztiak eta hainbat bideofilm begiztatu zituen.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 121. orr.


bideofono iz telefono tresna bideoduna.

Sarreran bideofono bat dago eta kanpoko atea logelatik ireki daiteke.  Berria - Euskal Herria   2004-02-07


bideogile iz bideofilmak egiten dituen pertsona.

Zinemagileek eta bideogileek etengabe jardun dute irudikapen hori lantzen -beste adierazpen modu bat bihurtzeko-;  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 224. orr.


bideogintza iz bideofilmak egitea; jarduera horri dagokion industria.

Ramio Bennedetti brasildarrak performance-a, bideogintza eta animazioa uztartzen ditu bere lanetan.  Berria - Kultura   2006-02-22

Bideogintzaren, bideo artearen edo oro har ikus-entzunezkoen alorrean rara avis bat da Sao Pauloko sortzaile hau.  Berria - Kultura   2006-03-10

Argazkigintzako, bideogintzako eta Interneteko teknologia berriekin, Apailuari buruz ezagututzat ematen den jakintza hori jakintza praktikoa bihurtzen da filmetan edo bideogintzan diharduten artista batzuentzat.  Berria - Kultura   2004-06-15

Bideogintzan eta argazkigintzan espezializaturiko munduko lehen azoka da DFoto.  Berria - Kultura   2004-04-16

Publikoak argazkigintza eta bideogintza garaikidea ezagutu eta horrekin gozatzeaz gain, Enrique Ordoñezen ardura bakarra azokan ondo saltzea da.  Berria - Kultura   2004-04-16


bideografia iz bideoaren artea, teknika eta industria.

Lehendabiziko ezaugarri hau laburtzeko, beraz, esan daiteke zinematografia- (bideografia-) -apailua dela irudi mugikor bat pertzibitzea zilegiztatzen duena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 164. orr.


bideografiko izond bideografiarena, bideografiari dagokiona.

Argazki-irudiaren edo irudi bideografikoaren kasua nahasia da, eta, helburua zein den, oso modu desberdinetan tratatu izan da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 246. orr.

Arriagako funts bibliografiko eta bideografikokoa.  Berria - Kultura   2004-03-27

Espainiako Elkarte Fonografiko eta Bideografikoak.  Berria - Kultura   2006-03-02

Horrelako irudietan -irudi fotografiko eta bideografiko gehien-gehienetan batez ere- formaren pertzepzioaren arazoa eta objektu ikusgarrien pertzepzioaren arazoa gauza berbera dira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 68. orr.


bideoinstalazio ik bideo 5.

bideojoko ik bideo 6.

bideokamara ik bideo 7.

bideokazeta iz

Mediatekan aurki ditzazkegu liburuak baita ere bideokazeta, CD-ROM, DVD, musika konpakto, ordenagailu, internet eta bertze, informazioa eta jakitatea deramaten gaurko tresna berriak.  Herria   2002-11-21

Ordutik ditugu Elebista bideokazetak: besta, kulturaldi, feria, antzerki..."Aldudarrak Bideo" elkarteko kamerak hor zirela eta heieri esker, laster bideokazeta bat aterako dela.  Herria   2002-11-21

Nahi duenak entzuten ahalko du bideokazeta bati esker, deituz telefono zenbaki honetara: 0685509520.  Herria   2003-10-30


bideoklip (ETCn 1.336 agerraldi; orobat bideo klip ETCn 333 agerraldi) 1 iz bideo zinta laburra, musika pieza bat promozionatzeko egiten dena.

"Gauaren argitan" kantuaren bideoklipa.  Herria   2002-11-14

Bideoa 1986an egin zuten, Hasier Etxeberriaren zuzendaritzapean, eta bigarren saria irabazi zuen Gasteizko bideoklipen lehenengo lehiaketan, Eskorbutoren atzetik.  Berria - Harian   2005-07-07

Gasteizen grabatu du Su Ta Gar taldeak disko berriko Itxaropen hitza abestiaren bideoklipa.  Berria - Kultura   2006-04-06

Bederatzi kantuez gain horietako bat, Mendekua, Herriko Burdinaren web orrian entzun daiteke, mp3 formatuan, Zoramena kantuaren bideoklip bat jaso dute diskoan.  Berria - Kultura   2006-03-08

Estatu Batuetan musika irandarraz eginiko bideoklipak dira nagusi.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 171. orr.

Rufino Arrolaren tradizionaltasun harroak ez eban kontraesanik aurkitu, bideokliparen modernidadean sartzeko.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 91. orr.

Musikariak erakusteaz gain, abestiak iradokitzen duen istorioa kontatzen du bideoklipak.  Berria - Kultura   2006-04-06

Bideoklip baten itxura eman nahi nion filmeari, ikusleak arreta galdu ez dezan.  Berria - Kultura   2004-09-21

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Emanaldiko lehen abestiak -Circumcised Members alegia- bertan proiektatutako bideoklip erotiko batean izan zuen oinarri.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 37. orr.

CDan, 1993. urtetik kaleratutako kanta guztien bilduma egin dute eta DVDan, berriz, 1996tik aitzinako bideoklip eta iragarkiak.  Berria - Euskal Herria   2004-12-22

3 (hitz elkartuetan)

'Totum Revolutum' bideoklip sorta argitaratu du Gor disketxeak .  Berria - Kultura   2004-12-28

· Segidan MTVren boikota helduko zen, promozio bideokliparen mezu arrazista zela medio.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 33. orr.


bideoklub (ETCn 81 agerraldi; orobat bideo klub ETCn 25 agerraldi) iz bideofilmak saltzen eta alokatzen diren denda.

-Zure amak esan dit "Haizeak eramana" ekarriko zidala bideoklubetik.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 53. orr.

Generalitateak berak Eraztunen Jauna filmaren azken atalaren bikoizketa diruz lagundu arren, bideoklubetan zabalduriko DVDak ez du katalanezko bertsioa jasotzen.  Berria - Mundua   2004-07-17

Bartzelonako Raval auzoan pakistandarrek dituzten Bollywoodeko filmetan espezializatutako bideoklubetako batean egin behar genion argazkia.  Berria - Kultura   2006-05-03


bideokonferentzia (ETCn 257 agerraldi; orobat bideo konferentzia ETCn 216 agerraldi) iz partehartzaileak telebista pantailen bidez komunikatzen diren elkarrizketa.

ALCATEL (%1,22) Frantziako telekomunikabide enpresak 227 milioi euro inguru bideratuko ditu AEBetako bi enpresa txiki erostera, mugikorretarako softwarea eta bideokonferentziak lantzeko.  Berria - Ekonomia   2004-09-18

Aucklanden (Zeelanda Berria) eman zuten testigantza emakume horiek, eta epaileak bideokonferentzia bidez jarraitu zuen.  Berria - Gaiak   2004-10-06

Bideokonferentzia bidezko jardunaldiak egingo dituzte datorren urtean.  Berria - Kultura   2004-01-06

Izan ere, Gazatik hautatutako diputatuei Zisjordaniara joatea galarazi zien Israelgo Gobernuak; ondorioz, bideokonferentzia bitartez egin zuten karguaren zina Ramalara joaterik izan ez zuten diputatugaiek.  Berria - Mundua   2006-02-19

«Bereziki adi» egoteko eskatu zien bideokonferentzian beste aldean izan zituen segurtasun arduradunei.  Berria - Harian   2005-07-08

1.200 metro koadroko lokala teknologiarik modernoenarekin horniturik dago: prestakuntzarako gelak, auditorioa, liburutegia eta bideokonferentzia aretoa daude bertan.  Berria - Ekonomia   2004-03-23


bideolan ik bideo 8.

bideolari iz bideo lanak egiten dituen pertsona.

Antzerkilariak (Manex Fuchs...), bideolariak (Peio Duhalde...), musikariak (Pantxix Bidart...), kantariak (Thierry Biscary...)... herria¬


bideosolasgune iz bideo bidezko solasgunea.

Taldean erabiltzeko baliabide ugari ditugu: bideosolasguneak, irratsaioak grabatzeko aukera, denon artean ipuin bat idaztekoa...  Berria - Euskal Herria   2006-01-28


bideosorkuntza ik bideo 9.

bideosormen ik bideo 10.

bideoteka 1 iz bideoak, erabiliak ahal izateko moduan sailkaturik, kokatzen diren eraikuntza edo gela.

Bideoteka baten antzekoak ziren, eta bere gogora ekarri eta edozein momentutan azter zitzakeen berak; jendeak halako eta halako egokieretan zuen portaerari buruzko "bideoak" ziren.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 253. orr.

Baina, urteen poderioan, ikasi zituen, zeharbidez, bere "bideoteka" arakatuz, munduko jokabideetako batzuk.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 254. orr.

2 itud/hed

Gertatutakoa Nafarroako Parlamentuko webguneko bideotekan jasota dago, plenoko beste pasarteekin batera; www.parlamento-navarra.es da helbidea.  Berria - Euskal Herria   2006-02-07


bideotxo iz adkor bideoa.

Entzuleak, hotz kantu berriak agertzen zirenean, azken kantuetan animatu ziren bakarrik milaka argazki edo bideotxo egin eta gero.  Berria - Kultura   2006-04-20


bideozaintza iz bide bidezko zaintza.

Austriako 'hacker' talde bat Vienako Poliziaren kamera sisteman sartu da, bideozaintza salatzeko.  Berria - Gaiak   2006-01-05


bideozinta ik bideo 11.

bider (833 agerraldi, 153 liburu eta 145 artikulutan; ETCn 6002 agerraldi) 1 atzizkirik hartzen ez duen hitza, aldiz-en kidea esanahian eta erabileran.

Mutil ezezagunak bi bider jo ninduen garondoan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 74. orr.

Neronek bost bider aditua, mutikotan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 25. orr.

Mila bider izan ziren irainduak, lotsatan jarriak, biluziak, zigorkatuak, katez lotuak, espetxeratuak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 208. orr.

Jardun hau egunean bi bider egingo da.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 85. orr.

Normalean, hilean bi bider-edo joaten gaituk hara.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 181. orr.

Bizpahiru bider altxatu nuen erlojuaren estalkia, doinua entzuteko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 50. orr.

Hemeretzi urte egitekotan orduantxe, dagoeneko egona zen hainbat bider buruko erientzako bi ospitale pribatutan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 59. orr.

Zenbat bider ez ote zigun esan horixe, ehunka bider bai, behinik behin.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 72. orr.

Lehen kapitulua dozenaka bider irakurri nuen; gero, aldiz, errazagoa egin zitzaidan dena, nire bizitzan irakurri dudan libururik zirraragarriena bihurtzeraino.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 30. orr.

Makina bat bider hiltzen dela gizona bere bizitza laburrean.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 65. orr.

Ez dugu sekula behar adina bider esango bi gauza direla, oso bana gainera, ez sinestea eta ez dela esatea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 63. orr.

Haren gainean, Bigarren dorrea, oktogonala, aurrekoa baino ia bi bider txikiagoa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 148. orr.

Destruktorea hamabost bider handiagoa zelako.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 192. orr.

Salbuespen bakarra Lehen Mundu Gerratik Bigarrenera doan aldiari dagokiona da, aldi horretan nazioarteko trukeak ekoizpena baino ia hiru bider motelago hazi baitziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 62. orr.

Lehen gerra punikoa baino lehen, zilarrak kobreak baino 960 bider gehiago balio zuen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 71. orr.

Mila bider hobea da zaldiak heztea eta bakoitza hamar mila dolarretan saltzea!  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 28. orr.

Estatu espainiarreko hiritar bat Marokoko bat baino 12 bider hobeki bizi da, Frantziako hiritar bat marokoar bat baino 20 bider hobeki.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 79. orr.

Malko zazpi bider gaziak, erre ezazue ene begion sen eta ahala!  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 176. orr.

2 aritmetikan, biderketaren ikurraren (x) izena; biderketa adierazteko erabiltzen den hitza.

Bi bider bost berdin hamar.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 84. orr.

Bi bider bi berdin lau da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 253. orr.

Hamar bider sei bider sei.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 399. orr.

Bikoitia bider bikoitia berdin bikoitia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 120. orr.

Plus bider plus eta minus bider minus berdin plus baita.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 307. orr.

Hirurogeita hemezortzi arima bider hogeita hamar kopek... -gure protagonistak segundo bat baino gehiago ez zuen behar izan kontuak egiteko, eta berehala esan zuen-: Hogeita lau errublo eta laurogeita hamasei kopek!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 192. orr.

Eta beraz lau, sei edo hamabi urte horiek, azken kasu horretan hamabi bider hirurehun eta hirurogeita bost egun, alegia, hamabi bider hirurehun eta hirurogeita bost bider hogeita lau ordu, eta atzera hamabi bider hirurehun eta hirurogeita bost bider hogeita lau... eta atzera segundotan, minututan, ordutan, egunetan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 251. orr.

Aldea zirkuluaren diametroa bider 8/9 zuen karratu bat hartzea proposatu zuen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 197. orr.

Herrialdeen arteko aldeak handiak dira ordea honetan ere: herrialde garatuen biztanleria bider 2,3 biderkatu da, eta Hirugarren Mundukoa berriz bider 4,5.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 304. orr.

· Sukaldea txikia da, oso txikia, hiru bat metro bider bat eta erdi gutxi gorabehera.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 122. orr.

Paretak Hollywoodeko komedia-izarren zuri-beltzeko argazkiekin daude beterik (zortzi bider hamar neurrikoak).  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 199. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahala bider (3); astean hiru bider (3); baino bi bider (9); baino bost bider (4); baino hamar bider (4); baino hiru bider (8); baino lau bider (3); baino mila bider (12); bi bider (89); bi bider handiagoa (7); bi bider hartu (3); bi bider pentsatu (3); bider agertzen (3)

bider bi (4); bider bost (5); bider hiru (3); bider hirurehun (5); bider hirurehun eta (4); bider hogeita (6); bider hogeita lau (3); bider lau (4); bider sei (3); bider zazpi (3)

bizpahiru bider (7); bost bider (28); bost bider gehiago (3); bost bider hogeita (3); dozena bat bider (3); edo hiru bider (7); egunean hiru bider (5); ehun bider (10); ehunka bider (4); hainbat bider (46); hainbat bider egin (5); hainbeste bider (9); hamabi bider (9); hamabi bider hirurehun (4); hamabost bider (3); hamaika bider (36); hamaika bider errepikatu (3); hamar bider (21); hiru bider (152); hiru bider deitu (3); hiru bider egin (6); hiru bider esaten (3); hiru bider gehiago (4); hiru bider handiagoa (3); hiru bider ikusi (4); hiru bider jo (6); hirurogeita bost bider (3); hiruzpalau bider (7); hogei bider (5); horrenbeste bider (4)

ia bi bider (4); ia hiru bider (3); konta ahala bider (3); lau bider (34); lau bider gehiago (5); liburua hiru bider (3); makina bat bider (17); mila bider (110); mila bider esan (6); mila bider eta (6); mila bider gehiago (4); milaka bider (6)

pare bat bider (7); sei bider (10)

urtean bi bider (3); zazpi bider (33); zazpi bider gogorrago (4); zazpi bider zipriztinduko (5); zazpi bider zirtatuko (4); zenbait bider (8); zenbat bider (39); zenbat bider esan (3); zenbat bider ez (6); zortzi bider (5

lehenengo biderrez (8)


bideraezin izond ezin bideratuzkoa.

ELAk eta LABek «eskaera bideraezinak» egiten dituztela salatu du Adegik.  Berria - Ekonomia   2004-03-30

Negoziazio zuzenen ideia hori pixka bat inozoa da, inkoherentea, bideraezina eta onartezina.  Berria - Harian   2006-04-22

Bazirudien asmoa zegoela, kide guztien aldetik, bideraezina zen egoera bideratzen hasteko, eta zabal zitekeela aro berria, baina zauriak irekita daude.  Berria - Kultura   2004-06-10

Kokaguneak sostengatzea ekonomikoki bideraezina dela iritzi zion: «Kolono bakoitzeko bi soldadu daudelako».  Berria - Mundua   2004-10-26

Kasu gehienetan (%91,16) bikote ohiek hitzarmena sinatu zuten; %6an, beren eskaria berriz aztertu eta prozesua eten egin zuten, eta %2,8an auzia bideraezina gertatu zen.  Berria - Euskal Herria   2004-06-01

Duela lau urte atera zen Iberdrola Abanton IGCC zentrala eraikitzeko proiektutik eta orain Petronorrek asmoa atzera bota du bideraezina deritzolako.  Berria - Ekonomia   2004-07-22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bideraezina dela (4)


bideragaitz izond bideratzen zaila dena, ia ezin bideratuzkoa.

Kubako Atzerri ministro Felipe Perez Roquek proposatu zuen eztabaida EBko eta Latinoamerikako gobernuburuen esku uzteko, baina negoziatzaile europarrek horri «bideragaitz» iritzi zioten eta Kubako ordezkariaren jarrerarekin «haserre» agertu ziren.  Berria - Mundua   2004-05-29


bideragarri 1 izond bidera daitekeena, bideratzeko modukoa.

Ehun-puska horretatik hogei bat obulu bideragarri lortu ditu medikuak.  Berria - Gaiak   2004-05-20

Post-kristautasunaren garaietan ere, eta "post" guztiekin gaur egunerako kultura bideragarria osatzearen erronkarekin bizi garenean, barkamena da iraganaren hondakinetan gelditzen den altxor bazterrezinaren adibide bat.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 113. orr.

Kontua aurrera egitea baita, abertzaletasuna haztea eta herri honentzat proiektu bideragarri bat lortzea.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 123. orr.

EBk negoziazioaren bidezko ituna bultzatzen jarraituko duela esan zuen atzo, «bi estatu burujabe, independente eta bideragarri» sortzeko.  Berria - Mundua   2004-03-27

Negoziazio serio eta bideragarriak, negoziazio pragmatikoak, Euzkadi salbatuko zuten negoziaketak, Santoñako haiek bezalakoak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 186. orr.

Teknika aldetik bideragarria da horrelako zerbait, baina kontrolen berrantolaketa bat eskatuko luke.  Berria - Kirola   2004-08-31

Estrategia horrek, epe luzera bideragarria izan daitekeela onarturik ere, epe laburrera ez du doikuntzaren gizarte-kostua ezabatzen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 183. orr.

Baina, ekonomilari askoren ustez, politika keynesianoa bideragarria eta eraginkorra izan dadin, ziklikoa izan behar luke, ekonomia berotuz eta hoztuz, stop and go modura.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 117. orr.

EHNE sindikatuak dio nekazaritzaren ikuspuntutik urtegia ez dela bideragarria, eta 9.000 hektarea besterik ez dituela ureztatuko.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 191. orr.

Datorren astean jakingo da Euskal Herria Bai bideragarria den.  Berria - Euskal Herria   2004-04-11

Proiektua ekonomikoki bideragarria dela ziurtatu dute.  Berria - Kultura   2006-04-23

Euskal komunikabideak bideragarriago egiteko EAEko 2005eko diru laguntza deialdia maiatzean egin zuen Eusko Jaurlaritzak.  Berria - Harian   2005-10-11

2 ez-bideragarri

Ez da ez ideia txarra, izan diren hainbat eta hainbat proiektu ez-konkretu eta ez-bideragarri kontuan izanik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 328. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alternatiba bideragarri (3); bideragarri bat (3); bideragarri ikusten (4); bideragarri sortzeko (3); eta bideragarri (5); eta bideragarri sortzeko (3); independente eta bideragarri (3)

aukera bideragarria (4); bideragarria da (10); bideragarria dela (14); bideragarria den (12); bideragarria den edo (3); bideragarria eta (3); bideragarria ez (4); bideragarria izan (6); bideragarria izan dadin (3); bideragarria izango (6); bideragarria izatea (4); bideragarria izateko (4); bideragarria ote (3); da bideragarria (10); dela bideragarria (8); ekonomikoki bideragarria (6); enpresa bideragarria (3); erabat bideragarria (3); eta bideragarria (6); ez da bideragarria (10); ez dela bideragarria (8); proiektua bideragarria (4)

bideragarriago egiteko (5); egitasmoak bideragarriago (3); egitasmoak bideragarriago egiteko (3); komunikabideen egitasmoak bideragarriago (3)

baino bideragarriagoa (3); bideragarriagoa da (5)

bideragarriak izan (3); egitasmo bideragarriak (3); ekonomikoki bideragarriak (4); ekonomikoki bideragarriak izan (3)


bideragarritasun (ETCn 2.863 agerraldi) 1 iz bideragarria denaren nolakotasuna.

Arazoak arazo, Txillidaren ametsaren bideragarritasuna, behintzat, aztertzen segitzen dute.  Berria - Kultura   2004-01-17

Disketxeek ez zuten zuzeneko proiektuaren bideragarritasuna ikusten, gutxi salduko zela zioten. euskalgintzako erakundeen bideragarritasuna bermatzeko bitartekoak hartzea.  Berria - Kultura   2004-03-10

Esan zuen PPk soilik berma zezakeela Espainiako pentsioen sistema, PSOEren gobernuek sistemaren bideragarritasuna kolokan utzi zutela gaineratuz.  Berria - Ekonomia   2004-03-11

Planeta mugadun batean hazkunde ekonomiko mugagabe baten bideragarritasuna zalantzan jartzen hasi ziren.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 19. orr.

Zerga-tasaren bideragarritasunaz ere zera zion: "ez dago inolako aukerarik, nazioarteko finantza munduan erabakitzen dutenak aurka daude".  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 239. orr.

Euskal liburugintza osoaren bideragarritasuna kolokan ikusten dutela adierazi zuten.  Berria - Harian   2006-05-09

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Azken batean, kanpo lehiara irekitako ekonomia batean baliabideak bideragarritasun handiagoaz erabili behar dira ekonomia itxi batean baino.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 203. orr.

Erraustegien kokagunea bideragarritasun teknikoen irizpideen arabera aukeratu behar da.  Berria - Euskal Herria   2004-08-12

Tartean auzi teknikoak eta proiektuen bideragarritasun ekonomikoa zeuden.  Berria - Euskal Herria   2006-02-01

Urtegiaren bideragarritasun ekonomikoari buruz Zaragozako Unibertsitateko Ekonomia irakasle Pedro Arrojo mintzatu da. udalerri berriaren bideragarritasun sozio-ekonomikoa ziurtatu egin behar dela.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 38. orr.

Gernikako Estatutuari buruzko negoziazioetan adostasuna lortu zenez geroztik, ordea, estatutu alternatiboak bideragarritasun praktikoa galdu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-10-21

Eusko Jaurlaritzako Trafiko zuzendaritzak bertan behera utzi zuen Neguko Bideragarritasun Plana.  Berria - Euskal Herria   2004-02-22

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bien bitartean, Eusko Jaurlaritzak bideragarritasun proiektua ikusi arte ez zuela dirurik emango aurreratu zuen Miren Azkarate Kultura sailburuak.  Berria - Kultura   2006-04-25

Orain, baliteke familiok ere bideragarritasun plana egin behar izatea gastuak murrizteko.  Berria - Kirola   2006-01-13

Araban, Bizkaian, eta Gipuzkoan Neguko Bideragarritasun Plana jarri dute martxan.  Berria - Harian   2005-01-25

Abendua: Bideragarritasun ikerketaren bigarren fasearen amaiera.  Berria - Kultura   2006-01-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baten bideragarritasun (3); baten bideragarritasun azterketa (3); bideragarritasun azterketa (4); bideragarritasun azterketa egitea (3); bideragarritasun ekonomikoa (13); bideragarritasun ekonomikoari (5); bideragarritasun plan (8); bideragarritasun plan bat (5); bideragarritasun plana (31); bideragarritasun plana egin (3); bideragarritasun planak (3); bideragarritasun planaren (3); bideragarritasun planik (4); bideragarritasun planik ez (3); du neguko bideragarritasun (3); eta bideragarritasun (6); neguko bideragarritasun (13); neguko bideragarritasun plana (11); taldearen bideragarritasun (3)

bideragarritasuna aztertzeko (4); bideragarritasuna bermatuko (3); bideragarritasuna bermatuko duen (3); bideragarritasuna bermatzeko (6); bideragarritasuna ere (4); bideragarritasuna eta (4); bideragarritasuna ez (3); bideragarritasuna ez dago (3); bideragarritasuna kolokan (7); enpresaren bideragarritasuna (7); euskaltegien bideragarritasuna (3); lantokiaren bideragarritasuna (3); ontziolaren bideragarritasuna (3); ontziolen bideragarritasuna (5); proiektuaren bideragarritasuna (3)

bideragarritasunari buruz (6)


bideraketa iz bideratzea.

Aurreko ostiralean, bi hilabeteren ondoren, sindikatuko Lan Osasun eta Ingurumeneko arduradunek osasun ikuskaritzan egiaztatu zuten ez zuela bideraketarik hasi mutualitateak.  Berria - Ekonomia   2004-09-11

Eskandalua joan den azaroaren 27an piztu zen, The Sunday Telegraph egunkariak argitara eman zuenean Blunkettek bere kargua Kimberley Quinn maitale ohiaren haurtzain filipinarrari bisa baten bideraketa bizkortzeko erabili zuela.  Berria - Mundua   2004-12-16


biderarazi, bideraraz, biderarazten du ad bideratzera behartu.

Kopenhagen agerian geratu zen gizarte garapenaren helburu eta xedeek gizarte gatazka eta ezegonkortasun iturri nagusiak murriztera biderarazi beharko lituzketela ahaleginak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 82. orr.


bideratu, bidera(tu) bideratzen (2693 agerraldi, 177 liburu eta 1409 artikulutan; ETCn 37.929 agerraldi) 1 du ad gidatu, helburu batera zuzendu.

Kanpoko begiradak barruko ikuspegia bideratu eta zuzendu egiten baitu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 265. orr.

Nerbio-amaiera sentikorren bidez, ingurunearen informazioa ematen digu, eta gorputzaren jarduera asko bideratzen laguntzen du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 85. orr.

Ezen tigre hura koska hartan geratzea ez zela kasualitate hutsa izan, baina Jainkoaren probidentziak bideratu eta xuxendu garazia eta faborea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 378. orr.

Hark budismoaren baitan bideratu zuen bere ezinegon existentziala.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 88. orr.

Adur da Fortunaren gurpilari eragiten dion jainko gupidagabea, Adurrek bideratzen ditu ametsen, ahaleginen, nork bere buruari emandako animuen porrotak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 72. orr.

Horrelaxe baizik ez dugu zuzen bideratuko geure etorkizuna.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 41. orr.

Zati handiena, 50.991 milioi euro, nekazaritzara bideratuko dute.  Berria - Harian   2005-12-16

Beren jarduerak eduki teknologiko eta produktibitate handiko sektoreetara bideratzen badituzte.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 181. orr.

Egituraz, kapitala mugagabe metatzera bideratua dagoen sistema izendatzen du kapitalismo hitzak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 46. orr.

Gizakiak trukerako berez duen joera horrexek bideratzen du [...] lanaren banaketa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 17. orr.

Laguntza ez da soilik bizirik ateratakoei bideratzen; suntsiketaren ebaluazioa, oinarrizko horniketen leheneratzea eta desagertuak bizirik zein hilik eta hildakoak aurkitzea eta identifikatzea ere du helburu.  Berria - Mundua   2004-12-29

Manifestu bat sinatu dute Espainia osoko 2.050 zientzialari inguruk ikerketa eta proiektu militarretara bideratzen diren baliabideak gizartearentzako onuragarriak diren proiektuetara bideratzeko eskatuz.  Berria - Gaiak   2004-02-22

Ekimen militar oldarkorrak bideratu zituzten Afrikan, Asian eta Amerikan, herrialde boteretsuenen kolonia monopolioa hausteko helburuaz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 43. orr.

Horrek guztiak ez du esan nahi, hala ere, azterketa filosofikoak zeresanik ez duenik zientziaren eta teknologiaren ikerketa bideratzerako orduan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 246. orr.

Arimak bitartekoak behar ditu beti bere ekintza bideratzeko.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 43. orr.

Gizarteak harreman aberats horietara bideratu behar lituzke bere jarrerak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 49. orr.

Pedagogia handiz, urratsez urrats berreraiki nahi du lehen lagunek, Asisko penitenteek, eginiko bidea, bokazio unibertsala duen Ordena baterantz bideratua zegoena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 463. orr.

Hiru erretorika-genero bereizten dira, kasu bakoitzean lortu nahi den helburuaren eta bideratu behar den persuasio motaren araberakoak: judiziala, deliberatiboa eta epidiktikoa.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 177. orr.

Maila globalean garapen iraunkorra lortzera bideratutako ekintzak zehaztea.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 26. orr.

Esker ona adierazteko niregana hurbildu eta ezpain mamitsuak nire masailerantz bideratu zituenean, burua jiratu eta ezpainak eskaini nizkion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 32. orr.

Mendebaldeko Kristandadeak bere energia erasokorrak ipar-ekialdeko mugara bideratu zituen orain.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 220. orr.

Gerrako buruzagiek uste dute ahala dutela gertakarien nondik norakoa aurreikusi, erabaki, agindu eta bideratzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 22. orr.

2 da/du ad delako bidea hartu; delako bidera ekarri.

Emakumea bizi zeneko kale kantoira joan eta beraren etxera bideratu zen.      - 0. orr.

Maikaren biribila hartu zuten eta Loli bizi zen herrira bideratu ziren.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 49. orr.

Azkenean ni nengoen lekura bideratu zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 23. orr.

McGonagall andereñoaren Antzaldaketako eskolara bideratu ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 91. orr.

Aspertu zenean Bulebarrera bideratu zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 203. orr.

Urrats lasaiez bideratu zen ate nagusiraino, eta handik urrundu zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 200. orr.

Agintari nagusiengana bideratu behar genuela zioten, gure paperak erakusteko.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 63. orr.

Mutikoa lasterka sartu da Larrauleko plazan, hura zeharkatu, elizaren eskuinaldetik sartu, eta apaiz-etxera bideratu ditu pauso arinak, eskaileretan behera jauzika.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 226. orr.

Nik zintzo ematen nizkioan eskupekoak nire etxera bideratzen zuen bidazti bakoitzeko.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 35. orr.

Bestelako pentsamolde bertatikoago bat, hizkuntzaren bidez bideratzen ez dena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 90. orr.

Barojaren pertsonaia bideratua dago halabeharrez, zorabioa emateko moduan, beti-betiko frustraziora edo erdipurdiko ordezkoetara.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 12. orr.

Horietako batzuk bideratzea lortu zuen Elizak, baina beste zenbait heresian erori zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 24. orr.

Hizkuntzarekin zerikusirik ez duten elementuak ere, neurri handiago edo apalago batean, bideratu nahi den mezuarekin nahasian agertzen zaizkigu.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 15. orr.

Ameskeria liberalak eztanda egin eta gizadia, 1914an, Lehen Mundu Gerraren sarraskira bideratu zuenean, jakina, sistema horrek ere porrot egin zuen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 39. orr.

3 ibilbidea egin.

Bileraren ondoren, Gipuzkoako Aldundiak Urumea ibaia bideratzeko lanei lehenbailehen ekiteko eskatu zion Eusko Jaurlaritzari.  Berria - Euskal Herria   2004-01-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldera bideratu (4); aurka bideratu (5); bat bideratu (9); batera bideratu (10); baterantz bideratu (3); batetik bideratu (3); batzuetara bideratu (3); batzuetatik bideratu (3); batzuk bideratu (3); berriro bideratu (3)

bideratu ahal (29); bideratu ahal izan (3); bideratu ahal izango (6); bideratu ahal izateko (18); bideratu baino (3); bideratu baitzuen (4); bideratu behar (74); bideratu behar da (4); bideratu behar dela (4); bideratu behar dira (6); bideratu behar direla (4); bideratu behar diren (3); bideratu behar ditugu (4); bideratu behar dituzte (3); bideratu behar dute (3); bideratu behar dutela (3); bideratu behar izan (6); bideratu behar zuen (3); bideratu beharko (31); bideratu beharko ditu (3); bideratu beharko dituzte (3); bideratu beharko du (3); bideratu beharko litzateke (3); bideratu beharra (8); bideratu beharra dago (4); bideratu beharreko (6); bideratu da (15); bideratu dira (4); bideratu diren (3); bideratu ditu (29); bideratu dituela (5); bideratu ditugu (5); bideratu dituzte (21); bideratu dituztela (4); bideratu dituzten (3); bideratu du (27); bideratu duela (3); bideratu duen (4); bideratu duena (3); bideratu dute (13); bideratu duten (3)

bideratu egiten (3); bideratu ere (3); bideratu eta (46); bideratu ezin (3); bideratu gabe (5); bideratu genuen (3); bideratu ginen (3)

bideratu izan (4); bideratu nahi (49); bideratu nahi ditu (4); bideratu nahi dituen (4); bideratu nahi dituzte (4); bideratu nahi du (6); bideratu nahi duela (3); bideratu nahi dute (4); bideratu nahi izan (3); bideratu nituen (5); bideratu nuen (5)

bideratu ordez (4)

bideratu zen (27); bideratu ziren (23); bideratu zituen (32); bideratu zituzten (15); bideratu zuen (69); bideratu zuen bere (4); bideratu zuen partida (4); bideratu zuen tauk (3); bideratu zutela (3); bideratu zuten (32); bideratu zuten eta (5)

bidez bideratu (4); diru gehiago bideratu (3); dolar bideratu (5)

egiteko bideratu (4); egitera bideratu (4); egoera bideratu (6); ere bideratu (7); erraz bideratu (3); errepidera bideratu (3); eta bideratu (13); eta bideratu behar (5); etxera bideratu (3); euro bideratu (36); euro bideratu ditu (10); euro bideratu dituzte (5); euro bideratu ziren (4); euro bideratu zituen (5); ezkontzak bideratu (3); eztabaida bideratu (3); gaizki bideratu (3); gehiago bideratu (8); handietara bideratu (3); harremanak bideratu (3); hori bideratu (6); horiek bideratu (3); horietara bideratu (5); horretara bideratu (9)

konpontzera bideratu (3); kontra bideratu (6); milioi dolar bideratu (4); milioi euro bideratu (26); nola bideratu (35); nola bideratu behar (5); nora bideratu (8); norantz bideratu (4)

ondo bideratu (9); ondo bideratu eta (3); ondo bideratu zuen (4); partida bideratu (10); partida bideratu zuen (7); saskipera bideratu (3)

zuzen bideratu (3)

bideratua dago (4); bideratua du (3); bideratua zuen (3)

bat bideratuko (5)

bideratuko da (19); bideratuko den (8); bideratuko dira (25); bideratuko ditu (48); bideratuko dituela (8); bideratuko dituela iragarri (3); bideratuko dituen (5); bideratuko dituzte (21); bideratuko dituztela (3); bideratuko du (22); bideratuko duela (8); bideratuko duen (5); bideratuko dute (16); bideratuko dutela (3); bideratuko duten (4); bideratuko litzateke (4); bideratuko luke (4); bideratuko zen (3); bideratuko zuela (3)

diru laguntzak bideratuko (3); dolar bideratuko (3); euro bideratuko (54); euro bideratuko dira (9); euro bideratuko ditu (27); euro bideratuko dituela (4); euro bideratuko dituzte (10); euro inguru bideratuko (5); gehiago bideratuko (3); hartzea bideratuko (3); horretara bideratuko (3); inguru bideratuko (5); inguru bideratuko ditu (3); laguntza bideratuko (3); laguntzak bideratuko (4); milioi dolar bideratuko (3); milioi euro bideratuko (33); nola bideratuko (3)

bideratuta dago (9); bideratuta dagoela (5); bideratuta dagoen (3); bideratuta daude (5); bideratuta daudela (3); bideratuta utzi (6); bideratuta utzi zuten (3); bideratuta zegoela (3); bideratuta zegoen (3); bideratuta zeuden (3); bideratuta zuen (3); erabat bideratuta (3); hala bideratuta (3); horretara bideratuta (4); ondo bideratuta (10); ongi bideratuta (4); partida bideratuta (4)

bideratutako aurrekontu (3); bideratutako diru (10); bideratutako diru kopurua (5); bideratutako dirua (9); bideratutako ekimenak (3); bideratutako hainbat (3); bideratutako inbertsioak (3); bideratutako laguntzak (4); bideratutako politika (3); hezkuntzara bideratutako (3); horretara bideratutako (6); ikerketara bideratutako (4); konpontzera bideratutako (3); ordaintzera bideratutako (3)

batera bideratuz (3); bideratuz gero (8); ondo bideratuz (4)

bat bideratzea (6); bideratzea da (10); bideratzea egotzi (3); bideratzea erabaki (7); bideratzea espero (4); bideratzea eta (6); bideratzea lortu (3); bideratzea nahi (4); bideratzea proposatu (3); bideratzea zen (3); diru gehiago bideratzea (3); elkarrizketa bideratzea (3); eta bideratzea (4); euro bideratzea (5); gehiago bideratzea (4); hori bideratzea (4); milioi euro bideratzea (4)

agiriak bideratzeko (3); arazoa bideratzeko (3); arazoak bideratzeko (3); azkarren bideratzeko (4); bakea bideratzeko (4); bat bideratzeko (11); batera bideratzeko (4); berriak bideratzeko (3); berrietara bideratzeko (3); berriz bideratzeko (3); bezala bideratzeko (4)

bideratzeko ahalegina (3); bideratzeko ahaleginak (3); bideratzeko asmoa (5); bideratzeko asmoz (8); bideratzeko aukera (7); bideratzeko balio (6); bideratzeko balio izan (3); bideratzeko beharra (4); bideratzeko ere (3); bideratzeko errege dekretua (3); bideratzeko eskatu (13); bideratzeko eskatu zien (3); bideratzeko eta (24); bideratzeko gai (7); bideratzeko gai dela (3); bideratzeko jende (3); bideratzeko konpromisoa (4); bideratzeko konpromisoa hartu (3); bideratzeko modua (4); bideratzeko moduan (3); bideratzeko orduan (4); bideratzeko sistema (3); bideratzeko tresna (6); bideratzeko tresnarik (3)

diru laguntzak bideratzeko (3); egitasmoa bideratzeko jende (3); egoera bideratzeko (17); elkarrizketa bideratzeko (5); erabakiak bideratzeko (3); eta bideratzeko (15); eta erabakia bideratzeko (6); gatazka bideratzeko (7); gehiago bideratzeko (3); harremanak bideratzeko (5); hartzea bideratzeko (3); hori bideratzeko (16); ibaia bideratzeko (4); laguntza bideratzeko (3); laguntzak bideratzeko (10); laguntzak bideratzeko errege (3); nazio programazioa bideratzeko (3); ongi bideratzeko (4); parte hartzea bideratzeko (3); plana bideratzeko (3); politikoa bideratzeko (8); programazioa bideratzeko (3); prozesua bideratzeko (6); salaketa bideratzeko (3); urumea ibaia bideratzeko (3)

alde bideratzen (4); artean bideratzen (3); asko bideratzen (3); bat bideratzen (6); batera bideratzen (4)

bideratzen ari (23); bideratzen ari dira (7); bideratzen ari zen (3); bideratzen baitu (3); bideratzen bere (3); bideratzen da (23); bideratzen den (10); bideratzen dira (15); bideratzen diren (12); bideratzen ditu (14); bideratzen dituela (3); bideratzen dituen (13); bideratzen ditugu (3); bideratzen dituzte (18); bideratzen dituzte urtero (4); bideratzen dituzten (6); bideratzen du (30); bideratzen du eta (3); bideratzen duela (6); bideratzen duen (22); bideratzen duen diru (3); bideratzen dute (24); bideratzen duten (16); bideratzen eta (5); bideratzen ez (8); bideratzen hasi (3); bideratzen hasteko (6); bideratzen laguntzen (3); bideratzen saiatu (3); bideratzen zen (3); bideratzen ziren (5); bideratzen zituen (5); bideratzen zituzten (4); bideratzen zuen (11); bideratzen zuten (5)

bidez bideratzen (5); egoera bideratzen (3); ere bideratzen (3); eta bideratzen (12); euro bideratzen (8); euro bideratzen ditu (3); euro bideratzen dituzte (4); euro inguru bideratzen (3); gauzak bideratzen (3); gehien bideratzen (3); harremanak bideratzen (4); hori bideratzen (3); horiek bideratzen (3); horretara bideratzen (6); inguru bideratzen (4); milioi euro bideratzen (7); militarretara bideratzen (3); nola bideratzen (7); nola bideratzen diren (3); ondo bideratzen (4); ongi bideratzen (4); ugari bideratzen (3)


bideratzaile iz bideratzen duena.

Eduki horiek «elkarbizitzaren bideratzaile eta euskal komunitatearen kohesio soziokulturalaren eragile» izan behar dutela.  Berria - Euskal Herria   2004-11-13

Latasak eskatu zien autonomoei «ahaleginak batzeko» eta Adegiren asmoen bideratzaile ez izateko.  Berria - Ekonomia   2004-06-04

Gogoeta hauek ez dira beharrezkoak, benetako erlijioan biziz, berezko senen bideratzaile diren arrazoi gorenagoak dituztenentzat.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 91. orr.

Petacchi, lasai, Marco Velo taldekide eta bideratzailearen gurpilean.  Berria - Kirola   2004-05-20

Bideratzailerik gabe jardun zuen, eta esprintean kokapen ona bilatu ezinda, amore eman zuen azken 50 metroetan.  Berria - Kirola   2004-04-29

Kongon iaz abian jarritako bake prozesuaz eta honen bideratzaile trantsizio gobernuaren jardunaz baikor da Annan.  Berria - Mundua   2004-08-18

2002. urteaz geroztik bultzatua izan den ekonomia politikaren bideratzaile nagusi Antonio Palocci Finantza ministroak dimisioa eman behar izan zuen herenegun.  Berria - Mundua   2006-03-29

Bideratzaile lana egin zion Van Heeswijk taldekideari, hark irabaz zezan.  Berria - Kirola   2004-03-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bideratzaile lan (5); bideratzaile lana (6); bideratzaile lana egin (3); bideratzailerik gabe (5)


bideratze iz gidatzea, helburu batera zuzentzea; ibilbidea egitea.

[Uholeak saihesteko] bideratze lanen hasiera, datorren urtean.  Berria - Euskal Herria   2004-01-27

Almuedanoak itsuen artetik aukeratzen zituztela, ez enplegu-politika gizabidetsuagatik edo fisiologikoki egokia den bideratze profesionalagatik, baizik eta ezin iker zezaten alminarraren gainetik enblematikoki menderatzen zituzten patio eta terrazen intimitatea.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 43. orr.

122.000 lagunek elkarrizketa mahaiaren alde sinatu zutela esan zuen, eta sinadura horiek Gasteiz eta Iruñeko parlamentuetan daudela, bideratze parlamentarioaren zain.  Berria - Euskal Herria   2004-09-14

Atal honetan orain arte aztertutako puntu guztiek, zuzentze eta bideratze aukera bat dute Programa 21 honen eta horretarako ezarritarako metodologien bidez.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 104. orr.

Premiazko lehentasuna da segurtasuna berrezartzea, ihes egindakoak etxeratu daitezen; guztia konponbide politiko bat bideratzearekin batera egin behar da.  Berria - Mundua   2004-07-04


biderdi ik bide1 13.

biderkadura iz aritmetikan, biderkaketaren emaitza.

-Baldin eta zenbaki lehen batek ab biderkadura zatitzen badu, a edo b zatitzen du.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 374. orr.

Zenbaki bakoitza nahitaez deskonposatzen da faktore lehenetan; faktore horien kopurua finitua da, eta zenbakia haien biderkadura da.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 83. orr.

Biderkadura baten logaritmoa logaritmoen batura da.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 410. orr.

Inportazio-ahalmena bera esportazioen bolumenaren eta trukearen baldintzen biderkadurak definitzen du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 142. orr.


biderkagai iz aritmetikan, biderkaketa bateko bi ataletako bakoitza.

Zenbaki oso guztiak deskonposatzeko era bakarra biderkagai lehenen biderkaduratzat deskonposatzea da.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 374. orr.

Zenbaki oso bat modu bakarrean lortu daiteke (biderkagaien ordenamendua kontuan hartu gabe), zenbaki lehenak biderkatuz.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 160. orr.

Zenbaki lehen batek ezin du biderkadura bat zatitu bere bi biderkagaietariko bat zatitu gabe.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 374. orr.


biderkagarri iz biderkatzailea.

Kide haren irriaren oihartzuna gozo zitzaidala oroitzen naiz, zeru hondoan, desiraren biderkagarri zitekeen Hartzaren Izarraldea bilatzen nuen bitartean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 91. orr.


biderkaketa ik biderketa.

biderkapen iz biderkatzea.

Kontua da egungo errezeta-liburuen biderkapen absurdo horrenak laster egin duela, gure ustez: ohiko liburu horietan agertzen diren autore-errezetak, funtsean, oso berdintsuak dira, berrikuntza eta abantaila gutxi dakarkigute; liburu erdiaren aitzakia argazkia da, eta testua bigarren mailako elementua baizik ez.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 42. orr.


biderkatu, biderka, biderkatzen 1 du ad arimetikan, aipatzen diren bi zenbakien biderketa egin.

256 zati 365 egin dut; 0,701369 ematen du horrek; 2007ri 0,701369 erantsi, eta 2007,701369 eman dit horrek; gero, bi aldiz segidan biderkatu dut bider zenbaki hori bera, kubo bat egiteko.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 428. orr.

Gero, faktore lehenetan deskonposatze ospetsua dator: zenbaki oso bat modu bakarrean lortu daiteke (biderkagaien ordenamendua kontuan hartu gabe), zenbaki lehenak biderkatuz.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 160. orr.

Merkatariek badakite, batere durduzatu gabe, bigarrena hirugarrenaz biderkatzen eta biderkadura lehenaz zatikatzen.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 203. orr.

Zazpi egunek eta zazpi gauk astebetea eratzen dute, eta astebete hori lau aldiz biderkatuz gero -kasu honetan ere zehaztasun gabe-, hilabetea osatu ei da.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 27. orr.

Garai hartan, bost aldiz biderkatzen zuen Europa barneko gariaren salerosketaren balioa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 28. orr.

Bider 10 biderkatu dela ekoizpena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 130. orr.

2 irud/hed ik handitu1.

Haren ustez, biztanleak progresio geometrikoan biderkatzen dira munduan, baina janariak ekoizteko gaitasuna progresio aritmetikoan bakarrik.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 126. orr.

Politika aldaketak izugarri biderkatu zituen gerrillari taldearen diru sarrerak.  Berria - Mundua   2004-05-27

Metodo horren interes osoa honetan datza: azaleraren eta zirkuluarenaren arteko aldea nahi adina txikitu daiteke, alde kopurua biderkatuz.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 162. orr.

Jainkoak arrainak eta ogiak biderkatzeko boterea badauka, nik, beherago, apalago, potxak babarrun gorri bihurtzeko boterea daukat.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 71. orr.

Kromosomen osagai nagusia da ADNa: zelulen zatiketan, osagai hau biderkatu egiten da, eta zatiki berdin-berdinak sortzen dira.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 75. orr.

Esnekiak jende askorentzat jangarri ez izaki [...] proteina-iturritzat, sojaren kontsumoa biderkatu egingo da.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 29. orr.

Beraz, gosea ez da gizadia beldurtzeko motiboa izango, elikagaiak biderkatzen ez ezik, iraunarazten ere bai baitaki gizakiak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 115. orr.

Emaztearen oihu eta negarren oihartzuna biderkatzen zuen labanaren mihian hara-hona zebilen xorroxtarriaren xirrixarra metalikoak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 25. orr.

Mars planetako airearen indar eskasak gorputzen garapena biderka zezakeelako.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 223. orr.

Halako moldez non bere idaz-leku txikia bere buruaz biderkaturiko espazio bihurtzen baita.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 35. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Orokorki, jendaurreko saltokietako izozkailuetan ikusiko dugu egun Donostiako Parte Zaharreko tabernako barraren erreprodukzio izoztu (edo atmosfera eraldatuan ontziratu) biderkatua.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 53. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldiz biderkatu (9); aldiz biderkatu da (3); biderkatu baino gehiago (3); biderkatu da (6); biderkatu dira (7); biderkatu dira lurrikarak (3); biderkatu egin (20); biderkatu egin da (3); biderkatu egin dira (4); biderkatu egin zen (3); biderkatu egingo (8); biderkatu egingo da (3); biderkatu egiten (15); biderkatu egiten da (6); biderkatu egiten dira (5); biderkatu eta (5); biderkatu zen (4); biderkatu zituen (3); kopurua biderkatu (3)

aldiz biderkatuko (3); biderkatuko dira (3)

biderkatzeko deia (3)

biderkatzen ari (6); biderkatzen da (4); biderkatzen dira (4); biderkatzen ditu (3); biderkatzen ziren (4); biderkatzen zuen (5)


biderkatzaile izond/iz biderkatzen duena.

Egungo elite-jakiak "arrunt" bilakatuko dira, ekoizpen biderkatzaileari esker.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 89. orr.

Keynesek azaldutako gastu publikoaren ondorio biderkatzaileari, eskari pribatuaren kanporatze efektua (crowding-out effect) kontrajarri zioten klasiko berriek.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 152. orr.

Efektu biderkatzailea dute teknologia berriek.  Berria - Gaiak   2004-03-27

Konparaketa arkeologikoak ez du ondorio bateratzailea, baizik eta biderkatzailea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 182. orr.


biderkatze iz aritmetikan, aipatzen diren bi zenbakien biderketa egitea. irud/hed

Ikus dezagun, bada, nola gertatu den, mende erdi batez, estatu-nazioen arrakasta harrigarria eta biderkatze miragarria.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 75. orr.

Negozio horren bidez sortzen da banku-dirua, diruaren biderkatze prozesuarekin.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 32. orr.

Biderkatze-taulak gogoan iltzaturik, gauza seriosagoetara plegatzen ginen: gazura oretik bereizten zuen amak eta has gintezkeen gasnaren biltzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 39. orr.


biderketa (ETCn 871 agerraldi; orobat biderkaketa ETCn 72 agerraldi) 1 iz oinarrizko eragiketako bat, a eta b zenbakien edo atalen bidez beste bat, a bezalako b kopuru batuz, lortzea helburutzat duena. ik bider.

Bigarren milurteko lehenengo mendeetan, biderketa bat egiten jakiteak gorengo administrazioko ate guztiak zabaltzen zizkizun.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 281. orr.

Bikoteka antolatuta zeuden lehenengo multzokoak: batuketa/kenketa, biderketa/zatiketa, berbidura egitea/erro karratua ateratzea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 367. orr.

Batuketa, kenketa, biderketa, baina, batez ere, zatiketa (zenbakien zatiketa euklidearraren prozedura polinomioen zatiketari aplikatu zion) eta, baita ere, polinomio baten erro karratua. a eta c zenbaki biren batez besteko geometrikoa biderketaz eta zatiketaz baliatzen da.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 217. orr.

Berretura bat egiteko, aski da biderketa bat egitea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 411. orr.

Biderketan, berriz, ahalguztiduna: n x 0=0.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 283. orr.

Izan ere, 14 oineko aldeak eginez, biderketak 196 oin emango lituzke, eta 15eko aldea eginez, biderketak 225 oin emango lituzke.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4090. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Hori zen egiptoarrek 9 arteko biderketa-taula aurkezteko zuten moduetariko bat.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 191. orr.

3 irud/hed

Etxebizitzen prezioaren biderketa meteorikoa ez bazen, tokiak ez zuen misterioaren edo ezkutukoaren zantzurik batere.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 99. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

biderketa taulak (6)


biderrez adlag bider.

Eskerrak mila biderrez zure bizkorraldia ahalbidetu duen Jainkoari.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 225. orr.

Goiza helduko da eta Kat berriro oheratuko da, hamaika biderrez egin duen legez, gizonaren kresal mikatza azalean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 67. orr.

Milaka biderrez esan dio ondo zarratzeko, ederki dakiela zein erraza den etxe baten barruan sartzea.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 189. orr.

Bezperan hainbat biderrez buruan erabilitako atentatuaren irudia zekarren egunkariak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 78. orr.

Halaxe aditu nuen katukia jateko barruak ukan zituen baten berri nire bizi guztian lehenengo biderrez.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 97. orr.


bidertu, bider(tu), bidertzen du ad biderkatu.

Matematikaren arlotik datozkigun kontzeptuak hizkuntzara bihurtuta, honako eragiketa hauek bereizten ditu bere sailkapenean: gehitzea, kentzea, bidertzea, konbinatzea eta ordezkatzea.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 20. orr.

Gainera hotsa alde guztie-tarantz banatzen da, hots batek beste bat baitaragi, behin bat sorturik, askotan bidertuz, su txinparta hainbat izpitan zabaldu ohi denez.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 265. orr.


bidertz ik bide1 14.

bidesari (ETCn 1.930 agerraldi; orobar bide sari ETCn 66 agerraldi) iz bide bat erabiltzeko ordaindu behar den diru kopurua.

Autoz eta autobusez ez dira hamar ordu baino gehiago behar, 30 euroko bidesaria ordaintuta.  Berria - Kirola   2004-02-19

Autobideetako bidesariak %2,7 igo dira Gipuzkoan.  Berria - Euskal Herria   2004-02-26

Iparraldea Skye uhartearekin lotzen duen zubiko bidesariak [...] kenduko dituztela iragarri zuen Enpresa ministro Jim Wallacek.  Berria - Mundua   2004-06-05

Jafara jaitsi eta Tarsisera zihoan ontzi bat aurkitu zuen; bidesaria ordaindurik, ontziratu egin zen, ontzikoekin batera Tarsisera joateko, Jaunarengandik urrun.  Elizen arteko biblia   Jon 1,3

Stockholmen bidesariarekin ibilgailu gehien pilatzen diren lekuetan %10-%15 murriztu nahi dute auto kopurua.  Berria - Gaiak   2006-01-05

Enpresa honek kobratzen du Caracasetik La Guairako autopistaren bidesaria, baina uholdeak direla eta gobernuak kendu egin zuen bidesari hori.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 122. orr.

Nazio barneko merkataritzak, izan ere, trukea eragozten zuten oztopo ugari zituen, feudalismoaren garaitik heredatuak -bidesariak, zubien gainekoak eta zubien azpikoak, hirien sarreretakoak, diru-unitate ugari, sarritan trukera jotzera behartzen zutenak-.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 34. orr.

Stockholmen bidesariarekin ibilgailu gehien pilatzen diren lekuetan %10-%15 murriztu nahi dute auto kopurua.  Berria - Gaiak   2006-01-05

2 irud/hed

Kopako bidesaria agerian gelditu da talde gehientsuenetan; Zaragozari ez dio lagundu.  Berria - Kirola   2004-02-05

Baina hori derrigor ordaindu beharreko bidesaria zen, ondo asko zekiten bandakideek.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 134. orr.

K-2k eman digun azken kolpea izan da; urtero egin ohi duen bezala, bidesari gogorra ordainarazi digu.  Berria - Kirola   2004-08-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bidesaria ordaindu (6)


bideseinale ik bide1 19.

bideska ik bidexka.

bidet iz bainugelako ontzi luzanga, lotsariak garbitzeko erabiltzen dena.

Dirua aurrez aurre emateak sortzen dion egonezari itzuri nahian bidet ondoan uzten ditu billete doblatuak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 61. orr.

Bainugelako zorua, dutxako manparak, bideta eta, baita ispilua bera ere, den-dena, goitikoaz zipriztindurik utzi zuen.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 96. orr.


bidetto iz bidetxoa.

Erran dezakegu bere 45 ikasleekin baderamala bidetto on bat gazteen etxe horrek, etsaminetan erreusitze bat onttoa ezagutuz eta diru kondu sano batzuekin bururatuz urtea.  Herria   2003-03-13


bidetxidor ik bidezidor.

bidetxo iz bide laburra edo estua.

Bidetxoa baso erditik zihoan denbora guztian.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 45. orr.

Aldapa bukatu zenean, bidetxoaren bi aldeetara zelai gune zabalak aurkitu zituzten.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 131. orr.

Lore usain gozo bat zebilen zirimolan bidetxo garbietan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 133. orr.

Bidetxo asfaltatu eder, fruta arbolaz inguratu batetik abiatu ginen harantz.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 77. orr.


bidexendra (orobat bide xendra) iz bidezidorra.

Bidexendra baten bazterrean, pago baten oinean atzemana izan zen gorputza.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 151. orr.

Oroitu nintzen nola Irati ibaia, uste dugularik berdin gure mendietan sorturik Atlantiar Ozeanora buruz doala, bidexendra bat harturik edo, Mediterranioara doala aitzitik.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 131. orr.

Oren bat huntan baginabiltzan, goiti doan bide xendra hertsi batean, pago oihan baten erdian, hiruak lerro lerro.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 175. orr.

Egundokoa izaten zen goizeko tranbia gelditu bezain laster bide-xendra estu eta mehar hartan eratzen zen lasterketa, anbulatoriora lehenbailehen ailegatu eta ahalik eta numerorik onena hartzeko, oftalmologorako, traumatologorako, otorrinolaringologorako...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 9. orr.


bidexidor ik bidezidor.

bidexka (orobat bidaxka g.er. eta bideska g.er.) 1 iz bidetxoa. ik bidezidor.

Ez dakigu zenbat golde-lur, zenbat mendi, ibai, iturri, bidexka eta etxe desagertuko diren.  Berria - Euskal Herria   2006-04-02

Aurrena hiribidean, gero eskuinaldera bidexka batetik belardiak gurutzatuz.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 75. orr.

Jauregiko bidexkan barna zaldizaina heldu zen zaldi zuri baten gainean.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 65. orr.

Bidexka harturik Atamarmako iturriraino iritsi ginen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 222. orr.

Baratzeko bidexkaren amaierara ailegatu nintzenean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 50. orr.

Igo gaitezen Jaunaren mendira, Jakoben Jainkoaren etxera; bere bideak erakutsiko dizkigu, eta gu haren bidexketan ibiliko gara.      - 0. orr.

Sugearen erraztasun ixilarekin lerratzen da bidexka.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 52. orr.

Banatuz doazen bidexken jardina.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 110. orr.

Bidexka bat doa etxe aurreko atariraino.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 215. orr.

Eraikin guztiak hartxintxar gorrizko bidexka batez inguraturik zeuden.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 96. orr.

Zutik geundean, mugitu gabe, basoaren erdian geldi, izei artean, bidexka hasi, bidetik urrundu, eta sakoneneraino basoak bere bizi berezko, ukigabe eta iluna egiten duen lekuraino eramaten duen puntuan.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 154. orr.

Murru horien artean bidexkak, dena belar eta harri.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 199. orr.

Unibertsitatea, Ritarentzat, ez zen inolaz ere Jakituriaren tenplua: bidexka arantzatsu eta nekagarri bat zen, titulura, lanpostura eta ogibidera zeramana.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 58. orr.

Bi bidexkaren juntan.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 161. orr.

Bidexkan behera joan ginen kanposantuaren oinean dagoen errekaraino.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 460. orr.

2 irud/hed

Bai, bazekien, ezagutzen duzun eta gorrotatzen duzun esker onaren antzeko zerbait daukazu zure baitan, sabelean eta bularren arteko bidexkan gora.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 78. orr.

Sofrimentuaren bidexkatik, denetan zoriontsuena den horretatik, gizakia etengabe aurrera doa, begiak bere ahultasunean jarriz, bere ezinean, bere itsuskerian, bere ezerezean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 114. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Pilen artean bidexka estu bat zabaldu zuten ortuzainek, jendea pasatzeko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 33. orr.

Atearen beste aldetik, bidexka bihurri bat sigi-saga jaisten zen Mindolluinen amildegiaren azpiko lursail esturaino.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 118. orr.

Ibilera arin eta zalantzatiz joan zen basoko bidexka harritsuetan, zuhaitzen artean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 71. orr.

Sasien erdian, bidexka gorraila, bakardade ezti batean, segitzen dut egun.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 66. orr.

Farola altxatuta zuela, buztin lurrezko bidexka estu eta bihurri bat seinalatu zuen, zuhaitz beltz sendoen artean desagertzen zena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 226. orr.

Ellenek, aireari ostikoka, asfaltozko bidexkan behera egin zuen, zuhaixken artetik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 88. orr.

Xori batek hegal kolpe batez atzeman lezake bide xuxena, xori buruak aldiz oinez egin beharko menturazko bidexka.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 163. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Tontorretik jaitsiz, ahuntz-bidexketan barna, Ibaia errekaren ur garbien ondotik zihoan bide batera iristen zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 39. orr.

Txilardietara abiatu mendi-bidexketan barrena, lastozko teilatuko etxeen aurretik pasatu, Ipar Itsasoko bazterrak ibili.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 210. orr.

Baserri-bidexka ilunean behera jo nuen gero, eta oilategitik igaro nintzen, ea beharbada zaldia kanpoaldeko zelaian ote zebilen begiratzeko  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 167. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arteko bidexka (3); bidexka bat (14); bidexka baten (3); bidexka batetik (8); bidexka estu (5); bidexka eta (3); bidexka hartan (4); bidexka hartu (3)

zuzendu bidexkak hari (3)

asfaltozko bidexkan (3); bidexkan barna (4); bidexkan behera (6); bidexkan gora (3); bidexkan zehar (4)

banatuz doazen bidexken (3); banatzen diren bidexken (6); bidexken jardina (9); doazen bidexken jardina (3)


bidexur ik bidezidor.

bidezain iz bide zati baten ardura duen peoia, bide-konpontzailea.

Bideak ardura zerbait arrañatze galdegiten baitzuen, bereziki sostenguen aldetik, bidezain edo kaminero talde batzuk ari ziren hor gaindi, txapel gorritan, ahal zuten bezala, orduko tresna arruntekin.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 123. orr.

Baserritar batek bailarako bidezaina ikusi zuen ibaiaren ondoan, beheko auzora zihoan errepidean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 109. orr.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 972 langile zituen orduan, gehienak mikeleteak, bidezainak eta telefonistak (telefonoa probintziala zen orduan).  Berria - Euskal Herria   2004-05-21


bidezaingo iz lurralde bateko bideak zaintzeaz arduratzen den departamentua.

Bidezaingo Zuzendaritzako administrari-ofiziala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 246. orr.


bidezidor (orobat bidetxidor g.er., bidexidor g.er. eta bidexur g.er.) 1 iz mendi edo landetako bide meharra, oinezko edo abereentzakoa.

-Bidea itxita dagoen lekuan bidezidorra hartuko dugu.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 55. orr.

Bidezidorrek zuzenago eta azkarrago eraman ohi dute galtzadek baino.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 122. orr.

Behargin eta meaginak [...] auzo-herrietatik zetozen, bi orduko txangoa eginez kasu askotan mendiko bidezidorretatik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 97. orr.

Erdian, belargune eder handi bat, kolore bizietako hainbat loregunez zipriztindua eta erreka-harriez eginiko bidezidorrek zeharkatua.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 125. orr.

Ondo zekien mendi-bide eta bidezidorretatik zehar ibiltzen, odolean zeraman.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 163. orr.

Ondo ezagutzen zituzten, xehetasun guztiekin, Larrun mendiaren maldetan barna doazen bidezidorrak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 84. orr.

Gruarorako bidea hartu ordez, bidezidor batetik moztu zuten, Madona di Rosarantz.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 107. orr.

Handik, ibai ondotik belardi mailakatuetan zehar, harrizko paretatxo eta elorri eta intxusa artean zihoan bidezidor batetik aurrera jo zuten.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 44. orr.

Pauso geldoan joan-etorri batzuk egin ondoren, atakara itzuli zen, eta bidezidorrean barrena aienatu.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 53. orr.

Arineketan joan da itsasoraino bidezidorrean behera.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 163. orr.

Samek hartu zuen bidezidorrak, zenbait tartetan, arrokan landuriko eskailera-zatietan egiten zuen behera.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 217. orr.

Bidezidorraren erdian harri handi bakartia goratzen zen, patuaren hatza balitz bezala.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 64. orr.

Bidezidor hartara ematen zuen atakaren ondoan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 58. orr.

Leiho hartatik soroetan zeharreko bost kilometroko bidezidor bat ikusten zen, sagarrondo zaharrek inguratua, bukaeran Kinsk´y printzearen jauregiaren distira zuen bidea.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 23. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bidezidor mugarriztatu bat elurtegian gora, giza aztarren bat, alegia. Skinnyk atzetik segitu zion, estropezuka, bidezidor meharrean zehar, zuhaixken artetik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 296. orr.

Buztin gorriz estalitako bidezidor bihurriak.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 43. orr.

Alde hartatik ikuskizun ederra zen: basotxoak ikusten ziren, bidezidor okerrak barneratzen zitzaizkienak, harri koskor txuri dirdaitsuz beteak.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 85. orr.

Auzoek, lurra pilatuz, bidezidor artez bat egina zuten zingiran zehar, igelak harrapatzeko erabiltzen zutena.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 123. orr.

Basamortua deitzen zaio berezko bidezidorrik ez dagoelako ibiltzeko.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 67. orr.

Goranzko bidezidorrean korrika egin eta tontorra igaro zuen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 216. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mendian ibiltzen diren bidezidor zaleentzat egindako botak dira.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 34. orr.

Gero, berriak sortu dion aztoramendua gaindituta, mimosa estalgunearekin lotzen duen bidezidor-labirintotik hasi da astiro irristatzen.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 116. orr.

Bertan Púkel gizonak besterik ez ziren geratzen, bidezidor ertzetan betiko eserita.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 76. orr.

Euria egin du; uraren zurrumurru mehea dator bidezidor-ertzeko erretenetatik.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 20. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gerra-bidezidorrean indiarrak duen zehaztasunaz eta zorroztasunaz.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 107. orr.

5 irud/hed

Nolabait esanda, diru batasuna batasun politikorako bidezidorra izan baita.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 191. orr.

Bakearen bideak ez du bidezidorrik, ezta prezio politikorik ere.  Berria - Euskal Herria   2006-04-05

Balizko arrakastaren bidezidor lohitsuak baino nahiago ditu sistemak porroterako autobide zabal erosoak.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 135. orr.

Oso estua dela badakit bertutearen bidezidorra, eta zabal-zabala grina-baiaren bidea.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 116. orr.

Eskuratu ahal izateko buru hotz eta maltzur jardun beharko zuen, garbi zeukan, agian legearen bidezidorretik at.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 122. orr.

Ezein esperientzia ere ez da ahalgarria, zuzenki nahiz zeharbidez frogatzen duela ere (inferitzearen edozein bidezidorren bidez izanda ere).  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 102. orr.

Horrek bakerako egiazko bidea erakusteaz gain sedizioaren bidezidor ilun eta maltzurrak ere agerian utziko lituzke.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 44. orr.

Su eternalerako bidezidorrik zuzenena.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 152. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bidezidor batean (8); bidezidor batetik (7); bidezidorra hartu (3); bidezidorrean aurrera (4); bidezidorrean behera (6); bidezidorrean gora (4); bidezidorretan barrena (4); ez du bidezidorrik (3); gogoaren bidezidorretatik (21); gogoaren bidezidorretatik ikuskizuna (4); hilen bidezidorrak (9); hilen bidezidorren (3); hilen bidezidorretatik (6)


bidezki adlag bidez, bidezkoa denaren arabera.

Ez zuten horrela uste izan neo-aristotelismoa bidezki dei genezakeen sistema garatu zuten geroagoko aristotelestarrek.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 17. orr.

Irakurle modernoa alienaturik sentituko da, bidezki gainera.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 19. orr.

Has zaitez bada nirekin bidezkiago jokatzen, ez ni utzirik nigandik zer nahi duzun jakin gabe.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 120. orr.

Zuhaurk zuzenki eta bidezki aitortu behar izan dizkiozu bere dohainak.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 219. orr.

Logikariek bidezki diote arrazoimen-inferentzietan egiten den judizioen erabileran judizio singularrak orokorren era berean trata daitezkeela.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 61. orr.

Amaiduna eta mugatua baldin bada, orduan oraindik zera galdetzen duzue bidezki: zerk determinatzen du muga hori?  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 188. orr.


bidezko1 1 izlag zuzentasunaren araberakoa.

Konkurrentziak jartzen die bidezko prezioa salerosgaiei, lehiak ezartzen ditu benetako erlazioak haien artean.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 16. orr.

Ez nuen horrela planteatu, baina bidezko ondorioa iruditzen zitzaidan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 16. orr.

Benetako solidaritatea (ez telemaratoietakoa) errealitate bihurtu da, eta bidezko merkataritza-formak errekuperatu egin dira (trukea, kasu).  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 42. orr.

Zuen bidezko kausari Aljeriak ematen dion sostengua ukitu ezinezko printzipio baten adierazpena da.  Berria - Mundua   2004-08-11

Milosevicek ziurtatu zuen berak «bidezko gerra» egin zuela eta bere jarraitzaileek atzerriko indarren aurka borrokatu zutela.  Berria - Mundua   2004-09-01

Hain zuzen, aske zaie, nolabait esateko, bidezko defentsa dela eta, kausa onaren alde aurkakoak bere aurka erabiltzen dituen baliabide berak erabiltzea.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 264. orr.

Izuturik, juduak deitu eta zin eginez, onartu egin zituen berauen baldintza bidezko guztiak.  Elizen arteko biblia   2 M 13,23

Baina lor daiteke beldurrerako motibo bidezkorik ez izatea.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 113. orr.

Lehenengo tiro erabat bidezkoen ondoren, kate-erreakzio bat sortzen da inguruko poliziengan.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 36. orr.

Mexiko bidezkoago baten alde.  Berria - Mundua   2006-01-03

Prozeduraren antze berriak auziak ugaritu eta betierekotu egin zituenean; eskaerarik bidezkoenak saihesteko zientzia findu zenean; auzilari batek esetsia izateko plazer hutsagatik ihes egiten ikasi zuenean.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 235. orr.

2 (predikatu gisa)

Bidezkoa da hainbat gauzari uko egitea, hizpiderik sor ez dadin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 359. orr.

Anfiktionen legea bidezkoa zen, baina ez zen zuhurra.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 253. orr.

Bidezkoa eta egokia zen benetan, gizon dohatsu hau halako dohain bereziz markatua agertzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 902. orr.

-Zuzena eta bidezkoa dena nolatan lotsagarria izan?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 39. orr.

Aldi baterako legea betiko legean oinarrituta dagoen heinean izango dela zuzena eta bidezkoa.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 113. orr.

Besberdintasunak egotea etikoki bidezkoa den ala ez alde batera utzita, ekonomikoki komenigarria al da?  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 277. orr.

Hau ez da bidezkoa, eta izugarria da.  Berria - Euskal Herria   2004-05-01

Bidezko dena ordainduko dizut.  Elizen arteko biblia   1 Kro 21,22

Nolanahi ere den, bidezkoa iruditu zait jende errukarri haiei eman berri zidaten plazerra ordaintzea.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 85. orr.

Ez dute bidezko ikusten enbrioiei «bizitzeko eskubidea ukatzea».  Berria - Gaiak   2004-11-02

Ni naiz Jauna, zuzen dena iragarri eta bidezkoa adierazten dudana.  Elizen arteko biblia   Is 45,19

Ez da bidezko errudunaren alde jokatzea errugabeari bere eskubideak ukatzeko.  Elizen arteko biblia   EsZ 18,5

Ez dela bidezkoa bazterrak nahastea edo norberak mendeku hartzea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 515. orr.

Enpresa transnazionalen jardueraren inguruan badira kezka nabarmenak oso bidezkoak diruditenak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 244. orr.

Zuzena zara egin diguzun guztian, zuzenak zure jokabide eta egintzak, bidezkoak zure epaiak.  Elizen arteko biblia   DnGr 3,27

Ez dakit zergatik arraio ez lukeen izan behar ezin bidezkoagoa jende azal-iluna ezagutzea.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 24. orr.

Deplauki aitortzea bidezkoena.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 188. orr.

Baietz erantzutea zen bidezkoena eta logikoena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 24. orr.

3 ez-bidezko izond

Dohaintza eta mailegua eskuzabaleko ekintzak dira; akura eta inorentzea, ostera, inola ere ekintza ez-bidezkoak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 85. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bidezko da (13); bidezko defentsa (4); bidezko dela (3); bidezko den (19); bidezko den baino (16); bidezko dena (6); bidezko denez (6); bidezko diru (3); bidezko epaiketa (4); bidezko erasoak (3); bidezko eta (26); bidezko eta zuzen (3); bidezko iritzi (3); bidezko iruditu (4); bidezko iruditzen (10); bidezko merkataritza (10); bidezko sakrifizioak (3); bidezko zen (4)

egoki eta bidezko (4); ez baita bidezko (3); ez da bidezko (6); ez zait bidezko (3); zuzen eta bidezko (10)

bidezkoa al da (3); bidezkoa ala (3); bidezkoa begitantzen (3); bidezkoa da (56); bidezkoa dela (20); bidezkoa den (12); bidezkoa den edo (3); bidezkoa dena (4); bidezkoa denez (4); bidezkoa dirudi (6); bidezkoa eta (17); bidezkoa ez dela (4); bidezkoa ez dena (5); bidezkoa irizten (3); bidezkoa iruditu (10); bidezkoa iruditzen (32); bidezkoa iruditzen zait (3); bidezkoa izan (11); bidezkoa izango (21); bidezkoa izango da (3); bidezkoa izango dela (4); bidezkoa izateko (3); bidezkoa izateko eskubidea (3); bidezkoa jaunaren jokabidea (3); bidezkoa litzateke (5); bidezkoa ote (3); bidezkoa zela (9); bidezkoa zen (20)

egitea bidezkoa (4); ez baita bidezkoa (4); ez da bidezkoa (72); ez dela bidezkoa (21); ez litzateke bidezkoa (5); ez litzatekeela bidezkoa (3); ez zaigu bidezkoa (3); ez zait bidezkoa (11); ez zela bidezkoa (4); ez zen bidezkoa (8); ez zitzaidan bidezkoa (3); guztiz bidezkoa (8); hori bidezkoa (5); oso bidezkoa (10); zeharo bidezkoa (3); zuzen eta bidezkoa (5); zuzena eta bidezkoa (5)

bidezkoago baten alde (4); gizarte bidezkoago baten (3)

baino bidezkoagoa (4); bidezkoagoa eta (3); bidezkoagoa litzateke (4); eta bidezkoagoa (3); gizartea bidezkoagoa (3)

bidezkoak dira (3); bidezkoak direla (3); bidezkoak diren (5); eta bidezkoak (4)

modu bidezkoan (3)


bidezko2 iz bidaztia.

Oinezkoen oinotsa eta bidezkoen ahotsa besterik ez zen entzuten.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 322. orr.


bidezkotasun iz bidezko denaren nolakotasuna.

Zenbat matxinada ez ote ditu sortu gizabanakoari dagokiola erregeren aginduen bidezkotasuna edo bidegabekeria epaitzea [...]?  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 42. orr.

Asko zen nazio bateko nagusiak etsenplu ematera behartzea, bidezkotasuna zalantzan jartzerik ez zeukan lege baten bidez.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 324. orr.

Aurreko bi paragrafoetan aroak goitik beherako ordenan zerrendatu dira aukeraturiko gertaeren datentzako frogen bidezkotasunari dagokionez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 72. orr.

Halaber bidezkotasunezko sentimendu batek eraman nau bigarrena argitaratzera kasik ezagutzen ez dudan Prévan jaunaren jokabidea zuritzeko, ez baitzuen nehola ere merezi jasan berri duen tratamendu zorrotza.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 517. orr.

Arrazoitu egiten zuen, eta bidezkotasun-zantzuak nabari zitzaizkion arrazoietan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 347. orr.


bidezorro ik bide1 20.

bidezulo iz bideko zuloa.

Azpilgo bide nazkagarriak!, zulo eta hauts, hauts eta zulo, baina bidezuloetako batean arrosa bat sortuko da noizbait.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 117. orr.

ALTZA ZATARRA, bidezuloak, erreka zikinak eta zementu-mokordoak, hatsa eta kiratsa.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 119. orr.

Ohartarazi dugu gizakiaren aurrerabide espiritualean hurrenez hurren izandako mugarriak -Abraham, Moises, profetak eta Kristoren izena dutenak- zibilizazio sekularraren ibilbidearen behatzaileak bidezulo eta zirkulazio-etenak ikusiko lituzkeen puntuetan daudela guztiak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 138. orr.


bidezur

Baina arrazoien eta kontzeptuetako esanahien gurutzaketa bat, eta nahasketa ere, bidezurrean merezi du ohartaraztea: [...].  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 246. orr.


bidimentsional izond bi dimentsiotakoa.

Ekintza, hitzaren alderako, zinemako irudi bidimentsionala pertsona bizi tridimentsionalaren alderako den bezala da edo, nahiago baduzue, fotografia bat orijinalaren alderako den bezala.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 75. orr.

Pantailan agertzen den guztia ariketa estetiko bat da, margo daitekeen errealitate batean oinarritutako irudi bidimentsional bat besterik ez da.  Berria - Kultura   2006-03-10


bidoi (41 agerraldi, 20 liburu eta 8 artikulutan; ETCn 673 agerraldi; orobat bidoin g.er. eta bidon g.er.) 1 iz ontzi estalkiduna, eskuarki metalezkoa.

Gasolina ekarri dut, bost bidoi Herbertentzat, nahi duenean joan dadin.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 252. orr.

Bidoiaren tapan zegoen eta zenbakiak zituen iparrorratzaren antzeko mekanismo bat manipulatzen zuen.  Berria - Kultura   2006-01-31

Parlamentuko atearen aurrean lau solidario kateatu ziren porlanez betetako bi bidoietan.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 121. orr.

Dirudienez, egun hartan bidoi bat gasolina erosi zuen, argitaletxeko lau langileei kanpora joateko agindu, gasolina lehen pisuko behegainean barreiatu eta su eman zion.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 135. orr.

-Banekielako etxe zaharraren azpiko hartzuloan sei bidoi gasolina, laurogeita hamabost metraileta, berrehun eta hirurogeita hamabost eskubonba, bi munizio kaxa, zazpi ametrailadora eta hiru kintal dinamita zeudela ezkutaturik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 86. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Haren ondoan, erditik moztutako bidoi zahar batean, sua piztuta zegoen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 30. orr.

Bidoi zahar baten gainean eseri eta bizitzari gogotik heltzeko zer arraio egin ote nezakeen galdetu nion neure buruari.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 29. orr.

Lurretik harri bat hartu du, eta ondoan dagoen bidoi huts handi batera bota du indarrez, haserre antzean.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 68. orr.

Orduantxe ikusi nuen bidoi herdoildua uretan. zutik, plastikozko bidoi handi bat eskuan duela.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 75. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Goizero ezpainetaraino beteak ageri ziren bidoi-erdietako gernuak zoratutako euliak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 91. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eguzkia ur-tanga edo petrolio-bidoi handien gainean piztutako suzko zuzi bat da orube soil baten atzean.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 199. orr.

Azkenik, urrutixeago, postu batean, hautsez estalitako olio-bidoien eta azukre- eta te-zakuen artean, izkina batean bizkotxo-poltsa batzuk ikusi nituen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 21. orr.

Hondar-zama guztia irauli beharko nuela neure baitako kamioitik, eta berdin koipe-bidoia.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 153. orr.

Barra aurreko hormaren kontra deskantsatzen zuten garagardo bidoi huts batzuen gainean jesarri ziren biak.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 137. orr.

Diru hori, koltxonetak, plastikoa, mantak, ur bidoiak, elikagaiak eta botikak erosteko erabiliko da besteak beste.  Berria - Mundua   2004-12-03


bidoin ik bidoi.

bidon ik bidoi.

bidutzi 1 iz munstroa.

Edonork pentsa zezakeen ni mamu bat nintzela, Hannaren nireganako begiradari erreparatuz gero, Erromako berri kontatzen ari nintzaion bitartean; bidutzi bat, mustur-luze eta erpeduna, munstro te-edale bat.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 213. orr.

Bakarra dela esan beharko genuke, gutxienez -Donostia bezala- literaturaren munduan, edo, bestela, 99 buruko bidutzia dela.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 7. orr.

Lau hegaleko bidutzi bat sorrarazten duen mutazio horrek zera erakusten du: animaliaren forma, xehetasuneraino, geneek gobernatzen dutela.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 57. orr.

Julio, erregimenaren aldekoa, salataria [...] berekoia, haurrei hitz gozo bat esateko ezgauza... halako bidutzi bat emakume iraultzaile batekin harremanetan, Adelarekin uztartuta.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 43. orr.

Gehiago dirudi beti zerbait aipatzen ari direla, esaten baino: asko hitz egin ohi dute komatxo artean bezala; ez zaie jaiotzen, ateratzen edo igotzen beretik, eta gehienean Nonbaitetik jaitsitako (downloadtutako: eta barka, bigarrengoz, bidutziaren itsusia) berbaje batean ari direla esan liteke.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 168. orr.

2 (izenondo gisa)

Metrailadore-deskarga batez akabatu zuen harakin-haur bidutzi batek, Salò-ko errepublikak erreformatorietan erreklutaturiko hamabost urteko morroi asturugaitz haietariko batek.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 75. orr.

Edo, derrigor ezkondu behar badun, zoro batekin hadi ezkon; ezen gizon zuhurrek ondotxo zakiten nolako adardun bidutzi bilaka ditzakezuen zuek.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 115. orr.

Hona gure herria, Frielena baino bidutzi, munstroagoa.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 21. orr.


biela iz makina batean, mugimendu lerrozuzena mugimendu zirkular bihurtzen duen pieza.

Berehala, biela bat eskuetan tinko hartuta, Santxo Osoa izeneko gizaseme tantai bat atera zen jendartetik.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 62. orr.

Hain gogorra, indartsua da haren pedalkada, bielak eta heldulekua hautsiko dituela dirudiela.  Berria - Kirola   2006-03-07

Ez zuen soina sentitzen; bere giharrek ezpal hautsiak ziruditen, bere hezurrek biela bihurrituak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 119. orr.


bielakada iz biela kolpea.

Tzalerengana zuhur hurbildurik eta albo-alboan zuela, egundoko bielakada eman zion kopeta erdian.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 62. orr.


bielorrusiar (orobat bielorusiar g.er.) izond/iz Bielorrusiakoa, Bielorrusiari dagokiona; Bielorrusiako herritarra.

Ama-semeak bielorrusiar jatetxera ("Arrano mingotsak") eramaten ditu.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 84. orr.

Zoran Ancevski Bresteko bielorrusiar aldean geratu zen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 298. orr.

Bresteko alkate bielorrusiarrak errusieraz hitz egin digu.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 291. orr.

Kanstantsin Siutsou bielorrusiarrak irabazi zuen urrea.  Berria - Kirola   2004-10-02

Emakumezkoen mailan, berriz, Villaecijak nagusitasunez irabazi zuen, Alena Poptxanka bielorrusiarraren eta Simona Paduraru errumaniarraren aurretik.  Berria - Kirola   2004-12-30

Alargunen malkoek gaua ozpindu dute errusiarren, bielorrusiarren eta ukrainarren etxe askotan.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 64. orr.


bielorusiar ik bielorrusiar.

bienal iz arte jaialdiez edo kidekoez mintzatuz, bi urtean behin gertatzen dena. ik biurteko.

Cannes hiriko bienalari konparatzen bagara, han aste bat irauten duen dantza jaialdirako bost langile dituzte bakarrik horrentzat  Berria - Kultura   2004-09-17


bienbitartean ik bi 14.

bierra iz garagardoa.

Bierra bat aski nuen "berotzen" hasteko eta funts gabekerietan arras galtzeko.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 22. orr.

Panpilik bierrak manatu zituen, ostalariak Johnny Hallydayren zinta azkarrago jar zezan garrasitzen zuen artean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 118. orr.

Tai gabe zerbütxarier laido, thü, hitz itsusi eta gaizto, garagardo eta bierra tzirrista, otsatüko tauler ostikoka, hautse artino…  Herria   2005-12-08


biezpainkari izond fonetikan, ezpainkaria.

Horregatik esaten da p hots ezpainkaria edo, zehatzago, biezpainkaria dela.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 31. orr.

Hortik aurrera, mihiak ez du parte hartzen ahoskunearen osaketan: hots ezpain-horzkarien bereizgarria goiko hortzek beheko ezpaina ukitzeari zor zaio eta hots ezpainkari edo biezpainkariek goiko eta beheko ezpainen arteko hurbiltze edo hersketan dute ahoskunea.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 32. orr.


bifido1 izond muturra bi zatitan bereizia duena. bizkarrezur bifido sortzetiko eritasuna, bizkarrezurra ez ixtearen ondorioa dena.

Zer da bizkarrezur bifidoa gaitza? Bizkarrezurraren malformazioa da, orno-arkuen bi erdiak ez direlako behar bezala lotzen.  Berria - Gaiak   2004-09-29

Kasu guztiak bizkarrezur bifidoa (spina bifida) gaitzarekin lotuta zeuden.  Berria - Gaiak   2004-09-29

Hala agertzen dira, esaterako, Down sindromea, bihotzeko zenbait gaitz edo bizkarrezur bifidoa.  Berria - Gaiak   2006-02-01


bifido2 ik bifidus.
bifi (orobat bifido) iz esneko bakteria (bifidobacterium bifidum), jogurtak egiteko erabiltzen dena.

Klabe-hitzak: bermea, kolesterol, farmazian salgai, bifidus, aminoazido, bio-, omega3, antioxidatzaile, kontrol zorrotzak, nutrizioa, etc.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 72. orr.

Diodana zientifikoki frogatua dago, bifido aktiboen osasun onurak bezala; Pitagorasen teoremaren parekoa da nik diodana.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 152. orr.


biforme izond bi forma dituena.

Haren figura, hodei bat bezain gezurtia eta hutsala, besarkatzean, filosofo moralen dogma biformeak sortu zituztela, zuzenak eta ederrak alde batetik, basatiak eta ankerrak bestetik, eta ika-mika eta krimen guztien kausa direnak.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 44. orr.


bifurkatu izond bi adar edo besotan bereizia.

Basoan barrena bakarrik nabilenean, lantzean behin asaldatzen nau bizirik dagoen nire beso galdua haizeak astintzen duen urki batean, gorengo arrama batean, orein-adar bost hatzetan bifurkatuaren puntan ote dagoen sentipenak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 130. orr.


bifurkazio iz bi adar edo besotan bereiztea.

Eta bifurkaziorik gabekoa.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 21. orr.


big-bang (orobat bing-bang g.er.) iz 1 unibertsoari hasiera eman zion leherketa.

Hori, eta ez besterik da Unibertsoari hasiera eman zion leherketa, zientzialariek, ingleserako duten grinari amore emanik, big-bang deitzen dutena.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 120. orr.

Egoera horrek hedatze-eztanda gaitz bat eragin bide zuen: big bang delakoa, hain zuzen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 32. orr.

Big Bangetik izarrak sortu bitarteko garaian sortutako galaxien argia ikus daiteke argazkian, astronomo amerikarren esanetan.  Berria - Gaiak   2004-03-11

Big Bangaz eta unibertsoaren etorkiaz jartzen naiz pentsatzen, eta zergatik gauden hemen: mugatua da, ala etengabe handituz doa?  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 283. orr.

Galaxiok Big Bangetik (Unibertsoaren jatorriari buruzko eredu hipotetikoa) lehenengo izarrak sortu bitarteko garaian sortutakoak dira, AEBetako astronomoen esanetan.  Berria - Gaiak   2004-03-11

Hasieran izan zen scratch bat, Gero etorri zen big bang-a Leherketa erraldoia Gizaki modernoak argi eta garbi izan du beti: bera sortzeko sortu zen unibertsoa; beregana iristeko antolatu zen big-banga.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 79. orr.

Gauza duk unibertsoa materia kopuru jakin batez osatua dagoela, hasiera bat izan zuela big-bangean eta amaiera bat izanen duela noizbait. Zientzialarien ustez, argazkiak «Bing Banga izan eta 1.000 milioi urtera unibertsoa zein zeruko gorputzek berotu zuten azaltzeko balio dezake».  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 75. orr.

2 irud/hed

Kadimak bildu duen jendea hurrengo Knessetean aulki seguru bat lortu nahi duten oportunistak dira batzuentzat eta, beste batzuentzat, bing bang politikoaren buruzagiak.  Berria - Mundua   2006-01-07

Hala egin ezean, «komunitateen big-bang» eragingo dutela ohartarazi dute, Belgikako Estatua goitik-behera erreformatzeko.  Berria - Mundua   2004-06-12


biga1 (orobat bida) 1 ipar bi zenbatzaileak, izenordain gisa har dezakeen era.

Gizon atsegina zen, hamahiru haurren aita, biga bakarrik bere emazte Maixan zenarekin ukanak ordea.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 97. orr.

Biga heldu zaizkit gogora, ez ditut izendatuko, bizi baitira.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 88. orr.

Haiei esker Frantziak biltzen ditu medailak biga zilarrezkoak eta bertze biga brontzezkoak.  Herria   2003-09-04

Pentsa, lau lagun musean ari ziren hor gauaz! Herritarrak ziren, biga segurik, baina ez nituen ezagutzen, ez eta haiek ni.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 173. orr.

Ondorioz polizia bat hilik suertatu zen eta biga zauriturik.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 23. orr.

Iñaki-k bazituen bost horietarik biga ikasiak jadanik Baionan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 46. orr.

Lau pare dira hor ariko, biga ortzegunean Sant Andresen eta biga Garatenean astelehenean, bietan 4 orenetan lehen partida eta gero bestea.  Herria   2002-12-26

Etxe bat edo biga errekontruz erretzen direlarik, denen laguntzarekin altxatzen dira berriz; baina denak batean erretzen direlarik, jendeek ez dezakete elgar lagundu, laguntzeko ahal guziak suak erre baititu.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 84. orr.

Lastaira bakoitzean biga ginen, beraz denak biziki metatuak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 50. orr.

Geroztikan hor, bida ditugu gure artetik galduak.  Herria   2003-12-18

Irabazleak 7-1 hiru sakerekin, eta 12-3 beste bigarekin, eta 26-6 beste hirurekin, eta 32-8, nork irriska orduan pario bat?  Herria   2005-06-23

2 biga bostetan (orobat bigabostetan g.er.) askotan.

Hiri nagusirako bidean, Ordezkaria autoan pentsatzen ari zen; Balantsunen kantuak oro biga bostetan txunditurik entzun zituela gogoratzen zuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 47. orr.

Etxahun bera, "biga-bostetan" ibili izan da hor gaindi bere ardien ondotik.  Herria   2001-07-26

Biga bostetan gogoan erabiltzen ditugu gertakari sumingarri haiek: polizak nigar gasa hedatzen behin eta berriz, azkenean jende batzuen begitartea hunkitzerainokoan.  Herria   2002-11-14

Biga-bostetan gogaitu zaitu, niri bezala, izanen duen emazteari Gercourtek ematen dion garrantziak, eta ezin itzurizko asturuari itzuriko zaiola sinetsarazten dion uste ergelak.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 42. orr.


biga2 (orobat miga) iz bigantxa.

Ez zioten jaramonik egin biga hari, han, zabaltxoan, oinak ur-belar bigunean zituela, nork jakin zeren begira zegoen hari.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 123. orr.

Iparreko departamendu bateko bahimendu batzordeek, esate baterako, ernari zeuden bigak bahitu zituzten, eta hala hiltegiak umekien hilerri bihurtu zituzten.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 74. orr.

Biga larruzko zorro batean sartua omen dago, lizunak hartu ez dezan.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 99. orr.


bigamia iz aldi berean bi emakume edo bi gizonekin ezkonduta dagoenaren egoera.

Ibil hadi zintzo, Sidney, inguruotan ez diagu-eta bigamiarik behar.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 108. orr.

Ez nuke inola ere nahi Jack bigamiaren errudun izaterik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 441. orr.

Bigamia debekatua dagoela Espainiako presondegietan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 240. orr.


bigamo izond/iz aldi berean bi emakume edo bi gizonekin ezkonduta dagoena.

-Hala ere, ez nekien nik senarra bigamoa nuenik...  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 210. orr.


bigaño adlag adkor biga.

Bainan solas guzien artean bigaño berexi behar, hauta ginezazke Piarres Charritton euskaltzainak eta Jean Haritschelhar euskaltzainburuak erabili dituzten batzu, ofizialtasuna deplauki, lañoki eta sanoki eskatuz euskararentzat.  Herria   2002-11-28


bigantxa 1 iz biren bat urteko txahala. ik biga2.

Lasterketa bukatuta, zezen-plazan, bigantxen aurrean jarri dira.  Berria - Kultura   2004-09-30

Penak eta bigantxak bide beretik doaz, penak eta bigantxak bide beretik doaz.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 179. orr.

Hartzazu zeurekin bigantxa bat eta esan: "Jaunari oparia eskaintzera nator".  Elizen arteko biblia   1 Sm 16,2

Nire bigantxarekin goldatu ez bazenute, ez zenuten nire igarkizuna asmatuko.  Elizen arteko biblia   Epa 14,18

Petrusen aldean bi bigantxa ihar ari dira bazkatzen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 254. orr.

Ampueron 1941. urtean hasi ziren entzierroak egiten, baina iaz arte, bigantxekin egiten zituzten.  Berria - Euskal Herria   2004-09-14

2 irud/hed

Tristea duk behatza horrela galdu behar izaitea, Joanes, baina tristura horrek ere bere erremedioa izanen dik, Amsterdamen hire neurriko bigantxa aurkitzen duanean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 472. orr.

Leire emakume erakargarria da oraindik -behi txikerra beti bigantxa-, eta nork daki, bere aukeratxoak izango lituzke saiatuz gero.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 55. orr.


bigarren (orobat bigerren g.er.) 1 ord zerrenda batean lehenaren hurrengo doana, aurrean bat bakarra duena (2.).

Bigarren eguna lehenarekin erkatu; alegia, gaurko azterketa biak atzoko biekin, eta begira ea egun batetik bestera hobetu den.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 49. orr.

Bigarren solairura iritsi nintzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 189. orr.

Bigarren mutiko osasuntsu horrek eskuetan duen liburuko azalean, beste mutiko osasuntsu bat.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 24. orr.

Bigarren hilaren hamazazpia zen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 27. orr.

Bigarren Mundu Gerran eboluzionismoa berriro atera zen, arrazakeriak bultzaturik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 299. orr.

Goio lehen edo bigarren inpresioetan dago oraindik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 65. orr.

Bigarren eta hirugarren gerra punikoen artean, gaitzak nabaritzen hasi ziren.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 185. orr.

Jarri nuen bigarren zerrenda, eta hirugarrena eta laugarrena.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 124. orr.

Herritarrek aldaketa nahi dute eta bigarren trantsizioa bideratu behar da.  Berria - Harian   2005-01-14

Nire nahigabe guztiak bigarren planora igaro dira.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 211. orr.

Hemen ere bigarren hitzak lehenengoa luzatzen du.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 53. orr.

Jainkoaren existentzia bigarren partean frogatuko da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 9. orr.

Klixeak edo egungo jakituriaren zabortegiak gainez egiteraino betetzen dituzten esaldi akitu eta bigarren eskuko ideia horiek oro.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 8. orr.

Baita nonbait bigarren Cesar bat izatea ere.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 189. orr.

Txirrina bigarren aldiz zanpatu arte ez zen atea ireki.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 99. orr.

Ruche jaunak ez zien erreparatu bigarren orriaren eskuinaldean erantsita zeuden bi oharrei.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 14. orr.

Bailarak osatzen zuen bigarren truke-zirkulua.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 26. orr.

Mary Annen bigarren postal bat iritsi zitzaidan berehala, eta egiari beste erdia gehitzen zion: "Ulertu dut”.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 21. orr.

Holakoek badute bigarren bide bat, ez hain bortitza.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 109. orr.

Bigarren urrats batean ikusi beharko litzateke ea nola gara daitekeen, hiri egitura fisiko horretan, dibertsitatearen kultura.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 102. orr.

XVII. mendearen bigarren erdialdeko Frantzian.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 100. orr.

Logika transzendentalaren bigarren zatiak, beraz, itxura dialektiko horren kritika izan behar du.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 58. orr.

Hotela bere bigarren etxea zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 281. orr.

Gure bigarren alaba.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 25. orr.

Gero, bere bigarren zalgurdira igoarazi zuen, aurretik oihuka zihoazkiolarik: "Kontuz!".  Elizen arteko biblia   Has 41,43

Alogeran daukazuen bigarren estaia, Martxeli zegokiok; eta goikoa bi anai-arrebei.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 292. orr.

Honako edo bestelako bigarren mailako pertsonaiaren esperantza.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 283. orr.

Eguberriko bigarren meza, egunsentiz.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 63. orr.

Bukatu berri dugun kristautasunaren historiako bigarren milurteko pertsonaia ezagun eta maitatuenetakoa da zalantzarik gabe Asisko Frantzisko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 22. orr.

Orduan da garaia lehen esandako bigarren asteko arauez hari mintzatzeko.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 35. orr.

Aita Betierekoak, Hirutasun Sainduko lehen pertsonak, bere burua ezagutzean sortzen duen substantziazko ezagutza bat, haren Semea dena eta Hirutasuneko bigarren pertsona.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 80. orr.

Gillotinan hil zuten bigarren pertsona hura izan zen, apez tematiarekin batean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 259. orr.

Lehen figura horri bigarren bat gehituz.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 78. orr.

Bigarren honek ez dit lanik ematen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 7. orr.

Lehenengoak bere zati batez gainditzen du bigarrena, eta bigarrenak, berriz, hirugarrenaren zati berberaz gainditzen du hirugarrena  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 112. orr.

2 (dagokion izena ezabaturik)

Maria senideetan bigarrena da, Jexuxen hurrengoa eta alaba bakarra.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 42. orr.

Josiasen semeak: lehena Johanan, bigarrena Joiakim, hirugarrena Sedekias, laugarrena Xalum.  Elizen arteko biblia   1 Kro 3,15

Lehenengo ontzia hustu ondoren, Birjina zoriontsuak bigarrena hartu eta koilara sartu zuen barruan, hari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1033. orr.

Lehenengo ontzia hustu ondoren, Birjina zoriontsuak bigarrena hartu eta koilara sartu zuen barruan, hari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1033. orr.

Hau hemen kausaren eta efektuaren arteko hartuemanaren adigaia da, eta lehenak bigarrena determinatzen du denboran ondorio gisa.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 108. orr.

Han Nafarroan ere etxeko bigarrena nintzen, eta ongi ohitua nago.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 593. orr.

Lehen pozbidea Jainkoagatik sofritzen duenari eta lanean ari denari datorkio; bigarrena, maitasun jainkozkoan aurkitzen denari.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 30. orr.

Maria senideetan bigarrena da, Jexuxen hurrengoa eta alaba bakarra.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 42. orr.

Aste honetan bertan, Iraken barik Frantzian, ETAko komandoetako bigarrena atxilotu dutela esan zaigu.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 154. orr.

Bigarrena itzulpenen kalitateari buruzkoa da, eta agian bigarren honetan egin da biderik luzeena eta serioena.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 185. orr.

· Berak jarri ninduen Faraoiaren bigarren, haren etxeko buru eta Egipto osoko agintari.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 126. orr.

3 (forma soila aditz baten ezkerrean)

Inork ez du bigarren izan nahi.  Berria - Kirola   2004-09-14

Patxi Bilbaoren mutilek aste biribila egin dute beste behin ere: asteazkenean Bizkaiko txapelketan bigarren geratu ziren.  Berria - Kirola   2004-08-17

Bigarren gelditzeko modu asko daude, batzuk besteak baino duinagoak. Iker Flores bigarren helmugaratu zen.  Berria - Kirola   2004-09-14

Ez baita batere normala Samuel Sanchez tropel handi bateko esprintean sartzea eta bigarren helmugaratzea.  Berria - Kirola   2006-04-07

Tourreko podiumaren ataraian gelditu zen iaz, Giroa bigarren amaitu zuen 2002an, Orain bost urte bigarren bukatu nuen Lieja-Bastogne-Lieja.  Berria - Kirola   2004-09-04

4 bigarrenik.

Lehenik, Hindu eta Mendebaldeko zibilizazioek ia ez zuten kultur oinarri komunik; eta bigarren, Mendebalde modernoko kultura exotikoaren eduki intelektualaz jabetu ziren hinduak gutxiengo txiki bat ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 188. orr.

Lehenbizi, erregearen interesek egiaz axola didatelako eta, bigarren, gure herritarren egoerak kezkatzen nauelako.  Elizen arteko biblia   2 M 14,8

Bi sektore horietan, ahalmen berriak abian jartzeak prezioen gorakada gauza iraunkortzat hartzea dakar, lehendabizi; bigarren, kapital handiak immobilizatu behar izaten direla; eta, azkenik, garapen- epe luzeen mende geratzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 125. orr.

Lehenengo, hor azterturiko arraza, aurreko urrezko, zilarrezko eta brontzezko arrazak eta ondorengo burdinazko arraza ez bezala, ez da inolako metalekin identifikatzen; eta, bigarren, beste lau arrazak segidan joateko eginda daude, goitik beherako meritu-hurrenkeran.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 161. orr.

Aurrena, mozkortuta; bigarren, ardo tantarik edan gabe.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 131. orr.

Hasteko, ez nuen jaio behar, bigarren, ez nuen Friedelekin ezkondu behar, hirugarren, ez nuen komedia hau egiten hasi behar, laugarren...  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 104. orr.

Ikusi zuten naturatik jaso zituztela gainerako animalia guztiek baino dohain gehiago, hasteko, makurtuta ibili ordez tente ibiltzea, eta munduko eta izarretako edertasunak ikusteko gai izatea, eta bigarren, beren eskuekin eta hatzekin erraz egin zitzaketela nahi zituzten guztiak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 910. orr.

Edo, bigarren, "Gu" baten karakterea edo homogeneitatea gehiegi azpimarratuz, haren barruko diferentziak ezaba genitzake.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 144. orr.

5 bigarrenekoz adlag bigarrenez, bigarren aldiz.

-Maite zaitut -aditu du bigarrenekoz.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 212. orr.

6 bigarrenez adlag bigarren aldiz.

Pasatzen da lehenengoz, dena jausten da; pasatzen da bigarrenez, dena sortzen da ostera.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 93. orr.

Bigarrenez aipatu ninduten, ozenago.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 151. orr.

Bigarrenez 2000ko irailean eraman zuten preso, Ekin auzia zela eta.  Berria - Euskal Herria   2006-03-07

Eta mintzoak bigarrenez esan zion: -Jainkoak garbi egin duena, zuk ez esan kutsatua denik.  Elizen arteko biblia   Eg 10,15

Etxeberryk jaikitzera egin du, baina bigarrenez ere ez du lortu.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 165. orr.

Tropikora bigarrenez itzuli nintzenean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 98. orr.

Astirik ere ez bigarrenez barrukoari begiratzeko.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 224. orr.

Bitan ezkondua omen zen eta alargundu berria bigarrenez.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 85. orr.

Egoera bera errepikatu zen bigarrenez eta hirugarrenez epe laburrean.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 39. orr.

Aurten bigarrenez, grebara deitu dute Bizkaiko merkataritzan.  Berria - Ekonomia   2006-02-23

Oscar Freirek irabazi zuen bigarrenez jarraian.  Berria - Kirola   2006-03-28

7 bigarrenik.

Bigarrenez, edizioak hain dira txikiak, non ez duten industrian inolako aldaketarik sortzen.  Berria - Kultura   2006-03-02

Bigarrenez, jantzi surrealistak eta makillajea aipatu behar ditugu: [...].  Berria - Kultura   2004-02-22

8 bigarrengo (195 agerraldi, 36 liburu eta 120 artikulutan; ETCn 1.859 agerraldi; orobat bigarreneko 73 agerraldi, 18 liburu eta 19 artikulutan; ETCn 309 agerraldi) izlag

Alessandro Petacchik irabazi zuen bigarrengo etapa, herenegun lehenengoa irabazi ostean.  Berria - Kirola   2004-02-26

Kanten bigarrengo galdera (praktikaz) funtsezkoaren aurretik, baita ere filosofian bertan, beste bat dago.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 46. orr.

Bigarrengo begiratuan Arrieta abiatu berria zen zebra bidean barrena.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 228. orr.

Zeren lehen astekoek egingo dioten on adina kalte egingo baitiote bigarrengoek, gaia uler dezakeen baino zailagoa eta goragokoa baita.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 35. orr.

Lehenengo mahaiak piztuko du bigarrengoaren aukera, eta bigarrengo horren jorraketak ekarriko du lehenengoa ixtea.  Berria - Euskal Herria   2006-01-29

Bisitan bazoaz, eta lehenengo zaindariak pasoa ematen badizu, barrurago dagoen bigarrengo batek izen abizenak hartuko dizkizu, eta zeinengana zoazen.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 62. orr.

Dauden taldeak egonda, eta arau hori dela eta, zozketaren amaieran lehen mailako hiru talde eta bigarrengo bost geratuko dira.  Berria - Kirola   2004-11-02

Izan ere, hirugarren adigaia sortzen duen lehenaren eta bigarrenaren arteko loturak adimenaren ekintza berezia eskatzen du, lehenengoan eta bigarrengoan egiten denaren berbera ez den ekintza.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 65. orr.

Lehenbiziko egunean erbia ekarri zuen.-Bigarrengoan, bi txori.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 171. orr.

Hala ere, luze gabe lortu nuen jakitea, ez bere lehenengo denboraldi hartan, baina bigarrengoan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 129. orr.

Nire semea bigarrengoetakoa duk.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 172. orr.

9 bigarrengoz adlag bigarrenez, bigarren aldiz.

Legea bigarrengoz urratzen duten tabernei, berriz, lizentzia kenduko diete.  Berria - Gaiak   2004-11-11

Leioakoaren berri jakin nuenean, poz hartu nuen, poz etsia, bigarrengoz huts egin dutelako Leioan, eta prestatuta neukan hitzalditxoari eustea erabaki nuen.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 68. orr.

Baskoniak ezin du bigarrengoz harri berarekin estropezu egin.Hulaguren eskuetan eroritako hiri batean aurkitzen zen Nasir al Din, bigarrengoz bere bizitzan.  Berria - Kirola   2006-01-12

-Esan dizudan bezala, titiko haurra nintzela, gupidaren esnea edoski nuen [...]: Eta susmoa dut bigarrengoz dastatu ahal izango dudala.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 175. orr.

10 bigarrenik.

Bigarrengoz, ez doala jainkozko eskubidearen aurka, Jainkoak botere berezia eragin baitzuen juduen gainean, erdainkuntzaren itun zaharraren bidez.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 50. orr.

11 bigarrenik lehenaren ondoren.

Begira ni nor naizen, adibideen bidez txikituz: lehenik, zenbat naizen ni gizon guztien aldean; bigarrenik, zer diren gizonak paradisuko aingeruen eta santu guztien aldean.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 67. orr.

Irakasle batzuk erkinduak daude eskatzen zaienari, euskara ikasteari lehenik eta euskaraz irakasteari bigarrenik alegia, ezin diotelako erantzun.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 91. orr.

Baina bigarrenik, eta hau askoz ere garrantzitsuagoa da niretzat, hotel horren aurretik nik lasai asko pasa nahi dut gogoak ematen didan guztietan.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 215. orr.

Lehenengo eta behin, isilpekotasuna behar-beharrezkoa zen hor, ezinbestekoa [...]; bigarrenik, hitza hala bihurrikatzeak kasu honetan xede zehatza du.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 26. orr.

Hau lehenik Analitika transzendentala da, "egiaren Logika" bat, beraz; bigarrenik, Dialektika transzendentala da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 7. orr.

-Ene seme, deabrukeria bat balitz, hasteko ez lukete toki irekian egingo eta, bigarrenik, ez lizukete deituko bedeinkatzera joateko.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 90. orr.

Baliteke, bigarrenik, arimaren espirituzko izaera (eta berekin batera bere hilezkortasuna) aditu ahal izatea.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 269. orr.

Bigarrenik, etenaldi hori egin daitekeelakotz asko gisaz lehen aldian baino eztikiago.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 186. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arteko bigarren (12); aurkako bigarren (9); aurtengo bigarren (16); baina bigarren (130); baina bigarren zatian (13); batez ere bigarren (10); bere bigarren (143); bere bigarren diskoa (12); bere bigarren lana (9); beren bigarren (33); beren bigarren haurrari (9); berria txapelketako bigarren (9); beti bigarren (15); bi bigarren (10)

bigarren a maila (10); bigarren a mailan (14); bigarren alaba (11); bigarren aldaketa (12); bigarren alderdia (11); bigarren aldi (15); bigarren aldia (100); bigarren aldia da (37); bigarren aldia izango (10); bigarren aldia zen (14); bigarren aldian (35); bigarren aldikotz (55); bigarren aldiz (288); bigarren aldiz irabazi (10); bigarren aldiz jarraian (14); bigarren amaitu (10); bigarren arlotea (14); bigarren arrazoia (16); bigarren artikulu (10); bigarren artikulua (11); bigarren astea (10); bigarren astean (18); bigarren atal (14); bigarren atala (61); bigarren atalean (33); bigarren aukera (87); bigarren aukeraren (11); bigarren aukerarik (11); bigarren auzia (9); bigarren b (92); bigarren b mailako (34); bigarren b mailan (32); bigarren bat (51); bigarren belaunaldiko (20); bigarren bidea (19); bigarren bilera (17); bigarren bisita (10); bigarren bizitza (26); bigarren buru (11); bigarren da (24); bigarren denbora (14); bigarren denboraldia (20); bigarren denboraldia du (10); bigarren denboraldian (21); bigarren dinastian (10); bigarren diska (9); bigarren diskoa (50); bigarren diskoa kaleratu (10); bigarren diskoan (11)

bigarren edizioa (13); bigarren edo (52); bigarren edo hirugarren (47); bigarren egin (18); bigarren egun (14); bigarren eguna (30); bigarren egunean (71); bigarren eguneko (11); bigarren egunez (14); bigarren ekitaldia (17); bigarren eleberria (10); bigarren emanaldia (9); bigarren emaztea (12); bigarren entrenatzaile (15); bigarren entrenatzailea (27); bigarren entrenatzaileak (15); bigarren entsegua (11); bigarren erdia (17); bigarren erdian (59); bigarren erdiko (12); bigarren errauste (35); bigarren errauste planta (26); bigarren eskuko (63); bigarren eskuko liburuen (10); bigarren eskukoa (10); bigarren eta (163); bigarren eta azken (12); bigarren eta hirugarren (104); bigarren etapa (87); bigarren etapa irabazi (9); bigarren etapak (9); bigarren etapan (33); bigarren etxea (9); bigarren etxean (9); bigarren etxebizitzak (12); bigarren etxebizitzen (11); bigarren eztabaida (9); bigarren fase (12); bigarren fasea (64); bigarren fasean (39); bigarren faseari (16); bigarren faseko (32); bigarren fasera (25); bigarren faserako (9); bigarren finala (26); bigarren finalerdi (11); bigarren finalerdia (107); bigarren finalerdian (34); bigarren finalista (14); bigarren galdera (15); bigarren garaipena (58); bigarren garaipena lortu (22); bigarren gau (9); bigarren gauza (17); bigarren gelditu (11); bigarren geratu (20); bigarren gerla (25); bigarren gerra (31); bigarren gola (63); bigarren gola sartu (9); bigarren greba (11); bigarren gutun (10); bigarren gutuna (15); bigarren hamabostaldian (22); bigarren hau (20); bigarren haur (21); bigarren haur batez (10); bigarren haurra (66); bigarren haurra sortu (9); bigarren haurrari (15); bigarren helburua (13); bigarren hezkuntza (16); bigarren hezkuntzako (68); bigarren hezkuntzan (34); bigarren hilaren (12); bigarren hiri (14); bigarren hiruhilekoan (31); bigarren hitza (9); bigarren hizkuntz (25); bigarren hizkuntz eskakizuna (17); bigarren hizkuntza (30); bigarren honetan (12); bigarren hori (30)

bigarren igandean (13); bigarren ilaran (13); bigarren indar (12); bigarren indarra (10); bigarren intifada (23); bigarren intifada hasi (12); bigarren irakurketa (17); bigarren istripua (9); bigarren itzuli (48); bigarren itzulia (118); bigarren itzulia egin (10); bigarren itzulia hasi (10); bigarren itzulian (165); bigarren itzuliaren (15); bigarren itzuliari (12); bigarren itzuliko (39); bigarren itzulira (30); bigarren itzulirako (23); bigarren izan (81); bigarren izan da (11); bigarren izan zen (51); bigarren jardunaldia (100); bigarren jardunaldia jokatu (19); bigarren jardunaldia jokatuko (20); bigarren jardunaldian (57); bigarren jardunaldiko (41); bigarren jardunaldiko partidak (9); bigarren kanporaketa (36); bigarren kanporaketan (16); bigarren kapitulua (19); bigarren kasua (9); bigarren kasuan (32); bigarren lan (21); bigarren lana (23); bigarren lauko (9); bigarren laurdenean (37); bigarren lekuan (14); bigarren lerroa (11); bigarren lerroak (10); bigarren lerroan (39); bigarren liburu (11); bigarren liburua (21); bigarren liburuan (9); bigarren maila (109); bigarren maila batean (31); bigarren mailak (9); bigarren mailako (699); bigarren mailako aktore (16); bigarren mailako binakako (10); bigarren mailako buruz (10); bigarren mailako errepide (9); bigarren mailako herritarrak (19); bigarren mailako ikasketak (9); bigarren mailako talde (20); bigarren mailako txapelketa (14); bigarren mailako txapelketako (11); bigarren mailako txapelketan (11); bigarren mailakoa (57); bigarren mailakoa da (19); bigarren mailakoak (30); bigarren mailakotzat (9); bigarren mailan (282); bigarren mailan geratu (11); bigarren mailan geratzen (16); bigarren mailan utzi (15); bigarren mailara (97); bigarren mailara jaitsi (25); bigarren mailarako (10); bigarren mailari (12); bigarren mailatik (18); bigarren mailean (71); bigarren maileko (76); bigarren maileko finala (25); bigarren mendeurrena (11); bigarren multzoa (9); bigarren multzoan (37); bigarren multzoko (13); bigarren mundu (258); bigarren mundu gerra (68); bigarren mundu gerrak (9); bigarren mundu gerrako (16); bigarren mundu gerran (55); bigarren mundu gerraren (70); bigarren mundu gerraz (13)

bigarren partea (40); bigarren partean (40); bigarren partida (207); bigarren partida huntan (9); bigarren partida irabazi (17); bigarren partida jokatuko (27); bigarren partidan (67); bigarren pausoa (12); bigarren pertsona (16); bigarren pisuan (10); bigarren planoan (17); bigarren postu (18); bigarren postua (118); bigarren postua lortzeko (10); bigarren postuak (9); bigarren postuan (150); bigarren postuan sailkatu (29); bigarren postuarekin (11); bigarren postuari (16); bigarren postura (10); bigarren posturako (28); bigarren proba (18); bigarren puntua (26); bigarren sailkatu (67); bigarren sailkatu da (11); bigarren sailkatu zen (30); bigarren sailkatua (19); bigarren sailkatuak (19); bigarren sailkatuari (12); bigarren saioa (68); bigarren saioan (23); bigarren saria (74); bigarren sasoia (9); bigarren seihilekoan (18); bigarren seme (15); bigarren semea (21); bigarren solairua (13); bigarren solairuan (33); bigarren solairuko (29); bigarren solairura (12); bigarren talde (16); bigarren taldea (60); bigarren taldea joanen (9); bigarren taldeak (51); bigarren taldeak galdu (11); bigarren taldeak irabazi (13); bigarren taldean (34); bigarren taldearekin (23); bigarren taldeko (61); bigarren taldeko jokalari (12); bigarren taldera (11); bigarren taldetik (18); bigarren tokian (10); bigarren trantsizio (13); bigarren trantsizioa (13); bigarren txanda (68); bigarren txandako (11); bigarren txandan (61); bigarren txapela (15); bigarren txapelketa (10); bigarren txartel (18); bigarren txartel horia (13); bigarren txartela (11)

bigarren urrats (11); bigarren urratsa (18); bigarren urtea (50); bigarren urtean (54); bigarren urteko (16); bigarren urtez (68); bigarren urtez jarraian (44); bigarren zati (64); bigarren zati osoa (9); bigarren zatia (193); bigarren zatia hasi (39); bigarren zatiak (17); bigarren zatian (511); bigarren zatian ere (13); bigarren zatian ez (9); bigarren zatiaren (61); bigarren zatiaren hasieran (25); bigarren zatiari (21); bigarren zatiko (67); bigarren zatiko lehen (9); bigarren zatira (9)

bozen bigarren (42); bozen bigarren txanda (13); bozen bigarren txandan (10); buruzko bigarren (19); denboraldiko bigarren (22); derrigorrezko bigarren (39); derrigorrezko bigarren hezkuntzako (19); derrigorrezko bigarren hezkuntzan (12); dituen bigarren (9); donostia bigarren (18); du bere bigarren (9); dudan bigarren (10); duela bigarren (11); duen bigarren (94); duen bigarren aldia (9)

edo bigarren (49); egin zuen bigarren (31); egindako bigarren (12); egiteko bigarren (11); emendatu da bigarren (9); erregealdiko bigarren (10); espainiako bigarren (14); espainiako ligako bigarren (10); euroligako bigarren (16); europako bigarren (15); euskara bigarren (10); ez bigarren (19); ez da bigarren (13); ez du bigarren (13); finalerdietako bigarren (18); finalerdietako ligaxkako bigarren (11); gaur bigarren (18); gero bigarren (10); gipuzkoako bigarren (29); gipuzkoako bigarren errauste (17); gure bigarren (16); haren bigarren (11); hasi zen bigarren (10); hau bigarren (16); hauteskundeen bigarren (34); hauteskundeetako bigarren (14); heriotzaren bigarren (9); historiako bigarren (12); hogeita bigarren (13); honen bigarren (14); horren bigarren (9)

iaz bigarren (19); igandean bigarren (9); ikerketaren bigarren (9); irabazi du bigarren (10); itzuliko bigarren (30); itzuliko bigarren etapa (15); izan bigarren (9); izan da bigarren (15); izan zen bigarren (49); izan zuen bigarren (14); izango da bigarren (23); jaialdiaren bigarren (11); jaialdiko bigarren (15); jokatuko da bigarren (15); jokatuko dute bigarren (13); kanporaketako bigarren (15); kiloko bigarren (10); konstituzioko bigarren (10); kopako bigarren (33); lehen edo bigarren (19); lehen eta bigarren (142); lehenengo eta bigarren (30); liburuaren bigarren (16); ligako bigarren (56); ligaxkako bigarren (20); lortu zuen bigarren (11); mailako bigarren (11); mendearen bigarren (41); mendearen bigarren erdian (13); mendeko bigarren (27); multzoko bigarren (33); multzoko bigarren postua (9); munduko bigarren (37); nafarroako bigarren (9); nagusiko bigarren (15); nire bigarren (29)

ondoren bigarren (10); orain bigarren (24); partidako bigarren (9); partidaren bigarren (14); partidaren bigarren zatian (11); planaren bigarren (10); presidentetzarako bozen bigarren (9); ren bigarren (20); sailkapenean bigarren (14); sailkapeneko bigarren (17); sailkatu zen bigarren (16); sasoiko bigarren (15); taldea bigarren (23); taldeak bigarren (15); taldearen bigarren (12); taldeko bigarren (20); torneoko bigarren (31); torneoko bigarren finalerdian (9); transzendentalaren bigarren (17); txapeldunen ligako bigarren (9); txapelketako bigarren (79); txapelketako bigarren jardunaldia (12); txapelketan bigarren (9); txapelketaren bigarren (14)

urtarrilaren bigarren (10); urtean bigarren (9); urteko bigarren (44); urteko bigarren hiruhilekoan (14); zerrendako bigarren (9)

baina bigarrena (15); bere bigarrena (10); bigarrena aldiz (12); bigarrena da (55); bigarrena ere (16); bigarrena eta (52); bigarrena eta hirugarrena (12); bigarrena ez (20); bigarrena izan (26); bigarrena izan zen (14); bigarrena izango (18); bigarrena izango da (12); bigarrena zen (10); edo bigarrena (9); eta bigarrena (243); gero bigarrena (10); izan zen bigarrena (16); zerrendako bigarrena (12)

baina bigarrenean (25); bigarrenean ere (19); bigarrenean eta (10); eta bigarrenean (85)

bigarrenez irabazi (11)

baina bigarrengoan (9); eta bigarrengoan (16)

baina bigarrengoan (9); eta bigarrengoan (16)


bigarrentiar izond nagusia den gauzatik eratortzen dena.

Eta bigarrentiarra bakarrik, hots, premisa hori suposatuz bakarrik balio duena, euskararen berezko ezgaitasunaren arrazoi gehigarria, edo -ezgaitasunaren arrazoi hori arrazoitxo ezberdin gehiagotan laurgitzen baita- arrazoi gehigarri honen beste gehigarriak.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 118. orr.

Krisi horren deskribapeneko datuak, edo egoera horren ondoriozko fenomeno batzuen azpimarratzea [...], Finkielkrauten preferentzia eta gustuen gorabehera izan daiteke, arazo guztiz bigarrentiarrak dira nolanahi ere.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 127. orr.

Erreferentziok herri guztientzat berdinak ez badira, arriskua dago neu erreferentzia guztiz bigarrentiarrei atxikita bizitzen aritzeko eta ridikulua egiteko nire kulturan.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 134. orr.


bigarrentsu izond **

Eta, nahiz eta bigarrentsuak ziren, goraki mintzatzen ziren beren buruez, klar eta ozen, eta lau haizeetarat kanpatzen eta famatzen zituzten beren bertuteak eta bertutezko obrak, zeren zaldun-zalduntzat eta kontu-kontuzkotzat baitzituzten beren buruak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 546. orr.


bigatxo iz bigantxa.

Nafarroako Arruitz herrian, 140 esne behi ditu eta beste 100 zekor eta bigatxo.  Berria - Harian   2005-07-23


bigerren ik bigarren.

bigilantzia ik bijilantzia.

bigorrar izond/iz Bigorrakoa, Bigorrari dagokiona; Bigorrako herritarra.

Pikari bigorrar batzuek indarrez eragotzi ez baliote, garunak eguzkitara aterako zizkion Loiola zaurituari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 43. orr.

Nik baietz-hik ezetz hartan, bigorrar haietariko bat lurrean zerraldo gelditu zen, aitatxiren mailuak sudurra hautsirik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 43. orr.


bigote ik bibote.

bigotedun ik bibotedun.

bigotetxo ik bibotetxo.

bigudi iz

Ez zion Hendriki begiratzen, niri baizik; Hendrikek Maggieri begiratzen zion, zeina orduantxe irtena zen etxolatik eta ez zituen artean kendu bigudiak, eta Maggiek Hendriki begiratzen zion.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 147. orr.


biguin ik bigun.

biguindu ik bigundu.

bigun (orobat biguin g.er.) 1 izond sakadurari erraz amore ematen diona.

Zein bururdi bigunak dituzuen!  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 122. orr.

Ohe bigun batean etzan, eta berehala hartu zuen loak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 508. orr.

Beheko suak dir-dir egiten zuen besaulki bigunetan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 113. orr.

Pianoa zegoen gelako alfonbra lodia eta biguna zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 147. orr.

Bat-batean masailean ezpain bero bigun batzuk sumatu zituen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 88. orr.

Beso eta bularreko azal bigun eta eroria.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 94. orr.

Mami biguneko gaztak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 63. orr.

Hegoaldean, lur bigun ardo koloreetan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 24. orr.

Arnasarik gabe nengoen errepidera baino lehen ere, neskatxa kolpatua besoetan neramala, oin-zabuka hondar bigunaren gainean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 192. orr.

Eltzegilea buztin biguna lantzen saiatzen da.  Elizen arteko biblia   Jkd 15,7

Maiz ikusten baitugu haizeek gau bakarrean bideak hehortzen eta lokatz biguna azal-gogortzen dutela.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 429. orr.

Oinak asfalto bigun eta likitsean itsatsirik geratu zitzaizkien.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 278. orr.

Oin beltza zapata bigunera ohitzen den bezala.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 93. orr.

Katua larru gorrixka sendo eta bigunekoa zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 54. orr.

Bere ezpain bigunak sentitu ditut, eta bere mihi umela, eta hortzen arteko ahogozoa.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 418. orr.

Sabai bigunaren azkenean, eztarrirantz zintzilik dagoen luzakinari deitzen zaio aho gingil edo ubula.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 27. orr.

Haragi bigunezko muxu luze bustia.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 107. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa elkarketak izenondo balioa duela)

Zergatik zegoen gizon aurpegi-biguna, deabru otzan baten bekain haiekin, harrizko irudi ipurtargidun bat bezala han jarrita?  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 115. orr.

Larru gorrizko aulki barru-bigun batean eserita.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 158. orr.

Lisak eskuak gora eraman zituen, Florenti azken aldiz begiratu, eta salmahaiaren aulki barru-bigunean eseri zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 115. orr.

Niri, batez ere, perretxikoz, arrozez, tipulaz, porruz eta piperrez beteak gustatzen zitzaizkidan, tartean arrautza irakin gorringo-bigunak zituztela.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 136. orr.

3 (elkarketa kopulatiboetan)

Haren ordez, puzgarri erraldoi bat: arrosa koloreko herensuge bat, aho zabala letagin koniko-bigunez gainezka.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 42. orr.

4 irud/hed

Pintura biguna zen -leunkeriak eta belaskeriak ukitua-, nehola ere ez xamurra eta bihozbera.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 298. orr.

Istorio horrek zirrara ikaragarria egin zuen Florenten izaera bigunean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 68. orr.

Lege honek zuhurra eta biguna dirudi.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Hansek ez zuela sekula bere buruaz beste egiteko asmorik aitortu, ez zela bigun horietakoa.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 104. orr.

Bigunegiak izaten jarraitzen dute zure mugimenduek.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 178. orr.

Maiteminduta zegoen, baina maitasuna ez zen imajina zitekeen sentimendu bigun eta gozoa.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 241. orr.

Erkiagak dei berezia egin zien «nazionalismo bigun eta urardotuarekin» etsita dauden abertzaleei.  Berria - Euskal Herria   2004-02-08

Aurrerantzean, ordura arteko bere bizimodu biguna laztasunera bihurtzen saiatu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 287. orr.

Jauregi zahar bat, leinuaren sortetxea, uda partean bisitatzen zuena, eguraldi bigun eta eramangarriz, neguan ez bezala. Eguzkiak dir-dir egiten zuen, itsasoaren aldean zegoen jada, erortzen ari zen, argi biguna jaurtitzen zuen, argizko fereka bat.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 120. orr.

Haren ahotsa biguna baitzen, kotoia bezain biguna, paisaia bezain biguna, emakume bularrak bezain biguna.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 186. orr.

Lohadarrak lo bigunean eta gorputz astuna sentikortasun barik luze datzanean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 173. orr.

Esertzeko eskatu zion Ivan printzeak, esku keinu bigunez.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 45. orr.

Tiro eta Sidonek zigor bigunagoa izango dute zuek baino.  Elizen arteko biblia   Lk 10,14

Zuri ez zaizu iruditzen bigunegi hitz egiten ari naizela?  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 48. orr.

Ez nuen esperientziarik drogen kontuan, ez gogorrekin, ezta bigunekin ere.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 144. orr.

Jaso zituzten diru-laguntzak eta kreditu bigunak aipatu gabe.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 35. orr.

Eskaintza berria aurrekoa baino bigunagoa da.  Berria - Ekonomia   2006-02-03

5 (adizlagun gisa)

Gasteizko taldea bigun baino bigunago aritu zen defentsan. Astindu egin behar nuen, eragin, baina ez nekien zakarregi edo bigunegi ari nintzen, azkarregi edo motelegi. Gero, aldra handi, beltz, isila osatuz, basoan barrena joan ziren, udaberriaren eraginez heze eta bigun zegoen bide koskatsu batetik.  Berria - Kirola   2004-12-12

Atzetik, masailak aterpean zeuden, zuri eta bigun.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 155. orr.

Gero euren lursail maitean laborantza berriak probatzen joan ziren eta ikusten nola basa fruituak gozotzen ziren, bigun eta laztanki tratatuz. ondo egosi beheko aldetik, harro eta bigun utzi orea, zukuaz ondo busti dadin;Bi segundotan belakia baino bigunago geratu zitzaidan zakila.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 383. orr.

Jainkoaren epai zuzenak bigunago zigortzen baitu behin erori dena behin eta berriz eroritakoa baino.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 302. orr.

6 bigun-bigun

Lurra lehertua zen, bigun-biguna, zuhaitzen sustrai lodien artean.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 120. orr.

Ez zen bigun-biguna, eta barazki usaina zerion, hantxe gorde baitzituen andre zaharrak luzaro bere arbiak, azenarioak, porruak eta beste, oihal busti batzuen azpian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 237. orr.

Hasieran, sabela bigun-biguna nuen, baina orain gogor-gogor dago.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 165. orr.

Bere bizarra sentitu nuen oso latza, eta aurpegia bigun-biguna, gaixoaren modukoa.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 121. orr.

Behin, dutxatu ondoren, azazkala bigun-bigun zegoela aprobetxatuz, askatzen hasita zegoen alde horretatik zatitxoa kendu nion.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 47. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bezain bigun (4); bigun bat (7); bigun batean (7); bigun batean eserita (3); bigun baten (3); bigun batzuk (6); bigun bigun (4); bigun biguna (7); bigun eta (40); bigun haren (3); bigun hura (3); bigun samarra (3); esku bigun (4); lur bigun (3); ohe bigun (3); oso bigun (4); samur eta bigun (3)

bezain biguna (8); bigun biguna (7); biguna da (9); biguna eta (13); biguna zegoen (4); biguna zen (11); eta biguna (16); maitasun biguna (4); oso biguna (3)

baino bigunago (4)

baino bigunagoa (5); bigunagoa da (5); bigunagoa izango dute (3); zigor bigunagoa izango (5)

bigunak dira (3); bigunak eta (8); eta bigunak (5)

bigunaren eta (3); bigunaren gainean (8); sabai bigunaren (5)

lur bigunean (4)

bigunegia da (3)


bigundu, bigun(du), biguntzen (orobat biguindu g.er.) 1 da/du ad bigun edo bigunago bihurtu.

Plastiko edo polimero asko berotutakoan bigundu egiten dira eta erraz moldea daitezke.  Berria - Gaiak   2006-01-12

Argizaria bigundu eta lagunen belarriak estaliko dituk.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 82. orr.

Haxix apurra txiskero batekin esku gainean bigundu eta desegitea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 106. orr.

Arratsaldeko beroak gaztak biguntzen zituen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 324. orr.

Urak lurra bustitzen eta biguntzen duen bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 137. orr.

Harria bera ere biguntzerainokoak dira egiten zaizkion ohoreak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 44. orr.

Geroztik hona, majo xahartu, ihartu, exkaxtu da gajoa: hezurrak bigundu, azala zuritu, indarrak ahuldu zaizkio.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 97. orr.

Bizarreko ileak ere, hasieran tenteak eta lakarrak, orain biguntzen hasiak, kirats haren koipeak zikinduta bezala sentitzen zituen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 271. orr.

Esterilizatzeko, biguntzeko eta zukutzeko makina bat da urdaila, besteak beste.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 207. orr.

Gorputza bigundu eta urtu egiten zela zirudien, lurrunduko balitz bezala.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 50. orr.

2 irud/hed

Muinak biguntzeko moduko eguzkipean garraztatu arte zain egon eta gero, autobus mendabelar batera igo nintzen.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 229. orr.

Josebaren begiak ez ziren bigundu: [...].  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 79. orr.

Zer gertatzen zaizu orain, bigundu egin zara Azkabanen, ala?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 275. orr.

Avilako zalduna ez zen beratu ez bigundu.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 557. orr.

Aurretik bidaltzen diodan opari honekin bigunduko dut.  Elizen arteko biblia   Has 32,21

Goiz erretiratu ziren senar-emazteak: Nikolas, edariak bigundurik, Arianna, edariak gogorturik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 125. orr.

Frantzisko, ordea, ez hitzek biguntzen zuten, ez eta kate edo zigorrek kikiltzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 503. orr.

Adinak bihotza bigundu eta gorputza uzkurtu ez diezadan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 108. orr.

Lapurren bihotzak bigundu eta penitentziara ekar zitzala eskatzen zion Jainkoari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 992. orr.

Haize pittin bat dabil mendiaren goialdean, eguzkiaren beroa biguntzen duena.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 55. orr.

Kontseilu Ekonomiko eta Sozialaren kritiken ondoren, zigorrak bigundu ditu ministroak.Haserrea bigundu zitzaion.  Berria - Ekonomia   2004-09-16

Begirada bigundu zitzaion, baina ez askorik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 329. orr.

Irainak eta kritikak harremanak biguntzeko keinuekin tartekatu dituzte bai batak bai besteak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-13

Soinu hark bigundu egin zuen nire barruan ahotsari ateratzen uzten ez zion oztopoa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 369. orr.

Hartu berriak zituen erabaki zorrotz zenbait bigundu ditu.  Herria   2004-04-01

3 (era burutua izenondo gisa)

Ogi garratza eta oliba bigunduak jan zituzten.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 66. orr.

Txokolatetxo bigundua likatu zitzaidan aho-sabaian. Gizonaren erasoak makaldu egin dira, eta haren zakil bigundua berez irten da preso zuen kutxatila ederretik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 98. orr.

Galleta bigundu batzuk aurkitu nituen eta pote bat ezti.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 201. orr.

Urrearen gogortasun bigundua berotan funditzen da eta brontze hotza garrak bentzuturik urtzen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 59. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bigundu egin (16); bigundu egin da (5); bigundu egingo (4); bigundu egiten (6); bigundu eta (15); bigundu nahi (3); bigundu zituen (3); bigundu zitzaion (3); bigundu zuen (3); bihotza bigundu (6); bihotza biguntzeko (3)


bigundun izond adierazten dena biguna duena.

Igo da txoropito bat, sama izugarrikoa, kaskoan ginbail bat jarrita, xingola bigunduna.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 185. orr.


bigungarri 1 iz biguntzeko erabiltzen den gauza.

Bizkarraren atzean bigungarri bat ipini zuen, barruan artile harroa eduki beharrean Errusiako ostatuetan adreiluaren edo harri-koskorraren antz ikaragarria duen gai batez beterik egon ohi diren kuxin horietako bat, hain zuzen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 24. orr.

Hiru hankako ohe estu bat hormara hurbildu, eta lastaira-antzeko bigungarri txiki bat ipini zuen gainean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 22. orr.

Begiak itxi, eta bigungarrian jarri zuen burua.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 324. orr.

Aurpegi gainean bigungarri bat ipini eta ito egin zuen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 79. orr.

Bigungarriz estalitako atetxo baten aurrean gelditu ziren.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 492. orr.

Bigungarri goxotan bildu oinek zeramaten melodia, eta hatzek, berriz, bariazio eskala bat jotzen zuten, hutsalki, nota-sail bakoitzaren ondoren.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 82. orr.

Erlojuak, kanpaiak, iratzargailuak, telefonoak, ate bigungarriz estaliak, igogailuko zurrumurruak, barreak, musika eroa, jasanezina.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 26. orr.

2 irud/hed

Urtetan gora joanik, etsi zuelako seme-alabek etxetik alde egiten dutenean uzten duten hutsunera, eta bere bizitzari babesgarria eta bigungarria jarria ziolako gehiegi ez sentitzeko bereizte horren zartakoa.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 178. orr.


bigungarridun izond bigungarria dena.

Bi mahaietako bat kendu ere egin zuen, eta banku bigungarridun batez jantzi zuen gela mehar hura.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 346. orr.

Laster konturatu nintzen ez zela halakorik, irakaskuntak banaketa estamental batean duela bere funtsa, zu hor eta ni hemen, aulki bigungarriduna lapurtuta ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 93. orr.

Haren inguruan ibili zen, behin eta berriro haztatu zuen kotoizko estalki bigungarriduna.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 119. orr.

Aulkiak zeuden mahaiaren inguruan eta zoko guztietan, aulki tenteak, kurbatuak, zikinak, bigungarridunak, denak atzealdetik farfailez apainduak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 29. orr.


bigunkeria iz biguntasun gaitzesgarria.

Ospe handia lortu zuen eta beraren lanek polemika bizia piztu zuten, bai oso gai labainak aukeratzen zituelako (erlijioa, sexua, bortxaketak, hilketak, iraultza), eta bai gai horiek oso gordinki eta inolako bigunkeriarik gabe jorratzen zituelako.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 6. orr.

Beren eskubideak galtzeko beldur diren emakumeen bigunkerietara ohituta daude, eta Don Kixote berriak direla sinetsirik, ustezko eskubide horien defentsan tematzen dira.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 70. orr.

Esperientziaz ongi ikasia zuen, deabruek laztasunari ikara diotela, eta bigunkerian eta atseginetan bizi direnak, berriz, gogorrago tentatzera animatzen direla.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 766. orr.

Bere buruarekin gogorra izan zen beti [...] nahiz eta gaztetatik izatez ahula eta hauskorra izan eta munduan bigunkerian bizitzen ikasia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 556. orr.


bigunki adlag biguntasunez.

Luze geratuko nintzen eguzkiaren epelean korronteari bigunki eramaten utziz, baina ordu laurden baterako eskatu nion batela mutikoari.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 462. orr.

Ohi nuenez, noiz ezkonduko ote zen galdegin nik eta, usadioan bezala, irribarre erdiz eta eskuei bigunki eraginez ihardetsi hark.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 94. orr.

Bista lainotu zait eta, 'besteari galdetu dio eta!' entzun dut distortsionaturik, luzaturik, bigunki amiltzen naizen artean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 48. orr.


bigunkiro adlag bigunki.

Bero zen jangelan, makinak bigunkiro negar-zotinka ari ziren trenkadaren atzean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 104. orr.


biguntasun iz biguna denaren nolakotasuna.

Galduak zituen begietako distira eta eskuen leuntasuna, galduak zituen begien zolitasuna eta eskuen biguntasuna.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 30. orr.

Ikustean sumatzen al dugu gorputzen gogortasuna eta biguntasuna?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 128. orr.

Heldulekuari eragitean, zapaldu egin nion sabela nire besoarekin, oso gutxi, bere biguntasuna sentitzeko adina.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 52. orr.

Espartzuzko alfonbrak biguntasuna ezartzen zuen haren oinen azpian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 125. orr.

Nigana etorri huen zalantzak zituela esanez, bidezkoa ote zen gure borroka, ez zekinat hire biguntasunarekin kutsatzen hasi ez ote den.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 135. orr.

Gizon gogor eskarmentukoak ziren arren, umeen biguntasun eta inozotasuna erakutsi zuten, doinu haiek entzun orduko.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 226. orr.

Lasaikeriaren jatorria zein den aztertzen badugu, delituen zigorgabetasuna dela ikusiko dugu, eta ez zigorren biguntasuna.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 9. orr.

Errai txikituen biguntasun higuingarri hori zuten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 205. orr.

Arrazoi eta diskurtso politen biguntasunak ez du inperioa maskaldu besterik egiten: lege txarrago, baina irmoko hiria hobea da, ezen ez lege hobeko, baina indar gabekoduna.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 261. orr.

Biguntasunean erortzeko beldurrez esan ere ez dugu esaten, baina maitasuna oso garrantzizkoa da.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 105. orr.

Orain, PSOEk bigunago jokatuko duela dirudi, baina ez dakigu zenbateko biguntasunez.  Berria - Euskal Herria   2004-08-29

Guregan biguntasunezko ondorio eta sentimendutik besterik sortzen ez diren egintzak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 134. orr.

Hauengan hori eginarazi zuen bere kontenplazioko objektuaren gozotasun gehiegizkoak, hunkigarritasunezko eta biguntasunezko gozamenak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 117. orr.


biguntxe
1 biguntxeago adlag zerbait bigunago.

Anaia maite, egiozu otoitz Jaunari zurekin biguntxeago joka dezan, bere eskua zure gainean behar baino astunago jartzen duela ematen baitu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 829. orr.


biguntxo izond bigun xamarra.

Tirabira bat, hogeita hamabiren bat urtebetetzekoa, kapirio biguntxo korintiar bat zuena xisma ordez; lepradun luzeegia, goitik tiratu baliote bezala.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 183. orr.


biguntzaile izond/iz biguntzen duena.

Badaki ametsak [...] errainu ederrak sortzen dituela, begien lauso, begien hezitzaile, bihotz-biguntzaile.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 174. orr.


biguntze iz bigun edo bigunago bihurtzea.

Kontu honetan ez dago ezer ziurrik, baina aurreko gaueko afarian Honeyrenganako jarreran biguntze nabarmen bat antzeman nion.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 223. orr.

Liluratu lagunak eta nahastu etsaiak mendeku asmatu berriekin: ile-erortze, zango-biguntze, mihi-lotze eta beste askorekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 76. orr.


bihamon ik biharamon.

bihar adlag 1 gauden eguna bukatzen denean hasten den egunean.

Gaur gauean edo bihar.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 175. orr.

-Gaur ez bada, bihar.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 312. orr.

Ezinezkoa da, jeneralak gaur ez du inor hartzen, itzul zaitez bihar.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 295. orr.

Pasa zaitez bihar, arratsaldean-edo.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 33. orr.

Bihar eguzkia atera orduko.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 83. orr.

Moskuko eta Petersburgeko handiki askok bihar zer jango duten eta etzi zer bazkalduko duten pentsatzen ematen dute denbora guztia.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 95. orr.

Bihar, bada, gainerako xehetasunak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 19. orr.

Bihar beteko du Jaunak herriaren kontrako mehatxu hau.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 161. orr.

Deituko didazu bihar, Matias?  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 129. orr.

Bihar berriz jinen zarea?  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 15. orr.

Bihar, hilotza eraman ondoren, oro zigilaraziko dut.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 504. orr.

Berdin da, bihar goizean ahaztuko zaitut.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 188. orr.

Badakidalako bihar edo etzi azalduko dela fragata bat bokalean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 15. orr.

Bihar gauerako azken manganeso-koilarakada ere lehorreraturik ez badago, komisio erdia baino ez dizut ordainduko.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 142. orr.

-Ordainduko didazu bihar!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 201. orr.

Gaur gauean edo bihar.  Berria - Kirola   2004-04-13

Bihar lauretan betiko lekuan.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 68. orr.

Bihar hamaikak aldera berriro deitzeko eskatu dit eta horixe egingo dut.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 74. orr.

-Bihar joan behar dut soldadutzara.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 42. orr.

Jakizu bihar Boston aldera abiatzekoak garela eta, horretara, bihar handik deituko dizut.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 46. orr.

Bihar, ikuskizun hau amaitzen denean, denak berdin iraungo du.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 15. orr.

Ea bihar gauza bera gertatzen den.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 156. orr.

Bihar beste egun bat izango duk, beste mundu batean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 262. orr.

Bihar-etzi itzuli beharko du gauzak batzera, txukuntzera.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 117. orr.

Izan ere, ekitaldi indartsuenak gaur eta bihar artean antolatu dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-03-06

2 irud/hed

Gaur niri, bihar zuri.  Elizen arteko biblia   Si 38,22

Auzolanaren legea zen: gaur gu zuenean eta bihar zuek gurean.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 25. orr.

Atzo gure kontra erabil zitekeena, bihar alde.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 64. orr.

Gaur Isabel, bihar Amadeo, gero...  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 12. orr.

3 bihar arte

-Bihar arte, Paul.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 102. orr.

Bihar arte, Gexan...  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 169. orr.

-Bihar arte orduan -esan zuen Ninik.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 298. orr.

Bihar arte, beraz, eta zorte on.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 93. orr.

Eta "bihar arte" esanez agurtu dut.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 170. orr.

Zaude bihar arte.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 79. orr.

Bihar arte orduan, portuan goizeko hamaiketan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 141. orr.

'Beste babu horrekin hitz egiteko bihar arte itxaron beharko dugu.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 24. orr.

Bihar arte ez dira etorriko.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 64. orr.

Ezin al zenuen bihar arte itxaron?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 103. orr.

Izan pazientzia bihar arte.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 90. orr.

Bihar arte ez da jakingo Israelgo etxaldeetako langileek H5N1 birusa edo gripe arrunta duten.  Berria - Gaiak   2006-03-18

Bihar arte greban daude Bizkaiko Correoseko langileak.  Berria - Ekonomia   2004-07-27

Nazioarteko 20tik gora estatuburu eta gobernuburu, 30 agintari ohi eta 200 aditu inguru ari dira parte hartzen, atzo hasi eta bihar arte.  Berria - Harian   2005-03-09

· Emadazue bihar arteko epea.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 95. orr.

4 bihar bertan (orobat bihar berean g.er.)

Bihar bertan hasiko naiz bila, gosaldu ondoren.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 10. orr.

-Bihar bertan Lolaren eskua eskatzera joango haiz.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 59. orr.

Gure jaunaren bila irtengo gara bihar bertan, gure lurretara itzultzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 33. orr.

-New Yorkez ari garela -esan nuen nik-, harantz abiatzekoa naiz bihar bertan.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 127. orr.

Zeren, joatekotan, bihar bertan joan behar baitugu.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 110. orr.

Gobernuak bihar bertan erabaki beharko luke Garoñako zentrala ixtea.  Berria - Gaiak   2006-04-30

Nahiko bazenu, bihar bertan ezkon zaitezke beste norbaitekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 338. orr.

Bihar bertan hasi nahi nuke lanean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 159. orr.

Hitz bat esatea besterik ez zaukaat emakumea eta dirua bihar bertan izateko.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 118. orr.

Egik hori bihar bertan.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 59. orr.

Bihar bertan banoak hemendik!  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 132. orr.

5 biharko izlag

Biharko egunsentia ederra izango da batzuentzat, etsigarria besteentzat.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 146. orr.

Ez da iritsiko biharko goizera.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 27. orr.

Gaurko urrea biharko latorria.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 300. orr.

Herriko ostatuan, afaltzen ari naizela, erromesen ele eta irrien erdian, biharko etapari so nago.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 105. orr.

Ez arduratu, bada, biharko egunaz, biharkoak ere ekarriko baitu bere ardura.  Elizen arteko biblia   Mt 6,34

Horixe esan digu maisuak, biharko idazlanaren gaia arbelean idaztean.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 75. orr.

Iragana atzoko Etorkizuna bada ere, Etorkizuna, biharko Iragana da.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 156. orr.

Biharko eguna noiz iritsiko bizi naiz, alde egiteko.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 281. orr.

Badakigu arranoa dela biharko putrea: arranoaren arrautzetatik putrekumeak jaiotzen direla.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 198. orr.

Eta biharko oturuntzara ere gonbidatua nago, erregearekin batera.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 138. orr.

-Biharkoari ez diot batere itxura onik hartzen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 150. orr.

Zer da gaztetasuna? Behar bada atzokoa eta gaurkoa baliatuz biharkoari buruz joaitea.  Herria   2003-11-13

Ez zaitez biharkoaz harrotu, ez baitakizu zer gertatuko zaizun gaur bertan ere.  Elizen arteko biblia   EsZ 27,1

6 adlag

-Biharko pasako jatak, ezta?  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 131. orr.

Biharko, seguru, euria diagu!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 234. orr.

-Biharko behar dut, eta... -esan nion apal-itxurak eginez eta irakurtzeko baimena eskaturik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 24. orr.

Erre gaur erre beharrekoa eta egosi egosi beharrekoa, eta gorde biharko gelditzen zaizuena.  Elizen arteko biblia   Ir 16,23

Gaur indaba pintoak prestatu behar dizkio, eta biharko eltzeko bat geratu diren azenarioekin.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 231. orr.

-Gaur egiten ahal dena, biharko ez utzi Biharko uztea erabaki dut.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 94. orr.

Garbi zaitezte biharko, haragia izango baituzue jateko.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 200. orr.

Biharko eguraldi ona iragartzen du telebistak.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 91. orr.

-Ekartzak biharko gatz gema, entzun duk?  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 7. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

agian bihar (13); ariko da bihar (21); ariko dira bihar (22); aurkeztuko du bihar (16); aurkeztuko dute bihar (9); bada bihar (14); baina bihar (67); baina bihar ez (8); bat bihar (9)

bihar abiatuko (13); bihar abiatuko da (8); bihar alde (9); bihar amaituko (30); bihar amaituko da (19); bihar anoetan (10); bihar arratsaldean (43); bihar arratsaldeko (12); bihar arratsean (10); bihar arte (157); bihar arte ez (10); bihar arte itxaron (8); bihar aurkeztuko (18); bihar aztertuko (10); bihar bere (9); bihar berean (9); bihar berriro (9); bihar berriz (14); bihar bertan (167); bihar beste (39); bihar beste bat (8); bihar beteko (8); bihar bi (11); bihar bilboko (14); bihar bilbon (20); bihar bilduko (13); bihar bukatuko (8); bihar da (23); bihar deklaratuko (10); bihar donostiako (24); bihar donostian (33); bihar dute (11)

bihar edo (70); bihar edo etzi (64); bihar eginen (10); bihar egingo (81); bihar egingo da (12); bihar egingo den (9); bihar egingo dira (8); bihar egingo du (14); bihar egingo dute (15); bihar egitekoa (8); bihar eguerdian (27); bihar emango (16); bihar erabakiko (10); bihar eramango (9); bihar ere (101); bihar ere ez (9); bihar erredakzioa (15); bihar espainiako (10); bihar eta (133); bihar eta etzi (94); bihar etorriko (12); bihar etzi (14); bihar euskal (15); bihar ez (64); bihar ez da (12); bihar gasteizen (13); bihar gauean (26); bihar gaur (57); bihar goiz (11); bihar goizaldean (12); bihar goizean (182); bihar goizean goiz (14); bihar goizeko (27); bihar goizerako (12); bihar hartuko (8); bihar hasi (25); bihar hasi eta (23); bihar hasiko (139); bihar hasiko da (92); bihar hasiko den (11); bihar hasiko dira (20)

bihar ikusiko (22); bihar iritsiko (8); bihar iruñ bihar itzuliko (24); bihar izango (56); bihar izango da (34); bihar jokatuko (150); bihar jokatuko da (51); bihar jokatuko den (11); bihar jokatuko dira (27); bihar jokatuko du (17); bihar jokatuko dute (27); bihar jokatzeko (10); bihar jokatzeko moduan (9); bihar koldo (16); bihar koldo alduntzin (16); bihar manifestazioa (8); ean (11)

bihar ordu (12)

bihar zer (18); bihar zortzi (11)

egingo da bihar (14); egingo du bihar (38); egingo dute bihar (44); egun eta bihar (206); emango du bihar (8); emango dute bihar (8); eta bihar arte (18); eta bihar bertan (16); eta bihar beste (17); eta bihar egingo (8); eta bihar ere (25); eta bihar ez (11); eta bihar gaur (11); eta bihar goizean (19); eta bihar izango (8); eta bihar jokatuko (27); ez bada bihar (13); ez bihar (13); ez da bihar (10); gaur edo bihar (24); gaur eta bihar (227); gobernuak bihar (8); hasi eta bihar (10); hasiko da bihar (22); hau bihar (8); hori bihar (12); izango da bihar (39); izango dira bihar (13); izango du bihar (12); izango dute bihar (9); jokatuko da bihar (44); jokatuko dira bihar (14); jokatuko du bihar (29); jokatuko dute bihar (36); litekeena da bihar (10); partida bihar (8); saioa bihar (12); txapelketa bihar (8); zatoz bihar (9)

baina biharko (13); biharko eguna (21); biharko egunean (20); biharko eta (10); biharko etapa (8); biharko euskal (20); biharko euskal herria (11); biharko finala (8); biharko gaurko (11); biharko izarrak (17); biharko izarrak txapelketa (11); biharko lurraren (11); biharko partida (23); biharko partidak (8); biharko partidarako (8); biharko saioa (9); biharko saioari (11); biharko saioari begira (9); deitu du biharko (10); deitu dute biharko (16); gaurko eta biharko (20); izango da biharkoa (10)

bihartik aurrera (91); bihartik igandera (13)


biharamen ik biharamon.

biharamon (orobat bihamon g.er., biharamen g.er., eta biharamun g.er.) iz 1 aipatzen den egunaren ondotik datorren eguna.

Eta heldu zen biharamuna, eta biharamun hark bertze biharamun baterat eraman ninduen, eta eguzki batek bertze eguzki baterat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 647. orr.

Eguberri egunaren biharamuna zen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 117. orr.

Su-etenaren biharamun honetan zerbait garbi gelditzen ari bada, zuhurtziarekin batera pazientzia ere beharko dela da.  Berria - Harian   2006-03-24

Zeren-eta biharamun hartan burutu behar nuen urratsa, ez bainuen ordura artean nehoiz eman, ezta antzekorik ezer ere.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 51. orr.

Herriak eguna, gaua eta biharamun osoa igaro zituen galeperrak biltzen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 200. orr.

Biharamun guzia erdi ametsetan iragan zuen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 30. orr.

Besta biharamun goiz batez bezala iratzartzen dira herritarrak, buru begiak pisu, lano batean.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 201. orr.

Biharamun goiza luze iruditu zitzaion Ulrich Kunsiri. Oraindik ere biharamun eguerdia arteko denbora neukala kontuan izanik, besterik gabe "gabon" esan eta alde egitea zegokidala iruditu zitzaidan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 278. orr.

Biharamun egunsentian, irten zen oihal bila hirira joateko asmoz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 307. orr.

Biharamun goizean, hegazkin batean nindoan, hegoalderantz, tabakoaren herrialderantz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 290. orr.

Biharamun goizean, seietan, Mikel Strogoff abiatu zen berriro ere, Kamsketik Ubinsk herrixkara dauden laurogei versta (85 kilometro) egun hartan bertan egiteko asmoz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 222. orr.

Biharamun goizean, oparia eskaintzeko orduan, uholdea etorri zen Edom aldetik, eta lurralde hura urez bete zen.  Elizen arteko biblia   2 Erg 3,20

Biharamun eguerdian Harry, Ron eta Hermione eritegitik irten zirenean, ia inor ez zuten aurkitu gazteluan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 340. orr.

Gaitzespen elkarretaratze ixilak iragan dira biharamun eguerdi irian, hegoaldeko ainitz tokitan.  Herria   2002-08-08

Biharamun arratsaldean Tom eta biok bazkaltzeko elkartu ginenean, ohartu ginen erritu txiki bat sortzeko bidean geundela.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 95. orr.

Biharamun arrastirian Madeleine bila jin zitzaionean, ehundegian jarririk aurkitu zuen, ohe gaineko baten zati baten burutzen ari.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 174. orr.

Esan bezala, azti afrikarra biharamun iluntzean agertu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 210. orr.

Biharamun gauean, Dominique eta biak berriz agertu ziren toki hartara.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 266. orr.

Gau batean belus horizko azalekiko koaderno hura aurkitu nian, hain zuzen ere, saiatu arren, ehizaldiaren biharamun gauean -gau gogoangarria benetan niretzat- haren idazmahaian aurkitu ez nuena.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 220. orr.

Hurrengo egunean ordea beste pertsona argitu bat izango duzu, eta biharamun hurrengoan beste bat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 39. orr.

Buruan horrelakoak nituela hartzen ninduen loak, buruan horrelakoak nituela ekiten nien biharamun goizeko ariketei.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 22. orr.

Elkar ikusteko deiak biharamun goizeko egin zituen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 239. orr.

Nahikoa lo eginda ere, erraza genuen biharamun eguerdirako hara heltzea.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 144. orr.

Biharamun eguerdiko hamabi eta erdietan nuen itzulerako hegaldia.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 11. orr.

Urte bete zen Ninik, Eligiok eta Miliok elkar ezagutzen zutela, eta ederrak zituzten elkarrekin pasaturik, Casale di Costan elkarri "zuka" eginez hasi ziren Pazkoa biharamun hartatik!  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 40. orr.

Eta orai zer? Biharamun arte bakea, isiltasuna.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 55. orr.

: halatan hitzartu genuen, bereizi ginelarik, biharamunaz geroztik nire gelan ginela elkartuko.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 364. orr.

2 (izenondoekin)

Herritarren %90ek gutxienez zortzi orduz egin behar dute lo, biharamun ona izango badute.  Berria - Gaiak   2004-12-29

Biharamun gozoa, ardo eta jaki onen ostekoa da eta.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 71. orr.

Baliteke ez batak ez besteak emaitza onik ez lortzea (adibidez PPk gehiengo osoa galdu eta PSOEk gobernua eskuratu ezinik geldituz gero), baina besteentzat (IU barne) biharamun mingotsa izan daiteke martxoaren 15koa.  Berria - Euskal Herria   2004-03-07

Biharamun desiratu haren esperantzan, Al-Husainen meskitara jo ohi zuen otoitz egitera eta diru eta ogi erremusinak banatzen zituen meskita ingurumarietako eskaleen artean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 223. orr.

3 jan-edan gehiegizko egun baten ondoko goizean izaten den ondoeza. ik bestondo.

Oso garrazten zaiok aldartea mozkorraldi baten biharamunarekin esnatzean.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 159. orr.

Gura dok entsalada apur bat, ona izaten dok biharamunarentzat.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 93. orr.

San Prudentzio bezperan sekulako aitzurra harrapatu eta hurrengo goizean ohean geratu behar biharamun itzelaz.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 73. orr.

Ni egundoko biharamunarekin nago.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 240. orr.

Gizaki arruntok biharamuna esaten diogu sentipenen batura honi, edo ajea, edo erresaka, edo bestondoa, edo zakurzuria, edo astelehena, asteazkena eta zergatik ez: ostirala.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 129. orr.

Adin batetik goiti, bakan dira mozkorraldiaren xirimolatik oroimenean gordetzeko adina merezimendu duten egintzak, biharamunak bere bilan tristea aurkeztean ohe harrotura.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 291. orr.

Arimako sentipen guztiz erori batez, zeina lur honetako sentipenekin ezin baita alderatu, ez bada opio hartzailearen biharamunarekin. horren ondoko denbora mozkorraldiari darraion biharamuna bezalakoa izan zen, goragale, ahuldade eta gogait denbora.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 31. orr.

4 biharamunagoan

Gauza bera biharamunean, eta biharamunagoan, eta hurrengo egunetan eta asteetan...  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 298. orr.

Biharamunagoan, abuztuak 1, ehun eta hogei versta urrunago, eguerdian, Mikel Strogoff Spaskoeko herrira iritsi zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 219. orr.

Biharamunagoan ikustaldi bat egin zidan, ohiturazko moldearen arabera, nabarmentzekorik deus izan ez zuena.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 282. orr.

Biharamunagoan, astelehenarekin, Atalaiko kaskoan, Miarritzen, bazen han beste estreinatze bat eta Bidaxuneko berberak gehienak han ziren.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 143. orr.

Bigarrena biharamunagoan, ortzegunarekin beraz, Sarah Lavaud piano-joile.  Herria   2004-04-08

Biharamunagoan ikerketa luzea.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 55. orr.

Biharamunagoan, astelehenarekin, Atalaiko kaskoan, Miarritzen, bazen han beste estreinatze bat eta Bidaxuneko berberak gehienak han ziren.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 143. orr.

5 biharamunagoko adlag

Eguna biharamunagoko finkatu genuen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 276. orr.

6 biharamunean

Gaur bata bestearen pozgarri, bezperan eta biharamunean, atzo eta etzi, etsai.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 100. orr.

Biharamunean ez nuen ezer gogoratzen.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 74. orr.

Biharamunean nehork ez du Marie ikusi.  Herria   2001-09-13

Egun hartan bertan deitu behar izan zion afinadoreari, biharamunean pianoa joko bazuen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 23. orr.

Odol biltze bat izanen da aste huntan Kanbon maiatzaren 21 ean ortziralearekin, 16 orenetarik 19 ak arte, eta biharamunean larunbatarekin 10 orenetarik 12 ak eta erdi arte.  Herria   2004-05-20

Biharamunean, ostegunez, Ibero herrian sartu zen Karlos Setimo Errege, bere jarraitzaile ugariekin.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 146. orr.

Biharamunean -igandez-, Louvrera joan nintzen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 149. orr.

Arenalean elkartuko ziren biharamunean goiz.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 124. orr.

Biharamunean, goizean goiz, bultzaka esnatzen zituztela sentitu zuten biek.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 101. orr.

Biharamunean, goizean goizik, monumentura abiatu zen fela, eta piramidearen itzal neurrigabean eseri.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 45. orr.

Biharamunean eta ondoko egunetan, hori nuen-eta ene arrangura: agian Pantxika berriz etorriko zela bere aitaren lagun.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 26. orr.

Goiz beranduan esnatu zen biharamunean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 75. orr.

Ozaraineko zubia biharamunean zeharkatu genuen, beharrik, Maitiaren jendeen arrastorik ikusi gabe.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 170. orr.

Bazkaltzeko elkartu ziren biharamunean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 87. orr.

Gertakariak erakargarrien zeudenean, orduantxe egingo zuen etena, biharamunean jarraitzeko eta, hartara, bizia beste egun batez salbatzeko.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 11. orr.

Handik abiatzekoa zen biharamunean armada tatariarraren atzealdearekin.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 290. orr.

Ramsestik abiatu ziren lehenengo hilaren hamabostean, Pazko biharamunean; israeldarrak libre irten ziren egiptoarren begi-bistan.  Elizen arteko biblia   Zen 33,3

Eguberri biharamunean, ezin gehiago egonez, bizi zen tokiraino joan nintzen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 181. orr.

Larunbat biharamunean aurkeztuko du.  Elizen arteko biblia   Lb 23,11

Marsauan biharamunean bertan abiatu zen, eta hilabete batez hainbat mendi eta ibar, herri eta hiri zeharkatu zituen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 135. orr.

Eskolta bat jarri eta Bilbora eraman behar zituztela biharamunean.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 88. orr.

7 biharamuneko izlag

Biharamuneko pilula arrisku egoera batean hartzeko pentsatuta dago.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 108. orr.

Ekintzari profesionalen eskua nabari zitzaiola izkiriatuko zen biharamuneko egunkarietan.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 30. orr.

Horretara, abuztuko arratsalde bikain horietako batean, Baionako azokan finkatu genuen biharamuneko hitzordua.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 305. orr.

Apirilaren 29koa, San Prudentzio biharamunekoa, hain zuzen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 73. orr.

Lehenengo mugarria eta data ziegatik jalgi bezain fitezkoa izan zen, ez dakit biharamunekoa edo biharamunaren biharamunekoa.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 88. orr.

8 adlag

-Ez dezala inork biharamuneko ezer gorde.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 180. orr.

Hitz ordua biharamuneko eman zidan, Xibero ostatuan, kafearen tenorean.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 10. orr.

Askok jadanik besta eta ikusgarri frango badituztela helduden Mendekoste biharamuneko muntatzen hasiak,  Herria   2003-11-13

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

biharamun arratsaldean (14); biharamun arratsean (3); biharamun egunsentian (3); biharamun gauean (7); biharamun goiz (3); biharamun goiza (8); biharamun goiza arte (4); biharamun goizean (206); biharamun goizean esnatzean (3); biharamun goizean goiz (3); biharamun goizean jaiki (5); biharamun goizeko (5); biharamun goizera arte (3); biharamun goizerako (5); biharamun gozoa (3); biharamun hartan (4); biharamun iluntzean (3); biharamun osoa (4); zer biharamun (3)

biharamuna arte (15); biharamuna arte ez (3); biharamuna da (4); biharamuna ere (4); e egunaren biharamuna (3); egunaren biharamuna (6); mendekoste biharamuna (11); partidaren biharamuna (3)

baina biharamunean (13); baten biharamunean (4); bazko biharamunean (10); bera biharamunean (3); bigarrena biharamunean (3); biharamunean alde egin (3); biharamunean ama (3); biharamunean atera (4); biharamunean aurkitu (3); biharamunean beraz (3); biharamunean berean (19); biharamunean berriz (14); biharamunean bertan (29); biharamunean bi (4); biharamunean deitu (4); biharamunean egin (7); biharamunean egin zuen (3); biharamunean egun (3); biharamunean eman (5); biharamunean emango (3); biharamunean ere (18); biharamunean esan (3); biharamunean esnatu (3); biharamunean etorri (3); biharamunean euria (3); biharamunean euskal (3); biharamunean ez (22); biharamunean ez zen (5); biharamunean gauza (3); biharamunean goiz (5); biharamunean goizean (8); biharamunean goizean goiz (7); biharamunean goizeko (3); biharamunean haatik (3); biharamunean hartu (5); biharamunean hartuko (3); biharamunean hiru (4); biharamunean ikusi (5); biharamunean itzuli (3); biharamunean itzuliko (3); biharamunean izan (6); biharamunean izan zen (3); biharamunean izango (3); biharamunean jaiki (4); biharamunean jakin (5); biharamunean jakin nuen (3); biharamunean joan (4); edo biharamunean (5); eguberri biharamunean (6); egunaren biharamunean (14); ere biharamunean (3); eta biharamunean (196); eta biharamunean bere (4); eta biharamunean berean (7); eta biharamunean berriz (5); eta biharamunean bertan (3); ezen biharamunean (4); haren biharamunean (7); hauteskundeen biharamunean (5); izan eta biharamunean (4); jaso eta biharamunean (3); mendekoste biharamunean (8); nintzen biharamunean (7); nion biharamunean (3); nuen biharamunean (4); partidaren biharamunean (4); pazko biharamunean (8); sinatu eta biharamunean (4); zeren biharamunean (4)

biharamuneko eguna (3); biharamuneko egunkarietan (5); biharamuneko meza (3); biharamuneko pilula (13); biharamuneko pilulak (3)

biharamunera arte (18); biharamunera arte ez (4); egunetik biharamunera (7)

biharamunerako utzi (3)

egunetik biharamunerat (5)

biharamunetik aurrera (4)


biharamun ik biharamon.

bihartxe adlag bihar bertan.

-Bihartxe? -segurtatu nahi izan nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 308. orr.


bihi 1 iz alea (adiera guztietan). ik garau.

Salaraziz Sarako labore edo bihiak Chauvin-Dragon herriari, belarra eta lastoa berriz, Errepublikaren armadetako funtzionarioei.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 243. orr.

-Bihia eskas izanen da -jarraiki zuen besteak, bere buruari mintzatzen balitzaio bezala- eta, bihirik ez bada, gosetea dukegu.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 87. orr.

Lehenik lurra iraultzen dute, aski barna, ondotik xehe xehe eman lurrak bihia ongi errezebi dezan.  Herria   2003-03-13

Bihia arras kariotu zen.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 169. orr.

Haien zinezko buruhauste bakarrak ziren uzta txarrak eta bihiaren prezioaren emendatzea.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 119. orr.

Bide bazterrean jarririk bihiz bihi molko bat biluziz mahats jaten ari naiz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 189. orr.

Lastoa eta bihia.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 120. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Mustarda bihia ttikia da eta biziki laster, berrogoi egunez, landare handia bilakatzen da. Erregeganat joan, eta nola honek erran zion ezen eska ziezaiola nahi zuena, asmakuntzaren ordain; eta eskatu zizkion asmatzaileak taulako lehen koadroagatik bi gari bihi, hurrengoagatik lau, eta hurrengoagatik zortzi, bakoitzean bi aldiz gehiago.  Herria   2003-01-28

Hala da bai, soja bihia saltzen duela kanpo herrietarat baina zer da hori Brasilak munduko merkatuarekin dituen zor haundien ordaintzeko?  Herria   2005-02-03

3 (ezezko testuingurutan, eza adierazteko)

-Bihi bat ez da zutik geratuko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 100. orr.

Domingok eta Estefaniak bihi bat ere ez zuten epeldu nireganako hoztasuna.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 126. orr.

Gau hura izan zela behin ere ordu arte beste bihi bat ezagutua ez nuen bezalakoa.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 64. orr.

Diote gisa guziz aspaldiko ixtorioa dela eta auziperatu bihi bat ez dela aberastu jukutria oker zerbaiti esker.  Herria   2005-11-03

Holako sailean, herrialde bihi bat ez da berez-bere plantatzen ahal.  Herria   2005-09-29

Ohaide bihi batek ez zion ederra zenik nehoiz azaldu.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 326. orr.

Badakigu bederen entzun ditugun bost aitzakietarik bihi bat ez dela zuzenik.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 156. orr.

Eta menturaz berezitasun hori hain ezaguna izanik, ene etsaietarik bihi bat ez da ausartu gure etxeko eta seaskako kristau aspaldikoen odol marka garbiaren aipatzera.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 211. orr.

Hazparneko misionestetan bihi batek ez zuela horrelakorik nahi.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 111. orr.

Bihirik ere ez.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 108. orr.

Bertze zerrendetan, bederatzik 10 boz baino gutiago eta hamabik boz bihirik ez.  Herria   2004-06-17

Historian zehar ez dut aurkitu, Jainkoari esker, nafar bihirik, Jondoni Petiriren jarraile Jondoni Satordirenganik ukan Kristau fedea arbuiatu duenik gaurdaino.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 210. orr.

Urrunago joan gabe, eskualdeko zuzendaritzaren kideetan berean, ez zen laborari bihirik, ez eta marinelik ere.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 181. orr.

San Agustinen definizio hori zuzena dela ageri da, zeren ez baita bekatu moral bihirik definizio hori ez doakionik.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 91. orr.

Zeren eta gizon bakoitza baitan ez baitago arima arrazoidunaz beste arima bihirik.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 57. orr.

· Gaixo ene ama, emazte fina bihi bat hala baldin bada.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 112. orr.

4 (arrosarioarenak)

Hortarako den jende berezi hark sakelak aire husten dizkit otoitz-liburua lurrera botatzen didate, eta arrosarioak, miatzaile batek luzaz zangopilatzen dizkit, bihiak xehatu beharrez.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 40. orr.

Nire eri itsuek arrosarioa ezagutu zuten, zurezko bihi larri eta xeheetan harilkatua.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 193. orr.

Beraien lepoan maiz ikusiko duzu zintzilika bihi beltzaranak dituen shiva-errosarioa.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 199. orr.

Klaudia aranak eta txiliportak zurbil-zurbil zeuden, xalotasunezko lore bat bezain; mirabellak aletu egiten ziren, kaxa batean banilla makilatxoekin ahazturiko arrosario baten urrezko bihiak bailiran.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 318. orr.

5 ogi bihi ipar gai alea.

Ogi bihia irin bilakaraztea.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 61. orr.

Saran, negua bortitza abiatzen zen eta ogi bihiaren salneurria beti goiti ari, baina kezkagarriena Konbentzioak igorri ordezkari baten jitearen abisua izan zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 153. orr.

Ogi-bihia, lurrerat erori eta hiltzen ez bada, bakarrik egoiten da; hiltzen bada, fruitu ainitz emaiten du.  Herria   2003-01-28

650 barrika arno, 500 barrika sagarno, zernahi zaku ogi bihi.  Herria   2003-05-08

Nihauren baitan egin nuen ene arrangura guziekin, ene burua bakartasunak joa eta itoa senditurik ere, ogi bihi metaren gaineko xoria nintzela!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 58. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alderdi bihi (7); alderdi bihi batean (3); beste bihi (3); bihi bat (39); bihi bat ere (5); bihi bat ez (16); bihi batean (11); bihi batean ez (6); bihi batek (32); bihi batek ez (20); bihi baten (3); bihi bati (3); bihi eta (3); gari bihi (3); horietarik bihi (7); ogi bihi (5)

ogi bihia (6)

bihirik ere (4); bihirik ez (21); bihirik ez da (7); ez da bihirik (3)


bihika1 iz bihia, alea.

Bizkitartean biek, ondare bihiken antzera, xume eta purruskatsu, zentasunaren baheetarik isuriz soilik izaten ikasiko genukeen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 26. orr.

Gustatzen zitzaion errain ukaldi batez zamaren bizkarreratzea eta trinkili-trankalaka selauru edo ganerrera hupatzea, beste kolpe zainart batez errautsez eta bihika zohituz emokatu zoletara aurtikitzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 88. orr.

Massenako Mandarin jatetxean bazkaldu ginen eta Txina irentsi nuen, udaberriko borobiletan, kizkira entsaladetan, urdeki saltsetan, Cantoneko irris bihiketan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 188. orr.


bihika2 adlag aleka.

Mattinendako zituen hitzak eta Mattinendako begiak; eta Mattinendako zituen irriak eskumenka, enetzat bihika, eta ni jelosiak joa egoiten nintzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 71. orr.

Hogoigarren mendean ez naiz egiazki sartu, edo antologia batean bihika janez.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 51. orr.


bihikatu, bihika(tu), bihikatzen 1 du ad aletu.

Aitak edo senarrak itsasoan zirela, beltzez apaindu emazteek etxe inguruko funtsak, jagoitik abandonatuak, lantzen zituzten auzolanean, goemona biltzen edo garia bihikatzen zen garaietan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 120. orr.

Hara igotzea deliberatu nian, Manez han zitekeela, arto-buru bihikatzen...  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 115. orr.

Puska fina behatz artean bihikatuz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 97. orr.

2 irud/hed

Itzalaren ezaugarriak berriro bihikatu nizkion andereari, tematsu.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 86. orr.

Trabukok ekarri informazioen edukia ene buruon disketearen eremuan bihikatu nuen, hausnar gaiztoan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 28. orr.

-Nire etxera irain bihikatzera jina baldin bazara, hobe duzu jin bidetik lekutzea.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 48. orr.

Orduak bihikatzea salbu, ez nuen ezer konpontzen edo egoera kordokatsurik askatzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 172. orr.

Xarlesek zaldi ehaiten gordeka higatu urteak bihikatu zituen: sosa ederki sakelaratzen zuen eta arditen dardaraz edozein neska txirikorda zezakeen, oldar ez zitezkeen itsusienak barne,  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 73. orr.

3 (arrosarioarenak)

Halatan, kutxaren barnean, Joanes plantan baketurik atzeman genuen, igandez apaindua, konderak ahurrean bihikatzen eta lehen auzoak elizatik katrelan espreski ekarri gurutze zilar astuna buru gainean erortzear.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 101. orr.


bihikatze iz aletzea.

Oilo salda usaina, baba eta ilar bihikatze soinua.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 217. orr.

Lehen irrisa landetan sartuak ziren biltzeko mekanikak bihikatzeko, ainitz klasetan ereiten dituzte, hola goixtiarretarik hasiz hobeki menperatzen dute lana.  Herria   2003-12-11


bihiki iz bihi landarea.

Lehen urtean artoa, bigarrenean beste lastoki edo bihiki bat eta hirugarrenean pentze egiten dugu eremu bera.  Herria   2001-09-20

Uste dut inguru hauetako laborari, abere hazle eta artzainentzat biziki erabaki ona izanen dela, nahiz hemendik urrun eremu zabaletan bihikia egiten dutenek ez duten hainbat preziatuko.  Herria   2003-02-27

Petrolio sektoreen presionea hain indartsu eta iraunkorra da non urarekin edo bihiki olio erregaiez kurritzen diren ibilgailuek, ehun bat urte honetan bederen pentsatuak eta probaturik izana gatik, ez baitute garapenik ezagutu.  Herria   2005-11-17


bihitegi iz aletegia.

Begira beleei: ez dute ereiten, ez uztarik biltzen; ez dute bihitegirik, ez mandiorik; hala ere, Jainkoak janaritzen ditu.  Elizen arteko biblia   Lk 12,24

Bazegoen etxola berezi bat ere, guztiz hertsia eta ate bakarra zuena: etxeko bihitegia zen, gariz, oloz eta zekalez betetzen zena, baita artalez ere.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 30. orr.

Bihitegiak mukuru zeuden, setio luze baterako bezain, eta orgek, bizigarriz gainezka, egunero zeharkatzen zituzten lubakien gaineko zaldainak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 240. orr.

Bihitegiak hutsik zeuden, hutsago aziendategiak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 269. orr.

Kartzelak bihitegi eta bihitegiak kartzela bihurtzen ziren garaia.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 39. orr.

Bihitegiaren erdi-erdian hautsez betetako orga handi bat zegoen, izena ezabatua eta alde batean karezko gurutze bat zuena.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 25. orr.

Zorigaiztoko artoaren bila ekoizlearen bihitegian.  Berria - Euskal Herria   2006-05-06


bihitu, bihi(tu), bihitzen 1 du ad aletu, bihiz bete.

Hiru hitz haiek, bai, burmuinetan ereinikako hiru hazi balira bezala, erein orduko hozituak, bihituak eta landare indartsu bihurtuak-, egun batzuk lehenago aditu niena!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 200. orr.

Hitzak haziak bezalakoak dira, harat eta honat zabal daitezkeenak eta bertzeen bihotzetan errotu, bertan bihi eta biribil daitezen. han eta hemen garau gorri zornetsu batzuk bihitu zitzaizkion, guztioi goragalea eragiten zigutenak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 39. orr.

2 (era buruta izenondo gisa)

Euskal Herrian, aspalditik bizi dugu Herri-Urrats: Milaka eta Milaka urrats bihituak, udaberriko iduzkiak argituak (agian!...), nahikunde berak animatuak  Herria   2004-05-06


bihotz iz 1 organo haragitsua, bularraldean dagoena, aldizka uzkurtuz odola gorputzean barrena barreiatzen duena; organo hori sentimen eta zirraren egoitzatzat hartua.

Zergatik ditugu, orduan, bi belarri, bihotz bat eta garun bat bakarrik ditugula?  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 117. orr.

Bihotzaren diseinuak antz handiagoa du automobileko erregai-ponparen diseinuarekin.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 176. orr.

Depresio antzekoa izaten dute bihotzeko eri askok.  Berria - Gaiak   2006-03-19

Ene bihotzeko laztana!  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 59. orr.

ik beherago 16.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Muskuluen uzkurtzeak bihotz aldera bidaltzen du odola.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 174. orr.

Bihotzera doan zainen bat erdi itxita dute bularreko angina duten pertsonek.  Berria - Gaiak   2006-03-19

Lehenengo zirkuituan, bihotzaren eskuineko aldetik birika-arterietara ponpatzen da odola.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 167. orr.

Bat-batean bihotzak huts egin zion eta hil zen gure gizona.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 114. orr.

Gezi bat aski da bihotz bat odolustutzeko, baina bi izen behar dira bihotz bat zulatzeko.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 97. orr.

Badakit, maisu, arantza horrek zazpitan zulatu zizula bihotza.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 71. orr.

-Ikusi nahi al dun nolakoa den txori baten bihotza?  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 39. orr.

Gai zara Zu dena ikusteko, baita gure bihotzeko zokorik ezkutuena ere.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 26. orr.

Zu beste inor ez dago nire bihotzean.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 71. orr.

Min erdiragarri batek bihotza urratzen zion.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 133. orr.

Bihotza zanpatzen dizun gantzak hilko zaitu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 18. orr.

Tximistak bihotza erdibitu izan balio bezala izan zen Norarentzat.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 127. orr.

Liburuzaina zenez gero, bihotza erdiratu zion Galoisen gogoetak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 334. orr.

Tristurak bihotza hertsatzen zidan.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 123. orr.

Bihotza altxatzen didazu hitz horiekin, poz handia ematen didazu.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 217. orr.

Bihotzaren taupadak gero eta biziagoak ziren.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 15. orr.

Sentitu nuen haren bihotza lasterrago ari zela taupadaka.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 53. orr.

Hamidari bihotza punpaka hasi zitzaion, eta odola begitartera eta burura igo zitzaion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 211. orr.

Bihotza estutu zidan: umemoko zikin batzuek katu bat ito behar zutela iruditu zitzaidan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 264. orr.

Bihotza estuturik egin nuen harengana, asmatu ezinik zergatik merezi nuen oraingoan errieta.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 166. orr.

Burua itzuli nuen, bihotza estu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 73. orr.

Leihora joan nintzen, bihotza kolkoan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 19. orr.

Bihotzak jauzi egin zion gero, Andreasek ontziratzen laguntzeko eskua luzatu zionean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 91. orr.

Bihotza golkotik irtetear nuela [...] aita ikusi nuen, harria baino geldiago, odol arrasto nabarmenik gabe eta burua bolantean pausatua zuela.Egia hori orobat, bihotza hunkituz behar dela sinetsarazi eta ez arrazoiaz baliatuz.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 108. orr.

Koldarkeria ari zen haren bihotzaz jabetzen osoki.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 57. orr.

Bihotz bi gorputz bakar batean baitziren: bigun, samur eta gozoa, bata; gogor, astun eta mingotsa, bestea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 73. orr.

Baina zoaz eta egiozu otoitz bihotz guztiz Jaunari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 479. orr.

Hala sentitu nintzen neure baitan zatiturik orduan ere, buruak baietz eta bihotzak ezetz.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 393. orr.

Beste ezertarako denborarik eman gabe, haien aurka oldartu ziren bihotz eta bular.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 147. orr.

Belarritako bat ezker belarrian eta bihotz geziz zauritua tatuatua eskuin besoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 157. orr.

Bihotzaren hoztasun bat, hondoratze bat, gaizkitze bat zen hura.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 31. orr.

Zu beste inor ez dago nire bihotzean.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 71. orr.

Nire bihotzeko sekretu guztien gordailu baitzara, sekula eratu dudan asmorik handienaren berri emanen dizut.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 46. orr.

Bihotzaren segeretuan zin egiten du, Etxauzko bizkondea bezala, [...] arbasoen azkonarekin, lehengo Mauro edo Franko bezalako etsairik agertzen bada, gudukatuko dituela eta kalituko.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 31. orr.

Bihotz betean eman diete tiro hirurei.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 462. orr.

Azkenean bi tiro bota zizkion, bat burura, eta bestea bihotz-bihotzera.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 58. orr.

Hitzaldi sarkorrak entzun ditugu ondotik, bihotz-bihotzeraino hunki gaituztenak.  Herria   2004-12-09

Pippinen bihotza uzkurtu egin zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 92. orr.

Haien bihotza sinesgogor eta desleial bihurtu da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 931. orr.

Gogortu egin zuten beren bihotza, Jaun ahalguztidunak [...] antzinako profeten bidez ematen zizkien irakaspen eta hitzak ez entzuteko.  Elizen arteko biblia   Za 7,12

Gaiztakeria-izpi bat ez dauka bihotzean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 83. orr.

Ahoan zaituzte, bai; haien bihotza, ordea, zurengandik oso urrun dago.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 122. orr.

Berak argituko du ilunpean ezkutatua dagoena, berak agertuko bihotzeko asmo gordeak.  Elizen arteko biblia   1 Ko 4,5

Bihotzeko harra sentitu zuen orduan, Saulen soingainekoaren ertza ebaki zuelako.  Elizen arteko biblia   1 Sm 24,6

Bihotzeko bi hutsegite jasan izan zituen iragan hiru urteetan, odol presioa handia zuen eta arteriak huts egitekotan zeuzkan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 237. orr.

ik bihotzeko.

Euria bezala isuri du honetan bere bihotzeko jakinduria.  Elizen arteko biblia   Si 50,27

Haren eroa ez zen burukoa, baizik eta bihotzekoa.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 46. orr.

-Zure bihotzari sinetsi, osaba.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 30. orr.

Hire bihotza ez dun fio, baina beste seinale bat emango dinat.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 176. orr.

Gora bihotzak, ieup.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 182. orr.

Agur bihotzetik.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 33. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Poliuretano erdizurrunez egindako bi bentrikulu ditu bihotz artifizialak eta poliuretanozko lau diafragma malgu.  Berria - Gaiak   2004-10-20

Zelula amak erabiliz, bihotz eriak indartzeko urratsak egiten ari dira.  Berria - Gaiak   2006-02-15

Bihotz osasuntsu batean, berezko taupada-markagailua osatzen duten muskulu-zelula multzo txiki batetik hedatzen da uzkurtze-mugimenduaren uhina.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 244. orr.

Bi bihotz biki zirela, elkarrekin eta batera taup egiten zuten bi bihotz gizartearen hipokrisiak bereiziak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 164. orr.

Biografoek Frantzisko gaztearen bihotz ona eta eskuzabaltasuna azpimarratzen dute.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 26. orr.

Berak zure aurrean leial, zuzen eta bihotz zintzoz jokatu zuelako.  Elizen arteko biblia   1 Erg 3,6

Sha Jahanen bihotz samurra, ordea, burdinazkoa bilakatzen zen bere etsaientzat.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 92. orr.

Bere bihotz zimelduan, hilek bizienganako duten errukia sumatu zuen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 48. orr.

Bihotz alaiak osasuna ekarri, bihotz tristeak hezurrak ihartu.  Elizen arteko biblia   EsZ 17,22

Bihotz barez eta gogo alaiz pazientzia mantentzen zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 209. orr.

Beharbada horixe zen bere bihotz herratsu, furfuriatsu eta zorigaiztokoak irrikaz desio zuena.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 353. orr.

Garaituko dut bihotz mutiri hau, ohituko dut umiliazioetara.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 400. orr.

Ogia etxeetan zatitzen zuten, otorduak elkarrekin pozik eta bihotz xaloz eginez.  Elizen arteko biblia   Eg 2,46

Bihotz ahularen seinale da mundu honetako gauza igarokorrengatik poztea edo tristatzea.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 32. orr.

Pobrezia hura ikusiz, bihotz errukibera hunkitu zitzaion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 742. orr.

Bihotz eskuzabala zuelako eta errege handia izan zelako.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 178. orr.

Maita dezagun, bada, Jainkoa eta adora dezagun bihotz garbiz eta adimen garbiz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 100. orr.

Bihotz onekoa bai, baina lerdoa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 65. orr.

Berriz eta berriz Printze Bihotz onekoa, Agur!  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 225. orr.

Bihotz handiko gizona zen, baina atsegin zitzaizkion hitz zirikagarriak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 432. orr.

Zorionekoak bihotz gozokoak, haiek baitira jabetuko Jainkoak hitz emandako lurraz.  Elizen arteko biblia   Mt 5,5

Ez naiz munduan bizi direnez ari, baizik eta bihotz mundukoia dutenez.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 101. orr.

Afrikarra bere bihotz arrotzaren barnean kuzkurtu zen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 53. orr.

Izan al daiteke, bada, norbait, hain bihotz gogor eta gaiztokoa, Frantziskoren predikazioa gutxiesteko?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 818. orr.

Hasperen sakona egin zuen, eta, Konstantin Fiodorovitxen bihotz gogorra biguntzerik lortuko ez zuela sumatuko balu bezala.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 472. orr.

ik beherago 21.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Bihotz harrokoa izanik, herriaren jabe egin nahi zuen.  Elizen arteko biblia   1 M 16,13

Benetan bihotz garbikoak dira lurreko gauzak gutxietsiz, zerukoak bilatzen dituztenak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 126. orr.

Norbaitengan premia edo hutsunerik ikusten bazuen, bere bihotz gozo-gupidatsuak eraginda, Kristoren esku uzten zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 788. orr.

Eskaileretan elkar agurtu zutenekoa oroiturik, bihotz ilunak egin zitzaizkion: ezin, bada, ulertu, nolatan utzi zion bere ezpainak ukitzen ere.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 261. orr.

Marinelari bihotz ilunak egin zaizkio lasai asko afrikarrak izan zitezkeen haur horien egoeraz jabetzean.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 46. orr.

Arima libre eta bihotza bare.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 373. orr.

Harrizko bihotzak haragizko bihotz bihurtuko zituela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 110. orr.

Transplantatutako bihotz batekin egin ditu hamar urte, baina inoiz ez zioten kendu bere berezko bihotza.  Berria - Gaiak   2006-04-14

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Egia da, bai, bihotz-muskuluak ongi betetzen duela bere egitekoa: uzkurtu eta odola arterietara ateratzen duela eta erlaxatu eta berriro odolez betetzen dela.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 49. orr.

Bihotz hodietako gaitzek eragiten dute hildako gehien munduan.  Berria - Gaiak   2004-08-29

Bihotz-aurikularen barrunbe nagusiak dira atrioak.  Berria - Gaiak   2004-10-20

Helduen Sortzetiko Bihotz Gaitzen Europako Galdeketak osasun zerbitzuek ematen duten arreta aztertu du.  Berria - Gaiak   2006-04-30

Irailaren 6an bihotz ebakuntza egin zioten Clintoni.  Berria - Mundua   2004-10-26

Behin batez, telebistan bihotz trasplanteari buruzko erreportaje bat ikusi nuen.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 170. orr.

Iragan astean bihotz-kolapsoa izan ostean, Bolton taldeko jokalariak jokatzen jarraituko du, taupada-markagailua erabili beharko badu ere.  Berria - Kirola   2004-11-02

Han joan zen, bihotz-monitoretik askatuz eta zain barneko hodiaren euskarri gurpilduna korridorean zehar eramanez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 351. orr.

Kirurgia torazikoa eta bihotz kirurgia.  Berria - Euskal Herria   2004-11-03

Barbararen ile kizkurrek gaztetxoa bihotz-mintzetatik katigatu balute bezala.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 13. orr.

Adarbakoitzaren ilea erabiltzen dugu, edo fenixen isats-lumak eta herensugeen bihotz-zuntzak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 79. orr.

Bihotz-birika makinaren diagrama.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 247. orr.

Gure bihotz-ahoa irrikaz zabaltzen genuen zugan dagoen bizi iturriaren ur jauzietara.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 236. orr.

Edozein paisaje ez baita bihotz aldarte bat besterik.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 151. orr.

Izuak astintzen zizkizun bihotz barrenak beltz baten aurpegia ikusiz gero egunkarian.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 215. orr.

Halako heriotza-modu lazgarri batek beti sortu ohi du bihotz-ikara bat, are gehiago gizarte hartan eta horrelako familia batean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 23. orr.

Bakartasunak hainbateko bihotz-ikara eragin zidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 359. orr.

Bihotz-taupada bakoitzean kanporatzen den odol kantitatea pixka bat baino ez da handitzen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 178. orr.

Ene urduritasuna eta ene bihotz-herstura, logelan sartu eta anaiaren zain geratu nintzenean, hura noiz oheratuko zain...! Jaunarengandik hartutako dohainak bihotz-zoko ezkutuenean gordetzen saiatzen zen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 312. orr.

Bihotz mina ematen zuen, bihotz mina, beldurra eta errukia.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 193. orr.

Hain sakon ezarri zitzaion bihotz-muinean Kristoren nekaldiaren oroipena, non [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 744. orr.

Gure arnasa kea besterik ez da, pentsamendua bihotz-taupadaren txinparta baino ez.  Elizen arteko biblia   Jkd 2,2

Gaztaro menturazalea, unibertsitateko txantxak eta disziplina, aurreneko bihotz pilpirak emakume baten aurrean, lehen sexu jarduna ikasle gela itxi batean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 222. orr.

Ez baitzuten bihotz-tolesik ezagutzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 211. orr.

Inoiz batak besteari min egin ziezaiokeen hitzen bat esaten bazion, bihotz-zimikoak ez zion bakean uzten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 517. orr.

Abnegazioa, bihotz-zabaltasuna une erabakigarrietan, ausardia eta buruargitasuna.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 408. orr.

Aitarik kutunenak bere semeaganako duen baino bihotz-amultsutasun ez eskasagoa dudala nik zuganako.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 36. orr.

Ez zen hura bezain noblea jatorriz, baina txiki uzten zuen bihotz handitasunean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 184. orr.

Eskerrak ematen zizkion Jainkoari bihotz-berotasun handiz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 505. orr.

Bihotz-garbitasuna.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 203. orr.

Bihotz-saminez egingo dute negar, aiene egingo garratz.  Elizen arteko biblia   Ez 27,31

Egizu otoitz bihotz-damua eta otoitz-espiritua isur daitezen haien gainera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 421. orr.

Zaharrenak, Nikolaik, emakumezale amorratu eta bihotz-lapur gaiztoaren ospea zeukan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 242. orr.

Gregoryren bihotz-heziketaren hariak Karibe aldean josten dira.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 186. orr.

-Atzo aipatu nian, bada: marikoien arteko bihotz-aferak. malenkonia dut bihotz-galga bakar.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 277. orr.

3a (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, bigarren osagaia aditz baten era burutua dela)

Baina egia hutsa zena ipuintzat hartu zuten, bihotz-gogortu egin ziren eta ez zioten kasurik egin nahi izan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 298. orr.

Bihotz beratuko al zara, andere, zure-zurea den bihotz honen alde.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 20. orr.

Nihaurk ere nigar egin nuen orduan [...] presondegirako bidean nindoala jada, zaldi gainean loturik, benturaren benturan desbenturaturik eta bihotz-hildurik, sei soldadu haien artean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 606. orr.

Mugiezinik gelditzen ziren bihotz-hilduta, bat-bateko eta ustekabeko beldurrak hartu baitzituen.  Elizen arteko biblia   Jkd 17,15

Orduan jakingo dute nik, Jaunak, bihotz-minduta hitz egin dudala.  Elizen arteko biblia   Ez 5,13

Maitemindua nauzu zeure begirada bakar batez, bihotz-lotua zeure lepoko kate-bira batez.  Elizen arteko biblia   Kt 4,9

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo edo adizlagun balioa duela)

Gupidagarri ematen nuen, nonbait, ama bere intendentzia arazoez atzendu baitzen une batez, seme bihotz-eroriaren alde egiteko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 215. orr.

Txotxolo bihotz-ergel alenok, profetek hitz egin duten guztia sinesteko!  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 179. orr.

Morroi barren-beltz eta bihotz-makur hura fanatikoa, bortizkeriazalea eta koldarra zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 150. orr.

Besoak zintzilik indargabe, ziazerba oreak aztertzen zituen, ezbehar handi batek jo duen gizonaren itxura bihotz-eroria hartzen zuela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 39. orr.

Gauza atsegina da atzerriko hiri bihotz-hotz batean aldamenean zerbait hurbila duzula sentitzea. Ordenagailutik iristen zaizun sentipen bihotz-aringarri hori.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 43. orr.

Zorionekoak bihotz-garbiak, haiek baitute ikusiko Jainkoa.      - 0. orr.

Hartzazue nire uztarria eta ikasi niregandik, gozoa eta bihotz-apala bainaiz ni.  Elizen arteko biblia   Mt 11,29

Jende ez-esaneko eta errebeldea, gizaldi bihotz-arina, Jainkoarekiko barru desleialekoa.  Elizen arteko biblia   Sal 78,8

Errusiako neskagazte xarmagarri horietakoren bat, muduan berdinik gabea [...] pairakorra eta bihotz-zabala.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 324. orr.

Ez dromedario gainean edota karrozan, oinez eta baraurik baizik; eta atsekabetuak eta bihotz minduak hain xuxen, beren min eta nekeen erremedioa berorren esku gogor indartsu horretan aurkituko dutelakoan.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 169. orr.

Berak nau bidali behartsuei berriona hots egitera, bihotz-hautsiak sendatzera, gatibuei askatasuna eta kartzelatuei libertatea iragartzera.  Elizen arteko biblia   Is 61,1

Luza zeure maitasuna aintzat hartzen zaituztenei, zeure justizia bihotz-zuzenei.  Elizen arteko biblia   Sal 36,11

Jaunak higuin du bihotz-harroa, goiz edo berandu izango du zigorra.  Elizen arteko biblia   EsZ 16,5

Esan bihotz-eroriei: Eutsi gogor, ez beldurtu!  Elizen arteko biblia   Is 35,4

Hark gehiago ekarri zion: irudi berriak eta oroitzapen zahar, bihotz-apurtzaileak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 139. orr.

Ilunbe eztia, amodio herabearen bihotz-berotzailea.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 90. orr.

Hari zor dizkiot partitu nintzenez geroztik hain bihotz-mingarriak izan ez zaizkidan une bakarrak.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 355. orr.

Orduan, ordea, mutu geratu nintzen, bihotz-hotz, borreroak ehungarren hilketa egiten duenean bezala.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 178. orr.

Gero eta galdera gehiago egiten zuen Norak, gero eta bihotz-mingotsago erantzuten zion aitak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 45. orr.

Buru-makur gehienetan, bihotz-apal gehienetan, bere baitan bildua gehienetan, minak ez baitu barkatzen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 281. orr.

Bihotz-ilun sumatzen zuen emaztea zenbaitetan gizonak, zuhaitzetako azken hostoak udazken amaiera aldera bezala.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 59. orr.

5 (elkarketa kopulatiboetan)

Mirari berri batek haien gogo-bihotzak harriduraz gainezka utzi zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 253. orr.

Kendu gainetik egindako gaiztakeria guztiak, berritu zeuen bihotz-gogoak.  Elizen arteko biblia   Ez 18,31

Goganbehar horrek iltze baten antzera zulatzen zizkidan bihotz-buruak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 126. orr.

Gizaseme, bekatu eragiten dieten idoloetara emanak dituzte bihotz-begiak gizon hauek.  Elizen arteko biblia   Ez 14,3

Hemen izango ditut beti neure begi-bihotzak.  Elizen arteko biblia   1 Erg 9,3

Da Ruak bazekien denboraldietan bihotz-begietan ezkutatzen den mina garela, arrubioa harri azpietan bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 53. orr.

Indar guztiak eskatzen ditu, bihotz-arimak, adimena eta asmoak oso-osorik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 70. orr.

Propaganda Batailoiaren zeregina, soldaduen adorea piztea zen bezalaxe, izan zitekeela etsaiena apaltzea, etsaien bihotz-arimetan etsipenaren hazia sartzea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 192. orr.

Musikazale porrokatua baitzen Nikola Saltz, bihotz-belarriz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 256. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Giza bihotza alaitasun espiritualez beterik denean, alferrik isurtzen du sugeak bere pozoi hilgarria.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 359. orr.

Nork eduki giza-bihotza egonean, betikotasunak gerokorik eta lehengorik gabe, lehen-geroak egonean nola erabakitzen dituen ikusteko?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 257. orr.

Bi-bien gaizkile-bihotz harrizkoak ez ziren erditik puskatu haur jaioberria Aldekaitz baserriko labean utzi zutenean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 87. orr.

Jauna, auzi-entzuleon aurrean asmo gaiztoaren ukapen honek nazala hain errugabetu zure gogo-bihotz guztiz zabalean.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 220. orr.

7 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Sekula emakume gazte batek izan duen bihotz-ebasle ospe handiena lortu zuen Barbarak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 15. orr.

8 (deiki gisa)

-Bihotza, mahaian ez egin horrelako oihurik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 124. orr.

-Bihotza -esan zuen gizonak-, zer da hau guzti hau?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 90. orr.

Aizu, bihotza, ez duzu oso eroso ematen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 90. orr.

-Ene, bihotza! -esan zuen gizonak- Jainkoaren izenean!  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 91. orr.

-Txosten hori, bihotza, ez da paper arrunt bat, eta zuk ongitxo dakizu.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 285. orr.

-Prest zaude, bihotza?  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 204. orr.

-Sobera edoski al duzu, bihotza? -galdegin zion, estu eta larri-.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 162. orr.

-Nik dutxa azpian jarriko nuke eta ur hotzeko txorrota irekiko nuke, bihotza.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 292. orr.

9 joko kartetako lau irudietako bat.

-Randu jaunak bihotza jokatu du, batekoa bota behar duzu.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 55. orr.

Errege bihotzaren silueta ageri da behatz tenkatuen artean, gero muturrez behera jarri eta jokoari ekin diote.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 57. orr.

Gazteak bederatziko bihotza darabil behatzen artean bueltaka.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 59. orr.

10 adorea, kemena.

Joan zen hilobira, hura bezain isil, parte hartu gabe besteek bihotz guztiarekin kantatzen zituzten himnoetan.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 234. orr.

Ez zekien aski bihotz ukanen zuenentz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 210. orr.

11 zerbaiten barne-barnea, erdi-erdia, muina.

Altuna jaunak jakin behar luke lizarra zahartzera bihotzetik hasten dela usteltzen eta barrenustutzen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 242. orr.

San Bizente hotz, neguaren bihotz diote batzuetan, San Polikarpo edo San Sebastian hotz, neguaren bihotz, beste batzuetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 30. orr.

Lidenbrock doktorea lurraren bihotzeraino jaitsi zen.Urazen bihotz zabalak garretan zeuden, kolore berdearen gama lehertzen zen adore paregabearekin.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 10. orr.

Komunikabideak dira, azken finean, gizarte demokratikoaren bihotza.  Berria - Gaiak   2004-03-10

Frantziskoren kristau esperientziaren eta ulermenaren bihotzera garamatza testu honek.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 43. orr.

Lainoaren bihotzetik zetorren turuta berdinegiek ikara sorrarazten larruan.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 130. orr.

12 bihotz-altxagarri (orobat bihotzaltxagarri g.er.) izond/iz bihotza altxatzen duena.

Hitz bihotz-altxagarri haiekin, Afifi anderea doi bat masailgorritu zen makillaje gorriztaren azpian.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 39. orr.

Bertsu bihotz-altxagarriak, Alkhat, Laka eta Mihura-ren ahotik!  Herria   2004-12-09

Saioa G.-ren erantzun bihotz-altxagarria.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 155. orr.

Gero besarkatu egin ninduen, esanez bezala, edatekoari falta zaion aparra neronek emango diat estutu bihotz altxagarri honekin.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 123. orr.

Gero, izango da denbora maisuen lanen artean [...] melodia bihotz-altxagarriak bilatzeko, beharbada -nork daki?- baita ideia gogo-altxagarriak ere.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 239. orr.

Kapera betea, kantuak eder, bihotz-altxagarri.  Herria   2003-05-01

Erresumako gaineratiko eskualdeetako berriak ez ziren bihotz altxagarriak, baina, zaharrenek filosofo aire batekin zioten bezala, ekaitza jin bezala joaten zen, eta hau ere pasatuko zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 119. orr.

Ardoa edari pizgarria duk, eta bihotz-altxagarria, gero.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 316. orr.

Baso bat ardo piastra erdian bihotz-altxagarria duk ni bezalako langabe batentzat.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 317. orr.

Hori zela-ta, bihotz-altxagarri gerta zitezkeen kantuak ugaldu ziren gure artean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 190. orr.

Hori dena, egin duen aro ederrarekin batera, bihotz altxagarria gertatu zait.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 168. orr.

Zinezkoa izan zela algara, ez presondegira datorren bisitariari zor zaion bihotz-altxagarri halamoduzkoa.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 85. orr.

12a bihotz-bero (orobat bihozbero g.er.) izond /izlag

Bihotz-beroa izan nintzen gaztaroan, aitor dut, eta orduko ezko-izkribu oro urturik eta desitxuraturik heldu zait gaurko egunera.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 136. orr.

Venezuelako militarrak oso sinpatikoak dira Europako militarren ondoan, irekiak, bihotz-beroak.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 133. orr.

Baditut dohainak, baina dohain horietako gehienen berri jakin gabe ekin zenion zure gutunketa bihozbero hari.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 30. orr.

Ezagutu ditut emakume ederrak eta bihotz-beroak; bai bestelakoak ere, deabruaren hatsak sortuak ziruditenak.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 122. orr.

Ez zekien zenbat iraungo zuen Andreasen eta bere arteko egoera bihotz-bero hark.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 154. orr.

Santa Mariako elizara hurbildu zenean, entzun zion Frantzisko dohatsuak, eta bat-batean bihotz-bero eta pozik handienaz bidera atera zitzaion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 655. orr.

Charronek bihotz-bero hartu ninduen oso.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 169. orr.

12b (izen gisa)

Eta otoitzean ari zela, Jainkoaren bisitak hain gehiegizko bihotz-beroa sortu zion, pobretasun santuaren maitasunean arima biziki piztuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 967. orr.

12c bihotz-berotu (orobat bihozberotu)

Bere kontua da haiek bihotz-berotzea.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 165. orr.

Nireak, bada, behinola bere frogak ematen jakin duen, bere apostoluak bihotz-berotu dituen, bortitzak porrokatu dituen, esklabo herriak askatu dituen nire herri honek ez du jakin, gaur, ez bihotzak berotzen ez konbertitzen.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 165. orr.

Komunione anitz izan zen; kontent joan ginen holako anaitasunak bihozberoturik.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 131. orr.

13 bihotz-berritu (orobat bihozberritu g.er.)

Bihotz-berri zaitezte, ager ezazue zeuen egiteetan bihotz-berrituak zaudetela, laster hilko baikara.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 147. orr.

Hitz haiekin Hamida bihotz-berritu egin zen; egundo sentitu gabeko poztasuna sentitu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 216. orr.

Horren ondotik etxera bihotz-berriturik eta adoreturik sartu zen. Zeren, bihotz-berritzen badira, aurkituko baitute nork aitortu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 163. orr.

Haren etorrerak bihotz-berritu egin gintuen gu guztiok.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 169. orr.

Jesus gure etxean sar dadin, haren aintzinetik kendu behar ditugu traba guziak; behar dugu konbertitu, bihotz-berritu.  Herria   2002-12-05

Ager dezagun geure egiteetan bihotz-berrituak gaudela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 100. orr.

Ez ziren errukiaren legearen kontra altxatu, errukira bihotz-berritu ziren gizakiei eraso eginez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 794. orr.

Jaunak honela eman zidan niri, anai Frantziskori, bihotz-berritzen hastea.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 11. orr.

Bihotz berritzeko eguna etorri da.  Herria   2004-03-04

Hau etorri aurretik, bihozberritzeko eta bataiatzeko hots egin zion Joan Bataiatzaileak Israel herri osoari.  Elizen arteko biblia   Eg 13,24

· Horrek ote zuen bihotz-berritzearen (konbertitzearen) bidean eman, Jainkoaren-grazia lagun?  Herria   2001-08-09

Joanek bihozberritzearen ezaugarri zen bataioa ematen zuen, baina herriari beraren ondoren zetorrenagan, Jesusengan alegia, sinesteko esanez.  Elizen arteko biblia   Eg 19,4

14 bihotz-bihotzetik (62 agerraldi, 24 liburu eta 28 artikulutan; ETCn 238 agerraldi) adlag

Bihotz-bihotzetik ateratako aiene batekin eman zion bukaera bere kantuari Basoko zaldunak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 130. orr.

Bihotz-bihotzetik esango dut: Nor zu bezalakorik, Jauna?  Elizen arteko biblia   Sal 35,10

Behartsuak ere bihotz-bihotzetik maite zituen eta barru-barrutik errukitzen zitzaien; eta guztien menpeko agertzen zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 524. orr.

Bihotz bihotzetik desiratzen diot bizi luze bat, iraun dezala euskarak diraueno euskaldunen bihotzetan.  Herria   2005-12-29

Bihotz bihotzetik opa diot zoriona, ez baitut egiten dudarik merezi ez duenik, eta hartarako guztiz ere nagokio zure zuhurtziari.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 56. orr.

Gainera, eta horixe espero zuen Mikel Strogoffek bihotz-bihotzetik, esteparen bazter lasai batera ihesi joana izango zen beharbada.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 203. orr.

Eta goresmenak bihotz-bihotzetik gure partetik ere.  Herria   2005-12-22

-Bihotz bihotzetik ene eskerrak, Michelco Ortitz de Miranda, musika maisu, liburutegizain eta kalonje jauna.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 191. orr.

-Bihotz bihotzetik milesker! -eskertu zuen Mikelek.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 112. orr.

Artantxuko "Potto" zenari, bihotz bihotzetik.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 83. orr.

Herri erdi eroriaren bihotz-bihotzetik edo haren hondakinetatik jaiotako arbola pare batek itxura irreala ematen zion ikuskizunari.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 177. orr.

Ilaje berde nabarraren azpian, oinaze zahar batek enborraren bihotz-bihotzetik erdibitzen, hirukoizten zituen, eta adar bihurritu kiskalietan egiten zuen gora, argi bila, garrasi isilean.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 189. orr.

15 bihotz-bihotzez (205 agerraldi, 55 liburu eta 16 artikulutan; ETCn 860 agerraldi)

Jauna, ene Jainkoa, bihotz-bihotzez goretsiko zaitut, beti-beti ospatuko.  Elizen arteko biblia   Sal 86,12

Bihotz-bihotzez maite hau.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 314. orr.

Oso maite zaitut, bihotz bihotzez.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 106. orr.

Hauxe da nahi dudana, hauxe bilatzen dudana, hauxe bihotz-bihotzez egitea irrikatzen dudana.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 341. orr.

Etxepe honek aipatu dama on horiek babesten ditueneino -eta bihotz-bihotzez espero dut halaxe izango dela urte askoan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 302. orr.

Zuzenean Jaunagana jo zuen bihotz-bihotzez esanez: Oi, nire Jainko eta Jauna! ez dator inor ni laguntzera.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 59. orr.

Aberastasun altuagoen desiraz, pobretasuna irrikatzen zuen bihotz-bihotzez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 315. orr.

Errusian ohitura dugunez, aza-zopa dago jateko, baina, hori bai, bihotz-bihotzez eskaintzen dizugu.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 52. orr.

-Bihotz-bihotzez onartzen ditiat -esan zuen erregeak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 53. orr.

Bihotz-bihotzez eskertuko zizun, ezta ba?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 24. orr.

Barojak beti bihotz-bihotzez gorrotatu ditu demokrazia eta sozialismoa.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 241. orr.

Zorion ezazu bihotz-bihotzez gure partetik bere arrakastengatik.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 14. orr.

Adiskide gisa baldin bazatozkidate eta niri laguntzeko asmoz, bihotz-bihotzez hartuko zaituztet.  Elizen arteko biblia   1 Kro 12,18

Bihotz-bihotzez gorroto nuen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 95. orr.

Bi kazetariek bostekoa luzatu zioten Mikel Strogoffi, bihotz-bihotzez estutu nahian.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 181. orr.

Etxe hartara joan izanaz damutzen zen bihotz-bihotzez.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 101. orr.

Ekitaldi xumea izango dela adierazi dute antolatzaileek, baina bihotz-bihotzez eginikoa.  Berria - Kultura   2006-04-25

Cecily ttikiaren partetik, bihotz-bihotzez.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 29. orr.

Eskerrik asko bihotz-bihotzez.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 169. orr.

Guk ere, hemendik, ama guzieri bihotz-bihotzez: besta on!"Bihotz-bihotzez, E.S."  Herria   2003-05-22

16 bihotz-damutu da ad

Bihotz-damutu eta aitortu berehala zeure bekatuak, aitortza on batean esan bekarreko ezertxo ere barruan gorde gabe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 809. orr.

Eta bihotz-damuturik, bizimodua berritzera eragiten zien horrelako etsenplu apartak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 215. orr.

Bihotz-damuturik eta Espiritu Santuak ukiturik, penitentziazko bizierari ekin zion, ermitau jantzia soinean zuela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1116. orr.

17 bihotzeko izond maitea, kutuna. ik bihotzeko.

Agur, alaba bihotzekoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1205. orr.

-Ene Buccio bihotzekoa, kutxa batean herstekoak ote dira, bada, beztimenda saindu hauek?  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 287. orr.

Ez nuen amarekin zalapartarik nahi, eta are gutiago haren ahizpa bihotzekoa zela kausa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 177. orr.

Anai Amato, Jainkoak eta gizakiek maitatua, eta anai Bonaugurio, biak guretzat hain bihotzekoak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1205. orr.

Seme, ez zaitzala inolako tentaldik kezkatu, ez inolako burutaziok aztoratu, oso bihotzekoa baitzaitut.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 214. orr.

· Alaba maitea, bihotz-bihotzekoa: heldu da nire azken eguna, Zu, ordea, Timoteo bihotz-bihotzekoa, jardun zaitez kontenplazio jainkozkoan.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 45. orr.

18 bihotz eman adore eman.

Nik bihotz eman nien, esatekoa beldur barik botatzeko, juezok edozer gauza entzuten ohituta gaudela eta.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 109. orr.

Utz ezazu Volanges andereñoa komentuan, hori baita hark egin duen hautua; bihotz emaiozu, aihertu bainoago, hartu bide duen xedean; eta xede hori bete bitartean, ezbairik gabe hauts ezazu deliberatua zenuen ezkontza. Tom abaildurik zebilen -horixe zen dena-, eta Harry hari bihotz ematen saiatu zen soilik, haren haize-oihalei haize apur bat ematen ekuatore-bareuneetatik ateraraztearren.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 524. orr.

Begitartea dirdaitsu zihoan, Korana buruz esaten, eta jendeak, bihotz eman nahian, inguratu egiten zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 25. orr.

Beharbada hala uste duelako dio hori, edo horixe sinetsarazi nahi dizuelako, bihotz eman eta zuen aupatzeko.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 119. orr.

Alde batera hobe, saiatu zen aita niri eta bidenabar bere buruari bihotz ematen.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 31. orr.

-Ez dakit nola zauden izugarriagoa: betaurreko peste hauek jantzita ala gabe -Kristina beti bihotz emateko prest.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 282. orr.

19 bihotz-erdiragarri izond

Oraindik sarritan pentsatzen zuen hartaz, eta nola haren odolez zikindu zitzaizkion eskuak; haren oroitzapen bihotz erdiragarria paseatu zuen Guyanako gau argitsuetan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 337. orr.

Kontua da nik ere idatzi nituela maitasunezko olerki batzuk, dela barneko su irudimenezko edo egiazko baten berotasunak eraginda, dela elearen ederraren bilaketa bihotz-erdiragarrian.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 71. orr.

Zer memento lazgarriak, bihotz erdiragarriak!  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 105. orr.

Ohore handia da guretzat, baina bihotz-erdiragarria ere bada holako albiste izugarriak eman beharra.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 102. orr.

Geltokiko trenen txistukadak, balkoiko ateak ongi hetsita ere, gero eta zorrotzago eta bihotz-erdiragarriago iristen zitzaizkidan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 359. orr.

19a bihotz erre ik bihotzerre.
20 bihotzez adlag

Anaia bihotzez maite zuen, ordea.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 368. orr.

Begirunea zien apaizei eta bihotzez maitatzen zuen eliz hierarkia osoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 221. orr.

Bihotzez gupidatu zen Frantzisko, handia baitzen familia hura eta baliabide gutxikoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 569. orr.

-Eskertzen dizuet, bihotzez eskertzen dizuet eskatu didazuen hori.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 243. orr.

Harro egotekoa zen nigan jartzen ari zen konfiantza eta bihotzez eskertzekoa.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 338. orr.

Gutun bat bihotzez idatzia igorri zioten Garraldako alkateari, beren sendimenduen berri jakinaraziz eta laguntzak hitzemanez.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 83. orr.

Zorionekoak bihotzez behartsu direnak, haiek baitute Jainkoa errege.  Elizen arteko biblia   Mt 5,3

Bihotzez desleialak dira beti, nire bidetik ibili nahi ez dutenak.  Elizen arteko biblia   Heb 3,9-10

Felipe II.-en zerbitzarien artean biziki hedatua zen ustea, Azpilkueta bihotzez frantsesa zela.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 26. orr.

Errotik sanoak ziren, gorputzez bezainbat buruz eta bihotzez.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 83. orr.

Haren barrena Kristoren egarri zen oso-osorik, bihotzez ez ezik, gorputzez ere hari emana.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 338. orr.

Bila ezazue, beraz, bihotzez eta gogoz, Jaunaren, zeuen Jainkoaren, nahia Otoitzari etengabe emanak bizi ziren, beren otoitz-debozioak bihotzez ahoz baino areago eginez.  Elizen arteko biblia   1 Kro 22,19

Hortan murgilduak diren pilotari-ohi erakasleak gogo-bihotzez jokatzen direla gazteen eta pilotaren alde.  Herria   2001-10-11

Ezin zinez eta bihotzez elkartasuna erakutsi zeure buruaren jabetza ukatzen dizunari.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 110. orr.

Zinez, ez itxuraz, katoliko diren guztiak eta bihotzez eliza maite eta Errege urrikari dutenak, negarrez eta oihu minez galdezka daude: baina zerk liluratu du Xarles IX.-a?  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 117. orr.

Bihotzez, mila esker!  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 30. orr.

Mila esker bihotzez, Jazinto.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 71. orr.

Eskerrik asko, bihotzez.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 97. orr.

Hil eta gero ere gugan bizi zarelako, zuri, Martin, bihotzez.  Berria - Kultura   2004-11-25

21 bihotz-gogor (orobat bihozgogor eta bihotzgogor g.er.) izond/adlag bihotz gogorra duena.

Premiazkoak ditut zuek bezalako mutil gazteak, haritzen antzeko mutil bihotz-gogorrak.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 97. orr.

Ama gaizto bihotz-gogorra!  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 176. orr.

Horra, babiloniarrak jaikiaraziko ditut, herri bihotz-gogor eta ausarta.  Elizen arteko biblia   Hab 1,6

Hala ere, ez zen sentiberatasunik gabea, ez zen bihotz gogorra.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 110. orr.

Bihotz-gogorra bada ere, zure familiaren egoera ondo azalduko bazenio, ez luke adorerik izango laguntza ukatzeko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 483. orr.

Negarrari eman zion, uste baitzuen, agian arrazoi handiegirik gabe, beste emakumeak ez bezalakoa zela, bihotz-gogorra eta errukirik gabea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 142. orr.

Bihotz-gogorrak ziren, zakarrak, traketsak, moldakaitzak, ganoragabeak, ezdeusak, zarpailak, makurrak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 280. orr.

Ea bada, gizakiok, noiz arte izango zarete bihotz-gogor?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 120. orr.

Zeren, bihotz gogorrak mingain gezurtia baitu.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 229. orr.

Hala ere, bihotz-gogor jokatu beharra daukat, gertaturikoak justizia eskatzen du eta.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 542. orr.

Bihotz-gogor erantzun zidan: [...].  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 53. orr.

21a bihotz-gogorkeria (orobat bihozgogorkeria)

Haserre zeuzkan begiak, eta, epailearen bihotz-gogorkeria salatu ondoren, liburu berri-berri bat jaurti zuen neskak oholtza gainera.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 66. orr.

Berak nahiago beste hitz batzuk: ezaxola, bihotz-gogorkeria.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 166. orr.

Ondoren belauniko jarriko zara haien aurrean eta zure bihozgogorkeriaren errua aitortuko diezu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 992. orr.

22 bihotz-gogortu da ad

Baina egia hutsa zena ipuintzat hartu zuten, bihotz-gogortu egin ziren eta ez zioten kasurik egin nahi izan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 298. orr.

Hainbesteraino bihotz-gogortu ziren, ezen batak bestearen inbidia izaten hasi baitziren, elkar haserrarazten eta albokoa baino gehiago izan nahian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 929. orr.

Jainkoak nahi duenari dio erruki eta nahi duena uzten du bihotz-gogortzen.  Elizen arteko biblia   Erm 9,18

Has hadi esker ona agertzen, kondenaren berri eman ezinak ez din-eta bihotz-gogortzeko eskubiderik ematen!  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 200. orr.

23 bihotz-hunkitu da ad

Anaiaz bihotz-hunkiturik, negargurak eman zion eta, presaka bere gelara joanez, negar egin zuen.  Elizen arteko biblia   Has 43,30

Bihotz-hunkiturik negarrari eman zioten entzuleek, eta benetako jakintsu hura santu bezala beneratu zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 400. orr.

Neure burua bortxatu beharrean naiz gertaldi horrek eragin didan bihotz hunkitzetik gogoa bertzeratzeko; xede horretan lagunduko didalakoan ekina naiz zuri izkiriatzeari.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 318. orr.

24 bihotz izan adorea izan.

Tomentzat, baitezpadakoa zen berehala atzera egin eta jokoaren erdi-erdira sartzeko bihotz izatea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 98. orr.

Izan bihotz, ene alaba, niri esker erabat sendatua baitzaude.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 437. orr.

Izan bihotz, maite-maiteok, eta poztu Jaunarengan; ez egon ilun, gutxi zaretelako, ezta ikaratu ere nire eta zuen sinpletasunagatik.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 75. orr.

Izan, bada, bihotz, izan adore handia!  Elizen arteko biblia   Jos 1,7

25 idi-bihotz tulipa.

Idi-bihotz gorri biziak etxearen muga-ertzen inguruan landatuak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 200. orr.

Idi bihotz trinkoak gurditik lurrera jaisten zituzten, kanpai isil bat kanpandorretik bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 253. orr.

Altzifreak, idi-bihotz arbolak, lizarrak eta palmondo nanoak burumakur zeuden, bost eguneko euriaren eta haizerik ezaren ondoren.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 156. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

baten bihotz (6); bere bihotz (74); bere bihotz barruan (6); bere bihotz ona (6); beren bihotz (20); beste bihotz (6); beti bihotz (8); bezain bihotz (7); bi bihotz (10)

bihotz altxagarri (30); bihotz altxagarria (11); bihotz altxagarriak (7); bihotz artifizial (6); bihotz bakartien (25); bihotz bakartien klubak (13); bihotz barnea (7); bihotz barnean (16); bihotz barneko (7); bihotz barrenean (6); bihotz barruan (16); bihotz barruko (6); bihotz bat (38); bihotz baten (8); bihotz bero (6); bihotz beroa (6); bihotz berotasun (8); bihotz berri (12); bihotz berritu (15); bihotz berriturik (7); bihotz berritze (6); bihotz berritzea (15); bihotz berritzearen (7); bihotz berritzeko (9); bihotz berritzen (10); bihotz bi (22); bihotz bihotzean (15); bihotz bihotzeko (6); bihotz bihotzetik (61); bihotz bihotzez (204); bihotz bihotzez eta (23); bihotz bihotzez maite (15)

bihotz eroria (7); bihotz eta (53); bihotz eta adore (10); bihotz gabea (6); bihotz gainean (11); bihotz garbi (7); bihotz garbiz (9); bihotz gogor (12); bihotz gogorra (11); bihotz gogorrak (8); bihotz gorri (12); bihotz guztiz (8); bihotz handi (9); bihotz handia (14); bihotz handiko (9); bihotz handikoa (16); bihotz hodietako (6); bihotz hori (11)

bihotz ilunak (15); bihotz ilunak egin (13); bihotz itxurako (11); bihotz kartsuz (8); bihotz min (11); bihotz mina (12)

bihotz on (8); bihotz ona (48); bihotz onak (10); bihotz onaren (6); bihotz onari (8); bihotz onaz (7); bihotz ondoan (7); bihotz oneko (44); bihotz oneko gizona (6); bihotz onekoa (56); bihotz onekoak (10); bihotz onez (37); bihotz osoz (26); bihotz pilpirak (6); bihotz sutsuz (7); bihotz taupada (11); bihotz taupadak (33); bihotz taupaden (11)

bihotz ximiko (7); bihotz zabal (8); bihotz zabala (21); bihotz zabaleko (11); bihotz zabalekoa (10); bihotz zabalez (12); bihotz zabaltasun (9); bihotz zabaltasuna (6); bihotz zabaltasunez (7); bihotz zimikorik (9); bihotz zintzoz (10)

buru eta bihotz (10); den bihotz (6); duen bihotz (14); edo bihotz (7); ene bihotz (13); gure bihotz (12); haien bihotz (6); hain bihotz (15); halako bihotz (9); haren bihotz (22); idi bihotz (8); izan bihotz (33); izan bihotz eta (12); neguaren bihotz (6); neure bihotz (6); nire bihotz (28); oso bihotz (12); zer bihotz (10); zeure bihotz (7); zure bihotz (20)

batek bihotza (7); baten bihotza (12); bere bihotza (53); beren bihotza (6)

bihotza alaitzen (8); bihotza alegera (6); bihotza baino (7); bihotza bera (11); bihotza beratu (7); bihotza bere (10); bihotza bero (6); bihotza berotzen (6); bihotza berriro (6); bihotza bete (8); bihotza bigundu (6); bihotza bizi (8); bihotza bizi bizi (8); bihotza bozkarioz (7)

bihotza erdibitu (9); bihotza erdibiturik (6); bihotza erdiratu (11); bihotza erdiraturik (6); bihotza ere (30); bihotza estutu (13); bihotza estutu zitzaion (6); bihotza estutzen (11); bihotza eta burua (6); bihotza eta gibela (7); bihotza ez (26); bihotza ez da (7); bihotza gelditu (11); bihotza han (6); bihotza hautsi (10)

bihotza ilundu (8); bihotza irauli (7); bihotza izan (6); bihotza jauzika (11); bihotza kolkoan (9); bihotza lehertu (7); bihotza lehertzeko zorian (7)

bihotza oso (8); bihotza pil (15); bihotza pil pil (12); bihotza pilpiraka (10); bihotza plazatik (7); bihotza pozez (11); bihotza pozten (7); bihotza punpaka (26); bihotza punpaka hasi (9); bihotza saltoka (8); bihotza taupadaka (29); bihotza taupaka (36)

bihotza ukitu (6); bihotza urratu (12); bihotza urratzen (7); bihotza urtu (9); bihotza uzkurtu (8); bihotza uzkurturik (6); bihotza zabaldu (14)

burua eta bihotza (7); daukat bihotza (10); dut bihotza (15); egin zitzaion bihotza (6); ene bihotza (58); ere bihotza (13); eta bihotza (204); giza bihotza (10); gure bihotza (18); haien bihotza (6); haren bihotza (35); harrizko bihotza (6); herriaren bihotza (6); hire bihotza (7); honen bihotza (9); horrek bihotza (6); jesusen bihotza (11); jesusen bihotza plazatik (7); neguaren bihotza (6); nere bihotza (11); neure bihotza (11); nire bihotza (71); niri bihotza (6); zeure bihotza (10); zure bihotza (40)

bere bihotzak (13)

bihotzak dio (6); bihotzak ere (13); bihotzak esaten (7); bihotzak eta (20); bihotzak ez (19); bihotzak huts (11); bihotzak jauzi (13); bihotzak jauzi egin (10); bihotzak salto (8)

buru bihotzak (13); ene bihotzak (15); eta bihotzak (43); giza bihotzak (6); gogo bihotzak (45); gora bihotzak (7); gure bihotzak (20); guztien bihotzak (7); haien bihotzak (15); haren bihotzak (16); nire bihotzak (33); zure bihotzak (11)

bere bihotzaren (38)

bihotzaren barru (6); bihotzaren erdi (6); bihotzaren erdian (6); bihotzaren erditik (8); bihotzaren eta (16); bihotzaren eta buruaren (8); bihotzaren gainean (8); bihotzaren inguruan (7); bihotzaren jabe (15); bihotzaren kontra (6); bihotzaren parean (7); bihotzaren sakonean (9); bihotzaren taupada (19); bihotzaren taupadak (39); bihotzaren zati (8); bihotzaren zolatik (17)

ene bihotzaren (15); eta bihotzaren (38); gure bihotzaren (6); haren bihotzaren (7); jesusen bihotzaren (17); neure bihotzaren (14); nire bihotzaren (49); nire bihotzaren taupadak (8); zure bihotzaren (11)

nire bihotzari (11)

bat bihotzean (15); baten bihotzean (9); bere bihotzean (63); bihotz bihotzean (15); bihotzean dago (9); bihotzean ere (9); bihotzean eta (34); bihotzean ez (14); bihotzean halako (6); bihotzean min (13); bihotzean sartu (9); ene bihotzean (21); eskua bihotzean (7); gizonaren bihotzean (6); gogo bihotzean (7); gure bihotzean (9); haren bihotzean (21); neure bihotzean (6); nire bihotzean (40); zeure bihotzean (9); zidan bihotzean (7); zion bihotzean (9); zitzaidan bihotzean (7); zitzaion bihotzean (6); zuen bere bihotzean (9); zuen bihotzean (19); zure bihotzean (10)

bere bihotzeko (43); bihotz bihotzeko (6)

bihotzeko arazoak (30); bihotzeko bat (6); bihotzeko batek (6); bihotzeko ebakuntza (10); bihotzeko eta (17); bihotzeko eta biriketako (6); bihotzeko gaitzak (12); bihotzeko gaixotasun (7); bihotzeko min (7); bihotzeko mina (8); bihotzeko poza (7); bihotzeko sendimendu (34); bihotzeko sendimendu leialenak (11); bihotzeko sendimendu leihalenak (6); bihotzeko sendimendu sarkorrenak (10); bihotzeko taupadak (10); ene bihotzeko (26); euskal bihotzeko sendimendu (33)

gure bihotzeko (11); gure euskal bihotzeko (33); haren bihotzeko (6); neure bihotzeko (10); nire bihotzeko (45); zure bihotzeko (8)

gogo bihotzen (23)

bihotzera eraman (6); bihotzera eta (6); bihotzera iritsi (6); nire bihotzera (6)

beren bihotzetan (9); bihotzetan eta (6); buru bihotzetan (12); gogo bihotzetan (31); gure bihotzetan (25); gure gogo bihotzetan (6); zeuen bihotzetan (11); zuen bihotzetan (6)

bihotz bihotzetik (61); bihotzetik maite (8); bihotzetik parte hartzen (8); eta bihotzetik (7); jesusen bihotzetik (8)

bihotzetikako goresmenak (17); gure bihotzetikako goresmenak (17)

athletic bihotzez (8); bihotz bihotzez (204); bihotz bihotzez eta (23); bihotz bihotzez maite (15); bihotzez behartsu (9); bihotzez eskertu (14); bihotzez eskertzen (17); bihotzez eskertzen dizut (6); bihotzez eta (51); bihotzez eta gogo (16); bihotzez maite (39); bihotzez maite zuen (8)

bihotzik ez (12)


bihotzalde iz bihotza.

Bihotzaldean puñal ukaldi bat bildu banu bezala, hitz horiek suntsitu ninduten.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 80. orr.

Kanpamenduetan burrustan isurtzen zen garagardoak hazi hordimenak ez zien bihotzaldea baketzen, alderantziz behar bada.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 244. orr.


bihotzaldi iz bihotzak eragindako uste edo egitea; bihotz aldartea. ik bihozkada.

Lajosen asmoei, ezezagun batek bihotzaldi baten tankera-edo hartuko lieke.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 132. orr.

Aitor dizut mutil gazte baten bihotzaldiari men egin niola, eta musu eman niola gutun hari.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 145. orr.

Gero, ezarian-ezarian, lehengo bihotzaldiak hartu ninduen, zure zerbitzaria oroituz.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 241. orr.

Aitaren magalera itzultzen zen beti, ezkutuko bihotzaldi batez haren bihozberatasuna nabarituko balu bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 791. orr.

Alderdi honek ez dit bihotzaldi ona eragiten.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 150. orr.

Hain kontentu zegoen, ez diot zapuztu nahi izan bihotzaldia.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 63. orr.

Tristeak, alaiak, abenturazaleak... Zein bihotzaldi duten, alegia.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 89. orr.


bihotzaltxagarri ik bihotz 12.

bihotzbera ik bihozbera.

bihotzberritu ik bihozberritu.

bihotzdun ik bihoztun.

bihotzeko iz bihotzeko eritasuna, eskuarki infartua. ik bihotz 17.

Bihotzeko bat gertatzen denean odolaren isuria eten egiten da bihotzeko zati batean, eta, ondorioz, zati hori hil egiten da.  Berria - Gaiak   2006-03-19

Bihotzekoak eragiten dituen genea identifikatzea lortu du Japoniako zientzialari talde batek.  Berria - Gaiak   2004-05-06

Adituen arabera, gatz gehiegi hartzeak tentsio arteriala igo eta bihotzekoa izateko arriskua handitzen du.  Berria - Gaiak   2004-09-18

Kamioi gidariak istripua izan aurretik ondoeza edo bihotzekoa izan ote zuen aztertzen ari da.  Berria - Euskal Herria   2004-01-30

Iragan astean, beste bihotzeko bat jasan zuen. Ia eman zidan bihotzekoak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 251. orr.

Bihotzekoak eman eta hil egin zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 192. orr.

Ondarroako Allegro ontzian zebilen beharrean Alfonso Perez zena eta, antza, bihotzekoak jo zuen atzo.  Berria - Ekonomia   2006-03-24

Laurogeita hamar urte zeuzkan, eta bihotzekoak jota hil zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 66. orr.

Horrela pozik hilko nintzake / bihotzeko batek jota.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 183. orr.

Zurrutero galanta zen, eta horrek bihotzekoa ekarri zion Somerako taberna batean zegoela.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 136. orr.

Puzten ari zen eta hurbil sentitu nuen bihotzeko batek neure begien aurrean lurreratuko zuen unea.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 161. orr.

Askotxo ziren, eta askotxo haien heriotza bideak ere: errepide eta lan istripuak, bihotzekoak, minbizia, hiesa...  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 286. orr.

Arantxaren koinataren kotxe istripua, Yolandaren amaren bihotzekoa eta lankide baten paralisia aipatu dituzte.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 118. orr.


bihotzeratu, bihotzera(tu), bihoterazen da ad bihotzera joan.

Iruditzen zitzaidan orduraino nire bihotzaz arnegatuta bizi izan nintzela baina maitasuna bihotzeratu zitzaidan momentutik, sumatu nuen, ustez behintzat, ene bihotza han zela; arnegu, erdeinu eta bortxa guztiak gora behera ere, han zela bihotza.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 88. orr.


bihotzerre (orobat bihotz erre g.er.) iz jan ondoren batzuetan sentitzen den urdaileko ondoeza.

Hasieran, bihotzerrea izango zela pentsatu nuen, janondo gaiztoren bat edo.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 345. orr.

Nik ez dut inoiz xanpainarik edaten, bihotzerrea eragiten baitit.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 293. orr.

Lehen hurrupadarekin, bihotzerreak eraso egin zion nire urdail hutsari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 127. orr.

Bihotzerrea kentzeko teknika berri bat probatu dute.  Berria - Gaiak   2004-10-14

Ez burukominik -noizean behineko vodkaren biharamunetan izan ezik-, ez bihotz errerik, ez beste ezein gaitz izan barik ibili nintzen Berlinera iritsi artean.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 12. orr.

Bihotzerrearekin esnatuko zara.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 236. orr.

Hiltzeko desio boteretsu bat igotzen zaizu hesteetatik garunera, suzko bihotzerre eramanezin bat sortzen duena.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 134. orr.

Baxuaren doinuko aire-jario bat bihotzerre sendaezinak jotako gizon baten eztarritik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 186. orr.

Bihotzerrea urdail-azidoak gorantz egiten duenean sortzen da.  Berria - Gaiak   2004-10-14

Oso zabaldua dago gure artean errefluxu gastroesofagikoa edo bihotzerre kronikoa deitutako gaitza.  Berria - Gaiak   2004-10-14

Goxoaren goxoz bihotzerrea sortzen duen ipuin mengel moralkeriaz betea.  Berria - Kultura   2004-05-01


bihotzgabe ik bihozgabe.

bihotzgogor ik bihotz 21.

bihotzikara ik bihotz 3.
bihotzildu ik bihotz 3a.

bihotzmin ik bihozmin.

bihotzondo iz bihotza, sentimena, adorea.

Begirada argiak bihotzondoa alaitzen, albiste pozgarriek indarra berritzen.  Elizen arteko biblia   EsZ 15,30

Gozarazi zeure burua, poztu bihotzondoa, uxatu urrutira tristura.  Elizen arteko biblia   Si 30,23

Maletategiko ateak gure gainera ixtean sorrarazitako asotsak kordokatu zidan bihotzondoa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 373. orr.

Behin berriro aginduko dio pianojole beltzari behin eta berriroko pieza hura behin berriro jotzeko, Sam, as time goes by, eta behin berriro hunkituko dira ikusleen bihotzondoak ilunpean.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 111. orr.

Neure bihotzondoan, arrotz antzeman dut neure burua.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 35. orr.

Neskazaharrak, hostoa galdutako frutarbola ihartua iduriarren, badizu oraino izerdi gozorik bihotzondo isilean.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 54. orr.

Zaude pixkatean, eta utziezu nere hitzei atrebentzia puskat hartzen eta zure bihotzondo adabakitu horretan aztarrika aritzen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 31. orr.

Ulertezintasunak aztarna garratzegia uzten zion bihotzondo zaurituan.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 123. orr.

Seme gaizto bihotzik gabea ote den susmoa piztu zaio bihotzondoan, eta horrek bai eragin diola oroiminak ez bezalako tristura.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 48. orr.

Orain arte, hara, nik ez dut hitzik ere esan; baina badut nire bihotzondoan mirrizka eta astarka ari zaidan kezka bat, Don Kijotek orain esan dituenak sorrarazia.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 103. orr.

Batek, oso gaztea baitzen, bihotzondorik sorraraziko ote zion beldurrez, beste bat hautatu zuen, apika bera baino baxuagoa eta trauskila, egitera zihoan izugarrikeriak inolako aringarririk izan ez zezan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 150. orr.

Bihotzondoko argitasuna bizitzeko behar duguna da; zera, bizitzan putakumeak bereizteko behar dugun hori.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 29. orr.

Haren hitzak ez ziren hutsalak, ezta barre eragitekoak ere, Espiritu Santuaren indarrez beteak baizik, bihotzondoraino sartzen zirenak, entzuleak biziki hunkituta uzteraino.  Berria - Harian   2005-02-09


bihotzondoko iz nahigabea; bihotz zirrara.

Lagunaren egoeraren bihotzondoko eta ikara guztiak sofritu zituen berarenez gainera.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 86. orr.

Migelek bihotzondokoa irentsi eta bere kargua fidel beteko zuela zin egin zion Henrikeri.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 61. orr.

Amonak bihotzondoko handia hartuko zuen katua beren txakurrak akabatu zuela jakitean.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 299. orr.

Aitak alde eginda, Jennyk baino askoz bihotzondoko handiagoa izan zuen bere ahizpa gazteak, Jessenyk.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 67. orr.

Sumindura noizbait ere aienatu zitzaion, baina xekearen negar malkoek bihotzondoko samina eragiten zioten, eta hunkigarriak zitzaizkion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 312. orr.

Abasen desagertzeak baino gehiago, kalezuloa astindu zuen dramak berak bihotzondoko sakona eragin zion, eta heriotzaren beldurrak hartu zuen, hildurazko irudipenekin batera.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 363. orr.

Gülbaharrek bihotzondokoa sentitu zuen ustekabeko hots hura aditzean.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 49. orr.

Ikusi duzunean, bihotzondokoa egin zaizu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 154. orr.

Senarrak esan ezin ahalako bihotzondokoa hartu zuen eta berealdiko jipoia eman zion emazteari.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 31. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bihotzondoko sakona (3); bihotzondoko samina (3)


bihozbera (orobat bihotzbera g.er. eta bihozpera g.er.) 1 izond hutsegiteak barkatzeko edo gogortasunik gabe epaitzeko joera duena.

Gertatua jakinik, aita bihozberak, erruki harrigarriz hunkituta eta Bildots orbangabea gogora ekarriz, guztien aurrean arkumetxoaren heriotza deitoratu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 790. orr.

Jainko bihozberaren erabakiz eta santuaren bertutearen merezimenduz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 801. orr.

Gabriel Cueva, Alburquerqueko jaun duke, Milango gobernadore, printze txit zuzen eta guztiz bihozberari, Martin Azpilkueta, Doktor Nafarrak Agur!  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 199. orr.

Itzul zaitezte Jaunarengana, zeuen Jainkoarengana, bihozbera eta errukiorra baita, haserregaitza eta onginahiz betea, bere mehatxuez damutzen dena.  Elizen arteko biblia   Jl 2,13

Borreroa bihozbera da, eta, ahal duenean, kondenatua ezustean exekutatzen saiatzen da.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 63. orr.

Burugogorra eta bihozbera naizenez, ezin dut oraindik onartu ondorengo negar saioak, kimika hutsa izan zirenik.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 28. orr.

Bihozbera izan zen Krates gizonenganako.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 40. orr.

Izan zaitezte elkarrentzat on eta bihozbera, elkarri barkatuz, Jainkoak Kristoren bitartez barkatu dizuen bezala.  Elizen arteko biblia   Ef 4,32

Bere buruarekin zorrotz, besteekin bihozbera, guztiekin zentzu oneko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 233. orr.

Azken batean, kontu jakina da, eginkizunen banaketa: "bihozbera eta bihozgogorra"; baina, jakinaren gainean bazaude ere, taktika horrek badu eraginik zugan, eta ez nolanahikoa.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 95. orr.

2 (adizlagun gisa)

Horretarako, gure aitak bihozbera jokatu eta paper bat sinatu behar zuen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 92. orr.

Hik ahal adina guztian, beste aldekoari kalterik egiteke noski, errukior eta bihozbera agertu hadi.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 174. orr.

"Istripu bat, mina eta nahigabea", esan zion bihozbera Helenek Josebari.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 82. orr.

Nehoiz baino bihozberago egin nuen otoitz eta desiratu ezen anaiaren iluna argi bihur zedila.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 366. orr.

3 (gauzei buruz)

Jainkoaren probidentzia bihozberak espirituaren ezkutuko gaitza haragiaren ageriko kauterioaz sendatu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 844. orr.

Maitasuna eraman onekoa eta bihozbera da; ez du bekaizkeriarik, ez handiusterik, ez harropuzkeriarik.  Elizen arteko biblia   1 Ko 13,4

Eta zure begiek gogor behatu zidaten orduan, baina baita urrikiz ere: behako bihozbera bat zen... behako uxter bat, bai, bere gogorrean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 398. orr.

Arrazoiaren kontseiluei emanik, amoltsutasun bihozberaren doinua eta moldea.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 190. orr.

Benetakoa zirudien aitaren alabarekiko atsekabeak, eta halako zimiko bat egin zion Norari bihotzak, ez baitzegoen ohiturik aitaren amore-emate bihozbera haietara.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 35. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adiskide bihozbera (3); aita bihozberak (3); bihozbera bat (3); bihozbera da (6); bihozbera eta errukiorra (13); bihozbera izan (11); bihozbera zen (4); epaile bihozbera (3); errukior eta bihozbera (3); eta bihozbera (21); jainko bihozbera (7)


bihozberatasun 1 iz bihozbera denaren nolakotasuna.

Bozkarioak bihozberatasuna dakar.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 415. orr.

Bihozberatasuna eta apaltasuna lagunak dira, senideak, eskuz esku doazenak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 96. orr.

Krudeltasunari Bihozberatasuna kontrajartzen zaio, eta hau ez da pasio bat, Izpirituaren ahalmen bat baizik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 371. orr.

Zure bihozberatasuna galdatzen nuen garai hartan, bihozberatasun hori erdiesteko eskubiderik ere banuela uste izatera ausartzen nintzen garai hartan, beldurrez nengokeen bihozberatasun hori nolarebait amore emanez erosten nuela iduri izateaz.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 530. orr.

Kristauok berezko dugun bihozberatasunak eraginik jokatu dut.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 85. orr.

Lan asko egin zuen Jaunaren mahastian: saiatu eta gartsu otoitzean, barau eta bijilietan, prediku eta apostolutza ibilaldietan, hurkoarenganako ardura eta bihozberatasunean eta bere buruarekiko mespretxuan, bere konbertsio egunetik Kristorengana igaro zen eguna arte.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 531. orr.

Ez eskatu aholkurik emakumeari bere lehiakideaz, koldarrari gerraz, merkatariari negozioaz, erosleari salmentaz, bekaiztiari esker onaz, errukigabeari bihozberatasunaz.  Elizen arteko biblia   Si 37,11

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Baina zuk, zeure indarraren nagusi horrek, neurritasunez epaitzen gaituzu eta bihozberatasun handiz gobernatzen.  Elizen arteko biblia   Jkd 12,18

Bihozberatasun gehiegizkoak eta nahasdurak baizik ez ninduten eraman esatera iragana ez zela jada existitzen eta Lajosek ez ziola inori ezer zor.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 66. orr.

Herra eternalaren edo bihozberatasun soberazkoaren artean hautatu beharraren karietara.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 41. orr.

Berezko bihozberatasuna zuen benetan, Kristok isuritako gupidak bikoiztu egiten ziona.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 789. orr.

Anitz gogoeta luzeen ondotik erabaki dut, azkenean, zure paregabeko bihozberatasun zinez kristauari dei egitea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 199. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

berezko bihozberatasuna zuen (3)


bihozberatu, bihozbera(tu), bihozberatzen da/du ad bihozbera bihurtu.

Hartan, Bartolome Izetak negarrari eman zion, halako modu hunkigarrian non bihozberatu egin bainintzen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 331. orr.

Aitaren hiltzailea zela antzeman zionean, mendeku-egarria etorri zitzaion, baina bihozberatu, eta barkatu egin zion.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 17. orr.

"Itsas Merituaren Domina eman diezazueten eskatuko diat, zuen eginbeharra egin duzue eta", diotse, bihozberaturik, koban behera ausartu direnei.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 188. orr.

Maimiek pena handia sentitu zuen makulurik gabeko zuhaitzengatik, eta, bihozberatuta, zera esan zien: [...].  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 279. orr.

Eladiok agerian utzi duen gezurrak bihozberatu egin nauela eta galtzaileari kobratzeak errukia ematen didala-edo iruditu baitzaio.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 49. orr.

Asko estimatzen zintuen; zure hurbiltasunak, zure bisitak, berarekiko zenuen jarrera bihozberatu egiten zuen Martin.  Berria - Harian   2005-12-01


bihozbero ik bihotz 12.

bihozberotu ik bihotz 12c.

bihozberritu ik bihotz 13.

bihozberritze ik bihotz 13.

bihozdun ik bihoztun.

bihozgabe (orobat bihotzgabe g.er. eta bihozkabe g.er.) 1 izond/iz giza sentimendurik ez duena; adorerik ez duena.

Gau eta egun joka erabiliko zuen senar bihozgabe baten mendean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 62. orr.

Emaztea eta seme-alabak abandonatuta etxetik alde egindako gizon bihozgabea banintz bezala.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 121. orr.

Agian oraintxe bertan hiri honetako ehundaka neska Robertson hau bezalako tentalari bihozgabe eta maltzur baten atzaparretan erortzeko zorian daude.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 524. orr.

Ez izan bihozgabe, ez laguntzarik ukatu senide behartsuari.  Elizen arteko biblia   Dt 15,7

Harrizkoa zirudien, hain zen bihozgabea eta gogorra.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 333. orr.

-Zuek, lapur, bihozgabe eta giza hiltzaileok, ez duzue lotsarik inoren nekeen fruituak lapurtzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 992. orr.

Madarikatua zu hil zaituen bihozgabea!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 350. orr.

Parisko telegrama horrek zure sentimenduekin jolas egin nahi izan duen bihozgaberen baten txantxa ematen du.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 84. orr.

Gizajo bat, trafikanteen artean zubi egiten duten alfer bihozgabe horietako bat.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 47. orr.

2 (gauzei buruz)

Ez zion barkatu basakeria bihozgabe hura.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 338. orr.

Esaldi zikin-estalia, odol-estalia, gaitz-estalia: esaldi estalia, bere garbitasun aseptiko bihozgabean okaztagarri.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 85. orr.

Baina norbait jolaskeria hutsez hartu eta botatzea... Hori barkaezina da, bihozgabea delako.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 114. orr.

Min egin ziguten hitz haiek, hizketa modu bihozgabe hark.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 132. orr.

Euskal presoaren sendiaren medikuak salatu duenez, «egoera bihozgabean» dute .  Berria - Euskal Herria   2006-02-09

Zuzenean gaira jotzen duten eta modu irmo eta bihozgabean bukatzen diren poemak gustatzen zaizkit.  Berria - Kultura   2006-04-18

Baina ez al da injustua, bihozgabea eta kaltegarria lege hau?  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Epailea badoala pauso geldian, hoztasun bihozgabez [...] bizitzako erosotasun eta atseginez gozatzera.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 82. orr.

Begiak asmo gaiztokoak zituen, eitea bihozgabea.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 270. orr.

Haren jokabidea are bihozgabeagoa da berak hasieratik zekielako nik ez dudala anaiarik.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 151. orr.

Hagako alkate Wim Deetmanek «bihozgabea» iritzi dio Gobernuaren asilo politikari eta uko egin dio baliabiderik ez duten errefuxiatuak kanporatzeari.  Berria - Mundua   2004-02-18

3 (adizlagun gisa)

Poliziak, noski, ez zion inori Kaukasora igotzen uzten ongi aztertu gabe, eta bihozgabe agertzen zen hiria uzteko betebeharrak konplitzen ez zituzten bidaztiekin.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 104. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bezain bihozgabea (5); bihozgabe eta (4); bihozgabe horrek (3); bihozgabea da (3); bihozgabea eta (5); bihozgabea izango (3); bihozgabea zela (3); erabat bihozgabea (4); hain bihozgabe (3)


bihozgabekeria iz ekintza bihozgabea.

Ezaguna da paraxutisten eta harkien bihozgabekeria.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 32. orr.

Ez dakik zein bihozgabekerien egiteko gai diren basati horiek.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 23. orr.

Hain "sadikoa" zen Sade, non hamahiru urteko kartzelaren ondoren iraultzaren mugimenduan murgildu zenean, bortizkeria mota guztien aurka jarri zen -heriotza-zigorraren aurka ere bai-, eta "izugarrikeria eta bihozgabekeriatzat" jotzen dituen jarduera guztien kontra.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 29. orr.

Atzo gaizki, bihar okerrago; atzo basakeria, gaur bihozgabekeria.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 26. orr.


bihozgabeki adlag era bihozgabean.

Ezen Hark edozein jendetako gizon guztiak maite ditu; ez du nehoren bereizkuntzarik egiten; goresten ditu bakarrik sinesmena, itxaropena, maitasuna eta beste bertuteak badituztenak eta gaitzesten soilik bihozgabeki bekatuan bizi direnak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 217. orr.

Halatan, irri maltzur batekin umiliazioneari umiliazionea eransten niola eta atsekabearen eta sufrimenduaren azal minduan hatz egiten, bihozgabeki eta ahalkegabeki, erran nion: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 334. orr.


bihozgabetasun iz bihozgabea denaren nolakotasuna.

Bihozgabetasuna euskal hitza bada, zergatik ez zugabetasuna?  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 189. orr.


bihozgabetu, bihozgabe(tu), bihozgabetzen 1 da/du ad bihotza galdu, adorea kendu.

Abner Hebronen hila zela jakin zuenean, Saulen seme Ix-Boxet bihozgabetu egin zen, eta Israel osoa larritu.  Elizen arteko biblia   2 Sm 4,1

Bihozgabeturik zeuden Ivan Ogareffen heriotzarengatik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 456. orr.

-Ulertzen dut -esan zuen Harryk, prestatu zioten segadatik ihes egiten saiatuz, baina ezbairik gabe dagoeneko adoregabetzen, dagoeneko bihozgabeturik, irudika daitekeen baino areago-.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 239. orr.

Egunsentiaren argi grisean, bihozgabeturik eta hotzak dardarka, harresi haiei begira egon ziren.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 203. orr.

Bihozgabetuta gaude ez dugulako ikusten arazoa konponduko denik.  Berria - Ekonomia   2004-08-25

Nik, Ramonaren urruntzeak bihozgabetuta, gudatokian hil bertze gogorik ez nuen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 228. orr.

Gurasook, ez sumindu seme-alabak, bihozgabe ez daitezen.  Elizen arteko biblia   Kol 3,21

Epailearen aurrean ere errugabetzat agertu zuen bere burua; Gordon-ek, ordea, alde egin zuen hiritik, eta traizioaren ondorioz, Harry bihozgabetu egin zen zeharo.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 57. orr.

Zer dela eta ari zarete negarrez? Bihozgabetu egin nahi al nauzue?  Elizen arteko biblia   Eg 21,13

Kezkak gizona bihozgabetzen du, hitz gozoak adore ematen.  Elizen arteko biblia   EsZ 12,25

2 (era burutu izenondo gisa)

Otoi, senideok: zentzarazi zabar dabiltzanak, eman adore bihozgabetuei, eutsi ahulei, izan eramanpen guztiekin.  Elizen arteko biblia   1 Ts 5,14

Baina bihozgabetuei adore ematen dien Jainkoak adorez bete ninduen Titoren etorrerarekin.  Elizen arteko biblia   2 Ko 7,6


bihozgogor ik bihotz 21.

bihozgogorkeria ik bihotz 21a.

bihozgogortu ik bihotz 22.

bihozkabe ik bihozgabe.

bihozkada 1 iz bihotzak eragindako uste edo egitea. ik bihotzaldi.

Baina banuen bihozkada bat orduko, alegia, neu nintzela hura ikusten zuen bakarra.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 126. orr.

Afifi anderearen bihotza punpaka hasi zen eta berehalakoan oroitu zuen, ikustaldi hura egin aurretik, zerbaiten bihozkada izan zuela, eta Um Hamidari igarri egin ziola gordean zuen sekretua.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 158. orr.

"Aurreneko unetik izan dut horren bihozkada!", egin zuen bere baitan, adia etorri zitzaiolarik.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 302. orr.

Bihozkada bati erantzunez, trinket mastaren aldera egin nuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 185. orr.

Bihozkada batek jota, komunaren gainean zutik jarri eta leihoko zirrikitutik [...] begiratu zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 143. orr.

Arratsalde batean, Esther bertan aurkituko nuelako bihozkadarekin joan nintzen kafetegira.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 71. orr.

Bere ekimenak -bere bihozkadak- igande hartan bertan jaso zituen lehenbiziko emaitza pozgarriak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 54. orr.

Bai, bere bihozkadek gutxitan huts egiten zuten: zerbait handiago egosten ari zen han.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 80. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

-Nikolas, Nikolas! -oihu egin du neska gazteak, bihozkada makur batek eraginda.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 379. orr.

Bihozkada hutsa izan zen, aitortu beharra zegoen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 53. orr.

Alaznek zerbait ezkutatzen zuela? Bihozkada burugabea besterik ez zen izango, seguruenez.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 213. orr.

Ulertezina ikustera doanean gizonaren senaz jabetzen den misteriozko bihozkada, beharbada?  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 399. orr.

Parte gaiztoko bihozkada batek erdirik erdi zeharkatu zuen Mikel Strogoff.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 343. orr.

Premiazko bihozkada sentitzen zuen, Eskualdera itzultzeko ordua balitz bezala.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 330. orr.

Baina zein bihozkada ez da irrazionala?  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 186. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ez zaitezte gehiago itzali, zuen xarmak alferrik galtzen eta zuen jainkosa-bihozkadak kateatzen dituzten aurreiritzi anker horien erruz.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 247. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere bihozkadak (3); bihozkada bat izan (6); bihozkada batek (3); bihozkada izan (3)


bihozkidetasun iz bihotzen arteko kidetasuna.

Historia hauetatik dugun literatur plazerraren eta narratzailearekiko sentitzen dugun bihozkidetasunaren puska bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 12. orr.


bihozkoi izond bihotzondoz egina.

Atsegina zen Juanjo Mena gasteiztarra ere, hain bihozkoi eta alaia...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 125. orr.


bihozkor izond bihotzetikoa.

Amaren muxu bihozkorrak?  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 72. orr.

Saio hura elkarkidetasunezkoa zela, anaien arteko solas bihozkor polit bat.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 126. orr.

Jendea etsita zegoen, nazkatuta, zeren, normala denez, bertsolarien jardun herrikoi bihozkorrak ere, azkenerako, aspertu egiten baititu gizakiaren bihotz-gogo eraman onekoak.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 124. orr.

Azaroaren 9an harrera ezin beroago eta bihozkorragoa egin zitzaien Lizarran Don Carlosi eta Elio jeneralari, eta "Te Deum" ospetsua eskaini San Juan elizan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 191. orr.

Baina etxetik kanpo eta gurasoengandik urruti emango dituan egun bihozkor hauetan, etxekoen berri eman nahi nian.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 213. orr.


bihozmin (orobat bihotzmin) 1 iz nahigabea, atsekabea.

Hiria pertsonaien bozkarioen eta bihozminen lekukoa da, haien gazi-gozoak bertatik bertara ikusten ditu.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 12. orr.

Ohartu behar da, bestalde, atsekabeek eta bihozminek beren iturburu nagusia daukatela guztiz aldakorra den eta sekula osoki gureganatzen ahal ez dugun gauza baten aldeko Maitasun gehiegizkoan.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 563. orr.

Saltxitxoiak lotuz eta xingar zerrendak gatzetan jarriz arintzen zuen bihozmina.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 356. orr.

Biak zeuden Susanaren irrikaz zoraturik, baina ez zioten beren bihozmina elkarri adierazten.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 175. orr.

Gauza bat eta bera esan daiteke bihozminaren, axolaren, hasperenaren eta begilunduraren alderditik (alderdi bizigarri horretakoa naiz ni), eta orobat esan daiteke [...] errealitatearen gurtze patologikotik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 84. orr.

Kristok guregatik jasan zituen oinaze eta samintasunek halako bihozmina eragiten zioten egunero, eta barru eta kanpo hainbeste atsekabetzen zen haiengatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 586. orr.

Aladin bihozminak joa eta gosegabetua itzuli zen etxera.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 217. orr.

Ez, gurean ondo markatuta gelditzen dira orbainak, tatuajeak eta bihozminak.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 134. orr.

Lagunengan pentsatzen zuen, exekuzioa tristuraz eta bihozminez eramango zuten lagun urrunengan, eta urkamendira berarekin batera igoko ziren lagun hurbilengan.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 66. orr.

Bihozminez diot hau.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 16. orr.

Bihozminezko keinu bat egin du gizonaren izena hotsik gabe ahoskatu duen bitartean.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 255. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bihozmin handi batek begiak negarrez betetzen zizkiola.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 284. orr.

Nire kezkarik krudelenak geroztik ematuak izan diren arren, badut oraino bihozmin handi bat, noiz bukatuko den aldez aurretik ikus ez dezakedana.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 518. orr.

Hiru urte huntan xangreak jorik, 38 urtetan zendu da, tristezia eta bihozmin handitan utziz familia.  Herria   2004-07-08

Itsumendua liteke ere ez ikustea zer desohore, zer kalte, zer bihozmin damugarri ekar lezakeen haren kondenatzeak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 160. orr.

Holako bihotzmin batekin ikusten ditut jende gaixo horiek lanean ari beren eskuekin, etsitu gabe.  Herria   2002-12-26

Bai, dudarik gabe izanen dut manurik zuri emateko; eta soilik haiengatik ardura ahal naiteke nire bihozmin heriogarria ez den bertze zerbaitez.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 505. orr.

Jauna, emaiguzu gaur gure eguneroko bihozmina.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 245. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Eta ezin zituen ekidin -zein tuntuna, ene, zein tuntuna!- bihozmin ziztada haiek.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 72. orr.


bihozmindu da/du ad nahigabetu, atsekabetu.
1 (era burutua izenondo gisa)

Horretaz ohartzearekin batean, Urtxipiatarren hilobiaren aitzineko gizonaren bisaia bihozminduak zimikatu ninduen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 246. orr.

2 bihozmindurik nahigabeturik, atsekabeturik.

Damutu zen, bada, Jauna gizakia egin izanaz eta, bihozmindurik, esan zuen: [...].  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 26. orr.

Hala, anaia batzuek Ordenan etsenplu txarra ematen zutela eta anaiak beren profesioaren gailurretik behera etortzen hasiak zirela konturatu zenean, behin, barneraino bihozmindurik, honela mintzatu zitzaion Jaunari otoitzean: "Jauna, zure eskuetan uzten dut eman zenidan familia".  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 692. orr.

Estatu-kontseilariak, Errusian ohi dugunez, edanari eman zion, bihozmindurik; kolejio-kontseilariak, ordea, buru egin zion zorigaitzari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 345. orr.


bihozño iz adkor bihotza. ik bihoztxo.

Ez nauk hain basapiztia, badiat nire bihozñoa.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 354. orr.


bihozpera ik bihozbera.

bihoztasun iz adorea.

Fanatismoari buruz, balore unibertsalen defentsak koherentziaz, bihoztasunez eta kemenez jokatzera behartzen gaitu.  Berria - Mundua   2004-07-15

Jacques Chirac Frantziako presidenteak, aldiz, «Ibrahim Rugovaren eginkizun historikoa eta bihoztasun politikoa» goraipatu zituen.  Berria - Mundua   2006-01-22


bihozti izond sentibera.

Bihozti, iritziz zabal, Revatiren antzeko aiurri goxokoa zen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 108. orr.


bihoztoi izond adoretsua, bihoztuna.

Zaldun bihoztoi bat bezala baihintzen enetzat.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 33. orr.

Arrats batez, Armeniako printze bihoztoi bat, gizaseme hile hori begi urdin lerden bat, arribatu zen gaztelura eta atera zitzaion enkontrura damaren mutila.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 64. orr.


bihoztu, bihotztu/bihotz, bihozten da/du ad bihotze hormitu.

Maiatz hotz, ez agotz ez bihotz, esango zizuten Nafarro aldean, gari-garagarrek, ez hazi ez bihoztu, lastotarako ere balio ez zutela bertan nano kaxkaltzen zirelako.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 192. orr.


bihoztun (orobat bihotzdun g.er.) izond 1 adoretsua ik bihoztoi; bipil.

Héraclius gizon bihoztuna zen, egiaz, ez zuen mamuen edo agerpenen beldurrik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 62. orr.

Richards izeneko morroi bihoztun, eskarmentu handiko hori jarriko diat hire txaluparen agintean.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 156. orr.

Soldadu bihoztun eta lider inteligentearen ospea zuen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 202. orr.

Ea, bada, eta ez zaitezte tronpa ezpata-jokoko ukaldietan, ene troiar bikainok, ene korintiar bihoztunok!  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 119. orr.

Ekintza-gizon hori boluntarista da, bihoztuna, erresuminak adoretzen du, harrotasunak ematen dio kemena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 19. orr.

Abere bihoztun hori txilarrezko sasi handi baten atzean zegoen ezkutaturik, uzbeken begiradetatik kanpo.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 234. orr.

Gazte eta zaharrei, bihoztun eta koldarrei.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 218. orr.

Hitz pizgarri eta bihoztunak bilatu nahian.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 25. orr.

2 (adizlagun gisa)

Azken irribarre bat ere egin zuen, merkatua begira zeukala eta bihoztun hilko zela pentsatu zuelarik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 399. orr.


bihoztxo iz adkor bihotza. ik bihozño.

Azken batean denok gara pertsonak eta bihoztxoa daukagu barrenean.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 18. orr.

-Joan eta berehala naiz hemen berriro -Santxok erantzun-; lasaitu beza berorrek bihoztxo hori, nire jauna, honezkero ur-ale bat adinakorik ez dauka-eta noski.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 123. orr.


bihuela iz antzinako musika tresna, egungo gitarraren antzekoa, hari bikoitzak zituena.

Gaueko hamaiketan, bihuela baten laguntzaz, Don Kijotek berak asmatutako erromantze bat kantatuko dio, baratzeko leihoa ireki ondoren.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 177. orr.

Emmanuelek bihuela jotzen zekien.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 119. orr.

Jose Hernandez kontratenorea eta Ariel Abramovich bihuela jotzaileak Milanen, Narvaezen eta Mudarraren obrak joko dituzte. ahots eta bihuelarako.  Berria - Kultura   2004-08-18


1 bihurdika iz bihurdikatzea.

Beste bihurdika bat eman nion aurreko pentsamenduari: Ez, Kurt ez duk agertuko, alferrik ari nauk esperantza hauspotzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 190. orr.

Beste bihurdika bat eman nion aurreko pentsamenduari: Ez, Kurt ez duk agertuko, alferrik ari nauk esperantza hauspotzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 190. orr.

• 2 adlag bihurdikatuz.

Graxik Agatari eriaz lurrean sigi-sagaka elkarturik lerra eta bihurdika zebiltzan bi sugegorri erakutsi zizkion, filma zitzan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 317. orr.


bihurdikari izond bihurdikatzen dena.

Geroaz eta bere literaturaz esaten duena interesatzen zait, bazter komentarioetan jartzen duena, haren estilo bihurdikaria, nahasia, argia, idazteko nabaritzen zaion libertatea...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 301. orr.


bihurdikatu, bihurdika, bihurdikatzen (27 agerraldi, 10 liburu eta artikulu 1ean; ETCn 115 agerraldi) 1 da/du ad bihurritu.

Belaunetan jarri eta Maialenek mihia ahoan sakatu zidanan, akuilu kolpeaz hautsi eta bihurdikatzen zen sugea bezala ingurukari.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 53. orr.

Suge gaizto gisa bihurdikatuz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 307. orr.

Martiz zare plegatzen ari zen, Nako mihimen punta erretzen, haien haurretarik handienak zarearen giderra bihurdikatzen eta Pierra saio-lantxoa bururatzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 21. orr.

Hamar bat mihimen mehe plegatu zituen eta trebeki bihurdikatu.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 15. orr.

Zizare gotorra zapatetan bihurdikatzen zitzaion, laster beste bizpahiruk segitzen ziotela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 159. orr.

2 da ad irud/hed

Agataren ikusmoldea artekatzen zen noiztenka solasaldiaren mugetan, neuronak bihurdikatzen zizkion galderaren asaltoa ekiditen saiatzen zela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 220. orr.

Dagoeneko ilunabarra da haranetan, eta arratsaren itzalak hedatuz doaz hormagune guztietan barrena, eta labar zutetan gora bihurdikatzen ari.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 296. orr.

Dena aldrebes bihurdikatu zitzaion ezen, larrua salbaiki jo eta koman zegoela irudiz, motel bateko gela beilegi nazkagarri batean gaindosiaz hil zitzaion Monika.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 33. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Maite dut haren perpaus bihurdikatua, hats hartzearen neurrian izkiriatua dena, hatsanka bezala.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 294. orr.

Haien esku azkar eta delikatuen meneko, mahats ondo lodi, beltz eta bihurdikatuak, hostoila berdeak txapelaturik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 46. orr.


bihurdikatxo iz bihurdika txikia.

"Bihurdikatxo bat besterik ez", esango nuen nik.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 76. orr.


bihurdikatzaile iz bihurdikatzen duena.

Ator beraz, erakurtzaile maitea, harrait, eta nerekin entzun ezak neurtizlari zaharra; huna zer derron euskararen bihurdikatzaile moldegaitzari: [...].  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 179. orr.


bihurdikatze iz behin eta berriro edo alde batera eta bestera okertzea; zerbait bi muturretatik kontrako aldetara biratzea.

Memoriaren bihurdikatze antzuak akitu zuen, laster zenduko zen aita etzanari so zegokiona  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 335. orr.


bihurdikeria iz bihurdikatze gaitzesgarria.

Baldusek erran zuen zein ederki erreinu horiek oro egon ahal izan ziren inperiotik kanpo, Felinek nonbaitik atera zituen neurriz gaindiko bihurdikeriengatik, nahiz Jesu Kristo gure Jaunak ezarri naturaz gaindiko Jainko legeari esker ez den kristaurik Aita Sainduaren eskuko eliza boteretik osoki aske gelditzen denik.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 143. orr.


bihurdura 1 iz zain edo gihar baten bihurritze mingarria. ik bihurritu; zaintiratu.

Holaxet, laster haundi batean zerbait bihurdura egin zaio zangoan: 35-27 baitziren hor, 38 tan amor eman behar.  Herria   2003-08-07

Miarritzeko Lealamanua'a harroin samoarrak zelaia utzi behar izan zuen belauneko bihurdura batengatik, eta badirudi aski larria dela.  Berria - Kirola   2006-03-26

Yachvilliri ebakuntza egingo diote, Chouchanek belauneko bihurdura ukan zuen asteazkenean eta Puleotok uzkurdura bizkarrean.  Berria - Kirola   2004-05-01

Yachvilik eskuin behatz lodian du arazoa eta Brusquek bihurdura orkatilean.  Berria - Kirola   2004-04-28

Orkatileko bihurdura.  Berria - Kirola   2004-03-13

2 bihurritzea.

Bihurdura-problemak, igurzketa-koefizientea, altzairuaren bibrazioaren eraginezko nekadura eta abar, horiek guztiak nerabiltzan nik orduantxe gogoetan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 130. orr.

Ororen gostua egin gabe, bixtan dena, ezin ukatuzko itzulia, bihurdura eman dio mende huni, eta beti Elizaren fede girixtinoaren izenean.  Herria   2003-10-23

Bekainaren bihurdura bat, ahots baten tonu-gorabeherak, keinu bitxi berezi bat... gauza horiek guztiak [...] paisajeko zerumugan dauden gauzak bezala dira, eta gizona zerumugatik aurrera joatera bultzatzen dute, esploratzera.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 80. orr.


bihurgarri 1 izond bihur daitekeena.

Ez da etsita ageri, dena ez dago galdua: Prozesua bihurgarria da.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 193. orr.

2 monetez mintzatuz, urre bihur daitekeena edo beste monetekin truka daitekeena.

Gero ezarri ziren, Genebako Konferentzian (1922), Nazioarteko Diru Sistema berri baten oinarriak; sistema horrek urrearen ordez libra esterlina eta dolarra ezarri zituen oinarri, biak ere urrearekiko bihurgarriak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 39. orr.

Ameriketako Estatu Batuek zuten soilik bere dirua urreari buruz bihurgarri eusteko betebeharra [...], gainerako herrialdeek, berriz, beren diruaren parekotasuna dolarrari buruz finkatu behar zuten soilik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 39. orr.

60 milioiko kapitala eta 90 milioiko zor garbia duen honetan, 62 milioiko zor bihurgarria jaulkiko omen du aurten.  Berria - Ekonomia   2004-03-24


bihurgarritasun 1 iz bihurgarria denaren nolakotasuna.

Urre-patroiak bermatu egiten zituen, teorian, herrialdeen arteko urrearen zirkulazio askea eta, herrialde bakoitzeko diruak urreari buruz zuen bihurgarritasuna zela eta, truke-tasen egonkortasuna eta pagamendu balantzen oreka automatikoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 39. orr.

Diruen bihurgarritasunaren hastapenak, Nazioarteko Diru Funtsaren (NDF) estatutuek ezarriak, ohiko eragiketen ordainketak baino ez zituen hartzen kontuan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 86. orr.

Bihurgarritasun hori zen Bretton Woodseko sistemaren euskarririk garrantzitsuena, eta horrexek bihurtu zuen dolarra nazioarteko diru nagusia.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 93. orr.

1929an Wall Street-eko burtsan izan zen crash izugarriaren ondotik hedatu zen krisi ekonomikoarekin batera, zenbait herrialdek bertan behera utzi zuten urreari buruzko bihurgarritasuna.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 39. orr.

FMIren porrota etorri zen 1971n, Richard Nixon AEBtako presidenteak dolarraren urrearekiko bihurgarritasuna bertan behera utzi, eta erabaki horren ondorioz, trukerako urre-patroia desagertu zenean.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 262. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Estatu Batuak ziren beren diruaren urre-bihurgarritasuna segurta zezakeen herrialde bakarra.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 93. orr.

Une hori 1950eko hamarraldiaren bukaeran iritsi zen, Europar diruek kanpo-bihurgarritasuna berreskuratu zutenean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 94. orr.


bihurgune 1 iz bidea edo zerbaiten ibilbidea norabidez aldatzen den lekua.

Gurdia laster iritsi zen bidearen bihurgunera.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 333. orr.

Harresiaren buruan bihurgune bat hartu dute, ezker, eta bihurgunean aurrera egin ahala argi gehixeago heldu zaie, eguzki busti baten hondarra dirudiena.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 98. orr.

Casarsara zeraman errepide luzea dena bihurgunez betea.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 215. orr.

Autoko gidariak bihurgune batean autoaren kontrola galdu zuen eta zuhaitz bat jo zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-10-31

Bihurgune batetik ateratzen ari zela, autoaren kontrola galdu zuen gazteak.  Berria - Euskal Herria   2004-05-16

Lehenengo bi bihurguneak iraganda basoko gerizpe umelak estali du autoa.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 44. orr.

Bihurguneak poliki eta ahalik eta zabalen hartzen hasi nintzen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 104. orr.

Automobilak gora eta behera doaz, tranbiek karranka hotsak ateratzen dituzte Magdalenako bihurgunean, Trena bafaka zihoan, intzirika, astinka, bihurgunetik bihurgunera.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 92. orr.

Eta hona Zubiri, bihurgunez bihurgune errepideak ondarrean begiei eskainia.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 31. orr.

Ibaiaren ura mantsotu egiten zen bihurgunean, eta bere hotsa oso mehea zen, xuxurla bat U-itxurako tutuaren bihurgunean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 169. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Burgosera heltzen ari ginela, bihurgune itxi batean, erori egin nintzen bizikletatik.  Berria - Kultura   2004-08-10

Bihurgune estu batean errepidetik irten eta amildegira egin zuen jauzi bere auto barruan.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 98. orr.

Sutearen distira ahulduz joan zen, garren soinua urrunduz, eta azken argiak desagertu ziren Angarako bihurgune zorrotz bateko amildegiak pasatzean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 408. orr.

Hiru leiho altu eta estu iparraldera begira zeuden, oraindik lainoan murgildutako Anduin ibaiaren bihurgune handirantz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 28. orr.

Urrunean [...] Ibai Handia zihoan, gris eta distiratsu ipar-mendebaldetik, hegoalderako bihurgune zabala marraztuz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 34. orr.

Badira ere bihurgune txarrak, patar gaixtoak, bide peza batzu dena ozka eta zilo.  Herria   2002-10-24

Ezin izan zuen bihurgune madarikatu hura ikusi, eta amildegian behera erori zen autoa.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 47. orr.

Ez zitzaizkigun berrogeita hamar metro ere faltatuko beheko bihurgunera iristeko, eta hara non aurreratzen gaituen Joxe Marik, etxekonekoak, bizikletan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 11. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Litekeena da bihurgune segidak motorraren hotsa eta argia arintzea, baina ez azken unea arte.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 18. orr.

· Denborale lazgarria, bide bihurgunea atzean utzirik, amildegiaren hondoetan galtzen ari zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 149. orr.

4 irud/hed

Azkenean atzeko atea zabaldu eta Sethe irten zen, besoaren bihurgunean lapiko bat bete janari-hondar zekarrela. Oroimenaren bihurguneetan galtzen zaizkio irudiak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 179. orr.

60 urteen bihurgunea pasatu berritan zendu zitzaigun gure maisu eta laguna.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 84. orr.

Batzuetan bizitzaren bihurgune batean agertzen zaigun ezusteko irtenbide horietakoa.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 219. orr.

Bere biziaren bihurgune batean, bihurgunetan baitzegoen, ibili behar baitzuen, oinez, luzaz, historiak markatu bideetan.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 141. orr.

Eta historiaren bihurgune horien guztien artean, mundu guztiak, eta ez Italiak bakarrik, Rijeka Fiume gisa ezagutu zuen garaikoa.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 54. orr.

Zein diren handi bezain zikinak haren amarruak; zer nolako bihurgune gaiztoak bururatzen zaizkion haren bihotz galduari.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 87. orr.

Zure izterretako bihurguneak, zilarginaren egiazko artelan.  Elizen arteko biblia   Kt 7,2

Besoak eta besagainak has, xilkoa agerian, eta, haren azpian, marradun galtza mehar batzuek areagotzen zizkioten gerriz beheitiko bihurguneak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 295. orr.

Bihurgune dramatikorik gabeko balada kaskail bat!  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 193. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azken bihurgune (4); beste bihurgune (6); beste bihurgune bat (3); bidearen bihurgune (4)

bihurgune arriskutsu (3); bihurgune asko (5); bihurgune bakoitzean (8); bihurgune bat (30); bihurgune bat hartu (6); bihurgune batean (44); bihurgune baten (18); bihurgune baten ondoren (5); bihurgune batera (3); bihurgune batetik (4); bihurgune eta (7); bihurgune gaizto (4); bihurgune hartan (3); bihurgune itxi (14); bihurgune itxi batean (7); bihurgune itxiak (4)

bihurgunez bihurgune (7); errekaren bihurgune (3); errepidearen bihurgune (4); eta bihurgune batean (5); historiaren bihurgune (3)

bihurgunea hartu (3)

bihurguneak eta (3); eta bihurguneak (4)

azken bihurgunean (5); hurrengo bihurgunean (4); lehen bihurgunean (5); lehenengo bihurgunean (3)

bihurgunez bihurgune (7)


bihurgunetsu 1 izond bihurgunez betea.

Ia ordu bete egin dugu mendiko bide bihurgunetsu batean gora.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 187. orr.

Zerua ez da jausi, baina harri eta haitz ugari bai inguruko amildegietatik, errepide bihurgunetsuan trabak sortuz behin eta berriz gure autobusaren ibilerari.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 70. orr.

Bidea zelai artean zihoan, ibai bihurgunetsu baten ertzetik, erroten aldamenetik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 423. orr.

Eskailera bihurgunetsuetan gora hasi nintzen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 84. orr.

"Bihurgunetsua Sena ibaia, zuzena gogoa", itzuli zuen Ruche jaunak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 342. orr.

2 irud/hed

Pantailan dantzan ari ziren landare bihurgunetsuak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 184. orr.


bihurgunetxo iz bihurgune txikia.

Hantxe, hain zuzen, estratak bihurgunetxo bat zuen, eguzki iluntzen hasiaren argiak arrats-gorritzen zituen elizatxo zaharra eta haren ondoko kanpandorre apal bereizi samarra zeuden hegitxo garai berdea osorik ikusteko moduan.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 167. orr.


bihurka 1 adlag bihurrituz.

Mendiek bi gisatako bideak sortzen dituzte: sugegorriak bezala bihurka narrasten direnak eta boak bezala uhinka narrasten direnak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 175. orr.

Arrandegia aipatze hutsarekin janguraren harra bihurka hasi zen lekukoen sabelean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 220. orr.

Nahiz eta ez den batere erraza aiztoa sartuta txerria hiltzea, agoniako kurrinka haiek, gorputza bihurka, odol-zipriztinak bazter guztietan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 52. orr.

Zilarrezko xingola bat, mehea eta distiratsua, begi bistatik galdu arte itsasbazterrean bihurka.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 149. orr.

2 irud/hed

Bihurka eta xederik gabe ibili.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 198. orr.


bihurkada iz bira.

Nire DC-4-a, Mexico-Cityranzko bidean, une hartantxe gure buruen gainetik hega-ziztuan, itsas zabalaren gainean bihurkada egin eta zeru gorian murgilduz, azido-galda urdin batean urtzear balihoa bezalaxe.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 49. orr.

Nabaria zen hegazkina bihurkadei itzuri eginez ari zela jaisten, sakadarik ez jasatearren, eta halaxe gindoazen hegan, lautada ustez aproposaren gainetik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 27. orr.


bihurkadura iz bihurtzea.

Nire ametsen zaldi fier, nire literatur balentrien gamelu esaneko, hitz zenbatu, haztatu eta hautatuen iturri lirain, marraz itzak bihurkadura lexikografiko eta sintaktikoak, horrela mamituko baita gazte hark burututako egintzen eta balentrien kontakizun hutsal eta barregarria.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 131. orr.


bihurkarazi, bihurkaraz, bihurkarazten du ad bihurkatzera, bihurdikatzera behartu.

Itotzen zuen odolak bihurkarazirik hil zen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 53. orr.


bihurkari 1 izond bihurtzen dena.

Esaten da bihurkari berauek aingeruak bihurtu egiten direlako "aldizka gizon, aldizka emakume, aldizka haize edo izpiritu, aldizka aingeru".  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 119. orr.

Horrela, ahalezko deskribapenen espazio artikulatu bat irekitzen da: harreman primarioen edo benetakoen sistema, bigarren mailako harremanen edo harreman bihurkarien sistema, eta zehatz-mehatz diskurtsiboak dei daitezkeen harremanen sistema.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 55. orr.

Ezpata bihurkariaren su-garra.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 119. orr.

Iluntzen hasia zegoen, eta urrutian, mendian behera, errepide bat antzeman genuen bihurkari, eta, ondoren, argi txiki batzuk distiraka.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 242. orr.

2 aditzez mintzatuz, ekintzaren ondorioa subjektu egilearengan egokiarazten duena.

Eta -wa-yinn-fa- aditzaz den bezainbatean, -nèfe-'arima' hitzaren denominatibo baten forma nifal-a da ('pasibo-bihurkaria').  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 170. orr.


bihurkatu (4 agerraldi, 3 liburutan; ETCn 15 agerraldi), bihurka(tu), bihurkatzen da/du ad bihurritu.

Sarritan gizakume bat, gaitz batek tanpez menperaturik, geure begien aurrean, oinaztuak jota bezala, luze jausten da eta bitsa dario, auhenka, gorputza dardar, deliratzen ari da, giharreak atezuan, bihurkatzen, arnasa etenka, konbultsioek ahituta utzi arte.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 193. orr.

Etsian egin zuen aharrausi, bihurkatu egin zen eta etzanda geratu zen begiak zabalik eta eskuak garondoaren azpian zituela, sabaira begira.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 331. orr.

Muturra txikituko diat, putakumea halakoa! -bota zuen Dutchek ahoa bihurkatuz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 404. orr.


bihurkera iz bihurketa.

Hauen artean lehenengoa Agrigentoko Enpedokles dugu, lurren ertz triangeluarreko irlak sortu zuena, zeina Jonio itsasoak, bihurkera handietan igeri, uhin berdeen garraztasunez bustitzen duen eta non itsas uhin azkarrek, zintzur estuan barrura, Eoliako lur bazterrak irlaren mugetatik bereizten dituen  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 71. orr.


bihurketa 1 iz bihurtzea, eraldaketa.

Genevako pentsalariarentzat gizon-emakumeen aldaketak eta horien bizimoduaren bihurketak ulergarri dira soil-soilik gizakiaren garapena hitzarmen fikzio horren bidez azaltzen badira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 227. orr.

Halere, halako hitzen bihurketa galdeketa temati bat saihesteko ihespide sofistikoa besterik ez da, bere zentzua gure erosotasunaren mesedetan aldatuz.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 127. orr.

Bihurketa [...]: dohaintzaz edo testamentuz unibertsitateak eta herri liburutegiak sortzea edo hornitzea.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 63. orr.

2 (hizkuntzalaritzan)

Orduan, (29), bihurketa baten definizioaren parte izango litzateke, zeinak osagai-egitura mailako objektu batzuk (batik bat (15) erako diagramak) hitz-hurrenkera bihurtuko lituzkeen.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 161. orr.

3 bihurdikatzea.

Hiru egun barurik girela eta sekulako tripako bihurketak sendi ditugu.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 129. orr.


bihurkin iz birak emanez, torlojuak sartu eta ateratzeko erabiltzen den lanabesa.

Giltza zabalgarriak, aliketak, bihurkinak, xingola isolatzailea ere izaten zituen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 102. orr.

Josek enkargatu digun altzari hau bukatu beharra zegok, tabernan gero musu truk jatekotan, behintzat... To, har ezak bihurkina.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 48. orr.

Nik bihurkin bat hartu eta sarraila saltarazi.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 98. orr.

Bihurkina ezin duenean kanporago, edo herdoilak turnabisa ahokatzen eragozten duenean, turnabisa bera zintzel ipini eta mailuka apurtzen du.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 240. orr.

Ez eskuarearen kirtenak, ez bihurkinak, ez mailuak eta ziriak, ezerk ere ez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 78. orr.

Tentsio mekaniko handiak jasan behar ditu larruazalak; pentsatu, esate baterako, zenbateraino tenkatzen eta estutzen den larruazala kortxo bat kentzean edo bihurkin bat erabiltzean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 71. orr.

Bihurkin zorrotzaren kirtenarekin jo zuen mutilen gelako atea.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 24. orr.


bihurraldi iz aldaketa.

Cheseldenek 1728an izan zuen gaixo gaztearen historiaren antzekoa da, eta azken hiru mendeetako beste zenbaiten paretsukoa, baina bihurraldi bitxi eta ironikoa izan zuena kasu horretan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 156. orr.


bihurrarazi, bihurraraz, bihurrarazten (orobat bihurtarazi g.er.) 1 du ad bihurtzera behartu. ik bilakarazi.

Nobelen lana ez da gertakari handiak kontatzea, txikiak interesgarri bihurraraztea baizik.  Berria - Kultura   2006-03-21

Espainiako gauza handiak atzerrian txiki eta alderantziz bihurrarazten zituen nazioarteko gorroto eta asmo txarraren hipotesia.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 60. orr.

Gertakizun hura lotsa-aldi txikiaren kategoriatik klasikoen mailara -ahalkearen eta umiliazioaren analetan maisulan iraunkorra bihurrarazteraino- igoarazi zuena izan zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 14. orr.

Eredutzat Gorputz Mistiko eliztarra hartu dute, Estatu-Nazioa Eliza Nazional bat bihurraraziz.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 9. orr.

Beren artekoa geroz eta hotzago bihurtzen ari dela sentitzen du, Sorayak bere burua beste emakume bat baino ez, eta bera beste bezero bat baino ez bihurrarazi ahala.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 15. orr.

Mailegu bidezko doakotasunak balio gabe utz ditzake neurri batean ikastetxeko curriculum proiektuak, edo alferrekoa bihurrarazi irakasle taldeak landu eta klaustroak eta eskola kontseiluak onetsitako lana.  Berria - Harian   2006-01-15

2 birarazi, itzularazi.

Dudley gizajoa barka eskatzeko bezain xaloa izan zela Josuren mintza-doinu betiere neutroak begiak bihurrarazi zikidan, hain juxtu neskak kikara betetzen zidan unean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 14. orr.

Istantean, atzean entzun duen oihu batek bihurrarazi dio burua.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 122. orr.

Malguki karraskari horien gaineko koltxoiaren gainean gorputz eme eta eder bat bakarrik lo zetzala oroitzeak pentsuen norabidea bihurrarazi zidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 261. orr.

Amaren sabelean eratu ninduen bere zerbitzari izateko, Jakoben leinuak berarengana bihurrarazteko eta Israel herria biltzeko.  Elizen arteko biblia   Is 49,5

Gero, xanpaina eta loreak bihurrarazi zizkion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 336. orr.

Eskatzen dizun edonori, eman, eta zeurea kentzen dizunari, ez bihurrarazi.  Elizen arteko biblia   Lk 6,30

Burutazio gaizto bat izan berria nuen: nire ezpata-ukaldiak Dianaren gogoa nire kontra bihurrarazten ahal ote zuen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 262. orr.

3 bihurdikarazi.

Berriro negar hots leun baina zolia, eta pena haren gorputza bihurrarazten.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 46. orr.

4 konbertiarazi.

-Zirika eta zirika, kristau zintzo bat mahometano bihurrarazten duen apaiz horietako bat da berori!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 180. orr.


bihurrera 1 iz bihurtzea.

Glukogeno bihurtzen da odolean dabilen glukosa soberakina, eta gibelean metatzen. Bihurrera horretarako, insulina behar da, normalean odolean egoten den hormona bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 193. orr.

Ezabatu, ez dira inoiz ezabatzen, eta bihur daitezke berriro lehen mailara (erreprimitu denaren bihurrera), errepresioak huts egiten baldin badu.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 119. orr.

2 itzulpena.

Jainkoak daki! hori, gainera, egokiera berberetan esaten den nork daki?-ren baliokidea da, haren bihurrera bat, haren itzulpen moduko bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 57. orr.

Azkeneko hau, leienda berbera izendatzeko Donostia aldean erabiltzen omen dutena, eta Fausto Arozenaren ustez, kastillanozko Preste Juan sonatuaren euskal bihurrera baizik ez litzatekeena.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 34. orr.


bihurri 1 izon/iz gaiztakeriak edo bihurrikeriak egiten dituena, esanekoa ez dena.

Mutiko bat gaiztoa eta bihurria bazen, ez zuela ezerk balio, zigorrada on batzuk izan ezik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 39. orr.

Eman dezagun guraso batzuek seme zentzakaitza eta bihurria dutela, aitamen esana egiten ez duena eta, zentzarazten saiatu arren, kasurik egiten ez diena.  Elizen arteko biblia   Dt 21,18

Seme bihurria soinean dituen arropa guziak zikindurik etxeratzen bazaio, [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 25. orr.

Haren ikasle-jendea hain zen itxuraz bihurria, ozarra eta urduria, ezen inolako ordenarik gabeko haur-saldo hezikaitz iritziko baitziokeen beste edonork.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 369. orr.

Lehortzen jarritako alkandora bakoitzaren mahuka banari korapiloa egina zion ume bihurriren batek.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 128. orr.

Aurrez aurre nuen espainol ordezkaritzan Racla deitu aholkularia, arrunt puntalakurloa, formalista, bihurria eta jukutrilaria.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 100. orr.

Nere bihotza, errugabeko haur bihurri hau, inozentzia pittin baten bila desesperatua dabilkit bazterrik bazter.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 124. orr.

-Beti izan diet halako nahitasun bat tipo bihurriei -esan nuen-, baliteke ez izatea lagunik fidagarrienak, baina pentsa ezazu zein hitsa izango litzatekeen bizitza eurak gabe.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 63. orr.

Txitxikoven nekazariak, hain jende bihurria izaki, ez ote ziren bidean matxinatuko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 229. orr.

Mundu hau Jainkoaren erreinuko probintzia bat da, baina probintzia bihurria.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 140. orr.

Erlijioso hutsa iduri izan zait beti BERTUTE hitza, baita pentsalaririk bihurrienaren ahotan ere.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 259. orr.

Zor zitzaien zigorra ezartzen zien temoso eta bihurriei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 526. orr.

Eta zoriona zer da, munduan geure lekua badugula aitortzen digun negar bihurria baino?  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 10. orr.

2 irud/hed

Sentimendu minenak ere iratxo bihurri bat gordetzen du bere baitan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 63. orr.

Segidan alfil eta dorreen bide zuzenak eta zaldi bihurrien jauzi aldrebesak etorri ziren.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 96. orr.

Mutil koxkor beltxaran txintxo eta serio bat zen Stephen, nahiz eta bazuen alde bihurri nabarmena ere.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 202. orr.

Bazkaldu bitartean, barre bihurriak eginez, komiki-zerrenda bat marraztu zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 212. orr.

Gure zorigaitzak haien baitan halako plazer bihurri bat sortzen balu bezala.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 82. orr.

Intsektu txiki eta oso bihurri batzuek hozka egiten zioten oso modu mingarrian.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 126. orr.

Beste begi-keinu bihurri bat egin zien.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 87. orr.

Errektoreak zertan esanik ez zituen txantxarik bihurrienez zirikatzen zuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 48. orr.

Haize bihurriak kontra egiten zion korrontearen eraginari.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 391. orr.

Zintzurra su bihurri batek erre balit bezala, mututua gelditu nintzen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 56. orr.

Agen ez da izanen Miarritzeren aurkari bihurri bakarra datozen egunetan.  Berria - Kirola   2006-03-08

Bihotz maltzurrekoak ez du zorionik aurkituko, mihi bihurrikoa zoritxarrean jausiko.  Elizen arteko biblia   EsZ 17,20

3 gauzez mintzatuz, nahasia, korapilatsua; nolabait zuzena edo ona ez dena.

Ehunka kotoi-bala zeuden pilaturik bertan, eta ontzigainetik haraino garraiatzeko txirrika-sistema bihurri bezain eraginkor baten berri eman zion Andreasek aitari.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 92. orr.

Bigarren ideia aurrekoa bezain lausoa zen, aldi berean arin-xinple eta bihurri-korapilotsua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 157. orr.

Bihurria da gaizkilearen jokabidea, zuzena bihotz garbikoaren portaera.  Elizen arteko biblia   EsZ 21,8

Pentsamendu estu eta bihurriko jendeek eza rritako zigor eta estigma.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 156. orr.

Bertso-saioen dinamika ere aldatu egiten da: ariketa bitxiagoak, bihurriagoak asmatzen dira, bertsogintza gero eta korapilatsuago, gero eta zailago eginez.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 27. orr.

Bihurria da gaizkilearen jokabidea, zuzena bihotz garbikoaren portaera.  Elizen arteko biblia   EsZ 21,8

Aitortu beharko baitu bai eta ez esaten duten horiek demonioena baino hizkuntza bihurriagoa dutela.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 35. orr.

Hitz bihurri eta itzulinguruak, apaindura hutsalak, nabarmenkeriak eta jakingurak beren burua galdu nahi dutenei uzten dizkie, eta mamia bilatzen du eta ez azala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 397. orr.

Alegoriarik bihurrienak eta sotilenak esaten zizkioten, eta Txitxikovek bekokitik izerdia parrastaka isurtzeraino hausnartu behar izaten zuen haien esanahi ezkutukoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 243. orr.

Musika bihurria -esan zuen-; ez dut sekula halako ezer entzun.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 88. orr.

Handik atereak baititut ondoko iritzirik bihurrienak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 184. orr.

Atsotitz askoren zentzu bihurri edo esanahi gordea azaltzen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 193. orr.

Gidaria begi-belarri ibili zen bidearen tarte bihurriak taxuz gainditzeko.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 219. orr.

Betiereko egiara iritsi nahirik, zein bide bihurri, oker, mehar, urrun eta ibilgaitzak hautatu dituen gizadiak, ohartu gabe bide zuzen-zuzena daukala aurrean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 306. orr.

Hain proposamen burugabe eta amarruzkoa zen, hain trikimailu bihurria eta makurra, Tom eta Marina barrez lehertu baitziren.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 113. orr.

Virgiliorena bihurria egiten zitzaidan, eta liturgiakoa, aldiz, zuzena, egokia, gozoa, laua.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 180. orr.

Lehen solairua besterik ez, baina eroriera bihurria izan eta "krask" egin zidaan belaunak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 48. orr.

Gogoeta bihurriek Jainkoarengandik aldentzen dute.  Elizen arteko biblia   Jkd 1,3

Bihurria da gaizkilearen jokabidea, zuzena bihotz garbikoaren portaera.  Elizen arteko biblia   EsZ 21,8

Harroa haiz, bazakiat, eta asmo bihurriak dituk: borroka ikustera etorria haiz hi!  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 50. orr.

Pentsamendu estu eta bihurriko jendeek ezarritako zigor eta estigma.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 156. orr.

Kosmogonia egiptoar eta mesopotamikoan "zer da lehenbizi gertatu zena" galderari ematen zaion erantzuna, azalpen aldakor ugaria izan ohi da, gertaera nahasia, protagonista askotarikoz, borondate bihurrikoz, eta apaindura puska ugariz zehaztua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 248. orr.

4 norabide zuzena ez duena.

Antzinako haizezko musika tresna, hodi bihurri batez osatua.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 146. orr.

Olibondoaren enbor bihurriari eta zaharkitu-itxurari erreparaturik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 221. orr.

Ile-xerlo bihurri batek ihes egin zion.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 25. orr.

Ilea gorria eta kizkurra du, kizkur bihurriz josia, eta masailak ere gorriak ditu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 113. orr.

Legearen alde "onean" egon beharrean legearen albo batera zeudenak, adaxka nagusi eta zuzenaren ondoan hazi ohi diren adaxka bihurri eta okerren antzera.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 99. orr.

Mahatsondo bihurriek, huntzak eta ezin zenbatuzko sasi-arrosek harturik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 320. orr.

Zigarro luze bihurri bat zeukan ezpainen artean, eta koñaka eskatua zuen ordurako.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 98. orr.

Granitozko bitxi erraldoi, farfaila bezain arina, igotzeko zurubi bihurriak dituzten dorrez eta ezkila dorre lerdenez betea.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 311. orr.

Mendetan ez ziren aldatu, ez harrizko etxeak, ez kale aldapatsu bihurriak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 161. orr.

Laboratorio bat antolatua zuen etxarte zoko batean, karrika-zulo mehar bihurri batean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 42. orr.

Hoteleraino igotzen zen errepide bihurrian soldadu patruilaren bat egon zitekeen gordeta.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 246. orr.

Bide hori, ordea, gaiztoa da oso, bihurria, segadaz josia.  Berria - Kirola   2004-10-16

Bide bihurrian autoz bidaldi biratsu eta zakar samarra eginik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 115. orr.

Hondarribiko Golfetik, Bidasoa suge bihurriari segika, mendi garaienen magalak topatu arte.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 89. orr.

Hego epela zebilen esku leunarekin lurreko orbel bakanak bildu eta berriro zirimola bihurrien bidez zabaltzen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 200. orr.

Ibilera bihurriko ibai txiki batek ilargiaren izpiak islatzen zituen han-hemenka.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 38. orr.

Mila versta eta gehiagoko bidean bizkor igarotzen ziren mendilerro bihurriak, ordokien gainean zut.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 363. orr.

Txikiak izan arren, deabruaren buztana baino bihurriagoak ziren.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 38. orr.

Ene begiek izu gisako batean ikusten zituzten kutxa handi landuak, hanka bihurriko mahaiak, ohe errezeldunak, baxera akastu eta sabeldua.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 77. orr.

Ibilera bihurriko ibai txiki batek ilargiaren izpiak islatzen zituen han-hemenka.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 38. orr.

Beste arrosa-landare igokari bat, adar bihurrikoa eta lore te-koloreak ematen zituena, fatxadan gora igotzen zen mahatsondo baten moduan.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 45. orr.

Olibatzeak iruditzen zaizkizu ilunpean, enbor eta adar bihurrikoak.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 109. orr.

5 (hitz elkartuetan)

Bakardade Aratzaren Pabilioia jardin bide-bihurriz josi baten erdian egongo zen noski.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 78. orr.

Gutun apain-bihurri zeremoniatsu bat igorri zidan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 88. orr.

Haren begirada erdi-bihurria erdi-lotsatia zen itxuraz baina adore handia gordetzen zuen azpian.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 103. orr.

6 (adizlagun gisa)

Sekula ez dut ikusi hain bihurri.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 60. orr.

Angeluko Hormadi gauza izan zen erabat bihurri jarri zitzaion markagailuari buelta eman eta garaipena lortzeko, luzapenean.  Berria - Kirola   2004-03-21

Egia, bihurri samar idazten zuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 156. orr.

Bihurri eta trebes jaiotzen denak, halaxe dirau: sei urterekin gezurra esaten dizunak, hamaseirekin eta hirurogeirekin ere berdin esango dizu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 266. orr.

7 (-en atzikiaren eskuinean izan gisa)

Ai, biziaren bihurria!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 164. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bide bihurri (7); bide bihurri eta (3); bihurri bat (21); bihurri batean (5); bihurri batek (8); bihurri baten (9); bihurri batez (6); bihurri bezain (3); bihurri bihurria (3); bihurri edo (3); bihurri eta (33); bihurri hori (3); bihurri horiek (3); bihurri horrek (4); bihurri hura (4); bihurri samar (3); bihurri samarra (6); eta bihurri (12); haur bihurri (7); irribarre bihurri (4); kale bihurri (3); partida bihurri (3); pasabide bihurri (3); ume bihurri (3)

aski bihurria (4); bide bihurria (3); bihurri bihurria (3); bihurria da (18); bihurria egin (3); bihurria eta (10); bihurria izan (6); bihurria ukanen (4); bihurria zen (10); bihurria zuten (3); eta bihurria (16); etapa bihurria (3); hain bihurria ibilbide bihurria (7); oso bihurria (6); partida bihurria (3)

bide bihurriak (3); bihurriak dira (5); bihurriak egin (5); bihurriak eta (6); bihurriak izango (3); estu bihurriak (3); eta bihurriak (9); galdera bihurriak (4); haur bihurriak (4); oso bihurriak (3); partida bihurriak (4)

bide bihurrian (3); errepide bihurrian (4)

bihurrietan gora (3); kale bihurrietan (4)

bide bihurrietatik (3)


bihurriagotu, bihurriago(tu), bihurragotzen da ad bihurriagotu bihurtu.

Anatomia "berez" barneratzen zitzaion arren, medikuntza-eskola oso-oso zaila egin zitzaion, ez bakarrik tik eta ukituengatik, urteekin bihurriagotu baitzitzaizkion, baizik eta irakurtzea galarazten zioten zailtasun eta obsesio bitxiengatik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 99. orr.


bihurrialdi iz matxinada.

Bihurrialdi [...]: arrakastarik izan ez duen matxinada.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 63. orr.

Bi aro handi bereizten du Nietzschek moralaren historian (agian hobe hiru, prehistoriarekin): 1) moral-aurretikoa, 2) ohitura moraletakoa, 3) esklaboen bihurrialdikoa.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 247. orr.

Telebista publikoko langileen artean nabaritu zen lehendabiziko bihurrialdia, haatik, entzungorrentzat keinuzko albisteak aurkezten dituen Natalia Dmitrukek egin zuen herenegun bertan.  Berria - Mundua   2004-11-27


bihurriarazi, bihurriaraz, bihurriarazten du ad bihurritzera behartu.

Ez daki gizonari begiratu behar dion, etor litekeen ostikoari aurre egiteko, edo janaria harrapatzera egin behar duen, janariaren usainak erraiak bihurriarazten dizkio, basatiki, listuak gainez egiten dio hortzetan.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 194. orr.


bihurribide iz bide bihurria.

Esadazu garbi zertaz ari zaren, erotuko naiz-eta bestela! -erregutu zion Norak negar-hipaka, zirgariaren bihurribide eta luzamenduetan ibiltzeko joera hura eraman ezinik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 161. orr.


bihurridura iz bihurritzea.

M-aren bihurridura, [...] ondoren I-a goitik behera urratua, eta azkenengo S-aren kiribil apaina.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 53. orr.


bihurrika 1 adlag bihurritzen.

Ahoa hezetuta, erdi irekita, eta maindireak esku oharkabeek ibiltzen dituztela, gorputzaren biluztasuna erakusteraino, eta halako batean konbultsioz bihurrika hasten gorputz hori.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 147. orr.

Scabbers garrasika hasi zen etengabe, itzulika eta bihurrika, begiak bere zuloetatik ia irtenean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 296. orr.

Hatzen artean bere mukizapiaren lokarri hezea behin eta berriro bihurrika zerabilela.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 259. orr.

Mutikotxoa han ari zen, bere txikian, sugegorri bat bezala bihurrika.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 98. orr.

Nire burua, ileak, belarriak, gorputz osoa, zizarez inguraturik ikusi nuen, denak bihurrika: zizarezko ibai batean bainatzen ari nintzen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 16. orr.

Sugandilen moduko gorputz zuriak uretan bihurrika, bultzaka, lasterka, estutuka.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 19. orr.

Ikaragarrizko borroka bat hasi zen orduan Héracliusen eta zaindari zituen hiru gizonen artean; borrokan, bihurrika, joka, hozka, amorruz garrasika hasi zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 79. orr.

Ikusten dut gorputza bihurrika hasi zaiola, eta buruari batera eta bestera eragiten diola, orgasmo akaberabako baten menpe.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 47. orr.

Ni bihurrika eta intzirika hasi nintzen lotsa izpirik gabe.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 17. orr.

Noizbehinkako haize-adar nahasiek, elkar jorik, bihurrika harrotzen zituzten bide bazterretako zurzuri-sail biluzien hosto horixkatuak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 79. orr.

Gure haurra zen, zin dagizut, gizon batek ere ez baininduen ukitu, larrua eskaini nizun ordu haietatik, nire sabeletik bihurrika munduratu zen beste ordu hartara arte.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 38. orr.

Libertigarriak iruditzen zitzaizkidala euren dantza modernoak, ikusgarriak oso, jauzikaldi existentzialista haiek, nor bere zilborrarentzat dantzaka, nor bere imintzioak eraginka, nor bere hankak bihurrika, hotzikaraz dardarka bezalatsu, dena epileptiko samarra  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 134. orr.

2 (izen gisa)

Neure hartan, bien arteko junta leherketa tiki baten pareko irudikatu nuen, oro aiene, izerdi eta bihurrika.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 363. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bihurrika ari (3)


bihurrikari izond bihurrikatzen dena.

Kondenatu bihurrikariak bere artea praktikatzen hil nahi zuen.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 78. orr.


bihurrikatu, bihurrika, bihurrikatzen (39 agerraldi, 21 liburu eta artikulu 1ean; ETCn 189 agerraldi) 1 da/du ad bihurritu.

Bizirik zeudela iruditzen zitzaidan, eta zizareak bezala bihurrikatzen zirela.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 54. orr.

Giza-tximinoa amorruz bihurrikatzen zen urrutitik erakusten zizkioten janari ahogozagarri haiek ikusita.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 67. orr.

Haren hazpegiak keinu deskribaezin batez bihurrikatzen ziren txanoaren azpian: zail zen erdizka bakarrik ikusten nuen deabru-bisaia hartan gizatasun arrastorik antzematea.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 281. orr.

Golpez, Raymond-en gorputza bihurrikatu zen, elektrikak erre balu bezala.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 9. orr.

Banderak milikatzen, kiribilkatzen, bihurrikatzen ari ziren, mihi gosetien gisan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 371. orr.

Ibaiak, nonbait, itzuliz eta bihurrikatuz egiten zuen aurrera.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 198. orr.

Idazteko altzari bikainak bihurrikatuak zituen oinak, eta larruz estalia zegoen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 110. orr.

Broderick kalea marrazten hasi zen Stephen, muinoaren gaineraino bihurrikatuz igotzen den kalea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 224. orr.

Purrust egin zion Ronek, atzera okertuz, landarea lepo inguruan bihurrika ez zezan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 250. orr.

2 irud/hed

Hitza hala bihurrikatzeak kasu honetan xede zehatza du: hitz horren eduki magiko-sakratua ukatzea, deuseztatzea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 26. orr.

3 (era burutu izenondo gisa)

Neuk ere, kikildurik, eskua luzatu eta, leloturik, gihar-masa bihurrikatu haren barnean nola desagertzen zen begira gelditu nintzen. Zerrenda bihurrikatu finetan barrena isuriz, zehatz idazteko behar zen likidoaz elikatzen zuen tintak lumaren muturra.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 38. orr.

Zerrenda bihurrikatu batez apaindua beira.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 79. orr.

Nabarmen ezinezkoa zen jadanik historia bihurrikatu haren hari-muturra aurkitzea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 262. orr.

Azkenean lokamuts bihurrikatu horretatik askatzean, lurrean egotzirik eta eskuloturik harrizko aurkitu nuen neure burua.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 117. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bihurrikatzen zen (3); bihurrikatzen ziren (3)


bihurrikatze iz bihurdikatzea; bihurritzea.

Badaude ilunpeetako algara anker eta higuin batez irri egiten dutenak, haizeak inarrosten ditu; atzerantz egiten dute kondenatuaren bihurrikatzeetan, edo bata besteagana makurtuta ahapetik esaten dizkiote elkarri, beren hosto-belarri handietan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 142. orr.

Trapuzko panpina baten legez mugitzen zen, kanpotik zetorren ikusleei keinu-txantxa lotsagabeak eginez eta era guztietako bihurrikatzeak, itzulipurdi ezinezkoak eta clown estiloko gag-ak tartekatuz.  Berria - Kultura   2004-05-16


bihurrikeria 1 iz pertsona bihurriari dagokion egite gaitzesgarria; eskuarki, haurren gaiztakeria xehea.

Badut deabrutxo bat barruan, eta atera eta bihurrikeriaren batzuk egiten uzten ez badiot, total aspergarria bihurtzen da mundua niretzat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 146. orr.

Bihurrikeriak egiten genituen, noski, eta zenbait igandetan zigortuta egoten ginen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 73. orr.

Haurrik bihurrienek eta barrabanenek ere beren kabuz jotzen zuten irakaslearengana, eta bihurrikeria guztiak aitortzen zizkioten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 369. orr.

Baina sekula ez nionan lapurreta iritzi; aitzitik, liburuzain zozoari egindako bihurrikeria zunan, gehiago behar ez nuenean itzuliko ninan.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 98. orr.

[...] -zutik egotea jarrita egon behar duenean eta jarrita egotea zutik egon behar duenean, esate baterako; edo lotan behar lukeenean esnatzea, edo lurretik katuka ibiltzea soinekorik onena jantzita duenean, eta horrela-, eta agian zuek pentsatuko duzue bihurrikeriak direla.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 262. orr.

Erasoei dagokienez, «ez dira bihurrikeria baten emaitza, ongi antolatutako talde batek alarguna eta seme-alabak zigortzeko egindako ekintza baizik», abokatuak azaldu zuenez.  Berria - Euskal Herria   2004-12-30

Paralizatu antzean geratu zen Joselu, bihurrikeriaren batean harrapatutako umearen moduan.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 59. orr.

Solasaldi batean, frankeza, aldez aurretik iragartzen bada, nabarmen gelditzen da zuri; eta ez bada aldez aurretik iragartzen, bihurrikeria dirudi.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 255. orr.

Bihurrikeria bat egin ondoren justifikatu nahi duen umearen tonuan erantzun zien Jonek.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 45. orr.

Italian umeak bihurrikeriak egin nahi dituztenean arboletara igotzen dira.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 174. orr.

Roryren nerabezaroko bihurrikeria gatazkatsuek arras meheturik utzi izan zuten etxeko ondarea urteetarako.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 84. orr.

Atsegin zaio noizean behin bihurrikeriak egitea -"batzuetan, aireportuko kanpoaldeko marratik metro erdi batera ibiltzen naiz: desafiozko ekintza xumea"-; hori guztia, baina, "benetako gaiztakeria"ren kategoriatik erabat bereizten den beste batean sartzen da.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 284. orr.

Barkatu zeure herriari zure kontra egin duen bekatua, zure kontra egin dituen bihurrikeria guztiak. liburu berrian bihurrikeriak egitea gustuko duen aitona baten pasadizoak kontatzen ditu.  Elizen arteko biblia   1 Erg 8,50

· -Baina jakina... -esaldia eten zuen Mirarik, eta bihurrikeriaz begiratu zion Juleni.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 211. orr.

Mentxuk bihurrikeriazko masail okertzeren bat bilatu zuen bestearen aurpegian, edo ulergarritasunezko keinu atseginen bat sikieran.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 126. orr.

2 irud/hed

Futbolari desberdina dela, baloia oinean itsatsita eramateko daukan gaitasunagatik, eta zelai gainean egiten dituen bihurrikeriengatik.  Berria - Kirola   2006-04-13

Orain, hura berriro irudikatzen saiatzen naizen honetan, ohartzen naiz ezin ditudala Hilde anderearen azpegiak zehazki gogoratu eta, oroimenaren bihurrikeriaren bati esker edo, buruan gelditu zaidan irudia Marlene Dietrichena dela.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 54. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Ala beste bezero batek beste gau batean bihurrikeria gaiztoren bat egiten ziola amesten ari zen agian?  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 60. orr.

Gainera, ezaguna duzu trajearen bihurrikeria.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 164. orr.

Emakume gazteari bihurrikeria interesgarria iruditu zitzaion, antza.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 78. orr.

Ez dut "gizaki", "ugaztun adimendun" eta antzeko bihurrikeria jakintietan katigatu nahi.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 72. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Mutiritasun eta ausardiazko zurrunbiloa, jakintsua, berezkotasun- eta bihurrikeria-iturri agortezina.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 25. orr.

Eskerrak begietan bihurrikeria puntu bat gordetzen zenuen, bestela edozein funtzionariorekin nahas zintezkeen aurkitua izateko beldurrik gabe.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 124. orr.

Nola ibiltzen zen haiekin jolasean, teilatuen gainetik harrapaketan eta bihurrikeria klase guztiak egiten.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 24. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bihurrikeria eta (6); bihurrikeriak egin (4); bihurrikeriak egitea (3); bihurrikeriak egiten (3); bihurrikeriaren bat (7); eta bihurrikeria (8)


bihurriketa iz bihurritzea, bestelakoatzea.

Testuinguru frantsesean beharbada zilegizkoak iruditu ahalko litzaizkigukeen iritziren batzuk berak (154-155), guk Espainiako testuinguruari erantzunez baloratuko ditugu, horrek ezinbestean ekar dezakeen esanahiaren bihurriketa arriskuarekin, halere non eta hemen idazten dugun ingurumarian idatziz, horretara baimenduak ez ezik, horretaraxe obligatuak garelakoan.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 125. orr.

Beti gauza bitxiek, ez-ohikoek, nabarmenek, histagarriek erakartzen dute tourettedunaren begi eta belarria, eta gisa horretakoek eragiten dizkiote bihurriketa eta imitazioa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 102. orr.

Ez ditut adierazi nahi bakarrik eta nagusiki hitz-desegokitasunak, errepikapen nahiz truka-bihurriketa onartezinak, ez eta hitzandikeria astunezko zati eramangaitzak, baizik eta bazkalondoko prosa horren eite oro har indargea.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 29. orr.


bihurritasun iz bihurria denearen nolakotasuna.

Gaur egungo nobela batean nekez aurki daiteke horrelako hitz-jauzirik edo bihurritasunik.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 67. orr.


bihurritsu izond bihurritasunez betea.

Lan handiagoa izan zuen bere salaketa bihurritsu hura justifikatzen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 145. orr.


bihurritu, bihurri(tu), bihurritzen (540 agerraldi, 129 liburu eta 99 artikulutan; ETCn 2.831 agerraldi) 1 da/du ad zerbait bi muturretatik edo batetik birarazi; alde batera eta bestera okertu. ik bihurdikatu.

Burdinazko eraztun bat hartuta, zortzi baten itxura emateraino bihurritu zuen bere eskutzarrez.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 119. orr.

Anttonik trapu bustia bihurritu zuen berriro esku artean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 108. orr.

Burkoa bustia eta bihurritua zegoen, garbi-ontzitik atera berria balitz bezala.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 150. orr.

Ura kendu ondoren zapi batean zabaltzen da dena eta eskuekin bihurritzen da; orduan zilarbizia zapiaren bilbe-tarteetatik aterako da eta barruan urrea geratuko da estutuarekin zanpatuta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3470. orr.

Biharamun goizean jaiki, ardi-larrua hartu eta, ihintza ateratzeko bihurritu zuenean, antosin bat bete zuen urez.  Elizen arteko biblia   Epa 6,38

Aluanek, pentsakor, bibotea bihurritu eta, idazmahai aldera itzuli zuen aulkia.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 96. orr.

Osaba Vernonen eskuetatik arma kendu, gomazkoa balitz bezalaxe bihurritu eta gelako zoko batera bota zuen. nire titiburuak bihurritu ditut nik neure sentimenak handitzeko, orain bere ahoa dabil nire sexuan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 48. orr.

Alboetara bihurritu nuen lepoa, erne. kontra egiten zuten behi pinttoei buztana bihurritzen zieten.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 42. orr.

Mattini aurpegiko giharrak gogortu zitzaizkion, bekokia zimurtu, eta bizkarrezurra okertu, bihurritu eta kurbatu.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 370. orr.

Poliziak bihurriturik zuen pankarta, eta letra beltz handiez idatzita zegoela baino ezin izan genuen ikusi.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 361. orr.

Enborrek suzirien pare egiten zuten gora, adarrak bihurritzen ziren, korapilatzen, eta mundu bat estaltzen zuten zuhaizti zahar baten hostaila bezain arin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 42. orr.

Aingira bihurritu egiten zen, ukabil itxiaren bi aldeetan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 176. orr.

Kriskitin-suge bihurtu zen... sigi-saga bihurritu zena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 114. orr.

Su hartu duen sasiko sugea bezala bihurritu zen fraidea.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 148. orr.

Zurrunduta bezala geratu zara, zeure eserlekutik erori eta bihurritzen hasi zara.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 73. orr.

Makurtuz, bihurrituz, uhalez libratu zen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 24. orr.

Haurra izateko zorian, minez bihurriturik, garrasi egiten duen emakumearen antzeko.  Elizen arteko biblia   Is 26,17

-Bihar hire aita oinazez bihurrituko duk -esan nioan-.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 43. orr.

Frantzisko dohatsua garrasi izugarrien artean minez bihurriturik zegoen emakumeagana hurbildu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 225. orr.

Noraren aita aulkian bihurritu zen, gai hari berriro heldu izana deseroso zitzaiola agerian utzirik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 42. orr.

Ama eserlekuan bihurritu zen eta aurrean arrotz bat balu bezala begiratu zion semeari.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 109. orr.

Halakoxea zen bere erraiak bihurritzen zituen gosea!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 16. orr.

Kumeak bihurritu eta iraulkatu egiten ziren, atzera eta aurrera ipurdiaren eta sabelaren gainean biraka, batak bestea zokoratuz, elkarri atximurka, amaren inguruan elkarri bultzaka.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 23. orr.

Hirugihar xerrak plastikozkoak balira bezala bihurritzen ziren txapa gainean.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 154. orr.

Konpentsaziorik ez balitz, bihurriturik, deformaturik baizik ez genituzke ikusiko irudiak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 63. orr.

Kamerak, eta argazki-makinak berdin, izugarri bihurritu dezakete perspektiba (oso fokal luzeak edo oso laburrak erabiliz, besterik ez bada ere).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 203. orr.

Zartaginean buztana gora bihurrituko zaie, azala belztu eta haragia zuritzen zaien bitartean.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 89. orr.

Bizarraren gauzen poltsan sartu zituen xaboia eta xukadera, eta hurrena konketa gaineko xaboiaren platera eta basoa eta azkazalak moztekoa eta Maxineren betile bihurritzekoa ere sartu zituen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 168. orr.

2 (gorputzaren atalak)

Lehenik aberearen belarri zati bat eskaini eta gero etxe gainera botatzen dute; eta hori egin ondoren, lepoa bihurritzen diote.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 323. orr.

-Ez dut hitz egingo ezta lepoa bihurritzen badit ere!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 110. orr.

-Ez da izango! -erantzun zuen Pepponek, baina gustura bihurrituko zion zintzurra.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 343. orr.

Brueghel Agurearen egutegiko ehiztarietako bati, berriz, hanka bihurritu zaio elurretan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 180. orr.

Dariok, pizti ehizan zebilela, zalditik jauzi egitean, hanka bihurritzea gertatu zen; eta bihurritu ere larriki bihurritu bide zuen; orkatila atera baitzuen hankajokoetatik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 319. orr.

Dobby txokora erretiratu zen, zigor gisara belarriak bihurrituz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 280. orr.

Urduri antzean, Letizia eskuak bihurritzen hasi zen. nik uste dut errazagoa izango litekeela elbarritu batek Goliathi besoak bihurritzea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 56. orr.

Fernandorekin bikote eginez lotu ninduten, besoa bihurrituta, izan zitekeen erarik deserosoenean.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 125. orr.

3 irud/hed

Martin inoiz ez bezala bihurritu zen bere baitan, birao itxurako zerbait bota zuen ingelesez.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 175. orr.

Berehala, barruak bihurritzen hasi zitzaizkion, sugeak bizirik irentsi izan balitu bezala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 183. orr.

Erromaren talentuari zor zaio hori guzia arima europarrak larritu gabe bereganatzeko eran bihurritu izana.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 276. orr.

Borreroaren pipako kea bihurritu zitzaion eztarrian eta eztulka hasi zen ferratzailea.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 31. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Bularrekoari urre garbizko katetxoak soka bihurrituen antzera egingo dizkiozu.  Elizen arteko biblia   Ir 28,22

Aluminioarekin hasi duen bide berriari arretaz begiratu beharko diogu, eskegita dauden zeramikazko forma bihurritu batzuen interes eskasaren aldean indarra dutelako.Musuzapi bihurritu batez aurpegiko hautsa igurtzi zuen.  Berria - Kultura   2006-02-05

Jantziok egiteko, urrea, purpura more, gorri eta gorrimina eta liho-hari bihurritua erabiliko dituzte. Batzuek dutara jotzen zuten, masustondozko gider luzeko mandolina, zeta bihurrituzko bi hari besterik ez duena eta tonu laurdenetan gozatua dagoena.  Elizen arteko biblia   Ir 28,5

Oihalak liho-hari bihurrituzkoak izango dira, eta oinak brontzezkoak.  Elizen arteko biblia   Ir 27,18

Knutak hainbat uhal dauzka, larruzkoak, eta, haien muturretan loturik, burdin hari bihurritu bana.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 298. orr.

Aurpegi bihurrituak, goibelak, kexatiak, amorruzkoak. zergatik ez ninduten auto barruko burdina guztiz bihurrituen artean aurkitu?  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 35. orr.

5 (era burutua izen gisa) ik bihurdura.

Bihurritu bat egin zuela arroilan behera zetozela. Skullyk polizia baten indarraz eusten zion Brazellen besoari; egin zizkion bi bihurritu, eta irribarrez zutitu zen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 112. orr.

Ezer larririk ez, bihurritu txar bat orkatilan, baina ezingo zela oinez joan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 120. orr.

Kolpeen ondorioz, eskumuturreko bihurritua du gazteak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-02

1 eta 2 gradu arteko bihurritua zeukala esan zioten medikuek.  Berria - Kirola   2004-01-20

Ezkerreko belaunean bihurritua egin ondoren gaur berragertuko da Darko Kovacevic futbol zelaian.  Berria - Kirola   2004-01-10

Munitisen sarrera ikusi ostean, Delporte pozik da bihurritua soilik duelako.  Berria - Kirola   2006-01-13

6 bihurriago bihurtu.

Sasoi hartan, ariketa-moduak ere bihurritzera jo zuten.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 139. orr.

Saramagoren idazkeraren ezaugarri nagusiak diren joritasuna eta perpausa bihurritzeko joera.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 15. orr.

Hitz batean -hitz bateko zati batean- esanahia bihurritzen duten aldaerez ari gara.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 172. orr.

Gauzak, gainera, beste alderdi batetik ere bihurritu zaizkio.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 23. orr.

7 norbaiten aurka altxatu edo egin.

Azken bertsoetan, bat-batean, gurina zartaginean bezala urtzen da galerianoaren lehen bertsoetako gordintasun guztia: bidegabekeriaren kontra bihurritu denak, ez dakigu zergatik, jarrera umila hartu bat-batean, eta azken bertso onbera eskaintzen digu.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 276. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurpegia bihurritu (3); belauna bihurritu (16); belauna bihurritu zuen (6); bezala bihurritu zen (3)

bihurritu bat (6); bihurritu egin (12); bihurritu egin zen (4); bihurritu egiten (8); bihurritu egiten zen (3); bihurritu eta (32); bihurritu izana (3); bihurritu nuen (7); bihurritu zen (11); bihurritu zituen (3); bihurritu zitzaion (3); bihurritu zuen (41); bihurritu zuen eta (4); bihurritu zuenetik (3)

eskuin orkatila bihurritu (3); ezpainak bihurritu (3); hankako orkatila bihurritu (3); lepoa bihurritu (11); orkatila bihurritu (47); orkatila bihurritu du (7); orkatila bihurritu zuen (24); orkatila bihurritu zuenetik (3)

belaunean bihurritua (4); bihurritua egin (3); ezkerreko belaunean bihurritua (4); liho hari bihurritua (3); orkatila bihurritua (3)

bihurrituak eta errematxatuak (4)

soka bihurrituen (3)

bihurritutako orkatila (3); eta bihurriturik (3); lepoa bihurrituko (7)

bihurrituz eta (5); eskuak bihurrituz (3); hari bihurrituz apain (6); liho hari bihurrituz (13); liho hari bihurrituzko (3)

lepoa bihurritzeko (3)

bihurritzen ari (7); bihurritzen ari zen (3); bihurritzen da (5); bihurritzen dira (4); bihurritzen eta (4); bihurritzen hasi (4); bihurritzen zen (12); bihurritzen ziren (4); bihurritzen zizkiola (3); bihurritzen zuen (3); erraiak bihurritzen (4); eta bihurritzen (5); gorputza bihurritzen (3); lepoa bihurritzen (5)


bihurritxo izond adkor bihurria.

Gauzak, gainera, beste alderdi batetik ere bihurritu zaizkio.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 23. orr.


bihurritze iz zerbait bi muturretatik edo batetik biraraztea; alde batera eta bestera okertzea.

Oinarrizko bihurritze horretatik elikatzen zen gure osaba eta izeba ugarien maltzurtasun xaloa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 18. orr.

Hiru hatz bakarrik erabiliz inprobisatzen zuen Stephenek goiko doinua (itxura traketsa zuen, baina bikain funtzionatzen zuen), bihurritze zoragarriz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 232. orr.


bihurtarazi ik bihurrarazi.

bihurtu, bihur, bihurtzen (11.248 agerraldi, 248 liburu eta 2.392 artikulutan; ETCn 112.146 agerraldi] 1 da ad egoera edo izaera batetik beste batera aldatu. ik bilakatu.

Eztei-jaia hileta bihurtu zen, eta kantu-soinuak negar-zotin.  Elizen arteko biblia   1 M 9,41

Lehen izurria: ura odol bihurtu.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 156. orr.

-Noiz bihurtu genuen gure mundua erbeste? -galdegin nion Tomassori.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 249. orr.

Izpiritua arima bihurtu da eta herria arraza, herriaren izpiritua arrazaren arima.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 169. orr.

Rue Jean-Baptiste orain Rue Emile Zola bihurtu da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 465. orr.

Pirata bihurtu zen Jose Almeida.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 153. orr.

Jakob zuri eta iruzurti hura bihurtu zen juduen buruzagi, eta Esau kanpoan geratu zen, hotzetan, gizon ahaztu bat, ezdeus bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 64. orr.

Nola bihurtu berun txatal ziztrin bat urrezko xafla gorri.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 56. orr.

Musulman bihurtu zen hiri kristaua, eta musulman iraun.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 179. orr.

ik beherago 3.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Orbana luzatu, eta obalo bihurtu zen zirkulua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 171. orr.

Ez bihurtu ordea nire sofrikarioak pairagaitz.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 500. orr.

Hirugarren gerra punikoari buru eman zion bakeari esker, erromatarrak Siziliako jabe bihurtu ziren.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 84. orr.

Atsegina da aurkitzea antzinako zentzugabekeria bat, mendetan zehar benetan baliagarri bihurtu dena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 272. orr.

Une hartan hauts bihurtu zen nire errugabetasun guztia.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 8. orr.

Ideia hau kristau-pentsaeraren topiko bihurtu zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 29. orr.

Horrelaxe hautsi ziren tradiziozko gizarteak konkurrentziazko sistemaren kontra zituen azken hesiak, eta gizartea bera sistema ekonomikoaren atal bihurtu zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 20. orr.

Hautatzeko gaitasuna, mugatua eta baldintzazkoa zena, gaitasun arrunt eta sinple bihurtu zen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 328. orr.

Haserre bizia islatzen zuen begitartea harridurazko eta alaitasunezko keinu bihurtu zitzaion.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 337. orr.

Neure txakur marroixka gris ilun bihurtu zait.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 25. orr.

Bizia jakingarri, eskurakoi eta gogorakizun huts bihurtu zaion urte urdinduetan daki zaharrak dakien hori, eta ez bizia bere gorrian lehertzen zen sasoian.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 40. orr.

Harrokeriaz euren jakiturian oilarturik, ergel bihurtu dira.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 372. orr.

Hassan hil ondoren, askoz baketsuago bihurtu zen mugimendua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 265. orr.

Loten emazteak atzera begiratu zuen, eta gatz-irudi bihurtu zen.      - 0. orr.

Gaixotasun akutu horrek konbultsioak eragin zizkion; itsu bihurtu zen ia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 121. orr.

Baina gero ausartago bihurtu zen, eta eremu zabalagoa hartuz joan ziren pixkanaka.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 232. orr.

Desager nadila lur-azaletik eta lur bihurtu.  Elizen arteko biblia   Tb 3,6

Bere inguruko juduek helburu bat zuten: jentil bihurtu, ez txekiar jentil, aleman jentil baizik.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 62. orr.

Bizialdi bakar bat ez dugu aski, bihurtu nahi dugun bezain zuhur eta zintzo izateko.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 249. orr.

Horrela, errudun bihurtzen dira, lehenengo beren konpromezua hausteagatik.  Elizen arteko biblia   1 Tm 5,12

Amaren irudi berbera bihurtu zen, zango luzeko eta ile beltzeko emakume eder bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 81. orr.

2 (du aditz gisa)

Errealitatea bera bihurtu dugu fikzio, eta fikzioa errealitate.  Berria - Kultura   2006-05-02

Hasia zen Donostia mendetan barrena gartzela bihurtu zuen murru madarikatuaren eraisketa. Hollywoodek heroi bihurtu ditu Davy Crockett, Jim Bowie eta El Alamo mexikarren aurrean defenditu zituzten gainerako pertsonak, eta gaizkile basati bihurtu, berriz, Antonio Lopez Santa Ana jeneral mexikarraren indarrak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 41. orr.

Horrexek bihurtu du normal esklabotza hegoaldeko herrietan: aberastasunik gabe aise bizi daitezkeenez, are errazago bizi daitezke libertaterik gabe.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 28. orr.

Nazioarteko erakundeek «hondamenditzat» jotzen dute Mejiaren politika, eta bera omen da errudun handiena, herria 80ko hamarkadaz geroztik izan duen krisi latzenera bihurtu baitu.  Berria - Mundua   2004-05-16

Greziarrek zientzia geometriko bihurtu zuten matematika.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 350. orr.

Nubiar marketako jainko ilun bat mitologia helenikoaren jeinuak etiopiarren errege hilkor bihurtu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 19. orr.

Batzuetan animalia bihurtu nahi nuke. gauza guztiak eskailera bihurtzen zituen, Jainkoaren tronura iristeko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 102. orr.

Esportazio horrek errentagarri bihurtu zituen Europako emigrazioak sortutako merkatu potentzialak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 55. orr.

-Nire katua harri bihurtu dute! -deiadar egin zuen, begiak irteteko zorian-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 124. orr.

Freston jakintsu hark, niri gela eta liburuak lapurtu zizkidanak, erraldoiok errota bihurtu ditu, horiek bentzuturiko omena niri kentzearren.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 37. orr.

Besteak bezalako zenbaki soil bihurtu zuen Arkitasek bata!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 116. orr.

Denak jasaten dituzue: morroi bihurtzen zaituztetenak, irensten zaituztetenak, lapurreta egiten dizuetenak, beren harrokerian gutxiesten zaituztetenak, masailakoka zarabiltzatenak.  Elizen arteko biblia   2 Ko 11,20

Horiek erlijioa irabazpide bihurtzen dute.  Elizen arteko biblia   1 Tm 6,5

Nola sainduak otso bihurtu zuen damurik ez zuen bekatari handi bat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 267. orr.

Zuk ere ez zenuke sekula iskanbilarik txikiena ere izan behar zure bizitza zoragarrian, [...] baldin eta zeure burua altzairuzko bihurtuko bazenu.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 102. orr.

Urre-xaflak egin eta xaflak hari bihurtuz.  Elizen arteko biblia   Ir 39,3

3 (nor osagaia era mugatuan)

Halako batean gorroto izugarria bihurtu zen Manyaren maitasun handi hura.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 133. orr.

Koxtako marko paregabea, marko juridiko-politiko paregabea bihurtu zen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 235. orr.

Ernetasuna bihurtu zen orduan gakoa.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 121. orr.

Mistizismora eta erlijiora lerratua bihurtu zen lehen mundutiarra eta egunerokotasunari lotua zena.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 243. orr.

Mende-laurden batean, bi nazio horiek munduko herrialde boteretsuenak bihurtu ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 43. orr.

Tiberioren garaian, berriz, hamar mila sestertzio lurretan bost mila sestertzio dirutan balio zuen diru arrunta bihurtu.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 69. orr.

Bereizezina bihurtu zen hirukotea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 261. orr.

Bere izaera ireki eta argia zela eta, ezagun eta maitatua bihurtu zen laster.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 66. orr.

Bazitekeen gizon hura bihurria eta lotsagabea bihurtu izana adinarekin, baina haren zati batek hamar urteko mutiko hura izaten jarraitzen zuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 251. orr.

Informazioen, irudien eta kapitalen mugikortasunak, komunikazioen iraultzari esker izugarria bihurtu baita, zaharkituta utzi ditu, kasu askotan, mugaren edo lurraldearen ideiak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 14. orr.

Egunen poderioan, letrak bereizteko gauza izan nintzen berriro, eta arranoarena bezain zorrotza bihurtu zitzaidan ikusmena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 25. orr.

Francesco tirano sadiko eta erasokorra bihurtu zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 33. orr.

Begira orain nolakoa bihurtu den!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 88. orr.

4 (-ra atzizkiaren eskuinean)

Polizia paperetik lapur izatera bihurtu ziren.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 267. orr.

Egearen hitzak sendagai izan zaizkio, ilunetik argira joan baita haren aurpegia, larritasunak eragindako gogortasunetik lasaitasunak ekarri berri dien biguntasunera bihurtuz batera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 163. orr.

Fedegabe izatetik Jainkoarekiko fededun izatera bihurtzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 91. orr.

Bataioan, uretik eta Espiritutik jaioz, Jainkoaren zigorra merezi zuen haur izatetik haren graziaren seme izatera bihurtu zenean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 279. orr.

Baziren emakume birjinak ere betirako kastitatean bizitzera bihurtzen zirenak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 760. orr.

Kontatzen zuen Berasaluzek, egunero paperera bihurtu beharreko iritzizko albiste horien artean, birekin izan dituztela azkenaldian nolabaiteko arazoak erredakzioan.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 128. orr.

Ordura arteko bere bizimodu biguna laztasunera bihurtzen saiatu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 287. orr.

5 konbertitu.

Izan ere, kristaututa zegoen jadanik, erromatar enperadoreak kristautasunera bihurtu zirenez geroztik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 178. orr.

Kristau federa bihurtzea nahi izan ez bazuen ere [...] bihotzez eskatu zion Kristoren zerbitzariari onar zitzala erregaluak, beraren salbamenaren alde kristau pobreei edo elizei banatzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 801. orr.

Irudi berbera iragan zen bisigotoen artera, monarka arrianoak katolizismora bihurtu zirenean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 133. orr.

Kernan jauna protestantea zen jatorriz eta, ezkondu zenean sinesmen katolikora bihurtu bazen ere, baziren hogei urte elizaren altzoa utzirik zebilela.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 231. orr.

Islama baztertu eta kristautasunera bihurtu zen hogeita bost urterekin Abdul Rahman egun berrogeita bat urte ditu.  Berria - Mundua   2006-03-30

Merezi du hamarraldi gutxi batzuetan islamak mendean hartu zein islamera bihurtu ziren herrialdeak aipatzea: [...].  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 222. orr.

Eliza jakin batekoa da, ala fundamentalista federa bihurtu berri horietako batez ari gara hitz egiten?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 90. orr.

• 6 du ad aurreko tokira edo egoerara itzuli.

Gelako bertze muturrera bihurtu nintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 84. orr.

Frantzisko, Jaun ahalguztidunari eskerrak emanez, lehen egon zen toki berera bihurtu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 747. orr.

Azkar batean harengana bihurtu eta, erreakziorako betarik eman gabe, beste ostikada bat jo zion saihetsean eta zulora bidali zuen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 10. orr.

Zure betirako lur-hartze hori amaren altzora eta sabelera bihurtzea bezala izango da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 210. orr.

Hurrengo egunean, maitagarria bere lehengo formara bihurtu eta alde egin zuenean, zazpiehun hilotz geratu omen ziren lur gainean, nekazariek lurperatu behar izan zituztenak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 194. orr.

San Frantziskok bedeinkapena eman zien, eta haiek beren lekura bihurtu ziren. ni neure gelara bihurtu baino lehenago, gure moldiztegira jauzi bat egitera deliberatu nintzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1084. orr.

Gurinaren pabiloira bihurtu zen isil-ostuka.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 333. orr.

Saltzaileak beren postuetara bihurtu ziren, dena bikain joan zela bati eta besteari esaka.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 394. orr.

"Nahikoa diagu!", moztu zuen Ramuntxok, eta bere kaxara bihurtu zuen akordeoia.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 432. orr.

Txortena bilatzeko bihurtu naiz, eta berehalaxe aurkitu dut, aurkitu ere.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 324. orr.

"Haur jaio eta haur bihurtu" esan ohi da, eta bere biziaren arratsalde beranduan haur bihurtzen da pertsona atzera berriz.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 126. orr.

Erabat bihurtu ninduzun zugana eta ez nuen ez emazterik desiratzen, ez mundu honetan inolako esperantzarik jartzen.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 236. orr.

Epaiketan, lagunen hurbiltasunak bere senera bihurtu zuen Kashirin.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 80. orr.

Jaunaren aurretik etorriko da, gurasoak eta seme-alabak elkarrekin baketzeko eta errebeldeak zintzoen senera bihurtzeko.  Elizen arteko biblia   Lk 1,17

Barruko jariakina ez da bere egoera normalera bihurtuko abiadura finko bat (edo atseden-egoera) lortu arte.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 125. orr.

Enuntziatuak euren sakabanatze hutsera bihurtzeko.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 141. orr.

· Kontatzen zuen Berasaluzek, egunero paperera bihurtu beharreko iritzizko albiste horien artean, birekin izan dituztela azkenaldian nolabaiteko arazoak erredakzioan. lehen ukaldian emoziorik sorrarazten ez duen bat-bateko bertsoa, ez da bat-bateko bertso on bat, gerokoan, paperera bihurtu eta irakurtzerakoan, testu horrek berak hunki gaitzakeen arren.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 128. orr.

7 itzuli, bira egin.

Saridetik ekialdera bihurtzen zen, Kislot-Taborreko mugetaraino; gero, Daberateraino luzatzen zen eta Jafiara igotzen.  Elizen arteko biblia   Jos 19,12

Kristinaren aldera bihurtu nintzen, laguntza eske agerian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 55. orr.

Burua bihurtu zuen, niotsona aditzen ez zuela-eta beste belarria eskainiz bezala.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 336. orr.

Batzuek begiak beste alde batera bihurtu nahiago badute ere, euskal literaturaren arorik emankorrena, Nafarroan ere bai, egun ari da gertatzen.  Berria - Kultura   2004-12-22

Erregeordearengana bihurtu zituen begiak, erruki eske.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 153. orr.

Gero, gorpuarengana bihurturik, esan zuen: "Tabita, jaiki!".  Elizen arteko biblia   Eg 9,40

Lepo ukaldi arin batez bihurtu nituen begiak, egunkariaren lehen orrialdeko titular beti bezain luzeetara.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 65. orr.

Andrea atzera bihurtu da, haserre antzean.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 45. orr.

Andrea atzera bihurtu da, haserre antzean.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 45. orr.

Leiho aldera bihurtu nuen berriz burua, emakumearen zorioneko begirada ez berrikustearren.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 106. orr.

Mugimendu erregular bati -urjauziarena da honetan jarri ohi den adibide klasikoa- luzaro samar [...] begira egon eta gero gure begirada geldi dagoen beste gauza batera bihurtzen baldin badugu, gauza horrek alderantzizko mugimendua duela emango du.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 48. orr.

Ongiaren eta gaizkiaren jakitatearen zuhaitzera bihurtu zen, eta erraz limurtu zuten sugearen hitzek.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 91. orr.

Nazioarteko erakundeek «hondamenditzat» jotzen dute Mejiaren politika, eta bera omen da errudun handiena, herria 80ko hamarkadaz geroztik izan duen krisi latzenera bihurtu baitu.  Berria - Mundua   2004-05-16

8 du ad harturikoa, kendurikoa edo galdurikoa itzuli.

Jaunari, ematen didan guztitik hamarrena bihurtuko diot.  Elizen arteko biblia   Has 28,22

Eskua altxa nion, eta berak agurra bihurtu zidan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 289. orr.

Zintzurra su bihurri batek erre balit bezala, mututua gelditu nintzen, ez nion eskerrik bihurtu.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 56. orr.

Jainko ahalguztidunak itsuei ikusmena bihurtu zien, gorrei entzumena, mutuei hitza, herrenei ibiltzea, elbarrituei sentimena eta mugimendua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 905. orr.

Indi gaztainen pareraino iritsi nintzenean, soinua erantzi eta zinta gorriko mutilari bihurtu nion.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 364. orr.

Prest izanen naiz orobat egoiliar gazte hori bere maitale zuhurrari bihurtzeko, zuri komenigarria irudituko zaizun orduko.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 436. orr.

Jaiki zen hildakoa eta hizketan hasi, eta Jesusek amari bihurtu zion.  Elizen arteko biblia   Lk 7,15

Arta horiek maileguz utziak baizik ez dira; helduko da arta horiek berari bihurtu ahal izanen dizkioten eguna, eta egun hori ez da urrun.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 308. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 7 aldiz agertzen direnak)

aldera bihurtu (9); ama bihurtu (10); amesgaizto bihurtu (9); ametsa egia bihurtu (7); antzeko bihurtu (7); arazo bihurtu (13); ardatz bihurtu (7); ardo bihurtu (7); basamortu bihurtu (9); bat bihurtu (86); bat bihurtu da (17); bat bihurtu zen (19); beltz bihurtu (7); bera bihurtu (13)

bihurtu ahal (20); bihurtu ahal izateko (8); bihurtu ahala (7); bihurtu al (7); bihurtu arte (45); bihurtu aurretik (15); bihurtu baino (10); bihurtu baita (27); bihurtu baitzen (23); bihurtu baitziren (7); bihurtu baitzuen (11); bihurtu balitz (8); bihurtu balitz bezala (7); bihurtu behar (87); bihurtu beharko (14); bihurtu da (521); bihurtu da orain (7); bihurtu dela (56); bihurtu delako (12); bihurtu den (59); bihurtu dena (14); bihurtu dira (130); bihurtu dira eta (7); bihurtu direla (21); bihurtu diren (28); bihurtu direnak (8); bihurtu ditu (31); bihurtu dituzte (17); bihurtu du (101); bihurtu duen (9); bihurtu duena (7); bihurtu dugu (13); bihurtu dute (56); bihurtu duten (8); bihurtu ere (9); bihurtu eta (110); bihurtu ez (12); bihurtu gabe (17); bihurtu gaitu (9); bihurtu gara (14); bihurtu genuen (9); bihurtu ginen (19); bihurtu izan (9); bihurtu izana (19); bihurtu nahi (175); bihurtu nahi du (15); bihurtu nahi duen (10); bihurtu nahi dute (16); bihurtu nahi izan (19); bihurtu nahi zuen (12); bihurtu nahian (9); bihurtu naiz (20); bihurtu nintzen (51); bihurtu nituen (7); bihurtu nuen (18); bihurtu omen (10); bihurtu ondoren (12); bihurtu ote (13); bihurtu zaigu (17); bihurtu zaio (10); bihurtu zara (13); bihurtu zela (49); bihurtu zelako (7); bihurtu zen (880); bihurtu zen arte (14); bihurtu zen bere (7); bihurtu zen berehala (7); bihurtu zen berriro (8); bihurtu zen eta (24); bihurtu zen hura (8); bihurtu zena (17); bihurtu zenean (38); bihurtu zenetik (11); bihurtu zirela (9); bihurtu ziren (226); bihurtu ziren eta (8); bihurtu zirenean (8); bihurtu zituen (37); bihurtu zituzten (16); bihurtu zitzaidan (31); bihurtu zitzaien (11); bihurtu zitzaion (55); bihurtu zitzaizkion (12); bihurtu zuan (7); bihurtu zuela (15); bihurtu zuen (169); bihurtu zuen faraoia (7); bihurtu zuten (88); bihurtu zuten hiru (16)

bizileku bihurtu (7); buru bihurtu (7); burua bihurtu (8); delitu bihurtu (8)

egia bihurtu (47); egia bihurtu dira (7); elebidun bihurtu (12); elebidun bihurtu behar (8); emankor bihurtu (7); ere bihurtu (26); ere bihurtu zen (7); eredu bihurtu (11); errauts bihurtu (7); errealitate bihurtu (18); erreferentzia bihurtu (23); erreferentzia bihurtu da (9); errudun bihurtu (8); eskerrak bihurtu (42); eskerrak bihurtu ditu (8); esklabo bihurtu (8); eta bihurtu (8); etsai bihurtu (12); ezagun bihurtu (17); ezaguna bihurtu (9); ezinbesteko bihurtu (10); gai bihurtu (9); garrantzitsua bihurtu (7); gauza bihurtu (7); gizon bihurtu (9); gune bihurtu (10); handi bihurtu (14); handia bihurtu (9); handiena bihurtu (7); handienetakoa bihurtu (8); harri bihurtu (17); hau konponezin bihurtu (16); hauts bihurtu (17); heroi bihurtu (12); horregatik bihurtu (7); hura bihurtu (13); huts bihurtu (23)

ikur bihurtu (19); ikur bihurtu da (7); ikusezin bihurtu (8); itsu bihurtu (7); iturri bihurtu (9); jabe bihurtu (9); jaunak setatsu bihurtu (9); jomuga bihurtu (8); kide bihurtu (24); kide bihurtu zen (11); klasiko bihurtu (9); konponezin bihurtu (17); konponezin bihurtu zuten (16); kristau bihurtu (7); lagun bihurtu (7); larria bihurtu (7); lege bihurtu (10); lepoa bihurtu (15); morroi bihurtu (9); nagusi bihurtu (26); nagusia bihurtu (14); negozio bihurtu (10); nola bihurtu (27)

obsesio bihurtu (7); odol bihurtu (9); ohiko bihurtu (24); ohikoa bihurtu (12); ohitura bihurtu (12); ospetsu bihurtu (14); politiko bihurtu (8); presidente bihurtu (8); protagonista bihurtu (9); setatsu bihurtu (13); setatsu bihurtu zuen (10); sinbolo bihurtu (8); suge bihurtu (11); suge bihurtu zen (7); tresna bihurtu (14)

ulergarria bihurtu (7); zerbait bihurtu (9); zergatik bihurtu (8); zuri bihurtu (8)

bat bihurtua (8); bihurtua baitzen (8); bihurtua da (8); bihurtua zela (9); bihurtua zen (64); bihurtua zuen (9)

bihurtuak ziren (10)

basamortu bihurtuko (8); bat bihurtuko (22); bihurtuko baita (7); bihurtuko da (162); bihurtuko da eta (10); bihurtuko dela (16); bihurtuko den (16); bihurtuko dena (8); bihurtuko dira (47); bihurtuko diren (10); bihurtuko ditut (18); bihurtuko dituzte (9); bihurtuko du (32); bihurtuko dut (35); bihurtuko dute (8); bihurtuko ez (7); bihurtuko litzateke (17); bihurtuko lukeen (7); bihurtuko naiz (9); bihurtuko ote (8); bihurtuko zaitut (11); bihurtuko zara (10); bihurtuko zela (20); bihurtuko zen (37); bihurtuko zena (13); bihurtuko ziren (14); bihurtuko zuen (8); eremu bihurtuko (7); hauts bihurtuko (7); hondamendi bihurtuko (14); huts bihurtuko (11)

bat bihurturik (17); bihurturik eta (10); bihurturik zegoen (9); harri bihurturik (10)

bihurtuta ikusi (8); bihurtuta zegoen (11); harri bihurtuta (18)

bihurtuz eta (12); bihurtuz gero (11); bihurtuz joan (10); eskerrak bihurtuz (10)

bat bihurtzea (13); bihurtzea da (23); bihurtzea erabaki (8); bihurtzea ere (9); bihurtzea eta (12); bihurtzea lortu (7); bihurtzea nahi (9); bihurtzea zen (9); egia bihurtzea (10)

bat bihurtzeko (19); bihurtzeko arriskua (19); bihurtzeko arriskuan (7); bihurtzeko asmoa (9); bihurtzeko aukera (23); bihurtzeko bidean (28); bihurtzeko eta (10); bihurtzeko joera (14); bihurtzeko zorian (15); egia bihurtzeko (20); errealitate bihurtzeko (10); eskerren bihurtzeko (11); ez bihurtzeko (9); kide bihurtzeko (7); lege bihurtzeko (9); urre bihurtzeko (8)

ama bihurtzen (8); animalia bihurtzen (7); antzeko bihurtzen (9); ari da bihurtzen (12); ari zen bihurtzen (10); arriskutsu bihurtzen (8); bat bihurtzen (39); beharrezkoa bihurtzen (15); bera bihurtzen (10)

bihurtzen ahal (7); bihurtzen ari (151); bihurtzen ari da (39); bihurtzen ari dela (17); bihurtzen ari zela (8); bihurtzen ari zen (24); bihurtzen bada (18); bihurtzen baita (24); bihurtzen baitira (8); bihurtzen baitu (14); bihurtzen da (412); bihurtzen da eta (12); bihurtzen dela (38); bihurtzen delako (7); bihurtzen den (59); bihurtzen dena (10); bihurtzen denean (27); bihurtzen dira (143); bihurtzen direla (22); bihurtzen direlarik (8); bihurtzen diren (42); bihurtzen direnak (9); bihurtzen direnean (10); bihurtzen ditu (62); bihurtzen dituen (28); bihurtzen dituena (9); bihurtzen ditugu (7); bihurtzen dituzte (25); bihurtzen du (128); bihurtzen duela (15); bihurtzen duen (47); bihurtzen duena (35); bihurtzen duk (9); bihurtzen dute (28); bihurtzen duten (24); bihurtzen dutenak (7); bihurtzen eta (7); bihurtzen ez (15); bihurtzen gaitu (7); bihurtzen gara (20); bihurtzen hasi (22); bihurtzen hasi zen (8); bihurtzen joan (7); bihurtzen naiz (9); bihurtzen ote (8); bihurtzen saiatu (15); bihurtzen zaio (14); bihurtzen zara (14); bihurtzen zela (14); bihurtzen zen (100); bihurtzen zirela (9); bihurtzen ziren (53); bihurtzen zituen (22); bihurtzen zituzten (8); bihurtzen zitzaion (7); bihurtzen zuela (9); bihurtzen zuen (55); bihurtzen zuten (26)

da bihurtzen (19); dena bihurtzen (7); egia bihurtzen (15); ere bihurtzen (13); errealitate bihurtzen (9); errudun bihurtzen (15); errudun bihurtzen da (9); eskerrak bihurtzen (25); eskerrak bihurtzen dituzte (8); esklabo bihurtzen (9); etsai bihurtzen (12); ezinezko bihurtzen (9); haize bihurtzen (8); handi bihurtzen (7); harri bihurtzen (8); hauts bihurtzen (10); higuingarri bihurtzen (8); huts bihurtzen (11); ikusezin bihurtzen (9); irudi bihurtzen (7); jabe bihurtzen (8); lege bihurtzen (8); nola bihurtzen (11); zen bihurtzen (12); zerbait bihurtzen (8)


bihurtzaile (orobat bihurtzale) izond/iz bihurtzen duena.

Hizkuntza itzultzaleak, hots, egiaren bihurtzale, makurtzale eta traidore direla, "traductor traditor" latinaren zuhurtziak dion bezala.  Herria   2001-09-27

Bihurtzaile [...]: ongile; filantropo.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 63. orr.


bihurtzale ik bihurtzaile.

bihurtze iz egoera edo izaera batetik beste batera aldatzea.

Nahimen librea ongi aldaezinetik aldendu eta ondasun aldakorretara bihurtzean datza gaitza; eta aldentze eta bihurtze honi, behartuta ez baina nahita gertatzen delarik, gertutik jarraiki zaio miseriaren zigor duin eta zuzena.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 145. orr.

Francis Bacon 1610ean ezagutu bazuen ere, bihurtu egin zen 1636an -bihurtze bat izan baitzen- metodo zientifikora, berau ezagutzaren modurik bikainena zelako uste osoan.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 9. orr.

Txertatze hori islatzen du bilakabide prosodiko esapideak: hizkuntza, hizketa bihurtze horretan, prosodikoki prozesatzen dela.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 56. orr.

Hori ezin zitekeen izan, argi eta garbi, uhin-luzerak kolore bihurtze hutsa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 42. orr.

Beljikako beilari bati galdegin ondoan zer helbururekin abiatua zen, erran du bere bizia arras ederra ukana zuela eta eskerren bihurtze bat zela harendako.  Herria   2005-05-05

Baina luze gabe, Eduardo Moreno Bergaretxe, Pertur, bere kideek hil zutenean, hots, erakundea alderdi politiko bihurtzearen alde zego-en buruzagia betiko isildu zutenean, garbi geratu zen kontua: borroka armatuak jarraitu egingo zuen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 94. orr.

Ortega da, beraz, Don Quixote sinbolo nazional bat bihurtzearen aurreneko kritikoa; pertsonaia hori sinbolo nazional erlijioso-morala bihurtzearen salatzailea ber denboran. ez zen agiri baten jabe bihurtzearen harrotasuna bakarrik: aspaldidanik desiratzen nuen askatasun pertsonalaren ataria zen hura niretzat.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 150. orr.

Afrikan izaniko deforestazioaren %60 baso zatiak baratz txiki iraunkor bihurtzearen ondorio izan zen.  Berria - Gaiak   2004-02-17

Eta hara non begi bihurtze batek haren ezinegona salatu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 289. orr.


bihurtzear adlag bihurtzeko zorian.

Uzkurdura antzeman zion, zuntz-haustura bihurtzear zegoen uzkurdura.  Berria - Kirola   2004-04-01

Bai, bai -ahoskatu zuen arrosa kolore bihurtzear zegoen suprefetak, jarraituz-.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 167. orr.

Lezamatik kanpoko jokalarien artean partida gehien jokatu dituena bihurtzear dago Joseba Etxeberria.  Berria - Kirola   2004-01-28

Idazten ari naizelarik, egundaino harri bihurtzear zegoen sedimentazioa harrotzen dut, atzarriz lo zagoen oroitzapen alferra.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 28. orr.


bijekzio iz bi multzoetako elementuen arteko bana-banako parekatzea egokitzen duen funtzioa.

Izan bedi orain Saint-Lazare geltokiaren aurrean diren oinezkoen P' multzoa; z, z' Zren eta P'ren ebakidura, B x-ren soingainekoaren botoien multzoa eta B' aipatutako botoi horien kokapen posibleak x' ren arabera, frogatu Btik B'ra doan injekzioa ez dela bijekzioa.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 175. orr.


bijilantzia (ETCn 12; orobat bigilantzia ETCn 12 agerraldi) iz zaintza, begiratzea.

-Gaur ere bijilantzia?  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 131. orr.

Zerga handiak armada handia gustura mantentzeko, polizia zorrotza edozein ekintza politiko mugatzeko, manifestazioen debekua, ohituren zaintza eta bigilantzia, eta festa eta jolasen baztertzea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 221. orr.

Alferrik gure bijilantzia sistemak! bijilantzia guztiak egitearen truke.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 180. orr.

Bijilantzian zebilen milizietako beste sarjentu bati pistola ostu ziotela kuarteleko taberna ondoko takillatik.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 131. orr.


bijilatu (ETCn 42 agerraldi; orobat bigilatu ETCn 10 agerraldi), bijila, bijilatzen du ad zaindu, begiratu.

Pare batek bijilatzen zuten bitartean, besteek, erratzarrez baliaturik, ETTaren erakusleihoa lohitu egiten zuten, ontzi batzuetan garraiatzen zuten kolore definigaitzeko ore nazkagarri batez.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 23. orr.

Kristalezko kafetegia bijilatuz itsasertzeko pasealekuan joan-etorrian nenbilen bitartean [...] ohartu nintzen Max Frischekin nahasten ninduen ikasle ohi hark zenbaterainoko grazia egiten zidan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 84. orr.

Erresumindurik, umore txarturik, zer suma ibili zen aldi batez, nire joan-etorriak bijilatuz edo paperen artean miatuz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 69. orr.

P. kontseilariarentzako gomendiozko gutunean espreski aipatzen zuten Frantziako nire polizi lana Errusiako etorkinen artean "elementu subersiboak" bijilatzea izango zela.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 109. orr.

Geltokiak bijilatuta egon zitezkeen eta, egun batzuetan behintzat, ez zitzaidan komeni hiritik mugitzea.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 124. orr.


bijili ik bijilia.

bijilia (39 agerraldi, 8 liburu eta 2 artikulutan; Egungo testuen corpsean 39 agerraldi) 1 iz erlijio arrazoiengatiko haragi uztea; erlijio festa baten bezpera.

Barikuan besteak beharko zuen agian, lukainka muturtxoren bat ez, bijilia zelako, baina katilu-kafesne bai, bisitan zetorkiona goxatzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 13. orr.

Gero hantxe egingo duzu bijilia, eta haurra aldarean ipiniko duzu, eta jakin ezazu une hartantxe guztiz sendaturik eta osasuntsu geldituko dela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 33. orr.

Saiatu eta gartsu otoitzean, barau eta bijilietan, prediku eta apostolutza ibilaldietan. etxera itzultzean, ordea, berriro bere bijilia gogorrari zorrotz ekiten zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 531. orr.

Horregatik, gehiegizko zigorra ematen zion bere buruari bijilia eta gaubeilatan, negar-malkoz eta gorputz-zigorrez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 559. orr.

Batzuetan gizonak ere egon ohi ziren haiekin batera bijilian, baina gehienetan ordubete edo bi lehenago joan ohi ziren lotara.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 184. orr.

Pazkoko bijilian benedikatu eta etxera eramaten den ura.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; orobat bijili)

Barauak eta bijilia kontuek, kalekoa baino areago jotzen zuten baserritarra.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 147. orr.

Bere delitu guztia, bijilia egunez zelaian hil zuen zaldiaren haragi puxketa jatea.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Goratu barauak eta haragi-uzte legeak, garizuma, lau-arao aldiak, bijili egunak, ostiralak eta larunbatak.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 203. orr.

Gabonetako bijili-gau batean hasi ziren dolumin-liburuan sinadurak batzen.  Berria - Euskal Herria   2006-05-10

Etxerik gehienetan beldur emango zuen barau-hauste edo bijili-apurtzeak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 82. orr.

Zupada luzea Camelari eta gezi berde bi iltzatu dizkio bijilia aurpegia duen Eñauti.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 118. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

oso umea zela hasi zen zilizio latza eta haragiari itsatsitako burdina-uztaia eramaten eta barau-bijilia gogorrak egiten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1037. orr.


bik ik bic.

bikain1 iz zerbaiten zatirik hoberena.

Aldizkari erradikalek merkataritzaren gaina eta bikaina deitzen duten horretan sortutakoa zen, ala aristokraziaren mailatik hasita egin zuen gora?  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 49. orr.


bikain2 1 izond guztiz ona, dohain onez txit hornitua. (pertsonak)

Suleiman Bikaina K.o. 1566an hil ondorengo ehun urteetan. Emazte bikainaren gorespena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 182. orr.

Burua makurtzen zuen, soina meheagotzen zitzaion, andre bikain hari zerion bufada sendoak aztoratuta.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 203. orr.

Neska bikaina gero!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 88. orr.

Solas haietarik batean ezagutu nuen, jakina, emazteki bikain hura, alarguna bera.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 586. orr.

Gizaseme bikain honek, soka bat gerriko eta zirpil bat oinetako, pilda batzuk jantzi eta txapela buruko, zazpitan arriskatzen zuen bizia oreneko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 297. orr.

Gure neskato bikain, kementsu eta trufaria itogina bera baino gogaikarriagoa bihurtu zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 332. orr.

Hagrid lagun bikaina da, eta gizon ona.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 233. orr.

Martin mutil bikaina da.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 457. orr.

Morroi bikaina, Dumbledore hori...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 266. orr.

-Langile bikaina eta lankide zintzoa zela, emakume jantzia bere lanerako, horixe besterik ez dakit.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 171. orr.

Arabiar jakintsuek, IX. eta X. mendekoek batik bat, bazuten berezitasun bat; itzultzaile bikainak ziren, matematikari handiak izateaz gainera.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 82. orr.

Idazle bikaina da Bonabentura, hitzaren eta konposizioaren artista, hizkera aberatsa eta idazkera oso landua duena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 735. orr.

Mickey Hurt, Bill Kreutzmann bateria-jotzaile bikainak dira.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 64. orr.

Führerraren ohorezko guardiak dira, bikainetan bikainenak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 227. orr.

Ni bikaina nintzen, bikaina benetan, ez hor barrena ageri diren bigarren mailako bikain horietakoa, ez, Afrodita, Helena Troiakoa, Frine!  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 38. orr.

2 (bestelakoak)

Txakur bikainak dira, erdi eskimal erdi malamut.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 95. orr.

Haren txakurra otso bikain bat zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 98. orr.

Bazen han, marmolaren gainean, izokin bikain bat, hasia, bere haragiaren kolore hori-arrosa erakusten zuena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 173. orr.

Gantzuketako olio bikaina bezala da, buruan isuri eta bizarrean behera.      - 0. orr.

Urki bikainen itzalpean uharte osoa gurutzatu eta Jenisei ibaiaren adar txikira heldu ziren.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 353. orr.

Bi kanoiko eskopeta bikain bat.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 77. orr.

Arteak bezala zabaldu ditut adarrak, adar bikain eta ikusgarriak.  Elizen arteko biblia   Si 24,16

Beiradura bikaineko gotikoa da.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 195. orr.

-Afari bikaina, ezta? -esan zion ahopean Ronek Harryri tapizaz bestaldetik-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 119. orr.

-Burutazio bikaina, gero!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 330. orr.

Erlijio-tolerantzia eta jakin-min intelektualaren giro bikaina.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 222. orr.

Aurkintza bikaina da; zerua urdin, itsasoa urdin, eguzkia distiratsu.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 73. orr.

Iraganen da kantaldi bat arraroa bezain bikaina.  Herria   2005-01-06

Faksimile kopuru handi bat, bikainetan bikainak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 91. orr.

-Oker ez bagaude ikerketa-lan bikaina burutu berria duzu -esan zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 138. orr.

Wagnerren opera bikainak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 72. orr.

Jainkoak dohainik bikainenak eta goienenak eskaintzerakoan erakusten duen maitasun hain handitik dator.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 49. orr.

Umore bikainean jaitsi zen tranbiatik eta etxe alderantz jo zuen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 48. orr.

Bihotza esker onezko irri distiratsu batez ari zitzaidan taupaka, eta Marinaren poza irudikatzeak hain aldarte bikainean jarri ninduen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 62. orr.

Egun bikaina, e?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 43. orr.

Gizon jakintsu eta ospe bikainekoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 32. orr.

Obeditzeko erarik bikainena irakasten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 667. orr.

Izadiak berak eskaintzen omen digu adibide bikaina.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 379. orr.

Ideia bikaina da hori -erran zuen aitak, jesuitari beha.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 340. orr.

Ulermena: bikaina.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 133. orr.

Kixotekeria zirudien, baina gauza bikaina zen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 201. orr.

Askatu eta zaindu nahi gaituzten guztientzat gara mauka bikaina populua osatzen dugunok.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 71. orr.

Pettigrewen bizitza salbatzean gauza bikaina egin zenuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 344. orr.

Are usaimen bikainagoa dute intsektuek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 145. orr.

Bera da gure zentzuetan nobleena, beteginena, bikainena.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 9. orr.

Munduko klimatizazio zentro bikainena dago sudur-zuloen atzean, eta, harekin konbinaturik, detekzio-sistema bat, sentikortasun harrigarrikoa, kimikari analitikoek oraindik ezin esplikatu izan dutena eta, are gutxiago, imitatu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 129. orr.

Zerbeza hura benetan bikaina zelako.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 53. orr.

Filosofian "sobresaliente" atera nuen, orain "bikain" esaten zaion hori.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 39. orr.

-Bikaina! -esan zuen mutilak-.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 115. orr.

3 (adizlagun gisa) ik bikainki.

-Bikain! -oihu egin zuen Lupin maisuak, eta ikasleek txalo jo zuten-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 115. orr.

Ongi! Ederki! Bikain!  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 40. orr.

Bikain, bizkonde, eta jo duzun ukaldi horrengatik kartsuki zaitut maite!  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 347. orr.

Bikain zaude!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 293. orr.

Lan bikaina egin duzu, eta gainera ederki biribildu aholkuekin, bikain, esango nuke.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 73. orr.

Bikain adierazi duzu egia.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 150. orr.

Bikain ateratzen zitzaion biktimarena egitea.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 30. orr.

Bikain jarri zizun, ez da hala?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 21. orr.

-Bikain! -esan zuten Fredek eta Georgek batera.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 52. orr.

-Mutikoa bikain aritu duk arestian.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 497. orr.

Baziren bi gaztetxo, indioak, palaz bikain jokatzen zutenak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 70. orr.

Apustua bikain atera zitzaion etxeko taldeari.  Berria - Kirola   2004-04-30

Bikain moldatu ziren Iñigo-Lizaso irabazleak, ongi hartu zioten neurria kantxa txikiagoari eta pilota geldoagoei.  Berria - Kirola   2004-12-29

Ezinago bikain mintzo zara, adiskide ederra.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 114. orr.

Maude Adams bikain aritu da.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 45. orr.

Horrek guztiak lagunduta antolatu zuen putakeria, bikain antolatu ere.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 36. orr.

Beti bikain jantzita.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 27. orr.

Ez zuen inoiz atzera egin, bikain hasi zuena are bikainago burutu zuen arte.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 411. orr.

Errusiari asko kosta zitzaion partidan sartzea, eta esloveniarrek bikain baliatu zuten partida hasi eta berehala hiruzpalau goleko aldea lortzeko.  Berria - Kirola   2004-12-10

Bizitzaren gorabeherek bikain dohaindu zuten arte horretarako.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 81. orr.

Bazekien hoztasunari bikain eusten, irainaren irainaz amorru odoltsuak barrena hartzen zionean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 174. orr.

Bikain eta garaile ageri zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 228. orr.

Jacques Oudin-ek, zeina bikain ikertzen ari baitzen antigorputzen tasun immunologikoak eta haien egitura.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 86. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

bikain ari (35); bikain ari da (16); bikain ari dira (7); bikain aritu (87); bikain aritu da (12); bikain aritu zen (48); bikain aritu ziren (18); bikain aritzen (5); bikain atera (7); bikain baliatu (23); bikain baliatu zuen (10); bikain baliatu zuten (7); bikain baliatzen (5); bikain bat (77); bikain batean (13); bikain batek (5); bikain batekin (7); bikain baten (15); bikain bati (5); bikain bete (5); bikain egin (12); bikain egiten (7); bikain erantzun (12); bikain eta (46); bikain eutsi (9); bikain ezagutzen (7); bikain haren (5); bikain hartu (7); bikain hasi (28); bikain hasi du (8); bikain hasi zuen (7); bikain hau (10); bikain honen (5); bikain hori (17); bikain horrek (6); bikain horren (8); bikain hura (11); bikain jardun (7); bikain jokatu (21); bikain jokatu zuen (7); bikain jokatzen (9); bikain moldatu (11); bikain moldatu ziren (6); bikain moldatzen (26); bikain moldatzen da (10)

defentsan bikain (9); dena bikain (7); ere bikain (34); ere bikain aritu (12); ere bikain moldatzen (5); eta bikain (50); gizon bikain (5); hain bikain (6); ideia bikain (7); lan bikain (7); liburu bikain (6); taldea bikain (10); taldeak bikain (6)

adibide bikaina (9); albiste bikaina (9); atleta bikaina (5); aukera bikaina (54); aukera bikaina du (5); aukera bikaina galdu (10); aukera bikaina izango (8); aukera bikaina zuen (5); benetan bikaina (16); bikaina ari (9); bikaina baita (6); bikaina da (138); bikaina dago (5); bikaina dauka (6); bikaina dela (31); bikaina den (8); bikaina du (38); bikaina dugu (8); bikaina duk (7); bikaina dute (9)

bikaina egin (208); bikaina egin behar (5); bikaina egin du (25); bikaina egin dute (11); bikaina egin ondoren (10); bikaina egin zuen (59); bikaina egin zuten (26); bikaina egiten (47); bikaina egiten ari (29); bikaina egiten du (7); bikaina eman (71); bikaina eman du (9); bikaina eman dute (5); bikaina eman zion (12); bikaina eman zuen (8); bikaina ematen (14); bikaina ematen ari (7); bikaina erakusten (10); bikaina erakusten ari (6); bikaina erakutsi (12); bikaina ere (9); bikaina eskaini (6); bikaina eskaintzen (5); bikaina eta (33); bikaina ez (6); bikaina galdu (13)

bikaina iruditu (6); bikaina izan (154); bikaina izan behar (7); bikaina izan da (21); bikaina izan dela (7); bikaina izan zen (54); bikaina izan zuen (18); bikaina izan zuten (7); bikaina izango (52); bikaina izango da (16); bikaina izango du (8); bikaina izango dute (5); bikaina izateko (5); bikaina jaso (5); bikaina jokatu (11); bikaina jokatu zuen (8); bikaina litzateke (11); bikaina lortu (18); bikaina lortu zuen (9)

bikaina osatu (20); bikaina osatu du (6); bikaina osatu dute (5); bikaina osatu zuen (5)

bikaina zela (24); bikaina zen (64); bikaina zuen (11)

dantzari bikaina (5); defentsa bikaina (7); denboraldi bikaina (29); denboraldi bikaina egin (6); denboraldi bikaina egiten (10); denboraldi bikaina osatu (5)

egindako lan bikaina (7); egun bikaina (10); eguraldi bikaina (5); emaitza bikaina (14); emaitza bikaina eman (7); emakume bikaina (5); erakustaldi bikaina (9); erantzun bikaina (5); ere bikaina (6); ere lan bikaina (10); esperientzia bikaina (5); esperientzia bikaina izan (5); eta bikaina (29); eta bikaina izan (5); eta lan bikaina (6); etekin bikaina (6); etorkizun bikaina (10); etorkizun bikaina du (6); garaipen bikaina (12); garaipen bikaina lortu (9); gauza bikaina (8); giro bikaina (17); gizon bikaina (15); hain bikaina (8); harrera bikaina (15); harrera bikaina izan (10); hartze bikaina (13); hartze bikaina izango (9); hasiera bikaina (13); hiztun bikaina (6)

ibilbide bikaina (13); ideia bikaina (17); ideia bikaina izan (5); ikasle bikaina (5); ikuskizun bikaina (10); irudi bikaina (5); itxura bikaina (11); jarrera bikaina (5); jokalari bikaina (11); jokalari bikaina da (6); joko bikaina (14); jotzaile bikaina (5); laguntza bikaina (17); laguntza bikaina izan (7); lan bikaina (157); lan bikaina egin (92); lan bikaina egiten (16); lana bikaina (7); lana bikaina izan (5); lasterketa bikaina (6); lasterketa bikaina egin (6); maila bikaina (72); maila bikaina eman (32); maila bikaina ematen (8); maila bikaina erakusten (7); maila bikaina erakutsi (9); marka bikaina (9); mutil bikaina (8); mutil bikaina da (5)

obra bikaina (6); opari bikaina (6); parte hartze bikaina (13); partida bikaina (35); partida bikaina egin (22); partida bikaina jokatu (8); pase bikaina (6); saio bikaina (7); sari bikaina (7); sasoi bikaina (18); sasoi bikaina egin (6); talde bikaina (41); talde bikaina du (12); txapelketa bikaina (11); txirrindulari bikaina (6); txit bikaina (5)

urte bikaina (8)

baino bikainagoa (14); bikainagoa da (8)

aukera bikainak (5)

bikainak daude (5); bikainak dira (34); bikainak direla (5); bikainak ditu (13); bikainak egin (13); bikainak egiten (5); bikainak eman (7); bikainak ematen (8); bikainak ere (10); bikainak eta (16); bikainak ez (8); bikainak izan (24); bikainak izan dira (6); bikainak izan ziren (6); bikainak lortu (14); bikainak lortu ditu (9); bikainak ziren (8); dohain bikainak (7); egintza bikainak (5); emaitza bikainak (32); emaitza bikainak lortu (9); eta bikainak (16); jokalari bikainak (24); jokalari bikainak ditu (8); lan bikainak (18); partida bikainak (6); talde bikainak (6)

bikainari esker (12); lan bikainari (6); lan bikainari esker (5)

egoera bikainean (5); maila bikainean (7); modu bikainean (9); sasoi bikainean (8)

bikainen artean (5)


bikaindu, bikain(du), bikaintzen du ad bikain edo bikainago bihurtu.

Erlijioak, moralak, utopiak; gaur egun pragmatismoaren eta indar-ideien iruzur txiki horiek guztiak... baina blokeak ikararik egin gabe jarraitzen du, hala ere, eta zientziak, oztopo horiek herrestan eraman ez ezik, bera bikaintzeko erabiltzen ditu. haragiak samurtzeko, Arrain zaharrak "freskatzeko", barazkiak garbitzeko trasteak, ardo eta gainerako edariak kontserbatzeko, hozteko, epeltzeko, zerbitzatzeko erremintak, postreak eta bestelako platerak "bikaintzeko" produktuak...  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 171. orr.

Honelako dekretuek bikaindu egiten dituzte legeak, eta inpunitatearen bide guztiak ixten.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 66. orr.

Ilea orraztu eta aurpegia bikaintzeko bi espezialista ekartzen dizkiote.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 25. orr.

Beren babeskiak zure harresietan zintzilikatzen zituzten, inguru guztian, zure edertasuna bikainduz.  Elizen arteko biblia   Ez 27,11

Harriak bikaindu egiten dira katedral bateko harri izanez.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 168. orr.


bikainki adlag bikaintasunez.

Seguru asko bere literatur lana aztertuko dute, euskaraz eta gaztelaniaz bikainki burutu zuen lan narratiboa, edo historia eta kazetari lanak goratuko dizkiote.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 100. orr.

Maialen Lujanbio ere oso ona, Jon Maiarekin zuhaixka eta zurkaitzaren arteko lokarria bikainki kantatu dutelarik; Igor Elortza eta Aitor Mendiluzek ere berena eman dute.  Herria   2005-12-22

Garai hartan, horratik, ez zen existitzen polietilenoa, ongi ere ongi etorriko bazitzaidan ere, malgua, arina eta bikainki irazgaitza baita.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 189. orr.

Euria aratsalde ondarrera baizik ez da agertu, ordu arte jendeak bikainki ihardetsiz Bizkaiko ikastolen deialdiari.  Herria   2005-06-02

Bere tesia bikainki aurkeztua du berrikitan, epaileen artean zelarik Beñat Oiarzabal Iparraldeko euskaltzaina.  Herria   2004-07-01


bikaintasun 1 iz bikaina denaren nolakotasuna.

Leningradoko geltoki bikain batera iritsi ginen; iraultza-aurreko bikaintasun tsaristaren aztarnaren bat geratzen zitzaion oraindik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 215. orr.

Bikaintasunaren eredu zinen, jakinduriaz eta edertasun paregabez jantzia.  Elizen arteko biblia   Ez 28,12

Hauxe da pobretasun txit gorenaren bikaintasuna, zuek, ene ahizpa maite-maiteok, zeruetako erreinuaren oinordeko eta erregina bihurtu zaituztena, ondasunez behartsu eta bertutez aberats egin zaituztena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1183. orr.

Hezkuntzaren zeregin nagusia bikaintasuna sustatzea da.  Berria - Euskal Herria   2004-09-11

Pobretasunaren bikaintasuna azpimarratzen du; pobretasuna pertsona gisa mintzo da eta itunaren bidez berarekin elkartzera gonbidatzen ditu anaiak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 909. orr.

Edertasunaren teoriari dagokionez, aldiz, XVIII. mendean erabateko aldaketa izan zen eta edertasunaz ez ezik, bikaintasunaz, piktorikoaz, eta beste horrenbeste kontzeptuz ere hasi zen arduratzen filosofia imitazioaren kontzeptua gainditzeko ahaleginetan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 229. orr.

Piztien gainetik jartzen gaituen arima arrazoidunaren bikaintasunez.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 283. orr.

Zero akats, etengabeko hobekuntza, erabateko kalitatea, bikaintasuna... Enpresa mundura ez ezik, gizarte osora zabaldu da kalitatearen filosofia.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 171. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bikaintasun osoa opa diodalarik, pentsa dezadan zer esango niokeen egiteko eta aukeratzeko Jainko gure Jaunaren aintzarik handienerako eta bere arimaren hobekuntzarik handienerako.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 115. orr.

Artea "bikaintasun formalaren" jarduera-eremu berezia da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 278. orr.

Bikaintasun berezkoaren ezaugarri den isilik egoten jakite dotore hori.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 33. orr.

Ez dira bat, beraz, testuaren bikaintasun poetikoa eta bertsoaren beraren bikaintasuna, ez ditzagun nahas.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 199. orr.

Espainiar kritikak, nobela horren bikaintasun ongi frogatuaren aurrean, ez du pentsatu nahi izan obraren baliorik handiena (eta beharbada ukaezina den bakarra) psikologiaren aldetikoa dela.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 28. orr.

Aipatu ditudan bi egitasmoak (zenbakien serie naturalerako hiztegi infinitu bat, oroimeneko irudi guztiak gogoan hartuko zituen katalogo alferrikako bat) zentzugabeak dira, baina halako bikaintasun oraindik totel-antz baten adierazgarri ere badira.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 93. orr.

Erabat seguru zeuden jakituria eta portaera ona berezko, barne-barneko bikaintasun baten seinale zirela.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 65. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eusko Ikaskuntzako Bikaintasun Batzordeko kide ere bada.  Berria - Kultura   2006-02-24

Bikaintasun irizpidea erabiltzen dugu; hau da, espezialitateetako irakasleak dira bere kideen artean eztabaidaezinak direnak.  Berria - Harian   2005-07-05

Hori iruditzen zait niri giza izatean aurki daitekeen bikaintasun- eta noblezia-seinalerik handiena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 18. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eskuzabaltasun hutsez, arima-bikaintasunez eta mundu-jakintzaz).  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 152. orr.

Aztertu dugu Kristo gure Jaunak, bere gurasoei esaneko izanik, lehen bizibiderako eman digun exenplua, hots, aginduak betetzea; bigarrenerako emana ere bai, hau da, ebanjelio-bikaintasuna, tenpluan gelditu zenean bere betiko Aitaren zerbitzuan bakarrik jarduteko.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 95. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bikaintasuna eta (5); eta bikaintasuna (4); haren bikaintasuna (3); lanaren bikaintasuna (3)


bikameralismo iz bi kamerez osaturiko legebiltzar sistema.

Espainiako Konstituzioan plasmatu den bikameralismoa ez dela bikameralismo perfektua; eta bai aitzitik, bikameralismo asimetriko eta desiguala.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 95. orr.


bikarbonato (ETCn 213; orobat bikarbonatu ETCn 6 agerraldi) 1 iz sodio bikarbonatoa, bihotzerrea arintzeko erabiltzen dena.

Usain txarrak xurgatzeko, bikarbonatoa erabili, urarekin nahastuta.  Berria - Gaiak   2004-11-23

Bikarbonatoa irentsi zuten biharamunean, urdaileko erresumina eragin zielako 124ko oparotasunak, eskuzabaltasun axolagabeak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 192. orr.

Berdin zaidak speeda, kokaina, bikarbonatoa, amoniakoa edo zaldia... baina pasaidak lehenbailehen, bestela gaur ere lotsagarri gelditu behar diat!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 228. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Phineas Blackheadek korrokada harrigarria egin eta bikarbonato-zurrutada handi bat edan zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 443. orr.

Charori oparituko diola pentsatu du, bikarbonato hautsez ondo garbitu ondoren.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 114. orr.

Limoi pare bat, bi koilarekada azukre, bikarbonato koilarekada bat, eta gatz pixka bat nahastuz egiten da.  Berria - Harian   2005-08-06

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hatzak zetazko zapi handi batez babesturik zituelarik, eskuan edontzi bat ur bero zeukan, soda-bikarbonatoarekin nahasia.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 442. orr.

4 kimikan, azido karbonikoaren gatza, HCO3 anioia daukana.

Erreumatismoa: ur erradioaktiboak, bikarbonatuak (bikarbonatu kloruratuak), sulfuratuak, karbogaseosoak eta metal urak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ur bikarbonatuak (3)


bikarbonatu ik bikarbonato.

bikari ik bikario.

bikarigo ik bikariogo.

bikario 1 iz Elizan, nagusi baten laguntzailea.

Frantzisko dohatsua hil ondoren, anai Eliasek, haren bikarioak, kontsolaziozko gutun bat bidali zien Ordena osoan halako aitaren heriotzagatik aztoratuak zeuden anaiei.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Beltzagiren bikario izanik, Sarrikotapera erretor joana zen Gracy-ri galdetu zioten, erretor zenak utzi diruaren berri.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 63. orr.

60 urte zeuzkala, osagarriz ez soberakinik ongi eta horrengatik bikario bat emana ziotela, ez zuela bere burua gai senditzen Ainhoara joateko.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 35. orr.

Apezak, gehienak bikarioak ziren, erakasleak ere, ordena handietako fraideak edo kongregazione berriagoetakoak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 99. orr.

Jan Batista Hazparnen egon zen bikario, gero Santanderko erretor Baionan, katedraleko kalonje hiltzen zela 1863an.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 15. orr.

837an apeztu zen, bikario izan Senperen, Donapaleun (1847), Domintxineko erretor, Beskoitzekoa gero (1861), 1884an hiltzen zela herri honetan.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 15. orr.

Ordenako bikario izan zen 1220tik 1221ko martxoaren 10ean hil arte.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1119. orr.

Zeren eta bikario egon zen Hazparnen eta haren beretter izana niz, Zelaiko kaperan, urte askoz.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 138. orr.

Hernaniko parrokian laguntzaile izendatu zuten, eta urte gutxira, 1893an, Zarauzko parrokian bikario izendatu.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 29. orr.

Zazpi urte egin zituen lehenik Donibane Lohizunen, bikario gisa.  Herria   2001-02-08

Errespetu handiagoz agurtzen diat nik ur-zakur bat bikario jauna baino.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 37. orr.

Frantziskok uko egiten dio Ordenako buru izateari, eta Pedro Cattani aukeratzen du bere ordezko, bikario tituluarekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1212. orr.

Ondorioztatu genuen nikela burdina dibalentearekin batera zihoala beti ere, bikario batek bezala ordezkatzen zuela, · 24 urtetan apeztua, lau urteren buruko, 1858an, Luzaideko erretore edo bikario izendatu zuten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 107. orr.

· Bikario zeritzen ofizial batzuk zituzten beren esanetara; eta gizon guztiak ehunekotan -burgo izenekoa eratzen- banatuta zeudenez, kondeek zenturioi izeneko ofizialak ere bazituzten beren aginduetara.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 285. orr.

2 (izenondoekin)

Bikario berriak gazte elkarte bat muntatu zuen parropian, eskolako fraileen laguntzarekin.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 44. orr.

Bere kexua adierazteko, bikario zahar baten doinu garratza hartu zuen.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 251. orr.

Bainan apezpiku xaharra tronpatu omen zen eta Apaillous Hazparneko bikario lehena izendatu Arbelbideren partez.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 44. orr.

Bikario gazte, ez zuela behin ere komenturik aipatu, bainan Hazparnen eskas zen beste obra, misionesten kongregazioa.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 53. orr.

Etxegorri bikario ohiak, ez hain aspaldi kalonje izendatuak egin zuen predikua.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 44. orr.

3 (izenondo gisa)

Garai hartan hil zuten Aldudeko apez bikarioa, Kanboko Azantza pilotari ospetsuaren anaia, eta gillotinatu apez horren arreba.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 116. orr.

4 irud/hed

Javier Madrazo EB-IUko koordinatzaileak «PPren bikario gisara lan egingo duen irudipena» hartzen duela esan zuen atzo eta PP ez dela «hautaketaren atzean» erantsi zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-01-15

5 bikario etxe

Han goian, bikario-etxeko jakitokian.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 52. orr.

Azkenean lortu zuen etxetik irtenaraztea eta berekin bikario-etxeko sotora eramatea.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 108. orr.

6 bikario jeneral apezpikuaren laguntzailea den apaiza.

Lehenik izan zen Baionako Apezpikutegian Segretarioa, handik landa Urruñako erretor, gero denbora berean Hazparneko erretor eta Baionako jaun Apezpikuaren Bikario-Jeneral.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 161. orr.

Aurten berean, urtarrilaren seian, huna zer izkribatzen zautan Vanneko Bikario Jeneralak.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 185. orr.

· Frantziskoren lagun-minen taldeak sortua izango litzateke, hain zuzen Frantziskok anai Elias Bikario-Ministro jeneralari luzatu zion bedeinkapenari kontrapisu egiteko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 45. orr.

7 bikario nagusi bikario jenerala.

Historikoki Baxenabarra ez Frantzian izanez, bere bikario nagusia bazuen; "apez nagusia", capellanus major" deitzen zen eta Donibaneko erretor zen Baionarako eta beste bat Akizerako.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 12. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bikari jeneral (3); bikari jenerala (3); bikari jeneralak (5); camino bikari (3); dominique cornu bikari (3)

bere bikariak (6)

baionako bikario (3); bere bikario (4); bi bikario (4)

bikario bat (3); bikario egon (4); bikario eta (5); bikario izan (3); bikario izendatu (4); bikario jauna (6); bikario jeneral (17); bikario jenerala (21); bikario jeneralak (11); bikario nagusi (3); bikario nagusia (5); bikario nagusiarekin (3); bikario nagusiarekin hitz (3); bikario zen (5)

camino bikario (9); camino bikario jeneralak (3); cornu bikario jenerala (5); cornu jaun bikario (4); da bikario (3); dominique cornu bikario (6); esteben bikario (4); eta bikario (6); jaun bikario (4); jaun bikario jenerala (3); joseph camino bikario (6)

bikarioak eta (3); haren bikarioak (3)

bere bikarioaren (3)

bere bikarioari (3)


bikariogo (ETCn 25 agerraldi; corpusean bikarigo soilik) iz bikariotza.

Arruazun 1930 an sortua, Luzaiden hasia zuen bere bikarigoa, eta Garazi alderat hedatu zituen laster bere izpiritu xorrotxaren harremanak.  Herria   2003-04-03


bikariotza iz bikarioaren kargua.

Berrogei urtez egon omen zitzaion fidel; haren itzala zen, haren haragizkotze lurtarra, eta, nolabaiteko bikariotzan diharduten oro bezala, giza ale interesgarria zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 52. orr.


bikarratu iz karratuaren karratua.

Ezin da kubo bat beste bi kubotan banatu, edo bikarratu bat beste bi bikarratutan, eta berdin hurrengoekin; edo, oro har, edozein berretura handiago ezin da maila bereko bi berreturatan banatu, 2ko berreraturarako izan ezik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 377. orr.

Hiru bikarraturen batura ezin da bikarratu bat izan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 430. orr.


bike 1 iz gai beltzaxka, oso likatsua, oholak, larrua eta kidekoak, iragazgaitz bihurtzeko erabiltzen dena.

Bikearen kolorekoa eta bikea bezain itsaskorra du ilea.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 35. orr.

Edomgo errekak bike bihurtuko dira eta lurra sufre.  Elizen arteko biblia   Is 34,9

Bikeak bezala su hartuko du lurraldeak.  Elizen arteko biblia   Is 34,9

Bikeak bezala su hartuko du lurraldeak. Egizu zeuretzat untzi bat erretxina-egurrez.  Elizen arteko biblia   Is 34,9

Santa Kruz handik pasatu zenean, horren berri izan, eta agindua eman omen zuen: lehenik, ilea motz-motz egiteko andreari; bigarren, larrugorritan jarri eta bikez dena ondo igurtzi eta lumaztatzeko; hirugarren, kale nagusian barrena ibilarazteko, etengabe zioela: "Nik artu det txokolatia jeneralarekin".  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 45. orr.

Burke jaunaren antzerkirako tresna lagungarri bakarra bikez beteriko oihalezko mozorro bat izan zen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 165. orr.

Antolatu gelak barruan eta estali bikez barrutik eta kanpotik.      - 0. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Mahats urak iturriko urarekin nahastea onartzen du, baina bike astunak eta olio arinak ezin dute.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 453. orr.

Arkaren barne eta kanpo aldea bike urtuz errepasatu zuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 199. orr.

Haga horien gainean beste batzuk iltzatzen dira urtutako bikearekin igurtziz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4870. orr.

Kupela bikezkoa zen, su luzea egin zezan piztutakoan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 253. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Orkoi pare bat, zapatak eta abarketak, bike-potea, hainbat koloretako betunak...  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 222. orr.

Fiumera iritsi ziren gauean [...] bike isuri ikaragarri bat iruditu zitzaien itsasoa, hotz, ilun, Dalmaziako itsasertzak gorritzen zituzten farolen argitara.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 54. orr.

Itsasoan ere sarritan gertatzen da hodei beltza, ortzitik eroritako bike ibaiaren antzekoa, olatuen gainera jausten dela, ilunpez hanpatua.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 409. orr.


biketsu izond likatsua.

Mundruna emeki pilpiratzen zen, eta lurrin biketsu samur hori zerion, minbizidunei beren gaitzaren jatorriari buruz ideia aldi berean haurkara eta suntsigarriak ematen dizkienaren antzekoa.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 249. orr.

Botatzen nuen gosariarekin batera gainera jendeen soak jasan behar nituen, urera keldarra ttanttaka igortzen nuelako, ilun, biketsu, urrintsu eta azkenean disgustagarri.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 52. orr.


bikeztatu (ETCn 16 agerraldi; orobat bikeztu g.er.), bikezta, bikeztatzen 1 du ad bikezko geruza bat ezarri iragazgaitz bihurtzeko.

Ontzi hura ongi bikeztaturik zegoen, eta hala ere zoru guztia zulotxoz josirik zeukan: soinberek jana, azaldu zidaten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 129. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Hangar ondoko alde bikeztatura eramaten du.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 115. orr.

Txapel bikeztatu sakona, iragazgaitza, hegal zabalekoa.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 135. orr.


bikeztu ik bikeztatu.

biki (550 agerraldi, 95 liburu eta 91 artikulutan; ETCn 2.798 agerraldi)1 iz sabelaldi berean jaio bi umetako bakoitza. ik biritxi.

Bikiak jaio zirenean, Ruche jaunak proposatu zion Ravignan kaleko etxera bizitzera etortzea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 28. orr.

Rebekak bikiak izan zituen Isaak gure arbasoagandik.  Elizen arteko biblia   Erm 9,10

Entzun dut ezkondu egin dela eta bikiak dituela.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 423. orr.

Haurdun gelditu zen andrea luzaro gabe, eta seme bakarra eskatu zion arren, santuak bikiak eman zizkion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 445. orr.

Erditzerakoan, bikietariko batek eskua atera zuen; emaginak heldu eta hari gorri bat lotu zion, esanez: "Hau da lehenbizi atera dena".  Elizen arteko biblia   Has 38,28

Bikiak gaituk, baina NIK neure bizitza pribatua diat.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 299. orr.

Sebastianen bi anaia gazteak bikiak ziren eta aldi berean eta tonu berean egin zuten algara.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 88. orr.

Egia esan, sartu zirenak aita eta bikiak izan ziren.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 37. orr.

Lehenengo bikia zen harroena.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 208. orr.

"O´i mozdadia, Se’astian!", esan zuen bikietako batek.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 95. orr.

1984ko abuztuaren 19an jaio ziren Flañotar bikiak.  Berria - Kirola   2006-03-31

Ugalkortasunerako botikak hartzeak bikiak edo hirukiak izateko aukerak handitzen ditu.  Berria - Gaiak   2006-02-14

2 (izenondoekin)

Inokulatzea haurrei, biki unibitelinoen eta bibitelinoen erreakzioak erkatzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 156. orr.

Baina heziketa sexuala ez da obuluei eta espermatozoideei, herentzia genetikoari, biki monozigotikoen eta dizigotikoen arteko aldeari, barrabilen funtzioei, Falopioren tronpei edo haurdunaldiaren faseei buruzko informazioa ematea soilik.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 297. orr.

Biki dizigotikoetan (bi obulutatik datozenak), aldiz, informazio genetikoa ez da berdina, baina bai ingurunea.  Berria - Gaiak   2006-03-29

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Baziren Eneka izeneko neskatxak ere, gero eta gehiago, baita biki bikote bat ere, Eneko batek eta Eneka batek osatua.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 208. orr.

Adineko 400 biki bikote aztertu dituzte.  Berria - Gaiak   2006-02-14

Biki-fedez, lortu egingo zuten, bai horixe!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 138. orr.

4 (izenondo gisa)

Gauza asko gogoratu zaizkit, eta azkenean Sebastianen eta bere anaia bikien irudia etorri zait burura.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 389. orr.

Nik hilko ditut guztiak -esan zion Mikelek Pilarren ahizpa bikiari.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 79. orr.

Kuarto handia, bi ohe biki bikientzat, eta, erdian, nire lastaira txukun-txukun jarria Bizitzaren erdia emoten dot zure anaia bikiei heldu eta oihanetik ateratzen.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 12. orr.

Moon...Nott... Parkinson... gero neska bikiak, Patil eta Patil... gero, [...].  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 111. orr.

Sagu bikietan egin diren azterketetan.  Berria - Gaiak   2006-03-29

Altxatu eta bi gerezi biki hartu nituen, putz eginez garbitu eta bat eskaini nion neskatxari.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 53. orr.

Ama biologikoari eta neska-lagunari eman die bi haur bikiren adopzio bateratua.  Berria - Euskal Herria   2004-02-18

Ahizpa bikiak omen dira dorre hauek, baina nire kabutarako nago, haserre daudela.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 70. orr.

ik beherago 5.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

5 izond/iz eskuarki bikote diren bi osagai berdinez osatua.

Bi bihotz biki zirela, elkarrekin eta batera taup egiten zuten bi bihotz gizartearen hipokrisiak bereiziak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 164. orr.

Arima biki bi, nor bere oinazearen kuskuan bilduta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 111. orr.

Karrikaren sakonenean, bi eraikin bikien leihoak itxiak ageri ziren, arratseko freskuraren babesean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 19. orr.

Auzo-lurren mugetara iritsi ginenean bakanagoak egin ziren etxe bikiak, beren zinkezko teilatuko garajearekin, beren etxe atzeko zakur etxola eta zelaitxo belar-ebakiarekin.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 156. orr.

Brooklyn Heights auzoa, Manhattango downtownaren parean dago, Dorre Bikien eta Wall Streeten parean.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 88. orr.

Estilo kolonialeko ermita bikain bat ikus dezake, dorre airos biki bi dituena.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 91. orr.

Venezia, izan ere, Amsterdam hiria iruditu baitzitzaion, bere buruari begira, hori bai, beste itsaso bateko ispiluan, Amsterdamen hiri bikia.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 74. orr.

Bere mamiaz gabeturik, Bretton Woodseko sistemak bi erakunde bikietan iraun du: NDF eta Munduko Bankua.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 174. orr.

FMIren erakunde bikia den Munduko Bankuaren ekonomista burua izan zen Stiglitz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 264. orr.

Musikaren aldetik bi gitarra jotzaileen jokoak azpimarratu behar dira: batzuetan soinu bikietan, besteetan akorde eta riff arinetan elkartuz.  Berria - Kultura   2004-04-17

Aurrean dudala espainiar diplomatiko batek Madrileko Kultura Ministerioan mesede gisa erakutsi zidan argazkiaren margolan bikia.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 56. orr.

1964 izenburuko poema bikion puskok: [...].  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 20. orr.

Montrol Legarderen ondoan, arma bat eskuan, estatua bikiak bailiran.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 189. orr.

Ibilgailu bikiak dira Spirit eta Opportunity, oso antzekoak.  Berria - Gaiak   2006-01-03

Poltsikotik gerezi ale parea atera zuen, txirikordaz loturiko gerezi bikiak.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 76. orr.

Gerra eta esklabotasuna zibilizazioaren minbizi bikiak izan ziren beti gizarte-mota hau lehenengoz sortu zenetik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 361. orr.

Potasioa sodioaren bikia da.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 87. orr.

Kuku erloju zahar bat, 1941eko beste egutegi bat, horman dagoenaren bikia, mundu osoko zigiluez apaindutako hautsontzi bat.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 46. orr.

Hozmindurik eta eskuin zangoa txinaurritua nuela besarkatu nuen kanposainduko karrika nagusiaren biki meharragoa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 400. orr.

Beti saio bera, eta berbera ez bazen biki izpirituala, edo klonikoa, gaurko egunean esaten den bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 211. orr.

6 iz bernaren atzealdean elkarrekin kokatuak dauden bi giharrak. (singularrean)

Mina areagotu egin zen, eta zaintiratu bat sentitu nuen bikian.  Berria - Kirola   2004-04-16

Ez zuelako bikian minik sentitu eta sentsazioak onak izan zirelako.  Berria - Kirola   2004-04-06

Alberto Martinek gainkarga bat du ezker hankako bikian, eta ez du joanekoa jokatuko.  Berria - Kirola   2004-04-16

Ezker hankako bikian zuntz mikro-haustura izan baitu.  Berria - Kirola   2004-10-10

Jon Eizagirre hobetuz doa iragan larunbatean minberatutako eskuin hankako bikiaren errekuperazioan.  Berria - Kirola   2004-08-12

Martin, aldiz, ez da eskuin bikian zuen lesiotik osatu.  Berria - Kirola   2004-02-11

· (singularrean izenondo gisa) Balkaniarrak muskulu bikian mina sumatu zuen igandean.  Berria - Kirola   2004-12-22

Martinek zuntz haustura dauka gihar bikian.  Berria - Kirola   2004-02-15

Burlatakoak min izan du izterrean; Lizarrakoak, berriz, eskuin gihar bikian.  Berria - Kirola   2006-05-04

Ruizek ere ez du nahi bezala entrenatzerik izan, eskuin hankako gihar bikiko arazoek ez diotelako utzi.  Berria - Kirola   2006-05-05

7 (pluralean)

Ezker hegalekoak min du bikietan eta ez du gaur jokatuko.  Berria - Kirola   2004-10-20

Bikietan zuen mina, eta Jorge Dueñas entrenatzaileak nahiago izan zuen atsedena ematea.  Berria - Kirola   2004-02-20

Min hartu zuen Shaquille O'Nealek eskuin hankako bikietan, · (pluralean izenondo gisa) Mina sumatzeraino muskulu bikietan.  Berria - Kirola   2004-01-04

8 (matematikan)

Bi zenbaki lehen bikiak dira, baldin eta elkarrengandik ezin gertuago badaude; alegia, haien arteko aldea bi baldin bada.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 226. orr.

17 et 19 bikiak dira, eta... 1 000 000 000 061 eta 1 000 000 000 063 ere bai!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 226. orr.

Paralelo pare bat aukeratu dut, bi lerro biki direlako, eta bi biki baino gauza berdinagorik ez dagoelako.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 297. orr.

9 pl mahuka-bikiak.

Frackeko mahukak atzera tiratu, bikiekin klink hotsa eginaz.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 95. orr.

10 mahuka-biki alkandora mahukak lotzeko erabiltzen den gailua bi botoiz edo kidekoz osatua.

Alkandoraren eskumuturrak mahuka-bikiz lotuta oso agerian eramaten zituelako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 431. orr.

Malba koloreko tiranteak fraka dotoreetatik dilindan zituen gizon bat alkandoraren diamantezko mahuka-bikiak lotzen ari zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 415. orr.

Traje urdin marraduna darama jantzita, neurrira egindakoa, eta alkandora zuria, mahuka-bikiekin lehenengo aldiz.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 66. orr.

11 sasi-biki ik sasibiki.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

anaia biki (4); bi biki (6); biki bat (6); biki petoak izan (3)

anaia bikia (13); anaia bikia izan (3); arima bikia (3); bikia da (4); bikia izan (4); haren bikia (3)

ahizpa bikiak (4); anaia bikiak (16); anaia bikiak berak (3); beste bikiak (3); bi bikiak (3); bikiak bi (3); bikiak dira (9); bikiak eta (4); bikiak izan (9); bikiak izan zituen (5); bikiak jaio (3); bikiak zeuden (4); bikiak ziren (5); defizit bikiak (3); dorre bikiak (9); dorre bikiak zeuden (4); eta bikiak (11); weasley bikiak (7)

ahizpa bikiak (4); anaia bikiak (16); anaia bikiak berak (3); beste bikiak (3); bi bikiak (3); bikiak berak (3); bikiak bi (3); bikiak dira (9); bikiak eta (4); bikiak izan (9); bikiak izan zituen (5); bikiak jaio (3); bikiak zeuden (4); bikiak ziren (5); defizit bikiak (3); dorre bikiak (9); dorre bikiak zeuden (4); eta bikiak (11); weasley bikiak (7); ziren bikiak (5); zuen beste bikiak (3)

eskuin hankako bikian (3); gihar bikian (6); hankako bikian (6); hankako gihar bikian (3); muskulu bikian (3)

anaia bikiaren (3)

anaia bikiek (4); eta bikiek (4); martinez anaia bikiek (3); weasley bikiek (3); zuten bikiek (3)

anaia bikien (3); bikien aurkako (4); bikien eta (3); bikien kasuan (5); bikien kontra (5); bikien kontrako (4); dorre bikien (25); dorre bikien aurkako (4); dorre bikien kontra (4); dorre bikien kontrako (4); weasley bikien (4); yorkeko dorre bikien (5)

bikietako bat (5); bikietako batek (7); esan zuen bikietako (6); zuen bikietako (6); zuen bikietako batek (5)

dorre bikietan (3)


bikiko izlag/iz

Bestalde, VTT bikiko bizikleta akrobatikoko munduko txapeldunek ikusgarri bat eskaini dute eta bururatzeko Gilles Guiguet, Ñapurrak taldeko aizkolaria, munduko marka baten haustera saiatu da.  Herria   2002-08-01

Eremu horretan ibiltzen ahalko da oinez 8 kilometrotan, zaldiz edo bikikoz 6 kilometro eta erditan.  Herria   2001-02-15


bikingo (ETCn 829 agerraldi; orobat vikingo ETCn 173 agerraldi) izond/iz normandiar pirata.

Ikuspuntu historikotik, ordea, ez da harritzeko gauza, VII. eta XI. mende bitartean eskandinaviarrak, bikingoak, Europa osoan zehar sakabanatu baitziren, baita Euskal Herrian zehar ere.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 206. orr.

Wothamek ondo baino hobeto baitzekien herrialde horretakoek bikingoak ikusi eta ikararen ikaraz ihes egiteko arrazoirik ez zutela falta.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 121. orr.

Bikingoen hilerri bat aurkitu dute Cumwhittonen, Erresuma Batuan.  Berria - Gaiak   2004-09-08

Bikingoen antzinako erruna-idazkerari buruzko ikasketak egiten dituzte, musika eta folklore alemana berreskuratzen saiatzen dira, denetariko erakusketak antolatzen dituzte Reich osoan zehar. Halaxe izan da bikingo eroek Europako mendebaldeko kostalde osoan lapurretak egin eta bereganatutako portu bakoitzean mozkortuta lurrean geratzen ziren garaietatik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 103. orr.

Bikingoak, euskal balea arrantzaleak, Ming txinatarrak..., urak historiako galtzaileen oinatzak garbitzen ditu.  Berria - Gaiak   2006-01-20


bikini iz bi ataleko bainujantzia.

Martak bikinia darama eta Letiziak bainujantzi ilun samarra.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 63. orr.

Neskak ez zuen bikiniaren goiko atalik janzten eta horrek zalaparta galanta ekarri zidan bueltako bidaian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 139. orr.

-Martak bitartean bikini argiaren goiko aldea kendu egiten du eta bazter batean utzi-.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 63. orr.

Batek, bereziki, atentzioa eman zion, belaontzi bateko mastari besarkatuta zegoena, bikini ñimiño bat jantzita albora begira.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 102. orr.

Gazteak 4x4 handietan dabiltza, herrian bueltaka, bakalao musika ozen jarrita, neskak atzeko bolketan, bikinian.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 68. orr.

Ixabel belar gainean etzanda, bikinian!  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 47. orr.

Raquel Welch bikinian ikusi eta zorabiatuta gelditu zen euskal artzainaren pasadizoa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 46. orr.

-Bikiniko hura ez al duk hire arreba?  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 144. orr.

Sabeth itsasontzian, Sabeth ping-pongean ibiltokiko gainaldean (bere lagun bibotexkadunarekin), Sabeth bikiniz jantzita.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 285. orr.

Neure buruari galdetu nion zergatik egiten ote zidaten hain zirrara erotiko gutxia nire aurretik bikiniaren topik gabe pasatzen ziren emakumeek.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 151. orr.


biko iz bik osaturiko gauza.

Eguzki pirata honenganako jarrera erabat anbibalentea, beraren planeta gatibuak zirelarik, zorrotz adierazia dago Katuloren biko errimatu elegiakoetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 215. orr.

Kanporaketa hori igandean jokatuko dute Dulantzin, honoko hiru bikook: Nazabal-Erdozia, Barberena-Lopez eta Olasagasti-Etxebestek.  Berria - Kirola   2006-01-31


bikoiti izond/iz bi zenbakiaz zatitzean zenbaki osoa ematen duena. ik biritxi. ant bakoiti.

Nola zortezko jokoetan zifra bikoitiak eta zifra bakoitiak azkenean batez-besteko orekara etortzen baitira, [...].  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 126. orr.

Lerroon buru-buruan, puntu bikoiti eta bakoitiak bildumatu zituen, lehenbiziko figura konposatzeko.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 70. orr.

Mendebaletik ekialdera joaten diren tren guztiak, trenen ordutegian, zenbaki bakoitiekin seinalatuak egonen dira, eta ekialdetik mendebalera joaten direnak, aldiz, zenbaki bikoitiekin.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 21. orr.

Aritmetikan, zenbaki osoen forma aztertzen da: haien propietateak, ea bakoitiak ala bikoitiak, zatigarriak diren ala ez.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 71. orr.

Bakoitia gehi bakoitia berdin bikoitia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 120. orr.

Bikoitia bider bikoitia berdin bikoitia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 120. orr.

Guk ez dakigu zenbat diren ortziko izarrak, ez eta horren kopurua bakoitia ala bikoitia ote den ere.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 81. orr.

Bosta da lehen bakoitiaren eta lehen bikoitiaren batuketa pitagorikoaren emaitza.  Berria - Kultura   2004-04-14

-Berriz esango dut -iragarri zuen Jonathanek -: b2 berdin zenbaki bikoitz bat denez gero, zenbaki bikoitia da b2.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 139. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bikoiti izan (3); zenbaki bikoitiak (3)


bikoititasun iz bikoitia denaren nolakotasuna.

Pitagorasek ezarri zituen bikoititasunari dagozkion kalkulu-arauak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 120. orr.


bikoitz (1.005 agerraldi, 158 liburu eta 392 artikulutan; ETCn 11.923 agerraldi) 1 izond mota bereko bi gauzez osatua; bi halako dena. ik bikun; doble.

"Mainuetako" hondartzaren erdi-erdian, eskailera bikoitzaren gainean, Errazu alkatearen jauregi txapal ezin ederragoa.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 34. orr.

Geneak ADNaren helize bikoitzaren segmentuak dira.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 104. orr.

Baionako katedraleko kanpandorre bikoitza lagun isil, Errobiko hegian gora ibiltzen nintzen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 298. orr.

Diska bikoitz hunen partaidetarik da Euskal Kultur Erakundea.  Herria   2003-10-30

DVD bikoitz hori 25 eurotan salgai da, Mauleko Herri Ekoizpenen egoitzan eta Baionako Matti Megadendan.  Herria   2005-02-27

Sei orrialde bikoitz haietan hamabi argazki baino gehiago ageri ziren "Rory Bikaina" izenburuaren pean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 80. orr.

Jangelako ate bikoitza zabal-zabal ireki zuen Anastasiok.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 61. orr.

Beira bikoitzezko ate mardula.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 141. orr.

Izatekotan, petroliontziak duke errua: kasko bikoitzik ez zuen, eta bandera komenientziazkoa zeraman.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 137. orr.

Zulatu ondoren, balbula bikoitzak jarrita fuel-olioaren irteera kontrolatu ahal izango dute.  Berria - Gaiak   2004-05-07

Apartamentua ere gela bikoitzekoa da, eta abokatu bat daukat imigrazioko paperak egiteko.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 234. orr.

Haurren hizkera jasotzen duten izendegietan erruz aurkitzen ditugu holako hitz bikoitzak: abu-abu, aida-aida, [...].  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 29. orr.

Protesi horrekin agertzen zaizkigu hitz bikoitz asko: aiko-maiko, aitzaki-maitzaki, [...].  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 32. orr.

ç baztertu, eta a, e, o aurrean z, eta e, i aurrean c idatzi, ss bikoitza baztertu eta, azkenik, ts idazten hasi.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 70. orr.

Tileta baztertu eta letra bikoitzak erabiltzea hobetsi zen: rr, dd, ll eta tt.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 154. orr.

W (v bikoitza) da alfabeto guztian izen kargatua duen letra bakarra, besteak monosilabikoak baitira.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 259. orr.

Amaia Iturbidek aparraren zarata entzuten du r bikoitzaren errepikapen honetan: [...].  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 44. orr.

Zortzi itxurako borobil bikoitz bat marraztu zuen bi puntuen artean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 81. orr.

Ea gizon hura ez ote zen agente bikoitza izango.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 99. orr.

Eskua azpian jarri eta begiari sakatzen badiogu, dakusgun guztia bikoiztu egiten dela iruditzen zaigu: bikoitza da kriseiluaren garrean loratzen den argia eta bikoitzak etxe guztian diren haltzariak eta bikoitzak gizakumeen aurpegiak eta bikoitzak gorputzak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 257. orr.

Portiko horietako bat, iparraldera begira dagoena, bikoitza izango da eta oso zabala; bestea bakuna izango da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2570. orr.

Bainu beroen gaineko sabai gangatuak bikoitzak egiten badira, askoz ere egokiagoak izango dira, lurrunaren hezetasunak ez dielako bilbadurako egurrei kalterik egingo, bi gangen tartean galduko da eta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2530. orr.

Mantxu-dinastia eraitsi egin zuten K.o. 1911n krimen bikoitzagatik: era aldaezinean bera atzerritar izateagatik eta aldi berean[...] Mendebaldearen indar atzerritarrari atzera eusteko gai ez izateagatik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 21. orr.

Lerro bakoitzean hamar silaba ditu eta zortzi bikoitzetan, errima-hitza ere azken hauetan doalarik.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 84. orr.

Harrezkero, zola bikoitza erabiltzen dut eskuineko oinetakoan, eta garbi antzematen zait herrena.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 16. orr.

Marina neska ezin ederragoak indioilar haragizko sandwich bikoitzak eta kafe izoztuak zerbitzatu zizkigun.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 29. orr.

Ogi puska bat gehiago edo zopa urtsuaren errazio bikoitza lortzeko, presoek zaindariak nola erosten zituzten kontatu zidan. Mary Annek Rabinowitz doktoreari deitu dio, eta, haren aginduz, Dablen dosi bikoitza hartu dut.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 69. orr.

2 (kontzeptu abstraktuak)

Desberdintasun hori handia baldin bada, puntu bikoitz bezala ikusiko da puntu hori.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 46. orr.

-Gezurra zuen maite, eta bizimodu bikoitza.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 63. orr.

Sukarra, buruko mina, ikusmen bikoitza, mugitzeko zailtasunak eta lozorroa.  Berria - Gaiak   2004-07-29

Hitz eta esapide bikoitzak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 28. orr.

Hitza eta hitzaren oihartzuna ditugu kasu hauetan, banatu ezineko batasun bikoitz batean.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 28. orr.

Horrela obratzen da fedearen operazio eta eraikin bikoitza: lehenbizi, inondik ere ikusten ez dena badela sinetsi, eta gero, sinetsi dugun hura ikustera iritsi.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 173. orr.

Animaliakeria bikoitza zuen, fanatikoa izatea eta karlista izatea.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 150. orr.

Espresionismoak ez du forma bakar bat; bere adierazteko desira bikoitzera, arima eta mundua, biak batera, ezin bereizirik, adierazteko desirara moldatzen du bere forma.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 275. orr.

Konpromiso bikoitzaren onarpena eskaintzen dugu.  Berria - Harian   2005-11-13

Bankuek orain konkurrentzia bikoitza pairatu behar dute, beren jardueren bi alderdiekin lotua: ekonomia-kredituen kontzesioa eta funtsak erakartzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 184. orr.

Zerga bikoitza: Zerga berriaren bitartez, kontsumitzaileek bi aldiz ordaindu beharko dute, eta hori debekatuta dago.  Berria - Euskal Herria   2006-02-10

Zentzu bikoitzeko mintzaira batean idatziak zeuden, eta bi interpretazio-mailaz baliatzen ziren: bata, mundu guztiak ulertzen zuena; bestea, berriz, iniziatuentzat bakarrik gordea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 124. orr.

Kantengandik Hegelengana iraultza bikoitza dago: arrazoimenaren kontzeptuarena eta izadiaren kontzeptuarena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 85. orr.

Ingelesdun askorentzat, /aneim/ fonema-hurrenkera era bikoitz batean uler daiteke, bai a name "izena" eta bai an aim "xedea" bezala.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 121. orr.

Prezio bikoitza eskatu zidan.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 101. orr.

Tiberiok agindu zuen dirua nahi zutenek altxor publikotik jasoko zutela baldin eta lurra diru-kopuru bikoitzaren truke hipotekatzen bazuten.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 69. orr.

-Berriz esango dut -iragarri zuen Jonathanek -: b2 berdin zenbaki bikoitz bat denez gero, zenbaki bikoitia da b2.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 139. orr.

-Emandako zirkulu baten berdina den karratua eratzeari zirkuluaren koadratura esaten zaio; emandako kubo batetik kubo bikoitz bat eratzeari, berriz, kuboa bikoiztea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 196. orr.

Emandako kubo baten bolumen bikoitza izango duen kubo bat eraikitzea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 202. orr.

3 beste bat bezalakoa dena.

Lapurrak atearen giltza bikoitz bat du, nonbait, zeren sarraila batere behartu gabe baitzegoen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 212. orr.

4 (-en atzizkiaren eskuinean)

Laurogeiren bikoitza ehun eta hirurogei da.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 175. orr.

Prezioa balio nominalaren bikoitza izateak hautsak harrotu zituen.  Berria - Kirola   2006-02-28

Duela urte batzuk orain duten espazioaren bikoitza zuten Kyrak eta Rafak baina alokairuaren igoera zela eta, ordaindu ahal izateko, espazioa bitan zatitzea erabaki zuten.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 121. orr.

Bilboko Alhondiga zentroak 40.000 metro karratuko espazioa beteko du; Guggenheim museoaren bikoitza.  Berria - Kultura   2004-12-23

Uharte hartara joan, eta aldare berri bat egin zuten, ertza lehengoaren bikoitza zeukana.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 198. orr.

Edo, are gehiago, baldin eta gauza beraren bikoitzak desberdin agertuko balira?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 165. orr.

Gauza beraren bikoitzak berdinak dira beren artean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 166. orr.

Kolonbian, adibidez, narkotrafikoa dela-eta, bertako ekonomia jarduera BPG ofizialak adierazten duenaren bikoitza ere izan daitekeela uste da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 43. orr.

Gu jaio aurretik ere, dirua jarria dago gure alde, gero dirutza horren bikoitza, hirukoitza irabazteko itxaropenarekin.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 258. orr.

Gipuzkoako Foru Aldundiak 248.842 euroko dirulaguntza emango dio aurten Aranzadi Zientzia Elkarteari, iazko kopuruaren bikoitza.  Berria - Kultura   2004-07-02

Hego Euskal Herrian ezetza Espainiakoaren bikoitza izateak euskal herritarren «iritzi ezberdina» agerian uzten duela.  Berria - Harian   2005-02-22

Atletico Madrilek, halaber, Ortiz berriro erosteko aukera du, Osasunak ordaintzen duenaren bikoitza ordainduta.  Berria - Kirola   2004-05-27

5 (adizlagun gisa)

Okertu egin zitzaion ezkerreko begia barru aldera, betoker itxura hartu zuen eta bikoitz ikusten hasi. -Sintomaren bat nabarituz gero, zorabiatu edo bikoitz ikusten hasiz gero -esana zien Domínguez doktorearen ordezkoak-, lehenbailehen etorri ospitalera.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 23. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bikoitz asko (3); bikoitz bat (30); bikoitz batean (5); bikoitz baten (5); bikoitz eta (5); bikoitz hau (3); bikoitz honek (3); bikoitz honetan (5); bikoitz hori (7); bikoitz horrek (6); bikoitz horren (5); bikoitz hura (3); bikoitz ikusten (3); diska bikoitz (6); disko bikoitz (5); era bikoitz (3); falta bikoitz (3); galdera bikoitz bat (3); hitz bikoitz (8)

adiera bikoitza (4); arrazoi bikoitza (3); aukera bikoitza (5); balio bikoitza (7); balio bikoitza du (3)

bikoitza baino (5); bikoitza baino gehiago (3); bikoitza da (38); bikoitza dago (3); bikoitza dauka (7); bikoitza dela (6); bikoitza du (18); bikoitza duela (4); bikoitza duen (3); bikoitza edo (3); bikoitza egin (14); bikoitza egin beharko (3); bikoitza egitea (3); bikoitza egiten (10); bikoitza eman (4); bikoitza ematen (5); bikoitza erabiltzen (3); bikoitza ere (3); bikoitza eskatzen (3); bikoitza eta (8); bikoitza ezarri (3); bikoitza hartu (6); bikoitza izan (24); bikoitza izan da (5); bikoitza izan zen (6); bikoitza izan zuen (5); bikoitza izango (18); bikoitza izango da (8); bikoitza izango du (5); bikoitza nuen (3); bikoitza zen (6); bikoitza zuen (4); bikoitza zuten (5)

bizitza bikoitza (5); cd bikoitza (4); disko bikoitza (10); erabilera bikoitza (3); ere bikoitza da (3); errazio bikoitza (3); errealitate bikoitza (9); esanahi bikoitza (7); eta bikoitza (3); fitxa bikoitza (3); hau bikoitza (3); helburu bikoitza (6); helburua bikoitza (4); herritartasun bikoitza (4); hiritartasun bikoitza (3); hitz bikoitza (4); hitzordu bikoitza (3); hizkuntza bikoitza (3); hori bikoitza (7); ia bikoitza (6); injustizia bikoitza (3); irakurketa bikoitza (4); iraultza bikoitza (3); irudien errealitate bikoitza (4); iruzur bikoitza (3); izen bikoitza (3); joko bikoitza (7); kafe bikoitza (3); kontzertu bikoitza (6); kopurua bikoitza (3); kopuruaren bikoitza (3); krosko bikoitza (3); lan bikoitza (9); lan bikoitza egin (3); moral bikoitza (5); pertzepziozko errealitate bikoitza (3); pizkunde bikoitza (3); prezio bikoitza (4); sari bikoitza (7); sari bikoitza izan (4); zentzu bikoitza (4); zigor bikoitza (9)

bikoitzak dira (3); bikoitzak eta (3); esapide bikoitzak (4); eta bikoitzak (4); hitz bikoitzak (10); nortasun bikoitzak (3)

bikoitzaren boto (3); bikoitzaren doktrina (5); bikoitzaren ideia (3); bikoitzaren sistema (3); efektu bikoitzaren (5); efektu bikoitzaren doktrina (5); errealitate bikoitzaren (3); gehiengo bikoitzaren (21); gehiengo bikoitzaren boto (3); gehiengo bikoitzaren sistema (3); helize bikoitzaren (4); izen bikoitzaren (3)

bikoitzari erantzun (3); bikoitzari esker (4); galdera bikoitzari (3)

euskarri bikoitzean (4)

balio bikoitzeko (3); zentzu bikoitzeko (3)

partida bikoitzera (3)

bikoitzerako deia (3); politiko bikoitzerako deia (3); ziklo politiko bikoitzerako (3)

bikoitzik ez (5); kontsonante bikoitzik (4); militantzia bikoitzik (4)


bikoizgarri izond bikoiztu daitekeena.

Mundu guztiak ez zekien hori ahoz nola ebaki behar zen, letra bakoitza zein bokalekin ahoskatu beharra zegoen edo letra bikoizgarriren bat dage-ekin markatu eta bikoiztu behar ote zen.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 157. orr.


bikoizkeria iz bikoiztasun gaitzesgarria.

Bikoizkeriak, mozorroak eta iruzurrak maite zituen eta hain azken gaitza izan badu horrexegatik izan da, beste baten larruan sartuta zebilelako.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 179. orr.

Itxurakeria eta bikoizkeria.  Elizen arteko biblia   Si 27,22 tit


bikoizketa 1 iz bikoiztea.

Etxegarateko portuko bikoizketa inoiz amaituko balute, sikiera...  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 15. orr.

Gogoratu dute funtzionarioak txostena eskatu zuela, eta txosten hark 50.000 euroko desoreka erakutsi zuela: fakturetan bikoizketak; Nafarroako Gobernuarekin hitzarmenean ageri ez diren hainbat lanentzat diru laguntzak; zordunentzat ordainketa arazoak...  Berria - Kultura   2004-12-28

ADNaren bikoizketa hutsak ere proteina kopuru handi bat jartzen du jokoan, eta proteinon sintesiak, berriz, are makromolekula gehiago eskatzen ditu, eta mota gehiagotarikoak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 34. orr.

Genoma guztien sekuentziazioek agerian utzi duten gertaera bat da bai gene desberdinen bikoizketa eta bai genoma osoen bikoizketa.  Berria - Gaiak   2004-10-22

Ez, ordea, nortasunaren bikoizketa, azken ideia hau oso zabaldurik badago ere.  Berria - Gaiak   2004-11-04

Kuboaren bikoizketa, angeluaren trisekzioa, zirkuluaren koadratura.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 195. orr.

Koskorrondoko hitzak eta lo-korromorro izen elkarketak bost o dituzte barnean, baina hemen ere seira irits daiteke bikoizketa lagun: koxkolo-koxkolo.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 205. orr.

Greba deialdiko gertaerak eta ETAren atzoko atentatuek, gainera, Auzitegi Nazionalaren hainbat ebazpenek jasotako hipotesia, «ETAren fronteen bikoizketaren hipotesia», indartzen dutela uste du epaileak; eta ageriago gelditzen dela Batasuna dela «fronte politiko-instituzionala».  Berria - Harian   2006-03-10

Etxebizitzen salneurriaren bikoizketa horretan zeintzuk aldagaik eragin duten aztertzen saiatu dira Ekonomia eta Gizarte Arazoetarako Batzordekoak.  Berria - Euskal Herria   2004-12-15

2 (izenondoekin)

ADN azido desoxirribonukleiko zatien edo zelula normalen «bikoizketa sinpleak» egitea begi onez ikusten du Vatikanoak, baina ez klonazioa. Bada bikoizketa metagramatikoaren erabilera bitxi bat.  Berria - Gaiak   2004-10-27

Baina egia bada positibotasunak ez direla ezarritako diziplinen bikoizketa hutsa, ez al dira izango etorkizuneko zientzien zirriborroa?  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 204. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Bikoizketa bidez sortutako horiek 1.183 gene dira guztira, ikerketa honen arabera.  Berria - Gaiak   2004-10-22

· Gizakiak gainerako ugaztunek baino gene bikoizketa gehiago izaten dituela diote, eta kopia horiek antzekotasun handiagoa dutela euren artean. Halako krisietan gertatu ohi den "kontzientzia-bikoizketa" aipatzen du Hughlins Jacksonek.  Berria - Gaiak   2004-10-22

4 filmez mintzatuz, antzezleen jatorrizko ahotsa aldatzea, gehienetan beste hizkuntza batera.

Pelikulen bikoizketa gauza berria da euskaraz, eta liburuen itzulpengintza ere (sistema bezala, jakina) orain dela gutxiko kontua.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 15. orr.

Generalitateak berak Eraztunen Jauna filmaren azken atalaren bikoizketa diruz lagundu arren, bideoklubetan zabalduriko DVDak ez du katalanezko bertsioa jasotzen.  Berria - Mundua   2004-07-17

Katalanerazko ekoizpena, bikoizketa eta azpitituluak sustatu, baita banaketa ere.  Berria - Mundua   2004-07-17

Ezpainak mugitzen nituen automatikoki, atzetik bikoizketa egiteko besteren batek etorri behar balu bezala.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 315. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bikoizketa eta (4); kuboaren bikoizketa (5)


bikoizle iz filmak eta kidekoak bikoizten dituen pertsona.

Gari eta Nando de la Casa musikariekin eta Jose Manuel Goikoetxea bikoizlearekin irakurraldia eskaini zuen herenegun idazleak. Atzoko nahiz gaurko aitortzak eta testu berriak irakurri zituen .  Berria - Kultura   2004-03-07

Bikoizle talde bat ginen eta, oztopoak oztopo, zirrikituak aurkitzen saiatu ginen.  Berria - Euskal Herria   2004-12-02


bikoiztapen iz bikoiztea.

Guk hona bikoiztapen lexikalizatu batzuk baino ez ditugu ekarriko: adi-adi (egon), birrin-birrin (egin), erne-erne (ibili), labur-labur (azaldu), maite-maite (egin), txiki-txiki (egin), doi-doi, geldi-geldi.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 29. orr.

Hitz bikoitzak aurkitzen ditugun bigarren sail handia bikoiztapen indargarriek osatzen dute.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 29. orr.

Orokorrean, bikoiztapenetan lehen osagaiak ez dauka deklinabide atzizkirik, bai ordea bigarrenak: ageri-agerian, alfer-alferrik, [...].  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 31. orr.


bikoiztasun 1 iz bikoitza denaren nolakotasuna.

Hasi zitzaion, halaber, agerian garatzen zeure-zeurea den bikoiztasun hori, ganoraren eta jolasaren artekoa.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 45. orr.

Diru sistema bikoitzaren ondorio ezkorrak [...] aspalditik aski ezagunak ziren, baita bikoiztasun hori gainditu eta dolarra baztertzeko proposamenak ere.  Berria - Mundua   2004-12-15

Bizkaiera eta baskoia ziren Gorostiagaren ustez ere euskalki bakarrak, eta geure jatorriarekin lotu zuen bikoiztasun hori.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 110. orr.

'Jaurlaritza-PNV alderdia' ustezko bikoiztasuna gaindituz.  Berria - Euskal Herria   2004-02-24

Zientzia hutsezko ikuspegitik, ezin dut onartu bizi-eginkizunaren bikoiztasunaren teoria hori: adimena alde batetik, borondatea bestetik, ez.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 177. orr.

Arima espainolaren bikoiztasunaren gai hori Maeztuk bi Espainien maneran garatuko du: Don Quixote-rena, izpirituzalea, Santxorena, materialista, elkarrekin borrokan historian zehar.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 71. orr.

Pasaia eta Lezok sinbolizatzen duten bikoiztasuna, momentu historiko bidegurutzeko bat bizi duen Euskal Herri osoarena da.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 35. orr.

Bikoiztasun hori medio -agresibitatea, batetik (edo harraparitza, Hobbesekin esateko) eta gizaki jainkotuei men egitea, bestetik- [...].  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 18. orr.

Enpleguaren Mahaia osatu nahi du PSE-EEko lehendakarigaiak, enpleguaren arloan lan egiten duten erakundeak biltzeko eta bikoiztasunak ekiditeko.  Berria - Harian   2005-06-23

Funtsezko arazoa hemen (111) adibideko harreman gramatikalaren bikoiztasuna da (hots, hunters subjektua izan daiteke ("ehiztariek") edo objektua ("ehiztariak")).  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 166. orr.

Naturaren indar ezkutuak ez duela sakabanaketa bakarrik gaitzesten, baizik eta antzeko izatea ere gaitzesten duela, antzekotasunak ezberdintasuna eta bikoiztasuna baititu berekin.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 22. orr.

Badakizu horien artean zer den nagusi: itxura egitea, gezurra, bikoiztasuna, zurikeria.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 302. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Honelako tokiek daukaten gauzarik txarrena prezio bikoiztasuna da: bata irandarrentzat eta bestea atzerritarrontzat, lehena halako bi gutxi gorabehera.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 126. orr.

Sistema oinarri-esakunearekin batera hondoratzen da aldi berean, baita bertatik sortzen den adimenaren erabileraren zentzu-bikoiztasuna ere.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 134. orr.


bikoizte 1 iz bi halako egitea; bikoitz bihurtzea.

Berez, bikoizte edo bitan banatzeko ondorio hauek, esanda aurkitzen den ez-esandako honek, hala eta guztiz ere, ez du enuntziatuan eragiten, ez behintzat hemen definitua izan den moduan.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 127. orr.

Kide kopuruaren ia bikoizte horrek eragiten duen arazo nagusia da gure ibilmoldea aldatu behar dela.  Berria - Euskal Herria   2004-05-28

Dirua bikoiztean, makutoak ere bikoiztuz gero, proportzioak bere horretan iraungo du, bikoizte bataren eta bestearen aurretik bezala.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 73. orr.

Asiako banku zentralen eskari indartsua da azken hamabi hilabeteotan urrearen balioa %44an igotzearen eta zilarraren balioa bikoiztearen erruduna.  Berria - Harian   2006-04-19

Hain zuzen ere, bikoiztez bikoizte eratu dira, besteak beste, hemoglobinen moduko gene-familia asko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 108. orr.

ADN segmentuen bikoizteari eta haien berregokitzeari zor zaie.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 109. orr.

Bikoizte itsusi hau eta baita been elementuari dagozkion murrizketak ere saihestu egin daitezke, perpaus pasiboak osagai-egiturazko gramatikatik berariaz kanporatzen baditugu.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 67. orr.

Izan ere, aise aurkitu daiteke hainbat genetan bat, bi, hiru bikoizteren arrastoa, are gehiagorena, eta segidako bikoizteon ondotik gertatutako desberdintze handi-txikiena.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 108. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Esku hartu baitzuten gutariko bakoitza jaioa deneko erdibitze-, bikoizte eta bategite prozesu sotilean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 305. orr.


bikoiztu (ETCn 7.871 agerraldi) 1 bi halako egin; bikoitz bihurtu.

MRSA bakterioak eragindako heriotzak bikoiztu egin daitezke.  Berria - Gaiak   2004-06-20

Bisita denbora bikoizteko eskatzen dute.  Berria - Harian   2006-03-25

Bi silaba ere bikoizten dira askotan: barra-barra, mara-mara, mauka-mauka, kili-kili, plasta-plasta, taka-taka.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 29. orr.

Zirkuluaren azalera jakiteko, karratu bat inskribatzen da haren barruan, eta bikoiztu egiten da gero alde kopurua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 162. orr.

Emandako zirkulu baten berdina den karratua eratzeari zirkuluaren koadratura esaten zaio; emandako kubo batetik kubo bikoitz bat eratzeari, berriz, kuboa bikoiztea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 196. orr.

Lur-sail bat izango bagenu alde guztiak berdinak dituena eta, beraz, karratua, eta hori bikoiztu nahiko bagenu, biderketa bidez aurkitzen ez diren zenbaki-mota batzuen premian aurkituko ginateke.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4090. orr.

Agian lana bikoizten ari zaigu.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 181. orr.

Datuen joera ikusita, esan dezakegu ehuneko horrek indar handiarekin egingo duela gora, eta 1994-2003 hamarkadan ia-ia bikoiztu egingo dela.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 191. orr.

Azken urteetan, munduko 200 lagun aberatsenek gutxienez bikoiztu egin dute beren ondarea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 269. orr.

Jakizu sei hilabete barru orube hauen balioa bikoiztu egingo dela; neuk hala ziurtatzen dizut.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 35. orr.

XIX. mendean munduko biztanleria ez zen bikoiztu ere egin (bider 1,7 biderkatu zen).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 304. orr.

Zeuen bekatuen okadara itzultzen bazarete, izurriteak berriro etorriko dira, zigorra bikoiztu egingo zaizue eta are handiagoa izango da zuen kontrako Jaunaren haserrea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 302. orr.

Une horretatik aurrera, hogei urteren buruan, bikoiztu eginen dela arabiar populazioa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 158. orr.

Urtearen erditik 1975. urtearen erdira, langabezia-tasak bikoiztu egin ziren ia Estatu Batuetan (%5etik %9ra) eta EEEn (%2,5etik %5era).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 151. orr.

Ondoren, ansyum dosia bikoiztu, eta Norteko geltokira joan nintzen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 199. orr.

Demagun gaur egun merkataritzako munduan den zilar-kantitatea, aurkikuntza aurretik zegoenarekin konparatuta, 32 bider handiagoa dela, hau da, bost aldiz bikoiztu dela.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 63. orr.

EAEn atzerritar gehiegi dagoela pentsatzen dutenen kopurua bikoiztu egin da azken lau urteotan.  Berria - Euskal Herria   2004-11-26

Bikoiztu egingo huke heure diru kopurua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 406. orr.

Bakarrik, lagunik gabe, ipini zuten eta zaindariak bikoiztu zizkioten José Sánchez Tuterakoari, ez zezan ihes egin.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 82. orr.

-Bi astetan, bikoiztu zaizkit kontsultak eta telefonoa etengabe ari da, jo eta jo.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 396. orr.

Inoiz eskua azpian jarri eta begiari sakatzen badiogu, dakusgun guztia bikoiztu egiten dela iruditzen zaigu: bikoitza da kriseiluaren garrean loratzen den argia eta bikoitzak etxe guztian diren haltzariak eta bikoitzak gizakumeen aurpegiak eta bikoitzak gorputzak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 257. orr.

Une jakin batean iruditzen zaio bikoizten ari dela, bere baitatik urruntzen ari dela, bere burua ikusten du, hausnarrean, izutzen da pixka bat.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 69. orr.

Ez zegoen gure esku, tamalez, uso berde-marroixkarena egitea; ezin ginen bikoiztu eta geure buru gainetik hegaldatu non geunden jakiteko.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 89. orr.

Hotel bateko bezero baten txartela bikoiztea zerbait ordaintzeko asmoz ematen duen uneaz baliatuta.  Berria - Harian   2005-03-03

2 (era burutua izenondo gisa)

Horiei diet nazkarik handiena: beren buruari gradu bajua eta altua ipini, eta gero bietatik dirua eta izen ona beste ametsik ez duten ijito bikoiztu horiei.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 256. orr.

3 filmez eta kidekoez mintzatuz, antzezleen jatorrizko ahotsa aldatu, gehienetan beste hizkuntza batera.

Konplexurik gabe egin behar dira filmak euskaraz: gure istorioak unibertsalak dira, herri modernoa garelako; eta gure hizkuntza beste edozein hizkuntzatara bikoiztu daiteke, arazorik gabe.  Berria - Kultura   2004-05-19

Euskaraz egin genuen filma, euskarazko aktoreekin, eta gero bikoiztea alukeria bat da, baina merkatuak eskatzen du.  Berria - Kultura   2006-03-24

Erdaraz grabatu eta euskaraz bikoiztea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 200. orr.

Botoa ematera joateko deia gazteleraz, eta pantailaren ertz batean gormutuentzako zeinuen bitartez mezua bikoizten.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 166. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahalmena bikoiztu (3); aldea bikoiztu egin (4)

bikoiztu baino gehiago (4); bikoiztu behar (6); bikoiztu beharko (7); bikoiztu du (4); bikoiztu edo (8); bikoiztu egin (113); bikoiztu egin da (29); bikoiztu egin daiteke (3); bikoiztu egin daitezke (3); bikoiztu egin dela (5); bikoiztu egin dira (8); bikoiztu egin ditu (3); bikoiztu egin du (14); bikoiztu egin dute (5); bikoiztu egin zen (10); bikoiztu egin ziren (7); bikoiztu egin zuen (7); bikoiztu egingo (30); bikoiztu egingo da (11); bikoiztu egingo dela (7); bikoiztu egingo dute (3); bikoiztu egiten (19); bikoiztu egiten da (8); bikoiztu eta (7); bikoiztu nahi (7); bikoiztu nahi du (4)

dirua bikoiztu (4); ere bikoiztu (3); eremua bikoiztu (3); eta bikoiztu (6); heriotzak bikoiztu (4); hori bikoiztu (13); hori bikoiztu egin (4); hori bikoiztu egingo (5); ia bikoiztu (15); ia bikoiztu egin (13); kopuru hori bikoiztu (8); kopurua bikoiztu (20); kopurua bikoiztu egin (12); lana bikoiztu (3); urtean bikoiztu (3)

ahalmena bikoizteko (3); ahalmena bikoizteko (3); bikoiztea espero (3); kopurua bikoiztea (5); kopurua bikoizteko (3); kopurua bikoizteko (3)


bikor ik pikor.

bikorreztatu ik pikorreztatu.

bikortsu ik pikortsu.

bikortxo ik pikortxo.

bikote (3.880 agerraldi, 205 liburu eta 1.351 artikulutan; ETCn 72.473 agerraldi) iz 1 bi lagunez osaturiko taldea.

Mahai batean, lau pertsona, bestean, bikote bat.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 131. orr.

Bikote gutxi ari zen dantzan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 54. orr.

Salaren erdian, leku karratu batean, lau bikote tangoa dantzatzen ari ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 219. orr.

Sei lagun ginen eta hiru bikote osatzen genituen: Mikel eta Joxemari, Imanol eta Klaudio eta Antonio eta biok.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 129. orr.

Sei bikote aurkeztu ziren guztira: Zendoia anaiak, Egurrola anaiak, Epelde anaiak, Ilarramendi eta Imanol Iturbide, Laja eta Berastegi eta, Sakabi eta Egañazpi.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 67. orr.

Horietan denetan bi bikote dira finalerdietarat zuzenean joanen direnak: Muscarditz-Carricart eta Ibarrola-Oçafrain.  Herria   2002-07-18

Ikastaldi horiek idekiak dira Xapelketan izan diren bakarlari eta bikote guzieri.  Herria   2001-11-15

Beste bi zerbitzari zeuden etxean, bikote bat, Luisa eta Antonio.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 10. orr.

Bellvedere bat, orkestra txiki batek noiz edo noiz jotzeko eta bikoteek lotuan dantzatzeko propio egina.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 42. orr.

Bi bikoteak gau berean oheratu ziren, bi emazteak gau berean geratu ziren haurdun.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 39. orr.

Bikote bat, besotik helduta, agertu zen bat-batean etxarteko kalexka beltz batetik.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 81. orr.

Emakumea aurretik eta senarra atzetik, jeneralean elkarri hitzik egin gabe baina bakean, seme-alabarik gabeko bikoteak ibiltzen diren tankeran.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 33. orr.

A ze kasualitatea, a ze bikotea, Vanessa eta Floren!  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 119. orr.

Gazte talde bat hemen, plastikozko ontzi handi zenbaiten inguruan; bikote are gazteagoren bat han, maite lanetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 17. orr.

Lau dira etxekoak eta itxuraren arabera ia bi bikote osatzen dutela esan liteke.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 65. orr.

Giza primateok bikotea osatzeko joera daukagu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 263. orr.

Mendebaldeko gizartean bikoteen %15-20 antzuak direla kalkulatzen da.  Berria - Harian   2005-07-16

Txapelketa hartan launa pieza jo zituzten bi bikoteek: fandangoa, arin-arina, trikitixa eta porrusalda.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 128. orr.

-Iepa, bikote -agurtu zituen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 216. orr.

Izkina batean, bikote bat trafikatzen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 207. orr.

Umeak dituzten bikoteei banatzerakoan sortzen zaizkien zailtasunak.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 38. orr.

Har ezazu animali mota bakoitzetik bikote bat, arra eta emea, eta sar itzazu ontzian, bizirik iraun dezaten zurekin batera.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 27. orr.

Bazekien bazirela Sarara jin zenetik sortu haur zenbait, ez zirenak bataiatuak izan, eta bestalde, bikoteak senar-emazteak bezala bizi zirenak erretore etxetik eta herriko etxetik ofizialki pasatu gabe.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 145. orr.

Andre-gizon bikote bat zegoen guregandik 50 bat metrora.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 139. orr.

Badira oso ondo antolatzen diren aita-ama bikoteak.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 54. orr.

Aldamenean ama-alaba bikote bat euskaraz mintzo zen, ondoko goizean Parisen bisitatuko zutena planteatzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 256. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bikote ederra egiten dute.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 208. orr.

Bikote gazte bat ikusi nuen eskutik helduta jende artean bultza honi, desenkusa beste hari.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 17. orr.

Bikote burges-bohemioa da, erosketak Ikean egiten ditu eta senarrari surfa gustatzen zaio.  Berria - Kultura   2006-01-10

Bikote susmagarri bat, nire apartamentu parean, 20. ezkaratzean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 178. orr.

Bikote ez gazteegi ez zaharregi batek zalantzaz begiratzen zigun.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 120. orr.

Bikote adineko bat zegoen, senar-emazte itxurakoak, jangelaren beste aldeko mahaian eserita.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 52. orr.

Zertaz hitz egiten zuten bikote ezkonduek, dena dela, biak bakarrik geratzen zirenean?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 139. orr.

Bikote ezkonberriak bakarrik joango dira beren karrozetan munduan barrena ibiltzera.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 155. orr.

Bikote irabazleak Martinez Irujo eta Lasa III.a izanen ditu aurkari uztailaren 11n.  Berria - Kirola   2004-06-30

Orkideei buruz hitz egiten ari zen bikote sofistikatu bat bere ondoan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 169. orr.

-Oso bikote bitxia osatzen duzue zure txakurrak eta zuk.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 17. orr.

Monika bi trago egin orduko hasi zen barrez eta alaitu egin zuen bikote bakartiz osatutako jangela hura.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 126. orr.

Bikote bananduei buruzko artikulu bat irakurtzen.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 34. orr.

Garai batean, gizartearen presioak kalte handia egiten zien banatutako bikoteei.  Berria - Euskal Herria   2004-04-13

Izatekotan ere bikote maitemindu berriaren trazak izango genituen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 25. orr.

Giza primateen jokabidearen eredua ez da bikote monogamiko iraunkorra izan.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 275. orr.

Haren arabera, sexu bereko bikoteak Ezkontza Zibilen Erregistroan izen eman ahal izango dute, eta, beraz, ezkondutako bikote heterosexualen eskubide berak izango dituzte.  Berria - Gaiak   2004-04-01

Gorenak ez ditu debekatu bikote homosexualen ezkontzak Kalifornian.  Berria - Gaiak   2004-02-29

Pentsatzekoa zen bikote arrazanitzak behar bezalako segida ematen ziola larru-bestari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 167. orr.

Besotik helduta zebilen oinezko bikote bati erreparatu nion arretaz.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 126. orr.

Nafarroako Izatezko Bikoteen Legea 2000ko uztailean onartu zuen Nafarroako Parlamentuak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-17

-Ez dugu arauzko bikotea osatzen.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 187. orr.

-Ezkondutako bikoteek ez dute inoiz egun berean gorde behar izaten isiltasuna.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 296. orr.

Rion bizi zen brasildar bikote bat hartu nuen taxian.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 131. orr.

Ingeles bikote txoro hark utzitako arrastoren bat bilatu behar zen, argitu zien Moralesek.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 223. orr.

Ederra bikotea, kangurua eta elefantea.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 343. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ondarroara joanak ginen dantza-taldearekin; etxeetara eramaten gintuzten bazkaltzera, eta Ximon izaten nuen nik bikote-lagun horrelakoetan.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 73. orr.

Bat, adina (zehaztu gabe dago, baina ama izateko aproposa den edozein izan liteke, edo ezezagunari ama izateko aproposa iruditzen zaion edozein); eta bi, sexu berekoa ez den bikote-laguna izatea (gizonezkoa, alegia). Bikote-trukeko klubak sex-shopak baino etorkizun hobea daukala dio tipoak.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 12. orr.

Drogaren eraginez, edo izan zituen bikote-krisiengatik, edo arrazoi ezkutuagoengatik, depresio patologikoak izaten hasi zen Adela.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 207. orr.

Patriarkatuaren eredu zaharkitutik harantzago eginez, beste bikote eredu batzuk berreskuratzen ari gara.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 284. orr.

Ongi da -esan nuen, bat-batean ulerturik haren bikote-harremana ez zela inondik ere nik uste izan nuen bezain lasaia-.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 113. orr.

Bikote-bizimoduak badauka bere alde ona ere.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 24. orr.

Zerbait bazen, bikote-biziaz hain ardura guti zuen batendako.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 158. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Iruñeko Familia Epaitegiak bi ume bixkiren adopzio bateratua aitortu zion emakume bikote bati.  Berria - Euskal Herria   2004-02-17

Liburuan, lesbiana bikote batekin bizi den ume baten gorabeherak kontatzen ditu.  Berria - Harian   2005-06-28

Erromeriak, ezkontzak, afari-bazkariak, trikitilari bikote tradizional moduan.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 27. orr.

Palomita-zorro bat erosi du turista-bikoteak, binakako bakardadearen entretenigarri.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 195. orr.

-Arrek emeek baino lodiagoa dute burua- ari zitzaion esplikatzen saltzailea bezero-bikote bati.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 75. orr.

Polizia bikote bat zetorren sokatik lotuta zeramaten zakur batek bidea erakusten ziela.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 255. orr.

Urruntasunak urruntasun, Mariet treneko maitemindu-bikote erromantikoeneko osagarri izan zen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 119. orr.

Larunbatetan ohi bezala, aretoa lepo zegoen ezkongai-bikotez beterik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 82. orr.

Hor aldiz senar-emazte bikote bat, frantsesez ari.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 85. orr.

Bagoiaren izkinan gazte beltz bikote bat lotan zen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 93. orr.

Guardia zibil bikoteak eta koadrilak ikusi zituen barran eta kaian.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 352. orr.

Turista ile-hori bikote bat metro-sarrerari begira.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 100. orr.

San Pedro elizari berehala ohartu natzaio: aterpearen ondoan dago, zikoina bikote batek bere kafirarekin ezkiladorrea koroatzen duela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 129. orr.

5 bi gauzak osaturiko multzoa.

Metodoaren bitartez bikoteak erkatzen zituen, bi objektu, bata artelana eta bestea ez, baina biak begiz bereiziezinak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 242. orr.

Oximoron hutsa dirudi "errege errepublikazale" bikoteak, baina halaxe izan omen zen Amadeo Saboiakoa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 237. orr.

(2, 0) bikotearekin, berriz, 2 0i zenbaki konplexua eratzen zen; alegia, 2, besterik gabe!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 311. orr.

D eta D' zuzen ebakitzaile bikotean, AA', BB', CC', lerro paralelo multzoak proportzioan dauden zuzenkiak ebakitzen ditu.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 47. orr.

Har bedi adibidez Tso formaldatzea, (48)-ko kate bikoteak (49)-ko kate bikote bihurtzen dituena.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 93. orr.

Pobretasuna-bakea bikotea, lehenengoa izanik bigarrena posible egiten duena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 910. orr.

Razionalismo/irrazionalismo bikoteari buruzko eztabaida.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 167. orr.

6 (izenondo eta izenlagunekin)

Izan ere, ez dira inon aurkitzen bikote fonetikoak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 196. orr.

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bikote zenbaki hauek lortu zituen Fibonaccik: 1, 1, 2, 3, 5, 8, 13, 21, 34, 55, 89, 144, 233.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 277. orr.

Ezin dezakegu bikote-frogaren aldaera jakin bat erabili gramatika-teoria semantikaren menpekoa dela defendatzeko.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 168. orr.

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Osagai bikoteak elkartzen baditugu, eta osagai nagusiak badira [...] eratzen diren perpausak ia gramatikalak dira.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 160. orr.

Ikuspuntu horretatik [...] izaki aljebraiko gisa "ikusten" zen izaki geometrikoa: M puntua zenbaki bikote bilakatu zen (x, y)!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 349. orr.

Ikusten dugu, halaber, perpaus askok itxurapen bikoitza jasotzen dutela mailaren batean, eta perpaus-bikote askok mailaren batean oso antzekoak edo berdinak diren itxurapenak jasotzen dituztela.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 145. orr.

9 bikotekidea.

Hik heure bikotea behar duk, eta ni ez nauk hire bikotea, ados...?  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 197. orr.

Garai batean, gizartearen presioak kalte handia egiten zien banatutako bikoteei.  Berria - Euskal Herria   2004-04-13

Noizbehinka aldagelatik emakume bat atera eta bere bikoteari dei egiten zion onespen keinu baten bila.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 122. orr.

-Ni bikotearekin bizi naiz -aitortu du Karmelok niri begiratu gabe, baina seguruenik batez ere niri zuzenduz-.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 90. orr.

Bere ohiko bikoteaz kanpoko norbaitekin ligatu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 12. orr.

10 izatezko bikote

Izatezko bikoteak eta ezkontzak parekotzat hartzea.  Berria - Euskal Herria   2004-03-04

Izatezko bikoteek ezkonduen eskubide berak dituztela.  Berria - Euskal Herria   2004-01-21

Legezko eta izatezko bikoteak berdin Eroski taldearentzat.  Berria - Ekonomia   2004-06-12

Ezkontideek, izatezko bikote heterosexualek eta ezkongabeek izanen dute haur bat adoptatzeko eskubidea.  Berria - Euskal Herria   2004-10-01

Orain arte izatezko bikote homosexualek haurrak adoptatu ahal izateko bikotekideetako batek adoptatu behar izaten zituen.  Berria - Harian   2005-04-22

Mutil-laguna eta biok izatezko bikoteen zerrendan izena ematera joan ginenean.  Berria - Euskal Herria   2004-10-20

Hau da, Barañaingo Ignacio Javier Azkonaren izatezko bikote denez, legeak lotura hori onartu eta hemen bizitzeko baimena eman beharko liokeela.  Berria - Euskal Herria   2004-01-25

Izatezko bikoteek Estatuko legeekin topo egiten zuten sarritan.  Berria - Euskal Herria   2004-12-31

Izatezko Bikoteen Legeari helegitea jartzea.  Berria - Euskal Herria   2004-02-10

Nafarroako Izatezko Bikoteen Legea indarrean sartu zenean.  Berria - Euskal Herria   2004-02-17

Santiagoko Unibertsitateko biologia irakasle hau Anxo Quintanaren izatezko bikote politikoa da eta etorkizunean idazkari nagusia izateko hautagai faboritoa.  Berria - Harian   2005-07-26

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

asegarceko bikote (6); bere bikote (8); bereko bikote (5); beste bikote (37); beste bikote bat (13); bi bikote (66); bi bikote horiek (7)

bikote ariko dira (7); bikote asko (9); bikote askok (7); bikote bakar (5); bikote bakarra (10); bikote bakoitzak (25); bikote bakoitzeko (8); bikote bana (5); bikote bat (149); bikote bat eta (7); bikote batean (12); bikote batek (46); bikote batekin (16); bikote baten (38); bikote batentzat (5); bikote bati (19); bikote batzuk (12); bikote beltz (6); bikote berri (13); bikote berri huni (5); bikote berriari (9); bikote bezala (8); bikote daude (7); bikote dira (5); bikote eginez (6); bikote eta (18); bikote eta bi (5); bikote ezkondu (7); bikote faboritoek (5); bikote finalista (5); bikote gazte (46); bikote gazte bat (13); bikote gazte hau (5); bikote gazte huni (10); bikote gaztea (7); bikote gazteak (11); bikote gazteari (18); bikote gisa (8); bikote guztiak (10); bikote guztiek (10); bikote harremanak (5); bikote hau (8); bikote hauek (5); bikote heldu (5); bikote heterosexualen (8); bikote heterosexualen eskubide (5); bikote homosexual (17); bikote homosexual bat (7); bikote homosexualak (17); bikote homosexualak ezkontzea (6); bikote homosexualei (27); bikote homosexualei ezkontzeko (8); bikote homosexualek (23); bikote homosexualen (27); bikote homosexualen arteko (15); bikote homosexualen ezkontzak (6); bikote honek (7); bikote honen (6); bikote hori (9); bikote horiek (13); bikote horrek (10); bikote horren (10); bikote horri (9); bikote horri eta (5); bikote huni (12); bikote hura (10); bikote indartsua (5); bikote indartsuenak (5); bikote irabazlea (6); bikote irabazleak (5); bikote kide (5); bikote lagun (5); bikote laguna (7); bikote moduan (10); bikote monogamiko (8); bikote monogamiko iraunkorra (6); bikote ona (18); bikote ona egiten (5); bikote oso (6); bikote polita (9); bikote sendoa (8); bikote sendoa osatzen (5); bikote sendoena (11); bikote zibilak (6); bikote zoriontsua (6)

bizi den bikote (8); biziko den bikote (7); da bikote (15); den bikote (33); den bikote gazte (6); den bikote huni (7); dira bikote (7); diren bikote (10); du bikote (21); duen bikote (11); dute bikote (6); duten bikote (6); edo bikote (9); emakume bikote (5); ere bikote (10); eta bi bikote (6); eta bikote (52); goresmenak bikote (11); goresmenak bikote berri (5); gure bikote (6); hiru bikote (18); izango du bikote (6); izatezko bikote (8); lau bikote (14); lesbiana bikote (6); oso bikote (14); sei bikote (12); sexu bereko bikote (5); txapelketako bikote (19); urteko bikote (5); zein bikote (6); zen bikote (18); ziren bikote (10); zituen bikote (5); zorionak bikote (7); zortzi bikote (7); zuen bikote (12); zuten bikote (6)

asegarceko bikotea (7); aspeko bikotea (5); aurrelari bikotea (6); batzen duen bikotea (8); bere bikotea (8); beste bikotea (6); bikotea bizi (5); bikotea da (5); bikotea dira (6); bikotea ere (8); bikotea eta (16); bikotea izango da (14); bikotea osatu (9); bikotea osatuko (5); bikotea osatzea (10); bikotea osatzeko (20); bikotea osatzen (14); da bikotea (11); den bikotea (9); du bikotea (5); duen bikotea (18); duen bikotea izango (13); dute bikotea (7); duten bikotea (5); eta bikotea (11); izatezko bikotea (5); osatutako bikotea (7); zen bikotea (17); zentral bikotea (14); zuen bikotea (12)

asegarceko bikoteak (16); aspeko bikoteak (16); bereko bikoteak (11); bi bikoteak (71); bikoteak bere (5); bikoteak elkarren (5); bikoteak ere (7); bikoteak eta (20); bikoteak ez (13); bikoteak irabazi (7); bikoteak irabazi zuen (5); bikoteak oso (8); du bikoteak (10); duen bikoteak (8); duten bikoteak (13); erreleboka bi bikoteak (9); eta bikoteak (12); hiru bikoteak (5); izatezko bikoteak (11); osatutako bikoteak (7); sexu bereko bikoteak (11); ziren bi bikoteak (5); ziren bikoteak (9); zuen bikoteak (8)

bikotearen alde (5); bikotearen kontra (9); eta bikotearen (7); zuen bikotearen (6)

bikoteari begira (5); bikoteari eta (5); den bikoteari (6)

sexu bereko bikoteei (6)

bi bikoteek (65); bikoteek ere (5); bikoteek haurrak (5); dute bikoteek (5); hiru bikoteek (6); izatezko bikoteek (7); sexu bereko bikoteek (9)

bereko bikoteen arteko (8); bi bikoteen (13); bi bikoteen arteko (6); bikoteen artean (15); bikoteen arteko (27); diren bikoteen (5); eaeko izatezko bikoteen (9); eta bikoteen (7); izatezko bikoteen (62); izatezko bikoteen legea (14); izatezko bikoteen legearen (14); izatezko bikoteen legeari (8); nafarroako izatezko bikoteen (10); sexu bereko bikoteen (18)

bi bikotek (5); bikotek hartuko dute (11); bikotek parte (8); bikotek parte hartu (5); sei bikotek (6)


bikoteka adlag bikotetan.

Basoetan janari bila azterka, umeak bakarrik, umeak bikoteka, umeak taldeka, launaka, seinaka, hamarnaka, piltzarrak oinen inguruan bildurik oinetakoen ordez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 119. orr.

Bikoteka antolatuta zeuden lehenengo multzokoak: batuketa/kenketa, biderketa/zatiketa, berbidura egitea/erro karratua ateratzea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 367. orr.

Bakarka egin daitekeena bikoteka egiteko bidea eman du lege nafarrak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-18

Orain oso ondo nabil, bai buruz buru, bai bikoteka.  Berria - Kirola   2004-09-02

Bikoteka banatuta gaude.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 239. orr.

Jakina denez bikoteka parte hartzen da korrikletan, bata lasterka bestea bizikletean.  Herria   2002-11-28

Salto egiteko orduan, hemen ere bikoteka egingo zuten jauzi.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 253. orr.

Edonortzuk izan zitezkeen, han dozenaka neska ikusten baitziren, bikoteka, hirukoteka, laukoteka... ederrak, motzak, zaharrak, gazteak.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 95. orr.

Ohar bedi bereziki, matematika edota logikako formula ongi-sortutakoen edozein talde ezin dela egoera mugatuko hizkuntza izan, bikotekako parentesien edo horren kide diren murrizketengatik.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 158. orr.


bikotekatu, bikoteka(tu), bikotekatzen da/du bikoteka bildu.

Animaliak ere nahas-mahas bikotekatzen baitziren, otsoak katemeekin, hartzak behiekin.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 126. orr.


bikotekatze iz bikoteka biltzea.

Apika alkimiazaleen bikotekatze klasikoen omenaldi amultsu-ironiko bat zen hori.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 194. orr.


bikoteki iz bikote-laguna.

Ez zuen behar, lehenengo kantutik jaso baitzuten berak eta Miriam bikotekiak jendearen berotasuna.  Berria - Kultura   2004-11-28


bikotekide 1 iz bikote-laguna. ik bikote 9.

Polizietako batzuen bikotekideak izango zirela pentsatu nuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 351. orr.

Baimena duen palestinar bat Zisjordaniako batekin ezkonduz gero, bikotekideak ez du eskubiderik jasotzen eta Poliziak atxilotu dezake.  Berria - Mundua   2004-11-14

Emakume bat hil da Donostian bikotekidearen tratu txarrengatik.  Berria - Euskal Herria   2006-01-05

Hiru gizon atxilotu zituzten herenegun, ustez bikotekideari erasotzeagatik.  Berria - Euskal Herria   2006-02-08

Bikotekideak sarritan jotzen zuela aitortu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-09-14

Salvador Floresek, 45 urteko dominikarrak, onartu egin du Dora Angulo bikotekidea hil egin zuela.  Berria - Euskal Herria   2006-03-29

Bikotekidearekin aurrez aurrekoak egitea debekatuta dago.  Berria - Harian   2005-11-25

Gazteek gurasoen etxean bizi behar izatea larria da, banatzean bikotekideetako bat etxe barik geratzea larria da.  Berria - Kultura   2004-02-27

Neska bakarrik bizi zela eta ez zuela bikotekiderik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 244. orr.

Homosexualak, heterosexualak, bisexualak, transexualak, bikotekidea dutenak, bikotekiderik ez dutenak, haurrak dituztenak eta haurrik ez dutenak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 20. orr.

-Ezkongaietan dena ederra izaten da baina esposatu ondoren, urteetara, bikotekideak herri desberdinetakoak baldin badira erraza suertatzen da kultura hori [...] haurtzaro-gaztaroko heziketa berezi hori harremanetara azaleratzea, tirabirak sortzea.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 22. orr.

Kasu askotan bikotekideak kondoia jarri nahi ez duelako kutsatzen dira emakumeak.  Berria - Gaiak   2004-03-24

Udalak sexu bereko bikotekideen arteko ezkontzak legeztatzea onartu izanak, baina, eztabaida sortu du.  Berria - Gaiak   2004-02-14

Egun batean, Toulouseko hotel batean nengoela [...] nire bikotekidea izango zena ezagutu nuen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 37. orr.

Lagunok -esan zuen azkenean-, Klaudio aurkeztu nahi dizuet, Kubako nire lagun berria, nire bikotekidea, egia esateko.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 121. orr.

Nork bere bikotekideaz gain, bi seme-alaba ditu gizonak eta alaba bat emakumeak.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 52. orr.

Helen Fisher antropologoaren iritziz, emakumeok genetikoki markaturik gaude, bikotekidearekin hiru urte eman eta gero, bereiztera.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 329. orr.

Bikotekidearen seme-alabak adoptatzeko aukera izango dute homosexualek Alemanian.  Berria - Gaiak   2004-10-30

Furlong andereñoa, jar al diezazuket Bergin jauna bikotekide?  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 273. orr.

Ezkurrak ez zuen gustura jokatu, eta hori ederki nabaritu zuen bikotekideak.  Berria - Kirola   2006-01-07

Han Goñik, Elkoro bikotekide zuela, 22-20 galdu zuen.  Berria - Kirola   2004-08-25

Aste honetan bigarrena Lasa izan da, 47 punturekin, eta haren bikotekide Irujo hirugarrena, 35ekin.  Berria - Kirola   2004-02-24

Aurten, bi atzelariek bikotekideak trukatu dituzte.  Berria - Kirola   2006-02-23

Txibia erraldoiak ez dio bikotekidearen sexuari erreparatzen hura estaltzeko.  Berria - Gaiak   2004-05-06

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bikotekide finkoa zuten emakumeen % 64k aitortu zuten aldian sarri masturbatzen zirela.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 37. orr.

Bikotekide ohia jo duelakoan, gizon bat atxilotu dute Bilbon.  Berria - Harian   2005-08-11

Bilbon 29 urteko gizon bat atxilotu dute, bikotekide ohiarengandik urruntzeko agindua hausteagatik .  Berria - Euskal Herria   2006-02-14

Iratik 29 urte ditu, eta ume txikia zela gurasoak banatu zirenetik, aitaren eta amaren etxeetan bizitzea egokitu zitzaion; bietan, biekin eta biek hartutako bikotekide berriekin.  Berria - Harian   2006-01-29

Inork ez zuen hitz egiten, inor ez zen mugitzen, bikotekide haurduna izan ezik.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 11. orr.

Mendekuzko hutsune izugarri bat oparitzen dietela ordu arte bikotekide izandakoei.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 39. orr.

June Carter abeslari eta bere bikotekide sentimentala izan zenarekin izan zuen harremanean jartzen du arreta.  Berria - Kultura   2006-02-03

Lehendabiziko aldiz egin zuen lan Katherine Hepburnekin, lehenengo urte haietan bere bikotekide zinematografikoetako bat bihurtuko zenarekin.  Berria - Kultura   2004-01-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere bikotekide (17); bere bikotekide ohia (3); bere bikotekide ohiari (4)

bikotekide batek (4); bikotekide ohia (35); bikotekide ohia jo (5); bikotekide ohiak (14); bikotekide ohiaren (12); bikotekide ohiarengandik (6); bikotekide ohiarengandik urruntzeko (3); bikotekide ohiari (9); bikotekide ohiari erasotzeagatik (4); bikotekide ohiei (5); edota bikotekide (3); eta bikotekide (4); euren bikotekide (4); izango du bikotekide (5); ustez bere bikotekide (3); ustez bikotekide (14); ustez bikotekide ohia (5); ustez bikotekide ohiari (3)

bere bikotekidea (22); bere bikotekidea jotzeagatik (3); bikotekidea atxilotu (3); bikotekidea bahitu (3); bikotekidea beste (3); bikotekidea bortxatu (4); bikotekidea duten (4); bikotekidea dutenak (3); bikotekidea etxean (3); bikotekidea hil (3); bikotekidea izan (7); bikotekidea izanda (3); bikotekidea jipoitzeagatik (10); bikotekidea jo (7); bikotekidea jotzeagatik (30); bikotekidea jotzeagatik ertzaintzak (3); bikotekidea jotzeagatik eta (3); bikotekidea jotzen (7); bikotekidea jotzen ari (4); du bikotekidea (3); haren bikotekidea (4); kalean bikotekidea (3); nire bikotekidea (6); ustez bere bikotekidea (4); ustez bikotekidea (23); ustez bikotekidea jipoitzeagatik (6); ustez bikotekidea jo (3); ustez bikotekidea jotzeagatik (10); zuen bikotekidea (3)

bere bikotekideak (7); bereko bikotekideak ezkontzea (3); beren bikotekideak (8); bikotekideak elkarrekin (3); bikotekideak emandako (5); bikotekideak emandako tratu (3); bikotekideak eraso (4); bikotekideak ezkontzea (3); bikotekideak jipoitzeagatik (5); bikotekideak jo (5); bikotekideak jotzeagatik (9); bikotekideak tratu txarrak (3); eta bikotekideak (5); euren bikotekideak (10); euren bikotekideak jipoitzeagatik (3); euren bikotekideak jotzeagatik (3); haren bikotekideak (6); sexu bereko bikotekideak (3); ustez beren bikotekideak (5); ustez bikotekideak (6); ustez bikotekideak jotzeagatik (3); ustez euren bikotekideak (3)

bere bikotekidearekin (5); bikotekidearekin eta (3); edo bikotekidearekin (3)

bere bikotekidearen (6); bikotekidearen etxera (3); dute bikotekidearen (3); edo bikotekidearen (3)

bere bikotekideari (12); bere bikotekideari tratu (5); bikotekideari erasotzeagatik (13); bikotekideari eta (4); bikotekideari tratu (26); bikotekideari tratu txar (3); bikotekideari tratu txarra (5); bikotekideari tratu txarrak (18); ustez bere bikotekideari (7); ustez bikotekideari (15); ustez bikotekideari erasotzeagatik (6); ustez bikotekideari tratu (6)

atxilotu dituzte bikotekideei (3); beren bikotekideei (8); beren bikotekideei erasotzeagatik (4); bikotekideei erasotzeagatik (7); bikotekideei tratu (8); bikotekideei tratu txarra (6); dituzte bikotekideei (3); euren bikotekideei (5); ustez bikotekideei (3); ustez bikotekideei tratu (3)

bereko bikotekideen arteko (4); bikotekideen artean (6); bikotekideen arteko (10); bikotekideen arteko ezkontzak (4); sexu bereko bikotekideen (6)

bikotekideetako bat (3); bikotekideetako batek (7); da bikotekideetako (3); da bikotekideetako batek (3)


bikotetxo iz adkor bikotea.

Badiagu bikotetxoa -bota zuen ibilaldi haiek antolatzen ibiltzen zen mutil garai batek.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 126. orr.

Zeru izartu osoa senar-emazteen izar multzoez osatua zegoela, hau da, izarren ordez igeltsozko ezkonberri bikotetxoak zeudela zodiako guztian barrena.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 133. orr.

Gaur ere furgonetan elkarren ondoan etorri direla eta taldekide batzuk bikotetxoa deitzen hasi zaizkiela.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 241. orr.

Martxoaren erdirako, kukuari bidea eginez edo, enara, ainara, elaia edo eliztxoria, hemen ohi da, banaka batzuk aurrena, bikotetxo bat edo bi, eta geroxeago, habia joan den urteko tokian dagoela ikusitakoan, laster jotzen dute beste lagunen bila.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 115. orr.


bikotxa iz bikia.

Guztira, hamahiru izan arren, hamaikak urten eben aurrera, bi, bikotxak eurok, jaio eta egun gitxira hil ziran eta.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 49. orr.


bikromatismo iz kolore bitasuna.

Horrekin batera hasierako buztinezko eskultura batzuetan azaltzen zen bikromatismoa azken urtetako eskulturetan azaltzen da oraindik ere.  Berria - Kultura   2006-02-05


bikromato iz azido kromikoaren gatza.

Kimikan, potasio bikromatoaren izaera eta osaketa azter daitezke, ondo zehazturiko gauzakia dela inolako zalantzarik izan gabe.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 141. orr.

Pikturalismoak, esate baterako, 1900 inguruan, lehen ikusian artistiko izango ziren obrak egin nahi izan zituen, horretarako manipulazioak, ukituak, urratuak ugari eginez, argazkiak pikorra ikusgarria, ekaia agerian zuten euskarritan eginez, "goma bikromato" famatu haietan, adibidez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 286. orr.


biktima (2.715 agerraldi, 148 liburu eta 1.077 artikulutan; ETCn 40.093 agerraldi; orobat bitima g.er.) 1 iz gertakari, egoera edo ekintza baten ondorioz mina, kaltea edo heriotza pairatzen duen pertsona edo animalia.

Biktimak guztiz pasiboa izan behar zuen, erabat haien borondatearen mendeko.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 179. orr.

Gerra bat irabazten duenak erabakitzen duela nor den biktima eta nor borrero esaten nuen han.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 11. orr.

Errazagoa da biktima izatea borrero izatea baino.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 79. orr.

Paldotzea, hain zuen, beste hau da: zutoin zorrotz bat gorputzean sartuz hiltzean, biktima eserita geratzea.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 219. orr.

Egitura horretan, etsaia ez da nehoiz biktima izatera heltzen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 87. orr.

Biktima bat nintzen, baina ez errudun; barkamena ere, besteek eskatu behar zidaten, ni guztiz libre nengoen inori barkamena eskatzetik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 313. orr.

Zuzendaritzaren asmoa langileak «biktima» izatetik «errudun» izatera pasatzea da.  Berria - Kultura   2006-04-30

Behin desmundu behere hauetaraino amildurik, munduko zorne, ustel, herio eta ezinbizi guztia neuretzat espresuki egina dela sentitzen dut; biktima naiz, erruduna naiz, Arestik nahi zuen Gazteria Tristeko ideologo zahartua naiz.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 132. orr.

Haren eraginez, zikina garbi bilakatu zen nire gogoan, lotsa loria, torturatzailea biktima eta zekena barregarri.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 124. orr.

Mila eta berrehun edo mila eta bostehun biktimek betetzen zuten egunero zirkoko harea; han emakumeek, gizonak baino krudelagoak, graziarekin eror zitezela eskatzen zieten hil zorian zeudenei, eta itxurak gorde zitzatela heriotzaren astinaldietan ere.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 262. orr.

Eusko Jaurlaritzako Biktimen Arretarako Zerbitzuan esaten didate sotoko artxiboetan bilatzea.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 115. orr.

Munduaren parte handi samar honek borreroz eta biktimaz betetako urkabe handi bat emango du, epailez, lekaioz eta ikuslez inguratua.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Terrorismoaren aurrean neutraltasunik ezin da erabili, informatu bai baina propaganda egitea ez da inolaz ere zilegi, eta biktimek ez dute horrelako irainik merezi.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 99. orr.

Biktima bazina bezala portatzen ari zara eta zeu zara huts larria egin duena.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 50. orr.

Baduk lotsa modu bat, gizakiak senti dezakeen latzena: hiltzaileari aurpegira begiratzera behartua den biktimaren lotsa.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 161. orr.

Biktima Zubiaurre pasealekuko supermerkatu bateko igogailuaren zuloan aurkitu zuten.  Berria - Ekonomia   2004-03-10

Bizitza kontrolaezin eta gogaikarriaren biktima hutsak, baina horiexek borrerorik ankerrenak.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 153. orr.

Martxoaren 3ko biktimek «egia» eskatu dute Eusko Legebiltzarrean.  Berria - Euskal Herria   2006-03-21

Marroz ere galdetzen zidan [...] jakin zuela gizajoari etxea erre ziotela; ez ziola batere gorrotorik, gizagaixo bat besterik ez zela, maitatzeko ezgauza; bera ere biktima, azken batean.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 219. orr.

2006ko lehen lan istripuko biktima.  Berria - Ekonomia   2006-01-10

2 (-en atzikiaren eskuinean)

Beren biktima polliki polliki dute inguratzen, gero-eta gehiago tinkatzen, itotzeraino, eta hertsatuz iresten.  Herria   2004-12-16

Zure biktimaren mugimenduak ikasi egin dituzu azkenean, hiru hilabeteren buruan obsesio bilakatu arte.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 70. orr.

Bazterrik bazter ibiliko dun erredakzioan barna, bere biktima hautatu arte.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 49. orr.

Ke, kedar, harri zahar, dinamita urrin eta hauts artean atentatuaren biktimak bilatu zituzten.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 53. orr.

Epaile batek pasaporteak kendu dizkie Gambiako hiru neskari, «han ablazioaren biktima izan ez daitezen».  Berria - Gaiak   2004-05-15

Eraso arrazisten biktimak, hamarretik zazpi, juduak dira.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 172. orr.

Tiranoen despotismoaren biktima izan naiz hamar urtez.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 31. orr.

Misiolari lehiakideen jelosiaren eta Vatikanoko kontserbadorismoaren biktima izan ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 39. orr.

Hereseen ankertasunaren biktima gisa sakrifikatu zuen bere burua Fedearen alde.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 318. orr.

Roman Orbe GAL-en biktimari 260 300 euroko damu domaiak pagatzera kondenatu ditu Paueko Assise-etako auzitegiak, 1984ean Miarritzen larriki zauritu zutenak.  Herria   2002-10-03

Krimen baten biktima izatea ez da lotsagarria.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 147. orr.

Gizaki orok gaitzesten ditu krimenak, denok izan baikaitezke bortizkeriaren eta doilorkeriaren biktima.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Erromatarrek, basatikeria titulu baten baino gehiagoren jabeak haiek ere, esklaboekin bakarrik erabiltzen zuten tortura, bertute zakar eta laudatuegiaren biktima ziren esklaboekin.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 54. orr.

Harrokeria naziaren biktimak izan ziren batzuk; frankismoarenak, gulagetakoak, kastrismoarenak, Pinochetenak; hango eta hemengo faxismoarenak, hango eta hemengo moral iraultzailearenak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 49. orr.

Bazuten halako xarma bat, xarma dohakabe bat; patu gaiztoaren biktimak iruditu zitzaizkidan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 204. orr.

Hemen, alabaina, tranpa baten eta faltsifikazio historiko izugarri baten biktimak gara.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 218. orr.

Zientziaren biktima izango zen -eta fedearen biktima!  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 64. orr.

Indarkeriaren biktimen alde adostasun sozial eta politiko zabala lortzeko asmoz, Biktimekiko Elkartasun Kode Etikoa hitzartzea eta prestatzea proposatu zuen atzo Elkarri-k  Berria - Euskal Herria   2004-02-13

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Haien erasoek, baina, biktima zibilak eragiten dituzte.  Berria - Harian   2005-01-30

Emakumea ez zaigu biktima soil modura aurkezten [...] emakumeek barneraturiko pentsamoldeek eta jokamoldeek berek ere emakumeak azpiratzen dituztelako.  Berria - Kultura   2006-04-11

Cruz izan zen, hala ere, biktima nagusia, dimisioa aurkeztu beste aukerarik ez zitzaiolako geratu.  Berria - Kirola   2006-02-18

Biktima dohakabeak lepora eramaten zituen eskuak desesperazioz, hari luze sendo hura hautsiko zuelakoan, baina alferrik.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 45. orr.

Mari Carmen Mañas Berruetaren alargunak bere senarra «martxoaren 11ko biktima ahaztua» dela esan du berriki.  Berria - Harian   2005-03-10

Biktima odoltsuak eskaintzen dizkiogu bere egiaren alde bizia galtzeraino lehiatzen garenean.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 353. orr.

Biktimarik kuttunenak emakumeak zituen, oro har, eta gero mojak, apaizak, eta "soldadu jantzita" aurkezten zitzaizkion guztiak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 49. orr.

-Badakizue, biktima inozenteen aurrean elkartzen dira putreak.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 40. orr.

Pinguinoak, Lurra berotzearen biktima errugabeak?  Berria - Gaiak   2004-12-16

Adar-jotze unibertsal baten biktima baboena sentitzen naiz.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 155. orr.

Eta gainean korronte bat baino gehiagok harrapatuko gaitu tartean, beraien arteko borrokan, gu, noraezean, biktima txepel.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 11. orr.

Egia esan, pena apur bat ere ematen du biktima iraindu eta babesgabearen paperean, bere buruarekiko gupida-malkoetan itota.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 64. orr.

Bizirik geratzeak ez du esan nahiko derrigor hiltzailea denik, gainera; egiazko hiltzaileak bere azken biktima hil nahi izatean, gerta bailiteke ustezko biktimak hiltzailea hiltzea.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 98. orr.

«Etorkizuneko biktimengan» pentsatuz, Zapateroren ildoari babesa agertu zioten.  Berria - Euskal Herria   2006-02-23

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eskuz Binakako txapeldunak partidarik galdu gabeak ziren martxoaren 14an eskuz binakako finala irabazi zutenetik, eta ostiralean beraien biktima zerrendan beste bi izen batuko zituztela zirudien.  Berria - Kirola   2004-07-13

Izan ere, izurriteak eragindako biktima kopuruak gora egin du munduko eskualde guztietan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 115. orr.

Errepresioaren erruz hantu biktima nortasuna, nortasun depresiboa da: norberak bere egoeraz negar egin dezake, negar eginaraz.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 137. orr.

Madrilgo Caracol aretoak bertan behera utzi behar izan du musika taldeak han emateko asmoa zuen kontzertua, Terrorismoaren Biktima Elkarteak, (AVT) talde faxistek eta Espainiako hedabide batzuek eragindako presioa dela bide.  Berria - Kultura   2004-01-11

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gerraren aldeko propaganda egiten zaion gerra-biktima bat bezain erne jarriko huke bat baino gehiago.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 150. orr.

Faxion-Biktimak' izan behar dira!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 125. orr.

6 irud/hed

Yiddisha, alde batetik, Holokaustoaren biktima izan zen -yiddish hiztunak ziren alemaniarrek heriotza esparruetan erail zituzten judu gehienak; eta baita Stalinek hil zituenak ere-.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 7. orr.

Europa osoan bezala, gure eskualdea desindustrializazioaren biktima da. Bigarren "Urriko iraultzak" [...] Estatu Batuetako inflazio-prozesua eta hartzekodunen espoliazioa eten nahi izan zituen (izan ere, interes-tasa erreal negatiboen biktima izan ziren 1970eko hamarraldian).  Berria - Ekonomia   2004-03-10

Ez nintzen ni Krapotkinen biktima bakarra, ez: justiziaren legea ere zen haren biktima.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 103. orr.

Urdinek ahal zutena iraun zuten, Olaizolak eta Otxandorenak zanpagailua martxan jarri zuten arte aurpegia eman zuten, hoberenen biktima duinak izan ziren.  Berria - Kirola   2004-08-15

Geure arrakastaren biktima gara.  Berria - Gaiak   2004-12-24

Bikain ateratzen zitzaion biktimarena egitea.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 30. orr.

-Ai ene, lau koadro eginda nator, seme -hasi zen biktimarena egiten-.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 141. orr.

7 oparigaia, eskaingaia.

Bere burua opari eta biktimatzat eskaintzea gurutzeko aldarean odola isuriz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 99. orr.

Gu, despotismoaren idolo asegaitzari sakrifikatutako biktimak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 82. orr.

Beste mahai batzuek, lauza beltzez eginak, zuloak zituzten, arauturiko tartez, biktimen odola isurtzen uzteko.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 34. orr.

-Deabruari edo dena delakoari sakrifikatu beharreko biktima aldarera lotu ondoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 310. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ablazioaren biktima (4); azken biktima (12); baten biktima (35); baten biktima izan (12); bera ere biktima (3); bere biktima (9); beste biktima (15); beste biktima bat (6); beste biktima batzuk (3)

biktima asko (3); biktima bakarra (4); biktima bat (24); biktima bat izan (4); biktima batzuek (5); biktima batzuk (9); biktima bere (5); biktima bezala (4); biktima da (15); biktima dela (5); biktima den (3); biktima dira (6); biktima direla (8); biktima diren (6); biktima egin (3); biktima eragin (10); biktima eragin zituen (5); biktima ere (3); biktima errugabe (4); biktima eta (14); biktima ez (4); biktima gehiago (12); biktima gehien (3); biktima gehienak (21); biktima gisa (18); biktima guztiak (16); biktima guztiei (15); biktima guztiei elkartasuna (5); biktima guztiek (4); biktima guztien (13); biktima horiek (5); biktima izaera (4); biktima izan (85); biktima izan da (8); biktima izan dela (4); biktima izan dira (5); biktima izan direla (3); biktima izan nintzen (3); biktima izan zela (4); biktima izan zen (14); biktima izan ziren (11); biktima izango (10); biktima izatea (11); biktima izaten (4); biktima izatetik (3); biktima kopuru (5); biktima kopurua (8); biktima kopuruak (3); biktima kopuruak gora (3); biktima nagusiak (13); biktima nor (3); biktima oro (4); biktima ugari (5); biktima zela (3); biktima zen (4); biktima zibilak (5); biktima zibilen (4); biktima ziren (3)

birusaren biktima (3); den biktima (4); dira biktima gehienak (3); dozenaka biktima (5); du biktima (7); dute biktima (3); duten biktima (3); edo biktima (4); eragindako biktima (9); eragindako biktima kopuruak (3); erasoaren biktima (4); ere biktima (10); eta biktima (32); etaren biktima (7); etaren biktima batzuek (3); haien biktima (3); hainbat biktima (5); hainbeste biktima (5); haren biktima (5); horien biktima (4); horren biktima (10); horren biktima izan (3); hurrengo biktima (3); indarkeriaren biktima (16); indarkeriaren biktima izan (3); jaurlaritzak biktima (3); lehen biktima (9); soilik biktima (4); terrorismoaren biktima (15); terrorismoaren biktima guztiei (5); zen biktima (4); zuen biktima (7)

baina biktimak (3); baten biktimak (5); benetako biktimak (3); bere biktimak (5); bi biktimak (3)

biktimak aintzat hartu (3); biktimak artatzeko (5); biktimak babesteko (5); biktimak batzen (3); biktimak batzen dituen (3); biktimak berak (4); biktimak bere (4); biktimak dira (11); biktimak direla (11); biktimak direla esan (3); biktimak diren (7); biktimak diren emakumeak (3); biktimak elkarteak (3); biktimak ere (6); biktimak eta (23); biktimak eta haien (4); biktimak ez (14); biktimak ez erabiltzeko (3); biktimak garela (4); biktimak gogoan (4); biktimak gogoratzeko (6); biktimak hiltzen (3); biktimak izan (26); biktimak izan dira (3); biktimak izan diren (3); biktimak izan ziren (7); biktimak kalte (3); biktimak kontuan (6); biktimak laguntzeko (3); biktimak politikoki (3); biktimak sortzen (3); biktimak ziren (3)

dira biktimak (6); du biktimak (5); duten biktimak (3); edo biktimak (5); eragindako biktimak (8); ere biktimak (5); eta biktimak (35); etaren biktimak (9); frankismoaren biktimak (5); gara biktimak (3); gerrako biktimak (5); gizarteak biktimak (3); guztietako biktimak (3); haren biktimak (3); horren biktimak (3); indarkeriaren biktimak (16); iruzurraren biktimak (3); iruzurraren biktimak izan (3); lehen biktimak (3); ppk biktimak (3); terrorismoaren biktimak (25); terrorismoaren biktimak elkarteak (3); tratu txarren biktimak (5); txarren biktimak (5); ziren biktimak (6); zituen biktimak (3); zuen biktimak (5)

biktimaren eta (3); eta biktimaren (7)

biktimarena egin (4); biktimarena egiten (3)

beste biktimarik (4); biktimarik egon (4); biktimarik eragin (24); biktimarik eragin gabe (8); biktimarik ez (6); biktimarik gabe (3); biktimarik izan (17); eta biktimarik (3); ez zen biktimarik (13); ez zuen biktimarik (7); ez zuten biktimarik (3); zen biktimarik (13); zen biktimarik izan (11); zuen biktimarik (7); zuen biktimarik eragin (7); zuten biktimarik (3); zuten biktimarik eragin (3)

biktimatzat jotzen (3); terrorismoaren biktimatzat (6)

atentatuen biktimei (3); biktimei babes (4); biktimei babesa (6); biktimei buruz (5); biktimei buruzko (14); biktimei buruzko nazioarteko (3); biktimei dagokienez (5); biktimei egin (3); biktimei egindako (4); biktimei elkartasuna (10); biktimei elkartasuna adierazteko (3); biktimei ematen (3); biktimei eragiten (3); biktimei ere (3); biktimei eta (10); biktimei eta haien (3); biktimei ez (3); biktimei justizia (3); biktimei kalte (26); biktimei kalte ordainak (20); biktimei laguntza (6); biktimei laguntzeko (16); biktimei laguntzera (3); biktimei omenaldia (7); biktimei omenaldia egin (3); biktimei ordaina (4); die biktimei (3); diktadurako biktimei (4); eragindako biktimei (3); eta biktimei (17); eta terrorismoaren biktimei (3); etaren biktimei (7); frankismoaren biktimei (5); frankismoko biktimei kalte (6); garaiko biktimei (4); gerrako biktimei (10); gerrako biktimei kalte (6); indarkeriaren biktimei (4); terrorismoaren biktimei (21); terrorismoaren biktimei buruzko (4); zieten biktimei (3)

biktimek diru (3); biktimek eta (7); biktimek ez (5); biktimek ez dute (3); biktimek kalte (4); biktimek kalte ordainak (3); dute biktimek (8); eta biktimek (4); etaren biktimek (4); terrorismoaren biktimek (3)

biktimekiko elkartasun (15); biktimekiko elkartasun kode (5); biktimekiko elkartasun legea (6); biktimekiko elkartasuna (7); biktimekiko elkartasunerako (5); etaren biktimekiko (3); terrorismoaren biktimekiko (12); terrorismoaren biktimekiko elkartasun (6)

biktimekin lan egiten (3); etaren biktimekin (3)

atentatuetako biktimen (4); avt biktimen (6); avt terrorismoaren biktimen (6)

biktimen alde (16); biktimen aldeko (21); biktimen arretarako (21); biktimen arretarako bulegoko (7); biktimen arretarako goi (3); biktimen artean (14); biktimen berririk (5); biktimen berririk eman (3); biktimen bulegoko (5); biktimen egoera (5); biktimen elkarte (3); biktimen elkartea (5); biktimen elkarteak (61); biktimen elkarteak avt (14); biktimen elkarteak eta (3); biktimen elkartearen (9); biktimen elkarteek (3); biktimen elkarteen (4); biktimen elkarteko (34); biktimen elkarteko kideak (3); biktimen elkarteko kideek (4); biktimen elkarteko presidente (4); biktimen erabilera (3); biktimen eskubideak (4); biktimen familiei (5); biktimen fundazioak (4); biktimen gaia (5); biktimen hainbat (7); biktimen inguruan (6); biktimen inguruko (5); biktimen kalte (5); biktimen kalte ordainak (4); biktimen kopuru (6); biktimen kopurua (12); biktimen lan (20); biktimen lan taldean (11); biktimen lan taldearen (3); biktimen memoria (3); biktimen mina (4); biktimen odola (3); biktimen omenez (11); biktimen omenezko (7); biktimen samina (3); biktimen senide (6); biktimen senide batzuek (3); biktimen senideak (5); biktimen senideei (3); biktimen senideek (9); biktimen senideen (8); biktimen senideen abokatuek (3); biktimen senitartekoei (3); biktimen senitartekoek (5); biktimen sufrimendua (5)

diktadurako biktimen (6); diren biktimen (3); du biktimen (6); du biktimen elkarteak (3); du terrorismoaren biktimen (4); duen biktimen (4); dute biktimen (3)

eragindako biktimen (5); ere biktimen (4); espainiako biktimen (4); eta biktimen (33); eta terrorismoaren biktimen (9); etaren biktimen (7); eusko jaurlaritzako biktimen (5); eusko legebiltzarreko biktimen (6); ez zuen biktimen (3); ez zuten biktimen (3); frankismoaren biktimen (3); gerrako biktimen (7)

indarkeriaren biktimen (9); izandako biktimen (4); jaurlaritzak biktimen (3); jaurlaritzako biktimen arretarako (4); jaurlaritzaren biktimen (4); lasa biktimen arretarako (3); lasa terrorismoaren biktimen (4); legebiltzarreko biktimen (9); legebiltzarreko biktimen lan (9)

presoen eta biktimen (4); sarraskiaren biktimen (3); terrorismoaren biktimen (85); terrorismoaren biktimen bulegoko (5); terrorismoaren biktimen elkartea (3); terrorismoaren biktimen elkarteak (30); terrorismoaren biktimen elkartearen (3); terrorismoaren biktimen elkarteko (5); terrorismoaren biktimen fundazioak (4); terrorismoaren biktimen lan (3); torturaren biktimen (4)

zuen biktimen (8); zuten biktimen (4)

biktimentzako kalte (4); gerrako biktimentzako (3)

biktimentzat iraingarria (4); terrorismoaren biktimentzat (3)

biktimez hitz egiten (3)


biktimadun izond biktima bat edo biktimak dituena.

Gipuzkoan, 24 lagun hil dira errepideetan, jazo diren 984 biktimadun istripuetan.  Berria - Euskal Herria   2004-09-04

Araban, berriz, 18 pertsona hil dira, errepideetan izan diren biktimadun 348 istripuetan.  Berria - Euskal Herria   2004-09-04


biktimismo iz biktima sentitzen denaren jokabidea.

Ez da biktimismoa, baina baikorregi izaterik ere ez dago.  Berria - Kirola   2006-02-26

Izanen da behin berriz biktimismoak jota gaudela uste duenik, beti negar, beti lantu. Ibarretxeren «biktimismoaren aurrean», Zapaterok «irmotasuna» erakutsiko duela.  Berria - Kultura   2004-12-22

Hezkuntzari dagokionez, biktimismo handia dago eta beti hedabideen biktimatzat jotzen dugu geure burua.  Berria - Harian   2005-12-04

Bai urrun, gerora gailenduz joango zen Euskalgintza izeneko industriaren biktimismo esentzialetik!  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 158. orr.

Gezurrezko biktimismoz jokatzen du, benetako biktimak langileak direnean.  Berria - Ekonomia   2004-07-02


biktimista izond biktimismoari dagokiona.

Erruki eskezko jarrera biktimista, beste bat.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 54. orr.

Emakumeei buruz ematen den irudia, batik bat, oso biktimista da.  Berria - Euskal Herria   2004-06-13


biktimizatu, biktimiza, biktimizatzen du ad biktima bihurtu.

Biktimentzat ez da erraz, biktimizatzen duen egoera batetik atereaz, diru eskaintza horien baieztatzea.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 92. orr.


biktimizazio iz biktima bihurtzea.

Biktimizazioa luzatzen duten itxaropen faltsuak dira.  Berria - Euskal Herria   2006-03-03

Biktimekiko Elkartasun Kode Etikoaren helburua «biktimizazioa» gainditzen laguntzea dela azaldu zuen atzo Fernandezek.  Berria - Euskal Herria   2004-02-13

Helburua, alderdi politikoek, erakundeek eta gizarteak biktimen egoera hobetzeko kode bat adostea da, oinarri hartuta «biktimizazioa gainditzea dela garrantzitsuena».  Berria - Euskal Herria   2004-02-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

biktimizazioa gainditzea (3)


biktoria iz garaipena.

Arrazoi handia, zinez, zeren han baita gudua eta konbatea egunero, eta biktoria eta garaipena, berriz, bakar eta gutitan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 14. orr.

Birtute anitz baditu diamanteak, kuraia ematen du, biktoria, oker dena zuzentzen du, amets gaiztoetarik eta sorginkerietarik zaintzen, lunatikoak sendatzen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 75. orr.

Mugimendukoa eta gorrien biktima, engrasatze hura, pistolaren dirdira hura zen biktorian parte hartu izanaren froga.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 121. orr.

Jakin nuenean ezen plantazionean altxamendu bat izan zela haren ondorez, Gorukik eta biok ihes egin eta handik urtebeterat, eta altxamendu hartan biktoria erdietsi zutela, [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 609. orr.

Borroka ezin neketsuago batzuen ondorez garaitu zituztela holandarrak, biktoria pirriko batean. gure biktoria hura egun batekoa izan zela, eta nehoiz baino erneago eta itzarriago ibili beharko genukeela, deabruaren kontrako borrokan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 524. orr.


biktorios izond/izlag garailea.

Nola baitzen, gainerat, gorputzez gero eta sendoago eta gihartsuago, eta betartez gero eta betargiago, hala, dohain guztiak zituen bizitzan triunfatzeko eta biktorios izaiteko. Eta anaiak irrintzi egin zuen, lorios eta biktorios, eta guztiok egin genuen irrintzi. Ustekabeko galdegiteari ustekabeko ihardespena emaitea nuen kinka larri hartarik airos eta biktorios ateratzeko modu bakarra.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 308. orr.


bikun (ETCn 131 agerraldi) 1 izond bi osagaiz osatua. ik bikoitz.

Itsas faroa; dorrea, alegia, zuria, borobila, lerdena, hasia zen jadanik bere errainu jirakor bikuna bazterretara hedatzen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 323. orr.

Metamorfosi bat dakarrelako berekin: likidotatik lurrunetara (ikusezin), eta lurrunetatik atzera berriz likidotara; baina bide bikun horretan, gora eta behera, purutasuna erdiesten da, tasun anbiguo eta liluragarria.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 86. orr.

Besoa nire esku utzi beharrak eta bere gezur ttipi hura sumatua izanen zela jakiteak nahigabe bikuna sortu zion.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 96. orr.

Irristatzeko pistaren aldetik kezkarik gabeko barre bat iritsi zen leiho bikunetik zehar.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 196. orr.

Ezker aldeko miradore bikunean, inor ez begira.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 98. orr.

Ahalik gehiena iradokiz ahalik gutxiena esatea, esan gabe ulertutakoak, hitz jokoak, esanahi bikuneko perpausak, antitesiak.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 15. orr.

2 bi aldiz handiagoa.

Har dezagun gogoan behintzat, hots baten ozentasuna beste baten bikuna denean, bien arteko desberdintasunaren neurria 3 dB dela.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 124. orr.


bil-bil (orobat bilbil g.er.)
1 bil-bil egin bildu.

Bat-batean emakume gogorraren itxura joan zitzaion, bil-bil egin zen nire aurrean dibanean, eta negarrez hasi zen, intziri bitxi eta etenkatuak eginez.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 81. orr.

Esna egon nintzen, euri tantek platerean ateratzen zuten soinua entzuten, eta bil-bil egiten nintzen, ahalik eta txikien bihurturik, beroari eusteko.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 11. orr.

Korrikari ekin nion gogor, aurrerantz, besoak gora eta eskuturrak bil-bil eginda, arerioa birrintzera.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 154. orr.

Burua jiratu eta etzan egin zen, burua burkoaren gainean jarririk, hankak bil-bil eginik, irribarre txiki bat ezpainetan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 201. orr.

Haurra lo zegoen, bankuaren azpian bil-bil eginda.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 16. orr.

Eztarriko eta inguruko gaitzetan-eta, "ekonomika" gainean bero-bero egindako zahia, zapi batean bil-bil egin, eta lepoaren jiran, eztarriari bero eusten, edukita nago ni txikitan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 55. orr.

Manta koadrodun batean bil-bil eginda zegoen, urte sasoiko giroari eta orduaren berotasunari kasurik egiteke.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 114. orr.

Sethek galtzerdiak bil-bil egin eta patrikan sakatu zituen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 24. orr.

Eta gero zer? -esaten du egunkariko tipoak, egunkaria bil-bil egin eta harekin belaunak joka-.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 129. orr.

Semaforoaren ondoan, bidebazterrean, soldadua ikusi nuen, bilbil egina.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 90. orr.

2 bil-bil egon

Txuloan bilbil dagoenean, lasai, ez apuratu: eguraldi on garbi iraunkorretik gabiltza.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 150. orr.


bila (7.400 agerraldi, 283 liburu eta 1.516 artikulutan; ETCn 56.602 agerraldi) 1 adlag bilatzen.

Aurkitua zuen bila ari zena, baina tximino bat besterik ez zen, tamalez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 63. orr.

Lurralde hura ikuskatzea zen gure helburua, ea bila genbiltzan hiriaren arrastorik ba ote zen ziurtatzea.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 127. orr.

1943ko Abenduaren 14an gestapoa etorri zitzaien bila.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 6. orr.

Logelako mahaira joan, makurtu, tiraderan bila jardun eta zerbait atera du.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 237. orr.

Begininiak handitzen zaizkie, aspaldi bila zebiltzan zerbait aurkitu balute bezala.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 56. orr.

Bila hasi zitzaion ahoaz. Bostak aldean askatu zituztenean, bila jarraitu zuten berriro segituan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 146. orr.

Ez dirudi ezer esan nahi duenik; bila ibilita ere, ezin harrapatu zaio semantemarik, esanahirik, zentzurik eta ezta adierarik eta azpiadierarik ere.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 198. orr.

Bila ibili zen bankuetan, baina inon ez zuen esertzeko tokirik aurkitu.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 56. orr.

Ni ez naiz bila ibiltzen den horietakoa.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 71. orr.

-Romain Gary naiz, bila zabiltzaten idazlea.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 141. orr.

Bila zetorren laguna ez da iritsi.  Berria - Harian   2005-06-04

Kutxa ondo arakatuta ere, ez nuen ordea topatu halako arriskuarekin bila nenbilen hura.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 17. orr.

Bila ibili zen bankuetan, baina inon ez zuen esertzeko tokirik aurkitu.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 56. orr.

Zer ari zen Frantxua, bila jinen zitzaiola hitzeman eta agertzen ez zena?  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 55. orr.

Emaztea bila joan zitzaion eta, berehalakoan itzulirik, emakumea harenera eraman zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 123. orr.

Apaizek zin egin zioten ez zekitela non zen bila zebilen gizona.  Elizen arteko biblia   2 M 14,32

Han eta hemen zebilen bila; aterik ez, ordea.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 491. orr.

Oraintxe bertan noa bila.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 174. orr.

Ninik, etsi beharrean, atzera eta aurrera jarraitzen zuen, ia konturatu ere egiten ez zela, bila eta oihuka.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 71. orr.

2 (izen sintagma mugatuekin)

Aita etorri zitzaidan bila, autoan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 255. orr.

Gero poltsan aritu zen pizgailuaren bila.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 23. orr.

Ez naiz inon gelditu, ez naiz Simonen botikatik pasatu lasaigarrien bila.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 82. orr.

-Senipartearen bila etorri naiz, aita.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 206. orr.

Sukaldera noa edatekoaren bila.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 99. orr.

Iragana orainaldiaren bila joango zen, azkenik, eta orainaldiak iragana zapuztuko zuela espero zuen Agnèsek.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 238. orr.

"Joango al naiz soinuaren bila?", galdetu nion.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 26. orr.

Joango al zara nire gelara gutunaren bila?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 420. orr.

Harry, zin egidazu ez zarela Blacken bila ibiliko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 64. orr.

Efrain azaldu zen orduan Rosariok umeentzat [...] pijama garbiak behar zituela eta haien bila.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 29. orr.

Hondartzara joaten hasi zen, itsasoak lehorreratzen zituen enbor, ezpal eta oholen bila.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 105. orr.

Bere atzean, haztamuka, atearen eskutokiaren bila hasi zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 30. orr.

Halako batean, euskarri hobearen bila, hanken gainean tentetu zen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 43. orr.

Txantxetan ari zitzaidala erakutsiko zidakeen aztarnaren bila aztertu nion aurpegia.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 142. orr.

Nire tokira itzuli nintzen, emakumearen existentzia froga zezakeen gauza bakarraren bila.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 199. orr.

Badira kosta ahala kosta betiereko gaztetasunaren bila abiatzen direnak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 106. orr.

Biharamun osoa eman zuen ardi galduaren bila.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 17. orr.

Zuek manikeook, norbaiti zuen heresia azaltzerakoan sarritan, edo ia beti, gaitzaren jatorriaren bila aritzen zarete.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 94. orr.

Hango ikasleen bila joan ginen eta aste betez beraiekin gelditu.  Elizen arteko biblia   Eg 21,4

Lurralde hartako koloreen magiaren bila etorria.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 56. orr.

Mary Ann bera azaldu da atean, eta Josebaren eta Helenen bila joan gara biok paseoan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 454. orr.

Heriorengandik ihesi, musika bihurtu nintzen, Herioren bila joan nahi ez duen musika bakarti, musika mudurri, kezkek hartutako musika alderrai.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 176. orr.

Tobit, alai eta Jainkoa goretsiz, bere errainaren bila abiatu zen Niniveko atera.  Elizen arteko biblia   Tb 11,16

Esanahi goratsuen bila ibiltzen nintzen, esaldi arruntenaren atzean altxorren bat noiz bilatuko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 46. orr.

Konturatzerako, aldapan behera zihoan taxia, Obabako errepide nagusiaren bila.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 60. orr.

Arreta biziz abiatu zen herriko kale eta plazetan zehar bere bihotzeko kuttunaren bila.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 911. orr.

Tiro hiria erregaliekin datorkizu, herriko handikiak zure abegi onaren bila.  Elizen arteko biblia   Sal 45,13

-Egunsentian itzuliko naiz -esan zion Filchek-, geratzen diren pusken bila -erantsi zuen maltzurkeriaz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 225. orr.

Ez ibili zailegi zaizunaren bila, ez eta zeure indarren gainetik dagoena ikertzen ere.  Elizen arteko biblia   Si 3,21

Hiru puntuen bila zelairatu beharko du Valverderen taldeak, baina itsutu barik.  Berria - Kirola   2004-05-09

Gero jakingo dugu noren bila dabilen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 86. orr.

Existitzen ez den norbaiten bila.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 27. orr.

-Zoazte mendira, zuen bila irten direnek harrapa ez zaitzaten.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 23. orr.

Nire bila etorriko den segaria ez duk hi bezain prestua izango, seguru nagok horretaz!  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 68. orr.

Hire bila zabiltzak, ezta?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 24. orr.

Orduan zerbaiten bila hasten zarete, atzera begiratzen duzue.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 38. orr.

Zeren bila ari zen Grosrouvre, matematikari gailen horiek eginiko hutsegiteak behin eta berriz azpimarratuz?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 430. orr.

Lurrean erorita, pilatuta, elkarri bultzaka, elkarren bila zebiltzanen izuak hartua zegoen plaza.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 73. orr.

Askoz ere zailagoa den zerbaiten bila gabiltza, gaztetasunaren atzetik.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 85. orr.

-Zeraren bila etorria naiz... -eta noren bila esateko puntuan, gelditu egin nintzen-: neure aitaren bila etorria naiz.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 71. orr.

3 (izen sintagma mugagabeekin)

Orduan, egur bila hasi zen herriko eta inguruko aroztegi guztietan. Izapideak ahalik lasterrena egin eta ibilgailu bila hasi nahi zuen kanporatu mordo hark.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 103. orr.

Arropa bila noa eta ez naiz berriro itzuliko.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 151. orr.

Erizaina ontzi bila desagertu zenean, Adak kolpetxo batzuk eman zizkidan belaunen parean.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 135. orr.

Iraganaren bila dabilena, urre bila dabilena bezala, erotu egiten da.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 175. orr.

Katu bat bero bila sutondoan esertzen den bezala.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 75. orr.

Filosofia asko landu baitzuen Singerrek, bere zalantzen eta ezin ulertuen erantzun bila.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 10. orr.

Hitz egin gabe bizi nahi duen jendeak herri hauetatik ihesera jo beharra dauka, hirira, anonimato bila!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 89. orr.

Ibiltaria, mendira bakardade bila etorritakoa, kementsu sentitzen da berriro.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 61. orr.

Hitz bila hasi nintzen oroimenean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 12. orr.

Herriko jendea nobleen aurka altxatu zen, eta hauek Perugiara jo zuten laguntza bila.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 280. orr.

Lehoikumeek orroa dagite harrapakin bila, Jainkoari janari eske.  Elizen arteko biblia   Sal 104,21

Emakume batzuek uste dute sexu bila gabiltzala eta ez da hori.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 85. orr.

Berriro pneumatiko-aztarren bila!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 77. orr.

Thailandian, 500.000 turista joan ziren 2002. urtean, sexu merke bila.  Berria - Gaiak   2004-05-28

Bidaia, «nortasun politiko bila».  Berria - Kultura   2004-12-29

Bidearen amaieran zama irauli, hondarra hustu, eta beste bidaia bat hasi, hondar gehiagoren bila.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 78. orr.

Arakan segitu du legitimitate-arrasto gehiagoren bila.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 112. orr.

Nire hondamen bila dabiltzanak, ordea, bihoaz lurpe sakonera!  Elizen arteko biblia   Sal 63,10

Batera eta bestera begiratu du gero, zerbaiten bila balebil bezala.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 186. orr.

Mugarri bat izan zen antzerkigintzan Sei pertsonaia autore bila obra.  Berria - Kultura   2004-02-27

4 (baten-en eskuinean)

Cesar Telleriak ez zion neskari erantzun eta kafetegi baten bila abiatu zen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 21. orr.

Une horretan Tom beherantz begira egotea egokitu zen, lurrera eroritako txanpon baten bila.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 27. orr.

Lehergailu baten bila ari da Guardia Zibila Aratores herrian.  Berria - Euskal Herria   2006-01-07

Ni teknikari bat nintzela, Italiara atseden pixka baten bila joana, besterik gabe.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 174. orr.

Sartu balinbaziren sartu dira, badabiltza orain aterabide baten bila.  Herria   2003-09-18

«Bizitza hobe baten bila datozenak dira» esan zuen.  Berria - Mundua   2004-01-30

Denbora joan ahala, bere burua munduan kokatzeko leku baten bila ahaleginduko da.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 8. orr.

Maindire nahasietan epeltasun gorderen baten bila.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 152. orr.

Bazirudien errieta egiteko arrazoiren baten bila zebilela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 164. orr.

Beheko ezpaina hozkatu du hitzen baten bila balebil bezala.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 183. orr.

Bada, gainera, dagoeneko urrezko orriak bete dituena eta sariren baten bila dabilena.  Berria - Kirola   2004-02-05

Beste ahalegin batzuk egin ondoren, eta New Yorketik igaro ondoren, Hollywoodera joatea erabaki zuen, dirurik gabe eta aukera baten bila.  Berria - Kultura   2004-12-31

Hiru emakume sexu erraz, bizimodu gozagarri eta giro atsegin baten bila doaz hara, baina gupidarik gabeko sistema bat aurkituko dute.  Berria - Harian   2005-09-15

Hiru emakume sexu erraz, bizimodu gozagarri eta giro atsegin baten bila doaz hara, baina gupidarik gabeko sistema bat aurkituko dute.  Berria - Harian   2005-09-15

Wrightek azaldu duenez, hamarkada hartako gizartea ez zetorren bat erlijio kristauaren arauekin eta filosofia toleranteago baten bila hasi ziren.  Berria - Gaiak   2004-03-31

5 (zehar galderekin)

Beraz, direnak oro dira on; eta jatorria non duen bila nenbilen gaitz hura ez da substantzia, hala balitz on bailitzateke.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 226. orr.

Moralistarik zorrotzenen baitan ere ari izan nintzen gugandik zer galdatzen zuten bila, eta halatan seguratu nintzen zer behar genuen egin, zer behar genuen pentsatu eta zer itxuratan behar genuen agertu.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 254. orr.

6 (izenlagun gisa -ko atzizkiaz)

Izan ere, preso ohiaren amak alabaren bilako bidean Berria-ri azaldu zioenez [...].  Berria - Euskal Herria   2004-04-07

-Uste diat hanka sartze itzela egin dudala, planaren xehetasun guztiak hiri kontatu ez izanarekin -bake bilako eitea kutsatu zion ahotsari-.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 166. orr.

7 bila eta bila

Bila eta bila luzaz ibili ondoren, artzainak ahuntza Deioko gaztelu barruan aurkitu zuen, ipuru baten ondoan.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 39. orr.

Ez baitzituzten inon aurkitu, bila eta bila ibili ziren arren.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 24. orr.

Liburutik liburura dabil, bila eta bila, pazientzia galtzen du.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 50. orr.

Marruka ari da, bila eta bila.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 259. orr.

Azalpenaren bila eta bila luzaz ari izan nintzen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 176. orr.

Gaztelako herrixketan, paisaian, historian, literaturan, arima espainolaren bila eta bila dabiltzanak, hura erregeneratzeko lehian dabiltza denak.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 168. orr.

Ihardespen bila eta bila nindabilan, gai bereko ikerketa ugari eraman arren.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 14. orr.

Halatan ere, etsi ordez, adore hartzen zuen, eta Agustin izeneko agure armairutxoak izen gehiagoren bila eta bila jarraitzen zuen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 257. orr.

-Bai, azpikoz gora jarri dut dena, bila eta bila.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 202. orr.

Horrela bada, bila, bila eta bila aritu nintzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 101. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

aholku bila (10); aitaren bila (19); aitonaren bila (9); aitzakia bila (23); altxor baten bila (8); altxorraren bila (12); amaren bila (18); argi bila (11); argibide bila (10); arrasto bila (8); arrastoen bila (9); arrazoi bila (9); aterpe bila (22); atseden bila (10); autore bila (16); babes bila (53); bake bila (8); bat bila (14); baten bila (743); baten bila abiatu (22); baten bila ari (43); baten bila dabil (11); baten bila dabilen (8); baten bila dabiltza (10); baten bila eta (8); baten bila etorri (9); baten bila hasi (35); baten bila ibili (16); baten bila joan (27); baten bila zebilela (11); baten bila zebilen (17); baten bila zebiltzan (11); batzuen bila (32); beraren bila (25); berdinketaren bila (12); bere bila (73); berri baten bila (26); berri bila (15); berriaren bila (9); berrien bila (55); beste baten bila (9); beste zerbaiten bila (12); bidearen bila (11)

bila abiatu (116); bila abiatu da (10); bila abiatu nintzen (10); bila abiatu zen (29); bila abiatu ziren (20); bila abiatuko (19); bila abiatzeko (14); bila abiatzen (30); bila ari (269); bila ari da (43); bila ari dela (9); bila ari den (10); bila ari dira (39); bila ari diren (11); bila ari gara (9); bila ari nintzela (8); bila ari nintzen (8); bila ari zela (10); bila ari zen (23); bila ari ziren (20); bila ariko (8); bila aritu (77); bila aritu da (9); bila aritu naiz (8); bila aritu zen (15); bila aritu ziren (13); bila aritzea (15); bila aritzen (16); bila atera (32); bila atera zen (10); bila aterako (8); bila ateratzen (11); bila balebil (13); bila balebil bezala (12); bila bezala (18); bila bidali (31); bila bidali zituen (9); bila dabil (88); bila dabilela (23); bila dabilen (57); bila dabilena (30); bila dabilenak (18); bila dabiltza (48); bila dabiltzala (16); bila dabiltzan (23); bila dabiltzanak (10); bila dabiltzanek (8); bila dezagun (8); bila doa (12); bila doan (9)

bila edo (25); bila egin (9); bila egiten (10); bila ere (33); bila eta (104); bila eta bila (33); bila etorri (137); bila etorri da (9); bila etorri naiz (14); bila etorri zen (9); bila etorria (18); bila etorriko (53); bila etortzeko (20); bila etortzen (25); bila ez (22); bila gabiltza (21); bila gabiltzala (8); bila gabiltzan (9); bila genbiltzan (10); bila hasi (184); bila hasi da (8); bila hasi ginen (8); bila hasi naiz (11); bila hasi nintzen (20); bila hasi zen (58); bila hasi ziren (25); bila hasiko (23); bila hastea (8); bila hasteko (16); bila hasten (28); bila hasten da (9); bila heldu (13)

bila ibili (174); bila ibili da (9); bila ibili eta (10); bila ibili naiz (17); bila ibili ondoren (11); bila ibili zen (13); bila ibili ziren (16); bila ibilia (8); bila ibiliko (32); bila ibiltzea (22); bila ibiltzen (44); bila ibiltzen zen (8); bila irten (34); bila itzuli (9); bila jardun (19); bila jarraitu (14); bila jarraitzen (24); bila jo (20); bila joan (350); bila joan behar (27); bila joan da (14); bila joan eta (19); bila joan nintzen (18); bila joan zela (8); bila joan zen (80); bila joan zenean (8); bila joan ziren (27); bila joana (20); bila joana zen (8); bila joanen (14); bila joanez (8); bila joango (53); bila joango naiz (8); bila joatea (32); bila joateko (71); bila joateko agindu (8); bila joaten (58); bila nabil (53); bila nabilen (8); bila nator (8); bila nenbilela (22); bila nenbilen (36); bila noa (21)

bila omen (9); bila saiatu (16); bila saiatzen (14); bila segitzen (9)

bila zabiltza (20); bila zebilela (36); bila zebilen (93); bila zebilena (13); bila zebiltzala (20); bila zebiltzan (56); bila zelairatu (9); bila zelairatuko (16); bila zihoan (9)

da bila (8); denbora galduaren bila (11); diru bila (10); diruaren bila (9)

egiaren bila (42); egoki baten bila (9); egokiaren bila (18); egokien bila (11); elkarren bila (11); erantzun bila (11); eta bila (83); eta haren bila (16); eta horren bila (12); eta nire bila (12); etorri zitzaidan bila (8); etxearen bila (10); galduaren bila (30); garaipenaren bila (48); garaipenaren bila zelairatuko (9); gauzen bila (10); gehiagoren bila (29); giltzaren bila (11); gizonaren bila (14); golaren bila (24); gorpuaren bila (10); gorpuen bila (9); gure bila (45); haien bila (58); haren bila (231); haren bila abiatu (8); haren bila ibili (8); haren bila joan (20); heriotzaren bila (9); hire bila (33); hiru puntuen bila (15); hitzaren bila (8); hobe baten bila (8); hobearen bila (14); horien bila (32); horren bila (90)

informazio bila (15); inspirazio bila (8); irtenbide bila (16); jan bila (9); janari bila (23); jaunaren bila (14); konponbide bila (10); lagunen bila (16); laguntza bila (31); lan baten bila (9); lan bila (115); lan bila ari (16); leku baten bila (12); leku bila (10); liburuaren bila (8); limosna bila (38); mendeku bila (15); nagusiaren bila (8); naiz bila (9); naiz zure bila (11); neskaren bila (8); nire bila (166); nire bila etorri (18); nire bila etorriko (11); nire bila etortzeko (10); norbaiten bila (40); noren bila (10)

onenaren bila (8); pertsonaia autore bila (9); pixka baten bila (9); plazer bila (11); postuaren bila (10); puntuen bila (17); segurtasun bila (8); snitcharen bila (11); sustrai bila (9); toki bila (8); txapelaren bila (13); txartelaren bila (12)

umearen bila (8); ur bila (54); zen haren bila (11); zerbaiten bila (141); zerbaiten bila ari (12); zeren bila (71); zeren bila zabiltza (11); zitzaidan bila (10); zitzaion bila (11); zuen bila (21); zure bila (101); zure bila etorri (9)


bilabial iz fonetikan, ezpainbikaria.

Biezpainkari ere esan liteke (gaztelaniaz eta ingelesez edo frantsesez ere esaten da bilabial), baina, hots ezpainkariak ezpainen arteko hurbiltze edo hersketaren bidez ebakitzen diren hotsak direnez eta ekintza horretarako ezpain biak (goikoa eta behekoa) direnez beharrezko, ezpainkari esateak berez adierazten du ezpainbikari.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 78. orr.


bilabide iz bilatzeko bidea.

Santujale infiltratuak harrapatzeko bilabide aproposa erakutsi nahi zigula.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 17. orr.


bilaka adlag bila.

Hemen bilatu, han bilatu, bilaka lau hankan mahaien artean.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 165. orr.

Balio txikiko txanponak bilaka.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 58. orr.

Ondoren Ebanjelioak aipatzen du nola emakume batek, drakma bat galdu ondoren, kriseilua biztu zuen eta bilaka hasi zen etxe guztitik.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 81. orr.

Bilaka ari direnak, Zubierreka aldean ari bide dira, mendi horretaz bestaldera.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 180. orr.

Ez ba, eta, besteri gustua emateagatik, ibili nadin katuari hiru hanka bilaka.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 124. orr.

Ez zedila ohartu nire eskua bilaka zebilela, berri arrunt inportanteak espero nituen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 199. orr.

Bilaka eta bilaka dabilela, halako batean, armiarmasare batean trabatua harrapatu du bere euli buruzuria.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 118. orr.

Lurrean miaka eta bilaka hasi nintzen, mahaien azpian, lau hankan.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 165. orr.

Bekatuaren itzala irakurtzeak munstroari abegi egin eta zeure bizitza asmatzen lagunduko dizu, errepika maitagarri bilaka dakizun.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 87. orr.


bilakabide (ETCn 1.234 agerraldi) 1 iz bilakatzeko bidea, zerbaitek bere bilakaeran segitzen duen bidea.

Monikaren nobela maitasun historia baten bilakabidea da eta, aldi berean, intimotasunari buruzko gogoeta bat.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 82. orr.

Txillardegiren pentsamenduaren bilakabidea aztertu zuen atzo Markos Zapiainek, idazlearen omenezko jardunaldietako aurreneko hitzaldian.  Berria - Kultura   2004-09-08

Behin erreferentzia horiek ezarririk, beren kargu hartuko dute enbrioiaren geneek haren patua, haren bilakabidea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 60. orr.

Zer iritzi duzu Azokak izan duen bilakabideaz eta egungo Azokaz?  Berria - Kultura   2004-12-07

Giza izatearen kontzeptua espiritualizatzen joan ahala erreparatzen diogu bilakabide honi (gizakia=arima, gizakia=arrazoimena).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 275. orr.

Datuen bilakabideari begiratzea besterik ez dago.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 219. orr.

Historiak eta, ondorioz, zoriak objektu konplexuen bilakabidean jokatzen duen papera.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 173. orr.

Animalien munduko formen eta jokaeren aniztasun eta desberdintasunaren aldean, zeinen finko ageri diren, ordura arteko usteen erabat kontra, molekula-egiturak eta haien funtzioak. Kanbriarretik hona, hots, bostehun milioi urtetik gorako bilakabidean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 111. orr.

Mundu bizian eta haren bilakabidean da garrantzizkoen, bistan da, historiaren partea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 34. orr.

Formen eta bilakabideen aniztasun eta desberdintasunaren atzean gorputzaren plan orokor moduko bat atzematea, espezie gehienak kide egiten dituena.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 121. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Deus ez baita ezabatzen, eta zerbaiten heriotza ez baita zerbaiten azkena, ezpada forma berrien -beraz, eraldakuntzaren- sorgunea, bilakabide berrien hastapena.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 128. orr.

Antropologia filosofikoaz zer ulertu behar den ebazteko, egokiena bilakabide historikoari jarraitzea dela dirudi.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 273. orr.

Ikuspegi nazional nazionalista erabiltzen denean [...] historiak bilakabide teleologiko miragarri gorakaria dirudi, handi eta eder.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 74. orr.

Eboluzioa oraingoz gugan amaitzen den goranzko bilakabide gisa aurkezten duen ikuspegia oso zalantzagarria da.  Berria - Kultura   2006-04-12

Antzeko bilakabidea izan zen Iparreko Itsasoan eta Itsaso Baltikoan, nahiz eta finantzei dagokienez batez ere askoz motelagoa eta sofistikazio gutxiagokoa izan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 24. orr.

Jendearen geroko bilakabidea ez zait batere gustatu.  Berria - Kultura   2004-10-30

3 (fonetikan)

Bilakabide edo prozesu fonologikoa hots edo hots andana baten lekuan beste hots edo hots andana bat ipintzen duen ordezkatzea da.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 50. orr.

Sailkapen hori baino funtsezkoago da, ordea, beste bereizkuntza bat: Bilakabideen eta erregelen artekoa.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 121. orr.

Bilakabide baten erabilgarritasuna baldintza prosodikoen araberakoa ere izan daiteke.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 68. orr.

Bilakabideak, arrazoi fisikoak badituzte ere -ekoizpenaren edo oharmenaren alorrekoak-, ordezkatze mentalak dira.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 51. orr.

Bestela esan, zio fonetikorik gabe gelditzen diren bilakabideak erregela bihur daitezke, nahiz eta orain gertatzen diren erregela batzuekin, daturik ezagatik ez dagoen ziur jakiterik zein bilakabidetatik datozen, ezta bilakabide batetik datozen ere.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 69. orr.

4 (fonetikan, izenondo eta izenlagunekin)

Latent processes edo bilakabide ezkutuez ari naiz.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 50. orr.

Bokal sudurkariak dituzten hizkuntzetako hiztunek, bokal sudurkariez jabetzeko, bokalak ahokari egiten dituen joera edo bilakabide natural unibertsala gainditu behar izan dute.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 96. orr.

Euskararen fonologian arras bilakabide emankorra da ahoskabetzea.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 28. orr.

Haatik, bilakabide sintagmatiko bati esker, kontsonante ozenen aurreko txistukariak ahostundu egiten dira.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 54. orr.

Ezin diogu amore eman ingurune ahostunetan trabariak ahostuntzeko bilakabide ingurunedunari.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 106. orr.

Izen germanikoetako bokal harmonia (umlaut) bilakabide fonetiko izatetik bilakabide gramatikal izatera aldatzen dela.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 115. orr.

Hobe izate horren baldintzak fonetikoak diren bezainbatean, esan dezakegu ordezkatze hori bilakabide fonologikoa dela.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 50. orr.

Txikitako bilakabideren bat kendu ez duenak aldaketa fonetiko sistematiko bat dakarkio hizkuntzari.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 115. orr.

Fonologiaz ari garela, gogoratu behar da badirela ingurunerik gabeko bilakabideak.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 103. orr.

5 (fonetikan, hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bizitzaren lehen hamar-hamabi hilabeteetan, hizketa-hotsaren barneratze-bilakabidean estrategia aldaketa bat gertatzen da.Diakronikoki ere ikus daiteke afrikatze bilakabide interesgarri bat.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 105. orr.

Hizkuntzaren diakroniak /t/: /d/ (dit: didazu) bezalako txandakatzeak utzi dizkigu, ahoskabetze bilakabideari eskerrak.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 29. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bilakabide edo (3); bilakabide ezkutuak (3); bilakabide fonologiko (5); bilakabide fonologikoa (3); bilakabide fonologikoak (4); bilakabide fonologikoen (5); bilakabide gehiago (3); bilakabide horiek (5); bilakabide izandako (3); bilakabide motak (3); bilakabide prosodikoak (3)

elkarren kontrako bilakabideak (5)


bilakaera (ETCn 49.861 agerraldi) 1 iz mailaka eta norabide berean egiten diren aldaketen segida. ik eboluzio; aurrerabide.

Dena da bilakaera Unibertsoan.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 186. orr.

Zelanoren esaldiak garrantzi berezia du, bilakaera baten lekuko gertatzen baita, hau da, hasierako fraternitas edo anaiarte xumetik poliki-poliki Ordo edo Ordena izatera pasatu zenekoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 206. orr.

Espezieen eboluzioaren teoriari esker, gure planetako bizidunen bilakaera azaldu zuen.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 252. orr.

1846an, Luis Filipe frantses erregearen mendean ere, Europako ekonomiaren bilakaerak eraman zuen, Irlandatik eta gure Euskal Herri zokoraino, gisa bereko larrialdia.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 110. orr.

Denboraren joanak dakarren bilakaerari muzin egin gabe.  Berria - Euskal Herria   2004-04-06

Darwinen espezien bilakaeraren teoriaren erakargarritasuna.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 68. orr.

Ikusi besterik ez dago euskararen bilakaeran izan den azken iraultza, gutariko askok bertatik bertara bizi izan duguna.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 14. orr.

Hizkuntzen bilakaera guztiz desberdina izan zen Europako ekialdean eta mendebalean.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 22. orr.

Ez genuke ezta hizkuntza bat ere aurkituko bilakaerarik izan ez duena.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 107. orr.

Finantzaketa moduen bilakaerak, hala ere, argi uzten du iraganeko arazoen aztarrenak ez direla erabat ezabatzen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 113. orr.

Informazio teknologiaren bilakaerak sortu duen aldaketa handienetako bat transakzio kostuen murrizketa da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 168. orr.

Europako Banku Zentralaren egiteko nagusia euroaren eremuko kontsumo prezioen bilakaera zaintzea da.  Berria - Ekonomia   2004-09-10

Soldaten bilakaera kontrolatzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 152. orr.

Gure jakintzaren alderdi estatikoari buruzko guztia sinkronikoa da, eta diakronikoa, berriz, bilakaerekin zer ikusia duen guztia.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 13. orr.

Oso tentagarria gertatzen zaie gobernuei truke-tasen bilakaera gidatzea, ekoizle nazionalen merkatu-kuotak handiago daitezen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 69. orr.

Edozein gramatika gertaeraren bilakaera [...] ezin da hots batek izan ohi duen bilakaerarekin erkatu.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 180. orr.

Haren bihotz ttipia bilakaeran dakusat, eta ikuskizun hori zoragarria da.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 82. orr.

Esate baterako, neska -> neskea bilakaera mendebal oso-osoan gauzatu da.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 194. orr.

Badirudi beraz, atxoatu < atxauretu < atxoaguretu < atsoaguretu izan dela sinkopatze horren bilakaera.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 174. orr.

Gauza normala dirudi ekintza kolektiboko keinuak ez direla bat-batean egiten ulertzea, urte jakin baten egun jakin batean, ordu jakin batean [...]; aitzitik, bilakaerazko prozesu baten emaitza izaten dira.  Askoren artean   «Rataplan» - 15. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ohartu gara barneko aldean gertatzen ari den bilakaera bikoitzari: herri ttipiak husten ari dira, baina aldi berean errepide nagusiek zeharkatzen dituzten herriak jendez emendatzen dira.  Herria   2002-09-26

Emakumearen sexuak eta gizonarenak jatorri, egitura eta bilakaera bera dute.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 54. orr.

Jakintsuen iritziz, urrea da bilakaera handiena izan duen metala.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 186. orr.

Bilakaera luzea eta konplexua izan du Erlijioaren Filosofiak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 259. orr.

Aurreko urteetako hilabete bereko langabezia baino txikiagoa denez, bilakaera positiboa da.  Berria - Ekonomia   2004-11-04

Funtsean espekulazio mugimenduak dira, beraz, finantza globalizazioari loturikoak: herrialdeetako ekonomia errealen bilakaera positiboarekin zerikusi txikia izan arren, bilakaera horretan eragin handia dutenak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 227. orr.

Bereiz eta bana al daitezke hizkuntza batean, bilakaera naturala, organikoa, alde batetik, eta literatura hizkuntza bezalako forma artifizialak [...] inorganikoak direnak, bestetik?  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 49. orr.

«Badirudi» enpleguaren bilakaera onak bere horretan iraungo duela.  Berria - Ekonomia   2004-04-09

Alderdi ekonomikoa alderdi sozial eta politikoaren mendeko gertatze hori, bilakaera historiko luze baten kontra gertatu zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 99. orr.

Kapitalismoaren bilakaera historikoa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 193. orr.

Eskualde-eremu bakoitzaren baitako bilakaera ekonomiko eta politikoen homogeneotasunak [...] ezin hobeto argitzen du Braudelek aipatzen zuen zibilizazioen iraupen hura.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 141. orr.

Herrialde garatuen bilakaera ekonomiko orekatuarentzat.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 305. orr.

Bere gaurko balioa bilakaera jakin baten ondorioa da, eta bilakaera hori ezaguturik, zenbait hipotesi bazter ditzakegu hasiera-hasieratik. ezker abertzalearen bilakaera estrategikoak ere badu zerikusirik, irtenbiderako prozesua orain abiatzea posibleago izateko.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 63. orr.

Bilakaera fonetikoaren ondorio gramatikalak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 192. orr.

Onomatopeiak, hizkuntza horren hitzek izan ohi duten bilakaera fonetiko, morfologiko eta abarrekoaren barruan gutxiago edo gehiago sartuak gertatzen dira.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 99. orr.

Bilakaerarik oparoena Frantzia, Alemania eta Espainiako ekonomiena izango da.  Berria - Ekonomia   2006-04-20

Benetako bilakaerarik ere ez dago, iraganeko gertakizunek oraingoak zein gerokoak itotzen baitituzte.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 86. orr.

Berezko bilakaerak ekarri behar du hizkuntzaren aldakuntza.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 141. orr.

Urte horiek garrantzitsuak izan ziren anaiartearentzat, sekulako bilakaera izan baitzuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 108. orr.

Joera, dena den, orokorra da, goranzko bilakaera sumatu baita ikasturteon baita Nafarroan eta Iparraldean ere.  Berria - Euskal Herria   2004-01-23

Sistema horiek galarazi egiten baitigute norabide zuzenean aurrera egitea, mundu gizarte emantzipatu bateranzko bilakaerarik izatea bezala.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 74. orr.

Adierazgarria zen, ustez, urtez urteko bilakaera.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 11. orr.

Puntu horietan alde batera utz dezakegu urratsez urratseko bilakaera.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 254. orr.

Behetik gorako bilakaera izan zuen taldeak.  Berria - Kirola   2004-05-12

«Benetako politikaranzko bilakaera» ikusi du Lopezek ezker abertzalean.  Berria - Euskal Herria   2006-01-31

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Analogia da hizkuntza baten arkitektura etengabe aldarazi ohi duten indar guztien laguntza onena, eta alde horretatik, bilakaera-eragilea da analogia.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 213. orr.

"Erreforma", noski, etapa bat izan zen, hamahirugarren mendean hasi eta hamazazpigarrena arte burutu ez zen bilakaera-prozesu luze batean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 451. orr.

Funtsezko aminoazidoak, antolatzen eta kokatzen hasi ziren; eta, egokitze eta eraldatze sakon eta luzeak medio, bilakaera-bideak garatzen.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 29. orr.

Hori dela, aldaketa fonetikoekin batera, hizkuntzen bilakaera faktore nagusia Horrelakoa izateko, bilakaera fenomeno batzuk gertatu behar izan dira.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 203. orr.

Bilakaera gertaera baten aurretik, hura baino lehen, beti gertaera bat, edo hobe esanda, zenbait gertaera antzeko izan dira hizketaren alorrean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 131. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Euskal Herriko populazio bilakaera, herrialdeka. Bernaudeauk Joseba Belokiren kirol bilakaera jo du kontratua hausteko arrazoi nagusitzat.  Berria - Euskal Herria   2004-03-30

Zubereraz hiru asimilazio bilakaera bete ohi dira.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 191. orr.

Alabaina, truke-tasen gorabeherek modu askotara eragiten diote ekonomia-bilakaerari. Hizkuntza bilakaerako gertaerak zehatzagoak dira eta adierazgarriagoak idurimenarentzat.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 96. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ari den bilakaera (3); artearen bilakaera (4); auziaren bilakaera (4); baten bilakaera (8); bere bilakaera (13)

bilakaera alda (3); bilakaera azaldu (3); bilakaera aztertu (11); bilakaera aztertu du (3); bilakaera aztertu eta (3); bilakaera aztertzeko (8); bilakaera aztertzen (4); bilakaera baikorra (3); bilakaera baldintzatu (3); bilakaera bat (11); bilakaera baten (7); bilakaera bera (5); bilakaera berbera (3); bilakaera da (5); bilakaera dela (3); bilakaera ekonomiko (3); bilakaera erakusten (3); bilakaera ere (7); bilakaera eta (34); bilakaera fonetiko (4); bilakaera fonetikoak (4); bilakaera fonetikoaren (4); bilakaera gelditu (3); bilakaera historiko (4); bilakaera historikoa (7); bilakaera historikoan (3); bilakaera hobea (3); bilakaera hori (19); bilakaera horrek (3); bilakaera horren (4); bilakaera horretan (6); bilakaera ideologikoa (4); bilakaera ikusi (3); bilakaera ikusita (3); bilakaera ikusteko (4); bilakaera izan (21); bilakaera izan du (4); bilakaera izan duen (3); bilakaera izan zuen (5); bilakaera izango (6); bilakaera izango duen (4); bilakaera izugarria (6); bilakaera izugarria izan (4); bilakaera kontuan (4); bilakaera nabarmena (3); bilakaera nabarmena izan (3); bilakaera nolakoa (3); bilakaera ona (13); bilakaera ona izan (8); bilakaera onak (3); bilakaera oso (6); bilakaera paraleloa (3); bilakaera politiko (5); bilakaera politiko eta (3); bilakaera politikoa (4); bilakaera positiboa (7); bilakaera positiboa izan (5); bilakaera txarra (3)

da bilakaera (7); den bilakaera (8); duen bilakaera (33); duen bilakaera aztertu (5); duen bilakaera aztertzen (3); duten bilakaera (9); egin duen bilakaera (3); ekonomiaren bilakaera (7); enpleguaren bilakaera (4); ere bilakaera (3); esportazioen bilakaera (3); eta bilakaera (30); eta bilakaera hori (5); euskararen bilakaera (5); gabeko bilakaera (3); gaitzaren bilakaera (3); goranzko bilakaera (3); haren bilakaera (7); herriaren bilakaera (4); hizkuntzaren bilakaera (3); horren bilakaera (6); izan da bilakaera (3); izan duen bilakaera (22); izan duten bilakaera (6); izan zuen bilakaera (5); izandako bilakaera (7); lasarteko euskararen bilakaera (3); lasterketaren bilakaera (4); nire bilakaera (3); nolako bilakaera (12); nolako bilakaera izan (5); pertsonaien bilakaera (3); prezioen bilakaera (6); probaren bilakaera (3); taldearen bilakaera (3); urteotako bilakaera (4); zer bilakaera (5); zer nolako bilakaera (8); zuen bilakaera (6)

bilakaerak eta (3); bilakaerak ez du (3); egoeraren bilakaerak (3); ekonomiaren bilakaerak (3); euroaren bilakaerak (3); prezioen bilakaerak (3)

baten bilakaeran (3); euskararen bilakaeran (3); horien bilakaeran (3)

bilakaeraren aldi (3); bilakaeraren arabera (8); bilakaeraren arteko (3); bilakaeraren berri (8); bilakaeraren inguruan (5); bilakaeraren irakurketa (3); duen bilakaeraren (7); duten bilakaeraren (4); eta bilakaeraren (12); izandako bilakaeraren (3); izatearen eta bilakaeraren (3)

bilakaerari buruz (16); bilakaerari buruzko (17); duen bilakaerari (6); duen bilakaerari buruz (3); ekonomiaren bilakaerari (3); izan duen bilakaerari (4)


bilakagai izond bilakatzeko gaia.

Oro har, bilakabide fonologikoen emankortasuna handiago edo txikiago izan ohi da bilakagai den hotsaren edo hots-bilkuraren tasun-konbinaketaren arabera.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 97. orr.


bilakarazi, bilakaraz, bilakarazten du ad bilakatzera behartu.

Ez pipatzeak eta, batez ere, ez edateak susmagarri bilakarazten zaituzte haien begietan.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 47. orr.

Japonesek Manila atakatu zutelarik, bertako jendeek Jai Alairen kantxa ospitale handi bat bilakarazi zuten.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 188. orr.

Ondarkin horiek ditu zizelkatu Arribeko bere etxean eta obra eder bilakarazi.  Herria   2005-07-21

Azti gara, horra, Rodmundarrok: beruna urre bilakarazten dugu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 115. orr.

Argiak gaua trebesatzen baitu, iluna desagerrarazten, ilunbea argi bilakarazten.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 44. orr.

Argi zurbailek itzal bilakarazten zuten ertzean metatzen hasia zen jendetza.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 257. orr.

Horixe izango da amaiera iragarriko duen seinalea eta, beraz, gelditasuna bizkortasun bilakaraziko duena.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 20. orr.

Batzuetan bere lehen egoeran irauten du, dela oztopo batzuengatik, dela ahalmena egintza bilakarazten ez saiatzeagatik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 87. orr.

Baina joan den hamarkadetan kanpoko inmigrazioa ere hartu dute, eta horrek, nolabait, izaera nabarreko bilakarazi ditu.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 168. orr.

Zeusek Kastor eta Polux zerura eroan zituen, ortziko Geminis konstelazio bilakarazirik.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 302. orr.

Dena da igarokor, naturak dena aldatzen eta bilakarazten du. Judua, baztertua eta azkenaldiko deskalabruek eszeptiko bilakarazia.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 355. orr.


bilakaraztearren adlag bilakarazteko.

Humek nabaritu zuen errealitatean, berez dagoen horretan, ez dagoela kausa-ondoriorik, kausa-ondorioa gizakiok eransten diogula, dagoena duguna bilakaraztearren, antolatzearren.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 58. orr.


bilakatu, bilaka, bilakatzen (4.266 agerraldi, 224 liburu eta 1.549 artikulutan; ETCn 47.468 agerraldi) 1 da ad egoera edo izaera batetik beste batera aldatu. ik bihurtu.

Kolibri disekatu bilduma bat, zeinak ukitze hutsaz hauts bilakatu baitziren.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 37. orr.

Indibiduoa egiaz indibiduo bilakatu ahal dadin.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 167. orr.

Nere oroitzapenak projektu bilakatuko ditiat.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 10. orr.

Ikusmenezko munduarekin behin eta berriro topo eginez, ohiturak sortzen dira, eta ohitura horiek itxaropen bilakatzen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 53. orr.

Zure begiek ez dute paisaje bat begiz jo besterik egiten, paradisu izan zitezkeen bazter galgarriak oro paisaje bilakaturik baitaude denbora jakineko bidaiari ustekoarentzat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 31. orr.

Hala esan zuen Nixonek ospetsu bilakatu zen esaldian: we are all keynesians now.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 56. orr.

Denbora librea da libertatearen beste jokaleku nagusietako bat xoriño hega-baldarrentzat, eta hor libertatea hutsaren pare bilakatzen da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 258. orr.

Azkenik, bide beretik diotenez, substantzia ezin bilaka daiteke akzidente, ez eta akzidentea substantzia ere.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 212. orr.

Orduan, zorigaitza ohore bilaka dakioke ustekabean, eta orduan, itxituraren azken erremateraino iristen da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 148. orr.

Errealitatean kontsumitzailearen indarra eta nagusitasuna, enpresen boterearen eta kontzentrazioaren aldean, erretorika huts bilakatzen da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 246. orr.

Orduan zientziaren azken irrintzia izan zena guretzat irakurketa nekagarri eta zaharkitu bilakatu zen.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 19. orr.

Honela dio, hain zuzen, Liburu Santuak: lehenengo gizakia, Adam, izaki bizidun bilakatu zen; azkeneko Adam, berriz, Espiritu bizi-emaile.  Elizen arteko biblia   1 Ko 15,45

Hasierako fraternitas edo anaiarte xumea Ordena handi bilakatzen ari zen eta eliz ordena instituzionalean gero eta integratuagoa zegoen erakunde erlijioso.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 29. orr.

Ordu berean etxeko murru, ate eta leihoak Xabina maitearen aurpegi alai bilakatu dira eta akidura airatu zait.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 27. orr.

Jeanne d'Albret-en semea, Nafarroako Henri III.a, Frantziako errege bilakatzen da 1589an, Henri IV.a izena hartzen duelarik.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 27. orr.

Arrosa-koloreko eta itsaskor bilakatu zitzaizkion betazalak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 61. orr.

-Noiz bilakatu haiz horren putakume?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 244. orr.

Kosmogoniarik sendoena edo hausnarketarik serioena dirudiena noiznahi bilaka dakiguke boutade edo adarjotze susmo.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 13. orr.

U bat ü bilakatzen da une jakin batean, halako giro jakin batean; zergatik aldatu da u hori une horretan eta leku horretan? zergatik bilakatu da ü eta ez o, adibidez?  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 242. orr.

Zer bilakatu dira sekula ez aldatzeko zure promesak?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 149. orr.

-Eta neska zer bilakatu zen? -gaineratu zuen apezak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 23. orr.

Usaian bezala, mendia edo edozein mendixka aski zait, beste norbait bilakatzeko.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 44. orr.

Orain Euskal Herria hautsirik dugu, barne hesi gaindiezinez bete artxipelago bilakatua.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 18. orr.

2 (du aditz gisa)

Igeltseroak dira, linterneroak, peoiak..., beren esku indarrez edozelako gailuak erabilgarri, bizigarri, gozagarri bilakatzen dituen jendea.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 11. orr.

Kanpoan, abuztuko eguzki goiztiarrak itsumen bilakatu zuen nire begietako lausoa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 27. orr.

Zuk eta nik dugun amets berbera bilakatua dute bide.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 38. orr.

Madrilgo irrati-telebistetako iritzi emaile askok eta askok euskal gatazka eguneroko bazka-leku bilakatu dute.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 24. orr.

Ez zen inondik ere antzeko diren biren arteko adiskidetasuna: aitzitik, jatorrien desberdintasunak berak elkar-trukerako "salgai"tan aberats bilakatzen gintuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 64. orr.

Ezinak, ganorazko ezer munduratu ezinak, pozoi bilakatzen die arima, eta etengabe ahalegintzen dira ingurua pozoi horrekin kutsatzen.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 52. orr.

Horrek are garrantzitsuago baino ez zuen bilakatu senarra, emaztearen irudiko, eta platerik kutunenak gertatzera akuilatu zuen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 44. orr.

Gu ere agirretarrak bilakatuak gaitu nolabait haren gaiztakeriak.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 280. orr.

Tresna hori bilakatu du gizakiak, mendeotan, bere esperientziaren oinarri.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 55. orr.

3 (nor osagaia era mugatuan)

Bere izate guztia maitasuna bilakatua zen, argiaren desira erabatekoa, pazientzia hutsa.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 25. orr.

Trebetasun eta ausardia horri esker gainditu ditu Primo Levik lekukotasunaren mugak, testigantza-modu bera (ispiluak jaso ezin ditzakeen eremuak baino haratago doana) lorpen literario ahantzezina bilakatzeraino. furgona berri honen motor isila berrehun zaldiko bou zaharrarena bezain kolpekaria bilakatu da Ezer ez izatea, hots, haur izatea, haurrak bezalakoa bilakatzea eginahalean, umekeriarik gabeko haurrak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 9. orr.

Haiekin edaten zuenean, Morse andrea alai, umore-oneko eta ausarta bilakatzen zen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 158. orr.

Ulert eta iragarrezina bilakatua zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 147. orr.

Galera dakar aukerak, eta bizimodu iraultzailearen ordain mingotsaren adierazpenak aberatsagoa bilakatzen digu haren figura.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 15. orr.

Balioak garrantzizkoak bilakatu dira.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 13. orr.

Gauza arruntetatik haratago, bitxikerien bilaketa ernea bilakatu du bizitza.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 261. orr.

4 (bat-en eskuinean)

Halatan, burtsa erraldoi bat bilakatu zaigu literatura ere, merkatuaren eskutik.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 64. orr.

Baina Pasaian deskubrimendu bat bezala egin du, eta nolabait bere apunteak proiektu filosofiko bat bilakatu dira, askoz serioagoa.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 9. orr.

Sofa zaharrean kuzkurtuta, pelutxezko hartz bat bilakatu zen txima luze eta mila koloretako galtzekin.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 22. orr.

Harrezkero, are gutariko bat bilakatu zen Molly, lehen ere baino gutarrago.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 92. orr.

Espainia hori bera pertsonaia bat bilakatu da loriaz jantzia.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 9. orr.

Baina ez duk aski xiloa eta sarea haurretik hor ondoan izaitea pilotari haundi bat bilakatzeko.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 33. orr.

Jatea behar bat bilakatzen da, gogoaren eremu guzia beretzen duena.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 77. orr.

Korapilo apaingarri bat zintzurrean, korapilo farfailazkoa, merkatu nagusiko erregina pinpirinetako bat bilakatzen zuena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 115. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

arazo bilakatu (10); arazo bilakatu da (4); ardatz bilakatu (4); arrunt bilakatu (7); artozki artezki bilakatu (4); bakarra bilakatu (4); bat bilakatu (47); bat bilakatu da (17); bat bilakatu zen (10); beltz bilakatu (4); bera bilakatu zen (4)

bilakatu ahal (6); bilakatu arte (12); bilakatu aurretik (6); bilakatu baino lehen (4); bilakatu baita (8); bilakatu baitira (5); bilakatu baitzen (6); bilakatu behar (36); bilakatu behar du (8); bilakatu beharko (5); bilakatu beharra (4); bilakatu da (410); bilakatu da azken (7); bilakatu da eta (7); bilakatu da orain (4); bilakatu dela (50); bilakatu delako (8); bilakatu den (56); bilakatu dena (13); bilakatu dira (109); bilakatu dira eta (4); bilakatu direla (8); bilakatu diren (23); bilakatu ditu (9); bilakatu dituzte (6); bilakatu du (26); bilakatu duen (5); bilakatu dute (14); bilakatu egin (8); bilakatu eta (23); bilakatu ez (5); bilakatu ez dadin (4); bilakatu gara (7); bilakatu ginen (4); bilakatu izan (6); bilakatu izana (10); bilakatu nahi (44); bilakatu nahi dute (7); bilakatu nahi izan (6); bilakatu naiz (7); bilakatu nintzen (17); bilakatu ohi (9); bilakatu omen (5); bilakatu ondoren (5); bilakatu ote (8); bilakatu zaigu (9); bilakatu zaio (4); bilakatu zait (8); bilakatu zela (20); bilakatu zelarik (5); bilakatu zen (467); bilakatu zen atzo (9); bilakatu zen bat (4); bilakatu zen berehala (5); bilakatu zen eta (9); bilakatu zen nire (5); bilakatu zena (7); bilakatu zenean (9); bilakatu zeneko (4); bilakatu zirela (4); bilakatu ziren (103); bilakatu ziren eta (6); bilakatu zirenak (4); bilakatu zituen (7); bilakatu zitzaidan (6); bilakatu zitzaigun (5); bilakatu zitzaion (24); bilakatu zitzaizkidan (5); bilakatu zitzaizkion (5); bilakatu zuen (37); bilakatu zuten (13)

buru bilakatu (4); da bilakatu (4)

egia bilakatu (7); egia bilakatu zen (4); erakasle bilakatu (4); ere bilakatu (11); ere bilakatu zen (4); eredu bilakatu (8); errealitate bilakatu (8); errege bilakatu (7); erregina bilakatu (6); etsai bilakatu (6); ezagun bilakatu (7); ezaguna bilakatu (8); ezaguna bilakatu zen (4); gai bilakatu (4); garrantzitsu bilakatu (10); garrantzitsu bilakatu da (4); garrantzitsu bilakatu dira (4); gizon bilakatu (8); gotorleku bilakatu (9); gune bilakatu (8); h bilakatu (4); handi bilakatu (7); handiena bilakatu (6); hori bilakatu (8); huts bilakatu (5)

ikur bilakatu (19); ikur bilakatu da (8); ikurra bilakatu (4); ikuskizun bilakatu (4); infernu bilakatu (4); irudi bilakatu (4); iturri bilakatu (7); izar bilakatu (8); izar bilakatu zen (4); jomuga bilakatu (4); kide bilakatu (7); klasiko bilakatu (6); kristau bilakatu (4); lagun bilakatu (4); langile bilakatu (5); larria bilakatu (5); larria bilakatu da (4); leku bilakatu (6); leloa bilakatu (4); ministro bilakatu (8); mito bilakatu (7); nagusi bilakatu (20); nagusi bilakatu da (10); nagusia bilakatu (9); nagusia bilakatu da (4); negozio bilakatu (4); nola bilakatu (6); ohiko bilakatu (7); ohikoa bilakatu (9); ohikoa bilakatu da (7); ohitura bilakatu (8); ohitura bilakatu da (4)

onena bilakatu (5); ospetsu bilakatu (10); ospetsu bilakatu zen (8); politiko bilakatu (8); politikoa bilakatu (4); posible bilakatu (4); presidente bilakatu (5); presidente bilakatu zen (4); protagonista bilakatu (10); sinbolo bilakatu (8); soil bilakatu (4); tresna bilakatu (11)

xapeldun bilakatu (6); xapeldun bilakatu da (5); zati bilakatu (5); zer bilakatu (37); zer bilakatu da (8); zer bilakatu den (6); zer bilakatu zen (9)

bat bilakatua (22); bat bilakatua da (11); bat bilakatua zen (5); bilakatua da (44); bilakatua dela (7); bilakatua den (6); bilakatua nintzen (4); bilakatua zen (64); zer bilakatua (6)

bilakatuak ziren (9)

bat bilakatuko (9); bilakatuko da (66); bilakatuko dela (16); bilakatuko den (16); bilakatuko dena (6); bilakatuko dira (22); bilakatuko direla (4); bilakatuko diren (11); bilakatuko duela (5); bilakatuko dute (6); bilakatuko litzateke (4); bilakatuko naiz (4); bilakatuko nintzen (5); bilakatuko ote (8); bilakatuko ote da (4); bilakatuko zen (15); bilakatuko zena (4); bilakatuko ziren (5); da bilakatuko (4); errealitate bilakatuko (4); infernu bilakatuko (6); nagusi bilakatuko (4); zer bilakatuko (37); zer bilakatuko da (5); zer bilakatuko den (7); zer bilakatuko dira (5); zer bilakatuko diren (7)

bilakatuz doa (5)

bilakatzea da (10); bilakatzea ez (4); bilakatzea lortu (5); bilakatzea nahi (4)

bat bilakatzeko (4); bilakatzeko aukera (4); bilakatzeko bidean (6); bilakatzeko eskatu (5); bilakatzeko gai (4); bilakatzeko joera (4); bilakatzeko prest (7); erakunde politiko bilakatzeko (4); eremu bilakatzeko (4); errealitate bilakatzeko (4); ez bilakatzeko (6); norbait bilakatzeko (4); politiko bilakatzeko (5)

arriskutsu bilakatzen (6); bat bilakatzen (29); bat bilakatzen ari (7); bat bilakatzen da (11); bera bilakatzen (4)

bilakatzen ahal (5); bilakatzen ari (113); bilakatzen ari da (24); bilakatzen ari dela (8); bilakatzen ari den (5); bilakatzen ari dira (9); bilakatzen ari direla (4); bilakatzen ari zen (14); bilakatzen baita (14); bilakatzen baitira (4); bilakatzen da (182); bilakatzen da eta (8); bilakatzen dela (24); bilakatzen delako (11); bilakatzen delarik (5); bilakatzen den (30); bilakatzen dena (6); bilakatzen denean (6); bilakatzen dira (45); bilakatzen direla (5); bilakatzen diren (18); bilakatzen ditu (12); bilakatzen du (24); bilakatzen duela (5); bilakatzen duen (6); bilakatzen dute (7); bilakatzen ez (4); bilakatzen naiz (5); bilakatzen omen (4); bilakatzen zaigu (6); bilakatzen zara (5); bilakatzen zen (40); bilakatzen ziren (25); bilakatzen zituen (4); bilakatzen zitzaion (5); bilakatzen zuen (11); da bilakatzen (7); egia bilakatzen (6); ekintza bilakatzen (4); ere bilakatzen (6); errealitate bilakatzen (5); huts bilakatzen (4); ikuskizun bilakatzen (4); iturri bilakatzen (5); nola bilakatzen (6); zailago bilakatzen (4); zer bilakatzen (11); zuri bilakatzen (4)


bilakatze iz egoera edo izaera batetik beste batera aldatzea.

Hizkuntzatik hizketarako bidearen bilakatze musikala antolatzen dute.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 56. orr.

Hitz bilakatze horretan, sigla batzuk izen arruntzat jotzen dira zentzu guztietan, eta horregatik hiztegietan aurkituko ditugu, minuskulaz, gainerako hitz osoen parean (radar, laser).  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 157. orr.

Perfektiboak bere osotasunean, puntu gisa irudikatzen du ekintza, bilakatze orotatik kanpo.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 151. orr.

Autonomiaren bilakatze prozesuarekin jarraituko dugu, aurreko gobernu autonomikoak Anders Fogh Rasmussen Danimarkako lehen ministroarekin hitzartu bezala.  Berria - Mundua   2004-02-08

Orai ikusiko dugu agote bilakatze adibide bat, zenbait urte berantago gertatua.  Herria   2003-12-04


bilaketa (ETCn 7.078 agerraldi) 1 iz bilatzea, bila ibiltzea.

-Oraintxe azalduko dizut bilaketa eta ikerketa bitxi horiei buruz dakidan apurra.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 106. orr.

-Oker ez banago bilaketa edo gisa horretako lanetan aritzen zara -esan zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 15. orr.

Zizeronen elkarrizketak Jakinduriaren bilaketa eta jabetza aholkatzen zuen.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 10. orr.

Egiaren bilaketa, ezagutzaren teoriatik begiratzen bada, "egiaztatzetik" bila daiteke zein sentimenei loturiko harremanetatik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 266. orr.

Elizaren baitan ere, indartsua zen Ebanjelioa gizartean gauzatzeko modu berrien bilaketa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 25. orr.

Teknologia berriei esker, edozein motatako bilaketak egiteko gune oso aberatsa eta emankorra eratu da denbora gutxian: sarea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 340. orr.

Denborarekin jakin-min hura bilaketarako eta aurkikuntzarako grina bilakatu zitzaion, mundu osoa ezagutzeko nahia.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 90. orr.

Gertaeraren beraren lur hain zapaldu eta emankortasunik gabeko horretatik, gertaera inguratzen zuten gorabehereetara desbideratuko dut bilaketa.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 165. orr.

Aurrerapausoren bat bilaketan?  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 236. orr.

Ekintzaile palestinarren bilaketari dagokionez, berriz, dozenaka lagunek atxilotuta diraute.  Berria - Mundua   2004-05-25

Mendebalderako iraganbidetik ekingo zioten bilaketari.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 243. orr.

Alferrik zokomiratu zituzten txabola guztiak, eta bilaketa bertan behera uztekotan zeudela, Mikel Strogoff haiei deika zegoela aditu zuten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 349. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Beren erretiro-lekuetatik eragin handiagoa izan zuten munduan enperadoreak hiriburutik baino, Jainkoarekin elkartasuna bilatuz santutasunaren bilaketa pertsonala gizarte-ekintzaren forma bat baitzen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 99. orr.

Bilaketa sistematikoak, horrela, aukera emango du egun galtzear dauden ohitura eta sinesmen asko gordetzeko.  Berria - Harian   2005-09-20

Bilaketa espiritualaren bidaia liluragarri horretan lehen helburua bihotzaren lanak ulertzen saiatzea litzateke.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 122. orr.

Sadek azken muturreraino jarraitzen dio bere logika eta senari, egiaren eta atseginaren bilaketa desesperatuan.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 305. orr.

Bilaketa automatizatua.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 327. orr.

Bi taldetan bereiziko gara, bilaketa eraginkorragoa izan dadin.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 101. orr.

Bigarren bilaketa bat hasten da orduan.  Herria   2005-10-06

Ohiko bilaketa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 327. orr.

Barruko bilaketa, bestalde, hori baino askoz goragokoa da.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 82. orr.

Hau zen bere ardurarik nagusiena eta etengabeko bilaketa: zein bidetatik, zein modutan hobeto zerbitzatu Jainkoa, honek nahi zuenaren arabera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 815. orr.

Tontor baten gainetik paisaia begiratzen ari baldin bagara, ikusmenezko bilaketa ez da berdina izango [...] geologialariak bagara, erromatarren garaiko hondakinen zaleak bagara edota nekazariak bagara.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 59. orr.

Baina, espero zutenez, bilaketa alferrikakoa suertatu zitzaien.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 223. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bilaketa bide horretan sartua naiz ni, eta nire esperientziaren berri eman nahi nizueke.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 47. orr.

Lehen bilaketa egunaren bukaeran.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 284. orr.

Momentuz, tokiz kanpoko kezka haiek baztertu egin behar nituen eta arreta osoa bilaketa lanean ipini.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 161. orr.

Ia zortzi urteko ikerketa eta bilaketa lana izan zen, eta pozik utzi ninduen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 5. orr.

Batxilergoko institutu batean topatu zuen lanpostuak denbora askorik uzten ez bazion ere, bilaketa-ahalegin sistematiko batean murgildu zen.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 164. orr.

Busturiako lagunekin bildu eta bilaketa talde batzuk antolatu zituen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 149. orr.

Egia da badirela aldizkari elektroniko batzuk kalitatearen kontrolpean daudenak, baita bilaketa tresna batzuk ere.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 340. orr.

Bilaketa sistema bat ere eskaintzen du guneak, eta hainbat modutara egin daiteke bilaketa hori: gai nagusietatik, hitz-gakoak bilatuz, gaztelaniazko edo frantsesezko esapideetatik...  Berria - Euskal Herria   2004-05-15

Bere bizitzari erabateko iraulketa eman aurretik, Frantziskok krisi existentzial sakona jasaten du, eta bilaketa-prozesu luze batean sartzen da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 26. orr.

Informazio ona lortzeko, egokiena bilaketa estrategia bat prestatzea da (bestela zabor gehiegi aterako zaizu).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 342. orr.

Bilaketa-proiektu ohartuago edo ohartu gabeago bat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 59. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Eraikin hartan sortu ziren gerora Google izango zenaren zutarriak: Eskala handiko interneten hipertextu bilaketarako makinaren anatomia liburua 1998an sortu zen.  Berria - Ekonomia   2004-05-02

Honela pasatu ziren udako hilabeteak, lan bilaketa antzu samarrean, batetik, eta harreman hasi berriaren esne-bitsetan, bestetik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 21. orr.

Gai nagusia nortasun bilaketa da.  Berria - Kultura   2006-01-29

Bokazio-bilaketaren hasieran, Frantziskok aukera egin behar izan zuen: "Jauna" ala "morroia" zerbitzatu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 69. orr.

Edozein estilo-bilaketa distantziak markatzeko modu bat bezala antzemango zuten.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 62. orr.

Hutsune bilaketa hori, itzalaren sortze nahi hori Claudelen bizitzaren gogortasunaren irudi bat izan daitekeela uste du Boutek.  Berria - Kultura   2004-04-03

Zinemak, zinema moten artean nagusi denak behintzat, jarraitasun eta zentratze-bilaketa bat du ezaugarri.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 180. orr.

Zorri bilaketak kontzentrazio handia eskatzen zuen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 71. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baten bilaketa (6); bere bilaketa (5); berrien bilaketa (4)

bilaketa bat (6); bilaketa bertan behera (3); bilaketa da (7); bilaketa eta (11); bilaketa ez (6); bilaketa ez da (5); bilaketa guztiak (3); bilaketa hori (5); bilaketa horren (3); bilaketa horretan (10); bilaketa informazio (3); bilaketa lan (3); bilaketa lana (8); bilaketa lanak (16); bilaketa lanean (3); bilaketa lanei (3); bilaketa lanetan (7)

dira bilaketa (3); egiaren bilaketa (9); eta bilaketa (19); gabeko bilaketa (3); ikerketa eta bilaketa (3); ikusmenezko bilaketa (3); zituzten bilaketa lanak (3)

bere bilaketan (3); konponbidearen bilaketan (3)


bilaketari iz lapurreta aukeren bila dabilen pertsona. ik kausitzaile.

Armada okupatzaile berez handiak are segizio handiagoa ekarri zuen berekin: eskaleak, gaiztaginak, iruzurtiak, pailardak, putazainak, bilaketariak, kausitzaileak eta mota guztietako harrapariak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 38. orr.


bilakuntza iz bilaketa.

Filosofia Sokratesekin hasten da, esan dezake batek, izan-beharraren lehen bilakuntzarekin, alegia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 27. orr.

Behar baino gogo apalagoz egia ikertzen duenak ez du gizakiaren helburua lortzen; baina bilakuntza horretan ahal eta behar bezainbeste saiatzen dena, hura aurkitu gabe ere, zoriontsu da, izaera naturalean egin beharrekoa bete duelako.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 38. orr.

Magnus annus baten bilakuntzak, non bat ez datozen ziklo horiek guztiak aldi berean hasi eta azkenean beren hurrengo aldi bereko abiapuntura iritsiko liratekeen, matematika astronomikoen aplikazio harrigarriak eragin zituen egipziakoa, babilonikoa eta maiena bezalako gizarte goiztiarretan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 70. orr.

Lehenengo gaiak ikusten du diskurtsoaren analisi historikoa jatorri baten bilakuntza eta errepikapena bailitzan, determinazio historiko orori ihes egiten dion jatorriaren modura, hain zuzen.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 32. orr.


bilaldi iz ipar bilera.

Medikuntza nuklearraz egiten dituen ikerketen kari, mundu guzian mintzaldiak eskaintzen ditu adituen bilaldi eta kongresuetan.  Herria   2001-09-13

LEIA elkarteak Pauen iraganen den bilaldi batera deitzen ditu adixkide guziak.  Herria   2004-12-09

Le Pen eskuin burukoaren gaitzesteko parada izan zela bilaldi hori, estatu guzian bezala hemen ere.  Herria   2003-05-08

Ostatuetan eta familiako bilaldietan bere lekua hartzen ote du sagarnoak orain duela zenbait urte baino gehiago?  Herria   2005-05-19

Parisen ordu berean ehunka epaileak Justizi Ministerioaren aitzinean manifestatzen ari baitziren, justizirako ahal eskasak salatuz, Baionan ere elkartasunezko bilaldi bat egin dute.  Herria   2001-01-25


bilan iz balantzea.

Hain segur, ezker abertzalearen birfundazio bat egin beharko da, eta lehenik bilan bat.  Berria - Euskal Herria   2006-03-30

Biharko biltzar nagusian 2004ko lanaren bilana eginen dute, bereziki hauteskundeen aldetik.  Berria - Euskal Herria   2004-11-19

Gai zerrenda: ekimenen bilana, diru bilana, zuzendaritzaren arraberritzea, urteko egitasmoak.  Herria   2001-01-11

Baionako portuaren bilana 2004.  Herria   2005-02-03

Zezen-plazatik iragan diren zazpi kontzertu eta zortzi zezenketen bilana eginen dutela azaldu zuen auzapezak.  Berria - Kultura   2004-05-26

Haatik, AEBetako Defentsa Ministerioak berak eginiko bilanaren arabera, 722 soldadu estatubatuar hil dira orain arte Iraken, gerra iazko martxoan hasi zenetik.  Berria - Mundua   2004-05-01

Bertzeak bertze, joan den urteko bilanean 10.460 euroko galera ageri da.  Berria - Euskal Herria   2004-03-09

SAFAM altzairu lantegiak bilana pausatu du joan den astelehenean Baionako komertsio auzitegian.  Herria   2004-02-26

Akitaniako airearen kutsadura kontrolatzen duen "Airaq" egiturak 2004 urteko bilanean hauxe dio: [...].  Herria   2005-04-28

Bilan baikor bat beraz, jakinez, 81 kanpaina egile izan direla aurten, horietan, 23 kanpaina egile berri.  Herria   2001-10-04

Darritxonek, bere aurkezpenan, Castaingsen sei urteko bilana kritikatu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-03-14

Hain segur, ezker abertzalearen birfundazio bat egin beharko da, eta lehenik bilan bat.  Berria - Euskal Herria   2006-03-30

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bilana baikorra (3); bilana egin (3); bilana egiteko (4); bilana pausatu (6); bilana pausatu du (4); bilanaren egiteko (4); urtearen bilana (3); urteko bilana (6)


bilar ik billar.

bilarazi1, bilaraz, bilarazten du ad biltzera behartu.

Davidek, beraz, bilarazi zituen Egiptoko errekatik Hamateko sarreraraino bizi ziren israeldar guztiak, Jainkoaren kutxa Kiriat-Jearimdik ekartzeko.  Elizen arteko biblia   1 Kro 13,5

Bilarazi zituzten berengana filistearren buruzagi guztiak eta esan zieten: [...].  Elizen arteko biblia   1 Sm 5,8

-Hona bilarazi zaituztet, gure aita maite zenaren azken nahia zuei jakinarazteko.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 161. orr.

Horien ganat bilarazi gaitu euskarain amodioak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 9. orr.

Elkarri mugimendua ari da aspaldi huntan lan eta lan Euskal Herrian bakea eraikiarazi nahian, alderdi politikoak mahain berdinaren inguruan bilaraziz, elgarrekin finka ditzaten bake urratsak.  Herria   2005-07-21


bilarazi2, bilaraz, bilarazten (orobat bilduarazi g.er.) du ad bilatzera behartu.

Alde guztietan bilarazi zuten, baina ez zuten arrastorik ere aurkitu hura iragan izandakorik edo erretiratu izandakorik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 172. orr.


bilateral (ETCn 128 agerraldi) izond alde bikoa.

Kalkaneo leherketa-haustura bilaterala.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 88. orr.

«Harreman bilateralez gain, guztien artekoak» behar direla azpimarratu du.  Berria - Euskal Herria   2004-11-21


bilateralitate iz bilaterala denaren nolakotasuna.

Quebectarrek etorkizun politikoa erabakitzeko eskubidea izan zuten eta, gustukoa izan ez arren, Ottawako gobernu federala ez zen ibili «bilateralitatea» delakoaren izenean prozesu demokratiko bat trabatzen.  Berria - Harian   2005-11-03


bilatu (6.163 agerraldi, 279 liburu eta 2.122 artikulutan; ETCn 57.166 agerraldi) du ad. 1 zerbait aurkitzen saiatu edo ahalegindu.

Lagun iezadazu zeure graziaz, bilatzen dudana aurkitzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 912. orr.

Haren bila dabiltzanek goretsiko dute Jauna, bilatzen duenak aurkitzen baitu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 211. orr.

Historiografia modernoen iturri garbira jo zuen, bilatu eta aurkitu egin zuen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 61. orr.

Botilatxoa erosketen zakutoan sarturik, non zer bilatuko segitu du, harik eta soldadu batzuk hurbildu zaizkion arte.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 153. orr.

Hauxe da nahi dudana, hauxe bilatzen dudana, hauxe bihotz-bihotzez egitea irrikatzen dudana.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 341. orr.

Jo ezazue Jaunarengana, indartsuagana, bila etengabe haren aurpegia.      - 1. orr.

Ez ezazue bila beste arrazoirik nire jokamoldean.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 56. orr.

Bilatzen zenaren aurkakoa lortu zen osoki.  Berria - Harian   2005-01-28

Hura baitute gu bezalakoek behar bilatu Jainko hobeki zerbitzatzeko.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 38. orr.

Klararekin, bilatzen zuen horren usnan ari zen.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 172. orr.

Sanchezek etxe bat bilatu zion.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 203. orr.

Hizkuntza kontseiluak bilatzen du idazkari nagusi bat, euskalgintza ekintza batzu koordinatzeko, abisu eta proposamenak antolatzeko, abian diren hizkuntz egitarauak segitzeko eta neurtzeko.  Herria   2001-08-02

Mattin Megadendak bi langile bilatzen ditu.  Herria   2004-07-08

-Argi zagok ez naizela hik bilatzen huen gidaria.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 112. orr.

-Guztia zalantzan jarririk, bere burua bilatzen du, bere baitan galdezka hasten, errieta ematen aldiro bere buruari.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 164. orr.

Nire adiskide haiekin, hiriko zoko tristeenak bilatzen nituen gure bileretarako.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 173. orr.

Guardiako farmazia bat bilatu eta eska ezak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 221. orr.

Abasek, ingurumarira arretatsu begiraturik, ilunabarreko iluntasunean bilatu zituen neskaren ezpainak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 141. orr.

Woodek kaxan bilatu eta laugarren eta azken pilota atera zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 153. orr.

Bueltako bidean ez ginen basoan sartu, ezta perretxikoak bilatzen saiatu ere.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 97. orr.

Zizareak bilatzen zituen atzamarrekin, txorikumeentzat.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 244. orr.

Bere lekura hurbiltzean, luma bilatu zuen begiez.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 84. orr.

Birena baita munduaren sorrera: harrapakina bilatzen duen ehiztariarena eta ehiztariaren etsipena lortu nahi lukeen ehizakiarena.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 40. orr.

Zenbaki bat bilatu, bere erro kubikoari erantsirik 6 emango duena.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 286. orr.

Atzera egin zuten gero, larriturik; askok putzuaren babesa bilatu zuten.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 112. orr.

Okerreko lekuan ari zen bilatzen beharbada, beste izen batzuk bilatu behar zituen beharbada.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 115. orr.

Horrekin batera, gainera, beste auzi bat mahaigaineratzen du Platonek: nola bilatu ezagutzen ez duguna?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 45. orr.

Emanaldian ez dira plazerra bilatzeko modu guztiak agertzen, baina bai batzuk, bata bestearen ondoan, ordubeteko ikuskizuna osatu arte.  Berria - Kultura   2004-04-29

Ikertzaile zientifikoak egia bilatzen du (de fakto); gero egia bilatzea espiritu bat bilakatzen da.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 75. orr.

Seguru asko, bere buruari galderak egiten dizkion eta erantzunak bilatu nahi dituen espezie bakarra izango gara.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 71. orr.

1944. urtea iritsi zenerako Pirpo oso nekatua zegoen, eta aurreko garaien mira bilatzen zuen, suerte handiagoz ibili zelako orduan, hainbesteko gorabeherarik gabe, erosoago, aberatsago.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 277. orr.

Badirudi akusatuen galbidea bilatzeko xedez bideratu direla araudi kriminalak, puntu askotan.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Interneten erabiltzaileek Googlen bilatzen dituzten gaien erregistroa emateko agindu du Etxe Zuriak.  Berria - Gaiak   2006-01-21

Euskal Herrian potentzia bat dago, eta loturak bilatu behar dira.  Berria - Harian   2006-01-18

Sadek eskandalua bilatzen du argi eta garbi.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 26. orr.

Hilabete batzuetarako lan bat bilatzen nuen nik.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 107. orr.

Zerbaitegatik hil nahi izate hori, bizian ez ezik heriotzan ere kausa baten hegalpea bilatu nahia, heriotzaren gordina egosi arteko onik ez izatea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 271. orr.

Agirrek egunkariz egunkari dihardu oraintxe hastekotan den bere txangoari buruzko informazioa bilatzen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 171. orr.

Ispilu-joko bat izaki, literaturak errealitatearen errepresentazioa bilatu nahi du, gertagarri denaren kontakizuna nahiz gertatu denaren muina.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 17. orr.

Bakardadearen arrazoiak bilatzeari ekiten zion tematsu.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 223. orr.

Ximurraren begiek nire onespena bilatu zuten.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 77. orr.

Kulturaren inguruko oinarrizko kontzeptu batzuei buruzko adostasunak bilatu behar izan dituzte Kulturaren Euskal Kontseiluko kideek plana garatzeko orduan.  Berria - Kultura   2004-05-21

Pentsatu nuen azkarregi nenbilela bere konplizitatea bilatu nahian, eta baldarkeria bat izan zela komentarioa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 33. orr.

Bakantasun-hastapena bilatuko da, edo gutxienez bilatuko da ahalezko formulazioen arloa osorik ez-betetzearen hastapena.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 138. orr.

Ez nintzen aitzakiak bilatzen asko saiatu.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 102. orr.

Denok dugu helburu bera: zoriona eta ontasuna, eta horiek bilatzea bertutea bilatzea bezalakoa da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 56. orr.

Nork bilatzen du hemen, gure artean, gure jendeak etsitzea?  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 258. orr.

Elkarrengandik banandurik suertatzen baziren, elkar bilatzen zuten merkatuko gona guztien atzean, kutxen barruan, azen azpian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 240. orr.

Hala, bidea urraturik utzi dio amodio kristauari, non Jainkoak eta bere sorkariek, amodio "goitarretan" enpo eginak, elkar bilatzen eta gogoratzen baitute zeruko esferatan galdurik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 315. orr.

Gehienbat, azentuaren kokalekua bilatu da.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 130. orr.

2 (adizlagun eta kidekoekin)

-Bilatu ondo, Susana. Jainkoa garbiki bilatzen duen gizakiak estura eta tristura moduko bat nabarituko duela behin baino gehiagotan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 74. orr.

Oteizaren oroimena egitaraua garatuko du Jorge Oteiza Museoak datozen hilabeteetan, artistaren biografiaz dauden ahozko eta idatzizko lekukotasunak sistematikoki bilatzeko.  Berria - Kultura   2006-03-09

Alferrik bilatuko dugu haren izena hango literaturari buruzko eskulibururik garrantzitsuenetan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 9. orr.

Hoa! -eta eskuak itsuka bilatu zuen ezpataren eskutokia.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 264. orr.

Halako irrikaz bilaturiko altxor ezkutua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 186. orr.

Idatzien munduaren eta gauzen munduaren arteko zubiaren bila bazebilen, falta zen katebegiaren bila, ez zuela noski urrutian bilatu behar.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 66. orr.

Tonu musikalek berehala bilatzen zuten beraren baitan pareko kolorea, eta beraren barneko kolore-burrunbada aberatsa balitz bezala bizitzen zuen beti musika.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 33. orr.

Etengabe bilatzen ditu autismoa ulertzeko ereduak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 278. orr.

Oraindik gazte nintzelarik, bidaiatzen hasi aurretik, bete-betean bilatu nuen jakinduria neure otoitzean.  Elizen arteko biblia   Si 51,13

Obsesioz bilatzen du maitearen adierazpenetan gezurra.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 164. orr.

Pausatuki mintzatzen da, hitzen ordena patxadaz bilatuz, esalditik esaldira lotura logikoak tentuz eginez.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 12. orr.

Begiz bilatzen zituen ezker-eskuin ea etxeren batean norbait geratzen zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 225. orr.

Perrettek begiekin bilatu zuen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 18. orr.

3 aurkitu.

Neskari begiratu ondoren, lekuko objektibo bat behar du, oxigeno globo bat, begietatik hartu behar du arnas eta zu bilatzen zaitu, bagoian parez pare eserita zauden hori.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 28. orr.

Neskato bat bilatu nuen jauregiko atearen inguruan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 259. orr.

Esperimentu batean, labirinto batean bidea bilatu eta antzeko eginkizun sinple batzuk egitera ohitu zituzten animalia batzuk.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 263. orr.

Enbaxadatik atera nintzenean [...] taberna bat non bilatuko hasi nintzen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 174. orr.

Etxetik ateratzeko arrazoi bat bilatu ezinik, txakurrarena da hiriko etxekoandreak bilatu duen helduleku seguruena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 178. orr.

Bere baitara bildu zen, mehargune horixka hartan gogoetarako motiboren bat bilatu izan balu bezala.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 9. orr.

Errekan, txalbururen batzuk bilatzen ote dituzten edo.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 112. orr.

Faltan bilatu izan zuen aspaldian bere itsasoa.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 48. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

adostasuna bilatu (10); alferrik bilatu (10); alferrik bilatu zuen (3); alternatibak bilatu (5); arrazoiren bat bilatu (3); artean bilatu (8); artean bilatu behar (3); arteko adostasuna bilatu (5); arteko oreka bilatu (10); aterpea bilatu (7); aurpegia bilatu (4); babesa bilatu (20); babesa bilatu dut (3); babesa bilatu nahi (4); babesik bilatu gabe (3); baitan bilatu (5); baitan bilatu behar (3); bakarrik bilatu (4); bakea bilatu (5); bakea bilatu behar (3); bat bilatu (208); bat bilatu behar (58); bat bilatu beharko (23); bat bilatu beharra (8); bat bilatu beharrean (3); bat bilatu du (3); bat bilatu dugu (3); bat bilatu eta (12); bat bilatu nahi (15); bat bilatu nahian (5); bat bilatu nuen (11); bat bilatu zuen (23); batean bilatu (9); batean bilatu beharko (4); batzuk bilatu (25); batzuk bilatu behar (7); batzuk bilatu beharko (10); begiak bilatu (9); begiak bilatu ditu (3); begiak bilatu zituen (4); begirada bilatu (4); behar da bilatu (3); berak bilatu (4); bere bidea bilatu (4); bere lekua bilatu (5); berri bat bilatu (7); berria bilatu (4); berriak bilatu (13); berriak bilatu behar (3); bertan bilatu (5); bertan bilatu zen (3); beste inon bilatu (3); beste nonbait bilatu (11); bestelako bideak bilatu (3); beti bilatu (7); bide bat bilatu (3); bide batzuk bilatu (5); bidea bilatu (10); bidea bilatu behar (3); bideak bilatu (14); bideak bilatu behar (5); bideak bilatu beharko (3)

bilatu ahal (14); bilatu ahal izango (4); bilatu ahal izateko (5); bilatu arren (4); bilatu arte (6); bilatu asmoz (6)

bilatu behar (414); bilatu behar baita (3); bilatu behar da (57); bilatu behar dela (21); bilatu behar dira (23); bilatu behar direla (10); bilatu behar ditu (6); bilatu behar ditugu (9); bilatu behar du (20); bilatu behar duela (10); bilatu behar dugu (35); bilatu behar dugula (3); bilatu behar duk (3); bilatu behar dut (8); bilatu behar dute (7); bilatu behar dutela (4); bilatu behar duten (3); bilatu behar duzu (4); bilatu behar izan (29); bilatu behar izaten (6); bilatu behar nuela (4); bilatu behar nuen (13); bilatu behar zaio (5); bilatu behar zaiola (4); bilatu behar zaizkio (3); bilatu behar zaizkiola (3); bilatu behar zela (3); bilatu behar zen (6); bilatu behar zuela (4); bilatu behar zuen (3); bilatu behar zuten (3); bilatu beharko (129); bilatu beharko dela (3); bilatu beharko dira (7); bilatu beharko direla (4); bilatu beharko ditu (7); bilatu beharko ditugu (6); bilatu beharko dituzte (6); bilatu beharko du (13); bilatu beharko dugu (10); bilatu beharko dut (3); bilatu beharko dute (9); bilatu beharko duzu (4); bilatu beharko genuke (6); bilatu beharko litzateke (6); bilatu beharko nuen (3); bilatu beharra (35); bilatu beharra dago (9); bilatu beharra dagoela (5); bilatu beharra dauka (3); bilatu beharrean (24); bilatu beharreko (6); bilatu beharrekoa (4); bilatu beharrik (4); bilatu beharrik ez (3)

bilatu bitartean (4); bilatu ditu (12); bilatu ditut (6); bilatu dituzte (9); bilatu du (59); bilatu du eta (3); bilatu duen (11); bilatu dugu (11); bilatu dut (20); bilatu dute (21); bilatu duten (4); bilatu duzu (7); bilatu edo (6); bilatu egin (12); bilatu egin behar (6); bilatu egiten (5); bilatu ere (7); bilatu eta (140); bilatu eta atxilotzeko (5); bilatu eta aurkitu (13); bilatu eta lortu (3); bilatu ez (10); bilatu ezinik (8); bilatu gabe (41); bilatu genuen (7); bilatu izan (17); bilatu izan du (3); bilatu nahi (114); bilatu nahi dituela (3); bilatu nahi dituzte (3); bilatu nahi du (7); bilatu nahi duen (3); bilatu nahi duten (3); bilatu nahi izan (22); bilatu nahi izaten (5); bilatu nahi zuen (3); bilatu nahia (4); bilatu nahian (26); bilatu nahirik (7); bilatu nahiz (4); bilatu nituen (14); bilatu nuen (64); bilatu ohi (5); bilatu ondoren (6); bilatu ordez (8); bilatu zen (6); bilatu zion (4); bilatu zituen (35); bilatu zituzten (11); bilatu zuela (5); bilatu zuen (136); bilatu zuen bere (3); bilatu zuen eta (5); bilatu zuten (44)

demokratikoa bilatu behar (3)

egia bilatu (5); egoki bat bilatu (4); egokia bilatu (4); egokiak bilatu (4); egokiena bilatu (4); egoskor bilatu (4); egoskor bilatu duen (3); erantzuna bilatu (6); erantzuna bilatu eta (3); erdibide bat bilatu (3); ere bilatu (13); eskua bilatu (4); eta bilatu (18); ez bilatu (11); ez da bilatu (6); ez du bilatu (6); ez dut bilatu (3); ezer bilatu (4); garaipena bilatu (5); garaipena bilatu zuen (3); gehiago bilatu (11); gehiago bilatu behar (3); giltza bilatu (5); guztietan bilatu (7); haiek bilatu (4); han bilatu (5); hitza bilatu (6); hor bilatu (7); hor bilatu behar (6); hori bilatu (8); hori bilatu behar (3); horretan bilatu (6); horretan bilatu behar (5); hura bilatu (5)

informazioa non bilatu (3); inon bilatu (5); irtenbide bat bilatu (11); irtenbide batzuk bilatu (3); irtenbidea bilatu (13); irtenbidea bilatu behar (3); irtenbideak bilatu (10); irtenbideak bilatu behar (4); itsuka bilatu zuen (3); iturriak bilatu (4); kanpoan bilatu (4); kanpoan bilatu behar (3); konponbide bat bilatu (3); konponbidea bilatu (11); konponbidea bilatu behar (5); konponbideak bilatu (8); konponbideak bilatu behar (5); kontraerasoak bilatu (4); kontraerasoak bilatu zituen (4); lan bat bilatu (6); lana bilatu (10); lanpostua bilatu (4); lekua bilatu (16); lekua bilatu zuten (3); modua bilatu (11); modua bilatu behar (4); moduren bat bilatu (3); nahita bilatu (4); neuk bilatu (4); nik neuk bilatu (3); nola bilatu (10); nola bilatu behar (3); non bilatu (16); non bilatu behar (4); nonbait bilatu (11); nonbait bilatu behar (7); norbait bilatu (4); norberak bilatu (5); norberak bilatu behar (5)

ona bilatu (9); ona bilatu behar (3); oreka bilatu (21); oreka bilatu behar (9); oreka bilatu nahi (5)

zentzua bilatu (4); zer bilatu (5); zerbait bilatu (9)

bilatuenen zerrendan (5); pertsona bilatuenen zerrendan (3)

alferrik bilatuko (13); alferrik bilatuko dugu (3); bat bilatuko (34); bat bilatuko balu (3); bat bilatuko du (5); bat bilatuko dut (5); bideak bilatuko (5); bilatuko balu (8); bilatuko balu bezala (4); bilatuko da (7); bilatuko diat (5); bilatuko dira (4); bilatuko ditu (14); bilatuko ditugu (6); bilatuko ditut (4); bilatuko dituzte (9); bilatuko dituztela (4); bilatuko dizut (8); bilatuko du (47); bilatuko duela (12); bilatuko duen (6); bilatuko dugu (19); bilatuko dut (16); bilatuko dute (20); bilatuko duzu (9); bilatuko luke (6); bilatuko nuen (4); bilatuko zuen (5); ere bilatuko (5); hartzea bilatuko (5); irtenbidea bilatuko badu (3); non bilatuko (8); parte hartzea bilatuko (3); zer bilatuko (4)

bilatuta ere (5)

bat bilatuz (4); bilatuz bezala (5); bilatuz eta (12); bilatuz gero (14)

adostasuna bilatzea (6); akordioa bilatzea (6); bat bilatzea (44); bat bilatzea da (3); berriak bilatzea (8); beste bat bilatzea (3); bilatzea baino (5); bilatzea baizik (4); bilatzea da (23); bilatzea dela (6); bilatzea duk (4); bilatzea egotzi (5); bilatzea egotzi zion (4); bilatzea erabaki (4); bilatzea ere (11); bilatzea ere ez (3); bilatzea eta (17); bilatzea ez (13); bilatzea ez da (6); bilatzea ezinbestekoa (5); bilatzea izan (10); bilatzea izan zen (4); bilatzea izango (7); bilatzea izango da (3); bilatzea zen (11); errudunak bilatzea (4); eta akordioa bilatzea (3); ez bilatzea (9); irtenbidea bilatzea (7); irtenbideak bilatzea (4); konponbidea bilatzea (5); lana bilatzea (11)

bilatzearen alde (9); bilatzearen alde agertu (5)

bat bilatzeari (11); bat bilatzeari ekin (6); bilatzeari ekin (27); bilatzeari ekin nion (6); bilatzeari ekin zion (6); bilatzeari ekin zioten (4); bilatzeari ekingo (4); bilatzeari ekiten (4); bilatzeari utzi (6)

adostasuna bilatzeko (15); akordioa bilatzeko (8); akordioak bilatzeko (9); alternatibak bilatzeko (4); arazoari konponbidea bilatzeko (4); armak bilatzeko (5); arrastoak bilatzeko (5); aterabide bat bilatzeko (3); aterabidea bilatzeko (4); aukera onena bilatzeko (4); bakea bilatzeko (7); baketsu bat bilatzeko (3); baketsua bilatzeko (4); bat bilatzeko (87); bat bilatzeko premia (3); berri bat bilatzeko (3); berriak bilatzeko (14); bide berriak bilatzeko (3); bideak bilatzeko (5)

bilatzeko agindu (4); bilatzeko ahalegin (4); bilatzeko ahaleginak (4); bilatzeko ahaleginean (4); bilatzeko ardura (4); bilatzeko asmoa (4); bilatzeko asmoarekin (4); bilatzeko asmoz (20); bilatzeko aukera (12); bilatzeko bidean (4); bilatzeko borondatea (4); bilatzeko esan (7); bilatzeko eskatu (16); bilatzeko eskatu die (4); bilatzeko eskatu dio (3); bilatzeko eta (39); bilatzeko eta atxilotzeko (13); bilatzeko eta aurkitzeko (3); bilatzeko garaia (4); bilatzeko lana (6); bilatzeko lanak (8); bilatzeko lanak bertan (3); bilatzeko lanean (9); bilatzeko orduan (12); bilatzeko premia (4); bilatzeko prest (6); bilatzeko unea (4)

demokratikoa bilatzeko (6); egoerari irtenbidea bilatzeko (3); eta irtenbideak bilatzeko (5); eta konponbideak bilatzeko (4); ez bilatzeko (7); gatazkaren konponbidea bilatzeko (3); gatazkari irtenbidea bilatzeko (12); gatazkari konponbidea bilatzeko (6); handiko armak bilatzeko (4); hori bilatzeko (10); hura bilatzeko (8); inguruan adostasuna bilatzeko (3); irtenbide bat bilatzeko (6); irtenbidea bilatzeko (47); irtenbidea bilatzeko asmoz (6); irtenbidea bilatzeko eskatu (3); irtenbideak bilatzeko (24); jabe bat bilatzeko (3); konponbide bat bilatzeko (4); konponbidea bilatzeko (34); konponbidea bilatzeko asmoz (4); konponbideak bilatzeko (14); lana bilatzeko (14); normalizazio politikoa bilatzeko (3); onena bilatzeko (6); onuragarri zaiona bilatzeko (3); oreka bilatzeko (4); politikoa bilatzeko (7); politikoak bilatzeko (4); politikoari irtenbidea bilatzeko (3)

adostasuna bilatzen (6); aitzakiak bilatzen (6); alferrik bilatzen (4); animatzaile bat bilatzen (5); arrazoia bilatzen (4); artean bilatzen (7); aterpea bilatzen (4); aztarnak bilatzen (4); babesa bilatzen (8); baina bilatzen (4); baizik bilatzen (4); bakarrik bilatzen (9); bakarrik bilatzen du (4); bakea bilatzen (4); bat bilatzen (173); bat bilatzen ari (11); bat bilatzen du (49); bat bilatzen dut (4); bat bilatzen dute (5); bat bilatzen hasi (4); bat bilatzen nuen (3); bat bilatzen saiatu (8); bat bilatzen saiatuko (4); bat bilatzen zuen (14); bat bilatzen zuten (4); batzuk bilatzen (11); bera bilatzen (5); berak bilatzen (7); bere bidea bilatzen (3); berria bilatzen (4); berriak bilatzen (13); beti bilatzen (7); beti bilatzen zuen (3); bezala bilatzen (5); bide berriak bilatzen (3); bidea bilatzen (10); bideak bilatzen (8)

bilatzen ahalegindu (4); bilatzen ari (143); bilatzen ari da (13); bilatzen ari dela (4); bilatzen ari den (8); bilatzen ari dena (4); bilatzen ari dira (16); bilatzen ari direla (3); bilatzen ari diren (5); bilatzen ari gara (3); bilatzen ari garena (3); bilatzen ari naiz (3); bilatzen ari naizena (4); bilatzen ari nintzen (7); bilatzen ari nintzena (7); bilatzen ari zela (6); bilatzen ari zen (10); bilatzen ari zena (5); bilatzen ari ziren (4); bilatzen aritu (17); bilatzen aritu ziren (4); bilatzen aritzea (4); bilatzen bada (6); bilatzen badu (9); bilatzen baitu (6); bilatzen da (19); bilatzen den (14); bilatzen dena (6); bilatzen dira (6); bilatzen diren (7); bilatzen diren gaitasunak (5); bilatzen ditu (49); bilatzen dituela (4); bilatzen dituen (10); bilatzen ditugu (9); bilatzen ditut (5); bilatzen dituzte (26); bilatzen dituzten (10); bilatzen du (189); bilatzen du beti (3); bilatzen du denbora (6); bilatzen du eta (5); bilatzen du hezkuntza (5); bilatzen du idazkari (3); bilatzen dudan (5); bilatzen dudana (5); bilatzen duela (18); bilatzen duelako (6); bilatzen duen (57); bilatzen duen bitartean (4); bilatzen duena (29); bilatzen duena eta (4); bilatzen duenak (8); bilatzen dugu (25); bilatzen dugu eta (3); bilatzen dugun (11); bilatzen duguna (5); bilatzen dut (29); bilatzen dute (59); bilatzen dutela (8); bilatzen duten (46); bilatzen dutena (7); bilatzen dutenak (8); bilatzen dutenek (6); bilatzen dutenen (5); bilatzen duzu (15); bilatzen duzuen (5); bilatzen duzuena (4); bilatzen duzun (12)

bilatzen ere (9); bilatzen eta (23); bilatzen eta aurkitzen (3); bilatzen ez (33); bilatzen ez duen (8); bilatzen genuen (11); bilatzen hasi (34); bilatzen hasi ginen (3); bilatzen hasi nintzaion (3); bilatzen hasi zen (4); bilatzen hasi ziren (5); bilatzen hasita (10); bilatzen hastea (4); bilatzen hasteko (11); bilatzen hasten (5)

bilatzen ibili (5); bilatzen jakin (5); bilatzen jakin behar (3); bilatzen jardun (4); bilatzen jarraitu (8); bilatzen jarraitu zuten (3); bilatzen jarraituko (6); bilatzen lagundu (6); bilatzen lagundu zion (3); bilatzen lagunduko (10); bilatzen laguntzeko (5); bilatzen laguntzen (5); bilatzen nituen (9); bilatzen nuen (24)

bilatzen ote (12); bilatzen ote nuen (4); bilatzen ote zuen (3); bilatzen saiatu (42); bilatzen saiatu behar (4); bilatzen saiatu da (4); bilatzen saiatu ere (3); bilatzen saiatu naiz (6); bilatzen saiatu nintzen (4); bilatzen saiatu zen (9); bilatzen saiatu ziren (4); bilatzen saiatuko (14); bilatzen saiatuko dira (5); bilatzen saiatzen (21); bilatzen saiatzen denik (3)

bilatzen zituen (32); bilatzen zituzten (14); bilatzen zuela (10); bilatzen zuen (83); bilatzen zuen bitartean (3); bilatzen zuena (20); bilatzen zuena lortu (3); bilatzen zutela (4); bilatzen zuten (37)

buruzko informazioa bilatzen (3); da bilatzen (13); dakit zer bilatzen (3); dira bilatzen (6); du bilatzen (15); duena bilatzen (4); dut bilatzen (9); dute bilatzen (4)

egia bilatzen (6); egokiak bilatzen (4); emakumea bilatzen (4); erakasle bat bilatzen (4); erantzuna bilatzen (6); erantzunak bilatzen (4); ere bilatzen (15); eta bilatzen (22); eta bilatzen ari (4); eta zer bilatzen (4); ez da bilatzen (4); ez du bilatzen (13); ez dugu bilatzen (3); ez dut bilatzen (7); ez dute bilatzen (3); ez nuen bilatzen (4); ezer bilatzen ez (4); formatzaile bat bilatzen (6); gehiago bilatzen (9); hezitzaile bat bilatzen (3); hitza bilatzen (5); hitza bilatzen du (3); hitzak bilatzen (9); hizkuntza kontseiluak bilatzen (3); hori bilatzen (8); horixe bilatzen (5); hura bilatzen (5)

independentzia bilatzen (5); informazioa bilatzen (7); irakasleak bilatzen (5); irakasleak bilatzen ditu (5); irtenbide bat bilatzen (6); irtenbidea bilatzen (9); irtenbideak bilatzen (8); izatea bilatzen (11); izatea bilatzen du (5); jainkoa bilatzen (5); jainkoa bilatzen saiatzen (4); kanpoan bilatzen (4); konplizitatea bilatzen (5); konponbidea bilatzen (10); konponbideak bilatzen (9); kontseiluak bilatzen du (3); laguntza bilatzen (5); lan bat bilatzen (3); lana bilatzen (16); lana bilatzen ari (4); langile bat bilatzen (3); lekua bilatzen (6); maitatzen eta bilatzen (3); modua bilatzen (6); modua bilatzen zuen (3); ni bilatzen ari (3); nik bilatzen (5); nola bilatzen (4); norbait bilatzen (4); nuen bilatzen (7); nuen bilatzen ari (3)

ona bilatzen (8); onena bilatzen (4); ordezkariak bilatzen (4); ordezkariak bilatzen ditu (4); oreka bilatzen (8); oria ibaian bilatzen (3); politikoa bilatzen (4); tokia bilatzen (4)

zara bilatzen (4); zen bilatzen (6); zer bilatzen (42); zer bilatzen dute (3); zer bilatzen duten (3); zer bilatzen duzu (4); zer bilatzen nuen (3); zer bilatzen ote (8); zerbait bilatzen (10); zerbait gehiago bilatzen (3); zu bilatzen (5); zuen bilatzen (6); zuzendari bat bilatzen (6)

bat bilatzera (10); bilatzera behartzen (5); bilatzera bultzatzen (5); bilatzera eraman (4); bilatzera eta (5); bilatzera joan (4); lana bilatzera (4)


bilatzaile 1 iz bilatzen duen pertsona.

Bilatzearen grina bilatzailearengan sortzen da eta nolabaiteko dilindan dago esekita, eta objektu bilatua aurkitu eta bilatzailearekin bat egin arte ez du atsedenik helburu desiratuan.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 313. orr.

Grial Sainduaren bilatzaileen artean, Perceval izan zen ospetsuena.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 11. orr.

Argi espiritualaren bilatzaile hauentzat zabalik zegoen bide bakarra bide gogorra zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 113. orr.

Munduko ondasunen arbuiatzaile handiak eta zeruko aberastasunen bilatzaile bikainak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 190. orr.

Zu ezker-eskuin ihesi ibili behar duzu jazarle, jotzaile, bludger eta quaffleen artean, beste taldeko bilatzaileak baino lehen hartzeko, zeren eta snitcha harrapatzen duen bilatzailearen taldeak ehun eta berrogeita hamar puntu lortzen baititu, eta ia beti irabazten du talde horrek.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 153. orr.

Snitcha lortzen duen bilatzaileak aparteko ehun eta berrogeita hamar puntu irazten ditu bere taldearentzat.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 93. orr.

Eta taldeko azken kidea bilatzailea da.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 153. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Epailea fiskoaren abokatu zen gehiago egiaren bilatzaile hotz baino, ogasun-kutxako agente, legeen babesle eta ministro baino lehenago.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 60. orr.

Bilatzaile ofizialak izendatu dira, inkisidoreak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 63. orr.

Informatikaren aroaren aurreko konpas, tintontzi, luma eta bulego materialen bilatzaile porrokatu horietako bat.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 83. orr.

Mendebaldar bilatzaile asegaitz hauek, aurrez Kolon eta Da Gamaren arrastoari jarraituz jada ozeano birjin bat konkistatua zutenek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 405. orr.

Jainkoaren nahiaren egiazko bilatzaile haiek elkarrekin hizketan jardun zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 204. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hainbeste ordu eman zituen La Montañesa kafetegiko bere mahai-behalekuan zelatan, non bilatzaile lanetan ari zena aurkitua izan baitzen, eta ordurako bikoteak ederki aski zekien, jakin, beraien zaindarien berri, nondik ibiltzen zen, non egoten zen eta zertan ziharduen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 104. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

burdina imantatu bereziez urre bila saiatzen ziren ur-bilatzaileak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 56. orr.

Zein baino zein nabarmenagoak ziren aitaren arreta bereganatzen zuten bideko lagun haiek: urre-bilatzaile zen urlia; bazterrik bazter eta hiletaz hileta bere kantuetatik bizi zen erostari, sandia; bitxi-saltzaile, berendia.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 56. orr.

Gutxienez 46 lagun hil dira Brasilgo Amazonian diamante bilatzaileen eta indigenen arteko liskarretan.  Berria - Harian   2005-09-24

Perla bilatzaileak itsaso mirailean nola, halaxe murgiltzen da laguna euskaraz egin diren hiztegi guztietan, egunaren amaieran, moilan, nire oinetara uzteko.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 41. orr.

Esmeralda bila joan zen harribitxi-bilatzailea, dena utzita.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 45. orr.

Iraken suntsipen handiko armarik ez dagoela esan zuen asteburuan David Kay Estatu Batuek arma bilatzaile buru izendatu zuten adituak.  Berria - Mundua   2004-01-27

1813 eta 1814. urteetan Sequoyah gidari edo aztarna-bilatzaile lanetan ibili zen armadarekin.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 195. orr.

Gure hondakin-bilatzailea, hura bai ari zela beti kalakan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 56. orr.

-Hara, Ana: hoa egunkarira eta para ezan honako txartel hau erredakzioko iragarki-oholean: "Etzanaldi bat atso-bilatzaile baten truke".  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 299. orr.

Egin zaitez marinel-bilatzaileen ofiziala, eman ezazu izena marinel-erreklutatze bulegoan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 134. orr.

Gau batean Balter jauna ikusleen artean zegoen eta, antzezpenaren ondoren, gure zuzendariak aurkeztu egin zigun Hollywooderako jeinu-bilatzaile bat zela esanaz.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 48. orr.

Jakintzazale omen diren Agarren ondorengoek, Merran eta Temango merkatariek eta ipuin-kontalari eta jakintza-bilatzaileek ere, ez dute jakinduriarako bidea ezagutu.  Elizen arteko biblia   Ba 3,23

Eta filosofi bilatzaileak, gainbehera doazen gizarteei beren filosofia bereizgarriak ematen dizkietenak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 436. orr.

Gaztetxo aberats handiki haren jiran berehala bildu ziren zuriak eta miazkatzaileak, bizkarroiak eta zeremonia-egileak, sakela-bilatzaile eta diru-xahutzaile prestuenak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 106. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkartetak izenondo balioa duela)

Esan liteke, izpiritu plazer bilatzaile horren minbizia dela asperdura, nolabait esan, hilik bizi izatea bezalatsu.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 310. orr.

Arrotza zen atzerritar larruzuri perla-bilatzaile bakarti hura.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 46. orr.

Epaia emateko aski da zentzun arrunt eta xaloa, askoz ere fidagarriagoa izaten dena ohiko epaile errudun-bilatzailearen jakinduria baino.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 51. orr.

6 (informatikan)

Dokumentua gorde eta bilatzaileari berriz ere lana emateko asmoz eragin nion xaguari, "Fitxategia" zitzaion laukitxoaren gainean. "Jaso" sakatu nuen, eta bilatzailea pasahitza bidaltzen hasi zen, tarra-tarra, konputagailuak kexu egiten zuela.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 272. orr.

Ordenagailura joan, eta Barrurdin idatzi du Interneteko bilatzailean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 111. orr.

Zenbait minuturen buruan, "ikerketa-motora" edo bilatzailearen bidez, xehetasun frango aurkitu zituen Asiako Jai Alaien historiari buruz.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 184. orr.

Internetean sartu, bilatzailea ireki eta "portzinkula" idatzi nian.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 150. orr.

Duela urte gutxi, Altavista zen bilatzaile erabiliena, eta gaur egun bilaketen %2 baizik ez dira egiten bere bidez.  Berria - Ekonomia   2004-08-20

Interneteko Google bilatzaileko albisteen atalean.  Berria - Harian   2006-03-23

Google bilatzailearen satelite bidezko mapak erabiltzen dituzte tagzaniatarrek.  Berria - Gaiak   2006-02-12

Sareko bilatzailea udazken aldera burtsara irtengo da 2.700 milioi dolarreko Erosteko Eskaintza Publiko bidez.  Berria - Ekonomia   2004-05-02

Compartir izeneko enpresak kudeatzen duen indar handiko bilatzaile bat da zerbitzu horren atzean dagoena, eta bertan bost kontinenteetako 850.000 hiri eta herritako ibilbide aukerak biltzen dira.  Berria - Euskal Herria   2004-08-10

Bilatzailearen bidez, edozein urte eta egunetako efemerideak kontsulta daitezke Literaturaren zubitegia-n.  Berria - Kultura   2004-03-28

• 7 izond bilatzen duena.

Nire begirada bilatzaileak laster hauteman zuen pertz ketsua garraiatzen zuen taldea, sorbaldetan jarritako makilen gainean, eta usain garratz hari urrundik igarri nion, zalantza barik, arbi-zopa zela.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 192. orr.

Geuk ere zalantzan jartzen dugun hautemapenean aurkitzea ere, Horrela begirada bilatzaileak gehiago estimulatzen dituela gogobete baino.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 256. orr.

Esku batez gelditu nuen esku bilatzailea eta osabak ez zuen aurkako keinurik egin.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 77. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bilatzaile bat (6); bilatzaile batek (4); bilatzaile berria (4); bilatzaile gisa (3); google bilatzaileak (5); interneteko bilatzaile (6); urre bilatzaileak (3)


bilatze 1 iz zerbait aurkitzen saiatzea edo ahalegintzea.

Zelmanov matematikoari galdetu zioten behin zer izan zen 1994ean Fields Domina irabaztea ekarri zion "Burnside-ren problema murriztua" deritzanari soluzio bat bilatze hura, eta hark ezin deus taxuzkorik esaten asmatu.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 45. orr.

Beraien ahalegin eta adore guztia ezkutalekuak bilatze horretan ahitzen da.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 140. orr.

Antzekotasun grafikoa edota fonetikoa ahalik handiena bilatze horrek hiru oihartzun motatara garamatza.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 49. orr.

Bilatzearen grina bilatzailearengan sortzen da eta nolabaiteko dilindan dago esekita.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 313. orr.

Konplizitate erraza bilatzearen sintoma bezala ulertuko du keinua.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 67. orr.

Egia da Oulipok hitz jolasak bilatzeari, zerrendatzeari, asmatzeari eta adibidez hornitzeari ekin ziola gogotik  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 20. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Seguraski, aitzin gaueko bilatze etsi itsuan behin baino gehiagotan iragan nintzen haren ondotik, batere ikusi gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 212. orr.

Josu Oiaga gazte hernaniarraren aurkako bilatze eta atxilotze agindua.  Berria - Euskal Herria   2004-01-02

Horiek guztiak zirela-eta, Torralbaren aurkako nazioarteko 16 bilatze eta atxilotze agindu zeuden emanda.  Berria - Euskal Herria   2006-02-28

Zeituneko auzunean tankez lagundutako ehunka soldadu israeldarrek hainbat etxe arakatu zituzten palestinarrek herenegun hildako euren sei militarkideen bilatze zorrotzetan.  Berria - Mundua   2004-05-13

Neure burua bera ere aski ezezagun egin zitzaidala, batez ere haren intimitate eta sekretuen bilatze zoroan hasten nintzeneanBekatuaren itzala eleberri sagaratuak errepikaz iradokitzen digunak bizitzaren muina erakusten digu, baita sendatzen laguntzen ere, oinazea bilatze obsesibo enigmatikotik.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 49. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Haiek benetan behar zutena bilatze-aldi luze eta baketsua zen, Pince andrea kokote atzean arnaska ibili gabe.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 179. orr.

Goizez dena oso bizkor baitoa: amen batean bilatze-taldea osatzen zen, Lagerältester-a buru, beltzez jantzita, bizarra egin berri, bibote dotorea, perfumez, bere atzean Kapo alemana, eta atzerago zenbait Blockältester eta Stubendienst, denak ere borrak, zigorrak eta makilak eskutan erabiltzeko gertu.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 162. orr.

Karabineroak gaztigatu zituzten eta haiek, legeek agintzen duten bezala, bilatze lanari ekin zioten.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 98. orr.

"Bilatze-une bakoitza aurkitze-une ere bada", esan zion mutilak bere bihotzari.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 179. orr.

· Zakurrak bere burmuinetan bilatze lan hori maitasun-saritxo horiei lotzen die.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 50. orr.

Hizkuntza ezberdinetako hitz berdinak bilatze lan honetan, homonimia harrigarriak aurkitzen ditugu.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 238. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Berak bazekien, ikasleen egoitzako zenbait neskari entzunda, lan bilatze kontuetan benetako liskarrak izaten zirela postu hoberenak erdiesteko.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 210. orr.

Nahiago nuen arbola batera igo edo harriren batean eseri, beste Denbora Bilatze bati segida emateko.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 41. orr.

"Hala da bizitza", nahiz bakanetan baino ez den horrela deskribatzen: nonbait txertatze bat, profitabide bilatze bat, energiaren gainbehera bizkarroitze bat, eguzki forma noble hartatik tenperatura apaleko bero forma endekatu horretara eraldatzen baita energia hori.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 302. orr.

Nik, nire identitate bilatze horretan aurrera egiteko, adabakiekin soineko berriak egiten ditut, unean uneko oihal eta eguraldiaren arabera.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 423. orr.

Izadian substantzia bakar bat baizik ez dela existitzen eta hau absolutuki mugagabea dela, ez baita, beraz, delako zeinu bilatze beharrik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 49. orr.

5 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Halaz, ogi-landetan erbi-bilatze jokoak abandonatu eta Louis eskolako jargietan preso bezala senditu zen, baina papera erakasleari luzatu zion.  Berria - Kultura   2004-08-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurkako bilatze eta (3); bat bilatze (4); bilatze eta atxilotze (7); bilatze horretan (3); bilatze lan (3); bilatze lanak (5); konponbidea bilatze (3)

bilatzeari ekin (27); bilatzeari ekin nion (6); bilatzeari ekin zion (6); bilatzeari ekin zioten (4); bilatzeari ekingo (4); bilatzeari ekiten (4); bilatzeari utzi (6)


bilatzearren adlag bilatzeko.

Baliteke okerreko zenbakira deitu izana; hartzen dut, beraz, Manhattaneko zerrenda erraldoia, bertan nire zenbakia bilatzearren, eta berriro saiatzen naiz.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 247. orr.

Burua jaso du gauaren ahotsa bilatzearren, eta iluntasuna xurgatu ahala gauaren muina atzeman du.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 110. orr.

Bere baitan bor-bor zituen galderei erantzunak bilatzearren murgildu zen Albert Einstein zientziaren munduan.  Berria - Kultura   2006-01-27

Egoerari irtenbideak bilatzearren, EABk hainbat irizpide eta neurri proposatu ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-03-18


bilau (ETCn 289 agerraldi) 1 iz Erdi Aroan, jaun baten mendeko ez zen laboraria; herri xehekoa.

Lehen mailako nobleak izan edo azken mailako bilauak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 153. orr.

Ez da bilau alerik bizi Danimarka guztian doilor galanta ez denik.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 64. orr.

Bilau batek noble bat hil edo apez bat gaiztoki zauritzean etortzen zen maizenik halako zigorra.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 95. orr.

Noble nahiz bilau, azken hordia estalpean egokiturik utzi arte ez zuen Migel Mailuk oherako bidea hartu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 76. orr.

Zeren eta ehun urtetan ikus baitezakek jauna bilauturik, baina baita bilaua jaundurik ere.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 20. orr.

Ordukotzat, pobre eta aberatsak, errege eta bilauak berdintzen zituen gillotinara jendeak ehunka bideratuak izan ziren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 266. orr.

Zeren munduan ez baita bilaukeria handiagorik bilau ez denari egin dakiokeena baino, noiz eta hura bilautzat hartzen baita.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 574. orr.

Kontu egiozu nolakoak ziren Alonso de Contreras kapitaina, Fuente Ovejunako bilauak, Marcos de Obregon ezkutaria...  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 10. orr.

Bilauak ez zeukan bere jaunaren epaitegia faltsutzat jotzerik. Kapareak zaldi gainean eta beren armez borrokatzen ziren; eta bilauak oinez eta makilaz.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 231. orr.

Bilauak bakarrik borrokatzen ziren aurpegia agerian.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 214. orr.

Horregatik, ohartzat izan beza berorrek ere (agindutzat ezin-eta) nik ez diodala inolaz ere ezpatari helduko, ez bilauaren ez zaldunaren aurka.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 51. orr.

Makila tresna iraingarria zela, makilatutako gizona bilauak bezala tratatua zelako.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 214. orr.

Bilauen janari zakarra genuen, beraz, baba.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 58. orr.

2 izond doilorra, zitala.

Azpildar desleialok eta azpildar bilauok, ez duzue lotsarik!  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 87. orr.

Lotsa gaizto, esku bilau koldarrei.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 197. orr.

Dena den, garai hartan eta askoz gerozago ere ofizio bilaua zen harakinarena.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 162. orr.

Garai bateko zirujaua ofizio bilaukoa zen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 319. orr.

Gizakiak, gauza txikietan bilauak badira ere, oso jende zintzoa dira orokorrean.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 142. orr.

Hargatik garai dezake batek heriotza bilauenaren ikara. -Urte berean, Kantauri itsasoan, orduko 130 km.-ko haize bilaua nagusitu zen.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 189. orr.

-1895ean, Madrilen sorgin-haize zirimolatsu bilau batekiko ekaitza lehertu zen, eta tximinia mordoa teilatuetan bera biribilka kalera bota zituen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 27. orr.

Eta alde batetik bilau eta zikin sentitzen banintzen ere, bestetik aske eta garbi nengoen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 233. orr.

Alde egin du, behintzat, etorritako bidetik, eta ez dit dilema guztiz sakon eta neure-neurea erabakitzeko aukerarik eman: heroi naiz ala bilau?  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 153. orr.

3 (irain gisa)

Ea non aurkitzen duen administratzaile on bat: bilau hutsak dira denak Bilaua halakoa, zornezorro zikina!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 228. orr.

Bilau lotsagabe, traidore, likits, kastagaldua!  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 107. orr.

4 garrote bilau burdinazko lepoko modukoa, torlojuduna, heriotzara kondenatuak itotzeko Espainian erabiltzen zena. ik garrote 2.

Laidozko pikota urkabe zitala haga lotsagarria garrote bilaua daukat zain.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 130. orr.

Garrote bilauan lotuko nindutela.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 181. orr.

Ez zekiten fusilamenduarena ez lako agonia izango nuela, urkabe zitala haga lotsagarria pikota laidozkoa garrote bilaua, huraxe emon behar zidatela, Angiolillori legez.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 93. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

garrote bilaua (3)


bilaukeria iz bilauari dagokion egite makurra.

Zeren munduan ez baita bilaukeria handiagorik bilau ez denari egin dakiokeena baino, noiz eta hura bilautzat hartzen baita.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 574. orr.

Guarnizinoko soldaduek ez dituztela aintzakotzat hartzen zalduntxoen bilaukeriak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 546. orr.

Protagonistak, Merteuileko markesa alarguntsak, tentu handiz ezkutatzen dizkio bere bilaukeriak gizarteari.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 72. orr.

Ez duzu agian harridurarik gabe ikusiko horrenbertze lañotasun eta horrenbertze bilaukeria elkar litezkeenik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 529. orr.

Bilaukeria duk hori, eta guztiz itsusia hala zoroaren paperean diharduenearen aldetik.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 120. orr.

Beharrak estuturik, gertu dago aspaldi ez zela ikara sortzen zioten bilaukeriak egiteko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 354. orr.

Lehenago ere zaldi eder hura hil zioten, eta orain agian beste bilaukeria hau egin nahi diote.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 350. orr.

Xoka baino gehiago, tristura baino gehiago, ezin haserre handiagoa sentitzen nuen egin zioten bilaukeriarengatik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 248. orr.

Jukutria eta bilaukeriak egiteko desiraz ere beterik dago lehen aldiz bere bizitzan.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 67. orr.

Haren bilaukeria zitalak ezagutzeko.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 191. orr.


bilaukume iz adkor bilaua. (irain gisa)

Polita izango litzateke, kondetzar edo handizki horietakoren batekin ezkondu nire alaba, eta hark, gogoak emandakoan, bilaukume eta sokil-jole baten, gorulexar baten alaba gisa goitik behera bedeinkatzea!  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 113. orr.


bilautu, bilau(tu), bilautzen da/du ad bilau bihurtu.

Etxegoiendarrok gari gaineko txoriak izan gintuan eta gari gaineko txoriak izanen gaituk... zeren eta ehun urtetan ikus baitezakek jauna bilauturik, baina baita bilaua jaundurik ere.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 20. orr.


bilazale izond bilatzailea.

Ehizan eta arrantzan ibiltzea da nire lana; ez dut etxean aztorerik eta erbi-zakurrik; ongi ikasitako eperren bat eta pututx bilazaleren bat, horixe.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 135. orr.


bilbadura iz bilbatze lana.

Berez izaten da zurruna eta pisuaren eraginez ez da erraz okertzen, baizik eta tente mantentzen da bilbaduretan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1310. orr.

Harrizko pilare, adreilu errezko horma eta harlangaitzezko mehelinen laguntzarekin altuera handiak altxa daitezke, eta horiek sarri-sarri jarritako egurrezko bilbadura bitartez elkarrekin juntatuz, etxe altuak lortzen dira abantailarik handienak dituztenak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1250. orr.

Bainu beroen gaineko sabai gangatuak bikoitzak egiten badira, askoz ere egokiagoak izango dira, lurrunaren hezetasunak ez dielako bilbadurako egurrei kalterik egingo.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2530. orr.


bilbainada iz Bilboko erdarazko kanta, taldean abesten dena.

Hirian zehar barreiaturiko hamasei agertokitan 70 emanalditik gora izango dira, musika estilo askotarikoak: klasikoa, pop-rocka, abesbatzak, bilbainadak, jazza, flamenkoa...  Berria - Kultura   2004-06-20


bilbainismo iz bilbotartasuna.

Bilbainismo kulto, urrun, harrigarri, exotiko eta eskisito hori.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 33. orr.


bilbapen iz bilbatzea; bilbatzearen ondorioa. irud/hed

Planaren bigarren irizpide nagusia da «erabilera mistoak» indarrean ezartzea: «Ezin dute soilik etxebizitzek ordezkatu garai batean zegoen bilbapen ekonomikoa: etxebizitzak behar dira, beti ere jarduera ekonomikoarekin uztartuta».  Berria - Harian   2005-04-27


bilbatu, bilba, bilbatzen du ad. 1 bilbearen haria irazkiaren harien artetik zeharka igaroarazi. irud/hed

Haren begirada gordeek armiarma baten bezainbesteko trebetasunaz bilbatzen zuten halako sare gozo eta itogarri bat Ellenen lepo eta aurpegiaren inguruan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 336. orr.

Zernahi gisaz ere, Frantziako Iraultzak ondu zuen hamalau urte luzez (1789-1804) halako zerrenda osotua, lege zibilen ikuspegitik aurreko legeria ezabatu eta arloz arlo bestelako legeen hariak bilbatu zituena.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 12. orr.

Liburuan zehar gurutzatu eta berriz banatzen diren zenbait istorio bilbatzen ditu egileak.  Berria - Harian   2005-10-12

Bigarren Mundu Gerraren ondoren enpresa multinazionalek bilbatu dituzten nazioarteko ekoizpen-sareak herrialde industrializatuetan zabaldu dira batez ere.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 71. orr.

Han errotulu argidunek izpi gorriak, urreztatuak eta berdeak bilbatzen zituzten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 220. orr.

Hain baita handia gizonon ergeltasuna, baldin beldurra eta sinesberatasuna ehun berean bilbatzen eta irazkitzen badira eta gorputz-arimetako endrezera, juntura eta parte guztietarat hedatzen!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 553. orr.

Kontakizun luzea bilbatu zuen erreginaren edertasunari buruz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 351. orr.

Etorkizunari buruzko kezkak baztertu, eta lasai-lasai murgildu ginen orainean, gure inguruko mundu aspergarria ametsetan bilbatzen jarraitzeko.-Hau da, zalantzarik gabe -oihuka-, Gondorren historia osoan bilbaturiko fartsarik handiena.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 129. orr.

Harryk ez baitzuen lanik hartu hari Gordon Dryer-ekin bilbatzen ari zen egitasmoaren berri emateko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 237. orr.

Ikusmenezko esperientzia guztietan bilbatzen zaigu kolorea, eta leku zentrala du gure oroimen eta irudimenean, gure munduaren ezagueran, gure kultura eta artean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 51. orr.

Kubaren independentzia-gerran kokatu izan ditu, edo egiazko santu mirarigile baten inguruan bilbatu.  Berria - Kultura   2004-08-04

Trajediak bilbatu ohi dituen bi aldeak nituen neurekin: handitasuna eta txikikeria, urrea eta gorotza.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 22. orr.

Berdin armairu zaharreko usain soil batek ere, oroitzapenak piztu eta bilbatzen dituenean.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 87. orr.

Zientzia-teoria guztiak behaketa-kopuru mugatu batean oinarritzen dira; behatutako gertakariok bilbatu eta gertakari berriak aurresatea da euren helburua, horretarako (fisikan adibidez) "masa", edo "elektroi" bezalako izaki hipotetikoen araberako arau orokorrak sortuaz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 189. orr.

Beraz, arima osoak hazi txiki-txikiz egina behar du, zain, errai eta kirioetan zehar bilbatua.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 179. orr.

Gure asmoak ebaluaketa-prozedura batera mugatzen ditugunean, mailen nahasketaren eragozpena desagertzen da, eta ez dago zailtasunik elkarrekin bilbatutako mailak definitzean biribilkeria saihesteko.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 83. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Hauen denen izaera bilbatuaren suposizioa besterik ez zen, horiek nortasun edo karaktere unitario baten manifestaziotzat suposatzea.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 128. orr.


bilbatze iz bilbearen haria irazkiaren harien artetik zeharka igaroaraztea. irud/hed

Alabaina, mailen arteko bilbatze honek ez du nahitaez biribilkeria sortzen.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 82. orr.

Itxuraz ereduz kanpokoak ziren kasuen bilbatze eta azaltze intuitiboek, nire ustez, hemen jarraitu dugun bidearen zuzentasunaren aldeko froga garrantzitsuak eskaintzen dituzte.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 119. orr.

Hizkuntzaren bilbatze-aukeren bitartez, gurasoen gaineko esan ezinak ez zidan neure bizitza beraienetik bereiz bizitzen galarazten.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 50. orr.

Eta bizitza da, azken finean, gertaki haien guztien eta arrazoin haien guztien bilbatzea eta irazkitzea, denboraren ehundegietan. erregelan aditz laguntzaileen egitura adierazteko gai izan gara, elementuen arteko bilbatzeak aipatu gabe, eta errazago da beti elementu berezien kate bat deskribatzea, elkarren artean lotuta dauden elementuen kate bat baino.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 123. orr.


bilbe (ETCn 939 agerraldi) iz 1 ehuna egitean, irazkiko harien artetik zeharka pasatzen den haria; ehunean, zeharkako harien multzoa. ik irazki1 .

Anezka baita [...] ehutean irazkiaren artetik pasaz bilbea osatzen alderik alde joan-etorrian dabilen tramankulua.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 26. orr.

Bilbea=eskuin eta ezker doan haria.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 176. orr.

Horra zergatik, Platonek bakoiztasunaren eta aniztasunaren auzia aipatu-eta erakusten zuen menturaz politikariak har zezakeela eredutzat ehulea: irazkia eta bilbea gurutzatzen dituen bezala ehuleak ehunean, behar bailuke jakin politikariak bakoitza eta anitza, askatasuna eta zorroztasuna, gurutzatzen gizartean.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 105. orr.

Jesus etorri aitzineko mende luzeetan ez diotela juduek aterabiderik aurkitu Platonek bere aldetik salatua zuen ezinbesteko ateka gaitzari: nola dezakeen ehuleak piru bakarreko irazkiarekin hari anitzeko bilbea eho?  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 179. orr.

Jantziaz ari naiz; ehunak tresna bidez antolatu eta irazkiak eta bilbeak jarraian elkartuz egindako asmakizunarekin gorputzak estaldura batekin babesteaz gainera, jantziak apaingarritasuna gehitzen dio txukuntasunari.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4650. orr.

2 irud/hed

Jaun agurgarri hori, hementxe hasten da eleberriaren haria, edo kontakizunaren bilbea, nolabait esateko.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 298. orr.

Ihiak eta kanaberak ziren batik bat, sare korapilatsua eratzen zutenak, zulatu ezineko bilbea, kolore bizi-biziko mila lorez josia.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 215. orr.

Poliki-poliki, gizonaren besoetatik gora egiten zuten lerro beltzak hainbat irudi bihurturik zabaldu ziren, bizkarralde osoa hartzen zion bilbe bat osatzeraino.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 162. orr.

Batasuna, eraginaren osotasuna, ezinezkoak dira; zeren, azkena irakurritako orriak izan ezik, gogoan geratzen dena gertatuakoaren bilbea baizik ez baita izaten.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 84. orr.

Ni baino gizon zuhurrago eta ikasiagoek historian bilbe bat, erritmo bat, aurrez erabakitako egitura bat bereizi dute.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 308. orr.

Intrigazko nobela on batean bezala, bilbearen osagarriak nabarmen ageri dira liburuak kontatzen duen historian barrena "Diskurtsoak" -eurak entzun ahal diren eta testu gisara irakurriak izan daitezkeen neurrian- ez direla, itxaron zitekeen legez, gauzen eta hitzen arteko gurutzatze huts eta soila: gauzen bilbe iluna, ageriko katea, ikusgarria eta hitzek koloreztatua.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 9. orr.

Noval ezkor da gaur egungo bilbe instituzionalak ekar dezakeenaz.  Berria - Euskal Herria   2004-05-14

Ez dira eurak hedatzen azterketa egiten denean; ez dute eurek diseinatzen bilbea, azpian datzan arrazionaltasuna.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 54. orr.

Harreman honetan, Mendebaldearen balentria teknologikoen eta independentzia espiritualari eusteko errusiar arimen erabakiaren arteko tirabira etengabea izan zen dramaren bilbea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 177. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Madeleinek bilbe-orrazia itzulikarazi zuen, harien astalkatzeko, geldirik egon ezinik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 169. orr.

Orduan zilarbizia zapiaren bilbe-tarteetatik aterako da eta barruan urrea geratuko da estutuarekin zanpatuta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3470. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ezagutzen dugun gizarte bilbea osatzen duten pertsonek, erakundeek eta egiturek jakin behar dute erantzukizun printzipioa norberari aplikatuta abiatzen dela.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 100. orr.

Hipermerkatuak hasieran herri-guneetatik aparte kokatu baziren ere, geroz eta erdigunerago sartzen ari zaizkigu, beren burua gizakien bizi-bilbean txertatzeko.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 117. orr.

Dena den, ohar hutsen mailan geratzen dira, gero eraiki zuten kontzeptu-bilbean ez ziren eta islatu.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 53. orr.

5 (elkarketa kopulatiboetan)

Rodinen pentsalariaren jarreran zegoen ia, aulkian eserita, ukondoa izter gainean eta eskua kokospean buruari eutsiz, tapizaren bilbe-irazkien askotarikoari, koloreen anitzari erreparan, aurrealdean zuen tapiz zatian xehetasunen bat argitu nahi balu bezala.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 84. orr.

Memoriaren mapak eta mapen memoria, biak irazki-bilbe berera erakartzen ditu literario deitzen dugun testu batek eta bilgune horretara erakartzen gaitu irakurleok.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 14. orr.


Bilboratu, Bilbora(tu), Bilboratzen da/du ad Bilbora joan; Bilbora eraman.

Baina ezer ez da betiko, eta Bilboratu behar izan ziren berriro.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 262. orr.

"Goazen tabakoa erostera eta, bide batez, zerbait har genezake, ezta?" galdetu zion behin Bilboratuta.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 18. orr.

Azken urteotako bertsolari txapelketetan nabarmendutako bertsolariak Bilboratuko ditu Santutxuko Bertso Eskolak, Udaberriko Bertso Saioak izeneko ekimenaren barruan.  Berria - Kultura   2004-05-05

Besteen artean Xipreko itsasuntzi bat zuten Bilboratua, gizon xoil batekin (besteak ez jakin norat urtuak), Afrika Bolikostakoa, Abidjanetik heldu.  Herria   2002-07-18


bilbotar izlag/iz Bilbokoa, Bilbori dagokiona; Bilboko biztanlea.

Juan Antonio Zunzunegi bilbotar idazlea zen.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 45. orr.

Gerra Zibilean erbestera jo zuen bilbotar bikote baten ezaupidea egingo du.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 159. orr.

Carltongo hall-ean, torero, zale eta bilbotar pertsonalitateen anabasan, haren albora joateko modua ukan nuen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 297. orr.

Berehala ohartu nintzen erantzun hura jaulki zuena ez zela esploratzaile bat, baizik eta ia mendirik zapaldu gabeko irakasle bilbotar bat.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 144. orr.

Bazuten lider moduko bat, Pepelu Retolaza, eskolapioetako apaizgai bilbotar bat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 42. orr.

Mako izeneko errefuxiatu bilbotar baten etxean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 37. orr.

Pedro Larraondo itsasgizon bilbotarra pertsonaia historikoa da.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 32. orr.

Ertzaintzak herenegun Bilbon 40 urteko gizonezko bilbotar bat atxilotu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-04-22

Vicente de Arana bilbotarra (1840-1890) gure elezahargilerik oparoenetakoa da.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 199. orr.

Aner Gomez bilbotarra da atxilotua; polizia iturrien arabera, tren geltokian atzeman dute.  Berria - Euskal Herria   2004-11-06

Concha Valdes bilbotarra da, eta horrez gainera faxista ere bada.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 87. orr.

Mundu oro unibertsaltasuna famatzera jarri delarik, esan beharra dago bat oso bilbotarra, oso euskalduna, oso española, oso afrikanoa, oso japonesa edo holako oso edozer-gauza izanik, ez dagoela unibertsaltasun horrentzako leku izpirik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 246. orr.

Bilbotar hau ekonomista da eta 42 urte ditu.  Herria   2003-07-03

Vigoko bilbotarrak.  Berria - Kultura   2004-01-11

Bilbotarren erdi erdera erdi euskera daukate Bizkai guziko euskaratzat.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 73. orr.

Hala ere, bilbotarrek badute liga irabazteko aukerarik.  Berria - Kirola   2004-03-11

Atzerritarrek betetzen dituzte bilbotarrek hustutako kaleak.  Berria - Harian   2005-08-19

Bilbotarra barik donostiarra balitz, esate baterako, nabarmenduko genuke?  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 24. orr.

Bilbotar erdaldun euskaltzale batek, kasu, "País Vasco" edo "País" esango du, eta batzuetan, zenbait girotan, "Euskadi" edo "Euskal Herria".  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 99. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bilbotar asko (3); bilbotar askok (4); bilbotar bat (10); bilbotar bat atxilotu (3); bilbotar batek (3); bilbotar gaztea (3); bilbotar gazteak (3)

bilbotarra da (12); bilbotarra eta (11); preso bilbotarra (3); urteko bilbotarra (7)

albokari bilbotarrak (3); atleta bilbotarrak (3); bilbotarrak ean (3); bilbotarrak eta (4); gonzalez bilbotarrak (3); idazle bilbotarrak (4); idazle bilbotarrak ean (3); musikagile bilbotarrak (3); talde bilbotarrak (9)

artista bilbotarraren (4); idazle bilbotarraren (4); musikagile bilbotarraren (4); zuzendari bilbotarraren (3)

bilbotarrek badute (3); bilbotarrek ez (3); bilbotarrek irabazi (3); galerista bilbotarrek (3); zuten bilbotarrek (6)


bilbotarkeria iz bilbotarrari dagokion egite gaitzesgarria.

Dirua badago, nonbait, edozein bilbotarkerian xahutzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-01-28


bilbotartu, bilbotar(tu), bilbotartzen da/du ad bilbotar bihurtu.

Geroago, gaztaroan, erlijiotik ere bidali egin gintuzten, eta nire belaunaldikoek Deustuan eta Sarrikon, geroago Leioan bezala, bilbotartu ginen.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 18. orr.

Sortzez eibartarra da Koldo Zuazo, aspaldian haatik bilbotartua eta memento huntan Donibane Garazin bizi dena.  Herria   2005-11-10


bildegi ik biltegi.

bildin iz eraikina.

Hiriaren lehen inpresioa hartzeko, bildinak ikusteko, autobusaren goiko pisua bezalakorik ez dago.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 25. orr.


bildoski (orobat bildotski g.er. eta bildoxki) 1 iz bildotsaren okela.

Horrela antzeman zion gizonak zakurkia zela bildoski izenaz atera ziotena.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 167. orr.

Badakizu, orduan: joan zaitez Arandara eta roast lamb eskatu, edo janbaka hasi, bildoski errea jan nahi baldin baduzu.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 193. orr.

Goizuetan, jeneralean ardia baino larrixeagoa eta haragi gehiagokoa, baina oso nekez, orain bezala, bildoski guria.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 228. orr.

Eguerditan ardi rantxo edo "estanzia" batean izan gira bazkaltzen, eta bixtan dena bildoskia brasan errerik hango moldean eman daukute.  Herria   2005-07-28

2 (hitz elkartuetan)

Sekulako korrokada bota eta barreka hasi zen, hortz-haginen artean bazkaritik geratu zitzaizkion bildoski hondakinak erakutsiz.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 79. orr.

Gero bildoski bazkari on bat emana izan da, gaitzeko omorea bildu duena.  Herria   2004-10-14

· Atzarki-bildoskiak badira ostatuan baina hotzik ez dute berdin balio.  Herria   2001-02-01


bildostu, bildots/bildostu, bildosten da/du ad bildots bihurtu.

Aharia bildosten, ordea, ardiaren aitzinean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 113. orr.

Koldar hutsa naiz, bakardadeak bildostu egiten duen azeri usteko bat.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 54. orr.

2 irud/hed

Kartzelak ez du agirretarra bildosten!  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 259. orr.


bildostxo iz adkor bildotsa.

Bildostxo egoskorra!  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 71. orr.


bildots (ETCn 1.563 agerraldi; orobat bildotx g.er.) iz 1 ardiaren umea, arkumea. ik axuri.

Orduan, otsoa eta bildotsa elkarrekin biziko dira, lehoinabarra eta antxumea elkarren ondoan etzango.  Elizen arteko biblia   Is 11,6

Ardi bat eta bere bildotsa ebatsiak zituen Uharteko jaunaren lurretan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 65. orr.

Plomuki hartan Balantsun agertzen zen, bildotsa bizkarrean zeramala, labrit xakurra saihetsean eta galtzarpa hutsalak sorbaldan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 45. orr.

Bildotsak auhenez ari ziren, zein besteak baino gorago, ozenago, ankerrago.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 78. orr.

Iruditzen zitzaidan ardien eta bildotsen marraka ikaratiak hautematen nituela.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 127. orr.

Orduan ikusi nuen bildots sortu berriaren milikatzen ari zela.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 43. orr.

Erdi makurturik, bildotsaren garondoa ferekatu zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 88. orr.

Bildotsa guztiz odolustu arte egon ginen zain.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 90. orr.

Anartean bildotsa bezain amultsua bilakatua nintzen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 26. orr.

Artzainak bildots jaio berrietan zein bizitarako eta zein hiltegirako diren bereizten dituen antzera, halaxe aukeratzen ditu giza memoriak bizipenak.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 18. orr.

San Jose eta Pazko egunez bildotsa jateko ohitura oraindik bizi bizirik dago euskaldunen artean.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 150. orr.

Ohe dotore eta goxotan luze etzaten zarete, artaldeko bildots eta ikuiluko txahal onenak jaten dituzue.  Elizen arteko biblia   Am 6,4

Esnatu orduko konturatu zen tarte horretan koioteak artaldeko bildots bat kendu ziola.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 68. orr.

Jaunarentzako erre-oparitzat hirurogeita hamar zezen, ehun ahari eta berrehun bildots eskaini zituzten.  Elizen arteko biblia   2 Kro 29,32

Zekor bat, ahari bat eta urtebeteko bildots bat erre-oparitarako, aker bat barkamen-oparitarako eta bi zekor, bost ahari, bost aker eta urtebeteko bost bildots elkartasun-oparitarako.  Elizen arteko biblia   Zen 7,110

Hiltegira daramaten bildotsa ematen duzu.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 25. orr.

Orduan, bada, larritzen, izutzen eta asaldatzen gara, zuri zena ere beltz dakusagu, bildots bat zegoen lekuan otso bat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 360. orr.

Hor ibiltzen zen beti, Expediente X, Milenium bezalako telesailetara edo Bildotsen isiltasuna edo Seven bezalako filmetara kateaturik.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 74. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hiltzera daramaten bildots otzanaren antzeko nintzen ni.  Elizen arteko biblia   Jr 11,19

Bildots otxan bat bezala zure atzaparretan erortzetik begiratuko nintzen, bederen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 337. orr.

Bildots ergel bat bezala sartua nintzen otsotegian.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 235. orr.

Behartsuak, aldiz, erositako bildots koxkor bat baizik ez zuen.  Elizen arteko biblia   2 Sm 12,3

Ahots dardaratiko antxume ahulek ere ezagutzen dituzte euren ama adardunak, berdin bildots jostariek ardi beekariak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 119. orr.

Zirien aurrean ernalduak izatean, bildots marradun, pinto eta nabarrak jaiotzen ziren.  Elizen arteko biblia   Has 30,39

Zortzigarren egunean, bi bildots akasgabe, urteko arkume akasgabe bat, olioz oraturiko hamabi kilo irin garbiko oparia eta litro erdi bat olio hartuko ditu.  Elizen arteko biblia   Lb 14,10

Errito dionisiakoetan, infernuko ateetako zaindari Phylakosi bildots errea jaurtitzen zioten leizera, haren ama infernutik libratzeko.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 150. orr.

Artzaien sineste zahar paganoan, ordea, bildots urruza zatekeen bizi ugariaren sinbolo.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 151. orr.

Bai bailiteke urrixkide eguneko otorduan bildots aharikoa jateko ohitura ezarri izatea elizak, Kristoren sexuarekin bat etor zedin, Exodoak dioen bezala.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 151. orr.

Errapeko bildots eta axuriak ere baditut.      - 0. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Jimmyk bere bildots-txuleta ebakitzen du erantzun gabe.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 173. orr.

Bildots-hanka etorri zen berenjena frijituez, arto berriaz eta patatez horniturik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 386. orr.

Konstantinoplako kontzilioak 692. urtean agindu zorrotza eman omen zuen Kristo gurutzean gizaki itxuran irudikatzeko, eta ez ordura arte bezala, bildots itxuran.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 151. orr.

Bildots begi handi batzuk zituen .  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 122. orr.

Garagardo botila jaurti nuen paretaren kontra eta bildots-odolez beteriko potea hartu nuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 90. orr.

Ardi eta bildots marraka izoztuak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 77. orr.

Artoizeko elgera laguntzen zuen bildots-saldoaren itxura eroa baizik ez zen ageri.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 12. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bigarren hilaren hamalauan Pazko-bildotsa hil zuten.  Elizen arteko biblia   2 Kro 30,15

5 (B larriz) Jesukristo.

Gure alde immolatua izan den Bildotsa hartzean, bere espiritua immolatzen zuen, bere bihotzeko aldarean itzaltzen ez zen sutan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 405. orr.

Gizakiari, ordea, ahuleziak jotako izakia baita, ezinezkoa zaio Bildots orbangabe gurutziltzatuari bete-betean jarraitzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 769. orr.

Anaiak koruan abesten entzuten zituenean, bera ere elizan sartu eta, inork trebatu gabe, belauniko jartzen zen eta Bildotsaren Ama Birjinaren aldare aurrean bee gozoak egiten zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 791. orr.

· Igandea musulmanentzat Bildotsaren Jaia zenez bi alderdien egoitzak jendez beteta zeuden.  Berria - Mundua   2004-02-03

5 Jainkoaren Bildots Jesukristo.

Jesus handik igarotzen ikusirik, esan zuen: "Hona hemen Jainkoaren Bildotsa". Hona hemen Jainkoaren Bildotsa, munduko bekatua kentzen duena.  Elizen arteko biblia   Jn 1,36

Jainkoaren bildotsa, zuk kentzen duzu munduko pekatua, emaiguzu pakea. Ez zaizu, bada, geratzen -esan zuen Nikolas Trot-ek- munduko bekatua kentzen duen Jainkoaren Bildotsaren baitan fidatzea baino.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 150. orr.

· Zeren hartzak lotsatiak baitziren, eta inozenteak Jainkoaren bildotsak bezala; ez baitzioten inori eraso egiten min hartu ezean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 239. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere bildots (3); bi bildots (4); bildots bat (16); bildots baten (6); bildots errea (3); bildots eta (17); bildots garbi (3); bildots guztiz (3); bildots otzana (4); bildots sortu (3); bildots txuleta (4); eta bildots (10); mila bildots (4); mila bildots eta (3); urtebeteko bildots (3); zazpi bildots (3); zen bildots (3)

bildotsa bada (4); bildotsa bada nor (3); bildotsa hil (4); bildotsa hiltzen (3); bildotsa jan (4); bildotsa jateko (3); eta bildotsa (5); izan den bildotsa (3); jainkoaren bildotsa (6); otsoak bildotsa (3); pazko bildotsa (12); pazko bildotsa hil (3)

bildotsak eta (3); bildotsak hil (3); eta bildotsak (6); lehen bildotsak (3); pazko bildotsak (3)

bildotsaren aurrean (3); eta bildotsaren (10)

bildotsen isiltasuna (4); eta bildotsen (4)


bildotski ik bildoski.

bildotx ik bildots.

bildoxki ik bildoski.

bildu (21.574 agerraldi, 285 liburu eta 8.425 artikulutan ;ETCn 203.696 agerraldi), bil, biltzen 1 du ad bereizirik edo sakabanaturik zeudenak batu edo elkarren ondoan jarri; pilatu. ik batu 10. (pertsonak)

Moises eta Aaron elkarrekin abiatu ziren eta Israelgo arduradunak bildu zituzten.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 153. orr.

Gizonak besoaz bildu zuen, bere bularraldera emeki erakarri, harik eta neskaren bularrak bihotz parean nabaritu zituen arte.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 283. orr.

Gu herrialde honetan sartzean, lotu ezazu lokarri gorri hau jaitsiarazi gaituzun leiho honetan, eta bildu itzazu hemen, etxe barruan, aita, ama, senideak eta ahaide guztiak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 23. orr.

Multzo batean jada they hark nortzuk biltzen zituen ikertzen zen: hipotesi gehienak Errusiako zein Kubako komunisten edo mafia sareen ardatzetan biribilkatzen ziren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 46. orr.

Akatsa jaunarena zenean -alegia, aski gizon ez zuenean epaitegian epaiketa egiteko, edo bere gizonak biltzen ez zituenean, edo bere ordezkaririk izendatu ez zuenean haiek biltzeko-, auzia goragoko jaunaren aurrera eramaten zen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 228. orr.

1933an Unión Arte -Arte Batasuna- Bizkaiko artista gazteak biltzeko gunearen sorreran parte hartu zuen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 319. orr.

Europa osoan bildutako mertzenarioak, Ptolomeo erregearen armadetan soldadu sartzera etorriak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 145. orr.

Orain dela zortzi hilabete-edo, nire lagun batek, Louis R... -k, bere ikaskide batzuk bildu zituen gau batean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 23. orr.

Ezinduak biltzen dituzten elkarte desberdinek ere itxaropentsu hartu dute ekimena.  Berria - Euskal Herria   2004-01-31

Igande berezietan, Kearney andrea eta familia katedral-ordekora joaten zirenean, jende-taldetxo bat biltzen zen meza ondoren Cathedral Street izkinan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 201. orr.

2 (betelakoak)

Han gustura ez bazegoen, gauzak bildu eta New Yorkera itzuliko ginen denok.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 166. orr.

Oton I.a enperadorea Erroman koroatu zutenean, Joan XII.a aita santuak Kontzilioa bilduta zeukalarik, Italiako jaun guztiek arrenka eskatu zuten enperadoreak lege bat egin zezala gehiegikeria lotsagarri hura zuzentzeko.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 209. orr.

Ez da artaldeak biltzeko garaia; eman, ba, edaten ardiei eta itzuli larrera.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 80. orr.

Joxe Mari eta biok aulkiak biltzen hasi ginen, Albertoren eta neska batzuen laguntzarekin.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 123. orr.

Arabako Errioxan 90 milioi kilo mahats inguru bilduko dituzte.  Berria - Harian   2005-09-11

Optikaren aurrerakada erreferentziatzat harturik, datu holografikoak biltzeko sistema gisa aurkeztu izan da garuna.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 8. orr.

Azkenean, eskuak bilduz eta zerura buruz igoz, boz ahul baina kartsuz erran zuen: Jainko ahalguztiduna, [...].  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 507. orr.

Utzi iezadazue Ataun aldean Azkuek bildu zuen honako kanta zahar hau gogoratuz hasten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 479. orr.

Elikagai guztietatik bildu, zer jan izan dezazuen zuk eta animaliek.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 27. orr.

Euskotarren artean dirua biltzeko mugitzeaz gainera FBIren agente NY 507-S ezizenez Rojasek, hots, Jesus Galindezek, informatzaile izateak eskatzen dizkion zereginei ekingo die.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 260. orr.

Erregeak, elizgizonek eta jaunek zerga arautuak biltzen zituzten, bakoitzak bere jabetzetako jopuengandik.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 282. orr.

Ez dut bildutako limosnatik ezertxo ere ekarri; hain nengoen goseak hilda, jendeak ogia eman ahala, jan egiten nuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 967. orr.

-Bildu harri batzuk.      - 0. orr.

Datozen bost urteetan ere ez da hazirik ereingo ez uztarik bilduko.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 126. orr.

Bazirudien ezen, garaile ateratzea espero zuen une hartan, izaki ukiezin eta mendekari bat zetorkiola kontra egitera, bere mundu lausoan beraren kontrako indarrak bildurik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 327. orr.

Gramatikaren osagai-egitura atalak (13), (17) eta (28) bezalako erregelak biltzen ditu.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 71. orr.

Kexu franko bildu izan du gure martxoak, baserritarra erabat ezkor kuzkurtzeraino.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 127. orr.

Bil bitez toki batean zeru azpiko urak eta ager bedi lehorra.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 16. orr.

Esan daiteke testuok frantziskotar bokazioaren muina biltzen dutela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 27. orr.

Orduan, kemena bildurik, Afifi andereak esan zuen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 40. orr.

Behin eta berriz errepikatzen zituen esaldiak, beste aldaera bat emanez eta bere ahots beti-batekoan bilduz.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 38. orr.

Kablea bildu ez ezik, garabiak bere besoa ere birarazi zuen eta gorpua guregana ekarri zuen, airez aire.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 40. orr.

Fite bildu zituzten karlistek hegalak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 80. orr.

Sekula bildu den matematikako liburu-bilduma pribaturik osoena duk.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 13. orr.

Bildu zuen odol-uzta ez zen makala izan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 285. orr.

Errezelak bildu zituen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 93. orr.

Gortinak bildu, eta kanpora begira jarri da.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 92. orr.

Ñarrotu du ezkerreko begia, betazalak bilduz.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 34. orr.

Txalo handiek agurtu zuten Mary Jane, lotsagorriturik eta partitura urduri bilduz gelatik ihesi irten zenean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 278. orr.

Orri hauek biltzen duten hau bezalako lan batean.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 10. orr.

Dublindarrak izenpean biltzen diren kontakizunen historia 1904an hasi zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 5. orr.

Dena den, berrehun eta hiruetan-hogoi bat untzik segitzen dute itsasoan petrolakia bil eta bil.  Herria   2003-02-13

Zikinak bil eta bil.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 151. orr.

3 (da aditz gisa)

Filistearren buruzagiak bildu ziren bere jainko Dagoni opari handi bat eskaintzeko eta jai alaia egiteko.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 42. orr.

Irailaren 20 aratsean bildu da kontseilua.  Herria   2002-09-26

-Noiz bil gintezke -jakinguratsu zebilen emakumea, noski.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 52. orr.

Zu, berriz, zahartzaro luzea izan ondoren, zeure arbasoekin bilduko zara bakean.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 44. orr.

Hirurak biltzen zirenean zer egingo zuten irudikatzen pasatzen nuen eguna.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 32. orr.

Ministro bakoitza bere anaiekin bil daiteke, nahi duten lekuan, Jainkoari dagozkion gauzei buruz jardutera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 145. orr.

Sarkozyk erran zuen denekin biltzeko prest zegoela, baita bere ideiekin bat ez zetozenekin ere, Korsikan egin zuen bezala.  Berria - Euskal Herria   2004-02-12

Ez zen han herriarentzat urik, eta Moisesen eta Aaronen aurka bildu ziren israeldarrak.  Elizen arteko biblia   Zen 20,2

Zapalduak bildu eta adoretu egiten dira.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Geroago, 1229an, hirugarren ahizpa, Beatriz, bildu zitzaien.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1010. orr.

Kirxaren kafeko lanpara elektrikoak, zeintzuen kableetan euliek habiak ipintzen zituzten, pizten hasiak ziren, eta, horrekin batera, bezeroak biltzen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 19. orr.

Harri eta zur geratu ziren han bildutakoak: bietatik nork irabazi eta eskuratuko zuen urrezko domina?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 425. orr.

Haurdunaldian zehar beldur asko biltzen dira.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 74. orr.

4 (da/du aditza, -n atzikiaren eskuinean)

O'Connor jauna [...] orduantxe zegoen zigarrotarako tabakoa zilindro txukun batean biltzen bukatuta, baina, hitz egin ziotenean, eskulana desegin zuen, pentsakor.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 173. orr.

Legebiltzarreko Alderdia eta Bharatiya Janata alderdia aliantzan biltzen badira gehiengoa lortuko lukete.  Berria - Mundua   2004-04-28

EBko 25 estatuetako adituak biltzen dira batzordean, albaitariak eta elikagaien osasuneko teknikariak.  Berria - Gaiak   2006-03-09

Bazkaltiar guztiok hausnarrean generabilen han bildu gintuen auzia.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 9. orr.

Gizonak, edantegiaren kanpoko itzalean bilduak daude.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 76. orr.

Ontziak harraskan bildu eta harrikoa egiteari ekin zion berehala.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 32. orr.

Hiru aste ez ziren Davidek Obabako lehen amerikanoa ipuinaren komentarioa egin zigula rantxoan bildutako lagunoi.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 17. orr.

Ilea motots batean bilduta, dotore etorri zen Ane.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 42. orr.

Arku kolpe bat emanez jotzen hasi eta ostatua isiltasunean bildu zen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 58. orr.

Haren perfume garestiaren gozotasunean bildurik sartu zen bestea baino dotoreagoa zen bulegoan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 13. orr.

Gorputza airean geratzen zitzaidala ere iruditu zitzaidan, arintasun ilun batean zintzilik, erortzearen itsumenak eragin ohi duen histasun horretan bilduta.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 7. orr.

Izen honen azpian biltzen ditugun teknikek hizkuntza osatzen duten elementuak hartu eta itxuraldatu egiten dituzte, modu batera edo bestera.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 138. orr.

Maiatzaren 12an Madrilen zen Ernest Hemingway, eta hantxe bildu zitzaion Mary Welsh.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 267. orr.

· -Bildu nire inguruan, gerora gertatuko zaizuena iragartzera bainoakizue.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 133. orr.

Igandean, 1200 bertsuzale dira bildu Mendizorrotzan.  Herria   2005-11-17

5 (da/du aditza, -ra atzikiaren eskuinean)

Lerro guztiak zirkulu baten zentroa den puntu batera biltzen direla azalduz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 530. orr.

Eguzki Santuak, kustodietan ageri den apaingarri horrek, erakusten du segurki beste deusek ez bezala, lehenagoko praktika zaharra eta erlijioaren eraginez sortutako berria nola nahasi diren elkarren artean, bide bat eta bakarrera bilduz biak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 34. orr.

Hara biltzekotan gara geu ere ohiko erronda bukatu bezain laster.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 41. orr.

Bertara bildutako karlistetan (1ø400 inguru), bi herenek gutxienez batere iskilurik ez zeukaten.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 68. orr.

Bost geunden departamentuan, gu hirurok eta musika entzutearekin batera guregana bildutako bi mozkor.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 432. orr.

Neure lagun ahalketi haren lagunartera bildurik hari sosegu ematera, ez nuen jadanik ohean kausitu.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 453. orr.

-Van Eys anderea: oso esku ona omen duzu pianorako -esan zuen jendearen begiak beregana biltzea lortu eta gero.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 211. orr.

Azoka-egunetan, hara biltzen dira merkatariak, zazpinaka edo zortzinaka, ohiturari jarraiki bina katilu te edatera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 22. orr.

Jonathan haiengana bildu zen, malba koloreko indiar sari itxurako bat eta sokazko sandaliak jantzita.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 33. orr.

Jack zaharrak txingarrak kartoi puska batekin elkarrengana bildu eta ikatz-tontor gorituaren gainean zabaldu zituen zuhurki.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 172. orr.

Mundu bat euskarara bildu.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 150. orr.

· Anaiatxoak biaoa egiten duen bitartean, Vishnu beste haurrak bilduak dauden tokira doa eta karromean jokatzen du.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 122. orr.

Hogei bat lagun biltzen ginen hara; gazteluko erreformatuez landa, funtzionario eta burges batzuk, Donapaleutik etorriak gehienak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 101. orr.

6 eskuratu, hartu.

Alemanek bildu gitano batek gela hartan pasatu zituen zenbait egun, eta berekin zuen zorri koloniatik parte bat han utzirik atera zen presondegitik.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 32. orr.

Zuzen eseri, ispilua eta pintzatxoak bildu, eta gizonari soa nondik zebilkion konturaturik, zangoak idazmahai azpian ezkutatu zituen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 12. orr.

Ateraldiaren sari, Ttipik porrua eta txiskeroa bildu zituen Charlyren eskutik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 23. orr.

Aurreko gauean ere -oroitu nintzen-, nerabezaro gorrian bezala, eskua ohekide nerabilela bildu ninduen loak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 60. orr.

Irteerara ailegatzean bihurtu nintzen, nire antzezpenak Anaren oniritzia bil zezan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 50. orr.

Gaitzeko eztula badu nonbait bildua.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 27. orr.

-A zer laguntza bildu dudan!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 10. orr.

Zurrundurik zeukan sabela, arnasa bildu ezinik sentitzen zituen birikak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 27. orr.

Pazientzia bildurik hitz egin zuen, astiro.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 129. orr.

Marrok anartean hogeita bizpahiru urte besterik ez zituen izango, baina denbora gutxian bildua zuen, merezita bildu ere, izengoiti gaiztoa.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 9. orr.

7 paperarekin edo ehunen batekin estali; tolestu, tolestuz batu.

Buruko zapi batean amultsuki bildu eta magalean kulunkatzen zuela dio norbaitek, edo jaio orduko hil den haurraren hilotza bezala laztantzen zuela arma itzali berria, dohakabeki negar eginez.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 10. orr.

Beloan bildua agertu zitzaion eta egongelara gonbidatu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 219. orr.

Fruitu lehorrezko tartatik puska handi bat ebaki, paperean bildu eta esan zion: [...].  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 149. orr.

Paper urdinean bilduriko oilo erre bat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 21. orr.

Zatarki-paper koipeztatu batez bilduriko pakete bat darama besapean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 222. orr.

Larru finezko estalduraz bilduko dute argimutila tresna guztiekin batera eta anda gainean ezarriko. urkiaren azala ondo bilduz egindako zuziak.  Elizen arteko biblia   Zen 4,10

Bildu eta kiribilduz, zuzitarako balio dizu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 497. orr.

Argitasunak dena biltzen zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 29. orr.

Abasen eskuak neskarena bilatzen zuen, eta estutu, eta haren atzamar hotzak berotasun eztiz biltzen zituen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 120. orr.

Agur egin zidan, eskularru lodiz bilduriko eskua kasko ertzera eramanda.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 270. orr.

Jon kanuto bat biltzen barra izkinan, Ane kamareroari asteburu ikaragarria pasa zuela kontatzen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 16. orr.

Eliasek bere soingainekoa hartu, bildu, eta ura jo zuen harekin; ura banandu egin zen, alde batera eta bestera, eta, hala, lehorretik igaro ziren biak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 81. orr.

· Txoak, hitzok entzunik, ahoa bildu du bi eskuen artean oihu egiteko: -Ez, nagusi, ez da zuzena; guztiak ezkondurik zaudete.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 82. orr.

8 (era burutua izenondo gisa)

Kromosoma bakoitza ADNko molekula bildu luze bat da eta milaka gene ditu. Limoi saskitxoen urrin saminak, bakailao bilduen usain latzak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 92. orr.

Danelen letra bildu-luzexka ezagutu nuen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 10. orr.

· Berandu samar bazen ere, eramateko eskatu zidan amak; barazki bildu berri haiek prestatzen aritu eta gero, ez nituela eraman gabe utziko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 42. orr.

9

Funtsean lasto biltzen ari dira urrunago laborari bakan batzuk.-Non aritu zara gaur garagar-biltzen?  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 59. orr.

10 begiak bildu

Begiak bildu eta berriz ere ireki nituen, kla.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 288. orr.

Lainezek begiak bildu ditu.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 73. orr.

Aitak begiak bildurik segitzen zuen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 27. orr.

Begiak bildu zituen gero, hausnarketari emanda. Isiltasunaren altzoan, begiak biltzen hasi zitzaizkidan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 109. orr.

Haren esaldiren bat buruz esaten hasi, eta airean utzi zuen amaitu gabe, gozamen jasanezina iruditzen zitzaiola adierazteko begiak bilduz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 81. orr.

Susanna hitz egiten hasi zen, ahapeka eta begiak bilduta: [...].  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 114. orr.

Azkenean begiak atzera bildu zituen, konortea galtzear bezala.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 355. orr.

Bestela, begiak bildu orduko, sast!  Berria - Kirola   2004-04-29

Gelako ohe bigunegiaren gainean ezin begiak bildu, buru barnean eztanda egiten baitzidaten karriketako harat-honatak eta zaratak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 75. orr.

Ondoren, jauregira itzuli zen erregea; baraurik igaro zuen gau osoa, ohekiderik gabe, eta begiak bildu ezinik.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 172. orr.

· Adak begiak erdi bildu zituen, pentsatze hutsak min emango balio bezala.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 99. orr.

Nik, berriz, nahiz eta gau osoan begirik ez bildu, etxeratu bezain fite, txandal eta kamiseta barregarri hauek erantziko ditiat, trajea eta korbata jantzi, eta putzu honetatik nola aterako naizen pentsatzera abiatuko nauk.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 28. orr.

Husainik, haren begi erdi bilduetan eta fidakorretan begirakunea josi, eta, irribarretsu, esan zion: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 127. orr.

11 bere baitan bildu

Bere gelara joan, eta bere baitan bildu zen, malkoa zeriola.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 76. orr.

Bere baitan bildu zen Ostolaza, sakon, kinkatik ahalik eta airosoen irteteko ihesbideren baten bila seguruenik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 218. orr.

Eguneroko bizi pozik gabe, izerdiak atzera egingo du zain guztietatik barna, eta enborraren muinean bere baitan bildu eta gorde egingo da.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 68. orr.

Izenetarik eta hotsetarik haratago biziko bagina, izenik ez duen Hura edirenen genuke, izenik ez duelako berez dena eta izen guztiak bere baitan biltzen dituena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 410. orr.

Zerrendatze horrek bere baitan bildu behar ditu, besteak beste: frankismo garaiko basakeria, euskararen debekua eta diskriminazioa orduan eta orain, [...].  Berria - Euskal Herria   2006-04-28

Frantziskorentzat oinarrizko apaltze eta beheratze honek Jesusen biziera osoaren barne-zentzua biltzen du bere baitan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 31. orr.

Pitagorasengandik Arkitas Tarentokoarenganaino [...] 150 bat urte iraun zuen eskola pitagorikoak, eta 218 pitagoriko bildu bere baitan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 111. orr.

Instantzia honek biltzen du bere baitan, orobat, diskurtsoaren jabe egiteko erregimena eta prozesua:  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 79. orr.

12 bere baitara bildu

Bazekien, halaber, handik aurrera gertatuko zena ere: bere baitara bildu, eta erabateko mutualdian murgilduko zen aita. Amore eman zion, eta bere baitara bildu zen, bertan goxo eginez, kapa berri eta dotore baten azpian balego bezala.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 45. orr.

Bufada elikagarri etengabe haiek musuen artean arnasten zituzten itzalez beteriko logela hartan, non beren baitara biltzen baitziren, errailen gainean trabeska etzanda zeudela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 251. orr.

Esan beharra dago horrelako fenomenoak oso bakanak direla Rusen, non den-denak nahiago izaten baitu kanpora zabaldu bere baitara bildu baino.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 179. orr.

Logelatik kanporatzen den argia ezarian aienatu da eta ilunpeak bere baitara bildu ditu irudi pintatuak.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 79. orr.

Hiri harresitu eta bere baitara bildu hartako Parte Zaharrean, Erdi Aroko kutsua zerion Parte Zahar hartan, osatuz joan zen musikagilearen nortasuna.  Askoren artean   «Rataplan» - 69. orr.

13 bildu ezin iz

Non begiak bildu ezina ni neu, bizitza aldatzeko aukera banu, zer izango nintzatekeen irudikatuz arindu baitut.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 39. orr.

Gero, [...] bere baitako sentimenak hitzetara bildu ezinak sortutako frustrazioari aurre egingo zion.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 163. orr.

Jainkorotz!, batela berri bat erosteko dirurik bildu ezin tristea!  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 80. orr.

· Begirik bildu ezineko gau luzeak opa ditiat, eta nirekin bizi izandako une bakoitza min emateraino, min izugarria emateraino oroitzea.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 76. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

adituak bildu (9); adorea bildu (15); agintariekin bildu (8); ahernekin bildu (8); ainitz bildu (29); ainitz bildu da (20); ainitz jende bildu (20); aldiz bildu (28); andana bildu (22); andana bildu zen (13); arduradunekin bildu (10); argazkiak bildu (9); arrakasta bildu (18); arrakasta bildu du (8); arrakasta ederra bildu (13); arrakasta gaitza bildu (9); artean bildu (27); asko bildu (71); asko bildu dira (8); asko bildu zen (12); asko bildu zuen (9); astelehenean bildu (8); atzera bildu (8); atzo bildu (23); atzo bildu zen (9); atzo bildu ziren (10); aurrean bildu (31); aurrean bildu ziren (25); azkuek bildu (8); baino gehiago bildu (36); baionan bildu (11); baitan bildu (18); baitara bildu (24); bakar batean bildu (10); bakarrik bildu (14); barruan bildu (8); bat bildu (158); bat bildu da (52); bat bildu dira (8); bat bildu eta (10); bat bildu zen (13); bat bildu zuen (13); bat jende bildu (15); bat lagun bildu (81); batean bildu (153); batean bildu ditu (17); batean bildu eta (23); batean bildu ziren (9); batean bildu zituen (9); batean bildu zuen (10); batek bildu (12); batekin bildu (15); baten inguruan bildu (21); batera bildu (21); batez bildu (10); batzordea bildu (9); batzordearekin bildu (8); batzuekin bildu (8); batzuk bildu (28); bazkaltiar bildu (11); begiak bildu (32); begirik bildu (29); begirik bildu gabe (8); berak bildu (11); bere baitan bildu (14); bere baitara bildu (13); bere saretarat bildu (12); berean bildu (12); berehala bildu (13); berriro bildu (22); berriz bildu (15); bertan bildu (29); bertara bildu (8); bezala bildu (10)

bildu ahal (48); bildu ahal izan (32); bildu ahal izateko (9); bildu arte (15); bildu aurretik (19); bildu baino (11); bildu baita (25); bildu baitira (13); bildu baitzen (9); bildu bat (9); bildu behar (168); bildu behar dira (10); bildu behar ditu (9); bildu behar du (10); bildu behar dugu (8); bildu behar izan (14); bildu behar zuten (9); bildu beharko (28); bildu beharra (14); bildu beharrak (16); bildu beharrez (8); bildu berria (8); bildu da (499); bildu da eta (29); bildu da jendea (8); bildu da joanden (15); bildu da karia (12); bildu dela (13); bildu delarik (10); bildu den (41); bildu dira (662); bildu dira baionako (10); bildu dira eta (25); bildu dira herriko (8); bildu dira joan (9); bildu dira joanden (15); bildu dira karia (10); bildu direla (10); bildu diren (46); bildu direnen (10); bildu dirua (15); bildu ditu (396); bildu ditu bbk (8); bildu ditu bere (9); bildu ditu eta (9); bildu dituela (13); bildu dituen (40); bildu ditugu (30); bildu ditut (24); bildu dituzte (178); bildu dituzten (13); bildu dituzu (9); bildu du (173); bildu dudan (12); bildu duela (9); bildu duen (28); bildu dut (17); bildu dute (72); bildu duten (11); bildu edo (8); bildu egin (46); bildu egingo (10); bildu egiten (21); bildu ere (25); bildu eta (679); bildu eta esan (10); bildu eta gero (19); bildu ez (37); bildu ezin (9); bildu ezinik (11); bildu gabe (23); bildu gara (49); bildu genituen (13); bildu ginen (70); bildu gira (34); bildu izan (38); bildu izana (21); bildu nahi (168); bildu nahi ditu (36); bildu nahi dituzte (14); bildu nahi du (12); bildu nahi dute (10); bildu nahi izan (23); bildu nahian (11); bildu nahiz (12); bildu naiz (10); bildu ninduen (9); bildu nintzen (20); bildu nituen (28); bildu nuen (34); bildu ohi (38); bildu ohi dira (8); bildu omen (10); bildu ondoan (14); bildu ondoren (94); bildu ondoren egin (12); bildu ondotik (8); bildu ostean (53); bildu zela (26); bildu zen (632); bildu zen atzo (132); bildu zen eta (17); bildu zenean (18); bildu zirela (16); bildu ziren (1254); bildu ziren atzo (217); bildu ziren bertan (11); bildu ziren bi (8); bildu ziren denak (8); bildu ziren eta (35); bildu ziren herenegun (17); bildu zirenean (18); bildu zirenek (16); bildu zituela (8); bildu zituen (304); bildu zituen bere (9); bildu zituen eta (11); bildu zituzten (105); bildu zitzaion (22); bildu zitzaizkion (23); bildu zuela (9); bildu zuen (288); bildu zuen bere (8); bildu zuen eta (17); bildu zuena (9); bildu zuten (57)

blairrekin bildu (11); boz bildu (11); bruselan bildu (8); buruzagiekin bildu (14); da bildu (20); datuak bildu (13); denak bildu (26); dira bildu (18); dirua bildu (24); dirua bildu eta (11); du bildu (10); dute bildu (8)

ederki bildu (8); ederra bildu (59); ederra bildu da (29); ederra bildu du (10); egiteko bildu (13); egoitzaren aurrean bildu (11); ehunka lagun bildu (29); ekarpenak bildu (9); elkarrekin bildu (19); elkarrengana bildu (10); eragileekin bildu (10); ere bildu (118); ere bildu dira (12); ere bildu ditu (9); ere bildu ziren (16); eta bildu (64); etarekin bildu (12); etxean bildu (18); etxera bildu (9); euro bildu (27); ez bildu (8); ezpainak bildu (10); frango bildu (15); frango bildu da (8); gainean bildu (8); gaitza bildu (24); gaitza bildu da (10); gauzak bildu (10); gazte bildu (18); gazte bildu ziren (9); gazteak bildu (9); gehiago bildu (87); gehiago bildu zen (9); gehiago bildu ziren (15); gehien bildu (24); goiti bildu (17); goiti bildu da (9); gora bildu (45); gora bildu ziren (19); gutxi bildu (10); gutxiago bildu (10); guziak bildu (23); guziak bildu dira (8); guztia bildu (27); guztiak bildu (91); guztiak bildu eta (25); guztiak bildu ziren (10); guztiak bildu zituen (10); guztiekin bildu (22); haiekin bildu (11); hainbat lagun bildu (8); han bildu (33); han bildu dira (10); handia bildu (42); handia bildu zen (9); hara bildu (11); harekin bildu (8); hartan bildu (8); hartara bildu (8); haur bildu (11); hautetsiak bildu (18); hautetsiak bildu dira (15); hemen bildu (33); herrian bildu (9); herriko hautetsiak bildu (14); herriko kontseilua bildu (40); herritar bildu (18); herritar bildu ziren (8); herritarrak bildu (8); hirian bildu (11); hirian bildu dira (8); hor bildu (31); hori bildu (8); horiek bildu (14); hortan bildu (10)

ibarretxerekin bildu (10); ikasle bildu (8); ikusle bildu (22); ikusle bildu ziren (11); indar guztiak bildu (8); indarra bildu (9); indarrak bildu (46); indarrak bildu eta (18); informazioa bildu (25); inguru bildu (151); inguru bildu dira (15); inguru bildu ziren (101); inguruan bildu (82); inguruan bildu dira (11); inguruan bildu eta (11); inguruan bildu ziren (23); ingurura bildu (16); iritziak bildu (10); jendalde ederra bildu (12); jende ainitz bildu (27); jende andana bildu (15); jende asko bildu (21); jende bildu (79); jende bildu da (36); jende frango bildu (9); jende gehiago bildu (13); jende ugari bildu (14); jendea bildu (70); jendea bildu da (35); jendea bildu zen (8); jendetza bildu (15); jendetza bildu zen (10); jendetza handia bildu (9); kantuak bildu (10); kemena bildu (11); kideak bildu (10); kideekin bildu (14); kontseilua bildu (50); kontseilua bildu baita (8); kontseilua bildu da (28); labur bildu (8); lagun bildu (314); lagun bildu dira (74); lagun bildu ditu (8); lagun bildu zen (9); lagun bildu ziren (161); lagun bildu zituen (15); lagun inguru bildu (67); lagunetik gora bildu (25); lanak bildu (27); lanak bildu ditu (12); lanak bildu dituzte (8); langile bildu (11); laster bildu (11); lehendakariarekin bildu (14); lekukotasunak bildu (8); liburu batean bildu (10); liburuan bildu (16); madrilen bildu (9); manifestari bildu (14); manifestari bildu ziren (11); mila lagun bildu (12); milaka lagun bildu (29); milaka pertsona bildu (14); milioi euro bildu (10); ministroarekin bildu (20); ministroarekin bildu zen (13); multxo bat bildu (18); multxo pollita bildu (8); mundu bat bildu (34); nagusiak bildu (8); nagusiarekin bildu (10); nola bildu (12); nunbait han bildu (10)

obra bildu (8); ordezkari bildu (10); ordezkariak bildu (35); ordezkariak bildu ziren (20); ordezkariekin bildu (55); ordezkariekin bildu zen (29); ordezkariekin bildu ziren (11); osoa bildu (18); pertsona bildu (70); pertsona bildu dira (15); pertsona bildu ziren (50); pertsona inguru bildu (38); plazan bildu (13); plazan bildu ziren (9); polita bildu (8); polliki bildu (9); pollita bildu (24); pollita bildu da (15); presidentearekin bildu (33); presidentearekin bildu zen (11); presuna bildu (10); puskak bildu (8); saretarat bildu (15); sinadura bildu (48); sinadura bildu dituzte (15); sinadurak bildu (23)

ugari bildu (86); ugari bildu zen (22); ugari bildu ziren (15); ugari bildu zituen (8); ugari bildu zuen (9); uzta bildu (18); zapaterorekin bildu (8); zernahi jende bildu (11); ziren bildu (11); zuzendaritzarekin bildu (8)

baitan bildua (12); baitara bildua (17); bat bildua (8); batean bildua (36); bere baitan bildua (9); bere baitara bildua (15); bildua da (14); bildua du (16); bildua eta (14); bildua izanen (9); bildua zegoen (15); bildua zen (53); bildua zuen (21); ederra bildua (12); ek bildua (10)

batean bilduak (13); bilduak dira (38); bilduak diren (9); bilduak ditu (8); bilduak eta (13); bilduak izan (14); bilduak zirela (10); bilduak ziren (77); bilduak zituen (15); han bilduak (15); hor bilduak (11); hortan bilduak (9); inguruan bilduak (14); ziren bilduak (14)

alderdiekin bilduko (8); astean bilduko (19); astean bilduko dira (13); astelehenean bilduko (16); astelehenean bilduko da (9); aurki bilduko (8); aurrean bilduko (8); bat bilduko (13); bat bilduko da (8); batean bilduko (22); batzordea bilduko (8); berriro bilduko (18); berriro bilduko dira (9); berriz bilduko (11); bertan bilduko (10); bihar bilduko (13); bilduko da (299); bilduko da gaur (32); bilduko dela (39); bilduko dela iragarri (10); bilduko den (17); bilduko dira (510); bilduko dira berriro (12); bilduko dira berriz (9); bilduko dira bi (9); bilduko dira datorren (8); bilduko dira eta (8); bilduko dira gaur (39); bilduko direla (26); bilduko diren (27); bilduko ditu (129); bilduko dituela (12); bilduko dituen (55); bilduko ditugu (9); bilduko ditut (14); bilduko dituzte (51); bilduko dituzten (10); bilduko du (31); bilduko duela (11); bilduko duen (15); bilduko dute (11); bilduko ez (9); bilduko gara (20); bilduko lituzkeen (11); bilduko zen (14); bilduko zirela (10); bilduko ziren (8); bilduko zituen (16); datorren astean bilduko (11); ekarpenak bilduko (8); ere bilduko (27); eta bilduko (10); gaur bilduko (31); gaur bilduko da (14); gaur bilduko dira (15); gehiago bilduko (22); guztiak bilduko (40); guztiak bilduko dituen (15); han bilduko (10); inguru bilduko (9); inguruan bilduko (9); lanak bilduko (11); lanak bilduko ditu (9); ministroarekin bilduko (8); ordezkariekin bilduko (16); ordezkariekin bilduko da (8); ostiralean bilduko (9); ostiralean bilduko dira (9); sinadurak bilduko (8)

adin ederra bildurik (13); asko bildurik (14); baitan bildurik (21); baitara bildurik (19); bat bildurik (11); batean bildurik (55); bere baitan bildurik (17); bere baitara bildurik (14); bildurik eta (25); bildurik karia (21); bildurik karia hortarat (20); bildurik zegoen (16); bildurik zeudela (8); bildurik zeuden (18); ederra bildurik (15); frango bildurik (8); guztiak bildurik (11); han bildurik (8); handia bildurik (8); inguruan bildurik (15); jende bildurik (18); lagun bildurik (13); pazientzia bildurik (8); zernahi jende bildurik (11)

baitan bilduta (10); baitara bilduta (8); batean bilduta (77); begiak bilduta (8); bere baitan bilduta (9); bilduta dago (11); bilduta daude (14); bilduta dauden (10); bilduta egon (23); bilduta eta (28); bilduta zegoen (31); bilduta zeudela (8); bilduta zeuden (51); daude bilduta (10); guztiak bilduta (8); han bilduta (15); inguruan bilduta (22); plazan bilduta (9); zeuden bilduta (15)

batean bildutako (18); bertan bildutako (32); bildutako datuak (10); bildutako datuen (9); bildutako datuen arabera (8); bildutako dirua (19); bildutako ehunka (9); bildutako guztien (8); bildutako informazioa (8); bildutako jende (11); bildutako jendea (10); bildutako milaka (11); erakusketan bildutako (8); eta bildutako (23); han bildutako (36); inguruan bildutako (18); plazan bildutako (11)

han bildutakoak (9)

bertan bildutakoei (10); han bildutakoei (15)

bertan bildutakoek (14); han bildutakoek (10); zuten bildutakoek (13)

bildutakoen artean (19)

bat bilduz (10); bilduz eta (19); ezin bilduz (9); indarrak bilduz (8); labur bilduz (10)

batean biltzea (21); biltzea da (28); biltzea dela (9); biltzea erabaki (8); biltzea eskatu (9); biltzea espero (33); biltzea espero dute (18); biltzea eta (41); biltzea ez (13); biltzea izango (10); biltzea izango da (8); biltzea lortu (22); dirua biltzea (16); guztiak biltzea (15); indarrak biltzea (25); indarrak biltzea eta (8); informazioa biltzea (12); lokotx biltzea (9); mahats biltzea (11)

biltzeari ekin (15)

biltzeaz gain (11)

bat biltzeko (9); batean biltzeko (19); biltzeko asmoa (44); biltzeko asmoa agertu (11); biltzeko asmoa du (13); biltzeko asmoz (18); biltzeko aukera (15); biltzeko baimena (8); biltzeko deia (21); biltzeko deia egin (18); biltzeko erabiltzen (10); biltzeko eskaera (11); biltzeko eskatu (22); biltzeko eta (69); biltzeko gai (10); biltzeko garaia (15); biltzeko kanpaina (21); biltzeko prest (17); dirua biltzeko (42); ekarpenak biltzeko (10); eta biltzeko (18); gehiago biltzeko (9); guztiak biltzeko (17); guztiekin biltzeko (8); indarrak biltzeko (40); informazioa biltzeko (10); sinadura biltzeko (8); sinadurak biltzeko (31); uzta biltzeko (11); zergak biltzeko (13)

biltzekoa da (20); biltzekoa zen (13)

biltzekoak dira (34); biltzekoak ziren (13); dira biltzekoak (8); ziren biltzekoak (8)

argazkiak biltzen (9); arrakasta biltzen (10); asko biltzen (30); baitan biltzen (43); baitan biltzen dituen (10); baitara biltzen (13); bakarrik biltzen (9); bat biltzen (64); bat biltzen dute (8); batean biltzen (61); batean biltzen dira (10); batera biltzen (14); batzuk biltzen (19); behin biltzen (11); bere baitan biltzen (37); bertan biltzen (22); bertan biltzen dira (10); biltzen ahal (21); biltzen ari (166); biltzen ari da (21); biltzen ari dira (19); biltzen ari zela (13); biltzen ari zen (25); biltzen ari ziren (15); biltzen aritu (9); biltzen bada (8); biltzen baitira (16); biltzen baititu (9); biltzen baitziren (15); biltzen da (124); biltzen dela (20); biltzen den (50); biltzen dena (11); biltzen denean (11); biltzen dira (272); biltzen dira bertan (8); biltzen dira eta (10); biltzen direla (23); biltzen diren (105); biltzen ditu (386); biltzen ditu bere (15); biltzen ditu eta (12); biltzen ditu liburuak (8); biltzen dituela (16); biltzen dituelarik (8); biltzen dituen (344); biltzen dituen erakusketa (8); biltzen dituen liburua (16); biltzen dituena (38); biltzen dituzte (54); biltzen dituzten (40); biltzen du (103); biltzen duela (14); biltzen duen (90); biltzen duena (15); biltzen dute (56); biltzen duten (26); biltzen dutenak (9); biltzen ere (10); biltzen eta (62); biltzen ez (17); biltzen gara (15); biltzen ginen (25); biltzen hasi (64); biltzen hasi zen (21); biltzen hasi ziren (9); biltzen hasiko (14); biltzen hasteko (8); biltzen jarraituko (9); biltzen jarraitzen (14); biltzen jarraitzen du (9); biltzen saiatu (19); biltzen saiatzen (8); biltzen zen (75); biltzen zirela (20); biltzen ziren (138); biltzen zirenak (9); biltzen zituela (15); biltzen zituen (106); biltzen zituena (15); biltzen zituzten (33); biltzen zuela (14); biltzen zuen (73); biltzen zuten (20); da biltzen (8); datuak biltzen (13); dena biltzen (12); denak biltzen (13); dirua biltzen (23); ere biltzen (52); ere biltzen ditu (19); eta biltzen (26); etxean biltzen (11); ezaugarriak biltzen (8); gehiago biltzen (33); gehien biltzen (16); gehienak biltzen (9); gora biltzen (9); guziak biltzen (14); guztia biltzen (14); guztiak biltzen (44); guztiak biltzen ditu (9); guztiak biltzen dituen (10); han biltzen (26); handia biltzen (8); handiak biltzen (9); hara biltzen (16); hartan biltzen (8); hauek biltzen (8); hemen biltzen (9); herri biltzen (8); honetan biltzen (10); hor biltzen (8); horiek biltzen (12); horretan biltzen (18); indarrak biltzen (11); informazioa biltzen (24); inguru biltzen (16); inguruan biltzen (36); jende biltzen (14); jende gehiago biltzen (10); jendea biltzen (24); kantu biltzen (9); lagun biltzen (13); lanak biltzen (23); lanak biltzen ditu (15); litro biltzen (8); lokotx biltzen (8); loreak biltzen (10); nagusiak biltzen (8); nola biltzen (8); osoa biltzen (9); poemak biltzen (9); sinadurak biltzen (50); sinadurak biltzen ari (10); talde biltzen (9); ugari biltzen (17); uzta biltzen (10); zaharrak biltzen (9)

biltzera deitu (9); biltzera joan (9)


bilduarazi ik bilarazi2.

bilduezin izond ezin bilduzkoa. ik bildu 13.

Bereizi ezinik ziharduten bien mingainek, eta lagun biak banaezin bihurtzen zituen bat-bateko kemen berak bihurtzen zituen euren eskuak bilduezin.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 188. orr.


bilduki (ETCn 33 agerraldi; orobat bildukin g.er.) iz zerbait biltzen duen gauza.

Viscofan (%3,47) zelulosazko bildukinen munduko fabrikatzaile nagusia da.  Berria - Ekonomia   2006-02-17

Baina euskaraz ez da deusik ere gertatzen, ez zaio inori ere konturik eskatzen horregatik, euskara bildukia baita, azal kontua.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 146. orr.

Zutik geunden hirurok gelaren erdian, oihal zakarrezko bilduki hari begira.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 298. orr.

Margolaria eta objektua aurrez aurre daude, batera zabaltzen dira biak, beren kanpoko bildukina hegalak balira bezala zabalduz, eta bat egiten dituzte beren barne biluztuak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 275. orr.

Zibilizazio hauek guztiek elizak zeuzkaten krisalidatzat, eta desagertutako zibilizazioetatik bizirik iraundako fosilak, azterlan honetan lehenagoko zati batean jorratuak, eliz bildukian kontserbatuta zeuden guztiak: adibidez, juduak eta parsiak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 100. orr.

Txokolate bildukian hiru haur agertzen ziren, nonbait, txokolatearen gozoa irudikatuz.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 82. orr.

Berriro itzuli nintzenean, berriro ikusi nuen irteeran, barregarri!, eskuan paper bilduki bat zuela.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 56. orr.


bildukin ik bilduki.

bilduleku iz zerbait biltzen den lekua.

Alderantziz, bada, espazioa gertaeren bilduleku potentzial bat da, eta espazio irudikatuak ia beti gauzatzen du potentzialtasun hori.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 230. orr.


bilduma (ETCn 24.921 agerraldi) iz 1 norbaitek biltzen dituen mota bereko objektuen edo gauzen multzoa.

Teodosioren kodea ikus daiteke: enperadore kristauen ordenantzen bilduma bat besterik ez da.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 113. orr.

Diktadura-garaiko vietnamitetan botatako paskinen bilduma harrigarria osatu dute Lazkaoko beneditarrek.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 88. orr.

Nik neronek ere erabili nuela istorioa irrati-narrazio bat egiteko Italiako herri-ipuinen bilduma batean irakurri eta, handik gutxira, Bizkaiko Zeanuriko andre bati ene belarriz entzun eta gero.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 75. orr.

Bere aitona batek, aitona Parentek, objektu baliotsuen bildumak egiten zituelako.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 16. orr.

Eulien bilduma egitea gogoko badu, egin dezala.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 57. orr.

Agian bildumak egiteko zure zaletasun zaharra ernetzen ariko zitzaizun berriro.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 28. orr.

Bilduma honetako LXXXI. eta LXXXV. gutunak.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 533. orr.

Bilduma horren iturri ia bakarra Zelanoko Tomasen "Tractatus de miraculis" liburua da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 736. orr.

1318 inguruan eraturiko bilduma da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 51. orr.

Jada inprimatzen ez ziren hiztegiak nahiz best-seller ahaztuak edo larruzko azaleko liburuz osatutako Shakespeareren bildumak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 36. orr.

Zer da, beraz, San Luisen Establezimenduak izeneko bilduma hori?  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 239. orr.

Eskuliburu nagusi horren beraren bilduma edo Compendio delakoa, anitz herri hizkuntzatan argitaratua.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 44. orr.

Horra zergatik, Aristotelesek III. liburuaren 4.&5. pasarteetan Arimaz idatzi duen definizioa baztertuz, Tomas Akinoko jakintsu handiak bere Bildumaren I. Parteko 76. galdearen 4. artikuluan honela aldatu zuen hura bera.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 56. orr.

Antza denez, beste horrenbeste gertatu zitzaion Arnaut Oihenarten Atsotitzak eta Neurtitzak (1657) bildumari.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 317. orr.

Bildumako diskorik zaharrena da, Pathé disko bat, zafirozko orratzerakoa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 54. orr.

Lan hori S. M. Eisensteinek burutu zuen batez ere, bere Muntaketa (1937-1940) liburuan, eta bere Zinematismoa bildumako testu sail batean (1938-1946 bitarteko artikuluak biltzen ditu).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 219. orr.

Azkenean, beste kutxa bat gehitu nion nire bilduma hari.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 16. orr.

Juan Garziak egile argentinarraren Ipuin hautatuak bildumaren epilogoan dioen bezala (249. orrialdea): [...].  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 95. orr.

Bilduma osoa Massachusetts-ko Great Barrington-eko tratulari bakar bati saldu nahi baitzion.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 328. orr.

Indiarren objektuen munduko bildumarik handiena dago barruan.  Berria - Gaiak   2004-10-03

Artiumek bere bildumako artelanen bidez osatu du erakusketa.  Berria - Kultura   2004-10-27

Cristobal Balentziagak diseinatutako MAIER bildumako 13 jantzi daude ikusgai Getarian, Balentziaga Fundazioaren aretoan.  Berria - Kultura   2006-05-02

Bistan da, horrelako bilduma batean beti badira ahantziak direnak.  Herria   2002-12-19

Han, dardo jokorako dianaren gainean egon behar zuten Verneren eleberri guztiek, aitak utzitako bildumen artean.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 138. orr.

Tekniken hobekuntzak (bildumen antolaera-hastapenak, sailkatzeko eta nomenklatura-metodoa).  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 168. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bilduma iraunkorraren moldaketa Artiumek aurten funts propioekin garatuko duen lanaren lehenbiziko urratsa besterik ez da.  Berria - Kultura   2004-03-18

Asurbanipalen bilduma klasiko sinikoen konfuziar kanona.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 288. orr.

Gordon tematuta dago bilduma pribatua behar duela izan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 150. orr.

Sekula bildu den matematikako liburu-bilduma pribaturik osoena duk.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 13. orr.

Apaletan pilaturik ageri ziren lehenbiziko edizioko aleen bilduma zainduaren gaineko mirespen-aipamenak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 238. orr.

Izan al zen Teognis izeneko poetarik, edo bilduma arkaiko bat besterik ez da izen horrekin gorde dena?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 29. orr.

Gutun honi atxikia doan gutun bilduma askoz bilduma lodiago baten parte bat baizik ez dela.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 518. orr.

Ez dugu batzar hartako aktarik, baina han zer gertatu zen, Canisius-ek eguneratutako bilduma historiko zaharraren egileak eta Metz-eko Urtekariak-enak kontatu digutenak argitzen du.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 329. orr.

Donostiako antikuario batek zuen Bidea galerian ikusgai jarri duten bilduma bitxia.  Berria - Kultura   2006-04-13

Kontsulta-liburu oparoa lehenengoa, eta Erdi Aroko pentsaeraren bilduma tematiko oso interesgarria hurrengoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 73. orr.

Bi asiriar bilduma handi haien bilketaz eta barreiaketaz Niniveko aztarnategian indusketa-lanetan oholtxo batzuk berreskuratuz jakin zuten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 288. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ez ziren, inolaz ere, bilduma-liburuak; aise eros zitezkeen: Auzo Latindarreko liburu-denda espezializatuetan, adibidez.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 88. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gora egin du Peraltak zaintzen dituen espezieen kopuruak, hainbat pertsonak egindako ekarpenei, eta Peraltak berak beste hainbat belar bildumen arduradunekin duen harreman onari esker. Balio paregabeko idazki-bildumaren aurrean gaude.  Berria - Gaiak   2006-03-05

Argazki-bilduma bati izenburua jartzeko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 159. orr.

Zentro edo liburutegi bakoitzak bere dokumentu-bildumaren katalogoa eskaintzen du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 338. orr.

Senekaren gutun bildumatik hartutako aipamena (Ad Lucilium epistolae morales, 1. 6, ep 8, 1).  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 182. orr.

Artikulu-bildumak ziren besteak, testu-bildumak, haur literatura.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 117. orr.

1947an argitaratzen hasi ziren artikulu bildumak, Situations izenarekin.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 9. orr.

Goiko solairua lasaitasunezko eta txukuntasunezko paradisua zen, eta bertan zegoen liburu-bildumaren balioa aise iritsiko zen sei zenbakiko diru-kopuru bateraino.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 68. orr.

Testu bilduma amaigabea para genezake hemen, baina adibide batekin konformatuko gara.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 198. orr.

Hamabost ipuin bilduma (hirurehundik gora ipuin), sei eleberri, hiru bidaia liburu, bi antzerki obra, ehundaka kronika, hamabi urtetan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 13. orr.

Beste alderantz abiatu gara, aitak bere ardo-bilduma gordetzen duen lekura.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 54. orr.

Lakoizketak Lekarozko komentuari utzi zizkion bere landare bilduma, eskuizkribu eta liburu guziak.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 110. orr.

Montserraten aita, izan ere, ez zen enologoa, baina bai entomologoa, intsektu eta tximeleta bildumak egiten baitzituen bere txolarteetan.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 154. orr.

Iragan urteko lan bildumen eta konduen aurkezpena, eztabaida eta bozka. herria¬

Inguruetako arte bildumarik ederrenetakoa omen zaukak.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 100. orr.

Muratori jaunak lonbardiarren legeetan sartu zuen formula-bilduma batean, esaten da bigarren dinastian bazela alderdi publikoaren abokatu bat.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 236. orr.

Ez ninduen euli bildumarik gabe irudikatzen, antza.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 76. orr.

Proustek, berriz, bizitza "une-bilduma"tzat zeukan, eta une horien oroitzapenek "ez dute geroztik gertatutako guztiaren berri" eta "hermetikoki zigilaturik" irauten dute gogamenaren hornitegian, kontserba-ontziak balira bezala.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 175. orr.

Ikerkuntzarako eta irakaskuntzarako baliatzen ziren drosofila-bildumak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 44. orr.

Ez dut emakume-bildumarik egiten.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 42. orr.

Hala zen bada, Norma Lúciak amerikano-bilduma azkengabe hori zuen, aberatsak gehienak, eta denek gurtzen zuten.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 50. orr.

Behialako goxoki kutxetan gorderiko azukre-koxkor bilduma haiek.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 85. orr.

Kolibri disekatu bilduma bat, zeinak ukitze hutsaz hauts bilakatu baitziren.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 37. orr.

5 sail bereko liburu, liburuki edo liburuxken multzoa.

1962an Thomas S. Kuhn-ek The Structure of Scientific Revolutions (Iraultza zientifikoen egitura) argitaratu zuen enpirista logikoek Estatu Batuetan zuten bildumarik garrantzitsuenean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 156. orr.

Bildumako lehen liburua, Renanena, hitzaldia da; bigarrena, Hobbesena, tratatua; hirugarrena, Diderotena, nobela; laugarrena, Zizeronena, erretorikako testua...  Berria - Kultura   2004-11-06

Sei ipuin amodiozko 1986 hasieran argitaratu zen lehenengoz, Susa bilduma zaharraren 29. zenbakiarekin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 225. orr.

92an kaleratu zen berriro, Susa narratiba bilduma berriko 7. zenbakiaz-.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 225. orr.

Bernardo Estornesek "Beñat idaztiak" bilduman argitaratu zuen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 199. orr.

Gipuzkoako Foru Aldundia, "Bertan" bildumako 17. zenbakia.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 197. orr.

Euskal Editoreen Elkartearen "Klasikoak" bildumarako paratutako edizioan.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 213. orr.

San Petersburgeko beste idazle handia, Gogol, euskaraz du irakurleak Literatura Unibertsala bilduman.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 226. orr.

Jaistera goazela ikusi dut, ate ondoko mahai luzean, Reno bildumako liburu-pilen ondoan.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 56. orr.

Ziur naiz gozatu egingo duzula Txalapartaren Literotura bildumak -oso begi onez- zure eskuetan jarri duen liburu hau irakurtzen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 57. orr.

Xalbadorren 'Odolaren mintzoa' liburuaren hirugarren argitalpena eman dute argitara, «zuzendu eta gehitua», Auspoa bilduman.  Berria - Kultura   2004-10-14

6 multzoa, elkarketa.

Gizona bere digestio guztien bilduma da, esan liteke Faulkner parafraseatuz.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 78. orr.

Gizakia bere esperientzia klimatiko guztien bilduma dela dio hark El ruido y la furiatik hartutako aipu honetan.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 78. orr.

Baina, berez, era guztietako neurrien bilduma da.  Berria - Ekonomia   2006-02-10

7 laburpena.

Hauxe da nire tesiaren bilduma egiteko unea.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 82. orr.

Guri orain, ikerketa bera baino, emaitzak, interesatzen zaizkigu (bilduma lasterkor honek, bistan dago, ez duela Nietzscheren beraren irakurketa ordezkatuko).  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 247. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

argazki bilduma (20); argazki bilduma bat (3); argazkien bilduma (4); artelan bilduma (4); artikulu bilduma (7); artikuluen bilduma (4); artiumeko bilduma (4); askoren bilduma (3); auspoa bilduma (7); baten bilduma (3); batzuen bilduma (6); bere bilduma (8); berrien bilduma (5); bertso bilduma (4); bi bilduma (4); bidaien bilduma (14)

bilduma argitaratu (15); bilduma argitaratu du (4); bilduma argitaratu zuen (3); bilduma aurkeztu (5); bilduma aurkeztu zuen (3); bilduma baino (4); bilduma bat (81); bilduma bat bezala (5); bilduma bat da (4); bilduma batean (12); bilduma batekin (3); bilduma bateko (3); bilduma baten (8); bilduma bere (4); bilduma berri (4); bilduma berria (4); bilduma bikaina (3); bilduma da (34); bilduma dela (6)

bilduma ederra (9); bilduma edo (3); bilduma egin (21); bilduma egin du (5); bilduma egin dute (4); bilduma egitea (6); bilduma egiteko (10); bilduma egiten (14); bilduma egiterakoan (3); bilduma ere (13); bilduma eta (17); bilduma euskarara (4); bilduma euskarara itzultzeko (4); bilduma garrantzitsua (3); bilduma gisa (4); bilduma guztietan (3); bilduma haiek (3); bilduma haren (5); bilduma hartako (4); bilduma hartan (3); bilduma hartu (3); bilduma hau (17); bilduma honek (9); bilduma honen (9); bilduma honetako (12); bilduma honetan (18); bilduma hori (13); bilduma horren (6); bilduma horretako (4); bilduma horretan (10); bilduma hura (3)

bilduma iraunkorra (8); bilduma iraunkorraren (7); bilduma iraunkorreko (13); bilduma iraunkorreko lanekin (3); bilduma izan (3); bilduma kaleratu (8); bilduma kaleratu du (5); bilduma liburua (3)

bilduma osatu (9); bilduma osatu du (3); bilduma osatu dute (3); bilduma osatzeko (4); bilduma osatzen (7); bilduma oso (4); bilduma osoa (12); bilduma osoaren (4); bilduma plazaratu (3); bilduma polita (6); bilduma pribatu (5); bilduma pribatua (3); bilduma pribatuetakoak (3); bilduma propioa (4); bilduma propioaren (3); bilduma ttipi (3)

bilduma zabala (3); bilduma zabaldu (3); bilduma zen (3)

buruzko bilduma (4); da bilduma (9); dira bilduma (3); disko bilduma (6); diskoko bilduma (3); ditu bilduma (5); ditu bilduma honek (3); dituen bilduma (4); duen bilduma (11); dute bilduma (8); duten bidaien bilduma (12); dvd bilduma (4)

edo bilduma (3); egindako bilduma (3); eta bilduma (20); gutun bilduma (6); guzien bilduma (4); guztien bilduma (13); horien bilduma (6); horren bilduma (4)

ipuin bilduma (49); ipuin bilduma argitaratu (3); ipuin bilduma bat (4); ipuin bilduma kaleratu (3); istorioen bilduma (3); izeneko bilduma (6); kantu bilduma (12); kantuen bilduma (9); klasikoak bilduma (5); kromo bilduma (3); laburren bilduma (3); lakoizketaren bilduma (3); lanaren bilduma (7); lanen bilduma (12); lege bilduma (4); lehen bilduma (7); lehen poema bilduma (4); liburu bilduma (5); limes bilduma (3); literatura unibertsala bilduma (7); maier bilduma (3); museo eta bilduma (3); museoak bilduma (3); museoaren bilduma (5); museoko bilduma (5); nagusien bilduma (6); nagusien bilduma euskarara (4); narrazio bilduma (4)

obra nagusien bilduma (4); olerki bilduma (16); osatutako bilduma (8); osatzen dute bilduma (5); poema bilduma (12); testu bilduma (3); testuen bilduma (4)

une bilduma (3); unibertsala bilduma (7); urteko bilduma (5); zigilu bilduma (3); zuen bilduma (5)

argazki bildumak (4); artikulu bildumak (3); belar bildumak (3); bildumak beste (3); bildumak egiten (7); bildumak ere (3); bildumak eta (3); ditu bildumak (6); eta bildumak (3); ipuin bildumak (4); jasotzen ditu bildumak (3)

auspoa bildumako (7); bere bildumako (4); bildumako beste (3); bildumako bigarren (3); bildumako hirugarren (3); bildumako lanak (3); bildumako laugarren (3); bildumako lehen (9); bildumako liburu (9); bildumako liburuak (4); bildumako liburuen (3); literatura unibertsala bildumako (5); unibertsala bildumako (5)

auspoa bilduman (9); bere bilduman (4); bilduman argitaratu (9); bilduman argitaratua (3); bilduman azaldu (3); bilduman ere (3); bilduman kaleratu (3); bilduman kaleratuko (3); bilduman kaleratuko diren (3); dira bilduman (3); eta bilduman (3); ipuin bilduman (7); izeneko bilduman (7); klasikoak bilduman (3); liburu bilduman (3); limes bilduman (3); literatura unibertsala bilduman (7); pentsamenduaren klasikoak bilduman (3); poesia bilduman (5); unibertsala bilduman (7)

kaierak bildumarako (3); poesia kaierak bildumarako (3)

arte bildumaren (5); auspoa bildumaren (3); azalaren eta bildumaren (5); bere arte bildumaren (3); bere bildumaren (3); bildumaren aurkezpena (5); bildumaren balioa (4); bildumaren barruan (11); bildumaren diseinua (5); bildumaren izena (3); bildumaren katalogoa (4); da bildumaren (3); eta bildumaren (6); eta bildumaren diseinua (5); ipuin bildumaren (4); liburu bildumaren (3); limes bildumaren (3); musika bildumaren (3); olerki bildumaren (3)

bildumari buruz (5)

bildumarik egiten (4)

bildumen eta (4); bildumen eta konduen (4); lan bildumen (4); lan bildumen eta (4)


bildumagile 1 iz bildumak egiten dituen pertsona.

Hiri kosmopolita zen XVII. mendeko Sevilla, nortasun handikoa; artista, mezenas, bildumagile eta bidaiarien topalekua.  Berria - Kultura   2006-03-23

Seilu bilduma egiten hasi nintzela esan nien eta bildumagile askorekin harremanetan jarri nahi nuela.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 86. orr.

Bere ikerketa zorrotzaren bitartez -Indiako azulejoen motiboak eta haien eragina Pertsiako tapizen ornamentazioan-, bere izena zabaldu da artisten, artezaleen eta bildumagileen artean.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 19. orr.

Bildumagilea, bildumagile da beti, bildumak hartzen duen forma hartzen duelarik ere.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 28. orr.

Kasualitatez heldu zitzaidanan Heiligenstadt-eko liburuzale baten izena, xelebre bat, erdi piltzarketari, erdi bildumagile.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 90. orr.

2 (izenondoekin)

Neu bezala hura ere, bildumagile handia izan zela.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 95. orr.

Lorenart galeriari erosi dio bat eta bildumagile pribatuei beste hiruak.  Berria - Kultura   2006-01-11

Ehun ale baino ez zirelako argitaratu, eta soilik museo handiek eta bildumagile pribatu gutxi batzuk dute osorik.  Berria - Kultura   2006-05-06

Ostegunetik igandera bisitariak oro har eta bildumagile profesionalak mundu zabaleko 42 galeriek Kursaalean jarritako erakuslekuak ikusi ahal izan zituzten.  Berria - Kultura   2006-05-09

"Hi eta ni berdinak gaituk", esan zidan, "bildumagile ero parea"".  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 145. orr.

3 (hitz elkartuetan )

Bere lanak erosten zituzten arte bildumagileetako askok dekorazio objektu soil gisa konprenitzen zituzten Rothkoren koadroak, artelan ederrak baino ez ziren haien begietara, edo hori uste zuen, behinik behin, Rothkok berak.  Berria - Kultura   2004-06-08


bildumagintza iz bildumak egitea.

Azokan, artisten lanak ezagutzeaz gain, erosteko aukera ere izango da, bideo eta argazki garaikidearen merkatua sendotu eta bildumagintza giroa sortzea baitu xede DFOTO nazioarteko azokak.  Berria - Kultura   2004-04-15


bildumaño 1 iz bildumatxoa.

Hain xuxen, Maurice Harriet omendu delarik Haltsun eta Larresoron -bestalde kondatzen dugun bezala- hor ginuen Iranzu Epelde eta bere ikerketa guzien bildumaño bat eskaini dauku xarmanki.  Herria   2004-07-01

2 laburpentxoa.

Angelutik Bilboraino, alimaleko soka beraz elkarte asko partzuer, batzuetan euriak euri, jendea multxoka plantatuz, nunbait han berrehun metra utziz multxo batetik besterat eta autozaineri emanez papertxo batzu aldarrikapenen bildumaño batekin.  Herria   2001-08-02


bildumarazi, bildumaraz, bildumarazten du ad elkarrarazi.

-Alu arraioa! -esan zuen orduan Don Kijotek- Espainian barrena alferrean dabiltzan zaldun ibiltari guztiak, Erregek, pregoia jota, bere ingurura bildumaraztea besterik beharko al litzateke ba?  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 103. orr.


bildumari iz bildumatzailea.

Harryk lanari ekin zion, eta lan faltsu haiek munduan han eta hemengo bildumariei iruzurrez saltzen hasi zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 56. orr.

Harryk bazeukan arte-galeriako ezkutuko gelatik arte-lanak Smith-en lanen bildumari suharrenei saltzea, eta Valerie Smith-ek deus jakin ezean, trikimailuak etekin ezin hobea emango zuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 54. orr.

Benito Levita bildumari zorigaitzekoak ez zuen bada erromatar zuzenbidea debekatzen zuen lege bisigodoa gerora Karlomagnori egotzi zitzaion kapitular bihurtu?  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 200. orr.

Bildumari diruz okitu bat zen hura.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 56. orr.


bildumatto iz laburpentxoa.

«Nik, dudan asti xuhurrarekin, beharren guzia badakit HERRIA kasetarekin, Euskal-Herriko berriez batetik, eta mundu zabaleko eta politika horren bildumattoa gainera».  Herria   2002-09-19


bildumatxo 1 iz bilduma txikia.

15-20 zenbakiek San Frantziskoren hitzak deituriko bildumatxoa osatzen dute.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 548. orr.

Esan zidan, halaber, R. jaunak ere intsektuetarako zaletasun itsua zuela: hain itsua, non berak ere bere bildumatxoak baitzituen Parisko etxean.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 178. orr.

Postala bere bildumatxoan ez zegoela ikusirik, poz handia hartu zuen semeak, eta aitak ere bai.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 106. orr.

Bere bildumatxo partikularrak egiteko joera hura ez ezik, negozioetarako sena ere aitagandik zetorkion.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 155. orr.

"Primitiae" eta "Frank&Berri", Iruñeko Udalak hurrenez hurren Donejakuez 2004an eta Kixoteaz 2005ean ateratako bildumatxo aurkiezinetan.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 96. orr.

Gerraren aurkako poesia bildumatxo bat bidali nahi ziola Laurari, eta egun hartarako ahalik eta irakurketa gehien antolatu.  Berria - Mundua   2004-10-30

Nongo nor poema bildumatxoa argitaratua zegoen dagoeneko, eta bere horretan sartu du.  Berria - Kultura   2004-10-09

2 laburpentxoa.

Festibalaren 25 urte horietako180 argazki pollit, Pierre Ruaud eta Jean Charles Vergne argazkilarienak, argazki adierazgarriak, lekukotasun paregabe! Philippe Hemmert berriketariak egiten daukularik 25 urte horien bildumatxo bat, hiru hizkuntzetan.  Herria   2005-09-22

15 txosten orotara, 8 gazteleraz, 7 euskaraz, bildumatxo bat badelarik frantsesez.  Herria   2003-12-25

Duela 26 urte, Arño Harispuru orduko auzapezari esker nola bi urtez hor lan egin zuen Etorki baletak moldatuz eta mundura zabalduz euskal kulturen bildumatxo bat kantu ta dantzaren bitartez.  Herria   2003-02-27


bildumatzaile iz bildumak egiten dituen pertsona.

Guk darabiltzagun Homero edo Hesiodo autoreak, esaterako, autore askoren bildumatzaileak izan zirelako.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 28. orr.

Ekintza-gizon, abenturazale, bildumatzaile, erudito, bidaiazale, saloietako gizon, idealista gogoz kontra, hori baita bere dobladuren atzean ageri den pertsonaia.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 19. orr.

Paradoxa polita paradoxa bildumatzaileentzat.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 43. orr.


bildumazale (ETCn 381 agerraldi) 1 iz bildumen zalea den pertsona.

azokak aurkeztuko duen artista ezagunen eta berrien lanen uztarketak bildumazaleen interesa piztu duela adierazi zuen Ordoñezek, Bildumazale batek baino gehiagok zerbait ordainduko luke honegatik.  Berria - Kultura   2004-02-28

Nortasuna du; bildumazalearen aztarna antzematen da bildumaren atzean.  Berria - Kultura   2006-02-19

Zapata-denda bildumazale eta fetitxisten topaleku bihurtu zen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 127. orr.

Bildumazaleek Hepburnen lanari estu lotutako objektuak eskuratu ahal izango dituzte.  Berria - Kultura   2004-06-10

Donostiakoak artista berrien alde egingo duen apustua horri lotuta dago, horrek ematen baitio bizitza arteari: museoek eta bildumazaleek lan berriak ezagutzeak eta eskuratu ahal izateak.  Berria - Kultura   2004-02-28

Disko azoka eta bildumazaleen azoka ere jarriko dituzte Kobetasmendiko gunean, eta baita modari buruzko eremu bat ere.  Berria - Kultura   2006-02-01

Garbi dago laster ia dena Interneten bidez salduko dugula, eta bostehun bat kopia bildumazaleentzat edo aterako ditugula.  Berria - Kultura   2006-03-25

DFotoren helburuetako bat da ezinbesteko hitzordu bilakatzea bildumazaleentzat, hasiberriak izan edo ez, instituzioentzat eta museoentzat.  Berria - Kultura   2004-04-20

Hasierako salneurria 12 eta 18 milioi dolar artekoa izan zen, baina aipatutako prezioan erosi zuen aretoan bertan zegoen bildumazale batek.  Berria - Kultura   2004-11-05

2 (izenondoekin)

Chicago edo Basileakoetan gehiago saltzen da, bildumazale pribatuek horko espezializazioa gogoko dutelako.  Berria - Kultura   2004-02-17

Bildumazale partikularrak animatzen ari dira, erakunde pribatuek baino gehiago animatu ere.  Berria - Kultura   2004-02-15

Durant jaunak bildumazale nekaezintzat eta irakurle aseezintzat zeukan bere burua.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 53. orr.

Bazirudien bildumazale bakar batek aukeratu zituela denak, denbora objektu txikien bitartez neurtu izan balu bezala.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 57. orr.

Baditut batzu-batzuk benetan kuriosoak eta bereziak, bildumazale handien artean oso ongi kotizatzen direnak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 90. orr.

Bildumazale espainiarrak beldurra galtzen ari dira eta horrek nazioarteko merkatuan sartzeko bultzada eman beharko die Espainiako galeriei.  Berria - Kultura   2006-02-12

3 (hitz elkartuetan)

Harrituta geratzeko modukoa da nolako indarra duen enpresaburu argazki-bildumazale bakar batek Donostia osoa bere gustukoa den zerbaiten inguruan dantzan jarri duenean.  Berria - Kultura   2006-05-07

4 (izenondo gisa)

Eskuan dirua izateko beste modurik izan ez zuenean, etxetik gauzakiak eramaten hasi zen, "oroigarri gisa", esaten zuenez, eta haur bildumazale baten jakin-mina eta grina erakusten zituen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 41. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bildumazale bakar batek (3)


bildumazaletasun iz bildumazalearen nolakotasuna.

Edozein gertaera xumek iraganeko beste jazoera baten aldarria egiten zizula, Leonek errekari margotutako koadroak bildumazaletasuna piztu dizun antzera.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 34. orr.

Merkatua hobeto ezagutzen dute eta Espainian ahul xamarra den bildumazaletasuna ez da kanpoko artea erosteko oso ausarta.  Berria - Kultura   2006-02-12

Kultur politikan aldaketa bat ekarriko du proiektu honek, museoen eta bildumazaletasunaren alorrean iraultza txiki bat izango da proiektua.  Berria - Kultura   2006-04-11


bildur ik beldur.

bildura iz batura.

Demagun C dela igotzen direnen multzoa; Pren azpimultzo bat da, eta aldi berean C' plataforman gelditzen direnen eta C'' esertzera doazenen bildura.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 175. orr.


bildurgarri ik beldurgarri.

bildurti ik beldurti.

bildurtu ik beldurtu.

bildutasun 1 iz bere baitara bildua dagoenaren egoera.

Bildutasuna, ixilik, gogoeta, bere baitan dagoenaren egoera.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 156. orr.

Inguruan kausitu dituzten bildutasunak eta otoitzek lagundurik, haur guziek ongi etorri kartsuena egin diote lehen aldikotz hartzen zuten Jesus Jaunari.  Herria   2005-05-26

Ostegun arratsaldean bazen ainitz errespetu bildutasun eta trixtezia denen bihotzean.  Herria   2005-07-28

Premiazkoa da bildutasunaren bulko indartsu bat lortzea, gure ahalmen guztiak, behekoak eta goikoak, biltzea eta barneratzea, eta barreiakuntza bildutasun bihurtzea, esaten baita batasunak indarra dakarrela.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 39. orr.

Joanden egunean bazen jende eta bazen bildutasun Frantzia behere hortako Oradour-sur-Glaneherrixkan.  Herria   2004-06-17

Hasieran emakume hura ikusi banuen ere doi bat nahasiago, eta halako bildutasun bati emana, herabetiaren egoerari egotzi nizkion bata nahiz bertzea.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 413. orr.

Omiasaindu eguna iragan da usaiako bildutasunean gogoan gintuela gure hil maiteak.  Herria   2001-11-08

Haur guziak kantari bildutasunean.  Herria   2001-11-15

Zer ari nintzen bada ni, han, hainbeste momentu zoragarriren iturburua izana zen leku sakratu hartan, beste tarrantari harro haren balentriak entzuten, bildutasunean egoteko partez?  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 155. orr.

Abendoaren 14an, astearte arratsaldearekin, mundu bat bildu da elizarat... eta guziek parte hartu dute bildutasunarekin meza hunkigarri batean.  Herria   2004-12-30

Bildutasunez begiak hesten ditu apur bat bertsulariak... edo xantreak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 106. orr.

Ataritik eta zimitoriotik zetozen umeen garrasiek eta zakurren zaunkek urratu zuten tanpez bildutasunezko une hura.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 137. orr.

2 (izenondoekin)

Horregatik, jaiotze hau gertatuko bada, behar-beharrezkoa da arima erabat garbitu dadin eta leialtasun osoan bizi, bildutasun osoan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 42. orr.

Isiltasun eta bildutasun osoan gindoazela, gutienik ustean, Emmaren itxura agertu zitzaidan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 58. orr.

Biharamunean, lo faltaz dauden horiek, lo premia duen izatearen bildutasun mistikoa inarrosten dute.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 153. orr.

Eliza bete-betea eta bildutasun handia.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 58. orr.

Herri guzia eta bertze ainitz lagun dira elgarretaratu, bildutasun handienean, Xan-i azken agurra egiteko.  Herria   2004-05-13

3 (hitz elkartuetan)

Bildutasun une bat otoi.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 165. orr.

Bildutasun eta otoitz denbora da gure defuntueri buruz; ohi den bezala da ospatu.  Herria   2003-11-27

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bildutasun handienean (7); bildutasun osoan (4); eta bildutasun (3); eta bildutasunean (3); halako bildutasun (3)


bilduxe 1 adlag bildu samar.

Behingoz sumatzen da bilduxe hegazti errarien bandara, edo hala dirudi, behintzat.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 72. orr.

2 (izenondo gisa)

Haurrak, zioen irakasleak, gasna ume bilduxeak alabaina, sehaska hotzetan sartzen ziren eta sutondoan burdinazko sareen gainean trebes, kerrena plast, itxindu gorriei eskainiak, idortzen jartzen, zilbor haria moztu bezain laster.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 37. orr.


bilduzale iz biltzeko zaletasuna duena.

Otto andereñoa [...] pertsona ospetsuen bilduzale nekaezin honek bereganatu du: izenburuetan agertzen diren jendeen bilduzale bikainak, gure andre anfitrioi lerdenak, Caleb Smithers botika patentatuen errege eta gizateriaren ongile handiaren dirutza handia jasotako alargun oinordekoak.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 174. orr.


bilera (ETCn 61.496 agerraldi) 1 iz zerbaitez aritzeko biltzen diren lagunen multzoa; horrela bilduen jarduna. ik bilkura; batzar.

Aste latza pasa berria nintzen, egunik ez bilerarik gabe.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 9. orr.

Paris-aldia beti bezalakoxea izan zen: astea bete bilera.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 144. orr.

Urte berean, Agoitzen egin zuten beste bilera bat.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 33. orr.

Handik bi egunera bilera izan genuen.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 252. orr.

Jangela lasaian ari dira bilera egiten, eta gauzen patxadak irreala dirudi ia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 125. orr.

Urtean lauzpabost bilera egiten ditugu.  Berria - Kirola   2006-03-01

Gobernuko jende honek denbora asko pasatzen du bilerak egiten eta Chavezi entzuten.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 117. orr.

Argiñarenak gaur goizean deitu gaitu biharko bilera antolatzeko.  Berria - Ekonomia   2004-12-10

Gure bileran entzundakorik ezertxo ere inori ez salatzea agindu digute.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 208. orr.

Bi ordu eskas iraun zuen bilerak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 156. orr.

Amaitu da bilera, ireki da azoka.  Berria - Gaiak   2004-12-19

Gauean, bilera bukatuta, denok ginen apur bat zaharrago.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 17. orr.

-Bileratik nator, Luistarretatik.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 210. orr.

Esan nion Gordoni zalantzak nituela, eta ez bazidan bilera bat prestatzen Metropolis jaun iheskorrarekin, atzera egingo nuela.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 215. orr.

Bilera batera deitu nituen alfabetoko letra guztiak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 79. orr.

1995eko abenduan Europako Kontseiluak Madrilen egin zuen bileran.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 194. orr.

Une horretan, mahaitik norbaitek erabaki zuen aski zela, eta bilerak aurrera egin zuen, besterik gabe.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 102. orr.

Tailerraren bilerak irekiak dira, baina apenas etortzen den gizonezkorik.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 147. orr.

Duffy jaunak kontatu zion ezen denboraldi batean Irlandar Alderdi Sozialistaren bileretara joan izan zela.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 160. orr.

G8koen bilerara zein NBEko Batzar Nagusira joango naiz.  Berria - Harian   2005-07-06

Mikelek aspaldi utzi zion ikaskideen bileretara etortzeari.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 85. orr.

-Denok sentitu dugu inoiz amaren sabelera itzultzeko gogoa -hasi nintzaion ni, bilera bakarrizketa soil bihur ez zedin.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 52. orr.

Herrialdeko Mahaiaren bileran hartu behar nuen parte, eta Arrietak eraman ninduen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 123. orr.

Porto Allegreko Munduko Foro Sozialaren bileran.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 328. orr.

Ongi etorri gure bilerara, David.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 354. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Egun hartan Aita guztien urteko bilera nagusia zen egitekoa.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 25. orr.

Otsailaren 14an, asteleheneko egunsenti hotzean, bilera berezia izan genuen Tolosan "El Cuartel Real"eko bulegoetan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 284. orr.

Bilera luzea izan zen, adiskidetasunezkoa baina tenkatua aldi berean.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 15. orr.

Haien etxeetan, izan ere, askotan egiten baitira bilera publikoak eta judizio pribatuak eta arbitrajeak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2910. orr.

Haren antzeko beste bilera sekretu asko etorri ziren gero ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 62. orr.

Mahaiaren lehen bilera formala urtarrilaren 25ean egin zenuten.  Berria - Harian   2006-01-07

Atsedenik gabe, bilera laburrak eta intentsuak izan zituen Gerry Adams Sinn Feineko buruak Gasteizen, Bilbora liburua aurkeztera abiatu aurretik.  Berria - Harian   2005-02-19

Hitzaldiak, osoko bilerak, mahai-inguruak eta ordubete inguruko ganbera kontzertu bat ere antolatu dute.  Berria - Harian   2005-02-11

Auzi nuklearraz premiazko bilera eskatu dio EBko hirukoteak IAEAri .  Berria - Mundua   2006-01-13

Kurtso amaieran, irakaslearekin ohiko bilera amaiturik, irakaslea aparte hartu zuen, une batez, ama horrek.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 182. orr.

Atzoko bileran Don Carlosen Buruzagitzak hau erabaki du: Tolosa ez dela jadanik gune segurua; eta zuhurragoa dela gaur berton denok, beharrezkoena geurekin hartuz, Lesaka aldera joatea.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 284. orr.

Gabon inguru hartan, urteroko bilera egin genuen, gurasoen aurrean kontuak errenditzekoa.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 106. orr.

Halaxe agertu zitzaigun duela gutxi zoritxarrez maizko izaten ditugun zorioneko bilera horietako batera: zorionez gainezka.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 180. orr.

Lantoki berriak bai doktorego-ikastaroa bai gure asteroko bilera utzaraziko zizkidala argitu nizunean, ezpain-ertzetako giharrak ere laxatu eta dardarka hasi zitzaizun masailezurra.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 37. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nire denboran egin ditudan bilera-ordu guztiak batu eta nire bizia beste horrenbestean luzatzea.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 95. orr.

Bilera hasieran egin zien langileei eskaintza SEPIk «asmo oneko» agiria sinatzeko.  Berria - Ekonomia   2004-09-24

Bilera-aretora sartuta, denen aurrean, agindutakoa betetzeko eskatu zion erregeari.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 60. orr.

Baserri turismoko etxe, bilera leku, eta udalekuen egoitza da, besteak beste, Aubixa.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 178. orr.

Hemen daukazue baso honetako erbien bilera-gunea.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 143. orr.

Carrilloren koadroa gainean zutela utzi nituen bilera gelan, eta ni nire komunismoarekin kalera atera nintzen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 208. orr.

Esperimentua burutu aurretik jakin zuten, sagua derrepentean bilera-mahaiaren gainean hezurmamitu zenean.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 81. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Behin ere ez naiz -eta hau ondotxo zekien Williamsek!-, emakume batengatik, ezta ordu-erdi batez ere berandutu lan-bilera batera.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 145. orr.

Harrezkero, kobazulo hura, begirada orotatik urruti, haien maitasun bileren gordeleku bihurtu zen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 8. orr.

Kokotsik gabeko emakume horietakoa, errebindikazio-bilera guztietara agertu eta erretolika batean hasten zena.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 67. orr.

Hurrengo literatur bileran kontatuko du Gabinek malenkoniaren teoria.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 88. orr.

Bukatua zen goizeko erredakzio-bilera, ni gabe bukatu ere.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 150. orr.

Neskak, berak batez ere, eta nesken artean Susana gehiena, "aurreko ikasturtean pasatako memento onak" aipatzen hasi ziren, eta igandeetan Donostiara joaten convivencias cristianas esaten zitzaien ikasle bileretan ezagututako mutilekin egotera.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 136. orr.

Irakasle-bileraren aurretik.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 120. orr.

Taldeak anai bileretan hartzen zituen erabakiak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 28. orr.

Andereñoak argi eta garbi azaldu zizun azken guraso-bileran.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 52. orr.

Handik goiti, kanpora joaten nintzen aldiro, "talde-bilera" nuen, edo "talde-afaria", edo "talde-batzarra".  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 365. orr.

Gau batez, famili bilera hotz horietako batetik ateratzean, honela esan zion emazteari, negarrez kasik: [...].  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 359. orr.

5 goi bilera

1998ko maiatzaren hasieran Bruselan "euroaren goi bilera" izenekoa egin zen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 194. orr.

Lurraren Goi Bilera deituan hartutako akordio guztiak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 25. orr.

1992an Rio de Janeiroko Goi bileran onartutako dokumentuek balio handia dute gaur egun ere.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 12. orr.

Johannesburgeko hurrengo goi bileran benetako protagonista izango zen Gizarte Foroa.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 25. orr.

Goi bileraren emaitzak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 26. orr.

Gizarte Garapenerako Mundu Mailako Goi Bilerak, 1995 eko martxoan Kopenhagen eginak, gizarte garapenaren eta gizateriaren ongizatearen garrantzia azpimarratzen zuen.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 81. orr.

Mexikoko Monterrey hirian Ameriketako Goi Bileran bildu diren 34 herrialdeetako agintari politikoak.  Berria - Mundua   2004-01-13

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

arduradunekin bilera (7); argazkien bilera (5); ari den bilera (7); arteko bilera (47); arteko goi bilera (6); arteko lehen bilera (6); asteleheneko bilera (6); atzo bilera egin (7); atzoko bilera (26); aurreko bilera (5); aurreneko bilera (6); aurretik bilera (6); azken bilera (28); aztertzeko bilera (18); aztertzeko bilera egin (5); baina bilera (11); batzordeak bilera (16); batzordeak bilera egin (7); batzordearen bilera (20); beste bilera (58); beste bilera bat (34); beste bilera batera (5); bi bilera (8); bigarren bilera (17); bihar bilera (7)

bilera abiatu (9); bilera amaitu (19); bilera antolatu (8); bilera asko (9); bilera atzeratu (8); bilera atzo (8); bilera aurretik (9); bilera baino (13); bilera baliatu (8); bilera bana (8); bilera bat (134); bilera bat antolatu (5); bilera bat egin (27); bilera bat egingo (9); bilera bat egitea (5); bilera bat egiteko (7); bilera bat eskatu (8); bilera bat izan (9); bilera bat izango (5); bilera batean (73); bilera batean parte (6); bilera baten (22); bilera batera (35); bilera batera deitu (23); bilera baterako (9); bilera batetik (7); bilera batzuk (6); bilera berezia (20); bilera berezia egin (11); bilera berezia egingo (6); bilera bertan behera (19); bilera bukatu (14); bilera bukatu eta (7); bilera bukatuta (9); bilera da (5); bilera deitu (11); bilera dela (5); bilera dela eta (5); bilera du (5); bilera dute (17); bilera dute gaur (12)

bilera edo (7); bilera egin (398); bilera egin aurretik (5); bilera egin dituzte (9); bilera egin du (16); bilera egin dute (26); bilera egin eta (6); bilera egin ondoren (18); bilera egin ostean (20); bilera egin zen (8); bilera egin zituzten (8); bilera egin zuela (5); bilera egin zuen (79); bilera egin zutela (5); bilera egin zuten (130); bilera eginen (15); bilera egingo (110); bilera egingo du (34); bilera egingo dute (58); bilera egingo dutela (7); bilera egitea (19); bilera egiteko (50); bilera egiteko asmoa (5); bilera egitekoa (7); bilera egitekoak (8); bilera egitekoak ziren (5); bilera egiten (27); bilera egiten ari (10); bilera egitera (11); bilera eguna (5); bilera ere (13); bilera eskatu (34); bilera eskatu dio (6); bilera eskatu zuen (6); bilera eskatuko (5); bilera eta (33); bilera ez (18); bilera gaur (11); bilera gehiago (16); bilera gela (8); bilera giro (7); bilera guztietan (5); bilera haietan (8); bilera hartan (40); bilera hasi (25); bilera hasi aurretik (8); bilera hau (7); bilera honetan (6); bilera hori (26); bilera horiek (15); bilera horien (10); bilera horietan (16); bilera horrek (6); bilera horren (27); bilera horretan (92); bilera horretara (9); bilera hura (8)

bilera izan (67); bilera izan da (5); bilera izan zen (14); bilera izan zuen (9); bilera izan zuten (18); bilera izango (26); bilera izango da (10); bilera izango du (5); bilera izango dute (5); bilera laburra (5); bilera luze (6); bilera luzea (8)

bilera ofiziala (5); bilera ontzat (6); bilera ontzat jo (5); bilera oso (12); bilera ostean (14); bilera osteko (6); bilera positiboa (6); bilera prestatzeko (5); bilera sorta (6); bilera txanda (10); bilera txandaren (5)

bilera ugari (9); bilera ugari egin (6); bilera utzi (5)

bileraz bilera (5); buruzko bilera (10); da bilera (24); den bilera (13); du bilera (24); duen bilera (11); dute bilera (28); duten bilera (9)

egin zuen bilera (7); egin zuten bilera (21); egindako bilera (44); egindako bilera batean (13); egingo du bilera (5); eginiko bilera (15); egiteko bilera (11); egitekoa zuten bilera (6); ere bilera (16); ere bilera egin (7); eta bilera (62); eta bilera horretan (5); ezohiko bilera (12); gaur bilera (13); gaurko bilera (6); gobernu bilera (10); gobernuak bilera (5); goi bilera (134); goi bilera abiatu (6); goi bilera egingo (9); goi bilera hasi (7); hainbat bilera (30); hainbat bilera egin (15); hiru bilera (6); hirugarren bilera (7); hitz egiteko bilera (6); hurrengo bilera (15)

itunaren bilera (7); izan zuten bilera (7); izandako bilera (20); izango da bilera (5); kideekin bilera (5); lan bilera (6); larrialdiko bilera (11); lehen bilera (64); lehen bilera egin (14); lehenbiziko bilera (5); lehendabiziko bilera (7); lehenengo bilera (14); mahaiak bilera (6); ministroek bilera (6)

ohiko bilera (6); ordezkariek bilera (10); ordezkariekin bilera (10); orduko bilera (7); osatzeko bilera (5); osoko bilera (7); premiazko bilera (39); premiazko bilera bat (5); premiazko bilera egin (14); presidentearekin bilera (6); prestatzeko bilera (6); sindikatuek bilera (8); taldearen bilera (5)

zegoen bilera (5); zen bilera (34); zuen bilera (52); zuten bilera (51); zuten lehen bilera (5)

alde biko bilerak (9); alderdiekin bilerak (7); arteko bilerak (17); atzoko bilerak (7); aurreko bilerak (5); biko bilerak (9); biko bilerak egingo (5); bilerak egin (49); bilerak egin ditu (5); bilerak egin dituzte (10); bilerak egin zituen (7); bilerak egin zituzten (5); bilerak eginen (7); bilerak eginen ditu (5); bilerak egingo (22); bilerak egingo dituzte (11); bilerak egitea (5); bilerak egiteko (14); bilerak egiten (34); bilerak eta (12); bilerak ez (7); bilerak iraun (5); bilerak izan (14); ditu bilerak (7); du bilerak (6); egindako bilerak (10); eragileekin bilerak (7); ere bilerak (6); eta bilerak (12); goi bilerak (19); iraun zuen bilerak (7); izandako bilerak (6); zuen bilerak (15)

goi bilerako (8)

arteko bileran (9); astearteko bileran (6); asteko bileran (8); asteleheneko bileran (5); atzo egindako bileran (5); atzo eginiko bileran (7); atzoko bileran (93); aurreko bileran (6); azken bileran (19); batzordearen bileran (11); biharko bileran (7)

bileran aztertuko (5); bileran egin (5); bileran egon (8); bileran erabaki (10); bileran ere (9); bileran erredakzioa (12); bileran esan (6); bileran eta (10); bileran euskal (5); bileran ez (19); bileran ez zuten (7); bileran hartu (9); bileran hartutako (7); bileran hitzartutako (5); bileran izan (18); bileran izan zen (7); bileran izango (6); bileran izango da (5); bileran nazioarteko (5); bileran onartu (15); bileran onartu zuen (8); bileran onartutako (7); bileran parte (57); bileran parte hartu (34); bileran parte hartuko (5)

bruselako goi bileran (5); den bileran (10); den goi bileran (7); duen bileran (30); duten bileran (35); egin bileran (5); egin zuen bileran (12); egin zuten bileran (16); egindako bileran (95); egindako bileran erabaki (5); egingo duen bileran (19); egingo duten bileran (28); eginiko bileran (44); ere bileran (5); eta bileran (7); gaurko bileran (19); gobernu bileran (10); goi bileran (129); goi bileran parte (7); goizeko bileran (5); hurrengo bileran (12); itunaren bileran (8); izan ziren bileran (11); izandako bileran (28); kontseiluaren bileran (6); lehen bileran (18); osoko bileran (19); ostiraleko bileran (6); presidenteen bileran (5); zen atzoko bileran (5); zen bileran (11); ziren bileran (18); zuen atzoko bileran (10); zuen bileran (31); zuten atzoko bileran (10); zuten bileran (28); zuten goi bileran (6)

bilerara agertu (5); bilerara deitu (21); bilerara ez (9); bilerara joan (14); bilerara joango (13); bilerara joango den (5); gaurko bilerara (6); goi bilerara (11); itunaren bilerara (5); zen bilerara (6); zuen bilerara (7)

arteko bileraren (16); atzoko bileraren (17); atzoko bileraren ostean (7); baina bileraren (5)

bileraren amaieran (23); bileraren atarian (10); bileraren aurretik (16); bileraren bat (6); bileraren berri (29); bileraren berri eman (10); bileraren berri emateko (6); bileraren bezperan (8); bileraren bukaeran (8); bileraren emaitza (6); bileraren harira (10); bileraren hasieran (6); bileraren helburua (17); bileraren inguruan (7); bileraren inguruko (5); bileraren nondik (5); bileraren ondoren (77); bileraren ondotik (34); bileraren ostean (122); bileraren ostean egin (8); bileraren osteko (24); bileraren osteko agerraldian (7); bileraren osteko prentsaurrekoan (14); bileraren xedea (12)

bruselako goi bileraren (5); duen bileraren (8); duten bileraren (6); egin zuten bileraren (6); egindako bileraren (23); egindako bileraren ondoren (5); egindako bileraren ostean (9); eginiko bileraren (15); esan zuen bileraren (5); eta bileraren (13); gobernu bileraren (20); gobernu bileraren ostean (7); gobernu bileraren osteko (11); goi bileraren (52); izandako bileraren (25); izandako bileraren berri (5); izandako bileraren ostean (12); zen bileraren (14); zuen bileraren (25); zuen bileraren ostean (7); zuten bileraren (13); zuten bileraren ondoren (5)

bilerari buruz (10); goi bilerari (6)

bilerarik egin (8); bilerarik ez (12)

bileratik atera (5); bileratik irten (5); bileratik landa (5); egindako bileratik (6); ziren bileratik (5); zuen bileratik (5)

bileraz bilera (5)

ari den bileren (6); bileren ostean (8); egindako bileren (9)

arteko bileretan (8); bileretan ere (5); bileretan ez (7); bileretan parte (19); bileretan parte hartu (7); bileretan parte hartzen (7); diren bileretan (5); dituen bileretan (5); dituzten bileretan (12); egindako bileretan (7); egingo dituzten bileretan (5); goi bileretan (6); izandako bileretan (12)

bileretara joan (5)


bilerakide iz bilera berean egon dena.

Duela bi egun bilerakide izan zituen Palestinako Legebiltzarreko Erreformetarako Batzordearen eta Palestina Askatzeko Erakundeko (PAE) Batzorde Zuzendariaren eginahalak aintzatetsi zituen.  Berria - Mundua   2004-07-28


bileratxo iz bilera txikia.

Rosari deitu dio bulegoko telefonotik, lanaren ostean bileratxo baterako deitu diola nagusiak.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 145. orr.

Ardoaren laguntzaz hasieran, eraginez geroago, asteazkeneroko tertulia osatzen zuten, Delors jaunak bi urte lehenago proposatutako bileratxoan hartutako erabakiz.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 208. orr.


bilet ik billete.

bilete ik billete.

biletxe iz ipar bilkura etxea.

Langileen biletxe bat eta gaztetxe baten asmoak pusatzen ditu eta euskarari leku handiagoa egiteko lanean ari da, dela herriko aldizkarian dela hiriko langile gehiagori gure hizkuntzaren ikasteko moldeak bideratzeko.  Herria   2005-11-17

Ondotik, xerrendako biletxean: musika, gaztainak, sagarnoa, aratsaldekoa haurrentzat.  Herria   2005-12-15

Badu orain hiru hilabete lantegi hortako hiru langile kanporatu zituztela Doneztebe (Saint Etienne) auzoko biletxearen kudeantzan sortu eztabaiden ondotik.  Herria   2003-09-25

Larunbat aratsean, Baigorrin, "Mende laurden ibridoa" ikusgarria, Biletxean.  Herria   2004-04-08

Agorrilaren 6a arte, erakusketa bat antolatua da Kostagaraiko biletxean, gai huntaz: "Baztango bidea Baionatik Iruñeara".  Herria   2005-08-04

Eltzarruzeko besta sustengatu dute harpeek, Donamartiriko Biletxean erakusketa baten parada izan dira harpeak.  Herria   2003-11-27

Larunbatean, aratsaldeko 6-etan, Baigorriko Biletxean, kantaldi: [...].  Herria   2004-07-08

Joanden ostiralean Biletxeko gela mukurru betea zen usaiako Eguberriko bestakari.  Herria   2003-12-25

Bezperan jadanik, Biletxeko sala ttipiegia zen, eskainia izan den kantaldirako.  Herria   2004-04-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baigorri biletxean (6); donamartiriko biletxean (3).


bilgarri (ETCn 482 agerraldi) 1 izond zerbait biltzeko erabiltzen den gauza.

Gero eta bilgarri gehiago erabiltzen dira salgaiak apaindu eta garraiatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-07-28

Etxeko hondakinen herena bilgarriak dira, izan dadin plastikoa, kartoia, papera edo bertze.  Berria - Euskal Herria   2004-07-28

Bilgarri eta ontzi auto-suntsigarri edo [...] jangarriak hedatuko dira, birziklapena osatzen laguntzeko.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 30. orr.

Inkestari erantzun dioten askok ez bide zekiten ingurumenari begira hobe dela kartoizko bilgarririk ez duten kontserba ontziak erostea.  Berria - Euskal Herria   2004-01-06

Belgikan, adibidez, zigortuta dago produktuei behar baino bilgarri gehiago jartzea.  Berria - Gaiak   2004-10-07

Xedea bideragarria izateko bilgarriak eta papera birziklatzeko bi gune sortu beharko lirateke.  Berria - Euskal Herria   2004-11-09

Saltegietako poltsak eta bilgarriak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-28

Eskola, ospitale, fabrika eta horrelako komunitateetan egun luxuzko lunchetan edo hegazkinetan bezala banatuko da janaria: aurkezpen polita, anoa txikiak, baxera abangoardistan, aseptikotasunerainoko higienea hamaika bilgarritan babestua.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 54. orr.

Paperak eta kartoiak hartzen dituzten edukiontzietan 30.071 tona hondakin batu ziren, aurreko urtean baino %6,5 gehiago; beirak hartzen dituztenetan 20.883 tona, aurrekoan baino %6 gehiago; eta ontziak eta bilgarriak hartzen dituztenetan 13.410 tona, 2002. urtean baino %5 gehiago.  Berria - Euskal Herria   2004-03-04

2 irud/hed

Hezurra egitura gogorreko material bat da; larruazala bilgarri sendo bat, eta begiak kamera batek bezala funtzionatzen du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 215. orr.

Faxismoaren eta futurismoaren uztartze hori gauza polita eta jakingarria da modernotasuna, garaikidetasuna [...] gauza onak edo jende onaren gauzak direla uste dutenentzat; bilgarri polimeriko espantagarri hura, ba horixe, bilgarria eta estalkia zela, beste zerbaiten behin-behineko estalkia.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 172. orr.

Festak gaur kultur kontsumoa dira, eta ez dute lehengo bilgarri liturgikorik.  Berria - Kultura   2004-02-24

Bere musika bilgarri elektronikoan azaltzen duten musikari hauek [...] aspaldi asmatutako egitura musikalak baino ez dituzte berrinterpretatzen.  Berria - Kultura   2004-07-14

Asko izan dira, berriz, beste batzuek aspaldi egindakoa beste bilgarri batean isilka sartu nahi izan digutenak.  Berria - Kultura   2004-07-17


bilgia iz ipar biltokia; bilgunea.

Bortükariak alkartearen aurtenko biltzar nausia, dagün ürrietaren 7an (ostiraleareki) eginen dela, arratseko 19.00etarik aitzina, Mauleko Zerbütxügüneko bilgietan.  Herria   2005-09-22

Mauleko Zerbütxügünearen 'Irati' bilgian, arratseko 19:00etarik aitzina. sala eder nasaiak biltzarretako, eta bazterretan ikastoki berri modernoak alde batetik eta ikasleen logelak bestetik, hots ainitz zerbitzu motaren bilgia.  Herria   2002-10-03

Lur zati bat erosi behar izan da lehenik zointan egin baitira ur bilgia handi batzu nun batetik bertzerat pasatuz eta airerat egonez sanotzen den ur zikina errekarat ixuri aintzin.  Herria   2005-02-03


bilgo (orobat bilgu) 1 iz batera biltzen diren eta lotzen diren gauzen multzoa. ik pakete.

Oihala tolestu eta paperean bildu zuen trebetasun handiz; bilgoa jira-biraka hasi zen lokarri mehearen azpian.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 505. orr.

Dena batera lotu, bilgoa ezkoz zigilatu, eta soldaduari berari agindu zion behingoan eramateko Txitxikovi, gauerako eta lotarako premiazko gauzak balira bezala.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 530. orr.

Han, bankuetan ez ezik, fardelen eta bilgoen gainean ere zeuden lotan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 114. orr.

Gerriaz bultzatu zuen atea, eskuak zurezko bilgu handi batekin hartuak zeuzkan eta.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 150. orr.

Aski zuen fardelen tamainari erreparatzea bakoitzaren barruan zeuden oihalek edo bestelako ehunek zenbateko pisua zuten jakiteko; bilgoak eskuan hartu, eta bertantxe esaten zuen zenbat pisatzen zuen bakoitzak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 342. orr.

2 bildurik dauden multzoa.

Arropa zuri garbia logelako komodan gorde zuten; garbitu beharrekoa, aldiz, ohe azpian sartu zuten, bilgo bat eginik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 395. orr.

Hire gauzen bilgoa egiteko eta zaldi-orga ekartzeko agindu diat.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 103. orr.

Kartulinazko txartel-bilgo bat atera zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 173. orr.

Xaflak paketetan sartu, bilgoak lotu eta biltegian pilatu zituztenak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 274. orr.

Ez, ordea, biologiaren arabera gu bezala txakurra osatzen duten zelula-mulkoak eta molekula-bilgoak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 104. orr.

Hemen azukre zaku batzuk, han hainbat upel likore... haratago, haien argiek kobrezko hari-bilgu handiak topatuko zituzten.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 113. orr.


bilgor iz gantza, eskuarki larruazaleko guruin jakin batzuk jariatzen duten koipe modukoa. ik ziho.

Ile-folikulu ia guztiek albo-adar bat dute, bilgorra sortzen duen guruin txiki batera ematen duena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 82. orr.

Saguak hiru zelula mota garatu ditu: ilekoak, azalekoak eta bilgor guruinekoak.  Berria - Gaiak   2004-09-04

Belarrietako argizariaren antzeko substantzia bat da bilgorra, eta, guruinetik gora, ilera zabaltzen da: horrek ematen dio ileari bere distira.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 82. orr.

Ilea begien bistakoa ez den guneetan, larruazalean zabaltzen da bilgorra; geruza irazgaitz bat eratzen du, eta ur eta xaboiez kentzen dugu aldian behin.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 82. orr.

Bilgorrak poxelatzen ninduen, malintzen, eta indar handia egiterakoan, hatsa bera laburtua neukan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 183. orr.

Errege bat bilgorraz gain gerri-bueltan // beste zerbait duena, nahiz pozik eraman.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 76. orr.


bilgu ik bilgo.

bilgune (ETCn 4.964 agerraldi) 1 iz hainbat pertsona biltzen den gunea. ik biltoki.

Joan ziren, bada, Hamor eta haren seme Siken hiriko ateko bilgunera eta honela mintzatu zitzaizkien hiritarrei: [...].  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 96. orr.

Gure kapera xumea, orain denei idekia, igandeko mezan betetzen zen, eta bilgune izan zen, noiznahi, eta anitzentzat.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 138. orr.

New York jatorri anitzeko gizon-emakume aldren bilgune gisa ageri zaigu.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 11. orr.

Merkatariek dominaturiko herria baitzen S.Vicente eta gremioa zuten bilgune.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 149. orr.

Lauro Bilbo Handiko euskaltzaleen bilgunea da.  Berria - Euskal Herria   2004-09-19

Segalarien bilgune izango da Segura.  Berria - Kirola   2004-06-23

Antzerki profesionalari tartea egiten dio Debako Antzerki Asteak, baina, beste ezeren gainetik, talde amateurren bilgune izaten da.  Berria - Kultura   2004-05-20

Hego Amerikako erbesteratuek hiri horretan sortu duten bilguneaz mintzatu zitzaigun Marcus jauna.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 132. orr.

1998an berregin zen bilgunea Bartzelonako Adierazpena izenarekin, eta handik hiru urtera berreskuratu zuen Galeusca izena.  Berria - Euskal Herria   2006-01-26

Bilgune izateko borondatea ere badu Gaindegiak.  Berria - Harian   2005-01-22

Herri hazietan egin ohi dira azokak, feriak, jaiak eta ospakizunak, eta inguruko herri txikiendako ardatz eta bilgune bilakatzen dira.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 68. orr.

Memoriaren mapak eta mapen memoria, biak irazki-bilbe berera erakartzen ditu literario deitzen dugun testu batek eta bilgune horretara erakartzen gaitu irakurleok.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 14. orr.

Kristoren irudia, bere ama eta jarraitzaileenarekin batera, munduan sufritzen zuten askoren bilgune bihurtu zen, batez ere Mendebaldean.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 170. orr.

Une honetan EHBE bost elkarte horien bilgunea da.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 72. orr.

Baionako hilerria, juduen bilgunea.  Berria - Harian   2005-02-23

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Emakume jakitunen bilgune sakratuak hurritzez osatuak omen ziren.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 311. orr.

[“Lisboa” ostatua] 40tik 60 urte bitarteko jende bakartien bilgune geldoa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 8. orr.

Gure kapera xumea, orain denei idekia, igandeko mezan betetzen zen, eta bilgune izan zen, noiznahi, eta anitzentzat.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 138. orr.

Filipinetako Gobernuak eta NDF Fronte Demokratiko Nazionala bilgune komunistak atzo Oslon (Norvegia) kaleratutako komunikatu bateratuan jakinarazi zutenez [...].  Berria - Mundua   2004-02-15

3

Aitzpea Leizaola UEUko zuzendaria izan zen bertan bildu zirenei agurra eta ongietorria eman ziena, eta udako ikastaroen «irakaskuntza-bilgune» izaera nabarmendu zuen mintzaldian.  Berria - Euskal Herria   2004-07-20

Hain segur ere, Espainiako karrikako elkarte bilgune guzien ingurua egiteko beharko den gau bat baino gehiago.  Herria   2002-07-25

4 (elkarte baten izen gisa)

Eskubideen alde kalera ateratzeko deia egin du Bilgune Feministak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-04

Gazte Bilgunea sortu dute, Euskal Herriko Gazte Kontseilua eratzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-12-30

Hain zuzen ere, gabezia horretaz ohartuta sortu zen Gogoeta XXI Pentsalarien Bilgunea, Nazio Garapenerako Biltzarraren eskariz.  Berria - Euskal Herria   2006-02-05

Asteazkenarekin Mu taldeak eskaintzekoa du txotxongilo ikusgarri bat musika ederrez jauntzia, hori Koliseo bilgunean.  Herria   2003-04-17

5 (bestelakoak biltzen dituena)

«Teknologia puntakoenen bilgune» izan da Makina-Erreminta.  Berria - Ekonomia   2004-06-13

Zorrotzaurre, hiriko industriaren azken bilgune eta house eta progressivearen maitaleen aterpe.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 31. orr.

Gorputza sentipenik eta sentsaziorik gabeko bilgune huts bat banu bezala bainengoen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 134. orr.

Ni, keinu haiei begira, sentsazio multzo nahasi baten bilgune sentitzen nintzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 23. orr.

Hizkuntza arrazoiak zituen alde batetik gogoan: euskara giputza erdigunean dagoenez, bera da euskaldun guztiondako bilgunerik egokiena.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 98. orr.

Odolean kolesterol bilgune handiak osatzea eragozten duela.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 157. orr.

Ospea duen hizkera nolabaiteko eredu eta bilgune bilakatzen da, eta denendako eredu bakarra izatea beti da gauza ona.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 37. orr.

6 (B larriz) Bilgune Feminista.

Emakumeak aintzat hartzeko eskatu die Bilguneak alderdiei.  Berria - Euskal Herria   2004-02-14

Kazetarientzako estilo liburu «ez sexista» kaleratu du Bilguneak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-30

Bilgune Feministakoak, Europako Parlamentuan.  Berria - Euskal Herria   2004-04-16

Bilgunekoen aburuz, konstituzio horren oinarrietan generoen arteko aukera berdintasuna ez da aipatzen, «irizpide ekonomiko neoliberalak» ditu nagusiki, eta estaturik gabeko nazioak erabaki guneetatik kanpo gelditzen dira.  Berria - Euskal Herria   2004-04-16

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atzo bilgune feministak (4); bilgune bat (8); bilgune bihurtu (3); bilgune da (3); bilgune eta (9); bilgune feminista (45); bilgune feminista eta (5); bilgune feministak (76); bilgune feministak eta (3); bilgune feministako (25); bilgune feministako kideak (6); bilgune feministako kideek (8); bilgune feministarekin (4); bilgune feministaren (16); bilgune feministaren ustez (4); bilgune gelan (3); bilgune gisa (3); bilgune horren (3); bilgune izan (9); bilgune izan zen (3); bilgune izanen (4); bilgune izango (3); bilgune izango da (3); bilgune izateko (3); bilgune salan (3); bilgune zen (3); du bilgune (16); du bilgune feministak (15); dute bilgune (3); egin du bilgune (3); eta bilgune (7); euskal herriko bilgune (24); guarrotxena bilgune feministako (3); guztien bilgune (8); herriko bilgune (24); herriko bilgune feminista (5); herriko bilgune feministak (14); herriko bilgune feministaren (3)

bilgunea da (3); bilgunea ere (3); bilgunea eta (3); bilgunea osatzen (3); gazte bilgunea (14); hendaiako bilgunea (4)

autodeterminaziorako bilguneak (3); dio bilguneak (3); du bilguneak (7); du gazte bilguneak (5); gazte bilguneak (17)

izeneko bilgunean (3); koliseo bilgunean (4); mendeala bilgunean (3)

gazte bilgunearen (7)

bilguneko kideek (9); gazte bilguneko (7); gazte bilguneko kideek (3)


bili-bolo adlag

Lampreren izena bili-bolo zebilen, eta talde horren maillota eramango du soinean Astarloak.  Berria - Kirola   2004-04-25

Ez duzue aurkezpen ofizialik egin, ezta zein txirrindulari fitxatu dituzuen esan ere, izen batzuk bili-bolo badabiltza ere.  Berria - Kirola   2004-11-24

Podiuma dabil bili-bolo askoren ahotan.  Berria - Kirola   2004-06-30

Eskaintzarik ez duzu, baina zein talderekin fitxatu nahi duzun bili-bolo dabil: Liberty Seguros.  Berria - Kirola   2004-11-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bili bolo (6)


biliar ik billar.

biligarro iz ipar birigarroa.

Nahiz garai huntan ez ditaiken baitezpada goxo urtxo edo biligarro izaitea, halere zer atsegina, saia edo miruaren gisa, gain horietan dantzatzea, haize hego gozo batek gidaturik!  Herria   2002-11-07

Biligarroa kantuz adituta, habil egurketa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 339. orr.


bilin-balan 1 adlag bilin-bolon.

Zerraldoa hirugarren klaseko gurdi apaindugabeko batean kargatu zuten, eta bilin-balan egin zuen bidea.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 336. orr.

Oraindik zalantzan dagoz mundu handiaren izaerari suntsialdia eta hondamena datorkiola sinesteko, hain lur masa itzela bilin-balan ikusita!  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 425. orr.

Emakumearen ondoren iritsi zen mutil ilehori bat, oso modu aldrebesean, bilin-balan zebilen mahaiaren inguruan, kantari.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 60. orr.

Zure adats-kizkurrak ahuntz-taldea dirudi, Galaad mendian behera bilin-balan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 324. orr.

2 bilin-balanka bilin-balan.

Bertan estropezu egin zuen Congorekin, zein izerditan blai eta bilin-balanka sartu baitzen etxean, makila sendo batean bermaturik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 434. orr.


bilin-balauka adlag bilin-bolon.

Aldez edo moldez, burua sutan zeukala zulotik atera bezain pronto, bilin-balaunka jo zuen alboko hormaren kontra, non, esekita zeuden kate batzuen artean korapilaturik, hil egin zen gizajoa, erabat kiskalita.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 26. orr.


bilin-bolo (orobat bilinbolo) iz balantza, bilin-bolon ibiltzea.

Lehendabiziko aldia zen Nora ontzi batera igotzen zela, eta, Andreasen eskutik askaturik, bizpahiru pauso eman zituenean, ozta-ozta eutsi zion orekari, belaontziaren bilin-boloak halako zutik egonezina sortarazi baitzion.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 91. orr.

-Itsasoko bilin-boloak eragina duzu.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 117. orr.

Atzetik Aiora, pausaje lasaiagoz, eta azkena ni, nire poltsa txikiarekin, begiak Aioraren bilinbolotik kendu ezinda.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 53. orr.


bilin-bolon 1 adlag zabuka, balantzaka.

Bilin-bolon ibiltzen zitzaion soinekoa eta alde batetik bestera kulunkatzen zitzaion ile-korda leuna, gorputza mugitzen zuenean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 44. orr.

Ez zuen ordubete egin guztira: tarte hartan, ez zion utzi lana egiteari eta bere gorpuzkote oparoaren gizenak bilin-bolon dantzatzeari.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 201. orr.

Molde askotako gauzen metak ageri ziren bilin-bolon han eta hemen nire inguruan, lurrean, kutxetan, eskailera-mailetan, leiho-hegietan, oheetan, mahaietan, sukaldeko harraskan, leku guztietan.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 88. orr.

· Domina gogaikarria amorrazioz apartatzen hasita, katea eten zitzaion dominari, eta neskaren burua ohetik lurrera erori zen, bilin-bolon-bon.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 192. orr.

2 bilin-boloka adlag bilin-bolon.

Furgonetak kilometroak miliak irentsi ahala, lozorroa bidaiarioz jabetu, eta burua bilin-boloka hasten zaigu.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 86. orr.

Zuloak zituen ugari, eta, taxiak haietariko bat harrapatzen zuen bakoitzean, alde batetik bestera joaten nintzen bilin-boloka, gora eta behera ia saltoka.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 269. orr.

Lanpara bilin-boloka armairuko eta komuneko ateek danbaka ziharduten, itsasotik zetozen haize bolada gogorrek eraginda.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 137. orr.

Kalimotxoa, zigarroak, galletak eta txokolatea (legezkoa), botila bat pattar norbaitek ezustean ekarria, irrati-kasete bat eta linterna parea, dena gainean hartu eta hor doaz, bilin-boloka, oihan tropikala zeharkatzen duen espedizioa balitz bezala, igerilekurako bidean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 101. orr.


bilintxtar izond Bilintxena, Bilintxi dagokiona.

2 orriari, gogoratze aldera, hitz Bilintxtarrena deituko diot nire baitarako. "ama" dute bukaera, eta Bilintxen narama, dama, zama, ama... haiek osatuko dute.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 132. orr.


bilintza-balantza 1 adlag bilintzi-balantza.

Neskaren aldameneko merkataria -xalak eta gantzak arduragabe nahasten zituen hura-loak hartu zuen, eta bere buru handia bilintza-balantza zebilkion sorbalda batetik bestera, neskari kaskezurrean kolpea joko ez joko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 78. orr.

2 bilintza-balantzaka adlag

Etxe aitzinean landatu ziren metan, bilintza-balantzaka beha, espantu baizik ez baitzen, Peter amerikanoak nola ilkiko zuen bere mercedes handiegia, herritarren 4L eta R5 herdoildu eta makatuen artetik  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 307. orr.


bilintzi-balantza 1 adlag zabuka, balantzaka.

Duke-ak, deabrukeria batean harrapatu haur bihurriak bezala, bere emazte printzipalagoari segitu zion, bilintzi-balantza, baratxe-baratxe.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 77. orr.

Bilintzi balantza nenbilen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 60. orr.

Kurrixka bat atera zaio eta jiratu egin da, eta errezela bilintzi-balantza zeharkaturik, lurpeko babeslekuan sartu da ostera.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 133. orr.

2 (izen gisa)

On Camillok zaldiko-maldiko bat, bilintzi-balantza bat, hiru tiro-joko, auto txikientzako pista bat, autotxoke bat, "heriotzaren horma" eta beste hainbat jostaleku gehiago aurkitu zituen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 101. orr.

Liburutegi txiki bat, gazteentzako bilera-gela bat eta umeentzako jolastokia ipini ahal izateko, bere zaldiko-maldiko eta bilintzi-balantzarekin, eta beharbada igerileku txikitxo batekin.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 91. orr.

Ohera joan zen umez beteriko jostaleku batekin amets egitera: lorategi bat, zaldiko-maldiko, bilintzi-balantza eta guztikoa, eta azken honen gainean Pepponeren semerik txikiena, txoritxo baten moduan txorrotxioka.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 97. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bilintzi balantza (6)


bilioi iz milioi bat bider milioi bat.

Kontatzen hasten ginen numero luze hura, eta milioien, bilioien eta trilioien artean galtzen ginen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 27. orr.

Interneten, segundo bakoitzean, 30 bilioi eragiketa egiteko ahaltasunean pentsatzen ari dira.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 101. orr.

Bere aldi bereko memoria sei tetrabytekoa (sei bilioi bytekoa alegia) da, eta disko zurrunean 160 bilioi byte sartzen dira.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 100. orr.

Lehenengo orduetan enpresen balioek behera egin zuen bortizki: 700.000 milioi dolar desagertu ziren bat-batean, eta ekitaldi osoan bilioi bat dolar inguru.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 233. orr.

Eguzkia hemendik bilioi bat urtera iraungiko da.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 178. orr.

Bilioi bat pertsonen artean bik bakarrik izango dituzte 15 edo 16 marka genetiko berdinakKilometro kubo bakoitza bilioi bat litro ur da.  Berria - Gaiak   2004-09-10

Gerraren kostua bilioi bat eta 2,2 bilioi artekoa izango da.  Berria - Mundua   2006-03-21

Inbertsio funts, pentsio funts eta aseguru-etxe handiek mugitzen duten dirutza osoa 21 bilioi dolar ingurukoa dela kalkulatzen da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 226. orr.

Halaber jakin zen Japoniako Bankuak 3,34 bilioi yen baliatu dituela otsailean dolarraren balioari eusteko.  Berria - Ekonomia   2004-02-28

Munduko Txapelketak telebistan 5,1 bilioi ikusle ditu mundu osoan, eta orain arte Rossiri esker irabazi duela onartzea iraingarria litzateke Hondarentzat.  Berria - Kirola   2004-04-17

Hainbat bilioi konbinazio posible zeudek.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 76. orr.

Malariak 74 bilioi dolarreko kostua izan zuen Afrikako 31 hesean rrialdetan, 1980 eta 1995 artean.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 141. orr.

Eztanda gaitzetik segundo bi milioiren batera, unibertsoaren tenperatura mila bilioi gradura "jausi" zelarik, han hasiko ziren partikulak eta antipartikulak ziztu bizian sortzen eta suntsitzen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 32. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bi bilioi (3); bilioi bat (12); bilioi dolar (7); bilioi dolarreko (9)


bilioika adlag hainbat milioitako kopuruetan.

Zeru-lurrak -txinatar filosofoak oso aspaldian idatzi zuenez- gupidagabeak dira; eta dauden izakiak oro ("gauden" esatea hobe), milioika, bilioika, lastozko zakurrak bagina bezala tratatzen gaituzte...  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 201. orr.


bilirrubina iz behazunean disolbaturiko pigmentua, hari kolore horia ematen diona.

Gaitz horrek bilirrubina mailaren gorakada eragiten du eta, ondorioz, gorputzeko likidoek, ehunek eta larruazalak kolore horixka hartzen dute.  Berria - Gaiak   2004-08-04

Bilis beltzagatik, malenkoniatsuaren gogoa gorputzagandik bereizi eta altzatu egiten omen da.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 21. orr.


bilis iz behazuna.

Gibelari itsatsitako behazuna, bilisa dugu, eta sinbologia zaharrean ere, beti elkarri lotuak ageri dira biak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 21. orr.

Albora baztertu, eta han hasi zen bilis antzeko gauza hori bat botaka.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 162. orr.

Bilis garratzetan hazi ohi da.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 18. orr.


bilkari (ETCn 107 agerraldi) 1 iz paperezko edo ehunezko zilindroa, ardatz baten inguruan bildua.

Bost metro luze ditu; 14 papiro-hostoz egina dago bilkaria, eta era askotako hamarka problema adierazten ditu.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 190. orr.

Hogeita hamar, hamar bilkari Brasilgo tabako, eta esmeralda-zakuto batzuk eskaini zizkioten.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 147. orr.

Idazlanak ikuskatzen ari zela, luzaroan gelditu zen Elementuak obraren bilkari ugariak zein bere zorroetan sarturik gordeta zeuzkaten apalen aurrean. Lehenengo liburuak bilkari itxuran agertu ziren; volumen esaten zitzaien latinez.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 152. orr.

Bilkari etiketadunak kutxatilategitan sailkatuta zeuden, horma-armairuen barruan, jakintza-adarka sailkatuta: literatura, filosofia, zientzia eta teknika.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 151. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Ez zuen hartu Heraklitok bere neurtitzak irarriak zitueneko papiro-bilkaria besterik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 37. orr.

Komuneko paper-bilkariak ere berrituko beharko nituen kabina bakoitzean.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 117. orr.

Irribarre hura iraungi zen, ordea, oihal-bilkari dagoeneko ez lehorra eta ez garbia hartu eta haren ordez berri bat egokitu nuenean.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 126. orr.

Oihal-bilkarien artetik 9 mm-ko errebolberra atera, milizianoen aurrera irten, eta hitz bat besterik ez zuen esan: djaxe, eta buruan hiru tiro eman zizkion talde-buruari. abandonatuta zegoen inguruko etxe baten teilatu zapalean zerri-bilkariak, espartzuzko soka pilak, traste puskatuak ikusten ziren lurrean barreiatuta.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 9. orr.

· Dokumentu guztiz berezi bat aurkitu nuen gutun-paper, zigilu, zetazko gutun-zorro, zinta itsaskor bilkari, helbide-txartel eta erantzuteko zeuden gutunen artean.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 56. orr.


bilketa (563 agerraldi, 70 liburu eta 291 artikulutan; ETCn 11.584 agerraldi) iz 1 biltzea, eskuarki gauzak; biltzearen ondorioa.

Harrapaketaz edo bilketaz eta (Neolitotik honantz) hazkuntzaz baliatzen gara horretarako.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 13. orr.

Estefaniak eta Domingok lagundu ninduten bilketan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 138. orr.

Esker onez, bilketan parte hartzen zutenei sagastian bertan merienda eskaini ohi zieten.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 95. orr.

Mugurdien sasoian, ahalik eta jostalagun gehieni deitzeko esaten zidan, haren lorategian bilketa egiteko.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 72. orr.

Pardelen bilketa azkartu egin zen, eta jendea isilago gertatu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 136. orr.

Oihalkien bilketa APF elkartearentzat.  Herria   2003-06-05

Tartean behin, pertsona nagusiren bat ere joan ohi zen etxeko sagar haien bilketa ikustera.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 213. orr.

Estatus filosofikoa atxiki dakioke Logosaren bilketan edo arrazoiaren teleologian.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 140. orr.

Hurbildu egin nintzen bilketan laguntzearren.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 169. orr.

Gure dohain handienetakoa uztartze-laxoa eta bilketak dira, eta horietan min handiagoa egin diezaguke Beziersek, joko itxiagoa egiten baitu.  Berria - Kirola   2004-02-07

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Lorian begiratzen zigun aurpegiak gorriz maskaratuta, bilketa oparo hargatik irri eginez.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 72. orr.

Bilketarik handiena, 60 milioi inguru, AENAko aireportuen erabiltzaileek pagatuko duten tasari esker lortuko du Espainiako Ogasunak.Pentsa daiteke ere lehen garaietan ez zirela arduratu Frantziskoren idazkien bilketa sistematikorik egiten.  Berria - Ekonomia   2004-10-09

Indar handiagoz dihardugu, aurkariaren kontrako talka egitea han baino lau aldiz gogorragoa da eta bilketa irekietan dena eman behar izaten dugu.  Berria - Kirola   2006-03-04

Hausnarketa teorikoei uko egin gabe, halako asmo entziklopediko bat darabil, orotariko bilketa bat eginez eta hizkuntza askotako adibideei iruzkina egiten.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 20. orr.

Hamar urtean Gipuzkoan gaikako bilketa bikoiztu behar dela adierazi du.  Berria - Euskal Herria   2006-04-08

Atez ateko bilketa sistema proposatu dute.  Berria - Euskal Herria   2006-04-29

Bere esanetan, etxez etxeko bilketak huts egin du.  Berria - Euskal Herria   2006-04-29

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Maila ez oso altuko pertsona askok beren buruaz irakurri dutena biltzen duten liburuak osatzen dituzte edo besteri eginarazten diote bilketa-lana.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 78. orr.

Toponimoen bilketa lanak direla eta, oraintxe hasi da pizten hitz honen arima galdua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 265. orr.

Jose Maria Satrustegik hasi zuen bilketa lanari jarraipena eman eta ondare guztia euskarri iraunkorrean gordetzeko.  Berria - Kultura   2004-05-15

Ibon Sarasola idazle eta euskaltzaina da bilketa arduraduna.  Berria - Kultura   2004-12-14

Uretan dabiltzan ondarkinen bilketa molde desberdinen laguntzea erabakirik Hitzarmen bereziak, bospasei dozier gotor onartuak izan dira uztail hastapenean.  Herria   2003-08-14

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gero, diru-bilketa egin zuten, bakoitzak bere ahalbideen neurrian eman zuelarik.  Elizen arteko biblia   Ba 1,6

Atxikimendu bilketarekin, herritarren parte-hartzeari buruzko hausnarketa zabaldu nahi dute.  Berria - Euskal Herria   2004-05-13

Argi faltaren aitzakian, kontsumo gutxitxo egingo litzateke horrela, eta zerga bilketako zakua ere flakiak jota murriztuko litzateke.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 132. orr.

Irakeko lehen ministroak arrakastatsutzat jo zuen atzo Bagdadeko Sadr City auzo xiitan egiten ari diren arma bilketaren operazioa.  Berria - Mundua   2004-10-19

1244ko testu-bilketa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 49. orr.

Genoako kapituluan, Jesiko Keszentzio jeneralak Frantziskori buruzko dokumentu-bilketa berria bultzatzen du.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1213. orr.

Torturaren Kontrako Nazioarteko Iritzi Artikulu eta Marrazki Bilketa aurkeztu berri du Santurtziko Torturaren Kontrako Taldeak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-11

Gero froga bilketa egin zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 189. orr.

Ezin zituzten orduko Samuelen patxada eta ondorengo egur-bilketan jardun behar setatsu hura uztartu.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 104. orr.

Patata bilketari dagokionez, beharrizana 400 eta 500 pertsona artekoa da.  Berria - Ekonomia   2004-10-05

Gari-jotzeak mahats-bilketara arte iraungo du eta mahats-bilketak ereinaldira arte.  Elizen arteko biblia   Lb 26,5

Laborarien ihaurkinketa lanak, babarrunparda, intxaur, gaztaina eta sagar bilketak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 39. orr.

Haize sistema bidezko zabor bilketa gehiago egingo dute Gasteizen.  Berria - Euskal Herria   2004-08-13

Haren berbaz urak batu egin ziren, haren ahoko hitzez ur-bilketak sortu.  Elizen arteko biblia   Si 39,17

Psikopata domestikoak bilakatu gaitu telebistak: besteek egindako odol-bilketak ikusten ditugu apetitu izpirik galdu gabe.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 298. orr.

Iparraldekoak erantsi nahi izanez gero, Okzitaniako Tolosako edo Parisko datu-bilketara jo behar genuke.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 21. orr.

Beste batzuek Errusiak Txetxenian bideraturik darabilen sarraski-gerraren aurkako sinadura bilketarekin segitzen dute.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 256. orr.

Herri osoa batzartu zuten bigarren hilaren lehen egunean eta israeldarren izen-bilketa egin zuten senitarteka eta familiaka, hogei urtetik gorako gizonezkoak banan-banan erroldatuz.  Elizen arteko biblia   Zen 1,18

Moisesek izen-bilketa egin zuen, Jaunak agindu bezala.  Elizen arteko biblia   Zen 3,16

Torturaren Kontrako Nazioarteko Iritzi Artikulu eta Marrazki Bilketa aurkeztu berri du Santurtziko Torturaren Kontrako Taldeak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-11

Janari bilketa bat antolatua da Hazparnen azaroaren 28 eta 29 an.  Herria   2003-11-27

Informazio bilketa, pilaketa eta banaketa negozio bat da, beste edozein bezalakoa.  Berria - Gaiak   2004-03-10

Batzuetan, batez ere ekonomiak gizartean behartzen dituen aldaketa bortitzak direla medio, biztanle guztiok leku berera joaten gara, hiri handi batera, adibidez, eta gehiegizko jende bilketa horrek oreka hausten du, eta buruko mina eragiten dio lurrari.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 139. orr.

5 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Xiberoko Botzaren etxez etxe diru-bilketa kanpainaren aldeko errugbi besta antolatu dute Barkoxen.  Berria - Kirola   2004-08-21

Egoitza berriaren eraikuntzaren karietara antolatua dagon diru bilketa kanpaña hortan parte hartu nahi izan dute.  Herria   2003-01-14

Iraila margotu beharko bagenu, noski, euskaldunok garo, ihi eta ira bilketa lanak ipiniko genituzke.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 353. orr.

Baita uzta ta laborea jasotzekoan ere, edo mahats-bilketa garaian.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 96. orr.

Menturaz beharko zen bilkura hau aise lehenago egin hain baitira presatuak legezko epeak ondarkin bilketa kasuetan  Herria   2001-06-07

6 (elkarketa kopulatiboetan)

Gorago esan den bezala, hiru ardatz ditu proiektu horrek: transmisioa, bilketa-ikerketa eta hedapena.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 71. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldeko sinadura bilketa (3); atxikimendu bilketa (3); aurkako sinadura bilketa (3); bilketa abiatu (6); bilketa abiatu dute (3); bilketa abiatuko (4); bilketa bat (21); bilketa bat egitea (4); bilketa egin (19); bilketa egin dute (3); bilketa egin zuen (4); bilketa egin zuten (6); bilketa egingo (3); bilketa egitea (3); bilketa egiteko (7); bilketa egiten (8); bilketa ere (9); bilketa eta (21); bilketa ez (5); bilketa ez da (4); bilketa hasi (6); bilketa hau (4); bilketa hori (3); bilketa horrek (3); bilketa ikerketa (3); bilketa kanpaina (6); bilketa lan (8); bilketa lana (14); bilketa lanetan (3); bilketa lanik (3); bilketa senitarteka (4); bilketa urte (4); bilketa urte guziz (3); bilketa zabala (3); da bilketa (5); datu bilketa (17); diru bilketa (35); diru bilketa bat (4); diru bilketa egiten (3); dugu bilketa (4); dute sinadura bilketa (3); eta bilketa (5); eta diru bilketa (4); gaikako bilketa (16); gaikako bilketa eta (3); hondakinen bilketa (4); hondakinen gaikako bilketa (6); indar bilketa (5); informazio bilketa (4); israeldarren izen bilketa (4); izen bilketa (23); izen bilketa egin (6); izen bilketa senitarteka (4); izenpetze bilketa (6); janari bilketa (6); janari bilketa urte (3); lebitarren izen bilketa (3); mahats bilketa (9); ondarkin bilketa (5); ondarkinen bilketa (5); sinadura bilketa (70); sinadura bilketa abiatu (4); sinadura bilketa egin (5); sinadura bilketa egingo (3); sinadura bilketa eta (5); sinadura bilketa hasi (4); zabor bilketa (3); zerga bilketa (9)

bilketak egiten (4); bilketak eta (3); diru bilketak (3); sinadura bilketak (9)

bilketan parte (4); diru bilketan (3); izen bilketan (8); sinadura bilketan (9); sinadura bilketan parte (3)

bilketarako eta (3); mahats bilketarako (3); zerga bilketarako (3)

atxikimendu bilketarekin (3)

bilketaren emaitza (3); izen bilketaren (3); sinadura bilketaren (6)

sinadura bilketari (4


bilketari iz

Orain, bilketaria aienatu eta metatze lan konpultsibo horren azken pagua ailegaturik, lagun bat baino areago galdu nuela sentitzen nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 268. orr.

Teatro espainol klasikoaren defentsako bere "Diskurtso"az gain [...] hemen aintzat hartzekoa batez ere erromantzero zaharraren, hots, "karaktere espainolaren ispilu hoberenaren" bilketari eta argitaratzaile izateagatik da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 27. orr.


bilkin iz bilketan bildu dena; bildu den kopurua.

Behin eta berriz, beraz, gorputzaren bilkina desegin eta bizi hatsa kanpora jaurtitakoan, gogoaren sentipena disolbatu egiten dela aitortu behar da, baita arima ere, bien izatea loturik baitago.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 197. orr.

Ez zaie iruditzen gorputz guztiek erdirantz tiratzen dutenik, lurrekoek eta urezkoek baizik, eta lurrezkoa bezalako bilkinean dagozenek, itsasoko urak eta mendietatik beherako uhin indartsuek.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 91. orr.


bilkuntza iz biltzea, bilketa.

Izan ere, multzo ezberdin horren bilkuntzan, bakoitzak bere izaera agertuko du eta airea lurrarekin nahasirik ikusiko da eta beroa urarekin irauten.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 75. orr.

Har dezagun bakoitzak barnerapen pertsonal sentikor bat egun hauetan, geure ekintzen ondorioak barne hitzetan aurki genitzake, bila dezagun musika nekaldiaren barne-bilkuntza.  Berria - Kultura   2006-04-12


bilkur ik bilkura.

bilkura (ETCn 23.962 agerraldi; orobat bilkur g.er.) 1 iz bilera. ik bilera.

Behar ditu orobat elkarri gaizki esaka eta elkarren zelatan ibiltzea zeregin nagusi zuten eta XVIII. mendeko goi mailako gizarteak hain maite zituen lagunarte eta bilkura haiek.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 15. orr.

Mahaiaren borobiltasunak berotasuna dakarkio bilkurari.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 114. orr.

Bilkura frango, baina trenkatze guti: ez zuten bidea zabaldu 1878a arte.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 123. orr.

Idazleen Klubaren bilkura oro koroatu ohi duen afari koxkorrean.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 163. orr.

Bere heroiaren omenezko meza nagusi bat izatea bilkuraren azken ekitaldia.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 41. orr.

Axurien eta zuraren salmentaz semea arduratzen zen, eta halaber, foruak suntsitu eta Biltzarra deuseztatu aitzin, bilkuretan hark ordezkatzen zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 50. orr.

Ama Taldekoa da eta, Taldekoa baita, halako liburuak irakurtzen ditu, gero, Taldearen bilkuretara joaten denean, horietaz solasteko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 83. orr.

Aste bakarrean lau bilkura izan nituen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 153. orr.

Hala ere, 1972an, Zurich-en, interes bereziko bilkura bat izan zen, Ernst Hadorn-ek bultzatua.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 55. orr.

Noizean behin bilkurak egiten genituen, hiru arduradunek eta nik.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 98. orr.

Igandean Asanbleak eginiko bilkura gobernua osatzeko bigarrena izan zen lau egunean.  Berria - Mundua   2004-04-06

Gero, herriko-etxeetan, bilkura guziak frantsesez bakarrik egitea.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 66. orr.

Ez dut horien bilkuretan parte hartuko, ez naiz halakoekin elkartuko.  Elizen arteko biblia   Has 49,6

Sophie, Kattalini segi, elkarte hartan sartu zen, nahiz eta zenbait bilkura baizik ez zituen jarraitu.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 113. orr.

Lurralde eta adin guztietako jendea elkartzen da, gogotsu bilkura hartan parte hartzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 263. orr.

Batzordearen bilkurak gela itxi batean egingo dira.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 55. orr.

Lanaren eta bilkuren monotonia haustearren.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 70. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bilkura sekretu horietan aipatzen zenak Dongen bizia aldatu zuen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 204. orr.

Bera ere etsai sentitu zen bilkura herrikoian.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 114. orr.

Hortik ezin da hau baino ondorioztatu: guk bilkura teleologikoa (nexus finalis) itxaroten genuenean, mekanikoa edo fisikoa (nexus effectivus) soilik gertatu zela.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 239. orr.

Ikuspen haiek onartuak izan ziren: udalbatzak bilkura historikoa egin zuen, eta apaizak bere gain hartu zuen atxikipenak biltzeko lana.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 85. orr.

Funtsean kontseilu bilkura horretako 26 deliberoetarik 23 aho batez onartuak izan dira.  Herria   2002-09-19

Alde batetik, legearen tramitazio berriari buruzko bilkura berezia bihar ez egitea; bestetik, ekimena presazko prozeduraren bidez ez bideratzea.  Berria - Euskal Herria   2004-01-20

Lehenbiziko bilkura ez-ofiziala egin dute Durao Barrosok zuzenduko duen Europako Batzorde berriko 25 kideek.  Berria - Mundua   2004-08-21

Duela bost urte egin zen Brasilen lehen Munduko Gizarte Foroa, baina bilkura alternatiboaren antolatzaileen ustez, galdu egin du hasieran zuen naturaltasuna.  Berria - Mundua   2006-01-28

Ez gure asteroko bilkura hartan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 36. orr.

Erakunde gorenen artean alde horretatik euskaldunena zen, segur aski ere, errektoreorde gehienak euskaldunak zirelako: gure arteko zatikako bilkuretan maiz euskara zen erabiltzen zen hizkuntza bakarra.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 115. orr.

Premiazko eta ezohiko bilkura egin zuen atzo Tolosako Udalak, iragan asteazkenean atxilotu eta espetxeratutako Manu Azkarateren egoera salatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-01-20

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Adierazpen eta bilkura askatasuna.  Berria - Mundua   2004-10-19

Arriskuen abisu emateko, bilkura-deiak egiteko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 208. orr.

Bilkura aretoan, Pepponek azalpen batzuk eman zituen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 330. orr.

Bikarioak esan zuen ahalik eta jenderik gehien bilduko zuela herrixkako bilkura-aretoan, herrixkaren ingurumari osoan miatze-lana antolatzeko.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 80. orr.

Kartierka muntatuko du bilkura sail bat, herria bederatzi gune edo zatitan ezarririk.  Herria   2001-08-09

Erregeak, lur-neurtze lanak finiturik, bilkura itxi zuen, berau jasoa geldi zedin dagokion bilkura-akta idatzi zen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 264. orr.

Erdian leku zabal bat zegoen, hura zen gatibuentzako bilkura-gunea goizetan (Appell-a), hortik abiatzen ziren Kommando-ak (lan-taldeak), eta hor egiten ziren exekuzio publikoak  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 12. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Nazio Bilkura, Udaletxeko Pleno Aretoan.  Berria - Harian   2005-04-08

Udal bilkura eten dute Donostiako udal langileek.  Berria - Ekonomia   2004-04-21

Barkatuko didazue familia-bilkura zoragarri hau eten beharra, baina denborak estutzen gaitu.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 92. orr.

Hondartzako beste parte batera joan zen, non "Matthews jauna" izena idatzirik zuen kutxa baten gainean infernuko suaz ziharduen predikari bat mintzo baitzitzaion espresiorik gabeko emakume bilkura bati.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 203. orr.

Baliteke palestinarrek eta zenbait gobernu arabiarrek Nazio Batuen Asanblea Orokorraren larrialdi bilkura eskatzea.  Berria - Mundua   2004-07-10

Norabide horretan Villepinek krisialdi bilkura egin zuen atzo zazpi ministrorekin.  Berria - Harian   2005-11-06

Kongoko Gobernuak gutun bat igorri zion NBEri, Segurtasun Kontseiluaren larrialdiko bilkura egin dezan.  Berria - Mundua   2004-12-02

Ordukoa arrakastatsua izan zen, eta horrek biziki animatu ditu bertako jaialdi-bilkura antolatzera.  Berria - Kirola   2004-06-23

Atzo, protesta bilkura ugari deituta zeuden eguerdian eta arratsaldean.  Berria - Euskal Herria   2004-07-10

Hastapeneko okupazio sinbolikoetatik eta informazio bilkuretatik, okupazio eta afitxaketara iragan zen.  Berria - Euskal Herria   2004-01-08

Zientzia-bilkurak aitzakia, urtean bizpahirutan elkartuko gara, unean uneko jokaerak erabakitzeko.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 204. orr.

Hauteskunde bilkura baterako pabilioia da.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 192. orr.

5 bilketa.

Marjolin isildu zen usainen bilkurak kirasturiko bazter hartan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 279. orr.

Begi eder haien distiran izan zuten ene atsegin guztiek junta eta bilkura.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 605. orr.

Ez zaidak niri lurrun-bilkura satsu eta kirats bat besterik.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 93. orr.

6 (fonetika-fonologian)

Kontsonante aurreko hoztu, hiztegi bezalakoetako igurzkaritzeek hotsa ahulduz errazten dute bilkura. Txistukari biak afrikatu baten bidez ahoskatzeak bilkuraren ebakera errazten duen bitartean, hotsa indartu egiten du.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 26. orr.

Esku artean dugun arazoari dagokiola, /sg/ trabari bilkura ahoskatzeko zailtasuna trabari multzoko ahoskabetasun-ahostuntasun bilkura horretan legoke.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 53. orr.

Mailegurik ez balego ere, garbi dago euskarazko ozen-txistukari bilkura, berez, ozen-afrikatu dela.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 25. orr.

Euskarak silaba-egitura naturalenetakoa du, esan nahi baita, bataz beste ez dela gehiegi urrutiratzen CVCV bilkura oinarrizkoenetik.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 138. orr.

Hots-bilkura baten ordez beste hots-bilkura ahulago bat egiteari esaten zaio ahultze edo lenitio.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 34. orr.

Prosodia ez da kontsonante eta bokal bilkurei eransten zaien gehigarria, hizketaren ezinbesteko osagai funtsezko baizik.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 129. orr.

7 goi bilkura**

Ondoren, goi bilkurako gai nagusiaei ekingo diete. Miarritzeko goi bilkuran, funtsezko eskubideen karta onartu zen.  Berria - Mundua   2004-06-09

Mundu guziko ekonomia gogoan, goi-bilkura bat egina izan da Suisan, eta horren kontrakoa izan dena nolazpait Hego-Ameriketan, Porto Alegre hirian.  Herria   2001-02-01

8 osoko bilkura

Nafarroako Legebiltzarreko osoko bilkuran zortzi gai aztertu zituzten atzo.  Berria - Euskal Herria   2004-09-17

Gizarte Foroko osoko bilkura batean hitz egiteko Euskal Herriak ordezkari bat aukeratu ahal izan zuela nabarmendu zuen.  Berria - Mundua   2004-10-17

Demokratek, ordea, bozketa atzeratzeko eskatu zuten, gaia Senatuaren osoko bilkuran eztabaidatu ahal izateko.  Berria - Harian   2005-01-21

Euskaltzaindiaren osoko bilkurak 2005eko barne jardunaldietan hartu zuen proiektu hori martxan jartzeko erabakia.  Berria - Kultura   2006-02-01

Asteleheneko osoko bilkuran onartuko da testua. gaurko osoko bilkuran bozketa sistema elektronikoa ez erabiltzea galdegingo diote Juan Mari Atutxa Legebiltzarreko presidenteari.  Berria - Ekonomia   2004-05-13

Hurrengo urratsa Estrasburgoko Legebiltzarrean, osoko bilkuran, bozkatzea izango da.  Berria - Ekonomia   2006-02-09

Nazio Biltzarreko kideak aurkeztuko dituzte biharko Osoko Bilkuran.  Berria - Euskal Herria   2004-07-02

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

bilkur bat (4); informazio bilkur (6)

ageriko bilkura (4); aldeko nazio bilkura (4); arteko bilkura (8); atzoko bilkura (5); auzapezak bilkura (4); azken bilkura (9); batzordearen bilkura (4); beren bilkura (6); beste bilkura (16); beste bilkura bat (8); beste bilkura batzu (4); bi bilkura (12); bigarren bilkura (6)

bilkura amaitu (5); bilkura antolatu (5); bilkura asko (9); bilkura bat (128); bilkura bat antolatu (7); bilkura bat beharra (6); bilkura bat egin (27); bilkura bat eginen (10); bilkura bat izan (6); bilkura bat ukan (5); bilkura batean (53); bilkura batean parte (4); bilkura baten (14); bilkura baten ondotik (5); bilkura batera (6); bilkura batetarat (8); bilkura batzu (20); bilkura batzu eginen (4); bilkura batzuen (4); bilkura berean (22); bilkura berezi (15); bilkura berezi bat (10); bilkura berezia (10); bilkura berezian (7); bilkura bukatu (5); bilkura denboran (10); bilkura egin (65); bilkura egin du (4); bilkura egin ondoren (4); bilkura egin zuen (16); bilkura egin zuten (12); bilkura eginen (10); bilkura egingo (19); bilkura egingo du (8); bilkura egingo dute (6); bilkura egitea (6); bilkura egiten (4); bilkura eta (33); bilkura eten (4); bilkura ez (7); bilkura frango (8); bilkura hartan (12); bilkura hasi (6); bilkura hau (6); bilkura hori (31); bilkura horiek (5); bilkura horien (5); bilkura horietan (7); bilkura horrek (5); bilkura horren (13); bilkura horretan (37); bilkura hortan (57); bilkura hortan jakin (4); bilkura hortarat (5); bilkura hortarik (6); bilkura hortarik landa (4); bilkura izan (9); bilkura izanen (5); bilkura izanen da (4); bilkura luze (5); bilkura luzea (7); bilkura nausia (5); bilkura osoan (8); bilkura publiko (10); bilkura publiko bat (6); bilkura publikoa (8); bilkura publikoa eginen (4); bilkura publikoak (9); bilkura sail (8); bilkura sail bat (4)

bilkuraz bilkura (5); buruzko bilkura (4); da bilkura (30); delako bilkura (4); den bilkura (23); den bilkura batean (7); dira bilkura (9); du bilkura (16); du bilkura bat (6); duen bilkura (12); dute bilkura (14); duten bilkura (7)

egin bilkura (7); egin da bilkura (4); egin den bilkura (8); egin zuten bilkura (5); egindako bilkura (9); egindako bilkura batean (4); eginiko bilkura (4); egitekoa den bilkura (5); egunean bilkura (4); eguneko bilkura (6); eko bilkura (4); erkidegoetako presidenteen bilkura (5); eta bilkura (34); etxeak bilkura (6); euskal bilkura (4); ezohiko bilkura (7); frango bilkura (4); hainbat bilkura (10); hainbat bilkura egin (4); halako bilkura (6); herriko etxeak bilkura (6); herriko kontseiluaren bilkura (4); hiru bilkura (5); hots bilkura (5); hurrengo bilkura (4)

informazio bilkura (12); informazio bilkura bat (4); izan da bilkura (5); kontseilu bilkura (9); kontseiluaren bilkura (7); kontseiluko bilkura (5); kontsonante bilkura (4); lan bilkura (7); larrialdiko bilkura (5); lehen bilkura (21); lehenbiziko bilkura (9); muntatu bilkura (7); muntatu bilkura batean (5); nazio bilkura (7); nazioarteko bilkura (4)

ohiko bilkura (4); osoko bilkura (82); osoko bilkura batean (8); osoko bilkura berezia (4); osoko bilkura egin (10); osoko bilkura egingo (6); pen euskal bilkura (4); presidenteen bilkura (7)

urteroko bilkura (4); zen bilkura (21); zernahi bilkura (5); zuen bilkura (10); zuten bilkura (14)

bilkurak egin (6); bilkurak egin dituzte (4); bilkurak eginen (5); bilkurak egiten (7); bilkurak ez (5); bilkurak onartu (4); eta bilkurak (6); informazio bilkurak (4); kontseilu bilkurak (5); legebiltzarreko osoko bilkurak (8); osoko bilkurak (67); parlamentuko osoko bilkurak (4); udaleko osoko bilkurak (6); zuen bilkurak (4)

osoko bilkurako (8)

asteko bilkuran (7); asteko osoko bilkuran (4); atzoko bilkuran (22); atzoko osoko bilkuran (11); azken bilkuran (11); azken kontseilu bilkuran (5); bilkuran aztertuko (4); bilkuran berean (4); bilkuran bozkatuko (5); bilkuran egin (4); bilkuran egingo (6); bilkuran egon (4); bilkuran ere (4); bilkuran ez (6); bilkuran eztabaidatuko (7); bilkuran izan (6); bilkuran parte (18); bilkuran parte hartu (4); bilkuran parte hartzeko (6); bilkuran ziren (5); da bilkuran (4); den bilkuran (6); den osoko bilkuran (6); dira bilkuran (4); duen osoko bilkuran (6); duten bilkuran (5); duten osoko bilkuran (4)

egindako bilkuran (11); egindako osoko bilkuran (8); eginiko bilkuran (9); eginiko osoko bilkuran (5); elkargoko bilkuran (4); gaurko bilkuran (10)

kontseilu bilkuran (37); kontseiluko bilkuran (7); legebiltzarraren osoko bilkuran (4); legebiltzarreko osoko bilkuran (13); lehen bilkuran (9); nazioarteko bilkuran (8)

osoko bilkuran (183); osoko bilkuran bozkatuko (4); osoko bilkuran egingo (5); osoko bilkuran eztabaidatuko (4); osoko bilkuran parte (4); osteguneko bilkuran (4)

urteko bilkuran (4); zen bilkuran (5); zuen atzoko bilkuran (4); zuen osoko bilkuran (4); zuten atzoko bilkuran (4); zuten bilkuran (5); zuten osoko bilkuran (4)

osoko bilkurara (15)

bilkuraren azken (4); bilkuraren karietarat (4); bilkuraren ondoren (7); bilkuraren ondotik (7); bilkuraren ostean (8); osoko bilkuraren (17); zuten bilkuraren (4)

osoko bilkurari (7)

bilkurarik eginen (4)

bilkuratik ateratzean (6); bilkuratik etxerakoan (8); bilkuratik landa (10)

bilkuraz bilkura (5)

bilkuren ondotik (4)

bilkuretan parte (9); osoko bilkuretan (5)

bilkuretara joateko (4)


bilkurategi iz bilkurak egiteko tokia.

Bilkurategi soziala zaharkitua.  Herria   2004-01-22

Bilkurategi hori zorretan izanki saldua izan zaio enpresa bati, xahar etxe bilakatzeko.  Herria   2003-03-20

Dena den Santa Urtsulako bilkurategia lurrera botako duela dio auzapezak, leku horretan plaza ttipi bat ideki nahi du, auzogunearen barnean hatsa hartzeko.  Herria   2004-02-26


bilkuretxe iz bilkurak egiteko etxea.

Bilkuretxearen azken asmoak.  Herria   2004-02-26


billabonatar (orobat billabonar) izlag/iz Villabonakoa, Villabonari dagokiona; Villabonako biztanlea.

Zubieta“ Etxabe” lesakarra 30 urte, Amaia Agirre billabonatarra 28 urte, Xabier Silveira lesakarra 28 urte eta Estitxu Eizagirre hernaniarra 26 urte.  Herria   2005-10-06

Adunan aparkatuta zegoen kamioi batean, hilik aurkitu dute Alex Uzkiano Segurola 41 urteko billabonatarra.  Berria - Euskal Herria   2006-04-08

Haatik ez dugu entzun aurten luzeko partida bazutenik, denbora batez billabonatarren eta hazpandarren artean ikusi ginuen bezala.  Herria   2001-08-02


billar (ETCn 426 agerraldi; orobat billard g.er. eta biliar g.er.) 1 iz mahai berezi batean, bolizko zenbait bola erabiliz jokatzen den jokoa; joko hori jokatzen den mahaia.

Ildo horretatik, adibidetzat hartu zituzten espeleologia, motonautika, paddlea edo billarra, eta kirolen bilduman jasota badaude ere, bakoitzak komeni zaion eraketa mota zein den deliberatu beharko duela argitu zuen.  Berria - Kirola   2004-06-18

Billar bat duen kafetegi ttiki bat da Phebe's.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 118. orr.

Baita mantal zuriko morroi bat ere, mahaien eta billarraren ardura bere gain zuena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 159. orr.

Harrera-tokitik oso gertu billarreko mahai bat zegoen, eta bi gizon ari ziren bertan, isiltasun ia erlijioso batez, txandari txanda.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 212. orr.

Nire txandaren zain egon nintzen, billarrean jokatzeko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 12. orr.

Billarrean jokatzeko mahai bat, gazteen trebakuntzarako.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 265. orr.

Beste garagardo bana jokatu genuen billarrean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 11. orr.

Talde bat billarrean jolasten, mahaietan bikote batzuk, hiruzpalau mutil disc-jockeyaren kabina inguruan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 264. orr.

Billarrean ari ziren bi gizasemeetako batek burua jaso zuen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 212. orr.

Sei libera poltsatik atera behar, bere mutilak edariak billarrean galdu zituelako.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 355. orr.

Gaixo gazte hitz-gabe batek musikari eta dantzari erantzuten zien; beste bat, aste batzuen buruan, nirekin billarrean hasi zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 244. orr.

-Goazemak billarrean tiro batzuk egitera.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 72. orr.

Bageneki billarrean, alegia ez genuen hainbeste gozatuko.  Berria - Kirola   2004-04-09

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Mac Westmoreland Streeten ikusi zuen mutilak galdetu zuen ea egia al zen Macek billar-partida baten kontura sosen bat irabazi zuela.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 85. orr.

Zezenketak, errugbi edo billard partidak erakusten dituzte, besteak beste.  Berria - Kultura   2004-08-19

Bar des Amis ostatuko gainaldeko gelako billar jokoaren inguruan ezagututako Tadjik adiskidea demagun.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 78. orr.

Billar jokalari zarpail batek bat-batean tapete orlegia tarratatzean nola, hala tarratatzen zen gaua, balaztaren txilioarekin batera.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 40. orr.

Billar-mahaiaren itxura duen belardi zainduaren gainean.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 112. orr.

Zigarroen kea, zirimolaka, billar-mahaiaren gaineko argiaren inguruan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 10. orr.

Billar-bola bezain burusoil eta biribil, Densch jarleku eroso batean eserita zegoen, bere betaurrekoekin olgetan Barra luze bat bukaera aldean; billar-makilen euskarriak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 442. orr.

Katedral aurreko arkupetara joan, banderak bildu eta billar-aretoan sartu ginen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 10. orr.

Bazkari bikain batera gonbidatu ninduen, benetako ardo italiarra edan dugu, billar-gela huts batean, Sheepshead Bayko urbazterrean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 439. orr.

Bosna garagardo hartu zituzten eta bi ordu eman zituzten hiru billar buelta eta bi errusiar egiteko.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 73. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

billar aretoan (5); billar mahai (3); billar mahaiaren (4); eta billar (4)


billard ik billar.

billet ik billete.

billete (ETCn 2.685 agerraldi; orobat bilet g.er., bilete g.er. eta billet g.er.) 1 iz diru papera.

Diru eskaria gizarte jakin bateko biztanleek txanpon, billete edo banku gordailu gisa eduki nahi duten diru kopurua da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 31. orr.

Sobakevitxek hain seta handiz ekin zion dirua bazeukala esateari, non beste billete bat atera behar izan baitzuen, esanez: [...].  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 161. orr.

Kontua begiratu, bi billete utzi, eta atzerakoak jaso gabe kalerantz abiatu zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 58. orr.

Non dago billeteak eman dizkidan makina? Eta ene banku-txartela?  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 112. orr.

Dirua eskuan hartuko zuen, poltsikotik diru-zorroa atera, billeteak tolestu eta poltsikoan sartu.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 130. orr.

-Badituzu dolarreko bost billete? -galdetu zion Monari.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 135. orr.

Hogei koroako hiru billete eta hamarreko bat.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 139. orr.

Ehuneko billetea utzi zuen barran, axolagabeki bezala.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 156. orr.

Baita 120.00 euro faltsu ere, 100eko billetetan.  Berria - Euskal Herria   2006-05-09

Gies&Co enpresak bazituen oraindik milako billete batzuk diru beltzean.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 100. orr.

Zerbitzariari dolar bateko hiru billete eman nizkion.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 82. orr.

Lehen, aski zuten berrogeita hamar kopek eta zaku bete irina ahoa josirik edukitzeko; orain, aldiz, gurdikada garia eta hamar errubloko billete bat eskatzen dizute.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 184. orr.

Billete bat makina banatzaile batean sartu eta txartel magnetiko bat jaso nuen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 74. orr.

Ezin pentsa zitekeen billeteak faltsutzeko gauza zenik, eta are gutxiago gaizkilea zenik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 284. orr.

Milioi erdi bat dolar billetetan zuen zaku txiki bat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 430. orr.

Laxaroren borda aldeko lurpeko gordagian borondatezko zerga iraultzaileaz metatu eta banku atrakuetan ebatsi billeteak oro bereganatu zituen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 61. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

-Sentitzen dut, baina ez dut billete ttikiagorik. Hiru milioi billete txikietan kirol poltsa antzeko batean eta.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 26. orr.

Geroxeago erakutsi egiten zituen billete erabili eta zimur haiek.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 10. orr.

Izan ere, berak ez zuen inoiz billete zikin eta maizturik izaten aldean.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 138. orr.

Gure izebaren plastikozko poltsan, billete zimur zikinak eta kontuak eramateko liburua egoten ziren.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 18. orr.

Gizona billete zimurtu bat astintzen ari zen airean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 301. orr.

Armairuan marfilezko kutxatxo batean multzokatuak zituen billete berriak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 163. orr.

Agintariek, jakinik Txitxikoven etxean bi milioi errublo zegoela billete faltsuetan, etxea zigilatu eta zaintzaileak jarri zituzten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 303. orr.

-Xanpaina hotz-hotza nahi diat [...] -erran zion mandatu-mutilari, billete tolestu bat luzatzen ziola.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 231. orr.

Txanponen aldean, billeteak isilak ziren, ez zuten zaratarik ateratzen, eta kalezuloko begiluzeengandik salburik sentitzen zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 37. orr.

Solasaldia hasitako moduan hamabi billete handiak eskuragarriak iruditu zitzaizkion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 16. orr.

Irrigarri zegoen, nire billete biribilkatua sudur zulotik zintzilika.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 16. orr.

Laranja koloreko lau billete.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 40. orr.

Bankuko billeteak eskegi zituzten gizonek nesken tangetatik.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 53. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Billete sorta bazter utzia ere, edozein ikerlarirentzat interesgarria zen eskaintzen zioten lana.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 147. orr.

-Hemen daukat billete-zorroa, dirua.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 121. orr.

Billete-kontrolaria edo polizia etortzen bazitzaizkion, honelaxe esan ohi zien: "Jauna, oinetakoak garbituko dizkizut".  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 143. orr.

Salaketen arabera, billete-faltsutzaile bat zebilela probintzia horretan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 283. orr.

Eskuak sakeletan sartu eta eskuinekoan txanpon batzuk eta billete pila bat zeukala ohartu zen.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 17. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Diru-billeteen asmakuntza ez zen benetan eraginkorra izan paperaren eta inprimaketaren bi asmakuntza sinikoekin elkartu zen arte.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 78. orr.

Banku-billeteek Khovanski printzearen sinadura eraman ohi zuten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 336. orr.

5 bidaiatzeko, zozketa batean parte hartzeko eta kidekoetarako txartela.

Udaberrirako, loro bat erosi eta loteriako billete berde eta gorriak saltzeko asmoak hartuta dago.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 27. orr.

Air Francek billeteak garestituko ditu.  Berria - Ekonomia   2004-10-08

Har itzazu billeteak eta gero kafea eskainiko dizut geltokiko ostatuan.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 109. orr.

Billeteak erosi aurretik, ordea, denok denon aurrean pisatu behar izan dugu abionetetarako talde orekatuak lortze aldera.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 218. orr.

N. jaun artistak hegazkineko billetea gorde du.  Berria - Kultura   2006-02-12

Treneko billeteak hartu behar ditut.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 108. orr.

Buseko billetearen prezioan sartzen da nonbait dokumentazioa behin eta berriro erakutsi beharra.  Berria - Kultura   2004-08-05

Osabak etxerako billetea erosi zion.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 143. orr.

Bigarren mailako joan-etorriko billetea, Viena-Trieste-Venezia-Viena atzo ibili zen bulegoan eskuz esku, denen miresgarri.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 43. orr.

Joan eta etorriko billetea atera nuen, joan nintzen, gero ez nintzen etorri.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 56. orr.

Eztei-bidaia baterako hegazkin billeteak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 302. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

billetak salgai (3)

billete bat (38); billete bat atera (8); billete bat eta (3); billete batekin (3); billete baten (3); billete batzuk (4); billete faltsutzailea (3); billete guztiak (3); billete sorta (8); billete sorta bat (5); bost billete (3); dolarreko billete bat (4); hiru billete (6); hogeiko billete (3); hogeiko billete bat (3); liberako billete (5); liberako billete bat (4); milako billete (4); poltsikotik billete (3)

billetea erakutsi (3); ehun dolarreko billetea (4); treneko billetea (3)

billeteak hartu (4)


bilo 1 iz buruko ilea.

Orrazia busti eta gibelera eraman duzu biloa.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 28. orr.

Beti beltxez bezti zen, Gabrielle, biloak gibelera luzatuak, mottoan bilduak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 56. orr.

Bizarra moztu zuten, biloa pikatu eta "Piratak" eskuratu zizkien jauntziak, dokumentu faltsuak, zaldiak, armak eta dirua.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 263. orr.

Hark ere ez zuen ileordekorik erabiltzen, apaindura zaharkitua zitzaiolako, eta biloa kaskezur arrasean motzarazten zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 46. orr.

Neskak gizonaren burua biloetarik tiraka altxatu zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 83. orr.

Maiana trinkili-trankalaka egon-gelaratu zen, biloak barreiatuak, begiak blai eta jantzi urdinak purtzilikatuak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 67. orr.

Zakuak hartzen, Nouvel Obs besapean plegatzen eta biloak orraztatzen segitu nuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 180. orr.

-Zorriek zein bilo nongoa den ez zakitek-eta, edozeinetara joaten dituk.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 92. orr.

Besoaren altxatzera abiatu nintzen haren biloak ferekatzeko.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 177. orr.

Marrubi usaina zenuen, buruko biloek garondoan behera egiten zizuten.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 72. orr.

Buruko biloak bizarlabanez garbiturik, behetik gora beltzez jantzia, potoloa, edatuna.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 108. orr.

Poliziak buruko biloa moztua zuen gizon gazte baten argazkia erakutsi zien auzokoei.  Berria - Euskal Herria   2004-02-28

2 (burukoak ez direnak)

Azaleko biloak lazten zaizkit pentsatze hutsarekin.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 77. orr.

Mutila inozo handia zen, eder-ederra, ilea urrezkoa zuen, Rubensen irudi bat bezain, eta bilo gorrixta, egunsenti baten gisan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 48. orr.

Ahotsa desatsegina zuen; gorputzean bilo asko duten horiei dagokiena.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 173. orr.

Ezpain gainean bilo leunezko bibotea zeraman.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 14. orr.

Begetarianoa da eta ez du ezpain gaineko biloa depilatzen kapeladun emakumeak.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 138. orr.

Bata labur haren azpian kulero txiki gorri batzuk imajinatu zituen, kulero txikien azpian biloa, bilo beltza.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 214. orr.

Biloa tente omen zegoen bernako azalean, bere besoetan bezala.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 58. orr.

Susanaren izter esnetsuek ez daukate bilorik, eta batzuetan, izterrak soilik begiratzean, haur batenak dirudite.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 82. orr.

Zetazko bilo zuria masailen malda handietan zehar doa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 48. orr.

Bularrak ukitu dizkio; gogor-gogorrak dauzka, melokotoi bi dirudite, gozo eta trinkoak, bilo leunez estaliak.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 106. orr.

Harrezkero pittin bat baino ez baitziren haziak gure biloak eta ileak. lorategi txiki bat ikusi dut, arbola baxu eta zabalekin eta bertatik biloz erabat estaliriko hostoak dilindan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 136. orr.

Geure gorputz osoa ere izerditzen da, bizarra eta biloa lohadar eta organo guztietanzehar hazten dira.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 445. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Gaztea zen, haren bilo luze, horail, kuxkulatua, lepo behereraino erortzen zen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 180. orr.

Nahiz burusoila edo kasko pelatua den, ez du Gehexan Pontto-k deus bilo luzedunen kontra.  Herria   2004-02-05

Oso gizon gaztea zen, begitartea luzea eta malenkoniatsua, hazpegiak zurbilak eta finak, bilo nabar ugariak eta betaurreko biribil-biribilak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 53. orr.

Biloa lodia eta xuria, kopeta ildo luze eta barnatsu zenbaitek zilatua.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 175. orr.

Biloak hori eta eder, Marilyn Monroe, Hollywoodeko bizitza kitzikagarriaren ikur eraginkorra, tragikoki hil izan da igandean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 14. orr.

Eskuaz laztantzen nuela olgeta atseginean eguzkiak belztutako izter gihartsu eta bilo horidun haien azal leun eta otzana.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 168. orr.

Harrotzen ziren bilo kizkurrak ikusten nituen.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 54. orr.

Odolak ez du asto hilaren bilo urdina zikindu.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 24. orr.

Igurtzi egiten duzu indarrez beso bat, ezkerrekoa, zangoak, belaunak eta izterrak, hankarteko biloa, sabela.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 84. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Haren bilo xerloen beren tokian emateko eskuaren luzatzeko tirria ukan zuen, baina bere tirria gainditu zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 103. orr.

Bilo-sasi iluna zirudien hura txinaurri andana beldurgarria da.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 107. orr.

Farhadek Long Islanden zeukan mekanika tailerreko ontzi batean bilo dortoka bat agertu zen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 11. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa elkarketak izenondo balioa duela )

Aldare ttipitto baten gibeletik mintzo da erretorea hogei bat emazte bilo xuriei.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 76. orr.

Bilo zuri, aurpegi zabal, Belfort-eko auzapez eta diputatu, ministro ohi ere baitaki karguaren uzten, Christine Ockrent-en emankizunean zagoen bere betiko lelokeriekin: [...].  Herria   2001-06-14

Bilozuriak edo-arras kartsoilduak zenbait hor ziren ehunka, Xuberoko hiri nagusiko elgarretaratze hartan.  Herria   2001-06-21

Ezer egiten ez zuen gazte bilo-harro bat aurtiki zuten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 197. orr.

-Ez dakit zer den, zer nahi duen; baina berarekin dituen gizonetarik bat bilo-gorria da.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 12. orr.

Haurra bilo-horia eta larruazal arrosakoa zela.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 36. orr.

Bozateko Bentako agote bilo holliak.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 47. orr.

Luzea, liraina, bilo horia.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 84. orr.

Jende beltzaran edo indio baino gehiago begi urdin eta bilo hori bada [Patagonian].  Herria   2005-03-17

Kakueneko astaina bilo luzea.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 312. orr.

Jendeetan den ederrena omen da agota: bilo hori, larru zuri eta begi nabarra.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 192. orr.

Kanpora joan eta emazteki tipi bilourdin bati hurrandu zitzaion.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 78. orr.

6 (elkarte kopulatiboetan )

Adinduenak, aitatxiren gisara urdindurik zituen bilo-bizar luzeak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 197. orr.

7 ahoan bilorik gabe adlag argi eta garbi.

Goxoki baina ahoan bilorik gabe, gauza asko esplikatu zidan eta zinez estimatu nuen haren frankotasuna.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 150. orr.

Ahoan bilorik gabe erran dute nola iragan zen denbora lau hilabete luze horietan.  Herria   2004-12-30

Jean Grenet Baionako auzapezak bere ondoko hiriak gogor kritikatzen ditu, ahoan bilorik gabe.  Berria - Euskal Herria   2004-10-13

Mezatik landa, Ainxart notarioa joaiten zaio sankristiara eta ahoan bilorik gabe erasiatzen du, holako mintzaldia ahalge egingarria dela, ezin onartua.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 70. orr.

Euskal sinesmen zaharreko "zaldikatze eroaren" arketipoa emazteek beren artean kontatzen zituzten ipuinetan zertan finkatzen zen zehazki, ahoan bilorik gabe azaltzen zuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 164. orr.

Ahoan bilorik gabeko mintzaldia ukan dute. · Ahoan bilorik ez dut, neure edipoa erdizka baizik ez dudala gainditu aitortzeko.  Herria   2004-11-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere bilo (3); bilo hori (5); bilo horia (3); bilo luze (5); bilo zuriak (3); eta bilo (7); haren bilo (4)

ahoan bilorik gabe (65); bilorik ez (3); bilorik gabe (68); bilorik gabe erraiten (3); bilorik gabe erran (7); bilorik gabe mintzatu (3); bilorik gabe mintzo (4)


biloba 1 iz seme-alaben semea edo alaba. ik iloba 2.

Guraso eta seme-alaba, suhi eta biloba, batera izango gara denok.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 114. orr.

Aitaita gerran, aita lanean eta biloba soinu jotzen: Eibarko Urki auzoko Altamira baserriko hiru belaunaldi ibili ziren Cuban.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 17. orr.

Egun batean, Terah-ek Abran semea, Lot biloba eta Sarai erraina berekin hartu eta Kaldearren Ur hiria utzi zuen, Kanaan lurraldera joateko.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 39. orr.

Kasedakoa da berez Zaratiegi, eta erreketeen seme, biloba eta birbiloba, berak sarritan gogorarazi ohi duenez Aitona-amona askori biloben izenak arrotz egiten zaizkie.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 122. orr.

Ez ditut bilobak hazten ikusi nahi.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 20. orr.

Nola sentitzen ote dira nazien seme-alabak, nazien bilobak, norainokoa izango ote da alemanen kulpa sentimendua.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 123. orr.

Gero, zuk zeure seme-alaba eta bilobei kontatu ahal izango diezu nola erabili ditudan nik egiptiarrak eta nolako mirariak egin ditudan haien artean.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 164. orr.

Aitona eta biloba mutilaren arteko harremanari ere eskaintzen dio tokirik euskal imajinario kolektiboak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 36. orr.

Aitonaren eta bilobaren arteko harremana da lanaren muina.  Berria - Kultura   2004-04-23

Ben-Hadad zen hura, Tabrimon-en semea eta Hezion-en biloba.  Elizen arteko biblia   1 Erg 15,18

Gero aipatzen da nola Noek gogorki gaztigatu zuen bere biloba Kanaanen semea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 134. orr.

Gengis Khanen biloba Hulagu-ri bereizi diote Nasir al Dini dagokion munduaren bazter hori.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 268. orr.

Bilobarekin aprobetxatzen dute seme-alabekin ezin egin izan zuten guztia egiteko: mimatu, jolastu, nahi duena erosi, nahi duena egiten utzi...  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 60. orr.

Biloben bilobei balioko zieten altzariak lantzen zituen.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 93. orr.

Bilobarik baduzu?  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 108. orr.

Hiltzaile baten biloba nintzen.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 64. orr.

Horrek zera ekarri zuen, semearen aldetiko bilobak aitonaren oinordeko izatea, baina alabaren aldetiko bilobak ez. semeengana pasatzen ziren feudoak bilobengana ere pasa zitezen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 182. orr.

Guk ez dugu bilobarik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 51. orr.

Biloba besoetan hartu eta kulunkatu egin zuen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 271. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Esker ona, bere familiatik bizirik segitzen zuen partea bere biloba propioak zirelako, ezagutuko zituen lehenak eta bakarrak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 189. orr.

Erramun Ihartzegarairen biloba "propioa" naizela.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 125. orr.

Biloba txikiak babarrunak jan nahi ez dituela eta, haiek zakarretara doazenean.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 95. orr.

Egunotan, Japoniatik (nola ez) jostailuetan azken berrikuntza heldu zaigu: alegiazko biloba, alegia.  Berria - Gaiak   2006-01-10

Biloba begikoena zuenari erantsiko zion: [...].  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 337. orr.

3 (elkarte kopulatiboak)

Etxahunek eta Arkaitzek aitona biloben rolak hartu zituzten.  Berria - Kultura   2004-11-30

Amona-bilobak, ostera, toki zelaia nahiago.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 142. orr.

Amama-bilobak elkarrekin doaz kalean behera Bilboko Zazpi Kaleetan.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 79. orr.

Bi emakume isil haiek, amona-bilobak irudi, halako errespetua ematen zuten sufrikarioak saminduriko dohakabe saldo haren erdian.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 279. orr.

Amona-biloben arteko hartu-emanaren bidez transmititzen da zibilizazio baten sakoneko senti eta pentsamolde berezia, eta ordutik hona amona-biloba harreman-katearen ehun katebegi besterik ez dira iragan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 36. orr.

4 birbiloba.

104 urte dituen birramona baten eta 18 urteko bilobaren arteko elkarrizketak jasotzen dira gidoian.  Berria - Kultura   2004-09-23

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alaba eta biloba (4); baten biloba (3); bere biloba (10); bi biloba (3); biloba bat (4); biloba den (3); biloba eta (6); biloba naiz (4); biloba zela (3); biloba zen (10); eta biloba (16); eta hurren biloba (3); eta xafanen biloba (5); haren biloba (6); nimxiren biloba (3); nire biloba (11); profetaren biloba (3); xafanen biloba (5); zure biloba (4)

alabak eta bilobak (5); amona bilobak (4); bilobak ere (4); eta bilobak (13)

bilobaren arteko (3); eta bilobaren (4)

eta bilobari (3)

bilobei ere (3); bilobei kontatzeko (3); eta bilobei (8)

biloben artean (5); eta biloben (5); eta biloben artean (4); seme eta biloben (3)


bilobaordeko iz bilobaren ordekoa.

Ai, Beñat, nire bilobaordeko maitagarria, pairatu beharko dituk hik ere zaputzaldiak eta gogoerreak.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 112. orr.


bilobatxo iz adkor biloba.

Zenbait egunen buruan baino ez zioten esan ospitalekoek bilobatxoa itsua zela.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 259. orr.

Bilobatxoarekin nago orain, eta nondik nora dabilen zaindu behar dut une oro, zakar artera sar ez dadin.  Berria - Euskal Herria   2004-03-20

Nazioak Pepinen familiaz zuen lilura hainbesteraino iritsi zen, non haren bilobatxo bat aukeratu baitzuen maiordomotzat. jarraian, berriz, amonaren ohiko irudia etorri zitzaidan: Eutsi goiari, bilobatxo!  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 316. orr.

Bilobatxo, ez kezkatu zure aitaz; hura seguru dago mendietan, eta irakiarrek ezin dute harrapatu.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 103. orr.


bilotsik adlag biluzik.

-Neskak bilotsik ikustera, adibidez.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 246. orr.


bilotsu izond iletsua.

Peio itzultzen zelarik gutti ikusten zuten, izeba zahar eta bilotsu baten etxean egoiten baitziren.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 39. orr.

Han edaten ari ziren gizonek usain bortitza zabaltzen zuten, eta bilotsua zuten bularraldea.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 61. orr.

Jotzeari utzi eta zamariaren belarri bilotsura solasean zaio hasi.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 21. orr.

Yu Zhenhuan, munduko gizon bilotsuenak ebakuntza bat jasan zuela, bere nahitara, Shangai-ko ospitale batean.  Herria   2004-09-09

Lur-usain sarkor antzekoa zerien, berriz, tapizezko kuxin histuei, Bain andrearen eginahalak eginahal, hauts bilotsu grisaxkak baitzituzten metaturik zirrituetan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 58. orr.


bilotxo iz iletxoa.

-Zure ilearen kolore bereko bilotxo argia dauka.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 24. orr.


bilourdin ik bilo 5.

biloxka iz iletxoa.

Bularrak hazi zitzaizkizun eta biloxka atera; baina jantzirik gabe zeunden, larrugorritan.  Elizen arteko biblia   Ez 16,7

Neskaren azaleko zurbiltasun zilartsua ez zen arroz-hautsez estaliriko masailetako muxika-biloxkarena: maitasun-minez zauritutako gazteek bakarrik izan ohi duten distira zuria zuen haren aurpegiak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 14. orr.


bilozuri ik bilo 5.

biltegi (630 agerraldi, 106 liburu eta 165 artikulutan; ETCn 7.921 agerraldi) 1 iz zerbait, eskuarki salgaiak eta kidekoak, biltzeko eta gordetzeko eratzen den leku babestua.

Garia daukat biltegian gorderik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 537. orr.

Salgaiak biltegira sartu eta zuzenean saltzen zizkieten txikizkariei.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 56. orr.

Zuek, bildu ardoa, fruituak eta olioa, sartu ontzi eta biltegietan.  Elizen arteko biblia   Jr 40,10

Zementu zakuak kamioietara igo dituzte, eta kamioilari nagiak biltegi batera eraman ditu.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 150. orr.

Txatarrategiko nagusiak egun osoa ematen zuen bere biltegiko atarian purua erretzen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 30. orr.

Biltegia iruditu zitzaion pabilioi zaharkitu baten aurrean geratu zen une batez.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 141. orr.

Biltegiko eta bulegoko katua da, salgaien biltegietatik arratoiak uxatzen dituena.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 99. orr.

Kontatu digunez, lapurrek burdinazko palanka batez behartu dute kaleko atea, eta gero biltegikoa behartu dute.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 122. orr.

Ezkaratza azido klorhidriko kontzentratuz beteriko saski-bonbilen biltegia zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 244. orr.

Kobaien biltegia, horrat igortzen dituzte gizon azkarrenak eta ederrenak eta hauekin aleman medikuek esperientziak egiten dituzte nola abereekin.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 122. orr.

Goizean hoteleko biltegian utziriko maletak.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 65. orr.

Hantxe zegoen orain, ukuilu tankerako biltegi hartan.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 97. orr.

Orduan, ilargiaren argitan, ertzain saldoa ikusi nian biltegi inguruetan, ezkutatuta, zelatan.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 126. orr.

Kaltzioa, normalean, aldaraturik egoten da muskuluaren barruko biltegi batean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 58. orr.

Biltegitako moldatutako gela batean sartu da senda lanak akituta.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 11. orr.

Argiak itzalita gidatu zuen Joxanek Susok agindutako biltegiraino, dardara batean.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 59. orr.

Michelinek milioi bat gurpil gordetzeko biltegia zabaldu du.  Berria - Ekonomia   2004-02-20

Beheko solairuan leiho bakarreko soto bat zegoen arkupearen eta ostatuaren artean, herriko jendeak betidanik "kartzela" deitutakoa eta, "lapurrak eta hiltzaileak Obabatik ezkutatu ziren garaietatik", ostatuaren biltegitzat erabiltzen zena.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 250. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Lehenengo solairuan biltegi handi bat dago; salgaiak edukitzeko erabiltzen da.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 34. orr.

Alhondiga biltegi zaharra goitik behera birmoldatzen ari dira, bertan hainbat zerbitzu hartuko dituen auzo etxe handia eta aparkalekuak egiteko.  Berria - Euskal Herria   2006-04-20

Baita biltegi zaharrak, sareta uhertsuak, taberna barru-ilunak eta garaje zaratatsuak ere.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 17. orr.

Erregai likidoz beteriko biltegi izugarriak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 444. orr.

Traste kolonialen biltegi zabalean sartu zen Max.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 11. orr.

Tailer atzealdeko biltegi zaharrean zartatu zitzaion lehergailuak hil egin zuen. adarbikoaren adarra eta Hego Afrikako zuhaitz-sugearen azala behar zituzten, eta haiek Snaperen biltegi pribatuetan bakarrik eskura zitezkeen.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 126. orr.

Datu horiek, besteak beste, gure etxeko hozkailu eta biltegi "adimentsuei" esker jakingo ditugu.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 116. orr.

Galindoko araztegia «hondakin biltegi erraldoia» bihurtu da.  Berria - Ekonomia   2004-03-26

EDBk euskararen orotariko datu-biltegi demolinguistikoa osatzeko bidean aportazioa izan nahi duela azpimarratu zuen Aurreraxeago, Berger kalean, bitartekarien biltegi biluziak azaldu zitzaizkien aurrez aurre.  Berria - Euskal Herria   2004-05-28

T-aren beheko aldean biltegi ñimiño bat dago, 52 mg Levonorgestrel hormonarekin betea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 98. orr.

Mundu osoko milaka pertsona euren argazki, bideo eta bestelakoak elkartzen hasi ziren Interneteko doako biltegietan.  Berria - Gaiak   2006-02-12

Hor eraiki nahi du Frantziako Gobernuak zabor nuklearrentzako behin betiko biltegia.  Berria - Gaiak   2004-11-09

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ur dilistak biltegi funtzioa betetzen duela esan zuen hark.  Berria - Gaiak   2004-08-24

Garunak baliatzen duen metodoa -badirudi milioika eta milioika biltegi-elementutan banatzen duela oroimena- askoz ere sofistikatuagoa da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 236. orr.

Portua lehendik ezagutuko balu bezala zebilen txotxoa zurezko etxe eta biltegi multzo haietan barrena.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 224. orr.

Tira, nahiko errazak dira aurkitzeko, ikasleen biltegi-armairuan daude, eta hartzea besterik ez daukagu.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 141. orr.

Ezekiasen aginduz, biltegi-gelak prestatu zituzten tenpluan.  Elizen arteko biblia   2 Kro 31,11

Orobat, Baalat eta beronenak ziren biltegi-herrixkak berreraiki zituen, bai eta gudu-gurdi eta zaldiak gordetzekoak ere.  Elizen arteko biblia   2 Kro 8,6

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Barnea erabilia zen armadako zaldien belar biltegi gisara.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 204. orr.

Baditugu hiru pertz handi, gainera, kontserbak egiteko, eta aska bat ur biltegi bezala erabiltzeko.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 193. orr.

Izan al zara elur-biltegietan? Ikusi al dituzu kazkabar-gordailuak?  Elizen arteko biblia   Jb 38,22

Etxeek antzinako egur-biltegien itxura zuten, teilatuak grisak ziren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 40. orr.

Gutxienez 36 pertsona hil dira suziri biltegi batean izandako leherketan.  Berria - Mundua   2006-01-31

Polizia operazioan hainbat etxe miatu eta 18 lagun atxilotu zituzten, eta Urruña eta Hiriburuko etxeetan arma biltegiak aurkitu zituzten.  Berria - Euskal Herria   2004-10-19

Hogei pertsona atxilotu dituzte eta 45 arma biltegi suntsitu.  Berria - Mundua   2006-01-29

Hantxe zeukan munizio-biltegia.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 101. orr.

Fuel biltegien ondoko etxekoandrea leiho guztiak zabaltzen ari zen gelak goizeko freskotasunean haizeberritzeko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 94. orr.

Antza denez, erregai biltegiak garbitu berri zituen, eta hondarrak itsasora isuri zituen.  Berria - Euskal Herria   2004-09-01

Olio-biltegien arduraduna.  Elizen arteko biblia   1 Kro 27,28

Etxabean limoi eta laranja biltegi bat zegoen, eta haren jabeak paretak urdinez margoarazi zituen bigarren solairuraino.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 328. orr.

Janari-biltegi izateko herrixkak berreraiki zituen Salomonek, bai eta gudu-gurdiak eta zaldiak gordetzekoak ere.  Elizen arteko biblia   1 Erg 9,19

Aita itsas portutik itzuli da, bakailao biltegi batean zamalanak egin eta gero.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 76. orr.

Jantzi-biltegitik trapuzahar-puskak harturik, sokaz Jeremiasi putzura jaitsi zizkion.  Elizen arteko biblia   Jr 38,11

Momentuz gauzak altzari-biltegi batean ditugu.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 70. orr.

Gure kalean txatarra biltegi bateko nagusia bizi zen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 29. orr.

Arangurengo Zabor biltegiaren aurkako Koordinakundea.  Berria - Euskal Herria   2006-03-01

Txatar biltegi bat ematen zuen gure etxeak.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 17. orr.

Hornidura biltegi zabalak: orotariko salgaiak edukitzeko.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 78. orr.

Erreka pasa ostean, txabola-biltegira eraman zuen Joxanek.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 76. orr.

Pitom eta Ramses hiri-biltegien eraikuntzan erabili zituzten.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 145. orr.

5 irud/hed

Irkutsk biltegi handi bat da, non Txinaren, erdialdeko Asiaren eta Europaren artean trukatzen diren salgai zenbatezinak pilatzen diren.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 414. orr.

6 bilgunea.

Guarda nazionalak sekulan sartzera menturatzen ez ziren portu ondoko zerritegi ustel hura jende gomendagaitzen ohizko biltegia zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 285. orr.

Euskal Herriko historia garaikideari buruzko argitarapen biltegi garrantzitsuena da Lazkaokoa.  Berria - Harian   2005-02-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arma biltegi (15); arma biltegi aurkitu (4); biltegi bat (22); biltegi bat eta (3); biltegi batean (22); biltegi bateko (5); biltegi baten (5); biltegi batera (4); biltegi batetik (4); biltegi berria (5); biltegi bezala (3); biltegi edo (3); biltegi eta (6); biltegi handi (6); biltegi handi bat (4); biltegi hartan (4); biltegi horretan (3); biltegi izateko (3); biltegi zaharra (3); eta biltegi (14); janari biltegi izateko (3); traste kolonialen biltegi (3); ur biltegi (6); ziren biltegi (4)

biltegia eta (4); biltegia zen (3); eta biltegia (8)

aebetako biltegiak (3); biltegiak eta (4); erregai biltegiak (4)

biltegian dago (4)

biltegietako upel (3)

biltegiko atearen (3)

biltegira eraman (3); biltegira joan (4); gorpu biltegira (3)


biltegiratu, biltegira(tu), biltegiratzen 1 du ad biltegira eraman, biltegian batu.

Gatza, adibidez, aurretik ere erraz ekar daiteke; garia erraz biltegiratzen da, bai komunitateak eta bai norberak bere aldetik jasota.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2510. orr.

Azkarrek biltegiratuko eta manipulatuko ditu produktuak, eskarien prestakuntza antolatuko du eta bezeroentzako azken banaketa egin.  Berria - Ekonomia   2004-04-28

Birbanaketa inperioen antolamendu ekonomikoaren funtsa da [...] ekoizpena zentralizatuz eta biltegiratuz egiten da, eta gizarteko kideen artean banatzen da gero, inperio bakoitzaren irizpideen arabera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 19. orr.

Informazioaz gain, botikak biltegiratzeko sistema elkarbanatzea beharrezkotzat jo zuten, «eraso biologikoei aurre egiteko».  Berria - Harian   2005-03-12

2 irud/hed

Irudimenezko oroimenak, pertzepzioaren une iragankorrak biltegiratu ez ezik, haiek eraldatu, urrundu, bizkortu, eta azala kentzen die.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 179. orr.


biltegizain iz biltegi bat zaintzen duen pertsona.

Biltegizaina izaten zen gehienetan eraso egiten zuena, nahiz gero ganbarazaina izan irabazlea.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 99. orr.

Gaur egun, 20 langile dira Donibane Lohizuneko lantegian (idazkari, kondu egile, biltegizain...), urte osoan kontratu mugatutako 3 langilez lagundurik.  Herria   2005-11-24

Gutxi ziren: bera, argitaratzailea, biltegizain bat eta emakume daktilografo bat, Coppa andereñoa zeritzana.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 163. orr.


biltoki (ETCn 426 agerraldi) 1 iz biltzeko tokia¸ eskuarki talde edo elkarte bateko lagunak biltzen diren etxea edo lekua.

Biltokia, etxalde bat, hiritik hogei bat kilometrora.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 189. orr.

Biltokia, Greenwich kafea.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 109. orr.

Ecclesia delakoa izan zela lehen giristinoen biltokia.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 91. orr.

Han bisitatu Reichstag egoitza guziz famatua, aleman deputatuen biltokia.  Herria   2001-06-07

Ortziralean, aratseko 7-ak eta erdietan, Larresoron, herriko biltoki berrian, bertsulari saioa.  Herria   2004-11-18

1950eko hamarraldiaren hasieran, adibidez, Singer karrikako 50.ean zegoen Lehendakariaren bulegora jo nuen neronek, Pariseko euskaldun gazteriarentzat biltoki baten bila, eta hortik sortu zen Pariseko Euskal Etxea.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 133. orr.

Auzapezak erra du biltoki hori ez duela bakarrik besta-komiteak baliatuko, auzoguneko beste bilkura eta elgarretaratze askorentzat ere deneri idekia izanen dela.  Herria   2004-04-08

Elgarretaratzea eginen da Beltzeneko auzogunean, horko biltokian, Bixente Lizarazu kirolzelaian eta ondo hartan paratuko den oihalpe zabal batean.  Herria   2001-09-06

Taldeak Izpuran bilduko dira, Fauxtin Bentaberry biltokian.  Herria   2001-06-14

Larunbat aratsean, Itsasun, Sanoki biltokian, kantaldia Maddi Oihenart Xuberotarrarekin.  Herria   2004-09-30

Abertzaleen Batasunak gai hortaz muntatzen du eztabada-bilkura bat ortzirale huntan, urtarrilak 21, Uztaritzen, Latsa biltokian aratseko 9etan.  Herria   2005-01-20

Larunbat goizean, Hendaian, autoportuko biltokian, Hemen elkartearen biltzar nagusia.  Herria   2004-03-11

Anartean, ortzegun huntan, Eusko Alkartasunaren biltokian, Pannecau karrikan, gaualdia Kataluñaren hobeki ezagutzeko paradarekin.  Herria   2003-08-14

Areto entzutetsu hura merkatu nagusiko gazteriaren ohiko biltokia zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 354. orr.

Herrigintzan lan franko egindakoa baitzen Txato: ikastola sortzeko, gazteentzako biltoki bat lortzeko...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 125. orr.

Elkartearen biltokien planoak eman zituzten argitara.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 410. orr.

Hurrengo asteetan autobusa hartzera joango ginenean, harro azalduko ginen estudiante gipuzkoarren biltokian.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 70. orr.

Gimnasia eginen dut herriko jubilatuen biltokian bezalaxe.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 94. orr.

Erdi Aroan bertan, etxegabeen biltoki eta marjinalen gordeleku izan zen Itsasondoko San Juan ermita.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 91. orr.

Txoritokietarako bideari ekinez gero eta Zamalbiderakoa atzean utzita, bada eskuin aldera zelai zabal bat: aeromodelozaleen biltokia da, nolabait esatearren.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 129. orr.

Itxuraz, intelektual antifrankisten biltoki; zinez, lagun hurkoa larrutzeko eginahalen eszenatoki.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 100. orr.

Iragan da ederki Airetik batasunaren urteko biltzar nagusia, Lekorneko Herriko Etxeko biltoki nagusian.  Herria   2005-05-05

Esku zabaleko emaztea, herritarreri atxikia zen eta Juanitaren ongietorriari esker, biltoki goxo bat zen Klementenea. Herriko Klub hura oso gauza ona zen: areto-biltoki bat, antzezpenak egiteko eta mintzaldiak eta holakoak antolatzeko; liburutegi txiki bat, irakurri eta idazteko gela batekin; eta kirol-entrenamendu eta negu-jokoetan aritzeko toki estalia.  Herria   2004-10-28

2 irud/hed

Terrazako mahaiak xake-jokalari anitzen ohiko biltokia zirela.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 31. orr.

Beti izan da hau hiri kosmopolita, jatorri askotako jendearen biltoki.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 69. orr.

Bizitza da, orobat, biltoki bat, non juntatzen eta elkarganatzen baitira arrazoinaren arrazoinak eta bihotzarenak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 123. orr.

3 biltegia.

Biltokiko enkargatuetako bat zen eta hainbat langile zituen bere menera, fardelak hara eta hona eramateko, biltokira lehenik, eta biltokitik kamioietara gero.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 41. orr.

Kale horiek katuen biltoki besterik ez dira gaueko ordu txikietan.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 59. orr.

"Baigorriko meategien konpainiako" funtsetarik zen eta biltoki bezala baliatzen zen Bankatik ekarri burdinaren metatzeko.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 40. orr.

Poloniaz ari naiz, hizkuntza askoren eta arraza askoren biltoki zenean.  Berria - Kultura   2004-07-14

Ikatz-biltokia izandakoa zen.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 37. orr.

Atentatuak atzo goizaldean gertatu ziren, Istanbulgo bi hoteletan eta erregai biltoki batean lau leherkarik eztanda egitean.  Berria - Mundua   2004-08-11

Zu joango zara hemendik aurrera zakurrekin esne biltokira esnea eramatea.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 96. orr.

Handik sei hilabetera, gas-biltokiak jarri zituzten landetxetik berrogeita hamar metrora.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 49. orr.

Erresuma Batuko bertako ikertzaileek nahiz kanpokoek aurrerapen handitzat jo dute enbrioien zelula amen biltokia sortzea.  Berria - Gaiak   2004-05-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere biltokia (4); beren biltokia (3); biltoki bat (7); biltoki eta (4); eta biltoki (3)

auzoguneko biltokian (4); baleak elkartearen biltokian (3); beyris eko biltokian (3); elkartearen biltokian (10); fauxtin bentaberri biltokian (5); fauxtin bentaberry biltokian (6); frantxixkanoen biltokian (4); koliseo biltokian (3); lapurdi biltokian (3); latsa biltokian (6); mendeala biltokian (9); mindegia biltokian (5); zokoburuko biltokian (5); zuraideko biltokian (3)


biltokiño iz adkor biltokia.

Igerikariak loriatuak, aspaldian berantetsia baitzuten biltokiño bat.  Herria   2003-03-17


biltontzi iz biltzeko ontzia.

Lagunak aterpe, lagunak abaro, lagunak belaki, lagunak tristuren sendagailu, lagunak malko eta mukien biltontzi.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 237. orr.


biltxoko iz biltzeko txokoa.

Fred's hondartzako ostatuetariko bat zen, pilotari euskaldunen biltxokoa.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 251. orr.


biltza iz bilera.

LAUBURU batasunak bere biltza nagusia antolatzen du ekainaren 20an, ortziralearekin, 20ak30etan "Trinquet moderne" delakoaren gela batean.  Herria   2003-06-19


biltzaile (orobat biltzale g.er.) 1 iz biltzen duen pertsona.

Indar abertzaleen biltzailea.  Berria - Mundua   2004-03-21

Bildu bizirik gelditutako israeldarrak, bat bera utzi gabe, biltzaileek mahats-mordoak bezala.  Elizen arteko biblia   Jr 6,9

Bazen behin batean Etekinen Biltzaile Orokor bat.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 181. orr.

Gure itsua herri literaturako istorioen, ipuinen, gertakarien eta kondairen biltzaile eta kontu-errezitatzaile liluragarria izan zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 114. orr.

Saia gaitezen estilista bikainak izaten, ezen ez hitz bitxien biltzaile.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 20. orr.

Euskara herrikoiaren eta euskal ohituren ikerle, biltzaile eta idazle, euskaltzain urgazle zen 1963-az geroztik.  Herria   2005-03-31

Ogibide asko izan zituen -trenbideetako langile, bulegari, moldiztegiko langile, tramoiari, labe garaietako langile, paper erabiliaren biltzaile...-, erabat literaturari emana bizi baino lehenago.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 7. orr.

Ospe ilun horrek tentatuta, H.P. Krausek -New Yorkeko antikuario eta liburu zaharren biltzaile batek- Voynich eskuizkribua erosi zuen 1961. urtean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 46. orr.

Ezaren biltzaile.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 68. orr.

Emauseko Biltzaileak dena eramatera etorri aurretik, beretzat hartuak zeuzkan Maxek piezarik ederrenak, eta Arkakusoetara joana zen haiek saltzera.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 30. orr.

Kandido Izagirre biltzaile nekagaitzak bere "Tolosako euskeraren iztegirako gaiak" deitu lanean eta Tolosako euskera garbiena omen denaren iritziaren inguruan hara zer dioen: [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 173. orr.

Ehiztariak eta biltzaileak izan dira [boskimanoak].  Berria - Gaiak   2004-11-03

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Denbora gutxian Portsmouth eta inguruetako marinel-biltzaile handiena bilakatu zen Andrew.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 135. orr.

Jakingarriz hornituak itzuli ziren aitatxik igorri lau berri-biltzaileak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 123. orr.

Patu putak [...] hala nahita, iritsi da esalditxo hori, lagunarte horretako lagun bat lagun, Gotzon Garate idazle eta atsotitz biltzaile bikainaren belarrira.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 20. orr.

Lanperna-biltzaileren bat behar zuen, itsasbazter hark guztiak fama zuen-eta hartarako.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 115. orr.

-Eskualdeko maskor biltzaile hoberena zarela erran digute...  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 218. orr.

Hurrena, gobernadoreordea agurtzera joan zen, eta gero, prokuradorea, ganberaburua, poliziaburua, zerga-biltzailea, Estatuaren fabriken zuzendaria..., tamalez, zail samarra da mundu honetako handi-mandi guztiak gogoan gordetzea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 27. orr.

Abeltzaina naiz eta basapiku-biltzailea.  Elizen arteko biblia   Am 7,14

Arkale gizon lodi bizi-bizi bat zen, uzta-biltzaile ohia, zaldi-tratulari ohia eta kontrabandista.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 41. orr.

Trapu biltzaile bat bera ere tratatzen ez den moduan tratatzen nau.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 74. orr.

Piltzar-biltzailea ikusi dinat, bere mahaian patxada ederrean eserita, idazten.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 99. orr.

Zarama biltzaileak beren kamioiekin, langileak lanerantz, mozkorrak etxera bidean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 135. orr.

Zabor biltzaileen gurdi itzel batek arreta hartu zion Florenti.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 32. orr.

Joan den igandean greba hasi zuten Udalarentzat lan egiten duen Ferroser enpresako kale garbitzaileek eta zabor biltzaileek.  Berria - Euskal Herria   2004-03-20

Bata medikua, bestea barazki-saltzaile, bestea gorotz-biltzaile.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 56. orr.

Oihenartetik Garaterenganainoko balizko erran zahar biltzaileak oro madarikatzen nituen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 57. orr.

· Ioioren lehengusu Iñaki zabor-biltzaile dabil.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 107. orr.

Orduan ere Turinen barrena atzera eta aurrera ibiltzen zen bizikletaz, mandatari eta ordain-agiri biltzaile.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 58. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Kandido Izagirre fraile hitz-biltzaile finak bere Urretxu aldeko hiztegitxoan egiten zuen parekatze nolabaiteko hura: [...].  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 213. orr.

Matematikari zahar urre-biltzaile batena zen Manausko loro bat.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 502. orr.

Azkue kantu-biltzaileak Oletako Engrazi Lazkanoren ahotik ikasi zuen Bart amarretan dontzella nintzan hitzekin hasten den kantua.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 233. orr.

Honela erantzun zion Zeus hodei-biltzaileak: [...].  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 88. orr.

4 irud/hed

Argiaren uzta alez ale biltzen duten mahats-biltzaileei utzi egin behar zaie haien lana egiten. Lehoiaren azpialdean, berriz, ur-xirriparen biltzaile, harlanduzko ontzi barroko bat ageri zen.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 66. orr.

• 5 izond biltzen duena.

Emakume biltzaileak, gizon ehiztariak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 273. orr.

Antropologiak dio herri ehiztari eta biltzaileetan ez dagoela klitoria erauzten delako testigantzarik, kultura nekazarietan agertu zela, hau da, jabetza pribatuarekin batera.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 201. orr.

Ehiztari biltzailea laborari bilakatu zen baina noiz eta nola jakitea da ikerlarien lan ardatza.  Berria - Euskal Herria   2004-07-07

Beethovenen sonata ez bezala hartu zuten afaltiarrek Martxa hungariarraren erritmo biltzaile eta garaipenezkoa, hatz mamiez mahai gainean edo koilara-kirtenaz plateren ertzean erritmoa markaturik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 214. orr.

Azpiegitura gehienak, hamarretik bederatzi, eginak daude dagoeneko; hodi biltzaile batzuk baino ez dira falta.  Berria - Euskal Herria   2004-10-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

biltzaile bat (7); biltzaile eta (10); biltzaileak edo (3); biltzaileen greba (3); mahats biltzaileek (3); piltzar biltzaile (3); zabor biltzaile (5); zabor biltzaileak (4); zabor biltzaileen (10); zabor biltzaileen greba (3); zerga biltzaile (8); zerga biltzailea (8); zerga biltzaileak (5)


biltzale ik biltzaile.

biltzar (3.138 agerraldi, 78 liburu eta 1.942 artikulutan; ETCn 21.409 agerraldi; orobat biltzarre g.er. eta bilzar g.er.) 1 iz bilera, eskuarki erakunde jakin batek dagozkion arazoei buruz hitz egiteko eta erabakiak hartzeko aldian-aldian egiten duena; horrelako bilera bateko lagunen multzoa. ik batzar.

Euskal Herrian, bereziki Bizkaian, ohitura edo usaia zen, aspaldidanik, biltzarren egitea arbola baten pean, ahalaz haritza.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 144. orr.

Egoitza hortan egiten dira zernahi elgarretaratze, biltzar, kongresu, kultur ekitaldi...  Herria   2004-01-29

Biltzar anitz egiten zen block-etan geroaz mintzatzeko.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 142. orr.

Hegoaldeko abertzaleen miresle agertzen zaigu Jean Etxepare Aldudeko medikua, 1922an, Gernikako Eusko Ikaskuntzaren III. Biltzarrean parte hartzen duelarik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 127. orr.

Biltzarra antolatu du Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-23

Bazkariaren ostean, Batzorde Nazional berria aurkeztuko dute eta idazkari nagusiaren hitzaldiarekin amaituko da biltzarra.  Berria - Ekonomia   2004-05-14

Juduen arazoa dela eta, "azken konponbidea" erabakitzen da 1942an Wannseeko Biltzarrean.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 71. orr.

1970eko irailean ETAk VI. Biltzarra egin zuen, eta hiru zatitan banatu zen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 12. orr.

Atenasko herritarren biltzarrak 7.000tik 8.000ra lagunekoak izaten zirela, eta herritar bakoitzak hitz egiteko aukera zuela haietan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 183. orr.

Erregeak, haiengana itzulirik, biltzarra bedeinkatu zuen.      - 1. orr.

Lege-liburua irakurtzeko biltzarra.  Elizen arteko biblia   Jos 8,30 tit

Biltzarraren antolatzaileek azaldu dute «klase sindikatua» dela LAB.  Berria - Ekonomia   2004-02-13

Nolan-ek bere lana bete zuen: biltzarraren erdian iragarri zuen Kilpatrick bera zela traidorea.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 100. orr.

Biltzarraren azken aldera, esate baterako, eten egin zen eztabaida, eta Mahaiak inori hitzik ematen ez zionez, parte hartzeko baimena eskatu zuen ordezkari batek.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 230. orr.

1877, gorriek hartzen dute gaina diputatuen biltzarrean.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 42. orr.

Iparraldean dantza berrien sorkuntza sustatu nahi du Euskal Dantzarien Biltzarrak.  Berria - Kultura   2006-05-05

Literatura, zinema eta itzulpengintza landuko ditu Kultur Trukeen Biltzarrak .  Berria - Kultura   2004-05-27

Foruak suntsitu eta Biltzarra deuseztatu aitzin, bilkuretan hark ordezkatzen zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 50. orr.

Biltzarreko ponentzian garrantzi handia du ekintza sindikalari buruzko autokritikak.  Berria - Ekonomia   2004-02-13

Biltzar horretan dauden azpibatzordeek, beraz, eginbehar zehatzak izango dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-07-02

Biltzarrak gutun bat igorri dio Batzarrari, Garat anaiei beren ordezkari karguaren kentzeko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 45. orr.

Biltzarreko batzarretan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 75. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Leia-ren biltzar nagusia iraganen da martxoaren 12 an, ortzirale aratseko 8.30 etan, Donapaleuko Herriko Etxean.  Herria   2004-03-11

New Yorkeko Nazio Batuen Biltzar Nagusian eman zuen hitzaldi garrantzitsuan.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 94. orr.

Esan dezatela hemen dauden hauek zer oker aurkitu zidaten Biltzar Nagusiaren aurrean agertu nintzenean.  Elizen arteko biblia   Eg 24,20

Jende hau guzia Ainhizeko Zuentzat egoitzara hurbildua zelarik, anartean Laborantza Ganbararen sortzaileek Biltzar Nagusi Eraikitzailea zuten, 9etatik 11etara.  Herria   2005-01-20

EAJ-EAko 50 kontseilari Kutxako biltzar orokorrean.  Berria - Ekonomia   2004-04-08

1962an Nelson Mandela atxilotu zuten; ordurako Afrikako Biltzar Nazionaleko burua zen.  Berria - Mundua   2004-10-13

1870eko apirilean [...] otsaileko dimisioa berretuz ("decisión irrevocable" zioen Morerako jeneralak), Veveyko Biltzar Gorenaren eskabideari uko egin ziola egia zen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 203. orr.

Biltzar Legegilearen aitzindaria izan zen Konstituziogilea.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 93. orr.

Biltzar eraikitzaile hortan zeuden bertzeak bertze prefeta eta Marcel Mirande departamenduko Laborantza Ganbararen burua.  Herria   2005-06-09

Batzarretara, beste talde txiki bezain ondo antolatu bat ere agertu ohi zen, lantegietan Biltzar Antikapitalistak antolatzen zituen taldea, OIC alderdikoa.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 57. orr.

Parte hartzen du ere 1614an Pariseko "États généraux" biltzarretan, bai-eta Frantziako Apez-klasearen Biltzar Osoan 1615ean.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 86. orr.

Israeldarren biltzar osoa zutik zegoen.  Elizen arteko biblia   2 Kro 6,3

. Uraren aldeko Biltzar haundia egin da Kyoton, Japonian, mundu zabaleko 96 erresumaren artean eta guziak arras deliberatuak agertu dira edateko uraren xantzak behar direla orotan emendatu 2015 urtea barne.  Herria   2003-03-27

Gazteluan une hartan jatordu eta biltzar handia ospatzen ari ziren, Montefeltroko kondeetako bat zaldun armatzen zutelako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1074. orr.

Hiru taldeetako hautagaiek biltzar berriaren gobernuan sartzeko moduan daudela diote. elgarretaratze zonbeit ginituen Beloken egin, bai eta biltzar garrantzitsu bat Donostian, 1977-ko urte hastapenean.  Berria - Mundua   2004-03-24

Zortzi oren luze iraun duen biltzar historikoa.  Herria   2005-02-10

Urrian gotzainen sinodoa, gotzainen biltzar berezia, katolikoen buruzagi nagusiak deituta egiten da.  Berria - Gaiak   2006-01-26

Europako Kontseiluko Biltzar Parlamentarioko delegazioko zuzendari Doros Christodoulidesek ontzat jo zuen bigarren itzulian telebistaz hautagai nagusien arteko mahai-ingurua egin izana.  Berria - Mundua   2004-11-23

Ez biltzar jendetsu zonbaitetan haatik bainan Pariseko berriketari batekin buruz-buru.  Herria   2003-02-06

Hazketa 2010 elkarteak antolatzen du biltzar publiko bat, Bil-ta-Garbi sindikatak proposatzen dituen ondarkin guneak aipatzeko.  Herria   2005-12-15

Eraikitzen-ek biltzar publikoak eta forumak antolatzen ditu, proposamenak biltzen ditu eta dokumentu berridatzi eta hornituago bat proposatzen ahal du urte bat berantago, " Autonomia, herri proiektua " izenekoa.  Herria   2004-07-15

Amikuzeko gazteak elkarteak bere urteko biltzar nagusia antolatzen du abendoaren 27an.  Herria   2004-12-23

Azken biltzar bat egin genuen, joan behar zutenek eta egon behar genuenek, arratsean.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 49. orr.

Segidako biltzar bat egitekoa dute ere hortaz New-Yorken helduden ekainean Diputazioan omen zebilen lanean Artola, Babeserako Biltzarreko bulegoetan.  Herria   2004-02-05

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Helduden irailean, sei egunez segidan, 17-tik 22-rat, Euskaltzaindiak biltzar-sail bat muntatuko du, hiru lehen egunak Bilbon,ondoko hiruak Baionan eta Uztaritzen.  Herria   2001-02-22

Alabainan berriz behar dute bildu, hango Biltzar buruzagiaren manuz, zilegi den bezala eta ez larunbatean egin den bezala, autonomia legearen kontra.  Herria   2004-10-28

Lehen solairuan lan-gelak, multimedia espazioa (CD-rom, internet eta bertze...), biltzar eta mintzaldi gela.  Herria   2002-09-19

Eszena bat osatu omen zuen, leku hartan ecclesiasterion (biltzar-tokia) deitzen duten teatro txiki batean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3390. orr.

-Bihar izanen dela uste dut beharbada biltzar denboran deituko zaituztete.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 66. orr.

Biltzar saria: 1° Marc Breard luhusoarra - 2° Ander Goñi baztandarra.  Herria   2004-09-30

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

LABen Nazio Biltzarreko ordezkariek erantzuteke diren galdera ugari dituztela nabarmendu zuen.  Berria - Ekonomia   2004-12-02

Abenduaren 2ko presidentetzarako bozen aurretik, alderdi biltzar eta primario sail korapilatsua dator.  Berria - Mundua   2004-01-29

Gisa hortan gure lana hobeki antolatzen ahal dugu: gogoeta biltzar, ahusagailu, langile girixtino talde [...] eta bertze.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 115. orr.

Parisera joan ondoan gure aita-amak Bruselara joan ziren, biologia biltzar bat baitzegoen bertan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 145. orr.

Dei-biltzarretan geundelarik bere familiaz mintzatzen zitzaidan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 84. orr.

1982 ko urrian, osatze biltzar baten ondotik, ELB (Euskal Laborarien Batasuna) sortzen da.  Herria   2004-06-24

Paduako San Antonio, San Frantziskoren ikasle eta bizilagun maiteenetakoa [...] eliz biltzar batean predikatzen ari zen behin Aita santuaren eta kardinalen aurrean. Halako erruki mugimendu moduko bat izan zen sinesgogor haren inguruan, fraide biltzar batean biraoren bat bota izan balu bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1016. orr.

Haren ikasbideak eraginik, don Alejandrori bururatu zitzaion Mundu Biltzar bat antolatu behar zuela, nazio guztietako gizon guztiak ordezkatuko zituena. Joakim apaiz nagusia eta Jerusalemen bizi ziren israeldarren arduradun-biltzarrekoak Betuliara etorri ziren.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 210. orr.

5 irud/hed

Lainoen biltzarra bailegoan, zerua astun zen Bilbo gainean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 99. orr.

6 biltzar buru ik biltzarburu.
7 biltzar etxe biltzarrak egiteko etxea.

Zuek egindako lanen artean, Madrilgo Latinako biltzar etxea, Bonngo kongresu eta erakusketa areto bat nahiz Santanderko Kantabriako museoa daude.  Berria - Harian   2005-07-22

Pekin hirian bonba bat jauzarazi ere dute parlamentuaren biltzar etxetik 300 metrotan, hain xuxen biltzar denboran.  Herria   2005-11-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

alderdiaren biltzar (6); arabako biltzar (37); arabako biltzar nagusiek (6); arabako biltzar nagusietako (8); arabako biltzar nagusietan (17); atzoko biltzar (4); aurtengo biltzar (7); aurtengo biltzar nagusia (6); azken biltzar (10); azken biltzar nagusian (7); batasunak bere biltzar (4); batasunaren biltzar (13); batasunaren biltzar nagusia (10); batera ren biltzar (12); bere biltzar (108); bere biltzar nagusia (89); bere biltzar nagusian (5); bere biltzar nagusiaren (4); bere biltzar nausia (5); bere urteko biltzar (31); beren biltzar (26); beren biltzar nagusia (20); beren urteko biltzar (6); bertze biltzar (4); beste biltzar (6); bi biltzar (5)

biltzar bat (42); biltzar bat egin (9); biltzar batean (15); biltzar baten (5); biltzar berezi (8); biltzar berezi bat (6); biltzar berezia (4); biltzar berezian (4); biltzar denboran (6); biltzar eta (11); biltzar garrantzitsu (5); biltzar garrantzitsu bat (4); biltzar handi (4); biltzar handia (5); biltzar hau (5); biltzar honetan (5); biltzar hori (20); biltzar horrek (7); biltzar horren (9); biltzar horretan (6); biltzar hortan (18); biltzar hortarat (7); biltzar nagusi (110); biltzar nagusi bat (24); biltzar nagusi batean (5); biltzar nagusi berezi (4); biltzar nagusi hori (5); biltzar nagusi horretan (4); biltzar nagusi hortan (5); biltzar nagusi osoa (4); biltzar nagusia (460); biltzar nagusia egin (49); biltzar nagusia eginen (45); biltzar nagusia eta (4); biltzar nagusia helduden (8); biltzar nagusia herriko (9); biltzar nagusia iragan (15); biltzar nagusia iraganen (17); biltzar nagusia martxoaren (6); biltzar nagusia otsailaren (4); biltzar nagusia zuen (12); biltzar nagusiak (35); biltzar nagusian (124); biltzar nagusiaren (52); biltzar nagusiaren karietara (8); biltzar nagusiaren karietarat (6); biltzar nagusiaren ondotik (6); biltzar nagusiek (14); biltzar nagusien (7); biltzar nagusietako (20); biltzar nagusietan (34); biltzar nagusiko (5); biltzar nagusira (13); biltzar nagusira eraman (4); biltzar nagusirako (8); biltzar nagusirat (7); biltzar nagusitik (8); biltzar nagusitik landa (6); biltzar nausi (8); biltzar nausia (29); biltzar nausia helduden (4); biltzar nausian (5); biltzar orokorra (7); biltzar orokorrean (4); biltzar osoa (5); biltzar osoak (6); biltzar osoaren (4); biltzar osoari (4); biltzar publiko (13); biltzar publiko bat (7); biltzar publikoa (4); biltzar ttipia (4)

buruzagien biltzar (4); den biltzar (21); den biltzar nagusian (5); den biltzar nagusiaren (4); duen biltzar (16); duen biltzar nagusian (6); duten biltzar (6); egin biltzar (6); egin da biltzar (4); egin den biltzar (4); egin duen biltzar (4); egin zen biltzar (5); egindako biltzar (5); elkarteak bere biltzar (23); elkarteak biltzar (5); elkarteak urteko biltzar (4); elkartearen biltzar (40); elkartearen biltzar nagusia (31); elkartearen biltzar nagusian (4); elkarteko biltzar (8); elkarteko biltzar nagusia (4); erakundearen biltzar (12); erakundearen biltzar nagusia (11); eta biltzar (26); eta biltzar nagusi (5); europako kontseiluko biltzar (4); ez ohizko biltzar (7); ezohiko biltzar (4); gomit dira biltzar (6); gure biltzar (5); hartan bere biltzar (4); hautetsien kontseiluaren biltzar (5); hemen elkartearen biltzar (5); herrikoa ren biltzar (4); ikas en biltzar (4); iraganen den biltzar (5); israeldarren biltzar (9); ko biltzar (5); komitearen biltzar (4); kontseiluaren biltzar (8); kontseiluaren biltzar nagusian (4); kontseiluko biltzar (7); kultur erakundearen biltzar (10); lehen biltzar (13); lehen biltzar nagusi (4); lehen biltzar nagusia (5); leia ren biltzar (4); ohizko biltzar (10); ohizko biltzar nagusia (4); pilota batasunaren biltzar (4); ren biltzar (36); ren biltzar nagusia (29); seigarren biltzar (5); urteko biltzar (75); urteko biltzar nagusia (55); urteko biltzar nagusiaren (5); urteko biltzar nausia (5); urteroko biltzar (4); zen biltzar (11); zen biltzar nagusian (5); zuen biltzar (13)

apezpikuen biltzarra (6); auzapezen biltzarra (9); batasunaren biltzarra (8); baztandarren biltzarra (6); bere biltzarra (11); bere biltzarra eta (4); bere urteko biltzarra (9); bigarren biltzarra (5)

biltzarra antolatu (9); biltzarra antolatu du (6); biltzarra arrosan (4); biltzarra atzo (4); biltzarra aurten (4); biltzarra da (5); biltzarra datorren (4); biltzarra dela (4); biltzarra egin (20); biltzarra eginen (12); biltzarra eginen da (5); biltzarra eginen du (7); biltzarra egingo (14); biltzarra egingo du (4); biltzarra egingo dute (5); biltzarra elkartearen (7); biltzarra eta (33); biltzarra eta gatazkaren (5); biltzarra ez (6); biltzarra hasi (9); biltzarra izan (6); biltzarra izango (5); biltzarra izango da (4); biltzarra saran (4); biltzarra uztaritzen (5)

buruzko biltzarra (10); dantzarien biltzarra (12); duen biltzarra (6); eraikuntzarako biltzarra (4); eta biltzarra (7); eurobus en biltzarra (4); euskal dantzarien biltzarra (10); euskaltzaleen biltzarra (12); euskalzaleen biltzarra (16); euskalzaleen biltzarra elkartearen (4); gazteriaren biltzarra (7); hautetsien biltzarra (6); herrien biltzarra (4); idazleen biltzarra (22); idazleen biltzarra saran (4); kantarien biltzarra (5); kofradiak bere biltzarra (4); lapurtarren biltzarra (15); lapurtarren biltzarra uztaritzen (4); lege biltzarra (5); lehen biltzarra (5); nazio biltzarra (7); nazio eraikuntzarako biltzarra (4); nazio garapenerako biltzarra (22); nazioarteko biltzarra (12); pilotarien biltzarra (33); sarako biltzarra (5); urteko biltzarra (18); urteko biltzarra eginen (4); zen biltzarra (8); zuen biltzarra (4); zuten biltzarra (4)

auzapezen biltzarrak (7); biltzarrak eta (6); biltzarrak gomitatzen (4); dantzarien biltzarrak (20); euskal dantzarien biltzarrak (16); euskaltzaleen biltzarrak (10); euskalzaleen biltzarrak (7); hautetsien biltzarrak (9); idazleen biltzarrak (4); lapurtarren biltzarrak (9); lege biltzarrak (5); nazio garapenerako biltzarrak (44); pilotarien biltzarrak (11); sarako biltzarrak (6); udal hautetsien biltzarrak (9)

biltzarraren aurrean (8); biltzarraren azken (5); biltzarraren azken egunean (4); biltzarraren buru (4); biltzarraren izenean (6); biltzarraren karietara (4); biltzarraren laburpena (22); biltzarraren laburpena herriko (17); biltzarraren ondoren (6); da biltzarraren (4); euskaltzaleen biltzarraren (10); euskalzaleen biltzarraren (8); itsasu kontseiluko biltzarraren (13); judu biltzarraren (5); judu biltzarraren aurrean (5); kontseiluko biltzarraren (22); kontseiluko biltzarraren laburpena (21); lapurdiko biltzarraren (18); nazio garapenerako biltzarraren (22); pilotarien biltzarraren (7)

biltzarrari eta (4)

bertze biltzarre (4); bertze biltzarre bat (4); biltzarre bat (38); biltzarre bat izanen (4); biltzarre batean (7); biltzarre hau (4); biltzarre hori (7); biltzarre hortan (11); biltzarre hortarat (9)

lehen biltzarrea (5)

ari diren biltzarrean (6); azken biltzarrean (11); biltzarrean egin (4); biltzarrean eta (11); biltzarrean ez (4); biltzarrean hartu (5); biltzarrean izan (8); biltzarrean parte (17); biltzarrean parte hartzen (6); buruzko nazioarteko biltzarrean (4); den biltzarrean (4); diren biltzarrean (7); duen biltzarrean (4); egindako biltzarrean (6); garapenerako biltzarrean (6); idazleen biltzarrean (4); ko biltzarrean (4); lege biltzarrean (40); nazio garapenerako biltzarrean (6); nazioarteko biltzarrean (8); sarako biltzarrean (6); zen biltzarrean (5); zuen biltzarrean (4)

auzapezen biltzarreko (6); biltzarreko lehendakaria (9); euskaltzaleen biltzarreko (10); euskaltzaleen biltzarreko lehendakaria (5); hautetsien biltzarreko (4); lege biltzarreko (8); nazio garapenerako biltzarreko (9)

biltzarrera deitu (4)


biltzarburu (ETCn 37 agerraldi; orobat biltzar buru ETCn 17 agerraldi) iz biltzar baten burua.

Bulegoa holaxe finkatua izan da: biltzarburu, orai arte bezala, Daniel Poulou (Urruña); buru ordezko, Denis Barbe-Labarthe (Maule) Marie-Andrée Arbelbide (Heleta) eta Beñat Gimenez (Angelu); idazkari, François Cesat (Luhuso), idazkari lagun, Beñat Auroy (Uztaritze); diruzain, Christine Bessonart (Senpere) diruzain lagun, Pierre Cocagne (Ahetze).  Herria   2001-06-21

Andde Darraidou Euskal Herriko auzapezen biltzarburua.  Herria   2005-01-20

Legebiltzarraren saio ezohikoa atzo 13:00etan hasi bezain laster eten zen, Kutxma presidentea talde parlamentarioekin eta Volodimir Litvine biltzarburuarekin biltzeko.  Berria - Mundua   2004-12-08

Bazirudien hura zela biltzar burua eta hari zegokiola bukaeran sariak banatzea.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 216. orr.

Zorionak auzapezen biltzarburu berriari.  Herria   2003-02-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

auzapezen biltzarburu (3)


biltzargune iz biltzarrak egiteko gunea. ik batzargune.

Auzapezaren hautatzea ez da herrian berean egin bainan Donostian, Foru-Aldundiaren biltzargunean, eta hori gataska zerbaiten beldurrez.  Herria   2003-06-19


biltzarkide (ETCn 919 agerraldi) 1 iz biltzar bateko kidea. ik batzarkide.

Biltzarkideak, hamabost-hogeiren bat, mahai luze baten jiran jarririk zeuden.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 207. orr.

Aurreko Legebiltzarrean baino 18 biltzarkide gutxiago izango ditu Irakeko Aliantza Batuak.  Berria - Mundua   2006-01-21

Inkestaren arabera, Al Fata alderdiak 59 biltzarkide lortuko ditu, eta Hamas Erresistentzia Islamikoaren Mugimenduak, 54.  Berria - Harian   2006-01-25

Saioan zeuden 40 bat biltzarkidek, baina, ez zuten bozketan parte hartu.  Berria - Mundua   2004-12-04

Jaurlaritzan hiruko gobernua babesten duten alderdietako biltzarkideek [...] aurka bozkatu zuten.  Berria - Ekonomia   2004-05-11

Ekologistek esan dute AEBetako bi biltzarkidek ere bat egiten dutela eurekin.  Berria - Gaiak   2004-08-26

Bilera egin zuten biltzarkideek herenegun, eta bertan landutako edukiak azaldu zituzten atzo.  Berria - Euskal Herria   2004-09-08

Erramu igandeko bezperan, Toledoko Artzapezpikuaren auziko biltzarkideak eta Erroman kausitzen ziren Ofizio Sainduko beste kargudun guztiak bere ondora deitu-eta, Artzapezpiku jauna bera agerrarazi zuen Aita Sainduak bere aitzinera haren auziko erabakiaren aldarrikatzeko.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 175. orr.

Nazio Garapenerako biltzarkideak Donostian bildu ziren atzo.  Berria - Euskal Herria   2004-09-07

Biltzarkideetako batek, urte hartan apaiz nagusia zen Kaifasek, esan zien: -Zuek ez dakizue tutik ere.  Elizen arteko biblia   Jn 11,49

Biltzarkideen artean oso-oso giro nahasia topatu nuen, kanpotik nekez sumatzekoa.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 208. orr.

PSE-EEko biltzarkide Txarli Prietok atzoko saioan ez zuen argitu zer bozkatuko duten.  Berria - Euskal Herria   2004-09-16

Zaharrek badakite eta bereziki Pilotarien Biltzarkideek hala nola Pilotarien Batzarkideek, elgarretaraturik joaiten baitira urtero abenduaren 3-an Xabier-era Xabier-eko San Frantses-en ohoratzera.  Herria   2005-01-20

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Leherketek ez zuten makurrik sortu, eta Irakeko behin-behineko legebiltzarreko buru izendatu zuten Fuad Maasum biltzarkide kurdua.  Berria - Mundua   2004-09-02

Biltzarkide sozialista eta komunistek dimisioa eskatu ziotelarik, hauxe erantzun zien: [...].  Berria - Harian   2006-05-03

Patxi Lopez eta Carlos Chivite bi alderdietako idazkari nagusiekin batera, legebiltzarkide, zinegotzi eta biltzarkide sozialista ugari egon baitziren.  Berria - Harian   2006-02-25

Haren ordez Franco Frattini Italiako Atzerri ministro ohia izendatzea ez dute nabarmen hobe hartu ezkerreko biltzarkide askok.  Berria - Mundua   2004-11-19

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Orain herria, orain bakea ekarpenaren inguruan azalpenak emateko AuBko eledun Inaxio Agirreren agerraldia eskatu zuen EB-Berdeak biltzarkide taldeak azaroan.  Berria - Harian   2005-04-02

Orduan, EAJk eta EAk biltzarkide talde bana osatu zuten, hauteskundeetan koalizioan aurkeztu ziren arren.  Berria - Harian   2005-06-08

Oposizioak salatu zuen aldaketa honen arabera, boto gehien jasoko zuen indar politikoak %30eko emendaketa bat lortuko zuen biltzarkide kopuruaren zenbaketan.  Berria - Mundua   2004-05-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

biltzarkideak bilduko dira (3); pilotarien biltzarkideak (4)


biltzarleku (orobat biltzar leku) iz batzarrak egiten diren lekua. ik biltzartoki; batzarleku.

Esan eta egin, batzordeari neuk hala eskatuta eta gure biltzarleku izango zen Ritz hotelaren hurbiltasunaren aitzakian, jardunaldi haien zereginetako bat horixe izango zen: El Prado bezala, Europako bazterretatik etorritako 175 ginekologoei Madrilgo Burtsa Etxea erakustea.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 166. orr.

Horrengatik da Pauen Nafarroako Parlamentua deitzen den palazio bat, departamenduko Kontseilu Jeneralaren biltzar lekua.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 68. orr.


biltzarre ik biltzar.

biltzartegi iz biltzartokia.

Jose Mari MuñoaEusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako ordezkaria euskaraz mintzatu ahal izan da Bruselan, Europako Biltzartegian, 317 europear ordezkariren aitzinean.  Herria   2005-11-24

Alabaina, joan den urriaren 22an Polinesiako Biltzartegiak bozkatutako zentsura mozio baten ondorioz, Flosse berriro bilakatu da presidente eta gertakari honek hautsak harrotu egin ditu.  Berria - Mundua   2004-11-16


biltzartiar iz biltzarkidea.

Ortzegun goizean, Jean Haritschelhar euskaltzainburuak biltzartiarreri eginen diote ongi etorria.  Herria   2004-11-18

Azkenean, tirabira asko eta askoren ondotik, hautsi-mautsi bat finkatua izan da biltzartiar gehienek onartzeko gisan.  Herria   2005-11-24

Astelehenean, biltzartiarrak joanen dira Gasteizerat eta Juan Jose Ibarretxe lehendakariak eginen diote ongi etorri.  Herria   2004-10-21

Egia erran, biltzartiarrak, hogoita-hamar bat orotarat, oren batez segurik mintzatu dira jazko konduez eta diruaren aldetik kausitu traba pisuez.  Herria   2004-03-11


biltzartoki (orobat biltzar toki) iz biltzarrak egiten diren tokia. ik biltzartegi.

Apaturio Alabandakoak oso esku finarekin eszena bat osatu omen zuen, leku hartan ecclesiasterion (biltzar-tokia) deitzen duten teatro txiki batean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3390. orr.

Kanpoan, kiroldegia, ezkerpareta, aldagelak eta biltzartoki batzu.  Herria   2005-12-01

Utz iezaguzu Jordaneraino joaten, bakoitzak haga bana hartu eta biltzartoki egokiagoa eraiki dezagun.  Elizen arteko biblia   2 Erg 6,2

Pasabide horren Bilboko aldean zegoen Euskalduna ontziola, gaur egun izen bereko biltzar tokia eta Itsas Museoa dauden lekuan.  Berria - Ekonomia   2004-11-04

Bigarrena urriaren 24 an, aratseko 9tan UztaritzenLapurdideitu biltzar tokian  Herria   2003-03-17


biltzartu izond/iz biltzarrean bildua.

Halako hotza zabaldu zen biltzartuen artean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 209. orr.


biltzartxo iz biltzar txikia.

Victoire andereñoa, Balançoneko fakultateko Dekanoaren sukaldaria, Gertrude andereñoa, aipatu fakultateko Errektorearen neskamea, Anastasie andereñoa, Beaufleury, Sainte-Eulalie-ko apaiz jaunaren giltzaria, horra ostegun goiz batez Mme Labotte, fruitu saltzailearen dendako erakustokiaren inguruan, Maraîcherie kaleko 26an, bilduta zegoen biltzartxoa.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 73. orr.


biltze 1 iz bereizirik edo sakabanaturik zeudenak batu edo elkarren ondoan jartzea; pilatzea.

Naturak elkarren arteko biltze eta bideak eten egiten baititu; sentimena, beraz, mugidak aldaturik, hondorantz gordetzen da.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 285. orr.

Lunaritas izeneko erakusketan, Asun Goikoetxeak (Iruñea, 1962) azken hamar urte hauetako lanak bildu ditu, ez biltze hutsagatik, baina bere bilakaeraren gainean begirada egiteko.  Berria - Kultura   2004-09-24

Herriko etxeak jakin arazten du, puska tzarren biltze bat antolatzen duela, heldu den agorrilaren 27an.  Herria   2003-08-14

Oraiko itxuraz biltze hoberenetarik da ba kalitatean eta ba kantitatean.  Herria   2001-10-18

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Estatuak bere zerga eta biltze sistema propioak izan behar ditu, merkatuaren batasuna bermatzeko.  Berria - Harian   2005-11-03

Batzordeak eragotzi nahi du enpresen bat-egite eta biltze mota batzuk arauditik kanpo geratzea, eta fusio batzuen ondorioz enpresen arteko lehiari kalte egitea.  Berria - Ekonomia   2004-01-21

Urola bailara magiko horretan hainbat trikitilarik egindako lana gogoraraztea, eta bestetik, azken berrogei urteotan biltze eta grabaketa lan itzela egin duen jendea omentzea.  Berria - Kultura   2004-03-19

Biltze eta antolatze lan handia eskatu du, eta informatikaren abantailak ere behar izan dira.  Berria - Harian   2005-11-18

Teknologia berrietara egokituriko biltze- eta sailkatze-lana da gainera.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 112. orr.

Bekatariari, ordea, biltze- eta metatze-lana ematen dio, gero Jainkoak atsegin duenari utzi behar izateko.  Elizen arteko biblia   Koh 2,26

Datuen biltze fase hori abantzu bukatua dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-03-10

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Miguel Anxo Fernán-Vellori eskertu behar zaio Manuel Rivas lan biltze horretara bultzatu izana.  Berria - Kultura   2004-11-17

Zergatik apez biltze hori?  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 115. orr.

Kanboko Larrazkena gelan odol biltze bat izanen da helduden ortzirale aratsaldean.  Herria   2004-02-19

"Banque alimentaire" deitzen denarendako gauza biltze bat eginen da hazila hunen 26an eta 27an.  Herria   2004-11-25

Pentsatu bezala, diru-biltze nahikoa oparo harekin armak erosi zituzten.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 25. orr.

Datu-biltze estatistikoko metodoen araberako laginak ateratzeko.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 17. orr.

Negar-malkoz bustiko zaituztet, Hexbon eta Elale, mahats-biltze eta uztako poz-irrintziak galdu baitira zuenean.  Elizen arteko biblia   Is 16,9

Gazteek anitz sofritzen dute hortarik, eta sorjeskerietara lerratzen dira lur-sagar xurikin jate, kontserbuko boata huts milikatze, bidean isuri salda ondarkin biltze.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 77. orr.

Burdin biltze eta saltzetik bizi zen.  Herria   2003-09-18

4 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Jatorriz Ragusako gazte bat, Gerlandino izenekoa, mahastietara joan zen mahats-biltze garaian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 848. orr.

Etxegaraik Euskal Herriko marka ondu du lokotx-biltze proban Nafarroako Jokoen Torneoan.  Berria - Kirola   2004-06-29

Pirinio Atlantikoetan erreferenduma antolatzea eskatzeko izenpetze biltze kanpaina abiatuko dute.  Berria - Harian   2005-11-01

Yiseko piramidean, han ageri omen dira piko biltze garaiko irudi sakratuak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 17. orr.

Belar edo ogi biltze sasoietan neskekin ederki jostatzen zela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 42. orr.

Gonzalez jaunak egin duen biltze eta ikertze lanari zor omen zaio erakusketa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 306. orr.

Bertsozale Elkarteak, Xenpelar Dokumentazio Zentroaren bitartez, biltze eta artxibatze lan etengabean dihardu.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 26. orr.

Memoria existituko bada buruak egin behar du lan, baina memoria hori elur-biltze lanetan edonola eta edonon has daiteke, gehienetan modurik bitxienean gertatzen dena.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 45. orr.

Orduan, 1697an Colbertek, erregearen ministro zela "Sute, ontzi hauste eta ondar biltze" gertakariak gogor gaztigatzen zituen dekretua moldatu zuen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 68. orr.

Edmeak sudur-pean jartzen zizkion presoak hurrera eta askatzeko izen-biltze paperak ez zituen baztertzen eta sinadura marra fin biren artean kokatzen zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 271. orr.

Indar biltze saioa baino ez zen izan.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 94. orr.

Adierazpen, elkartze eta biltze askatasunerako eskubidearen barnean.  Berria - Euskal Herria   2006-01-18

Mahats biltze eta lehertze giro eta usainarekin jokatu da, jendea ere arras ontsa.  Herria   2004-10-14

5 (bestelakoak)

Han zegoen askatasuna, han zegoen bakea, han zegoen, denetan atseginena, elkar biltze bat, sendotasunezko plataforma batean atseden hartze bat.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 65. orr.

Ez al dira izango atzera begirako berriz biltze bat, horrela zientzia garaikideek euren iraganaz ilusio bat izateko?  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 40. orr.

Enuntziatuen askotarikotasuna ez zaio menderatzen kontzeptuen koherentziari, ezta koherentzia hau ere idealtasun meta-historiko baten barnera biltze isilari.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 72. orr.

Iraila ondarrera, noiz eta ere golkoek iduri baitzuten aski ontuak zirela, mahats biltzea saskitaraka, orgetako gupelen betetzeko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 97. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

arropa biltze (5); arropa biltze bat (3); biltze bat (33); biltze bat antolatzen (4); biltze bat egina (4); biltze bat eginen (4); biltze bat izanen (4); biltze bat kanbon (3); biltze denboran (5); biltze eta (13); biltze hori (3); biltze kanpaina (9); biltze proban (3); botz biltze denboran (5); diru biltze (18); diru biltze kanpaina (5); eta biltze (3); gauza biltze (7); gauza biltze bat (3); izen biltze (5); izen biltze bat (3); lokotx biltze (4); lokotx biltze proban (3); mahats biltze (9); mahats biltze eta (4); odol biltze (16); odol biltze bat (10); puska biltze (3); sos biltze (3)

biltzeak eta (3); zikin biltzeak (3)

biltzearen alde (5); biltzearen aldeko (3); mahats biltzearen (3); oilasko biltzearen (3)

sinadurak biltzeari ekin (3)

biltzeaz arduratzen (3); biltzeaz gain (11); biltzeaz gainera (4)


bilur (ETCn 258 agerraldi) 1 iz begizta moduko lokarria.

Dena maila sinbolikoan, jakina, Konstituzio plazan zetzan axis mundia bezala, non kokatzen baitzen sokamuturrerako bilurra.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 173. orr.

Zer gerta liteke axis hori, non baitago kokatua sokamuturrerako bilurra, hautsiko balitz?  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 160. orr.

Gizotsoak bere eskuetako bilurra kendu bitartean, txakurrak lepotik heldu eta atzeraka tira egin zion, Ron eta Pettigrewengandik apartatzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 308. orr.

Eta oi nire herria, beste aldean, entzudazue, ez dute maite zuen lepo zuzen, bilurrik gabea.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 129. orr.

Eskualdunen artean ez dugu aditu / Egiazko fedeaz ez denik argitu / Eskualdunak orotaz libro nahi baitu / Satanen bilurretik aurrean libratu.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 108. orr.

2 pl eskuburdinak.

Ordubete geroago, lehenengo konboi hura abian zen itsasontzietarantz eta erbesterantz, eskumuturrak bilurrez lotuta, bi jendarme ilara alboetan. Gau hartan bilurrak jartzeko luzatu zituen eskumuturrak trankil zeuzkan, eta baita hankak ere, girgiluei kateak erantsi zizkietenean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 29. orr.

Bilurrak ezarri zizkioten, ero amorratu bat bezala zaintzen zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 29. orr.

Medikuak bilurrak kentzeko eskatu zien poliziei, eskuak ikuskatu behar zizkidalako eta, bilurrak jarrita banituen, ezin zuelako bere lana behar bezala egin.  Berria - Euskal Herria   2004-10-20

Lekukoek nabarmendu dute presoek bilurrak ipinita eta begiak estalita zituztela.  Berria - Mundua   2004-07-18

Legebiltzarretik bilurrak ipinita atera eta espetxera eraman zituzten Leyla Zana, Hatip Dicle, Selim Sadak, Orhan Dogan eta beste hainbat kide.  Berria - Mundua   2004-07-15

Irudietan, ustez, soldaduak preso dauden irakiarrak nola torturatzen dituzten ageri da, tartean, bilurrak ipinita odoletan eta biluzik ikusten dira presoak, soldaduak armekin apuntatzen edo euren gainean daudela.  Berria - Mundua   2004-12-05

Bilurrak ezarri zizkioten, ero amorratu bat bezala zaintzen zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 29. orr.

Gainera, bilurrak askatu gabe egin behar izan zituen proba gehienak.  Berria - Euskal Herria   2004-12-14

Erregek, jauna, sei zaldi Berberiako ditu jokatu, eta haien aldera Laertesek ditu enparatu, aditu dudanez, sei ezpata-puinale Frantziako, beren hornidurekin, hots, uhala, bilurrak eta abar.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 216. orr.

Bilurren pisu hutsak aise eraman behar zuen emakumea hondora, baina, auskalo zergatik eta auskalo nola, emakumeak ur-gainean irautea lortu du.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 155. orr.

3 (izenondoekin)

Uretara bota dute emakumea, esku-orkatilak bilur burdinazkoez lotu ondoren.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 155. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Ezerezetik esku-bilur sendoak atera zituen Blackek; laster Petigrew zutik zegoen berriro, ezkerreko besoa Lupinen eskuinekoari kateatuta, eta eskuineko besoa Ronen ezkerrekoari.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 305. orr.

Haren isats ilegabea Ronen beso luzatuaren esku-bilurretik azkar irteten ikusi zuen Harryk, eta belarretan korrika joaten entzun zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 309. orr.

Inork ez daki nola, baina, halako batean, Abaxik hiztegien oin-bilurrak askatzea lortu du, eta ihes egin du literatur lilura urriko lerro lexikografikoetatik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 9. orr.

Han zegoen bera, eskerga, so eginez nola sartzen zuten zaku zaharrez bildutako zer bat, uztarri-bilurrez amarratua luzera guztian, hiljantzi modura.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 96. orr.

5 bilur-milur adkor bilurra.

Bi ordu eman genituen jaisten, sokaz halamoduz lagundurik, izozturik baitzegoen: bilur-milur zurrun parte txarreko bat bilakatua zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 73. orr.

6 soka bilur urka-bilurra.

Borreroak merkatariari soka bilurra lepoan ezarri zionean, ahots bat nabarmendu zen jendetzaren zalapartaren erdian: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 65. orr.

Atzera agindu zion borreroari soka bilurra lepoz aldatzeko eta benetako hiltzailea urkatzeko.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 66. orr.

Soka bilurretik pasatu eta zezenaren lepoari lotuko zioten beste muturra.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 108. orr.

7 urka-bilur (orobat urkabilur g.er. eta urkabihur g.er.) iz soka batean egiten den korapilo begiduna, sokatik tiratzean estutzen dena.

Ez ezazu urka-bilurra aipa urkatuaren etxean.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 31. orr.

Hamabi urka-bilur zeuden bertako haga batetik zintzilik, haiek ere bandera bezain geldi.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 25. orr.

Borreroak buruko kapusaia jarri zion, zuria, tranpal gainean klarionez marraztutako zirkulu barrura eraman zuen, orkatilak lotu zizkion uhal batez, urka-bilurra lepoari egokitu zion.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 169. orr.

Borreroa patxadatsu hurbildu zitzaion emakumeari, eta [...] ezkerraldeko lehen urka-bilurra sartu zion burutik behera.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 27. orr.

Borreroak burua makurrarazi dio, urka-bilurra eroso estutzeko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 138. orr.

Urka-bilurrak Wardwellen lepoa inguratu zuenean, Hathorne epaileak gurutzearen seinale azkarra egin zuen eguerdi hartan hamabigarren aldiz.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 31. orr.

Hogei urteko frantses bati, urka-bilurra lepotik ezarri eta hatsa pikatu, begiak zuri zuri bihurtu eta hezurrik gabeko haragi puska baten gisa dilindatu arte airean mantendu zuten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 146. orr.

Amak berak egin zizkion lastoz beteriko panpinak, mutikoak urka-bilurretik zintzilika zitzan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 66. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bilurrak ipinita (5); legebiltzarretik bilurrak ipinita (3); soka bilurra (4); sokamuturrerako bilurra (3); urka bilur (8); urka bilurra (13); urka bilurrak (4)


bilurdun izond bilurra duena.

Han nonbait, galipotak estaltzen zuen puntu batean kokatuko zuten tinko enbor sendo bilurduna.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 108. orr.


biluts ik biluz.

bilutsik ik biluzik.

biluz (orobat buluz g.er. eta biluts g.er.) 1 adlag dagokiona, eskuarki jantzia, ez duena.

.«Pintura esentziala» iruditu zitzaion Probanzarena Ezkiagari, «biluza, lehenengo begirada batean esan bainoago irudikatu egiten duena».  Berria - Kultura   2004-03-24

Lotsaizuna «bidaia metafisikoa» da, dio Ezkiagak, «maitasunaren kontzeptu erromantiko batetik kontzeptu gogorrago eta biluzago batera.  Berria - Kultura   2004-11-20

Txori biluz sortu berrien pare.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 56. orr.

Aurrean nuen eszenari begiratu nion -etxeari berari, jabetzaren paisaje bakunaren ezaugarriei, horma biluzei, leiho begi-huts ziruditenei, ihi ilara bakanei, eta zuhaitz iharren enbor zuri urriei-.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 31. orr.

Hamaika ikusi izan ditugula alegia, aulkian eseri-eta handik mundua zuzentzen eta gobernatzen, gosearen ordez ase eta betean, hotzaren ordez giro epelean, biluzaren ordez jantzi apainetan, eta, lastairaren ordez, holanda eta damaskoz jantziriko ohetan.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 86. orr.

Boterea zeukan, dohaia, azaleko guztia berehala jaurtitzeko, bere burua murriztu eta nimiñotzeko, horrela biluzago eman eta iharrago sentituz, baita gorputzez ere.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 48. orr.

2 (adizlagun gisa) biluzik.

Zehaztasunak ematen dio dotorezia hori, labur eta biluz esan beharrak.  Berria - Kultura   2004-11-20

3 (izen gisa)

Diru-ezaren goseak, hotzak, eta biluzak, batzutan banaka eta bestetan multzoan batera, jasan behar izaten ditu.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 86. orr.

Hamaika ikusi izan ditugula alegia, aulkian eseri-eta handik mundua zuzentzen eta gobernatzen, gosearen ordez ase eta betean, hotzaren ordez giro epelean, biluzaren ordez jantzi apainetan, eta, lastairaren ordez, holanda eta damaskoz jantziriko ohetan  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 86. orr.

4 biluz-biluzik

Ateko begirazulotik zelatan zeukan soldadua berriro ere harri eta zur utziz, arropa guztia bizkor erantzi eta, biluz-biluzik, berealdiko zehaztasunez egin zituen hemezortzi ariketak.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 76. orr.

Gelako argia piztu zelarik, pare parean ikusi zuen arrosariotik itzuli berria zen Joakina soinekoa eranzten eta biluz biluzik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 106. orr.

Fernandok beti esaten du sister Gracek bete ziola bere fantasiarik handiena, egun batean, biluz-biluzik baina moja-burukoa kendu gabe, fellatio zoragarri bat egin zionean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 123. orr.

Urtarrileko eguzki ahularen menpean etxeko balkoi tikira biluz-biluzik atereaz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 192. orr.

Maizter nengoen Josurenean, paretak biluz-biluzik zituen ganbera batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 59. orr.

Muche, biluz-biluzik, lasterka joan zen amaren lepotik zintzilikatzera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 389. orr.

Izan ere, gela hau biluz-biluzik dago.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 233. orr.

· Biharamunean, Josurenean atzarri nintzen, pareta biluz-biluziko ganbera batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 115. orr.

5 biluz gorri ik biluzgorri.
6 biluz gorrian ik biluzgorri 2.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

biluz biluzik (11); biluz eta (3); biluz gorri (5); biluz gorrian (7); eta biluz (6)


biluzarazi, biluzaraz, biluzarazten (orobat biluztarazi g.er.) du ad biluztera behartu.

Presoak biluzarazi dituzte. emakume baten aurrean biluzarazi zuten eta homosexuala izateaz akusatu eta emakume arropak janztera behartu zuten.  Berria - Mundua   2006-04-16

Bi egun lehenagoko geldialdi batean, trenetik jautsarazi eta denak biluzarazi zituzten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 95. orr.

Askatasunaren arabera, Aranjuezen maiatzaren 1az geroztik sei aldiz biluzarazi eta gero bakartze ziegatara eraman dituzte presoak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-02

Jaun Jakobek biluzarazi ninduelarik ere ez nion hura eranztera utzi.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 244. orr.

«Biluzarazi eta sexu organoak ukitu zizkioten, makilekin jo zuten, zigarretak jatera behartu zuten, eta arbelaren kontra jotzeko ere agindu zioten», dio fiskalak.  Berria - Gaiak   2004-05-26

Gauza bat da nork bere buruaren striptease bat egitea, asmo intelektualez jantzitako exibizionismoa praktikatzea, eta beste bat, oso bestelakoa, beste inor jendaurrean biluzaraztea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 114. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldiz biluzarazi (3); biluzarazi eta (6)


biluzerdi (corpusen buluzerdi soilk) adlag erdi biluzik.

Mahaiaren gainean zabaldua da, buluzerdi.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 120. orr.


biluzgorri (orobat biluz gorri, buluzgorii eta buluzkorri g.er.) 1 adlag biluzik.

Orduan lurreko geure gorputzaz jantzirik bagaude behintzat, eta ez biluzgorri.  Elizen arteko biblia   2 Ko 5,3

Biluzgorri eta zealdoka, pareko ate itxiaz baizik ez zuen axola.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 77. orr.

Presondegiak toki ikaragarriak dira eta presoek gisa guzietako oinazeak pairatzen dituzte [...] emazteak biluzgorri zafratuak dira, eta gainera presozainek gutiziatzen duten bezainbat aldiz bortxatuak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 141. orr.

Kristoren manuak eta aginduak zituela berak bizibide eta jokabide... eta, nola haren manuetarik bat zen ezen jantzi beharra zegoela biluzgorri zegoena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 492. orr.

Orduan nirekin heldu den emaztekia eranzten hasi da, baita biluzgorri gelditu ere irri-arra batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 377. orr.

Pentsatu zuen agian neskatoa biluzgorri sartu zela gelan, eta horrek harri eta zur utzi zuen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 32. orr.

Plazarat biluzgorri sartu ziren bi zezen haiek are biluzgorriago utzi baitzituzten hondarrean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 162. orr.

2 (izenondo gisa)

Gure bien gorputz biluzgorriak plazerak arrendaturik azkenean, elkarri josiak dautzala.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 66. orr.

Eliz harri bat bezalakoxe txiro biluzgorria zen Cecco.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 82. orr.

Mutil koxkor biluzgorri baten irudia erosi du.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 209. orr.

Neskak lurrean pausatu zuenean, haur sortu berri biluzgorria negarrez-marrakaz hasi zuan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 110. orr.

Toki elkor eta harritsu bat zen, hatz batzuen gisa zeruaren lau bazterretarantz altxaturiko lau mendi biluzgorriren artean.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 72. orr.

Hitza haur baten haragi bilakatzen ari da gizaldiak joan eta gizaldiak etorri, eta hitz biluzgorriak haur bihurtzen gaitu esanaldi oro.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 289. orr.

Egunkarietan idazteko bidea ere irabazi zuen bere familiaren arima ele biluzgorritan jarriari esker.  Berria - Kultura   2004-10-30

3 biluzgorrian (orobat biluz gorrian)

Ez zuen nahi, era berean, ondoan lo zuen neskatoa ukitu, edo bere biluzgorrian lizunki begiratu.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 44. orr.

Joanesek 1943ko eguberri gau osoa kanpoan iragan zuen, biluz gorri gorrian, hotzak hormaturik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 98. orr.

4 biluzgorririk adlag biluzik.

Bere kastitatea frogabidean jartzearren, emakume burges bati erregutu zion bere alaba gogatzeko beraren ondoan biluzgorririk ohera zedin.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 78. orr.

Baita zure bakardadearekin ere; biluzgorririk zaude zure egitekoaren tenorean, mendeetako injustiziek eta borrokek soilik sostengatua.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 10. orr.

Biluztu nazan, nazak, esan zuten, eta jada biluzgorririk zeuden.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 348. orr.

Gorentasun ahaltsu hori, jakiteko du biluzgorririk nautela berorren erresumaratu.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 184. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

biluz gorri (5)

biluz gorrian (7)


biluzgorritasun iz biluzgorri dagoenaren nolakotasuna.

Neskato zurbilaren biluzgorritasuna edertasun distiratsuan zetzan.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 122. orr.


biluzgorritu, biiluzgorri, biluzgorritzen da/du ad biluztu.

Biluzgorritu, eta busti egin nituen eskuak, besazpiak eta burua.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 205. orr.

Biluzgorrituta, lotsatuta, beldurtuta, zoriaren mende, une hartan pena handia eman zidan, eta nire pentsamenduetan kaka egin nuen emakume hura modu hartan txantaiatzen zuten txuloputa haien gainean.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 45. orr.


biluzi1 (orobat biluts g.er. eta buluzi g.er.) 1 izond biluzik dagoena. (pertsonak eta pertsonaren zatiak)

Kalean emakume biluziak marraztuz ateratzen omen zuen Romainek bizimodua.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 174. orr.

Aitarena behar zuen liburu mehar hura, emakume biluzi potzolo andana erakusten zuena.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 17. orr.

Granitozko edo alabastrozko giza-enborrak, marmol txuriko emakume biluzi halamoduz estaliak.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 188. orr.

Iruditzen zaio bertan eman duela bizitza osoa, emakume erdi biluzi horren aurrean, urruneko musika eta ezproien hotsa entzuten, inora joan gabe.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 150. orr.

Hirurogeita zazpi urte zituenean, bi neskato biluziren artean etzanda zegoela, egia hori etorri zitzaion bat-batean barneko txokoren batetik.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 117. orr.

Beren ahots marrantarekin eta beren borrokalari beso mardul biluziekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 175. orr.

Ederrak ziren beren izter biluzi eta beltzaranak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 71. orr.

Omoplato biluzi zorrotzak ia elkartzen ziren batzuetan, neskaren bularraren azpian sua edo ikatz bizia jarri balute bezala.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 133. orr.

Bi eskuak bere belaunburu biluzietan zituela.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 185. orr.

Gizon bat ohean eserita, alkandora hutsean, oin biluzi iletsuak lurrean, eserita eta isilik.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 172. orr.

Soinekoa urratu eta bizkar biluzia agerian geratu da.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 298. orr.

Eskuak ikaraldi ero batekin erantzun zion emakume-sorbalda biluzi gupidagarri haien dardarari.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 133. orr.

Bere burua ukatzen dute, nork bere gurutzea hartuz eta Kristo biluziari biluzik jarraituz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1151. orr.

Etsai biluziekin (espiritu gaiztoekin) biluzik borrokatu behar da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 414. orr.

Bideotako batean militar estatubatuarrak agertzen dira lurrean diren preso biluziak behin eta berriro jotzen.  Berria - Mundua   2004-05-22

Bi emakumeen gorputz biluzi korapilatuak agerian geratu ziren.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 88. orr.

Gizon haren bekokia laztandu zuena, burua bere bular biluziaren gainean zetzala.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 238. orr.

Jakin gura nuke norenak diren ohearen diagonalean gauero ikusten ditudan oin biluzi zoragarri horiek.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 187. orr.

Lepo biluzia luzaturik, Liubak adi-adi entzuten zion.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 177. orr.

Onena hala ere haren begiak, haren ezpainak ziren, haren hazpegi ireki eta bizitasunez beteen aurpegiera ia biluzia.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 131. orr.

2 (bestelakoak)

Arratoi handi baten itxurakoa, isats luze, biluzi eta zilindrikoa.  Berria - Euskal Herria   2004-12-29

Lau zerri, lau buztan biluzi arrosa-kolore, oinazez eta pozez kizkurtzen zirenak. arantzak baizik erakusten ez zituen petalorik gabeko arrosa biluzia.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 24. orr.

Pena du ez dituelako eskura ez abestien izenburuak, ezta letren fotokopiak ere: Ivanek kaxa biluzi batean eman zion CD a, eta azalean "EBTG -Walking Wounded" errotulagailu gorriz idatzita besterik ez da ageri.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 25. orr.

Daga biluzi bat bota zion, eta beraren oinetan erori zen doi.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 111. orr.

Zurezko habeak, gurutze biluzi bat aldare atzean.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 32. orr.

Koltxoia zuen ohe biluzi baten ondoan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 170. orr.

Altzari biluzi batzuk besterik ez.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 50. orr.

Zuhaitz biluzi baten atzean kuzkurtuta.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 198. orr.

Txori bat zegoen zuhaitz lehor baten adar biluzian.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 148. orr.

Zelai harritsu eta biluzi batean nabil.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 108. orr.

Gidaliburuak Chemin dénudé, "bide biluzia" iragarria zidan eta hala da.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 118. orr.

Aldapa biluzi eta arrokatsuak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 129. orr.

Lur biluziak hartzen zuen haren gorputz biluzia, tunika mehe bat baino tartean ez zela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 215. orr.

Otsabidetik Arbiderako bide biluziko lautada gorakoian.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 226. orr.

Beharbada pasatu egin nahi zuen nazionaletara eta zorabiatu egin da menditarte biluzi honetan, atzera bere lerroetan zegoela usteko zuen gizajoak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 37. orr.

Eremu biluzi hauek, eguzkiak joak: bazter mota hauen bila nabil Caminoan.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 125. orr.

Bakarrik geratu ziren biak, formikazko altzari zuriak eta sabaitik zintzilik zegoen foku handi bat besterik ez zituen bilera gela biluzi hartan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 83. orr.

Angelu zuzenean ebakitako horma handi bat da fatxada, leihorik gabe, banorik gabe, eta portikoa beste zabaldurarik eskaintzen ez diola bistari, baxua eta tristea bestalde, bi zutabe higaturekin eta frontoi biluzi batekin.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 167. orr.

Kolore biziak erabili zituen, kolore biluziak, pentsamendu konplexuaren adierazpen soil eta errazaren ideia gauzatzeko.  Berria - Kultura   2004-06-08

Ahuldade ugariz jantziriko indar biluzi hori.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 205. orr.

Eta baziren horrelakoak, destinoari, sorpresari edo nahigabe biluziari toki izpirik uzten ez ziotenak!  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 143. orr.

Ez nuke sentimendu moralaren balioa inola gutxietsi nahi, (ondorioen) razionalitate biluziren baten alde.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 27. orr.

Biluztasuna, paradisutik eta haurtzarotik egotzitakoentzat, bi eratakoa izan ohi da: bata da biluztasun biluzia edo gorria, [...].  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 206. orr.

Kulturan ez dago arrazoi gorririk, arrazoi biluzirik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 14. orr.

· Hori zilar eta zetaz beztitzeko -legitimazioa mailegatzeko, horrexen biluzi baitago- liberalek Espainia-Nazio mitiko bat demokratiko samarra asmatu dute.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 14. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Zianzuloko baso enbor-biluzietan barrena, Mariñamendi eta Larraingane gailurren norabidean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 169. orr.

Jarrera gogo-biluzi horrek haustura asko sor zezakek literatur lantegiko kide bat baino gehiagoren psikologian.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 102. orr.

Handik elizaren erdiko nabeari begira gelditu zen; biluzi-biluzia zen, altua eta apaingarririk gabea; alboetako nabeak, aldiz, kolore biziz margoturik ageri ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 298. orr.

4 (izen gisa)

Kotoiaren azpiko gorputzaren biluzia aitortzen zuen neskaren irribarreak, biluzi arrastorik gabea, desiraz betea eta epel-epela.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 207. orr.

Semek eta Jafetek soingaineko bat hartu, sorbaldan bien artean ipini eta, atzeraka joanez, aitaren biluzia estali zuten.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 32. orr.

5 iz irudi biluzia.

Biluziak, paisaiak eta txakurrak ikus daitezke, besteak beste Goenagak Ekainen jarri dituen lanen artean.  Berria - Kultura   2006-03-11

Biluzi gehien biltzen dituena Cotthem galeria da ezbairik gabe. Bertan 400dik gora artelan daude: margolanak, harrilanak eta argazkiak, azken bi mende hauetako biluzia gai hartuta.  Berria - Kultura   2004-04-16

Pinturari dagokionez, Ingres eta Degrasen erromantizismoak eta Renoir, Gaugin edo Toulouse-Lautrecen errealismoak biluziaren potentzial sinboliko eta deigarria garatzen dute.  Berria - Kultura   2004-03-07

Ahaztu bertako margolanen oinarrian zeuden ideia estetikoak, ahaztu halaber oinarri horren oinarri sozial eta ekonomikoak, eta -begiraleari begiratzea dagokio- Adan, Eba, Hiru Graziak eta beste biluzi batzuen aurretik paseatzeari ekin nion ostera.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 167. orr.

Jatorri klasikoa zuten koadroetako biluziak zuzen-zuzen egokitzen zirela hierarkia handiko pertsonaien gorputz jantziekin.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 168. orr.

Salvador Diez galerian bi gizonezko biluzi daude.  Berria - Kultura   2004-04-16

Emakumeez gain biluziek gizonezkoenek eta emakumezkoenek toki handia dute DFotoren lehen ekitaldian.  Berria - Kultura   2004-04-16

San Ignazioren erretratuaren azpian biluzi bat dago, adibidez.  Berria - Kultura   2006-03-11

· Il Nudo, joan den otsailaren 22an inauguratu zen, eta giza biluziaren edertasuna aztertzen du arte alor ezberdinetan: pintura eta eskultura, argazkia eta performance-a.  Berria - Kultura   2004-03-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beso biluzi (3); biluzi bat (21); biluzi batean (4); biluzi baten (11); biluzi batzuen (3); biluzi eta (23); emakume biluzi (14); emakume biluzi bat (5); emakume biluzi baten (3); erdi biluzi (3); eta biluzi (4); gela biluzi (3); gorputz biluzi (9); neskato biluzi (3)

biluzia agerian (3); biluzia estali (3); biluzia eta (5); biluzia zen (4); erdi biluzia (3); eta biluzia (10); gorputz biluzia (17); hain biluzia (3); nerabearen biluzia (3); sable biluzia (3)

baino biluziago (3); eta biluziago (3)

beso biluziak (6); biluziak eta (11); emakume biluziak (3); erdi biluziak (5); eta biluziak (4); gorputz biluziak (14); gorputz biluziak eta (3); horma biluziak (3); oin biluziak (4); sorbalda biluziak (3)

biluziarekin biluzik (3); biluziarekin biluzik borrokatzeko (3)

biluziaren gainean (6); bular biluziaren gainean (3); emakume biluziaren (3); gorputz biluziaren (7)

biluziari buruzkoa (3)

emakume biluziekin (3)

adar biluzien (5); bere oin biluzien (3); biluzien gainean (6); emakume biluzien (6); gorputz biluzien (5)


biluzi2, biluz, biluzten 1 da/du ad biluzik gelditu, biluzik utzi. ik biluztu. (pertsonak)

Haren titi puntekin jostatzen ari nintzela, biluzi nintzen eta Liliren behatzak nabaritu nituen handik laster pottottan kilikari.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 62. orr.

Nola amak askatu zuen eta Asisko gotzainaren aurrean biluzi zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 189. orr.

Behin batean anai Junipero, bere burua ondo umilarazi nahirik, erabat biluzi zen eta, abituaz fardel bat eginik, buru gainean jarri eta biluzik sartu zen Viterbon.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1057. orr.

Gonbidatuen artetik altxatu, eta gerritik goiti biluzi ziren bi emakume.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 9. orr.

Urtegiaren kontra biluzi ziren bi solidarioen aurrean erran zuen Sanzek Itoitz obra segurua zela.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 87. orr.

Badira marrazki polit baten truke biluzi zitzaizkion emakumeak ere.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 187. orr.

Izerditan dago, eta bertan biluziko litzateke, baina zuhur jokatu beharra dauka, zerbitzari turbantedunak ez dio begirik kentzen.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 76. orr.

Bluzi zen eta biluzi ninduen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 232. orr.

Atzetik bi guardia zibilek heldu, eta beste bik biluzi zuten orduan.  Berria - Euskal Herria   2006-04-20

Alboko gelara eraman zuten jarraian, biluzi, eta bortxatu egin zuten.  Berria - Euskal Herria   2006-04-20

Haurtxo bat balitz bezala biluzi zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 157. orr.

Bularra biluzi zuen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 97. orr.

-Lagun nazak, biluzi behar diagu -xuxurlatu zidan, hura ere toka.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 136. orr.

Mila bider izan ziren irainduak, lotsatan jarriak, biluziak, zigorkatuak, katez lotuak, espetxeratuak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 208. orr.

Azken Epaiketan, dio Sokratesek, jainkoek biluzirik ikusiko gaituzte, garen bezala, gorputza desagerturik, arima agerian utzita.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 46. orr.

Biluzirik gira baina berotasuna ezin jasana da.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 121. orr.

Gerritik gora biluzirik, buruaren inguruan izerditarako zapiekin, eskuetan alemanei kenduriko Luger pistolak eta RAFek gerrillariei airez jaurtiriko metrailadore biren jabe.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 230. orr.

Aurkezten dute telebixtan dakarrelakotz bere lehen orrialdean Saddam Hussein-en argazkia, erdi biluzirik.  Herria   2005-05-26

Biluzik zegoela, biluziriko gizon horren ondoan.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 349. orr.

2 (bestelakoak)

-Bihar San Sulpizio eliza biluziko dugu beraz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 79. orr.

Goxoki bat biluzi eta ezpain artean ito zuen: sukrea berriz ere hortzetan isuri zen, pastak ahoaren irekiera trabatzen ziola.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 20. orr.

Jadanik geroaren esperantzaz biluzi jendartean urturik ibiltzea gustukoa nuela errepikatzen nion adiskideari.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 188. orr.

Landa gizona Parisen geratu zen, langile, eta milaka kide "biluzi" zituen plan sozial baten ondotik garaiz baina, erretretaratzean, Enez Eussako norabidea hartu zuen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 66. orr.

Nahiz eta Gérard-en gogoa ez den oraino osoki biluzi, Kattalinek igande goiza baino lehen erdietsiko du Sophie-ri maite duena nor den ulertaraztea.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 130. orr.

Talde armatuek, euskara eta euskal herria zepo ilunetik atera aitzakiaz, euskaldunak erabaki-eskubideaz eta jende errespontsabilitateaz biluzi zituzten.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 86. orr.

Biluzi egin nahi ditu hitzak eta kontzeptuak. Bazirudien berarentzat prestatzen ari ziren heriotzak biluzi egin zuela, bere ohiko jauntasun eta arrandia neurrigabe guztiaz gabetu zuela.  Berria - Kultura   2004-10-23

Mito horiek biluziko ditugu eta zer dagoen atzean ikusiko.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 26. orr.

Ikusten ez den errealitatea biluzi zuen, arima, inkontzientea, desio eta beldur ezkutuen habia.  Berria - Harian   2006-05-06

Abitu marroi luzea kenduta, gorputza ez ezik bere lehengo duintasun eta goitasuna ere biluzi egin zizkiotela ematen zuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 54. orr.

Aldare nausia aldiz, biluzirik egoiten zen, izkilak ixiltzen ziren.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 61. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

biluzi behar (3); biluzi egin (5); biluzi eta (23); biluzi zen (3); biluzi ziren (4); biluzi ziren bi (3); biluzi zuen (3); gehiago biluzi (3)


biluzik (ETCn 4.116 agerraldi) 1 adlag inolako jantzi, estalki, hornidura edo apaingarririk gabe. (pertsonez)

Arropak erantzi eta, biluzik, arrokatik ur hotzera salto egin zuten.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 40. orr.

Ordutik aurrera, biluzik nengoela egin zizkidaten galdeketak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-14

Rosamari biluzik lurrean etzanda.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 107. orr.

Itxura ederra azaldu du gaur Israelgo erregeak, bere morroi-mirabeen aurrean biluzik, edozein lagun zirtzil biluzik jarriko litzatekeen bezala, jarriz!  Elizen arteko biblia   2 Sm 6,20

Han zegoen emakumea, izara gainean biluzik etzanda, izter barrenak sutan zituela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 226. orr.

Rosamarirena da, bai, ahuspez biluzik ageri den bizkarra.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 103. orr.

Eta orain guztiz biluzik zihoan arren, ez pentsa hotz zenik edo triste sentitzen zenik.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 244. orr.

Lahar artean biluzik ibiltzera behartutako gizon baten gisan sentitzen zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 268. orr.

Ohean biluzik, erdi estalirik itxoin nion luzaz, Biluzik noa eta zergatik noan biluzik jakin nahi zenukete.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 87. orr.

Atea joko dut, eta zu ohean etzanda egongo zara biluzik.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 93. orr.

Hasieran biluzik zegoen -dio hartaz Idazki Santuak-, baina ez zen lotsatzen, erabat errugabea baitzen..  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 919. orr.

Biluzik lo egiteko ohitura nuen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 31. orr.

Pobreak tiraka erantzi zion bertantxe tunika eta berau hartuta alde egin zuen, anai Junipero biluzik utziz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1054. orr.

Pisurik ez duen oihala, emakumea jantzita ere biluzik bezala uzten duena.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 105. orr.

Biluzik sentitu nintzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 80. orr.

Berehala hasi da Ines biluzik imajinatzen.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 148. orr.

-Itsasoan, biluzik baino ez zakiat bainatzen -esan nion-.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 129. orr.

Biluzik baino babesgabeago sentitu nuen neure burua.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 163. orr.

Argia da janzten gaituena eta, horregatik, beti gabiltza biluzik, jaio berri, hil berri, argia baita gure izaera eta gure existentzia.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 8. orr.

2 (adizlagun eta kidekoen eskuinean)

Ia biluzik zegoen, behatz okertu eta maskurtuak zituen, zikin samar zeuzkan oin iletsuak, baina, hala eta guztiz ere, ez zen lotsa.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 176. orr.

Sartzen utzi nion ia biluzik nengoela konturatu gabe, barruko arropa eta mantalarekin jantzita.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 26. orr.

Gaur goizean erabat biluzik ispiluaren aurrean nire beheko tresneria paregabeari begira egon naiz.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 210. orr.

Barruko galtzak ere kendu egin zituen, denen aurrean erabat biluzik geldituz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 190. orr.

Ibaira eramaten ninduen eta uretan garbitzen genuen gure burua, erabat biluzik geundela, eroak bezala barrez hura asmatu genuela eta.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 37. orr.

Gizonak arrunt biluzik, kanpoan kateatuak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 71. orr.

Arratsean itzuli da Ryder, guztiz biluzik, eta horratik ere, katua besoetan dauka.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 105. orr.

Gerriraino biluzik, soina pittin bat berde, hildakoek ohi dutenez.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 144. orr.

Patiotik ziegara eskaileretan arrastaka igo ninduten funtzionarioek, eta gerritik behera biluzik utzi ninduten.  Berria - Euskal Herria   2004-05-23

Gizon bat, gerritik gora biluzik, buruz behera etzanik zegoen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 64. orr.

3 (bestelakoez)

Yi jaunak, berriz, soina biluzik, hankak luze eta eskuekin zorua ukituz, esaten zidan: "Umi, bota iezadazu ura".  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 91. orr.

Hemen dugu, apur bat aurreratuta, beti belarria erne lurrean jarrita, beso handiak biluzik.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 82. orr.

Hain biluzik bizi da nire arima edozein irudiekiko.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 54. orr.

Eszenatokia «biluzik» dago.  Berria - Kultura   2004-04-29

Bai, bazeuden bularrak biluzik zeuzkaten neskatxak ere.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 42. orr.

Rose bere aurrean edontziak uretan pasatzen ari zela eskumuturrak biluzik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 218. orr.

Soroak biluzik ageri dira, etxerik gabe.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 38. orr.

Biluzik dago parkea.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 195. orr.

Lorategia hutsik eta biluzik zegoen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 83. orr.

Korridorea biluzik eta zuri ageri zen, oker hautatutako koadroren bat eta arasa bat aparte utzirik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 101. orr.

Memo zain zegoen, bera bakarrik, ezpata biluzik.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 83. orr.

Horregatik, ariman distira dezan eguzki jainkozkoak, arimak erabat biluzik egon behar du eta edozein iruditik aske.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 53. orr.

Biluzteagatik epaitu gaituzte, baina arropa kendu aurretik ere biluzik ginen; etxerik eta lurrik gabe utzi gintuzten; ibairik, ibarrik, historiarik gabe; biluzik.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 9. orr.

Biluzik agertu ziren bertsolariak ez literalki, noski, baina biluzik, barnetik abestuz.  Berria - Kultura   2004-01-25

4 biluz-biluzik

Ateko begirazulotik zelatan zeukan soldadua berriro ere harri eta zur utziz, arropa guztia bizkor erantzi eta, biluz-biluzik, berealdiko zehaztasunez egin zituen hemezortzi ariketak.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 76. orr.

Gelako argia piztu zelarik, pare parean ikusi zuen arrosariotik itzuli berria zen Joakina soinekoa eranzten eta biluz biluzik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 106. orr.

Fernandok beti esaten du sister Gracek bete ziola bere fantasiarik handiena, egun batean, biluz-biluzik baina moja-burukoa kendu gabe, fellatio zoragarri bat egin zionean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 123. orr.

Urtarrileko eguzki ahularen menpean etxeko balkoi tikira biluz-biluzik atereaz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 192. orr.

Maizter nengoen Josurenean, paretak biluz-biluzik zituen ganbera batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 59. orr.

Muche, biluz-biluzik, lasterka joan zen amaren lepotik zintzilikatzera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 389. orr.

Izan ere, gela hau biluz-biluzik dago.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 233. orr.

· Biharamunean, Josurenean atzarri nintzen, pareta biluz-biluziko ganbera batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 115. orr.

5 erdi biluzik

Erdi-biluzik -barruko arropatan-, etxe osoa zeharkatu zuen, leihoraino.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 65. orr.

Hildako guztiak gizonezkoak ziren eta erdi biluzik zeuden.  Berria - Mundua   2006-03-15

Erditik moztutako argazkian Alain bera ageri zen ohe batean erdi biluzik eta argazkiaren beste erdira begira.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 208. orr.

Planta egiten zuten ni gaztea eta txikia nintzenez ez niela kasurik egingo soinekoa kendu eta hantxe geratzen baziren erdi biluzik nire mutiko begien aurrean.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 32. orr.

Errekatik irtetean erabat berritua sentitu zen, eta erdi biluzik abiatu zen etxera.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 273. orr.

Foruzainek karrikan aurkitu zuten biktima, lurrean, erdi biluzik eta konortea galduta.  Berria - Euskal Herria   2006-03-07

Berogailurik ez, erdi biluzik, hotzak dardaraka.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 127. orr.

Baionako kaleetan deserritu mordoa zebilen, batera eta bestera; erdi biluzik askotan, hotza eta etsipena gainditu nahiz beti, erabat mozkortuta.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 288. orr.

Hildakoak besarka jaitsi zituzten kamioi gainetik eta bata bestearen gainean metaturik geratu ziren lurrean, arbola enbor ebakiak lez, luze, erdi biluzik, arropa zarpailduekin, odolez eta lokatzez lohituta.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 103. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aita biluzik (5); artean biluzik (3); asko biluzik (3); aurrean biluzik (9); baina biluzik (6); bat biluzik (11); batean biluzik (4); behera biluzik (7); bera biluzik (3); besoak biluzik (3); besoetan biluzik (3); bezain biluzik (4); bezala biluzik (6); biluz biluzik (11); biluziarekin biluzik (3); biluziarekin biluzik borrokatzeko (3)

biluzik ageri (12); biluzik ageri da (4); biluzik ageri ziren (3); biluzik agertu (6); biluzik agertzeak (3); biluzik agertzen (10); biluzik atera (8); biluzik azaltzen (3); biluzik baino (4); biluzik borrokatzeko (3); biluzik dago (5); biluzik dagoen (5); biluzik daude (5); biluzik egon (5); biluzik egotea (3); biluzik erakusten (3); biluzik ere (3); biluzik eta (46); biluzik gelditu (7); biluzik geldituz (3); biluzik geratu (7); biluzik geratuz (4); biluzik geundela (3); biluzik geunden (3); biluzik ginen (4); biluzik ibili (7); biluzik ibiltzen (6); biluzik ikusi (10); biluzik ikusita (4); biluzik ikustea (5); biluzik ikusten (4); biluzik irten (6); biluzik jarri (9); biluzik jarri zen (3); biluzik joan (3); biluzik joaten (3); biluzik nago (3); biluzik nagoela (3); biluzik nengoela (3); biluzik nengoen (7); biluzik sartu (4); biluzik sentitu (3); biluzik utzi (7); biluzik uzten (3); biluzik zaudela (4); biluzik zegoela (4); biluzik zegoen (27); biluzik zeudela (4); biluzik zeudela ohartu (3); biluzik zeuden (7); biluzik zeudenei (3)

burua biluzik (3); dizu biluzik (3); dizu biluzik zaudela (3); edo biluzik (3); emakume bat biluzik (6); emakumea biluzik (3); erabat biluzik (20); erdi biluzik (49); erdi biluzik eta (4); ere biluzik (10); erregea biluzik (3); eta biluzik (47); eta biluzik sartu (3); eta biluzik zeudela (3); eta erdi biluzik (6); gainean biluzik (8); gauez biluzik (3); gerriraino biluzik (4); gerritik behera biluzik (4); gerritik gora biluzik (14); goitik behera biluzik (3); gora biluzik (17); guztiz biluzik (4); hain biluzik (3); ia biluzik (12); jakinarazi dizu biluzik (3); ohe gainean biluzik (3); soina biluzik (4); zen biluzik (6)


biluzketa iz biluztea.

Torturek eragindako ondorio fisikoak oraindik sendatu gabe, jasandako eraso sexual, fisiko eta psikologikoak azaldu zituzten -biluzketak, bortxaketa saioak, poltsa, elektrodoak, bainuontzia...-, eta ondoren auzi medikuen, epailearen eta komunikabideen jarrera salatu zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-11-18


biluztarazi ik biluzarazi.

biluztasun 1 iz biluzia denaren nolakotasuna; biluzik dagoenaren egoera.

Heriotza bera ere, estaltzeko eta hornitzeko premiarik handien-handiena duen biluztasun eta gabezia hura, beltzak jantzi ohi du hobekienik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 205. orr.

-O! -oihu egin zuen, zur eta lur, biluztasuna ezkutatzeko ezer egin gabe-.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 282. orr.

Zure biluztasuna ezin duzu besteen zarpailekin ezkutatu.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 166. orr.

Orduan andre Pobretasunak, bere biluztasunaren tronuan etzanda, aurre hartu eta bedeinkapen gozoz bete zituen, eta honela galdetu zien: "Esadazue, anaiok, zer dela-eta etorri zarete hona, eta zergatik igo zarete hain azkar errukarrien ibarretik argitasunaren mendira?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 915. orr.

Hasia zuen kultur iraultza bat, azkenean jemendarrak alternatibarik gabe beren biluztasuna Mendebaldeko oihalez egindako jantzi osoz estaltzera eramango zituena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 259. orr.

Biluztasunaz haratagoko intimitate bat sentitzen zuen, senarrarekin inoiz nabaritu ez zuen asetasun bat.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 37. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Biluztasuna, paradisutik eta haurtzarotik egotzitakoentzat, bi eratakoa izan ohi da: bata da biluztasun biluzia edo gorria, eta hor ez dira sartzen ustekabekoak ez diren biluztasun ohiturazko edo arautuak [...] eta ezta toki jakinetan "nudismoa eta naturismoa naturaltasun osoz" praktikatzen duten popabisteroen biluztasun zuri edo jantzia ere: hori jantzita egoteko beste era hagitz errespetagarri bat baizik ez da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 206. orr.

Biluztasun gorrian, askatasun betean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 45. orr.

Biluztasun gazte eta aratz hori behatu, ukitu, usaindu, laztandu ahal izango du, besterik ez.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 13. orr.

Biluztasun publikoa tabua baita musulmanentzat.  Berria - Mundua   2004-05-09

Zertan datza biluztasun izpirituzkoa?  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 73. orr.

Ondoren gehiago ikusi behar izaten da; eta biluztasun osoa erakusten denean ere beste zerbait nahi da gero.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 218. orr.

Agian biluztasun eder osoaren aberria zuri bakarrik zegokizula pentsatzen nuelako.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 27. orr.

Marilynen biluztasun distiratsua bildu zuen lurrin mitiko haren umea naiz ni.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 70. orr.

Eguzkiak distirarazten zion gerritik gorako biluztasun izerditsu hartan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 128. orr.

Lekua hutsik aurkitu du, eta igande goizeko biluztasun lixibatu berriaren kerua sudurreraino sartu zaio.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 171. orr.

Berniza urtua zen, masa higuingarriak eta bigunak geratzen ziren, desordenan -biluziak, biluztasun beldurgarri eta likitsaz.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 211. orr.

Noren begiradak gozatu du izarrek ederturiko bere biluztasun babes-ahalmenik gabea?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 123. orr.

Gorputzen erabateko biluztasunean oinarritzen dira proposamen biak.  Berria - Kultura   2004-10-31

Gauero-gauero, eguzkia atera arte, ñirñirka aritzen zen, bete-beteko biluztasun distiratsuan, artizarra, karabanen gidaria.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 68. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gorputz-biluztasunarekin batera giza gorputza inguratzen duen ororen biluztasuna dator.  Berria - Kultura   2004-10-31

Sumindu egiten zen hilotz biluztasun haren aurka, edertasuna itsusteko modu haren aurka.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 261. orr.

Baina zertan ari zara? -botatzen dio Martak, bat-batean itzarri eta bere erdi-biluztasunaz izuturik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 160. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere biluztasun (6); bere biluztasuna (3); bere biluztasunaren (3); bere biluztasunean (3); biluztasun eta (5); eta biluztasun (3)


biluzte (orobat buluzte g.er.) iz biluzik gelditzea, biluzik uztea.

Israelen kartzelatutako preso palestinarrek eskatzen zutena zen, besteak beste, senideen bisitaldi gehiago lortzea, hauekin eragozpenik gabeko harremanak izatea, biluzte eta gorputz arakatze umiliagarriak gelditzea edota kartzela baldintzak hobetzea.  Berria - Mundua   2004-09-03

Biluzte, eskematizatze, estilizatze handiena gertatzen da prozesu horretan.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 154. orr.

Jasaten genuen biluzte kulturalaren eta kultura ondare onargarri bilakatzearen hobendun ginen erdizka.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 121. orr.

Biluzte, eskematizatze, estilizatze handiena gertatzen da prozesu horretan.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 154. orr.

Bizkarra baino ez nion eskaini biluzte espero gabeko hartan.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 85. orr.

Biluzte lana da gehienbat, murrizte lana, adierazkortasunaren kontrako lana hain zuzen ere.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 7. orr.

Biluzte ariketa hori ez da ordea estalirik dagoen zerbait eranzte hutsa: [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 26. orr.

"Euskal touch" zelakoa, minoria pribatu batentzat absolutuki zaintzekoa zen [...] gainerako jendearen euskal edo erdal hizkuntzarekiko biluzte ekintzak justifikatzeko.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 71. orr.


biluztu (orobat buluztu g.er.), biluz(tu), biluzten da/du ad 1 biluzik gelditu, biluzik utzi. ik biluzi2. (pertsonak)

Gau betean, deiak, miaketak, biluz gintezen zioten oihuak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 71. orr.

Nahiago dut Birjina aintzatsuaren aldarea biluz dezazun beharra gertatzen denean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 781. orr.

2 (bestelakoak)

Haren guztiaren faltan, hiztegiari hiztegi hasi nintzen, Danelen iruzur hura biluz zezakeen argudio kanoniko baten bila.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 17. orr.


bilzar ik biltzar.

bimilaldi iz bi mila urteko epea.

Haurra [Jainkoaren semea] da bimilaldi honek bizirik utzi digun heroi bakarra.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 267. orr.


bina (ETCn 2.402 agerraldi) 1 banatz bakoitzari bi; bakoitzak bi.

Kapitainari eta eskifaiburuari bina parte zegozkien; maistruari, sokadunari eta kanoizainari, bat eta erdi bakoitzari; beste ofizialei, bat eta laurden.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 141. orr.

Egia zen emakumeek ogi bana zutela eskuan, bina edo hiruna ez zutenean, baina ez zen egia Renato okina lanean ari zenik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 83. orr.

Zortziko handian bina bertso kantatuz lehenik.  Berria - Kultura   2004-06-19

Ceman eta Jokinenek bina gol sartu dituzte.  Berria - Kirola   2004-03-23

-Nire aitonaren garaietan [...] bina pinta mahai-ardo jartzen zitzaizkioan gonbidatu bakoitzari pitxer batean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 110. orr.

Zeren eta, azoka-egunetan, hara biltzen dira merkatariak, zazpinaka edo zortzinaka, ohiturari jarraiki bina katilu te edatera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 22. orr.

Bina kubalibre hartu eta gero ere Marujaren arrastorik ez, eta hirugarrena eskatu behar.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 215. orr.

Banan-banan kontrolatuko zuten langileen zeregina, eta beren beharretan harrapatzen ez bazituzten, fusilatuak izango ziren; bina tiro.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 23. orr.

Biltzen dira hiriko jauntxoak udaletxean, deitzen dituzte hiriko miliziako konpainietako bina ofizial.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 96. orr.

Horregatik jo zituzten Ximonek eta Jexuxek bina fandango eta bina arin-arin txapelketa egunean.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 128. orr.

Ate-orriak zipres-zurezkoak ziren eta bina ate jiragarri zituzten.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,34

Zutabe-buruetan ezartzeko, brontzezko bi kapitel egin zituen, bina metro eta erdikoak.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,16

Bi ertzaini erasotzea leporatuta, bina urteko kartzela zigorra eskatu dute bi pertsonarentzat.  Berria - Euskal Herria   2004-09-17

Orduan ere, txanda bakoitzean bina orduko lanuztea egitea aurreikusten dute.  Berria - Ekonomia   2006-04-21

Hauen gainean habeak zabaltzen dira, bakoitza ondo trabatutako bi oineko bina egurrez osatuta, basilikaren inguru guztian.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2210. orr.

Bina litro jasotzen dituzte Lanzaroten, Fuerteventuran eta Hierron.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 351. orr.

Kolomarte guztietan bina triglifo jarriko dira, tenpluaren aurrealde eta atzealdeko erdikoetan izan ezik, hauetan hiruna jarriko baitira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1930. orr.

105 milimetroko kanoi bana, 37 milimetroko beste kanoitxo bana eta 20 milimetroko metrailadore bina dute ontzi gainean.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 155. orr.

Masailetan elkarri musu bina emanez banandu ziren.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 75. orr.

Industria-iraultzatik kanpo geratu zirenek, beraz, jendeztatu zuten "Mundu Berria": Estatu Batuak aurrenik (hogeita bederatzi milioi etorkin 1861 eta 1920 artean), eta Kanada, Argentina, Brasil (hiru-bosna milioi etorkin), Australia eta Zeelanda Berria (bat-bina milioi etorkin) gero.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 54. orr.

Bina doaz beti ontziko, batetik ontziaren zamagatik eta bestetik senar eta maitaleen zeloengatik.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 131. orr.

Iparragerre, Lancien eta Lestagek bina gol sartu dute.  Herria   2001-09-20

Lakersek eta New Jerseyk bina berdindu dute kanporaketa.  Berria - Kirola   2004-05-13

Bina berdinduta daude bi taldeak.  Berria - Kirola   2004-06-02

Bina eta hiruna ere berdindu zuten lau pilotariek partida.  Berria - Kirola   2004-02-15

2-0 galtzen hasi zen, eta ohiko sistemara bueltatu ondoren bina amaitu zen partida.  Berria - Kirola   2004-03-06

· Pilota profesionalean ez baita hogeita binarik gertatzen, pilota profesionala joko bat delako.  Berria - Kultura   2004-11-19

2 bina-bina

Gure eskalan, espazio fisikoa aski zehatz deskriba daiteke eredu erraz eta antzinako batez, bina-bina elkarren perpendikularrak diren hiru koordenatu (koordenatu "kartesiarrak") ardatzekiko geometriaren bidez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 39. orr.

3 binako izlag bina-ren izenlaguna; binakakoa. ik binako.

Gero, binako lau taldetan banatu zituen eta esan zien: "Zoazte binaka, ene maiteok, munduko alde ezberdinetara".  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 200. orr.

Berak aginduz gero, binako edo hirunako taldetxoak osatuko zituen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 104. orr.

Hiru ring ipiniko dituzte eta hamasei boxeolari ariko gara asalto binako borrokak eginez.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 130. orr.

Hirurogei zahagitik gora zenbatu zituen Santxok, arroa binakoa bakoitza.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 140. orr.

Euren lana egin nahi zuten: binako berdinketa lortu.  Berria - Kirola   2004-06-23

Suedia eta Danimarkaren arteko binako berdinketak ondorio gehiago ekarriko dizkio, agian, Italiari.  Berria - Kirola   2004-06-25

· Bolzanora bidali zituen, bina eta hirunako taldetan, anaia bat gorputzeko gauzez arduratzen zela eta bestea espiritukoez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1126. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bakoitzak bina (6); bakoitzak bina txanda (4); bakoitzean bina (8); bakoitzeko bina (3); bakoitzetik bina (3)

bina amaitu (4); bina berdindu (20); bina berdindu dute (5); bina berdindu zuen (5); bina berdindu zuten (3); bina bertso (12); bina bertso doinu (3); bina edo (3); bina entsegu (3); bina eta (5); bina gol (4); bina jardunaldi (4); bina kanaerdiko (4); bina ordezkari (3); bina partida (6); bina txanda (5); bina txanda egingo (3); bina urteko (3)

eta bakoitzak bina (3); eta bina (10); hogeita bina (7)

binako berdinketa (5); binako berdinketa lortu (3); binako edo (3)


binagreta iz olio-ozpinezko saltsa.

Arabar ardoaz maneiatutako idi erregosia edo hostiak binagretan bazkaldu genituen, munduarekiko erdia itsu, herena gor, eta laurdena mutu bainintzen.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 59. orr.


binajera iz pl ur-ardo ontziak.

Horra hor, gu fraide gazteok, goizero, Seminarioko azken solairuan, gela pare bat hartara bideratu eta, aldare eta ebanjelio, binajera eta meza-liburu, mikrofono aurrean, Segura Irratia medio, gaixo eta gainerako entzuleentzat meza ematen.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 66. orr.


binaka 1 adlag bakoitzean bi zertuz.

Orduan, ke artetik irteten ikusi ditugu, eta gureganantz datozela, baionetek diz-diz egiten dietela; banaka edo binaka hasieran, baina ehunka, eta milaka, gero.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 143. orr.

Han zetozen etorbidetik nire lagunak, ondo esnatu gabe oraindik, batzuk banaka, beste batzuk binaka, oso gutxi hirulauko taldean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 172. orr.

Eskola barruko eskailerak binaka nahiz hirunaka jaisten genituen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 128. orr.

Yeshivako ikasleek binaka ikasten zuten, eta Avigdorrek Anshel aukeratu zuen bikotekide.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 190. orr.

Urtarrilaren azken egunetara etorrita, esan dezagun ez dela harritzekoa tximeletak banaka edo binaka ikustea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 43. orr.

Anaiak oraindik gutxi zirelako, ezin izan zituen binaka bidali eta bakarka bidali zituen herri eta hirietara.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 649. orr.

Binaka jartzen ditu, iruditzen zaiolako horrela ez daudela hain bakarrik.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 302. orr.

Gora egin zuten haiek ere, motoetan batzuek: binaka jarrita, aurrekoa gidari eta atzekoa pilotak tirokatuz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 303. orr.

Bernardo anaiak Egidio anaiarekin Santiago-bidea hartu zuen, Frantzisko santuak lagun batekin munduaren beste alde batera jo zuen, eta gainerako lau anaiek binaka beste bi aldeetara.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 200. orr.

Soka itzelen bitartez elkarri binaka lotuak, taula luze bat eratzen zuten.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 473. orr.

Eskailerak binaka igo nituen, eta arnasestuka iritsi nintzen maistraren etxebizitzako atera.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 42. orr.

Eskailera handietan gora mailak binaka igo nituen, gora begira.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 195. orr.

Binaka doaz gauza guztiak, bata bestearen aurrez aurre, eta ezer ez du akastunik egin.  Elizen arteko biblia   Si 42,24

Binaka, aurrez aurre eta ezpata banarekin, orain hik jo eta gero nik jo, jo hik jo nik.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 154. orr.

Gero udaberriko biribilkiak atera zituen, eta alberjiniak, irin-arrautzetan bildu eta binaka frijituak.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 154. orr.

Ozta-ozta antzematen ziren aurrealde zabalean sei leiho gotikoak, binaka hiru bikotetan paratuak.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 31. orr.

· Batzuk bina edo hirunaka, bestetzuk bakarka.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 106. orr.

2 binaka-binaka adlag

Martinek goraka erretiratu eta eskailera-mailak binaka-binaka igo beste erremediorik ez zuen izan.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 174. orr.

Begira, beraz, Goi-goikoaren egintza guztiei: binaka-binaka doaz, bata besteari kontrajarriak.  Elizen arteko biblia   Si 33,15

Bidearen luzera osoan jarri zuten jendea, binaka-binaka.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 115. orr.

3 binakako izlag

Buruz Buruko eta Binakako txapelak jantzi ostean Ezkurra II.a bolada gozoan zegoen. Fraideek, pauso motelez, binakako lerroetan, komentura alde egin zuten, eskuak sotanapean, buru-makur.  Berria - Kirola   2006-05-09

Uniformedun neskek binakako ilara irregularra osatzen dute maldan behera.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 113. orr.

Gairik jarri gabeko binakako saioak.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 130. orr.

Binakako txapelketan lorturiko sasoi puntua baliatzen saiatuko naiz.Aurrez ere beste bitan binakako txapela jantzitakoa da Ezkurra.  Berria - Kirola   2006-03-22

Feria egunean, 10etarik 15etara, azokaz gain izanen da orotarik: erakusketak, musika, karrikako antzerki, aizkolarien binakako lehiaketa.  Herria   2004-02-12

Maxek eta Nofuturek hasiera eman zioten binakako saio luze bati.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 155. orr.

Palomita-zorro bat erosi du turista-bikoteak, binakako bakardadearen entretenigarri. Hurrengo egunean zeukan Lizasok binakako finalerdietako partida.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 195. orr.

Jaialdiaren egun berean eskuz binakako pilota finala jokatuko da.  Berria - Kultura   2006-03-14

Laurogeita Hamaseigarren Kalearen kantoian marinel batzuk, binakako edo hirunakako taldetan banaturik, nagikerian zebiltzan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 212. orr.

Binakako pala txapelketako bi partida gaur Deportivon.  Berria - Kirola   2004-02-18

Olaizola I.a eta Beloki nagusitu dira eskuz binakako San Fermin Torneoko lehen final-laurdenean.  Berria - Kirola   2004-07-10

Aurtengo binakako erremonte txapeldunei, Patxi Zeberio elduaindarrari eta Joseba Auzmendi segurarrari omenaldia egingo zaie.  Berria - Kirola   2004-05-15

Floren Nazabal eta Juanjoxe Erdozia nafarrek, Iazko Binakako Urrezko Aizkolarien Lehiaketako txapeldunek, lehen hiru puntuak lortu dituzte.  Berria - Kirola   2006-01-17

4 (izen gisa)

-Zergatik bost, eta ez lau edo sei? -deiadar egin zuten binakako hunkigarrian Jonathan-eta-Léak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 163. orr.

Bertsotan, askotan, binakakoa elkar-lana izaten da.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 129. orr.

Fedezko izpiritua ez da binakakoa, binakakoa dena ez da fedezko izpiritua.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 217. orr.

Bakarkako atalean zortzi kantarik eman dute dagoeneko izena, binakakoan hamar bikotek, eta taldekakoan bost taldek.  Berria - Kultura   2006-03-09

Binakakoetan: Ximun Darguy eta Laure Ilharamuno hautatuak izan dira.  Herria   2003-04-17

Lehia bikaina osatu du: zilarra banakoan eta binakakoan.  Berria - Kirola   2004-09-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

banaka edo binaka (7); banaka eta binaka (5); batzuk binaka (3); beti binaka (3)

binaka aritu (5); binaka bidali (6); binaka bidali zituen (4); binaka bidaltzen (4); binaka bidaltzen hasi (3); binaka binaka (4); binaka edo (17); binaka edo hirunaka (7); binaka edo taldeka (7); binaka ere (4); binaka eta (9); binaka eta hirunaka (4); binaka igo (5); binaka igo nituen (3); binaka jarri (7); binaka jarrita (3); binaka sartu (3); binaka sartu ziren (3)

da binaka (3); edo binaka (7); eskailera mailak binaka (3); eskailerak binaka (3); eskuz binaka (11); eta binaka (13); mailak binaka (4); orain binaka (3); pupitreetan binaka (4)

antolaturiko eskuz binakako (5); atzoko binakako (3); aurtengo binakako (18); aurtengo binakako txapelketan (6); aurtengo eskuz binakako (4); auzmendi binakako (7); auzmendi binakako egungo (3); banakako eta binakako (6); bigarren mailako binakako (10)

binakako azken (3); binakako beste (3); binakako casino kursaal (3); binakako egungo (5); binakako erremonte (13); binakako erremonte txapelketa (4); binakako erremonte txapelketako (3); binakako eta (3); binakako euskadiko (5); binakako euskadiko pala (3); binakako faustino (15); binakako faustino erremonte (3); binakako faustino torneoko (3); binakako faustino txapelketako (7); binakako finala (17); binakako finala jokatu (4); binakako finala jokatuko (3); binakako finalaren (3); binakako finalean (16); binakako finalerako (9); binakako finalerdietako (4); binakako lehiaketa (3); binakako pala (21); binakako pala txapelketa (5); binakako pala txapelketako (11); binakako partida (10); binakako partidak (4); binakako saio (3); binakako san (9); binakako san fermin (9); binakako torneoa (3); binakako torneoak (5); binakako torneoan (6); binakako torneoko (3); binakako txapela (10); binakako txapeldun (6); binakako txapelduna (3); binakako txapeldunak (18); binakako txapeldunak elkarrekin (3); binakako txapeldunek (10); binakako txapeldunordea (8); binakako txapelketa (55); binakako txapelketak (11); binakako txapelketako (124); binakako txapelketako bi (7); binakako txapelketako bigarren (6); binakako txapelketako final (14); binakako txapelketako finala (14); binakako txapelketako finalean (3); binakako txapelketako finalerako (5); binakako txapelketako finalerdietako (6); binakako txapelketako hirugarren (3); binakako txapelketako lehen (22); binakako txapelketako partida (4); binakako txapelketako sailkatze (8); binakako txapelketan (29); binakako txapelketarako (3); binakako txapelketaren (20); binakako txapelketaren finala (10); binakako txapelketari (5); binakako urrezko (41); binakako urrezko aizkolarien (33); binakako urrezko harri (4); binakako zesta (4)

deportivon binakako (3); donostia binakako (9); donostia binakako urrezko (6); donostia eskuz binakako (5); ea binakako (3); egungo binakako (3); epbren binakako (5); epelen binakako (11); epelen binakako txapelketa (4); epelen binakako txapelketako (5); epelen eskuz binakako (11); eskuz binakako (85); eskuz binakako finalerdietako (3); eskuz binakako san (9); eskuz binakako txapeldunak (6); eskuz binakako txapeldunordea (7); eskuz binakako txapelketa (6); eskuz binakako txapelketak (3); eskuz binakako txapelketako (14); eskuz binakako txapelketaren (11); eta binakako (27); eta binakako finala (4); eta binakako torneoak (4); eta binakako urrezko (3); eta eulate binakako (3); euskadiko binakako (12); euskadiko binakako pala (8); euskadiko binakako zesta (3); gaur binakako (3); hasiko da binakako (5); iazko binakako (5); imanol magro binakako (5); iruñ jokatuko da binakako (5); jokatuko dute binakako (3); jokaturiko binakako (3); joseba auzmendi binakako (3); kontra binakako (3); magro binakako (7); magro epelen binakako (3); mailako binakako (10); mailako binakako txapelketako (5); pala binakako (4); rekaldek binakako (3); torrek binakako (3); urrezko binakako (3); zuen binakako (6); zuen binakako txapela (3); zuten binakako (3)


binakatu, binaka(tu), binakatzen du ad binaka ezarri. ik birazkatu.

Gehi itzazu gauzen lehenkiak binakatzen dituztenak ere, airea suarekin eta lurra urarekin baturik, eta dena lau gauzatatik etor daitekeela uste dutenak, sutik, lurretik, airetik eta uretik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 71. orr.


binako iz multzo kontagai bateko binakako elementuetako bakoitza. ik bina 3.

Antzeko bidetik joan zen Sismal xirularako soloa, lurrikararen oihartzun abstraktua eta bere zatiki batean banako, binako edo zortzikoa euskal erritmoen islak dituena, do sostenituaren gainean irudiak egin eta gero.  Berria - Kultura   2004-04-01

Binakotik sortzen baldin bada Batasunaren itxura, Batasun mota horri ez zatzaizkiola lotu.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 69. orr.

Iaz, berriz, binakoa izan zen azken emaitza.  Berria - Kirola   2006-03-11

Tudorrek atezainari eginiko pase ustel baten urruntzea eskuarekin moztu zuen Trezeguetek eta ate hutsarekin binakoa jarri zuen.  Berria - Kirola   2004-06-18


binakotasun iz binakoa denaren nolakotasuna.

Beren debaldeko binakotasunean zer diren jakin gogo baldin baduzu, ikas ezazu hutsak baino ez direla.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 80. orr.


binan 1 adlag binaka.

Honetan, ez dezazula zeugandu Demokrito gurenaren iritzi gurgarriak dioena, hots, gorputz-arimen lehenkiak, banan-banan kokatuak, binan txandatzen direla eta lohadarrak lotzen dituztela.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 187. orr.

2 binan-binan

Binan-binan igo zituen atari ederreko harmailak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 104. orr.

Igogailuari itxoiteko astirik hartu gabe, binan-binan jaitsi nituen eskilarak, hirunan-hirunan azkenak.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 91. orr.

Odolkiak, beltzak eta kiribilduak, suge txintxoak iduri; andoilak, binan-binan pilatuak, osasuntsuak eta apartak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 63. orr.

Schopenhauer hil berria zen, eta hurrengo goiza arte guztiok binan-binan beila egingo geniola erabaki zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 160. orr.


binario izond bi osagaik osatua.

Beraz, badago lekurik, moten fonologiaren ondoan, abiapuntutzat multzo binarioak eta fonemen hurrenkerak hartzen dituen zientzia batentzat. Gure prozesu mentaletan informazio binarioa erabiliz imita ezin daitekeena da "irudi mentala".  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 80. orr.

Sistema binarioa ez den beste sistema bat asmatu behar dugu, plurala.  Berria - Kultura   2006-04-30

Ezagutza mota hau eta logika binarioa morrontzak konsideratzen ditu, gauza pobre eta idorrak.  Berria - Kultura   2004-03-31

Indargintzaren inguruan bezala da abortoarekin, drogarekin, eta asaldura soziala probokatzen duten beste arazo askorekin: "dogmatismo etiko eta juridikoz", "logika estriktoki binario" sinplez erreakzionatzen du gizarteak horien aurrean, ziurtasun galdua azkar berreskuratzeko.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 176. orr.

Ez da beste pulsar binariorik ezagutzen.  Berria - Gaiak   2004-12-18

Bi gorputzek, beren biluztasunaz harrituak bezala, beren neurriko aritmetika binario ttiki bat asmatu dute.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 231. orr.

Badirudi [...] estimulu konplexuak (edo oso hurbilekoak) mugimendu erreala tratatzen den mekanismo beraren bidez tratatzen direla itxurazko mugimenduan ere; baina badirudi estimulu "binarioagoak" (goian aipatu diren bi argi puntuak) beste era batera tratatzen direla.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 50. orr.


binarismo iz oposizio dikotomikoen sistema, ezaugarri homogeneoen presentzia edo absentzian datzana.

Trubetzkoy-ren tasun sailkapenak oinarri zituen Jakobson-en binarismoaren haritik, Pragako Zirkulukoen erabaki izan zen fonema tasun bereizleen bilduma zela.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 143. orr.


binazional izond bi naziok osatua.

Estatu binazionala, ordea, utopia bat da.  Berria - Mundua   2004-08-08

Estatu binazional bat lortzeko, lehenik bi estatu izan beharko genituzke, trantsizio moduan, eta gero, bizpahiru belaunaldiren ondoren, estatu binazionala.  Berria - Mundua   2004-08-08

Zer ondorio izango ditu estatu palestinar independentea edota aterabide binazionala lortzeko?  Berria - Mundua   2004-07-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

estatu binazional (3); estatu binazionala (4)


binazka 1 adlag ipar binaka.

Denek jakinki ere kantu xapelketa, izan helduena ala haurrena, bakarka, binazka ala taldeka, zoin arrakastatsua izaiten den.  Herria   2005-06-09

Partidak 30etara buruz-buru, 40tara binazka.  Herria   2005-08-04

Oroit, ikusleak, ortziraletan jokatzen direla Modernean partida horiek, lehena 7 orenetan (buruz-buruka hori) eta bigarrena binazka.  Herria   2004-07-08

Etxetik zenbait urrats urrunago berriz biltzen ziren binazka, hirunazka eta beren kaputxa beltzen zolatik ari ziren elizkizun bitzi horren azaltzen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 159. orr.

Gero solairu bat gehiago eman seminario handiari, apezgaiak binazka zirelako beren geletan.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 85. orr.

Ibilaldia binazka egiten da.  Herria   2003-05-29

· Ala fitexe da ote hoin laster pasatzea binazkatik bakarzkara!  Herria   2005-02-27

2 binazkako izlag/iz binakako.

Han berean jokatu dute ere binazkako partida eder hau.  Herria   2005-06-02

Foyer Rural elkarteak antolatu binazkako esku huskako lehiaketaren finalak heldu den igande goizean iraganen dira, martxoaren 20an, Donamartiriko trinketean.  Herria   2005-03-17

Bergarako binazkako nagusia izan da hau.  Herria   2005-05-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

binazka egiten (4); binazka eta (3)


binbika adlag kolpeka. ik panpa2.

Bi kusiak banba eta binbika zinpurtzen ziren, hegietan metatuek puntuak zenbatzen zituztela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 168. orr.


binbili (orobat binbilin g.er.)
1 binbili-bonbolo adlag binbilika.

Bost euroko billetea utzi zuen barra gainean, eta diru xehea jaso gabe, aldakak binbili-bonbolo, kalerantz abiatu zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 26. orr.

Patio alderantz jo nuen oldarrean eta berriro frogatu ahal izan nuen bizkorrago korri egiten nuela zutik lau hankatan baino, eta ez nituela nire bularrak binbili-bonbolo eramaten.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 84. orr.

Bost euroko billetea utzi zuen barra gainean, eta diru xehea jaso gabe, aldakak binbili-bonbolo, kalerantz abiatu zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 26. orr.

· Autoa binbilin orain bonbolo gero, astiro-astiro jauzi txikiak eginez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 112. orr.

2 binbili-banbala adlag binbili-bonbolo.

Guardia zibil bat, metraileta bizkarretik zintzilik, binbili-banbala, miaketa egiten ari zaio azkar eta zakar. hari bekoz beko, guardia zibil bat, metraileta bizkarretik zintzilik, binbili-banbala, miaketa egiten ari zaio azkar eta zakar.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 97. orr.


binbilika 1 adlag gauzez mintzatuz, aldaroka, zealdoka.

Tabernetatik kantua ateratzen zenean, eta Hafodeko sirenak, poltsak belaunetan eta belarritakoak binbilika, kiosko lurruntsuetan eserita egoten zirenean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 185. orr.

Espaloian zutik, ezker-eskuin begira, bere ile-motots gorrixka binbilika, kalean zehar niregana.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 288. orr.

Maiz gelditzen nintzen haiek ondo lotzeko, baina, ordu-erdi baten buruan, lur-azaleko sustrai eta enbor ustelen gainetik ibiliaren ibiliz, haiek berriro binbilika.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 71. orr.

Badoa irristaka harrizko zoladuran barrena, pertsiana berdea, itsas alderantz binbilika, hautsezko mugurdi-argia hiri zuri gautiarrean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 274. orr.

Haizeak astintzen zueneko, gelako argi hori doiak ere binbilika egiten zuen horma batetik bestera, sabaitik zorura.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 224. orr.

Ilunduta zegoen ordurako, eta sabaiko argi gorriak binbilika egiten zuen trenarekin batera.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 197. orr.

2 iz elkar jotzen duten gauzen higidura edo zarata.

Egonezina zerak sortzen zidan, gure bidoien binbilikak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 71. orr.


binbilikari izond binbilika ari dena.

Eseri nintzen gurdi binbilikari hartxintxar bustiz zamatu hartan, neskatila besoetan neramala, zegoen bezala, hots, bikiniz jantzia eta hondarreztatua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 193. orr.

Ozen entzuten ziren tranbien triki-traka, zaldien apatxen hotsa eta, urrunago, automobil binbilikarien turutak.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 60. orr.

Zailtasun barik sumatu nuen delako gauza hori, bere aldamenean eta gainean zihoazen antzeko gauzekin batera, hemen bertan zegoela, bagoiko zoru binbilikaria estaltzen zuen lasto hotz eta zuku susmagarriz bustian.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 188. orr.

Zirritu batzuetatik aire bizigarri eta freskoa sartzen zen, eta, haren eraginez, kutxa txiki, itogarri, binbilinkariaren barruan kanpoaldean baino indar handiagoz sentitzen zen udaberria.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 95. orr.


binbilikatu, binbilika, binbilikatzen da ad binbilika egin.

Trena bortizki binbilikatzen zen, musker neurriz kanpoko edo hautsi bat bailitzan.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 24. orr.


binbiliketa iz binbilika egitea.

Binbilinketa apur bat baretu zen; ez, ordea, sargoria, eta agurea sortasun astun batek jo zuen.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 25. orr.


binbilin ik binbili.

bindikapen iz bindikatzea. ik bindikazio.

Eleberrigintza (Speed gauak, Baleen berbaroa, Kilkerren hotsak...), saiakera (Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan) eta poesia (Itxastxorien bindikapena, Egutegi esperimentala, Gizaeuropa, Odoleko eskifaia...).  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 5. orr.

Kazetaritza arduratsuaren bindikapena izan da borrokaldi bakoitza.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 14. orr.


bindikatu, bindika, bindikatzen du ad norbaitek zerbait bere dela erreklamatu.

Ikusgarritasuna saltzeko, edertasuna bindikatzeko, egolatrak asetzeko, iritziak sortu eta ideologiak antolatzeko... helburu askoren mendean egon da, eta dago, prentsa argazkilaritza.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 96. orr.

Aipatu erlatibismo kultural eta moral horren aurka, Finkielkrautek kultura unibertsal, objektibo bakarra mundu osoarentzat eta balio absolutuak pertsona guztientzat bindikatzen ditu.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 130. orr.

Heidegger-en "pentsamendu meditazalea" bindikatzen du postmoderniaren lekuan (161), "ce que nous appelons ici: culture".  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 168. orr.


bindikatzaile iz bindikatzen duen pertsona.

Ahotsaren eta lumaren maisu, ustelgabekeriaren txapeldun, behin eta berriro hitz horiekin ahoa berotu ondoren, denborarekin gero hainbatek eta hainbatek amets egin duen lanpostuaren bindikatzaile sutsua egin zen Jean-Baptiste.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 107. orr.


bindikazio iz bindikatzea. ik bindikapen.

Ez diot hau poema haiek, txarraren txarrez, akabu horixe merezi zutelako, ezta ere idazlanak suntsitzearen bindikazio horrekin inor epatatu gura dudalako, ez naiz hain snoba.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 72. orr.


bineta (orobat biñeta) iz komiki bateko lauki irudidun bakoitza; irudi apaingarria edo umorezkoa.

Irudiak sekuentzia batean sartuz (komikiaren beste biñeta baten bitartez lehenengoan deskoadratuta zegoena ongi koadratuz).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 151. orr.

Komiki batetik biñeta bat ateratzeak (handitu eta irudi artistiko bat egiteko, Roy Lichtenstein-ek bere espezialitate bihurtu zuen bezala), irudi anizkun bat irudi bakar bihurtzen du.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 153. orr.

Ondorengo urteetan, Jalgi Hadi aldizkarian bineta bidez irakasten zen hizkuntza: «Istorio dibertigarriak kontatzen ziren bertan.  Berria - Euskal Herria   2004-08-26

Komikietan ikasi genuen, istorio nagusitik kanpo, biñetaren ertzean, istorioarekin zerikusirik ez duen detailetxo bat jar daitekeela, biñetaero edo egileak nahi duenero errepikatzen dena.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 178. orr.

Biñeta-ertzeko iruditxoa.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 178. orr.


bineta (orobat biñeta) iz komiki bateko lauki irudidun bakoitza; irudi apaingarria edo umorezkoa.

Irudiak sekuentzia batean sartuz (komikiaren beste biñeta baten bitartez lehenengoan deskoadratuta zegoena ongi koadratuz).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 151. orr.

Komiki batetik biñeta bat ateratzeak (handitu eta irudi artistiko bat egiteko, Roy Lichtenstein-ek bere espezialitate bihurtu zuen bezala), irudi anizkun bat irudi bakar bihurtzen du.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 153. orr.

Ondorengo urteetan, Jalgi Hadi aldizkarian bineta bidez irakasten zen hizkuntza: «Istorio dibertigarriak kontatzen ziren bertan.  Berria - Euskal Herria   2004-08-26

Komikietan ikasi genuen, istorio nagusitik kanpo, biñetaren ertzean, istorioarekin zerikusirik ez duen detailetxo bat jar daitekeela, biñetaero edo egileak nahi duenero errepikatzen dena.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 178. orr.

Biñeta-ertzeko iruditxoa.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 178. orr.


bing bang ik big-bang.

bingo (ETCn 798 agerraldi) iz kartoien loteriaren antzeko jokoa, eskuarki lokal publiko batean zenbait lagunen artean jokatzen dena; bingo jokaldia, kartoi bateko zenbaki guztiak betetzean datzana; bingoan jokatzeko lokala; bingo jokoko sari nagusia.

Bingoa kirolago da, telebista kultura baino!  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 18. orr.

Gabon gau hartan kinan -halaxe esaten zitzaion gure etxean bingoari- irabazi zigun denoi.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 180. orr.

Nik neuk zailtasunak banituen kartoietako zenbakiak bereizteko, auskalo zenbat lerro eta bingo galtzen zituzten ohiko bezeria osatzen zuten etxekoandre eta aurrejubilatuek.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 51. orr.

-Ostiral gaueko bingoa da hau, hemengo jendearentzat.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 82. orr.

-Edith, bingoan ibili nahi badugu, garaiz heldu beharko dugu. ezinezkoa zela Gloriana atsoak bingoa osatua izatea, matematikoki ezinezkoa.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 80. orr.

-Bingo honek, jaun-andreok, hamabi dolar balio ditu! -jakinarazi zuen oholtzako emakumeak-.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 83. orr.

Zain zegoen, bakeroetako tipoak "Bingo!" noiz esango.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 87. orr.

Zain zegoen, bakeroetako tipoak "Bingo!" noiz esango.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 87. orr.

-Bingo! Bingo! Bingo! Bingoa daukat!  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 86. orr.

Bingoan bezala, poesian ere zeinuen eta lerroen konbinazio zehatzak, perfektuak dakar saria.  Berria - Kultura   2006-03-14

-Zulotzar honek bingo izateari aspaldi utzi ziola uste nuen.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 62. orr.

Ezinezkoa egin zitzaidan asteburuero manifestazio bat aurkitzea, eta halakorik suertatzen ez zitzaidanean, bingora jotzen nuen. Berehala hasi zen lagunekin kaleratzen, Arizona bingora joaten, eta oporrak pasatzeko planak egiten.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 51. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Jamesek mahai gainean jarrita zeuden bingo kartoien sorta hartu zuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 82. orr.

Barakaldoko bingo areto bat hustu egin behar izan dute sute baten ondorioz.  Berria - Euskal Herria   2006-01-21

Duela bi urteko bideo batean ikusi denez, bingo enpresagizon batek erosi zuen eta hala legez kanpo finantzatu zuen PT alderdia.  Berria - Mundua   2004-03-07

-Historia osoko bingo gaurik txarrena da hau -esan zuen James Packerrek.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 86. orr.

3 irud/hed

Kasino ekonomia horretan gauzak primeran doazenean eta merkatuek "Bingo, Bingo!!" kantatuz etengabe gorantz egiten dutenean, ekonomia errealaren martxa onaren seinale dela esanez ateratzen dira ekonomia ministroak prentsaurrekoetara.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 225. orr.

-Bingo! Asmatu duzu!  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 153. orr.

Puntu hartara heldurik, bingo, Xankapok amaitutzat eman du bere ahalegina.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 73. orr.

Bingo!, Laboaren bat jarri ditek.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 126. orr.

Oholtzako emakumeak "I-25" esan zuen, eta aretoko norbaitek oihu egin zuen, "Bingo!".  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 83. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bingoa da (3); bingoa dauka (3)


binil
1 binil kloruro ik binilo 3.

binilo 1 iz kimikan, erradikal monobalente ez-asea, etilenotik deribatua; erradikal hori duen gaia; erretxina plastifikatua, erradikal horretatik deribatua.

Gela ez zen handia, baina gozoa zirudien, lurra estaltzen zuen binilo argitsuari esker.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 22. orr.

Komuneko apalean aurkitu zuen, Maxineren kapelen atzean, bizarra mozteko gauzen binilozko poltsa.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 168. orr.

Binilozko hemezortzi disko dira orotara.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 100. orr.

Non ote ziren nire binilozko diskoak, nire estatistika apunteak...?  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 136. orr.

1936an bertan, magnetofoian grabatuak zituzten kantuak binilozko diskora pasatzeko proporzioa izan zuten.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 63. orr.

Euskadi Irratiak disko binilozko handi beltz haietatik, ez pentsa sekulako mordoa zuenik, mordoskatxoa ere hor nonbait.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 95. orr.

2 binilozko diskoa.

Biniloak, zintak, magnetofoiak, idazmakinak... den-denak eraman ditu denboraren haizeak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 90. orr.

Kasik erreberentzia ere egiten zuela zirudien, eta tokatan biniloa jarrita, aspaldiko abesti zaharrak entzuten zituen bitartean sukaldea dantzaleku bihurtzen zuen emakumeak.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 55. orr.

Diskogailuaren ondoan zeuden biniloak ikusten hasi zen Fonseca.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 92. orr.

Biniloaren garaian bageunde bezala.  Berria - Ekonomia   2004-11-17

Hortaz, Hertzainaken binilo zahar bat apaletik hartu, eta plater gainean jarri dut.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 67. orr.

Afganistan Yeye taldearekin grabatutako zazpi hazbeteko biniloa aurkeztuko du biran.  Berria - Kultura   2006-04-06

Bat edo beste estalkitik atera eta, nire harridurarako, biniloa marratu gabe dagoela ziurtatu dut.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 100. orr.

40tik ez oso gora binilo besterik ez nuen aurkitu han.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 95. orr.

Aldamenean, bi bozgorailu eta binilozko bilduma guztia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 84. orr.

Taldearen hirugarren diskoa izan da hiruretatik argitaratzen lehena, konpaktu eta binilo formatuetan.  Berria - Kultura   2006-03-30

3 binilo kloruro (corpusean binil kloruro soilik; ETCn binilo kloruro-ren 7 agerraldi)

Azido sulfurikoa, sodio kloratoa, binil kloruro monomeroa, sodio dikromatoa...  Berria - Euskal Herria   2006-02-25

PVCaren produkzioan aska daitezkeen produktuen artean kloroa, etilenoa, hidrogeno kloruroa eta monomeroa bera (binil kloruroa) ditugu.  Berria - Gaiak   2004-07-01

Ikur horien azpian polimero bat daukagu, poli (binil kloruroa), hain zuzen ere.  Berria - Gaiak   2004-07-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

binilozko disko (5); binilozko diskoak (3)


binkulante izond loteslea.

Kritiko agertzen da konpromisoa eta fedea eskatzean oinarritzen diren kanpaina erraldoi binkulanteekin; gizartea sekulartuz doan bitartean, liturgien estetika eta izaera gordetzen baita, demagun, Bai euskarari moduko kanpainetan.  Berria - Kultura   2004-07-03


binokular 1 iz bi begietatik batera begiratzeko tresna optikoa.

Saturnoren eraztunak ur izoztuz osatuta daude gehien bat, eta teleskopio txiki batekin edo binokular onekin erraz ikusten dira.  Berria - Gaiak   2006-02-02

Ez dakigu horien binokularrak zein indartsuak diratekeen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 189. orr.

"Kristo", esan zuen Nevillek, binokularrez begiratzen ziharduelarik, "gerraontzia bezain handia da-eta".  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 189. orr.

-Neure etxolatik begira egon naz -esan zien Hagridek, lepotik zintzilika zeukan binokular-parean eskua jarrita-, baina ez da gauza bera jendartean egotea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 168. orr.

2 izond bi begiena. irud/hed

Historiaren ikuspegi binokular hau Ekialde Urruneko garaikideek preziatu eta onetsia izan zitekeen, artean tradizionala zen haien heziketan aurreko zibilizazio baten hizkuntza eta literatura klasikoak ez zuelarik jokatua garrantzi gutxiagoko papera.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 405. orr.

Etengabe elkarri eraginez, idazleak historiaz zuen ikuspegia binokular bihurtu zuten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 405. orr.


binokulu iz pl betaurrekoak, eskuarki sudurrean bermatzen direnak.

Hezurrezko binokuluen atzetik egiten zuten kirik bere begiek denda guztian barrena, laguntza bila bezala.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 14. orr.


binomiko izond binomioarena, binomioari dagokiona.

Gaurko bizimodua hitz binomikoek baldintzatzen dute: gizon, emakume... baina, transexualitateak zalantzan jartzen du eskema hori».  Berria - Euskal Herria   2006-02-16


binomio 1 iz bi elementuk osatzen duten zera.

Pentsamendu fisiokratan, lurra-lana binomioa da aberastasunaren azalpena.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 52. orr.

Euskararen kultur unibertsoak, izan ere, bere bizi-baldintza bereziak ditu; bere estrategia propioak garatzen ditu; oreka propioak ditu, adibidez, ahozkotasun-idatzizkotasun binomioan.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 35. orr.

"Eskualdun-Fededun" binomioaren ildotik.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 81. orr.

Objektu eta apaindura ugaritan zilarra-urrea binomioa aurkitu dute: «Andeetako dualtasunaren ondorioz eguzkia-ilargia, eguna-gaua, genero femeninoa eta maskulinoa».  Berria - Kultura   2004-04-06

Beste zenbait gertakari foniko analizatzeko ere egoki izan ohi da hitz-ertza (hasiera, azkena) vs. hitz-barrena binomioa aintzat hartzea.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 74. orr.

Gaurko bizimodua hitz binomikoek baldintzatzen dute: gizon, emakume... baina, transexualitateak zalantzan jartzen du eskema hori».  Berria - Euskal Herria   2006-02-16

-Bizia binomio bat da, ezbairik gabe.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 102. orr.

2 (izenondoekin)

Dikotomia binomio laguntzaile bihurtu behar.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 418. orr.

Pragmatismoaren efizientziaren alde egindako apustua da Arizmendiarrietarena, baina, aldi berean, oso jarrera utopikoa du, eta hori oso bitxia da, binomio paradoxiko bat ezartzen baita; alde batetik eraldaketa planteamendu sakon eta utopiko bat, eta, bestetik, horri lotuta, jarrera praktiko bat.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 181. orr.

Binomio fantastiko horrexek mugiarazten gaitu gu: gure klasikoengandik jaso dugun tradizio erreformazale / kontrarreformazaletik, egungo literatura egin nahi dugu.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 29. orr.

Nire lagunak lotura liluragarria deitzen zionari, binomio fantastikoa deitzen ziola Rodarik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 282. orr.

'Kalitatea eta bizitza' binomioa oso da interesgarria, erakusten duelako horren etereoa den zerbait (bizitza) neurtu daitekeela.  Berria - Gaiak   2004-03-24

3 matematikan, gehi edo ken ikurrak lotzen dituen bi terminoz osaturiko adierazpen algebraikoa.

Beraz, "ax b" lehen mailako binomioa da.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 217. orr.


binper 1 iz ifrentzua.

Bai baitago hor, inork ere aipatu ez arren, halako itun ezkutu bat, soinekoaren binperra erakutsian uztea debekatzen diguna.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 63. orr.

Bizia deitzen zen txanponaren bi aldeak, hots, aurkia eta binperra.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 18. orr.

Inoiz gertatuko balitz Rosamari biluzik edukitzea aldean, eskuineko eskuaren binperrarekin laztanduko zuen gorputz osoan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 102. orr.

Eskua luzatuta barnerantz bihurritu du, errebes, neskaren masaila binperraz laztantzeko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 109. orr.

2 irud/hed

Primitibismoa: Aurki guztiek beren binperra dute: eboluzionismoaren binperra primitibismoa da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 299. orr.

Amoros baldin banintzan, maitasunaren arazoa aurki eta binperretik aztertzen nuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 172. orr.


binpertu, binpoer(tu), binpertzen du ad binperrez jarri.

Binpertu egin zuen [zorrotzar okrea] mahaiaren gainean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 165. orr.


bio biologikoa.

Berrikitan izan baita Hazparnen "bio" deitzen duten laborantza horri buruz egun berezi bat, hor ere ez da besterik errepikatu. informazioen teknologikoaren zikloa bere heldutasun fasera iristen ari den aldi berean, beste ziklo teknologiko bat abiatuko da ziurrenez epe eta fase berdinekin egiaz, abiatzear dago: NBICs teknologiak dira bio, nano, info eta cogno.  Herria   2001-10-04

Urepeleko artzain batek ardi gasna saltzen badu "bio" hortarik, jakinaren gainean nor nungoa den bestenaz ere, karkulatzen ahal duzu "bio" ekarria dena egiazki halakoa dela.  Herria   2001-10-04

Bestalde, "bio" eta gisa hortakoak karioxago izanez, ez ote dira azkenean bi jateko mota izanen?  Herria   2001-10-04

GOSTUAREN ASTEA: % 100 BIO.  Herria   2004-10-14

Ikastetxe horietako ikasleek %100 bio jaten ahalko dute beraz egun hortan.  Herria   2004-10-14

Badakite HERRIAren irakurleek, gure idazle beraren lumatik, aurkitu direla orai ere gizonak, lehengo bideen berritzaile: "bio" horiekin eta "sor-marka" eta jan-edanen gostu on ketariak.  Herria   2001-10-18

(aurrizki gisa b-e )

12.30 etan, bio bazkaria, aintzinetik izena emanez.  Herria   2002-09-12

“ Han eta Hemen” elkartearekin bidezko eta bio bazkaria antolatzen dugu, ahotik ezin utzia bistan dena, eta jaki hornitzaileak duinki pagatuak izanen direlako segurtamenarekin.  Herria   2005-11-17

Elkarren arteko momentu gozo bat, bidezko eta bio bazkariaren inguruan lau bertsulari gutartean izanen baitira.  Herria   2005-11-17

Ondotik Bergamin karrikako Ekozentruan bio-bazkari hauta.Igandean, bio eguna: azoka, informazio, bazkari, hitzaldi... komertsio zuzenaren sustazaile, bio-ekoizle, Attac-en gisako bertzelako mundu baten bultzatzaile, eta oro...  Herria   2003-05-22

Oraiko sor-marka eta horiekin haatik, bai eta bixtan da "bio" ekoizpen horiekin, baduzu untsalaz segurtamena gauza sanoak erosten dituzula.  Herria   2001-10-04

Alabaina kontsumitzaileak segurtamena badu bio ekoizpenak onak direla, xeheki kontrolatuak direlako urte guziez.  Herria   2001-09-20

Parada hauta bio saileko laborantzaren berri hobeki jakiteko, bio ekoizpen batzu preziatuz.  Herria   2003-09-18

Helburu tekniko orokorrak finkatuak dira bio-energetika, bio-mekanika, oharmena eta harreman mailen gainean.  Herria   2005-01-20

Europak biokarburanteei buruzko direktiba ateraia du 2003-an, landare erregaien erabilpena bultzatzen du; Frantzian aldiz bio erregaiik ez da legez aipu.  Herria   2005-11-17

(aurrizki gisa f-k )

Horietarik bat zen joan den aste buruan "Asunak" lemaren pean Hazparnen antolatua izan den lehenbiziko Barne aldeko bio feria.  Herria   2001-09-20

Adibide bat emateko, iaz esperimentatu bio gunea handitzekoa dute, baita energia berriztagarriak nola martxan jar daitezkeen aztertzeko aukera ere.  Berria - Harian   2005-04-07

Hondakin grisei dagokienez, bio-hondakinak biltzeko egitura rik ez dagoen tokian mekanikoki eginen da hondakinen prestaketa eta bereizketa, azkenik metanizazioa lortzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-11-09

Biharko Lurraren Elkarteak antolaturik, gostuaren astea dela-eta, urriaren 21ean antolatua izanen da bio-janaldi bat, Hazparneko laborantxa eskolako eta Donibane Garaziko lizeoko kantinetan.  Herria   2004-10-14

Sagarnoaren ateratzea beste ofizio bat da, horretarako formakuntza beharrezkoa da bio kimikan, baitira ere araudi sanitario biziki zorrotzak.  Herria   2005-05-19

(aurrizki gisa o-s )

Aipatzen dira besteak beste etxetako ekoizpenak, bio laborantza, artzain-etxolak, turismoak zer ekartzen duen gure etxaldeeri, eta holako batzu.  Herria   2002-10-24

Bi egun horien helburua da, bistan dena, bio laborantzaren ezagutaraztea, gehienek ez baitugu ezagutzen oraino.  Herria   2002-09-12

Barne dira jada bio laborantzaren jauzia egina dutenak bai eta ere aldaera hain funtsezkoaren egiteko gogoetetan abiatuak direnak.  Herria   2001-09-20

E. elkartearekin ari gira azkarki, bio laborantzan ari girenak bai eta beste zerbait egiteko pentsaketan ari direnak.  Herria   2001-09-20

Duzunaritzeko Jon Harluxet bio laborariak ateak zabalduko ditu larunbatean, aratsaldeko 2 etarik harat.  Herria   2002-09-12

Helburu tekniko orokorrak finkatuak dira bio-energetika, bio-mekanika, oharmena eta harreman mailen gainean.  Herria   2005-01-20

Hiru egunez, biologia eta osasuna aipatu dituzte mintzaldi batzuetan eta ere igandean bio merkatu haundi bat antolatu ezker paretan.  Herria   2005-09-15

Bada hor tokiko ekoizpen andana bat: bio-mozkinak, arrainkiak, gasna, ahate gibela, bertzeak bertze.  Herria   2001-06-21

Bada hor tokiko ekoizpen andana bat: bio-mozkinak, arrainkiak, gasna, ahate gibela, bertzeak bertze.  Herria   2001-06-21

Formüla berriak konbentzitü dü, karrika antzerkia edo bio ostatüak arrakasta ederra üken düe.  Herria   2005-01-06

Lan bio-politikoa gero eta femeninoagoa da.  Berria - Kultura   2004-04-22

Parada hauta bio saileko laborantzaren berri hobeki jakiteko, bio ekoizpen batzu preziatuz.  Herria   2003-09-18

Igandean irailaren 11n ezki azpiko plaza nagusian (edo ezker paretan euria bada) goizeko 9etarik aratseko 7ak arte bio salgaiak.  Herria   2005-09-08

Kafearentzat, bio-sormarka bat lehen bai lehen onartzea.  Herria   2003-05-15


bioadierazle izond/iz inguru jakin batean landareak eta animaliak bizi daitezkeelako adierazlea.

Espezie bioadierazleek, izenak berak dioen bezala, ekosistema baten egoeraren adierazgarri dira.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05

Belatz handia kate trofikoaren goiko mailan dago, eta horrek egiten du bioadierazle, jaten dituen hegaztiak hidrokarburoz kutsatuta egonez gero bera ere kutsatu egiten delako.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05

Txosten hauekin agerian geratu dira Prestige-ren hondoratzearen ondorio kaltegarriak, hemengo ekosistemetako kate trofiko osoaren bioadierazle diren bi espezieren ikerketarekin.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05

Belatz handiak eta ekaitz txoriak bioadierazleak dira.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05


bioaniztasun 1 iz abere eta landare moten aniztasuna. ik biodibertsitate.

Ez ote dira pobreziaren kontrako borroka eta bioaniztasunaren aldekoa uztartu behar?  Berria - Harian   2005-01-28

Ingurumena eta bioaniztasunaren errespetatzeak jendearen biziraupena ere laguntzen du.  Berria - Harian   2005-01-28

Hor egongo dira honako beste eginkizun hauek edo antzekoak aztergai: ingurugiroa bera, bioaniztasun eta ingurumen zabal hedatuarena, alor bakoitzeko kontseiluekiko harremanak, kutsaduraren ondorio negargarrien erasana, [...].  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 186. orr.

Bioaniztasuna babesteko neurriak eztabaidagai.  Berria - Gaiak   2004-02-19

Bioaniztasuna bermatzeko neurriak.  Berria - Gaiak   2004-02-19

Biologo talde batek atzo adierazi zuenez, bioaniztasuna arriskuan jartzen du H5N1 birusak.  Berria - Gaiak   2006-04-20

Espainiako Ingurumen Ministerioko Lurralderako eta Bioaniztasunerako idazkari nagusi Antonio Serranok.  Berria - Euskal Herria   2006-04-25

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bioaniztasun handiko guneetan, Akuifero Guaranian besteak beste, gehitu egingo dira prezipitazioak eta, beraz, inguru estrategikoak izango dira horiek tokian, eskualdean eta munduan. bost turistatik bat joaten da bioaniztasun aberatsa duten herrialdeetara ekoturismoa egitera.  Berria - Mundua   2006-01-29

Bioaniztasun ugari dagoen lekuetan aniztasun horrek taldeei garapen iraunkorra eutsiz eta errespetatuz bizitzea ahalbidetzen die.  Berria - Euskal Herria   2004-11-04

Bioaniztasuna leku askotan gero eta uniformeagoa dela diote, eta espezieen galera, gainera, oso erritmo bizian ari dela gertatzen.  Berria - Gaiak   2006-03-30

Bost hartz arreen etorrerak «gauza positiboak eta negatiboak» izanen dituela erran du Gobernuko kideak, eta animalia horiek on eginen diotela Pirinioetako bioaniztasunari.  Berria - Euskal Herria   2006-03-15

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bioaniztasuna arriskuan (3); bioaniztasuna zaintzeko (3); bioaniztasunaren alde (3); bioaniztasunaren galera (3); bioaniztasunari buruzko (3)


biobanku iz baliabide biologikoen zentroa.

Estatu Batuetan bioteknologia etxe ugari ari da ehun eta odol-laginak metatzen biobanku pribatuetan.  Berria - Gaiak   2004-09-16

Biobanku eta ehun-banku horien irabazi-asmoa dela eta eskandalu ugari izan dira.  Berria - Gaiak   2004-09-16

Biztanle guztien ehun laginak eta osasun datuak biltzen dituzten Biobankuak sortu dira azken urteotan Islandian.  Berria - Gaiak   2004-09-16

Ikertzaile eta biobankuek eredu tradizionalari eutsi nahi liokete: laginak dohantzan ematen dira, ondorioz, ikertzailea bera nahiz ikerketa zentroa bihurtzen da horien jabe eta besterik gabe patenta ditzake.  Berria - Gaiak   2004-09-16


bioblasto iz mitokondrien antzinako izena.

Badakizu histologo batzuek uste dutela oinarrizko unitate organikoak aurkitu dituztela zelulen protoplasman; bioblasto deitzen dituzte.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 182. orr.


biodegradagarri izond agente naturalek edo mikroorganismoek deskonposa dezekeena.

Hondakin urak eta industriek isurtzen dituzten gai biodegradagarriak dira, ordea, ingurumenerako arriskutsuenak.  Berria - Gaiak   2004-06-10

Hiri hondakinetatik datorren materia organiko biodegradagarri gehiena konpostatu egingo dute.  Berria - Harian   2006-01-03

Saihestu egin behar da biodegradagarriak ez diren hondakinen emisioa. Biodiesela gasolioaren pareko erregaia da, baina biodegradagarria da.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 60. orr.


biodegradagarritsun iz biodegradagarria izateko nolakotasuna.

Materialen birziklatzea errazten duen produktuen eta industri prozesuen diseinua planteatu behar dela, bai ekonomian bai ekosistemetako ziklo naturaletan -biodegradagarritasuna-.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 61. orr.


biodegradakor izond biodegradagarria.

Ingurumenarekiko errespetua mantentzeko gero eta erabiliagoak dira plastiko edo polimero biodegradakorrak.  Berria - Gaiak   2006-04-06


biodegradazio iz agente naturalen edo mikroorganismoen bidezko deskonposatze naturala eta ez-kutsatzailea.

Bakterioei esker lortutako polimeroak duen abantaila nagusia bere degradakortasuna da, hau da, material horren erabilera bukatu denean, PHBa bera izango da biodegradaziozko erreakzioei hasiera emango dien produktua.  Berria - Gaiak   2006-04-06


biodenda iz produktu ekologikoak saltzen dituen denda.

Biltegi nautikotik biodendetarik garajeetarik atezain automatikodun ezkaratzetarik jalgi zarete denak ateetara leihoetara espaloira.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 256. orr.


biodetanol ik bioetanol.

biodibertsitate 1 iz abere eta landare moten aniztasuna. ik bioaniztasun.

Biodibertsitatea: Biziaren aniztasunaren neurria adierazten du.  Berria - Gaiak   2006-04-16

Eremu babestu horiek guztiek biodibertsitatea eta leku horietako flora eta fauna baliabideak zaintzeko, klima aldaketari aurre egiteko, aire garbia sortzeko eta turistak erakartzeko balio dute, Nazio Batuen Erakundearen arabera.  Berria - Gaiak   2004-02-29

Herrialde industrializatuen ekonomi hazkunde bizkorra ekarri duen baliabide-kontsumo azeleratuak Lurreko basoak, lurzoruak, ura, airea eta biodibertsitatea degradatu ditu.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 63. orr.

Australiako arbola espezie bat Amazoniako biodibertsitatea hondatzen ari dela salatu dute.  Berria - Gaiak   2004-03-13

Biodibertsitatea eta garapen jasangarri ekonomikoa eta soziala.  Berria - Euskal Herria   2004-01-15

Horrela ez dute kokarekin amaituko eta natur parkeetan dagoen biodibertsitatea suntsituko dute.  Berria - Gaiak   2004-01-11

Lege horren xedea garapen iraunkorra bermatzea da, eta horrek berekin dakar, horrenbestez, biodibertsitatearen kontserbazioa, baliabideen kudeaketa arrazionala eta hemen bizi garenon bizi-kalitatea hobetzea, ingurumena babestuz.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 31. orr.

Biodibertsitatearen galeraren krisia lehen mailako arazoa da.  Berria - Gaiak   2006-04-16

Klimari eta biodibertsitateari buruzko hitzarmen globalak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 317. orr.

Eusko Jaurlaritzako Biodibertsitaterako eta Ingurumen Partaidetzarako Zuzendaritzak bi urtean egin zuen azterketa teknikoa.  Berria - Euskal Herria   2006-03-31

Horixe azpimarratu du Ingurumen Ministerioko Lurralde eta Biodibertsitate idazkari nagusi Antonio Serranok Iruñean.  Berria - Euskal Herria   2006-02-23

Landareen biodibertsitatearen eta animalien biodibertsitatearen artean ez dagoela erlazio sendorik.  Berria - Gaiak   2004-08-22

2 (izenondoekin)

Delta biodibertsitate handiko eremua da munduko hezegune zabalenetakoa da eta kontinenteko zabalena.  Berria - Mundua   2006-02-10

Gasteizko Mendiak biodibertsitate handiko ingurua da.  Berria - Euskal Herria   2006-01-18

Gure planetako ekosistema zaharrenetakoak eta biodibertsitate handienekoak dira koralezko arrezifeak.  Berria - Gaiak   2004-10-10

3 (hitz elkartuetan)

Pertsona eta gizarte gisa poluzioari eta baliabide kontsumoari buruz, hondakin produkzioari buruz, lurzoruak kaltetzeari buruz eta biodibertsitate galerari buruz konpromisoa hartzea esan nahi du.  Berria - Euskal Herria   2004-04-04

Antonio Serrano Espainiako Ingurumen Ministerioaren menpeko biodibertsitate gaietarako idazkari nagusiak.  Berria - Gaiak   2004-09-19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

biodibertsitatearen inguruko (3); biodibertsitateari buruzko (5); biodibertsitaterako eta ingurumen (3); itsasoaren biodibertsitatearen (3)


biodiesel iz bioerregai likido sintetikoa, lipido naturelatetik deribatua.

Biodiesela gasolioaren pareko erregaia da, baina biodegradagarria da.  Berria - Gaiak   2004-12-31

Biomasaren alorrean, Berantevillan (Araba) biodiesel ekoizteko planta bat zabaldu dute.  Berria - Ekonomia   2004-06-17

Biodiesela erretzean ez da ia sufre oxidorik isurtzen.  Berria - Gaiak   2004-12-31

Gai kutsakor gutxiago isurtzen ditu biodieselak ohiko gasolioaren edo dieselaren aldean.  Berria - Gaiak   2004-12-31

Kuotak kendu eta zergak jaitsiko dizkie ekilorea, azukre kanabera zein etanola edo biodiesela sortzeko erabiltzen diren beste laboreak landatzen dituzten nekazariei.  Berria - Gaiak   2006-02-04

Olio hondakinetatik biodiesela sortzeko lehen planta iaz zabaldu zen Euskal Herrian.  Berria - Gaiak   2004-12-31

REPSOL-YPF (%1,38) buru duen enpresa talde bati 22 milioiko dirulaguntza eman dio Espainiako Industria Ministerioak, biodiesela garatzeko.  Berria - Ekonomia   2006-04-25

Gaur egun biodiesela ekoizteko erabiltzen den katalizatzailea behin bakarrik erabil daiteke.  Berria - Gaiak   2004-12-31

Biodesela auto ala etxeko berogailuetan.  Herria   2005-11-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

biodiesela ekoizteko (5)


biodinamika iz izaki bizien dinamika.

Badakizu orduan gai franko aipatu zirela, antropologia, biodinamika, filosofia, pintura eta bistan dena, sortzearen misterioari zegokion azken aurkikuntza hau.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 39. orr.

Bestalde, gasnaren gaineko Bordaren azalpenak antropologia, biodinamika, filosofia, fisika eta sortzearen misterioa batzen ditu besteak beste.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 37. orr.


bioelektriko izond animalia etorkiko elektrizitateari dagokiona.

Pertsonaren umorea oreka bioelektrikoen ondorioa dela esan zuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 169. orr.

'Zergatik diozu bioelektrikoa dela?' galdetu zuen Juanjok.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 169. orr.


bioenergetiko izond organismo bizietako energiaren itxuraldaketari dagokiona.

Edo biziaren predikatzaile bioenergetikoen gisa hasten gara ("bizia indar sortzaile bat da, askea, ederra, zoragarria, indartsua, gihartsua, geldiezina..."), edo bestela, etsi beltzean, honako honatagoko honetaz ari garelarik, "horixe da bizia" edo "bizitza holakoxea da" eta horrelakoak botatzeari ekiten diogu.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 140. orr.


bioenergia iz biomasaren energia.

Bioerregaietatik ateratako indarrari esaten zaio bioenergia.  Berria - Mundua   2006-01-04

Petrolioaren gaineko menpekotasuna gainditzeko urratsak ugaritzen ari dira, eta bioenergia lekua irabazten ari da.  Berria - Gaiak   2006-04-26

Petrolioaren garestitzeak bioenergian indar handiagoa jartzea dakarrela nabarmendu dute.  Berria - Gaiak   2006-04-26

Austriako Ingurumen eta Nekazaritza ministro Josef Proellek, esaterako, bioenergia bultzatu nahi du Europan.  Berria - Mundua   2006-01-04


bioeraikuntza iz ingurumenari eta osasunari kalte egin gabe eraikitzea.

Gaur egun ahoz aho dabil bioeraikuntza terminoa.  Berria - Gaiak   2004-10-28

Ikerketek hala baieztatu dutela diote adituek eta, hori dela eta, bioeraikuntza sustatzearen alde agertu dira, ingurumenari eta giza osasunari kalterik eragingo ez dioten materialen erabilera sustatzearen alde.  Berria - Gaiak   2004-03-12


bioerreaktore iz ingurumen biologikoki aktibo bat mantentzen duen gailu edo sistema.

Bioerreaktore hauek ez daude bizirik, baina zeluletako jariakin biologikoetan izaten diren erreakzio kimiko antzekoak izaten dituzte.  Berria - Gaiak   2004-12-21

Bioerreaktore besikularrak deitu dituzte.  Berria - Gaiak   2004-12-21


bioerregai iz biomasatik lortzen den erregaia.

Hainbat landaretatik, nekazaritzatik eta basogintzako hondakinetatik lortzen diren erregai solidoak, likidoak eta gasak dira bioerregaiak.  Berria - Mundua   2006-01-04

Paper-fabriketako, nekazaritzako eta araztegietako hondakinez baliaturik, biomasako energia ere nabarmen gehituko dela nabarmendu eta bioerregaien kasua gogora ekarri dute.  Berria - Ekonomia   2004-12-29

Bioerregaien erabilera azkartu egin behar dela proposatzen du Parisek, eta «energia berriztagarri termikoen araudia» berritu egin behar dela aldarrikatzen du. Nekazaritzako produktuetatik bioerregaiak sortzeko egitasmoak bultzatu nahi ditu Bruselak. zur hondakinak ustiatzen zituzten industriei zuzendutako laguntza ekonomikoa eman, nekazaritzako hondakinen erabilera energetikoa gauzatzeko ekimenak sustatu, garraioaren sektorean bioerregaiak sartu eta, azkenik, biogasa ustiatzeko eremuak sustatu zituen.  Berria - Ekonomia   2006-01-22

Bioerregaia bultzatzeko neurriak aurkeztuko ditu Europako Batzordeak datorren astean.  Berria - Gaiak   2006-02-04

15-20 urtean bioerregaiek munduaren energia premien laurdena beteko dute.  Berria - Gaiak   2006-04-26

Cie Automotive bioerregaien sektorean sartuko da.  Berria - Ekonomia   2006-04-11

Bioerregaietatik ateratako indarrari esaten zaio bioenergia.  Berria - Mundua   2006-01-04


bioetanol (corpusean biodetanol soilik; ETCn bioetanol-en 62 agerraldi) iz biomasatik, eta ez petroliotik, lortzen den etanola.

Zer lor daitekeen [hondakinak lehengai gisa erabiliz]? gauza asko: besteak beste, animalientzako pentsuak, bioerregaiak (biodiesela edo biodetanola), produktu kimikoak (azido laktikoa, esaterako) edo farmazia industrian eta dietetikan erabil daitezkeen produktuak lortzeko.  Berria - Gaiak   2004-04-03


bioetika 1 iz ikerketa biologikoaren alde etikoen azterketa, eskuarki medikuntzan.

Bioetika: zientziaren eta humanitateen artean zubi-lana egiteko sortu den jakintza.  Berria - Gaiak   2004-01-21

Etika aplikatuaren esparruan bioetikak aipamen berezia merezi du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 208. orr.

Bioetikaren eta giza eskubideen arteko harreman estua ezin da albo batera utzi.  Berria - Gaiak   2006-04-04

Pobreziaren, ur eskasiaren, osasun zerbitzuen eta botika faltaren kontrako borrokarik gabe ez dago benetako bioetikarik.  Berria - Gaiak   2006-04-04

Carlos Romeo Casabona, bioetikan aditua.  Berria - Gaiak   2006-04-18

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nazioarteko Bioetika Elkarteko Zientzia Batzordeko kidea.  Berria - Gaiak   2004-01-21

Kataluniako Bioetika Batzordeko idazkari Josep Maria Busquets i Font.  Berria - Euskal Herria   2004-04-21

Deustuko Unibertsitatearen Bioetika katedrako zuzendaria.  Berria - Gaiak   2006-04-18

Frantziako Legebiltzarrak Bioetika Legearen proiektua onartu zuen herenegun gauean.  Berria - Euskal Herria   2004-07-10

Hezkuntza, Zientzia eta Kulturarako Nazio Batuen Erakundeak (Unesco) nazioarteko batzorde bat du propio bioetika gaiak lantzeko.  Berria - Gaiak   2006-03-22

Hori dela eta, bioetika arazo batek asaldatu ditu bigarren plantako erizain bihozberak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 107. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bioetika batzordeko (5); bioetikaren gaineko (3)


bioetil iz

Egun nekazaritzako uzten inguruan asko egiten ari dira lan, produktuok bioetil alkohol bihurtzeko.  Berria - Harian   2006-02-18


biofilo izond bizia maite duena.

Filosofoak eta biofiloak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 175. orr.

-Orain filosofoak eta biofiloak izan behar dute -esan zuen Iturriozek.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 175. orr.


biofisika iz fisikaren alorra, gertakari biologikoak aztertzen dituena.

Gaur, baina, Irvinen, Kaliforniako Unibertsitatean ari da, Fisiologia eta Biofisika Departamentuan.  Berria - Gaiak   2004-10-07


biofisiko iz biofisikan aditua.

Marcus izeneko biofisiko txiletarrak horrelaxe esan zigun astelehen gauean.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 132. orr.


biogas (ETCn 159 agerraldi; orobat biogaz ETCn 7 agerraldi) iz materia organikoaren deskonposiziotik sorturiko gasa.

Zaborra ontzi itxi batean sartu, mugitu eta zabor horrek gasa sortzen du, biogas deritzona.  Berria - Euskal Herria   2004-05-21

Biogasa metanoz eta karbono dioxidoz osatuta dago batez ere, baina nitrogenoaren, oxigenoaren eta hidrogeno sulfuroaren arrastoak ere baditu.  Berria - Euskal Herria   2004-02-25

Munduan sortzen den energiaren %13,3 baino ez dator iturri berriztagarrietatik (haizea, eguzkia, biogasa, adibidez).  Berria - Harian   2006-02-18

Zabortegiko biogasaren bitartez argindarra sortuko duen planta bat eraikitzeko.  Berria - Ekonomia   2004-10-22

Zabortegiko biogasaren balorizazio energetikorako hiru solairu daude Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian, Gardelegikoarekin batera.  Berria - Euskal Herria   2004-02-25

Guascorrek Europako 66 hiritako zabortegietako biogasa argindar bihurtzen du.  Berria - Ekonomia   2004-10-22

Gardelegiko biogas plantak argindar produkzioa bikoiztu zuen iaz eta 4.008.890 kilowatt orduko produkziora iritsi zen.  Berria - Euskal Herria   2004-02-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

biogas planta (3)


biogaz ik biogas.

biogeografia iz biologiaren zatia, animalien eta landareen banaketa geografikoa azertzen duena.

Geografia historikoa, eta historiaren geografia, politikaren geografia, geografia politikoa, Europaren geobiografia eta biogeografia  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 88. orr.


biogeografiko izond biogeografiari dagokiona.

Bizkaian agertu izana «enigma biogeografikoa» dela diote adituek.  Berria - Gaiak   2006-04-09


biografema iz biografia zertzelada.

"Biografemak": lehen esan bezala, ezaugarri autobiografikoak daude eleberri honetan: Le Havreren antza handia duen hiri batean -hotela, lorategia, gaztainondoa, kafetegiak, autodidakta bera ere errealitatetik hartuak dira- erbesteraturik kokatzen du gizon bat, bakarrik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 14. orr.


biografi ik biografia.

biografia (ETCn 4.652 agerraldi) 1 iz norbaiten bizitzaren kontaera, eskuarki idatzia; norbaiten bizitza-gorabeherak.

Ludwig Wittgensteinen biografia bat zen, entzutez ezagutzen nuen baina sekula irakurri gabeko filosofo batena.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 72. orr.

Garibairen biografia idazten hasi zenean, arrasatearraren arima herratu famarena ez zen bitxikeria bat besterik biografoarentzat.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 41. orr.

Sarriegiren lehen biografia egin du Jose Luis Ansorenak.  Berria - Kultura   2004-01-17

Denak batera aztertu beharrean, bat hartu nabarmen samarra, eta haren biografia bat egin, ondo osatua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 89. orr.

Kleimanek Linneoren biografia bat oparitu zion, Kuglerrek izadiari buruzko liburu bat.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 308. orr.

Sasiaren sustraiak biografian (Trikitixa Elkartea, 2001) jasotako Sakabiren hitzek argi erakusten dute trikitiak Elgetari dion zorraren neurria.  Berria - Kultura   2006-02-10

Idazle baten biografiaren eta obraren arteko loturaz jarduterakoan, ispiluan islatzearen metaforak gidatzen du, aldez edo moldez, eztabaida.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 8. orr.

Orotara, Bidegileak sailak 33 bilduma dauzka, bakotxean lau biografiekin.  Herria   2004-09-02

Behin baino gehiagotan errepikatuko zen hainbat biografiatan gogoratzen den Frantziskoren agindua: "Ekarri papera eta tinta" Agian zuzenagoa litzateke idazkia biografiatzat baino gehiago kronika hagiografikotzat hartzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 36. orr.

Irakurri al duzu hari buruzko biografiaren bat?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 177. orr.

Biografia guztien arabera, Valentinen oroitzapenak barne, harreman luze hori zoriontsua izan zen, leiala.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 234. orr.

Nork daki kaleari izena eman dionaren biografiaz ezer, nork zaldi gainean harri eginda dagoena izan zenaz deus.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 59. orr.

Norbait horrek bere biografia du, eta orduan zerbaitegatik bota du bota duena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 14. orr.

Gainera, nire biografia ez dute hain zehatz ezagutzen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 79. orr.

Eta jende horri guztiari buruz nekien nik zerbait haien biografiaz eta obraz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 358. orr.

Filmak ihes egiten du biografiatik.  Berria - Kultura   2004-09-22

Tito Oatesen (1619-1705) biografia oso bitxia da.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.

Jende askoren biografian, zeharka, Gelatxo agertzen da euren bizitzetako une batean edo bestean.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 45. orr.

Geure aurkezpenak egin zituzten, geure biografien alderdi ilunenei aparteko arreta eskainiz.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 126. orr.

Puntu ilun asko daude bere biografian, eta PP ez da berataz fio.  Berria - Euskal Herria   2006-04-08

Munta duena da jakitea bulego hartan lan egiten zuen pertsona, Gizon Handia jauna, bere biografia dagoeneko nahikoa luzean, tipo horretako bulego horietako askotatik pasatua zela, noiz buru, noiz aholkulari, noiz konspiratzaile.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 83. orr.

Suntsikuntza baten kronika beltza besterik ez da gure biografia.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 202. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Van Daan andrea: ingeles ikasten ari da, postaz; biografia nobelatuak eta eleberriak gustatzen zaizkio.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 310. orr.

Biografia ofizial bat behar zen, Frantziskori buruz zabalduak zeuden ahozko tradizio ezberdinak bateratuko zituena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 276. orr.

Biografia ez-ofizialen arabera, ordurako harengandik bananduta zegoen Fraga.  Berria - Harian   2005-06-29

Biografia laburtu bat ere bazegoen, eta biografia lodi bi.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 180. orr.

Matiasek Ministerioaren proiektua kontatu zion, eta azaldu zion biografia bereziak biltzen ari zela Ministerioa.Biografia «zintzoa» egin du, Jimenez editorearen hitzetan.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 53. orr.

Zelanoko Tomasek biografia bizi eta aberatsa eratu du.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 179. orr.

Bigarren mailako poeta baten biografia errukitsu bat ere idatzi zuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 247. orr.

Biografia sinesgarri bat asmatu nion existitzen ez zuen gizon horri kontrazalean, eta guztiek sinetsi zuten.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 181. orr.

Ez du, beraz, santuaren biografia osoa idatzi nahi .  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 178. orr.

Biografia ahantzien liburutegi itzel bat da gaurko hiria.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 176. orr.

Hirugarren zedarria San Bonabenturaren obra da, hau baita antzinako biografien ziklo osoaren itxiera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 51. orr.

Idatzitako biografia guztiak -Zelarorenak bereziki, nahiz eta hauek ere ofizialak ziren- suntsitzea agindu zen, San Bonabenturak moldatuak inposatuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 734. orr.

Zein emakume gaztek ez luke irakurri nahiko bere aitaren behin betiko biografia, nahiz eta aita hori fabrikako langile edo baserritarren banku bateko gerentearen laguntzaile baizik izan ez?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 354. orr.

Haren biografiaren zehaztasunik txikiena ere aztertu dute, kanpainan haren kontra erabili ahal izateko.  Berria - Mundua   2004-02-19

Ondorioa da norberaren behin-betiko biografia pentsamenduen ibaitik bere jatorrizko sorbururaino atzera egitea dela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 197. orr.

Florentino Perezen baimendu gabeko biografian.  Berria - Kirola   2006-03-01

Hain biografia laudoriozko baina labur samarrak entzunik, Txitxikov ohartu zen hobe zuela beste funtzionariorik ez aipatu.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 147. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) (orobat biografi g. er.) ik biografiko.

Biografia saileko Whitbread saria Hilary Spurlingek irabazi du.  Berria - Kultura   2006-01-05

Ez etxe-asegururik ez bizitza-asegururik, baizik eta biografia-asegurua.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 354. orr.

Biografi saiakera ororen hutsala larru gorri agerian uzten baitu heriotzaren bat-bateko agerpenak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 114. orr.

Ados daude horretan, bai Frantziskoren biografi iturriak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 36. orr.

Anaia Eguzkiaren Kantika, ikertzaile gehienek onartzen duten biografi iturrien lekukotasunaren arabera, aldika eratu zuen Frantziskok, bere bizitzako azken bi urteetan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 41. orr.

Berak idatzi du bere familiaren biografia liburua.  Berria - Euskal Herria   2004-02-12

Txikiaren biografia-lan bakanetan arakatuz gero, lekuko batek baino gehiagok dio Eustakiok garbi zuela borrokan hilko zela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 106. orr.

Borgesen berri postatik izaten dut eta haren izena irakasle terna batean edo biografia-hiztegi batean ikusi ohi dut.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 187. orr.

Hasierako hiru ahapaldiak, antologikoak izateaz gainera, neskaren biografia gomutekin zerikusi estua dute.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 254. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Idazleak galderak egiteko gaude eta galdera horiek iradokitzaileak badira hobe, eta ez gure barne biografiaren berri emateko.  Berria - Kultura   2006-03-31

5 biografia, literatura genero gisa.

Aubrey-k bazuen, inolako dudarik gabe, biografiaren sena.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 17. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baten biografia (5); bere biografia (14); biografia bat (12); biografia bat idatzi (3); biografia baten (3); biografia berria (3); biografia egin (4); biografia egin du (3); biografia eman (3); biografia eta (14); biografia idatzi (7); biografia kaleratu (7); biografia kaleratu du (3); buruzko biografia (5); edo biografia (5); en biografia (4); eta biografia (7); ez da biografia (3); gure biografia (4); haren biografia (9); idatzitako biografia (5); lehen biografia (3); nire biografia (7); santuaren biografia (3)

biografiak ere (3); biografiak eta (4); eta biografiak (3)

bere biografian (3)

bere biografiaren (4); biografiaren bat (3); biografiaren berri (5); haren biografiaren (3)


biografiadun izond biografia duena.

Orduko denen irudia itzal bilakatuz eta galtzen joan bada ere, itzalen artean ere badira biografiadunak eta badira biografia gabekoak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 36. orr.

Horretara, badakigu 1933an Ernest biografiaduna Bilbora etorri zena.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 36. orr.


biografiatu, biografia(tu), biografiatzen 1 du ad biografia egin.

Jakina, gertatua, biografiatua edo hila, nolazpait: Orientetikako ez-irrika edo ez-desira meditantea bezala, Mendebaldeko ongizate etsia edo ongi-bizitze irudipenezkoa bezala.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 267. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Bide batez norbaiti -biografoari ala biografiatuari? -urte horietan "Basque Club of Havana" hartako asko frankistak edo beste gehienak apolitikoak direna aipatzea ahaztu zaio.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 148. orr.

Liburuari -eta biografiatuari- kolore polita emango zion gertakari sineskeriazko bitxia.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 41. orr.


biografiatxo iz biografia xumea.

Gero, ea beste zer daukadan nire biografiatxoan.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 16. orr.


biografiko izond biografiarena, bigrafiari dagokiona. ik biografia 3.

Nobela bat dela esan dut, zoragarria gainera, ez bainintzateke ausartuko lan biografikoa denik esatera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 53. orr.

Fetisek Arriagari buruzko artikulu biografiko luze eta sakona idatzi zuen.  Berria - Harian   2006-01-28

Roberto Mosoren 'Loreak zaraman' liburu biografikoa euskaraz argitaratu dute.  Berria - Kultura   2004-12-17

Frantziskotar Erregelaren jatorriaz hagiografiek eta iturri biografiko batzuek emaniko interpretazioa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 39. orr.

Descartesen filosofiari sarrerarik egokiena Metodoaren Diskurtsoa da (MD), elementu biografikoekin batera garaiko giroaren informazio aski ematen duena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 78. orr.

Poek berak idatzitako ohar biografiko batzuen arabera, sekulako abenturak bizi izan zituen garai hartan, askatasunaren aldeko borrokan, Grezian, Errusian, Siberian...  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 11. orr.

Beste muturrean, Primo Levi: bere luma esperientzia biografikoaren infernuan busti, eta giza hondamendiaren zaurian gaitza bilatzeko bisturi moduan ulertu zuen literatura.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 9. orr.

Itxura guztiz, kritiko horiek historia, eta bilakaera soziala, klabe biografikoetan ikusten dute.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 82. orr.

Gainerako bederatziak [...] era sistematikoan antolatzen ditu, bilakaera biografikoari lotu gabe, Frantzisko santutasun-gailurrera eraman zuten bertuteak haritzat hartuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 735. orr.

XIX. mendea, berriz, hobetuxeago dokumentatua dago, bai izenei eta datu biografiakoei dagokienez, bai gure eskuetara iritsi diren bertsoen kopuruari dagokionez.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 19. orr.

Elkarren ondoan metaturiko datu biografiko andanak zuen, gehienbat, elkarrizketa osatzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 152. orr.

Deskribapen kualitatiboak, kontaera biografikoak, kokapenak, zeinuen interpretazioa eta erkaketa, arrazoiketa analogikoa, dedukzioa, kalkulu estatistikoa, egiaztapen esperimentala, eta enuntziatu modu askoz ere gehiago, hori da aurki daitekeena, XIX. mendean, sendagileen diskurtsoan.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 60. orr.

2 (elkarketa kopulatiboetan)

Zazpi obra nagusi ditugu Frantziskoren tradizio biografiko-hagiografikoa biltzen dutenak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 48. orr.

Generoaren eskema interpretatiboei jarraitzen die Zelanok, Frantzisko santutasun-eredutzat aurkeztuz, hori baitzen tankerako obren helburua (pertsona bere ibilbide biografiko-historikoan baino gehiago).  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 49. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

datu biografiko (3)


biografista iz biografoa.

"Gizon goxoa, maitagarria, eztia, beharbada sobera eztia, umil aire batekin, aski borondate fermurik ez zaukana"... hara nolakoa zaion hazpandar idazlea gaurko biografistari.  Herria   2004-10-21


biografo 1 iz norbaiten biografia idazten duena.

Frantziskoren biografoen lana epaitzeko orduan, tankera guztietako iritziak aurkitu ditzakegu ikertzaileen artean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 48. orr.

"Zenbat Garibai daude?", idatzi du arrasatearraren biografoak oharren koadernoan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 37. orr.

Aldiz, Martha Gellhornen biografo Carl Rollysonek argiro dio -The Life of Martha Gellhorn liburuan- bidaia haren helburua zein zen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 158. orr.

Biografo guztien bahiketa-sindromea sentitzen hasita dago.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 39. orr.

Biografoek zertzeladak ematen dizkigute haren gaztaroko urteez, gehienetan historia errealari baino gehiago beren helburu hagiografikoei egokituak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 25. orr.

Biografoaren artea, hain zuzen, aukeran datza.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 23. orr.

Baina badakik nolakoa den jendearen jokabidea, baita zenbait biograforena ere, sainduei buruz eta gizon handiei buruz ari direnean, eta nola haien egite handiak are handiagotzen dituzten.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 261. orr.

Annie Cohen-Solal bere biografoak, berriz, Erresistentziarekin borrokatu zela azpimarratu nahi izan du bere biografia ofizialean.  Berria - Harian   2005-06-21

Frantzisko, Zelano biografoak dioenez, otoitz-egilea ez ezik, otoitz bihurtua zegoen oso-osorik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 40. orr.

Skidelsky biografoaren hitzetan "Aro keynesianoak sortu zituen itxaropen haiek berek ezeztatu zuten Keynesen iraultzaren ahalmena".  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 58. orr.

2 (izenondoekin)

Egia ez du inork inoiz esango: ez Ernest Hemingwayk bere biografo ofizial Carlos Bakerren bitartez, ez Spruille Bradenek bere kabuz.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 146. orr.

Gernika izena ez dute inon aipatzen Ernest Hemingwayren biografo nagusiek.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 67. orr.

Biografo zaharrak batez ere zikoitzak dira.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 16. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere biografo (3); idatzi du biografoak (3)


biogune (ETCn 139 agerraldi; corpusean bio gune soilik) iz

Adibide bat emateko, iaz esperimentatu bio gunea handitzekoa dute, baita energia berriztagarriak nola martxan jar daitezkeen aztertzeko aukera ere.  Berria - Harian   2005-04-07


bioinformatika iz biologiari aplikaturiko informatika.

Globalizazioaren gakoak teleteknologiak dira (satelitea, diru elektronikoa, informatika, Internet, sare telematikoak, teknologia digitala, CD-Rom, DVD, errealitate birtuala, adimen artifiziala, bioinformatika eta beste horrenbeste).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 95. orr.


bioinformatiko izond bioinformatikarena, bioinformatikari dagokiona.

Batetik, geneen detekziorako teknika bioinformatikoak asko hobetu direlako, eta bestetik, datuen (sekuentzien) kalitatea ere, gero eta hobeagoa delako.  Berria - Gaiak   2004-10-22


bioingeniari iz bioingeniaritzan aditua

Ospitalean egin beharrekoa da ingeniaritza biomedikoa; gaur egun, ordea, denbora gehiegi pasatzen dute bioingeniari askok unibertsitateetako laborategietan, mundu klinikotik urrun geratzen diren puzzle intelektualetara emanak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 268. orr.

Bere garaikideak baino zuhurragoa zen Baglivi (eta egungo bioingeniari asko baino zuhurragoa ere bai), konturatu baitzen teoria baino garrantzitsuagoa zela praktika.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 9. orr.


bioingeniaritza (ETCn 39 agerraldi; orobat bioinginerutza g.er.) iz ingeniaritza biologikoa; sistema biologikoen ingeniaritza.

Bioingeniaritzaren mugarritzat jo dute Ameriketako Estatu Batuetako zientzialari talde batek egindakoa: lehen aldiz, giza maskuriak hazi dituzte laborategian, eta zazpi gaixori txertatu ondoren, organook hainbat urtez ondo funtzionatu dutela ikusi dute.  Berria - Gaiak   2006-04-05

Belar gaizto batetik abiatuta, eta bioingeniaritzako teknikak baliatuta, lehertu bako minak atzemateko gai izango den landarea sortu du Danimarkako Aresa Biodetection bioteknologia enpresako zientzialari talde batek.  Berria - Gaiak   2004-01-29

Miguel Hernandez Unibertsitateko [...] Bioingeniaritza Institutuko zuzendaria eta fisiologia katedraduna da Bernat Soria.  Berria - Gaiak   2004-05-08

Bioinginerutza Institutuko zuzendaria.  Berria - Gaiak   2004-10-30


bioinginerutza ik bioingeniaritza.

biokarburante iz bioerregaia.

Europak biokarburanteei buruzko direktiba ateraia du 2003-an, landare erregaien erabilpena bultzatzen du; Frantzian aldiz bio erregaiik ez da legez aipu.  Herria   2005-11-17


biokimika 1 iz kimikaren adarra, izaki bizidunen osaketa eta erreakzio kimikoak azterten dituena.

XX. mendean, berriz, biokimikaren gorakadarekin batera, gorputzaren bizi-funtzioak erreakzio kimiko gisa deskribatzeko ahaleginak egin ziren.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 10. orr.

Haiekin, bazegoen saiatzerik genetikan eta biokimikan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 80. orr.

Biokimikaren ikuspuntutik, badirudi buruko neuronak serotoninarik gabe geratzen direnean gertatzen eta ezartzen dela depresioa.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 159. orr.

Bertan daude larrialdietako zerbitzuak, mikrobiologiakoak, immunologiakoak, hematologiakoak eta biokimikakoak.  Berria - Euskal Herria   2006-01-28

Doktorea da biokimikan [...] eta ikerlaria da Princeton-go kanpoaldean dagoen farmazia-arloko konpainia handi batean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 8. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Egunero kakao zuntza hartzeak odoleko kolesterol maila %30 murrizten duela esan dute adituek Lleidan, Espainiako Biokimika Erakundearen batzarrean.  Berria - Gaiak   2004-09-15

Urtebetean garuneko tumorea atzeman diete hiru langileri, eta Biokimika Saileko langileen artean beste minbizi kasu batzuk ere atzeman dituzte.  Berria - Euskal Herria   2006-01-28

Bertan dago Biokimika Zerbitzua ere.  Berria - Euskal Herria   2006-01-28

Biokimika eskolak ematen ditu Rappaporten.  Berria - Gaiak   2004-10-07

Teresa Lanari, kimika saria eman diote, Iñigo Tirapuk eta Diane Lemenagek biokimika sariak jaso dituzte.  Berria - Gaiak   2006-01-20


biokimikari iz biokimikan aditua.

Zentzuzkoxeago dirudite kontakizun mitikoek, biokimikari eta biologo molekularren solasek baino.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 35. orr.

Saritutako hiru biokimikari hauei esker dakigu gaur zelulek zelan kontrolatzen dituzten prozesu erabakigarriak.  Berria - Gaiak   2004-10-07

Hara nola aurki daitezkeen etxepe berean, inoiz ondoz ondoko ateetan, biokimikari bat eta genetista bat, elkarrekin hitz egiten ez dutenak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 103. orr.

Ulergarria zen Kerrn haren moduko goi-irakasle batek, erdia biokimikari eta beste erdia azti izaki, nazien Gorteko giro berezi hartan, zeinean magia beltza nagusi baitzebilen, medicamentumtzat izendatzea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 162. orr.

Basamortuko eltxoen urdaileko proteina batek zabaltzen du Leishmaniasi gaitza Estatu Batuetako biokimikari talde batek argitu duenez.  Berria - Gaiak   2004-10-29


biokimiko 1 izond biokimikarena, biokimikari dagokiona.

Burmuinak zenbat denboran ekoizten dituen bikotekideek elkarrekin iraun dezaten behar diren substantzia biokimikoak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 270. orr.

Interesgarriak dira gizakiaren egitura, funtzio, egokitzapen eta mekanismo biokimikoak, baina ez apartekoak, biologoarentzat behintzat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 7. orr.

Oinarrizko prozesu biokimikoak izaki bizi guztietan gertatzen direnez, gizakiek ez ezik, landare eta animaliek ere entzima asko dituzte.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 206. orr.

Landarearen sustraiek, nitrogeno dioxidoa xurgatzean, prozesu biokimiko bat hasten da, zeinak antozianina pigmentu naturalaren ekoizpena azkartzen duen.  Berria - Gaiak   2004-01-29

Oroimenaren teoria biokimikoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 239. orr.

Bi printzipioren arabera funtzionatzen du, itxura denez, eboluzio biokimikoak: molekula berrien sorkuntzari dagokio bata; bestea, berriz, haien hautespenari.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 108. orr.

Eritasuna oraindik agertzeke egonik ere, horra haren froga biokimikoa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 136. orr.

Azterketa biokimikorako erabilerraza bezain desegokia zen azterketa fisiologikoetarako.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 78. orr.

Erloju biokimikoa hiru genez osatutako sistema bat da.  Berria - Gaiak   2004-07-13

Espainiako eta Estatu Batuetako zientzialari talde bat erloju biokimiko sintetikoak sinkronizatzeko modua aztertzen ari da.  Berria - Gaiak   2004-07-13

• 2 iz biokimikan aditua.

Arloen arteko mugak gero eta iheskorragoak dira: zer da gaur egun biokimiko bat medikuntza, kimika, matematika edo fisika aldi berean erabiltzeko gai ez bada?  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 121. orr.

Burmuinak zenbat denboran ekoizten dituen bikotekideek elkarrekin iraun dezaten behar diren substantzia biokimikoak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 270. orr.

Azken gerraren bezperetan, biokimikoek frogatu zuten biziaren egiturak eta funtzioak bat direla formen aukera zabalaren gainetik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 11. orr.


biokimikoki adlag biokimikaren aldetik.

Animaliak gara, egoera izugarrietan iheserako fisikoki eta biokimikoki egokituta gaudenak: tentsioa jaitsi egiten da, etsaiak zaurituz gero ez dezagun odolik gal; izerditan jartzen gara, hark heldu nahi izanez gero gure azala irristagarri gerta dadin.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 109. orr.


bioklimatika iz eraikinak diseinatzean ingurugiroaz baliatzen eta energia kontsumoa gutxitzen saiatzeko jardunen multzoa.

Funtsean hori da bioklimatika.  Berria - Euskal Herria   2004-07-15


bioklimatiko izond bioklimatikarena, bioklimatikari dagokiona.

Energiaren Euskal Erakundeak Eraikinen Energia Eraginkorraren Ziurtagiria ematen diete ezaugarri bioklimatiko jakin batzuk betetzen dituzten etxeei.  Berria - Euskal Herria   2004-07-15

Ziurtagiriak etxearen ezaugarri bioklimatikoak bermatzen ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-07-15

Eraikinen ezaugarri bioklimatikoaz eta energia aurrezteaz aritu dira.  Berria - Euskal Herria   2004-07-15


biokultural izond giza biologia eta kultura lotzen dituena.

Elikagaiaren eta naturaren arteko lokarria eten egiten du mundializazioaren ondoriozko deslokalizazioak eta kontsumitzailea bere unibertso biokulturaletik hein batez bereizten, urruntzen du.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 105. orr.


biola (ETCn 645 agerraldi) 1 iz sinfonia orkestrako musika tresna, biolinaren antzekoa, baina hura baino zerbait handiagoa.

Bat-batean aingeru bat agertu zitzaion distira bizitan, ezkerreko eskuan biola zuelarik eta eskuinekoan arkua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1086. orr.

Laukotean, beren artean zegoen maila gorde zuten: Egeak biolontxeloa jotzen zuen, Circek lehen biolina, Safok bigarrena, eta Virgiliak biola.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 134. orr.

Gabriel Erkorekaren Biola, klarinete eta pianorako trioa. biolin, biola eta orkestrarako Sinfonia Concertante lana eskainiko dute.  Berria - Kultura   2004-11-03

Piano, biola, biolontxelo eta biolinerako rondo concertante eta adagioa, eta Amurraina piezak joko ditu boskoteak.  Berria - Kultura   2006-02-17

Biolako solista garrantzitsuenetakoa da Garth Knox.  Berria - Kultura   2006-02-23

Vicente Balaquerrek emango du biolin ikastaroa, Paul Cortesek biolakoa, Sandro Meok biolontxelokoa.  Berria - Kultura   2004-07-31

Orkestraren soinua elegantea izan zen biolinetan eta bioletan, kontrabaxu eta txeloetan ez hainbeste.  Berria - Kultura   2004-08-31

2 (izenondoekin)

Instrumentuak hauexek dira: arpa, psalterio, laut etzanikoa, laut zutikakoa, zitola, fidula edo biola obala, zanfona, gaita, organeto eta aulos bikoitza.  Berria - Kultura   2006-02-11

Hantxe ikasi nuen organoa eta lauta jotzen eta baita biola txikia eta lau hariko biolina menderatzen ere.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 68. orr.

Biola bakarlaria ederto aritu zen, soinu aberatsarekin eta adierazkortasun handiz.  Berria - Kultura   2004-01-24

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Piano, biola eta biolin ikasketak egin ditu Bilbon eta Salamancan.  Berria - Kultura   2004-07-02

Hasiera batean aurreikusita zegoen biola eta piano kontzertuaren ordez ariko dira Bogdanov eta Perez de Azpeitia.  Berria - Kultura   2004-04-16

Virgiliak biola-joaldi batez sua itzuli zion maitaleari.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 144. orr.

4 biola-jotzaile (ETCn 89 agerraldi; orobat biola jole ETCn 24 agerraldi eta biolajole ETCn 5 agerraldi)

Boskotea bi biola jotzailek, bi biolin jotzailek eta biolontxelo jotzaile batek osatzen dute. 1996an sortu zuten laukotea Leipzigeko Hochschule fur Musik und Theater eskolan Aitzol eta Jokine Iturriagagoitia biolin jotzaileek, Katia Stodtmeier biola jotzaileak eta Rebekka Riedel biolontxelo jotzaileak.  Berria - Kultura   2004-09-15

Jean Baptistek Virgilia biola-jotzaileari begiratu eta begiarekin batera samurtasuna eman zion.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 144. orr.

Bakarlaria: Gerd Grotzschel biola jotzailea.  Berria - Kultura   2004-01-24

Biola-joleak egon ziren, baita txirula eta zilarrezko adar-joleak ere.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 303. orr.

Biola, lira, harpa, ttunttun edo arrabita joleek lagundurik, bertze batzuk eguzkitan dantzan ari direla.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 27. orr.

5 biola da ganba (orobat da ganba biola) biolontxeloaren antzeko musika tresna.

Jordi Savall biola da gamba jotzailea, Montserrat Figueras sopranoa eta Rolf Lislevand gitarrista. Ziburuko elizan ariko dira irailaren 2an.  Berria - Kultura   2004-08-19

Da gamba biola Marin Maraisen garaian egitaraua eskaini zuten atzo Kursaalen ganbera zikloari hasiera emanez.  Berria - Kultura   2004-08-11

Jordi Savall da gamba biola jotzaileak, Rolf Lislevand tiorba jotzaileak eta Pierre Hantai klabezinistak.  Berria - Kultura   2004-08-11

Bi biolin eta bi flauta goiko ahotsetan, eta baxu kontinuoan, ugari; biolone, da gamba biola, tiorba, fagot eta organo-klabea.  Berria - Kultura   2004-08-28

Jordi Savallen 'da gamba' biola gaur Kursaalen.  Berria - Kultura   2004-08-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

da gamba biola (4).


biolajole ik biola 4.

biolatu, biola(tu), biolatzen du (ETCn 9 agerraldi; cf bortxatu ETCn 8.548 agerraldi) ad bortxatu.

Sarritan, alaba biolatzeko mehatxuarekin aski izaten duk, irekitzeko poltsa.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 12. orr.

Elkarrekin jardun ahal izateko nahi izaten den "azken oinarrietako adostasun minimo" esijitu honek, oso erraz demokraziaren arau elementalak nola biolatzen dituen, h. d., intimitatearen esfera ukiezina nola inbaditzen duen.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 100. orr.


biolazio (ETCn 15 agerraldi; cf bortxaketa ETCn 3.340 agerraldi) iz bortxaketa.

Hala, tortura hitza zarataz jantzita, ezerezean geratu da Kristina Getek sufritu zuen biolazioa, ezerezean Kepa Urraren bihotzerainoko ubeldurak, ezerezean Joseba Arregiren oinetako erreak, Mikel Zabaltzaren birika urez puztuak, Lasa eta Zabalaren azazkal erauziak, Gurutze Iantziren...  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 9. orr.


biolent ik biolento.

biolento (ETCn 788 agerraldi; orobat biolent g.er.) 1 izond indarkeriazkoa, gogorra, bortitza.

Bere ikasle izandakoek eskolan oso irakasle biolentoa zela esaten zuten.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 100. orr.

Horietako asko, hamabost eta hogeita hamar mila bat bitartean, falangista biolentoak zirela.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 144. orr.

Tigre batek bere domadorea txikitzen duenean, tigre hori biolentoa dela esaten da eta bala bat sartzen zaio buruan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 105. orr.

Lehoien izakera biolentoa, Arrats hartako ekintza biolentotik at [...] neska gazte bat bazegoen etzanik, trenputxartua, hedailo eta doi-doia hatsartzen zuela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 119. orr.

Ekaitza edo lurrikara, naturaren mugimendu biolentoak dira.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 105. orr.

Momentu honetan Europan agintzen duen sentsibilitateak ez lukeela ongi ulertuko askapen mugimendu biolento bat.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 101. orr.

Giza aberearen historia arras biolentoa da; baina gizatiarra da halaber lantzean behin biolentzia gainditzen asmatzea.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 20. orr.

Aberriaren bihar edo etziko esnatze biolentoa auhenkatzen, amesten, asmatzen eta iragartzen zuten.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 37. orr.

Herriak aurka egiteko modu guztiak erabili dituenean, grebak, protestak, salaketak, manifestazio baketsuak eta biolentoak, ezer aldatu gabe, orduan zabaltzen da altxamendurako bidea.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 89. orr.

Euskal Herria oraingo bide biolentotik segituz gero suizidiora doala.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 81. orr.

Bizitza biolentoa da.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 105. orr.

Irakurria nuen nik nola hartzen zituzten gizon zuriek indiarrak eta beltzak, baita nola hauetarik anitz lehertu eta bizigabetu izan zituzten, tratu ezin gaixtoago eta ezin biolentago baten ondotik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 541. orr.

Biolentoa egiten zaie lagun hurkoaren aurpegia aurrez aurre ikustea.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 144. orr.

2 (izen gisa)

Demokratek eta biolentoek, azken finean, alderdi biek ideal demokratikoak dituzte: ideal judukristauak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 60. orr.

Biolentoen helburuei muga euskal gizarteak jartzen die.  Berria - Euskal Herria   2004-08-22

Ez nuen sekula parte hartu kale borrokan edo ETAn, ezta fronte kulturalean ere, eta are gutxiago biolentoen aurkako hiritar demokraten erresistentzian.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 144. orr.

Hala ere, hain da erraza, sinplea, eta hain da zabarra biolentoaren txartela jostea.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 101. orr.

3 ez-biolento izond

Protestaldia «guztiz legitimoa, demokratikoa eta ez biolentoa» izan zela ere azpimarratu zuen Alvarezek.  Berria - Euskal Herria   2004-02-12

Hautu ez biolentoa da neurea, halere, berdin da zergatik, eta biolentziarik ez dut praktikatzen.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 101. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

biolentoa da (4); eta biolentoak (3)


biolentzi ik biolentzia.

biolentzia (ETCn 5.828 agerraldi) 1 iz indarkeria, bortizkeria.

Fedea biolentzia da, edozein fede klase: erlijiosoa, politikoa, ekonomikoa, artistikoa, kirolekikoa...  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 182. orr.

Ez zuen egon behar biolentziarik atzemateko unean, ez zuen torturarik egon behar komisarian.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 449. orr.

Estatuak bakarrik du zilegi biolentzia erabiltzea, baina erabilera horrek arau argi eta garbiak ditu.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 165. orr.

Su etena bukatu ondoren, biolentziak inoiz baino indar handiagoarekin segitu zuen.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 113. orr.

Gehiegi sinesten duzue biolentzian, dogma ukiezina bailitzan.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 77. orr.

Ezkerraren historia biolentziarekin oso loturik dago Europako historian.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 99. orr.

Kaos moralaren eta biolentziaren erruduntzat jotzen da erlatibismoa.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 53. orr.

«Terrorismoaren eta edozein motatako biolentziaren biktimak maiz eta gertutik laguntzera» deitu du.  Berria - Harian   2005-12-11

Biolentziaren kausa katolizismoa zela, errepikatzen ziguten etengabe.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 99. orr.

Konflikto kasuetan, biolentzia gabeko soluzioa izango da etikoena; beste erremediorik geratzen ez bada, holako eta bestelako baldintzetan, biolentzia -ezinbestekoa delako bakarrik! -onartu ahal izango da etikoki.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 54. orr.

Hautu ez biolentoa da neurea, halere, berdin da zergatik, eta biolentziarik ez dut praktikatzen.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 101. orr.

Biolentziak ozkak neurtu ezinak ziren jadanik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 280. orr.

Sortzen eta pairarazten dugun biolentzia, gainditzeko zubirik gabeko leizea da, miseria bezala.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 135. orr.

Gizatiarra da halaber lantzean behin biolentzia gainditzen asmatzea.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 20. orr.

Kirolean euskara bultzatzea, biolentzia eta dopina desagertaraztea, eta gizon eta emakumezkoen berdintasuna ere bultzatzen du.  Berria - Kirola   2004-03-31

Anbulantzietako langileon hiztegietan ez dago sabotaje edo biolentzia mailako hitzik.  Berria - Ekonomia   2004-12-09

Biolentzia eta bortxa erabiltzea zen gehien atsegin zitzaiona, agintea eskuan zuela erakustea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 33. orr.

Espainiako Biolentziaren Aurkako Batzordeak egun batzuk besterik ez ditu behar izan Zaragozan Eto'ok entzun zituen irainak epaitzeko.  Berria - Kirola   2006-03-04

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Biolentzia hutsera eramaten zuen inozentzia, hots.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 64. orr.

Zergatik gertatzen da hori, ardoaren biolentzia sutsuak arima gorputzean bertan perturbatu ohi duelako ez bada?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 193. orr.

Zergatik dirau biolentzia zorrotzak lehoien enda ilunean, maltzurkeriak azeriengan [...]?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 207. orr.

Krisi garaian, biolentzia politikoa eta soziala nagusitzen direnean ere, izugarrikeriak egunerokoan aurkitzen duenean habia, idazlearen zeregin nagusia idaztea dela dio.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 90. orr.

Alderdiak antolaturiko biolentzia "zibil" terrorista.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 241. orr.

Biolentzia iraultzaileak benetan iraultzaile izateko dituen beharrizanak.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 69. orr.

Herri galdeketa biolentzia armaturik gabeko egoera batean egin beharko litzatekela.  Berria - Euskal Herria   2004-08-19

Estatuko morroien biolentzia zentzugabearen biktima errugabeak izan dira.  Berria - Euskal Herria   2004-03-28

Biolentzia jasangaitzaz.  Berria - Kultura   2004-03-09

Oraingo otoizlekuak gudatokiak ziren berdin, ordu haietan, biolentzia sakratua baitzen eta sakratua bera bortizkeriaren sortzaile.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 134. orr.

Hilketen artean bereizten jakinez, kultura bat azaltzen dute [...] eta -absolutuak izan gabe- lagun liezagukete beharbada soluzioaren bila, razionaltasun dialogatu batean orientatzeko, biolentzia razionalago baten bila izan, edo bake razionalago baten bila hobe.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 64. orr.

Nire baitan biolentzia dago, baina ez da negatiboa.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 105. orr.

Amaierako biolentzia fisikoa gutxienekoa da laurek ordura arte sortutako zabor moralaren aurrean.  Berria - Kultura   2004-03-05

Etxeko biolentzia?  Berria - Euskal Herria   2004-08-03

Bistan dago familiako biolentzia ezin litekeela inolaz ere esan, eta, are gutxiago, etxeko indarkeria.  Berria - Euskal Herria   2004-08-03

Egiazko biolentzia askatzaileak ezin duela zernahi eta edonolako izan.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 76. orr.

Liburu horren helburua ohiko kanonetatik ateratzea zen: irakurlea ohiko biolentziatik eta biolentzia politikotik aldentzea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 309. orr.

Ez diot sekula inori arroparik berari bezala tarratatu, ez dizkit inoiz botoiak inork halako biolentzia samurrez kendu.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 203. orr.

Euskal arazoari, edo egungo biolentziari, esplikazio historikoak bilatzea ere historikoki zentzugabea eta politikoki arriskutsua bilakatuko da.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 156. orr.

Patriarkatuak emakumeen kontrako biolentzia erabiltzen du.  Berria - Euskal Herria   2004-11-24

"Euskal biolentzia" esaten diat, orokorrean, biolentzia handiak eta txikiak, helduak eta adoleszenteak gogoan izanda.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 79. orr.

Gezurra zirudik baina ez duzue konturatu nahi euskal biolentziak porrot egin duela.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 78. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; orobat biolentzi)

Biolentzia mota hau emakumeen kontrakoa da eta matxismoak eragiten du.  Berria - Euskal Herria   2004-08-03

Indiako Gobernuak eta Hurriyat Kaxmirreko independentziaren aldeko taldeen biltzarrak herrialdeko «biolentzia mota guztiek» desagertu behar dutela hitzartu zuten.  Berria - Mundua   2004-01-23

Biolentzia giroa itogarria.  Berria - Euskal Herria   2004-10-21

Sexu eta biolentzia irudiak jasotzen dituzten haurrak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 139. orr.

Euskal Herrian bakea lortzeko bidea biolentzia egoeran egingo da.  Berria - Euskal Herria   2004-11-19

Ez zen suizidioa izan: autopsiak biolentzi arrastoak aurkitu ditu ibaian agertutako emakume ezezagunaren gorpuan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 65. orr.

Kaleko delinkuentziak komunitatearen bizitza hondatzen du, herrialdeetan diren diru-sarreren desberdintasunak oso loturik daude biolentzia eta delinkuentzia tasekin.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 283. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hargatik, grebak iraun zuen azken bost asteetan izugarriko barne-biolentziaz ekin zuen Rogerrek.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 210. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurkako biolentzia (9); biolentzia behin betiko (3); biolentzia eta (5); biolentzia mota (6); emakumearen aurkako biolentzia (3); emakumeen aurkako biolentzia (4); eta biolentzia (13); etaren biolentzia (3); ez biolentzia (3); kontrako biolentzia (3)

estatuen biolentziak (3)

biolentziaren aurka (7); biolentziaren aurkako (7); biolentziaren aurkako batzordeak (4); biolentziaren inguruko (3); biolentziaren kausa (3); biolentziaren kontra (4); den biolentziaren (3); eta biolentziaren (11)

biolentziari buruz (3)

biolentziarik ez (3); biolentziarik eza (4); biolentziarik gabe (5); biolentziarik gabeko (3)


bioleta 1 iz belar landarea, lore eder more antzekoak ematen dituena, apaingarri gisa oso aintzat hartua dena (Viola odorata etab.); delako landarearen lorea. ik briolet.

Bioletak jaio ziren eta baita nartzisoak ere.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 134. orr.

Zoru gainean, ezker eta eskuin, emakume batzuk eserita zeuden lorez betetako saski karratu batzuen atzean; arrosak, bioletak, daliak eta bitxiloreak zituzten salgai, sortaka.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 44. orr.

Bitxiloreen orban zuri biziak, dalien gorri odolkara, bioleten urdintasuna, arrosen mami bizidunak agerira azalduz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 44. orr.

Jendetzaren erdian, bioleten erretiluak pixka bat trabaturik, Cadinek artileak, flanelak, kotoiak ukitzen zituen, ehunaren leuntasuna eta malgutasuna egiaztatzeko asmoz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 259. orr.

Bioleta horiak eta zitori-mota arraroak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 195. orr.

Teilatuen gaineko zeruak bioleta koloreko distira zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 81. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Esperlin saskiak, saskitxo garbiak, marrubi saskiak bezain politak, bioleta usain handia hedatzen zutenak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 147. orr.

Aldi berean, Txitxikoven atzean, oharpen garratz eta mingarri samarra jalgi zen, bioleta-urrinarekin batera, beste dama baten ahotik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 250. orr.

Bioleta-uraren usain goxoa zerion ohe bigun batean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 29. orr.

Odoletan hasteraino jo dugu ipurdian, eta bioleta petaloekin Déroulèderen burua marraztu dugu bertan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 111. orr.

Altuera handi hartatik bioleta eta asfodelozko koroa bat erortzen utzi balu bezala.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 204. orr.

Egun guztia igarotzen zuen merkatuan eta merkatuaren inguruetan aurrera eta atzera, bere soropil zatia paseoan zeramala, bioleta sortak sosean saldu nahian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 245. orr.

Bioleta sortatxoak erretiluaren goroldioan berez sortzen zirela zirudien, hain agudo landatzen zituen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 246. orr.

Egun batean, bioleta saltzaileak belar iharrez beteriko saski txiki batetik erremolatxa bat nola lapurtzen zuen ikusi zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 266. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Gabardina bioleta kolore bat edukiko du jantzita eta lepoko berde luze bat lepo inguruan bilduta.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 30. orr.

4 (elkarketa kopulatiboetan)

Daltoniko ez den pertsona normal batentzat 0,440 µ, 0,535 µ et 0,565 µ-koak dira uhin-luzera horiek, eta urdin-bioleta, orlegi-urdin eta orlegi-horiari dagozkio.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 27. orr.

• 5 izond morea.

Izpi bioleta inoiz baino indar eta bultzada handiagoz irten zen ezpatatik.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 198. orr.

Autodidaktak kartoi bioletazko bi errektangelu atera ditu bere diru-zorrotik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 177. orr.

Jaka zeukan jantzirik, ez txalekorik ez lepokorik, eta arrasto bioletekiko alkandora zuri bat.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 128. orr.

Haren masailek orban bioleta bat eragiten dute aulkiaren larru marroiaren gainean.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 57. orr.

Lakatos jaunaren maletinean tanpoi sorta bat deskubritu nuen, tatxagabea, tanpoi gorriak, urdinak, beltzak, bioletak.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 178. orr.

Txilar bioletek eta ote horiek orain lorezko geruza handi batez estaltzen dituzten bi mendiren maldetan barrena doa.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 161. orr.

Goruan iruniko lihozko jantzi bioleta, purpura eta azafrai kolorekoak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 33. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bioleta eta (3); bioleta kolore (3); bioleta koloreko (4); bioleta sailean (4); bioleta sorta (4); eta bioleta (5)


bioletadun izlag bioleta edo bioletak dituena.

Izeba Petuniaren arte-lana, esnegain-meta eta azukrezko bioletadun postrea, airean zegoen dilindan sabaitik hurbil.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 23. orr.


biolin (ETCn 4.172 agerraldi) 1 iz sinfonia orkestrako musika tresna, lau harikoa, arku moduko batez igurzten dena eta besaburuan jarrita jotzen dena. ik arrabita.

Musikari multzo polita ere bazuen, lauta eta organo jotzaileekin batera, txirula, tronpeta, txistua, gaita, biolina, biola, kontrabaxu eta biolontxeloa jotzen zutenez osaturik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 67. orr.

Sentimendu finenak eta sotilenak adierazteko biolina bezalakorik ez dagoela konkluditu nuen iluntze hartan.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 159. orr.

Hitzak irristatzen zituela itsuak, biolinaren arkua hariak jotzean irristatzen den bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 55. orr.

Aingeruek ere tronpetak utzi zituzten, eta kanpanjoleak kanpai soka, eta ijitoen kanpamentuan biolina eta danborra beren zorroetara bihurtu ziren.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 174. orr.

Atsegin nituen lurpeko korridore haietako oihartzunak, kantak ahots betean abesten nituelarik eta jendeak txanponak eta dolarrak botatzen zituelarik Greg-en biolinaren zorrora.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 335. orr.

Biolina ezker eskuarekin hartu zuen, arkua eskuinarekin; biolina ezkerreko besagainera ekarri eta kokotsaren eta kokospearen artean ipini zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 84. orr.

Biolina afinatzen hasi zen, zubia eta hariak bereziki zainduz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 57. orr.

Agureak, biolina kaxa barruan gordetzen ari zela, kafe bat hartu nahi ote zuen itaundu zion.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 26. orr.

Eta, eskuan harturik, biolina jotzen hasi zen.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 245. orr.

Billy-k gitarra jotzen zuen, Greg-ek biolina, eta nik abestu egiten nuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 335. orr.

-Haizea ari da biolina joka -errepikatu zuen koronelak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 181. orr.

Glazunoven Biolin Kontzertuari ekin zion, bere hil bezpera balitz bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 286. orr.

BOSek Beethovenen, Hindemithen eta Txaikovskiren biolinerako lanak interpretatuko ditu.  Berria - Kultura   2004-03-17

Mozarten biolinerako 5. kontzertua.  Berria - Kultura   2006-01-31

Johannes Brahmsek biolin eta orkestrarako idatzi zuen kontzertuaren lehen zatia Bruchen Biolinerako eta Orkestrarako lehen kontzertua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 235. orr.

Beti doinu bera hasten zen jotzen, Biolin eta Pianorako Sonata, 5 zenbakia, Udaberria gisa ezagunagoa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 259. orr.

"Zakurraren biolina", eta beste esaera bat etorri zitzaion gogora: galdutako ehiztariaren txistuak eta bere zakurraren zaunkak entzundako gauaren ondoren, 15 egun irauten duen ekaitza etortzen omen da.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 98. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Biolin bakarti baten doinu alaia entzun zen kaperan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 124. orr.

Biolin gorri-kolore eta gerezi usainekoa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 93. orr.

Bera hain isila izanik ere, biolin gerezi-koloreak, biolin gerezi-usainekoak hitz egiten baitzuen bere ordez.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 98. orr.

-Ez da hori, ez nago frantses biolinak eskuan hartzera ohituta.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 115. orr.

-Elur haizea da neguko biolina, ezta?  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 242. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ijitoek elkarri begiratu diote, biolin arkuak behera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 176. orr.

Hilik aurkitu zuten musikaria bere gelan, biolin hari batez itoa, leiho txikiko burdinsaretik zintzilik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 85. orr.

Txikle luzatuak ziruditelako, ez biolin-sokak.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 152. orr.

Bazterreko mahai baten gainean zegoen biolin-kutxa erakutsi zien.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 114. orr.

Uda aire beroan bezala, etorri zitzaion biolin doinua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 126. orr.

Eskailera estu batzuk zituen aurrean eta biolin-hotsa heltzen zen solairu batetik.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 23. orr.

Biolin soinua nora haien aurpegia hara, musika ikusiko balitz bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 58. orr.

Biolin-kexu urrunak bezala. beti Beethovenen biolin kontzertu bera txistukatuz.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 207. orr.

Txaikovskiren biolin-kontzertu zoragarria jotzera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 129. orr.

Jacquesi begiak Circerengana joan zitzaizkion, enarak balira bezala, eta Circek biolin-joaldi batez airea eman zion Jacquesi, ezpainak harrotu zizkion aire berri eta garbia.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 144. orr.

Martinek biolin ikastaro batean izena eman nahi zuela azaldu zion betaurrekodunari.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 24. orr.

Biolin eskolak emateko.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 123. orr.

Martin biolin-klaseetara joaten zen lantzean behin.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 29. orr.

Denbora gutxi egiten zuten elkarrekin, astearte eta ostiralero, Hannaren biolin-ikastorduen garaian.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 277. orr.

Biolin irakaslea da.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 24. orr.

Italiarrak itsas aurrean jotzen irakatsi zion Irisarriri, itsas musikaren gainetik biolin musika jartzen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 112. orr.

Musika-talde bat ere bazen koruan, hamabi musikariz osatua, organo-jotzaileari laguntzeko, tartean Alessandro, biolin-maisua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 124. orr.

Mena zuzendariak ondo kontzertatu zituen bai orkestraren joaldi landua, zein biolin bakarlariak musika-tresnari eman beharreko goi exijentzia ere.  Berria - Kultura   2006-01-31

Egun, Junko Kanome lagun duela, piano eta biolin bikote bateko partaide da.  Berria - Kultura   2004-07-15

Orduan aipatu zion lehen aldiz Schuberten "Neskatxa eta herioa" biolin-laukotea.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 65. orr.

Garai hartan Damián ardo truke jotzen zuten biolin-talde bateko partaide zen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 75. orr.

4 biolin-egile

Giovanni Paolo Bresciakoa, biolin-egilea bere herrian, garai hartan, bere langintzaren gora-beherengatik, Venezian bizi zena, biolinak egiteko tailer bat sortu nahi baitzuen bertan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 79. orr.

"Santutasuna" aipatu zuen Paolo biolin egileak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 80. orr.

Alabak aitari zor dion errespetuarekin batera, harenganako maitasuna ere agerian utzi nahiz, berarekin beti eraman ohi zuen biolina, Gardiner biolin-egileak berarentzat propio landutako biolin kolore gorri bat.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 235. orr.

5 biolin-jotzaile (ETCn 634 agerraldi; orobat biolin-jole g.er.) ik biolinista.

José Tudela biolin jotzailea, lehenago Joseph Israel de Tudela.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 82. orr.

Tronpeta jotzaile bat, biolin jotzaile bi, biola eta biolontxelo jotzaile bana, organo jotzaileaz gainera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 78. orr.

Orkestrarekin batera, 33 artista gonbidatuk hartuko dute parte emanaldietan; sei pianistak, bederatzi zuzendarik eta lau biolin jotzailek, besteak beste.  Berria - Kultura   2004-06-03

Tasmmin Little biolin jotzailea eta Emma Johnson klarinetista izango dira birako bakarlariak.  Berria - Kultura   2004-05-09

Gehiegikeriatzat jo baitzuten biolin jotzaileak biolina eskuetan zuen bitartean elizan zen isiltasuna.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 80. orr.

Larunbata zen, ia ziur nago, Marisa eta biok Biolin-jolea teilatuan filma ikustera joan baikinen beheko auzora.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 79. orr.

Beste bi musikariren laguntza izan dute: Arkaitz Miner eta Xabier Zeberio biolin jotzaileena.  Berria - Kultura   2004-11-11

Karlmaier abizeneko biolin-jotzaile buhame, zarpailtsu eta txiroa izan zuen irakasle.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 258. orr.

Imad, musikaria, biolin-jotzaile handi bihurtu zen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 122. orr.

Aleluia!, sendatua zela biolin jotzaile trebe hari esker.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 79. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

biolin bana (3); biolin bat (16); biolin bat ekarri (3); biolin baten (5); biolin doinuak (4); biolin egileak (4); biolin eskolak (5); biolin eta (28); biolin eta orkestrarako (8); biolin eta pianorako (3); biolin hotsa (3); biolin jole (5); biolin jotzaile (28); biolin jotzaile bat (3); biolin jotzaile trebe (6); biolin jotzailea (21); biolin jotzaileak (13); biolin jotzailearekin (4); biolin jotzailearen (6); biolin jotzaileari (3); biolin kutxa (8); hiru biolin (5); hiru biolin jotzaile (3); paolo biolin egileak (3); szimanovskiren biolin eta (3)

bere biolina (6); biolina eskuan (12); biolina eskuetan (3); biolina eta (22); biolina ez zela (3); biolina hartu (13); biolina hartu eta (6); biolina hartu zuen (5); biolina jo (6); biolina jo zuen (3); biolina joka (8); biolina jotzea (3); biolina jotzen (21); biolina jotzen ikasi (3); biolina jotzen zuen (3); biolina mahai gainean (3); biolina utzi (3); eta biolina (21); eta biolina jotzen (3); tudelaren biolina (3)

biolinak eta (5); eta biolinak (4)

bere biolinarekin (3)

biolinerako eta orkestrarako (3)


biolingintza iz biolinak egiteko jarduna.

Hainbestekoa zen musikarekin zuen anaitasuna, non Tuterako azken urteetan tresnagintzan aritu zen, biolingintzan batez ere, eta maila altua lortu lanbide horretan.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 68. orr.


biolinista (ETCn 501 agerraldi) iz biolin-jotzailea. ik biolin 5.

Anne Akiko Meyers biolinistak, Asier Polo biolontxelo jotzaileak eta Ivan Martin pianistak Euskalduna jauregian emango dituzte kontzertuak, Bakarlari Handien Errezitaldian zikloaren barruan.  Berria - Kultura   2004-11-03

Jayshrik «ñabardura erlijiosorik gabeko espiritualtasuna» islatzen du bere musikan, eta zuzenean biolinista batek eta hiru perkusio jotzailek lagunduta abestuko du.  Berria - Kultura   2006-02-14

Joaquin Atxukarro eta Emmanuel Ax pianistek, Ilia Gringolts biolinista errusiar gazteak eta Frank Peter Zimmermann biolinista alemaniarrak joko dute Bilbon.  Berria - Kultura   2004-06-03

Sañudok eta haren lagunek jende guztiaz gaizki esaka ematen zuten larunbat gau osoa, eta gero, kafetegiko pianistarekin eta biolinistarekin Beethovenen sonata baten edo Mozarten minuet baten edertasuna komentatzen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 51. orr.

Suitzan idatzi zuen, sasoi hartako ospe handiko biolinista bati begira: Leopold Auer.  Berria - Kultura   2004-03-17


biolinjole ik biolin 5.

biologi ik biologia.

biologia (ETCn 5.539 agerraldi) iz izaki bizidunen egituraz eta, oro har, biziaz, diharduen zientzia.

Biologia funtzioen zientzia da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 290. orr.

Bere teoriekin, bada, biologia ere saiatzen da bere objektuen, organismo bizien, irudikapen bat eraikitzen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 102. orr.

Biologiaren autonomiaren azpian dagoen ideia honako hau da: fisikak azal ditzake bizidunak izaki materialak diren heinean; baina ez, bizidunak diren heinean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 285. orr.

Biologian, aztertuko den organismoa hautatzea ez da nolanahiko auzia.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 74. orr.

Ingeniaritza genetikoa, gaur egun, baitezpadako tresna bilakatu da esperimentu bidezko biologiaren esparru.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 150. orr.

Bizidunak, elkarren irudikoak ginen, handikoiak eta burlariak halaber, ADN firindila bikoitz zatiz moldatuak: biologiaren determinismoari zegokionez ihesik ez zegoen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 126. orr.

Biologiaren Filosofia, bizitza artifiziala, Zientziaren Filosofia eta zientzia kognitiboa dira landu dituen gaiak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 12. orr.

"Imajinazioa da arimaren begia" esan ohi zien, sarritan, biologiako irakasleak, zenbait aurkikuntzaren azalpentzat.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 112. orr.

Biologiako klasean lehenengo aztertu ohi den izakia da ameba.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 158. orr.

Medikuntzako eta Biologiako liburu batzuk, ordurako zaharkituak, bere osaba Iturriozek eman zizkion.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 49. orr.

Biologiaren Filosofiako gaiek bi alderdi banaezin izaten dituzte: kontzeptuala eta enpirikoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 283. orr.

Belar edo landare-jendea ihartu edo erre egiten da; ez da hiltzen, ez baitzegoen bizirik ere (biologiarentzat bai, jendearen hizkuntzarentzat ez [...]).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 108. orr.

Biologiak ezarritako mugek ez baitute gaindibiderik.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 57. orr.

Historia naturalaren eta biologiaren arteko aldea neutralizatzen den neurrian, eta lehenari, historia naturalari, fixismoa dagokio eta bigarrenari, biologiari, eboluzionismoa.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 175. orr.

Pertsonen biologia ulertzeko, eulien biologia ikertu.  Berria - Gaiak   2006-05-09

"Jordan" David Starr Jordan (1851-1931) zen, biologia irakatsi zuena Stanford Unibertsitateko buru izan baino lehen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 295. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Biologia hutsarekin (azalaren kolore, garezurraren tamaina eta forma, etab.) ez dugu deus argitzen gizakiaren -izpirituaren- jardunketari begira.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 213. orr.

Berdin egiten du talka haren aurka, edo beharbada areago, ugalketaz eta sexualitateaz biologia modernoak plazaraturiko ikuspegiak eta hark eskura jarri dizkigun aukerak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 147. orr.

Azken hamarkadan garapenaren biologia ebolutiboa (evo-devo, ingelesez) deitzen den diziplina garatu da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 290. orr.

Ikerketa EHUko Biologia Zelular eta Histiologia Sailean egin dute.  Berria - Gaiak   2006-01-11

Biologia molekularrak agerian jarri zuen zelularen funtzionamendua gobernatzen duten sistema genetikoen eta oinarriko mekanismoen batasuna.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 11. orr.

Biologia molekularraren eta ingeniaritza genetikoaren bitartez gizakia laborategian sortzea da ametsa.  Berria - Gaiak   2004-05-20

Biologia Sintetikoaren adibidetzat jartzen dira 2002an polioaren birusa berregin izana, edo joan den urtearen amaieran gauza bera egin izana 1918ko gripe-birusarekin.  Berria - Gaiak   2006-03-16

Lyssenkoren adierazpenak irakurtzean, garbi ageri da, azal eta mami, haren ezgaitasun erabatekoa, haren ezjakintasuna, biologiarik oinarrizkoenari buruz ez ezik, baita zientzia-jardunbideari berari buruz ere.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 43. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; orobat biologi g.er.) ik biologiko.

Badu orai 5 urte biologia egun horiek antolatuak direla Hazparnen.  Herria   2005-09-08

Mayrrek bi biologia-mota daudela esaten du: funtzionala eta ebolutiboa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 286. orr.

Ingeniaritza genetikoa, oinarrizko biologia-auziei aplikatua.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 99. orr.

Hauxe ttantto bat gehiago izanen baita Montaury-ko kanpusarentzat, biologia adarra ere hemen garatuko da.  Herria   2001-10-04

Biologi balioztatzea da lehen proposamena.  Berria - Euskal Herria   2004-07-30

Dela Bichatengandik hasita eta patologia zelularreraino eskalak eta erreferentziak lekualdatu direlako, dela informazio-sistema aldatua izan delako ikuskatzetik, auskultatzetik eta haztapenetik mikroskopioaren eta biologia-testen erabileraraino.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 42. orr.

Adituen artean, Bartzelonako Unibertsitateko Biologia Fakultateko katedradun Narcis Pratek parte hartu du.  Berria - Harian   2005-01-18

Suitzako Biologia Institutuko Roland Regoes eta Sebastian Bonhoffer adituek eman dute horren gainean abisua: «Botiken eraginkortasuna nabarmen murriztu daiteke».  Berria - Gaiak   2006-04-21

Parisera joan ondoan gure aita-amak Bruselara joan ziren, biologia biltzar bat baitzegoen bertan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 145. orr.

Biologia ikasketak EHUn egin zituen.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 4. orr.

Mexikoko Unibertsitate Nazionaleko Biologia katedraduna da Antonio Lazcano.  Berria - Gaiak   2004-08-08

Biologia Izendegian behiala ikusi nuen liztor hura ez zitzaidan batere arrotz egin; bai ordea, haren erabilera taxonomikoa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 249. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

biologia edo (3); biologia eta (15); biologia hitza (3); biologia ikasketak (3); biologia irakaslea (3); biologia molekularra (7); biologia molekularrak (3); biologia molekularraren (8); biologia molekularreko (3); biologia sintetikoa (4); biologia sintetikoaren (4); eta biologia (12); unibertsitateko biologia (3)

biologiako arauen (3); biologiako arauen kontrolerako (3)

biologiaren filosofia (8); biologiaren filosofian (5); biologiaren filosofiaren (4); eta biologiaren (10)


biologialari iz

Biologialariak errana digu dutxa baten hartzeko baratze gibelean den sotoko ate ttipia irekirik utziko digula.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 150. orr.

Haur gazteena besoetan, biologialaria baratzetik ateratzen da eta badoa zurezko kaiari buruz, bihar goizean goizik ikasleekin erabili behar dituen ontziei urrundik behakoren bat emateko.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 149. orr.


biologika ik biologiko.

biologiko (ETCn 7.859 agerraldi; orobat biologika g.er.) 1 izond biologiarena, biologiari dagokiona, biologiaren bidez zertua.

Beste batzuen ikuspegitik, berriz, ondoezak jatorri biologikoa, endokrinoa, guruinetakoa, organiko-funtzionala luke: babarrun batzuen digestioak eragindako ondorio metafisiko latzak lirateke, alegia, Cioran guztien zorigaitza eta ondoeza.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 79. orr.

Ingeniaritza biologikoaren lorpen izugarria da gorputzaren entzumen- eta oreka-sistemak hain leku txikian konbinatzea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 128. orr.

Espezien galera 2010. urterako murrizteko konpromisoa hartu du Nazioarteak, Aniztasun Biologikoaren itunaren bidez.  Berria - Gaiak   2006-03-08

Neskak intziri bat egin du, intziri ito bat, azkenik patu biologikoa betetzera doan emakumearen mina eta plazerra batzen dituena.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 173. orr.

Kontuan izan behar da pixagura, adibidez, erabat prozesu biologikoa dela, eta grina sexuala -edo desio sexualaren falta, hobeto esanda-, berriz, kulturak oso baldintzatuta daukala.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 173. orr.

Azterketa biologikoen arabera, Isabelle Parmentier ez zen Marcel Martin kantari eta aktorearen alaba.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 273. orr.

Likido gazixka bat da odola, eta gure historia biologikoaren isla interesgarria dugu haren mineral-edukia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 163. orr.

Sexua arlo biologikoari dagokio.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 18. orr.

Plazer sexualaren oinarri biologikoa.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 236. orr.

Ortega-ren arrazaren kontzeptuak nahitaez izpiritual-kulturala izan beharra dauka, inola ez biologikoa.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 209. orr.

Arrazoi hau biologikoa da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 37. orr.

Gobineau edo Chamberlain arrazista biologikoak direna, ez da dudatzen; baina arraza ariarra goratzeko haien arrazoi guztiak moralak eta kulturalak dira: izan ere, "historia" egiten dute, ez zoologia.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 210. orr.

Jendearen zahartze biologikoaren ondorioak geldiarazteko.  Berria - Kultura   2004-06-05

Erraldoi Gorriaren erloju biologikoa oso azkar zebilen.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 96. orr.

Komunitatearen balio kultural-moralen transmisioa lot liteke odolarekin, eta odolaren panegiriko bat kantatu, eta odola ez gure zentzu biologikoan hartu hala ere, tradizional ohikoan baizik, familia edo leinuaren dohain eta bertuteen sinbolo gisa.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 212. orr.

Eragile biologikoek, kulturalek eta psikologikoek eragiten dute horretan.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 68. orr.

Doñanako Estazio Biologikoak ere hartu zuen hitza Itoizko aferan, eta urtegia faunarentzat "oso kaltegarria" izanen zela azpimarratu zuen.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 37. orr.

Gaur egungo legediaren arabera,genitalak aldatzeko ebakuntzarik egiten ez duten transexualen agirietan, euren genero biologikoa azaltzen da.  Berria - Euskal Herria   2006-02-16

Gainerako hondakinak bi modu ezberdinetan tratatuko lirateke: batzuk, aurretratamendu mekaniko biologikoaren bidez (151.388 tona) eta besteak beste labe batzuetan erreko lirateke (98.923 tona).  Berria - Euskal Herria   2004-09-25

Proposamen horretan aukera biologikoa atxikitzen da eredu gisa, hondakinen errausketa saihestuz.  Berria - Euskal Herria   2004-11-09

Badiolak jakinarazi du une honetan portuan lotuta daudela alturako ontziak, etenaldi biologikoa dela eta.  Berria - Ekonomia   2004-08-22

Antxoaren susperraldi biologikoa erraztuko duela azpimarratu zuen.  Berria - Ekonomia   2004-12-09

2 agente naturalak baino erabiltzen ez dituena.

Parada izanen da, elgarrekin, gogoetatzeko zer leku merezi duen laborantza biologikoak Euskal Herri osoan.  Herria   2001-08-09

Ekoizpenak hobetzea da laborantza biologikoaren xedea eta horietan interes handia dauka arraberritzen den energiak.  Berria - Euskal Herria   2004-09-14

Ekoizpen biologikoa egiten duten laborariak kezkatuak daude.  Berria - Euskal Herria   2006-05-06

Sanoago elikatzea minbizia eragozteko bide ona da, ekoizpen biologikoak hautatuz.  Berria - Euskal Herria   2004-10-29

Zuek ba dituzue hiru label: biologikoa, Idoki eta Ossau-Irati, zergatik?  Herria   2001-09-20

Beraz, garbitzeko erabiliko dugun sistema biologikoa izango da.  Berria - Euskal Herria   2004-02-25

Elostegiko gaina toki aproposa da instalazioren bat egiteko, baldin eta konpostajea, biometanizazioa edo tratamendu mekaniko-biologikoa egiteko bada, baina inolaz ere errauste planta bat egiteko.  Berria - Euskal Herria   2006-03-03

Horrez gain, erregai biologikoen planaren laguntzeko prest agertu da.  Berria - Euskal Herria   2004-12-11

Organoez gain bada, ordea, medikuntzan erabiltzen hasi garen bestelako baliabide biologiko ugari: ehunak, zelulak, gametoak eta DNA laginak, nagusienak aipatzearren.  Berria - Gaiak   2006-02-14

Terapia biologikoek gaitzaren sintomak gutxitzen «laguntzen dute».  Berria - Gaiak   2004-03-14

Gu larbak dauden tokiak aurkitzen saiatuko gara, eta, ondoren, produktu biologikoak erabiliz, haiek suntsitzen.  Berria - Gaiak   2004-09-15

Gure gizarteak eskatzen duen ingurumenarekiko errespetuaren eraginez, industria kimiko askotan era honetako produktu biologikoak ekoizten dira gero eta gehiago, ekologiarekin bat datozenak.  Berria - Gaiak   2006-04-06

3 gerrez eta kidekoez mintzatuz, germen kaltegarriak erabiltzen direna.

Gerra biologikorako ekoitzi diren nerbio-gas batzuk kolinesterasaren inhibitzaile dira.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 59. orr.

Ez zuen erabiltzeko moduko arma kimiko eta biologikoen biltegirik, ezta haiek baliatzeko plan garaturik ere.  Berria - Mundua   2004-07-15

Rockinghamek bazekien Iraken ziurrenik ez zela arma biologiko, kimiko edo nuklearrik, baina hori ez zuen kontuan hartu.  Berria - Mundua   2004-02-01

4 beste pertsona baten ahaide genetikoa dena.

Neskak eta berarekin Bilboko Kristo kaleko Sagrada Familia eskolan zegoen ahizpa bikiak ez zuten ihes egin, beren aita biologikoa izan zen eskolara joan eta handik inoren baimen barik atera zituena.  Berria - Euskal Herria   2004-11-24

Pentsa zer gertatzen den umearen ama biologikoa hiltzen denean.  Berria - Euskal Herria   2004-08-08

Adoptatuak guraso biologikoak bilatzeari ekiten dio bere bizitzaren puzzlea osatu nahi duelako.  Berria - Euskal Herria   2004-03-09

Haurrek guraso biologikoen berri izateko duten eskubidea ezagutarazi du.  Berria - Euskal Herria   2004-06-30

Familia biologikoa errespetatu behar da.  Berria - Euskal Herria   2004-06-26

Kasu horietarako ez dago pentsatuta ifbot, biloba biologikoek nahikoa entretenitzen baitituzte zahartxoak.  Berria - Gaiak   2006-01-10

Homosexualek euren bikotekidearen seme-alaba biologikoak adoptatzeko eskubidea izango dute aurrerantzean.  Berria - Gaiak   2004-10-30

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arma biologiko (8); arrazoi biologiko (3); baliabide biologiko (4); biologiko bat (9); biologiko edo (5); biologiko eta (10); biologiko hori (3); euskarri biologiko (3); garapen biologiko (3)

ama biologikoa (8); aniztasun biologikoa (3); biologikoa da (7); biologikoa dela (4); biologikoa egiten (4); biologikoa eta (12); biologikoa ez (4); desberdintasun biologikoa (3); erloju biologikoa (4); eta biologikoa (3); geldialdi biologikoa (3); laborantza biologikoa (9); mekaniko biologikoa (6); tratamendu mekaniko biologikoa (3); txakur biologikoa (3)

arma biologikoak (7); bere guraso biologikoak (5); biologikoak ere (3); biologikoak eta (3); eta biologikoak (3); guraso biologikoak (9); produktu biologikoak (3)

zentzu biologikoan (3)

laborantza biologikoaren (4); mekaniko biologikoaren (3)

ama biologikoari (3); aniztasun biologikoari (3); aniztasun biologikoari buruzko (3); biologikoari buruzko (4); biologikoari buruzko vii (3)

aurretratamendu mekaniko biologikorako (6)


biologikoki adlag biologiaren aldetik.

Gizakia beti arriskuan dela eta biologikoki ere maitasuna derrigorrezkoa duela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 302. orr.

Badakigu Lurrean biologikoki produktiboak diren bi hektarea besterik ez dela pertsonako.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 64. orr.

Bururatu zitzaidan, finean, errebantxa aski jator bat hartu nuela biologikoki beheragoko mailako izendatu nindutenen aurka.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 111. orr.

Are, izan liteke arrazialista ere, arrazista izan gabe: arraza biologikoki diferenteak baieztatuz, baina horien artean edozein hierarkia, bereziki moral eta intelektuala, zeharo ezeztatuz.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 212. orr.

Ea biologikoki determinatuak diren ala ez.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 161. orr.

Garai hartan aurkitu zuten plastiko biologikoki geldo hori.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 96. orr.

Nahiz eta biologikoki berea ez izan, nire semeak aitatzat du Kemal.  Berria - Euskal Herria   2004-07-25


biologismo iz posizio teorikoa, gertakari psikologiko, kultural eta sozialak ikuspuntu biologiko hertsietatik azaltzen saiatzen dena.

Engoitik orain, kontzeptu orokor oso zabala da ja, egiaren edo balioen erlatibotasun arrunta erakusten edo suposatzen duen zenbait praxi franko ezberdin zientzietan barnebiltzen duena: orduan erlatibismoa gaur egun aurkitu, perspektibismo, historizismo, soziologismo, psikologismo, antropologismo, biologismo, eboluzionismo, pragmatismo, fikzionalismo, etab., gisan aurkitzen da de fakto.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 40. orr.

Unamuno-ren biologismo eta "darwinismo lingüístico"az.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 108. orr.


biologista izond/iz biologismoari dagokiona; biologismoa inplikatzen duena.

Antropologo biologistak alde bat bakarra hartzen du aintzat, natura: horrekin ezin da historia esplikatu.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 213. orr.

Zientzia naturalen (eta antropologia biologistaren) tenoreko goraldiaren arabera, herri gogoa modu naturalista estriktoan, historiarik gabe, definitzen da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 95. orr.

Hau berau, historiaren filosofoak, historiaren analisi bidez erantzun behar du (ez antropologoaren analisi biologistaz).  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 199. orr.

Elorza-k soluzioa, a) determinismo biologista, eta b) determinismo psikologiko-ideologikoa, bata bestearen alternatiboak balira bezala, gura luke bilatu, biak elkarri kontrajarriz: determinismoa, biologista bada, ez da kulturala, eta viceversa.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 209. orr.

Buffonen garaian definituko zen zenbait harremanen bidez kosmologiarekiko, lurraren historiarekiko, filosofiarekiko, teologiarekiko, idazketa eta exegesi biblikoarekiko, matematikekiko [...]; eta harreman hauek guztiek Historia naturala kontrajartzen dute hala XVI. mendeko naturalisten diskurtsoarekin nola XIX. mendeko biologistenarekin.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 68. orr.

Agorrilaren 12an, eztabada ingurumena eta ekonomiaz, biologista, sindikalista eta ekonomista zenbaitekin.  Herria   2003-07-31


biologo iz biologian aditua den pertsona.

Biologoek, berriz, beren irudimenaren baliabide guzti-guztien beharra izaten dute bizitzaren jatorria itxuratzeko orduan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 34. orr.

Biologoen arabera, zelulen banaketa eta biderkatze prozesuak aurrera jarraitzen badu, hortik enbrioi bat sortuko da.  Berria - Gaiak   2006-04-18

"Giza genoma proiektua" hartzen du izena eta batez ere Estatu Batuetako Osasun Institutu Nazionalak (NIH) eta Erresuma Batuko Welcome Trust daude atzean. 1.100 biologo, informatiko eta teknikari ari dira lanean, 16 laborategitan eta 6 estatutan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 90. orr.

Iñigo Zuberogoitia biologoak, esaterako, zazpi urte daramatza belatz handiari buruzko azterketa bat egiten, hegaztion ugalketa, heriotza, elikadura... aztertzen.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05

Interesgarriak dira gizakiaren egitura, funtzio, egokitzapen eta mekanismo biokimikoak, baina ez apartekoak, biologoarentzat behintzat, mundu bizian beste nonahi aurki baitaitezke gizakiaren ezaugarri gehienen parekoak edo ho-beak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 7. orr.

Lehenengoa, aulkiaren gainekoa, fisikari batek eduki dezakeen ikuspegia litzateke, eta bigarrena, zakurrari buruzkoa, biologoarena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 169. orr.

Ekonomialariek hedapen prozesuan diren moneta-adierazleak ikusten dituzte, baina ekologoek, biologoek, soziologoek, psikologoek eta giza garapen iraunkorraren arloko aditu guztiek ekonomia berregituratzeko beharra ikusten dute.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 73. orr.

Koralezko arrezifeak galtzen ari direla gogorarazi dute aste honetan Estatu Batuetako biologoek.  Berria - Gaiak   2004-10-10

Biologoen arabera, animalia ugarik dituzte arazoak estresarekin.  Berria - Gaiak   2004-03-15

Bioetikaren gaineko auziak direla-eta, aspaldi honetan, jatorri eta arlo desberdineko adituekin egon behar izan dut maiz: biologo, genetista, mediku, legelari, filosofo, soziologo eta bestelako adituak aldian-aldian biltzen gara bioteknologiaren erronkei erantzuteko.  Berria - Gaiak   2004-06-17

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Tesia zuzentzen zion Valarché irakasleak biologo laguntzaile postua lortu baitzion Parisen, Inserm-eko laborategi batean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 237. orr.

Biologo eboluzionistak, aldiz, beste honako hau uste izango du, alegia, erantzunak zehaztu egin beharko duela zergatik belarrak (edo belarraren arbasoek) argia bilatzeko gaitasuna lortu edo moldatu duen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 286. orr.

Bakterioetara jo behar izan zuten biologo molekularrek, halako azterketetarako aukera ematen zuten bakarrak baitziren.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 14. orr.

Lyssenkok halako balentria harrigarritzat zeuzkan nekazaritza-esperimentu haien arrakasta ez zeukaten halakotzat benetako biologoek, eta ez zen haietan deus ere kromosomen aurkako zaparrada haserre haiek justifikatzen zuenik.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 44. orr.

Nola lortu ote zuen egoera basa eta etsi hartatik ateratzea [...] eta ni ikustera nindoan biologo eta ingeniari arrakastatsua bilakatzea?  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 249. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Biologo talde batek atzo adierazi zuenez, bioaniztasuna arriskuan jartzen du H5N1 birusak.  Berria - Gaiak   2006-04-20

· Itsas biologoek diotenaren arabera, egungo harrapaketa maila ezin da mantendu.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 71. orr.

4 (izenondo gisa)

Beren lankide biologoek ez bezala, haiek bazuten, arma nuklearrak zirela eta, bidaiatzeko eta atzerriko elkarretaratzeetan parte hartzeko aukera.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 47. orr.

Gertakizun horrexen berri galdegin nion egun batean nire lagun biologo bati eta hark argitu zidan guztia.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 24. orr.


biolone iz biolin handia.

Bi biolin eta bi flauta goiko ahotsetan, eta baxu kontinuoan, ugari; biolone, da gamba biola, tiorba, fagot eta organo-klabea.  Berria - Kultura   2004-08-28


biolontxelista iz biolontxelo-jotzailea.

Pieter Wispelwey biolontxelistaren emanaldia izango da irailaren 10ean.  Berria - Kultura   2004-09-02

Regis Pasquier biolinistak, Roland Pidoux biolontxelistak eta Joseph Colom pianistak osatutako hirukoteak.  Berria - Kultura   2004-03-11


biolontxelo (ETCn 1.081 agerraldi; orobat biolontzelo g.er.) 1 iz sinfonia orkestrako musika tresna, biolinaren antzekoa baina hura baino aski handiagoa, lurrean bermaturik eta jotzailea eserita dagoela jotzen dena.

Emakumezko gazte bat zen, biolontxeloa jotzen zuena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 127. orr.

Giza ahotsaren antzeko tesitura omen du biolontxeloak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 147. orr.

Brahmsen 'Biolin eta biolontxelorako kontzertu bikoitza'.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 132. orr.

Juan Telleriaren biolontxelorako kontzertua jotzen dutela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 133. orr.

Juanjo Mena zuzendari dela, Elgarren biolontxelorako pieza interpretatuko du.  Berria - Kultura   2004-09-30

Bachen biolontxelorako obrak.  Berria - Kultura   2004-04-29

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

1973an, 25 urte zituela, Florentziako (Italia) Gaspar Cassado nazioarteko biolontxelo lehiaketa irabazi zuen.  Berria - Kultura   2004-04-29

Biolontxelo bakarlaria: Mistxa Maiski.  Berria - Kultura   2004-05-01

Maria Eugenia Silguero gazteak Rostropovitx biolontxelo saria irabazi du Parisen.  Berria - Kultura   2004-05-23

3 biolontxelo-jotzailea.

Hirugarrena larunbatean, Sawaki Ryoko piano-joile eta Benoit Grenet biolontxeloarekin.  Herria   2004-04-15

4 biolontxelo-jotzaile (orobat biolontxelo-jole g.er.) ik biolontxelista.

EOS eta Asier Polo biolontxelo jotzailea.  Berria - Harian   2006-01-28

Tronpeta jotzaile bat, biolin jotzaile bi, biola eta biolontxelo jotzaile bana, organo jotzaileaz gainera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 78. orr.

Lau musikari ikusi zituen, beltzez jantzita laurak: hiru biolin-jotzaile, gizonezkoak hirurak, eta biolontxelo-jotzaile bat, emakumezkoa bera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 275. orr.

Maria Eugenia Silguero biolontxelo jotzaile gazteak (Irun, 1988) Parisko Rostropovitx sari ospetsua irabazi du.  Berria - Kultura   2004-05-23

Mistxa Maiski gaur egun munduan dagoen biolontxelo jotzaile ospetsuenetakoa da.  Berria - Kultura   2004-04-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

biolontxelo eta (5); biolontxelo eta orkestrarako (3); biolontxelo jole (3); biolontxelo jotzaile (11); biolontxelo jotzailea (10); biolontxelo jotzaileak (13); biolontxelo jotzailearen (3); biolontxeloa jotzen (6); biolontxelorako kontzertua (4); elgarren biolontxelorako (3); eta biolontxelo (6); eta biolontxeloa (4); eta biolontxelorako (5)


biolontzelo ik biolontxelo.

bioma iz antzeko ezaugarri ekologikoak eta klimatikoak dituen area geografiko handia.

BIOMA: Ezaugarri klimatiko berdintsuetan eratzen den komunitate biotiko homogeneoa da.  Berria - Gaiak   2006-04-16

Beraien artean erlazionatuta edo antzekoak diren ekosistemek bioma bat osatzen dute.  Berria - Gaiak   2006-04-16

Horrela, sabana, tundra, hosto erorkorreko baso epela, euri oihan tropikala, basamortu beroa eta taiga bezalako biomak aurkitzen dira mundu zabalean.  Berria - Gaiak   2006-04-16


biomarkatzaile iz egoera biologiko jakin baten adierazle gisa erabiltzen den gaia.

Infekzioa agertu eta 12 ordu baino lehenago azaldu ohi dira biomarkatzaileak.  Berria - Gaiak   2004-08-04

Kasu guztietan 11 biomarkatzaile aurkitu dituzte.  Berria - Gaiak   2004-08-04


biomasa iz prozesu biologiko batean sortzen den materia organikoa, energia iturri gisa erabil daitekeena.

Energiaren Euskal Erakundeak biomasaren (biogasa sortzeko energia mota) hondakin motak ustiatzeko potentzialen ebaluazioa egin ondoren Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian ustiapenerako lehen faseak zeudela ondorioztatu zuen: hiri-hondakin solidoak, zuraren eraldaketakoak, nekazaritzakoak eta abeltzaintzakoak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-25

Suedian petrolioaren erabilera murrizteko egitasmoa abiatu dute, basoetatik biomasa asko lor dezaketelako.  Berria - Harian   2006-02-18

Basoetatik edo nekazal lurretatik biomasa handiak eskuragarri dituzten herrialdeek, antzeko eredua ezar dezakete.  Berria - Harian   2006-02-18

Energia geotermikoa, eolikoa edo biomasan oinarritutakoa, berriz, ez dira ingurumenarekiko kaltegarriak, baina etekin baxukoak dira; gas naturala, berriz, asko dago eta merkea da, baina negutegi efektua areagotzen du.  Berria - Gaiak   2004-06-03

Paper-fabriketako, nekazaritzako eta araztegietako hondakinez baliaturik, biomasako energia ere nabarmen gehituko dela nabarmendu eta bioerregaien kasua gogora ekarri dute.  Berria - Ekonomia   2004-12-29

1.083 milioi euroren inbertsioak egingo dituzte, orotara, energia minihidraulikoan, haize errotetan, eguzkiko energian, biomasan eta olatuetako energian.  Berria - Ekonomia   2004-12-29

Biomasaren ustiaketak ingurumen arazoak sor ditzake ongi aplikatzen ez badira.  Berria - Euskal Herria   2004-02-25

Mikrobioek itsasoko biomasa osoaren %90 osatzen dute.  Berria - Gaiak   2004-11-25

Begoña Urien eta Montserrat Guerrero-k kudeatuko dute Zangoza-ko biomasa lantegiaren bisita.  Herria   2005-04-28

Beste 19 zentral hidroelektriko ditu eta biomasa planta bat.  Berria - Ekonomia   2004-11-03


biomediko (ETCn 101 agerraldi; orobat biomediku ETCn 7 agerraldi) izond biomedikuntza baliatzen duena.

Ingeniari biomedikoak lehenik ikasi beharreko gauza zera da: ez dela gutxietsi behar arreta eskatzen duten arazoen zailtasuna.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 268. orr.

Ingeniari biomedikoak baditu, gaur egun, bere ikerketetan antzemandako diseinu- edo funtzionamendu-akats askori aurre egiteko baliabideak ere.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 10. orr.

Ospitalean egin beharrekoa da ingeniaritza biomedikoa; gaur egun, ordea, denbora gehiegi pasatzen dute bioingeniari askok unibertsitateetako laborategietan, mundu klinikotik urrun geratzen diren puzzle intelektualetara emanak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 268. orr.

Ahaleginak ondo bideratu eta zientzialariak eta ingeniariak gudu-zelai klinikora hurbiltzea lortzen bada, etorkizun ikusgarria izan dezake ingeniaritza biomedikoak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 269. orr.

Ingeniaritza biomedikoa, egia esan, atzekoz aurrerako ingeniaritza da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 266. orr.


biomediku ik biomediko.

biomedikuntza iz medikuntza eta bilologia batzen dituen zientzia.

Zer irizpiderekin arautu nahi dituzue biomedikuntzan gertatzen ari diren aurrerapauso handiak?  Berria - Gaiak   2006-04-04

Giza Genoma proiektuak ateak zabaldu dizkio biomedikuntzari.  Berria - Gaiak   2004-01-21

Espainiako Biomedikuntzaren Ikerketa Legea.  Berria - Gaiak   2006-04-04

Genetikan oinarritutako biomedikuntzak ere, galdera berriak planteatzen dizkigu, hala nola, zilegi al da gurasoek jaiotzekoaren sexua nahiz beste ezaugarri genetikoak aukeratzea?  Berria - Gaiak   2004-01-21

Bere organorik ez duela eman nahi esan ez duen norbait hiltzen denean, horren organoak har daitezkeela ere badio lege proiektuak, eta datorren urtearen hasieran Biomedikuntza Agentzia bat sortzea aurreikusten du.  Berria - Euskal Herria   2004-07-10

Bartzelonako Bioteknologia eta Biomedikuntza Institutuko ikertzaile talde batek frogatu du proteinaren zati txiki eta likatsu bat dela guzti horren erruduna.  Berria - Gaiak   2004-05-06

Terapia genikoa erabiliz bi anaia osatu dituztela esan dute Frankfurteko Biomedikuntza Institutuko adituek.  Berria - Gaiak   2006-04-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

biomedikuntza institutuko (3)


biomedizina iz biomedikuntza.

Energia berriztatzaileen sektorea ez dela utziko aurreratu zuen Arakamak, eta biomedizina eta teknologia berriak aipatu zituen inbertitzeko.  Berria - Ekonomia   2004-11-03


biomekanika 1 iz mekanikaren legeak izaki biziei aplikatzen dizkien zientzia.

Oharkabean geratu da txirrindularitza profesionalean nahiko ezkutuan dagoen alor batean taldeak egin duen berrikuntza: biomekanikaren alorra.  Berria - Kirola   2006-01-27

Biomekanikak txirrindulari profesional baten jardunean hobekuntza handia ekar dezake.  Berria - Kirola   2006-01-27

Garciak dioenez, biomekanika aditu gutxi dago Espainian.  Berria - Kirola   2006-01-27

Garciak dioenez, biomekanika aditu gutxi dago Espainian.  Berria - Kirola   2006-01-27

Manifestazioa Txingudi eskualdearen etorkizunari baietz esateko egin dugu; bai guztiontzako informazio argiari; [...] bai biomekanika eta konpostajea bezalako teknologia berriei.  Berria - Euskal Herria   2004-09-26

2 antzerki biomekanika

Antzerki biomekanika: Meyerholdek eta Cechovek zehazturiko biomekanikaren printzipioetan oin hartuko du Roberto Romei italiarrak, Antzerki Biomekanikaren gaineko mintegia gidatzeko.  Berria - Kultura   2004-09-02

Antzerki biomekanika Errusian sortu zen, 20ko hamarkadan.  Berria - Kultura   2004-09-10

Kathakali antzerki-dantza, antzerki biomekanika, esperimentazio musikala, antzerki antropologia eta laborategia eta labirintoa ikerketagai dituztela, mintegi bana ematen ari dira.  Berria - Kultura   2004-09-10

Euskal aktoreen elkarteak antolatuta, antzerk biomekanikari buruzko mintzaldia eman zuen Roberto Romeik Bilbon orain dela urtebete.  Berria - Kultura   2004-09-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

antzerki biomekanika (4)


biomekanikari iz biomekanikan aditua den pertsona.

Alejandro Valverde txirrindulari espainiarra pedal maiztasuna hobetzeko lanean ari da azaroaz geroztik Italiako biomekanikari batekin.  Berria - Kirola   2006-02-03

Dena omen da hobea: «Kirol jarraipena, hotelak, materiala, baliabideak, biomekanikaria, soldata (kar, kar)».  Berria - Kirola   2006-02-03

Euskaltel-Euskadi taldeko Juan Garcia Lopez biomekanikariak orain hilabete batzuk abiatutako ikerketako bigarren pausoa emango du etzi.  Berria - Kirola   2006-04-19


biomekaniko 1 izond biomekanikari dagokiona.

Ikerketa biomekanikoa egingo dute bigarrenez Anoetako belodromoan  Berria - Kirola   2006-04-19

2 iz biomekanikaria.

Batek txirrindulari harekin, besteak biomekanikoarekin, hurrengoak Madariagarekin nahi duela...  Berria - Kirola   2006-01-17


biometaketa iz organismo bizietan gai kimikoak metatzea kontzentrazio erlatiboki altuetan.

Dioxina eta furanoak minbizi sortzaile direla gaineratu zuen: «Oso gai egonkorrak eta suntsitzen zailak dira, eta biometaketaren bidez gizakiaren gorputzean pilatzeko joera dute».  Berria - Euskal Herria   2004-04-20


biometanizatu, biometazina(tu), biometanizatzen du ad biometanizazioa egin.

Konpostatu eta biometanizatu eta gero, hainbeste zabor botako litzateke?  Berria - Euskal Herria   2006-03-18

Alternatibak egon badaudela gaineratu du, hala nola murriztea, berrerabiltzea, birziklatzea, biometanizatzea eta konpostatzea, bai ekoparkeetan, bai beste mota bateko instalazioetan.  Berria - Euskal Herria   2004-07-22


biometanizazio iz prozesu biologikoa, materia organikoa biogas bihurtzen duena mikroorganismoen bidez.

Biometanizazioa eta gasifikazioa.  Berria - Harian   2005-08-23

Biometanizazioa hondakinen erraustearen alternatiba dela azpimarratu zuen Elorzak.  Berria - Euskal Herria   2004-12-24

Elostegiko gaina toki aproposa da instalazioren bat egiteko, baldin eta konpostajea, biometanizazioa edo tratamendu mekaniko-biologikoa egiteko bada.  Berria - Euskal Herria   2006-03-03

Donostiako alkateak Donostian biometanizazio planta bat jar dezatela proposatuko die Diputazioari eta San Markos Mankomunitateari.  Berria - Euskal Herria   2004-12-24

Ama Lurrari berea itzuli beharko zaio, errespetu osoz, zaborrak bereiziz, hondakin organikoak konpost bihurtuz, tamainako biometanizazio prozeduretara eginez, etc.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 33. orr.

Horrez gain, konpostaje eta biometanizazio plantak eraiki ahal izateko Aritzetako lurrak erabiltzea adostu zuen Udalak.  Berria - Euskal Herria   2006-03-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

biometanizazio planta (3)


biometriko izond gertakari biologikoak azkerketa estatistikoa egiten duena.

Europako Batasunak datorren urterako jasoko ditu datu biometrikoak pasaporteetan.  Berria - Mundua   2004-10-01

Pasaporte eredu hori, dena den, ez da behin betikoa izango; izan ere, datorren urteko urriaren 26az geroztik pasaporte biometrikoa beharko da herrialdean sartzeko.  Berria - Mundua   2004-09-29


biomorfo izond organismo bizien forma duena.

Arte modernoaren aitzindari izaniko Paul Klee, Piet Mondrian eta Vasily Kandinskyren obrek XX. mendeko bigarren erdialdeko artera bitarteko zubi lana egiten dute; ikuslea Joan Miroren margo surrealistetan ageri diren forma biomorfo eta irrealetara daramate.  Berria - Kultura   2004-11-16


bionanoteknologia iz teknologiaren adarra, biologia molekurra erabiltzen duena tamaina nanometrikoko makinak egiteko.

John Ryan Erresuma Batuko Oxfordeko Unibertsitateko Bionanoteknologia Zentroko arduraduna da.  Berria - Gaiak   2004-07-30


bionbo iz zurezko edo telazko bi orri edo gehiagoz osaturiko altzaria, toles edo zabal daitekeena. ik zuresi.

Izarak eta edredoi-azala josi behar nituen lehenbizi, gortinak eta burdinazko bionboarentzako estalkia hurrena.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 32. orr.

Hara joan nintzen, ikusi, bionbo horren atzera, eta lotsaren lotsaz, nazkaz, oraindik dardara egiten didaten hatz hauekin, gerruntzea erantzi nuen, gona gero...  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 109. orr.

Bionbo batez banatutako bi espazio zeuden han eta bionboaren alde banatara, boxeo entrenamenduetarako erabili ohi ziren bi zaku erraldoi, hareaz beteta dauden horietakoak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 66. orr.

Jantoki handia ostatutik bereizteko bionboaren atzetik heldu zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 346. orr.

Beharbada zokoan zegoen ohea zen behin-behineko itxura zeukan altzari bakarra, gelako beste elementuekin bereizteko bionbo baten falta nabarmendu guran.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 22. orr.

Arratsalde partean bionbo bat erosi dut Chinatownen, besterik ez bada Prusiarraren txokoa eta nirea banantzeko.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 66. orr.

Baina bionboak dauzkagu bata bestearengandik bereizteko.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 83. orr.

Hemen berokien armairua; han sofa-ohea; apain-mahaia; bionbo bat.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 48. orr.

Hildakoak oroitzeko ospakizunak egiten ziren egunean, izeba ganbarara igotzen zen, eskuan kriseilu bat zuela, eta handik ateratzen zituen bionboa, zerria, eta halakoetan erabiltzen zen ontziteria.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 19. orr.


bionbotxo iz bionbo txikia.

Esan gabe doa egongela urdin argia zela, eta dibana, mahai obalatua eta huntzez estaliriko bionbotxoak zituela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 263. orr.


biopic iz biografia batean oinarrituriko filma.

Murrow CBS kateko aurkezlearen biopic bat egin du, aurrekoan egin zuen bezalaxe.  Berria - Kultura   2006-02-15

Bennett Millerrek, berriz, Truman Capote idazlearen biopic-a osatu du Capote-n.  Berria - Kultura   2006-02-01


biopirateria iz baliabide biologikoen, haien deribatuen edo horiekin loturiko herri indigenen ezuguera tradizionalen baliatze ilegala.

Biopirateriaren kontra egiteko akordioa lortu dute biltzarrean, besteak beste.  Berria - Gaiak   2006-04-02


biopolimero iz prozesu biologikoetan parte hartzen duen polimeroa.

Haien esanetan, bakterioek PHA biopolimeroa ekoizten dute, eta hori epidermisaren ordezkoak, bihotzeko balbulak eta arteriak pegatzeko moduko kolak egiteko erabil daiteke, besteak beste.  Berria - Gaiak   2004-08-17


bioprospektiba iz biodibertsitatearen osagai onuragarriak lortzea ahalbidetzen duen bilaketa eta ebaluaketa prozesua.

Autogen enpresaren burua Tongako tribu-buruarekin, Lopeti Senitulirekin, batzartu zen eta bioprospektiba egiteko baimena eskatu zion herrian zenbait azpiegitura eraikitzearen truke.  Berria - Gaiak   2006-01-17


biopsia iz izaki bizi bati ateratzen zaion ehun zati baten azterketa mikroskopikoa.

Lagin bat hartu dutela, biopsia egiteko, zehatz-mehatz jakiteko zein eratako tumorea den. niri, berriz, gibeleko biopsia egin zidaten, badaezpada ere, orain dela hilabete pare bat, eta emaitza ezin hobea izan da: urteetan normal bizi naitekeela esan zidan mediku espezialistak lehengoan.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 39. orr.

Ultzera zuten pertsonen biopsiak aztertzerakoan ultzera inguruan bakterio bereziak zeudela ikusi zuten.  Berria - Gaiak   2006-01-03

Nafarroako Ospitalean gastroskopiak egin dizkieten gaixoen biopsiak erabiliko ditugu.  Berria - Gaiak   2004-08-29

Bulegorako bidean adierazi dio biopsiaren emaitzak jaso dituztela, eta egoera larria dela.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 45. orr.

Amniozentesia edo trofoblastoaren biopsia (arrautzaren kanpoaldeko pareta osatzen duen ehuna da trofoblastoa, amaren umetokiko mukosarekin kontaktuan dagoena).  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 132. orr.

Gibelean dagoen burdina kopurua neurtzeko ez da biopsia hepatikorik egin beharrik izango.  Berria - Gaiak   2004-05-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

biopsia bat (3); biopsia egin (3); biopsiaren emaitzak (3); biopsiaren emaitzen berri (4)


biopsikiko izond prozesu organikoarekin lotuaren bat duen gertakari psikiko bati dagokiona.

Gizon emakumeak hainbat ikuspegitatik eta hainbat modutan iker daitezkeenez, gaur antropologia-mota askotarikoak aurki daitezke bereizita, aukeren arabera: antropologia naturalista edo biosoziala, biopsikikoa, kulturala edo soziala (etnologikoa), pedagogikoa, [...].  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 273. orr.


biopsikologiko izond psikobiologikoa.

Orainaldia ez da existitzen denboran dagoen puntu bat bezala, iraupen labur bat bezala baizik (segundo batzuetako iraupena funtzio biopsikologiko askotarako, erritmoa atzemateko funtziorako, adibidez).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 102. orr.


biorritmo iz egoera biologiko baten aldaketa zikliko eta errepikatua, egoera fisiko edo psikikoekin lotua dagoena.

Horiek eta gure gorputzaren eta buruaren biorritmoak eta antzerako eragin xume horiek, uste dut ondo dagoela arakatzea eta neurtzen saiatzea.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 478. orr.


biosaiakuntza iz saiakuntza biologikoa.

Laborategian egindako biosaiakuntza horretan frogatu genuen, hain zuzen ere, estatinek hiesaren kontra egiteko balio zutela.  Berria - Gaiak   2004-08-18


biosegurtasun iz landareen eta animalien segurtasun biologikoa.

Elikagai transgenikoen aurkako oposizioak ez du zerikusirik biosegurtasunarekin.  Berria - Gaiak   2006-03-30

Atzo amaitu zen Kuala Lumpurren, Malaysian, Biosegurtasunari buruzko I.go Mundu Konferentzia.  Berria - Gaiak   2004-02-28

Biosegurtasunaren Cartagenako Ituna onartu zuten 131 herrialdeetako ordezkariek Brasilen hitzordua dute, ituna ezartzeko neurriak bide onetik doazen aztertzeko.  Berria - Gaiak   2006-03-14


biosfera iz Lur planetan, izakien bizitza gara daitekeen gezuren multzoa.

Biosferaren oreka ekologikoaren arazo itzelak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 107. orr.

Kapitalismoaren aldibereko arrakastak [...] mende gutxi batzuetan Lur planeta lohitu, Biosfera xahutu eta krisialdi ekologiko latza eragin du mundu osoan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 314. orr.

Sistema ekonomikoa ekosistema globalaren, hots, biosferaren azpisistema bat dela ulertzen du.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 50. orr.

Ekonomia ekologian integratu beharra dago, biosferaren azpisistema ireki bat baizik ez baita, eta horren mendekoa beraz.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 313. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

biosfera erreserbaren (3); biosferaren azpisistema (3); urdaibaiko biosfera (3)


biosintesi iz organismo bizi batek gai organiko konplexuak sortzea.

Bakterio askotan PHBa sintetizatzeko azetil koentzima A (azetil-coA) erabiltzen da, eta lehen urrats batean azetoazetil-coA bihurtzen da, eta produktu hau bai polimeroaren biosintesian zein bere degradazioan agertuko da.  Berria - Gaiak   2006-04-06

Tupustean jabetu nintzen Pasteur Institutuko gure laborategian martxan zeuden bi ikerlan motak -lisogeniari buruzkoa, André Lwoff-en eskutik, eta entzima-biosintesi induzituari buruzkoa, Jacques Monod-en eskutik- ez zirela, izatez, fenomeno beraren bi aurpegi baino, mekanismo beraren bi adierazpen.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 187. orr.


biosozial izond alderdi biologikoei eta sozialei dagokiena.

Gaur antropologia-mota askotarikoak aurki daitezke bereizita, aukeren arabera: antropologia naturalista edo biosoziala, biopsikikoa, kulturala edo soziala (etnologikoa), pedagogikoa, politologikoa (edo politikoa), ekonomikoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 273. orr.


bioteknika iz prozesu biologikoei aplikaturiko teknika.

70 eta 80ko hamarkadetan bioteknikaren aplikazioak (landareen manipulazio genetikoa, giza-ugaltze teknika berriak, eta horrelakoak) Espainian lasai, mailaka eta alarma-hotsik gabe sartu izanak frogatzen du hori.  Berria - Gaiak   2004-01-21

Oso garrantzitsuak dira, esate baterako, bioteknika eta bioteknologia.  Berria - Euskal Herria   2004-08-03


bioteknologia (ETCn 1.156 agerraldi) 1 iz prozesu biologikoei aplikaturiko teknologia.

Bioteknologia ingeniaritza genetikoa baino gehiago delako.  Berria - Gaiak   2004-03-05

Ikerketetan robotika, bioteknologia, analisi optikoak eta informatika erabiliko ditugu, eta horrela, informazio zehatz eta azkarra lortuko dugu.  Berria - Euskal Herria   2006-01-10

Bioteknologiaren bidez, landare bati gen bakar bat txertatzen zaio.  Berria - Gaiak   2006-03-30

«Bioteknologiak herrialde industrializatuen eta herrialde pobreen arteko leizea handitu aurretik», garatzeko bidean diren herriek zientziaren gurdira igo beharra dutela ohartarazi zuen Ricardo Lagos Txileko presidenteak hasiera ekitaldiko diskurtsoan.  Berria - Gaiak   2004-03-05

Adituek ohartarazi dute espezieen geroa zaintzea ez dagoela parke zoologikoen eta bioteknologiaren esku soilik.  Berria - Harian   2005-01-28

FAOko zuzendariari bidalitako gutunean bioteknologiaren industriaren alde egitea leporatu diote GKE Gobernuz Kanpoko Erakundeek.  Berria - Gaiak   2004-06-20

Bioteknologiaren arloan dauden mugen inguruko hitzaldia.  Berria - Gaiak   2006-03-30

Zer da naturala (physis) eta zer artifiziala (téchne) klonazio eta bioteknologien garaian?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 96. orr.

Bioteknologiaren iraultza hasi baino ez da egin, eta, oraingoz, ez du ekonomian larregi eragin; «Bioteknologiaren harrobia» omen da Boston, eta hango adituekin esperientziak trukatu dituzte Zamudioko Bioguneko profesionalek.  Berria - Gaiak   2004-03-05

1999ko Bioteknologiaren Mundu Foroan esandakoaren arabera, itsasoko mikroorganismoen %1 baino ez da ezagutzen.  Berria - Gaiak   2004-05-30

Europar gizarteak ez du, oro har, begi onez ikusten nekazaritzan aplikatutako transgenikoen bioteknologia, eta horrek guztiak eragin handia izan du Europako erregulazio publikoaren konstituzioan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 253. orr.

Hola balinbada egia, zertako beraz daude hoin uzkur Iparraldeko herriak OGM eta bioteknologia salbagarri horietarik ez nahiz?  Herria   2004-01-08

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik bioteknologiko.

Orain, arlo nuklearrekoaz gain, askotariko akordioak sinatu dituzte: merkataritza, nekazaritza, energia, ingurumen eta bioteknologia arlokoak, besteak beste.  Berria - Mundua   2006-03-05

Estatu Batuetan bioteknologia etxe ugari ari da ehun eta odol-laginak metatzen biobanku pribatuetan.  Berria - Gaiak   2004-09-16

Europako bioteknologia enpresen elkartearen, EuropaBioren arabera, «produktu gehiago baimentzeko lehen urratsa da» atzokoa.  Berria - Euskal Herria   2004-05-20

Botikak egiten dituzten enpresei, bioteknologia konpainiei eta erakude publikoei begira ariko da Biobide.  Berria - Euskal Herria   2004-12-31

Alfredo Viteri Quitoko Quichua Bioteknologia Institutuko zuzendariak euskal kooperanteek laguntzen zuten ingurumen proiektuaren arduradunak gazteen jarduna babestu du.  Berria - Euskal Herria   2006-03-26

Bioteknologia zentro bat diruz laguntzea ez duela onartu esan du Jaurlaritzak.  Berria - Euskal Herria   2004-06-17

Parisko Eskola Zentraleko Bioteknologia Saileko irakasle Gerard Dinek azaldu duenez, dopin genetikoa ez da zientzia fikzioa.  Berria - Kirola   2004-08-31

1999an nazioarteko bioteknologia industriaren AEBko arduradunek dei bat egin zuten Lyonen, eskatuz, azkeneko hogei urteetan gertatutakoaren aurka, unibertsitate eta ikergune publikoek har zezatela bere gain arlo hauetan egiten den ikerkuntza, berriz ere sektore pribatutik sektore publikora eramanez zeregina.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 139. orr.

Bioteknologia sektorekoekin.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 232. orr.

Zelula amen bankua Ikerketa Medikorako Kontseiluak eta Bioteknologia eta Biologia Zientzietako Kontseiluak sortu dute.  Berria - Gaiak   2004-05-20

Beherantz, Zeltia (- %1,4) bioteknologia txerritxoa baino ez.  Berria - Ekonomia   2004-06-09


bioteknologiko iz bioteknologiarena, bioteknologiari dagokiona.

Eusko Jaurlaritzaren Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak atzo prentsa oharrez jakinarazi zuenez, «hilabeteak» daramatza Donostian ikerketa bioteknologikoen plataforma baten sorrera bultzatzen.  Berria - Ekonomia   2006-03-07

Eusko Jaurlaritzak Donostiako Miramon parkean laborategi bioteknologiko bat sortzeko 14 milioi euro jarriko ditu Gipuzkoako Diputazioarekin eta Donostiako Udalarekin.  Berria - Euskal Herria   2004-06-17

Garapen bioteknologikoaren alderdi zientifikoa (instituzio kontrolatzaileetako adituen eremua) eta alderdi sozialaren [...] arteko pitzadura instituzionalak, eztabaidaren puntu «gogorrak» (zientifikoak) ardura eta eragin publikoetatik babesten ditu.  Berria - Gaiak   2006-02-23

Lagunduriko ernalkuntza, giza klonazioa, genetikoki eraldatutako elikagaiak, froga genetikoen zabaltzea, industria bioteknologikoa... ikerketa genetikoak horiek eta gehiago hartzen ditu.  Berria - Gaiak   2004-01-21

Ingurugiroari buruzko arazoak edo aurrerapen bioteknologikoei buruzkoak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 220. orr.

Ezagutzen ditudan biologo molekular guztiek inbertsioren bat egin dute negozio bioteknologikoan.  Berria - Gaiak   2004-01-21

%2na pasa irabazi zutenak berriz emaitzak aurkeztu zituen Ferrovial eraikuntza enpresa, Iberia hegaldi konpainia eta Zeltia bioteknologikoa izan ziren.  Berria - Ekonomia   2004-05-04


bioterrorismo iz birusak, bakterioak eta kidekoak erabiltzen dituen terrorismoa.

Bioterrorismoaren beldur dira, erran nahi baita beldur ugalatza heda dadin jendeetan.  Herria   2001-11-01


biotiko izond izaki biziei dagokiena.

Ezaugarri klimatiko berdintsuetan eratzen den komunitate biotiko homogeneoa.  Berria - Gaiak   2006-04-16

Ingurumen ezaugarri jakin batzuk ditu, hau da, ezaugarri biotikoak eta ezaugarri abiotikoak.  Berria - Gaiak   2006-04-16


biotipo iz osaketa genetiko bera duten organismoen multzoa. irud/hed

Biek ala biek top model karrozeria luzitzen zuten, Andromeda galaxiako biotiporik ederrena.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 101. orr.


biotxip iz gai organikoz eginiko txipa.

Biotxipa analisi genetikoen ordezko gisa aurkeztu zuten.  Berria - Gaiak   2004-10-19

Gure asmoa Ameriketako Estatu Batuetako eta Europa iparraldeko mutazio genetikoak aztertzea da, eta haietara egokitutako biotxip berri bat sortzea, han merkaturatu ahal izateko.  Berria - Gaiak   2004-10-19

Gaitza gene baten mutazioek sortzen dutenez, biotxipa mutazio horiek detektatzeko diseinatu dutela esan digu Martinezek.  Berria - Gaiak   2004-10-19

Ehunka mutaziotik gora ezagutzen dira, eta gure biotxipak ez ditu denak ezagutzen.  Berria - Gaiak   2004-10-19

Biotxipa erabilgarria izan dadin, tokian tokiko mutazioetara egokitu behar da.  Berria - Gaiak   2004-10-19

Enpresa bizkaitarrak biotxip bat sortu du familiako hiperkolesterolemia gaitza detektatzeko.  Berria - Gaiak   2004-10-19

Atzo egin zuten Lipotxip biotxiparen aurkezpena, Zamudioko Parke Teknologikoan.  Berria - Gaiak   2004-10-19


biozientzia iz biologia, kimika, bioteknologia eta kidekoak biltzen dituen zientzia.

Industria Sailaren esanetan, Proiektuak dauzkan neurriek «estrategiko» egiten dute, eta Sailaren beraren lehentasunekin bat egiten du, EAE Euskal Autonomia Erkidegoan «ikerketa zientifiko gune garrantzitsu bat» sortuko lukeelako biozientzien, bioteknologiaren arloan.  Berria - Euskal Herria   2004-06-17


bip 1 iz (onopatopeia)

Zintzur korroka eta bip mekanikoak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 338. orr.

Minutu zenbait oraino eta hatsartze ahula baimentzen zuten hodiak ilkiko zituzten, karranka motz eta bip ozenak geldiaraziz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 338. orr.

2 bip-bip

Kuskandel larrua, suge mihi eztena, dinosauro beso eta zangoak, ezpata laserdunak eskuan zebiltzan eta bip-bip zaratatsuak kasko gainean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 124. orr.

Bip bip elkorra entzutean aitaren mina irudikatu zuen, hotz.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 33. orr.

Laster, nehor ez zelako bip-bip seinaleek Agataren belarria oihartzun metalikoz bete zuten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 216. orr.


bipareta iz pilota jokoan, pilotak bi paretak joaz egiten den jokaldia.

Belokik 5 sake eta biparetak sei, halere 19tan ados, Belokik 18-12 egin ondoan.  Herria   2001-11-15

Hamahirutik sakatzen zuen maiz, ezkerren efektuaz pilota paretaren atzetik jarriz, gurutzatuz ala biparetaz.  Berria - Kirola   2004-02-17

Angelen bipareta batek eta Zeberioren pilotakada indartsuak txapelaren jabea erabaki zutelako.  Berria - Kirola   2004-07-14


bipartidismo iz agintzeko aukera bi partidu nagusik baino ez duten sistema politikoa.

Hauteskunde sistemak bipartidismoa saritzen eta alderdi txikiagoak zigortzen ditu beste demokrazietan bezala.  Berria - Harian   2005-05-05

Sharonek utzitako ondarea neurtzeko baliagarriak izan dira bozak eta, neurri batean, bipartidismoaren eskema apurtzeko.  Berria - Mundua   2006-03-29

PP eta PSOEk ezarri nahi duten bipartidismorako mesedegarria da hori, herritarrei besterik badagoela erakutsi behar zaio.  Berria - Euskal Herria   2004-03-09

1958an Perez Jimenezen diktadura amaitu zenetik 1998an Chavezek hauteskundeak irabazi arte, 40 urtetan beraz, iraun duen hitzarmen bat, AD eta COPEI alderdien artean, bipartidismoaren bitartez gobernuan txandaka egoteko.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 22. orr.

Ralph Nader AEBetako presidentetzarako hautagai independenteak bipartidismoarekin amaitu nahi du.  Berria - Mundua   2004-10-22


biper 1 (Euskaltzaindiaren Hiztegiak 2014an onartu zuen) iz tomatearen familiako baratze landarea, lantza itxurako hostoak eta lore zuri txikiak dituena, eta fruituagatik lantzen dena (Capsicum annuum). ik piper.

Eta hemengo produktuak maitatzen dituzte jastatzen dituztelarik, berenek baino gehiago biper baitute.  Herria   2002-12-12

Biper errautsaren egiteko zer muntadura berezi behar da?  Herria   2001-10-25

Kanpotikako berriak genituen bakarrik gure salda xortaren gatza eta biperra.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 105. orr.

Gero, bi ogi pusken artean arroltze moleta baratzeko biperrekin janik, xahakoak hiruzpalau itzuli eginik -bakoitzak bere etxeko arnoa jastarazteko doia, auzokoarenarekin konparatzeko- abiatu ziren berriz beheiti gizonak, bi lerrotan, kantikak eta arrosario hamarrekoak aldizkatuz.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 15. orr.

Maltzurkeri bipertsu batekin historiazaleak xehetasun horiek guziak banatzen zituen, alegia eta deusez, arras ongi zekielarik Historia dela bazter nahasle, eztabaida piztaile, ez bere baitarik, neutroa baita -izan behar luke segurik- baina gizonek bereganatzen baitute beti eta hola bata bestearen kontra altxatzen direlakotz.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 155. orr.

Biper erre haien usainak zer berotasuna sortzen zuten sukalde guzian Eusebiori sudur ziloak kilikatzen zizkion.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 67. orr.

Han biper eta itze-kanela garestien merkataritzan aritzeko.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 174. orr.

Ezpeletako biperraren sor-marka bultzatu dute.  Berria - Ekonomia   2004-10-26

2 gatza eta biperra

Gisa batez mintzairaren gatza eta biperra dira.  Herria   2003-05-15

Behatu eta entzun nahi zuenarentzat zer gauza ederra, zer gatza eta biperra egun guzietako biziarentzat: bakoitzak bere plana, bakoitzak bere saindua.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 123. orr.


bipera iz sugegorria.

Sugegorriaren pozoia zen xurgatzen zuena, biperaren miztoak bezala hilko du.  Elizen arteko biblia   Jb 20,16

Zeren geure artean erran behar baitizut ezen Lorenzo munduko putakumerik putakumeena zela, bihotzaren inguruan bipera bat zuena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 554. orr.


biperada ik piperrada.

biperdun ik piperdun.

biperki ik piper.

biperrada ik piperrada.

biperrada ik piperrada.

bipertsu ik pipertsu.

bipertsu ik pipertsu.

bipi ik pipi.

bipiatu ik pipiatu.

bipil 1 izond (pertsonez) bihoztuna, adoretsua; ausarta.

Emakumeak, gizadiari bizirik eusteko egiten baitute borroka eta sufritzen baitituzte oinazeak, askoz ere gudari bipilagoak eta heroikoagoak dira askatzaile asko baino.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 331. orr.

Zirt edo zarteko gizon bipila zen Nozdriov, duda-mudaka ibiltzen ez diren horietakoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 302. orr.

Mikel Strogoff gizon bipila eta kartsua zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 54. orr.

Bazekien ez zuela sekulan hura bezalako nagusi on eta bipilik izango.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 185. orr.

Zuraideko Atzarrin ez dituzte lo uzten pilotari gazteak hango eskolatzaile bipilek.  Herria   2004-04-22

Barakaldon jokatu dute, Bizkaian, partida eder bat bi pilotari bipil hauk.  Herria   2004-04-01

Horren egilea, Simone Weil (1909-1943) andre judu eta kristau pentsalari sakon eta bipila zen.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 12. orr.

Enperadoreak, ikusirik Alexis bere zerbitzari leial, bipil eta ausartaren etorkizuna beltza zela, [...].  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 42. orr.

Pentsatzen diat hire bizkondeak oraiko kezkak agertu dauzkikala eta misio hau eskaini daukala ez bakarrik konfiantxazko mutikoa hizalakotz, baina ere, kuraiosa eta bipila.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 186. orr.

Eta sendoa eta erabat zurruna duk barnetik, Pippin: ausarta eta bipila, erabaki heroikoak hartzeko eta arrisku handiak pasatzeko gai, hala behar bada.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 104. orr.

Bipilenak ere amore ematen du Australiako lurralde zabaletan, poloetako izotzezko eremuetan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 9. orr.

Gure bizi-makina markets eta hauskor honetan matxuraren bat gertatzeak gizonik alaiena ere malenkoniatsu, bipilena koldar bihurtzea.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 308. orr.

Zeren ez dakusat nik zaretela zuek David baino sainduago, Sanson baino bipilago, eta ez Salomon baino jakintsuago.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 146. orr.

2 (bestelakoez)

Zapaburu bipil batek obuluaren epela utzi du eta Falopioren tronpetatik barna gizontasunaren erreinu bakartira itzuli da betilun.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 157. orr.

Hitlerren ahots bipilak adoretu egin gaitu Goetheplatzen jarri dituzten bozgorailuetatik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 9. orr.

Ivan Ogareffek ezin izan zuen goiko alde hori artean eskuratu, oldar bizian ahaleginduagatik, defendatzaileek eutsi egiten baitzioten, erasoei erantzun bortitz bipila emanez.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 203. orr.

Txetxu esku leunez saiatzen da erantzuten, baina esku zartada latza izango da Martaren arrapostu bipila.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 160. orr.

Erritmo bipil eta erne batean nabil, denbora eder honen beroa ez baita oraino joka hasia, baina laster hasiko.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 125. orr.

Oinarrizko arautzat zeukan, Aita Sainduak Erroman behar dituela epaitu apezpikuak eta bazerabiltzan ateraldi bipil eta ausart batzuek, lotsagabearen mugak gaindituz tarteka.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 23. orr.

Gustatu zaigu Urrutigarayen joko bipila, hobetuz baitoa, eta Errecartek bazuen bihotz ondarreraino.  Herria   2005-10-20

Garbi utziz Jainkoaren Justiziari giza justiziaren gainetik gailendu zedin baliatu zela jukutria bipil hartaz.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 153. orr.

Liluragarri, berriz, halako trikimailu bikainaren asmatzaile mitikoak horrenbestez erakusten zuen buruargitasun eta ausardia bipilarengatik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 45. orr.

Fisikaren jatorrian, aldiz, sartaldearen argitasun bipila zegoen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 79. orr.

Bestelako gaitzespen bipilagoa etorriko zen E. L. Boullée-rengandik, bere Architecture.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 290. orr.

Essai sur l'Art saiakeran, Naziek "psikoanalisi judua" kondenatu egin zuten, balio nazionalen defentsa aski bipila egiten ez zuelako.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 62. orr.

3 (adizlagun gisa) ik bipilki.

Prentsaurrekoan agertu da den bezala, bipil, erne, umorez betea, kondatuz nola iragan diren bost hilabete horiek, urtarrilaren 5etik ekainaren 11 arte, 157 egun eta gau orotara.  Herria   2005-06-23

Hire aita bipil zegoan, hala ere.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 45. orr.

Ez nintzen On Kixote bezain ausart, bipil eta indartsu sentitzen, ez nintzen inori ezertan ganorazko laguntzarik emateko gauza.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 59. orr.

Orduan azkaindarrek, bipil jokatuz biek ere, bururatzen dute: 37-34.  Herria   2004-01-15

Erabaki horren aurka bipil protestatu dute Irango 27 gobernariek eta hauteskundeak ez antolatzeko mehatxua egin dute.  Berria - Mundua   2004-01-13

Berdin bipil arizan dira han berean irabazle horiek, hazpandar-lekondar haueri irabazteko.  Herria   2001-04-05

Gaizki eginaren damua etorri zen geure gainera irristaka eta bipil, eta atseginez jo genuen hondoa.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 162. orr.

Gustuko al duzu pastela, Ernie? -galdetu zion emazteak bipil. Herostratos, lanparotako bat eskuan hartu, eta naosean barruratu zen bipil.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 142. orr.

4 bipil-bipila adlag ipar

Beharko duela Hervek pilotan sartu, duen aire biziarekin eta bipil bipila pilotan sartu ere, sake hura bortxatuz gibeleko zokoetarat.  Herria   2005-02-03

-Moldatzen gaituk, gero egunero sabelen betetzera -ihardetsi zion bipil bipila Joanesek.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 59. orr.

-Ez dut sekulan holakorik erran -ihardesten dio Kattalinek bipil bipila, pixka bat gaitziturik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 166. orr.

5 bipilean ipar adlag

Gehiago ere bai, Ezcurra bipilean baita eta hamar tantoko lerroa eginen baitute irabazle beharrek, 26-19 tan gaina hartuz ez gehiago berdintzeko.  Herria   2003-10-30

Larrechea bipilean zen eta gogotik ari.  Herria   2003-04-17

Botean Sorhouet agertu da frango bipilean eta gero ere erne, bere gibelekoari segurtatuz joko on baten bazka  Herria   2001-11-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bezain bipil (4); bipil bat (4); bipil bipila (5); bipil bipila (5); bipil eta (21); bipil hori (3); bipila eta (3); deiadar bipila (3); eta bipil (13); eta bipila (6); eta bipilak (3)


bipildu, bipil(du), bipiltzen 1 da/du ad estali edo apaindu behar lukeenaz gabetu; larrutu.

Harrapakin bila etorri zara? Zilarra, urrea, ganadua eta ondasun handiak bipildu eta harrapatzeko bildu duzu gudarostea?  Elizen arteko biblia   Ez 38,13

Gure ondarea bipiltzen ari dute!  Herria   2004-10-21

Azaroaren 19an, ortzirale aratseko 8.30etan, Baionako Atalante zinegelan, "Mondo Vino" filma eta elgarrizketa, Europak bipiltzen ari duen Afrikaz.  Herria   2004-11-11

Nork jarri du Israel, Jakoben herria, larrutu eta bipildu dutenen esku?  Elizen arteko biblia   Is 42,24

Pozez gainezka eta mesprezio biziz nire herrialdeaz jabetu baitziren, bertako lurrak bipiltzeko.  Elizen arteko biblia   Ez 36,5

Hau diot nik, Jainko Jaunak: Bildu batzar horien kontra, ikara eta bipil ditzan.  Elizen arteko biblia   Jr 2,22

Askok ez dute maileguz eman nahi izaten, ez borondate txarrez, premiarik gabe bipilduta gelditzeko beldurrez baizik.  Elizen arteko biblia   Si 29,7

Pastenagreak, porruak edo tipulak auhenez ari omen dira, etxeko andereak bipiltzen, larrutzen eta ebakitzen dituenean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 128. orr.

Laster, lotsa galtzen hasia, ongi bipildutako hankak laztandu ostean, bigarren neskaren alura heldu naiz.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 34. orr.

Oposiziokoek zorrozki bipildu dute gabinete pribatu batek berriki ateraia duen ibilpen plana, baina errespontsabilitate zuzenik Jean Grenet-en gehiengoari leporatu gabe.  Herria   2003-11-13

2 irud/hed

Sozialistek berriki bizi izan duten debatean Nicolas Sarkozy bipildu dute hainbat aldiz, baina inoiz ez diote lege antiterrorista honetaz deusik leporatu.  Herria   2005-12-15

Alokairu apaleko egoitzen erakunde horren kontuak xeheki bipildu ditu Akitaniako kontu auzitegiak, 96-tik 99-a artekoak.  Herria   2003-02-06

Frantxuarekin gaua inguma bipiltzen iraganik, goizik jaiki ziren biak, mutikoa elekari eta Maiana mutu-lehertua.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 68. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Jaurenea etxeak komisarioaren eta guarden bisita ukan zuen, beste guziek bezala, eta emankorrenetarik bat izanez, bipilduenetarik bat izan zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 207. orr.

Herri larrutu eta bipildua da, denak presondegian sartu eta kartzelan loturik daude.  Elizen arteko biblia   Is 42,22

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bipiltzen ari (3)


bipilki adlag 1 zalantzarik gabe; leungarririk gabe; ausarki. ik bipil 3.

Asanblean, Gobernuari galderak egitean eskaera hau errepikatu zuelarik atzo diputatu sozialisten buru Jean-Marc Ayraultek hauxe erantzun zuen bipilki Raffarinek: «Ideia, egitasmo eta egitarau gabezian aukeratu duzuen jokabidea da giza ehizarena; hori ez da demokraziaz neuk daukadan ikuspegia».  Berria - Mundua   2004-06-16

Dominique de Villepinbarne-minixtroa hein bat bipilki mintzatu da biltzar hortaz, erranez ez duela bortizkeriarik onetsiko ez eta mehatxurik.  Herria   2004-08-12

Ofizialaren sarjentu txar batek, Pierre Empongnart-ek, haien joko-mainak ikusteko parada izan baitzuen, esan zien luze gabe atzemango zituztela: baina behar zutela bipilki zin egin elizgizonak zirela.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 110. orr.

Bereziki garrantzitsua da, alde horretatik, II. liburuko 8. kapitulua, zeinetan, "hormak eraikitzeko erak" epigrafean bipilki esaten baitu era horiek bi direla, opus reticulatum izenekoa eta opus incertum deitua.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 210. orr.

-Baina, ama, ez zen hemen bizi... -erran banion erran, bipilki erantzun zidan: [...].  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 47. orr.

Amaren erantzuna, franko bipilki: [...].  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 24. orr.

Orduko gobernadoreak manu bat ukaiten du, 1366ko urtarrilaren 28an, erraiten dioena bipilki nehor ere pasatzera ez uzteko, izanikan ere Konpostelarako beilaria.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 34. orr.

Ez zait üdüri harrestariak direla taula gainean hain bipilki dabiltzan andere lerden horik!  Herria   2005-08-11


bipiltasun iz bipila denaren nolakotasuna.

Larderia, bipiltasuna eta ximixta besteek baitzituzten ordea, bai Idiartek (9 bote eta beste xixtako) eta bai Errecartek bere jo eder eta xuxenarekin.  Herria   2003-01-09

Lehoien enda bortitza eta espezie ankerra bipiltasunak gorde du, azeria maltzurtasunak eta oreina ihesak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 355. orr.

Boromir baino zuhurragoa eta ez hain bortitza, baina bipiltasunean ez da nolanahikoa.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 39. orr.

Herenegun, haatik, bipiltasunez erantzun zien Kuwaiteko base militar batean dauden soldaduek egin zieten salaketei.  Berria - Mundua   2004-12-10

Hilobi honetan dago lo / Martin Zalakain, indartsua. / Haren ausardiaz eta bipiltasunaz / mendekatu zen heriotza.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 228. orr.


bipiltze iz estali edo apaindu behar lukeenaz gabetzea; larrutzea.

Hilobiaren bipiltzea, hildakoen erreinuari sekretuak ebastea -piramideen madarikazioa- dakarkizu berehala gogora, harraparien, hilotzen lapurren itxura harraraziz.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 20. orr.

Saran, Inchauspe komisarioak aitzina segitzen zuen bipiltze lanetan, eta batek baino gehiagok ukan zuen bere furiaren eta ezintasunaren haren kontra deskargatzeko xedea, baina sobera unatuak ziren ausartzeko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 235. orr.


bipolar 1 izond bi polo dituena.

Giza primateok oso joera handia daukagu eskema bipolarrekin funtzionatzeko: zuria/beltza, ona/txarra, goian/behean, barruan/kanpoan, ederra/zatarra... gurutzaketa honek ez du eragozten zaharraren eta berriaren azterketa bipolarrari eustea beti.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 57. orr.

Eredu itxi, bipolar eta zurruna da, eta jaiotzen garenetik bertatik dago hor: sexu bat, izen bat eta kolore bat (arrosa edo urdina) ezartzen digute.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 58. orr.

Gizakiaren ontologia konplexua da eta bere baitan daramatza ezaugarri antagonikoak, era bipolarrean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 94. orr.

Lehendakariordeak, baina, Trebiñuko aferan «jarrera bipolarra» izatea leporatu zien sozialistei.  Berria - Euskal Herria   2006-04-08

2 (eritasunetan)

Eskizofreniaren eta gaixotasun bipolarren atzetik, buruko gaitzik zabalduena da antsietatea, adituen esanetan.  Berria - Gaiak   2004-01-30

Informazio horretan esaten zen Ibarretxek «gaitz bipolar maniako depresiboa» duela, eta, hori dela-eta, tratamendu medikoa jasotzen ari dela iazko udaberriaz geroztik.  Berria - Euskal Herria   2004-11-03

Gaitz eskizofrenikoak, nahaste bipolarrak, eta psikosi organikoak.  Berria - Gaiak   2006-03-03

Neguan jaiotzen direnek buruko tumoreak, epilepsia eta nahaste bipolarra izateko arrisku handiagoa dute.  Berria - Gaiak   2004-08-21

46 urte ditu Luciano Garciak, eta nahaste bipolarra da haren gaixotasuna.  Berria - Harian   2005-07-03

Isabelen semeak 29 urte ditu, eta nahasmendu bipolarra du.  Berria - Harian   2005-11-23

Gasteizko Santiago Ospitalean azterlan sakona egin zuten 2000. urtean eta suizidiorako joerak agertutako gaixoen herenak arazo bipolarrak zituzten (fase depresiboak eta maniakoak tartekatzen dituen buruko gaitza).  Berria - Euskal Herria   2004-03-10


bipolaritate iz bipolarra denaren egoera.

Munduko herritarren %6k bipolaritatea dauka.  Berria - Gaiak   2006-02-04

Aldartea orekatzen duen mekanismo biologikoari eragiten dio bipolaritateak.  Berria - Gaiak   2006-02-04


bipolarizazio iz bi poloen inguruan biltzea; iritzi politikoak bi alderdi nagusiren inguruan biltzea.

Oraintxe bertan, aurreko ia mende osoan gertatu bezala, bipolarizazioa dago Austriako futbolean: Vienako bi taldeen artean banatzen dira titulu gehienak.  Berria - Kirola   2004-12-18

Azken urteotako bipolarizazioa hautsi da Bundesligan.  Berria - Kirola   2004-04-01

«Borroken eta bipolarizazioaren areagotzeagatik tristura» azaldu zuen.  Berria - Mundua   2004-03-05

Larreinaren ustetan, Espainian eta Euskal Herrian egondako abstentzio handia PPren eta PSOEren arteko «bipolarizazioaren» ondorioa izan da neurri handi batean.  Berria - Euskal Herria   2004-06-17

Abstentzioa, «bipolarizazioagatik».  Berria - Euskal Herria   2004-06-17


bir-bir (onomatopeia)

ENIAC izeneko tresna hau pizten zuten aldi bakoitzean, Philadelphiako Aberdeen auzoan, jende guztiak bazuen haren berri, etxeetako argiek bir-bir egiten zutelako makina hark behar zituen 160 kilowattak erabiltzen zituen aldi bakoitzean.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 99. orr.


bira1 iz 1 zerbaiten inguruan abiapuntura itzuli arte egiten den higidura. ik buelta; itzuli1; inguru.

Lurrak ere, horrelaxe, segundoko berrogeita bi kilometro eginagatik, geldiro egiten du eguzkiaren bira.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 64. orr.

Neure bidaietan hiru aldiz egin dut munduaren bira.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 311. orr.

Merkurio planetak honela osatzen du zeruan egiten duen ibilbidea: hirurehun eta hirurogei egunetan zeinu guztien espazioa zeharkatu ondoren, lehenengo birarekin bere ibilia egiten hasi zen hasierako zeinura itzultzen da berriro.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4230. orr.

Makina hegalariaren azken bira esku zartaka hartu dute batzuek.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 134. orr.

Izar baten inguruan birak ematen dituen ustezko planeta baten lehen irudiak bidali zituen atzo Hubble teleskopioak.  Berria - Gaiak   2004-05-13

Ontziak lau edo bost bira egin zituen segidan, oso laster, eta, nire anaia maitea berarekin zeramala, zuzen-zuzen murgildu zen, bat-batean eta betiko, beheko aparraren kaosean.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 78. orr.

Nola Elkano izan baitzen, euskalduna izateagatik, bi aldiz espainiar, munduari bira emanez Espainia are handiagoa egiten zuela.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 23. orr.

2 zerbaitek bere ardatzaren inguruan egiten duen higidura.

Zortearen gurpil zaharraren bira bat.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 21. orr.

Gurpilaren puntu batean marka bat egin, eta puntu horretatik aurrera kontatuz, gurpila lurrean bira osoa egin ondoren berriro marka horretara iristen denean, hamabi oin eta erdikoa izatea egindako distantzia.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4950. orr.

Hedwigen kaiolak zoru distiratsuan botea egin eta bira batzuk eman zituen, hontza haserre bizian garrasika ari zela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 61. orr.

Etxeko atera heldu, giltza ateko begiari kateatu eta bira bikoitza ematen zuenean hitz haiek esatearekin egiten zuen amets.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 47. orr.

Saget andereñoaren laguntzaz, hiruren artean, haren gelaraino bultzatu zuten, eta han giltzapetu, giltzari bi bira emanez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 391. orr.

Idazmahaia giltzatu zuen bi bira emanez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 369. orr.

Bere errotaren birari jarraituz.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 21. orr.

Lehen aldiz nire bizian jabetu nintzen denboraren gurpilaren taigabeko biraz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 213. orr.

Anai Maseo jirabiraka hasi zen, eta hainbeste bira egin zituen, ezen, horrela jirabiratzean gertatu ohi denez, zorabioak eraginda, lurrera erori baitzen behin baino gehiagotan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 963. orr.

Gorputza inarrosi eta bira batzuk egin nituen zoruko lauzaduraren gainean.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 75. orr.

Katua esku artean hartu eta zazpi bira ematen zaizkio etxeko laratzaren azpian.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 234. orr.

3 toki edo eremu baten ingurua.

Zurezko txirrika bat emana zioten, gain-gainean iltzetxo batzuk zituena josirik bira osoan eta haien inguruan artile-hari distiratsuak lotzen aritzen zen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 261. orr.

Badaude, ordea, batzuk Erastotenesek lurraren bira osoaren benetako neurria atera zezakeenik ukatzen dutenak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 810. orr.

Andreak eta biok esploradore bitxiarena egitea erabaki genuen, uharteari bira osoa eginez.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 69. orr.

Bi bira oso egin zituen, denek izan zezaten obeliskoa begiesteko astia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 59. orr.

Zubi distiratsua marrazten du zeruaren biran, Goi-goikoaren eskuek zabaldu dute hor.  Elizen arteko biblia   Si 43,12

Mahaiaren biran lasterka hasi zen mutikoa.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 143. orr.

Izugarria zen haien uztaien altuera, eta lauren bira osoa distiraz betea zegoen.  Elizen arteko biblia   Ez 1,18

4 toki edo eremu baten inguruko ibilaldia.

Estrasburgon, bira abiatzeko hautatu zuten tokian.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 65. orr.

Europako Parlamentukoa biraren lehen geldialdia izan zen.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 65. orr.

Munduko bira 24 orenetan.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 69. orr.

Uztailaren 7an, astelehenez, "Munduari bira bizikletan"izeneko diaporama, Eneko Etxebarrietaren eskutik.  Herria   2003-07-03

Gelaren bira guztian sei zentimetroko apaltxo bat zegoen.  Elizen arteko biblia   Ez 40,42-43

4.800 metroko ibilbidea osatu beharko dute, 608 metro dituen zirkuituari zortzi bira emanda.  Berria - Kirola   2004-06-12

5 hainbat lekutan egonez egiten den txangoa.

Italiako Atzerri ministro Franco Frattinik hainbat herrialde bisitatzeko bira ofiziala abiatu zuen atzo.  Berria - Mundua   2004-09-14

Kuban iragan ostiralean eginiko bilerarekin eman zion hasiera nazioarteko birari Moralesek.  Berria - Mundua   2006-01-04

Larunbatean Palestinako Legebiltzarra osatzeko ekitaldia egitekoa eta handik bi asteko epean Palestinako Aginte Nazionaleko Gobernua osatzekoa direla-eta, atzerrian sostengua biltzeko birarekin segitzen zuen atzo Hamasek.  Berria - Mundua   2006-02-17

6 artista baten edo talde baten hurrenez hurrengo emanaldien multzoa.

Itoitzekin Elkartasuna taldeko kideek 2000. urtean Europan bira egin zutenean proiektu horien berri izan zuten Uraren Munduko Forumean.  Berria - Euskal Herria   2004-02-15

Europan barrena bira egitea erabaki zuten solidarioek.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 65. orr.

Komunikazioa Tour birarekin ziklo bat bukatuko dut.  Berria - Kultura   2004-05-28

Kuraia taldeak Europako bira hasiko du gaur.  Berria - Kultura   2004-05-14

Bira hasitakoan zenbait kontzertu grabatu genituen.  Berria - Kultura   2004-05-28

Bira horretan Donostian joko dugu, Musika Hamabostaldian.  Berria - Kultura   2006-02-05

Aste Santuan bira izango duzue: Bolzano, Munich, Madril, Viena, Paris eta Turinen ariko zarete.  Berria - Kultura   2006-02-05

Bira gehiago ez dut egingo, baina musika egiten eta diskoak grabatzen segituko dut.  Berria - Kultura   2004-05-28

1992ko Zoo TV Tour-ekin eszenografia ikusgarriei ongietorria eman eta iraganeko soiltasunari agur esan zionetik, beste hiru bira handi egin ditu U2k.  Berria - Harian   2005-08-09

Kepa Junkerak eta bere taldeak AEBetan bira txiki bat egingo dute datorren astean, azken diskoa eta DVDa aurkezteko.  Berria - Kultura   2004-01-06

Disko hori aurkezteko biran dabiltza taldekideak, atsedenerako eten handirik gabe.  Berria - Kultura   2004-11-18

Azken urteotako biretako elementuak berreskuratu ditu Irlandako taldeak 'Vertigo 2005' biran.  Berria - Harian   2005-08-09

Tasmmin Little biolin jotzailea eta Emma Johnson klarinetista izango dira birako bakarlariak.  Berria - Kultura   2004-05-09

Hernanikoa izango da birako lehen kontzertua, baita Jaime Stinus gitarrista donostiar berriarekin emango dugun lehena ere.Hernanikoa izango da birako lehen kontzertua, baita Jaime Stinus gitarrista donostiar berriarekin emango dugun lehena ere.  Berria - Kultura   2006-03-09

Lau musikariek birako zuzenekoak grabatu eta disko bat kaleratuko dute.  Berria - Kultura   2004-07-13

Musikariak eta orkestraren gainerako parte-hartzaileak oso pozik daude Txina goitik behera zeharkatuko duen musika birarekin.  Berria - Kultura   2004-12-02

Gazte Sareak antolatutako kontzertu birako azken aurreko emanaldia Donibane Lohizunen izango da.  Berria - Kultura   2004-01-30

The Who ez da guztiz desagertu talde gisa, eta aurten bertan zenbait bira egin ditu.  Berria - Kultura   2004-11-26

7 etapatan egiten den lasterketa.

Longhin italiarrarentzat Birako lehen etapa.  Berria - Kirola   2004-06-11

Indurainen aurrekoek eman zioten urte horretan berean (1903) hasiera lehenbiziko Frantziako birari, lehenbiziko Tourrari.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 55. orr.

Frantziako eta Italiako birak irabazi zituen, biak urte berean, eta itzuli handi horiekin batera bere aurrean jartzen zitzaizkion txapelketa mota guztiak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 85. orr.

Alfus-Tedes taldeko David Perez txirrindulari basauritarra nagusitu zen iragan igandean bukatu zen Bizkaiko Biran.  Berria - Kirola   2004-07-06

Hirugarren etapako lehen sektorean erabaki daiteke Birako garailea, Iurretatik Goiurirainoko kronoigoeran (2,8 kilometro).  Berria - Kirola   2006-04-11

8 norabide aldaketa.

Gora eta gora jarraitu genuen biraz birako malda batean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 269. orr.

8a (hitz ekartuetan lehen osagai gisa)

Gelaren erditik sortutako argi-azao bat, poliki-poliki jiraka hasi, eta bazterrak argitu zituen, patruilako polizia-auto baten bira-argiak bezala.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 144. orr.

Lasterketako pilotua zenez, ez zegoen arriskurik, teorian behintzat, eta hala ere bira-kontagailuari begiratzen nion aldiro, izertzan hasten nintzen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 295. orr.

Beso diruditenak errota-hegalak dira, haizeak bira-bultzatan errotarriari eragiten diotenak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 36. orr.

9 (hitz ekartuetan bigarren osagai gisa)

Besteak, negarrez, etxe bira guztia egiten zuen, horma kontra igurtziz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 289. orr.

Urrats-hots bizkor, kementsu eta ziurra aditu zen etxe-ezkaratzean; hurrengo, giltza-bira bat sarrailan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 245. orr.

Adatsa horixka eta luze mardula, bizkar-gaina ezik gorputz-bira guztia ere estaltzen ziona -Ba, badakizu, urtero joaten naiz lagun batzuekin bizikleta-bira bat egitera.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 68. orr.

Atea ere bi giltza biraz itxi nuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 336. orr.

Beste azkoin bira bat gehiago irakurlearen kaptazioan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 16. orr.

Maitemindua nauzu zeure begirada bakar batez, bihotz-lotua zeure lepoko kate-bira batez.  Elizen arteko biblia   Kt 4,9

Stadium Arcadium disko berriaren aurkezpen birari ekin aurretik, taldeak promozio bira bat egingo du Europan zehar.  Berria - Kultura   2006-04-13

10 bira-bira iz gainean zaldiak, autoak eta kidekoak dituen plataforma biribil birakaria, jostagarritzat erabiltzen dena. ik zaldiko 3.

Juduetatik janarira eta janarietatik politikara ibiltzen dira, bira-bira batean bezala.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 88. orr.

11 bira-biraka adlag

Umeek, bira-biraka ibiltzeari uzten diotenean, atariak biraka eta zutabeek inguruka dihardutela pentsatzen dute, nekez sinesteraino etxe osoa ez zaiela gainera jausiko.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 255. orr.

Zaldiko-maldikoak bira-biraka segitzen zuen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 175. orr.

Tanta dirdaitsu eta astunak, zeinak haitzezko zoruaren gainera zuzen-zuzen amiltzen ziren, eta mila tantatxotan lehertzen, zeinak urrun iristen ziren bira-biraka.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 141. orr.

Ibili zebilen lokomotor bat zirudien zerbait ikusi nuen: bira-biraka ari zen gurpil handi bat kirrinkaz, ke bafadak botatzen eta tarteka tutu hotsak egiten.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 100. orr.

12 bira egin

Bira egiteaz gainera, Lurra ez zegoen, hara, unibertsoaren erdian!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 115. orr.

Munduari bira egiten ez dion itzulinguruko esferarik ba ote den jakiteari dagokionez, halaber, ikerkizun dago. Satelitea Mu Arae izeneko izarraren inguruan dago, eta ia hamar egun behar ditu izarraren inguruan bira egiteko.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 190. orr.

Bira egin, putakumetxoak, bira egin, madarikatuak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 49. orr.

Mahaiaren inguruan bira egin eta emakumearen ile kizkurraren gainean ipini zuen eskua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 257. orr.

Mrs. Soubrinek bira egin zuen bere inguruan, urrumaka.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 530. orr.

Hogei edo hogeita hamar aldiz egiten zuen bira gau osoan, itxuraz.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 59. orr.

Mahaiaren inguruan bira egin eta emakumearen ile kizkurraren gainean ipini zuen eskua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 257. orr.

Ateak orpoan bira, alferrak ohean.  Elizen arteko biblia   EsZ 26,14

PSOEk zentrora bira egin zuen lan erreforma jakin batzuekin, eta PPri bidea erraztu zion.  Berria - Euskal Herria   2004-03-03

Hala eman zen agindua, eta bira egiten hasi zen Algerreko Arrosa.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 135. orr.

360 graduko bira egin dugu, Frankismotik hasi eta Frankismora itzuli garelako.  Berria - Euskal Herria   2004-03-07

· (180º edo 90º-koa) ik beherago 15. Txiza-zorrotadaren erdian zegoenean, Lucasek bira egin eta aingeruaren oinarrira apuntatu zuen, plazer handia ematen baitzion mausoleo haren azpian garai bateko alkatearen hilobia zegoela pentsatzeak.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 65. orr.

Alde egiteko bira egitera gindoazela, hamabi bat urteko mutiko lodikote beltz bat atera zen basotxoaren ertzetik eta taldearengana hurbildu zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 262. orr.

Hogei bat minuturen buruan, bira egin eta etxerantz abiatzen gara.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 201. orr.

Neskatoak bekainak higitu zituen mina adieraziz, eta bira egin zuen ahoz behera etzateko.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 55. orr.

Gero, bira egin eta Broadwayko jendetzaren artean desagertu zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 400. orr.

Zuei dagokizuenez, egin bira eta jo basamorturantz, Itsaso Gorrirantz.  Elizen arteko biblia   Dt 1,40

Bran, gizona gainera zetorkiola ikusirik, bertan seko gelditu eta bira egiten saiatu zen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 34. orr.

Bira egitean, Golek ukabila altxatu eta Rory Mor aurpegian jo zuen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 184. orr.

Volvoak, argi keinukaria piztu gabe, bira egin zuen, bat-batean, bigarren mailako errepide batera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 348. orr.

Eskuina hartu nahian dabil orain, baina gorri dagoen beste semaforo batek eragozten dio bira egitea.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 90. orr.

13 bira eginarazi

Bira eginarazi nion zaldiari, plazatik ziztuan jalgi nahian.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 304. orr.

-Orain mornatarra naiz, eta Gol dut aita! -erantsi zuen Oisinek, zaldiari bira eginarazi eta bere taldearen lagunartera itzultzen zela.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 142. orr.

Horren ordez, bira eginarazi zion bere anaiari, eskuak askatzeko.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 177. orr.

Gero besoak sartu zituen aitonaren gorputzaren azpitik, eta ahalegin handia eginez, bira eginarazi zion albo baten gainean utzi zuen arte, eta pixoihala kontu handiz erretiratu, bildu eta gelaren zoko batean utzi zuen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 101. orr.

14 bira eman

Zaldiko-maldikoan ibiltzea baino, hark bira ematen zuen guztietan aita han zegoela ikustea zen, ororen gainetik, niri gustatzen zitzaidana.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 175. orr.

4.800 metroko ibilbidea osatu beharko dute, 608 metro dituen zirkuituari zortzi bira emanda.  Berria - Kirola   2004-06-12

Horrek esan nahi du, beheko danborrak laurehun bira eman dituenean, goiko danborrak bat bakarra emango zuela.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4950. orr.

Gizakume arrunt batek munduari hirulau aldiz bira emateko beste kilometro ibil ditzake oinez bizitzan zehar.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 100. orr.

Banekien nik guztiz bestelakoa izan zela Yuri Gagarin errusiarraren esperientzia, Lurrari bira eman zion lehen astronautarena.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 213. orr.

Munduari 24 orenetan bira ematea, urte berriari ongi etorrika luntx eta txanpaina tarteko, aireportuz aireportu, denbora gehiegi eman gabe bakoitzean.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 68. orr.

2004ko otsailaren 18an, Guy Philippen irudiak munduari bira eman zion.  Berria - Mundua   2004-03-11

ESAren arabera, gaur egun, 10 ordu eta 45 minutuan ematen dio bira Saturnok bere ardatzari.  Berria - Gaiak   2004-12-17

Giltzari sarrailan bi bira ematen zizkion, ernegazio hotzez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 202. orr.

Sarrailan indarrez sartu, bira eman eta... eta zabaldu egin zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 253. orr.

· (180º edo 90º-koa) ik beherago 15. Bira eman eta atzerako bidea hartu du Angelak, askoz lasaiago orain.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 78. orr.

Autoari bira eman eta Oñatiko bidea hartu nuen beste behin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 28. orr.

Mantso-mantso, baita ere, bira eman eta logelarantz egin zuen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 121. orr.

Martinek bira eman behar izan du lagunaren aurpegia ikusteko.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 32. orr.

Erabakirik zuhurrena bira eman eta Donostiara itzultzea zatekeen arren, talkiz aurrera jarraitzeko agindua jaso zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 86. orr.

Bestaldera bira eman eta kapa astinduz alde egin zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 21. orr.

Harryk ahoa zabaldu orduko "kaixo" esateko, Justinek ikusi, bat-batean bira eman eta arin alde egin zuen kontrako norabidean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 126. orr.

Ohean bira eman eta izandako ametsa gogoratzen saiatu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 22. orr.

Makila alde batera utzi, Ginnyri besaburuetatik heldu eta bira eman zion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 257. orr.

-Ezzzzzz! -oihu egin zuen Ronek, bolanteari bira emanez; ozta-ozta baina libratu egin ziren harri beltza jotzetik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 65. orr.

Harryk bat-batean eman zuen bira eta Alicia Spinnetek garrasi egin zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 209. orr.

Madrazoren esanetan, Espainiako Gobernuaren politikagintzak «180 graduko bira eman behar du», «ezkerreko politikari» bide emateko.  Berria - Euskal Herria   2004-03-17

Madrazok ausardia izan beharko luke aitortzeko Ibarretxe lehendakariak ez duela ahalbideratu egitasmoa gurekin adostu eta ezkerretara bira ematea.  Berria - Harian   2005-02-18

15 bira erdi

Bira erdi eta alde egin zitean.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 49. orr.

Neskatoak bira erdia egin zuen Egutxiren aldera.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 69. orr.

Ikasi genuen nola ibili martxa-lerroan gora eta behera, denok aldi berean; nola egin bira erdia, batak bestearen aurka talka jo gabe.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 109. orr.

Kabinako atea zabaldu, bira erdia egin, eta inongo zalantzarik gabe gaztearengana jo zuen artez-artez.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 93. orr.

Ontziak bira erdi bat egin zuen ababor aldera, eta tximista bezala abiatu zen gero norabide hartan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 71. orr.

Errotonda batek urmael txiki bat babesten zuen erdian, eta autoak hari eman zion bira erdia edifizioaren aurrean gelditu aurretik.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 128. orr.

Autoa martxan jarri eta handik abiatu zen bizkor, berriro urmael biribilari bira erdia eginez.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 129. orr.

Lehen zatia amaitzerako, ordea, Zdrahalek jokaldi aparta egin eta bira erdia eman ondoren, 1-1ekoa ezarri zuen.  Berria - Kirola   2004-12-23

Bira erdia eman nahi izan nuenerako, gainean nuen mintzo zalapartariaren jabea.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 48. orr.

Aulkiari bira erdia emanda Mentxuk leihotik ikusi zuen Santos atari aldean presaka. Neskak bizkorrago kulunkatu zuen eguzkitakoa eta bira erdiak egin zituen orpo-gainetan.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 167. orr.

Lolak, ordea, aise saihestu du atzaparkada, gorputz osoari bira erdia eraginez.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 10. orr.

Larreak, zinez nabarmen, bira erdia eginarazi zion bere zaldiari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 133. orr.

16 jira-bira ik jirabira.
17 jira-biran ik jirabira 3.
18 jira eta bira adlag

Miru bat ikusi genuen, zeruan jira eta bira.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 84. orr.

Eta jira eta bira hasi ziren, gero eta arinago gero eta mugimendu zorabiagarriagoan.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 76. orr.

Hainbertze goiti eta beheiti, hainbertze jira eta bira, nola zehaztu zuen ibilbidearen nondik norakoa? Tiobiboan jira eta bira, gora eta behera, hor doa, joan eta joan, zalditxoa.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 168. orr.

Elur-malutak dantzan, aiko-maiko, jira eta bira leiho handien beste aldean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 446. orr.

Antxetak jira eta bira zebiltzan, uluka.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 394. orr.

Jira eta bira dabilen errota handi bat.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 56. orr.

Burua jira eta bira dabilkit.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 116. orr.

Emakumea zutitu orduko ohartu zen auzitegiko aretoa astiro jira eta bira zebilkiola.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 523. orr.

Ziri luze batez zeharkaturik, jira eta bira darabiltzazue.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 117. orr.

Eta han ibili ginen biok jira eta bira, beti gai beraren inguruan. · Hemen jira eta han bira, letren eta hitzen desfile koloretsuan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 159. orr.

· iz Harik eta, hainbeste jira eta bira egin ondoren, izerditan hasi nintzen arte.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 183. orr.

Hainbeste jira eta bira eman zizkion asmo horri, hain liluraturik zegoen harekin azkenerako, ezen [...].  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 340. orr.

Autoen argi urdinak jira eta bira iraunkorrean.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 137. orr.

19 tira-bira ik tirabira.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arteko tira bira (3); aurkezteko bira (3); beste bira bat (3); bi bira (6)

bira antolatu (3); bira bakar (3); bira bat (38); bira bat egin (4); bira bat egingo (8); bira bat egitera (4); bira bat eman (3); bira batean (4); bira batzuk (4); bira biraka (4); bira egin (49); bira egin eta (11); bira egin zituen (3); bira egin zuen (17); bira egin zuten (3); bira eginarazi (3); bira eginez (4); bira egingo (6); bira egingo du (5); bira egitea (3); bira egiten (13); bira egiten ari (3); bira eman (55); bira eman behar (7); bira eman eta (19); bira eman zion (10); bira eman zuen (5); bira emanez (5); bira ematea (4); bira emateko (4); bira ematen (11); bira erdi (3); bira erdia (10); bira eta (22); bira eta bira (14); bira etengabean (3); bira gehiago (3); bira guztia (3); bira handi (4); bira hasi (11); bira hasiko (6); bira hasiko du (5); bira honetan (7); bira ibili (8); bira ibili zen (3); bira izan (4); bira luzea (3); bira osoa (11); bira osoa eman (3); bira osoan (10); bira txiki (8); bira txiki bat (6); bira zebilen (3); bira zebiltzan (5)

bizkaiko bira (3); bost bira (3); edo bira (8); egin zuen bira (3); egindako bira (6); egingo duen bira (3); eginiko bira (3); emakumeen bira (6); eta bira (105); eta bira egin (5); eta bira eman (3); eta bira hasi (6); eta bira ibili (8); eta bira zebilen (3); eta bira zebiltzan (5); eta jira bira (4); eta tira bira (3); europako bira (11); europan bira (3); furgo bira (4); graduko bira (4); hainbat bira (5); hainbat bira egin (3); harryk bira eman (4); hiru bira (4); inguruan bira (8); jira bira (13); jira eta bira (69); komunikazioa tour bira (4); kontzertu bira (4); munduari bira (17); munduari bira eman (3); nazioarteko bira (6); neskatoak bira egin (3); puntu bira (5); puntu bira besterik (3); taldeak bira (3); tira bira (19); tour bira (7); zehar bira (4); zuen bira (8); zuten bira (6)

birak eman (3); birak ematen (8); birak eta (7); birak izan (4); inguruan birak ematen (3); jira birak (3)

birako azken (4); birako bigarren etapa (3); birako lehen kontzertua (3); emakumeen birako (4)

biran parte (5); biran parte hartu (3); bizkaiko biran (3); egindako biran (3); jira biran (15)

ari den biraren (3); biraren barruan (9); tour biraren (4)

aurkezpen birari (4); birari ekin (3); birari ekingo (3)


bira2 banatz bina.

Nexkatoetan Adinekoak eta Gaztetxoak bira talde.  Herria   2003-10-23

Hemen bestela izan da: 11 eta 6 ere izan dira baigorriarrak aitzinean bira boterekin.  Herria   2003-10-02

Bira bote sartu dituzte aintzinekoek, Mondragoi-Arrasaten jokatu den partida hontan.  Herria   2003-01-21

Eta horra non bezperako gizon tzar hek heldu zaizkidan zaldiz, harmak eskuan, bira pixtolet gerrian, eta oihuka.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 213. orr.

Aleman airekoak ziren aldiz Junker-52 motakoak: bira metrailagailu eta 500 kilo bonba.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 145. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 0 aldiz agertzen direnak)

bira bote (3)


birabarki iz zuloak egiteko erreminta, U formako gider batez birarazten den ginbaleta batek osatua.

Gailu mekaniko batzuk gehituta -birabarkia edo bolantea, esate baterako- errotazio bihurtzen da atzera-aurrerako mugimendua, askoz erabilgarriagoa lantegietako makineria mugiarazteko edo garraiorako.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 48. orr.


birada iz ipar bira.

EGIN URRATS, EMAN HATS: LEKUINEKO ITXAROPENEZKO BIRADAK.  Herria   2005-09-22

Joanden igandean, Lekuineko itxaropenezko biradetan, ez du aro txarrak jendea beldurrarazi.  Herria   2005-09-29

Ez da dudarik helduden urtean, lehen biradak hain untsa abiaturik, beti eta azkartuz jarraikiko dutela.  Herria   2005-09-29

Irailaren 25ean, igandez, iraganen da eritasun larri hortaz hunkiak direnen elkartasunez “esperantzazko biradak”, egun berezi bat eri horiek sustengatzeko batetik eta sendabide ikerlanak diruz laguntzeko bertzetik.  Herria   2005-09-22


biradera iz gailu mekanikoa, higidura lerrozuzena higidura birakari bihurtzen duena, eta orobat alderantziz.

Tramankulu haiek guztiek, beren gurpil eta biraderekin, infernuko sukalde baten ideia misteriotsu bezain kezkagarria irudikatzen zuten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 126. orr.

Biraderak aurrera eta atzera kateen txilin-hotsa eginez, ateak gorantz, hankak lehorrera salto eginez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 19. orr.

Dinamo bat funtsean, biradera bati eraginik elektrika sortzen zuena.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 94. orr.

Pianola baten soinua entzun zen, eta aparatuaren azpialdean zegoen biraderari eragin zion arduradunak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 65. orr.

Nozdriovek, biraderari eraginik, mazurka baten doinua joarazi zion gonbidatuen aurrean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 115. orr.

Biraderari berriro eragin, eta emakumea dantzan hasi zela ematen zuen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 65. orr.

Han, burdinazko biradera handi bat zegoen, gerra aurrekoa, urari ateak zabaltzeko edo ixteko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 89. orr.

Tranpala zabaltzeko zazpi buelta eman behar zaizkio gogor eusten dion biradera bati.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 118. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

biraderari eragin (3)


biraderadun izlag biradera duena.

Saltzaileak freskagarri-postuen marmolezko salmahaiak garbitzen ari ziren, biraderadun organo batek Danubio urdinaren doinu kiribil distiratsuz betetzen zituen kaleak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 332. orr.

Penny bat eman zion Alargun Alaia biraderadun organo batez jotzen ari zen itsu bati.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 349. orr.

Pianola baten soinua entzun zen, eta aparatuaren azpialdean zegoen biraderari eragin zion arduradunak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 65. orr.


biradun izond birak dituena.

Templek urratu zuen halako arrapalak diseinatzeko bidea, eta pasabide biradunen sortzaileari atxikia da haren izena abeltzaintzaren arloan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 270. orr.

Pasabide biradunetan, animaliek ez omen dute ikusten arrapalaren beste muturrean dagoena ia bertaraino iritsi arte (edozein susmo saihesten da hala), eta, aldi berean, behiak biraka ibiltzeko duen berezko joeraz baliatzen omen zen Temple.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 270. orr.


biragarri izond birak egin ditzakeena.

Komisarioak buelta eman zion bere aulki biragarriari eta leihotik begira jarri zen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 109. orr.

Mundu mapari biraka eragin eta eskopetaren puntaz esfera biragarria geratzea gustatzen zitzaion, munduko puntu bat zoriaren arabera aukeratuz, ez zegoen garbi zein helbururekin.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 166. orr.

Makina hauek guztiek ez dute gauza hauetarako bakarrik balio, baizik eta baita itsasontziak kargatzeko eta deskargatzeko ere, batzuk zutik jarrita, beste batzuk etzanda, euskarri biragarri batzuen gainean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4710. orr.


biragune iz bira egiten den gunea.

Albo batera Busturiako itsasadar osoa, eremu paduratsuak saihesten biragune batetik bestera sigi-sagaka zihoana, gero bokalea eta aurre-aurrean uharte harritsua.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 104. orr.

Dylanek ez zuen garbi ikusi; tarteka biragune sakonen batetik ihesitako argi errainuak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 144. orr.

Ibaiak, biragune irekia egiten zuen bazter batean, harrizko hondartzatxo bat osatzen zuen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 163. orr.

Han ibaia biragune itxi-itxi batetik irteten zen segidan beste bat osatzeko, askoz irekiagoa.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 163. orr.

Poliki jarraitu genuen oinez biragune zabal eta hesi garaiz josiriko arrapalan gora.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 270. orr.

Tarte honetan, ur korronteak amaigabeko biraguneak osatzen zituen, bazter bietako muinoen artean estu-estu sartuta.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 132. orr.


biraje iz biraketa.

Udamina amaitzear denean, enarak birajea prestatzen dabiltzanean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 344. orr.

Berak ezingo zuen esplikatu zergatik edo nondik zetorkion zehazki susmo hori, ezta zertan gauzatuko zen aurreikusitako biraje behin betiko hori ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 46. orr.

Antzinako herrietara biraje bat eginez, non topa genezake eguraldiari buruz zizuten jakitate hori?  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 442. orr.


birajetxo iz biraje txikia.

Eguzkiaren biaje urterokoan dagoen birajetxo hori, izkina hartzen dueneko hori da seinalatua mihura zuhaitz edo arbolatik askatzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 489. orr.


biraka 1 adlag birak eginez.

Lurra biribila zela, eta ilargia satelite bat, lurraren inguruan biraka zebilena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 84. orr.

Bertatik, Saturnoren eraztunak eta biraka ari zaizkion 31 sateliteak aztertu beharko ditu.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 224. orr.

Astronauta jantzi zahar bat jarri dute Lurraren inguruan biraka, irrati transmisiorako.  Berria - Gaiak   2006-02-05

Zirimola bortitzak herrestan eramaten zuen, eta ez zegoen zeri heldu: inguruan biraka ari zen dena.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 48. orr.

Haren begiak biraka hasi ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 262. orr.

Irudi handi bat agertu zen, oso azkar biraka.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 234. orr.

Bendak Ronen hanka inguruan biraka hasi ziren, estu-estu oholtxo bati lotzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 304. orr.

Biraka dut burua, dardarka belaunak eta ikaraz gorputz osoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 320. orr.

Ur azpiko zurrunbilo batean biraka dabiltza gertaerak, protagonisten ikuspegi desberdinak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 8. orr.

2 (bere ardatzari buruz)

Munduak biraka jarraitzen du noria baten tankeran, eta ikuskizuna patetikoa bezain samina da.  Berria - Kultura   2004-06-29

Gurpilaren kanpoko ertzaren inguruan paleta batzuk jartzen dira; ibaiaren indarrak paleta horiek jotzen dituenean, gurpila biraka hasten da gero eta gehiago.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4830. orr.

Madrilera iritsi eta galdeketarik egin gabe manta batean bildu eta biraka ibili zutela, eta ostikoak eta kolpeak eman zizkiotela buruan, gorputzean eta barrabiletan.  Berria - Euskal Herria   2006-03-24

Askatu ondoren, biraka hasi zen ontzia, ustekabean, eta pilotuak motorrak itzali behar izan zituen.  Berria - Gaiak   2004-09-30

No teacher, No guru, No method diskoa biraka hasi zen hi-fian.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 26. orr.

Mundu mapari biraka eragin eta eskopetaren puntaz esfera biragarria geratzea gustatzen zitzaion, munduko puntu bat zoriaren arabera aukeratuz.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 166. orr.

Eraman biraka harri handi batzuk leize-ahoraino eta ezarri bertan zaintzaileak.  Elizen arteko biblia   Jos 10,18

Telebista ikustea baino interesgarriagoa da askotan biraka dabilen garbigailuari so egitea.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 127. orr.

Biraka zebilen grabagailuko zinta magnetikoa.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 68. orr.

Modu berean ibiltzen dira biraka errota-gurpilak ere.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4850. orr.

Beste hainbat hagaxka eta danbor jartzen dira, era berean horzkatuta eta mozio-indar berberarekin eraginda, eta biraka ibiliz hainbat eratako efektu eta mugimenduak sortzen dituzte: horien bidez iruditxoak mugiarazten dira, konoak birarazten dira, [...].  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4510. orr.

Lurraren eta itsasoaren inguruan biraka ibiltzen da etengabe ardatzaren muturretan jarritako gontzen bitartez.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4190. orr.

Burugabearen sentipenak gurdiaren gurpilak bezalakoak, haren arrazoiketa biraka dabilen ardatza bezalakoa.  Elizen arteko biblia   Si 33,5

Kanta ero bat biraka zebilkion buruan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 166. orr.

Orpo baten gain biraka hasi naiz, zibaren gisa.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 309. orr.

3 bira-biraka adlag

Umeek, bira-biraka ibiltzeari uzten diotenean, atariak biraka eta zutabeek inguruka dihardutela pentsatzen dute, nekez sinesteraino etxe osoa ez zaiela gainera jausiko.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 255. orr.

Zaldiko-maldikoak bira-biraka segitzen zuen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 175. orr.

Tanta dirdaitsu eta astunak, zeinak haitzezko zoruaren gainera zuzen-zuzen amiltzen ziren, eta mila tantatxotan lehertzen, zeinak urrun iristen ziren bira-biraka.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 141. orr.

Ibili zebilen lokomotor bat zirudien zerbait ikusi nuen: bira-biraka ari zen gurpil handi bat kirrinkaz, ke bafadak botatzen eta tarteka tutu hotsak egiten.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 100. orr.

4 jira-biraka ik jirabiraka.
5 jira-biran ik jirabira 4.
6 jira eta biraka adlag jira eta bira.

Jira eta biraka hasi ziren musikaren doinupean.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 77. orr.

Bere burua ardatz harturik, jira eta biraka hasi zen, zoruaren gainean irristaka, errege garaiko dantzarien modura.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 161. orr.

7 jiraka eta biraka adlag jira eta bira.

Antxetak jiraka eta biraka hegaldatzen ziren uluka.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 339. orr.

Behin, lorategiaren barreneko aldean, basorako sarreran, belar handietan jiraka eta biraka ari zen gauza gris bat begiztatu nuela.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 256. orr.

6 tira-biraka ik tirabiraka.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bat biraka (4); batean biraka (3); bira biraka (4)

biraka ari (25); biraka ari diren (3); biraka ari zaizkion (5); biraka ari zen (5); biraka ari ziren (3); biraka aritzen (3); biraka dabilen (7); biraka eta (13); biraka gabiltza (3); biraka hasi (25); biraka hasi zen (13); biraka hasi ziren (3); biraka hasi zitzaion (5); biraka hasten (9); biraka ibili (7); biraka ibiltzeko (3); biraka ibiltzen (5); biraka jarraitzen (11); biraka jarraitzen du (7); biraka jarraitzen zuen (3); biraka joan (6); biraka joan zen (5); biraka segitzen (5); biraka segitzen zuen (4); biraka zebilen (8); biraka zebilkion (3); biraka zebiltzan (5)

burua biraka (5); buruan jira biraka (6); da biraka (6); dira biraka (3); eraztunak eta biraka (4); eta biraka (23); eta biraka ari (6); eta biraka hasi (3); eta biraka ibili (3); eta jira biraka (4); gainean biraka (3); haren inguruan biraka (3); inguruan biraka (28); inguruan biraka ari (4); inguruan jira biraka (4); jira biraka (58); jira biraka eta (4); jira biraka hasi (10); jira biraka zebiltzan (3); jira eta biraka (3); jiraka eta biraka (4); lurraren inguruan biraka (9); lurrean biraka (4); munduak biraka (6); munduak biraka jarraitzen (4); zen biraka (5); ziren biraka (3)


birakari (ETCn 877 agerraldi) 1 izond bira egiten duena. ik birakor. (bere ardatzari buruz)

Mr. Zucher ikusi zuen sepia-koloreko laino apartsu batean, ahate-ibilkeraz, ate birakarietatik irteten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 28. orr.

Maite nuen Excelsior hoteleko ate birakarietan ageri ziren metalezko osagaien distira.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 118. orr.

Ate etengabe birakarietan zehar nekez aurrera egiten zuen jendeari so.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 175. orr.

Zeruen hierarkia, esfera birakariak, planetak mugiarazten dituzten adimenak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 286. orr.

Miepek gora eraman zuen Dussel jauna; apalategi birakaria zabaldu, eta begietan harridura zuela gure Atzeko Etxean sartu zen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 76. orr.

Aulki birakari beltz bat eta zurezko mahai txiki bat leihoaren ondoan: lantokia.  Berria - Harian   2006-03-03

Aparrezko zerrenda haiek, azkenean, oso urrutira zabalduz, eta elkarri erantsita, desagertutako zurrunbiloen mugimendu birakari bera hartu zuten.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 60. orr.

Auto zuri dotore bat pasatu zen ziztu bizian mendate gainetik, eta haren atzetik ertzain-auto ulukaria, goiko argi urdin birakariak piztuta.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 48. orr.

Farola birakari bat piztu berria zen ene eskuinera, ondoko lur-muturrean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 58. orr.

Merkatuan dauden ponpa asko birakariak dira.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 176. orr.

Horren gainean hagaxka bat jartzen da danbor birakari batekin.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4510. orr.

Leku horietan hiru aldetako makina birakariak egoten dira, alde bakoitzean dekoratu-mota bat izaten dutenak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2410. orr.

Modelo horren gainean makina bat jarri zuen dibidieta birakari baten gainean, eta horrekin hiriak setiatzeko makina bat hartu eta harresiaren barrura ekarri zuen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5230. orr.

2 (bestelakoetan)

Bi txinpantze eta bi tximino txiki trebatu zituzten uhal birakari batean korrika egiteko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 261. orr.

Argia teilatuetako iragarkietatik zorrotadaka isurtzen zen, jira eta bira zebilen oso bizkor gurpilen artean eta zeru birakari horren puska handiak koloreztatzen zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 165. orr.

Filma fotograma batetik bestera aldatzen den bitartean proiektorearen objektiboa gortina birakari batek estaltzen duelako.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 51. orr.

Zeruraino iristen zen aitaren etxera bideko muino birakaria.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 197. orr.

3 (adizlagun gisa)

Aihen zuria, buru gainean koroa gisa kordatua lehenik, uhinka jaisten da kokots azpian barna bizkar atzera, besoen luzeran behera, birakari, gerrian txirikordatu eta azkenik isats herrestaria osatzen du lurrean.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 120. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

argi urdin birakariak (5); ate birakari (3); ate birakaria (5); ate birakarietan (3); ate birakarietatik (3); ate birakaritik sartu (3); birakari bat (4); birakari batean (3); birakarietan zehar (3); urdin birakariak piztuta (3)


birakatu, biraka(tu), birakatzen da ad bira egin.

Une batez atzera begiratzen badiogu Mendebalde modernoko gizarteko gerren eredu ziklikoari, gauza batek harrituko gaitu: ez dela lau aldiz in vacuo birakatzen eta aldi bakoitzean abiapuntura itzultzen den gurpil baten kasua soilik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 313. orr.

** Gero, indar guztiz birakatu zuen bere eskuetan, Ramon Itsuskok irakatsi bezalaxe.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 47. orr.


biraketa (ETCn 1.697 agerraldi) 1 iz biratzea.

Hurbildu zirenean, lau Heinkel 111 zirela ikusi nuen, eta maniobrak eta biraketak egiten zituzten.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 19. orr.

Mekanismo guztiak dira naturaren arabera sortuak, eta unibertsoaren biraketa izaten dute beren maisu eta irakasle.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4630. orr.

Planetek ere unibertsoaren ibiliaren kontrako zentzuan mugituz bakoitzak bere bidea egiten dute, baina zeruaren biraketarengatik atzeraka eramanak izaten dira denboraren eguneroko zirkuitua eginez.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4270. orr.

Hurbildu zirenean, lau Heinkel 111 zirela ikusi nuen, eta maniobrak eta biraketak egiten zituztenDanbor horren biraketak zodiakoaren zirkuluaren parte bati eragiten dio.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 19. orr.

Ariestik, zuloa danborraren biraketekin Tauro eta Geminisen puntuetan barrena pasatu ondoren Cancerren puntuen zortzigarren parteraino iristen da, eta han punturik altuenera itzuliz, indarrak galtzen ditu, eta mantsoago ateratzen hasiz, luzatu egiten ditu iraupenak, Cancerren zeinuan solstizioaren orduak eratuz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4570. orr.

Makina honetan zintzilik dagoen tobera batek ematen dio harriari alea, eta biraketaren indarrez egiten da irina.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4850. orr.

Zibilizazioen goraldiak eta erorialdiak gurpil baten biraketekin konparatzen dira.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 447. orr.

Gurpilaren biraketaz katea ardatzaren inguruan biltzen joango da eta txanbilak gora jasoko dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4830. orr.

Mugimendu ziklikoek giza historian, gurdi-gurpil baten biraketa fisikoek bezalaxe, monotonoki errepikakorra den mugimendu zirkularraren bidez, erritmo luzeagoko beste mugimendu bat eragiteko modua dutela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 319. orr.

Giltzadura bateko bi hezurrak ez dira egon ohi doi-doi ahokatuta, baizik eta bata bestearen arabera mugitzen da, biraketa eta labainketa konbinatuz.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 41. orr.

Giltzadura mugitzeak eragindako labainketa eta biraketari esker, aldatu egiten dela bi hezurren arteko ukigunea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 43. orr.

Gurpilei negar, enbrageari irrintzi eta martxa-aldagailuari karrank eginarazten zien, biraketa bortitz bakoitzari oihuka eta biraoka lagun egiten ziola.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 9. orr.

Biraketaren ardatza polo bien arteko lerro imajinarioa dela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 148. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Biraketa-mugimenduak, mugimendu erradialak (gauza bat begirantz edo begitik urrunduz mugitzen denean), eta abar beste horrenbeste informazio-iturri dira espazioari buruz eta espazioan dauden gauzei buruz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 45. orr.

Ortziak lurraren inguruan egiten duen biraketa-mugimendua, hamabi zeinuen antolamendua, eta iparraldeko eta hegoaldeko konstelazioen kokaera azaldu ditut garbi ikusteko moduan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4410. orr.

Jupiter mantsoago joaten da mailaka igotzen ortziaren kontrako biraketa-zentzuan, eta hirurehun eta hirurogei egun egiten ditu zeinu bakoitzean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4230. orr.

Hala eguzkiak, zeinuen espazioetatik ibiliz egunak eta orduak luzatu eta mozten dituen bezala, hala iltze-burua ere erlojuetan zuloz zulo erdiko danborraren biraketa-zentzuaren kontra aurrera eginez, egunero pasatzen joaten da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4530. orr.

Errotazioak eragindako beherakadarekin lurraren azpian ezkutatuta geratzen den zeinu horietako azkenekoaren parte bakoitzeko, kontrako aldean beste hainbat parte egongo dira, eta delako errotazio horren biraketa-premiaren beraren eraginez lekuz aldatuko dira, ageriko lekuen beste aldetik ilunpetatik argitara etorriz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4190. orr.

Biraketa azelerarioari erantzuten diote; burua biratzen denean edo gora eta behera edo ezker-eskuin astintzen denean, esate baterako.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 125. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Izadi ez-gizatiarraren gaineko boterearen gehitze potentzial izugarri horren prezioa langileen arauketan proportziozko torloju-biraketa izan zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 382. orr.

4 irud/hed

Oro har, nazionalismoaren biraketa, penduloaren mutur abertzalera joatea, nahiko serioa da.  Berria - Euskal Herria   2004-02-28

Hau da Kanten kopernikar biraketa deitzen zaionaren funtsezko unea.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 10. orr.

Teoriaren azterketa filosofikoaren kasuan, biraketa horrek arazo-agenda berri bati ematen dio hasiera: teoria zientifikoaren azterketa estruktural estatikoan baino gehiago teoria zientifikoaren azterketa dinamikoan jartzen da arreta: nola garatzen da zientzia?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 164. orr.

Biraketa sokratiko-platonikoa ulertzeko, besterik ez bada, ezinbestekoa da Sokratesen herrikideek partekatzen zuten etika homerikoa aztertzea -esan dezagun, bidenabar, baita Homero hainbeste estimatzen zuen Nietzsche-ren biraketa ulertu nahi bada ere-.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 31. orr.

Programa Gogorra deritzana bezalako biraketa soziologikoan kokaturiko ikusmoldea, zientziaren azterketa bakarrik soziologikoa izan daitekeena dela baieztatzen duena?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 165. orr.

Kasu horretan, biraketa soziologista dela medio, ezagutzaren eraketan faktore sozialen garrantzia gehiegi azpimarratzeagatik, galdu egin da epistemologikoki pertinentea den munduarekiko harremana.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 248. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kopernikar biraketa (4)


birakor izond birakaria.

Telefonoa [...] modelo zaharrekoa zen, zenbakiak disko birakorrean preso dituztenetarik. bazuen, bertzetik, mirail plano birakor bat, orientazino bat edo bertze har zezakeena.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 209. orr.

Anjel Urtxipia bere bulegoko aulki birakorraren gainean eserita zegoen, mahaitik metro batera, hor nonbait.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 202. orr.

Cesar Telleria postal baten bila zebilen liburudenda baten kanpoaldeko alanbrezko apalategi birakorrean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 19. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aulki birakorraren gainean (3)


birakuntza iz biraketa.

Izan ere, berehala baztertuko da -berehala baztertuko dugu- erlatibismoaren aholkua, Sokratesen birakuntzarekin, batez ere.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 34. orr.

Ezinbesteko irakurketa [...] birakuntza sokratikoa -eta kristaua- neurri batean ulertzeko lehen tratatua, batez ere.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 42. orr.


biral 1 izond birusarena.

Proteina biralei barik zelula-proteinei erasaten dietelako estatinek.  Berria - Gaiak   2004-08-18

2 irud/hed

Internetek beste era bateko transmisioa indartu du: transmisio bertikalaren ordez, horizontala; eta batzuetan ezta hori ere, birala baizik: birus baten moduan hara eta hona hedatzen dena.  Berria - Kultura   2006-04-06


biraldi iz biraketa egiten den aldia.

Danbor honen hortza biraka mugitzen hasten da, bigarren danborraren hortzei eraginez, biraldi bakoitzarekin bat, neurtutako errotazioak eginez.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4970. orr.

Arrakastaz egina zen André Lwoff halakoxe biraldi bat, fagoa alboratu eta poliomielitisaren birusa harturik aztergai.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 79. orr.


birana adlag ipar bina.

Egin beharreko lanak lehen agurraren ondotik ziren: lau oinekin zortziko ttikian bertsu bat, ondotik ofiziotan birana bertsu zortziko handian eta birana zortziko ttikian.  Herria   2001-06-14

Aldiro aldiro 8 protagonistak Mikel Taberna gidari aritu dira ofiziotan zortziko nagusian eta ttikian, birana punturi erantzun, berriz ofiziotan sei puntuko motzean eta azkenik kartzelako lanean.  Herria   2004-04-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ofiziotan birana bertsu (4)


biranazka 1 iz ipar binaka.

Kantu xahar eta berri, musikak lagunduz edo musikarik batere gabe, bakarka, biranazka ala taldeka, denetarik bazen.  Herria   2001-05-03

Biranazka, Maylis Etchart eta Jenofa Lamarquebaxe-nabararrak nagusi, taldeka Iruñeko Ttipittariak.  Herria   2001-06-14

Laurent Lambert (buruz-buruka), Philippe Bielle eta Mikel Sistiague (biranazka) bi lehenak Zaharrer Segi elkartekoak, hirugarrena Lau Herri batasunekoa.  Herria   2005-09-29

Hirugarren xapela biranazka trinketean; nork atxik hola segituz! Elite-Pro horren lehenbiziko lehiaketa, biranazka jokatuko dena, laster hastekoa da.  Herria   2003-04-03

2 biranazko izlag binakako.

Larunbateko mus xapelgoan 72 biranazko talde ziren zoingehiagokatu direnak, taloak janez.  Herria   2005-10-20

3 biranazkako izlag binakako.

Igandean, meza nagusia eta korrikleta, biranazkako lehiaketa Biranazkako Birla Xapelketa.  Herria   2001-01-18

Biranazkako birlarien finalak, larunbatean Auxotean.  Herria   2004-10-07

Giro ona, kantu ainitz; hots ederkienik bururatu den zoingehiagoka izan da, aurtengo 18 garren biranazkako lehiaketa.  Herria   2003-10-23

Aurtengo biranazkako zoingehiagoka berezi huntan, 50 parek parte hartu dute, eta horietarik 18 hoberenek parte hartu dute finalean.  Herria   2005-10-13

Auxotea ostatuak antolatu biranazkako birla zoingehiagoka bururatzera doa.  Herria   2004-10-07

Partida 50 ponduri jokatzen da, bakarkako jokoan, eta 60 ponduri biranazkakoan.  Herria   2004-10-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

biranazkako birla zoingehiagoka (9); biranazkako lehiaketa (3); biranazkako zoingehiagoka (5)


birao (ETCn 1.678 agerraldi; orobat burro g.er.) 1 iz Jainkoaren edo gauza sakratuen aurkako madarikazio edo esaldi larria; madarikazioa.

Migel Mailuk apeza ziegan sarrarazi du, haren birao, sakre eta madarikazioei entzungor.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 46. orr.

Baina ez zen erraza zer zen birao eta zer ez zehaztea.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Liburu ulertezinak hautsi eta irainkatu eta erre zituzten, letren estalkian beren jainkoaren aurkako biraorik ote zegoen beldurrez.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 135. orr.

-Mekaguendios -sarjentu izerdituaren biraoa hasperen bat baizik ez zen oraingoan-.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 138. orr.

Orduan, apaiz nagusiak bere jantziak urratu zituen eta esan: -Biraoa esan du. Ba ote dugu lekuko beharrik?  Elizen arteko biblia   Mt 26,65

Zeuek entzun duzue biraoa. Zer deritzozue?      - 0. orr.

Ilunpe itsuan, etengabeak ziren oihuak eta biraoak, txistuak eta hanka-zapartak zorua joka.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 47. orr.

Hegazti saltzailea aieneka ari zen, etsita, biraoak ahoan gurdizain baten moduan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 278. orr.

Biraoari birao ari zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 226. orr.

Nikanorrek biraoak bota dituela zure tenpluaren kontra.  Elizen arteko biblia   1 M 7,42

Pepponek birao bat bota eta orduan On Camillo di-da bueltatu zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 177. orr.

Honentzat ura edatea bezala da biraoak esatea.  Elizen arteko biblia   Jb 34,7

Biraoak oihukatzen nituen Bob artzain ahalguztidunaren kontra.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 310. orr.

Mateok birao batez erantzungo zidala erabakirik, ez nintzen ausartu hari ezer galdetzen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 69. orr.

Birao bat atera zitzaidan, eramanezina egiten zitzaidan-eta sorabiar haiek, alemanak izan arren, alemana ez zen hizkuntza batean aritzea han, gurean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 40. orr.

Federicok, behar bezala eskertu beharrean, lau birao egotziz eskertu zion.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 101. orr.

Domingok, haren biraoak aditurik, aitaren egin zuen, deabrua benetan ikusi izan moduan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 245. orr.

Nahi zuen gure aitak era adeitsuagoan hitz egiten ikastea eta ez beti erantzutea Jainkoaren gaineko birao haiekin.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 17. orr.

Liskar ugari izaten ziren bien artean, eta gure amak dirua jaso beharrean senarraren biraoak eta irainak jasotzen zituen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 33. orr.

Lehen instanteko ezustea gainditu eta gero, irain eta birao hasi zitzaion: [...].  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 58. orr.

-Jainkoari buruz txantxak egitea birao delakoan egon naiz -erantzun nion.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 186. orr.

Mierda! -baxutik esandako biraoa zen, sentitua.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 131. orr.

Mundu guztiari niri izan ezik, iraintzerakoan bere biraoei indar handiagoa eman uste baitzien erdaraz arituz gero.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 14. orr.

Halaxe aritu zen luzaz, biraoari irain eta irainari arao.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 259. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Zorabioa, oka hasteko gogoa, handik lasterka alde egiteko beharra, denetarik sentitu nuen, baina birao zakar bat bota eta, nazkari aurre eginez, eskua sartu nuen odoletan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 89. orr.

Hezueria zeukan eta birao izugarriak botatzen zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 152. orr.

Orduantxe entzun ziren zaldi irrintziak, zamariei zuzendutako oihuak, kosakoen birao beltzak, eta bota-hotsak eskaileretan gora.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 120. orr.

Zeruaren kontrako birao garratza irten zitzaidan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 314. orr.

Birao gordin bat atera zaio marinelari: -Jainkorotz!, batela berri bat erosteko dirurik bildu ezin tristea!  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 80. orr.

Mutilak birao isiletan eraso dio.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 5. orr.

Baimen daitezela biraorik iraingarrienak eta obrarik ateoenak berehala.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 224. orr.

Biraorik izugarrienak botatzen zituen bere hizkuntza germanikoan.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 370. orr.

Lagunen begietan distira lizuna umotu zen, hitz eta birao lohi zikinak esaten hasi ziren.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 83. orr.

Hark gure aitaren birao dibertigarri haiek entzun nahi izaten zituen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 29. orr.

Sarritan, kaleko biraoak botatzen zituzten, baina ez zituzten axolagabeki esaten, gizonezkoek bezala.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 160. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Egundoko birao-sorta bota omen zion aitak Federicoren birao errosarioa errezitatzen nien ulertarazteko nolako mutila nintzen ni.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 47. orr.

Gure aitak goizean baraurik eta jaiki berritan egozten zituen birao segidak izan ziren nik ikasitako otoitz bakarrak.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 29. orr.

Ordutan ari nintekeen, eta ez bakarrik kuleroez eta izterrez eta titiez, Federico eta Orso Nero eta osaba iharraren birao aldaera amaigabeen zerrenda ere bota nezakeen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 109. orr.

Angelo bezalako ero baten edo ikazkina bezalako birao-zaku desatsegin baten esku.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 225. orr.

Birao eta laido sorta luze bat ekarri nuen ahora.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 293. orr.

Birao itxurako zerbait bota zuen ingelesez.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 175. orr.

· Nolabaiteko harriduraz gogoratzen ditut loteria eta ilunabarrean estalkien atzetik gordetzen diren gizonek murmurikatzen dituzten asmabide birao-gaiztoak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 48. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Kaioen txirrioek lan-birao zaharren oihartzunak dakartzate.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 79. orr.

5 birao egin

Jainkoaren kontra ere birao egin zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 35. orr.

Atsekabe beraren pean gaiztoek Jaungoikoa gaitzetsi eta haren kontra birao egiten dute; zintzoek, aldiz, otoitz eta ohore eskaintzen diote.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 349. orr.

Aitaren egin zuen amak, birao egin izan banu bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 428. orr.

Herrenak birao egin du, eta ahoa garbitzeko tu lodi bat jaurti du harri biribilez eginiko zoruko lorearen kontra.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 159. orr.

Tente jarri zenean, birao egin eta ostiko baldar bat eman zion aireari.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 301. orr.

Ostera figura konpondurik, zer ordu zen begiratu, venezieraz birao egin, eta gelara itzultzeko tenorea zela esan zigun.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 185. orr.

1766an, 19 urte besterik ez zituen Saderen herrikide bati heriotza-zigorra ezarri ziotela birao egin eta gurutze bat hondatzeagatik.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 16. orr.

Ez litzaidakek batere gustatuko horrek afaldu duena afaldu behar izatea, ardi eta antxeta hilak -birao egin nuen neure artean "hil" hitza esateagatik-.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 167. orr.

· -Egoitzan ezta biraorik ere ezin da egin dagoeneko!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 353. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

birao bat (18); birao bat bota (5); birao bat egotzi (3); birao egin (22); birao egin duelako (3); birao egin eta (3); birao egin nuen (3); birao egin zuen (7); birao egiteagatik (3); birao egiteko (3); birao egiten (10); birao eta (17); birao gordin (3); birao guztiak (5); birao pare (3); eta birao (26); kontra birao (6); kontra birao egiten (3)

biraoa bota (9); biraoa bota zuen (5); eta biraoa (3)

biraoak bota (3); biraoak botatzen (8); biraoak eta (9); biraoak eta hitz (4); eta biraoak (16); eta biraoak botatzen (5); haren biraoak (3); nolako biraoak (3)

eta biraoek (3)

biraoren bat (6)

biraorik esaten (3); biraorik ez (5)


biraogile (orobat burroegile g.er.) iz birao egiten duena.

Ez gara konturatzen Ilustrazioaren garaian, entziklopedisten garaian, artean Inkisizioa zegoela, eta biraogilea torturatu eta hil egiten zutela.  Berria - Mundua   2006-02-12

Ez gara konturatzen Ilustrazioaren garaian, entziklopedisten garaian, artean Inkisizioa zegoela, eta biraogilea torturatu eta hil egiten zutela.  Berria - Mundua   2006-02-12

Zarauztarrek ez zuten naufragoaren hizkuntza ulertzen, eta biraogile deabrutu baten istorioa asmatu zuten.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 104. orr.

Segurtasuneko agenteek biraogiletzat zeukaten, eta aldian behin aste pare baterako itzalera eramaten zuten.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 120. orr.

Biraogilea bezalakoa da aita bazter uzten duena; Jaunak madarikatua, ama haserrearazten duena.  Elizen arteko biblia   Si 3,16


biraoka adlag birao eginez.

Eskaileretan behera abiatu zen, mozkor arraildua egonik ere, biraoka, hamasei solairuak oinez jaisteko prest.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 97. orr.

Biraoka ari duk. Nork barka ditzake bekatuak, Jainkoak berak baizik?  Elizen arteko biblia   Mk 2,7

Bere ama zenaren aurka biraoka hasten zen bera sortzeagatik eta munduratzeagatik.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 22. orr.

Hortzak estuturik, gizona madarikazioka eta biraoka erresumindu zitzaion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 107. orr.

Orduan, Pedro biraoka eta maldizioka hasi zen: -Ez dut ezagutzen zuek diozuen hori.  Elizen arteko biblia   Mk 14,71

Barrukoak, gotorlekua sendoa eta harrapaezina zelakoan, biraoka eta irainka hasi zitzaizkien etengabe.  Elizen arteko biblia   2 M 10,34

Hartzekodunak biraoka esan zion, ez zegoela Frantziskorik, ez Jainkorik, bere eskuetatik askatuko zuenik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 857. orr.

Herbiek itxi egin zuen maleta bat, nekez itxi ere, ahopetik biraoka ziharduelarik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 159. orr.

Biraoka ospatu zuen, marmar gozoan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 238. orr.

Gero boz zakar bat, erromantzez biraoka.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 183. orr.

Ikazkina, biraoka beti, atzetik etorri zitzaidan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 226. orr.

Bazuen lagun bat Parisko kaleetan hiriko orkestra filarmonikoan bakarlari gisa urte askoan biolina jotakoa eta orain botila husturen bat eskuan astinduz biraoka edo edonorekin liskar bila ibili ohi zena.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 195. orr.

Biraoka ari dira, madarikazioka, arneguka, txiza eta kaka egiten dute elkarren gainean, lizunak dira, libertinoak, homosexualak, intzestugileak, eta sodomizatu, jo, zauritu, hil egiten dute.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 26. orr.

Munduak biraka jarraitzen du eta nik biraoka jarraitzen dut.  Berria - Kultura   2004-06-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurka biraoka (4); biraoka ari (12); biraoka ere (3); biraoka eta (12); biraoka hasi (7); biraoka hasi zen (5); biraoka hasten (5); biraoka hasten zen (3); eta biraoka (15); eta biraoka hasi (3); kontra biraoka (3)


biraokatu, biraoka(tu), biraokatzen du ad birao egin.

-Alajainkoa!, hildura da hitza -biraokatu zuen Kennedyk.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 148. orr.


biraolari izond/iz birao egiten duena.

Inoiz bekaturik egiten bazuten, zigor zitzala neurriz eta ez zitzala utzi jende biraolari eta arrotzaren esku.  Elizen arteko biblia   2 M 10,4

Giza hiltzaile eta biraolari hark heriotza negargarria izan zuen atzerrian.  Elizen arteko biblia   2 M 9,28

Hona ekarri dituzuen gizon hauek ez dira gure jainkosaren kontrako sakrilego, ez biraolari.  Elizen arteko biblia   Eg 19,37

Handik gutxira biraolariak bere ilobari irain egin zion, eta ilobak ezpata hartu eta erraietan sartu zion osabari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 870. orr.

Luis IX.a Frantziako erregeak, bere dohaiengatik santuen mailara jasoa izan zenak, biraolarien aurkako legea ezarri zuen hasieran.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.


biraotsu izond biraoz betea.

Horregatik da bere hitza lotsagabea, biraotsua, sakrilegoa, apurtzailea, probokatzailea.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 42. orr.


biraozale izond biraolaria.

Aita Aldrovinus zintzoak Rouengo Katedralean jendaurrean otoitz egin zuen, proposamenaren baieztapena Jainkoak modu ageriko eta garbiaz frogatzeko erregutuz eta, hain zuzen ere, (gogoko bazuen Hark) Manutius Procinus biraozale porrokatuaren gorputzean frogatzeko, gogor egiten baitzuen ezezkoaren alde.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 92. orr.


biraozko izlag biraoari dagokiona.

Beraz, Jainkoak anaiaren bidez esaten edo egiten duen onagatik, anaiari inbidia dion orok biraozko bekatua egiten du, Goi-goikoari berari baitio inbidia, on guztia esaten eta egiten duenari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 124. orr.


birarazi, biraraz, birarazten du ad biratzera behartu.

Bere ahal eta borondateaz inguruko esfera birarazi eta mugiarazten duena.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 181. orr.

Nork dezake neurrigabearen batura goberna, nork leizearen uhal bortitzak eskura eta gida, nork zeru guztiak batera biraraz eta lur jori guztiak eter-suekin bero.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 157. orr.

Uhala geratu den leku horrek markatzen duen zentro horren inguruan birarazten badira bi abere-buruak, parterik luzeenak zirkulu handiagoa trazatuko du, eta parterik motzenak txikiagoa. aldi berean gurpila biraraziko balitz kontrako zentzuan, behartuta egongo lirateke gurpilaren errotazioaren kontra beste aldeko bidea egitera.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4810. orr.

Hala, urak kortxoa zenbat igotzen duen, kontrapisuak, behera tiratuz, beste hainbat biraraziko du ardatza, eta ardatzak danborra.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4530. orr.

Hala, idiek lau hazbeteko egurretatik tiratzen zutenean, uztaietan sartutako buloiek gurpilak birarazten zituzten.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4730. orr.

Helmek begiratu zidan, eta buruaz seinale bat egin nion, gurpiltxoa birarazi zuen, eta nik nirea, eta atea ireki zen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 98. orr.

Hortz bakar horrek, bira bakoitzarekin hortz bana mugituz, danbor horizontala birarazten du aldi berean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4970. orr.

Giltza multzoa hartu, behar nuena aukeratu, eta sarrailan sartu nuen, bi bider birarazi, eta neukan indar guztiaz ateari bultza eginez, trenkadaren kontra jotzera bidali nuen ate orria.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 400. orr.

Beste bat han zebilen gorputza birarazten bere lekutik mugitu gabe, zibaren antzera etengabeko jirabiran.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 245. orr.

Barnera sartu aitzin emakumearen ahotsak birarazi ninduen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 101. orr.

Haren irri ozenak bezero guztiak birarazi zituen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 109. orr.

Mutur libre biei karelaren paretik tiratu behar zitzaien, tramankulua ezkerretara nahiz eskuinetara birarazteko.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 57. orr.


biratoki iz bira egiteko tokia.

Aretxabaleta (Gipuzkoa) eta Arrasate arteko mugan hasiko dira [saihesbidea egiteko] lanak, eta biratoki bat, zenbait horma, lurpeko gune bat, zubi bat eta 830 metroko tunel bat izango ditu.  Berria - Euskal Herria   2006-02-10


biratsu izond bira askokoa.

Bide bihurrian autoz bidaldi biratsu eta zakar samarra eginik, urduri nago hegaldirako, Branfordeko aireportutxora iritsi garenean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 115. orr.

Neskak bisitaria irribarre biratsu batez hartu zuen, eta salaraino gidatu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 33. orr.

Oroitzen dut Dabid, irribarre biratsuarekin, aldian aldiko nire proposamenei erantzuten. zeren Dabid aurrez aurre bainuen, "luxuzko ertzain" egin ondotik geratu zitzaion irribarre biratsu berberarekin eta, jakina, betaurreko beltzekin.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 100. orr.


biratu (ETCn 4.257 agerraldi), bira(tu), biratzen 1 da ad bira egin.

Edalontzia ezpainetan nuela biratu nintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 335. orr.

Biratu da Jorge, eta kaixo apal bat ezpaineratu du; haren begirada altzairuzkoa da oraindik, ordea.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 59. orr.

Bera ere biratu egin zen noski, eta "astelehenean edo asteartean deituko dizut" erantzun zidan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 463. orr.

Lisa kale aldera biratu zen, belarria adi-adi.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 223. orr.

Florent ere alde hartara biratu zen, ohartu ere egin gabe.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 61. orr.

Ondoren, eskuinetara biraturik, Loemmern izoztegira jo zuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 281. orr.

Nire izeba bat bizi izan zuan etxe horretan -gehitu zuen, bere lagunarengana biraturik-.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 39. orr.

Burua biratzen da, instintiboki, bi belarrietako seinaleen denboren edo indarren diferentzia handiena bilatzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 118. orr.

Txutxu-mutxuak beste alde batera biratu ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 327. orr.

Biratu ere egin daiteke, erdia zuri biziz tindaturiko pilotak, biratzean, forma aldakorrak ematen dituen bezala.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 349. orr.

Ispilutik poliki-poliki biratu eta argi-errainuan aurrera Gabrielengana joan zen Gretta.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 322. orr.

Bira daitekeen apalategi bat da, jakina, ate bat bezala zabaltzen dena.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 44. orr.

Irtenbide bakarra zen dena jainkoen esku uztea eta dena haien keinuz bira zedin egitea.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 373. orr.

Gero, bat-batean biratu eta On Camilloren mahaitxo aurrean eseri zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 167. orr.

Sandbourne ziplo biratu zen orpoen gainean eta etorbidean atzera egin zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 355. orr.

Urdai saltzailea brau biratu zen, begitartea zuri, eskuak mantalaren gainean estuturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 224. orr.

Palais-Royalen biratu ondoren, 404 Louvreko arkuetan barrena sartu, eta Carrousel patioan barruratu zen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 51. orr.

Intzirika biratzen ziren ardatzak abatzetan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 144. orr.

Zeruaren esfera handia biratzen bada, esan behar dugu aireak polo bietatik sakatzen eta kanpotik eusten diola eta bietatik ixten duela.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 337. orr.

Horretarako, FIAk aire sarreraren neurria eta 16.700 itzulitara biratzeko mugak ezarri zituen, «Parekotasun Formula» deitu zuen legean.  Berria - Kirola   2006-03-09

2 (du aditz gisa)

Biratzen badut, bereizten gaituen distantzia laburtuko dut.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 52. orr.

Tarte batean norabide batetik joko zuen patxadaz, iritsiko zen bidegurutze batera, eta orduan biratu egingo zuen zakarki beste norabide batetik jotzeko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 176. orr.

Armak erosi ditu, pistola handi bat, biratzen duen zilindro horietakoa duena, badakizue. hala, unibertsoaren inklinazioarengatik lurraren azpian geratzen den hegoaldeko poloaren inguruan biratzen duten eta ezkutatzen diren konstelazioak ez dira inoiz lur gainera ateratzen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 329. orr.

Errepideko pitzadura edo ildotzat hartzen zituen itzalak, eta frenatu edo bat-batean biratzen zuen, haiek saihesteko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 31. orr.

Burua biratu zuen, gogaiturik, non zegoen ez zekielako.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 25. orr.

Denok biratu genituen buruak [...] udara betean geunden arren, neguko jaka lodi bat zeraman gizon edadetu batengana.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 231. orr.

Ez da zilegi bakarrik eskubide batzuk defendatzea eta beste batzuen aurrean burua biratzea.  Berria - Euskal Herria   2004-05-02

Baldwinek dantzan ari zirenei azkar egin zien so, begirada ilunaz, soina biratu zuen eta irten egin zen handik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 319. orr.

Irratia itzali zuen urduri, eta lepoa biratu zuenean, metal hotzaren kontaktua sumatu zuen kolkoan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 162. orr.

Txano biseraduna zeharka eta zigarroa ezpainetan itsatsia oraindik, biratu egin zituen begi harrituak, lausoak zuritutako betaurrekoen atzean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 127. orr.

Aitonaren gorputza biratu pixoihal berriaren gainean pausatzeko, alegia.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 101. orr.

Fredek bolantea biratu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 32. orr.

Kapelaren bisera erabat ezkerretara biratu nuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 42. orr.

Eztabaida honek ez du zentzurik -Marta auto barruan zegoen jada eta motorraren giltza biratu berri zuen-.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 149. orr.

Azeleragailua berdin biratuta, motoak iaz baino indar gehiago hartzen du.  Berria - Kirola   2004-06-11

Orduan, gudu-gurdia biratu eta ihesi abiatu zen Joram, esanez: -Traizioa, Akazias!  Elizen arteko biblia   2 Erg 9,23

Haize xumeak ontzi handiaren masa itzelari bultz egiten dio eta esku bakarrak daroa, indartsuen badoa ere, eta lema bakarrak biratzen du.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 283. orr.

Arnasa hartu eta azeleragailuari sakatu zion Martak, bolantea ertz batera bortizki biratuz.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 200. orr.

Alleyne jaunak, berriz, biraturik zeukan aulkia, Delacour andereñoaren aurrez aurre egoteko.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 130. orr.

Hilobi-sarrerako harria biratua aurkitu zuten.  Elizen arteko biblia   Lk 24,2

Oso forma bakun bat (koadro bat), 45º-z biratuta aurkezten baldin bada, erronbo gisa ikusiko da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 69. orr.

Orain lurrean dagoen enbor hori laster zutituko dute, ni biratuko nauten masta izango da.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 147. orr.

3 (era buruta izenondo gisa)

Gaur egun, zirkuituak azken zati biratu hori badu oraindik, eta lehen zatia ere azkarra da, baina jada ez da orduko 360 kilometroko abiadura hartzen.  Berria - Kirola   2004-07-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldera biratu (12); aldera biratu zen (6); atzera biratu (4); biratu da (3); biratu egin (9); biratu egin zen (5); biratu ere (3); biratu eta (35); biratu nintzen (4); biratu nuen (7); biratu zen (29); biratu zen eta (3); biratu ziren (4); biratu zuen (16); biratu zuen eta (4); biratu zuenean (4); burua biratu (15); burua biratu zuen (8); eta biratu (3); nire aldera biratu (4)

burua biratuz (3)

biratzen eta (3); biratzen zen (3); burua biratzen (4); inguruan biratzen (5)


biratxo iz bira txikia edo laburra.

Horren ondorioa da orain Kraig Jarret Johnsonekin batera Euskal Herrira dakarren biratxoa.  Berria - Kultura   2006-03-30

Horren ondorioa da orain Kraig Jarret Johnsonekin batera Euskal Herrira dakarren biratxoa.Beste hiru kontzertu egin zituzten Espainian, beste bat Gernikan, eta biratxoa amaituta, ikasleek Ingalaterrarako bidea hartu zuten.  Berria - Kultura   2006-03-30

Kontaktuak ere egin genituen hurrengo batean biratxo bat egiteko.  Berria - Kultura   2004-10-20


biratze iz bira egitea.

Konturatu nintzen ez nuela askoz neke handiagorik hartu behar neure buruari eusteko ontzia zuzen balego baino; biratzearen lastertasunari zor zitzaion hori nik uste.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 74. orr.

Begiek zoru dardaratsuari begiratzen zioten, eta belarriek gurpilen biratze gero eta mantsoagoa entzuten zuten: irristatu, berriro biraka hasi, eta bat-batean gelditu ziren.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 104. orr.

Ez da biratze baskista artifiziala.  Berria - Euskal Herria   2004-10-10

Potentzia hori lortzeko bi modu daude: bata motorraren pare edo biratze-indarra handitzea da.  Berria - Kirola   2004-09-28

Bigarren aukera biratze abiadura handitzea da; hau da, minutuko itzuli kopurua rpm igotzea.  Berria - Kirola   2004-09-28


birazka (orobat biraznaka g.er.) 1 adlag ipar binaka.

Birazka, Kattalin Azarete eta Fabienne Uhart emanak izan dira lehen tokian, bigarren aldiz Odei Barroso Gomila eta Mairu Zarabe.  Herria   2003-04-17

Hala-nola gure iparralde huntakorik ez dugula izan esku-huskako finalerat heldu denik, ez trinketean eta ez ezker-paretan, ez bakarka, ez birazka.  Herria   2002-09-05

Beste taldeek aldizkatu badituzte beren pilotariak, batzu birazka eta besteak buruz-burukan jokatuz.  Herria   2002-09-05

Urte berean ere eskuratu txapela birazka edo bikotean.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 43. orr.

Otoiz egiten zuten birazka, hirunazka, eguzkia ateratzean eta sartzean.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 97. orr.

Orain aldiz hasi zaigu birazka aitzinean, erran nahi baita aurrelari gisa.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 43. orr.

Arrastiritan haur handiagoen aldi, bederazka, birazka edo saldoan, üsatü arizale heina.  Herria   2001-04-12

"Mailhouns" elkarteak baditu txirrindola tandemak, birazka ibiltzeko gisan, aitzinekoak gidatuz gibelekoak kirola eta aire ona preziatzen baititu pedalatuz.  Herria   2003-05-29

2 birazkan birazka.

Birazkan Bielle eta Sistiaguek aise ereman.  Herria   2005-11-03

Zanpako haundiak lehenak, eta menturaz buruz-burukan hanbat arizana ere, aldiz birazkan gibeletik gustagarria delarik senpertarra ere.  Herria   2004-04-15

Buruz buruka huntan Lemoako hunek jadanik galdua zuen bigarren maileko finala, birazkan gibeleko onttoa egiten duelarik bestalde.  Herria   2005-06-09

Hegoaldekoek aise irabaziz mexikar bikote horren kontra birazkan.  Herria   2002-09-05

3 birazkako izlag

Aurtengo birazkako finalistak ez bide zuen holakoa egina bere ametsa.  Herria   2003-04-03

Maiatz hastetik igande huntaraino 16 birazkako talde arizan dira esku huska 3 mailetan ahalen araberan ezarriak.  Herria   2001-07-05

iz pl bizkiak.

Nola egon aipatu gabe Mendiondo Irunberrian sortu diren bi neska birazkakoak.  Herria   2005-09-08

Jakinez gasna gotor baten moldatzeko hamar pinta esne premiazkoak zaizkiola eta birazkakoak diren bildotsen asetzeko bost pinta baztertzen dituela.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 137. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

birazka edo (4); birazkako partida (4); hegoaldean birazkako xapelgoa (3)


birazkatu, birazka(tu), birazkatzen du ad ipar binaka lotu. ik binakatu.

Sara eta Ataun herriak birazkatuak dira.  Herria   2004-10-21

Birazkatuak diren Iruñea eta Baiona hirietako auzapezei euskararen ofizialtasuna aldarrikatzen zaie.  Herria   2005-08-04

Beraz ez da uste gabean Tuterarekin birazkatürik (jumelé) gure Maule.  Herria   2002-10-24

Arrangoitze eta Calais herriak birazkatu dituzte joan den larunbat goizean Franck Riboud-ren egoitzaren aitzinean.  Herria   2001-05-03


birazkatze iz ipar binaka lotzea.

Kanbo eta Deba herrien birazkatzearen karietara, gazteek ekitaldi egitarau mamitsu bat ukanen dute.  Herria   2004-05-20

Birazkatze eguna LESAKArekin.  Herria   2002-08-08

Duela 20 bat urte abiatu zen herriarteko birazkatze mugimenduari zergatik ez zaio segidarik emaiten?  Herria   2005-02-10

Udalbidek nahi du ere“ Hurbiltzen” izeneko saila akulatu, Ipar eta Hegoaldeko herrien birazkatze edo senidetze urratsak sustatuz.  Herria   2005-12-01

Hara bigarren bat landatua izan dela joanden ibiakoitzean, Lasarteko ikastola eta institutuarekin bidean ezarri den birazkatze urratsaren seinale.  Herria   2005-04-28

"Herri birazkatzearen lagunak" deitu batasunak bere ohiko joera zuen ihauteriz Alemaniako itzuli horren egitea.  Herria   2001-02-01


birazketa iz ipar birazkatzea.

Baiona/Iruinea birazketa zertan den?  Herria   2003-10-02

Garagardoaren besta muntatu dute birazketa horretaz axolatzen diren herritarrek.  Herria   2003-03-10

Elkartasuna eta sentimentu anaikorrak gora dauzkan birazketa.  Herria   2002-10-24


biraznaka ik birazka.

birbaieztatu, birbaiezta, birbaieztatzen du ad berriro baieztatu.

Udalerrikako azterketa azkar batek ere ideia hori birbaieztatzen du: baietzak alderdi espainiarrak indartsu diren guneetan atera ditu emaitzarik bikainenak, eta ez hainbeste EAJ jaun eta jabe den eremuetan.  Berria - Harian   2005-02-22


birbalioespen iz berriro balioestea.

Hasteko, historia sinplifikatzen da, hots, kultura herritarraren birbalioespen oro Volksgeistarekin zerikusian dago, Volksgeista Herder da eta Herder Volksgeista.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 48. orr.


birbaloratu, birbalora, birbaloratzen du ad zerbaiten balioa handitu.

Teorian behintzat, enpresa baten egoera egokia denean, edo egokia dela aurreikusten denean, enpresa horren akzioek gorantz egiten dute, alegia, birbaloratu egiten dira edo horretarako arrazoiak izaten dira behintzat.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 222. orr.


birbalorazio iz birbaloratzea.

Gaur egun, langabezia tasa %10 delarik, «enpleguaren aldeko egiazko politika» egin behar dela gehitu du Mediavillak, bai eta «soldaten birbalorazio bat».  Berria - Harian   2005-05-15


birbanaketa 1 iz berriro banatzea; beste era batean banatzea.

Digestioa eta xurgaketa heste meharrean burutzen dira; produktuen birbanaketa, berriz, gibelak kontrolatzen du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 212. orr.

Erromatar eta Arabiar inperioetan biztanleriaren birbanaketa eta nahasketa antolatuaren azken onuradunak kristautasuna izan zen kasu batean eta Islama bestean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 43. orr.

Zerga horiek eragin handia dute, teorian, errentaren eta aberastasunaren birbanaketan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 36. orr.

Harrapakina: gerra-saria; beste ekinaldi bat ondasunen birbanaketaren kanpaina handiaren barruan.Errentaren birbanaketak errenta handien aurrezteko ahalmena txikitzen du, eta ildo beretik ekonomiaren inbertsio-maila ere txikitzen da.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 230. orr.

Konkurrentziaren mekanismoa, oro har, emaitza zero izaten duen joko bat izan ohi da, merkatuko kuoten birbanaketarekin, eta enpleguen birbanaketarekin beraz, konpontzen dena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 107. orr.

Parte-hartzearen alde ez ezik, argumentu praktikoa edo teknikoa eman baitzuen errentaren birbanaketaren politikaren alde Antzinaroko lehen inperioak eta haien aurreko gizarte primitiboak, oro har, merkatua ezagutzen zuten arren, bestelako oinarrien arabera zeuden antolatuak, elkarrekikotasunean, birbanaketan eta autarkian hain zuzen ere.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 57. orr.

Birbanaketa inperioen antolamendu ekonomikoaren funtsa da [...] ekoizpena zentralizatuz eta biltegiratuz egiten da, eta gizarteko kideen artean banatzen da gero, inperio bakoitzaren irizpideen arabera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 19. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hortaz, giza talde bakoitza, horretarako duen indarra erabiliz, bere sarrerak ziurtatzen saiatuko da errentaren birbanaketa-jokoa den sokatira kolektibo honetan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 105. orr.

Birbanaketa neurrien bidez sarrera sorta estutuz, kualifikatu gabeko enplegu-maila aski handi bat mantendu ahal izango litzateke.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 183. orr.

Suedian, adibidez, denbora luzean ezarri izan dira birbanaketa politika aurreratuak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 283. orr.

Egoera hori aldatzeko Batasunak duen aurrekontua oso txikia da (Batasunaren BPGaren %1,25 inguru) eta ez dago inolako birbanaketa mekanismorik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 200. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta aberastasunaren birbanaketan (3)


birbanatu (ETCn 68 agerraldi; orobat berbanatu ETCn 5 agerraldi), birbana, birmanatzen du ad berriro banatu; beste era batean banatu.

Egia da politika erradikala nagusitu zela, eta K.a. 221ean Tsin She Huang-tik bere estatu unibertsal ezarri berriko lurralde osoa hogeita hamasei unitate militarretan birbanatzearen alde erabaki zuela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 47. orr.

AHorrela izango da lantze honek jakite moldatzen duen neurrian, alde batetik bera aldatuz eta birbanatuz eta, bestetik, bera baieztatuz eta berari balioa izaten utziz.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 210. orr.

Enuntziatu guztiek euren aurrekoak diren osagaien arlo bat dakarte beraiekin, arlo horren arabera kokatzen da bakoitza, baina bera berrantola eta birbana dezake harreman berriak kontuan hartuz. elkarren artean lotuta dauden enuntziatuak birbanatzeko metodoak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 144. orr.

Justizia sozialaren helburua aberastasuna birbanatzea da Hitzarmen horren arabera, bi aldeek, askatasunez eta beren borondatez, lan-denbora eta ordainsariak birbanatzeko erabakia hartuko dute bost urteko aldian.  Berria - Harian   2005-10-18

Tartaren banaketan [...] herrialde aberatsenak dira igualitarioenak, alegia, aberastasuna hobeto banatzen dutenak: per capita errenta garaiena duten probintziak era berean igualitarioenak dira, ezen beren aberastasuna hobeto birbanatzen baitute.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 276. orr.

Izango dira irabazten ateratzen diren giza taldeak eta baita galtzen ateratzen direnak ere; merkatuak sortzen duena, kasu honetan nazioarteko merkataritzaren bidez sortutakoa, birbanatu egin beharko da ostera.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 213. orr.

Partaidetza erreala bada boterea birbanatzen duen prozesua da, eta horrek aldaketak ekartzen ditu indar sozial eta politikoen arteko korrelazioan.  Berria - Euskal Herria   2004-11-06


birbanatzaile (orobat berbanatzaile) izond birbanatzen duena.

Beharrezkoa da, behingoz, serio heltzea laguntzaren gehikuntzari eta baita, maila nazionalean tresna birbanatzaile nagusi direnez, zerga politiken atzerakada garrantzitsuen eraldatzeari ere.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 326. orr.

Interes pribatu horiek arautzen dituen justizia berbanatzaile horren oinarriak.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 54. orr.


birbanatze iz berriro banatzea; beste era batean banatzea.

Arkeologiak hausturez berba egiten du, eta failez, ebakiez, positibotasun era guztiz berriez eta bat bateko birbanatzeez ere, ideien historiak baino erraztasun handiagoz.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 193. orr.

Birbanatze errepikatuak, hauek zientzia bat eta berarentzat, bere presentzia aldatzen den neurrian, zenbait iragan agerrarazten dute, kateatzeko zenbait era, zenbait hierarkia garrantzitsu, erabakitzeko zenbait sare, zenbait teleologia.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 11. orr.


birbataiatu, birbataia, birbataiatzen du ad berriro bataiatu.

"Xangrenekua" espartingilearen denda pasata, Plaza Zaharrean sartu nintzen: jendeak, gaixtoki, eta zehazki ere bai, egia esan, "hiru kasernen plaza" birbataiatu zuena.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 34. orr.

Neska bat, aurrenik, 1978an, hemen nik Yvette birbataiatua; eta 1980an Xavier mutila.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 66. orr.

Garai horretan izena aldatu zuen Jean-Baptistek, eta "Anacharsis" goitizenez birbataiatu zuen bere burua.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 108. orr.


birbegiratu, birbegira, birbegiratzen du ad berriro begiratu.

Allik adierazi zuen aipatu proposamenak formalki bai baina materialki ez duela Nafarroa errespetatzen: «Ibarretxeren Proposamenak, sakonean, Nafarroaren estatus konstituzionala birbegiratzea proposatzen du».  Berria - Euskal Herria   2004-01-21


birberoketa iz berriro berotzea.

Birberoketa basaz aparte, barazkiek epemuga gainditutako potekoak behar zuten, bertzenaz ezinezkoa baita horren itxura tristeko mazedonia aurkezterik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 330. orr.


birbideratu, birbidera, birbideratzen da/du ad berriro bideratu.

Espero dugu nazioak laster birbideratuko duela denetatik alferrikakoena den gastu hau.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 305. orr.

Horrela azterketa historiko-transzendentalaren eskubideak birbideratuta aurkituko lirateke.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 214. orr.


birbiloba iz bilobaren semea edo alaba.

Kasedakoa da berez Zaratiegi, eta erreketeen seme, biloba eta birbiloba.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 122. orr.

Dagoeneko Keynesen birbiloben seme-alaben belaunaldia ere jaio da, eta "arazo ekonomikoa"ren amaieraz arrastorik ere ez.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 80. orr.

Badut labirintoen berri apur bat: ez naiz alferrik Tsíui PÍn ospetsuaren birbiloba; nire birraitona hark [...] zerupeko botereari uko egin, eta Hung Lu Meng bera baino ere jendetsuagoa izan behar zuen nobela bat idazteari eta gizon guztiak galduko ziren labirinto bat eraikitzeari eman zitzaion.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 74. orr.

Narradoreak Ryan du izena; Fergus Kilpatrick gazte, heroiko, eder, asasinatuaren birbiloba da.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 97. orr.

Gogoan dut nire arrebaren umearen bataioan ere gure amona Mariak birbiloba nola laztantzen zuen, bizi-aroaren mutur bien besarkada beroan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 142. orr.

Aragoiko Agustinaren bir-bir-bir-biloba.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 62. orr.

· Eta orain ikastetxe osoak pentsatuko du zu zarela haren bir-bir-bir-bir-biloba edo horrelako zerbait.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 166. orr.


birbira iz ipar pixka, apurra.

Bazter guztiek arropa txuria jantzia zuten: teilatuek, pentzeek, zuhaitzek... bidearen beraren gainean ere elur birbira bazegoen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 172. orr.


birbiratu, birbira(tu), birbiratzen du ad ipar hautseztatu.

Goizean, Sara eta Zugarramurdiko herrien artean 10 bat lagunekin, joko batean bezala, malezia eta isekaz betetako ibilaldi bat egin dugu Urtziren umorea birbiratuz.  Herria   2005-10-06


birbirita iz ipar pixka, birbira.

Holakoa zen gure "arbasoa", munduko gizonik hoberena, ez batere xauxuna, gatz eta biper birbirita bat ere ez batere hastiro, bere kasetako saltsa edo errakian.  Herria   2001-10-18


birbirraitona iz aitonaren edo amonaren aitona, birraitonaren edo birramonaren aita.

Paretak lauki urreztatuekiko antzinako erretratuz beteak zeuden: bere arbasoen, birbirraitona-amonen, ezagunen, aspaldiko enplegatuen, armada-lagunen, jauregiko antzinako gonbidatu ospetsuen erretratuak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 77. orr.


birbirramona iz amonaren eta aitonaren amona, birramonaren edo birraitonaren ama.

Paretak lauki urreztatuekiko antzinako erretratuz beteak zeuden: bere arbasoen, birbirraitona-amonen, ezagunen, aspaldiko enplegatuen, armada-lagunen, jauregiko antzinako gonbidatu ospetsuen erretratuak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 77. orr.


birbirreko iz kalanbrea.

Nola ekarri ordea hitzetara, gaindegian nik lizar hotsa atera ordu behorrek behetik egiten zuten irrintziak bihotzondoan eragiten zidan birbirrekoa!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 240. orr.


birbisitatu, birbisita, birbisitatzen du ad berriro bisitatu.

Aski ezaguna da Wellsen Munduen arteko gerra (1898) nobelaren prolearen oparotasuna (inbaditzaile alienigenen istorio guztien iturburua da), eta, bestalde, hau ez da nobela horren garaia eta zirkunstantziak literarioki «birbisitatzen» diren lehenengo aldia.  Berria - Kultura   2004-09-29


birbobinatu, birbobina, birbobinatzen du ad berriro bobinatu.

Birbobinatzen hasi eta berehala piztu zaio argia, kamareroaren izena gogoratu uste izan du, alegia.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 19. orr.

Bera ere jesarri egin zen, eta birbobinatzeko ziriari eragin zizkion behar baizen itzuli gehiago, burdina jiratzearen ariketak pentsatzen lagunduko balio bezala.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 107. orr.


birdefinitu, birdefini, birdefinitzen du ad berriro definitu.

Beren planteamendua birdefinitu ez duten zentro ugari dagoela pentsatzen du, eta hori onuragarria baino gehiago kaltegarria izan daitekeela uste du.  Berria - Kultura   2006-02-03

Zientzia, Teknologia eta Gizartearen (hemendik aurrera ZTG) arteko harremanak birdefinitzeko behar horrek badu bere isla arlo akademikoan ere.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 245. orr.

Une jakin batean izan direna (euren eremua, euren metodoak, eurek definitzen dituzten objektuak, darabilten hizkuntza) ez da sekula jaurtitzen ez-zientifikotasunaren kanpoko arlora; baizik eta beti eta beti birdefinituta aurkitzen da.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 215. orr.


birdefinizio iz berriro definitzea.

Eskaera horiek Inperioaren barruan alternatiba diren prozesuen inguruan egin behar dira, gizarte osoarenak diren ondasunekin zerikusia duten gaietan: herritartasunaren birdefinizioa, soldataren eta errentaren gaia, hezkuntza, osasuna.  Berria - Kultura   2004-04-22

Keinu horren bidez espazio publikoaren birdefinizioa eskaintzen zaio ikusleari, ikuspuntu feministatik.  Berria - Kultura   2006-04-09

Besteen lanez jabetzen da, eta aipuen, birdefinizioaren eta esperimentazioaren moduko teknikak erabiltzen ditu, besteak beste.  Berria - Kultura   2004-12-18


birdenbora
1 birdenboran denbora berean.

Razionalismo huts baten deklarazio-erabakia, birdenboran zientzia berriaren interpretazio filosofiko eta oinarriztapen metafisikoa izan nahi duena, modernitatearen lehenengo paradigma finkoa ezarriz, Descartesen sistema da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 78. orr.


birdiseinatu, birdiseina, birdiseinatzen du ad berriro diseinatu.

Bere iragana sortzen du, bere seme-alabatasuna definitzen du bere aurrekoak kontuan hartuz, bera ahalezkoa edo beharrezkoa bihurtzen duena birdiseinatzen du, baztertzen du berarekin bateragarria izan ezin dena.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 144. orr.


birfinantzaketa iz berriro finantzatzea.

Hala, gobernuek, 1929ko hutsegiteen oroitzapenarekin beldurtuta, masiboki sustatu zuten likidotasuna, arazoak zituzten eragileen birfinantzaketa errazteko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 170. orr.

Konponbide publiko baten itxaropenak arrisku errealei antzemateko modua distortsionatzen badu -baldin galera masiboak gertatuko balira-, kanpoko birfinantzaketa-posibilitateek bakarrik mugatzen dute kredituaren eskaintza.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 162. orr.


birfinantzatu, birfinantza, birfinantzatzen du ad berriro finantzatu.

Politika horren bidez, Erreserba Federalak prezio merkeetan birfinantzatzeko aukera ematen zien bankuei.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 185. orr.

Kredituak ordaindu gabe geratzeko zuten arriskua saihestea zen lehen helburua, eta horretarako parte nagusiaren berehalako ordainketak atzeratu ziren (birmailakatzea deritzan teknika), eta zorraren interesak partzialki birfinantzatu ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 153. orr.

Erakundeekin berriz ere harremanak izatea ere helburutzat jo genuen, eta besteak beste diru-zorraren birfinantzatzea lortu dugu erakundeei esker.  Berria - Kirola   2006-02-15

Arazo ekonomikoa bideratzeko moduan dira lehen agintaldian Nafarroako Gobernuak Osasunaren diru-zorra birfinantzatzea onartu zuenetik.  Berria - Kirola   2006-03-21


birfindegi iz findegia.

Lantokia Csepelen dago, "Shell Petrolio Birfindegia" deritzan lantegian.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 39. orr.

Urrunean, gandu urdinxkaren artetik, birfindegiko edukiontzi handiak igartzen ziren.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 52. orr.

Britainiarren gerra ahaleginari kolpe itzela jo diote U-ontzi urpekoek, bai, birfindegiak hilabetez itxita egon behar izan baitu.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 160. orr.


birfindu, birfin, birfintzen 1 da/du ad berriro findu, findu.

Jaunaren hitzak jatorrak dira, zilar garbia, zazpitan birfindua.  Elizen arteko biblia   Sal 12,7

Zilarra eta urrea birfintzen eta garbitzen dituenak bezala garbituko ditu Lebiren ondorengoak.  Elizen arteko biblia   Ml 3,3

Nork zutik iraun hura agertzean? Metala birfintzeko sua bezala, arropa garbitzeko lixiba bezala izango da.  Elizen arteko biblia   Ml 3,2

2 (era burutua izenondo gisa)

Agindu israeldarrei oliba-olio garbi eta birfindua ekartzeko, kriseiluak beti pizturik egon daitezen.  Elizen arteko biblia   Ir 27,20

Birfindua ematen zuen hondartzak, aparte, irreala.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 164. orr.


birfintze iz berriro fintzea.

Ustiapen eta birfintzean dauden mugimenduak islatzeko ezintasuna salatu dute petrolio konpainiek.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 119. orr.


birformulatu, birformula, birformulatzen du ad berriro formulatu.

Hizkuntzaren eta euskalgintzaren inguruko diskurtsoa eta inertziaren indarrez eztabaidaezin bihurtutako ideiak ere berrikusi, berrirakurri eta birformulatzeko proposamena egiten baitu saiogileak.  Berria - Kultura   2004-07-03

Galdera eta arazo zaharrok, orain arte solte ageri zirenak, mapa halako bat osatzen dute gaur marko teoriko berrian horrela birformulatu eta ordenatuta, eta, hala daudela, agerian geratzen dira arazo horietako bakoitzak osotasunarekin duen erlazioa.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 30. orr.

Programa honek aurreko gai-zerrenda bietan formulaturiko auziak ekidin baino gehiago, birformulatu egiten ditu zerrenda berri batean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 158. orr.

Biologoen lan guztiak horixe bilatzen du: kasuan kasuko arazo askotarikoak laborategian maneiatzeko moduko auzi gisa birformulatzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 182. orr.

Bere saiakeraren berrikuspenean honela birformulatu du eztabaida: [...].  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 126. orr.


birfundatu, birfunda, birfundatzen du ad berriro fundatu.

Zalu eta modernotzeko, bihurritu eta desartikulatu beharra dago, airostu, zehaztu, lexikoa berritu, sintaxia malgutu; hitz batean (euskararekin ezin omen dena), irauli eta birfundatu egin behar da hizkuntza.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 136. orr.


birfundazio iz berriro fundatzea.

Hain segur, ezker abertzalearen birfundazio bat egin beharko da, eta lehenik bilan bat.  Berria - Euskal Herria   2006-03-30

San Bonabenturaren lana biografoarena baino zabalagoa da, Ordenaren buru izan zen aldetik: lan hori Ordenaren birfundaziotzat jo izan da arrazoiz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 51. orr.


birgaiketa iz berriro gaitzea.

Beste batzuek, ostera, alderdiaren birgaiketarako bere pertsonaren inguruan eraikitako buruzagitza baztertzea beharrezkoa zela diote.  Berria - Mundua   2004-04-04


birgaitu, birgai, birgaitzen du ad iz berriro gai bihurtu.

Azkenean, Lucy bere bi lagunekin utzi behar izan zuen [...] eta bera birgaitzeko klinika batera sartu zen, eta han garbitzea lortu zuen sei hilabete egin ostean.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 89. orr.

Estatuaren jarduera, sektore mailan birgaiturik, erabakigarria gertatzen da bestalde politika makroekonomiko globaletan eta politika horiek truke-tasen gainean duten eraginean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 68. orr.

Geroago, Jakobo III.aren erregetza garaian (1685-1689) zorrengatik atxilotu zuten, eta betiko espetxea eman zioten, baina Gillermo II.ak birgaitu egin zuen.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.

Hurrengo bizpahiru urtean Voltairek bere ahalegin guztiak egin zituen Calastarrak birgaitzeko, eta azkenean lortu zuen 1765eko martxoaren 9an.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.

Etsai dirauen etsaiari [...] ez zaio noski barkamenik zor: barkatu ez, bada, baina hura birgaitzen saia gaitezke; saia gaitezke (saiatu behar dugu!) berarekin eztabaidatzen, baina hura epaitzea da gure eginbidea, ez barkatzea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 293. orr.


birgaitze 1 iz berriro gaitzea.

Horren ondorioz sortzen da bigarren motako irtenbidea: trantsizio-garaian, birgaitzeak sustatuz, kualifikazio urriko enpleguari diruz laguntzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 183. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Badirudi hura sendaturik zegoela jada, Rory desintoxikazioa utzi eta birgaitze-programan sartu zenerako.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 89. orr.

Horrexek salbatu ninduen Berkeley-n, birgaitze-klinikan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 305. orr.


birgaldaketa iz birgaldatzea.

Birgaldaketa egiten duen estatuak diru zahar asko bidaliko du kanbioa arautzen duen naziora eta, han kreditua lortu ondoren, kanbioa igoaraziko du, hala non, hiru liberako ezkutu baten truke, gutxi gorabehera, diru zaharrean hiru liberako ezkutua ateratzean lortuko liratekeen hainbat sos-erdi lortuko diren.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 80. orr.

Estatu batek, bere dirua lege batez besterik gabe goratu beharrean, txanpon indartsuagotik diru ahulagoa ateratzeko birgaldaketa egiten duenean, zera gertatzen da, eragiketak iraun bitartean bi txanpon-mota izaten direla: indartsua, zaharra alegia, eta ahula, berria.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 79. orr.

Berrogeita bost sos-erdiko letra batekin, hiru liberako ezkutu bat lortuko da Frantzian, eta horrek, Holandara diru zahar gisa eramanda, hirurogei sos-erdi emango ditu; diru zahar guztia aterako da, beraz, birgaldaketa egiten duen estatutik, eta etekina bankarientzat izango da.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 80. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

birgaldaketa egiten (3)


birgaldatu, birgalda, birgaldatzen du ad **

Kasu batean, ordea, etekina ematen du dirua kanporatzeak, nahiz eta kanbioa parean egon: atzerrira eramaten denean txanpon berria egiteko edo birgaldatzeko.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 81. orr.


birgeria iz gauza miragarria.

Birgeriak egin behar izan zituen atea zabaltzeko.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 105. orr.

Ez al zen nahikoa lan historia bat txukun, ondo eta suspense apur batez idaztea, halako birgerietan hasi gabe?  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 14. orr.

Birgeria bat kantatu behar izan zuen, egia kontatu behar izan zuen, nola Zamorako espetxean preso zegoela hil zitzaion aita, eta aitari zor ziola bertsoetarako zaletasuna, eta nahiago zukeela beste edozein gauza baino Baldako hartan aita bizirik egotea.  Berria - Kultura   2006-03-18


birgina ik birjina.

birgizarteratu, birgizartera(tu), birgizarteratzen da/du ad berriro gizarteratu.

Kartzela jendea birgizarteratzeko dela saltzen dizute, politika hori dagoela indarrean, baina gezurra da.  Berria - Euskal Herria   2004-12-09


birgizarteratze iz berriro gizarteratzea.

Sozialistek arau berriek presoen birgizarteratzea murriztuko duela uste dute.  Berria - Euskal Herria   2004-10-01

Presoen birgizarteratzeari buruzko polemika dela eta.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 109. orr.

Hirugarren egunean, irratian, birgizarteratzearen aurka dagoen politikari bat oihuka mintzo da: "Inkestak erakusten duen bezala Espainiako herriak ez du inola ere nahi hiltzaileak kalean egotea".  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 109. orr.

Gaineratekoen artean, Birgizarteratzerako Gutxieneko Errenta eskuratzen duten batzuk.  Berria - Harian   2006-01-08


birgo iz emamintza.

Zalduna: Eutsi, sartu da-eta; sartu da, erredios! Jode! Hor doa birgo deabrua... begira nola darion odola!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 204. orr.


birgogoeta iz berriro eginiko gogoeta.

Eta, aldi berean, aitortzen dut, balioen birgogoeta bat inportantea litzatekeela gaur, eta gehiago Euskal Herrian.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 16. orr.


birgogoratu, birgogora, birgogoratzen du ad berriro gogoratu.

Agatha eta biak maiz hartaz mintzatzen ziren, hura Sarara batere funtsik gabe etorri arte ahantzia bezala zuten istorio zaharra birgogoratuz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 70. orr.

Oroimenean bizirik iraun dezan idatzi zuen Francesco D'Adamo italiarrak historia hau, berak erdi ahaztua zuena birgogoratuz: «Handik urte batera, haren izena eta aurpegia haizeak horma baten gainean astintzen zuen panfleto batean aurkitu nituen. [...]».  Berria - Kultura   2004-04-11


birgrabatze iz berriro grabatzea.

Berriro ere Van Dyke Parks letragileari deitu, zinta zaharrak errepasatu, falta ziren pasarteak konposatu eta kantak birgrabatzeari ekin zion Wilsonek: ez du 60ko hamarkadako jatorrizko materiala erabili nahi izan.  Berria - Kultura   2004-09-28


biri 1 iz birika.

Hori eginen dute manera berezi batez birietako eta bularretako kantzerretan, bai eta odoleko, giltxurrinetako eta pankreakoetan.  Herria   2001-06-21

Xinan berriz birietako pneumopatia berri hori.  Herria   2003-04-24

Azken hilabete hauetan egona zen Kanbo-ko eri-etxe batean biri-odi edo bronxetarik eria.  Herria   2004-04-01

2 biri-belar iz belar landarea, hosto luze orban-zuriak eta lore gorriak dituena (Pulmonaria officinalis).

Oso belar egokia zauriak orbantzeko eta hantura jaisteko... Eta usain hau... Mm, biri-belarrez egindako ukendua dela egingo nuke.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 120. orr.


biriatuar izlag/iz Biriatukoa, Biriaturi dagokiona; Birituako biztanlea.

Eta berdin bi tantoz, Garatenean, biriatuar gazteak bere gaztetasuna baliatuz, ereman dio ondarrean joko pollita ere erakutsi duen zuraidarrari.  Herria   2003-03-27

Amikuztarrek ikusi dute nor diren Sorhuet biriatuarra eta Paxkal Ezcurra II urruñarra, Garazin berezkoek eta amaturrek nahas mahas egin duten lehiaketaren finala irabazi du Sorhuet biriatuarrarekin.  Herria   2003-11-06

Orain beste biriatuarra ukanen du kontrario Sorhuetek, Frantxua Aramburu bera.  Herria   2003-04-17

6 bote Ibarrolak eta bat biriatuarrak.  Herria   2004-05-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

biriatuarrak eta (4)


biribil (ETCn 8.498 agerraldi; orobat borobil ETCn 5.356 agerraldi) izond 1 puntu edo lerro bat ardatz baten inguruan biratuz lortzen den irudiaren itxurakoa; gurpil edo bola baten itxurakoa.

Aingeruekin hitz egiten zuela kristal arrosazko bola biribil baten bidez.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 57. orr.

Baloia, bestalde, esfera bat da, forma biribilik biribilena.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 88. orr.

Gazteluaren lau izkinetan lau dorre biribil goratzen ziren, antzina-antzinakoak, harrizkoak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 35. orr.

Aparatu biribil bat zegoen aulki baten gainean, ardatzean lanpara bat zuena.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 58. orr.

Leihorik ez zegoen bagoian, zulo biribil bat besterik ez.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 156. orr.

Leiho biribileko argi motelduak eraikuntza-barrena zeharkatzen zuen alderik alde.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 141. orr.

30 kiloko harri biribila erabiliko da.  Berria - Kirola   2004-05-15

Zirkulu biribila bilakatu zen ubeldua, arrosa ilun-iluna.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 36. orr.

Gela erdian, mahai biribil bat, liburu horiztak gainean, sabaian esekia zegoen gas lanpara handi batek argiztatua.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 123. orr.

Bola miresgarri bat lurreraino jantzitako mahai biribilaren gainean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 99. orr.

Mahaitxo biribil bat, kakorratz lanez estalia.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 90. orr.

Pianoa ikusi du, aulkitxo biribila hutsik.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 84. orr.

Kokaleku gehienak, antza, sakonune biribil edo eliptikoak dira.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 138. orr.

Urki-azal txirikordatuzko ontzi biribilak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 174. orr.

Jenerala jaiki, eta suontzi biribil portzelanazkoaren ondoan gelditu zen.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 24. orr.

Bere aurpegia islatuta ikusi zuen hauts-kutxako ispilu biribilean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 338. orr.

Kokaleku gehienak, antza, sakonune biribil edo eliptikoak dira.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 138. orr.

Eskuinean paper ilun batean bildutako zerbait dakar, ezkerrean ogi biribil baten erdia.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 37. orr.

Belarritako biribil handiak ibiltzen zituen, eta ale gorriko lepokoak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 129. orr.

Lente koxkor eta biribiletako antiojoak zeramatzan gizon bat zegoen idazmahaiaren atzean.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 86. orr.

Kaiolaren gainetik, gurpil moduko uztai biribil bat, hamabi nahiz hamahiru zinta zintzilik dituela, urtearen egutegia adierazteko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 493. orr.

Bederatzi urte eta erdiko Lucy isil bat, ile beltz motzarekin eta amarenak bezalako begi biribil marroixkekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 154. orr.

Bularretakoa ere kendu zuen, titi biribil, tente, perfektu batzuek libre utziz.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 44. orr.

Zure aldaka, zure forma biribilak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 48. orr.

Katu eta txakur lodi-lodiak baizik ez zituen ferekatzen, bizkar biribil guriek bihotzeko poza ematen zioten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 101. orr.

Artilleroetako batek odoletan zeukan ezkerreko besoa; kanoi-ipurdi lodi-biribil baten azpian.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 215. orr.

Sortaldeko hormako leiho biribil txiki bat eta ate zabaldu berria zituen argi-iturri bakarrak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 140. orr.

Ederki kostatu zitzaion gizakiari mundua biribila dela sinestea.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 156. orr.

Kupula erregular bat, biribila, goitik beheraino zinkezko xaflaz estalia.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 165. orr.

Bola gazta holandarrak, biribilak, ebakitako buruak ematen zutenak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 323. orr.

Billar-bola bezain burusoil eta biribil.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 442. orr.

Beti izan naiz biribil samarra, baina horregatik, oraindik ere, adurra dariola begiratzen didate mutilek kalean.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 117. orr.

Hormaren atzean eskailera biribil bat zegoen, pixkanaka gorantz zihoana.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 173. orr.

Lepoan perla zuri-zuri batzuk, handiak eta berdinak, biribilak eta argiak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 90. orr.

Masailek eta begiek gezurrezkoak dirudite leihoxka hartako ispiluan, biribil eta ubel.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 33. orr.

Begiak, berriz, batrakioarenak ditu, biribilak eta irtenak, eta ez du leporik.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 232. orr.

-Onak -gaineratu zuen gizonaren ahotsak, amaiera-puntu biribila jarri balu bezala.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 168. orr.

Phobos [...] forma ez-biribilekoa da eta, gure ilargiarekin konparatuz, adibidez, txiki samarra da.  Berria - Gaiak   2004-12-16

Hurrengo goizean, Taneborg gazteluaren aurreko zelaietan bildu ziren zaldunak: Lau Erresumetakoak Mahai Biribilekoen aurka.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 38. orr.

New Yorkeko Bronx auzoaren itxura hartu zuen ordubete inguruz Bilboko Plaza Biribilak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-05

2 irud/hed

Zeure idazkera biribil polit hori irudikatu eta antzeratu nahian egindako saio eta ahaleginak erabat ustel irten zitzaizkidan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 128. orr.

Nire arrebaren letra biribil eta txukuna da, ezbairik gabe, bunbuiloen barruan agertzen dena.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 90. orr.

"Paperezko mukizapiak"-en azpian idatzi ditu hitza eta zenbakia, kaligrafia lodi-biribilaz.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 54. orr.

Lauaxetaren betaurreko biribilak, fondo beltzarekin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 76. orr.

Betaurreko biribilak zituen gizonak eta antzinako orrazkera.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 75. orr.

Leturiaren egunkari ezkutua-n biribila da denbora, amaierak hasiera errepikatuko du.  Berria - Kultura   2004-09-03

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Aurre aldean, ekialdera begira, hiru metro altxatzen zen eta biribil itxura zuen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 29. orr.

Eltzearen biribil forma hartuz lehortu zen metala, baina jada ez zen beruna: urrea zen.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 210. orr.

Biribil-formako konkor berdexkak eratuz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 363. orr.

Vilma genuen argazkitik begira, hemezortzi urterekin: biribil antxa, orduko modako jantzita.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 82. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa elkarketak izenondo balioa duela)

Jauregiak atzean itsasoa zuen, maskor itxurako badia txiki biribil erdia.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 111. orr.

· Honen alboan Libanoko zirkulua dago, uharte biribil moduko bat, zeinean kriptek galeria luzea osatzen duten.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 158. orr.

Haien buru zihoan gizona, bere gorpuzkera biribil antzekoarekin, bere aljuba eta kaftanean bildua zihoan, buruzut.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 194. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Paperezko mahai-oihalean eguzki-biribil bat dago.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 175. orr.

Argi-biribilak lehenbizi, gurutzeak ondoren.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 70. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa elkarketak izenondo balioa duela)

Kazetari burua zen Farr jauna, takigrafo trebea, erretzaile amorratua, edale garratza, oso umoretsua, aurpegi-biribila eta sabel-biribila.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 176. orr.

Egongelan emakume txiki aurpegi biribil bat zegoen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 440. orr.

Dyna Panhard batean ibiltzen ginen: zapo mutur-biribil luze bat, hori kanario-kolorea.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 17. orr.

7 (adizlagun gisa)

Gordin eta biribil bota dituzte egiak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 12. orr.

Bulegari arrunta zuan lehen hori, eta biribil mozturik eramaten zian ilea, mujikek bezala!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 332. orr.

Adatsa luzea zuen eta biribil moztua, longain higatuaren papar hegalak zeharo irekiak zeramatzan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 162. orr.

Terrazen eta teilatuen gainetik, herriko dorreak ageri ziren: Migueletea, biribil eta sendo; katedraleko domoa, airezko eta hauskor.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 154. orr.

Larrua jo, hala ere, aurreneko ekintza burututakoan egin zuten, guztia biribil atera zen-eta.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 142. orr.

Bertsolariari ez zaio eskatzen bere mundu ikuskera biribil, eder eta zehatz eman dezan.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 82. orr.

Ezer oso berritzailerik esan gabe, entzulearen gehiengoak barruan zeukan ustea eta sentimendua kantatuko du biribil asko.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 24. orr.

Gero, biribil hasteko, Petronioren aipu bat egiten du bere: [...].  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 8. orr.

Argiak mendi gailur gorriak irabazi zituen, jaio zen eguzkia, bero, biribil, eta karezko argitasun bat iritsi zen bagoira zeruertzetik.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 72. orr.

8 (izen gisa)

Pertsonaien buruaren atzean ipinitako argizko biribil edo aureolak haien santutasuna adierazten zuen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 83. orr.

Haren bolalumak nire izena biribil batez inguratu zuen, eta berdin egin zuen Anarenarekin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 68. orr.

Eskua gidatu zion, gurutze batez eta biribil batez markatzeko eskuratu zioten pergaminoa.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 98. orr.

Zuhaitz baten azpian eseri ginen, eta lurrean biribil bat marraztu zuen, eta gero lautan banatu: iparraldean Turkia, hegoaldean Irak, mendebaldean Siria, ekialdean Iran.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 98. orr.

Haren begiek irribarrez biribil erdia marraztu zuten ilunean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 91. orr.

Gizonak, zatar bat hartu, eta ondo-ondo borratu zuen biribila, sorginkeria desegiteko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 223. orr.

Orga bakoitzaren gainaldean hogeita bost zentimetroko biribila zegoen, euskarriak eta panelak itsatsiak zituelarik.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,35

Johnek hots txiki bat egin zuen ahoaz, euri-tantek bere kapela argian sortzen zituzten biribil beltzak ikustean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 170. orr.

Handik aurrera, harana zabaldu egiten zen bat-batean, dozenaka kilometro zabalerako biribil eskerga bat osatuz.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 136. orr.

Atea haztatu, zuraren artean nire eri-mamiek zerrailaren biribil metalikoaren hotza berenganatu eta giltza lehen kolpean sartu nuen zulottoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 115. orr.

Klitoria tinko eta modu iraunkorrean estimulatu behar da, goitik behera eta biribilak eginez.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 190. orr.

Enarek biribilak egiten zituzten airean, garrasika.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 187. orr.

Neskak bere eskuak bularretan pausatu eta bere titimuturren inguruan biribilak egiten hasi zenean, mutturrak soineko azpian markatzen zirelarik, brageta askatu behar izan nuen, kabitu ezinaren kabitu ezinez.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 66. orr.

Baginako sarreraraino jaitsi nuen dardaragailua eta ferekatzen hasi biribil txikiak eginez.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 101. orr.

Beste biribil pare bat egin ostean erantzun nion: [...].  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 250. orr.

Pentsamendua bera ere hizkuntzari lotua ageri zen, mailaz maila, hizkuntzaren biribilean itxia, biak zirkulu betean bat osatuz.  Berria - Harian   2005-12-06

Biribil batean harrapatuak gara.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 63. orr.

Partikulen talka aztertzeko erabilitako lur azpiko azeleratzailearen 27 kilometroko biribila argiztatuz ospatu zuten atzo CERN Ikerketa Nuklearraren Europako Zentroaren 50. urtemuga.  Berria - Gaiak   2004-09-30

9 akatsik edo hutsik gabea.

Horra bai bertze hitz biribil bat, itzal tipienik onartzen ez duena...!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 51. orr.

Mementu biribil haien interpretazione doia eta zehatza.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 260. orr.

Disko apartak grabatu arren (Spring hill fair, Liberty belle..., Tallulah...) ez zuten arrakastarik izan, eta 16 lovers lane (1988) disko biribilaren ondoren, taldea desegin zuten.  Berria - Kultura   2006-05-09

Pentsatu nuen plan biribila zela... ziri ederra...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 299. orr.

Denek onartu behar izan zuten ikerketa biribila egiten ari zela Ruche jauna.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 125. orr.

Gisa horretan mendekatuko diagu eta, aldi berean, negozio biribila egingo diagu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 357. orr.

Denboraldi biribila egin zuten Scalaren aginduetara.  Berria - Kirola   2004-01-15

Erasoari dagokionez, aurtengo partidarik biribilena osatu zuen Realak.  Berria - Kirola   2004-12-23

Zortziak arte bost ordu oso, biribil, eder eta freskoak dauzka.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 281. orr.

Bihurgune baten inflexio-puntua, mugimendu erregulatzaile baten alderanzketa, oszilazio baten mugak, funtzionamendu baten atalasea, kausaltasun biribil baten haustura unea.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 15. orr.

Kontakizun biribilak izaten ziren bereak eta oso ondo harilkatuak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 233. orr.

Inazio Mujika Iraolaren ipuin biribila, berbaren bi adieretan: biribila narrazioaren zirkulua zehatz eta doi ixten duelako, eta irakurlearen ahosabaian ipuin biribilaren zaporea uzten duelako.  Berria - Kultura   2004-03-20

Ondorioz, gidoia egituratzeko eta istorio biribil bat osatzeko lana egin behar izan nuen.  Berria - Kultura   2004-09-19

Neurona eta zeurona ez da saiakera biribil itxia; ez da bere baitan ixten den zirkulua.  Berria - Kultura   2004-07-03

Holakoxe arrazoi biribilak botatzen dituzte dena dakiten gizajoek, eta biribila kamutsa da beti, sarkortasun gutxikoa eta zorroztasunik batere gabea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 35. orr.

Poz handia hartu nuen, aitor dut, baina ez zen poz biribila izan.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 192. orr.

Hegal pibotak partida biribila egin zuen.  Berria - Kirola   2006-01-24

68 ez da "urteurren biribila", eta gainera, dena esanda dago dagoeneko.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 34. orr.

10 (adizlagun gisa)

Jokaldia biribil atera zitzaion Juan Jose Ibarretxeri, gehiengo nahikorik gabe sartu baitzen goizean legebiltzar aretora, eta lehendakari izateko beharrezko botoekin irten baitzen gauean.  Berria - Harian   2005-06-23

Soilik minutu on batzuk jokatzeari utzi eta partida osoa biribil ateratzea nahi du Javier Aguirrek.  Berria - Kirola   2004-10-17

Teatre Lliureko orkestrak biribil jo zuen, klabearen laguntza ederra kontuan hartuta.  Berria - Kultura   2004-01-31

Dean Smith tenor lirikoak biribil abestu zuen Lohengrin, lirismoa eta misterioa azaltzen duen pertsonaia.  Berria - Kultura   2004-10-20

11 zalantzarik gabekoa, eztabaidarako biderik uzten ez duena; erabatekoa.

Ezezko biribila eman zioten biek eskaintzari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 484. orr.

Ideiari ezezko biribil batekin erantzungo zion, baina bey tituluak kilikatu egiten zuen, eta hura eskuratzea desiratu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 93. orr.

-Ez -ezetza biribila izan zen-.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 243. orr.

Hotz samar uzten naute sarri irakurtzen ditudan balorazio biribilek eta baieztapen moral orokorrek.  Berria - Euskal Herria   2006-02-09

Eusko Jaurlaritzako bozeramaileak «gobernu batzordearen gaitzespen biribilena» agertu zuen erasoen aurrean.  Berria - Euskal Herria   2004-10-14

Zergatik ibili horrela? Beharrezkoa da? Ez, egia biribil batzuk onartuko bagenituzke behin betiko.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 131. orr.

Baieztapen biribil baten kronika.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 135. orr.

-Gezurra!, gezur biribila! -egin zuen oihu Nozdriovek berriro.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 120. orr.

Gezur biribil batekin, zurikeriaz betetako erretolikarekin.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 50. orr.

Destrenpuaren ilunean argi egin zezakeen esaldi biribil eta erabatekoa.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 358. orr.

Ondo moldatzen eta ganoraz mintzatzen zena, hiztegiaren mahastian bildu berriak ziruditen berbatxo biribil txukunez mintzatu ere.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 138. orr.

12 zenbakiez mintzatuz, faktore asko dituena, eskuarki azken zifra edo zifrak zero dituena.

Horregatik erabaki genuen 200 kiloko zenbaki biribila jartzea.  Berria - Kirola   2004-02-28

Bizi luzekoa, 81 urte bete zituen [...]: zenbaki biribila, hau da, 9 zenbakiaren karratua matematikaren ikuspuntutik begiratuta.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 43. orr.

Ez da oso kankailua zure batugailua, baina batuketa biribilak egingo ditu, ezta?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 356. orr.

13 biribil-biribil izond

-Harry Potter umil eta apala da -esan zuen Dobbyk begirune handiz, begi biribil-biribilak distiratsu zituela-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 19. orr.

Gogo-gaiztoa eta isekaria dela antzematen diodanari, ordea, zero biribil-biribila, Salomon baino askoz jakintsuagoa bada ere!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 329. orr.

Haren betartea bertze ilargi bat bihurtu zen, biribil-biribila eta irriz zirudiena. bat-batean haren begiak biribil-biribilak bihurtu ziren-.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 81. orr.

Hazpegiak zurbilak eta finak, bilo nabar ugariak eta betaurreko biribil-biribilak, halako poeta edo anarkista itxura eransten ziotenak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 53. orr.

Gizakia gizaki eta boterea botere den artean mundua ez baita inoiz biribil-biribila izango.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 158. orr.

14 (adizlagun gisa)

Begiak biribil-biribil zabaldu, eta esaten du: "Hori duk barre egitea!".  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 103. orr.

-Baina nora zoazte, gisa horretan? -galdetu zien, samur so egiten ziela begiak biribil-biribil.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 335. orr.

Irakurri nituen paperen jabea, neofitoa alegia, zutik, jauzi txikiak egiten zituen ukabilak biribil-biribil eginda.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 37. orr.

Kontua da, ordea, lurrak eguzkia inguratzeko, eta eguzkia biribil-biribil berriz ere puntu berean agertzeko egun kopuru jakin bat behar dela, 365 egun.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 28. orr.

15 biribilean adlag

Honela, bai biribilean eta bai luzean espazio berdinak markatuko dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4850. orr.

Sugeak bezala biribilean etzanda zeuden neska busti batzuen aldera korrika.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 202. orr.

Eseri, eta kartak biribilean ipintzen zituen, edo bestela bi errenkadatan, edo piramide itxuran ere jarri ohi zituen; gero, banan-banan buelta ematen zien.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 38. orr.

Metroaren sarreran, ijito koadrila zegoen biribilean eserita.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 76. orr.

Erlaitzaren gainean kasetoi kurbatuak, biribilean sabelduak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2870. orr.

Ilea ere beltza, belarritik belarrira biribilean moztua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 46. orr.

16 ilar biribil ipar ilarra.

Ilarraz, ilar-biribilaz edo babaz mintzatzen direnean.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 75. orr.

Bazkaria: salda, amuarraina, ahatea, ilar biribila, entsalada, ardi gasna, bixkotxa, kafea eta ondokoa, 80 libera.  Herria   2001-06-28

Bazkaria (Salda, arraina, ahatekia, ilhar biribilak, entsalada, ardi gasna, bixkotxa, kafea, ondokoa, arnoa...).  Herria   2005-06-30

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurpegi biribil (4); bainuontzi biribil (3); begi biribil (4); begiak biribil (8); begiak biribil biribil (6); betaurreko biribil (3)

biribil atera (3); biribil bat (73); biribil bat atera (3); biribil bat eta (5); biribil bat zegoen (5); biribil batean (20); biribil batekin (4); biribil baten (16); biribil baten gainean (3); biribil batez (6); biribil batzuk (5); biribil biribil (16); biribil biribil zabaldu (3); biribil biribila (15); biribil biribila eta (3); biribil biribilak (6); biribil erdia (3); biribil eta (36); biribil haiek (4); biribil handi (4); biribil handi bat (4); biribil hau (3); biribil hori (5); biribil horiek (3); biribil hura (5); biribil zabaldu (3); biribil zeuden (3)

egia biribil (3); esaldi biribil (5); eskailera biribil (3); eta biribil (23); ezezko biribil (4); forma biribil (3); gela biribil (4); harri biribil (5); hilarri biribil (4); kapela biribil bat (3); letra biribil (3); mahai biribil (12); mahai biribil bat (3); mahai biribil baten (4); ogi biribil (5); ogi biribil bat (3); otarre biribil (3); txiki biribil (7); txiki biribil bat (4); uztai biribil (4); zulo biribil (9); zulo biribil bat (6)

apirila biribila (3); aurpegi biribila (10); bezain biribila (11); biribil biribila (15); biribil biribila eta (3)

biribila baita (4); biribila bezain (5); biribila da (25); biribila dela (12); biribila den (3); biribila du (3); biribila duk (3); biribila egin (23); biribila egin behar (3); biribila egin dute (3); biribila egin zuen (3); biribila egin zuten (5); biribila egitea (3); biribila egiten (5); biribila eman (23); biribila eman zien (4); biribila eman zion (8); biribila eman zioten (4); biribila esan (3); biribila eta (20); biribila iruditu (4); biribila izan (25); biribila izan da (3); biribila izan zen (8); biribila izango (6); biribila izatea (5); biribila jokatu (4); biribila marraztu (3); biribila zela (6); biribila zen (9); biribila zuen (8)

egia biribila (29); egia biribila da (9); egun biribila (4); erantzun biribila (4); eta biribila (28); eta ezezko biribila (3); ez zen biribila (3); ezezko biribila (33); ezezko biribila eman (17); gezur biribila (6); hain biribila (3); joko biribila (3); kaukasoar klerazko biribila (4); lan biribila (7); lurra biribila (3); mahai biribila (3); mundua biribila (6); negozio biribila (7); oso biribila (4); partida biribila (20); partida biribila egin (8); partida biribila jokatu (3); urmael biribila (3); zen biribila (3); zuen biribila (4)

eta biribilago (3)

biribilagoa da (3); ezin biribilagoa (4)

biribilagoak eta (3)

aurpegi biribilak (3); begi biribilak (4); beltz biribilak (3); betaurreko biribilak (8); biribil biribilak (6); biribilak dira (4); biribilak edo (3); biribilak eginez (5); biribilak eta (15); biribilak eta sudur (3); biribilak ez (3); biribilak ziren (4); egia biribilak (4); eta biribilak (15); gezur biribilak (3); gune biribilak (3); harri biribilak (4); hilarri biribilak (5); mazel biribilak eta (3)

mahai biribilaren (3); urmael biribilaren (3)

eta biribilari (3)

aurpegi biribilean (3); bilboko plaza biribilean (5); biribilean jarri (3); biribilean zabalduriko (3); eta biribilean (4); mahai biribilean (5); plaza biribilean (8); urmael biribilean (8)

aurpegi biribileko (5); aurpegi biribileko mutiko (3); biribileko zaldun (3); biribileko zaldunak (4); biribileko zaldunen (4); eta mahai biribileko (4); mahai biribileko (15); mahai biribileko zaldun (3); mahai biribileko zaldunak (4); mahai biribileko zaldunen (4)

harri biribilen (4); hilarri biribilen (4)

eta biribilena (7); partidarik biribilena (3)

biribilenak ere (3)

urmael biribilera (3)

bilboko plaza biribiletik (3); plaza biribiletik (15)

biribilik ez (5); ezezko biribilik (4)

egia biribiltzat (3)


biribildu (ETCn 3.388 agerraldi; orobat borobildu ETCn 2.146 agerraldi), biribil(du), biribiltzen da/du ad 1 biribil bihurtu, biribiltasuna hartu edo eman.

-Zer? -galde egin diodanean bekainen arkua biribilduz harridura erakutsi dit.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 81. orr.

Noiz eta bertzeen arreta piztu nahi baitzuen, kokotsa jaso, ezpainak bildu, eta kezko eraztunak biribiltzen zituen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 20. orr.

Zeren, haien irakaspenik gabe eta haien jostetarik gabe, nekez biribil baitzitekeen halako ateraldirik ene ezpainetan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 551. orr.

Elkarren aurka biribildu ziren, trikuaren modura, fusilak soilik erakutsirik geratu ziren, haizeari aurre egiteko.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 180. orr.

O bat biribildu zuen geziaren muturrean.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 81. orr.

Hitzak haziak bezalakoak dira, harat eta honat zabal daitezkeenak eta bertzeen bihotzetan errotu, bertan bihi eta biribil daitezen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 39. orr.

Arestiko tonu hantustearen batere arrastorik ez zuen haur gisako hizketa-modu jolasti batez hitz egin zion gero Willemek Mathilderi, ahotsa biribildurik beldurrezko ipuin bat kontatzen ari balitz bezala.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 169. orr.

Ximurrarekin ezkondu, etxekoandretu eta amatu zenez geroztik biribiltzera emandako gorputz eta begitarte horietan deus guti gelditzen zen hogei urte bete gabean ezagutu nuen neska mehakil eta bisai-hezurtsutik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 327. orr.

Irakurleak, idazlearen lana irakurtzen duenean, zikloa biribiltzen du.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 241. orr.

Sei mila urte, zenbakiak biribilduz!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 262. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

haren sorbalden zabalera nabarmentzen zitzaion, haren besoen giltzadura ahaltsua, haren bularralde biribildua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 106. orr.

Soineko urdin ilun diskretu batean biltzen zuen bere gorputz biribildua.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 250. orr.

Alemanez hirurak dira fonema, alemanaren sistema fonologikoan bokal biribildu eta ez-biribilduen arteko aurkakotasuna pisuduna baita.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 157. orr.

Begi bel-beltzak, orraztu barik eroatearen itxura daukan ile kirrua, musu biribilduetatik kokotsean estutzen zaion azal beltzarana.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 106. orr.

Harkaitz luzanga bat zen, biribildua, zeinaren pendizak ur gardenetan desagertzen baitziren sakoneneko dardararaino.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 134. orr.

Ipar ertza, berriz, zeina mendiaren gailurra den, gandor biribildu bat da orain, eta lehen baino askoz garaiagoa dirudi.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 140. orr.

Harri txiki biribilduak aurkitu ditu Opportunity-k Marten.  Berria - Gaiak   2004-02-05

3 nolabaiteko betetasuna eman.

Osoak, osoa izango bada eta osatua, gaitzak eta akatsak berdintzea eta biribiltzea eskatzen du alde batetik, baina baita, beste aldetik, koskak, koskorrak eta irtenuneak berdintzea eta biribiltzea ere, nonbait.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 104. orr.

Lorategia osatu eta biribilduko duten lore berriak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 14. orr.

Zenbat zigarro piztu ote nituen une hori amesten, planifikatzen, biribiltzen?  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 70. orr.

Lan ona biribiltzea falta izan zaie, ordea.  Berria - Kirola   2006-04-29

Itsasoa bare zegoen, eta, txangoa biribiltzeko, haize gozoa zebilen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 177. orr.

Bake handia ematen zidan hilerriak -esaldia biribildu beharrez, panteoia nire ipurdiaz zamatu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 399. orr.

Eta, ene arrazoinen biribiltzeko, erantsi nuen-: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 527. orr.

Batzuk biribildu ere egin ditut, bere horretan nahiko pobre gelditzen ziren eta.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 210. orr.

Oraindik proposamen berria biribildu ez duen arren, Israelgo iturri ofizialek atzo jakinarazi zutenaren arabera, «ebakuazio murriztua» prestatzen ari da lehen ministroa.  Berria - Mundua   2004-05-05

Zeren, haien irakaspenik gabe eta haien jostetarik gabe, nekez biribil baitzitekeen halako ateraldirik ene ezpainetan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 551. orr.

Kutxa gotortuan sarturik zeuzkan diru haietatik bereak eta gizonenak zenbat eta zenbat ote ziren kontuak biribildu ezinik, kezka berri ezezagun batek jota nenbilen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 126. orr.

Hortik abiaturik 330 orrialdeko liburua biribildu du Saramagok.  Berria - Kultura   2004-03-26

Iragan denboraldian bere historiako lehen txapela lortu zuen, LEB Ligako Kopa, eta, nola ez, ACBrako txartela lortu zuen denboraldia biribiltzeko.  Berria - Kirola   2004-01-11

Gero, beste asmo bat biribildu zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 340. orr.

Hitzak haziak bezalakoak dira, harat eta honat zabal daitezkeenak eta bertzeen bihotzetan errotu, bertan bihi eta biribil daitezen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 39. orr.

Kanoialdia, ez genuen besterik behar jaia biribiltzeko.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 256. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Espainiako guda, izatez, Europan demokraziak desagerrarazteko eta Bigarren Mundu Gerratea hasteko plangintza zehatz eta biribildu baten hastapeneko urratsa zen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 105. orr.

Kontzeptu zenbait biribilduago gelditu dira, beste zenbait, ez horrenbeste.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 17. orr.

5 biribilean bildu. ik biribilkatu.

Zeruko izar guztiak hauts egingo dira eta zerua erroilua bezala biribilduko.  Elizen arteko biblia   Is 34,4

Haren eskuak urretan biribilduak, topazioz tarteka apainduak.  Elizen arteko biblia   Kt 5,14

Auzoko ileapaindegiko propaganda txarteltxoari puska bat kendu eta hoditxo bat egin dut biribilduz; ezpainek kartoiaren ukitua behar dute.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 238. orr.

Hansek zigarreta bat biribiltzeari ekin zion, abesti alai bat txistukatzen zuen bitartean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 114. orr.

Eta biak larru honetan zetozen, kanabera puska baten barrenean bilduak eta biribilduak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 629. orr.

Ez zen eroso sentitzen halan, eta hanka bat bestea baino goratuago zeukala aprobetxatu zuen aitari ostutako praken hanka laburtuari barrura aldeko tolesdura hobeto biribiltzeko.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 84. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

batekin biribildu (4); bikaina biribildu (4); biribildu behar (3); biribildu du (13); biribildu dute (5); biribildu egin (12); biribildu egin zuen (5); biribildu eta (14); biribildu nahi (10); biribildu nahi du (7); biribildu zuen (27); biribildu zuten (4); bokal biribildu (3); bokal biribildu eta (3); ederki biribildu (3); eta biribildu (4); hori biribildu (3); lana biribildu (4)

biribiltzea falta (5); lana biribiltzea (3)

biribiltzeko aukera (6); denboraldia biribiltzeko (3); hori biribiltzeko (5); kontzertua biribiltzeko (3); lana biribiltzeko (3)

batekin biribiltzen (3); biribiltzen du (7); biribiltzen dute (4); biribiltzen saiatuko (4); biribiltzen zuen (3); eta biribiltzen (3)


biribildun izlag biribileko.

-Beti kanpoan -kapela biribildun andere txikiak esan zuen-, hala izan da ezagutu nuenetik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 442. orr.

Ertz biribildun forma karratu eta zorrotza.  Berria - Kultura   2004-05-25

Ez gaitezen harritu, beraz, beroaldi eta trumoi-laino gandor biribildun horiekin batera, ekaitz purrustak sortzen badira arratsalde eta iluntzeotan.Ez gaitezen harritu, beraz, beroaldi eta trumoi-laino gandor biribildun horiekin batera, ekaitz purrustak sortzen badira arratsalde eta iluntzeotan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 327. orr.


biribilgune (orobat biribilune g.er.) 1 iz bidegurutze biribila.

Barthelemy Agerrek dio errepide horrek zeharkatuko dituen herri guztietarako loturak ukanen lituzkeela biribilguneen bitartez.  Berria - Euskal Herria   2004-08-25

Noainen hiru kamioik elkar jo zuten PA-30 errepidean, Talluntxeko biribilgunearen ondoan.  Berria - Euskal Herria   2006-02-14

Gau batean, bertze ibilgailuei biderik eman gabe sartu zen biribilgune batean; beharrik, lehenagoko bertze neskalagun bat zen motoan bizkarrari itsatsia zeramana.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 85. orr.

Hendaiako kasino aitzinean dagoen biribilguneari eskuina hartu eta aparkatzera gindoazelarik ikusi zintudan.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 75. orr.

Errepidea bikoizteaz gainera, beste obra batzuk ere egingo dituzte, hala nola Gaintxurizketa gainean biribilgunea egitea, Zaldunborda inguruan lotune osoa egitea eta Kateako sarbidea eraberritzea.  Berria - Euskal Herria   2006-03-11

Biribilgunearen ondoan semaforoa jartzekotan geratu ziren orain sei hilabete, baina...  Berria - Euskal Herria   2006-04-22

Uste bezala, hiribide amaierako biribilgunetik errepide nagusira irten, aurreneko saihesbidean eskuinera jo, eta bihurgune itxi bati buelta osoa emanez, zuzenean bideratu ziren Hendaiarantz.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 176. orr.

Nire mozkorrean eta begiak lausoturik nituela, ez nuen biribilgune argiztatua ikusi.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 313. orr.

Tropelak kabitu ezinda egiten du bidea sarri, eta horri biribilgune aldrebesak, bihurgune itxi eta gaiztoak, eta Tourraren kategoriak merezi ez duen azken kilometro arriskutsua gehitzen badizkiogu, erorketak saihestezinak bilakatzen dira. Erdialdeko Asiako biribilunean beste leku hauetako bideak elkartzen ziren: iraniar goi-ordokiaren bidez Tigris-Eufrates arrokoak, Hindu Kush mendiguneko igarobideetan zehar Indiakoak, Tarim arroaren bidez Ekialde Urrunekoak, eta alboko eurasiar estepakoak: azken honek jada lehortua zegoen "Bigarren Mediterraneoa-ren" lekua hartu eta eroankortasuna heredatua zuen.  Berria - Kirola   2004-07-06

2 (hitz elkartuetan)

Bi zirkulazio-biribilune izan zitezkeen horiei izadiak honela esleituriko papera bakoitzak behin eta berriro jokatu zuen lehenengo zibilizazioak sortu ondorengo bost edo sei mila urteetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 169. orr.

Klararekin geratu zen hondartzan paseatzeko, eta neska agertu bitartean Udaletxe aurreko lore-biribilgunean zegoen zain.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 162. orr.

3 pl gune biribilak.

Goitik behera eder zetorren: jaka arina, azpian elastiko kolore bizikoa eta biribilguneak ongi markatzen zizkioten praka malguak janzten zituen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 251. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

biribilgune bat (3); biribilgune batean (4); biribilgunearen ondoan (3); eko bost biribilgunetan (3); iruñ


biribilka 1 adlag biraka, biribilak egiten.

Amets egin dut, garagar-ogi bat biribilka zihoala madiandarren kanpalekuan barrena; oihal-etxola batera heltzean, jo eta irauli egin du, eta oihal-etxola azpikoz gora erori da.  Elizen arteko biblia   Epa 7,13

Sorgin-haize zirimolatsu bilau batekiko ekaitza lehertu zen, eta tximinia mordoa teilatuetan bera biribilka kalera bota zituen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 27. orr.

Musika zinta halatan, biribilka ari zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 322. orr.

Ellen bere zigarroaren keari begira zegoen, Chianti botila potoloaren inguruan biribilka.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 361. orr.

Gorputzen nahaste hartatik askatzen saiatu zen eta bere makila lurrean biribilka ikusi zuen Harryk.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 276. orr.

Batzuetan hitz bat da barruan duzuna, biribilka ari dena eta atera beharra duena, haurra munduratzeko unean bezala.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 301. orr.

2 biribilkako izlag

Apirilak biribiletik gutxi duelako, 30 egunen biribiltasun hiru hamarreko biribilkako horiena ez bada.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 140. orr.


biribilkara izond biribil antzekoa.

Ehunezko partikula biribilkara bat da zelularen gorputza, garro edo dendrita asko dituena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 222. orr.


biribilkari izond birakaria.

Erraz jakin zitekeen, baiki, soldadu alemanen ibileraren berri, kea baitzuten salatari, ke lodia, ke beltza, ke biribilkaria.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 184. orr.

Ordua orratz biribilkariek markatzen zuten garaian aiseago sinets zitekeen denboraren zirkulutasuna.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 129. orr.

· Bi gauza zeuzkan gogoan biribilkari ospitale psikiatrikoko gela beilegiaren ilunpean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 124. orr.


biribilkatu (ETCn 334 agerraldi; orobat borobilkatu ETCn 12 agerraldi), biribilka, biribilkatzen 1 da/du ad biribilean, eskuarki ardatz baten inguruan, bildu. ik biribildu 5.

-Beraz -jarraitu zuen- papiro-orriak bata besteari itsatsi, eta makila baten inguruan biribilkatu eta zerrenda bat osatuz eratua zen "bolumen" bakoitza.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 151. orr.

Lumak uzteko eta pergaminoak biribilkatzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 238. orr.

Pankarta atera du furgonetaren ipurditik, bi makilaren inguruan biribilkatua.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 58. orr.

Kafera bota azukrearen paperezko estalkia biribilkatu du, eta ahoan dauka, zigarreta baten gisan, prentsaurrekoa hasi aitzin.  Berria - Harian   2006-02-23

Galtzerdi motzak zangoetan biribilkatzen zitzaizkidan, oinetakoen gainetik itsuskiro ageriz.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 67. orr.

-Erokeria honek ondorio larriak izanen ditik -erraten zuen alemanak buruari eraginez, uneoro zigarreta horixkak biribilkatuz eta errez-.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 80. orr.

Zigarro meharrak biribilkatzen zituzten.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 103. orr.

Eliasek bere soingainekoa hartu, biribilkatu eta urak jo zituen harekin.  Elizen arteko biblia   2 Erg 2,8

They hark nortzuk biltzen zituen ikertzen zen: hipotesi gehienak Errusiako zein Kubako komunisten edo mafia sareen ardatzetan biribilkatzen ziren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 46. orr.

Animalia horri horrela deitzen zaio [...] duen itxura biribilagatik eta biribilkatzeko moduagatik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 120. orr.

Arratsean ostatuz ostatuko ibilaldia biribilkatuko dinagu, eta izpirituz lasaiturik itzuliko!  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 25. orr.

Telebistan Kerguelen komisario ohiaren elkarrizketa laburra behatu zuten: igeltsuz kargatua eta hodi uhargiz biribilkatua zen gaixoa bere ospitaleko gelan.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 58. orr.

Lakioa hersturik, jira-biraka hasi zen segidan lau-hankakoaren inguruan, harik eta hura geldiarazi eta uzkaili zuen arte, haren lau hankak sokaz biribilkatu ondoren.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 162. orr.

Inozentzia zerbait ere kausi zitekeen Frantxis edo Txokoren ibil moldeetan, obeditzeko premia bat, hiru ardatzetan biribilkatu sinesteekin baketzeko gaitasun bat.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 64. orr.

Behegainera erortzen utzia zuen egunkari batean biribilkaturik.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 135. orr.

Biribilkatua bezala dago herria, xolan, xiloan.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 181. orr.

Gure baitan biribilkatuz errotu zaigu heriotza.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 94. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Hodi biribilkatu bat da koklea, barraskilo baten maskorraren itxurakoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 114. orr.

Atzamar pareaz heldutako zigarroa zirimolatu zuen airean, orkestra sinfoniko bateko zuzendari baten moduan, eta keaz egindako idazkera biribilkatua buru gainetik desagertzen zitzaion sabairantz.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 158. orr.

Horretarako metodoetariko batek sare fineko zilarrezko gasa biribilkatu bat erabiltzen du, plastikozko tutu batean sartua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 132. orr.

Ahurrean kokatua den pilota bezala, denbora, iragan diren gauzen piru biribilkatua, denbora.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 100. orr.

3 bildu.

Orain arte idatzi diren biografiek oinarritzat hartu dituzte Azpilkuetak berak bere obretan nasaiki barreiatu dituen xehetasunak eta Arigitak behin biribilkatu zituenak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 12. orr.


biribilkeria iz zerbait frogatzeko, frogagaia aldez edo moldez froga bezala erabiltzea.

Morfemak fonemen arabera definitzen badira eta, aldi berean, morfologiako hausnarketak azterketa fonemikorako garrantzizkotzat jotzen badira, orduan hizkuntz teoria erabateko biribilkeriaren hutsaltasunean eror daiteke.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 82. orr.

Irakurleak beharbada biribilkeriaren bat edo argudio etenen bat sumatuko zion honezkero gure ikerbideari.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 119. orr.

Mailen arteko bilbatze honek ez du nahitaez biribilkeria sortzen.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 82. orr.

Egozten diren esanahiak beti berdinak direla defendatzen saiatzen bagara, eta hitz baten esanahia agerraldi bakoitzaren atal tinko eta aldaezina dela, biribilkerian erori garela salatzea mereziko dugu.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 134. orr.

Pikeren proposamena formal daitekeela, askok definizio errekurtsiboen erabileragatik sumatzen dioten biribilkeriarik gabe.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 163. orr.


biribilketa 1 iz euskal soinua, kalez kale ibiliaz dantzatzen dena.

Hamabost pieza datoz bertan, sei jota edo "astiroko", sei porrusalda edo "arineko" eta hiru biribilketa edo martxa.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 20. orr.

Bergarakoa 1933ko ekainaren 6an jokatu zen, eta "concurso popular" zenez molde honetako hiru pieza jo behar ziren: biribilketa bat, fandango bat eta arin-arin bat.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 34. orr.

Biribilketak ez beste pieza guztiak kantauak izaten ziran, koplarientzat deskantsurik barik.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 20. orr.

2 irud/hed

Abertzale euskotarren motibazioak argiturik, esan behar da gerrako halako ibilketa eta biribilketetan Hemingwayk, berriz, literatur etorriaren iturria duela.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 150. orr.

Anhidrido karbonikoa itzultzen baitute itsasoko uretara, bizitzazko eta heriotzazko etengabeko biribilketa izugarri batean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 305. orr.

Eguerdi arrunt bat, tirainik ere apenas, uhinen xuxurla leuna soilik, hartxintxarretan gora, eta tarteka uharrien biribilketa, leuna hau ere, ia ezkila mehe baten soinuaren gisa, eta gainerakoan isiltasuna, erleren baten burrunba gehienez ere.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 237. orr.

3 biribilkia.

Hodeiak han goian geratzen ziren, eguraldi onak haranera noiz jaitsaraziko zituen zain; bien bitartean hutsik uzten zuten zeru urdina, argia haizearen jokoan eror zedin uzten zuten, lurraren gainean biribilketan baitzebilen, hautsa harrotuz eta laranjondoen adarrak astinduz.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 106. orr.

Hiriko biribilketek eta bihurguneek eman zioten azken babesa.  Berria - Kirola   2004-04-08

Pentsamendua biribilketa eroan zerabilkidan gauaren minean, bilkuratik etxerakoan, suhaka sail eder haien aitzinean gelditu nintzenean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 82. orr.

4 biribilketan adlag biraka.

Galde bat ordea zerabilkidan biribilketan kasko zokoan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 62. orr.

Bitartean, KD irakurgailu berrian biribilketan, garaizegi desagertu Glenmor abeslaria hautematen nuen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 54. orr.


biribilki1 1 iz biribilean itxitako lerro baten forma duen gauza. ik biribil 8.

Airean biribilki bat besoaz egin eta gelditu egin zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 302. orr.

Bi minutuan, gizonezko biribilki batek inguratu zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 221. orr.

Ikusleen biribilkia handitu eta txikitu egiten zen, malguki.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 222. orr.

Ohe ondoko mahaitxoaren gainean zegoen iratzargailuaren biribilkian segundoen orratzak tai gabe egiten zuen arkuari jarraituz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 61. orr.

Lauoinka bizian hasten dira zaldiak, gurpiletako izpiak elkarrekin nahasten dira biribilki oroberdin batean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 359. orr.

2 (hitz ekartuetan lehen osagai gisa)

Hangoak egin eta mandoa berriz kable biribilkiz zamatu zuten, alde banatan bat.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 80. orr.

Urdaiazpiko handi bat, azala kendurik eta ogi-apur txigortuz gaineztaturik, paper listatu apain bat hankezurren inguruan zuela, eta haragi biribilki ongailuztatu bat haren ondoan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 292. orr.

Aurpegi-biribilkiari begiratu zion, eta zer gertatzen zen ulertu zuenean, zutik jartzen ahalegindu zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 223. orr.

3 bere ardatzaren inguruan bildua dagoen gauza.

Aguakate eta saltsifiekin entsalada prestatua zuen, eta gero udaberriko biribilkiak atera zituen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 154. orr.

4 (hitz ekartuetan)

Luzeegia ez izatea espero dut; Binns irakasleak eskatu baino bi pergamino-biribilki gehiago ditu.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 15. orr.

Hantxe, arrainerako eta kuskuserako kazolen artean, konfitura egiteko kobrezko pazien, zartaginen, pilaturiko eltzeen, hamaika kontserba poteren, marmelada ontzi hutsen ondoan, eta [...] zetazko paper-biribilki, listari mutur, ardo botila eta beste hainbat gai eta hondakinen atzean zeuden.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 45. orr.

5 adlag biribilean.

Harryk burua altxatu zuen, aintziraren beste aldean biribilki zeuden dementorrei begiratzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 331. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

pergamino biribilki (4)


biribilki2 (orobat borobilki g.er.) adlag biribiltasunez.

-Bai -esan zuen, biribilki-.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 216. orr.

Indarkeria beti gaiztoa dela biribilki baiesteko ausardia sozial erraza publikoan erakusten duenak, aukera du ausardia intelektual zailagoa ere publikoan egiaz erakusteko, [...].  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 29. orr.

Galdetzen dio Einsteinek bere buruari, eta garai guztietako zientifikoak artegatu dituen galdera izan dela dio, nola den posible matematikak horren biribilki eta beteginki egokitzea errealitateko egite eta gertakariei, izanik matematikak esperientzia orotarik beregain den giza pentsamenduaren sorkari bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 43. orr.

Fisikaren ikuskera, dagoeneko antzinako munduan hain esplizituki eta biribilki formulatua izanaz.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 7. orr.


biribilkitxo iz biribilki txikia.

Markoa kaobazkoa zen, brontzezko zerrendatxo meheak zituen apaingarri, eta biribilkitxoak kantoietan, haiek ere brontzezkoak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 172. orr.


biribiltasun (ETCn 270 agerraldi; orobat borobiltasun ETCn 104 agerraldi) 1 iz biribila denaren nolakotasuna.

"Bera Lurraren gaineko zirkuluan eseririk dago", hau da, Lurraren biribiltasunaren edo haren ibilbidearen gainean.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 57. orr.

Inguratzen zaituen lurraren biribiltasun guztian.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 213. orr.

Plater baten adigai enpirikoa zirkuluaren adigai geometriko soilarekin homogeneoa da, lehenengoan pentsatutako biribiltasuna bigarrenean begiets daitekeen heinean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 91. orr.

Mutilaren gorputz handi ile-horiak, haren masailek, haren eskuek, haren lepo sendo bilo-arrosakoak bai indioilar bikainen haragi samurra bai antzara gizenen sabelen biribiltasuna zeuzkaten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 273. orr.

Zakilari eta alde banatako barrabilen biribiltasunari erreparatuta.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 248. orr.

Aldakek antzeko biribiltasuna zuten.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 112. orr.

Apirilak biribiletik gutxi duelako, 30 egunen biribiltasun hiru hamarreko biribilkako horiena ez bada.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 140. orr.

Hatz erakuslearekin kurritu nuen pianoaren tekla bakoitza, lagun zaharren enkontrura aspaldiko partez datorrenak bezala, nota bakoitzaren arintasuna eta pisua, zaporea eta bolumena, biribiltasuna edo zorroztasuna neurtuz.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 125. orr.

Txekhov eta Carverren ildoan [...] biribiltasunak ez du horrenbesteko garrantzirik; giro baten sorrera, tentsioari eusteko ahalmena eta xehetasunaren garrantzia dira aipagarriago ildo horretako ipuinetan.  Berria - Kultura   2006-04-12

Apunte hauek txinparta modukoak dira, ez dago aforismoetako biribiltasun eta sakontasun hori.  Berria - Kultura   2004-01-23

Amstrong golak sartzen ikustea litzateke falta zaidan bakarra ene oporren erabateko biribiltasunaz gozatzeko.  Berria - Kirola   2004-07-03

Jabe denak eta nagusi denak, aldiz, bere jabetasunean eta bere nagusitasunean balu bezala bere betetasuna eta bere biribiltasuna, hatz baten faltak eta hatz guztien faltak ezin hauts dezakeena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 558. orr.

Badira euskaraz bokal-harmoniaren beste zantzu batzuk ere goiko bokalen biribiltasuna edo palataltasunari dagozkionak.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 61. orr.

2 (izenondoekin)

Inori ez zaio oharkabean joan Lukrezioren sonoritate eta biribiltasun espresiboa.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 15. orr.

Poemaren intentsitatea behar du, hasi eta buka, eta haren biribiltasun formala.  Berria - Kultura   2006-02-19

Naturak ez baitu zuen torturabideen biribiltasun zehatza erdiesten ahal.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 145. orr.

Hutsaren hurrengo iruditzen zaizkit, hur ale horren xuhurtasun eta biribiltasun xaloaren ondoan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 185. orr.

Izan ere, planetaren biribiltasun oso-osoa eman nahi zuen neurtitzetan; 1941erako jadanik bertsoetaratuak zituen Queensland estatuko hektarea batzuk, Ob ibaiaren ibilbidearen kilometro bat baino gehiago, [...].  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 160. orr.

Ikusmenezko imitazioaren biribiltasun eta betetasun harrigarri hori osatzeko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 95. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Hitzaren hasiera bukaeran errepikatzen da horrelakoetan, eta biribiltasun efektua sortzen du.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 26. orr.

Alde batetik nire ipuinak joango ziren, eta beste aldetik Jackenak; biribiltasun printzipioari eusteko, ordea, azalak berdin-berdinak izango ziren, egilearen deitura salbu.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 40. orr.

4 (pluralean)

Gero eta sinetsiago nago, zu bezalaxe, ezen hitzik biribilenak ere bere itzala duela, eta hargatik direla biribiltasun guztiak [...] ustezko eta balizko, haiek guztiak itzalaren baitan urturik eta ezabaturik akaba dezaketenez gero.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 51. orr.

Elkartze sexuala zentzumen guztien gozamena da: larruazala, gorputzeko biribiltasunak, ipurmasailak eta genital eder eta beroak ikustea; xuxurla, arnasestu eta hasperenak entzutea; [...]. begi ilunak, azala beltzarana, soina lerdena eta biribiltasunak neurrikoak eta trinkoak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 148. orr.

Esku jakintsuak gidatu zuen besoa, Maria Sararen gerria ukitu zuen, aldakaraino jaitsi zen, eta izterraren biribiltasunetan pausatu zen azkenik, presiorik egin gabe ia.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 345. orr.

Gona motzak eta eskote luzeak, jantzi estuetan nabarmenduriko biribiltasun erakargarriak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 38. orr.

Paul D-k begi izkinarekin ikusi zizkion bularrak flotatzen eta ez zitzaion gustatu, berdin-berdin biziko zen biribiltasun zapal, sakabanatu haiek gabe ere.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 43. orr.

Txikizkako saltzaileak eta haien gaineko eguzkitako higatuak, gorriak, urdinak, moreak, zutoinetan loturik, merkatua konkorrez eta biribiltasun adoretsuz betetzen zutela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 263. orr.

Neskatoaren sorbalda txikien biribiltasun freskoak Egutxi agurearen begiak ia ukitu egiten zituen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 80. orr.


biribiltxo (ETCn 25 agerraldi) 1 izond adkor biribila.

Neskatxa biribiltxo bat, oso polita eta oso umore txarrekoa atera zitzaion bidera.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 179. orr.

Ilarren itxura daukaten ale biribiltxoak dira, goxoak, irinez eta azukrez eginak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 32. orr.

Bere aurpegi biribiltxoa eguzkia bezala argitu zen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 349. orr.

• 2 iz biribil txikia.

Biribiltxo batez irudikatzen da zeroa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 225. orr.

-Ondo geratzen zaizu ilea -esan zion Ruche jaunak, hatzekin biribiltxoak eginez.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 18. orr.


biribiltze iz biribil bihurtzea, biribiltasuna hartu edo ematea.

Baina biribiltze horrek kontsumitzailea beldurtu egiten du, euroaren sarrerak eragin zuen prezioen igoera datorkiolako burura.  Berria - Ekonomia   2004-09-01

Astunago entzun genituen biribiltze lanetan.  Berria - Kultura   2004-06-06


biribilune ik biribilgune.

biribilxe izond biribil samarra.

Hi beti mendian ibiltzen haiz eta, konturatuko hintzen: harriak eta fruituak eta, denak izaten dituk formaz biribilxeak.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 162. orr.


biribilxka izond biribil samarra.

Tipo lasaia, atsegina, aita gisakoa zen besteentzako Mehmet, bere ile gris, bere aurpegi biribilxka, zimurtu samarraz.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 167. orr.


biribilxko (corpusean borobilxko soilik) izond biribil samarra.

Alferrik saiatzea: bertzelako sasoia behar nukeen, atzera ere makurtu eta pertsiana azpitik nire tripa borobilxkoa behin berriz amen batean herrestatzeko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 350. orr.

biri iz jirabuelta.

Zirkuan legez kaleetan ere egundoko bolantinak, jauziak eta biribueltak egiten izan dituen gizonak hantxe uretara must egin, itsasontzi handi haren pareraino uger joan eta ainguraren katean gora katuak baino malguago egingo luke.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 80. orr.

-Biribuelta gehiegi -esan zidan bisitariak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 78. orr.


birigarro 1 iz zozoaren antzeko txoria, baina burua eta sorbalda arreak eta papar-sabelak zurixkak eta orban arrekikoak dituena (Turdus philomelos).

Loreen elurra ageri zuten gainetan baratzetako sagarrondoek eta udareondoek, eta birigarroen eta urretxindorren kantuak aditzen ziren adarren artean.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 48. orr.

Errekaren berezko marmarra eta inguruko birigarroen txioa baino ez zen entzuten bazterretan.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 14. orr.

Birigarro pare bat entzun duzu kantuan eta burura etorri zaizu Manituk nola banatu zituen hegaztien doinuak, Ameriketako indiarren sinesteeta.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 164. orr.

Ikasle ona zen, birigarro baten eran egiten zuen frantsesez, ikasgelako koadernorik txukunenak zituen.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 45. orr.

Zizareak euri aurreko hezetasunari aise antzematen baitio, eta azalera joarazten dio azpitik: baita jakin ere birigarro eta zozoek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 39. orr.

Harrigarria zen, txoloma edo pagausoak pasatzearen itxaropen hutsak, oilagorren bat, kalandriak, kazkardoak edo tzip-tzip kantatzen duen birigarroren bat susmatzearen aukera bakanak zein nolako antzaldaketa eragiten zuen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 39. orr.

Birigarro bat mugitu da lizar baten adarrean, eta ehiztariengan urduritasunarekin batera poza ere sorrarazi ondoren, ihesi joan da.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 170. orr.

Bera, ordea, aldrebeseko lekuan zegoen jaiotze beretik, birigarroaren habian jaiotako kukua bezala edo alderantziz.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 125. orr.

Benetan hala bada, Peter Panek ondo ikusiko ditu, Birigarroaren Habian lakutik nabigatzen ari denean.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 234. orr.

Lau birigarro-habiaren lekua atzemanda zeneukan eta ikusi egin nahi zenuen, zeure begiekin, lehenengo hegadetara abiatuak ziren birigarrokumeak inoiz baliatzen ote ziren berriro atzean utzitako sorlekuaz.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 21. orr.

2 adkor pertsona maltzurra edo amarrutsua.

Jakizu Luis, turista batekin alde egin zuen birigarroa, itzuli egin dela, pentsa dezakezunaren kontrara oilarra baino harroago itzuli ere.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 241. orr.

Ez ditiat nik, bada, gaizki ezagutzen birigarro horiek!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 42. orr.

Utzan, neska, utzan, birigarro honi ez zaion luze joanen errekanbiorik aurkitu gabe.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 60. orr.

Birigarro batzuk gezurrezko ezkontzez beren sakelak betetzeko baliatzen dira.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 72. orr.

A zer birigarroa hori ere...  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 23. orr.

Baina birigarro ona eginda zaude, halere.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 120. orr.

-Birigarro ederra Tom hori, baina ez da parte txarrekoa -hasi zaigu-.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 326. orr.

Benetako birigarroa zen morroi hura.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 42. orr.

Delako birigarro horrek Kristoren esku-zangoak zulatu zituzten iltze sainduengatik egiten ahalko zidan zin bera Estrasburgoko katedraleko kanonikoa zela, baina nire belarriek ezetz zioten, alegia, ez zela hemendik apartekoa.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 44. orr.

Hau ez da, ordea, zozo kontua, hau birigarro kontua da eta birigarroen artean, Oxford Klubeko koadrilakoak birigarroenak.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 58. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beranduko birigarroa (3); birigarroaren habian (5); birigarroen habia (4); birigarroren bat (3)


birigarrokume (orobat birigarro-kume) iz birigarroaren kumea.

Lau birigarro-habiaren lekua atzemanda zeneukan eta ikusi egin nahi zenuen, zeure begiekin, lehenengo hegadetara abiatuak ziren birigarrokumeak inoiz baliatzen ote ziren berriro atzean utzitako sorlekuaz.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 21. orr.

Etxeetako teilatuetatik txolarre mordoa ekarrarazi zuen, eta agindu zien birigarroen habia zaharretan arrautzak erruteko, eta gero dama gazteei bidali zizkien kumeak, zin eginez birigarro-kumeak zirela!  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 252. orr.


birika (ETCn 3.681 agerraldi) 1 iz pl uretan bizi ez diren ornodunen bi arnasa organoetako bakoitza; bi organoek osatzen duten multzoa.

Eroso neure gorputzaren baitan, mahai gainean dauden gauzei begira, nire birikak arnasaz bete eta hustuz, bizirik nagoelako egitate soila gozatuz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 210. orr.

Kontsolamendua ekarri beharko lidake oraindik ere biriketan arnasa darabildala ikusteak, odola zainetan taupaka dabilkidala nabaritzeak.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 41. orr.

Zurbil-zurbil segitzen zuen Norak, ahoa hauspo eta birikak arnasaz bete ezinik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 196. orr.

Arazoa zen mukiak itxi egiten zizkiola birikak arnasa galarazteraino.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 23. orr.

Arnasarik gabe ditut birikak, samin sor batek hartua dit gorputz osoa.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 176. orr.

Birikak betetzera iritsi ezin, orain mina eta guzti ematen dio arnasa hartzeak, min zorrotza, lehertzeko modukoa.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 151. orr.

Inondik sar-aterarik ez zuen txara baten bazterrean ikusirik bere burua, biriketako arnasa faltaz itotako ahots eten ilaun batez hitz egin zuen Norak: [...].  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 163. orr.

Ito beharrean hitz egin zuen, birikek arnasa hartzea galaraziko baliote bezain hats-bahiturik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 100. orr.

Ezin nuen gehiago, birikak lehertzeko zorian nituen, ahoa zabaldu nuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 346. orr.

Laster konturatu nintzen zakur hark birikak jota zeuzkala.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 45. orr.

Lehenbiziko xurgaldian bake-une labur bat antzeman nion, ke goxoaren oroitzapen berritua birikak zeharkatzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 27. orr.

Pipari hatsaldi luze bat egiten ziola, hura eskuan hartu, eta bortizki egotzi zuen biriketako kea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 509. orr.

Sekulako itolarria sentitzen zuen, eta neskaren birikek eztarritik irten nahi zutela zirudien.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 120. orr.

Migeli hezetasunak hezur-mamiak ustelduko zizkion edo larruei darien laino kiratsak birikak erreko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 38. orr.

Zangoa hautsirik eta birikak gasez erre eta suntsituak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 186. orr.

Minbiziak birikak hartu dizkiola uste dute.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 285. orr.

Neskaren urrin gazi-gazteaz birikak bete eta begiak ireki nituen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 318. orr.

Denbora pixka bat itxaron behar izan zen, minutu batzuk, biriken arnaslarriak horni zezan hura patxadan oxidatzeko behar zen oxigenoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 301. orr.

Horra non, ohartu gabean, aitaren zigarro bat harturik, ari nintzela tira eta tira, kea biriken zolaraino igorriz!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 20. orr.

Sakonki barneratu zuen zigarro kea, biriken hondoraino eta, nolabait, horrek esnatu eta berpiztu zion benetan gorputza.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 132. orr.

Beti izan zuen ahots ona, baina, orain, zaharragoa izanik, eta birikei milaka zigarretaren kea eta alkaternak jasanarazi ostean, halako tasun berri eta erakargarri bat erantsi zitzaion: sakona, urratua eta sentsuala zen zerbait.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 86. orr.

Medikuen esanetan, mutilak eztula sukarra eta biriketako infekzioa du.  Berria - Gaiak   2004-09-11

Ireneo Funes 1889an hil zen, biriketako odolkolpe batez.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 95. orr.

Aita biriketako minbiziaz hil zitzaionean hasi zen erretzen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 110. orr.

Inoiz zigarrorik erre ez zuen gizona biriketako gaitzak eraman zuen azkenean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 79. orr.

Biriketako gaixotasun kroniko bat zuela.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 82. orr.

Luisa biriketatik gaixo zebilelako atzeratu behar izan zuen ihesaren asmoa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 132. orr.

Senperenaren biriketan aurkitutako ura Bidasoa ibaikoa zela.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 120. orr.

Ikusi ahal izan nuen nola egin zitzaion Mattini hatsa gero eta ahulagoa, harik eta biriketako hauspoak haize emaitetik gelditu zitzaizkion arte.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 375. orr.

Estasiak hartuta egoten zen, enkanteko kakoetatik zintzilik zeuden birika handi haien pare-parean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 254. orr.

Lasterka zihoala, oihu egin nahi zuen: "Putakumeak!", biriken indar guztiarekin.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 325. orr.

2 (testuinguru teknikoetan)

Garrantzitsua da prozesu hori biriken eta odolaren artean oxigenoa eta karbono dioxidoa trukatzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 75. orr.

Lehenik, garbitu, epeldu eta hezetu egiten du arnasten dugun airea, biriketako barne-estaldura delikatua eraso termiko edo kimikoetatik babesteko ez ezik, airea birika barruko albeoloetara ahalik eta egoera onenean bidaltzeko ere bai.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 129. orr.

Oxigenoa biriketatik hartu eta gorputzeko beste ehunetara banatzea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 154. orr.

Oxigenoa, esate baterako, biriketako ehunetatik zehar igaro eta odolaren globulu gorriei lotzen zaie, eta gorputzeko beste atal batzuetara garraiatzen du odolak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 110. orr.

Karbono-dioxidoa biriketan pilatu ahala, mekanismo automatiko bat abiarazten baita, arnasarik ez hartzeko nahi kontzientea baino indartsuagoa, saihets, diafragma eta biriketako muskuluak mugiarazten dituena aire garbia sar dadin.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 51. orr.

Bihotzetik datorren odolaren parte bat, oxigenagailutik (edo birika artifizialetik) pasatu, eta gorputzera itzultzen da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 247. orr.

Mugimendua abiatzea sabai bigunari dagokio zehazki, sabai biguna baita hots ahokarietan biriketatik datorren aireari sudurreko bidea itxi edo irekitzen diona.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 27. orr.

Zehazki, hartu eta gero, biriketatik kanporantz botatzen dugun airea izaten da gizakion hizketa hotsen oin.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 42. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ahoa belztu egiten zaie, odola eta birika zatiak bota eta hil egiten dira.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 62. orr.

Klima leuna zenez gero, bestalde, oso egokitzat jotzen zen hainbat gaixorentzat, batik bat birika-eritasunak sufritzen zituztenentzat.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 143. orr.

Nire birika-minbizia aienatzen ari zen, eta azken azterketaren ostean onkologoak esandakoaren arabera, bazen baikortasun zuhur baterako arrazoirik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 10. orr.

Birikak hornitzen dituen birika-zirkulazioak nahiko presio apala izaten du: grabitatearen indarraren kontra odola birika-erpinera -hamabost zentimetro inguruko distantzia bertikala- eramateko doia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 173. orr.

Lehenengo zirkuituan, bihotzaren eskuineko aldetik birika-arterietara ponpatzen da odola; birika-arterietatik, beste hodi txikiago batzuetara banatzen da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 167. orr.

Karbono dioxidotik garbiturik eta oxigenoa berriturik, birika-zainetara biltzen da odola, eta bihotzaren ezkerreko aldera itzultzen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 168. orr.

Nola, disekzioak egin ondoren, sobratzen ziren zatiak gorriz pintatutako galdara batzuetan sartzen zituzten, nola ageri zen haien artean esku bat gibel baten gainean, edo entzefalo puska bat, edo begi opako, lauso bat birika-ehunen artean.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 47. orr.

3.600 gibel-transplantetik gora, 665 pankrea-transplante, 127 birika-transplante eta 125 bihotz- eta birika-transplante.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 243. orr.

Jesus, hori da birika-indarra, hori!  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 100. orr.

Birika-mekanismoa (pulmonic airstream mechanism) deitzen zaio horri.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 36. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Barne patioa zalapartatzen zuten haur logaletuak nire begi paretik desfilatu ziren, banan-banan, beren guraso birika-handiekin batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 347. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Cadine eta Marjolin ziur zeuden Claude aurkituko zutela idi birikak handizka saltzen zuten lekuan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 254. orr.

6 (elkarketa kopulatiboan)

1951n egiten da lehenbiziko operazio irekia bihotzean, berriki asmatutako bihotz-biriketako makina bati esker.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 76. orr.

Nire egoeran, urdail-birikei dinamita jaurtitzea adina zen, baina eskuak lanpetzeko manera ere bai.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 120. orr.

7 (singularrean)

Hara hor eskumako masailean krotxeta, to oraingoan ezker gantxoa birikaren azpiko saihetsean.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 52. orr.

Nik nire semearen birika baten zati bat hartzeko baimena eman nien.  Berria - Gaiak   2004-03-27

Pneumonia lobularra zuen, birika baten kongestio larri bat zehazki.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 151. orr.

Partikula bat arnastuz gero, birika batean ezar daiteke eta horrek minbizia eragiten du automatikoki.  Berria - Gaiak   2004-10-26

Gero, hiru asteren buruan, infekzioa menderatu zuten, eta berriro zabaltzen hasi zen birika.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 151. orr.

"Ikusi mendizaleak" kantatzean birika betean.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 340. orr.

Ez zuen bada bere gutunean aipatu Grosrouvrek "munduaren birika".  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 244. orr.

8 irud/hed

Udalerri Euskaldunen Mankomunitatea (UEMA) euskararen birika ekologikoa da, euskararen Amazonas oihana.  Berria - Harian   2005-05-14

Rapaic kroaziar ezkertia, Leonard atzelaria eta Curbelo, zelai erdiko birika.  Berria - Kirola   2004-12-15

Azken urteotan denetarik ikusi du zazpi birika dituen jokalariak.  Berria - Kirola   2004-02-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bihotz birika (4); birika batean (3); birika betean (3); birika eta (4); birika zatiak (4)

bere birikak (3); bihotza eta birikak (3); birikak aire (4); birikak airez (7); birikak airez bete (4); birikak arnasaz (3); birikak arnasaz bete (3); birikak behar (3); birikak bete (6); birikak bete eta (3); birikak betetzen (3); birikak eta (10); birikak lehertu (3); eta birikak (18); nire birikak (3); zituen birikak (3)

birikek eta (3)

biriken eta (3); eta biriken (5)

bihotzeko eta biriketako (6); biriketako arazo (4); biriketako arazo larriak (4); biriketako eta (4); biriketako gaitz (7); biriketako gaitz baten (3); biriketako gaitza (8); biriketako gaitzak (7); biriketako gaitzek (4); biriketako gaitzen (3); biriketako gaixotasun (4); biriketako infekzioa (4); biriketako minbizia (17); biriketako minbiziak (5); biriketako minbiziak jota (3); edo biriketako (3); eta biriketako (27); eta biriketako arazo (4)

biriketan eta (4); eta biriketan (11)

biriketara bidaltzen (4); eta biriketara (3)

biriketatik datorren (8); biriketatik datorren aireari (3); biriketatik kanporantz (5); biriketatik kanporantz datorren (3)


birikaratu ik biriketaratu.

birikeria iz biriketako eritasuna.

Gajo hori astebete baino gehiago edukiko zuten errukirik gabe uretan beratzen, birikeria har zezakeelako kezkarik gabe.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 125. orr.

Hamabost egun eman zituen gizajoak ohean birikeriak jota, esan zutenez.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 286. orr.

Estreptokokoek eragindako birikeriak joa hil zen; gaur egun penizilinarekin sendatzen da.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 68. orr.

Birikeriak jotakoen zurbiltasuna zuen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 147. orr.

Hezurretaraino sartu zitzaidan hotza eta beldur izaten hasi nintzen, ez ote nuen birikeri gaiztoren bat harrapatuko.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 155. orr.

Gavard izeneko gizon prestu batek zuzentzen zuena, zeinaren emaztea birikeriaz hil baitzen, hegaztien usain gantzatsuen erdian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 71. orr.


biriketako iz biriketako eritasuna, birikeria.

Zenbaitek hotza hartu zuten, eta haien artean ateak etengabe jotzen zituen gaixoa zegoen: biriketakoa harrapatu zuen, eta zenbait egunez edonork pentsatuko zuen hil egingo zela.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 205. orr.

Zure gutunak kausitzen nau, biriketakoak beharturik etorri naizen erietxe batean.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 93. orr.

«Gasteizen egiten duen hotzarekin biriketakoa harrapatuko dugu», zioen umoretsu funtzionario gipuzkoar batek.  Berria - Euskal Herria   2006-01-03


biriketaratu (orobat birikratu g.er.) da/du ad biriketara joan; biriketara eraman.

Hatsa nekez baino nekezago biriketaratzen zitzaion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 328. orr.

-Esan gabe gelditzen diren bekatuez pozoiturik zagok biriketaratzen dugun airea -esan zidan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 21. orr.

Tabakoaren kea berriro biriketaratzen zuela, aitzina egin zuen-: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 23. orr.

Idazten amaitu zuenean, sudurretik airea biriketaratu, eta oliotan frijituriko zerbaiten usain erakargarria aditu zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 89. orr.

Lanbro pisutsua biriketaratu beharko balitz bezala.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 117. orr.

Gaua -eta negua- elkarren berotan igarotzea eskatzen zion, elkarren arnasa birikaratuz, elkarren isurkinetan babestuz.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 227. orr.

Nahitaez biriketaratutako airearen elkartasun tragikoaren ezinbestekotasunaz zuritzen hasiko ote nintzen aita-alaben artekoa?  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 22. orr.


biriki iz pl birikak.

Birikiek jaurtikitzen duten airea, lehendabizi, glotisatik igarotzen da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 71. orr.

LFAS sonarrek honakoak eragiten dituzte: heriotza eragiten du, birikietan odol isuriak eta ehunetan bestelako zauriak eraginda.  Berria - Gaiak   2004-11-03

Duela 5.000 urteko atmosferaren osaera ikertu ahal izan dute, Oetzi-ren birikietan izozturiko aireari esker.  Berria - Gaiak   2004-10-24


birikietako iz biriketakoa.

Nork bere lana galduko du, luzaro lantokian agertzen ez bada, birikietakoa, burutikakoa, minbizia edo beste gaixotasun larria izan duelako ez bada.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 143. orr.


biriko izond birusena, birusei dagokiena.

Gaitz birikoa da eta eltxo batek kutsatzen du.  Berria - Gaiak   2006-03-04

Erretro-birusen kontrako botikek proteina birikoei erasaten diete.  Berria - Gaiak   2004-08-18

Hepatitis birikoa, esaterako, birus batek eragiten du.  Berria - Gaiak   2004-11-28

Estatinak hartzen ibili ziren denboran karga birikoak behera egin zuela nabarmen, eta estatinak hartzeari utzi ziotenean giza immuno-eskasiaren birusa indartu egin zela berriro.  Berria - Gaiak   2004-08-18


birilitate iz gizontasuna.

Gizonaren indarra, sasoia, birilitatea neurtzeko ere, horra hor gernuaren egikera lekuko.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 74. orr.

Birilitatea eta kemena oinarri harturik, Jainkoak gizona emakumearen gainetik sortu du, ados, baina horren arabera gizon zaharra eta mutiko gaztea berdinak izango lirateke eta hori ez da horrela.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 115. orr.

"Fedearen birilitatea”ri eskaini dakioke kapitulu oso bat, horrela adieraziz borroka hauek zenbateraino ziren kultura militarista maskulinoaren konplexu.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 84. orr.


birindika adlag **

Nori aitor niezaiokeen nire pasaiako amodio herbalak oro birindika aurtikitzeko prest nintzela?  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 147. orr.

Hogeita hamabi lizentziamendu kontatu ziren unean gizona bere gutuna ukaitean kexatu zen, eskupean zeuzkan tresna eta ekaiak birindika aurtikiz: [...] Kapitainak zaflako bortitzaz mutikoaren gorputza lurrera aurtiki zuen, birindika.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 210. orr.

Burutazio antzuak birindika baztertu nituen eta jendeak kuzkatuz, Pierrarekiko mintzaldi lehor baten lehiaz bidea urratu nuen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 38. orr.


birioi iz birus baten zatiki infekziosoa.

Hau da, birusa birioi egoeran birus partikula osoa da, baina zelula ostalaritik kanpo dago dagoenean, eta birusak erasotutako zelularen mintzarekin bat egiten duenean, proteinak egitura ezberdina izaten duela.  Berria - Gaiak   2004-09-14


biritxi (ETCn 53 agerraldi) izond ipar bikia.

Haren adixkideak, haren anaia biritxia bezala dagonak [...] gau batez dei bera entzun du.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 83. orr.

Echeverria Iban eta Maitane biritxiak.  Herria   2005-03-17

Zure hortzak ardi moztu eta garbitu berriak. Denak dituzu biritxiak, bat bera ere ez lagunik gabea.      - 0. orr.

Hasian hasi, dorre biritxietarik ez ziren hain urrun entzuten dutelarik hegazkin baten azantza hurbila.  Herria   2002-09-19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bi gazelakume biritxi (3)


birjabetu, birjabe, birjabetzen du ad berriro jabetu.

Adimena birjabetzen da horretaz eta imajinazioak pasiboki ekartzen duen materialean berrezagutzen du.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 16. orr.

Lotan, hala ere, gure lohadarretan zehar zabalduriko lehenkiak ez dira mugida sentikorretatik urrun deslaitzen, gizakume itzartua bere buruaz birjabetzen baita.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 217. orr.

Kolpistek hartu eta gero, bertara abiatu zen jendetzak katearen kontrolaz birjabetzea erdietsi eta kolpearen gezurrak agerian utzi zituen.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 41. orr.

Egun guti barne ene sortetxera helduko zela bere Erregearekin, errege gortearen bidean, eskutan baitzuen jadanik behar zuen agiria eta beren eskubideez birjabetzekotan baitziren.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 204. orr.


birjaio, birjaio, birjaiotzen 1 du ad berriro jaio, jaioberritu.

Horri esker, Gizon Primordial bihurtzen da, Naturaren sintesi, katabasia egin ondoren, hots, izatearen maila beherekoenetara jaitsi ondoren; posibilitate guztiak agortu eta errealitate desberdin batera birjaioz.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 233. orr.

Zer baliabide hoberik izan dezakezu [...] har dezazun bataio berria eta birjaio zaitezen?  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 109. orr.

Gauzen lehenkitzat jaiotzen eta hiltzen ikusten ditugun gorputz bigunak hartuz gero, izadi osoak hutsera itzuli behar du eta gauza guztiak hutsetik birjaio eta hazi.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 73. orr.

Herria birjaio.  Elizen arteko biblia   Is 66,7 tit

2 (era burutua izen gisa)

Beldur zen ez ote nintzen bihurtuko birjaio santu gogaikarri horietako bat, baina ni ez nago horrelako kontuetarako egina.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 305. orr.


birjaioarazi, birjaioaraz, birjaioarazten du ad birjaiotzera behartu.

Olatu batek argitan, begiak birjaioarazten ditu.  Berria - Kultura   2006-03-14


birjaiotza (orobat birjaiotze) iz berriro jaiotzea.

Berpizkundeari protagonistek berek iritzi diote Grezia eta Erromaren birjaiotza edo berpizkundea, Aro Berria antzinateari esku emanez argitua.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 276. orr.

Gorabehera politikoak baino barnago, identitate nazionala "birjaiotza" nazional baten berme gisa agertuko da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 76. orr.

Dirudienez, frantziar idazle bat, E.J. Delécluze (K.o. 1781-1863), izan zen la renaissance (birjaiotzea) terminoa erabili zuen lehenengoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 277. orr.


birjaiotze ik birjaiotza.

birjarpen iz berriro jartzea.

Ondasunen produkzio prozesuetan kontuan hartzen dira erauzketa kostuak, ez ordea birjarpeneko kostuak, kapital naturalaz ari garenean.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 59. orr.


birjaurti, birjaurtitzen du ad berriro jaurti.

Badira, beraz, formen efigie xumeak eta euren antzekoak, banan inork ikustekoak izan ez arren, ispiluaren lautik islada etengabean birjaurtiak izanik, ikusmena eragiten dutenak, eta bestela ez legoke ulertzerik nola zer bakoitzari bere irudi berdina emateraino kontserba daitezkeen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 239. orr.


birjausi, birjaus, birjausten da ad berriro jaustea.

Baina ezerk hutsera birjausterik ez hutsetik sortzerik ez daukanez gero, lehenago emaniko frogei nagokie.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 79. orr.


birjendeztatu, birjendezta, birjendeztatzen du ad berriro jendeztatu.

Hilabete larri-nahasi gutxi haietan, alferrik saiatu ginen berreraikitzen, birjendeztatzen, azken hogeiurtealdiaren hutsarte historikoa, baina pertsonaia berriok "heroi" izaten segitzen zuten, Garibaldi eta Nazario Sauro bezala, ez zuten giza mami eta sustantziarik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 174. orr.


birjin ik birjina.

birjina (757 agerraldi, 122 liburu eta 102 artikulutan; ETCn 5.616 agerraldi; orobat birgina g.er. eta birjin g.er.) 1 izond/iz haragizko harremanik izan ez duena.

San Frantzisko gorputzez benetan birjina zelako ziurtasuna hartu zuen ikuskari honen bidez [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1097. orr.

Baziren emakume birjinak ere betirako kastitatean bizitzera bihurtzen zirenak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 760. orr.

Hadrumeteko nekropolisean datza Sextilio, Septima xarmatzailearen eta haren ahizpa birjina Foinisaren artean.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 49. orr.

Andrea, Jainkoari sagaratua zegoen bere alaba birjinarekin batera, lasterka etorri zen santuarengana.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 352. orr.

Adin ederrenean eta emagaldu birjina, beraz.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 57. orr.

Bil ditzatela erregearentzat neskatxa gazteak, birjinak eta politak.      - 0. orr.

Bertan emakume santu bat bizi zen, birjina zen bere alaba santuagoarekin eta Kristori egiaz emaniko iloba batekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 449. orr.

Jaiotzaz noblea eta graziaz nobleagoa; gorputzez birjina eta gogoz guztiz garbia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 193. orr.

Birjina batek bezala hitz egiten du, satiro batek bezala idazten.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 77. orr.

Pedro eta Paulo dohatsuei eta patriarka, profeta, haur errugabe, apostolu, ebanjelari, ikasle, martiri, aitorle eta birjina dohatsuei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 151. orr.

Birjina beneragarri eta txit santua den Ines andreari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1195. orr.

Gizon santuen penitentzia gogorrak eta birjina santuen eta beste santuen atsekabe eta tentaldiak oinarri hartuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1074. orr.

Mandatu bera bidali zion Klara birjina santuari ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 816. orr.

Birjina garbiek eta emagalduek, estatu-nagusiko koronelek, ohoinek, jenioek, ehuleek, hegazkin-bonbaketarietako pilotuek ikusia dute.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 50. orr.

Errabinoak suan erretako juduak, urkamendira zeramatzaten yeshivako ikasleak, birjina bortxatuak, ume torturatuak ikusten zituen ametsetan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 146. orr.

La Sarriette neska bizi bihurria zen, begitarte zurbilekoa, birjina beltzaran batena bezalakoa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 102. orr.

Birjina vestaleen adibidea aipatzen ausartuko al zarete?  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 108. orr.

Emakume honekin ezkondu eta, berarenganatzean, ez dela birjina konturatu naiz.  Elizen arteko biblia   Dt 22,14

Kristori sagaratutako birjinen monasterioa izango zela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 287. orr.

2 irud/hed

Han laztandu zizkieten bularrak, eta altzo birjina ferekatu.  Elizen arteko biblia   Ez 23,3

Eztiki eskaintzen zait potxotx birjina txiki polit hau.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 139. orr.

Ez zutelarik ulertzen fusil eta kanoi eta gainerako gudu-tramankulu haiek euren esku birjinetan (eta antimilitaristetan) zer arranea egiten zuten.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 29. orr.

Barraskilo usainik gabeko arropa birjina eta aratzak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 45. orr.

Salmahaiaren beste aldean zegoen, mahuka hutsik, igandetako mantal zuri birjina soinean.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 83. orr.

Gordeta/eta zigilupean eskuizkribu birjina sortu duenaren eskritorioan.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 148. orr.

Kartoizko liburu birjina bat hartu du, eta, orriari orri, pegatzen, mozten, josten, grapatzen, trokelatzen, marrazten eta margotzen hasi da bidaian zehar jaso eta erosi duen hainbat material.  Berria - Kultura   2006-02-12

Laboratorio hura lur birjina zen, dena esploratzeko zuena.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 188. orr.

Egindako ikerketek erakusten dute, errepide ertzetako sailak ganoraz erabiliz gero, ez dagoela oihan birjina gehiago suntsitu beharrik.  Berria - Gaiak   2004-09-04

Izugarri goxoak ziren, batez ere, haien ezkurrak, lurralde birjinen gustu harekin.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 59. orr.

Emigrazioa eta kapitalen esportazioa europar mundu-ekonomiaren zabalkunde-bide berria gertatu ziren, etorkinek metaketa-leku "birjinetan" birsortu baitzuten mundu-ekonomia horren barne-dinamika.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 55. orr.

Ez zebilen txori altzairuzkorik zeruan, zelaia berdegune birjina zen atzera.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 169. orr.

Ilargi berriaren zuritasun birjinaren pean.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 47. orr.

Abenduko gau batean, leihoa irekitzean, elurrez erabat zurituak aurkitu zituen teilatuak, zuritasun birjina zen, zeruaren herdoil kolorea argitzen zuena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 377. orr.

Garbitu omen zuelako Proetoren alaben eromena, horrela itzuliz haien adimen birjinak lehengo osasun-egoerara.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3870. orr.

Begirada inuzentea du neskatxa gazteak, «birjina», Xabier Mendiguren Elizegi Elkarreko editorearen hitzetan.  Berria - Kultura   2004-10-23

-Puta halakoa! Ipurdia birjina duzu, orduan!  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 49. orr.

Arimak birjina behar du izan, garbia eta nahasgabea.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 40. orr.

Himalayako elur hutsa, birjinagoa izanen da noski.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 184. orr.

3 (adizlagun gisa)

Hara, baditut oraindik birjina dauden bi alaba.  Elizen arteko biblia   Has 19,8

Haserre egokitu zen eta birjina iraun zuen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 35. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Prest nengoen nire birjina-egoera berreskuratzeko, himena berriz jartzeko, alegia.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 34. orr.

Hemen, haatik, onartu zaizkio birjina-ohore eta lore-ihaurtzeak, eta ezkila eta guztiko azken hileta-agurra.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 205. orr.

Beti eraman dezakezu hura espiritualki zeure birjina-gorputz garbian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1202. orr.

5 (B larriz) Jesukristoren Ama.

Hain zuzen, Goi-goikoaren Semeaz ari natzaizu, Birjinak birjina geldituz mundura ekarri zuenaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1201. orr.

Jainkoaren aulkiaren eta Birjina dohatsuaren aurrean dagoen argimutil bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 563. orr.

Honela malko ugariz erreguka ari zela, Birjina Mariak bere izenez deitu eta erantzun zion: [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1033. orr.

Oi Ama txit santu Birjina bedeinkatua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1033. orr.

6 Ama Birjina

Azkenean, 1858. urte hartako martxoaren 23an, dama hark bere ezaguera eman eta Ama Birjina zela aitortu zion Bernadette Soubirousi.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 70. orr.

Ama Birjinaren zaldia, bertzalde, asto bat zen, eta ni ez naiz Ama Birjina baino gehiago.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 35. orr.

Ama Birjinaren irudi bat gurtzen zen ermitan, eta Ama Birjina horrek arrosario eder bat zuen eskuetatik zintzilik.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 20. orr.

Bizkaitar batek dio berak duela Kazango Ama Birjinaren ikonoa.  Berria - Kultura   2004-07-14

Arbolapean ezarritako aldaretxoan, Ama Birjina Orbangabearen imajina bat zegoen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 150. orr.

Gasteizen berriz, Ama Birjina Zuriaren plazan elkarretaratzea egin zuten lanbide profesional «duina» aldarrikatzeko.  Berria - Ekonomia   2004-05-29

Ama Birjinaren Jasokunde egunean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1130. orr.

Ama Birjina txit dohatsuaren eta zeure aukeratu guztien merezimendu eta erreguengatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 71. orr.

Hemen Jainkoaren Ama Birjina dohatsuaren eliza bat zegoen, antzina eraikia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 195. orr.

Lozorroturik zegoen batean, Kristoren Ama Birjina agertu zitzaion, bere burua Frantzisko dohatsuari eskaintzeko eta luzatu gabe haren hilobia bisitatzeko aginduz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 458. orr.

Aita-semeek Ama Birjinaren elizan bedeinkatu dituzte ehizarako balak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 57. orr.

Lurdesko Ama Birjina.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 67. orr.

Peñako Ama Birjinaren kapera.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 99. orr.

-Egunero errezatzen diot Arantzazuko Ama Birjinari.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 201. orr.

Abenduaren 8an, Ama Birjina Sortzez Garbiaren egunez.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 124. orr.

Orduan Don Enrique Herrerak, beti bezain ziniko, estanpa bat eskaini zidan, Ama Birjina Doloretakoarena.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 235. orr.

Gura baduk, kaka Ama Birjinarentzat, baina Jainkoaz, ixo, argi?  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 44. orr.

7 ama birjina Ama birjinaren irudia.

Baionako Katedrala botako nuen hankaz gora, marmolezko bere santu, ama birjina eta aingeru zuri guztiak barnean zituela.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 118. orr.

Ikus-entzunezko euskarrien laguntzarekin, erretaulak, ama birjinak, kalifen garaiko kutxatxoak, bolizko irudiak, kodeak, bibliak, txanponak, ikonoak, kapitelak, eta ostilamenduak bilduta ageri dira erakusketan.  Berria - Kultura   2006-01-26

Beste zenbait harribitxiren artean Iruñeko Katedraleko eta Iratxeko ama birjinen irudiak, Aralarko erretaula Baluarteko erakusketan egotea exijitu du.  Berria - Kultura   2006-01-06

· Puxkin Museoan sartu, lehen solairura igo eta Ama Birjinaren aurrean jarri nintzen.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 49. orr.

8 Maria Birjina

Gauean lo zegoela, Maria Birjina agertu zitzaion esanez: [...]. Badakit Maria Birjinak bisitatu zaituela bere Semetxo bedeinkatuarekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 450. orr.

Jainko ahalguztidunaren, Aita eta Seme eta Espiritu Santuaren, Maria Birjina dohatsuaren eta Pedro eta Paulo apostoluen gorespen eta aintzarako eta Erromako Eliza aintzatsuaren osperako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 264. orr.

Maria Birjina dohatsuaren Jaiotza egunean.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 180. orr.

Ohore eta esker on Maria Birjina guztiz aintzatsuari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 732. orr.

Salmoa bukatu eta gero Santa Maria Birjina antifona esaten zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 75. orr.

Ama Maria Birjinak halako gau batean idiaren eta astoaren artean askan etzan zuen Jainkoaren Semearenganako begiramenez, geldi dadila behartua jende oro, gau horretan anaia idi eta astoei aski pentsu ematera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 547. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ama birjina (182); ama birjina baten (3); ama birjina dohatsuaren (3); ama birjina eta (11); ama birjina ospitalean (5); ama birjina ospitalera (9); ama birjina sixtotarra (4); ama birjina urriko (3)

beti birjina (4); bideko ama birjina (17)

birjina agertu (3); birjina agertu zitzaion (3); birjina bat (6); birjina batek (5); birjina batek bezala (3); birjina batekin (5); birjina baten (9); birjina behar (4); birjina dohatsua (4); birjina dohatsuaren (13); birjina dohatsuaren eta (3); birjina dohatsuari (5); birjina ere (3); birjina eta (24); birjina eta jesus (3); birjina ez (5); birjina guztiz (4); birjina iraun (3); birjina izan (4); birjina maitea (3); birjina maria (6); birjina naiz (3); birjina ospitalean (5); birjina ospitalera (9); birjina ospitalera eraman (6); birjina santuari (3); birjina santuen (4); birjina sixtotarra (4); birjina txit (7); birjina zela (4); birjina zen (11)

edo birjina (3); eta ama birjina (14); eta birjina (24); eta birjina santuen (3); haren ama birjina (3); klara birjina (3); maite ama birjina (5); maria birjina (44); maria birjina dohatsuaren (5); neskatxa birjina (7); oraindik birjina (3); santa maria birjina (28); ticesko ama birjina (3)

ama birjinak (24); birjinak eta (6); birjinak eta politak (4); maria birjinak (4); neskatxa birjinak (5)

ama birjinaren (135); ama birjinaren aldare (3); ama birjinaren aurrean (4); ama birjinaren eguna (6); ama birjinaren egunean (4); ama birjinaren eta (3); ama birjinaren irudi (6); ama birjinaren irudia (6); ama birjinaren itxura (4); ama birjinaren kapera (3); ama birjinaren ohorez (3)

arantzazuko ama birjinaren (4); arantzetako ama birjinaren (3)

birjinaren aldare aurrean (3); birjinaren irudi bat (4); birjinaren irudia (7); birjinaren irudiari (3)

eta ama birjinaren (10); kazango ama birjinaren (3); maria birjinaren (8); pilarreko ama birjinaren (3); ticesko ama birjinaren (3)

ama birjinari (36); ama birjinari eta (3); arantzetako ama birjinari (3); birjinari buruz (3); birjinari eta (4)

ama birjinen (3)

a (7); ama birjiñ


birjinal 1 izond pertsona birjinarena, pertsona birjinari dagokiona.

Haren kopeta birjinalak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 37. orr.

Logela birjinalean egindako otoitzak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 374. orr.

2 ukitu, zikindu eta kutsatu gabea dagoena.

Aurretik inork zapaldu gabeko lurralde birjinalen gisa zabaltzen da gaua beren aurrean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 125. orr.

Ondikotz, lantokian orrialde garbi eta guztiz birjinal baten zuritasuna neukan eginkizun, noiz beteko -noiz belztuko- zain.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 219. orr.


birjingune iz birjinaren gunea.

Deus ikusten ez zenuen tokian ikusi beharrekoa ikustera iritsi zara, Ezkion eta kristandadeko beste birjingune jakinetan asko amaren ume fedez argitu iritsi ziren bezala.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 175. orr.


birjinitate (ETCn 39 agerraldi; orobat birjintate g.er.) 1 iz birjintasuna.

Gezurra ahoskatu zion, anaiaren ordez alabaina, Etxegoineko belar biltzeen karietarako uda-gau zohardi batez, birjinitatea ebatsi zion Gerard baitzegoen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 107. orr.

Kontinentzia, birjinitatea, erlijioa eta ebanjelioko edozein bide bikain.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 37. orr.

Trafiko-ilara erraldoi batean oro gal dezakezu: pazientzia, morala, birjinitatea, izena eta izana.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 104. orr.

Orduan, ez ikusiz bertze biderik bere birjintatearen zaintzeko, ihes egin zuen.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 201. orr.

2 ukitu, zikindu eta kutsatu gabea denaren egoera.

Folioaren birjinitatea prostituitzearen arrazoia.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 113. orr.

Birjinitate kulturala galdua ez zuen indigena baten eran.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 116. orr.


birjintasun (ETCn 344 agerraldi) 1 iz birjina denaren egoera edo nolakotasuna.

Inesek bere egin dituen Jesu Kristoren birjintasuna eta pobretasuna kantatzen ditu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1173. orr.

Emakume askok birjintasuna gordetzen zuen, beren etxeetan biziz eta erlijio-jantzia soinean eramanez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 582. orr.

Enpedoklesi eskaini zion bere birjintasuna.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 29. orr.

Barru-barrutik desio nuen gauzatu zezala buruan zerabilen behargintza, berarentzat izan zedila nire birjintasuna.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 112. orr.

Haietako batek lapurtu zion birjintasuna alabari.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 66. orr.

Birjintasuna ezkontzatik kanpora galtzea onartezina da Indiako zenbait tokitan, batez ere musulmanen artean.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 104. orr.

Birjintasun asko galdu zenituen zuk Genoan.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 170. orr.

Sekretua da, halaber, baita prodijioa ere, edo misterio ezagutezina, birjintasuna, galdu eta berehala, berriz osatzeko duten bertutea.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 29. orr.

Birjintasun galduaren beldurrak, plazerrak eta arriskuak, pasioaren beldurrak, arriskuaren gozatzea.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 73. orr.

Emakume portuges guztiek hartzen dute ipurditik, edo hartzen zuten behinik behin, baginaren birjintasun santuari eusteagatik, hemen bezala.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 45. orr.

Birjintasunaren eta kastitatearen liliak hain usain zoragarriz inguratzen ditu guztiak, non, lurreko pentsakizunak ahazturik, zerukoak bakarrik nahi dituzten hausnartu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 194. orr.

Kristoren Amak bere birjintasunezko kastitatea eta apaltasuna emakume batengan, hau da, ahizpa Klararengan, berrituko zituela hitzeman zuen,  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1110. orr.

2 irud/hed

Odolean barna bueltaka zebilzkion alkohol litroek, erretako marihuana guztiak eta bere sudurraren birjintasuna apurtua zuten lerro sutsuek burrunbadan irentsia balego bezala sentiarazten zuten.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 145. orr.

Ez dio inori biderik ematen bere gailurraren birjintasuna bortxatzeko.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 125. orr.

Hiririk gabeko ibarra izanik, birjintasun eta euskalduntasun higaezin bati identifikatzen da maiz.  Berria - Kultura   2004-06-17

Ezinezkoa da hainbeste urtean boterean egon, eta oraindik birjintasuna erakusten ibiltzea.  Berria - Harian   2006-03-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere birjintasuna (3); birjintasuna galdu (8); birjintasunaren froga (3)


birjintate ik birjinitate.

birjosi, birjos, birjosten du ad berriro josi.

Oinetako zahar eta birjosiak jantzi zituzten oinetan eta zarpa zaharrak soinean.  Elizen arteko biblia   Jos 9,5

Intxaur-zur landuzko armairu beltzurietatik, han irten ziren zimitzak osteka, argiak itsuturik, eta segidan lihozko maindireak, sekula erabili gabeak batzuk, eta bestetzuk, berriz, birjosiak eta leun-leun eginak, gardentasuneraino maiztuak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 37. orr.


birkapitalizatu, birkapitaliza, birkapitalizatzen du ad berriro kapitalizatu.

Asporosak beharrezkoa ikusten du dauden espedienteei irtenbidea bilatzea, «enpresa birkapitalizatzeko eta etorkizunerako aukera bat izateko».  Berria - Ekonomia   2004-07-09


birkargatu, birkarga, birkargatzen du ad berriro kargatu.

Bost urte eta disko gogorraren memorian kargatzen eta birkargatzen den irudia.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 64. orr.


birkargatze iz berriro kargatzea.

Txartela nahi bestetan kargatu ahal izango da, nahiz eta birkargatze bakoitzean gehienez 50 euroko saldoa sartu ahal izango zaion.  Berria - Euskal Herria   2004-01-02


birkateatu, birkatea, birkateatzen du ad berriro kateatu.

Orainaren katebegiaren gatibu dira pertsonaiak (kontalariak, egileak), baina aldi berean, katebegi hori birlotzeko eta birkateatzeko ahaleginetan dabiltza.  Berria - Kultura   2006-03-21

Mehatxuak, sermoiak, betekizunak, bertuteak, erlijioa, aholkuak: dena zapal dezala; tinkotasunez mespreza eta arbuia dezala birkateatu nahi duen guztia, hitz batean, lizunkerian murgiltzen uzten ez dion guztia.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 112. orr.


birkoadraketa iz birkoadratzea.

Birkoadraketa pinturan (Emakumea leihoan, C.-D.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 152. orr.

Friedrich, 1822), eta zineman (Collectionneuse, E. Rohmenr, 1967): batean zein bestean leihoa edo ispilua erabiliz egiten da birkoadraketa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 152. orr.


birkoadratze iz berriro koadratzea.

Kontuan hartzekoa da, horretaz gainera, zenbat erabiltzen diren filmetan gainkoadratze-teknikak (marko batean beste bat sartzeak: ispilua edo leihoa, adibidez), baina baita birkoadratzea ere, aukeratu den filmagaia erdian edukitzeko mugimendua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 148. orr.


birkokapen iz berriro kokatzea.

Ez zion ihes egin esklabotzari [...] askatasunaren paperak bular artean tolestuta zituela (ugazaba izandakoa ez ezik birkokapena ordaindu zion gizonak gidatzen zuela, Garner izeneko batek), eta etxe bat alokatu zuen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 192. orr.


birkokatu, birkoka, birkokatzen da/du ad berriro kokatu.

Goizean, elkarrekin pasatu genuen lehen gauaren ondoren, nire armairuak birkokatu zituen.  Berria - Kultura   2006-01-10

«Tradizioaren zentzua eta tradizioaren lekua birkokatu edo birkudeatu» behar dela uste du Sarasuak.  Berria - Kultura   2004-05-08

Ez da harritzekoa Perelmanek eta bestek XX. mende erdialdean erretorikaren omen-berritze alde hasitako lanean, erretorika osoa aldarrikatzea eta, haren mugen barnean, inventioari galdutako garrantzia itzultzeko eta elocutioa dagozkion mugetan birkokatzeko ahaleginean bereziki saiatzea.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 199. orr.

Hauteskundeak garrantzitsuak dira gure alderdia birkokatzen lagunduko digutelako, eta gizarte ekintzetan ere aurrera egiten lagunduko digulako.  Berria - Euskal Herria   2004-06-04

Neronen burua bere lekuan birkokatzeko denbora apur bat behar nuen.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 90. orr.


birkonbinagarri izond birkonbina daitekeena.

ADN birkonbinagarriaren nozioa misterioarekin eta naturaz gaindikoarekin loturik dago.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 94. orr.

"Manipulazio genetiko" edo "ADN birkonbinagarri" delakoaren nozioa naturaz gaindikoaren muga-mugan sentitzen dugu.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 150. orr.


birkonbinakor izond birkonbinatzeko joera duena.

Birus birkonbinakorrek jokatzen duten papera agerian ipini.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 161. orr.


birkonbinatu, birkonbina, birkonbinatzen du ad berriro konbinatu.

Loup-Y-Es-Tu etxeko hauts-toxa bat eta ADNaz indarturiko Gilda krema multzo bat, zelulak indarberritzeko eta makromolekulak birkonbinatzeko bizkortua, eman zizkidaten gainera.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 26. orr.

Elementu horiek, horrenbestez, modu berriz birkonbina daitezke eta hala irudikapen ordura arte ezezagunak sortu, egoera eta gertakizun berriak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 183. orr.

Aste batzuen buruan, Morganek agerian jarri zuen kromosoma homologoen arteko zati-trukeen bidez birkonbinatzen direla geneak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 51. orr.


birkonbinatze iz berriro konbinatzea.

Erakutsi zuen birkonbinatze kantitateak neurtzen duela kromosomaren baitako distantzia, eta kromosoma baten baitako geneen mapa finkatu.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 51. orr.


birkonkista iz berriro konkistatzea, eskuarki Espainian kristauek musumanen aurka egin zutena.

Bisigodoek ez dute gizarte feudal sendo bat -zinezko "jaunekin" lurraldean zehar- eratu; eta horregatik, haize afrikar bafada batek airean eraman ditu; horregatik, zortzi mende luze dirauen "gauza" izango da, barregarriro Birkonkista deitzen den hori.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 203. orr.

Espainia "Grezia kristau" bat izan zitekeen, Birkonkista bukatu zuenean, bere baitan bildu izan balitz, bere Ernazimentu propio batean bere-bere idealak eta balioak mamitzera (Cisneros-en politika zen bezala).  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 69. orr.


birkontaketa iz berriro kontatzea.

Ibex-35eko koadrilako gainontzekoak, aho batez, galeretara jo zuten, birkontaketa beharrik gabe.  Berria - Ekonomia   2006-04-12


birkontakizun iz berriro kontatzea.

Baina entzun diezaiogun Kierkegaard-i bere birkontakizuna: "Goizean goiz zen. [...]”.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 37. orr.


birkontatu, birkonta, birkontatzen du ad berriro kontatu.

Beren familiei, beren lagunei, beren ezagun guztiei eta, akaso, telebista kameraren bati ere kontatzeko gauza bilakatuko litzateke, ikusitakoa birkontatzen duten guztietan morbo hori gogoz berpizteko.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 152. orr.


birkontestualizatu, birkontestualiza, birkontestualizatzen du ad berriro kontestualizatu.

1963an enpresa bat iragartzeko eginiko film hura birkontestualizatu dute, eguneratu egin dute, film horretatik eta 60ko hamarkadako euskal artearen ikerketatik abiaturik.  Berria - Kultura   2004-07-22


birkontratatze iz berriro kontratatzea.

Izan ere, administrazioek ere lanpostuak sortzen dituzte, eta kasu askotan zerbitzuen birkontratatze masiboaren erantzule ere badira.  Berria - Ekonomia   2004-04-23


birkorapilatu, birkorapila, birkorapilatzen du ad berriro korapilatu.

Horixe gertatzen da norbaiti gaitzak eman diola edo konortea galdu duela esaten denean; denak ikaratzen eta biziaren azken haria birkorapilatzen saiatzen dira.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 199. orr.


birkorrelazionatu, birkorrelaziona, birkorrelazionatzen du ad berriro korrelazionatu.

Sistema eraginkor eta alde-orotako bat dela, non aldaketak etengabe gertatzen diren eta dena tai gabe eguneratu eta birkorrelazionatzen den.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 176. orr.


birkreazio iz berriro kreatzea.

Birkreazio horretan Lauaxeta «kristau sakona eta gerran gehien borrokatu zena beste borrokatu zela» oso kontuan izan du.  Berria - Harian   2005-08-02

Barandiaranen ikerlerro garrantzitsuenetakoa izan zen herritarren ahotik kondairak jasotzea, eta orain altxor zahar horiek gorde eta gizarteratzeko teknologia berriak baliatuko ditu museoak, birkreazioak saihestuz.  Berria - Harian   2006-03-03

Whitbread poesia saria irabazi du Christopher Logue ingelesak Cold Calls lanarekin, Homeroren Iliada lanaren birkreazio gaurkotuarekin.  Berria - Kultura   2006-01-05


birkristalizatu, birkristaliza, birkristalizatzen du ad berriro kristalizatu.

Zera zen kontua, kalkulu estekiometriko elemental bat egin, eta zink ale-xehekatuari aurrez uretan disolbaturiko azido sulfurikoz erasotzea; kontzentratu, kristalizatu, ponpaz xukatu, garbitu eta birkristalizatzea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 54. orr.


birkudeatu, birkudea, birkudeatzen du ad berriro kudeatu.

Nahiz eta amets modernoei uko ez egin, «tradizioaren zentzua eta tradizioaren lekua birkokatu edo birkudeatu» behar dela uste du Sarasuak.  Berria - Kultura   2004-05-08


birla 1 iz bola jokoan, zutik jartzen diren pieza eskuarki zurezkoetako bakoitza.

Hiru lerrotan ezartzen ziren 9 birla eta delako 9koa erdi erdian, bere itxura bereziarekin.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 103. orr.

Birlak zurezkoak dira, leizarrezkoak.  Herria   2004-10-14

Birlen botatzeko igortzen den bula 3 kilo ingurukoa da.  Herria   2004-10-14

Birlen eta umeen artean putzu koxkor bat zegoen, eta, umeek bola botatzen zuten bakoitzean, hark putzua zeharkatu behar izaten zuen birletara iristeko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 24. orr.

Igande arratsaldetan bazen Luzaiden birletan aritzeko usaia edo ohitura.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 184. orr.

Belar sasoinean, belarrak bildu eta, denak birletara!  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 184. orr.

Auxotea ostatukoek antolatu birletako biranazkako lehiaketa ederki bururatu da joan den larunbatean.  Herria   2003-10-23

Bola-joko bateko birlak gordetzeko erabiltzen zuen kartoizko kaxaren barruan aurkitu zuen pistola.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 127. orr.

Literatura bolatoki erraldoi bat baita, non bola bakar batek hainbat birla jotzen baititu, eta birla hauek beste hainbat botatzen, Mallarmék zehaztasun poetikoz definitu zuen bidetik: [...].  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 20. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Maite ditudalakotz gure herriaren ohitura edo usaia guziak, izan dadin dantza, pilota, kantua, bertsolaritza, lehengo birla jokoa eta abar.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 5. orr.

Birla jokoa edo birleta, tokika erraiten den bezala, ez da oraikoa.  Herria   2004-10-14

Alderdi, sindikatu, elkarte, birla-talde, lagunarte; utikan denei!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 128. orr.

Igande guziz, birla haitadak, Auxotean ikusten ahalko dira, aratsaldeko 4 orenetarik goiti.  Herria   2004-09-09

Berrikitan iragan da Birla Xapelketaren finala, Makean.  Herria   2003-07-10

Biranazkako birla xapelketa.  Herria   2004-09-09

Bederatziko birla jokalarien geroa.  Herria   2005-06-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

antolatzen duen birla (5); bederatziko birla (4); biranazkako birla zoingehiagoka (9); birla eta (4); birla joko (4); birla jokoa (10); birla lehiaketa (8); birla txapelketa (3); birla xapelgoa (4); birla xapelketa (18); birla xapelketaren (3); birla zoingehiagoka (23); birla zoingehiagoka berezia (3); duen birla xapelketa (5); eta birla (3); orenetan birla (3)


birlaketa iz birla jokoa.

10 etan birlaketa.  Herria   2001-06-21


birlandatu, birlanda, birlandatzen du ad berriro landatu.

Birlandatzeko garaia da, eta horretan egon beharko genuke guk.  Berria - Ekonomia   2004-04-09

Birlanda daitezke, menturaz, demostrazioak?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 353. orr.

-Aknea joaten zaienean, prest izango dira birlandatzeko -entzun zion Harryk Pomfrey andreari arratsalde batean, adeitsu, Filchi esaten-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 198. orr.


birlandu, birlan(du), birlantzen du ad berriro landu.

Beste batzuetan, idazkariek esku-hartze handiagoa izan zuten testua idazten, berrikusten eta birlantzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 37. orr.

Oren batez jardun zuten jokaldiak birlantzen.  Berria - Kirola   2006-04-22


birlari iz ipar birletan aritzen den pertsona.

Birlariak 13 metretarik igortzen du lehen aldian bere bula [...] eta bigarren aldian, bula gelditu den tokitik.  Herria   2004-10-14

Ehun bat birlari (edo birletari) da hor jokatzen, gazteak ere gero-eta gehiago menturatzen direlarik xaharragoen artean aritzea.  Herria   2004-10-14

Anartean birlari eta birlazale guzieri, ongi etorri!.  Herria   2004-09-09

Larunbatean 16 birlari izanen ditugu Donoztirin, denak inguru herrietakoak.  Herria   2003-06-12

11 orenetan birlarien zoingehiagoka bat, Sanoki aitzinean.  Herria   2003-10-23

Biranazkako birlarien finalak, larunbatean Auxotean.  Herria   2004-10-07


birlategi iz birletan aritzeko tokia.

Angeluko leku eleganteenetarik bat duzu Cyber-Bowling birlategia.  Herria   2001-04-26


birlazale iz birla jokoaren zalea den persona.

Anartean birlari eta birlazale guzieri, ongi etorri!  Herria   2004-09-09

Omore hoberenean bururatu da eguna, xerri ttipia jastatuz Auxotean berean, birlarier juntatzen zirelarik birlazale eta adixkide andana gaitza.  Herria   2004-10-14


birleta iz ipar birla jokoa.

Birla jokoa edo birleta, tokika erraiten den bezala, ez da oraikoa.  Herria   2004-10-14

Pentsatzekoa da Euskal Herrian ere birleta frango hedatua zela garai batean.  Herria   2004-10-14

Iparralde huntan, birleta xapelgoak (bederatzi birlekin) egiten dira 1975az geroz, "Union Basque" batasunak sustaturik.  Herria   2004-10-14


birletari iz ipar birlaria.

Ehun bat birlari (edo birletari) da hor jokatzen, gazteak ere gero-eta gehiago menturatzen direlarik xaharragoen artean aritzea.  Herria   2004-10-14


birloba iz biloba.

Honetara, idolatriara emana den hiri osoa hilarazten denean, zahar idolatra hilarazten da, haren semea, haren iloba eta haren birloba ere bai, hots, laugarren belaunaldiko haurra.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 136. orr.

Hainbat urte lehenago zuk erakutsitako sinis legean bainengoen; eta horrela, haren negarra dantza bihurtu zenion (Sal. 29, 12), berak nahi baino emankorrago, eta nire haragizko birlobengandik itxaro zezakeen baino maitekiago eta garbikiago.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 236. orr.


birloratu, birlora, birloratzen da ad berriro loratu.

Hala ere, Jainkoaren probidentziari esker, laster birloratu zen galdutako onginahia, eta herria anaienganako lehengo maitasunera itzuli zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1130. orr.

Zeren beti baitira loreak sasoinetik kanpoan ere birlora daitezkeenak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 586. orr.


birlotu, birlot, birlotzen da ad berriro lotu.

Denboraren hautemateak sorturiko orainaren katebegiaren gatibu dira pertsonaiak (kontalariak, egileak), baina aldi berean, katebegi hori birlotzeko eta birkateatzeko ahaleginetan dabiltza.  Berria - Kultura   2006-03-21


birmailakatze iz berriro mailakatzea.

Kredituak ordaindu gabe geratzeko zuten arriskua saihestea zen lehen helburua, eta horretarako parte nagusiaren berehalako ordainketak atzeratu ziren (birmailakatzea deritzan teknika), eta zorraren interesak partzialki birfinantzatu ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 153. orr.

Birmailakatze-akordioek baimendutako zorraren zerbitzuaren murriztea ez dagokio zor osoari, aitzitik, akordio gehienek hamabi-hogeita lau hilabetekoa izan ohi den epe-amaitzeari dagozkio bakarrik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 156. orr.

1988tik aurrera, hartzekodunek eman dituzten finantza-euskarriek hiru forma nagusi izan ditu: birmailakatze-baldintzak hobetzea, garapena sustatzeko laguntza publikoko kredituak ezabatzea eta banku-kredituak berriz erosten laguntzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 156. orr.

Birmailakatze teknikari esker, zenbait urtez mantendu ahal izan zen garapen-bideko herrialdeetan metaturiko kredituen balioa galtzen ez zelako fikzioa, baita haiek zorraren parte nagusia itzultzeari utzi ziotenean ere.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 154. orr.


birmaniar izlag/iz Birmaniakoa, Birmaniari dagokiona, Birmaniako herritarra.

Mendebaldeko komunitateak lortua zuen indonesiarrekin ondo moldatzea, hauek japoniarrengandik askatzea lortu ondoren, eta bere borondatez utzi zuen filipinarren, zingales, birmaniar, indiar eta pakistandarren gain zuen agintea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 365. orr.


birmaniera iz Birmanian mintzatzen den hizkuntza, txino-tibetar familiakoa.

Ez luke George Orwell (Eric Arthur Blair) indiar pentsalaritzat hartuko 1903an Mothinari-n jaio bazen ere (Indiako iparraldean), eta bere bizitzako zati garrantzitsuak inguru haietan bizitzea erabaki (gaurko Birmanian) eta hango hizkuntza ezagutu bazuen ere (indostaniera eta, batik bat, birmaniera).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 310. orr.


birmatrikula iz ikasturte batean hasi eta hurrengo ikasturtean jarraitzen dutenen ehunekoa.

Ikasleen beharretara egokitutako irakaskuntza edo xede taldeak; euskaltegietako giza baliabideen etengabeko prestakuntza sustatzea; ikas prozesuaren eraginkortasuna bermatzeari begirako neurriak (trinkotasuna eta birmatrikula).  Berria - Euskal Herria   2004-11-24


birmoldaketa (ETCn 960 agerraldi) 1 iz berriro moldatzea.

Egiten den birmoldaketa erreferendumean onartu beharko dela ere uste dute lau alderdiok.  Berria - Euskal Herria   2006-01-31

Euskararen normaltasunari begira ez nuke hainbeste hitz eginen sektorearen birmoldaketaz: badirudi agortu egin dela betiko bezeria eta bestelako ereduari ekin behar zaiola, eta ez da egia.  Berria - Euskal Herria   2004-01-23

Lan hau ez da Histoire de la folie, Naissance de la Clinique edo Les Mots et les Choses lanetan irakur daitekeenaren birmoldaketa eta deskripzio zehatza.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 23. orr.

Munduaren irudiaren birmoldaketak ezagutza zientifikoen eraikin osoa -entziklopedia (teologia barne)- egokitzea eskatzen zuen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 64. orr.

SPRI Industri Sustapenerako eta Birmoldaketarako Elkarteak Informazioaren gizartea: globalizazio adimentsua lortzeko gaitasuna eta izaera jardunaldiak antolatu zituen atzo Donostiako Parke Teknologikoan.  Berria - Euskal Herria   2004-07-13

Badauzka ere, bestalde, 383 miliun otoitzetxe ospetsu horri birmoldaketa baten emaiteko.  Herria   2001-09-06

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Badirudi beste birmoldaketa industrial baten atarian gaudela.  Berria - Ekonomia   2004-08-07

Norbaitek bere birmoldaketa profesionala egiten baldin badu ere, ez du horregatik bere ustez filologokeriak omen direnak gaitzesten hasi beharrik, berak bere prestakuntza filologiari zor badio.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 182. orr.

Hauteskundeetan hautatua izatera, egungo bozeramaileak Nafarroako Parlamentuan duen eserlekua utzi beharko luke, eta horrek birmoldaketa sakona ekarriko luke PSN taldean.  Berria - Euskal Herria   2004-01-07

Nolaz ari ziren etengabe bezeroak desagertzen eta nola halako batean enpresa hark, beharturik eta nahigabe handiz, birmoldaketa latza egin beharko zuen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 47. orr.

Birmoldaketa basatia pairatzen ari da diskogintza, eta ez du atzerabiderik.  Berria - Harian   2006-01-27

Birmoldaketa konplikatuagoa behar izaten da beste leku batzuetan, muturra erdialdea baino zabalagoa duten hezurretan bereziki, haziz doazen bitartean beren formari eusteko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 30. orr.

Kantzilerraren kideek uko egin ziotelako parekotasunen birmoldaketa orokorra egiteari, beren finantza- politikaren sinesgarritasunaren kontrakotzat hartzen baitzuten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 191. orr.

Geroztik, estiloaren etengabeko birmoldaketan oinarrituriko ibilbidea garatu du, blues sustraidunetik elektronikaraino esparrua hartuz.  Berria - Kultura   2006-04-20

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Alde batetik, birmoldaketa fasean diren ikastetxe guztiek irisgarritasuna oso aintzat hartzen dutela ziurtatzea.  Berria - Euskal Herria   2004-03-25

Zezen plazako eremuaren birmoldaketa plana eta auditoriuma eraikitzeko proiektua.  Berria - Euskal Herria   2004-09-03

SEPIk oraingo Izar taldearen bizkar utzi nahi ditu legez kanpoko diru laguntzak eta birmoldaketa prozesuaren kostuak.  Berria - Ekonomia   2004-10-13

Philippe Douste-Blazy Frantziako Osasun Ministroak Gizarte Segurantzaren birmoldaketa xedea aurkeztu zuen atzo Ministroen kontseiluan.  Berria - Euskal Herria   2004-06-17

Alfonso Alonso alkateak Alde Zaharreko Birmoldaketa Plan Integrala (PERI du izena gaztelaniaz) jarri nahi du martxan.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 81. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Langile asko agindutako industri birmoldaketaren zain geratu ziren, eta epe luzeko langabe bihurtu. Administrazioaren benetako hizkuntz birmoldaketa egiteko plangintza.  Berria - Ekonomia   2004-07-16


birmoldatu (ETCn 600 agerraldi), birmolda, birmoldatzen 1 da/du ad berriro moldatu.

Pentsa daiteke Zelanok eskura zuen materiala antolatu gabea zela, eta informazio hura guztia aukeratu, birmoldatu eta berrantolatu egin behar izan zuela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 276. orr.

Izadi osoa, zure aginduei obedituz, birmoldatua eta eraberritua izan zen.  Elizen arteko biblia   Jkd 19,6

Gizartea ez da guk geure neurrira sortu, egokitu eta birmoldatu dezakegun izaki abstraktua.  Berria - Harian   2006-03-26

Sektorea birmoldatu nahi du SEPIk eta sindikatu guztiek ez dute begi onez hartu egitasmoa.  Berria - Ekonomia   2004-10-15

Tanta horiek zorte ona daukate, salbatu egiten dira, birmoldatu, eraldatu egiten dira, baina ur-izaerari eusten diote, Bilboko itsasadarrean. jauregia berreraiki zutenean, espazio ilun hura birmoldatu, eta bi partetan partitu zuten.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 34. orr.

Hautatu zuten argazkian, ordea, margolari ospetsua ezpain artean zigarro bat zuela azaltzen zenez, ordenagailu bidez irudia birmoldatu eta ezabatu egin zuten zigarroa, postumoki bada ere, Pollocki bizioa uzten lagunduz.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 58. orr.

Anoeta birmoldatzeko beste proiektu bat duela.  Berria - Kirola   2004-08-28

Kerguelen putakumearen sarekadak lardaskatu egiturak birmoldatu ziren eta sektore berriak ireki, hala nola frantses estatuko erakunde armatu nazionalistekiko harremanak lantzen zituena, Ekintza Zuzena edo FLNC adibidez.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 29. orr.

Abdelkader Taleb Omarrek Baker plana ezin dela «ez birmoldatu ez berregokitu» jakinarazi zion De Sotori.  Berria - Mundua   2004-09-16

Herri martxa hori hiriaren himno bihurtu ahal izateko, bai erritmoari dagokionez, bai letrari dagokionez, konposizioa birmoldatu egin beharko litzateke.  Askoren artean   «Rataplan» - 93. orr.

Jokoa birmoldatu eta egoera bihurrira egokitu beharko du gaur.  Berria - Kirola   2004-05-30

Gorreria goiztiarrak eta keinu-hizkera erabiltzeak, berriz, berrantolaketa erabatekoak ekar ditzakeela garunean, ikusmena lantzera birmoldatzen baitira entzumen-kortexeko alde handiak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 58. orr.

Izaera edo portaera bereganatzeko egintza bat ikusten dugu [...] zeinaren bitartez beste nortasun baten trebetasunak, sentipenak, engrama neural osoak, zerebroan nagusitzen baitira eta pertsona bat, haren nerbio-sistema osoa, birmoldatzen baita.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 110. orr.

Nahasleak berehala sosegatu ziren, eta Frantzisko dohatsuak bere arauen erara birmoldatu zuen Ordena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1121. orr.

Fenomeno masiboak gerta daitezke aspaldi industrializaturiko eta nekez birmolda daitezkeen eskualdeetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 107. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Ez da eraikin berria, frankismoan kontzentrazio eremu izandako instalazio birmoldatua baizik.  Berria - Harian   2005-11-12

A eredu birmoldatu horrek ez ditu ikasleak euskaldunduko.  Berria - Euskal Herria   2004-10-07

Konpainia berak Zisneen Aintzira-ren bertsio birmoldatu bat ere ematekoa du larunbatean Caneta portuan 18: 30ean eta igandean 11: 00etan Irandatzen.  Berria - Kultura   2006-05-10

Oskorrik ozendu duen jitokanta birmoldatu baten leloak ere hala dio: [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 49. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

birmoldatu eta (5); birmoldatu zuen (3)


birmoldatze iz berriro moldatzea.

Horregatik, paradigma-aldaketak eskatu ohi du kulturaren elementu guztien berrantolaketa eta birmoldatzea.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 16. orr.

Teologiaren birmoldatze horretan funtsatzen baita filosofiak hartutako indarraren eta arrakastaren zergatia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 63. orr.

Mendebalde modernoko gerra-makinak eragindako porrotaren ondorioa mendebaldartzeko mugimendua izan zen goitik beherantz, indar armatuen birmoldatzearekin hasita.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 196. orr.

PPko eledun Leopoldo Barredak, berriz, Estatutu Proposamenaren tramitazioaren birmoldatzea «adarjotze hutsa» dela salatu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-05-06

Idazlea idazle handia zen [...], boladan zegoen, egunkariak saltzen asko laguntzen zuen, eta Gizon Handiak berak baino are birmoldatze ideologiko bizkorragoa burutzeko gauza izan zenez, posizio oso tinko baten jabea zen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 87. orr.


birnahasteka iz berriro nahastea.

Andonis Foniadakisek sortutako lan honek Bachen musika korala du oinarri, eta bertan San Juan eta San Mateoren Pasioetako koroak entzuten ditugu, haien birnahasketekin egindako pasarte abstraktu batzuekin batera.  Berria - Kultura   2004-09-12


birnazionalizatu, birnazionaliza(tu), birnazionalizatzen. du ad berriro nazionalizatu.

Delako Abrégé haren laburpen eroso eta, aldi berean, manipulatuaren itzulpena argitaratu zuen ("birnazionalizatuz" berak ere, aldi berean, hau da, atarikoan Escoriala sartuz Perrault-en jatorrizko bertsioan azaltzen ziren eraikin frantses enblematiko haien ordez).  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 110. orr.


birnegoziatu, birnegozia, birnegoziatzen du ad berriro negoziatu.

NDFk eta Munduko Bankuak 1996 arte itxaron dute zor zitzaizkien kopuruak birnegoziatzen hasteko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 156. orr.

Estatuei dagokien zorra Pariseko Klubaren baitan birnegozia daiteke, bertan biltzen baitira, kasuz kasu, zordunak estatu hartzekodunekin edo merkataritza-kredituen estatu bermatzaileekin.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 156. orr.


birologia iz mikrobiologiaren adarra, birusak ikertzen dituena.

Zentro horren menpeko birologia institutuarekin batera jardungo dute lanean aditu horiek.  Berria - Gaiak   2004-04-27

Trias i Pujol ospitaleko birologia departamentuko biologoak.  Berria - Gaiak   2004-02-06

Ho Chi Minho Pasteur Instituko birologia saileko zuzendariak, bestalde, atzera egin eta arrazoia eman zion atzo OMEri.  Berria - Gaiak   2004-03-21

Birologia Laborategia apirilean itxi zuten, eta bertako 400 langile berrogeialdian jarri zituzten, gaixotasuna gehiago zabal ez zedin.  Berria - Gaiak   2004-05-07


birologiko izond birologiarena, biologiari dagokiona.

Analisi birologiko sakon bat egin ostean jakingo dugu garbi zer kalte eragin dezakeen.  Berria - Gaiak   2004-02-06


birologo iz birologian aditua den pertsona.

British Medical Journal medikuntzari buruzko aldizkariaren azken alean, baina, uste hori zalantzan jarri dute hainbat adituk osasunaren ekonomian adituak eta birologoak dira.  Berria - Gaiak   2004-01-31

Cloriquinak, malaria saihesteko botikak, SARS edo pneumonia atipikoa sendatzeko balio duela erakutsi dute Lovainako Unibertsitate Katolikoko birologoek, laborategiko saio baten.  Berria - Gaiak   2004-09-04

Begiratu New Orleans eta ikusiko duzue Natura Amaren suntsitzeko ahalmena», esan zuen atzo John Oxford birologoak.  Berria - Gaiak   2006-05-04

Iradoki nuen egoki zatekeela saguaren institutu edo bat eraikitzea, etxepe batean elkarturik jardun zezaten, material bera zutela aztergai, genetistek, fisiologoek, patologoek, birologoek, onkologoek eta bestek.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 82. orr.


biroluma iz bolaluma.

Gatozen harira, itzul gaitezen 1938. urtera, eta esan dezagun Bírók patentatutako birolumaren prototipoak akats dezente zituela oraindik  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 26. orr.


birote iz saieta kaskiloduna.

Artilleriak bere aldian behineko bonbardaketak egitea, arkulariek beren gezi, azkon eta biroteak jaurtitzea.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 378. orr.

Une hau aukeratu zuten mairuek punta sutan zuten gezi eta biroteak goitik jaurtitzeko, erauntsian.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 371. orr.

Henrique zalduna ere, zeina bere odol emankorrez oraindik itzali ahal izan zuen suzko birote batek jo baitzuen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 371. orr.

Egia da arkuek eta baleztek egiazko gezi, birote eta birotoi jasa botatzen dutela almenen kontra, guardiako mairuak bertatik atzera eginarazteko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 329. orr.

Hala gertatu zen ezen portugaldar bat hil zela joan-etorriko birote baten kausaz, portugaldar hori izan zelarik birote horren lehen tiratzailea, bistan da inork ezin diola bere patuari ihes egin.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 330. orr.


birotoi iz birote handia.

Egia da arkuek eta baleztek egiazko gezi, birote eta birotoi jasa botatzen dutela almenen kontra, guardiako mairuak bertatik atzera eginarazteko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 329. orr.


birpasa iz berriro pasatzea.

Abarogabetza gorri horrek egia da problema askorekin konfrontatzen gaituela; eta problema horien birpasan datza funtsean Straussen kritika Max Weber-i.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 189. orr.


birpasatu, birpasa, birpasatzen du ad errepasatu.

Punta atera diozu arkatz beltzari, begi ertzak birpasatzeko.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 216. orr.

2.100 pezetako pintura urdinez ezpainak birpasatu eta kito.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 23. orr.

Liburuak birpasatzen ditut beste inor ez dagoenean.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 7. orr.

James Merivale telegrama bat birpasatzen ari zen, jasotako azkena, eta hitzak irakurri ahala kolpetxoak jotzen zituen lapitzaz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 440. orr.

Eskaera birpasatu dute bien artean.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 61. orr.

Gabrielekin egindako orduak birpasatu eta ezin dut gogoratu, hainbeste hitzen artean, bakar bat intimorik.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 146. orr.

Antzezlanaren protagonistak bizitzako arlo ia guztiak birpasatzen ditu, haietariko bat bera ere salbu ez utzirik.  Berria - Kultura   2004-10-19

Beraiek aukeratu behar dutelako nor den pianista gogaikarriaren hiltzailea, antzezleekin beraiekin birpasatuz hilketa jazo arte gertatutakoa.  Berria - Kultura   2004-11-13

Bainuontzian zen artean ere katalogoak birpasatzen jarraitu zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 119. orr.


birpaso iz errepasoa.

Gabrielekin egindako orduak birpasatu eta ezin dut gogoratu, hainbeste hitzen artean, bakar bat intimorik.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 146. orr.


birpentsatu, birpentsa, birpentsatzen (orobat berpentsatu g.er.) du ad berriro pentsatu. ik pentsaberritu.

Egungo gizartearen gaineko ikuspegi ilun eta ezin pesimistago bat, gerra globaleko garai hauek pentsatzeko eta birpentsatzeko bereziki egokia begitantzen zaidana.  Berria - Kultura   2004-09-29

Mila aldiz entzundako dena esanda dago esaldia da literaturako topikorik gaiztoena, esanda dagoena birpentsatzen dugunean, esanda zegoena berritu egiten baita.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 48. orr.

Proposatzen hasita, erretorikaren generoak birpentsatzea proposatuko nuke aurrena.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 138. orr.

Horra hor kazetaritzako ikasketak birpentsatzeko bide emankor bat aukeran.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 138. orr.

Oihal ilun haiek nire begiradari eskaintzen ziotena horixe zen, gizakiek birpentsaturiko gizakia.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 156. orr.

Badira honen moduko gerraren kontrako beste zenbait joko, gehienak artistek egindakoak, gerrari buruzko gure jokaera berpentsatzen laguntzen digutenak.  Berria - Kultura   2006-01-25


birpintatu (ETCn 4 agerraldi; corpusean berpintatu soilik), birpinta, birpintatzen du ad berriro pintatu.

Debekaturik dago hormak berpintatzea, altzariak mugitzea, kristalak apurtzea, bonbillak aldatzea, gaixo jartzea, beherakoa izatea, politika egitea, lanera joaten ahaztea, familia hona ekartzeaz pentsatzea, neska frantsesei umeak egitea...  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 81. orr.


birpizte ik berpizte.

birpiztu ik berpiztu.

birplanteamendu iz birplanteatzea.

Alde horretatik, uste dut, maila politikoan birplanteamendu sakon baten garaian gauden bezala, hizkuntz normalizazioari dagokionez ere oso epe laburrean benetako birplanteamendu bati ekin beharko diogula fase berri batera egiteko.  Berria - Euskal Herria   2004-11-03


birplanteatu (orobat berplanteatu g.er.) birplantea, birplanteatzen du ad berriro planteatu.

ZTGren barruan mamitzen diren eztabaida ugariak argitu eta birplanteatzeko (aberasteko) modu bakarra menderen mendetako tradizio filosofikoari so egitea izango da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 246. orr.

Nola ekoizten den (zein teknologia mota erabiliz), eta zer ekoizten den birplanteatu beharko litzateke (kontsumo egituran ere aldaketak eginez).  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 315. orr.

Bazirudien euren indar guztiak Txapeldunen Ligan metatu behar zituztela, baina joanekoan 4-1 galdu izanak akaso planteamendu hori birplanteatzera eramango zituen.  Berria - Kirola   2004-03-27

Eztabaida honetatik abiatuz, 20 urte geroago eztabaida birplanteatuko dute.  Berria - Kultura   2004-10-02

Nik ez diot elkarrengandik bereizi behar dugunik, baina garaia da lesbianok gure egoera birplanteatzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-04-22

Feminismoak, jendartearekin batera, emakumeak kulturan eginiko ekarpenei balioa eta lekua eman behar die, kulturaren historia birplanteatu, berreraiki behar du.  Berria - Kultura   2004-05-25

Eta gu euskotramoen kontua berplanteatu behar dela esaten ari gara.  Berria - Euskal Herria   2004-03-20

Beharbada, idazleek birplanteatu egin beharko dute zer rol jokatzen duten.  Berria - Kultura   2006-04-06

Horrelakoetan hobe da bi atzerapauso egitea eta argudioa birplanteatzea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 362. orr.

Hala, «lan poltsa birplanteatzea» beste aukerarik ez dagoela aipatu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-08-21


birplanteatze iz berriro planteatzea.

Horren ondorio, birplanteatze eta garapen dira arrakasta maila ezberdinekin landu diren asko.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 74. orr.

Bateko liburu, hitzaldi, egitasmo, saiakera, lege, jardunaldi, eta besteko hutsegite, eraso, krisialdi eta birplanteatze.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 293. orr.


birpopulatu, birpopula, birpopulatzen du ad berriro populatu.

Erroma, Augustoren garaian, ia jenderik gabe geratu zen; birpopulatu beharra zegoen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 188. orr.

Han goian, bost mila metrotik gora, hasi omen zen munduaren birpopulatzea Uholde Handiaren ostean.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 57. orr.

"Aspaldi birpopulatu al zuten eskualdea?", galdetu genion agure bati, une hartan gure gainean hegaldatzen ziren hiru hegaztiei begira.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 138. orr.


birpopulatze iz berriro populatzea.

XX. mendean dantzak «berreskuratu» direla azaldu zuen Fernandez Larrinoak, gazte gabe gelditu diren herriskak birpopulatzeari esker.  Berria - Kultura   2004-02-24


birproduktibo izond birproduzitzen duena.

Irudimenari berezkotasuna den heinean, batzuetan irudimen produktiboa deitzen diot, eta horrela, birproduktibotik bereizten dut.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 76. orr.

Ezagutza jakinek judizio orotan duten harremana zehazkiago aztertzen baldin badut, eta hura, adimenari dagokion aldetik, irudimen birproduktiboaren legeen araberako hartuemanetik bereizten badut (baliotasun subjektiboa besterik ez duenetik), [...].  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 73. orr.

Hark oro harrezko ezagutza ororen ahalgarritasunaren oinarri transzendentala osatzen duenez gero (ezagutza enpirikoarena ez ezik, apriorizko ezagutza hutsarena ere bai), orduan irudimenaren sintesi birproduktiboa gogamenaren ekintza transzendentalei dagokie.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 83. orr.

Irudimenaren sintesi produktiboa soilik gerta daiteke a priori; izan ere, birproduktiboa esperientziaren baldintzetan funtsatzen da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 87. orr.


birprodukzio iz birproduzitzea.

Sentsuak agerpenak enpirikoki hautemapenean aurkezten ditu, irudimenak asoziazioan (eta birprodukzioan), apertzepzioak errepresentazio birproduktibo hauen eta errepresentazio hauek ematen dituzten agerpenen arteko identitatearen kontzientzia enpirikoan, eta beraz, berrezagupenean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 86. orr.

Erregelen arabera osatutako birprodukzioaren oinarri subjektibo eta enpirikoari errepresentazioen asoziazioa deitzen zaio.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 87. orr.

Hitz jakin bati batzuetan gauza bat balegokio eta besteetan bestea, edo baita gauza berbera ere batzuetan honela eta besteetan hala izendatuko balitz, agerpenak berenez menperatuko litzaizkiokeen erregela baten nagusigorik gabe, orduan ezingo litzateke birprodukzioaren sintesi enpirikorik gertatu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 82. orr.

Errepresentazio hori aurretik doazen kanpoko hautemapenen birprodukzioari esker baino ez dago, alegia, kanpoko objektuen errealitatearen bitartez soilik ahalgarriak diren hautemapenen birprodukzioari esker.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 119. orr.

Birprodukzioaren lege honek, ordea, zera aurresuposatzen du: agerpen bera benetan halako erregelaren menpean egotea, eta bere errepresentazioen anizkunkian erregela jakinen araberako laguntza edo segida bat egotea.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 82. orr.

Atzematearen sintesia, beraz, bereiztezinki lotuta dago birprodukzioaren sintesiarekin.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 83. orr.


birproduzigarri izond birproduzi daitekeena.

Norbere identitatearen jatorrizko eta beharrezko kontzientzia, aldi berean, bera bezain beharrezkoa den agerpen ororen adigaien araberako sintesiaren batasuna da, h[au] d[a], hura birproduzigarria bihurtu ez ezik, horren bitartez bere begiespenari objektua ere determinatzen dio erregelen arabera.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 84. orr.


birproduzigarritasun iz birproduzigarria denaren nolakotasuna.

Irudimenaren sintesi hau ere esperientzia ororen aurretik apriorizko printzipioetan oinarritua dago eta esperientzia ororen ahalgarritasunaren oinarrian datzan bere sintesi transzendental hutsa onartu behar da (agerpenen birproduzigarritasunak halabeharrez aurresuposatzen duen legez).  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 82. orr.


birproduzitu, birproduzi, birproduzitzen du ad berriro produzitu.

Nire pentsamenduak beti aurreko errepresentazioak ihesten utziko balitu hurrengoetara igarotzean, haiek birproduzitu gabe, orduan inoiz ezingo litzateke errepresentazio osoa sortu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 83. orr.

Izan ere, kontzientzia bakar hau da anizkunkia pixkanaka begietsita eta ondoren birproduzituta errepresentazio batean bateratzen duena.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 83. orr.

Errepresentazioak elkarren artean talka egitean gertatzen den legez bereizketarik egin gabe birproduzituko balira, [...] orduan beren birprodukzioaren erregela batek izan behar du, honi jarraiki errepresentazio bat irudimenean beste errepresentazio jakin batekin lotzeko.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 87. orr.


birprogramazio iz berriro programatzea.

PPk abian jarritako azpiegitura proiektuen «birprogramazio orokorra».  Berria - Euskal Herria   2004-06-10


birra iz adkor garagardoa.

Kanutoak egin, birrak edan eta manifa guztietara joatea zituen hiru betebehar nagusiak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 19. orr.

Beste birra bat eskatu zuten. hiruna birra edan ondoren.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 144. orr.

Heldu da birrari azken tragoa jotzeko tenorea.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 48. orr.

-Birra denontzat eta kito!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 49. orr.

Zer, pare bat birra? -proposatu zuen Julenek.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 43. orr.

-Pasaidak birra, Txapli, eta ixo! bereak nahiz beste talde batzuen konposizioak interpretatuko ditu giro informalean, «lagun eta birren artean».  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 221. orr.

Neska lurrean geratu da, birra merkea dariola.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 23. orr.

Sabela bete antzean, birra fresko bat eskuan eta Marlboro bat birikak hauspotzen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 271. orr.

Ginebra birrarekin nahasi, beti ere beti, total egin arte.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 45. orr.

Beste birra erronda batzuk eta beste lerro pare bat ere joan ziren ondorengo orduetan.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 125. orr.


birraitatxi iz birraitona.

Irlandako beren aitatxi-amatxien eta birraitatxi-birramatxien miseria eta gosea dute bakarrik gogoan hemengo jende helduek.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 138. orr.

Emakumearen aitatxik -edo birraitatxik, ez naiz zehatz-mehatz oroitzen- gerla trofeo gisa ekarri omen zuen Marokotik.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 31. orr.


birraitita (orobat birraitite) iz birraitona.

-Rufinori sarri entzun neutsan bere osaba Andres Arrola (neure birraitita zana) birritan joan zala gerrara: behin deiturik edo altzaurik eta beste behin auzoko baten ordez.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 82. orr.

Baliteke umeek aititaren antza edukitzea, baita birraititaren itxura ekartzea ere, gurasoek euren gorputzean askotariko lehenki ugari nahasturik gordetzen baitute sarritan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 299. orr.


birraitite ik birraitita.

birraiton ik birraitona.

birraitona (ETCn 407 agerraldi; orobat birraiton g.er. eta berraitona g.er.) 1 iz aitonaren edo amonaren aita.

-Gerra zibileko gorabeherak zirela medio, hire amonaren aita, hire birraitona, nazionalekin borrokatu zuan.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 87. orr.

Antonio Díaz, Antonio Ribera y Díaz de Herediaren aitonaren aita, alegia birraitona, gizon ausarta zen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 84. orr.

Gu jende librea gaituk: halaxe bizi izan dituk gure aita eta aitona eta birraitona guztiak denboren hasieratik, erromatarrak etorri zirenetik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 182. orr.

Marcel birraitona gizagaixoa!  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 143. orr.

Segur aski ez zioten barkatzen gure birraitona Luká?sek, hemezortzi urte zituenetik, egunean urrezko florin bateko errenta jasotzen zuelako.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 17. orr.

Gure birraitonak Txekhov bera ezagutu zuen.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 142. orr.

Nonô Leônín nire birraitona zen, Casale Monferrato-n bizi zen eta oinak lauak zituen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 28. orr.

Behin, Marylanden, esklaboen lau familia ezagutu zituen, ehun urtean elkarren ondoan bizi izandakoak: birraitona-amonak, aitona-amonak, amak, aitak, osabak, izebak, lehengusuak, haurrak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 296. orr.

Senarraren birraitonaren aitona Livorno-tik etorri zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 159. orr.

Gure birraitonaren emazteak ez zuen zalantza izpirik izan: [...].  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 145. orr.

Azkenean, lanak amaituta, gure birraitonak alde egin behar izan zuen Jaltatik, eta Errusiatik.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 145. orr.

2 birraitona-amona pl birraitona eta birramona.

Behin, Marylanden, esklaboen lau familia ezagutu zituen, ehun urtean elkarren ondoan bizi izandakoak: birraitona-amonak, aitona-amonak, amak, aitak, osabak, izebak, lehengusuak, haurrak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 296. orr.

Eta emakumearen gurasoek, aitona-amonek, birraitona-amonek, eta bir-birraitona-amonek egindako balizko bekatuen zerrenda bota zuen, hamargarren belaunaldiraino.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 35. orr.

Nire birraiton-amonak han-hemenka jarriak dauden erretratu obalatuengatik baizik ez ditut ezagutzen.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 21. orr.


birramama iz birramona.

Irudi lauso hori baino zailago zaio imajinatzen inoiz han aduanarik izan zenik, eta handik egin zuela birramamak hirian sarrera.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 39. orr.


birramatxi iz birramona.

Birramatxi Maria, Iruñeko larru-apaintzailea-ren alaba, izan zen horietariko bat.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 181. orr.

Birramatxi -Maria zuen grazia, Maria Antsa erraten zioten- hamalau urte egin gabe zegoen, eta hara non etxekoak haren sabel beteari ohartu zitzaizkion.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 30. orr.


birramona 1 iz iz aitonaren edo amonaren ama.

Gustuko omen zuen oso norbaiten ahoan arrautza beroa sartzea edozein aitzakiaz, eta baita aitzakiarik gabe ere, Sinhazinha birramonari ere sartu omen zion.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 22. orr.

Aitona-amonak, osaba-izebak, lehengusuak eta, batez ere, Maria Bautista, 104 urteko amona, birramona.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 133. orr.

Horien artean badaude aitona edo birramona euskalduna zutenak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-22

Bertha Kaufmann, nire birramona, 1860 ko abuztuaren 24 an Oberembten (Alemanian) sortua, eta haren alaba Irene, 1893 ko azaroaren 18 an Jülichen sortua, Drancytik Auschwitzera deportatuak 1942ko azaroaren 12an, 45. konboian.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 62. orr.

2 birraiton-birramona birraitona eta birramona

Gure aiton-amona, birraiton-birramona eta beste, zazpi zortzi belaunaldi luzatzen badugu bixta ere, nora iritsi garela uste dugu, ba? 200 urte, eta kitto!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 207. orr.


birramonizeba iz birramona izeba.

Belaunaldi-nahaspila, noiz eta birrilobak bere birramonizebari haur bat egin ahal izango baitio, eta abar.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 95. orr.


birrantolaketa iz berriro antolatzea.

Gizartearen ondorengo birrantolaketa -geografikoki banaturiko parroki estatuen mosaiko baten ordez geografikoki nahasturiko komunitateen sare bihurtuz- Gizarte Siriakotik heredatu zuten haren ondorengo musulman iraniko eta arabikoek, eta gero burumakur zegoen Kristandade Ortodoxoari ezarri zioten osmanliar inperiogile musulman iranikoek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 200. orr.


birrantolatu, birrantola, birrantolatzen 1 du ad berriro antolatu.

Marta kanpamentua birrantolatzen ari zen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 35. orr.

Gainera, erre-opariekin batera egin ohi ziren isur-opari eta elkartasun-oparietako abereen gantzak ere erre behar izan zituzten. Honela birrantolatu zen kultua Jaunaren etxean.  Elizen arteko biblia   2 Kro 29,35

Ezekiasek birrantolatu egin zituen apaiz- eta lebitar-taldeak, bakoitza bere sailaren arabera.  Elizen arteko biblia   2 Kro 31,2

2 (era burutua izenondo gisa)

Materia desegina eta materia birrantolatua...  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 76. orr.


birrargitalpen iz lehen argitaraturiko obra baten argitalpen berria.

Carlos Reis adiskideari helarazi behar diot ohar hori, bere Dicionário de narratologiaren birrargitalpenean lekutxo bat egin diezaion Peeping Tomi.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 45. orr.


birratxo iz adkor birra.

Onartuko didak birratxo bat arraia truk.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 141. orr.


birraurkitu, birraurki, birraurkitzen du ad berriro aurkitu.

Eta urbanisten hiriari bizkar emanez, arintasunezko finkapen berriak ezarri dira han-hemenka, birraurkitutako lur zabalean.  Berria - Kultura   2004-02-17


birraztertu, birrazter, birraztertzen du ad berriro aztertu.

Mauritaniako gelazulo batean, lehoiz betaturiko gauean, Juan de Panoniaren aurkako akusazio konplexua birraztertu eta, enegarren aldiz, ebazpena justifikatu zuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 145. orr.

-Bai, auzi zahar batzuk birraztertzen ibili naiz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 200. orr.


birreuskaldundu izond berriro euskaldundua.

Bazekien beste inork baino hobeki kuraia ematen, kuraia eta Euskadi birreuskaldundu baten alde bermatzeko gutizia sorrarazten.  Berria - Kultura   2004-11-17


birriloba iz birbiloba.

Umeak garatzeko bizi-egoera kaxkarrean dauden bikote nahiz emakumeen ume-gura; enbrioi-trafikoa; belaunaldi-nahaspila, noiz eta birrilobak bere birramonizebari haur bat egin ahal izango baitio, eta abar.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 95. orr.


birrin-birrin adlag erabat birrindurik.

Guk hona bikoiztapen lexikalizatu batzuk baino ez ditugu ekarriko: adi-adi (egon), birrin-birrin (egin), erne-erne (ibili), labur-labur (azaldu)  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 29. orr.


birrinarazi, birrinaraz, birrinarazten du ad birrintzera behartu.

Huraxe zen, hain zuzen ere, senarrak nahi zuena; huraxe zen bere zehar-oldartze, jukutria, azpijoko eta portaera lizun guztien zioa eta helburua, emaztea nazkatu eta birrinaraztea.  Berria - Kultura   2004-05-23


birrinbi-barranba adlag (onomatopeia)

Ezin harritu, beraz, martxoak ekartzen dituen eguraldi koska nabarmen horiekin: trumoi eta oinaztu, ekaitz formalak ekartzen ere zalea da, Martxoa birrinbi-barranba deitu izan zaio.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 108. orr.


birrindu (ETCn 2.621 agerraldi), birrin, birrintzen 1 da/du ad erabat desegin, apurtu.

Bazkalostean bonba batek baserri bat birrindu zuen.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 35. orr.

Eskuadrilla batek, ostiko batez, herrixka birrintzen du.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 80. orr.

[Buztinezko etxeetan bizi direnak] Goizetik iluntzera birrintzen dira, oharkabean betiko galtzen.  Elizen arteko biblia   Jb 4,20

Oso bestelako asmoak ditu Asiriak buruan: suntsitzea du asmo, herri asko birrintzea.  Elizen arteko biblia   Is 10,7

Nork eta munduko herri asko botoi bat sakatuz birrindu eta porroka dezakeen pertsonak.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 183. orr.

Davidek birrindu egiten zuen lurralde hura; ez zuen bizirik uzten, ez gizasemerik, ez emakumerik.  Elizen arteko biblia   1 Sm 27,9

Bizirik atxilotu zuen Agag, amalektarren erregea; herritar guztiak, aldiz, birrindu egin zituen, ezpataz hilez.  Elizen arteko biblia   1 Sm 15,8

Hamazazpi hildako, hogeitaka zauritu eta duela mende bat jasotako eraikin paregabea guztiz birrindurik.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 20. orr.

Gotorlekua ez zen osoki birrindua izan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 166. orr.

Zeru Goienetako Arkitekto Nagusia, birrin eta deusezta, zabal eta heda ezazu kosmosean barna naizen izaki preteknologiko eta frakasatu honen hautsa!  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 90. orr.

80 gramoko hondakin baten talka-energia nahikoa da 500 kiloko satelite bat birrintzeko.  Berria - Gaiak   2006-02-17

Automobila birrinduta zegoen, kiskalita, baina ez bazooka baten eraginez, molotov-koktel batek jota baizik.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 8. orr.

Gurpilek kirrinka egiten zuten, bideko hartxintxarrak birrinduz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 144. orr.

Idoloak birrin ditzagun behin eta betiko: urrats bakarra dago sineskeriatik erregezaletasunera.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 217. orr.

Irabazleetako bati erabat birrindu zioten sudurra, halako moldez, ezen koskor txiki bat besterik ez baitzitzaion geratu aurpegian.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 282. orr.

Nirekin lau urtean oso gaizki jokatu zuten, pertsonalki birrindu egin ninduten.  Berria - Euskal Herria   2004-09-01

Bestela harri hau birrintzen dudan bezala birrinduko haut.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 59. orr.

Gorputza birrinduta diat.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 142. orr.

Birjintasuna birrindu ziolarik, haren gaztetasunean hartu zuen atsegin.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 45. orr.

Bela zuri urrunek eta windsurfzaleen koloretako hurbilagoek han-hemenka eteten dute tiralineaz marraztutako horizontearen ertz infinitua, paisaiaren harmonia eta monotonia gupidagabeki birrinduz eta ezabatuz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 21. orr.

Ahanztura aktiboak birrindu egiten omen ditu oroitzapen galgarrienak.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 63. orr.

Errioxatik etorritako enbata bortitz batek astindu zituen Atano III.ko zoko guztiak arerioen asmoak birrinduz eta ikusle askoren asmoak zapuztuz.  Berria - Kirola   2004-03-16

Etsaiak libramendurako erabiltzen zituen upelak maldan behera botatzen zituen haizea alde zuenean, usain nazkagarri hura gure lubakietaraino iritsi eta horrek gure morala areago birrindu eta indar urrituko zuelakoan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 132. orr.

Negua iluntzeetan hasten da, ezari-ezarian, udazkenaren epelaldiak birrintzen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 96. orr.

Thermomixa jeneralizatuko da, pixkanaka: osagaiak birrindu, xehatu, irabiatu, nahasi, jo edota emultsionatzeko aukeraz gainera, jakiak berotu edo egosi ahal izango dira bertan.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 50. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Etxe birrinduetatik aurrera egin genuen, harri artean, gure gauza guztiak hartuta, herri mamu hartatik kanpora.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 143. orr.

Eskuleku, eskonbro, habe birrinduei mintzatzen nintzaien, jendetasunez. Jantzita zegoen eta, kapa grisa sorbalden gainean ipiniz, bere kideekin batera hiriko ate birrindurantz joan zen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 50. orr.

Union ibilbideko tiloak Adolfo de Urioste birrinduaren ondoan.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 43. orr.

Goarnizioko gizon ugari lanean ari zen oholesietan zein landetan, eta harresi erdi birrinduen inguruetan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 52. orr.

Errekako edo itsasoko harea erabiliz gero, horri erretako adreilu birrindu eta bahetua nahasten bazaio hirutik bateko proportzioan, morteroaren kalitatea askoz ere hobea izango da erabiltzeko.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1050. orr.

Lepic jaunak mantso-mantso jaten du, kristal birrindua jaten ariko balitz bezala. Gero, lakoi hezurgabetuak zeuden, itxura biribil ederrekoak, ogi birrinduaz horiztatuak, kirtenean borla berde bana apaingarri.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 65. orr.

Orain modan dago dendan erosten den kafe birrindua, baina nik oraindik ere nahiago dut neure eskuz xehakatutako kafea.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 46. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

asko birrindu (3); baino gehiago birrindu (3); bat birrindu (4); birrindu ditu (4); birrindu egin (12); birrindu egin behar (3); birrindu egingo (10); birrindu egiten (5); birrindu eta (21); birrindu zituen (8); birrindu zituzten (9); birrindu zuen (8); birrindu zuten (6); erabat birrindu (5); eta birrindu (8); eta birrindu egingo (3); etxe birrindu (3); etxebizitza birrindu (6); gehiago birrindu (3); guztia birrindu (3)

birrinduta utzi (3); birrinduta zegoen (3)

birrinduz eta (3)

birrintzen ari (3); birrintzen zituen (3); birrintzen zuen (3); eta birrintzen (3)


birrineztatu izond xerrez eta kidekoez mintzatuz, ogitan pasatu.

Egun, produktu asko "ia erabat prestaturik" merkaturatzen dira (bizkotxoak, souffleak, entsaladak, zopa eta saldak, haragi beratuak, saltsak, arrain xerratu eta birrineztatuak, kroketak, ogi eta hostore ia erreak).  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 103. orr.


birringailu iz janariak xehatzeko gailua.

Oraingoak baino askoz birringailu zorrotzagoak baliatuko dira (aleazio berriak baliatuz) gazta, intxaur muskatu, zitrikoen azal... eta era guztietako elikagai izoztuak xehatzeko.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 49. orr.

Traketsa zelako agian, egiaz harrapatzen zituen behatzak metrailadore bezala erabiltzen zuen gazta birringailuan.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 13. orr.

Mihia latz sumatu zuen, intxaur-birringailu baten antzera, aurreko astean edan zuen whisky merkearen eraginez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 327. orr.


birrintzaile 1 izond birrintzen duena.

Zerua irlandarrez errukitu balitz bezala, une hartan euri xehea egiten hasi zuen, deabruen amorru birrintzailea bertan etenaraziz.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 51. orr.

Horrelako olatu jostalari eta bat-bateko bat, lider gaizto baten zuzendaritzapean, birrintzailea izan liteke, lurrikara bat baino bortitzagoa.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 168. orr.

AEBetan interes tasen igoera eman daitekeela aurreikusteak Irujok Aimar Olaizolari 22-1 irabaziz Goizuetan izandako eragin birrintzaile berbera izan du.  Berria - Ekonomia   2004-05-11

Musika birrintzaile ulertezina iristen zen gure burmuinera.  Berria - Euskal Herria   2006-04-26

2 (adizlagun gisa)

Itxaropen izpiren bat sar dezagun, berez nahiko ezkor eta birrintzaile ateratzen ari zaigun liburu honetan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 324. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bihotza bulegoko paper birrintzailean sartu izan balidate bezala bainuen, neure onera etorri ezinik egon nintzen.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 80. orr.

Eseri nintzen ostera pianotzarraren aurrean: tortura tresna mehatxagarria begitandu zitzaidan, une batetik bestera jiraka hasiko zen Erdi Aroko gurpil hezur-birrintzailea.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 126. orr.


birrintze iz erabat desegitea, apurtzea.

Eta gaur egun buruturik dago gure birrintzea.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 114. orr.

Borrokaren bidez herri egiten gaituzten zutoinen xehatze eta birrintze iraunkorra atzeraezina bilakatzea ekidin nahi dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-02-24


birritan (ETCn 3.067 agerraldi) 1 adlag bi aldiz.

Birritan urkatu zuten: lehenengoan, soka apurtu egin zen; bigarrenean, 1701ean, Exekuzioen Portuan hil zuten.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 173. orr.

Peterrek birritan altxatu zuen gezia, eta birritan egin zion eskuak behera.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 97. orr.

Eta birritan huts egin dut zu hiltzen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 264. orr.

Betiereko espetxea izango da birritan hutsegite berean erortzen denaren zigorra.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 224. orr.

Trostan jaisteari utzi gabe birritan begiratu du atzera.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 12. orr.

Dabid kasik nerabe eta jeloskorraz oroitu naiz, bihotzean min sentitzen zuena berarekin baino lehenago birritan oheratu nintzelako beste mutil batekin.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 76. orr.

Nire izerdi usaina gorde nahi zuelako, bere gorputzean itsatsirik zeramala esaten zuen lehen egunetan, nahiz birritan dutxatu ez zitzaiola ezabatzen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 96. orr.

Gau hartan birritan izan zuen berak amets berbera.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 29. orr.

Gero min hartu zuen belaunean, birritan; hiru ebakuntza.  Berria - Kirola   2004-02-04

Hala bada, karrikako zorua garbi zegoen, eta hori urtean birritan edo hirutan besterik ez zen gertatzen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 110. orr.

Lorpenak Vueltan: Birritan irabazi eta beste bitan podiumean.  Berria - Kirola   2004-09-04

Aste honetan birritan aterako da aitite, eta datorren hilean bost aldiz.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 112. orr.

Amarengana ere astean birritan joaten naiz, dagozkion arratsaldeetan, ohi bezala.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 42. orr.

-Ez zen amarrua -birritan pentsatu zituen Mentxuk ondoko berbak-: horixe zen benetako operazioa.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 173. orr.

Ez nuen birritan pentsatu, berehala eman nion baiezkoa.  Berria - Kirola   2004-03-03

Nik, erregea banintz, finantza-ministro izendatuko nuke birritan pentsatu gabe.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 465. orr.

Desabantailarik nagusienari dagokionez, Riccardok ez du birritan pentsatu beharrik izan: [...].  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 125. orr.

Peterrek beste birritan egin zuen: lehenengoan astiro eta bigarrenean arin.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 65. orr.

2 behin edo birritan

Bera ere egona zen behin edo birritan hango gela batean, eta gaixo egondako egun horiek sukarraren eldarnio deserosoaren artean gogoratzen zituen.  Berria - Kultura   2006-02-02

Behin eta berriz nabaritzen nuen sentipen bitxi eta arrotz horren hotza; emakumeak ikusitakoan jazo zitzaidan lehenengoz, eta beste behin edo birritan ere igarri nuen elkarri aurpegi ilunez adi-adi begiratzen zioten gizaki izutuen zirkulu batean nengoela.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 120. orr.

Inoiz edo behin, bizitzan behin edo birritan gertatuko da baina gertatu izan ohi da ez altxatzea ere.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 54. orr.

Hilean behin edo birritan, Jansonek mozkorra harrapatzen zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 30. orr.

Astean behin edo birritan joaten naiz hara, ABC egunkaria izaten duen hiriko taberna bakanetakoa delako.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 59. orr.

Ez dira behin edo birritan bakarrik esan eta idatzitakoak.  Berria - Kirola   2004-06-09

3 behin eta birritan

Kartzelara behin eta birritan itzuliko da Irene preso ohiaren gogoa.  Berria - Kultura   2006-01-27

Harrapatu zuen Markos iletik, makurrarazi zuen, sarrarazi zion burua uretan behin eta birritan, eta ez zen jabaldu ez sosegatu harik eta Markos eztulka eta hatsangaka utzi zuen arte.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 306. orr.

Abagune honetarako trebarazi gaituzte, behin eta birritan, baina, hala eta guztiz ere, baldreski moldatu gara gas maskarekin, trakets oso, gure heriosuharrean.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 158. orr.

Bien bitartean santuak, bihotza estututa, lagunari esan zion jaiki eta begiratzeko; baina hark behin eta birritan ez zuen ezer ikusi.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 298. orr.

Handik atera, eta Pedriñoren mahai gainean zegoen paper-zulagailuaz behin eta birritan erasotu ondoren, paperontzira bota zuen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 40. orr.

Aldiz, egiazko iturria duena, behin eta birritan aipatzen du: [...]. bobina osoari utzi nion korritzen, nahiz eta teknikariak behin eta birritan ohartarazi hura ezin zitekeela Guatemala izan.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 88. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

astean birritan (11); baina birritan (5); batzuk birritan (3); behin edo birritan (19); behin eta birritan (41); beste birritan (3)

birritan aipatu (3); birritan aldatu (3); birritan atera (3); birritan baino ez (3); birritan deitu (3); birritan edo (9); birritan edo hirutan (6); birritan egin (8); birritan egin zuen (4); birritan egiten (3); birritan entzun (3); birritan ere (4); birritan esan (5); birritan eta (4); birritan galdu (3); birritan irabazi (9); birritan irabazi du (5); birritan irakurri (3); birritan izan (12); birritan izan da (3); birritan jo (3); birritan joan (3); birritan joaten (4); birritan jokatu (3); birritan pentsatu (26); birritan pentsatu barik (3); birritan pentsatu gabe (14); birritan saiatu (7); birritan saiatu zen (6)

dagoeneko birritan (3); dut birritan (3); edo birritan (20); egunean birritan (4); epaileak birritan (3); ere birritan (3); eta birritan (68); eta birritan egin (3); ez zuen birritan (3); nuen birritan (3); urtean birritan (10); urtean birritan egiten (3); zion birritan (3); zuen birritan (5); zuen birritan pentsatu (3)


birrosatu, birrosa, birrosatzen du ad berriro osatu.

Alferrik saiatu naiz orriok birrosatzen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 44. orr.

Ez dut lortu hitz horren etorkia birrosatzerik, eta beharbada hebreeratik ez du soinua baino izango.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 26. orr.

Irlandako literatura guztia gal baledi -omen absit- galerarik gabe birrosa litekek hire oda klasiko horren bitartez.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 229. orr.


birsagarapen iz berriro sagaratzea.

Kristau Elizak egin zuen Eskritura juduen birsagarapena, kristau-fedearen Itun Zahar gisa, ahulgune bat zen kristautasunaren armaduran, handik zehar zulatzen zutelarik kristau-kontzientzia judu-kritikaren geziek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 297. orr.


birsailkatu, birsailka, birsailkatzen du ad berriro sailkatu.

Edo Nylan (Amsterdam, 1927) hizkuntzalariaren ustez, saharar jatorrizkoa zen hasierako hizkuntza hura, amaren zibilizazioaren edukiak zituena, apropos nahastu zuten, jainko maskulinoen arketipoen arabera birsailkatuz: Utu, Ra, Anu eta beste arketipo batzuen arabera berrantolatuz eta edukiak ere aldatuz.  Berria - Kultura   2004-07-02


birsaldu, birsal, birsaltzen du ad berriro saldu.

Bertako herritarrek sarrerak birsaltzeko aprobetxatu zuten eguna.  Berria - Kirola   2004-06-13


birsalmenta iz berrriro saltzea.

Birsalmenta.  Berria - Kirola   2004-06-13


birsaltzaile iz birsaltzen duen pertsona.

Barazkien pabiloiko burdin sarezko ateak ireki berriak ziren; pabiloi horretako birsaltzaileak, txano zuria buruan, lepoko zapi bat mantar beltzaren gainean lotua [...] eguneko hornidura egiten ari ziren, nekazariei erosiz eta erositakoa zamaketariek lurrean paratutako otarre handietan utziz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 33. orr.

Bederatzi enkante postuen inguruan birsaltzaileak zebiltzan bueltaka ordurako; enplegatuak iristen ziren beren kontu liburuekin, eta merkantzi igorleen agenteak, larruzko zorroa lepotik zintzilik, dirua noiz jasoko zain zeuden, atzera botatako eserlekuetan jarrita, salmenta bulegoen ondo-ondoan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 145. orr.

Purak, zaharrenak, bazuen seme bat, sainetegile batekin izana, eta Ernestina birsaltzaile batekin nahasita zegoen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 101. orr.

Han ziren birsaltzaile handiak, bake-bakean, arrain alerik onenen zain, zamaketarien lepoa atunez, erreboiloz, izokinez kargatzen zutela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 154. orr.


birsorketa iz berriro sortzea. ik birsorkuntza.

Benetako birsorketa bat dago, izpirituak bere egokitasuna galtzen du Jainkoagan urtuz.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 107. orr.

Medikuntza mota berri honen xedea, birsorketarako medikuntza edo ehunen ingeniaritza deitu izan dena, endekatutako edo desagertutako zelulak ordezkatzeko, zelula berriak sortzea da.  Berria - Gaiak   2006-01-31


birsorkunde iz berriro sortzea. ik birsorkuntza.

Bataio bidezko birsorkundeaz ezin da arinkeriaz hitz egin.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 155. orr.


birsorkuntza 1 iz berriro sortzea.

Madrazo ekimenaren bultzatzaileei zuzendu zitzaien, «birsorkuntza etikoa Euskadin PP eta PSOEren arteko itun batetatik etorriko dela uste ote duten» galdetzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-11-21

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Birsorkuntza lan pixka bat ere egin behar izan dut, itzulpen ezinezkoen edo ia ezinezkoen kasuetan.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 14. orr.

Onartu beharko dugu burutzen duzuen ekintza horrek naturari kalte egin beharrean mesede egiten diola, haren obrari forma berriak emateaz gain, lehengaiz hornitzen duzuelako haren birsorkuntza lana, berari ezinezkoa litzaiokeen gauza, zuek zeuen suntsiketa-lana burutu ezean.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 258. orr.

Ikastaroan landu dudan ideia birsorkuntza-medikuntzarena izan da.  Berria - Euskal Herria   2004-08-03

Zelula horietan operazioak egin ditzakegunez, birsorkuntza-medikuntzan oinarritutako terapiak posible direla ondorioztatu dugu.  Berria - Euskal Herria   2004-08-03

Nire ustez, birsorkuntza-medikuntzan aurrera egiteko bidea helduen zelula amak ikertzean datza, seguruenak direlako.  Berria - Euskal Herria   2004-08-03


birsortu (ETCn 2.024 agerraldi), birsor, birsortzen 1 da/du ad berriz sortu. ik birjaio; berpiztu.

Errealitatea ez da deskribatzen, asmatu egiten da, sortu eta birsortu.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 65. orr.

Belaunaldiz belaunaldi ikasi, hartu, transmititu eta birsortzen da kultura.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 295. orr.

Sormenak, hain zuzen ere, gauza berriak egiteko ahalmena dakar berekin [...] norberaren gogoan munduak osorik sortzeko eta birsortzekoa, eta, aldi berean, horri guztiari barne-begi kritikoz begiratzekoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 235. orr.

Ez al nintzen une batez suntsitu hurrengo unean birsortzeko, burua atzeraka eta begiak gorantz jiraturik nituela?  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 217. orr.

Bere errautsetatik birsortua, Fenixa bezala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 213. orr.

Bedeinkatua Jainkoa, Jesu Kristo gure Jaunaren Aita! Bere erruki handiak eraginda, bizi berrira birsortu gaitu, Jesu Kristo hilen artetik piztuz.  Elizen arteko biblia   1 P 1,3

Baliabide erabileraren erritmoa eta hondakinak sortzekoa naturak, birsortu ahal izateko, behar duena baino handiagoa da.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 62. orr.

Izpiritua, berak duen guztiarekin, bete-betean zolagune honetan murgiltzen den bakoitzean, Jainkoaren sakonenera igotzeko, birsortua izango da eta eraberritua.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 103. orr.

Ingalaterrako folklorean ere, birsortzea eta ernaberritzea pizten zituen zuhaitza omen zuten lizarra.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 73. orr.

Den-dena badakigu zer den, estatua, eta halakoak ez du hitzez gorroto duen estatua (gainean egokitu zaiona) sorberritu edo birsortu besterik egiten.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 250. orr.

Hemen ere ezin da pentsamenduaren sistema bat birsortu, ez bada diskurtso-multzo definitu batetik abiatuz.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 34. orr.

Ez daiteke birsor ere bere Aita Jainkoa duen haren baitan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 14. orr.

Argiro diote, bizidunak bizirik diraueino, badela unean uneko bizitza bat, desagertzen dena, ondoren beste bat birsortzeko.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 209. orr.

Une jakin batean, garuneko zelulak ezin dira birsortu, ezin dituzte proteinak deuseztatu eta horiek metatuz doaz.  Berria - Gaiak   2006-05-09

Birsortzeko eta birziklatzeko gaitasun handia du.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 386. orr.

Larruzko karpetak aita izan zuen gizonaren ikuspegi ia osoa eman zion Maria da Graçari, eguzkia sortzen zenetik gorde arteko eguneroko haren bizimodua birsortu eta haren berezitasun eta maniak ezagutzeko aukera eman baitzion.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 137. orr.

Nik nahi dudana zera da: gaixoaren pankrea bera birsortzea, transplantatu beharra izan barik.  Berria - Gaiak   2004-05-08

Erabat debekaturik dago, Copyright-titularren idatzizko baimenik gabe, legeek ezarritako zigorraren pean, zatika edo osorik obra hau birsortzea edozein bitartekoz edo prozeduraz.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 6. orr.

2 hitz elkartuetan)

Giza antolamenduaren sistema atzera pentsatu eta aldatu behar da, denontzako joko arau berdinak finkatzeko eta sistemak berak auto-birsortzeko aukera izan dezan lortzeko.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 76. orr.


birsortze iz berriz sortzea.

Irudiak eta sinboloak hitzak interpretatzeko erabili beharrean, sinbologia guztiak bilatu ditu euskal hizkuntzaren bitartez, nortasunaren birsortze bat lortu nahian. Ezjakintasuna, haien aburuz, akzidente positiboa baita, eta ez dio bere desagertzeari eta bere birsortzeari uzten zerbait ez dakienak bere ezjakintasunean segitzen duen bitartean.  Berria - Euskal Herria   2004-08-18

Erabilera hauek bazter utziz gero, argiago pentsa dezakegu, eta argi pentsatzea da birsortze politikoaren aurreneko urratsa: hala, ingeles txarraren kontrako borroka ez da soilik idazle profesionalena.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 193. orr.

Natur baliabideen erabileran, ustiapen erritmoak ez du birsortze erritmoa baino handiagoa izan behar.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 60. orr.

Birsortze ziklo naturalei eusteko.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 80. orr.

Sexu eta Birsortze Osasuneko 4. ikastaroetan hainbat hitzaldi antolatu ditu Medicus Mundik.  Berria - Euskal Herria   2004-11-02

Lege berriak ez dio edonori ematen enbrioiak desizozteko ahalmena, organismo jakin bati baizik: Transplante eta Birsortze Medikuntzaren Zentro Nazionalari, hain zuzen.  Berria - Gaiak   2004-07-16


birsustatze iz berriro sustatzea.

Agian horretan datza gorago aipatu amets espiritualaren oinarria, eta ez astekari zenbaitetan azaltzen den fede kristauaren birsustatze fenomeno faltsuan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 188. orr.


birtapizatu, birtapiza, birtapizatzen du ad berriro tapizatu.

Zure koltxoia birtapizatzeko da.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 73. orr.


birteilatu iz bigarren teilatua.

Teilatua, birteilatu berria, bi aldetara; eta gailurrean burdinazko gurutze bat gailen.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 131. orr.


birtolestu, birtoles, birtolesten du ad berriro tolestu.

Lixiba bustia tolesten eta birtolesten ari zen bitartean gero eta argiago ari zitzaion azaltzen Nan izeneko emakumea, hark heldu zion eskutik eta baztertu zuen hildakoen pilatik, berak marka aurkitu aurretik.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 96. orr.


birtopaketa iz berriro topatzea.

Eskumuturra laxatu zidan eta gure ezpainek birtopaketa egin zuten, berak berriz ere giltzak zerabiltzan bitartean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 171. orr.


birtopatu, birtopa, birtopatzen da/du ad berriro topatu.

Lehengo astean birtopatu ginenetik "Eduardo" erraten zidan, baina abuztuko asteazken horretan gauzak ez zeuden beren lehengoan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 275. orr.

Halako atari higieniko-profilaktikorik gabe ere, berdin birtopatzen ahalko ziren gure gorputzak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 367. orr.


birtranskribatu, birtranskriba, birtranskribatzen du ad berriro transkribatu.

Matematikek euren benetako ibilbide historikoa birtranskribatzen dute auzotasunen, dependentzien, mendekotasunen, mailakako formalizazioen, biltzen dituzten orokorketen hiztegian.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 215. orr.


birtual (ETCn 4.140 agerraldi) izond erreala edo eraginkorra ez dena; alegiazkoa.

Sardiniarrei gure ekarpen erreala, eta ez birtuala, eskaini nahi diegu, auzi garrantzitsuei aurre egiteko.  Berria - Mundua   2004-06-05

Tresna hauek ez dute sokarik, ezta kablerik ere, birtualak dira, baina ez horregatik gezurrezkoak.  Berria - Kultura   2006-01-26

Amodio birtual bat.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 50. orr.

Borges terrorista birtual bat da.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 124. orr.

Interneten inguruan sortu den mundu birtuala.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 315. orr.

Hiri birtual hau ordenagailuan eraiki dute.  Berria - Kultura   2004-01-10

Banku birtualera sar daiteke.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 90. orr.

62 enpresak hartzen dute parte Parke Birtual horretan, euren artean negozioak eta sinergiak garatzen.  Berria - Ekonomia   2004-11-14

Benetako konkurrentzia nahiz birtuala.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 50. orr.

Artikuluz artikulu, irudiz irudi, iraganeko Euskal Herri birtual bat ere eraiki digu, ez nahitaez gaurko Euskal Herria baino faltsuagoa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 14. orr.

Nazio bakoitzak bere monopolio birtualtzat daukan egoera politikoa.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 39. orr.

Balizko errealitatean oinarritzen diren kidego birtualak sortuz.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 195. orr.

Izena eman inkas, telefonatuz (00.33.5.59.37.85.79) edo mezu birtual baten bidez, haizeberri@wanadoo.fr.  Herria   2005-02-10

Baina ba al da hirietan [...] jende dei daitekeen gizagauzarik?, ba al da gizabanako birtualen multzoaz bestelakorik?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 165. orr.

Txoraturik dabil Pontitoren ordenagailuzko simulazioen ideiaz; bai eta batek kaskoa eta eskularruak jantzi, eta, ikusi ez ezik, errealitate birtual hori ukitzeko kontuarekin ere.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 188. orr.

Elikadura alorreko adituek, elkarlanean, orain arte bizi izan dugun kontzeptu, espekulazio eta errealitate birtual hutsen nahaste kaotiko horri irtenbidea bilatu (eta aurkitu) beharko diote lehenbailehen.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 81. orr.

Errealitate mediatikoa inoiz baino birtualago azaldu zen.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 38. orr.

Zin dagit: benetako perlak aurki daitezke mundu birtualean.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 102. orr.

Dantzariek ordezkatzen duten mundu erreala eta eszenografiak iradokitzen duen mundu birtuala.  Berria - Kultura   2004-04-29

Neure artean pentsatu nuen leku literarioak itsas miliak zirela, infinitu birtualak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 30. orr.

Lehen, aberria lurralde jakin bati zegokion; orain, ideia edo sentimendu jakin baten inguruan espazio birtual batean lotutako jendeak osa dezake aberria.  Berria - Harian   2005-07-08

Jende askok, batera eta oso denbora laburrean, sinesten dituen erdizkako egiak edo gezur egiantzekoak sortzen ditugu, hau da, errealitate birtualak.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 71. orr.

"Bolumen birtuala" esapidea Raymond Bellour-enetik hartua da; ageriko testuaren azpian dagoen eta analisiak lineal bihurtu gabe azaleratu beharko lukeen egitura baten ideia horixe adierazten du haren lanetan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 125. orr.

Informazio oro dugula eskura, munduko liburutegi birtual guztiak etxeko ordenagailuan.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 135. orr.

Ordenagailuko zakarrontzi birtuala ere hustu zuen. jakin dezagun Eusko Legebiltzarra benetakoa edo birtuala den Espainiako legegizonentzat.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 53. orr.

Deleuzek kristal-irudiaren kontzeptua proposatzen du, honi dagokionez, metaforikoki irudi aktual bat eta irudi birtual bat [...] batera direla adierazteko.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 226. orr.

Artelan oro irudi birtuala dela ("ilusio" eta "irudi birtual" sinonimotzat hartzen ditu).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 234. orr.

Anartean, monotonia batean sarturik, zuhaitz-landareen artean banoa aitzina, urratsen hatzek utzi marra birtual etengabea luzatuz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 103. orr.

Gaur egun dena duk birtuala, nire buruko soila izan ezik.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 73. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

birtual bat (11); birtual batean (5); errealitate birtual (3); espazio birtual (3); eta irudi birtual (3); irudi birtual (3)

birtuala dela (4); birtuala eta (4); gizarte birtuala izeneko (3); mundu birtuala (4)

birtualak eta (3); errealitate birtualak (4)

birtualean bizi (3)


birtualdu, birtual(du), birtualtzen da/du ad birtual bihurtu.

Gu hor "herrietako" jendea gara, edo "herri-girokoa" (oraindik birtualdu gabe gauden neurrian: hala al gaude?), baina ez "baserri-girokoa", hori, oraindik bizi bada behintzat, beste zerbait baita.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 165. orr.


birtualitate iz birtuala denaren nolakotasuna.

Mundu posible bat, non ezagutzen dugun errealitatea aldatu den, baina sarritan daukagun ihes egiteko birtualitatea arbuiatzen duen.  Berria - Kultura   2004-04-13


birtualizazio (ETCn 30 agerraldi; corpusean birtualizazione soilik) iz birtualizatzea.

Pausaguneak erresistentzia lekuak direlarik ere gure gaurko Okzidenteko birtualizazione eta merkantilismoaren kontra doazenak.  Herria   2005-02-10


birtualizazione ik birtualizazio.

birtualki adlag era birtualean.

Ahalez edo akzidentalki existitzen den infinituari dagokionez, alde batetik horren existentzia frogatua da jada; horretara, adibidez, tamaina bat birtualki infinituraino zati daitekeela erakutsi da, eta denbora ere bai.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 217. orr.

Liburu honi beroni eman behar nizkioke eskerrak, aitzakia eman baitit, hain zuzen [...] Carlos lagun xaharrarekin, berriz, aspaldiko partez, birtualki bada ere, gertuagotik lantzeko adiskidantza.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 11. orr.

Birtualki, haiek ordaintzen dute zure etxea.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 38. orr.

Benetan ala birtualki?  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 73. orr.

Etxejabea: Eta, birtualki, orduan, ez al ditut nik haien galerak ordaintzen?  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 38. orr.


birtualtasun iz birtuala denaren nolakotasuna.

Udalbiltzaren «birtualtasunean, beharrean, zilegitasun demokratikoan, modernotasunean eta izaera positiboan» sinesten du EAJk.  Berria - Euskal Herria   2004-01-18

Denbora joan egiten dela esateak, iraganak orainaldian duen birtualtasuna sentitzen genuela nahi du esan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 226. orr.

Erabilera-eskemek, euretaz baliatzeko arauek, eurek paper bat jokatu ahal izango duten konstelazioek, euren birtualtasun estrategikoek enuntziatuentzako egonkortze-arlo bat osatzen dute.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 120. orr.


birtuosismo iz musika tresna baten edo arte baten teknika erabat menderatzea.

Birtuosismoa, partituraren irakurketa pertsonala egiteko ahaleginik gabe, errepikapen mekaniko eta hotza baino ez da.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 60. orr.

Birtuosismoa bai, ondo jotzea, baina sormena?  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 73. orr.

Birtuosismo horren errudun handienak txapelketak izan dira.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 69. orr.

Birtuosismoa bere espresio gorenera eramana.  Berria - Kultura   2004-06-02

Garai horretan Alemanian egin ziren zenbait filmetan, kameraren birtuosismoaren zaletasunak "kamera jaregina" [...] deitu zena ekarri zuen, Murnauren Azken gizona (1926) filmean pertsonaiaren mozkorraldia kamera beregain biratuz egindako mugimendu batez adierazten denean bezala.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 207. orr.

Carla Etude instrumentalak eta Tonight balada sinfonikoak musikariaren alderik arriskutsuena erakutsi zuten, birtuosismo hutsalari lekua egiten diona.  Berria - Kultura   2004-05-30

Lisboako Setio honen birtuosismo teknikoa tesi asko eragiteko modukoa da, dudarik gabe.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 16. orr.

Jaialdiaren azken egunean birtuosismo handiko bi musikari ariko dira elkarrekin.  Berria - Kultura   2006-05-04

Musikari norvegiarra, Jazzland disketxeko burua, birtuosismo elektronikoaren adibidea da, dudarik gabe.  Berria - Kultura   2004-07-14

Ez dut birtuosismo erakustaldia egin nahi izan.  Berria - Kultura   2004-12-30


birtuosista izond birtusismoari dagokiona.

Musika erritmikoan horrek zehaztasun eza ekarri zuen, kontutan hartuta gainera aria birtuosistetan oso garrantzitsua dala dena ondo enkajatua joatea, bestela asko nabaritzen baita.  Berria - Kultura   2004-09-03


birtuositate iz birtuosoa denaren nolakotasuna.

Escuderori birtuositatea gustatzen zitzaion, bistan da.  Berria - Kultura   2006-04-07

Arima motzen birtuositatea kausa nobleen garaipenerako lagungarri izan zitekeela uste izan dugu, egoismo trebeak sakrifizio espiritua bero zezakeela.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 158. orr.

Berpizkundeak oro har ez zuen batere gutxiesten birtuositate geometrikoa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 250. orr.


birtuoso 1 izond/iz teknika edo arte batean, eskuarki musika jotzen, neurriz gaineko trebetasuna duena.

Kontua da niri musikari birtuosoak, nota mordoa jotzen dituztenak, gutxi interesatzen zaizkidala.  Berria - Kultura   2004-05-06

16 urterekin abiatu zen musikaren munduan, Muddy Waters eta B.B King birtuosoak eredu zituela.  Berria - Kultura   2004-04-01

Tisiko baten azken orduen antzezpen birtuosoa.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 126. orr.

Biolin lirikoa da berea, baina beroa eta konplexua, birtuosoen moduan.  Berria - Kultura   2004-04-27

Planta itxurosoa zuen zientzialari edadetuak eta ezpainak oso modu akonpasatu eta birtuosoan mugitzen zituen.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 110. orr.

Osterantzean, ez duk artista, birtuoso bat baizik.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 64. orr.

Ez zen erraza, ez, niretzat; nire pianoa jotzeko era teknikoa baita, intuiziozkoa edo birtuosoa bainoago.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 10. orr.

Biolin jotzaile hau aro modernoko [...] lehen birtuosoa zela erran daiteke.  Berria - Kultura   2004-03-19

Musikariak, bakoitza bere tresnari zegokionean, birtuosoak baitziren eta erraz moldatzen ziren bai Tchaikovskiren bai azken boladako egileen lanetara.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 190. orr.

Sekulako birtuosoak ditugu Euskal Herrian.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 69. orr.

Italiar gutxik dute benetako birtuosoaren espiritua.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 117. orr.

2 zirkulu birtuoso elkar eragiten bi elementuren arteko harreman positiboa.

Desiragarria izango litzateke gisa horretako ekonomia berri baten sorrera, baldin eta produktibitate tasak haziz, eta naturarekiko begirune berezi batez, produktibitatearen areagotzearen ondorioz, benetako zirkulu birtuoso batean sartuko bagina.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 166. orr.

"Ziklo ekonomikoaren desagertzea", hots, etenik gabeko hazkundea, beste urrezko aro edo zirkulu birtuoso batean sorkuntza, hori guztia teknologia berriek ekonomia egituran izan duten eragin sakonarengatik, batetik, eta baita ere, ekonomian gertatu den globalizazio eta merkatuen desarautze prozesuaren areagotzeagatik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 163. orr.

Epe luzera berrikuntza horiek izan ziren mendebaldeko herrialdeen ongizatearen "errudunak", izan ere zirkulu birtuoso batera eraman baitzituzten bertako ekonomiak: ekoizpena, produktibitatea eta enplegua elkarrekin haziz joan ziren urteetan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 131. orr.

Sistemaren ustezko zirkulu birtuoso horrek baditu bere mugak, ingurugiro baliabide eta ekologiari buruz mugatua den mundu honetan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 129. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

zirkulu birtuoso (5)


birtute ik bertute.

birtutedun ik bertutedun.

birtziklaje ik birziklaje.

birtziklatu ik birziklatu.

birulento 1 izond germenez mintzatzuz, organismo batean toxinak sortzen dituena; birus batek sortua.

C. difficile bakterio baten aldaera birulentoa da eta heste lodian garatu ohi da.  Berria - Gaiak   2004-08-08

Eritasun birulentoak; birus-txertoak; errabiaren profilaxia.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 181. orr.

2 erasokorra.

Xenofobo eta antisemita itzela ere bada Baroja, judufobia birulento partikularrekoa bereziki.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 245. orr.


birun iz ipar bidoia.

Joan den astean, asteazken aratsaldean, 13 kiloko gas-lehergailu bat (batzuk zioten 30 kilokoa zela) aurkitua izan da, 20 pintako erregai birun bati juntaturik zagola.  Herria   2003-11-20

Beren tresneria guzia jadanik harat helarazia dute hogoi birun handitan.  Herria   2004-09-09

Jokoak direlarik sokatira (pisu berdinean), orga joko, lasto altxatze, birun karreatze, kontrabanda karga bizkarrean.  Herria   2005-07-28


birunda iz bira, erronda.

Honek, ostera, birundarik azkarrenez inguratzen bada ere, ezingo du espazio guztia une bakarrean bete; zeren leku hura zatika hartuz joan beharko baitu, gero dena betetzeko.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 53. orr.

Cartierren urratsak ere entzuten dituzu noiztik noizera, zaindarien birunda egiten ari delarik.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 140. orr.

Erdiko plaza handian, zale sutsuen lau lerroko birunda inguruan, "Volgako marinelen" abestalde bat lurrean eseri eta txalupan baleude bezala egiten zuten arraunean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 90. orr.

Zingiran, eltxoen hodei bat buru atzean zuen birundan.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 62. orr.


birus (ETCn 12.433 agerraldi) 1 iz ezagutzen den izaki bizidun txikien eta bakunena, hainbat eritasunen eragilea dena.

Biokimikariak eta genetistak lankidetza estuan aztertzen hasi dira material bera, bizidunetatik sinpleena: bakterioak eta birusak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 103. orr.

Bakterioek zein birusek sor dezakete meningitisa.  Berria - Euskal Herria   2006-04-13

Giza gorputza prestatuta dago hainbat mikrobio, birus, bakterio, onddo eta parasitok kalterik egin ez diezaioten.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 119. orr.

Bakterio, birus eta bestelako mikroizakiak: miliunka eta miliunka.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 28. orr.

Gripearen lehenengo birusak.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 105. orr.

Eritasuna [...] mikrobio batek edo birus batek eragindako infekzioari zor zaio.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 168. orr.

Birus-aren xitatzeak bizpahiru aste irauten zuen; gero sukar bat gaixtoa, eta koma 8/9 egunez.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 128. orr.

Birusen kapsideak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 107. orr.

Birusa ohi baita medikuok erabiltzen dugun komodina, gaitz edo eritasun ezezagun baten aitzinean aurkitzen garenean.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 220. orr.

Baziren hirurogeita hamar urte bakterioen, birusen eta defentsa-mekanismoen ikerkuntzan ziharduela Institutuak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 80. orr.

Birusen eboluzio sistema oso berezia da.  Berria - Gaiak   2006-03-25

Bazen talde bat animalia-zelulak erabiltzen hasia zena poliomielitisaren birusa eta haren ugalketa aztertzeko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 84. orr.

Analisi birologiko sakon bat egin behar da eta birusa isolatu.  Berria - Gaiak   2004-02-06

Beste birus asko bezala, hegazti gripearen H5N1 birusa ere aldaera genetikotan bereizten ari da.  Berria - Gaiak   2006-03-25

Hegaztien birusaren giza aldaerak 18 lagun kutsatu zituen Hong Kongen 1997. urtean.  Berria - Gaiak   2004-01-30

Hegaztien birusaren giza aldaerak 18 lagun kutsatu zituen Hong Kongen 1997. urtean.  Berria - Gaiak   2004-01-30

Odoleko zeluletan hiesaren birusa erreplikatzea eragozten dute.  Berria - Gaiak   2004-08-18

Hiesa (Hartutako Immuno Eskasiaren Sindromea) gaitz bat da, GIB Giza Immuno-Eskasiaren Birusak eragiten duena.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 119. orr.

Antibirusak saltzen dituenak birusak asmatu eta zabaldu behar ditu aurrenik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 78. orr.

Botika bi batera hartuta birusa ezabatzea lor daiteke.  Berria - Euskal Herria   2004-05-19

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Orain orduko birusaren bi gene txertatu dizkio gripearen birus arruntari Ameriketako Estatu Batuetako zientzialari talde batek, eta hilgarri bilakatu dute mikrobioa.  Berria - Gaiak   2004-10-08

Kutsaraz zitekeen zenbait bakterio nahiz birus patogenorekin, baina akuria zen bakteriologoen aztergai behinena.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 81. orr.

Batzuetan, nahikoa izaten da "hildako" txerto bat -bakterio edo birus hilak- injektatzea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 162. orr.

Birus birkonbinakorrek jokatzen duten papera agerian ipini.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 161. orr.

-Ez ote duzu birus tropikalen bat -medikuak.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 12. orr.

Duela gutxi arte, birusen aurkako txertoak birus ahulduekin egiten zituzten.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 344. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eritasun birulentoak; birus-txertoak; errabiaren profilaxia.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 181. orr.

Birus aldaera horiek antzekoak dira oso, baina bakoitzak berezitasun bat du.  Berria - Gaiak   2004-02-06

2005a aurretik, birus guztiak Vietnam, Kanputxea eta Thailandian zabaldutako birus mota bat ziren.  Berria - Gaiak   2006-03-22

Birus azpimota ezberdinen geneak nahastu eta aldagai berriak sortzen dituzte.  Berria - Gaiak   2004-01-28

Erretrobirusen kontrako sendagaiek odoleko birus maila jaitsi eta aldi berean, defentsak sendotzen dituzte.  Berria - Gaiak   2004-01-31

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Igarleak, horoskopo egileak, soziologoak, historilariak... eztul birusaren antzekoak dira, jantziz eta itxuraz mudatzen dira, baina xedez eta bezeroz sekula ez.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 309. orr.

5 irud/hed

Medikua izanik, kristautasunaren birus berria aztertzeko grina eta tentazioa nozitu zituen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 408. orr.

Saizarbitoriaren iritziz, gatazkon aurrean jarrerarik zentzuzkoena nork bere birus nazionalista onartzea da, organismoan bere antigorputzak gara ditzan.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 120. orr.

Sara da maitasunaren aurkako nire txertoa, birus hila dagoeneko nire bihotzean: gaixotasuna gogorarazten dit, baina hilik dago, eta ez nau gehiago gaixotzen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 345. orr.

"Ez izan horren makalontziak eta hasi kalimotxoa edaten, ikusiko duzue nola pasako zaizkizuen hotzak", erantzun du Luismarik, hotza ez ezik alkoholak malenkoniaren harra ere akabatuko duelakoan, horixe baita parrandaren etsai nagusia, birus alu eta hilgarria.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 101. orr.

Euskal gizartean birus autodeterminista bat sortu dugu, gure borrokarekin.  Berria - Euskal Herria   2006-02-26

6 (informatikan)

'Sasser' birus informatikoaren ustezko sortzailea atxilotu dute.  Berria - Gaiak   2004-05-09

Birus bat sartuko nioke ordenagailuan.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 68. orr.

Birusak eskura daitezkeen txat bat bada ba.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 69. orr.

Ordenagailua birusekin bonbardatu zioten, sikarioak bidali zizkioten etxera, Eusko Ikaskuntzaren aldizkari guzti-guztien harpidedun egin zuten behin eta berriro.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 103. orr.

Ustekabean birus baten ezaugarri guztiak omen dituen AMAGINARREBA 3.1 azpiprograma kargatzen zitzaiola, edo EMAZTE 1.0 funtzionatzean oso mantso doalako KOADRILA 4.2 delakoa.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 102. orr.

Adituek azaldu zutenez, har informatikoa da birusa, ez baitu inoren laguntzarik behar ordenagailuan sartu eta lanean hasteko.  Berria - Gaiak   2004-05-09

Microsoftek birus ugariren erasoa jasan behar izan du azken hilabeteetan.  Berria - Gaiak   2004-05-09

Birus-sortzaileek ahalegin handia egin dute aurten ordenagailuak «bahitzen» eta kontrolatzen.  Berria - Gaiak   2004-12-30

7 erretro-birus ik erretrobirus.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

birus aldaera (19); birus aldaera batek (3); birus azpimota (3); birus bat (16); birus batek (15); birus batek eragiten (3); birus baten (5); birus berri (4); birus berri bat (3); birus eta (3); birus honek (3); birus hori (5); birus horrek (8); birus horren (3); birus informatiko (3); birus informatikoa (8); birus informatikoak (12); birus informatikoaren (5); birus klase (3); birus mota (3); da birus (3); den birus (3); edo birus (3); eta birus (6); gai den birus (3); gripearen birus (9); gripearen birus aldaera (4); hainbat birus (3); hegaztien gripearen birus (5); izeneko birus (3); mydoom birus (8); mydoom birus informatikoak (4); sasser birus (6); sasser birus informatikoaren (3)

atipikoaren birusa (5); atzeman dute birusa (3); aurkitu dute birusa (6); baina birusa (3); batek birusa (3); birusa agertu (9); birusa agertzen (3); birusa atzeman (10); birusa atzeman dute (4); birusa aurkitu (6); birusa azkar (3); birusa bat (3); birusa dute (5); birusa dutela (4); birusa duten (9); birusa dutenek (3); birusa dutenen (5); birusa ere (6); birusa erredakzioa (3); birusa eta (6); birusa ez (12); birusa ez da (7); birusa gib (6); birusa giza (4); birusa hauteman (8); birusa hauteman dute (4); birusa indartu (7); birusa indartu egin (3); birusa izan (3); birusa izateko (3); birusa mutatu (5); birusa mutatu eta (4); birusa oso (6); birusa sortu (6); birusa zabaldu (3); birusa zela (4); birusa zuela (13); birusa zuela baieztatu (7); birusa zutela (4); birusa zutela baieztatu (3); birusa zuten (6); c hepatitisaren birusa (4); da birusa (16); da hiesaren birusa (4); den birusa (8); duen birusa (9); dute birusa (14); dute gib birusa (9); eragiten duen birusa (6); eta birusa (7); gib birusa (55); gib birusa duten (6); gib birusa dutenen (4); gib birusa ere (3); gib birusa zuten (3); gripearen birusa (24); gripearen birusa atzeman (4); hegazti gripearen birusa (5); hegaztien gripearen birusa (16); hepatitisaren birusa (6); hiesaren birusa (15); hiesaren birusa giza (3); lehen birusa (3); motako birusa (3); pneumonia atipikoaren birusa (4); zen birusa (3); zuen birusa (3); zuten birusa (3)

birusak beste (3); birusak eragindako (4); birusak eragiten (5); birusak eta (4); birusak ez (5); birusak gib (6); birusak giza (3); birusak gizakia (3); birusak gizakiekin (3); birusak hil (5); birusak hildako (3); birusak jota (11); birusak jota hil (3); birusak jotako (6); birusak kutsaturikoak (3); birusak kutsatuta (9); birusak kutsatutako (14); birusak txinan (4); denge birusak (3); dezake birusak (4); ditu birusak (5); du birusak (8); du gib birusak (3); eskasiaren birusak (3); eta birusak (6); gehiago du birusak (3); gib birusak (17); gib birusak kutsatuta (4); gib birusak kutsatutako (3); gripearen birusak (5); hegaztien gripearen birusak (3); hil ditu birusak (3); zuen birusak (3)

birusarekin kutsatuta (6); birusarekin kutsatutako (4); birusarekin kutsatutako beste (3); dira birusarekin (3); gib birusarekin (5); gripearen birusarekin (3)

birusaren aldaera (20); birusaren aldaera berri (3); birusaren aldaeraren (3); birusaren aldaeraren bat (3); birusaren aldaerarik (4); birusaren aurka (3); birusaren aurkako (11); birusaren aurkako botikak (4); birusaren aurrean (3); birusaren azpimota (3); birusaren bi (4); birusaren biktima (3); birusaren garapena (3); birusaren kontra (4); birusaren kontrako (15); birusaren kontrako botikak (4); den birusaren (3); duen birusaren (6); dute birusaren (4); eragiten duen birusaren (5); eta birusaren (7); gib birusaren (11); gripearen birusaren (8); hegazti gripearen birusaren (4); hegaztien birusaren (3); hegaztien gripearen birusaren (4)

birusari aurre egiteko (5)

birusaz kutsatu (4); birusaz kutsaturiko (3); birusaz kutsatutako (4); gib birusaz (9); gib birusaz kutsatutako (3)

birusen aurkako (7); birusen bat (3); birusen eta (4); eta birusen (8)

hegazti gripearen birusik (3)


birusdun
1 GIB-birusdun GIB birusa duena.

Gure auzoko arrantzale-herriaz ere berdin esaten da, bera dela GIB birusdun gehien dituena.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 167. orr.


birxurgatu, birxurga, birxurgatzen du ad berriro xurgatu.

Gainera, itsasoak luze-zabal olatuak mendi barrenaren kontra apurtzen eta birxurgatzen ditu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 433. orr.


birxurgatze iz berriro xurgatzea.

Azken batean, odolak behar dituen substantziak tubuluetako birxurgatze-prozesuan berreskuratzen dira, eta behar ez diren substantzia kimikoak eta ur kantitate txikitxo bat, berriz, ureterretatik maskurira bidaltzen dira.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 194. orr.


birziklaezin izond ezin birziklatuzkoa.

Aski frogatuta dago errausteak oso ondorio txarrak ekar ditzakeela gure osasunarentzat: kutsadura, hondakin arriskutsu eta birziklaezinak, dioxinak...  Berria - Euskal Herria   2004-05-09


birziklagailu iz birziklatzeko gailua.

Diru asko irabazten ari zen nire ama, begi-bistakoa zen hura, BMW berri-berri bat zeukan atarian, baita uraren birziklagailu pribatu bat ere.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 123. orr.


birziklagarri izond birzikla daitekeena.

Lehenik eta behin, ahalik eta hondakin gutxien sortu behar da; bigarrenik, zaborra baliabidetzat hartzea eta haren kudeaketa optimizatzea, material birziklagarriak errekuperatuz eta duen energia baliatuz; eta, azkenik, ahalik eta gutxien isurtzea.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 84. orr.

Gipuzkoa osorako errausketa planta garatuko dugu, birziklagarriak ez diren hondakinetatik energia lortzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-02-04


birziklaia ik birziklaje.

birziklaje (ETCn 7 agerraldi; corpusean birtziklaje eta birziklaia soilik) iz birziklatzea. ik birziklapen.

Bi-hiru tekla zanpatuta egiaztatu nuen ez nintzela bertze "birtziklaje" baten beharrean oraingo honetan lehen urratsak egiteko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 269. orr.

Sendabelarren kulturari, loreen kulturari, usadioen kulturari, birziklaiaren kulturari, horiei guztiei tokia eginen dien mundua posible dela uste dugu  Berria - Harian   2005-05-26


birziklaketa iz birziklatzea. ik birziklapen.

Kaka bazkatzetik bizi dira eta birziklaketa nazkagarri horri deitzen diote adierazpen askatasuna eta zeregin demokratikoa.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 156. orr.

Birziklaketa da bidea.  Berria - Euskal Herria   2004-06-20


birziklamendu iz birziklatzea. ik birziklapen.

Birziklamendu ariketa hoberena atxeman zuten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 176. orr.


birziklapen 1 iz birziklatzea.

Zaborraren tratamendu aukeren artean, lehentasun zerrenda ezarri zen: murrizketa, berrerabilpena, birziklapena, konpostajea, errausketa eta zabortegietara botatzea.  Berria - Euskal Herria   2004-02-19

Birziklapena, hondakinetan dauden materialak berreskuratuz; konpostajea, hondakinak nekazaritzan erabiltzeko kalitate nahikoarekin mantenduz.  Berria - Euskal Herria   2004-03-30

Denon ahotan dabiltza polimero honek izan ditzakeen arriskuak, bai bere lorpenerako prozesuan, eta bai erabili ondorengo birziklapen edo errausketan.  Berria - Gaiak   2004-07-01

Bilgarri eta ontzi auto-suntsigarri edo (ganaduarentzat, adibidez, belar ondua estekatzen duen soka) jangarriak hedatuko dira, birziklapena osatzen laguntzeko.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 30. orr.

Errausketa birziklapenaren printzipioaren aurka doa, erre egiten baita.  Berria - Euskal Herria   2004-02-19

Industrigintzarekin, energiarekin, eta birziklapenarekin lotutako enpresa taldea.  Berria - Ekonomia   2004-02-12

2 (izenondoekin)

Birziklapen mekanikoa egokia da, baina ezin da beti erabili; hau da, erabilitako PVCzko produktua besteengandik bereiztea zaila denean, ez da eraginkorra.  Berria - Gaiak   2004-07-01

Beste bide interesgarria birziklapen kimikoarena da, baina zoritxarrez, egun, Europan ez da asko erabiltzen.  Berria - Gaiak   2004-07-01

3 (hitz elkartuetan)

Poliziako agenteek eta suhiltzaileeek sua hartu zuen birziklapen edukiontzi bat itzali behar izan zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-05-30

Jundiz: Birziklapen plantak 16.000 pertsonarentzako bezainbesteko energia produzituko du 2007an.  Berria - Euskal Herria   2004-02-25

4 norbaiti edo zerbaiti eguneratzea ezartzea.

Erakunde horietan ez da aldaketarik ezarriko langileen birziklapenik eta prestakuntzarik gabe.  Berria - Euskal Herria   2006-02-17


birziklatu, birzikla, birziklatzen (orobat birtziklatu g.er.) 1 du ad gai erabiliak edo hondakinak tratatu, erabilera berri bat izateko.

New Yorken zaborra birziklatzen hasiko dira.  Berria - Gaiak   2004-07-25

Sortutako zaborraren heren bi birziklatu edo konpostatu egingo dituzte.  Berria - Harian   2006-01-03

Hondakinak birziklatzeko teknikak hobetuta eta hondakinen kopurua murriztuta.  Berria - Euskal Herria   2004-11-05

Olioa birziklatzeko enpresa bat erre da Oliten. 2003ko urrian, Ipar Koreak Yongbyongeko zentral nuklearrean 80.000 plutonio barra birziklatzeari ekin zion.  Berria - Ekonomia   2006-02-28

Ukrainako zentral nuklearretako erregaia birziklatzen dute Txernobilen eraikitako tratamendu lantegian.  Berria - Gaiak   2004-10-08

Zaborrik baztertuena ere birzikla dezakeen artea baita literatura.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 11. orr.

Aser enpresak ekoizpeneko hondakinak birziklatzen ditu.  Berria - Ekonomia   2004-11-25

Pilak birziklatzen direla ziurtatzeko legearen testua hitzartu dute Europako Batasuneko kideek.  Berria - Gaiak   2006-05-04

• 2 da/du ad norbaiti edo zerbaiti eguneratzea ezarri.

Profesionalak birziklatzen dituen eskola bat eduki beharko genukeelakoan nago.  Berria - Kultura   2006-01-06

Birziklatzeko, katalana ikasteko, ikastaroak antolatzen dira eta askok parte hartzen dute.  Berria - Euskal Herria   2004-11-06

Izan ere, gutxietsi daitekeen leku bat berpiztu, birziklatu eta etorkizunera begira jarriz gero, ez al lukete beste lekuek ederrago eta sendoago emango?  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 75. orr.

Balio tradizionalak atzean geratu dira eta orain nekeza egiten zaio bere burua aldatzea, birziklatzea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 281. orr.

Gai izan behar dugu lozorrotik esnatzeko, birziklatzeko eta emakumeekin batera maitasunean, sexuan, laguntasunean eta balio-kidetasunean oinarritutako eredu berri bat eraikitzeko.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 283. orr.

Jar gaitezen egunean, esna gaitezen, birzikla gaitezen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 280. orr.

Petrodolarrak birziklatzean oinarrituriko kreditu pribatuaren nazioarteko ekonomiaren krisiak, 1980ko hamarraldian, Ipar-Ipar finantza-fluxuak areagotzea ekarri zuen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 90. orr.

Europako Ekialdeko komunismoko elite ustela zena kapitalismoko elite ustela da egun, liberalismoan birziklatua: horixe garaipena.  Berria - Mundua   2004-11-28

Cyclek ez du ezer berririk eskaintzen baina, haatik, jakin du birziklatzen iraganeko soinuak.  Berria - Kultura   2006-03-30

Diseinua landu behar dugu, gero autoak osorik birziklatzeko.  Berria - Gaiak   2004-07-01

3 (era burutua izenondo gisa)

Foru Aldundiak berak egiten dituen lanetan hondakin birziklatuok zelan erabili aztertzen ari dira.  Berria - Euskal Herria   2004-03-04

Hiri jasoagoen kopia txar bat paper birziklatuan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 139. orr.

Ministerio-tipoko karpeta zen gainera: urdina, kartoi birziklatuzkoa (kartoi birziklatua existitzen bada). paper birziklatua egin eta hura zuritzeko kloroa erabiltzen duen planta bat Haietako bat zen, berrogei bat urteko gizona, ejekutibo birziklatuaren itxura zuena.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 47. orr.

Beti aurkitzen zuen ordezko etiketa iraingarri bat: "silikonaren menpekoa" deitzen zion batzuetan, edo "lesbiana birziklatua", maizago eta garratzago.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 175. orr.

Jolas birziklatuak, adin guztietakoek parte hartzeko.  Berria - Harian   2005-05-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

birziklatu edo (4); birziklatu egin (4); birziklatu egin behar (3); birziklatu eta (7); birziklatu ezin (3); birziklatu nahi (3); birziklatuz gero (3); birziklatzea eta (3); da birziklatzea (3); eta birziklatu (4); eta birziklatzea (8); gehiago birziklatu (5)


birziklatze 1 iz gai erabiliak edo hondakinak tratatzea, erabilera berri bat izateko.

Bestelako tratamendu batzuk bultzatu behar direla diote, hala nola minimizazioa, berrerabilpena, birziklatzea eta konpostajea. Birziklatzea jarri ohi da, bai ingurumenaren eta bai ekonomia hazkundearen onerako jardueraren eredu.  Berria - Euskal Herria   2004-07-17

Materialen birziklatzea errazten duen produktuen eta industri prozesuen diseinua planteatu behar dela.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 61. orr.

Zati elektroniko konplexuen birziklatzea aztertzen duen beste enpresa batek.  Berria - Gaiak   2004-07-01

Errauste planta birziklatze intentsiboarekin bateraezina dela gaineratu zuen Lozanok.  Berria - Euskal Herria   2004-06-09

2 norbaiti edo zerbaiti eguneratzea ezartzea.

Irakaslearen prestakuntzaren eta birziklatzearen bidez landu behar da ahozkotasuna.  Berria - Kultura   2006-01-21

Beranduko ohartze horrek -eta birziklatzearen moteltzeak, HPEEko soberakinen ahitzea zela-eta- denak batera bultzatu zituen garapen-bideko herrialdeentzako kredituak bat-batean moztera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 90. orr.

Nazioarteko banku-sistemaren bidezko petrodolarren birziklatze horri esker arindu ahal izan zen, biztanle gutxiko [...] herrialdeetara aski baliabide handiak igortzeak munduko ekonomian zuen eragin atzeragarria.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 89. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nazioarteko Lanaren Bulegoaren arabera, Mexikoko eta Brasilgo haurren %18k eginkizun ekonomikoren bat dute birziklatze-lanetan, salmenta ibiltarian edota etxeko lanetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 140. orr.

Eredu egokia da, izan ere birziklatze prozesuetan, [...].  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 311. orr.

Jundizko birziklatze solairua 2007rako izango da prest.  Berria - Euskal Herria   2004-02-25

2016. urtean birziklatze tasa bikoiztu egingo dela diote.  Berria - Euskal Herria   2004-11-26

Ekoizleak, berak ekoizten duen ororen birziklatze kostuak ordaindu behar ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-06-09

Birziklatze agiria.  Berria - Euskal Herria   2004-07-28

Onofre, irakaslea, birziklatze ikastaro bat egiten ari dena.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 13. orr.

Birziklatze katean unibertsitateak eta enpresaburuak engaiatu behar dira.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

birziklatze tasa (4)


birzuzendu, birzuzen, birzuzentzen du ad berriro zuzendu.

Estatuari erasotzea arriskutsua izan badaiteke, aisa desmuntatua ere izan daiteke, isilduz eta pribatutasunerantz birzuzenduz.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 21. orr.


bis-bis 1 iz ahotsik gabe hitz egiten denean sortzen den hotsa.

Mikrofonoak ez ditu haien hitzak jasotzen, bis-bisa besterik ez.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 45. orr.

2 bis-bisean adlag

Kasuz entzun dizkizu aita Kapanak, bis-bisean gelditu zaretelarik meza eta gero.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 42. orr.


bis1 1 iz kontzertu edo kideko batean, hura bukatzean eta gehigarri bezala eskaintzen den pieza.

Zenbait aldiz sartu eta irten zen bakarlaria, gure txalo-zaparrada eskertzeko, eta guk esku-zartaka segitu genuen, bis baten bila.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 129. orr.

Hiru bis eskatu dituzte.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 82. orr.

Kontatu zuen ere [...] nola gau batean italiar tenore batek bost bis egin zizkion Utzidazu soldadu bat bezala erortzen abestiari.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 296. orr.

Bisetan kantu pare animatua gozatu genuen: Bok Espok eta Nyhira Hyra.  Berria - Kultura   2004-02-03

Eta gau bikain hau ixteko bi aldiz bueltatu ziren lauak, bisak emateko: hauen artean, Moonriver, Dylanen Forever young eta, nola ez, Only a woman's heart, entzuleak kantari.  Berria - Kultura   2004-11-09

Bisak eskatu arren, argiak piztu ziren eta akabo.  Berria - Kultura   2006-02-28

Bis bezala, Txaikovskiren Intxaur-hauskailua-tik, lehen ekitaldiko bukaera.  Berria - Kultura   2004-09-04

Bis gisa Brahms-en 5. dantza hungariarra eman zuten.  Berria - Kultura   2004-03-25

Bis bakar bat irabazi genuen: Entre dos aguas rumba famatua, Antonio Serranoren sarrera dotoreaz.  Berria - Kultura   2004-05-12

Emanaldia bis-ik gabe bukatu zen.  Berria - Kultura   2004-08-26

2 irud/hed

Biharamunean herritik alde egin zuen emakumeak, eta Napumocenok ero moduan bilatu zuen hiru egunez Mindeloko parrandatoki orotatik, ez ordea aurkitu, eta bilaketarekin segitu zuen gertatutakoak bis bat merezi zuela sentitzen zuelako.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 89. orr.

• 3 adlag bi aldiz.

Perfekzioaren legea (bis) .  Berria - Kirola   2004-12-28

Errepublikak liro xoraraz mundua, (bis).  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 28. orr.

Bazterretan gizonik ez omen zen lehen, (bis).  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 29. orr.

Esperantza dut zerbait... /... hori ez bada horrela (bis).  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 168. orr.

-Egin badiñat ere zirri edo mirri (bis) // nere kopet hezurrak pagatu din ongi.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 196. orr.

Gaurtandik gerora / penak zokora. / ¡Festara! / ¡Dantzara! / Donostiarrai oju / egitera gatoz. / ¡Pozaldiz! / Iñauteriak datoz. / (bis) / Bagera. / Gure bai, / kalera noa / beti pozez, / beti alai!  Askoren artean   «Rataplan» - 90. orr.

Zuzentasun bat behar, hortan zen guzia (bis).  Herria   2004-03-04

4 (zenbaki edo letra baten eskuinean, haren ondo-ondoan doala adieraziz)

Interesatua denak, motibapen gutuna eta CV-a bidali behar dio AEK-ri, Visitandines karrika, 2 bis, Baionan.  Herria   2005-07-07

Ametza ikastolan, Ametzondo karrikako 1 bis zenbakian, Hiriburun.  Herria   2003-05-15

Argitasun guziak helbide huntan: Topagunea, Arlozabal 8 bis. "Yhwh-ren ahotsa, indarraz" (Sal 29,4 bis). "C" bidean, normalean, Arregi kalearen ordez Azkueren etxartea hartu ohi duenez, bariazio honi "C bis" deitzea otu zait.  Herria   2004-08-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bis bakarra (6); bis bezala (5)


bis2 iz bisean bisekoa. ik bis-bis 2.

Ainhoak Euskal Herrira etorri behar zuen abenduan, bisa baitzuen senarrarekin kartzelan.  Berria - Euskal Herria   2004-02-03


bisa 1 iz bisatua.

Madrilgo enbaxadan ukatu egin zidaten bisa, bakarrik eta plan zehatzik gabe ibili nahi nuelako.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 20. orr.

-Erreferentzia-zenbakia daukat bisa eskatzeko.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 78. orr.

-Seguru egon naiteke bisa lortuko didazula?  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 54. orr.

Ez nago seguru zer nahiago dudan, Iranen sartzeko bisa ematea ala ez.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 45. orr.

Hamaseko eta Al Fatako diputatu bana Europako Kontseiluaren Asanblea Parlamentarioaren saiora (atzo hasia) ezin joanda geratu ziren, beharrezkoak zituzten bisak jaso ez zituztelako.  Berria - Mundua   2006-04-11

Erromesaldia duela hilabete amaitu bazen ere, bisak egonaldia luzatu eta lan egiteko aukera ematen zien.  Berria - Mundua   2006-02-04

Aldean daramat badaezpada ere kontratua, Egunkariak eman didan korrespontsal karneta, eta baita pasaporteari Madrilgo kontsulatu amerikarrak itsatsitako bisa ere.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 12. orr.

Denboraldi bat emana zen Alemaniako esparruetan Estatu Batuetarako bisa lortu aurretik.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 67. orr.

Erantzun ona izan behar zen doaike, hiru asteko bisa berehala lortu zutelakotz.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 160. orr.

Herritar guztiek dokumentu bat sinatu beharko dute, berriz, bisa eskuratu ahal izateko.  Berria - Mundua   2004-10-12

Hiru polizia sartzen dira, bata bestearen atzetik: lehena, pasaportea begiratzeko; bigarrena, bisa jartzeko, eta hirugarrena, gainbegiratzeko.  Berria - Mundua   2004-04-27

Marokoar edo aljeriar anitz sorterrira itzultzen dira, bisa agortzen zaielarik.  Berria - Euskal Herria   2006-01-13

Gauza bera gertatu zitzaien bisa iraungi zitzaien edota AEBetako immigrazio legeak urratu zituztenei.  Berria - Mundua   2004-10-21

Senideei bidaia gastuak, hotel, bisa zein telefono gastuak ordainduko dizkiete.  Berria - Mundua   2004-04-01

Hala ere, nire Teherango beste lagun bat kartzelan sartu dute bisen kontuagatik.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 83. orr.

AEBetara joateko bisak lortzeko, makina bat arazo izan dituzte.  Berria - Kultura   2004-06-15

Bisak, behintzat, aukera ematen dit oraindik beste egun batzuetan geratzeko hemen.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 143. orr.

Asanbleako presidente Rene van der Lindenek pena agertu zuen diputatu palestinarrak ezin izan zirelako Estrasburgoko saiora joan, eta bisekin zer gertatu zen ez zekiela esan zuen.  Berria - Mundua   2006-04-11

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bisa eskaera ukatu egiten zitzaiela ageri zen gutunean.  Berria - Euskal Herria   2004-03-04

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Turismo bisa dauka eta Mexikon halakoek ez ei dute manifestazioetan parte hartzeko eskubiderik.  Berria - Euskal Herria   2004-06-02

Istanbulgoan, tramitazio luzea itxaronda ere ez didate igarotze-bisa baino bermatzen, Pakistanerantz jarraitzen behartuko nindukeena, eta ez da hori nire asmoa.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 20. orr.

Pasaportea eta bertako lan "bisa" nahikoak ziren.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 72. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bisa bat (3); bisa eman (3); bisa eskatu (3); bisa eta (4); bisa lortu (5); bisa lortzeko (7); bisa ukatu (6); bisarik eskatzen ez (3); bisarik gabe (3); iranen sartzeko bisa (4); lan bisa (3); sartzeko bisa (4)


bisado ik bisatu1.

bisagra (orobat misagra) iz gontza.

Nik bisagretatik askatzear zeuden ate eta leiho erorien heldulekuei ematen nien eskua, eskonbroen atariko ate-leihoak bizirik baleude bezala besarkatzen nituen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 50. orr.

Bigarren zalantza une bat izan zuen oraindik, bisagrak biratu eta maletaren estalkia altxatzera deliberatu baino lehen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 193. orr.

Zulo horietatik hurbil samar eta bisagrekin lotuta, brontzezko izurde batzuk jarriko dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4910. orr.

Gero, liburua itxi egin zuen, kontu handiz, liburu arrunta baino areago bisagra kruzial bat bailitzan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 36. orr.


bisai ik bisaia.

bisaia (orobat bisai g.er.) 1 iz aurpegia.

Ateko kristalaren lurrun atzean bisaia irribera dakarren aurpegi bat dakusatHaserreak gorritzen zuen Mixelen bisaia.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 47. orr.

Bisaia ilaje eta bizar urdinduz estalia zuen hizlariak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 95. orr.

Deigarria du bisaia.  Berria - Kultura   2006-03-28

Tomasek ilunduxea zuen bisaia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 40. orr.

Bisaia ukitu zidan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 252. orr.

Burkoaren azpian gorde zuen bisaia.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 334. orr.

Hark gorputzaren aurka estutu ninduen, eguzkiak erretako bere bisaia niretik gertu.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 55. orr.

Itxura izugarria nuen, bisaia ubelez eta urdinez betea.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 157. orr.

Mutu diraute, bisaiako giharrik higitu gabe.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 23. orr.

Indiar haiek ikusi genituen, gorputza eta bisaia marra horiz pintatuak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 541. orr.

Ea zergatik ez dudan polizia deitzen -bisaia destainaz zimurtu zitzaion-.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 26. orr.

Ateraldiak ez zion bisaiaren seriotasuna mudarazi.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 105. orr.

Horrek agerian utzi dizkio bisaiaren argala eta begi gorrituak.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 51. orr.

Mutikoak irmo mantentzen zuen bisaia.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 131. orr.

Bere bisaia ez dela berria niretzat.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 139. orr.

Bisaian ezagun du kargu hartzera ausartzen denari lepoan ausiki egiteko prest dagoela.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 11. orr.

Adin bateko gizon baten bisaia, lasai eta gizen, alimaleko belarrien parentesien artean iribarretsu.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 92. orr.

Bisaiarik gabeko Eztarri Sakona.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 210. orr.

· Ateko kristalaren lurrun atzean bisaia irribera dakarren aurpegi bat dakusat.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 47. orr.

Haren aldamenean, saminez eta suminez beteriko bisaia.  Berria - Kirola   2006-03-24

B. ko bost lagun mendekatu zaizkio eta bisaiaren bete krema botatu diote.  Herria   2004-02-12

Gizona oldartu da kaxketaduneri, batto joiten zuela bisaiaren betean eta bestea zangoetan!  Herria   2005-02-27

Paueko mutiko gazte batek (18 urte ditu) bisaiaren bete harturik ukomilo ukaldi bat gaitza.  Herria   2003-08-14

Egunak joan egunak etorri, amak ez zion besterik errepikatzen, deabruen bisaia!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 111. orr.

2 (izenondoekin)

Ile horailak, txirikorda batean bildurik, Susieri bisaia txiki eta zuria zedarritzen zion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 23. orr.

Ukan duk aise bisaia hobea.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 148. orr.

Susie Thatcherrek abaildurik so egiten zion bere senarrari, bisaia zurbil hartarako begi urdinegiz so egin ere.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 38. orr.

Oin azpiko hutsunea betetzen hasi zitzaion, adorea itzultzen bisai goibelera.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 279. orr.

Neke zen bereiztea zer nagusitzen zen haren bisaia zurbilean, oinazea ala kolera.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 166. orr.

Bisaia ezezagunak ikusi ditu salmahaiaz bestaldean.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 167. orr.

Aurpegia nekez ikus ziezaiokeen arren, imajinatzen zuen haren bisaia transzendentala.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 232. orr.

Ellenek nahi gabe ikusi ahal izan zituen bisaia iheskorrak, farolak eta nikelezko gurpil zalapartariak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 505. orr.

Goizeko tenorea zen, eta herritarren bisaia txundituek ez zuten batere amorru-surik eragiten.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 155. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Margo-lanak ere eginak zituen bisai-ezpainetan: kokotseko pikorrak ez zitzaizkion kasik ezagutzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 102. orr.

Kapitaina ikusi nuen, bertze guardiak bezala, hango aulki bakarrerat loturik, ahoa eta bisai-buruak ere estalirik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 445. orr.

Haren beso gaina utzi eta bisai-mazeletan ezarri nion, bertzearekin niregana erakarri nuelarik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 254. orr.

Garratz mintzo zen, bisai-ozpin, nagusi batek menpekoari errieta eman behar dioneko baldintza gutienekoak betez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 65. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Gorputz eta begitarte horietan deus guti gelditzen zen hogei urte bete gabean ezagutu nuen neska mehakil eta bisai-hezurtsutik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 327. orr.

5 irud/hed

Mikelek gustura ikusi zion egunari bisaia alaia.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 236. orr.

Bere sorreran, gizakiaren eta Jainkoaren baiespena, gizakiaren zerbitzuan jarritako naturaren bisaia ezkutatua da.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 13. orr.

6 bisaia ona egin

Erretorak ez zaukun beti bisai ona egiten.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 28. orr.

7 bisaiaren bete ipar

B. ko bost lagun mendekatu zaizkio eta bisaiaren bete krema botatu diote.  Herria   2004-02-12

Paueko mutiko gazte batek (18 urte ditu) bisaiaren bete harturik ukomilo ukaldi bat gaitza.  Herria   2003-08-14

Gizona oldartu da kaxketaduneri, batto joiten zuela bisaiaren betean eta bestea zangoetan!  Herria   2005-02-27

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere bisaia (5); bisaia eta (8); bisaia gorri (3); bisaiak ez zuen (3); bisaiaren bete (3); eta bisaia (10); haren bisaia (13); haren bisaiak (6); haren bisaian (6); nire bisaia (3); zitzaion bisaia (3); zuen bisaia (7)


bisaje 1 iz adkor aurpegiaren itxura.

Hatz lehorrari begira geratu zen, tarte luzez, hatz erakuslean amu bat sartu zaion arrantzalearen bisajearekin, minduta baino gehiago, lotsatuta.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 41. orr.

Anek sarritan esana zion bisaje hark ez zuela batere ondo ematen taldearen estetikarekin.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 18. orr.

Noiz edo noiz ikusiak ginen gaseztaturiko dohakabeak gurdian ateratzen, haien bisajeetan ageri zen izuak zinez ikaratu gintuen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 165. orr.

Amonaren irria daukat gogoan; zahar haietako beste batzuk bisaje tristez zeuden arren, alai ematen zuen gureak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 137. orr.

Honen bisajea gogortu egin dela iruditu zaio, Joxanen benetako mina ukitu balu bezala.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 56. orr.

Ez dio flekilloak ohi bezala bere bisajeari nerabe itxurarik ematen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 118. orr.

Bisajean nabaritu dizut.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 27. orr.

Ez zion bidezko iritzi hemengo izen-abizenak ematea ere, beste aurpegi-bisajeren bat iritzi, nonbait.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 57. orr.

Gizajale haien bisaje basatiak eta hagin zorrotzak ikustea nahikoa irudikatzeko hurrengo eszenak nolakoak izango ziren.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 106. orr.

2 (gauzena)

Damuaren bisajea egin zaio, ni bezain errudun bihurtua da. Sagar berdotza, ondo heldu gabeko, hortzkirri gazi latza egiten duenari esaten zaion bezala, bisaje batere onik ez duen eguraldi eurigiroko horri, berdotxa datorkio primeran.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 235. orr.

Beste bailara batzuetan, zeru laiatua deitzen zaio horrela ikusten den goiko bisajeari.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 212. orr.


bisan ik bisean.

bisatu1 (orobat bisado g.er.) iz dokumentu batean, eskuarki pasaportean, ezartzen den oniritzizko marka.

Ilegal zegoen, bisatu eta paperik gabe.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 190. orr.

Soldadu ugari zebilen han, pasaporteak, bisatuak edo paperak eskatuz.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 70. orr.

Bielorrusian sartzeko bisatuak beharko direla-eta antolatzaileek pasaportea eskatzen didate.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 128. orr.

Europatik Amerikarantz ihesi zihoazen judu eta ezkertiarrei bisatuak edo pasaporteak lortzeko ardura zuen. -Estatu Batuetan legalki egoteko bisatua indarrean eduki behar da.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 174. orr.

Eragozpenik ez bisatua eskuratzeko.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 261. orr.

Gaur arratsaldean amerikar kontsulatura joango naiz, itzulerarako bisatuaren kudeatzera.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 260. orr.

-Zer bisatu mota duzu?  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 37. orr.


bisatu2, bisa(tu), bisatzen du ad dokumentu bat, eskuarki pasaportea, aztertu oniritzia emateko.

Bazkari legea egin, bide zorroa itxi, podaroshna polizi etxean bisatu, eta prest egongo zen abiatzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 87. orr.

Eta ez ahaztu, gero, Nijni Novgorodeko polizi etxera joatea zure baimena bisatzera.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 80. orr.

Bertan hautsiko zituzten Billancourteko Seine ibaiaren erdian pausatu Saint Louis uharte gaineko lantegi ikaragarrietarik, eguna 4La auto motor zatien bisatzen eta desbisatzen pasatu ondoan, ateratzen imajinatzen nuen gizona.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 62. orr.


bisean (orobat bisian eta bisan) bis (orobat biseanbis, bisenbis eta bisen bis) 1 adlag ipar aurrez aurre.

Presuna bakotxari, 45 galde eginak izanen zaizkio, bisean bis: xehetasun soziodemografikoak, elkarte bizia, agusagailuak, haren jarrera euskal lurraldeari, nortasunari, hizkuntzari buruz...  Herria   2004-09-30

Aste oroz bere lan orduetarik kanpo preso ikuskatzaile zen Korinarekin egoten zen bisean bis.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 76. orr.

Paradisu hura hau baino aise ederragoa da izanen Jainko Jauna ikusten ahalko baituzu bisean-bis!  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 77. orr.

Bisean bis hor zuten Carricart osagarri gaitzean baina lan haundia ere zuena defentsan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 456. orr.

Lehenik iratzartu zena Basoi izan zen; eta ohartu zen berehala ezker, eskuin, bisean bis zituenak urrun joanak zirela.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 108. orr.

Behiala espaloian zutik zeuden bi gizonetarik bat bisean bis neukala ohartu nintzen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 160. orr.

Gaineko karrikari goiti segituz, ezkerretarik, etxe bat bada izena ezabatua duena: "Ongi hemen", eta, kasik bisean bis, beste etxe baten izena hori ere desagertua: "Hemen hobeki".  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 50. orr.

Bizikleta saltzailea zen eta elizaren bisean bis den saltegiaren nagusi egon zen erretretan sartu arte.  Herria   2004-09-23

Bisean bis zuen Marlo-k etxea, Hartxurieta auzoan, Espainiako aldean.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 35. orr.

Ohartu hiza behin ere, bisean-bis dugun herriko etxea 1856an eraikia izan dela?  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 39. orr.

Segidan etxera badaramate, hor berean, apezetxea bisean bis, eta azken hatsa emaiten du: 1918ko urriaren 20a zen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 70. orr.

Kowloon, Hong Kong ugartearen parean bisean-bis dagoen kontinenteko "Bederatzi herensugeak" izeneko mendixkak dira.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 79. orr.

2 bisean biseko izlag/iz (kartzeletan) aurrez aurrekoa.

Bisean biseko bisita zuen bakoitzean biluztu eta ukitu egiten zuten espetxe funtzionarioek atera eta sartu behar zuen bakoitzean.  Berria - Euskal Herria   2004-01-25

Bisean-biseko gela tepo beilegian plantatu ziren herrokan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 272. orr.

Bisean biseko edo kabinetako bisitetan mantar brodatuetan bilduta ezagutu genituen seme-alaba edo iloba txiki haiek.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 146. orr.

Txokok maite zuen, eta luze gabe elkarren eskuen itzalak bilatzen zituzten bisean biseko berinaren eremuan irriz eta, beharbada, zoriontsu.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 76. orr.

"Noiz etorriko zara etxera" galdetzen ziguten hurrengo bisean bisekoan, jolasak eta jakinminak gainezka egiten dieten adin horretan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 146. orr.

«Preso bat bisean bisekoa egitetik itzultzean bi zaindarik jipoitu ostean altxatu gara», esan zion preso batek SER irratiari.  Berria - Mundua   2004-05-01

Azkenean Guardia Zibilak kanporatu zituen hiru presoren senideak, bisean bisekorik egin gabe.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 158. orr.

Kalkulu antzuetan zinpurtu zen emaztea: sei minutu, hiru oren laurden eta gero autobusezko zati bat, kartzelako atean bi ordu aiduru, oren bateko bisean-bisekoarentzat.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 262. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bisean bis (27); bisian bis (5)


biseanbis ik bisean.

bisenbis ik bisean.

bisera (orobat bixera g.er.) iz begiak eguzkitik babesteko pieza, burukoaren aurreko osagaia dena edo zerrenda baten bidez buruan itsasten dena.

Angeloren lagunak iltze batetik zintzilik zegoen bisera bat jarri zidan buruan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 222. orr.

Badakizue, kasketa moduko kapela hori, aurpegi gainera datorren biserarekin, eskularru handiak eta soingaineko lodia.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 163. orr.

Kapelaren bisera erabat ezkerretara biratu nuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 42. orr.

Taldeka doaz alde batetik bestera, berdintsu jantzita -bisera gorria, alkandora zuria, aurrezki kutxaren anagramaz apaindutako bizkar-zorroa-, eta begirale gazteen zaintzapean.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 15. orr.

Bisera berde ilun bat du buruan.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 151. orr.

Atarietatik laster batean atera ziren galtza urratuko gizon gazteak, biserak begien gainean jarrita.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 169. orr.

Bisera apurtu baten itzalpean zeuden begietan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 20. orr.

Bururako itxura xelebreko txapel astun samar bat aurkitu nuen, urtaroarekin behintzat bat ez zetorrena, bisera gogorrekoa eta gainetik aldeak eta ertza zeharka zeuzkana.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 241. orr.

Tranpalera iritsi zen orduko, artilezko bisera zuri-beltz bat sakelatik atera, bisera buruan sartu eta eskailera koloketan behera lasterka abiatu zen gizona.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 128. orr.

Agustinek bisera bat zeraman, beisbol jokalariena bezalakoa.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 361. orr.

Cricket klub bateko zilarrezko ikurra baitzuen biseran.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 32. orr.

Transistore txikia itzali eta talaian jarri da, eskuarekin bisera modukoa eginez.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 110. orr.

Inbidiaz begiratu diot emakume batek sokatik tiraka daraman rottweiler zakurraren bisera gorriari.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 20. orr.


biseradun (orobat bixeradun g.er.) izond/iz bisera duena.

Hiriko egunkari saltzaileak, mutiko gazte biseradun tirantez jantziak oihuka hasiko dira, egunkaririk gabe, hegaluzea biltzeko erabilitako egunkari paper zaharrak eskuetan hartuta.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 46. orr.

Gezurrezko marinelak edo marinel erretiratuak, painulua lepoan eta txano biseraduna buruan.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 109. orr.

Txano biseradun grisa, krakatsua, karratu handiduna; betaurreko lodiak, lupak bezalakoak; zigarro itzalia ahoan; arin-arin zeraman hirurogei urteen zama.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 50. orr.

Beisboleko biseradun txano hori eta gorriak jantzita zeramatzaten nekazariz inguratuta.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 185. orr.

Biseradunak eskua burura eraman eta biseraren begi-geriza erdi jasotzen du, diosala moduan.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 154. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

txano biseradun (3); txano biseraduna (6)


biserape
1 biserapean

Haren isla baizik ez genian ikusten, zerua baino ilunago, haren begirada ere ez, kaskuaren biserapean.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 44. orr.


bisestu 1 iz bisurtea.

Edo, han hemenka erraiten den bezala, bixixte urte, bisestu urte edo oraino betarras urte, azken hau Junes Casenave Harigile-ren hiztegitik duguna.  Herria   2004-02-26

2 (izenondogisa)

Urte bisestuetan jai bat gehiago beharko genuke, dio ere zentzu handiko esaldi batek.  Herria   2004-02-26


bisexual izond hetereosexuala eta homosexuala batera dena.

Bizitza osoan izan omen zuen jokaera bisexual hori. Jarrera bisexualak izaten dituzte, alegia, taldearen barruan, bai emeen artean bai arren artean, jokabide homosexualak eta.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 242. orr.

Daramaten pankartak dioen bezala, harro daude beren bisexualitateaz, baina baita trekkie izateaz ere.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 173. orr.

Lesbiana, Gay, Transexual eta Bisexualen espainiar Estatuko Federazioak adierazi duenez, [...].  Berria - Euskal Herria   2004-02-17

Homosexualak, heterosexualak, bisexualak, transexualak, bikotekidea dutenak, bikotekiderik ez dutenak, haurrak dituztenak eta haurrik ez dutenak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 20. orr.

Inor ez da gay, lesbiana, transexual, bisexual edo heterosexual jaiotzen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 73. orr.


bisexualitate iz bisexuala izateko nolakotasuna.

Nire ustez, Susanaren kontakizunak edozein teoriak baino hobeto azaltzen du bisexualitatea zer den.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 68. orr.

Daramaten pankartak dioen bezala, harro daude beren bisexualitateaz, baina baita trekkie izateaz ere.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 173. orr.


bisexualki adlag bi sexuen arabera.

Txirrindularitza-artegintza-herrigintza lehiaketa, bikote mistotan, Italiako hiri bisexualki alegorikoekin.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 292. orr.


bisian ik bisean.

bisibilitate iz ikusgaitasuna.

Behelaino esnetsuak bisibilitatea kenduko du eta, hurretik ere, zuen enbarkazioa apenas ikusiko da.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 186. orr.

Bide bazterrean dauden ibilgailu gehienak galtzadatik eta bisibilitate gutxiko bihurgunetatik kanpo daude, eta errepideetako segurtasun arauak errespetatzen dituzte.  Berria - Ekonomia   2004-08-22

Bisibilitate gutxirekin nabigatuko duzue isletara hurreratzean, pal pal pal joango da ontzia behelaino artean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 180. orr.

Bisibilitaterik gabe ez da segitzerik izango, brankaz itsumustuan jarraituz gero edozein izotz bloke joko duzuelako.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 279. orr.

Masta gainean antena parabolikoa jirabiraka ari zen, Bisibilitatea zero, eta kapitaina pantailako zirkulu kontzentrikoei begira, argi orratz fina bueltaka ari zela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 154. orr.


bisigodo (oroba bisigot g.er. eta bisigoto g.er.) 1 iz IV. mendean Europako sortaldean, eta gero Italian, Galian eta Hispanian kokatu zen herri godoko kidea.

Bisigodoek Galia Narbonensis delakoa hartu zuten, eta ia Midi osoa; burgundiarrak ekialdera begira dagoen aldean jarri ziren, eta frankoek beste guztia konkistatu zuten, gutxi gorabehera.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 271. orr.

Bisigodoek, burgundiarrek eta lonbardiarrek beren erresumak sortu zituztenean, idatziz jarri zituzten beren legeak, ez menderatutako herriei beren usadioak ezartzeko, baizik eta berentzat.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 191. orr.

Jeinu espainola -mestizoa- munduko hiru jeinuen sintesi eta harmonia da: orientala (arabiar eta juduek egin dutenagatik), mendebaldarra (bisigodoei eskerrak), eta erromatar-kristaua.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 265. orr.

Bisigodoen mendeko lurretan, aldiz, erromatar zuzenbidea hedatu zen, eta aginpide orokorra iritsi zuen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 195. orr.

Haiek ere bisigodoen garaiko hilobiak ziren.  Berria - Gaiak   2004-08-05

Nazioaren ohiturak Eurikok jarrarazi zituen idatziz, eta bisigodoen arazoetan erabakitzen zuten.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 195. orr.

Bisigodoen legeak, hala ere, merkataritzaren mesederako xedapen bat zuen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 56. orr.

2 izond herri horri dagokiona. ik bisigotiko.

Iberiar penintsulako Roderiko (Don Rodrigo) errege bisigodoa Eudon Handiaren aurka borrokan ari zen iparraldean, baskoi asaldatuen aurka.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 81. orr.

San isidoro-k eta monarkia bisigodoak jada, eta Vitoria eta Suárez-ek, komuneroek, etab., izpiritu espainol jatorra espresatzen dute, tirania ororen kontrarioa, zuzenzalea.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 77. orr.

Nola liteke ezjakintasunak herri barbaroen lege pertsonalak alde guztietan erorraraztea, eta probintzia bisigodoetan eta burgundiarretan erromatar legeak irautea?  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 204. orr.

Desberdintasun handi bat lege salikoen eta lege bisigodo eta burgundiarren artean.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 194. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bisigodoen legeak (5); bisigodoen legean (3); burgundiarrak eta bisigodoak (3); eta bisigodoen (3)


bisigot ik bisigodo.

bisigotiko izond bisigodoena, bisigodoei dagokiena. ik bisigodo 2.

Erresumaren tradizio bisigotikoa, edo Espainiako batasuna, edo Aragoi eta Gaztelaren erresumaren sorrera.  Berria - Kultura   2004-06-17

Estatu bisigotikoaren mende zeuden lurraldeak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 244. orr.

Pirinioetako bi aldeetako lurrek nolabaiteko independentzia izan zezaten Erresuma bisigotikotik eta Frankoen erresuma merovingiarretik.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 83. orr.

Bost belarritako, brontzezko uztai batekoak, eta zeramika zenbait, esaterako bi botilatxo bisigotikoak.  Berria - Harian   2006-03-22

Nekropoli bisigotiko bat aurkitu zuten herenegun Pego herrian Deniako Arkeologia Museoko arkeologoek.  Berria - Gaiak   2004-08-05

Valentziako nekazal inguruneetan hilerri bisigotikoak aurkitzea oso zaila delako.  Berria - Gaiak   2004-08-05


bisigoto ik bisigodo.

bisigu (orobat bixigu g.er.) iz Sparidae familiako arraina, haragi zurikoa, sukaldaritzan oso aintzat hartua (Pagellus centrodontus).

Bisigua desagertu zen kostalde honetan, txitxarroa gero eta gutxiago dago, eta berdela sartu nahi digute, orain hamar urte inork nahi ez zuena.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 10. orr.

Neguko atea noiz zabalduko, bisigutarako bidea noiz irekiko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 453. orr.

Begiak bisigu frijituarenak bezalakoak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 310. orr.

bisigu sendoak gorrimin puntu batez tindatzen ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 147. orr.

Afaltzeko ordua zen, eta Paddyk alboko Kaipe jatetxeko terrazan ikusitako parrillako bisigua zuen gustuko.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 35. orr.

Orioko bisigua ez da Oriokoa, ezta Aginagako angulak ere Aginagakoak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 140. orr.

Gogoratzen dudan beste amets bat: Lekeitioko kalean, bisigu denbora zenean, hogei txitxarro eta gehiago, eta guztiak gau batean sartu nituen sabelean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 211. orr.

Royk bere buru kizkurtsua eta bere bisigu-begi grisak atera zituen atetik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 438. orr.

Sudurmotza, oso argala, konkortu samarra, gaixo-itxurakoa zen, bizarrean azafrai-koloreko ile batzuk, eta bisigu-begiak zituena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 121. orr.


bisilabiko izond bi silaba dituena.

Danelen izena, berriz, Ada eta Mitxel izenek markaturik dator: ezin zen gehiegi urrutiratu bi izen horiek eskatzen duten girotik, Ada eta Mitxel triangelu bat osatzera erakartzen ari den angelu bisilabikoa baita Danel.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 62. orr.


bisio (orobat bisione) iz ikuspena; ameskeria.

Lehen, Unamuno-ren bisioan, iraganaldi uherra -Estatuak, gerrak, joputzak- desegiten eta gainditzen, etorkizun arras garden batera bokaleratzen ikusten zen.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 111. orr.

Amaitu ziren nolabait, edo amaitu gintuzten kasik, gose greba haiek ere (nik bitartean kolorezko bisioak ikusten nituen).  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 106. orr.

Bis bezala, oso-oso motz, Rachmaninoven Bisio iheskorrak sailetik bat.  Berria - Kultura   2004-08-31

Bisio-hotsa zabalduz zihoan, eta gainera neskatoak gero eta zehaztasun gehiagoz ikusten zuen hasierako zera delakoa.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 70. orr.

Bizitzako errubi hori, arteak bisione bilakatzen du.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 160. orr.


bisiolari iz bisionarioa.

Egunerokotasunarekin distantzia bat duen norbait, batzuetan bisiolari bilaka daitekeena, ekaitz beltzak zerumugetan pilatzen ari direlarik.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 164. orr.


bisionario izond/iz bisioak dituena eta bisio horien arabera aritzen dena.

Ibai-Ertzi buruz ari ginela, ea haren anaia bisionarioaren berri ba ote nuen galdetu zidan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 47. orr.

Suster Hadewich emakume mistikoa bezalako figura gailenak sortuta zeuden, eta horiek beren idatzietan sentimendu handiko mistika kristozentriko bat adierazten zuten, eta neurri handi batean profetiko-bisionarioa zena, bere adierazmolde biziki poetikoan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 2. orr.

Bisionarioaren ameskeriekin batera begi zorrotza ere beti izan du Oteizak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 36. orr.

Bisionario gehienak baserritar hutsak ziren, eskola gutxikoak beraz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 48. orr.

Matias konortea galtzen hasi zen hainbeste azalpenekin, eta pentsatu zuen gizon hura bisionario bat zela, eta Eskerrik asko esan zion, itzuliko ziola makila bueltan.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 178. orr.

Ez nuen ulertzen nola gerta zitekeen hura bezalako gizon bat, suisarra eta oinak lurrean zituena izaki berez, bisionario fanatiko hark bere asmazio eta gogobideetara ekarri izana.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 162. orr.


bisione ik bisio.

bisir iz subirano musulman baten ministroa.

Alp Arslan sultanaren bisir handia izendatu zuten.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 261. orr.

Kontuak kontu, Xariar Xerezaderen ipuinekin nola, halatsu geratu ziren liburu honetan agertzen diren erregeak eta sultanak, kalifak eta bisirrak.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 11. orr.

Bisir, kalifa eta sultanek sekta horretako kideei esesten zieten, beren sinesteengatik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 263. orr.

Hala bada, hamaika emir, bisir eta handikirekin batera, irten ziren landara, eta erregea zaldi gainera igo zenean, Dubanek esan zion: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 29. orr.

Bai erregeak bai jauregiko bisir eta handikiak mirespenez jabetu ziren Kamar Al-Samanen prestutasunaz.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 145. orr.

Jakin zuelarik bisirraren semea egun hartan bertan Badrulbudur printzesarekin ezkontzekoa zela, ez zerurako ez lurrerako geratu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 219. orr.

Sultanak ezin zuen hitza jan, eta bisirrarekin mintzatu zelarik, esan zion: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 221. orr.


bisistu iz bisurtea.

Bisistuetan, uzta haundiak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 85. orr.


bisisturte iz bisurtea.

Hauxe bada behar ginukeen urtea! Eta bai, bisisturtean gira.  Herria   2004-02-26


bisita (3.459 agerraldi, 237 liburu eta 1.286 artikulutan; ETCn 34.518 agerraldi; orobat bixita g.er.) iz 1 norbait ikustera joan eta berarekin halako denboraz egotea; bisitatzaile bat hartzea; bisitan etortzen den pertsona. ik ikustaldi; bisitaldi.

Bisita hark nire bizitza aldatu behar zuela igarri nuen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 238. orr.

Gaixotasunaren hasieran lagunen bisita franko izaten zuen, baina denborarekin urrituz joan zitzaizkion.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 428. orr.

Bisita berean eskua birritan tinkatzea ez da larregi?  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 126. orr.

Izan ere, ziur baitzeuden edozein ordutan joanda ere bisita eskertuko ziela, ia egunero joaten ziren hura ikustera.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 66. orr.

-Bisita duzu -esango zion garaia iristean-; aspaldiko lagun zaharra.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 176. orr.

Bisita nuela.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 25. orr.

Sarri izaten zuen haren bisita.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 497. orr.

Handik gutirat, gure amaren bisita izan zuen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 615. orr.

Geroxago omonier baten bisita ere ukan nuen.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 92. orr.

Bisita asko izaten baikenituen etxean.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 9. orr.

Zaleen aurrean aurkezteko, aldiz, Greziako Olympiakosen bisita izango dute, abuztuaren 21ean, San Mamesen.  Berria - Kirola   2004-07-30

Gipuzkoako Ganberako web orriak 7.500 bisita ditu hilabeteko.  Berria - Ekonomia   2004-02-11

-Eskertzen dizut bisita, baina oraingoz behintzat ederto nago osasunez.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 150. orr.

Baffinen fantasma uharte horretan bizi da, eta ez zaizkio bisitak gustatzen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 166. orr.

Estimatzen dizut bisita; hemendik aurrera, ez ahaztu: astialditxo bat izan bezain laster, etorri hona bazkaltzera eta denbora pasatzera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 162. orr.

Bisita zor zion.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 87. orr.

Beste bisita batzuk etorri ziren gero.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 201. orr.

Inoiz ez nintzen ausartzen han gehiegi luzatzen, nire bisitak aspertuko zuen beldurrez.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 172. orr.

Egokia ote da zaldun batek gauean honen berandu, ilunpean, dama baten bisita hartzea?  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 247. orr.

Aipaturiko anaiek bertan egiten zuten otoitza, otorduak eta loa, eta hartzen zituzten bisitak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1132. orr.

Uztailean eta abuztuan bizi-bizia izan da Nafarroako turismo bulegoen jarduna; 177.983 pertsonaren bisita jaso dute.  Berria - Euskal Herria   2004-09-26

Bidasoak liderraren bisita jasoko du gaur.  Berria - Kirola   2006-04-08

Martin Ugalde kultur parkean ohituta gaude Poliziaren bisitekin.  Berria - Harian   2006-03-10

Nolanahi ere, nire bisita bukatu da.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 107. orr.

Berak, esan gabe doa, ez zituen bisitak itzultzen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 387. orr.

Badago bisita bat derrigor onartu beharko duzuna.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 156. orr.

Zuk nahi dituzun bisita guztiak ukatzeko eskubidea daukazu.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 156. orr.

Nik egiten utzi nion, banekien-eta hori zela biderik laburrena bisita ez luzatzeko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 24. orr.

Bik bakarrik espero zuten gurasoen bisita: Sergei Golovinek eta Vasili Kashirinek.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 51. orr.

Atea ireki zidanean harridurazko hasperena egin zidan, ene bisita espero izan arren esperoko ez balu bezala.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 151. orr.

Ez zela beharrezkoa Costari bisita honen berri ematea.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 252. orr.

Adelaren bisitak are gehiago bultzatu ninduen abiatua nuen bidetik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 101. orr.

Lehenengo bisitetako bat Don Juan Manuel Garaikoarena izan zen, eta semearekin etorri zen gainera.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 122. orr.

Jakinik Ducourneau izeneko mediku frantses batek pasatzen zuela bisita block-aren parte bati, joan nintzaion eta tupustez galdegin nion: [...].  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 117. orr.

Agorrilaren 21 ean, ortzegunez: 16 etan, Baigorriko organoaren bisita, Remy Mahler-ekin.  Herria   2003-08-14

Loiolako San Inazioren Santutegiaren bisita gida batekin, gero baporezko treinaren museoaren bisita eta baporezko treinez Zestoa alderat joaitea.  Herria   2004-06-17

Igandean, irailak 8, berriz ere mahastien bisita 10 etarik goiti.  Herria   2002-09-05

Langraitz, Basauri eta Martutenera bisita.  Berria - Euskal Herria   2004-06-18

Amak eta arrebak ezagutu ere ez ninduten egin bisitara etorri zitzaizkidan lehen aldian, desitxuratuta nengoen.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 151. orr.

Condolezza Rice amerikar Estaduko segetari anderea, bisitaz bisita dabila Korean, Afrikako Ghana, Kenya, Senegalen eta ahal dituen guzietan.  Herria   2005-07-28

Senideei edo lagunei bisitak egin dizkiet, jakina, baina kontuz ibili izan naiz beti. turismo prospektuak, hiri planoak, posta-txartelak, bisitarako gida-liburuxkak.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 17. orr.

Bisitek alde egin dutela gogoratzen du, eta bakarrik geratu direla biak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 206. orr.

Bisiten joan etorriak abalen interesak baino garestiagoak dira.  Berria - Euskal Herria   2004-08-04

Lo sakonaren lorratzak kendu eta bisiten aurrean gizalegeak eskatzen duen planta berreskuratu nahiz.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 70. orr.

· irud/hed -1914an, Alacanteko hiriburuan, 28 urte pasatu eta gero, elur zuri-zuriaren bisita izan zuten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 27. orr.

Argi dago elurrari topea jartzea alferrikako kontua dela: badaki ekainean bertan bisita egiten ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 67. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bisita onak ordaina eskatzen du, eta zurea ona izan da niretzat! Pedro Huizirenganat joaiten nintzen: eguerdian, bisita labur batzuetan, aita Bartolomerekin eskola akabatu ondoren, bazkal aitzinean, edo arratsalde-arratsetan, bisita luze batzuetan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 161. orr.

Geroxeago, baina, bisita harrigarriaren eragina apur bat lausotzen joan zenean, hobeki sentitzen hasi nintzen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 152. orr.

Zer dugu, bisita ofiziala? -esan zuen zaindarietako batek, ahots hautsiaz.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 27. orr.

Bere bisita pertsonalak poliki-poliki gutxituz joan bazen ere, [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 407. orr.

Esan gabe doa "bisita kulturalean" geundela Holandan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 61. orr.

Bisita gidatua Armentiako atarian amaituko da.  Berria - Kultura   2004-06-19

Gutik egin zuen irauli ez bazuten apezpikuaren beraren autoa bisita pastoralean azaldu zelarik.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 268. orr.

Peterrek oso bisita berezia agindu dit bihar arratsalderako.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 109. orr.

Erizainen eguneroko bisita festa txiki bat da.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 126. orr.

Halako sentipen berezi bat eman zidan hari bere begi urdin ilunetara begiratzeak, eta ustekabeko bisita harengatik zein kikildurik zegoen ikusteak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 172. orr.

Horietako bat Kutz doktoreari egin beharreko derrigorrezko bisita zen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 244. orr.

Berealdiko bisita pila izan duzu, David.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 229. orr.

Harik eta egun batez, aurrez aurreko bisita bat egitera joan ginenean, ateko kartzeleroak esan zigun arte gure semea ez zegoela han.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 165. orr.

Izan ere, seguruenik hura izango baitzen Harresi Handira egingo nuen azken bisita.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 92. orr.

Aurreko bisitan, munduko lekurik zikinena iruditu zitzaion kartzela hura irakasleari.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 109. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Atzerago, kutxatila ugari -estalkidunak zein estalkigabeak-, gauza laburretarako, bisita-txartelez, hil-mezuz, antzerki-sarrerez [...] beterik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 87. orr.

Zigarro bat piztu eta pospoloa keinu axolagabez bisita-txartelen platertxora bota zuen-.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 111. orr.

Telefonoa eta bisita-liburua ziren atezain hura ateondoko ugazaba, boss-a, egiten zuten bi tresnak.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 31. orr.

Erratza pasatzen hasten zen Nerina; leihoa zabaldu, eta bisita-gelako alfonbratxoa astintzen zuen; argizaria ematen zion zoruari.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 282. orr.

Elkar ikusteko aukerarik badagoen aztertu, bisita egunak noiz diren ikasi.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 47. orr.

Beranduegi nenbilen ospitaleko bisita-orduetarako eta beste baterako utzi nuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 51. orr.

Hauek bisita garaian egin zituzten bidegabekeriek are gehiago sumindu zituzten anaiak beraren aurka.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1139. orr.

Legeak aiton-amonen bisita eskubidea arautzen du, bikotea banatzen denean.  Berria - Euskal Herria   2004-05-07

1990ean etengabeak izan ziren euskal presoen aurkako bortxazko erasoak, mehatxuak, bisita ukapenak, isolamendua, umiliazioak...  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 156. orr.

Harentzat bisita-baimena eskatu zuen Mariok martxoaren erditsuan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 142. orr.

Bost urte geroago, Marcel Errusiara itzuli zen hurrengo aldian, ezin izan zituen bere bisita-asmoak bete: idazlea hilda zegoen jadanik.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 145. orr.

Herrizaingo Sailak jakinarazi duenez, bisita erregimena malgutzeko eskatu zion espetxeko zuzendaritzari, baina hark ezetz erantzun zion.  Berria - Euskal Herria   2006-02-11

Ez dut uste sinetsi zidanik baina bisita-legearenak egin genituen biok, harik eta, gure ohizko elkarrizketa-gaien zerrenda amaitu ostean, halaxe bota nion arte: [...].  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 41. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Lehenagotik banuen zure dama-bisita bukaezinen berri.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 30. orr.

Ospitaleko praktikanteen artean baziren batzuk xelebre askoak [...] ezkutupean, sendagile askok baino gaixo-bisita gehiago egiten zutenak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 80. orr.

Tolosan azoka bereziaegin zuten ekainaren 16 an Sanjoanetakoa urtero egiten dutena bere artisau lanen erakusketekin eta Australiako oiloak, arras maltsoak, eta taberna-jatetxeetako ongi-etorriak, merkataritza bisitetarik lekora.  Herria   2001-06-28

5 (zerbaiti)

Heliografoari bisita: eguzkiaren orduen bandatxoa aldatu.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 73. orr.

Jende kopuru mugatua onartuko dute bisitetan, eta museora bertara deituz har daiteke lekua aldez aurretik.  Berria - Kultura   2004-11-06

Maiz egiten zion bisita bigarren zahagiari, ardoa freskatzen tortotx-arbolatik zintzilik jarria zeukatenari.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 47. orr.

Merezi du bisita, baina zementu eta harri berri gehiegi ari dira erabiltzen berriztatze lanetan.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 73. orr.

6 bisita egin

Maiatzaren amaiera aldera, azterketen aurretik, bisita egin nion Idoiari, larunbat arratsalde batez, ikasten ariko zela pentsatuta.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 201. orr.

40 eta 41 urte dituzten 9 lagunek bisita eginen diote San Obispo aldean ostatu bat atxikitzen duen, Mizel Olaizola Aiherra Lanbazterrekoari.  Herria   2003-10-30

Bat-batean Jaunak bisita egin zion, eta hain gozotasun handiz bete zitzaion bihotza, ezin baitzuen hitzik esan, ez eta mugitu ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 496. orr.

Etzazula ahantzi ahalik lasterren Maryri bisita egitea!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 242. orr.

Denak etortzen zaizkigu egunero bisita egitera.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 189. orr.

Bide batez, bisita egiten dio Klarari San Damianen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1213. orr.

Eta bihar bertan bisita egingo diot.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 105. orr.

Uztaileko egun batez -1964ko uztaileko bake-urte hartan- Martin eta biok zerrategira joan ginen Adriani bisita egitera.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 80. orr.

Ez zela mundu honetakoa niri bisita egin zidana.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 137. orr.

Mademoiselle Rogêtek igande goizean alde egin zuen amaren etxetik, 18... urteko ekainaren hogeita bian, bere izebari, edo beste ahaideren bati, bisita egiteko helbu- ru aitortuaz.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 138. orr.

Printzesari bisita egiteke geratu baitzen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 183. orr.

Alde egin behar nuela, egingo niola bisita beste batean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 232. orr.

Kasik arratsaldero egin zion bisita zorigaiztoko senarrari, haren samina arindu nahirik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 101. orr.

Ondorioz, hilero-hilero egin ohi zion Karmelek bisita.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 183. orr.

Psikologoari egin behar izan diot bisita, dena leun eraman nahi baitute.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 44. orr.

Lagun Arok Malagan jokatuko du eta Tauk Real Madrili egingo dio bisita.  Berria - Kirola   2006-04-02

7 (osagaiekin)

Asisko gotzaina etorri zitzaion, ohi bezala, adiskidantzako bisita egitera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 342. orr.

Japoniara egindako bisita labur baten ondoren gertatu zen txundigarri gaitasun hori.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 231. orr.

-Nik utzi egingo zaituztet, bisita bat egitera joan behar dut-eta -esan zuen Sanchezek.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 198. orr.

Andresek goizean egiten zituen bisitak; gero, arratsaldean, normalean ez zuen etxetik irten beharrik izaten.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 201. orr.

Eta iraindu egin behar al dugu gizona, bisita adiskidetsu bat egitera datorkigunean?  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 193. orr.

Paola eta Piera bisita laburrak egitera baizik ez ziren etortzen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 158. orr.

Harrezkeroztik, inork ez zion bisita gehiagorik egin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 385. orr.

Osabak noizean behin eskatzen zien erizainei uzteko bisita labur bat egiten bolatokira.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 226. orr.

Laster utzi genion gaizki hartutako bisita haiek egiteari.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 56. orr.

Ordutik, sarritan izan nintzen frau Gerdarenean [...] eta hilean bizpahirutan egiten nizkion bisitetan ikusi nuenez, egun osoa ematen zuen, goizetik gauera, puntua egiten.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 117. orr.

Ospitalera egindako bisitetan alabak ezagutu egin dituela adierazi dute gurasoek.  Berria - Gaiak   2004-10-08

Inoiz ere hitz egitera beharturik sentitu izan zirenean, hala nola Sarak Sergiori soldadutzan egindako bospasei bisitetan, beharrezko hitzak esatera mugatzen ziren.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 17. orr.

8 bisita gela (orobat bisitagela g.er.)

Berak ezin baitzuen jasan adiskide batek, baita Kutz doktorea bera izanda ere, bisita gelan itxaroten eduki zezan hainbeste denboran, doktoreari gogoak ematen zion arte.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 244. orr.

Aurrena, Sergeiren aita sartu zen bisita-gelan, Nikolai Sergeievitx Golovin koronel erretiratua.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 52. orr.

Baina gaur ez nindoan bisita-gelara; eta karrajo-tarteaz haranzko bulegora abiatu nintzen.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 12. orr.

Komentuko sarreran jarriz gero gauza sentitzen zela laguntzarik gabe bisita-gela zegoen lekuraino joateko, hainbat korridore eta ate zeharkatu behar baziren ere, Erratza pasatzen hasten zen Nerina; leihoa zabaldu, eta bisita-gelako alfonbratxoa astintzen zuen; argizaria ematen zion zoruari.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 112. orr.

9 bisita gelatxo

Hantxe, pabiloi hartan, bederatziehun kilometro luze jasan ondoren (Senideek asteburuetan antolatutako autobusetan eginak), ezkerreko bisita-gelatxoko afoinuan egoten zen Ixaskun leiala.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 12. orr.

10 bisita leku ik bisitaleku.
11 bisitan adlag

San Petersburgera bisitan etorri eta leku honetan egon gabe alde egitea konponezineko galera liteke.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 249. orr.

Apaiza maiz etortzen zitzaion bisitan amari, adore ematera.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 108. orr.

Ez ahaztu gaur arratsaldean komandantea datorkigula bisitan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 349. orr.

Bazuen miresle bat, Joe, ia gauero bisitan zetorkiona.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 157. orr.

Gure osaba bisitan joan zitzaioan Mariari aurreko astean, eta itxuraz, osabak ezer galdetu gabe, trapu zaharrak astintzen hasi omen zuan.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 188. orr.

Gustatzen zaio iraganaz hitz egitea, bere familiaren kontuez, bisitan joaten natzaionean.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 49. orr.

Ahizpa joaten zitzaion bisitan, eta berak, barroteen atzetik galdera bakarra egiten zion: "munduak hor jarraitzen al du?".  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 143. orr.

Richmond-era bisitan zihoanean ere [...] berripaperek idatziz jaso ohi zuten beti gertakariaren nondik norakoa.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 264. orr.

Nekazarien ordezkariak izan ditut bisitan, eta ez pentsa gozo etorri direnik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 11. orr.

Osasunaren Mundu Erakundeko (OME) zuzendari nagusi Lee Jong-Wook Kenyan izan zen atzo bisitan.  Berria - Gaiak   2006-03-10

Ez dakit, kanpotarra naiz, bisitan nago Madrilen, erantzuten zion amak.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 18. orr.

Lagunei batzuetan ez omen diete bisitan sartzen uzten.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 30. orr.

Arreba asko pozten zen bisitan azaltzen nintzenean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 27. orr.

Hildakoaren etxera bisitan eraman ninduen izebak arratsean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 20. orr.

George Bush Korean dabila bisitan, Asiaren Batasun Gorenaren Biltzarrean ere parte hartuz orobat.  Herria   2005-11-24

Kattalinek ez du ahantzi gaur arratsean Sophie heldu zaiola bisitan, bere senargai berriarekin.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 89. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

abokatuaren bisita (4); aitari bisita egitera (5); amaren bisita (4); atzoko bisita (5); aurreko bisita (7); aurrez aurreko bisita (7); auzi medikuaren bisita (4); azken bisita (16); barne ministroaren bisita (5); barne minixtroaren bisita (4); baten bisita (19); baten bisita izan (6); bati bisita (12); bati bisita egitera (5); bere bisita (16); beste bisita (8); beste bisita bat (4); bi bisita (5); bigarren bisita (10)

bisita asko (5); bisita bat (69); bisita bat egin (23); bisita bat eginen (4); bisita bat egitera (8); bisita batean (13); bisita baten (17); bisita batzuk (5); bisita bukatu (4)

bisita egin (134); bisita egin aurretik (5); bisita egin behar (8); bisita egin du (5); bisita egin eta (8); bisita egin gabe (4); bisita egin nahi (6); bisita egin ostean (5); bisita egin zien (4); bisita egin zion (18); bisita egin zuen (8); bisita egina (4); bisita eginen (7); bisita egingo (16); bisita egitea (13); bisita egitea erabaki (5); bisita egitean (4); bisita egiteko (41); bisita egiten (48); bisita egiten dio (4); bisita egiten zion (4); bisita egitera (124); bisita egitera etorri (11); bisita egitera joan (15); bisita egitera joango (7); bisita egitera joaten (9); bisita egiterat (7); bisita egitetik (4); bisita egun (4); bisita ere (6); bisita espero (7); bisita eta (32); bisita etzi (4); bisita ez (10); bisita gaur (26); bisita gehiago (6); bisita gehien (4); bisita gidatu (4); bisita gidatua (11); bisita gidatuak (30); bisita gidatuak antolatu (4); bisita guztiak (7); bisita haiek (6); bisita halako (4); bisita haren (9); bisita hark (7); bisita hartan (5); bisita hau (6); bisita hori (13); bisita horiek (4); bisita horrek (6); bisita horrekin (4); bisita horren (5); bisita hura (5)

bisita izan (49); bisita izan zen (5); bisita izan zuen (11); bisita izan zuten (6); bisita izango (6); bisita izaten (6); bisita jaso (19); bisita jaso zuen (6); bisita jasoko (12); bisita jasoko du (9); bisita jasotzen (5); bisita labur (14); bisita labur bat (7); bisita lekura (4)

bisita ofiziala (5); bisita ofizialak (4); bisita ofizialean (20); bisita ofizialez (5); bisita salatzeko (6); bisita txartel (5); bisita txartela (8)

bisita ugari (6); bisita ukan (10); bisita ukan zuen (4); bisita zela (4)

egin bisita (4); egin duen bisita (6); egin zion bisita (7); egin zuen bisita (12); egindako bisita (30); egindako bisita batean (6); egingo baitio bisita (5); egingo dio bisita (75); egingo diote bisita (10); egingo du bisita (4); eginiko bisita (10); egiten zion bisita (4); eguneko bisita (5); ere bisita (12); erregearen bisita (4); eta bisita (53); eta bisita egin (5); eta bisita egitera (5); eta bisita gidatuak (6); etxera bisita (5); ezusteko bisita (5); gabeko bisita (4); gure bisita (5); haren bisita (7); hari bisita (4); horri bisita (5)

jaunak bisita (4); jauregia bisita (5); lagunen bisita (4); lehen bisita (15); medikuaren bisita (5); ministroaren bisita (8); minixtroaren bisita (7); nire bisita (5); nuen bisita (6)

ohiko bisita (4); organoaren bisita (4); sarkozyren bisita (5); semeari bisita (4)

ustekabeko bisita (10); villepinen bisita (5)

bisitak egin (7); bisitak egingo (4); bisitak egiteko (6); bisitak egiten (8); bisitak egitera (5); bisitak ere (7); bisitak eta (18); bisitak ez (12); bisitak izan (4); egindako bisitak (13); eta bisitak (20); eta bisitak eta (4); lagunen bisitak (9)

aurreko bisitan (4); azken bisitan (10); azkeneko bisitan (4); behin bisitan (6); bigarren bisitan (5); bisitan da (4); bisitan etorri (27); bisitan etorri zitzaigun (4); bisitan etortzen (16); bisitan ez (8); bisitan izan (11); bisitan joan (34); bisitan joango (4); bisitan joaten (15); egin zuen bisitan (5); egindako bisitan (12); egindako lehen bisitan (4); eginiko bisitan (13); eta bisitan (10); etxera bisitan (10); hurrengo bisitan (7); joan zitzaion bisitan (4); joaten zitzaion bisitan (4); lehen bisitan (10); ospitalera bisitan (4)

bere bisitarekin (4)

bere bisitaren (8); bere bisitaren zergatia (4); bisitaren aurka (6); bisitaren bat (8); bisitaren beha (4); bisitaren berri (7); bisitaren karietara (4); bisitaren kontrako (4); bisitaren ondoren (10); bisitaren ondotik (7); bisitaren ostean (4); bisitaren zain (6); bisitaren zergatia (7); bushen bisitaren (4); egindako bisitaren (13); eta bisitaren (4); ministroaren bisitaren (4)

bisitarik egin (10); bisitarik ez (6); bisitarik gabe (28); bisitarik gabe gelditu (6); bisitarik gabe geratu (9); bisitarik nahi (4); inoren bisitarik (4)

bisitatik landa (8); sarkozyren bisitatik (6); sarkozyren bisitatik landa (4)

bisitaz eta (5); bisitaz izan (4); da bisitaz (4)


bisitadore izond bisitatzailea.

Hona zein izan zen Pedro Pacheco kardinale bisitadore eta erreformazaleak Martin Azpilkueta nafartar irakasle Frantziatik etorri berriari, bere lehen irakastaldiarentzat, proposatu zion tesia: [...].  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 24. orr.


bisitagarri izond bisita daitekeena, bisitatzeko modukoa.

Esana dizut, urte zaharrean ez ezik edonoiz dela bisitagarria gure herria: urtero, letra galegoen karietarat, lore eskaintza egiten zaio Castelaori txoko honetan maiatzeko azken igandean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 271. orr.

Ostera, nahiz eta berau alde askotatik gizateriari hain handi eta miresgarri iruditu eta bisitagarritzat hartua izan, ondasunetan aberats, gizonen indar handiz zaindua, hala ere, ez bide du inoiz ezer ospetsuago, ez santuago, ez miragarriago, ez kutunagorik eduki gizon hauxe baino.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 71. orr.


bisitagela ik bisita 8.

bisitaketa
1 bisitaketan bisitatzen.

Hortik zehar ibiltzetik, ama-bisitaketan.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 91. orr.


bisitaldi (ETCn 2.123 agerraldi) 1 iz bisita, ikustaldia.

Andres Untzainen loba Teodoro Untzainek diosdanez, bisitaldia 1959an izan zen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 301. orr.

-Ohore ohoragarria da guretzat, jauna, zure bisitaldi hau.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 455. orr.

Etxea utzi aurretik, bisitaldi bakoitzean zerbait hartu behar nuela erabaki nuen, nitaz jabetu zen etsipena uxatzeko.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 47. orr.

Nire bisitaldiko azken aurreko egunean Llanstephan-era eraman ninduen aitonak pony txiki makal batek tiratzen zuen orga batean Santuak kontsolamendu handia hartzen zuen Jainkoaren bisitaldiekin, horiek Ordenaren oinarriek beti sendo iraungo zuten ziurtasuna ematen baitzioten.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 48. orr.

-Zure bisitaldiak fruitu izan zuen -zorionak emanez bezala esan zidan.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 204. orr.

Egia da, bisitaldiak luzeegi iraun du.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 185. orr.

Hantxe amaitu ziren nire bisitaldiak Kubako Biblioteka Nazionalera.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 36. orr.

Bisitaldiak gehienez 14 egun iraungo du.  Berria - Mundua   2004-09-26

Bisitaldiak ez zuen luzaro jo: agurtzera zetorren.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 130. orr.

Hamabi liburu lapurtu nituen liburutegira egindako hiru bisitalditan, eta liburuak harrika bota nituen parkean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 37. orr.

Uste dut, ordea, hemendik lasterrera Hobbitongo taldetxoaren bisitaldia izango dugula.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 363. orr.

Moshe Katsavek hiru eguneko bisitaldia abiatu zuen atzo Hungarian.  Berria - Mundua   2004-04-14

Klasera azaltzeko arropa garbiak behar nituenez, amari egindako bisitaldiak ugaldu nituen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 48. orr.

Honezkero, ikusita daukat jende aldra ederra hona etortzen, bisitaldian, Coke bana eskuan, komunak non dauden begiratuz.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 74. orr.

Nahasketa antzeko zerbait sumatu nuen erakusketaren bisitaldian, eta bukatutakoan ez nekien oso ondo zeri buruzko erakusketa ikusi nuen.  Berria - Kultura   2006-04-09

Larunbatean 50 laborarik parte hartu zuten etxaldeen bisitaldietan.  Berria - Euskal Herria   2004-09-14

Orain artean 27 euro balio zuen bisitaldiak.  Berria - Harian   2006-01-04

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Abuztu erditsuan, eta aurreikusi bezala, bisitaldi labur bat egin nuen Oñati aldera lau egunez.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 269. orr.

Euskal jokalariek eginiko bisitaldirik handiena izan da, Euskal Herriko klub, elkarte eta selekzioak kontuan hartuta.  Berria - Kirola   2004-07-22

Bisitaldi gidatua hasteko zegoenez, batu gintezkeela jakinarazi zigun.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 154. orr.

Museoaren bisitaldi komentatua proposatua izanen zaie denei, eta euskaraz buruan buru.  Herria   2003-05-22

Hau dela eta bestea dela, Bixentari azkenean bisitaldi berezirik egin gabe nindoala konturatu naiz.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 100. orr.

Ordenagailuak bere zozketa itsuan oparitutako ginekologoa begitan hartu zuen Kristinak, lehen bisitaldi urdurian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 191. orr.

Hortik aurrera arin amaitu dute bisitaldi kulturala, belabeltzez eta hautsez betetako itzalpe horretatik alde egiteko gogoz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 43. orr.

Bisitaldi ofiziala zen baina hurrengo eszenan, tenplu barruan, benetako sinestuna zela ematen zuen.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 137. orr.

Bisitaldi jainkotiar horietan Jainkoak beregana hartzen zuen sarritan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1020. orr.

Seguru asko ez ninduen ezagutzen, baina auskalo, ez nuen gero barregarri gelditu nahi bisitaldi misteriotsu hura zela eta ez zela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 20. orr.

Jainkoaren bisitaldi maitetsuak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1020. orr.

Neure lehenengo bisitaldia txunditurik amaitzean, eskuin aldera jo nuen, aldapan gora, San Martin kaperaraino.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 270. orr.

Animalia hura Moro zela esan zidaten, etxeko artzain altsaziarra, nire aurreko bisitaldian ikusi nuen berbera.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 81. orr.

Adiskide dudan Ismael Manterola arte-kritikariak lagundu zidan Guggenheim-era egin dudan azkeneko bisitaldian.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 156. orr.

Lana onartzen baduzu, bihar Martuteneko presondegira joango gara ikustera, aurrez aurreko bisitaldia egiteko baimena dute eta.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 17. orr.

Larunbat goizetan liburutegirako bisitaldiak asmatu behar izan nituen, behialako trebezia Itzaga ondoko herri hustu bateko pareta erorietan berreskuratzearren.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 92. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bisitaldi bat (3); bisitaldi batean (5); bisitaldi hau (3); bisitaldi labur bat (4); bisitaldi ofizialean (3); egindako bisitaldi (3); eta bisitaldi (4)

zuen bisitaldiak (4)

azken bisitaldian (3); duen bisitaldian (5); egin zuen bisitaldian (3); egindako bisitaldian (3); eginiko bisitaldian (7)

bisitaldiaren ostean (3); egin zuen bisitaldiaren (3); zuen bisitaldiaren (3)

bisitaldietako batean (3)

azken bisitalditik (3)


bisitalditxo iz bisitaldi laburra.

Napoleon III.ari eskaini zitzaion bigarren harrera-egun horretaz, ez naiz aurreko bisitalditxoaren eguneko kanpai-hots andana harrigarriaz bezain ongi oroitzen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 44. orr.

Edo hamaiketan genuen ordu erdiko atsedenaldia erabili, bisitalditxo bat egiteko.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 151. orr.

Teresari bisitalditxo bat egitea ere... aurrekoan ez bezala berri on emaile gisa...  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 277. orr.


bisitaleku (orobat bisita leku) iz bisita egiteko lekua.

Ez nuen nahi (eta ez dut nahi, hobe) Zingiregi neure pausaleku ezkutu izatetik, inoren bisitaleku bihurtzerik.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 213. orr.

Whittaker andrea kanpoan zenetan, senarrarekin bidaiaren bat egitera joanda, bisitaleku zituen toki ikusgarrien irudi-postalak igortzen zizkion beti.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 64. orr.

Gogoan dut, hala ere, lehen graduko modulutik bisita lekura zelan eramaten zituzten, Ramon aurrena eta Mario ondoren, hiru kartzelero bizkartzain zituztela.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 165. orr.


bisitalier iz bisitaria, bisitatzailea.

Beha bada: 91.726 bisitalier izan zituen 2.000 urtean, eta 7.249 joan den 2004 urte hortan doi-doia.  Herria   2004-12-30


bisitaño iz ipar bisita laburra.

Berrikitan onartzen dute Miami-n eta Floridan bizi diren Kubatar herbestuek egin diezoten bisitaño bat gelditu den familiari.  Herria   2002-08-08

Urte oroz egiten zuen bere bisitañoa Euskal Herrira.  Herria   2005-05-19

Orai, diote Urtats aintzin eginen daukula bisitaño bat, hain segur Eguberri aintzineko astean, aste ondarrerat.  Herria   2003-12-04

Bisitaño bat merezi duen erakusketa berezia, obra ederrekin.  Herria   2004-05-27

Ihauteriako opor edo bakantza hauetan ere beste bisitaño bat igurikatzen dugu, aldi huntan Irulegiko Irratiaren fagoretan.  Herria   2003-02-13


bisitarazi, bisitaraz, bisitarazten du ad bisitatzera behartu.

Aratsaldean bisitarazi daukute delako eliza eder hori zointan obra nagusia baita 600 metro karratuko Lucio Muñoz-en erretaula.  Herria   2001-06-21

Eliza barnea eta Iñaki saindua sortu zen etxea ere bisitaraziz, denen loriagarri!  Herria   2001-07-05

Xabier Amurizari Abbadia jauregia bisitarazi dio eta gure bertsulari handiari ideiak trumilka etorri zaizkio.  Herria   2005-09-29

Aldi guziz etxalde guzia bisitarazten zidan, eskutik harturik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 57. orr.

Jainkoen ideia nazio handietan zergatik hedatu zen eta hiriak zergatik aldarez bete ziren [...] oraindik ere zertatik erroturik dagoen hilkorrengan beldurra, zeinak lurbira osoan zehar jainkoentzako santutegi berriak eraikiarazten eta jaiegunetan bisitarazten dizkieten, horren guztiaren arrazoia ematea ez da zaila.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 373. orr.


bisitari 1 iz bisitan doana.

Erran ere dizut ezen arras bertzelakoa zela haren jokabidea, bera baino handiagoak edo aberatsagoak zituenean bisitari.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 151. orr.

Urre-koloreko aulki eta ispiluz hornitutako areto zuri handia bisitariak hartzeko prest zegoen, argi guztiak piztuta.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 115. orr.

Temisek halaxe hartzen zituen bisitariak, zegoen bezala, batere txukundu gabe, etxeko janzki arruntak soinean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 209. orr.

Agnèsek, bisitariak hartzeko gelara joanik, bere bila etorritakoa gizon dotorea zela ikusi zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 238. orr.

Nire haserreak bisitaria zur eta lur utzi zuen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 89. orr.

Agurra errepikatu du bisitariak.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 57. orr.

Bisitariek segurtasun kontrol zorrotzak pasatu beharko dituzte estatua dagoen uhartera heltzeko.  Berria - Mundua   2004-08-04

Donostiara etortzen ziren bisitari guztiek (Urgull-Gazteluko soldaduek izan ezik!), "Aita Gure" batez bederen, gurtzen zuten gurutzea.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 37. orr.

Bisitariak eta etxeko jaunak kopa bana vodka edan zuten aurrena.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 147. orr.

Aspaldian ez dut bisitaririk izan -jakinarazi zion-, eta, egia esan, ez diet onura handirik aurkitzen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 181. orr.

Irisarrik argimutila eskuan, goiko solairura eraman zituen bisitariak, eta bi gelatan banatu.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 116. orr.

Turista eta bisitari ugari hartu arren, hiriak ez du turismorako zerbitzu egokirik garatu.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 166. orr.

Orain dela lau urte ekimena hasi zutenetik, urtero bisitarien kopurua goitituz joan da.  Berria - Kultura   2004-05-15

Aurreko egun osoan, eta goiz hartan bertan, bisitarien jarioa etengabea izan zen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 98. orr.

60.000 bisitari erakarri ditu [Biurteko Azokak]: 42.550 profesional eta 15.000 gonbidatu inguru.  Berria - Ekonomia   2004-06-13

Bartzelonatik iragango diren nazioarteko milaka bisitariri Herrialde Katalanen eskubide nazionalen berri ematen saiatuko dira kanpainagileak.  Berria - Mundua   2004-05-08

Iaz 2004an baino %4,3 bisitari gehiago izan ziren EAEn, hiriburuetan batez ere.  Berria - Euskal Herria   2006-01-24

Hasieran espetxean bisitari bat legez sentitzen nintzen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 106. orr.

1933ko martxoan Ondarretan Frantzisko Idiakez presoaren senide eta lagun batzuk bisitan joan eta hasi dira berriketan, euskaraz, eta kartzeleroa ohartu denean bisitariei pistola atera die, euskaraz hitz egitea debekatzeko.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 192. orr.

Hilabete geroago, mezua etorri zen Pauetik: Joana erregina berria Nafarroa Behereko bere lurraldeetara heldu zen, bisitari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 74. orr.

Bisitariek ezin izan zuten herritarrekin hitz egin.  Berria - Harian   2005-05-19

Sadar ez da zelai erosoa bisitarientzat.  Berria - Kirola   2004-03-21

Bisitarien gola kolpe latza izan zen.  Berria - Kirola   2006-01-04

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Triesteko geltoki aurrean egoten zela askotan, trenez iristen ziren bisitari arrotzei istorioa kontatzeko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 196. orr.

Bakean bizi zirenak, bisitari bitxi honek aztoratu ditu.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 39. orr.

Voltaire estiloko besaulki handi batean eserarazi zuen hain bisitari adeitsua.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 393. orr.

Bisitari ospetsuei behar bezalako aterpea eskaini nahirik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 74. orr.

Irakurtzen amaitu gabeko liburu baten aurrean aharrausika, zain, goi-gizarteko bisitari asmotsuren bat noiz etorriko ote zaion.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 91. orr.

Haien ustekabea, bisitari goiztiarrari beha!  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 231. orr.

Urteroko bisitari gisa, nola ikusi duzu azokaren bilakabidea?  Berria - Kultura   2004-12-08

Europako lehen bisitariak [Kebek-en] euskal arrantzaleak izan zitezkeen, edo bederen hauen arrastoak dira Europarren pasaiaren lehen frogak.  Herria   2002-08-08

Kanpoko bisitarientzat irekitzen zuten taberna bateko terrazan eseri ginen elkarri begira.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 190. orr.

Ezusteko bisitaria izan zuten.  Berria - Mundua   2006-02-24

Ustekabeko bisitariak izango zituelakoan, Aitak gordetzeko agindua eman zion semeari, baina Juanitok ez zuen horretarako betarik izan.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 25. orr.

Hara han ezgaraiko bisitariak!  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 196. orr.

Urte gutiren buruan noizean behinkako bisitaria bilakatu nintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 58. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

2005. urterako finkaturiko bisitari muga erraz gainditu du museoak.  Berria - Kultura   2006-01-11

Bisitari-harremanak, bisita: oinarri berri bat, hasiera berri bat.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 279. orr.

Presaka zebilen, bisitari talde bat zain baitzeukan aretoan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 516. orr.

"Neskek aingeru bati bezala begiratzen dizute", esan zidan Lubisek hirugarren edo laugarren bisitari multzoa Iruaindik aldendu zenean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 125. orr.

Halere, barneko eta kostaldeko eskualdeetan ere igo da bisitari kopurua".  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 207. orr.

2004rako bisitari aurrikuspena: 850.000.  Berria - Kultura   2004-01-14

Inguru horretan bisitari andana ikusteaz gain, zaldi edo behor-taxiak ere aise bereganatzen du ibiltariaren begirada.  Berria - Kirola   2006-04-18

Irteerarantz presaka zihoan bisitari-uhinean, irribarre handiak egin zizkioten batzuek Nofuturi, Léak bere bi nebei Blaise Pascal enpresagizon nola bihurtu zen kontatzen zien bitartean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 357. orr.

Etxera etortzen diren bisitariak peristiloetan ez hartzeagatik, bisitari-gela hauetan baizik.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2990. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Istorio arraro berbera, mamu-bisitarien esku drastikoek garbitu eta berriro altzarituarena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 294. orr.

· Zuhaitzaren ondoa utzi eta han-hemenka argazkiak egiten ari ziren turista-bisitarien artean ibili zen batetik bestera, inguruak miatzen.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 12. orr.

5 irud/hed

Haizea, berriz, martxoko bisitari fijotakoa da.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 127. orr.

6 (izenondo gisa)

Swan andrea, Matson andrearen ezkonahizpa bisitaria, hura baino gazteagoa.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 236. orr.

Hemen desagertu da amona, aienatu da umea eta suntsitu da poeta bisitaria ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 142. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baino bisitari gehiago (5); bat bisitari (9); beste bisitari (3); bisitari asko (3); bisitari baino gehiago (5); bisitari bat (10); bisitari espero (5); bisitari eta (7); bisitari gehiago (11); bisitari gehiago izan (3); bisitari gehienak (5); bisitari gisa (4); bisitari gutxiago (3); bisitari guztiak (4); bisitari haiek (3); bisitari hartu (6); bisitari hartu ditu (3); bisitari horiek (3); bisitari inguru (3); bisitari izan (43); bisitari izan dira (8); bisitari izan ditu (15); bisitari izan zituen (11); bisitari izatea (3); bisitari kondatu (3); bisitari kopurua (13); bisitari ugari (4); bisitari ukan ditu (4); eta bisitari (12); gora bisitari izan (3); izan zen bisitari (3); mila bisitari (3); milioi bisitari (4)

bisitaria eta (3); bisitaria ez (3); eta bisitaria (3)

bisitariak bere (3); bisitariak ere (4); bisitariak eta (4); bisitariak ez (7); bisitariak ez zuen (3); bisitariak hartzen (3); bisitariak nire (4); bota zidan bisitariak (4); bota zuen bisitariak (4); egin zidan bisitariak (4); esan zidan bisitariak (4); esan zuen bisitariak (23); eta bisitariak (9); eten zidan bisitariak (7); gure bisitariak (5); lehen bisitariak (3)

esan nion bisitariari (6); eta bisitariari (5)

bisitariei begira (3)

baina bisitariek (3); bisitariek ezin (3); eta bisitariek (5); izango dute bisitariek (5)

bisitarien artean (8); bisitarien eta (3); bisitarien kopurua (6); bisitarien kopuruak (3); eta bisitarien (6)


bisitatoki iz bisitalekua.

Hau hor dago orain, bisitatoki ikusgarri ospetsu, molde ainitzetako mintzaldi.  Herria   2002-10-17


bisitatu, bisita(tu), bisitatzen 1 du ad bisita egin. ik ikustatu. (pertsonak)

Luze pentsatu ondoren Bordelera joango zela erabaki zuen Agnèsek, aita bisitatzera eta ama bilatzera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 240. orr.

Hurrengo egunetan, egunero bisitatu nuen Adela, Jon bisitatzera joaten nintzen, baina emaztearekin edo bakarka, sekula ez bertze presoen senideekin batera.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 194. orr.

Azkarate bisitatzeko baimenik ez dutela salatu dute presoaren senideek.  Berria - Euskal Herria   2004-01-18

Saddam Hussein bisitatzeko baimena du Gurutze Gorriak.  Berria - Mundua   2004-02-15

Norbaitek bisitatuko banindu!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 148. orr.

Bera da Guatemalan bisitatzera noala esan dizudan anaia.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 35. orr.

Gure ama lehengusuak bisitatzeko aitzakian etortzen zuan hona.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 143. orr.

Emakume pobretxoak bisitatzen ditu, eta kartzelatu apal eta mespretxatuengana iristen da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 261. orr.

Kartzelako enfermerian nengoen batean, komunaren arauak hautsi eta Triku eta Etxeberria etorri zitzaizkidan bisitatzera.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 446. orr.

"Pauera zu bisitatzera joatea", esan nion.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 191. orr.

Egia da, gu bisitatzekotan da.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 109. orr.

Zoaz eta bisita itzazu anaiak, eta emaiezu edaten biziaren espirituzko kaliza honetatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1035. orr.

Nor zara zu, ontasun, jakinduria eta ahalmen neurrigabeko Jauna, har zirtzil eta higuingarri hau bisitatzera etortzeko?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1088. orr.

Bisitatzera joan zitzaion zenbait ministro, eta bere onera ekartzen ahalegindu ziren.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Batak bestearen familia bisitatu zuen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 203. orr.

Urte batzuk lehenago elkarrekin bisitatu genuenean, Ritari esan nizkion gogoeta horiek beroiek eta kexatu egin zen biziki nire ozpin ikuspegia erakutsi nionean eta gai nintzela esan zidan jaialdirik ederrena purtzilkatzeko.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 146. orr.

Finalerdietara sartu nahi dutenen artean Miarritze dago, eta Bourgoin bisitatuko du gaur.  Berria - Kirola   2006-04-14

Miarritzek Paue bisitatuko du eta Montpellier hartuko du.  Berria - Kirola   2006-05-02

2 (bestelakoak)

Ez nuela sobera ezagutzen lurralde hori eta nahi zuen lekutan ibiliko ginela baina berdin Olite bisitatuko genuela.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 68. orr.

Nire jarrera aldatu egin zen, ordea, Boulevard Saint Germaineko 202a bisitatu ondoren.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 201. orr.

Arrebak esan zidak askotan bisitatzen duala Alaska hotela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 85. orr.

Eliza bisitatu nahi nuen baina hetsia da.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 64. orr.

Kanten hilobia bisitatu behar dugu.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 174. orr.

Siddal aipatzean, ordea, bere hilobia ezin bisita zitekeela jakinarazi zigun.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 156. orr.

Espainiako Erregeak Gasteizeko Arakako kuartela bisitatu du.  Berria - Euskal Herria   2004-05-05

Maila guztietako burdelak bisitatu nituen, bezero moduan beti.  Berria - Gaiak   2004-05-28

Mister Lewinek atzo gure itsasontziko makina-aretoa bisitatu zuela dio.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 115. orr.

Gaur, Internetaren laguntzaz batik bat, hango eta hemengo web-orriak bisitatuko ditu.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 177. orr.

Europar gizon ospetsu baten tankera zuen, judu auzoa bisitatzera makurturik.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 50. orr.

Kartzelak, harategiak eta azokak bisita itzazu; garrantzi handia du-eta leku horietan gobernadorea agertzeak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 186. orr.

17.500 lagunek bisitatu dute orain arte Manifesta 5.  Berria - Kultura   2004-06-22

-Madrilgo Sol ingurua bisitatu nahi nuke -diost halako batean.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 50. orr.

Kristau lurrekin batera musulmanenak bisitatu zituen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 28. orr.

Uharte santuak bisitatu zituzten, Kareliako itsasaldetik hurbil, eta Solovetskeko komentua, Troitsakoa, Kieveko San Antonio eta Santa Teodosiarenak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 390. orr.

3 (adizlagun baten eskuinean)

Gurasoak gutxitan bisitatzen nituen. Baiezkoa eman nion, luze gabe bisitatuko nuela.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 7. orr.

Hobbitak handik eta hemendik ibiltzen ziren, lehenago egondako tokiak berriro bisitatuz.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 290. orr.

Baina zakurrak noiznahi bisitatzen zuen Mikel han ere.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 73. orr.

Orobat, elizak sarri bisitatu eta klerikoei benerazioa eta begirunea izan behar diegu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 101. orr.

Beren eskumeneko probintzia eta bizilekuetan koka bitzate anaiak, eta sarri bisita eta espiritualki aholka eta adore bitzate.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 135. orr.

Ez zituelako Kristoren mirabe santu haiek pertsonalki sarriegi bisitatzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 408. orr.

Zoko horretantxe egon zuan urte askotan Escala Kafea, Motako Gazteluko soldaduek hain maiz bisitatua.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 84. orr.

4 irud/hed

Dolmancék, eraso hauek gertatzen diren bitartean, bere tramankuluaz bisitatu ditu partehartzaile guztien ipurdiak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 297. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldiz bisitatu (3); askok bisitatu (3); baino gehiagotan bisitatu (3); bat bisitatu (15); bat bisitatu genuen (3); batzuk bisitatu (3); behin bisitatu (3); berriro bisitatu (3)

bisitatu ahal (28); bisitatu ahal izan (13); bisitatu ahal izango (7); bisitatu ahal izateko (3); bisitatu aurretik (3); bisitatu behar (23); bisitatu beharko (6); bisitatu beharra (4); bisitatu ditu (12); bisitatu ditudan (3); bisitatu dituen (3); bisitatu ditugu (8); bisitatu dituzte (19); bisitatu du (11); bisitatu dugu (9); bisitatu dut (5); bisitatu dute (17); bisitatu eta (28); bisitatu eta gero (3); bisitatu gabe (7); bisitatu gaitu (3); bisitatu genituen (4); bisitatu genuen (4); bisitatu izan (4); bisitatu nahi (19); bisitatu nahi nuen (3); bisitatu nituen (3); bisitatu nuen (14); bisitatu ohi (4); bisitatu ondoan (4); bisitatu ondoren (11); bisitatu ostean (4); bisitatu zituen (36); bisitatu zituen atzo (5); bisitatu zituzten (19); bisitatu zituzten atzo (3); bisitatu zuela (6); bisitatu zuen (44); bisitatu zuen atzo (9); bisitatu zuen auzi (3); bisitatu zuenean (5); bisitatu zuten (26)

dute bisitatu (5); egunero bisitatu (6); eliza bisitatu (4); eliza bisitatu nahi (3); ere bisitatu (13); eskola bisitatu (3); eta bisitatu (9); etxea bisitatu (4); familia bisitatu (5); gehiagotan bisitatu (3); guneak bisitatu (3); guztiak bisitatu (5); guztiak bisitatu zituen (3); han bisitatu (3); herria bisitatu (3); hilobia bisitatu (8); lagunek bisitatu (5); lagunek bisitatu dute (4); leku bisitatu (3); museoa bisitatu (4); nagusia bisitatu (4); parkea bisitatu (3); pertsonak bisitatu (3); presoak bisitatu (4); zentroa bisitatu (3)

bisitatuko baitu (3); bisitatuko ditu (10); bisitatuko ditugu (3); bisitatuko dituzte (12); bisitatuko du (44); bisitatuko du eta (5); bisitatuko du gaur (4); bisitatuko du san (5); bisitatuko duen (3); bisitatuko dute (12); ere bisitatuko dituzte (3); perpinya bisitatuko du (3)

bisitatuz eta (3)

bat bisitatzea (6); bisitatzea erabaki (3); bisitatzea eta (5)

bat bisitatzeko (4)

bisitatzeko asmoa (6); bisitatzeko aukera (17); bisitatzeko aukera izan (4); bisitatzeko aukera izango (5); bisitatzeko baimena (10); bisitatzeko eta (6); bisitatzeko helburu nagusia (3); bisitatzeko parada (5)

erakusketa bisitatzeko (3); herria bisitatzeko (4); hura bisitatzeko (3); lakua bisitatzeko helburu (3); museoa bisitatzeko (5); presoak bisitatzeko (5); semea bisitatzeko (3); tengrelako lakua bisitatzeko (3)

azoka bisitatzen (3); bat bisitatzen (7); bisitatzen ahalko (17); bisitatzen ahalko da (9); bisitatzen ahalko dira (6); bisitatzen ari (9); bisitatzen ari da (3); bisitatzen ditu (3); bisitatzen dituen (3); bisitatzen ditut (4); bisitatzen dituzten (4); bisitatzen du (3); bisitatzen duen (4); bisitatzen dute (4); bisitatzen duten (7); bisitatzen eta (5); bisitatzen ez (4); bisitatzen izan (13); bisitatzen izan zen (3); bisitatzen omen (3); bisitatzen utzi (3); bisitatzen zituen (8); bisitatzen zituzten (4); bisitatzen zuen (12); bisitatzen zuten (4); ere bisitatzen ahalko (4); etxea bisitatzen (3); gutxitan bisitatzen (4); hilobia bisitatzen (3); hilobia bisitatzen izan (3); hiria bisitatzen (3); leku bisitatzen (3); museoa bisitatzen (6); presoak bisitatzen (3); urtero bisitatzen (3)

ama bisitatzera (4); anaia bisitatzera (6); bat bisitatzera (14); bat bisitatzera joan (3); batzuk bisitatzera (3)

bisitatzera doan (3); bisitatzera eta (8); bisitatzera etorri (7); bisitatzera etorriko (4); bisitatzera etortzen (3); bisitatzera joan (40); bisitatzera joan ahal (3); bisitatzera joan zen (16); bisitatzera joan zenean (4); bisitatzera joana (3); bisitatzera joandako (7); bisitatzera joatea (6); bisitatzera joateko (8); bisitatzera joaten (15); bisitatzera noa (3); bisitatzera zihoala (9); bisitatzera zihoala hil (4); bisitatzera zihoan (4); bisitatzera zihoazela (8); bisitatzera zihoazen (8)

emaztea bisitatzera (4); espetxera bisitatzera (3); euskal presoak bisitatzera (4); familia bisitatzera (9); haiek bisitatzera (6); hilobia bisitatzera (7); hilobia bisitatzera joan (5); hiria bisitatzera (4); hura bisitatzera (8); lagun bat bisitatzera (3); laguna bisitatzera (3); lagunak bisitatzera (4); preso bat bisitatzera (3); presoa bisitatzera (7); presoak bisitatzera (17); presoak bisitatzera joandako (5); presoak bisitatzera zihoazela (5); semea bisitatzera (7


bisitatxo iz bisita laburra.

Frantziako Enperadore-Enperadoresaren lehenengo bisitatxoa ere gogoratzen zait gardenki.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 44. orr.

Ez zegok lotan, pentsatu diat, igoko nauk bisitatxo bat egitera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 309. orr.

Egingo al diguzue bisitatxo bat arratsaldean?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 277. orr.

Sorkunderi eta bere familiari bisitatxo bat egiterik ez al nuen nahi galdetu zidan.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 78. orr.

Hiru ordu ditut, bada, hiriari bisitatxoa egiteko.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 71. orr.

Kutxa automatikoari bisitatxoa egin eta jantoki aldera jo dute batzuek.  Berria - Euskal Herria   2004-04-11


bisitatzaile iz bisitatzen duen pertsona.

Jaunaren 1229. urtean, anai Joan ingelesa bidali zuten Alemaniara lehen bisitatzaile bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1137. orr.

Anaietako bat izendatu zuten haien bisitatzaile eta zuzentzaile.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 303. orr.

Bachelier jaunaren kide eta bisitatzaile bekaizti haien artean norbaitek lortu zuen anemona eder haiek fruituekin zeuden garaian Bachelierren lorategia ikusi eta lore eder haien haziren bat edo beste bere kapa luzean itsatsirik eramatea, lorazain berekoiaren monopolioa hautsiz.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 231. orr.

Larunbat arratsalde hartan, bisitatzaileen uholdea errezibitzeko, Fleuryko gizonen presondegiko ateak ireki ziren.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 272. orr.

Baina gure bisitatzaileak harriduraz bete zituena, kanpalekuko hil meta izan zen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 141. orr.

Bospasei etxek herrian izan dituzte batere itxaro ez zituzten bisitatzaileak.  Herria   2002-09-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

klaratarren bisitatzaile (3)


bisitazain iz **

-Egun on Angie -agurtu zuen Carla bisitazainak.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 32. orr.


bisitazio iz bisita.

Morante zahar etxean hil da, Italo Calvino eldarnioaren bisitazioek jota joan da, Sciasciaren hiletetako omenaldira joan behar mingotsa...  Berria - Kultura   2004-10-30


biska 1 iz txoriak harrapatzeko-eta erabiltzen den gai likatsua. ik lika.

Gau osoa eman nuela emazteki hari itsatsirik, eskuak eskuetan eta zangoak zangoetan, begiak begietan eta ezpainak ezpainetan, gure azalak lekedaz eta biskaz josiak baleude bezala, perfume hura betean usaindurik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 506. orr.

2 iurd/hed

Mathildek hizketan segitu zuen, Noraren gogoa abailduraren biskatik askatzeko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 201. orr.

Danelen ziriaren biska bihurtu nahi al dun orain?  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 100. orr.


biskositate 1 iz jariakinen propietatea, zeinaren arabera molekulen arteko marruskadurak eragozten baitu haien higidura.

Bi prozesu horietan, elkarren kontra dauden bi gainazalen artean olio-geruza bat egoteak eragiten du lubrikazioa, eta olioaren ezaugarri fisikoen araberakoa izango da lubrikazio hori neurri handi batean; biskositatearen araberakoa, besteak beste.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 40. orr.

Gertatutakoa gogoratu zuenean, ez zuen zalantzarik eduki, eskuak eta abitua lurrez eta biskositate susmagarriez zikindurik zeuzkalako.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 392. orr.

2 irud/hed

Zenbait transformazio garaikide izateak ez dakar euren aldiberekotasuna: transformazio bakoitzak denborazko "biskositate" indize berezia du.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 199. orr.


biskot
1 zakur-biskot

Idazmahaian sakelak husten hasi zen, eskukada bat zakur-biskot iratxoaren zenbaki-liburuaren gainean barreiatuz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 70. orr.

Hagridek bere zakur-biskot guztiak berriro sakeletan sartu zituenean, Harry eta biak Griphooken atzetik joan ziren handik irteteko ate batera.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 71. orr.


biskotxa ik bixkotx.

bismuto iz gai bakuna, metal distiratsu eta hauskorra.

Bazen elementu erraz-zintzorik, ezkutatzeko gauza ez zenik, hala nola burdina eta kobrea; beste batzuk, berriz, makur eta iheskor ziren, hala nola bismutoa eta kadmioa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 61. orr.


bisnes iz adkor negozioa.

Baietz, zure kontzientziak lan handirik ematen ez dizula eta horrelako bisnes bat topatuz gero, ihes egiten utziko ez zeniola.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 131. orr.

-Bisnes bat daukat zuretzat.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 205. orr.

Galdos kalean zebilen libre, nahiz eta, Estherrek ondo zekienez, leporaino nahasturik egon neba kartzelara eraman zuen bisnesean.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 123. orr.

Bisnes tiki bat.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 77. orr.


bisoi 1 iz pitotxaren antzeko ugaztun haragijalea, Ipar Amerikan bizi dena, oso aintzat hartua bere larru iletsuagatik (Mustela vison).

1920. urtean jarri zuten Frantzian bisoi amerikarra hazteko lehen etxaldea, haien ilearekin berokiak egiteko.  Berria - Euskal Herria   2004-06-29

Etxaldeetatik ihes egin, eta azkar zabaldu zen bisoi amerikarra Europa osora.  Berria - Euskal Herria   2004-06-29

Bisoi amerikarra arerio handia da europarrarentzat, eta ez dugu inolako arriskurik nahi.  Berria - Euskal Herria   2004-06-29

Beste alde batetik, «bisoi amerikarrak desagerraraztea eta larrugintzarako ustiategiak debekatzea» premiazko neurriak dira, [europar] espeziearen kinka konponduko bada.  Berria - Gaiak   2004-12-05

2 animalia horren larrua.

Emakume bat zegoen eurekin, berehala ezagutu nuena bere zilar koloreko bisoia eta ile horiagatik.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 43. orr.

Bisoizko abrigu bat erosi dut.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 62. orr.

Chanel eta bisoizko emakume handikiak.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 41. orr.

3 erbinudearen antzeko bisoi mota europarra (Mustela lutreola).

Bisoi europar edo ur-ipurtatsa ugaztun haragijalea da, tamaina txikikoa (katu txiki baten tamaina du).  Berria - Gaiak   2004-12-05

Iparraldeko ibaietan ere bisoi europar dezente daude.  Berria - Gaiak   2004-12-05

Bisoi europarrak ezinbestean «interes ekonomikoen gatibu» bilakatu direla kritikatu dute ekologistek.  Berria - Gaiak   2004-12-05

Ez dakizu zuk zer nolako arazoak ditugun Europan bisoi madarikatu hauekin, ez nuke paper nahiko izango hemen horren berri emateko.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 66. orr.

Esatariak [...] eman zigun hirugarren albistea: Europako bisoiaren gorabeherak.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 143. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bisoi amerikarra (3); bisoi europar (4); bisoi europarra (9); bisoi europarrak (5); bisoi europarraren (11); bisoi europarrari (4); bisoi europarren (3)


bisonte 1 iz zezenaren antzeko hausnarkari basatia, bizkarrean konkor modukoa duena (Bison bison; Bison bonasus).

Bisonte batek bezala egiten zuen marru, eta hura irentsi nahi balu bezala oldartzen zen lurraren gainera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 124. orr.

Bisonte bat zeramala ematen zuen, hain estu heltzen zien uhalei, hain gogor astintzen zuen zigor luzea.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 48. orr.

Bisonteari, "bi-adarreko" esaten diote Amerikako indiarrek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 38. orr.

Gure garai honetatik oso urruti geratzen diren beste garai batzuetan sentipen estetiko hori zer izan zitekeen ia ezin erabakizko gauza bada ere (Lascaux-eko bisonteak edertzat ote zeuzkaten?).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 78. orr.

Hienaren ezurdurak dira nagusiki atxemanak izan, bainan ere beste abere andana handi batenak: lepahoria, ipurtatsa, otsoa, harpetako lehoina, hartza, azeria, oreina, bisontea eta bertze.  Herria   2003-07-10

Ekain-en zaldia da nagusi, baina bisonteak, hartzak eta errinozeronteren bat ere irudikatuta daude bere hormetan.  Berria - Kultura   2004-11-27

Onartuko ote du bisonteak zure zerbitzura egotea, gauak zure ikuiluan ematea?  Elizen arteko biblia   Jb 39,9

2 (hitz elkartuetan)

'familia kiowa bat bakarrik geratu zen gauez lautadan eta han zeuden senarremazteak lanean eta umetxo bat lotan bisonte larruzko dendaren barruan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 83. orr.

Hots, hurbiletik hil behar du, toreatzaileek edo harpeetako bisonte-ehiztariek bezala.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 64. orr.

3 irud/hed

Madarikatuak nire gisara amodioan sinesten duten inozoen hiru mila bihotz erdiratuak zanpa-zanpa eginik uzten dituzten bisonteak.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 69. orr.


bisore iz ikusgailua.

Gizona, aulkitik altxatuta, argazki makinaren atzean dago, bisoretik begira.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 25. orr.

Hurbil zedin eskatu zion aterki azpian erdi gordeta zegoen andre bati, eta biak polaroidaren bisorean hartu nituen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 31. orr.

Aholkulariak ere kalkulagailua astindu zuen eta azkenean bertako bisorean azaltzen zen zenbakia erakutsi: 2.345.567.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 83. orr.

Bisorearen barruan integraturiko bi zelula fotoelektrikok egiten dute argazkilariaren begira doan argiaren laginketa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 91. orr.

Bere punteria hobetzeko laserdun puntu gorriko bisorea eskatu zidak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 97. orr.


bisoredun izond bisorea edo bisoreak dituena.

Bila zebilen atarira iritsi zenean atezain automatikoa bisoreduna zela ohartu zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 99. orr.


bista (orobat bista g.er.) 1 iz ikusmena.

Bere poema batean Helena laidotu omen zuen, eta jainkoek zigor gisa bista kendu.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 220. orr.

Baina milia erdi egin orduko, barauagatik bista lausotzen hasi zitzaien, zangoak ahultzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1126. orr.

Adinarekin bista ttipitzen dela, egunean bietan edo hamarretan errepikatzen du Koxepak.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 27. orr.

Bista ordukotz doi bat histua zuen, trabak zituen irakurtzean.  Herria   2001-10-11

-Konturatzen naiz Thomas jauna bista behartzen ibilia dela hor atzean -esan zuen matematikako irakasleak-.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 76. orr.

"Hay que restañar las heridas de la guerra" irakurri zuen, hitzen edukian arretarik jarri gabe, bista neurtzearren, eta jabeak bere bistatik kendu zuen egunkaria, ezkutuko irakurleak atzemateko izan ohi den senak ohartarazita.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 27. orr.

Bista eguzkiaren argi bizitik babesteko eskua kopetean zabalduz, Aresotik Gorriti aldeko baso beltzei begira gelditu zitzaidan Fernando ixil ixilik.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 132. orr.

Bista hainbertzetaraino galtzen ahal dela. Hori du ezin sinetsia.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 174. orr.

Ez Helena, ederra eta amoltsua zara, baina bista ematean arima itsutu didazu.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 220. orr.

Zeren, adiskideak, maitasunak ez gaitu, esaera zoroak dioen bezala, itsutzen; bista ematen bai!  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 88. orr.

Gaztetako bista ona mantentzen zuen urrutirako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 27. orr.

Ez dut bista ona, baina korridorean Bioletaren zinegotzia begiztatu nuen urrutitik.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 349. orr.

Txakurrak, esate baterako, bista kaskarra du eta nahiko belarri ona, baina usaimenarekin konektaturik erabiltzen du garunaren parterik handiena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 144. orr.

Bista txarra izanda ere -eta ez zuen uste bista txarra zeukanik- ikusi egin zuen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 239. orr.

Denethor Jauna ez da beste gizakien modukoa: bista luzea dauka.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 37. orr.

Bista zorrotza duzu, gazte, arranoak bezala!  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 42. orr.

Gondorko jaunek gizaki apalek baino bista zorrotzagoa dute.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 26. orr.

Arranoaren bista nian, baina hik ezta hori ere.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 106. orr.

Bistak huts egiten ez bazion bederen [...] hogeita hamarreko muga iristear edo pasa berria zeukan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 11. orr.

Herri ondoko oihanetik harago, bistak harrapatu ezin duen baso amaigabea amaitzen den lekuraino.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 40. orr.

Itsasoa izoztuta ikusiko da bistak antzematen duen distantzia osoan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 345. orr.

Bistak ematen duen bezain urrun, errotik ateraiak eta urak zurituak dituen zuhaitz eroriak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 154. orr.

Bistako eta bizkarreko arazoak dituzte, hurrenez hurren.  Berria - Euskal Herria   2004-01-30

ik beherago 1.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

2 begien aurrean agertzen diren gauzen multzoa; ikusten den bitartea. ik ikuspegi.

Eragozpenik gabeko bista nuen norabide hartan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 74. orr.

Sena ibaira bistak dituen jatetxe batean.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 65. orr.

Zertarako nahi nuen nik ikusi ermita bat edo hango bistak?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 35. orr.

Barrioko eraikinik altuena da fabrika hau eta teilatutik Manhattango zerulerro guztia ikusten da: bista ikusgarria da.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 72. orr.

Etxea zahar samarra da, baina bista ederrak ditu.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 39. orr.

Esaiozu bat libre gelditu dela: gain-gainean, eguteran, bista ederreko tokian.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 85. orr.

Herri bista ederra handik.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 109. orr.

Azken zutabearen atzetik aurreko eserlekuen bista ezin hobea daukat.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 156. orr.

Begi bertara hurbilduta, eta beste begia itxiz, eta betileen islaz libratuta, badiaren bista fotografiko bat ikus zenezakeen itsaslabarren ertza, itsasargia muturrean duela.  Berria - Kultura   2006-01-31

Bista postala, nire lagun batek esango lukeenez.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 115. orr.

Bista bakarra inguruko pinudia zen, eta pinu artetik hurbileko mendi bat, hura ere pinuz betea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 35. orr.

Suitzako bista bat.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 345. orr.

Nire bista-eremuan dagoen zerbait hori.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 114. orr.

Nork ez ditu hor ikusi denen bistako harri gorriak.  Herria   2002-11-07

3 begiratzea, ikustea.

Bista mendien gainetik Harrialde aldera zuzendu eta Ixabelen kantu-deia entzun nuen.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 32. orr.

Bista heltzen zen lekuraino, Morgaiko aldapetan zehar eta hegoalderantz urrunago, hamaika kanpaleku zeuden.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 246. orr.

Une honetan, anaia batak bestearengana jasotzen du burua, bista haren begietatik eskopetaren kanoira eramanez.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 172. orr.

Halako batean bista altxatu, eta ordu erdi lehenago torturatu duen polizia dagoen aldera begiratzera ausartu da.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 11. orr.

Lekutu aitzin, bista altxatu zuelarik, Marik ikusi zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 151. orr.

Mikelengana jaso zuen bista.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 192. orr.

Txarteldegiko agureak bista jaso zuen eta begietara so egin zion.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 257. orr.

Orduan izan zen: uretan plisti-plasta bat, amonak bista jaso, iturrian gizon txikia ikusi zuen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 104. orr.

Bista jaitsi zuelarik txerri hatzak ikusi zituen elurretan.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 95. orr.

Berak espero baino gehiago urrutiratu behar izan zuen bista.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 104. orr.

Bista amiñi bat haratago zuzenduz, egoitza gorakoien artetik jadanik distiratzen zuen ilargia.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 139. orr.

Bista paperetik urrundu eta nastuko pieza hori kantatzen hasi naiz, isilean inork entzun ez dezan.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 67. orr.

Bai, zinez misteriozko Urkulu, zeintarik biziki urrun hedatzen baita bista.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 108. orr.

-Bista eskuinetara! -esan zuen Rayk-.  Berria - Kultura   2004-06-05

-Gora Gu ta Gutarrak! Salbatu gaituk pixka baterako! -bota du Godotek, kaletik etorri eta, armairuko ateak zabal-zabalik, Gutarra kontserba ontzi pila ugariaren bistak eragindako bozkarioz.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 119. orr.

4 (epaiketetan)

Zer barri ikasi behar nuen orduerdi iraun zuen bista hartaz?  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 73. orr.

Hiru aste barru egingo den bista ordea, ezin da aipaturiko sailkapenean sartu.  Berria - Mundua   2004-01-23

Inork helegiterik jartzen badu, ahozko bista egin behar da.  Berria - Euskal Herria   2004-12-18

Belgikan atxilotutako bi gazteak estraditatzeko bista apirilaren 14an izango da.  Berria - Euskal Herria   2004-04-11

Gomez eta Ugarteren estradiziorako bista 23ra atzeratu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-04-16

Bruselako Apelazio Ganberak Ion Lopezen aurkako bista hilaren 14ra atzeratzea erabaki zuen ostiralean.  Berria - Euskal Herria   2004-04-11

Epaiketa honen aitzin bista apirilaren 29an izango da.  Berria - Euskal Herria   2004-04-14

Fiskalak 12 urteko kartzela zigorra eskatua zuen eta, atzo, ahozko bista eguna, akusatuak 5 urteko zigorra onartu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-01-16

Juan del Olmok Egunkaria-ren auziari buruzko bistara deitu du hilaren 22rako, otsailaren 20a baino lehen Egunkaria-ren itxiera luzatu edo ez erabaki behar duela eta.  Berria - Euskal Herria   2004-01-18

5 begi(en) bistako (orobat begibistako g. er.) izlag nabarmena.

Serio-serio mintzo zen, begi-bistako egiak botatzen ari denaren segurtasunaz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 82. orr.

Ez dut ezagutzen begi-bistako akatsik ez duen proposamenik.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 158. orr.

Tripazaia, emakoia, drogadiktoa begi bistako biziatuak dira.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 259. orr.

Hitz honek begien bistako etimologia du: [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 25. orr.

Inork ezin zuen orduan asmatu -dio Tolstoik- orain begien bistako zaiguna: [...].  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 22. orr.

Begi-bistakoa da, guztiak lur jota gaude.  Berria - Harian   2005-12-13

Begi-bistakoa zen gizona bere onetik aterata zegoela.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 120. orr.

Begi bistakoa zen han bertan agurtzeko asmoa zuela, eta Hondarribira iritsitakoan ez genuela hitz egingo.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 218. orr.

Oinetako-garbitzaileak, ordea, ez zuen jendearen poz-jarioa bizi, begi-bistakoa zen ez zitzaiola soldaduen fanfarroikeria atsegin.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 53. orr.

Begien bistakoa zen azken esaldi horren probokazioa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 13. orr.

Baina hor okerra begien bistakoa da erabat.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 230. orr.

Begi bistakoa gertatu izan zitzaion biziki maite izan zuela lankide hura andreak, biziki deitoratzen zuela haren heriotza.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 74. orr.

Begi-bistakoa iruditzen zitzaion ezen, nahiz eta nekez egiten zion muzin inortxok ere taxuzko komedia batekin algara egiteari, beste batzuk izan ohi zirela ikusleen erraiak inarrosten zituzten filmak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 152. orr.

Gaur goizean ere, fardelak-eta kargatzeko bildu garenean, begien bistakoa izan da gure arteko tentsioa.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 74. orr.

Hala ere, etxeko guztiek ukatu egiten dute begi-bistakoa dena.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 295. orr.

Etsiturik, umeek egia hori, berarentzat hain begien bistakoa zena, onartzen ez zutelako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 327. orr.

Hitz hauek, gaur begi-bistakoak direnak, erabat berriak ziren egileak idatzi zituenean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 33. orr.

Antropologo edo antropofagoren batek ikertu beharko lituzke massaitarren eta euskaldunen arteko lotura begi-bistakoak.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 99. orr.

Mandatari faltak eta bideetako arrisku begi-bistakoek eragotzi didate zuri idaztea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1203. orr.

Isiluneak erabiltzeko moduan nabari zitzaion batez ere, kontaketarako zuen gaitasun begi bistakoa: galderak etenda utzi eta erantzuna geroratzen zuen, bezeroei begietara zuzenean begiratuz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 233. orr.

Biak elkarrekin gustura badaude bat-egitea erdiesten da, hots, salgaia erostea, partaide bien gozamen-kontentu begien bistakoz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 255. orr.

Jainkoak gidatzen du historia hemen ere, jakina, baina haren presentzia ez da aurrekoetan bezain begi-bistakoa.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 102. orr.

Ba al da deus nabariagorik, argiagorik, begi-bistakoagorik tematia ez den ulermen eskasekoarentzat ere?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 95. orr.

Ergelkeria zen begi-bistakoa ukatzen hastea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 146. orr.

Begi-bistakoa harrotzen ari naiz, badakit.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 38. orr.

Oraingoan, ordea, Gorte osoa senargaiez mintzo zelarik, begien bistakoari ezin zion ez uko ez itzuri egin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 37. orr.

· Ilea begien bistakoa ez den guneetan, larruazalean zabaltzen da bilgorra  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 82. orr.

6 begi(en) bistan (orobat begibistan g.er.) adlag begi aurrean; nabarmen.

Ikusmira izugarri handia agertu zitzaien begien bistan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 348. orr.

Garbi zegoen, begi-bistan: zoriak bizkarra ematen zion.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 27. orr.

Begi-bistan zen onak bilakatuak zirela, zaharrei laguntzen zieten zirkulazio gune zailetan.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 58. orr.

Begien bistan da azkenak, ezezko atributu horien bidez, ia-ia heldua dela, itsasontzia nolakoa izan daitekeen hautematera.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 151. orr.

Arrunt jende bihotz onekoa zen, begi bistan denez.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 54. orr.

So nago begi bistan dudan hormairudi eder bati: [...].  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 36. orr.

Begi-bistan dut haien jokabidea; niretzat ez dute isil-gorderik haien erruek.  Elizen arteko biblia   Jr 16,17

Itsasoa begien bistan geneukan.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 137. orr.

Oroit dut oraino, begi bistan baneuka bezala, kostatik legoa laurdenera ikusten genuen ontzi eder hura.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 48. orr.

Elkarrekiko neurtezintasuna ez dago begien bistan!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 136. orr.

Zura atsegin zuen Iturbidek, begi-bistan zegoen, kaoba batik bat.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 14. orr.

Begien bistan zegoen, edonola ere, ate hartatik gotorlekura sartzeko aukerarik ez zuela, Dee ez zen tontoa eta begi-bistan ikusten zuen bere eragina erreginarengan eta gorteko pertsonengan gero eta txikiagoa zela.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 213. orr.

Leibnizek a contingentia mundi deitu zion froga hau orain begi-bistan jarri eta etsaminatu nahi dugu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 218. orr.

Kultura ofiziala deitzen denaren partaideei kultura ez ofizialen berri eman eta denen arteko harremanak begi-bistan uzteko.  Berria - Harian   2005-09-20

Hara han begien bistan behin eta berriz irudikaturiko titimuturrak!  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 32. orr.

Leihotik ateratzen zen argiak etxearen erdia bakarrik agerrarazten zuen begien bistan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 71. orr.

Maite ez gaituzten horiek guztiek bertute bat behintzat erakusten dute: begi bistan egiten digutela iseka.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 24. orr.

Agian horregatik ez zion bidali, azken "Xake-Matea" ezaguna egingo zitzaiolako, eta guztiaren nondik norakoa begi bistan uzteko beldur zelako.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 275. orr.

Gure kritikak, hala ere, aipatutako ezagutza hutsa osatzen duten funtsezko adigaien zenbaketa jarri behar du begi-bistan.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 38. orr.

Rona besterik ez zegoen Palenquen, ikaragarri txarra, eta Coca Cola, nik neuk begien bistan ikusi ere ezin dudana.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 58. orr.

· (-en atzizkiaren eskuinean) Une berean, estalkia apurtu eta zornea atera zitzaion zauritik denen begi-bistan, eta haurraren haragia osorik gelditu zen, jasandako gaitzaren seinalerik utzi gabe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 460. orr.

Ipini zioten, beraz, Absalomi oihal-etxola bat etxe gainean eta bere aitaren ohaideekin etzan zen, Israel osoaren begi-bistan.  Elizen arteko biblia   2 Sm 16,22

Eta gizona sartu egin zen neure begi-bistan.  Elizen arteko biblia   Ez 10,2

Santosen begien bistan zabaldu zuen atzeko alde hura, eta oinean zeuden argazki bietatik eskumakoa erakutsi zion.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 100. orr.

Hamidaren irudia bere begien bistan agertu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 55. orr.

7 begi(en) bistara (orobat begibistara g.er.)

Artean guztiz frogatzerik ez zenean hartu zioten batzuek susmoa, begi-bistara laua zirudiena biribil izan zitekeela.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 156. orr.

Bitarte horretan sendikoak ekartzen zizkioten begi-bistara Beatriceri, eta bere aurrean torturatuko zituztela egiten zioten mehatxu.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 37. orr.

Ostatua hartua zuten Katiak eta Almak [...] nik ezagutu nituen karrika estu argipeituak begi bistara zituztela.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 209. orr.

Begi bistara, anaia nagusi Felixek, lehiaketatik at, buru bat ateratzen die beste guztiei.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 167. orr.

Herioaren mamua begien bistara agertu zitzaion, hurbil baino hurbilago agertu ere.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 228. orr.

Orduantxe agertu zen begien bistara Amabirjinari zion debozioa.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 100. orr.

Itsasoa, begien bistara gero eta ospelago, eta urdinago, eta ubelago, Korintoko itsasoa, eta bestea ere bai, Atikakoa, Eva eta Idoia baino nagusiagoa zen, begien bistara, 25 urte ingurukoa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 230. orr.

· Pauso batzuk aurrera eginez, dena izar eta dena ilargi, soldaduen begi bistara azaldu zen, lau botila koñak eskuetan, txin-txin hoska.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 157. orr.

Neska gaztea polita zen, bere neurrian, begiratzen zioten gehienen begien bistara.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 101. orr.

8 begi(en) bistatik (orobat begibistatik g.er.)

Atzera egin du, zurbil, agurea begi bistatik galdu gabe, makilaren beldur den zakur zaunkariaren eran.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 33. orr.

Hura lehenbailehen begi bistatik kentzea izango zen barrutik etorriko zitzaion gogoa, alegia, krimenarekin zerikusia zuen gauza oro ahalik eta urrutiena eramatea.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 188. orr.

Leiho honen aitzinean mendiaren malkarrak bere harresi erraldoia jasotzen du begi bistatik ezkutatzeraino.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 120. orr.

Murgil egin eta begi-bistatik desagertu baino lehen, keinu adeitsu bat egin ziola ere iruditu zitzaion nire lagunari.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 31. orr.

Fuad Lehenengoaren kaleko trafiko handiak geldiarazi egin zuen, baina ez zuen zaldikotxea begien bistatik galdu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 334. orr.

Beste pentsamendu bat, berriz, arineketan zelan kentzen duen begien bistatik, hori ere ikusiko zenukete.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 31. orr.

Britxka egundoko arinen zihoan eta Nozdrioven herria aspaldi desagertua zen begien bistatik zelai, malda eta muinoen atzean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 135. orr.

Minutu batzuk geroxeago, Wendy begien bistatik ezkutatu zen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 131. orr.

· Faraoiak, bada, esan zion Moisesi: -Alde nire begi-bistatik!      - 0. orr.

Aurki galdu ginen lekukoen begi bistatik.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 226. orr.

-Ezagunen begien bistatik urrun?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 66. orr.

9 bista-bistan

Grabagailua ere bista-bistan jarri ziotean eta beldur antzean hitz egin zian. vGehienek kondekorazioak zituzten, dominak paparrean bista-bistan.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 162. orr.

10 bista-bistako

Eta bista-bistakoa iruditu zitzaidan esklabo haietatik guztietatik Lutezia gaztea, 9 zenbakia, dohakabeena zela.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 87. orr.

Filologo kume gazteek berehala ekin diote bista-bistakoa den kontraesanari.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 13. orr.

11 bistako ik bistako.
12 bistara adlag begi bistara.

Gela biluzi bat agertu zen bistara eta suak bere kolore alai guztia galdu zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 176. orr.

Adarren multzo izugarri bat, sabaien geruza azkengabeei eusten ziena, bistara azaltzen zen miragarri.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 49. orr.

Estepa hartan goragune bakar bat ere ez zen ageri bistara.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 178. orr.

Anak kamiseta tirantedun zuri llaburra janzten zuen, behealdean xilko ttiki xarmanta eta goialdean udak belzturiko papar eta beso luze finak bistara uzten zituena.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 49. orr.

Iruñeko harresiak bistara izan orduko, lasterrari eman zion espainolak, ikara gorrian.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 42. orr.

Honela denborak, astiro-astiro, gauza guztiak bistara ateratzen ditu eta arrazoiak argitan ipintzen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 389. orr.

Pozarevacen ere herritarren bistara jarriko dute presidente ohia.  Berria - Mundua   2006-03-16

Bistara eskalatzeak berez du zailtasuna, bideari buruzko inolako informaziorik gabe eta saio bakarrean eskalatzean datza.  Berria - Kirola   2006-04-18

Bistara genuen automobila, baina uhuri haiek bihotza urratzen zuten. hiriak benetan ziren bezalakoak agertzen ziren, mozorro guztietatik aske, mundua zen putetxe erraldoi eta mugagabea, denon bistara.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 98. orr.

Vikingoen legeak izan ziren handik bi astera denen bistara geratu zirenak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 143. orr.

Konturatu da txateatzea orain arte ligatzeko formula hankaz gora jartzea dela, lehen norbait ikusi, bistara atsegina iruditu eta harekin hizketan hasten ginen lekuan orain hizketan hasten baigara lehenengo, bere itxurarik ezagutu gabe, bere izpiritua ezagutzen itxura baino lehenago, nolabait esateko.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 38. orr.

Prakak labur geratzen zitzaizkion, orkatilak bistara samar.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 247. orr.

13 bistatik adlag begi bistatik.

Segurtasuneko gnomoen bistatik ezkutatu zenean, berriro mapa atera eta asko hurbildu zuen begietara.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 226. orr.

Berak mugitzekorik ere egin baino lehen, Hispano-Suiza bistatik ezkutatu zitzaion.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 111. orr.

Bistatik joanda, zaldi-kotxea kirrika zihoan Bluestone Roaden behera.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 212. orr.

Hoa nire bistatik!  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 14. orr.

Erakustokian, fruitu ederrak, saskietan kontu handiz paraturik, biribil-biribil ageri ziren, bistatik gordetzen diren masailen antzekoak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 317. orr.

Ni atzealdean nindoan, bidaia-burusi baten azpian uzkurtuta, ikusberen bistatik gordeta.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 29. orr.

Aidôs eta Nemesis bistatik desagertzen direnean, etsipenezko garrasia sortzen du desagerpenak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 158. orr.

Harmaila higatu batzuen hasierara iritsi zen; goraka-goraka bistatik desagertzen zen eskailera.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 161. orr.

Hamar minutu geroago, Errol eta Hedwig [...] leihotik hegan irten eta bistatik galdu ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 23. orr.

Eta gerla bururatu gabe bistatik galduak zituen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 11. orr.

Bizidun ororen bistatik ezkutuan dago, zeruko hegaztientzat gordeta.  Elizen arteko biblia   Jb 28,21

Dobby, hobe duzu bistatik alde egitea nire hezurrak hazi eta osatu baino lehen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 150. orr.

Nondik? -esan zuen Harryk urduri, suak orro egin eta George ere bistatik eramaten zuen bitartean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 45. orr.

Txaluparen bistatik urrundu zirenean, alaba ohartu zen bertan utzi zuela eguzkitakoa.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 166. orr.

Bistatik eta armen tiramenetik kanpo egon arren, ez zen zalantzarik: han zeuden, eta haien ahots maltzurrak airea urratzen zuen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 114. orr.

Ez zitzaion erraza gertatu zaintzaileen begiratuetatik babesturiko txokoa aurkitzea, baina azkenean, askariarekin joandako familia batetik gertu baina haien bistatik at, zuhaiska batzuen artean, aurkitu zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 50. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahozko bista (5); baina bista (3); bista altxatu (3); bista aurrean (3); bista bistakoa (4); bista bistan (4); bista eder (4); bista ederra (7); bista eta (3); bista galtzen (4); bista jaso (6); bista kendu (4); bista lausotzen (3); bista lausotzen hasi (3); bista ona (11); bista onekoak (3); du bista (3); zer bista (3); zuen bista (5)

begi bistako (46); begien bistako (16); bistako bat (3); bistako da (3); bistako egia (5); bistako eta (4); bistako gauza (6); bistako gauza da (4); bistako gauzak (3); eta begi bistako (4)

baina begi bistakoa (14); baina begien bistakoa (3); baina bistakoa (8); baina bistakoa zen (6)

begi bistakoa (278); begi bistakoa baitzen (3); begi bistakoa da (120); begi bistakoa den (11); begi bistakoa dena (4); begi bistakoa ez (4); begi bistakoa gertatu (3); begi bistakoa iruditu (4); begi bistakoa iruditzen (4); begi bistakoa izan (4); begi bistakoa zela (5); begi bistakoa zen (57); begi bistakoa zena (4)

begien bistakoa (56); begien bistakoa da (21); begien bistakoa zen (15)

bezain begi bistakoa (5); bista bistakoa (4)

bistakoa baita (6); bistakoa baitzen (4); bistakoa da (229); bistakoa da ez (3); bistakoa da hori (5); bistakoa da mendebaldeko (3); bistakoa dela (4); bistakoa den (15); bistakoa den arren (3); bistakoa dena (5); bistakoa denez (9); bistakoa duk (7); bistakoa ez (7); bistakoa gertatu (3); bistakoa iruditu (5); bistakoa iruditu zitzaidan (5); bistakoa iruditzen (6); bistakoa izan (7); bistakoa izan zen (3); bistakoa zela (6); bistakoa zen (115); bistakoa zen bere (3); bistakoa zen ez (5); bistakoa zen hura (3); bistakoa zena (5); bistakoa zenez (5); bistakoa zirudien (4)

dela begi bistakoa (4); duela begi bistakoa (3); dutela begi bistakoa (4); eta begi bistakoa (9); eta bistakoa (11); eta bistakoa da (3); eta bistakoa zen (3); hori begi bistakoa (7); hori bistakoa (3); horren begi bistakoa (3); zela bistakoa (3); zela bistakoa zen (3); zen begi bistakoa (3)

begi bistakoagoa (3); bistakoagoa zen (3); eta bistakoagoa (3)

begi bistakoak (32); begi bistakoak dira (7); begi bistakoak diren (3); begien bistakoak (4); bistakoak dira (13); bistakoak diren (6); bistakoak diren arren (3); eta begi bistakoak (3); lotura begi bistakoak (4)

atzoko bistan (3); baina bistan da (53)

begi bistan (231); begi bistan agertu (3); begi bistan agertzen (3); begi bistan dago (7); begi bistan dut (3); begi bistan egon (3); begi bistan eta (3); begi bistan ez (4); begi bistan jarri (4); begi bistan jartzen (3); begi bistan utzi (4); begi bistan uzteko (3); begi bistan uzten (6); begi bistan zegoen (5); begi bistan zen (3); begi bistan zuen (4)

begien bistan (134); begien bistan da (6); begien bistan dago (6); begien bistan geratu (5); begien bistan geratuko (3); begien bistan ikusi (5); begien bistan ikusten (3); begien bistan izan (4); begien bistan zegoen (11)

bere begi bistan (3); bista bistan (4)

bistan ageri (5); bistan agertu (6); bistan agertzen (4); bistan baita (5); bistan baitago (3); bistan baitzegoen (3); bistan da (888); bistan da baietz (7); bistan da beste (3); bistan da bi (5); bistan da ez (32); bistan da ezetz (3); bistan da hor (3); bistan da hori (7); bistan da inork (3); bistan da miarritzek (3); bistan da oso (4); bistan dago (48); bistan dagoela (3); bistan dagoena (6); bistan daude (8); bistan dena (180); bistan dena da (3); bistan dena ez (3); bistan denez (114); bistan duela (3); bistan duk (10); bistan dut (3)

bistan eduki (4); bistan egon (6); bistan eman (3); bistan eta (8); bistan ez (9); bistan gelditu (4); bistan gelditzen (4); bistan geratu (10); bistan geratu da (3); bistan geratu zen (3); bistan geratuko (4); bistan geratuko da (3); bistan geratzen (4)

bistan ikusi (7); bistan ikusi ere (3); bistan ikusten (5); bistan ikusten ahal (3); bistan izan (7); bistan izan behar (3); bistan izateko (4); bistan jarri (10); bistan jartzea (6); bistan jartzen (5)

bistan utzi (7); bistan utziz (3); bistan uzteko (5); bistan uzten (13); bistan uzten du (3); bistan zagok (6); bistan zegoen (28); bistan zegoen ez (4); bistan zegoenez (3); bistan zegok (3); bistan zen (54); bistan zen ez (5); bistan zenez (9); bistan zeuden (4); bistan zeukan (4); bistan zuen (5)

da begien bistan (4); da bistan (3); dela begien bistan (3); dela bistan (4); dela bistan da (4); dena bistan (3); denen begi bistan (5); denen begien bistan (4); denen bistan (19); denon begi bistan (5); denon bistan (3); dira bistan (3); dira bistan dena (3); ditu begi bistan (3)

ere begi bistan (3); ere bistan (4); eta begi bistan (8); eta begien bistan (8); eta bistan (75); eta bistan da (49); eta bistan dena (14); eta bistan zen (4); ez bistan (3)

gure begien bistan (3); guztiaren bistan (3); guztien begi bistan (4); hori begi bistan (5); hori bistan (8); hori bistan da (4); ipurdi bistan (3); ipurdia bistan (4); mundu guztiaren bistan (3); nire begi bistan (3); osoaren begi bistan (4); zen bistan (6); zen bistan dena (4); zeren bistan (5); zuen begi bistan (3); zuen begien bistan (3)

begi bistatik (67); begi bistatik desagertu (5); begi bistatik galdu (12); begien bistatik (76); begien bistatik alde (3); begien bistatik desagertu (4); begien bistatik eta (3); begien bistatik ezkutatu (3); begien bistatik ezkutatzen (3); begien bistatik galdu (12); begien bistatik galtzeko (3); begien bistatik galtzen (4); begien bistatik urrun (3); bere bistatik (3)

bistatik alde (5); bistatik alde egin (4); bistatik desagertu (31); bistatik desagertu zen (16); bistatik desagertuz (3); bistatik desagertzen (4); bistatik eta (9); bistatik ez galtzeko (4); bistatik ezkutatu (8); bistatik ezkutatzen (3); bistatik ezkutuan (3)

bistatik gal (3); bistatik galdu (56); bistatik galdu arte (8); bistatik galdu behar (4); bistatik galdu gabe (3); bistatik galdu zen (3); bistatik galdu ziren (3); bistatik galdu zuen (6); bistatik galduak (3); bistatik galtzeko (6); bistatik galtzen (13)

bistatik kanpo (10); bistatik kendu (7); bistatik kentzeko (5); bistatik urrun (4); bistatik urrundu (4)

dugu bistatik (5); dugu bistatik galdu (4); egin zen bistatik (3); ene begien bistatik (4); ere bistatik (4); eta begien bistatik (4); eta bistatik (19); eta bistatik desagertu (10); ezin dugu bistatik (3); gure begi bistatik (3); gure bistatik (4); haien bistatik (3); haren bistatik (4); haren bistatik kanpo (3); joan eta bistatik (3); nire begi bistatik (7); nire begien bistatik (5); nire bistatik (7); zen bistatik (7); zuen bistatik (3)

bistaz ezagutzen (10); bistaz ezagutzen zuen (4); eta bistaz (3); nik bistaz (3); zuen bistaz (3)


bistadizo (orobat bixtadizo) iz begi kolpea, ikusi-pasada.

EBko 25 kideen banderen azpian, herritarrak bertatik igarotzen dira, paseoan edo bistadizoa botatzeko.  Berria - Mundua   2004-04-30

Sokatik helduta daukan mandoaren bizkar gaineko otarrei bistadizoa eman die.  Berria - Euskal Herria   2004-08-15

Eman diezaiogun bistadizo bat geure prentsari.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 119. orr.

Beste bitxikeria bat islatzen dugu, azaroko egun bateko kopuruei bixtadizoa ematerakoan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 430. orr.


bistadun iz bistak dituena.

Apartamentua edota bistadun atikoa, inmobiliariakoak deitzen zion moduan.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 42. orr.


bistagabe iz ikusmenik ez duena.

Itsumustuka gabiltza, hormari haztaka itsua bezala, itsumustuka bistagabea bezala.  Elizen arteko biblia   Is 59,10


bistako (orobat bixtako) 1 izlag/izond begi bistakoa.

Irudirik baldin bada, begiak ditugulako da hori: bistako gauza da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 19. orr.

Inork aitortzen ez duen bistako egia batek harriturik nauka: Animuaren bizitza etenka gertatzen da.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 30. orr.

Bistako ondorioa zen hura, eta ezaguna, baina hala ere halako frustrazio-sentipen bat sortu zigun denoi barruan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 215. orr.

Kalamua hartzeak «bistako abantailak» dituela.  Berria - Euskal Herria   2004-12-15

Frogatua dugu, harriduraz hasieran, lehendik aurreikus zitekeen bistako ebidentzia gisa gero, gauzak gainbehera erortzen hasten direnean, lan falta izaten dela.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 24. orr.

Sistema ekonomiko basati honetan txertaturik dauden esperientzia eta ekimen guzti-guztien bistako gabeziak azpimarratzen amaitzeko ikerketa bat ez da beharrezkoa paradisutik infernurako horrelako bidaiarik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 186. orr.

Hain xume, bistako, arrunt izan arren, Bankes jaunak interesa zeukan.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 56. orr.

Bai, bistakoa da, Onofrek gorrotoa die, eta beti-beti, zernahi egiten dutela ere, gorrotoa izango die.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 13. orr.

Zerbait publikoki bistakoa ez bada, ez da hain erreala.  Berria - Gaiak   2004-06-09

Hiritarrak berdintsuak garela, edo izan behar genukeela, botere publikoen aitzinean, nahiz bistakoa den ezetz.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 111. orr.

Bistakoa zen, txaleko gorriko gizonarengana zihoan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 39. orr.

Nire eskariak ez zuen harritu, bistakoa zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 233. orr.

Gai horri buruz ravignandarrek zekitena ikusirik, bistakoa zen ez zegoela urrunago joaterik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 433. orr.

Baina bistakoa zen edana zegoela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 320. orr.

Bistakoa da nitaz aspertu zarela, bistakoa da gure adiskidetasuna hautsi nahi duzula.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 266. orr.

Bistakoa zen, ordea, deia desegokia gertatzen zitzaiola.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 82. orr.

Bistakoa da, beraz, agote kastakoei godo ere deitu izan zaiela gure izkribu zaharretan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 187. orr.

Asmamen handia behar da [...] sentsuei bistako zaien ororen aurka, intuizio ororen aurka, bidea egiteko, forma bizien aniztasun itzeletik harago.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 10. orr.

Nazioarteko merkataritzaren onurak bistakoak dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 213. orr.

Kurt?, galdetu nuen gau hartan bigarren aldiz, behar-beharrezkoa bainuen bistakoa zenaren konfirmazioa.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 192. orr.

Oso bistakoa da ekonomia-zientzian, Keynesek zioen legez, "sinbolo labirinto alferrikakoa eta handinahia" dagoela.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 21. orr.

Bistakoa denez, oparoaldi ekonomikoa handia izan den arren, aldeak ez dira murriztu, areagotu baizik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 274. orr.

Badirudi [...] ari direla oso bistakoak eta zabalduak ez diren aldaketa batzuk gertatzen ekonomia politikari loturiko pentsamendu bakar trinkoan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 324. orr.

Ortodoxiaren malgutze hori, bistakoagoa izan da Ameriketako Estatu Batuetan Europan baino.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 324. orr.

Geroz eta bistakoagoa iruditu izan zait, filmaren teoria eta estetika irakasten ari izan naizen bitartean, teoria eta estetika hori ezin zitekeela halako bakartasun bikain batean garatu.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 15. orr.

Bistakoena irakurketa materialista da: munduaren alderdi honetan, hemengo zirkunstantziak direla eta, Euskal Herria deitu izan duguna [...] Atlantaren edo Los Angelesen pareko hiri bat bezala hasi da funtzionatzen.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 102. orr.

Gabezia hori bistakoa egin zitzaidan Erdi Aro kutsuko margolanak alde batera utzi eta Gorteko artistek -Sánchez Coellok, Velázquezek, Goyak berak- burututako lan erlijiosoak begiratzerakoan.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 172. orr.

Horrexegatik, han, gauza bistakoak aipatze hutsa da gordinkeria mingarri.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 256. orr.

Horrek, bai ikusmenari, bai gnosiari erasaten zion, eta, inolako arrazoi bistakorik gabe, berez agertu, eta ordutan irauten zion, edo are egunetan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 142. orr.

Hain mirari harrigarria eta bistakoa ikusi zutenean, bihotzez damuturik, San Antonioren oinetan belaunikatu ziren, haren predikua entzuteko prest.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1019. orr.

Haien jendarteko bertsioa da oraindik ere artea "sorkuntza" gisa hartzen duen ikusmolde ohikoaren oinarririk bistakoena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 282. orr.

Virgilek ikasi egin behar zituen loturarik "bistakoenak" ere, ikusmen eta logika aldetik bistakoak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 132. orr.

• 2 (izen gisa) begi kolpea, ikusi-pasada.

Axola ez badizu, liburuei bistako bat eman eta alde egingo dut laster.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 9. orr.


bistaragotu, bistarago(tu), bistaragotzen da/du ad bistarago egon edo jarri.

Lepoaldean moztutako kamiseta gorria zen sorbalda bistaragotzen ziona.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 96. orr.


bistaratu, bistara(tu), bistaratzen 1 da-du ad bistara agertu edo agerrarazi.

Albornoza ireki eta bere gorputz argal eta biluzia bistaratu zen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 214. orr.

Porto, Ginea edo Lekeitio bistara zitezkeen.  Berria - Kultura   2004-04-24

Aurreko hitzorduetatik ezaguna zuen pertsona bistaratu zitzaion hondoko erditzaletik.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 144. orr.

Bosgarren solairuko leihate aurrean paratu ohi zen, metroko aho gardenetik edo plaza erdiko espaloitik etengabe pasatzen ari zen jendeari begira, eta ezagunen bat bistaratzen zitzaionean pauso bat ematen zuen atzera, lotsaturik bezala, ikusiko ote zuten beldur.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 173. orr.

Batzuetan forma bera da azpimarratzen, nabarmenarazten, inoiz itxuratzen [...]; beste batzuetan materialaren tratamendua da behin eta berriro nabarmentzen, bistaratzen dena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 261. orr.

Merkatu-ekonomiaren funtzionamenduan eragin hutsala duten neurriak, aurrerago, zenbait mito zahar eta berri aztertzerakoan bistaratuko den bezala.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 58. orr.

Infragorria bistaratzen duen erresoluzio handiko kamera sistema bat erabiltzekoa zen zunda, irudiok lortzeko.  Berria - Gaiak   2004-10-27

Kanpandorrea bistaratu zuen urrunera.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 244. orr.

Urrundik bistaratu nuen, eta lasterka iritsi nintzen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 12. orr.

Edo beste hau -albumaren hurrengo orria bistaratu zuen-, arma trafiko osoa kontrolatzen duena.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 169. orr.

Galtza beltz estuak zeramatzan eta erradiografia batean bezala bizkarreko saihetsak bistaratzen zizkion elastikoa.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 83. orr.

Jertsea eta alkandora altxa zituen, sabel buelta eta saihets aldea ubelduak bistaratu.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 102. orr.

Sukaldean tabakorik bistaratu ez, eta logelako praka zikinetan aurkitu zuen tximur arraio egindako Camel pakete bat.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 15. orr.

Aurkariak zaindu, onenaren gurpilari itsatsi, haren erritmoari majo sufrituta eutsi, eta helmugako marra bistaratu orduko, errematea eman.  Berria - Kirola   2004-04-22

Kontraesana bistaratu du.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 106. orr.

Zapi batez garbitu zituen markesak botiletako bizkarrak, harik eta edariaren etiketak erdi bistaratu zituen arte.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 210. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Batzuk, heriotzaren munarri bistaratuek ikaraturik, euren gizon seinaleak burdinaz moztuta bizi ziren, eta beste batzuek, ez esku ez hanka, hala ere, bizi nahi zuten.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 461. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bat bistaratu (5); bistaratu zen (4); bistaratu zion (3); bistaratu zitzaion (4); bistaratu zuen (7); bistaratuko dute (4)


bistarazi, bistaraz, bistarazten du ad bistaratzera behartu.

Baleki bezala belaunburuek ez dutela ezkutuko ezer bistarazten.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 26. orr.

Baina bertso eskolak bizirik direla bistarazten du mugimendu honek.  Berria - Kultura   2006-03-04


bistargi iz ilargi betea dagoenean gertatzen den argitasuna.

Ilargia ere ez dugu beti berdin ikusten zeruan: batzuetan osorik bistargi ederra sortuz, beste batzuetan ilun-ilun geratzen da, betiere eguzkiak uzten dion distira horrekin goiti-beheiti.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 29. orr.


bistatu, bista(tu), bistatzen (orobat bixtatu g.er.) 1 du ad begiztatu, ikusi.

Begiak ñarrotu nituen, gehiago bistatu nahirik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 353. orr.

Alde guztietara begira-begira zegoelarik ea gazteluren bat bistatzen ote zuen [...] benta bat ikusi zuen berak zeraman bidetik urruti gabe.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 21. orr.

Aspaldiko urteetan ikusten ez nituen aurpegiak bistatu nituen jende artean, batzuk zimurrekin eta ile zuriekin: hantxe zegoen OIC ko idiskoa, orain Eusko Jaurlaritzako goi-kargua.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 178. orr.

Gero neure burua bistatu nuen haren begi nini urtsu eta erorietan, eszena bezain irreala eta deformatua.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 109. orr.

Inork ez omen zian ahazten haren bisajerik, nahiz behin bakarrik eta urrutira bistatu.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 129. orr.

Urtetik urtera gero eta gutiago baitira bazterretan bistatzen diren azal zuridunak.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 129. orr.

Handik hiri eder bat bistatu zuen, uso baten zuritasun eta dirdai berekoa.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 80. orr.

Zaitak, Bi hilobiak bistaturik, galdegin zuen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 290. orr.

Kaira heldu zelarik, itsasontzia bera gabe partitzen bistatu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 148. orr.

Sei puntutik gorakoetan bistatzen delako nagusiki estrategia finkoen premia, eta estrategien pean lan egiten ohituak daudenak nekez egokitzen direlako estrategiaren laguntzarik gabeko lanera.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 90. orr.

2 ikusarazi.

Zizareengan jakinekoa zena bistatzea beste merezimendurik ez neukan nik.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 29. orr.

Beti izaten zen halatsu bazterren batetik indarkeria ekintzaren batek muturra bistatzen zuenean.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 178. orr.

Abiadura Handiko Egunetako kontuak ziren, ustekabean muturra bistatzen zutenak.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 49. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bat bistatu (9); bat bistatu zuen (4); bistatu nituen (3); bistatu nuen (7); bistatu zituen (6); bistatu zuen (17); bistatu zuten (4)


bistazo iz bistadizoa.

Hi: joango al gara bistazo bat ematera?  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 11. orr.


bistoso 1 izond ikusgarria.

Dortoka bat erosiko duzue, bistosoa eta begi berdekoa.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 117. orr.

Baten batek zigilu bat ere aurkitu zuela, bistosoa eta errumaniarra.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 80. orr.

Likoreen zipriztin gorriak bistosoagoak direla beti ere.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 85. orr.

2 (adizlagun gisa)

Baina kizkur-kizkur etsita iraun zuen luzaro: gero zaputzak hartu eta, kosta zitzaion kosta, bi elorrien atzetik, bere lora zabal handiak bistoso eskaintzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 169. orr.


bistro ik bistrot.

bistrot (orobat bistro g.er.) iz Frantziako taberna.

-Goazen bistrot batera baso bana ardo edatera -esan dit.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 63. orr.

Behin batean Deleuze, Txelis, Bob Dylan eta zenbait adiskide geunden Pariseko bistrot batean txopera bat hartzen.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 155. orr.

-Bistrot batean jesarri eta jende europarren zerak behatzen ditu, irribarrea ezpainetan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 64. orr.

Nola ez oroitu urrikariz hemen Parisko bistrot tristeak, beren zinkezko mostradoreekin, beren alkohol faltsuz beteriko botila ikusgarrien teoriekin?  Berria - Kultura   2004-12-26

Joan zen, bada, bere buruaz seguru, bere jantzi urratuez ahaztuta, bistrot burges batera.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 16. orr.

Le chien qui fume bistroan agurtu genuen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 25. orr.


bisturi 1 iz aizto txiki zorrotz baten antzeko tresna, gorputzeko ehunak ebakitzeko erabiltzen dena.

Fakultatean bi gorpu erabiltzen genitinan laboratorioko praktikak egiteko, eta urtez urte bi gorpu berberak zitunan, mila promozio ezberdinek bisturia sartu zietenak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 128. orr.

Izan ere, inoiz zirujau egiten bahaiz, nola edukiko duk, bada, esku batean zigarroa eta bestean bisturia...?  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 107. orr.

Gizon txikiak bisturia eskuetan hartzen du, eta lanparapean jartzen du, eta distira egiten du bisturiaren aho zorrotzak.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 28. orr.

Baldin argizko zirrikitu horretan, bisturia den belar fin eguzkitsu horretan sartu ahal izango banu.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 28. orr.

Aise biziko nintzateke keinu horren barruan, argi zerrenda bat badu, bisturi batek lanpara baten azpian egiten duenaren antzekoa.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 44. orr.

2 irud/hed

Herri baten garai korapilotsu baten isla eta hari buruzko gogoeta baliozkoa, satira politikoaren bisturi zorrotzaz Italiako historiaren zatirik mingarrienetako bat urratzen duena.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 10. orr.

Bere luma esperientzia biografikoaren infernuan busti, eta giza hondamendiaren zaurian gaitza bilatzeko bisturi moduan ulertu zuen literatura.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 9. orr.

Hitzei behin eta berriro bueltak eman, zuzendu, kendu... bisturi lana, finean.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 80. orr.


bisual izond ikusteari dagokiona.

Erakuste bat objektu baten aurkezpen bisuala da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 135. orr.

Bestelako jarraipen neurriak ere mantenduko lirateke: kontrol bisualak, analitikak, lantokira bisitak eta abar.  Berria - Euskal Herria   2004-05-19

Irudi bisual batzuk bazituen, emakumeen arteko iskanbila batez ere [...] baina oro har bortxatuegia zen, paralelismoa muturrera eramana.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 171. orr.

Kultura bisuala pintura da, baina baita ordenagailua, zinema, komikia eta publizitatea ere.  Berria - Harian   2006-01-18

Honela sortu zen Mendebaldeko margolarien eskola apokaliptiko bat, benetan abiapuntu berria izan zuena, argi eta garbi pintura erabiliz esperientzia espiritualak adierazteko inpresio bisualen ordez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 296. orr.

Brossari dagokionez, «poesia bisualaren eremuan sekulako abangoardia lana» egin zuela deritzo Lasuenek.  Berria - Kultura   2004-11-09

Latindar aparailuko Indiar ozeanoko "karabela", haren aitzindaria Egiptoko itsas espedizio baten erregistro bisualetan agertzen delarik marraztua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 342. orr.

Gaur egun bizi dugun garai bisualean soinu-artea edo arte sonoroa etorkizunez beterik dago.  Berria - Kultura   2006-03-02

Bertso honen dohainik behinena, bere izaera "bisual"ean datza.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 120. orr.

Bide horretan, alor bisualetik akustikorako aldaketa modu naturalean gertatu zen.  Berria - Kultura   2006-03-02

Ezagutza bisuala (edo piktorikoa) zientzia-ezagutza ikertzeko eredutzat hartzen da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 248. orr.

Ikuskizunaren ekintza Mikel Esparaza margolariak sortutako euskarri bisualaren gainean gertatzen da.  Berria - Kultura   2006-03-10

Oianko Txoperena arduratuko da muntaia bisuala osatzeaz.  Berria - Kultura   2004-01-13

Euriak paisaiaren ikuskera lausotzen du, eta gauarekin batera errekurtso bisual bat izateaz gain, sonoroa ere bihurtzen da.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 179. orr.

Jasotzen dugun informazioaren %75 begietatik jasotzen omen dugu, eta beraz, gure ideologia bisuala da.  Berria - Kultura   2006-02-05

Errealitatearen alde estetikoa, ia-ia plastiko eta bisuala azaleratzen baititu.  Berria - Kultura   2006-04-02

Gaurko zinemagileak askotan analfabeto bisualak dira eta.  Berria - Kultura   2006-02-05

Zinematrografiako eta Arte Bisualetako Institutuak aho batez erabaki du Agirresaroberi 30.050 euroko saria ematea bere «maisutasun artistikoagatik» eta «bere azken lan profesionalen kalitateagatik».  Berria - Kultura   2004-09-09


bisualizatu, bisualiza, bisualizatzen du ad bistaratu, ikusgai bihurtu.

Beraz, bisualizatu, ikusarazi egin behar ditugu irratilariak jendeak ezagun ditzan.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 41. orr.

Koloreak ipuina bisualizatzen eta imajinatzen laguntzen digu.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 112. orr.

Kopuruaren neurria bisualizatzen lagunduko dion irudiren bat.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 12. orr.

Dantzaren bitartez bisualiza daiteke abiadura eta norabidea.  Berria - Kultura   2004-05-23

Eusteko pasabidean, hainbat ikuspegi eta distantziatatik bisualizatzen dut animalia, zoom bidez hurbildu edo aldentzen dut, are helikopteroko ikuspegitik, edo neu bihurtzen naiz animalia, eta pasabidean sartzean hark sentituko lukeena sentitzen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 259. orr.


bisualizatzaile iz bisualizatzen duena.

Bisualizatzaile ahaltsua izan da Temple beti.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 258. orr.

Oso bisualizatzaile ahaltsu eta sortzailea da Tom.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 275. orr.


bisualizazio iz bisualizatzea.

Luzaketak, arnas ariketak, taldeko dinamikak, teknika psikokorporalak, erlaxazio eta bisualizazio teknikak.  Berria - Harian   2005-07-02


bisualki iz era bisualean, alde bisualean.

Zibilizazio Siriakoak Erdi Aroko Mendebaldeko Kristandadearen irudimen gaztekiro zirraragarrian izandako eragina oraindik bisualki aldarrikatzen zen arkitekturaren eremuan eraikin "gotikoen" bidez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 222. orr.

Obra kontzeptualki eta bisualki oso konplexua da, «istorioa norberak amaitzeko».  Berria - Kultura   2004-08-24


bisulfato iz sulfato azidoa.

Guk, orduan, azido sulfurikoa eta sosa urturik eltze esmaltatu batean, bisulfatoa lortzen genuen; gero, zoru gainean hozten utzi ondoren, kafe-errota batean ehotzen genuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 226. orr.

Gero 250ºC-ra berotzen genuen bisulfato horregaz azido tartarikozko nahaste bat, hala azido tartarikoa azido pirubiko bihurtuz deshidratatzen da.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 226. orr.


bisurte iz ohikoak baino egun bat gehiago (otsailaren 29a) duen urtea. ik bisisturte.

Eta ere, bisurteetan bikoitz asko sortzen dira, omen.  Herria   2004-02-26


bisustu, bisusten 1 du ad bisurte izan.

Aurten bisustu al digu?; heldu den urtean bisustuko du; bisusten duen urtean, erne!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 290. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Urte bisustua ote, otsaila 29 egunekikoa duena?  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 84. orr.

Horregatik, ehunurte bakoitza -azkenengoak kontuan hartuta-, 1700, 1800, 1900 urte horietakoa ez da bisustua izaten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 85. orr.


bisusturte iz bisurtea.

Segundo pizka horiek pilatuz, egun baten atzerakarga osatzen dute mende luze batean, eta orduan bisusturte horietako bat kendu egiten da, alegia, otsailari ez zaio ematen 29. eguna.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 85. orr.

Kristau-aroko hamaseigarren menderako garbi zegoen egutegia hamar egun atzeratuta zihoala eta, hamar egun horiek kendu ondoren, ikusi zen posible zela bere desegokitasuna kuantu infinitesimaleraino murriztea bisusturteei buruzko araua aldatuz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 74. orr.


bisuteria iz fantasiazko, imitaziozko bitxia.

Berrogeita hamar urte inguru zituen niri klaseak eman zizkidanean, eta gazte itxurako estetika hippy batez janzten jarraitzen zuen: soineko zingaroak, fantasiazko bisuteria, espartinak.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 108. orr.

Bisuteria baino ez da.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 235. orr.

Bisuteriazko diadema bat baino ez da, behin dantzaldi baterako erosi zuena.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 61. orr.


bisutero iz bisuteria-saltzailea.

Bolizko adarrak garraiatzen zituzten ehiztariak, etsaien erraiak jaten zituzten piratak, koko-oskolez trilero-jokoak egiten zituzten buhameak, krokodilokiak saltzen zituzten bisuteroak, aire iluneko esklabo-saltzaileak.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 16. orr.


bisuts 1 iz haize eta elurrezko ekaitza.

Aurrera joko dut, izan dadin kazkabarra, bisutsa edo uholdea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 152. orr.

Bisutsa ari zuen; zerua, otso-ahoa balitz bezala, beltza eta itxia ageri zen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 177. orr.

Gela barruan ordulariaren orratzak ezari-ezarian aurrerantz doazen eta kanpoan bisutsak bortizki jotzen duen bitartean.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 52. orr.

Kanpoan gero eta gogorrago jotzen du bisutsak.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 155. orr.

Haiengana flotatzen, bisutsean kasik ikusezin zegoen figura bat Lits hori diskretuak zeuden zipriztinduta elur-malutazko bisuts batean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 182. orr.

Beste elur-mendi bat bisutsa sortzen hasi zen, amiltzeko zorian zegoelako seinale.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 172. orr.

Hilabeterik laburrena eta txarrenaren famarekin, euri eta bisutsetik aiseago ekartzen duela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 64. orr.

Hogeita hamahiru graduko hotz gogorra dago kalean, bisutsak orro egiten du deabru amorratu baten antzera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 376. orr.

Ama eta biok ere beste lera batean jarri ginen, eta bidean bisuts zuriak ehun mila kristal orratz zoragarri aurpegira bidalita zizta egiten zidan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 25. orr.

Itsasoko bisuts eta euri jelatua sartzen zitzaien lepotik behera eta haize hotz-hotzak jotzen zituen aurpegian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 44. orr.

Lits hori diskretuak zeuden zipriztinduta elur-malutazko bisuts batean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 30. orr.

Ronek eta Hermionek beren gozoki guztiak ordaindu zituztenean, hirurak Honeydukesetik irten ziren kaleko bisutsetara.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 164. orr.

2 irud/hed

Zaldunak hotzaren bisutsa sentitu zuen erraietan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 141. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Elur-erauntsia islagailuen argitan, elur-hautsa eta bisuts-zirimola pistaren gainean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 7. orr.

Biharamunean, ordea, gauean hasitako elurra bisuts-ekaitz bihurtu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 167. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Maiatzak ere badakiela gure inguru hauetan, lainateria eta euri-bisuts eta langarretik ekarri eta botatzen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 184. orr.

5 elur-bisuts

Zuk ez ninduzun luzaroan hauteman, nahiz eta gauero zure kalean egoten nintzen, izan elur-bisutsa edo izan Vienan dabilen haize gorri zorrotza.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 30. orr.

Elur-bisuts handia izango zela ohartarazi zitzaien arren, mendira ateratzea erabaki zuten.  Berria - Mundua   2004-05-07

Elur bisuts zakar amaiezinak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 63. orr.

Beraz, aspaldi handian ez bezalako elur-bisutsa izan dute Mendebaldean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 198. orr.

Soldadu bat ikusi zuten, bi eskuak aurrera, elurpeko liluramendu hartan, elur bisutsaren astinaldiak eraginiko eldarnio hartan, maite zuen emakumea besartean zuela.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 179. orr.

Elurra ari zuen, elkarrekin Tuilerietan eseri ginenean, elur-bisutsa, zerua urdin egon arren.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 150. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

elur bisuts (3); elur bisutsa (3); elur bisutsaren (3)


bit iz informatikan, oinarrizko informazio banakoa, bi balio desberdin, eskuarki 0 eta 1, hartzen ahal dituena.

XX. mendean fisikak egin dituen ekarpenak azaltzeko, hiru hitz nahikoak direla uste du zientzialari nafarrak: atomo, gen eta bit.  Berria - Kultura   2006-02-24

Pentium IIko txip batek, eta hau izan da mendearen azken urteetan gehien erabili izan den txipa, 7,5 milioi transistore inguru ditu barruan, eta bit bakoitza mila atomo inguruan dago bildua.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 73. orr.

Gai izango bagina bit bakoitza atomo batean sartzeko, eta hau berandu baino lehenago egingo da, elektronika moderno osoa erroz aldatuko litzateke.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 73. orr.

Bit kuantikoek (qubit) atomo egoeran biltzen dute informazioa.  Berria - Gaiak   2004-06-18

Nahikoa da argazkiak eta marrazkiak behar bezala azaltzearekin, bit mapak saihestearekin.  Berria - Euskal Herria   2004-01-31


bitakora 1 iz itsasontzi batean, lema ondoan ezartzen den altzari modukoa, iparrorratza daukana.

Horixe esan nahi du log-book hitzak, "ontziko liburua", gure bitakora partikularra.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 43. orr.

Blogs&Beers deitu duten bilera informalerako deia irratia.com irrati-bitakorak egin die blogariei, bere V. urteurrena ospatzeko.  Berria - Harian   2005-11-27

2 bitakora kaier (ETCn 31 agerraldi) nabigazioaren ibilbidea, abiadura eta beste idazten diren kaiera.

Sukaldariarekin fidatzen ez zela eta, despentsako kontaduriak eta agortzen zihoazen jatenen nondik norakoak ere hantxe seinalatzen hasi zen, denen bistara, belaren oihala bitakora-kaiera bihurtzeraino.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 143. orr.

Handik urte batzuetara, pirata bezala parerik gabeko basakeria sail luze bat egin ondoren urkatu zutenean, ontziko bitakora-kaieran sarrera hau aurkitu zuten, bere erantzunaren garaian jasoa [...].  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 92. orr.

Handik urte batzuetara, pirata bezala parerik gabeko basakeria sail luze bat egin ondoren urkatu zutenean, ontziko bitakora-kaieran sarrera hau aurkitu zuten, bere erantzunaren garaian jasoa.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 92. orr.

Zer egiten duen Pako Garaik hor [...] Juan Duñabeitiak bitakora kaiera ez den besteren batean zer idazten duen, erantzunik gabeko galderak dira.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 252. orr.

3 bitakora koaderno (ETCn 13 agerraldi) bikakora kaiera.

Ez dira, baiki, argazki zaharretan edo grabatu antzinakoetan ageri, alferrik bilatuko dituzue mapetan eta bitakora-koadernoetan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 74. orr.

Bitakora koadernoko oharrak eta koordenadak berriz aztertu ondoren, hor joan dira berriro ere.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 246. orr.

Idazle frantsesaren lankide, ez, hobeki esan, agindupeko baten bitakora koaderno gisako batean irakur daitekeenez, Cabo Jubyn, mende hasiera hartan, mairuen beldur baino gehiago, monotoniaren, harearen eta eltxoen beldur izaten ziren.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 128. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bitakora kaiera (4)


bital 1 izond biziari dagokiona.

Arimaren indar bitala.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 203. orr.

Zoritxarrez, Jon Maiak aipatu duen erara, ziklo bitala aurretik itzali zitzaion Josebari.  Berria - Kultura   2004-12-22

Sharonen konstante bitalek odol presioa izan ezik egonkor irauten dutela jakinarazi zuen mediku buruak.  Berria - Mundua   2006-01-10

Estilo bital berri bat, horra, bizitzarako prest.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 178. orr.

Hemen ordea bazirudik jendeak presa handia duela, bere periodo bitalean ikusi nahi duela helburua lortuta.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 79. orr.

Heriotzak sentikortasun eta berotasun bitalaz beste guztia lehenean uzten du.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 177. orr.

Zeren gorputz gabe arimaren izaerak ezin baitu bere kabuz mugida bitalik igorri, ez gorputzak dezake, arima kenduta, izan ez sentipenik erabil.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 197. orr.

Arrisku bital gogorrak bere gain hartuko balitu bezala; apustu handiak egingo balitu bezala, sarerik gabeko jauzi mortalak.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 186. orr.

Alferrik saiatzen dira batzuk esaten gogoaren sentikortasuna ez dagoela zati jakin batean lekutua, baizik gorputzaren nolabaiteko jarrera bitala dela, Grekoek harmonia deritzotena.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 171. orr.

Azkenean, nik porlan-zaku batzuk garraiatu, besterik ez nuen egin; beste batzuen konpromisoa askozaz bitalagoa zen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 16. orr.

Anti-Borges deitu izan zaio Rodolfo Walshi Argentinan, beste idazle harekiko antagonismo politiko nahiz bitala azpimarratzearren.  Berria - Kultura   2004-03-17

2 kemen handiz aritzen dena.

Lider moduko bat, Pepelu Retolaza, eskolapioetako apaizgai bilbotar bat, oso tipo bitala, nik gutxi ezagutu nuena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 42. orr.


bitalidade ik bitalitate.

bitalismo iz 1 teoria filosofikoa, dioena gertakari bitalak ezin direla azaldu gertakari fisiko eta kimikoen bidez soilik.

Bitalismoak, berriz, bizia azaltzeko fisikoa ez den beste osagarri bat behar dela dio; hots, halako barneindar edo energia bat, eta horretan datzala biziaren propietatea.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 284. orr.

Izadiaren mirari hori -zelula batetik, arrautza ernaldutik, animalia bat eratzea, alegia- bitalismoari geratzen zitzaion azken babeslekuetariko bat izan da luzaroan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 59. orr.

Bitalismoak eragin handia izan zuen XX. mendeko lehen hamarkadak arte.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 284. orr.

Hori da iraultza: razionalismoaren nagusitzea bitalismoaren gainetik.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 207. orr.

Ortegaren bitalismoa bere filosofia guztiaren ardatz bilakatu da, ez politikoaren balorazioan bakarrik.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 238. orr.

2 kemenez betea denaren nolakotasuna.

Bitalismo hitzak laburtzen du lan hau.  Berria - Kultura   2006-05-04


bitalista 1 izond bizitzeko eta aritzeko kemen handia erakusten duena.

Haien artean anai Jaxinto zegoen, gizon sutsua eta bitalista, mendizale amorratua, gizarte-zientzietako irakaslea ez ezik lasalletarren taldeko entrenatzailea ere bazena.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 50. orr.

Yolanda Arrieta bitalista, eraikitzailea eta hausnarkaria da, sortzaile sakona.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 386. orr.

Hura ere bitalista zen, ironikoa, esperantza izpitxo bat falta bazuen ere.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 12. orr.

Jende guztiak esaten zuen oso azkarra zela, eta oso alaia eta bitalista ere bai.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 95. orr.

Italiarrak oso diferenteak dira, gehiago maite dute bizitza, bitalistagoak dira.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 63. orr.

Kulturak, bizia izateko, bitalista izan behar du: arrazoimenari bizitza ipini behar dio gainetik, ikerketa hotzari intuizioa.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 238. orr.

2 bitalismoari dagokiona.

Ortega-ren meditazioa sigi-sagan doa, behin arrazaren alderdi biologiko edo bitalista nabarmendu, bestean kontzientzia edo izpiritu/karakterea azpimarratu  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 217. orr.


bitalitate (ETCn 24 agerraldi; corpusean bitalidade soilik: 2 agerraldi) iz bizitzeko eta aritzeko kemen handia.

Amaren kontakizunean erakutsi duen bitalidade horrekin berarekin mintzatzen da holakoetan; telesaioa, aurreko kontakizunaren segida den itxura ematen du.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 8. orr.


bitamina (ETCn 968 agerraldi; orobat vitamina g.er.) 1 iz janari gordinetan aurkitzen den gai organikoa, gorputzaren jardunean nahitaezko gertatzen dena hainbat eritasunen kontra.

Beste substantzia batzuk, hala nola proteinak, aminoazidoak, bitaminak eta glukosa, oso erraz detektatzen dira odolean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 190. orr.

Bitaminak ere egunero hartu behar ditut.  Berria - Euskal Herria   2004-02-29

Etorkizuneko elikagai "konplexuak" aberastuta etorriko zaizkigu, hau da, premiazkoak ditugun bitamina, mineral eta oligoelementuekin osatuta.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 76. orr.

Populazio globalak onartzeko moduko usain eta zaporeak dituzten elikagaiak ekoitziko dira, bitamina, proteina, karbohidrato, mineral eta gantz funtsezkoak dauzkatenak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 91. orr.

Nik uste dut oso jende gutxik dakiela zenbat bitamina duten eta zein gozoak eta samurrak diren ilar lekak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 340. orr.

Bitamina gehienak ere ezin ditu gorputzak fabrikatu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 214. orr.

E eta C bitaminek alzheimerra garatzeko arriskua murrizten duela diote adituek.  Berria - Gaiak   2004-01-21

Ordurako jakina zen dietatik A bitamina kentzen zitzaien arratoiek usaimena galtzen zutela.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 140. orr.

Ordura arte sekula arazorik izan ez zuenak gaixotasun arraroa izan zuela, bitamina misteriotsu batzuk hartuz hasi omen zela, bolo-bolo zabaldu ziren esamesak.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 87. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Neurriz gaineko bitamina-kontzentrazioa.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 77. orr.

Bitamina-iturri berriak ezagutzea, jangaiak prezio hobean eskuratzea.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 105. orr.

Neronek prestatutako bitamina-tantak ekarri ditut oraingoan ere, eta neronek emango dizkizut gauero, ohera joan aurretik.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 101. orr.

Bitamina pilula miragarriak aipatuko zizkion batek, aloe landarearen mirakulu sinesgaitzak goraipatuko beste batek.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 56. orr.

Galdezkatuak, fotoan ateratuak izan ginen alde guzietatik, bitamina paztillaz itoak, gisa guzietako eritasunen kontra txertatuak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 141. orr.

Egunero hartzen zituen pare bat bitamina-komprimatu.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 205. orr.

Zer jan eta edaten dute, bada, milikari horiek, ardoa zer den ere ez baitakite, vitamina-irensle, te hotz-edale eta kotoi-murtxikatzaile horiek, ogia zer den ere ez baitakite.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 265. orr.

3 irud/hed

Han zeuden Viejas Glorias eta Buru Berri guztiak txalo zaparraden bitaminak jasotzen.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 99. orr.

Berak azaltzen zuen guztia bitaminak ziren Iruñeko euskaldunendako, edo, hobeto esanda, arnasa.  Berria - Kultura   2004-03-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

a bitamina (6); a bitaminaren (3); bitamina eta (6); bitaminak eta (4)


bitaminatu izond bitaminez hornitua.

Halako batean, egurrezko langa baten ondoan, urdin distiratsuko zerbait sumatuko du, hurbiltzerakoan edari bitaminatu baten ontzitzat azalduko zaiona.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 48. orr.


bitar izond izlag bi banakoz osatua; bi egoeratan baino ez dagoena.

Aritmetika bitarra erabiltzen du konputagailuak, hau da, biko eskala bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 228. orr.

Sinboloaren interpretazioa zenbaki arrunten arteko erlazio bitar bat izango da, esaterako, "txikiago izan".  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 149. orr.

Adibidez, D zenbaki arrunten multzoa bada, sinboloaren interpretazioa zenbaki arrunten funtzio bitar bat izango da, esaterako, batuketa edo biderkaketaren tankerakoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 149. orr.

Multzo bitar batek elkar kondizionatzen duten zenbait elementu mekaniko eta akustiko inplikatzen ditu; bat aldatzen denean, kalkulagarria izango den beharrezko eragina izango du aldaketa horrek besteen gainean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 80. orr.

Plano aktibo bitarraren teoria pinturan.  Berria - Kultura   2004-10-28


bitarakotasun iz bitarakoa denaren nolakotasuna.

Zer den euskarazko halabeharra, edo beharra bera, edo samurtu eta lotsaturen bitarakotasun ustezkoaren ixilpeko bat-bakartasuna.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 241. orr.


bitaratu, bitara(tu), bitaratzen du ad bitara eratu.

Beharrezkoa da, hortaz, fonemen taula bitaratzea -a-rako izan ezik-, eta honako eran finkatzea unitate bakungaitzen zerrenda.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 82. orr.


bitariko 1 izlag bi motakoa.

Adibideak nabarmen bikoitzak dira, eta, izan ere, osagai-egitura mailan bitariko analisia daukate, beheko mailetakoa bakarra izan arren.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 123. orr.

Hamargarren eranskina penitentzia da, eta bitarikoa izan daiteke: barnekoa eta kanpokoa.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 75. orr.

Lau elementuok, beren tokietara itzultzeko, egiten dituzten lerro zuzeneko mugimenduak bitarikoak dira: zirkunferentziaranzkoa, suari eta aireari dagokiona, eta erdiguneranzkoa, urak eta lurrak egiten dutena.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 191. orr.

Idazkera ideografikoak erraz bilakatzen dira bitariko: ideograma batzuek, esaterako, hasieran zuten balioaz arindurik, hots bakartuak irudikatu ohi dituzte azkenean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 54. orr.

Gogoan har alegoria profetikoak bitarikoak direla: batzuetan hitz bakoitzak bere adiera behar du; baina badira beste batzuk [...].  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 35. orr.

2 bi alde dituena.

Bateko ohiturak eta besteko zuzenbide idatzia, bitarikoa zen Frantziako antolamendu juridikoa.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 16. orr.

Akats bat zuen bilduma hark: bitariko kodea osatzen zuen, jurisprudentzia frantsesa erromatar legearekin nahastuta baitzegoen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 241. orr.

Euskal Autonomia Erkidegoaren eta Espainiaren arteko bitariko batzordea eratzeko aukera.  Berria - Euskal Herria   2004-12-18

Euskaltegi pribatuek eta Eusko Jaurlaritzak lehendik ere osatua dute bitariko batzordea, sektorearen egoera eta etorkizuna aztertzeko eta bideratzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-03-18

Kontzertuko Bitariko Batzordea uztailean bildu zen, baina ez zen akordiorik izan.  Berria - Ekonomia   2004-10-31

Miguel Sanz Nafarroako presidenteak Foru Hobekuntzaren bitartez Nafarroak eta Espainiak duten bitariko harremana «arrakastatsua eta ona» dela esan zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-10-15

Azkaratek gogorarazi zuen akordio ekonomiko hori EAEren eta Espainiaren arteko «bitariko ituna» dela, eta ez dela gainontzeko erkidegoekin «lehiatzeko» tresna bat.  Berria - Euskal Herria   2004-06-30

Zehaztu du, bitariko mahaia berriz bilduko denean Jaurlaritzaren aldetik nortzuk osatuko duten ordezkaritza jakiterik ez dagoela oraindik.  Berria - Harian   2005-06-09

Bitarikoa zuen jantzia, erdi kirolari erdi dandy.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 143. orr.

Bitariko zatiketa honek, ordea, ez du ukitzen liburuaren mamia.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 7. orr.

3 bi esanahi dituena, bi azalpen onartzen dituena, anbiguoa.

-Norak ez du alde egin -erantzun zion zirgariak, irribarretsu eta bitariko hitzak atsegin zitzaizkiola agerian utzirik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 161. orr.

Esaldi bitarikoak, konparazioak, metaforak, anbiguotasuna...  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 66. orr.

Hain dira markatuak berbok, hain sortzen dute identifikazio erraza gure mundua ulertzeko era bitariko honetan, non izen izatetik aise pasatzen diren adjektibo izatera.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 69. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arteko bitariko (5); bitariko batzordea (16); bitariko batzordea uzteko (3); bitariko batzordeak (7)


bitarikotasun iz bitarikoa denaren nolakotasuna.

Esanahi anitzeko bitarikotasunetik harantz, ekintzaren erregistroa da unibokoa.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 133. orr.


bitarte iz 1 bi gauza edo uneren arteko tartea.

Itsasgora denean, habailetan egiten du itsaslasterrak Lofoden eta Moskoe arteko bitartea.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 62. orr.

Uda zen, Pentekostes eta Damu egunen bitartea, hasidimak erromes joaten ez diren garaia Seitik hamar egunerako bitartea behar izaten du gorpuak usteltzen hasi eta, usteltze horren ondorioz, ur azalera igotzeko.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 148. orr.

Soinu mugikor horiek hainbat propietate dituzte, handitzen doazen bitarteak eta distantziak baitituzte.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2310. orr.

Jauzia bitartearen pertzepzio alderdia-edo da, beraz (bitartea ezagutzari baitagokio).  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 223. orr.

Bitarte batean isilik egon zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 288. orr.

Bizia diot, eta ez neure bizia, bizitza edo bizialdia; ez denbora edo leku den ez dakigun arte edo bitarte hori.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 264. orr.

Bitarte hori ahalik eta gehien murriztea da beraz argudiatzailearen lehen egitekoa.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 148. orr.

Bitarte hura ohiko konplimenduekin bete genuen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 408. orr.

Ez dakit zer pentsatu nuen neskatxa itzuli arteko hamar minutuko bitarte hartan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 178. orr.

Hemen ziren guzientzat argi zen gune hori beharko dela kosta eta barnealde bitarte horretan nonbait aurkitu.  Herria   2001-11-15

Eguraldi onetik euritsura doan bitarte horretan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 39. orr.

Bitarte horretako 300 urteetan, klimatologia errepasatuz, 34 uholde zein baino zein makurrago ageri zaizkigu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 386. orr.

Hori egin eta gero, OVRAkoen sarekadaren gaiari heldu zion berriro naturaltasun osoz, bitarte hartan guztian inolako tarterik gertatu ez balitz bezala.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 262. orr.

Ni, 1933-1935 bitarte hartan, irakasle laguntzailea nintzen Züricheko Goi-Eskola Tekniko Federalean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 46. orr.

2005-2007 urte bitarterako isurketa eskubideak banatuko dira lehen planean, dohan.  Berria - Ekonomia   2004-08-28

Googlek 85-95 dolar bitarteraino jaitsi ditu akzioen prezioak.  Berria - Ekonomia   2004-08-19

Bitarte hartan, astia izan ninan lasai hausnartzeko.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 92. orr.

Bitarte horretan guztian, atean zutik egoten zen Mikhailo izeneko zerbitzari bat, konketa eta eskuoihala eskuan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 366. orr.

Hamar bat segundo kosta zitzaien broma ulertzea, eta bitarte guztian tinko egon ziren lurraren gainean, gatz-irudiak bailiran.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 125. orr.

Han bizi izan ziren, David ezkutatua egon zen bitarte guztian.  Elizen arteko biblia   1 Sm 22,4

Manupeko zeuzkan Empecinado delakoak oldartutako bi probintzia, Avila, Guadalajara, eta Tajo ibaiaren bitarte osoa.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 45. orr.

Etortzen zitzaionean, eutsi egiten zion eta haren gozotasuna dastatzen zuen, Jaunak eskaintzen zion bitarte osoan.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 221. orr.

Kontzeptu hau zinemaren teorian sartu zuenaren idatzietan, bitarte kontzeptua ez dagokio, beraz, denborari zehazki eta soilik; bi planoren arteko bitartea izan daiteke, haren iritzian, erabat a-kronologikoa.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 223. orr.

Musikologian bitartea bi notaren arteko bereizkuntza da, beren frekuentzien arteko tartearen arabera neur daitekeena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 221. orr.

Zortziko bitartea, edontzi hutsak eta edontzi erdi hutsak sortua, 1/2ko erlazioaz adierazten da; bostekoa 2/3eko erlazioaz; eta laukoa, berriz, 3/4ekoaz.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 118. orr.

Bosgarrenetan, mese soinua dutenak, lauko bateko bitartearekin; seigarrenetan, hypate meson soinukoak, lauko baten bitartearekin.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2330. orr.

Modulazio diatonikoa naturalagoa da, eta erosoagoa du bitarteen arteko distantzia.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2290. orr.

Zail da absolutuki urrun bizitzea, baina Maria Luisa halaxe bizi da, bitartea denborak neurtzen duen sasoi honetan: urrun Amaiurtik, urrun Erratzutik, urrun Bidarraitik, eta gizaleku orotarik urrun.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 285. orr.

Egun-argitik gauerako bitartea ez da izaten ordu erdi baino gutxiagokoa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 101. orr.

Eskuekin ikutuka ibili nintzen bitarteren bat aurkitu nahirik, eta harrituta ikusi nuen zulo bat zegoela.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 43. orr.

Kondarra hatzen artetik itzuri eta han joan zen hegaz hegazkinaren atearen eta igotzeko arrapalaren arteko bitartera -inon denik eta hutsarterik estuena, hazbete baten hamaseirena ere ez baita zabal, asko jota-, eta, gero, zur eta lur geratu nintzen ikusirik ezinezko bitarte horretatik garbi-garbi lerratu eta sei metro beherago asfaltoaren gainera erortzen zela.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 15. orr.

Iparraldera edota iparralde eta ekialde bitartera begira jarrita.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 670. orr.

Gauzak hazi eternalez osatuak dagozenez gero, bere zartadaz banatuko dituen edo bitarteetatik barruratu eta disolbatuko dituen indarrik heltzen ez deno, naturak ez du ezeren deusezpenik ikusten uzten.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 45. orr.

Asteazkenetik ostegunera bitarterako gauean, Frantziako Legebiltzarrak baiezkoa eman zion kontratu horri.  Berria - Ekonomia   2006-02-10

Orotara zortzi izango dira urtarriletik apirila bitartera aurtengo Antzerki Garaiak jasoko dituen antzerki lanak.  Berria - Kultura   2004-01-07

Urtarrila amaitu baino lehen beste hirurehun eta ekaina bitarterako beste mila aterako dituztela esan zuen Martinok.  Berria - Mundua   2006-01-20

Gezur errazaren erakusgarritzat aski eta gehiegi da Buclearen autoreak idazten duen lehenbiziko esaldia hartzea, aurreneko puntura bitarterainokoa soil-soilik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 115. orr.

Ptolomeo erregea itsasaldeko Seleukiara bitartean zeuden itsas herriez jabetu zen. ik bitartean.  Elizen arteko biblia   1 M 11,8

2 (izenondoekin)

Denbora librea hutsartea da, arte edo bitarte hutsa eta, beraz, hutsean aspertzen den hankabiko zomorroarentzat, baitezpada bete beharrekoa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 258. orr.

Haren bularra neureaz hertsatzen nuen; eta, bitarte labur hartan, sentitu nuen haren bihotza lasterrago ari zela taupadaka.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 53. orr.

Bestelakoa da dastamena: oso bitarte laburreko zentzumena, ahoratutako elikagaiaren gainean baizik funtzionatzen ez duena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 146. orr.

Nola zaindu hain esparru zabala hain bitarte luzean?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 478. orr.

Hots apal eta zehazgabe batzuk, ekaitzaren etenuneetan iristen zirenak, bitarte luzeetan, ez nekien nondik.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 48. orr.

Tresneria soil horren laguntzaz, aurkikuntza txundigarria egin berria zuen Pitagorasek: bitarte musikala bi zenbakiren arteko erlazioa da.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 118. orr.

Musikan bitarte "melodikoa" izango litzateke hori.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 223. orr.

Ezpain artea hozkatu zuen esatera zihoana hausnartu bitarte laburrean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 44. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hantxe geratzen ginen, harik eta ia itsasaldi bitartea ailegatzen zen arte, eta orduan aingura jaso eta etxera abiatzen ginen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 65. orr.

Azpimarratu behar da aurreneko ihesaldi jakinaren eta bigarren ihesaldi ustezkoaren arteko denbora bitartea, itsas armadako gizonen itsasaldiena baino hilabete batzuk luzexeagoa dela.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 68. orr.

Horrek argi eta garbi erakusten du badela, nahitaez, irudia hautemateko, pertzibitzeko denbora-bitarte bat.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 154. orr.

Denbora-bitarte berean, hegoaldetik iparraldera zeharkatu zuen Paris, Montmartretik igaroz, leku berera heltzeko.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 502. orr.

Aldi bitarte jakinetan automatikoki egindako argazkiak.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 219. orr.

Arima gorputzetik apartatzea?; bizi-bitartearen erremateko ertzean aurrera pasatzea?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 268. orr.

Sasoia iritsi da, maiatza eta uztaila bitartea da gerezien sasoia, martxoan edo apirilean loratzen bait dira arbolak,baina ez dago gerezirik.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 39. orr.

4 (izan aditzarekin)

Taj Mahal -duen edertasun ukaezin guztia duela bitarte- saminak eraikitako oroimen-etxe ederrena da.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 92. orr.

Filistearrak alde bateko mendian zeuden eta israeldarrak beste aldekoan, harana bitarte zutela.  Elizen arteko biblia   1 Sm 17,3

Haren itzulpena bitarte dela ikusiko dugu zergatik uste zuen Sartrek unibertsoa beltza baino ezin dela izan, gizakiak animalia ilun eta makurrak garela.  Berria - Kultura   2004-03-13

Izan ere, hainbat ustelkeria kasu ikertzen aritu da batzordea, eta, txostena dela bitarte, 200 bat pertsona ustelkeriagatik epaitzeko eskatu dio Justiziari.  Berria - Mundua   2006-03-30

• 5 adlag bitartean.

Bergaran bostetik zortzi urte bitarte arte bizi izan nintzen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 71. orr.

Eskola, ordea, hamasei urte bitarte, derrigorrezkoa da.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 32. orr.

Kalean bizi diren gazteen %40k 13 eta 15 urte bitarte dituzte, eta asko lapurreta txikiak egitetik bizi dira.  Berria - Gaiak   2004-05-04

Horretarako, udazkena bitarte, alderdi eta gizarte eragile guztiekin alde biko bilerak egiten jardun zuen Batzordeak.  Berria - Harian   2005-03-06

Irailean ekin zioten birari, eta 2000. urteko ekaina bitarte iraun zuen.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 65. orr.

Ekaina bitarte, beste sei gehiago egingo dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-04-18

Itzultzailerik ez zegoenez, epaileak espetxera bidali zituen zortzi taldekideak, 1996ko apirilaren 9a bitarte.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 56. orr.

Caracasen idatzia, ekainaren 21etik uztailaren 8ra bitarte.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 242. orr.

Seitik zortzi ordura bitarte Potzolori sinetsi behar banion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 201. orr.

Egun hotza eta haizetsua bazen ere, paseatzen jarraitu zuten pinudira heldu ziren arte, eta ilunabarra bitarte, iluntzeko errezoaren ordua zenean jada, ez ziren herrira itzuli.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 202. orr.

Hatz-marken emaitzak heldu bitarte, beste behin aldatu zuen oraindik krimenaren bertsioa.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 64. orr.

Lanetik botako ninduen ahal izan balu; baina nagusia Honolulutik etorri bitarte itxaron beharra zeukan, konpainiako kargu bat bainintzen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 122. orr.

Hala banaiz, bedi: badut orduan Campari bat edateko eskubidea, nire ugazabandrea hurbileneko elizatik atera bitarte.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 162. orr.

Konponbidea betiko lekuan dagoela jakinik, elkarrizketan eta herri honen borondatearen errespetuan, amiantozko jantziak janzten hasiak gara sutea geratu bitarte.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 0. orr.

Badakigu, Errusiako ehiza ipuinak sinestera, zenbat ehiztari, hogeita hemeretzigarren hartza bitarte zorioneko izan ondoren, erori diren berrogeigarrenaren atzaparretan!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 57. orr.

Iruñeko Baluarten salgai daude atzotik datorren astean hasiko diren Nafarroako Jaialdietarako sarrerak, 9 eta 25 euro bitarte.  Berria - Kultura   2004-07-21

· Orduan bai ongi: hirutik hamarrera bitarte alaba galduko nituzke bakarrik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 206. orr.

6 bitarteko ik bitarteko.
7 bitartez ik bitartez.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

abendura bitarte (4); abuztua bitarte (3); amaiera bitarte (4); apirila bitarte (3); arte edo bitarte (3); astelehena bitarte (4); azaroa bitarte (5); baina bitarte (6); bien bitarte (4)

bitarte bat (4); bitarte egin (3); bitarte egingo (7); bitarte erredakzioa (3); bitarte guzti (4); bitarte guztian (23); bitarte hartan (36); bitarte hartan guztian (5); bitarte honetan (6); bitarte hori (7); bitarte horretan (144); bitarte horretan ere (3); bitarte horretan ez (3); bitarte horretan ezer (3); bitarte horretan guztian (6); bitarte hura (3); bitarte izango (7); bitarte izango da (4); bitarte labur (5); bitarte laburrean (5); bitarte osoan (7)

denbora bitarte (4); edo bitarte (3); egon zen bitarte (4); ekaina bitarte (6); ekainera bitarte (3); eta bitarte (44); eta bitarte guztian (4); eta bitarte hartan (6); eta bitarte horretan (26); eta igandea bitarte (6); euro bitarte (6); gaurtik igandea bitarte (3); gaurtik igandera bitarte (4); igandea bitarte (15); igandera bitarte (7); ilunabarra bitarte (3); iraila bitarte (4); ostirala bitarte (5); urria bitarte (3); urte bitarte (9); uztaila bitarte (4); zen bitarte (12); zen bitarte guztian (6)

arteko bitartea (7); bitartea behar (4); bitartea behar izaten (4); egunerako bitartea (3); egunerako bitartea behar (3); hamar egunerako bitartea (3)

arteko bitarteak (5)

lauko bateko bitartearekin (7)

urte bitarterako (3)


bitartean (ETCn 111.080 agerraldi) adlag 1 adierazten den egintza gertatzen den denbora berean edo hura burutu artean. ik bizkitartean.

Bitartean emaginak esaten zuen: nire umetxoa, nire umetxoa, eta beste esaldi ulergaitz batzuk.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 148. orr.

Bitartean, Moises -Aaron eta Hur berekin hartuta- muino gainera igoa zen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 182. orr.

Bitartean, baina, denborarik ez galtzearren, lanean has nintekeela.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 157. orr.

Bitartean, bertzelako lanean zebilen Migel.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 43. orr.

Bitartean, Itakako jauregian, hantxe zeuden ezkongaiak, Antinoo buru zutela.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 19. orr.

Bitartean haugi ene apartamentura.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 203. orr.

Txetxu, bitartean, Xabik egiten dizkion desirazko begiratu likitsekin gero eta urduriago.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 191. orr.

Anaiak, bitartean, mahaian jarri ziren zain egon gabe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 581. orr.

Arinago joateko agindu zion Selifani, eta, bitartean, bere artean pentsatu zuen: [...].  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 320. orr.

Eskaletza desagerrarazteko neurriak hartu behar direla entzuten dut alde guztietan, eta bitartean haiek ugaltzeko ahal den guztia egiten da.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 106. orr.

Goizean baino maiztuago zegoen, bitartean asko nekatu izan balitz bezala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 250. orr.

Hala, Akab jatera eta edatera joan zen; bitartean, Karmel mendiaren gailurrera igo zen Elias eta ahozpeztu, aurpegia belaun artean jarriz.  Elizen arteko biblia   1 Erg 18,42

Egoera, bitartean, larriagotzen ari zen Kolivan inguruetan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 248. orr.

Zuk, bitartean, liburutegian itxaron.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 452. orr.

Elik, bitartean, ahora begiratzen zion.  Elizen arteko biblia   1 Sm 1,12

Mugimenduak liluratu egin zuen, bitartean Jamesek, begiak belan eta ortzemugan josita, bekozko ilunez lema zeramalarik.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 164. orr.

Egunotan, bitartean, dantzariaren hainbat objekturekin erakusketa dago ikusgai antzokian bertan.  Berria - Kultura   2006-02-03

Bitartean, Txitxikov gogo-aldarte oneko zegoen bere britxkan, zeina aspalditxo baitzen bide nagusitik zihoala.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 65. orr.

Ikertzaileak ari ziren bitartean lanean: 1931n asmatu zuten mikroskopio elektronikoa eta ondoko urtean, zeta artifiziala nola bideratu aztertzen ari zirela, Wallace Hume Carothers eta bere taldeak erraz hausten ez zen zuntz gogor bat aurkitu zuten, plastikoan oinarritua: nylona.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 66. orr.

Erleez axolatuko naiz ni bitartean.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 82. orr.

Zer gertatu da bitartean?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 27. orr.

2 (perpaus txertatu bati dagokiola)

Igogailua jaisten zen bitartean (igogailuak beti azken solairuan egoten dira gauetan), nire kontra estutu zen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 86. orr.

Ur gainean zebilen bitartean, Clemenceau «ontzi» bat zela, eta Indiara heldu arte ez zela «zabor» izango argudiatu zuen Alliot-Marie Donibane-Lohizuneko ministroak.  Berria - Gaiak   2006-02-16

Zure ondoan nintzen bitartean, ez genuen beti sentimendu bakar bat, ikuskera bakar bat baizik. Larrutan ari diren bitartean, mantis emeak sendo eta trinko heltzen dio arraren gorputzari besarkada gogorrean.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 377. orr.

Karguan egon zen bitartean erregearen ondasunen kontura egin zituen zorrengatik daukagu bahitua zuen anaia Jonatan.  Elizen arteko biblia   1 M 13,15

Dirauen bitartean, gozatu.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 82. orr.

Denbora dagoen bitartean, gozatu zure bizitzaz.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 30. orr.

Ihes eginda nengoen bitartean, gutun trukaketa sarria izan genuen Almak eta biok.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 42. orr.

Eta ni ere jauregiko andere ezin prestuagoa nintzen eta halakotzat hartu ninduten, jauregia zutik egon zen bitartean; jauregia galduz gero, berriz, zorotzat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 634. orr.

Baiezkoa esango du, ikasten ari naizen bitartean etxerako bi esku gutxiago izango dituela jakin arren.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 86. orr.

Obrak egiten ari ziren bitartean, hain zuzen ere, pitzadura handia agertu zen Esan.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 158. orr.

Legeari eta ordenari helduko diegu ahal den bitartean, baina kanoika ibiltzeko ere prest gaude!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 142. orr.

Borrokan ari ginen bitartean polizia bat agertu zuan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 64. orr.

Obedientzia hautsi ez zuen bitartean, ez zuen bekaturik egin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 121. orr.

Hura komunera alde eginik zen bitartean, Tom eta biok hizketan aritu ginen, zein atsegina zen hiritik kanpo egotea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 185. orr.

-Lagunok: zaudete hementxe, ni eta nire ontzikoak gizaki horiengana goazen bitartean; ea nolakoak diren.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 51. orr.

Ez ditut ikusi ere egin nahi, ezta hitzik egin ere, jarrera aldatzen ez duten bitartean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 112. orr.

La Sarriette haren bila jaitsi zen, neskazaharra gazten erdian eroso jartzen zen bitartean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 320. orr.

Pentsamendu hori bere gogamenaren zokoan egongo da erietxean pazienteak ikusten ari den bitartean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 97. orr.

Eguzki berotsu berak argitu zituen harresi leunak eta zutabe sendoak, eta baita arkupean landutako errege baten buru dotore eta koroatua ere, guztia Frodo Ithiliengo soilguneetan barrena zebilen bitartean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 20. orr.

Ez zen agintari akademikorik agertu pantomimak iraun zuen bitartean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 72. orr.

Eñaut ez zen mugitu Katek besarkatzen zuen bitartean, lepoa leun musukatzen zion bitartean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 126. orr.

Ez nintzela bera bezain polita atera, esan zidan behin, ilea tindatzen ari zitzaidan bitartean.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 137. orr.

Hamaika edo hamabi izatera etortzen direnean, hamarra gainditzen dutenez, zenbakiek ezin dute perfektuak izan, bigarren hamarrekoa osatzera iristen ez diren bitartean behintzat.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1490. orr.

Halako plan eta burutazioak egiten ditugu patioan hara eta hona gabiltzan bitartean, denborak, denboraren errotarriak bere alea xehatzen duen bitartean.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 194. orr.

Lasai joan zen eguna, lasai joan zen bitartean.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 136. orr.

3 (laguntzailea ezabaturik, aditza era burutuan dela)

Edan bitartean estuariorantz lasterka doan erreka imajinatzen du.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 271. orr.

Iraun bitartean Maizak entzun zezakeen beste aldekoaren arnasketa urduriaren zurrumurrua.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 89. orr.

Ispilua ezker-eskuin mugitu bitartean, atzamarrez ukituak eman zizkion ilaia txirikordatuari.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 33. orr.

Haiek iraun bitartean, bazirudien munduan ez zela beste hotsik.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 172. orr.

Hainbat hilabete geroago idatzitako gutun batean aitortu zidan ondo jabetzen zela, telefonoz ari bitartean, deiak izan zitzakeen ondorioez.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 45. orr.

Eguna zabaldu bitartean, zerbait jan zezatela eskatu zien Paulok denei, esanez: [...].  Elizen arteko biblia   Eg 27,33

Zopa eta izokina jan bitartean, ez zuten Harryren akatsen aipamen bakar bat ere egin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 27. orr.

Llumek mutilaren ahotsa antzeratzen du burla eginez, gelan hara-hona ibili bitartean, gorputzari beso artean helduta-.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 12. orr.

Mekanismo horrek loturik eusten die bi hezur zatiei sendatu bitartean, eta iltzea gorputzean geratzen da betiko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 32. orr.

Hitz egin bitartean Harryrengana begiratzen zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 175. orr.

Jonek eta Mikelek instrumentuak aldean hartu eta anplifikadoreak piztu bitartean, Anek zutik zirauen bateriaren aurrean, artelan bati begiratzen zaion moduan.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 20. orr.

Eta armak erantzi bitartean honela esan zien grazia ederrean, honetan ari zitzaizkion haiei [...].  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 21. orr.

Schenker doktoreak isiltzeko eskatu zion, lasai egoteko anbulantzia heldu bitartean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 309. orr.

-Jainko maitea! -atera zitzaion Zaitari, buruan hatz egin bitartean-.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 86. orr.

Lotsaz bezala aitortu zion lehenengo aldian gaixoak senarrari Lucecita ikusten aritua zela goizean, jaiki bitartean.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 134. orr.

Presa da okerrena, zeren denbora daukazula jakinez gero, edozer gauza esan baitezakezu -denborari berari buruz edo zuhaitzei buruz, auskalo-, hitz egokiak aurkitu bitartean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 115. orr.

Zerri hauei ez utzi hemendik joaten ni itzuli bitartean!  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 150. orr.

Zertan ari ginen pentsatzen zerrenda egin bitartean?  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 320. orr.

4 adierazten den tartean.

Seiak eta zazpiak bitartean gertatu ohi zela esango nuke.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 91. orr.

Herriko liburutegian ikusgai duzue erakusketa bat otsoaz, martxoaren 23 a arte, egun eta tenore hauetan: asteartez, 9-12 eta 16-18 ak bitartean; asteazken, ortzegun eta ortziraletan, 14-18 ak bitartean; larunbatez, 9-12 artean.  Herria   2003-03-13

Kataluniako Uraren Bulegoak jakinarazi duenez, Sitgesko hondartzetan 200 kilo fuel oliotik gora jaso zituzten herenegun eta atzo bitartean.  Berria - Gaiak   2004-03-21

Aisia eta kultura izan dira ekainean prezio igoerarik handienak izan dituzten alorrak: 0,7 eta %1,3 bitartean igo dira lau herrialdeetan.  Berria - Ekonomia   2004-07-14

Gure ama hilko zutela arratsaldeko 4etatik 5etara bitartean.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 105. orr.

Fernando Videgainek txuritu zizkigun gaizkile eta bandido nafarren janzkeran ere, maiz ageri da "ongarina" XVII.-XIX. mendeak bitartean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 285. orr.

Alferrik izan zen legea, dirua behar zuenak, hori baino askoz handiagoak pagatzen baitzituen larrialdietan; 1330-1443 urteak bitartean ageri dira % 25, %30, %35, eta %68ko korrituak ere.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 299. orr.

Bertsolari multzorik trinkoena 25 eta 45 urte bitartean dagoen belaunaldiak osatzen du une honetan.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 40. orr.

1405 eta 1433 bitartean, txinatarrak Afrikako ekialdeko kostaldeetaraino iritsi ziren, Vietnam, Sumatra, Zeilan eta Aden-en barrena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 15. orr.

1941etik 1944 bitartean, Bigarren Mundu Gerraren bete-betean, eraitsitako abioetatik salto egin eta bizirik ihes egindako pilotuak Euskal Herriaren Hegoaldera ekartzeko sare bat antolatu zuen Frantziako erresistentziak.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 139. orr.

Han jazo zen 374. eta 375. urte bitartean bere bizitza markaturik utziko zuen gertakari bat: lagunaren heriotza goiztiarra.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 11. orr.

K.o. 1839 eta 1861 bitartean Txinako itsas ateak Mendebaldeko merkataritzari indarrez irekitzeak Mendebaldearen aurkako "Boxer" altxamenduaren erantzuna eragin zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 21. orr.

Urtarrila eta maiatza bitartean 18 langile hil dira Araban, Gipuzkoan eta Bizkaian, Osalanen arabera.  Berria - Ekonomia   2004-06-15

Badirudi 1215etik 1226ra bitartean idatzi zituela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 96. orr.

Hegoaldea aski epela da, tenperaturak zero azpiko seitik zero gaineko zazpira bitartean mugitzen baitira.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 29. orr.

Nik orduan paisaia hartu nuen aintzat, eta Georgiatik Louisianara bitartean pinua besterik ez zegoela adierazi nien.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 128. orr.

Judako Sokon bildu ziren, eta Sokotik Azekara bitartean jarri zituzten gerra-etxolak, Efes Damin deitu tokian.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 47. orr.

Paristik Havrera bitartean, presoei ez zieten ez ogi koskorrik, ez edontzi urik eman.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 30. orr.

Tantapean ezkutatutako letra asmatu nahian saiatzen zen, orri batetik bestera bitartean hitzen bat zatiturik aurkitzen zuenean bezalatsu.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 77. orr.

Zubira bitartean Lainez ez da inorekin gurutzatu.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 29. orr.

"Lofoden eta Moskoe bitartean" dio, "hogeita hamasei edo berrogei besokoa da uraren sakona.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 62. orr.

"Non esaten duzu dagoela leku hori?", galdetu zidan hark; izenak-eta aipatu nizkion, kasko bat zela, Albiztur eta Tolosa bitartean.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 126. orr.

Ahoz gora etzanda baitzeuden biak, hamar-hamabost metroko bitartean-, etengabe zaunkaka eta korrika, zeinen ondoan geratu ez zekiela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 54. orr.

Institutuko urte hartan, 80ko udazkenetik 81eko uda bitartean, neska asko ezagutu nituen, bai.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 61. orr.

Otsailaren zazpia bitartean, biderkatu egin zen denbora: ematen zuen ordu bakoitzak 60 minutu eduki ordez, berrehunen bat zituela.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 167. orr.

Epaiketa bitartean, behin eta berriz aztoratuko nauen zalantza ukanen dut hauxe.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 101. orr.

Bazkaria bitartean ia ez genuen hitz egin.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 231. orr.

Siesta bitartean berez hil zela baizik ez zian ondorioztatuko.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 23. orr.

Nola gure elkar ikuste laburrak promenaldia bitartean izaten baitira, egungo egun osoan egin duen eguraldi ezinago txarrak ez zidan deusik igurikatzen uzten.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 319. orr.

Kargu hartu baizik ez zioten egin eta bi egunez asto-belarriak jantzarazi zizkioten eskola bitartean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 175. orr.

Bidaldi osoa bitartean, andreak kapusai handi bat zeraman aurpegi gainean.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 352. orr.

Ugari izan ziren hiriko sarrera bitartean eroriak.  Elizen arteko biblia   Epa 9,40

Aurretratamendu mekaniko biologikorako instalazioak urtean 141.061 eta 183.814 tona bitartean, eta berreskurapen energetikoa duen errauste ildo berriak urtean 424.079 eta 464.779 tona bitartean.  Berria - Harian   2006-01-03

Sartzea 37 eta 41 euro bitartean; hobe txartelak aitzinetik hartzea Miarritzeko Turismo bulegoan.  Herria   2005-11-24

5 (adbertsatibo gisa) ik aldiz1.

Enperadorearen mende zegoen Spoletoko konderriaren ertzean baitzegoen [Asis], Perugia, alboko hiria, Aita Santuaren eskumenean zegoen bitartean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 23. orr.

Beraz, anaietako bat berekin hartu eta munduko alde baterantz abiatu zen, beste sei anaiak gainerako hiru aldeetara bidaltzen zituen bitartean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 754. orr.

Lukrezioren denbora denbora itzulgaitza dela eta haren naturak, beraz, historia bat daukala esan beharko litzateke, estoikoena itzulgarria eta historia gabea den bitartean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 11. orr.

Grekoen artean opai esaten zaie habeak eta gapirioak asentatzen direneko bermeguneei, gure artean cava columbaria (uso-zuloak) esaten zaien bitartean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1870. orr.

Globalizazioa aspaldi asmatu zen, duela mende asko: liburuen bitartez gauzatzen zen globalizazio hori, eta lasaia zen, pausatua, gutxi batzuena, gaurkoa abiadura handiko globalizazio masiboa den bitartean.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 7. orr.

Mugatu eta anizkun den guztia handik banatua (alienatua) izango baita, haren garapen edo hedapen bezala filosofiak ezagutua ere, dena munduaren ikuspegi orobiltzaile batean (zientzia positiboak haren ikuspegi partzialak baino ez diren bitartean).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 84. orr.

Matxismoak emakumeen arteko hartu-emanak mitifikatu zituen eta status estetiko faltsua eman zien, gizonen arteko homosexualitatea gaitzesten zuen bitartean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 181. orr.

Gorrotoa maitasuna baino sentimendu iraunkorragoa da, ekintzen jarraipenak indartu egiten baitu lehena, bigarrena ahuldu egiten duen bitartean.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 108. orr.

Haiek analitikoki baino ez direla sortzen analisiaren bitartez [...] hauek sintetikoki, eta beraz, adigaia bera eginez, besteek, aitzitik, adigaia argitu besterik egiten ez duten bitartean.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 252. orr.

Azpeitiak etxean euskaraz bakarrik aritzen diren 10.380 herritar dituen bitartean (%75,7), Donostiak 17.194 ditu (%9,6), Bilbok 6.244 (%1,7) eta Gasteizek 3.453 (%1,5).  Herria   2004-01-01

6 bien bitartean (orobat bienbitartean g.er.) adlag bitarteko denboran. ik bizkitartean.

Bien bitartean, Fulgor Sedano aletegiraino joan zen artoaren galga ikuskatzera.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 92. orr.

Bien bitartean, François andreak bere merkantzia ia guztiak saldu zituen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 35. orr.

Bien bitartean, madiandarrek, Egipton, Potifarri saldu zioten Jose, Faraoiaren funtzionario eta goardiaburu zenari.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 107. orr.

Bien bitartean, ustekabeko arazo bat sortzen da, eta Aita santua, bere karguko eginbide utziezin batengatik, Perugiara joan beharrean gertatzen da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 262. orr.

Epaiketa bihar gauean hasiko da; bien bitartean, interesatuek beren salaketa-defentsak prestatu ahal izango dituzte.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 141. orr.

Zu, bien bitartean, zoaz zure lekura.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 74. orr.

Gizon zuriek, bien bitartean, hesi trauskil samarra eraiki dute zelai uhindu baten tontorrean.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 156. orr.

Israelgo lehen ministro Ariel Sharonek, bien bitartean, Shinui alderdiko lau diputatu kargugabetu zituen atzo datorren urteko aurrekontu proiektuaren kontrako botoa eman zutelako.  Berria - Mundua   2004-12-02

Ika-mikak, bien bitartean, ez zuen etenik izan senar-emazteen artean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 136. orr.

Berriro ere nora jo ez dakidala nagok, eta bien bitartean ondo etorriko zaiguk pixka baterako zibilizazio deitzen den horretara jaistea, espaloiak zapaltzera.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 100. orr.

Kalifa mozorrotuak hitzeman zien laster batean behar-beharrezko zituzten hamar mila dinarrak eskainiko zizkiela, baina bien bitartean urrezko ehun dinar hartzeko.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 180. orr.

Ordaindua nuen, bien bitartean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 152. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

abendua bitartean (13); abendura bitartean (15); afaldu bitartean (20); amaiera bitartean (20); amaitu bitartean (60); apirila bitartean (14); argitu bitartean (21); ari den bitartean (72); ari diren bitartean (38); ari garen bitartean (18); ari ginen bitartean (28); ari naizen bitartean (15); ari nintzen bitartean (43); ari zaren bitartean (10); ari zen bitartean (232); ari ziren bitartean (116); ari zitzaion bitartean (9); astelehena bitartean (12); atzo bitartean (15); aurkitu bitartean (9); azaroa bitartean (9); baina bien bitartean (9); baina bitartean (38); baten bitartean (8); bazkaldu bitartean (9); begira zegoen bitartean (12); begira zeuden bitartean (8); begiratu bitartean (8); begiratzen zion bitartean (17); begiratzen zuen bitartean (13); bete bitartean (15); bien bitartean (851)

bitartean bakarrik (9); bitartean behintzat (26); bitartean bere (24); bitartean beste (30); bitartean bi (11); bitartean dira (9); bitartean edo (8); bitartean egin (27); bitartean egindako (16); bitartean egingo (35); bitartean egingo da (10); bitartean egingo dira (8); bitartean egiten (9); bitartean egongo (8); bitartean ere (25); bitartean eta (59); bitartean ez (104); bitartean ez du (10); bitartean ezin (19); bitartean gertatu (9); bitartean gure (17); bitartean hainbat (8); bitartean heldu (14); bitartean heldu eskutik (12); bitartean hiru (13); bitartean ia (8); bitartean idatzi (9); bitartean izan (22); bitartean izango (18); bitartean izango da (8); bitartean jokatuko (8); bitartean lan (11); bitartean lau (8); bitartean nik (13); bitartean nire (14); bitartean ondo (12); bitartean zer (10)

bizi bitartean (9); bizi den bitartean (19); bizi garen bitartean (8); bizi naizen bitartean (9); bizi zen bitartean (20); bukaera bitartean (11); bukatu bitartean (24)

da bitartean (8); dabilen bitartean (32); dabiltzan bitartean (11); dagoen bitartean (166); dauden bitartean (70); den bitartean (405); den bitartean ez (9); denboraldia amaitu bitartean (13); dien bitartean (14); diodan bitartean (13); dion bitartean (42); dioten bitartean (14); dirauen bitartean (27); dirauten bitartean (8); diren bitartean (203); ditudan bitartean (14); dituen bitartean (63); ditugun bitartean (11); dituzten bitartean (39); dituzun bitartean (8); doan bitartean (18); doazen bitartean (10); dudan bitartean (72); duen bitartean (350); dugun bitartean (59); duten bitartean (163); duzuen bitartean (9); duzun bitartean (44)

edan bitartean (10); edaten zuen bitartean (9); egin bitartean (93); egiten dion bitartean (8); egiten dudan bitartean (8); egiten duen bitartean (30); egiten duten bitartean (16); egiten nuen bitartean (11); egiten zien bitartean (10); egiten zion bitartean (22); egiten zituen bitartean (24); egiten zituzten bitartean (8); egiten zuen bitartean (82); egiten zuten bitartean (46); egon bitartean (20); egon den bitartean (19); egon nintzen bitartean (10); egon zen bitartean (34); egon ziren bitartean (8); ekaina bitartean (22); ekainera bitartean (14); eman bitartean (19); ematen zion bitartean (10); ematen zizkion bitartean (9); entzun bitartean (15); erabaki bitartean (14); erabakia hartu bitartean (9); erre bitartean (11); esan bitartean (10); esaten zuen bitartean (8); eta abendua bitartean (9); eta atzo bitartean (9); eta bien bitartean (46); eta bitartean (186); eta martxoa bitartean (11); etorri bitartean (27); euro bitartean (20); eusten zion bitartean (8); ez dagoen bitartean (23); ez den bitartean (94); ez diren bitartean (44); ez dituen bitartean (11); ez duen bitartean (65); ez dugun bitartean (25); ez duten bitartean (26); ez zuen bitartean (13)

garbitu bitartean (10); garen bitartean (41); gauden bitartean (15); gaurtik igandera bitartean (8); genituen bitartean (8); genuen bitartean (28); gerra bitartean (8); gertatu bitartean (8); geunden bitartean (11); ginen bitartean (47); gosaldu bitartean (8)

hartu bitartean (34); hartzen zuen bitartean (21); hartzen zuten bitartean (11); hasi bitartean (15); heldu bitartean (15); hitz egin bitartean (12)

ibili bitartean (13); igandea bitartean (14); igandera bitartean (27); ikusi bitartean (8); iraila bitartean (13); irailera bitartean (34); irakurri bitartean (8); iraun bitartean (89); iraun duen bitartean (14); iraun zuen bitartean (64); irauten duen bitartean (56); irauten duten bitartean (11); ireki bitartean (9); iritsi bitartean (38); itzuli bitartean (13); izan bitartean (9); izan den bitartean (10); izan zen bitartean (50); izan ziren bitartean (10)

jan bitartean (8); jarraitu bitartean (9); jarraitzen duen bitartean (25); jarraitzen duten bitartean (16); jarraitzen zuen bitartean (23); jaso bitartean (9); joan bitartean (10); jotzen zuen bitartean (14)

konpondu bitartean (8)

larunbata bitartean (14); larunbatera bitartean (8); liga amaitu bitartean (14); lortu bitartean (11)

maiatza bitartean (11); martxoa bitartean (23); martxora bitartean (15)

nagoen bitartean (18); naizen bitartean (50); nenbilen bitartean (8); nengoen bitartean (27); ni bitartean (9); nik bitartean (15); ninduen bitartean (14); nintzen bitartean (103); nion bitartean (24); nituen bitartean (19); nuen bitartean (78)

osatu bitartean (8); ostirala bitartean (16); otsaila bitartean (9)

saiatzen zen bitartean (11); segitzen zuen bitartean (12)

uda bitartean (14); urria bitartean (12); urtarriletik irailera bitartean (19); urtarriletik martxora bitartean (8); urte bitartean (83); urtea amaitu bitartean (8); urtea bitartean (13); urteak bitartean (17); urteen bitartean (41); urtera bitartean (38); uztaila bitartean (10); uztailera bitartean (9)

zain zegoen bitartean (8); zain zeuden bitartean (14); zaion bitartean (16); zaren bitartean (27); zauden bitartean (15); zaudeten bitartean (8); zebilen bitartean (44); zebiltzan bitartean (21); zegoen bitartean (116); zen bitartean (613); zen bitartean eta (9); zen bitartean ez (8); zeraman bitartean (8); zeuden bitartean (63); zidan bitartean (31); zien bitartean (33); zieten bitartean (11); ziharduen bitartean (14); zihoan bitartean (38); zihoazen bitartean (30); zinen bitartean (8); zioen bitartean (10); zion bitartean (161); zioten bitartean (42); ziren bitartean (266); zituen bitartean (198); zituzten bitartean (73); zitzaidan bitartean (10); zitzaion bitartean (22); zitzaizkion bitartean (10); zizkidan bitartean (12); zizkion bitartean (31); zizkioten bitartean (9); zuen bitartean (638); zuten bitartean (210)


bitarteka
1 tarte-bitarteka adlag

Ni kapitaina ninduan Saseta batailoian, eta tenienteari tarte-bitarteka autoa eskatuz hasi gintuan Polixene eta biok ilunkeran ateratzen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 47. orr.


bitartekari (ETCn 6.443 agerraldi) 1 iz bi pertsona edo gehiagoren arteko bitarteko lana egiten duen pertsona.

Editorea bitartekaria da, zubia da idazlearen eta irakurlearen artean.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 217. orr.

Kontalaria bitartekari bat bezala ikusten dut, istorioaren eta publikoaren artean. disketxearen jabea, arrakasta lortu nahi duen kantaria, musikari-taldea, grabazio-arduraduna, managerra, produktorea, agentea eta bestelako bitartekariak, nor bere interesen puska zaindu eta handitu nahian.  Berria - Kultura   2006-04-11

Zein garrantzia dute bitartekariek gatazken konponbidean?  Berria - Euskal Herria   2006-04-29

Taldeen eta zaleen arteko bitartekariak gara eta ondorioz zubi lan hori eman behar dugu.  Berria - Kultura   2004-07-10

Ontziko errefuxiatuek hautatu duten bitartekariak, berriz, albiste txarrak dakartza orain, txarragoak hurrengo batean.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 29. orr.

Saskiak letra eta zenbaki beltzez etiketatuak zeuden, eta mendiak osatzen zituzten Berger kaleko bitartekarien biltegien aurrean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 262. orr.

Enpresak bitartekari bat proposatu zain dira sindikatuak negoziatzeko.  Berria - Ekonomia   2004-02-27

Erakundeak buzoi batzuk behar ditin, bitartekari batzuk, alegia, isilpeko mezuak eramateko hara eta hona, edo propaganda sartzeko beste aldetik.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 74. orr.

Zelta kultura osoan, umeen aldeko jarrera zegoen, ondo hartu behar ziren eta ondo babestu, haien ustez umeak 'beste munduaren' berriak zekartzaten bitartekariak zirelako.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 97. orr.

Frantzisko santua, anaien eta Jainkoaren artean bitartekari zena, bere gelan otoitzean ari zen une hartan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 892. orr.

Espiritu honekin ekin zioten [...] buru-langile izan ordez esku-langile izateari, hiritar izan ordez baserritar, bitartekari izan ordez ekoizle, finantzari izan ordez nekazari, dendari izan ordez gerrari, martiri izan ordez terrorista izateari.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 206. orr.

Berarengan finkatzen ditu begiak, elkarrizketan bitartekari jarduteko eskatu nahi balio bezala.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 155. orr.

Batasunekoak bitartekari ibili omen zarete.  Berria - Euskal Herria   2004-02-01

Amaitu da ni bitartekari aritzea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 134. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Epailearen eta gaizkilearen artean bitartekari handi bat ezartzen duenak, zintzoaren eta bitartekoaren artean epaile handi bat.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 131. orr.

Azalpenak eman nahi ditut, bitartekari zentzudun gisa, inori burua makurrarazteko asmorik gabe.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 404. orr.

Guri buruzko "ezkutuko negoziazioak" hasi baitira, "indar aleman eta aliatuen artean, bitartekari neutralekin".  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 30. orr.

Agintarien eta gazte eragileen artean jauzi handia dago, ez dago bitartekari egokirik, eta Gazte Bilguneak hutsune hori bete dezake.  Berria - Harian   2005-03-18

Gipuzkoa Basket saskibaloi taldeko egungo presidente eta futbolarien bitartekari ospetsuak.  Berria - Kirola   2006-03-01

Bitartekari aljeriarren bidez, modu diskretuan, ETAri bi asteko su-eten publikoa eskatu zion Espainiako Gobernuak, harremanak berriro hasteko.  Berria - Harian   2006-01-07

Tituluaren izenagatik (Il corriere colombiano, Bitartekari kolonbiarra) argi daukat zenbat kokaina eta zenbat hilketa aurkituko dudan nobelan.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 74. orr.

Aita edo ama galtzeraino, betiko haur geratzen gara: kaos iragarriaren eta guhauren artean, bitartekari ezti bat dago.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 215. orr.

Ozeano hori arabiar aintzira bihurtua zen, bertara ezin zirelarik sartu egiptoar bitartekarien merkataritza-bazkide veneziarrak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 194. orr.

Israeldarrak Gazatik erretiratzean, adibidez, bertako agintea Dahlanen esku uztea proposatu zuten nazioarteko bitartekariek.  Berria - Mundua   2004-10-29

Ni ez naiz negozioetako bitartekaria.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 218. orr.

3 (hitz ekartuetan lehen osagai gisa)

Baionako Bitartekari Batzordeak Ruweleko enpresaburua orotara 5,5 milioi euro ordaintzera kondenatu du.  Berria - Ekonomia   2004-03-05

Bake prozesuan lanean ari den bitartekari taldeko eledun Helen Olafsdottirrek onartu zuen hildako asko izan direla azken asteotan, eta hori kezkagarria dela.  Berria - Mundua   2006-04-21

Tiresiasi eskatu zioten bitartekari-lana egin zezala bien arteko tirabira hartan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 18. orr.

Arrietak egiten ditu Biltzar Ttipiarekiko bitartekari lanak.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 96. orr.

Espainiako eta EAEko gobernuen arteko «bitartekari» lanak egiteagatik egin zaizkion kritikei ere erantzun zien Lopezek.  Berria - Euskal Herria   2004-06-25

Irudiaren barnealdearen eta kanpoaldearen arteko ikusmenezko bitartekari-eginkizuna betetzen du, barrutik kanpora bortitzegi ez igarotzeko bitartekari-eginkizuna, alegia.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 139. orr.

4 (hitz ekartuetan bigarren osagai gisa)

Hauek merkatariak ziren, batez ere finantza-bitartekariak eta diru-mailegariak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 26. orr.

5 (hitz ekartuetan bigarren osagai gisa, elkarketa kopulatiboetan)

Azken batean, antolatzaile-bitartekaria zen gaijartzailea.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 138. orr.

6 irud/hed

Gure organoak ditugu kanpoko munduaren eta gure arteko bitartekari bakarrak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 246. orr.

Gurean, maitasuna sentitzearen eta maitasuna egitearen arteko bidean, irudia dugu bitartekari edo itsumutil nagusi.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 9. orr.

Bien bitartean, liburu honen kontua zipitzik inporta ez zaien bitartekariek: argitaleetxeek, hedatzaileek, liburudendek, eta antzekoek, ale bakoitzeko beren diru puska aterako dizute.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 20. orr.

Hizkuntzaren berezko eginkizuna, pentsamenduarekiko, ez da bitarteko foniko bat sortzea ideiak adieraz ahal izateko, baizik eta pentsamenduaren eta hotsaren arteko bitartekari izatea.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 147. orr.

Irudia sinbolismoaren munduan kokatzen duen eta, horrenbestez, irudia ikuslearen eta errealitatearen arteko bitartekari bihurtzen duen tasun hori.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 76. orr.

Horrela, zeharo galdurik jada objektuekiko lotura beharrezkoa (adimena eta sentimenak bitartekari), enpiriaren eremua abandonaturik, arrazoimena espekulazioetan hegaldatzen da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 83. orr.

Ilusioaren argudioa zuzena bada, objektu materiala ez den zerbaiten esperientzia zuzena dut, bitartekaririk gabekoa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 114. orr.

Ohore aitzurrari eta haren baliokide modernoagoei: horiek dira oraindik ere elementuen eta gizonaren arteko mendeetako elkarrizketaren bitartekaririk garrantzizkoenak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 297. orr.

7 (izenondo gisa)

Bi ideal gatazkatsu horien artean benetako adiskidetze bakarra anaitasunaren ideal bitartekarian aurkitzen zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 391. orr.

Sorkuntzaren eta suntsipenaren arteko kontzeptu bitartekaria transformazioa da.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 9. orr.

CIAk ere hori bultzatu omen zuen, fundazio bitartekarien bidez Gerra Hotzeko borroka ideologikoaren barne.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 12. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

artean bitartekari (12); artean bitartekari lana (3); arteko bitartekari (27); arteko bitartekari lana (8); arteko bitartekari lanak (6); aurrean bitartekari (3); bahiketan bitartekari (3); bake prozesuan bitartekari (3)

bitartekari aritzea (3); bitartekari aritzeko (3); bitartekari bat (6); bitartekari baten (7); bitartekari baten bidez (4); bitartekari batzordeak (4); bitartekari bezala (4); bitartekari eta (3); bitartekari gisa (13); bitartekari hutsa (4); bitartekari izan (10); bitartekari izatea (6); bitartekari izateari (5); bitartekari izateko (9); bitartekari lan (3); bitartekari lana (42); bitartekari lana egin (6); bitartekari lana egitea (8); bitartekari lana egiteari (3); bitartekari lana egiteko (7); bitartekari lana egiten (5); bitartekari lanak (43); bitartekari lanak egin (17); bitartekari lanak egitea (3); bitartekari lanak egiteko (7); bitartekari lanak egiten (6); bitartekari lanetan (11); bitartekari moduan (3); bitartekari norvegiarrak (3)

ere bitartekari (4); eta bitartekari (10); ez zen bitartekari (3); gatazkan bitartekari (11); gatazkan bitartekari lana (5); gatazketan bitartekari (3); gobernuaren bitartekari (3); kobratzeko bitartekari (4); kobratzeko bitartekari lanak (4); negoziazioetan bitartekari (5); prozesuan bitartekari (5); solheim bitartekari (3)

arteko bitartekaria (4)

eta bitartekariak (3); nazioarteko bitartekariak (6)

bitartekarien bidez (10); eta bitartekarien (3)

bitartekaririk gabe (8); bitartekaririk gabeko (4)


bitartekaritza (ETCn 3.628 agerraldi;) 1 iz bitarketari lana.

Emakumearen senarraren bitartekaritzaz, etxe hartan bertan hartu dute neskame.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 209. orr.

Beste lehengaia, berriz, zinkaren kidea, hots, azido sulfurikoa, Caselliren bitartekaritzarik gabe lor zitekeen: ugari zegoen, esku-eskura, bazter guztietan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 55. orr.

Laguntza psikologikoa, juridikoa, bitartekaritza, eta autolaguntza taldea.  Berria - Euskal Herria   2006-03-05

Egoerak gainbegiratu, armak ikuskatu, bitartekaritza egin eta bakea ezartzeko bideak bilatu.  Berria - Mundua   2004-12-05

Norvegiako Gobernuaren bitartekaritzak lortu zuen 2002ko otsailean tamil gerrillariek eta Gobernuak su-etena sinatzea.  Berria - Mundua   2004-07-27

Irtenbide baketsurako edozein bitartekaritza onartuko dugu.  Berria - Mundua   2004-08-17

Falujaren aurkako eraso gogor bat galaraztea zen helburua, baina bitartekaritzak huts egin zuen azkenean.  Berria - Mundua   2004-11-10

Atzo bozketa egin zuten eta bitartekaritzaren aurka egin zuen gehiengoak, CCOO, LAB eta CGT sindikatuek.  Berria - Ekonomia   2006-04-08

Gurutze Gorriaren eta zenbait diplomatikoren bitartekaritzarekin behin eta berriz presoak trukatzeko ahaleginak eta hitzarmenak egiten dira.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 25. orr.

Bi aldeko su-etenak iraun zuen bitartean, Espainiako Gobernuko ordezkaritzak (Rafael Vera eta Juan Manuel Egiagarai) eta ETAren solaskidetzak (Eugenio Etxebeste, Belen Gonzalez eta Iñaki Arakama) elkarrizketa politiko ofizialak egin zituzten bost bileratan, Aljeriako Gobernuko bitartekaritzarekin.  Berria - Harian   2006-03-23

Sarriago, agian, erromatar zuzenbidea juduen bitartekaritzaz iritsi zen Islamera.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 69. orr.

Goierriko elizetan diru-eske bereziak egin ziren meatzarien alde, Itsasondoko parrokoaren bitartekaritzaz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 86. orr.

Euromerkatuek garapen-bideko herrialdeentzat zuten erakargarritasuna are handiagoa zen, haiei esker Munduko Bankuaren bitartekaritza saihets baitzitekeen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 89. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bulegoak jorratzen duen arkitektura ikusmolde horri «bitartekaritza sortzailea» deitzen diote. gatazkaren konponbiderako proposamen integrala eta bitartekaritza nazionala dira antolakunde politiko, sindikal eta sozial guztien artean, serioski eta inor baztertu gabe, artikulatu eta garatu beharreko eztabaidaren erreferentziak.  Berria - Kultura   2004-05-23

Bankuek alde batera utzi zuten, neurri batean, bitartekaritza klasikoa (epe laburreko gordailuak epe luzeko kreditu bihurtzea).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 90. orr.

Nazioarteko bitartekaritza: Nazioarteko erakunderen baten bermea, estatuarekin sor litezkeen gatazketan bitartekari aritzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-09-19

Asko hitz egin da egunotan balizko bitartekaritzei buruz.  Berria - Euskal Herria   2006-04-16

Estatuekiko bitartekaritza .  Berria - Euskal Herria   2004-05-12

3 (hitz ekartuetan lehen osagai gisa)

Ordu batzuk lehenago, eta ostiraletik AEBek abiatutako erasoaren aurrean egoerari aterabidea bilatzeko, Al Sadrek Vatikanoaren bitartekaritza eskaintza onartu zuen.  Berria - Mundua   2004-08-18

Langileek gaur erantzunen dute Gobernuaren bitartekaritza epaia onartzen duten ala ez.  Berria - Ekonomia   2004-04-27

Norvegiak bake prozesuetan egiten duen bitartekaritza ekarpen handia da bakerako eta segurtasunerako.  Berria - Mundua   2006-01-07

Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako sailburuak atzo nabarmendu zuenez, hirukoiztu egin dira bitartekaritza zerbitzuek lagundutako seme-alaba nerabeen eta gurasoen arteko gatazkak.  Berria - Mundua   2006-05-09

Bizikidetza eta bitartekaritza programek arazoak prebenitzen dituztela eta gaiztotu aurretik konpontzen dituztela nabarmendu du.  Berria - Euskal Herria   2006-04-30

Urte horretan 287 espediente ireki eta 249 bitartekaritza prozesu bukatu ziren.  Berria - Euskal Herria   2004-06-01

Eusko Jaurlaritzaren Lan Sailaren bitartekaritza saioak alde batera utzita, erakunde publikoen inplikazioa eskasa izan da.  Berria - Harian   2005-11-15

Dena dela, onartu zuen bitartekaritza marjina uste baino apalagoa dela, «lehia nabarmen areagotu eta interes tasak bere hartan direlako, iragarri ez bezala».  Berria - Ekonomia   2004-10-30

Bertan, kolektiboa «askotarikoa eta batua» dela azaldu eta bitartekaritza taldea zutela iragarri zuten.  Berria - Harian   2005-01-05

Intelektualen bitartekaritza rola garrantzitsua da, Mendebaldearen eta mundu musulman-arabiarraren artean.  Berria - Mundua   2004-06-18

Munduko ekonomia kapitalista osatzen duten unitateen interes desberdinen artean bitartekaritza-lanak egiteko gai izango ziren mundu mailako erregulazio-erakundeak falta zituen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 93. orr.

Argentinatik produktuak esportatzeko bitartekaritza lana egiten ari naiz, eta dagoeneko, haragiarekin egin dugu zerbait; espero dut zerbait sanoa izatea, batez ere, Argentinerengatik.  Berria - Kirola   2004-08-31

Horrek auzitan jarri du bankuen usadiozko bitartekaritza-eginkizuna.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 184. orr.

4 (hitz ekartuetan bigarren osagai gisa)

Oposizio hori ez datza banku-bitartekaritza eta finantza zuzenaren arteko usadiozko bereizketan bakarrik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 159. orr.

Familia Bitartekaritzarako Zerbitzuak, haustura egoeran dauden bikoteei laguntza emateaz gainera, aurrerantzean familiako kide guztien arteko harreman gatazkatsuetan ere eragiteko asmoa du.  Berria - Euskal Herria   2004-06-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arteko bitartekaritza (3); bitartekaritza bat (4); bitartekaritza egin (3); bitartekaritza egiteko (3); bitartekaritza epaia (3); bitartekaritza eskatu (6); bitartekaritza eta (9); bitartekaritza lana (15); bitartekaritza lana egin (5); bitartekaritza lana egiten (4); bitartekaritza lanak (6); bitartekaritza lanetan (4); bitartekaritza nazionala (3); bitartekaritza onartu (4); bitartekaritza onartuko (3); bitartekaritza zen (3); bitartekaritza zerbitzuek (3); bizikidetza eta bitartekaritza (3); eta bitartekaritza (8); familia bitartekaritza (3); gobernuaren bitartekaritza (4); jaurlaritzaren bitartekaritza (3); lan sailaren bitartekaritza (3); nazioarteko bitartekaritza (9); p bitartekaritza (3); sailaren bitartekaritza (3); zuen bitartekaritza (3)

bitartekaritzak ez (4)

bitartekaritzaren alde (3)

bitartekaritzari esker (12)

bitartekaritzarik gabe (7)


bitartekatu, bitarteka, bitartekatzen 1 du ad tartekatu.

Termino absolutuetan Euskaldiko Kutxak alor pribatuan bitartekatutako saldoa 9.656 milioi eurokoa zen ekainaren 30ean.  Berria - Ekonomia   2004-07-09

2 (era burutua izenondo gisa)

Euskadiko Kutxan, Baliabide bitartekatuak 9.247 milioi eurokoak izan ziren, %9,1 gehiago, eta mozkinak 116,6 milioikoak, %8,7, «errenta aldakorraren suspertzeari esker».  Berria - Ekonomia   2004-05-21


bitarteko 1 izlag bitartean-en izenlaguna.

Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburuak bete egingo du bitarteko irakasleen egonkortasunaz iaz gehiengo sindikalarekin (ELA, LAB eta EILAS) hitzartu zuen dekretua.  Berria - Harian   2005-03-17

Irakeko bitarteko gobernuak ekainaren 28an hartu zuen boterea eta 2005eko urtarrilerako hauteskundeak antolatu behar ditu. ik beherago 15.  Berria - Mundua   2004-07-14

Hau da lehen aldia gure hizkuntzatik zuzenean, bitarteko hizkuntzarik erabili gabe, hainbat hizkuntzatara itzultzen dena.  Berria - Kultura   2004-09-09

Itsasontzi bat, bi helikoptero, ura garbitzeko ekipamendua eta bitarteko laguntzak emango ditu.  Berria - Harian   2005-01-07

Bitarteko denbora tarte bat uzten baldin bada -30-200 segundo milaren distiraldien artean- itxurazko mugimendua gertatzen da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 49. orr.

Nehork ez ditu ezagutzen bitarteko lekuak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 185. orr.

Geroz eta harrituago ikusi zuen bitarteko gelatxoko ateak ere zabalik zeudela eta bulego nagusian sekulako nahastea zegoela.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 211. orr.

Oro har, ahozko katean bitarteko faseak daude, tentsioak edo artikulazio jarraituak deituko ditugunak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 81. orr.

Holaxekoa da gure merkatua: lana bere ilusio eta borondate osoarekin egiten duenak ez beste guziak kobratzen dizu gaur bere diru zikina, eta bitarteko merkatari dirugose horiek batik bat.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 20. orr.

Eskolako nire azken ikasturte osoan, haien bitarteko postari izan nintzen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 69. orr.

-Fusioaren bitarteko bonba egin daiteke -atera zitzaion Einsteini, xuxurla batean.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 22. orr.

Ezin da itunen bitarteko adostasunez ezarritako botere gorena deuseztatu.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 109. orr.

Nabarmen igo da bitarteko ondasunen urtearteko tasa .  Berria - Ekonomia   2004-03-05

2 (denbora, espazio edo kideko bitarteez)

Berpizkundea bitarteko arte kristauak, adibidez, "formula" ikonografiko berak erabiltzen ditu etengabe.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 83. orr.

Iraila eta urtarrila bitarteko hilabeteetan.  Berria - Euskal Herria   2004-02-12

Etorkinak legez kanpoko moduan sartzea zigortu egingo da lau urtetik zortzi urte bitarteko kartzelaldiaren bidez.  Berria - Euskal Herria   2004-10-01

Bretoinek bi eta zazpi urte bitarteko kartzela zigorra hartu dute.1964ra bitarteko bide luzean izandako gorabeherak eta atzera-aurrerak erakutsiko dira saioaren lehenbiziko atalean. K.a. 166tik K.o. 135era bitarteko hirurehun urteetan.  Herria   2005-07-07

Aparteko estimazioa du ilgoratik ilbehera bitarteko ilargiaren argiak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 263. orr.

1960-1990 urte bitarteko datuen arabera.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 143. orr.

V-X mende bitarteko Europa gotorleku setiatu bat zen, ekialdean hungariarren inbasioei, hegoaldean musulmanenei eta iparraldean normandiarren erasoei ahal zuen moduan aurre egiten ziena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 21. orr.

Hamateko sarreratik hasi eta Egiptoko errekara bitarteko lurraldeetatik etorri eta batzartua zegoen jendetza izugarri harekin.  Elizen arteko biblia   1 Erg 8,65

Kolomak baldin badauka hamabi oinetik hamabostera bitarteko altuera, arkitrabearen altuerak kolomaren beheko diametroaren erdia izan beharko du.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1710. orr.

Horren arabera, G-tik H-ra bitarteko espazioa Auster haizearen espazioa izango da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 830. orr.

Errealitatearen azken portutik irudimen betearen bentara bitarteko estratetan barrena egindako txangoak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 21. orr.

Uitzitik Lekunberri bitarteko hargin horiek baino fundamentu hobexeagokorik ekartzen ez badute [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 226. orr.

Jendearen baitan ez zegoen behar bezain argi euskararen eta Euskal Herriaren osotasuna; nork bere herrialdea eta, gehienean ere, Pirinioak bitarteko alderdia zeukan.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 119. orr.

Olaizola II.ak eta Ruben Belokik 104 eta 105'7 gr bitarteko hiru pilota banatu zituzten saskitik.  Berria - Kirola   2004-02-12

Esprinter bat 1.000 watt edo gehiagoan ibil daiteke pixka batean, eta distantzia luzeko korrikalari txapeldun batek, berriz, 300 eta 350 bitarteko watt-en indar-gastu etengabea izan dezake ordu batzuetan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 177. orr.

Begi-ninia, 2-8 milimetro bitarteko diametroa izaten duena.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 20. orr.

Sudurretik hartutako airearen hiru laurden inguru botatzen ditu ahotik, baina neurri horrek % 0 eta % 100 bitarteko gorabehera izan dezake.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 80. orr.

1.000 Hz eta 4.000 Hz bitarteko maiztasunetan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 118. orr.

Ilunetik argira bitarteko tartea egiten ari zen bion artean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 103. orr.

Sudur-aho bitarteko tarte guztian, bibote sarria.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 325. orr.

3 (aditzaren era burutuen eskuinean)

Liburua bukatu bitarteko egunak laburrak egingo zaizkio.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 47. orr.

Minutu batzuk lehenago, leihotik begira aletu zituen zigarroa erre bitarteko begirakuneak eta hausnarketak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 27. orr.

Big Bangetik izarrak sortu bitarteko garaian sortutako galaxien argia ikus daiteke argazkian, astronomo amerikarren esanetan.  Berria - Gaiak   2004-03-11

Bi begien bidezko ikusmenean, edo mugitu bitarteko ikusmenean, askoz ere informazio gehiago dago irudiaren planotasunaz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 62. orr.

Egiteko horretan bihotzeko pena eta urkamendira igo bitarteko denbora arindu nahi ditu.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 136. orr.

Handik harat, ez dizut erran beharrik zer-nolakoak izan ziren sententzia eman bitarteko egun izugarri haiek.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 431. orr.

Tsin botereak K.a. 207an izandako kolapsoaren eta Liu Pang K.a. 202an mundu sinikoaren nagusi bakartzat orokorki onartu bitarteko tarte laburrean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 48. orr.

4 (mendeko aditz baten eskuinean)

Desagertu den bitarteko segmentu horrek batzuetan gora egin omen du, aberatsengana, eta besteetan berriz, behera, pobreen artera amildurik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 209. orr.

Espainiako erdi aldeko herri bat zen, Gaztela bukatu eta Andaluzia hasten den bitarteko eremu horretakoa.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 191. orr.

Hirutasun Santuarekiko begirune adeitsua barneratuz gero, idazle langile batek egin ditzake modak irauten duen bitarteko bizitza izango duten liburuak.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 91. orr.

Ilargia berritik betera doan bitarteko aste bi horietan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 288. orr.

Gu, ordea, ez gara ohartzen elkarren segidan iristen zaizkigun "ikuspen" horien aniztasunaz, ez begi-mugimendua gertatzen ari den bitarteko lausotasunaz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 38. orr.

Izen bat behar da, begiz jo beharreko puntu bat, ezinkizunezko unibertso azkengabe honetan gogo-bihotzen zorabiozko harat-honatek nonbait etsi dezaten, eta betiko -ahal den bitarteko- atsedena har dezaten.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 96. orr.

5 (dagokion izena ezabaturik)

Bilborako tranbia heldu bitartekoa markesinako aulkian eman zuen Mentxuk. -Euria deritzogu, tantanak 2 mm eta zentimetro baten diametro bitartekoak direnean.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 41. orr.

Ezker eta eskuineko hegalen zabalera atrioak duen luzeraren heren batekoa izango da, luzera hori hogeita hamar oinetik berrogeira bitartekoa denean; berrogei oinetik berrogeita hamarrera bitartekoa baldin bada, hiru parte eta erditan banatuko da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2830. orr.

Handik azterketa amaitu bitartekoa, lehengo era bertsuan egin du gizajoak.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 184. orr.

Filosofoen eragina, ordea, zuzenekoa barik, askotan bitartekoa izan zen soilik.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 60. orr.

Beste garizuman, ordea, Jaunaren Piztuera bitartekoan, barau egin bezate.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 155. orr.

· Lurra enperadorearen jabetza zen, eta esleipena bizi bitartekoa beti.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 22. orr.

6 tartekoa.

Halako gauza halako eragile baten ondorioa da, eta berori, bere aldetik, berarena, eta honetara hurrenez hurren, lehen motorreraino heldu arte, hots, bitarteko gauza horien guztien egiazko eragileraino. bigarren horrek ere, bere aldetik, lehenago beste bat ukan duela, eta horrela hurrenez hurren, harik eta azken formara heldu arte, bitarteko forma horien existentziarako beharrezkoa dena, beroriek ondorengo formaren kausa izanik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 175. orr.

Gainera, zenbaitetan uda bukatu orduko hasten da negua, bitartekorik gabe.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 356. orr.

Oin bakoitzean gelak zabalagoak ziren, eta tenpluko horma, berriz, estuagoa. Barreneko oinetik bitartekora igarotzen zen, eta honetatik gorenekora.  Elizen arteko biblia   Ez 41,7

• 7 iz besteren batekin harremanetan jartzeko erabiltzen den pertsona. ik bitartekari.

Gure Jaunak horrela ikusi zuen bezain laster, antzaldatu egin zuen bitarteko eta bitartekari guztien gainetik.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 60. orr.

Gezur erran nion, ihardesten niolarik ezen bitartekoak eta arartekoak zirela gutienekoa, xedea garbi zegoenean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 523. orr.

Basamortuko batzarrean, bera izan zen bitarteko Sinai mendian hitz egiten zien aingeruaren eta gure arbasoen artean.  Elizen arteko biblia   Eg 7,38

Neuk izan nahi dut zuen bitarteko Aita santuaren Kurian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 478. orr.

Gizon batek beste gizon bat iraintzen badu, Jainkoa izan dezake bitarteko.  Elizen arteko biblia   1 Sm 2,25

Neure aita San Frantzisko bitarteko eta Jesu Kristo gure Jaunaren grazia lagun, [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1011. orr.

Itun berriaren bitarteko den Jesusengana.  Elizen arteko biblia   Heb 12,24

Jainkoa eta gizakia uztartzen asmatu zuen, Kristo bitarteko dela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 47. orr.

Jainkoaren eta gure artean zuzeneko eta bitartekorik gabeko harremana egon dadin.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 62. orr.

Beste pisu bat asmatzea komeni zaizu, Bilboko auzoren batean -Arrieta bitarteko, noski- baina gerorako utzi duzu lan hori.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 111. orr.

Giza justizia bere atzean utzi eta beste justizia bati ekiten dionak; damutik maitasunera eta maitasunetik damura etengabe eramateko egina denak; epailearen eta gaizkilearen artean bitartekari handi bat ezartzen duenak, zintzoaren eta bitartekoaren artean epaile handi bat; halako erlijio batek ez ditu izan behar delitu ordainezinak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 131. orr.

Alemanekin lan egiteko proposamenak izan genituen, zuzenean edo bitartekoen bidez.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 157. orr.

Anaia guztiei tinko agintzen diet, ez dezatela inolaz ere dirurik edo sosik har, ez zuzenean eta ez bitartekoen bidez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 156. orr.

8 (izenondoekin)

Izan ere, testu sakraturik onenaren gisa, hasieratik bertatik, kriptiko, ilun eta, beraz, bitarteko autorizatuek egin beharreko interpretazioen premian zegoela pentsatu baitzen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 90. orr.

9 (hitz elkartuetan)

Biltzar Ttipiarekin bitarteko lanak egiten dituen militante bat neukan alde honetan zain, eta berak ekarri ninduen Gorlizeraino.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 65. orr.

10 zerbait lortzea ahalbidetzen duen bidea.

Negoziazioak bitarteko bat dira.  Berria - Mundua   2006-01-24

Eztabaida larria izaten da gauzak lortzeko bitartekoei buruzkoa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 302. orr.

Helburu eta bitartekoen artean «kontraesana» dago, Kontseiluaren ustez.  Berria - Euskal Herria   2004-12-23

Gaur egun, ugalketa kontrolatzeko hainbat bitarteko ditugu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 109. orr.

Zaldia zaldunaren bitartekoa da, baina zalduna ez da zaldiaren bitartekoa.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 179. orr.

Izan ere, guztiek lortzen baitituzte, arrazoituz, lortu nahi duten xederako bitartekoak.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 203. orr.

Gizakia ez da bide arraroetatik eraman behar; aitzitik, oso kontu handiz aukeratu behar dira naturak gizakia gidatzeko eman dizkigun bitartekoak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 8. orr.

Gizakia ez da bide arraroetatik eraman behar; aitzitik, oso kontu handiz aukeratu behar dira naturak gizakia gidatzeko eman dizkigun bitartekoak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 8. orr.

Emaizkidazue bitartekoak eta ikusiko duzue!  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 135. orr.

Garai hartako bitartekoekin East River edo Hudson ibaiak azpitik zeharkatuko zituzten tunelak egitea arriskuz betetako lana zen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 141. orr.

Nahaste-borraste honetan, denek beren alderdia indartzera jotzen zuten, bitarteko guztiak erabiliz.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Terroristek eragiten duten beldurrak ez du justifikatzen haien bitarteko berak erabiltzea.  Berria - Harian   2005-12-11

Izan ere, bizia bertzerik ez dugu eta hura hain da hauskorra, non bitarteko guztiez baliatzen baikara, sendo eta segur gerta dakigun.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 403. orr.

Eta bitarteko guztiak jartzen zituela, finean, konde, markes edo bertze edozein tituluren eskuratzeko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 54. orr.

Estatu unibertsalak, ordena eta uniformetasuna ezartzean, eroankortasun handiko bitarteko bat ematen du, Kristau ortodoxoarentzat, Eliza, Aaron bezala, biziaren eta heriotzaren artean zegoen, geroko munduko eta oraingo honetako gauzen artean bitarteko zerbait bezala. Dirua kokatzeko bitarteko guztiak kendu ondoren, norberaren etxean gordetzeko aukera bera ere kendu zen, eta hori indarrez egindako lapurreta baten parekoa zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 444. orr.

Estatu unibertsalak zerbitzuak emateko bitarteko bezala aurkitzen badu bere zentzua, nor dira onuradunak?  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 22. orr.

1829an, adibidez, Indiako britainiar gobernuak ingelesa bihurtu zuen diplomazi korrespondentziarako bitarteko eta 1835ean baita goi-mailako hezkuntzarako ere.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 61. orr.

Iparraldeko herriek libertatearen beharra daukate, horri esker lortzen baitituzte naturak eman dizkien premia guztiak asetzeko bitarteko gehiago.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 28. orr.

Desjabeturiko "metatzaile" pribatuen aurka erabili zituzten bitarteko guztiez baliatuz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 384. orr.

Izan ere, berauen existentzia Jainkoaren Hasierako Borondateren ondorioa da, eta ez horiek betearaz litzakeen bitarteko batena.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 168. orr.

Elkartea bitarteko bada, zerena, zertarako eta nola?  Berria - Harian   2005-11-05

11 (izenondo eta izenlagunekin)

Polizia gorputzen bitarteko ekonomiko zein materialak indartzea eta segurtasun indarren arteko elkarlana sendotzea proposatzen du.  Berria - Harian   2005-03-09

Eusko Jaurlaritzari beharrezko bitarteko ekonomikoak ez ematea egotzi zion.  Berria - Ekonomia   2006-04-28

Galesa salbatzea «soilik bitarteko iraultzaileekin» egin zitekeela adierazi zuen Saunders Lewis Plaid Cymruko buru ohi eta Pwllheliko hirukoteko kideak.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 38. orr.

Nork halakotzat jotzen dituenak dira bitarteko beharrezkoak.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 69. orr.

Arazo nagusia bitarteko naturalak kontrolatzea da.  Berria - Harian   2006-01-21

Gerla gorrian, harrigarriko arrakasta lortu zuen [...] dokumentazio eta bitarteko eskasekin idatzi zuen Histoire d'Espagne liburutxoak.  Herria   2005-02-17

Errealitatea aurkezten berebiziko azkartasuna erakusten ari zen bitarteko berri baten -alegia, zinemaren- erronkari aurre egin behar ziolako.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 161. orr.

Helenismo-dosi homeopatiko bat izango zela bitartekorik onena judaismoaren iraupena ziurtatzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 269. orr.

Hiritar-kopurua bizitzeko zeuden bitarteko berrien arabera handitzen zela. gobernatzeko ahalmena eta eskubidea, eta horretarako bitarteko zehatzak aukeratzeko gaitasuna Jainkoarengandik dator.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 53. orr.

Gaur egungo politikariak kopuru hori ugaltzeko bitarteko egokiez baino ez zaizkigu mintzatzen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 116. orr.

Kristau askok, mende hauetan zehar, Jesus eta beronen ebanjelioarekiko harremana zehazterakoan, Frantziskoren esperientzia izan dute bitarteko jator.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 22. orr.

Arima Jainkoaren hitzaz sendotzen duena eta gorputzari bitarteko materialez laguntzen diona.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 255. orr.

Tratu txarrak jasaten dituzten emakumeak babesteko funtsezko bitarteko gisa sortu dira babes etxeak.  Berria - Harian   2005-11-24

12 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Espainian, Filipe II.ak [...] haren aita Karlos V.ak bezalaxe, etengabe negoziatu behar izaten zituen negozio-gizonekin bere politikagintzaren finantza-bitartekoak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 34. orr.

Guk berma dezakegu ekonomia globalak ez duela energia bitarteko faltarik izango. Erromatarren begirune hau grezierarekiko, honek kultur bitarteko gisa latinaren gain zuen nagusitasunari omen egitea baino zerbait gehiago zen.  Berria - Harian   2006-01-05

Publizitate bitartekoak eta plangintza. Informazioaren teoria eta teknika irrati eta telebista digital eta analogikoan, Iñaki Zabaleta eta Jexuxmari Zalakainek idatzitakoa, ikus-entzunezko teknologia bitartekoen gida da.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 119. orr.

Oso goiz, era berean, ikusi zen diruaren manipulazioa oso bide praktikoa zela zorrak murrizteko eta ordainketa-bitartekoen urritasuna arintzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 33. orr.

Lehen errealitatearen araberako kontsigna garbiak genituen, esaterako produkzio bitartekoen jabetza langileriaren eskuetara pasatu behar da.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 73. orr.

13 (tarteki gisa)

Etenaldia bitarteko, barretxo xuxurlari bat itzuri zitzaion Swan andreari.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 238. orr.

Zeren eta landareen eraginez airea sotildu eta arindu egiten baita, eta mugimendua dela bitarteko, gorputzaren barruan sartzen joaten da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2490. orr.

Egia horretatik hara iristen da gero, metodo deduktiboari jarraituz, Jainkoaren ezagutzara eta, Jainkoa bitarteko, munduaren errealitatea egiaztatzera.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 80. orr.

Nekazari bat konbentzitu genuen etortzeko, eta, traktorea bitarteko, berak atera zuen errepidera.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 170. orr.

Haiek Mathalasen aldekoak, eta hauek errege Luis XIV.aren aldekoak, zeinak, ediktu bat bitarteko, Zuberoako herri-lurrak salgai jarri baitzituen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 408. orr.

Sukaldea, gortina zabal bat bitarteko, bitan banatuta zegoen; haur bat ari zen negarrez beste aldean.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 36. orr.

Hilik gertatu zen, kontatu zidatenez, ezusteko istripu bitxi bat zela bitarteko.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 188. orr.

Hatz eta behatz guztiak neure emaztearentzat ditut, hari zor diodan fideltasunagatik, ezkontzaren sakramentua bitarteko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 555. orr.

Inor bere burua salatzera bultzatuko duen itunik ez dagoen arren, gai publiko batean posible da horretara bultzatzea, tortura bitarteko.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 93. orr.

Matxinada heriotzarekin zigortzen zela, fusilatze-pelotoia bitarteko.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 119. orr.

14 bien bitarteko izlag

Aiertzak, Kursaaleko gerente eta CICCeko bien bitarteko zuzendariak gutun bat igorri zion CICCeko Administrazio Kontseiluari zuzendaritza ez zuela bere gain hartuko jakinarazteko.  Berria - Kultura   2006-01-10

Albistegia burutu eta publizitatea aldarrika orduko, hurrengo saioa laurdenean tinko eta fijo abiatzeko, bien bitarteko gune-unetxoa, giro, aro, eta egunaren efemerideei loturiko kontuekin beteko genuen.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 140. orr.

Bertara ailegatzeko beste hamar minutu beharko zituela kalkulatu zuen, eta bien bitarteko denbora gehiena eskumako zelai batean futbolean ari zen haur hamarkote bat behatzen igaro zuen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 85. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

baino bitarteko (5); bat bitarteko (9); bien bitarteko (4)

bitarteko altuera (6); bitarteko asko (6); bitarteko bakarra (4); bitarteko bat (22); bitarteko bat da (5); bitarteko bi (5); bitarteko bidea (4); bitarteko bihurtu (4); bitarteko dela (4); bitarteko denbora (14); bitarteko diren (4); bitarteko egokia (7); bitarteko egokiak (4); bitarteko ekonomikoak (6); bitarteko emakumeei (4); bitarteko epea (16); bitarteko epean (9); bitarteko eremu (4); bitarteko espetxe (5); bitarteko eta (12); bitarteko gauean (5); bitarteko gazteak (7); bitarteko gazteen (6); bitarteko gazteentzat (5); bitarteko gehiago (11); bitarteko gisa (11); bitarteko gutxi (5); bitarteko guztiak (47); bitarteko guztiak erabiliko (4); bitarteko guztiak erabiliz (5); bitarteko guztiak erabiltzen (4); bitarteko guztiak jarriko (6); bitarteko guztiez (4); bitarteko haurrak (5); bitarteko haurrek (4); bitarteko haurren (6); bitarteko hiru (5); bitarteko hori (4); bitarteko horiek (5); bitarteko kartzela (16); bitarteko kartzela zigorra (13); bitarteko lan (4); bitarteko misterioak (6); bitarteko nahikorik (4); bitarteko neskak (5); bitarteko tartea (5); bitarteko umeak (4); bitarteko urteetan (5); bitarteko zigorra (5); bitarteko zikloak (4); bitarteko zikloaren (4); bitarteko zikloaren ardura (4)

dela bitarteko (4); den bitarteko (5); diren bitarteko (8)

egiteko bitarteko (5); eta bitarteko (46); eta bitarteko guztiak (8); euro bitarteko (15); ez bitarteko (5); gerra bitarteko (4); hamabi urte bitarteko (5); hamar urte bitarteko (6); hamasei urte bitarteko (4); hasi bitarteko (5); hilabete bitarteko (8); hiru urte bitarteko (14); horretarako bitarteko (6)

igo bitarteko (5); iritsi bitarteko (4); mende bitarteko (5); milioi euro bitarteko (4)

pezeta bitarteko (4); sei urte bitarteko (4); soilik bitarteko (4)

urkamendira igo bitarteko (4); urte bitarteko (211); urte bitarteko emakumeei (4); urte bitarteko gazteak (7); urte bitarteko gazteen (5); urte bitarteko gazteentzat (5); urte bitarteko haurrak (5); urte bitarteko haurren (5); urte bitarteko kartzela (13); urte bitarteko neskak (5); urte bitarteko umeak (4); urte bitarteko zikloak (4); urte bitarteko zikloaren (4); urtera bitarteko (10); zazpi urte bitarteko (4); zela bitarteko (6); zen bitarteko (4); zituen bitarteko (5); zuen bitarteko (5)

bitartekoa besterik ez (4); bitartekoa da (17); bitartekoa dela (7); bitartekoa denean (5); bitartekoa izan (12); bitartekoa izan behar (5); bitartekoa izango (7); urte bitartekoa (7)

beharrezko bitartekoak (6); beharrezkoak diren bitartekoak (4); bitartekoak baino (4); bitartekoak behar (6); bitartekoak dira (13); bitartekoak eman (6); bitartekoak ere (5); bitartekoak eta (15); bitartekoak ez (8); bitartekoak falta (5); bitartekoak izan (5); bitartekoak jarri (20); bitartekoak jarri behar (11); bitartekoak jarriko (6); bitartekoak jartzeko (8); bitartekoak ziren (5); diren bitartekoak (9); dituen bitartekoak (7); egiteko bitartekoak (8); eta bitartekoak (29); euro bitartekoak (8); horretarako bitartekoak (6); urte bitartekoak (27)

bitartekoen artean (4); bitartekoen bidez (6); urte bitartekoen (5)

bitartekorik ez (7); bitartekorik gabe (26); bitartekorik gabeko (4); eta bitartekorik (7); eta bitartekorik gabe (4); inolako bitartekorik (4)


bitartekotasun (ETCn 79 agerraldi) iz bitartekotza.

Beraz, argi gelditu zaizu "aurpegiz aurpegi" edo "aurrez aurre" esaerak Moisesek ahotsa aingeru baten bitartekotasunik gabe entzuten zuela adierazi nahi duela.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 100. orr.

Fosilak bezalako bitxikeriak -harri hain bereziak- jainko edo santuen bitartekotasuna iradokitzen zuten berehala.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 125. orr.

Zenbat urrats, ibiltze, harat hunat, bitartekotasun, erakuste ez dira egin gure herriaren fama hedatzeko udatiarreri buruz, irabazbide iturri!  Herria   2005-03-10

Horren bitartekotasunari esker, uda huntan, arrakasta izan dute alokatzeko gai diren 57 gelek.  Herria   2005-03-10

Legebiltzarreko alderdiei bidalitako txostenean, administrazioetan izaten den behin-behinekotasuna eta bitartekotasun mailaren kontra egiten du sindikatuak.  Berria - Ekonomia   2006-02-02


bitartekotza (ETCn 480 agerraldi) iz bitarteko denaren jarduna. ik arartekotasun; bitartekotza.

Ni neuretzat ez naiz beste bat, errepresentazioaren objektu bat, baizik eta neure kontzientziari berehala presente nagokion zerbait, errepresentazioaren bitartekotza behar izateke.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 86. orr.

Ikusmenaren bitartekotza onarturik ere, ez dela beharrezkoa Moisesek sorturiko fenomenoren batean Jainkoaren gorentasunaren isla egiazki ikustea, hura guztia Moisesen irudimen berotuan besterik ez zegoen ikuspen soila izan zitekeelako.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 241. orr.

Jainkoarengana bihurtu zen, bada, laguntza bila, eta Frantzisko dohatsuaren bitartekotza hasi zen eskatzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 271. orr.

Berehala, santuaren bitartekotzari esker puskak elkarrekin batu ziren eta puskaturiko azpila osorik agertu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 457. orr.

Zenbat eta zientziak datu gehiago bereganatu, hainbat eta ezinago datu zientifikoen objektibotasuna onartzea fede hutsez izan ezik, gero eta mezu eta mezulari gehiagoren bitartekotzaz jasotako datuak onartu behar baitira.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 93. orr.

Frantziskoren bitartekotzaz gertatutako hainbat mirari kontatzen ditu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 179. orr.

Galeuscako hautagai Josu Ortuondo (EAJ), Felip Puig (CiU) eta Carlos Aymerich (BNG), Euskal Herria, Katalunia eta Galizia Europan «bitartekotzarik gabe» egotearen garrantziaz aritu ziren.  Berria - Euskal Herria   2004-06-12

Era negargarrian bekatuaren lokatzetan etzanak ikusten dituzunak, arren eskatzen dizugu, altxa itzazu errukior zure bitartekotza aintzatsuaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 234. orr.

Jainkoak ez du gogalmen-bitartekotza beharrik.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 43. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bitartekotzari esker (4); bitartekotzarik gabe (4); santuaren bitartekotzaz (3)


bitartez
1 -en bitartez postpos aipatzen direnak bitarteko direla. ik bide1 24. (pertsonak)

Beatrizen bitartez jakin nuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 226. orr.

Erdilariaren bitartez, baloia eskuratu nuelarik, tira-ahala lasterka abiatu nintzen, aurkako lerroan zuloak egiten saiatuz.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 50. orr.

Hortaz, Euklidesen bitartez, hona Ruche jaun maiteak zer esaten digun: "Matematikan aritzen bazarete, ez izan, ez presarik, ez goranahirik, ezta errege edo erregina bazinete ere".  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 153. orr.

Kristauek arabiarren bitartez ezagutu zituztenez zifrak, "arabiar zifrak" deitu zieten.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 228. orr.

Jaunak bere zerbitzariaren bitartez eginiko mirariak irakurri eta onetsi zituzten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 419. orr.

Bere abokaten bitartez, Papon-ek galdatua zuen beraz libratua izaitea, arrunt xahartzen ari dela (ixtante 92 urte) eta osagarriak ez duela batere laguntzen.  Herria   2002-08-01

Niri zuzenean gaitzik ezin didatenean egin, nire lagunen bitartez saiatzen direla niri kalte egiten.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 341. orr.

Hona hemen Jaunak Malakiasen bitartez Israeli zuzendu zion mezua. bera aski baituzu beti edozertarako eta beraren bitartez hainbat mesede egin baitzenigun.  Elizen arteko biblia   Ml 1,1

Izan ere, Kristoren bitartez, gauza guztietan aberats egin zaituzte, bai hitz egiteko eta bai ezagutzeko.  Elizen arteko biblia   1 Ko 1,5

Jaazias honen bitartez beste ondorengo hauek ere izan zituen: Xoham, Zakur eta Ibri.  Elizen arteko biblia   1 Kro 24,27

Estatuek tropen bitartez babesten dute beren lurraldea.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 63. orr.

Onez onean kausitzen ahal dela oraino atera-bide bat, denek borondate ona agertuz, hori dio mezutu Saddam Hussein-i ere, Etchegaray kardinalearen bitartez.  Herria   2003-02-20

2 (bestelakoak)

Ez duzu hau zeure aurreiritzien bitartez irakurri behar, niri kalte egiteaz gainera, zerorrek ez baitzenuke hortik mesederik aterako.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 37. orr.

Ahotsa, izan ere, haize-putzaldi baten antzekoa da, entzumenaren bitartez atzematen den haize-kolpea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2250. orr.

Era berean, adimenaren bitartez bereizten da funtsezko atributua eta akzidentezkoa. Baina FISHen bitartez tumore txiki horiek ere aurki daitezke, inolako arazorik gabe.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 214. orr.

Erresonantziaren bitartez lortzen du testu batek bere efektua, gure baitan oihartzunak sortuz: zer dagoen irakurlearen barruan, halakoa eragina.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 33. orr.

Bost pertsonatik batek soilik daki GIBa sexu harremanen bitartez kutsa daitekeela.  Berria - Gaiak   2004-04-09

Jolasaren bitartez, umea gizarteratzen da, mundua irudikatzen du, harremanak lantzen ditu, bizi izaten ikasten du.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 250. orr.

Nire iritziz, demokratek arrazoi dute horretan, eta legitimitatea gizabanakoari dagokio eta botoen bitartez erabakitzen da.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 108. orr.

Aurten hilko zara, zeure hitzen bitartez nire kontra jartzera eraman baituzu herria.  Elizen arteko biblia   Jr 28,16

Musuaren bitartez, desioa adierazten dugu, eta baita sedukzioa onartzen dugula ere.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 175. orr.

Hori, Goetheren ustez, ez zegoen argitzerik Newtonen fisikaren bitartez, baizik eta artean ere ezezagunak ziren garunaren legeen bitartez.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 42. orr.

Hau ezin dut ezein kategoriaren bitartez pentsatu; izan ere, honek begiespen enpirikoaz balio du, hau oro har objektu baten adigaiari menperatzeko.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 295. orr.

Jainkoaren existentzia (gorets bedi!) ezin froga daiteke unibertso honen bitartez ez bada, berau bere osotasunean eta bere xehetasunetan harturik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 189. orr.

Pertsonak, paretak; etxe batek bere bihotz beltza eskaintzen dit bere leiho irekien bitartez.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 206. orr.

Zisoidea asmatu zuen Dioklesek, eta haren bitartez angeluaren trisekzioa ebatzi.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 203. orr.

TV 5: Hau da frantses gate bat kablearen bitartez har daitekeena.  Herria   2001-08-02

Sintaxi mailako hizkuntz deskribapena osagai-analisiaren (parsing) bitartez formulatu ohi da.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 47. orr.

Armen eta idazlumaren bitartez eragindako gerrak etengabeak direla.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 33. orr.

Hassan Sabbahek ez zuen armaz hartu Alamuteko gotorleku garaiezina, kalkulu integralaren bitartez baizik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 364. orr.

3 (-en atzizkia gabe)

Hura baitzuen Enperadoreak hautatua Espainietako Erregina izateko eta Espainia osoak hura nahiko baitzuen ezkon zedin mandatari bitartez gure Errege Feliperekin.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 221. orr.

Izan ere, kafetegi handiaren txoko hartan jesarrita zita baten zain zeuden, ordenagailu bitartez egindako zita itsu baten zain. "Eman iezadazue kaier zuri bat", eskatu diet erizainei keinu bitartez, "eta idazteko beste zerbait ere bai".  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 91. orr.

Azkenean, gau batez, ezin izan zion tentazioari eutsi, eta estazioan ez zegoela taxirik irrati bitartez entzun ondoren, harantz abiatu zen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 28. orr.

Txinako Shandong probintziako ikerketa talde bateko kideek esan dute, behi eroen gaitzak eritu ezin duen txahal transgenikoa sortu dutela klonazio bitartez.  Berria - Gaiak   2006-04-27

Bereziki, perpaus mota jakin bat muin-perpausa dela ala formaldatze bitartez eratorria dela erabakiaz gramatika osoa errazten ote den aztertuko dugu. euskalduntze-alfabetatzeak aurreikusten dituen laguntzak jasotzeko aukera izango dute homologatutako sistema multimedia bitartez euskara ikasten ari direnek.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 80. orr.

Orain arteko 12 segurtasun gorputzak hirura murriztu zituen larunbatean Arafatek, dekretu bitartez.  Berria - Mundua   2004-07-20

4 bitartezko izlag

Odol transfusio bitartezko dopina atzemateko neurriak hartuko zituela jakinarazi zuen UCIk orain aste batzuk.  Berria - Kirola   2004-09-22

Gizonaren gizonen bitartezko ikuspegia salbatzeko, izen hori baizik ez zuen eskura, letra larriz apaindua.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 178. orr.

Ala bitartezko irudikapenak dira (jarrera deskripzionalista), hizkuntza bidezko irudikapenen gisa?  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 113. orr.

Burutua zeukan goiz hartako betebehar gorriena, eta askoz lasaiago zegoen komisaldegiko kontu guztiak Pedriño bitartezko Asenjo haren eskuetan utzita.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 41. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

adigai soilen bitartez (16); adigaiaren bitartez (10); adigaien bitartez (19); adigaien eraikuntzaren bitartez (8); adimenaren bitartez (14); agiri baten bitartez (20); akordioen bitartez (7); anaien bitartez (7); arrazoimenaren bitartez (6); artearen bitartez (8); askoren bitartez (10); baten bitartez (454); baten bitartez soilik (8); batzuen bitartez (34); begien bitartez (10); beraren bitartez (18); bere bitartez (35); beren bitartez (14); berrien bitartez (7); beste baten bitartez (8)

bitartez adierazi (12); bitartez adierazten (7); bitartez azaldu (7); bitartez azaltzen (6); bitartez baino (34); bitartez baino ez (17); bitartez baino ezin (8); bitartez baizik (18); bitartez bakarrik (6); bitartez bere (33); bitartez beren (8); bitartez beste (11); bitartez besterik (18); bitartez besterik ez (13); bitartez edo (9); bitartez egin (39); bitartez egindako (8); bitartez egiten (21); bitartez eman (9); bitartez emandako (7); bitartez ematen (11); bitartez erantzun (6); bitartez ere (21); bitartez errepresentatzen (6); bitartez eta (40); bitartez euskal (9); bitartez ez (52); bitartez ez bada (11); bitartez ez da (10); bitartez ezagutu (17); bitartez ezagutzen (19); bitartez ezin (10); bitartez gauza (8); bitartez gauzatzen (6); bitartez gure (11); bitartez halako (7); bitartez heldu (8); bitartez ikusten (6); bitartez iristen (6); bitartez izan (25); bitartez izan ezik (8); bitartez izpirituak (6); bitartez jakin (22); bitartez jaso (12); bitartez jasotzen (7); bitartez lortu (21); bitartez lortutako (11); bitartez lortzen (10); bitartez nire (12); bitartez objektu (13); bitartez objektu bat (6); bitartez pentsatu (6); bitartez pentsatzen (12); bitartez soilik (56); bitartez sortu (7); bitartez sortzen (9); bitartez zabaltzen (10); bitartez zerbait (6)

delakoaren bitartez (7); dohatsuaren bitartez (6)

ekimenaren bitartez (6); ekintzen bitartez (6); elektronikoaren bitartez (6); elkarrizketaren bitartez (9); en bitartez (12); enpirikoaren bitartez (8); eraikuntzaren bitartez (8); esperientziaren bitartez (24); eta haien bitartez (6); eta haren bitartez (18); eta hauen bitartez (8); eta honen bitartez (26); eta horien bitartez (7); eta horren bitartez (79); frantzisko dohatsuaren bitartez (6); frantziskoren bitartez (9); gure jaunaren bitartez (9); gutun baten bitartez (11); guztien bitartez (11); haien bitartez (38); haren bitartez (82); haren bitartez egin (6); harremanen bitartez (9); hauen bitartez (36); hedabideen bitartez (15); hitzaren bitartez (12); hitzen bitartez (18); hizkuntzaren bitartez (7); honen bitartez (131); honen bitartez ez (7); horien bitartez (96); horren bitartez (322); horren bitartez bere (9); horren bitartez ez (9); hutsaren bitartez (15); hutsen bitartez (9)

ideien bitartez (7); internet bitartez (7); irudien bitartez (8); jaunaren bitartez (13); kategorien bitartez (9); keinuen bitartez (6); koitoaren bitartez (9); komunikabideen bitartez (21); kristoren bitartez (15); kritikaren bitartez (6); lanen bitartez (7); legearen bitartez (7); legeen bitartez (7); moisesen bitartez (12); musikaren bitartez (11); nire bitartez (12)

ohar baten bitartez (52); oharraren bitartez (7); planaren bitartez (10); prentsa oharraren bitartez (7); prentsaren bitartez (7); proposamenaren bitartez (9); ren bitartez (8); sentsuen bitartez (7); sintesiaren bitartez (8); soilaren bitartez (19); soilen bitartez (31); telebistaren bitartez (6); transzendentalaren bitartez (6)

zeinaren bitartez (17); zerbaiten bitartez (7); zure bitartez (11)


bitasun 1 iz bi izateko nolakotasuna.

Orduan bizi izan nuela neure baitan bataren bitasuna, zeren ustez bat nintzena bitan banatua banengo bezala sentitu bainintzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 468. orr.

Maitasuna, bestalde, bik batasun bat egiten duten aldetik sortzen da, ez bi diren aldetik, ez bitasunetik: maitasunik ezin da izan, oro har, bitasunean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 21. orr.

Berriro sentitu nuen, zorion zaharrean zabuka, zure izatearen berezko bitasun hori, adimena eta espiritua alde sentsualarekin nahastetik sorturiko grina.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 53. orr.

Oinarrizko bitasun eta hirutasun horietan sostengatzen da liburuaren pisua: oraina eta lehena, haurtzaroa-gaztaroa eta heldutasuna (beraz, dekadentzia), amodioa – gorrotoa.  Berria - Kultura   2004-01-02

Bitasunaren aldekoa da Atxaga [...] atzo «A eta B taldeak» deitu zituen esparru ideologikoen akordioaren aldekoa.  Berria - Harian   2005-08-25

Hizkuntza beraren bilakabideak elkarren kontrako izate horren agertoki arrunta da paradigma-sintagma bitasuna.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 53. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Hau da, Harekin elkarturiko izakien existentziari, horrek Jainko-bitasuna edo aniztasuna lekarke eta.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 243. orr.

PPk eta PSOEk nahi duten alderdi bitasuna apurtzea da gure asmo nagusia.  Berria - Euskal Herria   2004-03-11


bithindar ik bithirindar.

bithirindar (ETCn 8 agerraldi; corpusean bitirindar, bitindar, bittindar eta bithindar soilik) izlag/iz Bithiriñakoa, Bithiriñari dagokiona; Bithiriñako biztanlea.

Mus xapelgo bat antolatzen du Mithirinako ezker paretan Bithindar Goiztiria elkarteak.  Herria   2005-05-26

Aña Garat armendariztar eta Frantxua Lucu bitirindar makilariek; xiberotar xirulariek.  Herria   2004-12-23

Makilaria genuen François Lucu bitindarra.  Herria   2004-12-30

Baxenabartar hautan, bitindarrak nausitu garaztarreri.  Herria   2004-06-10

Aitzin partidan probintzien arteko lehiaketan, landestarrek garaitu dituzte bitirindarrak eta finalerdi hau irabazi igande 3 ko finalarentzat.  Herria   2003-08-07


bitima ik biktima.

bitindar ik bithirindar.

bitirindar ik bithirindar.

bitola iz puruen paperezko eraztuna.

Gure gizonak aitortu behar izan zuen bere puruen bitoletako koloretan zerbait arraro bazegoela.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 60. orr.

Gehiago dago, gainera, esan zuen puruen eraztunak, bitolak, lupaz begiratuz eta ekarritako liburuko erretratuetan zeuden bitolekin alderatuz.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 60. orr.


bitore1 iz txalokatzea, gorakatzea.

Bukaerako bitore eta garaileen martxa borobila, obra garrantzitsu eta kontzertu borobil batentzat.  Berria - Kultura   2006-04-26


bitore2 iz trebea.

Zeren segur baitzegoen ezen haiek baino ezpatari trebeago, bitoreago eta entreguago zela,  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 564. orr.


bitoriar izlag/iz gazteiztarra.

Isaak Bitoria zuen orduan hark izena, ez Bitoria hirian jaio izan zelako, baizik eta haren aitona Bernabek, jaiotzez bitoriar eta ofizioz inprentari, lantegia izan zuelako Katedraleko atarira jotzen zuen kale kantoi batean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 39. orr.


bitra (orobat mitra) iz ipar berina, kristala.

Euria zeharka ari zen, klinika isileko bitrak astinduz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 331. orr.

Euri zeharrak kabinako bitrak kolpatzen dituela.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 60. orr.

Altzairuz eta bitraz eraikitako aterpean gaitzeko oihartzuna hautematen zela gogozkatu zuen Edmeak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 255. orr.

Gure block-aren ondoan nenbilen batez, block-a 24ko mitra hautsi batetatik keinuka ari zitzaidan bat ikusi nuen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 138. orr.


bitrail (orobat mitrail) 1 iz beiratea.

Jainkoaren etxeko bitrailetan zehar eki arrasa sartzen zen, jendeen begitarteak argituz eta ohikoan ziren bekatoros aieruak ezeztatuz.  Berria - Kultura   2004-08-21

Elizaren barnean begiak alha zeuzkan, hemen ezko-argiak, han bitrail koloretsua, hantxe oraino orgina erraldoiaren metalezko hodiak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 61. orr.

2 (auto batean)

Aparkaleku hitsean, goizeko bietan autoan sartu nintzenean, sudur ahotsez kantatzen zuen Dolly Partonen zintaren bizkarrarekin garbitu nuen karroinez gogortu bitrailaren eremua.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 207. orr.


bitratu izond kristaldua, berinatua.

Halaz, lankideen irri estofatuak aditzen zituela, Jacques, bere kaiola bitratura itzultzen zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 198. orr.


bitrectomia ik bitrektomia.

bitrektomia (ETCn 1 agerraldi; corpusean bitrectomia soilik) iz

Oftalmologia: Kataratak, 3 hilabete; Bitrectomiak, 2.  Berria - Euskal Herria   2006-03-10


bitrina iz erakusleihoa.

Altzari, besaulki eta dibanak, babes-oihalak kendurik, berpiztu egiten ziren, eta baita paretetako erretratuak ere, eta burdinazko argi-mutil eskergak, bitrinetako eta lurreko suaren arrapaleko apainketa-gauzak.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 79. orr.

Emakumerik ederrenak borrokatzen ziren Ceyl karrikako argazkilariaren bitrinaren aurrean, han paratu zuten nire potreta miretsi ahal izateko.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 240. orr.

Txoko batean edo bitrina batean, trofeo gisa.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 164. orr.

Monikaren aurpegia bitrinen kristaletan islaturik ikustearren.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 123. orr.

Orain haserre egongo da, eta leihoren bat apurtuko du, edo bitrinaren bat.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 166. orr.

Bitrinetan sartu dituzte, babestearren.  Berria - Kultura   2006-04-12

Egongelako bitrinan-edo jarriko dugu.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 48. orr.

Neguko arratsalde motza liburutegiko bitrina zikinaren bertze aldean kurri doa.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 126. orr.

Burua apal eta ezer gabe ateratzen ginela, bitrinan, bat-batean, pare zoragarria ikusi zuen, gure aiduru bezala.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 58. orr.

Zernahi ikas aitzakiaz aldiz, aztalkatzen genituen sexuaren hipermerkatu argituetan, bitrinetan, xerrent beha geratzen nintzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 28. orr.

Kantari historikotzat omen naukate, agian bitrinen bat dut itxaroten.  Berria - Kultura   2004-12-01

Hoinbeste kilometro Euskal Herrian gaindi iragaiten-eta, [Konpostelarako] bide hori balia daiteke Euskal Herriaren "bitrina" gisa  Herria   2003-10-02


bitrinatxo iz bitrina txikia.

Kristalezko berrogei kutxatxo ziren, bitrinatxo batean jarriak, tren ñimiño bat iduri.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 162. orr.


bitriolatze (corpusean mitriolatze soilik) iz bitrioloz tratatzea.

Berantago mitriolatzea, punpa bizkarrean, ur urdin bat hedatuz mahats ondoen gainera, eritasunek ez zezaten andea fruitua.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 97. orr.


bitriolo (ETCn 10 agerraldi; corpusean bitriol soilik) iz kobre sulfatoa.

Berriz hedatzen düzü bitriol mingarra.  Herria   2003-07-10


bitrozeramika iz oso temperatura altuak jasan ditzakeen gaia, beiran nahasten diren kristal guztiz finez osatua.

Bitrozeramikak balioko ote du?  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 234. orr.

Horixe bakarrik behar genuen, zorioneko bitrozeramika arriskuan jartzea, justu unerik txarrenean.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 49. orr.


bits (105 agerraldi, 47 liburu eta 1 artikulutan; ETCn 630 agerraldi; orobat pits) iz 1 aparra, eskuarki isurkarien gainean osatzen dena.

Hotz zegoen ontzi-gainean, busti ere egiten zinen bitsaren brixtadez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 106. orr.

Enbarkazioak ura branka bularraz jo eta erdibituko du, ur erdibituak bitsa altxatuko du eta apar kizkurtu horrek, enbarkazioaren alboak igurtzi ondoren, lorratz zurixka utziko du atzean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 158. orr.

Adaren samurtasun hark dardarka jarri zituen nire kirio herbalak, haizeak olatu gaineko bitsa nola.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 89. orr.

Uhinak bitsetan akabatzen eta kaio batzuk airean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 387. orr.

Malekoian barrena haize-erauntsiaren kontra pitin bat makurturik joatea gustatzen zitzaidan, bitsa zerion itsasoaren aho epileptikoa ilunpean lehorrari haginka sumatuz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 130. orr.

Olatu goibel berberak lehertzen ikustea asterik aste, eta ondoko ekaitz izugarria, eta leihoak bitsez basituak, eta txoriak lanpararen kontra zapart eginda, eta leku osoa dardarka.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 12. orr.

Indartsuenei, errepikatu beharraren errepikatu beharrez, xanpain merkeari bezala doakie bitsa, txepeldu egiten dira.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 95. orr.

Garagardo fresko bat edalontzi luzangan, bitsez gainezka.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 258. orr.

Bigarren garagardoak bitsezko uholde garratz bat hatz-punteetara eraman zion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 78. orr.

Biboteko bitsa kendu eta bere ukabil arrosaz kolpe bat jo zuen mahaian.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 26. orr.

Ileapaindegiko giro itogarri hartan bitsaren, lozioen eta ile-punta erreen usaina nabaria baitzen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 36. orr.

Guraizeak eta bizarra kentzeko atxurra eta bitsa hartuta bueltatu zen, hamabost egunetan kotoizko ametsek eta merkrominazko amesgaiztoek babestu zuten kartzelara.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 10. orr.

Eskaileretan behera jaistean, denetariko usainak sumatzen ziren: lehenik, bizarra egiteko bitsarena.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 245. orr.

Dohainik ematen diguten xabona merkearen bitsa lepoan behera etorri zitzaion.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 184. orr.

Airea bere ganibetaz ebaki zuen eta ezpainak xukatu, bitsetan baitzeuzkan. biolina erosi, eta etxean jotzen hasi zenean, nola begiratzen nion, ahotik bitsa eta lerdea zeridala!  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 142. orr.

Biengana oldartu zen, furfuriatsu, eta, zaldien antzera, ahoa bete bits.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 136. orr.

Amodioaren bitsetan, birritan.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 38. orr.

Bertan ezagutu baitzuen musikariak Giacomo Casanova, bere bizitzako negualdian, alde guztietatik zahartzaroaren ura eta bitsa zerizkiola.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 259. orr.

Ahotik bitsa zeriola ohartu zirenean, anbulantziari deitu zioten, baina alferrik.  Berria - Mundua   2006-02-08

· Ura, zuri-zuri, ontzi astuna igarotzeak astindurik, helizeak irabiaturik, apar eta bits ari zen, bihurritzen ari zela zirudien.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 111. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Zeren bits gazitik gora irteten diren arraun zati guztiak artezak baitira eta lemaren goi aldea ere arteza baita.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 257. orr.

Edabeak ziztu-hots handia atera zuen, presio-eltzeak bezala, baita bits handia ere.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 182. orr.

Aise ozpintzen da ezti zaharra, eta uzten du bits itsusi bat.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 137. orr.

Botilen tapoiek salto egin zuten, eta sepia-koloreko bitsak gorantz egin zuen edontzietan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 26. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hedabideotan egunero azal daitekeena, sagardoaren bits-aparra besterik ez da, hainbat beste alorretako behar eta langintza begien aurrean plantatzen zaigunean.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 187. orr.

Itsasoa nahiko bare egongo da, baina hotza egingo du eta, lehorrak duen bits zinta luzeagatik, nabari da olatuek gogor baun egingo dutela labarreko harri beltzen kontra.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 199. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Lantxurdaz eta olatu-bitsez blai zegoen, baina ez zuen hotzik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 144. orr.

Nahiz eta olatuek apar-bitsetan orroa egin edota mendiak itsasoaren oldarrez ikaratu.  Elizen arteko biblia   Sal 46,4

Jaki-hondarren eta xaboi-bits beroaren usaina.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 72. orr.

Maureenek gero behatza hazi-bitsez emokatu alura bideratzen zian ile artean bermatzen zitzaion kukurusta arrosaren bortitz ferekatzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 40. orr.

-Tristurak bakarrik ez, Andreas, ezti-bits honek ez ditu tristurak bakarrik arintzen -erantzun zion aitak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 94. orr.

5 irud/hed

Aitaren pitzadurarik gabeko mundu-ikuskerak ez baitzuen sekula halako duda-mudaren bitsik ere onartzen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 46. orr.

Azpeitiar ertzaina ere lintxamenduaren bitsetan, urka-bilurra eskuan duela!  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 169. orr.

6 esne-bitsetan adlag ezin hobeto.

Honela pasatu ziren udako hilabeteak, lan bilaketa antzu samarrean, batetik, eta harreman hasi berriaren esne-bitsetan, bestetik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 21. orr.

Matxain esne-bitsetan urtzen ari da, "bai, bai, bai" marmarka, listua kokotsetik behera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 156. orr.

-Aspaldi honetan ez zabilek esne-bitsetan -azaldu zuen Ttipik-.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 18. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ahotik bitsa (3); esne bitsetan (3); eta bits (3); eta bitsa (6)


bitsadera iz zali moduko sukalde tresna, handia eta zuloduna, dirakien saldaren gaineko aparra kentzeko-eta erabiltzen dena.

Kafea kikaratan ipini, eta bitsaderaz platereratu zituen arrautzak eta enparauak Mentxuk.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 35. orr.

Sutegiaren gainean, bitsaderak, koilarak eta kirten luzeko sardexkak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 126. orr.


bittindar k bithirindar.

bitxero iz **

Zulaikaren laguntzaileak bitxeroarekin eusten zion kanoari enbarkaderoaren kontra.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 230. orr.

Miretsi zuen laguntzailearen indarra bitxeroa barraren kontra tinkatuta kanoak behar zuen tarte zehatz hura mantentzeko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 233. orr.

Nahiz eta bitxeroa galduta, zutik ageri zen oraino Zulaikak abante guztia sartuta ziaboga zakarra egin zuenean abaorrera, hurrengo baga handia txopadan hartzeko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 234. orr.


bitxi1 (orobat pitxi) 1 iz apaingarri bikaina eta balio handikoa, eskuarki gorputzean edo jantzietan eramaten dena.

Florentek ez zion behin ere hainbeste bitxi ikusi: belarritako luzeak zeramatzan, kate bat idunean, orratz bat paparrean, eraztun sortak ezker eskuko bi hatzetan eta eskuineko batean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 173. orr.

Sandaliak, lepokoak, eskumuturretakoak, eraztunak eta belarritakoak ere jantzi zituen: bere bitxi guztiak.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 149. orr.

Ez nuen bertan dirurik gordetzen, ezta bitxi edota arte objekturik.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 63. orr.

Munduko bitxi guztiek ere ez liekete emango halako poza.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 25. orr.

Ez dira falta bereziki sozialisten artean, bitxi kausitzen dutenak eskuindar eta ezkertiarren arteko adixkidantza berri hori.  Herria   2001-02-22

Dantzarako areto handia eta beste gela batzuk. ordezko hortzak erosten ditugu, urrea, platinoa, antzinako bitxiak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 401. orr.

Ze urre, ze bitxi eta ze bitxiondo!  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 401. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Aspaldiko usadio zaharra baita andere eta zaldun ibiltarien artean, ezkutari, neskatxa edo nano mandatariei bitxi finen bat albiste-sari pozgarritzat ematea.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 73. orr.

Uraren alabaren bati bitxiontziak erori eta haien ohiz kanpoko edukia lurrera hustu izan balitz bezala zen; sekulako apaingarriak zeuden han, idunekoak, eskumuturreko eskergak, paparreko orratz erraldoiak, bitxi basatiak; non eta noiz erabiliko zituen ezin inork asmatu.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 148. orr.

Moztutako zatietatik ahalik eta bitxi ederrenak nola egin aztertzen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 75. orr.

Kardinalak eta gotzainak ditu inguruan, bitxi ederrez eta elurraren distira duten jantzi zuriz hornituak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 263. orr.

Aspaldian bila zebilen bitxi arraroa atzemateko.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 82. orr.

Besokoek, paparreko orratzek, bitxi garestiek dir-dir egiten zuten beren kutxatilen belus beltzaren gainean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 260. orr.

Lebita beltza erabiltzen zuen, txaleko zuria, eta hartatik zintzilik ordulariaren katea, bitxi zintzili. kariz betea.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 106. orr.

Nik emandako urre eta zilarrezko bitxi zoragarriak hartu eta gizon-irudiak egin zenituen, beraiekin prostituzioan jardutekoEz arduratu kanpoko edertasunaz: orrazkera, urrezko bitxi eta luxuzko soinekoen apainduraz.  Elizen arteko biblia   Ez 16,17

Bere bularralde soila, bitxi arraro baten gisa, eskaintzen zitzaidan.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 110. orr.

Liburu batzuk utzi ditu eta kobrezko bere bitxi guztiak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 88. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lola botoitzarrekiko beroki beltz estua jantzita, bitxi-orratza paparrean.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 251. orr.

-Ireki gau-mahaiaren tiradera, eta atera bitxi-kutxa.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 191. orr.

-Kontu egizu bada -esan zuen Don Kijotek-, gari-ale haiek, haren eskuek ukituta, bitxi-aleak zirena.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 71. orr.

Urrezko ilinti-bizi dira hirurak, erabat, bera eta bere neskameak, eta bitxi-mordoak, eta diamanteak, eta errubi-bitxiak, eta hamar aldiz gain harturiko oihalak.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 126. orr.

Margolan eta bitxi kontuetan, Fortunato, bere herrikideak bezala, gezurti bat zen, baina zintzoa ardo zaharren auzian.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 118. orr.

Baina ez zituzten aurkitzen bitxi-saltzaile lukur eta lapur bati lapurtutako bitxiak.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 212. orr.

4 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Hor bidaltzen dizut, ene kuttun horri, urre-hariz kordaturiko koral bitxi korda bat  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 182. orr.

5 irud /hed

Babilonia, erresumarik ederrena, kaldearren bitxi eta harrobidea!  Elizen arteko biblia   Is 13,19

Liburu horretan bitxi asko dago.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 12. orr.

Bere burua hainbeste eta halako bitxi ederrez apaindua eta gizaki guztien gainetik ohorez eta aintzaz miragarriro jantzia ikusita ere, [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 242. orr.

6 bitxi denda (ETCn 1.940 agerraldi; orobat bitxidenda ETCn 31 agerraldi)

Denda espezializatuen antzekoak (bitxi-denda, ardandegia, lentzeria, delicatessen, informatika, bonboitegia, arropa-denda moda-modakoa, etc.).  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 120. orr.

Hurrengo egunean hamaiketan, auzoko bitxi-denda batera sartu nintzen Rachelentzako ordezko idunekoa erostera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 129. orr.

Bravo Murillo kaleko bitxi-denda bateko kristalak hautsi eta bertatik erloju eta eskuturreko batzuk hartzen ari zela, guarda bat azaldu eta, Agudok zeukan pistolarekin tiro eginda, hura hil egin baitzuen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 66. orr.

Bat-batean bitxidenda bateko erakusleihoaren aurrean gelditu behar izan nuen supituki.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 57. orr.

Duela lau egun Salvador parkearen parean dagoen bitxi-dendan lapurreta egin zuen berbera.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 123. orr.

Lapurreta asko egin zituzten, jende noblearen etxeetan eta bitxi-dendetan, behin baita eliza batean ere.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 211. orr.

Boutique garestienetan eta bitxi-dendetan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 67. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere bitxi guztiak (4); bitxi denda (8); bitxi denda bat (3); bitxi ederrez (3); bitxi kutxa (3); bitxi lore (5); bitxiak eta jantziak (3); harri bitxiak (7); koral bitxiak (3); urrezko bitxiak (7); urrezko bitxiz (3)


bitxi2 (orobat bitzi g.er.) izond 1 ohikoa ez dena, ohiko gauzetatik at dagoena. ik arraro; xelebre. (pertsonak)

Gizontto bitxi bat ere bazen, sudur berezia zeukana.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 59. orr.

Txarrantxazko hesiaren bestaldean ohiko etxolak zeuden, eta tartean emakume bitxi batzuk [...] eta are bitxiagoak ziren gizonak.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 113. orr.

Pertsonaia bitxia zen Wallis.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 349. orr.

Euskal Herrian, esate baterako -gure ibiltaria dabilen Euskal Herriko mendi horietan, alegia-, Anbotoko Dama, Herensugea eta Jentilak izeneko pertsonaiak sortu ditu, eta baita sorginak, deabruak, lamiak eta beste hainbat izaki bitxi ere.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 57. orr.

Dorothyk amets egingo du bidaia zoragarri batekin eta bidaia horretan ezagutuko dituen pertsonaia bitxiekin.  Berria - Kultura   2004-04-15

Egun batzuk pasatu ditut italiar matematikari bitxi eta era berean mediku ere bazen baten lagunartean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 322. orr.

Zeren oraindik aspaldi ez dela hil den eta Bavarian platonikoki erreinatu duen errege bitxiaren, printze zoritxarreko horren antza baitu gauza askotan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 265. orr.

Ospitaleko tipo misteriozko, bitxi bat, oso deigarria, eta berari buruz historia asko kontatzen zirena, anaia Juan zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 81. orr.

Inoiz ikusi dudan bikoterik bitxiena osatzen dute.  Berria - Kultura   2004-05-18

Finaleko egunean esatari bitxienari eta galdera ez hanka ez burudunari horren aldarte oneko erantzutea.  Berria - Kirola   2006-03-21

Talde bitxia dugu hau: lagun bakoitzak oso itxura berezia dauka, baina elkarrekin aparteko lana betetzen dute.  Berria - Kultura   2004-03-20

2 (bestelakoak)

Lurrean zabaldurik dagoen ohe bitxi horretan.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 286. orr.

Mahaiaren aitzinean, jarleku bitxi bat, betoinezkoa hori ere, zolari lotua.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 29. orr.

Erdiko kale handira iritsi zelarik, hura guztia hiri bitxi bat zela pentsatu zuen, hiri oso bat.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 42. orr.

Komiki-zerrenda bitxiak bainugelako hormetan eskegita.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 267. orr.

Korronte elektriko bitxi batek transmititzen du nerbio bulkada.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 222. orr.

Kontu bitxia zuan, hala ere; elkarrekin egoten zineten beti, baina sekula ez zineten ezertan bat etortzen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 486. orr.

Gauza bitxia gizon baten bizitza.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 314. orr.

Zer gauza bitxia tentazioa!  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 196. orr.

Beste gauza bitxi bat: fabrika zahar baten adreiluzko horman, hiru metro luzeko letretan idatzita, Jesus hitza ageri zen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 129. orr.

Eta, noizbehinka, pailazo samar ere sentitzen nintzen gorputz-jarrera bitxi haietan.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 67. orr.

Eta ez zen ohartu neskak zuzendu zion begirada bitxiaz.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 121. orr.

Egoera bitxi hau zuritzeko, zorotzat jotzen dute Donatien, eta "erotasun libertinoa" (--!!) egozten diote.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 52. orr.

Egoera bitxian nengoen inolaz ere.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 74. orr.

Erresuma zabal eta ilun hartan errege bakarra nintzela jakiteak oso sentimendu bitxia pizten zuen nire baitan.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 16. orr.

Lilura hori, pertzepzio bitxi hori, sexurako baino, ahalkerako deia izaten zen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 50. orr.

BBCko dokumental bat euskaratzen ari nintzela, kastoreei buruzko Erdi Aroko uste bitxi batekin egin nuen topo.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 103. orr.

Kito fantasiak, kito sineste bitxiak, azalpenik ez duen guztiak badu orain azalpena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 212. orr.

Nire ustez, bere buruaz oso iritzi bitxia izan behar du.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 483. orr.

Aurreiritzi bitxi baten eraginez, militar guztiak kartazale amorratuak eta etxekalteak zirela uste baitzuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 177. orr.

Oso modu bitxian begiratu digula esango nikek; hiri bereziki.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 77. orr.

Bat-batean, nondik gabe jaiotzen zen argitasun bitxi batek argitu zituen kolpetik inguru guztian mila legoatan zabaltzen ziren gailur zurbilak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 283. orr.

Banekien hala ere familia zahar hura, aspaldi-aspalditik, sentikortasun bitxi batek nabarmendu zuela, eta sentikortasun gehiegizko hori, arte asaldatuzko obretan gauzatu zela denbora askoan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 33. orr.

Garen aurpegiak gristasun bitxi bat zeukan, ongi dagoenak izaten ez duena.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 8. orr.

Armaren heldulekuaren azal lakarra laztandu nuen, lilura bitxi batek hartuta.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 42. orr.

Berebiziko ondoez bitxi bat hasi zen sentitzen doktorea.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 81. orr.

Lotsaz aitortzen dizut zentzugabekeria hori egitera bultzatzen nauen arrazoi bitxi gezurra dirudiena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 174. orr.

Oso arrazoi bitxia ematen du horretarako: [...].  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 418. orr.

Negarrez hipaka lehertu zitzaidan Xibero kafetegiaren aitzinetik iragaten ziren jendeengan kezka bitxia haziz.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 14. orr.

Gurasoek, eta jendeak, oro har, oso jokaera bitxia izaten dute gai horri dagokionez.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 235. orr.

Behin Greg "esnatuz" gero, haren garun-azala iratzarriz gero, haren bizitasuna bera ere bitxia zela ikusten zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 70. orr.

Zirrara bitxi batek hartu ninduen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 197. orr.

Nolako liburu bitxiak baina ze ederrak.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 33. orr.

Kuarta gotikoko liburu bereziki bitxi eta jakingarri baten irakurraldi arretatsuan aurkitzen zuen ordea nire lagunak gozamenik handiena.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 45. orr.

Frantses bitxi batean zorionekoa nintzela erran zidan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 68. orr.

Hilik gertatu zen, kontatu zidatenez, ezusteko istripu bitxi bat zela bitarteko.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 188. orr.

Emaztearen doinuan bazen zer bitxi bat, begiak plateretik altxarazi zizkiona.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 72. orr.

Zer bitxi bat, ezin azal zitzakeen sentipen berri eta ordu arte ezezagun batzuk nabaritu zituen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 527. orr.

--... bitxia? zer bitxi eta bitxiondo, zergatik bitxia?  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 106. orr.

Bitxia dirudien arren, musikak berak ere jasan zuen eragina.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 33. orr.

Ikerketako pasarterik bitxienetakoa Lazarragaren birraitonaren anaiari, izen bereko Joan Perez Lazarraga Larraintzargo jaunari, dagokio.  Berria - Kultura   2006-02-23

Emaitzak bitxiak suertatu ziren.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 31. orr.

Oso modu bitxian begiratu digula esango nikek; hiri bereziki.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 77. orr.

Stephenen garapena bitxia izan da, kualitatiboki desberdina, hasieratik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 235. orr.

3 (izenondo multzo batean)

Eztainu kloruroa prismatxo lirain-bitxi, koloregabe eta gardenetan bereizten zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 247. orr.

Ahots bitxi inpertsonal bat entzun zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 161. orr.

Bere ahotsak bazuen musika epel bitxi bat, guztiz baretzen ninduena.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 39. orr.

Buhameen aurreneko ilaran Sangarre ageri zen, soineko bitxi ikusgarri bat jantzita.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 318. orr.

Bennetten txakur parea, otso tankerakoak biak, begi bitxi zurbilekoak, han etorri zitzaizkigun zaunka.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 95. orr.

Harria jotzen zutenean halako hots ezatsegin, bitxi bat egiten zuten, malgutasunik ez duen zerbaitena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 47. orr.

Umore on bitxi haren, osasun handi haren, jabe banintzen ere, geroago eta okerrago eramaten nituen bezeroen apeta batzuk.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 21. orr.

Piura arrosa bitxi hura hartua nuen berriro, sudur lodi eta belarri handi haiekin.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 81. orr.

Memento horretan Lizarragaren aldeko beste orri bitxi bero bat erori zen nire eskuetara: [...].  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 218. orr.

Dakidana da, lotsa izigarri batek edo beldur nahasi bitxi batek hartu ninduela!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 82. orr.

Aztoramen bortitz bitxi bat nagusitzen zitzaion amets horietan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 164. orr.

Jaialdiko talderik berezi eta bitxiena, zalantzarik gabe.  Berria - Kultura   2006-03-23

Giza belarriek sekula aditu ez bezalako gauza bitxi eta harrigarriak entzun zituen Manilovek azkenean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 57. orr.

Konfiantza harrigarria eta ildo nagusietarako argitasuna erakusten zituen, eta emozio-indar bitxi eta ilun bat.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 165. orr.

Bere ahalegina zera esanez labur liteke, dohain bitxi eta munduz kanpoko bihurtu nahi izan zuela, hartaraino bitxi eta munduz kanpoko non [...] Shakespeare edo Migel Anjel bezalako artistek ere konturatu gabe, kontzientziaz bestera, idazten zuten, deabruak hartuta bezala.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 154. orr.

Oso zeru bitxi eta ederra ikusten zen goiko leiho hautseztatu, aurreko udaz geroztik garbitu gabean.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 24. orr.

Gizon bitxi eta txiki kuia-burudun bat zela iritzi nion, pinpirin bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 67. orr.

Bitxi samarra zen hura, baina bera konturatu ez.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 154. orr.

Ahots lasai, sor eta bitxi samarrez hitz egiten hasi zen, oso urrundik ari balitz bezala.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 127. orr.

Harritu egin ninduen adjektibo xarmagarri bezain bitxi hark.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 249. orr.

Bai baitzekien lan hura bitxi, berezi eta nahikotxo arraroa zela.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 112. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Batzuetan, norbaitentzat erraiten da arras berezia dela, ez erran nahiz bitxi-aireño bat baduela.  Herria   2001-04-05

Gizon haundi, jakintsun edo gertakari baten berri laburzki, bai-eta irri-solas eta jostagarri bitxi-mitxiak, zenbat argi pindarrez ez ote dio Etcheberryk Almanaka hura iguzkiztatu!  Herria   2001-11-01

5 (adizlagun gisa)

Goretsia zu, ene Jauna, arreba ilargi eta izarrengatik: argi, bitxi eta eder dituzu zeruan jarri.  Elizen arteko biblia   1 Sm 25,30

Ulertu nian, horrez gain, zein bitxi sentituko hintzen, seguru aski, gure artean, jende arruntaren artean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 129. orr.

Adierazi ere egin zidaten inoiz ez zutela horren bitxi itxuraturiko uterorik ikusi, ongi egingo nukeela pittin bat kezkatuko banintz, gaitzak ezin konta ahala baitzebiltzan hor barrena.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 25. orr.

Ezin ukatuko da aski maiz bitxi samar janzten ez denik, eta inork ez du sinetsiko dena seriotan egiten duenik beti, beti modu berean.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 145. orr.

6 bitxia izan

Bitxia duk kontua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 459. orr.

Bitxia dun ni bezalako neska batez maitemindu izana.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 532. orr.

Bitxia da gero.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 217. orr.

Bitxia da zenbat aktore sartzen diren apaiz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 57. orr.

Bitxia zen hori Matiasentzat, sekula ez baitzen epitafiozalea izan.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 144. orr.

Bitxia bada ere, aitaginarreba hain erdeinatu huraxe sartu zen tartean eta salbatu zuen Harry.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 59. orr.

Bi zakurren zaunka entzun zuen, eta horrek, bitxia izanik ere, gehiago lasaitu zuen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 97. orr.

Bitxia dena ez da horrelakoak gertatzea, gehiagotan ez gertatzea baizik.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 146. orr.

Bitxia litzateke jakitea ea oraindik ere jotzen ote duen jendeak haietara.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 71. orr.

· Eta bitxiena da abangoardia uztartu ahal izan dutela tradizioarekin.  Berria - Kultura   2004-04-13

Bitxiena, halere, San Mamesen gauzak nola aldatzen diren ikustea da.  Berria - Kirola   2004-08-29

7 bitxi egin

Doi bat bitxi egiten du menditik zuzenki Donostiako hiri erdirat jaustea!  Herria   2004-04-29

Hastapenean bitxi egiten du ikustea P2P horri esker ekoizten dugun Gojira taldearen diskoa Interneten hartzen ahal dela, salmentan jarri baino aste bat lehenago.  Berria - Harian   2005-12-29

Irakurle modernoari bitxi egingo zaio beharbada erretorikaren eta persuasioaren arteko identifikazio hori.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 176. orr.

Bitxi egin zitzaidan aurren-aurrenetik haren figura segaila kale-jantzian ikustea.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 10. orr.

Oso bitxi egin zitzaidan eguzkiak Yvan nola diluitzen zuen ikustea.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 104. orr.

Egia da bitxi egin zuela, eskola girixtinoetan ez dugula usaia hori karrikara joaiteko, eta joan den urtean behar ordian mugitu gira.  Herria   2004-09-16

8 harri bitxi ik harribitxi.
9 metal bitxi metal preziatua.

Metal bitxiak metatzea zela haien [merkantilisten] iritziz nazio-aberastasunaren irizpiderik seguruena. Europak inportaturiko metal bitxien eta bizigarrien balioak, garai hartan, bost aldiz biderkatzen zuen Europa barneko gariaren salerosketaren balioa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 35. orr.

Merkurioaren bidez metal bitxiak lortzea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 232. orr.

Kontinentea pobrea zen metal bitxietan, eta mundu musulmanarekiko merkataritzaren mende zegoen bizigarrien, perlen, eta Ekialdeko oihal bitxien erosketak finantzatzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 27. orr.

Krisi hura gerren eta gerrek ekarritako izurriteen ondorio edo Amerikako metal bitxien beheraldiaren ondorio izan zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 34. orr.

Merkantilismoa -aberastasuna metal bitxien pilaketarekin lotzen duen doktrina protekzionistara mugatua ekonomiako eskuliburu gehienetan-.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 20. orr.

Metal bitxi horien ustiaketa ondo ulertu beharra dago, berez urreak edo zilarrak duen balioa zein den, zergatik den aberastasun.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 297. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

adibide bitxi (3); aire bitxi (3); argi bitxi (3); aurkikuntza bitxi (3); bake bitxi (3); begirada bitxi (5); beste gauza bitxi (3); bezain bitxi (3); bidaia bitxi (3)

bitxi asko (8); bitxi askoak (3); bitxi baina (4); bitxi bat (226); bitxi bat agertu (4); bitxi bat da (4); bitxi bat du (3); bitxi bat egin (4); bitxi bat egiten (3); bitxi bat entzun (3); bitxi bat ere (6); bitxi bat gertatu (3); bitxi bat gertatzen (5); bitxi bat izan (5); bitxi bat sortu (4); bitxi bat zegoen (3); bitxi batean (27); bitxi batek (50); bitxi batek hartu (9); bitxi batek hartuta (3); bitxi batekin (15); bitxi baten (17); bitxi batengatik (3); bitxi batez (25); bitxi bati (10); bitxi batzuk (15); bitxi bezain (7); bitxi bitxia (3); bitxi da (11); bitxi edo (5); bitxi egin (5); bitxi egiten (7); bitxi egiten du (3); bitxi ere (4); bitxi eta (124); bitxi eta eder (3); bitxi gisa (5); bitxi guztiak (8); bitxi haiek (7); bitxi haietako (4); bitxi harekin (5); bitxi haren (14); bitxi hari (3); bitxi hark (9); bitxi hartan (10); bitxi hartaz (4); bitxi hau (19); bitxi honek (8); bitxi honen (3); bitxi honetan (4); bitxi hori (40); bitxi horiek (8); bitxi horien (3); bitxi horietako (6); bitxi horietako bat (4); bitxi horrek (8); bitxi horren (19); bitxi horretan (6); bitxi horri (3); bitxi hura (41); bitxi iruditu (3); bitxi kausitzen (7); bitxi samar (8); bitxi samar bat (3); bitxi samarra (25); bitxi samarrak (3); bitxi samarrean (3); bitxi ugari (3); bitxi zait (3)

da bitxi (5); datu bitxi (3); distira bitxi (3); doinu bitxi (4); edo bitxi (3); egoera bitxi (9); era bitxi (5); era bitxi batean (4); esaldi bitxi (4); esperientzia bitxi (4); eta bitxi (41); eta bitxi bat (6); eta gauza bitxi (4); ezinegon bitxi (3); gaixotasun bitxi (3); gau bitxi (5); gauza bitxi (43); gauza bitxi bat (17); gauza bitxi eta (7); gertaera bitxi (9); gertaera bitxi bat (4); gertakari bitxi (4); gizon bitxi (5); grina bitxi (3); hain bitxi (3); halako bitxi (4); harreman bitxi (3); harri bitxi (3); hitz bitxi (3); hots bitxi (7); hots bitxi bat (3)

ideia bitxi (17); ideia bitxi bat (6); ideia bitxi hori (4); iritzi bitxi (4); irribarre bitxi (6); irudi bitxi (5); isilune bitxi (3); isilune bitxi bat (3); istorio bitxi (6); istripu bitxi (3); itxura bitxi (3); ixtorio bitxi (3); izaki bitxi (4); izen bitxi (15); izen bitxi eta (3); izen bitxi hori (3); izen bitxi horrek (3); izen bitxi horren (3); jende bitxi (4); kasu bitxi (6); kasu bitxi bat (4); keinu bitxi (5); kezka bitxi (5); kontu bitxi (6); kontu bitxi bat (3); lege bitxi (3); leku bitxi (3); liburu bitxi (7); lilura bitxi (4); lilura bitxi batek (3); modu bitxi (15); molde bitxi (3); mugimendu bitxi (3); nahasi bitxi batek (3); nahasketa bitxi (3); neska bitxi (3)

ohitura bitxi (5); ondorio bitxi (3); oso bitxi (4); pasadizo bitxi (6); pertsonaia bitxi (4); pieza bitxi (3); proposamen bitxi (3); sentimendu bitxi (5); sentipen bitxi (6); sentsazio bitxi (7); sentsazio bitxi bat (3); soinu bitxi bat (3); talde bitxi (3); tramankulu bitxi (3); tresna bitxi (3)

urduritasun bitxi (3); usadio bitxi (3); zein bitxi (3); zer bitxi bat (3); zerbait bitxi (6); zirrara bitxi (8); zirrara bitxi batek (4)

al da bitxia (6); arrunt bitxia (3); aski bitxia (13); bai bitxia (16); bai gauza bitxia (7); bai gizon bitxia (4); baina bitxia (11); bat bitxia (5); batere bitxia (3); benetan bitxia (16); benetan bitxia da (3); bezain bitxia (7); bikote bitxia (4); bitxi bitxia (3)

bitxia bada ere (48); bitxia badirudi ere (5); bitxia baino (5); bitxia baino gehiago (3); bitxia baita (6); bitxia benetan (14); bitxia bezain (4); bitxia bizi (3); bitxia da (279); bitxia da benetan (3); bitxia da eta (3); bitxia da gero (5); bitxia da hau (3); bitxia da hori (6); bitxia da ikustea (8); bitxia da nola (10); bitxia da oso (4); bitxia dago (4); bitxia dela (16); bitxia den (4); bitxia dena (5); bitxia denez (3); bitxia dirudien arren (3); bitxia du (13); bitxia duen (4); bitxia dugu (3); bitxia duk (14); bitxia dun (4); bitxia dute (3)

bitxia edo (5); bitxia egin (10); bitxia egin zuen (4); bitxia egiten (21); bitxia egiten du (5); bitxia egiten zaio (3); bitxia eman (6); bitxia ematen (9); bitxia ematen du (3); bitxia eragin (3); bitxia ere (11); bitxia eta (29); bitxia eta arraroa (3); bitxia eta berezia (3); bitxia gertatu (18); bitxia gertatu zen (4); bitxia gertatu zitzaidan (3); bitxia gertatu zitzaion (3); bitxia gertatzen (10); bitxia hartu (4); bitxia hartu zuen (3)

bitxia iruditu (37); bitxia iruditu izan (4); bitxia iruditu zait (6); bitxia iruditu zitzaidan (8); bitxia iruditu zitzaion (7); bitxia irudituko (5); bitxia iruditzen (22); bitxia iruditzen zait (6); bitxia iruditzen zitzaidan (3); bitxia iruditzen zitzaion (5); bitxia izan (67); bitxia izan da (9); bitxia izan zen (35); bitxia izan zuen (4); bitxia izango (4); bitxia izaten (6); bitxia izaten da (3); bitxia kausitu (5); bitxia kausitzen (3); bitxia litzateke (3)

bitxia osatzen (4); bitxia sortzen (3); bitxia sumatu (3)

bitxia zait (3); bitxia zara (4); bitxia zela (14); bitxia zen (79); bitxia zen benetan (4); bitxia zen hori (4); bitxia zen hura (3); bitxia zuela (4); bitxia zuen (5)

da bitxia (19); dena bitxia (3); egoera bitxia (7); egun bitxia (4); emakume bitxia (3); erantzun bitxia (5); ere bitxia (11); ere bitxia da (6); esperientzia bitxia (3); eta bitxia (45); eta bitxia da (9); eta bitxia iruditu (3); eta bitxia zen (5); eta gauza bitxia (7); eta hori bitxia (3); eta oso bitxia (3); eztabaida bitxia (3); fenomeno bitxia (3); frango bitxia (3); gauza bitxia (93); gauza bitxia da (11); gauza bitxia eta (4); gauza bitxia gertatu (12); gauza bitxia gertatzen (4); gauza bitxia iruditzen (4); gauza bitxia zen (5); gizon bitxia (10); guztiz bitxia (4); hain bitxia (12); harreman bitxia (3); hau bitxia (4); hitz bitxia (3); hori bitxia (7); hori bitxia da (4)

ibilbide bitxia (3); ideia bitxia (3); ikuskari bitxia (3); inpresio bitxia (3); irudi bitxia (4); istorio bitxia (7); itxura bitxia (10); itxura bitxia ematen (3); izaera bitxia (4); izen bitxia (7); jarrera bitxia (6); jokaera bitxia (3); kasu bitxia (7); kasu bitxia da (3); kasua bitxia (3); kontraste bitxia (3); kontu bitxia (9); lan bitxia (6); liburu bitxia (4); lotura bitxia (4); modu bitxia (12); nahiko bitxia (12); nahiko bitxia iruditu (3); neska bitxia (3)

ondo bitxia (3); oso bitxia (39); oso bitxia da (14); oso bitxia iruditzen (3); oso gauza bitxia (18); oso sentipen bitxia (4); partida bitxia (8); pertsonaia bitxia (6); sentipen bitxia (11); sentipen bitxia zen (3); sentsazio bitxia (5); talde bitxia (3); tipo bitxia (6); tresna bitxia (3)

une bitxia (3); usadio bitxia (4); usain bitxia (3); uste bitxia (3); zein bitxia (6); zeinen bitxia (3); zen bitxia (6); zer bitxia (4); zer da bitxia (3); zerbait bitxia (15); zerbait bitxia eta (3); zinez bitxia (7); zinez bitxia da (3)

bitxiago bat (3)

are bitxiagoa (8); baino bitxiagoa (4); bitxiagoa da (5); eta bitxiagoa (3)

bitxiak dira (15); bitxiak direlako (3); bitxiak ditu (3); bitxiak edo (3); bitxiak egin (4); bitxiak egiten (12); bitxiak egiten zituen (3); bitxiak entzuten (3); bitxiak erabiltzen (3); bitxiak erakusten (3); bitxiak ere (11); bitxiak eta (31); bitxiak gertatu (3); bitxiak gertatzen (4); bitxiak iruditu (5); bitxiak iruditu zitzaizkidan (3); bitxiak izan (4); bitxiak izaten (4); bitxiak sortzen (3); bitxiak ziren (3); dira bitxiak (3); edo bitxiak (4); egoera bitxiak (4); eta batzuetan bitxiak (3); eta bitxiak (20); gauza bitxiak (29); gertaera bitxiak (3); ideia bitxiak (6); izen bitxiak (3); jantzi bitxiak (4); keinu bitxiak (3); liburu bitxiak (4); ohitura bitxiak (3); oso bitxiak (6); oso gauza bitxiak (3); pasarte bitxiak (3); pertsonaia bitxiak (3)

baina modu bitxian (4); bitxian begiratu (5); bitxian jokatzen (3); egoera bitxian (3); era bitxian (10); hain modu bitxian (3); manera bitxian (5); modu bitxian (48); modu bitxian begiratu (4); modu bitxian jokatzen (3); oso modu bitxian (18)

bitxien artean (5); bitxien eta (5); eskuizkribu bitxien (3); metal bitxien (7)

bitxiena da (11); bitxiena eta (6); bitxiena zen (3); bitxiena zera (4); bitxiena zera da (3); eta bitxiena (8); gauzarik bitxiena (10)

bitxienak ere (3); gauzarik bitxienak (3)

ipurtaldeko mugimendu bitxiez (3); mugimendu bitxiez dantzatzeagatik (3)

bitxirik ere (3); bitxirik sumatu (3); deus bitxirik (3); gauza bitxiren bat (3)

bitxiz betetako (4)


bitxidenda ik bitxi1 6.

bitxigile iz bitxiak egiten dituen pertsona.

Oraintxe bertan deituko diet bitxigileei eta urreginei leihoa behar bezala amai dezaten.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 225. orr.

Damak bere zerbitzuan zituen bitxigileek arrosario hori baino askoz ederragoa egin zezaketela argudiatu zuen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 21. orr.

Bitxigilea zen langintzaz, eta zilarra ezin hobeki zekien lantzen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 195. orr.

Bitxigilearenera eraman nuen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 26. orr.

Bitxigileen dendetan jakin dut nik beira koloretsutzat nituenek altxor handi bat osatzen dutela. gertakari bakoitzaren pisua neurtuz, bitxigileak harri bitxiak nola; ondorioak kalkulatuz, aritmetikoak kontu baten emaitza nola.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 218. orr.

Bitxigilearenera eraman nuen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 26. orr.

Badakigu familia Sarakoa zuela, XVII. mendearen hasieran Pauen bizi zela eta bitxigile onaren ospea zuela.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 89. orr.

Bitxigile soil baten lantegi soilean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 91. orr.

Ospetsu bihurtu zen bere lanean eta Mogol Handiak gorteko bitxigile izendatu zuen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 91. orr.

Bitxigile-mailutxo bat zuen esku bakoitzean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 117. orr.


bitxigintza iz bitxiak egiteko jarduna.

Joaieria eta bitxigintzan ikasi nuen, Begles-eko herrian kausitu nuen lana, hor berean kokatu eta familia altxatu, jadanik erran dizutan bezala.  Herria   2005-07-14

Neska arrunt bat baizik ez zen, bizimodua ateratzeko bitxigintzan ari zena.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 104. orr.

Laguntzailea behar du bitxigintzako negoziorako.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 321. orr.

Lantzoien makila meheetan, esperlinen isats eta hegatsetan bitxigintzako lan zoragarriak ageri ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 148. orr.

Bitxigintzako maisu lan horren inguruan Sèvreseko lantegietatik inoiz irten den mahai tresneriarik miresgarrieneko mila piezek distiratzen zuten lanparen argitan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 37. orr.


bitxikeria (ETCn 3.569 agerraldi; orobat bitxikeri g.er. eta bitzikeria g.er.) 1 iz bitxia den gauza edo egitea, gaitzesgarritzat hartua. ik bitxitasun.

Hemen dator bitxikeria: zelten artean ezin da masustarik jan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 349. orr.

Oso kaltegarri gerta daiteke "euskalkiaren" izenean berrikeria eta bitxikeria guztiei euskalkiaren "ezaugarri" titulua ematea.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 111. orr.

Azkuek bitxikeria bat apuntatu zigun honetaz ari zela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 94. orr.

Bi erakundeen arteko harremanaren tesiari bitxikeria deitu zion ministroak, eta batere oinarririk ez duela.  Berria - Harian   2005-03-10

Bitxikeriak gertatzen diren hiria da Reno, eta ipuinotan ekintza ikusgarririk eta trama korapilatsurik irakurtzen ez bada ere, hiriaren izaera apartekoak (desertu erdian eraikitako mamu hiria) berezi egiten du bertako egunerokotasuna ere.  Berria - Kultura   2006-04-18

Bilboko Erakustazoka zaharrak hartu ohi zituen ELAren kongresuak, eta Euskalduna Jauregira etorri izana bitxikeria izan zen askorentzat.  Berria - Ekonomia   2004-11-27

Bainan zinez bitxikeria da nehor ez baitzen berehala ohartu!  Herria   2001-08-09

Vienako okinaren bitxikeria kontatu dio akademikoak idazle zuberotarrari.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 199. orr.

Bitxikeriak, singleak, B aldeak, bertsioak eta maketak bildu dituzte.  Berria - Kultura   2004-11-18

, herri edo eskualde jakin batzuetan aurkitutako berrikeriak eta bitxikeriak mendebaleko ezaugarri jator eta benetakotzat hartu zituzten XIX. mendeaz geroko gramatikalariek.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 88. orr.

Hizkera bakoitza argi eta garbi zedarritzea zuen helburu eta, hori dela eta, inguruko hizkeretatik bereizten eta banatzen zituzten txikikeriak eta bitxikeriak piztu eta puztu zituen.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 65. orr.

Norbere hizkeraren benetako aberastasunak -ez bitxikeriak eta txokokeriak- euskara batuan modu orekatuan sartzea.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 199. orr.

Bitxikeria moduan, Andy Roddick estatubatuar tenislariak 244 kilometro orduko sakea egin zuen Bjorkman suediarraren aurkako partidan.  Berria - Kirola   2004-04-13

Sariak ez zaizkio falta, eta, bitxikeria modura, 1986an Round midnight pelikularen soinu banda egiteagatik eman zioten Oscar saria aipagarria da.  Berria - Kultura   2004-07-13

Bitxikeria gisa, Europako burtsen artean Madrilgo Ibex-35 baino ez da jaitsi.  Berria - Ekonomia   2004-02-27

Bitxikeria gisa, elastikoan publizitatea erakutsi zuen lehen taldea izan zen Austrian: garagardo enpresa baten izena agertu zen kamisetan.  Berria - Kirola   2004-12-18

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bitxikeria hutsa da zuhaitz bakoitzaren adina eta sasoia.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 170. orr.

Bitxikeria galanta edo aberatsen gehiegikeria dirudi, baina bilduma pribatuek duten abantaila da bildumazaleak berak nahi duenaren arabera biltzen duela lana.  Berria - Kultura   2006-02-19

Paraje batzuetan, bitxikeria benetakoak egiten dituzte.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 250. orr.

Baina bitxikeria berezi bat zuen berekin liburu hark: liburu erdira baino lehen, giza-jarduerak klimaren inguruan ukan dezakeen eragina nabaritzen hasten zen ahalegin guztiz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 285. orr.

Oholtzako bitxikeriak ere aipatu ditu eta pastoralak, ohituraz, «ongiaren eta gaizkiaren arteko borroken antzezpenak» direla esan du idazleak, baita pastoral hau ere.  Berria - Kultura   2004-08-18

Azken bitxikeria bat: Hossam Hassan 39 urteko aurrelaria da, 166 aldiz izan da internazionala, eta 7. aldiz jokatuko du txapelketa.  Berria - Kirola   2006-01-19

Nunbaiteko bitxikeria, holakoetan gero eta zailago da xuxen jakitea zonbatek egin duten greba eta zonbatek ez, untsalaz hori aise jakiten ahal behar litakeelarik...  Herria   2005-02-27

3 (hitz elkartuetan)

Bitxikeria usaina ematen duena honako berri hau da, nobedadea dirudielako: [...].  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 109. orr.

Gure 4 hiriburuetako erpinei begira, bitxikeria puntturik badu, egunik beroenak urte diferentetakoak direla.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 316. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bitxikeri bat (4)

azken bitxikeria bat (3); baina bitxikeria (5); beste bitxikeria bat (6); bitxikeria bat (41); bitxikeria bat zen (3); bitxikeria da (9); bitxikeria da hori (3); bitxikeria eta (4); bitxikeria gisa (15); bitxikeria gisara (3); bitxikeria hau (3); bitxikeria hori (6); bitxikeria horiek (4); bitxikeria kontatu (3); bitxikeria moduan (7); bitxikeria modura (3); bitxikeria polita (3); bitxikeriak bitxikeria (4); da bitxikeria (5); eta bitxikeria (10); hainbat bitxikeria (5); hau bitxikeria (4); hori bitxikeria (5); nonbaiteko bitxikeria (3); nunbaiteko bitxikeria (7); zer bitxikeria (5)

bere bitxikeriak (3); bitxikeriak bitxikeria (4); bitxikeriak ere (5); bitxikeriak eta (7); bitxikeriak gertatzen (3); eta bitxikeriak (6); halako bitxikeriak (3)

bitxikeriaz beteta (3)

bitxikerien artean (10); eta bitxikerien (3)


bitxikeriaño iz adkor bitxikeria.

Badela hor nunbait bitxikeriaño bat, hori nehork ez du ukatzen bainan ez dea beste bitxikeria bat batzu eta besteak hoinbeste denbora huntan arrangura-eta, nola ez diren gauzak orai arte batere argitu?  Herria   2001-02-15


bitxikeriazale izond bitxikerien zale dena.

Bitxikeriazale eta konspirazio-teorien maitaleentzat erantsiko dut, kontakizuneko fraideak azaltzen duen paranoia politiko-erotiko hori ez dela neuk asmatua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 228. orr.

Garesti jarri zuen salgai Amerikako Estatu Batuetan (16.000 dolar nahi zituen), hango bitxikeriazale dirudunen batek beretzat nahiko zuelako ustean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 45. orr.


bitxiki adlag era bitxian.

Bitxiki begiratzen nau... deus erran gabe... harriturik.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 66. orr.

Bitxiki begiratzen zion.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 66. orr.

Fanchi bitxiki so geratu nintzaion: berriro ere ez nuen tutik ulertzen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 74. orr.

Bitxiki, gauzak mugitu dira.  Berria - Euskal Herria   2004-01-09

Bitxiki, ordea, argudio esentzial beti ailegatu hori gero ez da behin ere zehazten.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 120. orr.

Bitxiki, hiru egunen buruan, Hutx libratu zuten.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 31. orr.

Bitxiki, nahiz eta orekaren zentzurik ez zuen gehiago, ez zen sekula erortzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 170. orr.

Bitxiki supermerkatua da guretzat tribuen ezabaketa obratzen duen toki sinbolikoena.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 19. orr.

Bitxiki kontsideratu zituen emaztez maskaratzeko armairuetan eta mirailaren maldan zeuzkan girgilak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 66. orr.

Dirua zuen eta jendearen artean ospetsua zen; eta, bitxiki, musika-giroko eta motorraren inguruko zirkuluen artean banatzen zuen bere denbora.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 63. orr.

Soluzioa korrespondentzia modu bat da berriro, eta oraingoan bai, bitxiki, Herrien Psikologo mekanizisten maneran.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 174. orr.

Gogoan dinat halaber bitxiki, Joanes hire ordez deblauki mintzatzera uzten huela.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 205. orr.

Miarritzen, 27 urteko mutiko gazte bat, berenaz landestarra, biziki bitxiki desagertu da joanden aratsean.  Herria   2004-01-22

Laborari batzuek eta bereziki mahastizain handi batzuek untsa bitxiki ukan dituztela gaitzeko primak.  Herria   2001-02-01

Hola Xantiren aitameri plazer haundi bat eginen ziela, ezin kontsolatuak baitziren semea hain bitxiki galdurik.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 15. orr.

Eta lehen bihurgunearen ondotik, agertu zitzaizkidan haren ile horail franko bitxiki moztuak, bizkar irmea, ipurdi pottoloa, hanka leun eta finak.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 85. orr.

Bekokia altua zuen, eta oso zurbila, eta bitxiki lasaia.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 26. orr.


bitxilore (orobat bitxi-lore) iz lorea kamamilarenaren antzekoa duen belar landarea, apaingarritzat lantzen dena (Bellis sp.).

Arrosak, bioletak, daliak eta bitxiloreak zituzten salgai, sortaka bildurik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 44. orr.

Gazte haien artean Landau nagusitzen zen, sekuoia bat bitxiloreen artean bezala.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 95. orr.

Lehorrean, berriz, zelai berdeak, eta berdetasunaren artean bitxilore eta txikoria-belarren ñabardura koloretsuak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 52. orr.

Bitxiloreen orban zuri biziak, dalien gorri odolkara, bioleten urdintasuna, arrosen mami bizidunak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 44. orr.

-Jauna -hots egin zuen Malfoyk-, jauna, laguntza beharko dut bitxilore-sustrai hauek ebakitzeko, nire besoa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 103. orr.

Ilean diadema bat zeukan, bitxilore txiki-txiki batekin.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 154. orr.

Txapela more, eta honen gainean bitxilore bat, zinez maitagarri.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 255. orr.


bitxiondo iz

Ze urre, ze bitxi eta ze bitxiondo!  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 401. orr.

Bitxia? zer bitxi eta bitxiondo, zergatik bitxia?  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 106. orr.


bitxiontzi 1 iz bitxiak gordetzen diren ontzia.

Uraren alabaren bati bitxiontziak erori eta haien ohiz kanpoko edukia lurrera hustu izan balitz bezala zen; sekulako apaingarriak zeuden han, idunekoak, eskumuturreko eskergak, paparreko orratz erraldoiak, bitxi basatiak; non eta noiz erabiliko zituen ezin inork asmatu.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 148. orr.

Zuhaitz-zulo batean topatuz gero bitxiontzi bat, laztandu egin behar duzu zabaldu aurretik.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 240. orr.

Bihotz itxurako bitxiontzian aurkituko duzu.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 252. orr.

Orduantxe konturatu naiz zein merkantziaz ziharduten, fardelaren itxura zapala berehala ezagutu baitut: bitxiontzia zegoen barruan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 20. orr.

2 irud/hed

Beraren arimaren erdia eta amodio eztiaren bitxiontzi preziatua den Ines andreari, betiereko Errege eta Bildotsaren emazte den erregina ospetsuari, beraren ama txit laztan eta alabarik begikoenari: [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1203. orr.


bitxiro adlag bitxiki.

Leku bitxiro aparta zuen indioilarrak familia-mundu sotil, bare eta maratz hartan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 21. orr.

Aspergerrek berak aipatzen zuen "adimen autista", tradizioak eta kulturak ia ukitu gabeko adimen mota, haren ustez: ez-konbentzionala, ez-ortodoxoa, bitxiro "puru" eta originala, benetako adimen sortzailearen kidekoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 246. orr.

Bazter guztiak lirio-lorez bitxiro betetzetik hasi zen kontua.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 161. orr.

Ilustrazioak Jainko ordez ipini zuen Arrazoia, eta batzuek bitxiro sekularpena bezala ederretsi ohi dute filosofiaren teologizatze lirdinga.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 304. orr.


bitxitasun iz bitxia denaren nolakotasuna.

Erregu egiten dizut pentsa dezazula ez naizela eroa, hain zuzen ere, egin behar dizudan isilmandatuaren bitxitasuna neuk esaten dizudanez.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 385. orr.

Oso zehatzak ziren, baina ez mekanikoak inola ere; aitzitik, indarra, jatortasuna, bitxitasuna eta bizitasuna zerien.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 195. orr.

Bertsoaren neurri kontuan hain trakets izateak eragotzi zion, salbuespen bakanen bat gora-behera, poemari bitxitasun hori eranstea.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 160. orr.

"Gauza bat bere errepresentazioan besterik ez dela existitzen" dioen esakuneak bitxia dirudi, baina hemen bitxitasuna galtzen du, zeren hemen gure autugaia diren gauzak ez baitira berbaitango gauzak, baizik agerpenak besterik ez, h[au] d[a], errepresentazioak.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 298. orr.

Ingelesa nolanahika erabiltzearen ohitura txarra ezin menperatuz eta egoeraren bitxitasun arrotza gatibatzearren, Man izendatzea erabaki zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 134. orr.

Halabeharrak elkartu egin ditu xake partida gogoangarria jokatzera, narratzailea, giza arimako bitxitasun eta hondo zurrunbilotsuen ehiztaria, Zweig bera bezala, lekuko dutela.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 169. orr.

Festa horretan tximeletari euskaraz ehunka izen ematen zitzaizkiola kontatzen hasi nintzen, eta bazela haien artean bat, "pinpilinpauxa", bitxitasuntzat jo zitekeena intsektuaren hegaldatzeko modua imitatzen zuelako.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 379. orr.

Ohiko bibliografia espainol nahiz frantsesean ageri ez diren bitxitasunez hornitu du Kanten biografia iturburu alemanak ezin hobeki ezagutzen dituen pentsatzaile euskaldunak.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 150. orr.


bitxitegi iz bitxiak saltzen diren denda.

Pistola sakelan sartu eta Deustun, Agirre Lehendakariaren Hiribidean dagoen Sanchez Joyeros bitxitegira joan zen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 125. orr.

Avenidan dagoen bitxitegi batean urrezko eraztun batzuk ikusi nituen.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 212. orr.

Goizeko hamarrak aldera tiroketa izan zen atzo Baionako Portu Berri karrikako Haritz bitxitegian.  Berria - Euskal Herria   2004-03-04

Ez al zinateke bitxitegi batera joango, zure edertasunari dagokion harribitxi bat aukeratzera?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 237. orr.

Lapurrek bi pistola atera zituzten baina bitxitegiko nagusiak ere bertze arma bat atera zuen eta bost aldiz tiro egin zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-03-04

Ezin duzue ezer liluragarriagorik imajinatu, salbu eta damen bustoak ikusi badituzue bitxitegietako erakusleihoetan.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 281. orr.


bitxiteria iz bitxi multzoa.

Xehe-xehe azterkatzen zuen andre arrain saltzaileen moduko bitxiteria hura, bitxi bakoitzak alboan zeukan etiketako zenbaki handiak arretaz irakurriz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 260. orr.


bitxo iz adkor pertsona bihurrria.

Bitxo ederra da.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 130. orr.

Horrelako bitxoaren parean hautagaiak emendatu dira halere aurten.  Herria   2001-03-08

Urruntxagotik beha zegoen heldu batek eraman die bitxoa su hiltzaileei, hauek poliza abisatu dute, hauek indar gabetzaileak ekar erazi segidan.  Herria   2001-05-24

‘Ez da bitxoa, itsasbelarra da’ esanen dizu Bobbik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 204. orr.


bitzi ik bitxi1.

bitzikeria ik bitxikeria.

bitzuk zenbtz bata eta bestea.

Mutur bi horietako biztanle guztiek burua zerurantz eta oinak haien antipodenetara begira dauzkate, eta, halere, ez da inola ere posible ez eta irudikagarria ere, horietako inor erortzea, ez baitaude batzuk goian eta besteak behean, baina bitzuk goian edo behean daude besteekiko.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 215. orr.

Eta inoiz esfera baten itzuliak beste baten itzuli geldiagoekin konparatzen dituzte, bitzuk kopuruz infinituak izanik.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 226. orr.

Beraz, oihalek gainazaletik kolorea igortzen badute, beste gauzek ere irudi xumeak igorri behar dituzte, bitzuak gainazaletik jaurtiak baitira.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 237. orr.

Bitzuok mintzo beraz ziarduten.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 142. orr.

biun iz korrespondentziez mintzatuz, bana-banakoa.

Bigarren saila ez da enuntziatua bakarrik harreman biunibokoa ezarri daitekeelako lehen saileko bere osagai bakoitzarekiko.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 104. orr.

Hemen ere ezin ezarriko litzateke harreman biunibokorik enuntziatuen multzoaren eta ekintza ilokutorioen multzoaren artean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 98. orr.

Ezin da ezarri finkatutako diziplinen eta eraketa diskurtsiboen artean harreman biunibokorik.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 203. orr.


biurteko iz iz arte jaialdiez edo kidekoez mintzatuz, bi urtean behin gertatzen dena. ik biurteko.

Biurteko Azokara joandako jende kopurua kalkulatu ostean, Corresek zehaztu zuen 60.000 bisitari hartu dituela BECek.  Berria - Ekonomia   2004-06-13

Hogeita hirugarrenez antolatu dute Makina-Erremintaren Biurteko Azoka, eta topaguneak marka guztiak hautsiko ditu aurten.  Berria - Ekonomia   2004-06-08

«Euskal Herriaren bihotzari lotuta dago makina-erreminta», nabarmendu zuen Eusko Jaurlaritzako lehendakari Juan Jose Ibarretxek sektoreko biurteko azokaren inaugurazioan.  Berria - Ekonomia   2004-06-08


bixaje iz adkor aurpegiera.

Hark dakien hori guzti-guztia da Don Julianen bixaje goitarrean irakurtzen duena: "zenbat irentsi, zenbat sinetsi, zenbat obeditu ote du Julian gizajoak!", egingo zuen segurutik bere artean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 194. orr.

Aurpegi makaldu xurixka eta betazpi uheldua, dena hexur eta axal, aitona xaharren bixajeko mutikoak, eta haietako asko beren hankaxixtor luxanga ahulekin, hain gazte eta beren gorputz kakotua ezin tentetuz.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 63. orr.


bixar 1 ia adkor bizarra.

Luze eta argala, betaurrekoduna, pipa erretzailea, okozpean bixar batzuk hazten zitzaizkion eta beti atzamarrez bixarrok laztantzen aritzen zen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 23. orr.

Haren apa jaso zuen matrail bixarraz ziztatzailean.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 163. orr.

Eta gero, neskarekin erdizka dabilen tipoa: hau bai dela intelektual tipikoa, beti liburuez eta pelikulez hizketan, bere bixarrarekin.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 148. orr.

Gero aldiriko tren bat, zerbitzuko bagoiko zirrikituetatik argilerro bat ateratzen zen, igerilekuan neskei batzuetan bainujantzitik hankarteko bixar batzuk ateratzen zaizkien bezala.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 71. orr.

Begi grisak zituen, eta bixar xerrenda beltza zeukan ezpain gainean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 33. orr.

Mosca esaten zaio kokotzaren eta azpiko ezpainaren arteko bixar xortari.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 118. orr.

2 irud/hed

Burtek bixar bat kendu zuen mahukatik.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 119. orr.

Berak hatzekin heldu zituen gauzen artean zeudela arto-malutak eta bixarrak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 51. orr.

Hasieran, hamar-hamaika urterekin arto-bixarra erretzen nuen.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 101. orr.

Deskribapen gogoangarriak egin zituen aranaren azalaren argizari-ukitu labainaz, muxiken bixar-ukitu goxoaz eta nektarinen leuntasunaz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 155. orr.

Keinu harritua margotzen zen bere aurpegian, zeinaren ahotik, porru gordin baten zuztarpeko bixarrak ateratzen baitziren.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 75. orr.


bixarguri izond adkor bizarguria.

-Zu, berriz, gazte erromantiko bixarguria zara.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 158. orr.

Galdera inozo eta funsgabea, Parisko kaleetako protestak izan zirenean, gu hori galdetzean bezalako mutikotxo bixarguria izango baitzen Periko, gazteagoa ez bazen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 31. orr.


bixera ik bisera.

bixeradun ik biseradun.

bixi 1 izond adkor bizia.

Leihotik ikusten genuen nola agertzen zen kalearen muturrean, tente, bere ibilera bixiarekin.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 190. orr.

Zenbat bizipen eta sentipen bixi, oteari esker!  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 27. orr.

"Amerikanoa" ez baitzen elizan sartzen, eta gainera, zurrumurruen arabera, maiz ibiltzen baitzituen ezpainetan gizon eta andreen arteko sexu kontuak eta beste hainbat gai bixi.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 236. orr.

Begi urdin bixiak zeuzkan eta eleketari gozoa zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 286. orr.

Itsaso bixi haserre-tankerako batean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 293. orr.

Amona ttikia zen, beltzez jantzia, baina bizkar tentekoa eta bixi eta ernea.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 135. orr.

Hain bixia izan baitzen haren begien keinua, eta hain azkarra eta argia haren arrapostua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 119. orr.

Bizia bere soilean irentsi ezinik, bixiaren eta biziagoaren minak darabil gure kasta hau.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 26. orr.

Berdintsua da biek nobeletan darabilten oinarrizko teknika: argumentu bixi bat, gogoeta distiratsuz tartekatua.  Berria - Kultura   2004-11-03

Gaurko mende bixi eta bitxi huntan sobera usu agertzen diren gertakari hitsak.  Herria   2003-10-30

2 (adizlagun gisa)

Bi orduko ibilaldia zen, bixi egin beharra gainera, eta muturtuta ailegatu nintzen hara, ederki erretxinduta.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 66. orr.

Bixi eta zoli, autoaren atzealdera jo eta poltsa pare bat atera zituen maletategitik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 229. orr.

Hegoa bixi samar, urdurixko sartu den zokoetan, erreka-lainoak jan eta tenple gozoa utziko zuen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 410. orr.

Karmenek oso bixi kontatzen zituen Oiartzun aldeko Santa Kruz apaizaren gerrako ibilerak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 245. orr.

Nahiko bixi sentitzen nintzen idatzi ahala, ez nuen planifikazio berezirik egin.  Berria - Kultura   2004-11-18

Bixi-bixia mintzatu ere da, eta haren gisa beste UDF-tiar asko, gobernuaren alde direla segurki.  Herria   2003-09-25

• 3 (aditz gisa) bizi.

Bizi ez, baina bixi, esistitu edo, orain itsuski diotenez, biziraun egiten dela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 267. orr.

• 4 iz bizia.

Eugiri heldu zaio berriz lehengo bixi hura.  Herria   2003-03-20

Bizia bere soilean irentsi ezinik, bixiaren eta biziagoaren minak darabil gure kasta hau.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 26. orr.

5 bixi-bixi

Erritmo neurtuak eta urrats bixi-bixiak gorputz osoari jabaldura eman diote. Haize hotza, bixi-bixia.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 26. orr.

Noiztenka ikusiko zinuten [...] semenarioko josta-leku luze haren hegiko arbola lerro bazterrean, bere otoitzeko liburua har eta urrats bixi bixian ibilki, eman ahala, irakur eta irakur.  Herria   2001-10-04

6 (adizlagun gisa)

Igurtzi egin nuen larrua bixi-bixi zauriaren ondoan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 261. orr.

Itxura zenez, sugandilak prest zeuden, iheserakoan, buztanaren hiru laurdenak bixi-bixi galtzeko.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 127. orr.

Eta orain, laster egin, bixi-bixi alde egin, kontuz gero deabruak ez diezazula soingainekotik heldu.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 80. orr.

10etik 12ra, ipar haizeak jo zuen bixi-bixi, eta eguraldi hotza egin zuen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 31. orr.

Auto ikaragarri bizkor batek dakar kalera txixpak hartuta, eta auto horrek berorrek entregatzen du etxean bixi-bixi.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 169. orr.

Elixabetek bixi-bixia: [...].  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 41. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bixi bixi (22); bixi bixia (12); bixi eta (5); eta bixi (7); urrats bixi (3)


bixigarri 1 iz adkor bizigarria.

Etxera bidean motor gainean hitz egiterik ez dagoenez, taberna hurbilenean geldituko gaituk bixigarri bat hartu eta hitz egiteko.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 14. orr.

Demi-vierge, garçonnière eta automobilaren garaikoa naiz ni, gaurgero inork ez daki zer den hori, eta halako nostalgia bat ere sentitzen dut batzuetan, bikoteak elkartzeko motel horiek ez dute xarmarik, nire irudiko, ez dute bixigarririk, ezta giro erromantiko edo erotikoa sortzen ahalegintzen direnak ere.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 33. orr.

Hori dena ganbarako burmuinak bixigarriren batekin argitu edo mozkortu gabe gainera.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 65. orr.

Pattar [...]: bixigarri mota bat honela osatua: parte bat trumoi-tximista, parte bat bihotz-zimiko, bi parte hilketa odoltsu, parte bat herio-infernu-eta-hilobi eta lau parte Satan argitsu.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 220. orr.

2 (izenondo gisa)

Sahats botikatarako aproposa, aspirinari ere bere espiritua prestatzen dion izadi bixigarriaren ezpala.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 158. orr.


bixigu ik bisigu.

bixika 1 iz pikorta.

Gure amona zenak esaten zuen, ospelak, harapirikak, bixikak, pikorrak eta holakoak sendatzeko, haur baten piza zela hoberena.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 69. orr.

Begitarte guztia mozorrotua bezala dute: azala erabat urratua, bixikaz eta arakaitzez betea, sudurra itsuski zulatua, zainak etenak eta hezurrak erreak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 88. orr.

2 bixika belar

Bada, han, nunbait, mendixka baten pean, bixika belarra deitzen dena; lore apal bat, arroxa-bizi, flokaka sortzen dena.  Herria   2004-05-06


bixiki ik biziki.

bixita ik bisita.

bixitu, bixi(tu), bixitzen du ad adkor bizitu.

Putz batek bixitzen du kandelaren garra, eta putz batek itzaltzen; putz arin batek bixitzen duena putz zakar batek itzaltzen du.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 268. orr.

On hutsa, garbi hutsa, hats-eginaren arnasa betea... zerbaiten minak bixitzen ditu, eta biziagotzen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 25. orr.

Atalburuan arnotarako ahuntz zahagiak dilindan dauzkan denda honetan erosi nituen piperrautsez bixitutako erroskilak. Gogoan diat batek nola esan zuen ez zela bertsoetan gatz-piperrik gaia bixitzekorik, ez eta jardunean ere deusik egilea manerakeriaz salatzekorik.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 192. orr.

Gogoan diat batek nola esan zuen ez zela bertsoetan gatz-piperrik gaia bixitzekorik, ez eta jardunean ere deusik egilea manerakeriaz salatzekorik.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 100. orr.


bixixtu iz bisurtea.

Bixixtuetan, uzta haundiak, dio erran zaharrak.  Herria   2004-02-26


bixkar iz adkor bizkarra.

Eraman onez, makurtu, eskua berriz ere bixkar gainean pausatu eta gizonez gizon arrazoitzera saiatu nintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 55. orr.

Hondar aldian ohi nuenez, haren bixkarra xaflatu nuen, polliki, semearekin baino areago adiskidearekin ari nintzelako antzezte baldarrean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 52. orr.


bixkarreko iz adkor bizkarreko arina.

Bixkarreko batez agurtu ninduen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 134. orr.


bixki ik bizki.

bixkor ik bizkor.

bixkortasun ik bizkortasun.

bixkortu ik bizkortu.

bixkotx (ETCn 296 agerraldi; orobat bixkotxa) 1 iz bizkotxoa.

Laranja bat jan, gero bi bixkotx, zakua muntatu eta jo berriz!  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 34. orr.

Gure lagunak doi-doia ikusten ditugu eta ahal bezala, xokoleta, bixkotxak eta zigarretak helarazten dauzkigute.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 120. orr.

Xato sukalderat, bixkotxak baditut xuretzat.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 26. orr.

Gasna pixka bat eta bizpahiru bixkotx gelditzen zaizkit.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 30. orr.

Erretoreak erromes bakoitzarentzat kafesne eta bixkotxak prest ezarriak ditu.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 106. orr.

Gerezia bixkotxaren gainean.  Herria   2005-02-10

Kultura ez da bixkotxaren gaineko gerezia.  Berria - Kultura   2004-03-31

Txokolatezko bixkotxa bi paketa osorik jan zenituen eta desesperaturik oheratu zinen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 14. orr.

Oren bata inguruan bazkaria nahi duten guzientzat 17 eurotan: piperada xauxixekin, zikiroa, gasna, bixkotxa, kafea eta denen pusatzeko behar diren edari guziak.  Herria   2005-09-15

Haurrentzat, oilaxkokia eta bixkotxa, 8 euro.  Herria   2005-06-16

"Molde" hau dugu, bere lehen erran nahian, bixkotx egiteko moldea.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 13. orr.

Guk segurtatzen dugu "EGUZKIA" markako bixkotxean burra freskoa baliatua dela, arraultze freskoak eta irin naturala.  Herria   2001-07-05

Besta horren barne lehiaketa bat proposatua zauku: Euskal Bixkotx hoberenaren txapelketa.  Herria   2003-09-25

Emaitzak emendatu dira aurten: sukrea, kafea, xokoleta, bixkotx idorrak eta erreximenterian.  Herria   2002-12-12

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Itzultzerakoan bixkotxa kutxa bat atzeman zioten eta lanera ateratzeko eskubidea kendu.  Berria - Euskal Herria   2004-01-29

Hantxe bixkotx-ontzi batzuen barruan pilaturik.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 85. orr.

4 libera eta 80 zentimetan den bixkotxa paketaxoa untsalaz 0,731 eurotan ezarria izanen da bainan punttako batteko hori nunbait galduko da.  Herria   2001-07-26

Egun guzian baziren ere saltzaileak Kanboko karriketan, bixkotxa saltzaileak bixtan dena bainan atxemaiten ahal ziren ere tokiko ekoizpen saltzaileak eta arte ofizialeak.  Herria   2005-09-29

Jean Minondo Irisartar okina lotu da sail horri eta inguruko beste 15 bixkotx egile konbentzitu ditu label baten sortzearen beharraz etxe pastizarentzat.  Herria   2001-07-05

Eguzkia elkarteko okin eta bixkotxa egile profesionalak, ofizialeen ganbara eta Kanboko turismo bulegoa ziren antolatzaileak.  Herria   2003-03-10

Helduden igandean, Bazko goizeko meza nagusia aintzin eta ondotik, Ixturitzen eginen da gisa bereko, bixkotx saltze bat, Ezkia ikastolaren alde.  Herria   2003-04-17

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Errege-bixkotxak egiten baitira Trufania-kari.  Herria   2001-01-11

Kanpamendura heltzean, douar-eko haurrek inguratu zitzaizkiguten G.M.C. kamioiak, gelditzen ziren jatekoen bila, gerla-bixkotx gogorrak bereziki.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 55. orr.

Arrain freskoa, jengibre mina eta noodles egin berriak saltzen zituzten denda txikien ondoan geratzen nintzen, zorion-bixkotxezko fabrikak ere inguruan nituela.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 136. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bixkotxa edo (3); bixkotxa egile (4); bixkotxa eta (6); bixkotxa eta kafea (3); bixkotxa on (4); bixkotxa saltze (11); bixkotxa saltze bat (8); bixkotxa saltzea (7); eta bixkotxa (8); etxe bixkotxa (3); euskal bixkotxa (6); gasna eta bixkotxa (3)

bixkotxak salduko dituzte (4); egin bixkotxak (4); eskaini bixkotxak (5); eskaini bixkotxak jastatuz (4); eta bixkotxak (3); herritarrek eskaini bixkotxak (5)

bixkotxaren gainean (3); euskal bixkotxaren (13); euskal bixkotxaren eguna (8)


bixkotxaño 1 iz adkor bixkotxa.

Bixkotxak ere izanen dira jateko, eta edateko zerbait bixkotxaño horien pusatzeko.  Herria   2001-02-01

2 irud/hed

Joan du gazteak halere, baina 8 sare sarturik xaharrak, eta punpa-sare eta pausatuño batzu eta holako bixkotxañoak, gaztearen aztapar ukaldien ordaintzeko.  Herria   2002-12-05


bixkotxeria iz bixkotxak saltzen diren denda.

Donibane Lohizuneko Karrika-Handian etxe ezagutua zen, eta aspaldian, Dodin bixkotxeria.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 50. orr.


bixta ik bista.

bixtadizo ik bistadizo.

bixtako ik bistako.

bixtatu ik bistatu.

bizangodun izlag bi zangokoa.

Adibidez, gizakia izanen da irri egiten dakien aberea edo lumarik gabeko bizangodun aberea edo arrazoidun aberea eta horrela gainerakoak.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 201. orr.


bizantiar ik bizantziar.

bizantinismo iz eztabaida katramilatsu eta hutsalen zaletasun.

Eta jin izan balitz bizantinismo horien gaztigüz, Jinko bakoitxaren handitarzünaz kiristien oritaraztera? Haatik Jesükristoren nortarzünaz ez gira harekin akort, bestelan müsülman ginateke.  Herria   2005-01-06


bizantziar (ETCn 1.543 agerraldi; orobat bizantiar ETCn 13 agerraldi, bizanziotar ETCn 2 agerraldi eta bizanziotar ETCn agerraldi 1) izlag/iz Bizantziokoa, Bizantziori dagokiona; Bizantzioko herritarra.

Mendebaldeko Kristandadea harreman estuan egon zen bizantziar munduarekin, hamaikagarren mendetik aurrera gutxienez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 291. orr.

Aitasantutzak herri-oposizio "idolatrarekin" bat egin zuen gogotsu, eta horrekin urrats handia egin zuen bizantziar agintetik bere burua askatzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 298. orr.

Lehenengo bizantziar aszetismoaren ezaugarri nabarmenetako bat gizarte-zuzentasunaren eta behartsu eta zapalduen alde egiteko zaletasun sutsua da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 99. orr.

Venezia bizantziar eta musulman inperioen beheraldiaz baliatu zen bere eragina Mediterraneoaren inguruan zabaltzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 24. orr.

Bizantziar Gizarteak garai bereko frankoen gain zuen nagusitasunaren neurria, [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 227. orr.

Azterlan honetan lehenago ikusi dugun bezala, Bizantziar Zibilizazioaren estatu unibertsal bilakatu zenak, ametsezko hilezkortasunaren ezaugarri berberak agertu zituen, jadanik "Europako Gaixo" bihurtua zen garaian.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 16. orr.

Interes handiko aurpegia jarrita eta arretaz begiratzen zuen mosaiko bizantziar baten irudia.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 268. orr.

Bizantziar estiloko irudi hau Asisko Santa Klararen elizan gordetzen da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 285. orr.

Mihai Diaconescuk zuzentzen duen abesbatza mistoa (40 ahotsekoa) Bucarest-eko Goi Mailako Kontserbatorioko kantu abesbatza da, bizantziar kantuetan aditua da.  Berria - Kultura   2004-04-08

Bizantziar ikonoak naturaz gaindiko aura bat zuen, bere erlijiozko eginkizunari zegokiona.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 279. orr.

Eskutik eskura ibili zen Egipto: bizantziar, arabiar, turkiar, frantses eta ingelesen esku.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 177. orr.


bizantziotar ik bizantziar.

bizanziotar ik bizantziar.

bizar iz 1 kokotseko, goiko ezpainaren gaineko eta masailetako ilea, eskuarki hazten uzten dena.

Bizarra zeukan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 124. orr.

Bizarra barik bibotea zeukaten denek, oso itxura txukuna eta irribarre zintzoa.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 42. orr.

Bizarra duelako, pipa erretzen duelako eta makila bat daramalako, Petrus lehenagoko kaffir-en modukoa dela uste duzu.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 184. orr.

Burua soil eta bizarra motz daramate guztiek.  Elizen arteko biblia   Is 15,2

Milandar kapelu beltza buruan; zuri-zuria bizarra, gerritik behera.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 144. orr.

Zilar-koloreko bizar hura ez zegoen nahasterik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 200. orr.

Bera barrezka, bizarra laztantzen zuen bitartean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 104. orr.

Atseginez irribarre egin eta, bizarra laztanduz, erantzuten zion: "Bai, lasterketa egingo dugu, Aleksei Ivanovitx!”.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 222. orr.

On Afonso Henriques, furfuria bareturik, pentsakor gelditu zen eskuin eskua bizarrari atxikia.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 403. orr.

Lur gorrian gainean lo eginez, ogia jateko aukerarik gabe, bizarra orraztu ezinik, eta negarrez halabeharra madarikatuaz.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 72. orr.

Geldi zaitezte Jerikon, bizarra hazi arte. Orduan itzuliko zarete.      - 1. orr.

-Luzatuko zaizue bizarra, baina jakinduria ez zaizue batera haziko.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 57. orr.

Juanek bizarra txukundu zion arrebaren guraizeekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 273. orr.

Ileak apainarazi eta bizarra motzarazi ondoan, Durruty notarioaren lantegira hurbildu zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 18. orr.

Ez moztu ile-adatsaren ertzak inguru guztian, ezta bizarraren ertzak ere.  Elizen arteko biblia   Lb 19,27

Bizarra zuritzen hasia zitzaion, bekokia zimurtzen, begiak txikitzen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 143. orr.

Ilea kirru, bizarraren urdinduak kokotsean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 159. orr.

Apal batean aurkitu zituen artaziez bizarraren kizkur luzeak ebaki zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 29. orr.

Ate nagusietan hatzamarka hasi zen, bizarrean behera lerdea zeriola.  Elizen arteko biblia   1 Sm 21,14

Eskuineko eskuaz bizarretik heldu zion musu emateko.  Elizen arteko biblia   2 Sm 20,9

Bizarraren gauzen poltsan sartu zituen xaboia eta xukadera, eta hurrena konketa gaineko xaboiaren platera eta basoa eta azkazalak moztekoa eta Maxineren betile bihurritzekoa ere sartu zituen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 168. orr.

Egonezinak hartua zegoela zirudien eta hazka egiten zuen bizarrean.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 104. orr.

Ez niola barkatuko egin nuen zin neure bizarrerako.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 216. orr.

Inork ez du barre eginen nire bizarretik.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 54. orr.

2 (pluralean)

Azala, distiratsua eta gorrizta, txerrikume erre baten azala bezala, eta emakume bizardun baten itxura ematen zioten bizar batzuk kokotsean.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 97. orr.

bizarrak zuritu zizkion izotzak eta isuritako odol mamituarekin joan zitzaion bizia.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 84. orr.

Hortzak elurra bezain zuriak eta belarrondoko bizarrak ikatza bezain beltzak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 99. orr.

Baziren han uzbekak, txano handiak buruan, arkume beltzaren larruz eginak, bizarrak gorri, begiak gris.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 306. orr.

Piparen ontzi beteegiari sekulako kea zerion bizarren artetik.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 45. orr.

Eskuei eragiten zieten, bizarrei tira egiten zieten, eta aldi berean hitz egiten zuten denek.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 107. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Zaldun gazte bat zen, bizar motz baten jabea.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 250. orr.

Bere bizar beltz lodi eta belarri-babes zuriarekin, Bibliako profeta edo norbait arraro zirudien.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 49. orr.

Tipo ilehori garai bat da, sorbalda zabal eta bizar bakanekoa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 99. orr.

Zaldi zuri baten gainean zihoan hura, bizar zuria airean.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 73. orr.

Ate txiki bat ireki zen, burua granoz beteta zeukan mutil bat atera zen, bertara egin zuen bizar txurikoak.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 52. orr.

Hiru-lau eguneko bizar latz hura.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 17. orr.

Bizar txikiko errabino zahar bat, Alemaniatik iheslari etorria.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 117. orr.

Bizar griseko gizon gris bat nuen aldamenean niri begira goxoki.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 180. orr.

Sofi izan zen, bizar luze eta zuriko agurea, zaldia ikusi zuen lehenbizikoa.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 16. orr.

Bizar eta ile luzeak, marko beltzezko antiparra galantak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 100. orr.

Garai hartan, bizar eder eta ondo moztua zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 204. orr.

Bonet txiki biribil bat zuen buru gainean, bizar zuri luzea bisaian.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 242. orr.

Aguretxo txiki, argal bat zen, oso garbia, oso txukuna, bizar gris ongi ebakia erabiltzen zuena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 122. orr.

Bizar sarria zuelako.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 49. orr.

Irribarre nazkantea bizar koipeztuaren gainean, kubata basoa eskuan eta nire bularretara so.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 208. orr.

Zerorrek ikusi -esan zion behin Egor Timofeievitxi, eskuaz bizar txima-jarioa laztantzen zuen bitartean.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 193. orr.

Medikuak orratzak atera zizkion gizonari, eta hura luzatu egin zen, sabeleko eta besazpietako bizarrak agerian utzita.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 65. orr.

Saizarbitoriaren posea imitatzen ikusten zaitut, El País-eko argazki batean, astebeteko bizarra eta gaupasa aurpegiarekin, Batzuek aurpegian urre-koloreko bizar kizkur sarria dute.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 84. orr.

Izoztutako bizarretik tira egin dio.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 57. orr.

Haren bizar meheak gaztetuagatik ere, Agerrek bere adinxea eman zion.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 151. orr.

Haren hizketa, serioa, noizbehinka jaulkitzen zen gaztaina-koloreko bizar handiaren artetik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 200. orr.

Kontakizuneko protagonista, bi eguneko bizarra daraman gizasemea.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 18. orr.

Ahmeten bizarra luzea eta kizkurra zen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 40. orr.

4 (izenondo eta izenlagunekin pluralean)

Zilar-koloreko ilea eta bizar luzeak zituen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 78. orr.

Bilo eta bizar luzeak zeuzkaten.Haren bizar meheak gaztetuagatik ere, Agerrek bere adinxea eman zion.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 43. orr.

Hilabete anitzetako bizar eta ile egin gabeak basurde baten eitea ematen zion.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 284. orr.

Ule eta bizar zuriok, aurpegi ajatu hau, izan dodan bizimodu gogorraren ondorio dira.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 52. orr.

Ile-adats luzeak eta bizar nahasi txukundu gabeak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 47. orr.

Triskilatu egiten zizkioten bere belarrondoko bizar ile-sarri eta ondo zainduak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 108. orr.

Adats zuriak, bibote gomaztatuak, bizar punta-zorrotzak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 27. orr.

Kalpar luze eta bizar sarri lohien atzean ostentzen zen gizona, bere argalean ere, ez zen batere zatarra.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 128. orr.

Hortzak elurra bezain zuriak eta belarrondoko bizarrak ikatza bezain beltzak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 99. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bizar-makina elektrikoa hartu nuen karteratik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 11. orr.

Nik erantzun nion gutariko inork ez zuela bizar-aitzurrik, ez eta -okerrago baitzen- musuzapirik ere.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 282. orr.

Bizar-egite haren ondotik, Hausterren arreta azazkaletik ispilura aldatu zen.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 52. orr.

Ordu laurden inguru eman zuen Lauaxetak ostatuko komunean, garbiketa eta bizar-mozketa lanetan.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 105. orr.

Bestetan baino arreta handiagoz hasi nintzen bizar mozketan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 53. orr.

Carlos eta Margarita errege-erreginen ondoan, begirale artatsu, eta besteak beste, Dorregarai jeneral beteranoa ezagutu nuen, bere bizar-itxura berezian.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 232. orr.

Aurpegia aitatxi gozo batena du, bi bizar-hegal xuriez matelak loreztaturik.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 88. orr.

6 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Gero eta gehiago zara komunikazioaren preso errepublikarra, gero eta gehiago informazioaren irlako robinson bizar sarria.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 100. orr.

Haren aurpegi bizar-kendua aurrerantz luzatua zegoen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 66. orr.

Berrogei urte inguruko gizona zen, bizar-moztua eta longainez jantzia.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 56. orr.

Haren kokots bizar-moztua zur begitsua bezain zimurra zen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 281. orr.

· Gizonezko garai bat ikusi zuen lehendabizi, bizar eta ile luzea, bakarrik zebilena, buru-makur.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 81. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Iluntasun argituan bere azeri aurpegi luze, gorri, mozkor hura erakutsi zidan, bere masail-bizar laztuak eta sudur heze sentikorra.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 17. orr.

Altua zen, gizena, matrail-bizar beltz-urdindu luzekoa.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 128. orr.

Alabaina, behin diziplina batera sartuz gero, eta jerarkian behetik gora hasi, utzi litezke kalpar-bizarrak luze.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 142. orr.

8 (elkarketa kopulatiboetan)

Zilarrezko eskutokiak ile-bizarretako gai beraz egina zirudien.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 152. orr.

Konketak, berriz, bizar-ilez eta odol-tantaz apaindurik iraun zuen. Haren ile-bizar luze beltzek, gerrikoaren gainetik amiltzen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 47. orr.

Adinduenak, aitatxiren gisara urdindurik zituen bilo-bizar luzeak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 197. orr.

9 irud/hed

Basurtoko Basurdearen bizarrak berriro ikusteko gogoak gainez egiten zion.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 311. orr.

Judu ñimiño iharra zen, lasto koloreko ahuntz-bizarra zuena.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 63. orr.

Errekako harrien azpiko bizarrek egin ohi duten modura egin zuen ipurmatelen erretenera gerrialdean sortzen zitzaion barbanak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 184. orr.

Porru-bizarrak eta baratzuri-azalak. Zigarretatik eskapatzen ziren bizar hariak behatz zaintsuaz ebaki zituen.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 66. orr.

Deskubrimenduak asaldatutako xinaurriak bezalakoak ziren, ber bidetik galburu-bizarrak eta ogitarteko papurrak behin eta berriz garraiatzen ibili eta gero.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 403. orr.

Euri-tantek, bizirik jarraitu nahian, pinu-bizarrei eusten zieten.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 90. orr.

**Bizarra erakutsi zizun sakelatik osorik atera barik.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 33. orr.

Bizarra kendu zuen, sakelan gorde.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 46. orr.

10 baleak goi masailean dituen xafla adarkizkoetako bakoitza.

Haiek, behintzat, ez zaudek soilik bale-bizarrez eginda.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 68. orr.

Kortsearen balea bizarrak markatzen zitzaizkion gerruntzearen ehun tinkatuan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 104. orr.

11 aho bizarrik gabe itzulingururik gabe.

Herriaren alde mihia aho-bizarrik gabe dantzatzera ausartu ziren haien omenez.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 184. orr.

Aldaketaren jarrera hori ezohikoa da gurean, egilearen arabera: «Euskal literaturan idazle gehienak progresistak, aurrerakoiak eta iraultzaileak dira, baina gero literatura egiteko moduan oso konformistak eta kontserbadoreak dira», azaldu zuen aho bizarrik gabe.  Berria - Kultura   2004-11-30

Edorta Jimenez idazleak aho bizarrik gabe egin du edizio elektronikoaren aldeko aldarria: [...].  Berria - Harian   2005-11-18

El Mundo aho bizarrik gabe aritu zen: [...].  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 80. orr.

12 bizar-beltz (orobat bizarbeltz) izond

Bestea, taxu makurrekoa, bizar-beltza eta betaurrekoduna.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 98. orr.

Hauek? esan zuen bizarbeltzak; konpradoreak.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 16. orr.

Pello bizarbeltza keinu eta espantuka ari zitzaien.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 157. orr.

13 bizar-berri (ETCn 2 agerraldi; corpusean bizarberri soilik) izond

Bizarberri samarra da hau, niri adarra horren erraz jotzeko.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 130. orr.

14 bizar gabe ik bizargabe.
15 bizar-gorri (ETCn 12 agerraldi; ETCn 296 agerraldi; orobat bizargorri corpusean 20 agerraldi; ETCn 117 agerraldi) izond

Gizon bizar-gorriak emakume soineko-zuria hartu zuen, eskuin eskua emakumearen gerrian jarririk eta ezker eskuaz emakumearen eskuinari oratuz, eta jira eta buelta egin zuten dantzariek.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 92. orr.

Gizatzar ile-gorri bat zen, bizar-gorria, oso handia, halako Herkules baketsu, eratsu bat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 186. orr.

Baziren uzbekak, garaiera txikikoak, bizar-gorriak, Mikel Strogoffen atzetik oldartu zirenen antzekoak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 255. orr.

Aleman handi bat zen, bizar-gorria, bazkaldu eta afaldu bere gelan egiten zuena, eta inorekin hitz egiten ez zuena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 157. orr.

16 bizar-gris (corpusean bizargris soilik) izond

Beraz, zeu zara bozeramailea, agure bizargrisa?  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 205. orr.

17 bizar-guri (ETCn 3 agerraldi; corpusean bizarguri soilik) izond

Gaur sable-ukaldi latzak emango dira; gehiegi zuretzat, bizarguri hori! -esan zidan norbaitek.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 94. orr.

Borges, hil genuenean, garrantzi oso txikiko terroristatxo bizarguri bat baizik ez zen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 122. orr.

Dozena bat urtetik gora zu ikusi gabe igaro eta gero, bisitan baleude bezala iritsi dira, xalo-xalo, Amerikatik itzuli gineneko gazte bizarguri haien tankeran.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 317. orr.

18 bizar-handi izond

Gizon arras bizar-handi bat ageri zen brankan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 155. orr.

Ez zuen eragozpenik jarri kristau mediku zahar bat, bizar-handios eta gogoiluna, senartzat hartzeko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 36. orr.

Sail oso bat dago dokumentuei eskainia: lehen mundu gerrako «poilus» bizar-handiak, Indotxina, Aljeria.  Berria - Kultura   2004-07-11

19 Bizar-Handi iz ipar Bizar Zuri.

Bainan Sarkozy-k ezagutzen baitu Olentzero? Ezagunago duke Bizar-Handi edo "Papa Noel" delakoa.  Herria   2003-12-04

Bizar-handi alde bat ibilki jo harat eta jo hunat, Olentzero ere laster jinen.  Herria   2002-12-12

20 bizar-labana (ETCn 90 agerraldi; orobat bizarlabana g.er.)

Gosariarekin batera aizturrak, xaboia, ispilu txiki bat eta bizar-labana utzi dizkidate zoruan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 51. orr.

Eskuineko oina komun-ontziaren ertzean kokatuta, zangoko ileak kentzen pilaz zebilen Schick bizar-laban batekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 75. orr.

Begia bizar-labana batez ebakitzea ez baita, askok uste duten bezala, surrealista, amesgaizto oso errealista baizik.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 109. orr.

Xaboi-ontziaren atzean, sei edo zazpi oholtxo, batetik besterako hutsarte meharretan bizar-labanak sartzeko jarriak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 87. orr.

Eskolako ikasketak burutu zituenean, itxura ederreko gaztea zen, eta haren kokotsak bizar-labanaren premia zuen ordurako.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 330. orr.

20a bizar-luze (corpusean bizarluze soilik) izond

Kaskasoil baina bizarluzea.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 21. orr.

1922an Bassa aldetik 18 British Leyland kamioiak zebiltzalarik kooperatiba sozialistak erretzen zituzten eskuadrekin, Maguggia "Maguggia zaharra" zen jada, garaia, iltzea bezain argala eta bizarluzea.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 225. orr.

21 bizar paper paper sendoa eta ertzak berdindu gabeak dituena.

Xabiren eskutitz bat zen, lumaz idatzia, bizar-paperean, Zalduondon datatua duela ehun eta hogei urte  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 44. orr.

22 bizar-peitu (orobat bizarpeitu) izond

Batean Antoniori eta bertzean neuri, bioi ere mesprezuz so egiten zigula, zeren eta ni ere gizon ezpatarik gabea bainintzen, bizar-peitua izaiteaz gain, erran zigun-: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 533. orr.

Mutil bizarpeituak, eme boza eta adats leuna dutenak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 318. orr.

Ez nintzen bizarpeitua, baina ezta bizarra harro hazitakoa ere. bi zerbitzari gazte bizarpeitu, bi zerbitzari garai eta indartsu.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 91. orr.

Bikearen kolorekoa eta bikea bezain itsaskorra du ilea, bizarpeitua da, arrano baten mokoa dirudi haren sudurrak, erbi batena bezalako ebakidura du goiko ezpainean, sufre-hatsa botatzen du ahotik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 35. orr.

23 bizarra egin (ETCn 566 agerraldi)

Lan bila hasi baino lehen, bizarra egin, ilea moztu, jantzia eskuilatu eta kendu baldar-itxura hori.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 21. orr.

Ilea moztu eta bizarra egin duzu, eta horrela inork ez zaituela ezagutuko pentsatu duzu.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 126. orr.

Lauaxetak erreka ertzean egin zuen bizarra. Zangoak larrutu zituen bizarra egiteko labanarekin.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 81. orr.

Neure gaiztotik atera nahi nau Martin Hurson delako honek, baina urte mordoa daramat nik lepotik kokotsera bizarra egiten hain erraz nahasia izateko.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 57. orr.

Bainu bat hartu zuen bizarra egin ondoren.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 119. orr.

Bizarra egindakoan, bizkor eta agudo jantzi zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 307. orr.

Bizarra egiteko brotxa.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 21. orr.

Bizarra egiteko makina.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 60. orr.

Bizarra egiteko bi labana atera nituen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 42. orr.

Bizarra egitekorik behar duzu?  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 57. orr.

· Txintxo-txintxo, bizarra ondo eginda eta frakez jantzirik agertuko ginela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 415. orr.

Bizarra ondo egina eta ileak zuzentasun miragarriz orraztuak.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 64. orr.

Bizar gaizki eginak Michelangeloren apostolu errebelatu baten tankera ematen dio agureari.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 52. orr.

Zarpail samarrak gehienak, arropa hitsak eta bizar egingabeak, ilea muskilduta.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 70. orr.

Bizarra txukun-txukun egin eta gora igo ziren.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 197. orr.

24 bizarra kendu (ETCn 171 agerraldi)

Dutxatzen, bizarra kentzen, jazten, lagundu nion.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 113. orr.

Bizar-makina elektrikoa hartu nuen karteratik, bizarra kentzearren ez ezik baita ordu-laurden batez bakarrik egotearren ere.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 11. orr.

Bizarra kentzeko makina behar nuelako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 326. orr.

Bizarra kentzeko labana.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 43. orr.

Pisukideen txanpua, bizarra kentzeko bitsa eta aitzurrak, koloniak, haginetako pasta.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 108. orr.

Ken ezazu bizar hori, eta zoaz patiora gainerako guztiekin!  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 51. orr.

Nik baino hobeto daki bizarra ez kentzea ez dela kapritxo bat.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 48. orr.

Buruko ilea zein bizarra kentzera behartzea.  Berria - Mundua   2004-06-24

Iragarki batean pintatutako aurpegiari begira geratu zen: bizarra kendu berria zirudien, dotorea zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 29. orr.

Bizarra kendu gabe neukan, ez bainuen bizarra egiteko labanarik bat ere, eta orduan haiek eman zidaten bizarra kentzekoa, beren aitarena.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 97. orr.

Hauek ondotxo dakite Euskadi libro ikusi arte ez dudala bizarra kenduko.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 51. orr.

25 bizarra moztu (ETCn 72 agerraldi)

Bizarra moztu, arropak aldatu eta faraoiagana eraman zuten.  Elizen arteko biblia   Has 41,14

Gero bizarra moztu, jantzi, eta lanera abiatu da.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 96. orr.

Bizarra ez da oina, bizarra moztuta ez duzu zeure burua mutilatuko.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 48. orr.

Bizarra kendu eta arropa aldatu nuen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 156. orr.

Bizarra mozteko xafla pakete bat.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 292. orr.

Berehalaxe hasi zen kontu handiz bizarra mozten nikelezko aitzur berriaz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 30. orr.

Bizarra mozteko labana bezain zorrotza zela.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 107. orr.

L'oreal kosmetikoak, Johnson's txanpua, Nivea eta Sanex kremak, Gillette bizarra mozteko aparra.  Berria - Gaiak   2004-07-09

Bizarra moztuta eta ileko marra eginda atera zen kalera.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 136. orr.

Hiru indioilar bikain, urdinez pikardatuak bizarra moztu berriko kokots baten irudira.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 272. orr.

Apaletan, txukun jarririk, apainkariak, bizarra moztekoak beren kutxatiletan, mouselak tapakia jarria, xaboia aparrik gabe.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 15. orr.

· Ileak apainarazi eta bizarra motzarazi ondoan, Durruty notarioaren lantegira hurbildu zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 18. orr.

26 bizarra utzi

"Ez dakit zeren bila zabiltzan!" esan dit, haserre, kosta ahala kosta bizarra utziko dudala etsi dutenean.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 43. orr.

Berrogei urte inguruko gizon lodikotea zen, pare bat eguneko bizarra utzita zuena.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 321. orr.

Bizarra utzia zuen eta ile luzea zeraman, zikina eta koipetsua.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 59. orr.

Gero, hornizio gehiago ukaiteko, bizarra uzten hasi ginen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 55. orr.

Gainera, azken aldian, ile luzea eta bizarra utzita daukazu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 159. orr.

· Hein bat gizendua, bizarra utzia pusatzerat eta ileak luzatzerat, arrunt beste itxura bat omen zuen.  Herria   2003-07-10

27 bizar-urdin (orobat bizarrurdin) izond

Haren istorioa frankotan aditua nion parean nuen gizon bizar-urdinari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 119. orr.

Handik gutxira gizontxo bizarrurdin bat sartu zen, ezpainetan lantzean behin kea egiteko fariasa zuela. Zahar bizar-urdin bat dute herritarrek ordezkari.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 153. orr.

60 urte inguru eta gehiago ditu ene oroitzapenetako zentauro bizar-urdinak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 49. orr.

Agure bat zen, dena hezur, azal eta bizar urdin.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 166. orr.

· Elezaharretako mito batekin ere, Bizar-Urdin-ekin, alderatuko dute.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 16. orr.

28 bizar-txuri (orobat bizartxuri eta bizar xuri) izond

Lapurretan aritutako gizon adineko bizargorri bat aurkitu zuen, Nafarra ezizenez ezagunagoa, eta saltzailearekin, judu bizar txuri bat, berehala ados jarri ondoren, [...].  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 174. orr.

Bertan haraxeago, berari zorrotz begira kapelaño batez jantzitako tipo bizartxuri bat zegoen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 51. orr.

Michel Serrault bizar xuria da Gaston Dominici nagusi ikaragarria.  Herria   2003-10-23

29 bizar xafla (ETCn 107 agerraldi; orobat bizarxafla g.er.)

Bizarrik egin gabe desgogara sentitzen nintzen eta bainu-gela osoa arakatu nuen goitik behera bizar-xafla baten bila.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 230. orr.

Morse andreak luzaroan begiratu zien bere eskumutur meheetako zain urdin-urdinei... bizar-xafla batez egin ebakia, eta kito betiko.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 170. orr.

Metalezko bizar-xaflen artetik balebil bezala.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 196. orr.

Armak berak dauzka finean, bere esku daude guraize zein bizar-xafla.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 109. orr.

30 Bizar-Xuri (orobat bizarxuri) ik beherago 33.
31 bizar-zikin izond

Lepoan zaku bat zeraman gizon bizar-zikin batek esan zion: [...].  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 159. orr.

Bizar-zikin sentitzen nintzen, oso.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 203. orr.

Bizar Zikin izena eman nion.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 23. orr.

Ezin izaten dut jasan bizar-zikin egoterik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 12. orr.

32 bizar-zuri (orobat bizarzuri) izond

Ispiluan gizon arrunt bat ikusi zuen, aurpegi maiztukoa eta bizar-zuria, ez gizena eta ez argala, bera baino zaharragoa itxuraz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 273. orr.

Gazte lerden eta osasuneko batekin topo egin beharrean, agure bizar-zuri eta kirrua, Bibliako errege baten gisa jantzita zegoena, aurkitu baitzuen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 45. orr.

Gizon zaharra zen sasoi hartan, bizar-zuria.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 19. orr.

Salonika hirian judu txiki bizar-zuri batek esandakoaz gogoratu zen da Rua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 39. orr.

Trifaldin bizar-zuri deitzen naute.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 168. orr.

· Beti pozik eta alai, Bizar Zuri bezain; hartzik gabe, baina.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 125. orr.

33 Bizar-Zuri (orobat Bizar-Xuri eta bizarxuri) iz ipar ik gorago 19.

Bizar-Zuri edo "Papa Noel" frango harat eta hunat alde bat ibilki, haur ttipiak lilluratuz, Olentzero zaharra ere hasia delarik mendi zoko zonbaitetan bere oparien prestatzen.  Herria   2003-12-11

Batek bazuen Olentzero-ren itxura eta beste batek Bizar-Zuri-rena.  Herria   2003-12-25

Goxoan pasaturik Eguberriak familian, haurrak ilusionez beterik Bizar Zuriren opariak gogoan, Ibilaldiak zaldi karrosaz karriketan, jokoak haurrentzat, Bizar Xuri eta Olentzeroren ibilaldiak.  Herria   2003-01-09

Karia hortara, horietarik 8 lagun presondegiko pareta gainera igo ziren, banderolekin, bat Eguberriko Bizar Xuriz beztiturik.  Herria   2005-06-09

· izond Eguberriko astean Hazparneko karrikak alaituak ziren, Aita bizar xuria ere ibili da zaldi karrosean haurrekin itzuli batzuen egiten hauen jostagailu.  Herria   2005-12-29

34 hatz-bizar ik hazpizar.
35 kokots-bizar iz ik kokospeko 2.

Denbora guztian, indarrez atximurkatzen zuen bere kokots-bizar argi nahasia.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 24. orr.

Kokots-bizarra atximurkatzen zuen bitartean.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 28. orr.

Kokots-bizar ederra zuen, urdintzen hacia.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 26. orr.

Giselak uste zuen komunista guztiek bibotea zutela, eta anarkistek, berriz, kokots-bizarra.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 86. orr.

Aurpegia piramide-poliedroaren modukoa, azpikoz gora jarria, behealdean kokots-bizarrean bukatua.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 142. orr.

· Atzeko hormaren kontra zutik, Ryan dago, belarritakodun eta kokots-bizardun mutil-laguna.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 250. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

belarrondoko bizar (4); bere bizar (19)

bizar beltz (11); bizar beltza (6); bizar egin (4); bizar egiteko (5); bizar eta (13); bizar eta ile (5); bizar gorria (6); bizar gorriak (3); bizar griseko (4); bizar handi (5); bizar hori (4); bizar laban (3); bizar labana (14); bizar labanak (5); bizar luze (11); bizar luzea (5); bizar luzeak (5); bizar luzeko (3); bizar makina (4); bizar moztua (4); bizar urdin (7); bizar urdin bat (3); bizar xafla (4); bizar zikin (4); bizar zuri (20); bizar zuria (11); bizar zuriak (4); bizar zuriko (4)

eguneko bizar (4); egunetako bizar (3); eta bizar (61); eta bizar beltz (3); eta bizar luze (3); eta bizar zuria (3); ez bizar (3); gizon bizar (9); haren bizar (6); ile eta bizar (8); kokots bizar (5); koloreko bizar (4)

bere bizarra (7)

bizarra atximurkatzen (3); bizarra edo (3); bizarra egin (43); bizarra egin gabe (8); bizarra egin gabeko (4); bizarra egin ondoren (3); bizarra eginda (6); bizarra eginik (3); bizarra egitea (3); bizarra egiteko (23); bizarra egiteko makina (4); bizarra egiten (17); bizarra egiten ari (3); bizarra ere (10); bizarra eta (25); bizarra eta ilea (6); bizarra ez (5); bizarra gaizki (4); bizarra igurtziz (3); bizarra kendu (16); bizarra kendu gabe (4); bizarra kentzean (3); bizarra kentzeko (13); bizarra kentzen (5); bizarra kentzera (3); bizarra luzatzen (4); bizarra mozteko (18); bizarra mozteko labana (4); bizarra mozten (10); bizarra moztu (27); bizarra moztu eta (3); bizarra moztu gabe (4); bizarra moztuta (4); bizarra nahasia (3); bizarra ondo (6); bizarra ongi (5); bizarra txukun (3); bizarra utzi (4); bizarra zeukan (3); bizarra zuen (4)

edo bizarra (6); eguneko bizarra (9); egunero bizarra (4); eta bizarra (56); eta bizarra egin (3); eta bizarra ere (4); eta bizarra eta (3); eta bizarra moztu (5); ilea eta bizarra (6); kenduko bizarra (3); kokots bizarra (5); luzea eta bizarra (4); moztuko bizarra (3); nik bizarra (4)

belarrondoko bizarrak (4); bizarrak eta (8); eta bizarrak (6)

eguneko bizarrarekin (7)

bizarrean behera (6); eta bizarrean (3)

bizarretik heldu (3)

aho bizarrik (8); aho bizarrik gabe (8); bizarrik gabe (12); bizarrik gabeko (3)


bizarazi ik biziarazi.

bizarbako izond bizarrik ez duena. ik bizargabe.

Ekintza horreen arduradunak ez dira mutiko bizarbako kaputxadun horreetarikoak.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 54. orr.

Hegel alemanieratik euskarara artez pasatzeko gauza zen gazte bizarbako hark, zer ez zuen egingo handik urte batzuetara.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 301. orr.

Baietz egiten dio aldamenean duen lagunak, kokotsetik ezpainetaraino sakaila bizarbakoa duen gizon gordin bat.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 125. orr.

Bizardunaren erretratua kamioaren atzealdeko alboko oholetan geratu zen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 32. orr.

Konbentzituta nago jende hori ere ez dela buruan sartu diguten bezalakoa, ez bizardunak ez bizarbakoak, ez txadordunak ez txadorbakoak.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 145. orr.


bizarbeltz ik bizar 12.

bizarberri ik bizar 13.

bizardo iz adkor bizarduna.

-Hortxe, hire atzean, bizardo batekin hizketan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 32. orr.

Bestela, gogoz utziko nukeen bizarra luze eta harro hazten, denek A Sebastian, bizardo!  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 91. orr.


bizardun 1 izond/iz bizarra duena.

Gizon bizardun batekin dago.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 23. orr.

Gazte bizardun batek paperak bota zituen airera.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 355. orr.

Eta tren bagoi pilo batekin, elefanteekin, lehoiekin, tximinoekin, pailazoekin, ezpata irensleekin, emakume bizardunekin.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 138. orr.

Ezkerrean, korridore txikiaren beste aldean, gizonezko bizardun bat du.  Berria - Harian   2005-06-04

Dakidanez badira judu bizardunak, giristino bizardunak eta ere musulman bizardunak.  Herria   2004-01-29

Gizon xahar bizardun bat, irribarre goxoak gelditzen zaizkion hortzak erakusten dituela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 179. orr.

Halako batean, kapa gorri-hori distiratsuz jantzitako pottolo bizardun bat agertu zen.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 44. orr.

Zabaltzak, almenak eta alkazarreko erronda-bideak, denak daude mairu ilun eta bizardunez beterik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 237. orr.

Gizon indiar santu bizardun hura, arropa zuriz jantzia.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 211. orr.

Gazte bizardun batek paperak bota zituen airera.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 355. orr.

Salmenta burututa Domenico jauna [...] berriro esertzen zen ate ondoko lastozko aulkitxoan, bere aurpegi bizarduneko irribarrea Maximilian plazako eguzki aldera itzulita.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 43. orr.

Robineren aurpegi bizardun eztia, Clémenceren soslai serioa, Charveten argaltasun zurbila.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 212. orr.

Zirujau bat, bizarduna, makurtu egiten da berarenganantz, bekozkoa zimurtuz.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 225. orr.

Hippy bat izango da, ez berak nahi bezain guaia: txiki, kaxkar, bizardun, itsusi eta narrasa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 152. orr.

Berrogeitaka urtekoak, bizardunak, gorbatadunak eta tweed-ezko jakaz jantziak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 83. orr.

Bi mahai prestatu ditut: bat bizardunentzat eta bestea zu bezalako bizargabeentzat.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 170. orr.

Konbentzituta nago jende hori ere ez dela buruan sartu diguten bezalakoa, ez bizardunak ez bizarbakoak, ez txadordunak ez txadorbakoak.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 145. orr.

Beltzarana zen, bizarduna, itxura batean behintzat beste zonbi bat.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 121. orr.

Bizardun erraldoi bat zen, marinel txano hegalduna begietaraino sartuta zuena.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 273. orr.

-Hey, Jon -agur egin dit bizardun tximaluzeak, eskuan duen zerbeza-botila kokotsaren pareraino jasoz.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 37. orr.

Ni ohituta nengoen oraingo gazteekin, piercing, argazki makina digitala eta ordenagailu portatilaren belaunaldiarekin, eta bizardun potoloa agertu zitzaidan, orduko argazkietan asko ateratzen ziren bizardun horietako bat.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 120. orr.

2 irud/hed

han Vladimir deitzen baitiote denek oraindik ere, ahuntz bizardunaren ohoretan.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 95. orr.

Itsastxakur bizardunek beren larrua erantzi eta eskura eskaintzen omen diete heltzen diren indioei.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 200. orr.

Aterpean sartu orduko eltzekariaren usain onak eta profeta itxurako gizon irribarre bizardunak desarmatu naute.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 141. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bizardun bat (26); bizardun batek (6); bizardun batekin (3); bizardun eta (7); bizardun hori (3); bizarduna eta (3); bizardunak eta (4); eta bizarduna (4); gazte bizardun (4); gizon bizardun (15); gizon bizardun bat (8); gizon bizarduna (4); tipo bizardun (3)


bizargabe 1 izond bizarrik ez duena.

Agure bizargabe batek frantsesez egin zidan ongi etorri.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 172. orr.

Mutil bizargabe baten psikea, gerra-egoera batean, gainbehera etor daiteke edozein unetan; edo hil dezaten utziko du, edo hiltzaile ero bihurtuko da.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 110. orr.

Ez zuen ume moko bizargabeen poesia irakurtzen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 28. orr.

Une horretan, Liubak garrasi basatia egin eta belarrondoko gogorra eman zion masail bizargabean.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 131. orr.

Keinuak egiten zituen hatz lodiaz, lokietako xerloak estutzen zituen, kokots bizargabeari tiratzen zion.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 213. orr.

Aurpegia bizargabea zuen erabat, eta betileak hain argiak non ia ez baitziren nabarmentzen azalaren zurian.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 75. orr.

Bizargabea eta keinuetan haur tankerakoa izanik, hogeita bi urte bazituen ere, gazteagoa ematen zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 62. orr.

Bi mahai prestatu ditut: bat bizardunentzat eta bestea zu bezalako bizargabeentzat.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 170. orr.

Denetariko gizonak zeuden zurezko mahai batzuen inguruan eseririk: bizartsuak eta bizargabeak, ahari-larruzko beroki luzez jantzirik batzuk, alkandora hutsean beste batzuk, eta artilezko longain zakarra soinean baten bat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 225. orr.

Bizargabea eta oso lotsagabea izanik ere, ez zuen aktorea ematen, ezpada atzerritar errusiartua, ingelesa.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 117. orr.

2 irud/hed

Baina Alemania "okupatua"n gaude, bizargabeenean.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 92. orr.

3 (adizlagun gisa)

Apaizek gurdiak garraiatzen dituzte jauretxean. Jantziak urraturik, kaskamotz, bizargabe eta buru hutsik.  Elizen arteko biblia   JrGt 1,30


bizarge izond bizargabea.

Mutikoa ez da hain mutiko, mutiko -ihardetsi zion Roberto komisario-buruak funtzionario bizargeari.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 129. orr.

Klodio, artean ere delikatu eta bizargea, bere arreben artean oheratzen zen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 57. orr.

Klodioren estuproek hartua zioten izpiritua, bizarge eta emekara ikusten baitzuen beti ere neba.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 61. orr.


bizargile (ETCn 63 agerraldi) iz bizargina.

Bitartean, bilatzez aspertu eta esan zidan bizargilearen morroiak: "Hemen ez dago ezer, iruditu egingo zitzaizun". atal batzuetan bizitasun handikoak dira Maisu Juan bizargilearen eta Peru baserritarraren arteko solasak. cGizakumeok Midas erregearen bizargilea bezalakoak garelako.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 106. orr.

Santxori makilaka bizargilea; hau hebaindu nahian Santxo, jo eta ke.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 91. orr.

Garai bateko bizargileen ikurra zen makila marradunaren antzera kiribilkaturiko lamelek osatzen dute osteonaren pareta.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 20. orr.

Bere bizargile makila mixerablea jaso zuen Griff jaunak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 53. orr.


bizargin (145 agerraldi, 22 liburutan; ETCn 544 agerraldi) 1 iz ofizioz bizarra egiten duen pertsona. ik bizargile.

Bizarginarengana bidali ninduen, behera, ilea moztera.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 22. orr.

Badaki jakin, garai batean haginlariarena ere egiten zuela bizarginak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 107. orr.

Bizargina labanak zorrozten zebilen eta Jada okina ore garraioan zebilen inguruko etxeetan.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 360. orr.

Aipatu beharrik ere ez dago aseguru saltzailerik onenak zirela antzina bizarginak, bizar-labana zorrozten zuten bitartean galdetzen zutela, "bizi asegururik ba ote duzu?  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 107. orr.

Bizarginak berriz jirarazi zidan burua, eta lanean jarraitu zuen bere labanarekin.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 128. orr.

Begira egon nintzaion bizarginak ilea mozten zidan artean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 127. orr.

Salerosketa asko espaloietan egiten dira, eta bizarginek, oskileek, aterki-konpontzaileek pasieran zoazela beren zerbitzuak zuzen-zuzen eskaintzen dizkizute.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 27. orr.

Kaskamotzei hori, gehienak bizarginak eta xaboigileak baitziren, negoziorako kaltegarria iruditu zitzaien.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 173. orr.

Hem ehiztariak begitazio beldurgarri bat izan du oraingoan bizarginaren ahulkian eserita: ile-moztaileak burua heldu eta lepoa aurrerantz begira jarri diolarik, orein disekatuaren burua bere etxeko horman bezalaxe sentitu da.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 110. orr.

Deitu eta ekar itzan, enetxo, nire lagunak: apaiza, Sanson Karrasko batxilerra eta maisu Nikolas bizargina; aitortu eta, nire testamentua egin nahi dinat.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 202. orr.

Pobretasuna gorabehera, gizon dotorea zen, bizargin gehientsuenen gisara, eta haren presentzia ez zitzaion guztiz desatsegina.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 64. orr.

Bizarginarenera bidaliko zaituztegu biok ere -Otoi, segi.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 103. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Gaztea Tel Al-Kebirrera joan ostean halako hutsune bat utzi zuen -gainera, bizargin xahar batek alokatu zuen haren aretoa-.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 149. orr.

Zentzu horretan, bizargin ona zen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 127. orr.

Lasai jesarriko naiz borreroak eta bere laguntzaileak bizargin adeitsuak legez panpinatuko nauten aulkian.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 160. orr.

Bizargin gosekil bat, hutsaren hurrengoa, ez zitzaion, bada, lehian ari!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 182. orr.

-Bizargin kaxkar horrekin, eskale horrekin? -galdegin zuen merkatariak hizketa molde arbuiagarriz.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 180. orr.

Eskola amaituta, Abdula bizargin komunistaren etxera joan nintzen lasterka.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 74. orr.

Postal horietako bat bere etsai nagusiari bidalia da, bere andregaiaren atzetik dabilen herriko bigarren bizargin aprendizari.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 109. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

abdula bizargin komunistaren (3); apaiza eta bizargina (6); esan zuen bizarginak (7)


bizargorri ik bizar 15.

bizargris ik bizar 16.

bizarguri ik bizar 17.

bizarlabana ik bizar 20.

bizarluze ik bizar 20a.

bizarpeitu ik bizar 22.

bizarro izond adoretsua, bihoztuna.

Bere pop bizarro-ak Paul McCartneyren eta John Caleren arreta piztu du biek Ring around the world (2001) diskoan hartu zuten parte, eta taldeak berak ere bere lanik onenak eskaini ditu.  Berria - Kultura   2006-02-09


bizarroki adlag era bizarroan.

Kabinara igo antza egin zuen eta, begia bizarroki kiñatuz: [...].  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 50. orr.


bizarrorde iz ordezko bizarra.

Poltsetatik jantziak atera, kapak, bizarrordeak eta kapelak eta mozorrotu egin ziren.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 23. orr.


bizarrurdin ik bizar 27.

bizartegi iz bizarra egiten den denda.

Eskuinaldean, osaba Kamilena, gozoki saltzailearena alegia; eta, ezkerraldean, parez pare, Al-Heluren bizartegia.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 17. orr.

Ile ostera hazi berria mozten nuen Zazpigarren Etorbideko Park Slope bizartegian.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 10. orr.

Bere adiskide bizargina agurtu zuelarik, bizartegiko besaulkian eseri zen, ilea moz ziezaion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 51. orr.

Bizartegietako iragarkietan ikusi ohi direnen tankerako gizon ondo orraztuak eta kizkurdunak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 127. orr.

Hemingway Chicagoko haurtzarora itzultzen da bizartegiko aulkian eserarazi, moztuko dioten ilea bildu, bizarra eskuilatu, eta alkandoraren paparretik barrura moztutako ile gogaikarririk sar ez dakion oihala lepo inguruan lotzen diotenean.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 107. orr.

Beste bizartegi bat zabalduko dut Sikat Al-Gadida kalean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 118. orr.

Elementu guztiekin horniturik dauden denda eta taberna edota bizartegia bisitatzeko aukera dago.  Berria - Kultura   2004-03-26

Erabaki zuen ezer jan baino lehen benetako bizartegi batera joatea.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 17. orr.


bizartsu (orobat bizartzu g.er.) 1 izond bizarduna, bizar asko duena.

Gizon bizartsu batek zenbakiak esaten zizkidak ingelesez.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 168. orr.

Bigarren atean, Che Guevara zeritzon morroi bizartsu baten poster zaharkitua ikus zitekeen.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 91. orr.

Erraldoi bizartsu batek aterki-muturraz zulatzeko arriskuaren aurrean, osaba Vernonen adoreak pot egin zuen berriro.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 56. orr.

Bere azkeneko sinfonia izango zenaren aurrean, oroigarri bat eskura zabaldu zigun Brahms bizartsuak.  Berria - Kultura   2006-04-04

Gogoz hartuko nion eskua edo ukituko nion hatz puntekin bere aurpegi zahar, bizartsu eta kezkatua, gizon aurpegi goibel eta argi hura.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 136. orr.

Artean mutil ederra baitzen Emmanuel, mehea eta garaia, bizartsua eta begi-argia.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 88. orr.

Juan, zergatik deitu diok Baffin ametsetako bizartsuari?  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 170. orr.

Denetariko gizonak zeuden zurezko mahai batzuen inguruan eseririk: bizartsuak eta bizargabeak, ahari-larruzko beroki luzez jantzirik batzuk, alkandora hutsean beste batzuk.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 225. orr.

2 irud/hed

Bihotz gainera jarria zeukan eskuineko eskua (esku bizartsua eta zaintsua, indar askoren seinale).  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 146. orr.

Bidean, baserri batean aske zeukaten akerko bizartsu eta adar handi baten ondotik pasatu behar izaten genuen egunero eta Marisitak beldur handia zion.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 153. orr.

Lotsagarri uzten zuen maisuak, anaia nagusiarenak ziren praka zaharrengatik, espartin bizartsuengatik edo eskularru higatuengatik.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 23. orr.


bizartu, bizar(tu), bizartzen da ad bizarra atera.

Etsaia oraino bizartu gabeko mutiko bat zen noski.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 46. orr.


bizartxo iz bizar txikia.

Hortz zuriek diz-diz egiten zioten, bizartxo beltzak isla urdina.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 174. orr.

Bizartxo fin hura izango balu, Yassinen antzekoagoa zatekeen bizkartzaina.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 54. orr.

Ni, egia esan, bizartxo bat uzten hasia nintzen Cheren antzera.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 14. orr.

Nola ez zizkion kokots-aldeak garbitu, bizartxo bat ere hartan utzi gabe.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 147. orr.

Kokotsean ukitu nuen, bizartxo moduko bat banuela egiaztatzeko.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 42. orr.


bizartxuri ik bizar 28.

bizartzu ik bizartzu.

bizarxafla ik bizar 29.

bizarxuri ik bizar 33.

bizefalo izond bi buru dituena.

Biharamuneko argi-urratzean, aldiz, behe-laino batekin iratzarri gintuen egunak eta, noiz eta lainoa desegiten hasi baitzen, zisne bizefalo bat iduritu zitzaidan harri-multzoa, lainoak lumatzat eta hegaltzat zituena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 390. orr.


bizeps iz anatomian, bi zatiz osaturiko giharra; eskuarki besondokoa, besaurrekoa tolestean nabarmentzen dena.

Mugimendu horretan, besondoan dagoen bizeps izeneko muskulua uzkurtzen da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 61. orr.

Weathers bere bizeps giharrak lagunei erakusten ari zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 139. orr.

Bizeps muskulua erradioari lotzen zaion puntua ukondotik oso hurbil dago, eta ukondoak egiten du euste-puntuarena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 61. orr.

Ikusi besterik ez zegoen bizeps haien taxua eta sendotasuna.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 59. orr.

Gerrako istorioak kontatzen dituenean edo bizepsa zein gogorra duen ikus dezan ukitzeko esaten dionean .  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 444. orr.

Kamiseta are estuagoa gimnasioan landutako bizeps eta pektoralak nabaritzeko.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 19. orr.

Berriz bizepsak, trizepsak eta kuadrizepsak erabiliz.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 63. orr.

Ikusi berri dugu nola, bizepsaren eraginez, besoa ukondotik tolestu eta eskua burura jaso daitekeen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 64. orr.

Besaurrearen mugimendu horretan, trizepsa da bizepsaren aurkaria.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 64. orr.

Bizepsa eta erradioa lotzen dituen tendoia oso sendoa da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 62. orr.

Askotan harrapatzen nuen ispiluaren aurrean bere burua aztertzen; bere burua, bere bizepsak, bere abdominalak edo bere paketearen neurria, egun hartan bezala.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 24. orr.

Metro eta laurogei zentimetro, dena bizeps, begiak distiraz betetako bi maxi-mix eskizofreniko.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 19. orr.


bizi 1 iz landareen eta animalien oinarrizko nolakotasuna, hazteko, gaiberritzeko eta ugaltzeko ahalmenean datzana. (ikus beheko konbinatorian bizi izenaren agerraldi maizkoenak)
2 izond bizirik dagoena; bizitasuna duena. (ikus bizi sarrerako konbinatorian bizi izenondoaren agerraldi maizkoenak)
3 bizi izan, biziko -bizitzen, bizitzera, bizitzeko-. bizia izan, bizirik egon. ik bizitu. (ikus beheko konbinatorian bizi izan aditzaren agerraldi maizkoenak)
4 bizitza.

Bizian ez ezik heriotzan ere kausa baten hegalpea bilatu nahia, heriotzaren gordina egosi arteko onik ez izatea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 271. orr.

Gertuko pertsona baten gaitzek eta kabitu-ezinek arima hautsien mediku edo psikiatra baten aurrean jarri naute bizian aurreneko aldiz.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 33. orr.

Horixe izan zen Txikia neure bizian ikusi nuen aldi bakarra.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 120. orr.

Dio hiru aro iragaten dituela bere bizian jendeak: estetikoa, morala, erlijiosoa.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 129. orr.

Bere bizi guztian honenbesteko ederrik ez zuela ikusi iruditu baitzitzaion.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 69. orr.

Bizia galtzen duenak, bizia eman ustean, heriotza ematen du.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 147. orr.

Pertsonen bizia luzatu daiteke?  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 121. orr.

Bere demonioak bizia laburtu zion.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 94. orr.

Ea ezagutzen zuen orduan Auschwitzeko "lantokia", egunean hamar mila bizi irensten baitzuen Buna gomaren lantokitik zazpi kilometrora.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 286. orr.

Urtero harridura miretsi bera, bai, ikusirik kimuak bizi berriz eztanda egiten nonahi.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 38. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bizi-hazi batzuk iritsiko ziren Lurrera, gurea baino zibilizazio garatuago batek planeta urrun batetik igorririko espaziontzi batean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 36. orr.

Jauna, ene Jainkoa, otoi, etor dakiola bizi-arnasa haur honi.  Elizen arteko biblia   1 Erg 17,21

Halakoa da bizi-indarra heriotzarako bizi den gizonarengan!  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 248. orr.

Nekazaritza gizarteko bizitzaren oinarria den tokietan oparotasuna eta bizi-poza dira nagusi; txirotasunik ez, luxurik ez, baina bizi-poza bai.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 458. orr.

Honela idazten zion Freudek Einsteini 1932an, bere heriozko joera edo oldarra, bizi-oldarra eta gainerakoez ari zitzaiolarik: [...].  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 43. orr.

Bat, bi, hiru segundo, eta bildotsak inolako bizi-zantzurik ez.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 89. orr.

Jarrai beza bakoitzak Jaunak ezarri dion bizi-egoeran.  Elizen arteko biblia   1 Ko 7,17

Soldatapeko klaseen bizi-maila ekonomiko eta soziala klase ertainen mailara igoz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 389. orr.

Genetikoki oso antzeko diren banakoz osaturiko populazio bat ezbehar baten arriskuaren mende legoke, izurritez zein bizi-baldintzen aldaketa tupustekoz.Herentzia, legatu edo beste edozein oinordetza dela-eta sortutako ondasun eta eskubideen eskurapenak, heriotza dela-eta bizi aseguruen kontratuen onuradunek egindakoak barne.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 145. orr.

Zoriontsuaren bizia programatutako gau-pasa baten tankerako bizi-pasa bat da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 130. orr.

Oi gurutze bizi-emailearen edertasun bikaina, hildakoei bizia ematen diena!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 254. orr.

Guztiei ematen zien bizi-araua, eta bakoitzari bere bizi-egoeraren arabera erakusten zion salbazio-bidea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 206. orr.

Gariaren jirako pausoak itsatsi zitzaizkion garai batean gure bizi-inguruari, hartatik behar baitzen bizi.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 82. orr.

Jainkoaren asmoen araberako nahigabeak salbamenera garamatzan bizi-aldaketa dakar ondorio.  Elizen arteko biblia   2 Ko 7,10

Prelatu batzuek bestelako bideetatik daramatzate anaiak, antzinakoen bizi-ereduak haiei proposatuz, eta nire aholkuak gutxietsiz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 396. orr.

Ene bizi-modelo gehienak maskulinoak ziren liburuetako heroi gehienak maskulinoak baitziren.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 140. orr.

Bi pertsonak bat egin edo bat izatera datozelarik, entretenigarririk edo bizi-betegarririk asko aurki lezakete: txakur bat erosi, edo etxezulo bat, furgoneta bat...  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 50. orr.

Antzinako frantziskotar iturriek egiazko bizi-printzak eskaintzen dizkigute, Frantziskoren giza nortasunaren zertzelada zehatzak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 536. orr.

Hau berau diot, Erregelako bizi-moldea alde batera utzirik hara-hona dabiltzan guztiei buruz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 112. orr.

Hauek guztiak ohoratuak izan ziren beren garaian eta harrogarri beren bizi-denboran.  Elizen arteko biblia   Si 44,7

Gizakientzat ere, zenbait metodoren bidez, gaixotasunaren eragina gutxitu egin zen eta bizi-itxaropena luzatu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 333. orr.

Jada ez diegu jainkoei itauntzen geure bizi-etorkizunaz edo geure ondorengoenaz.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 134. orr.

Geuk sentitzen duguna sentitu behar dute, bizi-sentimen osoan sentikide izateko.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 149. orr.

Gizarte eta eliz giro berriak isla zuzena izango du Frantziskoren bizi-esperientzian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 25. orr.

Zientzia hutsezko ikuspegitik, ezin dut onartu bizi-eginkizunaren bikoiztasunaren teoria hori: adimena alde batetik, borondatea bestetik.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 177. orr.

Frantziskoren jatorriak (aberats berrietakoa zen) eta gizarte-egoerak eragin zuzena dute haren bokazioan eta bizi-proiektuan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 24. orr.

Honen arrazoia Frantziskoren eta hasierako anaiarte txiki eta gaztearen bizi-baldintza erradikaletan egon daiteke.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 53. orr.

Bidaia bizi-dinamikan sartzen da: kanposantukoek ez dute bidaiarik egiten, normalean.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 154. orr.

Zein eder, zein zoragarri eta aintzatsu agertzen zen Frantzisko bere bizi-inozentziaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 233. orr.

Bakean emango ditu honek bere bizi-urteak.  Elizen arteko biblia   Si 26,2

Orain dena da akordioa, adostasuna, elkar hartu beharra, bat egin beharra, ongi etorri beharra, eta arrosario zuri hori bizitasun falta latz baten, bizi-beldur baten, seinale da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 81. orr.

Etorkizuna eta segurantzia bezalako fantasma bizi-galgarrien mendean ez errenditzea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 91. orr.

6 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hire alproja-bizi osoan ezagutu duan kriminalik handiena.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 172. orr.

7 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Uniforme beltzeko neska begi-bizi bati pasatzen dio aitaren jaka.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 150. orr.

Mutiko odol-bizi bat hurbiltzen zen lasterka, eta musu ematen zien guztiei.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 176. orr.

Hala ere, halako harridura akitu eta ikaratu bat asma zitekeen, hil-bizi haien begitarteetan. arrosa gorri-bizi bat alde batean.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 134. orr.

· Ezin-bizi hori adierazteko moduan, ordea, trakets  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 24. orr.

8 bizi-alargun (orobat bizialargun) iz ezkonlagunaz bizi ez dena.

Jexuxek hainbestetan aipatzen dituen bizi-alargun kontuak ere bai, batere erreparorik gabe kontatu ere; baita bere senarra izan zena zerri-jateko apustu batean hil zela.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 196. orr.

Bizi-alargun prestua nauzu gaur gauean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 24. orr.

Ez zuen bizi alargunik deskribatzen zuen nobelarik irakurtzen, emazteak adarrak jarri zizkionetik.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 28. orr.

Aspaldi umezurtz geratutako haurride bakar bizi-alarguna nintzen, eta ez nuen adiskide minik.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 47. orr.

Berak mantentzen zituen, baina ez zen gehiago etzan haiekin. Giltzapean eduki zituen bizitza guztian, bizi-alargun betiko.  Elizen arteko biblia   2 Sm 20,3

9 bizi arren (ETCn 234 agerraldi) nahiz bizi.

Izan ere, gerta daiteke, hark, mila urte bi aldiz bizi arren, bere ondasunak ez gozatzea.  Elizen arteko biblia   Koh 6,6

Prusiarrak nire lanarekin oso zelosoa naizela esango du, berak ez daukala ideiarik ere idazten ari naizena zer den, gela berean bizi arren ez diodala ezer irakurtzen uzten.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 84. orr.

Baionan bizi arren aita.  Herria   2005-01-06

Denak ere zentzurik gabeko izenak Obaban bizi arren "balio modernoak" zituztenentzat, Adrianentzat edo Martinentzat.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 65. orr.

Sistemaren periferian bizi arren, handia da sektore horien indarra.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 121. orr.

Ezkutuan eta ihesi bizi arren, herria eta herritarren borondatea inork ez bezala neurtzen dakiten horiei.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 108. orr.

Elkarrengandik milaka kilometrora bizi arren, antzeko arazoak dituzte Latinoamerikako, Mendebaldeko Saharako nahiz Palestinako emakumeek.  Berria - Harian   2005-11-19

10 bizi artean (orobat biziartean g.er.)

Eskuak nekatu gabe bizitzeko esperantza zukeen, demagun, eihera edo errota baten errentez bizi artean gozatuz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 56. orr.

Borgoniako maiordomo egin zuten, eta exijitu zion Klotariori bizi artean ez zezala ken kargu hartatik.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 308. orr.

Hura izan zen lehen aldia nire patuaz jabetu nintzela, bizi artean ez ninduzula ezagutuko, alegia, eta neure horretan hiltzera noa: ezezagun, oraindik ere zure ezezagun.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 31. orr.

Nahi al zuen Harryren negozioa hartu eta bizi artean liburu bitxien eta erabilien artean aritzea Park Slope-ko erakusleiho batean?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 264. orr.

Bizi artean pazientzia izango dut.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 364. orr.

11 bizi arteko (orobat biziarteko)

Estatuak emandako bizi arteko pentsioak izaten zituzten. nazioarteko legedia bizi arteko espetxe zigorrari mugak jartzen saiatzen ari da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4070. orr.

Bizi arteko espetxealdiak indarra hartu du, ondorioz.  Berria - Euskal Herria   2006-03-19

Defentsak dio soilik bizi arteko kartzela edota heriotza zigorraren aukera eman diotela hari, eta horregatik hautatu duela errudun gisa agertzea.  Berria - Harian   2006-04-13

Andre hori xume-xume bizi zen, errenta txiki bizi arteko batekin, eta neskatila potolo polit bat zeukan berarekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 77. orr.

Gizon batek betiko zeukan lur bat feudo bihurtzen bazuen, feudo hori ezin zen bizi artekoa izan.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 338. orr.

Horrek hauxe besterik ez du frogatzen, garai hartan onura gehienak bizi artekoak zirela.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 319. orr.

12 bizi baldintza (orobat bizibaldintza g.er.)

Duela 30 urtetik ez dut ikusi txiro eta beltzen bizi baldintzak hobetzeko neurririk.  Berria - Harian   2005-09-08

Hemendik aurrera, poliziak errespetu guztia galduko dio, ez du aintzakotzat hartuko haren noblezia titulua, gaizkile gisa tratatuko du, eta bizi-baldintzak gogortuko dizkio. zapatistek kontrolatzen dituzten eremuetan bizi diren indigenen bizi-baldintzek hobera egin dute, zalantzarik gabe.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 20. orr.

Bazirudien norbaitek diseinatu zuela droga bakoitzaren zabalgunea, bakoitzari hiri bat eskainiz, bizi-baldintzekin zerikusia baleuka bezala.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 139. orr.

Ez dago bizi-baldintzek eragiten ez dioten posizio subjektiborik.1981ean, presoen bizi baldintzak hobetzeko esperantzan, gose greba luze batean sartu zen, bertze preso-lagun batzuekin.  Berria - Gaiak   2004-05-19

Espetxeko bizi-baldintzek okerrera egin dutela salatzeko hasi dute protesta.  Berria - Euskal Herria   2004-07-14

Bakartze ziegetako bizi baldintzak, komisaldegietakoen antza dute askotan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 156. orr.

Zenbait ingurunek, bizi-baldintza erraz eta erosoak dituztelako, zibilizazioen jatorriaren azalpenaren giltza dutelako ikuspegia ere aztertu eta baztertu egiten da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 420. orr.

Ene bizi-baldintza berezi horietan, ene ingurumen berezi horretan, nituen harreman bakarrak zaintzaleekin ziren.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 68. orr.

Bizi baldintza gogorrak aurkitu dituzte basamortuko kanpaleku xume horietan.  Herria   2003-05-01

Kontua da bizi baldintza arras miserableak eta latzak zituztela Mallorcan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 154. orr.

Gizakiaren oinarrizko eskubideak dira askatasuna, berdintasuna eta bizi-baldintza egokien gozamena kalitatezko ingurumen batean, bizimodu duina izan eta ongizateaz gozatu ahal izatearren.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 110. orr.

Euskararen kultur unibertsoak, izan ere, bere bizi-baldintza bereziak ditu.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 35. orr.

13 bizi-berritu ik biziberritu.
13a bizi-betegarri izond/iz

Nazionalismoa erlijio bat da, beste erlijio baten ordezko nahiz beste erlijio baten lagunkide izan daitekeen erlijio bizi-betegarri bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 117. orr.

Bi pertsonak bat egin edo bat izatera datozelarik, entretenigarririk edo bizi-betegarririk asko aurki lezakete.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 50. orr.

Bizi-betegarri edo suzedaneo gorenak, beraz, hil ondoren ere badaki bizi-ustea bazkatzen, baina hilobietako diru horrexek du ongienik erakusten bere gehientasuna eta, aldi berean, bere ezin beltza.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 185. orr.

14 bizi-bizi izond oso bizia.

Iturri garbiak eta erreka bizi-biziak, ugari eta bete-betean ur gardenak eta onak eskainka.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 45. orr.

Bat-batean, agertokia eta antzokiko areto osoa argi bizi-bizi batez argituko dira.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 143. orr.

Hanka-pauso bizi-bizi batzuen hotsak entzun ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 205. orr.

Aurpegia biribila zuten, larruazala beltzarana, begiak zuloan sartuak eta bizi-biziak, bizarra bakana.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 255. orr.

Une bizi-biziak, bakartuak, lehen eta gerorik gabeak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 237. orr.

Ilargiaren borobilaren horitasun bizi-bizia.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 40. orr.

Bularraren erdian oinaze bizi-bizia jarri bide zitzaion bat-batean; eta bertan zerraldo erori, eta bertan berehala hil.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 272. orr.

Ikasle zahar hura erromantizismo bizi-bizi batek jota zegoen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 68. orr.

Esperientzia bizi-bizia da literatur obra oro, lehenaren oraina gauzatzen baitu, eta oraina etorkizunerako prestatzen.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 37. orr.

Kolorea bera zuen harrigarriena, inguruko deusekin lotu ezin zena, eta nabari nabaria: hori bizi bizia barraska beltz beltzekin nahastua.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 102. orr.

Kandido dator behetik gora, pauso bizi-bizian.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 32. orr.

Ihiak eta kanaberak ziren batik bat, sare korapilatsua eratzen zutenak, zulatu ezineko bilbea, kolore bizi-biziko mila lorez josia.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 215. orr.

Bizi-bizia da, halaber, estiloen kontrastea.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 43. orr.

Arreta bizi-biziz irakurtzen zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 77. orr.

15 (adizlagun gisa)

Bizi-bizi irakurri zuen, begiak bris-bris jarri zitzaizkion.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 70. orr.

Esne- eta haragi-saltokian ere bizi-bizi doa salerosketa.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 96. orr.

Haien esku eta hatzek bizkor eragiten zioten goruaren goi parteko makilari; hankek, berriz, bizi-bizi pedalei.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 267. orr.

Poz-oihuka etorriko dira Sion mendira, bizi-bizi helduko Jaunaren ondasunetara.  Elizen arteko biblia   Jr 31,12

Jimmie gaixo amnesikoarekin ikusitakoa ekarri zidan horrek bizi-bizi gogora.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 79. orr.

Korrika hurbildu zitzaion txakurra, buztanari bizi-bizi eraginez, estasi antzekoan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 51. orr.

Ofizialak leihoa zabaldu zuen bizi-bizi, biriketan oxigenoa falta balu bezala.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 37. orr.

Tira, goazen bizi-bizi.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 36. orr.

-Ondo etorriko zaigu, bai horixe -esan zuen Weasley andreak bizi-bizi-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 57. orr.

Don Kijote eta Santxo zetozela ikusi zutenean, bidera irten zitzaizkien beren poza bizi-bizi agertuaz. erbikumeak, aita onberaren deia entzunik, haren magalera egin zuen salto bizi-bizi.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 74. orr.

Gero, agurtu gabe urrundu zen, pausoa bizi-bizi.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 32. orr.

16 bizi-bizia adlag ipar bizi-bizi.

Bezperan aipatua... zer ote? -galdatu zidan amak bizi-bizia, pentsatuz beharbada, zerbait ezin aitortuzko erranen niela.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 38. orr.

Geroxago bizi-bizia hizkatu nintzen Manhès kolonelarekin.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 87. orr.

Urrunetik gentozen autentizitate bila: ezpainetan ez baina, aditza hor zegoen bizi-bizia eta pilpiran, jangarri.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 41. orr.

Baina xantrea ohartu zen eta zirtolaria baitzen, bizi bizia egiten dio: "Igorrazu harri bat gain beiti edo petik goiti, eta erradazu zer den errexena!".  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 51. orr.

10 sake sartu ditu eta bizi-bizia kudeatu du partida, Martiarena betiko artixta zuelarik gibelean.  Herria   2003-04-17

17 bizi-bizirik adlag

Garezurra zeharkatu zidan krakateko hark, eta oraindik ere bizi-bizirik daukat oroimenean, une honetan berean entzuten ariko banintz bezalaxe.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 13. orr.

Euskal kultur jardunean bizi-bizirik dagoen agerpenetakoa da bertsolaritza.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 36. orr.

Betorkie bat-batean heriotza, jaits bitez bizi-bizirik Herio Leizera, gaiztakeriaz bete-beteak baitaude!  Elizen arteko biblia   Sal 55,16

Toki batzuetan bizi-bizirik segitzen dutela galdutzat jotzen zituen formek eta erritualek.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 73. orr.

Ukondoa burkoaren gainean ezarri eta neskatoaren eskuari behatuz, "bizi-bizirik dagoela dirudi" esan zuen ahopean.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 30. orr.

18 bizi-emaile (orobat biziemaile g.er.) izond bizia ematen duena.

Lurrunketaz galdua dirudien gainazaleko ura ez dago benetan galdua, baizik eta urrutiko leku eta sasoietan beheratuko da, bere zikinkeria guztiak destilatuta, euri bizi-emailearen forman.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 25. orr.

Bizitzaren arbola eta ur bizi-emailea.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 149. orr.

Lehenengo gizakia, Adam, izaki bizidun bilakatu zen; azkeneko Adam, berriz, Espiritu bizi-emaile.  Elizen arteko biblia   1 Ko 15,45

Oi gurutze bizi-emailearen edertasun bikaina, hildakoei bizia ematen diena!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 254. orr.

Nik pentsatzen dut emaztea biziaren punttan dela; bizi-emaile, eta bizidunen ere ernatzaile, baloreen bermatzaile...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 73. orr.

Ez zuen umorerik Ahalguztiduna lausengatzeko, jakintza-emaile, hilen bizi-emaile, gaixoen sendatzaile, atxilotuen askatzaile deitzeko.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 169. orr.

19 bizi gogo (orobat bizigogo)

Horrek guztiak lasaitu egin ninduen, bizi-gogoa berpiztu zidan, eta denbora gutxian eman nion buelta porrot emozionalari.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 200. orr.

Amets-lilura hartatik itzartzean purruskatua nuen bihotza, lur joa bizi-gogoa, eta herrixkatik beste norabait bidaltzeko eskatu nien agintariei.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 127. orr.

Nigan betiko zizelkaturik geratuko da argia destilatzen zuen Adela hura, eguneroko gauzetan urtez urte ageri zen ipurtargi langile hura, haurren buruak esnatzen zituena, bizi-gogoa ematen ziena, jakiteko irrika pizten ziena.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 217. orr.

Nor/zer naiz orain eta hemen ur handi horietan igerian bizi gogoz ari naizen ni hau, ufal eta ur berdinetan nire anaien artean ere zeharo bereizia naizen hau, beste edozein gizaki bezalaxe?  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 33. orr.

Gazteturik ikusten nuen [ama], bizi-gogoz beterik, nerabe bat bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 106. orr.

Indartsuak, alaiak, bizi-gogoz beteak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 40. orr.

20 bizi-gune ik bizigune.
20a bizi indar (orobat bizindar g.er.)

Zenbait enbriologok halako bizi-indar edo bat aipatzen zuten, "garapen-printzipio" bat, fisikaren legeekin zerikusirik ez zuena.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 49. orr.

Honek bizi-indarra ematen zidak, bai horixe!  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 210. orr.

Izan al liteke sasoi beteak eta gainez egindako osasun eta bizi-indar batek ekarritako gogo-ixuri bat, gauza gogor, espantagarri, gaizto eta bizi-nahasgarrietara garamatzana? mapa nazional bat, nola ez dakigula, itsatsi, haragitu, etxekotu edo berezkotu zaiona, eta hura botatzeko edo hartaz libratzeko bizi-indarrik aski ez duena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 133. orr.

Harik eta egun batean hustasuna bizi-indarrari gailendu zitzaion arte.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 236. orr.

Bat-bateko izuz joko zaituztet, zuen begiak ahuldu eta bizi-indarrak jango dizkizuen gaitz galgarriz eta sukarrez joko.  Elizen arteko biblia   Lb 26,16

Halakoa da bizi-indarra heriotzarako bizi den gizonarengan!  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 248. orr.

21 bizi-nahi ik bizinahi.
22 bizi kemen (orobat bizikemen)

Zarata pixka bat eginez ari dira jaten, gogotsu, serio, arretatsu: ez dute denborarik gizalegeak agintzen duen bezala jateko, hori baino gehiago axola baitzaie janariaren azken izpia murtxikatzea, haragiari zuku guztia ateratzea, behar duten bizi-kemen guztia bereganatzeko.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 109. orr.

Bizikemenaren jabe.  Herria   2005-06-02

Lotura negatiboa izan arren, enetzat lotura da halarik ere, manera bitxi batez, leher eta bizi-kemenaz hustuz, zuhurki baizik ez baldin bazen ere, maitatu ninduelako seinale bat.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 336. orr.

23 bizi maila (orobat bizimaila g.er.)

Bizi-kostuaren igoerak, eta aldi berean bizi-mailaren igoerak, azpilana egiten zuen familien tamaina murrizteko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 386. orr.

Produktibitate gehikuntzak soilik enpresen irabazien onerako badira, gutxi batzuk hobetuko dute beren bizi maila materiala.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 92. orr.

Soldatapeko klaseen bizi-maila ekonomiko eta soziala.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 389. orr.

60 eta 65 urte artekoen bizi maila 30 eta 35 urtekoena baino hobea da.  Berria - Harian   2006-03-28

Tallinen baino bizi maila baxuagoko jendea ikusten da Rigan.  Berria - Mundua   2004-04-22

Soldadu ingelesak, bitartean, haien interesetarako eta ingelesen bizi mailarako oro har hil edo bizikoa zen gerra batean sartu ziren Malvina edo Falkland Uharteetako lur emankorrak berreskuratu nahian.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 110. orr.

Sustraiko arazoa, ordea, ez zen diru pixka bat gehiago edo pixka bat gutxiago gastatzea, baizik eta [...] bizi mailan jauzi kualitatiboa ematea komeni ote zitzaigun.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 112. orr.

Ba al dago bizi maila hobetzerik, ingurumenari kalte egin barik?  Berria - Gaiak   2004-03-24

Bizi-mailaren eta bizi-kalitatearen arteko aldea.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 39. orr.

24 bizi min ik bizimin.
25 bizi muin (orobat bizimuin)

Har ezazu edozein hezur, nola gizaki hala abere edo landare batena, eta barrenean hantxe gordeko dizu bere bizimuin xuria.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 262. orr.

· Bere filosofiak eragin zuzena du gizakiaren bizi-muinean, giza kezkarik sakonenetan.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 8. orr.

Dagoeneko existitu ez baina testuetan bizirik dirauen bizi-muin baten testigantza, uren haserrealditik, denboraren joanaren higaduratik salbatutako testuak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 34. orr.

Zure zehaztasuna da saihetsezina bizi-muin ezkutua xuxen bilatzeko.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 60. orr.

26 bizi-nahi (orobat bizinahi g.er.)

Borondatea, bizi-nahia, gizakiarengan bezain indartsua da animaliarengan ere.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 172. orr.

Bizi-nahia, esaterako; gaixorik egonik ere ez zion idazteari utzi, kementsu.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 94. orr.

Bizi-nahia berreskuratu beharrez, urrutira behar du.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 50. orr.

Bizi nahia galtzeraino ere bai.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 69. orr.

Hala ere, bizi-nahia gainditzen da, barreneko eutsi ezinezko indar bat bezala, etsimen guztiaren gainetik, 1944ko apirilaren 5eko oharrean dioen bezala: Bizirik jarraitu nahi dut, hil eta gero ere!  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 9. orr.

Ondotik eta lehen beldurraren ondotik, bizi-nahiak eta iraun-nahiak hartaraturik, suspertu eta areagotu baitzitzaidan injenioa.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 490. orr.

27 bizi poz ik bizipoz.
28 bizirik ik bizirik.
29 bizi tasa (corpusean bizitatsa soilik)

Garbiki erran daiteke beren diru sartzeen %eko 54a lau tatsetarik segurtatzen dutela lekuko botereek, eraiki funtsen tatsa, bizitatsa, eremu tatsa (partikularrek ordaintzen dituztenak) eta enpresek pagatzen duten lan tatsa.  Herria   2003-11-27

30 marrazki bizi marrazki biziduna.

Uste zuen marrazki bizietako Toto hura benetakoa zela, espazioan hara eta hona ibiltzen zela.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 14. orr.

Lucy egongelan telebistaren aurrean jarrarazi eta marrazki bizietako hogeita lau orduko kanal bat aukeratu nuen harentzat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 158. orr.

Egongelan zen Dionisos, National Geograficen dokumental bati beha, umeek marrazki-bizi japoniarrei behatzen dieten bezala.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 133. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

aebetan bizi (17); afrikan bizi (10); aita bizi (11); ala bizi (9); aldean bizi (24); alemanian bizi (14); ama bizi (11); amarekin bizi (13); ameriketan bizi (15); ametsetan bizi (8); angelun bizi (19); antzera bizi (11); aparte bizi (16); arabera bizi (65); arabera bizi behar (10); argentinan bizi (10); argi bizi (12); argitan bizi (8); arrazoiaren gidaritzapean bizi (22); arriskuan bizi (8); arte bizi (40); arte bizi izan (20); artean bizi (156); artean bizi da (9); artean bizi den (18); artean bizi diren (14); artean bizi izan (24); artean bizi zela (8); artean bizi zen (10); artean bizi ziren (10); askatasunean bizi (13); aske bizi (11); asko bizi (49); asko bizi da (11); asko bizi izan (9); askotan bizi (8); aspalditik bizi (8); at bizi (9); atzerrian bizi (35); atzerrian bizi diren (20); atzerritar gisa bizi (8); aurretik bizi (8); auzoan bizi (41); auzoan bizi da (8); auzoan bizi zen (14); azpian bizi (16); azpitik bizi (10)

baigorrin bizi (9); baina bizi (47); baino bizi (9); baino gehiago bizi (17); baino gutxiagorekin bizi (9); baino hobeto bizi (11); baionan bizi (28); baita bizi (11); baitan bizi (32); baitzen bizi (8); bakar bakarrik bizi (14); bakardadean bizi (8); bakarra bizi (8); bakarrik bizi (259); bakarrik bizi da (19); bakarrik bizi den (11); bakarrik bizi dira (12); bakarrik bizi diren (29); bakarrik bizi izan (11); bakarrik bizi nahi (10); bakarrik bizi naiz (14); bakarrik bizi zela (8); bakarrik bizi zen (28); bakean bizi (65); bakean bizi izan (9); bakean bizi nahi (10); balitz bezala bizi (8); barik bizi (8); barnetik bizi (8); barruan bizi (36); bartzelonan bizi (17); bartzelonan bizi da (10); basamortuan bizi (15); baserrian bizi (16); bat bezala bizi (13); bat bizi (150); bat bizi da (14); bat bizi izan (33); bat bizi zela (9); bat bizi zen (25); batean bizi (456); batean bizi behar (8); batean bizi da (41); batean bizi dela (11); batean bizi den (16); batean bizi dira (20); batean bizi diren (11); batean bizi gara (30); batean bizi garela (17); batean bizi ginen (9); batean bizi izan (34); batean bizi naiz (12); batean bizi nintzen (10); batean bizi zen (68); batean bizi ziren (39); batek bizi (18); batekin bizi (63); batekin bizi da (10); batekin bizi zen (12); baten bizi (26); baten mende bizi (8); batera bizi (35); batuetan bizi (12); batzuetan bizi (17); batzuk bizi (13); bazterrean bizi (11); baztertuta bizi (8)

begi bizi (9); begira bizi (34); beha bizi (8); beldur bizi (10); beldurrez bizi (34); beldurrik gabe bizi (8); benetan bizi (10); bera bizi (49); bera bizi zen (19); bera gabe bizi (9); beraiekin bizi (9); berak bizi (21); berarekin bizi (26); berdin bizi (8); bere baitan bizi (8); bere bizi (152); bere bizi gehiena (12); bere bizi guzia (16); bere bizi guzian (19); bere bizi guztian (8); bere bizi laguna (8); bere bizi luzean (12); bere bizi osoan (9); bere zoroak bizi (15); berean bizi (89); berean bizi diren (10); beren bizi (46); berlinen bizi (9); berrian bizi (10); berriro bizi (12); bertan bizi (225); bertan bizi den (15); bertan bizi dira (8); bertan bizi diren (32); bertan bizi direnak (8); bertan bizi izan (24); bertan bizi zen (18); bertan bizi ziren (20); berton bizi (12); beste bizi (22); bestela bizi (8); betean bizi (8); beti bizi (57); betiko bizi (15); bezain bizi (13); bezala bizi (140); bezala bizi da (10); bezala bizi dira (9); bezala bizi izan (19); bezala bizi zen (9)

bihotza bizi (8); bihotza bizi bizi (8); bilbon bizi (27)

bizi ahal (135); bizi ahal izan (17); bizi ahal izango (21); bizi ahal izatea (9); bizi ahal izateko (70); bizi al (49); bizi al da (18); bizi ala (15); bizi arnasa (34); bizi arren (24); bizi artean (12); bizi arteko (31); bizi arteko kartzela (9); bizi bada (29); bizi badira (10); bizi baikara (14); bizi baina (12); bizi bainintzen (10); bizi baino (24); bizi baita (67); bizi baitira (41); bizi baitzen (70); bizi baitziren (36); bizi bakarra (8); bizi baldin (10); bizi baldintza (56); bizi baldintzak (114); bizi baldintzak eta (8); bizi baldintzak hobetzea (8); bizi baldintzak hobetzeko (18); bizi baldintzen (26); bizi baldintzetan (8); bizi balitz (12); bizi bat (106); bizi batean (13); bizi batek (27); bizi batekin (11); bizi baten (35); bizi batez (9); bizi bati (10); bizi bazen (12)

bizi bedi (29); bizi behar (276); bizi behar da (13); bizi behar du (17); bizi behar dugu (13); bizi behar dute (15); bizi behar duzu (8); bizi behar izan (29); bizi behar izatea (12); bizi behar zuela (8); bizi beharko (43); bizi beharko du (8); bizi beharra (58); bizi beharra dago (11); bizi beharrak (19); bizi beharraren (13); bizi beharrean (9); bizi berri (60); bizi berri bat (30); bizi berri bati (9); bizi berria (11); bizi beste (9); bizi bitartean (9); bizi bitez (8); bizi bizi (328); bizi bizia (77); bizi biziak (26); bizi bizian (22); bizi bizirik (74); bizi bizirik dago (8); bizi biziz (8)

bizi da (1008); bizi da bere (11); bizi da egun (14); bizi da eta (57); bizi da gaur (12); bizi da hemen (11); bizi da orain (12); bizi da oraindik (8); bizi dadila (13); bizi dadin (47); bizi dago (8); bizi daiteke (23); bizi daitekeela (15); bizi daitekeen (9); bizi daitezela (14); bizi daitezen (27); bizi daitezke (10); bizi dan (9)

bizi dela (179); bizi dela eta (8); bizi delako (29); bizi delarik (18); bizi den (935); bizi den artean (21); bizi den bikote (8); bizi den bitartean (19); bizi den egoera (11); bizi den emakume (13); bizi den eta (19); bizi den gizon (11); bizi den herri (11); bizi den jende (10); bizi den jendea (22); bizi den jendeak (11); bizi den jendearen (12); bizi den pertsona (9); bizi dena (129); bizi dena eta (10); bizi denak (49); bizi denaren (13); bizi denari (18); bizi denez (9); bizi denik (8)

bizi dira (896); bizi dira bertan (17); bizi dira egun (12); bizi dira eta (38); bizi dira gaur (10); bizi dira han (11); bizi direla (131); bizi direla eta (9); bizi direlako (16); bizi direlarik (8); bizi diren (1092); bizi diren beste (12); bizi diren bezala (9); bizi diren bi (21); bizi diren eta (15); bizi diren etorkinen (9); bizi diren euskal (8); bizi diren guztiak (8); bizi diren herritar (11); bizi diren herritarrak (8); bizi diren herritarrek (9); bizi diren herritarren (12); bizi diren milaka (8); bizi diren palestinarrek (9); bizi diren palestinarren (8); bizi diren pertsona (15); bizi diren pertsonak (10); bizi direnak (164); bizi direnei (37); bizi direnek (80); bizi direnekin (9); bizi direnen (76); bizi direnen artean (12); bizi direnentzat (24); bizi direnez (13); bizi ditela (37); bizi ditela urostasunean (27); bizi ditu (28); bizi dituen (19); bizi ditugu (14); bizi ditugun (22); bizi dituk (14); bizi dituzte (13); bizi dituzten (27)

bizi du (101); bizi dudan (11); bizi duela (28); bizi duen (240); bizi duen egoera (42); bizi duen egoeraren (14); bizi duen gatazka (40); bizi duena (8); bizi dugu (32); bizi dugun (116); bizi dugun egoera (16); bizi dugun gatazka (9); bizi duk (35); bizi dut (25); bizi dute (50); bizi dutela (16); bizi duten (114); bizi duten egoera (39); bizi duten egoeraren (8); bizi dutena (10); bizi duzu (14)

bizi edo (43); bizi egin (36); bizi egin behar (16); bizi egin nahi (9); bizi egingo (22); bizi egingo da (9); bizi egiten (18); bizi egoera (13); bizi emaile (8); bizi erdia (9); bizi ere (35); bizi eredu (12); bizi esperantza (8); bizi esperientzia (10); bizi eta (446); bizi eta azkar (9); bizi eta gero (10); bizi eta hil (16); bizi eta lan (30); bizi ez (90); bizi ez den (14); bizi ezin (14)

bizi fede (17)

bizi gabe (11); bizi gaitezen (14); bizi gaitu (11); bizi gara (253); bizi gara eta (16); bizi garbia (14); bizi garbiak (8); bizi garela (88); bizi garela eta (8); bizi garelako (11); bizi garen (148); bizi garen bitartean (8); bizi garenok (36); bizi garenon (8); bizi garenontzat (9); bizi gehiena (15); bizi genuen (20); bizi ginela (16); bizi ginen (143); bizi ginenean (9); bizi gira (16); bizi guzia (31); bizi guzian (57); bizi guziko (16); bizi guztia (20); bizi guztian (61); bizi guztiko (21); bizi guztirako (37)

bizi haiz (38); bizi hasi (8); bizi honetan (13); bizi hori (20); bizi hura (13)

bizi indar (15); bizi indar hori (9); bizi iturri (11); bizi itxaropen (10); bizi itxaropena (39)

bizi izan (2135); bizi izan baitzen (20); bizi izan baitziren (11); bizi izan balitz (13); bizi izan da (83); bizi izan den (55); bizi izan dena (10); bizi izan dira (51); bizi izan diren (27); bizi izan ditu (25); bizi izan ditudan (9); bizi izan dituen (9); bizi izan ditugu (8); bizi izan ditut (12); bizi izan du (25); bizi izan dudan (14); bizi izan duen (24); bizi izan dugu (14); bizi izan dugun (13); bizi izan dut (22); bizi izan dute (16); bizi izan duten (19); bizi izan duzu (21); bizi izan ez (33); bizi izan gara (22); bizi izan genituen (11); bizi izan genuen (16); bizi izan ginen (26); bizi izan ginenok (30); bizi izan haiz (8); bizi izan naiz (46); bizi izan naizen (12); bizi izan nintzen (49); bizi izan nituen (11); bizi izan nuen (39); bizi izan omen (12); bizi izan ondoren (15); bizi izan zara (11); bizi izan zela (29); bizi izan zen (421); bizi izan zenuen (13); bizi izan zirela (10); bizi izan ziren (134); bizi izan zituen (42); bizi izan zituzten (9); bizi izan zuen (83); bizi izan zuena (9); bizi izan zuten (24); bizi izana (45); bizi izana zen (8); bizi izanagatik (12); bizi izanak (22); bizi izanda (11); bizi izandako (174); bizi izandako esperientzia (10); bizi izandakoa (42); bizi izandakoak (21); bizi izandakoaren (14); bizi izango (12); bizi izanik (16); bizi izatea (19); bizi izatearen (8); bizi izateko (38); bizi izaten (35); bizi izatera (11)

bizi joan (10); bizi jokatu (11)

bizi kalitate (12); bizi kalitatea (56); bizi kalitatea hobetzea (11); bizi kalitatean (9); bizi kalitatearen (8); bizi kantuz (11)

bizi lagun (10); bizi laguna (14); bizi lagunekin (9); bizi leku (9); bizi leku bat (8); bizi lekua (10); bizi luze (124); bizi luze bat (9); bizi luze eta (73); bizi luze zoriontsu (10); bizi luzea (26); bizi luzean (13)

bizi maila (43); bizi mailaren (8); bizi modua (13); bizi molde (18); bizi moldea (14); bizi moldeak (11); bizi mota (9)

bizi nahi (338); bizi nahi du (14); bizi nahi duen (17); bizi nahi dugu (17); bizi nahi dut (12); bizi nahi dutela (8); bizi nahi duten (12); bizi nahi ez (14); bizi nahi izan (14); bizi nahi nuke (8); bizi nahi zuen (13); bizi nahia (13); bizi nahian (8); bizi nahiko (11)

bizi naiz (221); bizi naiz eta (20); bizi naiz ni (8); bizi naizela (45); bizi naizen (85); bizi naizen artean (22); bizi naizen bitartean (9); bizi nauk (17); bizi ninduen (8); bizi nintzela (20); bizi nintzelarik (9); bizi nintzen (133); bizi nintzen eta (10); bizi nuen (22)

bizi ohi (46); bizi ohi da (10); bizi ohi dira (11); bizi omen (64); bizi omen da (12); bizi omen zen (24); bizi ondoren (28); bizi osoa (37); bizi osoan (44); bizi osoko (15); bizi osorako (121); bizi osorako espetxe (10); bizi osorako kartzela (49); bizi ostean (8); bizi ote (34); bizi ote zen (8)

bizi poz (8); bizi poza (32); bizi proiektua (15); bizi publikoan (33)

bizi testamentua (15)

bizi uros (22); bizi uros bat (12)

bizi zaitez (18); bizi zaitezte (13); bizi zaitezten (10); bizi zara (78); bizi zarela (15); bizi zaren (56); bizi zaren artean (8); bizi zaren toki (8); bizi zarete (19); bizi zareten (24); bizi zaretenok (11); bizi zedin (9); bizi zela (230); bizi zela eta (14); bizi zelako (12); bizi zelarik (39); bizi zen (1230); bizi zen artean (14); bizi zen bere (19); bizi zen bitartean (20); bizi zen emakume (14); bizi zen eta (44); bizi zen etxe (9); bizi zen gizon (9); bizi zen jendea (13); bizi zena (121); bizi zena eta (8); bizi zenean (23); bizi zeneko (10); bizi zenik (11); bizi zinen (8); bizi zirela (71); bizi zirelako (8); bizi zirelarik (15); bizi ziren (770); bizi ziren bi (8); bizi ziren eta (24); bizi ziren han (13); bizi zirenak (58); bizi zirenean (12); bizi zirenei (10); bizi zirenek (9); bizi zireneko (8); bizi zirenen (16); bizi zirenez (9); bizi zitekeen (11); bizi zitezen (16); bizi zituen (23); bizi zituzten (8)

bizi zoriontsu (41); bizi zoriontsu bat (22); bizi zoriontsu baten (17)

bizi zuan (8); bizi zuen (78); bizi zuten (34)

bizitza bizi (9); bizkar bizi (8)

da bizi (67); dela bizi (12); den bizi (10); denboran bizi (15); dira bizi (29); donostian bizi (19); du bere bizi (14); du bizi (39); duela bizi (8); duen bizi (8); dugu bizi (13); duintasunez bizi (8); dut bizi (17); dute bizi (23)

eaen bizi (8); ederki bizi (11); edo bizi (83); eginez bizi (10); egipton bizi (12); egoera bizi (20); egoeran bizi (18); egun bizi (60); egun bizi den (8); egun bizi duen (8); egun bizi dugun (15); egunero bizi (10); egunez egun bizi (9); ekialdean bizi (10); elgarrekin bizi (12); elkarrekin bizi (132); elkarrekin bizi dira (8); elkarrekin bizi izan (27); elkarrekin bizi izandako (10); elkarrekin bizi ziren (9); elkarren ondoan bizi (12); emana bizi (25); emanak bizi (13); emanda bizi (14); en bizi (28); ene bizi (20); erbestean bizi (14); erdian bizi (32); ere bizi (120); ere bizi izan (31); eremuetan bizi (9); eroso bizi (10); erritmo bizi (14); erroman bizi (15); esker bizi (57); esker bizi dira (11); eskualdean bizi (19); esne mamitan bizi (10); espainian bizi (12); estatu batuetan bizi (12)

eta bakarrik bizi (16); eta bakean bizi (11); eta bertan bizi (62); eta bizi (581); eta bizi baldintzak (11); eta bizi bizi (29); eta bizi den (8); eta bizi diren (8); eta bizi ditela (15); eta bizi garen (8); eta bizi izan (38); eta bizi luze (39); eta bizi nahi (12); eta bizi osorako (16); eta bizi uros (8); eta bizi zoriontsu (13); eta han bizi (41); eta hemen bizi (13); eta inguruan bizi (10); eta lasai bizi (12); eta nola bizi (9); eta non bizi (8); eta parisen bizi (11); eta pozik bizi (12); eta zoriontsu bizi (9)

etxe batean bizi (26); etxe berean bizi (23); etxe horretan bizi (9); etxean bizi (121); etxean bizi da (10); etxean bizi izan (8); etxean bizi zen (25); etxeetan bizi (20); europan bizi (21); europan bizi diren (8); euskal herriak bizi (63); euskal herrian bizi (95); euskara bizi (27); euskara bizi publikoan (12); euskarak bizi (16); euskarak bizi duen (10); euskaraz bizi (42); euskaraz bizi nahi (13); ez bizi (16); ez da bizi (29); ez dira bizi (12); ez du bizi (10); ez zen bizi (11); ez zuen bizi (8); ezin bizi (20); ezkutuan bizi (15); eztabaida bizi (13)

familia bat bizi (9); familia bizi (26); familia bizi dira (13); familieri eta bizi (12); fede bizi (15); frantzian bizi (41); frantzisko bizi (8)

gabe bizi (178); gabe bizi dira (8); gabe bizi diren (11); gabe bizi izan (20); gabe bizi nahi (15); gainean bizi (24); gaizki bizi (25); gara bizi (8); garai batean bizi (8); garaia bizi (10); garaian bizi (25); garaietan bizi (9); gasteizen bizi (14); gaur egun bizi (20); gauza bizi (8); gazan bizi (14); gazan bizi diren (8); gehiago bizi (56); gehiago bizi dira (10); gelan bizi (8); gertu bizi (29); gertutik bizi (16); gertutik bizi izan (8); gidaritzapean bizi (22); giroan bizi (12); gisa bizi (40); gisa bizi izan (11); gizarte bizi (8); gizartean bizi (18); gizartean bizi gara (9); gizonak bizi (8); gogo bizi (16); gogorrak bizi (11); gorri bizi (17); gorrian bizi (33); gozoa bizi (10); gozoena bizi (8); gu bizi (24); gu bizi garen (9); guk bizi (15); gunean bizi (10); gurasoekin bizi (9); gure artean bizi (15); gure bizi (26); gure herriak bizi (11); gurekin bizi (12); gustura bizi (13); gutxi bizi (11); gutxiagorekin bizi (11); guztiak bizi (16)

haiek bizi (19); haiekin bizi (13); haien artean bizi (9); haietan bizi (20); hain bizi (14); hala bizi (25); hala bizi izan (9); halaxe bizi (17); hamar urtez bizi (13); han bizi (250); han bizi baitzen (11); han bizi da (15); han bizi den (11); han bizi dira (10); han bizi diren (14); han bizi izan (28); han bizi zen (24); han bizi ziren (24); handia bizi (13); handian bizi (8); handiz bizi (9); hantxe bizi (28); harekin bizi (39); harekin bizi izan (25); haren bizi (13); hartan bizi (61); hartan bizi izan (13); hartan bizi zen (10); hartan bizi ziren (10); haserre bizi (9); hau bizi (17); hauetan bizi (14); hauk bizi (59); hauk bizi dira (59); hazparnen bizi (8); hemen bizi (147); hemen bizi da (10); hemen bizi den (10); hemen bizi eta (8); hemen bizi izan (14); hementxe bizi (9); hendaian bizi (14); herri batean bizi (9); herri honetan bizi (8); herria bizi (22); herria bizi dadin (12); herriak bizi (83); herriak bizi duen (71); herrialdean bizi (11); herrialdeetan bizi (18); herrian bizi (157); herrian bizi da (9); herrian bizi den (11); herrian bizi diren (25); herrian bizi dugun (11); herrian bizi eta (8); herrian bizi izan (8); herrian bizi zen (8); herrietan bizi (10); herritarren bizi (18); herritik kanpo bizi (12); hil edo bizi (37); hiri berean bizi (13); hirian bizi (56); hirian bizi diren (8); hirian bizi zen (8); hiriburuan bizi (11); hirietan bizi (22); hobeki bizi (9); hobeto bizi (33); hondarribian bizi (10); honek bizi (10); honetan bizi (74); hor bizi (52); hori bizi (37); horiek bizi (20); horietan bizi (29); horietan bizi diren (11); horregatik bizi (15); horrek bizi (12); horrekin bizi (11); horrela bizi (41); horrela bizi izan (10); horretan bizi (79); horretan bizi diren (14); horretatik bizi (10); hortan bizi (29); hortxe bizi (8); huntan bizi (9); hura bizi (31); hura bizi izan (10); hurbil bizi (28)

ean bizi (17); idaztetik bizi (8); inguraturik bizi (18); inguratuta bizi (9); inguru bizi (58); inguru bizi dira (41); inguruan bizi (97); inguruan bizi den (9); inguruan bizi diren (20); inguruan bizi zen (14); inguruan bizi ziren (8); inguruetan bizi (11); inoiz bizi (18); inoiz bizi izan (10); inor bizi (37); inor bizi ez (11); iparraldean bizi (18); iraganean bizi (8); iraken bizi (11); iruñ irudi bizi (10); israeldarren artean bizi (9); israelen bizi (16); italian bizi (8); itota bizi (8); itsasun bizi (11); itzalean bizi (10); itzalpean bizi (13); izaki bizi (14)

jainko bizi (10); jaio eta bizi (12); janez bizi (9); jauregian bizi (14); jende asko bizi (11); jende bizi (16); jende gehiago bizi (10); jende hauk bizi (54); jendea bizi (35); jendea bizi zen (8); jendeak bizi (8); jerusalemen bizi (30); jerusalemen bizi ziren (10); jota bizi (10)

kabuz bizi (9); kale gorrian bizi (13); kalean bizi (48); kalean bizi da (8); kalean bizi diren (8); kanpo bizi (51); kanpoan bizi (12); karrikan bizi (16); kilometrora bizi (11); klandestinitatean bizi (8); kokaguneetan bizi (8); kolore bizi (15); kontura bizi (19); kostaldean bizi (10); kuban bizi (8)

lagun bizi (49); lagun bizi dira (24); lagun bizi ziren (8); lanetik bizi (13); larrian bizi (12); lasai bizi (57); lasai bizi izan (11); lasaiago bizi (13); latzak bizi (17); lehen bizi (8); lehenago bizi (8); lekuan bizi (12); libre bizi (8); londresen bizi (14); lotuta bizi (12); lurraldean bizi (18); lurraldeetan bizi (8); lurrean bizi (27); luzaro bizi (26); luzaro bizi izan (9); luzaroan bizi (16); luzaz bizi (21); luzaz bizi izan (10); luze bizi (8)

madrilen bizi (27); mehatxupean bizi (16); mende bizi (47); mendean bizi (25); mendean bizi izan (12); mendian bizi (13); mendietan bizi (9); menpe bizi (29); menpean bizi (11); mexikon bizi (8); miarritzen bizi (12); milioi lagun bizi (13); milioi pertsona bizi (14); min bizi (13); miserian bizi (15); moduan bizi (16); modura bizi (9); moduz bizi (8); moldearen arabera bizi (8); mugan bizi (9); mundu batean bizi (26); mundu honetan bizi (18); munduan bizi (57); mundutan bizi (9); muturreko pobrezian bizi (10)

nafarroan bizi (13); naiz bizi (12); nekazaritzatik bizi (12); nekez bizi (8); new yorken bizi (21); ni bizi (41); ni bizi naizen (15); ni bizi nintzen (8); nik bizi (19); nire bizi (32); nirekin bizi (17); nola bizi (272); nola bizi behar (11); nola bizi den (15); nola bizi diren (19); nola bizi duzu (8); nola bizi eta (8); nola bizi izan (52); nola bizi zen (12); nola bizi ziren (14); non bizi (174); non bizi da (15); non bizi den (25); non bizi haiz (9); non bizi izan (10); non bizi zara (18); non bizi zen (29); nonbait bizi (16); nor bizi (10); norbait bizi (10); nuen bizi (8); nun bizi (8)

ogiz bakarrik bizi (8); ondo bizi (53); ondoan bizi (65); ondoan bizi zen (11); ondoan bizi ziren (11); ongi bizi (31); orain bizi (20); oraina bizi (10); oraindik bizi (39); oraino bizi (36); orduan bizi (14); oso bizi (25); osoan bizi (26)

palestinar bizi (9); palestinar bizi dira (8); paradisuan bizi (8); parisen bizi (63); parisen bizi da (8); parisen bizi den (11); pean bizi (16); pertsona bizi (48); pertsona bizi dira (31); pertsona inguru bizi (12); pilota bizi (13); pisuan bizi (14); pobre bizi (10); pobrezian bizi (38); pobrezian bizi dira (16); pozik bizi (51); pozik bizi zen (8); presoen bizi (21); presoen bizi baldintzak (15)

santua bizi (8); seguru bizi (13); sekula bizi (8); solairuan bizi (22); sortu eta bizi (8)

triste bizi (9); txiki batean bizi (14)

ugari bizi (10); uhartean bizi (8); une gozoa bizi (8); une latzak bizi (11); uneak bizi (10); ur bizi (8); urrun bizi (44); urruti bizi (18); urte bizi (42); urte bizi izan (22); urtean bizi (8); urteetan bizi (14); urtez bizi (78); urtez bizi izan (64); zaharrean bizi (8); zailak bizi (14); zain bizi (10); zegoen bizi (8); zela bizi (12); zelan bizi (8); zen bizi (39); zen bizi bizi (10); zer bizi (12); zer moduz bizi (8); zergatik bizi (20); zertarako bizi (23); ziburun bizi (9); zinez bizi (8); zion bizi (10); ziren bizi (15); zitzaion bizi (8); zorionak eta bizi (13); zorionean bizi (12); zoriontsu bizi (34); zoroak bizi (16); zoroak bizi du (10); zu bizi (10); zuen artean bizi (16); zuen bizi (44); zuen bizi bizi (9); zuengan bizi (8); zure bizi (8); zurekin bizi (9); zuten bizi (13); zuzenean bizi (14); zuzenean bizi izan (8)

alde bizia (17); amorru bizia (11); baina bizia (22); baita bizia (12); batean bizia (12); batean bizia galdu (9); batek bizia (35); batek bizia galdu (27); baten bizia (21); bati bizia (9); bere bizia (174); beren bizia (58); berriro bizia (8); betiko bizia (61); bezain bizia (15); bizi bizia (77)

bizia arriskuan (63); bizia arriskuan jarri (15); bizia arriskuan jartzen (10); bizia baino (14); bizia barkatu (12); bizia bera (31); bizia bera ere (8); bizia bere (20); bizia bere baitan (8); bizia beste (23); bizia beste egun (19); bizia beti (8); bizia da (86); bizia da eta (8); bizia dago (10); bizia dela (15); bizia den (8); bizia du (31)

bizia edo (8); bizia egin (21); bizia eman (77); bizia emango (34); bizia emateko (24); bizia emateko prest (11); bizia ematen (64); bizia ematen duen (13); bizia eragin (10); bizia erakusten (8); bizia ere (44); bizia eta (186); bizia eta heriotza (8); bizia ez (48); bizia ez da (9); bizia ez dago (10); bizia galdu (258); bizia galdu du (15); bizia galdu dute (23); bizia galdu duten (12); bizia galdu zuen (37); bizia galdu zuten (94); bizia galtzeko (13); bizia galtzen (28); bizia han (8); bizia hartu (12)

bizia izan (83); bizia izan da (14); bizia izan zen (22); bizia izango (23); bizia jokoan (8); bizia kendu (32); bizia kendu nahi (8); bizia kenduko (11); bizia kentzeko (13); bizia kentzen (15); bizia lo (17); bizia maite (13); bizia nola (9); bizia nuen (10)

bizia piztu (16); bizia salbatu (65); bizia salbatu zion (11); bizia salbatuko (13); bizia salbatzea (9); bizia salbatzeko (34); bizia salbatzen (10); bizia sentitu (16); bizia sentitu zuen (11); bizia sentitzen (9); bizia sortu (30); bizia sortzeko (11); bizia sortzen (8)

bizia zen (36); bizia zor (9); bizia zuen (20)

da bizia (32); du bere bizia (13); du bizia (32); duenak betiko bizia (9); dut bizia (9); dute bizia (22); ene bizia (24); ere bizia (35); ere bizia galdu (10); erritmo bizia (47); eta bizia (189); eta gogo bizia (9); eztabaida bizia (27); galdu dute bizia (13); galdu zuten bizia (22); gogo bizia (90); gogo bizia sentitu (8); gorri bizia (10); gorroto bizia (11); gure bizia (34); haien bizia (15); hain bizia (12); haragi bizia (10); haren bizia (29); haserre bizia (12); historia bizia (9); hizkuntza bizia (9); horretan bizia (8)

interes bizia (9); irakiarrek bizia (13); irakiarrek bizia galdu (12); irrika bizia (26); irudi bizia (8); jainko bizia (17); jenio bizia (12); joko bizia (19); lagunek bizia galdu (23); lehia bizia (40); lehia bizia izan (8); min bizia (11); neure bizia (18); nik bizia (10); nire bizia (40)

oso bizia (27); palestinarrek bizia galdu (9); partida bizia (10); pertsonak bizia (8); sultanak bizia (18); sultanak bizia beste (18)

ur bizia (8); xariar sultanak bizia (18); zen bizia (10); zeure bizia (10); zion bizia (9); zuen bizia (39); zure bizia (21); zuten bizia (31)

baino biziago (32); eta biziago (19); inoiz baino biziago (13)

baino biziagoa (16); biziagoa da (22); biziagoa eta (10); biziagoa izan (10); biziagoa zen (10); eta biziagoa (32); gero eta biziagoa (16)

biziagoak dira (11); eta biziagoak (11); pilota biziagoak (15)

begi biziak (8); bizi biziak (26); biziak arriskuan (11); biziak baino (9); biziak dira (21); biziak ere (12); biziak eta (40); biziak ez (22); biziak izan (17); biziak ziren (8); eta biziak (30); gure biziak (10); hain biziak (11); kolore biziak (15); oso biziak (8)

abaila bizian (11); abiada bizian (43); abiadura bizian (12); ahalegin bizian (9); amorru bizian (57); arrapalada bizian (9); arrisku bizian (27); bat ziztu bizian (8); bere bizian (58); beren bizian (17); bizi bizian (22); bizian abiatu (26); bizian abiatu zen (11); bizian abiatu ziren (8); bizian alde (17); bizian alde egin (13); bizian ari (33); bizian ari zen (8); bizian atera (15); bizian egin (23); bizian ekin (8); bizian eta (32); bizian hasi (18); bizian hasi zen (8); bizian igarotzen (11); bizian irten (12); bizian jarri (42); bizian jarri zen (17); bizian jartzen (12); bizian joan (21); bizian sartu (12); bizian zegoen (22); bizian zehar (11); bizian zihoan (8); borroka bizian (8); dardara bizian (19); egun guzietako bizian (10); eguneroko bizian (36); ene bizian (13); erritmo bizian (17); eta bizian (9); eta haserre bizian (11); eta ziztu bizian (53); garrasi bizian (11); gure bizian (16); guzietako bizian (10); haserre bizian (152); haserre bizian jarri (28); ikara bizian (8); irrika bizian (45); korrika bizian (27); lasterka bizian (28); lehia bizian (26); mundu bizian (9); nire bizian (13); zalaparta bizian (12); zaunka bizian (8); zen ziztu bizian (25); ziren ziztu bizian (8); ziztu bizian (478); ziztu bizian abiatu (22); ziztu bizian alde (14); ziztu bizian atera (11); ziztu bizian egin (18); ziztu bizian igarotzen (8); ziztu bizian irten (12); ziztu bizian joan (11); zure bizian (8)

bere biziaren (31); betiko biziaren (8); biziaren alde (13); biziaren eta (26); biziaren ordain (8); da biziaren (9); ene biziaren (12); eta biziaren (35); jainko biziaren (31); min biziaren (9); mundu biziaren (9); nire biziaren (13); zure biziaren (10)

dagit neure biziarengatik (16); neure biziarengatik (19)

biziari buruzko (9)

biziarteko kartzela (11); biziarteko kartzela zigorra (8)

bere biziaz (11); beren biziaz (9); biziaz eta (26)

ala biziko (31); artean biziko (9); bakean biziko (9); bat biziko (9); batean biziko (17); bere biziko (57); beren biziko (10); bertan biziko (12); bezala biziko (8); biziko bada (12); biziko bagara (9); biziko balira (9); biziko balitz (8); biziko da (75); biziko dela (11); biziko den (32); biziko dira (69); biziko direla (15); biziko diren (20); biziko ditu (12); biziko du (12); biziko egoeran (9); biziko gara (37); biziko kontua (17); biziko lagun (24); biziko laguntzat (38); biziko laguntzat hartu (14); biziko naiz (42); biziko partida (19); biziko zara (32); biziko zarete (25); biziko zareten (12); biziko zela (11); biziko zen (25); biziko zirela (12); biziko ziren (10); du biziko (32); du biziko lagun (11); du biziko laguntzat (18); edo biziko (97); edo biziko egoeran (8); edo biziko kontua (14); edo biziko partida (10); elkarrekin biziko (12); ene biziko (15); erritmo biziko (10); eta biziko (29); gehiago biziko (12); hartu du biziko (29); hil ala biziko (31); hil edo biziko (94); kolore biziko (46); lasai biziko (13); lurraldean biziko (8); luzaro biziko (16); nola biziko (20); non biziko (9); seguru biziko (16); zoriontsu biziko (10)

ala bizikoa (9); bizikoa da (10); bizikoa zen (12); edo bizikoa (38); hil ala bizikoa (9); hil edo bizikoa (38); jenio bizikoa (17)

edo bizikoak (12); hil edo bizikoak (12); kolore bizikoak (10)

bizirik gabe (14); bizirik gabeko (14)

amorru bizitan (8); haragi bizitan (11); haserre bizitan (10)

arabera bizitzen (8); artean bizitzen (9); bakarrik bizitzen (8); bakean bizitzen (9); bat bizitzen (11); bat bizitzen ari (8); batean bizitzen (24); berarekin bizitzen (9); berriro bizitzen (8); bertan bizitzen (17); bezala bizitzen (19); bizitzen ahal (23); bizitzen ari (86); bizitzen ari den (10); bizitzen ari garen (10); bizitzen ari zen (9); bizitzen da (8); bizitzen den (9); bizitzen eta (38); bizitzen hasi (44); bizitzen hasi zen (9); bizitzen ikasi (19); bizitzen ikasteko (10); bizitzen jakitea (8); bizitzen jarraitu (39); bizitzen jarraitu nahi (10); bizitzen jarraitzeko (21); bizitzen jarraitzen (15); bizitzen jarri (52); bizitzen jartzea (8); bizitzen jartzeko (11); bizitzen laguntzen (10); bizitzen saiatzen (15); bizitzen uztea (9); bizitzen uzten (28); da bizitzen (13); du bizitzen (9); elkarrekin bizitzen (54); elkarrekin bizitzen jarri (10); ere bizitzen (8); eta bizitzen (32); etxean bizitzen (17); gabe bizitzen (20); gehiago bizitzen (8); gelditu zen bizitzen (9); han bizitzen (17); hartan bizitzen (9); hemen bizitzen (11); honetan bizitzen (10); jarri zen bizitzen (47); jarri ziren bizitzen (33); nola bizitzen (10); zen bizitzen (62); ziren bizitzen (40)

batera bizitzera (11); bizitzera behartu (12); bizitzera behartuta (9); bizitzera eta (12); bizitzera etorri (22); bizitzera joan (66); bizitzera joan zen (8); bizitzera joateko (15); elkarrekin bizitzera (14); etxera bizitzera (10); euskal herrira bizitzera (9); gabe bizitzera (10); ginen bizitzera (10); hara bizitzera (9); herrira bizitzera (14); hona bizitzera (9); joan ginen bizitzera (8); joan zen bizitzera (49); joan ziren bizitzera (13); zen bizitzera (62); ziren bizitzera (20)

bizitzerik ez (11)

amorru biziz (31); arreta biziz (8); bizi biziz (8); biziz eta (21); eta gogo biziz (18); gogo biziz (91); haserre biziz (8); indar biziz (9); irrika biziz (21); kolore biziz (20)


bizi izan ik bizi 4.

biziagotu, biziago(tu), biziagotzen da/du ad. biziago bihurtu.

Gatazka sano biziagotu da orduz geroztik.  Berria - Ekonomia   2006-02-07

Begiak hetsi ditu, kaskoan biziagotu zaion mina apaldu beharrez.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 300. orr.

Handik astebetera, hain zuzen, kezkak biziagotu egin zitzaizkion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 271. orr.

Birikak arrosak ziren, arrosa leunak, kolorea han eta hemen biziagotzen zitzaiela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 254. orr.

Horren ondotik, kopeta ilundu, eta, hitzik esan gabe, urratsa biziagotu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 65. orr.

Realak erritmoa biziagotu zuen, eta gogotsu saiatu zen golaren bila.  Berria - Kirola   2006-03-23

Herrialde askotan, dibisen ugaritasunak kontsumoa biziagotu du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 114. orr.

Ezkontzak hezurrak biziagotu eta gorputz sorgortuak piztu egiten ditu. Harry Blounten sumindura biziagotu zuen horrek, eta gidariaren nagusia bera ere atxilotu eta auzitara eraman nahi zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 163. orr.

Debatea biziagotu behar dugu.  Berria - Harian   2006-01-18

Bezperako egunkarian argitaratutakoak biziagotu egin zuen gaiarekiko interesa.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 47. orr.

On hutsa, garbi hutsa, hats-eginaren arnasa betea... zerbaiten minak bixitzen ditu, eta biziagotzen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 25. orr.


bizialargun ik bizi 8.

bizialdi (ETCn 982 agerraldi) 1 iz norbait bizi den urteak edo epea.

Bizia diot, eta ez neure bizia, bizitza edo bizialdia; ez denbora edo leku den ez dakigun arte edo bitarte hori.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 264. orr.

Kontuan harturik bi bizialdi dituela euliak: beldar-aldia eta heldu-aldia.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 62. orr.

Bere bizialdiko erdi aldera, sasoi beteko gaztea zela, erabat aldatu zitzaion bizitza.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 23. orr.

Hogeita hamarretako bizialdiaren erdia betea zuelarik, sekuentzia zirriborrotsu eta distiratsu gisa ikusten zuen iragana.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 147. orr.

Bere bizialdiko azken 10 edo 15 urteetan, gure garaiko literaturgile nagusietakotzat jotzen zenean.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 167. orr.

Gizonez soilik zen arduratzen, eta bizialdia ahal den sinpletasunik handienaz pasatzeko moduaz.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 41. orr.

Bere lorian Siziliako landak alderik alde ibili aurretik, bazituela iraganak lau bizialdi gure munduan, eta landare, arrain, txori eta neska gazte izana zela.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 27. orr.

Gizarte-ekintza [...] askoz ere luze-zabalagoa dela, bai denboran eta bai espazioan, gizabanakoak lurrean izaten duen bizialdia baino.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 127. orr.

Globulu gorri gazteak dira erretikuluzitoak eta 120 eguneko bizialdia dute batez bestean.  Berria - Gaiak   2004-12-29

Erreaktoreak aireraturiko gai erradioaktiboetako batzuk milaka urteko bizialdia dute.  Berria - Harian   2006-04-26

Zendu berriak bere bizialdian egin dituen bideak eta joan-etorri guztiak korritzen ditu haren arimak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 185. orr.

Nire metenpsikosien kontaeran ikusiko da nola izan nuen bizialdietako bakoitzean oroitzapenak berriro aurkitzeko zoria.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 43. orr.

Bekatu hau ez dizuet barkatuko zeuen bizialdi guztian.      - 0. orr.

Lur honetako bizialdia.  Herria   2004-06-03

Idazlana familia hebraiko baten bizialdia dugu.  Berria - Kultura   2004-10-30

2 (izenondo edo izenlagunekin)

Lucyrengandik beste bizitza bat sortuko da, zorte pixka batekin hura bezain tinkoa izango dena, harena bezain bizialdi luzea edukiko duena.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 278. orr.

Bizialdi laburra izan zuen telefonoaren hariaren bidezko zerbitzuak.  Berria - Gaiak   2006-04-01

Garai hartako adituek ziotenez, bizialdi laburrera kondenaturik zeuden haur seropositiboak.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 225. orr.

Oro har, nire iritziz, bizialdi polita emana genuen elkarrekin.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 95. orr.

Gelditzen zaizun bizialdia mugatua da, sakon eta zabal behar dituzu une guztiak bizi.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 136. orr.

Autoreak bizialdi osoko kezkak eta saioak era xume soil batez bildu, antolatu, gezi bilakatu eta etorkizunerantz jaurtikitzen ditu.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 148. orr.

Bizialdi ikaragarri zail batean zehar.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 169. orr.

Minaren mundua, munduaren mina, bizialdi osoan gerra, txikizioa eta triskantza besterik ezagutu ez duenarena.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 38. orr.

Ez bizialdi bakar batekoa, ezta hiru belaunaldiko zikloen kateaketakoa ere, baizik eta laurehun urteko denboraldikoa gutxienez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 329. orr.

Joseph Israel de Tudelak, Alba gabe gelditu ondoren, hirugarren izen aldaketa erabaki zuen, hirugarren bizialdiari ekin zion, aurreko biak ahaztu nahirik, baina ez zuela lortuko jakiteke, aurreko bizialdiak ur-korronteak baitira edonorentzat.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 77. orr.

Hil-ondoko bizia edo betierekoa, jaio-aurreko bizialdiak, bizi-bitarteko heriotzatxo behin-behinekoak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 140. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere bizialdi (6); bere bizialdian (4); bere bizialdiko (5); beste bizialdi (3); bizialdi bakar (3); bizialdi batean (4); bizialdi guztian (3); bizialdi osoan (4); bizialdi osoko (3)


biziarazi, biziaraz, biziarazten (orobat bizarazi g.er.) du ad bizitzera behartu.

Hark sinetsi egin baitzuen hilak biziarazten eta izaterik ez dutenak izatera deitzen dituen Jainkoarengan.  Elizen arteko biblia   Erm 4,17

Haren usain gozoak hilak biziaraziko ditu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1203. orr.

Gauza guztiak biziarazten dituen Jainkoaren aurrean.  Elizen arteko biblia   1 Tm 6,13

Jainkoaren espirituak egin ninduen, Ahaltsuaren arnasak biziarazten nau.  Elizen arteko biblia   Jb 33,4

Esperantzak biziarazten omen du.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 35. orr.

Kezka biziagoek biziarazi nindutela hondar egunetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 160. orr.

Hiltzea merezi ez zutenak hilaraziz eta bizitzea merezi ez zutenak biziaraziz.  Elizen arteko biblia   Ez 13,19

Garro gaudela inoiz hilko ez diren obrak biziarazi ditugulako hementxe, oholtza honetan.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 33. orr.

Honela gauzadia beti berritzen ari da eta hilkorrek elkar biziarazten dute.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 103. orr.

Hura, Ordea, bakar-bakarrik egongo zen beti, bere irribarre bakartiarekin, eta hark baizik ez zuen biziaraziko gela hura, bere erretratuko irribarrearekin.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 369. orr.

Goizeroko lana izaten genuen bezperako txingarrak biziaraztea, edo erabat amataturik bazegoen sua berriz piztea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 190. orr.

Holakoek dute pilota biziaraziko kenka txar huntan.  Herria   2005-06-30

Gure borrokaren biziarazteko.  Herria   2003-10-02

Zergatik dio Anna Achmatovak behin hiri hau ezagutu eta gero, "hil arte biziarazten den amets bat" dela Venezia?  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 69. orr.

Euskararen biziarazteko beste tresna baitezpadakoa: eskola.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 141. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arte biziarazten den (4); batek biziarazten (3); biziarazi dute (3); biziarazi dute (3); biziarazi nahi (4); biziarazi nahi (4); biziarazten den (4); biziarazten den amets (4); biziarazten ditu (3); biziarazten dituen (5); biziarazten du (3); biziarazten eta (3); biziarazten nau (3); eta biziarazten (5); hil arte biziarazten (4); lasai biziarazten (3)


biziarazle izond biziarazten duena.

Gorputzean bertan badago, beraz, hiltzean, gure lohadarretatik alde egiten duen bero eta aire biziarazle bat.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 173. orr.


biziaro iz bizialdia.

Urteen kopurua bereizten ez den biziaro ondu horretan zegoen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 40. orr.


biziarte ik bizi 10; bizi 11.

biziats iz bizi hatsa.

-Ez dakit ba, "hatsa" edo "biziatsa" edo holako zerbait, ez?  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 106. orr.


biziatu (ETCn 144 agerraldi), bizia, biziatzen 1 da/du ad biziora zaletu edo makurtu.

Bizioak kalte egiten badio osasunari, eta osasuna ona dela inork ez du zalantzarik, bizioak hondatzen dituenak onak dira; eta bizioak hondatzen dituenak bakarrik biziatzen dira.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 201. orr.

Egiteak ematen du noski bere poza, baina, itsutu egiten du: aspertu edo biziatu; ez egiteak hainbestetsu.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 315. orr.

Berrikitan akulatu ikerketa batzuek salatzen dute gero eta gazte gehiago, hirietan bainan ere baserrian berdin, biziatzen direla, eta gero eta goizago, haxix drogakiari.  Herria   2004-04-22

Zonbait segurik berak ere drogari biziatuak, sos poxi baten egiteko droga eskaintzen artzen direnak.  Herria   2002-07-25

Jaungoikoa da, beraz, biziatu edo gaiztotu ezin daitekeen ongi bakarra.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 201. orr.

2 irud/hed

Izan ere, Eskrituraren exegesia, bai juduena eta bai kristauena ere, neurri handiz, testuak hitzez hitz hartu nahi izateak biziatu du.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 247. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Gizon gaixto eta biziatuz betea da. Gauza biziatu guztiak onak dira.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 124. orr.

Tripazaia, emakoia, drogadiktoa begi bistako biziatuak dira.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 259. orr.

Holakoei nik ez dut den gutieneko kasurik egiten, nornahitaz nolanahika baliatu nahi duten biziatu tzar batzuk baitiraøø  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 19. orr.


bizibaldintza ik bizi 12.

bizibedika adlag Bizi bedi esaka.

Aladinek hartutako bidea jendez leporaino bete zen, eta denak aupa, biba eta bizibedika hasi ziren hain eskuzabala zen gizon hura eskertzeko.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 222. orr.

Jalidan erresumara heltzean, herri xeheak pozaren pozez, bibaka eta bizibedika hartu zituen Xaraman eta Kamar Al-Saman erregea,  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 165. orr.


bizibehar (orobat bizi behar) iz bizitzeko beharra; bizitzeko behar dena.

Hil arte bizi beharra dago hemen, denok dakigun bezala (eta hor bizitzea "iraun" baizik ez da), eta bizi-behar horri tiraka ariko den zerbait asmatu behar erremedio gabe Erabilerak eta bizibeharrak erakutsitako zer guztiok, bada, erabiltzeko helburu jakinetik harakoak direla sinets daiteke.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 266. orr.

Dozena erdi bezero zeuden barran: pare bat etxeratzeko gogorik gabe artean, eta, gainerakoak, bizibeharrak, loezinak edo tragu baten premiak ohetik egotziak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 167. orr.

Bizio hori, bizkitartean, daukate, ez pobretasunez edo bizibeharrez dirua bilatzen dutenek, baina, bakarrik, aberasteko ofizioak ikasi dituztenek eta, haiei esker besteen gainetik jartzen direnek.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 525. orr.


biziberritu, biziberri(tu), biziberritzen (orobat bizi-berritu) 1 da/du ad bizitasun berria hartu edo eman.

Biziberritzen, horretan ari nintzela, batez ere: bizi berri baten atarian nengoela, eta Karmen nahi nuela bizi berri horretan kideko bakar.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 29. orr.

Haren itzalpean biziko dira berriro; garia bezala biziberrituko dira, mahastia bezala loratuko eta Libanoko ardoa bezain ospetsu.  Elizen arteko biblia   Os 14,8

Biziberri daitezela haien hezurrak hilobian eta berrizta dadila gizon ospetsu haien izena beraien ondorengoengan!  Elizen arteko biblia   Si 46,12

Bihotz-eroriak biziberrituko ditut, ahuleziak jotakoak indarrez beteko.  Elizen arteko biblia   Jr 31,25

Hitz gutxitan laburbiltzen da bere proiektua: bertsolaritza biziberritzeko oinarriak jartzea.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 69. orr.

Zeren eta, ene amaren otoitzen bidez, Jainkoaren garaziak ukitu baininduen eta aldatu, baita gogoberritu eta biziberritu ere.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 344. orr.

Santu guztiak -ikatz gori horiek- gogoratzeak bere baitan jainkozko sua biziberritzen zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 796. orr.

Ezagutzen dut hizlariaren sindrome hori: behin hitzaren dohaina biziberrituz gero zaila da gelditzen.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 65. orr.

Baratzea ureztatua bezala biziberrituko dira, ez ditu gehiago ahuleziak joko.  Elizen arteko biblia   Jr 31,12

Bekatariek grazian biziberritzeko konfiantza aurki zezaten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 182. orr.

Galde bidez, biziberritu ahalean, oroiberritu, eta nork bereganatu egiten baititu munduko sekretuak, huskeria aspergarri usteko askoren azpian mila ezusteko liluragarri bezain engainagarri bilatuz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 235. orr.

Badira propio kontainerren lan sistemara ondo egokitu eta horri esker biziberritutako portuak ere.  Berria - Gaiak   2006-04-30

Bisigodoek iratzarria, eta musulmanekin borrokan, betiko Espainiak bere burua biziberritu du: hots, Gaztelak berritu du (baskoiek ere laguntzen zutela); Espainiaren orpoa eta muina Gaztela da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 274. orr.

Montilla prest dago udalekin biltzeko Ezkerraldea biziberritu dadin.  Berria - Ekonomia   2004-06-17

Azpeitian, urtarriletik harat Euskara Biziberritzeko Plan Nagusia bidean ezarriko du udalak.  Herria   2004-01-01

2 (era burutua izenondo gisa

XX. mendearen lehenengo herenean, tratatu erromatar zaharraren korapiloak askatu eta gehien erabiltzen ziren hizkuntzetara itzultzeko interes biziberritu eta arrazionalizatua ikusi zen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5330. orr.

Aerodromorako irrikak eta azken bi urteetan izan nuen kontzientzia alemanaren zamak bazterrarazitako literatur zaletasun biziberrituak aho zabalik utziko ninduen, Umbertok esan baitzidan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 229. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

biziberritu egin (7); biziberritu egiten (4); biziberrituko dira (3); eta biziberriturik (3)

agintaritzak pasaialdea biziberritzeko (3); biziberritzeko plan (18); biziberritzeko plan nagusia (6); biziberritzeko plan nagusiak (3); biziberritzeko plan nagusiaren (4); eta biziberritzeko (8); euskara biziberritzeko (21); euskara biziberritzeko plan (15); euskara biziberritzeko planaren (3); pasaia aldea biziberritzeko (3); pasaialdea biziberritzeko (10)


biziberritze iz bizitasun berria hartzea edo ematea.

Bizitza erretiratua egiteari pixka bat utzi, eta biziberritze sozial eta sexualeko aldi bat estreinatu zuen, beldurra eta depresioa gainditu eta bizitzara itzulirik.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 35. orr.

Biziaren galera eta biziberritzea adierazten dituen monumentua izango da emaitza.  Berria - Kultura   2004-01-08

J. G. Frazerrek Adonisen errituala aztertzean, gizadiaren eta laborearen biziberritzea uztartuz, Robert Burns poeta eskoziarrak jasotako balada zaharra, honela hasten du: [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 262. orr.

«Plastikozko» biziberritzea.  Berria - Mundua   2004-07-24

«Goikoen» aginduz Biziberritze Planean sartu.  Berria - Euskal Herria   2006-02-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

euskararen biziberritze (3)


bizibide (ETCn 1.244 agerraldi; orobat bizipide ETCn 139 agerraldi) 1 iz bizitzeko egiten den lana; bizimodua. ik lanbide; ogibide.

Izatekotan, bizimodu nahi nuke poesia, ez bizibide.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 45. orr.

Eskulana bizibide bezala (eta limosna, besterik ezean).  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 28. orr.

Herri indigenek nekazaritza dute bizibide.  Berria - Harian   2005-11-19

Larre-herrialdeak gutxi populatuta daude, jende gutxik baitauka han bizibidea; gari-lurrek gizon gehiagori ematen diete lana, eta mahastiek askoz gehiago.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 102. orr.

Pentsioa beste bizibiderik ez izan arren, lortzen zuen aurrera ateratzea.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 301. orr.

Bizibidea bilatu behar nuela kosta ahala kosta, neure kasa eta gurasoen etxetik kanpo bizi ahal izateko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 80. orr.

Gogorra da oso etxea galtzea; oraindik gogorragoa familiaren euskarri eta sostengua den bizibidea galtzea.  Berria - Euskal Herria   2006-04-22

Ezpata izango duk bizibide.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 75. orr.

Bizibiderik ez duzula eta ezin duzula Ninirekin ezkondu.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 265. orr.

Haren negozioak Greziara eta Ponto Euxinora mugatu ziren ia osorik, eta handik atera zuen bizibidea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 35. orr.

Inguruabar bortitz horretan gertatzen da bizibidea ateratzeko eguneroko borroka, batzuen mesedegarri eta besteen galgarri dena.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 11. orr.

Zuk kriminal gisa atera dezakezu bizibidea.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 538. orr.

Bizibidea eman niezazueke eta basoko trabailuetan enplega zuetarik hainbat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 24. orr.

Ez diezu bizibidea kendu nahi izango, ezta?  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 207. orr.

Espainiarraren lehen plana hirian bizitzea zen eta bizibidea plantazioetan edo meatzeetan lan egiten zuten indiar eta beltzengandik lortzea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 42. orr.

Gizon libreen kopuru jakin bat egon behar zuen, esklaboek haien bizibiderakoak hornitzeko moduan izateko.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 105. orr.

Biziki pozten zen halako gizasemeak bere elizbarrutian edukitzeaz, eta harro zegoen haien bizibide eta jokabideaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 519. orr.

"Bizibidea heriotz-bide", titulatu zuen Argia astekariak lan-istripuei buruzko erreportaia.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 186. orr.

Ni, izan ere, garagar tratantea naiz bizibidez.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 46. orr.

Kristau bizibidea eraman ezinik, Damak absentzia aukeratu zuen.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 85. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Lmosna eskatzea zen anaien bizibide bakarra.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 326. orr.

Estatuak bizibide segurua zor baitie hiritar guztiei, jana, jantzi egokia eta osasunaren kontrako izango ez den bizimodua.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 119. orr.

Honek asko maite baitu Ines eta bizibide materiala segurtatu nahi baitio ondasunen bidez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1173. orr.

Hori bizibide errazari zor zaio.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 102. orr.

Guk, liburutegiko saguok, bizibide luzea egiten dugu.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 9. orr.

Uste honek bere aldetik eskatzen digu irudikatzea biztanleriaren gehikuntzak kontsumitzen dituela bizibide gehigarri guztiak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 392. orr.

Ibilbide eta bizibide pertsonalean, 1929an, Eluard eta Lorcaren lanak ezagutu zituen Elytisek.  Berria - Kultura   2006-03-14

3 (hitz elkartuetan)

Frantziskoren kristau-bizibidea bere nortasun eta historia pertsonalari lotua dago.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 22. orr.

Ez zen aski zaldi, behi edo ardirik izango gazteen sasi-bizibidearen segurtatzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 78. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere bizibidea (5); bizibide bat (5); bizibide eta (3); bizibidea ateratzeko (3); bizibidea aurrera (4); bizibidea eta (3); bizibiderik ez (3); bizitza eta bizibidea (3); eta bizibide (9); eta bizibidea (9); gure bizibidea (3); zuen bizibidea (3)


bizibilatzaile iz bizinahia.

Turistak izanik, edozein bidaiari ekin aurretik kontutan hartu beharreko neurria da adi egotea pirata, kortsario, bandolero, bizibilatzaile eta halakoei.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 52. orr.


bizidun (ETCn 108 agerraldi) 1 izond bizia duena. ant bizigabe.

Guretzat oraindik naturaren irudi bikoitzak dirau, gorputz fisiko gisan eta gorputz bizidun gisan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 9. orr.

Hodeiaren erdian lau izaki bizidun zeuden, gizaki-itxurakoak.  Elizen arteko biblia   Ez 1,5

Nondik etor daiteke halako izaki biziduna, zugandik izan ezik?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 216. orr.

"Munduko izaki bizidun zaharrena" [...] hiru mila urte inguru omen dituen sekuoia, eta Mary Annek bere izenaren historia adierazi digu.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 386. orr.

Gizaki bizidun bat hartu, Sergei Golovin adibidez, panpina balitz bezala lotu, eta lepotik eskegitzen dute, hil arte.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 77. orr.

Eroaren gisan sartu zen Henne errabinoaren langelan, arropa zarpailduta, txorimalo biziduna.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 42. orr.

Ez zen panpina biziduna, ezinezkoa baita panpina bizirik egotea, baina jostailu bizidun bihurtu zuten agian, jadanik gizon ez ziren agureei pentsamendu lotsakorrik ez eragiteko.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 31. orr.

Hegaztien arraultzak txito bizidun bihurtzen eta lurra, eurite handiak usteltzen duenean, harrez irakiten ikusten dugunez gero, [...].  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 149. orr.

Animaliak eta landareak bizidunak dira.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 170. orr.

Organismo bizidun bat ikustea gure tentsio fisiko-matematikoen aurka dago.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 9. orr.

Batez ere prototipo bizidunek erakarri dute bisitarien arreta: dinosauro berritsuek, ibilgailu mikroskopikoek eta antzerakoek.  Berria - Ekonomia   2004-06-12

Beren hobietatik jaikitako hil bizidunak, oro koipe eta lizun.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 212. orr.

Egitura bizidun orok jatorri biziduneko beste material-ekarpen ororekiko mesfidantza basatia erakusten duenez, [...].  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 305. orr.

Kreazioa ordenan eta edertasunean garatuko den zer biziduna da.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 25. orr.

Behinola bizidun izandako emakumearen gai petrifikatua omen zena.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 21. orr.

Berehala, harria bizidun bihurtu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 254. orr.

Glup, zabor bizidunak filma apirilaren 2an estreinatuko dute.  Berria - Kultura   2004-03-16

Kolejioko plazan, krexa biziduna ikusten ahalko da.  Herria   2002-12-19

2 (izen gisa)

Eman bitza lurrak mota guztietako bizidunak: abereak, narrastiak eta piztiak. Genetikoki eraldatutako bizidunak kasuz kasu aztertzen dira.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 16. orr.

Egin bezate borbor urek bizidunez beterik eta egin bezate hegan hegaztiek airean, lurraren gainean.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 16. orr.

Bizidunetarik ahalik urrunen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 66. orr.

Biologiarako hain garrantzitsua den eboluzioak aldaketa nabarmena dakar bizidunak eta bizigabeak aintzat hartzeko orduan. Fisikak azal ditzake bizidunak izaki materialak diren heinean; baina ez, bizidunak diren heinean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 285. orr.

Nautilus moluskuaren antzeko antigoaleko bizidun batzuen fosilak ziren.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 124. orr.

Aingeru santuak erabakia da hau, bizidun guztiek jakin dezaten Goi-goikoa dela giza erreinu guztien jabea.  Elizen arteko biblia   Dn 4,14

Hildakoek bizidunei kentzen baitzieten lurra.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 321. orr.

Ez direla aurrerantzean urak uholde bihurtuko, bizidun oro suntsitzeko.  Elizen arteko biblia   Has 9,15

Egundaino ez zen bizidun bat ere Azpimundura jaitsi, kondaira zaharren batean ez bazen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 55. orr.

Arima bera da bizidun bezala begetatiboa, sentibera bezala sentsitiboa eta arrazoidun bezala adimentsua.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 58. orr.

3 (izen gisa, izenondoekin)

Teleskopio berriarekin bizidun estralurtarrek igorritako seinaleak oso distantzia handietara ere hauteman daitezkeela diote adituek.  Berria - Gaiak   2006-04-16

Eguraldiaren koxka ttikiena sentitu dezakeen xomorrori, bizidun ttiki eta handiagoei, aziendei, bertako txori eta hegaztiei.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 444. orr.

Botere laikoaren helburua, berriz, bizidun hilkorren denborazko bizi on, zoriontsu eta baketsua baita.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 132. orr.

Gu bizidun soinezko izateak ezin digu ahaztarazi gizaki hautaria, ezagutaria, maitaria ari garela aztertzen.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 90. orr.

Biokimikariak eta genetistak lankidetza estuan aztertzen hasi dira material bera, bizidunetatik sinpleena: bakterioak eta birusak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 103. orr.

Nautilus moluskuaren antzeko antigoaleko bizidun batzuen fosilak ziren.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 124. orr.

Lurraren berotzeak elikagaiok jasotzea eta barreiatzea eragoz dezake eta itsasoetako bizidun orori eragin.  Berria - Gaiak   2004-10-19

Nik uholdea bidaliko dut mundura, zerupeko bizidun guztiak suntsi ditzan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 26. orr.

Gorpuzkitxo delakoa gizaki egiazko biziduna zuti dadin.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 64. orr.

4 marrazki bizidun

Marrazki bizidunekin hazi eta hezi banintzen.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 189. orr.

Benitok berak kutsatu zidala marrazki bizidunak ikusteko ohitura.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 289. orr.

Marrazki bizidunetako kontuak dira horiek.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 57. orr.

Katalanezko eskaintza TV3 kateak doan emandako marrazki bizidun, telesail eta dokumentalek osatuko dute.  Berria - Mundua   2004-08-07

Marrazki bizidunetako Super Saguaren parekoa.  Berria - Gaiak   2004-08-25

Marrazki bizidun digitalen etorrerak baina, inperioaren zutabeak gogor astindu ditu.  Berria - Ekonomia   2006-01-26

Animazioa gustuko dut, baina ez marrazki bizidun hutsak egiteko.  Berria - Kultura   2004-04-02

Pelikula hark, gainera, gehiago zirudien marrazki bizidunetakoa beste ezertakoa baino.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 189. orr.

Borrokari plantan hasi zitzaidan, telebistako marrazki bizidun japoniar pairaezinetako pertsonaien gisara.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 282. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bizidun bakarra (3); bizidun bakarrak (3); bizidun bat (9); bizidun batek (3); bizidun batekin (4); bizidun baten (8); bizidun bihurtu (3); bizidun bilakatu zen (3); bizidun eta (8); bizidun guziak (3); bizidun guztiak (22); bizidun guztiak hil (3); bizidun guztiei (9); bizidun guztiek (6); bizidun guztiekin (6); bizidun guztiekin egiten (3); bizidun guztien (13); bizidun oro (9); bizidun orok (8); bizidun ororen (9)

dabiltzan bizidun (3); diren bizidun (3); eta bizidun (12); eta bizidun guztien (3); eta izaki bizidun (4); gizaki bizidun (3); izaki bizidun (37); izaki bizidun baten (4); marrazki bizidun (9); organismo bizidun (4)

bizidunak dira (3); bizidunak direla (4); bizidunak eta (6); bizidunak ikusteko (5); bizidunak ikusten (4); bizidunak oro (3); eta bizidunak (5); guztietako bizidunak (3); izaki bizidunak (11); marrazki bizidunak (24); marrazki bizidunak ikusteko (5); marrazki bizidunak ikusten (4); mota guztietako bizidunak (3); orotariko bizidunak (3)

bizidunek ez (4); izaki bizidunek (7)

bertako bizidunen (3); bizidunen artean (10); bizidunen arteko (5); da bizidunen (5); ere bizidunen (3); eta bizidunen (11); eta bizidunen arteko (3); izaki bizidunen (15); marrazki bizidunen (7)

marrazki bizidunetako (22); marrazki bizidunetakoa (3); marrazki bizidunetan (3); marrazki bizidunetatik (4)

bizidunik ez (5); bizidunik ihes (4); bizidunik ihes egin (4); da gizaki bizidunik (4); gizaki bizidunik (4); gizaki bizidunik ihes (4); izaki bizidunik (4)


bizidura iz giro bizia.

Erran daukute herrian bizidura badela beti, 2003 ko urteak oraino bi elkarte gehiago sortu dituela eta agian segituko duela 2004 urteak zerbait berri ekarriz.  Herria   2004-01-22


biziemaile ik bizi 18.

biziera (ETCn 683 agerraldi; orobat bizikera ETCn 64 agerraldi) 1 iz bizitzeko era edo modua, bizitza.

Ez zuten gizon egarrituek hiri nagusitik oporretara zetozen jende handi horien biziera gutiziatzen.  Berria - Kultura   2004-08-21

Nire bizierak ez du ezer interesgarririk, eta nik neuk ere ez.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 181. orr.

Memoria, oroitzea, hori da bizitza, biziera bakarra, batak bestearengan izan dezakeen lekua.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 84. orr.

Don Kijote Mantxako zaldun famatuaren izaera eta biziera nolakoak ziren agertzen diguna.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 15. orr.

Frantziskoren biziera munduan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 741. orr.

Ez ote nuen bada garaia, neure biziera neronek moldatzeko?  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 14. orr.

Zure heriotza oroigarri izango da, zure biziera eta jokabidea izan diren bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 539. orr.

Hau egin ondoren, Frantziskorekin elkartu zen, haren biziera eta janzkera hartuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 197. orr.

Izan ere, santutzat banaukate eta gizon santuari dagokion biziera egingo ez banu, itxurazale izango nintzateke".  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 589. orr.

Erregearen oniritzia lortu eta aginteaz jabeturik, berehala behartu zituen Jasonek herritarrak greziarren biziera hartzera.  Elizen arteko biblia   2 M 4,10

-Nire biziera guztian egon den gertakaririk garrantzitsuena, zu izan zara.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 71. orr.

Ekainaren 6a: egun garrantzitsua nire bizieran.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 17. orr.

Eta Neure bizieran lehenengo aldiz Mauleraino joan nintzen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 335. orr.

Euskaldunen biziera ez ezik, pentsaera ere aztertu nahi izan zuten, euskaldun izatearen muina zertan zen behin betiko definitu nahian.  Berria - Kultura   2006-02-21

Tesi bat daukat idatzia, Euskal Herriko (sic, letra handiekin) hizkuntzaren edo hizkuntzen egoeraz, bizieraz, borrokaz edo dena delako zera horren gainean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 102. orr.

Txindurrien bizieraz eta ohituraz jardun zidan gero.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 158. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Jokaera, sentiera eta biziera alternatiboak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 438. orr.

Espainola arraza tirtiriku, egonarrigabe, indiziplinatu bat da, ezgauza ezer ganorazkorik eta iraunkorrik jasotzeko, ez zientzian, ez artean, ez biziera politikoan.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 187. orr.

Kristauen biziera berria.  Elizen arteko biblia   Erm 6,1 tit

Hemen daramadan biziera akigarria da guztiz, pausuan gehiegia eta berdintasunean motela baita.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 71. orr.

Nolako janariak zeuden haren mahaian, nolako biziera dotorea zeramaten haren funtzionarioek.      - 1. orr.

Batzuk bertan geratu ziren eta azturak aldatu zituzten, honela biziera nomada garatuz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 421. orr.

Debozio handiz hartu zuen bereziki Ostiako gotzain Hugolino jaunak, gizon ospetsua oso beraren ohitura on eta biziera santuagatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 244. orr.

Karguan ezarrita, grinaz betea agertu zen Ordenaren alde eta biziera zorrotza eraman zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1141. orr.

Askok ikusi zuten haien biziera apal eta zintzoa eta entzun zituzten haien hitzak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 530. orr.

Gainerako guztiak (biziera latza eta pobretasuna, egituren sinpletasuna...) horren zerbitzuko behar du.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 160. orr.

Izan zaitez, ordea, sinestedunentzat eredu hitzetan, jokaeran, maitasunean, sinesmenean eta biziera garbian.  Elizen arteko biblia   1 Tm 4,12

Bekatuzko bizierari uko eginez, zuzentasunaren arabera bizi gaitezen.  Elizen arteko biblia   1 P 2,24

Handik alditxo batera, munduko bizieratik atera nintzen.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 109. orr.

Frantziskok espirituaren eta frantziskotar bizierako dinamismoen bideak aztertzeko izan zuen bereizketa-esperientzian.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 42. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Garai hartan San Frantziskok, Jainkoaren oihulari berri eta bere biziera-etsenpluz penitentzia eta apaltasun santuan trebatzaile zenak, [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1063. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gaztea anai Simonekin egoten zen, honek komentu-bizierako arauak erakuts ziezazkion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1020. orr.

Hain meritu handiko erlijio-biziera zeraman, non Kristo bedeinkatuak mirari ugariz ohoratu baitzuen bai bizitzan eta bai heriotzan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1024. orr.

Anaia batek bi alaba zituen monasterioan, erlijioso-biziera bikaina zeramatenak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 408. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

anaien biziera (9); anaien biziera eta (6); apostoluen biziera (3); beraren biziera (3); bere biziera (9); beren biziera (5); biziera eta (34); biziera eta jokabidea (5); biziera guztiz (4); biziera hartzera (3); biziera hau (3); biziera latza (5); biziera santu (4); biziera santu eta (3); biziera santua (7); biziera santua eta (3); biziera santuaren (7); biziera zintzo (3); biziera zintzo eta (3); eta anaien biziera (3); eta beraren biziera (3); eta biziera (21); frantziskoren biziera (3); gure biziera (4); haien biziera (5); haren biziera (10); lehengo biziera (3); nire biziera (3); nolako biziera (4); santuaren biziera (3); zure biziera (7); zure biziera eta (4)

bizieraren berri (3)

apostoluen bizierari (3); eta bizierari (4)

bizieratik atera nintzen (3); munduko bizieratik atera (4)

bizieraz eta (4); eta bizieraz (6)


bizigabe (ETCn 741 agerraldi) 1 izond bizirik ez duena. ant bizidun.

Gorputz bizigabean arimaren hazirik geratzen da ala ez?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 205. orr.

Hipotesiaren arabera, bizia material bizigabetik sortu da, eta horrek bideratzen du egingo den ikerketa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 286. orr.

Dohakabeak, ordea, gauza bizigabeetan itxaropena jarri eta giza eskuen egintzak jainkotzat hartu dituztenak.  Elizen arteko biblia   Jkd 13,10

Harrezkero Kreatzailea gorestera eta maitatzera gonbidatzen zituen hegazti, animalia, narrasti eta izaki bizigabeak berak ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 219. orr.

Sorkari bizidun eta bizigabeei zien maitasuna.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 382. orr.

Izadi bizigabean, edo abere bizitza besterik ez duenean, ez dugu sentsuen arabera baldintzatutakoa baino beste ahalmenik pentsatzeko oinarririk aurkitzen.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 203. orr.

Izatasun irrazional eta bizigabeak, euren genero eta ordenan hartuta, unibertsoaren harmoniarekin bat datoz.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 365. orr.

Sistema bizigabeekiko jarraikitasuna edo haustura.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 286. orr.

Lewontin-ek dioen bezala, biologiaren historia bizidun eta bizigabe direnen arteko desberdintasunaren inguruko borroken historia da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 284. orr.

Hizkuntza, gizarte masaren bizitzarekin dago gorputz egina, eta gizarte masa, izaeraz bizigabea izanik, batez ere iraunarazteko faktore gisa agertzen da.  Berria - Kultura   2004-10-15

Oroitzea ez da ezin konta ahal aztarna finkatu, bizigabe eta fragmentario akuilatzea.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 176. orr.

2 irud/hed

Erregina zuriak bere aurpegi bizigabea Ronen aldera jiratu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 255. orr.

Gizonaren begiak, beregan iltzaturik, kale estu eta iluna argitzen duten leiho bizigabe gorrixkak.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 128. orr.

Batek arimarik baduen ere ez dakiela, edo duenik behintzat ez duela sentitzen, edo marrazki bizigabe baten pare ikusten duela bere burua.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 33. orr.

3 (adizlagun gisa)

Egun batean hotz, bizigabe, hilik ekarri zuten. Izokin-koloreko jantzi zetazkoa bizigabe zetzan aulki gainean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 207. orr.

Eskumako besoari zure gerritik irristatzen utzi dio, gainean guztiz geratzen zaizun arte, bizigabe.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 199. orr.

Odol gorri bakarra filmetakoa baita, harakinaren eskutik mostradorera jausita, zapal, bizigabe eta trinko.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 136. orr.

Beren baitara bilduak daude, lo dagoen masa handi bat bezala, hilerriko lurrez ihintzatu balituzte bezain bizigabe.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 120. orr.

4 (izen gisa)

Haren indar miragarriaz adimengabeko izakiek haren irakaspena onartu ez ezik, bizigabeak ere, arima balute bezala, predikatzailearen zerbitzuan jartzen baitziren. Biologiarako hain garrantzitsua den eboluzioak aldaketa nabarmena dakar bizidunak eta bizigabeak aintzat hartzeko orduan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 818. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bizigabe eta (4); eta bizigabe (4); eta bizigabeak (6); izaki bizigabeak (3)


bizigabeki adlag era bizigabean.

Zeren eta erronka hari Johanan ben Zakkai errabinoak erantzun baitzion judaismoari erakundezko egitura bizigabeki zurruna eta aztura psikologiko pasiboki setatia emanez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 266. orr.


bizigabeko izlag bizigabea.

Ez da lotsaz gorritzen bizigabeko gauza bati eskariak zuzentzeaz.  Elizen arteko biblia   Jkd 13,17

Natanaelek Klarari deitzen dio automata bizigabeko madarikatua eta ez Olinpiari.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 96. orr.


bizigabetu, bizigabe, bizigabetzen du ad bizi gabe utzi.

Izan ere, irakurria nuen nik nola hartzen zituzten gizon zuriek indiarrak eta beltzak, baita nola hauetarik anitz lehertu eta bizigabetu izan zituzten.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 541. orr.

Alderantziz, adimena [...] errotik subjektibatu eta mugakortu egiten du, berak osotasunetik ebaki, bizigabetu eta higigabetu, eta beste gauzekiko oposizioan jarri duen mugatua bakarrik ezagutzeko funtzioaz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 85. orr.


bizigai (29 agerraldi, 716 liburu eta 1 artikulutan; ETCn 260 agerraldi; orobat bizikai g.er.) 1 iz janaria, hazkurria. ik bizigailu.

Bizigaiak saltzen dizkizunarekin harreman onak edukitzea komenigarria izaten delako beti.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 155. orr.

Jeneralak bizigaiak eskatu zituen Frantziara, eta aldameneko herriaren laguntzari esker, bere jendeari jaten eman eta ostatua prestatu ahal izan zuen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 211. orr.

Hornigai, bizigai eta garagardo-kantitate handiak aurkitu ziren, bidelapurrek etxola eta aletegi eta haitzulo abandonatuetan ezkutaturikoak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 380. orr.

Biltoki handi bat zegoen, non gordetzen baitzen etxean premiazkotzat jotzen genuen guztia, hala nola bizigaiak eta bertze mila hornidura suerte.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 29. orr.

Agortean eta gosetean eman beharko baitio bizigaia, hezealdian eta onaldian zerbitzatu zuenari.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 139. orr.

Eguneroko bizigaia eskuratzeko.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 45. orr.

Eguneroko bizigaia irabazi ahal izateko.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 153. orr.

2 biziaren gaia.

Hornigai, bizigai eta garagardo-kantitate handiak aurkitu ziren, bidelapurrek etxola eta aletegi eta haitzulo abandonatuetan ezkutaturikoak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 380. orr.

Soldadu alemanek, igaro ziren herrietan, bertan zeuden biztanleak bildu [...] eta tiroz hil zituzten, eta lurra izan zitzaien bertakoei, ordu arte bizigai bezala, ordutik aurrera hobi.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 183. orr.

Baina hondakinak suaren arragoan xahutu eta garbituz gero beste zerbait dira, errauts dira, "bizigai" dira berriro.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 146. orr.

Allen Ginsberg-en Orroa poemaren egitekoa ere -Arestiren Maldan behera iniziatikoa bezala, Lete/Laboarena bezala, Dylanena edo Lennonena bezala- izarren hautsa bizigai bihurtzea zen, bere belaunaldiko gazte sakrifikatuen komunioan.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 148. orr.

3 (izenondo gisa)

Joan-etorri sakoneko mugimendu bati ekin eta, azkenik, plazerrez arnasestuka, isuri bizigai epela botatzen dio erraietan, deus ez dira ez bata ez bestea isuri bizigai hori gabe.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 82. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

isuri bizigai (4)


bizigailu (ETCn 16 agerraldi) iz bizigaia.

Armaz ez bazen gosez etsiko genuelakoan, ziudadelaren inguruan uztaia hertsatu zuen Terridek, bizigailu bakar bat ere etor ez zedin gure eskuetara.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 224. orr.

Present eta bizigailu estimagarria haur eta hauen aita amentzat.  Herria   2004-11-25

Joey nagusiaren mutilak lau asteetarik behin bizigailuak eroaten zizkionean, ardiez ahalik lasterren axolatzera lehiatzeko, haragi freskoa gordinik irents zezakeen: ai zer plazera odolaren jario lodia kokotsean behera isurtzen sentitzea!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 36. orr.


bizigaitasun iz bizitzeko gaitasuna.

Hala ere, Sortzailearen etengabeko onberatasunak aingeru gaiztoei bizitza ematen die eta ahalmen iraunkorra, bizigaitasun hau gabe hil egingo bailirateke.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 345. orr.


bizigaitz izond bizitzeko zaila.

1942ko udazkenean Turingo zazpi lagun geunden Milanen, mutil eta neska, gerrak bizigaitz bilakatzen zuen hiritzarrera arrazoi desberdinek bilduak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 171. orr.

Susanarik gabeko bizitza bizigaitza zela etsita nengoenean, zer eta sekula gertatu izan zaidan onena agertu zitzaidan ustekabean, Esti alegia, laster bigarrenez aita egingo nauena.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 298. orr.


bizigarri (ETCn 998 agerraldi) 1 iz izond/iz biziagotzen duena.

Kumyss hori behor eta gamelu esnez egindako edari bat da, edari bizigarria, baita mozkorgarria ere.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 350. orr.

Pertsona batentzat bizigarria beste batentzat hilgarria.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 456. orr.

Elurrak hartutako paisaia hartatik aire bizigarria hartu nahiz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 199. orr.

Umearentzat bizipenik onena, bizigarriena, bizkorgarriena eta maitagarriena da amaren bularretik esne beroa hartzea eta aldi berean haren larruazala, besoak, eskuak, musuak, hatsa eta bihotzeko taupadak sentitzea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 144. orr.

Ez da deus bizigarriagorik hipotesi bat baino.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 110. orr.

Niretzat hain bizigarria eta gozatsua den euri finaren azpian egin dut egonaldi bat.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 81. orr.

Hain zen musika gordin eta bizigarria, non basoko animaliak, handi zein txiki, bide ertzera atera baitziren Joanes mezulari gaztea ikustera.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 189. orr.

Zer ostia gertatu zen nire harreman askatzaile eta bizigarri hartan, mundua irensteko ahalmena ematen zidan hartan guztian?  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 182. orr.

Espero daiteke ingurune espiritualki gogorrek eragin bizigarria izatea erlijiozko ahaleginetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 139. orr.

Freskotasun bizigarria nagusitu zen aretoan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 173. orr.

Baina jende espiritual eta gaitasun handiagokoarekin hitzaldi bizigarri eta sakonak jaulkitzen zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 347. orr.

Zutabe zaintsu haiek Europako lur zaharraren energia bildu eta bideratu egiten zutela, eta indar bizigarri hura guztia, harrizko nerbioetatik gora, ganga urrunetaraino igotzen zela.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 73. orr.

Ez dakidala nondik etorri naizen hona, bizitza hilkor edota herio bizigarri honetara.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 214. orr.

Gizarte bat gainbehera doanean ere, bere aurkako erasoak galvanizatu egin dezake ekintzara eta beste bizigarri bat gehiago eman.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 432. orr.

Kafe kikaratik hurrupaka edan zuen, likido garratz bizigarriak urdailerainoko bide osoa nola egiten zuen sentituz.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 204. orr.

Hori bizigarri bat da niretzat, lanean gogor jarraitzeko adorea ematen dit.  Berria - Kirola   2004-01-13

Obra handi ikusgarrietatik dena dezakeen nanoteknologia deritzanak sortu behar omen duen ezin ikusizko nanomundu ahaltsura igaro gara, nano mental askoren liluragarri eta bakarren baten -hau da, ekonomiaren- bizigarri).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 66. orr.

Zintzoaren hitzak askoren bizigarri, baina txoroak burugabekeriaz hiltzen dira.  Elizen arteko biblia   EsZ 10,21

Gau hartan kondesaren gorputza portu eta babes izan zitzaion Irisarriri, nekearen bizigarri, izuaren lasaigarri.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 118. orr.

Liburuak irakurtzen hazi zen, horietan aurkitzen baitzuen inguruko errealitatetan faltan sumatzen zuen bizigarria.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 15. orr.

Gehien hartzen diren substantzia psikoaktiboen artean depresoreak, bizigarriak, opioideak eta haluzinogenoak daude.  Berria - Gaiak   2004-03-20

· Lege-bizigarriaren bila zebilen juristarentzat Korana lur harritsua zen benetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 68. orr.

2 janaria biziagotzen duena.

Saltzaileen hizpideek gogaitu egiten zuten; janariak -okela beti, eta bizigarri minez maneatua- digestio astunak eragiten zizkion.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 202. orr.

Iparraldeko artilezko gauzakiak eta oihalak, frantses ardoekin eta italiar merkatariek Sortaldetik ekarritako ehunekin eta bizigarriekin trukatzen ziren feria haietan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 24. orr.

Mendebaldean, burdina, egurra eta esklaboak erosten zituen, eta Ekialdean saltzen zituen gero, bizigarrien, boliaren eta zetaren truke.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 24. orr.

Talmudaren edizioa, urrezko erloju bat, Hanukkah-ko argimutil bat, janari-bizigarrien kutxatila bat.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 194. orr.

3 bizi daitekeena, bizitzeko modukoa.

Del Valleren iritziz, ordea, nagusiez eta aginduez haraindiko eremua zen bizigarriena.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 55. orr.

Sabaiko giroa izugarri hotza zen, baina bizigarria-.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 21. orr.

Argiteria jarri nahi dugu, espaloiak zabaldu, eta, azken batean, oinezkoari eta kaleko hiritarrari kalea seguruagoa eta bizigarriagoa egin».  Berria - Euskal Herria   2006-04-20

Mendebalde modernoko gizartean, bere eragina lurbira bizigarri osora hedatua zuelarik [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 254. orr.

Parroki estatuek barbaroen aurka zituzten toki-mugetan mendebaldartzen ari zen munduan -hau idazteko garaian lurbira bizigarri eta ibilgarri osoa, zati bat izan ezik, hartzen zuena- [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 148. orr.

• 4 iz bizigaia, janaria.

Atera ogi-irina, bizigarriak, eta Idoiak eskatzen zion guztia, eta haur bat bezala aritzen zen, umeak sukaldetara jolasten direnean bezalaxe.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 136. orr.

Ez nuen galdetu bizigarriak nondik atera zituen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 61. orr.

Ogi puska batzuk bertze bizigarririk ez generaman gurekin.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 190. orr.

Jende nahiz animaliendako bizigarrien kontua egin.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 122. orr.

Ailegatu bezala, gure liberatzaileak harrapaka lotu zitzaizkien gazteluko bizigarri murritzei.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 127. orr.

Bihitegiak mukuru zeuden, setio luze baterako bezain, eta orgek, bizigarriz gainezka, egunero zeharkatzen zituzten lubakien gaineko zaldainak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 240. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bizigarri bat (5); bizigarri eta (7); bizigarri gisa (3); bizigarria da (4); bizigarria dela (3); eta bizigarri (3); eta bizigarria (4); eta bizigarria da (3); hiri bizigarria (3); sinesgarria eta bizigarria (3)


bizigarritasun iz bizigarria denaren nolakotasuna.

Biologiaren bizigarritasunaz egitekoa den ikerketa batentzat 18 000 euro ekartzen ditu departamenduak.  Herria   2005-11-10


bizigintza iz bizitzea.

Beharbada, hori zen amodioaren iturria, finkatu gabeko nortasun bat, bilaketa itsu bat, "bizigintzan" perfekzionatzeko ariketan xerkatu beharreko beste presentzia bat, edozein izanda ere.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 119. orr.


bizigiro iz norbait bizi den giroa.

Jende horrek guztiak hamar-hamasei urte zeramatzan nire etxean, ongi ezagutzen ninduen, ongi ezagutzen zuen etxea, lurraldea, nire bizigiro guztia.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 294. orr.


bizigogo ik bizi 19.

bizigorde iz **

Ekarriko genituen akordura olatu garratz batek iragan urtean handik eraman zituen lanpernazaleak, herritarrak, koadrilako izendatzen genituenak orain, gure burua hondamen hartako bizigordeak sinetsita.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 143. orr.

Ni gurman zarratzen ari den errealitatetik urrun eta urrunduz noa, zorabioan, hostopeko neska ezezagunak odoluste gozoan dantzarazi banindu bezala, hondamendi latzetako bizigordeen koadrilakoa bihurtzeraino.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 169. orr.


bizigorritu, bizigorri(tu), bizigorritzen du ad **

Motoaren ispilu txikian begiratuz bizigorritu zuen ahoa Oscarren opariarekin.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 109. orr.


bizigune (67 agerraldi, 8 liburu eta 29 artikulutan; ETCn 540 agerraldi; orobat bizi-gune g.er.) 1 iz norbait eta norbaitzuk bizi diren gunea.

Nire nerabezaroan, eta areago nire haurtzaroan, Labartza bera izan zen nire bizigunea.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 96. orr.

Pigalletik gertu, artista eta musikarien bizigunetik gertu.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 272. orr.

Bizigune haiek guztiak, atzerritar poloniarrek sortuak haien izenei erreparatuz gero, arpilatu eta erraustu egin zituzten gupidarik gabe.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 364. orr.

San Frantzisko inguruan bizi da, hiritik kilometro batzuetara dagoen bizigune batean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 160. orr.

Horren ondoren, zailtasunik gabe instalatzen du errealitatea berak sorturiko bizigune horretan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 170. orr.

Biztanleei eremu berriak eskaini nahi dizkiegu, baina horrekin batera ekonomia jarduerak bultzatu, auzoak bizigune izan daitezen eta ez soilik lotarako guneak.  Berria - Euskal Herria   2006-04-19

Nicolas Sarkozy Barne ministroaren hitzek bihotz-bihotzean zauritu dituzte bizigune txiroenetako biztanleak.  Berria - Harian   2005-11-06

Arruzetz auzoan bizi diren barazkigileek epe motzean eremuak galduko dituzte hor altxatuko den bizigune berriaren fagoretan.  Herria   2005-03-03

Armadak emandako azalpenen arabera, egoitza hori ekintzaile palestinarrek gerizaleku gisa baliatzen zuten, Gaza eskualdeko iparretik Israel hegoaldeko biziguneetara Kassam koheteak botatzeko.  Berria - Mundua   2006-04-02

Al-Khobargo enpresa baten egoitzari eta hurbilean kokatutako biziguneari.  Berria - Mundua   2004-05-30

2 (hitz elkartuetan)

Ehunka palestinarrek ihes egiten jarraitu zuten atzo Egipto eta Gazako mugan dagoen Rafako errefuxiatu bizigunetik.  Berria - Mundua   2004-05-18

Palestinarren ehunka etxe deseginda geratuko dira Rafako iheslari bizigunean.  Berria - Mundua   2004-05-18

Ehunka palestinarrek ihes egiten jarraitu zuten atzo Egipto eta Gazako mugan dagoen Rafako errefuxiatu bizigunetik.  Berria - Mundua   2004-05-18

9 palestinar gehiago hil zituzten soldaduek Rafako errefuxiatu bizigunean etxez etxe egindako araketen ondorioz.  Berria - Mundua   2004-05-21

Israelgo Armadak airez eta lurrez eraso zuen atzo Rafako errefuxiatu palestinar bizigunea.  Berria - Mundua   2004-05-14

3 irud/hed

Amaren antzearen testigantza intimoa eskaintzen zidan eta, haren gorputza eta keinuen itxura gordeaz gainera, haren talentuaren, haren gustu sendoaren, haren artista arimaren bizigune bihurtua zen.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 71. orr.

Bihotz-berritzea, eukaristia eta gorespena dira gutunaren bigarren zatiko gai nagusiak, are gehiago, Frantziskoren bizigune nagusiak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 113. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

errefuxiatu bizigunean (12); errefuxiatu palestinar bizigunean (4); iheslari bizigunean (3); palestinar bizigunean (4); rafako errefuxiatu bizigunean (4); rafako errefuxiatu bizigunearen (3); rafako errefuxiatu biziguneko (3); rafako errefuxiatu bizigunetik (3)


bizigura iz bizinahia.

Zeren, bizigura handiegiz edo heriotzaren beldurrez, ahaide gaixoak bisitatzeari albo egiten ziotenek bueltan heriotza zakar eta errukarriaren zigorra jasotzen zuten, bakarrik, laguntza gabe, bertan behera hiltzen zirela.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 461. orr.


bizihaztu, bizihaz, bizihazten du ad **

Argazkiek betirako itxurak bizihaztu.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 63. orr.

Saint Florentingo elizatik zilarrean bizihaztu Jesusen tailua iltzatua zekarren egurrezko gurutzea.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 84. orr.

Jargietan barrez bizihaztuak oro barreiatu ziren, pika-bele saldo.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 318. orr.


bizijale izond **

Hildakoaren bularreko bi zuloak ongi bereiz zitezkeen arropa artean, beltzak eta ikaragarriak zirelako, munstro bizijale baten begien antzekoak.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 113. orr.


bizikai ik bizigai.

bizikemen ik bizi 22.

bizikera ik biziera.

biziki (ETCn 10.674 agerraldi; orobat bixiki g.er.) 1 adlag bizitasunez; asko, oso. ik biziro. (aditz batekin)

Biziki harritu zen fedegabeen lurralde batean Jesukristo hil zuen Arma Santuari buruzko dokumentu bat erakutsi ziotenean.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 259. orr.

Dama haiek biziki haserretu zitzaizkion, zakarki muturtu ere.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 259. orr.

Hori jakitean, biziki beldurtu zen, hiri handia baitzen Gabaon.  Elizen arteko biblia   Jos 10,2

Senditzen nuen amatxik eta amak biziki maite nindutela.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 13. orr.

Eroek biziki erakartzen naute.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 339. orr.

Ene rugbyko lagunak biziki estimatzen eta maitatzen nituen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 83. orr.

Ez, mila esker baina ez; dena dela, biziki estimatzen dizut eskaintza.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 27. orr.

Arranguraz betetako elkarrizketa hark Florent biziki gogaitzen zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 197. orr.

Behin eta berriro biziki ahalegintzen nintzen neure burua ezagutu nahian.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 83. orr.

Zeren etsaia biziki saiatzen baita laburtzen kontenplatze, hausnartze edo otoitze hartako ordu hura.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 37. orr.

Europako aldi merkantilista biziki gogorarazten duen sekuentzia batean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 122. orr.

Bere bekatuen barneko damua nahi badu, edo haien gainean biziki negar egitea.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 77. orr.

Noiztenka iduritzen zait gauza zenbaitez jabetzen dela, eta istorio horrek biziki inarrosi zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 29. orr.

Xantzak ez zidan biziki iraun.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 195. orr.

Ez zuen biziki lagundu, lau hilabete haietan hogei kilo galdu baitzituen hala ere.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 81. orr.

-Bai horixe, Pavel Ivanovitx! -esan zuen Manilovek, ideia hori biziki gustatu baitzitzaion-.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 62. orr.

Biziki hunkitu zuen aitaren erbestealdia partekatzera zihoazen bi gazte haien egoerak. hire anaia Gariete ez nian jakinaren gainean hil, eta biziki nozitu nian heriotza hura.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 357. orr.

Ez du biziki munta, Doktor agurgarria, jendek gu geu judika gaitzaten.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 50. orr.

Jainkoarren!, biziki irrikatzen ditugun gutizia bi.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 140. orr.

Literatura saila biziki laket zuen.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 127. orr.

-Bai, biziki zahartua da.  Herria   2001-04-05

Gustatuko litzaidakek gertatzen zaidan guztia hain biziki ez sentitzea eta hain estuan ez hartzea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 492. orr.

Jakizu biziki atsegin izan dudala gu bion arteko erokeria hau.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 171. orr.

Zorionekoa Jaunari begirune diona eta haren aginduak biziki atsegin dituena.  Elizen arteko biblia   Sal 112,1

Biziki gorroto zituen neska eder lotiak eta pospolo-saltzaileak.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 28. orr.

Gogoko dinat biziki heure harrotasunean min har dezanan, gogoko dinat biziki defendatzeko eskubiderik gabe egon hadin, bortxakeria molde hau gogoko dinat biziki!  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 109. orr.

Hemen aurkezturiko heroien arraza hain biziki zegoen olerkariaren eta haren publikoaren irudimenean sartua, ezen beharrezkoa baitzen hari leku bat aurkitzea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 162. orr.

Jonasek gaizki hartu zuen hori, eta sumindu egin zen biziki.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 166. orr.

2 (adizlagun edo kideko batekin)

Biziki ongi, jauna.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 69. orr.

Biziki pozik zegoen halako gizasemeak bere elizbarrutian izateaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 202. orr.

Erregek biziki gaizki hartu bide zuen gutuna eta ez zion berak ihardetsi nahi izan, baina Carranzaren epaileari helarazi zion gutuna bera.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 24. orr.

Zakilburuaz biziki ongi dastatu nuen sarketaren plazerra.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 43. orr.

Gela sabaia biziki gora, eta hantxe, gorenian, leiho ttipi bat burdin barraz garnitua.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 15. orr.

Alimaleko ziloek, putzuek bidea mozten ditie nunahi, barna, biziki barna.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 41. orr.

Anitzetan, gaua jaustean, biziki urrun nago.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 122. orr.

Etxe horretan haurrek ama galdu zuten biziki goizik.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 11. orr.

Frantzian, adibidez, biziki aspalditik asmatua zuten Clovis erregearen historia saindu mitikoa.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 59. orr.

Biziki nekez.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 21. orr.

Orain, adiskide maitea, biziki kontent izanagatik, biziki asaldaturik naiz orobat.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 75. orr.

Ohartu nintzen biziki umore gaixtoan zela.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 24. orr.

Biziki kezkaturik zebilen batera eta bestera.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 113. orr.

Santuaren hitzek biziki hunkituta, oso gustura entzuten zion.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 218. orr.

Distira iluneko larruazal hura zuen neskatoak sentiarazi zion ziurrenik, harrigarriro biziki, ez zitzaiola gizon-bizitza luzerik geratzen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 111. orr.

3 (izenondo batekin)

Olaren aterpean, Joanesek gasna biziki eztiak ontzen zituen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 128. orr.

Sufrikario biziki latza gertatu zitzaion ikustea [...] mutil hark berdin gogoko zituela ebakera axolagabeko janzkidun damak eta metalezko instrumentu burrunbatsuen pareko kolore biziez jantzitakoak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 101. orr.

Proposatzen dizudana biziki sinplea da.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 21. orr.

Ondoko egunak biziki luzeak iduritu zitzaizkidan.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 90. orr.

Roger Etxegaraik, aldiz, egin zuen beste lan bat, nihaurk erran behar banu, enea baino biziki aberatsagoa.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 163. orr.

-Ez nazazu horrela begiratu otoi, ez naiz biziki ederra.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 136. orr.

Ni baino biziki indartsuagoa baitzen eta denetan trebe. Rubenen eta Gaden ondorengoek abere-talde biziki handiak zituzten.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 24. orr.

Biziki arrotzak zaizkigun ohiturak.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 29. orr.

Holako garaipen ttipiak biziki premiatsuak dira bakartasunean irauteko.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 61. orr.

Biziki on zaiela, baldin aukera aldakorrari dagozkion gaiak hautatzeko garairik edo gogo handirik ez badute.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 115. orr.

Atorra ubela, biziki 'tendance', zapata berriak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 31. orr.

Biziki gustukoa nuen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 25. orr.

Arku biziki tenkatutik jaurtiriko geziaren etsenplua aurkezten zitzaienean.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 202. orr.

-Burutik eginda dago, ongi da -esan zuen-, eta atsegina ere bada, biziki.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 113. orr.

4 (bestelakoetan)

Biziki anitz gauza hautemateko gai da giza Izpiritua.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 161. orr.

Azkenean, Compiègne-n biziki anitz baginen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 33. orr.

O. Marquardenak, biziki testu inportanteak, ez dira irakurterrazak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 281. orr.

Nekazari nafarra bera, biziki traje polita zeramana.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 55. orr.

Biziki emazte bihoztoiak dira.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 69. orr.

Kattalinek biziki harreman hurbilak izan zituen, ttipidanik, aitatxi Joanesekin.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 9. orr.

Giza gorputzak [...] kanpoko gorputzek biziki modu anitzez hunkituak izan daitezke,  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 325. orr.

5 bizikien adlag

Argitaletxe txiki bat zen adiskideek bizikien gomendatu zidatena, bere liburuengandik bainoago, Lydie Vidal idazlearen argitaletxea zelako ezaguna.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 187. orr.

Krimentzat hartu behar al ditugu naturaren elkarketa gozoenak, berak bizikien aholkatzen eta agintzen dizkigunak?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 131. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

ainitzek biziki (5); arte biziki (7); artean biziki (7); badira biziki (5); baina biziki (21); bainan biziki (15); baino biziki (27); bat biziki (62); bat biziki ederra (8); bat biziki interesgarria (5); batzu biziki (21); batzu biziki ederrak (7); batzuetan biziki (5); batzuk biziki (7); bazterrak biziki (9); bera biziki (8); berak biziki (5); berean biziki (5); bereziki biziki (6); beti biziki (5)

biziki aberatsa (8); biziki abilki (6); biziki ahalegindu (7); biziki ainitz (17); biziki ainitz jende (5); biziki aipatu (5); biziki aise (13); biziki anitz (6); biziki argitu (6); biziki atakatua (7); biziki atsegin (10); biziki atxikia (21); biziki atxikia zen (8); biziki atxikiak (11); biziki azkarra (7); biziki bakan (7); biziki balio (5); biziki baliosa (8); biziki barna (8); biziki berant (11); biziki bero (13); biziki besta (7); biziki bihotz (5); biziki denbora (11); biziki denbora guti (5); biziki desiratzen (5)

biziki eder (5); biziki ederki (26); biziki ederra (50); biziki ederra eta (5); biziki ederra izan (10); biziki ederrak (20); biziki egokia (5); biziki egun (5); biziki emeki (9); biziki emendatu (7); biziki erraza (5); biziki erraza da (5); biziki eskertu (20); biziki eskertu zuten (5); biziki eskertuko (11); biziki eskertzen (24); biziki estimatzen (32); biziki eta (5); biziki ezagutua (39); biziki ezagutua da (10); biziki ezagutua zen (5); biziki ezagutuak (8); biziki fite (6); biziki fleitean (5); biziki gaizki (18); biziki garrantzitsua (19); biziki garrantzitsua da (16); biziki gauza (8); biziki gehiago (13); biziki giro (12); biziki giro onean (7); biziki gisakoa (5); biziki gizon (7); biziki gogoko (6); biziki gogotik (8); biziki gora (11); biziki gorroto (6); biziki gustatu (13); biziki gustatzen (7); biziki guti (31); biziki gutxi (5); biziki handia (13); biziki handiak (5); biziki harritu (16); biziki harritu zen (5); biziki harritu ziren (5); biziki harritzen (5); biziki haserre (5); biziki haserretu (43); biziki haserretu zen (31); biziki haserreturik (7); biziki hunkigarria (5); biziki hunkitu (14); biziki hunkitua (7); biziki hunkitzen (5); biziki hurbil (21)

biziki indartu (6); biziki inportanta (6); biziki inportantea (7); biziki interesatzen (13); biziki interesgarria (16); biziki interesgarriak (11); biziki irrikatzen (7); biziki jende (12); biziki jendekina (9); biziki kario (12); biziki kartsua (10); biziki kartsua eta (6); biziki kasu (17); biziki kasu eginez (6); biziki kasu egiten (6); biziki kenka (5); biziki kexu (5); biziki kezkaturik (5); biziki kezkatzen (19); biziki kontent (17); biziki laket (7); biziki larria (6); biziki laster (7); biziki luzaz (9); biziki luze (5); biziki luzea (11); biziki maitatua (9); biziki maite (163); biziki maite ditut (6); biziki maite dut (18); biziki maite izan (5); biziki maite nuen (5); biziki maite zituen (9); biziki maite zuela (5); biziki maite zuen (13); biziki maite zuten (5); biziki merke (7); biziki meza (5); biziki minbera (11); biziki nahi (5); biziki nekatua (5); biziki neke (14); biziki nekez (7)

biziki on (10); biziki ona (37); biziki ona da (5); biziki onak (14); biziki ongi (50); biziki ontsa (52); biziki partida (21); biziki partida ederra (6); biziki polliki (51); biziki pollita (7); biziki pozik (11); biziki pozten (13); biziki poztu (44); biziki poztu zen (26); biziki poztu ziren (8); biziki sentitzen (10); biziki serioski (5); biziki trebe (10); biziki txarra (5)

biziki untsa (30); biziki urrun (37); biziki urrunetik (7); biziki zabala (6); biziki zail (5); biziki zaila (22)

da biziki (34); denak biziki (9); denbora biziki (8); dira biziki (8); dira eta biziki (5); du biziki (19); dugu biziki (9); dut biziki (11); dute biziki (5); edo biziki (22); edo biziki guti (7); egoera biziki (5); egun biziki (6); ere biziki (78); ere biziki maite (9); eta biziki (180); eta biziki giro (5); eta biziki maite (11); eta hori biziki (5); eta horrek biziki (5); etzen biziki (5); ez biziki (22); ez da biziki (16); ez du biziki (11); ez dut biziki (5); ez zen biziki (9); gaia biziki (5); gauza biziki (5); gauzak biziki (9); gehiago biziki (5); haatik biziki (10); hain biziki (17); hark biziki (5); hau biziki (16); hau ere biziki (7); hori biziki (45); horiek biziki (8); horrek biziki (19); hortan biziki (9); jendea biziki (10); liburu bat biziki (5); meza biziki (7); nik biziki (10); oraino biziki (5); partida biziki (5); ulises biziki (5); ulises biziki poztu (5); zela biziki (5); zen biziki (18); ziren biziki (6); zuen biziki (5); zuten biziki (6)


bizikide 1 iz bizilaguna.

Tutsik-eta utzitako pisu merke samarrean sartu ginen, Segovia kaleko duplexean, eta hirugarren bizikidea berez elkartu zitzaigun.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 33. orr.

Etxea deseroso egiten zitzaidan eta bizikideak arrotz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 193. orr.

Beraren lagunaren lagun bat, orain bizikide duenarena.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 151. orr.

Leila Chellabi bere azken bizikideak, Diego bere semeak, Jean Seberg emazte ohiak eta honen senarrak, Martine Carré idazkariak [...] eta gaztetako zenbait adiskidek ezagutzen zuten egia.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 170. orr.

Taldeko bikoteak barrutik hausten dituen arazoetako bat, elkartze guztietan, ezkontzetan adibidez, sarritan nabari den norberaren nortasunaren edo bizitzaren alde lotsagarri zein mingarri bati buruz bizikidea engainatu nahia duzu.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 80. orr.

Kontxarekin eta trenaren antolatzaile Cristoth haren bizikidearekin bazkaltzera noa.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 50. orr.

Presondegiak toki ikaragarriak dira eta presoek gisa guzietako oinazeak pairatzen dituzte, bizikide dituzten arratoiek jatekoa ebasten diete eta.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 141. orr.

Euli horiek zulo eta bazterretan ezkutatzen dira eta hurrengo udaberrian prest egoten dira euli berriak sortzeko, hurrengo urtean ere gizakion bizikide izango diren euli berriak, etxekoak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 184. orr.

Bizikiderik ez nuen eta hobe hala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 20. orr.

Beheko bizikideak itoginak susmatu omen zituen arratsaldean eta nire etxetik zetozela erabaki zuten.  Berria - Kultura   2006-01-05

Filosofia horrexek elkartu gintuen Iñigo eta biok, beraz, eta geu izan ginen bizikide talde berriaren gunea.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 33. orr.

Bestela akabo euskara, eta bizikide ditugun erdarak nagusituko dira osoki.  Herria   2004-02-05

Herri kurduak hautatzen badu herri irakiarraren bizikide ez duela izan nahi, orduan guk haren borondatea errespetatuko dugu.  Berria - Mundua   2004-07-30


bizikidetasun (ETCn 260 agerraldi) iz bizikidetza.

Urteetako bizikidetasunak miseria horiek sortzen omen ditu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 17. orr.

Estatuak debekaturiko bizikidetasuna, egiteko moduagatik edo egiten duten pertsonengatik, ez dela ezkontza.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 130. orr.

Azkenengo hogei urteetan zehar praktiketan aritu eta honen ondorioz pluraltasun, bizikidetasun, errespetu eta sufrimendu-ezaguera zabala eta mingotsa metatu duelako.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 110. orr.

Jakinekoa da arauak behar direla elkarrekin biziko bagara, baina bizikidetasunerako arauak, eta ez talde menderatzaileen edo interes ekonomikoen ezarpen ideologikoak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 76. orr.

Ideal goitarren izenean eta ondasun baliotsuen izenean, giza bizikidetasunaren ordenamenduari eusteko.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 137. orr.

Hizkuntzen arteko bizikidetasuna.  Berria - Harian   2005-09-20

Nafarroan «bizikidetasunaren inguruko eztabaida irekitzeko» eskatu zien alderdiei Jonan Fernandez Elkarri-ko koordinatzaileak.  Berria - Euskal Herria   2004-10-27

Iraganaren berrikuspen kritikoa eta bizikidetasuna berreraikitzeko oroitzapena.  Berria - Euskal Herria   2006-03-03

Bizikidetasunaren egunerokotasunak higatu aurretiko gune haiek!  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 62. orr.

Herriek beste bizikidetasun eredu bat sortu ahal izateko aukera da.  Berria - Mundua   2006-01-31

Bizikidetasun esparrua adosteko alderdi politiko guztiak bilduko dituen elkarrizketa mahaia eratzeko proposamena.  Berria - Euskal Herria   2004-10-27


bizikidetza (ETCn 6.206 agerraldi) 1 iz elkarrekin bizitzea.

«Zibilizazioen bizikidetza» eta «talka» hizpide.  Berria - Mundua   2006-02-09

Etorkizunean Euskal Herrian «bizikidetza eta identitatea uztartzea» posible izango da.  Berria - Euskal Herria   2004-11-26

Bizikidetza bermatu dezaketen gehiengoak osatu behar dituzte agintariek.  Berria - Ekonomia   2004-06-22

Iritsi da errespetuz eta elkarrizketaren bidez bizikidetza eraikitzeko garaia.  Berria - Harian   2006-03-23

Euskaldunen bizikidetza arautzen duen Legearen 6. artikuluaren arabera.  Berria - Harian   2005-02-24

bizikidetza landuz gero, bitartekaritzarako funtsezkoak diren printzipioak barneratzen dituzte.  Berria - Euskal Herria   2006-04-30

Kosmopolisean ala telepolisean bizi gara? zein da pólisaren helburua: bizikidetza? zein da pólisaren indarra, gerra ala bakea?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 96. orr.

Urte askotako bizikidetzaren ondotik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 176. orr.

Edertasuna ez da dena bizikidetzan, eta etxeko giroak eskaintzen zidan bizi kalitateak izan zuen eraginik, zalantzarik gabe, erabakia hartzeko orduan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 285. orr.

Ez da, espazio politiko ireki bezala, etnia tradizionalen bizikidetzarako lekua, baizik horien ukoa.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 11. orr.

Eusko Legebiltzarrak onartutako Estatutu politiko berria «bizikidetzarako proposamena» dela.  Berria - Harian   2005-02-02

Bizikidetzarako aholkulari bat izendatuko du, eta aholkulariaren lehen lana jazarpen kasuak salatzeko telefonoa sortzea izango da.  Berria - Euskal Herria   2004-11-25

Ideia hori oinarri hartuta, bost ardatz ditu Bake eta Bizikidetzarako Planak.  Berria - Euskal Herria   2006-04-27

«Zibilizazioen bizikidetza» eta «talka» hizpide.  Berria - Mundua   2006-02-09

2 (izenondo eta izenlagunekin)

AEBetan, aireportuetan bakarrik dago etnien arteko bizikidetza baketsua.  Berria - Kultura   2004-09-02

ETAk herritarren bizikidetza baketsua hautsi du berriro.  Berria - Euskal Herria   2004-08-29

Zaila da hain bidaia luzea egin, kultur desberdineko lagunak elkartu, hizkuntza arazoak gainditu, norberaren izaeraren alde txarrak gorde eta hain bizikidetza egokia lortzea.  Berria - Kirola   2004-07-22

Ezinbestekoa dela gaur bertan lanerako oinarriak ezartzen hastea «bizikidetza politiko eta soziala gero eta hobea izateko».  Berria - Euskal Herria   2006-04-27

Euskararen eta gazteleraren arteko bizikidetza orijinala aurrera eramatera.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 110. orr.

Iritzi guztiak dira errespetagarriak, eta bizikidetza funtsezkoa da.  Berria - Ekonomia   2004-06-20

Lasaitasuna eman digu eta bizikidetza askotarikoa eta demokratikoa eraikitzeko aukera.  Berria - Harian   2006-03-23

Eguneroko bizikidetzan gero eta arazo handiagoak sortu ziren.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 88. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Espainia eta Euskadiren arteko bizikidetza akordioa lortzea.  Berria - Euskal Herria   2004-02-26

Gure Konstituzioak defenditzen dituen balioak eta bizikidetza arauak.  Berria - Kultura   2004-06-01

Baketze eta normalizazio politikoa; bizikidetza marko berri bat; garapen iraunkorra eta ingurumenaren babesa.  Berria - Euskal Herria   2004-02-26

Trankil bizi gara, eta bizikidetza maila ona dela esango nuke.  Berria - Euskal Herria   2006-02-08

Gernikako Estatutua dela «Euskadiko bizikidetza ituna», eta hura euskal gizartearen gehiengoak babestu zuela.  Berria - Euskal Herria   2004-08-18

Bizikidetza eta bitartekaritza programek arazoak prebenitzen dituztela eta gaiztotu aurretik konpontzen dituztela nabarmendu du.  Berria - Euskal Herria   2006-04-30

Bizikidetza formula berriak aztertzeko eta borroka alde batera uzteko Aurten 23.000 bizikidetza unitate ari dira gizarteratzeko diru laguntza horiek jasotzen, aurreko urtean baino % 15 gehiago.  Berria - Harian   2005-02-02

Angel Acebesek Bizikidetza saria eman dio Gotzone Morari.  Berria - Euskal Herria   2004-01-16

Etika, azken finean, bizikidetza kontua da.  Berria - Gaiak   2004-04-21

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Beste emazteren bat hartzen badu, ezin izanen dio lehenengoari kendu, ez janaririk, ez arroparik, ezta ezkon-bizikidetzarik ere.  Elizen arteko biblia   Ir 21,10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arteko bizikidetza (16); bake eta bizikidetza (4); bakea eta bizikidetza (3); bizikidetza baketsua (5); bizikidetza eredu (4); bizikidetza eta (26); bizikidetza eta bitartekaritza (3); bizikidetza kudeatzeko (3); bizikidetza lortzeko (6); bizikidetza marko (6); bizikidetza sustatzeko (3); da bizikidetza (3); duen bizikidetza (3); eta bizikidetza (36); eta bizikidetza lortzeko (3); euskal herrian bizikidetza (3); herrian bizikidetza (3); herritarren bizikidetza (3); nafarroako parlamentuko bizikidetza (3); parlamentuko bizikidetza eta (3)

bake eta bizikidetzarako (8); bakerako eta bizikidetzarako (7); bizikidetzarako eta (3); eta bizikidetzarako (19); eta bizikidetzarako plana (7)

arteko bizikidetzaren (3); bizikidetzaren alde (5); bizikidetzaren aldeko (5); bizikidetzaren aurkako (3); bizikidetzaren eta (5); eta bizikidetzaren (9)


bizikizun iz bizipena.

Aretoa garai bateko iraultzailez beterik, Paco bere bizikizunak kontatzen, Imanol sentipenez borborka, hunkigarri.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 198. orr.

Bizikizun hura du oinarri bere hirugarren liburuak, Diary of Florence in Flood.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 66. orr.

Beren bizikizunak kontatzen zizkidaten, ghettokoak, nazien kontzentrazio esparrukoak, Errusiakoak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 76. orr.

bizikizun haiek halako arrasto bat utzi zidaten bihotzean, eta halako itzal bat.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 38. orr.

Bigarren Mundu Gerrako bizikizunak.  Berria - Kultura   2004-07-20

Erregistro zibil moduko bat osatzen dute hartara oroigarri horiek, familiako bizikizunen errolda antzekoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 18. orr.

Gaztaroko bidegurutzean elkarrekin izandako bizikizunek sortzen duten loturaren hertsia.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 309. orr.

Hori baino ez zen geratzen bion artean, jaka bat eta hiriko hainbat txokotan igarotako bizikizun lanbrotsuak.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 89. orr.

Testu hauek zuzenean sentiarazten dute Jainkoaren juglare eta goreslearen [...] espiritu-bizikizunaren sakontasuna.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 40. orr.


bizikleta (ETCn 17.204 agerraldi) 1 iz bi gurpileko ibilgailua, gainean doanak pedalen bidez higiarazten duena. ik txirrindu.

Belauniko jarri nintzen bidearen erdian, kotxerik edo autobusik edo bizikletarik edo motorrik edo patineterik edo beste edozein ibilgailurik etorriko ote zen ezaxola.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 90. orr.

Gaurko baserritar gazteek motoa bezain maitea zuten ordukoek bizikleta.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 10. orr.

Bizikleta hartuta ibaian behera jaitsi zela gure aitonaren jaioterriraino andre xahar haren bila.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 225. orr.

Bizikleta eta ekipajea hartu eta errepide nagusiaren ertzean kokatu naiz, Teheranerantz eraman nahi ninduen edozein kamioi, furgoneta edo autobusetan sartzeko prest.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 124. orr.

Bizikletak eta motozikletak konpontzeko tailerra.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 401. orr.

Norbait eserita dago hartxintxar meta batean, urbazterrean, bizikleta telegrafo-habearen kontra utzita.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 37. orr.

Bizikleta bat bezain errexki gidatu ahal izan duela hegazkin munstro hori.  Herria   2005-05-05

Nik ere beraiekin joan nahi nuen, baina ez zidaten utzi, bizikleta neramalako.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 170. orr.

"Nahi baduzu bizikletan eramango zaitut", esan nion broman.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 166. orr.

Bizikletaren barra gainean hartu, eta han abiatu ginen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 166. orr.

Esaiozu bizikletari gurpila zulatu zion gailegoa naizela.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 212. orr.

Gizon bat txano koadroduna zuena, bizikletan, eskuan gurpila haizatzeko ponpa, kantari.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 12. orr.

Anaia txikienak kargatzen zituzten esne marmitak bizikletaren eskulekuan, eta pozik eta txistuka abiatzen ziren herriko plazarantz.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 95. orr.

Harro-harro gorde nuen nire erromes-karta zigilatua bizikletako aneketako batean.  Berria - Kultura   2004-08-10

Bat-batean bizikletaren txapa-zarata entzun genuen, lurrean arrastaka.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 12. orr.

Eskuargi elektrikoak, kandelak, kriseiluak, olio-lanparak bai eta bizikleten karburo-faroltxoak ere hartu zituzten, argi pixka bat izateko.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 279. orr.

Zeren haren bizikletak ez baitut uste farolik erabiltzen zuenik.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 5. orr.

Ez nituen begiak kendu bizikletaren farolak errepidean egiten zuen horiunetik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 172. orr.

Bihurgune itxi batean, erori egin nintzen bizikletatik.  Berria - Kultura   2004-08-10

Berriz igo nintzen bizikletara.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 39. orr.

4.000 metro igerian, 180 kilometro bizikletan eta maratoia korrika.  Berria - Harian   2005-08-03

Egun osoa batetik bestera ibiltzen nintzen bizikletan, zer kontatua aurkitzeko.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 19. orr.

Askotan egina zuen behetik gorako bide hura, bizikletan nahiz oinez.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 44. orr.

Zuztar batek bizkarraren erdi-erdian harrapatu zuen bizikletan zihoan gizon bat, eta bizikleta sigi-sagan lerratu zen errepidearen bestaldera.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 96. orr.

Bizikleta gainera igo eta ospa egin zuen, opera liriko baten doinu bat txistukatuz.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 116. orr.

Lodiegia zen bizikleta gainean txukun ibiltzeko.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 10. orr.

Maiz ibiltzen zen bizikleta gainean eskurik gabe... soinua jotzen gainera.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 16. orr.

Hemengo askok, bizikletan pasatzen ikusten dutenean, urkila apurtu eta lurraren kontra muturreko on bat hartzen ikusteko gogoa izaten dute.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 248. orr.

Bizikletaz egiten zituen bidaiak, eta joanaldi bakoitzean, zakukada handi batekin edo birekin itzultzen zen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 104. orr.

Eguraldi txarraren azken erauntsiei erronka eginez, Casarsakoak, Comunalekoak eta Boscokoak bizikletetan aldegin zuten, bide lokaztuan, kantuz.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 105. orr.

Sasoi hartan bizikletaz ibiltzeko moda zegoen, eta ni bizikletaren pedalei eragiten oso bizkorra nintzen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 29. orr.

Gero eta jende gehiago zebilen kalean, batzuk bizikleten pedalei eraginez, gehienak oinez.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 126. orr.

Sara bizikletaz joan zen Dioni eta Soniaren etxera, abisua ematera.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 68. orr.

Kolegiora joan beharko nuen egunero, bizikletaz, trenez, oinez.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 109. orr.

13 eta 17. udal tranbietan, autoz edo bizikletaz etor daiteke.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 77. orr.

Ez daki nolako itxura ematen duen apaiz batek karrerako bizikleta baten gainean!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 66. orr.

Bizikletaren erritmo patxadatsuak aukera eman zidan itsasbazterreko pasealekuan zegoen jende ugariaren itxurari eta portaerari erreparatzeko.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 18. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Neguan, sasoi gogor hori ziplo zetorrenean, eskiak bizikleta herdoilduari lotu, eta han abiatzen zen, goizean goiz, pedalka bizian elurretaraino.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 67. orr.

Egunkari-banatzaileen bizikleta kirrinkatsuen etorrera aurresenti zitekeen jada.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 87. orr.

Bizikleta estatikoa ere bai beranduago, apustuan hasi zenean.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 14. orr.

Kanpoan liburu zaharren azoka bat zegoen, eta mutil talde bat zebilen bizikleta akrobatikoekin.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 112. orr.

Bazter batean bizikleta puskatu bat aurkitu zuten.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 166. orr.

Igandea zen eta Öchler bigarren eskuko bizikleta beltz batean agertu zen iganderoko hitzordura.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 320. orr.

Ordezko bizikletarekin egin dut etapa.  Berria - Kirola   2006-04-06

Ateratzean ikusi dut oroigarri sinple bezain hunkigarria, burdinezko bizikleta bat, harri pila batean uzkailirik finkatua, Heinrich Krause erromes alemana hemen hil zen, istripuz, Santiagora txirrinduz zihoala.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 181. orr.

Astigarraga eta Oiartzun arteko bidean ari zen entrenatzen Chaurreau, erlojupekoko bizikletarekin.  Berria - Kirola   2004-06-30

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Batzuk geldirik ere bazeuden udaletxeko plazan, bizikleta eserleku gainean eserita.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 167. orr.

Arkadi lurrean eserita, gorputza bizikleta-koadroaren aurka, beso bakoitza gurpil banari lotuta, begirada irmoa, mitxeleta bat haren irribarrean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 266. orr.

Herdoildutako bizikleta-helduleku bat.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 106. orr.

Joan ziren bizikleta gordelekura, eta haienak baizik ez ziren geratzen han; gaztetxo logaletu bat zegoen zaintzaile.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 28. orr.

Errepidean, uda nahiz negu, beti izaten zen Rosatik Gruarora zebilen gurdi eta bizikleta joan-etorria.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 95. orr.

Betiko kontuak: Pioren bizikleta-apustuak, Ama zakurrari oldartu zitzaionekoa eta Jexuxen erromerietako ibilera traketsak.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 74. orr.

Badakizu, urtero joaten naiz lagun batzuekin bizikleta-bira bat egitera, eta...  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 281. orr.

19: 00etan bizikleta martxa abiatuko da Diputazio paretik.  Berria - Euskal Herria   2004-09-22

Bizikleta ibilaldi hau iraganen da ekainaren 19 eta 20 an, 19 orenez gelditu gabe.  Herria   2004-05-13

-Ba -azaldu zuen Barchinik-, bizikleta lasterketa bat: gizon bakoitzak neska bana eraman behar du barran eserita.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 292. orr.

Cédric Arrijuria gaztea zendu da 18 urtetan, bizikleta ixtripu baten ondorioz.  Herria   2005-12-01

Kafe etxea utzi, eta bizikleta-denda batean lan egin zuen, harik eta gerra piztu zen arte.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 53. orr.

Ahmedabaden bada bizikleta-konpontzaile bat motorrez ibiltzen dena.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 40. orr.

Film neorrealista bat ikusten ari den ikusleari Bizikleta-lapurrak-en zoritxarrak zirrara eragiten diola uste da.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 258. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ero baten pare abiatu zen Castellino aldera, sakristauaren semearen lasterketa-bizikletaren gainean.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 66. orr.

Hortik, mendi-bizikletez segituko dute beren bidea Arrosaraino, Larla mendian gaindi.  Herria   2003-09-11

Mendi-bizikletako espezialistarik onenetakoak ariko dira bihar Berrizen.  Berria - Kirola   2004-06-12

Emakume-bizikleta bat zen, auzotik pare bat kilometrora zegoen paper-lantegi batera lanera joateko amak garai batean erabilia.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 41. orr.

Karrerista bizikleta baten eserlekua.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 105. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere bizikleta (3)

bizikleta apustuak (3); bizikleta bat (17); bizikleta baten (20); bizikleta baten eserlekua (3); bizikleta baten gainean (4); bizikleta baten puntan (5); bizikleta beltz (4); bizikleta da (4); bizikleta eta (20); bizikleta gainean (71); bizikleta gainean jarri (4); bizikleta gaineko (9); bizikleta gainera (3); bizikleta hartu (22); bizikleta hartu eta (16); bizikleta hartuta (7); bizikleta hartzen (3); bizikleta hartzen dut (3); bizikleta ibilaldia (5); bizikleta irabazteko (3); bizikleta lapurtu (4); bizikleta lasterketa (3); bizikleta martxa (13); bizikleta martxa egin (3); bizikleta pare (3)

da euskal bizikleta (5); dira bizikleta (3); du bizikleta (3); edo bizikleta (3); ere bizikleta (3); eta bizikleta (30); euskal bizikleta (51); euskal bizikleta irabazteko (3); itzuli mitzuli bizikleta (3); kirol bizikleta (7); lasterketako bizikleta (3); mendi bizikleta (4); mendiko bizikleta (5); nire bizikleta (5); nuen bizikleta (4); zen bizikleta (6); zen bizikleta gainean (3); ziren bizikleta (5); ziren bizikleta gainean (3); zuen bizikleta (7)

euskal bizikletako (15); mendiko bizikletako (3)

bizikletan eramaten (3); bizikletan eta (11); bizikletan eta beste (4); bizikletan ibili (4); bizikletan ibiltzea (8); bizikletan ibiltzeko (5); bizikletan ibiltzen (11); bizikletan joan (4); bizikletan zihoala (6); bizikletan zihoan (5); eta bizikletan (15); euskal bizikletan (18); kilometro bizikletan (6); mendiko bizikletan (3); ziren bizikletan (3)

bizikletara igo (8)

bere bizikletarekin (4)

bere bizikletaren (4); bizikletaren gainean (4); bizikletaren gurpilak (5); eta bizikletaren (5); euskal bizikletaren (6)

bizikletatik jaisten (3); bizikletatik jaitsi (15); bizikletatik jaitsi eta (6); egin nintzen bizikletatik (3); erori nintzen bizikletatik (3); eta bizikletatik (3); nintzen bizikletatik (7)

bizikletaz edo (5); bizikletaz egin (3); bizikletaz eta (6); bizikletaz ibiltzeko (5); bizikletaz ibiltzen (3); bizikletaz joaten (5); edo bizikletaz (7); eta bizikletaz (3); oinez edo bizikletaz (4); zen bizikletaz (4)

oinez edo bizikletean (3)


bizikletari iz txirrindularia.

Aro ederrarekin, gero-eta txirrindulari edo bizikletari gehiago ikusten da gure bideetan, atrebituenak mendian gora ere doatzila.  Herria   2005-05-05

Duela hamar bat urte, Piarres Aintziart Orteseko filosofia irakasle Heletarrak, “Euskal Herrian bizikletari”, bere lehen liburua argitaratu zuen.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 7. orr.

Bizikletari-jantzian zegoen mutil gazteak beste besotik heldu zion gizonari eta jendea bi aldeetara bereizi zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 224. orr.

-Ondo al zaude? -galdetu zion bizikletari jantzitako gazteak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 223. orr.

Bi VTT bizikletari haizea bezala pasatu zaizkit ondotik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 101. orr.

Bizikletari-jantzian zegoen mutil gazteak beste besotik heldu zion gizonari eta jendea bi aldeetara bereizi zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 224. orr.


bizikletazale (orobat bizikleta zale) iz bizikletan ibiltzeko zalea; bizikletaria.

Opari erredundanteak izan ohi dira hauek: erretzaile bati hautsontzia, bizikleta zale bati bizikleta, irakurtzale amorratu bati liburua.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 148. orr.

Ainhoa Etxegoienen etxean bizikletazaleak izan dira betidanik.  Berria - Kirola   2004-07-01

Bizikleta zalea zen aldetik, Indurain izan nahi zuen.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 159. orr.

Asmo berbera erakutsi zuten Ida Pfeiffer-ek edo Isabella Bird-ek, edota oraintsu Eneko Etxebarrieta gasteiztar bizikletazaleak, edota Julio Villar marinel donostiarrak.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 46. orr.

Zeberion furgoneta batek oinezko bat harrapatu zuen eta Nabaridasen auto batek bizikletazale bat.  Berria - Euskal Herria   2004-08-21


bizikletero iz adkor bizikletaria.

Logoan kolore aldaketak du bizikleteroak "eroak" direla nabarmentzen.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 150. orr.


bizikode iz biziaren kodea.

Joanaldi konparaziorik gabe errazagoa dela dirudi zelula bizi gizatiar batetik (zigototik) giza organismo osatura dagoena, oinarrizko materia edo zerbait hutsetik hamabost mila milioi urteko asti laburrean bizikode eta gero gizaginkode holistiko heltzerakoa baino.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 96. orr.

Materia bizikode eta gero gizaginkode bilakatu dela hautespen naturalaz kosmosaren baitan.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 96. orr.


bizikoi izond bizikorra, biziz betea.

Parisko gizonak lagun ederrak ziren, kafeetako zerbitzariak, Maitagarrien Herriko jainko bizikoiren baten laguntzaile zauli, alai, mantal zuridunak ziren. Tamil Naduko estadua izan bide dute erresuma hortako hunkiena, bestalde eta horrek berak beharko omen ditu 665 miliun euro berriz bizikoi bilakatzeko toki hura.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 125. orr.


bizikor izond biziz betea.

Gaztearen irria, herri bizikor baten irria, hainbeste dohain eder eta aberatsekin: ikusten dugularik egun hauetan korrika saldoa laster eta laster, hainbeste gazteren itxaropenez lorios.  Herria   2001-04-12

Arrangura guzien artetik, hameka gisetarat agertzen da bizikor.  Herria   2004-01-22


bizilagun (ETCn 13.200 agerraldi; orobat bizi lagun 161 agerraldi) 1 iz bizikidea.

Senarra, senargaia, bizilaguna edo besterik gabeko adiskidea ote zuen jakin-minez nengoen.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 52. orr.

Armando deitzen da hemen Josu, nire mutila, nire bizilaguna, nire senarra, nire dena delakoa.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 26. orr.

-Ze guay txakurra izatea bizilagun!  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 102. orr.

Berlin, betiko mamuak bizilagun dituen hiria.  Berria - Kultura   2004-02-25

Jauregiko kapera egin gabea zen artean, eta, igandero ohi bezala, jauregiko bizilagunak herriko elizarat jaitsi ginen, meza entzuterat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 39. orr.

Jauregiko bizilagun guztiak ohartuak ziren zein triste zegoen mutila.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 104. orr.

Berari ere esaten nion, isiltzeko, bizilagunak lotan zeudela.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 43. orr.

Teresak, 3. pisuko bizilagunak esaten zidan amorante bat bilatu behar nuela, merezita neukala.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 30. orr.

Getxon, familia bat etxetik bota dute bizilagunak jazartzeagatik.  Berria - Euskal Herria   2004-08-21

Ez nuen bizilagunaren ahotsik entzun; bakarrik bizi zen emakume bat bide zen, postakutxan ipinita zegoen izenaren arabera.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 21. orr.

Hil aurretik, portaleko bizilagunak agurtu nahi izan zituen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 140. orr.

Garajetik sartuta ez dut uste bizilagunak...  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 27. orr.

Askotan gertatzen da, esaterako, goizeko ordu txikietan, giltzak ahaztuta, etorkinen batek bizilagunak esnatzea atezain automatikoa jo eta jo.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 72. orr.

Etxetik eskailburura sartu irten aurkitu zuen bizilagun batek.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 18. orr.

Gure amak hiritik alde eginda izeba Gloriarekin herrian partekatzen zuen bizitegian, bi bizilagunen logelez gain, ganbera itsu ttipi bat baizik ez zen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 176. orr.

Hernaniko (Gipuzkoa) etxebizitza batek su hartu zuen herenegun gauean, eta, ondorioz, eraikineko bizilagun guztiak atera behar izan zituzten.  Berria - Euskal Herria   2004-04-21

Horixe erakustea gustatzen zitzaion bigarreneko Hankapalori, gure azpiko bizilagunari; ongi nabarmen eta bistan kokatzen zituen beti bere galtzazpikoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 83. orr.

Gutitan mintzatzen ginen nire bizilekuaz edo bizilagunaz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 81. orr.

Diannek esana zion, azken batean, Mireiaren bizilaguna zela.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 128. orr.

-Bizilagunak gara, kasik.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 75. orr.

Gorpua ganbarara eraman, eta handik bizilagunaren patiora jaurtiko diagu.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 63. orr.

2 (izenlagunekin)

Alexandra da, nire bizilagun berrietako bat.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 71. orr.

Hiri honetako bizilagun prestuen auto ponposoak.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 25. orr.

Gogoan dut, artean haurra nintzela, bagenuela bizilagun munstro bat, hirugarren solairuan bizi zena.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 77. orr.

Inguruan bizilagun pribaturik gabe (enpresak besterik ez).  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 77. orr.

3 biztanlea.

Giza jokabideak oro ulertzen ditudala baina denak arrotz zaizkidala sentitzen dut, nire eskafandra espazialaren barrutik planeta bitxi horretako bizilagunei harrimenez eta errukiz so.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 104. orr.

Indiak 1000 milioi bizilagun ditu.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 12. orr.

Gaur egun milioika bizilagun biltzen dituen Delhi hiriaren muinean dago Delhi zaharra.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 93. orr.

Jendetzea, 39 miliun bizilagun ez-baian.  Herria   2003-05-08

Hungaria, eremuz bederatzi aldiz Nafarroa, hamar miliun bizilagun.  Herria   2003-05-08

Alabaina, kilometro karratu bakoitzean, 6.870 bizilagun metatzen baldin badira, auzo zenbaitzuetan populazio dentsitatea kasik 150.000 jendekoa da!  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 80. orr.

Herri hazi samarra da Arrasate: 23.690 bizilagun zituen 1996an, EUSTATen arabera.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 168. orr.

Arabako herri bat dugu Gaubea, 800 bat bizilagunekoa.  Herria   2004-02-12

Bizilagunen ebakuazioan eta etxeen suntsiketan, 5 lagun zauritu ziren.  Berria - Mundua   2004-09-03

Ostatuen izenak karrikenak eta bizilagunen izaera bezalakoak dira hiri honetan: nekez mudatzen dira, gerla, inbasio edo gisako kataklismoren bat tarteko izan ezean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 7. orr.

Bizilagun guztien etxeetan sartu zen bere gauzen bila eta denak umiliatu zituen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 38. orr.

W. C. Morrow, San Jose (Kalifornia) herriko bizilaguna, mamu-istorioen idazle porrokatua zen.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 159. orr.

Efesoko bizilagun guztiek, judu eta greziar, izan zuten gertakari honen berri.  Elizen arteko biblia   Eg 19,17

Jerusalemgo bizilagunak erbestetik itzuli.  Elizen arteko biblia   1 Kro 9,2 tit

Martxoko egun batean jauregiratu zitzaigun, zaldiz, Alessandro de Novara, Donibane Lohizuneko bizilagun bat gidari zuela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 237. orr.

Hiri barruko bizilagunek, ordea, itxi egin zizkieten ateak.  Elizen arteko biblia   1 M 10,75

Bide ertzeko herrietako bizilagunek mehatxupean baizik ez zieten laguntza ematen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 45. orr.

Bailara hartako bizilagunetarik inor ez zen harrira hurbiltzera ausartzen. asko eta asko baitziren auzoko bizilagunak zementu fabrikan lan egiten zutenak, Zuzenbidez Alde Zaharreko bizilagun bilakatzeko saiorik ere egin gabea nintzen Herriko Etxean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 69. orr.

Hiri hondatuak berreraiki eta bizilagunez beteko ditut.  Elizen arteko biblia   Ez 36,33

Chapeleau, bizilagunaren behiak pozoitzeagatik kondenatu zuten.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 99. orr.

Hiru herriren artean banatutako auzoa da Matximenta: bere etxe eta bizilagunetako batzuk Ezkio-Itsasokoak ditu, Beasaingoak beste batzuk, eta Azpeitikoak gainerakoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 58. orr.

Ehun urteren buruan, milioi bat eta ehun edo berrehun mila bizilagunetara iganez, bere jende kopurua biderkatua zuen Hegoaldeak, beti hein bertsuan zegoelarik Iparraldea, 200.000 bizilagunetara ezin helduz.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 120. orr.

Bizilagun multzo handiko eskualdea zen [Lapurdiko itsasbazterra], bizimoduz aurreratua, herri hazi samarrak zituena, eta eguneroko jardunean euskara zerabilena.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 39. orr.

4 (izenondoekin)

Hemisferio honetako bizilagunik dohakabe eta azpiratuenarentzat ere, [...].  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 219. orr.

Hirian bazen bizilagun aberats eta ahaltsu bat, Zilon zeritzana, pitagorikoen artean nola edo hala onartua izan nahi zuena.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 114. orr.

Herrixka hartako bizilagun pobreek, Jainkoaren ukituz bihotz barnean hunkituta, zeuzkaten gauzak ez ezik, beren buruak ere eskuzabal eskaini zizkieten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 784. orr.

Herriko bizilagun bakarrenetako batek, aitona xahar batek.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 163. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere bizilagun (6); bertako bizilagun (6); bi bizilagun (3)

bizilagun asko (5); bizilagun bat (24); bizilagun bat atxilotu (3); bizilagun bat hil (4); bizilagun batek (26); bizilagun baten (6); bizilagun bati (6); bizilagun batzuek (3); bizilagun batzuk (6); bizilagun berriak (3); bizilagun berrien (3); bizilagun ditu (5); bizilagun dituen (7); bizilagun dituen hiria (3); bizilagun eta (6); bizilagun gehienak (6); bizilagun guztiak (29); bizilagun guztiak ezpataz (5); bizilagun guztiak hil (3); bizilagun guztiei (7); bizilagun guztiek (11); bizilagun guztien (14); bizilagun guztien aurka (3); bizilagun guztien gainetik (3); bizilagun hil (3); bizilagun izan (3); bizilagun orotarat (3)

eraikineko bizilagun (3); erregea eta bizilagun (3); eta bizilagun (20); eta bizilagun batek (3); eta bizilagun guztiak (4); eta jerusalemgo bizilagun (5); gure bizilagun (3); hainbat bizilagun (6); hango bizilagun (4); herriko bizilagun (3); honetako bizilagun (3); inguruko bizilagun (5); inguruko bizilagun guztien (3); jerusalemgo bizilagun (5); jerusalemgo bizilagun guztiak (3); mamuak bizilagun (3); mamuak bizilagun dituen (3); mila bizilagun (6); milioi bizilagun (6); milioi bizilagun ditu (3); miliun bizilagun (10); nire bizilagun (5); urteko bizilagun (5); urteko bizilagun bat (4); zeuen inguruko bizilagun (3)

bizilaguna edo (3); bizilaguna ere (3); bizilaguna zen (3); gure bizilaguna (3); haren bizilaguna (3); nire bizilaguna (5)

auzoko bizilagunak (7); baina bizilagunak (3); bere bizilagunak (5); bertako bizilagunak (11)

bizilagunak ere (6); bizilagunak eta (14); bizilagunak ez (6); bizilagunak ezpataz (4); bizilagunak ziren (3)

eta bertako bizilagunak (4); eta bizilagunak (15); eta jerusalemgo bizilagunak (6); geldituak ziren bizilagunak (3); haietako bizilagunak (4); hango bizilagunak (8); hartako bizilagunak (3); herrietako bizilagunak (3); hirietako bizilagunak (4); jerusalemgo bizilagunak (14); lurreko bizilagunak (7); nire bizilagunak (3); solairuko bizilagunak (3); ziren bizilagunak (7)

bere bizilagunaren (3); bizilagunaren etxean (3)

bertako bizilagunei (5); hango bizilagunei (3); jerusalemgo bizilagunei (8)

alde zaharreko bizilagunek (4); auzoetako bizilagunek (4); auzoko bizilagunek (9); bat bizilagunek (3); bertako bizilagunek (7)

bizilagunek adierazi (4); bizilagunek argi (3); bizilagunek azaldu (3); bizilagunek egin (4); bizilagunek eta (4); bizilagunek ez (7); bizilagunek ez dute (3); bizilagunek jakin (3); bizilagunek salatu (3)

diote bizilagunek (3); dute bertako bizilagunek (3); dute bizilagunek (4); eta bizilagunek (7); gasteizko bizilagunek (3); hainbat bizilagunek (10); hango bizilagunek (7); inguruko bizilagunek (8); jabexeko bizilagunek (3); jerusalemgo bizilagunek (5); mila bat bizilagunek (3); zaharreko bizilagunek (5); zenbait bizilagunek (3); zuten bizilagunek (3)

bizilaguneko herri (3)

auzoko bizilagunen (4); baina bizilagunen (4); beraungo bizilagunen (3); bertako bizilagunen (11)

bizilagunen artean (12); bizilagunen arteko (6); bizilagunen aurka (3); bizilagunen aurrean (3); bizilagunen batek (3); bizilagunen bizi (3); bizilagunen elkarteak (6); bizilagunen elkarteko (3); bizilagunen eta (4); bizilagunen kontra (3); bizilagunen plataformako (4); bizilagunen plataformako bozeramaileak (4)

eta bizilagunen (4); eta jerusalemgo bizilagunen (5); hiriko bizilagunen (3); honetako bizilagunen (3); inguruko bizilagunen (3); jerusalemgo bizilagunen (6); zaharreko bizilagunen (3); zen bizilagunen (4); zeuen bizilagunen (4); zuen bizilagunen (4)

bizilagunetako batek (6)

bizilagunik gabe (15); bizilagunik gabe utzi (3); bizilagunik gabeko (3); eta bizilagunik (3)

jerusalemgo bizilagunok (6)


bizilege (orobat bizi lege) iz bizitzeko araua; bizimodua.

Aro bat bukatu da, bizi legea da.  Berria - Kirola   2004-10-29

Gizakiak gaituk, bizi-lege duk guretzat bestea hiltzea.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 133. orr.

Hori da enpresak egin behar duena, enpresa ezin da 38 urteko jokalari batengan oinarritu, horretarako gazteak jarri beharra dauzka, bizilegea da.  Berria - Kirola   2004-07-22

Harrera ona egiteko ohitura hain dago sakon erroturik gure herrialdean, ezen zikoitzetan zikoitzena ere ez baita ausartzen bizilege hori urratzen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 181. orr.

Itxuraz laguntasuna gauza mugatua baino ez dela, eta bizilegeak amaiera jartzen diola.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 158. orr.

Biziak, bizitzak, bizimoduak eta bizilegeak ontzen dute heriotza azkenerako.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 140. orr.

Baserriari eta bizimodu tradizionalari loturiko jendeak, lekuak, ohiturak, bizilegeak doaz atzerabiderik ez daukan ilunpera.  Berria - Kultura   2004-10-02

Zaldun haiek berentzat izan zuten bizilege berbera dut nik niretzat.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 48. orr.

Nire bizilegearen eginkizunak ez dit bestela ibiltzeko baimenik nahiz biderik ematen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 47. orr.

Neure lagunekin batera eta bestera abiatzen nintzen eta Indiako azturak eta bizilegea gertutik ikusten nituen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 9. orr.

Lehen ere esan dut-eta, irakurtzen eta idazten ez dakit-eta, ni ez naiz zaldun-bizilegetan batere sartu.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 44. orr.


bizileku (orobat bizi leku g.er.) 1 iz norbait bizi den lekua. ik bizitoki.

Esker onez [...] agurtu nituen bi urtez bizilekua eta mantenua doan eman zizkidaten Duhau jaun-andereak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 302. orr.

Etxea, gizonaren bizilekua, suntsitua da alorretan; erlijioa, arimaren bizilekua, suntsitua da bihotzetan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 170. orr.

Hiri [...] gizaki makur eta gaiztoen aterpe eta bizileku izan zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 538. orr.

Abantaila handi bat du itsasoak bizileku izateko: itsasoan, ia zeharo neutralizatuta dago grabitatea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 15. orr.

Nondik aterako zuen dirua [...] bizileku bat ordaintzeko?  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 62. orr.

Kehaten ondorengoen beste senitarteetakoei Efraimen leinuaren lurraldean eman zizkieten beren hiriak bizilekutzat.  Elizen arteko biblia   1 Kro 6,51

Auzo hura eremu narras eta txiro bat zela artean, etorkin saiatuen eta langile familien bizileku.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 101. orr.

WWFren arabera, elefanteon bizilekua suntsitzen ari dira etengabe, eta horrek ekarri du espeziearen gainbehera.  Berria - Gaiak   2006-04-05

Garai bateko herri aberats hark, gerra aurretik bostehun biztanleren bizileku izana, hirurogeita hamar lagun besterik ez du orain.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 162. orr.

Bizilekutzat oihal-etxola nuela ibilia naiz.  Elizen arteko biblia   2 Sm 7,6

Basa txakurren bizilekuetan belarra, kanabera eta ihia aterako dira.  Elizen arteko biblia   Is 35,7

Ahizpek ez bezate ezer berentzat har, ez etxe, ez bizileku, ez besterik ezer.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1183. orr.

Anaiek ez bezate inolaz ere sosik har edo harraraz, eska edo eskaraz limosna gisa, ez eta etxe edo bizilekuren batzuetarako dirurik ere.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 139. orr.

Asko dira inguruotan bizileku gisara eraldatutako lantegiak.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 120. orr.

Paperik gabe, bizilekurik ez.  Berria - Harian   2005-08-31

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Nagusiak bezalaxe, aise etsi zuten bizileku berrian.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 399. orr.

Bizileku txiki eta pobreak egiten irakasten zien, zurezkoak, ez harrizkoak, egitura apaleko txabolak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 316. orr.

Hain zegoen, gainera, bakarrik, eta bere etxean, non hutsunea sortzen baitzuen bizileku handi hartan guztian, erabateko hutsunea.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 369. orr.

Otoitz eta gogoetan arreta handiagoz jarduteko basamortu eta bizileku baztertuetan ezkutatzen direnak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 613. orr.

Bere baitan Jainkoari bizileku duina prestatzen ari zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 210. orr.

Haien otoitza zeruko bizileku santuraino heldu zen.  Elizen arteko biblia   2 Kro 30,27

Bizilekurik ezkutuenean, zentzumenaren deiadarrak iristen ez diren hartan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 41. orr.

Iheslariei gutxitan eskaintzen diete bizileku alternatiboa edo kalte-ordain justua.  Berria - Harian   2006-04-20

Etxerik gabe geratu direnei behin-behineko bizilekua emateko.  Berria - Mundua   2004-01-09

Nire bizileku behin-behineko hartatik nahikoa hurbil zegoen Moritz Cafe-an.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 272. orr.

Gurdi eskerga bat ikusi zuen, motxaile edo tsigane jende horren ohiko bizileku ibiltaria.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 85. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Autobusa ezin da heldu bizileku gune gisa antolatu den eremuetara.  Berria - Euskal Herria   2006-04-19

Baionan eta inguruetan 3.848 bizileku eskaera daude.  Berria - Euskal Herria   2004-03-07

Uztailaren 6an eskuratu baitzuen bizileku txartela.  Berria - Harian   2006-01-12

Angeluk ez du fantesia berezirik ateratzen herritarrei pagarazten dien bizileku tatsaren gainetik.  Herria   2002-10-24

Antza, langabeen %60k ez lukete onartuko bizileku aldaketa ekar dezakeen enplegurik.  Berria - Ekonomia   2004-12-30

Aljeriarrak Basajaun enpresan basoko lanetan aritzeko bizileku baimena dauka.  Berria - Ekonomia   2004-09-11

Errudunei bizileku-debekua ezar liezaieke.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 21. orr.

4 irud/hed

Nire herriak bakea, konfiantza eta lasaitasuna izango ditu egoitza eta bizileku.  Elizen arteko biblia   Is 32,18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

anaien bizileku (4); aterpe eta bizileku (6); bere bizileku (7); bizileku bat (8); bizileku berri (4); bizileku berria (3); bizileku berrian (5); bizileku bihurtu (7); bizileku den (5); bizileku duin (3); bizileku eta (23); bizileku eta kultu (8); bizileku hartara (3); bizileku hau (3); bizileku honetan (5); bizileku hura (4); bizileku izan (15); bizileku izan dadin (6); bizileku izan zen (5); bizileku izango (4); bizileku izateko (4); bizileku txiki (3); bizileku zen (4); dago bizileku (3); du bizileku (9); dute bizileku (4); eta bizileku (31); eta bizileku izan (6); ez bizileku (4); gustura dago bizileku (3); jainkoak bizileku (4); jainkoak bizileku eta (4); jainkoari bizileku (3); nire bizileku (3); zeure bizileku (3); ziren bizileku (3); zuen bizileku (4); zuen jainkoak bizileku (3)

baten bizilekua (3); bere bizilekua (18); bizilekua eraiki (3); bizilekua eraikitzeko (6); bizilekua ere (3); bizilekua eta (9); bizilekua izan (3); bizilekua utzi (3); du bizilekua (7); eta bizilekua (11); haren bizilekua (3); lehen bizilekua (3); zuen bizilekua (8); zure bizilekua (4); zuten bizilekua (5)

anaien bizilekuak (3); beren bizilekuak (3); bizilekuak eraiki (3); eta bizilekuak (5); haien bizilekuak (6)

bere bizilekuan (6); ohiko bizilekuan (3)

eta bizilekuen (5)

beren bizilekuetan (3); betiko bizilekuetan (3)

beren bizilekuetatik (6); bizilekuetatik ihes (3); euren bizilekuetatik (6)

anaien bizilekura (3); beren bizilekura (3); zegoen bizilekura (3)

bizilekurik ez (4); bizilekurik gabe (3)

anaien bizilekutik (4); bizilekutik gertu (3); bizilekutik kanpora (3)


biziliar iz bizilaguna.

Ramona eta bere senar Frantses ere ganberako biziliar ziren.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 138. orr.

Lehengo bizitza joana horren pozgarri izan bazaik eta atsegin guztiak, gozatu aurretik, edontzi hautsira botata bezala, irristatu ez bazaizkik, zergatik ez haiz erretiratzen, biziliar ase hori, eta zergatik ez diok atseden segurrari gogoz heltzen, tentel horrek?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 217. orr.


bizilinguistika iz adkor

Bizilinguistika Orokorreko Ikastaro Trinkoaren Ondorio Pertsonalizatuak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 198. orr.


biziluze izond bizi luzekoa.

Ez da jada haitzaren fisikotasun haluzinagarri eta geologikoa, ez dira jada milioika urteak, baina aise mintza gaitezke mendeez, zeren zedroa zuhaitz biziluzea baita.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 303. orr.


bizimaila ik bizi 23.

bizimin (ETCn 68 agerraldi; orobat bizi min ETCn 25 agerraldi) iz bizitzeko gogoa.

Hala bada, nolatan ez sentitu bere ariman bizimina, bizitzarekiko nahiz bizidunekiko maitasuna eta atxikimendua!  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 307. orr.

Bizimina, ilusioa, barruko poza.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 77. orr.

Jakinmina etorri zait gogora, eta ikusmina, eta maitemina, eta, zergatik ez, baita zer den ez dakigun (gauza batzuk ez dago jakin beharrik) bizimina ere.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 25. orr.

Putzuaren ahotik tarteka sartzen diren argi-izpiei sekula gehiago heldu ezinezko sentimenduak erakusten du bizimin galduaren neurria.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 123. orr.

Egungo erlijio ororen sinbologia estilizatuak, behialako bizimin erotikotik hartuak ditu bere irudiak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 86. orr.

Barrengo bizimin guziak (onak edo gaitzak) kanpora atera.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 53. orr.


bizimindu, bizimin(du), bizimintzen da/du ad bizitzeko gogoa izan edo eman.

Baina galdu-usteak edo, hobeki esanda, galminak bizimindu egiten gaitu, eta biziarazten, urduritzen, tirtiritzen, xaxpikitzen, ezinegon gozo batez janzten, asetzerik izan ez dezakeen gose-egarri batekin adiskidetzen..., eta hori ez da komeni nonbait, eta horixe da dena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 113. orr.


bizimodu (2.054 agerraldi, 229 liburu eta 428 artikulutan; ETCn 20.177 agerraldi) iz 1 bizitzeko modua. ik bizimolde; biziera; bizilege.

Biziak, bizitzak, bizimoduak eta bizilegeak ontzen dute heriotza azkenerako.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 140. orr.

Izatekotan, bizimodu nahi nuke poesia, ez bizibide.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 45. orr.

Hastapenetan, lapurretatik bizitzea bizimodu bat zen.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 98. orr.

Finlandiako bizimodua du gustuko.  Berria - Mundua   2004-04-21

Garai baten eta bizimodu batzuen margolan itzela eskaini zuen Zolak obra erraldoi horretan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 11. orr.

Bizimodu horrek eraman zuen hondamenera, eta bihotza etsipen beltzez bete zitzaion bere zeregina ezin buruturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 68. orr.

Anaiok, hau da gure Erregela eta bizimodua, eta gure anaiartera etorri nahi izango duten guztiena.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 99. orr.

Aingeruen bizimoduaz ezer gutxi dakigu. lekua, gizartea, jendeen bizimodua, lan motak..., horiek denak ezagunagoak zazikio kontatzaileari.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 45. orr.

Eurek berdin jokatu dute, eta oso argi eta lasai mintzatu dira Irango bizimoduari buruz.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 93. orr.

Nora joango da, non egingo bizimodua?  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 68. orr.

Daudela gurekin lurralde honetan, eta egin dezatela hemen beren bizimodua, zabala baita lurraldea.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 96. orr.

Bila ezazu beste bizimodu bat, irakasle jauna.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 252. orr.

Jacques laztana, entzun diat bizimodua ondo doakiala.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 35. orr.

Geu ere goiko bizimodura moldatu ginen orduan, txalupa haien itsasoan igerian, argizari urtuaren usaineko uretan, zazpi mila santu eta aingerurekin.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 38. orr.

Hainbeste aldatu da bizimodua.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 101. orr.

Eta, ezinbestean ere, egia esan, neure bizimodua errotik aldatzera deliberaturik, Martxel neure anaiarekin konpondu nituen Putzu kaleko neure partearen salmentaren gorabeherak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 329. orr.

Gaixoen bizimodua hobetzea helburu duten terapia alternatiboak.  Berria - Gaiak   2004-04-11

Beren bizimoduari eutsi nahi dieten indiarrak laguntzen ditu taldeak.  Berria - Gaiak   2004-10-03

Don Carlos, Don Isidro Ortiz de Urruela, Don Manuel Santakrutz apaiza... poesia zegoen horien bizimoduetan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 378. orr.

Bizimoduaren kalitate hobea segurtatuko duen lana aurkitzea.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 20. orr.

Bizimodua ateratzeko, frantses eskola bat ematen zuen goizean goiz Miromesnil kalearen goialdean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 350. orr.

Cape Technical University-n ateratzen du bizimodua.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 10. orr.

Eskuak ditudalako atera dut bizimodua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 55. orr.

Pobreek lan egin behar baitute bizimodua aurrera ateratzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 139. orr.

Ez zuela zenbaitek duen zorte ona, bizimodua eseririk ateratzekoa, alegia.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 364. orr.

Uste dut bortxatzea dutela bizimodua.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 207. orr.

2 (izenondo eta izenlagun eta kidekoetan)

Gezurra zuen maite, eta bizimodu bikoitza. Bizimodu jakin batekin gaixotasun bat sortzen bada, bizimoduari bere horretan eutsita gaixotasuna hor egongo da; baita sendagaiekin ere.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 63. orr.

Ofizio eta bizimodu berekoen artean sortu ohi diren konplizitateak.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 153. orr.

Etxeko jauna eta gonbidatua bizimodu lasaiaren plazerrei buruz hitz egiten hasi ziren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 53. orr.

Erabilitako liburuen denda bateko jabearen bizimodu lasai eta baketsua.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 242. orr.

Baina badu lana, gaixoak, ez du bizimodu erraza.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 6. orr.

Lan gogorra zen -bizimodu gogorra-, baina, orain, uztera zihoala, ez zitzaion bizimodu guztiz gaitzesgarria ere iruditzen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 56. orr.

Bizimodu petrala da, hauxe.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 81. orr.

Hil-artean-bizi tankerako bizimodu zozoan trabaturik. ondenatuta zeunden bizimodu garratz eta kexu amaigabeko batera.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 123. orr.

Lanbideagatik bizimodu txarreko emakumea bada ere, fidatzen da harekin.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 9. orr.

Arabiar musulman primitiboek zakar astindua zuten beren bizimodu arkaiko tradizionala.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 68. orr.

Planetako biztanle guztiek bizimodu duina izatea baita erronka.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 38. orr.

Norbait hitzez edo egitez fede eta bizimodu katolikotik okertzen bada eta onbideratzen ez, gure Anaiartetik erabat egotzia izan bedi.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 146. orr.

Bere bizitzako gainontzeko egunak Milanen eman zituen, oso bizimodu iluna eramanez.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 10. orr.

Daramagun bizimodu ez-naturalak eragiten ditu, eta beste zenbait, azkenik, ez dira diruditen bezain garrantzizkoak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 255. orr.

Zoriontsutzat daukat neure burua bakarrik bizi naizelako, nire iritziz horixe baita gizonezkoen taxuzko bizimodu bakarra.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 135. orr.

Honek guztiak ez didala nire lehengo bizimoduko alderdi tamalgarrienak minez oroitzen uzten.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 8. orr.

Andre zahar hark axolagabetasun estoikoz erantzuten zien eguneroko bizimoduen nahigabe materialei.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 281. orr.

Lozorrozko bizimodu bat zeraman.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 201. orr.

Ez ote zuten ba nahiko, arrakastarik ez bada ere, gutxienez, patxadako bizimodu erosorik?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 293. orr.

Esplikatu zidanez, bizimodu sedentarioa eginez, gizen-deposito bat formatzen da begietan barrena, osasunaren kaltean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 69. orr.

Ipuin kontalari baten bizimoduko joan-etorri etengabekoa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 122. orr.

Andre zahar hark axolagabetasun estoikoz erantzuten zien eguneroko bizimoduen nahigabe materialei.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 281. orr.

Nekazari-inguruetako bizimodua bere hutsaltasun ergel osoan.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 224. orr.

Landa-giroko bizimoduaren utopia (eta ukronia) delakoan.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 99. orr.

Ez du inoiz oso begi ona eduki nekazaritza-giroko bizimoduaren edertasunari erreparatzeko.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 279. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Modu horretan, bizimodu-eredu batzuek giza loratzea bultzatuko lukete.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 204. orr.

Bestelako bizimodu mota batekin. Mendebaldeko bizimodu-itxura bat modan jarri zen gobernu autokratiko ekumeniko baten baimenaz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 186. orr.

Herrialde honetan gaur egun gertatzen ari diren bizimodu aldaketak.  Berria - Kultura   2006-05-03

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Giza bizimodu baten ezaugarri eta alderdi guztiak dira kultura.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 295. orr.

Bikote-bizimoduak badauka bere alde ona ere.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 24. orr.

Afizionatua, laborari-bizimoduaren zale kartsua benetako laboraria baino areago.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 156. orr.

Hemen amaitzen da aitaren langile-bizimodua.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 37. orr.

Gogaiturik zegoen ijito-bizimoduaz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 397. orr.

Ikasle-bizimoduari agur esatea neukan pentsatuta baina, lan txukunik agertu ez zitzaidanez, hala-moduzko erabakiak hartu nituen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 21. orr.

-Akabo estudiante bizimodu hau!  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 32. orr.

Gero Lindak bereak kontatu zituen, bere saltinbanki-bizimodu bohemioa.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 193. orr.

Neronek ikusi nuen jauzilariak ere preparazio berbera egin bide zuen bere kirol-bizimoduan.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 21. orr.

Mendebaldearen kultur garaipen goiztiar eta garrantzitsuenetako baten ondorioz, Mendebaldeko kristau-bizimoduaren normandiar adierazle eta zabaltzaile bihurtu zirelarik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 267. orr.

Egiazko abentura-bizimodua ari ginen eramaten, Bonnie and Clyde berriak ginen.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 112. orr.

Gehienetan, gizarte-bizimodua egiteko ahalegin hauek isilaldi mingarriekin amaitzen ziren.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 34. orr.

Jauregi-bizimoduaren jakin-minez zegoela, gau batean, ametsetan, aipaturiko anaiak ikusi zituen anaien bizilekutik kanpora eta hauen elkartetik aparte.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 356. orr.

Badirudi ez zirela asko ermitau-bizimodua zeramaten anaia txikiak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 160. orr.

Ez dakit zehatz-mehatz Adelaren maite-bizimoduaren berri.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 91. orr.

Era batera nahiz bestera, umeak horrela alde egin izanak zer esaten zigun Auroraren ezkon bizimoduaz?  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 159. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

arteko bizimodu (4); baina bizimodu (6); bere bizimodu (25); beren bizimodu (6); beste bizimodu (16); beste bizimodu bat (10); bestelako bizimodu (5)

bizimodu arruntean (4); bizimodu aspergarria (4); bizimodu bat (28); bizimodu baten (10); bizimodu berri (28); bizimodu berri bat (10); bizimodu berri bati (10); bizimodu berria (15); bizimodu berrian (4); bizimodu berriaren (4); bizimodu berrira (5); bizimodu duina (10); bizimodu duinago baten (4); bizimodu ederra (4); bizimodu erraza (4); bizimodu eta (22); bizimodu gogorra (4); bizimodu haren (4); bizimodu hau (14); bizimodu hau hartu (5); bizimodu hobea (11); bizimodu hobea izango (4); bizimodu hobearen (6); bizimodu hobearen bila (6); bizimodu hori (13); bizimodu horrek (5); bizimodu horretan (5); bizimodu hura (14); bizimodu lasaia (6); bizimodu latza (9); bizimodu mota (5); bizimodu normal (5); bizimodu normala (26); bizimodu normala egin (9); bizimodu tradizionala (4)

dute bizimodu (4); duten bizimodu (4); edo bizimodu (5); eguneroko bizimodu (6); eta bizimodu (69); eta bizimodu berri (6); eta bizimodu normala (5); gabeko bizimodu (4); gure bizimodu (11); haien bizimodu (4); halako bizimodu (4); lehengo bizimodu (4); neure bizimodu (4); nuen bizimodu (4); oso bizimodu (13); urteetako bizimodu (4); ze bizimodu (4); zein bizimodu (6); zen bizimodu (5); zer bizimodu (5); zitzaion bizimodu (4); zuen bizimodu (11)

ateratzen du bizimodua (4); ateratzen dute bizimodua (6); ateratzen zuen bizimodua (8); bakoitzak bere bizimodua (4); baten bizimodua (7); bere bizimodua (26); beren bizimodua (11); bestelako bizimodua (6); bezalako bizimodua (4)

bizimodua aldatu (12); bizimodua aldatuko (5); bizimodua aldatzeko (6); bizimodua atera (8); bizimodua ateratzeko (18); bizimodua aurrera (8); bizimodua aurrera ateratzeko (4); bizimodua bere (5); bizimodua da (7); bizimodua du (4); bizimodua egin (10); bizimodua egitea (4); bizimodua egiteko (4); bizimodua egiten (15); bizimodua ere (5); bizimodua errotik (4); bizimodua eta (26); bizimodua ez (13); bizimodua ez da (4); bizimodua gero (5); bizimodua gero eta (5); bizimodua hobetu (4); bizimodua hobetzea (4); bizimodua hobetzeko (8); bizimodua zeraman (5)

da bizimodua (7); du bizimodua (9); duen bizimodua (5); dute bizimodua (10); egiten zuen bizimodua (5); eguneroko bizimodua (21); erregela eta bizimodua (8); eta bizimodua (30); etxeko bizimodua (4); euren bizimodua (7); gazteen bizimodua (4); geure bizimodua (5); gure bizimodua (26); haien bizimodua (8); hango bizimodua (5); haren bizimodua (9); herritarren bizimodua (5); hiriko bizimodua (4); jendearen bizimodua (4); nire bizimodua (13); nolako bizimodua (7); nuen bizimodua (5); ohiko bizimodua (11); ohiko bizimodua egin (4); palestinarren bizimodua (4); zen bizimodua (6); zer nolako bizimodua (5); zuen bizimodua (23); zuten bizimodua (9)

eta bizimoduak (4)

eguneroko bizimoduan (31)

bere bizimoduarekin (6)

bizimoduaren berri (8); bizimoduaren eta (4); eguneroko bizimoduaren (8); gure bizimoduaren (12)

bizimoduari buruz (10); bizimoduari buruzko (7); eguneroko bizimoduari (7)

bere bizimoduaz (5)

bizimodura itzuli (8); bizimodura itzuli zen (4); bizimodura moldatu (5)

eta bizimoduz (4)


bizimolde (ETCn 840 agerraldi) 1 iz bizimodua.

Hitz egidazue zuen bizimoldeaz, zuen gustuez, zuen lanbideaz.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 98. orr.

Haurtzaroan izandako bizimoldeek betiko eratzen gaituztela.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 98. orr.

Ondoren bizimolde bat idatzi zigun; batez ere, pobretasun santuan iraun genezan beti.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1191. orr.

Aitzineko prioreek alabaina erreinuko jaun handien itxura hartua zuten eta haien bizimoldeak errenta guztiak irensten zituen.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 18. orr.

Ezin dut hemengo bizimoldea jasan eta ez dut zertan sufritzen jarraitu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 149. orr.

Hemen, besterik zen; hemen, beren lurra, beren bizimoldea, beren askatasuna jokatzen zituzten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 185. orr.

Halakoxea zen, bada, Midak kalezuloko bizimoldea; hango egunerokotasuna soil-soilik bertako neskatxa baten desagertzeak edo gizon baten atxiloketak urra zezaketen; baina, halako gertaerek urak harrotu egiten bazituzten ere, akaberan bere onera etortzen ziren, ezin bareago.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 360. orr.

Azken gomendioek ongi adierazten digute Frantziskok ebanjelio-bideari buruz izan zuen argitasuna eta Ebanjelioa bizimolde bihurtzeko koherentzia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 46. orr.

Denbora haietako bizimoldeak desagertu dira, hainbesteraino non ez baitut sesitzen mugimenduaren isuria.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 39. orr.

2 (izenondo eta izenlagun eta kidekoetan)

Bizimolde dotorea, edo are "bizitzeko estilo" berri bat.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 35. orr.

Eskola handiko eta bizimolde sainduko gizona.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 26. orr.

Daramagun bizimolde erdi-eroarekin, denek badugu kanpoaren sanotasunaren jastatzeko beharra.  Herria   2001-10-11

Nolatan errefusatu duzu hain azkar bizimolde duin bat eta eraikia genuen esperantza?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 339. orr.

Irabaziak, ostera, haren bizimolde apalaren neurrikoak ziren.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 50. orr.

Haren bizimoldea nekagarria zen eta apenas izaten zuen atsedenik.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 96. orr.

Jainkoak hala nahi badu, bizimolde erosoa izango dugu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 118. orr.

Oren batez ikusi ahal izan ditugu Nepaleko mendiak, jendeak, bizimolde gogorrak.  Herria   2005-12-15

Fraide mendikanteek Elizan beren bizimolde propio eta bereziaren arabera bizitzeko zuten eskubidea legitimatzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 908. orr.

Frantziskok bizimolde guztiz berria asmatu zuen, kristau-tradizioan parekorik ez zuena: anaiak hirian lan eginez eta predikatuz bizi ziren, hiritik kanpoko hospizioetan legendunak zerbitzatzen zituzten, bakarlekuetan otoitzera dedikatzen ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 28. orr.

Konta ezinezko erlijio motak daude, arraza eta ohitura harrigarriak loratu dira eta edozein bazterretan ustekabeko bizimolderen bat eriden dezakezu.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 7. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Izan ere, haien erlijio-bizimoldeari ez zitzaion oraindik Ordena deitzen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 221. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bizimolde bat (3); bizimolde berri (6); bizimolde berri bati (3); bizimolde eta (5); bizimolde hau (4); eta bizimolde (6)

araberako bizimoldea (3); baten bizimoldea (3); bizimoldea eta (4); bizimoldea ez (3); ebanjelioko bizimoldea (3); ene bizimoldea (4); eta bizimoldea (7); hilen bizimoldea (3)

bere bizimoldearen (5); bizimoldearen arabera (5); bizimoldearen arabera bizi (3); gure bizimoldearen (5)


bizimuin ik bizi 25.

bizinahi ik bizi 26.

bizindar ik bizi 20a.

bizio (ETCn 1.837 agerraldi) 1 iz ohitura txarra; gaitzesgarri den zerbait egiteko ohitura sendoa. ik grina.

Bizioa ez litzateke bizio, gaitzik ez balekar.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 201. orr.

Eta kontua da Benitok berak kutsatu zidala marrazki bizidunak ikusteko ohitura; grina edo bizioa, nahi bada, ohitura txarra denik ez baitut nik zalantzan jarriko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 289. orr.

Osaba argalak bizio bat zuen: aurkitzen zuen guztia hartu eta sakelan sartzea.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 97. orr.

Etengabe jateko bizioa baitzuen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 193. orr.

Arimako pasioez, ohiturez, bertutez, eta bizioez.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 86. orr.

Ohitura ona deitzen da bertutea, eta ohitura gaitza, berriz, bizioa.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 88. orr.

Bizioa ohituraren poderioz berezko bihurtzen da maiz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 183. orr.

Pederastia herri gerlarien bizioa izan da beti.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 254. orr.

Aberastasuna eta bizioa eskutik joan ohi direnez gero.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 266. orr.

Harrokeriaren bizioa.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 207. orr.

Handinahikeria ez da giza laudorioaren bizioa, gizakien gorespena lar maite duenarena baizik.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 368. orr.

Bizio honen kontrako bertuteari neurritasuna deitzen zaio.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 57. orr.

Umila, ordea, deitzen dugu maiz gorritzen dena, bere bizioak aitortzen eta besteen bertuteak aipatzen dituena.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 367. orr.

Harroak beheratuz, apalak gora jasoz, bizioak gaitzetsiz eta bertuteak aupatuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1006. orr.

Besteen bizioak salatzen dituzte, baina ez berenak baztertzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 394. orr.

Gaitz guztiak, bizio eta bekatuak, bihotzetik ateratzen dira.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 101. orr.

Purua lasai piztu eta erretzekoa da, purua erretzeak ez du zerikusirik bizio bat asetzeko maniobra mekaniko eta konpultsiboarekin.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 57. orr.

Zure legeak bizioak zuzentzeko eta ohiturak arautzeko baizik ez dira eginak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 113. orr.

Ez dut oraino gainditu bizioa, ordea.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 15. orr.

Ez dago bertuteaz harrotzeko arrazoirik, bizioaz damutzeko ez dagoen bezalaxe; ez dago natura salatu beharrik on sortu gaituelako, gaizto sortu gaituelako salatu behar ez den bezalaxe.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 153. orr.

Horien gogoak ase daude, baina bizioz eta gaiztakeriaz.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 57. orr.

Ez zegoela Zugarramurdiko sorginek prestatutako edaberik, ez fierabrasik, ez beste formula magikorik, ni bizio hartatik sendatuko ninduenik.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 105. orr.

Aspaldi ikasia dugu, ordea, bizioa mutur batean bezala bestean ere egon daitekeela.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 87. orr.

Bizioak herrestan eramanen zaitu, gaiztakeriara eta txarrera, horixe baita adimenaren aurreiritzien eta argitasun itzaliaren azken ondorioa.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 84. orr.

Eta ez da pentsatu behar bizioak errotik erauz daitezkeenik, urlia beti izango baita haserre gogorretara emanago, sandia askoz beldurraren menpekoago, berendia, berriz, zenbait gauza etorkorrago hartzen dituena.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 183. orr.

Gainera, entrenatzen bizio asko bereganatu genituen, eta horrek txarrerako erlaxatzen zaitu.  Berria - Kirola   2006-03-17

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bizio pribatuak, bertute publikoak. Horrekin diru pixkatxo bat ateratzen genuen, bizio txikietarako nahikoa. Inbidia bizio makurra dela nork jarriko du zalantzan?  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 76. orr.

Muturreko bi bizioren artean orekan dagoen horri bertute deritza Aristotelesek.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 204. orr.

Bizio ageriko guziak arinak dira; kaltegarriak berriz hagitz, ontasun itxura baten pean gordetzen direnak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 259. orr.

Hipokrisiazko gainjantzi berri honek, berdintasunik ezaren bizio zaharra baltsamatuz, alde bakoitza mespretxagarriago bihurtu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 204. orr.

Hau guztia bizio hutsa da niretzat.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 73. orr.

Lizunkeriara eta naturaren kontrako bizioetara emanak zeudelako.  Elizen arteko biblia   Ju 1,7

3 (hitz elkartuetan, lehen osagai gisa)

Bizio-mota guztien gainetik maiseaketa higuintzen eta gorrotatzen zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 392. orr.

Dueloa jaun dotoreen bizio mota dela.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 77. orr.

4 (hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa)

Frantsesak, alferrik pentsatuko duzue errepublikari zin egin dioten elizgizonen espiritua eta apezgo atzerakoiarena oso ezberdina dela; badira sekula zuzentzen ez diren estatu-bizioak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 212. orr.

Gero zerraldo erortzen ziren, ez zaldi-bizioengatik baizik eta giza bizioek jota.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 160. orr.

5 irud/hed

Truke-tasa malguen bertute teorikoak eta bizio errealak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 94. orr.

6 biziozko izlag

Parisko luxuzko eta biziozko bizitzaren kontaera horiek txoratu egiten zuten.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 58. orr.

Berari ere neskak gehiago gustatzen zitzaizkion, eta ez biziozko ohiturak zituelako; baina, egia esateko, gizonek ez zioten zirrararik eragiten.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 95. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere bizio (5); bere bizio eta (4); beste bizio (4); bizio bakarra (3); bizio bat (9); bizio eta (29); bizio eta bekatuak (5); bizio eta bekatuekin (4); bizio eta bertute (3); bizio guztiak (3); bizio hau (4); bizio hori (3); bizio mota (3); eta bizio (10)

bertutea eta bizioa (4); bizioa da (5); bizioa eta (4); bizioa eta gaztigua (3); eta bizioa (6)

bertuteak eta bizioak (5); bizioak eta (3); diren bizioak (3); eta bizioak (9)

eta bizioen (5)

bizioz eta (3)


biziontzi iz adkor **

Bele beltz bat bainuen, artean, biziontziaren brankan, haren heriotza noiznahi iragartzen zidana.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 234. orr.


biziope
1 biziopean

-Andre on, nik ez dut diru-gosearen biziopean erori nahi; horregatik, adostutako prezioa baino gehiago ez dut nahi.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1067. orr.


bizios ik bizioso.

bizioso (ETCn 29 agerraldi; orobat bizios g.er.) izond/iz biziotsua. ik biziotsu.

Apaizak, beste zeregin handirik ezean, beti izan dute bizioso fama: besteak beste, jale, edale eta fumatzaile amorratuak.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 154. orr.

Mende bukaeran, nekazarien exodoa garatu zenean, xuriek zioten goraki Hiria, erdalduna, zikina eta biziosoa zela.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 84. orr.

Dantza-mota asko daude, baina bi sexuek parte hartzen dutenek bi ezaugarri amankomuneko dituzte: nabarmenki kaltegabeak dira eta biziosoek biziki maite dituzte.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 70. orr.

Ez dugu material gutxi, horratik, baina tipoak gehiago behar dela, egunik egun libreago dihardutela eta armairutik irteten den bizioso piloari eskaintzen duena eman behar zaiola.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 134. orr.


biziosoki adlag era biziotsuan.

Lehengo jarrera hartu zuen berriz, zertaz mintzatuko zen jakin gabe, biziosoki emakumea bere kontura libertitzen ari zela imajinatuz, dena askoz errazagoa zen telefonoz deitzen zionean, baina ezin zion esan, Zoaz, eta berehala deituko dizut telefonoz.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 316. orr.


biziotsu (ETCn 159 agerraldi) 1 izond/iz bizioz betea.

Eskaintzen dionari botoa salduko balio eta herriaren gobernua boterezaleek erosita gizaki biziotsu gaiztoen eskuetan utziko balu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 112. orr.

-Horrela, horrela, segi horrela! -xaxatu du lodikote biziotsuak, begi biak txilotuta, estasi gozoan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 24. orr.

Lot zintzoa onik atera zuen, jende gaizto haren biziera biziotsuak saminez betetzen zuelako.  Elizen arteko biblia   2 P 2,7

Giza grinetatik sortzen diren egintzak ezagunak dira: lizunkeria, zikinkeria, jokaera biziotsua.  Elizen arteko biblia   Ga 5,19

Bezeroa nirea izana zen, bezero oso dotore eta oso zahar horietako bat, arras gustu biziotsuak zituena, eta ukendu, kontsolagailu eta luxuzko tresna horiek guztiak garesti ordaintzen zituena.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 67. orr.

Gauzak oker erabiltzea eta oker gozatzea, hori da eta ez besterik gizakion bizitza biziotsu eta errudun bakarra.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 316. orr.

Gizonezkoa alkoholikotzat jotzen da, baina emakumezkoa biziotsu gisa ikusten da, eta askoz arbuio gogorragoa eragiten du gizartean.  Berria - Gaiak   2006-02-28

Biziotsu asegaitzak, bitartean, keinua egin dit haren lepoaren gainetik begi bat itxiz, irribarre maltzurraz.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 121. orr.

2 irud/hed

Definizio biziotsuagorik ezin eman daiteke, huts egiten ez dutenak ere barnean hartzen baititu.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 41. orr.

3 zirkulu biziotsu gurpil zoroa.

Itxaropena hasia zen itxuratzen: hurbilago ikusten hasia zen ordura arte horren emaitza lazgarriak eman zituen zirkulu biziotsu baten -"gu demokratok" / "eurak biolentoak" edo "gu egiazko euskaldunak" / "eurak" gure herriaren etsaiak"- betiko amaiera.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 215. orr.


bizipen (391 agerraldi, 58 liburu eta 173 artikulutan; ETCn 5.858 agerraldi) iz bizi izan den gertaera, eskuarki nortasuna eratzen parte hartzen duena; gauza jakin bat bizitzea.

Nik benetan sinisten dut haurtzaroko sentsazioek eta bizipenek guregan duten eraginean.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 70. orr.

Gizakiak gara, gorputz bat daukagu, bakoitzak gure gustuak, bizipenak, ametsak, esperantzak eta asmoak dauzkagu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 228. orr.

59 bizimodu, ikuspegi, bizipen.  Berria - Harian   2005-11-20

Elkartrukatzen hasi gara bateko eta besteko bizipen eta esperientziak.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 102. orr.

Halaxe aukeratzen ditu giza memoriak bizipenak, batzuk ahanzturaren hiltegira eraman eta beste batzuk oroitzapen bihurtzen dituelarik.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 18. orr.

Bizi berritan bizipenak eleberrira eramaten mutila zen Baroja.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 9. orr.

Inoiz bertso-saioren batean izan denak ez du berehala ahantziko bizipen hori.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 23. orr.

Maria bezala, Jaunaren ikasleak ere bihotzaren itxituan bildu behar du, Jainkoaren jaiotzaren bizipena eduki nahi badu.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 41. orr.

Mundu guztiak bere bizipenak kontatuko balitu, nire testigantza hau ur-tanto bat baizik ez litzateke izango egia handien ozeanoan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 147. orr.

Faktore biologiko eta sozialetan eta norberaren bizipenetan oinarrituta osatuz doan giza sexualitatearen aukerak kontaezinak dira.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 68. orr.

Badira sofrikarioen bizipen hain harrigarri eta neurrigabekoa dutenak, non ez berak ez beste inork ez baitezake norabidetu horrelako estualdian.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 50. orr.

Bakoitzak gure bizipenak ditugu, geure-geureak, beste inork izango ez dituenak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 20. orr.

Bakoitzak, bere prozesu eta bizipenen bitartez, modu batean ikusten, aurkitzen, sentitzen eta bizitzen du bere burua.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 19. orr.

Bakoitzaren bizipenek zehazten dute jokabide sexuala.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 57. orr.

Bizipenezko argazkiek, ordea, ikuspegi asko jasotzen dute aldi berean, eta hitza, eta giroa, eta usainak eta sentipenak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 182. orr.

Zauriak hartu dituenean, Kristo gurutziltzatu eta apalduaren bizipena izan du Frantziskok.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 67. orr.

Frantziskok inor gutxik bezala ulertu zuen eta bizipen bihurtu Ebanjelioaren muina.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 22. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Egia da Parisen esperientzia intelektual eta artistiko pila bat bizi izan nuela, bizipen pertsonal izugarriak.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 85. orr.

Kierkegaardek bizipen indibidualaren eta kontzientzia pertsonalaren absolututasuna kontrajarriko dio arrazoimen unibertsal abstraktuari.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 87. orr.

Desioa, sexua, maitasuna eta grina oso bizipen indartsuak dira.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 146. orr.

Bizipen partekatu hori izan ohi dute horrelako bertsoek bere emoziobide nagusi.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 154. orr.

Jolas, zirri, laztan eta miazkatzeek bizipen sexuala aberatsagoa, zabalagoa, gozoagoa eta atseginagoa egiten dute.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 126. orr.

Zenbait bizipen hain zaizkio lazgarri gizakiari, non, besteri kontatu ezean, lehertu egingo bailitzaizkioke bere baitan.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 152. orr.

Umetako bizipenak dira geroko bizipenen neurria.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 144. orr.

Mexikoko Tamaulipas basamortuko gure egonaldiak lau egun eta hiru gau iraun zuen [...] eta zer kontatu handirik ez dauka... egundoko bizipena, behinik behin, ez zen izan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 30. orr.

Hauek egiazko bizipenak eduki dituzte, eta irakurri dute egia hau Elizako santu eta doktore handietan, egia honetaz idatzi dutenetan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 96. orr.

Ohiz kanpoko bizipena da, eta horrek gizasemearen desioa gori-gori jartzen du.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 253. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Erlijio-sentimendua eta erlijio-esperientzia sentsibilitate- eta bizipen-ahalmena.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 1. orr.

Aski haren bizipen-iturri nintzela, onerako eta txarrerako.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 40. orr.

Kirol zein bizipen mailan urte ahaztezinak izan ziren.  Berria - Kirola   2004-03-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere bizipen (3); bizipen ahaztezina izan (3); bizipen bat (4); bizipen eta (13); bizipen gogorren (3); bizipen hori (7); bizipen horiek (7); bizipen sexuala (3); eta bizipen (18); hamaika bizipen (6); haren bizipen (3); oso bizipen (3)

bizipena izan (4)

baten bizipenak (5); bere bizipenak (10); bizipenak ditu (4); bizipenak ekarri (3); bizipenak ere (3); bizipenak eta (7); bizipenak jasotzen (3); bizipenak kontatzen (9); bizipenak kontatzen ditu (5); eta bizipenak (11); izandako bizipenak (4); nire bizipenak (5); norberaren bizipenak (3); umetako bizipenak (3)

bere bizipenen (5); bizipenen berri eman (3); eta bizipenen (4)

bere bizipenetan (4)


bizipide ik bizibide.

bizipoz (ETCn 1.083 agerraldi; orobat bizi poz ETCn 301 agerraldi) iz bizitzeko poza.

Anitz dira bizipozik ez eta beren buruez beste egiteko prest daudenak.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 9. orr.

Beste sanidade bat adierazten duena edo dakarrena, beste grazia bat, indar bat, beldurrik eza eta kasik bizipoza ere bai.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 134. orr.

Haur denboratik sentitu ditudan nire amodio asko begiratzera eta begiratua izatera mugatu dira, eta horrek bizipoza eta bizinahia pizten zidan.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 146. orr.

Bizipoza eragiten du taldekideengan.  Berria - Kirola   2004-03-19

Bizipoza eta indarra ematen didate, eta nire lanean laguntzen.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 90. orr.

Beharbada ez zen hain balentria handia [...] baina gisako huskeriek itzultzen didate niri bizipoza.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 143. orr.

Bizipoza berreskuratu eta adrenalina jario jarri ninduen bihurrikeriak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 198. orr.

Bizipoza galtzeak dena galtzea dakarrelako.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 147. orr.

Haur denboratik sentitu ditudan nire amodio asko begiratzera eta begiratua izatera mugatu dira, eta horrek bizipoza eta bizinahia pizten zidan.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 146. orr.

Egin nahi zuen koadro hura lortzearen arabera aurkituko zuela Leonek bizipoza edo nahigabea.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 128. orr.

Aspaldi ez zuen halako bizipozik sentitzen.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 110. orr.

Haren begirada nekatuan ez da bizipozik sumatzen, izatekotan ere gaitz makur eta ezkuturen baten azpilana atzeman daiteke haren aurpegieran.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 152. orr.

Gizon hura sugegorri nazkagarriena baino okerragoa zen, behazunez betea eta besteren bizipoza jasan ezin zuena.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 166. orr.

Jakintzaren arbola eleberri honetan utzi zuen Barojak ongien adierazita bere bizipozik eza eta gizartean egokitu ezina.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 19. orr.


bizipozgarri izond bizipoza ematen duena.

Juana pakete-mandataria da; neska bizipozgarri asteburuetan soilik; ume bat du, eta ez da bizi Habanan bertan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 272. orr.


bizipoztu, bizipoz(tu), bizipoztea. du ad bizipoza eman. iz

Badirudi adin batetik aurrera ardoak bakarrik lortzen duela agureen hainbat atal indargetu eta soraio, eskuen ukimena edo zaporea, adibidez, berpiztu eta bizipoztea.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 28. orr.


biziraule izond bizirauten duena.

Hemen, bizirik gauden guztiak biziraule gara.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 48. orr.


biziraun (ETCn 2.703 agerraldi), bizirauten du ad bizirik iraun.

Ez estatu batek, ez beste nazio batek, ez nazioarteko erakunde edozeinek, ez du arrazoirik erabakitzeko edozein naziok bizirauteko duintasunik ez duela.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 95. orr.

Bizirauteko modu bakarra gizona izatea zela pentsatzen nuen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 185. orr.

Esan dezagun orduan gogo-orde, gogotzako edo gezur-gogoren bat asmatu eta bizi ez, baina bixi, esistitu edo, orain itsuski diotenez, biziraun egiten dela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 267. orr.

Sei milioi pertsonak bizirauten dute gizarte laguntzekin.  Berria - Harian   2005-08-31

Biziraungo baduzu, ezinbesteko zaizu jan, maitatu, irakurri eta idaztea.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 59. orr.

Oso zaila da kartzelan urte luzeetan bizi duzun pressing-arekin bizirautea.  Berria - Harian   2006-03-05

Urbelarrak hil egiten dira hotzarekin, eta koretroiak beirazko oskola du bizirauteko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 378. orr.

Euskarak bizirauteko beharrezkoak dituen guttieneko urratsak.  Herria   2003-02-13

Prentsan artikuluak idazten hasi zen, «bizirauteko».  Berria - Kultura   2004-12-29

Berak ez zuen, esaterako, sekula soldata bat irabazi behar izan bizirauteko; aberatsa baitzen jaiotzez, ez zuen kezka ekonomikorik sekula eduki.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 46. orr.

Bizirauteko eta burua ez galtzeko modua.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 53. orr.

Gerran bizirauteko gai izateak, ez du esan nahi derrigor gerratik kanpo bizirauteko gaitasuna duzunik.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 39. orr.

Atera gara, bainan biziraun dugunok osasunean joak garela senditzen dugu, gero eta joagoak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 160. orr.

Argia behar da bizitzeko, leiho handiak behar dira bizirauteko.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 33. orr.

Bizitzea bizirautea dela, eta galdutako laguna aise ordezkatuko duzula beste lagun baten ahotsarekin.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 134. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

du bizirauteko (3); eta bizirauteko (3); euskarak bizirauteko (3)


biziraunarazi, biziraunaraz, biziraunarazten du ad bizirik iraunarazi, bizirautera behartu.

Ez baitu, nik uste, agintzen duenik ematen eta horrela ez dio bere buruari bizia errotik mozten eta apartatzen, baizik, oharkabean, bere zerbaiti biziraunarazten.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 215. orr.

Halaz, euskararen biziraunarazteko bide berriak zulatzera behartua izanen zara, gerla goraipatzen duen borrokaren ideologia manikeistatik hara.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 138. orr.


biziraupen (ETCn 2.491 agerraldi) 1 iz bizirautea.

Nola ez ohar, orai beretik, gure Herriaren biziraupena eta Munduko Hiri bakarrarena, elkarri lotuak direla hertsiki?  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 21. orr.

Naturak halaxe jokatzen du beti nonahi: gain-ekoizpena, espeziearen biziraupena ziurtatzearren.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 158. orr.

Taldearen biziraupenaren legea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 63. orr.

Euskararen ofizialtasuna baitezpadakoa da gure hizkuntzaren biziraupena segurtatzeko.  Herria   2003-01-28

Kultura baten erro diren ezaugarri guztien biziraupena emakumeen zeregina dela batez ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 36. orr.

Ontziolen biziraupena bermatzeko.  Berria - Ekonomia   2004-07-14

Bizia biziraupenetik interpretatzen da ona bertsolaria.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 82. orr.

Baserrikoa biziraupeneko kultura da izatez, autarkikoa, ahal den neurrian autosufizientziara jotzen saiatzen dena.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 16. orr.

Gure hizkuntza eta kulturaren biziraupeneko desafio zailaren aurreko autokonfiantza.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 65. orr.

Biziraupeneko bertsogintza (1960-1973).  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 147. orr.

Ordutik badakit gizartetik aldendu eta egoera pre-humanoan luze bizi izandako gizasemeak erreflexu sozial guztiak galtzen dituela, eta gizartearekiko harremanik den mendrenak ere [...] egoera horretan garatu duten biziraupenezko mekanismo psikologiko mardoak hauts ditzakeela. koral arrezifeak eta mangladiak ezinbestekoak direla ekosistemen biziraupenerako.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 133. orr.

Biziraupena: 20 urte.  Berria - Euskal Herria   2004-08-05

2 (izenondo gisa)

Hondakin erradiaktiboen biziraupen luzeak eragiten dituen arazoak.  Berria - Gaiak   2006-04-20

Euskal Herritik kanpoko unibertsitateek ere, parte hartuko dute lehia horretan, horren menpean egongo baita, neurri handi batean, unibertsitateen biziraupen duina.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 179. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hautespen naturala: agertzen diren aldaerek ugalketa- eta biziraupen-tasa desberdinak dituzte, inguru jakin batean moldatzeko gaitasun desberdinak dituztelako, hain zuzen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 287. orr.

Horiek ere biziraupen-ekonomia batekin eutsiko zioten, Asturiasko meatzarien gisan, erretiroa jasotzeko adina iritsi arte.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 87. orr.

Horri esker, biziraupen arazoa konponduta geratu zitzaien aldi baterako. kazetariei talde honek biziraupen sentimendu itzela duela, eta une zailetan beti ematen duela maila ona.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 119. orr.

Norbanakoaren biziraupen sena giro hotz eta gogorrean.  Berria - Kultura   2006-02-21

Biziraupen kontua da bakartu eta hondatu nahi zaituztenen aitzinean erresistentzia tinkoa mantentzea.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 15. orr.

Egunerokotasunean finkatuko du biziraupen estrategia: eguneroko garbiketak egin, arropa apaindu, ikasi, irakurri...  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 15. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

biziraupena arriskuan (6); biziraupena ziurtatzeko (5); eta biziraupena (3)


biziraute iz

Kasu honetan, baina, kontrako sentsazioa sortzen dute jardunaldiok: behe-behetik, erraietatik, bizirautearen beharrizan hutsarengatik bilatzen den aire berria bezalakoak dira niretzako.  Berria - Kultura   2006-05-05

Barne politikari dagokionez, «nazio nortasun guztiak bizirautearen alde» egingo du EADk, eta lege eskumenak dituzten eskualdeen parte-hartzea babestuko du, Imazek azaldu zuenez.  Berria - Euskal Herria   2004-07-09

Beraz, biziraute ariketa bat da euskal PEN Kluba.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 222. orr.


bizirik 1 adlag bizia duela. (pertsona eta abereak)

Bizirik irauteko, besterik gabe; horra zertarako jo nion neure buruari erronka hura.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 95. orr.

Zoaz zure aita Frantzisko dohatsua ikustera; zoaz bizkor, ez luza, bestela ez duzu bizirik aurkituko eta.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 721. orr.

Aldarri egin zuen herria txikituko zuela, ez zela inor bizirik geratuko.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 88. orr.

Bizirik irten ote zen bederen inkontrutik?  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 182. orr.

-Damu handia dugu denok Francisco Franco gure herritik bizirik irtena.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 280. orr.

Bi hilabete egin zituen bizirik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 67. orr.

Itxoin behar horrek eduki naik bizirik.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 116. orr.

Mateo izeneko haur batek zortzi egun zeramatzan ohean, bizirik baino gehiago hilik zirudiela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 269. orr.

Gaztea bizirik zegoen osasun zerbitzuak bertara iritsi zirenean, baina Nafarroako Ospitalera zeramatenean hil zen.  Berria - Euskal Herria   2004-01-25

Amets horretan Rosa bizirik egongo litzateke, eta gerritik helduko nion, ito arte dantzatzeko, tangoak eta valsak.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 52. orr.

Han utzi dudanean oraindik bizirik zegoen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 108. orr.

Ezohiko indarrez berpizten zitzaion gogoan behialako eskola-garaia, eta, bat-batean, begien aurrean ikusten zuen Aleksandr Petrovitx, bizirik balego bezala.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 386. orr.

Zergatik gara gu bizirik?  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 64. orr.

Ez zuen utzi bizirik ez gizasemerik, ez ahaiderik, ez adiskiderik.  Elizen arteko biblia   1 Erg 16,11

Agian urkatu egingo zaituzte, makilatu, laurdendu, erdibitu, bizirik erre.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 294. orr.

Mutikoak, bizirik lurperatua zegoela ikusirik, garrasi egin zion osabari, argiontzia emateko prest zegoela esateko.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 214. orr.

Bizirik lurperatu nahi gintiztean piztia haiek!  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 51. orr.

Zorte hutsa da azkenean bizirik mantentzen gaituena.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 105. orr.

Putzu-zuloan sartu naute bizirik eta harria ipini didate gainean.  Elizen arteko biblia   Nk 3,53

Ez da bidaia luze batetik bizirik aterako.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 184. orr.

Traumatismo gaitzak ukanen zituen, arras bizirik jalgitzen baldin bazen bederen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 54. orr.

Guztietan okerrena bizirik gaindituko ez dudan borrokaldiaren zain egotea da.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 39. orr.

Bai medikuak eta bai anaiak txunditurik zeuden, nola espirituak hildako gorputz hartan bizirik iraun zezakeen beren buruari galdetuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 250. orr.

Eskuarki zakurrek bizirik egiten dute haginka.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 84. orr.

Eta nola harrapatzen dituk bizirik txoriak? Sareekin?  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 130. orr.

Bukatutakoan, azken agurra egin zioten Sultanari, eta honek bizirik eta onik eramanarazi zituen kristauen kanpamentura.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1156. orr.

Hanna oraindik bizirik al zen zergatik ez ote nion galdetu, horixe ez dakit.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 40. orr.

-Bada norbait oraindik bizirik garai hartako berri eman diezadakeena, gure amonaz gainera.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 77. orr.

2 (bestelakoak)

Niretzat, mundu hark bizirik jarraitzen dik, nahiz eta errealitatean izateari utzi dion.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 102. orr.

Bere jaieguna ospatzen zen, eta oraindik ere ospatuko zen baldin eta priszilianotarren sektak bizirik iraun izan balu. Frantziskoren oroitzapenak, egokitzapen eta erabiltze guztiak gorabehera, bizirik iraun du etengabe, erreformek markatua egon den frantziskotarren historian. Kultura egipziako hau oraindik bizirik eta Zibilizazio Helenikoa hilzorian zegoenean.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Azken hitza Kattini, haren oritzapena gütartean bizirik egon dadin, arima bizirik düan bezala.  Herria   2002-09-05

Ekialde Urruneko bi gizarteek, Txinan eta Japonian, bizirik iraun zuten, hasierako ezjakintasunagatik hiltzeko arriskuan egon ziren arren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 208. orr.

Esperantzak eta oroitzapenek bizirik iraungo dute beti, haren ezkuturen batean belarrak beti berde irauten duen bitartean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 38. orr.

Izotzaren gogortasuna dute testuaren hitz higiezinek, baina sentimendu ugari daramatzan uholdea bizirik dabil azpian.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 15. orr.

Haren oroitzapena bizirik iraunaraziko dute agian nire margolanek.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 180. orr.

Hantxe aritzen zen eztabaidan eta hantxe eusten zion bizirik nekazarien artean jabearen kontra izaten den gorroto sor horri.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 33. orr.

Bizirik badaukak oroimenean, has hadi honako bertso honetatik... ea, nola zen...: [...].  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 101. orr.

Euskara bizirik dago irratian eta telebistan, bizirik dago prentsan, bizirik dago hezkuntzaren maila guztietan, bizirik administrazioan.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 45. orr.

Gaua oraindik bizirik zegok basoaren erdian, gaua, hitz horrek iradokizen duen guztiarekin: harrapakina, amodioa, joan-etorriak, beste helbururik gabeko bizipoza eta bizitzeko borroka.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 145. orr.

Tenk dauden gauzak, lehorregi eta idorregi akaso bai, zurrun bai, baina hala ere bizirik.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 33. orr.

3 bizi-bizirik

Garezurra zeharkatu zidan krakateko hark, eta oraindik ere bizi-bizirik daukat oroimenean, une honetan berean entzuten ariko banintz bezalaxe.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 13. orr.

Euskal kultur jardunean bizi-bizirik dagoen agerpenetakoa da bertsolaritza.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 36. orr.

Betorkie bat-batean heriotza, jaits bitez bizi-bizirik Herio Leizera, gaiztakeriaz bete-beteak baitaude!  Elizen arteko biblia   Sal 55,16

Toki batzuetan bizi-bizirik segitzen dutela galdutzat jotzen zituen formek eta erritualek.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 73. orr.

Ukondoa burkoaren gainean ezarri eta neskatoaren eskuari behatuz, "bizi-bizirik dagoela dirudi" esan zuen ahopean.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 30. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

aita bizirik (7); aitona bizirik (7); ala bizirik (12); arafat bizirik (6); arte bizirik (6); artean bizirik (44); atera ziren bizirik (6); aurpegia bizirik (6); azpian bizirik (9); baina bizirik (56); baina oraindik bizirik (7); bat bizirik (19); bat ere bizirik (18); batean bizirik (6); batetik bizirik (9); batzuk bizirik (14); bera bizirik (12); beti bizirik (17); bizi bizirik (74); bizi bizirik dago (8)

bizirik al (12); bizirik ala (12); bizirik ala hilik (9); bizirik atera (136); bizirik atera zen (39); bizirik atera ziren (12); bizirik aterako (37); bizirik ateratako (11); bizirik ateratzea (21); bizirik ateratzea lortu (13); bizirik ateratzeko (13); bizirik ateratzen (24); bizirik atxiki (7); bizirik atxikitzeko (11); bizirik atxikitzen (7); bizirik aurkitu (17); bizirik aurkitzeko (19); bizirik baina (6); bizirik baino (6); bizirik baitago (6); bizirik baldin (11); bizirik balego (22); bizirik balego bezala (7); bizirik baleude (14); bizirik baleude bezala (12); bizirik behar (9); bizirik behintzat (6); bizirik da (24); bizirik dago (100); bizirik dago eta (8); bizirik dagoela (51); bizirik dagoelako (8); bizirik dagoen (65); bizirik dagoen bitartean (6); bizirik daude (22); bizirik daudela (24); bizirik dauden (34); bizirik dela (12); bizirik den (8); bizirik dira (8); bizirik dirau (31); bizirik dirauela (8); bizirik dirauen (8); bizirik diraute (13); bizirik dirauten (13); bizirik diren (9)

bizirik edo (14); bizirik edo hilik (9); bizirik egon (33); bizirik egongo (22); bizirik egotea (19); bizirik eraman (9); bizirik erre (11); bizirik eta (90); bizirik eta onik (11); bizirik eta osasuntsu (12); bizirik eusteko (17); bizirik eutsi (8); bizirik eutsiko (7); bizirik ez (31); bizirik gaude (9); bizirik gaudela (7); bizirik gauden (6); bizirik gelditu (20); bizirik geldituak (23); bizirik geldituek (8); bizirik geldituko (16); bizirik geldituriko (6); bizirik gelditutako (10); bizirik gelditzen (18); bizirik geratu (15); bizirik geratzen (7); bizirik gorde (6); bizirik hago (9); bizirik harrapatu (11); bizirik herri (13)

bizirik ihes (7); bizirik ikusi (7); bizirik iraun (101); bizirik iraun behar (7); bizirik iraun dezaten (7); bizirik iraun zuen (9); bizirik iraun zuten (8); bizirik iraundako (6); bizirik iraungo (20); bizirik irautea (47); bizirik irauteko (124); bizirik irauten (38); bizirik irten (24); bizirik irtengo (8); bizirik irtetea (7); bizirik irteten (6); bizirik izan (7); bizirik jarraitu (25); bizirik jarraitu ahal (7); bizirik jarraituko (8); bizirik jarraitzeko (12); bizirik jarraitzen (34); bizirik jarraitzen du (7); bizirik lurperatu (10); bizirik mantendu (9); bizirik mantentzeko (9); bizirik mantentzen (18); bizirik nago (26); bizirik nago oraindik (6); bizirik nagoela (6); bizirik nahi (16); bizirik nengoen (7); bizirik nola (6)

bizirik ote (13); bizirik plataforma (8); bizirik plataformak (23); bizirik plataformako (21); bizirik segitzeko (8); bizirik segitzen (19); bizirik taldeak (8); bizirik taldeko (12)

bizirik utzi (34); bizirik utzi gabe (8); bizirik utziko (17); bizirik uzten (10); bizirik zaude (7); bizirik zegoela (65); bizirik zegoelako (6); bizirik zegoen (67); bizirik zegoenean (7); bizirik zela (16); bizirik zen (15); bizirik zeudela (16); bizirik zeuden (23); bizirik zirauen (9); bizirik zirauten (8)

da bizirik (30); da inor bizirik (6); dago bizirik (10); daude bizirik (6); dela bizirik (6); dira bizirik (15); donostia bizirik (7); du bizirik (14); dute bizirik (12)

edo bizirik (20); egin eta bizirik (7); egun bizirik (11); emaztea bizirik (7); ere bizirik (85); ere bizirik aterako (6); ere bizirik utzi (11); esker bizirik (6); eta bizirik (167); eta bizirik atera (14); eta bizirik iraun (8); eta bizirik irauteko (6); eta oraindik bizirik (6); euskal jai bizirik (6); euskara bizirik (10); ez bizirik (13); ez da bizirik (13); ez zen bizirik (6); ezin hilez bizirik (7); gero bizirik (6); gu bizirik (10); handik bizirik (11); hartan bizirik (6); herrian bizirik (8); hilez bizirik (7); hilik edo bizirik (7); honetan bizirik (7); hori bizirik (8); horiek bizirik (8); hura bizirik (15)

inoiz bizirik (8); inor bizirik (24); israelen bizirik (7); jai bizirik (7); kosta bizirik (9); kosta bizirik plataformako (6); lasarte oria bizirik (10); lautada bizirik (10); mutriku bizirik (7); naiz bizirik (6); ni bizirik (12); norbait bizirik (6)

ondoren bizirik (7); oraindik bizirik (107); oraindik bizirik dago (7); oraindik bizirik zegoela (10); oraindik bizirik zegoen (8); oraindik ere bizirik (20); oraino bizirik (20); oria bizirik (10); oroitzapena bizirik (7); oso bizirik (11); pertsona bizirik (6); semea bizirik (11); txapelketan bizirik (6); txingudi bizirik (58); txingudi bizirik ek (9); txingudi bizirik plataformak (10); txingudi bizirik taldeko (7)

uharte bizirik (6); urola kosta bizirik (9); urtez bizirik (6); uste bizirik (6); utzi bizirik (9); zegoen bizirik (8); zen bizirik (23); zion bizirik (6); ziren bizirik (21); zituzten bizirik (7); zornotza bizirik (49); zornotza bizirik ek (6); zu bizirik (9); zuen bizirik (24); zuten bizirik (8)


biziro (ETCn 206 agerraldi) adlag biziki. ik biziki.

Argiro konturatu nintzen Honoré biziro ahalegintzen ari zela barruak ni kanpoan uzteko eskatzen zion gogoari eusten.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 39. orr.

-Nik ere ez dakit pertsonei zerbaitengatik izaten zaien nahitasuna -erantzun zion Luluk biziro-.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 265. orr.

Anna han-hemenka zebilen, eskuari biziro eraginez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 533. orr.

Biziro altxa nintzen, izutua iduri, alditxartu ote zen galdezka.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 228. orr.

Poztu zaitez biziro, zoritxarreko izanda ere, nahiago duzulako existitzea dohakabe ez izateagatik ez existitzea baino, hartara ez baitzinen deus izango.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 159. orr.

Poztu biziro, Sion hiri eder! Egin irrintzi, Jerusalem hiriburu! Hara, badatorkizu zeure erregea.  Elizen arteko biblia   Za 9,9

Materialaren presentzia fisikoaren eta adierazpenaren arteko erlazio hori hain biziro sentitzen da, non zinemagile batzuek horren pareko bat sortu nahi izan baitute.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 262. orr.

Ahots biziro baxua zeukan.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 47. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hain biziro (4)


bizisail iz biziaren saila.

Pettan bezalako artzainak bere hautua egin bazuen ere bere gostuko bizisail baten alde, ez dugu hori, nehondik ere, berexkari oihes batentzat hartu.  Herria   2003-07-10


bizitasun 1 iz bizia denaren nolakotasuna.

Freskotasuna eta bizitasuna dario margotuari; une horrexetan oroimeneratu zaiola ematen du.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 166. orr.

Begiek ez zuten ez bizitasunik ez distirarik, eta nini gabeak ziruditen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 26. orr.

Haren begitarteak ez omen du, zure iritzian, batere bizitasunik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 52. orr.

Iragarleak, hiriaren bizitasuna, hiriko jendearen aniztasuna ikusirik, iragarri omen zuen "hiri honek laster Europa bera izango du mendean" eta hantxe geratzea erabaki.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 133. orr.

Gauza bat esaten zuen Frau Gerdaren gorputz erkinduak eta beste bat haren mugimenduen bizitasunak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 117. orr.

Badirudi Zelanoren kontakizunaren bizitasun eta zehaztasunak egileak ospakizunetan parte hartu zuela adierazten duela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 264. orr.

Baina itsasoa aztertzeari ekin orduko, han ere mugimendua eta bizitasuna aurkitzen ditugu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 25. orr.

Bizitasuna galdu eta Dominikar Errepublika eta Haiti zeharkatu zituen ekaitz tropikal izaeraz.  Berria - Mundua   2004-09-22

Nabariak zituzten arrazoibideen logika eta aurkikuntza berrien alderako mirespena, baina ai!, bizitasun guztia kentzen zioten zientziari.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 373. orr.

Kilometroak egin eta lasterketako bizitasuna berreskuratu.  Berria - Kirola   2004-04-02

Kostaldeko emakumeen tinkotasun eta bizitasunez mintzo da Karmentxu Ibaibarriaga.  Berria - Euskal Herria   2004-06-04

-Ba, ez da horrela, inondik ere -esan dut bizitasunez-.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 234. orr.

-Ez dizut ulertzen -esan zuen orduan bizitasunez, txundituta-.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 86. orr.

Bizitasunez eta partida irabazteko gogoz ekin zion Miarritzek partidari.  Berria - Kirola   2004-02-01

Etxe gero eta hurbilagoan anaiaren neska ondoko gelan izanen nuela oroitzeak bizitasunez hornitzen zuen nire ibili kulunkaria.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 317. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bi adiskideek elkar musukatu zuten bizitasun handiz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 43. orr.

Sendagileak, baina, oharpen eta gomendioen poderioz, haren ilusioak porrokatu zituen eta bizitasun doi bat besterik ez zitzaion geratu.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 229. orr.

Erlijio nagusi baten bizitasun iraunkorra, garai batean Mendebaldeko larba-gizarte bati bere krisalida eman ziona, nabarmen falta izandako elementua zen gainerantzean alderagarria zen egoera helenikoan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 367. orr.

Zeharo ezberdinak diren esanahi horiek dituzten hitz berdinak hain gertu egoteak indar beteko eragina du, esaldiari bizitasun berezi bat ematen diona.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 81. orr.

Entzuten zuenean, edo entzuten zuela zirudienean, nire lagunak ageri zuen bizitasun bitxia eta larria antzemateko gai izan banintz, neure burua zorionduko nuen nire asmoak izan zuen arrakastagatik.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 50. orr.

Deabruzko begiak, bizitasun basati eta heriozko batez, begira-begira neuzkan milaka lekutatik.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 114. orr.

Bizitzak giza pentsamendua eta borondatea beste erabilera batzuetarako aske utzi ditu eta ez unez uneko bizitasun fisikoari etengabe eusteko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 400. orr.

Posta elektronikotik etorritakoa laburtzeko lan distiragabeari, hizkera periodistikoaren ustezko bizitasunaren kolorea baizik ez nion erantsi.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 180. orr.

Estatu unibertsalek bizitzari heltzeko duten seta beren ezaugarri nabarmenenetakoa da, baina ez litzateke benetako bizitasunarekin nahastu behar.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 13. orr.

Beste festaburuen gainetik eta esan ezineko bizitasunez ospatzen zuen Jesus haurraren Jaiotza.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 404. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hala ere, hamargarren mendeko Mendebaldeko Kristandadearen bizitasun-seinale horiek ez dirudite erabat egokiak hamaikagarren mendean Mendebaldeko energiak izan zuen leherraldi harrigarria ulertzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 219. orr.

-Bai, Serena -esan zuen halako bizitasun-kutsu bat erakusten zuen ahotsaz-, hauxe da nire karreraren bukaera.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 500. orr.

Gauza bakarra falta zela ohartu naiz: etxeen inguruan ez zegoela mugimendu, bizitasun zantzurik.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 96. orr.

Autoen salmentek «bizitasun» galera iragartzen dute, oraingoz.  Berria - Harian   2005-12-02

Euskal ekonomian kanpo merkatuak «eragin negatiboa» izan duela esan zuen Madariagak, batik bat Alemaniako eta Frantziako esportazioen jomuga ekonomiek izandako «bizitasun ezagatik».  Berria - Ekonomia   2004-07-15

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Mugagaitz zegoen mutilaren aurpegiera: doi-doi antzematen zitzaion ezpain-dardara baizik ez, kolore-bizitasunik gabeko aho zimelduan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 72. orr.

Itxura guztien arabera, argi-bizitasunarekin erlazionaturik dago begiaren sentikortasuna.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 95. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beste bizitasun (5); beste bizitasun bat (3); bizitasun apur bat (5); bizitasun bat (6); bizitasun berezi (3); bizitasun eta (14); bizitasun gehiago (8); bizitasun gehiago eman (3); bizitasun guztia (5); bizitasun handia (13); bizitasun handia eman (3); bizitasun handia ematen (3); bizitasun handiagoa (5); bizitasun handiko (5); bizitasun handiz (5); bizitasun pixka (7); bizitasun pixka bat (6); eta bizitasun (22); eta bizitasun handiagoa (3); hain bizitasun (3); horrek bizitasun (3); zuen bizitasun (4)

bere bizitasuna (4); bizitasuna eman (14); bizitasuna eman dio (3); bizitasuna eman zion (3); bizitasuna eman zioten (3); bizitasuna ematen (13); bizitasuna ematen dio (3); bizitasuna eta (28); bizitasuna falta (3); bizitasuna galdu (4); duen bizitasuna (4); eta bizitasuna (21); haren bizitasuna (3); indarra eta bizitasuna (5); zion bizitasuna (3)

bizitasunez betea (6); bizitasunez betea ikusliarrak (3); bizitasunez eta (3); eta bizitasunez (8); eta bizitasunez betea (3); halako bizitasunez (5); koloretsu eta bizitasunez (3)

bizitasunez betea (6); bizitasunez betea ikusliarrak (3); bizitasunez eta (3); eta bizitasunez (8); eta bizitasunez betea (3); halako bizitasunez (5); koloretsu eta bizitasunez (3)


bizitatsa ik bizi 29.

bizitegi (ETCn 2.584 agerraldi; orobat bizitei g.er.) 1 iz bizitzeko etxea edo lekua. ik bizitoki.

Etxe baten, bizitegi baten edo lur poxi baten jabe diren guziek.  Herria   2003-03-10

Bordaren gaineko partean bizitegia.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 7. orr.

Ibañetatik beheitiko Venta izeneko bordaldea, bere etxearekin, Luzaideko Etxexuri bordaldea, bere bizitegiarekin.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 58. orr.

Harritzekorik ez, sala izan baitzen egun horretan Klararen bizitegian urratu gabe utzi nuen atal bakarra.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 381. orr.

Lasarteko Erribera kaleko egoitza batean atxilotu zuten marokoar bat eta etxebizitza miatu ondoren, Tolosako beste bizitegi batera eraman zuten.  Berria - Mundua   2006-01-11

-Errazu, Magali, eremu ttipiko bizitegia duzula hauxe, oraino ez didazu haatik erdia baizik erakutsia.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 104. orr.

Haren bizitegian gelditu nintzen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 227. orr.

Balentinenea, bere aroztegiarekin, erosi zuen José Bazo Victoriano-ko nagusiak, biak bizitegi bilakaraziz.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 28. orr.

Bizitegiak berriz ihiz loturiko kanaberaz antolatzen dituzte eramateko moduan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 326. orr.

Txitxikov lo egitera soilik joaten zen ostatura, eta egunez ez zuen ordu bat bera ere ematen bere bizitegian.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 35. orr.

Egongela bat, bertze hamar mila bizitegitakoen gisakoa hiriko auzo honetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 101. orr.

300 bizitegi eraikiko dira, dela etxe partikularrak dela kolektiboak.  Herria   2005-03-03

Sektore pribatuari eskatuko diote hutsik dauden 100.000 bizitegi merkaturatzeko.  Berria - Ekonomia   2004-09-16

Funtsean lana, gazteak, irabazia, jatekoa, bizitegia, lagunak, adiskideak, maite nuen sortetxean aitamak ikustea, fedearen usaia, zer nuen eskas?  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 120. orr.

Auzapezak seinalatu du Erkoeta eta Peruskineko bizitegien alokairu sariak behar direla berriz ikusi, %4,81 eta %4,83ez goratuz.  Herria   2005-11-03

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bizitegi merkeak berritzeko.  Herria   2003-08-07

8.500 bizitegi berri eginen direla hain segur herri horien eremuan.  Herria   2004-10-28

Kontatzen dituzte gutxienetik 3500 lagun bizitegi sozial eskasian direnak Iparraldean gaur egun.  Herria   2004-07-01

Txabola mailara iristen ez diren oihalezko bizitegi urratuak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 13. orr.

Bizitegi manerako bat ezin ukana da eta batto gertatzen denean, zernahi pagatu behar duzu! geroztikako zabarkeria urbanistikoek bizitegi jatorraren eredu bihurtu duten arrantzale txiroen auzune hartan bertan.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 95. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Orain, etxegintzaren eromenak bizitegi multzo apain bezain garestia eraikiarazia zuen gainean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 13. orr.

Bizitegi-auzo garesti bat, itsasoaren aurrean.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 181. orr.

Eta guztia bizitegi-auzoetako mikrokosmos horretan.  Berria - Kultura   2006-01-10

Hortik aurrerakoan, itsasorako bidean, uhartearen bizitegi-gunea egiteko asmoa daukate.  Berria - Euskal Herria   2004-10-30

Etxe erraldoiekin batera bizitegi guneak eginen dituzte, eta espero du ekonomia mailan ere horrek eragin izatea.  Berria - Euskal Herria   2006-04-19

Nahiz gauzak ez diren oraino xehe-xehea pikoan ezarriak, hiru bizitegi andana eginen dira hor.  Herria   2003-11-06

Aldiz, 100.000 bizitegi eskaera erantzunik gabe zeuden edo daude betiere.  Berria - Harian   2005-08-31

Bizitegi eskasiari buru egitea zaila.  Herria   2003-08-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bat bizitegi (8); beste bizitegi (3); bi bizitegi (3); bizitegi andana (8); bizitegi andana bat (4); bizitegi bat (13); bizitegi batean (8); bizitegi baten (8); bizitegi batzu (7); bizitegi berri (14); bizitegi berriak (3); bizitegi eginen (3); bizitegi eraikiko (3); bizitegi eta (6); bizitegi gehiago (5); bizitegi horietarik (3); bizitegi sozial (5); bizitegi txar (3); da bizitegi (6); ehun bat bizitegi (5); eta bizitegi (11); hiru bizitegi (9); hiru bizitegi andana (3); maileko bizitegi (15); sozial maileko bizitegi (15)

beren bizitegia (4)

bizitegiak eraikitzeko (3); bizitegiak eskas (6); bizitegiak eta (4); eta bizitegiak (5); maileko bizitegiak (6); sozial maileko bizitegiak (6)

bere bizitegian (3)

eta bizitegien (4)

bizitegiren egiteko (3)


bizitei ik bizitegi.

bizitetxe iz bizitzeko etxea. ik bizitegi.

Kontzeptu zentrala, irudi konkretu eta erreferentzia zentrala, Pasaia izango da, bere bizitetxearekin eta jendeekin. elizara jiten ez diren karrika edo bizitetxeko auzoen gomitatzeko parada ere izan daiteke.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 20. orr.

Trallesen badago jauregi bat Errege Atalikoek egina, beti hiriko apaizen buru denari bizitetxe bezala ematen zaiona.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1190. orr.


bizitoki (ETCn 2.021 agerraldi) 1 iz bizitzeko tokia. ik bizitegi.

Aldamioak itsasi zizkieten murruei eta horien azpian bastizak zutitu ziren, gaztelua, gotorleku ez ezik, bizitoki ere izan zedin.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 63. orr.

Bere bizitokia zinezko jauregia zen, ederra, altzari apainekikoa, eta mirabe ugariek zaintzen zuten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 90. orr.

Etxea du bizitoki eta janleku.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 158. orr.

Gazako kolonoak bizitoki dituzten kokaguneez gain, Zisjordaniakoez ere arduratuta daude.  Berria - Mundua   2004-02-17

Emakume borrokalariak beren bizitokia nolakoa den kontatzen digu: lau metro bider bost edo sei metro: gela bat, aldi berean sala, sukalde eta logela.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 62. orr.

Tren geltokiko etxea da, behean bulegoak zeuzkana eta goian familia batentzako bizitokia.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 46. orr.

Patioan eraikuntza asko zegoen: mirabeen bizitokiak, aletegiak, sotoak... nabarmenki zahartuak denak Idazkeraz aldatuko nuela erabaki nuen, ahots berri bat aurkitu nahi nuela, eta bidenabar, bizitoki eta bizilagun berriak ezagutu nahi nituela pentsatuz altxatu nintzen Santa Luziako miradoreko aulkitik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 170. orr.

Haren bizitokia: jakintza-gizon batena iduri [...] pareta guztiak liburuz beteak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 201. orr.

Erremiterik gabe zetorren, eta aurreko aldean bai nire izena eta bai bizitokia oso era txukunean idatzita zeuden.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 358. orr.

Orduak emaiten hasi nintzen jauregiko kaperan, non [...] aita Bartolome bizi baitzen, zeren kapera hark bere bizitokia baitzuen, kaperau jaunarentzat eraikia izan zena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 342. orr.

Ikus Jerusalem, bizitoki lasaia, egoitza finkoa, inork ziririk aterako ez dion eta sokarik etengo ez dion oihal-etxolaren pareko.  Elizen arteko biblia   Is 33,20

Bizitokia emanen diot ene herri Israeli: hantxe errotu eta kokatuko dut.      - 2. orr.

Jabearen zakurtzarraren begirada hutsak ikaratu egiten ninduen, eta harekin bizitokia konpartitzea ez zitzaidan ideia ona iruditu.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 86. orr.

Nik eman diot landa zabala bizitoki, lurralde gazia, egoitza izan dezan.  Elizen arteko biblia   Jb 39,6

Zein da argiaren bizitokirako bidea? Non da ilunpeen egoitza?  Elizen arteko biblia   Jb 38,19

bizitoki eta kale, errepide eta ola, laborantza eta larre, terreno gehiena gizakiak okupatu dio lurrari.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 482. orr.

2 irud/hed

Sudur-zuloetatik sartu eta zainetan barrena paseari ibili zen hauts beltza, odolarekin nahastu eta odola bizitoki hartu zuen hauts gorria.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 185. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Lurra "planeta" zela eta ez besterik, den-denok senidetzen gaituen bizitoki globala.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 209. orr.

Oinarriak jarri behar ditugu ekosofia, gure etxeko jakinduria, gure bizitoki globalaren eta gure bizileku bereziaren jakinduria sortzeko asmoz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 304. orr.

Langabetu eta gazteek herrian berean bizitzeko bizitoki eskuragarriak izan ditzaten.  Herria   2001-02-22

Haiek zioten Apostoluen bizierari jarraitzen ziotela, inolako jabetzarik eta bizitoki jakinik eduki gabe, herriz herri eta auzoz auzo ibiliz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1148. orr.

Arrainarentzat bizitoki babestu eta aproposak sortzeko xedez.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 26. orr.

Duela bi urte keramika erromatarraren arrastoak ere agertu ziren hilobien artean, eta, horregatik, Beriain bizitoki garrantzitsua izan zitekeela uste dute adituek.  Berria - Kultura   2004-04-27

Horregatik, ene semeok, jakizue leku honek begirune eta ohore guztia merezi duela, Jainkoaren benetako bizitoki denez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 695. orr.

Jaio berriaren bila joan zinen zintzo, bere gogoko bizitokia zugan aurki zezan eta ez atseginetan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 917. orr.

4 (hitz elkatuetan lehen osagai gisa)

Hitachi teknologia handiko produktuak ekoizten dituen etxeak 91 kilo erregai nuklear ditu gordeta Kawasakiko bizitoki zona batean, enpresak berak onartu duenez. Suizidioaren fartsak, Monikaren izenean idazten jarraitzeko asmoak eta bizitoki aldaketak.  Berria - Gaiak   2004-09-14

Bizitoki kontuetan Afrikan ere ez dut onbehar handiagorik ikusi.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 13. orr.

Etxebizitza bi batuz, bizitoki modukoak sortu zituzten orduan, zerbitzuak errentagarri egiteko.  Berria - Euskal Herria   2004-07-13

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baldintzak eta bizitokiak (3); bere bizitokia (4); bizitoki bat (3); bizitoki eta (7); bizitokia eta (4); bizitokiaren arabera (3); bizitokitzat hartu (3); du bizitoki (4); eta bizitokia (3); zuen bizitoki (3)


bizitsu izond biziz betea.

Urtaroak diraueno eta lur bizitsuak gauza xamur horiek argitara segurki ateratzen ditueno  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 43. orr.


bizitto izong adkor bizia.

Horiek oro negu bizitto hunen ahanzteko eta biziari bere gostua hartzeko.  Herria   2003-02-13

Garaztarrek ere bai halaber beren trofeoko partida jende alde eder bat eta partida bizitto batzuekin.  Herria   2004-05-06


bizitu, bizituko 1 da/du ad bizi izan.

Gero Txumitxenen bizitu zirela bai, baina Aranon zein etxetan jaioak ziren segurantziz ezin esan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 200. orr.

Emaztekia haurdun zegoen bitartean abantxu sexuzko harremanik gabe bizitu izan baginen, haurra jaioz geroztik behin betikoa zen baruraldia.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 34. orr.

Oroit haur galduaren behako tristeaz, jende zaharrarenaz, bizitu ez dituen jai eta amodioez, kantatu, jo eta dantzatu ez dituen ijitu-musika guztiez.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 86. orr.

Egun haietan ere beti zegoen zer ikasi, zer ikusi, zer bizitu.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 120. orr.

Zer ez genuen bizitu!  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 81. orr.

Gertatutakoaz gozatu nahi zuen, bizitutakoa kontatu nahi zion xeheki bere buruari.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 102. orr.

Hauteskundeen osteko egunaldi odoltsuena bizitu zen atzo Iraken.  Berria - Mundua   2006-01-05

Pentsatu nuen urte zailak bizitua behar zuela.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 36. orr.

Garai haiek bizitu dituenak baizik ezin ditu ulertu erronka horiek bete-betean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 68. orr.

Gertaera bat antolatuko dizut, ohiko gizarte ergelean, neronek askotan bizitua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 118. orr.

Gero bizitu nüzü hementik kanpo, eta ments nizün, sütondo goxotarzün hori.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 104. orr.

Inoiz bizitu ditugun bizitzak oro / Eta geroko bizitzak oro / Beteak daude zuhaitzez eta hosto aldakorrez.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 334. orr.

Bi urte bizitu zunan, harengatik eman ziotenetik.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 268. orr.

Xuhurki bizitu gira.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 168. orr.

Lehengo asteburuan bizitutakoa ekarri nahi izan zuten gogora.  Berria - Euskal Herria   2004-09-19

2 da/du ad biziago bihurtu. ik biziagotu.

Oraindik itzali gabeko sua bizitu eta Madamek agindutako afaria berotzen jartzearekin batera sartu zen Monsieur.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 213. orr.

Sua bizitu zenean, ezpal mehe batzuk gehitu zizkion.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 146. orr.

Zauria, elikaturik, bizitu eta zoldu egiten baita, eta berotasuna egunez egun gehitzen eta nahigabea handitzen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 291. orr.

Egun hautan gaitza bizitu zaio eta pausatu da 85 urtetan.  Herria   2001-10-25

Ahitzen ari zen sua bizitu eta gero, [...].  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 130. orr.

Trenak abiada bizitu zuen atzerapena gutxitzeko.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 54. orr.

Berlinok ahotsa bizitu zuen: "Paulino Uzkudun ekarriko dugu inauguraziorako, ondo iruditzen bazaizue". Begi urdinek bizitu egiten zioten, oraindik gehiago, aurpegia.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 114. orr.

Harritu egin zen hasieran, kezkatu ondoren, eta bihotzaren taupadak bizitu eta gogortu egin zitzaizkion, azkenez, ikararen seinale.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 22. orr.

Goizean, eguzkia ateratzearekin batera, jendedia bizitu egin zen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 121. orr.

Haizea bizituz joan zen, lainoak aztoratuz eta ekaitz bihurtuz.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 134. orr.

Kafeak bizitutako garunak.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 196. orr.

3 bizidun bihurtu.

Hirugarren deira, Pantea itzalen erreinutik jalgi zen, eta haren gorputza bizitu eta oinen gainean zutitu zen, hileta-xingolaz bil-bil eginik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 31. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

abiada bizitu (5); abiada bizitu zuen (3); bat bizitu (3); bizitu da (3); bizitu egin (14); bizitu egin zen (7); bizitu egiten (8); bizitu eta (16); bizitu izan (4); bizitu zen (12); bizitu ziren (4); bizitu zuen (15); erritmoa bizitu (8); erritmoa bizitu eta (3); erritmoa bizitu zuen (3); eta bizitu (4); nola bizitu (3); sua bizitu (6)


bizitxo adlag bizi samar.

Haserrea bizitxo egiten dela, maitasuna berotzen dela, gorrotoa korapilatzen dela, hautsi da solidaritate hots handiko hori.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 132. orr.


bizitz ik bizitza 3.

bizitza (14.422 agerraldi, 282 liburu eta 2.079 artikulutan; ETCn 120.197 agerraldi) iz 1 izaki baten jaiotzetik heriotzara doan denbora bitartea. ik bizi 4; bizialdi.

Bakarkako lana da bizitza.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 184. orr.

Bere bizitza loaldi etengabea izanik, zein aldaketa ekarriko ote zion heriotzak?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 18. orr.

Mihiari lotuta daude heriotza eta bizitza.  Elizen arteko biblia   EsZ 18,21

Bizitza loezin luzea delako.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 66. orr.

Ez da baina horrelakoa beste bizitza hura, non egia bera den gure arimaren bizitza, inor tronpatzen ez den, inor tronpatua ez den bizitza.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 343. orr.

Norberaren bizitzak une batetik aurrera ez duela itzulbiderik pentsatu zuen, ez dagoela atzera egiterik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 37. orr.

Gizakia, bere ustez, arrazoimenaren bidetik bihurtzen zen sinistun, eta zeruko eta lurreko bizitzaren arteko muga desegitea zuen amets.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 67. orr.

Nire bizitzan lehen aldiz, bakarkako taxi bat hartu nuen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 113. orr.

Ene bizitza partekatuko duen pertsona baten beharrean nago.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 251. orr.

Talmuda bizitzako alderdi guztiei aplikatzen zaie: legezko alderdiei eta alderdi etikoei, usadioei, zeremoniei eta abarrei.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 224. orr.

Hiru arotan banatzen da bizitza: izan dena, dena eta izango dena.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 35. orr.

Jendea gogoz saiatzen da denbora askerik gabeko bizitza antolatzen.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 91. orr.

Bizitza zeharo aldatu zitzaidan, nik artean ez banekien ere, lehenengo aldian, gure aitonaren gutunak aurkitu nituenean.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 57. orr.

Gerran gaudek, baina bizitzak aurrera jarraitzen dik.Hamidak, baina, ez zuen bere bizitza arriskatu nahi: bizitza ez zen sakrifikatzeko sortua izan, bizitza guztia baino gehiago zen, baita amodioa bera baino gehiago ere.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 353. orr.

-Bodwin jaunari bizitza salbatu ziola esan litekek, orduan.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 356. orr.

Ez diat ezagutu beste inor, halako erantzun osoa emateko gauza zenik munduak eta bizitzak eskaintzen zion guztiari.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 191. orr.

Bizitza amaitu ondoren gizakia heriotzan ez baina herio ostean badago, noiz egongo da heriotzan, bizitza agortzen ari zaionean ez bada?  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 369. orr.

Sarri askotan, nik bizitza soportatu izan dut suizidioaren aukera hor zegoela banekielako.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 104. orr.

Bizitzak nahigabeak eta oinazeak arintzeko dohain sekretua izan ez balu, izakiei iraunbizitzeko atxikimendua eman izan ez balie, Abasek akabera emango zion bere mundualdiari.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 301. orr.

Ez erakarri heriotza zeuen bizitza okerbideratuz, ez zeuenganatu hondamendia zeuek egindakoaz.  Elizen arteko biblia   Jkd 1,12

Hondatu egin zenuen nire bizitza, Harry.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 241. orr.

Salba ezazue zuen bizitza zuen diruarekin, ez dezala balio zoritxarrerako zuen salbaziorako balio behar dizuena.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 379. orr.

Bizitza galdu beldurrez, egun argiak logela luze-zabalean hartua zuenean, begi-belarriak itxi zituen, horregatik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 119. orr.

Bizitza emateko prest egon behar duzu, kristautasunak beti irakatsi digun bezala.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 40. orr.

Bizitza etengabeko borroka bat dela, ehiza anker bat dela, denak elkar jaten ari garena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 127. orr.

Bere bizitzako gorabeherak harro kontatzen dizkigu emakume ondarrutar nekaezinak Musikarik gabeko taberna bat bizitza txuri-beltzean ikustea bezala omen duk, Dylan dixit. han, bizitza guzian, euskaltzale handienetarik izana da, euskal konzientzia bizirik atxikiz ahal zuen guzietan.  Berria - Euskal Herria   2004-06-04

Bizitza osoa Zamudioko lantegian malgukiak eta ibilgailuetarako piezak ekoizten igaro du Mari Carmen Rodriguezek.  Berria - Ekonomia   2006-02-22

Imanol Muruaren bizitzaren pasarte nagusiak bildu ditu Torrealdaik liburuan.Bizitzak bien egun eta gauak nahastu zituen, dena zekiten bestearen gorputzaz, bestearen ametsez.  Berria - Euskal Herria   2004-12-16

Nire bizitzak ez du aparteko interesik, ez bada niretzat eta maite nautenentzat.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 79. orr.

Zer eman zion bizitzak?  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 73. orr.

Seme, probatu zeure burua bizitzan zehar, ikus zer zaizun kaltegarri eta egiozu uko.  Elizen arteko biblia   Si 37,27

Azken batean, gure bizitzaren sakon-sakoneko esanahia honako hau izan duk apika: bakoitzak bestearekin zuen lotura, lotura edo grina, nahi duan bezala.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 227. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bizitza zaharretik berrira.  Elizen arteko biblia   Ef 4,17 tit

Gerora, zentzarazpenaren bidez zaildu direnek haren fruituak jasotzen dituzte: bakea eta bizitza zuzena.  Elizen arteko biblia   Heb 12,11

Izan ere, bizitza eredugarri asko eta asko bizitza tragikoak dira, amaiera gogorrekoak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 214. orr.

Ederki ikasi duela bizitza publikoa eta bizitza pribatua bereizten.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 21. orr.

Gauza bat da intimitatea eta beste gauza bat bizitza pribatua.  Berria - Gaiak   2004-02-04

Gure bizitza afektibo, sozial eta ekonomikoaren zuztarretaraino heldu den iraultza gertatzen ari da.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 290. orr.

Ez diola ardura norbait noizbait jaioa izanak, heriotza hilezkorrak bizitza hilkorra kendutakoan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 213. orr.

Bizitza zoriontsura, hau da, betiko bizitzara iristeko sinetsi behar direnak, ikusten ez baditugu ere, egiazkoak dira.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 345. orr.

Hau da, funtsean, bizitza erlijiosoa beretzat: [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 134. orr.

Bizitza monastikoaren klunitar erreformak eliz sistema osoaren hildebrandotar erreforma ekarri zuen aita santuaren gidaritzapean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 219. orr.

Atzera utzia zuen mutilzahar itsuaren bizitza beti-batekoaren martxa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 144. orr.

Dela bizitza kontenplatiboan, dela ekintzazkoan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 86. orr.

Harriei bezala eman zien izatea zintzoei eta gaiztoei, zuhaitzei bezala bizitza ernalgarria, animaliei bezala zentzumenezko bizitza, eta adimenezkoa beraiei bakarrik aingeruekin batera.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 351. orr.

Pena sentitu zuen aurreko bizitzan idatzi gabe utzitako poesia guztiagatik.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 132. orr.

Beti itzultzen gara eguneroko bizitzara, ez dago beste lurrik guretzat.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 120. orr.

Apurka-apurka, geroz eta interes handiagoa egin zitzaidan eguneroko bizitzako une irrigarriak jasotzearen aldera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 14. orr.

Eta gure ohiko bizitzaz hitz egiten hasi ginen; lanaz, batik bat.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 31. orr.

Hiriko bizitza gizarte mailako bizitza baita beti.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 377. orr.

Hura bai zorioneko bizitza, akatsik gabea, ondasun gorderik gabea, guztietan guztia izango den Jaungoikoaren gorespenetan eskainia!  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 383. orr.

Abereak izango bagina, haragizko bizitza eta sentimenarekin ados dagoena maiteko genuke.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 362. orr.

Aingeruen bizitza daramagu.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 240. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa; orobat bizitz g.er.)

Arras zaila da kokaren urrezko garai haren laburpena egitea, baina bizitza-irakaspen handia eman zigun.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 148. orr.

Gurasoei seme-alaben gainean bizitza- eta heriotza-eskubidea ematen zien legea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 115. orr.

Bere burua ikusten zuen etorkizunik gabeko gizona, bai maila profesionalean, bai afektiboan, bai bizitza-proiektuari dagokionez ere.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 10. orr.

Lilithek beretzat hartzen du haur jaio berrien bizitza-indarra.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 227. orr.

Loretxoen egileak hanka-sartze kronologikoa izan du gertaera hau San Frantziskoren bizitza-denboran jartzean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 970. orr.

Fede horiek, eta europar herriak bizitza-eredu arrotzez asez, antzinako zibilizazioaren egitura osoari azpiak jan zizkioten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 95. orr.

Hil nahi ez duen agurearen bizitza-luzera setatia.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 13. orr.

Gaixoaren bizitza-kalitatea da inportantena.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 170. orr.

Zuzentzaren maitez bil diran semeekin ixuri daidala bizitz-iturria.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 108. orr.

Ezin dituzu nik bezala bizitza-aseguruak arrakastaz saldu bezeroak uxatzen badituzu.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 9. orr.

Milioi bat dolarreko bizitza-poliza erabateko bat saldu nion 1976an.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 16. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Mendebaldeko Kristandadea nekazari-gizartea zen orduan, non hiri-bizitza exotikoa baitzen eta txanpona gutxi erabilia.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 218. orr.

Ez zen berriro ezkondu, esan berri zuen bezala, ezkon bizitza gorroto zuelako.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 36. orr.

Haren familia-bizitza errutinazkoak lagundu egiten zion baitezpada ugaritasun horretan.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 8. orr.

Guretzat, militar bizitza zen aukerarik ederrena; armadari muzin egitea, berriz, barkaezina.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 106. orr.

Ez sentimena ez landare bizitza duten masa materialak.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 360. orr.

Kristau-bizitza jentilen artean.  Elizen arteko biblia   1 P 2,11 tit

Barojak idealizatu egiten du bikote-bizitza [...], eta gauza hauskortzat dauka, hainbat eta hainbat gauzak mehatxatzen dutena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 13. orr.

Elkarrekin aurkitzen zituzten liburuak eta ehiza, zaldi-gainean ibiltzea eta bertute militarrak, gizarte-bizitza eta maitasuna.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 45. orr.

Bakea indartzeko eta elkarte-bizitza eraikitzeko.  Elizen arteko biblia   Erm 14,19

Alcolean bezala, sexu-bizitza hain kaskarra eta pobrea den herrietan, berriz, alde guztietan agertzen dira sexu-bizitzaren aipamen erotikoak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 228. orr.

Zelibatoa edo "penitentzi bizitza" egiten duten senar-emazte hauek.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 304. orr.

5 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Hamar Baionesetatik lauek baizik ez dute etxe bizitza zerga hori pagatzen.  Herria   2003-04-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

alde bizitza (8); arteko bizitza (15); aurreko bizitza (14); bai bizitza (9); baina bizitza (54); baita bizitza (15); barne bizitza (14); bat bizitza (13); batean bizitza (8); batek bizitza (9); baten bizitza (53); benetako bizitza (18); beraren bizitza (13); bere bizitza (407); bere bizitza arriskuan (9); bere bizitza eta (21); bere bizitza guztian (21); bere bizitza osoa (27); bere bizitza osoan (61); beren bizitza (68); beste bizitza (38); beste bizitza bat (19); betiko bizitza (19); bigarren bizitza (26)

bizitza aldatu (13); bizitza arriskuan (37); bizitza arrunta (14); bizitza asko (11); bizitza aurrera (13); bizitza baino (11); bizitza bakarra (13); bizitza bat (71); bizitza batean (14); bizitza baten (23); bizitza bera (86); bizitza bera ere (23); bizitza bere (20); bizitza berri (56); bizitza berri bat (30); bizitza berri bati (13); bizitza berria (19); bizitza berrian (8); bizitza beste (8); bizitza beti (9); bizitza bezala (10); bizitza bizi (9); bizitza bizitza (9); bizitza da (40); bizitza duina (8)

bizitza ederra (10); bizitza edo (13); bizitza egin (11); bizitza egiten (15); bizitza eman (25); bizitza ematea (8); bizitza emateko (9); bizitza ematen (17); bizitza erabat (20); bizitza erdia (15); bizitza ere (27); bizitza erreala (10); bizitza errealean (12); bizitza eta (235); bizitza eta bere (8); bizitza eta heriotza (22); bizitza eta obra (9); bizitza ez (84); bizitza ez da (31); bizitza ez zen (10); bizitza ezin (17); bizitza gogorra (10); bizitza goitik (8); bizitza guztia (70); bizitza guztian (93); bizitza guztiko (8); bizitza guztirako (32); bizitza hain (15); bizitza hau (24); bizitza hilkor (10); bizitza hizpide (8); bizitza honen (10); bizitza honetako (24); bizitza honetan (84); bizitza honetatik (18); bizitza hori (14); bizitza horren (8)

bizitza ikusteko (8); bizitza izan (8); bizitza kalitatea (19); bizitza kontatu (14); bizitza kontatzen (25); bizitza laburra (19); bizitza luze (15); bizitza luze eta (10); bizitza luzea (28); bizitza luzean (8); bizitza maila (10); bizitza nola (11); bizitza nolakoa (9); bizitza normala (27); bizitza normala egiteko (8)

bizitza oso (50); bizitza oso bat (15); bizitza osoa (268); bizitza osoa eman (19); bizitza osoan (435); bizitza osoan egin (8); bizitza osoan ez (35); bizitza osoan izan (9); bizitza osoan zehar (20); bizitza osoaren (10); bizitza osoko (41); bizitza osorako (65); bizitza politikoa (12); bizitza politikoan (27); bizitza politikoaren (10); bizitza pribatua (36); bizitza pribatuan (12); bizitza propioa (9); bizitza publikoan (14); bizitza publikotik (8); bizitza salbatu (17); bizitza salbatzeko (13); bizitza sexuala (8); bizitza soziala (11); bizitza sozialean (8)

bizitza zen (11); bizitza zer (13); bizitza zoriontsua (19)

da bizitza (117); da gure bizitza (9); da nire bizitza (12); dago bizitza (8); dela bizitza (15); den bizitza (39); dio bizitza (8); du bere bizitza (12); du bizitza (32); duela bizitza (8); duen bizitza (17); dugu bizitza (13); dut bizitza (18); dut nire bizitza (8); dute bizitza (14); duzu bizitza (12)

edo bizitza (20); eguneroko bizitza (68); ene bizitza (15); ere bizitza (17); eta bere bizitza (26); eta bizitza (356); eta bizitza bera (8); eta bizitza berri (8); eta bizitza osoa (13); eta bizitza osoan (14); eta bizitza pribatua (8); eta gure bizitza (8); eta nire bizitza (11); etxe bizitza (9); euren bizitza (24); ez bizitza (14); ez da bizitza (10); ez zuen bizitza (8); ezkon bizitza (13); frantziskoren bizitza (11); gabeko bizitza (18); geure bizitza (15); giza bizitza (18); gizakiaren bizitza (10); gizarte bizitza (13); gure bizitza (102); haien bizitza (26); haren bizitza (66); herriko bizitza (14); hiriko bizitza (10); honen bizitza (9); hori bizitza (8); horrek bizitza (8); horrelakoa da bizitza (8)

ia bizitza (20); ia bizitza osoa (9); lan bizitza (8); lehen bizitza (29); naiz bizitza (9); neure bizitza (41); nik bizitza (13); nire bizitza (291); nire bizitza ez (8); nire bizitza guztian (8); nire bizitza osoa (16); nire bizitza osoan (34); norberaren bizitza (9); nuen bizitza (14)

oso bizitza (8); penitentzi bizitza (12)

urteko bizitza (8); zelanoren bigarren bizitza (8); zen bere bizitza (10); zen bizitza (36); zen nire bizitza (9); zer da bizitza (8); zeure bizitza (18); zion bizitza (12); zituen bizitza (10); zitzaion bizitza (8); zuela bizitza (10); zuen bere bizitza (26); zuen bizitza (63); zuen bizitza osoa (9); zuen bizitza osoan (9); zure bizitza (66); zuten bizitza (13)

baina bizitzak (15); bere bizitzak (12); beren bizitzak (14); bizitzak aurrera (12); bizitzak berak (16); bizitzak ere (12); bizitzak eskaintzen (10); bizitzak eta (17); bizitzak ez (47); bizitzak ez du (21); eta bizitzak (27); euren bizitzak (8); gure bizitzak (30); haien bizitzak (9); haren bizitzak (12); nire bizitzak (21); zuen bizitzak (8)

bere bizitzako (213); bere bizitzako azken (28); bere bizitzako lehen (11); bere bizitzako unerik (9); beren bizitzako (14)

bizitzako alderdi (8); bizitzako ametsa (12); bizitzako arlo (15); bizitzako arlo guztietan (8); bizitzako azken (74); bizitzako azken urteetan (16); bizitzako beste (19); bizitzako egun (26); bizitzako egun guztietan (12); bizitzako egunik (14); bizitzako gauza (17); bizitzako gauzarik (12); bizitzako gertaera (10); bizitzako gorabeherak (8); bizitzako hainbat (9); bizitzako lehen (46); bizitzako pasarte (8); bizitzako une (26); bizitzako unerik (30); bizitzako urterik (10)

eguneroko bizitzako (27); ene bizitzako (9); eta bere bizitzako (15); eta bizitzako (37); eta nire bizitzako (11); gure bizitzako (20); haren bizitzako (15); kirol bizitzako (8); neure bizitzako (25); nire bizitzako (161); nire bizitzako egunik (8); nire bizitzako lehen (10); nire bizitzako une (8); nire bizitzako unerik (8); zuen bere bizitzako (8); zure bizitzako (19)

aurreko bizitzan (12); baina bizitzan (11); baten bizitzan (13); benetako bizitzan (10); bere bizitzan (174); bere bizitzan zehar (13); beren bizitzan (13); betiko bizitzan (10); bizitzan aurrera (17); bizitzan behin (23); bizitzan beste (10); bizitzan bezala (19); bizitzan egin (16); bizitzan ere (24); bizitzan eta (52); bizitzan eta heriotzan (10); bizitzan ez (40); bizitzan gauza (10); bizitzan gertatzen (8); bizitzan inoiz (17); bizitzan izan (11); bizitzan izandako (10); bizitzan lehen (19); bizitzan lehen aldiz (16); bizitzan lehendabiziko (14); bizitzan lehendabiziko aldiz (13); bizitzan lehenengo (16); bizitzan lehenengo aldiz (15); bizitzan oso (10); bizitzan parte (12); bizitzan sartu (16); bizitzan zehar (78); bizitzan zer (8); da bizitzan (14); eguneroko bizitzan (133); ene bizitzan (10); eta bizitzan (56); gure bizitzan (53); gure eguneroko bizitzan (18); haren bizitzan (22); neure bizitzan (24); nire bizitzan (131); zen bere bizitzan (8); zen bizitzan (9); zuen bere bizitzan (14); zuen bizitzan (11); zure bizitzan (22)

betiko bizitzara (12); eguneroko bizitzara (8)

betiko bizitzarako (9)

bere bizitzarekin (16); bizitzarekin zer egin (8); eta bizitzarekin (9)

baina bizitzaren (10); baten bizitzaren (8); bere bizitzaren (149); bere bizitzaren azken (12); bizitzaren alde (35); bizitzaren aldeko (10); bizitzaren alderdi (15); bizitzaren ardatz (9); bizitzaren arlo (11); bizitzaren artean (8); bizitzaren arteko (13); bizitzaren aurrean (23); bizitzaren azken (37); bizitzaren berri (19); bizitzaren beste (16); bizitzaren eta (64); bizitzaren eta heriotzaren (20); bizitzaren gaineko (8); bizitzaren gorabeherak (8); bizitzaren historia (17); bizitzaren parte (16); bizitzaren pasarte (8); bizitzaren zati (15); bizitzaren zati bat (9); bizitzaren zentzu (8); bizitzaren zentzua (20); da bizitzaren (22); du bizitzaren (9); edo bizitzaren (13); eguneroko bizitzaren (36); ere bizitzaren (10); eta bere bizitzaren (11); eta bizitzaren (111); eta bizitzaren arteko (9); giza bizitzaren (20); gizarte bizitzaren (10); gure bizitzaren (47); haren bizitzaren (18); heriotza bizitzaren (8); neure bizitzaren (20); nire bizitzaren (75); zure bizitzaren (23)

bere bizitzari (40); bizitzari aurre egiteko (9); bizitzari beste (9); bizitzari buruz (51); bizitzari buruzko (51); bizitzari eta (30); bizitzari zentzua (8); eguneroko bizitzari (15); eta bizitzari (21); haren bizitzari (11); nire bizitzari (22)

bizitzarik ez (12)

eguneroko bizitzatik (11); nire bizitzatik (10)

bere bizitzaz (24); bizitzaz eta (30); bizitzaz hitz (9); eta bizitzaz (18); haren bizitzaz (13); nire bizitzaz (17)


bizitzadun izond bizitza duena, biziduna.

Zuen umetoki bizitzaduna eta zuen parte bizi-emaileak baino gehiago, entzudazue, maita 'zazue zuen bihotza.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 129. orr.


bizitzaile (orobat bizitzale eta bizizale) iz ipar biztanlea.

Hiriak berak 750 mila bizitzaile ditu, bainan datxikola dituen herrialdekin 6 miliunetara heltzen da.  Herria   2003-12-18

24 miliun bizitzale du Irakiak, horietarik miliun bat eskasean direlarik giristinoak.  Herria   2004-07-08

Huna Leshan (400.000 bizitzaile) hango hiri ttipia.  Herria   2001-03-22

Jakin behar da eskualde hori guzia mugitzen ari dela 44 miliun indioekin (zazpi ehun miliun bizitzailetarik orotara) eta aldatze batzuen menturan hain segur goiz edo berant.  Herria   2005-12-22

Dena dela, berrogoi mila bizitzaleek lekuak hustuak dituzte Mazedonia mendebal aldetik han ari diren gudueri ihes egiteko.  Herria   2001-04-05

Ez zen ordu hetan hor gaindi ez Frantziarik ez Espainiarik bainan biak Euskal-Herria eta bizitzaileak euskaldunak, Iruñeko erregeak hor zituztela zaintzale eta kudeatzaile.  Herria   2003-04-10

Berrehun bat bizizale ginen herrian (360 mente bat lehen, 100 orai), bena berrogoita zonbait haur eskolan (orai zerratürik da).  Herria   2001-11-15


bizitzaldi iz bizialdia.

Handik egun gutxira, Jainkoak hala lagata, Nikolas tiranoak heriotza oso gogorrez amaitu zuen bere bizitzaldia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1053. orr.

Ez zuen gehiago piztia ikusten, azal haren azpian garbitzen ari zen gizona baizik, eta erruen ordainkizuneko azalaren azpian lehengo bizitzaldian egindako hobenak sumatzen zituen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 49. orr.

Noeren bizitzaldiko seiehun eta batgarren urtean, lehen hilaren lehen egunean, lehortu ziren urak.      - 0. orr.

Toshio Shimamuraren argazkiek bizitzaldi desberdinetan dauden loreak erakusten dituzte.  Berria - Kultura   2006-03-30


bizitzale ik bizitzaile.

bizitze 1 iz bizi izatea.

Gure bizitze honek hain du zimendu flakoa eta eria, ezen ongi mintzatzera, ezin baiterrakegu: bihar eginen dugu honelako edo halako gauza.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 176. orr.

Jainkoak dizula bizitze luze bat!  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 170. orr.

Oi, zenbat bizitze eta oroitze eder lizarrari esker!  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 241. orr.

Nihaurek, egun batez, irakurtzen ikasten ahalko nuela, liburu bat eskaini zautan, hortan direla bizitze on baten segeretuak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 190. orr.

Perfektua da gizakia bere bizitza osoa bizitze aldaezinerantz zuzentzen duenean eta gogo betez hari atxikitzen zaionean.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 284. orr.

Ez zait entretenimendurik faltatu atzera-aurrera dabilen jendea aztertzen, haien bizitzei buruzko nondik norakoak asmatzen, liburu erosi berrien orri-pasan.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 13. orr.

Goresmenak eta bizitze uros eta luze bat diogu desiratzen!  Herria   2001-06-28

Pentsu dut bizitze alai bat iraganen dutela Zuraide herrian.  Herria   2005-07-21

Ez dezagun bederen nehoiz ahantz bizitze iraganak eman irakaspena!  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 169. orr.

Gizartean bizitze hutsak berak ere grinon zapaltzea eskatzen du berez, hein batean bederen.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 84. orr.

Orientetikako ez-irrika edo ez-desira meditantea bezala, Mendebaldeko ongizate etsia edo ongi-bizitze irudipenezkoa bezala.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 267. orr.

Espainiako biztanleen bizitze itxaropena Europakoena baina handiagoa zen, batez beste.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 125. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bizitze zerga pagatu beharrik ez dauka Baionako bizilagun guztien heren batek Ongia deritzoguna, ondoeza da; gaizkia, natura da eta bizitze-indarra.  Berria - Euskal Herria   2004-12-19

Urtean sei hilabetetik gora itxiak dauden etxeei jabetza eta bizitze tasak bikoiztea.  Berria - Euskal Herria   2004-11-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bizitze hori (5); bizitze hutsak (3); bizitze luze (27); bizitze luze bat (6); bizitze luze eta (12); bizitze luze uros (3); bizitze uros (16); bizitze uros bat (8); bizitze uros eta (7); bizitze zoriontsu (4); bizitze zoriontsu bat (3); eta bizitze (11); ttipiari bizitze luze (3)

beren bizitzetan (4); bizitzei buruzko (3); gure bizitzetan (7); gure bizitzetatik (3)


bizitzenago
1 bizitzenago egin

Haren usainak maisuaren akordua bizitzenago eginik, saminak ziztada itzelak jo zizkidan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 281. orr.

Hori dena bizitzenago egin zitzaidan, diruok banan-banan bere kutxan sartzeari ekin zionean.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 123. orr.

Tentuz ibiltzeko esan nion nire buruari, liburuen gainean zegoen debekuak bizitzenago egiten baitzuen nire jakin-mina.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 166. orr.

2 bizitzenago izan du ad

Gerrarekin, hori tamala, hara joan ezinik geratu da eta, horra!, gaitza inoiz baino bizitzenago ei du gizajoak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 87. orr.


bizixago ik bizixeago.

bizixeago (orobat bizixago g.er.) 1 izond zerbait biziago.

Titinek eta Goñik, ordea, bazuten pilota bizixeagoak hartzeko intentzioa, baina aukeratu zituzten pilotekin gustura zeudela adierazi zuten. aukeran, hartutako pilotak baino bizixeagoak nahiago zituztela.  Berria - Kirola   2004-02-26

105 eta 106 gramo eta erdi inguruko sei pilota aukeratu zituzten, baina bi bizixeago hartu zituzten Xalak eta Pascualek.  Berria - Kirola   2004-01-30

Bere ahizpa, ile-horia eta haren antz handikoa baina bizixeagoa, une hartan Ospedalettin zegoen eroso etzaulki batean eguzkitan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 148. orr.

2 (adizlagun gisa)

Fusil kulataz egin zizkiguten laztanak, eta ostikoak ipurdian bizixeago igotzen laguntzeko.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 33. orr.

Kanpoan ordura arte baino bizixeago hasi zuen euria.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 23. orr.

Zenbat eta altuago, haizea bizixeago eta frexkoago, hori bai.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 409. orr.


bizixko izond bizi samarra.

Elgarri pikoka bezala arizan dira solas bizixko bat atera orduko haren berehala goxatzerat lehiatu badira ere.  Herria   2005-02-27


bizizale1 izond biziaren zale dena.

Finca Vigía etxean bizi denez geroztik Ernest Hemingway bizizaleak hortxe bideratu ahal ditu beste inon gauzatzerik izan ez dituen zaletasunak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 120. orr.

Alde batetik, euskal alderdia, hau da, zentzu ona, langiletasuna, ausardiaren eta abenturaren izpi bat ematen diona, eta, bestetik, gaskoi estiloa, txinpartatsua, jostagarria, bizizalea, ekintzailea eta umoretsua.  Askoren artean   «Rataplan» - 10. orr.

Toscanako giro lasai, sentsual eta bizizalean.  Berria - Kultura   2004-03-18

Ezkongaia, gonazalea, ondo bizizalea, libertinoa, xelebrea.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 12. orr.

Bada, bizizalea ez ezik jakintsua ere bazen gizona.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 74. orr.

Gerraoste eternaleko ilunpean besamotzak, herrenak eta itsuak topatuko ditugu, sartu eta irten dabiltzan frakasoaren heroiak, ahulak eta etsiak, bitxiak eta bizizaleak.  Berria - Kultura   2004-02-25

Jakob, berriz, gizon patxadatsua zen, oihal-etxoletan bizizalea.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 70. orr.


bizizale2 ik bizitzaile.

bizizulo iz adkor bizilekua.

Kale horrek bazituen bi zubi beiratedun, kale gainetik igarotzen zirenak, eta haietako baten azpian, Atocha kaletik hurbilen zegoenaren azpian, zeukan jarrita bere bizizuloa anaia Juanek.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 81. orr.

Bizizulo horretan egoten zen itxita, lagun egiten zion txakurtxo batekin.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 81. orr.


bizkaiera 1 iz euskal dialektoa, Bizkaian, Arabako iparraldean eta Gipuzkoako mendebaldean hitz egiten dena.

Bizkaiera eta baskoia ziren Gorostiagaren ustez ere euskalki bakarrak.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 110. orr.

Bizkaitar erraiten baitzitzaien ordüan eüskaldün güzier, eta euskarari bizkaiera, bi erdaretan.  Herria   2005-12-01

Bizkaiera entzuten da nagusiki, baina baita gipuzkera ere.  Berria - Kultura   2004-12-07

Bizkaieraren izenean aurkeztu eta indartu dituzten ezaugarri asko eta asko zeharo arrotzak dira sortaldeko eremuan.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 70. orr.

Inguru hartako bizkaieraz preseskiago.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 105. orr.

Bizkaierazko hitzen esanahia batuan ematen duen hiztegitxoa gehitu dio liburuari.  Berria - Kultura   2006-01-04

Hizketan, berriz, euskara batu antxa egiten zuen, bizkaierazko berbatxu batzuekin zipriztinduta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 86. orr.

Testuetan, batetik eta bestetik hartutako kopla eta bertsoak ageri dira [...] bizkaierazkoak batzuk, nahiz eta Egañazpik etxekora ekarrita kantatu.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 74. orr.

2

Azkueren "Gipuzkera Osotua" gainbehera etorri zenean, indarberritu egin zen ahalik eta bizkaiera "jatorrena" eta "benetakoena" erabiltzeko joera.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 115. orr.

Baliteke, norbaiten ustez, sartaldeko bizkaiera izatea jatorrena, aberatsena eta zuzenena, baina sortaldean egiten da euskara gehien, eta hizkuntzak ezertarako badira, erabiltzeko dira.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 70. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baten errepikapena bizkaieraz (5); bizkaiera eta (5); bizkaiera eta baskoia (3); bizkaiera light (5); eta bizkaiera (5); eta bizkaieraz (3)


bizkaieradun iz bizkaieraz dakien pertsona.

Mereziko luke, halaber, horie 'amarillo' eta horixe 'eso mismo' ahostun-ahoskabe aurkakotasunaz bereizten duten bizkaieradunen kasua ere ikuspuntu horretatik aztertzea.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 144. orr.


bizkaierazale izond bizkaieraren zale dena.

Gainerako euskaldunengandik bereizten zituzten ezaugarriak indartzea zen, bada, bizkaierazale sutsuen helburua.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 115. orr.

Kontua da uste ustel asko zabaldu zituela Zabalak, eta, bizkaierazale sutsuei esker, zabalkunde handia izan zuten ondorengo belaunaldietan ere.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 87. orr.


bizkaitar 1 izlag Bizkaikoa, Bizkaiari dagokiona.

Nafarroako esparragoak, bakailaoa bizkaitar erara Arabako patatekin eta Ezpeletako piperrekin.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 109. orr.

Giputxok ez ditugu mendebaldeko bizkaitar paraje horiek batere ezagutzen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 235. orr.

Joane Somarriba bizkaitar txirrindularia izendatua izan da "euskadun unibertsal", bere bizian txirrindulan egin bide ederraren sari.  Herria   2004-05-20

Bizkaitar apez eta idazle hunek lan handia egina du, bereziki euskalkien eta euskara batuaren artean zubiak eraikiz.  Herria   2004-04-08

Iraultza horri esker, bazirudien, lehenbizian, bizkaitar abertzaleek hitzarmen bat eginen zutela Nafarroako karlistekin.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 131. orr.

Beno, beharbada giputz estiloa eta bizkaitar estiloa esan beharko geunke.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 88. orr.

Hartarik landa, XIX. mendean, Garat lapurtar anaiek, Zamakola bizkaitarrak, Chaho zuberotarrak, asmatu xede politikoek ez zuten izan arrakasta handirik beren garaian.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 27. orr.

Txarto ezpanago, Fidel Sagarminaga foruzale bizkaitarra da.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 100. orr.

Hala, bada, herri xehearen eta intelektualen arteko etena amildegi bihurtu zen aurki, batez ere intelektual bizkaitarren kasuan.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 22. orr.

Leon Bilbao, albokari bizkaitarra, hil egin zela aditu nuen orain zazpi urte.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 61. orr.

Gernika artzainak Tahoetik bueltan eman zion azalpena errepikatu zuen haren hizkera bizkaitarra aski ondo imitatuz: [...].  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 29. orr.

Literatura euskalki bizkaitarrak, beraz, arazoak dakartza, eta horregatik egon dira hasieratik bertatik eredu bi.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 253. orr.

Minbizia ikertzeko software berri bat sortu du NorayBio enpresa bizkaitarrak.  Berria - Gaiak   2004-11-26

Aitaren aita, Tiburtzio Arkotxa Añibarro, Orozkokoa zen, bizkaitarra.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 125. orr.

Bizkaitarrak gara; bilbotarrak.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 18. orr.

-Ni ere bizkaitarra naiz -esan du orduan beste batek.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 210. orr.

Bizkaitarra zen jatorriz Uriarte, baina han eta hemen jardun zuen apaiz lanak egiten.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 48. orr.

Kanpionen ustez, Aranaren plateamenduak laburregiak bezain bizkaitarregiak ziren.)  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 319. orr.

• 2 iz Bizkaiko herritarra.

Bizkaitarrok hola, giputzek hala, nafarrek bestela... euskalkia aterpe, nago probintzialismorik merkeenaren sareetan jausi izan garela maiz.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 89. orr.

Bizkaitarrek, lapurtarrek eta gipuzkoarrek ez dute zertan elkarren aurka borrokatu estatu frantsesaren eta espainolaren interes politiko ekonomikoak medio.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 26. orr.

Nolanahi ere, bizkaitarrek etxean jokatuko dute, eta horrek beti emango die aupada txiki bat.  Berria - Kirola   2004-01-04

Bizkaitar bakoitzak egunero 1,13 kilo zabor sortu zituen iaz, eta urte osoan 412 kilo.  Berria - Euskal Herria   2006-03-02

Bizkaitarrak egin zuen madrildarren bigarren gola.  Berria - Harian   2005-06-11

Trapagarandik 500 jarraitzaile joango direla Azpeitira esan zuten bizkaitarrek, eta orain dauden baino urduriago jarriko dituztela gipuzkoarrak.  Berria - Kirola   2006-03-30

Ondoren zeruaz, lurraz edo Jainkoaz eginen zuen bizkaitarrak juramentu, usantza gaixto hartan sartua baitzegoen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 534. orr.

Eusko Jaurlaritzak espedientea ireki dio Iberdrolari, joan den asteburuan izandako elurtea bitartean ia 50.000 bizkaitar argindarrik gabe utzi zituelako.  Berria - Harian   2006-02-01

Bi bizkaitar gaztek, Luis eta Sabino Arana Goiri anaiek piztu zuten euskal bihotzetan nazio propioaren aldeko sugarra.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 30. orr.

Hegoaldean, berriz, nafar eta bizkaitar askok euskara batua Gipuzkoako hizkeratzat daukate.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 245. orr.

Luze gabe, bizkaitar hitzontzi haren xalotasunak gainditu egin zituen nire uzkurkeriaren defentsa guztiak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 20. orr.

Besoak antxumatu nituen, bizkaitar madarikatuaren eztenkadak pazientziaz eramateko.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 23. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Baita Eugenia de Montijo ospetsua ere, beronen emaztea, erdi-bizkaitarra odolez, eta bihotzez eta etorkiz osoki karlista.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 11. orr.

4 Sabino Aranaren jarraitzailea.

Karlistak ala bizkaitarrak izan, apezak antiliberalak baldin baziren, halaxe ziren orobat 1887ko Unamuno bera "Espíritu de la raza vasca"n eta 1897ko Pachico Unamuno Paz en la guerra-n.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 111. orr.

5 euskalduna.

Arrazoizkoa dirudi nazio guztiek, bakoitzak idazteko bere hizkuntza erabiltzea eta, ildo beretik, alemaniarra dena ez mespretxatzea alemanez idazten duelako, ez Gaztelakoa gaztelaniaz ari delako ezta bizkaitarra ere idazteko berea darabilelako.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 314. orr.

Halaxe jakinarazi zioten Lisboan bazela atondua Bizkaitarren Ospitalea zeritzona, gure naziokoentzat.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 80. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beste bizkaitar (5); bi bizkaitar (4); bizkaitar askok (4); bizkaitar bakoitzak (4); bizkaitar bat (13); bizkaitar batek (6); bizkaitar baten (3); bizkaitar bati (5); bizkaitar batzuek (3); bizkaitar bertsulari (3); bizkaitar eta (5); bizkaitar gehienek (4); bizkaitar hori (3); bizkaitar laboraria (3); bizkaitar txirrindularia (6); du bizkaitar (3); eta bizkaitar (11); gazte bizkaitar (5); joane somarriba bizkaitar (6); paul nicholson bizkaitar (3); somarriba bizkaitar txirrindularia (5); zuen bizkaitar (3)

ama bizkaitarra (3); bizkaitarra bigarren (3); bizkaitarra da (11); bizkaitarra dela (3); bizkaitarra ere (4); bizkaitarra eta (18); bizkaitarra ez (3); bizkaitarra izan (7); bizkaitarra izan zen (4); bizkaitarra izango (3); bizkaitarra nagusitu (3); bizkaitarra naiz (3); bizkaitarra zen (8); entrenatzaile bizkaitarra (4); ere bizkaitarra (5); eta bizkaitarra (5); euskara bizkaitarra (3); hau ere bizkaitarra (3); joane somarriba bizkaitarra (3); sortzez bizkaitarra (4); talde bizkaitarra (4); txirrindulari bizkaitarra (3); urrutia bizkaitarra (3); zen bizkaitarra (4)

artista bizkaitarrak (5); baina bizkaitarrak (4); bizkaitarrak berak (3); bizkaitarrak dira (6); bizkaitarrak ere (4); bizkaitarrak eta (13); bizkaitarrak ez (8); bizkaitarrak ez du (3); bizkaitarrak irabazi zuen (4); bizkaitarrak partida (3); bizkaitarrak ziren (4); denak bizkaitarrak (4); du bizkaitarrak (3); enpresa bizkaitarrak (5); entrenatzaile bizkaitarrak (5); eta bizkaitarrak (14); gehienak bizkaitarrak (3); hiru bizkaitarrak (5); idazle bizkaitarrak (4); joane somarriba bizkaitarrak (3); talde bizkaitarrak (7); txirrindulari bizkaitarrak (6); unai elorriaga bizkaitarrak (3); ziren bizkaitarrak (3); zuen bizkaitarrak (8)

eta bizkaitarraren (4); euskara bizkaitarraren (5)

abokatu bizkaitarrek (4); bizkaitarrek ere (3); bizkaitarrek eta (9); bizkaitarrek eta gipuzkoarrek (5); bizkaitarrek eurek (3); bizkaitarrek euren (3); bizkaitarrek irabazi (3); bizkaitarrek irabazi zuten (3); da bizkaitarrek (3); dute bizkaitarrek (11); eta bizkaitarrek (8); zuten bizkaitarrek (10)

bizkaitarren alde (3); bizkaitarren artean (3); bizkaitarren arteko (6); bizkaitarren arteko derbia (3); bizkaitarren eta (4); dira bizkaitarren (3); eta bizkaitarren (4)


bizkaitarrismo iz adkor Sabino Aranak eraturiko abertzaletasna.

Izan ere, batetik, ez dirudi 1901eko bizkaitarrismoak, eta preseski alor linguistikoan, kanpaina iraultzaile (--?) bati ekiteko aski justifikazio eskain zezakeenik, Euskal Herri osoari begira gainera.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 111. orr.

Orain, Espainiaren bere ideia eta sentimendu berrian (min degio Espainiak!), min degio, bizkaitarrismo politikoak ez ezik, euskararen edozein lanketak ere (Lore Jokoak!).  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 113. orr.

"Liberalismo bilbotar" hemeretzigarrentiarra baita "bizkaitarrismoaren" iturri inportanteenetako bat.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 175. orr.


bizkar (4.074 agerraldi, 265 liburu eta 678 artikulutan) 1 iz giza gorputzaren atzeko aldea, besaburuetatik gerrira. ik sorbalda.

Maiz, sorbaldaren atzean sentitzen zuen, eltzeen hondoari begira, hurbil-hurbil, haren bular sendoaz bizkarra ukitzen ziola.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 80. orr.

Hermannek kolpe adeitsu bat eman zion bizkarrean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 48. orr.

Palazionekoak eskua bizkarrean jartzea besterik ez nuen behar.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 59. orr.

Bizkarra laztandu dio, hitz samurrak esan dizkio, mingain-sastada biziei begira egon da, eta bihotza beratu zaio.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 105. orr.

Bularra eta bizkarra distiratsu zeuzkan izerdiagatik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 222. orr.

Ustekabeak eraginda bizkarra altxatu du eta arantzak bizkarra ziztatu dio.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 13. orr.

Harriduraren harriduraz azaltzen du lurrean atxiki zutela, polizia batek bizkarra zapaltzen ziolarik, pistola buruaren kontra tinkatuz.  Berria - Harian   2005-11-06

Hormako erlojuari begiratu zion bizkarra tentetuta.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 23. orr.

Mairua isildu zen une batez beste hainbat arrazoiren bila bailebilen, baina alferrik zela iritzirik, bizkarra uzkurtu zuen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 244. orr.

Bizkarra makurtu du, zamak eramateko.  Elizen arteko biblia   Has 49,15

Bizkarra pixka bat uzkurtu baitzuen, jendearen muturrean barrez lehertzeko gogoari eusten dionaren keinuan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 145. orr.

Urteari urte, gorputza kaskailtzen ari zaio eta bizkarra konkortzen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 213. orr.

Han zegoen, noski, Ignatius Gallaher, bizkarra barraren kontra eta hankak zabal-zabal.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 107. orr.

Etsaiak aurrean makurtuko zaizkizu lausenguka, eta zuk bizkarra zapalduko diezu.  Elizen arteko biblia   Dt 33,29

Baina zerbait geratu zitzaion eztarrian, legatz hezur bat bailitzan: bizkarra nork berotu zion jakiteko gogoa.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 48. orr.

Defentsaren bizkarra hartzeko baloiak behar ditu, bere abiadura biziari etekina ateratzeko.  Berria - Kirola   2004-06-23

Rosamarirena da, bai, ahuspez biluzik ageri den bizkarra, albora emana du aurpegia.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 103. orr.

Geldi-geldi eta isil-isilik geratzen ziren, batzuk lurraren gainean eseririk, besteak erdi etzanik, bizkarra pinu baten kontra jarria.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 178. orr.

Plazako zuhaitz baten kontra bizkarra bermatu, poltsikotik erlojua atera, estalkia altxatu, eta orduari begiratu zion.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 53. orr.

Mirandek bizikletara igotzen lagundu eta zaku handi batez zamatu zion bizkarra.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 198. orr.

Hotzikara batek zeharkatu zion bizkarra.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 38. orr.

Egun, ordea, orduak eta orduak eserita igarotzen dituztenei ere huts egiten hasi zaie bizkarra.  Berria - Gaiak   2006-03-02

Sartu dezatela indultua sartzen zaien tokitik, bizkarra amaitzen den tokitik, alegia.  Berria - Euskal Herria   2004-11-11

Nire esku biluzia pasatu nuen haren bizkarrean behera, ipurmamietaraino.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 14. orr.

Mary Annek igurtziak ematen zizkion andreari bizkarrean, beroa eman nahi balio bezala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 31. orr.

Maleta handi bat eta kartoizko kaxa astun bat hartu ditu, bata eskuan eta bestea bizkarrean.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 90. orr.

Iparra zebilen parke inguruan eta bizkarraren gainean jarri nion neure jaka Ritari, betiko lekuan eserita zain aurkitu nuenean.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 80. orr.

"Goazen" esan nuen, eta Karmen joan zen aurrena, mauserra bizkarrean hartuta, zaputzean.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 31. orr.

Gero, frontoira sartu zen, bizkarrean eskopeta bat zintzilik zuela.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 53. orr.

Gizon hura bizkarrean eramatea zen bide bakarra.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 182. orr.

Hamabi arroako harria bizkarrean berdindu.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 203. orr.

Bizkarrean zuk baino urte batzuk gehiago dituztenek.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 16. orr.

Luixa, ene bihotzeko Luixa, beste mutiko batek bizkarretik hartua, biak irriz karkailaka aitzina johan!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 47. orr.

Esan du maiteago zaituela zu Edith baino, eta gauzak esan dizkio Edithi zure bizkarraren gainetik.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 69. orr.

Beste buru bat, hazia eta matrail-okerra, azaldu zen bere bizkarraren atzetik.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 209. orr.

Bizkarraren atzean bigungarri bat ipini zuen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 24. orr.

Antzina altzaririk gabeko gela hartan, aulkirik gabe, zoruan bizkarrik bizkar eseri eta batak besteari gauzak kontatzen genizkionean bezala.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 306. orr.

-Bizkarreko min handiak izaten ditu.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 40. orr.

Zangoetako ilea moztu nuen hurrena, baita, ahal nuen bezala, bizkarrekoa ere.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 44. orr.

ik bizkarreko.

Ez poztu Judako jendearen bizkarretik, haren hondamendi-egunean!  Elizen arteko biblia   Ab 1,12

2 (gain, atze eta kideko hitzen ezkerrean)

Ile berreskuratua buruan dotore; bizkar gainak inoizko sendoenak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 76. orr.

New Yorkeko kale berberetatik pasatzen ikusiko dugu egunero, pianoa bizkar gainean.  Berria - Kultura   2004-11-20

Amak eskua jarri zion bizkar gainean, eserita jarraitzeko adieraziz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 17. orr.

Bizkar gainera etorri zitzaidan munduan den neke guztia.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 268. orr.

Harryk bizkar gainetik atzera begiratu zuen; orain ezkutuan zeuden.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 325. orr.

Axenario, eskuak bizkar atzean, zertan beldurturik ez dutela erakusten ari zaie.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 107. orr.

Pepponek motore gainean makurturik jarraitu zuen, eta On Camillok hamar zigorkada jo zizkion bizkar azpian.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 113. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Bizkar kakotua, esku ikasiak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 143. orr.

Ibai sakonetan, hondoa ikusten ez den horietan, hitzak orbelaren pare dira, ia geldirik, poliki-poliki arrastaka doan erraldoi baten bizkar bustian.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 170. orr.

Eta berriz erortzen zen makila bizkar biluzien gainean.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 99. orr.

Gero, adatsa arretu egin zitzaion laranja koloreko txabusina zuen bizkar lerdena korridoretik igarotzean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 189. orr.

Nire esku leunen laztanak zure bizkar izerditutik behera irristatzen?  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 29. orr.

Hogeita hamar urteko gizona zen, garaia, bizkar zabalekoa.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 119. orr.

Amona ttikia zen, beltzez jantzia, baina bizkar tentekoa eta bixi eta ernea, lepo parpailadunarekin.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 135. orr.

Paul D-k atera zuen azalera, berreskuratu zion gorputza, musukatu zion bizkar erdibitua, kitzikatu zion memoria eta ekarri zizkion kontu gehiago: [...].  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 257. orr.

Soingaineko zahar batek estaltzen zion bizkar konkortua.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 119. orr.

Pentsatzen zuten bere bizkar okerragatik janzten zela modu hartan, konkorrak disimulatzeko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 284. orr.

Sariak jasotzea ongi dago, baina bide jorratzearen zama guztia ezin da utzi gure bizkar hutsetan.  Berria - Gaiak   2004-09-26

Lacaillek, garrazturik, ilea urdin jada, gauero bizkarra makur-makur Parisko kaleetan barrena betiereko bidaia eginda, burgesen baretasun gozoari begiratzen zion begi uherrez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 165. orr.

Han zegoen, noski, Ignatius Gallaher, bizkarra barraren kontra eta hankak zabal-zabal.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 107. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hotsandiko soinekoak izaten zituzten, eta bizkar-estalki ugari.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 104. orr.

Labankada bat eman zion bati Don Kijotek lehenbizian, eta soinean zekarren larruzko kapusaia eta bizkar-zati ederra ere ebaki zizkion.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 50. orr.

Virginiak negar egiten zuen ohean ahuspez jarrita, hain isilka non batzuetan bere bizkar-ikarari erreparatu behar nion lo gelditu ote zen jakiteko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 369. orr.

Galduko zenuke, oztopoa balitz, zeure bizkarra ere, bizkar kolpe bat hartzeko pozagatik!  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 133. orr.

Bizkar hegats handiarekin, ilunak baina mantxa horiak hegatsetik behera.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 342. orr.

"Hor konpon, Mari Anton!" entzuten duen aldiko, Mari Antonek gainetik kendu ezin duen bizkar-zama sekulako bati lotuta sentitzen du bere gorputza.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 213. orr.

Aitortu zuen, halaz guztiz, obra berriaren atarian egoki zetorkeela hitzaurre deigarria, gauzari zorrotz eta sendo heltzen zekikeen lumalari baten bizkar-bultzada, sinadura eta guzti.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 163. orr.

Bi jarreretan dago kontraesana, bi jarreren artean ibili behar du idazleak txerpolari gisa -loria eta bakardadea, fama eta anonimatua, onarpena eta porrota bizkar-poltsa berean sarturik-.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 64. orr.

Steve Buscemi, Fargo filmeko protagonistaren antza duen gizaseme bat, bisera batekin eta metalezko bizkar-kutxa batekin.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 43. orr.

Arropa lodiak, artilezko bizkar-estaliak eta oinetako sendoak zeramatzaten soinean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 267. orr.

Baina molderik hunkigarriena, aldi batez begien aitzinean ukan genuena, errotadun bizkar-alki bat, herbail edo ezindu gazte bat gainean.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 113. orr.

Aski maitekorra eritzitako bizkar-igurtzaldi batez agurtu zuen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 61. orr.

5 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Haur potoloak eta haur ile-kizkurrak, burusoilak eta bizkar-makurrak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 201. orr.

Gure aita gizon handi, bizkar-astun bat zen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 102. orr.

Hogeita hamabosten bat urte izango zituen; argala zen, eta bizkar-oker samarra.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 182. orr.

· Bizkar-tente esertzen da.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 66. orr.

6 (elkarketa kopulatiboetan)

Hemengo zinema berrian Areetakoan baino aulki erosoagoak dagoz, eta nire gerri-bizkarrek eskertu egiten dute.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 24. orr.

Izan ere, aurrean esertzen zirenen buru-bizkarrek Anaia Dabiten begiradetatik gordetzen ninduten.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 132. orr.

Astotxo gainean eta bizkar-sorbaldak zaku zahar batez babestuta.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1157. orr.

Artoski zabiltzate, patarra harri txintxarrezkoa izan eta aise lerratzen ahal zarete, bati baino gehiagori gertatu zaion bezala: ohartu aitzin, lurrean luze eta ipurdi-bizkarrak mindurik.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 91. orr.

· Hoztu egin naizela pentsatzen ariko da, buru-bizkar-paparra lehortzen hasten baitzait kemen osoz, egiteko hartan haserrea hotzilduz.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 26. orr.

7 (pluralean)

Bizkarrak uzkurtu nituen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 78. orr.

Nik Monari begiratu nion, eta berak bizkarrak uzkurtu zituen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 211. orr.

Beharrera -esan du segundo gutxiren buruan bizkarrak harrotzen dituen bitartean.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 104. orr.

Bizkarrak harrotzen ditugu.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 81. orr.

Dekano jaunak haserre bizian jasotzen zituen bizkarrak Héracliusek dotrina metenpsikosistara bihurtu nahi zuen bakoitzean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 48. orr.

"Tontakeria bat", esaten zuen bizkarrak goratuz, baina azken lerroraino irakurtzen zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 78. orr.

Haize bustiak jo ez zezan zerbait makurturik zeramatzan bizkarrak, eskuak poltsikoetan eta lepokoa sudurzuloetaraino.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 11. orr.

Hona Estefaniaren seme-alaben lehen eskola: Estefaniarekin kasu, bizkarrak hotz atxiki nahi badituk.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 90. orr.

8 animalia baten gainaldea, lepotik isatsera.

Gainaldean, bi harlauzek bat egiten dute animalia baten bizkarra-edo irudikatuz.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 120. orr.

Gero, zaldiaren bizkarra bridez jo, emakume zaharrarengana jiratu eta esan zuen oihu eginez: [...].  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 118. orr.

Bizkar sendoko zaldia, akerra, eta erregea gudarostearen buruan.  Elizen arteko biblia   EsZ 30,31

Fardel bana zeuden zaldiaren bizkarraren bi aldeetara zintzilik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 141. orr.

Kutxak finkatua ematen du zamariaren bizkarraren gainean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 13. orr.

Karrika honen zorua lauzaz egina da, sugearen bizkarrak bezala uhinak egiten dituzten harrizko ezkata zabalak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 137. orr.

Barratik dilindan, untxiak ere baziren, hankak zabalik jauzi handi bat egiteko prest, belarriak erorita, isatsaren ile zuri sorta bizkar grisaren gainera bildua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 272. orr.

-Uste dut atea zabaldu ahal izango dugula -esan zuen Ronek, txakurraren bizkar gainetik begiratuz-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 249. orr.

Hiriak egindako bekatuen zama akerraren bizkar gainean ezarri, hura hiritik kanpora eraman, eta horra hiriaren bekatuak garbituta.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 120. orr.

Txori baten bizkar zabalaren gainean etzanda zeudela iruditzen zitzaien.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 250. orr.

Berriro ikusi nuen arpoilaria ontzian zutik, balea bat arpoia bizkarrean sartuta ordurako, eta balea handiagoa alboan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 171. orr.

Balea zauritua ur sakonetara murgiltzen zen edo ontzia bizkar gainean altxatuz erasotzen zuen, eta arpoi sokak erauzi eta aldean eramateko gauza zen sarritan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 246. orr.

Argazkian bere burua ezagutzeko zaila delako eginen du barre, balearen bizkar gaineko figura txikiak seinalatuz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 429. orr.

Hango konpartimentuetan, badira ibai karramarroak, zalaparta nahaspilatsuan, zamo bizkar-belzkarak, oihal mugikorrak diruditenak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 149. orr.

Arraien eta mielgen bizkarraren gainean, harri handi ilunak, moreak, berdexkak, metal belztu batean txertatzen ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 148. orr.

Itsasadar ertz-betean egon ez arren etxetartetik tabernara aldika arrain saldoen bizkar-distirak gogoraraziz eguzki zipilak urazalari ateratzen dizkion printzak heltzen direla.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 55. orr.

Gero kartagotarrek elefante bizkar dorredun, izugarri, suge-eskudunei, gerrako zauriak pairatzen eta Martitzen andana handiak asaldatzen irakatsi zieten.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 379. orr.

Basabereen gisa bizi ziren, zartailua bizkarren gainean altxatua beti.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 133. orr.

Eta itsaselefanteak ere ikusiko dira, izotzen artetik, beren buru bizkarren dirdira erakutsiz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 342. orr.

9 mendi edo kideko baten gainaldea, eskuarki zabala denean. ik beherago 28.

Su hura kanpalekuaren bizkar gorenean da, dei plazaren gaineko aldean.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 80. orr.

Mendiaren azken bizkarrek sator meta alimale batzuk dirudite.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 59. orr.

Portuari begira dagoen bizkar maldatsu batean eraikita dago hiria, ortuak-eta mailaz maila egon ohi diren antzera.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 58. orr.

Erregearen gudarosteko talde bat mendien bizkarrez bizkar zihoan.  Elizen arteko biblia   1 M 6,40

Eta han atzean mendaitz erraldoien bizkar ilun eta gailur zuriak ostertza eginez.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 199. orr.

Ilargi-gauetan, bakarkako ibilaldi luzeak egiten nituen sarritan Meatzeetako lurralde basatian gaindi, kraterraren hegiraino, edo malkar erditik zeharka, deskargatokiaren malda-bizkar gris zarrastatuan barrena.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 105. orr.

Erregearen gudarosteko talde bat mendien bizkarrez bizkar zihoan; bestea, berriz, lautadan zehar. Denak ongi lerrokaturik eta sendo zihoazen aurrera.  Elizen arteko biblia   1 M 6,40

Erran nahi baita Donostiatik Tolosarako bidea goiti eta beheiti dabilela bizkarrez bizkar eta Tolosatik Iruñerakoa ibarren bihurritik doala.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 175. orr.

Mintzairek, malda eta bizkar-lepoetan kurritzen dituzten bidezidorrak beste nonbait bilatu behar dituzte.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 185. orr.

10 teilatuaren goiko ertza.

Lehenik pareten gailur bizkarrak errotik behar dire gogortu, dorre barnean diren zaborrak atera aintzin galbidearen beldurrez.  Herria   2003-12-04

Etxe bizkarraren arrainatzea, kanpoko tinduak eta koteren arraberritzea.  Herria   2004-05-20

11 itsasontziez mintzatuz, kubierta.

Haizea epel epela izanen da ontziaren bizkarrean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 159. orr.

Dantza egitean elkar bekaztopatzen zuten bikoteen azpiko lurzorua kulunkan ari zen, itsasontzi baten bizkarraren gisa berean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 343. orr.

Aurki ikusi zuen, belauntziaren bizkarrean jo eta ke itsasoratzeko lanean, gizona trebetasun handiz, emakumea ahal zuen moduan lagunduz.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 177. orr.

Marrubiak, limoiak eta ananak isuritako usaina nabari zen itsasontziko bizkarrean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 145. orr.

Hamar gizon zeuden itsasontziaren bizkarrean, oin hutsik, atorra zuriz eta galtza beltzez jantziak hamarrak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 15. orr.

Kako-oker barkuaren bizkarretik ari zen paseatzen, pentsamenduetan murgilduta.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 174. orr.

Beraren oinen azpian, bizkarrak dar-dar egin zuen, helizeek ur-korrenteari haginka egiten ziotenean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 499. orr.

Moila, soto handiak, garabiak, kargaontzien tximini eta bizkarrak, kamioi tzarrak portura sartzen eta portutik irteten.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 58. orr.

Bizkar hartan lo egiten zuten gizonetako batekin ziharduen, ziur.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 279. orr.

Luis XIV. estiloko apaintze-mahaiaren zoko batean Mr Densch eserita zegoen, makur-makur eginda, bizkar arrosako aulki txiki batean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 488. orr.

Beheko haga, lodiena, oina ontziaren gila-gainean josia zuena, karrakako bizkar bietan zulo edo brusol bana egin eta haietan behera landatua zen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 189. orr.

Eskailerapearen abarotik bizkar azalaren zabalera egin nuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 290. orr.

Halaxe lotu zen Ánimas karraka, arima barik, hilik bezala,gain-bizkar nagusia defuntuen legean zuriz jantzia.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 174. orr.

Alarau ikaragarria aditu zen, ontziaren beheko bizkarretik gora etorria.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 215. orr.

Beheko bizkarrean, banda O Titin-e Titin-e jotzen ari zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 499. orr.

Gorago egin nuen, eta tartetxo batez geldi geratu nintzen hantxe, oin bat karelaren gainean eta bestea ontziko bizkar sendoan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 32. orr.

Basurtoko Joan Sanz ontziburuak lasai egoteko eta gizonak ontziaren gain-bizkarraren estalpera eroateko.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 173. orr.

Dantza egitean elkar behaztopatzen zuten bikoteen azpiko lurzorua kulunkan ari zen, itsasontzi baten bizkarraren gisa berean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 343. orr.

Bion artean nire ondasunak eta maisuarenak harturik, bizkar nagusia eta oinen azpian geneukan bigarren bizkarraren arteko eskaileretako atzealdera egin genuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 278. orr.

Ura baino besada bat gorago gu, eta gu baino masta eta erdi gorago ontzitzarretako bizkar-gainak, haietan zirenen otoitzen murmurioa lau haizeetatik zetorkigun.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 258. orr.

Kanpoko bizkar-gainera egin nuen halako batean,arnas bila.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 185. orr.

Eskailera batzuk zeuden ontzitik uretara zihoazenak, ontzi-bizkarraren erdialdean bertan, eta zinez, batzuetan, lana bukatu ostean hara salto egiteko gogoa ematen zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 192. orr.

12 liburuetan, orriak josita dauden aldea.

Aurrealdean erdi-erdian eta liburuaren bizkarrean, urrairezko letratan idatzirik, hitz bakar hau ikus zitekeen bi aldiz: Fotos. Bizkar lodiko liburuak, urrezko letretan inprimatutako hitzak eta aspaldiko gauza agurgarrien itxurakoak.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 159. orr.

Goizean izandako inpresio gogobete bera sentitu nuen baltsamatzearen liburuko azal eta bizkarreko letra urre-koloreak hatz-puntez ferekatzen hasi nintzenean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 10. orr.

Ez zuen bat bera ere ukitu, liburuak begiradaz laztantzea askietsirik, bizkarrean idatzitako izena irakurriz, ahal zenean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 65. orr.

Sartzera zihoan eguzkiak gorriz margotzen zituen emakumezko irakurleentzako mahaia, atea, liburuen bizkarrak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 259. orr.

Zubi-lana egiten zuen orria falta zitzaion tituluaren eta hitzaurrearen artean, liburua bizkarra behartzeraino zabaldu eta gero ikusi ahal izan nuenez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 10. orr.

Liburuek bertan zirauten, jakina, alfabetoaren arabera ordenaturik apalategietan, beren bizkar beltz edo nabarrekin eta beren etiketekin.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 135. orr.

Mistikoek diotenez, berriz, ganbara biribil halako bat ematen die ikustera estasiak, eta bertan pareten jira guztia hartzen duen liburu biribil izugarri handi bat, bizkar etengabe bakarra ageri duena.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 58. orr.

Liburua haginka egiten saiatu zen, baina Hagridek hatz erakusle handi bat pasatu zion bizkarrean behera, liburuak dar-dar egin zuen, zabaldu eta geldi geratu zitzaion eskuan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 95. orr.

Dena erakutsi zioten: kiroldegia, irakurgela, idazgela, eta liburutegira heldu zenean, apaletara hurbildu eta liburu-bizkarretako izenburuak irakurtzeari ekin zion.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 211. orr.

13 eserlekuetan, bizkarra bermatzen den zatia. ik bizkarralde 2.

Eserlekuaren bizkarrean bermatu nintzen eta arnasaldi luze bat egin nuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 50. orr.

Adatsa txirikordatzen amaitu eta, sakelatik ispilutxo bat atera zuelarik, besaulkiaren bizkarrean ezarri zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 47. orr.

Burua sofaren bizkarrean jarri nion eta musu eman nion.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 54. orr.

Luis XIV. estiloko apaintze-mahaiaren zoko batean Mr Densch eserita zegoen, makur-makur eginda, bizkar arrosako aulki txiki batean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 488. orr.

Gorputzari kalesako aulki-bizkarrean behera irristatzen utzi, eta begiak itxi zituen.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 25. orr.

Atsegin handiz aurkitu zituen berriz ere han metalezko mahaiak eta bizkar biribileko aulkiak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 260. orr.

Mutil gazte zinez eder galanta luze-luze etzanda zegoen hankarik gabeko aulki bizkar-motz batean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 100. orr.

Aulki espainiar baten bizkar garaiaren gainean erdi etzanda, intxaurki beltzezko bibliotekan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 514. orr.

14 irud/hed

Baina denak dik bere prezioa mundu honetan, eta bizkarra ongi babestua izatea ez duk merke saltzen, noski.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 160. orr.

Gerran, eta gurea bezalako batean areago, frontea bezain garrantzitsua da bizkarra.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 25. orr.

Arratsaldeetan hoteletako halletan dantzan janzki bizkar-zabalez.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 78. orr.

Mihi-bizkarra oso eremu zabala delako (mihi-puntta eta erroa ez beste, guztia da berez dorsum deitzen dena).  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 109. orr.

Oin-bizkar zuriak distiraz zituen ile-larruzko txapinen irekiduran.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 97. orr.

Pedro Páramok gaixoa ohe-bizkarraren kontra eratzanez jaso arte itxaron zuen apaizak.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 148. orr.

15 igeriketa estiloa, ahoz gora egonik besoak atzerantz txandaka eta zangoak gora eta behera higitzean datzana.

Peirsolek aurrez berak lorturiko munduko marka hobetu zuen bizkar estiloko 200 metroko saioan.  Berria - Kirola   2004-07-14

Atzo bizkar estiloko 50 metrokoan lortutakoarekin bederatzi domina jantzi ditu Carracelasek hiru Paralinpiar Jokotan.  Berria - Kirola   2004-09-28

Probak: 50, 100 eta 200 metroak eta bizkar estiloko 50 metroak.  Berria - Kirola   2004-09-29

16 -en bizkar adlag

Bere bizkar farrez.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 87. orr.

Denak barrez lehertzen ziren nire bizkar eta bide batez maisuaren beraren bizkar, ez dago-eta ezer barregarriagorik beldurra ematen digun norbait pailazoarena egiten ikustea baino.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 19. orr.

Zurikerietan jarduten zitzaizkion inguruko kide haiek barre egiten zioten gibeletik, baroi gaztearen bizkar trufan aritzen ziren.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 106. orr.

Tipo baten bizkar bizi naiz.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 229. orr.

Poliziaburuak IRAren bizkar ezarri ditu ustezko disidente errepublikano andanaren aurka eginiko hainbat gaztigu ekintza.  Berria - Mundua   2004-03-12

Hori kontsumitzaileen bizkar lortzen da, nazio barnean garestiago ordaindu behar izaten baita nazioarteko merkatuetan merkeago eros daitekeena, eta askotan kalitate hobekoa ere izan daitekeena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 38. orr.

Bai bera eta bai beste igeltsero maisu guztiak lapur batzuk zirela, herriaren bizkar aberastu nahi zutenak.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 215. orr.

Beldur naiz ez ote diren esamesaka hasiko gure bizkar.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 143. orr.

Erromako herri-administrazioaren historian, zaldizko klaseak -merkatarienak, alegia- aurrera egin zuen esklaboen azpimunduaren eta senadore-aristokraziaren bizkar.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 88. orr.

Huntza zuhaitzaren bizkar bizi den bezala.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 380. orr.

Mihurak, bere sustraiak lurrean zikindu gabe, haritzaren bizkar, indar garbi sakona, noblea, espirituz lixeritua ateratzen duelako.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 501. orr.

Lehenagoko egutegia, santu asko eta askoren oroipenetan mugarrituta zegoen, eta horren lekuko da guk euskaldunok daukagun santuen bizkar erantsitako esaera zahar sortaren altxor preziatu hori.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 34. orr.

Zure esku utzi dut neure auzia: ikusiko ahal dut zure mendekua etsaien bizkar!  Elizen arteko biblia   Sal 5,4

Botereak etxerik gabe gelditu direnen bizkar dirua bereganatu izana salatuko dute.  Berria - Kultura   2004-10-12

Ontzigintza suspertzeko «ezgai» dira eta «Sestaoko ontziolaren bizkar» jarri nahi dute krisialdia.  Berria - Ekonomia   2004-10-30

17 -i bizkar adlag

Han, argiari bizkar, banan-banan pasa dizkit Markaidak bere ertiaren emaitzak.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 124. orr.

Tom petrilera igo zen, itsasoari bizkar, bere frantsesa erakusteko pronto.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 125. orr.

Pentsio merke-merke batean hartu nuen ostatu, Britainiar Museoari bizkar, eta hango liburutegira joaten nintzen goiz eta arratsaldez.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 220. orr.

Bi eskualdeek hain luzaz elgarri bizkar eginik, hamar urte hauetan eurohiriak egin du bide, gauzak emeki balin badoatzi ere aintzina.  Herria   2003-01-14

Luzaz, mugaz bi aldeetako lurraldeek elgarri bizkar egin badute ere, orai harremanak ari dira sakontzen, bereziki kultura, kirola eta aisialdietan.  Herria   2004-10-21

18 -i bizkar eman (106 agerraldi, 40 liburu eta 27 artikulutan) bizkarra eman.

Berlino eta gizon adintsu bat etxeari bizkar emanda bailarari begira zeuden.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 112. orr.

Orduan berriro oheratu eta, printzesari bizkar emanik, lokartu egin zen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 145. orr.

Eragile politiko, instituzional eta sozialei eta Espainiako eta Frantziako gobernuei ardurei bizkar eman ez, eta konpromisoa hartzeko deia egiten diegu.  Berria - Mundua   2004-03-02

Aurrean egon nintzaion, bizkar emanda, inor ez inguratzeko zaintzen.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 94. orr.

Bai, Gobernuak negoziazio mahai orokorrari «bizkar emanez» negoziatu duela salatu zuen.  Berria - Ekonomia   2004-07-03

Afrikari erabat bizkar emanda bizi da mundu garatua.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 293. orr.

Eragin horri bizkar emanez, gure hitzen etimologiari beti euskal erroa bilatzeak ez dirudi oso tentu oneko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 111. orr.

Orobat garbituko ditut, niri, Jaun honi, bizkar emanik, bilatzen ez nautenak eta niregana jotzen ez dutenak.  Elizen arteko biblia   So 1,6

Zakurra intzirika geratu da txabolako katean, gizonek etxera itzultzeko bizkar eman diotenean.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 91. orr.

-Herriak bizkar eman digula iruditzen al zaizu?  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 114. orr.

· Lagunik potoloena jarriko zen bizkar emanda arbolaren kontra, bi eskutxokoak lotu zilborrondoan, hatzak elkarri sardean gurutzatuz, eta lagunetan arinenak edo trebeenak han ipiniko zion aurrenako hanka, astogainera igotzeko bezala, eta beste hanka bizkar gainean paratuz, han dabil katazka behetineko adaburuan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 218. orr.

Bizkar emate arbuiagarri horrek [...].  Berria - Kultura   2006-01-25

19 bizkar hezur ik bizkarrezur.
20 bizkar muin

Nerbio-ehunez egina da garuna; bizkar-muinean behera zabaltzen da ehun hori, eta handik, berriz, gorputz osora, nerbio finezko sare bat eratuz.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 216. orr.

Atzeko zatia, garun-enbor deritzona, bizkar-muinetik garatzen da, hau da, bizkarrezurraren erditik igarotzen den nerbio sorta loditik. larruazaleko bero-hartzaileek bulkada bat bidalarazten diete sentimen-neuronei bizkar-muinera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 217. orr.

Garunaren ezinbesteko kontrol horren faltaz, inkontinentzia izan ohi dute bizkar-muina kalteturik duten gaixoek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 235. orr.

Eritasun huntaz hunkiak diren haurren buru-muina eta bizkar-muina ditu suntsitzen, eta ahal bezain bat jenderen laguntza beharrezkoa da.  Herria   2004-11-18

20a bizkar oker (ETCn 16 agerraldi; orobat bizkarroker ETCn 7 agerraldi) izond bizkarra okerra duena.

Ikusi gazte bizkarroker samar hori.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 14. orr.

Erpururik gabeko hiru hankako bizkarroker baten sasikumea.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 274. orr.

Hogeita hamabosten bat urte izango zituen; argala zen, eta bizkar-oker samarra.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 182. orr.

20b -i bizkarra eman (434 agerraldi, 109 liburu eta 152 artikulutan)

Buelta erdia egin du bizkarra emanez, eta ekarria digun harrokeriak berak eraman du, ez hain apartsu baina.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 132. orr.

Jiratzen naiz, bizkarra ematen diot hildakoari.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 15. orr.

Neskatoak bizkarra eman zion, aldakak Egutxiren aldera luzatuz.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 45. orr.

Esan nahi dut orduan nintzen mutilak entzun eta ikusi egiten zuela eroa Sinagogan, gizon-emakumeei bizkarra emanda.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 98. orr.

Ikazkinari bizkarra eman eta ikaztegitik irten nintzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 226. orr.

Ozeano hurbilenerantz oldartu ordez, hari bizkarra eman, eta kontrako norabidean abiatzen da.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 242. orr.

Niri bizkarra emanda egon zen denbora luzez, gogoa gelatik oso urrun balu bezala.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 148. orr.

Betikoa erantsi zuen gero, alegia, italiarrekin tratuan hasi baino lehen Errepublikak bizkarra eman ziela gudariei, eta asperturik zeudela ordurako iristen ez ziren hegazkinen eta armen zain.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 34. orr.

Bizkarra emateko eta makurtzeko agindu zidan; ipurmasailetatik heldu eta bere aurpegirantz erakarri zuen nire ipurdia.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 24. orr.

Bud Korpenning, hari begira, barandan bermatuta eta ibaiari bizkarra emanez zegoen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 19. orr.

Ezin diagu gizarteko arazoei bizkarra emanda bizi.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 262. orr.

Bat-batean, ordea, hainbeste denboran hausnartutako erabakiari bizkarra eman, eta, ez dakit zergatik, Parisko trena hartu nuen egokiera izan nuen lehen geltokian.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 295. orr.

Maizak ateari bizkarra eman zion, abokatuaren bistatik at gelditzeko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 238. orr.

Leihotik begira egon beharrean, idazmakinari bizkarra emanda, ukalondoak belaunetan, Marie Annen oheari begira.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 71. orr.

Zeuk utzi nauzu, zeuk bizkarra eman.  Elizen arteko biblia   Jr 15,6

Bizkarra ematen didate, ez aurpegia; zoritxar-egunean, ordea, "Zatozkigu salbatzera" diote.  Elizen arteko biblia   Jr 2,27

NBEk bere buruari eman dio bizkarra, urteotan lortutakoa ez duelako babestu.  Berria - Harian   2006-04-22

Zorteak bizkarra ematen dizunean...  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 238. orr.

· Maria andreak bizkarra eman zuen, kokildu zen, ez zen ausartu mihi puntan zeukan galdera egitera.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 364. orr.

Hitz haiekin bizkarra eman zion iraganari.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 258. orr.

Eta bizkarra emanez itxaron zuen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 78. orr.

Bizkarra eman, eta etxetik irten zen, etxe osteko baratzean lantxoren bat egiteko aitzakiaz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 27. orr.

Emakumeak giltza hartu, bizkarra eman, eta igogailurantz abiatu zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 80. orr.

-Hemen adiskideek ere bizkarra ematen ditek apartamentu bila habilela esaten badiek.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 16. orr.

21 -i bizkarra erakutsi (58 agerraldi, 22 liburu eta 11 artikulutan) bizkarra eman.

Ikusten ninduen egunean, diosala ukatu eta bizkarra erakutsiko zidan?  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 150. orr.

Urkamendi gaineko gorpuei bizkarra erakutsirik, jendearen artean galdu zen, aspaldian ez bezalako liho-uzta ederra jaso duen baten liraintasunez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 32. orr.

Baten bat topatzen badu, handikeri puntu batez erakusten dio bizkarra.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 133. orr.

Bizkarra erakutsi genion Tomasi eta itsasoari.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 163. orr.

Labaingo apezak bizkarra erakutsi behar dio erantzukizunari, bizitza kanonikoa egingo badu.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 29. orr.

Metafisikari bizkarra erakutsiz, esperientziari -enpirismoari- ateak zabaltzea.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 13. orr.

Efraimen leinuko arkulariek, ongi armaturik egon arren, bizkarra erakutsi zuten gudu-egunean.  Elizen arteko biblia   Sal 78,9

22 bizkarrez bizkar adlag bizkarra bizkarrarekin; elkarren kontra.

Furgonetetatik kanpo, dozenaka ertzain zeuden zaintza lanetan, batzuk bizkarrez bizkar, edozein unetan manifestazioa galarazteko zain.  Berria - Euskal Herria   2004-03-15

Mendebaldeko historiaren atal modernoaren hasieran elkarren senide ziren bi Gizarte Islamikok, bizkarrez bizkar, lehorreko sarbide guztiak ixten zituzten Mendebaldeko eta Errusiako Gizarteen eremuetatik Mundu Zaharreko beste alde batzuetara.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 193. orr.

Berezkoek berriz ere errepikatu dute, bai Federazionearekin, bai denekin, eskuz esku nahi dutela aintzinatu eta ez bizkarrez bizkar.  Herria   2004-02-26

Alderantziz Dibarrartek aipatu du libertatea, gerla eta libertatea bizkarrez bizkar dira, bat nonbait dagoelarik bestea ez dago.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 109. orr.

23 bizkar-zabal (orobat bizkarzabal) izond

Pagatu, jaiki, kanpora atera, eta han gizon bizkar-zabal luze-luze batekin egin zuen topo ate aurre-aurrean.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 72. orr.

Aita piztien jaioeraz arduratzen zen bitartean, hogeita bost urteko gazte bizkar-zabalaren bizi-indarrak garatzeko ahaleginak egiten zituen. Barran zegoela, bada, kartel markoduna begiztatu zuen tabernari bizkar-zabalaren atzean zintzilikatua.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 355. orr.

Irudi sendo bizkar-zabala harrizko eskaileraren lehenbiziko solairuko bihurgunean ostendu arte.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 9. orr.

Mutil ederra, beltzarana, ile kizkurrekoa, bizkar-zabala, handiki itxurakoa, ingeles itxurakoa kasik.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 63. orr.

Vittorio ile-beltza zen, bizkar-zabala, eta kokotsa luzea eta aterea zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 115. orr.

Arratsaldeetan hoteletako halletan dantzan janzki bizkar-zabalez, aireplanoa gidatzen, edo motorrean ziztuan atzeko jarlekuan neskatxa bat hartuta gona nahasturik eta belaunak agerian.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 78. orr.

24 bizkar zain ik bizkartzain.
25 bizkar zaku (14 agerraldi, 6 liburutan) bizkar zorroa. ik motxila.

Baditu bi korrea, haiei esker Andreasek bizkar zaku gisa eraman dezake.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 26. orr.

Bizkar zakua 7 kilokoa, ez gehiago, behar zen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 58. orr.

Baina ezarriko dut bizkar zakuan argazki miresgarriek beterikako liburuxka.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 105. orr.

Aski akitua naiz hor berean eta berehala bizkar zakua pausatzeko.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 165. orr.

Bezperan Auzterlitz geltokira heldu nintzen, bizkar zaku arina sorbaldan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 144. orr.

Txokok txabolan zeuzkan puskila apurrak bizkar zakuan sakatu zituen.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 61. orr.

26 bizkar zorro (78 agerraldi, 11 liburu eta 4 artikulutan; ETCn 452 agerraldi) bizkarrean erabiltzen den zorro uhalduna. ik motxila; zaku 13.

Bizkar-zorrotik argazki-makina atera eta, zergatik edo zertarako jakin gabe, argazkia egin nion.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 48. orr.

Babes horiek guztiak axola handikoak ziren gure amarentzat, eta goizero, mendira atera aurretik, bizkar-zorroan sartzen zituen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 11. orr.

Latak dira gehienak, astunak bizkar-zorroan eramateko.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 122. orr.

Bizkar-zorroa miatzen hasi direnean bereak egin duela pentsatu du.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 46. orr.

Mendirako prest irten ginen pentsiotik, bizkar-zorro bana soinean.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 63. orr.

Bizkar zorroetan ezarritako txip baten bidez, ikaslea eskolara noiz sartzen eta ateratzen den jakingo du eskolako ordenagailuak.  Berria - Gaiak   2004-10-14

Lozakua daukat bizkar-zorroan.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 52. orr.

Bizkar-zorrotik aizkora txikia atera, zuhaitz batera igo eta bi adar moztu zituen beste gudari batek.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 112. orr.

Soldaduak beldur baziren Imanen bizkar zorroan lehergailuak egon zitezkeela.  Berria - Mundua   2004-12-22

Bizkar-zorroa zabaldu dugu espraiak ateratzeko...  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 112. orr.

Espainiako Enplegu Institutuaren bulegoaren atarian jarrita zegoen bonba, bizkar zorro batetan gordeta.  Berria - Euskal Herria   2006-01-31

27 gain-bizkar itsasontzietan, kubierta. ik gorago 11.

Haga-gainak oihalekin eta denarekin joan ziren behera, karrakaren gain-bizkarrera.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 174. orr.

San Salvador ontziko gain-bizkar nagusian.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 245. orr.

Ontziburu berriak goiko gain-bizkarretik desager zitezen agindu zienez gero.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 207. orr.

Aparailuetan behera labainduz gain-bizkarrera zetorren.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 200. orr.

Eraitsirik zituen hiru mastak, husturik gain-bizkarra, erauzirik lema eta, hara, brankako maskaratzarra ere falta zuela ohartu nintzen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 365. orr.

28 mendi bizkar (orobat mendibizkar g.er.)

Sofiak ez die begirik kendu, harik eta mendi-bizkar berdearen bestaldean desagertu diren arte.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 115. orr.

Aldapan gora igo, eta mendi-bizkar lauetatik joan zen gero bidea, galsoro, garagardi eta zekale-alor igitatu gabeak alde batean, eta bestean, berriz, Tentetnikovek hainbestetan ibilitako lekuak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 379. orr.

Mendi-bizkar lauetan ibiltzen zen, eta bere zabaltasun osoan ikusten zuen handik beheko harana.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 397. orr.

Mendi bizkarrean behera datoz.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 76. orr.

Judasek hizketaldia bukatu zueneko, gudari-talde bat ikusi zuten mendibizkarrean zelatan.  Elizen arteko biblia   1 M 4,19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

bat bizkar gainean (4); baten bizkar (14); beraren bizkar (7); bere bizkar (43); bere bizkar hartu (4); beren bizkar (9); besoa bizkar (4); besteen bizkar (5); besteren bizkar (5)

bizkar aldean (7); bizkar aldera (4); bizkar aldetik (5); bizkar atzean (18); bizkar azpian (4); bizkar barre (8); bizkar barre egiten (4); bizkar biko (4); bizkar bizi (8); bizkar egin (9); bizkar eman (29); bizkar eman eta (8); bizkar emanda (28); bizkar emanez (24); bizkar emanik (7); bizkar ematea (4); bizkar ematen (9); bizkar estiloko (7); bizkar eta (13); bizkar ez (4); bizkar ezarri (10); bizkar gain (33); bizkar gain hartu (7); bizkar gain hartzen (7); bizkar gainean (150); bizkar gainean eraman (4); bizkar gainean hartu (7); bizkar gainean jarri (6); bizkar gaineko (6); bizkar gainera (27); bizkar gainetik (32); bizkar gainetik atzera (5); bizkar hartu (4); bizkar hezurra (11); bizkar hezurrean (5); bizkar jarri (15); bizkar jarri nahi (4); bizkar muina (6); bizkar nagusira (5); bizkar utzi (7); bizkar zabal (8); bizkar zabala (12); bizkar zabalekoa (5); bizkar zakua (5); bizkar zakuan (5); bizkar zorro (9); bizkar zorroa (21); bizkar zorroak (13); bizkar zorroan (16); bizkar zorroetan (4); bizkar zorrotik (9)

bizkarrez bizkar (7); du bizkar (6); en bizkar (4); erantzukizuna bizkar gain (6); ere bizkar (4); eskuak bizkar (11); eskuak bizkar atzean (10); eta bizkar (45); gain bizkar (4); gure bizkar (9); haien bizkar (4); haren bizkar (20); hari bizkar (5); horren bizkar (4); horri bizkar (4); langileen bizkar (8); mendi bizkar (6); nire bizkar (25); nire bizkar gainean (6); ontziko bizkar (5); zion bizkar (7); zuen bizkar (12); zure bizkar (6)

ateari bizkarra emanda (5); baina bizkarra (5); bati bizkarra (4); berari bizkarra (7); bere bizkarra (5)

bizkarra apur bat (4); bizkarra eman (186); bizkarra eman die (6); bizkarra eman diete (5); bizkarra eman dio (8); bizkarra eman eta (21); bizkarra eman gabe (5); bizkarra eman zidan (5); bizkarra eman zien (5); bizkarra eman zion (22); bizkarra eman zioten (11); bizkarra emanda (80); bizkarra emanda bizi (5); bizkarra emanda zegoen (5); bizkarra emanez (51); bizkarra emanez eta (5); bizkarra emango (10); bizkarra emanik (6); bizkarra ematea (13); bizkarra emateko (7); bizkarra ematen (65); bizkarra ematen die (4); bizkarra ematen dio (7); bizkarra ematen ziola (4); bizkarra ematen zion (6); bizkarra erakusten (13); bizkarra erakutsi (30); bizkarra erakutsi eta (7); bizkarra erakutsi zion (6); bizkarra ere (6); bizkarra eta (23); bizkarra hartu (4); bizkarra horman (4); bizkarra hormaren (6); bizkarra hormaren kontra (6); bizkarra ikusi (4); bizkarra jaso (7); bizkarra jasoz (4); bizkarra makur (5); bizkarra makurtu (8); bizkarra makurturik (5); bizkarra minduta (4); bizkarra oker (4); bizkarra okertu (4); bizkarra paretaren (12); bizkarra paretaren kontra (10); bizkarra tente (7); bizkarra tentetu (6); bizkarra ukitzen (4); bizkarra zuzendu (4)

burua eta bizkarra (4); die bizkarra (4); dio bizkarra (5); du bizkarra (10); elkarri bizkarra (7); ere bizkarra (7); ere bizkarra eman (4); errealitateari bizkarra (7); errealitateari bizkarra ematen (5); eta bizkarra (66); eta bizkarra eman (9); eta bizkarra eta (4); ez zion bizkarra (6); haren bizkarra (7); hari bizkarra (8); horri bizkarra (6); kontra bizkarra (4); leihoari bizkarra (5); nire bizkarra (6); niri bizkarra (8); nuen bizkarra (4); zion bizkarra (17); zion bizkarra eman (6); zorteak bizkarra (7); zorteak bizkarra eman (7); zuen bizkarra (11)

bizkarrak goratu (4); bizkarrak harrotu (10); bizkarrak harrotu zituen (4); bizkarrak harrotzen (5); bizkarrak uzkurtu (10); bizkarrak uzkurtu nituen (4); bizkarrak uzkurtu zituen (4); bizkarrak uzkurtuz (5); eta bizkarrak (8); haien bizkarrak (4)

bizkarraren atzetik (5); bizkarraren gainean (23); bizkarraren gainetik (4); bizkarraren kontra (15); eta bizkarraren (6); haren bizkarraren (4)

bizkarrari begira (4); haren bizkarrari (4)

aulkiaren bizkarrean (5); bat bizkarrean (14); baten bizkarrean (10); bere bizkarrean (19); besoa bizkarrean (8)

bizkarrean behera (28); bizkarrean edo (4); bizkarrean eman (5); bizkarrean eraman (10); bizkarrean eramango (4); bizkarrean eta (38); bizkarrean ez (5); bizkarrean ezarri (5); bizkarrean geratu (4); bizkarrean hartu (27); bizkarrean hartu eta (11); bizkarrean harturik (6); bizkarrean hartuta (27); bizkarrean hartzen (4); bizkarrean jarri (15); bizkarrean jarri eta (5); bizkarrean jarrita (8); bizkarrean jartzen (7); bizkarrean jo (9); bizkarrean kolpetxoak (5); bizkarrean lotu (4); bizkarrean min (6); bizkarrean min hartu (5); bizkarrean pausatu (4); bizkarrean txaplaka (4); bizkarrean ukitu (4); bizkarrean utzi (4); bizkarrean zehar (5); bizkarrean zintzilik (8); bizkarrean zuela (9)

du bizkarrean (8); dut bizkarrean (4); edo bizkarrean (6); egin zion bizkarrean (5); eman zidan bizkarrean (4); eman zion bizkarrean (5); eman zizkion bizkarrean (8); eskua bizkarrean (4); eskuak bizkarrean (19); eta bizkarrean (61); haren bizkarrean (15); itsasontziaren bizkarrean (5); maleta bizkarrean (4); mendi bizkarrean (4); motxila bizkarrean (7); motxilak bizkarrean (5); nire bizkarrean (26); nuen bizkarrean (4); ontziaren bizkarrean (6); poltsa bizkarrean (4); soinua bizkarrean (9); taldea bizkarrean (4); zakua bizkarrean (14); zaldiaren bizkarrean (4); zeraman bizkarrean (5); zidan bizkarrean (6); zion bizkarrean (19); zituen bizkarrean (4); zizkion bizkarrean (13); zuen bizkarrean (19)

bizkarreko arazoak (5); bizkarreko bat (8); bizkarreko bat eman (6); bizkarreko eta (4); bizkarreko min (10); bizkarreko min kronikoa (4); bizkarreko mina (15); bizkarreko minak (7); bizkarreko minarekin (4); bizkarreko minez (5); da bizkarreko (5); eta bizkarreko (14)

bizkarren gainean (4)

bizkarrera bota (5); bizkarrera eraman (4); bizkarrera igo (5); bizkarrera jaso (6); eta bizkarrera (4)

bizkarretik behera (13); bizkarretik heldu (9); bizkarretik helduta (7); bizkarretik zintzilik (9); eta bizkarretik (6); zion bizkarretik (4)

bizkarrez bizkar (7); bizkarrez emana (4); bizkarrez etzanda (4); bizkarrez zegoen (7); eta bizkarrez (9)


bizkardun izond bizkarra duena.

Amildegian kanporantz jalgitzen den puska bizkardun batera heldu naiz horrela.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 149. orr.


bizkargain ik bizkar 2.

bizkargaineratu du ad bizkar gainera eraman. ik bizkarreratu.

Kanta hura akabatu, entzuleen txaloak eta haien diru-saria jaso, gitarra larruzko zaku batean gorde, hura bizkargaineratu, eta zorutik makila luze bat hartu zuen, pordoi bat ere izan zitekeena. Baina une labur bortitz haien ondotik hutsune izugarri bat zabaltzen zitzaidan, eta hutsune haren barruan ezereza... eta neure buruari esaten nion ezerez hura bizkargaineratu eta aurre egin behar niola bizitzari.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 265. orr.


bizkargezur iz adkor ik bizkarrezur.

Horrela jokatu behar da benetako gerla batean, eskuan duzun bonba azken bonba dela sinetsita, ez lardaskatzeko, baizik eta etsaiaren bizkargezurra erdiz erdi apurtzeko.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 146. orr.


bizkarhezur ik bizkarrezur.

bizkarka 1 adlag bizkar gainean.

Milaka, zakuak, paketak eta gutunak, bizkarka karreatzen ditugu.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 114. orr.

-Nik ezagutzen diat lanean lagunduko ligukeen jendea -esan dio zurginari oholak patio erdiraino bizkarka garraiatzen dituzten bitartean.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 139. orr.

Haste haiendako tailuz belar epaiteak, belar idorraren pentzeetatik ekartzeak bizkarka, leatxunak deitu tresnekin.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 180. orr.

Zeren lan hori arras zaila baitzen egiteko ikusiz iturria nolako erroitzan den, behar zen beraz materiala tokirat heldu (azken 150 metretan bizkarka), gero ura ereman malkarretan barna lau tokitan edangiak ezarriz.  Herria   2004-09-16

104 kiloko burdin pieza bat, 2,25 m. luzetasunekoa, bizkarka 793 ko mendi tontor kaskora eraman.  Herria   2002-12-19

Errege aurretik Arantzazutik ibilitako gazte koadrilla batek, beti izaten da ideia txorrotxdunik horrelakoen artean, bata bestearen bizkarka igo eta poxpoloa piztuz termometroaren hari sentsiblearen punttari su eman zioten, erre zen arte.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 22. orr.

2 bizkarra emanez.

Inguru handi bat egin nuen Eskoitzeko bideari eta, beraz, Biarnoko mugari berriz ere bizkarka.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 232. orr.

3 igeriketan, bizkarrez.

Egun horretan erabaki zuen bizkarka egingo zuela igerian.  Berria - Kirola   2006-01-11

James Gibson iaz Munduko Txapelketetan bizkarka 50 metroetan urrea lortu zuen ingelesak.  Berria - Kirola   2004-08-10

22 urte beteko ditu abuztuaren 23an, eta 100 eta 200 metroetan, estilo librean, bizkarka eta tximeleta estiloan, datozen urteetako erregina izan daiteke.  Berria - Kirola   2004-08-10

4 bizkarkako izlag (igeriketan)

Lenny Krazelburg, lesioak tarteko, Bartzelonan izan ez bazen ere, bizkarkako saioetan denei aurrea hartzeko entrenatu da azken bi urteotan.  Berria - Kirola   2004-08-10

1990ean entrenatzailea aldatu eta bizkarkako probak utzita, abiadura probetan hasi zen.  Berria - Kirola   2004-08-10


bizkarkada iz bizkarrekoa.

Agur modu posible guztiak egin zizkidan Jontxuk, bakoitzeko bizkarkada bat jotzen zidala, erantzuteko astirik utzi gabe.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 84. orr.


bizkarkari1 iz (fonetikan)

Mihiaren zati hori bizkarraren hasieratzat har daiteke; horregatik, batzuetan, bizkarkari terminoa erabiltzen da lepokari terminoaren ordez. Lepokari (ing. laminal) zehatzagoa da bizkarkari edo dorsal baino, mihi-bizkarra oso eremu zabala delako (mihi-puntta eta erroa ez beste, guztia da berez dorsum deitzen dena).  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 109. orr.


bizkarkari2 iz bizkarketaria.

Bezperako zaldi zonbait baldin bada oraino behiek dute lekua hartzen, bai eta tresneria sal mahain, auto ala bizkarkarietaraino.  Herria   2004-11-11


bizkarketa iz bizkarka garraiatzea.

Egunaz portuan lan egiten dute, bizkarketan, kargamentuak ontzietara sartuz, ontziak deskargatuz.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 62. orr.


bizkarketari iz bizkarka garraiatzen duen langilea. irud/hed

Aski dizu pakea, demokrazia, justizia, autoestima, eta antzeko hitz astunen bizkarketari huts izatearekin.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 204. orr.


bizkarkin izond/iz bizkarroia.

Ondorioz, gosea eta hotza izan ziren laster etxe guzietako bisitari bizkarkinak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 235. orr.

Ez zuen nahi bizkarkin izan, eta lan baten bila hasi zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 251. orr.

Hantustetsuak bizkarkinen edo lausengarien presentzia maite du, baina bihozdunena higuin du.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 479. orr.

Etzanez geroz, ez zitekeen higi, beste bien artean kokaturik, ezin haizatuzko bizkarkinek jana, lastairak horietaz ihaurri baitziren, eta sekula ez garbituak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 50. orr.

Bizkarkin trakets harexek ekarri baitzuen mazzuchelitarren bihotzera bere iloba desorekatu eta galbideratzailea.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 341. orr.


bizkarkoi izond **

Bestea, berriz, Kristo bulebar batean, Hamlet Cannebière-n edo Don Kixote Wall Street-en kokatzen duten liburu bizkarkoi horietako bat da.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 37. orr.


bizkarleku iz eserlekuez mintzatuz, bizkarrik ez duena.

Zoruari torlojuz lotuak, bizkarlekurik gabeko aulki altuak ilara ilaran barraren aldamenean, inoiz etxeratzeko asmorik ez duten edanzale egoskorren moduan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 141. orr.


bizkarmakila iz adkor bizkarrezurra.

Oso ere berandu jakin nian, ordurako gorputza txapal-txapal eginda neukanean, bizkarmakila buruaren gainetik kanka irten eta ibiltzeko gauza ere ez nintzenean gehiago.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 88. orr.


bizkarmuin iz bizkarrezurreko muina.

Bizkarmuina eteten denean, elkarren arteko konexiorik gabeko bi nerbio-sistemarekin geratzen da biktima.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 234. orr.


bizkarño iz adkor mendiez mintzatuz, bizkar txikia.

Garrantzirik gabeko anekdota hutsa da, beraz, mila metro inguru dituen bizkarño batera heltzeko egin behar izan genituen bi ordu haien kontakizuna.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 176. orr.

Atzera begiratu gabe egin genuen bizkarñorainoko bidea.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 177. orr.

Baina bizkarñotik begiratuta, aurrean ikusi genuenak -Martinen auzo erdi erori guztiz abandonatuak- ordu arteko anekdota guztia papurtzen du: laino artetik iragazten zen eguzki-argi doian bilduta, auzoak geruza sepia kolore bat zuen, iraganarena, haurtzaroarena, oroimenena.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 176. orr.


bizkarralde (orobat bizkar alde g.er.) 1 bizkarraren aldea.

Kopeta blai neukan eta bizkarraldea bustita goitik behera.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 26. orr.

Bizkar eta bular-alde horiek, egongelako zaldia, ontziteria hori, lorategiko zentauro lizun-zakila.  Berria - Kultura   2006-02-12

Beste gizon askorekin alderatuta inguratu erraza zen bizkarraldea estuagotu zuen Mentxuk besoez.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 78. orr.

Japoniako tatuaje usadiozkoak irudi nagusi bat du bizkarralde osoa hartzen duena.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 119. orr.

Egun haietako batean, ordea, Cristina nire bizkarraldean masajea ematen ari zitzaidala, haren ezpainak sumatu nituen lepoan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 174. orr.

Bizkarraldea minduta eta izerdia aurpegian behera zeriola.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 16. orr.

"Eta bizkarraldea ikusi ahalko didazu", erran nahi baita 'darraidana hartuko duzu', hots, ene antzerakoa eta ene borondateari dariona.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 101. orr.

Emakume baten bizkarraldeko eskote triangularra.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 94. orr.

Izerdi-patsetan izaten ginen, bizkarraldeak minberatuta izaten genituen, eta eskuak beti haragi bizitan eta babaz josita. udaberriko eguzkiak distiratsu argi egin zigun, bizkarraldeak berotu eta lokatza erabat lehortzeraino.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 110. orr.

Berehala atera ziren gudariak ere beren ezkutalekuetatik, eta, burkideak mende hartuta, bizkor asko eskulotu zituzten bizkarraldean.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 106. orr.

2 (eserlekuena) ik bizkar 13.

Gabana kentzen lagundu zion, eta idazkariarentzako aulkiaren bizkarraldean tolestu zuen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 38. orr.

Sei maila zituen errege-aulkiak; bizkarraldea biribila zuen eta jarlekuaren alde banatan besoak.  Elizen arteko biblia   1 Erg 10,19

Aulki baten bizkarraldean jarri zuen Maxek hegaztia, Jonathan eta Léa anai-arrebak gosaria bukatzen ari ziren mahai apaletik gertu.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 15. orr.

Hartu aulkia eta indarrez botako dugu edonora, atearen kontra adibidez, eta beso bat edo bizkarraldea apurtuko zaio.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 257. orr.

Edontzia hustu eta izotz koxkor bat murtxikatzen hasi zen, ahosabaia freskatzearren; hiru plastikozko edontzi metatuta zeuzkan aurreko eserlekuaren bizkarraldeari atxikitako azpilean.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 133. orr.

Ruche jaunak kuxinak ipini zituen bizkarraldean; Perrette ohe-ertzean eseri zitzaion.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 94. orr.

Saia zaitezte zeuen jaka bizkarralde biribil baten gainean jartzen!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 210. orr.

Ohi ez bezalako atseginez erantzi jaka, eta aulki gurpildunaren bizkarralde angeluzuzenean ipini zuen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 211. orr.

Zutabeak zilarrezkoak ditu, bizkarraldea urrezkoa, eserlekua purpurazkoa; barrualdea, dena, Jerusalemgo neskatxek maitekiro apaindua.  Elizen arteko biblia   Kt 3,10

Idazmahaian bizkarralde altuko aulkian eserita.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 176. orr.

3 (animaliena)

Harkaitz zorrotzak ere badakuskit, ilargiaren argitan beltz; baliteke behinolako animalien bizkarralde zorrotzen antza izatea, baina nik badakit harkaitzak direla.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 33. orr.

Zaldi mardula zen, bizkarralde ederrekoa.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 20. orr.

Ipini okela-zatiak, zatirik onenak, izter eta bizkarraldea; bai eta hezurrik onenak ere.  Elizen arteko biblia   Ez 24,4

Behi lokartuaren bizkarraldea bezain nare eta leun dago ur-gaina.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 73. orr.

Beste piztia bat ikusi nuen, lehoinabarraren antzekoa: bizkarraldean lau hego zituen eta lau buru, eta boterea eman zioten.  Elizen arteko biblia   Dn 7,6

Eta itsasalderago, lakuko urgain zabalean, tiburoiaren bizkarreko hegatsak ur azala ebaki duela iruditu zait.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 21. orr.

Hori gertatzen denean, eskorpioiaren atzeko eztena bizkarraldera hurbiltzen da eta eztena bizkarrean sartzen duela dirudi.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 134. orr.

Gorputz borobila dute eta sama luzea, bizkarraldea beltza eta paparraldea zuria, arrantzari miresgarriok.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 248. orr.

4 (soinekoena)

atzera bihurturik, ikusgai utzi zuen jakaren bizkarraldea, marrega zahar baten tankera hartzeraino higatua.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 213. orr.

Luzea zen oso, eta lihozko jaka luze bat zeukan jantzirik, bizkarraldea ia garondoraino bertaraino iristen zitzaiola.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 20. orr.

5 (hitz elkartuetan)

Luzea zen oso, eta lihozko jaka luze bat zeukan jantzirik, bizkarraldea ia garondoraino bertaraino iristen zitzaiola.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 20. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bizkarraldean jarri (4); eserlekuaren bizkarraldean (3); eta bizkarraldea ikusi (3); zuen bizkarraldean (3)


bizkarreko 1 iz bizkarrean hartzen edo ematen den kolpea.

Agur-musuak eta bizkarrekoak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 36. orr.

Dolumin-adierazpenak: besarkadak eta musuak, esku-emateak eta bizkarrekoak.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 174. orr.

Hamabi bat lagunek besarkadaz, musuz eta bizkarrekoz esetsi zidaten.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 283. orr.

Bizkarreko bat eman dio haren ondora etorrita.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 9. orr.

-Zure aita banintz, gogoratzeko moduko bertze bizkarreko bat emanen nizuke.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 396. orr.

Honek ere berdintsu jokatzen du, eta bukatzerakoan ipurdiko eta bizkarreko batzuk eman dizkio.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 297. orr.

Hamaika besarkada eta hamalau bizkarrekoren ondoan, ostatu batera herrestatu ninduen, zubitik labur.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 42. orr.

-Benga, motel -eman dio bizkarrekoa Dylanek-, ez hadi plasta jarri, goazen barrualdera!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 335. orr.

Beste aldean, Azpetixek irribarrez jarraitzen zuen bere pupitre-lagunaren bizkarrekoak jaso bitartean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 39. orr.

Halako poza ematen zigun ikuskizun hura ikusteak, ze ezkaratzen barrenean ezkutatu behar izaten genuen eta, elkarri bizkarrekoak jo, eta elkar besarkatu eta musu eman pozaren pozez, eta elkarri ipurdia eta kirtena ukitu poztasun handi hura husteko.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 72. orr.

Izan ere, bizkarreko ederra hartu nuen, jaun André, noiz eta ohe gainean geundenok goiti-beheiti amildu baikinen!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 502. orr.

Luigiren bizkarreko geldoa jaso zuen, eta mahaiarte ez urrun batean zegoen kamareroari deitu zion.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 141. orr.

"A"k bizkarreko latza eman zidan, soinetik izpi mordoa astinduz.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 67. orr.

Eta badakit batzuek ondo eginaren iritzia eskaini ziotela miresmenezko bizkarrekoak ematen zizkiotela.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 254. orr.

2 bizkarra estaltzen duen janzkia.

-Erromes arropak zituen jantzirik, jaun kapitaina: kapelua, bizkarrekoa eta, hari itsatsia, Donejakuetik itzultzen direnek Lurraren Akabantzatik ekartzen duten oskola handia.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 43. orr.

Kolore iluneko xenila bat janzten zuen normalean, bizkarrekorik eta brodaturik gabe, Karlos III.aren plakarekin eta urrezko artilearekin.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 98. orr.

Handik laster, kirol-elkarte batean partzuer direnak, bizkarreko horiekin, eta azkenik beste guziak, hamar bat mila orotarat, bizkarreko xuriekin.  Herria   2004-11-18

3 eserkeluez mintzatuz, bizkarra. ik bizkar 13.

Han dentista-besaulki bat zegoen, etzateko moduko aulki-bizkarrekoa, burua bermatzekoa eta guzti.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 128. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bizkarreko bat (8); bizkarreko bat eman (6)


bizkarreratu, bizkarrera(tu), bizkarreratzen 1 du ad bizkar gainera eraman.

Noizbait ere bere onera etorri zelarik, hildakoa bizkarreratu, eta azokara eraman zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 64. orr.

Motxila bizkarreratu nuen bideari oinez ekiteko.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 96. orr.

Zakua bizkarreratu eta walkmana belarrian jarri nuen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 152. orr.

Iñaxio Perurena ariko da lanean, eta 220 kiloko zilindroa bizkarreratzen ahaleginduko da, esku bakarrez.  Berria - Kirola   2004-03-15

Garaileek 10.438 kilo (97 jasoaldi) bizkarreratu zituzten eta 10.412 kilo (95 jasoaldi) galtzaileek.  Berria - Kirola   2006-05-09

Anaia nagusi Felixek arma bizkarreratu, apuntatu, tiro egin, eta txolarrea bota du.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 36. orr.

Florentek mila oztopo aurkitzen zuen bere bidean, honako zamaketari hauek, karga bizkarreratzen ari zirenak, harako saltzaile haiek, hizketa zakarrez eztabaidan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 57. orr.

-Ezergatik ez -erantzun zion Hermionek harro, bere poltsa berriro bizkarreratuz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 193. orr.

Ederki! -errepikatu zuen, poltsa zakar bizkarreratu, eta Ron jo eta ia bere aulkitik botaz-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 243. orr.

2 (gauza abstraktuak)

Esaldi horren oinarrian maitasunari osoenik kontrajartzen zaion akatsa dago, eskoziarrei eta katalanei bizkarreratzen zaien berbera. Nolanahi ere, solidarioak prest daude zigor horiek bizkarreratzeko.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 205. orr.

Errazena errua otsoei bizkarreratzea da.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 116. orr.

Ez bakarrik gerlako galtzaileek ezin zutelakotz jasan bizkarreratu zitzaien zama astuna.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 73. orr.

Egunkari batean, nork berea akituta, keak egiten duena egitea da hoberena, egiteko berriak ez bizkarreratzekotan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 196. orr.

-Hik, jakina -gizona teman-, plantak egiten hituen zuzendaritzarekin, alegia koleran praktiketakoak bizkarreratzeagatik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 110. orr.

Bakearen kontzeptu idealizatuegiak (bakea=harkadia eterno bat) bizkarreratu zaizkio bake hitzari.  Berria - Kultura   2004-10-23


bizkarrezur (ETCn 2.922 agerraldi; orobat bizkar hezur ETCn 200 agerraldi eta bizkarhezur ETCn 6 agerraldi) 1 iz gizakiagan eta animalia nagusietan bizkarrean zehar doan hezurra, ornoek osatua.

Bizkarrezurrak eta ipurgainak bat egiten duten toki geografikoan.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 79. orr.

Eta Mattini aurpegiko giharrak gogortu zitzaizkion, bekokia zimurtu, eta bizkarrezurra okertu, bihurritu eta kurbatu.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 370. orr.

Bizkarrezurra zurrundu zitzaidan behorraren gainean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 234. orr.

Atzelariak minduta dauka bizkarrezurra.  Berria - Kirola   2004-09-16

Bizkarrezurra hautsita zeukanat, eta ezin naun zutitu.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 86. orr.

Ez da aise imajinatzen nolako zirrarak astinduko zuen biologoen bizkarrezurra emaitza horiek iragartzean.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 124. orr.

Lisak bere ezkon-nebaren sorbalda puntadunei jarraitu zien, merkatu nagusiko usain sendoetan sartu zenean, bizkarrezurra makurturik, urdaileko goragalea lokietaraino igotzen zitzaiola.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 234. orr.

Bizkarrezurrak lotzen ditu bi arkuok, eta bizkarrezurretik zintzilik edo hari atxikiriko kaxa torazikoaren barruan daude gorputzaren organo eta ehun gehienak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 124. orr.

, Hotzikara batek zeharkatu zidan bizkarrezurra.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 93. orr.

Oraingoan, Pelloren kaxa gainean ikusitakoan baino zirrara sarkorragoa eta hotzikara bortitzagoak sentitu zituen bizkarrezurrean gora.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 161. orr.

Ikara latza sentitu zuen bizkarrezurrean behera sigi-sagatzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 20. orr.

Azkenik, hor dugu bizkarrezurreko ornoak lotzen dituen zela-giltzadura. sendabide berriren bat aurkitu omen dute han, bizkarrezurreko meningitisaren aurka.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 40. orr.

Bizkarrezurreko nerbioak tente baleuzka bezala.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 94. orr.

Lacey-k bizkarrezurreko muskuluen atrofia dauka.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 48. orr.

Andoni Diaz, bizkarrezurreko diskoan hernia duen baieztatzeko probak egiten ari da.  Berria - Euskal Herria   2006-02-14

Estimulu sexualak berehala iristen dira bizkarrezurreko muinera eta burmuinera, eta horiek biek mezu bera bidaltzen dute genitaletara: odola purrustan joan dadila zakilera.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 42. orr.

Bizkarrezurreko lesio horietako batzuk oso ondo sendatzen ditu atzo Gasteizen aurkeztu zuten makinak.  Berria - Gaiak   2006-03-02

Bizkarrezurrik gabe hebainduriko panpina oroitu zitzaidan, bere aulki birakorraren gainean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 235. orr.

Hator hona gaur arratsean, bizkarrezur biko piztia egingo dinagu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 141. orr.

Ziega mota guztietan eduki nauzue, euskal presorik beteranoena naiz, eta hala ere ezin izan duzue nire bizkarrezurra leundu.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 227. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Uretan behera jotzen zuen, kaimanen bizkarrezur grisen zelatan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 138. orr.

Zer da bizkarrezur bifidoa gaitza?  Berria - Gaiak   2004-09-29

3 (hitz elkartuetan)

Harryk, lehoi-arrainaren bizkarrezur-hautsa pisatzen ari zelarik, ez entzunarena egin zien.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 175. orr.

4 irud/hed

Estatutuaren bizkarrezurra finantzaketa da, eta erabat kaltetuta geratu da.  Berria - Mundua   2006-02-05

Giroaren bizkarrezurra musika da, musika klasiko-abangoardista zuzenean jokatua.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 308. orr.

Kantu baten bizkarrezurra melodia eta hitza dira.  Berria - Kultura   2006-03-09

Hotelen bizkarrezurra apaintzen zuten faroltxoak lerro zuzenean igotzen ziren izarrik gabeko zerurantz.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 148. orr.

Baskoniako argentinarrek taldearen bizkarrezurra izan behar dute.  Berria - Kirola   2006-04-28

Ikerketa sakonagoek erakutsi beharko lukete, gramatikaren osagai-egitura atalean eta atal morfofonemikoan ere, perpaus-sorreraren prozesuan nahitaez ezarri behar diren beharrezko erregelen bizkarrezur bat badela.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 71. orr.

Geografia penintsularraren zentro eta bizkarrezurrak [...] ernarazi du jende mota bat -artzain alderrai, monje, konkistari-.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 140. orr.

Armada zen gure ustez frankismoaren bizkarrezurra.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 52. orr.

Eta gero arrazak -"historikoak" bezala adjektibatuak bai, baina arrazak- deklaratzen dira historiaren bizkarrezurra!  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 225. orr.

Gure Europa zaharrak gaztetu nahi du, bizkarrezurra berritu, munduan gaindi indartsuago izaiteko asmoz.  Herria   2004-05-06

5 bizkarrezur muin bizkar muina.

Etengabe elkarri konektatuta baititu klitoria, bizkarrezur muina, burmuina eta hatzak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 252. orr.

Nerbio-zelula askoko ehun bat da gai grisa, eta bi lekutan dugu: bizkarrezur-muineko gai zuriaren barnealdean eta burmuinaren kanpoaldean.  Berria - Gaiak   2004-11-26

Ehunka sentipen mezu gora eta behera ari dira gure bizkarrezur muinean.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 148. orr.

Bizkarrezur muineko transplante premian dauden pertsonei aukera berri bat ireki zaie.  Berria - Gaiak   2006-03-07

Haiek tirokatu egin zuten eta bala batek bizkarrezur-muina harrapatu zion.  Berria - Kirola   2004-12-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bizkarrezur bifidoa (3); bizkarrezur eta (3); bizkarrezur muina (7); bizkarrezur muinean (3); bizkarrezur muineko (8)

bizkarrezurra haustea (3); bizkarrezurra hautsi (6); bizkarrezurra izan (4); bizkarrezurra osatzen (3); estatuaren bizkarrezurra (3); eta bizkarrezurra (5); hotzikarak bizkarrezurra (3); taldearen bizkarrezurra (7); taldeko bizkarrezurra (4); zidan bizkarrezurra (3); zion bizkarrezurra (3)

bizkarrezurrean behera (6); bizkarrezurrean gora (8)

bizkarrezurreko min (3)


bizkarrezurtasun iz bizkarrezurra izateko nolakotasuna.

Bizkarrezurtasuna eta bizkarroitasuna nahasten diren, pataskatzen, beldur naiz, eta ez da, kasu honetan, hizkuntza ongi ez jakiteagatik  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 148. orr.


bizkarroi 1 izond/iz besteren bizkar bizi dena. (animaleez)

Mahatsa erasotzen duen Peronospora mildiew, Oidium tukeri, Pucinia fair eta antzeko alga bizkarroiez.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 141. orr.

Normalean hostorik galtzen ez duten landareen bizkarroi izaten dira Fibulak.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 131. orr.

Mahatsa erasotzen duen Peronospora mildiew, Oidium tukeri, Pucinia fair eta antzeko alga bizkarroiez.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 141. orr.

Han begien bistatik galtzen dituzte; hemen argigune batean amaitzen dira, non kuskula suntsitzailea, bizkarroi maltzurra, alpapa zintzoen izurritea, hari gorrizko bizarra zabaltzen ari baita.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 41. orr.

Kukua toki guztietan bizkarroi handia da.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 152. orr.

Egun artseniko, fluorina eta hesteetako bizkarroiekin kutsaturiko ura edaten dute landa eremuetako herritar askok.  Berria - Gaiak   2006-05-09

· Dengea eragiten duen birusaren aldaera bizkarroi bat aurkitu dute.  Berria - Gaiak   2006-01-13

2 (bestelakoez)

Beste idolo bati sakrifikatu zioten bizia, hau da, gero eta burokrazia bizkarroiagoa zuen erakunde politiko ekumeniko bati.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 360. orr.

ELA, LAB eta ESKri «sindikalismo bizkarroia» egitea egotzi zien.  Berria - Ekonomia   2004-08-17

Espainiar hiri-estatu kolonial horiek atzerriko erregimen arrotzaren antolaketa administratibo eta judizialerako zelula gisa balio izan zuten, eta, beren prototipo helenikoak bezala, ekonomikoki bizkarroiak izan ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 42. orr.

Bere baitan sartua zitzaion inoren borondate baten mende zegoen, beste arima bat balu bezala, beste arima bizkarroi eta menderatzaile bat sartu izan balitzaio bezala.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 327. orr.

Geroxeago ikasiko zuen benetako maitasunak lagun egiten duela bizitzan eta baita heriotzan ere, maitasuna, behin norberaren baitan sortu eta gero, norberaren odol-haragietan hazten baita eta gizentzen, norberaren barrenak bizkarroi baten modura jaten.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 273. orr.

Aita astapotro horrek kontatu nahi zidan nagusi zitalek ematen zioten soldata ziztrinarekin ezin izango zituela beti mantendu bi seme bizkarroi tripontzi eta errespetu gabeak.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 167. orr.

Orain, nork ohartarazi behar, eta Manuel Sarasa Gonzalezek, goitizenez "Manolo Potzolo" [...] fraideenean lakain baten gisara lau urtez itsatsita eduki nuen bizkarroiak!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 245. orr.

Ivan Revinsky zirku enpresariak bi erabaki garrantzitsu hartu zituen: lehena, zirkua karpa erraldoi batekin estaltzea, artistak eguraldiaren mende ez egoteaz gain [...] herrietako plaza nagusietan bizkarroiren batek bere balkoia merkezurrean alokatuta negoziorik egin ez zezan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 104. orr.

Ez al zizuten esan ni emakumeen bizkarroia nintzela eta dirua eskrupulorik gabe lortzen nuela handik edo hemendik?  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 269. orr.


bizkarroikeria iz bizkarroitasuna, gaitzesgarritzat hartua.

Egun, neke zait neure burua hain lasai ikustea bizkarroikeria lotsagarri hartan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 132. orr.

Orduan ere ikusle asko eraman zuen aurrean drogak; gaindosiak, kalitate eskasa, ohitura falta, ihes egin nahia, bizkarroikeria... aukera beza irakurleak plazer duena.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 188. orr.


bizkarroitasun iz bizkarroia denaren nolakotasuna.

Bizkarrezurtasuna eta bizkarroitasuna nahasten diren, pataskatzen, beldur naiz, eta ez da, kasu honetan, hizkuntza ongi ez jakiteagatik.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 148. orr.


bizkarroitze iz bizkarroi bihurtzea.

"Hala da bizitza", nahiz bakanetan baino ez den horrela deskribatzen: nonbait txertatze bat, profitabide bilatze bat, energiaren gainbehera bizkarroitze bat, eguzki forma noble hartatik tenperatura apaleko bero forma endekatu horretara eraldatzen baita energia hori.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 302. orr.


bizkarroker ik bizkar 20a.

bizkartaraka adlag bizkarrean eramaten den zama neurri hartuz.

Edo azpimarratuz Bizarzuri eta Olentzerok nolako toki alimale hartua duten ez idurika, biak ari tirahala zoin-gehiagoka, opariak nun nahi eskainiz bizkartaraka...  Herria   2004-12-23


bizkartoki iz bizkarra bermatzeko tokia.

Eguraldi eguzkitsuetan bere bi makuluen gainean atariko epelerat biltzen zelarik, eta esertzen zelarik kanpoko jarleku luzean, zeinak jauregiko aitzin-pareta baitzuen bizkartoki, erraiten zigun: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 20. orr.


bizkartu, bizkar(tu), bizkartzen du ad babestu.

Zenbaitetan, Otsabideko bidegurutzeetan Kerguelen bera agertzen zen haginetaraino armatu gizonez bizkartua.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 28. orr.

Umemoko bat, baina ederki bizkartua: gure kontra ez zen gehiago erresuma soil bat, edo bi, Gaztela eta Aragoi baturik, baizik eta Inperio osoa, mairuen itsasotik hasi eta hungariarren zelaietaraino.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 41. orr.


bizkartzain (ETCn 2924 agerraldi; orobat bizkarzain g.er. eta bizkar zain g.er.) 1 iz beste pertsona bat fisikoki babesteko ardura duen pertsona.

Tiroketaren ondorioz, Al-Auadiren bi bizkartzainek ere bizia galdu zuten.  Berria - Mundua   2004-07-27

Lau bizkartzain hogeita lau ordutan, beste hainbeste kontrazaingoa egiten.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 27. orr.

Bizkartzain gehienek nahiago dute atzetik joan, berdin dio zein konfiantza mailatara heldu diren zainduarekin.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 51. orr.

Bakarrik geratu da eta erabaki behar du, esaterako, bizkartzainaren ondoan joan behar duen, ala atzetik segi diezaion utzi behar dion.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 51. orr.

ASES Espainiako Bizkartzainen Elkarteak emandako datuen arabera.  Berria - Euskal Herria   2006-05-02

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Nafarroan, bizkartzain pribatuekin batera, 80 foruzainek eskolta lanak egiten dizkiete gobernuko agintariei.  Berria - Euskal Herria   2006-05-02

Peterren atzetik, noski, haren bizkartzain propioak.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 28. orr.

Bizkartzain ohi bat jipoitu zuten Portugaleteko jaietan.  Berria - Euskal Herria   2004-08-19

Eskoltako bizkartzain batzuekin parlamentu barrura sartu zen, bost diputatu horiek atxilotzeko asmoz.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 217. orr.

Errusiako hiriburuan bizkartzain gorila-airek ere badituzte eta, hara!  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 41. orr.

Kabareteko bizkartzainak gorila hutsak dira.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 245. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Horretan aritu ziren hainbat eta hainbat marinel, ontzi ofizialen "bizkartzain" lanetan, esango bagenu bezala.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 99. orr.

Bar des Amisko lana abandonatu zuen eta, euskaldunen elkartasun sareari esker, herriko gizon politiko baten bizkartzain zereginetan zinpurtu zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 83. orr.

4 irud/hed

Kovacevicek ondo hartu zien aurre bere bizkartzainei, baina buruz errematatzera zihoanean Lequik atzetik heldu eta lurrera bota zuen.  Berria - Kirola   2004-03-14

Pascual, bitartean, bizkartzain perfektua izan zen berriro ere; pilotarik ez zuen galdu, eta Ruiz Titini opariak egitera behartu zuen.  Berria - Kirola   2004-08-11

Aurrean, ostera, Titinek bizkartzainaren lana egoki probesten asmatu zuen eta ahal izan zuen guztietan tantoa lortzen saiatu zen.  Berria - Kirola   2004-07-11

Orain, baina, jabearen bizkartzain ere bilakatu dira tresna horiek.  Berria - Gaiak   2004-01-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere bizkartzain (5); bi bizkartzain (7); bi bizkartzain hil (3); bizkartzain bat (9); bizkartzain bat hil (8); bizkartzain batek (3); bizkartzain eta (4); bizkartzain gisa (5); bizkartzain hil (7); bizkartzain jorge (5); bizkartzain jorge diez (5); bizkartzain lanetan (4); eta bizkartzain (3); eta haren bizkartzain (8); haren bi bizkartzain (5); haren bizkartzain (12); haren bizkartzain jorge (5); lau bizkartzain (3)

bizkartzaina eraman (3); bizkartzaina hil (3); eta bizkartzaina (3)

bi bizkarzainak (3)

bizkartzainak nola (3); eta bizkartzainak (3)

bi bizkartzainek (4)

bizkartzainekin bizi (3)

bizkartzainen zerbitzua (6); bizkartzainen zerbitzua finantzatzeko (3); dauden bizkartzainen (4); dauden bizkartzainen zerbitzua (3); esku dauden bizkartzainen (4); espainiako bizkartzainen (3)

bizkartzainik gabe (4)


bizkarzabal ik bizkar 23.

bizkarzain ik bizkartzain.

bizkarzaindari iz bizkartzaina.

Zergatik hori egin ote zuen bizkarzaindari horrek?  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 159. orr.

-Marcosen bizkarzaindariak ohartu ziren seguraski ez zela hain erraza izango gure garbitzea.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 299. orr.


bizkarzaku ik bizkar 25.

bizkarzorro ik bizkar 26.

bizkarzut izond bizkarra zut duena.

Zeren emazteki bizkarzut bat izan zena guztiz makurtua agertu baitzitzaidan, eta azal leuneko emaztekia izan zena, zimurrez josia.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 621. orr.

Sergio, aldiz, mutil garaia zen, bulartsua eta bizkarzuta, hainbat kiroletan ongi moldatzen zena.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 12. orr.


bizki (38 agerraldi, 28 liburu eta 5 artikulutan; ETCn 328 agerraldi; orobat bixki g.er.; cf biki ETCn 2.798 agerraldi) 1 iz bikia.

Erditzeko garaia iritsi zenean, bizkiak izan zituen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 70. orr.

Bada anaitasun moduko bat, estuago eta sendoagoa, umetoki beretik ateratako bizkiak lotzen dituena baino.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 19. orr.

Urteak eman genitian horrela, erabateko konfiantzan eta lagunarte minean, bizkiak lotzen dituen lotura horrekin.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 126. orr.

Edota antzeko bi pertsonen artean bata bestearekin nahasten ditugunean, bizkiekin sarri gertatzen dena.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 344. orr.

Ondotik, haren bizkiaren txanda.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 57. orr.

Une batez jaio zitzaion burura, bera bezalako bat, arimaz bizkia, zihoala trenean, poliki-poliki azkentzen, amaitzen, hiltzen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 232. orr.

2 (izenondo gisa)

Zu zara zu lurreko gatza, zu nere arreba bizkia!  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 155. orr.

Anaia bizki bat badu Bizkaian, gutxi gora behera beste hainbeste saltzen duena.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 30. orr.

Emaztea kapelarekin nahastu zuen gizona liburuan aipatu nituen savant bizkiek, kasurako, trebeak izan arren iraganeko edo etorkizuneko datak kalkulatzen [...] ez zuten inola ere ulertzen osotasuntzat beren bizitza nahiz aldaketa historikoa.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 200. orr.

Ene ahizpa-bizki totala.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 308. orr.

3 irud/hed

Itzal batek aurreratu ditu, makurturik; halere, haien bi irribarre bizkiak ez dira berehala ezabatu.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 90. orr.

'Manuel Loidi,' erantzun du, bi putzu bizki diren begi grisak altxatuz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 222. orr.

Ordurako beren xorroak erantzita denen bistan agertu dira gitarrak, bi bizki biluzi, bata Eliren eskuetan bestea Ramonenetan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 109. orr.

Nietzscheri "Kalikleren bizki espirituala" deritzo Guthriek hain zuzen.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 259. orr.

Haritz Bizkiak Ostatua.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 214. orr.

Bizki-lagunak direla txistea eta poesia.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 135. orr.

Bahitutako bi hegazkin New Yorkeko (AEB) World Trade Centerreko Dorre Bizkien aurka leherrarazi zituzten ekintzaile islamista batzuek.  Berria - Ekonomia   2006-03-25


bizkitartean (ETCn 1.608 agerraldi) adlag bitartean, bien bitartean; hala ere, alabaina.

Bizkitartean, herri batean sartu gara.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 81. orr.

Bizkitartean, Donapaleuko goizalde karroindatu haietan, aita bildotsak pisatzen zegoela, eta gu lekuaren atxikitzen zutik daldaraka merkatu irekiaren erdian, pairatzen genituen haize mehe labankadez gogoratzen gara.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 78. orr.

Bizkitartean, [...] goza dezagun estilista eta aintzindari handi honen ekarpen anitza, horretarako gure gabeziak agerian gera dakizkigukeen arren.  Berria - Harian   2006-01-26

Bizkitartean, neure zalduna atera heldu zait, beti ohi duen presaz.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 64. orr.

Bizkitartean, aitortuko dute edo ez dute aitortuko, hori gero ageriko da, bainan gisa guziz, gobernuak hurbil-hurbiletik segituko ditu auzi horiek.  Herria   2004-01-01

Bizkitartean, Etna-ren muturrari ke beltzezko mataza bat zerion ortzian gora, bere itzalpean hartuz Siziliako lurrak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 28. orr.

Bizkitartean zer egin?  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 127. orr.

Bizkitartean, ordea, moztutako ilea hazten hasi zitzaion berriro.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 41. orr.

Bizkitartean, hain segur Arbelbide zela medio, fraileak jin ziren Donibane Garazira 1892ko sartzerako, Arbelbidek bere aldetik, Cazaban bere misionesta igortzen zuela kolejioko lehen urteaz arduratzeko.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 62. orr.

Bizkitartean biek, ondare bihiken antzera, xume eta purruskatsu, zentasunaren baheetarik isuriz soilik izaten ikasiko genukeen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 26. orr.

Bizkitartean, aburu hori ahantzi gabe, badut uste beste arrazoi bat bazela Aita Sainduen aitzinean aipatu ere behar ez zena, are gutiago Pio V.aren aitzinean, hain baitzen Aita Saindu hau Elizaren larderiaz axolatua.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 27. orr.

Bizkitartean, ongi baino hobeki banekien eskola beharrezkoa zela.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 151. orr.

Bizkitartean, hango hurbileko jendeek diote gau ilunpe beltz horretan jendeen solasak entzun daitezkeela, eta ere oilarren kukurrukuak eta ere zaldien irrintzinak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 71. orr.

Bizkitartean, badu bereganatu zaituen zer edo zer.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 138. orr.

Nik, bizkitartean, oharrak hartu eta hartu, hitzik galtzen ez niola.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 104. orr.

Irudimena ideia bat da, Izpirituak haren bitartez gauza bat kontenpla baitezake hor balitz bezala [...] eta, bizkitartean, giza Gorputzaren presenteko egoera adierazten du, kanpoko gauzaren izaera baino lehen.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 579. orr.

Aspaldiko historiak ez ahantzirik ere gogoratu behar dugu bizkitartean Aljeriako gerlatik landa, lagungaia aurkitu zuela Xanek.  Herria   2005-09-08

Erran behar da bizkitartean elgarren betetsu ibili direla bi sakalariak botean, lehenak lau sartuz eta bigarrenak hiru bakarrik.  Herria   2005-04-14

Eta beste haiek, bizkitartean, urtetan eta urtetan segitu zuten aurkitzen zituzten sudur guztiak mozten, kantari beti: Fratelli d'Italia!  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 152. orr.

Lotsa bitxi batek hartua sendi nuen ene burua eta bizkitartean, ez sobera mutiko tetele batentzat hartua izateko beldurrarekin edo nik dakita zer gisaz, ihardetsi nion baietz, xarmanki izanen zela hori, bientzat gela bat hartzea.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 62. orr.

Izan ere, itxuren unibertsoa arautzea zuen helburu fisikak, eta bizkitartean egia, errealitatea, gauzen eta gizonaren esentzia barne-barnekoa beste nonbait daude, estalki batek edo [...] zazpi estalkik ezkutaturik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 84. orr.

Aitortu behar dugu bizkitartean, Zizeronen jatorrizko liburua galdurik egon zela hamabi mendez, VII. mendetik XIX.eraino.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 24. orr.

Begi argiak zituen, gris eta berde arte horretan, zinez bereak ez bezalakoak, eta bizkitartean, ezaguna iruditu zitzaion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 88. orr.

Neskaren ezpainak nabaritu zituen kilikari, mihia mihi bila, bizkitartean behereko haragi puskak jantzi batez bere giza izaera gosetia oroitarazten ziola Lehen ikastaroa bizkitartean etxean izan zuen, erlijiotasunez josia: "Niri, haur-haurretik, oherakoan otoitz egiten loakartu arte hezi ninduten.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 10. orr.

Katixima horrekin bizkitartean, urrun gabiltza aspaldiko beste teologo nagusi batzuen irakaspenetik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 51. orr.

Berri txar horiek guztiek ez zuten bizkitartean agortzen Ameriketara zihoazen joaileen uholdea.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 111. orr.

Tebastarrek barreari eman zioten eta haren etxe aurrean tropelkatu; bizkitartean haiek baino barre gehiago zegien berak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 39. orr.

Hainbat eta hainbat partida gogoangarri jokatu zituen bizkitartean: bera bakarrik bikoteen aurka, anaia zaharragoarekin hiruren kontra, aurkariari sake guztiak emanda...  Berria - Kirola   2004-02-21

-Nire kontu -errepikatu zuen, bekatu-lagun, begi berde horietako eskuina kliskatzen zidan bizkitartean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 49. orr.

Bizkarra emanda hasi zen berbetan, ausaz aukeratutako disko bat abian ipintzen zuen bizkitartean.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 112. orr.

Rabe de las Calzadas justuki: erromesen iturriko ur freskotik nolaz ez edan eta xahakoan ezarri, goizean ezarria oraindik freskoa delarik bizkitartean?  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 114. orr.

Hori ez delarik hala bizkitartean!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 24. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

behar da bizkitartean (3); bizkitartean ez (9); bizkitartean ez da (3); bizkitartean gure (3); bizkitartean hori (5); bizkitartean ni (3); da bizkitartean (7); dira bizkitartean (3); dugu bizkitartean (6); eta bizkitartean (33); eta bizkitartean egia (3); nuen bizkitartean (3); zen bizkitartean (4); zuen bizkitartean (3)


bizkonde (orobat bizkonte g.er. eta vizkonde g.er.) 1 iz noblezia-maila, kondearen eta baroiaren artekoa.

Albret banintz [...] izen bera duen eskualdeko jauna nintzateke, Tartasko, Tursango, Gabardango eta Marsango bizkondea, Foixko eta Bigorrako kondea, Biarnoko jaun gehiena eta Nafarroako errege.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 27. orr.

Pettarrako bazter guztietatik agertu ziren fedekideak ezteietara, Beltzuntzeko jauna buru zutela, Makeako bizkonde eta Mauleko gazteluzain zen aldetik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 89. orr.

Bere zaldun fidela Beltzuntz Bizkondea.  Herria   2004-06-17

Bizkondea zalduna zen eta beste zaldun zenbaitekin Bilbora joan zen 1439an, Agnès de Clèves, Viana-ko printzearen espos-gaiaren errezebitzera, geroztik haren xanbelan izan baitzen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 154. orr.

Goi Nafarroa Espainiako erreinuari eratxikia delarik, 1512an, Baxenabarre eta barne Etxauzko bizkondea d'Albret-en manupeko gelditzen dira, eta horiek dute beti Nafarroako errege titulua atxikitzen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 28. orr.

Azkenik Valmonteko bizkondeaz mintzo da, eta honela dio.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 221. orr.

Sinets nazazu, bizkonde, bakan eskuratzen dira behar ez diren dohainak.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 248. orr.

Itzul zaitez, bizkonde maitea, itzul zaitez: zer ari zara, zer egin ahal duzu bere ondasun guztiak betiko emanak dizkizun izeba xahar baten etxean?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 41. orr.

Urte berean, Iraultza denboran beraz, kenarazi zituzten bizkondeen kaperan ziren noblezia markak, armarriak eta burdin zerradurak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 63. orr.

Honek zioen Lapurdiko bizkondearen titulua berari zegokiola, eta, ondorioz, bere eskubideak erakutsi nahi izan zituen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 99. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Orduan du Santzo Haundiak, 1035a inguruan, Baigorriko bizkonde lurra eraikitzen Garcia-Lope I. arentzat.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 28. orr.

Trois-villesko jaunari bizkonde titulua eman baitzion.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 408. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bizkonde maitea (6)

baigorriko bizkondea (5); etxauzko bizkondea (7); jaun bizkondea (4); makeako bizkondea (3)

bizkondeak merteuileko markesari (34); bizkondeak tourvel lehendakariaren (12); etxauzko bizkondeak (4); valmonteko bizkondeak (54); valmonteko bizkondeak merteuileko (34); valmonteko bizkondeak tourvel (12)

etxauzko bizkondearen (6)

emazteak valmonteko bizkondeari (9); markesak valmonteko bizkondeari (21); valmonteko bizkondeari (38); zaldunak valmonteko bizkondeari (4)


bizkonderri (ETCn 213 agerraldi; orobat bizkonterri ETCn 4 agerraldi) iz bizkondearen jaurgoaren mendeko lurraldea.

Armada handia zekarren berekin, Biarnoko beren estatuetan eta Gaskoniako beren bizkonderrietan altxatua eta mertzenarioz eta alde guztietako nafarrez gizendua.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 36. orr.

Gaskoniako dükerriaren beitan, Antso Nagusiaren hegalpean, 1023an sortzen dira Züberoako eta Lapurdiko bizkonterriak.  Herria   2003-06-12


bizkondesa iz bizkondearen emaztea; bizkonderri baten jaurgoa duen andrea.

Vressac horrek moldakaizkiro susmotan ezarria du bizkondea; eta bizkondesak ez dezake halatan bere etxean gehiago har.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 211. orr.

Ezin jar zitekeen estakuru okerragorik: baina ezein emakumek ez du bizkondesak bezain dohain handirik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 212. orr.

Vressac saiatu zen azkenik senarra kanpora joana zen une batez baliatzen bizkondesari arratsean otoi arren adituko ote zion galdegiteko.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 212. orr.


bizkonte ik bizkonde.

bizkonterri ik bizkonderri.

bizkor (ETCn 11.446 agerraldi; orobat pizkor ETCn 267 agerraldi, bixkor ETCn 52 agerraldi eta pixkor ETCn 189 agerraldi) 1 izond bizitasun handikoa; azkarra, lasterra; kementsua. ik zoli.

Idazten dute gutuna, bilatzen mezulari bizkor bat eta, aurkitutakoan, abiatzeko prestatzen da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 434. orr.

Aldaketa oso bizkorra izan da, erro-errokoa, eta gertatu denaz jabetzeko astirik ere ez dugu izan oraindik.  Berria - Gaiak   2006-02-10

Zaldi bizkorrak, euren gorputza lo datzala ere, izerditzen eta arnasestu etengabean ikusiko dituzu, giharre guztiak atezatuz.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 287. orr.

Emazteari masailean musu bizkor bat eman eta semetxoari ere musu ematen saiatu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 8. orr.

Galerian zehar jarraitu zituzten, gero eta pauso bizkorragoz: bide bat seinalatzen zutela ematen zuen.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 127. orr.

Noizbehinka txori gorriren bat ibai gainean hegada bizkorrean, eta oroz gain isiltasun mortu hura.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 75. orr.

Bihotzaren taupada bortitz eta bizkorrek min ematen zioten orain.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 32. orr.

Ama garai bizkorrean sartu zen; aita, berriz, garai geldian.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 107. orr.

Presioaren alternantzia bizkorrak dira soinu-bibrazioak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 111. orr.

Arartekoaren zerbitzua eraginkorra izango bada, bizkorra izan behar du nahitaez.  Berria - Harian   2005-03-31

Javierrek galdera keinua egin zuen bere bekain bizkor haiekin, eta nire egoeraren berri eman nion.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 232. orr.

Media eta Pertsiako Erregeen Kronika Liburuan daude idatzirik erregearen egintza indartsu eta bizkor hauek.  Elizen arteko biblia   Est 10,2

Suak etxe sapaietaraino jauzi egiten eta gar bizkorrez zurak eta zutabeak mihizkatzen dituenean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 109. orr.

Egun hartan, Lebiatan, suge iheskor eta makurra, zigortuko du Jaunak bere ezpata zorrotz, handi eta bizkorraz.  Elizen arteko biblia   Is 27,1

Euskal presoen sustengu elkarteak kanpaina bizkor bat abiatua du presoen urruntasunak eskatzen dituen diru beharreri buruz.  Herria   2002-11-28

Dardara bizkor batek eragiten dio etengabe.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 92. orr.

Ahots hari jarraitzea, abeslariaren aurpegira begiratu gabe, hegada bizkor ziur baten zirrara sentitzea eta partekatzea zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 287. orr.

Lehen kolpe bizkor erabakiorra jo zuen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 157. orr.

Malfoy jaunak begiratu bizkor eta zorrotza bota zion Harryri.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 280. orr.

Urrats-hots bizkor, kementsu eta ziurra aditu zen etxe-ezkaratzean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 245. orr.

Lehoiak bezain beldurgarriak eta mendiko gazelak bezain bizkorrak.  Elizen arteko biblia   1 Kro 12,9

Bi metal-hots bizkor, ateak zabaldu eta Harry konturatu zen bere eserlekuak kanpora botatzen zuela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 67. orr.

Lehengo baserritarrari kalea urrutitxo gelditzen bazitzaion, gaurkoari etxea gelditu zaio urruti, gero eta urrutiago; erlojuaren kontrakoa da haren ibilia, eta abiadura handikoa: auto ikaragarri bizkor batek dakar kalera txixpak hartuta, eta auto horrek berorrek entregatzen du etxean bixi-bixi.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 169. orr.

Alkimiaren arragoan egiten den aldakuntzarik behinena da beruna urre bihurtzea, hots, zama arintasun, makala bizkor, itzala argitasun.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 217. orr.

Barkatzeko bizkor, haserretzeko nagi, buruz zorrotz, oroimenez azkar, arrazoitzen zoli, aukera egiten zentzudun eta gauza guztietan tolesgabe.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 233. orr.

Gizon erne eta bizkorra izan da.  Herria   2005-03-31

Bizkorra zen, sen handikoa, azkarra, eta oso heldua bere adinerako, nahiz nitaz gauza bera esaten zuten.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 208. orr.

Dirutan eta ondasun materialetan ez naiz aberatsa; ez naiz ederra, ez bizkorra, ez adimentsua; baina zoriontsua naiz, eta zoriontsu jarraituko dut!  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 252. orr.

Bizkorra eta ikasia baitzen, Sultanak berehala izan zuen begiko Hassam.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 261. orr.

Bizkorra mutila.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 301. orr.

Ez zen oso trebea borrokan, ezta buruz bizkorra ere.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 72. orr.

Batek ez du bizkorra izan behar ohartzeko ezen don Frantzisko ez dela Zizeron eta Kintilianoren eskolakoa.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 37. orr.

Ulises, hire aita, beste guztiok baino bizkorragoa zuan, zuhurraren zuhurrez.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 16. orr.

"Bizkorragoa hintzela uste nian", esan zuen Ubanbek mespretxuz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 227. orr.

Arreta galtzen du baina bizkorra da.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 91. orr.

Aurpegi zoragarria du, baina ez da oso-oso bizkorra, eta ikasturtea errepikatu egin beharko duela iruditzen zait.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 16. orr.

Jakinduria mugimendu oro baino bizkorragoa da.  Elizen arteko biblia   Jkd 7,24

Baina japoniar mendebaldartzaileak erneago, bizkorrago eta eraginkorragoak ziren txinatarrak baino.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 210. orr.

2 (adizlagun gisa)

Ezetz erantzun nion, bizkor ibili behar nuela, X izpien sailaren bila nenbilela.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 19. orr.

Asto gainetik bizkor jaitsi eta makurtu egin zen Daviden aitzinean, lurreraino.  Elizen arteko biblia   1 Sm 25,23

Bizkor ilundu zuen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 479. orr.

Lehen kolpe bizkor erabakiorra jo zuen.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 157. orr.

Oraindik gaua zen arren, izotza bizkor urtzen ari zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 42. orr.

Ekuatore Ginean oso bizkor ari da zabaltzen GIB birusa.  Berria - Gaiak   2006-04-21

Bake prozesua hasten denean, bizkor egingo duela aurrera.  Berria - Harian   2006-03-23

Halako janari miragarriz haurra bizkor hazi zen, bere adinari zegokion baino bizkorrago.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 457. orr.

Bizkor oldartuz, zaldiak aurreko besoak jaso zituen Heliodororen aurka.  Elizen arteko biblia   2 M 3,25

Harry lasterka joan zen bagoiko atera, Ronek bizkor zabaldu zion, eta atzera geratu zen Harryri sartzen uzteko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 64. orr.

-Bizkor, mutikoa!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 36. orr.

-Bizkor jan!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 16. orr.

Horrekin esan nahi zuen bizkor ari zirela haurtzarotik irteten.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 198. orr.

Belarra bezain bizkor ihartzen baitira eta berehalaxe zimeltzen.  Elizen arteko biblia   Sal 37,2

Hain bizkor gertatu zenez dena, inork ez zuen ikusi nola izan zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 31. orr.

Gaitza bizkor atzemateko testa garatu dute Bizkaian.  Berria - Gaiak   2006-03-11

Bidali bizkor albiste hau Davidi: [...]. -San Brutusera -erantzun zion osaba Vernonek bizkor-.  Elizen arteko biblia   2 Sm 17,16

Har nazazu zeurekin, goazen bizkor.  Elizen arteko biblia   Kt 1,4

Hara bideratu zen bizkor.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 93. orr.

Jauna, deika naukazu, zatozkit bizkor!  Elizen arteko biblia   Sal 141,1

Emazkidazu betaurrekoak, bizkor!  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 146. orr.

Inork ez zuen nik baino gogo handiagoa dena bizkor eta garbi egiteko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 107. orr.

Dumbledore jangelatik irten zen, bizkor eta isilka.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 137. orr.

Jendarme handi batek bizkor eta profesionaltasunez miatu ninduen, besapeetatik praka laburrez jantzitako hanketaraino.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 70. orr.

Zergatik, ordea, hain bizkor, hain presaka?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 100. orr.

Erregearen agindua harturik, bizkor eta lehiaz abiatu ziren mezulariak erregearen ikuiluetako zaldi berezien gainean.  Elizen arteko biblia   Est 8,14

Eta haren silueta zabal iluna isilik eta bizkor desagertu zen baso sakonean.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 107. orr.

Dena oso bizkor ari da aldatzen, Noelia.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 25. orr.

Hori dena oso bizkor esan zuen neskak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 98. orr.

Zapore baten deira heltzen diren oroitzapenak, otordu samurraren gisa ahosabaian bizkor urtzeko.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 108. orr.

Atea ireki eta salto egiteko bizkor, esan nion Karmeni.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 105. orr.

Bera saiatu zen azaltzen ezin zuela esplikatu nola luzatu zitzaion ilea hain bizkor.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 27. orr.

Filch zetorren lasterka, ahal bezain bizkor, Peevesen oihuen aldera.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 145. orr.

Gidariari eskatu nahi nion: Bizkorrago, bizkorrago!  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 285. orr.

Argitara askoz ere bizkorrago egokitzen da, gainera, begia, ilunetara baino.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 33. orr.

Claude bizkorrago ibiltzen hasi zen, kontu-kontari beti ere.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 48. orr.

Anezka baino bizkorrago doaz nire egunak, amaitzear daude, haria bukatzen denean bezala.  Elizen arteko biblia   Jb 7,6

Harik eta ezereztuta gelditu zen arte, hondakin bihurtuta, denborak bizkor baino bizkorrago higatu eta zanpatu duen koadro bateko pintzel-ukitu arin bat bailitzan.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 18. orr.

Hain bizkor arraio ia galtzazpiak busti bainituen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 12. orr.

Bizkorregi fidatzen dena kaxkarina da; bekatariak bere buruari egiten kalte.  Elizen arteko biblia   Si 19,4

3 bizkor-bizkor izond

Beltzaran txiki bat zen, begi beltzekoa, ile luzeduna, bizkor-bizkorra.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 88. orr.

Ez dela gauzak ulertzen bizkor-bizkorra, gauza guztiak bi aldiz galdetzen baititu, eta hala ere ez ditu gogoan hartzen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 80. orr.

4 (adizlagun gisa)

Bizkor-bizkor doan emakume horren ukituak hozkirri bat eragiten dizu bizkarrean behera.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 238. orr.

Bizkor-bizkor eskaileretan gora hirugarren solairura igo eta garaikurren gelarantz joan ziren hanka-puntetan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 143. orr.

Bihotzak bizkor-bizkor egiten dit taupaka, oso bikor.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 53. orr.

Menua bizkor-bizkor irentsi, eta nire printzerri bakartira abiatzen nintzen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 79. orr.

Txakurrak ezin du beroa izerdiaren bidez galdu, baina arnasestuka eginez galtzen du: ahoa ireki eta arnasa bizkor-bizkor hartuz eta botaz, alegia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 79. orr.

Ama eta biok bizkor-bizkor bihurgunera iritsi ginenean, espaloian etzanda ikusi genuen Joxe Mari, eta aita, ondoan, belauniko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 12. orr.

Gero, kateen ondotik aurrera abiatu zen bizkor-bizkor eta, halako distantzia batera, kalea gurutzatu zuen saiheska.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 80. orr.

Kalean gora eta behera arretaz begiratu ondoren, tabernan sartu zen bizkor-bizkor.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 83. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

ahal bezain bizkor (10); aski bizkor (4); baina bizkor (11); bat bizkor (8); begirada bizkor (8); begirada bizkor bat (4); begiratu bizkor (6); begiratu bizkor bat (4); begiratu zuen bizkor (5); behar bezain bizkor (5); bezain bizkor (52)

bizkor abiatu (8); bizkor abiatu zen (4); bizkor abiatu ziren (4); bizkor aldatu (5); bizkor alde (6); bizkor alde egiten (4); bizkor altxatu (4); bizkor ari (24); bizkor ari da (6); bizkor ari zen (9); bizkor asko (4); bizkor atera (6); bizkor baino (4); bizkor baino bizkorrago (4); bizkor bat (31); bizkor bat eman (5); bizkor baten (5); bizkor batez (9); bizkor bizkor (63); bizkor bizkor jantzi (4)

bizkor egin (14); bizkor egin zuen (6); bizkor egiten (6); bizkor eman (4); bizkor eraman (4); bizkor erantzuten (4); bizkor eta (80); bizkor etorri (6); bizkor gertatu (7); bizkor gertatu zen (4); bizkor hartu (4); bizkor hasi (6); bizkor hazten (4); bizkor hitz (4); bizkor hurbildu (4)

bizkor ibili (22); bizkor ibili behar (5); bizkor ibiliz (5); bizkor ibiltzeko (9); bizkor ibiltzeko esan (4); bizkor igaro (4); bizkor igarotzen (7); bizkor iritsi (7); bizkor jaiki (6); bizkor jaitsi (5); bizkor jantzi (6); bizkor jiratu (7); bizkor joan (18); bizkor joan zen (10); bizkor makurtu (4); bizkor mugitu (5); bizkor mugitzen (10); bizkor mugitzen zen (4)

bizkor sartu (6)

bizkor zabaltzen (18); bizkor zabaltzen ari (13); bizkor zebilen (4); bizkor zihoan (8); bizkor zutitu (5)

da bizkor (7); dena bizkor (4); dena oso bizkor (7)

egin zuen bizkor (6); ere bizkor (7); eta bizkor (84); eta hain bizkor (4); eta oso bizkor (7); gaitza bizkor (7); gero bizkor (6); guztia bizkor (4); hain bizkor (39); harry bizkor (4); harryk bizkor (32); horren bizkor (9)

ikaragarri bizkor (4); joan zen bizkor (10); nahi bezain bizkor (4)

oso bizkor (65); oso bizkor ari (8); ronek bizkor (4)

zein bizkor (12); zeinen bizkor (11); zen bizkor (23); zion bizkor (9); zion harryk bizkor (20); ziren bizkor (4); zoaz bizkor (8); zoaze bizkor (4); zuen bizkor (25); zuen harryk bizkor (5)

bezain bizkorra (6); bizkorra da (12); bizkorra ere (4); bizkorra eta (16); bizkorra izan (15); bizkorra izan behar (6); bizkorra zen (13); da bizkorra (4); erantzun bizkorra (4); eta bizkorra (17); oso bizkorra (26); oso bizkorra da (5); oso bizkorra izan (6)

are bizkorrago (4); askoz bizkorrago (6); askoz ere bizkorrago (7); baino bizkorrago (61); bizkor baino bizkorrago (4)

bizkorrago ari (4); bizkorrago egin (4); bizkorrago eta (13); bizkorrago ibili (6); bizkorrago ibiltzen (4); bizkorrago mugitzen (4)

ere bizkorrago (7); eta bizkorrago (28); gero eta bizkorrago (12)

baino bizkorragoa (15); baino bizkorragoa zen (6); bizkorragoa da (6); bizkorragoa izan (4); bizkorragoa zen (7); oro baino bizkorragoa (4)

baino bizkorragoak (5)

bezain bizkorrak (5); bizkorrak dira (8); bizkorrak eta (11); ekintza bizkorrak (5); eta bizkorrak (6); oso bizkorrak (7)

ahalbait bizkorren (5); ahalik bizkorren (6); ahalik eta bizkorren (29); albait bizkorren (4); eta bizkorren (30); hainbat bizkorren (9)

bizkorrena da (5); izan zen bizkorrena (7); zen bizkorrena (7)

esku bizkorrez (4); eta esku bizkorrez (4); pauso bizkorrez (5); urrats bizkorrez (5)


bizkorgarri (ETCn 25 agerraldi; orobat pixkorgarri g.er.) 1 izond bizkortzen duena. ik suspergarri.

Loa bizkorgarria da.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 63. orr.

Berriro nahi dute natura bizkorgarriaren geriza bilatu, haur batek bere amaren altzoa bezala.  Herria   2001-05-10

Bizimodu erraxa, ordenatua eta burgesa, ordutegi finkoez, sendaketa bizkorgarriez eta familian kontrolatutako ikasketa sistematikoez osatua.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 172. orr.

Prezioen beheraldiak ez du eragin bizkorgarririk izaten ia azken kontsumoan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 124. orr.

Baso elurtutik aire fresko bizkorgarria iristen zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 105. orr.

Gure ostatura bidean, bidaiek bertute tonikoa eta bizkorgarria dutela otu zitzaidan.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 141. orr.

Goiz batez Errobiko hegian gorantz nindoalarik, haize-bala epel bizkorgarriek iratzarri ninduten.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 298. orr.

Akemenestarrak eraisteko mazedoniarren balentria inkak eraisteko espainiarren balentria bezain bizkorgarria izan zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 231. orr.

Umearentzat bizipenik onena, bizigarriena, bizkorgarriena eta maitagarriena da amaren bularretik esne beroa hartzea eta aldi berean haren larruazala, besoak, eskuak, musuak, hatsa eta bihotzeko taupadak sentitzea.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 144. orr.

2 (izen gisa)

Andreak esaten zion: Emaidazu bizkorgarri bat!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 148. orr.

Garaipen militar horren lehen gizarte-ondorio hautemangarria helenismoari bizkorgarri bat ematea izan zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 251. orr.

Ikuskizun hain ezohiko eta harrigarri hura fedearen sendogarri eta maitasunaren bizkorgarri gertatu zen ikusi zuten guztientzat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 834. orr.

Etsialdi etsian luzaroan bizi izan ondoren, bizkorgarri gertatu ziren gure artean Mendizorrozko gatazkaren emaitzak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 282. orr.

Espainian sartu baino lehenago, gau bat Larrun mendiko tontorrean eman nahi omen dik, aterperik batere gabe, indarrak horrela hartzeko nonbait, eguratsa bizkorgarri.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 377. orr.

Erromatar Inperioaren mendebaldeko probintzietan nekazaritzako oinarri primitiboetan eraikitako hiri-bizitzaren gainegitura zama gertatu zen bizkorgarri baino gehiago.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 202. orr.

Noblezia diruz erosi ahal izatea bizkorgarri ederra da tratulariak hori lortzen saia daitezen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 22. orr.

Berriro nahi dute natura bizkorgarriaren geriza bilatu, haur batek bere amaren altzoa bezala.  Herria   2001-05-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bizkorgarri bat (3); eta bizkorgarria (3)


bizkorketa iz bizkortzea.

Zibilizazioaren lehen ondorioa sentsibilitate nerbiosoaren garapena da, eta sentsibilitate horren harrotze edo bizkorketa gure gaitz nahiz plazerren jatorrian dago.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 168. orr.


bizkorki adlag bizkortasunez.

Bizkorki ari zarete.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 60. orr.

Bizkorki zoaz, beroa zure baitako suak ahantzarazirik.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 67. orr.


bizkorkilo izond adkor bizkorra.

Hoa lotara, bizkorkilo, bihar forman egoteko!  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 61. orr.


bizkorragotu, bizkorrago(tu), bizkorragotzen da/du ad bizkorrago gertatu.

Asasinatzaile ezezagun baten eskuetan hil behar zuen kondenatuak, iradoki zuen Nolan-ek, inguramendu berariaz dramatiko batean, herriaren irudimenean josirik gera zedin, hala matxinada bizkorragotzeko.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 100. orr.

Hala eta guztiz, nire aurkako ohitura bizkorragotu gogotik egiten zitzaidan, nahita etorria bainintzen nahi ez nuenera.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 229. orr.

Neska ez zegoen oker, zeren, lagunak agurtu, eta itzultzearekin batera, Abasek zuzenean jo baitzuen beragana, begitartea emozioak mudatua, urratsa bizkorragotua.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 65. orr.


bizkorraldi 1 iz bizkortasunezko une edo aldia. ik susperraldi.

Eskerrak mila biderrez zure bizkorraldia ahalbidetu duen Jainkoari.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 225. orr.

Erregea eta bisirra ere pozarren eta alegera agertu ziren printzearen bizkorraldiaren aurrean, eta eskuzabaltasunez eskertu zuten Marsauan.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 137. orr.

Azterlan honen aurreko orrialdeetan bizkorraldiaren eta makalaldiaren adibide asko aurkeztu dira, irakurleak berak gogora ditzakeenak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 341. orr.

Nabaria da, halaber, aldaketa onerako nahiz txarrerako gerta daitekeenez, bizkorraldia ez dela nahitaez ona eta makalaldia ere ez nahitaez txarra.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 341. orr.

Bizkorraldiaren adibide ezaguna iraultzaren fenomenoa da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 340. orr.

Zirrara berezi batek hartua ninduen, ustekabeko emozio indar handiko batek, eromena izateko askorik behar ez zuen pentsamenduaren bizkorraldi batek hartua.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 359. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Ohiko bizkorraldi-mota bat justu zibilizazio baten ertzean dauden marka-gizonen portaeran aurkitzen da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 340. orr.


bizkorrarazi, bizkorraraz, bizkorrarazten du ad bizkortzera behartu.

Negar-zotinka eta dardarka hasten da berriro, eta lagunek beste behin bizkorrarazten dute.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 189. orr.

Benetako arreta jartzen dionari, zolagune honek bere argia dagio azpiragoko ahalmenetan, izurrarazten eta bizkorrarazten dizkio goiko eta beheko ahalmenak, beren sorburura eta funtsera itzul daitezen. harridurak bihozkadak bizkorrarazi zizkion erremiterik gabeko gutun berria esku artean izan zuenean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 120. orr.


bizkortasun (orobat bixkortasun g.er.) 1 iz bizkorra denaren nolakotasuna.

Badaki mantsotasuna eta bizkortasuna ere kontzeptu subjektiboak direla, eta, ez baitu presarik, aski bizkor doala deritzo.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 73. orr.

McEwenek bi dohain horiek uztartu zituen atzo: azkartasuna eta bizkortasuna.  Berria - Kirola   2006-05-10

Alde batetik bestera gelditu gabe, bizkortasuna zerion alderdi guztietatik.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 36. orr.

Jende emendatzeak ekartzen du kontsumo gehiago, beraz garapen eta bizkortasun gehiago eta ondorioz enplegu eta irabazbide gehiagoren mentura.  Herria   2005-08-11

Gorputzaren adierazkortasunari hitzaren bizkortasuna erantsi dio Ibarretxek.  Berria - Kultura   2004-04-22

Jemal-ek, Abdula bizargin komunistaren semeak, nahas-mahas hitz egiten zigun Staline-ren aintzaz, Ceausescu-ri eta Brejnev-i buruz, Heinrich Honecker-en bizkortasunaz, Enver Hodja-ren adoreaz, Ekialdeko herrialdeen aurrerapen teknologikoez.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 88. orr.

Gizarte orokorrak, abertzaleen ideien bizkortasuna eta dinamismoa gutiziatzen ditu.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 93. orr.

Esan gabe doa ez dudala zalantza txikienik ere egiten zuen ausardiari, kalipuari, adoreari, kemenari eta bizkortasunari dagokienez.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 19. orr.

Santoury Anbarak kemena emango dizu, eta bizkortasuna, eta, berrogeita hamar minuturen buruan, gizon gaztea bilakatuko zara.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 200. orr.

Justizia, bestalde, ez zen nabarmentzen bere bizkortasunagatik.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 258. orr.

Gainbehera baten bizkortasuna sumatzen zaio.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 20. orr.

Hain zuzen ere horixe izango da amaiera iragarriko duen seinalea eta, beraz, gelditasuna bizkortasun bilakaraziko duena.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 20. orr.

Ez da hain zama astuna izango, berehala eskailera jaisten hasi zen bizkortasunari erreparatzen badiogu.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 195. orr.

Ederki moldatzen baita autismorik sakonena duten umeekin; gainerakook baino hobeto, antza, bere sindromeak eragiten dizkion keinada eta ukitu, heldukada eta bultzada, bizkortasun eta impultsibotasuna gorabehera.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 239. orr.

Nolako irrika eta zaletasuna nireganako, nolako bizkortasuna erruduna zigortzeko!  Elizen arteko biblia   2 Ko 7,11

Espero ez nuen bizkortasunez jiratu zuan niregana.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 388. orr.

Erabakiak hartzeko bizkortasunarekin.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 5230. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Russellek bizkortasun sinestezinaz altxatu zuen bere argaltasun izugarria.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 196. orr.

Peter ezpatari bikaina zen, eta bizkortasun harrigarriz geratzen zituen kolpeak.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 192. orr.

Arima korporala, bizkortasun naturala bezala uler genezakeena.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 216. orr.

Gaixotasunaren ondorioz, ematen zuen bazuela harritzeko moduko bizkortasun berezi bat: alaitasun, sormen, tolesgabetasun, narotasun bat, beste gaixoei, eta orobat gainerako guztioi, zoragarria iruditzen zitzaiguna dosi txikitan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 74. orr.

Dastamenak eta usaimenak badute alderdi bat kimikariak berdindu ezin duena: bizkortasun izugarria informazioa prozesatzeko eta ebazpena emateko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 151. orr.

Errukiaren bizkortasun miragarria!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 859. orr.

Bizitzaren bizkortasun generalizatuak urgentziarekin bizitzera eramaten ninduen.  Berria - Kultura   2004-04-30

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Garuna baino hobea da konputagailu elektronikoa kalkulu aritmetiko bizkorrak egiteko, baina ez da iristen (ez eta iritsiko ere, urte askoren epean) garunak informazioa bilatzen erakutsi duen bizkortasun mailara.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 236. orr.

Lantzaren kirtenak lizarrez egiten ziren, eta ondorioz lantzaren beraren bizkortasun adierazle zen lizarra.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 244. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ni neu ere txunditu nintzen neure gogo-bizkortasunaz: [...].  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 152. orr.

Oroitzapen atseginak ez zuen zerikusirik harremanaren luze-laburrarekin, aurpegiaren edertasun edo zatartasunarekin, buru-bizkortasun edo lelotasunarekin, dotorezia edo arrunkeriarekin.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 86. orr.

Puntuka ari dela, inprobisazio ahalmena eta erreflexu bizkortasuna ditu bertsolariak ezinbesteko.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 112. orr.

Elokuentzian eta hitzetik-hortzerakotasunean trebatzen du, erreflexu-bizkortasunean eta ulertzeko eta zeure burua ulertarazteko gaitasunean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 252. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bizkortasun eta (3); bizkortasun harrigarriz (3); bizkortasuna eta (5); eta bizkortasun (4); eta bizkortasuna (6)


bizkortu (ETCn 3.439 agerraldi; orobat pizkortu ETCn 13 agerraldi, eta bixkortu ETCn 3 agerraldi) bizkor(tu), bizkortzen 1 da/du ad bizkortasuna hartu edo eman.

"Bizkortu egin da, hobeki dago", pentsatu nuen.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 116. orr.

Zaharra berritu du, lur jota zegoena bizkortu, ia hilik zegoen erlijioa berpiztu du.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1151. orr.

Berak bizkortuko zaituzte, sendo egin eta finko ezarriko.  Elizen arteko biblia   1 P 5,10

Gaur egun gogotik gustatzen zait gazte polit bat limurtzea eta trebatzea; bizkortu egiten zaitu, indarra ematen, mesede handia da egoarentzat.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 63. orr.

Eliza Santuak jarri du jai hau, guk geuk bizkor dezagun misterio honi diogun fedea, geure indar guztiz, geure maitasun osoz bizkortu ere.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 106. orr.

Haiek bizkortu eta indarberritu ondoren, itzuli zen eta anaia haien larrialdi eta premiaren berri eman zien auzokoei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1070. orr.

Neurri ederreko zakil batek behar bezala betetzen du emakumea, eta suspertu eta bizkortu egiten dio begia eta beste guztia.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 108. orr.

Euskararen normalizazioa bultzatzeko eta bizkortzeko 110 neurri zerrendatu dituzte.  Berria - Harian   2005-11-09

Joera hori bizkortu egiten da lehen aipatutako bakar-egoera horietan.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 66. orr.

Ez hau esperantza honek bizkortzen?  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 242. orr.

Gizona bizkortzen saiatu ziren, baina portuan bertan hil zen.  Berria - Euskal Herria   2004-04-13

Noiz eta sartu baitzinen, bihotza lastertu eta bizkortu zitzaidan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 396. orr.

Bihotz pilpirak bizkorturik, hasperen egin zuen. gogoratu nuen nola esan zuen behin emakumea beldurrez hilko zela azkenean, eta nire bihotzaren taupadak bizkortu egin ziren.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 72. orr.

Bihotzaren erritmoa bizkortu egin zitzaion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 51. orr.

Pausoa bizkortu dut, baso hartan bakarrik nengoelako kezkaturik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 309. orr.

Hortzak estutu eta, ibilera bizkortuz, aitzina segitu nuen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 29. orr.

Urratsa bizkortu zuen, harik eta lagunak topatu zituen arte.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 213. orr.

Abiada bizkortu don Ottaviok, eta ziztu bizian abiatu zen limusina goi-ordoki harkaitzsu batean zehar.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 470. orr.

Euskal kultura eta euskararen erabilera bizkortu eta zabaldu inguruan.  Herria   2002-10-17

Interesak baxu mantentzeak, berriz, kontsumoa bizkortzen du.  Berria - Harian   2005-12-02

Prozesua bizkortu egiten da berehala, mintzaren barruko karga elektriko pixka bat galtze hutsak irazkor bihurtzen baitu mintza.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 223. orr.

Argiaren agerpen-maiztasuna bizkortzen denean, azkenean desagertu egiten da efektu hori, maiztasun kritikoa esaten zaion maiztasun maila batetik gora [...] eta argi jarraitu bat pertzibitzen da orduan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 36. orr.

Entzima, funtsean, katalizatzaile bat da, hau da, erreakzio kimiko bat bizkortzen duen baina prozesuan aldaketarik izaten ez duen substantzia bat.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 206. orr.

Sendotu beso ahulduak, bizkortu belaun makalduak.  Elizen arteko biblia   Is 35,3

Ezekiasen hitz hauek bizkortu egin zuten herria.  Elizen arteko biblia   2 Kro 32,8

Jateko gogoa bizkortu zitzaion.  Elizen arteko biblia   Zen 11,4

Esan egingo zioat, bai horixe! -errepikatzen nion neure buruari, bizkortu nahirik agian...-.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 53. orr.

Gutako batzuk, aurreko aldea libratu arte ez itxarotearren, pupitre gainetik salto egitera bizkortzen ginen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 132. orr.

Arranoak, habiaren gain hegaldaka, kumeak hegadarako bizkortzen dituen bezala.  Elizen arteko biblia   Dt 32,11

Otoitzean, gure barne afektuak garbitu egiten ditugu, eta arima On bakar, On egiazko eta gorengoarekin bat egiten da eta bertutean bizkortzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 815. orr.

Ni ere, bizkortuta bi anaien alaitasunarekin, urmaelera sartu nintzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 67. orr.

-Estimatzen diat -dio jeneralak bizkortuxeago-.  Berria - Mundua   2004-04-03

2 (adizlagun edo kidekoekin)

Hartatik apur bat jan zuenean, asko bizkortu zen santua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 313. orr.

Biloak laztu egiten zaizkit, dagoeneko guztiz bizkorturik, eta Ryder lasterka doa bainugelara.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 100. orr.

Santoñako saldukeriaren ondoren arras bizkortu zen errepresio eta izua.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 71. orr.

Zerbait bizkortu nauk eta, banoak hemendik.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 13. orr.

Iritsi ziren Buenos Airesera, antxetak atzetik jarraika, eta hiri alai erraldoia ikusirik zertxobait bizkortu zen Gustavoren bihotza.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 59. orr.

Gero kafe bat eskatu dugu, EEBBetako ohiko kafe basokada txepelekin zerikusirik ez duen espresso bat [...] eta horrek zinez bizkortu nau.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 98. orr.

Zaldia ikustean pixka bat bizkortu zen. garagardoak doi bat bizkortu eta indarberritu nau.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 73. orr.

Yusuf pixkana-pixkana bizkortzen ari zen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 93. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Akats eta gabezia horiek konpontzeko modurik onena garapen bizkortua da.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 112. orr.

Gizarte horiek jasaten dituzten aldaketa-prozesu bizkortuek kultur identitate ereduaren halako ahultze bat eragiten dute.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 85. orr.

Abiada aldatuz, biraketa bizkortuan, bat-batean bukatu zuen bere itzulipurdia, eta horra Nofutur, I bat bezain tente, hagaren gainean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 313. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

abiada bizkortu (3); abiadura bizkortu (4); bat bizkortu (6); bihotza bizkortu (4)

bizkortu behar (5); bizkortu da (4); bizkortu du (5); bizkortu edo ez (3); bizkortu egin (35); bizkortu egin behar (5); bizkortu egin zen (6); bizkortu egin ziren (4); bizkortu egingo (6); bizkortu egiten (14); bizkortu egiten da (3); bizkortu eta (18); bizkortu nahi (4); bizkortu zen (8); bizkortu zituen (3); bizkortu zuen (16); bizkortu zuten (6)

edo bizkortu (4); ere bizkortu (6); ere bizkortu egin (4); eta bizkortu (8); ibilera bizkortu (5); lanak bizkortu (3); nuklearra bizkortu (3); pausoa bizkortu (8); pixka bat bizkortu (3); prozesua bizkortu (5); trosta bizkortu (3); urratsa bizkortu (3)

bizkortzearekin batera (3)

bizkortzeko asmoz (3); bizkortzeko eta (3); bizkortzeko neurriak (4); desmilitarizazioa bizkortzeko (4); eta bizkortzeko (5); normalizazio prozesua bizkortzeko (4); prozesua bizkortzeko (5); prozesua bizkortzeko neurriak (3)

abiada bizkortzen (4); bihotza bizkortzen (4); bizkortzen ari (10); bizkortzen ari zen (4); bizkortzen ditu (3); bizkortzen dituen (4); bizkortzen du (3); bizkortzen eta (4); bizkortzen hasi (3); bizkortzen zuen (7); eta bizkortzen (5); pausoa bizkortzen (4)


bizkortxo adlag adkor bizkor.

Goazen bizkortxo, kotxea bigarren ilaran daukat aparkatuta-eta, garabia azaltzen bada ikusiko duzu...  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 260. orr.

Denbora bizkortxo ere bazihoakien.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 158. orr.


bizkortzaile izond bizkortzen duena. ik bizkorgarri.

Besterik gabe lekuz eta airez aldatzeak, Londrestik bueltaka ibiltzeko ezusteko aukera izateak, pertsonalitatearen bizkortzaile gertatu zitzaion.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 189. orr.

Edo Engelsen abisua: Garapen ekonomikoaren bizkortzailea da gerla.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 153. orr.


bizkortze iz bizkortasuna hartzea edo ematea.

Lehenengo bidaiatik itzultzean ere zahartze-prozesuaren bizkortze bat jasaten zuen subjektuak, baina horren eragina hain zen apala ezen estatistikoki baztergarria baitzen.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 82. orr.

Onartu egin zuen oraingoz defizit handiak ez duela eragozpen handirik sortu eta ekonomiaren bizkortzeak jaitsi egingo duela.  Berria - Ekonomia   2004-09-09

Giza arrazaren bilakaera luze eta gorabeheratsuan, planeta honetan dagoeneko heldu den garaian gizakiak, zientziaren eta teknologiaren bizkortze izugarriari esker.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 106. orr.

Berehala, dantzan hasi ziren Italia hegoaldeko bikote batzuk -geldo hasieran eta erritmoaren bizkortzearekin batera geroz eta biziago-.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 18. orr.

Iberiar penintsulan aurrerapena bizkortzearekin batera gertatu ziren Ekialdeko Erromatar Inperioaren eremuak Hego Italian eta musulmanen agintepeko lurraldeak Sizilian konkistatzea eta Adriatikoan zehar Ekialdeko Erromatar Inperioaren bihotzerantz sartutako mehatxua ere.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 219. orr.

Alde bat uzten dut Estigia aintzirako urek duketen bizkortze-indarra; infernuaren oroitaztarna hori ez da argudio bat, enfasi bat baizik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 30. orr.

Gero, ohi den bezala, begia bendatuta eduki zuen hogeita lau orduz, bizkortze-aldirako.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 123. orr.


bizkorxe
1 bizkorxeago adlag zerbait bizkorrago.

Buckbeakek mokoa klaskatu zuen eta bizkorxeago abiatu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 324. orr.

Harryren buruak bizkorxeago zebilela ematen zuen, eta orduan, atsekabezko sentipena areagotu zitzaion bere sabelean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 314. orr.


bizkotxa (orobat bizkotx) 1 iz bizkotxoa.

Sukaldari mairuari fumée-de-vie harekin bizkotxa egiteko eskatu zioten, kalamuzko bizkotxa alegia.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 129. orr.

Elkarrekin oheratzea, batera bainatzea, labean jengibrezko bizkotxak egitea, elkarren arropak probatzea.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 115. orr.

Lohian ihalozka lerratzen, berrogeita hamar kiloko pisua bizkarrean lasterkatzen eta egunean behin bizkotxa gazia ur xorta batekin irensten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 240. orr.

Bergara esan eta berehala aipatuko dizkizute Santo Kristo eder bat eta bizkotxa beteak.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 21. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Eltzekariak, patatak eta bizkotx-opilak. txokolatesnea edo kafea aukeran eta bizkotxa xerra idor bana .  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 19. orr.

Saint-Exupéryk, ezer jakin gabe, bapo jan eta edan zuen egun hartan, eta, gozozalea izanik, bizkotxa mordoa sabeleratu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 129. orr.


bizkotxo 1 iz irin, azukre eta arrautzez eginiko opil modukoa; opil gozo lehorra.

Zilarrezko erretilu batean dauzka txokolate, bizkotxo, bonboneria eta xanpainak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 92. orr.

Izan ere, gure eguneroko ogia libra bi izaten zen, ogirik labetik ateratzerik izaten zenetan, bestela libra eta erdi bizkotxo ematen ziguten, dena Gaztelako neurrian.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 85. orr.

Etxean egindako bizkotxoa.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 14. orr.

Sukaldeko mahaiaren jiran eseri dira denak, erdian jarrita txokolate bero-beroa, ogi xigortu berria, galletak, bizkotxoak, marmelada eta gurina.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 144. orr.

Etzazula hozkailu gaineko bizkotxoa jan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 328. orr.

Esan ohi da mojaren bizkotxoa ez dela inoiz goxoa.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 68. orr.

Bizkotxoan bi libra mahaspasa, esan zinan, eta lau arkume oso.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 92. orr.

Neskatilak platerkada bat bizkotxo ekarri zuen eta buruz buru begiratu zidan.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 94. orr.

Floraren amak egindako bizkotxozko tarta bat eta oparitxoren bat eramaten zuten.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 291. orr.

Pedromarik beti-beti zabaltzen zuen nire saskia, baina ikusi ez gazta barruan zegon errebolberraren kulata, ikusi ez bizkotxoan zegoen errebolberraren danborra, edo ogi barruko kainoia...  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 146. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

-Behin, amak bizkotxo eder bat egin zuen berarentzat, eta zure aita eta biok bidali gintuen eramatera.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 248. orr.

Hainbat bizkotxo arrunt eta patata-tarta egongo ziren.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 330. orr.

Hamar aldiz bueltatzen zen, hango chantillyzko pastelak, kremazkoak, ron eta patsezkoak, txokolatez betetakoak, bizkotxo bustiak, arbendol tartak, flanak, fruta opilak eta bestelako tartak berriz ikusteko.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 258. orr.

Juliana zopa haragi albondigatxoekin, gazta, haragi xehatuzko kanapeak, bizkotxo bustiak, ardoa eta zigarriloak, nahi adina.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 299. orr.

Bizkotxo zoragarriak, erreginaren gustuko hostopiltxo ezin gozoagoak, Ezti eta sesamozko bizkotxoak ziren.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 72. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bertzeek gazta zeramaten saski batzuetan, edo bizkotxo-ogia, zeina baitzen, bidaia luzeetan, oinarrizko janaria.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 617. orr.

Bizkotxo apurrak opil zatitxoak sagar mutxikinak arroz aleak urdaiazpiko muturrak gazta pusketak melokotoi xerrak eskaintzen dizkiete elurrak gose grebara kondenatu dituen hegaztiei.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 137. orr.

Janari-dendan bizkotxo-paketeak hartu eta ardo apartsuan bustitzen zituzten.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 38. orr.

Te-zakuen artean, izkina batean bizkotxo-poltsa batzuk ikusi nituen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 21. orr.

Yi jaunaren etxearen ondoan, Mun bikotea bizi zen, eta bizkotxo lantegi batean egiten zuten lan.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 28. orr.

Lutxi eta Sebasen artean, ogi eta bizkotxo saltzailea zegoen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 119. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gero, pastelak, galletak, gerezi tartak, arbendol opil kurruskatsuak, arto bizkotxoak, lodiak eta horiak, izan zituen saltzeko, zume gurutzatu batzuen gainean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 242. orr.


bizkunde ik pizkunde.

bizpahiru (ETCn 8.030 agerraldi; orobat bizpahirur g.er. eta bizpairu g.er.) zenbtz bi edo hiru, zenbait.

Bizpahiru gabirai zebiltzan, eguerdiko beroaren erreminak astunduriko hegaldi nagiaz, hauts harrotuaren inguruan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 12. orr.

Bizpahiru galdera mihi puntara etorri zitzaizkidan baina ez nezakeen ahoa ireki.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 15. orr.

37-31 zirelarik hor nunbait lehenak, uste izan da nekatzen ari zela Errecart eta bizpahiru huts ere Sorhuetek.  Herria   2004-12-23

Gauza bera egin zuten bizpahiru lagunek.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 78. orr.

Beste behin, eta animalien inguruko kasuistikarekin jarraikiz, armairu barrutik zetozen txori baten bizpahiru nota gartsu aditu nituen txalet batean.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 79. orr.

Bizpahiru hots errek erantzun zioten oihuari: [...].  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 31. orr.

1997ko martxoaren 11: Tokaimurako zentralean (Japonia) bizpahiru tona sodio likidoren ihesa izan zen.  Berria - Gaiak   2004-08-10

Herria utzi aitzin, bizpahiru hitz egin ditut ibiltari batekin: alemana da eta, Suisan gaindi ibili ondoan Frantzia zeharkaturik, honaratua.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 65. orr.

Geroxeago bizpahiru pertsonaren artean erdi arrastaka eraman ninduten espaloi gaineraino.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 44. orr.

Paperezko bizpahiru ezpain-zapirekin kopeta distiratsua lehortzen saiatu zen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 10. orr.

Marmarka eta madarikazioka aldegin zuen aitak handik, eta berdin-berdin gertatu zitzaion hurrengo bizpahiru aldietan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 48. orr.

Beste bizpahiru aldiz gonbidatu dut.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 397. orr.

Duela bizpahiru aste erraiten zen askatuak izanen zirela laster.  Herria   2004-09-30

Bizpahiru urtez ilusioz eta gogo beroz bizi izanez gero, hori behintzat ez lidake inork kenduko.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 109. orr.

Nevadako hiri handiko Greatest kasinoan bizpahiru hilabete eman zituen atezain lanetan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 32. orr.

Handik bizpahiru egunen buruan, Narbaitz Behauzeko errienta heldu zait ikustera.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 56. orr.

Bizpahiru asteren buruan, bi gizon eta bi emazte, lapurtar laborarien gisara bezti, atera ziren Donibanetik Azkainerantz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 293. orr.

Bizpahiru minuturen buruko, eta xuxen jakin gabe zer eginen nuen, autotik jalgi nintzen eta itsasoari buruz joan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 169. orr.

Eta halaxe, gustura jardun nuen bizpahiru urtean.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 124. orr.

Etxetik alde egin eta handik bizpahiru urtetara kantaria bortizki hilda aurkitu zuten Milango Scala antzokitik hurbil eta Kurt egin zuten errudun.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 158. orr.

Denak isildu ziren, bai baitzekiten solas hartan aurrera jarraituz gero bizpahiru egunerako muturtuta ibiltzea baino ez zutela lortuko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 34. orr.

Bizpahiru eguneko bizarrak andraren aurpegiko azala gorritu du.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 188. orr.

Zizare gotorra zapatetan bihurdikatzen zitzaion, laster beste bizpahiruk segitzen ziotela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 159. orr.

Orduan konturatu nintzen, edo ginen, zalantzan genituen bizpahiruren artean ez zegoela sofa-oherik bat ere.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 8. orr.

Nebak, berriz, buruari eragin zion, eta bizpahirutan itxi eta zabaldu zituen begiak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 70. orr.

Peterrek egunean bizpahirutan ematen zion edabe hura.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 278. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

astean bizpahiru (11); astean bizpahiru aldiz (7); azken bizpahiru (23); azken bizpahiru urte (6); azken bizpahiru urteotan (4); baina bizpahiru (17); baino bizpahiru (16); baino bizpahiru egun (4); baino bizpahiru urte (4); baziren bizpahiru (4); berdin bizpahiru (4); bertze bizpahiru (8); beste bizpahiru (32); beste bizpahiru aldiz (6)

bizpahiru alditan (7); bizpahiru aldiz (108); bizpahiru aldiz errepikatu (6); bizpahiru aldiz ikusi (6); bizpahiru aste (34); bizpahiru aste beharko (4); bizpahiru asteren (4); bizpahiru asteren buruan (4); bizpahiru astez (7); bizpahiru aukera (4)

bizpahiru baso (4); bizpahiru bider (7)

bizpahiru egun (52); bizpahiru egun barru (4); bizpahiru egun lehenago (5); bizpahiru eguneko (6); bizpahiru egunen (15); bizpahiru egunen buruan (14); bizpahiru egunera (9); bizpahiru egunetan (13); bizpahiru egunetarat (7); bizpahiru egunez (27); bizpahiru ehun (4); bizpahiru esaldi (6)

bizpahiru galdera (4); bizpahiru gauza (16); bizpahiru gizon (7); bizpahiru gradu (6); bizpahiru gutun (4)

bizpahiru hilabete (33); bizpahiru hilabeteko (4); bizpahiru hilabetera (5); bizpahiru hilabetez (7); bizpahiru hitz (19)

bizpahiru kantu (6); bizpahiru kide (4); bizpahiru kilometro (5)

bizpahiru lagun (15); bizpahiru lagunek (4); bizpahiru lagunekin (4); bizpahiru lagunen (4); bizpahiru lekutan (4); bizpahiru liburu (4)

bizpahiru metro (7); bizpahiru mila (4); bizpahiru minutu (5); bizpahiru minuturen (4)

bizpahiru ordu (12); bizpahiru orduz (8); bizpahiru oren (10); bizpahiru orenez (5); bizpahiru orri (4); bizpahiru orrialde (5

bizpahiru partida (6); bizpahiru pauso (6)

bizpahiru segundo (4)

bizpahiru talde (5)

bizpahiru urte (79); bizpahiru urte barne (7); bizpahiru urte barru (8); bizpahiru urte lehenago (4); bizpahiru urtean (8); bizpahiru urteetan (5); bizpahiru urteko (5); bizpahiru urteotan (4); bizpahiru urteren (8); bizpahiru urteren buruan (7); bizpahiru urtetan (7); bizpahiru urtez (13)

da bizpahiru (11); dela bizpahiru (9); dira bizpahiru (9); diren bizpahiru (7); doi doia bizpahiru (4); doia bizpahiru (4); duela bizpahiru (35); duela bizpahiru aste (8); duela bizpahiru hilabete (4); duela bizpahiru urte (16); dute bizpahiru (4)

egunean bizpahiru (7); ere bizpahiru (6); eta beste bizpahiru (6); eta bizpahiru (87); eta bizpahiru aldiz (5); eta bizpahiru egun (4); eta handik bizpahiru (4); handik bizpahiru (26); handik bizpahiru egunen (5); handik bizpahiru egunera (7); handik bizpahiru egunetarat (6); hurrengo bizpahiru (5); ondoko bizpahiru (5); orain bizpahiru (7); orain dela bizpahiru (6); urtean bizpahiru (11); urtean bizpahiru aldiz (7); zen bizpahiru (8); ziren bizpahiru (5); zituen bizpahiru (4); zuen bizpahiru (7); zuten bizpahiru (4)


bizpahirulau zenbtz bi, hiru edo lau.

Azkenera, zizpa bat zutenek, bizkarrean suaren itzulian ibili ondoan, bizpahirulau tiro botatzen zituzten airera.  Herria   2005-06-23


bizpahiruna banatz. bakoitzari bizpahiru, bakoitzak bizpahiru.

Gero bizpahiruna gauza esan ditugu batak besteari ulertu gabe, bostekoa eman diogu elkarri eta poliziak keinuka adierazi dit nondik jo behar nuen hiritik irten eta Teheranerantz jarraitzeko.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 141. orr.

Gero olerkiak moldatzen hasi nintzen eta orain arte argitaratu diren sei olerki liburuetatik bizpahiruna poema agertzen dira liburu honetan.  Berria - Kultura   2004-05-14


bizpahirunazka adlag bizpahirunako multzoetan.

Frantses anitz, bizpahirunazka, kanpalekutik eskapatzen ziren, mendealera buruz, auto stop eginez.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 141. orr.


bizpahirur ik bizpahiru.

bizpairu ik bizpahiru.

bizpalau (ETCn 58 agerraldi,) zenbtz ipar zenbait.

Gauza harrigarria, tropa guzietan bizpalau gidari, ainitzetan emazte gazte batzu eta neska gazteak nagusi, ikusliar emazte gazte batek ziola: "gure geroa emaztea da!  Herria   2005-06-09

Azken honen jeinuaz eta bizimoldeaz bizpalau ohar oraino egitea zilegi izanen zait.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 499. orr.

1936an, Sanjurjo, Mola, Queipo de Llano, Franco eta beste bizpalau jeneral errebelatuk Espainiako gerla piztu zutelarik, Nazioen Batasun Demokratikoak ez ikusiarena egin zuen, non intervention delakoaren aitzakiaz.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 74. orr.

Kolegioan borroka izan ginuen ikasleen artean eta baginen bizpalau mutiko han, Iratzeder aita, Belokeko Abadea eta... bizpahiru lagun Francoren kontra ginenak eta beste guztiak alde ziren, eta gure irakasleak ere.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 95. orr.

Banekien, hamar, ehun aldiz entzunen nituela solas berak, bizpalau egunez.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 38. orr.

Berrogoita bizpalau urteko gizonak dantzari beztitzen dira.  Herria   2003-05-01


biztanketa iz populatzea.

Filosofo madrildarra holakoxe samintasun metafisikoetan txirtxirtzen bizi den bitartean, kontsolamendu paregabekoa da E. Philipon baten liburua [...] non ere aurkezten baita tesi berri-berri bat, Iberiako biztanketa nola agitu bide zen.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 197. orr.


biztanle (1.865 agerraldi, 149 liburu eta 781 artikulutan; ETCn 177.354 agerraldi) 1 iz lurralde edo herri batean bizi diren lagunetako bakoitza. ik bizilagun 4.

Jauregiak botatzen zituen, hiriak suntsitzen; herrialdea eta biztanleak ikaraturik zeuden haren orroez.  Elizen arteko biblia   Ez 19,7

Dorretxeko beste biztanleak Martzelina eta bost morroinak ziren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 51. orr.

Hori da Atzeko Etxeko biztanleek denbora guztian elkarri hitza kentzen ez dioten une bakarra.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 133. orr.

Kalezuloko biztanle guztiek dakite odolaz elikatzen den kriminala naizela.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 138. orr.

Herri barneko biztanle guztiek ezinikusi ilun eta azaltzen zail bat sentitzen baitute harresiez kanpoko herrikideengana.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 22. orr.

Hiriko biztanleak ez ziren matxinatu okupatzailearen kontra.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 36. orr.

Greccioko biztanleak ezbeharra ezbeharraren gain jasaten ari ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 301. orr.

Podaroshna horretan Nikolas Korpanoff izena ageri zen, merkataria, Irkutskeko biztanlea.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 64. orr.

Zugarramurdiko biztanleak oro, kantoi gorriko eliza zuri zabalera eta Mukurustako iturri freskora hurbildu dira, aurrealdeko plaza mukurru beteaz.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 139. orr.

XIX. mende erditsuan, Erronkariko biztanleek ardietsi zuten Erriberako Bardenas deitu lurraldera joaiteko baimena beren artaldeekin negu bazketara.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 158. orr.

Hori egia hutsa zen, ezinezkoa baitzitzaien harako bidaia-baimena lortzea Alemaniako eta Hungariako biztanleei.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 28. orr.

Atacamako desertuan badago 300 000 biztanleko hiri bat.  Herria   2004-03-25

Lur hotzetako biztanle horiek inuit deitzen zieten beren buruei.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 174. orr.

Greziarren artean, hartutako hiri bateko biztanleek libertate zibila galtzen zuten.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 259. orr.

Planetako biztanle aberatsenen (%25) errenta eta biztanle pobreenen (%20) errenta konparatzen baditugu, aldea, orain hogei urtekoa halako bi egin da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 269. orr.

Eta har ezazu gogoan Marteko biztanleak gu baino gehiago direla agian.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 392. orr.

Haiek betiere 22-23 urte, eta nik beti bat gehiago, urrunagoak eta ulertezinagoak zaizkit, galaxia ezberdinetako biztanle.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 49. orr.

Entzun hau, herri guztiok, egon adi, munduko biztanleok.  Elizen arteko biblia   Sal 49,2

Munduak, orduan, 1.625 milioi biztanle zituen.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 54. orr.

Lurrak dituen 6.200 milioi biztanleetatik 2.800 milioi egunean bi dolar baino gutxiagorekin bizi dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 269. orr.

Mexikon bakarrik, hogeita bost bat milioi biztanle ziren Cortés iritsi aurretik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 27. orr.

Hogeita bost urtetan, Europak 35 milioi biztanle galduko du, eta 159 milioi langile berri beharko ditu.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 130. orr.

Brasilen 45 miliun biztanle goseak jotzen baititu.  Herria   2004-07-22

Jendetza: 70 milioi biztanle gutti gorabehera.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 168. orr.

Biztanleak progresio geometrikoan biderkatzen dira munduan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 126. orr.

Afrika, Asia eta Latino Amerikako garapen-bideko ekonomien biztanleko errenta, batez beste, %2,5 urteko hazi zen 1966 eta 1997 bitartea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 136. orr.

Nafarroako enpresetan urte haietan egin zen gastua, BPGren %0'45koa izan zen, eta beraz, pentsatu behar dugu aurkeztu ziren patente kopurua (milioi bat biztanleko), 7 eta 44 bitartekoa izango zela.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 141. orr.

Euskal Autonomia Erkidegoko biztanleriaren aztarna ekologikoari buruzko azterketa argitaratu zuen: 4,66 hektarea biztanleko.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 68. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Biztanle nagusienentzat unibertsitatea urrun egon izan den zerbait da.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 17. orr.

Lana dutenak edo lana bilatzen ari direnak dira biztanle aktiboak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 29. orr.

Biztanle iraunkorrak ez ziren 16 urtetik gorako gizonezkoentzat INS Immigrazio eta Naturalizazio Zerbitzua erakundean erroldatzeko betebeharra ezarri zuen Gobernuak.  Berria - Mundua   2004-10-21

Struga hiriko biztanle eslaviarrak gutxiengoan geratuko dira albaniarren artean.  Berria - Mundua   2004-07-24

Gobernuak, bere aldetik, janjauid milizia arabiarrak erabili ditu biztanle beltzen aurka.  Berria - Mundua   2004-11-19

Biztanle judu guztiak gonbidatuta daude Hiri Zaharrera joatera, uztailaren 15eko arratsaldeko 6ak baino lehen. Ipar Europako Rhinez bestaldeko oihanetako biztanle barbaroak.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 13. orr.

Biztanle arabiar eta musulmanei, baita erakunde politiko eta herritarrei ere «Falujako sufrimenduaren aurka agertu eta bidegabekeria honekin amaitzeko», eskatu zien.  Berria - Mundua   2004-11-10

Zilegi genuke guk, Lurreko biztanle errukarriok, lotsagabeki galdetzea zer duzun amets?  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 245. orr.

Hegoaldeko Filipinetako malaysiar biztanle fedegabeak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 194. orr.

Eskualde haietako biztanle indioen kontra.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 70. orr.

Japonia zen, une hartan, europarra edo europar biztanleek jendeztatua ez zen metaketa-leku beregain bakarra.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 57. orr.

Aldea are handiagoa zen iragaitzazko biztanleak kontuan hartuz gero,  Askoren artean   «Rataplan» - 60. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Egituratze politikoa esatean, nazio-hizkuntza eta erlijio bakarra indarrez ezartzea, biztanle-taldeak administrazio zentral indartsu zapaltzaile baten mende ordenatzea ulertu behar da. deklaratzen du ezen probintzia, printzerri, herrialde, kantonamendu, hiribildu eta biztanle-komunitateen pribilegio partikular guztiak, diruzkoak nahiz beste edozein eratakoak, abolituta gelditzen direla errekurtsorik gabe.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 35. orr.

Hori dela eta, biztanle kopuruak Malthusen teorien arabera aldatzen dira: 1800 eta 1900 urteen artean Europako biztanle kopurua biderkatu egin zen, eta 400 milioiraino iritsi.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 127. orr.

Frantzian ikusten denez, mahasti-kopuru handia da biztanle-ugaritasunaren kausa lehenetako bat.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 103. orr.

Gehiegizko biztanle kontzentrazioek ingurumenari edo garapenari kalte egiteko arriskua dagoen lurraldeetan, edo biztanle dentsitate txikiak giza ingurumenaren hobekuntza galaraz eta garapena eragotzi dezakeenetan.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 114. orr.

Biztanleria zentsua, Biztanle errolda eta Biztanleria estatistika.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 221. orr.

Igandea izan zen egunik txarrena, New York ekuatore-oihan batean galdutako biztanle-gune bat bihurtzen den une ia-ia arnasa ere hartu ezin den horietako bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 260. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina biztanle (3); bat biztanle (8); bateko biztanle (6); bateko biztanle guztiak (3); bere biztanle (3); bertako biztanle (8); beste biztanle (5); bi milioi biztanle (4)

biztanle aktiboak (3); biztanle aktiboen (4); biztanle asko (9); biztanle askok (3); biztanle baino (24); biztanle baino ez (3); biztanle baino gehiago (11); biztanle baino gutxiago (3); biztanle bakarra (4); biztanle bakoitzak (6); biztanle bakoitzeko (12); biztanle bat (7); biztanle batek (7); biztanle baten (3); biztanle bizi dira (3); biztanle daude (7); biztanle dauzka (4); biztanle dira (5); biztanle ditu (33); biztanle ditu eta (4); biztanle dituen (17); biztanle dituen herrialde (3); biztanle dituzten (3); biztanle eginen (3); biztanle eta (9); biztanle gara (3); biztanle gehiago (19); biztanle gehiago izango (3); biztanle gehiago zeuden (3); biztanle gehiago zituen (3); biztanle gehien (4); biztanle gehienak (9); biztanle gehienek (6); biztanle gutxiago (8); biztanle gutxiko (4); biztanle guztiak (29); biztanle guztiei (8); biztanle guztiek (16); biztanle guztien (14); biztanle horiek (6); biztanle ia (3); biztanle inguru (20); biztanle inguru ditu (8); biztanle inguruko (5); biztanle ingurukoa (3); biztanle izatea (3); biztanle kilometro (3); biztanle kilometro koadroko (3); biztanle kopuru (8); biztanle kopurua (18); biztanle kopurua kontuan (3); biztanle kopuruak (3); biztanle kopuruaren (6); biztanle kopuruari (4); biztanle kopuruari dagokionez (3); biztanle multzo (3); biztanle ziren (4); biztanle zituen (13)

duen biztanle (4); erdi biztanle (3); eta bertako biztanle (3); eta biztanle (24); eta biztanle asko (3); eta hango biztanle (3); etxeko biztanle (4); europako biztanle (6); euskal herriko biztanle (9); gazteluko biztanle (3); haietako biztanle (3); hamar milioi biztanle (3); hango biztanle (6); herriko biztanle (12); herriko biztanle guztiei (3); hipermerkatuko biztanle (3); hiriko biztanle (11); hiriko biztanle guztiek (3); hiru milioi biztanle (3); honetako biztanle (6); horrek biztanle (3); ia biztanle (3); inguru biztanle (3); lurreko biztanle (3); mila biztanle (7); mila milioi biztanle (3); milioi bat biztanle (3); milioi biztanle (62); milioi biztanle baino (6); milioi biztanle daude (3); milioi biztanle dira (4); milioi biztanle ditu (10); milioi biztanle dituen (8); milioi biztanle gara (3); milioi biztanle gehiago (3); milioi biztanle inguru (3); miliun biztanle (10); munduko biztanle (6); planetako biztanle (3); zen biztanle (5); zenbat biztanle (4)

bateko biztanleak (5); bere biztanleak (3); bertako biztanleak (14); biztanleak ere (5); biztanleak eta (7); biztanleak ez (7); biztanleak ez dira (3); biztanleak gai (3); biztanleak galtzen (3); biztanleak izan (3); biztanleak oro (4); eta bertako biztanleak (3); eta biztanleak (10); guneetako biztanleak (3); hango biztanleak (13); hartako biztanleak (5); herri bateko biztanleak (3); herrietako biztanleak (3); herriko biztanleak (3); hiriko biztanleak (8); honetako biztanleak (3)

bertako biztanleei (3); biztanleei eta (5); die biztanleei (3); herriko biztanleei (4); honetako biztanleei (3)

bateko biztanleek (3); bertako biztanleek (14); biztanleek beren (5); biztanleek ere (5); biztanleek euren (4); biztanleek europako bulegoan (3); biztanleek ez (12); biztanleek ez dute (5); eta bertako biztanleek (3); eta biztanleek (4); euskal herriko biztanleek (9); hango biztanleek (8); herri horietako biztanleek (3); herrietako biztanleek (4); herriko biztanleek (10); hiriko biztanleek (5); horietako biztanleek (5)

miliun biztanleekin (3)

aebetako biztanleen (3); arabako biztanleen (3); bateko biztanleen (5); bertako biztanleen (18); bizi diren biztanleen (4)

biztanleen arabera (3); biztanleen artean (32); biztanleen arteko (4); biztanleen bi (4); biztanleen bizimoduari (3); biztanleen erdia (4); biztanleen erdiak (10); biztanleen erdiek (4); biztanleen esku (4); biztanleen eta (6); biztanleen gehiengoa (4); biztanleen gehiengoaren (3); biztanleen kopurua (5)

diren biztanleen (5); ditu biztanleen (3); ditu biztanleen artean (3); duten biztanleen (3); eaeko biztanleen (21); espainiako biztanleen (5); eta arabako biztanleen (3); eta bertako biztanleen (4); eta biztanleen (14); eta gipuzkoako biztanleen (4); europako biztanleen (3); euskal herriko biztanleen (10); gipuzkoako biztanleen (4); hango biztanleen (6); herriko biztanleen (18); herriko biztanleen esku (3); honetako biztanleen (3); inguruetako biztanleen (3); inguruko biztanleen (4); iparraldeko biztanleen (4); milioi biztanleen (3); munduko biztanleen (14); osoko biztanleen (3)

milioi biztanleetatik (10)

hango biztanleez (3)

milaka biztanlek (3); milioi biztanlek (7)

bat biztanleko (10); biztanleko edukiontzi (3); biztanleko errenta (9); biztanleko errenta erreala (3); biztanleko errentaren (3); biztanleko herri (8); biztanleko herrialde (3); biztanleko hiri (5); biztanleko hiriko (3); mila biztanleko (7); milioi bat biztanleko (10); milioi biztanleko (12)

biztanlerik ez (3); biztanlerik gabeko (4)

biztanletik gorako (13); biztanletik gorako udalerrietan (3); mila biztanletik (7)


biztanledun izond biztanleak dituena.

Uste dut hori honegatik dela: biztanlerik gabeko lurraldeek bereizten dituztelako herrialde txiki biztanledunak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 28. orr.


biztanlegabe izond biztanlerik ez duena.

Barruti biztanlegabeak ikertu, eta zuzendu nuen: [...].  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 0. orr.


biztanlego (ETCn 229 agerraldi) iz biztanleria. ik biztanleria.

Guk badakigu hemengo biztanlegoa bikoiztu egingo dela datozen urteotan.  Berria - Euskal Herria   2004-06-15

Asiako eta Afrikako biztanlegoaren egoera «hobetzeko».  Berria - Gaiak   2004-02-13

Biztanlego handia du [Indiak]: 80 bat milioi lagun.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 69. orr.

Trieste hiri subentzionatua da, biztanlego zaharra duena.  Berria - Kultura   2004-08-05

2015erako Europako biztanlegoaren erdiak alergiaren bat izango du.  Berria - Gaiak   2004-02-13

Antzuola, 2004 biztanle, Gipuzkoako herri industriala, Bergaratik hurbil dagona, herri errotik euskalduna, biztanlegoaren %80ak euskara mintzatzen duelarik.  Herria   2004-10-21

Caracasen biztanlegoaren %40a erabateko txirotasuenan bizi da.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 31. orr.


biztanleria (ETCn 78.716 agerraldi) 1 iz hiri edo lurralde bateko biztanleen multzoa.

Estatua pobrea izango da beti, bere biztanleria bere bizibideak baino handiagoa bada.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 265. orr.

Biztanleria zahartuz doan honetan, gero eta ahalegin handiagoa egiten du medikuntzak heriotza atzeratzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 241. orr.

Gizaldi honetan ia laukoiztu egin da biztanleria.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 12. orr.

Herri honetako biztanleriak ez dauka industria bat besterik, ur lana.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 108. orr.

Hara hemen biztanleria urritzeko zentzuzko bide bakarra.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 265. orr.

Azken solairuko biztanleria, batez ere, oso ugaria eta xelebrea zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 120. orr.

Izarren Gerra zeritzan Reaganen paranoia hura zela eta, baseko biztanleria 10.000 soldadura igo omen zen -Kalaallit Nunaateko inuit guztien laurdena-.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 176. orr.

Biztanleriaren berezko hazkuntzak ingurumenaren babesaren inguruko arazoak eragiten ditu etengabe.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 108. orr.

Biztanleriaren hazkundearen presioa dela medio, hasiak ziren jada oso emankortasun eskaseko lursailak lantzen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 251. orr.

Biztanleriaren gehitzea zela-eta, jaisten ari ziren kapitalaren mozkinak, biztanleen ugaltzearen ondorioz emankortasun gutxiagoko lurrak landu behar baitziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 40. orr.

Biztanleriaren biziraupena ziurtatzeko.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 53. orr.

Biztanleriaren zaharkitze prozesua eta migrazio fluxuak dira, azterketa horren arabera, pentsio sisteman eragingo duten arazo nagusiak.  Berria - Ekonomia   2004-03-31

Egungo gizartean biztanleriaren gehiengoak onartzen du ondasun eta zerbitzuei buruzko mendekotasuna.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 87. orr.

Biztanleriaren gutxiengo txiki bat, struldbruggs direlakoak, hilezkor dira.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 20. orr.

Urte gutxian, Europak bere biztanleriaren heren bat galdu zuen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 26. orr.

Iparrak biztanleriaren %25 izanik, bitarteko naturalen %80 xahutu eta hondakinen %75 ekoizten du.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 317. orr.

Berrogei bat urtetan, Espainiak mundu berriaren konkista burutu zuen, eta hura kolonizatzen ere hasi zen, [...] bidean azteken eta inken zibilizazioak deuseztatuz, eta bertako biztanleria suntsituz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 27. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Merkantilista gehien-gehienek bazekiten biztanleria ugaria eta langilea, lur emankorra eta klima egokia, manufaktura eta itsas armada aktiboak zirela aberastasunaren benetako sorburua eta bermea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 36. orr.

Behin-behineko Euskal Gobernuari leial izandako biztanleria zibilak jazarpenik ez zuela jasango bermatzea.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 33. orr.

Gogoz kontra lanik ez duen biztanleria aktiboaren portzentaje gisa definitzen baita langabezia-tasa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 112. orr.

Alde batean komunitate inperiogilea izaten da [...] beste aldean, biztanleria konkistatua egoten da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 91. orr.

Gobernu honen gaitzik handienetakoa gehiegizko biztanleria da.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 106. orr.

Emendatze prozesua kanpoko jendeari lotua da erabat, eta bertako biztanleriaren beherakada nabarmena estaltzen du.  Berria - Euskal Herria   2004-03-30

Guatemalan, 1998an, Giza garapenaren Indizea [...] landako biztanleriarentzat 0,536koa izan zen eta hirikoarentzat berriz 0,672.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 270. orr.

Trieste subentzioetatik bizi da, biztanleria zaharra du, industria handirik ez.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 60. orr.

Inperio Austrohungariarra desagertuta, Hungaria muga estu batzuetan kateatutako herrialdea zen, hungariar biztanleriaren zati handi bat inguruko estatu berrietan gelditu baitzen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 9. orr.

Kapitalismoak ez duela zertan zabaldu europar biztanleria dagoen herrialdeetan bakarrik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 135. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Biztanleria mugimenduak edo jaiotze-tasa ez dira aski gorakadak azaltzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-03-30

Ez dugu berba egiten jarraitasun-ez berari buruz deskribatzen dugunean atalase epistemologiko bat edo biztanleria-kurba batek goraka egiten duen puntua edo teknika aldaketa bat.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 15. orr.

Biztanleria zentsua, Biztanle errolda eta Biztanleria estatistika.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 221. orr.

Europak ez zituen bere biztanleria-soberakinak bakarrik esportatzen; kapitalen irteerek ere goranzko mugimendu ikusgarria izan zuten 1840 eta Lehen Mundu Gerraren artean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 54. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

biztanleria aktiboa (3); biztanleria aktiboaren (15); biztanleria aktiboaren inkestaren (3); biztanleria eta (4); biztanleria osoa (4); biztanleria osoa kontuan (3); biztanleria osoaren (9); da biztanleria (3); den biztanleria (3); du biztanleria (3); eta biztanleria (11); euskal herriko biztanleria (5); herriko biztanleria (5)

bertako biztanleriaren (3); biztanleriaren arazoa (3); biztanleriaren erdia (3); biztanleriaren erdiak (3); biztanleriaren eta (5); biztanleriaren eta etxebizitzen (3); biztanleriaren gehiengoak (3); biztanleriaren gehiengoarentzat (3); biztanleriaren hazkundea (3); biztanleriaren ia (3); biztanleriaren parte (4); biztanleriaren parte handi (3); biztanleriaren zaharkitze (3); da biztanleriaren (3); duen biztanleriaren (4); ebko biztanleriaren (3); eta biztanleriaren (12); munduko biztanleriaren (9); zuen biztanleriaren (3)

biztanlerik ez (3); biztanlerik gabeko (4)


biztanletza iz biztanleria.

Gure Lurraren gain-biztanletza mehatxugarria.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 158. orr.

Beronek, hain zuzen ere, izurriteen bidez orekatzen baitzuen biztanletza; kendu egin dizkiogu izurriteok eskumenetik, ordea.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 159. orr.


biztu (ETCn 290 agerraldi; cf piztu ETCn 50.413 agerraldi), biztu, bizten 1 da/du ad piztu.

Ez duzu zigarroa biztu behar?  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 150. orr.

Ebanjelioak aipatzen du nola emakume batek, drakma bat galdu ondoren, kriseilua biztu zuen eta bilaka hasi zen etxe guztitik.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 81. orr.

Horrela mintzaturik, kandela bat biztu zuen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 283. orr.

Norbaitek lukainka batzuk atera zituen nonbaitetik, eta berehala biztu zuten harginek sua bokoi lehertu baten.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 49. orr.

Horri esker hartu ahal izan nuen oraino bizturik zen argiontzi bat itzaltzera joan eta lurrera botatzeko parada.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 214. orr.

2 irud/hed

-Eguerdian, tragotxo batzuk egin eta biztu egiten zara.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 29. orr.

Kontu horiek aski xeheki azalduko dira, zure interesa bizteko.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 120. orr.

Sinale hurrak jaten zirela aurretik, ernal indar biziak bizteko.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 178. orr.

Oro gaztiga iezadazu: zerk biztu dituen zure susmoak, zerk baieztatu dituen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 295. orr.

Alaitasunak desira zuen biztu, eta desirak, berriz, xarma berriak eman zizkion alaitasunari.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 243. orr.

Ideia handiak katastrofe handietan bizten omen dira.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 239. orr.


blablabla iz hitz jario atergabea.

"Publiko" bilakatzear zeuden ikastoletan zela euskara hilarazten eta etxean bezain, nehon ez hobeki, blablabla etengabea, biba Frantzia, biba Errepublika oihuka bukatu zuen arte.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 48. orr.

Henrik polonieraz egiten zituela bere otoitzak, begiak apalduta, hatzak gurutzatuta, jaka eta mahonezko galtzak, busti-bustita zintzilik... Eta ezin isildu bere blablabla hura polonieraz...  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 48. orr.

Euskara hiltzen baldin bada altxor bat desagertuko zaigu eta blablabla.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 75. orr.


blag iz

Ordenagailu bidezko chat edo blag-a da idatzizkoak ahozkotik zenbat izan dezakeenaren adibide argiena: idatzi egiten da, baina hizkuntza-modua ahozkoa du.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 108. orr.


blaga iz txantxa.

Irri egin dizute lagunek hastapenean, blaga dela uste dutelarik.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 143. orr.

Gatzik gabeko blagak dira zuretzat.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 46. orr.

Han, berriz, berriketa, solasa eta blaga jardun dugu.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 180. orr.

Horien jarduna blaga besterik ez duk, jeneralean polizia-kutsu nabarmena izaten duena, gainera.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 25. orr.

Maite dut "blagan" artzea... eta ba, entzutea ere.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 185. orr.


blai (ETCn 2.310 agerraldi) 1 adlag erabat bustirik.

Blai eginda nago, gauero bezala, azken ekitaldi honen ondoren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 295. orr.

-Hau kuxidadea! -esan zion Patriciak, haurrarengana hurbildu eta eskuetatik helduz-, blai eginda zaude!  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 68. orr.

Blai eginda zetorren, eta ea euria ari zuen galdetu zion On Camillok.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 67. orr.

Galtzak blai eginda neuzkan, zauriari zerion odol beroak bustita.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 182. orr.

Izerditan blai egin eta gero ere, ez zion usainari erreparatzen eta dutxaren erabilera ahaztu egin zitzaiola ematen zuen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 15. orr.

Izerditan blai ireki du atea.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 82. orr.

Arnasestuka eta izerditan blai mintzatu zen Fernando Goñi partida amaitutakoan.  Berria - Kirola   2004-03-30

Gero, izerditan blai zuen ilea kendu zion bekokitik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 293. orr.

Negar egin nuen gau hartan, eta negar-malkotan blai utzi nuen burkoa.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 99. orr.

Izerdi hotzetan blai.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 11. orr.

Izerditan blai eta dirurik gabe.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 27. orr.

Gau batez, inolako giza laguntzarik gabe, malkotan blai, bihotz osoz Frantzisko dohatsuagana jo zuen, laguntza eske.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 872. orr.

Kanibeta zorrotz batekin urratu dio sabelaldea, eta esku biak odoletan blai dituela, han ari zaio, meatzaria lurpean bezala, bularpeko sekretu guziak aztertzen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 51. orr.

Amasa, odoletan blai, bidearen erdian zetzan.  Elizen arteko biblia   2 Sm 20,12

Egongelara iritsi eta adio nire zoriona, ziplo amaitu zen: hantxe zetzan Miren, lepoa urratuta, odoletan blai.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 33. orr.

Ez duk itxura onik, odoletan eta lokatzetan blai, eta begitxo txuri pare horiek auskalo nora begira. kopeta gora, baina beharbada gure aita bezain izututa zeuden, hura bezala bere izerdi eta txixetan blai, koitadu ez izateaz edo lagun falangista bat ez izateaz damututa.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 177. orr.

Harry esnatu egiten zen gauez, izerdi hotzetan blai.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 14. orr.

Izerdiz blai berriro nik bekoki eta lepo aldeak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 51. orr.

Odolez blai eginda eraman zuten etxera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 852. orr.

Dena olioz blai zegoen, Faramirren jantziak eta hura estaltzen zuten burusiak barne.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 156. orr.

Urez blai dago landarea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 150. orr.

"Ez zaude blai?" galdetu zion berak.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 15. orr.

2 irud/hed

Argitan blai, ezta? Balkoi txikiko leihoa zabalik zegoen, granadondoaren kimuak sartaldeko eguzkiaren urrezko hautsean blai ageri ziren.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 100. orr.

Hiria barrez, ahotsez, txilin-hotsez eta argiz blai dago.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 162. orr.

Frantziskoren espiritua kontsolazio eta gozamenez blai zegoen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 591. orr.

Ohorez beteta eta atseginez blai bizi naizela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 778. orr.

Airea janari-usain koipetsuz blai zegoen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 408. orr.

Atzerago dendak, itxita, argitan blai.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 183. orr.

Lizarrako kaleak, more ilunean blai.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 182. orr.

Haserrearen kolorez blai zuen aurpegia.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 218. orr.

-Okey, ihardetsi nion dudaz blai.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 74. orr.

· Jainkozko eguzkiak blai egiten ditu honelako gizakiak, irudi eta figura guztitik garbituak eta aske direnak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 54. orr.

3 blai-blai adlag

Bidezidorra, blai-blai eginda, labain zegoan oso, eta harritsu ere bai tarteka.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 23. orr.

Baina, atea ireki orduko, emakume bat gelara sartu da, arropa blai-blai eginda, buruko ileak kopetan behera dituela.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 446. orr.

Bidezidorra, blai-blai eginda, labain zegoan oso. eskuak hainbeste odol errugaberekin blai-blai eginda dituzten gaizkile basati horientzat.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 23. orr.

Eskuz idatzi nahi baduzu, beso azpian oihaltxoa ipini beharko duzu, izerdiz papera blai-blai egin ez dadin.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 25. orr.

Ekaitza sortu eta euriak harrapatzen bagaitu eta burutik behera blai-blai utzi, zeinek esaten du horregatik naturak inmoralki diharduenik?  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 247. orr.

Nire erreferentzia zen eta nire oinarrizko laguna, nire arra eta nire emea, blai-blai uzten ninduen ukitzen ninduen guztian, Blai-blai, zikin-zikin, jota.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 103. orr.

Bozkario handian zen Ruche jauna, filosofiaz blai-blai eginik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 33. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

argitan blai (5); begiak malkotan blai (4); behera blai (5); bertsoz blai (4)

blai blai (20); blai blai eginda (6); blai dago (4); blai egin (10); blai egina (3); blai eginda (82); blai eginda dago (3); blai eginda eta (3); blai eginda nago (4); blai eginda zaude (3); blai eginda zegoen (3); blai eginda zeukan (3); blai egindako (6); blai eginez (3); blai eginik (9); blai egiten (7); blai egiten du (3); blai eta (19); blai ikusi (3); blai jarri (3); blai nengoen (7); blai utzi (8); blai uzten (3); blai zegoen (19); blai zeuzkan (3)

dena blai (4); eta blai (17); eta blai blai (3); eta blai eginda (6); eta izerditan blai (6); euritan blai (8); euritan blai eta (3); euskaraz blai (3); goitik behera blai (4); hezetasunez blai (3); hezurretaraino blai (3); hezurretaraino blai eginda (3); hotzetan blai (5); izerdi hotzetan blai (5); izerditan blai (55); izerditan blai eta (4); izerditan blai nengoen (4); izerditan blai zegoen (6); malkotan blai (15); malkoz blai (8); musikaz blai (3); odoletan blai (19); odolez blai (15); odolez blai eginda (3); sustraiez blai (13); uretan blai (3); urez blai (6)


blaitu (ETCn 1.037 agerraldi), blai(tu), blaitzen 1 da/du ad blai eginda gelditu edo utzi.

Zerrautsetan etzanda zeuden bi, begiak zabalik; hirugarrenaren odolak soinekoa blaitzen zion emakumeari.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 207. orr.

Kopeta blaitzen hasi zitzaidan, ez dakit lasterketak ala albisteak eraginda.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 71. orr.

Mundu berri honek ere odoletan blaituak ditu bere oinak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 47. orr.

Euriak blaituta, lehen baino zurbilagoa zirudien neskak.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 220. orr.

Musuzapia atera eta, euritan blaituz, ahal bezain ongi garbitu nuen aurpegia.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 125. orr.

Ez al dakusu batzuetan zer ur turrusta mehea behar den, landa zabalak ureztatzeko eta zelaiak blaitzeko?  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 341. orr.

Bakarrik eta lasai gelditzen zenean, basoak intziriz betetzen zituen, lurra malkoz blaitzen, eskuaz bularra jotzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 891. orr.

Egoeraren dramatikotasunak gora egin ahala Vanessa gajoaren begiak blaituz doaz.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 64. orr.

· Eta hotza iragazten zait hezur minberatuetaraino, are blaitzenago dizkidan arropa jada mela-mela egindakoetatik barna.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 140. orr.

2 irud/hed

Egunaren argiak blaitu zuen gela. eguzkia Mendi Harritsuen gainetik agertzen hasten da ekialdean, eta argi zurixka urrekara batez blaitzen du kabina.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 67. orr.

Eñaut bertan zegoen, eguzkiak okrez blaitzen zuen landa berdexka batean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 176. orr.

Haren arima blaiturik bide zegoen folkloreko kontakizunez.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 161. orr.

Ganduak mendi mazeletan luzakor bilakatzen ziren arratsaldeetan, kanpoaldeko bake hezeak blaitzen ninduen ni, eta soraiotzen, eta bake malenkoniatsu beraz kutsatzen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 341. orr.

Negarrari eman zion segidan, sentimenduz blaitutako negar inozo bati.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 78. orr.

Hau guztia argentineraz blaituriko azentuaz esaten zuen; baina ez argentineraz blaituriko euskaraz, baizik eta argentineraz blaituriko argentineraz.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 46. orr.

Zorionak eman zizkien dorre-eraikitzaileei, asmamena eta sormena bezalako dohain modernoez blaituriko beren sen praktikoarengatik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 299. orr.

Mem Ramiresek deiadar egin zuen, hunkipenak ahotsa blaitzen ziola.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 400. orr.

Bioteknologiaren inguruko eztabaida blaitzen duten aspektu etiko-sozialen garrantzia ez dago murrizterik.  Berria - Gaiak   2006-02-23

3 (era burutua izenondo gisa.)

-Hara bertzea -Edurnek, kotoi blaitua matelondotik urrundu gabe-.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 317. orr.

Gabardina blaituaren azpian irakasle zaharrak emaniko gutunazala sentitzen nuen, beldur eta larritasunezko dei bat bidaliz.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 126. orr.

Horrela eserita geratu ginen, kandela-kondoa erabat bukatu zain, edo gauerditik etxe inguruan uluka arbolen adaburu blaituak astintzen zituen haizea noiz baretuko, edo argia noiz urratuko.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 140. orr.

Leihoko kristal hautsietako batetik euriaren eragina entzuten nuen lurrean, ur-orratz fin atergabeak lore-multzo blaituetan jolasten.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 46. orr.

Larre huts, ihintzez blaituetan barrena itzulikatzeko gura zorrotzez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 111. orr.

4 (era burutua izen gisa.)

Burua apaldu baitzuen, txingor zakarraren jasak, ur zikinaren blaituak, txintik atera gabe zipriztindu zezan onartuz bezala.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 37. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

argentineraz blaituriko (3); batek blaitzen (3); blaitu eta (5); blaitu zituen (3); blaitu zuen (5); blaituta eta (3); blaitzen ari (3); blaitzen du (4); lurra malkoz blaitzen (3)


blasfemari izond biraolaria, biraoegilea.

Parisen, hiri katolikoa inon katolikorik bada, duela bortz egun, miliziakoek zati-zati eginen zuten, beren alabardekin, Kalbinoren alaba blasfemaria.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 17. orr.

-Milaka herritar agertu omen dira ongi etorri egitera, guztiak elizak irudi blasfemariz hustu eta Erlijioaren tenplu bilakatzeko prest!  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 177. orr.

Don Juan, ordea, ez da zentzuzkoa, ez baitu ez inor eta ez ezer errespetatzen, blasfemaria da.  Berria - Kultura   2006-02-17


blasfematu blasfema, blasfematzen da/du ad birao egin.

Apezak ere meza garaian jendeari bizkarrez altxatzen zuen zerura eta hor, iruditu zitzaion ohointzaz gain, Jainkoa zuzenean blasfematzen ari zela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 81. orr.

-Isil zaitez -erraten zion antolatzaileak larderiaz-, hor blasfematzen ari zara.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 132. orr.


blasfematzaile izond biraolaria, biraoegilea; blasfematzen duena.

Zu guztiahalduna zarenez, lagun iezadazu, aupa eta lagun iezaiezu nire soldaduei garaipena erdiets dezagun, etsaiak zure izen ezinago santuaren blasfematzaileak eta burroegileak baitira.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 176. orr.


blasfemia (ETCn 63 agerraldi) 1 iz biraoa.

Blasfemia antzekoa zen hura.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 149. orr.

Blasfemia egiteagatik fatwa ezarri eta Egipton argitaratzeko debekua jaso zuen.  Berria - Kultura   2004-07-21

Ustez blasfemian ziharduten jendeen seinalatzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 182. orr.

2 irud/hed

Unibertsoko eremu bat [...] aginte nagusi izengaberen batek kaosarentzako santuario gisa gorde zuela aldarrikatzea asegarria izan zitekeen historialari antinomikoentzat, baina blasfemiatzat hartuko zuketen zientziaren jarraitzaile zintzo guztiek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 307. orr.


blasfemio iz biraoa.

Eta ateraldi horrek ditu osoki asaldatu, izigarriko blasfemioa zela hori.  Herria   2002-11-28


blasoi iz armarria, ezkutarma.

Etxe bat ageri da, harrizko etxe handi balkoiduna, ikusi batean Espainiaren armarritzat hartu dudan blasoi batekin, hain arranditsu eta inperialki girgileztatua izaki.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 78. orr.

Katalogorik eduki ezean bat galdu egiten da museo horretan, are okerragoa da banderei blasoiak gaineratzen bazaizkie.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 58. orr.

Bazegon ohe eder, landu bat, hosto-irudiekin eta garai batean urreztatua egon behar zuen blasoi noble batekin.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 95. orr.

· Baina, don Juanek eta don Gil Périz Oinazkoak, lepatzikia sendo eta burua goian izaki, odol bizitan irabazi nahi dituzte blasoiak beren harmarritarako.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 134. orr.


blasoidun izond blasoia duena.

Hortik karrika blasoidunak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 177. orr.


blastadatxo iz

"Hik ez motel, harunzko hark!" egin dio buila blastadatxo bat emanez, ttikia.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 195. orr.


blastomero iz enbrioiko zelula bereizi gabea.

Sei edo zortzi zelulako estadioan dagoen enbrioi bati kendutako zelula batekin blastomero edo birekin egiten da.  Berria - Gaiak   2004-11-02

Era berean, komeni da beste kontu bat argitzea ere: aztertu beharreko enbrioiari blastomero bat edo bi kentzeak ez dio hari kalterik egiten.  Berria - Gaiak   2004-11-02


blaugrana iz Barcelona futbol taldeko jolakaria.

Askotan iritsi ziren blaugranen atera, baina ez zuten golik egiten asmatu.  Berria - Kirola   2004-09-15

Blaugranak indartsu itzuli dira Txapeldunen Ligara, eta berragerpena Europako agertokirik zirraragarrienetako batean egingo dute: Celtic Parken.  Berria - Kirola   2004-09-14

Blaugranek Liga irabazi zuten aspaldiko partez, estiloan eta edukian arrastoa utzita.  Berria - Kirola   2006-01-14


blaust ik plaust.

blausta ik plaust.

blaustada ik plaust 2.

blazer iz sport jaka, eskuarki flanelazkoa.

Zetazko lepokoak eta belaontzi-klubetako blazerrak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 37. orr.


blenorragia iz sexu bidezko infekzioa, Neisseria gonorrhoeae bakterioak eragina.

Hirugarren egunean halako azkura sentitzen hasi zen pixa egitean eta laugarrenean iturri segurutik jakin zuen blenorragia kutsatua ziola emakumeak. berehala gogoratu baitzuen nola kontatu zion hildakoak Dakarko emakumearekin pasatutako ametsezko gaua, sotorako descendre hura, eta ondorengo blenorragia, 914z sendatutakoa.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 89. orr.

Napumocenok berak aitortu izan ez balu Fonsecak ez zukeen sekula sinetsiko horrelako erokeriarik, batez ere blenorragiaren ondoren gizona burua kokatu eta bere merkataritzaz, bere Sportingaz eta bere Udalaz baino ez baitzen kezkatzen.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 124. orr.


blindaje 1 iz blindatzea.

Tanke batean munduko blindaje onena izan eta, hala ere, lehertu daiteke  Berria - Mundua   2004-12-09

2 irud/hed

Eskumenen «blindajea» eskatzen zioten Madrili Kataluniako hirukoak eta CiUk.Herritarrei dei egin zieten konpromisoa agertzera, «prozesuak behar duen blindajea ematera».  Berria - Mundua   2006-01-14

Ahalegin horretan murgildu ahala, pixkana ohartuko dira euren zoriontasunaren blindajea pitzaduraz betea dagoela.  Berria - Kultura   2004-09-18

Gavardek behin esan zion, bihotza zabalik, Quenu andrea emakume ederra zela zinez, baina berak "blindaje gutxiagokoak" nahiago zituela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 210. orr.


blindatu (ETCn 1.644 agerraldi), blinda, blindatzen du ad 1 xafla metalikoz babestu.

Uraniozko burua duten jaurtigaiak altzairuz blindatuta dauden tankeak eta eraikinak zulatzeko gai dira.  Berria - Mundua   2004-06-25

Pentagonoko eledunak Iraken zabalduak diren AEBetako Armadako ibilgailu guztiak blindatuak izango direla honezkero eta horretarako gastu militarren aurrekontua 1,2 miliar dolarretan handitu dela iragarri zuen atzo.  Berria - Mundua   2004-12-10

2 irud/hed

Handik berehala, elkarri sendo loturik geratzen dira hezurrak, garuna blindatzeko eginkizun berriari erantzuteko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 39. orr.

Hau idatzi aurreko laurehun urteetan jadanik, eliza hori guardian egon da [...] aitasantutzaren kasketaz eta hierarkiaren bular-babeskiaz astun blindatua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 138. orr.

Elenarekin hitz egin beharrekoa nuenak blindatu egingo ninduela erabaki nuen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 174. orr.

Generalitateak eskumen esklusiboak blindatuta edukiko ditu Madrilek eskumen horiek bereganatzea saihestu da horrela.  Berria - Harian   2005-10-01

Kontzertu Ekonomikoa blindatu behar dugu.  Berria - Euskal Herria   2006-01-03

ETAren ekimenaren hartzaile nagusia euskal gizartea da, eta euskal gizarteak izan behar du prozesua blindatzeko eragile nagusia.  Berria - Harian   2006-03-24

Frantziako auzitegi batek Warner Music disko ekoizlea eta Fnac saltokia zigortu ditu CDak kopien kontra gehiegi blindatzeagatik.  Berria - Gaiak   2006-01-20

Hauek, ordea, bizitza emozional eta profesional zoriontsu blindatuak dauzkate dagoeneko.  Berria - Kultura   2004-09-18

3 (era burutua izenondo gisa)

Gure soldaduek zergatik joan behar dute tokian tokiko txatartegietara metalezko piezen bila, tanke blindatuak babesteko.  Berria - Mundua   2004-12-09

Israelgo Armadako buldozer blindatuek gutxienez 16 etxebizitza birrindu zituzten Rafan.  Berria - Mundua   2004-10-15

Gizon bat bere sorterrira itzuli omen zuan bagoi blindatu batean -hartaz Lenin zuela izena besterik ez zekitean garai hartan- maletan boltxebikeen ideiak zituela.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 99. orr.

Autoa lehertzerakoan, estatubatuarren autobus blindatu bat zegoen ondoan.  Berria - Mundua   2004-11-28

Pepponek erantzun zion bost axola ziotela auto blindatuek.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 234. orr.

Leihatila blindatuaren gibeletik, frantses polizia gizonak bere bisitaren zergatia eskatu zion.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 210. orr.

Galerian tren blindatu bat zebilen atzera-aurrera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 94. orr.

Etengabeko bonbardaketa, artilleria eta infanteria blindatuak.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 75. orr.

Geuk topatutako dibisio blindatu baten kontra bonbardaketa misio bat abiarazteko.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 103. orr.

Noranzko bidea aukeratu behar du kolona blindatuak etsaiaren atzealdeari erasotzeko?  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 159. orr.

Ate blindatuak eta sarraila bortxa ezinak ekoizten ditu Ezcurrak.  Berria - Ekonomia   2004-09-26

Pistolarekin mehatxatu eta kaxa blindatuan zeukan guztia emateko agindu zion traje ederreko gazteak.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 128. orr.

Segurtasun handiko gela blindatu batean lapurtzen saiatu ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 99. orr.

Lurpeko gela blindatu batean gordeta, Londresen, gurasoek utzi zioten dirutza zeukan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 44. orr.

Hau bezalako kasuetan, On Camillok bezalako ukabil blindatuak ez zeuzkan edonor hasiko zen mutur zanpatzen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 206. orr.

4 (era burutua izen gisa)

Irakeko Guardia Nazionaleko beste 103 kide atzeman eta bi blindatu eta bi kamioi ere suntsitu zituztela eman zuen aditzera.  Berria - Mundua   2004-11-09

Erresuma Batuko Armadako blindatuak lehertarazteko Mendiko txaboletan FWAk dozenaka «zakur kamikaze» trebatuak zituela zabaldu zuen prentsak ondoren. Infanteriako soldaduek herrian sartu etxebizitzak arakatu eta hainbat susmagarri atxilotu zituzten; helikopteroak, blindatuak eta Irakeko indar armatu berrietako kideek lagunduta.  Berria - Mundua   2004-06-19

Blindatua metro batzuetara besterik ez zegoen manifestalariengandik.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 151. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

auto blindatu (4); blindatu bat (8); blindatu batean (4); blindatu baten (4); blindatu eta (3); gela blindatu (4); gela blindatu batean (3); ibilgailu blindatu (8); ibilgailu blindatu bat (3)

gela blindatua (3)

auto blindatuak (5); auto blindatuak eraman (3); blindatuak eraman (3); blindatuak eta (6); blindatuak ez (3); ibilgailu blindatuak (4)

prozesua blindatzeko (3)


blindatze iz xafla metalikoz babestea.

Aljerrek erakutsi zuen elkarrizketa mahai bat osatzeko blindatze teknikoak beharrezko direla.  Berria - Harian   2006-01-07


blog (ETCn 5.070 agerraldi) iz pertsona edo talde baten webgunea, zernahi gaiz mintzatzeko edo iritzia emateko erabiltzen dena.

Blog-ak web orri dinamikoak dira, eta ikasleekin lan egiteko aukera zabala eskaintzen dute.  Berria - Euskal Herria   2006-01-28

Blogekin herritarrak kazetari bihurtu dira.  Berria - Gaiak   2006-02-12

Luistxo Fernandezek, sorpresaz, bloga sortu zidan eta bloga esku artean izatea eta idazten hastea, dena izan zen bat.  Berria - Harian   2005-11-27

Komunikabide nagusiak ez dira, jada, politika aztertzen duten bakarrak, blog sortzaileek inoiz baino gehiago eragin dezakete eztabaidan.  Berria - Mundua   2004-10-02

Aurrera begira web orrialde osoagoa sortzeko asmoa badute ere, bitakora edo blog moduko helbidearekin egin du Frontis enpresak bere lehen urratsa Interneten.  Berria - Kirola   2004-05-29

Harrigarria da bertsolaritzaz soilik diharduen blogik ez izatea.  Berria - Kultura   2006-02-18

Duela urte eta erditik hona, bloga dauka Mendigurenek, Paperjalearen dieta izenekoa (www.eibar.org/blogak/mendiguren helbidean), eta hor ia egunero idazten du zerbait.  Berria - Euskal Herria   2004-05-05

Imanol Murua Uriak kontatzen du bere blogean.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 182. orr.

Blogetan demokrazia parte-hartzailea hazten.  Berria - Ekonomia   2006-04-05

Bloga nahitaez elikatu behar den zerbait dela onartu du.  Berria - Harian   2005-11-27

Neroni gertatu izan zait besteen blogetan sartu, eta bi astetan edo, ezer ez dutela sartu ikusi badut, hurrengoan ez naiz sartzen.  Berria - Harian   2005-11-27

Blogetan ari direnek, horiek badakite nortzuk diren euren jarraitzaileak eta zer eskatzen dieten.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 412. orr.

Luzaro ibili gara birrintzen ez soilik ezarririko autoritatea, baizik autoritate posible oro, eta orain edozein txotxolok uste du bere blogak Spinozaren Etika-k bezainbeste balio duela.  Berria - Kultura   2006-01-24


blogari 1 iz blog batean idazten duen pertsona.

Protestek oihartzun handiagoa hartu ahala, gero eta gehiago aipatu dute blogariek ere.  Berria - Ekonomia   2006-03-21

2004 eta 2005eko uda artean hogei bat blogari baino gehiago pasatu dira Irango kartzeletatik.  Berria - Gaiak   2006-01-04

Euskal blogariek euren bigarren topaketa egingo dute gaur arratsaldez.  Berria - Harian   2005-11-27

Euskarazko blogariek gaur Bilboko Kafe Antzokian egingo duten topaketa aitzakia izango da blogosferaren gaineko gogoeta egin, izan duen bilakaera aztertu eta sarean oraintsu sortu diren eremuak ezagutzeko.  Berria - Harian   2005-11-27

blogariena da gaur egun Euskal Herrian dagoen bigarren edo hirugarren talde editoriala: «Egunero-egunero euskaraz sortutako ehun idatzi baino gehiago sortzen dira blogen aitzakian».  Berria - Harian   2005-11-27

2 (izenondo gisa)

Inbidia nion, hori bai, Xabier Mendigureni, bera baitzen idazle blogari bakarra.  Berria - Harian   2005-11-27


blogintza iz blogen bidezko jarduna eta komunikazioa.

Blogak izatez norberaren bizipen eta gogoetak ezagutzera emateko sortu baziren ere, blogintzak eragin oso handia lortu du Interneten, eta baita hortik kanpo ere.  Berria - Harian   2005-11-27

Blogintzak edonoren esku ipini du sarean egoteko aukera.  Berria - Harian   2005-11-27

Euskarazko blogintza sustatzen eibar.org eta goiena.net izan dira aitzindari.  Berria - Harian   2005-11-27

Euskal blogintzaren inguruan eta bost urte hauetan euskal sarearen bilakaeraz oro har eztabaida planteatu nahi dugu, aurretik gure blogean eta topaketan bertan ere hizpide izan dugu gai hori.  Berria - Harian   2005-11-27


blogosfera iz blog komunitatea edo sarea.

Euskarazko blogariek gaur Bilboko Kafe Antzokian egingo duten topaketa aitzakia izango da blogosferaren gaineko gogoeta egin, izan duen bilakaera aztertu eta sarean oraintsu sortu diren eremuak ezagutzeko.  Berria - Harian   2005-11-27

Euskal blogosferan adibide argia da Joxe Aranzabal.  Berria - Harian   2005-11-27

Garagardoak hartu eta Noizpop DJak ipinitakoak entzunez, euskal blogosferaren bilakaera eta jarduna nolakoa izan den aztertuko dute topaketa horretan.  Berria - Harian   2005-11-27


blok 1 iz idazteko edo marrazteko orri multzoa, zeinak alde batetik itsatsiak baitaude halako moldez non erraza baita orriak multzotik askatzea.

Minutu bat baino lehen azaldu zen atzera, bi eskuak altxatuz era nabarmenean blok bat eta arkatz bi erakutsiz.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 377. orr.

Blok bat atera zuen sakelatik, eta gainetik irakurri.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 56. orr.

Blok batetik ebakitako paper puska besterik ez zen, bitan tolestuta.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 54. orr.

Ez omen da mugitzen bere esalditxoa blokean apuntatu arte.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 29. orr.

2 (izenondoekin)

Zementuzko ohe gainera jo duzu berriz, eta blok madarikatu horretan idatzitakoa gogoratzen saiatu zara.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 78. orr.

Deklarazio bat, lau zuloko blok frantseseko paper horian idatzia.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 155. orr.

Blok txiki bat poltsikoan duela ibiltzen omen da eta tarteka, inork gutxien espero duenean, kale bazter batean edo zebrabidearen erdian geratu eta hasten omen da idazten.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 29. orr.

Parkeko eserlekuan itxaroten nien denei, eta, gauez etxera heltzean, blok txikian idatzitako oharrak zuhaitz genealogiko baten modura antolatzen nituen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 79. orr.

Komisarioari begiratu nion eta bere blok txikian marrazkiren bat egiten ari zela iruditu zitzaidan, asperturik.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 51. orr.

Purua mahai ertzean utzi eta estilografikaz zerbait idazteari ekin zion, koratiloaren poltsikotik ateratako blok txikitxo batean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 205. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

blok txiki (3)


blokatu (ETCn 485 agerraldi), bloka, blokatzen 1 da/du ad bloketatu.

Argi eta garbi hitz egiten badiet, blokatu egingo dira.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 30. orr.

Biharko bukatu beharra daukat, eta erabat blokaturik nago.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 133. orr.

Emilioren sexua Noraren barruan mugituz imajinatzeak ezereztu egiten ninduen edozein lanetarako, blokatu, burua motozerra batekin erdibituko balidate bezala.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 153. orr.

Apur bat blokatuta sentitzen naiz, denbora asko inorekin hitz egin gabe pasatzen dudan bakoitzean bezala.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 153. orr.

Erreportaiaren hondar segundoek Poliziak hiriko zubiak nola blokatzen zituen azaltzen zuten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 57. orr.

Erreportaiaren hondar segundoek Poliziak hiriko zubiak nola blokatzen zituen azaltzen zuten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 57. orr.

Atea blokatu genuen; etorri zen Polizia, eta ezin sartu modulura.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 111. orr.

Izan zen EDSA izeneko iraultza pazifikoa: Manilako itzuli osoa egiten duen EDSA (Epifanio de los Santos Avenue) etorbidea arras blokatu zuten jendeek.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 191. orr.

Tankeak hemen blokatu genituen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 273. orr.

Inkestak blokatuak, txostenak desagertuak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 246. orr.

Aitonak bankuan zeukan urre guztia kendu zieten izebei, eta bertan zeuzkaten kontu korronteak blokatu zizkieten aitona fusilatu ondoren.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 128. orr.

Palestinarren kontrako erasoaldi militar handi bat abiatzearen kontra agertu zen Olmert, eta PAN «entitate etsaitzat» deklaratzeko zenbait aholkularik eginiko proposamena blokatu zuen.  Berria - Mundua   2006-04-19

Egun arte erreforma oro blokatu duten kontserbadoreen esku dago erakunde hori.  Berria - Mundua   2004-02-03

Roazhon edo Poitiersko geltokietan manifestariek zirkulazioa blokatu dute.  Berria - Ekonomia   2006-03-08

Hastapenean egoera blokatua bazen ere, aitzinamendu zerbait izan da azkenean: IKASek pundu zenbaitetan urrats bat egin du.  Herria   2001-11-08

Diru sarreren urritasun eta ezegonkortasunak, eta etxebizitzen prezioak Gipuzkoako gazte askok independizatzeko duten gogoa blokatu egiten du.  Berria - Euskal Herria   2004-10-26

Herriko Etxeen diruzainak prefetaren abisua izanik, sosa blokatua duela, eta ondorioz ez dela Laborantza Ganberara joanen.  Berria - Harian   2005-07-27

Noski ikusi dute kontua blokatuta duzula... martxotik.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 169. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Behin eta berriz asaldatzen zuen bere amesgaiztorik okerrenetariko batean, hegazkin kamikaze baten kontrol blokatuen aurrean ikusten zuen MTGDk bere burua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 505. orr.


blokatze iz

Bestalde, blokatze batzuk balira, hemengo hautetsi batzuekin, Paueko departamenduarekin edo Parisekin, komunikazio aktibo batean sartu behar genuke.  Berria - Euskal Herria   2004-01-09


bloke (orobat blok g.er.) 1 iz atal bakar batek osaturiko masa gotorra eta astuna.

Marmola ez da mota berekoa izaten eskualde guztietan, baizik eta leku batzuetan blokeak gatza bezalako pikor distiratsuak dituztela jaiotzen dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3430. orr.

Harkaitz bertikal luze baten orpoan, lurrean erdi hondoratua zen marmol zuriko bloke bat ikusi nuen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 207. orr.

Blokeak azukrezkoak balira ere, parajearen garraztasuna eta hotza berdintzeko ez lirateke gauza.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 277. orr.

Leihatilaren kontra-kontra, ordea, porlanezko bloke bat zegoela kausitu nuen, aire-bonbardaketek eragin zezaketen pitzaduretatik babesteko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 178. orr.

Etxea handi samarra zen eta, belardiko murruak bezala, marmolezko blokez nahasiriko harri lehorrez egina zen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 209. orr.

On Camillo bere baitan bildu zen eta gero, kolpetik, bularreraino altxatu zuen altzairuzko bloke ikaragarri hura.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 122. orr.

Lanegunetan ez bezala, ez da ke-adarrik ageri tximinietan gora, galdaretan ez dator burdina irakinik; ez dabil bagoirik bloke tzar goriak triki-traka garraiatzen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 15. orr.

Behean, dorre karratu bat, hirurogeita hamar metro garai, bloke itzelez egina; haren gainean, bigarren dorrea, oktogonala.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 148. orr.

Oteizak harrizko bloke txikiak landuz eman zion jarraipena argiarekin hasitako esperimentazio lanari.  Berria - Kultura   2004-10-08

Harrobiko blokez betetako gurdiari tiraka.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 14. orr.

Bloke bat dirudi lehenaldiak.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 39. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Era onean bakoitzak bere tokia hartu zuen elizan, denak harri bloke batean bezala.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 76. orr.

Babesaren zementu blokeak.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 59. orr.

K.a. 437an Atenasko Akropoliaren sarrera diseinatu zuen arkitektoa ederki asko konturatu zen horretarako erabili ohi ziren marmol-blokeak -esate baterako, hangoxe Partenoikoak- ez zirela behar bezain sendoak 8 oin (2,5 m inguru) baino gehiagoko zabalera hartzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 21. orr.

Izotz blokeak, urteetako klima aldaketen adierazle.  Berria - Gaiak   2004-06-11

Ikaragarrizko izotz blokeak agertuko dira han hemenka, kontinentearen izotzezko begiraleak ugaldu beharrez.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 277. orr.

Itsastxakurrak izotz blokeen gainean lotan, olioantzeko tindurarekin beltzaranak mantxa horiztekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 286. orr.

Izozkailua jela bloke egina zegoen eta labanaz erreskatatu behar izan zuen garagardo lata izotzezko presondegitik.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 49. orr.

Astiro eta errukirik gabe, On Camillo zutik jarri zen, eskuetara soldatutako burdin-bloke izugarri harekin.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 122. orr.

Labana hartu eta lau puska kendu zizkion gurin-blokeari.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 96. orr.

3 etxebizitza askoko eraikin handia, eskuarki hainbat eskaratz dituena.

Apartamentuaren eta lan-eremuaren arteko zazpi bloke eta erdiko bidea egin ostean, han itzuliko nintzen etorbidean zehar pasieran liburu-dendaraino, salmahaiaren atzeko nire lanpostura.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 266. orr.

Arratsalde amaierarako errentan harturik neukan bi logelako apartamentu terrazadun bat First Street-en, Prospect Park-etik bloke erdira baino ez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 7. orr.

Ordu erdi bat baino lehenago beste itxura bat hartuko zuen hiriak; bloke beltzak argidun zuloz, etxe-sailak zirenik ezkutatuz; autoen joana su artifizialak bezala.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 128. orr.

Geltokira bidean, adreilu eta harrizko bloke zikinak bata bestearen ondoan kokatuta ageri ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 355. orr.

Orain urte batzuk Basauriko edozein langile bloketako pisu txiki horietakoren pare dabil hau, baita altzarien aldetik ere.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 181. orr.

Joan sortalderantz, eta etxe-bloke bat atzean utzi ondoren, jarraitu Broadwayn zehar.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 20. orr.

Liburu-denda jatetxetik bost etxe-bloke eta erdira zegoen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 63. orr.

Etxe-blokeak ez dira handiegiak.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 180. orr.

Bere etxebizitza-blokeko familia bati buruz hitz egin zion.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 149. orr.

1950eko hamarkadaren erdialdea arte etxebizitza-bloke bakarra egon zela Zumakera pasealekuan; gerora eraikiko ziren beste guztiak, Adurtzako langile-auzoaren hazkundearekin batera.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 73. orr.

4 kontzentrazio zelai bateko saila.

Kontua da gure blokeko ehunka biztanleen artean zegoela zorte txarreko gizona ere.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 121. orr.

Gaixoa osatutzat duela eta itzul daitekeela "nach Hause", etxera alegia, esan nahi baita esparruko bere blokera, bere lanera, bere lan-taldera noski.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 213. orr.

Edozelan ere, askok estimu berezi eta zelanbait esateko izugarriz esaten zutenez, gure bloke-komandanteak lau urte zeramatzan hemen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 116. orr.

Zenbaketa eta lerrokatze luzeen, urduritasunen eta bultzakaden helburu bakarra zen, azaldu zutenez, kanpamentu bakoitzaren -bloke bakoitzaren, euren hitzetan- aurrean hamarreko taldeak osatzea eta bertako bizilagun izango zirenak egokitzea. ondorioztatu dut ni ere bosgarren blokeko biztanleetako bat naizela, eta guztira berrehun eta berrogeita hamar lagun dituela.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 132. orr.

Pasabidearen puntan, kurutzebide bat, handik beste pasabide bat, dibisioneak iragan eta eskailerak igan beste dibisione eta blokeetara igaiteko, beste kurutzebide bat, beste pasabide bat, beste eskailera batzuk...  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 105. orr.

5 zenbait alderdi politikoren edo lurralderen aliantza, helburu komun batek eragina.

K.o. 1955ean Mendebaldeko Zibilizazioari bloke komunista erruso-txinatarretik zetorkion mehatxua nabarmena zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 364. orr.

Kanadako oposizioko hiru alderdiek -Alderdi Kontserbadorea, Bloke Quebectarra eta Alderdi Sozialdemokrata- bozak otsailera aurreratzeko mozioa aurkeztuko dutela iragarri berri dute.  Berria - Harian   2005-11-16

Galiziako Alderdi Sozialistak eta Bloke Nazionalista Galiziarrak asteburuan sinatu zuten Gobernua osatzeko akordioa.  Berria - Harian   2005-07-26

Serbiako Alderdi Demokratikoak bloke erreformista osatzen duten beste bi taldeen babesa ere jaso zuen,G EIAk eta ETA pm-k osatzen zuten bloke politiko-militarrean, EIA alderdiari zegokion gidaritza Sobietar blokearen hondamendiarekin batera, kapitalismoak zuen eragozpen handienetako bat desagertu zen. ehunen bat europar eta txekoslovakiar genetista, aztoraturik hantxe iparramerikar blokearen eta sobietar blokearen artean harrapaturik egoteaz.  Berria - Mundua   2004-02-05

Planeta osora zabaldu zen leherkuntza bikoitz horretatik, Europa suntsiturik eta elkarren kontrako bi bloketan zatiturik atera zen; superpotentzia erdi-europar batek agintzen zuen bloke bakoitzean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 57. orr.

1972ko petrolioaren krisialditik blokeak erori arte aldaketa soziopolitiko sakona egon zen munduan.  Berria - Kultura   2004-10-27

bloke kontserbadoreak ala progresistak lortuko dute beren hautagaia ezartzeaBi bloketan banatu du auziak nazioarteko erakundea: giza klonazio mota guztien kontrakoak daude, eta klonazio terapeutikoaren aldekoak.  Berria - Harian   2005-04-19

Azken hamarkadetan, berriz, mundu mailako merkatuak, bloke erregionaletan banaturik, gero eta gehiago ezartzen ditu produkzio, konkurrentzia eta kontsumo jarraibide eta erregelak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 202. orr.

Ezker abertzaleak bloke soberanista eta klasekoa egituratuz joan behar du, aldaketaren motor gisa.  Berria - Ekonomia   2004-02-13

Europako Batasuna bloke ekonomiko lehiakorrena eta dinamikoena bilakatzea 2010erako, Munduko bi ekonomia bloke nagusiei kontrako aholkuak emango dizkie Nazioarteko Diru Funtsak.  Berria - Ekonomia   2006-01-13

Ratzingerren eta Martiniren arteko bloke dinamika hausteko, beste hautagai baten inguruan negoziatu beharko dutela espero dute adituek.  Berria - Harian   2005-04-19

Akordio politikoa da, aurrekontuen gainekoa, baina batez ere blokeen dinamika hori apurtzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-01-03

LABen blokean, ikurrinak eta bandera gorriak nagusitzen ziren.  Berria - Harian   2005-02-13

6 kideko osagaien multzoa.

Hiru letrako bloke bakoitza aminoazido bati dagokio.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 96. orr.

Zeren zinemak oinarrian duena bere baitan denbora daraman irudi bat baita, ezin askatuzko loturaz "denbora-espaziozko bloke" bati lotua.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 160. orr.

Hiru bloke ditu, eta horietako bi komiki hutsak dira, baina erdikoa, bloke nagusia, hibridoa da, komikia prosazko zatiekin eta irudi solteekin nahastua, kaka-nahaste bat.  Berria - Kultura   2004-11-17

Horrez gainera, gene-blokeek kodeturiko proteina multzoek osaturiko moduluek oinarriko lanak egiten dituzte mundu bizi guztian zehar.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 111. orr.

Film bateko planoen muntaketa, beren artean denborazko erlazio inplizituak baizik ez dituzten denbora-blokeen kateatze bat dela.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 160. orr.

7 kirol taldea.

Euskaltel-Euskadiko blokean Roberto Laiseka zakur zaharrak bakarrik ezagutzen du Giroa.  Berria - Kirola   2006-05-04

Geneukan blokea mantendu dugu, aurreko denboraldietan lortutako emaitzak ez baitira kasualitatez erdiesten, baina kalitate handiko jokalariak gehitu dizkiogu.  Berria - Kirola   2004-07-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arteko bloke (5); bi bloke (10); bloke bakoitzaren (3); bloke bat (16); bloke bat da (3); bloke batean (5); bloke eta (3); bloke handi (3); bloke horiek (3); bloke komunista (3); bloke nazionala (4); bloke nazionalaren (4); bloke nazionalista (24); bloke nazionalista galiziarra (5); bloke nazionalista galiziarrak (8); bloke nazionalista galiziarreko (8); bloke quebectarra (6); bloke zuzendaria (4); bng bloke (17); bng bloke nazionalista (17); da bloke (4); eta bloke (8); eta bng bloke (3); eta etxe bloke (3); etxe bloke (17); etxebizitza bloke (5); harrizko bloke (3); izotz bloke (13); izotz bloke bat (4); zuten bloke (3)

euskal blokea (3)

izotz blokeak (4)

etxe blokean (3)

sobietar blokearen (4)

bi blokeen (4); bi blokeen arteko (3); blokeen artean (3); blokeen arteko (7); eta blokeen (3)

etxebizitza blokeko (3)

bi bloketan (3)


blokeatu , blokea, bloketazen (ETCn 5.179 agerraldi) 1 du ad prozesu baten berezko garapena oztopatu. ik blokatu.

Idazle bat urtetan lantzen ari den nobela ere txikikeria batek blokea dezake bat-batean.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 37. orr.

Krak operazioa, alegia, posta elektronikoa blokeatzea, ongi atera zela.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 89. orr.

Abortatzeko pilulak blokeatu egiten du progesteronaren eragina.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 115. orr.

Blokeatuta zegoen alarma.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 481. orr.

Orain ziur zegoen sena blokeatzen zion sentipena maitasuna zela eta ez beldurra.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 153. orr.

Ikerketa blokeatzen ari dela leporatu dio Londresi Sinn Fein alderdi errepublikanoak behin eta berriz.  Berria - Mundua   2004-09-17

Washingtoni Hagako ebazpena blokeatzeko eskatu dio Israelek.  Berria - Mundua   2004-07-11

CiUk bazuen estatutu berria blokeatzeko ahalmena.  Berria - Mundua   2006-02-05

2 higitzea edo aurrerabidea eragotzi.

Gerlariak beso bat jaso, gaztea eraitsi eta, haren gainean jarri ondoren, belaunez blokeatu zuen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 13. orr.

Bidaia Esperantza Oneko Lurmuturretik (Hegoafrika) egin beharko dute, Suezko kanalean Egiptok blokea ez dezan.  Berria - Gaiak   2006-02-16

Trujilloren autoa bidea blokeaturik zegoen lekura hurreratu ahala bigarren autoa haren parera hurreratuz joan zen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 315. orr.

Hortxe da, Torija eta Brihuega arteko errepidea blokeatzeko prest.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 51. orr.

Azken emaitzak abiatze-atalasea gainditzen badu, beste bulkada bat transmititzen da; gainditzen ez badu, berriz, blokeaturik geldituko da mezua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 227. orr.

Lehen aldia da ez dutela mugimendua blokeatzen ene pasaian, eta sekulako mugimendua ikusten dut pasabide eta kurutzebide guzietan.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 104. orr.

Angiek, ia intuizioz, irudimenak sor ziezazkiokeen esanahi elkarketak ekiditeko, soinu-informazio hura blokeatu zuen buruan eta eguneko eginbeharretan kontzentratu zen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 28. orr.

Odol zelulekin eginiko saioetan ikusi dute garagar estraktoak infekzioak blokeatzen dituela.  Berria - Gaiak   2006-03-03

Gure sentsibilitateari lehoiaren begiari zebrekin bezala gertatzen zaio, itsutu egiten da, blokeatu, nahastu erabat efektu disruptiboaren kariaz.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 152. orr.

Nepalen 14 lagun zendu dira hotzagatik; Japonian, abendutik 71 herritar hil dira eta beste 200 pertsona elurrak blokeatuta daude.  Berria - Mundua   2006-01-11

Egoera blokeaturik dago, eta horri aurre egiteko Udalak atzean egon beharko lukeela uste du ELAk, negoziazioetako fruituei babes ekonomikoa eta politikoa emateko.  Berria - Euskal Herria   2006-03-16

Bularreko minbizia sortzen duen genea blokeatzea lortu dute Kanadako zientzialariek.  Berria - Gaiak   2004-08-31

3 kanpoarekiko komunikazioa galarazi.

Entzuten badute Bilbao blokeatua dagoela, minaz josia dagoela Abra osoa, "Hori geuk pasatuko dugu!" egiten dizu erronka Cityko edozein bulegarik.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 85. orr.

Hiria hogeita lau orduz blokeaturik izan zela. gerraontzi ingelesek, kostatik gertuko uretan etengabe zelatan, portua blokeatuta zeukaten.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 64. orr.

Presondegi guzia blokeaturik, ni bakartasuneko kartierrean sartu arte, beti ene eskoltak inguraturik.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 74. orr.

Den-dena itxita, den-dena blokeatuta, legezko agintariek gaizkileak harrapatzen ez dituzten bitartean!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 284. orr.

Eskuadra ingeles baten ihesi zetorren; bertan babestu zen zenbait ordutako borrokaren ondotik, eta ingelesek blokeatua zeukaten.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 48. orr.

Dublinek web orria blokeatzeko arriskua zegoela esan eta kanpaina uzteko eskatu zion.  Berria - Mundua   2004-06-24

Errusian inork ez dio kontu hartzen Gobernuari txetxeniarren aldeko atariak blokeatzen dituenean.  Berria - Gaiak   2004-06-23

4 norbaiti bere ondasunak eta kredituak erabiltzea eragotzi, horretrako esku duenak.

Gainontzeko inputatuen kontuek blokeatuta jarraitzea erabaki berri du epailea.  Berria - Euskal Herria   2004-10-23

Horretaz gain, bake akordioaren aurka egiten duen edonori bidaiatzeko debekua ezarri eta kontuak blokeatuko dizkiote.  Berria - Mundua   2004-11-16

Diru-kontuak blokeatu zizkion, enbargatu, gure arteko epelena ere amorrarazi zuen erabaki zaputz baten bitartez.  Berria - Kultura   2004-11-11

Palestinak dagoeneko Hamas eta Jihad erakundeak diruz laguntzen zituzten 390 erakunderen kontu korronteak blokeatu dituztela helarazi zuen Kureiak.  Berria - Mundua   2004-02-26

Urriaren 14an, diruak blokeatu zituenean, 1997tik «gaur egunera arteko» kontu guztiak blokeatzeko agindu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-02-19

• 5 da/du ad norbait erreakzionatzeko ahalmenik gabe gertatu edo gertarazi.

Ez dakit, blokeatuta nago.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 166. orr.

Frantziatik jasotako berri harekin, blokeatuta gelditu nintzen hilabete luzeetan.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 39. orr.

-Jakin ezazu, mugitzeko partez, aitaren txantaje txar horrek, ni, arrunt blokeatzen nauela!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 126. orr.

Haren aurpegia paperean irudikaturik ikustean, berehalaxe sentitzen zuela bere burua blokeatuta, bien artean murru bat eraikitzen zela sentitzen baitzuen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 236. orr.

Orain ziur zegoen sena blokeatzen zion sentipena maitasuna zela eta ez beldurra.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 153. orr.

Ez nekien zer erran, baizik gelditua nintzela, jakin gabe zerk blokeatu ninduen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 76. orr.

6 (era burutua izenondo gisa)

Zuk badituzu artxibo blokeatu batzuk.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 277. orr.

Kontzientziarik blokeatuena, alegia, bere inertziaz, ekintzarako bederen.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 12. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

blokeatu dituzte (6); blokeatu dute (3); blokeatu egin (6); blokeatu egiten (5); blokeatu eta (5); blokeatu nahi (4); blokeatu zituzten (5); blokeatu zuten (7); diru kontuak blokeatu (3); kontuak blokeatu (6); negoziazioak blokeatu (3)

blokeaturik dago (5)

blokeatuta dago (8); blokeatuta dagoela (3); blokeatuta daude (4); blokeatuta eduki (4); blokeatuta gelditu (3); blokeatuta zegoen (3); diru kontuak blokeatuta (4)

blokeatzea lortu (3)

blokeatzeko agindu zuen (3); blokeatzeko eskatu (3); ez blokeatzeko (3)

blokeatzen ari (5)


blokeatzaile izond blokeatzzen duena.

Erabat arbuiatzen dute Frantziako indar nuklearraren aurkakoek errua [trenaren] blokeatzaile taldeari leporatu izana.  Berria - Gaiak   2004-12-21


blokeatze iz bloketau aditzaren aditz izena.

Auzitegi administratiboak 100 euro ordaintzera kondenatu du unibertsitatea astelehenetik goiti, blokeatze egun bakoitz.  Berria - Ekonomia   2006-04-01

Gehiengo nagusia greba eta blokeatzearen alde agertu zen.  Berria - Ekonomia   2006-03-18


blokeo 1 iz blokeatzea.

UUPko buru David Trimblek IRAri leporatu zion bake prozesuaren blokeoa.  Berria - Mundua   2004-09-17

Banekien Kuban ez zegoela baliabiderik, banekien nazio oso batek zer nolako zailtasunak zituen Estatu Batuek 1960 inguruan indarrez ezarritako blokeoari aurre egiteko.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 119. orr.

Euskal herritarrek askatasunez hautatzeko eta antolatzeko duten eskubidearen alde ekinez ere, eta zer erranik ez Frantziako administrazioak ezarri dituen blokeo guziei buru eginez.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 18. orr.

Katmanduko blokeoa asteazkenean hasi zen.  Berria - Mundua   2004-08-25

-Norbaitek blokeoa hauts badezake, Darribeau da, sire, bere Amiral-Martin ontziarekin.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 16. orr.

1937an altxatzen da blokeoa.  Askoren artean   «Rataplan» - 104. orr.

Hil honen hasieratik setiatua duten Faluja hiriaren kontrako blokeoa arintzeko.  Berria - Mundua   2004-04-20

NBEk emandako datuen arabera, 1991tik 2003ra arte, Iraken milioi bat pertsona hil ziren blokeoaren ondorioz.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 21. orr.

Egun horretan bertan, Irak-en 144 ume hil ziren [...] estatubatuarren blokeoak sortutako osasun-arazoak zirela medio.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 21. orr.

Egun batzuk lehenago, W. Roberts Seven Seas Spray kargaontziaren kapitaina matxinatuen blokeoa hautsi eta Bilboko portura sartu zen.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 50. orr.

Nola metrailadoreak, fusilak eta hegazkinen kontrako kanoiak eraman zituen Bilbora, blokeoa saihestuta.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 51. orr.

Al Kaedarekin eta talibanekin ustez lotura izateagatik talde edota pertsonei ezarritako zigor edo kontu korronteen blokeoek deus gutxi murriztu dute erakunde islamistaren ekinbidea.  Berria - Mundua   2004-08-28

«Sektoreko lan itunaren blokeoa» gainditu gura dute ELAk, LABek, CCOOk eta UGTk.  Berria - Ekonomia   2004-04-24

Bizkaian ezinbestekoa da blokeoa gainditzea eta Hitza-k laguntza jasotzea.  Berria - Euskal Herria   2006-05-05

Horrelakoetan emozioaren blokeoa gertatzen da, zeren ikuslea ez baita egiaz erreakzionatzeko gai.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 117. orr.

Blokeo moduko bat dudala ere esango nuke, hamar urtetik atzerako esperientzia eta bizikizun guztiak maindire zuri batekin bezala estaltzen dizkidana.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 144. orr.

Blokeoa eta jarraipena egin, partidaren erritmoa bikain erabaki, eta puntu bateko jaurtiketetan asmatuz, saskibaloi eskolak eman zituen Scolak.  Berria - Kirola   2006-02-24

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Gobernuak gure eskariei muzin egiten badie, oraingoak baino blokeo handiagoak egingo ditugu.  Berria - Mundua   2004-08-25

PANen kontrako blokeo ekonomikoa salatu dute.  Berria - Mundua   2006-05-10

Erabateko blokeoa ere gerta dakizuke, batik bat atal bat bukatzen duzunean eta hurrengoari nola lotu ez dakizunean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 361. orr.

Millek barruko blokeoa arintzen sentitu zuen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 218. orr.

Orain import-export negozioetara dedikatzen naun, nire bidez nazioarteko zorioneko blokeoa gainditzen ari direla sinistu eragin zienat sistemako jauntxoei.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 80. orr.

Gonlum eta Zukauskasen blokeo sendoek hegalekoei aukera garbiak uzten zizkien.  Berria - Kirola   2004-12-16

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bide horri eutsiz gero, bake prozesuaren blokeo egoera konpondu ahal izango dela gaineratu zuen.  Berria - Mundua   2004-11-25

Bake prozesua blokeo egoeratik ateratzeko.  Berria - Mundua   2004-08-06

Iraganean, askotan blokeo ekintzak egin ziren arrisku gunean.  Berria - Gaiak   2004-12-21

Aretoetako arduradunek jarri beharko dute blokeo sistema, eta, oraingoz, gustura daude arauarekin.  Berria - Kultura   2004-10-12

-Hi ardura hadi blokeo-puntuak, mezulariak eta zaindari-postu aurreratuak antolatzeaz errepide probintzialeko alde batean eta bestean.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 234. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Epailearen zigorrak arma blokeoa eta haurrak gerran aritzearen aurka ezer egiten ez dutenak agintetik kentzeko eskatu du Unicefek.  Berria - Gaiak   2004-06-02

Beste Aldetik letozkeen errefortzu eta horniduretarako bide zabala utzirik, ezar litekeen itsas blokeoa ez zen oztopo iraunkorra izango haientzat.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 259. orr.

Beste ikasle askok bezala, okupazioaren ondorioetako bat ongi ezagutzen du: errepide blokeoa.  Berria - Mundua   2004-11-09

Bide-blokeo islamiko handi hori erronka bat zen, eta erantzun kementsua eragin zuen blokeaturiko bi kristau-gizarteetako komunitate aitzindarien partetik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 194. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

blokeo egoera (14); blokeo ekonomikoa (3); blokeo eta (3); eta blokeo (3)

blokeoa eta (9); blokeoa eta jarraipena (6); blokeoa gainditu (3); blokeoa gainditzea (3); blokeoa gainditzeko (5); blokeoa hautsi (4); blokeoa kendu (3); da blokeoa (4); eta blokeoa (3); kolektiboaren blokeoa (3)

blokeoak egiteko (3)

blokeoaren ondorioz (4)


bloketxo iz bloke txikia.

Antzeko irtenbidea darabilte gogoan jakintsuek gaur egun hiri-zaramentzat, haietatik estu-estu eginiko bloketxoak egitea, alegia, hala zabortegitara errazago eraman ahal izateko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 239. orr.

Gainestalkia kendu nion, ez jakinminik gabe: metal bloketxo bat zeukan, zigarro pakete erdi baten tamainakoa hortxe, zinez astun samar eta exotikoa itxuraz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 260. orr.


bloketzar iz adkor bloke handia.

Leihotik, ikusmira auzo etxeek mukurutzen zuten; porlanezko bloketzarrak eguerdiko eguzki-begitara zimeltzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 101. orr.

Allikeneren ordezko lau bloketzar "modernoak" ikuskatzera deliberatu nintzen.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 44. orr.

Haraxeago (hura nazkagarrikeria!) "InmoViz"en lau bloketzar kankailuak nabarmenki gailentzen dira .  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 129. orr.


blonda1 izond ilehoria.

Maddalen eta bere lagunek, Suediatik etorri turista blonda mehe luze batzuek zituzten "bikiniak" begi txarrez ikusten zituzten.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 225. orr.

Hamar urte dituzkeen mutiko blonda bat, ximixta bezala kaiaren aldera doa bizikletaz.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 156. orr.

Beinatekiko eztabaida antzuan beroturiko Sebas eta Martina, Pierra eta Graxi anai-arrebak, kamera eskuan Agata, Maiana eta emazte blonda bulartsuz beztitua zen Frantxua Artoiz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 302. orr.

· Bere lekua atxiki du, gainera gorena, Sopalin Agerreko zezenak, lehen lerroan ezarririk zezen jinetan, blonda arrazako hoberena ardietsi du zezenetan.  Herria   2005-03-10

Orroit arazten dautzuet badirela Euskal Herritik hiru azinda Akitaniako blonda arrazakoak presentatuak direnak.  Herria   2003-02-06


blonda2 iz enkajea, eskuarki zetazkoa.

Blondazko txal beltz printz dirdaitsudunik; sedazko oihal fin-fin landurik, marta-larruzko esku-berogarri bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 36. orr.

Eta blonda hori..  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 40. orr.


blondina iz **

Ederra izan zen 1996ko apirilean urtegiko lanak porlanez hornitzen zituen blondinaren kableak moztu zituzten solidario haietako bat, eta, kalean ziren gainerako sei kideak bezala, hura bilatu eta atxilotzeko agindua emana zegoen.  Berria - Euskal Herria   2004-03-16


blu izond urdina.

bide bazterrean haren kamioneta blua ikusten baldin baduzue, han duzue!  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 107. orr.

Gizon gazte bat, ispiludun betaurreko bluak eta matrailetaraino ere heltzen ez ziren patillekin.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 134. orr.

Doixtar komandanteak bozina hartu zuen eskuan, kapelu zuriagatik ezagutu genuen komandantea zela, gainerako izardunek blua janzten zuten.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 77. orr.

Lainoa han-hemenka airatzen hasia zen eta eskuinetik ikus ziratekeen itsas blu indigoan sartzen ziren inguruetako harresien mihi gorrixka ikaragarriak.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 131. orr.

Delako urdin edo blu horrek emaiten zien xuri argi pollitago bat.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 185. orr.

Bizkitartean, blu argi, berde hits, hori apalezko zurezko etxe ttipittoetan ez da nehor sumatzen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 130. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

kamioneta blua (4)


bludger iz burdinazko bola beltza, Quidditch kirolean aztiek erabiltzen dutena.

Hiru jazarle quaffleaz puntuatzen saiatzen dira; zaintzaileak zutoinak zaintzen ditu; jotzaileek bludgerrak urrunarazten dituzte beren taldetik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 153. orr.

Zu ezker-eskuin ihesi ibili behar duzu jazarle, jotzaile, bludger eta quaffleen artean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 153. orr.

Bina jotzaile daude talde bakoitzean, eta horiek bateak izaten dituzte, bludgerrak jo eta beren aldetik urruntzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 93. orr.

Bolek eta Derrickek, Freden eta Georgeren ausentzia aprobetxatuz, bi bludgerrak bota zizkioten Woodi; sabelean jo zuten, batak bestearen ondoren, eta Wood airean irauli zen, erratzari tinko helduta, arnasa hartu ezinik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 251. orr.

Bludgerrak suziriak bezala ibiltzen dira jokalariak erratzetatik botatzen saiatuz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 153. orr.

Une hartan bertan, bludger beltz astun bat tximista baino azkarrago etorri zitzaion gainera; ozta-ozta saihestu zuen, eta bludgerrak ondotik pasatzean ilea astindu zion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 143. orr.

Bludgerretako bat, Slyteringo jotzaile erraldoia zen Derrick-ek bidalita, Harryren eskuineko belarriaren ondotik igaro zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 250. orr.

Berriz ere, bludgerra boomerang bat bezala bat-batean desbideratu eta Harryren burura abiatu zen zuzenean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 143. orr.

Zuek joan zaitezte taldeko besteengana eta ni bakarrik moldatuko naiz bludger bihurri horrekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 145. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bludger bat (7); bludger batek (5); bludgerra jo (3)


blue-jean (ETCn 11 agerraldi; orobat blue-jeans ETCn 24 agerraldi, eta blujin ETCn 7 agerraldi) iz pl jeansak. ik jeans.

Tabako gorri amerikarra, auskalo nondik ekarritako blue-jeanak. Aitzineko eguneko blue-jeanak egokitu nizkion neure zango-ipurdietako larruari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 157. orr.

Trieste, flasko hutsak, kale bakartiak gaueko ordu txikietan, Trieste, blue-jeansak eta biraoak, Trieste, Trieste baztertua.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 63. orr.


blues 1 iz Ipar Amerikako beltzen forma musikala, akorde egitura berezikoa; egitura horretan moldatzen den kanta.

Swing, blues, jazz.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 154. orr.

Orain bluesa egingo dugu: zuk hartu goikoa, nik baxua.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 232. orr.

Aldapan gora abiatzen da emakumea, harresietarantz, Billie Hollidayren blues bat txistukatuz.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 174. orr.

Hiriak ez didalako New Yorkeko ezinegona sortu [...], ez delako kaleetan hainbeste eskale ikusten eta, finean, pubetatik irristatzen den blues eta jazzaren konpasean eramaten zaituelako.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 106. orr.

Bluesa ezagutuz gero, beharbada film hauek doinu hori berreskuratzeko arrazoia emango dizute.  Berria - Kultura   2004-01-16

Nire lagunak ez ditu ez Madril eta ez bluesa maite.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 21. orr.

Karreterako bluesa.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 63. orr.

Corey Harris musikariak Mississippitik Afrikarako bidaia egingo du bluesaren sustraien bila.  Berria - Kultura   2004-01-16

Bluesaren eta hip-hoparen artean dagoen hari ezkutua azaleratu du Marc Levinek Godfathers and sons-en.  Berria - Kultura   2004-01-16

Horrek guztiak bluesaren historia modu zinematografikoan lantzeko bidea erakutsi zigun.  Berria - Kultura   2004-01-16

Bluesaren hastapenak eta bluesaren heldutasuna ordezkatzen dituzten hiriekin lotzen da Charlie Musselwhite (AEB, 1944) aho soinu jotzailearen ibilbidea.  Berria - Kultura   2006-03-16

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Whiskya lagun, Fontaine abizena heldu zitzaion belarrietara, blues sentsual batean bilduta.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 77. orr.

Blues beroa gurean berriro.  Berria - Kultura   2004-01-25

Harmaila gotikoetan zeuden ikusle elefantez mozorrotuek zein bene-benetako elefanteek, tronpak zerurantz ezin ikusgarriago altxaturik, blues espiritual bat jo zuten.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 175. orr.

Blues elektrikoa eta rock gogorra ekarriko dute.  Berria - Kultura   2006-05-04

Ezinezko gaurkotze baten bila, ahotsik gabeko kantariak blues eternal bat kantatu nahi balu bezala.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 66. orr.

Bihotzetik sorturiko blues musika atsegingarria, 13 aire eta kanturekin.  Herria   2002-12-05

Deltako bluesa omendu nahi izan du Feel like going home lanean, eta horretarako, Mississippitik Afrika mendebaldera arteko bidaia egin du Corey Harris musikari garaikideak lagunduta.  Berria - Kultura   2004-01-16

Nazioarteko Blues Jaialdia.  Berria - Kultura   2004-06-03

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Filmean blues pianista mitikoen zuzeneko emanaldiez gain, elkarrizketa ugari ere jaso ditu.  Berria - Kultura   2004-01-16

Lenoir blues gitarristen bizitza jasotzen du, historiaren eta fikzioaren bitarteko eremu batean.  Berria - Kultura   2004-01-16

Hotz egin zuen gau hartan, eta Café Central hartan izena gogoan ez dudan blues-talde bati entzun nion kantu bat ezpainetan nuela hartu nuen Norteko (Hegoalderako) trena.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 21. orr.

Blues kantak kantatzen zituen, ilunkera batean afaria zerbitzatzen zielarik ezagututako hiru musikarirekin batera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 85. orr.

Jazz, swing eta blues doinuei loturik egon da betidanik Duke Robillard.  Berria - Kultura   2004-03-10

Jazz eta blues kontzertuak unean uneko gertakariak izateari uzteko helburuarekin jaio da zirkuitua.  Berria - Kultura   2006-01-18

Blues diskoak, zurienak, beltzenak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 200. orr.

Blues musika beltzen musika izan zen urte askotan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 114. orr.

Ni berriz blues kantari nintzeneko oroitzekin bizi naiz.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 66. orr.

Ahots erlastu edo marrantatu samar bat nahiago izaten da blues kantari izateko, adibidez.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 257. orr.

Blues diskoak, zurienak, beltzenak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 200. orr.

Organoaren ordez gitarra erabiltzeak blues ukitu bat ematen dio gospelari.  Berria - Kultura   2004-12-17

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gizon honek ez du Texasko bluesa garatzen (boogiea, rock-blues sutsua, haize sekzioa) eta Memphis hiritik hurbilago dago (batez ere soul-blues egiten duenean, Danglin' edo To the devil kantuen kasuetan bezala).vObra guziz landua, rock-blues sailekoa, zinez gozatuz entzuten dena.  Berria - Kultura   2004-04-22

Delta bluesetik (Charley Patton eta Skip, besteak beste), country bluesetik (Barbecue Bob eta Blind Willie Mctell) ,Texasko bluesetik (Johnny Winter eta Lightining Hopkins) eta 60ko eta 70eko hegoaldeko rocketik edaten du.  Berria - Kultura   2004-06-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

blues ak (5); blues aren (3); blues band (5); blues eta (17); blues eta rock (3); blues jaialdia (5); blues jaialdian (4); blues jazz (3); blues kantari (3); blues musika (6); blues musikari (6); blues rock (6); blues soul (3); blues taldearekin (3)

bobby rush blues (3); cardiff blues (11); eta blues (17); eta rhythm blues (3); european blues (4); getxo blues (6); getxo blues jaialdia (3); getxoko nazioarteko blues (4); jazz blues (4); jazz eta blues (9); nazioarteko blues (5); pasaia blues (4); piano blues (3); rhythm blues (9); rock blues (8); rush blues (3); son seals blues (3); stay blues (3); the blues (14); white blues (3)

eta bluesa (3)

bluesaren eta (7); eta bluesaren (3)

eta bluesera (3)


bluesman iz bluesak jotzen eta kantatzen dituen gizonezkoa.

Beste bluesman asko bezala, Musselwhite kalean hazi zen musikari gisa; tabernetan eta klubetan.  Berria - Kultura   2006-03-16

Mississippiko eta Chicagoko bluesman askok rock-and-rollaren aitatasuna aldarrikatu ahalko lukete, eta baita Bill Haleyk, Little Richardek eta rockabillyaren sustatzaile ugarik ere.  Berria - Kultura   2004-07-06

Laugarren diskoarekin, rockera eta bluesera gerturatu nahi izan du Keuk, eta zeregin horretan Gurrutxaga «bluesmanak» laguntza handia eman diola onartu du.  Berria - Kultura   2006-03-11

Bluesman zahar haiek, ordea, erritmo eta erritmo artean, egunerokotasuna kantatzen ere bazekiten.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 114. orr.

Londresen dago grabatua eta, besteak beste, Taj Mahal bluesman handiak parte hartu zuen bertan.  Berria - Kultura   2006-03-08

Atlantako bluesman beterano honek bigarren aldiz jo du gure artean, iazko Getxoko Blues Jaialdian parte hartu ondoren.  Berria - Kultura   2004-04-22


blufildar (corpusean blufildar soilik) izon/iz Estatu Batueetako Virginia estatuko Bluefild-ekoa, Bluefild-i dagokiona; Bluefild-eko biztanlea.

Ni, blufildarren kaleak zeharkatu eta nire lagunaren islara itzuliko naiz, eta kaleak baino harantzagoko paisaiak ikusiko ditut landaretza berdearekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 23. orr.

Eta blufildar kantamodua gogoratuko duzu: [...].  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 393. orr.


blujin ik blue-jean.

blusa (orobat bluxa g.er.) 1 iz emakumeen atorra mota.

Blusa ere aldatu zuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 147. orr.

Blanchek blusa erantzi du: zetazko bularretako arrosa eta gona zuria baino ez dauzka pertsianek sartzen utzitako argipean.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 89. orr.

Blusa lisatu zuen ondoren eta bularren formari erreparatu zion gerria ezker-eskuin mugituz, eta lotsatu egin zela iruditu zitzaidan nik hain arretatsu begiratzen niola ohartzean.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 189. orr.

Blusaren lehen botoia askatzera abiatzen nintzen momentuan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 170. orr.

Ikusi zuen ere hatzak tapatzen zizkiotela inauterietako blusaren mahukek. buelta hartzekotan nengoela, gona jaso zidan eta blusaren eskotean kateatu, makurtu eta nire ipurdia laztantzen hasi zen adore eutsiezinez.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 326. orr.

Aldi honetan bere bi hatz irristatu ziren blusaren azpitik eta bularretakoaren ertza ukitu zuten.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 77. orr.

Lisa ederra, blusa hutsetan, kortserik gabe, deusen ardurarik gabe, bere ezkon-nebaren logelara igo zen bizi-bizi.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 386. orr.

2 (izenondo eta izenlagunkin)

Blusa zabala eta gona tolesduna, udako jaka fin baten azpian.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 390. orr.

Blusa estuak gailendu egiten diolako berez oso handia ez duen bularra.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 254. orr.

Bere soin bikaina, taupadaka eta bizirik sumatzen zena, zabaldu egiten zuen gaizki loturiko blusa mehe baten azpian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 200. orr.

Ohiko kamisetaren partez, blusa zuri baporetsua zekarren soinean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 165. orr.

Blusa eskote handiduna, gona estu ñimiñoa eta zapata takoidunak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 336. orr.

Ikusgarria zegoen jean estu-estu batzuekin eta blusa laranja batekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 95. orr.

Brodatuak zituzten belo zuriak, bular aldean parpailak dituzten blusak.  Berria - Kultura   2006-01-31

Lepo luzeko blusa zeta berdezko bat jantzita zeukan, farfail batez apaindua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 149. orr.

Larunbat batean etxera opari ekarri zion udako blusa urdin margula zuen Anniek soinean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 120. orr.

Zira transparentearen azpian gona bakeroa zeraman, belaunbururaino iristen zitzaiona, eta brodatuekiko blusa zuria.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 31. orr.

Dendako neskak emakumezkoen blusak aurrean pilatzen zizkion.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 120. orr.

Andresek disekzio-eskoletarako blusa bat josteko eskatu zion bere arreba Margaritari.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 45. orr.

Blusa kolore-alaiak, gizonak mahuka hutsik.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 17. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Neskak ere erantzi behar izan zuen jaka, eta blusa-mahukak jaso, ni menderatuko baninduen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 108. orr.

4 (gizonezkoena)

Psikiatraren bulegoan, blusa txuriz jantzitako tipo batzuk sartu, indarrez atxiki zuten.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 190. orr.

Gero, monasterio batera iritsi zen eta bertan egon zen hainbat egunez, blusa zirtzil batez jantzia, sukaldeko morroi bezala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 191. orr.

5 Gasteizko Andre zuriaren bestetan, blusa jantziriko gizonezkoa.

Bilboko konpartsen, Iruñeko peñen, Gasteizko blusen eta Donostiako piraten bidez egingo dute sinadura bilketa.  Berria - Euskal Herria   2004-05-13

Udaleko oposizioak aurkeztutako ekimenekin, eta Blusa Batzordeak zein Txosna Batzordeak iragarritako protestekin bat egiten duela gogoratu zuen Gasteiz Izan-ek.  Berria - Euskal Herria   2004-04-16

Bihar Blusen eta Nesken Eguna ospatuko da.  Berria - Euskal Herria   2004-07-24

Udaleko oposizioak aurkeztutako ekimenekin, eta Blusa Batzordeak zein Txosna Batzordeak iragarritako protestekin bat egiten duela gogoratu zuen Gasteiz Izan-ek.  Berria - Euskal Herria   2004-04-16

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

blusa bat (5); blusa eta (4); blusa zuri (3); blusa zuriaren (3); eta blusa (11); eta blusaren (3)


blusape
1 blusapean

Orduan, blusapean gordea zeukan zahagia behetik goraino zarratatu, eta ardo guzia hustu omen zuen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 129. orr.


bluxa ik blusa.

boa 1 iz Hego Amerikako suge handia, ez-pozoitsua, haragijalea, harrapakina irentsi aurretik bere gorputzaz hertsatuz itotzen duena (Boa constrictor etab.).

Kameleoi bat, eta hiru urteko boa bat kristalezko bere kaiolan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 74. orr.

Boak ez du okelarik jaten, animalia biziak besterik ez ditu nahi.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 53. orr.

Hantxe zegoen Amazoniako boaren antzeko suge nagia, guztiz kikilduta berogailua pizten ez banion.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 109. orr.

Horrela, apurka-apurka, boa edo anakonda baten moduan, Tau itzotzeko ahaleginean hasi zen Ulker, baita lortu ere.  Berria - Kirola   2004-12-16

Ezagutzen duzue boa sugea, Afrikan edo Hego Ameriketan bereziki aurkitzen dena.  Herria   2004-12-16

2 irud/hed

Ni Norma Lúciaren boa nintzen eta hura sagutxoa, haren inguruan kiribildu, eta irentsi egingo nuen presarik gabe.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 69. orr.

Boaren tinkaldi hilkorretik euskara libratzeko.  Herria   2004-12-16

3 (izenondoekin)

Hemen boa pozoitsuak ikusten ditut eta zurekin gogoratzen naiz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 109. orr.

Harry agondu eta, lurrean eserita, arnasa gabe geratu zen; boa hertsatzailearen ontziaren aurreko beira desagertuta zegoen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 31. orr.

Behin oharkabean boa hertsatzaile bat bota nion lehengusu Dudleyri zooan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 165. orr.

Bere futbol dohainengatik baino ezagunagoa da Iruñean, lau metro pasako boa constrictor suge bat eta beste piztia exotiko batzuk etxean dituelako.  Berria - Kirola   2004-04-02

Tilcuate: "suge-beltz"; uretako boa suerte bat.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 128. orr.

3 emakumezkoen janzkia, suge itxurakoa, gerogarri edo apaingari gisa erabiltzen da.

Amona Bimba izugarri ederra zen, ostrukazko boa bat zeraman eta baronesa zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 20. orr.

Eta gelaren erdian, eserleku bakar batean, kokotsaren azpian lotutako txano bat, boazko luma bat, eta gimnastikako zapatilla zuriak jantzita, atso bat zegoen besteak baino barre eta negar ozenagoak egiten zituena.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 191. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

boa bat (5)


boao interj gogaitasuna-edo adierazteko erabiltzen den hitza.

Eta... boao! Perros de pajan Dustin Hoffman, bospasei akabatu eta nola azaltzen den irribarretsu-irribarretsu?  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 103. orr.


boata iz ipar ontzia, kutxa.

Ordainez, gazteak eskuratuko du preserbatibo boata bat urririk.  Herria   2002-10-24

Badoa eta xardina boata bat ekartzen dit.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 33. orr.

Gisa guzietako ostia-untziak baziren su-pizteko untziak -hortarako antolaturik-, bi zoletako zigareta untziak, paztilla boatak, nik dakita zer oraino.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 100. orr.


bobeda 1 iz luzetara edo zeharretara biribildua den sabaia. ik ganga.

Erdian, 15 metrako eskailer harrigarri bat, basamarmolezko zizelkadurekin, bobeda baten pean.  Herria   2002-10-03

Gaitzeko errezel bat luzatzen zen lurretik bobedaraino, estatuaz eta azpierliebez zamatua.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 168. orr.

Kapitelik eta astragalorik ikustatu nuen, frontoi hiru-ertzik eta bobedarik, granitoaren eta marmolaren handioskeria lausorik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 120. orr.

Kobazulo honek bobedako zirrikitu guztietarik tantaz tanta erortzen den ur ugaria isurtzen du. garteren lanik ezagun eta esanguratsuena: Victoria Eugeniako bobedakoa.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 152. orr.

Lurretik hamar bat metrora, sabaiak bobedaren forma zeukan, argiari bidea egiten zion linterna eta guzti.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 67. orr.

Leku honetan bobedaren eta zinborioren aztarna argiak ikusteko aukera izango dugu, egungo teilatuaren azpian.  Berria - Kultura   2004-06-19

Itzal handia, bobeda besarkatzen duten harzurizko leiho txikiek argituta, are handiagoa.  Berria - Kultura   2006-01-12

Konturatzerako, ordea, bobeda gaineko zulotik zetorren argia guztiz desagertu da, harkaitz tzar batek estali baitu ahoa.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 121. orr.

Izuturik, bobeda aurreko zulorantz hasi naiz, txapla-txapla eta erdi igeri urdurian, handik zuzenean itsasora irteteko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 122. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Hondatuago dago, batere zaindu gabe, baina oraindik agerian ditu zenbait xehetasun ikusgarri: bobeda nagusia, leiho eta ate batzuen atalase dotoreak, aldarearen atzeko horman margotutako apostoluen irudiak...  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 68. orr.

Inguru hauetako jende guztiak Balearri deitzen dio, baina jende gutxik daki harkaitz-mendiak iparretik hegora zeharkatzen duen bobeda handi bat daukala bere altzoan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 119. orr.

Adreiluzko bobeda erdizirkularra duen soto batean geunden.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 71. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Begiak ohitu zaizkidanean, gainean bobeda-itxura duen ibilgune moduko haren zoruan lanperna mordoa ikusi dut, inoiz ez bezainbatekoa.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 120. orr.

Izan ere danierazko hwalt horrek arku nahiz bobeda-itxurakoa esan nahi baitu.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 120. orr.


bobedadun iz bobeda edo bobedak dituena.

Printzesaren ganberak argizko eliza zirudien, argizko bobedaduna.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 103. orr.


bobedatu izond bobedaz hornitua.

Etxea trabeska dago kokatua karrikan, Chenonceaux-eko gaztelua bezala Cher-en gainean, eta haren azpitik pasatzen da karrika zubi luzeko arku moduko bati esker, estua, bobedatua eta iluna.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 124. orr.


bobina 1 gai malgu bat biltzen den erroilua.

Kamioi bat irauli egin zen, eta barruan zeuzkan bobinak errepidera erori ziren.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 189. orr.

Atseden labur bat, bobina aldatzeko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 46. orr.

Ni salan zutik, azken filmak ordenatzen ari, errebelatzera eraman ahal izateko; bobina bakoitzean izen bana idatzi nuen, beti bezala.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 86. orr.

Ez zen bere errua bobinak markatu gabe egotea; horretan arrazoia eman nion.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 284. orr.

Iriondo hasi aurretik, aita Bergarak grabatuak zeuzkan bi bobinako magnetofoi astun haietako batean Migel Sagastume eta Gillermo Aldalur, Pikua, soinu handiarekin biak, eta Kandido Beristain, handiarekin eta txikiarekin.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 59. orr.

Paketea hartu eta almazeneko angelu ilunetako bateraino inguratu da; jarraian, makurtu eta zokoan diren bi bobinen atzean ezkutatu du paketea.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 31. orr.

1932. eta 1935. urteen artean 16 milimetroko formatuan eta minutu erditik 30 minutura arteko iraupeneko bobinetan, gizakiaren eta animalien jokabidea ikertu eta filmatu zuen Laburuk.  Berria - Kultura   2004-07-24

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ez nuen filma gerarazi, alabaina; bobina osoari utzi nion korritzen, nahiz eta teknikariak behin eta birritan ohartarazi hura ezin zitekeela Guatemala izan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 285. orr.

Grabagailua aukeratu zuen eta 1.200 metro hileta-martxa grabatu zituen bobina itzel batean, 14 aldiz errepikatuta.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 17. orr.

Leitzarango autobiako (A-15) Iruñea alderako bi bideak itxita izan ziren atzo goizean bi orduz, paperezko bobinak zeramatzan kamioi batek su hartu ostean.  Berria - Euskal Herria   2006-01-14

Altzairuzko bobinak prozesatuko dituen prentsa bidezko ebaketa linea automatizatu bat egiteko kontratua lortu du Fagor Arrasatek Txinan.  Berria - Ekonomia   2004-09-15

Maria Candelaria filmaren jatorrizko bobina berreskuratu du Mexikoko Unibertsitate Autonomo Nazionaleko Filmategiak.  Berria - Kultura   2004-07-30

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Liverpool-etik, Raleigh bapore britainiarra, Kettlewel kapitaina; 933 bal, 881 kutxa, 10 saski, 8 oihal-fardel; 57 kutxa, 89 bal, kotoizko haria zuten 18 saski; 156 feldro-bal, 4 amianto-bal, 100 bobina-zaku.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 207. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Doktore batek beso artean babesten du pelikula bobina bat, haur jaioberria balitz bezala.  Berria - Kultura   2006-04-19

Bere gizonek ikusi zuten arren, ez zen inor bere aurrean zeluloide bobina hari buruzko ezer aipatzera ausartuko.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 11. orr.

Sentikortasuna aldatzeak argazki-bobina bat aldatzeak baino denbora gehixeago behar du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 101. orr.

Irungo merkataritza-gunean sartuko zen argazki-bobina errebelatzera.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 177. orr.

Deustuko kanalean Mike, altzairu-bobinak deskargatu eta Stavangerrera doa.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 31. orr.

5 iz hodi moduko batean biribilkaturiko haria; haria biltzeko hodi modukoa.

Beste mutil batekin, bobina batean punta espinazko haria biltzen ari zen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 46. orr.

Modu honetako materialek aplikazio interesgarriak dituzte transformagailu elektrikoetan, bobinetan...  Berria - Gaiak   2004-09-30

Difusio-bobina bati konektaturik dago igorgailua; sabelaren larruazalean kokatzen da, plastikozko estalki baten barruan.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 251. orr.


bobokeria iz ergelkeria.

Ez zen izan Viandarrera iristean egin genuen baldarkeria bakarra, baina gure bobokeriak ondorio atsegin bat ere izan zuen behintzat: larunbat gauean Bar Miguel-eko balkoian herriko hainbat lagunekin izan genuen hitz-aspertua.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 139. orr.

Esate baterako -bobokeriaren adibide-, txori harrigarri bat ikusi genuen, gorputzez enara antzekoa baina, enarak ez bezala, kolore nabarmeneko lumajea zuena, eta, auskalo zergatik, txori tropikalen bat zela erabaki genuen, loroen familiakoa-edo.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 138. orr.


boda iz ezteiak.

-Bisusturtean, boda arraro aunitz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 85. orr.


bodega iz sotoa.

Baforearen bodegako konportak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 184. orr.

Gero, garrasi eta irainen artean, tiroka ekin zieten kubertatik bodegakoei.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 233. orr.

Bodega gaineko gatza kentzen hasi ziren bi marinel pala banarekin, Muztioa erortzen den harraskak erakutsi zizkioten -ontzietan biltzeko erabiltzen direnak-, eta bodega modernoa, bi urteko ardoak jasotzeko adinakoa, bere zurezko upel eta konoekin.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 275. orr.

Bat baino gehiago akordatuko da, azken honi entzutean, bodegetako sotoetan zeinen fresko egiten duen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 264. orr.


bodegoi 1 iz ardandegia, taberna.

Vicuña kaleko bodegoira joko zuen, kafea -edo kafearen halakotsua- zerbitzen zuen bodegoi bakarrera.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 27. orr.

Diseinu grafikoko espezialista batek dekorazio aldizkari baterako atondutako bodegoi postindustriala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 35. orr.

2 irud/hed

"Liburu hau ez da izango lore hilen bilduma, historia literarioaren bodegoia", idazten zuen Sheguersek bere hitzaurrean.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 123. orr.

3 jakekoak edo lurrezko ontziak agertzen diren margo lana. ik natura 8.

Horman, berriz, bi margo, bi bodegoi: pitxer bat ezkerrekoan; eta fruta-mordoxka bat eskuinekoan; erdi ilunean ozta-ozta ikusgarri.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 69. orr.

Gero beste era bateko marrazkiak egiten hasi nintzen: paisaiak, bodegoiak; koloreekin ere hasi nintzen: pastela, olioa...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 157. orr.

Bere azken lanek ez dute zer ikusirik Jaione eta bioi ezkontza egunean oparitu zigun bodegoiarekin.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 77. orr.

Bere azken lanek ez dute zer ikusirik Jaione eta bioi ezkontza egunean oparitu zigun bodegoiarekin.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 77. orr.

Bodegoietan eta erretratuetan beste askok lortu ez zuten askatasuna lortu zuela pentsatzen nuen.  Berria - Kultura   2004-05-14


bodere ik botere.

boderetsu ik boteretsu.

bodrio iz zaborraren mailako artelana edo adimen lana.

"Bodrio bat", hitz horixe erabilita.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 203. orr.

"Bodrioaren ospakuntza" deitu genion hari.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 203. orr.


body iz bularretakoa eta kuleroak pìeza batean biltzen dituen janzkia; emakumeen janzkia, hankartean lotzen den jertse modukoa.

Jeansak eta cowboy estiloko alkandora dauzka beti soinean, eta bodyak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 230. orr.

Umeak jolasean, neska gazteak eta emakume ez hain gazteak kolore bizi eta deigarrietako "body" estuak jantzita.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 274. orr.

Badakit gabardina dirdaitsu bat eta body estua zeraman emakume eder batek zerbait esan zidala nire maleta beltzari buruz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 26. orr.


boer (orobat boers)iz Hegoafrikako holandar kolonoen ondorengoa.

Horiek erabiliz baino ez ditugu garaituko Hegoafrikako boer-ak.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 89. orr.

Ondoko urtean, Hegoafrikan boersek hartu zuten agintea, eta apartheid sistemari bidea ireki zioten; Zeukan adinarekin ez Kubakoan, ezta Anglo-boerrean ere ezin ibilia izan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 57. orr.


boga1 iz arraun egitea.

Faluaren albora iritsirik, arraunak batu genituen eta gure txaneltxoa non lotu gelditu ginen Domingo eta biok, ez boga eta ez zia, geldi.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 260. orr.

-Boga estiborrera, Higerreko farola galdu gabe!  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 213. orr.

· Bogak arraunean egitea esan nahi du, eta ziak kontrapisua egitea.  Berria - Kirola   2004-07-28

2 boga egin ik bogatu.

Ni neu ere bogalarien tostan jesarri, arraunetako bat eskatu eta boga egin genuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 311. orr.

Ontzi berean, baina elkarrekin boga egiteko gai ez.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 74. orr.


boga2 iz bisiguaren familiako arraina, itsas ertzeko haitzetan baltsetan bizi dena (Boops boops).

Bisiguen, bogen, takarten edo halako beste arrain batzuen paguan arrautzak, indabak zein ortuariak hartzen zituen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 44. orr.


bogada ik bokata1.

bogalari iz arraunlaria.

Ni neu ere bogalarien tostan jesarri, arraunetako bat eskatu eta boga egin genuen, Armada Txit Zorioneko hartan ei ziren kasik bi mila bogalari behartuek sekula sentituko ez zuten bozkarioaz.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 311. orr.

Hala bada, nik esandako moduan egin zuen; Bartolome Izetari agindu zion txanelean bogalari etor zedin.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 291. orr.

Bogalari ziharduten gizonei eta lemazainari begiratu nien.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 55. orr.

Bogalari neroan Bartolome Izetari begiratu nion.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 304. orr.


bogatu, boga(tu), bogatzen du ad arraun egin. ik boga1 2.

Bitartean bazterra utzia genuen eta uhina eta muinoa, lurra eta ura, dena berde zen golko batean bogatzen genuen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 104. orr.

Ziabogan istriborreko arraunlariek bogatu egiten dute, eta ababorreko lehen hirurek ziatu.  Berria - Kirola   2004-07-28

Mendiak eta zelaiak poparantz iheska ikusten dira, ontzia haien aurrean bogatzen eta belak airatzen ditugunean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 255. orr.

Domingo ere txaneltxoan sartu zelarik, bien artean bogatuz lehorrerantz egin zuten.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 232. orr.

Mutilari utzi beharrean bogatzeko zeregina berak hartuta, arraun bakarrean, ikusgarria zen haren antzea.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 233. orr.


bogie iz tren makina edo bagoean azpialdean ezartzen den txasisa, bi edo hiru gurpil bikote paralelo dauzkan.

Brava daramaten bogie edo errodadura sistemetan, gurpilak neurri desberdinetara egoki daitezke, automatikoki, segurtasun zerrailak ireki eta neurri berria emango dion aldaketa instalazio batean sartuz gero.  Berria - Ekonomia   2004-02-25


bohame ik buhame.

bohemia iz bohemioen mundua.

Ezin zuen, inola ere, Barojak bazter utzi bere bohemio biziera, edo Madrilgo bohemiaren konpartsa bederen izan zen garaia,  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 16. orr.


bohemiar 1 izond/iz Txekiako Bohemiakoa, Bohemiari dagokiona; Bohemiako herritarra.

Kontzertuko programari dagokionez, Johann Heinrich Schmelzerren pieza batekin hasi eta gero, Heinrich Biber bohemiarraren konposizioak izango dira nagusi.  Berria - Kultura   2004-07-23

Lerro hauen helburua bohemiar maisuaren musikaz aritzea da, beti ere lan horien entzunketara gonbidapena izan nahirik.  Berria - Kultura   2004-05-02

2 bohemioa.

Gaztaro bohemiar eta gatazkatsua izan omen zuen.  Berria - Kultura   2006-02-21

Planak egin genituen: pasieran ibiliko ginen bulebarretan zehar, auzo latindarreko kafetegietan poetez inguraturik eseriko, Montmartre-n margolari bohemiarrek pintatuko zuten, eta gauez argien isla ikusiko genuen Pont Neuf-etik Sena ibaian, harrizko ontzi batean bagina bezala.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 349. orr.


bohemio 1 izond/iz bizimodu gorabeheratsu eta zabarra daramana.

Zarpatsu haiek, Villasúsen adiskide bohemioak nonbait, izugarrikeriak eginak zizkioten gorpuari: hatzaz fosforoz erre zizkioten, sentiberatasunik zuen ikusteko.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 281. orr.

Ni neu behintzat kontu hura serioago hartzen hasi nintzen eta pisukide bohemioaren alde zerbait eraginkorra egiteko momentua heldua zela iruditu zitzaidan.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 125. orr.

Dylan Thomas, poeta, bohemioa eta mozkorra.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 5. orr.

Hots, poetak bohemioa izan behar du, bidertzekoa.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 29. orr.

Bohemio haren etsipena bihurriegia iruditu zitzaion Hurtadori egiazkoa izateko, eta zarpatsu jendaila hura guztia teilapean utzirik, etxetik kanpora atera zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 282. orr.

Nik gorrotoa ere dexentekoa nion Café Odéon delakoari: emigranteak eta intelektualak, bohemioak eta irakasleak, eta cocotte zaharrak baserri-eskualdeetatik etorritako negozio-gizonentzat.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 279. orr.

Bohemio ausarta.  Berria - Kultura   2004-08-26

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bohemio jarrerak izan gabe izan daiteke ertzekoa.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 29. orr.

Hor daude, esate baterako, bohemio jende narrasen ibiliak, Rafael Villasús poetaren heriotzan ispilatuak.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 16. orr.

Bohemio itxura hartu diot hasieran.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 135. orr.

Ikaragarri gustatzen zait, desberdina delako segur aski, bohemio tankera hartzen diodalako, beharbada.  Berria - Kirola   2004-06-04

Ez zara inondik ere gurasoen kontura bizi diren gaxte bohemio usteko horietakoa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 192. orr.

2 irud/hed

Madrila itzuli zen handik urte batzuetara, Errepublika aurretxoan, eta bertako giro bohemioan atera ohi zuen bizimodua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 135. orr.

30eko hamarkadan Berlinen bizi izan zen, giro homosexualean eta bohemioan erabat sartuta.  Berria - Kultura   2004-08-26

Agureak ere aire bohemioa dauka, bizitza osoa Parisko bulebarretan edo Uffiziko korridoreetan eman izan balu bezala.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 45. orr.

Bigarren pausoa gutxieneko dirua emango zion zeregin bohemioren bat aukeratzea zen.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 115. orr.

Gero Lindak bereak kontatu zituen, bere saltinbanki-bizimodu bohemioa.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 193. orr.

South Kensington Londreseko auzo frantsesa zela esan zuen; Chelsea-ren handikeriarik gabea eta merkeagoa, lasaia eta bohemio samarra.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 131. orr.


bohemiotasun iz bohemioa denaren nolakotasuna.

Pentsatzeko gai izango balitz, ongi egin duela usteko luke beharbada; aurkitzen den egoera negargarri hori bere bohemiotasunaren gaileneko balentria dela usteko luke.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 281. orr.

Idazleen bohemiotasunari buruzko klixea.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 42. orr.


boikot iz pertsona, nazio edo kideko batekiko harremanak etetea, helburu politikoez edo protesta bide gisa.

Boikota, kasu, betidanik izan da kontsumitzaileen esku gelditzen den muturreko tresna.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 246. orr.

Ermuko San Antonio okindegiko kamioi-gidari bat kanporatua izan dela boikot bat dela-eta.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 83. orr.

Zailtasun eta boikot guztien gainetik, lortu dugu!  Berria - Harian   2005-04-18

Segidan MTVren boikota helduko zen, promozio bideokliparen mezu arrazista zela medio.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 33. orr.

Anberes, espainiarren zapalkuntza eta iparraldeko probintzia protestanteen boikota pairatzen zuelarik, bere nagusitasuna galduz joan zen, Amsterdamen onurarako.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 28. orr.

Apezpikuak Franco hartuko zuen, apeza eliza inoiz zapalduko ez zutenekin boikota antolatzen zebilen bitartean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 278. orr.

Herrian boikota antolatuta dagoenean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 114. orr.

Parte-hartzerik ez, baina ezta boikotik ere.  Berria - Kirola   2004-12-24

Boikotaren ondorioak nozitu, nozitu dituztela jakinarazi zuen, dena den.  Berria - Ekonomia   2006-01-28

Inolako frogarik gabe sinetsi genuen komunistaren edo juduren baten boikotagatik joan zela argia.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 47. orr.

Federazioak ezezkoa eman eta boikotarekin erantzun dute.  Berria - Kirola   2006-02-08

B.-ek bultzatzen duen Danone produktuen boikoterako deia.  Herria   2001-04-26

Bruce Springsteenek Madison Square Gardenen jo zuen joan zen egunean eta New Yorkeko poliziak boikoterako deialdia egin eta bere diskoak puskatu zituen kontzertuaren sarreran.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 182. orr.

Boikota polioaren kontrako txertaketa kanpainari.  Berria - Gaiak   2004-02-24

Boikota Uzkuduni eta beste faxista guztiei.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 229. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

«Boikot publikoa eskatzera iritsi diren hainbat komunikabideren [...] jarrera erabat onartezina» salatu zuen Azkaratek.  Berria - Euskal Herria   2004-10-16

PANi ezarritako boikot ekonomikoa bukatzea lortzeko asmoarekin.  Berria - Mundua   2006-05-10

Amai dadila behingoz boikot zentzugabe hori.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 116. orr.

Suniten boikota handia bada, hankamotz utziko du prozesua.  Berria - Harian   2005-01-30

Komunitate serbiarraren boikota nabaria izan da.  Berria - Mundua   2004-10-24

Hedabideen boikota, erabatekoa izan zen.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 66. orr.

Euskal musikarien kontrako boikotak.  Berria - Kultura   2004-01-22

Filmaren aurkako boikota orokorra izan zen.  Berria - Kultura   2006-04-19

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Salaketa eta boikot kanpainen bidez.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 177. orr.

ETAk hainbat enpresaren aurkako boikot kanpaina hasi du.  Berria - Euskal Herria   2004-07-11

Iruñean behintzat orkestraren eta bere kontzertuen kontrako egundoko boikot giroa jasan behar izan genuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 125. orr.

Boikot oihuak areagotu egin ziren, eta zamaketariek laga egin zioten beharrari.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 52. orr.

ETAren boikot eskaera gaitzetsi dute.  Berria - Euskal Herria   2004-09-07

Hainbat euskal musikarik azken asteotan Espainian jasan dituzten zentsura eta boikot kasuak.  Berria - Kultura   2004-01-23

Eskandaluek eureganatu zuten arreta osoa: boto salerosketa Salt Lake City aukeratu izan zedin, Ipar Amerikako herrialdeen aldeko jarrera lotsagabea patinajeko puntuazioetan, boikot mehatxuak, inoiz baino dopin kasu gehiago.  Berria - Harian   2006-02-09

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Estutasunen arrazoi nagusietako bat Ajuria Eneko Itunaren garaian Eusko Jaurlaritzak Egin-i egindako «publizitate boikota» izan zela.  Berria - Harian   2005-11-29

5 boikot egin (ETCn 120 agerraldi)

Ganberako 577 diputatuetik 200 inguruk Txinako presidentearen mintzaldiari boikot egin zioten.  Berria - Mundua   2004-01-28

Udal bozei boikot egitea erabaki zuten.  Berria - Harian   2005-01-09

Errepublika beltza ez zen oso eredugarria mundu zuri zibilizatuarentzat, antza, eta haren produktuei boikot egiten hasi ziren potentziak.  Berria - Mundua   2004-02-15

Gotzain jaunaren bisitari boikot egiteko pentsatutako gauza da dena!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 205. orr.

Boikot egiten diete egitasmoei, prestakuntza negozioak egiteko erabiltzen ari garen aitzakian.  Berria - Ekonomia   2004-11-05

Hori lorpen handia izan da bozketari boikot egitera deitu zuten oposizioko indarrentzat eta gerrilla maoistarentzat.  Berria - Mundua   2006-02-09

6 boikota egin (ETCn 484 agerraldi)

Gehienek boikota egin zioten hauteskundeei, Serbiako buruzagi nazionalistek eskatu bezala.  Berria - Mundua   2004-10-26

Asaldatu egin ziren, boikota egin zieten elizkizunei, mehatxatu egin zuten apezpikuak izendatu erretore berria.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 268. orr.

-Boikota egiten didate, eta okerrena da ez dakidala zergatik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 113. orr.

Israelgo produktuei boikota egingo die Finantza ministroak. Duintasun handienez, ekitaldiari boikota egitea erabaki nuela.  Berria - Mundua   2006-01-06

Hamasek bozetan parte hartu ez eta boikota egiteko deia egin du.  Berria - Mundua   2004-12-02

Erreformistek, hainbat protesta egin zituzten, eta herenegun bertan adierazi zuten bozei boikota egiteko bidean zirela, baldin eta Kontseiluak erabakia atzera botatzen ez bazuen.  Berria - Mundua   2004-01-21

Damaskon 300 bat manifestari bildu ziren Danimarkako enbaxadaren aurrean, karikaturak argitaratu izana gaitzetsiz eta hango produktuei boikota egiteko eskatuz.  Berria - Mundua   2006-02-03

Bozetan boikota egitera deitu zuen Abu Sayyaf gerrilla islamistaren jarraitzaileei leporatu diete erasoa.  Berria - Mundua   2004-05-13

Ez da izan boikota egiteagatik, baizik eta soinujole izatea gustatzen ez zaiolako.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 231. orr.

· Hemen, Eskual Herrian -ezagutzen dugun boikota egile handienak ditugu Hegoaldekoak.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 113. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurkako boikot (3); boikot egingo (3); boikot egitea (5); boikot egiteko (3); boikot kanpaina (4); eta boikot (5); konferentziari boikot (4)

aurkako boikota (5); boikota aldarrikatu (3); boikota egin (19); boikota egin zioten (3); boikota egingo (12); boikota egitea (8); boikota egitea erabaki (4); boikota egiteko (16); boikota egiteko deia (5); boikota egiteko eskatu (4); boikota egiten (8); boikota egiten ari (3); boikota egitera (7); boikota egitera deitu (6); boikota eta (3); bozei boikota (4); eta boikota (10); eta boikota egiteko (3); hauteskundeei boikota (5); kontrako boikota (8); produktuei boikota (6); produktuen kontrako boikota (3)

boikotarekin bat (3)

boikoterako deia (4)

boikotik egin (3)


boikotatu, boikota, boikotatzen (ETCn 693 agerraldi; orobat boikoteatu ETCn 135 agerraldi) du ad boikota egin.

Preso batek bere kontrako epaiketa boikotatu du.  Berria - Mundua   2006-04-07

Hamas boikotatzeko eta bakartzeko deia egin dio Israelek nazioarteari.  Berria - Mundua   2006-01-28

Legebiltzarra boikotatu du Al Fatak, Hamasek aurreko agintaldiko erabakiak indargabetu dituelako.  Berria - Mundua   2006-03-08

Errugabetasun presuntzioa ez dela errespetatzen salatu du, eta «inolako frogarik gabe iraindu, boikotatu eta kriminalizatzen» direla euskal gizartearen arlo ugari.  Berria - Euskal Herria   2004-09-01

Dario Fok dio antzerki obra bat boikotatu diola Berlusconik telebistan ematerakoan.  Berria - Kultura   2004-01-27

Zuzendaritzarekin izan beharrak zituzten ohizko bilkurak oro boikotatu dituzte langilen ordezkariek, aldi oroz langileen biltzarraren izenean ageri bat irakurri eta ateratzen zirela bilkuretatik.  Herria   2005-12-15

Esan ere esan zen halakoxe jokoa egin zuela Sidkiren hauteskunde kanpainan, alegia, dirua patrikaratu ostean hauteskundeak boikotatzen amaitu zuela.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 196. orr.

1996. urtean egin ziren bozak ere boikotatu zituen Hamasek.  Berria - Mundua   2004-12-02

Europako politika jaun zenbaitek laster boikotatzen dute, eta, ezin sinetsia, komunistak dira hortaz nausitzen eta haiek dituzte gehienik presoen artean hautaketak egiten.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 122. orr.

Ulemen Batzordeak ere negoziazioak boikotatzeko deia egin zuen.  Berria - Mundua   2006-02-24

Erreferenduma boikotatzeko deia egin zuten sunitek.  Berria - Harian   2005-10-15

Herritarren Zerrendak, ordura arte erabilitako tonu baikorra alde batera utzita, EAJren, Aralarren eta Ezker Batuaren jarrera gogor salatu zuen, «adostasun dinamika boikotatzea» leporatuta.  Berria - Euskal Herria   2004-06-05

Munduko Ekonomia Foroa boikotatzea eta etorkizunean egingo diren Munduko Gizarte Foroetara ordezkariak igortzea.  Berria - Mundua   2004-03-02

Garbi daukagu Foru Aldundiaren helburua elkarretaratze hau boikotatzea dela.  Berria - Ekonomia   2004-12-10

Poliomielitisaren kontrako txertaketa kanpaina boikotatzeari uzteko exijitu dio Unicef Nazio Batuen Haurren Laguntzarako Funtsak Nigeriari.  Berria - Gaiak   2004-02-27

BaionakoTriki ostatuak erabaki du "Coca Cola" edaria bazterrerat uztea, "boikotatzea" orai erraiten den bezala.  Herria   2003-03-27

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

boikotatu du (3); boikotatu eta (3); boikotatu zituen (4); boikotatu zituzten (7); bozak boikotatu (9); bozak boikotatu zituen (3); bozak boikotatu zituzten (5)

boikotatuko dituztela (5); boikotatuko dituztela iragarri (3); bozak boikotatuko (4); hauteskundeak boikotatuko (3); hauteskundeak boikotatuko dituztela (3)

boikotatzeko asmoa (3); boikotatzeko deia (8); boikotatzeko deia egin (7); boikotatzeko eskatu (4); bozak boikotatzeko (9); bozak boikotatzeko eskatu (3); hauteskundeak boikotatzeko (4); hauteskundeak boikotatzeko deia (4)

bozak boikotatzen (3)


boikotatzaile izond boikotatzen duena.

Odon Elorzaren jarrera ere salatu nahi izan zuen Diputazioak, bere iritziz, «aldebakarrekoa, elkartasunik gabekoa eta biziki boikotatzailea delako».  Berria - Euskal Herria   2004-11-27


boikotatze iz boikota egitea.

Oposizio haundian daude minoriakoak eta, besterik ezin eginez, bozen boikotatzea dute galdegiten.  Herria   2005-12-08

Boikotatzearen erabakia hartzea ez zaie zilegi iruditzen, Michel Etxeto esku huskako komisioko lehendakariak Berriari azaldu zionez.  Berria - Kirola   2004-01-17


boikoteatu ik boikotatu.

boilur iz lurpeko onddoa, jateko ona, lurrintsua eta sukaldaritzan oso aintzat hartua. ik trufa2.

Okelen usaina gora zetorren, Lisa, bere bake astunean, boilurren urrinak harrapatua zegoela esan zitekeen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 105. orr.

Beluga kabiarra, Perigordeko boilurrak edo antzeko zerbait.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 186. orr.

Gure eroste-ahalmena areagotuko da etorkizun hurbilean ere: ardoak, boilurrak, kabiarra, foie-grasa eta, Erroma klasikoan bezala, gutizia eta produktu exotiko ikaragarri garestiak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 118. orr.

Elurra bezain zuri burutik oinetaraino, saltsak, saiheskiak boilurrekin eta bestelako jaki gozoak prestatzen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 295. orr.

Pentsa daiteke boilurrak daukan prezioarekin, ez direla emanak jatetxe hortako apairuak.  Herria   2003-12-04

Boilur gehiegi jandako jende aberatsen gaixotasun lotsagarri batek kolpatu zituela zirudien.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 324. orr.

Plateren eta azpilen artean [...] foie-gras ontziak eta kolore aldakorreko atun eta sardina latak ageri ziren, bai eta saltsak, boilur kontserbak, barazki beratuez egindako ongailuak ere.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 63. orr.


boina iz ipar txapela.

Gero, besarkada ainitzen ondotik, kopa, boina eta sari eder ainitz emanak izanen dira xapeldun berrieri eta bertze talde guzieri.  Herria   2001-04-12

Hendaiako Maialen Arzallus, Marga Bera, Kriztina Txoperena eta Maite Celestinok eskuratu dute xapeldunen boina haundi bat, Daniel Landartek Euskal Kultur Erakundearen ordezkariak eman diotena.  Herria   2004-06-03

Bikoteak hartuko poneta den boina!  Herria   2003-02-06


boka iz garagardo pitxerra.

-Etxalde beharko diagu abiatu -erran zidan Mattinek plazako ostatuan boka bat edan ondoan.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 39. orr.

Ene boka edanik, itzuli bat egin nuen elizaren gibel alderat, delako autoa harat buruz joana baitzen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 119. orr.


bokadillo (ETCn 79 agerraldi; orobat bokadilo g.er.; cf ogitarteko ETCn 2.465 agerraldi) iz ogitartekoa.

Afaritarako eman dizuten bokadilloa ari zara oraindik jaten.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 104. orr.

Nik bokadilloak eta ardoa jarri nituen hondar gainean zabaldutako toallan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 27. orr.

Halako batean, gehientsuenek Kale Nagusiko taberna batean bokadilloa eskatuko dutela erabaki dute.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 141. orr.

Etsita, fakultatera itzuli eta betiko bokadiloa erosi nuen.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 158. orr.

Urdaiazpiko-bokadillo handi batekin azaldu zen Bikila hitzordura.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 169. orr.

Bertan jarrita, nocilla bokadilloarekin batera tabako paketea ere atera nuen, zigarro bat erretzeko asmotan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 33. orr.


bokadilo ik bokadillo.

bokadu ik mokadu.

bokal1 iz silabaren ardatz gertatzen den hotsa.

Austriae Est Inperare Orbi Universo: bost bokalen perfekzioa biltzen da inperio austrohungariarraren dibisan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 165. orr.

Hizki guztiak bi multzotan banatzen dira: bokalak eta kontsonanteak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 213. orr.

Boklak ez diren hotsak kontsonanteak dira.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 107. orr.

Bokalak eta kontsonanteak tartekatzeaz gain, beste modu asko ere badaude testu bati kadentzia bat ezartzeko.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 107. orr.

Ohiko bost bokalez gainera, ü onartu zen Zuberoa aldeko hotsa adierazteko.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 117. orr.

Beste askotan, kontsonante guztiek bere horretan jarraitzen dute, eta bokalak dira aldatuta agertzen zaizkigunak.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 33. orr.

Alfabeto osoa luze iritzita, gutxiagorekin ere ase gaitezke, letren mundutik atera gabe: bokalen hurrenkera dugu horretarako, hau da a, e, i, o, u.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 95. orr.

Mugak jartze aldera, esan dezakegu hots irekienak direla eta a bokala dela denetan irekiena, hori dela nolabait bokalik bokalena.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 60. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Alde horretatik, noski, a bokal irekia da ozenena.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 125. orr.

Bokal neutroa, ziurraski sistema osoko bokal irekiena izango da.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 158. orr.

Lekuonak idazten duenez, u bokal ilunak lotarako gela ilun baten giroa gogorazten digu.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 43. orr.

Bokal sudurkarien nolakotasuna okerrago bereizten da bokal ahokariena baino; horregatik, esan daiteke bokal ahokariak eraginkorrago direla seinale akustiko diren bezainbatean.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 96. orr.

Bokalak izendatzeko termino zabalduenak irizpide horretan oinarritzen dira eta u, o bokalak belar deitzen dira; bestalde, i, e bokal sabaikari edo palatalen sailean jartzen dira.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 32. orr.

Bokalak silabagile dira, baina kontsonanteek bokal baten laguntza behar dute silaba osatzeko.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 107. orr.

Goiko bokalaren eta bokal irekiago baten arteko kontsonante eransketa.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 58. orr.

Kasu horretan bigarren bokalaren ozentasuna gutxitzen da palataltasun puntu baten truke eta, ondorioz, aurreko bokal itxi palatalarekiko antza handiagoa hartzen du; alegia aurreko bokalarenari asimilatzen zaio nolakotasunean.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 54. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa) ik bokaliko.

Hizkuntza batzuetan bokal fonemak ez dute nolakotasun ezaugarririk.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 158. orr.

Sanskritoak bokal alternantzien sistema bat agertzen du, graduen ideia horretaz pentsarazten duena. gero, bokal kontrakzioak zirela eta, aldatu zen egoera.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 30. orr.

Esan dezadan, honen harira, euskararen egitura dela eta, etengabe gertatzen direla bokal biltzeak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 96. orr.

Hitz hasieran zein hitz barruan gertatzen dira bokal galtzeak.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 190. orr.

Prosodia ez da kontsonante eta bokal bilkurei eransten zaien gehigarria.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 129. orr.

Kontsonante- eta bokal-kateak doinu- eta erritmo-ereduetan txertatzen direnean.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 54. orr.

Ablaut edo erradikaleko bokal aldaketa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 198. orr.

Kontsonante eta bokal ordezkatze segmental horien ondoan, kanpotarren hizkeran ezaugarririk nabarmenenetakoa "doinua" izaten da.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 44. orr.

Bokal-harmonia bokalen arteko asimilazio mota bat da.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 60. orr.

4 bokal arteko (orobat bokalarteko g.er.) izlag bokalen artekoa.

Har dezagun, adibidez, euskaraz ohiko den bokal arteko /d/ unitatearen kenketa eta analiza dezagun "eman beharko didazu" esaldiaren emambearkoiasu ahoskera.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 67. orr.

Bokal arteko hasperen hori ahoskatzeko ez da horrenbeste aire behar.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 94. orr.

Halere, bokal arteko s-ak bere hartan iraun du bokalez amaitzen ziren aditz guztien geroaldian eta aoristoan. Euskalki guztietan sarri galtzen dira bokalarteko kontsonante batzuk lagunarteko hizkera lasaian: b, d, g eta r dira kontsonante horiek.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 202. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

a bokal (3); aurreko bokal (9); aurreko bokal baten (5); bi bokal (6)

bokal ahokariak (6); bokal artean (20); bokal arteko (20); bokal arteko s (7); bokal aurrean (8); bokal bat (11); bokal baten (12); bokal baten errepikapena (5); bokal bi (3); bokal biribildu (3); bokal biribildu eta (3); bokal edo (3); bokal eta (6); bokal eta kontsonante (4); bokal fonemak (4); bokal guztiak (4); bokal harmonia (6); bokal harmoniaren (3); bokal hori (3); bokal sudurkariak (12)

da bokal (5); dira bokal (8); diren bokal (3); edo bokal (3); ere bokal (4); eta bokal (24); eta bokal artean (3); ez bokal (3); hiru bokal (3); i bokal (4); ia bokal (3); kontsonante eta bokal (5); u bokal (5)

a bokala (3); bokala da (3); bokala eta (4); da bokala (3); den bokala (3); e bokala (5); i bokala (5)

bokalak dira (3); bokalak eta (5); bokalak eta kontsonanteak (3); bokalak ez (4); eta bokalak (3); gabeko bokalak (3)

atzeko bokalen arteko (4); bokalen artean (8); bokalen arteko (12); bokalen arteko desberdintasunak (3); bokalen eta (6); da bokalen (4); eta atzeko bokalen (5); eta bokalen (5); eta i bokalen (3); kontsonante eta bokalen (3)

bokalez amaitzen (3)


bokal2 iz kontseilu, biltzar edo epaimahai bateko kidea, hitz egiteko eskubidea duena.

Tribunalean bokal zegoen alferez bat inguratu zen.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 78. orr.


bokalarteko ik bokal1 4.

bokale iz ibai bat itsasoratzen den lekua. ik ibai 9.

Bokale hau bera ere, harkaitzezko gailur altu biren artean gordea, hiru dartsena ttipitan dago banatua, gotortzen eta defendatzen errazak diren ataka batzuek bereiziak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 127. orr.

Orduan beste aldetik malekoi edo dike bat egingo da hormak edo lubeta eginez, eta honela eratuko da portuaren ahoa edo bokalea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2590. orr.

Lanbroak itsutzen du gure bokalea.  Berria - Kultura   2006-04-04

Albo batera Busturiako itsasadar osoa, eremu paduratsuak saihesten biragune batetik bestera sigi-sagaka zihoana, gero bokalea eta aurre-aurrean uharte harritsua.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 104. orr.

Haren enborra Volgak osatzen du, eta haren erroak Kaspiar itsasoaren ertzean zabaltzen diren hirurogeita hamar bokaleak dira.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 105. orr.

Dartsenak baditu zenbait legoa perimetroan, eta itsasora ematen duen bokalea hain da estua non aldiko ontzi bat baino gehiago ezin den pasa.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 127. orr.

Garabi berriak ekarriko dituzte laster eta bokalea dinamitatzen ari dira ura handitzeko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 191. orr.

Nasa ez da amaitzen bokalean, portua ez da amaitzen barran, nasa eta portua baforeek ezin aska lezaketen lotura dira.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 172. orr.

Ibaiaren bokalean egokitu zen Léa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 243. orr.

Bonantzako petriletik murgil egiten ari ginen, hotza oraindik, ikusgarri hura sartu zenean bokalean barrena, zilarrezko pinu handia -hau nonbait irakurria naizela uste dut- zekarrela atoian.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 9. orr.

Beste argazkiak hoteleko bizikleta erakusten zuen bertan aurkitu zuten moduan, zuhaitz baten ondoan botata eta Mundakako itsasadarretik gertu, ia bokalean.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 202. orr.

Handik Indiako salerosgaiek Kaspio itsasoa zeharka zezaketela, eta Ziro ibaiaren bokalean sartu; ibai horretatik bost eguneko bidea besterik ez zegoela, lehorretik, Faso ibaira iristeko, eta handik Ponto Euxinora.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 30. orr.

Jata-Mendi ontzia ekarri genuen Zumaiatik, eta bokalean hondoratu genuen trebes, sarrera oztopatzeko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 48. orr.

Bokalean sartzen ikusi nuenerako nion igarria, Lafayette-ko Markesa zen, gure portuan babestua Frantziako agente ingelesengandik ihesi.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 13. orr.

Nilo bazterretako eta bokaleko ihitegia, bai eta ibai ondoan ereindako guztia ere, ihartu egingo da eta erabat galduko.  Elizen arteko biblia   Is 19,7

Iturburutik bokalerainoko distantzia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 404. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ibaiaren bokalean (3)


bokalerdi iz bokalez mintzatuz, diptongo baten bukaeran doana. ik kontsonanterdi.

Bokalerdi esaten zaio diptongoan bokalaren ondoren ahoskatzen den nolakotasun bokalikoari [...]; kontsonanterdi, berriz, diptongoan bokalaren aurretik ahoskatzen den nolakotasun bokalikoari.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 103. orr.

Izenek badute izanarekin zerikusirik, kontsonanterdiak ebakera itxiagoak izan ohi baitira bokalerdiak baino.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 103. orr.


bokaliko izond bokalarena, bokalari dagokiona. ik bokal1 3.

Silaba irekia bada, alegia, silabagune bokalikoaren ondoren kontsonanterik ez badago, codarik ez duela esan ohi da.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 62. orr.

Bokalerdi esaten zaio diptongoan bokalaren ondoren ahoskatzen den nolakotasun bokalikoari.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 103. orr.

Hori da, hain zuzen, harmonia bokalikoaren kasua (hau da, hitz bateko atzizkien bokal guztien tinbrearen nolabaiteko asimilazioa, erradikalaren azkeneko bokalera).  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 279. orr.

Katean agertzen den moduan harturiko silabaren azterketaren bidez, banako bakungaitza lortu dugu, hau da, hots irekitzailea edo hots itxitzailea iritsi ditugu; ondoren, banako hauek konbinatuz, silaba eta puntu bokalikoa zehazteraino iritsi gara.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 88. orr.

Bokalikoak dira trantsizio horren egitura akustiko eta ekoizte artikulatorioa, baita hiztunaren oharmena ere.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 65. orr.


bokalismo iz hizkuntzez mintzatuz, bokal sistema.

Baina gure artean inork apurtzen ez zuen isiltasunak garbi erakusten zuen arazoak ez zuela zerikusirik euskararen aldaera diatopiko edo diakronikoekin, ez erdararen presioak eragindako isoglosa-ezabatze tamalgarri batekin, ez euskal bokalismoaren galerarekin.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 13. orr.

Uste oker hori da, hain zuzen, urte luzez hainbat lehen mailako arazo -jatorrizko bokalismoarena, adibidez- ilundu dituena.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 264. orr.

Sanskritoa, hain zuzen indoeuropar "s" guztiak atxiki dituelako gertatzen da hain argigarria, egia bada ere beste alderdi batzuetan prototipoaren ezaugarriak gutxiago gorde dituela, bokalismoa, esaterako, arrunt nahastekatu baitu.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 29. orr.

Bokalak ez beste erabiltzeari bokalismoa deituko diogu.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 213. orr.


bokaltasun iz bokala izateko nolakotasuna.

Hain zuzen ere, bokalei bokaltasuna ematen diena airearen pasabide irekia da.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 143. orr.

Erraz ulertzen da hiztunak bokaltasun minimo hori bokal osotzat hartzea, aintzat hartzen bada hiztun arruntaren buruan kontsonante eta bokal osoak bakarrik direla posible. Zailtasuna menperatuta, aukera dute bokaltasuna ahokaritasunarekin edo sudurkaritasunarekin lotzeko.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 119. orr.


bokantza iz elokuentzia.

Aztertzen dutenean nola Haren egintzak Beraren borondatetik datozen, haien zientzia ezjakintasun bilakatzen delako, mihiek atributuen bitartez Bera goretsi nahi dutenean, bokantza oro totelkeria ahulean geldituz.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 145. orr.

Dena dela, liskar guztiekin ere eta zenbaitetan basatzarik basatza baldin bagabiltza ere, nire etxea dut [euskara], nik hala aukeratu dudalako, zenbaitek moldakaitz, barbaro eta bokantzarik gabea ikusi badute ere.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 38. orr.

Halere, zerorrek dakizunez, beren burua engainatzen ez duten guztiek dakiten bezala, esaldi horiek soberazko hitz-jarioaz eta distira faltsuko irudiez mantentzen dira, bokantza handiko esaldiez, mintzaldi garratzez eta eztabaida-baliabide ugariz, aldi berean dialektikatik eta sofistikatik mailegatuak.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 124. orr.


bokarta 1 iz antxoa.

Oraindino espezieak falta diren arren, Abran itsasertzean topa daitezkeen espezieak biltzen dira: itsas oilarrak bezalako arrain zapalak, itsas aingirak, txitxarroak eta bokartak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-26

Baina itsasoan bokarta zen lorerik ederrena.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 332. orr.

Aljeriako kostaldean bokarta harrapatu ahal izateko baimenak ere libre daude.  Berria - Ekonomia   2004-02-19

Eta arrantzontzia kosteratik kaxak beterik ailegatzen zenean, moilara atera sareak eta andreei deitzen zieten bokarta mailetatik ateratzeko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 332. orr.

Martxoaren 1ean zabalduko da berriro bokartaren arrantza.  Berria - Ekonomia   2006-01-19

Aita Bilbora joan zen, bokartaren negoziora zihoala esan zidan tontoa banintz bezala, eta ni Jauna deitzen zidan nafar morroskoaren laguna egin nintzen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 92. orr.

Abenduaren 22an, Batasuneko ministroek Bizkaiko golkoan 5.000 tona bokarta harrapatzeko baimena eman zuten.  Berria - Ekonomia   2006-01-19

Anartean badute bokarta txikia kosta hurbilean, noiztenka agertu nahi duelarik.  Herria   2001-05-31

Barra gaineko pintxo eta kazuelatxo hondarrak -lizuntzera egindako piper beteren bat, bokarta oliotsu batzuk, [...].  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 166. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bokarta harrapaketen «kontrol zorrotza» egingo du Jaurlaritzak.  Berria - Ekonomia   2006-01-19

Bokarta garaia zen, portuan egonean egoteko entretenigarriena.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 9. orr.

Bokarta-olioaren arrasto mehe bat distiratzen zen haren ezpainpean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 167. orr.


bokata1 (orobat bogada, boketa g.er. eta bukata g.er.) 1 iz lixibatzea; batera lixibatzen den arropa.

Bokata horrela egin ondoan, mihiseak hedategietan ezartzen ziren, berdin hamabost edo hogei bat, alanbre batzuetarik dilindan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 185. orr.

Karrikako emazte gehienek hor egiten zituzten bokatak eta xuriketak.  Herria   2005-09-29

Duela mende erdiño bat, ainitz etxetarat ura etzen oraino sartua, iturritik ekarri behar! Boketa ere iturrian egin behar.  Herria   2004-06-24

Ez da harrek egiten ez zuen lan arrunt eta bortitzik; ala irute, ala ehaite, ala bokata xuritze, orotara ekarria zen.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 222. orr.

Gero, potxola, bokata-latsean elkarrekin ariko gara!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 102. orr.

2 nahastea, istilua.

Horretarainokoa nahastea eta bokata.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 33. orr.

Orduan egitekoa dute alabainan beren arteko boketa, azken egun hotan oraino xuriketa meta ederra bildurik!  Herria   2005-09-22


bokata2 (ETCn 428 agerraldi) 1 iz adkor ogitartekoa.

Mister Martinek, orduan, poltsa batetik mortadela itsaskorreko hiru xerra atera eta bokata egin zuen.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 51. orr.

Kalearen sarreran bada bokatak ematen dituzten taberna bat.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 139. orr.

Ez zutela dirurik gure emanaldia ekartzeko; neuk bakarrik egiten banuen 20 euro emango zizkidaten, bokata bat jateko eta garagardotarako.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 21. orr.

Anfitrioia altxatu zen bokaten bila, Mikelek berriz ere edalontziak bete bitartean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 98. orr.

Egin zizkioten galderei entzungor, zuzen barrara jo eta, bertan bokata txiki bat atzemanik jan egin zuen mokadu batean.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 65. orr.

Amak, eskertzearren, nire janaririk estimatuena prestatu zidan: bokata mistoa, arrautza eta bexamelez.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 32. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Hiriko alderdi zaharrean poteoan ibiltzen ziren koadrilak bihurtu ziren aurrerantzean nire jomuga, haien alboan, agian, noizean behin pintxo edo bokata zatiren bat jateko modua izango nuelakoan.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 56. orr.

Horretan hasi nintzen pentsaketan, saltxitxoi bokata jaten ari nintzela.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 39. orr.

Berehala ohartu nintzen haren alboan ia ardo hutsez elikatu beharko nuela, tetrabrikeko ardo txarraz eta lantzean behin jaten nuen mortadela bokataren muturtxoaz.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 55. orr.


bokategi iz bokatak saltzen diren establezimendua.

Inguruan dena kontsumitzeko aukerak (zinemak, bokategiak, putetxeak, kalitatea ez zaintzea helburu duten jatetxeak, optikak, opari-dendak, solarium eta saunak, automobila garbitzeko munstroak, umeentzako jolastokiak, sinagoga, bidai agentziak...).  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 120. orr.

Tranpolin gisakoa izaten da bokategia, dirua janetan xahutu ordez, bestetan gastatu ahal izateko.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 123. orr.


bokatibo iz norbaiti zuzenean deitzeko hitza; deklinabide hizkuntzetan, norbaiti deitzeko kasua.

Bai, irakurle -barka ezazu bokatiboaren erabilera zakar hau, truku merkea baizik ez denez-.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 84. orr.

Jauna hitza errepikatzea bokatiboa indartzeko da, deia Jainkoari (gorets bedi!) egiten zaiolako, hala nola Moises!, Moises!, edo Abraham!, Abraham!  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 68. orr.

Guk mensa bokatiboak "O, mahaia!" adierazten duela ikasten dugunean [...] lehenengo urrats labur bat egiten ari gara Virgilio, Horazio eta gainerako latindar klasikoak irakurtzeko urrutiko helbururantz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 287. orr.


bokatxa iz **

Atzo, berriro, Ibarretxeren egoitzako ataurrean, alfonbra gorria topatu beharrean, borraz eta bokatxaz armaturiko poliziekin egin zuten topo.  Berria - Ekonomia   2004-11-06

-Iñaki Pikabea hilzorian utzi zuten, pilota jaurtigailuaren bokatxarekin eman zioten buruan, odolak pareta osoa zipriztindu zuen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 234. orr.


bokazio (ETCn 2.647 agerraldi; orobat bokazione ETCn 130 agerraldi.) 1 iz erlijiozko bizitzarako sentitzen den deia.

Sendo iraun ezazu Jainkoak deitu zaituen bokazioan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1064. orr.

Nire alabaren gutunak soil-soilik zioen moja sartzeko zuen bokazioari gogor eginen niolako beldurra izan zuela, eta ez zela bokazio hori niri jakinaraztera ausartu.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 519. orr.

Bokazioak misioa du ondorio: besteentzat jarraibide eta ispilu garbi izan behar dute ahizpek.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1172. orr.

Eta beldur naiz -esaten zuen- eduki uste dutena ere ez ote zaien kenduko, beren bokazioa bazterrera uzteagatik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 613. orr.

Eskolapioetako apaizgaia zen Baltza ere, ez dakit noiztik, baina BUPeko lehen urterako behintzat garbi zeukan hura zela bere bokazioa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 42. orr.

Nekaldiko Ofizio honek erakusten du non eta nola burutzen den Jesusi jarraitzen dion ikaslearen bokazioa: Jesusen jaiotza, nekaldi, piztuera eta igokundeko misterioak begiratuz eta bereganatuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 74. orr.

Asko dira gau eta egun beren ahalegin eta arreta osoa jakintza lortzen jartzen duten anaiak, beren bokazio santua eta otoitz-debozioa bazterrera utziz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 613. orr.

Guztiarekin ere, ez zen sartu ordenara, ideia gorago eta bereziago bat egina baitzuen bere bokazioaz.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 76. orr.

Bokazioz eta konbikzioz izan zen jesuita.  Berria - Kultura   2006-01-21

Karitateko lekaimeek zer egiten zuten ikertu nahi zuen, bokaziorik zuten ala ez.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 78. orr.

Apaiz izateko inolako bokaziorik ba ote nuen jakiteko ziren jardunak.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 80. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Asko dira gau eta egun beren ahalegin eta arreta osoa jakintza lortzen jartzen duten anaiak, beren bokazio santua eta otoitz-debozioa bazterrera utziz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 613. orr.

Handia izanik ere bokazio erlijiosoari diodan errespetua, ez dezaket nahigaberik gabe, eta are beldurrik gabe, neure alaba erlijioan sartzen ikus.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 520. orr.

Bokazio unibertsala duen Ordena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 463. orr.

Funtzionario handi horietako bakoitzak Elizaren zerbitzuan aurkitu zuen bere benetako bokazioa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 90. orr.

Sinetsi ezinik geratu zen mundu guztia apaizetarako bokazioa zuela zabaldu zenean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 28. orr.

Ordena ez dela derrigorrez frantziskotar bokazioaren bizipenerako oztopo; aitzitik, horretarako bide egokia izan daitekeela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 462. orr.

Esan daiteke testuok frantziskotar bokazioaren muina biltzen dutela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 27. orr.

Orain ez nago kongregazioan, baina bokazio domingotarra irakasten jarraitzen dut.  Berria - Euskal Herria   2004-04-17

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Zeharka Isaiasen bokazio-kontakizuna aipatzen da.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 198. orr.

Frantzisko bere bokazio-bizitzako azkenetik hurbil zela, Ordenarekiko maitasunak eraginda galdera hau egin zion Jainkoaren gauzez beti arduratsu zen anaia batek: [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 394. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hark ez zuen saindu bokaziorik, egoera berri hark ez zion arimako zama astuna arinduko.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 130. orr.

Bere Senarrarekin bat egin eta haren bizitza bere egin nahi duen emazte-bokazioa eman zaio Klarari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1171. orr.

Leial eutsi kristau-bokazioari.  Elizen arteko biblia   Heb 12,14 tit

Ezekielen profeta-bokazioa.  Elizen arteko biblia   Ez 1,1-3 tit

Beharrezkoa zen ebanjelio-bokazioa Frantziskogan erabat betetzea, bera izango baitzen Ebanjelioaren zerbitzari leiala eta egiazkoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 186. orr.

Lafittek idatzi du, kongregazio sortzaile bokazioa zeukala uste izan zuela Arbelbidek.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 86. orr.

5 jaidura bortitza.

Nire kasuan bai, bokazioa da, txikitatik nahi nuen izan idazlea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 30. orr.

Superiorari begietan txinparta gehiegi azaldu baino lehen, erantsi zuen medikuntza zela bere bokazioa.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 144. orr.

Norbere bokazioa egin lanbide?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 402. orr.

Ez da inoren bokazioa pizteko gairik egokiena; literaturarako bokazioa behintzat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 69. orr.

Arkitekto izateko bokazioa Madrilera egindako bisita batean piztu zitzaizula uste dut.  Berria - Kultura   2004-11-14

Dirua lortzeko eta boterea eskuratzeko bokazioa da nagusi, ez balioak igortzekoa.  Berria - Harian   2005-12-04

Taldeak industriako bokazioa berreskuratuko du eta, era horretan, bateragarriagoa izango da Sacyrren jarduerarekin.  Berria - Ekonomia   2004-12-01

Bokazio guztiek dute puntu guztiz erakargarri bat, geure burua garatzeko balio digute, eta eskatzen dizkiguten sakrifizioak merezi dute.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 351. orr.

Erran dezagun arrantzale izatea, ainitz aldiz, bokazione bat da.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 184. orr.

O Jesus, nere maitea, azkenean aurkitu dut nere bokazionea: maitasuna!  Herria   2003-05-29

Poema hura bokazio poetiko goiztiar baten seinaletzat hartu zuten etxean. ez dugula inolako bokazio politikorik, ez dugu izan eta ez dugu izan nahi, gu ez gara eragile politikoak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 37. orr.

Luxuzko film porno baten aktorea ematen zuen, berezko bokazioa zen harena.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 124. orr.

Komunitateetako unibertsitateetan eta bokazio eskoletan trebakuntza arloan gehiago inbertitu nahi du.  Berria - Mundua   2004-10-31

6 irud/hed

Artea disidentzia forma bat da bokazioz eta definizioz.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 47. orr.

Globalizazioa, kapitalismoaren bokazio sakon zaharra, ez da egoera gisa ulertu behar, prozesu gisa baizik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 83. orr.

Diru Funtsak, garapena sustatzeko bokaziorik gabe [...] doikuntza-programetan barne-merkatuaren eskariaren murrizteari eta diruen debaluazioari lehentasuna emanez bete du bere egitekoa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 174. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere bokazio (6); beren bokazio (6); beren bokazio eta (4); bokazio eta (7); bokazio hori (4); bokazio unibertsala (3); eta bokazio (4)

benetako bokazioa (4); bere bokazioa (5); beren bokazioa (6); bokazioa da (5); bokazioa du (3); bokazioa eta (3); bokazioa ez (3); geure bokazioa (3); izateko bokazioa (8)

bokazioan eta (3)

bere bokazioaren (3); beren bokazioaren (3); frantziskotar bokazioaren (4)

bokazioari eta (3)

bokazione bat (3)


bokaziodun izond bokazioa duena.

Beraz, badakit gaur oraindik, ikasle bokaziodun oro, ezin litekeela funtsean esklabo bokaziodun baizik izan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 235. orr.

Ez nintzen inoiz irakaskuntzarako bokazioduna sentitu.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 212. orr.


bokaziogabe izond bokaziorik ez duena.

Aginduaren eremuan bizi dira, esaldi motz, xingle eta gehienetan mudagaitzek biziaraziak, eta horrek errealitatea halabereko miratokitik -motz, xingle eta mudagaitz-ikusarazten die, lagun bokaziogabe eta konplexuagoon kaltetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 197. orr.


bokazional izond bokazioari dagokiona.

Rafarekin deskubritu zuen Mentxuk farmakopearen artisautza, berrehunetik gora pote zeuzkan oinarrizko osagaiez hornituak, eta zaletasun ia bokazionala zeukan maisutza jardunerako.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 42. orr.


bokazione ik bokazio.

boketa ik bokata1.

bokila iz ahokoa.

Puruari erdian bokila ezarri eta alde bietatik ixiotuta erretzen zuen.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 38. orr.

Nerabetasunak munduaren argiak erakutsi bezain azkar gau-klubetako argi koloretsuak aukeratu zituen Ruthek, eta haietan ibili ohi zen gona estu, zigarreta-bokila luze eta baso sakonak zituela lagun.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 167. orr.


bokoi iz **

Norbaitek lukainka batzuk atera zituen nonbaitetik, eta berehala biztu zuten harginek sua bokoi lehertu baten.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 49. orr.


bol-bol adlag irakin egitearen ononatopeia.

Araratek bol-bol irakiten du bere bakardadean.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 95. orr.


bola (506 agerraldi, 117 liburu eta 69 artikulutan; ETCn 6.165 agerraldi; orobat bula g.er.) 1 iz esfera formako gauzakia.

Espazioan zehar dabilen bola batean gaudela pentsatu behar da, eta espazio horretan, haraxeago, beste bola bat dagoela kolore ezberdinekoa, eta gero beste bat, eta beste bat.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 137. orr.

-Hemen badago zerbait! -esan zuen ahopean Trelawney andereñoak, aurpegia bolara hurbilduz, eta bola bere betaurreko handietako kristal banatan islatu zen-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 242. orr.

Harryk, kamera geldoan bezala, bola airean gora igotzen ikusi zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 136. orr.

Handitasunaren adigaiak, zientzia berberan, bere sustapena eta zentzua zenbakian bilatzen du, honek, ordea, hatzetan, abakoaren boletan edo begi-bistan aurkezten diren marra eta puntuetan.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 124. orr.

Bi zutabe, zutabe horien buruan zeuden bi kapiteletarako bola bana; zutabeburuetako kapiteletan zeuden bola haiek apaintzeko sare bana.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,41

Pausatu zituen bolak bezalako begi haiek nire gainean, xixare baten, bare baten, ezerez baten gainean jarri balitu bezala, bere kideko gizaki hanka bikoa ez banintz bezala.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 48. orr.

Literatura bolatoki erraldoi bat baita, non bola bakar batek hainbat birla jotzen baititu, eta birla hauek beste hainbat botatzen.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 20. orr.

Erdiko birla hori behar zen besteen artetik bolarekin jo eta kanporatu besterik lurrera bota gabe.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 103. orr.

Erruletako bolari nola, halatsu begiratu zion adiskideari.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 60. orr.

Hirugarren harriarekin, bolarekin, lehen jasoaldia eginda harria bizkarrean hartu eta altxatzeko lekutik irten egin zen metro batzuk egiteko.  Berria - Kirola   2004-06-29

Gai eragileak, bakoitza bere aldetik, osaera ezberdineko boletan bildu daitezke, epe ezberdinetan disolba daitezen gorputzean.  Berria - Gaiak   2004-10-20

Momentu honetan ez daukat janik, eta neguan bezala ematen ari naiz, boletako belarra.  Berria - Harian   2005-07-23

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bola zuriak zorro beltzetan eta bola beltzak zaku zuritan sartzearen kontua. Bola elastiko batek zuzen-zuzenean bola berdin batekin talka egiten badu.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 371. orr.

Loud-en tresna -altzairuzko bola birakaria metalezko hagatxo edo makila txiki baten puntan- larrua markatzeko bola lehorra besterik ez zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 26. orr.

Badakigu Rudolph II.aren gortera iritsi zirela biak; badakigu Deek aingeruekin hitz egiten zuela kristal arrosazko bola biribil baten bidez.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 57. orr.

Hiru mikrometro inguruko bola gardenak sortzen dira.  Berria - Gaiak   2004-10-20

Lur koloreko bola txiki borobil hari.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 138. orr.

Unibertsoa, espazio mugagabean galdurik zebilen bola erraldoi baten leherketatik sortua omen da.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 106. orr.

Kristalen kontra bola metalikoak jaurtikitzen.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 13. orr.

Orain sentitzen dituzu begiak, pisutsu eta borobil, masailen gainean egundokoak dira, billarreko bi bola izugarri handi eta begirale.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 113. orr.

Imajina ezazue burdinazko bola bat, mundua bezain handia.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 182. orr.

Bere balioa lurra adinako urrezko bola batena izango litzateke.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 76. orr.

Kristalezko bolari begiratzea oso arte zaila da.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 241. orr.

Harriei, mineralei, kristalezko bolei eta gainerako tresneria esoterikoari ongietorria egin zien John Deek. «Inork ez du kristalezko bolarik», zioen atzo Alfonso Cortina Repsol-YPF konpainiako presidenteak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 55. orr.

Oso tentagarria gertatzen zitzaion kristalezko bola handi baten barruan zegoen galaxiaren maketa mugikor zoragarri bat.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 46. orr.

Gomazko bolak jaurtikitzeko eskopetak.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 15. orr.

Mutikoa, elurrezko bola bat eskuetan, begira geratu zitzaion nola kulunkatzen zen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 63. orr.

Dukearen etxe honek patio karratu bat zuen erdian, eta patioaren erdian harrizko bola bat zegoen erdigunea markatzeko.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 97. orr.

Suzko bola bat airean azaldu eta berarenganantz oldartu zen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 96. orr.

Txinatar bolazko kalkulagailuen baliokidea zen abakoa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 281. orr.

Bibragailuak eta bola txinatarrak legezkoak ziren orduan Alabaman?  Berria - Mundua   2004-08-01

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gruyère bat, barbaroen gurdiren batetik eroritako gurpil baten antzekoa, eta bola gazta holandarrak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 323. orr.

Hartara bakean egon zitekeen eta bola partidaren bat ikus zezakeen azken unera arte.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 226. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Diskoteketako argi-bola bitxi bat zegoen zintzilikatua sabaian eta haren izpiak hodi estuetan behera erortzen ziren.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 69. orr.

Billar-bola bezain burusoil eta biribil.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 442. orr.

Argi sumatu baitzuen hark kanoi-bola baten ibilbidea ez zela zuzena, parabolikoa baizik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 174. orr.

Harea, gatza eta burdin bola eramaten errazago dira zentzugabea baino.  Elizen arteko biblia   Si 22,15

-Kristal-bolari begira egon naiz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 186. orr.

Aintzira gogor-gogor izoztuta zegoen eta Weasley bikiak zigortu egin zituzten elur-bola batzuk sorgindu zituztelako.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 175. orr.

Haizeak zartatutako buztin-bola lehor baten antzera birrintzen ari zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 50. orr.

Haurrek ahoan zerabiltzaten paper bola txikiak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 74. orr.

Charronen aurpegiak labe batean harrotzen hasitako ore-bola gogorarazi zidan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 159. orr.

Ondoren, krak!... eta begi-bola odoltsu bilakatu zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 114. orr.

Zurrupaki-bola handi batzuk ere badaude, zupatzen dituzun bitartean lurretik zentimetro batzuk altxarazten zaituztenak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 67. orr.

Gaztaro osoa izozki-boladun konoak eskatzen, eta, hara, konoerdiak eman dizkiguzue beti, konoen ordez!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 173. orr.

Dendaren aurrean gelditu eta so egiten zien haragi bola arruntei, lutxoz egindakoei, foie-gras trufatuzkoei.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 259. orr.

Gero haragi-bolak tomatetzan nahastu eta frijitzeko erabilitako su elektrikoa amataturik, horren gainean utzi zuen kazuela.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 103. orr.

Jantzi beltz luze bat soinean duela irudikatzen da, hamabi izarreko koroa loriatsu bat daramala buruan, oina zeru-bolaren gainean, mundu-bola jasoz eskuin eskuan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 129. orr.

Mundu bolarekin jolasean ari zen Hynkel.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 14. orr.

5 (elkarte kopulatiboetan)

Karga handiarekin leun mugitzeko, gontza baino hobea da bola-ahokadura motako giltzadura.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 39. orr.

Desafio ikaragarria da ingeniariarentzat bola-ahokadura motako giltzadura biologikoa, aldakaren eta izterraren arteko junturan biltzen baitira presio handienak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 44. orr.

6 irud/hed

Eztarri zuloan bola egin zitzaidan, pixkanaka igo eta pixkanaka sudurrean azkura eragin zidana.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 63. orr.

Autobusean, bola astuna bihurtzen da nire tripako mina.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 15. orr.

Bola bat urdailaren erdi-erdian.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 112. orr.

Isilik geratu zen, minaren samina heste bihurrietan hausnarrean hutsaren bola lekedatsua zeramala goiti eta beheiti.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 48. orr.

7 bola-joko (ETCn 144 agerraldi; orobat bolajoko ETCn 4 agerraldi)

Bola-joko bateko birlak gordetzeko erabiltzen zuen kartoizko kaxaren barruan aurkitu zuen pistola.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 127. orr.

Budapesteko parke-ertzeko aulki batean eserita, ume batzuk ikusi zituen bola-jokoan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 24. orr.

Gustatzen zitzaion fabrikako lagunekin ostiral gauero bola-jokoan aritzera egiten zuen irteera.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 72. orr.

Bola-jokoan ari nintzela iruditzen zitzaidan.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 150. orr.

Hain gutxi kostatu ote zen hezurrok sortu eta haztea, bola-jokoan horrela aritzeko berekin?  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 196. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

altzairuzko bola (6); beirazko bola (3); bola ahokadura motako (4); bola bat (43); bola batean (4); bola batek (3); bola baten (7); bola batzuk (3); bola eta (3); bola gris (3); bola handi (5); bola hura (5); bola jokoan (6); bola metalikoak (3); bola txiki (3); burdinazko bola (6); burdinazko bola bat (4); da bola (3); den bola (6); elur bola (12); elurrezko bola (6); elurrezko bola bat (3); eta bola (25); haragi bola (4); kiloko bola (3); kristalezko bola (10); paper bola (3); suzko bola (12); suzko bola bat (4); urrezko bola (3)

bi bolak (4); haragi bolak (3); kristalezko bolak (3)

kristalezko bolan (4)

eta bolarekin (5)

kristalezko bolaren (4)

kristalezko bolari (3)

kristalezko bolarik (3)


bolada 1 iz batera eta kopuru handian etortzen den zera.

Aire freskoaren bolada bat, elurrak garbitua, ustekabean igaro zen jatetxearen giro lausoan zehar.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 409. orr.

Urakan bat ere ez: demagun, 60 km/h-ko boladak.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 163. orr.

Haizeak aparteko boladarik izan duen...  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 73. orr.

ik beherago 8.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Tarteka, mendebalak bolada batzuk bidali eta Angarako ibar mehar hartan ahitzen zirela zirudien.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 399. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

-1973an, hotz bolada zorrotza: penintsula ia dena elurretan zuri isolatuta utzi zuen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 146. orr.

Uholdea gertaturik, jo zuen ur-boladak etxea, baina ezin izan zuen dardararazi, sendo egina baitzen.  Elizen arteko biblia   Lk 6,48

Udaminaren barruan, ohikoak izaten dira bero-bolada kiskalgarri horiek.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 280. orr.

Zoritxarrez, eskolak eten egingo dira otsailean hotzeri-bolada txar batengatik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 88. orr.

Poltsa gorri koloreko batean bidali zenion mezulariz bihotzaren aire-bolada batean, azkar idatziaren itxurako ohartxo batekin.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 150. orr.

Hego boladak ekartzen badakien arren, eguzki epeleko aldiak ere bai.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 107. orr.

Haizeak hauts boladak harrotzen zituen errepidean.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 199. orr.

Arnastutako patxuli-bolada batek ilearen sustraiak ere berotu zizkion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 51. orr.

Gogaitarazi egiten zuten emaztearen malenkonia-bolada lausoek.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 151. orr.

Eskandinaviatik etorritako barbarotasun-bolada batek mugimendua garaiz lehen desagertarazi baino lehen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 290. orr.

Mugaireko atzelaria joko bolada gozoan dago.  Berria - Kirola   2004-08-21

Ahal duten neurrian, gizon-emakume guztiek, funtzionarioak izan ala ez, anarkia-bolada honi aurre egin behar diote.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 524. orr.

Ene!, badirudi ero-boladaren batek jo dituela horrelako zerbait egiteko.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 146. orr.

Ke-bolada ezinago pozoitsu bat zetorren atmosferaren goialdetik.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 69. orr.

Geldiarazi, eta kontu handiz laxatu nizkion estalkiaren torlojuak: txistuka irten zen amoniako-bolada bat, zegokionez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 213. orr.

Lilura galtzearen ondorenean, ordea, halako sosegu bolada bat biziko genuen.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 74. orr.

Neurria martxoaren 1ean ezartzeko asmo zuten, migrazio boladaren hasierarekin batera.  Berria - Gaiak   2006-02-15

Filologoa boladatan nekeak menderatzen du, belarriaren erne egon behar horrek durundioa egiten dio barrenean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 67. orr.

3 mota bereko anitz gauzen gertaldia.

Emakume ederren bolada zen artean eta bera aski musu-gorria zen orduan, bular alde tente eta garaia ageri zuena.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 147. orr.

Euri-negarra izaten zelako, garaitsu honetan, ekaitzen boladak pasa eta gero, euri ttikiaren presentziaz. Krimen-bolada honetan uste dut eraikin osoa hobeto argiztaturik eduki behar zenuketela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 341. orr.

Beste ekaitz-bolada bat da, handik tarte batera datorren berria: beste uhinaldi bat da, beste palasta bat...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 295. orr.

Baionak eten egin du etxean galdutako partiden bolada, Montpellier menderatuta (44-14), atzo.  Berria - Kirola   2006-03-05

4 aldia, denboraldia.

Boladak dira, alde batekoak zein bestekoak, baina boladak finean, eta azkenaldi honetan lana ezin menperatuz nabil.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 67. orr.

New Yorken bolada bat pasa ondoren zaila da zure bizitza hiri horrekin blaituta ez geratzea.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 9. orr.

Gure amak bolada bat zeraman errusiera ikasten.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 119. orr.

Monikarentzat aproposena ez zen jendailarekin ikusi omen zuten bolada batez, desorduetan beti, bakarrik bizi direnak zorigaiztoko sentitzen diren ordu txikietan alai itxurak eginez.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 134. orr.

Bolada batean, beraz, atariko bizilagun bakarrak izan ginen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 98. orr.

Iritsi da dena bazterrean uzteko garaia, bolada batean behintzat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 203. orr.

-Ez izan hain ezkorra, Jimmy, hau bolada baterako besterik ez da.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 412. orr.

Zorionez, handik bolada batera, Niels bera konturatu zen okerra zela formula, ez baitzuen kasu guztietan balio Nahiz eta, bolada batetik hona...  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 319. orr.

Unerik aproposenean bidali dute ontzia, aspaldi ez bezain hurbil baitago Marte bolada honetan: 55 milioi kilometrora, besterik ez.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 185. orr.

Bolada hartan bi emakume sendagile zeuden Herreran.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 131. orr.

Emaztea kezkatuta zeukan, senarra gaixo-boladaren batek jota-edo uste baitzuen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 46. orr.

Bolada kontua zen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 70. orr.

Enkarguak ugariak ziren boladetan, osagarrizko ontziak mobilizatu behar ziren.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 247. orr.

5 (izenondo eta izenlagunekin)

50en bat urte inguru irauten duten ziklo edo bolada teknologikoetan bi epe bereiz daitezkela.  Berria - Ekonomia   2006-05-05

Bolada lasaia izan zen, Leonek eta biok elkarrekin pasatu genituen azken hilabeteak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 207. orr.

Penatuak gelditu ziren gizontxo hura hala utzirik, baina eraman egin zituzten tresnak, eta gure aita bolada haundian inori hortzik jarri gabe egondu zen.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 49. orr.

Parisera nindoan hurrengo egunean, bolada luze baterako.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 11. orr.

Senezko erreakzioa izan zen, noski, egindakoa egin eta gero ez baitzuen uste emakumea han-hemenka ibiliko zenik aldakak kulunkatzen, bolada luze batean bederen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 37. orr.

Egia kontatu genien, bolada ona igarotzen ari ginela.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 113. orr.

Étretat-eko bainutegia bolada bete-betean dago urte horietan; han biltzen dira kazetariak, idazleak, margolariak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 10. orr.

-Bolada txar bat, inondik ere -erantzun zion Lisak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 360. orr.

Bolada txarrean hago: familia aferak, batetik; hire lagunaren heriotza, bertzetik -ahotsa apaldu zuen-.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 287. orr.

Klubaren historiako boladarik txarrena.  Berria - Kirola   2004-05-21

Bolada latza neraman, buruhaustez beteta eta ia atsedenik hartu gabe.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 120. orr.

Garai hartan nire familiak oso bolada iluna pasatu zuen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 70. orr.

Aldi baterako kontratuak ugaritu dira «gehien» azkeneko boladan.  Berria - Ekonomia   2004-05-26

Azken boladan, batez ere azken hilabeteotan, egia da komunikabideek eragin handia izan dutela legeari egin zaizkion zuzenketetan.  Berria - Harian   2005-11-25

Azken boladan, dena dela, aldatu samarra zebilean.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 162. orr.

Azken bolada honetan zail da gela librerik kausitzea Parisen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 86. orr.

6 boladan egon

Tamalez boladan daude.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 25. orr.

Tresna hori [...] boladan egon zen XIX. mendearen erditik aurrera eta XX. mendearen hasieran.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 46. orr.

Zuzenean bideratu zen boladan zeuden pubetarantz.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 154. orr.

Boladan dauden eztabaida-saio edo horietakoa zen.· Ikuspegi-modu honen ordezkari tipikoenak hirurogei ondoko urteetan oso boladan egon ziren teoria "konbinatorio" edo "algoritmikoak" izan dira. Estetika horrek 1970 inguruan bolada-boladan zegoen "freudo-marxismoaren" eragin handia du.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 24. orr.

Speeda, extasia eta kokaina, boladaz pasatako droga bigunak dira hemen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 136. orr.

7 boladako izlag boladan dagoena.

Boladako aire bat kantatzen ari zen, aski goraki, harmonia nolabaitekoaz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 265. orr.

· Janzkiak oparitu edota harrika botatzen baitzituzten askok, artean bero iraunarazteko eta apaltasunez jantzita ibiltzeko baliagarri zitzaizkielarik ere, nahiz eta ez izan azken boladako modakoak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 228. orr.

8 haize bolada

Eñaut "haize fresko bolada" esaldiaz definitu zezakeen.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 17. orr.

· Boladek atzetik jotzen dute, kopeta aldera bultzatzen dizkiote ile xerloak, ia begiak estali arte.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 97. orr.

Bolada bero batek talka egin zien aurpegian.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 278. orr.

Bolada gogorrak bultzaturik, erortzekotan izan gara behin baino gehiagotan.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 153. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

azken bolada (96); azken bolada hartan (16); azken bolada honetan (64); azken partidetako bolada (6); azkeneko bolada (4); baina bolada (12); bere bolada (9); bero bolada (5); beste bolada (6); beste haize bolada (4)

bolada bat (31); bolada batean (69); bolada batek (35); bolada baten (11); bolada baterako (11); bolada batez (32)

bolada fresko (4); bolada gogor (5); bolada gozo (4); bolada gozoa (28); bolada gozoan (35); bolada gozoan dago (5); bolada gozoan dagoen (4); bolada gozoari (12); bolada gozoari eusten (4); bolada hartan (58); bolada hartan ez (4); bolada honetan (77); bolada hori (12); bolada horri (4); bolada hotz (5); bolada hotz bat (4)

bolada ikusgarria (9); bolada ikusgarria eten (4); bolada kontua (7); bolada luze (22); bolada luze batean (7); bolada luze batez (5); bolada luzea (4); bolada luzeak (4)

bolada on (19); bolada on bat (6); bolada ona (37); bolada ona eten (5); bolada onak (14); bolada onak ez (4); bolada onari (19); bolada onari eutsi (6); bolada onean (53); bolada onean da (8); bolada onean dago (7); bolada onean dira (4); bolada oso (7); bolada txar (43); bolada txar bat (8); bolada txar batean (6); bolada txar hori (15); bolada txarra (88); bolada txarra bizi (4); bolada txarra eten (15); bolada txarra pasatzen (6); bolada txarrak (7); bolada txarrarekin (6); bolada txarraren (8); bolada txarrari (22); bolada txarrari amaiera (7); bolada txarrari buelta (4); bolada txarrean (17); bolada txarrena (6)

da bolada (9); daraman bolada (4); denboraldiko bolada (5); du bolada (5); ea bolada (5); emaitza bolada (21); emaitza bolada txarra (6); ere bolada (5); eta azken bolada (9); eta bolada (32); eta bolada onean (5); eta bolada txar (5); eta emaitza bolada (4); eta haize bolada (10); etxeko bolada (7); etxetik kanpoko bolada (5); europako hotz bolada (4); garaipen bolada (4); gaur bolada (5); haize bolada (105); haize bolada bat (6); haize bolada batek (28); haize bolada baten (5); haize bolada fresko (4); haize bolada gogor (4); haize bolada hotz (5); hasierako bolada (6); hotz bolada (16)

izan zen bolada (5); joko bolada (42); joko bolada gozoa (4); joko bolada gozoan (11); kanpoko bolada (5); nuen bolada (5)

oso bolada (12); oso bolada txarra (4); partidetako bolada (10); partidetako bolada txarra (5); taldea bolada (5); taldeak bolada (4); taldearen bolada (6)

zen bolada (19); zen bolada batean (7); zeraman bolada (4); ziren bolada (4); zuen bolada (6); zuten bolada (6)

boladak ez (4); boladak ez du (4); boladak izaten (4); haize boladak (23); hotz boladak (9)

azken boladako (22); azken boladako emaitza (4)

azken boladan (218); azken boladan ez (4); azken boladan gertatu (4); azken boladan izan (4); azkeneko boladan (19); baina azken boladan (7); boladan dagoen (5); boladan egon (7); boladan egon zen (4); boladan ez (4); boladan gertatu (4); boladan izan (5); boladan zegoen (6); da azken boladan (13); dira azken boladan (5); du azken boladan (7); eta azken boladan (13); oso boladan (8); oso boladan egon (4)


boladaka adlag boladatan.

Kanpoan haizea dabil boladaka eta Abelen aurpegi eta eskuetaraino iristen da.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 116. orr.

Nahiz gandu apur bat egon, argitzen ari du erabat, eta hala dirudi, egunak zeru urdina dakarrela, boladaka sentitzen den haizetxoa gai izan dela bezperako lainoak urrutiratzeko.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 46. orr.

Beste batzuetan, ordea, zaratak gora egiten zuen, boladaka, oldarka, mailadi apurtu batean gora lasterka balihoa bezala.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 200. orr.

Martinen negar-hotsa boladaka zetorren aldameneko gelatik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 446. orr.

Boladaka, orduro-orduro egin izan dizkigute gauezko kontaketak, ordurik huts egin gabe.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 160. orr.

Goraipatzeko, xehetasun asko: San Mamesko giroa, taldearen grina, bihotza, eta boladaka, joko zehatza, ikusgarria.  Berria - Kirola   2004-12-02


boladatxo iz adkor bolada txikia.

Kurten etxean egon nintzen boladatxoan bizpahiru aldiz ikusi nuen emakumea, eta ez zuen sekula hitzik egin.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 201. orr.

Tanto onen boladatxoaren ostean Olaizola oilartu egin zen.  Berria - Kirola   2006-01-06

Duesora (uste diat) trasladatu... eta boladatxo baten buruan libre...  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 58. orr.

Itzuli nintzenean bi neskatxen amonarekin boladatxo bat pasatzeko, kaskoan sartu zitzaion nik biolina jotzen ikusi behar nuela.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 141. orr.

Lehena arina, aire boladatxoaren pareko; besteak, berriz, oso hizkuntza konplexua tresnatzat harturik eraikiak.  Berria - Kultura   2004-10-29

Jada Lauaxeta kanpoan zela, haize-boladatxo bat sentiturik, burua altxatu eta kanpoko atea ixten ari zela ikusi zuen.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 34. orr.


boladun 1 izond bola bat edo bolak dituena.

Onartu egin zioten, eta Lázló- Jozsef Bíróri zor zaio lehenengo luma boladunaren asmakuntza, idazteko erabilgarria zen lehenengo bolalumaren sorkuntza.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 26. orr.

2 izlag

Gaztaro osoa izozki-boladun konoak eskatzen, eta, hara, konoerdiak eman dizkiguzue beti, konoen ordez! -bota zuen amorratuta Jonathanek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 173. orr.


bolagile iz bolak egiten dituen pertsona.

Inor ez da ausartuko bere etxean bestelako artisau-lanik egiten, adibidez ez da zapatari edo bolagile lanetan edo errazagoak diren bestelako langintzetan hasiko.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2690. orr.


bolainjer ik bolanjer.

bolajoko ik bola 7.

bolakada iz bola kolpea.

Bolakaden hotsa.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 78. orr.

Bolakada haiek soilik kezkatzen zuten, balak bezala noiz etorriko teilatu gainera.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 78. orr.

Bolakada madarikatuak.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 78. orr.


bolaluma (ETCn 377 agerraldi) iz boligrafoa. ik boligrafo.

Lázló-Jozsef Bíróri zor zaio lehenengo luma boladunaren asmakuntza, idazteko erabilgarria zen lehenengo bolalumaren sorkuntza.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 26. orr.

Biroren bolalumak oso erabiliak eta goraipatuak izan ziren hegazkinetan, tinta ez baitzen isurtzen eta edozein baldintzatan funtzionatzen baitzuten.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 30. orr.

-Nik hurrena bolalumaren bolatxoa injektatu behar diat zainetan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 125. orr.

Nork irudikatzen du hogeita hamar liburukiko eta milaka orrialdeko entziklopedia bat, esaterako, bolaluma baten muttur txikian sartua?  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 73. orr.

Tartean, beren bolaluma, kamera eta grabagailuei eraginez, kazetarien kilker hots goiztiarra.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 37. orr.

Karpetaren azalean, bolalumaz idatzita, Josef Duvrescu ipintzen zuen.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 168. orr.

Okindegiaren izena eta kalea apuntatu ditun bolaluma batez, eta hozkailuaren atean zintzilikatu hanburgesa itxurako iman batekin.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 36. orr.

Morrasen atzetik Fernando Armendariz Nafarroan Amnistia Internazionaleko ordezkariak dantzatu zuen bolaluma.  Berria - Harian   2005-10-16

Bolaluma zirriborroak egiten hasi zen nik txukun lerrokatutako hitzen gainean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 286. orr.

bolaluma beltzez zirriborratutako marrazkiak.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 90. orr.

Bolaluma gorriz, letra larrietan.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 60. orr.

Isaacs-ek Bic bolaluma merke bat dauka eskuan.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 218. orr.

Plastikozko bolaluma merkeak, tintaz berriro kargatzen ez zirenak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 30. orr.

-Nik hurrena bolalumaren bolatxoa injektatu behar diat zainetan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 125. orr.


bolandera iz suziria. ik etxafuego.

Bolanderak, suzko erroberak, Japoniako bonbak, hiru buruko txapliguak, umeak elkarri petardoak jaurtika, ehiztariak leihoetarik zerurantz kanoi bikoarekin.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 261. orr.

Bolandera gehiago jaurti zituen zerura.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 58. orr.

Bolanderak bota ditugu.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 62. orr.

Apaindura lirain eta xarmagarrizko nahaste hartara guztira, harrizko bolanderak, granitozko farfailak, arkitekturazko maisulan itzelezko eta fin ziren haietara guztietara nire begiak jasorik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 135. orr.


bolangeria ik bolanjeria.

bolanjer (orobat bolainger g.er.) iz ipar okina.

Bolanjera ere jiten zen Aldudetik eta Baigorritik.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 33. orr.

Andere hori zen ezagutu izan dugun Pedro Perez bolanjer zenaren arreba.  Herria   2005-04-28

Darrigues bolanjerak berak molde berezi batzuetan egin ogi eta artoa.  Herria   2004-08-12

Parise eskualdean sortua eta bolanjera ofizioz, duela 12 urte jina zen bere familiarat eta Etxolan bizi zen.  Herria   2004-01-08

Hemen abiatu bezala bolanjer ofizioa egin zuen behin eta gero lantegi handi batean iragan du bere laneko bizi gehiena.  Herria   2005-03-31

Gazterik abiatu zen bolanjer lanari.  Herria   2004-04-15


bolanjeria (orobat bolangeria g.er.) iz ipar okindegia.

Bolanjeria hortako segida harturik xintxoki jarraiki bere lanari senar emazteak.  Herria   2004-04-15

Duela berrogoita hamar urte ezkondu ziren Pierrot Garat Atarraztarra eta Anita Perez denbora heietan herrian ginuen Pedro eta Mañañaren bolanjeriako alaba.  Herria   2005-11-24

Bertzea Pereuil Gaineko Bolanjeriako Pierre Bastide guk Petrus deitzen ginuena.  Herria   2001-06-21


bolant iz Luzaideko inauterietako dantzaria.

Hona orain nola joaiten diren bi lerrotan: aitzinean, bi zaldizko, bi zapur eta bi banderari; ondotik, bi zigante-peko, gero bolantak, haundiak eta ttipiak; horien artean kontradantzak emaiten dituzten nexkatoak, eta denen gibeletik, Atsoa eta Tupina.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 31. orr.

Egun hartan, bi mintzaldiren artetik, Luzaideko bolantek beren jauzi airosenak eskaini zizkieten han aurkitzen ziren ikusleeri.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 112. orr.

Ondotik aspaldiko usaiari jarraikiz, Arnegira jausten dira bolantak, auzo herria agurtzeko dantza batzuk eskainiz hango plazan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 30. orr.

Besta horrek beste izen bat dauka berekin, "Karakotxak", gure haur denboran ibiltzen genuena, edozein sasoinez eginikan ere bolanten eguna, hala nola ihauterian edo inauterian.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 30. orr.

1 bolant dantza Luzaideko inauterietako dantza.

Horra zer ziloa utzi duen bere haur, emaztea, haurride eta aita amen artean, langileaz bestalde omore oneko gizona zen nun maite baitzituen bolant dantzak, makilari paregabea zen, denbora berean.  Herria   2002-10-17

Martxak, bolant dantzak, jauziak.  Berria - Kultura   2006-05-05

2 bolant dantzari bolant dantzako dantzaria.

Gazte denboran, bolant dantzari eder eta pilotari indartsua izana, betitik ukan du ohidura ederrenak belaunaldiz belaunaldi jarraiki arazteko griña.  Herria   2005-09-01

3 bolant eguna, bolant dantzaren eguna.

Hor emaiten dituzte hamabortz bat dantza mota, hala nola "Mutxikoak", "Euskaldunak", "Sorgin dantzak", "Makila dantza", "Alemanak", "Xubandiarrak", "Marianak" eta abar... Haiekin batean, "Kontradantzak" nexkatoekin, dantza klase horiek ere ontsa pollitak baitira Bolant egunaren edergailutako.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 30. orr.

· Besta horrek beste izen bat dauka berekin, "Karakotxak", gure haur denboran ibiltzen genuena, edozein sasoinez eginikan ere bolanten eguna, hala nola ihauterian edo inauterian.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 30. orr.


bolanta iz arrantzako sare mota pelagikoa.

Bolanta izeneko sare pelagikoen kontua. Halako batean, arrantzale batzuek itsas txakur bat bolanta batean harrapaturik aurkitu, eta, bere kabuz bizirauteko ahul zegoela ikusirik, Oriora ekarri zuten.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 24. orr.

Kargu hartzen dio esanez bolantarik eta pelagikorik ez dela libre, eta direnekin nahaste, ez direnak eta ezin daitezkeenak dakartzala itsasotik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 60. orr.


bolante1 1 iz ibilgailuen norabidea gobernatzeko gailua, gurpil baten gisakoa.

Dena den, autoa txikia zen, utilitario bat, eta gorputza aurrerantz makurtuta gidatzen zuen, bolantea sudurraz ukitzeraino ia.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 85. orr.

Fredek bolantea biratu zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 32. orr.

Sartzerakoan adi dute bidaianta, esku bat bolantean eta bestea martxa aldatzeko palankan.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 119. orr.

Bolantean ordea, iaioa da.  Berria - Kirola   2006-04-05

Autoaren bolante ondoan zegoen erloju borobilaren orratzek jiraka jarraitzen zuten.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 51. orr.

Autoak nora, beste aldera eragin nion bolanteari, eta zibaren gisa bizpahiru itzuli eman eta gero, autoaren kontrola berreskuratu nuelakoan, karrozeriaren atzeko ertz batek mendiaren pendiza jo zuen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 112. orr.

Bolantea ezker eskuarendako utzita, Ximurrak jarlekuaren azpira luzatu zuen eskuina.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 11. orr.

Bolanteari zakarki eragin eta karril azkarrera altxatuz alde egin baitzuen autoak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 35. orr.

Hale hop! -esan du orduan Danek, eta bolanteari beste esku zartada bat emanez, errepidean aurrera abiatu da.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 267. orr.

Bolantea, ene indar guztiez tinkatzen nuen, tinkatzen, puskatu behar banu bezala!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 15. orr.

Neure bainuarekin segitu nuen, Herbert, bolantean, landroverra buztin labainkorretik ateratzeko ahaleginetan ari zen bitartean.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 75. orr.

bolantearen kontrola galdu eta beste auto bat jo zuen aurrez aurre.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 18. orr.

Emakumeak begiak itxi eta burua bolantearen gainean jarri zuen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 67. orr.

Eskuineko eskua bolantetik jaso, Adaren izterrean jarri, eta azeleragailua sakatu nuen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 79. orr.

Cardan giltzadurak funtsezko bi gauza egiten ditu: lehenik -eta kapota erakutsi zion-, hari esker eragiten die motorrak gurpilei; bigarrenik, hari esker jirarazten ditu bolanteak gurpilak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 322. orr.

Gailu mekaniko batzuk gehituta -birabarkia edo bolantea, esate baterako- errotazio bihurtzen da atzera-aurrerako mugimendua.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 48. orr.

2 (htz elkartuetan)

Ximurraren bolante-ukaldi ozpinduak autoaren bertze aldera igorri ninduen kasik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 16. orr.

-Hemen duk -bolante-kolpe bat eman, eta aparkatzen hasi zen.  Berria - Euskal Herria   2004-11-24

3 (hegazkin batekoa)

Eskularru lodi zurrunez jantzita ditudan eskuok, lurrean hain baldarrak ohi direnok, aise erabiltzen dute bolantea.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 41. orr.

Ba, aginte-kontrolak izozten ari dira gaur ere; bolantea gogor-gogor dago; lema-kontrola berriz, trabatuta dago erabat!  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 42. orr.

4 irud/hed

Hirugarrenean, prozesuaren bolantea berak daramala adierazi nahi izan du, agenda zehaztuz.  Berria - Harian   2006-03-25


bolante2 iz baimen papera.

Medikuaren bolantea atzeko patrikan, mahoizko trajebuzoa etxean, bera deseroso, ateetako plakatxoetan X izpien gela adieraziko duenaren bila.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 150. orr.


bolante3 iz parpaila.

Etxera iritsi eta edredoia poltsatik atera dugunean ezin izan dugu barrea saihestu: urdin korrientea zirudien plastikoan sartuta, baina ireki dugunean bolante zuri deigarri batzuek dituela ohartu gara, eztei-soineko baten eran.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 94. orr.


bolantedun izond bolantea edo bolanteak dituena.

bolantedun soinekoz estaltzen zituen beldurrak.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 89. orr.


bolantekada iz bolante kolpea.

Bolantekada latz bat emanez, errepidetik atera eta soro elurreztatu batean behera abiarazi nuen autoa.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 293. orr.


bolantin iz **

Zirkuan legez kaleetan ere egundoko bolantinak, jauziak eta biribueltak egiten izan dituen gizonak.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 80. orr.

Sukarrietan bolantin ikusgarriak egiten ei zituen Juan Duñabeitia hura beste norbaitek aipatu zidan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 22. orr.


bolategia iz bola biltegia.

Izen horrexekin egin zen ospetsu mendebaldeko aurreneko matematika-liburua idazteagatik, Liber abaci, abakoaren liburua, alegia, edo bolategiarena, nahiago baduzue.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 276. orr.


bolatilidade iz ekonomian, aldakortasuna.

Horregatik jazo ohi dira gorabehera bortitzak, eta horregatik gaur egungo finantza merkatuen ezaugarri nagusia da bolatilidadea edo aldakortasun handia.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 225. orr.


bolatoki iz bola jokoan aritzeko prestatua dagoen tokia.

Boulevard merkataritza gunean jatetxe bat, bolatoki bat eta beste hainbat gauza dugu.  Berria - Harian   2006-04-27

Gaur egun, ordea, bolatokia itxi egin dute, frontoia berdez margotu dute, eskubaloi, futbol eta saskibaloi pistak margotu dituzte, eta saskiak eta ateak jarri dituzte.  Berria - Kultura   2006-03-18

Ez iezadazu esan orain bolatokira joan behar duzula!  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 210. orr.

Esaten zigun bolatokira irtenaldi bat egin nahi zuela beste mundura joan aurretik.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 229. orr.

Literatura bolatoki erraldoi bat baita, non bola bakar batek hainbat birla jotzen baititu, eta birla hauek beste hainbat botatzen.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 20. orr.

Lankideak ostegunero biltzen dira bolatokian pizza jatera.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 233. orr.

Ehun lagun inguru aritu ziren herriko bolatokian, eta, lan batzordeei ekin aurretik, batzar orokorra egin zuten, lehenengo eta behin, gaur egungo egoera «oso larria» dela aitortzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-06-20


bolatxo 1 iz bola txikia.

Distira galdu duten bolatxo bi ematen dute.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 116. orr.

Bírók, berriz, beste eginkizun bat eman zion bolatxo horri: tintazko marra bat egitea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 26. orr.

Katu-janaren bolatxoak din-din erori dira sukaldeko lauzetan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 104. orr.

Zer ederra den elurra, zer ederra den negua, zer ederra zaren zu natazkoak diruditen bi bolatxo horiekin. ez intzentsu-zuhaitzek eta ez piperbeltzak ez lituzkete beren baiak emango, ezta mirrak bere bolatxoak ere.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 175. orr.

Ehun dolarreko billetea ukitu nuen, bolatxo bat zanpa-zanpa eginik bainuen sakelan.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 56. orr.

Hainbat bolatxo beste hainbat zulotan sartzeko izaten den denborapasarako joko horiekin gertatzen dena gertatzen da ekonomia helburuekin: bat, bi edo hiru bolatxo sartzea ez dela lan zaila, denak sartu nahi izatea dela komeria.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 30. orr.

Neskak esan dio oso ondo gelditzen zaiola eraztuna sudurrean, bolatxoa baino hobeto.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 38. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Makurtu naiz, nire behatzen artean bolatxo grisetan deseginen zen ore samur eta fresko haren ukitzeaz gozatzen hasirik.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 39. orr.

Sergei baino garaiagoa izana zen, baina orain txikiago ageri zen, eta haren buru iletsu iharra bolatxo zurixka baten antzera zetzan semearen bularrean.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 56. orr.

Belarrietan jarri ohi diren kotoizko bolatxoak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 16. orr.

Itxura denez, etxean gelditzen zaizkien hiru partidak irabaziko dituztela ikusi du Pitermanek bere kristalezko bolatxoan.  Berria - Kirola   2006-04-16

Gaia bere horretan injektatzen da eta azukrezko bolatxoak odoletan disolbatzen dira.  Berria - Gaiak   2004-10-20

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Haurrei ahoan algodoi bolatxoak sartu eta ito.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 75. orr.

Pilatuz eta pilatuz joan zirela aitaren aurkako frogak, harik eta elur-bolatxo bat zirudiena elurrolde bihurtu zen arte.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 103. orr.

Tupustean, dozenaka argi bolatxo irten ziren handik ihesi, ipurtargiak gauetan legez, eta sugarrekin bat egitera abiatu ziren.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 200. orr.

Honelatsu doan prozesua, espermatozoide baten eta obulu baten elkartzeak abiarazia: arrautzaren erdibitzea, hots, lehenbizi bi, gero lau zelula sortzea; gero zelula-bolatxo bat, gero poltsatxo bat.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 151. orr.


bolatzaile iz artilea garbitu, zuritu eta lantzeko errotan lan egiten den pertsona.

Langabezian jausitako irule, ehule, ilagin, bolatzaile, tindatzaile, mandazain, dendari eta abarrek eskatutako -eta, erregek handikiro agindutakoaren arabera, arazorik gabe lortutako- diru-laguntzen ordainketek erreka jotzera eraman zuten errege-altxorra.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 20. orr.


bolatzar iz adkor bola handia.

Xabier Laka eskultore adiskideari, berriz, oso gustagarri egin zitzaion bolatzarraren eta inurriaren arteko kontrastearen plastikotasuna.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 182. orr.


bolbora (ETCn 906 agerraldi; orobat polbora ETCn 51 agerraldi) 1 iz hauts nahastura lehergaia. ik sutauts.

Tiro egin aitzin, neurtzen zituen balaren pisua eta bolborarena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 191. orr.

Su artifizialak ez jaurtitzeko bolbora zer den jakin aurretik.  Berria - Kultura   2004-05-19

Balaren atzealdean bolbora zegoela, fusilaren gatua sakatzean balazorroko bolbora hori lehertu egiten zela, eta orduan aurreko beruna irteten zela kanoitik jendea hiltzeko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 102. orr.

32 kilo amonal, sei kilo bolbora, granadak, bi kohete-jaurtigailu.  Berria - Euskal Herria   2004-02-11

Garai hartan armak muturretik kargatzen zituzten, lehenik piztona, gero bolbora eta azkenik perdigoiak edo draiak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 85. orr.

Berriz joan zen aterantz, bolborari su eman zion eta, bere gibelean atea hetsiz, alde egin zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 200. orr.

Bolbora egiteko nitratoa ekoizten zuten lantegira.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 264. orr.

Nik bolboraren usaina sentitu nuen, eta hegazkinak joan egin ziren.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 24. orr.

Otzan-otzan utzi zituen nire eskuetan, banan-banan, ezpata, pistola, bolboraren adarra eta balen zaku txikia.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 189. orr.

"Jar ezazue fedea Jainkoarengan eta zaindu ezazue bolbora lehor", esaten zien Cromwelek bere gizonei.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 218. orr.

Zainetan bolbora balu bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 210. orr.

Bolbora moduan zabaldu zen albistea Euskal Herrian.  Berria - Euskal Herria   2006-02-18

Basoi bolbora bezala lasterka abiatzen da eta airatzen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 79. orr.

Bolbora baino bizkorrago zabaldu ziren ikastetxean Snaperen itxura hartu zuen boggartaren kontuak, Ez zait iruditzen herri honetan bolbora asmatu dutenik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 117. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bolbora bustiaren usaina.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 76. orr.

Hilabete behar izan nuen lehenengo zoritxar hartatik sendatu arte, baina, zenbait hilabete geroago, beste bat ere gertatu zitzaidan, fosforo gorria eta bolbora beltza maneiatzen ari nintzela.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 183. orr.

Molotov koktelekin batera bolbora prentsatua bota zutelako eraikinaren aurreko aldean.  Berria - Euskal Herria   2004-11-27

Bolbora finez blaitutako iztupa apur bati su eman, eta ibaira bota zuen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 444. orr.

Haien armek, bolbora koloreztatuaz kargaturik txinatarren eran, turrusta gorri, berde, urdin handiak jaurtitzen zituzten zeru aldera.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 320. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Berriketan eta txistuka zihoazen, poliki-poliki, bolbora fabrikako lanetik irtenda egunero bezala.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 177. orr.

Ezkerretara, ilargiaren parean, zabaltzen ziren, hutsik, bolbora gordelekuko biltegiak, behinola aldiro-aldiro lehertu eta inguruko herri guztietako beirak hausten zituztenak.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 30. orr.

Gasolinaz betetako ontzi batez, metxa batez eta bolbora biltegitxo batez osatuta zegoen lehergailua.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 210. orr.

Arrautza itxurako puxika gorriak, horiak, berdeak aireratzen ziren; bolbora-usaina eta paper erreskaldatua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 110. orr.

Han ez zegoan, benetan, gerra-hotsa eta bolbora-kiratsa besterik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 24. orr.

Protestak, bolbora-lorratzaren antzera, hedatuz joan ziren.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 138. orr.

Bolbora herexa bat bazen bi upel lerro bereizten zituen ibilbidearen punta batetik besteraino.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 200. orr.

Bolbora upela da egoera.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 114. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Europak, izan ere, berrikuntza garrantzitsu franko kopiatu zion Txinari (adibide ezagunenetatik hasi -inprimeria, kanoi-bolbora eta iparrorratz magnetikoa -, eta erloju mekaniko, galdaketa, bela askoko itsasontziak, kartografia kuantitatiboa eta abarrekin buka).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 15. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bolbora beltza (4); bolbora bezala (3); bolbora eta (9); bolbora usaina (7); bolboraren usaina (3); eta bolbora (14); eta bolbora usaina (3); kilo bolbora (3)


bolborategi 1 iz bolbora biltegia.

Bolborategiak muinoetan ezkutaturik, dena zuhaitz ederrez estalirik.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 215. orr.

Gazteluko dorre zaharrenean emana zioten bizitegia, bolborategiaren ondoan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 245. orr.

Bolborategi batean izandako leherketa dela-eta hil ziren irakiarrak.  Berria - Mundua   2004-02-03

Ez zara oroitzen bolborategiari su eman zion arloteaz?  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 265. orr.

Hantxe ote diren alemenek Kuban bide dituzten armategi, bolborategi edo batez besteko gordetegietako bat, eta joateko.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 188. orr.

Espainiako Defentsa Ministerioarekin akordioa sinatu berri dugu Araban espetxe berria eraikitzeko, Zaballako bolborategiaren lursailetan hain zuzen ere.  Berria - Euskal Herria   2006-03-24

2 irud/hed

Ezin dut sinetsi langileen %12k edo %15ek [jazarpen morala] pairatzen dutenik, bestela hau bolborategia litzateke.  Berria - Ekonomia   2004-06-03

Poeta orok dauka bolborategi bat etxean.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 150. orr.


bolea 1 iz pilota bati, airean eta goitik ematen zaion kolpea.

US OPEN-a, jotzaileen lurraldea da, sake eta bolea dominatzen dutenen erreinua.  Berria - Kirola   2004-08-28

33 urteko beteranoa saiatu zen lehen setean kontrarioa bolea eta globoekin amorrarazten.  Berria - Kirola   2006-01-25

Sakeari bolea, gantxoari sotamanoa, boleari dejada eta sotamanori gantxoa.  Berria - Kirola   2006-03-21

Sakea eta bolea, horixe da bere jokoaren funtsa, sinplea baina oso eraginkorra.  Berria - Kirola   2004-02-03

Irujo sakea boleaz erantzutera asko sartzen dela-eta.  Berria - Kirola   2004-02-27

Boleaz sartzen da lautik eta bostetik, eta asko laguntzen dio atzelariari.  Berria - Kirola   2004-03-11

Gaizki jotako bolea batekin eskuratu zuen Irujok berriz sakea.  Berria - Kirola   2006-05-07

Baina Irujok [...] partidako hastapenetan gantxo eta boleekin asmatzea lortu zuen.  Berria - Kirola   2004-08-27

Ongi sakatzen badut, airez sartzen saiatuko naiz, sake-boleaz.  Berria - Kirola   2004-11-19

Gonzalezek defentsa ikusgarria erakutsi zuen airez, boleaz.  Berria - Kirola   2004-04-04

Boleaz sartzen da lautik eta bostetik, eta asko laguntzen dio atzelariari.  Berria - Kirola   2004-03-11

Peñak astindu zuenean, bolea sorta luzeak jo zituen, eta askotan sotamanoz agintzera pasatu zen.  Berria - Kirola   2006-05-07

2 baloi bati lurra jo baino lehen ematen zaion kolpea.

Era guztietako golak: buruz eta hankaz, boleaz eta faltaz, oin-puntaz eta orpoz...  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 110. orr.

Boleaz jotako baloia, fede askorik gabe botatakoa, kanpora joan zen.  Berria - Kirola   2004-05-05

Baloia boleaz jo eta gutxigatik joan zen kanpora.  Berria - Kirola   2004-11-11

Bayer Leverkusenen kontra zerutik zetorren baloia [...] boleaz ezker hankarekin jo zuen, eta Txapeldunen Liga irabazi zuen.  Berria - Kirola   2006-04-26

Eskuin hegaletik jasotako zentro bat izan zen, berak ezker boleaz errematatu zuena, baloia sareetara bidaliz.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 7. orr.

Bermeoko atzelariak bolea ikusgarriz egin zuen hirugarren gola.  Berria - Kirola   2004-04-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bolea eta (3); boleaz zein sotamanoz (3); eta bolea (3); eta boleaz (4)


boleakada iz adkor bolea.

Bat azpimarratu behar da guztien gainetik, 8-6koa: Barriolak atzera jo eta Gonzalezek, bostgarren koadrotik, boleakada beldurgarria jo zuen zabalera, postura zailean gainera.  Berria - Kirola   2004-09-26


bolegi iz ipar oreka.

Oreka edo bolegia atxikitzen saiatzen gira, irrati bakoitzak bere entzuleei eskaintzen dion hurbileko zerbitzua, eta lauek elkarrekin ontzen dugun kalitatezko partearen artean.  Herria   2005-10-13

Lehenbiziko ikerketek erakutsi dute helikopteroak uste gabetarik elektrika kableak hunkirik bolegia galdu duela eta erori dela segidan.  Herria   2001-05-24


boleibol (orobat voleibol g.er.) 1 iz pilotak lurra ukitu aurretik eskuz jo eta sarearen gainetik aurkarien zelaira bidaltzean datzan kirola, seina jokalariko bi taldek jokatzen dutena.

Amets bakarra nuen: boleibolean jokatzea, eta tituluren bat irabaztea.  Berria - Kirola   2004-03-25

-Noiztik hona dakizu zuk boleibolean jokatzen?  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 29. orr.

Boleibolean aritu eta gero, Gasteizera heldu zen, eta urtebete geroago Bilborako bidea hartu zuen, Taura jokalari handi gisa itzultzeko.  Berria - Kirola   2006-02-04

-Boleiboleko talde nazionaleko kide egiten zaituztenean, Kubatik kanpo bizitzen geldituko zara?  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 212. orr.

Tenerifen betidanik egon da boleibolerako zaletasun handia.  Berria - Kirola   2004-03-25

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Telebistan boleibol partidak ikustean beti pentsatzen nuen hor egotea itzela izango litzatekeela.  Berria - Kirola   2004-03-25

Europako boleibol Kopako Lauko finala jokatu zen iragan asteburuan.  Berria - Kirola   2004-03-25

-Ba, urte mordoa emanda boleibol-taldeko neskatilak entrenatzen.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 28. orr.

Egunen batean mundu osoan barrena ibiliko naiz nesken boleibol talde nazionalarekin.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 140. orr.

Boleibol jokalaria naiz [...] eta egunen batean olinpiadetako domina bat irabaztea gustatuko litzaidake.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 138. orr.

Era berean, Nazioarteko Boleibol Federazioa nabarmendu zuen.  Berria - Kirola   2004-11-21

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

BOCOGk argi utzi du ez duela beisbol, softbol, tenis, hockey eta hondartza boleiboleko estadio berririk egingo.  Berria - Kirola   2004-10-30

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

boleibol taldeko (3)


bolera iz bolatokia.

Hurrengo larunbatean azaldu nintzen boleran, lasai, Peter Stuyvesant eskainka.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 206. orr.

Urte askotako itsas labarra dago bion artean, egun astunak, ainguraturik dauden irribarre haiek auzoko bolera zaharreko traste higatuetan usteldu dira.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 85. orr.


bolero iz hiru aldiko herri dantza eta soinua, jatorriz espainiarra, oso astiro dantzatzen zena; herri dantza horretatik eratorriko dantza hispanoamerikarra, bi aldikoa.

Kuban jaio izan balitz boleroa asmatuko zuen.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 16. orr.

Lebita zuriz eta galtza argiz jantzitako lau beltz, horietako hiru biolin-jotzaile eta bakarra kontrabaxu jotzaile, boleroak eta rumbak joka ari ziren.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 109. orr.

. Elkarrekin bolero bat dantzatzen ari baitira, ez dira ohartu oihana mututu dela.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 24. orr.

Diskoak boleroaren soinu epelarekin eta bozik desolatuenarekin jarraituko du bueltaka.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 143. orr.

21 aire eta kantu, entzuleak dantzarazteko: fandango, arin-arin, pasodoble, rumba, bolero eta bertze.  Herria   2005-05-12

Boleroen kasetea kendu eta jazzeko bat ipini nuen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 148. orr.

Ni kanpoaldean nengoen airea hartzen, xanpain kopa eskuan, zeru izartsuari begira, olatuen hotsak eta barruko bolero musikak sortzen zuten konbinaketa hunkigarriaz liluraturik.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 79. orr.

Swing, cha-cha-cha eta bolero doinuek bat egiten dute jazz pasarteekin, betiere askatasunaren izenean.  Berria - Kultura   2004-12-30


boletin ik buletin.

boleto iz txartela.

Boleto zahar baten modura bota naute paperontzira.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 398. orr.

Aldamenetik igarotzen ziren autoek aireratzen zituzten boleto zatiez ohartuta, beste bi erosiko nizkiola esan nion, baina ez tokatuko zen beldurrez, bakeagatik baizik.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 15. orr.

Afaria ordaintzeko dirua atera nuenean erakutsi zuen berak ere boleto-sorta.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 13. orr.

Lurra kiniela boleto porrokatu eta txikituz beteta dago, itxaropenarekin beteak izan diren zaldi lasterketen apustu-txartelak txikituta eta zimurtuta daude orain.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 156. orr.


boli1 (371 esaldi, 38 liburu eta 118 artikulutan; ETCn 1.987 agerraldi; cf marfil 58 agerraldi, 25 liburu eta 3 artikulutan; ETCn 242 agerraldi) 1 iz elefantearen letaginak osatzen dituen gai leun, gogor eta zurixka; ugaztunen hortz-aginen alderdi gogorra. ik marfil.

Aatzera bota zen Namibiak bertako elefanteen bolia kuota batez merkaturatu ahal izateko eginiko eskaera.  Berria - Gaiak   2004-10-15

Mendebaldean, burdina, egurra eta esklaboak erosten zituen, eta Ekialdean saltzen zituen gero, bizigarrien, boliaren eta zetaren truke.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 24. orr.

Europarren helburu nagusia, lehen garaian, urrearen eta boliaren bidea zabaltzea zen, eta esklaboen bidea zabaltzea XVI. mendearen bukaeratik aurrera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 51. orr.

Kontrabandoko 2.880 kilo boli aurkitu ditu Guardia Zibilak, Madrilen.  Berria - Gaiak   2004-07-03

Urrez, boliz eta harribitxiz eginak daude, eta [...] errege-erreginen ekarpenekin egin ahal izan ziren.  Berria - Kultura   2006-02-07

Bolizko adarrak garraiatzen zituzten ehiztariak, etsaien erraiak jaten zituzten piratak.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 16. orr.

Kokotsa bastoi lodi baten bolizko eskutokian bermaturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 160. orr.

Bolizko buruko makilan bermaturik, urrats geldi eta berdinak eginez joan zen.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 77. orr.

Apalategi rokoko baten gainean bolizko erloju bat zegoen eta penduluaren ordez hiru bola doratu zituen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 25. orr.

Igogailuzainaren aurpegia ebanozkoa zen, bolizko inkrustazioez hornitua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 360. orr.

Berrogeita hamar zentaboko eskupekoa jasotzean, txofer beltzak bolizko hortzez beteriko ahoa erakutsi zion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 451. orr.

Taula eder bat zuen eta pieza are ederragoak, guztiak ere bolizkoak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 526. orr.

Eta bolizko hortzak agerian beti irribarre egitean, eta begi beltz eta xamur haiek.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 57. orr.

Hantxe neramatzala, bolizko dorrean isolaturik, bizitzako azken hamar urteak.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 194. orr.

2 irud/hed

Erregina Zuriak denentzat zuen hitz adeitsu bat, buru makurtze xarmagarri bat, edo (zorionekoentzako pribilegioa!) bere bolizko eskuan muin egiteko baimena.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 55. orr.

3 (izenondoekin)

Era guztietako zur usaintsu, boli eta zur baliotsuzko tresnak.  Elizen arteko biblia   Ap 18,12

Plateretatik, boli arrosazko lanparatik eta ogi-pusketetatik harantzago, Georgeren aurpegiak gora eta behera egiten zuen bere alkandoraren papar zuriaren gainetik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 504. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Elefanteei egindako DNA azterketak erabiliko dituzte boli trafikoaren aurka egiteko.  Berria - Gaiak   2004-09-30

Haiekin nahasirik sakabanatu ziren lurrean hogeita hamabi gauza txiki, zuri, boli tankerakoak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 29. orr.

Esku ikusezin batek orriak boli kolorezko bihurtzen dituela dirudi.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 222. orr.

Alkandora boli-kolorekoa, argitsua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 204. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Esmeralda, korala eta mamut bolia, txiki-txiki eginda, hauts bihurtua.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 105. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta bolizko (3)


boli2 iz boligrafo-ren laburdura.

Orduak eta orduak ematen nituen boliari hozkaka kaioei begira.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 41. orr.

Orduak eta orduak ematen nituen boliari hozkaka kaioei begira.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 41. orr.


bolibar iz Venezuelako diru banakoa.

Pezeta batekin 3'75 bolibar dauzkazu, ia lau.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 22. orr.

Guztion artean 200 milioi bolibar zor dizkigute.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 121. orr.

450 bazkide dauzka, eta bakoitzak 20.000 bolibar ordaintzen ditu hilean.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 62. orr.

Venezuelan taxiaren prezioa autoan sartu baino lehen konpondu behar da, eta gizonak 25.000 bolibar eskatzen dizkigu.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 44. orr.


bolibariano ik bolivariano.

bolibartar izond/iz Bizkaiko Bolibarkoa, Bolibarri dagokiona; Bolibarko biztanlea.

EAko Juan Carlos Bolibartarrek gertuago dute helmuga .  Berria - Euskal Herria   2004-02-28

Goienetxeak, esaterako, eskerrak eman zizkien bolibartarrei, hainbeste urtean beren eskubidearen alde borroka egiteagatik.  Berria - Euskal Herria   2004-12-01

Bolibartik etorritako 100 lagun inguru ate aurrean ziren, Bolibartarrok irabazi dugu eta Desanexioa, gure eskubidea zioten pankarten atzean.  Berria - Euskal Herria   2004-12-01

Pozik mintzo da Josetxu Azpiazu bolibartarra.  Berria - Euskal Herria   2004-02-28


bolibiar ik boliviar.

bolido 1 iz lurrera garretan eta abiadura handian erortzen den meteoritoa.

Zehazki erranda bolido bat zen; izan ere, jendeak suzko bola baten antzeko zerbait ikusi zuen zeruan.  Berria - Gaiak   2004-01-06

Bolido bat zen, Lurraren atmosferarekin bat egin zuen Eguzki Sistemako materia puska bat.  Berria - Gaiak   2004-01-06

Barruan 150 gradukoa izan daiteke bolidoaren tenperatura, zero azpitik, eta atmosferarekin bat egitean, berriz, 5.000 gradukoa izan daiteke kanpoko tenperatura.  Berria - Gaiak   2004-01-06

Bolidoak igarotzean eragiten duen inarrosiak kristaldu egiten du atmosferako ur lurruna.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 64. orr.

Lehenagotik zekarren berezko abiadura zorrotza azkartu, eta bolido ez ezik, sputnik atomiko bilakatu zen haren idazteko era.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 33. orr.

Bolidoa zeruan ikusi ondoren, hamaika tokitatik hamaika dei jaso ziren larrialdietarako telefonoan.  Berria - Gaiak   2004-01-06

Beste aditu batek, Bolidoen eta Meteoritoen Ikerketarako Sareko kide Jordi Llorcak, Lurraren atmosferarekin bat egin zuen materia puska «kometa bat» zela erran zuen atzo.  Berria - Gaiak   2004-01-06

2 lasterketako autoa.

-Mila modu daude burges nazkagarri baten bolidoa izorratzeko.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 15. orr.


boligrafo (123 aesaldi, 48 liburu eta 13 artikulutan; ETCn 1.407 agerraldi) iz idazteko lanabesa, barnean tintazko hodi bat eta puntan metalezko bolatxo bat duena. ik bolaluma.

Zineko artistarena esan duen mutilak, paper zuria eta boligrafoa luzaturik, autografoa eskatzen dit.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 104. orr.

"Paper bat eta boligrafoa ere ekarri", esan zion Josebak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 303. orr.

Raimundo Silvak boligrafoa pausatu zuen, begi nekatuak igurtzi zituen, eta gero bere azken lerroak irakurri.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 374. orr.

Orri laukia esku batean hartzea aski zen beste eskua boligrafo baten bila hasteko.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 6. orr.

Koadernotxotik orria kendu eta bloka eta boligrafoa itzuli zizkion gelakideari.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 187. orr.

Esku batekin ile txima luzeei eusten ziek, eta bestearekin boligrafoa arrastaka zerabilek azterketaren orriaren gainetik.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 110. orr.

Eskaera sina dezan eskatu dio Lainezek Joxepari, eta honek oso mantso eta boligrafoa biziki sakatuz idatzi du izena.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 61. orr.

Boligrafoa potoan utzi eta eskuan zuen orria zimurtu egin zuen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 66. orr.

Boligrafoaren punta eskuinaldeko bigarren laukian jarri du, heterokronia hitza seinalatuz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 57. orr.

Beheko aldean, boligrafoz zirriborratuta, mezu bat: "Amaitu zaik pagotxa, Casanova".  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 57. orr.

Umetan, anai-arrebekin haserretzen zenean albumeko argazkietan boligrafoz tatxatzen zituen aurpegiak bezalakoa.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 99. orr.

-"Boligrafoa" ez, maixu, "axota" esaten da!  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 55. orr.

2 (izenondoekin)

Liburu-denda batera sartu eta boligrafo bat erosi du, boligrafo merke bat.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 38. orr.

Euskaraz zegoen, boligrafo urdinez idatzita, aztertzen zuen zer materia mota den lehergarria, adierazten zuen lehergailuak zelan egin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 294. orr.

Denak boligrafo hutsez ari dira, zein bere testu puska itzultzen, Luis Angel izan ezik.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 119. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

boligrafo bat (7); boligrafo urdinez (4)

bat eta boligrafoa (6); boligrafoa eta (7); boligrafoa eta papera (3); boligrafoa hartu (5); boligrafoa hartu eta (3); boligrafoa pausatu (3); eta boligrafoa (21); papera eta boligrafoa (4)

eta boligrafoak (4)

boligrafoaren punta (3)


bolikostar (21 agerraldi 18 artikulutan; ETCn 105 agerraldi; orobat bolikostatar ETCn 2 agerraldi) izond/iz Boli Kostakoa, Boli Kostari dagokiona; Boli Kostako herritarra.

Bolikosta, herrialde maitagarria, lau hilabete huntan gudukada bortitzek jotzen dutena, bolikostarren eta bereziki hango etorkinen zoritxarrerako.  Herria   2003-01-21

Hondoratutako ontzietako batean 38 maliar, hiru gambiar, nigeriar bat eta bolikostar bat zihoazen.  Berria - Mundua   2006-03-09

9 soldadu frantziarren eta hainbat bolikostar zibilen heriotzak, Boli Kostako Aire Armadaren suntsitzea, alde batetik eta bestetik adierazitako hitz gogorrak, ez zen aise ikusten Chirac eta Gbagbo mahai beraren inguruan eser zitezkeenik.  Berria - Mundua   2004-11-25

Algeriatik duela 40 urte itzuli zirenek zer dioten orduko ele onez, hori argibide izan ditake oraingo Bolikostar zurientzat.  Herria   2004-12-16

Asteartean [...] FPI Herri Fronte Bolikostarra alderdiak bake prozesutik erretiratu zela iragarri zuen.  Berria - Mundua   2006-01-19

Boli Kostan bizi ziren frantziarren ia erdiak ihes egiteaz gain, 10.000 bolikostarrek Liberiara ihes egin dute azken egunotan.  Berria - Mundua   2004-11-17

Herenegun gaueko suteak eragindako tragedia zazpi etorkin bolikostar hil eta beste 14 zauritu ziren.  Berria - Harian   2005-08-31

Baionako Herriko Etxean ezkondu da Josephine Bahi Bolikostar anderea, William Corbin alargunarekin.  Herria   2004-08-12


bolikostarsa iz Bolikostar emakumea.

Josephine Bahi Bolikostarsa Baionan ezkondu.  Herria   2004-08-12


bolikostatar ik bolikostar.

bolingozo iz dultzaina.

Jendea biribilean jarri da deabruak hobeto ikusteko: bolingozo eta atabalen musika suzirien zarataz lagunduta entzuten da, deabruak zirkuluak eratuz irristatzen diren bitartean.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 159. orr.


bolintxero iz **

Hirugarrena aldiz bolintxero horietarik izanen da, "Xabano" eman beharra diote izena.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 98. orr.


bolitibo iz borondatezko ekintzei dagokiena.

Gure erantzunak ezezkoa izan beharko zukeen, gure begietara, psikearen gainazal intelektual eta bolitiboa psikearen osotasuna izan balitz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 328. orr.


bolivariano (4 esaldi, 1 liburu eta 2 artikulutan;ETCn 31 agerraldi; orobat bolibariano ETCn 7 agerraldi) izond/iz Simon Bolivarren pentsamendu politikoari ustez dagokiona; horren aldekoa. ik bolivartar.

Erreferendum hori iraultza bolivarianoak berak Konstituzioan jasotako mekanismo bat da.  Berria - Mundua   2004-07-18

Halako galdeketak egiteko aukera Konstituzio Bolivarianoaren zutabeetako bat da, hau da, Chavez presidentearen ekimenez idatzi eta 2000. urtean indarrean jarritako Konstituzioarena.  Berria - Mundua   2004-01-25

Alternatiba Bolivarianoa bultzatuko dute Chavez, Castro eta Moralesek.  Berria - Mundua   2006-04-30

Anzuategui izeneko estatu bat Venezueleko Errepublika Bolibarianoan.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 34. orr.

Tarek William Saab diputatu bolivarianoak salatu duenez, Anzoategui Estatuko Poliziak hainbat gazteri nortasun agiriak hautsi dizkie, «bozka ez dezaten».  Berria - Mundua   2004-08-13

Venezuelako bolivarianoen ereduak «itxaropena piztu» du Latinoamerikan eta hori, jakina, ez da AEBen gustukoa.  Berria - Mundua   2004-08-13


bolivartar (10 esaldi, 1 liburu eta 8 artikulutan; ETCn 311 agerraldi) izond/iz Simon Bolivarren pentsamendu politikoari ustez dagokiona; horren aldekoa. ik bolivariano.

Errepublikaren historian, ehun urteotan gutxienez militarrak noizbait hezur eta arima euren Komandante Nagusiarekin baturik egon badira, herriarekin, hori gaur gertatzen da hemen, Venezuelako Errepublika Bolivartarrean.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 43. orr.

Otsailaren 29an izandako 500.000 bolivartarren manifestazioarekin eta Hugo Chavez presidentearen hitzaldi traszendentalarekin Venezuelako Iraultza Bolivartarra fase antiinperialista zabalean sartu zen.  Berria - Mundua   2004-03-06

Zuen ausardia, zuen eskuzabaltasuna, eskertzen dizuet, eta nik, herriaren eta zuen aurrean, nire gain hartzen dut Mugimendu militar Bolivartar honen ardura.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 90. orr.

Tankeok Venezuelako mugaldean jarrita, Hugo Chavez presidentearen gobernu bolivartarraren egonkortasunari mehatxu egingo litzaioke.  Berria - Mundua   2004-05-07

Mezu bolivartar hau Araguako Parakaidisten Erregimentuan eta Valenciako Brigada Blindatuan dauden soldadu ausartei zuzendurik dago.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 89. orr.

Zeuk zuzenean eros ditzakezu txano bolivartarrak, inongo bitartekariren beharrik gabe.  Berria - Gaiak   2004-03-27


boliviar (22 esaldi, 32 liburu eta 12 artikulutan; ETCn 354 agerraldi; orobat bolibiar ETCn 13 agerraldi) izond/iz Boliviakoa, Boliviari dagokiona; Boliviako biztanlea.

Espaloian Maria zegoen, adin bereko emakume boliviarra, batetik bestera urduri.  Berria - Harian   2005-05-08

Hala baldin bada, bere aitonaz edo amonaz oroituko da neska edo mutil boliviar hori, bere herriaz gogoratuko da eta malkoak aterako zaizkio apika.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 72. orr.

Ez gaude Genoan, boliviarra da, ez altermundialista, ez kooperantea Afganistanen.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 60. orr.

Min hartuta ditu Rodriguez argentinarra eta Peña boliviarra, biak erdiko atzelariak.  Berria - Kirola   2006-04-19

Gabriela Erika Queretaguari boliviarra atxilotu zutenean hainbat eskubide urratu ziren.  Berria - Harian   2006-01-12

Boliviarrek baiezkoa eman zioten igandean gasaren jabegoa berreskuratzeko Carlos Mesa presidenteak proposatutako planari.  Berria - Mundua   2004-07-20

Petrolio enpresei boliviarren duintasuna errespetatu dezaten eskatzen diegu, boliviarren erabakia errespetatu dezaten. ez dute ahaztu behar boliviarren arazoak konpontzea dela gure lehentasuna.  Berria - Mundua   2006-05-02

Boliviar batek ohartarazi zuenez beraren aberriak itsasorako inolako irtenbiderik ez zuela eta huts tamalgarri horrek izan behar zuela aurren-aurreneko eztabaidetakoa.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 210. orr.


bolkaniko 1 iz sumendiei dagokiena.

Polinesia [...] jatorri bolkanikoa duten bost uhartediz osatuta dago.  Berria - Mundua   2004-06-11

Planeta aktiboa izan da [Marte], bai ikuspuntu bolkanikotik eta bai ikuspuntu hidrologikotik ere.  Berria - Gaiak   2004-08-28

Lau uharte bolkanikok osatzen dute: Henderson, Ducie, Oeno eta Pitcairn.  Berria - Gaiak   2004-10-06

Ur gezazko putzu izugarri handi horri mendi bolkaniko sorta aparta batek jartzen dio markoa.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 385. orr.

Oraingoz ez dute Marten eremu bolkanikorik aurkitu.  Berria - Gaiak   2004-03-30

Lehen bizidunen aztarnak aurkitu dituzte arroka bolkanikoetan.  Berria - Gaiak   2004-04-25

Une hartan, zatika ari ziren igarotzen Mono Lake aintziraren ondoko harri bolkanikoak hegazkinaren leihotik.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 141. orr.

Urrea material bolkanikoan barreiatuta dago.Eremua nahiko bolkanikoa da.  Berria - Gaiak   2004-08-26

2 irud/hed

Fernanek gau bolkaniko bat du amets, aste osoko urruntze nahitaezkoa berdinduko duena.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 79. orr.


bolkatu, bolka(tu), bolkatzen da ad nor bere burua osorik eman.

Arreseren esanetan, egileak «oso bolkatuta» egoten dira egiten dutenarekin, «sentsibilitate handia jartzen dute».  Berria - Kultura   2006-04-14


bolketa iz kamioi mota, kaxan daukana iraultzeko altxagarri hidraulikoa duena.

Han hasi ziren hilotzak bolketara botatzen, elkarren gainean, estali gabe, esan nien, baina-baina, horrela eraman behar al dituzue Caracas erditik?  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 108. orr.

Gazteak 4x4 handietan dabiltza, herrian bueltaka, bakalao musika ozen jarrita, neskak atzeko bolketan, bikinian.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 68. orr.

Arrazoi guztia dauka: bolketako neska haiek dira mutil aberaskume haien trofeoa.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 68. orr.


bollera iz adkor emakume lesbiana.

Bollera ote zitekeen ere zabaldu zuan noizbait auzoan, gogoratzen haiz?  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 123. orr.


bollo iz opila.

Sei edo zazpi urtekoa, hura, buruan lazoa eta botaxka gorribiziekin jantzia, jolasten ziren haurrengandik begiak kitatu gabe txokolatez estaliriko bollo bat jaten ari zen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 41. orr.


bolo1
1 bolo-bolo adlag barra-barra.

Exekuzioaren albistea bolo-bolo zabaldu zen eta Amgadengana ere heldu zen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 161. orr.

Albistea bolo-bolo zabaldu zen Kirxak hamaika aldiz errepikatzearen poderioz, eta galdetzaile orori semearen kontaketa berbera egin zien. denbora tarte horretan, bolo-bolo hedatzen hasia zen albistea berretsi behar izan zuen ohar baten bidez.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 362. orr.

Biharamunean, bolo-bolo ibili dira gauean gertatutakoari buruzko esamesak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 169. orr.

Lampre taldearen izena dabil bolo-bolo, denen ahotan.  Berria - Kirola   2004-04-22

Entrenatzaile karneta baduzu, eta lehenago ere zure izena ibili zen bolo-bolo Realeko entrenatzaile izateko.  Berria - Kirola   2004-01-15

Lubakietan bolo-bolo zebilen ipuin baten arabera, etsaiak libramendurako erabiltzen zituen upelak maldan behera botatzen zituen haizea alde zuenean.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 132. orr.

Bolo-bolo dabilen kontua da, berarekin ezkon dadin erreguka ari omen zaio emakumeari, baina ez dakit zenbateraino den egia.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 191. orr.

Boli Kostako arazoak bolo-bolo dabiltzan garaiotan, burtsan ere gorabeherak bolo-bolo dauzkagu, nahiz egunak lau-lau itxi.  Berria - Ekonomia   2004-11-09

Zenbaterainokoa da Mendebaldeak bolo-bolo darabilen hitz magiko horren inguruko ustelkeria?  Berria - Mundua   2004-06-30

2 (izen gisa)

Horregatik egin zigun hainbesteko grazia joan zen astearteko bolo-boloak: "Hara non zegoan, Ditxilliko mina zuloan".  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 103. orr.

3 bolo-boloka adlag bolo-bolo.

Entzungo zenituztela honezkero Ameriketako dorre bikien kontura bolo-boloka dabiltzan txiste horietako batzuk.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 79. orr.

Aljeriako garaietan bolo-boloka onartzen zen hori.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 112. orr.

Neu ere oroitzen nintzen gertakizun hartaz, bolo-boloka erabili baitzuten komunikabide guztietan bost edo sei urte lehenago Olaf Merz-en kasua.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 72. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

albistea bolo bolo (4); bolo bolo (56); bolo bolo dabil (7); bolo bolo dabilen (7); bolo bolo dabiltzan (3); bolo bolo ibili (10); bolo bolo zabaldu (9); bolo bolo zebilen (5); bolo boloka (5); da bolo bolo (3); izena bolo bolo (3)


bolo2 iz bola.

Begi-niniak ertzera bidali zituen Katek, kiribilka irristatu eta batera erortzen diren bi bolo zuri balira bezala.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 86. orr.

Gogoko zuen han garagardo-tragotxoak jotzea eta bolo-jokoan ibiltzea, eta gogoko zuen kantuan aritzea ere.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 71. orr.

Charlierekin joango naiz, eta Nipper Martin, Les Txiki eta Peterekin -"bolo-jokalari talde osoa", alegia, Charliek esaten digunez-.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 132. orr.

Bolo bakarra erori zen, mehea, zigarro bat, espaloian luze eta kea zeriola.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 86. orr.

Dumbledore maisuari ganbara-musika eta bolotan jokatzea gustatzen zaio.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 95. orr.


bolo3 iz adkor musika edo teatro saioa.

Hamar minututan gaude Village-ean, Talking Heads, Bruce Springsteen, Woody Allen eta beste askok beren lehen boloak egin zituzten taberna eta musika aretoen zonaldean.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 16. orr.

Lortuko ziela boloren bat Bilbon.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 143. orr.

STANLEY logelan sartu da alkandora presaka kendu bitartean eta bolotarako zeta distiratsuzko bat jantzi du.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 210. orr.


boloban iz hostorezko pasteltxoa, haragikiz edo arrainkiz betea. edo

Kartakoak nahiz kartatik kanpokoak hasi zitzaigun komentatzen Arantxa, komentatzen eta gomendatzen, hainbeste carpaccio, boloban eta saltsa arraro artean ni behintzat galduta banengoen ere.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 85. orr.


boloi ik buloi.

boloñatar ik boloniatar.

bolondres izond (101 esaldi, 18 liburu eta 27 artikulutan; ETCn 435 agerraldi) iz boluntario.

Euskaldun bolondresak, prestago agertzen ziren Gernikako Agintzaren ondoko egunetan inoiz baino bizia bera Don Carlosen alde emateko.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 153. orr.

Gurekin zetorren baztandar bolondres haietako batek.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 142. orr.

Hasieran denak ziren bolondres kandelarekin gabiara igotzeko.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 144. orr.

Bolondres aurkeztu zen Wehrmacht-era gure Joachim (nahiz eta lortua izan ordurako, bere familiaren gestioei esker, soldadutzatik libratzea).  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 305. orr.

38 karlista bolondresek galdu zuten bizia borrokaldi hits hartan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 68. orr.

Segituan joan zen Francoren mairuekin bolondres.  Berria - Kultura   2004-01-06

Fusilamendura bolondres joandako espainola libro utziko zutela.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 103. orr.

Bolondresen artean bikote batzuk osatu ziren.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 165. orr.

Biziki eder izan zena: bolondres gehienak frantses eta belgikano medikuak ziren, apez eta apezgai frantses, belgikano eta italianoak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 128. orr.

Kubatik, ordea, mediku eta bolondres asko izan da Vargasen.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 39. orr.

Bolondresen itzulera egunean Chavez agertu zen eskerrak ematera, ez dakit zer domina motarekin batera. gaur egun 50 bat presuna ari da hor lanean, gehienak bolondresak, bakotxak bere harri ttipia ekarriz.Bolondres bakarra izan ninduan.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 39. orr.

-Marotoren seme borta duk hau! -esan dit eskuineko besoa galdu berria zuen aldameneko bolondres suminduak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 256. orr.

Nabarreria kaleko "El Requeté" jatetxe apalean mokautxo bat karlista bolondres zalapartari batzuen ondoan afari-lege gisa apalki hartu ondoren.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 176. orr.

Fondo honen transkripzioaz arduratzen den bolondres multzoak ikerketak batzu egin ditu Mithiriña, Lukuze, Garruze, Uharte-Hiri, Landibarre eta Donaixti-Ibarreko familia batzuetan.  Herria   2005-09-08

Beste alde batetik, bolondres taldeek hitzaldiak eskaintzen dituzte, generoa medio egiten diren bazterkeriak saihesteko.  Berria - Euskal Herria   2004-06-25

Handik hara segidan, gero, bolondres-oste handi baten barruan, Lizarraraino!  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 134. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bolondresen artean (4); ziren bolondres (3)


bolondreski iz nahita, borondatez.

Neuregatik, bihar bertan joanen nintzatekeela Iruñako jesuiten kolejiorat, ez nehoren bortxaz, baina bolondreski, neure burua hertsi ahal izaiteko, halatan, bertuterat eta ontasunerat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 366. orr.


boloniatar (orobat boloñatar) iz Boloniako biztanlea.

Halaxe jakin ahal izan dugu Aarschoteko Arnoldo kondea zegoela, germaniar inperioko hainbat tokitatik etorririko borrokalarien buru egiten zuena, Gistelleko Cristiano zegoela, flandestarren eta boloniatarren burua. bere proposamena aztertzea sekulako kalapitarekin bukatuko zela, edo sekulako algazaraz, arabiarrek esaten duten bezala, nahiz eta renanoen, flamenkoen, boloñatarren, bretoien, eskoziarren, normandiarren edota horiek guztien oihuak eta kalapitak izendatzeko balio duen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 150. orr.


bolontari ik boluntario.

bolontario ik boluntario.

boltaiko ik voltaiko.

boltaje ik voltaje.

boltio ik volt.

boltsa ik poltsa.

boltxebike (32 agerraldi, 18 liburu eta 3 artikulutan; ETCn 559 agerraldi; orobat boltxevike 1 agerraldi, 1 liburutan; ETCn 29 agerraldi, eta boltxebiko g.er.) izond/iz boltxebismoaren aldekoa.

Juan Astigarribia, buruzagi boltxebike ezaguna.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 241. orr.

Atsoak On Camillo aurkitzen zuen aldioro mehatxu egiten zion makilaz eta oihuka esaten apaiz boltxebikeentzat ere badagoela Jaungoiko bat.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 301. orr.

Euskal Herri independentean diktadura boltxebikea ezartzeko asmoarekin.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 96. orr.

Garai eder hau estatu kolpe boltxebikera arte luzatu zen.  Berria - Kultura   2006-01-31

Bladi, Abadiñoko santua bezala, eta ez Vladimir, beste Ilitx errusiar boltxebike hura bezala.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 95. orr.

Zuek eta zu bezalako beste boltxebikeek kanpora bidali zenuten erregea.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 304. orr.

Leku bitxia da hori Langileen Internazionaleko kide den boltxebike bakezale baten emazteak bazkaltzeko.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 460. orr.

Haller jeneralarekin ibilia zen 1919an, Errusiako boltxebikeen kontra borrokan. Boltxebikeak Errusian, faxistak Italian, gerra zibila Irlandan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 39. orr.

Hemen berriz, Amerikan, boltxebikeen aurkari bihurtu da.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 76. orr.

-Nireak boltxebike madarikatuak dira -bota zuen zirika-, eta bereak aldiz jende santua eta Jaungoikoaren beldurrez betea.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 268. orr.

Jakina da zeinen zabarrak diren boltxebike ohiak espazio kontuetan.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 91. orr.

Ez diat elurrik ikusten, ez diat boltxebikerik ikusten, eta batez ere ez diat vodkarik ikusten.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 299. orr.


boltxebiko ik boltxebike.

boltxebismo (ETCn 61 agerraldi; corpusean boltxebikismo soilik) iz Leninen aldekoek Errusian bereganatu zuten komunismo mota.

Herria berreraikuntza-aldi arriskutsu batean dago... gatazka handi baten ondoko ohiko giro nahasia... kontinente baten porrot ekonomikoa... boltxebikismoa eta doktrina iraultzaileak gorantz doaz...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 392. orr.


boltxevike ik boltxebike.

bolumen (87 esaldi, 34 liburu eta 32 artikulutan; ETCn 3.737 agerraldi) 1 iz gorputz batek betetzen duen hiru dimentsioko espazioa.

Denbora, distantzia, luzera, bolumen, pisu eta balioaren neurri estandarrak gizarte-bizitzako premiak dira edozein mailatan, maila primitibotik gora.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 70. orr.

Hura izan zen lehena izaki matematiko erabatekotzat hartzen angelua; geometriako laugarren magnitude bihurtu zuen, hain zuzen, ordu arteko hirukoteari erantsirik: luzera, azalera, bolumena.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 36. orr.

Obra bakoitzak bere forma, espazioa eta bolumena eskatzen dit, eta, ondorioz, ezin ditzaket 20 eskultura berdin egin, edo 20 koadro antzeko.  Berria - Kultura   2004-09-19

Euklidesek bi magnituderen arteko erlazioa ezarri nahi du, magnitude horiek geometrikoak izan (lerroak, azalerak nahiz bolumenak) zein aritmetikoak izan (zenbakiak).  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 158. orr.

Esferaren bolumena zilindroarenaren bi heren dela.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 468. orr.

Solido baten bolumena kalkulatu.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 367. orr.

Intecsak egindako txostenak jasotzen zuen irrist egin zezakeen materialaren bolumena 20 hektometro kubikokoa zela.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 169. orr.

Hezurraren pisuaren %70 inguru (edo haren bolumenaren erdia) hondarra da, hezur-minerala ere esaten zaiona.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 19. orr.

Gas kantitate baten bolumena handitzen bada, jaitsi egiten da presioa.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 175. orr.

Marteren diametroa gurearen ia erdia da; haren gainaldea Lurrarenaren ehuneko hogeita hiru baizik ez da; bolumena Lurraren bolumena baino sei eta erdi bider txikiagoa da.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 391. orr.

Bolumena neurtzen badugu, 100 metro kubiko zaborretik 9 metro kubiko zepa aterako litzateke eta metro kubiko bat errauts.  Berria - Euskal Herria   2004-09-15

Kubismoaren printzipioak, irudi natural oro bolumen soiletan (esferatan, kubotan, eta abar) deskonposa daitekeela erakutsiz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 219. orr.

Gorputza, organoz osaturiko hiru dimentsioko bolumen modura ulertua, organo hauek mendetasun eta komunikazio-eskemen bidez uztartuta daude.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 51. orr.

Zerbait zegoen gutunazalaren barruan gizendu eta bolumena ematen ziona, eta objektu txiki eta gogor bat haren erdialdera.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 358. orr.

2 kopurua, tamaina.

Gorputzak ez du modu argi eta garbirik bere odol-bolumena neurtzeko.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 196. orr.

Dolarraren beheraldiak, azkenik, esportazioen bolumenari eragin zion.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 170. orr.

Inportazioen hazkundearen erritmoa, bolumenean, urteko %10 ingurukoa zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 190. orr.

Atzo Ibex-35ak %1,11 egin zuen gora, 4.203 milioi euroko bolumenarekin.  Berria - Ekonomia   2006-04-22

Nazioarteko prezioen beheraldiak eskaintzaren bolumena handiaraziko du.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 125. orr.

Lanaren banaketaren tamainak, izan ere, oso lotura estua du ekoizpenaren bolumenarekin.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 38. orr.

Munduko ekoizpenaren bolumena maximizatu ez ezik, herrialde bakoitzean kontsumorako eskura dauden ondasunen kopurua handiagoa izango da autarkiako egoeran baino.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 40. orr.

Plan estrategikoak iraun bitartean, %50 handituko du «funtsezko» negozio horren bolumena.  Berria - Ekonomia   2004-03-28

Elastikotasuna batetik beherakoa bada, inportaturiko bolumena handiagoa izango da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 41. orr.

Plan integrala aplikatzeko funtzionatzen hasiko den lehen azpiegitura Berziklatu izango da, hau da, bolumen handiko hondakinak birziklatzeko tegia.  Berria - Harian   2006-01-03

Horren bitartez, zaborraren bolumena erdira murrizten da.  Berria - Euskal Herria   2004-05-21

Poliziaren arabera, 2004an ia 36.000 milioi euroko negozio bolumena izan zuen.  Berria - Mundua   2006-04-12

Geroztik salmenta bolumenari dagokionez, %35 edo %40 galdu dugu.  Berria - Harian   2006-02-11

Aportazioen eskariak jaulkipen bolumena bikoiztu du eta, horregatik, Fagorrek eta jaulkipenaren erakunde arduradunak erabaki dute amaitzea.  Berria - Ekonomia   2004-02-01

Salerosketa bolumenak nabarmen egin du behera Santander (%0,11) Abbeyren erosketan murgilduta zebilenetik.  Berria - Ekonomia   2004-11-20

Giza gorputzaren grabitate espezifikoa, ohiko egoeran, gorputz horrek kanporatzen duen ur bolumenarena adinakoa izaten da gutxi-asko.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 151. orr.

Organismook handika eta xehero aztertu eta deskribatzea denbora kontua da, hots, lan-bolumenari dagokiona.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 123. orr.

Diru-sarrera urriak direla-eta, hutsa izaten da herrialde pobreen aurrezki-bolumena.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 113. orr.

3 liburukia.

Papiro-orriak bata besteari itsatsi, eta makila baten inguruan biribilkatu eta zerrenda bat osatuz eratua zen "bolumen" bakoitza.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 151. orr.

Liburutegia beheko solairuan dago, behar dituzun bolumen guztiak kontsulta ditzakezu bertan.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 215. orr.

Bolumen bakoitzaren baitako ordena, alde batetik, eta bolumenen arteko ordena, bestetik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 154. orr.

Konturatu naizenean, oh Enperadore, autore askok utzi dizkigutela arkitekturari buruzko arau batzuk eta iruzkinez betetako bolumenak, batere ordenatu gabe eta hasita bakarrik daudenak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1770. orr.

Horrek guztiak bildumak, sailak, liburuak eta bolumen ugariak dakartza, ikerketa eta azalpenetan.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 47. orr.

4 ahotsaren edo hotsaren intentsitatea.

Oihartzun egin nien, lagundu nien, oihuen bolumena eta indarra gainditu nituen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 125. orr.

Sentimendu eta bolumen handiz abestu zuen bere partea eta oso harrera beroa egin zion goiko aldeak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 209. orr.

Bi gazte barruan, musikaren bolumena ezin ozenago.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 31. orr.

Bafleak ikara batean jarriko lirateke irratiko bolumena apur bat gehiago igoz gero.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 36. orr.

Josebak bolumen handian jarri zuen autoko kasetea.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 291. orr.

Irratiko musikak, bolumen guztian segitzen zuelarik, ez zidan arintzen halako egurats-kolore urtsu batek nigan beti eragin ohi duen arima-giroa.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 111. orr.

Amaiak entzungailuaren bolumena mugaraino igo zuen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 148. orr.

Eskaileran zur-hotsa sentitu zuelarik irratiaren bolumena jaitsi zuen Antoniak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 17. orr.

Bolumenaren botoiari eragin nion ezker-eskuin.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 107. orr.

-Egon, musikaren bolumena apalduko dut.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 68. orr.

Irrati-hargailuetan erabiltzen den bolumen-kontrol automatikoarekin konpara daitekeen baliabidea da hori.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 95. orr.

5 irud/hed

Bolumen bakarreko eraikina izango da: «Edifizio neutro, kolore bako, garden eta funtzionala», arkitekto nafarrak definitu duenez.  Berria - Kultura   2004-05-25

Dena kolore eta bolumen, Donibane Zitadelako 22 an den Josette Dacosta galerian agerian emanak dira egunero, 15 etarik 19 etara, asteartez eta abendoaren 25 ean salbu, artista hauen obrak: [...].  Herria   2003-12-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bolumen gehiegi (3); bolumen handia (3); bolumen handiagoa (3); bolumen osoa (3); ekoizpen bolumen (4); eta bolumen (8)

baten bolumena (3); bolumena ere (5); bolumena eta (7); bolumena handitzen (3); bolumena igo (5); bolumena jaisten (3); bolumena jaitsi (7); eta bolumena (14); euroko negozio bolumena (3); irratiaren bolumena (5); musikaren bolumena (3); negozio bolumena (11); salerosketa bolumena (12); zaborraren bolumena (3)

salerosketa bolumenak (3)

eta bolumenaren (3); negozio bolumenaren (3)

bolumenari dagokionez (3)


bolumetraia iz bolumenen neurketa.

Kalitatearen aldeko apustua, neurriko hizkera formal eta garbi batean oinarritua, adierazgarritasun plastiko handiko kanpoaldeko bolumetraia planteatzen duena delako.  Berria - Kultura   2006-04-11


bolumetriko izond bolumenen neurketari dagokiona.

Alarma sinpleak, detektagailu bolumetrikoak, infragorri bidezko detektagailuak, ultrasoinu bidezko detektagailuak, kontaktu magnetikoak... askotariko alarma sistemak daude.  Berria - Harian   2005-07-21


boluntario (87 esaldi, 34 liburu eta 32 artikulutan; ETCn 6.342 agerraldi) 1 izond borondatezkoa.

Datorren astean banoa gure mutilekin, karlista boluntarioekin, alegia.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 59. orr.

Haiekin batera, 200 suhiltzaile boluntario izanen dira udako suteak itzaltzeko prest.  Berria - Euskal Herria   2004-07-03

Aintzina segituko direla beren gazte boluntario sakrifikatzen atentaduentzat.  Herria   2004-04-01

Ezinbestekoa da gizon adoretsuak, boluntarioak eta arriskuaren jabe direnak izatea.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 193. orr.

AEBek klima aldaketaren aurka borrokatzeko ezarritako neurri boluntarioak hamar urtez izan dira indarrean.  Berria - Gaiak   2004-12-19

Adin guztietako esku boluntarioak ugari ziren, neska-mutilen esku txiki baina arinetatik hasi eta aitona-amonen esku zimurtu eta kailukaretaraino.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 380. orr.

2 (izen gisa)

Ehundik gora boluntario Manifestarako.  Berria - Kultura   2004-03-04

Boluntarioek eraikitako gizarte-sare trinkoa.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 41. orr.

Euskal Herriko hainbat txokotatik astebururo boluntarioek gidatutako furgoneta ugari abiatzen dira, euskal presoen senideak kartzela ateraino eramateko asmoz.  Berria - Euskal Herria   2004-07-31

Nafarroako Ospitaleko Boluntarioak taldeko kideek helburu bakarra dute: zentro horretan inor ez dadila bakarrik egon bere gelan; inor ez dadila bakarrik hil.  Berria - Euskal Herria   2006-02-18

Nire antzera beste hogei bat boluntario ziren lantegi hartan, ni baino gaztexeagoak gehienak [...] neska eta mutilak erdibana.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 161. orr.

Txerto bat boluntarioekin probatzen hasi dira Europan.  Berria - Gaiak   2006-05-04

Animalien Ongizatearen Aldeko Elkartea boluntarioen elkarte kementsua izan zen behiala Grahamstown-en.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 96. orr.

Horren adibide izan zen Rekalde gaixoak, Garaizar boluntarioak eta Pulido medikuak eman zutena.  Berria - Euskal Herria   2004-06-13

Orduko boluntario zibilen ordez, orain funtzionarioekin bete ditugu gelak.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 57. orr.

Ea lortzen dugun boluntario-pare bat.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 163. orr.

3 (adizlagun gisa)

Gurutze Gorrian boluntario ibili zen garaiko ikastaroak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 31. orr.

Auzolandegi hartako partaideak geratu ginen han: boluntario gindoazenak eta arduradunak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 160. orr.

Boluntario eskaintzen nuen neure burua nonbaitetik edozer ekartzeko edo norabait edozer eramateko.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 93. orr.

Ez digu inoiz esan boluntario edo behartuta joan zen.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 63. orr.

Elgeta gerrara doa, boluntario.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 17. orr.

• 4 iz borondatezko soldadua.

Errepublikako gudarosteek deialdi ez ohikoak egin zituzten boluntarioak errekrutatzeko.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 75. orr.

Talde honek Norvegiako gerrarako, eta gero Finlandiakorako boluntario eskaini zuen bere burua.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 162. orr.

Haren etxaldean bizi den edo lanean dabilen gizaseme osasuntsu oro, edota ordezkatua izan daitekeen pertsona oro, boluntario gisa aurkeztu eta gerrara joan dadin.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 100. orr.

Garibaldik K.o. 1860an lortu zuenaren antzeko konkista izan zen, Sizilia eta Napoles alkandora gorridunen 1000 boluntarioko indar batekin "konkistatu" zituelarik, [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 321. orr.

Nazionalek futbol zelaia hartu zuten tiro egiten ikasteko eta gerrarako boluntarioak entrenatzeko.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 83. orr.

3 (izenondoekin)

-Boluntario erregezaleak -esan zuten besteek.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 180. orr.

Gipuzkoako boluntario gazteen kantu ozenaren oihartzuna Uztailaren 2ko goizean, zauritutako boluntarioak bisitatu zituen Carlos VII.ak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 200. orr.

Eta alferrik saiatua zela boluntario-jendea bizkortzen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 285. orr.


boluntarioki adlag borondatez.

Badakigu, batzuetan defentsa publikoak dirua behar duela, baina eskatzen dutenek erakuts bezate delako behar hori, eta jasoko dute, boluntarioki eman nahi dutenengandik.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 151. orr.

Fededun guztiak deitzen ditugu, boluntarioki lagun gaitzaten Najafeko hirira.  Berria - Mundua   2004-08-26


boluntarismo 1 iz teoria filosofikoa, borondatea gainerako ahalmenen gainean jartzen duena.

Gauzak nolakoak ziren oroitzen garela uste dugu, baina ez gara oroitzen, irazkiak daude beti, oroimenaren irazkiak, neurosienak, boluntarismoarenak, mota guztietako irazkiak.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 54. orr.

Praktika politikoa "ideologia burges txikiaren esanetara zegoen, eta nazionalismoan, aktibismoan eta boluntarismoan hartzen zuen oinarri".  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 232. orr.

2 borondatearen indarra.

Hori irakasleen boluntarismoarekin estali dugu, baina asper gaitezke.  Berria - Euskal Herria   2006-01-18

Guztiz beharrezkoa izango litzateke, behin Iparralde nahiz Hegoaldeko emakumeen egoeraren diagnosia eginda, bitartekoak ziurtatzen dituen lege bat izatea, esparru guztien gainean, ekimen askoren boluntarismo hutsa gaindituta.  Berria - Euskal Herria   2004-04-23


boluntarista izond boluntarismoari dagokiona.

Hori da egia biribila, beste guztia, berriz esango dut, hipokrisia eta itsukeria boluntarista besterik ez da.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 109. orr.

Ugaltze hori era batera baino gehiagotara interpreta daiteke: kolonia-hitzarmenak zapalduta zeuzkan indarren askapen bezala, edota estatuek nazioaren garapena bultzatzeko egindako esku-hartze boluntarista moduan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 110. orr.

Horregatik, «ekintza boluntarista» agindu zuen, ezer egin ezean, defizitak %3ko muga gaindituko duelako datorren urtean ere.  Berria - Ekonomia   2004-06-25

Proposamen boluntarista hau erabat dator Euskal Autonomia Erkidegoko lehendakari Juan Jose Ibarretxe jaunak 2001eko urtarrilean izenpetu zuen "Euskal Herriko Jasangarritasunerako Konpromisoa"4 agiriaren ildotik.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 33. orr.

Frantziako enpresen alde «politika boluntarista» agindu zuen ministroak.  Berria - Ekonomia   2004-05-05

Ekintza-gizon hori boluntarista da, bihoztuna, erresuminak adoretzen du, harrotasunak ematen dio kemena.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 19. orr.


boluptatetsu izond boluptuositatez betea.

Nostalgia boluptatetsu apur batez, berpizten sumatu nituen neure baitan analistaren erreflexuak, inertzia luze batek zimelaraziak: [...].  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 262. orr.


boluptuositate iz sentsuen plazer bizia; plazer sexuala.

Lisboak ematen zuen, nolabait esatearren, mendi-magalean bermaturiko bitxi bat, bere burua eguzkiaren boluptuositateari eskaintzen ziona, dena dirdaizez estalia.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 340. orr.

Raimundo Silvak ulertu du, segundo batez, lan-ematea atzeratu zuela, boluptuositate inkontzienteaz, orain ihes egiten ari zaion une bateko itxaronaldia dastatu ahal izateko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 252. orr.

Delineatzaile gazteak, kapela oraintsu jantzirik berriz, gorriturik oraindik eta begiak jaitsirik, itxura tematiarekin, boluptuositate sakona adierazten duten zantzuak ditu.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 90. orr.

Lehen bakarrik nagitzat hartu dugun mugimenduan boluptuositatezko zerbait ere egon zela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 284. orr.


boluptuoski ik boluptuosoki.

boluptuoso izond plazer sentsuala eragiten duena.

Imintzio boluptuoso baten moduko zerbait etorri da ahoaren eskuineko aldean kokatzera eta ezkerrekoak hilik dirau.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 208. orr.

Intziri txiki boluptuoso bat egin zuen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 268. orr.

Ederki dakit, jakin ere, zein den letren gizartean dudan tokia, boluptuosoa bai, baina begirunez beterikoa ere bai.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 21. orr.

Gigantesa gazte baten ondoan bizitzea gustatuko zitzaidan / katu boluptuosoa erreginaren oinetan bezala.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 93. orr.


boluptuosoki (orobat boluptuoski) adlag boluptuositatez.

Egun sargori horiek, urkatuen gorpu biluziak hain boluptuosoki izerdituak, zein gustukoak dituen borreroak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 77. orr.

Jabea, bere buruaz segur, isil-isilik bertaratu zitzaion eta gerrialdea besarkatuz "egun on, Joseba" esan zion, hitzak boluptuoski ezpaineratuz.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 35. orr.

Boluptuosoki zenbatzen zituztela, bat, bi, hiru, lau, bost, sei. apurrak arin-arin elkartu ditu metatxo ba eginez, eta hatz-mamiak bat eginik, bildu, estutu eta ahora eramaten ditu, boluptuosoki xurgatuz.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 40. orr.


boluptuosotasun iz boluptuositatea.

Zure esperientziatik mintzo al zara, Ikasgaiaz ari al zara, Boluptuosotasunaz ari naiz, Jakina, nire esperientziatik mintzo naiz, neuk ere esperientziarik badut.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 21. orr.


boluta iz arkitekturan, espiral formako apaingarria.

Kapitelean bolutak jarri zituzten ezkerretik eta eskuinetik zintzilika, ilearen kizkur kiribilduak balira bezala.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1810. orr.

Kolomen ordez, adibidez, kanabera luzeak jartzen dira, frontoien ordez panelak hosto kiribil eta bolutekin.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3390. orr.

Badirudi estilo korintoarrak ematen dituela ezaugarri egokiak, itxuraz ikusten baita jainkosa horientzat, hain sotilak direnez, lerdentasun handiagoz egindako eta lore, hosto eta bolutekin apainduz egindako lanekin gehitu egiten dela zor zaien egokimendua.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 550. orr.

Bederatzi eta erdi parte horietatik abakoaren lodierak parte bat eta erdi hartuko du, eta gainerako zortziekin bolutak egingo dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1690. orr.

Lau parte eta erdiak eta hiru parte eta erdiak elkar zatitzen diren puntu horretan egongo da boluta-begiaren zentroa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1690. orr.

Teilaren pisuak angeluetatik beheraka bultzatzen zituelarik, muturretan boluta-kurbak egiten hasi omen ziren horretara behartuta.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1830. orr.


bolutadun izond boluta edo bolutak dituena.

Arkitrabe doriarrak izanik, erlaitzetan dentikuluak zizelkatuko balira edo kapitel eta koloma bolutadunetan eta arkitrabe (kapitel) joniarren gainean triglifoak egingo balira, estilo baten propietateak beste batera aldatuz alegia, horrek ere kalte egingo lioke itxurari.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 570. orr.

Baita argimutilak ere, gainean tenplu-irudiak eusten dituztela, eta tenplu horietako frontoietan sustraietatik kimu bolutadunak ateratzen direla.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3390. orr.


bolutxo iz errota txikia.

Ez dituk erraldoi zantarrak aurrean ditugun hauek, gizakiaren ongizateari eta Euskal Herriaren aberastasunari mesede egiten dioten haize-errota politak baizik, bolutxo zuri maitagarriak.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 106. orr.


bon interj bueno. ik bueno.

-Bon, eman dezagun bi aldiz hasi nizela...  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 137. orr.

Bon, beraz harekilan hintzan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 74. orr.

-Bon, Petit eta konpainia, izan ongi eta berriz arte.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 26. orr.

-Bon aski aski, egon hein batean!  Herria   2005-07-28

Bon, ongi joan da: hobe!  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 194. orr.

Bon, gaurkoz nahikoa da.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 84. orr.

Bon, esan bezala, antitesi hau liburuaren parte garrantzizkoenetakoa da, baina ez da bakarra.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 63. orr.

Bon, pittin bat agian, gainetik... badakik.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 99. orr.

Bon, bon! Beren sakelatik ari badira, geldituko tuk hein batean, sobera urrun joan gabe.  Herria   2005-07-14

Bon... zer deritzozue?  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 20. orr.

-Bon! -esan nuen-, ba, ez dut batere aurrerabiderik egin, horra!  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 59. orr.

Bon! egin zuen gasolinak azido sulfurikoarekin eta potasio kloratoarekin bat egindakoan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 225. orr.


bonabentura iz zori ona.

Eta erran zuen, halaber, ezen jauregiko jauna konfesatu egin zela harat joan aitzin, eta bonabentura eta betiko bozkarioa zirela konfesione on baten ondore eta sari ezin hobeak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 378. orr.


bonapartetar izond/iz bonapartista.

Eta No siempre prehto erantzuten omen zion granadatarrak Bonapartetarrari.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 316. orr.

Hantxe ziren mugan debekaturiko liburu politiko guztiak, Bruselako panfletoak, Bonapartetarren eskandaluzko istorioak, enperadorearen atzerriko karikatura barregarriak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 402. orr.


bonapartista izond/iz Napoleon Bonaparte-ren dinastiari dagokiona; dinastia horren aldekoa.

Etxeberri bonapartistak zuen irabazi.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 28. orr.

Etxeberri bonapartistak zuen irabazi.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 28. orr.

Eskualduna astekari bonapartistako artikulu herratsuen irakurketa argigarria da karia horretara: zezenak ziren baiki Errepublikan.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 83. orr.


bonba1 (1404 esaldi, 147 liburu eta 564 artikulutan; ETCn 14.813 agerraldi; orobat bunba 11 esaldi, 10 artikulutan; ETCn 30 agerraldi) 1 iz lehergailua, eskuarki lehergaiz betetako jaurtigaia, hainbat formatakoa.

Gero bonben eztanda dator.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 79. orr.

Bonba lehertu ostean bezala, isiltasun astun bat, lodia, zikina, kutsatua zen nagusi herrian.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 137. orr.

Bagdad hiriburuaren erdialdean alderdiak duen egoitzaren aurrean bonba bat leherrarazi zuten.  Berria - Harian   2005-10-15

Goiz hartan hamar bonba zartatzen dira Madrilen.  Herria   2004-03-18

Poliziak asmatutako gezur eta esamesetan asfixiatuta bukatu genuen; ez bonba batek zirtzilatuta edo tiro batek lurrera botata.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 429. orr.

"Noiz erretiratu behar dituzte marmol puska horiek?", esan zuen Agustinek bonbak txikitutako monumentuaren hondakinei begira.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 362. orr.

Hala ere, bonbetako asko su-eragileak ziren eta, okerrena etortzeko zegoen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 63. orr.

-Horiek kapazak dira jende artera bonbak botatzeko! -adierazi zuten-.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 184. orr.

Ezagutu baititu tenplu horrek bonben hotsak eta txinpartak.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 12. orr.

Bainan han ere bonben burrunbak entzuten dira.  Herria   2003-06-12

Kalkulatu behar dituzu zure abiadura, objetiboarena, bion arteko aldea eta bonbaren traiektoria.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 144. orr.

Bonbaren uhin hedakorrak kalteak eragin zituen ondoan dagoen Espainiako enbaxadan.  Berria - Mundua   2004-09-23

Italiano airekoak Saboya 79 motakoak ziren, 1 000 kilo bonba garraiatzeko eginak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 145. orr.

Bazkalostean bonba batek baserri bat birrindu zuen.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 35. orr.

200 kilotoietako bonbak erabili zituen, hain zuzen ere, Hiroshiman lehertutakoa baina hamar aldiz indartsuagoak ziren bonbak.  Berria - Mundua   2004-06-11

Bonba tximiniatik behera amildu zen, eta korazatuaren labeetan zapartatu zen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 146. orr.

Londresen berriz ere lau atentadu izan dira joan den ortzegunean bonbaz eginak.  Herria   2005-07-28

Bonba bat bezalakoa izan zen berri hura.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 223. orr.

Albisteak bonba baten eragina izan zuen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 430. orr.

SMS mezuak bonba bat bezain eragingarriak izan daitezke Txinan.  Berria - Harian   2005-04-16

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ozeano Barean Mundu Gerra abuztuan amaitua zen, AEBetako hegazkinek Japonian bonba atomikoak jaurti ostean.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 225. orr.

Nola indargabetu bonba atomiko bat.  Berria - Harian   2005-08-09

Iranek bonba nuklearra garatzeko asmoek ere ezinegona eragiten dute.  Berria - Ekonomia   2006-01-08

-Bonba termonuklear bat egiteko -jarraitu zuen Diannek- laborategi aurreratua behar da.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 222. orr.

Washingtonek 5.000 bonba adimendun salduko dizkio Israeli.  Berria - Mundua   2004-09-22

Garai berean hasi ziren ikerketa berezi batzuk egiten bonba inteligentziadunak indarrean jartzeko.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 110. orr.

Bonba geroratu bat zen liburutegi hura.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 331. orr.

Zentral nuklearretako erreaktoreetako materiala «bonba zikinak» egiteko ere balia dezakete «terroristek».  Berria - Gaiak   2004-08-10

Erasoaldia 250 kiloko bonbez eta bonba su-eragilez burutu zela dio.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 63. orr.

Bonba su-emaileek etxeak erretzen zituzten.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 107. orr.

Bonba bertikalez artilleria-tokia suntsitzen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 71. orr.

Dinamitazko bonbak bota beharko nizkioke burura!  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 300. orr.

Fusiozko bonbak egin daitezke, bai, eta egingo dituzte.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 22. orr.

Plutoniozko bonba: Plutonioak baditu hainbat abantaila.  Berria - Mundua   2006-01-18

Sakoneko bonbak bost lagun hil Bilbon.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 178. orr.

Egunez, eskuko bonbak fabrikatzen ditut.  Berria - Kultura   2006-03-31

Eskuko bonbak, dorrea azalera agertzean hura behera eraisteko.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 153. orr.

Gezurretako bonbarekin hamaika detektagailu pasa dituen kazetariak hartu dizu gogoa ostera ere.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 71. orr.

Aldi hartan bizia galdu zuena 22 hilabeteko nini txiki bat izan zela, zorigaiztoko bonba baten ondoan pasatzeagatik.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 84. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Pedrok bonba hotsen artean ere antzemango zukeen txokaren kantua.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 79. orr.

Bonba hegazkin berri bat, Heinkel 111, agertu zen mendi artetik, eta bonbak bota ondoren, itzuli eta beste bi gehiagorekin agertu zen berriz ere, amets gaizto gisa.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 67. orr.

Ordurako zerua bonba-hegazkinen zurrumurru astunak harturik zegoen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 193. orr.

Milango moda erakustaldiko modeloari soinekotik askatu zaion titi gorriak, berriz, bonba-auto baten indarra hartzen du.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 122. orr.

Zertan ari zara, bonba-gutunik dagoen aztertzen, ala?  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 36. orr.

Shahrani presidenteordea onik atera da bonba atentatu batetik .  Berria - Mundua   2004-09-21

Nafarroako Volkswagen lantegia hustu zuten atzo bonba mehatxu bat zela-eta.  Berria - Euskal Herria   2004-03-19

Bonba eztandak entzun zirela Ibarra de San Juan ibiltokian, Ezenarro familiaren jauretxearen ondoan.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 108. orr.

Martha Gellhornek bonba-leherketen eta eztanden hots izugarrien soinu-efektuak sortzen laguntzen dio.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 82. orr.

Emaztea eta bi haurrak ere etxe arriskutsutik eraman zituzten, bonba-jaurtitzaileak kanpoaldean elkartuko baitziren biharamunean.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 15. orr.

Bonba leherketaren suak eta hotsak Natura bera ere hunkitzen zutenean, ez zen estrategiarik beldur ikaragarritik [...] libratuko zituenik.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 49. orr.

Cristina bonba-eraso hartan hil izan ez balitz.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 87. orr.

Oraindino ere bonba-zulo erabat sinesgaitzak ikusi ahal dira.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 64. orr.

Bonba itxura zuen tramankulu bat.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 28. orr.

Eta beti eta gehiago aireko eta bonba botatze...  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 146. orr.

Bonba zartatze odoltsuak egin dituzte tokikoek Koweitean.  Herria   2003-04-03

Handik ari ziren kanoikadaz ibarraren beste aldean zegoen kasko batera bonba-tiraka.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 120. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Terrorista bonba-jaurtitzaile ezaguna izanik, azken bi egunetan isileko poliziakoek orpoz orpo jarraitzen zioten.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 113. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Japoniako bi hiri atomo-bonba batek desegin zituenean bakarrik geratu zuten gerra.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 63. orr.

Su-bonba karga handia zeramaten bi hegazkin ingeles alemaniar ofizialen zentroaren gain-gainean erori ziren.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 108. orr.

Bigarren Mundu Gerraren ostean garatu ziren hidrogeno-bonbek [...] leherrarazteko fisio-bonba txiki bat erabili behar izaten zuten detonagailu gisa.  Berria - Gaiak   2004-11-27

Fusio-bonba baino mila aldiz indartsuagoa.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 222. orr.

H-bonbaren jaurtiketaren ondoren.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 73. orr.

Han ziren milioi batzuk metrailadore kartutxo zintetan, hantxe 500 hegazkin bonba, 20tik 300 kilorakoak.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 30. orr.

Gerritik esku-bonba bat zeukan zintzilik, alemana, zurezko bere giderrarekin, epean eztanda egiten duten horietarikoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 177. orr.

Aurrez aurreko gudu haietan galdu omen zuen Beñardok ere bere zangoa, esku-bonba batek eramana airean.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 117. orr.

Hegazkinak ibaia bonbardatzen ari ziren, napalm bonbekin.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 27. orr.

Norbaitek dinamita bonba bat bota eta polizia bat hil zuen.  Berria - Ekonomia   2006-04-30

Kirats-bonba bat utzi genuen korridorean eta Filch pipertu egin zen gurekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 157. orr.

Han zeudela hasi zen bigarren erasoaldia, zatikatze-bonbekin.  Berria - Euskal Herria   2004-04-25

Aurrean bertan harrapatu zituzten, lehergailuz, erloju-bonbaz eta errebolberrez armaturik.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 23. orr.

Hantxe ziren, fusilak eskuetan eta gerrikoan pinaburu-bonbak eskegita, erreketeak, karlistontzat altxor hain preziatua den hori defenditzeko prest.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 69. orr.

6 irud/hed

Kaukasoko bonba ekologikoa.  Berria - Gaiak   2004-10-31

Nanni Morettik Berlusconi bere kargu publikotik botatzeko jaurtitako «bonba politiko» gisa ulertu dute filma Italiako hainbat sektorek.  Berria - Kultura   2006-04-12

Gaxiak eta doministiku egiteko hautsak, bonba kirastunak, gomazko arkatzak eta mozorroak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 186. orr.

Bat gutxi izan zitekeelakoan, hiru bonba fetido erosi baitzituen Sarak. Noiznahi lehertuko baitzitzaion Leireri odolean zeramàn eragin atzeratuko bonba.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 32. orr.

7 pastel modukoa, biribila, barnean krema edo kidekoren bat duena.

Gozotegira joan ginen hirurok, nire gozokirik gogokoena erostera: kremazko bonba.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 14. orr.

Hantxe kruzean, stopean zain halabeharrean, sor-sor egon zen izkinako pasteleriari begira; hango bonba goxoak...  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 50. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldean zeraman bonba (4); atomo bonba (5); atzo bonba (3); aurka bonba (10); aurka bonba auto (6); aurka bonba autoz (4); aurkako bonba (4); aurrean bonba (9); aurrean bonba auto (4); aurrean bonba bat (5); aurreneko bonba (6); auto bonba (4); autoan bonba (10); autoan bonba bat (9); autobus batean bonba (3); azken bonba (3); azpian bonba (3)

bagdaden bonba auto (3); baina bonba (4); batean bonba (17); batean bonba bat (13); batean jarritako bonba (5); batek bonba (17); batek bonba auto (9); batek bonba bat (4); baten aurka bonba (3); baten aurkako bonba (3); baten aurrean bonba (4); baten ondoan bonba (3); bere bonba (3); beren bonba (3); beste bi bonba (3); beste bonba (32); beste bonba auto (18); beste bonba bat (8); bi bonba (37); bi bonba auto (14); bi bonba autok (4); bi bonba leherrarazi (5); bi bonba zartarazi (3); bigarren bonba (7); bigarren bonba autoa (3)

bonba abisu (4); bonba atentatu (4); bonba atomika (5); bonba atomiko (13); bonba atomiko bat (4); bonba atomikoa (35); bonba atomikoa garatu (3); bonba atomikoak (10); bonba atomikoak egiteko (3); bonba atomikoaren (11); bonba atomikoen (3); bonba auto (197); bonba auto bat (77); bonba auto batek (53); bonba auto baten (15); bonba auto bidez (5); bonba auto erasoz (3); bonba auto indargabetu (4); bonba auto leherrarazi (7); bonba auto lehertu (8); bonba autoa (29); bonba autoak (20); bonba autoaren (5); bonba autoekin (3); bonba autoen (5); bonba autok (9); bonba autok eztanda (3); bonba autoz (16); bonba autoz egindako (10); bonba bana (6)

bonba bat (171); bonba bat aurkitu (5); bonba bat ezarri (3); bonba bat eztandarazi (4); bonba bat izan (3); bonba bat jarri (8); bonba bat jartzea (4); bonba bat jartzeko (5); bonba bat jartzen (4); bonba bat jaurti (5); bonba bat leherrarazi (19); bonba bat leherrarazita (8); bonba bat lehertarazi (4); bonba bat lehertu (12); bonba bat lehertuta (10); bonba bat zartarazi (7); bonba bat zartatu (3); bonba batek (72); bonba batek eztanda (21); bonba batek hil (4); bonba batek lau (3); bonba baten (24); bonba baten eztandak (4); bonba baten lehertzeak (4); bonba batzuek (3)

bonba bota (7); bonba dela (3); bonba eraso (7); bonba erasoa (8); bonba erasoa egin (3); bonba erasoak (6); bonba erasoen (4); bonba erasoen atzetik (3); bonba eta (11); bonba fetido (3); bonba gutun (9); bonba gutun bana (3); bonba gutuna (4); bonba gutunak (9); bonba hori (4); bonba horiek (6); bonba horren (3); bonba hura (3); bonba itxurako (4); bonba izigarri (3); bonba jarri (12); bonba jaurti (4); bonba kamioi (5); bonba kamioi bat (4); bonba leherrarazi (10); bonba leherrarazi zituzten (3); bonba lehertu (7); bonba mehatxu (7); bonba mehatxu bat (4); bonba nuklear (6); bonba nuklearra (4); bonba su (5); bonba zartarazi (8); bonba zartarazi eta (3); bonba zartatu (3); bonba zela (3); bonba zioen (4)

bost bonba (5); den bonba (5); dira bonba (6); dira bonba auto (3); ditu bonba (4); du bonba (3)

egindako bonba (3); eginiko bonba (4); ekintzaileek bonba (4); enbaxadan bonba batek (3); ere bonba (7); erloju bonba (5); erloju bonba bat (3); errepidean bonba bat (3); esku bonba (3); eta bonba (34); eta bonba auto (3); eta bonba bat (5); eta bonba baten (4); etak bonba (7); etak bonba bat (5); euren autoan bonba (4); ez bonba (3); ezkutatutako bonba (3); hainbat bonba (9); hamaika bonba (4); hamar bonba (9); hegazkin bonba (4); hil dira bonba (3); hil ziren bonba (6); hirian bonba (5); hiriburuan bi bonba (3); hiru bonba (12); horrelako bonba (3); hotelaren aurka bonba (4); hotelean bonba (4)

ipinitako bonba (4); irak bonba (3); iranek bonba (3); izan zen bonba (3); izandako bonba (6); jarritako bonba (18); jarritako bonba bat (4); jarritako bonba batek (3); jaurtitako bonba (4); kilo bonba (3); kiloko bonba (4); kiloko bonba bat (3); kirats bonba (3); kontra bonba (3); kontra bonba auto (3); kontrako bonba (9); kontrako bonba erasoen (3); lau bonba (7); lehen bonba (6); lehenengo bonba (3); leherrarazi zuen bonba (3); leherrarazi zuten bonba (4); leherrarazitako bonba (3); lehertu zen bonba (10); lehertutako bonba (3); lehertutako bonba batek (3)

ondoan bonba (6); ondoan bonba auto (4); prodiri bonba (3); sei bonba (4); suizida batek bonba (13)

unean bonba (3); zartarazi zuen bonba (3); zartarazitako bonba (7); zartarazitako bonba auto (3); zegoen bonba (7); zen bonba (24); zen bonba auto (3); zen bonba batek (3); zeraman bonba (14); ziren bonba (16); ziren bonba auto (4); ziren bonba bat (3); zituen bonba (7); zituen bonba batek (3); zituzten bonba (5); zuen bonba (20); zuen bonba auto (3); zuen bonba autoa (4); zuten aurreneko bonba (4); zuten bonba (11)

bi bonbak (5); bonbak bost (3); bonbak bota (4); bonbak erabili (3); bonbak ere (4); bonbak erortzen (3); bonbak eta (10); bonbak ez (4); bonbak eztanda (7); bonbak eztanda egin (3); bonbak huts (3); bonbak izan (6); bonbak izan dira (4); bonbak jarri (3); bonbak jartzen (10); bonbak jartzen ari (3); bonbak jaurti (3); bonbak jaurtitzen (5); bonbak jauzaraziz (3); bonbak lehertu (5); bonbak zartatzen (3); eta bonbak (22); eta bonbak jartzen (3); etaren bonbak (5); jarritako bonbak (7); leherrarazitako bonbak (4); ur bonbak (3); ziren bonbak (4); zituzten bonbak (4)

bonbaren bat (3); bonbaren batek (4); bonbaren berri (4); eta bonbaren (3)

bonbarik bota (5)

bati bonbaz (3); bati bonbaz eraso (3); bonbaz eraso (8); bonbaz eraso zioten (4); bonbaz eta (5); bonbaz suntsitu (3)

bonbek eta (3); bonbek ez (3); bonbek herriko (3)

bonben eta (4); bonben pean (3); eta bonben (4)


bonba2 ik ponpa1.

bonbadun 1 izond bonba edo bonbak dituena.

Hiru jazarketa izigarri auto bonbadunez baziren Irakian izanak, Nadjakoa azkena.  Herria   2003-09-04

Auto eta kamiun bonbadunen alderako beldurra dute manera berezi batez salatu hango segurtamen zerbitzuek, baitezpadako neurriak hartuz beren buruaren zaintzeko.  Herria   2004-07-05

Dozenerdi Junker 52, sabelandi, bonbadun, gure bila.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 168. orr.

2 bonben bidezkoa.

Joan den aste hortan jazarketa bonbadun bat egin dute oraino ere, ofizier irakiar bat hilez eta beste sei kolpatuz.  Herria   2003-03-17


bonbakatu, bonbaka, bonbakatzen du ad bonbardatu.

-Gernika bonbakatu zuten hegazkinak alemaniarrak izango ziren, baina haiek zuten gasoila amerikarra zen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 131. orr.


bonbaketa iz bonbardaketa.

Garmendia komandanteak Heinkel-en bonbaketei eusten zien bezain lasai egin zuen hitz Espainiako Santoñako El Duesoko patio nagusian 1938ko irailaren 27 hotz hartan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 150. orr.

Hurrengo egunetan eutsi egin zieten bonbaketei.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 35. orr.

Bonbaketa eta borroka hauen ondorioz, dozenaka lagun hil ziren.  Berria - Mundua   2004-08-13

1944ko bonbaketen ondorioz suntsitu ziren, ordea, Berasaluzeren lan haiek.  Berria - Kultura   2004-01-14

Eta Gipuzkoako hiriburuaren bonbaketa eta setiaketa, ez bide dituk luzatuko.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 273. orr.

Bilboko bonbaketak, bestalde, ez dituk makalak izan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 226. orr.

Airekoen bonbaketez bazterrak itoz prestatzen zuten beren pasaia baina Irakiarrak ere ez lo egoki: hauk erreka trantxada batzu ezartzen petrolioz beterik eta haueri su emanez sekulako kea beltz lodiak altxatzen, zeru guzia estaltzen eta iluntzen dutela, kanpotiar armaden nahas eta okaztagarri.  Herria   2003-03-27


bonbaketari (ETCn 222 agerraldi) izond hegazkinez mintzatuz, bonbardatzen duena, bonba hegazkina. ik bonbardaketari.

Polikarpovak ez zituan bonbaketariak, baina horrek ez dik esan nahi bonbarik ez generamanik, bonbaketariek ere metrailadorak zaramatzatek!  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 145. orr.

Hamabi ehizako eta bederatzi bonbaketari trimotor Junker 52 aritu zitzaizkigun arratsaldeko lehen orduetan herio jaurtika.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 233. orr.

Loxetako zumardi hura bailitzan sei Heinkel 51en helburua, eskuineko hegoa altxatu [...] eta bonbaketarien lantza formazioa utzi zuten, ibar osoa goitik behera beren lerroraino zeharkatzeko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 52. orr.

Ondorengo isiltasun ia erabatekoa, motorren urrumaren urruntzeak areagotu zuena, ez zen lasaigarria, bonbaketariek beren karga libratzean Durango aldetik etorriko zitzaien ekaitz hotsa noiz entzungo zain geratu baitziren.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 53. orr.

Intxortako ekialdean bakarturik, Ubera ibarreko ardatzean zegoenez, erakargarria gertatzen zitzaien etxea, antza, Heinkel 111 eta Junker 52 bonbaketarien eskolta gisa pasatu ohi ziren Heinkel 51 ehiztariei.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 39. orr.

· Birjina garbiek eta emagalduek, estatu-nagusiko koronelek, ohoinek, jenioek, ehuleek, hegazkin-bonbaketarietako pilotuek ikusia dute; zintzoek eta gaiztoek ere ikusia dute.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 50. orr.


bonbape
1 bonbapean adlag bonben azpian.

Bigarrenak, okupatzaileen bonbapean zartatuta, zibilak bezain biktima direla.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 158. orr.

Hori ere bazekien, baina Miren maite zuenetik absurdua iruditzen zitzaion bonbapean bizitza galdu beharra.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 49. orr.

Handik hiru egunera, BBCko kazetari baten izu orroa: Falujan, bi milatik gora ziren estatubatuarren bonbapean hildakoak, gehienak zibilak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 107. orr.


bonbarda iz aintzinako haize musika tresna konikoa, zurezkoa eta mihi bikoitzekoa.

Horretarako barneko lana oso zehaztuta dago: erritmo sezkioa (baxua, perkusioa, bateria eta gitarra), atal zelta (biolina eta flauta edo saxoa edo bonbarda) eta besteak (gitarra eta teklatuak).  Berria - Kultura   2004-09-04


bonbardakatu, bonbardaka, bonbardakatzen du ad bonbardatu.

Franco-k manatu zuen kazetalari guziak hil zitzaten, ez baitzuen nahi egia jakin zedin, nola bonbardakatu zuten Gernika.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 146. orr.


bonbardaketa (375 esaldi, 58 liburu eta 124 artikulutan; ETCn 5.936 agerraldi; orobat bunbardaketa 1 agerraldi 1 artikulutan; ETCn 2 agerraldi) 1 iz bonbardatzea.

Aliatuen bonbardaketak hasiak ziren eta Hitlerri guti falta zitzaion erreka zola jotzeko.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 200. orr.

Gero, eskola itxi behar izan zuten: bonbardaketak gau eta egun izaten ziren, eta gure zerua ez zegoen inoiz hegazkinik gabe.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 60. orr.

Oraindik ere 1970. urtean, hau da, bonbardaketa gertatu eta 32 urte geroago, bere burua zuritzeko liburu bat argitaratu zuen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 22. orr.

Bonbardaketek jarraitu egin zuten.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 34. orr.

Bonbardaketa amaitu ondoren pilotu alemanak Gasteizko Frontón hotelera bildu ziren.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 63. orr.

Faxisten bonbardaketa baten ostean.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 54. orr.

Bonbardaketen kontrako babestoki gaizki argiztatuan ginen berriro ere ama eta biok.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 118. orr.

Aita eta ama Turinen gelditu ziren harik eta bonbardaketek etxeari kalte egin zioten arte.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 203. orr.

Ez dakit hemen Estatu Batuetan jakingo den, baina Euskal Herriko gerra ez zen Gernikako bonbardaketarekin bukatu.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 427. orr.

Jende gutxi egongo zen egoitzan ordu hartan, asko eta asko Ondarretako kartzelara joanak zirelako, eguerdiko bonbardaketaren odolezko ordaina eskatzera.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 61. orr.

Manilan bonbardaketengatik izan diren hondamenak, Berlin hirian izan ziren kalteekin konpara daitezke.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 179. orr.

Palestinako Aginte Nazionaleko presidente Mahmud Abbasek, berriz, salatu zuen koheteen jaurtiketak ez zituela etxeen kontrako bonbardaketak eta zibilen hilketak justifikatzen.  Berria - Harian   2005-08-16

Nahasgarriak eta bateragarriak iruditzen zitzaizkigun Josemaria Iparragirrek arbolari egin zion kantua eta Pablo Picassok bonbardaketari egin zion salaketa koadroa.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 369. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bonbardaketa bortitzak Calaisen, Boulogne-sur-mer-en, Le Havre-n eta Cherburgen, eta Calaiseko itsasartean.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 322. orr.

Kasik hilabete batez egon da han, bonbardaketa beldurgarrien pean, irakiarrek jasan dituzten izigarrikerien lekuko.  Herria   2003-04-24

Bonbardaketa ikaragarria izan da.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 45. orr.

Madrilen nengoen, kanoi eta abiazioak bonbardaketa latza.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 30. orr.

AEBen airetiko bonbardaketak bukatzea, tropak hiritik ateratzea eta erasoek kaltetutako jendeari kalteordainak ematea.  Berria - Mundua   2004-04-11

Etengabeko bonbardaketa, artilleria eta infanteria blindatuak.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 75. orr.

Munich-ek ikaragarriko bonbardaketa jasan behar izan zuen, hiru oren iraun zuena.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 115. orr.

Igandean ikaragarrizko bonbardaketa izan zen Amsterdameko iparraldean.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 123. orr.

AEBetako zerbitzu sekretuen arabera «bonbardaketa zehatza» izan zen eta soilik etxe bat suntsitu zuten.  Berria - Mundua   2004-10-01

Gerrako bonbardaketarik handienetako bat jasan zuen Bartzelonak egun hartan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 66. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hagan bonbardaketa hegazkin batek Holandako Erregistro Zibileko eraikinari eraso dio.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 278. orr.

Bonbardaketa hegazkinen prentsak, hiriak astunkiro zapaltzen dituenak, herri oso bat, zuku beltz baten gisan, bideetan zehar isurtzera behartzen duenean?  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 89. orr.

Zortzi egun beharko genituzke oraintxe, horretarainoxe baitira ezinezkoak loturak, geuk topatutako dibisio blindatu baten kontra bonbardaketa misio bat abiarazteko.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 103. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

-Gogoan du berorrek atzoko orri-bonbardaketa?  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 60. orr.

Artilleri bonbardaketa basati eta ekinkorrenaren bidez.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 73. orr.

Tankeak, morteroak, lehorreratzeak, aire-bonbardaketak, komandoen segadak...  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 101. orr.

Halako batean gau-bonbardaketa bat izan zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 165. orr.

5 irud/hed

Geure burua defendatzen ari ginen, Nafarroako Gobernuaren bonbardaketari erantzuten.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 64. orr.

Bonbardaketa mediatikoa ez da ez txantxetakoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 121. orr.

Emozio-premia sakon baten ondorioz ekarrarazten ote zituen amets eta irudi haiek? Ala garunaren bonbardaketa fisiologiko bitxiren batek bortxatzen ote zituen hara, berarekin (pertsona gisa) zerikusirik ez zuen prozesu kontrolaezin baten bidez?  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 164. orr.

Bi hiri horietan bonbardaketa poetikoa oso arrakastatsua izan dela iruditu zitzaien antolatzaileei.  Berria - Kultura   2004-07-21

Fitxaketa itzelen berri ustezkoen bonbardaketa, ordea, iritsi da.  Berria - Kirola   2004-07-04

Gari-sorta irudi, azkonak irudi, ontzi lehertu baten ezpalak irudi, ekisaindua irudi, elektroi-bonbardaketen argazkiak irudi.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 229. orr.

Fitxaketa itzelen berri ustezkoen bonbardaketa, ordea, iritsi da.  Berria - Kirola   2004-07-04

Bi hiri horietan bonbardaketa poetikoa oso arrakastatsua izan dela iruditu zitzaien antolatzaileei.  Berria - Kultura   2004-07-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beste bonbardaketa (3); bonbardaketa bat (3); bonbardaketa batean (8); bonbardaketa baten (7); bonbardaketa egin (4); bonbardaketa eta (4); bonbardaketa gertatu (3); bonbardaketa izan (3); bonbardaketa jasan (4); eta bonbardaketa (5); gernikako bonbardaketa (7)

bonbardaketak egin (3); bonbardaketak egiten (4); bonbardaketak ere (3); bonbardaketak eta (3); bonbardaketak hasi (3); kontrako bonbardaketak (3)

gernikako bonbardaketan (3)

bonbardaketaren egunean (5); bonbardaketaren ondoren (4); bonbardaketaren ostean (4); gernikako bonbardaketaren (7)

bonbardaketen ondorioz (9); bonbardaketen ostean (3)

aeben bonbardaketetan (3)


bonbardaketari (ETCn 165 agerraldi) iz bonbardaketa hegazkina. ik bonbardaketari.

Joan den astelehenean, Heinkel 111 eta Junker 52 bonbardaketariek Gernika, euskaldunen hiri sakratua, bonbardatu zuten.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 63. orr.

Bonbardaketariek herria txikitu ondoren, ihesari eman ziotenak metrailatzeari ekin zioten ehiza-hegazkinek.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 52. orr.

Hiru herritar hil dituzte AEBetako Armadako bonbardaketariek.  Berria - Mundua   2004-05-22

Bestalde, ospitale batean zauriturik zeuden 40 miliziar inguru hil ziren bonbardaketari alemaniarren bonben eraginez.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 63. orr.

Ospitale batean zauriturik zeuden 40 miliziar inguru hil ziren bonbardaketari alemaniarren bonben eraginez.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 63. orr.


bonbardamendu (15 esaldi, 38 liburu eta 118 artikulutan; ETCn 24 agerraldi; orobat bunbardamendu g.er.) iz bonbardaketa.

Batzuetan karriketako gerla, besteetan bonbardamendu, izigarrikeria horiek beti bururatzekotan eta beti irauten.  Herria   2004-11-25

Horiek hola, ez da dudarik bonbardamenduek jende zibilak hil dituztela, lau ehun bederen diote talibanek.  Herria   2001-10-25

Hilak gertatzen badira Afganistaneko bonbardamenduetan, bortz mila Amerikanok bizia galdu dutela Ben Laden-en balentria dela kausa.  Herria   2001-11-08


bonbardari iz bonbardaketa hegazkina. ik bonbardaketari. • irud/hed

Bonbardaria goitizenarekin ezaguna, serbiarra taldearen kanpoko lerroak eskatzen zuen saskiratzailea izango da.  Berria - Kirola   2004-08-19


bonbardatu (ETCn 4.403 agerraldi; orobat bonbardeatu ETCn 21 agerraldi, eta bunbardatu ETCn 3 agerraldi), bonbarda(tu), bonbardatzen 1 du ad bonbekin eraso egin.

Iaz Esparterok Bartzelona bonbardatu zuen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 202. orr.

1876ko San Sebastian egunean, karlistek Arratzain menditik Donostia bonbardatu eta Bilintx larri zauritu zuten.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 135. orr.

67 urte bete ziren atzo Alemaniako Kondor Legioak Francisco Franco diktadorearen aginduz Gernika bonbardatu zuenetik.  Berria - Euskal Herria   2004-04-27

Joan den astelehenean, Heinkel 111 eta Junker 52 bonbardaketariek Gernika, euskaldunen hiri sakratua, bonbardatu zuten.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 63. orr.

Erran zidan, gau hartan berean ingeles airekoek, ehunka, Berlin bonbardatu zutela 3 orenez salbaiki, eta etxekoen berririk ez zuen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 24. orr.

Errepublikaren alde borrokatutako herritar guzti-guztiak ziren gerrako galtzaile, eta ez bakarrik Bilbo defendatu zuten euskaldunak edo Gernikan bonbardatuak izan zirenak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 89. orr.

Hala eta guztiz ere, mairuak ez badu amore ematen... bonbardatzen dugu eta kito.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 59. orr.

Eguna joan eta eguna etorri itxaron dut alemaniarrek bonbarda gaitzaten, eta ez gaituzte bonbardatu.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 128. orr.

Airekoak kanpalekuaren hegoaldea dute bonbardatzen han dira SS-en kasernak, lantegiak eta material gordailuak.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 102. orr.

Araketa hegazkinek egindako argazkiak aztertu ondoren, bonbardatzeko agindua prest geratu zen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 62. orr.

Del Burgok esan zidan, ba ze, Gernikaren bonbardatzea berak ikusi zuela eta bonbardatze horrek Molarengan egundoko eragina izan zuela, ez ei zekielako alemaniarrak planeatzen jardun zutenaren berri.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 69. orr.

Diario hark zioenez, iraultzaileek Ciudad Trujillo airez bonbardatzeko plana egina zuten.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 246. orr.

Lehen ministroaren esanetan, artilleria eta jaurtigaiak erabiliz bonbardatu dute soldaduek Jabalia.  Berria - Mundua   2004-10-05

Traste madarikatu haietako asko lehertu gabe gelditu ziren, lurrean ozta-ozta sartuta, edo lursailen gainean besterik gabe, hegazkinek altura gutxitik bonbardatu zutelako.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 120. orr.

1988 an, 120.000 kurdok ihesari eman zuten Turkia alderat, ordukotz gazez bonbardatu zituztelakotz Saddam Hussein eta holakoek 180.000 hil eginez.  Herria   2003-03-27

Mossoul eta Kirkouk hiriak itsuski bonbardatu dituzte amerikanoek.  Herria   2003-03-27

2 (era burutua izenondo gisa)

Hiri bonbardatuen bisitan izan garela ematen du.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 324. orr.

Gerra-kazetaria izan eta Florida hotel bonbardatuan halako bizimodu ez-erreal bat bizi zuen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 165. orr.

· Londres hamaika aldiz bonbardatuan, izuaren mende bizi zen Londresen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 227. orr.

3 irud/hed

Xalak, sakearekin behartuz, piloteoko agintea ziurtatu zuen, eta bai bera bai Pascual, Ruiz bonbardatzen hasi ziren.  Berria - Kirola   2004-08-26

Orain arteko sistemetan, baina, hodeiak zilar iodurozko partikulekin bonbardatuz sortzen zuten euria.  Berria - Gaiak   2004-08-11

Ordenagailua birusekin bonbardatu zioten, sikarioak bidali zizkioten etxera.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 103. orr.

Albistegietatik bonbardatzen gaituzte, eta mezu bera bidaltzen ari da behin eta berriz: zigor gogorrak nahiz behin-behineko espetxeratzea areagotu beharra!  Berria - Euskal Herria   2004-06-26

Luze gabe bera bihurtzen da elkarrizketaren gidari, gure mutila berari otutako dozenaka galderarekin bonbardatuz.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 205. orr.

Lurrak dar-dar egiten du, eta, lurrikara bakoitzeko, lokatz-, harri-, eta elur-erauntsi bortitzek bonbardatzen gaituzte.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 136. orr.

Iseka egiten zigula, harrika bonbardatzen gintuela, goitik behera pixa egiten zigula.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 41. orr.

Satira, sormena, ironia, irudimena... horiexek dira gerrilla komunikatiboaren osagaiak; horixe antidotorik eraginkorrena egunero bonbardatzen gaituzten milaka mezu amorfo eta polimorforen aurrean.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 83. orr.

Gainerako guztiak huts egiten duenean, bonbardatu itzazu zure maitasunaren erakuskariekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 106. orr.

Maitasuna bonbardatu zenuen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 39. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

armadak faluja bonbardatu (4); bat bonbardatu (11); bat bonbardatu eta (4); bat bonbardatu zuen (3)

bonbardatu dituzte (5); bonbardatu du (5); bonbardatu dute (7); bonbardatu egin (4); bonbardatu eta (26); bonbardatu eta gutxienez (4); bonbardatu ondoren (3); bonbardatu zituen (4); bonbardatu zituzten (6); bonbardatu zuen (23); bonbardatu zuen atzo (5); bonbardatu zuenetik (4); bonbardatu zutela (6); bonbardatu zutela esan (3); bonbardatu zuten (33); bonbardatu zuten atzo (5); bonbardatu zutenekoa (3); bonbardatu zutenetik (3)

egoitza bonbardatu (4); ere bonbardatu zuten (3); etxe bat bonbardatu (3); faluja bonbardatu (17); faluja bonbardatu eta (6); faluja bonbardatu zuen (5); gernika bonbardatu (13); gernika bonbardatu zutela (3); gogor bonbardatu (4); herria bonbardatu (5); hiria bonbardatu (4); hiria bonbardatu zuen (3); iparraldea bonbardatu (3)

bonbardatua izan (4)

bat bonbardatuta (4)

bonbardatzeari ekin (5)

gernika bonbardatzeko (3)

bonbardatzen ari (11); bonbardatzen ari zirela (3); bonbardatzen gaituzte (3); bonbardatzen hasi (11); bonbardatzen hasi ziren (5); bonbardatzen segitzen (3); hiria bonbardatzen (3)


bonbardatzaile (orobat bonbardatzale) izond/iz bonbardatzen duena.

Williams, eta Lewis Valentinek su eman zioten Erresuma Batuko Aire Armadak bonbardatzaileak trebatzeko Galesen eraiki zuen eskola bati.  Berria - Mundua   2004-03-06

Afganistan-en beti-ta bortizkiago ari dituzte beren bonbardamenduak Amerikanoek, B 52 deitu aireko bonbardatzaleak baliatuz erran nahi baita ez direla batere lotsatuak.  Herria   2001-11-08

Su eman zioten Erresuma Batuko Aire Armadak bonbardatzaileak trebatzeko Galesen eraiki zuen eskola bati.  Berria - Mundua   2004-03-06


bonbardatzale ik bonbardatzaile.

bonbardatze iz bonbekin eraso egitea.

Del Burgok esan zidan, ba ze, Gernikaren bonbardatzea berak ikusi zuela eta bonbardatze horrek Molarengan egundoko eragina izan zuela, ez ei zekielako alemaniarrak planeatzen jardun zutenaren berri.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 69. orr.

Aliatuen bonbardatzeak ardurago eta hurbilago gertatzen dira eta gogoan pasatzen dut bonben pean hiltzeak libratuko nuela.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 119. orr.

-Irungo bonbardatzea porrot izugarria izan duk karlistentzat -esan zuen Martinek-.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 128. orr.


bonbardeatu ik bonbardatu.

bonbardeo (ETCn 18 agerraldi) iz bonbardaketa.

Bonbardeoa hasi zenean bera non zegoen galdetu gabe ere, hain egun seinalatu eta historikoaren aipuak berak ematen dio jarraitzeko baimen ukaezina.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 45. orr.

Zer egingo zenukete aireplanoetatik bonbardeoa hasiz gero?  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 47. orr.

Bonbardeotik ihesi mendira joan, han abioietako ametrailadoreetatik eskapoan arbolen bueltan arineketan ibili, eta hiria sutan zela kalera jaitsi zinetenean deitu zian hiri emakume batek bere gelako mesanotxea jaisteko laguntza eske, han paper eta balio handiko gauzak zeuzkala-eta. Hain goiz eta bonbardeoetan hasita bagina legez ibiltzea hotelean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 49. orr.


bonbardero iz bonbardaketaria.

Vietnamgo Gerraren karietara egindako 1965eko marrazki batek, Mendebaldeko Zibilizazio Kristaua izenekoak, gerora sakonduko duen gai bat dakar, zakar eta gordin: bonbardero estatubatuar baten gainean gurutziltzatuta ageri da Kristo.  Berria - Kultura   2006-01-29


bonbardino iz metalezko musika tresna, tuba txiki baten itxura duena.

Ez dakit aitaren ezkontzako jakaz nola-hala jantzitako mukizu hark bonbardinoari eutsiz egiten zituen mugimendu traketsak begiztatzeko indarrik biltzeko gai izango naizen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 74. orr.

Bonbardinoa jotzen zuenarena egin.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 74. orr.


bonbatu, bonba(tu), bonbatzen du ad bonbardeatu.

Biak funtsezkoak izan ziren NATOk 1999an Jugoslaviako hiriburura, Belgrad, bonbatu zuenean, Kosovoko gatazkaren garaian.  Berria - Mundua   2004-07-06


bonbatxa iz

Gogoratzen dut bonbatxa, abarketak, gogoratzen dut zigarroa aurpegi gogor hartan, ordurako mugarik ez zuen hodeitzarraren kontra.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 86. orr.


bonbatxo 1 iz pl galtza-nasaiak.

Benetako ehiztariak bonbatxoak orpo-gainean arrastaka ibiltzen ditu.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 34. orr.

Gona oso motzak eta bonbatxo beltzak.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 76. orr.

Bonbatxo urdin izandako lasai-lasaituak tabakoz josita, puru eta guzti gorderik zeramatzala, abitu "santua" estalki, kordoi zuria gerrian tirante estututa, han pasatu zuen aduana.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 58. orr.

Lurretik ikusi zuen Beldarrain, txapel higatua buruan, panazko jaka urdin eta bonbatxo ohikoez jantzita, bere inguruan zeuden beste ofizial batzuekin hizketan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 56. orr.

Baita arazorik gabe, herrena salbu, maleta-poltsa eta bonbatxopekoak, dena onez pasatu ere.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 59. orr.

2 galtza bonbatxo pl galtza-nasaiak.

Soinean zituen galtza bonbatxoek, gomazko zapata zuriek eta zira arduragabeki zintzilikatu hark gaztetasuna adierazten zuten.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 72. orr.

Hirukote sotil batek (celloa, txirula eta fagota), galtza bonbatxotan, pausaldien arteko tarteak betetzen ditu edo iruzkin neurritsuak egiten ahapaldien artean.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 240. orr.

· Kapela beltz hegal luzea, maripulis beltza, galtza gorri bonbatxoak, eta larruzko zapata beltzak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 74. orr.


bonbatxodun izond/iz bonbatxoan janzten dituena.

Urrats luzeak eginez zebiltzan hankak: hanka argalak, hanka prakadunak, bonbatxodunak, gonadun hankak; haien guztien artean gizon gaztea zegoen, geldi-geldi, globo gidagarriari beha. Bonbatxoduna buru.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 473. orr.

Besteek, goian daudenek, ez diate ulertzen, jakina, Bonbatxoduna orroaka hasten duk, eta lasaitu beharra zegok, ez aritu izterretan zapladaka.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 52. orr.


bonbazia iz hotsandia, arrandia. ik ponpezia.

Hura luxua eta hura bonbazia!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 23. orr.

Aurrena joaten ziren, arropa sakratuek erakusten zuten dotoreziaz eta intsentsu lurrinak ezkutatzen zuen bonbaziaz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 72. orr.

Nork ez ditu gizakien etsaiaren azpikeriak gorrotatuko, une bateko aintza engainagarrien bonbaziaz zerua baino handiagoa dena ezerezera ekarri nahi duelako?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1201. orr.

Bonbaziak eta ohoreak eta munduko kargu gorenak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1195. orr.


bonbazo iz ezusteko handia sortzen duen berria.

Asegarceko jauntxoek bonbak eskaini beharrean, bonbazo batekin etorri ziren inork ulertzen ez duen bikote bat txapelketan sartuz: Olaizola II.a eta Beloki.  Berria - Kirola   2004-01-08

Partidak agerian utzi zuen konbinazio egokia, Aimar eta Armendarizek osaturiko kremazko bonba dela, eta ez inork erosi nahi ez duen bonbazoa: Aimar eta Beloki.  Berria - Kirola   2004-01-08

Hizkuntza gutxituetan, adibiderik argiena eta hurbilena Kataluniako merkatua izango litzateke: bonbazo literarioak gaztelaniazko edizioaren egun berean plazaratzen dituzte.  Berria - Kultura   2004-05-08


bonbero iz suhiltzailea.

-Eta nola nahi duk bonberoak janztea?  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 66. orr.


bonbil (orobat bonbila) iz botila.

Helduena altxa da edatekoaren bila, bonbila hutsa mahai gainetik erretiratuz.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 126. orr.

Emeki emeki pausatu eta itzali zen, bonbil bat champagne edan ondoren eta tziganen musika entzuten ari zen bitartean.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 26. orr.

Burutik behera ez zidan ba behin bota bonbil bat Rineko ardo!  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 202. orr.

Lanpara haiek pozoin-bonbil argituak iruditu zitzaizkidan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 159. orr.

Likoretarako ontziak: bonbila eta edontziak.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 80. orr.


bonbila1 ik bonbil.

bonbila2 ik bonbilla.

bonbilatxo ik bonbillatxo.

bonbilla (ETCn 1.195 agerraldi; orobat bonbila ETCn 232 agerraldi) 1 iz elektrizitatearen bidez argi egiten duen kristalezko globo modukoa.

Ohe bakoitzaren alboan zurezko armairu bat zegoen eta ohearen buru gainean bonbilla bat.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 131. orr.

Suak, kandelak, bonbillak, eta modernoenek neoizko argiak piztuko dituzte.  Berria - Gaiak   2004-12-03

Bonbillen azpian, mahai handi bat.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 195. orr.

Bizikleten gordelekua igandetan bezain betea zegoen ia, bonbilla hautsez beteen azpian.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 104. orr.

Hatza zeukan orritik ireki eta, bonbilla sabaitik zintzilikatuaren argi horizta motelera, irakurtzeari ekin zion Xerealek: [...].  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 11. orr.

Bonbilla euliek kakaztuak, zurezko altzari herrenak, hautsak eta lokatzak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 117. orr.

Arratsaldeko zortziak izango ziren neskameak txirrina jo zuenean, zeren Gortari aldizkari atzeratu bat irakurtzen ari baitzen saloi erdiko bonbilla bakarraren argipean.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 171. orr.

Ontzi batzuetako bonbillak izetuta daude oraindik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 141. orr.

40 watteko bonbilla kanpotik isiotu eta itzaltzen zuten, entxufe eta gisakorik ez zegoen, ohea, aulkia eta mahia lurrari itsatsita.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 154. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Koloretako bonbilla txikiek zirku giroa sortzen dute.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 16. orr.

Teresak argia piztu zuen, bonbilla soil bat, eta bost edo sei metro karratu besterik izango ez zituen esparru batean nengoela konturatu nintzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 148. orr.

Pasilloaren azkenean bonbilla ahul bat piztu zen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 14. orr.

Kale erdiko bonbilla horixka baten azpitik pasatzean ezagutu zuen Ferminaren aurpegia.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 107. orr.

Gaua zen, eta ospitalean zehar, bonbilla piztuen argitan, beste gaixoak lo egin nahian ari ziren: pobreak ziren denak, haien aurpegi izurtu eta zurbilduetan miseriaren tristura zegoen markatuta. Halako burutazioa sortu zitzaion, zeinen gauzaño biluzia zen bonbilla itzali bat.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 218. orr.

Gortari aldizkari atzeratu bat irakurtzen ari baitzen saloi erdiko bonbilla bakarraren argipean.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 171. orr.

Ke lodi eta ugaria irteten zen atariko bonbilla kolorezkoen argitara.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 140. orr.

Sukaldeko mahaia estaltzen duen hule horiaren gainean beira berde-berdezko bonbilla bat dago zintzilik.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 79. orr.

Txirrika batek gurutzatzen zuen etxola, eta txirrikatik zintzilik koloretako bonbillak.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 131. orr.

Eskailerak eta ezkaratza, beti bezala, erdi ilunpetan, argi kaskarra egiten baitzuen bonbilla ilaun bakartiak.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 7. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Neskaren aita bonbilla-saltzailea zen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 16. orr.

Akaso sabaitik zintzilik zegoen bonbilla-argiak lagundu zion, inoiz, liburu haiek irakurtzen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 181. orr.

Ezta bonbilla argitan ere!  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 219. orr.

Monbilla argitxoak arrain gorrien moduan islatuko dira itsasoaren ilunean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 145. orr.

Dantzarako oholtzak hutsik daude oraindik, eta paperezko mila bandera, bonbilla harietatik zintzilika, ozta mugitzen dira itsasotik datorren haize arinetan.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 17. orr.

Koloretako bonbilla mordoa etxe guztian.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 16. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Urdinberdea ilundu eta gaua koloreen materiaz jabetzen zela eta lehorreko argi bonbillak, geroago eta urrunago, pizten ziren artean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 406. orr.

Argi-iturria baldin bada (eguzkia, garra, argi-bonbilla, eta abar) emititzen duen.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 24. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina bonbilla (3); bi bonbilla (4); bonbilla ahul (3); bonbilla bat (10); bonbilla guztiak (3); eta bonbilla (5); koloretako bonbilla (3); koloretako bonbillak (3); zintzilik zegoen bonbilla (4); zuen bonbilla (3)


bonbillatxo (corpusean bonbilatxo soilik) 1 iz bonbilla txikia.

Koloretako bonbillatxoak, goroldioa, ibaia zahor edo elgorriaga txokolateko zilar paperezkoa, igeltsuzko etxetxoak, artzainena ardiekin, sehaskan Jesus, eta Maria eta Jose, eta idia, eta astoa.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 256. orr.

Atea, bere osotasunean, argi gorria ematen zuten bonbilatxoez inguraturik zegoen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 176. orr.

Filchek Norris andrea izeneko katua zeukan, hauts-koloreko katu argaltxo bat, bonbillatxoak bezalako begi irtenak zituena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 122. orr.

Bonbillatxo elektriko bakar batek motelki argiztatzen zuen zurezko etxolatzarra.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 195. orr.

2 irud/hed

Imanoli ezusteko bonbillatxo bat piztu zitzaion buruan.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 176. orr.


bonbiltxo iz bonbil txikia.

Poonan, Kulkarni jaunak bi kilo eta erdi kristal jan zuen, neon tutuak, bonbillak eta indizio bonbiltxoak xehe-xehe egin ondoren.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 198. orr.


bonbito ik gonbito.

bonbo iz danbor handia, eskuarki larruzko alderdiak alboetan dituena. ik dunbal.

Baketa hotsak, bonboa sartzen da orain, txastona gero, kontrabaxuaren soka-kolpe limurtzailea, orkestra sinkronizatu bat segidanHaren atzean Mendoza, jazbana jotzen zuena, bi "runbera" eta danborra besoetan eta bonboa bizkarrean hartuta.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 194. orr.

Anek erritmo astuna markatzen zuen bonboaz eta baseaz.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 21. orr.

Aretoko sabaitik zintzilik zegoen fokua pizteaz bat areagotu ziren, oso nabarmen gainera, publikoaren oihu, tutu-jotze, bonbo-hots eta esku-zartak.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 61. orr.

Gero bonboaren pedala apurtu zuen eta biraoka hasi zen.  Berria - Kultura   2004-03-20


bonboi (ETCn 244 agerraldi) 1 iz txokolatezko gozokia.

Bonboi batek ez digu bizitza salbatzen, baina gustua aldatu bai momentu batez; eta gustua aldatuta, beste tenple batean gaude aurrera egiteko.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 411. orr.

Mahai gaineko kaxa gorritik bonboi bat hartu zuen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 22. orr.

Bonboi bat sartu nuen ahoan, eta, kontu handiz, eskukada bat hartu nuen, poltsikoan gordetzeko.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 66. orr.

Rubenek aldizkari bat eta bonboi batzuk ekarri dizkit.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 329. orr.

Agurra bonboiak bezain gozoa izan da, eta barnean duten likorea bezain urtsu eta hordigarria.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 329. orr.

Bonboiak banan-banan kaxetan sartu, txokolate eta turroi tabletak paketatu, -Libra bat txokolatezko bonboi, mesedez.  Berria - Gaiak   2006-03-26

-Euskaldunek bonboi gehiago jan eta bonba gutxiago jarri, hori egin beharko zenukete.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 147. orr.

2

Bonboi-kaxa ireki berriaren aurrean.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 246. orr.

Salara iritsirik, amonak isil-lekuren batetik bonboi-kaxa ateratzen zuen, beti bera, eta bat eskaintzen zidan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 38. orr.

Xang doktoreak bonboi kutxa bat atera zigun.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 66. orr.

Bonboi-kutxa halleko mahaiaren gainean zegoen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 130. orr.

Mandarinak jaten gonbidatu nau, eta, noizean behin irekitzen duen bonboi-kutxatik, goxokiak hartzen behartzen nau.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 158. orr.

Hitzik esan orduko ateratzen du Mikelek bonboi paketea kotxe barrutik eta eskura luzatzen dio.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 175. orr.

3 irud/hed

Hirurak dira politak, baina zapiaz ilehoria atzerantz bilduta daroan begi urdinduna bonboi hutsa da.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 132. orr.

Leonardo di Caprio bonboi melengaren portreta, "Titanic" filmearen pasarte batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 381. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bonboi bat (3); bonboi kaxa (5); bonboi kutxa (3)


bonboitegi iz bonboiak saltzen diren denda.

Denda espezializatuen antzekoak (bitxi-denda, ardandegia, lentzeria, delicatessen, informatika, bonboitegia, arropa-denda moda-modakoa, etc.) eta inguruan dena kontsumitzeko aukerak.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 120. orr.


bonboitxo iz adkor irud/hed

Gainera, kontua interesgarri jartzen hasi denean, nire bonboitxoa barrura sartu da pertsiana kolpe batez jaitsita.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 66. orr.

Ezkerraldeko angelura begiratu dut disimuluan eta dra! Bai, hantxe dago bigarreneko bonboitxoa, nire pralinezko panpina beltzarana.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 65. orr.


bonbolo ik binbili.

bonbon

Horixe da, hain zuzen, Alavesen eta Osasunaren patua: dagoenean bonbon, eta ez dagoenean, egon.  Berria - Kirola   2006-04-09

Beharbada, talde apalen patua da: dagoenean bonbon, ez dagoenean egon.  Berria - Kirola   2006-04-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

dagoenean bonbon (4)


bonbona (ETCn 398 agerraldi) 1 metal sendozko ontzia, zilindrikoa eta hermetikoki itxia, gasak eta kidekoak edukitzeko erabiltzen dena. iz

Bost litroko bonbona bat zen bi gas kartuxari lotua eta leher-araziko zuen mitxa itzalia jadanik.  Herria   2002-12-19

12,35 euro balioko du, beraz, 12,5 kiloko bonbonak.  Berria - Ekonomia   2006-03-31

Bonbonetako aire dena gastatuta zuten.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 134. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Inork ez zuen berogailu zentralik edo elektrikorik, gasa iritsi ere ez zen egiten, butano-bonbonekin ibili behar zen beti gora eta behera.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 144. orr.

Butano bonbona %10 garestituko da Hegoaldean apirilean.  Berria - Ekonomia   2006-03-31

Gizonak gas-bonbona ikuskatzen zuen bitartean emakumeak plantxarekin jarraitu zuen.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 56. orr.

13 kiloko gas bonbona bat zartatu zen.  Berria - Euskal Herria   2004-12-30

Kanpin gas bonbona batez, erregaiaz eta suziri batez osatuta zegoen lehergailua.  Berria - Euskal Herria   2004-05-30

Ez ditut begiak ireki, baina hots ezagun batek oroitzapena hautsi du, oxigeno bonbonarena estaliz.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 84. orr.

Balazta sisteman sortu zen sua, eta bidaiariek eramaten zituzten oxigeno bonbonek eragin zuten ondoren leherketa.  Berria - Harian   2005-09-24

Kaboa bere ekipoko aire-bonbonaren uhalak doitzen ari zen ordurako.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 135. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

butano bonbona (6); gas bonbona (9)


bonbonatxo iz bonbona txikia.

Oxigeno bonbonatxo bati loturik bizi zen, eta ezin zen aulkitik mugitu ere egin hura gabe.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 153. orr.


bonboneria iz bonbon piloa.

Antzara dauka labean, pospoloaren zain dago souflea, zilarrezko erretilu batean dauzka txokolate, bizkotxo, bonboneria eta xanpainak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 92. orr.


bonbonkeria iz nabarmenkeria, erakuskeria.

Zertarako bonbonkeria neurrigabe hau hi bezalako gazte batek?  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 24. orr.

Zor eta bonbonkeria lotsagarri gehiago?  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 79. orr.


bonbu iz

Bere kabinara jaitsi, eta kikara bat bonbu hustu zuen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 142. orr.


bonet (ETCn 313 agerraldi; orobat boneta ETCn 284 agerraldi eta buneta g.er.) 1 iz txapela, txanoa, burukoa.

Enekot Ezpondaren gutun bat aldean zeramala ailegatua zen hiru egun lehenago gaztelura, beltzez jantzia bonet, galtza eta zamar.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 88. orr.

Manexek aitonaren ibilerak kopiatu ditu, eskuak atzean emanda, begitartea zimur, bonetaren ordez kasketa.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 26. orr.

Bazter ditzaten ere kasketak, egonez edo buru-has edo bonetarekin.  Herria   2004-10-07

Boneta nagusi gizonkietan, neskatxa anitzek buruko gorria iletan estekaturik.  Herria   2004-08-12

Printzea bezain distiratsu zaude -esan du arreba Ernestinak-, boneta baino ez zaizu falta.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 51. orr.

Larrüzko kasabeta soinean, mendi-oskiak hoinetan, boneta begietara, metraileta besapetik.  Herria   2001-05-31

Oraingo honetan lumarik gorrienaz koroatu ahal izan dudala neure boneta, errubirik kalifaenaz neure turbantea.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 172. orr.

Aitaren boneta hegi batean tilingo." Bonetarekin begi bat tapatzen zuela.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 55. orr.

Pariseko azken boneta buruan dutela, burutik oinetaraino txal handi batean bilduta, farfailezko mantelina aurpegian, begiak apal, sartzen dira emakumeak hondartza betetzen duten oihalezko etxola horietarik batean.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 67. orr.

Lapurtar laborariek eraman ohi zuten bonetaren hegi zabalak itzal bat moldatzen zuen haien gainean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 178. orr.

Orduantxe izan zen pilotuek ontzietan eroan izaten zuten boneta bana eman zigula Basurtoko Joan Sanzek bere seme Mattini eta bioi.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 155. orr.

Ahotsaren atzean buru bat ageri zen, puri-purian zegoen farfailezko boneta jantzirik zuena.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 489. orr.

-Amak azalduko dizue -adierazi zuen arranditsu, boneta janzten zuelarik-.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 42. orr.

Bai, denak eijerrak, bena txapel edo bonet bat baizik ez.  Herria   2001-05-24

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Baserritar hauek beren jantzi pintoreskoekin egiten dute dantzan, alkandora zuri, gerriko gorri, bonet urdin, jakak lepoan, eder, noble, grazios, kasik antzinako.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 160. orr.

Laborarien bonet beltza maite zuen buru gainean, janzkera harrigarria legegizon batengan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 109. orr.

Boneta beltza buruan eta oinak arrastaka pasatzen ari zen sakristau batengana egin zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 298. orr.

Bonet zapal eta palto lodiz beztitu artzainek.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 51. orr.

Kristal eta aluminiozko ate bikoitzak iragan ondoren traje eta bonet urdineko atezain tente bat hurbildu zitzaion.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 53. orr.

Artilezko jakaren lepoa belarrietaraino eta bonet ingeles handia begietaraino.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 499. orr.

Euskal Herriko oihal eta boneta gorriak dilindan jarriak dituzte usaina duten bezala harri gorri ederrean zizelkatuak diren saltegiek.  Berria - Kultura   2004-08-19

Baieta berdezko gorontza soinean, toledotar boneta koloreduna kaskoan.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 101. orr.

Buruan kapela zapala edo feltrozko boneta.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 108. orr.

Hilabetetan hazitako ilea, piztia batena baino latzagoa bera, artilezko boneta batez erdi estalia.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 30. orr.

Jertse urdina eta puntuzko bonet urdina zituen jantzirik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 473. orr.

Plastikozko boneta koloretsuak ezarri zituzten ileen ez bustitzeko gisan.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 225. orr.

Atzerritar-itxurako bonetaren azpian ile-xerlo hori eta leun batzuk ageri zituen mutil ihar batek garangorriak eskaintzen zizkion saski batean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 529. orr.

Belusezko bonetaren hegi zabalaren azpitik, kokotsa altxatu zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 49. orr.

Ostruka luma beltz eta kirru batek apainduriko eta belusez azpildu Henrike II.aren estiloko boneta.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 55. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Igandean 29 an aratseko 8 etan boneta botatze xapelgoa.  Herria   2001-07-26

Aratsean ezker paretan 8.30 etan "Boneta botatze" joko famatua.  Herria   2003-07-24

· Basurtokoak eman zidan pilotu-boneta eta haren ganbaratik hartua nuen diruen kutxa, ordurako nahiko hustua. neure ofizial-boneta janzten ari nintzela.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 353. orr.

Romanek begirunez kendu zion obispo-boneta buru gainetik.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 80. orr.

4 erramu boneta ereinotzezko koroa.

Autore baten kanonizazio prozeduran unibertsitateak ematen duen goi mailako erramu boneta oso garrantzitsua da, zinezko kontsakrazioa ikonoen beharretan den liburuaren merkatuan.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 158. orr.

Okerra da idazleak gezurretan ibiltzea, eta erramu bonetei gogor uko egitea.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 233. orr.

Garai bateko Dashiell Hammett eta Raymond Chandler bezala, gaur egun James Ellroy eta Elmore Leonard izan litezke Estatu Batuetako [...] nobela beltzaren egile-bikote izarra, arrakasta komertzialari kalitatearen erramu-boneta eransten diona.  Berria - Kultura   2004-08-04

Erramu Boneta Festschrift For Rudolf P.G. de Rijk.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 68. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bonet beltz (4); bonet beltza (3); boneta botatze (4); boneta botatze xapelgoa (3); boneta buruan (3); boneta eta (6); erramu boneta (3); eta boneta (6)


bonetadun 1 izlag/iz boneta daramana.

Gabardinak baizik ez ditut ikusten, eta buru bonetadunen baten atzealderen bat noizean behin.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 88. orr.

Zirrara sortzen dio gerratik ihes egin zuela entzuteak, pelikuletako delinkuente edo heroi modura imajina dezake aitona xalo eta bonetaduna.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 15. orr.

2 (izen baten ezkerrean)

Purudun gizonak buruaz keinu bat egin zion bonetadun gizon argal bati.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 469. orr.

Laukiekiko bonetadun gizon bat, aurpegia kalabaza bezain gogorgunetsua zuena.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 461. orr.


bonete iz buruko biribila, eskuarki lau puntakoa, batez ere elizgizonek erabiltzen dutena.

Gizonezkoek han ez dutela sonbrailurik eramaten, esaten du, baizik "telazko boneteak, Frantziako beretter eta eliz zerbitzarien antzera".  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 14. orr.


bongo iz danbor modukoa, luzea, eskuez jotzen dena.

Nire ustez, momentu batzuetan bateria, Gilmore, gehiegi entzuten zen (ez horrela metalofonoa, bongoa eta bestelakoak, Currie).  Berria - Kultura   2004-08-27

Bongo danborrak, predikari raperoak eta ohiko arazo tekniko zahar-berriak.  Berria - Mundua   2004-10-24

Salterioa, lautea, hiru arrabita, kontrabaxua, bongo moduko danborrak, pianoa eta bost gizonezko ahotsak izan zituen laguntza gisa.  Berria - Kultura   2004-04-07

Bihotz taupadek Afrikako bongo guztiek baino burrunbada handiagoa sortzen zidaten belarrietan.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 135. orr.


bonifikatu izond bonifikazioa duena.

Funtzionarioen soldatak ez igotzea, interes tasa bonifikatuen amaiera eta tokiko administrazioak ez zorpetzeko mezua helaraztea izango dira Leitek iragarritako neurrietako batzuk.  Berria - Ekonomia   2004-05-12


bonifikazio iz deskontu berezia.

Lege proiektuaren arabera, bonifikazioak jasoko dituzte biolentziaren eraginez lana uzten duten emakumeei behin-behineko kontratuak egiten dizkieten enpresek.  Berria - Euskal Herria   2004-06-26

%40 eta %99 bitarteko bonifikazioez baliatuko dira urtean 18.000 euro baino gutxiago jasotzen dituzten familiak.  Berria - Euskal Herria   2004-12-19

2 kiroletan, denbora deskontua.

Azken etapa garaipen hau esprintean lortu bazuen ere, sailkapen nagusiko lidertzan jartzea lortu zuen, bonifikazioei esker.  Berria - Kirola   2004-08-29


bono ik bonu.

bonobo iz txinpantze mota (Pan paniscus), arrunta baino txikiagoa.

Txinpantzeak (Pan troglodytes) eta bonoboak (pan paniscus) eboluzioaren zuhaitzean non kokatu zalantzan egon da 1775. urtetik, espezieok lehen aldiz sailkatzeko saioa egin zutenean.  Berria - Gaiak   2006-01-25

Txinpantzeak eta bonoboak 'Homo' generoan sartu beharko lituzkete berriz, gizakiekin batera?  Berria - Gaiak   2006-01-25


bonobus iz autobusean bidaia kopuru jakin bat egitea ahalbidetzen duen txartela.

Artega dago, bonobusa eskuan, arretaz, ez tolesteko, ez bustitzeko eta ez dezan haizeak eroan.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 95. orr.


bonolaguntza iz laguntzeko bonoa.

10 euroko bonolaguntzak aterako dituzte beharrezkoak azokako kontzertura sartzeko, eta trukean jaialdirako propio eginiko diskoa emango dute.  Berria - Kultura   2006-02-08


bonoloto iz loteria aldaera, egunero zozketatzen dena.

Bizitza loteria iruditzen zaio orain, bonoloto hutsa.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 26. orr.

Dirudienez, berdin dio hamabost barianteko kiniela izan zein sei zenbakiko bonolotoa: aukera zantzurik baldin badago, dena geratzen da denboraren esku.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 94. orr.


bonsai (orobat bontsai g.er.) iz zuhaitz edo zuhaixka nanoa, bere motako ale normal bati sustraiak atrofiatuz lortzen dena.

Ez dakit, eta gainera ez zait axola, nire bihotzean erne den zuhaitz aldaxka asko ala gutxi haziko den, bonsai bat bezain ttiki ala hemengo sekuoiak bezain sendo eta garai haziko den.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 24. orr.

Harreman ezinezkoak, iragan desiratuak, bonsai landareen magia eta pertsonaia batzuen mundu apokaliptiko eta era berean arrunta zabaltzen dira lerro arinen artean.  Berria - Kultura   2006-04-18


bontate iz ontasuna.

Bontatea badügü.  Herria   2003-08-07


bontsai ik bonsai.

bontzo iz monje budista.

Irakurleak oso ongi ulertuko du, esaterako, "euskal gatazka negarti judukristau zozoaz" dioena, baina Perurenak ez dio hari bontzo sua egitea beste konponbiderik proposatuko  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 10. orr.


bonu (ETCn 2.032 agerraldi; orobat bono ETCn 607 agerraldi) 1 iz altxortegi publikoak edo enpresa batek jaulkiriko zorraren titulua, hartzekodunari eskubide jakin batzuk ematen dizkiona.

Banku horiek 1998 eta 2002 bitartean Parmalateko 1.500 milioi dolarreko balio zuten bonuak saldu zituzten.  Berria - Ekonomia   2004-01-07

Nik milioi bat dolar daukat bonuetan saltzeko eta Maisiek gorantz joka dezake eta Jimmyk beherantz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 157. orr.

Ez dakit zer iskanbila, eraikitzaileen lan-itxierarekin eta Interborough-en bonuen jaulkipenarekin zerikusia duena.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 303. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Northern Pacific konpainiaren bonu-jaulkipen berriarekin lotutako negozio txiki hori.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 226. orr.

AEBetako Altxorraren bonu eskaera modu bortitzean jaitsi zen atzerriko inbertsiogileen aldetik, eta horiek AEBetako akzioen saltzaile bilakatu ziren erosle baino gehiago.  Berria - Ekonomia   2004-10-22

· Alde batetik, aurre egin behar diete enpresentzat merkeago diren finantza-iturri berriei (altxortegi-bonuak, nazio-merkatuen gaineko obligazioak, nazioarteko merkatuetako epe ertaineko tituluak).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 184. orr.

3 artikulu edo zerbitzu jakin batzuen alde trukatzeko txartela.

Bihar bertan hiru egunetarako 2.000 bonu jarriko dituzte salgai, ezohiko salneurrian: 80 euro, gehi banaketa gastuak.  Berria - Kultura   2006-05-04

Hiru egunetarako bonua salgai dago, 90 eurotan (gehi banaketa gastuak), maiatzaren 1era arte.  Berria - Kultura   2006-04-06


bonur iz adkor zoriona.

-Liebe -esan zuen-, maitasuna da! Ze, batzuen malurra besteen bonurra egiten baitu!  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 142. orr.


booaj interj gogaitasuna-edo adierazteko erabiltzen den hitza.

Kamiseta, prakak, galtzontziloak... boaaj...  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 80. orr.


boogie (orobat boogie-boogie eta boogie-woogie g.er.) iz bluesa erritmo biziz eta eskuarki pianoaz jotzeko estiloa.

Tinsley Ellisen izena askotan Jimmy Ray Vaughanenarekin elkartu arren, gizon honek ez du Texasko bluesa garatzen (boogiea, rock-blues sutsua, haize sekzioa).  Berria - Kultura   2004-04-22

Chicagoko boogie-a eta Kaliforniako bluesa hor daude, baina gero eta swing eta jump blues gehiago topatzen dugu.  Berria - Kultura   2004-01-25

Boogie erritmo bat zen, Eligiok, beltz batek nola, berdin-berdin kantatzen zuena.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 26. orr.

Boogie eta swing erritmora, Elton Johnek kontzertu osoko piano solo ederrenetakoa eskaini zuen, eta jendea altxarazi zuen estreinako aldiz.  Berria - Kultura   2004-05-30

Martxoaren 27ra bitartean, Toni Sola Quartet taldeak swing eta hard bob estiloei jarraiki eginiko jazz doinuak zabalduko ditu lau haizeetara; Lluis Coloma Triok, boogie-boogie erakoak.  Berria - Kultura   2004-02-21

Eligiok, hartu berriro erratza, oraingo honetan zutik, hankak zabalik eta adreiluzko zoruan ongi finkatuta, eta boogie-woogie erritmo bati ekin zion ingelesez kantatzen: [...].  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 137. orr.


boolear izond G. Boole matematikariari eta eskuarki berak onduriko algebrari dagokiona.

Bilaketa orokorra egin nahi baduzu, ordea, gai bati buruzko liburu zerrenda bat lortu nahi baduzu, alegia, orduan horretarako bilaketa boolearra erabili beharko duzu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 338. orr.

Bilaketa boolearra oso praktikoa da, baina deskribatzaileak eta eragileak zuzen erabiltzea eskatzen du.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 338. orr.

AND eragile boolearra erabiliz lorturiko erreferentziak batu daitezke.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 338. orr.


boom (ETCn 1.031 agerraldi) 1 iz zerbaiten bat-bateko goraldia.

John Kenneth Galbraith ekonomilari ospetsuak argi eta labur esan ohi du: boomaren ondoren porrota dator.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 224. orr.

Zail da esaten programak eragin ote zuen, sortu eta bizpahiru urtera, bertsolaritzaren "booma" deitu izan den fenomenoa, ala boom horri zor ote dion programak bere arrakasta.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 26. orr.

Estrategia horren emaitzak oso txarrak izan ziren: kredituaren booma eta burbuila espekulatiboak sortzea, [...] kapitala industrian gehiegi metatzea, inbertsioen batez besteko errentagarritasunak behera egitea eta banku-sisteman zalantzako kredituak metatzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 161. orr.

Mehatxu horren aurrean, kredituen kontzesioan arrisku gehiago hartzea izan da bankuen erreakzioa; eginkizun bereziki aktiboa izan dute 1980ko hamarraldiaren bukaerako higiezinen boomaren finantzaketan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 184. orr.

Egia da, garai bakoitzean, belaunaldi edo boom bat agertzen delarik, helburuak berdintsuak izaten direla, belaunaldi bakoitzak baduelako halako joera bat bizi duena eta irakurri duena deskribatzeko.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 297. orr.

2 (izenondoekin)

Harry Potter azkar ahaztuko den boom handia dela uste dut.  Berria - Kultura   2004-09-04

Hirurogeiko hamarkada boom ekonomikoa besapean zekarrela jaio bazen, krisi politiko latzarekin bukatu zen.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 25. orr.

60ko eta 70eko hamarkadetan jazotako boom demografiko harekin arekatzeko modukoa da.  Berria - Euskal Herria   2004-03-30

Anoetan boom antzeko bat izan zen eta, bat-batean, familia osoak egin ginen bazkide.  Berria - Kirola   2006-01-13

3 ezusteko handia sortzen duen berria.

Elkarrizketa hori lortzea boom bat izango da, nahitaezkoa dugu.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 163. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

boom a (3); boom bat (4)


boomerang (ETCn 179 agerraldi; orobat bumeran ETCn 66 agerraldi, eta bomerang ETCn 6 agerraldi) iz zurezko jaurtigaia, “v” formakoa, jaurtikiz gero abiapuntura itzultzen dena.

Haizearen kontra tu egiten denean bezala, gezurra eta erdibideko egia, azkenean norberaren aurka etortzen diren bumeranak baino ez direla izaten sinetsita bizi izan naiz beti.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 11. orr.

Berriz ere, bludgerra boomerang bat bezala bat-batean desbideratu eta Harryren burura abiatu zen zuzenean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 143. orr.

Errepublikaren Ordezkari Penatua agertu zenean, punpa batez kasketa ebatsi zion eta jendaldeari bota boomerang bat bailitzan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 211. orr.

Okerrago oraindik, etorriak ziren lekura itzuli ziren harriak, bumeran erraldoiak balira bezala.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 474. orr.

Boomerang efektua lortzea da kontua.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 63. orr.

Romano Prodi Olibondoko hautagaiak aipatu izan du beldur zela Morettiren filmak ez ote zuen bumeran ondorioa izango.  Berria - Kultura   2006-04-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

boomerang efektua (3)


bor-bor (ETCn 396 agerraldi; orobat borbor) 1 adlag borborka, borborrean.

Ondoan kafeontzia, bor-bor, urrin etxetiarra barraiatzen ari zen sukaldean barna.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 232. orr.

Haren atzean bor-bor entzuten zuten edabea, melaza bezain sendoa.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 182. orr.

Sarari odola bor-bor jarri zitzaion, suzko gorrotoak bihotza osorik hartu balio bezala.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 15. orr.

Hara iritsi garenean, kartzelero mordoa, zerbitzuburua... ezpainetatik odola borbor darion preso bat...  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 120. orr.

Horra itsasoa, handi eta zabal: hor dabiltza borbor, ezin konta ahala, piztia txiki eta handiak.  Elizen arteko biblia   Sal 104,25

Bor-bor neukan barrena.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 195. orr.

Burua bor-bor nekarren bizi izandako gertakizun ugarien kariaz.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 153. orr.

Bere baitan bor-bor zituen galderei erantzunak bilatzearren murgildu zen Albert Einstein zientziaren munduan.  Berria - Kultura   2006-01-27

Bihotzean borbor duena isuriko bailuke.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 401. orr.

Arrabioak putzu bakoitzean gainezka, arrabioak istil xixtrin bakoitzean bor-bor... eta, oro har, atergabeko landare-narotasun hura, malastasun-usain hura, umotasun ustelduzko kirats hura.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 74. orr.

Zuhurraren hitzek jakintza atsegingarriago bihurtzen dute; zentzugabeen esanetan ergelkeria borbor.  Elizen arteko biblia   EsZ 15,2

Burua bor-bor neukan.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 278. orr.

Giroa bor-bor dago orain, eta hildakoak ere izan daitezke, hau baretzeko ezer egin ezean.  Berria - Gaiak   2004-08-26

Gerra hotsek bor-bor jarri dituzte lehengai metalikoen eta petrolioaren prezioak.  Berria - Ekonomia   2006-04-12

Odol urdinekoak batzuek; gorria bor-bor besteek.  Berria - Kirola   2004-05-26

2 bor-bor egin (orobat borbor egin)

Egin bezate urek borbor bizidunez; egin bezate hegan hegaztiek lurraren gainean, airean.  Elizen arteko biblia   Has 1,20

Bihotz barnean zuen maitasun distiratsuaren iturriak kanpora egiten zion borbor.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 256. orr.

Milaka ideia zetorkidan burura, bor-bor egiten zuten horrenbeste burutaziok nahasian, baina ez nuen ezer argirik ikusten.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 70. orr.

Haserreak bor-bor egiten ziola sentitzen zuen Durant jaunak bere baitan, atsedenik gabeko gau haiek gogoratzean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 41. orr.


bor-bor-bor adlag borborka, borborrean.

Katilu batean arrautza pare bat irabiatu, eta hortik gehiena besamelari erantsiko diogu, eta, bor-bor-bor, su ttikian utzi.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 112. orr.

Nire gelako komunak ere, bor-bor-bor, gainezka egin du.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 65. orr.


borboitar (ETCn 139 agerraldi) izond/iz Borboiena, edo Borboiei dagokiena.

Erantzuna garbia dirudi: jendeak ez du borboitarren arrastorik ikusten Real horretan; hain dago higatua, non euskaldundu ere egin duen Erreala xelebre horrekin.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 23. orr.


borbol iz burbuila.

Baina borbolak lapikoan nola, hala sortzen zaizkio, bata bestearen atzetik, eta ezin ditu kontrolatu.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 23. orr.

Topa egin dute, eta borbol ikusezinek kili-kili egin diete ezpainetan.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 37. orr.

Erakusketan badira koadro luze zabal handiak, [...] eta badira kutxatxoak ere, bere baitan, altxor handia balitz bezala, intsektua biltzen duten anbarezko borbolak gogoratzen dituztenak.  Berria - Kultura   2004-09-24


borbondar (ETCn 95 agerraldi; orobat bourbondar) izond/iz Borboiena, edo Borboiei dagokiena.

Badakizu, jaun André, ezen bertze gerla batean sarturik gaudela Europa osoan, austriarren eta borbondarren artean, Espainiako koroa dela kausa.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 640. orr.

Hagitz lehenagoraino doan topikoa da, nolanahi ere (Bourbondarren etorrera, Frantziaren imitazioa).  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 270. orr.


borboniko izond/iz Borboiena, edo Borboiei dagokiena.

Gure kasuan, San Fernandoko Akademian arkitekturaren irakaskuntza berria instituzionalizatzeko ahalegin borbonikoa izan zen testu baten premia larria zegoela nabarmendu zuena.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 110. orr.


borbor (ETCn 177 agerraldi; orobat bor-bor) 1 iz dirakien ura inarrostea; irakite hori gogorazten duten gauzak inarrostea.

Koipeak irakiten ari ziren geldo-geldo, eta lurrin minezko eztanda txiki bat ihesi zihoan borbor bat lehertzen zen bakoitzean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 141. orr.

Zartagineko olioaren borborrak isilunea eten zuen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 34. orr.

Uraren borborra entzuten egon zen puska batean.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 34. orr.

"Odolaren borborra", esaten du borreroak, irribarrez.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 68. orr.

Zainetako borborrean ito ezin den odol baten jabe gaituk hi eta ni.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 236. orr.

ik beherago 7.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Amak ere begi bat aldendu zuen zoparen borborretik.  Berria - Kultura   2004-10-23

Zernahik barre eutsiaren borborra sentiarazten zion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 474. orr.

Ez nekien zer zen, baina barruan bizi nuen forma eta izenik gabeko borbor hari forma emateko atera beharra sentitu nuen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 391. orr.

Bor-bor hartan idatzitako lana "Donostia hiria" sariketara aurkeztu eta irabazi egin nuen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 183. orr.

Haserreak baretzeko, maiteminak asaskatzeko, eta hormonen borborra sublimatzeko.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 342. orr.

Ikus dezagun nola bizi izan zuen Oteiza nerabeak 1930. urte inguruko abangoardien borborra.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 139. orr.

-Niri berdin zait, kontua jatea da -esan zuen mutil juduak, plateren abarrotsari eta sutegiko zalapartari zein borborrari bere ahotsa gailenaraziz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 72. orr.

Maiatz hilabete honek udaberriko indar berri guztien sortze borborrezko hori ospatzeko bildu dituen usadio eta ohitura zahar aspaldikoetan ageri den jainkosa Maia, Bulkano jainkoaren emaztearen hila.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 179. orr.

Zer edo zer zeukan bularrean trabatua, eta borbor moduko hots bat egiten zion.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 47. orr.

2 (izenondoekin)

Edari gasdun baten ontzia zabaltzerakoan sortzen den borbor jostaria bezain apartsu.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 193. orr.

Tantaz tanta metaturiko lurrin haien artean, hiru eltzeen borbor etengabe haren erdian, iltze bakar bat ere ez zen ageri lurretik hasi eta sabairainoko guztian gantzaz erabat izerditu gaberik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 127. orr.

Hortxe daukat gaur ere, borbor irakinean.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 288. orr.

Airea eta beste gas batzuk ia beti izaten direnez urdailean, bor-bor entzungarri bat sortzen du batzuetan irabiaketa horrek.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 207. orr.

Gero oso borbor ozena entzun zen, arnasa ez zena.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 73. orr.

Bor-bor intelektualarekin batera joan zen historiaren dardara ere, hortxe egokitu baitzen milurteko inperioaren zatiketa eta monarkiaren amaiera, beste mila aldaketarekin batera.  Berria - Kultura   2004-10-20

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Nire ezustekoa beraz erabatekoa izan zen, apur bat itxaron ostean, borbor-hots eta txistuen ostean bat-batean goiko kaniletatik ura, ur epel eta ugaria, isurtzen hasi zenean.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 193. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Kilpatrick-ek ozta-ozta josi ahal izan zituen, brasteko odol borbor biren artean, aurrez ikasitako hitzen batzuk.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 101. orr.

Borge jauna hilurren zen, odol-borbor itxuragaiztoan, bragetako botoiak lotsagabe irekita zituela.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 122. orr.

Ez zuen ezer ikusten; hala ere, lurra irakin-borborrez beterik zegoela iruditu zitzaion, euria egin eta harrez pikortatzen denean bezala.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 143. orr.

5 (adizlagun gisa) ik bor-bor.
6 borbor egin ik bor-bor 2.
7 borborrean adlag borborka.

Bat edo batek, odola borborrean, matxino haietakoren batengana jo zuen, garrasika, hiraz beterik, ukabilak prest.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 28. orr.

Hurbiletik, edabeak lokatz sendo iluna ematen zuen, astiro-astiro borborrean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 182. orr.

Viarmes kalea, begitarte zurbilekoa azken hau, errotarien hurbiltasunarengatik, eta lauretan borborrean hasten zena ale salerosketa zela eta.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 255. orr.

Borborrean zegok plaza, jende guztia dantzan eta kantuan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 206. orr.

Espaloia alprojez borborrean zegoen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 342. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

borborrean zegoen (4); odola borborrean (3)


borborka (ETCn 396 agerraldi; orobat bor-borka g,er.) adlag dirakiaren uraren inarrosketaz.

Antzinako sumendien su sakonetatik borborka ateratzen den ur irakina.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 205. orr.

Horretan, zulatu egin zen txalupa eta ura borborka hasi zen sartzen, eta anaia, txalupa eta lagunak hondora joan ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 855. orr.

Haria tenkatzeko astirik izan baino lehen ere ura borborka ari zen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 110. orr.

Ur-lasterrak borborka jaisten ziren ibarretara.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 209. orr.

Komunetik borborka irtendako urak bere marka utzi du hormetan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 69. orr.

Bizitza tantaka, xortaka edo borborka, zetorren bezala gozatzearen aldeko suharra.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 15. orr.

Bizitzaren azkenaldian, gorputz-arimak zauriez markatuak dituela, Frantziskori borborka dario bihotzeko sentipena.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 66. orr.

Handik borborka zerion odola, odolak aurpegia basitzen zion, burkoa gorritzen.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 186. orr.

Bihotza borborka du desiraz irakiten.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 30. orr.

Ezpainetatik listua bits bihurturik zerion, borborka, arnasbidea buxatzen ziola.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 525. orr.

Ez nuen entzuten ibaiko ura zubiko arkupean borborka.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 363. orr.

Nilo ibaiak igelak emango ditu borborka, ibaitik atera eta zure jauregian, zure logelan eta ohe gainean sartuko dira, Une horretan argia borborka jariatu da lubakian, lurpeko babeslekuko errezela zabaldu delarik.  Elizen arteko biblia   Ir 7,28

Ez nuen entzuten ibaiko ura zubiko arkupean borborka.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 363. orr.

Nori eman behar zion barnean borborka gordetzen zuen amodio hura guztia?  Berria - Kultura   2004-05-23

Aro heroiko baten moduan oroitzen nuen hura guztia: une saminak eta une pozgarriak, betiere bizi-indarrez eta itxaropenez gainezka, borborka.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 148. orr.

Odol gorria borborka.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 33. orr.

Talentua borborka.  Berria - Kirola   2004-04-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

borborka ari (11); borborka ari den (5); borborka ari zen (3); borborka ateratzen (5); borborka hasi (5); borborka hasi zen (3); borborka jartzen (3); borborka nuen (3); borborka zegoen (6); eta borborka (4); odola borborka (12); ura borborka (3); zen borborka (5)


borborkada iz borbor bortitza.

Iturburu haiek ere leku estuetan konprimatuta daudenean haize-kolpeak gora igoarazten ditu ur-borborkadak, baina zabalago irekita geratzen diren orduko, likidoak duen arintasunarengatik haizea galduta, behera jaisten dira eta lehen zeukaten mailan geratzen dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3750. orr.


borborkaria izond borborka egiten duena.

Gorria, hasi berri zen iraultzaren eta langileriak zainetan zuen odol borborkariaren omenez. gero benetako suertatu ziren zurrumurruek ziotenez, zirku langileak beren gain hartu eta estatuaren soldatapean jartzeko asmoa zuten agintariek-.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 104. orr.

Afektuen uholde borborkaria atzematen zuen idazketak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 93. orr.

Aldaketa bat izan zen jendetza borborkariaren baitan.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 122. orr.

Komun borborkariari buruzko Adierazpen Deskribatzaile Akritiko bat (ADA) idatzi, eta Zuzendari txit agurgarriarengana nindoala, nor ikusiko eta, gutxien espero nuena ikusi dut bertan.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 69. orr.


borbortsu izond borborrez betea.

Haserre borbortsu hura aprobetxatuz, neure iturrira ekarri nituen urak.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 177. orr.


borda (ETCn 6380 agerraldi) 1 iz basetxe arrunta, eskuarki mendian edo basoan, abereak edo belarra gordetzeko dagoen etxola edo etxe modukoa.

Eta hola etxe, borda, pentze eta abar.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 14. orr.

Hasieran Nora ere aitarekin batera sartzen zen, etxe, txabola nahiz borda, gonbidatzailearen aterpera, gau-solasaldi egokiren baten itxaropenez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 57. orr.

Orain etxe hori borda bilakaturik dago, Lapitzeneko borda.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 39. orr.

Borda, etxetik hamar bat metrotara zegoen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 43. orr.

Bordak bi leihatila ditu alde banatan eta ganbelak eskuineko hormaren ondoan.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 16. orr.

Matias eta Joakina Anttoni Intxausperen seme, 1883ko otsailaren 18an jaio zen Maiertzeko Bordan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 199. orr.

Bordako atetik euriari begira.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 111. orr.

Gero orbela bordako zoruan hedatu dute, eta, minutu batzuen buruan bi lagun etzanda egoteko moduko tokia atondu dute.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 17. orr.

Nik behetik eman ahalean aitak pilatzen zituen lizar zatukak bordako gaindegian.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 240. orr.

Bordaren gaineko partean bizitegia.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 7. orr.

Honek bordaren barnera egin zien bultza, eta azao bana zaldale bota zien.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 216. orr.

Egunaren buruan "bertan goxo, bertan goxo" esanez bazkatutako ardiak, bapo aseak itzultzen omen direla iluntzean bordara.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 341. orr.

Oraindik zutik dago Itzaiaundi izeneko borda, oholezko etxe ilun bakarra Goizuetan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 127. orr.

Asteartean eztituzte abelgorriak borda batetik bertzera aldatzen, hala diote Aezkoan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 218. orr.

Sasoikako langileen hamarretik zazpi lonja, biltegi, pabilioi edo bordetan hartzen dute ostatu Araban daudenean.  Berria - Ekonomia   2004-08-03

Borden zelaira itzultzean, txingarrezko otarte luze horietako bat erosi dut.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 86. orr.

2 (izenondoekin)

Lur eta borda abandonatuak, arrotzek hain petxeroak eta apatikoak ziren laborariei bigarren egoitza gisa konpontzeko erosten zizkieten.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 17. orr.

Haren erdian, borda zahar bat dago, behea joa.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 7. orr.

Estarta bazterretako ezpondapeak ere oso gogoko izaten ditu, bere habiari kontzeko xokanahi gorderik edo erromutur bihurririk inon bilatzen badu, benpe; baita borda zaharretako hegazpeak edo korrazpiak ere.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 65. orr.

Zumarresta errekaren ondoan, borda zaharkitu batean babestu ginen Lauaxeta eta biok.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 109. orr.

Bidera agertu zitzaigun lehenbizikoa hautatu genuen: borda zirtzil bat, zurezko oholez egina.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 190. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Etxabereek lizar ostoa eta adar muturrik gurienak janda gelditzen ziren lizar zotzak datozkit gogora, nonahiko borda ataritan, lizarrondoen arrimora pilatuak Herritik kanporako alderdia, etxe edo borda sail batez osatua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 241. orr.

Gero, trenak txistu jotzen zuen tunelen bat zetorrelako, edo borda-multzo baten paretik pasatzen zelako, edo animaliak zebiltzalako trenbidetik hurbil.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 171. orr.

Kanpotik borda itxurako eta apaingarririk gabeko egurrezko eraikina baino ez zegoen: gure etxea, antza.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 106. orr.

Badirudi etxe eta borda inguruetako larreak itxi, labakitu eta zelaitu zirenetik, murrizten joan zela ganadu bazkatako otea lantzeko usarioa.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 24. orr.

Bi kandelaren garrek argitzen zuten borda-barrena, eta Maddalen eta osaba Joanikot lasto gainean jarririk zeuden, bata bertzearen alboan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 316. orr.

Badoa inguruka borda barne ilunean.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 137. orr.

Orduan, zerbait entzun nuen borda kanpoan.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 32. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Paxkal Ipuruapezak bere biziko azken 15 egunetan idatzia, mendi-borda batera erretiraturik.  Herria   2005-12-08

Kantuz ariko da gau honetan, artzain borda honetan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 106. orr.

Martin eta Bautista bata alde batera eta bestea beste aldera apartatu ziren, ea inguruan babeslekurik, etxolaren bat-edo, artzain-bordaren bat-edo, aurkitzen zuten.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 88. orr.

Ganadu borda zirudien, behientzat-edo erabilitakoa.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 32. orr.

Abere-bordetan ere sartu ziren, ardi eta gamelu ugari lapurtuz. Ondoren, Jerusalemera itzuli ziren.  Elizen arteko biblia   2 Kro 14,14

5 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Lur, Gaueko, Ermita, Basoi, mutiko gaztea, Etxauz, Harizpe, oraino mintzatu ez zen laugarren bisitaria, dantzan ari den argi hori ahularen inguruan daude, ardi, iratze, ke usain batez betea den artzain borda barne honetan kartsuki bilduak, ez jakin nongo nolako elizkizun misteriozko batetarako: libertatearen ospatzeko.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 106. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ardi borda (3); bere borda (3); borda barrura (3); borda bat (10); borda batean (14); borda baten (5); borda batetik (3); borda edo (3); borda eta (36); borda honetan (3); borda inguruko (3); borda itxurako (3); borda zahar (3); borda zurubian (3); eta borda (13); etxebesten borda (4); laxaroren borda (4); lur eta borda (3); mendiko borda (4); urbasako borda batean (3); zuen borda (3); zuten borda (3)

bordan sartu (6); bordara joan (4); errero bordan (5); goizuetako errero bordan (3); urroztarren bordarat (3)


bordadura iz brodatua.

Mahai-zapiak bordadura distiratsuz eta biribilean ipinitako larrosez apainduak zeuden.  Elizen arteko biblia   EstGr 1,6

Jaka, txokolate koloreko tela basto batekoa, zeta marroizko bordaduraz.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 13. orr.


bordalde iz etxaldea.

Etxexuri-k ontasunak bazituen anitz tokitan: Auritzen Etxexuria izeneko etxea, Ibañetatik beheitiko Venta izeneko bordaldea, bere etxearekin, Luzaideko Etxexuri bordaldea, bere bizitegiarekin.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 58. orr.

Erredoraitik gorago, Benta bordaldea, bere etxearekin, lehenago Gorosgarai deitzen zena.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 111. orr.

Bazuen ere bordalde bat oraingo errepidea egina den alderdian.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 41. orr.

Uzcudun, gerora jakin du, Paulino Uzkudun errezildar boxeolariaren anaiak sortutako bordaldea da.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 34. orr.


bordales ik bordeles.

bordapeko iz**

Herenegun aritu ginen Irolako bordapekoak mozten.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 241. orr.


bordari 1 iz bordaldea lantzen duena, eskuarki maizterra.

Etxalde hortako bordaria da Pierrot Amanio, hor sorturik funtsean, bere familiak aspaldiko urtetan kudeatzen duelarik etxalde hori.  Herria   2005-06-02

Gure aiton-amonen hanketakorik preziatuena, eskarpina, batez ere herrirako erabili ohi zuen bordariak, eta kaletarrak berak, jaiegun edo mezarako bakarrik askotan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 213. orr.

Edozein nekazari arrotzago da gaur bere alorrean, orain berrogei urte baino; edozein bordari arrotzago bere abere artean, kaletarra arrotzago kaleari, goizuetarra hala berean Goizuetari, edo iruñearra Iruñeari.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 309. orr.

Nausiaren ondoan sano bordaria.  Herria   2003-07-03

2 (izenondo gisa)

Hebron hirian ere izan dira pataskak eta guduak, hango bereko Palestindarren eta han kokatuak diren judu bordarien artean.  Herria   2001-04-05


bordatto iz bordatxoa.

Holako bordattoa ez omen da nihun.  Herria   2004-09-02

Bordattoa ez dela etxalde handia, izenak berak erakusterat emaiten du.  Herria   2001-07-05


bordatu ik brodatu.

bordatugintza ik brodatugintza.

bordatzaile ik brodatzaile.

bordaxka iz bordatxoa.

Eskaintza hoberena egiten zionari bere burua oparitzen zion emagaldu bat besterik ez zen, eta bordaxka batean zenbait gau zoragarri baino gehixeago ematen ahalko zion norbait aurkitu bide zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 182. orr.


borde izond zakarra, erretxina.

-Bale, Asier! -joan zaio neska bat besotik tiraka-, ez hadi bordea izan!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 238. orr.

2 (adizlagun gisa)

Normalean ez dituzte kamioiak geratzen, baina azken aldi honetan borde samar dabiltza; auskalo zer agindu dieten.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 45. orr.

-Jode, tia, orain ez hadi heu borde jarri, nik jarri behar niken eta!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 328. orr.

Normalean ez dituzte kamioiak geratzen, baina azken aldi honetan borde samar dabiltza; auskalo zer agindu dieten.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 45. orr.


bordel 1 iz burdela.

-Hara, Martin Xirin, hire zorriendako xokoren bat hireganatu duk bordel honetan?  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 214. orr.

-Munduko bordela duk Paris -aditu zion behin Etxauzi berari-.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 20. orr.

Alabaina komentua, bordela edo bide gorria baino goxoagoa izaten ahal da mutilgoa, lanbide erosoagoen atari denean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 37. orr.

2 bordel interj

Baina ze funeraria mota da hau, bordel!  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 115. orr.

Demonio, bai saiatu ere, bordel!  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 117. orr.

Has dadila behingoz anaia bere ikuskizunarekin, bordel!  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 120. orr.


bordeles (ETCn 184 agerraldi: orobat bordales g.er.) izlag/iz Bordelekoa, Bordeleri dagokiona; Bordeleko biztanlea.

Aspaldiko adiskide Serge Escourats bordeles filosofia erakasleak errana zidan denboraren zati txiki-txikienean sartzen zuela kontzientziak epe luzea.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 7. orr.

Geroago, irakurleak badakienez, "desagertu" egin nintzen Labartzatik eta Allikenetik; eta Jeannette bordelesa ezagutu nuen.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 114. orr.

Bainan galduak oro eta beste zenbait ere irabazten ahal luzkete oraino denek bat eginez Noel Mamere bordelesaren inguruan.  Herria   2001-10-18

Zazpigarren dira orai Bordelesak sailkapen orokorrean.  Herria   2005-01-20

Balentria haundia Bordelesena xapeldunen kontra.  Herria   2004-12-16

Paray le Monial-eko burdin-bidetako hamar bat gizon, biziki gisakoak -zenbait, kontent apez bat berekin baitute- eta bordeles batzuk.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 42. orr.

Baina beste hiruak ere berdin gogotik, ohoratu dute zinez arno bordelesaren toki fin hori, egin duten partidan.  Herria   2002-10-10


boreal 1 izond iparraldekoa.

Andromedaren eskuineko eskua Casiopearen irudiaren gainean geratzen da, eta ezkerrekoa Piscis borealaren gainean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4350. orr.

2 aurora boreal

Neguan, lau hilabetez, ez da eguzkirik ikusten zeruan, eta izarrez eta ilargiaz gain, iparreko argiak (aurora borealak) bakarrik dira argi-iturri.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 177. orr.

Horietaz gain, aurora borealei buruzko erakusketa bat jarriko du martxan; lehendabizi Gipuzkoako hainbat herritan, eta ondoren beste herrialdeetan.  Berria - Kultura   2004-05-27

Ezin da egia izan, eta ez duzu egia denik sinetsiko, aurora boreala baizik ez delakoan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 431. orr.


borgestar izond borgianoa.

Hura bai Babiloniako loteria borgestarra!  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 69. orr.


borgiano izond Jorge Luis Borgesena; Jorge Luis Borgesi dagokiona.

Zer esan nahi dute literatur iruzkinlariek, ia hutsik gabe ohi dutenez, hau edo bestea "borgianoa" dela diotenean?  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 10. orr.

Zergatik Joseba B.ren etxera, eta zergatik "Bosgarren postaria" ipuina berridazteko ahalegin borgianoan erabat murgilduta zegoenean, hori da misterioa.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 167. orr.

Estereotipoak eragindako zentzu-galtzeaz gainera, beste tautologia oso borgiano bat gertatzen da, ordea.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 10. orr.


borgiar ik borgiatar.

borgiatar (ETCn 10 agerraldi; orobat borgiar ETCn 5 agerraldi) izond Borgia familiakoa, Borgia familiari dagokiona.

Aita Santua Alexandro VI.a zen, Borgiatarra.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 77. orr.

Egia da hori guztia Berpizkunde betean gertatu zela, Italiako iparraldean, eta Borgiarrek ezin gehiago demokratizatua zutela pozoiaren erabilera.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 295. orr.

Borgiatarrak agramondarrekin harreman onak zituztela ez da ahantzi behar.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 77. orr.

Nik, erakutsi zidanean osabak Dioskoridesen liburua, non, dakizun bezala, mila sendabelarren berri emaiten baitzaigu, baita hainbat landare pozointsurena ere, borgiatar baten aitzinean egon nintekeelakoan edo, begiak zabaldu nituen, argibide baten eske.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 296. orr.


borgoina iz Borgoinako ardoa.

Borgoina bat edatera gonbidatu nuen (neure arrazoi berezia salatu gabe, baina), ontzian omen zegoen borgoinarik onena.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 131. orr.

Ni eserita beti ere, neure borgoinari basoan eraginez, eta deliberaturik, nahiz eta nire urtebetetzea izan, ez nintzela sentimental jarriko, eta edanez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 133. orr.

Haren jantziei erreparaturik atzerritarra zela erabaki zuen Egeak, lebita bat borgoina-kolore baitzeraman, galtzak kolore bereko eta galtzerdiak more-kolore baitzituen, aspaldian Parisen ikusten ez zirenak  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 139. orr.


borgoinaldi iz Borgoniako ardoaren edanaldia.

Halako batean mister Lewin tartekatu zitzaigun, baina ez zigun inolako enbarazorik egin; aitzitik, poztu egin ginen, Sabeth ere bai, nik uste, eta hantxe jardun genuen, besotik helduta, mister Lewinekin berriketan: beronek lo-pasatua zeukan harrezkero bere borgoinaldia, eta bilera koxkorra egin genuen, eskupekoa zenbat eta nola eman, eta abar.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 143. orr.


borgoinar (orobat borgoniar) izlag/iz Frantziako Borgoinakoa, Borgoinari dagokiona, Borgoinako herritarra.

Arbasoen itzal gisa, itsasoaren erasoari aurka egiteko, lurrak lehortzeko, Erdi Aroan zehar borgoinar agintepean egoteko.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 105. orr.

Ostalaria etorri zen jatekoa zekarrela, orein okelaz egindako saltxitxa gorri-gorri batzuk, Escaldako amuarrainak borgoniar erara prestatuak, eta ardo gehiago noski.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 75. orr.


borgoniar ik borgoinar.

boriko izond boroari dagokiona.

Marmol pusketatxo bat honi, hamar gramo bromo hari, azido boriko apur bat horrako horri, eskukada bat buztin beste horri.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 52. orr.


borikodun adlag borikoko.

Hitzak argi eta garbi lerratzen zitzaizkion ezpainetan behera, banan-banan, eta antzu, azido borikodun soluziotan garbitu berriak balira bezala.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 209. orr.


borla (ETCn 134 agerraldi) 1 iz mutur batekik edo erditik lotzen diren sokatxoen multzoa, apaingarri gisa erabiltzen dena.

Hantxe ipiniko diote kasko gainean borla, hari-xortaz egina, bala zauria sendatu ahal dezan.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 87. orr.

Han zegoen guarda leihotik begira, pijaman, artilezko txano eta guzti, borla hari luze batetik zintzilik belarri-gingilak ere baino beherago zuela.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 166. orr.

Haien goiko mutur konikoetatik mortxilak eta borlak kulunkatzen ziren banderatxo, gidoin eta estandarte koloretsuen erdian.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 254. orr.

Gaskoi-txapel handi bat zeraman, borla batez apaindua.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 148. orr.

Fez: kono-enbor baten forma duen txanoa, gehienetan gorria eta batzuetan borla batez hornitua.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 350. orr.

Hementxe daukazu uniformea: txamar lodia, galtzak, txapel gorria (bere borla eta guzti, jakina: gu ez gaituk "Txapelgorriak"!), bota pare bat ere bai, apreta pare bi.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 115. orr.

Biolonek txinal zaharrak jantzi ditu eta ohe artean paseatu da une batez, hemen ikasle baten oina kilimatu, han beste baten txanoaren borlari tira.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 81. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Goi aldean borla lodi batzuk haizeak jo eta paumaren isatsaren antzera geratzen ziren zabalik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 257. orr.

Lakoi hezurgabetuak zeuden, itxura biribil ederrekoak, ogi birrinduaz horiztatuak, kirtenean borla berde bana apaingarri.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 63. orr.

Boluntario sartuko nauk itsas armadan eta borla gorriko txapel bat jantziko diat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 68. orr.

Kosmasek txano gorria zeraman buruan eta kolore bereko maripulisa, borla zuriekikoa, soinean.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 196. orr.

Tatariar haietako batzuek makila zuri bana zeramaten, eta alabarda itzel bana beste batzuek, zilarrezko eta urrezko hariz egindako borlekin apainduak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 305. orr.

Jertse zahar nazkagarri bat (marroia, laranja-koloreko borlekin) Harryri indarrez jartzen saiatu zen izeba Petunia.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 27. orr.

Bizar ugari eta beltzeko gizon bibotedun sendo bat ageri zen, bere 25 bat urteetan; txapela zuri zabala, eta urrezko borla bat zintzilik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 66. orr.

Emakume baten bizkarraldeko eskote triangularra ageriko da eta hautsa emateko borla ere bai.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 94. orr.

Neskak aurpegia hautseztatzeko borla bat jaurtiki zion, Jimmyren gorbata eta artile urdinezko jantziaren papar-hegalak hautsez betez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 190. orr.

Bereizten da dagoeneko zer den ur eta zer den lur, eta pare bat goiz-laino ere han goian ageri: arrosa-koloreko borla hautseztatuak!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 229. orr.


borladun izond borla edo orlak dituena.

Artilezko txano borladuna janzten zuten gizon bizardun haietako batek Amerika, Afganistan, Bush eta ez-dakit-zer gehiago aipatu dit.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 42. orr.

Berehala erreparatu nituen eguneko zaindariak, armaturik, alabardero jazkiekin, txapel gorri borladunekin, hantxe egiten eta egingo zuten zainketa aurrerakoan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 175. orr.

Hanka lerdenen, zeta beltzezko galtzerdi distiratsuen eta borladun zapatatxo gorrien dirdaia gizonen aurpegietan islatzen zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 60. orr.


borlatxo iz borla txikia.

Borlatxoak ezarriko dituzue estaltzeko erabiliko duzuen mantuaren lau ertzetan.  Elizen arteko biblia   Dt 22,12

Josi borlatxoak purpura-hariz soineko-ertzetan, bai zuek, bai zuen ondorengoek.  Elizen arteko biblia   Zen 15,38

Larrutxa zabalak eraman ohi dituzte bekokian eta borlatxo luzeak jantzietan.  Elizen arteko biblia   Mt 23,5


bornu1
1 bornuan itxasontzian.

Hamaika gizon giñen bornuan eta uhainak hurbil.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 62. orr.

Kozinerrak badu halako funtsio berezi bat bornuan, plazer ematen du barkokoeri.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 63. orr.


bornu2 iz ingurua.

Kolore eta forma gabeko nahastean ezabatu zen dena Evaren irudia izan ezik, honi ere bornuak itxuragabetuz joan arren.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 145. orr.

Argi zirrinta bat sortzen zen ate-ahoa eta bornuaren artean.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 237. orr.

Hodeien bornuak ikusezinak ziren eta urruntasunean, mendebaldean, bakarrik, hari argitsu bakan batzuk ikus zitezkeen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 84. orr.

Beste aldean askoz gailur baxuagoa nabarmentzen zen, atzealdeko argi gorrien eraginez letaginak ziruditen bornu horztun eta koskatuekin eta arroka zorroztuekin  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 216. orr.


borobil ik biribil.

borobildu ik biribildu.

borobilkatu ik biribilkatu.

borobilki ik biribilki1.

borobiltasun ik biribiltasun.

borobiltxo ik biribiltxo.

borobilxko ik biribilxko.

borogatu ik frogatu.

borondate (ETCn 37.413 agerraldi; orobat borontate) 1 iz nahi izateko, askatasunez zerbait egiteko, ez egiteko edo hautatzeko ahalmena; nahia. ik nahimen.

Borondatea humoreen meneko eta manuko dela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 173. orr.

Jainkoak goiko ahalmenetan nahi du bizi, oroitzapenean, adimenean eta borondatean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 66. orr.

Zeren nehork ez baitaki zein izan daitekeen Jainkoaren nahia eta borondatea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 157. orr.

Zeren gurutzatuek, Jainkoaren borondatea bazen bertan bizia ematea, martiri titulua mereziko baitzuten inondik ere.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 263. orr.

Behin baino gehiagotan jakinarazi beharko dio eriak sendagileari hiltzeko borondatea.  Berria - Gaiak   2006-04-11

Baldin hori guztia sinesten badute eta leial aitortzeko eta azkenera arte tinko betetzeko borondatea badute, [...].  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 154. orr.

Aztarnategi arkeologiko garrantzitsua da Zarauzko parrokiakoa, eta horren inguruko ikerketek aurrera egiten laguntzeko borondatea agertu dute Udalak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak finantzaketa euren gain hartuz.  Berria - Kultura   2004-11-19

Giza eskubideak eta herriaren borondatea errespetatu Oroimenik ez eduki arren, badirudi zer beneratzen duzun ohartzen zarela, borondaterik ez eduki arren, gurtzen duzun horrekiko afektuak agertzen dituzula dirudi, adimenik ez eduki arren, ezagutzen duzun horretan juizioa atzematen duzula dirudi.  Herria   2003-12-25

Bertuterako ez borondaterik, ez ahalmenik, ez dohainik duen pertsona bat.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 142. orr.

Bere borondatea Aitaren borondatearen baitan jarri zuen, esanez: "Aita, egin bedi zure nahia; egin bedi zuk nahi bezala, ez nik nahi bezala".  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 99. orr.

Apurka-apurka, ordea, Zaindarien borondatea ahultzen ari zela sumatu zuen, eta sendotasuna beldur bihurtzen zitzaiela.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 220. orr.

Guztien borondateek men egiten diote gizon bakar baten edo asanblada baten borondateari.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 104. orr.

Testamentua da multzo honetako idazkirik garrantzitsuena, San Frantziskoren borondatearen azken eta behin betiko adierazpena beraren anaientzat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 45. orr.

Egin nuena, adreilua botatzearena eta hori dena, gauza handia da, borondatearen indarraren erakusgarri bikaina.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 75. orr.

Zeren, atseginaren sortzean, nola izan baitzen ametsetan, ez zegoen borondatearen nahi bat, eta borondaterik ez zegoen lekuan ez zegoen bekaturik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 382. orr.

Niretzat, sentimenduak ez dio erantzuten borondateari, ez du zerikusirik ez desioarekin ez kontzientziarekin.  Berria - Kultura   2006-01-20

Ospitalean, kontzientziari eta borondateari gailentzen zitzaizkien amets tankerako irudi haiekin batera, sentipen berri bat nagusitu zitzaion: "deitua" zela sentitzen zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 164. orr.

"Odola" esatean San Joanek adierazi nahi du gizakiagan dagoena baina gizakiaren borondatera makurtzen ez dena.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 13. orr.

Botoa betetzeko nahiz borondatez eginiko opariak.  Elizen arteko biblia   Lb 22,23

Borondatez ikasi zuten euskara, borondatez egin bere garaian azterketak.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 90. orr.

Lehenengo kasua, zabala eta nabarmena, herritarrak borondatez eta masiboki alistatu direna, Lehen Mundu Gerran izan da, Ingalaterran, asteburu bateko kontua izango zelakoan.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 61. orr.

Talde gaztea eta borondatez betea dugu.  Herria   2003-04-03

Nahitara eta bere borondatez hautatu zuen bide hura.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 323. orr.

Hori al da bizitzea? Ez al da, zinez, bizitzako gozotasun guztiei uko egitea geure borondatez?  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 196. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Borondate oneko jende asko dago hemen.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 67. orr.

Nor hain bihozgabe, barne damuz ez hausteko, jainko-maitasunean ez sutzeko, borondate onez ez betetzeko?  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 254. orr.

Asmo onez eta borondate hobez.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 11. orr.

Askatasun errepublikazalea, gizonaren independentzia kanpoko borondate gaiztoaren aurrean.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 15. orr.

Nehoiz ez dut ordea borondate zoro hori izan.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 339. orr.

Beste borondate arrotz batek behartuak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 113. orr.

Guztiz Gorenak ez du tresnarik behar aritzeko, baina Hark, egiterakoan, aski du bere borondate hutsa, eta ez du inolako hitzik behar, azalduko denez.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 70. orr.

Legeek borondate orokorra adierazten dute, zein borondate pribatuen batuketa baino ez den.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 77. orr.

Parsien komunitatea, juduena bezala, estatua eta herrialdea galdu arren bizirik irauteko borondate garailearen oroitarria zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 199. orr.

Horiek majo bizi dira beren asetasunaren kulturan, eta ez dute horretarako borondate politikorik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 300. orr.

Zer esango nion bestela, gizonak horrelako borondatea erakutsita?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 21. orr.

Espainiako estatuan, trantsizioa geroztik ez baita errepublikarren memoriaren zaintzeko borondate zinezkorik agertu.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 152. orr.

Bere Egile eta Jaunarekiko adore handiz eta esku zabal-zabalez, bere nahimen eta askatasun osoa eskainiz, Jainko handia balia dadin bai haren pertsonaz, bai daukan guztiaz, bere borondate txit santuaren arabera.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 33. orr.

Arrazoimenaren eta borondate zibilizatzailearen abentura luze horretan.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 8. orr.

Eraztunaren boterea handituz zihoan, gero eta maltzurrago, menperaezina guztiz, borondate benetan boteretsua zuen norbaitentzat izan ezik, agian.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 218. orr.

Daviden azken borondatea.  Elizen arteko biblia   1 Erg 2,1 tit

Nire oraingo borondatea ezin hobea da.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 60. orr.

Gizakiaren helburua ez da izaten ondasun materialak erosiz bere interesak zaintzea, aitzitik, areago izaten da borondate soziala, estatus soziala, balio sozialak eskuratzea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 83. orr.

Bizi testamentua edo Aurretiazko Borondateen Agiria. Nigan burdinazko borondate bat haziz joan zen.  Berria - Harian   2005-02-04

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Guztiek giza borondate-indar eta buru-argitasunezko mirariak zertu zituzten, baina bereziki gizakiarena den moldagarritasun aldakorraren koalitatea sistematikoki ukatzearen ordainetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 414. orr.

Gizakiak etikoki behar bezala jokatzeko ez du nahikoa izadiaren edo arrazoiaren arabera jokatzea, Jainkoak dohainik emandako graziaren bidez ez bada lehenago giza borondate lerrakorra bere onera etortzen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 68. orr.

Pentsamenduaren egintza kontziente bat eta borondatearen egintza bat beti beharrezko izan balira arnasketa bakoitzaren eta bihotz-taupada bakoitzaren hasieran, gizakiak sekula ez zuen izango adimen- edo borondate-energiarik soberan, justu-justu bizirik irauten gastatzeko izan ezik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 400. orr.

Itun izanik, hartutako ondasun batengatik egiten diren promesak borondate keinuak dira; hau da, ez betetzeko askatasuna deuseztatzen duen azken deliberamenduaren seinale.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 85. orr.

Bi elementu horien konbinazioak esan nahi du, giza kideez bakarrik osaturiko gizarte batean, borondate-gatazka etengabea izango dela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 124. orr.

Borondate eskasez dela makal: honela mintzatu zaizkit egun batez bi adiskide, bi apez.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 72. orr.

Hori ez da, berriz ere diot, iritzi edo borondate kontua, eguraldiarena ere iritzi edo borondate kontua ez den bezala, errealitate kontua baizik.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 194. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Erregeak esan zuen, Zuen iritzi baliotsuak entzunik, eta proposatu diren planen alde on eta txarrak neurtu eta gero, nire errege-borondatea da armada guztia mugi dadin hemendik hiria gertuagotik setiatzera joateko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 262. orr.

Jainko ahalguztidun baina jeloskor baten aldetiko esku-hartze bereziak daudela giza borondateek, elkar ezabatuz, elkarri ezintasunean eutsiko diotela ziurtatzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 332. orr.

5 borondate-gabe izond

Zuk, dipsomaniako borondate gabe horrek, jainkotu egin zenuen halabeharra.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 71. orr.

Nire jarrera borondate-gabeak tirabira asko eragiten zizkien.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 161. orr.

6 borondatezko ik borondatezko.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

aldetik borondate (6); aurre egiteko borondate (5); baina borondate (18); bere borondate (39); beren borondate (9); beste borondate (5)

borondate argia (14); borondate bakarra (5); borondate bat (9); borondate demokratikoa (13); borondate eskasa (5); borondate eta (39); borondate eza (12); borondate falta (15); borondate gutxi (12); borondate handia (7); borondate handiagoa (5); borondate hoberenarekin (6); borondate hori (22); borondate horren (7); borondate irmoa (16); borondate irmoa duela (5); borondate kontua (7); borondate on (28); borondate ona (74); borondate ona eta (5); borondate onak (7); borondate onarekin (7); borondate onaren (16); borondate onari (8); borondate onaz (5); borondate oneko (55); borondate onekoa (5); borondate onenarekin (10); borondate onez (26); borondate onezko (5); borondate osoa (15); borondate osoz (8); borondate politiko (15); borondate politikoa (107); borondate politikoa baldin (6); borondate politikoa behar (16); borondate politikoa eskatu (7); borondate politikoa falta (14); borondate politikoarekin (10); borondate politikoaren (9); borondate politikorik (29); borondate politikorik ez (7); borondate sendoa (6); borondate txarrez (5); borondate zintzoa (6)

da borondate (8); du borondate (10); duten borondate (6); edo borondate (12); egiteko borondate (15); elkarrizketarako borondate (7); ere borondate (8); eta borondate (87); eta borondate ona (11); eta borondate oneko (5); eta borondate politikoa (6); euskal gizartearen borondate (5); ez borondate (7); ez du borondate (5); gizartearen borondate (7); haren borondate (6); herritarren borondate (9); horretarako borondate (5); konpontzeko borondate (6); negoziatzeko borondate (8); zein borondate (7); zuen borondate (5); zure borondate (7)

adierazitako borondatea (5); aldaketarako borondatea (5); aldeko borondatea (7); amaitzeko borondatea (6); aritzeko borondatea (10); azken borondatea (22); baina borondatea (5); benetako borondatea (14); bere azken borondatea (7); bere borondatea (40); bere borondatea eta (5); beren borondatea (8); betetzeko borondatea (5)

borondatea adierazi (8); borondatea adierazteko (5); borondatea adierazten (6); borondatea agertu (60); borondatea agertu du (7); borondatea agertu dute (7); borondatea agertu zuen (17); borondatea agertu zuten (10); borondatea agertzen (7); borondatea argiki (5); borondatea azaldu (15); borondatea azaldu zuen (6); borondatea badago (7); borondatea badu (5); borondatea baduela (10); borondatea badute (6); borondatea baino (6); borondatea baldin (11); borondatea baldin badago (6); borondatea behar (14); borondatea behar da (11); borondatea berretsi (12); borondatea bete (9); borondatea betetzeko (5); borondatea da (15); borondatea dagoela (10); borondatea dela (6); borondatea du (8); borondatea duela (32); borondatea duen (10); borondatea dugu (6); borondatea dute (5); borondatea dutela (18); borondatea duten (9); borondatea egon (6); borondatea erakusteko (5); borondatea erakusten (5); borondatea erakutsi (49); borondatea erakutsi behar (8); borondatea erakutsi du (11); borondatea erakutsi zuen (11); borondatea ere (10); borondatea errespeta (6); borondatea errespetatu (34); borondatea errespetatu behar (10); borondatea errespetatuko (13); borondatea errespetatzea (11); borondatea errespetatzeko (23); borondatea errespetatzen (18); borondatea errespetatzen ez (10); borondatea eskatu (7); borondatea eta (61); borondatea ez (31); borondatea ez da (9); borondatea ez dela (7); borondatea falta (10); borondatea ikusi (7); borondatea islatzen (11); borondatea izan (15); borondatea izango (7); borondatea izatea (12); borondatea kontuan (8); borondatea ordezkatzen (5); borondatea zein (6)

duen borondatea (24); egiteko borondatea (46); egiteko borondatea erakutsi (5); elkarlanerako borondatea (7); elkarrizketarako borondatea (12); emateko borondatea (14); erabateko borondatea (6); eramateko borondatea (8); errespetatzeko borondatea (7); eta borondatea (69); eta haren borondatea (5); eta herriaren borondatea (8); eta herritarren borondatea (10); etaren borondatea (6); euskal gizartearen borondatea (25); euskal herriaren borondatea (6); euskal herritarren borondatea (21); euskaldunen borondatea (5); eusteko borondatea (6); gainditzeko borondatea (10); gatazka konpontzeko borondatea (6); gehiengoaren borondatea (12); gizartearen borondatea (35); gizartearen borondatea errespetatu (7); gure borondatea (8); guztien borondatea (12); haren borondatea (16); hartzeko borondatea (11); herri borondatea (33); herri borondatea errespetatu (5); herri borondatea errespetatzeko (5); herriaren borondatea (33); herriaren borondatea errespetatu (6); herriaren borondatea errespetatzeko (5); herritarren borondatea (80); herritarren borondatea errespetatzea (6); herritarren borondatea errespetatzeko (5); hitz egiteko borondatea (6); honen borondatea (6); horretarako borondatea (8); irekitzeko borondatea (5); iristeko borondatea (5); izateko borondatea (7); jainkoaren borondatea (36); jarraitzeko borondatea (22); jarraitzeko borondatea agertu (5); jartzeko borondatea (8); jaunaren borondatea (7); konpontzeko borondatea (12); laguntzeko borondatea (8); lan egiteko borondatea (8); lanean jarraitzeko borondatea (5); lortzeko borondatea (12); nafarren borondatea (10); negoziatzeko borondatea (16); neure borondatea (5); nire borondatea (14); segitzeko borondatea (5); sentimendua eta borondatea (5); sustatzeko borondatea (5); zure borondatea (5)

aldez aurretiko borondateak (5); borondateak eta (5); borondateak ez (7); eta borondateak (6); jainkoaren borondateak (5)

borondatean eta (5)

bere borondatearen (24); bere borondatearen kontra (7); borondatearen arabera (23); borondatearen aurka (21); borondatearen baitan (7); borondatearen errespetua (10); borondatearen esku (5); borondatearen eta (5); borondatearen kontra (25); borondatearen menpe (10); eta borondatearen (15); euskal gizartearen borondatearen (10); gizartearen borondatearen (12); gure borondatearen (5); herri borondatearen (15); herriaren borondatearen (5); herritarren borondatearen (16); jainkoaren borondatearen (10); nire borondatearen (10); zure borondatearen (5)

borondateari esker (6); herri borondateari (5); herritarren borondateari (8)

borondaterik agertu (8); borondaterik erakutsi (11); borondaterik ez (85); borondaterik ez duela (18); borondaterik ez dutela (10); borondaterik ez izatea (15); borondaterik eza (13); borondaterik gabe (13); borondaterik izan (6); du borondaterik (7); duela borondaterik (7); dutela borondaterik (5); egiteko borondaterik (15); egiteko borondaterik ez (10); errespetatzeko borondaterik (5); ez du borondaterik (6); ez duela borondaterik (7); ez dutela borondaterik (5); horretarako borondaterik (5); inolako borondaterik (20); inongo borondaterik (7); konpontzeko borondaterik (7); negoziatzeko borondaterik (32); negoziatzeko borondaterik ez (23)

bere borondatez (65); beren borondatez (34); borondatez edo (5); borondatez egin (5); borondatez eta (13); borondatez etorri (6); borondatez utzi (6); eta bere borondatez (6); eta borondatez (12); euren borondatez (7); haren borondatez (5); jainkoaren borondatez (8); neure borondatez (10); nire borondatez (7); nork bere borondatez (7); zeure borondatez (7)


borondatetsu 1 izond borondate onez, onginahiez betea dena.

Halako zerbait galdetu ondoren eskaini zion lantegiko irakasleak, hain urrundik etortzen zen idazle borondatetsu hark, irudi argigarriagoa.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 15. orr.

Gure aire kanpaia hain borondatetsuaren despit, azidoen lurrun-ke gaitzek gela guztiak hartzen zituzten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 247. orr.

Apezak ere irri egin behar izan zuen azkenean, ez bere borondate borondatetsuz, baina bortxaz.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 354. orr.

Borondatetsu bezain zalapartatsuak dira gizonezkoak sukaldean, "ekartzak hori", "uztak hau", "bota ezak hura".  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 144. orr.

2 adlag

Pilotariak ere halakoak ziren: ezagutuak, trebatuak, eta halere gazte batzu bezala ari, ausart eta borondatetsu, bai-eta jokoa ere egiten, on-gaitzen artetik.  Herria   2004-07-01

Sade langile, borondatetsu eta ongile agertzen da.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 29. orr.


borondatetsuki adlag borondatetsu.

Unamuno-k ere justifikatzen du "nazioa", ez oinarri fisiologiko, geografiko, ez linguistikoen gainean, baizik aberri txikien arteko "itun" batean, haiek libreki eta borondatetsuki lotua interesen komuntasunetik abiatuta.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 268. orr.


borondatezko (ETCn 3.817 agerraldi) 1 izlag borondaez egindako.

Eman biezazkie zilarra, urrea, ondasunak, abereak eta nork bere borondatezko opariak, Jerusalemen dagoen Jainkoaren etxerako.  Elizen arteko biblia   Esd 1,4

Ondoren, Asteen Jaia ospatuko duzue Jaunaren zeuen Jainkoaren ohorez, borondatezko emaitzak eskainiz, Jaunaren bedeinkazioz izandako ondasunen arabera.  Elizen arteko biblia   Dt 16,10

Isun ekonomikoa ordaindu beharrean egindako kaltea konpontzea edo borondatezko lana egitea.  Berria - Harian   2006-01-31

Borondatezko testamentuari lege izaera emango diola iragarri du Erresuma Batuko Gobernuak.  Berria - Gaiak   2004-12-15

Borondatezko kaleratzeak: Langile bakar batek ere ez zuen onartu lanpostua bere borondatez uztea.  Berria - Ekonomia   2004-12-22

Alexandriara emigraturiko judu-komunitatearen borondatezko auto-helenizazioaren hasierak aurkitzen ditugu arragoa izan zen hiri haren haurtzaroan bertan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 266. orr.

2013. urterako langileen %70 Borondatezko Gizarte Aurreikuspenerako Entitate batean erroldaturik egotea nahi du Jaurlaritzak.  Berria - Ekonomia   2006-02-09

Zerbitzu sozialetako borondatezko langileak ikuska iragaten ziren noiztenka, ardo zein salda beroak eskainiz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 293. orr.

Borondatezko lanaren eta lan profesionalaren arteko konbinaketa.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 73. orr.

Aglutinazioak, batez ere, ez du borondatezko ezer, ezer aktiborik, eskaintzen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 220. orr.

Gaixoak hiltzea desiratzen duenean eta aldez aurretik desira hori azaldu duenean, eutanasia borondatezkoa dela esaten da.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 208. orr.

Haurdunaldietan kalkulatzen da heren bat, 80 milioi urtean, ez dela borondatezkoa.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 178. orr.

Guraso izateak borondatezkoa izan behar du.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 110. orr.

Lege zibilek arautzen dituzte harreman naturalak eta konbentzionalak, aginduzkoak nahiz borondatezkoak, nahitaezkoak zein komenientziazkoak, norbanako guztiak beste norbanako batekin edo batzuekin lotzen dituztenak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 150. orr.

Kalkulu guztiak eginda zeuzkan Aloñak ordurako, ez baitzen alferrik kontaduriako txapelduna, altzari-denda batean modu profesionalean, eta herriko antolamendu alternatibo guztietan, borondatezkoan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 92. orr.

2 ez-borondatezko

Bilakaeraren eraginez sortzen den ustekabeko eta ez-borondatezko emaitza bat.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 118. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

borondatezko diru (3); borondatezko eskaintzak (5); borondatezko gizarte aurreikuspeneko (3); borondatezko gizarte aurreikuspenerako (16); borondatezko lana (4); borondatezko pentsio (3); borondatezko pentsioak (6); edo borondatezko (3); enpresak borondatezko (3); eta borondatezko (8); geroa borondatezko gizarte (4); itzarri borondatezko (3)

borondatezkoa izan (3)


borondatezkotasun izond borondatezkoa denaren nolakotasuna.

Barkamen zintzoak bi betebehar ditu: borondatezkotasuna (zintzotasuna) eta egiazkotasuna (akatsa berriro ez errepikatzeko borondatea).  Berria - Euskal Herria   2006-03-03

Lan taldeak begiratuko du unibertsitatez kanpoko irakaskuntzan ikasketak euskaraz egiteko aukera, lurralde guztian, eta «borondatezkotasun irizpideen arabera» bermatzeko, aplikatu beharreko neurriak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-13


borono iz astokiloa.

Gurasoak, intzestu-ezkontza eginak, ze igual-igualak ziren, sendoak, boronoak, bekozkoak; eta amona!, La bruja piruja! txiki-txikia, begiak zimur arteko zulo sakonetan, beltzez guztiz, eta azken irribarrea, berrogeita zazpian.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 11. orr.


borontate ik borondate.

borra1 1 iz mailu handia; makila moduko mota eta lodia.

Morroiak, zutik, borra dauka eskuan, eta irri egiten dizu maltzur.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 31. orr.

Borra batez jo banindute bezalaxe hartu nuen berria: [...].  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 237. orr.

Ateetara jo zuten hauek irekitzeko asmoz, baina ez zuten lortu kanpotik burdinazko borra bat jaulki zieten arte, horrekin hautsi zituzten sarrailak eta maratilak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 222. orr.

On Camillok brontzezko kandela-makila lodi bat hartu zuen eta, borra baten modura heldurik, aterantz abiatu zen hortzak estutuz.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 100. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Zurezko borra handi bat zekarren eskuan, zoruan arrastaka, besoak oso luzeak zituelako.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 158. orr.

Lasterka ekin behar izan genion, jendarmeak jadanik bere borra zuria altxatu eta auto-samalda abiatu berria gainera baitzetorkigun.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 151. orr.

Tenienteak borra elektrikoa erabili zuen eta beste guardia zibilei Galdeanori eusteko agindu zien, berak jo egiten zuen bitartean.  Berria - Mundua   2006-02-08

Jipoi ederra emateaz gainera, gomazko borra uzkitik sartzen saiatu ziren.  Berria - Euskal Herria   2006-01-12

3 (hitz elkertuetan lehem osagai gisa)

Bi gazteek gozatua hartzen zuten han, barruki saltzaileek, zipriztinengatik zurrunduriko mantala soinean, ardi buruak borra kolpe batez banan-banan nola hausten zituzten begiratuz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 253. orr.

Ertzainek gomazko balekin eta borra kolpeka bertatik alde egitera behartu zituzten.  Berria - Euskal Herria   2004-09-28

Bi gizon gazte brau jautsi dira auto batetarik eta borra ukaldika plantatu joaieria baten berinak hautsi behar zituztela.  Herria   2003-05-22

-Borra... eraso bat.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 90. orr.


borra2 iz hondarra, kondarra.

Etxolaren banbuzko paretarekin estuagotu nintzen, kafe-borra eta kafea galtzerdi batetik zehar nola.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 22. orr.


borradore iz zirriborroa, lehen idatzaldia.

Bulego horretan Josuk, garbira inoiz pasatuko ez dituen borradoreak egiten ditu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 29. orr.

Eskubide sozial eta politikoak betetzen diren edo ez estatuen esku geratzen da; ez da asanblea konstituziogile bat aukeratu; herriaren kontzeptua borradoretik desagertu da.  Berria - Euskal Herria   2004-06-18

Isiltzeko asmoarekin idazten dudala esan zenidan, geroago eta lekuz kanpokoagoa, geroago eta sasoiz kanpokoagoa bihurtzen ari naizela, borradoreak zirriborratuz estaltzen naizela eta oraingo bizitza uzten dudala joankizunaren eta etorkizunaren narrazioa egiteko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 306. orr.

Baina hor ez da oraindik teknikoki deus gertatu, haien ekintzak elurraren borradore zuriak ezabatu baititu betirako.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 310. orr.


borragoma iz gomazko atala, eskuarki lapitzez idatzi dena ezabatzeko erabiltzen dena.

Liburuak, koadernoak, arkatzak, idazlumak, borragoma, papera.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 32. orr.

Elkarren ondoan formal-formal eseri eta arkatza atera zuen Marcosek; papera eta borragoma Romak.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 82. orr.

Arkatza, borragoma eta koloretako pinturak.  Berria - Harian   2006-02-05

Lapitza eta borragoma, borragoma eta lapitza.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 56. orr.

Aitak borragomarekin ezabatu zituen, aspaldi, arreta handiena jarrita.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 32. orr.


borraja iz belar landarea, lore-urdina, hosto latz iletsuak dituena eta jateko ona dena. (Borrago officinalis).

Tomate mordo bat, lusagar batzuk, babarrunak (dozena pare bat landare, beren hagetan aise kiribilduta), erruz ugaltzen den borraja, tipula batzuk.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 219. orr.

Elikadurazko produktu berriak onartzeko era biziki aldatzen da sektore, herri, garai, eta abar batetik bestera: zaldia, borraja, txakurra, barraskiloa, galanperna, arratoia, itsas trikua, txerria, saguzarra, txikoria, gamelua, patata, dortoka, indaba, intsektuak, tomatea, alkohola, etc. (egun, pizza, kebab eta antzekoak) toki batzuetan onartu dira eta bestetan ez.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 104. orr.


borramakil iz makila moduko borra lodia.

Aker-adarrak zeramatzaten buruan, eta igaraba-larru bat gerrian, eta, beren borramakilei eraginez, jauzi egiten zuten txinparta zerion su baten jiran.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 121. orr.

Erregeak eskua jaso zuen, adieraziz Jon Smith harrion gainean eratzan behar zutela eta borramakila-ukaldika zartatu burua.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 123. orr.


borraska iz atmosferan, presio baxuko gunea.

Antizikloiak eta borraskak uneoro mugitzen dira, haizearen presioaren arabera.  Berria - Harian   2005-01-25

Antizikloiak haizea botatzen du borraskara, erlojuaren orratzen norabide berean. hau da elurretarako aproposa, esan dugun depresiogune edo borraska horrek hauspoarena eginez, aire lehor epelagoa bidera, hotz-umelaren tartera, ateratzen dionean.  Berria - Harian   2005-01-25

Antizikloietan haizea ezkerretara, eta borraska-guneetan, berriz, hor, eskuinerantz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 367. orr.


borratu, borra(tu), borratzen du ad ezabatu.

Ohol zaharra harrien artean jarria, inoiz idatzi izandako letrak jadanik borratuak dituena.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 259. orr.

Mariak zurturik begiratzen zion eta ez zen mugitzen; orduan gizonak, zatar bat hartu, eta ondo-ondo borratu zuen biribila, sorginkeria desegiteko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 223. orr.

Aztarnak ere borratu beharko ditugu albait.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 416. orr.

Santurtzitik Gdanskerako bidaia hartan behelainoak tapatu zuen zerua, borratu zituen buiak eta desegin zuen itsasoa.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 154. orr.

Aurpegia, bai nire aurpegi hori, painu bat pasatuz gero borratuko litzatekeena.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 95. orr.

Badabil hor barrena sineskeria bat oso kaltegarria, zerbait berria onartu aurretik zaharra borratu behar dela, alegia.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 172. orr.

Ez dute bataio agiritik borratuko, baizik eta apostasia egin dutenen zerrendan erantsiko dute.  Berria - Harian   2006-04-06

2 (informatikan)

Windows sistemarekin, Ordenagailuaren disko gogorretik fitxategi bat borratzen denean, nahiz eta zakarrontzi birtuala hustu, datuek diskoan jarraitzen dute fisikoki. badirudi Mireiak bere ordenagailuko disko gogorreko informazioa borratzea lortu zuela.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 80. orr.


borrero (ETCn 2.324 agerraldi; orobat burrego ETCn 13 agerraldi ) 1 iz herio zigorrak obratzeko zeregina duen pertsona.

Borreroak buruko kapusaia jarri zion, zuria, tranpal gainean klarionez marraztutako zirkulu barrura eraman zuen, orkatilak lotu zizkion uhal batez, urka-bilurra lepoari egokitu zion, eta gelaren beste aldera joan zen urkamendiko oholtzaren gainean zapata dotoreekin tiki-taka, tiki-taka denboraren ihesa markatuz.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 169. orr.

Borreroak urkagaiaren eta urkatuaren begi-ninietan irakurtzen daki.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 64. orr.

Jauzi hura azkenekoa izango zela konprenituz, begiak itxi nituen, nola itxiko nituzkeen borreroaren kolpea ez ikusteagatik.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 35. orr.

Borreroari agindu zion merkatari kristaua askatzeko eta soka bilurra errudunari ezartzeko.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 66. orr.

Borreroak lepoa moztu zionean, irribarrez zegoen asasinoa, hitz emandako paradisura heltzeko lehiaz.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 264. orr.

Borreroak, exekuzioaren ondoren, ispilu txiki bat paratzen die ahoan gorpuei hilik dauden ziurtatzeko.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 66. orr.

Bere lana bete zezala agindu zion hurrena borreroari buru-mugimendu pausatu batez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 27. orr.

Funtzionario mezularia, borreroari hil-aginduak ekartzen zizkiona.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 71. orr.

Patioan, urkabe berria zuen borreroak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 285. orr.

Borreroak ezagutu zuen kondenatu dohakabe bat beti belauniko bizi eta urkamendian zutik hil zena.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 79. orr.

Denbora laburrean, matxinadak huts egin baitzuen, altxatuak oro atxilotu zituzten, eta ondorioz kondenatu heriotza zigorrera, borrero handi eta lodi batek, Aizkorakara ezizenez ezagunagoa, burua moztera, burua gorputzetik kentzera.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 41. orr.

Borreroak legez debekatua du kondenatuenganako errukirik sentitzea.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 77. orr.

Denek begi arranpaloekin ikusi zuten borreroaren ezpatak nola bereizten zituen jakintsuaren gorputz-buruak.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 35. orr.

Eta agintariak borreroa bidaltzen duen bezala oker jokatu duena zigortzera, Jaunak ere bere borreroak, hau da, eginkizun horretarako bere zerbitzari dituen deabruak, bidaltzen ditu maite dituenak zentzatzera eta zigortzera.  Elizen arteko biblia   Heb 3,2

Anaia batek galdetu zion zer izango lukeen nahiago, berea bezalako gaixotasun luzea jasatea ala borreroaren eskuetan martiritza gogorra sufritzea Martin Abaurre, etxeko lanetarako hartutako aetz arrantzaria, prest agertu zen borrero aritzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 249. orr.

Sokaren eskola baizik ez dik behar borrero izatekoak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 110. orr.

Deabruak gure Jaunaren borreroak dira.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 348. orr.

Lehen bezain kopetilun, borrero sartzea proposatu zion espetxezainak.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 47. orr.

Munduaren parte handi samar honek borreroz eta biktimaz betetako urkabe handi bat emango du, epailez, lekaioz eta ikuslez inguratua.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Borreroaren mende dagoen kondenatua sentitu nintzen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 19. orr.

2 irud/hed

Neska geldi geratu da, erruki eske, han dago, larri, babesgabe, bere borreroen asmo sadikoen menpe.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 49. orr.

Gerra bat irabazten duenak erabakitzen duela nor den biktima eta nor borrero.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 11. orr.

Ardanza lehendakariak ere bere iritzia eman zuen: "HBkoak ez dira biktimak, herri honen borreroak baizik".  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 123. orr.

Eta Estatua borrero bilakatzen da.  Berria - Kultura   2006-03-15

1813an hiria askatzeko ardura zutenak, ingeles eta portuges gudarosteak, hain zuzen, askatzaile izan ordez, hiriaren borrero izan zirela.  Askoren artean   «Rataplan» - 55. orr.

Nik badut konfiantza Jaunagan, etsai ikusezinek, mundu honetan eta gerokoan zigorra emateko Jaunaren borrero diren deabruek, mendekua hartuko dutela Jainkoaren aginduak hausten dituztenen bizkar.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 617. orr.

Hauen guztien handitzaile da miseriaren borrerorik ankerrena: etorkizunaren zalantza.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 28. orr.

3 (izenondoekin)

Mahai astunaren hankari lotuta egoteak ematen zion amorruak eragiten zizkion aieru-itsuskeriek ez zuten besterik lortzen ezpada borrero tentatzailearen poza pozagotu.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 67. orr.

Beldurra sartzen zait betidanik hain lotura eskua sentitu dudan eta orain inoiz izan diren borrerorik ankerrenen eskuetan dauden pertsona horiek gogoratu hutsarekin.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 81. orr.

Werder Bremen lider da 9 puntuko aldeaz: Bayern Munichen borrero berriak eskura du aurtengo titulua.  Berria - Kirola   2004-04-01

Europako aukera sumatu orduko Osasuna gurutzatu izan ohi da Sevillaren bidean azken denboraldietan, eta nafarrak borrero partikularrak bilakatu aurretik, bolada aldatu nahiko dute Caparrosen mutilek gaur.  Berria - Kirola   2004-05-23

Borrero nagusiaren etxera.  Berria - Kirola   2004-10-03

Borreroaren Borrero Guardakoa.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 64. orr.

Hauen guztien handitzaile da miseriaren borrerorik ankerrena: etorkizunaren zalantza.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 28. orr.

Rodolfo iraganean ainguraturiko borrero krudel bat baino ez zen izan handik aurrera gau osoan.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 96. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Borreroak derrigorrezkoa ikusten du Borrero Eskola bat sortzea, ogibidearen etorkizuna bermatuko bada.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 73. orr.

-Zuek zeuen borrero lana besterik ezin duzue egin.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 76. orr.

Borrero-lanarekin amets egiteari utzi zion.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 48. orr.

Bera soldadu bat zen, ez borrero-morroi bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 179. orr.

Etxerat elkarteko kideak borrero ahotsa garela diotenekiko, guk esaten dugu mendekuan eta gorrotoan oinarritutako politikei ez diegula minutu bat eskainiko.  Berria - Euskal Herria   2004-11-26

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

borrero bat (6); borrero baten (6); borrero bihurtu (6); borrero izan (5); du borrero (3); epaile eta borrero (3); eta borrero (9); zuen borrero (3)

borreroa ere (3); borreroa izan zen (3); eta borreroa (5)

bere borreroak (3); borreroak bere (5); borreroak dira (4); borreroak ez (23); borreroak ez du (17); borreroak ez zuen (3); du borreroak (4); eta borreroak (15); gure jaunaren borreroak (3); jaunaren borreroak dira (3); zuen borreroak (4)

borreroaren etxean (3); borreroaren zain (4); eta borreroaren (3)

borreroari ez (3); zion borreroari (6)

bere borreroen (4); eta borreroen (6)


borreroburu iz borreroen burua.

Mathias Ungar erregeren borreroak? -baietsi zuen, galdetu baino, borreroburuak, sinesgarritasunaren akabuko aurpegiera espantuzko batez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 192. orr.

Eskubilurrekin loturik, etxetik atera zuten borreroburua.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 192. orr.


borrerogai iz borrero izan daitekeena.

Eta ez dakite artista batek borrerogai guztiak atxilotzeko soka daramala lepoan zintzilik.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 89. orr.


borrerotza iz borreroaren lanbidea.

Ingudeak badaki / Zer den borrerotza.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 216. orr.


borro iz nanoa.

Gaztela aldean -laian apenas egingo zuten edo-, borro ardiekin akordatzen dira han, artalde arre haietako bat akordura ekarriz.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 212. orr.

Paraje ihar elkor haietan sarri ikusi ohi da artzaintzan dabilen artzainik, ardi-borro arre horietako xorta batekin.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 202. orr.


borroi iz orbana.

Gero, non hitzaren gainean Espazioa idatzi du eta noiz gainean Denbora, bietan borroiak eginez.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 56. orr.

Pupitrean Goioren alboan eseri eta nire koaderno borroiz beteak, nire goma eta boligrafoak antolatu nituen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 291. orr.

Egunsentiarekin izarak jarri zizkieten gainean hilei, eta izaren zurian berehala zabaldu ziren tinta borroien moduko odol guneak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 352. orr.


borroka (ETCn 78.418 agerraldi; orobat burruka ETCn 329 agerraldi) 1 iz norbaitek edo talde batek beste norbaiti, zerbaiti edo beste talde bati garaitzeko, buru egiteko edo zerbait lortzeko egiten duen indarrezko ahalegina. ik borrokaldi.

Horrela deitu zuten Muhammad Ali (Cassius Clay) eta Joe Frazier boxealari ospetsuen arteko borroka.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 281. orr.

Gelatik jaitsi eta taldearengana iritsi nintzenean, Ubanberen eta Opinen arteko borroka ez zela hain arina konturatu nintzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 222. orr.

Mairuen aurkako borroketan gurutzea omen zen nafarren ikurra.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 38. orr.

Gero, meza bukatutakoan, lehia borroka bihurtzen zen, eta hamar edo hamabost mutilek elkarri erasotzeari ekiten zioten ereinotz adarra lantza edo ezpata moduan erabiliz, nor nagusi geldituko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 68. orr.

Bi hirien arteko borrokak, tarteko etenekin, 1202tik 1209ra iraun zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 280. orr.

Artur erregearen gazteluan izango dute borroka.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 15. orr.

Borroka hartan galdu zuen bizia arabiarrak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 84. orr.

Borrokek luze irauten zuten sarritan, ordu t'erdi ere bai kasurik muturrekoenetan, eta askotan hilda bukatzen zuen zakur galtzaileak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 154. orr.

Borrokak amaitu ondoren, 714. urtean bertan, Damaskora joan behar izan zuten bi agintariek.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 81. orr.

Borroka galdu eta, armada sakabanatuta, bakar-bakarrik aurkitu zen Rhin ibai zabalaren ertzean, godoak inguratuta ia erabat.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 146. orr.

Munstroen taldeak atzera egin zuen borroka galdutzat emanez.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 181. orr.

Borroka irabazten duenak nahi duena hartzeko aukera izango du.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 134. orr.

Lancelotek borroka geldiarazi, erregina askatu, eta esan zion: [...].  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 69. orr.

Borroka batean zauriturik, aspaldiko Isoldari deitzeko eskatu zion emazteari, senda zezan.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 18. orr.

Siriarren kontrako borroka.  Elizen arteko biblia   1 Erg 20,1 tit

Bere orokortasuna galdurik, alderdi baten, klase baten, aberri baten, estatu baten ongiak unibertsaltasun hori eskuratu nahi izan zuen, gaiztotzat zuen guztiaren aurkako borroka zuritzeko.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 37. orr.

Hire informaziorako, borroka guztiak ez hituen hitzartuak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 166. orr.

Putreen arteko borroka zen hura sarraskiaren banaketan!  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 65. orr.

Gogoaren munduan ere, Gizon Zaharraren aurkako borroka amaigabea deklaratu behar du joera maskulinoak.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 84. orr.

25 hildako buru erlijiosoek bultzatutako borroketan.  Berria - Mundua   2006-03-29

Gure borroka elkarte egituratik instituzio mailara pasatzea izanen da.  Berria - Harian   2005-01-15

Hiesaren aurkako borroka lehentasun bilakatu da munduan.  Berria - Gaiak   2004-07-16

Bigarren zirkuluan hegemonia lortzeko borrokan parte hartzen ez zuten eremuak zeuden, baina, hala ere, ahalmen ekonomiko garrantzitsua zutenak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 30. orr.

ik beherago 10.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Astero-astero milaka eta milaka biztanle hiltzen da gerrek eta borrokek jota Afrikan edo Asian.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 137. orr.

Ekintza bizkorrak eta Judako Amatziasen kontra eginiko borrokak "Israelgo Erregeen Kronika" liburuan daude idatziak.  Elizen arteko biblia   2 Erg 14,15

Jaunaren epaitegian maiz berdin epaitzen bazen, eta, beraz, usadioa ezaguna bazen, jaunak ukatu egiten zien borroka bi auzilariei, borroken emaitzen gorabeherek ohiturak alda ez zitzaten.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 219. orr.

Borroketan parte hartzera behartu dituzte, armak erabiltzen trebatu eta bortxatu, kolpatu eta lan egitera derrigortu dituzte.  Berria - Gaiak   2004-11-18

Jakina da "sumo" zalea dela eta beraz ikusi ditugu munstro horiek beren borroketan eta Jakes Haundia gustora.  Herria   2005-03-31

Borroketan hainbat paramilitar hil ziren.  Berria - Harian   2006-03-01

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Eskubide zibilen aldeko borroka handiak izan dira Estatu Batuetan eta beste toki anitzetan. Borroka garbia eskaintzen diat!  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 172. orr.

Borroka luzea izan zen, eta Mahai Biribileko zaldun gehienak hil ziren.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 120. orr.

Borroka laburra eta bortitza izan zen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 127. orr.

Beste enpresatik Titin-Zezeaga sartzen badira borroka eder baten mentura.  Herria   2001-02-15

Beti bezala borroka gogorra eta luzea, 4 pilotariak indar eta esperientzia haundikoak baitira.  Herria   2001-02-08

Borroka latz baten ondorioz, aingeruek deabruak garaitu, eta hauek sutara kondenatuak izan zituan, hori badakik.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 16. orr.

Eudonek lortu zuen, borroka gogorren ondoren, Pirinioetako bi aldeetako lurrek nolabaiteko independentzia izan zezaten Erresuma bisigotikotik eta Frankoen erresuma merovingiarretik.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 83. orr.

Borroka izugarria izan zen eta gizon asko erori zen hilik, alde bateko nahiz besteko.  Elizen arteko biblia   1 M 9,17

Borroka erabakigarria Danno-ura itsasoan gertatu zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 119. orr.

Zeren azken batean aurrez aurreko borroka zuzena beste biderik ez daukazu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 106. orr.

Aberri Eguna, borroka zibilaren eguna!  Herria   2005-03-17

Borroka sozialaren forma "eskandalagarri" batzuek "balioen krisia" ebidentzia osoan ipini dutenean.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 37. orr.

Borroka ekologista, baina, bestelako errebindikazioei lotuta joan da leku eta urte askoan; borroka antimilitaristari lotuta, esaterako.  Berria - Gaiak   2004-06-16

Borroka erritual batean besarkatuz, askatuz, jolas erotiko baten pare.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 119. orr.

Harry eta Dudley berehala hasi ziren borroka sutsu baina isilean, Morroien egunerokotasun monotonoan bizi izan da; emakume jostunen miserian, beharraren aurkako haien borroka alferrikakoan, fabriketako langileen pozik gabeko lanean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 37. orr.

Borroka armatua ez zela bide egokia Iparraldearentzat.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 9. orr.

Borroka armatua utzi eta soilik bide politikoari eutsiko dio IRAk.  Berria - Harian   2005-07-29

Duintasunaren aldeko altxamendua ez dela mito edo borroka galdu bat, behar-beharrezkoa dugun bizitza jarrera baino.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 15. orr.

Zer ari naiz borroka absurdo honetan, niri berdin zaidalarik?  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 145. orr.

Urak ukitu ere egingo ez zuen etxe bat bota zuten, urteetan urtegiaren aurka borroka eredugarria egiteagatik.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 100. orr.

Asmakeria hutsa da, eta hura adoratzeak sakrifizio gogorrak eskatzen ditu, berezko joeren aurkako borroka etengabeak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 97. orr.

Betiko borroka astuna eta neketsua.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 168. orr.

Ganorazko borroka baterako aukeratu dute gimnasioan.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 99. orr.

Berebiziko borroka izan zen, eta Ban leinukoek irabazi zuten.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 38. orr.

Asa eta Israelgo errege Baxaren artean etengabeko borroka izan zen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 15,32

Hemerotekak aztertuz gero, zakur borrokak eta boxeolari pasaitar gazte baten debutaren notizia ziren lehen orrialdeko notizietariko bi.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 42. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Isilik geratu ziren denak, borroka-hotsa entzun baitzuten eta gora zetozen oin-pausoak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 272. orr.

Kale eta korridoreetan barrena lasterka entzuten zitzaion, arrastoaren atzetik, gustura ehizaldi hartan; gero borroka soinua izan zen, hondo-hondoan, eta mutila itzuli zen, animalia eskuan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 278. orr.

Borroka-egunean bertan kristauak borrokarako prestatzen ari ziren.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 808. orr.

Borroka-zelaia orkoen eta gizakien gorpuek estalita gelditu zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 111. orr.

-Emaidak horretara aste pare bat; eta borroka-postu egoki bat bilatuko diat.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 30. orr.

Bat-batean, ez nuen sinesten gure borroka-metodoetan.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 97. orr.

Albait urrutienetik ari zen Joseluren borroka-saioa ikuskatzen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 136. orr.

Santxok esanda zekizkien borroka-ekintza gehienak ere esan zizkien, eta harriturik gelditu ziren denak barrez-barrez.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 79. orr.

Garai batean, Ulisesek hamabi borroka-aizkora ipintzen zitian lerro-lerro.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 150. orr.

Amatasuna emakumearen borroka-tresna ekonomiko gisa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 160. orr.

Itoitzekin Elkartasuna taldeak, berriz, ekintza zuzenaren eta baketsuaren alde egin du hasieratik, eta hori hartu du borroka tresna nagusitzat, beste hainbat borroka ildorekin batera.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 73. orr.

Han ez zegoen borroka-arrastorik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 295. orr.

Agiriz edo usadioz borroka-eskubidea zuten bilauek, beren jaunaren epaitegia faltsutzat jotzeko eskubidea ere bai baitzuten.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 231. orr.

Katalunian bertan ere, ez daudela inondik ere hemen ditugun esperantza-giroa eta borroka-nahia.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 210. orr.

Neu ere borroka-egarri nagok.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 118. orr.

Harresiak suntsitu ondoren, nafarren artean ez zela esperantzarik ez borroka-gogorik geratzen.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 26. orr.

Ezin zitekeela, uste baitzuen, borroka-arriskuetan lege onez sartu Zalduneria-Ordena hartu gabe.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 24. orr.

Emakume batek norbaiti bere aldezkaria izendatu gabe borroka-erronka egiten bazion, ez ziren jasotzen borroka-bahiak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 220. orr.

Borroka-asmoz atera badira ere, atzeman itzazue bizirik.  Elizen arteko biblia   1 Erg 20,18

Hazaribag-en gizon bat borroka-oilar askoren jabe zen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 153. orr.

Nafarroan borroka zakurrik ugariena rottweiler dugu.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 72. orr.

Borroka-antolatzaileek, berriz, zakur zaurituak zapuztu eta putzura botatzen dituzte.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 96. orr.

Zazpi Urteetako gerrakoan iritsi genuen borroka-maila, aurki gaindituko diagu oraingoan.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 74. orr.

Izan ere, masturbazioa da borroka-zaldia.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 38. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Polita litzateke horrelako historia bat idaztea, bai baitira alderdi jakingarri batzuk herri honetan, langile-borroken ohiko kontakizunetan ageri ez direnak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 82. orr.

Nazioarteko espezializazioa deritzana, oro har, merkataritza-borroka horien a posteriori egindako berrespena da.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 60. orr.

Kosme Damian Txurruka eta Nelson almirantea aipatzen dira itsas borroka hartako heroi nagusi bezala.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 135. orr.

Hegazkinlari ingelesen eta alemaniarren arteko hegazkin borroka izugarri bat ikusi dut.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 112. orr.

Pasaiako pabilioietako zakur-borroka klandestinoei begira.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 141. orr.

Hemerotekak aztertuz gero, zakur borrokak eta boxeolari pasaitar gazte baten debutaren notizia ziren lehen orrialdeko notizietariko bi.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 42. orr.

Agian ez zen halabehar hutsa zenbait urte lehenago, azoka hartara egindako lehen bisitan, labana-borroka bat ikusi izana.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 221. orr.

Informazioa zabaltzea izan zen hasieratik bere zeregina, jendea mobilizatzea eta, epaitegietan, urtegiaren kontrako lege borroka bultzatzea.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 13. orr.

Karrika borroka horietan trebatzen ari zen Txoko, harri, arrautza, tomate hiro eta koktel botatzen, besoek eman ahala eta ihes egiten.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 17. orr.

Ez al zuten ongi aztertu boterea zer den, botere borroka nola garatzen den eta politikan nola lortzen den arrakasta?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 41. orr.

Iraultza odoltsua amaitu zelarik, kemena ondoko hauteskunde borroketara bideratu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 195. orr.

Askapen-borrokak, hari esker, iritsi zuen bere xedea.  Elizen arteko biblia   1 M 3,6

Txilintxok, Tigre Lilitxok eta Wendyk sekulako sedukzio-borroka izango dute mutikoa lortu nahian.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 14. orr.

Neure baitako oinaze zahar batekin lotutako bihotz-borroka bat iradoki zidaten hitz haiek.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 63. orr.

Garai berean elkarrekin jolas-borroketan jardungo dute, gero benetako borroketan erabiliko dituzten jokabideak.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 97. orr.

Irakasle batzuen karikaturak egitea, neskekiko erlazioen zurrumurruak, ukabil borrokak Ikastetxeko patioan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 288. orr.

Urduri, adur sikua ahoan, gaztaroko lehenengo boxeo borroka hartan bezalaxe.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 16. orr.

-Boxeo borroketarako gorde beharko hituzke indarrak -erantzun zion Agirrek Joxanen eskua besotik kenduz-.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 29. orr.

Askatasun-borroka dela eta, Punjaben bi urte honetan 5.000 hilketa izan dira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 51. orr.

5 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Espainiako Segurtasunerako Estatu idazkari Antonio Camachoren arabera, herenegungo gertaerak «ez dira kale borroka» ekintzak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-13

6 (kirol gisa)

Bost proba ziren: stadion, luzera jauzia, disko jaurtiketa, xabalina eta borroka.  Berria - Kirola   2004-08-10

Borroka arte hori, dena den, kirola baino askoz gehiago da.  Berria - Kirola   2006-01-27

Motoan zihoan ekintzaile suizidak borroka librea ikusten ari zen jende multzoaren kontra jo, eta gainean zeraman lehergailua eztandarazi zuen.  Berria - Mundua   2006-01-17

7 irud/hed

Bi soldadu, dagoeneko, negarrez ari dira, eta beste biak malkoekin borroka latzean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 166. orr.

-Xakea joko bat baino gehiago duk, zeren gaua eta eguna duk... eta borroka bat duk, gauaren eta egunaren artean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 140. orr.

Hor dago beti buruaren eta bihotzaren arteko borroka, biei entzun behar zaie aldi berean; nola jakin, ordea, ziur unerik egokiena aukeratu dudan?  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 289. orr.

Gülbaharren bihotzean sentimendu-borroka latza zegoen piztuta.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 52. orr.

Aipatu dizut bertze nonbait neure barren borroka, eta jakinarazi dizkizut borroka haren atariko gorabeherak, noiz eta, artean, neure buruarekin bakean bizi bainintzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 195. orr.

Barne-borroka latza ari zen jasaten, eta ez zion bere buruari atsedenik ematen, harik eta bihotzean deliberatu zuena egitez bete arte.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 185. orr.

Pribatutasunaren eta segurtasunaren arteko betiko borroka da.  Berria - Gaiak   2004-11-14

Arrazoiaren eta fedearen arteko borroken erdian.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 92. orr.

8 (adizlagun gisa) borrokan.

Ametsetan sartu naiz, behako bat botatuz Gida-liburuan zabaldua zen Bidearen trazadurari, asmatzen nuela erromes sotila hiri hartan paseatzen, mendi honekin borroka, aterbe batean bere sentimentuen paperari eskaintzen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 34. orr.

Ekia eta laino astunak borroka ari zirela zirudien.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 22. orr.

Barne iraultza zailegia zitzaidan eta ez nuen nere buruarekin borroka aritzeko enbeiarik.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 40. orr.

9 borroka bide (ETCn 184 agerraldi; orobat borrokabide ETCn 16 agerraldi)

Testuinguru horretan, borroka bide berri bat zabaltzea erabaki zuten solidarioek Itoizko urtegiaren aurka.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 49. orr.

Iritzi genion jendea aski laster ohartuko zela borrokabide gogorrago batzuen beharra bazela.  Berria - Harian   2006-05-05

Epaiketa bera besterik erasotzen ez bazuen, apelazioa jasotako pareak bazeukala aukera egitea: auzia borroka bidez edo zuzenbidez garbitzea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 225. orr.

Lege salikoak ez zuen uzten buruz buruko borroka bidezko froga.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 205. orr.

10 borroka egin (orobat borrokan egin) ik borrokatu.

Erregearen alde borroka egitera joan zen Tristan, haren barkamena lortzeko. Nik boluntarioekin eskuz esku borroka egitea erabaki dut.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 18. orr.

Judako jendeak ere Jerusalemen alde egingo du borroka.  Elizen arteko biblia   Za 14,14

Arraza hau XVII. gizaldian zezenekin borroka egiteko sortua da.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 74. orr.

Leku horietan buruz buru egiten zuen borroka deabruarekin, honek ez baitzuen barne tentaldiz erasotzen bakarrik, baizik eta kanpotik ere izutzen baitzuen zarataz eta astinaldiz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 227. orr.

Moisesek esan bezala egin zuen Josuek eta borroka egin zien amalaktarrei.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 182. orr.

Egia esango diat, batzuetan sufritu egiten nian, ezin bainuen hemen zuekin batera borroka egin.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 101. orr.

Ahalegin guztiarekin egin behar diogu borroka odolzaleari, baina gu geu odolzale bihurtu gabe.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 63. orr.

Pentsatzen du horrela borroka egingo zenukeela bera konkistatzeko.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 88. orr.

Pinttok ez zuen borrokan egin nahi izaten.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 100. orr.

1964an, Cassius Clayek eta Sonny Listonek borroka egin zutenean.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 79. orr.

Kondena gogorregia zen hura, borroka egiteko aukera txikienik ere ez edukitzea.· Liburu hau itzultzea, beraz, borroka bi egitea izan da: batetik, liburuaren itzulpena bera.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 221. orr.

10 borrokan (ETCn 17.345 agerraldi) adlag

Bizitza osoa emango nuen gela hartan, egin nuen neure artean, idazten eta borrokan eta tinta isurtzen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 83. orr.

Bi munduak -Mediterraneoaren bi aldeetan- borrokan ari ziren. Ez gara sekula berriz borrokan ibiliko, esan zuen neskak.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 146. orr.

Berriro bere bidea aurkitzeko borrokan ari zela.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 333. orr.

Sarritan borrokan ibiltzen baitzen, ez hainbeste auzoan bertan, baizik eta urrun samarreko auzo zein herrietan, batek baino gehiagok probatuak zituen Marroren harramazkak.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 9. orr.

Neure buruarekin borrokan, zalantzak etortzen zitzaizkidan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 347. orr.

Gu baino arma hobeak zituen gudaroste baten kontra ari ginen borrokan.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 256. orr.

· Borroka batean aritzen da bi umeekin telebista itzal dezaten lortzeko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 13. orr.

11 kale borroka

Ez nuen sekula parte hartu kale borrokan edo ETAn, ezta fronte kulturalean ere.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 144. orr.

Kale-borrokako ekintzetan parte hartu izana leporatu zioten. Abertzaletasuna erakargarri egin behar dela, alegia, eta indarkeria eta kale borrokarena ez direla horretarako tresnak.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 115. orr.

Borroka armatuaren eta kale borrokaren aurka nago ni, guztiz, etikoki suntsigarri eta politikoki kaltegarri iruditzen zaizkit eta.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 105. orr.

Kale borroka egiten ari dena Ertzaintza da, etengabe.  Berria - Harian   2006-03-05

Kale borroka idurikoa hedatzen ari Frantzian.  Herria   2003-01-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

alde borroka (36); alde borroka egin (6); alde borroka egiteko (12); aldeko borroka (73); arte borroka (7); artean borroka (19); arteko borroka (146); arteko borroka bat (7); aurka borroka (33); aurka borroka egin (9); aurka borroka egiteko (6); aurkako borroka (147); azken borroka (14); baina borroka (29); barne borroka (27); bere borroka (27); beren borroka (11); beste borroka (19); bien arteko borroka (6)

borroka armatua (143); borroka armatua ez (6); borroka armatua utzi (9); borroka armatuak (21); borroka armatuan (12); borroka armatuarekiko (6); borroka armatuarekin (8); borroka armatuaren (82); borroka armatuari (37); borroka armaturik (8); borroka arte (6); borroka asko (9); borroka bahiak (7); borroka bat (47); borroka batean (28); borroka baten (15); borroka bide (10); borroka bidez (6); borroka bidezko (8); borroka bidezko froga (6); borroka bila (6); borroka bizian (8); borroka da (47); borroka da bide (8); borroka dela (18); borroka dela eta (6); borroka edo (7); borroka egin (120); borroka egin behar (27); borroka egin dute (7); borroka egin eta (10); borroka egin nahi (6); borroka egin zuen (9); borroka egin zuten (8); borroka eginez (6); borroka egingo (28); borroka egingo dugu (8); borroka egitea (27); borroka egiteko (66); borroka egiteko prest (8); borroka egiten (35); borroka egitera (22); borroka eguna (12); borroka egunean (6); borroka ere (17); borroka estua (7); borroka eta (81); borroka etengabea (7); borroka ez (41); borroka ez da (16); borroka ez dela (8); borroka ezin (6); borroka galdu (10); borroka gehiago (7); borroka gogor (15); borroka gogorra (28); borroka gogorrak (51); borroka gogorrak gertatu (14); borroka gogorrak izan (17); borroka gogorrak piztu (7); borroka gogorrean (8); borroka gogorren (6); borroka gogorretan (6); borroka gogortzea (6); borroka guztiak (10); borroka haiek (10); borroka handia (22); borroka handia egin (6); borroka haren (7); borroka harmatuari (13); borroka harmatuari uko (10); borroka hartan (20); borroka hasi (20); borroka hau (14); borroka hauetan (7); borroka honetan (16); borroka hori (43); borroka horiek (7); borroka horien (7); borroka horrek (12); borroka horren (16); borroka horretan (55); borroka horri (6); borroka hura (15); borroka ikaragarria (7); borroka ikustera (6); borroka indartu (6); borroka irabazi (12); borroka izan (45); borroka izan da (6); borroka izan zen (16); borroka izango (19); borroka izango da (8); borroka latz (6); borroka latza (36); borroka latza izan (6); borroka latzak (7); borroka leku (10); borroka luze (13); borroka luzea (21); borroka luzea izan (6); borroka modu (6); borroka molde (11); borroka mota (11); borroka nagusia (6); borroka oso (8); borroka politiko (10); borroka politikoa (17); borroka politikoan (9); borroka politikoari (8); borroka tresna (7); borroka zen (10)

botere borroka (9); da borroka (55); da borroka armatua (7); daramaten borroka (6); dela borroka (7); den borroka (16); dira borroka (9); dituzte borroka (6); du borroka (33); duela borroka (6); duen borroka (12); dugu borroka (11); dut borroka (6); dute borroka (18); duten borroka (8); edo borroka (11); egindako borroka (7); eguneroko borroka (8); ekin zioten borroka (6); ere borroka (23); eskubideen aldeko borroka (8); eta borroka (189); eta borroka armatua (9); eta borroka armatuaren (7); eta borroka egin (6); eta kale borroka (9); etaren aurkako borroka (7); etaren borroka (9); etengabeko borroka (10); euren borroka (7); euskal herriko borroka (6); ez borroka (9); ez da borroka (8); gure borroka (32); hainbat borroka (7); herriko borroka (6); izan zen borroka (10); izandako borroka (11); kale borroka (54); klase borroka (13); kontra borroka (20); kontra borroka egin (6); kontrako borroka (109); lehen borroka (10); lortzeko borroka (11); nolako borroka (6); terrorismoaren aurkako borroka (36); terrorismoaren kontrako borroka (19); urtegiaren aurkako borroka (7); zen borroka (41); zioten borroka (7); zuen borroka (32); zuten borroka (22)

aldeko borrokak (23); artean borrokak (9); arteko borrokak (86); arteko borrokak areagotu (7); arteko borrokak izan (14); arteko borrokak piztu (6); aurkako borrokak (28); barne borrokak (9); borrokak areagotu (13); borrokak areagotu dira (8); borrokak aurrera (9); borrokak ere (9); borrokak eta (35); borrokak ez (13); borrokak gertatu (12); borrokak gertatu ziren (10); borrokak hasi (15); borrokak hasi ziren (8); borrokak izan (56); borrokak izan dira (7); borrokak izan ziren (32); borrokak piztu (22); borrokak piztu ziren (17); ere borrokak (9); eta borrokak (41); gure borrokak (8); kontrako borrokak (12); terrorismoaren aurkako borrokak (6); zakur borrokak (10); ziren borrokak (15)

alde borrokan (47); alde borrokan ari (18); aldeko borrokan (65); ari da borrokan (8); ari dira borrokan (7); ari gara borrokan (6); ari zen borrokan (9); ari ziren borrokan (7); arte borrokan (7); artean borrokan (14); arteko borrokan (26); askatasunaren alde borrokan (6); askatzeko borrokan (7); aurka borrokan (36); aurka borrokan ari (7); aurkako borrokan (154); baina borrokan (6); batekin borrokan (9); bere buruarekin borrokan (6); beti borrokan (6)

borrokan ari (197); borrokan ari da (12); borrokan ari dela (6); borrokan ari den (9); borrokan ari dira (17); borrokan ari diren (22); borrokan ari zela (10); borrokan ari zen (20); borrokan ari zirela (8); borrokan ari ziren (22); borrokan aritu (41); borrokan aritu ziren (10); borrokan aritzea (9); borrokan aritzen (6); borrokan aurrera (6); borrokan dabil (6); borrokan dabilen (6); borrokan dago (7); borrokan egin (30); borrokan egingo (7); borrokan egiten (10); borrokan egon (8); borrokan ere (11); borrokan eta (36); borrokan ez (14); borrokan hasi (58); borrokan hasi eta (8); borrokan hasi zen (8); borrokan hasi ziren (14); borrokan hasteko (12); borrokan hasten (10); borrokan hil (20); borrokan ibili (18); borrokan ikusi (7); borrokan izan (6); borrokan jarraitu (25); borrokan jarraitu behar (8); borrokan jarraituko (29); borrokan jarraituko duela (6); borrokan jarraituko dugu (7); borrokan jarraituko dutela (6); borrokan jarraitzeko (18); borrokan jarraitzen (12); borrokan parte (19); borrokan parte hartu (10); borrokan sartu (16); borrokan sartuta (10); borrokan segitu (8); borrokan segituko (14); borrokan segitzeko (9); borrokan segitzen (11); borrokan tinko (7)

buruarekin borrokan (9); da borrokan (15); dira borrokan (11); elkarrekin borrokan (16); elkarrekin borrokan ari (7); elkarren artean borrokan (8); ere borrokan (20); ere borrokan ari (8); eskubideen alde borrokan (6); eskubideen aldeko borrokan (13); eta borrokan (66); etaren aurkako borrokan (19); etaren kontrako borrokan (8); euskararen aldeko borrokan (10); eusteko borrokan (21); gara borrokan (7); indarkeriaren kontrako borrokan (6); independentziaren aldeko borrokan (6); iparraldea borrokan (11); irabazteko borrokan (15); izateko borrokan (10); kale borrokan (12); kale borrokan parte (6); kontra borrokan (48); kontra borrokan ari (15); kontrako borrokan (95); lortzeko borrokan (19); mailari eusteko borrokan (16); oraindik borrokan (7); posturako borrokan (7); saihesteko borrokan (7); sailkatzeko borrokan (6); terrorismoaren aurkako borrokan (42); terrorismoaren kontrako borrokan (17); uefarako borrokan (6); urtegiaren aurkako borrokan (6); urtegiaren kontrako borrokan (11); zen borrokan (18); ziren borrokan (15); zuen borrokan (11)

aurkako borrokarako (11); borrokarako deia (9); borrokarako eta (8); borrokarako grina (29); borrokarako grina eta (6); borrokarako prest (37); borrokarako prestatu (6); eta borrokarako (29); eta borrokarako grina (7); kontrako borrokarako (8)

aurkako borrokarekin (7); kale borrokarekin (11)

aldeko borrokaren (17); arteko borrokaren (12); aurkako borrokaren (50); bere borrokaren (6); borrokaren aitzakian (6); borrokaren alde (7); borrokaren baitan (6); borrokaren bat (6); borrokaren berri (12); borrokaren bidez (19); borrokaren eta (9); borrokaren izenean (8); borrokaren ondoren (7); borrokaren ondorio (6); borrokaren ondorioz (19); eta borrokaren (21); gure borrokaren (12); kale borrokaren (16); klase borrokaren (7); kontrako borrokaren (30); terrorismoaren aurkako borrokaren (15); terrorismoaren kontrako borrokaren (8)

aldeko borrokari (11); aurkako borrokari (23); borrokari ekin (14); borrokari esker (19); borrokari eusteko (8); borrokari eutsi (8); borrokari eutsiko (8); ekin zioten borrokari (6); eta borrokari (9); kontrako borrokari (15); zioten borrokari (6)

borrokarik egin (7); borrokarik ez (10); borrokarik gabe (19); borrokarik izan (10); borrokarik nahi (6); ez zen borrokarik (10); zen borrokarik (10)

arteko borrokek (13)

arteko borroken (17); borroken berri (6); borroken ondoren (7); borroken ondorioz (29); eta borroken (14)

artean izandako borroketan (8); arteko borroketan (62); borroketan erredakzioa (11); borroketan eta (6); borroketan gutxienez (14); dira borroketan (13); eta borroketan (9); gertatutako borroketan (10); hil dira borroketan (12); hil ziren borroketan (15); hirian izandako borroketan (6); indarren arteko borroketan (7); izandako borroketan (63); soldaduen arteko borroketan (7); ziren borroketan (23)


borrokabide ik borroka 9.

borrokagile izond/iz borroka egiten duena.

Baina, borrokagileen berdintasunagatik, garaipenarekin bukatzen ez dena berez da etengabea; garaileek zelatan baitaukate beti ere arriskua, eta miraritzat hartu beharko genuke inor, oso indartsua izan arren, zahartzaroan hiltzea.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 71. orr.


borrokagune (ETCn 36 agerraldi; orobat burruka-gune ETCn 132 agerraldi) iz borrokaren gunea.

Bat-batean, Ukraina Mendebaldearen abangoardia dela esaten hasi dira, kontuan hartu gabe katolizismoaren eta ortodoxiaren borrokagune izan dela herrialdea.  Berria - Mundua   2004-12-26

Borrokagune bat baino gehiago dugu: esku-hartze instituzionala eta nazioartekotzea.  Berria - Mundua   2004-04-13

Quetta hiria 90eko hamarkadatik komunitate erlijiosoen arteko borroka gune odoltsua izan da.  Berria - Mundua   2004-03-03

Oraintxe bertan arrapaladan abiatu behar badugu, ezin dezakegu eraman zama handiegirik, borroka-gunera iristeko behar besteko janaria eta ura, besterik ez.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 84. orr.


borrokaide ik borrokakide.

borrokaizun iz borroka faltsua.

-Santxo anaia, borrokaizunen bat badiagu.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 129. orr.

Borrokaizun hau, horratik, mamuekikoa baldin balitz, eta halatsu da noski nik uste, inon izango al da horretarainoko saihets-hezurrik?  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 59. orr.

Bukaera ona, Don Kijote kementsuak haize-errotetako borrokaizun ikaragarri eta itxuragabe hartan izan zuena.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 35. orr.

Zoritxarreko borrokaizuna Don Kijoteri gertatu zitzaiona, Yanguastar anker batzuekin topo egin zuenean.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 49. orr.

-Lehen ere esan dizut, Santxo -Don Kijotek erantzun-, ezer gutxi dakizula borrokaizun-gai hauetaz; nik diodana egi-egia da, eta berehala ikusiko duzu.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 37. orr.


borrokakide (orobat borrokaide g.er.) iz borroka bereko kide den pertsona.

Don Carlos, borrokakideok, gure Errege da dagoeneko, eta ez beste inorena.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 212. orr.

Eskoziatik Monk jenerala -Oliver Cromwelen borrokakidea- etorri zen Londresera eta Oliver Cromwelen gustuko zen lehengo parlamentua desegin zuen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 223. orr.

Horren izenean nik neuk ematen nion baimena, heriotza eman ziezaion aspaldiko beterano bati, borrokakide bati, norberaren ideiako bati, gizon bati.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 257. orr.

Lagun ditu Itoizko Koordinakundean eta Itoitzekin Elkartasuna taldean borrokakide izandako asko.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 154. orr.

Pairatzen duten neure borroka-kide ohiak ez ditut, etsai arrunta bezala, trahitzen ahal.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 144. orr.


borrokalari (ETCn 3779 agerraldi; orobat borrokari ETCn 43 agerraldi, burrukalari g.er. eta burrukari g.er.) 1 izond/iz borroka armatu batean parte hartzen duena. ik gudulari.

Kanpaina hartan, Rifeko gerran bezala, barbaro borrokalarien indarra honetan egon zen: [...].  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 149. orr.

Inperio ekumenikoak estatu borrokalariak ordeztu ondoren, bortizkerialdiak ez dira erabat bertan behera geratzen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 315. orr.

Kosako nomada borrokalarien ohiko aliatuak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 195. orr.

Atsegin handiz izango ninduan soldadu borrokalaria.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 315. orr.

Martxoaren 11n Madrilen eginiko erasoen egilea Marokoko Talde Islamiko Borrokalaria izatea litekeena dela esan zuen atzo Espainiako Gobernuak.  Berria - Mundua   2004-03-31

Ez naiz ohiko gaiztagina, herriaren aldeko borrokalaria naiz; ni arrastaturik ere, milaka daude sasietan ene ordezkatzeko prest.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 47. orr.

Kondekorazio frantsesak, Erresistentziako borrokalari boluntarioaren gurutzea, Erresistentzian borrokatzeagatik deportaturikoen domina eta Borrokalariaren gurutzea, gordetzen zituzten hiru kutxatila xapalak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 55. orr.

Injustua da borrokalari bat hainbat urtez preso atxikitzea; iheslariak [...] gordean ibiltzera behartuak izatea; injustua da, hondarrean, hainbeste sufritzen duen populu baten gudari-talde aurrerakoienak gaztigatzea.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 90. orr.

Nire bi anaiak borrokalariekin elkartzera abiatu ziren mendietara.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 52. orr.

Hiru borrokalarirekin agertu zen; bizkarrean kalaxnikovak zekartzaten.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 97. orr.

Lehen lerroko borrokalariaren larderiaz baliatuz.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 225. orr.

Eskuinaldeko ertza pexmerga borrokalari kurduek kontrolatzen zuten.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 11. orr.

Aarschoteko Arnoldo kondea zegoela, germaniar inperioko hainbat tokitatik etorririko borrokalarien buru egiten zuena.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 150. orr.

Cromwelen "ironside" edo burdinazko saihets bilakatu zen, herriaren eta erlijio garbiaren aldeko borrokalari.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 218. orr.

Gutxi iruditzen al zaizkik zipaioek orain arte hil, saldu, atxilotu, torturatu dituzten borrokalari guztiak?  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 359. orr.

2 (izenondoekin)

Liburu berri batekin heldu zaiku Gatuzain argitaletxea: "Egun bat nere bizian", Bobby Sands irlandes borrokalari famatuaren presondegiko idazkiak.  Herria   2003-04-10

Muhajidin borrokalari islamiko heroikoek eraso bedeinkatua gauzatu dute Londresen.  Berria - Harian   2005-07-08

Afganistango gerrako borrokalari ohiek sortu zuten taldea 1993. urtean Peshawarren.  Berria - Harian   2005-03-08

Chasseurs delakoak, "xasurrak", borrokalari ausartak ziren, diziplina gutxikoak baina.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 41. orr.

Börs eraisteko gauza izan bada, borrokalari aparta da zaldun hori.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 24. orr.

Emazte: ez dinat uste Troiatik osorik iritsiko direnik akaiar adats-eder guztiak, troiarrak borrokalari apartak baitira; ez zakinat, bada, bizirik itzuliko naizen edo han galduko naizen.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 138. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Beren kemenagatik eta borrokalari-dohainengatik hamarka mutil gazte aukeratu zituen kontu handiz Hassanek ekialde osoan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 263. orr.

Suhartasunez, arma bat emateko eskatu nion, borrokalari-jantzi bat, eta bidal nintzala ekintza bat egitera.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 97. orr.

Borrokalari taldeak irakiarren indarrak zeuden mugako azken herrixkara lagundu zigun.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 99. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Garai hartan kale-borrokalariek teknika berria asmatu zuten.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 22. orr.

• 5 izond/iz borrokan aritzen dena.

Jarrera borrokalari eta kontentagaitz honek bere onetik ateratzen ditu kartzela-zainak, baina berak ez du etsitzen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 28. orr.

«Klase sindikatu borrokalarienak» Donostian dira, LABen eskutik.  Berria - Ekonomia   2006-03-11

Hiru adjektibo hauetara bildu zuen alkateak Carlosen nortasuna: irundar, maisu, borrokalari.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 127. orr.

Gogorra eta borrokalaria, taldearentzat jokalari oso garrantzitsua da.  Berria - Kirola   2004-10-09

Hots, [zakurrak] berenez ei dira oldarkorrak, borrokalariak, haserrekorrak.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 71. orr.

Batzuetan txakur txikiak ere aukeratzen dituzte, zakur borrokalariek entrenamendu pixka bat izan dezaten.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 93. orr.

Jira kezkagarri baten erdian hartzen ari zirela, beren ahots marrantarekin eta beren borrokalari beso mardul biluziekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 175. orr.

Zure jendearen buruzagi izateko bietako bat hautatu beharko bazenu, borrokalaria hautatuko zenuke, zolia eta argia, etsaiak garaitzeko kemena duena.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 65. orr.

Ezinegonak eramaten baikaitu, ezinegonak ekartzen, ezinegonak bihurtzen borrokalari, ezinegonak bakezale ere.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 101. orr.

Jiu-jitsuko borrokalariek egiten omen duten bezala.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 34. orr.

Horren eskuinean coryceum izenekoa (borrokalari gazteen trebatze-gela) eta ondoan conisterium izenekoa (atletek, olioz igurtzi ondoren, gorputzean harea emateko lekua).  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2550. orr.

Feminista sozialistatzat du bere burua, justiziaren eta askatasunaren borrokalaritzat.  Berria - Kultura   2004-06-25

Hala eta guztiz ere, Donatienek tinko jarraitzen du, borrokalari, intsumiso.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 53. orr.

Aspaldiko pausua zen kontrabandistentzat, eta karlistadetan, gerra zibilean eta Francoren garaian ere borrokalari askok egin zuten handik ihes.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 251. orr.

1971n, New York hiriko Madison Square Garden gela erraldoian, Joe Frazier borrokalariaren kontra galdu zuen bere munduko koroa.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 285. orr.

6 (izenondoekin)

Ni borrokalari izugarria nintzen, eta bat-batean amorrazioak jotzen baninduen, keinu azkar bat egin eta gai nintzen edonor lurrera bota eta oinak bizkarrean jarrita uzteko.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 13. orr.

Jon Idigoras borrokalari nekaezina hil da.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 118. orr.

Velenori oldartu nintzaion borrokalari menderaezinaren keinuak eginez.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 169. orr.

Liubaren begi liluratuen aurrean gizaki ñimiño batzuk agertu ziren, izugarri gazteak, amarik eta aitarik gabeak, etsai zuten mundu honen kontrako eta amets zuten munduaren aldeko borrokalari sutsuak.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 166. orr.

Borrokalari ausarta da erlea; bere biziaz ordainduko du erasoa, bortizkeriaren neurri zehatza erakutsi nahi balu bezala.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 113. orr.

Liztorra, finean, oldartzailea da, borrokalari sutsua.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 94. orr.

7 (hitz elkartuetan)

Taekwondo borrokalariak ez du eraso egin behar.  Berria - Kirola   2006-01-27

Thailandiako borrokalariak eta Japoniako karate borrokalariak lehiatzen ziren, bakoitza bere teknika eta estilo propioak erabiliz.  Berria - Kirola   2004-12-28

8 irud/hed

Gustatzen zitzaidan Lauaxetaren malenkonia borrokalaria.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 296. orr.

Hedwigek eta Errolek interes handiz begiratu zuten Harryk nola eusten zion besartean liburu borrokalariari,  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 16. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldeko borrokalari (7); aurkako borrokalari (4); borrokalari aparta da (3); borrokalari bat (9); borrokalari baten (4); borrokalari eta (3); borrokalari etsai (3); borrokalari guztiak (6); borrokalari hutsa (3); borrokalari islamistak (4); borrokalari sutsua (3); borrokalari sutsuak (3); eta borrokalari (15); etsai borrokalari (3); euskal borrokalari (7)

borrokalaria da (7); borrokalaria eta (4); eta borrokalaria (7); islamiko borrokalaria (7); talde islamiko borrokalaria (7)

aldeko borrokalariak (7); askatasunaren aldeko borrokalariak (3); bi borrokalariak (3); borrokalariak eta (4); esku gorrien borrokalariak (3); eta borrokalariak (6); gorrien borrokalariak (3)

borrokalarien batasuna (8); borrokalarien batasuna talde (4); borrokalarien batasunak (10); borrokalarien batasunaren (3); flnc borrokalarien (16); flnc borrokalarien batasuna (6); flnc borrokalarien batasunak (6); flnc borrokalarien batasunaren (3); frontea borrokalarien (4); frontea borrokalarien batasunak (3)

aldeko borrokalaritzat (3)


borrokaldi (ETCn 2.033 agerraldi; orobat burrukaldi ETCn 13 agerraldi) 1 iz borroka saioa.

Ebroko Borrokaldian ere parte hartu zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 110. orr.

Greziako poema epikoetan bezala hiru heroiren gatazkara soilduko bagenu Poitiersko borrokaldia, eta bakoitzaren portaeraren azterketa egingo bagenu, lehenengo Abd al-Rahman ibn abd Allah al-Gafiqiri begiratuko genioke.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 84. orr.

Zirko ikuskizunak ere gustuko zituen, hauen artean gladiadoreen borrokaldiak, kristauentzat debekatuak izan arren.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 9. orr.

Ez dadila etor gurekin gudura; borrokaldian ez ote zaigu, gero, etsai bihurtuko?  Elizen arteko biblia   1 Sm 29,4

Zaldun txit adoretsua ez zen aztoratu gainera zetozkion borrokaldiengatik, eta ez zuen adorerik galdu ere mundu honetako guda-zelaietan Jaunaren borrokak egin behar zituelako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 240. orr.

Zesar Borgia, adibidez, Mendavian hil zen, beamondarren kontrako borrokaldi batean.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 77. orr.

Urtarrilaren 14tik - urtarrilaren 24erat, Filipe BIDART eta Daniel DERGUYk, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak finkatu borrokaldian parte hartuko dute.  Herria   2005-01-20

Ez dut nik gerlari-izpiriturik, eta borrokaldi batean pentsatzeak soilik urduri jartzen nau.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 39. orr.

Borrokaldi berean, zibil bat hil eta beste bat zauritu zuten.  Berria - Mundua   2004-01-23

Euskaldunak bi borrokalditan nagusituz gero, Euskal Herrian jaun eta jabe geratuko ziren.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 106. orr.

Borrokaldiak eta gerra-zurrumurruak daude Iparraldetik Dagorlad zelairaino.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 82. orr.

Ekin, maitasunak eraginda, aurrean duzuen borrokaldiari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 937. orr.

2 (izenondoekin eta izenlagunekin)

38 karlista bolondresek galdu zuten bizia borrokaldi hits hartan. Gaur egungo historiako ikerketen arabera uste da gudaldi hori ez zela izan Frantziako historiak mito fundatzaile gisa magnifikatu duen borrokaldi izugarria.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 68. orr.

Borrokaldi basatiena geratzeko gotorlekurik gogorrena altxatu zuen, gaztelurik menderaezinena.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 92. orr.

Odola zuen arropetan, eta borrokaldi gogor baten seinaleak ageri zituen bere gorputz akituaren gune guztietan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 54. orr.

-Tira, hau lagunarteko borrokaldi txiki bat besterik ez duk izan, ezta Herfy?  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 144. orr.

Zalditegiko mandioa zaintzen zuten, eta gu, berriz, erasoka, mandioa geureganatzen saiatzen ginen; edo, bestela, borrokaldi luze gogorren bat egiten genuen belarretan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 27. orr.

Gero zakur bat askatu zuen, ekin zion hark hartzari, eta borrokaldi labur baten ondoren hartzaren larrutik zintzilikatu zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 59. orr.

Behin, borrokaldi garratz baten ondoren, Manyak alde egin zuen, eta atea halako kolpeaz jo zuen non leihoak ere dardaratu baitziren.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 132. orr.

Berotzeko sokan salto egiten dugu, bigarrenik gorputz atalak luzatzeko ariketak eta gero teknika, potentzia, indarra lortzeko ariketak egin ostean, batzuetan borrokaldi kontrolatuak egin ohi ditugu.  Berria - Kirola   2004-12-28

-Estadioetan, gorputz-jokoetan lehiatzen ziren atletak; plazetan, berriz, hitzezko borrokaldietan jarduten.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 181. orr.

Txapelketaren lehen borrokaldian arma bigunak erabiliko dituzte, bi eskuz atxikitzen den ezpata edo esku bakarrez atxikitzen den makila luzea.  Berria - Kirola   2004-05-27

3 boxeo eta kideko borroka saioa.

Dantzaldi bat eta borrokaldi batzuk antolatu nahi ditugu koartelean Gabonetarako, boxeolaririk aurkitzen badugu.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 428. orr.

Borrokaldi bakoitzak ez zuen hamar minutu besterik iraungo, asalto koxkor bi.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 154. orr.

Mike Tyson 38 urteko boxealariak borrokaldi bat egingo du laster.  Berria - Kirola   2004-07-30

47 aldiz igo da ringera eta 38 borrokaldi irabazi ditu.  Berria - Kirola   2004-11-11

"Ibar Ezkerreko boxeolari gazte eta etorkizun handikoek osatuko dituzte soirée honetako beste borrokaldiak" izaten zen esku-orrietan azaltzen zen testua, letra xeheegiz gainera.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 54. orr.

Ukabilketako borrokaldi guztiak irabazi zituen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 110. orr.

-"Emaiok, pulga, emaiok!" esaten zidan entrenatzaileak behin eta berriz borrokaldietan.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 99. orr.

Atzeratu nuen kapelua garondo aldera, miazkatu nuen neure ezpainetako garagardo-aparra, telebistako boxeo-borrokaldiari begira, kai-zamaketariak nituen inguruan, beltzak gehienak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 94. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ageri ziren borrokaldi (3); beste borrokaldi (3); borrokaldi bat (7); borrokaldi bat izan (3); borrokaldi batean (11); borrokaldi gogor (5); borrokaldi gogor baten (4); eta borrokaldi (4); gertatutako borrokaldi (3); ziren borrokaldi gogor (3)

borrokaldia hasi (3)

borrokaldiak izan (3)

gertatutako borrokaldietan (3)


borrokalditxo iz borrokaldi txikia.

Borrokalditxoak ximurtutako ikurrinetatik eskua pasatu eta pasatu ari da, lisatu nahian.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 62. orr.


borrokaleku (orobat borroka leku) 1 iz borroka gertatzen den lekua.

Luze gabe, denak denen aurkako borrokaleku bihurtu zen taberna kezulo hura.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 214. orr.

Txapeldun federalak oholtza gainean zerraldo eroritako erraldoiari errukiz begiratzen dion bitartean, jendetzak sekulako oihua altxarazi duen: gizon bat igo da borrokalekura.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 162. orr.

Deitu zieten herriko umeei eta agureei, gizon eta emakumeei etortzeko eta berehala antolatu zuten borrokalekua hondartzan.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 87. orr.

Borrokarik gogorrenak ez omen zituen borrokaleku gainean egiten.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 24. orr.

Propaganda-tresna, munduko botere politikoen borrokalekuan arma berri gisa komunismoak martxan jarri zuena, bere erabiltzaile berriek ez zuten ex nihilo sortu.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 247. orr.

Borrokalekura jaitsi ginen indarrak neurtzera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 175. orr.

Aukera izan zuen horretarako, bai 1848ko iraultzan, bai Parisko komunan, 1871n, Parisen egon baitzen bietan, baina borroka lekuetatik urrun.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 15. orr.

2 irud/hed

Etengabeko lehia batean gaude eta sindikalismoak borrokaleku inportantea du lan zentroetan enpresariei boterea borrokatzeko.  Berria - Ekonomia   2004-05-16


borrokarazi, borrokaraz, borrokarazten du ad borrokatzera behartu.

Hirurehun haiek adarrak jotzen ari ziren bitartean, elkarren kontra borrokarazi zituen Jaunak madiandarrak.  Elizen arteko biblia   Epa 7,22

Zakur hauetako batzuk lau hilabeteko kumeak zirenetik entrenatzen zituzten beste zakurren kontra borrokaraziz.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 154. orr.


borrokari ik borrokalari.

borrokatoki (orobat borroka toki) iz borrokatokia.

Borrokatokitik ihes egiten zuen jendeak adierazi zigun batailoia non zegoen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 95. orr.

Gipuzkoan, Pasai Antxon, Errenterian, Oiartzunen eta Astigarraga inguruetan omen dira [zakurren] borrokatokiak.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 89. orr.

Gerran zaude berarekin, eta, beste edozein borroka-tokitan bezala, taktikaren jokoa dabil zuen arteko giroan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 58. orr.

Borroka-tokiak I Gerratean; bata Polonian, Frantzian bestea.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 55. orr.


borrokatu (ETCn 17.634 agerraldi; orobat burrukatu ETCn 36 agerraldi), borroka(tu), borrokatzen 1 da ad norbait edo zerbait menderatzeko edo ezeztatzeko bitartekoak erabili.

Errenda hadi, baina borroka hadi; garaitzeko indarrik ezean, izan beza aihertzeko indarra.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 92. orr.

Satanasek ez zion gizon honi tentaldiez bakarrik erasotzen, baizik eta gorputzez gorputz ere borrokatzen zen berarekin.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 355. orr.

Gerra Zibilean, errepublikaren alde borrokatu zen.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 39. orr.

Jauna borrokatuko da zuen alde.      - 0. orr.

Badut zeren alde borrokatu, badut zer sinetsi.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 60. orr.

Mugimendu ekologista edo bakezaleek, edo bazterketaren eta pobreziaren aurka borrokatzen direnek.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 55. orr.

1778an Frantziak hitzarmen bat sinatu zuen Ameriketako matxinoekin Ingalaterraren aurka borrokatzeko.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 9. orr.

Ez zegoen demonio haien aurka borrokatzeko modurik, jira eta buelta ibiltzen baikinen, eta berriro behin abiatutako tokira itzultzen ginen esku hutsik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 122. orr.

Gerrako gidaritza haiek [maiordomoek] izan arren, erregeak ziren armaden buru, eta maiordomoa eta nazioa erregeen esanetara borrokatzen ziren.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 315. orr.

Orduan ikusi genituen benetako heroiak, azken odol tantaraino borrokatu zirenak.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 191. orr.

Borroka zaitez, seme maitea, ni borrokatu naizen baino kementsuago borroka zaitez, hil aurretik entzun ahal izan dezazun Askatasunaren karilloia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 329. orr.

Borroka gaitezen zerratzea iragartzen eta emazteak lanetik kanporatu dituen plan sozial honen aurka.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 196. orr.

Bilaua, epaia faltsutzat jota, zaldun baten kontra borroka ez zedin. maiordomoak erresumako administratzaileak izan ziren erregeen esanetara; eta gerrako gidaritza haiek izan arren, erregeak ziren armaden buru, eta maiordomoa eta nazioa erregeen esanetara borrokatzen ziren. zerikusirik ez zuen, ordea, ideologia falangistako euskaldunekin edo erreketeekin -hauek ere hamaika izan arren-; ezta gerran sozialisten edo beste ezkertiarren lerroetan borrokatu zirenekin ere.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 231. orr.

Zeren bi gauza gerta baitaitezke: lehen lerroan borrokatu behar izatea edo atzeko babes lerroetan borrokatu behar izatea.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 22. orr.

Biolentziaren "azkeneko arrazoia" abertzaletasuna da: hori da [...] borrokatu eta suntsitu behar dena!  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 85. orr.

2 (du aditz gisa)

Gure artean irabazle irtengo duenak Mike Zarandonaren kontra borrokatuko du.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 130. orr.

Tysonek Kentuckyn borrokatuko du gaur.  Berria - Kirola   2004-06-30

Danteren modura, bere hiriaren gainbehera borrokatuko du; horretarako hizkuntza eraberritu behar da eta euskarari eskainiko dio bizitza Gaineratzen zitzaidan tristezia borrokatzeko, Poeren narrazioen liburua zabaldu nuen.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 16. orr.

Gizonak atsegin zitzaizkion, eta bereziki emakumeak, zelaiak, zerua: baina ez nekea, kotxeen harrabotsa, karreraren egin beharra, eguneroko ogia borrokatu beharra, eginbideak, ordutegiak eta epeak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 29. orr.

Globalizazio neoliberala borrokatzen dutenak.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 120. orr.

Sinesmena hedatzeko eta superstizioa borrokatzeko hark eman ordenantza bakoitza zaflako bat zen gure inguruko jende ezjakinendako.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 114. orr.

Helburua ugalketa ez zen beste edozein adierazpen sexual gaitzetsi, borrokatu eta kulpabilizatu du kultura horrek.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 21. orr.

Bizitza osoa Euskal Herriaren alde eta gizarte bidezkoago baten alde borrokatu zuen Manuk.  Berria - Ekonomia   2004-10-27

Arerio ankerren aurka borrokatzen du negarrez, bere bisionearen aztarnak erauzi nahi baitizkiote.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 160. orr.

Kanguru ehiztari ohi honek Kosovoko Askapenerako Armadan borrokatu zuen 1999an.  Berria - Mundua   2004-08-25

-Eta Bartzino birigarro hori borrokatu ondoan, oporretan joanen gara Menorcara, jauna?  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 62. orr.

Osasunak ez du inoiz borrokatu Txapeldunen Ligan aritzeagatik, eta jokalariek badakite zerbait historikoa lortu dezaketela.  Berria - Kirola   2006-02-26

Hain zuzen, aukera hori zabaltzeko borrokatzen du ETAk.  Berria - Harian   2005-04-02

Iparraldeari dagokionez, berriz, euskal departamendua ofizialki onar dezaten borrokatuko du koalizioak.  Berria - Euskal Herria   2004-01-31

3 (adizlagun eta kidekoekin)

Honen andrea, Marie Coulomb, emazteen eskubideen alde azkarki borrokatzen da bere bizi guzian.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 29. orr.

Apez xahar-xahar bat, aspaldi hartan presondegian zebilena eta heriotza kondenaren kontra kartsuki borrokatu zena.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 92. orr.

Indar bete-betean gaineratu zitzaidan orduan nire monomania, eta alferrik borrokatu nintzen haren eragin bitxi eta eraman ezinezkoaren kontra.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 26. orr.

Badakigu ezin dugula irabazi, baina indartsu borrokatzera jotzen dugu beti.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 53. orr.

Gogor borrokatu zen faxismoaren kontra.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 286. orr.

Nire aitaginarrebaren heriotzaz mendeku hartzeko, zeina Somoko zelaian leial eta zintzo borrokaturiko borrokaldian gertatu baitzen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 52. orr.

Omsken bi mila soldadu baino ez zeuden, eta, ausardiaz borrokatzen baziren ere, merkatarien hirian atzera egin behar izan zuten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 198. orr.

Pazientziaz borrokatuko da ispiluen aurrean bere aurpegia salbu mantentzeko.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 112. orr.

Faltsutasun hura indartsuki borrokatu behar da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 257. orr.

Joek ankerregi borrokatzen zuen gazteago eta beldurtiago ginenon gusturako.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 27. orr.

Liuba grina biziz borrokatzen zen eta gogor oratzen zioten hatzei kosk egiten saiatzen zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 179. orr.

Bidal ezazue gizon bat, eta eskuz esku borrokatuko gara biok.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 47. orr.

Borrokaldi hartan, bi armadak, azkenean, besoz beso borrokatu ziren, eta berebiziko sarraskia bilakatu zen hura.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 110. orr.

Thérèson andreak etsi gabe borrokatzen zuen sakoneko gaitz baten kontra.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 162. orr.

Gudaroste horrekin, errukirik gabe odolez eta suz borrokatuko dituzte "euskal errebelde separatistak".  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 145. orr.

Izua baino gehiago, amorrua sentitu zuen, bidegabekeria hura indarrez borrokatzeko grina gaixtoa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 141. orr.

Bai herri bitxia, bere herria, ari zen bere buruarekin, etsaiaren kontra aitzurrez borrokatzeko gogotsu zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 187. orr.

Ez diat nor haizen jakin gabe borrokatu nahi.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 46. orr.

Pazientziaz borrokatuko da ispiluen aurrean bere aurpegia salbu mantentzeko.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 112. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alde borrokatu (61); alde borrokatu behar (6); alde borrokatu diren (4); alde borrokatu naiz (3); alde borrokatu zen (8); alde borrokatu ziren (5); alde borrokatu zuen (4); alde borrokatu zuten (3); arte borrokatu (12); arte borrokatu beharko (3); askatasunaren alde borrokatu (6); asko borrokatu (8); asko borrokatu beharko (4); aurka borrokatu (60); aurka borrokatu behar (9); aurka borrokatu beharko (5); aurka borrokatu zen (9); aurka borrokatu ziren (8); aurka gogor borrokatu (3); ausarki borrokatu (3); baina borrokatu (3); bakarrik borrokatu (3); batera borrokatu (5); bezala borrokatu (3)

borrokatu ahal (3); borrokatu arren (3); borrokatu behar (95); borrokatu behar da (10); borrokatu behar dela (4); borrokatu behar du (6); borrokatu behar dugu (5); borrokatu behar gara (5); borrokatu behar izan (20); borrokatu behar izatea (4); borrokatu beharko (34); borrokatu beharko da (3); borrokatu beharko du (4); borrokatu beharko dugu (4); borrokatu beharko dute (8); borrokatu beharko gara (4); borrokatu beharra (15); borrokatu beharra zegoen (4); borrokatu beharrean (3); borrokatu da (14); borrokatu den (4); borrokatu dira (13); borrokatu diren (7); borrokatu du (3); borrokatu dute (4); borrokatu egin (14); borrokatu egin behar (7); borrokatu egingo (3); borrokatu eta (36); borrokatu eta menperatu (3); borrokatu ez (5); borrokatu gabe (5); borrokatu gara (4); borrokatu ginen (8); borrokatu izan (3); borrokatu nahi (22); borrokatu nahi duen (3); borrokatu nahi ez (3); borrokatu naiz (10); borrokatu nintzen (6); borrokatu ondoan (7); borrokatu ondoren (12); borrokatu ostean (4); borrokatu zela (9); borrokatu zen (51); borrokatu zen eta (3); borrokatu zena (3); borrokatu zinen (5); borrokatu ziren (53); borrokatu zirenak (4); borrokatu zirenei (3); borrokatu zirenen (4); borrokatu zuen (12); borrokatu zuten (10)

da borrokatu (5); elkarrekin borrokatu (3); ere borrokatu (6); ere borrokatu behar (3); errepublikaren alde borrokatu (5); eskubideen alde borrokatu (7); eta borrokatu (17); eta borrokatu egin (5); eta gogor borrokatu (3); ez borrokatu (3); frankismoaren kontra borrokatu (3); gabe borrokatu (5); gehiago borrokatu (4); gerran borrokatu (7); gogor borrokatu (27); gogor borrokatu dute (3); gogor borrokatu ziren (7); haren kontra borrokatu (3); hori borrokatu (3); horren alde borrokatu (5); irabazteko borrokatu (3); kontra borrokatu (54); kontra borrokatu behar (14); kontra borrokatu beharko (3); kontra borrokatu beharra (3); kontra borrokatu zen (8); kontra borrokatu ziren (6); lerroetan borrokatu (4); lerroetan borrokatu behar (3); nola borrokatu (9); oso gogor borrokatu (3); unera arte borrokatu (3); urtez borrokatu (4); zer borrokatu (3); zeren alde borrokatu (3); zertarako borrokatu (3)

borrokatua izan (11); borrokatua izan da (5); borrokatua izan zen (5); borrokatua izango (3); borrokatua zen (8); eta borrokatua (5); oso borrokatua (3); partida borrokatua (8); partida borrokatua izan (6)

alde borrokatuko (14); alde borrokatuko gara (4); arte borrokatuko (4); aurka borrokatuko (15); borrokatuko da (17); borrokatuko dela (7); borrokatuko dira (11); borrokatuko direla (8); borrokatuko du (8); borrokatuko dute (6); borrokatuko dutela (4); borrokatuko gara (21); borrokatuko garela (3); borrokatuko naiz (9); borrokatuko zela (4); borrokatuko zen (4); elkarren aurka borrokatuko (3); gogor borrokatuko (7); haren kontra borrokatuko (3); izateko borrokatuko (3); kontra borrokatuko (12); lortzeko borrokatuko (5)

alde borrokatuz (3); aurka borrokatuz (5)

alde borrokatzea (12); aurka borrokatzea (13); borrokatzea da (4); borrokatzea dela (5); borrokatzea eta (7); eskubideen alde borrokatzea (3); eta borrokatzea (4); horren alde borrokatzea (3); kontra borrokatzea (8); terrorismoa borrokatzea (3)

alde borrokatzeagatik (6)

borrokatzeari uko (3); borrokatzeari utzi (7)

aldaketaren aurka borrokatzeko (5); alde borrokatzeko (22); alde borrokatzeko deia (3); alde borrokatzeko prest (4); arte borrokatzeko (3); aurka borrokatzeko (84); aurka borrokatzeko duen (3); aurka borrokatzeko estrategia (4); aurka borrokatzeko gauza (3); biluziarekin biluzik borrokatzeko (3); biluzik borrokatzeko (3); borrokatzeko asmoa (7); borrokatzeko asmoz (5); borrokatzeko aukera (5); borrokatzeko beharra (4); borrokatzeko deia (6); borrokatzeko deia egin (3); borrokatzeko duen (3); borrokatzeko eskatu (4); borrokatzeko estrategia (4); borrokatzeko eta (10); borrokatzeko gai (4); borrokatzeko gauza (7); borrokatzeko grina (3); borrokatzeko prest (19); borrokatzeko tresna (3); elkarrekin borrokatzeko (3); eta borrokatzeko (12); etsaien aurka borrokatzeko (4); gogor borrokatzeko (3); haren kontra borrokatzeko (3); horren kontra borrokatzeko (4); israeldarren aurka borrokatzeko (3); kontra borrokatzeko (48); lortzeko borrokatzeko (4); terrorismoa borrokatzeko (3); terrorismoaren aurka borrokatzeko (14); terrorismoaren kontra borrokatzeko (4); xedearen aurka borrokatzeko (3)

alde borrokatzen (50); alde borrokatzen den (7); alde borrokatzen diren (5); ankerren aurka borrokatzen (3); askatasunaren alde borrokatzen (6); asko borrokatzen (3); aurka borrokatzen (40); aurka borrokatzen den (4); aurka gogor borrokatzen (3); baten alde borrokatzen (3); borrokatzen ari (19); borrokatzen ari da (4); borrokatzen baziren (3); borrokatzen da (10); borrokatzen dela (3); borrokatzen den (18); borrokatzen den herri (3); borrokatzen dena (3); borrokatzen dira (13); borrokatzen diren (13); borrokatzen direnak (4); borrokatzen du (6); borrokatzen dugu (5); borrokatzen duten (3); borrokatzen eta (3); borrokatzen ez (4); borrokatzen gara (10); borrokatzen garen (6); borrokatzen jarraituko (5); borrokatzen jarraituko dugu (3); borrokatzen jarraitzeko (4); borrokatzen lagundu (3); borrokatzen naiz (5); borrokatzen nintzen (3); borrokatzen segituko (5); borrokatzen zara (3); borrokatzen zen (18); borrokatzen zen eta (3); borrokatzen ziren (26); borrokatzen zuen (4); eskubidearen alde borrokatzen (3); eskubideen alde borrokatzen (6); eta borrokatzen (10); gogor borrokatzen (9); herriaren alde borrokatzen (4); horren aurka borrokatzen (3); kontra borrokatzen (33); kontra borrokatzen ari (4); kontra borrokatzen diren (3); kontra borrokatzen zen (3); nola borrokatzen (4)

alde borrokatzera (11); aurka borrokatzera (12); borrokatzera behartu (4); borrokatzera etorri (5); borrokatzera joan (7); borrokatzera joan zen (4); kontra borrokatzera (16)


borrokatxo iz borroka txikia.

Mikelek kantu bateko baxu kolpeekin eten zuen borrokatxoa, hormetako arrautza kaxak dardara batean jartzeraino.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 21. orr.

Ni motibatuta nago, baina ez da erraza beti gogotsu egotea, hala ere, gure borrokatxoa izango dugu.  Berria - Kirola   2004-05-29


borrokatzaile (ETCn 40 agerraldi) izond/iz borrokatzen dena.

Elkarteen izaera berezia, errebindikatzaile edo borrokatzailea izango da; errebindikapen eta salaketa hori ekintza praktikoetan azalduko da.  Berria - Euskal Herria   2004-11-04

Homosexsualitatea hor egon da borrokatzaileen garaian, eta hori islatu izan nahi dut.  Berria - Kultura   2004-01-25

Borrokatzaileen ondorengoek ilea berdin daramate gaur egun ere, baina aspaldiko liskar hartan piztutako etsaigoaren garrak, gizalege britainiarraren elurren pean txingar bihurturik bada ere, bizirik dirau oraindik.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 173. orr.

Zatoichi, Kitano bera paper horretan, borrokatzaile itsua da.  Berria - Kultura   2004-01-25


borrokazale (ETCn 84 agerraldi) izond borrokaren zalea dena.

Jakin ezazu, Don Kijote Mantxako dela nire izena, zaldun ibiltari eta borrokazalea, eta pare-gabeko ederra den Dulzinea Tobosokoaren menpeko gatibua.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 40. orr.

Hortik jaio omen ziren zentauroak, jende borrokazale eta urduria, izaera erdi gizon erdi zaldizkoa dutena.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 44. orr.

Fronte Polisarioak axolagabetzat eta borrokazaletzat jo zuen Marokoko erregearen jarrera, Mendebaldeko Sahararako bidaia zela eta.  Berria - Mundua   2006-03-22

Aukeran ukitu akrata borrokazaleagoa zuen jendea, gazteagoak...  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 64. orr.

Nola uztartzen dituzu musikaren sentsibilitatea eta SSen izpiritu borrokazalea?  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 245. orr.


bort izond ezkontzatik at sortua. ik sasiko.

Gazte harenganako gorrotoak, bastart harenganako gorrotoak, nire aita odolezko, erregezkoaren seme bort harenganako gorrotoak arrazoiaren tokia usurpatzen zidan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 70. orr.

-Marotoren seme borta duk hau! -esan dit eskuineko besoa galdu berria zuen aldameneko bolondres suminduak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 256. orr.

2 irud/hed

Zuzenik gabea iruditzen zitzaidan "hamabi orduko" ipuin bort harekin egiten zuen konparazioa.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 146. orr.

"Balduin-en kronika"n apezpikuari aurre egiten dion zapatari heretikoa ere borta da, sasikoa.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 151. orr.


borta 1 iz atea.

Soldadu bat tente zegoen, borta aitzinean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 275. orr.

Hiriko bortaren gainean, Felipe II.aren denboretako orla eder higatuak hiriaren armak inguratuko zituen noizbait.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 85. orr.

Donostia utzi behar nuelarik, azken behako bat egin nion penintsulari, harean zoragarri zuri bilakatzen zen itsasoari, Urgull mendiari, eta hiriaren bortetan erre zituzten hiru komentuei.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 175. orr.

Harresiaren eta egoitzako bortaren artean, ikus zitekeen baratzea, amultsuki artatua.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 34. orr.

Borta idekitzen da berriz.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 118. orr.

-Ez nizun borta zabaldu behar.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 326. orr.

-Ez borta hets -erran zion, bakarrik-.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 118. orr.

Borta erdi zabalik zen, aski zuen sartzea eta nabala zorrotza papoan tanpez sakatzea.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 175. orr.

Borta guziak bortxatzen zituen, prefeturakoak, apezpikutegikoak, polizategikoak, auzitegikoak, herriko-etxekoak, bere mezuaren entzunarazteko eta behar zituen bultzaden ardiesteko.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 57. orr.

Zeruraino doan borta, zeruko atea.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 58. orr.

2 (izenondoekin eta izenlagunekin)

Eskailera batera ematen duen kotxeen borta handi honetarik sartu nintzen atzo.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 192. orr.

Sartzeko, borta lodi bat, burdinez azkartua.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 117. orr.

Gontz erraldoiekiko borta astun eta beilegiaren atzealdean desagertu baino lehen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 265. orr.

Une oroz zaindua zen etxe gibeleko borta apaletik sartu zen. Borta alimale hau, erreposki erreposki zabaltzen da eta erramu benedikatuak eskuetan sartzen da proosionea.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 54. orr.

Gaitzeko borta.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 58. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Borta leihoak hiru koloretako xingolaz apainduak zituzten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 220. orr.

Kaila kantuz ogipetik uztail agorriletan maiteaganik etxerakoan aurten entzun dut bostetan amodioak ninderabilela haren borta leihoetan.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 158. orr.

· Ordu arte eliza bortetan saltzen balin bazuten ainitzek, eta guhaurek ere gure haurrean Eskualduna kaseta, hasi zen HERRIA okindegi eta botigetan saltzen eta ez baitezpada apezaren saltegian.  Herria   2001-10-11

4 irud/hed

Zakila ausartak uzkiko borta jotzen zionean, berea sumendia bailitzan jario uher eta irakinetan lehertzen miresten zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 66. orr.

Ez dut nehori borta hetsi nahi.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 85. orr.

Idekizkitzu gure arimako begier akabantzarik ez dien denboraren bortak, nun gure arima eternalak gozatuko baitu sekulako urostasun bat, edo esperimentatuko betiko tormentu bat.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 194. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

borta aitzinean (6); borta zabalik (4); eliza bortan (3); eliza bortetan (3); eta borta (6)


bortaño iz atetxoa.

Aurkarien durduzamendua profitatuz, zabaldu zuen arin batean bere kupearen bortañoa, bultzatu ninduen barnerantz deus konprenitu ahal izan nezan baino lehen, itxi zuen kupea, jarri zen bere aulkian eta trostan partitu zen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 57. orr.

Jarritakoan honela egin zidan hitz kotxeroak, eskua bortañoaren giltzan zeukala: [...].  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 59. orr.

Utzi zaituenak erremusina eskatzen dizu bortañora hurbilduta.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 82. orr.


bortitz (ETCn 16.994 agerraldi) 1 izond ondorio edo eragin handia duena. ik indartsu; azkar; sendo; gogor. ant ahul.

Nik Jakes bortitza baino Frantxua eztia hauta nezakek.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 51. orr.

Queensberryko markesa gizon bortitza eta irrazionala zen, eta goi eta erdiko mailako klase puritanoko eta moral hertsiko beste kide askok bezala, izugarrizko gorrotoa zion semearen maitaleari eta honek irudikatzen zuen guztiari.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 12. orr.

Lehoi bortitzek ezin dute jasan ez ikusi oilarra, hegoak astinduz, gaua uxa-tzen eta bere abots gardenez egunari deitzen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 271. orr.

San Esteban katedraleko inguruetan berriki irekitako taberna ke eta aire ustelduz betetakoetan pilaturik, uxual bortitzak edaten zituzten, beren aberriaren zorigaiztoak aztoratu eta goibeltzen baitzituen.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 66. orr.

Pentsatzen zuen Seriojak ez zuela tabakorik edukiko, Verner bere ohiko te bortitzaz gabeturik egongo zela.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 62. orr.

Desgiroaren unerik bortitzena, 1997ko uztailean izan zen, Miguel Ángel Blanco zinegotziaren heriotzarekin.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 148. orr.

Lur-ikara arinak edo bortitzak, nola gerta.  Herria   2004-01-08

Zirimola bortitz hauek dena inarros dezaten, ekaitz aldakorrek asalda dezaten uzten du, berak lerrarazten ditu bere suak abio segurrean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 335. orr.

Sasoiko partida bortitzena irabazia!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 48. orr.

Ez izan jendetza horren beldur, ez kikildu horien eraso bortitzaren aurrean.  Elizen arteko biblia   1 M 4,8

Atzokoa partida bortitza izan baitzen, indarretik indarrera jokatua.Gudu bortitza izan zen izpirituaren eta sabelaren artean.  Berria - Kirola   2004-04-25

Ezerk ezin ditu halako ekintza bortitzak zuritu.  Berria - Ekonomia   2006-01-18

1919ko iraultzan esku hartze eraginkorra eta bortitza izan zuen, eta Al-Husain plazako tabako konpainiaren erreketa leporatzen zitzaion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 195. orr.

Gitarra eta bateria abio bortitz batek sarrera egin zion boz anfetaminiko maliziotsu bati.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 28. orr.

Izadien izadia eternala den bezala, zeinatik at ez dagoen parteak nora aldendurik, ez gainera jausiko zaien eta kolpe bortitzez desegingo dituen gorputzik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 327. orr.

Duela xuxen berrogoita-hamar urte, keinka huntan berean, biziki negu bortitza ginuen.  Herria   2004-02-05

Saturnon haize bortitzak izaten dira; 1.800 kilometro orduko abiadurakoak ere bai.  Berria - Gaiak   2004-06-30

Mendebaldeko haize zakar bortitzari haize beltza deitu izan zaion era berean, ekialdeko eguzki haize fin goxo eta ongarriari haize xuria deitzen zaio.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 145. orr.

Zakila sartu zidan bultzada bortitz batez.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 37. orr.

Bizitzaren igarotzea fisikoki sentitzen duzu, dutxa hotza azalean bezala, penetrazio bortitza erraietan bezala.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 146. orr.

Luze gabe, ordea, horretaz oharrarazi zioten enborrezko zoladurak eraginiko astindu bortitzek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 167. orr.

Emozio sinple, bortitz eta unibertsalak senti omen zitzakeen, baina jendearen jokabideko zirrara eta joko konplexuagoek txunditu egiten zuten.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 253. orr.

Hotzikara bortitz batek hartu ninduen orduan: hain bortitza, non iduritu baitzitzaidan ezen gorputza mila lekutatik arrailatu eta zatika erortzerat zihoakidala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 312. orr.

Izerdi usain bortitza nabari da.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 178. orr.

Akara-olio usain bortitza zerion lekuari.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 36. orr.

Argi bortitz batek itsutu du mutila.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 13. orr.

Gero, halako zirrara bortitza izan nuen bat-batean, non eseri beharra izan bainuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 313. orr.

Otoi, horren gaitzaldi bortitzak ez niri gehiago pairarazi; ezin segurta baitezaket jasanen ditudanik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 51. orr.

Euren bakuntasun trinkoagatik dira, beraz, indartsuak, eta hauen elkartze estuagoz bat egiten dute eta sendotasun bortitza erakusten.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 63. orr.

Bitxi begitandu zitzaidan, are barregarri xelebre, halako milandar azentu bortitzez adieraziriko helvetiartasun hura.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 149. orr.

Galako setakeria bortitz eta erasokor batez egiten zien aurre aitari eta anaia nagusiari.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 38. orr.

Zeruak, soa itsutzen duen urdin bortitz argitsua dauka.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 115. orr.

1929ko krisi bortitzaren kasua.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 66. orr.

Gauzek euren gorputz osoan diraute, haien uztardura desegiteko bezain indar bortitzak jo arte.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 47. orr.

Baldin ez bazintut jadanik maite, erratea baizik ez nuke, eta mundu guztiak laudatuko ninduke; baina, ondikotz, ni baino bortitzagoa da.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 299. orr.

Jendea hiltzen ari da, eritasunak joa, munduko anitz tokitan, eta goseteak inoiz baino bortitzago eta gogorragoak dira.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 16. orr.

Zein goriak eta zein bortitzak istant erabakigarri haiek... eta zein arretaz beteak, bertzalde, jaun André, kapitainari begia gainetik kentzen ez niola, ene bizia haren keinuetarik edo haren lehen hitzetik dilindan balego bezala...!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 509. orr.

Santxo VII.a "Bortitza" (Navas de Tolosakoa) legezko oinordekorik gabe hil zen, nahiz eta dirudienez hiruzpalau sasiko izan.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 211. orr.

-Segi aterpetxeraino, orain naiz zuekin -erran dio, imintzio behar baino bortitzagoaz.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 82. orr.

2 (adizlagun baten eskuinean)

Zakurra txikia zen, baina bortitza zuen zaunka, izugarri bortitza bere neurrirako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 53. orr.

Kapitainak, frantsesez apenas jakin eta, bibote gidak zorrozten zituela eta ahots dardararik gabe baina doinu ikaragarri bortitzez erantzun zion: [...].  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 270. orr.

Hitz hori, nahiz zuri sobera bortitza iruditu zaizun, ahulegia litzateke haatik, baldin nire malkoek eta nire hitzek bertze kausarik balute.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 98. orr.

Gogoan ukan behar dugu txinatar gizartea zinez bortitza eta zuzengabea zela.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 117. orr.

Zeure amak agertzen dizun fidantzia gutxia eta zurekin dituen jokabide arrunt bortitzek zilegitzen dute bertzenaz jukutria ttipi hori.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 267. orr.

Oroimenaren esklaboa baino ez da bere izatez asmoa, oldarrean sortua, guztiz bortitz, baina irautez eskasagoa.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 129. orr.

Jende guztiz zorrotz eta bertute guztiz bortitzeko horiei.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 119. orr.

Senar emakoiarekiko harreman liskartsu eta sarri bortitza gorabehera, beti izan zen haren lanaren defendatzaile irmoa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 56. orr.

Tribuno gaztearen sumina ezinago bortitza izan zen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 60. orr.

3 (adizlagun gisa) ik bortizki.

Nik bortitz bota nion: [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 320. orr.

Maianak bortitz so egin zion: [...].  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 68. orr.

Kirxa nagusiak mahaia bortitz kolpatu, eta oihukatu zuen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 23. orr.

Beste alde batetik errepresioaren oldarrak bortitz jotzen zuen.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 116. orr.

Bortitz jokatu zuten eta neke askorik gabe salbatu ahal izan zuten Badr erregea.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 85. orr.

Bortitz eutsi zion ate ostekoak eskutokiari eragin zionean.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 265. orr.

Baina bortitz adierazitako begi ukaldi eta keinu banak ulertarazi zioten azkenik paketa sakelan behar zuela sartu.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 228. orr.

Denbora egin zuten atea ireki arte, baina ireki zutenean, kezko poteak jaurtikiz sartu ziren, bortitz.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 111. orr.

Itzultzen direnean lehertzen da drama, jauna, ustekabean eta bortitz.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 58. orr.

Batzuetan bortitzago, besteetan lasaiago, baina etenik gabe asaldatzen dira giza grinak espirituaren kontra.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 382. orr.

Izar tzar bat gelan sartu eta bertan lehertu balitz baino bortitzago itsutu ninduen nire izen-abizenen aurreko J eskuz idatziak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 133. orr.

Jainkoaren izenean gelditzeko eskatzen zion, baina emazteak gero eta bortitzago jarraitu baitzuen, laguntza eske hasi behar izan zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 251. orr.

Birusa, bortitzen, Egiptora iritsi da.  Berria - Gaiak   2006-03-21

4 (-en atzizkiaren eskuinean izen gisa)

Pentsamenduaren bortitzak harritu ninduen, herioaren mehatxuak Joanes gaixoa izutu zukeen hein berean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 98. orr.

Lokamutsaren bortitzak kezkaturik geratu nintzen.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 153. orr.

Fanchen erleen eztia alkoholaren bortitzarekin egokiro ezkontzen zela baimentzen zuen ene aho sabaiak.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 120. orr.

Ukabilkadaren bortitzak zozoloturik utzi ninduen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 173. orr.

Ai, sentimendu haren bortitza...!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 483. orr.

Axolagabekeria ere ulertzekoa izango zen [...] baina harritu egin gintuen aurkakotasunaren bortitzak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 120. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldaketa bortitz (4); bezain bortitz (6); biziki bortitz (3); bortitz bat (51); bortitz bat bezala (3); bortitz bat izan (3); bortitz bat sortu (3); bortitz batean (10); bortitz batek (55); bortitz batek astindu (7); bortitz batek ereman (4); bortitz batek hartu (3); bortitz batekin (6); bortitz baten (17); bortitz batez (15); bortitz batzuen (5); bortitz batzuen bidez (3); bortitz eta (62); bortitz haren (5); bortitz hark (5); bortitz hartan (3); bortitz hau (4); bortitz hori (12); bortitz horiek (4); bortitz horrek (3); bortitz hura (7); bultzada bortitz (3); edo bortitz (3); egoera bortitz (3); ekaitz bortitz (5); ekintza bortitz (5); erantzun bortitz (4); eraso bortitz (7); eritasun bortitz (7); eritasun bortitz batek (5); eta bortitz (26); gaitz bortitz (4); gertaera bortitz (3); gizon bortitz (3); gogor eta bortitz (4); hain bortitz (10); haize bortitz (7); haize bortitz eta (3); horren bortitz (3); hotzikara bortitz (4); hotzikara bortitz batek (4); jo zuen bortitz (3); keinu bortitz (3); kolpe bortitz (13); kolpe bortitz batek (4); kolpe bortitz batez (4); mugimendu bortitz (4); oso bortitz (9); sentimendu bortitz (3); zuen bortitz (3)

aldaketa bortitza (5); atxiloketa bortitza (3); atxiloketa bortitza izan (3); baitzen bortitza (3); bezain bortitza (5); bortitza baitzen (3); bortitza da (18); bortitza dela (3); bortitza egin (10); bortitza egin zuen (7); bortitza egiteko (3); bortitza egiten (3); bortitza eman (5); bortitza eragin (5); bortitza ere (6); bortitza eta (28); bortitza etorri (3); bortitza ez (7); bortitza iruditu (4); bortitza izan (56); bortitza izan da (3); bortitza izan zela (11); bortitza izan zen (19); bortitza izan zuen (3); bortitza izanen (3); bortitza izango (4); bortitza izaten (3); bortitza jasan (3); bortitza jasaten (3); bortitza jo (4); bortitza jo zuen (3); bortitza salatu (7); bortitza salatu du (4); bortitza sentitu (3); bortitza zela (3); bortitza zen (9); bortitza zuen (4); da bortitza (4); ekaitz bortitza (6); ekintza bortitza (3); eraso bortitza (14); eraso bortitza jo (4); erasoaldi bortitza (3); erauntsi bortitza (4); errepresio bortitza (4); eta bortitza (24); eta bortitza izan (5); frango bortitza (5); giro bortitza (3); gogo bortitza (3); hain bortitza (15); hain bortitza ez (3); hain bortitza izan (4); haize bortitza (8); heriotza bortitza (3); irrika bortitza (4); izan zen bortitza (4); jarrera bortitza (12); jarrera bortitza salatu (5); jaurtiketa bortitza (3); kanpaina bortitza (3); keinu bortitza (4); kolpe bortitza (12); kolpe bortitza eman (3); lan bortitza (4); lehia bortitza (3); oso bortitza (12); oso bortitza izan (5); partida bortitza (3); pertsona bortitza (3); politika bortitza (3); sobera bortitza (3); tratu bortitza (3); usain bortitza (5); zen bortitza (6); zirrara bortitza (4)

are bortitzago (5); baino bortitzago (19); bortitzago bat (3); bortitzago eta (5); eta bortitzago (18); gero eta bortitzago (9); inoiz baino bortitzago (4); lehen baino bortitzago (3)

baino bortitzagoa (17); bortitzagoa da (7); bortitzagoa dela (4); bortitzagoa egin (3); bortitzagoa izan (6); bortitzagoa izango (3); bortitzagoa izango da (3); bortitzagoa zen (4); eta bortitzagoa (18); eta bortitzagoa da (4); gero eta bortitzagoa (8)

baino bortitzagoak (3); bortitzagoak dira (4); bortitzagoak eta (3); eta bortitzagoak (11); gero eta bortitzagoak (8)

aldaketa bortitzak (5); arras bortitzak (3); aski bortitzak (3); bortitzak dira (3); bortitzak direla (6); bortitzak direla medio (3); bortitzak edo (3); bortitzak egin (5); bortitzak egiten (3); bortitzak eman (3); bortitzak ere (6); bortitzak eta (14); bortitzak ez (7); bortitzak izan (13); bortitzak izan ziren (5); bortitzak izaten (3); bortitzak jasan (3); bortitzak jo (3); bortitzak ziren (6); egoera bortitzak (3); ekintza bortitzak (3); eraso bortitzak (16); erreakzio bortitzak (3); eta bortitzak (14); eta haize bortitzak (3); hain bortitzak (4); haize bortitzak (14); indar bortitzak (3); kolpe bortitzak (7); mugimendu bortitzak (6); oso bortitzak (4); protesta bortitzak (4); sarrera bortitzak (4)

bortitzaren aurka (4); bortitzaren aurrean (4); bortitzaren ondorioz (5); haize bortitzaren (3)

era bortitzean (5); eta bortitzean (3); modu bortitzean (8)

aise bortitzegia (3)

bortitzek eta (3); haize bortitzek (4)

bortitzen bidez (3); bortitzen ondorioz (3)

bortitzena abiatu (3); bortitzena izan (7); bortitzena izan zen (3); erasoaldi bortitzena (3); erasoaldi bortitzena abiatu (3); erasorik bortitzena (3)

bortitzenak ere (3)

kolpe bortitzez (6)


bortizgarri izond bortizten duena.

Zeren ama errespetatzen ez duen neskatxak ez baitu bere burua errespetatuko: egia moral hori hain da nire iduriko baliagarria non atsegin handiz eskaini baitut etsenplu bat arauaren bortizgarri.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 363. orr.


bortizka adlag (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Haserre nendin nahi zuten haiek, irainka oldar nintzaien, ostiaka eta mahai-kolpe bortizka.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 124. orr.


bortizkeri ik bortizkeria.

bortizkeria (ETCn 6.385 agerraldi; orobat bortizkeri g.er.) 1 iz indarkeria.

Eme-mundu horrek gaitzeko sarraskiak pairatu zituen: bortizkeria, bortxaketa, ebasketa, ohointza indartsu, erreketa, suntsiketa.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 88. orr.

Egun diot borroka armatuak ez duela deus onik ekartzen ahal eta ez dituela Euskal-Herria ez Euskara bortizkeriak salbatuko.  Herria   2003-04-17

Bortizkeriaren ondorioa bortizkeria, batak bertzea sorrarazten, bortizkeria bortizkerian alhatzen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 98. orr.

Herriko jendeak bortizkeriak eta lapurretak egiten ditu; dohakabea eta behartsua ustiatzen dituzte, eta bere eskubidearen kontra gogor erabiltzen dute etorkina.  Elizen arteko biblia   Ez 22,29

Nafarroako Gobernuak terroristatzat aurkeztu gintuen, baina haiek ari dira bortizkeria baliatzen.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 53. orr.

Arrisku handian jarriko lituzke goi-klaseak, eta bortizkeria eta indarkeria ekarriko lituzke Grosvenor Square ingurura.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 47. orr.

Askatasuna bortizkeriaren bidez jarri behar da indarrean; libertatearen despotismoaren garaia etorria da.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 180. orr.

Borrokaren bortizkeria gero eta handiagoa zen Pelennorko Zelaietan.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 146. orr.

Ordainean jaso dutena, ordea, poliziaren bortizkeria, isunak eta kartzela-zigorrak izan dira.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 67. orr.

Bortizkeria horren ez kondenatzeak, bortizkeria zuzena dela sinetsaraziz, bortizkeriaren premia biderkatzen du elur bola baten antzera.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 100. orr.

Eta nondik autoak kiskaltzeko bortizkeria hori?  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 10. orr.

Borrokalari ausarta da erlea; bere biziaz ordainduko du erasoa, bortizkeriaren neurri zehatza erakutsi nahi balu bezala.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 113. orr.

SNCF-ren eta epaileen bortizkeriaren aitzinean dugun bortizkeriarik gabeko jarrerak jendea harritzen du, eta interesa pizten du.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 68. orr.

Bortizkeriaren teknikak eta baliabideak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 152. orr.

Bake prozesuak euskal presoen amnistia eta bortizkeriaren biktima guztien onarpena ekarri behar du bukaeran.  Berria - Euskal Herria   2004-06-06

Alde guztien zuhurtziari egiten diot dei, bortizkeriaren gurpil zoroa geldiarazteko.  Berria - Mundua   2004-03-18

Hemen ere beharko zaie legeei jarraiki, baina obedientzia hau ez da izanen nehoiz baldintzarik gabekoa, herriaren sustenguak baitu bermatzen eta ez bortizkeriaren bortxak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 157. orr.

Galdeginen diot ene buruari, Gerlarik edo Bortizkeriarik gabeko politikarik ba ote den.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 36. orr.

Hannah Arendt-en arabera, eskuineko ala ezkerreko politika-ikerlariek onartzen omen dute bortizkeria ez dela boterearen erakusle argiena baizik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 154. orr.

Ohartzen ez bazen ere, nik jasandako bortizkeria garaipen pertsonaltzat hartzera bultzatzen ninduen.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 79. orr.

Hauteskunde kanpaina ere bortizkeriaz eta tentsio handiz josia egon zen.  Berria - Mundua   2006-02-08

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Haurrek bortizkeria fisikoa edo sexuala jasaten dutenean.  Berria - Euskal Herria   2004-11-25

Sedukzioa da gizadiak bidera dezakeen bortizkeriarik bikainena, inolako babes-ahalmenik gabe uzten du-eta seduzitua.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 154. orr.

Lan istripuak «etengabeko bortizkeria zuria dira».  Berria - Ekonomia   2004-04-29

Egoera soziala, bortizkeria harrigarriaren adierazgarria.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 131. orr.

Beharbada handitasunari, edertasunari zioten jaiera hura izanen zen, modu konpreniezin batez bortizkeria itsura jotzen zuena.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 147. orr.

Bortizkeria politikoak bazterrak nahasten dituenean, neurri polizialak hartzen ditu Estatuak.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 92. orr.

Bortizkeria ideologikoa jardun politiko bakartzat daukan modelo horrek jendeak, gazteak bereziki, nola eta zergatik erakartzen dituen galda lezake batek.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 90. orr.

Bortizkeria iraultzailea hobetsi behar da, humanismo mentura badaukalakotz.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 158. orr.

Eragin omen zioten neskari, hala zioen txostenak, bortizkeriarik gogorrena.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 136. orr.

Bide batez, etxeko bortizkeriak ere salatu zituzten.  Berria - Euskal Herria   2004-02-22

Emazteen aurkako bortizkeriarik ez eta Bortizkeria sexistarik ez izan ziren bertaratuen aldarrikapen nagusiak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-26

«Hitzezko bortizkeria» erabiltzea leporatu zien Paezek plataformako kideei.  Berria - Euskal Herria   2004-08-17

Gertatutakoa Euskal Herriaren aurka aplikatzen den «egiturazko bortizkeriaren ondorio» dela esan zuen Batasuneko ordezkariak.  Berria - Euskal Herria   2004-12-08

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bortizkeria seinaleak ageri dituela aurkitu da gorputza, eta ibaiko uretan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 171. orr.

Bortizkeria bideei uko eginik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 159. orr.

Deslilura politikoak eta bortizkeria giroak.  Berria - Kultura   2004-08-07

Sufritzen dugun bortizkeria egoerak bizitzako maila guztietan mututzen gaitu.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 157. orr.

Iraun borrokan bainan ez momentuko bortizkeri ekintza batean bainan luzaroko lasaitasun batean.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 69. orr.

«Bortizkeria ekintzak eragin ditu Jaurlaritzak», UGTren arabera.  Berria - Ekonomia   2004-10-23

Bortizkeria sorgune guztien kontrako borroka irmo bat eramateko.  Berria - Mundua   2006-03-04

Bakea bortizkeria gabeziatik hasten denez, «bortizkeria erabiltzen dutenen esku» dagoela dio.  Berria - Harian   2005-11-13

Najib Mekatik ere arbuiatu egin zituen «eraso hilgarri izugarria» eta batzuek beren gatazkak konpontzeko erabiltzen duten «bortizkeria hizkuntza».  Berria - Harian   2005-07-08

Baina beste bortizkeria mota bat da.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 109. orr.

Haren begirada ezagutu beharko nuen, bazuen, beharbada, lepoaldera burua makurtzeko modu xarmagarria [...] edo, inoiz, kortesiazko bi gezurren artean, bortizkeria une labur bat, berehala itotzen zuena.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 109. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Genero bortizkeria zeren sintoma da, zure ustez?  Berria - Euskal Herria   2004-09-24

Problema horien konponbidea ez da itxitura elektrikoak ezartzea, baizik eta justiziazko neurriak hartu eta terrorismo-bortizkeriaren sortzaile eta biktimen akabatzaileei eskuak lotzea.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 104. orr.

5 bortizkeriazko ekintza.

Chimere-ei galdegiten diegu bortizkeriak eta arpilatzeak gelditu eta armak utz ditzaten.  Berria - Mundua   2004-02-29

Ez da dudarik izigarriko urratsa gibelera eginarazten zaiola bortizkeria guztien gainetik lurralde guztietako bakea eta justizia bermatu behar dituen erakunde nagusiari.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 153. orr.

Gutxienez 8.000 lagun hil dira eta beste 600.000tik gora ihes egitera behartuak izan, Iturin gertatu diren bortizkerien ondorioz.  Berria - Harian   2005-09-24

6 bortizkeriarik eza

Baldintza pila bete behar du galdeketa demokratikoak; bortizkeriarik eza eta bazterketarik eza dira guztien artean garrantzitsuenak.  Berria - Harian   2005-11-13

Bakea ez da bakarrik bortizkeriarik eza; aitzitik, politika, gizarte, ekonomia eta kultura mailako eskubideen gainean eraiki behar da.  Berria - Euskal Herria   2004-05-07

Bortizkeriarik ezaren bide berriak bilatzen.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 159. orr.

7 bortizkeriaz adlag bortizkeria erabiliz.

Bortizkeriaz jokatu zuten poliziek.  Berria - Euskal Herria   2004-12-19

Haizeak, ordura arte gordeka ibili zen irail bukaerako haize hark, leihoak bortizkeriaz ireki, hegaldarazi errezelak eta, urrutiko berriak ekarriko balitu bezala, putz egin eta logelako gauza guztiak ukitu eta mugitu zituen.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 142. orr.

Taldeak harrapatu egin zuen, eraman zuten neska ibaira, estali zioten ahoa, eta bortizkeriaz eraso zioten.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 166. orr.

Ametsaren abiadura handitzen da: inoiz ikusi ez dudan bortizkeriaz oinezkoak harrapatu eta lurrera bota eta zauritu egiten ditut, txikitu.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 148. orr.

Abas osaba Kamilen apartamentuan babestu zen; eseria zegoen, eskuak gurutzaturik, noiz eta, bortizkeriaz, ate joka hasi baitziren.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 313. orr.

Bestea gertakarietan murgiltzea zen, bortizkeriaz eta malkoen, hasperen-inarrosien eta negar-zotinen eldarnioarekin.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 216. orr.

8 ez-bortizkeria

Ez-bortizkeriaren kultura bideratu.  Herria   2005-04-14

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arteko bortizkeria (3); aurkako bortizkeria (3); beste bortizkeria (3); bortizkeria alde (3); bortizkeria bukatzeko (3); bortizkeria da (5); bortizkeria erabili (4); bortizkeria erabiliz (4); bortizkeria erabiltzen (3); bortizkeria eta (27); bortizkeria ez (13); bortizkeria ez dela (4); bortizkeria ezin onetsia (3); bortizkeria gaitzetsi (3); bortizkeria guziak (3); bortizkeria hori (6); bortizkeria horren (5); bortizkeria kasuak (3); bortizkeria mota (4); bortizkeria pairatu (4); bortizkeria salatu (9); bortizkeria salatu du (3); bortizkeria salatu zuten (3); bortizkeria salatzen (4); bortizkeria salatzen ez (3); bortizkeria sexistaren (6); bortizkeria sexistaren kontrako (3); bortizkeria sexisten (3); bortizkeria zantzu (3); bortizkeria zantzu nabarmenak (3); da bortizkeria (6); duen bortizkeria (5); dute bortizkeria (4); edo bortizkeria (5); emakumeen kontrako bortizkeria (5); erabilitako bortizkeria (3); ere bortizkeria (4); eta bortizkeria (51); etaren bortizkeria (4); herrian bortizkeria (3); kontrako bortizkeria (6); poliziaren bortizkeria (4)

bortizkeriak eta (8); bortizkeriak ez (7); bortizkeriak ez duela (6); eta bortizkeriak (6)

bortizkeriaren aitzinean (3); bortizkeriaren alde (3); bortizkeriaren aurkako (4); bortizkeriaren aurrean (4); bortizkeriaren erabilera (3); bortizkeriaren eta (6); bortizkeriaren kontra (15); bortizkeriaren kontrako (4); bortizkeriaren ondorioz (3); bortizkeriaren salaketa (3); eta bortizkeriaren (17); udal bortizkeriaren (3); udal bortizkeriaren kontra (3)

bortizkeriari uko (5)

bidera dezakeen bortizkeriarik (3); bortizkeriarik bikainena (3); bortizkeriarik eta (3); bortizkeriarik ez (6); bortizkeriarik eza (3); bortizkeriarik gabe (7); bortizkeriarik gabeko (7); dezakeen bortizkeriarik (3); dezakeen bortizkeriarik bikainena (3)

bortizkeriaz eta (5)


bortizkeriazale izond bortizkeriaren zalea dena.

Morroi barren-beltz eta bihotz-makur hura fanatikoa, bortizkeriazalea eta koldarra zen, gustatu egiten zitzaion bere azioak kontatzea, ankerkeria erakusten zuen koldartasuna ezkutatzeko, zakarkeria tolesgabetasun-itxurak egiteko eta zitalkeria trebetasuna bailitzan adierazteko.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 150. orr.


bortizki (ETCn 2.474 agerraldi) 1 adlag indarrez, bortxa handiz. ik bortitz 3.

Hormak lehertzen direnean, eustormatik gora metaturiko ur-masa osoa maldan behera itsasora joaten da bortizki, eta luzaroan eutsitako indar horien askapenak hondamendi hirukoitza eragiten du.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 152. orr.

Maiztasun handiko soinu-uhin batek ura bezalako likido bat zeharkatzen duenean, uhinaren presio negatiboek bortizki eztandarazten dute edozein lurrun-burbuila, bolumena 1.000 aldiz handitzeraino.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 45. orr.

Brankak Golkoko Korronteko olatu berdexkak bortizki ebakitzen zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 41. orr.

Zirimola goriak hodei beltza zulatzen duenean, beraz, bat-batean halako suzko haziak bezala bortizki jaurtitzen ditu, oinaztuaren gar zeharkoia eginez.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 405. orr.

Naziek Europan egin zuten bezala, Hirohito Inperadorearen soldadoek bortizki okupatu zituzten Asiako herriak.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 178. orr.

Hamabortz egunez Alemanek bortizki erabili gintuzten.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 113. orr.

Bere maitearen izenaren aipatze huts ezustekoarekin, Abasi bihotza bortizki hasi zitzaion punpaka.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 55. orr.

Dakigunez, bortizki jo du gizonak bere amorantea.  Herria   2003-08-07

Dena dela eta oroz gainetik, gure dolüminik bizienak hain bortizki joak diren familier.  Herria   2001-02-01

Begitartea bortizki zafratzen zidala.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 56. orr.

Gehexanek andrea sorbaldetarik hartu zuen, eta bortizki inarrosi.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 52. orr.

Konstik, begiak zoli, bortizki jaurti zuen eskuineko ukabila, eta Tzaleren matrailean bete-betean jo zuen.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 61. orr.

Lehenik barkamena eskatu nion bezperan bortizki mintzatu nintzaiolakoz.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 178. orr.

Tanpez ohe gainetik zutitzeko partez, lehenik, ene besoetako hezur minberatuak bortizki torratu nituen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 27. orr.

Bortizki bazterrera bultzatu nuen eta etxean sartu nintzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 167. orr.

Katen ezpain itxien artean saiatu da bortizki mingaina sartzen.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 150. orr.

Orduan, bortizki sentitu nuen abentura bat nuela.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 81. orr.

Pipari hatsaldi luze bat egiten ziola, hura eskuan hartu, eta bortizki egotzi zuen biriketako kea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 509. orr.

Bihotza hain bortizki ari zitzaidan taupadaka, non hari baietza eman, ezin izan bainuen bertzerik egin.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 78. orr.

1978ko udazkenean, Konstituzioaren erreferendumean abstenitzeko deia egiten zituzten afixak pegatzen ari zela, inkontrolatu talde batek Ander harrapatu eta bortizki jipoitu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-10-23

Haien ahoak mugitzen eta haien zapatak lurra bortizki kolpatzen suma bazitzakeen ere, ez zuen deus entzuten.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 195. orr.

Inoiz sentitu ez nuen zerbait sortu zen nire barruan: amildegi hondorik gabe bat, bortizki erakartzen ninduena.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 132. orr.

Lehen tomo hori lurrikara baten antzekoa izan zen, bortizki inarrosi zuen errusiarren gogoa, ordu arte sekula ez baitzen idatzi Errusiako gizartearen hain kritika zorrotz, gordin eta mingarririk.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 10. orr.

Preso ninderamaten, preso, esku biak atzean bortizki loturik.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 188. orr.

Lehenengo orduetan enpresen balioek behera egin zuen bortizki.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 233. orr.

Pisu guztiek berez beherantz tiratzen baitute, grabitateari talkarik gehitzen zaionean, abiadura bibidertzen eta oldar hura indartzen da, ateratzen zaizkion oztopo guztiak bortizkiago eta lasterkiago alboratzen eta bere bideari jarraitzen diola.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 413. orr.

Berriro astindu nuen, bortizkiago orain, eta garrasi egin nion, erabat ikaratuta eta izu-laborriak jota: [...].  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 85. orr.

Etsitzear izanagatik, arma itxurako eskukiaren indarra hezurretan mantendu nion, are bortizkiago oraino.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 28. orr.

2 (beste adizlagun baten eskuinean)

Ohi duen bezala, judu gobernuak berehala ihardoki du eta biziki bortizki.  Herria   2001-05-24

Ez baitu alabainan nahi Serbiaren ganik berexi sobera bortizki, gauzak behar direla eztiki egin eta behar den denbora hartuz.  Herria   2001-04-26

Calimerek fraileak idatzi zion apezpikuaz, Mauleko Kolejioan 15 bat apezekin egin bazkari batean oso bortizki mintzatu zela: [...].  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 58. orr.

Aita (Semearengana hurbilduz, guztiz bortizki).  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 138. orr.

Barnean ziren "demoak" herrestan eta arras bortizki kanporat eremanez.  Herria   2004-01-15

Atea zabaltzen dute, sekulako harrabotsekin, gaineko zerrapoa, peko zerrapoa eskuz, eta erdiko zerrailua giltzaz, bi itzuli emanez aski bortizki.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 27. orr.

Denbora berean sasi-talde batzuk erakutsi dute ageri baten bidez aise bortizkiago nahi dutela plantatu geroari buruz.  Herria   2004-08-12

Bi gazte egundainokotan auziperatuak izan dira, auziaren ondotik preseski, batto baizik eta polizari oldartu zela frango bortizki, bestea "talkie-walkie" delako bat ebatsi nahi ukan ziola poliza-gizon bati.  Herria   2002-12-26

Sophie-ri itzultzen zaio, nahiko bortizki.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 147. orr.

Haize hura ene kontzientzian ezin bortizkiago sartzen zela eta ene azken zalantza hura hankaz gora jartzen zuela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 473. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arras bortizki (3); aurka bortizki (4); bat bortizki (6); batek bortizki (4); bihotza bortizki (3); biziki bortizki (4); bortizki astindu (3); bortizki atera (3); bortizki bota (3); bortizki erantzun (5); bortizki eta (6); bortizki hasi (4); bortizki inarrosi (3); bortizki jipoitu (3); bortizki jo (9); bortizki jokatu (4); bortizki jokatzen (3); bortizki jotzen (3); bortizki kendu (4); bortizki kexaturik (4); bortizki kolpatu (3); bortizki mintzatu (3); bortizki oldartu (3); bortizki torturatu (7); bortizki torturatu zutela (3); burua bortizki (3); da bortizki (4); edo bortizki (5); edo bortizki kexaturik (4); emanik edo bortizki (4); eta bortizki (27); ez bortizki (3); frango bortizki (5); hain bortizki (14); hoin bortizki (6); zein bortizki (3); zibilak bortizki (3); zion bortizki (6); zituen bortizki (3); zuen bortizki (9); zuten bortizki (3)

are bortizkiago (3)


bortizko
1 bortizko atorra

Nor hark keinu bat egin zielarik, Héracliusen gainera jauzi egin eta istant batean jarri zioten bortizko atorra; eta beltzezko jaunari begiratu zioten.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 79. orr.


bortiztasun iz bortitza denaren nolakotasuna.

Espresionismoarentzat emozioari loturik egon da luzaro adierazgarritasuna, haren bortiztasunean eta haren ezin besterenduzko izaeran.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 276. orr.

Terrorismoa terrorismo izan dadin edo, nahiago bada, bortiztasun edo gogortade politikoa terrorismo izan dadin, des-estatuak egina izan behar al du derrigor?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 151. orr.

Handik aurrera, Justinaren gorputzari zeriona egin zitzaion entzungarri, musika ezti gozoa, odolaren bortiztasuna zuena.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 156. orr.

Bazen berarengan bortiztasun moduren bat ere, idealismo mota ezohiko bat, gainerako guztiok munduko tentazioen aurrean hain ahul egiten gintuzten hanpuruskeriei eta desirei uko eginarazten ziona.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 259. orr.

Horratx amodioaren zoraldi betea, zeinaren bortiztasunak bere burua baitu galtzen eta gogoa eramaten etsi gaitzeko eginbidetara.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 74. orr.

Noiznahi gertatzen da baleak ur-lasterretik gertuegi iritsi, eta uraren bortiztasunak menderatzea.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 62. orr.

Andrésen indarra, Andrésen bortiztasun erakargarria, Andrésekin galdutako pasioa.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 147. orr.

Sentsibilitate handi gaitz haren bizi-bortiztasuna versus merkatari arima-tratante baten mainak eta jukutriak.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 216. orr.


bortiztu, bortitz/bortiztu, bortizten da/du ad bortitz edo bortitzago bihurtu. ik indartu; azkartu; gogortu; sendotu1.

bortu (ETCn 527 agerraldi) 1 iz ipar Pirineo mendialdea.

Bortuan du iragan bere biziko parterik haundiena: batean Gataanen, bertzean Zurtzain, etxeko artaldea zaintzen eta artatzen zuela.  Herria   2002-07-25

Huna beraz gu, autozko bidekariak, bortuari buruz abian, Behorlegi eta Garaziko mendian gora.  Herria   2005-06-09

Luze baino lehen espero zuen agindua, behin berriz bortura jotzeko eta bere dorreko talaiatik ikusten dituen mendiez harata egiteko.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 42. orr.

Maiatz hondarretan [...] bortura abiatzen zen, ardiak aitzinean, zintzarriak zohargi airean, hiriak eta herriak zeharkatuz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 42. orr.

Azkenik eta hobekienik botaluzea kondatu daukuna Manex Iturbide Ezterenzubiarra da, 91 urte ditu, artzain joan zen bortura hameka urtetan 1923-an, hamar urtez arizana da joko hortan.  Herria   2002-11-28

Hor dute ospatu duela zonbait egun kabalen borturat iragaitea.  Herria   2005-06-09

Gero, azaroan, bortutik jautsiko diren ardiei eskainiko dietela belarrak hazkurri aberatsa.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 15. orr.

Indietako urrez kargaturiko zamariek bortua zeharkatzen zutela Bidaxuneri buruz...  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 239. orr.

Biarnon, papisten erreboltak bortu aldeko ibarretan hartua zuen indarrik handiena.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 196. orr.

Biarnon, bortu aldeko ibar guztietan -Baretos, Aspe eta Ossau- Erroma zen oraino nagusi.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 279. orr.

Piztiek bezala erregebidea utzi eta bortuko ardibide pikoak hartu zituzten.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 46. orr.

-Bortuz haraindiko Nafarroara, nahiago baduk.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 205. orr.

Bi amikuztar izan ezik, denak bortuz haraindikoak ziren, Migelekin batean gerlan ibiliak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 64. orr.

Elurrak bortuetako pasabideak hetsi zituen, Frantziako lis lorearen eskuoihalik agertzen ikusi gabe Donazaharre aldetik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 69. orr.

Iratiko bortua.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 64. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bortu eskualdeko auzapezak bildu dira, Biarnoko Landa herrian; prestatzen ari den bortuari buruzko legea izan da aipamen nausia.  Herria   2003-05-22

Abenduan, esnetegien okupazioekin batera, justuki Ossau-Iraty sor-markaren erreklama ikus genezakeen telebistan, Pirinioetako goiztiriko argi zirrintak urdin-zohargi, ardiak lerro-lerro bortu marretan gora, artzaina buru.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 53. orr.

Gure bortu bideetan mendi eta oihan ederrez inguraturik, kantari gabiltzalarik, bertze mundu parterik badenez ere ez gira orroitzen, gure pentze bazterretako xoriak bezala gabiltz, ingurumenarekin xoraturik bizi.  Herria   2005-11-03

Biharamunean agorrilaren 14a goizeko 11 orenetan bota luzeko finalak, eguerditan bortu gasna lehiaketa, eta artzain batek erakutsiko du gasna nola egiten duen.  Herria   2005-08-11

Bortu gunetako ardi eta abere hazleek bi laguntza mota eskuratzen dituzte hitzarmen bereziaren barnean.  Herria   2003-08-14

Beldur da, Ossau/Irati gasnaren, mendi eta bortu ekonomiaren eta berdin beste sormarka guzien sinesgarritasunari ukaldi bat ekarriko diola erabaki horrek.  Herria   2005-11-24

3 (pluralean)

Zer ari ote ziren gure artzainak mendi eta bortuetan, ardiak antzutuak zirelarik eta udako egunak luze?  Herria   2002-11-28

Demagun arranoak bortuetan dabiltzala. Hala Bilbotik -ez itsasaldetik- begiratuta dago Sestao ezkerrean eta Algorta eskuinean, eta Mauletik -ez bortuetarik- begiratuta dago Altzai eskuinean eta Ligi ezkerrean. Bortuetan bainengoen, ahal nuenean errepideari zuzen jarraiki gabe, maldak eta zelaiak zeharkatuta bidea laburtuz, gailur haizetsuak igaro eta Lazar mendatera iritsi nintzen.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 7. orr.

Hemen konda dezagun gau batez Luzaideko bortuetan gertatua.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 219. orr.

I972an, egina izan dela oroitarri bat Ardandegiko ondoan: han dago gizon baten itxura, etzanik, bi bazterretan laguntzaile batzuekin: Cize-ko bortuetan Konpostelako bidari bat hila.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 33. orr.


bortx iz errusiar sukaldaritzako jaki bat.

Irri egiten zuten, aldi berean hiru edo lau hizkuntzatan mintzatzen ziren, musika eslaviarra entzuten zuten, bortx eta zakuskiak jaten zituzten eta vodka edaten zuten arrain ketuarekin.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 54. orr.


bortxa (ETCn 1.733 agerraldi; orobat bortxu g.er.) 1 iz indar gehiegikeria, indarkeria.

Indarkeria, bortxa eta esplotazioa eguneroko bihurtu dira herrialde indigenetan eta gobernuek «ezer gutxi» egiten dute haurrak babesteko.  Berria - Gaiak   2004-02-26

Obedientzia hau ez da izanen nehoiz baldintzarik gabekoa, herriaren sustenguak baitu bermatzen eta ez bortizkeriaren bortxak.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 157. orr.

Rgoeraren bortxak sorturiko estuasunaren korapiloa askatu nahian.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 69. orr.

Gu, lege zibilen mende bizi baikara, legeak exijitzen ez duen kontraturen bat egitera behartzen gaituztenean, bortxa horren kontra jo genezake legean babes harturik.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 174. orr.

Bortxa oro gaiztoa, perspektiba transzendente batean izan daiteke.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 30. orr.

Biak batean eta elkar indartuz agertu baldin bazaizkigu boterea eta bortxa gure azken mendean, ez genituzke halere nehoiz biak nahasi behar, zeren boterea baita gobernu edozeinen osagai nagusia; bortxa, aldiz, haren tresna edo lanabesa baizik ez.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 157. orr.

Kanadan, 1993an egindako ikerketa batek erakusten zuenez, andreen arteko hiruko batek bortxa sufritu zuen etxean.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 175. orr.

Herri askotan, besterik gabe, senarrari andrearen kontra nolabaiteko bortxa egiteko eskubidea onartzen zaio, baldintza batzuen barruan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 175. orr.

Ez zaio bortxarik egin behar, guztizko patxada erosoan utzi behar zaio eguratsean lehortzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 248. orr.

Afrikan eginiko ikerketek erakutsi dute GIBaz kutsatzeko arriskua hirukoiztu egiten dela tartean bortxa egon denean.  Berria - Gaiak   2004-12-11

Francesco gizon harroa, oldarkorra, sexuzalea eta menperatzailea zen, eta biolentzia eta bortxa erabiltzea zen gehien atsegin zitzaiona, agintea eskuan zuela erakustea.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 33. orr.

Auzokoei zergak ezarriz, beti bortxa erabiliz, Urrutiko etxeari itzuli dio garai bateko distira.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 88. orr.

Alejandro Mallona, 1937ko irailaren 4an fusilatua, bortxarik erabili gabe 1931n Gernikan Euzkadiko Errepublika aldarrikatu gura izan zutenen alkateen artekoa izan zen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 113. orr.

Baina ez zuen bortxa eta hertsapena erabiltzeko beharrik.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 111. orr.

Hots, ideologiarik ideologikoena, adierarik txarrenean: trapu literario koloretsutan beztitua, bortxa historiaren eta Estatu harrapariaren justifikazioa, arima profetikoaren mitologiaz erlijioso-mistikoki sublimatua.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 140. orr.

Heroismoaren miraria delako horrenbeste kortse fisiko eta mental, horrenbeste bortxa, zapalkuntza, zentzugabeko debeku, dogma, itomen, atsekabe, sadismo, konspirazio isil eta umilaziori eutsi dien edertasuna.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 84. orr.

Nintzena nintzen, inolako bortxarik gabe.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 35. orr.

Bortxaren zilegizkotasuna (morala), printzipioetatik definitiboki ebatzi ezina ikusi dugunez, ondorioetatik juzgatu ahal izateko ere dagoen zailtasun bakarra ez da politiko edo legal hori.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 90. orr.

Gaua ere izugarria izanen da haizearen bortxarengatik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 344. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Zoroaren aurka oldartu nintzen, eta bortxa handiz borrokatu ginen.  Berria - Harian   2005-03-24

Edozein ekintza iziturik edo beldurrez egina, ekintza gizatiarra eta morala da, aldiz ez da neholako ekintzarik, bortxa hutsez eginik, morala denik.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 89. orr.

Nazioarteko 40 artistaren lanak bilduko ditu, bortxa politikoaren eta artearen arteko harremanari buruz hausnartzeko.  Berria - Kultura   2004-01-13

Aitari ere bere alabatxo bakarrak sufritutako bortxa sexualaren bide beretik ari zitzaion.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 48. orr.

Milaka pertsona bortxa polizialaren kontra manifestatu dira.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 36. orr.

44 herrik bakarrik onartu dituzte, eta hauen artean 12 Hego Ameriketan daude, andreen etxeko bortxa hauen kontrako legeak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 178. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bestelako bortxa-adierazpenak ere badira.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 63. orr.

Herri honetako bortxa adierazpide guztiak lehenbailehen gainditu nahi ditugu, lehenbailehen prozesu demokratiko bat ahalbidetzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-04-25

Horrela uler daitezke bere pertsonaien bortxa-erasoak.  Berria - Kultura   2006-04-11

Gaitzetsi zutenez, Espainiak eta Frantziak presoen aurka daramaten «bortxa» politikaren aurrean «arduragabekeriaz» jokatzen dute erakundeetako agintariek.  Berria - Euskal Herria   2004-02-28

Ikaragarria da egun hartan izan ziren bortxa gertaeren errudun greba deitzaileak egitea.  Berria - Euskal Herria   2006-03-18

Horrek erran nahi du Boterea delarik, badela beti norbait gibeletik edo gainetik, jabea edo nagusia, agintzen duena agindu soilez edo behartzen duena bortxa bidez.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 154. orr.

Aldiz, zein erraza zen ni bezalako gazte ezerez bati lapurreta bat, bortxa bidezko lapurreta ere bai, egoztea.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 71. orr.

Azkenean, beste ondorio batzuk gizarte mailakoak lirateke: bortxa balioen transmisioa, bizitza kalitatea beheratzea, gizartean parte hartze txikiagoa...  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 178. orr.

4 indarra.

Haien beiretan zehar aretoetako argitasuna kanporatzen zen, lurrun mehe batez baheturik, eta, sute baten isla bailitzan, gauaren kontra talka egiten zuen bortxa handiz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 26. orr.

Begiz begi beste batzuetan, horixe zen nik haientzat nahiago nuen posizioa, zakila bortxa handiagoz sartzen da, biak aurrez aurre, arras polita da benetan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 119. orr.

Ni atseginez iraulka nenbilen, eta orgasmoak eztanda egin zidan bere bortxa osoaz, guztiz ahituta uzten ninduelarik.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 122. orr.

Une hartan, goizeko ordu batean, euria hasi zuen, eta berehala ur eta haize boladak bortxa gordinez jo eta bultza hasi ziren; zeruko suak itzaltzea lortu gabe baina.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 152. orr.

Ez da berdina kolpearen ondorioz aurrera egiten duguna, beste baten indar handiak eta bortxa handiak sakaturik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 113. orr.

Erran behar da bortxan ari zirela denak, lehenik Duhau bere 14 boteekin eta Istillarte, hau orratza bezain xuxena, halaber Kurutcharry hutsegin arazten ziolarik ere ezkerreko taula hegi hartan.  Herria   2003-09-25

5 bortxa atorra

Azken egunetan bortxa-atorra jarri behar izan omen zioten, zurrumurruek diotenez.  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 94. orr.

Pirateria [...]: Bortxa-atorrarik gabeko salerosketa, Jainkoak egin bezalakoxea.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 222. orr.

7 bortxapean adlag

Ez nehor ezar mehatxupean, ez bortxapean, ez beldurpean.  Herria   2001-01-11

Iparraldeko herriak, beraz, bortxapean daude, libre edo barbaro ez badira.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 28. orr.

Betiereko bakardadean, kartzeleroen mehatxu eta bortxapean, kondukzioetan jipoiak jasanez.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 91. orr.

8 bortxapeko izlag

1937 eta 1942ra artean, gutxien egon ziren urtean ia hogeita hamabost mila eta gehiena ia ehun milara iritsi ziren bortxapeko beharginok.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 39. orr.

Hainbat kintal azido pirubiko jariatu genuen, trogloditen duin zen tresneria batez ekoiztua, eta bortxapekoen duin zen lan-ordutegi batekin, eta horren ondoren nik bandera zuria altxatu nuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 249. orr.

9 bortxara

Horregatik ez da harritzekoa Poliziako bigarren burua eta bere azpikoa adierazpenak lortzeko xantaia egiteagatik ez auzipetzea, «bortxara bultzatzeagatik baizik».  Berria - Mundua   2004-02-22

Sei hilabete eman zituen han gogoaren bortxara.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 121. orr.

Nire gogoaren bortxara, San Ferminetako entzierroan baino estuago!  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 110. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bortxa bidez (3); bortxa eta (6); bortxa ez (4); eta bortxa (19)

gogoaren bortxara (3)

bortxarik egin (3); bortxarik gabe (8); inolako bortxarik (3)

bat bortxaz (6); bat bortxaz hil (3); batek bortxaz (3); bortxaz atera (3); bortxaz bezala (4); bortxaz elikatzea (3); bortxaz eta (14); bortxaz ez (4); bortxaz heldu (4); bortxaz hil (5); bortxaz ikasi (3); bortxaz kendu (3); bortxaz soldadu (3); denboraren bortxaz (3); edo bortxaz (3); eginaren bortxaz (3); erabiliaren bortxaz (5); eta bortxaz (19); ibiliaren bortxaz (3); ibiltzearen bortxaz (3); janaren bortxaz (3); joaren bortxaz (5); pertsona bat bortxaz (3); presoak bortxaz (4); uhainek joaren bortxaz (3)

bortxazko adierazpide (3); bortxazko adierazpide guztiak (3); bortxazko bat (3); eta bortxazko (5)


bortxadura iz bortxaketa.

Etorri datorkiona eta gero txertatu diona elkarrekin dabiltza inongo bortxadura edo karrankarik gabe.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 9. orr.


bortxaezin (ETCn 84 agerraldi; orobat bortxa ezin g.er.) izond ezin bortxatuzkoa.

Trajea gordetzeko jaki-gordailua aukeratu izateko arrazoia ondoren bakarrik ulertu ahal izan zen, toki hura, izatez, gela ia bortxaezina zela ikusi zenean.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 22. orr.

Ahaztu egin zituen onei zien gorrotoa, bere malko eta madarikazio guztiak, bere gordezuloko bakardade bortxaezinean emandako urte luzeak.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 167. orr.

Onartu ez ezik aitortu ere egiten duzuen natura hau, ongi gorena, aldaezina, barneraezina, ustelezina, bortxaezina dela, hala ez balitz ezin izango baitzen ongi gorena, hobezina; natura honek ezin du kalterik jasan.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 95. orr.

Egin ezazue sakratu eta bortxaezin elizgizonen ondare antzinako eta beharrezkoa.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 146. orr.

Zenbat eta justuagoak izan legeak, zenbat sakratuagoa eta bortxaezinagoa segurtasuna, orduan eta handiagoa soberanoak bere menpekoei gordetzen dien askatasuna.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 30. orr.


bortxaezintasun (ETCn 177 agerraldi) iz bortxaezina denaren nolakotasuna.

Prozesu hau abiarazteko betebeharreko baldintzak desberdintzen gaituena onartzea eta batzen gaituen giza duintasunaren bortxaezintasuna errespetatzea dira.  Berria - Euskal Herria   2006-03-03

Auzitegi Nagusiak ez duela bortxaezintasuna onartuko adierazi zuen, «orain arte egindakoa ez zapuzteko».  Berria - Euskal Herria   2004-07-31

Agintea amaituta ere, legebiltzarkideek bortxaezintasuna izango dute ganberan esandako iritziengatik.  Berria - Euskal Herria   2004-02-04

Atzoko ebazpenak ez du baztertzen bortxaezintasunak auzia bertan behera gelditzea ekar dezakeela.  Berria - Euskal Herria   2004-07-31

Horiek horrela, legebiltzarkideen bortxaezintasunaren babes-mugak epaiketan bertan argitzeko eskatzen du.  Berria - Euskal Herria   2004-07-31

Eusko Legebiltzarreko bortxaezintasunari aipamen egiten dizkioten artikuluei, bestalde, zenbait berritasun gehitzen dizkio legebiltzar taldeak, Ibarretxe Planak jasotzen ez dituenak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-04

Horren harira, Auzitegi Nagusiak emandako epaiak jakinarazten du «epaiketa eginez gero», bertan aztertu beharko litzatekeela bortxaezintasun eskubideak akusatuak babesten dituen edo ez. parlamentarien bortxaezintasun eskubidean oinarrituta.  Berria - Euskal Herria   2004-07-31

Legebiltzarkideen bortxaezintasun printzipioa ere auzia amaitutzat jotzeko arrazoi nagusien artean aurkeztu zuen defentsak.  Berria - Euskal Herria   2004-07-31

«Bortxaezintasun printzipioaren» argurdioari buruz epaiketan ebatzi behar dela adierazi du.  Berria - Euskal Herria   2004-07-31

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bortxaezintasun eskubidea (3)


bortxagabe izond bortxarik gabea.

Andrea, zatoz; Hamleten adostasun atsegin eta bortxagabe horrek begitarte degit bihotzean.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 37. orr.


bortxaka adlag ipar bortxa erabiliz.

Ahantzi gabe, nahiz hori besterik izan den oraino, bortxaka Afrikatik Ameriketarat ereman beltz guziak, hogoi miliunez goiti hain segur.  Herria   2002-10-10

Didier Borotra-ren arabera, zabaldu beharko da bainan ez presaka eta ez ere bortxaka.  Herria   2001-06-21

Badakigu Estatuari ez diogula bortxaka emanaraziko amore.  Berria - Harian   2005-11-01

Etxalde hartan bizi zen bikote xaharrak lur sagar haiek erre zituzten bortxaka lanean arrarazi zituzten preso haiek jan zitzaten.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 194. orr.

Denen buru, eta denborarik ez galtzeko preseski, legea bortxaka bezala eta zalu zalua pasarazteko, baliatu du lege-nagusiak daukan 49-3 artikulu famatua.  Herria   2004-07-29


bortxakeria (ETCn 1.039 agerraldi) 1 iz indarkeria.

Manifestazio baketsuek eraginkortasun eskasa dute, baldin eta defendatzen dituzunen adiskideek bortxakeria erabiltzen jarraitzen badute.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 108. orr.

2002ko Venezuelan eskuineko indar politiko, militar, eta enpresarialak aginteaz jabetzen saiatu ziren, bortxakeria erabiliz.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 39. orr.

Bazekien zer egin behar genuen, baina ezin zuen ezer egin gure bortxakeria geldiarazteko.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 72. orr.

Erregimen Zaharraren aurka dagoelako, haren despotismo, bortxakeria eta hilketak ezin dituelako ikusi.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 29. orr.

Alde guztietan, lapurreta, bortxakeria, hilketa, gure senide eta ongileekiko esker txarra, [...] delitu nabarmenak dira.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Zigor batek, baten edo askoren artean hiritar jakin bati egindako bortxakeria izan ez dadin, publikoa izan behar du.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Jauna, jo beza Babilonia berak niri eginiko bortxakeriak, jaus bedi babiloniarren gain isuri duten nire odola!  Elizen arteko biblia   Jr 51,34-35

Bortxakeriak bortxakeria gehiago dakarrela adierazi zuen.  Berria - Mundua   2004-10-15

Bortxakeriak zuhurra ere ergel du bihurtzen, eta eskupekoak bihotza usteltzen.  Elizen arteko biblia   Koh 7,7

Urtebete-edo dela, bortxakeriak menderaturiko herrietan barna nenbilelarik, Amerikaren arima eta bihotza ezagutu nituen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 168. orr.

Euskal presoek egunero jasaten duten jazarpena ez bide da horientzat bortxakeria.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 314. orr.

Idazleek, bortxakeriak eragindako ondorioei baino, gehiago erreparatzen zioten bortxakeriaren jatorriari, kausei alegia.  Berria - Kultura   2004-10-19

Monopolioari bortxakeriaren bitartez eustea egotzi dio Jaurlaritzak Sintrabiri.  Berria - Ekonomia   2004-11-04

Mendebaleko gizarte industrializatuak bere egituretan, agerian zein ezkutuan, duen bortxakeria salatuz.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 11. orr.

Bortxakeriarik eta gatazka armaturik ez izatea, jendea mehatxatua ez izatea jauzi kualitatibo bat da euskal herritarrek euren etorkizuna erabaki dezaten.  Berria - Harian   2006-03-26

Haurra bularraren kontra hartu duenean, ama ez da Basajaunen bahiketa-gaueko bortxakeriaz oroitu.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 16. orr.

Euskadiko elkarbizitzaren normalizazioa errazteko, beharrezkoa da bortxakeriaren erabilpena baztertzen dutenentzat bergizarteratze neurriak sakontzea.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 133. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bortxakeria zuzena erabili zuten bakarrak jagole armatuak eta guardia zibilak izan ziren.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 73. orr.

Salaketa edo propaganda bilatzea baino gehiago, bortxakeria politikoaren inguruko «eztabaida beharrezkoa demokratizatzea» izan da museoaren helburua.  Berria - Kultura   2004-05-06

Zigor Kodea ez da nahiko, bortxakeria matxistari ez baitzaio soilik aurre egiten neurri judizial eraginkorrekin.  Berria - Euskal Herria   2004-04-23

Poliki-poliki, presio eta zemaiz, intrigaz eta propaganda monastikoz, diplomaziaz nahiz bortxakeria gordinez.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 8. orr.

Bortxakeria irrazionalak inposaturiko egiturak.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 20. orr.

-Izugarrizko bortxakeria leporatzen didak: adiskide bat hiltzea...  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 487. orr.

Azkenaldian preso dituzten gure senideen aurkako bortxakeria nabarmen gogortu da.  Berria - Euskal Herria   2006-03-22

Ez dago «jazarpenezko bortxakeriarik» gure aurka.  Berria - Euskal Herria   2004-02-19

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gogoko dinat biziki heure harrotasunean min har dezanan, gogoko dinat biziki defendatzeko eskubiderik gabe egon hadin, bortxakeria molde hau gogoko dinat biziki!  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 109. orr.

Zeren Wagnerren musikaren baitan biolentzia ere gordetzen baita, neurriz gaineko bortxakeria-mota bat, geldiezina, irrazionala, neguko loalditik esnatzear dagoen piztia bezalakoa.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 13. orr.

Ezbeharrean hilik gertatu ziren marinelen gorpuak zauriz eta bortxakeria arrasto nabarmenez beterik zeuden.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 143. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hainbat kongresukidek esan zutenez, besteak beste, emakumezko preso irakiarrei eginiko sexu bortxakeria eta espetxean borrokarako zakurren erabileraren inguruko irudiak ikusi zituzten.  Berria - Mundua   2004-05-14

Sei irakasle eta hiru apaiz, sexu bortxakeriagatik epaituta.  Berria - Gaiak   2004-10-20

5 bortxakeriazko ekintza.

Sikhen inguruan gertatzen diren hilketak, bortxakeriak eta banku-lapurketak eguneroko kontuak dira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 51. orr.

Ni ere, garai batean, aberats eta zoriontsu ninduan, baina bortxakeria asko egin nian, aitari eta senideei kasu egiteagatik, indartsu eta ahaltsu nintzenean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errekarteko koadernoa», 2001 - 34. orr.

Handi-mandien bortxakeriei jazartzeko Party Unity sortu da.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 64. orr.

6 bortxakeriarik eza

Bortxakeriarik eza aktiboaren estrategian oinarritu diren ekintzak izan dira.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 64. orr.

Bortxakeriarik eza aktiboaren filosofia aintzat hartzen duten kolektiboek ez dute prentsaurrekoen erretolika askorik maite.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 72. orr.

Azken urteotan bortxakeriarik eza aktiboaren bidetik ekimen interesgarri franko garatu dira (Demoak, Itoizko solidarioak, Zuzen Taldea, mugimendu antimilitarista...).  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 134. orr.

7 bortxakeriaz adlag bortxakeria erabiliz.

Istanbulgo polizia presoekiko elkartasunez gose greban zeudenen lokaletan bortxakeriaz sartu eta hainbat lagun hil ditu.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 62. orr.

Halako batean hots hautsi eta lodiek urratu dute emakumea, harengandik jalgi eta kalea bete dute, aparteko bortxakeriaz.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 62. orr.

8 bortxakeriazko izlag

Utz bitzate denek beren jokabide gaiztoak, bortxakeriazko beren egintzak.  Elizen arteko biblia   Jon 3,8

Iskanbila lotsagarria, pentsatu ere ezin den ikuskizun inmorala eta bortxakeriazkoa.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 163. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurkako bortxakeria (5); bortxakeria erabiltzen (5); bortxakeria eta (4); bortxakeria politikoaren (4); emakumeen aurkako bortxakeria (3)

bortxakeriak eragindako (3)

bortxakeriarik eza aktiboaren (5)


bortxaketa (ETCn 3.340 agerraldi) 1 iz pertsona bat, eskuarki emakume bat, bortxatzea.

Hilekoa, erditzea, bortxaketa eta horien ondorioak: odol-kontuak; emakumeen zama, emakumeen ez beste inoren kontuak.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 138. orr.

Edo uste ote dute, bortxaketari dagokionez, ezein gizon ezin dela emakumearen lekuan jarri?  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 184. orr.

Aise soma daiteke Valmontek Tourvel andrea seduzitzen duen unea bortxaketa bat dela.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 16. orr.

Garbiñeren bortxaketa gertatu zenerako Ana eta Pilar ez ziren etxean bizi.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 138. orr.

Abortua lehen hamabi asteetan egin behar da eta emakumeak bortxaketa salatu behar du.  Berria - Euskal Herria   2004-08-31

Harik eta bortxaketaren txanda egokitu zaion laugarren soldaduak emakumeak bizkarrean daukan garatxoari erreparatu dion arte.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 154. orr.

Logika beraren haritik, Zuzendari txit agurgarria eta abokatua (Danelen antza du!) nire amaren bortxatzaileak dira, eta ni naute bortxaketaren fruitu.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 71. orr.

Emakumeak Bortxaketen Aurka taldeak, EBAk, hogeita lau orduko beila egitera deitu du, "oraintsuko biktimen aldeko" elkartasuna adierazteko.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 57. orr.

Eta bortxaketena, zer? Zenbat aldiz atera behar izan zuen berak bere sakelatik dirua haiek harrotu ez zezaten kontua: "Pozteko ere badun, horra, haur txuritxo baten ama izango haiz eta!", esaten zien.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 140. orr.

Ez indarkeria-pasadizorik, ez bortxaketarik, ez psikologia-tratamendurik.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 144. orr.

AIren idatziaren arabera, bortxaketa «herritarren artean izua zabaltzeko eta jendea iraintzeko» erabiltzen dute Burundiko Armadak eta bestelako talde armatuek.  Berria - Gaiak   2004-02-25

Adierazpen horiek bortxaketa pairatu duten emazteak iraintzen eta laidotzen dituela azpimarratu dute feministek.  Berria - Harian   2005-08-11

Etxeratu egin diren frantsesen artean, 69k jasandako eraso edo kalteengatik salaketak jarri dituztela zehaztu zuen, hauetatik hiru bortxaketak pairatu izana salatu duten emakumeak dira.  Berria - Mundua   2004-11-17

Nkunda eta Mutebutsiren indarrei dagokienez, hilketez gain, hiru urteko nesken eta nerabeen bortxaketak egiaztatu dira lau kasutan, beren amen bortxaketez gainera.  Berria - Mundua   2004-06-19

Milizianoek sistematikoki erabiltzen dute bortxaketa, sarritan euren senar eta senideen aurrean bortxatzen dituzte emakumeak.  Berria - Mundua   2004-07-20

Emakumeen eta haurren bortxaketen ugaritzeak kalapitak gaiztoagotu zituen kapitainen eta elizgizonen artean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 218. orr.

Ustezko bortxaketaren ondorioz, min handiak izan zituen gizonezkoak hurrengo egunetan, eta esfinterrak odoletan izan zituen egun luzez.  Berria - Euskal Herria   2006-01-12

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bera eta italiar putakume hura Angelaren bortxaketa eta hilketa higuingarria estaltzeko tratua egiten ikusi nituela? Ustezko bortxaketak, limurkeriak, pudorearen kontrako atentatuak, bahiketak eta abar aipatzen ziren eskola haietan.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 105. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bortxaketa-kasuak.      - 0. orr.

Abortuaren kontrakoa da, bortxaketa eta intzestu kasuetan edota emakumearen bizia arriskuan denean izan ezik.  Berria - Mundua   2004-10-31

Fiskalak zazpi urteko espetxe zigorra eskatu du, bortxaketa delituagatik.  Berria - Euskal Herria   2004-06-08

Sarekada berean atxilotutako gainontzekoek poltsa, elektrodoak, bainuontzia, bortxaketa saiakerak, kolpeak eta mehatxuak salatu zituzten, besteak beste.  Berria - Euskal Herria   2004-12-29

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Herri honetan uste dute HIESa bilduz gero andre birjina batekin etzaten bazara sendatzen dela gaixotasuna, eta horren ondorioz, inon baino andre bortxaketa gehiago gertatzen da han, batez ere 13 eta 25 urteko andreen artean.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 143. orr.

Hor biltzen dira zanpaldiak, erailketak, klitori kenketak, sexua dela eta egindako abortu aukeratuak, sexu bortxaketak, abusu psikologikoak, eta abar.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 176. orr.

Indian, ordea, orain poliziek beraiek parte hartzen dute hilketa, sexu-bortxaketa eta bahiketetan.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 203. orr.

5 zerbait bortxatzea.

Emakumeen eskubideen bortxaketa.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 19. orr.

Atxiloketa «grebarako eskubidearen bortxaketatzat» jo du ELAk, eta Barne Sailaren jarrera salatu du.  Berria - Ekonomia   2004-02-07

Gorriaren Nazioarteko Komiteak (ICRC) arreta zuzendu nahi du Koalizioko Indarrek Nazioarteko Giza Eskubideen Legediaren aurka eginiko bortxaketa larrietara.  Berria - Mundua   2004-05-13

Bahimendua giza eskubideen eta Kubako herri osoaren eskubideen bortxaketa larri, handi eta sistematikoena da.  Berria - Mundua   2004-05-16

Edozein bortxaketa klasek -bortxaketa sexuala, intimitatearen bortxaketa...- errespetu faltarekin, erasoarekin eta indarrarekin dauka zerikusia.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 283. orr.

Etxe bortxaketa argi eta garbia.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 98. orr.

-Hau lapurreta hutsa da, ez dakit konturatu zaren, egoitza bortxaketa bat.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 267. orr.

Hurrengo adibidean, era berean, euskaraz kidekotzat har litekeen gramatikaren bortxaketa eskaintzen dugu ingelesezko adibide okerren "itzulpentzat".  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 165. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baten bortxaketa (4); bortxaketa bat (7); bortxaketa baten (5); bortxaketa eta (23); bortxaketa kasuak (3); bortxaketa kasuetan (3); bortxaketa larria (4); bortxaketa larriak (6); bortxaketa leporatu (3); bortxaketa pairatu (3); bortxaketa salatu (4); eskubideen bortxaketa (14); eskubideen bortxaketa larriak (4); eta bortxaketa (10); giza eskubideen bortxaketa (8); ustezko bortxaketa (3)

bortxaketak egin (3); bortxaketak eta (9); eskubideen bortxaketak (6); eta bortxaketak (8); giza eskubideen bortxaketak (6)

eskubideen bortxaketan (4); giza eskubideen bortxaketan (4)

eta bortxaketen (3)


bortxalari iz bortxaketa egin duena.

Zuek bultzatu zenuten suizidiora, egunero esaten zenioten gogor jokatu nahi bazuen bazenekitela jendea otzantzen, bortxalaria zela zabalduko zenutela besteen artean, eta patio erdian aterako zizkiotela gibelarraioak eguzkitara.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 105. orr.


bortxapean ik bortxa 7.

bortxapeko ik bortxa 8.

bortxara ik bortxa 9.

bortxarazi, bortxaraz, bortxarazten du ad bortxatzera behartu.

Axaleko irri batek berdin berdin erakartzen du, buruak bortxarazi irriñoaren eta bihotzetik ohargabean atera denaren artean desberdintasunik egin gabe.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 158. orr.


bortxatu (ETCn 8.548 agerraldi), bortxa(tu), bortxatzen du ad 1 indarrez behartu edo amore emanarazi. ik hertsatu. (pertsonak)

Herriko kontseilu orokorrak jakinarazten du, denen baimen osoarekin, nehork ez bortxaturik, hemendik goiti elizaren gainean dugun nagusitasuna eta erretore berri baten hautatzeko dugun eskubidea.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 197. orr.

Uste dut, bestetik, batzuetan zinezko euskaltzaleak direla, maila hori bereganatu zutenean ez baitziren hartara bortxatuak izan.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 89. orr.

Zorigaitzez bortxatua izan nintzen erantzungailuan mezuaren uztera: lehenbailehen deitu behar ninduela.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 124. orr.

Gaur egun ez dira gehiago prezioak eztabaidatzen, artzaina kasik bortxatua da erosleak eskaintzen duenaren hartzera.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 79. orr.

Gerla itsusia zen, eraso bakoitzean erortzen ginen ulitxa ahul, eta hobirik gabeko hilotzen ondoan lo egitera bortxatzen gintuzten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 178. orr.

Egungo egunean zin horiek ahantzaraztera zerk bortxa zaitzake?  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 150. orr.

Banoa, bortxatzen bainaute partitzerat.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 221. orr.

Egun hartan psikologikoki bortxatua izana nintzen, eta alienatua.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 26. orr.

Egia, noski, beste bat zen: ez neukala hotelera igotzeko gogorik, eta ezin nuela, nahiz errudun sentitu, neure burua bortxatu eta hara-ko bidean jarri.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 143. orr.

2 (bestelakoak)

Norvejiatik Espainiarat zoan aireko bat bortxatua izan da Miarritzeko aireportuan pausatzerat.  Herria   2004-01-01

Ez nuke, bestalde, zure intimitatea bortxatu nahi.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 100. orr.

Kasu eman bada, bizkonde, eta ez ezazu gehiago bortxa nire herabetasun guztizkoa!  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 483. orr.

Donald Rumsfeld Defentsa idazkariak, 2002ko agindu batean, Genevako Konbentzioa bortxatzen duten hainbat «metodo» baimendu zituen.  Berria - Mundua   2004-06-24

Jakobe maisuak kondenatzen zuen ikuspegi hori, alde batetik bortxatzeko eskubiderik gabeko boterea hutsala baita, eta bestetik esku hartzeko eta bortxatzeko ahalmenik ez balu ahal guti bailuke, haren Jaun Espos handien eta hoberenak, Jesu Kristok berak ezarri zion helburura heltzeko.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 137. orr.

Bakardadea bilatua denean, ez bortxatua, aberasgarria da beti.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 9. orr.

Irudi ñimiño ia ikustezinari arretaz so egiten badiozu, horren xehetasunak ikusteko ikusmena bortxatuz, zeure bista ahulduko da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 83. orr.

Irribarre bat bortxatu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 105. orr.

Narradoreak Ryan du izena; Fergus Kilpatrick gazte, heroiko, eder, asasinatuaren birbiloba da; Kilpatrick, zeinaren hilobia misterioski bortxatu zuten.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 97. orr.

Kutxa bat bortxatu, eta han aurkitutako urrea eta harribitxiak lapurtu zituen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 290. orr.

Adierazi berri ditugun printzipioak ankerki bortxatu zituzten espainiarrek.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 175. orr.

Badirudi gelako atea bortxatu dutela.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 131. orr.

Borta bortxatu zuten.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 160. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Piotr Vasilitxek Siberiarako bidea hartu behar izan zuen, berrogei urtez lan bortxatuak egitera kondenatuta.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 152. orr.

Harryk barre bortxatua egin zuen, Percy desagertu arte egon eta Myrtle Negartiren komunetara joan zen zuzenean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 155. orr.

Artegatasuna irri bortxatu batez kukutu nuen. Une hartan berean, kale tarteetatik eta teilatuen gainetik datozen txilio eta oihu bortxatu batzuek gailentzen dira.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 226. orr.

Gertatuak gertatu, dolu bortxatuak kateztatu familiakideak agurturik, Pierrak Baionako bidea hartu zuen herriko plazan tropatuak ziren lagunekin.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 173. orr.

Badira bakardade bortxatuak ere, ez bilatuak baina zure kontrolpekoak beti.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 9. orr.

· Kutxa ustez bortxatuaren barruan hiru eki-saindu, lau kaliz eta kopoi bi gordetzen omen zituen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 88. orr.

Munduko finantza-doikuntzaren nolakotasun partez bortxatu horrek agertzen du zergatik egin zuten gora interes-tasa errealek petrolioaren bigarren krisialdian.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 159. orr.

4 pertsona batez, eskuarki emakume batez, sexu indarkeriaz gozatu.

Lo-errea uxatu ezinik, bere biluztasunaz harritua bezala, gaueko hamarrak zirela konturatu zen Zorayda Arraras, oso aspaldiko egun hits eta zapal batetan Okotz Cormenzana psikoanalista lacantiar eta maratoilari ezagunak bortxatu zuen emakumea (epaileak ebatzi zuenaren arabera).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 229. orr.

Ama bortxatu zuen eta gero marineetan sartu zen 1945ean Berlingo batailan hiltzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 35. orr.

Puta-kume horrek bortxatu egin nau, esan nuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 315. orr.

Bortxatu egin nau, eta ez dut nahikoa indar izan bera gainetik kentzeko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 315. orr.

Emakumea bakarrik aurkitu, egur puska batez jo, trokarte batera eraman eta bortxatu egin zuela zioen.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 46. orr.

Hiru gizonek bortxatu zintuzten.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 206. orr.

Iaz atxilotu zuten, neskato bat bahitu, bortxatu eta hiltzea leporatuta.  Berria - Gaiak   2004-07-01

Lesbiana bat bortxatzea birjina bat bortxatzea baino okerragoa da: kolpe are gogorragoa.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 139. orr.

Absalomek ez zion hitzik esan bere anaia Amnoni, baina gorrotoa zion, arreba Tamar bortxatu zuelako.  Elizen arteko biblia   2 Sm 13,22

Horietarik %67 bahituak izan dira, bortxatuak, eta gero emagaldu-etxeetara salduak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 219. orr.

Neskak ihardetsi zuen: -Ez, ene anaia, ez nazazu bortxa.  Elizen arteko biblia   2 Sm 13,12

Eskifaiak askotan bortxatu zituen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 97. orr.

Leihotik so dauka bortxa ez dezaten, ezer gerta ez dakion.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 113. orr.

Bazen oraino zer harrapa eta non bortxa.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 284. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aitak bortxatu (3); aldiz bortxatu (6); aldiz bortxatu zuen (4); asko bortxatu (3); atea bortxatu (4); bahitu eta bortxatu (6); bat bortxatu (32); bat bortxatu eta (3); bat bortxatu izana (3); bat bortxatu zuen (5); bat bortxatu zuten (5); batek bortxatu (8); batek bortxatu egin (3); berriz bortxatu (4); bi aldiz bortxatu (5); bikotekidea bortxatu (4)

bortxatu bat (6); bortxatu batez (4); bortxatu behar (12); bortxatu dituen (3); bortxatu dituzte (4); bortxatu du (3); bortxatu dute (5); bortxatu dutela (6); bortxatu duten (3); bortxatu edo (3); bortxatu egin (65); bortxatu egin nahi (5); bortxatu egin nau (4); bortxatu egin zituzten (3); bortxatu egin zuela (5); bortxatu egin zuen (17); bortxatu egin zutela (5); bortxatu egin zuten (7); bortxatu egingo (5); bortxatu egiten (9); bortxatu egiten dituzte (3); bortxatu ere (5); bortxatu ere egin (4); bortxatu eta (39); bortxatu eta hil (6); bortxatu gabe (24); bortxatu izana (11); bortxatu izana leporatu (3); bortxatu nahi (20); bortxatu nahi izan (6); bortxatu ninduen (4); bortxatu zituen (5); bortxatu zituztela (3); bortxatu zituzten (14); bortxatu zuela (8); bortxatu zuelako (5); bortxatu zuen (25); bortxatu zutela (7); bortxatu zuten (17)

burua bortxatu (3); edo bortxatu (4); emakume bat bortxatu (18); emakume bortxatu (5); emakume inguru bortxatu (3); emakumea bortxatu (6); emakumeak bortxatu (7); emaztea bortxatu (3); eskubidea bortxatu (3); eskubideak bortxatu (7); eta berriz bortxatu (4); eta bortxatu (29); eta bortxatu egin (16); giza eskubideak bortxatu (5); gizonek bortxatu (3); haurrak bortxatu (4); inguru bortxatu (3); irri bortxatu (5); irri bortxatu bat (3); irribarre bortxatu (4); nehor bortxatu (4); nehor bortxatu gabe (4); neska bat bortxatu (6); neska bortxatu (6); neskak bortxatu (3); nola bortxatu (3); sobera bortxatu (6); sobera bortxatu gabe (5)

atea bortxatua (3); barre bortxatua (3); bat bortxatua izan (3); bortxatua egin (4); bortxatua izan (17); bortxatua izan dela (3); bortxatua izan zen (5); bortxatua izanen (4); irri bortxatua (5)

bortxatuak dira (5); bortxatuak eta (3); bortxatuak izan (12); bortxatuak izan dira (3); bortxatuak ziren (4)

bortxatuko zuela (3)

bortxatuz eta (3)

bat bortxatzea (7); bortxatzea egotzi (3); bortxatzea egotzi zioten (3); bortxatzea eta (7); bortxatzea leporatu (3); eta bortxatzea (3); ez bortxatzea (4); ohia bortxatzea (3)

alaba bortxatzeagatik (4); aldiz bortxatzeagatik (3); bahitu eta bortxatzeagatik (3); bat bortxatzeagatik (17); bortxatzeagatik erredakzioa (4); emakume bat bortxatzeagatik (4); eta bortxatzeagatik (8); neska bat bortxatzeagatik (6)

bortxatzeaz gain (3)

eta bortxatzeko (4)

alaba bortxatzen (6); alaba bortxatzen saiatu (4); bat bortxatzen (6); bortxatzen ahal (4); bortxatzen ari (10); bortxatzen direla (3); bortxatzen dituzte (8); bortxatzen dituzten (3); bortxatzen du (8); bortxatzen dute (4); bortxatzen duten (3); bortxatzen eta (4); bortxatzen ez (4); bortxatzen hasi (3); bortxatzen saiatu (15); bortxatzen saiatu zen (6); bortxatzen saiatzeagatik (7); bortxatzen zituztela (3); bortxatzen zituzten (4); bortxatzen zuten (3); egitera bortxatzen (3); emakumeak bortxatzen (3); eskubidea bortxatzen (5); eskubidea bortxatzen du (4); eskubideak bortxatzen (12); eta bortxatzen (10); giza eskubideak bortxatzen (8); ituna bortxatzen (3)


bortxatuki adlag era bortxatuan.

Hortan direnek haurrentzat, 10 urtetarik haste, astezkenetan 4 etarik 6ak arte eta helduentzat 10 etarik 11ak arte bortxatuki xehetasunak eta izenen emaitea, herriko etxean.  Herria   2002-09-26


bortxatzaile (ETCn 612 agerraldi) izond/iz bortxatzen duena.

Nazioarteko gobernuz kanpoko erakunde batek gogor gaitzetsi zuen gertaturikoa: Genevan eskubideen bortxatzaileak biktimen kritikatik defendatu zituztela esan zuen.  Berria - Mundua   2004-05-09

Gizartea, ordea, asko ugaldu da, eta ugaritasun horrek armadetan ostentzeko baino giza abere bortxatzaile, hiltzaile, torturatzaile... gehiago ematen du.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 150. orr.

Onanismo bortxatzaile eznatural baten tankera duela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 14. orr.

Lapurrak baino gehiago bortxatzaileak, hala deitu zien Lucyk; bortxatzaile eta zerga-biltzaile arteko zerbait, eskualdean batera eta bestera, emakumeei erasotzen, plazer bortitzez asetzen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 256. orr.

Bortxatzaileak, salatariak, eta giza-bakasta modu guztiak izan ohi dira kartzeleroen konfiantza dutenak.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 141. orr.

Grenetek biktimari leporatzen dio erasoa eragitea, eta, bide batez, bortxatzailearen erantzukizuna arindu nahi du.  Berria - Harian   2005-08-11

Neskatila beltzen bortxatzailea eta bere emaztearen jipoitzailea.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 108. orr.

Amadou Diallok, edozein kasutan, Polizia bila zebilen bortxatzaile baten antz handia zuela berretsi zuen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 36. orr.

Printze batek, beti ere egoera horretan dagoelarik -hots, edo bortxatzaile- edo bortxatu-egoeran-, ez dauka kexu izaterik bortxaz eginarazi zaion itun bat dela eta.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 174. orr.

Putaseme galant askoak ere ezagutzen ditugu geurean, piratak, kriminalak eta haur bortxatzaileak.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 57. orr.


bortxatze iz indarrez behartu edo amore emanaraztea.

Hain zuzen, Estatuaren bortxatze plan horrexen aurka [...] egiten du berak bere kontraproposapena.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 124. orr.

Kasik eguneroko hilketa, bahitze, bortxatze eta bertze egitate latzgarria.  Herria   2005-12-29

Haiengandik jakin genuen erromazaleen desmasien berri: etxeetan indarrez sartze, ebaste, su emate, ukaldika erabiltze, emakume bortxatze, aihotzez kolpatze... nork bere istorio ikaragarria zekarren, nork bere izua, nork bere mina, baita nork bere gaitzespena ere, gure aldera.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 125. orr.

Ohointza, bortxatze, hiltze, ezkontza.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 8. orr.

Baina hunek bere joa bortxatzearekin bere saila ereman du harasko, 15 tanto eginez lerroan, besteak bat egiteko denboran.  Herria   2002-12-26


bortxatzear adlag bortxatzeko zorian.

Egia esan, Mori andereñoa bortxatzear zegoen une hartan Omochi, eta bere grina gaiztoenei bide egiteko prest baldin bazen berrogei lagunen aurrean, garbi asko zegoen exhibizionismoaren lizunkeria ere erantsi nahi ziola gozamen hari.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 108. orr.


bortxatzeke adlag bortxatu gabe.

Galdera errepikatu behar izan zuen da Rua eroak, ahotsa bortxatzeke.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 32. orr.


bortxazale izond/iz bortxaren zalea dena.

Bazekien Katxok gorroto ziola eta, goragoko posizioan egonik, bere amorru eta ankerkeria guztiarekin, garai bateko ezinikusien mendekua har zezakeela gizon txiki, bortxazale eta suminkor hark. Galdera errepikatu behar izan zuen da Rua eroak, ahotsa bortxatzeke.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 154. orr.

Bortxazaleek, aldiz, unatu egiten ninduten gero eta gehiago.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 36. orr.

Urte batzuetara gizarte osora zabalduko zen bereizketa azaltzen hasia zen gure artean: demokratak eta bortxazaleak.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 300. orr.


bortxazko (ETCn 716 agerraldi; orobat bortxuzko g.er.) 1 izlag bortxaren bidezkoa.

Bortxazko ezkontzek badute beti halako kirets gostu bat.  Herria   2003-05-22

Ura hurbil bada, bortxazko lanak antolatzen dituzte karreatzeko.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 129. orr.

Komando horrek fama txarra zuen, hala-holako aterbea, gabezia, bortxazko lana, lerro-lerroka, lana bakarrik konda zen lekua.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 48. orr.

1990ean etengabeak izan ziren euskal presoen aurkako bortxazko erasoak, mehatxuak, bisita ukapenak, isolamendua, umiliazioak...  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 156. orr.

Hirurek beren bortxazko haurrak basoan hiltzen utzi zituzten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 113. orr.

Iparraldeko herriak, beraz, bortxapean daude, libre edo barbaro ez badira: ia hegoaldeko herri guztiak daude, nolabait, bortxazko egoeran, esklabo ez badira.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 28. orr.

Hirian aldian-aldian gertatzen diren bortxazko heriotzetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 70. orr.

Esku bat bortxazko zereginetan, bertzea amodiozkotan.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 307. orr.

Zain egon nintzen, zutik, hango zarata geroz eta handiagoa entzuten, aldian-aldian bortxazko intentsitate bat hartzen baitzuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 400. orr.

Ezin dugu onartu bortxazko edo neurriz kanpoko jarrerarik.  Berria - Euskal Herria   2004-09-16

2 (izenondo edo predikatu gisa)

Botere bortxazkoa beharrezkoa da segurtasunerako.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 109. orr.

Baina irri hura ez zen berezkoa eta naturala, bortxazkoa baizik.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 83. orr.

Zeren tiraka eta bultzaka ari baitziren orga luze batetik, zeina harriz beterik baitzegoen, astoak balira bezala, hauek aitzinetik, haiek gibeletik, lan gaixto bortxazkoan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 541. orr.

Mutil nerabe ederrak, modu grotesko edo bortxazkoan hilko dituztenak, hilko dutenak, bortxatuko dituztenak edo dutenak.  Berria - Kultura   2006-04-18

Ez da neholako ekintzarik, bortxa hutsez eginik, morala denik; izatekotz ere, ekintza hori deitzen da bortxazkoa; bortxazkoa den bezala, norbaitek beste bati, bortxaz eta batere haren onespenik gabe, eginarazten dion ekintza. Nekatzen nauzue, hasperenkatu zuen komisarioak, nik ekintzak, indizeak, aitorpenak behar ditut, bortxazkoak izanagatik.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 89. orr.

Basa eta bortxazkoa izan da 1833tik 1839rako gerla hau.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 97. orr.

Partitu behar nukeen menturaz, eta behartuko nauzu partitze bortxazko eta haatik premiazko horretara, baldin esetsaldi laidogarriok behingoz uzten ez badituzu.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 234. orr.

Multzo osoak hartu zuen, niretzat, esanahi indartsu, baita bortxazko bat ere, baina aratza.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 35. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bortxazko adierazpide guztiak (3); bortxazko bat (3); eta bortxazko (5


bortxu ik bortxa.

bortxuzko ik bortxazko.

bortz ik bost.

bortzegi iz bota mota motza.

Iluntzeko ordu horietan halaxe gertatzen baita beti soldadu, kotxezain eta langile asko dagoen hiri guztietan, batez ere dama-itxurako izaki horietako asko badago, bidegurutzeetan zain saguzarren antzera, galtzerdirik gabe, sorbalda-oihal gorria eta bortzegiak soinean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 194. orr.

Bortzegi-puntarekin hautsa kendu, makurtu, eta Amaia hitza irakurri zuen bertan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 148. orr.

Hala, buruz gora zegoela, beraren gainera indarka jauzi eginez, bortzegi boten azpiko kranpoien hogeita lau iltze zorrotzak haren bular eta saihets aldean tinkatu zizkion Santxok, irrintzi beldurgarriak boteaz eta biraoka.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 62. orr.

René zuberotarra, Etchetorenean arrakasta gutxiko kanillarekiko zahagia asmatu eta gero fortuna hobeagoko "Pataugas" bortzegiak eta "Iowa" mokasinak sortuko zituena.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 145. orr.


bortzehun ik bostehun.

bortzeko ik bosteko.

bortzgarren ik bosgarren.

borzgarren ik bosgarren.

borznaka ik bosnaka.

borzpasei ik bospasei.

bosgarren (orobat bortzgarren g.er., boskarren g.er. eta bostgarren g.er.) 1 ord zerrenda batean aurretik hiru dituena (5.). (dagokion izenaren ezkerrean)

K.a. bosgarren eta laugarren mendeetako maisulan atikoak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 293. orr.

Esdras zazpigarren urteko bosgarren hilean iritsi zen.  Elizen arteko biblia   Esd 7,8

Bosgarren edo seigarren egunean adineko turista haietako bat hurbildu zitzaigun.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 177. orr.

Epifaniako bosgarren igandea.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 127. orr.

Dudleyren bosgarren urtebetetzeko festan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 20. orr.

18. kalean nago, bosgarren eta seigarren abeniden artean.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 15. orr.

Iritsi gara ba, Bosgarren Etorbideko hotelera.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 110. orr.

Bosgarren Gurutzadaren hasiera (1217-21).  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1212. orr.

Elkarrekin gainditu zuten, halako batean, bosgarren deialdian zeudela.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 86. orr.

Bosgarren mailako ekuazio aljebraikoak ezin dira erradikalen bidez ebatzi.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 320. orr.

Pariseko bosgarren estaietako neskame-ganbaretan.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 8. orr.

Goizean telebistako Bosgarren Kateari edo Tele-Dendari begira egoten nintzen.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 30. orr.

Ondorioztatu dut ni ere bosgarren blokeko biztanleetako bat naizela, eta guztira berrehun eta berrogeita hamar lagun dituela.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 136. orr.

Barreren azpitik pasatu nintzen eta bosgarren trenbidean bidaiarien bagoiak zeuden, metrailaturik.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 46. orr.

bosgarren tonura aldatzen bada, diapente deitzen zaio.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2310. orr.

Apal bat argazki-bildumekin betea, bosgarren mailako noten txostena, bolo-jokotan irabazitako garaikur bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 352. orr.

Gelditzen da bosgarren arrazoia, erran nahi baita beldurtzeko dela Erroman erran dezaten ez zela preso sartu beharko gure Artzapezpikua.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 160. orr.

Egiazko filosofoen liburuetan aurkitzen den ezberdintasunari dagokionez, hori bosgarren kausatik dator.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 42. orr.

Euklidesen bosgarren postulatuaren bizkar ari zirela barrez.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 169. orr.

2 (dagokion izenaren eskuinean)

Malebranchek, Descartesek bezala, ezagutzen zituen automatak, eta biek izango zuten Karlos Bosgarrenak Toledoko bere jauregian zeukan trepeta miresgarrien bildumaren berri.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 97. orr.

Carlos Bosgarrenaren semeaz ari naiz orain, jakina; "gerra-inginari gaitza" omen denaz.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 261. orr.

3 (dagokion izena ezabaturik)

Lehen jarduna gauerdian egingo da; [...] bosgarrena, afaldu baino ordubete lehenago.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 71. orr.

Gizon batek burdin haria eskuratzen du, bigarrenak zuzentzen du, hirugarrenak mozten du, laugarrenak punta zizelkatzen du, bosgarrenak mutur bat zorrozten du burua bertan txertatzeko.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 17. orr.

Lehen martxa sartzen dut, bigarrena, hirugarrena, laugarrena, baina bosgarrena ez, Irungo ordaintokira berehala iristen naizelako.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 21. orr.

Joan den larunbatean irabazi zuen Kostelicek Neguko Olinpiar Joko batzuetan irabazten duen urrezko laugarren domina, eta bosgarrena lortuko ote duen da orain zalantza.  Berria - Kirola   2006-02-22

Lehen lerrotik hirugarrenera pasa zen zuzenean, eta hirugarrena bosgarrenarekin lotuko zuen, azken hau zazpigarrenarekin uztartzeko.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 267. orr.

Laugarrena Mixmana, bosgarrena Jeremias.  Elizen arteko biblia   1 Kro 12,11

Haren seme baten semea dugu Maurice Harriet, zazpi haurridetarik bosgarrena.  Herria   2004-05-20

Manifestariak tirokatu eta eta pertsona bat hil du Poliziak; bi astean bosgarrena.  Berria - Mundua   2006-04-18

Lau adierazpen horiei legeak berak bosgarren bat eransten dio.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 123. orr.

Bosgarrena ere sentitu du da Rua eroak bere haragi odolduan, eta behin, aspaldi, Amsterdameko Plazan urkaturik ikusi zuen emakumea etorri zaio burura.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 99. orr.

Baina ez hori bakarrik, beste bat ere bazegoen, bosgarren bat.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 192. orr.

Bi zurixkak ziren; beste bi gorriak; bosgarrena beltza.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 87. orr.

Horietako lauk erredurak zituzten, eta bosgarrenak -adineko emakume bat- polikontusioak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-13

Lehen proban (zutikakoa) 10 segundoko aldea atera zion Txapartegik Mugertzari; bigarrengoan (erlojupekoa), laukoa [...] eta bosgarrengoan (lau kanaerdiko), hogeikoa.  Berria - Kirola   2006-04-29

Seigarren egunean, kontenplatu nola Kristo gure Jauna Jordan ibaitik basamortura ere joan zen; denean bosgarreneko modu berbera gorde.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 103. orr.

Apezgai gazteak Harriague, Lerdu eta Otsibar erretorikakoak, [...] Lapeirade, Jacques eta Benjamin Bordachar laugarrenekoak, Adrien Brun, Jean Antxoxuri bosgarrenekoak, Bosgarrenean bidali zuen etxera.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 100. orr.

Hirugarren gelatxoetan, paramese soinuaren ontziak, beste lauko batera; laugarrenetan, nete synhemmenon soinua ematen duten ontziak; bosgarrenetan, mese soinua dutenak, lauko bateko bitartearekin.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2330. orr.

Gainerakoek laugarren mailatik bosgarrenera pasatu ginen, besterik gabe, zientzietatik.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 35. orr.

Hhirugarren saialdirako urduri jartzen hasi zen kanidoen etengabeko jira-birekin, eta bosgarrenerako negarrez hasi zen.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 78. orr.

4 (dagokion izena ezabaturik, izan aditzarekin)

Egun Espainiako Estatuko gidarien artean laugarren edo bosgarrena naiz.  Berria - Kirola   2004-03-21

2005ean BPG %9,9 handitu ostean, munduko ekonomia indartsuenetan bosgarrena da Txina.  Berria - Ekonomia   2006-01-26

Bosgarrena da, batere argirik gabeko ilun beltza. lehenbiziko trenbidea bosgarrena da, bigarren trenbidea hirugarrena, hirugarren trenbidea lehenbizikoa, laugarren trenbidea bigarrena...  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 85. orr.

Ozeania da bosgarrena eta aspaldi ikasi nuen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 234. orr.

-Hilobia bosgarrena da, basamorturako bide aurretik.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 288. orr.

Garai hartan, orain bezala, Montmeloko lasterketa izan zen bosgarrena.  Berria - Kirola   2004-04-27

5 (forma soila aditz baten ezkerrean)

Hutsik egiten ez badugu, bosgarren izango gara.  Berria - Kirola   2006-03-05

Koxtape eta Ilunbe taldeak ere ederki jokatu dira, laugarren eta bosgarren atera baitira.  Herria   2001-07-05

Ostegunean bosgarren sailkatu ziren, bigarren ziaboga tosta bat hautsita egin ondoren.  Berria - Kirola   2004-09-05

Estonia da bosgarrena sailkapenean.  Berria - Kirola   2006-02-18

Podiumera igo naiz Vueltan, eta Tourrean nahiko gertu egon nintzen bosgarren sailkatu nintzenean.  Berria - Kirola   2004-02-18

Iaz bosgarren gelditu zen, eta oso bertsolari erregularra da.  Berria - Kultura   2004-02-26

Entzule baten ustez aurrena behar lukeena bosgarren geratuko zen sailkapenean; eta beste baten ustez berriz hirugarrenak behar zukeen lehenengo.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 169. orr.

6 bosgarrenik.

Bosgarren, nik neuk nire borondatez maite dudan eta maite nauen gizakiarekin sofritu nahi badut, ez ote dut atsegin eta eskubide handiagoz Jainkoarekin sofrituko, niri didan maitasunagatik Jainkoak sofritzen badu?  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 30. orr.

7 bosgarrenekorik bosgarrenik.

Bosgarrenekorik erraten da, gure arimak baduela hautabidea, ez sentsitiboa delakotz, arrazoiduna delakotz baizik.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 78. orr.

Bosgarrenekorik erraten da bereizi behar dela Kreatzailearen zoriona eta kreaturaren zoriona.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 82. orr.

Bosgarrenekorik frogatzen da, zeren nehor ez bailitzake ausart erratera zuzena dela, gizeraileak, ohoinak eta lapurrak ez gaztigatzea erabaki lezakeen bakea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 113. orr.

Bosgarrenekorik, Erreinuaren zerbitzatzea, Erregeren zerbitzatzea baldin bada, erran dezaket bai, asko zerbitzatu dudala gure Errege Jauna.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 219. orr.

Bosgarrenekorik, penitentzia sakramentua den aldetik, zazpi sakramentuetarik bat dela.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 99. orr.

8 bosgarrenez bosgarren aldiz.

Bosgarrenez hautatuko dute eurodiputatu, PSOEren zerrendan zazpigarrena delarik ziurtatua baitu eserlekua .  Berria - Euskal Herria   2004-06-04

Urtarril amaieran 67 dolarren bueltan zen Brent petrolio upelak behera egin du bosgarrenez jarraian.  Berria - Ekonomia   2006-02-14

Bosgarrenez zotz egin eta Axerren leinuko senitarteei egokitu zitzaien.  Elizen arteko biblia   Jos 19,24

Bosgarrenez irabazi zuen igandean Realak, eta Europa hortxe dago.  Berria - Kirola   2004-02-03

Pisu astunetako erregea izan nahi du bosgarrenez; 42 urte ditu eta egurtu egingo dutela diote aditu askok.  Berria - Kirola   2004-11-11

Ullrichek eroso eutsi zion lidergoari, bosgarrenez.  Berria - Kirola   2004-06-17

9 bosgarrenik bosgarren tokian.

Laugarrenik, begira neure gorputzaren ustelkeria eta itsuskeria guztia; bosgarrenik, ikusi neure burua zauria eta zornea bezala, hortik atera baitira hainbeste bekatu eta hainbeste gaiztakeria eta hain pozoi zikina.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 67. orr.

Bosgarrenik, jakitate berarekin sinesten duena arimak kreatuak direla gorpuzkittoetara isuriak izan aitzin: ikus 3. artikulua.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 70. orr.

Bosgarrenik, "unibertsalak egitura inplikatiboa dauka".  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 132. orr.

Bosgarrenik, hitzaldien lehiaketetako atleta modukoa da, eristikaren arteaz jabetu baita.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 34. orr.

Bosgarrenik, erraten dut Kontzilio Sainduak 24. jardunaldiko 8. kapituluan eraberritzeaz, de reformatione, diharduenean, adierazten duelarik apezpikuak aldatzen ahalko duela krimen publikoarentzat apezak eman penitentzia, ez duela horrek, neholaz ere eragozten, Gurutzadak eman konfesorea hautatzeko faborea, ez eta beste faborerik.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 188. orr.

Bosgarrenik dator apostolu izateko edo predikatzeko boterea, Jesu Kristo gure Jaunak eman zietena apostoluei.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 126. orr.

10 bosgarren kolumna gerran dagoen lurralde batean etsaiaren alde ari den talde armatua.

Ikusi ez beharreko zerbait ikusiak ginen, edo jakile ginela usteko zuten, Mola jeneralaren bosgarren kolumna ziren, tiroketa eta atakada saioak egitera isilean etorriak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 146. orr.

Bosgarren kolumnaren buruetako bati, Leopoldo Panizo horrexeri, ihes egiten lagundu diote!  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 90. orr.

Enbaxadako ganbara batean irrati-aparailu bat topatu dutela, bosgarren kolumnakoek erabiltzen izan duten aparailua; baina irratiko espikerrik ez dutela topatu, hegan egin duelako.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 92. orr.

-Edo Felipe II.aren bosgarren kolumna! -irri baten Mateok.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 177. orr.

10 bosgarren zutabe bosgarren kolumna,

Horregatik, Sobietar Batasunak Txinan -beste edonon bezalaxe- "bosgarren zutabe" itzela ezar zezakeen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 213. orr.

Autonomoek ez dute ahaztu behar beraietako gehienak langileak zirela aurretik eta gurekin borroka askotan aritu direla», esan zuen, eta patronalaren «bosgarren zutabea» ez izateko aholkatu zien, «grebak porrot egiten badu, onura handienak enpresa handiek aterako dituztelako».  Berria - Ekonomia   2004-06-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

baina bosgarren (9); bere bosgarren (16); berrogeita bosgarren (7)

bosgarren agerraldia (4); bosgarren aldia (12); bosgarren aldia da (4); bosgarren aldian (4); bosgarren aldikotz (22); bosgarren aldiz (25); bosgarren aldiz irabazi (4); bosgarren amaitu (4); bosgarren atala (8); bosgarren bat (12); bosgarren da (22); bosgarren da sailkapenean (4); bosgarren denboraldia (7); bosgarren dira (4); bosgarren diskoa (5)

bosgarren edo (10); bosgarren edo seigarren (9); bosgarren eguna (8); bosgarren egunean (13); bosgarren ekitaldia (6); bosgarren eta (49); bosgarren eta azken (15); bosgarren eta seigarren (18); bosgarren etapa (21); bosgarren etapan (7); bosgarren etorbidea (10); bosgarren etorbidean (6); bosgarren falta (4); bosgarren finala (5); bosgarren garaipena (15); bosgarren garaipena lortu (4); bosgarren gelditu (4); bosgarren geratu (6); bosgarren geratu zen (4); bosgarren hilaren (5); bosgarren hilean (4)

bosgarren izan (16); bosgarren izan zen (10); bosgarren jardunaldia (11); bosgarren jardunaldian (8); bosgarren kapitulua (13); bosgarren kolumna (16); bosgarren lan erreforma (4); bosgarren liburua (5); bosgarren maila (4); bosgarren mailako (9); bosgarren mendeko (4); bosgarren mendeurrena (4); bosgarren minutuan (10); bosgarren mobilizazio (5)

bosgarren partida (30); bosgarren partida irabazi (7); bosgarren partida jokatu (4); bosgarren partida jokatuko (4); bosgarren pisu (4); bosgarren pisuan (4); bosgarren pisuko (6); bosgarren postaria (9); bosgarren postua (24); bosgarren postuan (37); bosgarren postuan bukatu (4); bosgarren postuan sailkatu (9); bosgarren postuari (4); bosgarren postutik (5); bosgarren sailkatu (24); bosgarren sailkatu zen (13); bosgarren sailkatu ziren (4); bosgarren sailkatua (5); bosgarren saioa (5); bosgarren solairuan (4); bosgarren solairuko (5); bosgarren txartel (19); bosgarren txartel horia (17)

bosgarren urtea (15); bosgarren urtean (10); bosgarren urteko (14); bosgarren urteurrena (8); bosgarren urteurrena ospatzeko (4); bosgarren urtez (9); bosgarren urtez jarraian (4); bosgarren zenbakiko (4); bosgarren zerrendaburua (4)

da bosgarren (19); den bosgarren (6); denboraldiko bosgarren (7); dira bosgarren (5); donostia bosgarren (4); du bosgarren (9); duen bosgarren (17); dute bosgarren (5); edo bosgarren (8); ematen duen bosgarren (4); eta bosgarren (92); eta bosgarren postua (5); eta bosgarren sailkatu (4); hogeita bosgarren (16); iaz bosgarren (4); itzulian bosgarren (4); itzuliko bosgarren (8); itzuliko bosgarren etapa (6); jaialdiaren bosgarren (4); jaiotzaren bosgarren (5); laugarren edo bosgarren (7); laugarren eta bosgarren (15); ligako bosgarren (8); munduko bosgarren (5); sailkapenean bosgarren (4); taldea bosgarren (6); txapelketako bosgarren (4); urteko bosgarren (4); zen bosgarren (7); zuen bosgarren (12)

aldiz bosgarrena (3); bosgarrena da (10); bosgarrena ere (5); bosgarrena eta (5); bosgarrena izango (7); bosgarrena izango da (6); da bosgarrena (4); eta bosgarrena (20); laugarrena eta bosgarrena (3); zen bosgarrena (4); zuen bosgarrena (3)

eta bosgarrenak (3)

eta bosgarrenean (6)


boska iz ipar ogi puska bustia. irud/hed

Hastean, aise ezarri da "Prestige" untziaren gain, ondartzetan noiz nahi boska zikin batzu bazirela eta holako.  Herria   2003-08-14

Denen buru, gauzak ez dira halere hain gaizki joan, artetan boska beltz horietarik parrasta batek zikindu baditu ere gure hondartzak.  Herria   2003-09-04

Arrangura dira itsas hegietara berriz jiten hasiak direla boska batzu, udako sasoia hor berean izanki ez baitu batere pollit egiten!  Herria   2003-06-26

Udan izan diren arrangurak jin dira uhainek artetan ekartzen zituzten petrolaki boska heietarik bainan hori besterik da oraino.  Herria   2003-03-10

Bistan da, haska horietan denborarekin boska metatuko dela, momentuan oraino ez gira hortan.  Herria   2002-09-12

Boska nardagarriak segur bainan ez da harritzekorik: denek jakinki alabainan "Prestige" untziak ixuri petrolaki hartarik badela oraino itsasoan eta aintzina izanen ere ondoko astetan...  Herria   2003-07-24


boskarren ik bosgarren.

boskimano iz Hego Afrikako Kalahari eskualdeko herri ehiztari eta biltzaile bateko kidea.

Kalahariko basamortura itzuli nahi dute boskimanoek, bertan bizi izan direlako milaka urtez.  Berria - Gaiak   2004-11-03

Boskimanoak euren lurretatik bidaltzea da agintarien asmoa.  Berria - Gaiak   2004-07-22

Boskimanoek auzitara eraman dute Botswanako Gobernua.  Berria - Gaiak   2004-07-22

Boskimanoek, bestalde, kokalekuak «heriotza lekuak» direla salatzen dute, bertan ez baitute ezer egitekorik eta beraien ohiturak galtzen ari baitira.  Berria - Gaiak   2004-07-22

Kalahari Erdiko Ehiza Erretserba (Botswana) eta boskimanoen asentamendu leku berriak bisitatuko ditu epaileak, uztailaren 4an, Survivalen arabera.  Berria - Gaiak   2004-06-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

boskimanoak euren lurretatik (4); eta boskimanoen (4)


boskoiztu, bozkoiz(tu), bozkoizten du ad halako bost bihurtu.

Eta hainbeste ginen iritsi berriak, denbora gutxian bertakoen kopurua gainditu eta boskoiztu genuen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 148. orr.


boskote (orobat bostekote g.er.) 1 iz bost lagunek osaturiko taldea.

Ezin zuten ahaztu bost ahizpak hiru zirela orain eta aurrerantzean inoiz ez zutela berriz boskotea osatuko.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 125. orr.

Urte bi daramatzate neskak aita biekin bizitzen, eta asteburuetan Albertoren semeak osatzen du boskotea.  Berria - Euskal Herria   2004-02-21

Bidorretak Uriz eta Salgado jarri zituen batera, aspaldiko partez bi euskal herritar batera ACBko hasierako boskote batean.  Berria - Kirola   2004-11-21

Lagun Aro Bilbo Basket: Javier Salgado, Pedja Savovic (18), Cesar Sanmartin (4), Richard Scott (17), Frederic Weiss hasierako boskotea.  Berria - Kirola   2004-12-05

Boskote horrek 200 metroko aldea lortu zuen, nahikoa gainetik helmugara zeuden bi kilometroak egiteko.  Berria - Kirola   2006-04-19

2 bost musikarik edo kantarik osaturiko taldea.

Genero horretan, ohi den legez, ez dago korurik, eta bakarlarien artean zabaltzen da kantaldia: errezitatibo, aria, cavatina, duo, trio, laukote, boskote eta azken eszenetan seikote.  Berria - Kultura   2004-01-31

Bi Robles Aranguiz anaiek, Patrick Calvet, Marc lartigau eta Mario Gachis-ik osatu boskotearen bozak musika ausartak laguntzen ditu, 13 kantu desberdinetan, horietan lau euskaraz aurkitzen ditugularik.  Herria   2001-08-02

Boskotea bi biola jotzailek, bi biolin jotzailek eta biolontxelo jotzaile batek osatzen dute.  Berria - Kultura   2004-09-15

Franz Schuberten bi obra interpretatuko ditu Euskadiko Orkestrako boskote batek bihar Donostian.  Berria - Kultura   2006-02-17

Iberbrass metal boskoteak Gasteizen joko du gaur.  Berria - Kultura   2004-02-10

Hasi ziren The Travelin' Brothers, Bilbo aldeko boskote berri bat, rock taldeetan ibilitako musikariek osatua.  Berria - Kultura   2004-01-25

Da Ruak, behin batez Jakob Van Eyck Utrecht hiriko zaindari eta udal musikariak, beste laurekin boskotea osatuz, Espainiako erregearen ordezkarien aurrean, pabana, Paduan asmatutako musika, erregeentzako musika, hain zuzen, jotzen entzun zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 59. orr.

Teresa Zabalzaren boskotea disko berria grabatzen ari da.  Berria - Kultura   2004-09-16

3 boskote batentzat onduriko musika.

Johannes Brahmsen Piano eta hari tresnentzako boskotea eskainiko du.  Berria - Kultura   2004-06-04

Dagoeneko hiru partitura prest daude: klabeko kontzertua, Gnosis haizezko boskotea eta Hojas de Album izeneko harizko talderako obra.  Berria - Kultura   2004-01-22

Musika jartzen du: Mozarten klarinete boskotea.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 21. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

boskotea izan (3); hasierako boskotea (12)


bosna (orobat bostna g.er.) 1 izlag bakoitzari bost; bakoitzak bost.

Bakoitzak bosna pezta eman zidan, eta ni pozik eta haiek ere bai.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 48. orr.

Edmeak orduan populua aztertzen zuen: aho bat, sabel bat eta pistolak kilikatzeko bosna behatz baizik ez zituen itxuratu.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 270. orr.

Alderdi errepublikano eta demokratako bosna kidek osatzen dute batzordea.  Berria - Mundua   2004-04-30

Bosna mila euroko isunarekin.  Herria   2005-04-28

Emanaldiaren amaiera aldera, bizkarrean behera bosna litroko bi moskatel garrafoi isurtzen zituen drag-queen biluzi baten funtzioa eten zuen gure Hans maiteak.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 149. orr.

Bosna minutuko txanda bana egin ondoren.  Berria - Kirola   2004-05-14

Hiru bideo ziren, bosna minutukoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 146. orr.

Besteei bosna urtera jaitsi diete kondena.  Berria - Kultura   2004-11-14

Hogei apalek estaltzen dituzte, bosna apal luze aldeko, bi ez beste alde guztiak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 57. orr.

Santutegirako olibo-zurezko hegadun izaki bi egin zituen, bosna metro luzekoak.  Elizen arteko biblia   1 Erg 6,23

Den-denak erosiko dizkizut bosna zentabotan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 157. orr.

Hauxe bera egiten zuen gero etxekoandreak oiloaren hegapean arrautzak ezarri orduko, bosna argizari ttantta.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 135. orr.

Industria-iraultzatik kanpo geratu zirenek, beraz, jendeztatu zuten "Mundu Berria": Estatu Batuak aurrenik (hogeita bederatzi milioi etorkin 1861 eta 1920 artean), eta Kanada, Argentina, Brasil (hiru-bosna milioi etorkin), Australia eta Zeelanda Berria (bat-bina milioi etorkin) gero.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 54. orr.

2 (dagokion izena ezabaturik)

Bata zein bestea, etorri ederrekoak, hiru bertso eskatuta ere, bosna edo seina bota arte aise aseko ez zirenak.  Pello Zabala   «Zeruan zer berri», 2006 - 159. orr.

Ikus dezagun... bost puntu Gryffindorrentzat boggartari aurre egin dion pertsona bakoitzeko... hamar Nevilleren izenean bi aldiz egin duelako... eta bosna Hermioneren eta Harryren izenean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 115. orr.

24 jardunaldietan Realak 30 gol sartu ditu: Nihatek bederatzi, Kovacevic eta Karpinek bosna, De Paulak lau, Gabilondo eta Xabi Alonsok bina, eta Jauregi eta De Pedrok bana.  Berria - Kirola   2004-02-18

Charliek gurekin erdibanatu zituen, bosna bakoitzarentzat, eta beste bost Big Joerentzat.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 58. orr.

Launa eta bosna berdindu zuten, eta hortik aurrera tartea ireki zuten atzoko irabazleek.  Berria - Kirola   2004-01-21

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bosna berdindu (3); bosna partida (5); bosna partida jokatu (4); bosna urteko (4); eta bosna (7); hogeita bosna (3)


bosnaka (orobat bostnaka g.er.) adlag bosnako multzoetan.

Presoak bosnaka pasatzen ziren kontrol zorrotz hartarik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 131. orr.

Bagoira sarrarazten gaituzte bosnaka, kondatzen behin eta bietan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 36. orr.

Bostehun arte kontatuko dut, bosnaka.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 190. orr.

Ikusiak zituen Venezian eta Genovan, merkatari holandarrak bizi ziren karriketan ere, hango eliz atari eta jauregietan hirunaka, launaka, bosnaka, seinaka, zazpinaka halako tresnaz musika joka, jendearen erremusina eskatuz trukean.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 32. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

presoak bosnaka (3)


bosnakako izlag bosnako multzoetako.

Ez dakit zehatz [...] gu guztion ahaleginaren ondorio izan zen azkenean erreskada luzea osatzea, gizonekin soilik eta bosnakako lerrotan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 88. orr.

Nasaren amaieran bildu zen, bosnakako bost lerroen alde bakoitzeko [...] soldadu bat genuela.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 125. orr.


bosnako izlag bostek osaturiko.

Euri-tantak bezalako goitik beherako marra txikien errenkak zeuden idazkien ondoan, bosnako multzotan bilduta, egunak kontatzeko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 352. orr.

Berrogeita hamar-hirurogei ikasleak hamar-hamabi mahaitan banatzen ziren, eta bosnako taldeetan pilatzen ziren.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 45. orr.

Zapiak elkarrekin josi zituzten bosnako bi sailetan.  Elizen arteko biblia   Ir 36,10

Bosnako eta hamarnako multzoak egiten zituen, eta haiek miresten, zenbatzen eta berregokitzen hartzen zuen atsegin.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 37. orr.


bosnazka (orobat bostnazka ) adlag ipar bosnaka.

Paperak sinatzen dituzte, eta kanpalekuari buruz bagoaz, bosnazka lerrokaturik.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 112. orr.

Handik bizpahiru egunen buruan bildu gintuzten, puskarik gabeko ibilkariak, eta lerrotan bosnazka kanpaleku ttipiko block 61era joan ginen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 50. orr.

8 etan, esku baloi zoingehiagoka bostnazka, 12 etan bazkaria tokian berean.  Herria   2002-12-05


bosniar (ETCn 622 agerraldi; orobat bozniar g.er.) izond/iz Bosniakoa, Bosniari dagokiona; Bosniako herritarra.

Indar serbiarrek hil zituzten bosniar musulmanen izenak goraki irakurri zituzten han.  Berria - Mundua   2006-02-28

Bosniako serbiarren gobernuaren txosten ofizial batek lehen aldiz onartu du 1995ean serbiarrek 7.000 musulman bosniar baino gehiago hil zituztela Srebrenica hirian.  Berria - Mundua   2004-10-15

Urteetan galduta ibili da eta Vahid Halilhodzic bosniarra fitxatu dute: gizon gogorra eta langile porrokatua.  Berria - Kirola   2004-05-11

Emakume bosniarrak euskaldun askoren patua izan zuen; arrotzen lurrean utzi behar izan ditu hezurrak zuritzen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 323. orr.

Serbian ezkutatzen den Ratko Mladic komandante bosniarra.  Berria - Mundua   2004-04-01

Serbiako presidente ohi bosniarra sostengatzen duen sareko ustezko hainbat kideren ondasunak miatu zituen atzo NATOk.  Berria - Mundua   2006-03-16

Serbiar ingeniari baten eta bosniar erizain baten arteko amodio istorioa kontatu du Kusturicak.  Berria - Kultura   2004-05-15

Berria agertu da bertze hiru bosniar aintzindari La Haye-ko jujeen eskuetan ezarriak direla.  Herria   2001-08-09

Atzo, gerratik bizirik ateratako ehunka bosniar elkartu ziren Hagan, NJAren egoitzaren aurrean.  Berria - Mundua   2006-02-28

Turkiarrak eta bosniarrak ere bizi dira Kosovon.  Berria - Mundua   2006-02-21

Srebrenicako sarraskiagatik 27 urteko kartzelaldia jaso zuen Momir Nikolic bosniar-serbiarrari, bestalde, 20 urtera jaitsi zioten zigorra.  Berria - Mundua   2006-03-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

musulman bosniar (3)


bosniera (ETCn 612 agerraldi; corpusean bozniera soilik) iz bosniarren hizkuntza, serbokroazieraren aldaera dena.

Haurrek frantsesa eta Bozniera baliatzen dituzte beren burrasoekin.  Herria   2004-10-07


bosoi iz oinarrizko partikula, spina zero edo zenbaki osoa duena.

1983: W eta Z partikulak (bosoiak) aurkitu zituzten Carlo Rubbia eta Simon van der Meer zientzialariek.  Berria - Gaiak   2004-09-30


bospalau zenbtz lauzpabost.

Sorginek emakume guztiei gertatzen zaizkien horrelako bospalau egia esan eta bisitariak txundituta gelditzen dira.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 154. orr.


bospasei (ETCn 2.527 agerraldi; orobat bostpasei g.er.) 1 zenbtz bost edo sei, bost-sei.

Duela bospasei urte.  Herria   2004-07-01

Bospasei segundoz ez zen mugitu.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 65. orr.

Bai, bospasei aste joan ziren hola.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 113. orr.

Beste muturrean eseri zen Monsieur, bospasei metrora.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 198. orr.

Elizako gurutzearen aurrean otoitzean ari zela, Gurutziltzatuaren oinetaraino altxatua ikusi zuen lurretik bospasei beso gora.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1022. orr.

Gizon bat gauez abiatzen da bospasei ordutara dagoen Espainiako hiri baterantz, eta abiatu eta laster bapateko nekea sentitzen du.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 71. orr.

Belarra bospasei oineko garaierara iristen zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 215. orr.

Hogeita hamar inguru ziren, eta gorriz jantzitako bospasei neska.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 242. orr.

Kapitaina aitzinean zihoan eta gibeletik bospasei gizon gazte.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 247. orr.

Bospasei lagun ginen, denok ere katu ederrarekin.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 207. orr.

Orain dela urte asko, kasu, kateme baten magalari gozo-gozo bilduak zeuden bospasei katakume jaio berri ikusi nituen armairu horietako baten barruan.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 79. orr.

Goizegi heldu da, ez dago dudarik: bospasei atso besterik ez daude, belauniko, elizako hiru nabeetan banaturik.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 32. orr.

Block-aren beste buruan bospasei gorputz baziren lurrean, buluzirik.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 120. orr.

Denentzat patio bakarra zuten bospasei gelako eraikinak.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 37. orr.

Anartean, usaiako bospasei bidelagunak jin dira.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 149. orr.

Beste bospasei ahalegin egin genituen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 124. orr.

Bospasei aldiz irakurri dut hitza.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 81. orr.

Eugenia ez nuen bospasei aldiz baino gehiago ikusiko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 95. orr.

Erran beharrik ez da erdiguneko bospasei handi horiek gizonezkoak ere direla.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 290. orr.

2 (dagokion izena ezabaturik)

Bospasei ziren. Orgarekilako preso ohiak lur sagarrak eman zizkien Joanesek bospasei hartu zituen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 202. orr.

Perros de pajan Dustin Hoffman, bospasei akabatu eta nola azaltzen den irribarretsu-irribarretsu?  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 103. orr.

-Bospasei; zortzi, asko jota.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 62. orr.

Hori guztia errateko, hastapenean finkatu helburuetara heltzeko, 3 urteren partez, bospasei beharko ditudala.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 150. orr.

Italiara joaten hasi ginenean ez nuen kaferik inoiz hartzen oso urduri jartzen nintzelako, Norak bospasei hartzen zituen egunero.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 153. orr.

Biharamun goizean, Zakarra eta haien bandako beste bospasei gehiago agertu ziren elizaren ondoan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 115. orr.

Bospasei, eta ez gehiago.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 113. orr.

SSetako bospaseik eskuak jaitsi eta niganantz egin zuten, mehatxuzko jarreran.Jin egunak joaten ari eta, bospasei gelditzen zitzaizkigun.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 284. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azken bospasei (6); baino bospasei (5); beste bospasei (9)

bospasei aldiz (16); bospasei apez (3); bospasei aste (8); bospasei astez (3); bospasei bezero (3); bospasei egun (16); bospasei egunez (8); bospasei egunez segidan (6); bospasei ehun (6); bospasei gizon (5); bospasei hautagai (3); bospasei herritan (5); bospasei hilabete (7); bospasei hilabetez (4); bospasei hizkuntza (3); bospasei jokalari (3); bospasei lagun (7); bospasei lagunekin (3); bospasei metro (4); bospasei metrora (3); bospasei mila (6); bospasei ordu (3); bospasei segurik (4); bospasei talde (3); bospasei urte (29); bospasei urte lehenago (3); bospasei urteko (3); bospasei urtez (5)

da bospasei (4); duela bospasei (12); duela bospasei urte (10); egunean bospasei (3); eta bospasei (22); eta bospasei egun (3); urtean bospasei (3)


bospaseikote iz bospasei laguneko taldea.

Atetik gertuenekoan "Alfonso XIV.aren klubekoak" zeuden, errege-erreginen egonaldiek herrian utzitako arrastoaren nostalgian bizi zen xahar monarkiko bospaseikotea.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 50. orr.


bospaseina banatz bakoitzari bospasei, bakoitzak bospasei.

Bazkaritarako, bospaseina garbantzu ale eta ogi tiki bat, hau egun guzirako.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 77. orr.

Boteak bospaseina egin dituzte baina gehiago eginean bezala galtzaleak ondarrean, parte beroaren gatik.  Herria   2003-06-19

Bote guti: bospaseina, ez gehiago.  Herria   2004-06-10


bossa (ETCn 270 agerraldi) iz bossa nova.

Domenico 2 Brasilgo talde gazteak bossa, samba eta elektronika erritmo eta doinuak aurkeztuko ditu etzi Donostiako Guardetxean.  Berria - Kultura   2004-05-07

Diskoa saxo elegante batek jantzita hasten da (Smith Street), laster house asaldatze epelei heltzen die eta baita Brasilgo bossa arrasto teknifikatuei ere.  Berria - Kultura   2006-03-30


bossanova (ETCn 61 agerraldi; orobat bossa nova ETCn 144 agerraldi) iz Brasilgo herri dantza, sambatik eratorria, jazz formen eragina duena.

Musika elektronikoak, hip hopak, bossanovak, hard-rockak, boleroak eta corridoak lekua izan dute Babasonicosen diskoetan.  Berria - Kultura   2006-03-16

Gutako batzuk hogei bat urte daramagu musikan, rock taldeetan jotzen batez ere, baina denborarekin beste estilo batzuek indar handiagoa hartu dute, eta diskoa horren erakusle da, swinga eta jazzaz gain, bossanova edota manboa ere jotzen dugulako.  Berria - Kultura   2004-01-27

Bossanovak eragindako musikari europar horiek musika europarra egiten dute, ez brasildarra.  Berria - Kultura   2004-05-07

Soilik lanparatxo bat utzi zuen piztuta argi gorrizta batez eta orain entzuten ari ginen musika bossa-nova kantekin osaturiko sorta bat zen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 27. orr.

Cha-cha-cha-tik hasi eta bossa novara iristeraino hamaika musika sorkuntza entzun ahal izango dira.  Berria - Kultura   2004-05-13

21: 30ean hasita, jazz eta bossa nova doinuz beteko du Plaza Barria.  Berria - Kultura   2004-07-17


bost (orobat bortz g.er.) 1 zenbtz lau eta bat, 5. (dagokion izenaren ezkerrean)

Zekor bat, ahari bat eta urtebeteko bildots bat erre-oparitarako, aker bat barkamen-oparitarako eta bi zekor, bost ahari, bost aker eta urtebeteko bost bildots elkartasun-oparitarako.  Elizen arteko biblia   Zen 7,110

Lehen bost zenbaki osoak batu zituen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 84. orr.

Beste bost angeluek eszenaren antolamendua eratuko dute.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2370. orr.

Bost mila dolar ere izango ditu berorrek emateko moduan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 265. orr.

Haien truke nik bost milioi emango dizkizut.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 157. orr.

Karea nahastuko zaio morteroari ahalik eta sendoena, bost parte harea eta bi parte karerekin osatuz.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4030. orr.

Bost argi ontziko armiarma lanpara bat zegoen sabaitik zintzilik, globo zeharrargiz apaindua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 159. orr.

Pakete horretan bost kilo dinamita daude.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 28. orr.

Maiatzaren 20an aitak bost jogurt pote galdu zituen Van Daan andrearekin egindako apustu batean.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 313. orr.

"Behar al duzue edalontzirik?", galdetu zigun ugazabandreak bost garagardoak gure aurrean kokatuz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 158. orr.

Bost ontzietako bidaiariek abesti bera oihukatzen zuten, haren erritmo beti berdina zerurantz igotzen zela; eta bost ontziak elkarren ondoz ondo zihoazen, bata bestetik oso hurbil.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 230. orr.

Eguzkiaren, ilargiaren eta bost planeten funtsa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4630. orr.

Hiru bider egin zuen, lau bider, bost bider, baina haren besoari heltzekotan eta geraraztekotan nengoen unean bertan, ezker eskua atera zuen kanporantz eta hatz bat goratu zuen, nire aurpegi aurrean kemenez astintzen zuela.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 168. orr.

Hamasei urtez Coimbran, hara joan bainintzen Errege Jaunaren burasoek bost aldiz agindurik.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 213. orr.

Bost mila liberaren beharra dut, zinez beharra.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 319. orr.

Zesarren garaian, lur-zatiak izan ziren zor guztiak ordaintzeko dirua; Tiberioren garaian, berriz, hamar mila sestertzio lurretan bost mila sestertzio dirutan balio zuen diru arrunta bihurtu ziren.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 69. orr.

-Haien truke nik bost milioi emango dizkizut.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 157. orr.

Bost milioi bana eman zizkiguten aurrez telefonoz agindu bezala.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 121. orr.

Duela bost milioi urte, zorioneko egun batean tente jarri eta bi hankan ibiltzen hasi ginen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 15. orr.

Bost koloreko loreak al zituen zuhaitz handi hark?  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 65. orr.

2 (hitz elkartuen lehen osagai gisa, bigarrena beste zenbaki bat delarik)

Ospitaletik kartzelara eramateko nire bila zetozen bost-sei txapeloker ikusi nituenean, ostera komisaldegian nintzela iruditu zitzaidan.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 38. orr.

Handik bost-sei urtera, "Etxebeltz" bertso-eskola sortu zuten.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 153. orr.

Formularen emaitza 54, 107 edo 218 bazen (edo beste bost-zazpi zenbaki), orduan irteten zen aita gelatik.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 65. orr.

Bost-hamar minuturen buruan etxeratu zitzaidan Sara.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 191. orr.

Horixe berorixe da gaur egun intsumisoekin egiten dena: ez zoaz soldadu? Bada, heriotza zibila duzu, bost-hamar urterako.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 61. orr.

3 (dagokion izena ezabaturik)

Gapen lau gol sartu zizkieten lapurtarrei, Grenobleren aurka bost eta Toursen beste bost.  Berria - Kirola   2004-10-01

Atenasen, gnomoak dituen lau parteetatik itzalak hiru parte hartzen ditu; Rodasen, zazpi partetik bost.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4430. orr.

Ezkerrean eta eskuinean dauden posteek, ziriak kontatu gabe, altueran lau zulo izango dituzte, eta lodieran bost.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4990. orr.

Maxek hiru aldiz ipini zuen zotz txikienaren gainean bere esku zabalduaren luzera; lau aldiz erdikoan; eta bost, berriz, azkenekoan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 121. orr.

Lau edo bost ginen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 88. orr.

Denak, bai, bost izan ezik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 26. orr.

Bost horiek dira poliedro erregular bakarrak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 163. orr.

Bost zaldi zeuzkan guztira, eta bostak zihoazen korrika bide ondoko sailaren hesirantz, Lubisen bila.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 87. orr.

"Bost izango gara, hortaz", esan nion amari.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 131. orr.

Arrantza-ontzian zihoazen 10 marineletatik bosten gorpuak aurkitu zituzten atzo salbamendu taldeek.  Berria - Mundua   2004-06-04

Eraikin-multzo hark, iparraldetik, berrogeita hamar metroko luzera zuen, eta hogeita bosteko zabalera.  Elizen arteko biblia   Ez 42,2

Burdinaria eskuratu behar duk nonbaitetik, kasik hori izaten duk zailena, eta lauko amua egin behar duk, edo bostekoa, haria nolakoa den.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 121. orr.

Orduan, ez zedin ezezta holako joko pollita, legea edo araudia aldatu diote: bost moldeak hor daude beti, baina ez da bostetan ber pilotaria.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 48. orr.

Nire ahizpak beti egon dira bi taldetan banaturik eta ni, bostetan hirugarrena jaioa izanik, beti egon naiz etxean lagunik gabe  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 87. orr.

4 (futbol, pilota eta kideko kirolen emaitzetan)

136,200 kiloko harri baldarra erabili zuten, eta 5 minutuko txandan, 10 jasoaldi egin zituen; Urrutiak bost eta Igoak bat.  Berria - Kirola   2006-04-04

5 (ordua adierazteko)

Geltokiko dorrean zegoen erlojuak bostak jo zituen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 208. orr.

Bostak paseak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 264. orr.

Bostak ziren, bostak jo berriak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 66. orr.

-Bostak laurden gutxi!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 324. orr.

Arratsaldeko bostak eta hamar ene erlojuan.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 192. orr.

Arratsaldeko bostak laurden gutxi inguru ziren.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 20. orr.

Ez nintzen esnatu goizeko bostak eta erdietan amak deitu zidan arte.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 33. orr.

Iratzargailua goizeko bostak eta erdietan ezarria nuen, baina goizegi iduritu zait.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 51. orr.

Bostak eta 20an ezkutatzera egiten du.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 414. orr.

Bilera bostak aldera amaitu da.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 181. orr.

Hiruretatik bostak arte, umeak eskolan ziren bitartean.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 128. orr.

Bostak aldean iluntzen hasten du jadanik.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 53. orr.

Lanari ekin zion Ruche jaunak, bostak inguruan hitzordua baitzuen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 260. orr.

Arratsaldeko lauretatik bostak eta erdietara.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 118. orr.

Bederatzietatik bostak arteko lanetan aritzen ziren guztiak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 7. orr.

Feofarren gudalburuak ez zien luzaro itxaronarazi, eta, bostak baino lehen, turuta zoliek iristen ari zela iragarri zuten.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 309. orr.

Laurak eta bosteko trenean joango haiz.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 98. orr.

6 (denbora unitateekin)

Haietariko zenbait, bost mendeko antzinatasunekoak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 90. orr.

Horiek guziak gertatu direlarik bazuen bost hilabete bakartasunean nintzela.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 112. orr.

Bost asteko oporrik ez, inondik inora, Handik bost egunera, Ananias apaiz nagusia Zesareara jaitsi zen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 341. orr.

Ibai horretatik bost eguneko bidea besterik ez zegoela, lehorretik, Faso ibaira iristeko, eta handik Ponto Euxinora.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 30. orr.

Horiek guziak gertatu direlarik bazuen bost hilabete bakartasunean nintzela.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 112. orr.

Bost asteko oporrik ez, inondik inora.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 341. orr.

Aliziak zauri larriak jaso zituen, eta ospitalean hil zen bost ordu geroago.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 13. orr.

-Bost minutu daramatzagu hemen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 405. orr.

7 (diru unitateekin)

Bost euroko billetea utzi zuen barra gainean.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 26. orr.

Emakume zahar handi-handi bat zen, sosak eta bost liberako txanponak lerrokatzen ziharduena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 151. orr.

Kendu txanpon haiek kutxatik eta soinean zeramatzan hogeita bost pezetako batzuk jarri zituen ordez.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 237. orr.

"Tabako xehetua", esan zuen orduan hark, "bost penike ontzako".  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 158. orr.

Berrogeita bost sos-erdiko letra batekin, hiru liberako ezkutu bat lortuko da Frantzian.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 80. orr.

Hogeita bost errublo eman behar zaizkio eskribau bakoitzari, ez hogeita bost kopek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 337. orr.

8 (bestelako neurri unitateekin)

Hogeita hamarren bat kilo babarrun eta bost kilo ilar ditugu.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 192. orr.

Badakizue sarituak hogeita bost gramoko kosto bola irabaziko duela.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 142. orr.

-Zertarako behar dituk hik hamazazpi kilo T8 eta bost litro kloratita?  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 117. orr.

Bost librako ogi biribila ekarri dio.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 66. orr.

Erroldatua den gizaseme orok bost gramo zilar ordainduko du Jaunarentzat.  Elizen arteko biblia   Ir 30,13

Beste erdia, hamabi kilometro eta erdi luze eta bost kilometro zabal, tenpluko zerbitzuan jardungo duten lebitarrentzat izango da.  Elizen arteko biblia   Ez 45,5

Plataforma horren altuera ez da izango bost oin baino handiagoa.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2370. orr.

-Bost verstara! -egin zuen oihu Txitxikovek, bihotzean astindu txiki bat nabariturik-.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 150. orr.

· 9 iz zenbaki naturalen sailean lauaren ondotik datorren zenbakia.

Numerologiaren aldi bakoitzak, garatu eta ugaldu ahalean bere numero sakratuak sortu ditu: bata, hirua, bosta, zazpia, bederatzia, hamarra, hamabia...  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 287. orr.

Bosta da lehen bakoitiaren eta lehen bikoitiaren batuketa pitagorikoaren emaitza.  Berria - Kultura   2004-04-14

Seiaren bost seirenek bosta ematen dute, pentemoeron deitzen dena. hamaika, seiari bosta gehituz ateratzen da, hau da, kintario bat.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1510. orr.

Astelehena da, ekainaren bosta.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 204. orr.

Hasiera batean pentsa zitekeen "75=12" esakunea zazpi eta bosten batuketa baten adigaitik kontraesanaren esakunearen arabera ondorioztatzen den esakune analitikoa besterik ez dela.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 35. orr.

Seigarren urtean, seigarren hilaren bostean.  Elizen arteko biblia   Ez 8,1

10 norbaiti zerbait bost adlag bost axola, batere axolarik ez.

Baina, zer esango dizut, niri bost hori guztia, orain.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 49. orr.

Niri bost New Yorkeko arkitekto guztiak akatzen badituzte ere.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 240. orr.

Niri bost Itziar norekin dabilen.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 96. orr.

Baina niri bost, izango ez balira bezala.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 46. orr.

Txotas hutsa baino ez da eta betidanik izan da, baina niri bost, nik neure enkargua bete eta neure dirua kobratu, horraino nire zeregina.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 30. orr.

-Niri bost erretzen duan ala ez, baina gezurrak, beharrezkoak baino ez, aditu?  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 136. orr.

-Niri ere bai, sarjen, euria egin ala ez, niri bost.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 383. orr.

Gitarra ondo jotzen duzun bitartean gainerakoak niri bost.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 42. orr.

-Niri bost! -erantzun zuen lasai Pepponek-.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 79. orr.

Besteei, gertatuko zaie zerbait agian; litekeena da; baina horrek niri bost.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 39. orr.

-Niri bost.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 41. orr.

Guri bost, bazakinagu-eta den-dena.  Berria - Euskal Herria   2004-12-29

Tranpa daukala dirudi, egia da, baina guri bost!  Berria - Kirola   2004-06-12

-Lo seko zaudete, aita hemen egotea zuei bost -esan zuen, ikusezin.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 88. orr.

Horiei bost kamisetak, koloreak, euskal harrobiak eta ostia guztiak!  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 22. orr.

1.359 milioi euroren salerosketa izanagatik, erosleen gorraizea ez zen sendatu eta Paki, Patxi edo Pili lehendakari, haiei bost.  Berria - Ekonomia   2004-06-22

· Etxe hartan zeukan gainerakoak -liburuak eta diskoak salbu-, bost!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 25. orr.

11 bere bostean bere hartan; bere kautan.

Aukera egon da aldatzeko, baina antolatzaileak bere bostean, gezurra badirudi ere Turman babeslea da.  Berria - Kultura   2004-08-19

Alvarezek bere bostean segitzen du: [...].  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 345. orr.

Diktatuko dinat gutuna -esan zuen Dembak bere bostean.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 56. orr.

Txixa-erreka luzea izan zen. "Garagardoz betetako ibaia da bizitza" esan zuen bere bostean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 185. orr.

Zer gertatu...? -sukalderantz abiatu zen, bere bostean hitz eginez.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 231. orr.

12 bost axola (norbaiti) batere axolarik ez.

Bost axola horrek berari.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 55. orr.

Harryri bost axola hori.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 202. orr.

Bost axola, hala ere, guri.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 100. orr.

Folklorea bost axola niri.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 65. orr.

-Bost axola niri medikua -esan zuen Morse andreak-.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 182. orr.

Baina zernahi zela ere, niri bost axola.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 23. orr.

Arraza-legeak bost axola; txorakeria hutsak, zer garrantzi izan zezaketen?  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 153. orr.

Egia esan, guri bost axola emanaldia behingoz hasi edo bertan behera geratzen bazen ere.  Berria - Kultura   2004-02-03

Baina zernahi zela ere, niri bost axola.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 23. orr.

Jarraitu egin nion gure Super-Constellation-eraino, alferrikako telegramak artean eskuan neramatzala, desenkusa-mota oro adierazten niola, hari bost axola izan arren desenkusok.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 18. orr.

Hark, aldiz, gehiengoari bizia barkatu nahiz, justua ala injustua bost axola zaio zer den, probetxua bakarrik bilatzen du.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 263. orr.

Berdin zitzaidala erantzun nion noski; bost axola zitzaidala nora joan, berarekin joaten banintzen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 120. orr.

Gazteei bost axola zaizuelako bai iragana, bai historia, bai nondik zatozten edo nortzuk zareten jakitea.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 38. orr.

Bost axola zaizu esaten ari direna.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 131. orr.

Jabetzen nintzen ingurune erdaldun batean ari nintzela, euskara bost axola zitzaiona.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 125. orr.

Baina niri bost axola zitzaidanan.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 261. orr.

Nik pentsatzen dut: bost axola dio!  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 30. orr.

Logrek uko egiten zion, diruak bost axola ziola zin eginez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 215. orr.

Abertzaleen ekinaz bost axola dute.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 92. orr.

· Baina axola zaizkit niri bost, logikariak.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 160. orr.

13 bost bat bost gutxi gorabehera.

Nik haiena baino bost bat ilara atzerago nuen eserlekua.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 74. orr.

Istripua izan eta handik bost bat astera.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 34. orr.

Orain dela bost bat urte atera zen Alemaniatik.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 114. orr.

Bost bat minutuan ahal izan zuena.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 84. orr.

Handik bost bat minutura iritsi ziren Livia eta Mari.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 19. orr.

Leihoa lurretik bost bat metrora zegoen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 180. orr.

Autobuseko txartelaren truke zortzi milioi lira (bost bat euro) kobratu zidaten haranzkoan, deskontua eginda.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 60. orr.

Beste bost bat gizon beharko lirateke.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 216. orr.

Egin diren estimazioen arabera, Mexikon bakarrik, hogeita bost bat milioi biztanle ziren Cortés iritsi aurretik.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 27. orr.

Berrehun eta hogeita bost bat langileri enplegua ematen dien enpresa sendoa.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 28. orr.

Nafarroan hogeita bost bat herritan behintzat ibili ziren batailoiak trenbideak egiten, errepideak, hegazkin eremuak, ubideak, estolderiak, mendi-bideak...  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 40. orr.

Pertsona baten gorputzak bost bat litro odol dauzka batez beste.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 153. orr.

Hogeita bost bat ahotseko orfeoi txiki batekin.  Askoren artean   «Rataplan» - 82. orr.

Idazle bakoitzari Lauaxetaren bost bat poema aukeratzeko eskatu diote.  Berria - Harian   2005-08-02

Ostertzari buruz berrogeita bost bat graduko angeluan makurtua.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 61. orr.

14 bosten bat bost bat.

Bosten bat mila gizon ziren.  Elizen arteko biblia   Lk 9,14

Hogeita bosten bat kiloko zakua zen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 74. orr.

Ubanberi begiratu nion: bosten bat metro luzeko ereinotz adarrari eusten zion bi eskuekin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 69. orr.

Eta hantxe egon zen, geldi-geldi, bosten bat orduz.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 149. orr.

Senarra baino askoz gazteagoa zen, hogeita bosten bat urtekoa edo.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 10. orr.

Eta inprenta gero, hori bai bart gaueko kontua: bosten bat gizaldi baino ez.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 92. orr.

· Eta olibondoa astintzean, adar-puntan bizpahiru oliba eta adarrik jorienetan lau-bosten bat baizik gelditzen ez diren bezala, halaxe gertatuko zaio Israeli.  Elizen arteko biblia   Is 17,6

15 bostetan bost aldiz.

Horixe litzake kantaren mezua: bostetan aditu nuen kaila kantua, baina, nik ez kasurik egin, eta orain maiteak engainaturik oinaze minetan naiz.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 158. orr.

Aldian aldiko eta tokian tokiko inperioen dogma estuak direla medio, zenbat holako usario eder galdu ote ditu gure Europa zaharrak bidean, nahiz axalez martingala hutsak iduri, sustraietara jo ezkero bostetan milaka urtetako jakintza enpiriko ederra gordetzen dutenak!  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 179. orr.

16 lau-bost (orobat lau-bortz) zenbtz lau edo bost. ik lauzpabost.

Farlopa, esan zuen Pikutak, mozkin ederrekoa duk; kolpe batean, lau bost kilo ekarri, bizimodu ederra.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 12. orr.

Plazaren haraindiko puntan jarria zegoen Maddalen, beste lau-bost neskaren erdian.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 33. orr.

Lau-bost urteko kontua da.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 22. orr.

Lau-bost egunen buruko bere baitaratu zen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 41. orr.

Alde banatan lau-bost mahai, elkarri erantsita., -Damurik, ez baihaiz lau-bortz urte zaharragoa...  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 85. orr.

Egutxik hirurogeita lau urte zituen orduan, eta emakumeak hogeita lau-bost edo hogeita zazpi-zortzi gehienez.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 78. orr.

Mailadian eserita zegoen lau-bosteko taldetxo bat.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 119. orr.

17

Ibiliko zara bost! Barkatu nizun egin zenion urratua, baina gaurkoa ez dizut barkatzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 111. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 9 aldiz agertzen direnak)

amaitzeko bost (23); amaitzeko bost minutu (10); arte bost (13); artean bost (15); atzo bost (9); aurten bost (12); azken bost (250); azken bost partidak (12); azken bost partidetan (18); azken bost urteetako (9); azken bost urteetan (41); azken bost urteotako (10); azken bost urteotan (62); azkeneko bost (13); baina bost (71); baina bost axola (15); baino bost (94); baino bost aldiz (21); baino bost egun (10); baino bost minutu (11); bat eta bost (19); batean bost (16); batek bost (24); batzuetan bost (9); bere bost (23); berrogeita bost (80); berrogeita bost urte (19); beste bost (312); beste bost urte (10); beste bost urtez (12); beste bost zauritu (13)

bost aldaketa (15); bost aldaketa egingo (15); bost alderdi (16); bost aldiz (153); bost aldiz gehiago (9); bost aldiz irabazi (16); bost aste (35); bost atal (11); bost ataletan (12); bost atzelarirekin (9); bost axola (468); bost axola dio (9); bost axola horrek (15); bost axola niri (46); bost axola zaie (11); bost axola zaio (10); bost axola zaiola (9); bost axola zait (15); bost axola zion (10); bost axola zitzaiola (11); bost axola zitzaion (16)

bost bakarrik (10); bost bat (131); bost bat minutu (16); bost bat urte (27); bost besterik (9); bost besterik ez (9); bost bider (28); bost denboraldi (12); bost diputatu (10); bost dira (38); bost dolar (19); bost domina (11); bost domina irabazi (9)

bost edo (116); bost edo hamar (15); bost edo sei (84); bost egin (12); bost egun (165); bost egun geroago (12); bost egun lehenago (12); bost egunean (20); bost eguneko (65); bost eguneko epea (12); bost egunen (13); bost egunen buruan (9); bost egunera (12); bost egunetan (51); bost egunez (79); bost egunez segidan (15); bost ehun (87); bost ehun bat (30); bost ehun mila (13); bost ekintzaile (10); bost emakume (14); bost entsegu (35); bost entsegu egin (12); bost entsegu eginda (11); bost errublo (9); bost eta (86); bost eta erdiak (11); bost eta erdietan (9); bost etapa (11); bost etxe (9); bost euskal (37); bost galdu (11); bost garaipen (21); bost gazte (20); bost gehiago (14); bost gerrillari (12); bost gizon (36); bost gol (54); bost gol sartu (27); bost goleko (14); bost gradu (10); bost guardia (9); bost gutxi (11); bost hartz (9); bost haur (13); bost hautagai (11); bost herri (11); bost hil (10); bost hilabete (104); bost hilabete eta (10); bost hilabetean (12); bost hilabeteko (18); bost hilabetera (10); bost hilabetez (20); bost hildako (13); bost horiek (12)

bost idazle (12); bost irabazi (32); bost irabazi ditu (9); bost irakiar (20); bost irakiar hil (13); bost izan (14); bost jardunaldi (20); bost jardunaldietan (9); bost jokalari (35); bost jokalarik (10); bost kantoineko (38); bost kantoineko plazan (38); bost kartzela (9); bost kartzela zigor (9); bost kide (43); bost kidek (12); bost kilo (28); bost kilometro (30); bost kilometroko (18); bost kilometrora (14); bost kontinenteetako (19); bost kontzertu (11); bost lagun (123); bost lagun atxilotu (16); bost lagun hil (30); bost lagun zauritu (12); bost lagunak (9); bost lagunek (12); bost lagunen (9); bost lan (22); bost langile (18); bost liburu (28); bost mende (14); bost metro (40); bost metroko (17); bost metrora (14); bost mila (170); bost mila eta (10); bost mila gizon (9); bost mila libera (9); bost milako (9); bost milioi (104); bost milioi euro (16); bost milioi pertsona (9); bost miliun (17); bost minutu (252); bost minutu baino (14); bost minutu barru (11); bost minutu ere (9); bost minutu falta (27); bost minutu geroago (26); bost minutu lehenago (12); bost minutuan (39); bost minutuetan (16); bost minutuko (75); bost minutuko txandan (12); bost minutura (52); bost minuturen (12); bost minututan (10); bost minutuz (37); bost neska (9)

bost oin (9); bost ordezkari (12); bost ordu (43); bost orduko (20); bost orduz (16); bost palestinar (28); bost palestinar hil (19); bost parte (10); bost partida (93); bost partida irabazi (13); bost partida jokatu (19); bost partidak (27); bost partidak irabazi (9); bost partidatan (11); bost partidetan (35); bost partidetatik (17); bost pertsona (73); bost pertsona atxilotu (13); bost pertsona hil (28); bost proba (16); bost puntu (67); bost puntuak (13); bost puntuko (30); bost puntuko aldea (16); bost puntura (25); bost segundo (15); bost segundoko (12); bost sei (20); bost seme (45); bost seme alaba (25); bost soldadu (37); bost soldadu hil (10); bost sos (13); bost talde (24); bost tanto (12); bost tour (11); bost txapel (9)

bost ume (9); bost urte (811); bost urte baino (27); bost urte barne (13); bost urte barru (26); bost urte bete (29); bost urte beteko (12); bost urte daramatza (12); bost urte dira (11); bost urte egin (22); bost urte eman (15); bost urte eta (11); bost urte geroago (21); bost urte hauetan (11); bost urte huntan (9); bost urte igaro (13); bost urte lehenago (20); bost urte zituela (15); bost urte zituen (21); bost urteak (27); bost urtean (69); bost urtean behin (12); bost urteetako (18); bost urteetan (84); bost urteko (236); bost urteko epean (18); bost urteko kartzela (20); bost urtekoa (11); bost urteotako (15); bost urteotan (88); bost urtera (46); bost urterako (21); bost urterekin (13); bost urteren (56); bost urteren buruan (44); bost urtetan (33); bost urtetik (45); bost urtez (129); bost zauritu (25); bost zauritu ziren (13); bost zentimetro (13); bost zentzumenak (10); bost zigor (10); bost ziren (16)

bukatzeko bost (14); da bost (53); dagoeneko bost (17); datozen bost (37); datozen bost urteetan (12); datozen bost urteotan (9); dauden bost (18); dela bost (40); dela bost urte (23); dena bost (15); dena bost axola (10); dira bost (41); diren bost (55); ditu bost (16); dituen bost (25); dituzte bost (16); dituzten bost (22); du bost (31); duela bost (181); duela bost urte (124); duela bost urteko (12); duela hogeita bost (13); dute bost (26); duten bost (50); edo bost (155)

edo bost aldiz (9); edo bost urte (14); egin zituen bost (10); egunean bost (14); ere bost (50); ere bost axola (19); eta azken bost (19); eta berrogeita bost (11); eta beste bost (61); eta bost (705); eta bost aldiz (10); eta bost axola (25); eta bost egun (14); eta bost hilabete (9); eta bost lagun (9); eta bost mila (9); eta bost minutu (18); eta bost minutura (9); eta bost seme (9); eta bost urte (41); eta bost urteko (23); eta bost urtera (13); eta bost urtez (9); eta handik bost (14); eta hirurogeita bost (12); eta hogeita bost (35); eta laurogeita bost (9); euskal herriko bost (14); ez bost (12); gehienez bost (11); guri bost (13); gutxienez bost (45); gutxienez bost pertsona (9); guztira bost (18); halako bost (9); handik bost (62); handik bost minutura (26); handik bost urtera (11); hemendik bost (10); herriko bost (17); hildako bost (13); hiru eta bost (11); hirurogeita bost (41); hirurogeita bost urte (15)

hogeita bost (434); hogeita bost bat (16); hogeita bost metro (19); hogeita bost mila (18); hogeita bost urte (107); hogeita bost urteko (17); hogeita bost urtez (11); hogoita bost (17)

hori bost (10); horietako bost (19); horietatik bost (21); horretan bost (10); hurrengo bost (26); ia bost (42); ia bost urte (12); jada bost (9); jasoaldi bost (9); lau bost (59); lau edo bost (123); lau eta bost (10); laurogeita bost (25); laurogeita bost mila (9); lehen bost (56); ligako bost (9); mutxikoak bost (14); mutxikoak bost kantoineko (13); nik bost (12); niri bost (63); niri bost axola (26); niri ere bost (14); orain bost (42); orain bost urte (22); orain dela bost (35); orotara bost (10); osatzen duten bost (9); partidetatik bost (10); poliziak bost (12); soilik bost (9); taldeak bost (13); urrezko bost (13); urrezko bost domina (9); urtean bost (16); ustezko bost (9); zen bost (30); zihoazen bost (11); ziren bost (43); zituen bost (43); zituzten bost (26); zuen bost (31); zuten bost (40)

arratsaldeko bostak (52); arratsaldeko bostak aldera (14); azken bostak (10); beste bostak (11); bostak aldean (11); bostak aldera (38); bostak arte (19); bostak dira (10); bostak eta (46); eta bostak (17); goizeko bostak (33); goizeko bostak aldera (9); lehen bostak (10)

hogeita bostean (14)

bosten artean (18); bosten bat (45); hogeita bosten (18); hogeita bosten bat (15); lehen bosten (10); lehen bosten artean (9)

arratsaldeko bostetan (54); biga bostetan (10); eta bostetan (12); goizeko bostetan (28)


bostaldi iz bost urteko epea.

Bost urtez bost urte, beste bostaldi baten hartzera doala erran du, berriz hautatzen badute.  Herria   2005-08-04


bostaxolatu, bostaxola(tu), bostaxolatzen da ad bost axola izan.

Txuma, Xanti, Larra, Txurdo, Manu, Bixen, Pottoren esanari bostaxolatua geroz gorago nindoan, Kojuaren baserrira hurbilduz.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 201. orr.


bostehun (orobat bortzehun g.er.) 1 zenbtz bost bider ehun, 500.

Bostehun lagun inguru bildu ziren ostiral gauean Palladiumera, Creaming My Jeans taldearen kontzertura.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 31. orr.

Gero bostehun anaiek baino gehiagok ikusi zuten batera.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 181. orr.

Bake prozesua berandu baino lehen abiatu dadila eskatu dute mila eta bostehun herritar inguruk.  Berria - Euskal Herria   2006-03-19

Uharte bakoitzak mila eta bostehun errefuxiaturentzat lekua du.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 52. orr.

Presa-presaka bostehun txartel enkargatu nituen nire izen mailegatuarekin.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 111. orr.

Bi minutuan osatzen zituen bostehun zatiko puzzleak umetan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 209. orr.

Bostehun folioko zorro marroia zen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 225. orr.

Bost mila oinezko ziren gutxienez eta bostehun zaldizko.  Elizen arteko biblia   2 M 12,10

Trukean hamar mila libera (mila eta bostehun euro, gutxi gorabehera) liburuko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 12. orr.

-Hemen dituzu bostehun dolarrak, "gigolo".  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 117. orr.

Logelara joan eta bostehun liberak eman zizkion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 366. orr.

Garesti dago Londres zeharo, ia bostehun pezetan (hiru eurotan) metroko billete soila.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 47. orr.

Zin egiten diat mila eta bostehun errubloan erosi nuela, eta berrehun errubloan utziko diat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 123. orr.

Seiehun tonelada inguru brontze eta hiru mila eta bostehun tonelada burdina eman zuten.  Elizen arteko biblia   1 Kro 29,7

Ziotenez, Txitxikovek bostehun mila baino gehiago bildu zituen, lankidea baino erneagoa zen eta.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 344. orr.

Mila eta bostehun verstako bidea gelditzen zitzaion oraindik Irkutskeraino.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 224. orr.

Orduko bostehun eta hogeita hamar kilometroko lastertasunean.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 64. orr.

Mila eta bostehundik gora lagun bildu ziren Barañainen atzo Karmele Solagurenen heriotza salatzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-12-11

Bostehundik gora afiliaturen aurrean.  Berria - Euskal Herria   2006-03-21

2 (hitz elkartuen lehen osagai gisa, bigarrena beste zenbaki bat delarik)

Txinpart sorta handiak ihesi zihoazen guztiz sutan zeuden etxe haietatik, eta, kearen kiribilen artetik, zeruan gora egiten zuten bostehun-seiehun oineko garaiera bateraino.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 407. orr.

Jauregitik laurehun-bostehun bat urratserat zeudenak, Urbiaingo senar-emazte bikote batzuen -hiru familia orotarat- ardurapean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 30. orr.

3 (dagokion izena ezabaturik)

Gurean badira gizaki argiak [...] zeinak ez baitira berdin mintzatzen hirurehun arima dituen lurjabearekin eta bostehun dituenarenekin.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 78. orr.

Eta gero jakin diagu han hil zituzten mila eta bostehunak, nire familiakoak tartean, probaketa batean hil zituztela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 362. orr.

Pepponek bostehun gehiago eskaini dizkionez gero, Pepponeren proposamena onartu du.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 154. orr.

Har itzak heure bostehunak eta emaidak ura!  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 192. orr.

Beren gogoz hildakoen jendetza hori nerabilen gogoan: zortzi mila eta bostehundik gora urte batean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 373. orr.

Arropa dendak gutxienez berrogeita hamar egongo dira eta tabernak, berriz, auskalo, bostehun edo.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 138. orr.

Bostehun inguru ziren lokatzaren azpian gelditu ziren etxebizitzak.  Berria - Mundua   2006-02-18

4 (izen gisa edo)

Ez dut erantzungo, harik eta bostehun kontatu arte.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 75. orr.

Baldin eta bostehunera iristerako deitu ez badit, orduan nik deituko diot.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 83. orr.

Agian, bostehunera arte kontatzen hasiko banintz, bosnaka, telefonoak jo egingo luke azkenerako.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 75. orr.

Ez daki jackak zer diren, ezta bostehunean jokatzen ere.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 156. orr.

Bostehun arte zenbatu, komuneko tapa itxi eta bertan jarri zen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 256. orr.

5 bostehun bat

Finala atzo izan zen, Doneztebeko Bordatxo dantzalekuan, bostehun bat lagun entzule zirela.  Berria - Kultura   2004-11-28

Sestaoko Navaleko bostehun bat langilek lan zama eske Bilbon egindako manifestazioan parte hartu zuen Asporosak atzo goizean.  Berria - Ekonomia   2004-06-11

bostehun bat manifestatzaile ibili dira karriketan holakoen eta sobietar denborako errepresioen kontra manifestatuz.  Herria   2005-11-03

Garbi dago laster ia dena Interneten bidez salduko dugula, eta bostehun bat kopia bildumazaleentzat edo aterako ditugula.  Berria - Kultura   2006-03-25

Bostehun bat metrora zegoela, "ziaboga harrigarria" egin zuen eta ziztu bizian desagertu.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 46. orr.

Hondartzak bostehun bat metroko luzera doia zuen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 105. orr.

Wallersteinek proposatu zuen mundu-ekonomia kapitalistaren ikusmoldeak, aldiz, europar mundu-ekonomiaren ezaugarri bereziak definitzen ditu; bostehun bat urtean, mundu mailako ekonomia bihurtu den horrenak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 45. orr.

Mila lantza abiatu ziren gauean; eta beste bostehun bat gelditzen ziren oraindik erregea eskoltatzeko.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 54. orr.

Berorren gorentasunak dakienez, bostehun bat dira hiri honetan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 421. orr.

4 bostehunen bat bostehun bat.

Salvenachek bostehunen bat lagun edo zuen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 84. orr.

Iruñeko Udal Plazan bildurik bostehunen bat lagunek kalejira egin zuten Sarasate Pasealekuraino.  Berria - Euskal Herria   2004-12-04

Bostehunen bat orritan sartzen da [...] autoritatezko argumentuz ("Halakok dioenez") mozorrotutako umekeria pedantez mamitua dago tesi guztiak bezalaxe.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 102. orr.

Herria, bostehunen bat arimakoa garai hartan, Castelvecchioko mendietan dago, Pistoiako probintzia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 161. orr.

Bostehunen bat aldiz goiz batean.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 98. orr.

Bostehunen bat metrotan konpondu zuten harresia Zabortegiko ateraino.  Elizen arteko biblia   Ne 3,13

Eztabaida horretan bostehunen bat mila hil dituzte, eta gaia ez da oraindik argitu.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 113. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azken bostehun (3); beste bostehun (10); beste bostehun metro (3)

bostehun arte (3); bostehun bat (21); bostehun dolar (4); bostehun dolarreko (3); bostehun dolarretik (3); bostehun errublo (3); bostehun eta (22); bostehun eta hirurogeita (4); bostehun eta hogeita (4); bostehun gizaseme (4); bostehun gizon (7); bostehun inguru (3); bostehun kilo (3); bostehun lagun (6); bostehun lagun inguruk (3); bostehun libera (9); bostehun librako (3); bostehun metro (16); bostehun metro gorago (3); bostehun metro neurtu (4); bostehun mila (14); bostehun pertsona (3); bostehun pezeta (4); bostehun urte (15); bostehun urte lehenago (4); bostehun urteko (4); bostehun urtez (4); bostehun zaldizko (3); duela bostehun (4); edo bostehun (4); eta bostehun (63); eta bostehun bat (8); eta bostehun dolar (3); eta bostehun libera (5); eta bostehun zaldizko (3); hirian bostehun (3); ia bostehun (4); mila bostehun (4); mila eta bostehun (45); orduko bostehun eta (3); susa hirian bostehun (3)

bostehundik gora (7); eta bostehundik (3); eta bostehundik gora (3); mila eta bostehundik (3)

bostehunen bat (16); bostehunen bat metro (3)


bostehungarren 1 ord zerrenda batean aurretik 499 dituena (500.).

-Ba, zera, datorren Halloween-egunean nire heriotzaren bostehungarren urtebetetzea izango da -esan zion Ia Lepogabeko Nickek, tente jarri eta duintasun-plantak eginez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 112. orr.


bosteko (orobat bortzeko g.er.) 1 eskua.

Ekatzu bostekoa.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 100. orr.

Ekarri bosteko hori, Pavel Ivanovitx!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 238. orr.

Bostekoa estutu nioan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 88. orr.

Haren aurretik pasatzean, gela txiki beiradunean sartu aurretik, jaun haiek guztiek bostekoa estutzen zioten isilean, edontzi eta botilen gainetik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 159. orr.

Arretarik gabeko estutu bat eman zion gizon beltzaranak luzatzen zion bostekoari-.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 308. orr.

Emakumeak azkenean bostekoa luzatu zidan, lekuz kanpo zirudien keinu behartu batez.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 95. orr.

Iluntzea gau bilakatu zen, azalpenen haria etzen horregatio eten, eta agur esateko tenorean bostekoa luzatu genion elkarri.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 74. orr.

Atarira iritsi baino lehen irten zen komandantea, bostekoa eskainka.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 246. orr.

Tratua ixterakoan bostekoa eskaini dit berriro, eta berriro izan dut lehengo irudipen baikorra.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 54. orr.

Esku bietan bildu zizun bostekoa, bero.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 51. orr.

Etorri da, beraz, eta denek ongi etorri egin diote gizonek bosteko leiala (--?) zabalduz, emazteak Deviers-Joncour andereak musu pare bat.  Herria   2001-02-15

2

"Norbaitek oharkabean opari sakratuetatik zerbait jaten badu, jan duenaren ordaina eta bosteko bat gehiago itzuliko dio apaizari.  Elizen arteko biblia   Lb 22,14

Ezar itzazu gainbegiraleak, zazpi urteko asealdian lurreko emaitzetatik bosteko baten zerga bil dezaten.  Elizen arteko biblia   Has 41,34

3 bostekoa eman eskua eman.

Thierryk musu batez agurtu du Alice, eta bostekoa eman dit niri.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 173. orr.

Bostekoa eman behar al diot?  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 26. orr.

Bostekoa eman diot irribarre behartuaz, "eskerrik asko" esan eta hotelean sartu naiz berehala.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 133. orr.

Batak bestearen atzetik bostekoa eman diote aitari.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 35. orr.

Bere esku potoloa luzatu zion eta Harryk ere bostekoa eman zion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 225. orr.

Ezentzunarena egin eta bostekoa eman nien denei.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 12. orr.

Bi gizonek bostekoa eman zioten elkarri.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 66. orr.

Elkarri bostekoa eman genion, eta gero sarrarazi egin ninduen.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 80. orr.

Miguel Sanz Nafarroako gobernuburuak, eserlekutik jaiki eta bostekoa emanez, zorionak eman zizkion.  Berria - Euskal Herria   2004-09-03

Percy prefektua zutitu egin zen eta bostekoa bizi-bizi eman zion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 112. orr.

Gero, bostekoa tinko eman, eta bere bulegorako bidea erakutsi zidan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 250. orr.

Alderdi, sindikatu eta eragileetako ordezkariak hura agurtu nahian ibili ziren, etengabe bostekoa ematera gerturatuz.  Berria - Harian   2006-04-02

· Besarkadak eman zizkioten Migueli, eta musuak, eta bostekoak.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 217. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bosteko bat (13); bosteko bat gehiago (9); bosteko hori (7); ditu bosteko (5); ekarri bosteko hori (4); eta bosteko (15); eta bosteko bat (9); prezioa eta bosteko (5)

batek bostekoa eman (3)

bostekoa elkarri (5); bostekoa eman (94); bostekoa eman behar (3); bostekoa eman diogu (3); bostekoa eman diote (4); bostekoa eman eta (9); bostekoa eman genion (9); bostekoa eman zidan (9); bostekoa eman zigun (4); bostekoa eman zion (14); bostekoa eman zioten (12); bostekoa emanez (8); bostekoa emango (3); bostekoa ematean (3); bostekoa emateko (9); bostekoa ematen (11); bostekoa ematera (3); bostekoa eskaini (6); bostekoa eskaini zion (4); bostekoa estutu (7); bostekoa estutu eta (3); bostekoa estutzen (5); bostekoa estutzerakoan (3); bostekoa eta (3); bostekoa luzatu (26); bostekoa luzatu eta (3); bostekoa luzatu zidan (3); bostekoa luzatu zion (5); bostekoa luzatuz (3)

elkarri bostekoa (20); elkarri bostekoa eman (12); eman bostekoa (5); emon bostekoa (4); eta bostekoa (34); eta bostekoa eman (14); eta bostekoa luzatu (4); hari bostekoa (3); hasierako bostekoa (122); hogeita bostekoa (3); zion bostekoa (3)

eta bostekoak (3)

hasierako bostekoan (15); hasierako bostekoan hasi (3)


bostekote ik boskote.

bosten iz kopuru bat banatzen den bost zatietako bakoitza.

Hartu 5 zenbakia, bost zati berdinetan puskatu, bostenetan; hiru zati hartu horietatik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 233. orr.

30 aerosorgailu jarriko dituzte, eta, horien bidez, eraikinean kontsumituko den energiaren bostena ekoitzi nahi dute.  Berria - Gaiak   2004-07-08

Hemen ogi zatia gehienetan heren bat da, inoiz ogi erdia ere bai -eta ez Auschwitzen bezala, normalean laurdena eta inoiz bostena baitzen-.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 128. orr.

Izkinetako kolomak besteak baino lodiagoak egin behar dira, diametroaren bosten bat lodiagoak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1610. orr.

Ia bosten bat karterako inbertsioak dira.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 132. orr.

Frantzian, probintzien arteko aduana-batasunak lurralde osoaren hiru bosten hartu zituen, eta ez zen 1664 arte egin.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 34. orr.

Merkantzien prezioa bosten bat besterik ez zen igotzen; txanponaren aldaketa erreala bosten batena zen bakarrik; bistan dira beste ondorioak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 83. orr.

Bi herenek salatzen dute prezioen igoera, eta bosten batek uste du Txekiak burujabetza galduko duela.  Berria - Mundua   2004-04-27

Frantsesez, hizkuntza horren lau bostenak indoeuroparrak dira.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 213. orr.

Munduko stockaren hiru bosten baino gehiago hiru ardatz horien arteko inbertsio gurutzatuei dagokie.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 74. orr.

Nahasketaren proportzioetan asmatzea da sekretu bakarra [...] laurdena honetatik, bostenaren erdia beste hartatik.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 17. orr.

103 kidek bere aurka bozkatu zuten eta kargutik kentzeko hiru bosteneko gehiengoa behar da, hots; 109 kidek eskatzea.  Berria - Mundua   2004-06-27

Aldea lau bostenekoa litzateke.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 82. orr.

Erretinara iristen den argiaren bostena baino ez da makilek xurgatzen dutena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 102. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hiru bosten (3); lau bosten (3)


bostgarren ik bosgarren.

bostna ik bosna.

bostnaka ik bosnaka.

bostnazka ik bosnazka.

bostondar izond/iz Bostongoa, Bostoni dagokiona; Bostongo biztanlea.

Albert Southworth eta Josiah Hawes argazkilari bostondarrak 1843 eta 1862 urteen artean ateratakoa da, eserita dagoen gizon baten erretratua.  Berria - Kultura   2006-02-26

Bostondarrek Hester Prynneri leporatzen zioten sasiko neskato bat munduratu izanaren lotsagarrikeria adulteroa.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 84. orr.

Zertarako zen nebaren idatzi behar sukartu hura, bostondarren onespena lortzeko ez izatekotan?  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 70. orr.

Nathanielek ez zuen Bostongo tertulietan modan zegoen galaitasunezko bizimodu dotorerik kontatu nahi, ez zuen bostondar burges longainadun puritanoen belarririk gozatzeko asmorik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 69. orr.


bostortz iz bost hortzeko goldea; bost hortzeko sardea.

Zenbat zumitz eta gaztantzera, zenbat saski eta otarre klase, eta astozesto eta gurdizesto, eta zenbat lera, are, bostortz edo goldettikiren karela...  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 186. orr.


bostpasei ik bospasei.

bosturteko iz bost urteko epea.

Eta ez dakit sentsazio hori berriro bizitzerik lortuko dudan nire baitan, bosturtekoa amaitu eta jarraitzeko prest banago ere.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 149. orr.

M. Buesaren lanaren (2001) arabera, urteko eta milioi biztanleko 358'3 (1992-1996 bosturtekoan) eta 612'3 (1997-1999 hirurtekoan) zientzia artikulu argitaratu zituzten Nafarroako ikertzaileek nazioarteko aldizkarietan.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 143. orr.

Zein da Manifesta eta beste biurteko (Venezia, Lion, BerlinÉ) eta bosturtekoen (Dokumenta) arteko ezberdintasuna?  Berria - Kultura   2004-06-12

· Idazle komunistak bigarren bosturteko planaz geroztik maite ditu gizakiak; maite duelako zigortzen du.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 195. orr.


bot iz

Bot (robot) sareak sortu dituzte, posta elektronikoen eta Interneten bidez zabalduriko programa ezkutuekin.  Berria - Gaiak   2004-12-30

MyDoom-ek bot sare bat sortu zuen, hau da, bere zerbitzura jarri zuen ordenagailu morroi multzo oso bat.  Berria - Gaiak   2004-12-30


bota1 (orobat botatu g.er.), botatzen du ad jaurtiki; egotzi; zakar-edo esan. (ikus beheko konbinatorian bota aditzaren agerraldi maizkoenak).
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 8 aldiz agertzen direnak)

agintetik bota (10); aho batez bota (3); airean bota (10); airera bota (17); airera bota zituzten (3); airera bota zuen (5); albo batera bota (5); alde batera bota (10); aldeko oihuak bota (8); aldera bota zuen (3); alderditik bota zuten (3); amildegitik behera bota (3); apur bat bota (6); artera bota (10); artera bota zuten (3); asko bota (20); asko bota behar (3); asko bota du (3); atea behera bota (4); atea bota (13); atea bota eta (5); atea bota zuten (3); atera eta bota (4); atzera bota (587); atzera bota arren (5); atzera bota baitzuen (3); atzera bota behar (3); atzera bota ditu (24); atzera bota dituzte (9); atzera bota du (102); atzera bota duela (4); atzera bota dute (21); atzera bota eta (35); atzera bota ez (3); atzera bota izana (16); atzera bota izanak (5); atzera bota nahi (4); atzera bota nuen (4); atzera bota ondoren (8); atzera bota ostean (9); atzera bota ziren (5); atzera bota zituen (18); atzera bota zituzten (19); atzera bota zuela (3); atzera bota zuen (153); atzera bota zuten (48); atzeraka bota zuen (3); atzerantz bota (18); atzerantz bota zuen (10); aulki batera bota (3); aurkako oihuak bota (4); aurpegira bota (21); aurpegira bota zion (5); aurrera bota zuen (4); aurretik bota (10); aurretik bota zituen (3); auzitegiak atzera bota (13); azkar bat bota (5); azkenean bota egin (3)

bafada bat bota (3); baina atzera bota (8); baina bota egin (3); baino gehiago bota (9); bakar bat bota (3); bakarra bota zuen (3); barrura bota (11); bat atzera bota (3); bat batean bota (4); bat bota (388); bat bota behar (5); bat bota dio (11); bat bota diozu (3); bat bota du (25); bat bota dut (3); bat bota dute (3); bat bota eta (43); bat bota nahi (7); bat bota nion (12); bat bota nuen (3); bat bota ondoren (7); bat bota zidan (9); bat bota zien (4); bat bota zion (42); bat bota zioten (5); bat bota zuen (96); bat bota zuten (15); bat ere bota (12); bat lurrera bota (10); batean bota (22); batean bota nion (3); batean bota zuen (7); batek atzera bota (7); batek bota (16); batek bota zuen (5); baten kontra bota (3); batera bota (62); batera bota du (3); batera bota eta (7); batera bota zituen (3); batera bota zuen (20); batera bota zuten (6); batetik behera bota (4); batzordeak atzera bota (6); batzuk bota (36); batzuk bota eta (6); batzuk bota zituen (10); batzuk bota zituzten (3); batzuk bota zizkion (3); bazter batera bota (3); begirada atzera bota (3); begirada bat bota (31); begiradatxo bat bota (3); begiratu bat bota (8); behera bota (98); behera bota ditu (3); behera bota du (7); behera bota eta (7); behera bota nahi (4); behera bota zituen (4); behera bota zuen (17); behera bota zuten (3); berak bota (12); bere burua bota (21); bere kargutik bota (4); berehala bota (8); bertan behera bota (9); bertan bota zuen (3); bertso bat bota (3); bertso bota (12); bertso bota behar (8); bertso onak bota (3); bezain laster bota (3); bezala bota (14); bi bertso bota (3); bi misil bota (3); bi tiro bota (7); birao bat bota (5); biraoa bota (9); biraoa bota zuen (5); bizkor bat bota (3)

bota ahal (12); bota ahal izateko (7); bota ahala (13); bota ahala ari (3); bota arren (12); bota arte (14); bota aurretik (20); bota baino (24); bota baino lehen (11); bota baitzuen (21); bota bazuen ere (4); bota behar (159); bota behar da (3); bota behar dela (5); bota behar den (5); bota behar dituzte (4); bota behar dugu (4); bota behar izan (33); bota behar izaten (3); bota behar zela (3); bota behar ziren (3); bota behar zituen (3); bota behar zituzten (4); bota behar zuela (5); bota behar zuen (3); bota beharko (33); bota beharra (10); bota beharrean (15); bota berri (9); bota besterik ez (3); bota bezain laster (3); bota dezagun (10); bota die (23); bota die errua (3); bota dio (67); bota diot (14); bota dit (24); bota ditu (87); bota ditu epaileak (4); bota ditu eta (3); bota dituzte (59); bota du (336); bota du airera (4); bota du atzera (3); bota du azkenean (3); bota du bere (10); bota du berea (3); bota du epaileak (3); bota du eta (8); bota du lurrera (4); bota duela (13); bota duen (20); bota dut (26); bota dut neure (3); bota dute (81); bota dute atzera (4); bota duten (10); bota duzu (8)

bota edo (17); bota edo ez (5); bota egin (170); bota egin behar (17); bota egin beharko (7); bota egin du (8); bota egin dute (5); bota egin nahi (4); bota egin naute (4); bota egin ninduen (4); bota egin ninduten (4); bota egin nion (3); bota egin nuen (3); bota egin omen (3); bota egin zituen (14); bota egin zituzten (8); bota egin zuen (20); bota egin zutela (6); bota egin zuten (20); bota egingo (81); bota egingo ditu (3); bota egingo ditut (7); bota egingo dituzue (5); bota egingo dut (5); bota egingo dute (19); bota egingo duzue (4); bota egingo zaituzte (4); bota egiten (38); bota egiten dituzte (3); bota egiten du (5); bota egiten zituzten (3); bota ere (23); bota ere bai (7); bota eta (513); bota eta alde (4); bota eta arrain (3); bota eta bere (3); bota eta berria (3); bota eta bertan (4); bota eta beste (8); bota eta bi (6); bota eta bota (22); bota eta erre (4); bota eta esan (3); bota eta eskuak (3); bota eta ez (4); bota eta gero (33); bota eta haien (3); bota eta hil (5); bota eta ihes (5); bota eta kito (3); bota eta orduan (3); bota eta su (4); bota eta zapaldu (5); bota ez (30); bota ez zuen (3); bota ezak (11); bota ezazu (20); bota gabe (40); bota genituen (12); bota genuen (13)

bota izan (30); bota izan balu (3); bota izan balute (3); bota izana (23); bota luzeak (8); bota nahi (87); bota nahi dio (3); bota nahi du (4); bota nahi dut (3); bota nahi dute (3); bota nahi eta (4); bota nahi gaituzte (5); bota nahi izan (15); bota nahi zuen (3); bota nahian (10); bota ninduen (22); bota ninduten (23); bota nion (117); bota nion gainera (3); bota nituen (32); bota nuen (118); bota nuen eta (3); bota nuen neure (3); bota nuen nik (4); bota nuen nire (5)

bota ohi (21); bota ohi du (4); bota ohi zuen (3); bota omen (26); bota omen zituen (5); bota omen zuen (11); bota ondoren (67); bota ordez (8); bota ostean (13); bota ote (8)

bota zen (12); bota zian (8); bota zidan (121); bota zidan arte (3); bota zidan behin (3); bota zidan bisitariak (4); bota zien (48); bota zien hermionek (3); bota zieten (9); bota zigun (13); bota ziola (9); bota zion (425); bota zion aurpegira (7); bota zion bat (3); bota zion bere (5); bota zion eta (7); bota zion hagridek (4); bota zion harryk (10); bota zion hermionek (9); bota zion jonathanek (4); bota zion lagunari (17); bota zion malfoy (3); bota zion malfoyk (3); bota zion ronek (15); bota zion ruche (5); bota zion snapek (7); bota zion tiroa (3); bota zion weasley (3); bota zion zakar (8); bota zioten (34); bota zioten elkarri (5); bota ziren (11); bota zituela (14); bota zituen (253); bota zituen atzo (8); bota zituen bere (3); bota zituen denak (3); bota zituen egun (3); bota zituen eta (9); bota zituen herrien (3); bota zituztela (10); bota zituzten (214); bota zituzten airera (4); bota zituzten atzo (11); bota zituzten bi (3); bota zituzten eta (8); bota zizkieten (17); bota zizkion (40); bota zizkion eta (3); bota zizkioten (15); bota zizkioten elkarri (3); bota zuela (31); bota zuen (1265); bota zuen aguirrek (5); bota zuen ahotik (4); bota zuen aitak (3); bota zuen alexek (3); bota zuen arte (3); bota zuen atzera (4); bota zuen atzo (35); bota zuen baloia (5); bota zuen bat (4); bota zuen behin (4); bota zuen bere (45); bota zuen berriro (5); bota zuen bisitariak (4); bota zuen burua (9); bota zuen emakumea (3); bota zuen eskaera (5); bota zuen espainiako (3); bota zuen eta (19); bota zuen gizon (3); bota zuen gorputza (4); bota zuen haren (3); bota zuen herenegun (4); bota zuen hermannek (3); bota zuen jonathanek (11); bota zuen josebak (3); bota zuen lurrera (12); bota zuen nofuturek (4); bota zuen on (7); bota zuen orduan (8); bota zuen pepponek (17); bota zuen pilota (4); bota zuen proposamena (4); bota zuen ruche (6); bota zuen une (3); bota zuena (11); bota zuenean (13); bota zutela (29); bota zutela eta (4); bota zuten (240); bota zuten arte (9); bota zuten atzo (7); bota zuten boteretik (3); bota zuten eta (6); bota zuten makinek (3); bota zutenean (21)

buru gainera bota (3); burua atzera bota (9); burua atzerantz bota (4); burua bota (26); burua bota zuen (12); burua ibaira bota (4); burua lurrera bota (11); burura hautsa bota (5); buruz bota zuen (3)

duena herritik bota (3); dugulako bota nahi (3)

ederra bota (8); edo atzera bota (5); edo bota (14); elkartetik bota egingo (3); elurra bota zuen (3); entrenatzaile kargutik bota (3); entrenatzailea bota (14); entrenatzailea bota du (3); entrenatzailea bota zuten (3); epaileak atzera bota (6); epaitegiak atzera bota (4); erabakia atzera bota (12); erabili eta bota (3); ere atzera bota (12); ere bota (57); ere bota behar (4); ere bota du (3); ere bota gabe (5); ere bota zituzten (7); ere bota zuen (7); errautsa bota eta (3); errekara bota (15); erronka bota (16); erronka bota zien (3); erronka bota zion (5); esaldia bota zuen (4); eskaera atzera bota (23); eskaerak atzera bota (5); eskolatik bota (20); eskolatik bota egin (3); eta airean bota (5); eta airera bota (4); eta atzera bota (11); eta atzeraka bota (4); eta aurpegira bota (6); eta aurrera bota (3); eta behera bota (3); eta bi bota (3); eta bota (189); eta bota ari (3); eta bota du (5); eta bota dut (3); eta bota egin (26); eta bota egingo (7); eta bota egiten (10); eta bota zidan (3); eta bota zituen (3); eta bota zuen (10); eta errekara bota (3); eta euria bota (3); eta galdera bota (3); eta gatza bota (3); eta harriak bota (4); eta harrika bota (3); eta horregatik bota (3); eta ibaira bota (5); eta itsasora bota (3); eta kalera bota (4); eta kanpora bota (10); eta lurrera bota (46); eta nola bota (4); eta sutara bota (7); eta tiroa bota (3); eta uretara bota (7); eta zaborrontzira bota (3); eta zakarrontzira bota (3); eta zera bota (3); etxe bota (9); etxe bota zituzten (3); etxe lurrera bota (6); etxe lurrerat bota (3); etxea bota (13); etxetik bota (27); etxetik bota eta (3); etxetik bota nahi (4); etxetik bota zuen (3); euri asko bota (3); euria bota (14); euria bota ahala (5); euria bota ahalean (4); euria bota zuen (3); ez bota (24); ez zuten bota (4); ezpata gainera bota (3)

faltan bota (23); faltan bota zituen (3)

gabe bota (18); gabe bota ditu (3); gain bota zuen (3); gainean bota (10); gainera bota (86); gainera bota eta (10); gainera bota zen (3); gainera bota zituen (3); gainera bota zuen (29); gainera bota zuten (3); gainetik bota (11); gainetik bota eta (4); gaizto bat bota (3); galdera bota (14); galdera bota du (3); galdera bota zion (4); gatza bota (9); gehiago bota (18); gogorrak bota zituen (5); gora bota (24); gora bota zuen (6); gorenak atzera bota (15); granadak bota eta (4); guztia bota (15); guztiak atzera bota (15); guztiak bota (13); guztiak bota eta (4); guztiak lurrera bota (4)

halaxe bota (9); halaxe bota zuen (3); handi bat bota (3); handi batera bota (4); handia bota (10); handik behera bota (3); handik bota (12); hankaz gora bota (15); harresia bota (8); harri bat bota (5); harria bota (9); harriak bota (23); harriak bota eta (6); harriak bota zituzten (6); harriak bota zizkieten (4); harrika bota (22); harrika bota eta (3); harrika bota zuen (4); hartu eta bota (10); hasperen bat bota (3); hau bota (17); hau bota zion (4); hau bota zuen (7); hautagaitza atzera bota (3); hautsa bota (12); hautsa bota eta (8); hauxe bota (28); hauxe bota zion (4); hauxe bota zuen (22); helegitea atzera bota (29); helegiteak atzera bota (3); herritik bota (18); herritik bota egingo (18); hiritik kanpora bota (3); hiru bertso bota (4); hiru tiro bota (4); hirurak atzera bota (3); hitz gogorrak bota (5); honako hau bota (5); honela bota (10); honela bota zion (4); honela bota zuen (3); hori atzera bota (3); hori bota (12); horietako bat bota (3); horregatik bota (8); hura bota (9); hustu eta bota (3)

ia bota zuen (3); ibaira bota (27); ibaira bota nuen (3); ibaira bota zuen (5); ikaragarri bat bota (3); indarrez bota zituen (3); inguru bota zituzten (3); inpugnazioa atzera bota (5); irrintzi bat bota (4); itsasora bota (22); itsasora bota zuen (5); izan zituzten bota (4); izen bat bota (3); izerdi asko bota (3); izerdi franko bota (3); izerdia bota (12); izerdia bota behar (4); izerdia bota beharko (3)

jaurlaritzak atzera bota (5); jaurtigai bota zituzten (3); jo eta bota (15)

kalera bota (36); kalera bota ninduen (3); kalera bota zuten (4); kanpora bota (73); kanpora bota eta (7); kanpora bota nahi (3); kanpora bota zituen (5); kanpora bota zituzten (5); kanpora bota zuen (13); kanpora bota zuten (5); kargutik bota (13); kargutik bota dute (4); karkaxa bat bota (3); karkaxa bota zuen (4); kohete bota (8); kohete bota zituzten (6); koktelak bota zituzten (5); konstituzionalak atzera bota (6); kontra bota (22); kontra bota eta (3); kontra bota zuen (11); kontratua atzera bota (3); kontseiluak atzera bota (3)

lanetik bota (16); larruzko bota (10); lau tiro bota (4); legebiltzarrak atzera bota (10); lehergailu bat bota (5); lehergailu batzu bota (3); leihotik behera bota (9); leihotik bota (14); leihotik bota zuen (4); leihotik kanpora bota (5); listua bota (13); listua bota eta (4); litro bota (8); litro bota zituen (5); lurrera bota (226); lurrera bota baitzuen (6); lurrera bota behar (5); lurrera bota ditu (3); lurrera bota du (9); lurrera bota eta (49); lurrera bota ninduen (3); lurrera bota ninduten (4); lurrera bota nuen (3); lurrera bota zen (3); lurrera bota zituen (9); lurrera bota zuela (4); lurrera bota zuen (57); lurrera bota zutela (3); lurrera bota zuten (9); lurrerat bota (17); luze bat bota (8); luzea bota zuen (3)

mahai gainera bota (14); mahaiak atzera bota (7); mahastitik kanpora bota (3); mehatxua bota zuen (3); misil bat bota (4); misil bota zituzten (4); molotov koktelak bota (5); mozioa atzera bota (6); nagusiak atzera bota (4)

neure burua bota (3); nire gainera bota (3); niri bota zidan (3); nola bota (13); nork bota (14); nork bota duen (3)

ohe gainera bota (11); oihu bat bota (7); oihuak bota (18); oihuak bota zituzten (13); onak bota zituzten (4); orduan bota (8); orduan bota zuen (4); orriak bota zituzten (3); ozen bat bota (4)

pare bat bota (7); paretaren kontra bota (5); pikutara bota (13); pixka bat bota (8); plana atzera bota (3); poliziak indarrez bota (3); proiektua atzera bota (5); proposamena atzera bota (16); putzu batera bota (5)

salak atzera bota (3); salaketa atzera bota (5); senatuak atzera bota (3); sentimendua dugulako bota (3); sorta bat bota (3); sutara bota (32); sutara bota eta (7); sutara bota nuen (4); sutara bota zuen (5)

tanta batzuk bota (3); tiro bat bota (11); tiro bota (25); tiro bota zituzten (3); tiro bota zizkion (8); tiroa bota (13); titularra bota (15); titularra bota zion (15); tona gatz bota (4); txanpon bat bota (4); txiki bat bota (5); txistua bota (18); txistua bota ziolako (4); txistua bota zion (3); txistua bota zuen (3)

ura bota (11); uretara bota (30); uretara bota zuen (6); uretara bota zuten (3)

zaborrontzira bota (8); zakar bat bota (3); zakarretara bota (8); zakarrontzira bota (31); zakarrontzira bota eta (3); zakarrontzira bota zuen (4); zati bat bota (3); zegoela bota (9); zela bota (8); zera bota (10); zerbait bota (8); zerbait bota zuen (3); zergatik bota (22); zigorra atzera bota (3); ziplo bota (8); ziplo bota zidan (3); zoko batera bota (3); zuen kanpora bota (3); zulo batera bota (3); zulotik behera bota (3); zuzenketak atzera bota (13)

atzera botako (42); bat botako (28); bat botata (12); behera botako (14); botako da (9); botako diot (8); botako ditu (27); botako ditut (11); botako dituzte (15); botako du (44); botako duela (10); botako dut (21); botako dute (30); botako dutela (12); botako zituen (10); botako zuela (17); botako zuen (24); botako zuten (10); botata ere (10); botata zeuden (9); ere botako (10); etxetik botako (8); faltan botako (8); kalera botako (11); kanpora botako (26); lurrean botata (28); lurrera botako (15); lurrera botata (8) atzera botatako (8); sutara botako (8)atzera botata (12)

atzera botatzea (55); atzera botatzea erabaki (11); bat botatzea (22); behera botatzea (13); botatzea bezala (8); botatzea da (14); botatzea erabaki (25); botatzea erabaki zuen (10); botatzea eta (16); botatzea lortu (10); lurrera botatzea (9)

txistua botatzeagatik (14)

atzera botatzeko (84); atzera botatzeko eskatu (22); bat botatzeko (21); behera botatzeko (18); botatzeko agindu (21); botatzeko agindu zuen (9); botatzeko agindua (10); botatzeko asmoa (12); botatzeko aukera (20); botatzeko eskatu (26); botatzeko eskatzen (8); botatzeko eta (11); botatzeko gogoa (12); botatzeko modukoa (8); botatzeko prest (10); eskaera atzera botatzeko (9); eta botatzeko (8); ez botatzeko (23); gora botatzeko (9); lurrera botatzeko (16)

asko botatzen (12); atzera botatzen (46); aurpegira botatzen (15); bat botatzen (82); bat botatzen du (10); bat botatzen zuen (8); batzuk botatzen (11); behera botatzen (24); biraoak botatzen (8)

botatzen ari (66); botatzen ari zen (12); botatzen badu (12); botatzen da (25); botatzen den (17); botatzen dio (19); botatzen diote (10); botatzen dira (10); botatzen ditu (58); botatzen dituen (21); botatzen ditut (8); botatzen dituzte (54); botatzen dituzten (22); botatzen du (95); botatzen duela (9); botatzen duen (33); botatzen duena (12); botatzen dugu (10); botatzen dut (15); botatzen dute (49); botatzen dutela (10); botatzen duten (9); botatzen dutenak (8); botatzen duzu (10); botatzen eta (21); botatzen ez (23); botatzen hasi (76); botatzen hasi zen (22); botatzen hasi ziren (18); botatzen nituen (8); botatzen nuen (14); botatzen omen (12); botatzen saiatu (9); botatzen zien (9); botatzen zion (23); botatzen zioten (12); botatzen zituen (88); botatzen zituzten (45); botatzen zizkion (9); botatzen zuela (16); botatzen zuen (99); botatzen zutela (11); botatzen zuten (42)

ere botatzen (23); eta botatzen (16); eta lurrera botatzen (8); etxetik botatzen (8); faltan botatzen (29); gabe botatzen (8); gainera botatzen (21); gehiago botatzen (18); gora botatzen (11); hankaz gora botatzen (9); harriak botatzen (16); harrika botatzen (10); indarrez botatzen (12); kanpora botatzen (35); kiratsa botatzen (8); listua botatzen (11); lurrera botatzen (48); nola botatzen (12); odola botatzen (10); sutara botatzen (13); ura botatzen (16); uretara botatzen (12)

bat botatzera (14)

atzera botaz (9); bat botaz (18); botaz gero (23); lurrera botaz (15)


bota2 1 iz oinetako mota sendoa, oina eta zangoaren behealdea estaltzen duena.

Luzaro geratu zen bere boten punta markadunei so.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 265. orr.

Haren gorputz handiak, haren pauso lasaiak eta haren boten hots sendoak bazuten konkistatzailearen zerbait.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 80. orr.

Ez zen geldirik egoten, hanka bat behin eta berriz gurutzatzen zuen, pixka batean botari eragin eta gero beste aldera gurutzatzen zuen-.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 128. orr.

Pedro gelara sartu eta, botak kendu gabe, gorputza ohera erortzen utzi zuen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 66. orr.

Botak jantzita joaten zen belardian barrena korrika.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 34. orr.

Noiz edo noiz bien botek elkar topatzen zuten tabernazuloko mahai baten azpian.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 37. orr.

Galtza urdina botetan sartua, soinean kotoi arrosazko atorra, soka batez gerrian estuturik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 108. orr.

Azaldu ziren Falangekoak, botek eta hedeek distira beltz, behako beltzak noski ankaietan betaurreko beltzen ostean.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 149. orr.

Boten azpian edalontzi puxken kraxkadak sentitzen dituzte.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 153. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bota altu haien zarata martziala, pausoen irmotasun ozen perfektua.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 23. orr.

Artilezko beroki zuria, larruzko galtzak eta larruzko bota altuak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 74. orr.

Iltzedun bota astunen hotsak kanpandorre barrutik nigana hurbiltzen sumatu ditut.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 172. orr.

Lisaren hitzek durundi egiten zuten, jendarmeen bota sendoak jadanik logelako atean egongo balira bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 227. orr.

Bota beltz lokarridunek ere antigoaleko ziraiaren distira ageri zuten.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 428. orr.

Bota beltz lokarridunek ere antigoaleko ziraiaren distira ageri zuten.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 428. orr.

Bota malgukidunez jantzitatako gizon bat zetorren agian Union Street aldetik, bi ahoko labana bat eskuan, ni nengoen lekura.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 15. orr.

Zein zarpail loturik zeukan gona atzean, eta zein urraturik eta alde batera okerturik ehunezko boten orpoak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 21. orr.

Burdinazko boten hotsa entzun zezaketen jadanik, eta goian, bidean, apatx batzuen errepika ere antzeman zitekeen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 238. orr.

Botapean zapaltzen du armiarma.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 128. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Praka barrenak zaldi-boten barruan bildurik eta kaki koloreko tabardoa lepotik belaunetaraino.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 55. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bota altuak (8); bota astunen (3); bota bat (6); bota baten (4); bota beltz (4); bota beltzak (6); bota berdeak (3); bota berri (9); bota berria (3); bota berriak (4); bota haiek (4); bota handiak (6); bota handiekin (3); bota hotsak (4); bota pare (8); bota pare bat (5); bota parea (3)

bere bota (14)

botak erantzi (8); botak erantzi eta (3); botak ere (4); botak eta (31); botak eta belardia (3); botak eta galtzak (3); botak jantzita (3); botak kendu (6); edo botak (3); eta botak (19); haren botak (3); larruzko botak (3); mendiko botak (7)

boten azpian (3); eta botekin (3)


botaaldi ik botaldi.

botadun izond botak dituena jantzirik.

-Osaba Jim, osaba Jim! -deitu nuen, isilka, gizon botadunak entzun ez zezan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 15. orr.

-Osaba Jim, osaba Jim! -deitu nuen, isilka, gizon botadunak entzun ez zezan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 15. orr.

Mahai atzean tenientea ikusi nuen, jendarmeen artean esandako hitzak entzunda argi baitzegoen botadunari Szakál tenientea zeritzola.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 70. orr.


botagailu iz jaurtigailua.

Onartuak izanen dira hemen: baratzekinak, olio, kautxuak, tindukiak, zur, lur, burdin ala botagailu bilakatuak diren tresna mota guziak.  Herria   2005-09-01

Ez zen argi izpi ñimiñoenik ere, soldaduen argi-botagailu saminak bakarrik ez lekukorik, ez urruneko etxe baten argirik, ez bizidun seinalerik, tutik ez esperantza ttipienaren emaiteko ere.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 87. orr.


botagile iz botak egiten dituena.

Hala eta guztiz ere, muga ia harrapatu zuenean eta lagunak mihiari eragiten hasi zirenean, Kearney jaunarekin -Ormond Quay-ko botagile batekin- ezkondu eta isilarazi zituen denak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 200. orr.

"Botagileen grina", hots egin zuen, "inoren oina okertu eta oinazetzea da".  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 153. orr.


botagura iz goragalea.

Logabetasuna, botagura eta sabelminak dira betekadaren ondorenak.  Elizen arteko biblia   Si 31,20

Ron botagura balu bezala zegoen eserita, eta Hermionek berriz irriño inozoa zuen ezpainetan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 199. orr.

Nagiei buruz, berriz, inolako lanetan gogotik jarduteko gai ez zirenei buruz, Jainkoari botagura ematen ziotela esaten zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 380. orr.

Dudleyk kentzen zion Harryri honek benetan nahi zuen guztia, baita botagura ematen bazion ere.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 113. orr.

Arrats batez, botagurak eman zion Frantziskori bere urdaileko gaitzagatik eta egin behar izan zuen indar handiagatik gau osoan odol botaka aritu zen goiza arte.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 567. orr.


botaka 1 adlag oka eginez.

Botaka ibili nintzen luzaz.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 75. orr.

Lehendabiziko eguna botaka pasatzen dut eta hurrengo lau egunak urdaileko minez igarotzen ditut.  Berria - Harian   2005-04-17

Urdailari eta arnasari eutsarazi baitzidan behin baino gehiagotan, botaka ez hasteko.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 271. orr.

Okertu egin zen, botaka hasiko ote zen beldurrez.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 183. orr.

Hil egingo da, eta ni botaka hasiko naiz galtzen gainean eta agian baita.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 96. orr.

Ez nintzen iritsi ondoezera, kordea galtzera edo botaka aritzera, oroitzen dudanez behintzat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 103. orr.

Hala dabil, botaka eta balantzaka, mozkor baten antzera.  Elizen arteko biblia   Is 19,14

2 irud/hed

Beraz, sumendia botaka hastera zihoan.  Berria - Harian   2005-03-24

3 (izen baten eskuinean) botatzen.

Babalorea beste babalasto bati lore-botaka hasi da, esanez zuztarrak zapaltzen zizkiola, tipulak lehertzeraino.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 221. orr.

Harri botaka aritu nintzen ahaterik gabeko putzuan, baina zakurra makilak hartuta etortzen zitzaidan bueltan, lasai-lasai.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 41. orr.

Eskualde hartako prefetak dionaz, gazte horiek aitortu ere dute lehergailu botaka arizanak zirela.  Herria   2003-09-18

Txinparta-botaka.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 184. orr.

Ez-ongi zegoenean, barrenak botaka hustu eta ohean sartzen zen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 31. orr.

Botagurak eman zion Frantziskori bere urdaileko gaitzagatik eta egin behar izan zuen indar handiagatik gau osoan odol botaka aritu zen goiza arte.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 567. orr.

Berehala ezpatak biluzik eta agerian ikusi ziren, berehala odola eta izerdia botaka, zauri eta haragi geratu ziren soldaduak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 87. orr.

Mijail, Trebizondako printzea, dena gorriz jantzirik, gereziak botaka; gereziak eta azahar loreak eskuka.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 74. orr.

Teilatu gaineko katuei andra zahar batek ematen die jaten, arrain buruak espaloitik botaka.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 185. orr.

Berehala ezpatak biluzik eta agerian ikusi ziren, berehala odola eta izerdia botaka, zauri eta haragi geratu ziren soldaduak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 87. orr.

· Hozkaka eta borrokan hasi ziren berriz ere, hondarra begietara botaka.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 105. orr.

Hurrengoan, ikaskide haserreturen bat -esan dut hau lehenago ere-, "behi kiratsa daukak" botaka.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 73. orr.

4 botaka egin oka egin.

Orduan beste bare-atake bat izan dut eta Eskolarentzako Zerbitzuengatiko Sari Bereziaren gainean botaka egin dut.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 105. orr.

Konbultsioa eragin zion horrek gaixoari; botaka egin zuen, eta konorterik gabe geratu.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 107. orr.

Atzeko eserlekua txerri eginda utzi nuen botaka egin eta gero.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 131. orr.

Nahiz eta hilabetez gose greban egon, ohiko furgoian eraman ninduten eta botaka egin nuen.  Berria - Euskal Herria   2004-06-30

Batek baino gehiagok ia botaka egin zuen.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 59. orr.

Irudi hori pentsatu orduko, jaiki beharra izan dut eta botaka egitera joan naiz konketaraino.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 40. orr.

1998an egindako ikerketaren arabera, haurdunaldian amak maiz egiten badu botaka, haurrak janari gazia izaten du gustuko.  Berria - Gaiak   2004-09-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

botaka aritu (10); botaka egin (7); botaka egitera (3); botaka hasi (14); botaka hasi zen (3); botaka hasiko (3); botaka hasten (5); eta botaka (12); eta botaka hasi (4); eta botaka hasten (3); harri botaka (3)


botaketa iz botatzea.

Ortzirale aratsean, haurrentzat, baloin botaketa eta ausagailu asko.  Herria   2001-01-18


botakin iz botatzen den gauza.

Lehen mendeko 79. urtea eta abuztuaren 24-a zen Vesuvio su-mendia iratzarri zelarik, bere botakinak ixurtzen zituela gain behera, kea zariola eguna gau eginez.  Herria   2004-03-04

Biltzen ditu horrek Industri Botakin Arruntak (IBA), bai eta Industri Botakin Bereziak (IBB), bere esku dituen 9544 metro karratuetan.  Herria   2002-09-19

Botakinak [...]: Forte baten aurreko zaborreria, honako xede hau duena: kanpoko zaborreriak barruko zaborreriari bakea ematea.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 64. orr.

Esanak jabe izendun bat baldin badu, orduan esan hori ez da esate bat, baizik-eta botatze bat, botakin bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 13. orr.

Esana arrazoiari dagokio, edo desarrazoiari; botea edo botakina informazioari (eta kulturari).  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 13. orr.


botalarri iz goragalea.

Botalarria, bezperan ardoz potzo-potzo egin izan banu baino sabel-astunago.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 127. orr.

Batak arrainik jan nahi ez, besteak frutarik edo esnerik probatu ere ez, beste bati gaztak botalarria egiten, eta jateko adina xelebrekeria.Inguruko auzoek usain txarra jasan behar dutela esan zuen, eta askok zorabioak eta botalarria izaten dituztela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 204. orr.

Ez du botalarririk edo beherakorik eragiten, eta beste botikek ez dute antikontzeptibo honen eragina ezereztatzen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 99. orr.

Bere herrikideen botalarria eragitea du helburu.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 46. orr.


botaldi (ETCn 50 agerraldi; orobat botaaldi g.er.) iz botatzen den aldia.

Zarbo ergelak segituan hurbiltzen dira eta Axenariok bat ateratzen du pitaren botaldi bakoitzeko. Nik botaldi haiei neurria hartuta nien, askaria beti leihotik bota izan baitzigun umetan ere, eta airean heldu nuen poltsa.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 113. orr.

Ez da onartzen eginak diren bi botaldik eraginik izan dezaketela etorkizunean baino existitzen ez diren botaldien gainean.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 191. orr.

Ondoez arin bati egotzi zion botaldia, digestio txarren bati.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 63. orr.


botaleku iz botea egiteko lekua.

Botalekua kirolariaren alde batean kokatuko da, eta jasoaldia gurpilaren aurrekaldetik egin beharko du.  Berria - Kirola   2004-05-15


botaluze iz antzinako pilota joko mota, pilota eskuz erdiko lerro baten alde batetik bestera bidaltzen zetzana.

Gure irakurlek badakite zer den luzeko jokoa, argituenek ba dakite laxoan ari direla oraino Baztan alde horietan, baina gutxi daitezke Botaluzea zer den dakitenak.  Herria   2002-11-28

Botaluzea aipatzen du, orduko joko zaharretan ekarriz.  Herria   2002-11-28

Kausitu dituzuea botaluzean ari izan jendeak oraino bizi direnak?  Herria   2002-11-28

Nahi izan dugu botaluzea ikertu, aspaldidanik genuen jakin min hori nolazpeit ase, zer joko ote zen.  Herria   2002-11-28

Aratsaldean, pilotako desafioa hamar pilotariren arteko botaluze jokoarekin bururatu da.  Herria   2004-04-29


botanika 1 iz helburutzat landareen azterketa duen zientzia.

Klase ertaineko familia ikasi batean jaioa zen, New Hampshireko unibertsitatean izana, eta botanikan lizentziatua.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 123. orr.

Arabako etnografia, erlijioa, artea eta botanika ikertzea izan zen haren pasioa.  Berria - Kultura   2004-06-17

Mapa nagusiak, arte lanak, zoologia, botanika eta abarretako marrazki eta argazkiak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 27. orr.

Zientzietako eskuliburuak irakurtzen jartzen zen, bera ere zomorroez eta botanikaz zerbait ikasteko asmotan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 65. orr.

José, animaliak eta landareak marraztea baitzuen gogoko, botanikako liburuen eta belar-liburuen irudigiletzat irudikatzen nuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 237. orr.

Gela betetzen duten botanikari buruzko liburuei so egiten.  Berria - Gaiak   2006-03-05

Bidaian bildutako geologiako eta botanikako bildumak utzitako kanpalekura itzuli nahi zuen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 181. orr.

Gehiago dakizu botanikaz zoologiaz baino.  Berria - Kultura   2004-08-11

Botanikarako zuen grinak edozein oztopo gaindiarazten zion.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 179. orr.

Botanika liburu bat. Botanika lanetan jarraitu omen zuen hala ere.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 181. orr.


botanikari iz botanikan aditua.

Irudikatu ahal nituen bere xehetasunak hala nola botanikari batek landare-hosto arrunt batenak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 188. orr.

Harriturik mintzatu ohi dira botanikariak Euskal Herriko landareen aniztasunaz.San Bartolome egunean egindako bileran, beraz, sei pertsona zeuden: hiru inuit (Ayako, Inukitsupaluk eta Bosum-Porsimat), Knud (espedizioko arduraduna), Wulff (botanikari suediarra) eta Koch (geologo daniarra).  Berria - Gaiak   2006-04-09

Adela Rasetti, Galeottiren arreba, maiz joandakoa zen gure amarekin paseatzera, eta belar, landare eta zomorroen izenak erakusten zizkion, denak entomologoak eta botanikariak zirelako familia hartan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 65. orr.


botaniko 1 izond botanikari dagokiona.

Galdetu ahal izango da azkenik zer neurritan transferituko zuen Rousseauk hizkuntzen eta euren jatorriaren azterketara botaniko modura izan zuen jakite eta esperientzia.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 182. orr.

Edozein modutan, beste adibide batzuk ez dira hain anbiguoak: espezie botanikoen taula sailkatzaile bat enuntziatuek osatzen dute.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 96. orr.

Tokiko basoen ustiapen iraunkorra nagusitu da eremu aldapatsu horretan, eta egundaino balio natural eta botaniko ugari gorde izan ditu inguruneak.  Berria - Euskal Herria   2006-01-18

Lorategi Botanikoko harrizko landareekin liluraturik gelditu zen Monike, eta Michael Enderen harrizko izakitxoak gogoratu zituen.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 44. orr.

Kew-eko lorategi botanikoko berotegietan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 352. orr.

Biharamun goizean, baratze botaniko batean ibili gira, Tours-eko zentroan berean.  Herria   2005-05-12

Udazkeneko egun horietan, oraindik martxan zegoen Iraileko feria Pradon, Jardin Botanikoaren aurrean.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 54. orr.

• 2 iz botanikaria.

Izan ere, horixe bakarrik jakin ahal izan dut orain arte, inguru hauetan, erotzat zeukatela Lakoizketa botanikoa.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 114. orr.

Botanikoa da, eta beste inork baino hobeki ezagutzen ditu NUPek bere pareten artean gordetzen dituen 10.000 landareak.  Berria - Gaiak   2006-03-05


botanista iz botanikaria.

Botanista behar da izan udaberriko landare mota hauen ezagutzeko.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 219. orr.


botarazi, botaraz, botarazten du ad botatzera behartu.

Askotan gertatzen zen, maizter hispano edo beltzak bota edo botarazi eta, ondoren, luxury apartments for sale zioten iragarkiak jartzen zituzten The New York Times egunkarian.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 189. orr.

Hiriaren erdian, hamar bizitegi, herriak erosi eta lurrerat botarazi egoitza xahar baten lekuan eginen direnak.  Herria   2003-10-02

Orain den-dena botarazi beharko diogu, urdaila erabat garbi utzi arte.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 179. orr.

Irentsitako ondasunak oka egingo ditu, Jainkoak botarazi egingo dizkio sabeletik.  Elizen arteko biblia   Jb 20,15

Izerdia botaraziko zidak emakume madarikatu honek!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 83. orr.

Dirua alferrik botarazi diozu!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 241. orr.

Barre eztanda haiek, belaunak altxatu eta burua atzerantz botarazten ziotenak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 290. orr.

Hamarkada mordoxka zen mehelina botarazi zuela, etxearen alde hartara aldatu zenean, eta bi gelez bat egin zuen, handiagoa, ilunxeagoa.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 11. orr.

Gero, Daniel lehoi-zulotik ateratzeko agindu eta Daniel hil nahi izan zutenak botarazi zituen zulora, eta lehoiek bat-batean irentsi zituzten erregearen aurrean.  Elizen arteko biblia   DnGr 3,42


botari iz ipar sakea egiten duen pilotaria.

Hola joan da partida, oren bat eta hogei pasa, botariek zazpira sake eginik.  Herria   2003-01-14

Higos, Ugartemendia, Larrea xixteraz Daguerre marran eta Lacroix botari.  Herria   2002-08-01

Galtzaleen botariak bere ahalak oro egin ditu baina haren lagunek ezin dituzte parada onak ere baliatu.  Herria   2001-07-19

Aldiz aisetasun gehiago erakutsi dute, lehenik Lambert gibelekoak, eta botari ona da Etchegaray aitzinean.  Herria   2004-01-15

Botari ausarta da makearra, gibeleko zokorat aise heltzen pilota, eta bizi.  Herria   2004-02-05

Othalepo botari segur eta fina da baina Bielle da partida hautsi duena, atxiki behar zelarik atxikiz, eta urrundik marra gainerat tiratuz ere, gutienetik ustean.  Herria   2005-09-01


botatu1, bota, botatzen du ad botoa eman. ik bozkatu.

Mejiari eman nion botoa 2000. urtean, baina orain ez dut Leonelen alde botatu beste erremediorik.  Berria - Mundua   2004-05-16

Ez diezazuela iruzur egin, Kataluniaren alde botatu CIUri.  Berria - Euskal Herria   2004-03-06


botatu2 ik bota1.

botatxo iz bota txikia.

Errepide nagusietan barrena ibiltzen ziren, amona, zahar-zaharra izanik, ezin zelako ibili bidezidorretan, batik bat botatxo eta takoi fin haiekin.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 15. orr.

Oin hura botatxo batez jantzirik zuen eta bestea, berriz, pantufla batez.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 36. orr.

Orduan, laneko gona eta etxeko botak erantzi eta bere gonarik onena ohe gainean jarri zuen, eta ohearen oinetan, berriz, kalerako botatxoak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 147. orr.

Haur jaioberrientzako botatxoak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 17. orr.


botatzaile (orobat botatzale) 1 izond/iz botatzen duena.

Behar ez diren gauzen atxikitzaile zirea ala botatzaile?  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 87. orr.

Erdi Aroan heriotzera kondenatutako asko, uretara botatzen ziren, endemas emakumeak, eta botatzaileari nafar erromantzean "el que lo yto al agoa" [...] esaten omen zaio.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 271. orr.

Bakarrik kanpo daude Estatu Batuak, eta hek dira delako gasa horien botatzale haundienak.  Herria   2001-08-02

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Dutertreri begiratzen diot, nire karta-botatzaile eta behatzaileari.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 22. orr.

Frantzian, berrogei milaren bat azti, igarle, ezkutu-ikusle eta karta-botatzaileren artean banatzen da urtero ehunka eta ehunka mila milioi liberako etekina ematen duen negozioa.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 23. orr.

Arbola botatzalek ari baitituzte alabainan desmasia haundiak egiten oihan horietan.  Herria   2002-09-05

Isturitzeko "Irrintzina" musika taldeak eta Aiherra eta Isturitzeko haur lore botatzaileek parte hartuko dute.  Herria   2005-06-02

Daitekeen azken beltzena, bai, baina buru-botatzailea burujabe eta bere hitzaren, erabakiaren eta askatasunaren jabe dela erakusten duena.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 205. orr.


botatzale ik botatzaile.

botatzar iz adkor bota handia.

Ziztu bizian egiten genuen muinoan behera, errekarantz; han, gure botatzar astunak erantzi, eta aske uzten genituen azkenean gure oin eta behatz minberatuak.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 52. orr.

Ez dago hauetaz fidatzerik -jarraitu zuen, Txitxikovengantz jiraturik, Proshka bere botatzarrekin urrundu zenean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 186. orr.


botatze 1 iz jaurtikitzea; egoztea; zakar-edo esatea.

Esanak jabe izendun bat baldin badu, orduan esan hori ez da esate bat, baizik-eta botatze bat, botakin bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 13. orr.

Zeinen imajin polita, lapurtutako guzia segituan kakeritan botatze hori.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 219. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gorputzek hatsaren indarrik gabe ezin dute bizirik izan, sartzen den aireak ez badu bere fluxuarekin etengabeko hartze-botatze bat sortzen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3590. orr.

Eta beti eta gehiago aireko eta bonba botatze...  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 146. orr.

Zunda-botatze aliritzikoak, ezker-eskuin, guztiz jakin gabe nora daraman bideak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 166. orr.

Laurden bat ardorik ez dute tabernan ematen, palanka-botatze on baten edo ezpata-kosk on baten truke.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 139. orr.

Ur handietan daudela gorderik gezur handienak eta ilunpe hartantxe egiten duela ondoen igerian arrain itsu hiztunak, nondik nora dabilen arrastorik gabe eta funtsik gabeko ideia- eta iritzi-botatze atergabean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 227. orr.

Atzerritarrei dagokionez, zailagoa da asmatzea, edo izenak botatze hutsa ere.  Berria - Kirola   2004-04-04

Birla botatze bakotxak huneinbertze pondu ekarki ditu, birla erorien arabera.  Herria   2004-10-14

Aratsean, 8.30 etan, ezker paretean "boneta botatze" xapelgoa, Jeunes Basques elkarteak antolaturik.Kreditu txartelaren arnas botatze eguna.  Herria   2002-07-25

3 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Aratsean, 8.30 etan, ezker paretean "boneta botatze" xapelgoa, Jeunes Basques elkarteak antolaturik.  Herria   2002-07-25

Asteartean: aratsaldean, 3 ak eta erdietan, Euskadiko lehen arroltze botatze lehiaketa.  Herria   2001-08-02

Kreditu txartelaren arnas botatze eguna.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 169. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arroltze botatze (3); boneta botatze xapelgoa (3)


botaxka iz botatxoa.

Sei edo zazpi urtekoa, hura, buruan lazoa eta botaxka gorribiziekin jantzia, jolasten ziren haurrengandik begiak kitatu gabe txokolatez estaliriko bollo bat jaten ari zen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 41. orr.


botazale1 izond zerbait bota zalea dena.

"Hona hemen nire tradizioa!", pentsatu dut neure baitan, eta, egia esateko, nire barruan sekulako poz apartsu bat jauzika sentitzen nuelako bururatu zait halako gauza ezohiko bat, bestela gero eta gutxiago naiz-eta halako kontzeptu orobiltzaileen botazale.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 230. orr.


botazale2 izond boten zalea dena.

Tenientea, itxuraz, botazale amorratua zen: lau pare eskatuak zituen ordurako, eta denbora luzea zeraman bosgarrena saiatzen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 226. orr.


botazio (ETCn 423 agerraldi) iz bozketa.

Errektoreak pozik hartu zuen botazioaren emaitza.  Berria - Euskal Herria   2004-05-28

Iritzi desberdinak azalduko dira eta botaziora joko da erabakitzeko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 157. orr.

Izugarrikeria bat, bihozgabekeria bat jarri nahi zuten botaziora.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 30. orr.

Botazioan, besoa baietzaren alde altxatu dutenetakoa dela ohartuko zara.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 158. orr.

Gauderen liburua botazioen laugarren itzulian gailendu zitzaion, lau botorekin, Alan Jauberten Val Paradis lanari.  Berria - Kultura   2004-11-09

Toki batzuetan, aukeratze sistema harrigarriak ere badira: Santo Domingon, esate baterako, eta hau da Ameriketako unibertsitaterik zaharrena, ez bakarrik errektorea, errektore ordeak ere aukeratzen dira unibertsitario guztiek botazio unibertsala egin ondoren.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 60. orr.


bote1 1 iz pilotak edo antzeko zerbaitek lurraren edo hormaren kontra jotzean egiten duen jauzia. ik punpa1.

Lehen botea egina duen pilota bezala da bere garaian pasatzen utzitako aukera.  Joxerra Garzia   «Egonean doazen geziak», 2000 - 139. orr.

Azken hauk dira lehenik berotu, 9-4 eta 19-8, ordukotz bi bote, Belascainen sarea, eta airez moztu bat, Teilleryren sarea, izkin motza eta eskuin pausatu batekin.  Herria   2003-01-21

Aimar airez gehiago sartzen da, Asierrek, berriz, botera jokatzen du.  Berria - Kirola   2006-02-23

Asier oso ongi dago, eta indartsu jokatzen du botean.  Berria - Kirola   2004-01-15

Tantoaren bukaeran Olaizolak dejada bota zuen txokora, ikusle gehienen iritziko Irujok lehen botean altxatu zuen, epaileak, baina, ez zuen ontzat eman.  Berria - Kirola   2006-01-31

Azken batean errugbiko pilotaren boteak irregularra behar du, definizioz.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 11. orr.

Arazo larriak badituzu bi bote ematen utzi baloiari, hobeto joteko.  Berria - Kirola   2004-01-14

Gelditu aurretik, hiru bote egin zituen zoruaren kontra, baina ez zen hautsi.  Berria - Gaiak   2006-01-17

Baina ahaztuta neukan nire pilotako sugeak sekula ez duela boterik egin liburu baten gainean.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 164. orr.

Gehiegizko botedun Materialak pilotarien haserrea piztu zuen.  Berria - Kirola   2004-09-21

Batetik pilotakada luzea eta boteko jokoa, bestetik, berriz, errematea eta tantoa bukatzeko trebetasuna.  Berria - Kirola   2004-10-16

Erdi boteko pilotak aurkitu ditugu, oso material polita da jokatzeko.  Berria - Kirola   2004-10-14

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Apur bat nerbioso zegoen oraindik ere Matias eta bere ondoko jesarlekuan bote txikiak ematen hasi zen, bote lasterrak.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 13. orr.

Probatu ditugun guztiak bote handikoak ziren, eta guk behetik ibiltzen zirenak nahi genituen.  Berria - Kirola   2006-01-26

Olaizolak eta Zearrak bote gutxiko hiru pilota hautatu zituzten.  Berria - Kirola   2006-02-10

Bote biziko pilotekin ez du zalantzarik, berehala baztertzen ditu.  Berria - Kirola   2006-02-10

Bote gehiegiko materialak Asegarceko bikoteari lagundu zion.  Berria - Kirola   2004-09-21

Lurrean bote ederra ematen zuten Xalaren pilotek, asko ateratzen ziren, bietako bat batez ere.  Berria - Kirola   2004-05-06

Pilotak bote irregularra zeukan.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 11. orr.

Bote amorratuak ematen hasi zen, harik eta pilotak erabakia bere kabuz hartu eta errepidera ihes egin zuen arte.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 24. orr.

Iritzi bat asmatu nuen bote lasterrean: [...].  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 34. orr.

Etxarriko atzelariak onartu zuenez, pilota guztiek gehiegizko botea zuten.  Berria - Kirola   2006-01-26

3 (hitz elkartuetan)

Pilotari oso arriskutsua da, bote jokoan primeran moldatzeaz gain, tantoa bukatzeko garaian artista delako.  Berria - Kirola   2004-10-09

4 (pilota jokoan) sakea**.

Boteak 10, erreferak esperantza.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 35. orr.

Zorrotzean da garaztarra, boteak azpiz, indarrean, eta sareak kausitzen, eta azken bostak lerroan, 12 bote ere sarturik.  Herria   2001-05-03

Baina hortik goiti Lafitte oroitu da besoz nagusi zela aintzinean eta bote batzu ere sartzen ahal.  Herria   2001-07-12

Larrecheak hortzak erakutsi ditu hastetik, hiru bote sartuz lehen zazpi tantoetan.  Herria   2003-01-21

Hauiek egin dute lehen oldarra, 10 tantoko lerroa, hiru boterekin.  Herria   2003-10-02

Ibarrolaren 4 boteak eta 7 kintzeko lerro bat etziren aski horien berdintzeko. Belokik ahal zuen bezala erantzun zion, baina, azkenean, zortzigarren koadroan bote egin eta erreboteko paretan jarri zuen pilota.  Herria   2001-03-08

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ainitz bote (3); baino bote handiagoko (3); bat bote (3); bi bote (16); bi bote bakarrik (3); bi bote ere (3); bira bote (3); bost bote (6)

bote aramburuk (3); bote bakarrik (9); bote bat (9); bote batekin (3); bote batzu (6); bote berak eta (3); bote eginik (4); bote ematen (3); bote ere (22); bote ere sartu (7); bote ere sartuz (3); bote eta (22); bote falta (7); bote gutxiko (4); bote handiagoko (4); bote handiagoko pilotak (3); bote handiagokoak (3); bote handiko (6); bote handikoak (3); bote idiartek (3); bote irabazleak (3); bote irabazleak eta (3); bote irabaztunak (3); bote irabaztunak eta (3); bote larrecheak (4); bote lehenak (4); bote luzean (3); bote orotarat (3); bote sartu (23); bote sartu ditu (16); bote sarturik (6); bote sartuz (9); bote zenbait (5); bote zenbait ere (3)

eta bote (16); hamar bote (4); hiru bote (17); lau bote (8); lau bote ere (3); sei bote (9); zortzi bote (3)

bere botea (3); botea egin (3); botea falta (3); botea zegoen (3); eta botea (3); lurrean botea (3)

atzera boteak (3); boteak ere (9); boteak eta (4); eta boteak (7); eta boteak ere (4)

botean ere (5); botean eta (3)

kintze botetik (5)


bote2 iz zozketa baten eman gabe gertatzen den ditu kopurua, hurrengo zozketan gehitzen dena.

-Neska honek bingoa dauka, eta hori laurogeita hamar dolarreko botea da! -esan zuen-.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 87. orr.

Kinielarako botea zegoen aste horretan, etxean eta hamalau emaitzak asmatuko genituelakoan, zigilua jarri eta alea jacta est.  Berria - Kirola   2004-01-24

Etenaren ondoko jokoa Blackout izango zen, dolar bana kartoiko, irabazleak dena hartzen du, laurogeita hamar dolar aste honetako botea.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 85. orr.


bote3 ik poto 6.

boteila ik botila.

boteka adlag bote eginez.

Aireplanoa lurreratzen ari zen, boteka eta punpaka, harik eta talka luze baten ostean geratu egin zen arte, guregandik berrogeita hamarren bat metrora.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 56. orr.


botella ik botila.

botepronto
1 boteprontoan (ETCn 94 agerraldi; orobat bote prontoan ETCn 50 agerraldi) adlag bat-batean.

Hurrena kontrario izango duenari buruz ere bai hitz batzuk, boteprontoan.  Berria - Kirola   2004-03-30

Zer esango diogu boteprontoan Aralarri? Ongi etorri hausnarketa horretara.  Berria - Euskal Herria   2004-03-26

-Herrian hilobi bakarra egon zen -pilotari taxuan bota zidan, bote prontoan, basoa hartzeko keinuan eutsiz hitzei.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 140. orr.

Martxoaren 8an zer ospatzen den, ordea, ez daki, boteprontoan.  Berria - Euskal Herria   2006-03-08


botere (ETCn 58.328 agerraldi; orobat bodere ETCn 17 agerraldi, eta potere ETCn 66 agerraldi) 1 iz zerbaitetarako ahalmena, indarra edo eskua; estatu baten gobernua, eta gobernu horren alderdi bakoitza.

Erromatarren potestas in populo erran zahar hura, "populua baitan boterea" zioena.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 156. orr.

Munduko aginte, botere, indar eta nagusigo ororen gainetik.  Elizen arteko biblia   Ef 1,21

1967ko apirilaren 21ean, Koronelek kolpea jo zuten, eta boterea eskuratu.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 313. orr.

Zein da Alemanian boterearen jabe egiten ari omen den Adolf Hitler hori?  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 17. orr.

Boterea zer den aztertuko dute edo, nahi bada, boterea nola lor daitekeen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 37. orr.

Bazegoen banitatea baino arrazoi sendoagorik haren jarreran: boterea.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 111. orr.

Bazekien talderik indartsuena zuela, baina boterea duenak dena kontrolpean nahi izaten du.  Berria - Kirola   2006-02-01

Boterea, Aberastasuna eta aukera guztiak, gogora zitekeen denboran, higuingarriro txiki eta eskandalagarriro pribilegiatua zen gutxiengo batentzat gordeak baitziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 367. orr.

Boterea gizarte homerikoan.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 93. orr.

Botereak jainkotu egiten du.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 71. orr.

Botere oro da konspirazio etengabea.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 44. orr.

Ez dago kulturarik hitzaren boterea miresten ez duenik.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 5. orr.

Informazioa duenak boterea du!  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 89. orr.

Erromako legegileek, aitaren boterearen ideia bereganatuta, seme-alaben kaltetan ere testamentua egiteko bidea eman zuten.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 183. orr.

Lehenik, botere edo eskubide horiek guztiak bitan banatzen ahal direla [...] hauek baitira ordenako boterea eta jurisdikzioko boterea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 127. orr.

Izatez Karlos V.ren boterea ez baitzen finkatu behingoz Nafarroan, 1524ko udaberri arte.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 15. orr.

Jainkoak bataioko itunaren bitartez baitu kristauen gaineko boterea.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 51. orr.

Legeak emateko boterea.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 109. orr.

Bere boterearen hoberenean zegoela, hautsi egin zitzaion adar handia eta haren tokian beste lau adar handi atera zitzaizkion ortziaren lau ertzetara begira.  Elizen arteko biblia   Dn 8,8

Ez dezala nehork uste izan Frantsesen Errege ospetsuaren boterea harrotu nahi dudala, edo ahultzen saiatu, hark berak gure boterea ez duelarik nahi ez behar trabatu.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 121. orr.

Jaunarengandik datorkizue boterea, Goi-goikoarengandik agintea.  Elizen arteko biblia   Jkd 6,3

Ez ibiltzeko mesedeen bila, eta ez hartzeko kargua botere bezala, betebehar bezala baizik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 397. orr.

Laugarrenik dator zerbitzariak izendatzeko, elizako irabaziak eta karguak banatzeko boterea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 126. orr.

Boterea aipatzen dugunean, autoritate politikoan pentsatzen dugu soilik, baina boterea gizarteko eta gizabanakoen arteko harreman guztietan dago presente.  Berria - Euskal Herria   2004-07-23

Nire botere eta abilezia osoa erabili beharko dut.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 170. orr.

Sistema hori diruan eta boterean oinarritzen da.  Berria - Kultura   2004-06-25

Kritias izan zen lapurrena eta odolzaleena oligarkiarekin boterean egon zirenen artean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 34. orr.

Urte horretan kendu zion Stalinek boterea Trotskyri.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 64. orr.

Argudioek porlanaren kontra jo dute; duintasunak boterearen handinahiaren kontra.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 15. orr.

Pertsona bat, hots, boterearen eta beldurraren gatzagiz mamitutako gixaixobanako bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 276. orr.

Boterearen gurtza diruarekiko maitasunean laburbiltzen zitzaion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 62. orr.

Indarkeriaren aurka, Botereak bere burua, poliziaz eta errepresioz adina, balio absolutuen harresiz nahi izaten du ongi babestua eduki.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 22. orr.

1966an Suhartok bota zuen boteretik Sukarno buruzagi komunista.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 82. orr.

Boteretik kendu beharra dagoen gobernu konstituzional baten aurrean gaude, kendu daiteke eta kenduko dugu.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 42. orr.

Frantziako Estatuaren printzipio bat da botereen bereizketa famatu hori.  Berria - Ekonomia   2006-01-14

Botere guziak eskuetan ditu -31 eta esku- senatuan ete Lege Biltzarrean gehiengo osoa daukatelarik errepublikanoek.  Herria   2004-11-11

Beren bortuetan libreki eta botereetarik urrun kreatzen duten Iparralde barnealdeko lau poeta onenak!  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 73. orr.

Nik nire botereak eman nizkioan -zioen bere kolkorako-.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 128. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Eraso sendo eta basatia, botere handia baitu Jaun Ilunak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 82. orr.

Botere handiko errege zen hau, eta gerra hasi zuen berarekin elkartu nahi ez zuten herri guztien kontra.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 147. orr.

Hemen aginte eta botere osoa dutenei buruz ari baikara.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 175. orr.

Botere indartsuaren pertzepzioa eta magia galtzetik etortzen zaie politikoei hondamena.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 49. orr.

Botere magiko eta naturaz gaindikoa.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 17. orr.

Printzeek ez baitzuten eskatzen botere gorena; besterik gabe, erabili egiten zuten.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 42. orr.

Ez da neholako botere laikorik, nahi bezain gora eta urrun heldurik ere, naturaz gaindikoetara heltzen ahal denik.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 112. orr.

Mendebaldeko nazioen botere politikoaren aurka hesi bat jartzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 179. orr.

Guatemalako Polizia Nazionalak, Ministerio Publikoak eta Botere Judizialak ez dute euren betebeharra betetzen.  Berria - Gaiak   2004-05-04

Neurriz kanpoko botere zibila egin dudalako salaketak jaso ditut, baina elizgizonen eskutik.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 55. orr.

Itxurazko ahalguztiduntasunetik bat-bateko eroriko harrigarria da aro heroikoko botere barbaroaren ohiko patua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 159. orr.

Ikusgarria izan da, halaber, botere mediatikoak eman nahi izan dien ukitua.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 219. orr.

Hiru fanatismoen botere teokratikoek jainkoaren izenean errugabeak hiltzen segitzen dute Badirudi botere bortxazkoa, legeen interpretazioa eta botere lege emailea [...] legeen beraien eskuetan utzi behar direla defendatzen dutenek ez dutela batere sakondu Estatuaren izaeran.  Berria - Harian   2005-07-08

Senatuak, botere betearazlea baitzuen, erromatar hiritarrengandik mailegutan hartzeko baimena ematen zuen [...] eta senatu-kontsultuak egiten zituen horretarako.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 94. orr.

Erromatar Campanian Lazioko herriek, duela gutxi arte malaria-eremu zirenek, laguntza handia eman zuten erromatar boterearen goraldian.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 422. orr.

Hiponako Agustinek [...] Aita Santuaren eskuetan jarri zituen munduko boterearen zein goiko boterearen ezpatak Eraztunaren boterea ikaragarria duk.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 221. orr.

Fikzio baten botere espektralaren aurrean gaude.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 49. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Estatuaren zati bakoitza botere-gune zen. Jakintza berritik sortutako botere-zentzua.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 116. orr.

Pentsalari horiek, dena dela, harrituta zeuden gizartean nagusi zen botere banaketaren desberdintasunaren aurrean.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 16. orr.

Ideologia desberdinak eta botere-erlazioak kontuan edukiz.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 200. orr.

Botere-egiturak oro iraultzeko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 37. orr.

Nahiz jakitun naizen mitoen sorreran ere egon zitezkeen botere-mekanismoez.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 17. orr.

Washingtonek ziurtatu du botere eskualdatzea ez dela atzeratuko.  Berria - Mundua   2004-05-19

Orainarekin konparatuta iragana gutxiesteko oinarririk nabariena bat-bateko botere-gehitzearen kontzientzia zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 231. orr.

Botere goseak hartua ninduen eta aldi berean sentimendu gozo liluragarri batek esaten zidan ahalgabetasuna ere bere gisako zorion bat dela.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 74. orr.

Aristokraten arteko botere-borroka eta zilegitasun-jolasa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 30. orr.

Hiru edo lau gerra-ziklo alde batean botere-oreka hausteko, eta beste aldean horri eusteko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 319. orr.

Guztiok dugu gure zorte onaren arrazionamendu txartela, botere kuotarena, maitasunarena, edozertatik libra gaitzaketen komodin pare bat edo hiru.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 183. orr.

Botere zilegitasunaren behin betiko funtsa.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 219. orr.

Europa hain botere-maila handira iritsi da, non historian ez baita horrekin konparatzeko moduko beste ezer, Mendebaldearen botere-monopolio hori, hala ere, 1945ean bukatu zen, zeren eta, data horretatik aurrera, 1683az geroztik lehenengo aldiz, botere-politikaren protagonistetako bat Mendebaldeko itxurarik ez zuen botere bat baitzen berriro ere.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 61. orr.

Jokoan diren indar sozialen arteko botere-harremanei.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 144. orr.

Botere postuetan ez daudenek ahal duten moduan konpondu behar dute, morroi ez izateko.  Esteban Antxustegi   «Herritarra» - Thomas Hobbes, 2004 - 16. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gizarte Siriakoa feniziarren itsas boterean agertu zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 455. orr.

Ikuspegi global honetan, Errusia botere kontinental gisa agertzen zen, eta Estatu Batuak uharte-botere gisa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 371. orr.

Langileen azken arerioa talde-botere inpertsonala zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 385. orr.

Haurrak sortzea ez litzateke jada senar-emazteen arazo pribatua izango eta nonahiko diziplina-botere inpertsonal baten ardura publikoa izango litzateke.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 393. orr.

Inkizisioaren eta Estatu boterearen aurka, Erromako elizaren eskubideak zaintzea.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 45. orr.

Giza botereak beti du berekin nolabaiteko erdeinu bat mendean duenarenganako.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 69. orr.

Ekonomia- botere handien artean inoiz krisi larriren bat gertuko balitz.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 66. orr.

Espazioan nagusitzea, beraz, funtsezkoa zuen merkataritza-botereak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 59. orr.

Apez botere berri bat jaio baita geroztik, jende guztiak hartzen dituena, baina ez du horrek erran nahi errege bakar baten menpeko direla oro [...]: Jainko Jaunak berak ez du, ezen, nehondik, errege botere laikorik antolatu denontzat, ez horrelakorik nehoren esku ezarri.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 144. orr.

5 botere gune (ETCn 394 agerraldi; orobat boteregune ETCn 164 agerraldi)

Gobernutik kanpo dago orain, baina ez botere gune guztietatik kanpo.  Berria - Euskal Herria   2004-03-20

Behinola Frantziako herri bakoitza hiriburu zen; gaur egun ez dago handi bat besterik; Estatuaren zati bakoitza botere-gune zen; gaur egun dena dago gune bakar baten mende, eta gune hori, nolabait esateko, Estatua bera da.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 116. orr.

Botereguneetan egon behar da, emakumea pixkanaka sartzen hasi da, eta horrek ez du atzera bueltarik.  Berria - Harian   2005-04-29

Beolaren arabera berdintasuna ez da gauzatuko «emakumeek botere guneetan egon ahal izateko benetako aukerak izan arte».  Berria - Euskal Herria   2004-06-08

Urtegiaren kontrako borrokan, koordinakundeak eta solidarioek botere gune handi bat izan dute aurka: alderdiak, sindikatuak, urtegiaren alde propio sortutako Uraren Plataforma...  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 156. orr.

Mendeetan agintari zurien jazarpena jasan ondoren, tokia egin diete indigenei hiriburuko boteregune nagusian: azkenean eginiko omenaldia, batzuentzat; maniobra politikoa besteentzat.  Berria - Gaiak   2004-10-03

Gaur egun, botere gune behinenak eta hauen eraginpeko erregioak, gehienetan, milaka kilometrora daude elkarrengandik.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 77. orr.

6 boterepean adlag

Zeure borondatez, ez bazaude inoren boterepean, orduan arrazoimenak dio zeure buruaren jabe zarela.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 157. orr.

Hartara, lehenago doi erregearen boterepean zeudenak, gizon libre gisa kondearen mende, elkarren basailu bihurtu ziren oharkabean, gizon libre bakoitzak nahi zuena aukera zezakeelako jauntzat, erregea nahiz beste jaunen arteko bat.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 338. orr.

Afektuen mende dagoen gizakia, alabaina, ez da beregain, zortearen esku baizik eta honen boterepean hala gertatzen da non, sarritan, txarrena egitera behartua baita, nahiz ikusten duen zer litekeen beretzat hoberena.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 381. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

arteko botere (21); baina botere (9); baino botere (12); baino botere handiagoa (5); baita botere (6); bere botere (15); beste botere (10); bi botere (7); botere absolutua (13); botere aldaketa (11); botere banaketa (29); botere banaketaren (8); botere banaketari (5); botere bat (10); botere baten (5); botere berri (6); botere borroka (9); botere edo (5); botere egitura (8); botere ekonomiko (12); botere ekonomikoa (9); botere ekonomikoaren (8); botere ekonomikoen (5); botere eskualdatze (6); botere eskualdatzea (10); botere eta (24); botere exekutiboa (9); botere faktikoak (7); botere faktikoek (5); botere gehiago (30); botere goren (5); botere gorena (66); botere gorena daukanaren (6); botere gorena eman (5); botere gorenaren (9); botere gune (9); botere gutxiago (6); botere guztia (15); botere guztiak (7); botere handi (5); botere handia (19); botere handiagoa (13); botere handiko (7); botere harremanak (8); botere hori (24); botere horren (6); botere hura (5); botere hutsunea (5); botere judizial (7); botere judiziala (31); botere judizialak (25); botere judizialaren (78); botere judizialaren independentzia (7); botere judizialaren kontseilu (35); botere judizialari (10); botere judizialean (5); botere judizialeko (39); botere judizialeko kontseilu (22); botere laikoa (15); botere legegilea (13); botere legegilearen (6); botere militarra (6); botere oreka (6); botere osoa (16); botere politiko (12); botere politikoa (27); botere politikoak (8); botere politikoaren (24); botere publiko (11); botere publikoak (23); botere publikoaren (7); botere publikoei (29); botere publikoek (76); botere publikoek ez (9); botere publikoekin (6); botere publikoen (39); botere zentralak (7); da botere (25); den botere (20); dira botere (7); ditu botere (5); du botere (27); du espainiako botere (6); duela botere (5); duen botere (17); dute botere (8); duten botere (8); edo botere (6); ere botere (9); espainiako botere (41); espainiako botere judizialaren (14); espainiako botere judizialeko (15); estatuan botere (9); estatuan botere gorena (9); estatuko botere (5); eta botere (142); eta botere handiko (5); eta botere judizialak (5); eta botere judizialaren (13); ez botere (6); ez du botere (6); haren botere (5); hori botere (5); munduko botere (5); zen botere (6); zituen botere (7); zuen botere (19); zuten botere (6)

baina boterea (7); benetako boterea (5); bere boterea (25); boterea banatzeko (6); boterea bera (5); boterea bere (6); boterea berreskuratu (5); boterea da (6); boterea du (6); boterea eman (8); boterea ematen (10); boterea eskuratu (22); boterea eskuratzea (5); boterea eskuratzeko (8); boterea eta (54); boterea ez (16); boterea galdu (8); boterea galtzea (6); boterea galtzeko (5); boterea hartu (18); boterea hartzeko (6); boterea irakiarren (9); boterea irakiarren esku (8); boterea izan (10); boterea kendu (8); boterea lortzeko (10); boterea partekatzeko (16); boterea utzi (6); da boterea (6); den boterea (5); du boterea (15); duen boterea (7); dute boterea (8); duten boterea (8); edo boterea (7); egiteko boterea (6); elizaren boterea (14); estatuaren boterea (5); eta bere boterea (5); eta boterea (58); feinekin boterea (7); gaineko boterea (6); hartu zuen boterea (6); sinn feinekin boterea (7); zuen boterea (20); zuten boterea (5)

botereak bere (9); botereak ez (7); eta botereak (14)

bere boterearen (12); boterearen aurka (5); boterearen aurrean (5); boterearen eta (21); boterearen gosea (5); da boterearen (5); dela boterearen (5); edo boterearen (5); eta boterearen (28)

botereari eta (5); botereari eusteko (9); eta botereari (5)

botereen arteko (15); botereen banaketa (7); estatuko botereen (8); eta botereen (6)

bi boterekin (6); boterekin eta (8); boterekin ordukotz (6); hiru boterekin (7); lau boterekin (5)

boterera heldu (5); boterera iristeko (6); boterera iritsi (6)

botererik ez (5); botererik gabe (5)

boteretik kendu (19); boteretik kentzea (11); boteretik kentzeko (13); chavez boteretik (5); hussein boteretik (6); presidentea boteretik (6); saddam hussein boteretik (5); upn boteretik (5)


boterealdi iz norbaitek boterea duen aldia.

Jean-Claude Duvallier diktadorearen agintaldian zein Aristideren boterealdietan ere hainbat hilketaren erantzuletzat jotzen duten Dany Toussaint Armadako lotinanta ohia.  Berria - Mundua   2006-02-07


boteredun (orobat poderedun g.er.) izond/iz boterea duena.

Nik ez dut dudarik gizaki arruntek erakusten dietela jokabide gizatiarra gizaki jakintsu eta boteredunei.  Jenaro Garate   «Gizakia maitagogoa da», 2001 - 68. orr.

Orain arte, ikuskizunaren protagonista nagusiak direnek ez dute parte hartu erabakiak hartzen diren erakunde boteredunetan.  Berria - Kirola   2006-02-14

Garbi dago botereak, denik txikiena izanik ere, bidegabekeriarako bidea errazten diola beti boteredunari.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 59. orr.

Ttipiek eta xumeek dutela gerla jasaiten, haundiek eta boteredun guziek baino gehiago.  Herria   2003-03-13

Lekuko boteredunak aldaketa hori baliatuko du guztia kontrolatzeko.  Berria - Kultura   2004-12-03

Ororen buru ondorioak argi dira: paradisua boteredunentzat bertan, eta behartsuentzat hil ondoko gero hipotetikoan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 76. orr.

Boteredunen pozbide eta segurtasuna galdurik, zoritxarrez eta mehatxu guztiez inguratutako bizitza baten jabe izatera igaro nintzen oso egun gutxiren buruan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 180. orr.


boterego iz boterea.

Alegiazko jelkaldi horretan, pastoral egileak asma baitezake holakorik, erakusten du Pizkunde garaian nola aldatu den giroa, zer aurrerapen izan den humanismoan Erasme-kin, gerlan eta boteregoan Machiavel-ekin, erlisionean Luther-ekin.  Herria   2002-08-01


boteregune ik botere 5.

boterekeria iz botere gehiegikeria.

In aeternum iraunarazi nahi lukeen sistema eta boterekeria.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 19. orr.

Geroztik maldan behera abiatu zen Aristide, eta boterekeria eta ustelkeria nagusitu ziren.  Berria - Mundua   2004-03-02

Horrek ustelkeria eta boterekeria akusazioak sortu ditu haren kontra.  Berria - Mundua   2004-11-05


boteretsu (ETCn 1.912 agerraldi; orobat boderetsu g.er.) 1 izond botere handia duena.

Sekula behartsuaren etxola bisitatzera jaisten ez diren gizon aberats eta boteretsuek.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 81. orr.

Gure herriak bat egin behar du etsai boteretsu bat gainditzeko, eta zeuk gidatuko duzu.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 152. orr.

Richelieuren begikoa izan zen eta Luis XIII.aren kutuna, baina kardinal boteretsuarekin liskartu zen eta konspirazio bat antolatu zuen haren aurka.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.

Zu baino azti boteretsuagoa naizela erakutsiko dizut!  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 180. orr.

Gerla garaian ustelak bezain boteretsuak izan ziren jendeek beren bizia segitzen zuten deus gertatu ez balitz bezala.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 189. orr.

1885ean, Berlingo Batzarrean, europar herrialde boteretsuenen artean kontinentea nola banatu erabaki zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 52. orr.

Itsasoko nagusitasuna zuten herrialdeek garaitu zituzten kontinenteko herri boteretsuak (Espainia, Frantzia, Alemania; gaur egun, aireko nagusitasuna dutenak izaten dira garaile).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 48. orr.

Automobilen makinerian espezialista izanik, poz-pozik onartu zuen arlo horretako enpresa boteretsuenaren eskaintza, Mercedes Benzena.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 33. orr.

Islamaren balioen zaindari boteretsuena izango da bizi bitartean.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 127. orr.

Han, Jaun Iluna armada boteretsuak biltzen ari zen presaka, Mendebaldeko Kapitainen aurrean jartzeko.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 252. orr.

-Egizue nahi beste barre -esan zuen, duintasun apur bat erakutsi nahian-, baina nire magia boteretsuari esker oraintxe bertan sendatu dut orkatila, inongo ukendurik erabili gabe.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 15. orr.

Irribarre limuriak eskaintzen dizkizute, eta zure borondatea osorik irentsi nahi luketen begirada boteretsuak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 183. orr.

Argudio boteretsua, ziurrenik, sorginarentzat.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 15. orr.

Ideiak, irudiak, herdoildu egiten dira, gauza fisikoak balira bezala, ez dute luzaro irauten esamolde boteretsuen bizkarrean ondo eta tenkor itsasten ez badira.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 49. orr.

Dozena bat lerro boteretsu idaztea baino ez nuen behar.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 172. orr.

Baliteke zure hirian egotea halako egitura boteretsu eta ikaragarri bat, zeinaren existentzia mentala bera zure buruko arkitekturaren parte bihur litekeen.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 95. orr.

Doitasun handiko irudiak ematen dituen erresonantzia magnetikoa, eta software boteretsua darabilen eskanerra.  Berria - Gaiak   2006-03-08

Harresi boteretsua hondar eginda erori zen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 280. orr.

Intentzio gaiztoen sorrera boteretsua saihets dezakeen sinesmena.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 277. orr.

Makurtu egin zen bere ipurtalde boteretsua erakutsiz, katamarran hurbildu zitzaidan benetako felino baten gisa.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 68. orr.

Makurtu egin zen bere ipurtalde boteretsua erakutsiz, katamarran hurbildu zitzaidan benetako felino baten gisa.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 68. orr.

2 (izen gisa)

Boteretsuak maiz begi kolpe ona.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 116. orr.

Lehen korrupzioa boterean zegoen, boteretsuak legeak bere mesederako erabiltzen zituen.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 141. orr.

Boteretsuei, boterea galtzen dutenean, askok mendekuz kalte egin ohi die.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 159. orr.

Hauek ez dira aberatsen eta boteretsuen aurkako eraso terroristak izan; londrestar arrunt eta langile klasekoei zuzenduak izan dira.  Berria - Harian   2005-07-08

Denen indarrak bilduz geroz, iharduki dezakete menturaz tipiek eta gutiek boteretsuen oldarrari.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 45. orr.

Burjesen kontra, boteretsuen kontra, denen aurka kantatzen zuen, bere baitan zituen sendimenduak kanporatuz.  Herria   2002-12-26

Esklabo berria otzana izaten da boteretsuekin, zuria goian dauzkanekin, koldarra indartsuagoekin.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 103. orr.

Eliza boteretsuekin uztartuta ikusten omen dute ia beti.  Berria - Harian   2006-04-06

Baztertuta sentitzen direnak oligarkak dira orain, Venezuelako boteretsuenen seme-alaba aurpegi zuridunak.  Berria - Mundua   2004-08-22

Amaiak Mariorekin hitz egin zuen, salatariek salatzeko erabiltzen dituzten ñabardura guztiekin, ñabardurarik txikiena puztuz, eta, bide batez, irabazlearen, boteretsuaren konfiantza irabaziz.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 111. orr.

3 (adizlagun gisa)

Boteretsu sentitzen da gizona, badaki jende hau guztia bere borondatearen menpe dagoela.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 161. orr.

Abandoibarran boteretsu altxatu zaigun titaniozko ilargiaren profezia dirudi.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 18. orr.

Fionnen ondoan esku bat agertu zen Birgha ezpatari, distiratsu eta boteretsu, oratzen ziola, baina bere eskua zela ikusi eta bertan askatu zuen, izuak eraginda.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 150. orr.

Hain segur, bere burua gora ikusten zuen, jendalde baten nagusi, boteretsu.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 154. orr.

Haurdun egon izan direnetan, oso boteretsu sentitzen direla aitortu izan dit ama batek baino gehiagok.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 24. orr.

Orduan ni, aitaren altzoan eta eskuak bolantean, boteretsu eta aske sentitzen nintzen.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 159. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 0 aldiz agertzen direnak)

boteretsu bat (7); boteretsu baten (3); boteretsu bihurtu (4); boteretsu eta (18); boteretsu sentitzen (4); eta boteretsu (9)

boteretsua da (4); eta boteretsua (8); gizon boteretsua (3); hain boteretsua (5)

baino boteretsuago (3)

baino boteretsuagoa (3)

boteretsuak dira (3); talde boteretsuak (4)


boteretxo iz adkor boterea.

Bakoitzak bere esparruan, zerbait erabakitzea tokatzen zaion bere alorrean, besteen gaineko boteretxoa aprobetxatu egiten du.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 141. orr.


boterezale izond boterearen zalea dena.

Garbi horien artean zegoen, nola ez!, Oliver Cromwel, beti ere Biblia zuela armarik sendoen eta indartsuena errege boterezale eta fede gutxiko bati gogor egiteko.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 217. orr.

Herriaren gobernua boterezaleek erosita gizaki biziotsu gaiztoen eskuetan utziko balu, [...].  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 112. orr.


boterezko izond botereduna.

Bost axola zitzaidan ordea, sinesten zutelako agian, behialako "borrokek" nolabait boterezko sariren bat merezi zutela: ez ziren debalde ari izan, ez horixe!  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 89. orr.


boti ik botin2.

botibolea iz bote ondorengo bolea.

Lau pilotariak airez sartzen, botiboleak erreboteko zulotik, gantxoak non eta nolanahi... ikuskizun aparta, txapelketako 'benetako' partiden intentsitatea eta grina falta zitzaizkion arren.  Berria - Kirola   2006-01-08

Azpimarratzekoa azken tantoetan Xalak zabalera ateratako pilotei botiboleaz erantzun izana.  Berria - Kirola   2004-04-25

Partida hasi berritan bederatzigarren koadrotik botiboleaz altxa zuen Irujoren mandatua.  Berria - Kirola   2004-06-25

Ruizi botibolea erabiliko duen galdetu zioten, eta behar izanez gero erabiliko duela esan zuen.  Berria - Kirola   2006-05-04


botiga iz ipar denda, saltokia.

Ordu arte eliza bortetan saltzen balin bazuten ainitzek, eta guhaurek ere gure haurrean Eskualduna kaseta, hasi zen HERRIA okindegi eta botigetan saltzen eta ez baitezpada apezaren saltegian.  Herria   2001-10-11

Gambetta karrikan, egia erran Donibaneko leku ospetsuenean, 60 metro karratuko botiga baten alokatzeko zernahi behar da pagatu!  Herria   2003-05-29

Gaineko plazan, apez-etxearen ondoan, etxe ttipi batean bazen moda zaharreko botiga ttipi bat, Matiasenea erraiten zioten, ilun bezain hertsia.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 55. orr.

Bakar bakarrik langile heietarik bat daukat gogoan, herriko botiga batean aratsaldean ikusi dudana.  Herria   2001-10-18

Bihotz haundikoa zen eta bazekien zerbitzu egiten, meza denboran norbaiten zakua botigako izkina batean gordetzen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 57. orr.


botigatu, botiga(tu), botigatzen du ad ipar nahaspilatu.

Guk aldiz mintzajea lardaskatu, puskatu, nahaspillatu, botigatu, kakanahasi nahi dugu; bai eta lortu ere!  Herria   2004-02-19


botijo iz pegar modukoa, goialdean bi zulo dituena, bata ura sartzeko eta bestea bertatik edateko.

Imajina ezazu lau kiribil lodi, pitxar sabeldu eta astundu moduko bati eusten, honen buruan pegar klasiko delako bat duela, urna esaten zaien horietarik, anfora baten eta botijo baten uztartzetik sortua iduri.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 194. orr.

Botijotik edaten ari da, esan zuen Mikaelak.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 144. orr.

-Zer esan nahi duzu, injinerutza utzi, eta botijoak egiten hasi behar duzula?  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 17. orr.

Botijo-a baino espainolagoak garela esan zuen Azkarragak; hala gara, baina kaikua baino euskaldunagoak ere bai!  Berria - Euskal Herria   2004-12-22


botika (ETCn 23.151 agerraldi) 1 iz sendagaia.

Sukar hori bi botikarekin sendatzen zuten; lehenari, garai hartan, kefir deitzen zioten eta galdutako esne garratza zen, bigarrena kinina zen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 104. orr.

HIESaren birusari aurre egiteko erabiltzen den botika, "hiru pilulen koktela" deitzen dioten hori, oso garestia da.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 53. orr.

Tindufen ez dago botikarik edo antibiotikorik izurrite bati aurre egiteko.  Berria - Mundua   2006-02-14

Badira zenbait botika ezereztu edo gutxitu dezaketenak pilularen eragin antikontzeptiboa.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 93. orr.

Eta zure botika hartuko duzu?  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 154. orr.

Botikak hartu, gero eta indartsuagoak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 108. orr.

Botika eta medikutan gastatzen ari denarekin, begietaraino zorretan dago.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 312. orr.

Agian ez zitzaigula botika gustatuko, bigarren mailako ondorioak eduki zitzakeela, norberaren aldetik prestazio gogortxoak eskatzen zituela...  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 12. orr.

Ordurako, gainera, aski argi ikusia zuen botika haren eragin ongilea.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 191. orr.

Sendagilea deitu zuten eta hark botikak eman zizkion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 228. orr.

Ajea erabat sendatzeko botika edo erremedioa ezagutzen zuela.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 10. orr.

Depresio hasiera hura botikak sendatuko zidan istant batean.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 48. orr.

Botikak apalean bezala gordetzeko.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 45. orr.

Botiken kristalezko ontzi koxkorrak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 104. orr.

Botikaz betetako edalontzi bat.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 45. orr.

Ura erosiko duzu, hobe da botikekin alkoholik ez hartzea.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 180. orr.

Bestalde, eriengan botiken efektuak mimatzen zituztelarik keinu bitxiz, ez zinakien gehiago saihetsekoak erremedioen ondorioez zuen irri egiten ala benetan pentsatzen zuen eroak zirela horrelakoak.  Herria   2005-05-05

Behinolako botiken eta drogen urrinen gainetik, gaurko usainak gailendu direla.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 15. orr.

Umea alergikoa duk, dezente alergikoa; botiketan diru dezente gastatu beharko dik neskak: lortzen erraza ez den dirua.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 96. orr.

Urkia asko erabili zen botikatarako.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 498. orr.

Zainketa berezien unitatean zegoen botika baten albo-ondorio bakan horietako batzuek eraginiko osasun txartzearen ostean.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 29. orr.

Orain berari eman zioten probatzera bere botika.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 33. orr.

Rifampicina botikaren arrastoak ere ez dituztela aurkitu zehaztu zuten azterketan.  Berria - Mundua   2006-03-18

Ez da munduan botikarik sendatuko hauenik.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 226. orr.

Botikarik gabeko tratamendua.  Berria - Harian   2006-02-05

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Botika garestiak ordaintzeko prest.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 257. orr.

Botika faltsuak mundu osoan saltzen direla nabarmendu du OMEk.  Berria - Gaiak   2006-02-17

Esaten zuen gorputzean sartu zizkioten botika zikinengatik zela.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 170. orr.

Botika paregabe horrek, asmakizun zientifiko eder eta eraginkorrenak bexalaxe, izen ingelesa zuen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 48. orr.

Goizeko prentsan irakurri berri du gora egin duela automedikazioak azken aldian, era guztietako botika miragarriak eskaintzen direla gaur egun interneten bidez. Atsekabearen sasiantonimoa, nahi eta ezinaren ume; nahigabearen kontrako botika gozagarria, ezen ez sendagarria.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 125. orr.

Baina orobat zekien gozagarri baino ez zitekeela izan, ez zegoela botika sendagarririk.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 77. orr.

Botika antibiralak prestatzeko agindu zien EBko herrialde kideei.  Berria - Harian   2005-10-14

Asmatikoa da eta asmaren aurkako botika eman zion bere amak.  Berria - Kirola   2006-05-09

Agindutako botika eman beste zereginik ez duzu izango, limonada zerbitzen duen kamareroak bezala.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 180. orr.

Ez dut, baina, lotarako botikarik hartzen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 270. orr.

-Sabelerako botika behar dut -esan zuen Ronek.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 189. orr.

Konturatu da haloperidolak eta antzeko botikek gaitz egiten diotela.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 113. orr.

Markarik gabeko botikak erabili ahal izan ezkero, orain 3 milioi eta erdi pasatxo kostatzen den sendabidea 60.000 pezeta irtengo litzaioke estatuari.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 54. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Botika itxurako edozer eman, sendatu egingo da-eta.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 140. orr.

Lagunak ikustera joaten zitzaizkion, eta tentsioa hartzen zien berak, eta botika-laginak oparitzen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 148. orr.

Botika bidezko tratamenduekin bat, medikuak lan psikologikoa ere gomendatu zuen.  Berria - Kirola   2004-09-30

Botika zerrendak, sendagileen txostenak, erradiografiak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 58. orr.

Erizaina, tinturazko errubia, botika kaxarekin ailegatu da, pazienteei pastillak bonboiak lez banatzen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 306. orr.

Prozesu horrek benetako botika kutsua ematen zion urari.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 152. orr.

Botika gustuko belarrak olio karmindutan apailatuak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 203. orr.

Roche botika etxearen Tamiflu da hegaztiaren gripearen kontrako sendagai eraginkor bakarra.  Berria - Harian   2005-08-26

Hegorakoan, berriz, botika-laborategia zegoen, edozenbat potez eta tresneriaz hornitua.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 22. orr.

Drogazale botika-ebasle bat banintz bezala ohildu ninduten.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 231. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duelarik)

Drogazale botika-ebasle bat banintz bezala ohildu ninduten.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 231. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hotelera joatea erabaki nuen, lo-botika hartu eta lotarako asmotan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 269. orr.

6 irud/hed

Honelakoetan maitasuna da botikarik onena.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 91. orr.

7 farmazia.

Esne maternizatuaren bila igorri ninduen botika batera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 193. orr.

Botikako mostradore ostean erratza nola pasatzen zuen miratzen egon zen apur batean.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 20. orr.

Botikako mahaian zabaldu zuen egunkaria.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 146. orr.

Botikara sartzeko atea bortxatu behar izan genuen.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 164. orr.

Botikako paretan zegoen ordularian.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 18. orr.

Horrenbestez, pilulari itxura polit bat eman eta botiketara eraman besterik ez zegoen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 105. orr.

Gero, berriz, tertulia atsegina botikaren atzealdean (Telleriaren botikara joaten zen, Narrika kalera).  Askoren artean   «Rataplan» - 70. orr.

Poteak egunkarian bildu eta sumindurik irten da botikatik.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 39. orr.

Ez zituen maite botikako medizinak, esaten zuen gaztetan nahiko hartuta zegoela.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 170. orr.

8 irud/hed

Aitak langelan "botika" deitzen zion armairutxo bat zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 98. orr.

Eduki guztia bota du alfonbra gainean, denetarik dago, botika oso bat: kosto harria, tabako pakete baten zelofanean; hiru mikropuntu, poltsatxo batean; farlopa gramo erdia -gutxi gorabehera-, Bimbo ogia ixteko erabiltzen den metaltxo gorriaz zarratutako plastikotxo batean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 107. orr.

9 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Botika garesti horiek, berriz, 42 botika-firma handik saltzen dituzte, eta haiek bakarrik.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 53. orr.

Ez dago sotorik, ez dago gelagoi, botika-atze, ganbara edo sabai ezkuturik.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 30. orr.

Botika ikasketak baino, zuzenbidea ikasi behar nukeen, tituluarekin batera besteren begiruneaz jabetzen zarela ematen du.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 43. orr.

Arazo handi barik itzul zitekeen botika beharretara, baina Antonia trankilago egongo zen Mentxu Bilbo aldean zebilela jakinda.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 41. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ari diren botika (3); aurkako botika (10); beste botika (7); beste botika bat (3); bi botika (5)

botika bat (21); botika batek (11); botika baten (7); botika batzuk (6); botika behar (4); botika berriak (9); botika bezala (3); botika bi (3); botika bidezko (4); botika edo (3); botika egiteko (3); botika eman (6); botika eraginkor (3); botika eraginkorrak (3); botika eta (15); botika ez (4); botika faltsuak (4); botika faltsuen (3); botika gehiago (5); botika gehiegi (4); botika generikoak (7); botika gisa (3); botika guztiak (3); botika hartu (8); botika hartu eta (4); botika hartzeko (4); botika hartzen (4); botika hauen (3); botika hori (19); botika horiek (22); botika horien (3); botika horrek (9); botika horren (8); botika horren arrastoak (3); botika industriari (3); botika itxi (3); botika klase (4); botika konpainia (10); botika konpainia handiei (3); botika konpainiek (5); botika oso (3); botika probatzeko (3); botika zaharreko (4)

da botika (7); den botika (6); dion botika (3); dira botika (4); diren botika (6); dituzten botika (3); du botika (7); duen botika (3); dute botika (7); egiteko botika (3); erabiltzen den botika (3); eta botika (24); gero eta botika (3); hanturaren kontrako botika (3); izeneko botika (3); kontrako botika (13); kontrako botika bat (3); lehen botika (3); munduko botika (4); nire botika (3); septrim botika (3); tamiflu botika (6); vioxx botika (7); zenbait botika (11); zuen botika (4); zure botika (3)

aurkako botikak (21); aurre egiteko botikak (5); birusaren aurkako botikak (4); birusaren kontrako botikak (4)

botikak behar (5); botikak bidali (4); botikak dira (4); botikak egiteko (3); botikak egiten (5); botikak egiten dituzten (3); botikak eman (8); botikak emateko (3); botikak ematen (5); botikak erabiltzen (3); botikak ere (3); botikak erosteko (5); botikak eskuratzeko (5); botikak eta (22); botikak eta elikagaiak (3); botikak ez (4); botikak hartu (11); botikak hartu behar (3); botikak hartzeak (4); botikak hartzeari (3); botikak hartzeko (3); botikak hartzen (16); botikak hartzen ari (3); botikak hartzen hasi (3); botikak jasotzen (3); botikak legeztatzeko (3); botikak merkatzea (3); botikak oso (3)

diren botikak (10); dituzte botikak (4); dituzten botikak (3); duten botikak (4); egiteko botikak (7); elikagaiak eta botikak (11); ere botikak (4); erotasunaren aurkako botikak (3); eta botikak (29); eta botikak legeztatzeko (3); gabeko botikak (3); gaitzaren kontrako botikak (3); hiesaren aurkako botikak (3); kontrako botikak (20); soilik botikak (3); zituen botikak (4)

botikaren bat (6); botikaren eraginkortasuna (3); tamiflu botikaren (3)

botikarik ez (3); botikarik gabe (3); botikarik hartu (5); den botikarik (3); eta botikarik (4)

aurkako botikei (3)

aurkako botikek (5); botikek eraginkortasuna (3); kontrako botikek (4)

kontrako botikekin (3)

botiken eraginkortasuna (3); botiken eta (3); botiken inguruko (4); botiken kopurua (3); botiken ondorioz (3); botiken poltsatxoa (3); depresioaren kontrako botiken (3); diren botiken (3); dituzten botiken (4); eta botiken (7); kontrako botiken (6); zituen botiken (3)


botikadenda (orobat botika denda) iz farmazia.

Handik aurrera jardun porrokatuan tematu zitzaion Mentxuri botikadenda propioa zabaltzeko eta zabaltzeko.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 42. orr.

Halakoetan, botikadendan propio erositako mozorroak estaltzen zizkidan ahoa eta sudurra, ospitaleko korridoreetan solte dabiltzan birus horietakoren bat ez harrapatzearren.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 17. orr.

Argindarrik ez, ezta ospitaleetan ere; botika dendak urpean, milaka gaixo osasun laguntzarik gabe eta ehunka birusen mehatxupean.  Berria - Harian   2005-09-03


botikagile izond/iz botikak egiten dituena. ik botikari.

Aventis enpresa botikagileko zuzendaritzak aho batez arbuiatu zuen atzo eguerdian Sanofi-Synthelabo lehiakideak ordu batzuk lehenago egindako Erosteko Eskaintza Publikoa (EEP).  Berria - Ekonomia   2004-01-27

Bi botikagileen batuketak munduko hirugarren taldea sortuko luke.  Berria - Ekonomia   2004-01-27

Sekulako irabaziak egiten dituzte urtero botikagileek.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 53. orr.

Garesti, botikagileek hala nahi dutelako dira garesti markako botikok, ez berez.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 53. orr.


botikagintza iz botikak egitea.

Botikagintzak garapen handia izango duela nabarmendu dute proiektuaren bultzatzaileek.  Berria - Euskal Herria   2006-01-10

Indian, esterako, urteotan aurrera pauso ugari egin dira informatikan, bioteknologian, espazioarekin lortutako ikerketetan eta botikagintzan.  Berria - Gaiak   2006-01-20

Berlinek 20 milioi euro eman dizkio botikagintza industriari txerto prototipoa egin dezan.  Berria - Gaiak   2006-01-19


botikaoste iz botikaren atzealdea.

Botikaostetik besaulki moduko jesarleku malgua eroan zuen mostradore ingurura, arratsalde hartarako lagungarria izango zitzaiolakoan.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 150. orr.

Raimundo Sarriegi maisua Telleriaren botikaostean hiltzen da.  Askoren artean   «Rataplan» - 99. orr.

-Hitz ematen dizut ez zaitugula larregi aspertuko gure botika eta botikaosteei buruzko berbetarekin.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 75. orr.


botikari (ETCn 755 agerraldi; orobat botikario ETCn 72 agerraldi) 1 iz farmazialaria.

Leo Steinitz botikariak ere erretorearen agurra jaso zuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 78. orr.

Botikariaren eskuz nahaskiak prestatu ondoren.  Elizen arteko biblia   Si 38,8

Botikariak mirakuilurik ez duela saltzen aditurik segitzen du: [...].  Herria   2005-04-21

Botikariarengana joaten zen izain eta ukendu bila.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 38. orr.

Bada gizontxo bat [...] hauts zuriko poltsatxo batzuk saltzen dituena, herriko botikariak guretzat propio gertaturiko lasaigarriak.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 44. orr.

Sesmako botikaria esne-bitsean omen zagok, antidepresiboak saldu ahala saltzen!  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 93. orr.

Bazkidea duk La Esperanzan, sendagile, botikari eta hiletazko elkarte horietako batean.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 255. orr.

Liburuan zehar etxeko jaun nobleak, botikariak, apaizak... aldiko pertsonaiak ikusiko ditugu.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 297. orr.

Portugaleteko Udalean zein botikarien kolegioan edozenbat gestio egin zituen eta, lortu zuen Mentxuk botika zabaltzea.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 42. orr.

Friburgoko Botikarien Kongresuaren akta eta txostenak irakurtzen.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 27. orr.

2 (izenondoekin)

Jendeak tabakoarekin erretzen zuen, harik eta hemeretzigarren mendean botikari aleman batek opiotik morfina atera zuen arte.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 178. orr.

-Inoiz edo aipatu izan dizut Rafa, Bilboko botikari laguna -bestearen baiezko imintzioa itxaron zuen segitu aurretik-.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 75. orr.

Botikari ohia, lauetan hogoi eta sei urtetan itzali dena.  Herria   2003-09-04

3 (hitz elkartuetan)

Botikari ikasketak eginak dituen arren, bere lanbidea politika izan dela esan daiteke.  Berria - Euskal Herria   2006-04-23

4 (izenondo gisa)

Familiako arkitektoa Madrildik etorria, eta hain hurre bizi zen alaba botikariak ezin aita lagundu.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 148. orr.


botikario ik botikari.

botikero iz adkor botikaria.

Erdi Aroan, inolako araudirik ez izatean, espezieroak, botikeroak, herbolarioak, perfumegileak, argizarigileak eta konfiteroak elkarrekin nahaste samar ageri dira.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 202. orr.


botikin iz sendagaiak gordetzen diren altzaria edo kutxa.

Gaztetxe guztien artean furgoneta bat alokatu dute, eta han eraman dituzte musika ekipoa, materiala, botikina eta abar.  Berria - Harian   2006-05-07

Botikineko sendagai haiek guztiak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 159. orr.

Sartu ahal izan nintzenean, itsumustuan egin nuen, Florak botikinaren atetxoa zabaltzen zuen une berean, eta hain izan nuen zorte txarra, non begi ondoan jo ninduen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 326. orr.

Harriduraz, botikinaren ispiluan bertan egiaztatu ahal izan nuen prozesuaren lastertasuna.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 326. orr.

Botikinean pixka batean aztarrika ibili eta pastilla-kaxa bat atera du begirale errukitsuak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 32. orr.

Edurnek pomada bat atera zuen bere botikinetik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 320. orr.

Edurneren eskuak ohe ondoko mahaitxora bihurtu ziren, ene iratzargailuaren ondoan utzitako larruzko botikinean arakatu beharrez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 318. orr.

Nire profilaxi botikina.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 384. orr.

2 irud/hed

Makurtu eta ohe azpian bere botikin partikularra xerkatu zuen: ohepetik sei botila Cutty Shark atera zituen, hasi gabe zeudenak, eta zazpigarren bat, azken hau erdiraino beteta.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 37. orr.


botikontzi iz botikina.

Geure etxeetan egungo egunean botikontzi bat izaten da: alkohola, aspirinak, zauri-estaltzeko zerrendatxoak... aurki zenitzake barruan.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 20. orr.


botila (ETCn 12.142 agerraldi; orobat boteila ETCn 27 agerraldi, botilla ETCn 28 agerraldi, botoila ETCn 200 agerraldi, botoil g.er, eta botella g.er.) 1 iz ontzi aho-estua, eskuarki beirazkoa, isurkariak edukitzeko erabiltzen dena.

Gizon zaharrak beste botila bat ireki zuen, gogo txarrez.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 189. orr.

Kontserba latak irekiko dira, botilak deskortxatuko dira.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 263. orr.

Txaplik bigarren eta azken tragoa eman zion botila hari.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 138. orr.

Nik baninan lehengusu bat botilak ahoarekin irekitzen zituena.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 236. orr.

Botilaren eperdia baino geratzen ez zenean laga zuen. Gero, leiho ondoan lerratu zituen eta banan-banan, tapa kendu zien botilei.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 116. orr.

Botilen tapoiek salto egin zuten, eta sepia-koloreko bitsak gorantz egin zuen edontzietan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 26. orr.

-Botilatik edango dut nik -esan zuen Justok.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 147. orr.

Tragoxka eman zion botilari.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 129. orr.

Botilari azken hurrupada kendu eta ondoko zuhaitz baten kontra jaurti nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 312. orr.

Hori litroko botilan litro eta erdi sartu nahi izatea bezala da.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 73. orr.

-Kañakoa edo botilakoa?  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 169. orr.

-Utziko didazu botila batera gonbidatzen? -esan zuen Thatcherrek.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 26. orr.

Adrianek eta Victoriak botilatik edateko ohitura zuten.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 158. orr.

Horregatik botatzen ditu naufragoak botilak itsasora.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 57. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Botila handi bat zeraman eskuan zintzilika.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 327. orr.

Nagusiak, bere galtzetako sakelatik botila luze eta mehe delikatu bat ateratzen zuen: "To, Paxkal, edan ezak!". Ilararen eskuineko muturrean zegoen botila biribila seinalatu zuen Hermionek.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 137. orr.

Botila hutsa txaketa beixaren gainean erortzen utzi zuen ondoren, ohe ondoan.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 38. orr.

Cocacola latak, botila hustuak, egunkari zatiak, kristal apurtuak zaborrontzira biltzen hasiko zara.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 144. orr.

Botila mutur-estu horrentzako nahiko aproposa den beste bat eman diot -ziurtatu zuen, gau-mahaira begiratu eta atzamarraz seinalatuz-.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 103. orr.

Ia botila osoa.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 32. orr.

3 (bat zenbatzailearekin)

-Zerbitzari, beste botila bat ardo eta lau grappa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 486. orr.

Botila bat koñak frantses harturik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 60. orr.

Gero, botila bat kirch atera zuen arasatik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 17. orr.

Aizak, Kiriushka, ekartzak botila bat xanpaina!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 482. orr.

Botila bat pattar irekiko diagu.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 329. orr.

Izotz xehetuz betetako ontzi bat eta botila bat White Rock erretilu batean ekarriz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 381. orr.

-Ekarri plater bat ilar -esan zuen-, eta botila bat garagardo gorri.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 83. orr.

4 (bete hitzarekin)

Botila bete ur dago.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 254. orr.

Egunero botila bete ardo hustu arte.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 66. orr.

Txuleta kaparrondoekin eta oilanda galkatua eskatu zituen, baita botila bete ardo ere.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 294. orr.

Botila bete Madeirako ardo isuri behar eztarri bakoitzera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 348. orr.

Gero doala ozpin bila aginduko dio artaburu hari maisuak, eta botila bete gorri etortzen da handik puska luzera.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 7. orr.

Mahai azpiko lau botila bete koñak erosi zizkioten Zeferino Ume lerde-jarioari.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 156. orr.

5 (edariaren izen mugatuaren ezkerrean)

Atsedenaldirako lehenengo botila ardoa hustua zuen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 25. orr.

Merkatu-plaza ondoko aparkalekuko goizeko aurkikuntza ustekabekoak bigarren botila ardoa merezi izan zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 310. orr.

Neuk hartu nizkizun botila ardoak eta neuk ordainduko dizkizut.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 31. orr.

Botila ardoaren ordez baso bete ur zeukan aldamenean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 129. orr.

Bezperan Dionisosek zabaldutako botila ardoari txikito bat atera zion.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 84. orr.

Azken botila xanpainari zerbitzu-mahaiaren gainean zegoen nikelezko izotz-ontzi batean eragiten ari zitzaion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 50. orr.

6 (kopuru edo ordinal baten eskuinean eta edariaren izen mugagabearen ezkerrean)

Ohepetik sei botila Cutty Shark atera zituen, hasi gabe zeudenak, eta zazpigarren bat, azken hau erdiraino beteta.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 37. orr.

Jaki-gelatik bi botila Bass besoetan hartuta gora zihoala.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 99. orr.

Gordeta zituzten beste sei botila armagnac ere hustu zituzten majo.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 160. orr.

Makina bat botila sagardo hustu genian han garai batean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 82. orr.

Haren bigarren botila vodka eskuetan berotzen ari nintzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 22. orr.

Bigarren botila koñak hartu orduko bere bizitzaren berri esana zuen, bi aldiz gutxienez.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 47. orr.

7 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Botila puska lurrera erori da.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 247. orr.

Oihu egin eta eraso egin dio gizonari botila-zatiarekin.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 246. orr.

Botila-koloreko bi begi berde ñarrotu topatu nituen bekain keinukari baten azpitik niri begira.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 39. orr.

Hiru gizon larri, berrogeitaka denak, mukizuak bezala karrika erdian botila-dantzan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 20. orr.

Saski bat utzi zuen lurrean botila-astintze hots batez.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 187. orr.

Kontuan hartuta botila erdi whisky edana nintzela lehenago eta 206 eguneko ezaldia, ez nuen barregarri gelditu nahi.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 367. orr.

Ziztu bizian atera baitzen [saguzarra] botila-gordetegitik kanpora.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 32. orr.

8 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Oihu egin zuen epaileak bere ur botilan ginebra topatzerakoan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 477. orr.

Esne botilez beteriko alanbrezko saski bat eskuan balantzaka zerabilela. Kolonia botila hartu eta bere musuzapia busti du.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 75. orr.

Litro erdiko alkohol botila bat argazki eta paperen gainera hustu, poxpolo bat piztu eta harraskara bota zuen Martak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 103. orr.

Eter botila handi bat hartu, eta etzanik, handik geldiro arnasa hartzen hasi nintzen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 108. orr.

Edari bizirik inoiz ez zutela hartzen esan ziotenean, hiru limonada-botila ireki zituen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 271. orr.

Idazmahaiaren tapa jasotzean, usain arin bat irteten zen: zedrozko arkatz berrien usaina, edo kola-botila batena.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 156. orr.

Lurrean brandy-botila hutsak eta oilasko-lumak zeuden alde guztietan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 213. orr.

Banuen ron botila bat ere, bizpahiru baso edan nituen hartatik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 94. orr.

Mirande uxual botila eta bi godalet zekartzala itzuli zen gelara.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 80. orr.

Arrotz batek ikus zezakeen, ginebra botilako kandelaren argi dardaratian, kopa hautsi bat, gonbitoz edo kremaz betea.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 137. orr.

Likore-botila eta zilarrezko galleta-ontzia atera zituen Kearney andreak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 202. orr.

Ohizko ogia eta gazta ez ezik sagardo botilak ere eramaten zituen berak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 92. orr.

-Ireki bi garagardo botila, Jack -esan zuen O'Connor jaunak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 190. orr.

Hautsontzia gainezka eta ardo botila paparrean, loak hartu zuen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 26. orr.

Etxeko zabor poltsatan ardo botila hutsak topatzea izan zen hurrena.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 159. orr.

Bosgarren roundean, laguntzaileek boxeolarien izerdia kentzeko txanpaina botila bat ireki eta bizkarrean eta bularrean behera isuri zieten biei txanpaina.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 65. orr.

Arasara joan, eta jerez botila bat eta ardo-kopa batzuk atera zituen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 21. orr.

Sei whisky botila hasi gabeak ohe gainean lerratu zituen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 37. orr.

Zalantzak uxatzeko edo, Benedictine botila atera zuen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 189. orr.

· Xanpain botila kaxa batekin gainera!  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 220. orr.

Goxo-saltzaile baten dendara joan eta masusta-gorri gas-ur botila bana erosi genuen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 34. orr.

Joek galdetu zion ea hartuko zuen garagardo beltz botila bat.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 151. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

ardo botila (52); ardo botila bat (11); ardo botila hutsak (3); ardo botila on (5); baina botila (5); bat botila (10); bat eta botila (5); batean botila (3); bere botila (4); beste botila (18); beste botila bat (13); bi botila (19); bi botila ardo (3); bigarren botila (7)

botila altxatu (3); botila altxatu eta (3); botila ardo (13); botila ardoa (19); botila ardoaren (4); botila ardoari (4); botila atera (9); botila bana (6); botila barruan (5)

botila bat (208); botila bat ardo (25); botila bat atera (7); botila bat eskuan (4); botila bat eta (5); botila bat garagardo (5); botila bat hartu (7); botila bat ikusi (4); botila bat ireki (4); botila bat pattar (3); botila bat ur (4); botila bat xanpain (8); botila bat xanpaina (3); botila bat zabaldu (3)

ak (5); botila batean (10); botila batek (3); botila batekin (13); botila baten (19); botila baten barruan (3); botila batetik (5); botila batzuen (3); botila batzuk (11); botila berri (4); botila berri bat (3); botila bete (10); botila bi (7); botila bota (3); botila erdi (19); botila erdi bat (4); botila erdi beteta (7); botila erdia (6); botila erdia hustu (3); botila ere (4); botila eskatu (3); botila eskuan (5); botila eta (31); botila guztiak (5); botila haiek (3); botila haietako (3); botila haietako bat (3); botila handi (4); botila handi bat (4); botila hark (3); botila hartu (21); botila hartu eta (8); botila hartu zuen (4); botila hautsi (3); botila hura (3); botila hustu (15); botila hustu eta (4); botila huts (6); botila hutsa (9); botila hutsak (26); botila hutsak jarri (3); botila ireki (10); botila irekitzen (3); botila koñ botila lepoaren (3); botila mahai (4); botila mahai gainean (3); botila mutur (3); botila muturra (3); botila muturretik (3); botila on (5); botila on bat (4); botila oso (4); botila oso bat (3); botila osoa (5); botila pare (8); botila pare bat (6); botila puska (3); botila txiki (7); botila txiki bat (3); botila txikia (3); botila ur (5); botila utzi (4); botila xanpain (5); botila xanpaina (4)

ak botila (4); brandy botila (4); bustitako xanpain botila (3); butano botila (3); coca cola botila (3); cola botila (3); cutty shark botila (12); da botila (3); du botila (5); duen botila (3); dut botila (3); edo botila (3); esne botila (8); esne botila bat (3); eta ardo botila (6); eta beste botila (3); eta bi botila (5); eta botila (76); eta botila bat (23); eta garagardo botila (3); eta ron botila (5); eta txanpain botila (4); eta whisky botila (4); garagardo botila (31); garagardo botila bat (5); garagardo botila batzuk (4); gas botila (3); gero botila (4); ginebra botila (3); hainbat botila (5); hiru botila (9); hirugarren botila (3); iezadazu botila (3); koñ kristalezko botila (4); lau botila (5); likore botila (5); ni botila (3); olio botila (3); oruxo botila (3); pare bat botila (4); pattar botila (3); patxaran botila (5); plastikozko botila (3); remelluri botila (3); ron botila (13); ron botila bat (6); sagardo botila (10); sei botila (4); shark botila (12); txanpain botila (8); ur botila (14); utzi zuen botila (3); uxual botila (5); vodka botila (5); whisky botila (20); whisky botila bat (4); xanpain botila (20); xanpain botila hutsak (3); xanpaina botila (5); zegoen botila (4); zen ardo botila (3); zen botila (6); zerbeza botila (5); zeukan botila (6); zion botila (3); zuen botila (13); zuten botila (3)

ardo botilak (6); botilak atera (3); botilak banatu (3); botilak ere (3); botilak eskuan (3); botilak eta (10); botilak hustu (3); botilak ireki (5); botilak ireki eta (3); botilak jaurti (4); botilak zeuden (3); eta botilak (12); eta ur botilak (3); garagardo botilak (4); ur botilak (9); xanpain botilak (4); zerbeza botilak (4); zituzten botilak (3)

botilako deabrua (3); botilako ura (4)

ardo botilarekin (3)

botilaren bat (5); ur botilaren (3)

botilari begira (4); botilari heldu (6); eta botilari (4); garagardo botilari (4); zion botilari (3)

bere botilatik (3); botilatik edateko (3); eta botilatik (3)

botilei begira (3)

botilen bila (3); eta botilen (5); zuen botilen (4)

ura botiletan (4)


botiladun izond botila edo botilak dituena.

Amaitu nuenean, mesanotxean utzitako kandela botiladun hura hartu nuen neurekin eramateko, baina bidegabea iruditu zitzaidan gau hartan gizona inongo argirik gabe uztea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 144. orr.


botilagile iz botilak egiten dituen pertsona.

Ikuskarietako gizon-emakumeek, magoek, fraideek edo botilagileek, denek dute buruan produktua eta denek dakite gutxi gorabehera zein diren hura lortzeko erabili behar dituzten baliabideak.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 235. orr.


botilakada iz botila batekin jotako kolpea.

Botilakadak, nonbait, hasieran uste baino gehiago erasan ziean burmuinei.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 391. orr.

Ez dut uste botilakada hilgarria izan denik.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 362. orr.

2 adkor

Botilakadaz gorrituriko ilajearen azpian, emakumearen aurpegi basak, bezeroei harrera egiteko baino areago, jendea hastantzeko zegoela zirudien.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 93. orr.


botilakadaka adlag botila kolpeka.

Garrasi egin zuen eta edaleek, mozkorturik, ozarturik, Abasen gainera amil eginik, ukaldika, ostikoka eta botilakadaka erabili zuten...  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 359. orr.


botilaratu (ETCn 211 agerraldi), botilara(tu), botilaratzen du ad botilan edo botiletan sartu.

Hamaikak joak ziren ardoa botilaratzez bukatu eta etxera itzuli zenean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 7. orr.

55.000 milioi dolar mugitzen dituzte urtero ura botilaratzen duten konpainiek, Coca Colak, Pepsik eta Nestlek nagusiki.  Berria - Gaiak   2006-03-21

Sindikatuak urte hartan garaipen partziala lortu zuen epaiketan, izan ere, epaileak edariak botilaratzen dituzten bertako enpresen aurkako salaketa onartu zuen, baina ez multinazionalaren aurkakoa.  Berria - Mundua   2004-07-11

Enpresa bat baino gehiago hurbildu zitzaidan neure izenarekin botilaratutako gazura merkatuan jartzeko asmotan baina, egia, ni ez naiz lapurretarako jaioa.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 29. orr.

2 irud/hed

Nik fama botilaratzen, loria prestatzen edo heriotza gerarazten ere irakats diezazueket... ez bazarete, behintzat, normalean ikasle izaten ditudan artaburu handi horiek bezalakoak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 126. orr.


botilaratzaile izond botilaratzen duena.

Kolonbiako Sinaltrainal sindikatuak, Coca-Colarentzat lan egiten duten enpresa botilaratzaileen sindikatu nagusienak, hainbat salaketa jarri ditu azken hamarkadan multinazionalaren aurka.  Berria - Mundua   2004-07-11

Coca-Colako enpresa botilaratzaileen aurkako prozesu judizialak aurrera segitzen du Ameriketako Estatu Batuetan.  Berria - Mundua   2004-07-11

Multinazionalak eta berari lotuta dauden enpresa botilaratzaileetako buruek, ordea, gezurtatu egin dute langileei heriotz mehatxuak eta presioa egin izana.  Berria - Mundua   2004-07-11


botilategi iz botila biltegia.

Bertze bi, bere orpoetan biratu eta eskua botilategi aldera luzatzen hasi arte.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 334. orr.

Gernu-toki bat edo botilategi bat artelantzat har badaitezke, arte-galerietan (eta gaur egun museoetan) erakutsi izan direlako, gogoeta baten, jarduera artistiko baten gisa komentatu izan direlako, eta, artista baten sinadura dutenez, haren egintzatzat har daitezkeelako gertatzen da hori.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 278. orr.


botilatu, botila(tu), botilatzen du ad botilaratu.

Coca-Colak ez die inolako begirunerik tokian tokiko ur baliabideei; horren erakusgarri ezin argiagoa da botilatzeko Indiako hegoaldean duen fabrika, Plachimadan, Kerala estatuan.  Berria - Kultura   2004-02-21

Saldutakoaren ia %90a botilatutakoa izan zen, eta %10a, aldiz, barrikakoa.  Berria - Ekonomia   2006-05-03


botilatxo (orobat botoilatxo g.er.) 1 iz botila txikia.

Bitaminen botilatxoaren tapoia.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 102. orr.

Txartel gorria zuen botilatxo baten aurrean eserita.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 372. orr.

Estilografika ireki eta botilatxotik kargatzeari ekin zion.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 220. orr.

Botilatxoari zurruta jo eta: "Orain Shirley estudioetan dago baina, haren livinga ikus dezakezue".  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 232. orr.

Gel espermizidaz betetako botilatxo pare bat eman zizkidan.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 79. orr.

Beste Orvieto Abbocato botilatxo-erdia eskatu nuen, eta berriro ekin genion huntaz eta hartaz mintzatzeari.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 169. orr.

Makina bateko botilatxo bat ur hartu eta irrikaz hustu zuen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 71. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

-Arratoi-tonikoa ahaztu zaizula gogorarazi dit horrek -esan zion Hermionek, botilatxo gorria Ronen eskuan ipiniz-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 54. orr.

Bost belarritako, brontzezko uztai batekoak, eta zeramika zenbait, esaterako bi botilatxo bisigotikoak.  Berria - Harian   2006-03-22

Soldaduetako batek botilatxo erosi berria harturik, olioa usaindu du.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 153. orr.

Gertaerak elkar zanpatuz daude sartuta, antxoak kristalezko botilatxoan bezala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 21. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Gin botilatxo bat erosi.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 231. orr.

Morralaren poltsikoan pattar-botilatxoa darama.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 136. orr.

Kolonia botilatxo bat ere atera zuen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 228. orr.

Liburuak, makila magikoa, pergaminoa eta luma lurrean sakabanatu ziren eta tinta-botilatxoa plasta! erori zen guztien gainera.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 200. orr.


botilatzar iz adkor botila handia

Une hartan zenbait otsein sartu zen besaulki bat eta aulki baxu bat ekarriz; beste batek erretilua zekarren, zilarrezko botilatzarra, kopak eta gozoki zuriekin.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 27. orr.

Sukaldera noa edatekoaren bila, eta plastikozko botilatzar bat hartu dut hornidura metatua dagoen arasatik.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 99. orr.


botilatze (orobat botoilatze) iz botilan edo botiletan sartzea.

Sagarretik juserat, sei hilabete nunbeitan behar dira: biltze, lantegiratze, garbitze, bereizte, xehakatze, tinkatze, erakitze, botoilatze, jastatze...  Herria   2001-05-24

Botilatze-makina bat konpontzen ari zela, aparatua gainera erori zitzaion Correari.  Berria - Ekonomia   2004-09-29


botilaxka iz botilatxoa.

Egun Errioxan bainaiz eta Logroño hiriaren ohoretan, baita ere ene bozkarioaren parte bat eragin dezan, arno botilaxka bat.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 73. orr.


botilero (ETCn 369 agerraldi; orobat botillero ETCn 199 agerraldi) 1 iz pelotariari aholkuak ematen dizkion pertsona.

Enrike Galarza anaiaren botilero izanen da, Bigarren Mailako Manomanistaren finalean.  Berria - Kirola   2004-05-13

Pilotaria oso tentuz mintzatu da, «oinazea» eta «kezka» behin eta berriz aipatu ditu, baina Urzainki bere botileroaren adierazpenek hankaz gora jarri dizkiote argudio guztiak.  Berria - Harian   2005-06-05

Ikusle eta epaile izan genuen gure arteko partidan, baita bataren nahiz bestearen botilero ere, oso herabe eta hitz gutxikoa izanagatik ere aholkuak eman baitzizkigun, eta amaitu genuenean Lauaxetarekin jokatu nahi izan zuen.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 72. orr.

Leitzarra bere botilero Josu Irigoienekin kantxaratu zen.  Berria - Kirola   2004-12-24

Arturo Arbizu bere botileroarekin entrenatu zen Iruñeko Labrit frontoian.  Berria - Kirola   2004-04-07

Botileroaren lana huts txikiak zuzentzea da, ezer gutxi gehiago egin dezake.  Berria - Kirola   2006-03-18

Pilotariek estimatzen dute, eta bera gustura aritzen da botilero.  Berria - Kirola   2006-03-18

2 (hitz elkartuetan)

Enpresan botilero lanak primeran beteko lituzkeen jende asko dago.  Berria - Kirola   2006-03-18


botilla ik botila.

botillero ik botilero.

botiloi iz botila handia.

Beheko sotoan botiloi bat bentzeno tekniko aurkitu nuen, ehuneko 95 aratz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 85. orr.


botiltzar iz dendetan erosiriko edari alkohodunak edateko batzen diren gazteeen bilera.

Urte asko pasa ondoren egun ezagutzen dugun mundializazio honetan hasi zen fenomeno berria: botiltzarra.  Berria - Euskal Herria   2006-03-29

Bilboko Iturribide kalean, esaterako, azken bost asteotan bi aldiz agertu dira Ertzaintzako beltzak botiltzarra egiten ari ziren gazteei oldartzeko.  Berria - Euskal Herria   2006-03-29

Ez dut uste duela aste pare bat Algortako Mentxakabarri gaztetxetik botatako gazteak botiltzarrean ibiltzen direnik.  Berria - Euskal Herria   2006-03-29


botin1 iz orkatileraino heltzen den bota estua.

Oso sexy agertu ziren bi emakumeak, jantzi beltzak (Katy minigonarekin), sare itxurako mediak, botak eta botinak jantzita.  Berria - Kultura   2004-11-19

Aitak eta biok geure futbol-saioa egin ondoren, etxera itzuli, eta ama kexu azaltzen zitzaigun noizbehinka, botinak eta botak noiznahi hausten nituelako.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 47. orr.

Koipe ugarirekin igurtzi ehizako oinetakoak, eta argizari oso gutxirekin botinak.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 68. orr.

Botinak erantzi eta etxeko zapatilak jantzi nituen nagi-nagi.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 336. orr.

Berak mozten zuen ilea, berak garbitzen zuen arropa, botinetan arrakala zuriren bat zuenean tintaz margotzen zuen, eta galtzetako litsak ebakitzen zituen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 122. orr.

Botinetan gomazko takoiak jartzea leporatzen zioten.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 160. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Frack bat zuen soinean eta botin txarolatuak.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 95. orr.

Ez zekien alabari nondik oratu, hainbeste nazka ematen zioten botin lokaztuek, galtzerdi zikinek, gona urratuak, esku eta aurpegi belztuek.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 316. orr.

Iruditu zitzaidan haren ezkerreko botin puntadun, hori, izugarri dotorea, eskuinekoa baino nabarmen luzeagoa zuela.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 41. orr.

Militar botin takoidunak zeramatzan jantzita.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 62. orr.

Logrek, pozez zoratzen, gorbata arrosa liluragarriak eta bernizezko botinak janzten zituen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 367. orr.

Antxume-larruzko botin zolarik gabeak.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 63. orr.


botin2 (orobat boti) adlag ipar elkarrekin, batera.

Bi alkarteek botin egiten düen egünaldi hori nahiant ororer zabalik da.  Herria   2004-11-11

Setemearen 25ean, iganteareki, beste alkarte elibateki botin, Bortükariak parte hartüren dü, muscoviscidose haurren eritarzün izigarriaren goitzeko sos biltze egünaldian.  Herria   2005-09-22

Gure indarrak alkarretaratüz, gure ahalak boti jartez, txipi ala handi, segür guretako ürratsa handi izan da.  Herria   2001-05-17


boto (ETCn 51.010 agerraldi; orobat botu ETCn 466 agerraldi) 1 iz hauteskundeetan edo bozketa batean, norbaiten nahiaren adierazpidea; botoa emateko ahalmena. ik boz.

Botoak, bozak, hori da demokraziaren funtsa.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 45. orr.

Pertsona bat, boto bat.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 126. orr.

Estatu Batuetako biztanleek ere [...] han bizi ziren jatorrizko indio herri guztiak deuseztatu ondoren, demokrazia sendoa sortu zuten bizirik gelditu zirenen artean, gizaki bat boto bat lemaren alde eginez.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 173. orr.

Jo dezagun botoetara.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 378. orr.

53 boto izan zituen alde eta 26 kontra.  Berria - Gaiak   2006-04-30

Bi boto baten kontra.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 266. orr.

146 boto falta izan zaizkigu bederatzigarren diputatua eskuratzeko.  Berria - Mundua   2004-04-13

Saioan 275 diputatuetatik 266k parte hartu zutelarik, Legebiltzarreko presidentetzarako hautagai bakarra zen Mahmud Mashadani sunitak 159 boto lortu zituen, hots, gehiengo osoa baino 21 boz gehiago.  Berria - Mundua   2006-04-23

A-ren abstentzioak B-ren botoari pisu handiagoa ematen baitio.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 244. orr.

Bat-batean ultraeskuindarrek 10 milioi boto dituzte.  Berria - Kultura   2006-02-22

EAJ-EAk eta PPk 70na mila boto galdu dituzte.  Berria - Harian   2005-04-18

Bost milioi boto faltsutu izana leporatzen diote Gobernuari.  Berria - Mundua   2004-11-24

Eztabaida-saioa bukatu ondoren, botoetara jo, eta berdin balio zuten boto guztiek!  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 184. orr.

Sozialdemokraten, berdeen eta liberalen botoekin onartu zuten atzo legea.  Berria - Gaiak   2004-10-30

Zortzi adituk boto bana emango dute, eta zaletuek aukeratutakoak beste bat izango du.  Berria - Kirola   2004-07-03

Hor konpon zuen boto eta abstentzioekin, ni inozentziak bizi nau, desarrazoitze lan eder honek.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 287. orr.

55na boto hautagai jeltzaleak eta karlistak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 56. orr.

Bera izan zen boto gehien lortu zuen hautagaia.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 30. orr.

Oraingoz ez dute horretarako behar adina boto lortu.  Berria - Gaiak   2006-02-07

Trapu zaharrak ateratzen eta ustelkeria banatzen hasi, ahalik eta boto gehien eskuratzeko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 200. orr.

Botoen %50,7 ezezkoa izan zen, eta ezetza atera zen garaile 50.000 botoren alde txikiarekin.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 192. orr.

Konfiantza mozioa boto bakar batengatik galdu zuen Legebiltzarrean.  Berria - Harian   2006-04-12

Orotara 47 milioi italiarrek boto emateko eskubidea zutela aintzat hartuta aldea txikia da oso.  Berria - Harian   2006-04-12

Euskal herritarrok nagusiki hedabide ez abertzaleak kontsumitu arren [...] boto emateko orduan -Euskal Autonomia Erkidegoan, bederen-, bozka abertzalea da nagusi.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 35. orr.

Honeyk jakinarazten du Nader-en aldeko botoa emateko asmoa duela.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 206. orr.

Bi boto baliogabetu zituzten.  Berria - Mundua   2006-04-30

2 (izenondo eta izenlagunekin)

ERCk boto baliogabea eskatuko du ekaineko erreferendumean.  Berria - Mundua   2006-04-28

Nafarroa Bai koalizioak bigarren diputatua lortzeko aukeraz, berriz, eragina «boto eraginkorrak» izanen duela esan zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-01-14

Jakin beza egia gizaki guztien boto sekretuekin datorrela.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 83. orr.

Boto elektronikoa emateko makinekin arazo teknikoak daude AEBetan, hedabideek zabaldu dutenez.  Berria - Gaiak   2004-09-22

Zer lortu zuen azken urte hauetan Aznarren gurutzada antikatalanak, ERCren aldeko boto independentistak hirukoiztea izan ezik? Bushek boto latinoa erakarri nahi du.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 95. orr.

Batzordekideen arteko bozketan berdinketa izan zen emaitza, baina boto ponderatua kontuan hartuta (talde bakoitzak legebiltzarrean duen indarraren arabera), proiektua ez zen onartu.  Berria - Euskal Herria   2004-12-21

Bi gizakien arteko elkarte batean, ezinbestekoa da elkartekide bati boto haztatua ematea.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 109. orr.

Boto partikularra sinatzen duen Borrego epaileak uste du, aldiz, Dickson andrearen eskubideak «bazter batera utzi ditugula kasu honetan».  Berria - Gaiak   2006-05-09

Aurrera egin ahal izateko, zuzenketa konstituzionalak aldeko 60 boto behar zituen.  Berria - Gaiak   2004-07-15

Aldeko 148 boto jaso zituen eta 47 zuri.  Berria - Ekonomia   2004-06-27

384 diputatuk eman zuten horren aldeko botoa, eta 184k kontrakoa.  Berria - Gaiak   2006-02-15

Zuccarelliren kontrako botoa eman dugu, nazionalisten etsai porrokatua baita.  Berria - Mundua   2004-04-04

Flandesko 112 diputatuetatik 81ek eman zuten baiezko botoa, 29k kontrakoa eta bat abstenitu egin zen.  Berria - Mundua   2006-02-09

Posta bidezko 58.000 boto desagertu dira Floridan.  Berria - Mundua   2004-10-29

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Propaganda eta boto-txartelak bidali zituzten etxe guztietara.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 51. orr.

Boto-ontzi hauek zaborren artean atzeman zituzten.  Berria - Mundua   2006-02-16

-Liderrarekin %5 igo dugu boto-intentzioa.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 25. orr.

Parekatuta daude laboristen eta kontserbadoreen boto asmoak.  Berria - Harian   2005-05-05

Inkesta etxeek ia egunero argitaratzen dituzte boto asmoaren inguruko azterketak.  Berria - Harian   2005-09-02

Katalanismoaren barruan boto mugimendu bikoitza dago.  Berria - Mundua   2004-03-11

Ezezko boto kopurua logikotzat jo zuen Imazek.  Berria - Harian   2005-02-22

Bush Etxe Zurira 2000. urtean eraman zuen boto zenbaketa eztabaidagarria.  Berria - Mundua   2004-07-28

Errepublikazaleen arteko eztabaida, emakumeari boto eskubidea eman edo ez.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 128. orr.

EAJren xedea «bere boto-eremua zabaltzea dela dirudiela» dio ebazpenak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-23

«Boto uholdea» behar zuela errepikatzen aritu da kanpaina osoan.  Berria - Harian   2005-04-18

Crofton eta ni kanpoan, hotzetan eta euritan, boto bila!  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 190. orr.

Tierney jaunaren ordezkarietako batek kontratatu zuen O'Connor jauna barrutiko alderdi batean boto eskea egiteko.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 174. orr.

Ez dadila hemendik atera, baina Crofton, zera, tipo jatorra da, noski, baina ez du piperrik balio boto eskean ibiltzeko.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 189. orr.

Egoera politikoa zeharo nahastuta dago, indarrak hain parekatuak alderdien artean, non boto aldaketa txiki batek botere handia eman baitiezaioke edozeini.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 271. orr.

Boto-ehiza aspaldian zabalik badago ere, deialdia zabalduz gero, ehiza basati bihurtuko da.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 200. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Pentsatzen dut zigor boto handia izango dela.  Berria - Harian   2006-01-24

Quebeceko independetistek zigor botoaren zati bat jaso dute.  Berria - Mundua   2004-07-04

Ikertzeari emaniko «konfiantza boto» gisa deskribatu zuen emaitza Pascal Couchepin Barne ministroak.  Berria - Gaiak   2004-11-30

5 Jainkoari edo santuei egiten zaien promesa; erlijiozko bizitza hartzean egiten den promesa.

Botoek ebanjelioko perfekzioaren inguruko gauzei ukitzen dietenez gero, hortik urruntzen diren gauzetan ez da botoa egin behar; adibidez, saltzaile edo ezkondua izateko.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 203. orr.

Bet El-go Jainkoa naiz ni, non harria gantzutu baitzenuen eta niri boto egin.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 75. orr.

Ia guztiak bizitza osorako isiltzen ziren, betebeharrei eta isiltasunari beren bizitza emanez, hori betetzeko botoa egin balute bezala.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 78. orr.

Bihotzez damututa, aldare aurrean jarri zen, eta [...] hiru boto egin zizkion apalki San Frantziskori, hau da, entzun zituen zeruko ahotsak bezainbat: alegia, haren jaieguna beti ospatuko zuela; Santuaren festa egunean orain aurkitzen zen elizara etorriko zela, eta Santuaren hilobira erromes joango zela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 868. orr.

Neskek moja bihurtzean hiru boto eman behar dituzte: pobrezia, kastitatea eta obedientzia.  Berria - Euskal Herria   2006-03-02

Frantziskok bere erregelak idazten dituen garaian, oraindik ez da bizitza erlijiosoaren teologia hiru botoetan ardazten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 134. orr.

Andreak ez zuen egindako botoa ahaztu [...]: eliza ederra eraiki zuen eta Santuaren omenez Anaien esku utzi zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 859. orr.

Ez jan emandako hitza, zeuen kabuz Jaunari zeuen Jainkoari agindutako botoa bete gabe utziz.  Elizen arteko biblia   Dt 23,24

Hartzazu osasun betearen ezaugarria eta gorde osorik zeure botoa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 456. orr.

Bete, bai, zeuen botoak, egin hitz emandakoa!  Elizen arteko biblia   Jr 44,24-25

Aitak, jakinaren gainean egonik, deus ere esaten ez badio, boto eta konpromezu guztiak baliozkoak izango dira.  Elizen arteko biblia   Zen 30,5

Senarrak, emaztearen boto nahiz konpromezuaren berri jakinik, biharamunera arte deus ere esaten ez badio, emakumearen botoa zein konpromezua baliozkoa izango da.  Elizen arteko biblia   Zen 30,15

6 (hitz elkartuetan)

Apaiz batek, kastitate botoa betetzeaz gainera, beste sakrifizio batzuk ere egin behar ditu.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 251. orr.

Edo, artean ezagutezinak ziren arrazoiengatik, erabaki ote zuen isiltasun-botoa egitea, eta bere burua mutu edukitzera behartzea, bere borondatea eta adorea neurtzearren. Garbitasun-botoa egin ondoren.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 158. orr.

-Zin egin edo ez, Jainko gizonak gara eta gure eliza-botoak beste edozeinenak bezain legezkoak dira.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 75. orr.

Erlijio-zinitzak -mendetasuna, pobrezia eta garbitasuna- goratu eta aginduez gaindiko beste perfekzio-botoak ere bai.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 203. orr.

7 boto-emaile (ETCn 2.116 agerraldi; orobat botoemaile ETCn 649 agerraldi, boto-emale g.er. eta botoemale g.er.) ik bozemaile.

Kriminalizazioa zabaltzeko prozesuan, euskara kriminalizatzea erabaki dute orain, Espainiako boto-emaileak gogoan. orain bi alderdietako hautagaiak azken txanpan dira, garaipena erabakiko duten boto-emaileak konbentzitzeko.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 22. orr.

Euskal errefuxiatuak kontzentrazio barrutietara deportatzea lortu zuen, bere boto-emaileengan eragin txarrik sor ez zezaten.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 60. orr.

Txosten horrek, esaterako, gero beteko ez diren hamaika promes baino eragin handiagoa izan lezake boto-emaileen artean.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 271. orr.

Boto emaileen %55ek kontra egin dutenean, ordea, bozketa errepikatu egin beharko litzateke?  Berria - Harian   2005-05-31

Halako administrazio serio batean lan egiteko egoki jantziak zein zarpailen gisara agertzen direnak; partiduaren boto-emaile zintzoak eta aukera gorrotagarrienen aldeko seguruak.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 51. orr.

Diskurtsoen maila ikusita, badirudi boto-emaile potentzialen kopuruarekin larritzen hasi dela bat baino gehiago.  Berria - Euskal Herria   2004-03-09

Eta itxuraz, boto-emaileak bero-bero eginda daude Vanessa delako baten kontra.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 63. orr.

8 boto paper ik botopaper.
9 boto zuri ik zuri 23.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

adina boto (8); ahalik eta boto (5); alde boto (5); aldeko boto (19); baina boto (10); baino boto (15); baino boto gehiago (9); bat boto (6); batean boto (4); bere boto (6); bi boto (18); bi boto jaso (4)

boto alde (5); boto asko (8); boto asmoa (4); boto asmoari (5); boto asmoari buruzko (4); boto asmoen (4); boto bakar (5); boto bakarra (4); boto baliogabea (18); boto baliogabearen (9); boto baliogabeen (4); boto bat (18); boto baten (6); boto batzuk (6); boto behar (6); boto bila (7); boto bildu (6); boto egin (10); boto egite (7); boto elektronikoa (7); boto emaile (7); boto emaileak (13); boto emaileei (8); boto emaileek (5); boto emaileen (18); boto eman (6); boto emateko (6); boto eske (7); boto eskubidea (39); boto eskubidea zuten (4); boto eskubiderik (6); boto eskuratu (5); boto eskuratu zituen (5); boto eta (23); boto eta kontrako (7); boto galdu (6); boto galera (4); boto gehiago (44); boto gehiago lortu (10); boto gehien (53); boto gehien jaso (6); boto gehien lortu (11); boto gehien lortzen (5); boto gehienak (4); boto goiztiarra (4); boto gutxiago (8); boto gutxiagorekin (4); boto guztiak (14); boto horiek (16); boto inguru (6); boto izan (11); boto izan ziren (5); boto izan zituen (6); boto izango (4); boto jaso (37); boto jaso ditu (4); boto jaso zituen (29); boto kontaketa (4); boto kopuru (13); boto kopurua (18); boto kopuruan (7); boto kopuruaren (5); boto lortu (30); boto lortu ditu (9); boto lortu zituen (11); boto lortu zituzten (4); boto nahikorik (4); boto paperak (7); boto partikular (5); boto partikularra (13); boto partikularrean (5); boto sistema (5); boto txartel (9); boto txartela (6); boto txartelak (7); boto zenbaketan (4); boto zuri (5); boto zuria (14); boto zuria eman (5); boto zuriak (7); boto zurien (7

da boto (6); den boto (7); den boto kopurua (4); du boto (13); duen boto (9); dute boto (16); dute boto eskubidea (5); duten boto (6); ere boto (5); eta boto (43); eta boto gehien (5); ezezko boto (6); hamar boto (4); hauteskundeetan boto (7); hiru boto (7); itzulian boto (5); itzulian boto gehien (5); kontrako boto (4); lehen itzulian boto (5); lortutako boto (4); mila boto (9); milaka boto (7); zenbat boto (4); zer boto (5)

abertzaleen botoa (5); alde botoa (7); aldeko botoa (163); aldeko botoa da (5); aldeko botoa eman (55); aldeko botoa emango (10); aldeko botoa ematea (5); aldeko botoa emateko (7); aldeko botoa eskatu (18); aldeko botoa eskatuko (8); aldeko botoa eskatzeko (7); atzo botoa (5); aurkako botoa (26); aurkako botoa eman (14); autodeterminazioaren aldeko botoa (10); baiezko botoa (19); baiezko botoa eman (6); batasunari botoa (4); behar dute botoa (4); bere botoa (7); beren botoa (5)

botoa behar (5); botoa betetzeko (5); botoa da (7); botoa egin (15); botoa egin ondoren (4); botoa eman (160); botoa eman behar (5); botoa eman dute (6); botoa eman nahi (4); botoa eman zion (4); botoa eman zioten (12); botoa eman zuen (12); botoa eman zuten (48); botoa emango (37); botoa emango dute (5); botoa emango duten (5); botoa ematea (35); botoa ematearen (4); botoa emateko (117); botoa emateko asmoa (4); botoa emateko aukera (20); botoa emateko deia (6); botoa emateko eskatu (9); botoa emateko eskubidea (13); botoa ematen (30); botoa ematera (50); botoa ematera joan (7); botoa ematera joateko (14); botoa erabaki (5); botoa erabaki gabe (4); botoa erabakigarria (4); botoa eskatu (49); botoa eskatu du (6); botoa eskatu zuen (24); botoa eskatu zuten (9); botoa eskatuko (19); botoa eskatuko du (7); botoa eskatuko duela (4); botoa eskatzea (9); botoa eskatzeko (17); botoa eskatzen (4); botoa eskuratzeko (4); botoa eta (9); botoa ez (12); botoa jaso (11); botoa jaso zuen (4); botoa lortzeko (5); botoa nori (9); botoa nori eman (9); botoa zein (4)

da botoa (7); dio botoa (5); diote botoa (10); du botoa (4); dute botoa (25); dute botoa emateko (7); eman diote botoa (5); eman dute botoa (6); eman zioten botoa (4); eman zuen botoa (8); eman zuten botoa (19); ere botoa (4); erreferendumean ezezko botoa (8); eta botoa (20); eta botoa eman (4); euren botoa (7); ezezko botoa (44); ezezko botoa eman (10); ezezko botoa emango (6); ezezko botoa eskatuko (6); guztiek botoa (4); guztien botoa (4); haren aldeko botoa (5); hauteskundeetan botoa (6); herritarren botoa (5); hzren aldeko botoa (6); hzri botoa (4); itunaren aldeko botoa (4); iuren aldeko botoa (4); izango dute botoa (5); kontrako botoa (29); kontrako botoa eman (9); kontrako botoa emango (5); legearen aldeko botoa (4); ppri botoa (6); proposamenari botoa (5); proposamenari botoa emateko (5); zigor botoa (6); zion botoa (4); zioten botoa (4); ziren botoa (5); zuen botoa (13); zure botoa (6); zuten botoa (26)

abertzaleen botoak (6); aldeko botoak (16); baten botoak (4); bere botoak (7); botoak behar (5); botoak berriz (7); botoak egin (4); botoak eman (7); botoak erabakigarriak (6); botoak erabakigarriak izan (4); botoak eskuratzeko (4); botoak ez (6); botoak irabazteko (5); botoak jasotzeko (5); botoak kenduko (4); botoak lortzeko (7); botoak lortzen (4); botoak nahi (4); botoak zenbatzeko (6); emandako botoak (6); eta botoak (10); euren botoak (5); ezezko botoak (6); hzren botoak (5); kontrako botoak (4); saren botoak (7); ziren botoak (8)

aldeko botoarekin (4)

botoari esker (4)

aldeko botoei (4); aldeko botoei esker (4); botoei esker (34); botoei esker onartu (7)

aldeko botoekin (32); aldeko botoekin eta (4); aldeko botoekin onartu (5); aurkako botoekin (4); botoekin eta (8); botoekin onartu (12); botoekin onartu zen (4); botoekin onartutako (6); earen aldeko botoekin (5); eeren aldeko botoekin (6); iuren aldeko botoekin (4)

alderdiak botoen (7); botoen arabera (12); botoen bidez (8); botoen bila (6); botoen bitartez (4); botoen erdia (4); botoen gehiengoa (7); botoen zenbaketa (12); emandako botoen (11); eta botoen (14); hauteskundeetan botoen (6); herritarrek emandako botoen (4); inkestek botoen (4); ppren botoen (4)

botoetan gora (4)

botoetaraino imanol murua (7)

botoko aldea (5)


botoemaile ik boto 7.

botoemale ik boto 7.

botoi (ETCn 2.794 agerraldiorobat botoin ETCn 61 agerraldi) 1 iz atal txikia eta gehienetan biribila, jantzietan, apaingarri edo lotura gisa josten dena.

3 cm-ko diametroko botoi bat.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 45. orr.

Jakaren botoiak lotzeko lanean luzatzen nintzen bitartean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 302. orr.

Ez zitzaidan uniformean botoi bat bakarra ere geratzen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 123. orr.

Emakumea bera izan zen botoiak askatu eta blusa ireki zuena, presarik gabe.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 346. orr.

Emakume gazte bat sartu zen, lodenezko soingainekoko botoiak laxatuak, azpian atorra tiroles bat ikusten zitzaion.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 75. orr.

Beste botoi bat jarri beharko hioke soingainekoari.  Berria - Kultura   2006-01-12

Errabinoak berokiko botoi bat galtzen zuenean, ez zegoen josiko zionik.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 147. orr.

Laneko arropak jantziko ditut, galtza beltzak eta atorra urdina, lanjantziaren soingainekoa, letoizko botoiekikoa, amak sidolaz garbitzen didana.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 22. orr.

Praketako botoiak askatu ostean aldabari laztan pare bat eman eta han hasten zen haren erreminta handitzen, tentetzen, harrotzen.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 136. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Atezainaren botoi deigarrien aurretik arin igaro eta Broadwayra atera zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 126. orr.

Botoi urre-koloreko uniformeak jantzita eta intsigniak txanoetan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 165. orr.

Ispilu pitzatu baten aurrean bere alkandora garbi-garbiaren aurrealdeko botoiak lotzen ari zen bitartean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 159. orr.

Praken goiko botoiak askatuak zituen, sabel hanpatu hura estutzen baitzioten.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 273. orr.

Portzelanazko botoi zuri arrunta zen, ongi oroitzen naiz.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 94. orr.

Bibote luzea zuen, urre kolorezko botoiak ageri zituen jakan, eta intsigniak kapelan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 44. orr.

Diamantezko botoia zuen gizonaren alde egin zuten topa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 54. orr.

Botoiak nakarrezkoak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 205. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Mutilak emakumea ezabatu eta gizon sabel-handi bat marraztu zuen; neskatoa lasterka igaro zen marrazkiaren gainetik, eragin zion ileari, eta botoi ilara bat sortu zion sabelean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 200. orr.

Botoi fabrika batera lan egitera.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 119. orr.

· Bazkaltzera jaitsi ziren, eta han Ronen aldartea ez zen asko hobetu, Hermionek eskukada jaka-botoi erakutsi baitzion, berak Antzaldaketako eskolan ezin hobeto eginak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 83. orr.

4 irud/hed

Apirilak dakar maiatz aurreko lora-botoien margo eta xarma betea...!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 49. orr.

Iparraldeko zelten lurralde hotzagoetan, aldiz, loreño xuri, begi-botoi haziak noiz eztanda egingo.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 158. orr.

5 txirrinetan eta, sakatzen den atal biribila.

Hatza atezain automatikora gidatu nuen bigarrenez, baita botoi gainean itsatsita utzi ere pixka batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 51. orr.

Igogailuaren botoia sakatu eta zain geratu zen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 275. orr.

Interfonoko botoia sakatu, eta etxeko atea zabalik utzi zuen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 158. orr.

Maxek magnetofonoko botoia sakatu zuen; gelditu egin zen kasetea.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 47. orr.

Dussel irratiaren botoiak ukitzen ari zen denbora guztian eta horrek bere onetik ateratzen zituen, bai Peter bai gainerako guztiak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 199. orr.

"-2" ikusten badute igogailuko botoian idatzia, badakite, besterik gabe, bigarren sotoa esan nahi duela; autoa aparkatuta dagoen lekua, hain zuzen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 307. orr.

Ni naiz, orobat, nire metrailadoreak kontrolatzeko S botoia eta A botoia zapaltzen dituena.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 40. orr.

Botoi bat zapa eta aldatzen kateak.  Herria   2005-08-04

Telealarmarekin botoia sakatu baino ez da egin behar, eta segituan SOS Deiak-ekoek erantzun egiten dizute.  Berria - Euskal Herria   2004-04-29

Mutila zukugailua konektatu eta XEHATU botoia sakatzen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 16. orr.

Botoiari sakatzen zaionean irudiak azaltzen dira -oso gordinak kasu hartan, esan behar dut-.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 163. orr.

Ellenek kisketa jasotzeko botoia sakatu zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 357. orr.

Botoiez beteriko urrezko erloju nabarmenari behatzen diola.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 117. orr.

Oraindik botoi-sakatze arruntaz haratago nire eskuek orratz bat hartu eta disko bat jartzeko errituala egiteko gogoa dutenean.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 183. orr.

Telemetro elkartuan, objektiboari estekaturik dago doikuntza-botoia palanka edo espeka bidez.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 89. orr.

6 (esku soinukoa)

Botoizko soinua ikasten hasi zen orduan anaia Lorentzorekin, eta 17rekin egin zuen lehen agerraldi publikoa.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 29. orr.

Garai hartan Bereziartua herriko organojolearekin ikasten zuen, eta teklen basoan botoien sasiartean baino hobeto ibiltzen zela ikusi zuen.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 30. orr.

Eskumako erpurua soinu hegalaren azpira ezkutetan zala, beste laurak ez eitekean pentsau burdinazko gantxoak ez ziranik, botoietan gora eta behera hain bizkor mogitzen ikusi ezean.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 9. orr.

Elgetak soinuari bi botoi erantsita lortu zuen dantza lotuko pieza asko jo ahal izatea.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 55. orr.

7 botoi zulo (orobat botoizulo g.er.) botoia pasatzeko zuloa.

Nik botoi-zuloak egiten nitinan, eta botoiak josi ere bai.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 71. orr.

Batzuetan, janzkera bitxia erabiltzen zuen: belusezko berokia, belaunetarainoko galtzak, krabelin berdea botoi-zuloan.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 10. orr.

Botoi-zuloan komunisten intsignia baitzeramaten eta harro zeuden harengatik. ez diot inori esan alaba hil zaidanik, inork ez baitaki alaba hori inoiz izan denik, eta botoi-zuloan dolu-seinalerik ere ez daramat.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 48. orr.

Lorian egoten nintzaion begira oihal-begiak eta botoi-zuloak prestatzen.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 69. orr.

Botoi-zuloak ere urre-harizkoak dira, eta botoiak nakarrezkoak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 205. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beste botoi (13); beste botoi bat (12); bi botoi (9); botoi bat (59); botoi bat jarri (7); botoi bat sakatu (8); botoi baten (4); botoi beltzekin (4); botoi berdea (3); botoi eta (3); botoi guztiak (10); botoi guztiak sakatu (4); botoi hori (3); botoi hura (4); botoi ilara (3); botoi zuloak (5); botoi zuloan (10); botoi zuri (3); eta botoi (16); hiru botoi (5); paparreko botoi (4)

azken botoia (3); botoia askatu (8); botoia askatzen (3); botoia sakatu (34); botoia sakatu eta (10); botoia sakatu zuen (10); botoia zapaldu (5); botoia zeukan (3); botoia zeukan gizonak (3); diamantezko botoia (5); diamantezko botoia zeukan (3); eta botoia (4); goiko botoia (4); goreneko botoia (3); lehen botoia (3); zuen botoia (3)

alkandorako botoiak (3); alkandoraren botoiak (8); alkandoraren botoiak askatu (4); botoiak askatu (17); botoiak askatu eta (5); botoiak askatu zituen (4); botoiak askatuta (3); botoiak askatzen (13); botoiak askatzen hasi (4); botoiak askatzen zituen (3); botoiak lotu (15); botoiak lotu eta (6); botoiak lotu zituen (3); botoiak lotzen (7); botoiak lotzen ari (4); bragetako botoiak (3); eta botoiak (9); goiko botoiak (4); jakaren botoiak (5); jakaren botoiak lotu (4); praketako botoiak (4); soinekoaren botoiak (3)

botoiari sakatu (7); botoiari sakatu eta (3); botoiari sakatu zion (3); botoiari sakatzen (3)

botoiei sakatzen (3)

botoin bat (5)


botoidun izond botoia edo botoiak dituena.

Almirantea, galako uniformean sarturik -atorra zuri botoiduna, lebita urdin argia, galtza zuriak belaunetaraino eta han, lokarriz lotuak, galtzerdi zuriak eta oinetan zapata puntadunak-, ohi baino piztuxeago zebilen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 60. orr.

Aitaren jaka zahar botoiduna.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 232. orr.

Gonazpiko fina azpian eta gona botoiduna gainean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 69. orr.

Galtza berdeak, atorra gorri botoiduna eta jaka, hura ere berdea.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 71. orr.

Bibotea zeraman eta jertse botoidun bat erabiltzen zuen beti.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 30. orr.

Lebita horixka zuen, Errusiako seda gordinezkoa, galtza zuriak, arraia urdin fin-finekin, eta bota hori botoidunak.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 37. orr.

Diamantezko botoidunak bekain bat kakotu eta burua inarrosi zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 54. orr.

Hiru lehiaketa horietan tekladunek irabazi zuten, ez botoidunek.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 35. orr.

2 (izenlagun gisa)

Aurrerapen handia izan zen hogeita hiru botoidun soinu hura.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 47. orr.

Belusezko galtzak, larruzko zapata italiarrak, zetazko atorra, urrezko botoidun txalekoa, Brabanteko oihalez egindako kapa beltza.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 21. orr.


botoidura iz janzki bateko botoi saila.

Zergatik dute emakumeek guk ez bezalako botoidura?  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 185. orr.

Cometto zaharrak alegatu zuen bizitza ugari direla dagoeneko beren arrastoa aurkitzerik ez dagoen ohiturak: azukre-paperaren kolorea, gizon eta emakumeentzako botoidura desberdina, gondolen brankaren forma, [...].  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 198. orr.


botoigile izond/iz botoiak egiten dituena.

Beltzarana zen eta oso makillatuta zegoen, eta esan zidan ofizial ilehoriaren laguna zela, lehenago botoigile aritu zela eta gero ileapaintzaile eta elkarrekin joaten zirela zinemara igandeetan.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 227. orr.


botoil ik botila.

botoila ik botila.

botoilatxo ik botilatxo.

botoilatze ik botilatze.

botoin ik botoi.

botoinatu, botoina(tu), botoinatzen du ad janzkiez eta kidekoez mintzatuz, botoiak zuloetatik igaroaraziz lotu.

Lan hori egiten genuen tigre larru itxurako oihal-etxola batzuei azken eskua emaiteko: 4 oihal-etxola puska elgarri botoinaturik lau gizonen aterbe izan zitezkeen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 127. orr.


botoiño iz adkor botoitxoa.

Horren ondoren, soingaineko urdin ilun moñoño horietako bat marraztuko lizukete, goi aldean, paparraren hasieran bertan, botoiño moñoño bat izango lukeena zehatz demonio marraztua.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 153. orr.


botoitxo (orobat botoitxu g.er.) 1 iz botoi txikia.

Ronek zilarrezko botoitxo bat sakatu zuen aginte-koadroan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 62. orr.

Argazki-kamera eskuratu eta hatz dardaratia botoitxoan eta begia leihotxoan ipini zituen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 51. orr.

Botoitxo beltzaren azpian "ostatua" hitza irakurri nuen, esku ez oso trebe batek idatzita.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 143. orr.

Telefono higikorra hartu eta urduri sakatu zituen botoitxoak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 79. orr.

Botoitxo askoko bota txiki beltzak jantzita.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 15. orr.

2 irud/hed

Suge itsu baten moduan laztandu zituen, goitik behera eta behetik gora, gero eta sakonago, plazer iturri hartan haragizko botoitxoa topatu arte.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 108. orr.


botoitxu ik botoitxo.

botoitzar iz adkor botoi handia.

Lisetta bere zirarekin, botoiak askatuta, eta bere neskatxa-oin mehe biluzietan sandaliak jantzita, eta Lola botoitzarrekiko beroki beltz estua jantzita, bitxi-orratza paparrean, arrano-sudur kakoak airea ebakitzen zuela, eta bere lehengo pausaje arranditsu eta kulunkariarekin.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 251. orr.


botoizulo ik botoi 7.

botokrazia iz adkor botoen aginpidea.

Globalizazioak botokrazia hedatu du, baina ez askatasuna.  Berria - Mundua   2004-11-14


botopaper (ETCn 380 agerraldi; orobat boto paper ETCn 165 agerraldi) iz botoa emateko erabiltzen den orria.

Bi milioi eta erdi botopaper banatzen ari da HZ etxez etxe.  Berria - Euskal Herria   2004-06-06

Parte-hartzea %39,55 izan zen eta botoa eman zutenen artean baiezkoa izan zen nagusi igandean Herrialde Katalanetan, ontziratutako botopaperen %73,19rekin.  Berria - Harian   2005-02-22

Diru laguntza ematen zaie hautesleei propaganda, gutun-azal eta botopaper edo hauteskunde publizitateko bestelako [...] gastuak ordaintzeko.  Berria - Harian   2005-06-08

Bergarako ekimenaren botopaperak, berriz, bi helburu dituela adierazi zuen Arnaldo Otegik.  Berria - Euskal Herria   2004-02-25

Botopaper galduak edo baliogabeak aurkitu zituzten afroamerikarren barruti nagusietan.  Berria - Mundua   2004-10-28

Davao eta Iloilo hirietan botopaperak falta ziren eta Abran hautestontziak lapurtu zituzten.  Berria - Mundua   2004-05-11

Gure utopiak azpiratu egin dituzte, eta oraingo honetan ez odolez eta suz, baizik eta boto-paper ziztrin batzuen bidez.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 114. orr.

Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta zuberoako Herritarren Zerrendaren hautagaiek datorren ekainaren 13an «botopaper legal baten bidez» hauteskunde ontzietan presente egonen direla.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 64. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

autodeterminazioaren aldeko botopapera (3); bergarako proposamenaren botopapera (3); botopaperak zenbatzeko konpromisoa (3); den botopaper (3); hzren botopaperak (6); hzren botopaperak zenbatzeko (3)


botu ik boto.

botulina iz Clostridium botulinum bakterioak eginiko neurotoxina.

Egundo ezagutzen den pozoirik toxikoenetako bat botulina delarik -Clostridium botulinum mikroorganismoak "fabrikatzen" duena-, elikagai berriek oraingo gaixotasunen areagotzeaz gainera berririk ere ekarri eta jeneralizatuko dute, hala nola salmonelosia, listeria, behien entzefalopatia espongiformea.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 78. orr.


botxo iz Bilbo eraikia dagoen zulogune modukoa.

Bilbo hiria industria eta itsasketari emana da, egon ere mendi arteko botxo batean barrena datorren ibaiaren ertzean baitago.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 294. orr.

Artxandako putetxearen atarian zeuden auto garestiak aurreratu eta Egirletako argiek botxoa azaldu didate, erreka laztantzen itsasorantz.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 147. orr.


botz ik boz; ik poz.

botzaldi ik bozaldi.

botzemaile ik bozemaile.

bourbon (ETCn 240 agerraldi; orobat burbon ETCn 8 agerraldi) iz whiski mota artoduna.

Marcosek edariak zerbitzatu ditu: patxarana, alkoholik gabeko garagardoa, bourbona, koñaka.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 69. orr.

Ez dago ezberdintasun handirik bi horien artean, bourbonaren bestondoa Borboiena baino atseginagoa izan arren.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 154. orr.

Tomek bourbona du edalontzian.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 115. orr.

Bourbona saltzen zuen mutilak.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 33. orr.

Haren gerri bueltak ez zion bourbona ontzeko upel haietako bati inolako inbidiarik, baina bizkor mugitzen zen, hala ere.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 84. orr.

Bi botila bourbon eta sei botila ginger ale nahi nituela esan nionean aho zabalik gelditu zen, harrituta.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 209. orr.

Bezero bati bourbon botila bat ateratzen ari zitzaion.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 129. orr.

-Hi, jipi, atera egik bourbon kubata pare bat!  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 31. orr.

Ezagutuko ote dugu sagardotan edo bourbonetan blai egindako euskal literaturarik?  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 23. orr.


bourbondar ik borbondar.

boutade iz ateraldi bitxia.

Lehen begiratuan boutadea ere ematen duen erantzun posible bat aurreratu nahi nuke, horma batean egindako graffiti baten modura: sentimenduak eta emozioak ez dira pragmatikoak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 69. orr.

Idazleari bere boutadeak, astakeriak... barkatuko dizkiot, baina ez bere entusiasmo falta.  Berria - Kultura   2004-11-18

Kosmogoniarik sendoena edo hausnarketarik serioena dirudiena noiznahi bilaka dakiguke boutade edo adarjotze susmo.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 13. orr.

Intuizio jenialez, pasadizo bitxiz eta boutadez josia izaten zen beti haren jardun itxuraz inprobisatua.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 50. orr.

Heriotza sarri aipatzen zuenez, gu gazteok txunditzeko boutadetzat jo genuen ateraldia, eta ez genion garrantzirik eman.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 46. orr.

Boutade bat baldin bada ere, nire ustez, irakurketa debekatuko balitz, agian, gaztetxoek gehiago irakurriko lukete.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 75. orr.


boxealari ik boxeolari.

boxeatu, boxea, boxeatzen du ad boxeoan aritu.

Mike Tysonek berriro boxeatuko du, dituen zorrak kitatzeko.  Berria - Kirola   2004-07-30

Cassius Clay erasoka hasi da, apartatu egiten da sarritan gero berriz inguratu eta boxeatzeko, Joe Frazierren inguruan dantzaka ari da, nahi bezala ezin sartuz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 388. orr.

Boxeatuko nuen neuk ondoren, neure buru egiazalearekin.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 139. orr.

Mikel Strogoffek ingeles erara boxeatu nahi zuen, posea jartzeko mugimenduak eginez ere.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 134. orr.

Boxeatzea debekatua izan zitzaion.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 285. orr.

Ni ikusi bezain pronto, boxeatzen ikasi beharko nuela esan zidan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 366. orr.


boxeatzaile izond/iz boxeatzen duena.

Bere garaian kanguru boxeatzailearen kontra borrokatzen zen eta ez gara hain esker txarrekoak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 67. orr.

Denok gaituk boxeatzaile bakartiak farola bakartien pean!  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 25. orr.


boxeo 1 iz aurkaria ukabilez jotzean datzan kirola, biren artean jokatzen dena.

Boxeoa utzi zuenean ez zeukan ezta pisu bat alokatzeko beste.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 26. orr.

Eta egon isilik, osterantzean boxeoaren zirkuituak moztuko ditiat, eta Bombita horren moduan ibiliko haiz, sudurra apurtuta, besteen morroi.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 29. orr.

Denbora errealean azaldutako istorioa da, boxeoaren eta galtzaileen inguruko filmen artean klasikoa.  Berria - Harian   2005-09-15

-Hire aitak futbolean nahi hinduen, edo eskupilotan, edo... ez zakiat, bestelako kirol batean, baina inondik inora ez boxeoan.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 94. orr.

Mutiletan, beste askok bezala, boxeoan bere itzalarekin egiten omen zuen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 224. orr.

Jendeak uste du boxeoan aritzen garelako gero kalera atera eta mutur joka hasteko gogoz gaudela.  Berria - Kirola   2004-02-15

Boxeoan ez dira bakarrik gizonak ari, emazteak ere badira, hala nola Itziar Irureta, 30 urteko elgoibartarra.  Herria   2004-05-20

Anaia boxeoan ibilia zen, eta probatzeko hasi nintzen.  Berria - Kirola   2004-02-15

-Boxeoan jarraitzen duk? -nikian irakurri dio Gimnasio Neira.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 92. orr.

Romeok Mestalla zelaiko zaleak beldurtu zituen 34. minutuan, baina boxeoko borroka bat bailitzan, Villak berehala eman zuen erantzuna, 39.an.  Berria - Kirola   2006-01-15

Tango Sumo, bere aldetik, 23an boxeoko ring baten erdian jarriko da Caneta portuan.  Berria - Kultura   2004-05-13

Boxeorako bi zaku behar ditiagu, harez beteta dauden erraldoi horietakoak, boxeolariak aldageletan berotu daitezen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 157. orr.

Azken finean, tongoa boxeoaren partea ere bada.  Berria - Kultura   2004-08-19

2 (izenondoekin)

Hamazazpi hilabete boxeo profesionaletik at pasatu ostean, munduko pisu astunen txapeldun ohiak berriro jantzi zituen eskularruak iragan ostiralean.  Berria - Kirola   2004-08-01

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Lehen aldikotz, bere koroa galdu zuen boxeo errege batek zazpi urte berantago berriz eskuratu zuen! Leihora jo nuenean Ubanbe eta Opin ikusi nituen galtza motxetan eta benetako boxeo goanteekin jantzita.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 286. orr.

Boxeo eskularru bat topatu zuen behin zaborretan, jabearen eskua artean barruan zuena.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 75. orr.

Bizkarraren alde bietara boxeo-eskunarruak zeroatzan dingilizka eta aski patetikoa zeritzon aurpegian zirriborratutako segurtasun keinuari.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 57. orr.

-Agirreren esku luzea ibili zuan baita ere hi boxeo zirkuituetatik botatzeko.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 62. orr.

Kanpoan oraindik boxeo konbaterako kartelak itsasten ari ziren.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 35. orr.

Gauean boxeo konbateak izango dira hementxe bertan, miradorean, exhibiziokoak, eta domina bat jarriko zaio Uzkuduni.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 186. orr.

Hiru bat aste barru izango da eguna, baina ez dakit seguru, dena Joseluk jokatu behar duen boxeo borrokaren dataren arabera baitago.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 117. orr.

Santa Ana eguneko ospakizunetan antolatzen zituzten aizkolari edo boxeo-borrokaldietan.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 20. orr.

Horixe pentsatu izan du sarritan, bihotza sikatzen ari zaiola, boxeo borroketan galdutako odola birsortu ez balitzaio bezala, husten ari dela.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 9. orr.

-Izango al dugu gaurko boxeo saioan berori gurekin edukitzeko ohorea, erretore jauna?  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 160. orr.

Boxeo entrenamenduetarako erabili ohi ziren bi zaku erraldoi, hareaz beteta dauden horietakoak.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 66. orr.

Juan Perro zen Laranja Mekanikoak Pasaiako boxeo klubean zeukan konfiantzazko pertsona.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 166. orr.

Telebistako boxeo-emanaldietan.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 108. orr.

Hierro egunkarian boxeo kronikak idazten zituen.  Berria - Kultura   2004-05-08

Boxeo garaietako kolpeak gogoratu ditu, eta haien ostean etorritako urteak, bestelako kolpeak ekarriko zituztenak.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 9. orr.

Aspaldiko laguna du Anjel, gaztetako parrandetan Joxanekin ibilitakoa, baita hau boxeo munduan hasi zenetik borroka guztietara joandakoa ere.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 25. orr.

Eta Dudleyren boxeo-zaku gogokoena Harry zen, baina sarritan ezin izaten zuen harrapatu.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 23. orr.

Egia erran, gutti dira Euskadiko Boxeo Federakuntzan kidetuak diren emazteak.  Herria   2004-05-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

boxeo borroka (5); boxeo konbateak (3); boxeo munduan (5); eta boxeo (4); zen boxeo (4)


boxeolari (ETCn 1.161 agerraldi; orobat boxealari ETCn 54 agerraldi) 1 iz boxeoan aritzen den kirolaria.

Nire mende zegoen, jasotako zigorraren ondoren borroka geldi dadin eskatzeko ezaguera eta energiarik ere ez duten boxeolari horietako bat bezala.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 392. orr.

Beharbada zurbil eta mutu geratuko zitzaidan, crochet batek jotako boxeolaria bezala.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 76. orr.

Denok izan gaituk noizbait Beau Jack boxeolaria, bere egunak zapatak garbitzen bukatu zituena.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 75. orr.

Uzkudun! Ez al dakik boxeolari izan aurretik gu bezala ibili zela, aizkorarekin basoan?  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 215. orr.

Bosgarren roundean, laguntzaileek boxeolarien izerdia kentzeko txanpaina botila bat ireki eta bizkarrean eta bularrean behera isuri zieten biei txanpaina.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 65. orr.

Jendea boxeolariei xaxaka, oihuka, txakur amorratu eta odolgosetuen arteko borroketan bezala, aurkaria akabatzeko eske.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 105. orr.

Aulki ñimiñoan eserita zegoen AEBetako presidentea, nola egoten den atsedenaldian boxeolaria kornerrean managerrak eskainitako inbutuan odol-listu eta lerde-aparrak tu egiten.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 111. orr.

Gizajoa Leslie Bird porto-edalea, gizajoa Gil Morris txikia, arrasto beltz bat margotuz betazpietan markatzen baitzuen larunbatero bere nasaikeria, han ikusiko banindute, paretetan boxeolarien argazkiak erdi erorka zituen gela ilun, mixerable hartan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 190. orr.

Boxeolarien entrenatzailea ematen zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 496. orr.

Ederrak dira boxeolarien kategoria ezberdinak adierazteko erabiltzen diren deiturak.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 157. orr.

Boxeolari ibili zen Madrilen, eta izen handiko borrokalariren batekin egina izan behar zuen borrokan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 20. orr.

Baztertuak, zapalduak, munduak ahaztu dituenak hartzen ditu aintzat: etorkinak, prostitutak, arloteak, heroinazaleak, boxeolariak.  Berria - Kultura   2004-07-24

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ibar Ezkerreko boxeolari gazte eta etorkizun handikoek osatuko dituzte soirée honetako beste borrokaldiak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 54. orr.

Obaba inguruan jaiotako boxeolari ospetsu bat zen Paulino Uzkudun.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 114. orr.

Zestaoko Candido Ibar zesta-puntalari ohiaren semea da, eta Urtain boxeolari famatuaren iloba.  Herria   2005-10-20

Oteiza boxeolari zapuztua herriko aurrena izan zen soldadutza LegiÛn Extranjera-n egiten.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 208. orr.

Horixe adierazten du boxeolari amateur gisa izan zuen ibilbideak: 75 borrokatatik 71 irabazi zituen.  Berria - Harian   2006-03-25

Orduko denboran oso argi neukan boxeolari profesionala izan nahi nuela.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 99. orr.

Willy, boxeolari izandakoa.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 15. orr.

Hala bihurtu nintzen boxeolari subjektibo.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 12. orr.

Gogorregia gertatzen zait irudi hori, boxeolari galtzailearena: bere gorputz sendo eta gihartsuak trapuzkoa dirudiela, konorterik gabe jada, errendituta.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 392. orr.

Egun hartako saioan guztiak oilar pisuko boxeolariak ziren.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 156. orr.

Bihotz oneko boxeolariaren aurpegia zeukan.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 36. orr.

Lolo zaharra, patu txarreko boxeolari izandakoa eta orduan bertako garbitzaile eta denetariko morroi zurruteroa.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 15. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Beste gizonak boxeolari sudurra zuen eta kokots irtena, bizarrak gorritua.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 113. orr.

Boxeolari itxura zeukala esaten zioten.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 82. orr.

Charlyk gibelera zuzendutako ukabilkada baten hista eginez agurtu ninduen, boxeolari plantan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 135. orr.

-Tomek kai azpian pasatzen ditik igandeak -esan zuen samintasunez boxeolari aurpegiko gizonak-.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 118. orr.

Egunkari guztietan agertu zen zuri-beltzean, boxeolari galtzak ziruditen haiekin.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 82. orr.

Haren boxeolari-sona zabaltzen hasi zelarik, ordea, inork ez jakin nola, baina dena utzi, eta Comillasko apaizgaitegian sartu zen, nirekin batera.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 20. orr.

4 (izenondo gisa)

Zapatari anarkista baten seme boxeolaria.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 102. orr.

Inoiz, Arena giltzatu ostean, Arthur Cravan poeta boxeolariarekin mozkortzen nintzen ondoko satorzulo zikin batean.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 13. orr.

Uda guztietan bere herrira iristen zen zirkuko kanguro boxeolaria.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 66. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

boxeolari bat (3); boxeolari baten (5); boxeolari itxura (6); boxeolari ohia (3); boxeolari profesional (3)


boxeozale izond boxeoaren zalea dena.

Boxeozale amorratua zen, Bilbotik Donostiako komisariara aldatu zutenetik norgehiagoka gehiegi ikusteko aukerarik izaten ez bazuen ere.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 63. orr.


boxer iz zaintza zakurra, alemaniar dogoaren antzekoa.

Rottweiler, doberman, boxer, pitbull arrazetakoak.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 115. orr.

Barre egin digute bioi boxer itxurako hiru gizontzar bibotedunek, eta haserre bizian itzuli naiz tiketa saldu didaten lekura.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 153. orr.


boxing iz

Bilboko boxing bat kenduta hura zen Bizkaia osoan ring parea zuen bakarra, eta une hartan animazio handia zegoen borrokarako laukietako nagusian.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 53. orr.


boxkario ik bozkario.

boz (ETCn 38.010 agerraldi; orobat botz ETCn 937 agerraldi) 1 iz ahotsa.

-Nor da? -boz batek, gauaren hegaletik.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 10. orr.

Berriro egin nuen oihu, berriro eta berriro, harik eta ohartu nintzen arte ezen oihartzunak mila boz zituela, bertze mundukoak ziruditenak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 61. orr.

Leihatila aldetik iduritzen zait boz eta urrats batzuk ere hautemaiten ditudala.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 37. orr.

Tentsioa arratseko ordu ttikietan ere, ezezaguna duzulakotz isilune horren gibelean zer gordetzen den: soinu apalak, urruneko murmurioak, hurbiltzen edo urruntzen diren zaintzaileen boz eta urratsak, sarrailak, zerrapoak, ateak, gakoak...  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 14. orr.

Ixildu bai, baina hor nonbait beti gelditzen da, gogapean bezala, boz bat dioena: [...].  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 103. orr.

Bozaren doinua ez zitzaion aldatu.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 71. orr.

Bozaren idorrean ezagun du gaizki hartu duela bere hitzen hista egitea.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 58. orr.

Lanpara-argi bat ikusi genuen guregana hurbiltzen, eta urrats-hotsak eta bozak entzun genituen.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 49. orr.

Bozak eta txistuak ez ziren isiltzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 337. orr.

Bion bozak dezibeletan goiti ari ziren.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 243. orr.

–Ixo -agindu zien honek, beste guzien bozak ito zituen doinua erabiliz-.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 49. orr.

Bat-batean bozak mututu ziren.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 109. orr.

Nik dut ene bozaren argitik iguzkiari argia emaiten.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 148. orr.

Ez zen hegoen astinaldirik izan; bozik ez zen entzun.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 152. orr.

Oren erditsu batez oihuka ari izanik, gehienek bozik ez zuten gehiago.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 135. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Otoitz egin nuen boz goraz.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 118. orr.

Nire ahots erlastuak bat egin zuen Lou zaharraren boz gaztearekin: [...].  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 239. orr.

Laka pertsulari gisa ezagutzen dugu bainan hunen boz ederra maite dugu partikulazki kantu xaharretan ari zaukularik.  Herria   2001-10-25

Gaëllek badu boz nasai, ozen, kristalino bat.  Herria   2005-12-01

Opera kantari bezala bazuen bere fama eta Baigorriarrak harrituak atxikitzen zituen bere boz lodi eta azkarrarekin.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 42. orr.

Joanttoren boz ilunak harritu zuen, eta hari buruz itzuli zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 30. orr.

Gero boz zakar bat, erromantzez biraoka.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 183. orr.

Segur zen ez zela hori ametsetarik gertatu, boz goxo hark errana zion Oilandoira joan behar zuela.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 18. orr.

Gero eta maiteago ditut boz isilak eta kolore apalak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 247. orr.

Haserre miko bat sumatu uste nuen atzarri berriaren boz marrantatuan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 33. orr.

Haren boz hutsak bihotzik ausartenari ere eragiten dio izu-laborria.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 57. orr.

Adiskidantzaren bozaz oldartu nintzaion gogor akusatzen zintuen boz publikoari.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 99. orr.

Gitarra eta bateria abio bortitz batek sarrera egin zion boz anfetaminiko maliziotsu bati.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 28. orr.

Ito nuen, bada, kontzientziaren boz hertsatzaile baina sumaezina.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 124. orr.

Behako arras ezti hura, boz arras amoltsu hura!  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 324. orr.

Denak buru makur, ezpainak itsatsirik, boz belarri-mingarriari adi.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 20. orr.

Amak ere izigarrizko boz polita du.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 174. orr.

Barruko boz batek ez sartzeko esaten dio, ixteko atea, alde egiteko handik.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 147. orr.

Ezustean harrapatu ninduen bat-bateko boz batek gibeletik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 210. orr.

3 (hitz elkartuetan, lehen osagai gisa)

Italianoaren boz-kordetarik lautak, harpak eta arrabitak mintzo direla.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 497. orr.

Lehen aldiz, boz adar mehe-mehea atera zen aho dardarti horretatik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 137. orr.

4 (hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa)

Emazte boz goxo batek hitzemana.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 81. orr.

Alde egitekotan zen, emazte boz urratu bat aditu zuenean.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 187. orr.

Edo isilik geratuko zara neska boz batek Hello, hello, hello erantzungo dizunean,  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 399. orr.

5 aditz baten kategoria gramatika, esaldi baten subjektua agentea ala hartzailea den adierazten duena.

Argi dago perpaus pasiboei boz aktiboko perpausak dagozkiela sistematikoki, ezaugarri erabat espezifikoak dituztenak, hala nola aditza iragankor akusatiboa izatea eta beste.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 17. orr.

6 botoa.

Behar lukete kontutan hartu Darraidou, Ezpeletako auzapezak 190 boz ukan dituela Borotra azken izendatuak baino 103 boz gutiago, ez hain urrun beraz.  Herria   2001-09-27

Jaun auzapezaren lixtan, boz gehienik zuenak 374 eta boz gutienik 317.  Herria   2001-03-22

R.G zerrendak 1495 boz; UMP-UDF zerrendak 1273 boz.  Herria   2004-04-01

Bost bozen abantail xoilarekin! 1687 boz irabazleak, 1682 galtzaleak!  Herria   2001-03-22

Denen buru, 363 boz alde, 178 kontra. herria¬

Aldeko 396 boz eta kontrako 13 jaso zituen idatziak.  Berria - Gaiak   2004-04-22

Gogora ekarri behar da, izan ere, duela lau urte batzar orokorrean bi bozeko aldeak eman ziola garaipena konstituziozaleei.  Berria - Ekonomia   2004-02-18

Hirugarren, Didier Borotra, Miarritzeko auzapez UDF-tiarra, 293 bozekin.  Herria   2001-09-27

Kontrakoek ardietsi gehiengo nasaia, 18.462 bozekin, aldekoek bakarrik 1.018 boz ukanik.  Herria   2001-10-04

Untsalaz, ezkerrekoak irabazi behar, iduriz 61 boz ba segurtatuak, eskuinekoak aldiz 59.  Herria   2001-04-12

Hola joan den aldian Bush-ek irabazi du bozkatzale haundien gehiengoarekin, 500.000 boz gutiago zituela orotara.  Herria   2004-10-14

7 (izenondo eta izenlagunekin)

Boz ausarta izan da, boz militantea.  Berria - Harian   2005-05-31

Baiezko boz hori «Baionakoa eta hirigune ez euskaldunetakoa» izan dela komentatu du Lakok.  Berria - Harian   2005-05-31

Matutek PSOE kritikatu zuen «ezkerreko bozak eskuineko politikak aurrera eramateko» erabiltzeagatik.  Berria - Ekonomia   2004-07-30

8 (hitz elkartuetan, lehen osagai gisa)

Philippe de Villiers, eskuinburuko boz parrasta bat bildu nahiz dabilana.  Herria   2005-09-22

Emazteño batek boz-untzian boz-papera ezartzeko partez sartu duela gutun-azal bat berrogoi mila pezeta barnean!  Herria   2001-05-17

3000 presuna nunbait han ez direla hurbildu boz-tokietarat.  Herria   2001-03-22

Akitaniak baluzke bestalde dotzena bat alki boz-arauka banatuak.  Herria   2005-08-04

Louis Giraldék ez du jakin biltzen lehen itzulian hautagai abertzaleek eta komunistak ukana zuten boz aldea.  Herria   2001-03-22

9 ipar pl hauteskundeak.

Igandean bozak beraz hogoita-hamar bat departamendutan.  Herria   2004-09-23

Baigorriko kantonamenduan, jaz izanak dira bozak, Marcel Monlonghil zelarik behar baitzen hautetsi haren segida hartuko zuena.  Herria   2001-02-22

Hauteskunde horietarik landa hautetsien artean berriz izaiten dira bozak lurraldeka eta departamenduka.  Herria   2004-04-08

Hilabete baten buruko bozak ditugu beraz.  Herria   2004-02-19

Egia erran, jendeak ez du halako axola handirik boz horietaz.  Herria   2001-09-20

Tony Blairrek gaurko bozak irabazten baditu kontserbadoreen hirugarren porrota izango da.  Berria - Harian   2005-05-05

Espainian martxoko bozak galduz geroz kanpo emana izan zen Aznar presidenta.  Herria   2004-10-07

Egia erran, beste burrunbarik ere ari zauku hurbiltzen, martxoko bozek ekarriko dutena.  Herria   2004-02-05

Ulemen Batzordeak, alta, bozei muzin egingo diela iragarri zuen.  Berria - Harian   2005-12-15

Hegoaldeko bozak.  Herria   2005-04-21

Euskal Autonomia Elkarteko bozak.  Herria   2005-04-14

FPLP Palestina Askatzeko Herri Frontea, FDLP Palestina Askatatzeko Fronte Demokratikoa, Hamas eta Jihad Islamikoak 1996ko bozak boikotatu zituzten, nahiz eta haien inguruko independente batzuek aulkiak lortu zituzten.  Berria - Harian   2006-01-06

Bozek bitan zatitu dituzte Italiako herritarrak.  Berria - Mundua   2006-04-13

10 (izenondo eta izenlagunekin)

Gobernua aldatu du Blairrek, 2005eko boz orokorrak gogoan.  Berria - Mundua   2004-09-10

Nazio Batuen Erakundeko idazkari nagusi Kofi Annanek «gaur egungo» egoeran boz «zilegiak» egin ahal izatea zalantzan jarri zuen aste honetan.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 26. orr.

Boz demokratikoak eta askeak nahi ditugu eta ez zuzeneko izendapenak.  Berria - Mundua   2004-02-13

Herriko bozak aspaldian aipu dira eta azkenean hor berean ditugu beraz.  Herria   2001-03-08

Untsalaz, herriko bozak, sei urtetarik egiten direnak, 2007-an behar ginuzke, udaberrian.  Herria   2004-07-01

Tony Blairrek gaurko bozak irabazten baditu kontserbadoreen hirugarren porrota izango da.  Berria - Harian   2005-05-05

11 (hitz elkartuetan, lehen osagai gisa)

Iraultza hasi zen pizten boz-sistema aldatu nahi izan zenean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 318. orr.

Boz urte gezur urte dio erran zahar batek.  Herria   2005-01-20

Boz aro, gezur aro, diote askok.  Herria   2004-03-11

Kide horiek aurkitzen dira bosgarren boz eremuan, Angelu, Baiona, Hiriburu, Bidaxune eta Bastidako kantonamenduak hartzen dituenean.  Herria   2003-03-13

12 (hitz elkartuetan, bigarren osagai gisa)

Udal bozei boikot egitea erabaki zuten.  Berria - Harian   2005-01-09

Lurralde-boz horiekin bada nahiko saltsa!  Herria   2004-02-26

Lurralde-bozak eta kantonamendu-bozak iragan dira.  Herria   2004-04-08

2007-an untsalaz, behar ginituen president-bozak eta deputatuenak.  Herria   2005-07-21

Lerro hauk idaztean, lehendakari bozak trenkatzen ari dira.  Herria   2004-11-04

Norvegian ere deputatu-bozak zituzten eta hor sozialixtak dira nagusitu.  Herria   2005-09-15

13 boz-emaile ik bozemaile.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

abertzaleen boz (6); aldeko boz (4); baino boz (10); baino boz gehiago (5); bat boz (5); bere boz (21); bere boz ederrarekin (4); beren boz (5); bertze boz (7); beste boz (4); bi boz (8); biziki boz (4)

boz alde (15); boz baino (4); boz bakar (4); boz bat (27); boz batek (15); boz batez (6); boz batzuk (13); boz berriak (5); boz bildu (11); boz bildu ditu (4); boz bildurik (4); boz eder (4); boz ederra (6); boz ederrak (6); boz ederrarekin (5); boz eguna (4); boz emaile (35); boz emaileak (9); boz emaileen (5); boz eskaririk (6); boz eskaririk egin (4); boz eta (18); boz ezti (4); boz gehiago (22); boz gehien (8); boz gehien lortu (4); boz gehiena (5); boz gehienak (4); boz gora (6); boz goxo (4); boz gutiago (4); boz guziak (4); boz guztiak (6); boz guztien (4); boz hauek (5); boz hauen (9); boz hauetan (13); boz hauetan parte (4); boz horiek (37); boz horiekin (9); boz horien (14); boz horientzat (4); boz horietan (13); boz horietarik (4); boz jaso (4); boz jaso zituen (4); boz kanpaina (4); boz kopuru (4); boz lortu (8); boz orokorrak (4); boz ozen (7); boz parrasta (4); boz ukan (13); boz ukan ditu (8); boz xuri (7)

da boz (7); dira boz (9); du boz (8); dute boz (4); edo boz (4); ere boz (4); eta boz (35); ez du boz (4); gero eta boz (4); haren boz (6); herriko boz (4); hiru boz (6); lortu boz (4); lurralde boz (7); lurralde boz horiekin (4); mila boz (5); nuen boz (5); ren boz (4); zen boz (6); zenbat boz (4); zuen boz (11); zuten boz (4)

aldeko boza (65); aldeko boza eman (22); aldeko boza emango (5); aldeko boza ematea (4); aldeko boza emateko (4); aldeko boza eskatu (7); aldeko boza eskatzeko (4); aurkako boza (7); batek boza (4); baten boza (4); bere boza (13); beren boza (7)

boza aditu (13); boza aditu nuen (6); boza da (6); boza emaiten (10); boza emaiten ahal (9); boza eman (78); boza eman dioten (4); boza eman dute (6); boza eman duten (4); boza eman dutenak (8); boza eman zuen (7); boza eman zuten (13); boza emanen (6); boza emango (8); boza ematea (7); boza emateko (29); boza emateko eskatu (4); boza emateko garaian (4); boza ematen (8); boza ematera (10); boza entzun (6); boza entzuten (5); boza eskatu (11); boza eskatu du (5); boza eskatzeko (5); boza eta (11); boza ez (5); boza goratzen (5); boza goratzen zuela (4); boza xuri (19); boza xuri eman (11)

du boza (6); dute boza (8); eman dute boza (5); eta boza (26); ezezko boza (6); haren boza (13); hauteskundeetan boza (5); herritarrak boza (4); hzren aldeko boza (8); kontrako boza (15); kontrako boza eman (7); nire boza (4); nuen boza (7); zuen boza (8); zure boza (4)

abertzaleen bozak (11); aldeko bozak (10); aukeratzeko bozak (11); aukeratzeko bozak egingo (5); aurreneko bozak (5); azken bozak (4); barne bozak (5); batzuek bozak (4)

bozak aintzin (7); bozak antolatu (5); bozak arte (15); bozak askeak (7); bozak atzeratu (5); bozak atzeratzea (4); bozak atzeratzeko (20); bozak atzeratzeko eskatu (9); bozak aurreratu (4); bozak aurreratzea (6); bozak aurreratzeko (7); bozak baino (10); bozak beharrak (12); bozak beharrak diren (4); bozak beharrak dituzte (5); bozak berriro (10); bozak berriz (36); bozak berriz egin (12); bozak berriz egiteko (7); bozak bertan (9); bozak bertan behera (9); bozak bi (5); bozak boikotatu (9); bozak boikotatu zituzten (5); bozak boikotatuko (4); bozak boikotatzeko (9); bozak dira (10); bozak direla (5); bozak dituzte (9

bozak egin (57); bozak egin ahal (6); bozak egin arte (6); bozak egin daitezkeen (4); bozak egin zirenetik (4); bozak egin zituzten (6); bozak eginez (5); bozak eginez gero (5); bozak egingo (27); bozak egingo dira (12); bozak egingo dituzte (8); bozak egitea (13); bozak egiteko (18); bozak egiten (4); bozak eman (15); bozak eman dituzte (8); bozak erabakigarriak (4); bozak ere (17); bozak errepikatu (4); bozak eta (28); bozak eta bost (4); bozak euskal (5); bozak ez (55); bozak ez atzeratzeko (5); bozak ez dira (14); bozak ez direla (12); bozak galdu (11); bozak galduz (5); bozak galduz gero (4); bozak gogoan (11); bozak heldu (4); bozak helduden (12); bozak herriko (4); bozak hiru (5); bozak hurbilduak (4); bozak hurbiltzen (19); bozak hurbiltzen ari (18)

bozak igandean (5); bozak irabazi (82); bozak irabazi eta (12); bozak irabazi ondoren (5); bozak irabazi zituen (33); bozak irabazi zituenetik (5); bozak irabaziko (4); bozak irabaziz (12); bozak irabaziz gero (10); bozak irabaztea (5); bozak irabazteko (28); bozak irabazteko aukera (5); bozak irabazteko faboritoa (10); bozak irabazten (11); bozak irabazten baditu (5); bozak iragan (23); bozak iragan dira (9); bozak izan (16); bozak izan dira (5); bozak izanen (18); bozak izanen dira (5); bozak izanen dituzte (9); bozak izango (4); bozak joan (4); bozak joanden (4); bozak lortzeko (5); bozak martxoaren (4); bozak nola (4)

bozak orain (4); bozak prestatzen (7); bozak salatzeko (4)

bozak ukan (7); bozak ukanen (5); bozak urriaren (5); bozak urtarrilaren (4); bozak zituzten (29); bozak zituzten igande (4); bozak zituzten igandean (10)

da bozak (14); da bozak irabazteko (4); dauden bozak (5); denen bozak (4); deputatu bozak (39); deputatu bozak iragan (5); deputatu bozak zituzten (8); deputatuen bozak (9); dira bozak (27); direla bozak (4); diren bozak (23); ditu bozak (19); dituzte bozak (15); du bozak (10)

edo bozak (4); egin ziren bozak (5); egingo dira bozak (6); egingo diren bozak (8); egingo dituzte bozak (4); egitekoak diren bozak (5); ekaineko bozak (4); epean bozak (4); ere bozak (17); ere bozak zituzten (4); eta bozak (58); eta kantonamendu bozak (4); eta legebiltzarrerako bozak (6); europako bozak (9); ezkerreko bozak (5); gaurko bozak (12); gure bozak (4); hamasek bozak (11); hamasek bozak irabazi (6); hautatzeko bozak (9); helduden urteko bozak (5); herriko bozak (63); hurrengo bozak (4); hzren bozak (7)

igandeko bozak (9); irabazi ditu bozak (9); irabazi zituen bozak (13); irakiarrek bozak (4); kantonamendu bozak (24); kantonamenduko bozak (10); khatamik bozak (4); legebiltzarrerako bozak (50); legebiltzarrerako bozak egin (4); legebiltzarrerako bozak egingo (6); legebiltzarrerako bozak irabazi (9); lehen bozak (5); lurralde bozak (11); martxoko bozak (9); palestinako legebiltzarrerako bozak (5); president bozak (17); president bozak eta (4); presidentaren hautatzeko bozak (5); presidentetzarako bozak (44); presidentetzarako bozak egin (4); presidentetzarako bozak egingo (4); presidentetzarako bozak irabazi (15); presidentetzarako bozak urriaren (4)

udal bozak (5); urtarrilean bozak (5); urteko bozak (5); zenatur bozak (6); zenaturren bozak (5); ziren bozak (11); zituen bozak (18); zituzten bozak (4); zuen bozak (5)

bere bozaren (5); bozaren emaiteko (10); bozaren emaiteko eskua (5); bozaren emaiterat (12)

bozei begira (13); bozei boikota (4); bozei dagokienez (5); bozei esker (5)

bozek ez (5); eta bozek (6); gaurko bozek (4); igandeko bozek (4); zuen bozek (4)

bozekin eta (4)

bozen aurreko (5); bozen aurretik (23); bozen bezperan (5); bozen bidez (5); bozen bigarren (42); bozen bigarren itzulia (5); bozen bigarren txanda (13); bozen bigarren txandan (10); bozen eguna (5); bozen egunean (4); bozen ehuneko (5); bozen emaitza (6); bozen emaitzak (41); bozen emaitzek (5); bozen emaitzetan (9); bozen inguruko (5); bozen kanpaina (8); bozen karietarat (6); bozen kontrako (5); bozen lehen (13); bozen ondoren (26); bozen ondorioak (4); bozen ondorioz (6); bozen ondotik (26); bozen ostean (15); bozen zati (4); bozen zenbaketa (9); bozen zilegitasuna (12)

da bozen (9); diren bozen (12); diren presidentetzarako bozen (6); du bozen (5); dute bozen (5); egingo diren bozen (5); eta bozen (13); gaurko bozen (4); herriko bozen (12); igandeko bozen (4); legebiltzarrerako bozen (8); martxoko bozen (8); martxoko bozen ondotik (5); presidentetzarako bozen (28); presidentetzarako bozen bigarren (9); zen bozen (5); zuen bozen (6); zuten bozen (6)

bozeri buruz (40); herriko bozeri (6); herriko bozeri buruz (6); lurralde bozeri (6); lurralde bozeri buruz (6); president bozeri (11); president bozeri buruz (10)

bozetako emaitzak (13); bozetako lehen (5); igandeko bozetako (5); presidentetzarako bozetako (7)

aurreko bozetan (10); aurtengo bozetan (6); azken bozetan (22); barne bozetan (6)

bozetan baino (9); bozetan berriz (5); bozetan diputatu (4); bozetan ere (5); bozetan erredakzioa (5); bozetan eta (14); bozetan ez (10); bozetan garaile (13); bozetan garaile atera (6); bozetan hautagai (12); bozetan herritarrek (4); bozetan irregulartasun (5); bozetan iruzurra (10); bozetan iruzurra egin (5); bozetan izandako (4); bozetan lehiatuko (6); bozetan lortutako (7); bozetan parte (64); bozetan parte hartu (11); bozetan parte hartuko (12); bozetan parte hartzea (10); bozetan parte hartzeari (4); bozetan parte hartzeko (13); bozetan parte hartzera (4)

da bozetan (9); deputatu bozetan (5); dira bozetan (4); diren bozetan (27); diren bozetan parte (4); diren presidentetzarako bozetan (7); du bozetan (7); dute bozetan (5); egin ziren bozetan (7); egingo diren bozetan (14); eginiko bozetan (5); egitekoak diren bozetan (7); ekaineko bozetan (4); espainiako gorteetarako bozetan (4); eta azken bozetan (5); eta bozetan (10); eta europako bozetan (4); europako bozetan (20); europako legebiltzarrerako bozetan (6); gaurko bozetan (8); gorteetarako bozetan (5); herriko bozetan (16); hurrengo bozetan (6); igandeko bozetan (20); kantonamendu bozetan (6); legebiltzarrerako bozetan (35); lehendakaritzarako bozetan (5); lurralde bozetan (4); martxoko bozetan (22); palestinako legebiltzarrerako bozetan (4); president bozetan (18); presidentetzarako bozetan (32); udal bozetan (21); urtarrileko bozetan (8); urteko bozetan (12); zen bozetan (6); ziren bozetan (9)

bozetara aurkeztea (5); bozetara aurkezteko (6); bozetara aurkezten (6); bozetara aurkeztu (13); bozetara aurkeztuko (12); bozetara berriz (4)

da bozetara (5); dira bozetara (6); europako bozetara (5); presidentetzarako bozetara (9)

bozetarako hautagai (5); europako bozetarako (4); presidentetzarako bozetarako (11)

bozetarik landa (6); ehun bozetarik (10)

bozez geroztik (4)

bozik batere (8); bozik batere eman (7); bozik eman (6); bozik eman gabe (4); bozik ez (12); bozik gabe (5)


bozaldi (ETCn 28 agerraldi; orobat botzaldi g.er.) iz bozak egiten diren aldietako bakoitza; hauteskundeak.

Herenegungo bozaldian, 33 hautagai lehiatu ziren, [...] Boniface Alexandreren lekukoa hartzeko asmoz.  Berria - Mundua   2006-02-09

Bestelako zantzu negatiboak bildu ditu Aralarrek igandeko bozaldian.  Berria - Euskal Herria   2004-06-20

Denen buru, 19 lixta zoin-gehiagoka arizanik lehen bozaldian, zazpi baziren oraino bigarrenean!  Herria   2004-04-01

Hirugarren bozaldian trenkatu da hautu hori.  Herria   2001-06-14

Bi kontrario ukanen ditu bigarren bozaldian: Leopold Darritchon Elgar-Ensemble alderdikoa (%20) eta Marguerite Tassy sozialixta (% 18).  Herria   2004-03-25

Bildu-eta biharamunean berean, laugarren bozaldian, hautua egin dute eta Josep Ratzinger alemana dugu orai Aita Saindu.  Herria   2005-04-28

Mahmud Ahmadinejad hautagai ultrakontserbadoreak alde handiz irabazi zuen herenegun Irango Errepublika Islamiarreko presidentetzarako bigarren bozaldian. Gure departamenduan ere aurten da bozaldia.  Berria - Harian   2005-06-26

Gisa hortan, erreferenduma gisako bozaldia maiatzean egiten ahal litake, ekainean egiteko utzi gabe.  Herria   2005-02-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bigarren bozaldian (8); bozaldi bat (3); hirugarren bozaldian (3); lehen bozaldian (16); lehen bozaldian berean (9)


bozaltxagailu iz bozgorailua.

Zortzi kilometro oinez, otoitz eta kantu giroan, bereziki Jon Enbeitaren bertsuak entzunez eta gozatuz, ibilaldi guzian zehar ezarriak ziren 165 bozaltxagailuen bidez.  Herria   2005-03-24

Sinbolikoki, "Marseillaise" himnoa zabaldu dute bozaltxagailuen bidez, eta ber-denboran ozenki xixtukatu Frantziako himno hori.  Herria   2003-03-06


bozatar izond/iz Baztango Bozatekoa, Bozateri dagokiona; Bozateko biztanlea.***

bozatu1, boza(tu), bozatzen du ad estali, tapatu.

Ahoa bozatu zioten, bere izena oihukatzeri utz ziezaion.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 37. orr.

Berriro bozatu zion ahoa.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 163. orr.

Deserrealitatean direla hazten, ahazten dituela bideko lokatzak eta, edozein kritika bide bozatuz, hala dutela lasaitasun amniotikoa eman eta zabaltzen.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 48. orr.

Hemen, alabaina, filosofia bat izatera iristen ez den filo-sofia hori, ideologia bete-betea da, adierarik txarrenean, errealitatearen egia sinplea bozatzen duena.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 116. orr.

Testuek, berak nahi lukeen askalekurako adina eman, ez dute ematen, eta berak badaki hori, bozatzen badu ere.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 209. orr.


bozatu2, boza(tu), bozatzen du ad bozkatu.

Hausteskundea baino maiteago dut bozatzea, bozaren adiaraztea... mintzatzea...  Herria   2001-03-22


bozemaile (ETCn 472 agerraldi; orobat eta boz-emaile ETCn 302 agerraldi; botzemaile g.er. eta bozemale g.er.) izond/iz hauteslea, boto-emailea.

Ixiltasunean eta gakoz ezarriak baitira 115 kardinale bozemaileak, Ratzinger alemanaren ardurapean, ez guri galda noren gainerat eginen duen haizeak.  Herria   2005-04-21

Conseil Supérieur de l'Audiovisuel delakoak hala erabaki du bederatzi bozemailetarik bostek haren alde bozkatuz lehen itzulian.  Herria   2005-07-14

Bozemaileak: 6.626. Baliagarriak: 6.425.  Berria - Euskal Herria   2004-03-19

150 miliun bozemaile dira hor hauteskundeetara deitu direnak eta nahaskeria haundirik gabe pasatu dira bozak.  Herria   2004-09-30

Ehuneko 50 bozemaile behar zen izan hauteskundeetan, gutienetik.  Herria   2004-03-18

11 bozemailek auzitan emana zuten Hazparneko herria bozemaile zerrendetarik kenduak izan zirelakotz.  Herria   2003-02-13

Hots, boz-emaileen mezua entzun duela.  Herria   2004-04-08


bozemale ik bozemaile.

bozeramaile (ETCn 23.403 agerraldi; orobat bozeramale ETCn 487 agerraldi, eta bozeremaile ETCn 2 agerraldi) eta iz talde edo batzar baten izenean hitz egiteko aginpidea duen pertsona.

Neuk hedatu dut zerua eta oinarritu lurra, eta Sioni esaten diot: Zu nire herria! Neure mezuaren bozeramaile egin zaitut, eta neure eskupean babestu.  Elizen arteko biblia   Is 51,16

Talde horren izenean bozeramaile gisa aurkezten naiz.  Herria   2004-03-11

Natoko bozeramaile izan zen Jamie Shea ingelesak ez zekien zer zen kuartel bat.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 12. orr.

EHNEko bozeramailearen ahots ezaguna entzun duenean gelditu du diala.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 150. orr.

Estrasburgoko epaiak ez zuela Itoitzen deus aldatuko erran zuen garaiko gobernuko bozeramaile Nuria Iturriagagoitiak.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 23. orr.

EAJko bozeramaile Leire Corralesek selekzioek beren federazioak eta ez estatuak ordezkatzen dituztela aipatu zuen.  Berria - Kirola   2004-10-16

Hilkiasen seme Eliakim jauregizaina, Xebna idazkaria eta Asafen seme Joah, erregearen bozeramailea, atera ziren haiengana.  Elizen arteko biblia   Jr 29,3

AVT umiliaturik sentitzen da, haien hitz batzuk direla eta; hala dio elkartearen bozeramaileak, Daniel Porterok.  Berria - Kultura   2004-01-24

Buruan tiro eman eta kalean bota zuten, eta gero, haren berri ematerakoan, hiltzailearen taldeko bozeramaileek bi lerrotan erabaki zuten krimen haren arrazoia.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 27. orr.

Laster, Luis eta Jordi bozeramaile izendatzearekin batera, denon izenean agentziara fax bat igortzea erabaki dugu.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 55. orr.

Bozeramaile gehienek, bederatzitik bostek, estreinaldia izan zuten.  Berria - Harian   2005-06-23

Fiskalizazio txostena IU/EB talde parlamentarioak eskatu zuen, Mahaiaren eta Bozeramaileen Batzordearen bitartez, eta Juan Ramon Corpas Kultura eta Turismo kontseilariaren agerraldiaren ondoren.  Berria - Kultura   2004-12-28

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Gorka Espiau, Elkarri-ko bozeramaile ohia, joan den irailean joan zen Washingtonera, USIPen urtebetez ikerketa lana egitera.  Berria - Harian   2006-04-29

Horrela, Lurraldea taldearen bozeramaile nagusiak -Jonan Fernandez eta Bittor Aierdi- Elkarri-ko eledun bihurtuko ziren.  Berria - Harian   2005-12-08

Bozeramaile jeltzaleak, berriz, «eszenifikazio hutsa» egitea leporatu zion Permachi.  Berria - Harian   2005-02-18

Harrigarritzat jo zuen bozeramaile sozialistak, «Lege Nagusiaren defendatzaile sutsua» den norbaitek halako adierazpenak egitea.  Berria - Mundua   2006-01-25

Bozeramaile militarrak esan zuen Al Sadren zaurituta izateaz ez zekiela ezer.  Berria - Mundua   2004-08-14

Blairren bozeramaile ofizialak.  Berria - Mundua   2004-09-18

Savater eta Setien biak Euskal Herriko kultura berri horren ordezkari peto-petoak dira, biak uhin horren bozeramaile fidelak izan zitezkeen.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 102. orr.

Talde Mistoak bozeramaile bakarra izateko eskubidea baitu.  Berria - Harian   2005-06-08

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Jose Bovek Confederation Paysanneko bozeramaile kargua utzi du.  Berria - Ekonomia   2004-04-09

Nafarroako Parlamentua ere parte izango da auzian, atzo bozeramaile batzordeak hala erabaki eta gero.  Berria - Ekonomia   2004-05-18

Gure artean bozkatu, eta Karmelori egokitu zaio bozeramaile lana.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 214. orr.

Bozeramaile lanetan aritzeko pertsona aproposagorik ezin zuten topatu.  Berria - Kirola   2004-03-18

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

adierazi zuen bozeramaile (4); alderdiko bozeramaile (10); armadako bozeramaile (10); armadako bozeramaile batek (4); askatasuneko bozeramaile (5); atzerri ministerioaren bozeramaile (5); atzerri ministerioko bozeramaile (8); batasuneko bozeramaile (14); batasuneko bozeramaile arnaldo (7); batzordeko bozeramaile (10); bere bozeramaile (7); blairren bozeramaile (4); bngko bozeramaile (4)

a (6); bozeramaile ahmed al (4); bozeramaile alberto (16); bozeramaile alberto catalanek (9); bozeramaile alfredo perez (16); bozeramaile alvaro (5); bozeramaile antonio (4); bozeramaile anxo (6); bozeramaile arnaldo otegik (10); bozeramaile batek (45); bozeramaile batek esan (4); bozeramaile baten (5); bozeramaile begoñ bozeramaile berria (4); bozeramaile carlos (6); bozeramaile den (4); bozeramaile eduardo (18); bozeramaile eduardo zaplanak (13); bozeramaile emilio urretak (4); bozeramaile enrique lopezek (5); bozeramaile ere (4); bozeramaile eta (28); bozeramaile eta kultura (7); bozeramaile fred (4); bozeramaile gisa (13); bozeramaile hamid reza (5); bozeramaile iñ bozeramaile izan (11); bozeramaile izan zen (4); bozeramaile jaime mayor (5); bozeramaile jean (5); bozeramaile joan (10); bozeramaile joan ridaok (4); bozeramaile jose (10); bozeramaile jose antonio (5); bozeramaile joseba (9); bozeramaile josu (9); bozeramaile josu erkorekak (6); bozeramaile juan (7); bozeramaile kargua (8); bozeramaile koldo (4); bozeramaile lana (7); bozeramaile lanak (7); bozeramaile lanetan (10); bozeramaile leopoldo barredak (17); bozeramaile maria (5); bozeramaile mark (4); bozeramaile miguel (6); bozeramaile mikel (23); bozeramaile mikel aranak (15); bozeramaile mikel aranaren (4); bozeramaile miren (35); bozeramaile miren azkaratek (30); bozeramaile nabil (4); bozeramaile nekane (5); bozeramaile onintza lasak (5); bozeramaile pedro (4); bozeramaile rafa (8); bozeramaile rafa larreinak (6); bozeramaile richard boucherrek (5); bozeramaile rodolfo aresek (10); bozeramaile scott mcclellanek (9); igo (4)

buruzagi xiitaren bozeramaile (5); ccooko bozeramaile (5); duen bozeramaile (21); duen bozeramaile joan (4); eaeko ppko bozeramaile (6); eajko bozeramaile (14); eajren bozeramaile (7); eajren bozeramaile josu (4); eako bozeramaile (21); eako bozeramaile onintza (5); eako bozeramaile rafa (5); earen bozeramaile (4); eb iuko bozeramaile (4); ebbko bozeramaile (8); eeko bozeramaile (21); eeko bozeramaile rodolfo (4); elkarteko bozeramaile (12); erakundeko bozeramaile (11); espainiako gobernuko bozeramaile (4); etxe zuriko bozeramaile (12); eusko jaurlaritzako bozeramaile (34); eusko jaurlaritzaren bozeramaile (6); gobernuaren bozeramaile (4); gobernuko bozeramaile (33); gobernuko bozeramaile alberto (11); gobernuko bozeramaile eduardo (4); gorriko bozeramaile (4); hamaseko bozeramaile (5); horretako bozeramaile (5); iuko bozeramaile (4); jaurlaritzako bozeramaile (43); jaurlaritzako bozeramaile eta (8); jaurlaritzako bozeramaile miren (27); jaurlaritzaren bozeramaile (10); jaurlaritzaren bozeramaile miren (7); kongresuan duen bozeramaile (5); legebiltzar taldeko bozeramaile (6); legebiltzarreko bozeramaile (8); lehendakaritzako bozeramaile (4); lehendakaritzako bozeramaile mikel (4); ministerioaren bozeramaile (6); ministerioko bozeramaile (17); ministerioko bozeramaile batek (4); ministroaren bozeramaile (4); nafarroako gobernuko bozeramaile (13); nbeko bozeramaile (6); poliziaren bozeramaile (4); ppko bozeramaile (37); ppko bozeramaile eduardo (7); ppko bozeramaile leopoldo (13); ppren bozeramaile (7); pse eeko bozeramaile (21); psoeko bozeramaile (11); psoeko bozeramaile alfredo (7); psoeren bozeramaile (7); psoeren bozeramaile alfredo (4); sako bozeramaile (4); sindikatuko bozeramaile (5); taldearen bozeramaile (6); taldeko bozeramaile (17); xiitaren bozeramaile (6); zuen bozeramaile (10); zuriko bozeramaile (12); zuriko bozeramaile scott (10); zuzendaritzako bozeramaile (4)

abertzaleen batasuneko bozeramailea (7); askatasuneko bozeramailea (4); batasuneko bozeramailea (34)

bozeramailea atxilotu (5); bozeramailea da (22); bozeramailea ere (7); bozeramailea eta (17); bozeramailea izan (8); bozeramailea izan zen (4); bozeramailea izango (4)

eajren bozeramailea (4); ebbko bozeramailea (5); elkarteko bozeramailea (6); erakundeko bozeramailea (4); eta bozeramailea (7); eusko jaurlaritzako bozeramailea (7); eztabaidaguneko bozeramailea (5); gobernuko bozeramailea (7); jaurlaritzako bozeramailea (8); kongresuko bozeramailea (8); kongresuko ppren bozeramailea (4); otegi batasuneko bozeramailea (11); ppko bozeramailea (5); ppren bozeramailea (4); psoeren bozeramailea (4); ren bozeramailea (4); taldeko bozeramailea (5)

abertzaleak taldeko bozeramaileak (5); abko bozeramaileak (12); aldundiko bozeramaileak (4); aralarreko bozeramaileak (7); armadako bozeramaileak (4); askatasuneko bozeramaileak (9); atzerri ministerioko bozeramaileak (6); azkarate jaurlaritzako bozeramaileak (5); batasuneko bozeramaileak (69); batasuneko bozeramaileak atzo (7); batzordeko bozeramaileak (6); berdeetako presidentetzarako bozeramaileak (4); bizilagunen plataformako bozeramaileak (4)

bozeramaileak adierazi (22); bozeramaileak adierazi zuen (8); bozeramaileak adierazi zuenez (9); bozeramaileak atzo (45); bozeramaileak atzo adierazi (13); bozeramaileak atzo esan (4); bozeramaileak azaldu (7); bozeramaileak azpimarratu (9); bozeramaileak azpimarratu zuen (4); bozeramaileak berriari (5); bozeramaileak egin (5); bozeramaileak eman zuen (5); bozeramaileak ere (16); bozeramaileak esan (25); bozeramaileak esan zuen (11); bozeramaileak esan zuenez (10); bozeramaileak espainiako (4); bozeramaileak eta (15); bozeramaileak ez (7); bozeramaileak jakinarazi (6); bozeramaileak jakinarazi zuenez (4); bozeramaileak ohartarazi (4)

du batasuneko bozeramaileak (4); duen bozeramaileak (19); eaeko ppko bozeramaileak (4); eajko bozeramaileak (19); eajren bozeramaileak (10); eajren ebbko bozeramaileak (10); eako bozeramaileak (5); ebbko bozeramaileak (15); eeko bozeramaileak (13); egibar eajko bozeramaileak (6); eko bozeramaileak (8); elkarri ko bozeramaileak (9); elkartearen bozeramaileak (7); elkarteko bozeramaileak (7); erakundeko bozeramaileak (8); ercko bozeramaileak (4); espainiako gobernuko bozeramaileak (6); etxerat eko bozeramaileak (6); eusko jaurlaritzako bozeramaileak (36); gobernu bozeramaileak (8); gobernuaren bozeramaileak (4); gobernuko bozeramaileak (29); hamaseko bozeramaileak (5); jaurlaritzako bozeramaileak (60); jaurlaritzako bozeramaileak atzo (4); jaurlaritzaren bozeramaileak (8); komisarioaren bozeramaileak (4); kongresuan duen bozeramaileak (4); kongresuko bozeramaileak (6); larralde batasuneko bozeramaileak (7); legebiltzarrean duen bozeramaileak (6); legebiltzarreko bozeramaileak (6); lehendakaritzako bozeramaileak (5); marie abko bozeramaileak (5); marie bozeramaileak (4); ministerioko bozeramaileak (9); miren azkarate bozeramaileak (13); nafarroako gobernuko bozeramaileak (9); otegi batasuneko bozeramaileak (27); otegi sako bozeramaileak (4); plataformako bozeramaileak (6); poliziaren bozeramaileak (5); ppko bozeramaileak (15); presidentetzarako bozeramaileak (4); pse eeko bozeramaileak (13); ren bozeramaileak (4); sainte marie bozeramaileak (4); sako bozeramaileak (13); segiko bozeramaileak (6); taldeko bozeramaileak (24); taldeko bozeramaileak atzo (6); zuen batasuneko bozeramaileak (11); zuen bozeramaileak (19); zuzendaritzako bozeramaileak (4)

kongresuan duen bozeramailearekin (4)

batasuneko bozeramailearen (18); bozeramailearen ahotik (5); bozeramailearen arabera (21); bozeramailearen esanetan (27); bozeramailearen hitzetan (13); bozeramailearen iritziz (13); bozeramailearen irudiko (4); bozeramailearen ustetan (4); bozeramailearen ustez (21); duen bozeramailearen (5); eajko bozeramailearen (5); eusko jaurlaritzako bozeramailearen (4); gobernuko bozeramailearen (8); jaurlaritzako bozeramailearen (9); miren azkarate bozeramailearen (6); otegi batasuneko bozeramailearen (9)


bozeramaileorde iz bozeramailearen ordekoa edo laguntzailea.

Elena Valenciano PSOEren bozeramaileordeak Europako Legebiltzarrean atzo jakinarazi zuenez, Diezek batzorde horretan PPren jarrera defendatzen zuen, eta ez PSOErena.  Berria - Euskal Herria   2006-03-19

Ildo berean mintzatu zen Espainiako Kongresuan PPren bozeramaileorde Maria Salom ere.  Berria - Euskal Herria   2006-01-06

Laukoteak aurrera egin dezan lagungarria izan daitekeela esan zuen diplomaziaren bozeramaileorde Denis Simonneauk Nazio Batuen Erakundeak, Europako Batasunak, Ameriketako Estatu Batuek eta Errusiak osatzen dute laukotea.  Berria - Mundua   2006-02-11


bozeramailetza iz bozeramailearen kargua edo jarduera.

PSNko talde parlamentarioko bozeramailetza utzi du Lizarbek.  Berria - Euskal Herria   2004-09-04

Aurreko legegintzaldian, Enriqueta Benito, PPko taldea utzi eta Talde Mistoan sartu zenean, ados jarri zen EB-Berdeak taldearekin bozeramailetza tartekatzeko.  Berria - Harian   2005-06-08

Uribarrik ukatu egin izan du Udala uztea hitzeman zuela, eta zinegotzi karguari eutsi dio, nahiz eta alderdiak Udalean zituen ardurak kendu zizkion, hala nola bozeramailetza.  Berria - Euskal Herria   2004-12-30


bozeramale ik bozeramaile.

bozeremaile ik bozeramaile.

bozeto iz zirrimarra, zirriborroa.

Stephenek ez zuen inolako zirriborro edo bozetorik egin, paperaren ertz batetik ekin zion marrazteari [...] eta bere martxan jarraitu zuen alde batetik bestera, bere barneko irudi temati bat edo ikuspen bat transkribatzen ari balitz bezala.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 203. orr.

Michelangelok emandako bozetoetan oinarritu zen hainbat lan sortzeko.  Berria - Kultura   2004-11-16

Hil ondoren, eskulturen bozeto ziren hainbat marrazki eta collage topatu genituen.  Berria - Kultura   2004-10-02

Ideia bat dudanean, buztinezko bozetoa egiten dut, eta neurriak eta gainerakoak zehaztu ondoren, erabiliko dudan materiala lantzeari ekiten diot.  Berria - Kultura   2006-04-07

-Lehenik, kartel bozetoa eta argazkiak David-i emanen dizkiot erabateko kartela marraz dezan.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 68. orr.


bozgoragailu ik bozgorailu.

bozgorailu (ETCn 2.449 agerraldi; orobat bozgoragailu ETCn 93 agerraldi) 1 iz seinale elektrikoen energia, soinu uhin bihurtzen dituen tresna; hotsak ozenago entzuteko erabiltzen den tresna.

11:00etan, jarraitzaile bat leloak oihukatzen hasi zen, bozgorailu baten laguntzaz.  Berria - Mundua   2004-11-13

Horregatik ipini behar omen dizkigute bozgorailuak, ahots apala dutenei bezala.  Berria - Kultura   2004-11-06

Bozgorailuak, Sonido ekipo berriak, mikroak eta abar.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 64. orr.

Al-Husainiren meskitaren eta Gurija kalearen arteko kale kantoi guztietan bozgorailuak ezarri zituzten.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 193. orr.

Bazen bozgorailu bat paretari tinko itsatsia, sabaitik hurbil.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 47. orr.

Bozgorailuaren distortsioak haizearen ehuna tarratatu zuen, gure belarriak negarrez ipini.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 128. orr.

Bozgorailuak hots egin zigun berriro, kartzelako patioan geundela.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 70. orr.

Bozgorailuek, ingeles ulergaitzez eta soinu lodi eta erlastuen artean, oharrak botatzen zituzten.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 12. orr.

Isilik geundela, bozgorailuek oka egin zuten: [...].  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 140. orr.

Txalo grabatuak ipini zituzten bozgorailuetan.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 158. orr.

Gauza arrunta zait jadanik gauez bozgorailuaren deiek itzartzea: "Krematorium ausmachen!".  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 230. orr.

Orduan, berriro, betiko bozgorailuaren erausia: Your attention please, your attention please.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 46. orr.

Iskanbila galanta bazterretan, eta gainera bozgorailuen burrunba, nire izena etengabe errepikatzen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 20. orr.

Amak ez zuen zirkinik ere egin nire izena, eta baita berea ere, bozgorailutik entzutean.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 166. orr.

Bere izena bozgorailutik iragarri dute bitartean.  Berria - Kultura   2004-12-08

Bozgorailuak hots egin zigun berriro, kartzelako patioan geundela.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 70. orr.

Bozgorailutik ziharduten bakoitzean, ni erne, hori bai.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 17. orr.

Hitlerren ahots bipilak adoretu egin gaitu Goetheplatzen jarri dituzten bozgorailuetatik: [...].  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 9. orr.

-Bozgorailuetatik nire hegaldia prest zegoela iragarri dutenean izutu egin naiz.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 24. orr.

Ezagutzen dut bozgorailuen kalaka hori.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 14. orr.

2 (izenlagunekin)

Gaurko egoeraren aurrean, herriko plaza hutsetan bozgorailu indartsuetatik haien presentzia alferrik nabarmentzen saiatzen diren trikitilarien aldean urrezkoak dira Gelatxoren oroimenak.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 53. orr.

Grabagailu bat eta bi bozgorailu astun baina indartsu garraiatzen zuten hiru zamariak erakutsiz han bildutakoei.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 14. orr.

Harik eta bozgorailu madarikatuak, hormetako goroldioa bera larrituz, bizitza arrasto hari amaiera ematen dion arte, etengabeko heriotza gogora ekarriz, etengabeko heriotza gure egunetara, gure istantetara ekarriz.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 155. orr.

· Ateaz gaindi eskumatara kutxa marroia atzeman nuen halaber, bozgorailu moduko bat.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 208. orr.

3 irud/hed

Miamiko bozgorailua.  Berria - Mundua   2004-05-16

Kooperatibak ezin dira gune itxiak izan, asmo handiko balioen bozgorailu baizik.  Berria - Ekonomia   2004-07-04

Kazetariok ere gogoetatu behar izanen dugu, ea disko marratu horren bozgorailu leial eta pasibo izaten jarraituz ez ote dugun inertzia elikatzen. Ekitaldiari amaiera emateko, Mariano Ferrer kazetariak hartu zuen hitza, bertaratutako guztiei «bozgorailu lana egiteko konpromisoa hartu izana» eskertzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-06-12

Euskararen esparruaren txikitasunak bozgorailuak jartzen dizkio honi guztiari.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 250. orr.

IAk hauteskunde hauetan ikasleen eskubideen «bozgorailu» izan nahi du.  Berria - Euskal Herria   2004-12-01

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bozgorailu eta (3); bozgorailu izan (3); bozgorailu lana (3); bozgorailuak behar (3); bozgorailuen bidez (4); bozgorailuetako mezuak (4); bozgorailuetatik musika (3); ere bozgorailutik (3); zuten bozgorailuetatik (3); zuten bozgorailutik (4)


bozgoratu izond ahots gora esana dena.

"Hori da hori maitasuna!", oihukatzen zuten arrandegietan etxekoandre eta jubilatuek, zapo eta bixiguen aho irekietatik soilik irten zitekeela zirudien harridura bozgoratu batez.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 70. orr.


bozgune (ETCn 95 agerraldi; orobat boz gune) iz ipar botoa emateko gunea.

Bozgune hortako deputatu izan zen luzaz eta luzaz Chaban-Delmas zena.  Herria   2004-11-11

Oraiko bozka-legearen itzal handiena, Frantzia guzia bozgune bakar ekarria dela, hautagai zerrenda luze batzuen artean hautatu behar, hautagai horietarik gehienak orobat ez batere ezagutuak beren eskualdetik kanpo.  Herria   2003-01-14

Gaurko egunean, erran ditake kantonamenduak ez direla gehiago bozgune batzu baizik, eta bakarrik kontseilu jeneraleko bozentzat.  Herria   2003-11-20

Frantzia hego-mendealeko bozgunean, Frantziako beste zazpietan bezala, hamar bat zerrenda segurik izanen da.  Herria   2004-05-13

Gure bozgunean, Frantzia hego-mendealekoan, 10 alki dira hartzeko.  Herria   2004-06-10


bozguneka adlag bozguneen arabera.

Gure departameduan, balitazke hain segur lau deputatu bozguneka hautatuak, lau bozgune beraz seien partez.  Herria   2005-08-04

Hunenbeste deputatu balitazke bozguneka hautetsiak, orai arte bezala, eta hunenbeste alki banatuak boz-arau lurraldeka, hein bat hedadura duten alderdi guzien mintzoa entzuna izaiteko legebiltzarrean.  Herria   2005-08-04


bozian adlag ipar **.

Eta hor bagoatzi bozian berriz Trelew alderat, hantik airekoa hartzeko Kalafate herrirat.  Herria   2005-08-04

Trelew-tik berriz bozian juan gira "Peninsula-Valdez"-eko ugartera.  Herria   2005-07-28

Egun urtarrilaren 22a, Hotelean askari ttipi bat eginik bozian abiatzen gira delako Perito-Moreno hormatea ikustera.  Herria   2005-08-11


bozina 1 iz autoetako turuta.

Automobileko tutua -bozina- da komunikazio-tresna zabar horietako bat.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 73. orr.

Bat-batean auto baten bozina entzun zen bizi-bizi jotzen lorategiaz bestalde.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 77. orr.

Herbert beso-keinuka: Stop!, nik stop egin, bozina jo, eta Herbertek berriro beso-keinuak: Aurrera!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 255. orr.

Gure ondotik pasatzen dira, frenatuz, bozinak joaz, oihuka.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 45. orr.

Atzeko autoak bozina jotzen ari ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 302. orr.

Baina beste erremediorik ez, gure bozina eta txistu-jotze aski maiz errepikatuek inolako erantzunik ez baitzuten jasotzen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 79. orr.

Kanpoan bozinaren gainean bermatzen da norbait, isildu, eta bozinan bermatzen da berriz.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 36. orr.

Etengabeko zirkulazioaren burrunba, bozinen hots lotsagabea eta jendearen zarata entzun dituzue.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 269. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Autoetan, ilarak osatuaz, bandera espainolak airean, bozina adarrei sua atera beharrean.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 138. orr.

Besterik ere ezin espero sai sarraskijale batzuengandik, itsusiak ere badira, eta beti saldoka topatzen dituzu, uxatzen ere nahiko lan lanean ari baldin badira, alferrik dituzu orduan zure bozina-jotzeak oro.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 72. orr.

Izorratzea dute bozina-jotzaile horiek.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 36. orr.

Leiho hauetatik itsasoaren dirdira sartzen zen, txorien kantua eta, noizbehinka, beheko kaletik pasatzen ziren autoen bozina soinua.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 7. orr.

Han dena zen kanpai-hotsa, brontzezko dirdira, kristalezko isla, bozina-hots, motore-urruma...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 411. orr.

Horma garaiek eta hiriaren erdialdeko eraikinek indarge dir-dir egiten zuten arrosa koloreko goiz hartan eta txokolatezko ganduan zehar bozina-hotsak entzuten ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 346. orr.

Etxeraino iristen ziren kantu eta bozina zaratek, ederki erakutsi zidaten neu nintzela eskizofreniko bakarra.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 46. orr.

Ezin dute ireki lorategiko atea, eta horregatik ari dira bozina joka.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 78. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bat-batean auto-bozina batek agurtu gaitu.  Berria - Kultura   2004-09-19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bozina jo (9); bozina jo zuen (4); bozina jotzen (6); bozina jotzen ari (3); eta bozina (3).


bozinaka adlag bozina joka.

Autoek bozinaka ekin zioten, ahakar egin zion gizon batek espaloitik, udaltzain bat zetorren auzotik.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 42. orr.


bozinakada iz bozina-jotzea.

Itsasontziak portura itzultzean, ze arrantza izan zuten, hainbeste bozinakada jotzen omen zuten.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 89. orr.

Mugimendu ero samarra izan zen, aitortu beharra dut, eta ia igurtzian pasa zitzaidan auto batek egundoko bozinakada jo zidan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 28. orr.


bozinazo iz bozinakada.

Sexu kontaktu bat dagoen bakoitzean, horrek hots ozen eta berezia sorraraziko du, kontaktu bakoitzak bere hots zehatz eta partikularra: txanpon makinen zaraten modukoak, txintxarriak, joareak, kanpaiak, turutak, bozinazoak eta antzekoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 101. orr.


bozio iz tirodes guruinaren handitzea, lepoaren aurrealdean handitu bat eragiten duena.

OMEk gernu azterketak egin ditu han-hemen, eta bozioa dutenen kopurua ere aztertu du.  Berria - Gaiak   2004-12-23

Aequiculasen, Italian, eta Alpeetan meduloen herrian, badago ur-mota bat, ur hori edaten duenari bozioa sortzen diona.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3850. orr.

Badakizu, bozio eta kretinismoa, endemikoa.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 45. orr.


bozka 1 iz bozketa, botoa ematea.

Iragan urteko lan bildumen eta konduen aurkezpena, eztabaida eta bozka. herria¬

Joanesek abertzaleen izenean, bozka emaitza politak erdiesten zituen eta ondorioek % 10aren heina ez sekula pasatuagatik ez zen beldurtzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 196. orr.

Zenbait sindikatuetako ordezkariek babesa eskaini nahi zioten autodeterminazioaren aldeko bozkari ekitaldi horretan, baina Espainiako Gobernuko ordezkaritzak ekitaldia egiteko baimenik ez zutela esan zien.  Berria - Euskal Herria   2004-03-05

Bozkarik ez da gertatu legeak ez baitu hortara behartzen.  Herria   2003-04-03

Militarrek boterea hartzen dutelarik beti bortxaz hartzen dute, kanporatuz bozkaz arribatua den jendea.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 220. orr.

Hautetsiek horiek aditu ondoan behar zuten alde edo kontra agertu segeretuzko bozkaren bidez.  Herria   2003-11-20

Bozken emaitzak.  Herria   2001-03-22

Aurrekontuaren bozka arrunta litzateke baina aurten, lehen aldiz, mugatua eta gaindiezina da aurrekontua.  Berria - Euskal Herria   2004-10-29

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bozka eguna Ipar Euskal Herrian.  Berria - Euskal Herria   2004-03-21

Itzalak itzaltei, balio ote du beraz bozka-legea Frantziak orai kanbiatzea, bestaldiko beharko badu gero berriz kanbiatu?  Herria   2003-01-14

Zenbat bozka-orri inprimitu dituzue?  Berria - Euskal Herria   2004-06-08

Euskal Herria ez baitzen Korsika, norbait behar zen paper egokien bozka-kaxetan sakatzeko, ez?  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 196. orr.

Propaganda batzordeari behar den epean jakinaraziz gero, batzorde horrek udal eta bozka-bulego jakin batzuetan baizik ez lituzke ezarriko orriak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-24

Olorueko bozka eremüan, zoiñi lotürik den Xiberoa.  Herria   2002-12-19

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Joan den astekotzat aipatzen ginauzkitzuen lehendakari bozken inguruko kalapitak.  Herria   2003-01-09

4 botoa.

Boto emateko orduan -Euskal Autonomia Erkidegoan, bederen-, bozka abertzalea da nagusi.1999ko apirilaren 25ean bozken %90a lortu zuen.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 35. orr.

Bozken arabera, ez zegozkien zinegotziak dimisioa aurkeztu eta herri plataformen ordezkariak izendatzea da konponbidea.  Berria - Euskal Herria   2004-07-17

Bozka hori esperantza bozka bat da, Baionako ezker osoarentzat.  Berria - Euskal Herria   2004-03-25

Lehen itzulian UDF eta UMPk lortu boz kopurua baturik ere, ez lukete lortuko PS-Berdeak zerrendak eta PCFek zerrendak lortu bozka kopururik.  Berria - Euskal Herria   2004-03-28

Oro har, eskuineko gobernuaren kontrako zigor bozka bat izan da.  Berria - Euskal Herria   2004-03-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldeko bozka (7); aldeko bozka eskatu (3); bozka abertzalea (3); bozka bat (4); bozka bidez (6); bozka egunean (3); bozka eman (5); bozka emateko (5); bozka eskatu (3); bozka lege (9); bozka lege hori (3); bozka legea (16); bozka legea kanbiatzekotan (3); bozka legearen (3); bozka ondo (3); bozka orri (3); bozka orriak (6); eta bozka (11); eztabaida eta bozka (8)

bozkak iragan (3); herriko bozkak (3)


bozkadun iz botoduna.

Haatik Zizeronek, bozkadun zenbait bere alde jarri Ponpeiaren bitartez, eta atzera herriratzeko deia egitea erdietsi zuen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 60. orr.


bozkagai izond bozkatua izateko gaia.

Bilkura berean, Herri Berri taldeak euskararen aldeko dei bat nahiko zuen sustatu, gobernuari hel arazteko, bozkagai izanen zena edo segidan edo ondoko biltzarrean.  Herria   2005-03-03


bozkaketa (ETCn 38 agerraldi) iz bozkatzea.

Bozkatzeko adina duten 120.000 herritarretatik soilik 5.637k ahal izango dute hiri santuan bozkaketa gauzatu.  Berria - Harian   2005-01-09

Konstituzioan zehazteke dago oraindik, bozkaketa garaian gehiengo kualifikatuarekin nola jokatu.  Berria - Mundua   2004-06-08

Chavez kargugabetu ahal izateko bozkaketa heldu den abuztuaren 8an egingo litzateke.  Berria - Mundua   2004-06-01

Lien Chanek salatu zuen bozkaketan 1.000 irregulartasun baino gehiago izan zirela. bart iluntzean Israelgo Haaretz egunkariaren webguneak adierazi zuenez, litekeena zen ebazpenaren bozkaketa gaurko atzeratzea, arabiarrak zailtasunak izaten ari direlako Europako batasunaren sostengua lortzeko.  Berria - Mundua   2004-03-28


bozkaldi (ETCn 221 agerraldi) iz bozak egiten diren aldietako bakoitza; hauteskundeak. ik bozaldi.

Bi bozkaldi izanen dira egun berean: kantonamendukoak, 7 hautagaiekin, eta herrikoak.  Herria   2001-03-08

Igandeko bozkaldiaren emaitzak gure herrian: zerrendetan 570, bozkazale 356, bai 189, ez 152, xuri edo ez bali 15.  Herria   2005-06-02

Huna lurraldetako bozkaldiko lehen itzuliaren emaitzak gure herrian.  Herria   2004-03-25

Bozkaldia eskua altxatuz egin-arazi du auzapezak.  Herria   2004-11-04

Hautagai bakoitzaren ordezkariek hautesle zerrendak KD-Rom batean eskuratu dituzte eta egun bakoitzeko bozkaldiaren bukaeran euren zigilua jarri dute hautes-ontzien gainean.  Berria - Mundua   2004-04-08

Azpimarratzekoa da 125 bozkalekutan soilik zeudela begistatzaile hauek, hautestontziak guztira 40.000tik gora gunetan jarrita zeudelarik. UMP alderdiko 180 lagunek parte hartu dute joanden aste buruan beren alderdi berriaren ordezkarien bozkaldian.  Berria - Mundua   2004-04-15

Hautagai kopuru handi honekin aukera gutxi dago lehendakaria lehen txandatik hautatua izan dadin eta bigarren bozkaldi bat egingo dute martxoaren 19an.  Berria - Mundua   2006-02-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta bozkaldi berri (3)


bozkaleku iz hauteslekua.

Orotara 1.000 bozkaleku baino gehiago izango dira, 17.000 begirale palestinarren eta nazioarteko 800 ingururen begiradapean.  Berria - Harian   2005-01-09

OSCEk, esaterako, ikuskatzaileak izan zituen Aljeria osoko 125 bozkalekutan.  Berria - Mundua   2004-04-11

Bozkalekuak hamar orduz egongo dira zabalik, goizeko zazpietatik aurrera.  Berria - Harian   2005-10-15

Jendea ez zen trumilka agertu bozkalekuetara.  Berria - Harian   2005-04-18

Izenpetzean, izenaz aparte bozkalekua ere ezarri behar izanen da.  Berria - Euskal Herria   2006-03-07

Hautesle afroamerikarrak bozkalekuetara kopuru handietan joatea espero da berriro ere.  Berria - Mundua   2004-10-24

NBEren misioak adierazi du hauteskunde egunean gutxienez bederatzi bozkalekutako hautestontziak lapurtuak izan zirela.  Berria - Mundua   2006-02-16

Bozak trabatzeko eta hautesleak beldurrarazteko asmoarekin, berriz, bozkalekuen aurkako erasoak areagotu ditu azken egunotan erresistentziak.  Berria - Harian   2005-01-29

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bozkaleku batean (5); bozkalekuak itxi (4); zituzten bozkalekuak (3)


bozkalentzia iz ipar bozkarioa, poz handia.

Espos egunean, Madrilen, mundu batek eta Espainia guziak ere bere heinean, parte hartu dute bozkalentzia haundi horretan.  Herria   2004-05-27

Bozen desbaliotze hori jakin orduko, izigarriko bozkalentzia erakutsi dute karriketan eta plazetan eta beldur ederrik eman ere Errusiari, hau ahalgeturik gelditzen baitzen europearren eta herri libroen aitzinean.  Herria   2004-12-09


bozkarazi, bozkaraz, bozkarazten du ad bozkatzera behartu.

Auzapezak gauzak osoki aldatzea bozkarazi du joan den osteguneko bilkuran, ezkerreko oposizioak ez duelarik onartu bozka hortan parte hartzea ere.  Herria   2002-11-07

Sartu zen ere politikan eta ministro izan, lege famatu bat bozkarazi zuela Lege Biltzarrean.  Herria   2005-02-03

1958an, De Gaullek burua altxatu zuenean, azkarragoko zerbait xutik eman zuten, Konstituzio berri bat populuari bozkaraziz, 47 urte hauetan hor duguna.  Herria   2005-05-26

2003an etorkinen harrera arautzeko lege gogorra onartu zuen Frantziak, eta oraindik ez dute horren emaitzen bilduma egin; beraz, ez dago justifikaziorik xede berri bat bozkarazteko.  Berria - Euskal Herria   2006-05-10


bozkariatsu izond bozkarioz betea.

Zeren zure ondoan baizik ez baitut bozkariorik, eta nahi nuke zu ere bozkariatsu izan zintezen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 106. orr.

Nihaurk, zure ospea goratzen lagundu izanaz sobera bozkariatsua, hitz ematen dizut ikastetxe berri horren ikaskizunak egin eta argitaratuko ditudala.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 481. orr.


bozkariatu, bozkaria, bozkariatzen (ETCn 194 agerraldi; orobat bozkariotu g.er.) 1 da/du ad bozkarioz bete. ik poztu.

Bozkaria zaitezte etengabe, zeren eta honako hau ziurra baita, egia baita, ezbairik gabea baita: hamar pertsona bizi dira, lehen bizi ez zirenak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 61. orr.

Gizakia osorik ikara bedi, mundua osorik dardara, zerua bozkaria, Kristo, Jainko biziaren Semea aldare gainean apaizaren eskuetan dagoenean!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 110. orr.

Bere buruaz baieztatzen duena gizakiaren edo animaliaren ideia unibertsalari badagokio, ez da, orduan, hainbat bozkariatuko.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 335. orr.

Zure ongiaz bozkariatzen garenok, atseginekin ikusten dugu betetzen dituzula zuhonek zure zorrak eta ez zure ondokoen gain uzten.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 51. orr.

Nahiz, beraz, gizabanako bakoitza, bera egina den izaeraz kontentu den eta hartaz bozkariatzen, bizi hori, bizkitartean, hartaz norbera kontentu baita eta bozkariatzen baita, gizabanako horren ideia edo arima besterik ez da.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 343. orr.

Arras bozkariatuko nintzateke halatan gertatuko balitz zutaz are amorosago; jakinminez nago zein bide eraginkorragorik baliatzera helduko zinatekeen orduan.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 379. orr.

Bozkariatzekoa zen.  Herria   2005-03-10

Gizakiak aparte, ez dugu Naturaren baitan deus berezirik ezagutzen haren Izpirituak bozkaria gaitzakeenik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 523. orr.

Han, urrun dagoen ene haurraren aurpegia ikusten dut hemendik loratzen, haurraren pozak aitaren bihotza bozkariatzen duela.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 95. orr.

Denak bozkariatzen dituen muttiko ttipia handi dadila osagarrian eta goresmenak aitameri.  Herria   2003-05-22

Dudak ezin bozkaria nazake.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 441. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Izan ere, neu naiz bai, ongi aski dakizun legez, zeure amodio-nahi eta gurarien urtetako irakurle saiatu eta bozkariotua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 123. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bozkaria bozkaria (7); bozkaria zaitezte (5); bozkariatzen dituen (5); bozkariatzen dituen muttiko (5); denak bozkariatzen (6); denak bozkariatzen dituen (5); eta bozkariatzen (4)


bozkariatzaile izond bozkariatzen duena.

Goresmenak bikote gazteari! Holako berriak herritar ororen bozkariatzaile dira.  Herria   2003-10-02


bozkario (ETCn 1.686 agerraldi; orobat boztaria g.er. eta boztario g.er.) 1 iz poz handia.

Maiteko dut neure bizitza, eta erranen dut bihotza bozkarioz beterik: sentitzen ari naizen sosegu hau, neure adiskideari zor diot.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 291. orr.

Alabaina, bere bozkarioa ezkutatu nahi izan zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 36. orr.

-Amore eman dik -Ximurrak, bozkarioa ezin gordez-.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 158. orr.

Dolua kantu bihurtu zien eta negarra bozkario.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 253. orr.

Atsekabea atsegin eta negarra bozkario bihurtuz.  Elizen arteko biblia   Est 9,22

Amari bozkarioak bihotzetik gainezka egin zion.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 58. orr.

Batera hartu gintuzten bozkarioak eta malurak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 49. orr.

Esan ezin ahalako bozkarioak hartu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 217. orr.

Jainkoak ez du pasiorik, eta ez du afekzio bihirik pairatzen, ez bozkariorik ez tristurarik.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 557. orr.

Arimako lau pasio mota nagusi badirela: gale joerako bi, erran nahi da, bozkarioa eta tristura, eta jauzkor joerako beste bi, erran nahi da, itxaropena eta beldurra.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 86. orr.

Ondoren, besarkatu zituen biak eta joaten utzi zien bozkarioz beterik.  Elizen arteko biblia   Tb 10,13

Adiskidea bozkarioz, adorez eta zorionez beterik agertu zitzaion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 58. orr.

Jauna goretsi zuen, bihotza bozkarioz eta maitasunez gainezka.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 575. orr.

Han irten zen arrapaladan, gureganantz jauzika, bozkarioz garrasika, eta buztanarekin gure zangoei kolpeka.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 65. orr.

Baiezkoa eman nion, bozkarioz bainoago etsipenez.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 162. orr.

Penazko eta damuzko nigar haien ondotik bozkarioaren eguzkiak bere izpietarik batekin ferekatuko ninduela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 385. orr.

Bere bizitzaren aldi hartan, amodioa zuen oinarri, amodioa helburu, eta hegal aingeruzkoekin hara-honaka zebilen bozkarioaren zeruan barrena.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 111. orr.

Lana bozkarioan, bozkarioa lanean.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 73. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bozkario argitsu bat hazten eta handitzen ari zitzaion, unetik unera, bere baitan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 98. orr.

Ezin bozkario eztiagorik inola ere.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 455. orr.

Bozkario handian zen Ruche jauna, filosofiaz blai-blai eginik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 33. orr.

Jende guztia Salomonen ondoren igo zen bozkario handiz eta txirulak joz.  Elizen arteko biblia   1 Erg 1,40

Bihotz osoz opa dizut izan litekeen bozkariorik handiena.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 156. orr.

Bozkario itzelerako arrazoia.  Berria - Kultura   2004-03-10

Bozkario betean ari ziren.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 102. orr.

Beste batzuek, berriz, bozkario berezia aurkitzen zuten atsotitz, ateraldi eta txantxetan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 145. orr.

Zertan finkatzen zen bizitzeko bozkario berreskuratua?  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 138. orr.

Zu ikusteko bozkario hutsari ederretsirik, nire begiak bila dituzu nire gogoaz haraindi, zure behakoen hurbiltasunaz ikaraz dardaraturik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 124. orr.

Bonabentura eta betiko bozkarioa zirela konfesione on baten ondore eta sari ezin hobeak. batzuetan, kanpoko bozkarioa barrenaldeko tristura da...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 378. orr.

Gülbahar ikustean, begitartean alaitasun paregabea piztu zitzaion, ezin ezkutatuzko bozkarioa, neskari oharkabean pasatu ez zitzaiona.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 47. orr.

Esan ezin ahalako bozkarioak hartu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 217. orr.

Ezkilak atertu ezineko bozkarioan zirela.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 137. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eskuari eragiten zion edozein bozkario-oihu entzuten zuelarik ere.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 266. orr.

Opor-usain halako bat sumatzen zuen, azkeneko eskola-egunean gailendu ohi den bozkario-giro damu-arrastorik gabekoa.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 212. orr.

Belodromoa betetzea lortu ondoreneko bozkario-ajea.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 169. orr.

Bozkario eguna izan zen hura Mauleko erreformatuendako.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 89. orr.

Zerbait atsekabe sentitzen nuela, sosegu itxura, are bozkario itxura ere, irudikatzeari ekiten nion.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 251. orr.

Berak bozkario itxurak egin zituen, baina albisteak, utzi, asaldaturik utzi zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 157. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bizi-bozkarioaren sentsazio gero eta biziagoaren prezioa ordaintzeko modu oso nirea zatekeen agian hura guztia.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 81. orr.

Ez nintzen aita-bozkarioaz dantzan hasi, egia da, egoera politikoa serioegia izaki horretarako ere.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 69. orr.

5 (elkarte kopulatiboetan)

Bizitzaren alderdi guztiak maite ditut, gau-egunak, bozkario-nahigabeak, hasiera-akaberak.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 345. orr.

6 bozkariotan adlag

Bozkariotan nintzen egin izanaz, nola zure bertuteari, hala zure xarmari, eskaintza garbi bat zuk nehoiz ezagutuko ez zenuena.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 91. orr.

Neskatxa hori bozkariotan zen, hala erran zidan, hain ontsa mintzatu izanaz; eta aurrerantzean, ni arduratuko naiz haren gutunez.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 382. orr.

Bozkariotan dira Alice eta Gérard Haristoy, zeren hirugarren haurra sortu baitzaiote!  Herria   2005-09-15

Horrela, Tristuraren kausa Jainkoa dela badakigun ber, bozkariotan gara.  Piarres Xarriton   «Etika» - Spinoza, 1997 - 559. orr.

Beraz, bozkariotan atera zuen bere herria, poz-oihuka bere aukeratuak.  Elizen arteko biblia   Sal 105,43

Prestakizun horien ondoren, joan zen, mezutu zituen hiru kide elkar hartuak, eta laurak bozkariotan joan ziren beren kaltedunak igurikatzera.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 242. orr.

Panel batean erakusten zituen soldadoak kasernara joaiten bozkariotan, eta beste panelean judu sudur makur bat, fraide tripahandi bat eta apez jantzi zaharkitu bat herrestan zihoazenak kanpalekura.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 73. orr.

Leku alokatze honek bozkariotan sartu gintuen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 46. orr.

Beren ariman erroturiko ohiturak eta sineskerak koplatuz herria bozkariotan ipinten zuen trobadorea zen bardoa, (demagun gaurko bertsolaria).  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 210. orr.

7 bozkariozko izlag

Arrosoriotan hasi ziren gero, hamarrekoak eta hamarrekoak segidan, bozkariozko misterioak, dolorezkoak eta loriazkoak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 152. orr.

Tinko eta alai irauten zuen, beretzat eta Jainkoarentzat bozkariozko kantak bihotzean kantatuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 240. orr.

Hango herritarrak bozkariozko irri eta nigarretan, besta giro batean jarri dira.  Herria   2003-04-17

Bozkariozko eguna, hura, erresumaren puska bat bere jabearen eskuetara itzulirik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 54. orr.

Bozkariozko une hartan, urrun nintzen zain genuen asturugaitza aldez aurretik ikustetik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 216. orr.

Bozkariozko ikara bat sentitu nuen, etxe hura eskaini izan balidate, eman izan balidate bezala!  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 232. orr.

Hasierako notak alaiak ziren, bozkariozkoak, jolasgarriak; bukaerakoak, ordea, negar lantuak, hitsak, malenkoniatsuak.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 63. orr.

Musu bozkariozkoez bezain errespetuzkoez estali zion esku hotza, eta gero ahur gainean jarri zion bere buru astun epela.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 51. orr.

Caveamus, igitur, iuvenes dum sumus, kantatzen zuen nik pianoa jotzen nuen kafe-teatroko kantariak, jatorrizko gaudeamus bozkariozkoaren tokian caveamus zuhurtziazkoa esanez.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 123. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bake eta bozkario (3); bozkario betean (3); bozkario eta (11); bozkario handitan (4); bozkario handiz (3); bozkario hori (5); bozkario iturri (3); den bozkario (3); eta bozkario (22); halako bozkario (3); negarra bozkario (3); zen bozkario (3)

bere bozkarioa (6); bozkarioa eta (9); bozkarioa ezin (3); ene bozkarioa (6); eta bozkarioa (13); gure bozkarioa (4); haren bozkarioa (3); hura bozkarioa (3); zen bozkarioa (3); zer bozkarioa (3); zuen bozkarioa (4)

bozkarioak egiten (3); bozkarioak eta (3); eta bozkarioak (4)

bozkarioaren artean (3); bozkarioaren bozkarioz (4); bozkarioaren eta (3); ene bozkarioaren (3); eta bozkarioaren (5)

bozkariorik ez (4); bozkariorik ez tristurarik (3); bozkariorik gabe (3); ez bozkariorik (4); ez bozkariorik ez (3)

bihotza bozkarioz (7); bihotza bozkarioz beterik (3); bozkarioaren bozkarioz (4); bozkarioz bete (3); bozkarioz betea (3); bozkarioz beterik (19); bozkarioz eta (11); bozkarioz gainezka (7); bozkarioz hartu (3); ere bozkarioz (3); eta bozkarioz (13); zien bozkarioz (3)

bihotza bozkarioz (7); bihotza bozkarioz beterik (3); bozkarioaren bozkarioz (4); bozkarioz bete (3); bozkarioz betea (3); bozkarioz beterik (19); bozkarioz eta (11); bozkarioz gainezka (7); bozkarioz hartu (3); ere bozkarioz (3); eta bozkarioz (13); zien bozkarioz (3)


bozkariotsu 1 iz bozkarioz betea.

Harridura bozkariotsua da Leibnizen irakurketak eragiten duena, txoro alai jainkozko batekin mintzatzeak bezala.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 76. orr.

Emakumearen aurpegi izerditsuari herabetasun bozkariotsua zerion, mazela latzen gogortasunaren leungarri.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 381. orr.

Kastu bozkariotsua ez da ezinezkoa.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 85. orr.

Azken lerroek haren haurdunaldiaren amaiera bozkariotsuaren berri ematen zuten.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 176. orr.

Automobilak aurrera jarraitu zuen alaiki, bere gazteri karga bozkariotsuarekin.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 63. orr.

2 (adizlagun gisa)

-Berria bezain ongi -esan diot, hark bezain bozkariotsu erantzuteko ahaleginean.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 182. orr.

Hemen freskaldi bat hartzen du eta pozez edaten jainkozko edaria, Jainkoaz ase eta bete arte, hain bozkariotsu, non zorion-gainezkaldian bere burua erabat ahanzten baitu.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 65. orr.


bozkariotu ik bozkariatu.

bozkatu, bozka(tu), bozkatzen 1 du ad botoa eman.

Legeak egin, bozkatu, onartu egiten dira.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 49. orr.

551 diputatuk bozkatu zuten eta bi abstentzio baino ez zen izan.  Berria - Harian   2005-02-04

Bozka zezaketen 686 etarik, 634 ek eman dute boza, horietan 10 xuri.  Herria   2001-03-22

118 bozkazaletarik 108k bozkatu dute (103 bali).  Herria   2004-12-02

Ez zuen urtarrilaren 8ko erreferendumean bozkatu eta herkideak berdin egitera gonbidatu zituen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 247. orr.

Erroman ikusi eta gutun bat idatzi zuen giristinoak gomitatuz bozkatzera eta lege onak pasa araztera hauteskundeak irabaziz.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 37. orr.

Eusko Legebiltzarreko Mahaiak talde mistoaren araudia hitzar dezatela eskatu die EB-IU eta UA alderdiei, eta horren ostean aurkez dezatela proposamena, beste taldeek bozka dezaten.  Berria - Euskal Herria   2004-05-26

Denek bozkatzeko dretxoa badugula.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 142. orr.

Parisen bozkatu lege berri batek komentuen hesteak baino eragin gehiago ukan zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 57. orr.

Izan ere, urte horretan bertan, abenduan, Gramm-Rudman-Hollings legea bozkatu behar zen Biltzarrean, 1991. urterako aurrekontu-orekara automatikoki itzultzeko legea.  Berria - Euskal Herria   2004-04-27

Itsasoa kutsatzen dutenak zigortzeko egitasmoa bozkatu zuen herenegun Europako Batasuneko Justizia eta Barne ministroen kontseiluak.  Berria - Gaiak   2004-10-28

Fedezko oinarrietan finkatu nahi izan zuten apez abertzaleek Frantziako Iraultza eta, 1789an, bozkatu zuten "Gizonaren eta Hiritarraren Eskubideen Deklarazioa", Déclaration des droits de l'Homme et du Citoyen deitua.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 62. orr.

Batzu entzun eta besteak entzun, ezagun da funtsean baia bozkatu dutenek etzituztela aparantziarik ere denek arrangura berak.  Herria   2005-02-24

Ondare "polo" horren aldeko elkartean partaide izaitea bozkatu du Baionako kontseiluak.  Herria   2001-10-18

Ezetzaren aldeko agertu zen Karlos, eta Jorgek "bai" bozkatuko zuela iragarri zion.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 39. orr.

% 100 Saddam Hussein-entzat, nehork ez duela, omen, zuri bozkatu.  Herria   2002-10-24

Ez da nik urteetan amestu dudana, baina bozkatu egingo dut.  Berria - Harian   2005-01-30

Bozkatzeko gaitasuna zuten 50 kidetarik 30-ek ukatu dute hegoaldeko federazioa, 20-ek alde bozkatu dutelarik.  Herria   2002-09-05

Estatuek soilik dute bozkatzeko eskubidea, baina zientzialariek eta naturaren kontserbazioaren aldeko erakundeek ahotsa dute goi bileran.  Berria - Gaiak   2004-10-03

Hori dela-eta, erreferendumean ezetz bozkatzearen alde dago, azken finean, hasieran jarritako lau oinarrietatik bat bakarra ere ez du jasotzen testuak.  Berria - Mundua   2006-05-05

Ildo horretan, Israelgo lehen ministro izandako Binyamin Netanyahu plana berriro bozkatzearen kontra agertu da Likudek dagoeneko ez duela onartu argudiatuz.  Berria - Mundua   2004-06-01

2 (adizlagunekin)

Aldiz kasu horretan Anne Marie Borda komunistak alde bozkatu du.  Herria   2003-03-27

Euskal herritarren gehiengo batek oraindik orain konstituzio europar baten alde bozkatu du, adibidez.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 130. orr.

Zerrenda «nazional» baten alde bozka zitekeen.  Berria - Euskal Herria   2004-06-10

1948an, Israelgo Estatua sortu zen, Gandhi hil zuten, Korea bitan banatu zen eta Hegoafrikak apartheiden alde bozkatu zuen.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 76. orr.

Zuk beti berdin bozkatzen duzu?  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 142. orr.

Alderdi Popularrak aurka bozkatu zuen, aurrez onartutako zenbait konturekin bat ez zetorrelako.  Berria - Gaiak   2004-04-02

Ezker anitzak eta Baiona Berria-k kontra bozkatu dute.  Herria   2003-11-13

Irisen eta Tzarkoren kontra bozkatu zuen, Iris nondik zetorren ez zekitela, salatari gohaingarri horietarik zitekeela konbentzituak.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 10. orr.

UDF taldeak, aldiz, zatiturik bozkatu du.  Berria - Euskal Herria   2004-02-11

EAJk, EAk eta EB-Berdeek bozkatu zuten diru laguntzaren alde; PPk, PSE-EEk eta Ezker Abertzaleak aurka bozkatu zuten.  Berria - Euskal Herria   2006-01-17

3 (era burutua izenondo gisa)

UPN da zerrenda bozkatuena eta egindako akordioaren arabera haien esku geldituko litzateke alkatetza.  Berria - Euskal Herria   2006-02-03

Ordezkorik bozkatuenek ere, ez dute herritarren gradua txartu baizik egiten, izanez ere, herria ordezkatuko duten okerrenen artean aukeratu behar izaten baita demokraziarik hoberena.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 297. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alde bozka (7); bozka dezala (3); bozka dezan (4); bozka dezaten (8)

aho batez bozkatu (3); alde bozkatu (190); alde bozkatu behar (7); alde bozkatu du (9); alde bozkatu dute (21); alde bozkatu duten (5); alde bozkatu nahi (4); alde bozkatu zuela (4); alde bozkatu zuen (24); alde bozkatu zutela (3); alde bozkatu zuten (66); alde bozkatu zutenek (3); aldiz bozkatu (6); an bozkatu (4); arabera bozkatu (3); aurka bozkatu (108); aurka bozkatu du (3); aurka bozkatu dute (7); aurka bozkatu zuela (4); aurka bozkatu zuen (24); aurka bozkatu zutelako (4); aurka bozkatu zuten (49); aurrekontua bozkatu (3); aurrekontuak bozkatu (3); aztertu eta bozkatu (4)

baia bozkatu (6); baietz bozkatu (8); baietz bozkatu zuten (3); baina bozkatu (3); baina bozkatu egingo (3); baino gehiagok bozkatu (4); bakarrik bozkatu (8); bakarrik bozkatu zuen (3); bat bozkatu (18); bat bozkatu du (4); bat bozkatu dute (3); batek zuri bozkatu (4); baten alde bozkatu (5); batez bozkatu (4); berri bat bozkatu (4)

bozkatu ahal (30); bozkatu ahal izan (5); bozkatu ahal izango (16); bozkatu ahal izatea (3); bozkatu ahal izateko (6); bozkatu aurretik (6); bozkatu baitute (4); bozkatu baitzuen (4); bozkatu baitzuten (4); bozkatu behar (42); bozkatu behar da (3); bozkatu behar den (5); bozkatu behar dute (3); bozkatu behar izan (5); bozkatu behar zen (3); bozkatu behar zuen (3); bozkatu beharko (14); bozkatu beharko dute (7); bozkatu ditu (7); bozkatu dituzte (9); bozkatu dituzten (3); bozkatu du (43); bozkatu duen (4); bozkatu dute (113); bozkatu dute eta (6); bozkatu dutela (7); bozkatu duten (11); bozkatu dutenak (10); bozkatu egin (3); bozkatu egingo (7); bozkatu egingo dut (4); bozkatu ere (4); bozkatu eta (18); bozkatu eta onartu (4); bozkatu ez (4); bozkatu gabe (5); bozkatu genuen (5); bozkatu izan (5); bozkatu izan dute (3); bozkatu lege (6); bozkatu nahi (11); bozkatu nuen (3); bozkatu ondoren (5); bozkatu ostean (4); bozkatu zen (11); bozkatu zenean (5); bozkatu ziren (4); bozkatu zituzten (5); bozkatu zuela (11); bozkatu zuelako (4); bozkatu zuen (102); bozkatu zuen atzo (4); bozkatu zuen diputatu (3); bozkatu zutela (10); bozkatu zutelako (6); bozkatu zuten (236); bozkatu zuten alde (3); bozkatu zuten atzo (5); bozkatu zuten aurka (3); bozkatu zuten eta (13); bozkatu zuten herritarrek (3); bozkatu zuten kontra (3); bozkatu zutenak (3); bozkatu zutenek (5); bozkatu zutenen (4)

buxeta bozkatu (6); da bozkatu (3); deputatuek bozkatu (5); diputatuk bozkatu (5); diputatuk bozkatu zuten (4); diputatuk kontra bozkatu (3); du bozkatu (5); dute bozkatu (14)

ebazpena bozkatu (3); ebazpenaren alde bozkatu (3); ebazpenaren aurka bozkatu (3); edo ez bozkatu (3); eek aurka bozkatu (3); egitearen alde bozkatu (6); ekimenaren aurka bozkatu (3); en alde bozkatu (3); ere alde bozkatu (3); ere bozkatu (3); erreferendumean bozkatu (5); eta bozkatu (20); eta bozkatu zuten (3); euro bozkatu (6); euro bozkatu ditu (3); ez bozkatu (5); ez bozkatu behar (3); ez dute bozkatu (5); ez zuten bozkatu (5); eza bozkatu (3); ezetz bozkatu (7); ezezkoa bozkatu (8); ezezkoa bozkatu zuten (3); eztabaidatu eta bozkatu (6); gehiagok bozkatu (4); gerraren alde bozkatu (3); guztiek bozkatu (3); haren alde bozkatu (6); herritarrek bozkatu (4); horren alde bozkatu (6); horren aurka bozkatu (6); horren kontra bozkatu (3)

independentziaren alde bozkatu (4); izatearen alde bozkatu (4); kontra bozkatu (93); kontra bozkatu du (3); kontra bozkatu dute (24); kontra bozkatu zuen (17); kontra bozkatu zuten (26); kontseiluak bozkatu (3); lauk zuri bozkatu (3); legea bozkatu (6); legearen alde bozkatu (5); legearen aurka bozkatu (3); mozioaren aurka bozkatu (3); nola bozkatu (3)

plana bozkatu (3); plantaren aurka bozkatu (3); ppk aurka bozkatu (8); ppk kontra bozkatu (4); proposamena bozkatu (3); proposamenaren alde bozkatu (4); proposamenaren aurka bozkatu (6); proposamenaren kontra bozkatu (3); sartzearen alde bozkatu (3); soilik bozkatu (3)

urte bozkatu (3); xuri bozkatu (7); xuri bozkatu dute (3); zer bozkatu (3); zuri bozkatu (20); zuri bozkatu dutenak (3); zuri bozkatu zuen (7); zuri bozkatu zuten (7); zuten bozkatu (7); zuzenketa bozkatu (3)

bat bozkatua (5); bozkatua izan (26); bozkatua izan da (17); bozkatua zuen (3); laguntza bozkatua (3)

bozkatuak izan (7); bozkatuak izan dira (6); eta bozkatuak (6)

bozkatuena izan (3); zerrenda bozkatuena (3)

alde bozkatuko (53); alde bozkatuko du (4); alde bozkatuko duela (4); alde bozkatuko duen (3); alde bozkatuko dut (4); alde bozkatuko dute (5); alde bozkatuko dutela (3); alde bozkatuko zuela (3); arabera bozkatuko (3); astelehenean bozkatuko (4); astelehenean bozkatuko dute (3); aurka bozkatuko (25); aurka bozkatuko duela (6); aurka bozkatuko dutela (6); aurka bozkatuko zuela (4); aurka bozkatuko zutela (3); aztertu eta bozkatuko (3); baietz bozkatuko (6); baiezkoa bozkatuko (3); berria bozkatuko (3); bihar bozkatuko (3); bilkuran bozkatuko (5)

bozkatuko balute (3); bozkatuko da (21); bozkatuko dela (12); bozkatuko dela berretsi (3); bozkatuko den (20); bozkatuko dira (10); bozkatuko dituzte (7); bozkatuko du (40); bozkatuko du europako (3); bozkatuko duela (21); bozkatuko duela iragarri (3); bozkatuko duen (9); bozkatuko dugu (9); bozkatuko dut (7); bozkatuko dute (49); bozkatuko dute espainiako (4); bozkatuko dute gaur (3); bozkatuko dutela (18); bozkatuko dutela iragarri (3); bozkatuko duten (14); bozkatuko dutena (3); bozkatuko esan (3); bozkatuko esan du (3); bozkatuko luke (3); bozkatuko lukete (3); bozkatuko ote (3); bozkatuko zela (4); bozkatuko zuela (10); bozkatuko zutela (8)

eta bozkatuko (18); eta bozkatuko da (3); eta bozkatuko den (3); eta bozkatuko du (4); ezetz bozkatuko (4); ezezkoa bozkatuko (3); eztabaidatu eta bozkatuko (13); gaur bozkatuko (13); gaur bozkatuko du (8); honetan bozkatuko (9); honetan bozkatuko dela (5); horren alde bozkatuko (3); kongresuan bozkatuko (3); kontra bozkatuko (17); kontra bozkatuko duela (4); kontra bozkatuko dutela (5); legebiltzarrak gaur bozkatuko (6); legegintzaldi honetan bozkatuko (7); nola bozkatuko (5); osoko bilkuran bozkatuko (4); proposamena bozkatuko (3); proposamenaren aurka bozkatuko (4); testua bozkatuko (4); testua bozkatuko dute (3); zatika bozkatuko (3); zer bozkatuko (7); zer bozkatuko duten (4)

bezala bozkatuz (3); bezala bozkatuz gero (3); bozkatuz gero (4); kongresuan bezala bozkatuz (3)

alde bozkatzea (17); alde bozkatzea galdegin (4); aurka bozkatzea (5); bat bozkatzea (3); bozkatzea da (4); bozkatzea erabaki (5); bozkatzea eskatu (4); bozkatzea espero (7); bozkatzea ez (3); bozkatzea galdegin (6); bozkatzea nahi (6); bozkatzea nahi du (4); eta bozkatzea (4); ez bozkatzea (13); ezetz bozkatzea (3); eztabaidatzea eta bozkatzea (3); kontra bozkatzea (3); pp bozkatzea (3)

alde bozkatzeko (31); alde bozkatzeko deia (6); alde bozkatzeko prest (3); alde ez bozkatzeko (3); aurka bozkatzeko (5); baten alde bozkatzeko (3); bozkatzeko askatasuna (6); bozkatzeko asmoa (7); bozkatzeko aukera (50); bozkatzeko aukera izan (5); bozkatzeko aukera izango (6); bozkatzeko aukerarik (6); bozkatzeko deia (24); bozkatzeko deia egin (16); bozkatzeko deia zabaldu (3); bozkatzeko epea (3); bozkatzeko eskatu (16); bozkatzeko eskatu dute (3); bozkatzeko eskatu zuen (3); bozkatzeko eskatzen (3); bozkatzeko eskubidea (42); bozkatzeko eskubidea dutela (3); bozkatzeko eskubiderik (6); bozkatzeko eskubiderik ez (4); bozkatzeko eta (4); bozkatzeko manera (3); bozkatzeko orduan (5); bozkatzeko prest (4); bozkatzeko prest agertu (3); da bozkatzeko (3); dira bozkatzeko (3); dute bozkatzeko (18); dute bozkatzeko aukera (6); dute bozkatzeko eskubidea (8); ehnarekin bozkatzeko (3); ere bozkatzeko (5); ere bozkatzeko aukera (3); eta bozkatzeko (10); ez bozkatzeko (10); ezetz bozkatzeko (4); ezezkoa bozkatzeko (3); eztabaidatzeko eta bozkatzeko (3); guztiek bozkatzeko (3); izango dute bozkatzeko (5); kontra bozkatzeko (8); legearen alde bozkatzeko (3); proposamena bozkatzeko (3); zuten bozkatzeko (11); zuten bozkatzeko aukera (4); zuten bozkatzeko eskubidea (6)

bozkatzekoa zen (3); da bozkatzekoa (3)

aurka bozkatzearen (3); bozkatzearen alde (5)

alde bozkatzen (17); alde bozkatzen badu (3); aurka bozkatzen (4); baietz bozkatzen (4); bozkatzen ahal (3); bozkatzen ari (4); bozkatzen badu (4); bozkatzen badute (4); bozkatzen du (7); bozkatzen duen (5); bozkatzen duena (3); bozkatzen duenak (3); bozkatzen dut (3); bozkatzen dute (10); bozkatzen dutela (5); bozkatzen duten (4); bozkatzen dutenen (3); bozkatzen ez (5); bozkatzen hasi (3); dira bozkatzen (7); izan dira bozkatzen (5); palestinarrei bozkatzen (4); xuri bozkatzen (3)

alde bozkatzera (7); berriz bozkatzera (3); bozkatzera deitu (5); bozkatzera deituta (3); bozkatzera eta (7); bozkatzera joan (17); bozkatzera joan behar (3); bozkatzera joango (4); bozkatzera joateko (12); bozkatzera joateko deia (6); bozkatzera joateko eskatu (3); deituta bozkatzera (7); deituta bozkatzera eta (4); dira bozkatzera (5); ehnarekin bozkatzera (3); hzren alde bozkatzera (4); jendea bozkatzera (3); joan zen bozkatzera (3); joan ziren bozkatzera (4); zen bozkatzera (4); zeuden deituta bozkatzera (4); ziren bozkatzera (7)

bozkatzerik ez (3)


bozkatzaile (orobat bozkatzale, bozkazaile g.er. eta bozkazale) iz hauteslea, bozemailea.

Bozkatzaile gehienak kasko urbanoan daude eta inbertsio gehienak hor geratu dira.  Berria - Euskal Herria   2004-02-28

Duela hiru urteko «ezustea» aipatu zuen, hala nola ABko hautagai batek Paueko jarleku bat lortzea: «bozkatzaileek AB herri honen kudeatzaile izan daitekeen alderdi gisa ikusten duten seinale», laburbildu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-02-24

Bozkatzailerik aski ere behar zen, ehuneko 50 behar baitziren boza emanen zutenak.  Herria   2003-06-12

Huna zenbakiak: zerrendetan 563 -bozkazale 363- bali 357.  Herria   2001-03-22

Irisartar, bozkatzaile maiteak, martxoaren hamekan eginen duzuen hautua garrantzizkoa izanen da geroari buruz.  Herria   2001-03-08

-Lanik ez diagu, etxerik ez diagu, emazte eta haurrik ez diagu, bozkatzaile kartarik ez diagu, zuzenbide zehatzik ez daukagunez: gu jendeak?  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 281. orr.

Parisen eta Lyon-en bozkatzale gehiengoa eskuinaren alde bainan alkietan ezkerra irabazle.  Herria   2001-03-22

Batera-koek hautes zerrendetan begiratuko dute zein den izenpetzailearen bozkatzaile zenbakia.  Berria - Euskal Herria   2006-04-01


bozkatzailego iz bozkatzaileak

Hortako izan zen bozkatzailegoa bitan zatitzearen aurka -Dalitena berexiz-; Ambedkarren ideia hau Britainiarrek segitu zuten bainan Gandhik, gose greba eginez, ideiaz aldarazi zuen Ambedkar.  Herria   2004-11-25


bozkatzale ik bozkatzaile.

bozkatze 1 iz

Dena den, bozkatzea, Amen Besta egunean izanen da.  Herria   2005-03-10

Maiatz ondarreko bozkatze horrek soka luzea dauka, ez da dudarik.  Herria   2005-06-23

Bainan bozkatze hortan galtzale jalgiko direnek amor eman nahiko dutea?  Herria   2004-09-16

Alderdikide guzien artean egin bozkatzearen ondotik, eta bozkatze hortan baiaren aldekoak nagusiturik, erakusterat emana zutelarik alta ezaren aldekoek etzutela beren burua hola agertuko.  Herria   2005-02-10

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Gutiengo demokratak bozkatze unibertsala eskatzen zuen.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 93. orr.

Horiek hola, Korsikan egin da beraz aspaldian aipu zen bozkatze berezia.  Herria   2003-07-10

Horiek hola, deputatuen biltzarrean, sozialixtek bozkatze berezi bat sustatu dute gobernuaren gaitsezteko.  Herria   2003-07-10

Bigarren bozkatze bat zendako ez.  Herria   2005-06-23

3 (hitz elkartuetan)

Lehenago plazaratu zirenen ildo beretik, bozkatze asmo hauek bi indar politikoen artean emaitza estu-estuak egotea aurreikusten zuten.  Berria - Harian   2006-01-25

Estatu batzuek, Estonia kasu, dagoeneko bozkatze prozesua irekia dute, baina hautagaiak ez dira, haatik, isilik geratzen.  Berria - Mundua   2004-06-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arteko bozkatze (5); beren arteko bozkatze (4); bozkatze bat (17); bozkatze baten (3); bozkatze berezi (11); bozkatze berezi bat (5); bozkatze berezi baten (3); bozkatze hori (7); bozkatze horren (5); bozkatze horri (3); bozkatze hortan (9); den bozkatze (5); erreferendoma gisako bozkatze (6); eta bozkatze (3); gisako bozkatze (7); gisako bozkatze bat (5); holako bozkatze (3); maiatzeko bozkatze (3)

bozkatzean parte (4)

bozkatzean parte (4)


bozkazaile ik bozkatzaile.

bozkazale ik bozkatzaile.

bozketa1 (ETCn 9.765 agerraldi) iz bozkatzea.

Bozketa egin zen eta ondorioa izan zen gehiago zirela nahi ez zutenak nahi zutenak baino.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 305. orr.

Bozketa egin da, besoak altxata.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 263. orr.

Epaiari buruzko bozketa egitekotan zirela, epaileetariko batek proposatu zuen oraindik beste pipa bat erretzea deliberazioaren aurretik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 145. orr.

Mexikoko ordezkariak bozketa isilpean egitea eskatu zuen.  Berria - Kirola   2004-11-28

Bozketa proposatu nuen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 76. orr.

Ibarretxeren argazki bat, bere planaren bozketan, eta azpian, "Gizona bere bakardadean".  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 110. orr.

Suárez presidente espainolaren ordezkoa hautatzeko bozketan bilduta zeudela, Antonio Tejero Guardia Zibileko teniente koronela Espainiako parlamentuan sartu zen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 90. orr.

Txileko presidente Ricardo Lagosek lege egitasmoari baiezko botoa emateko eskatu zuen asteartean, bozketaren bezperan.  Berria - Mundua   2004-06-26

Independenteek zuten bozketaren giltza.  Berria - Euskal Herria   2004-10-10

Bozketaren gakoa partaidetza izango da.  Berria - Kirola   2004-11-26

Ondoren herria berriro bozketara deitu zuen, konstituzio berri bat egiteko prozesua abiatu ala ez erabakitzeko.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 92. orr.

Joanden otsailaren zortziko bozketan "Herriko Intresen Zain" deitu zerrendari edo listari boza eman duten irisartar guziak eskertzen ditugu bihotz bihotzetik.  Herria   2004-02-19

Egunak aldatzeko bozketan berdinketa izan.  Berria - Euskal Herria   2004-01-17

Joan den urtean egin bezala, Carrefour ez da bozketara agertu.  Berria - Ekonomia   2004-10-30

Gay eta lesbianen kolektiboko ordezkariak ziren, bozketara gonbidatu gisa joandakoak.  Berria - Harian   2005-04-22

Iskanbila askotxo bai, baina bozketarik ez zen izan atzo Navaleko langileen batzarrean.  Berria - Ekonomia   2004-12-22

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Asanbleak etzi egingo du bozketa ofiziala, eta ondoren Senatura joango da. Horiez gain, independente bat dago eta hiru aulki hutsik daude egun, bozketa partziala noiz egingo.  Berria - Ekonomia   2004-06-27

Trenean emakumezkoen artean [...] egin ziren bozketa ezkutuetan bera hautatu zuten treneko gizonik desiragarriena.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 156. orr.

Antzerki erakundeek, profesionalek eta ekoizleek erabakitzen dituzte Tony sariak, bozketa sekretu baten bitartez.  Berria - Kultura   2004-06-06

Gaurko eztabaidan bozketa elektronikoa ez erabiltzeko eskatuko dute PPk eta PSE-EEk.  Berria - Euskal Herria   2004-12-30

Bozketa neurriduna deitzen diogu botua emateko sistema berriari: botuen balioa ez da denentzat berdina, atalak hartzen baitira kontuan (irakasleak, AZPkoak, ikasleak), eta atal bakoitzari honenbestekoa egotzi.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 230. orr.

Joan den asteko bozketa erabakigarria izan da.  Berria - Ekonomia   2004-04-07

Batzorde eragilearen isilpeko bozketan, 6-3 irabazi zuen Espainiak jarritako helegiteak.  Berria - Kirola   2004-11-27

Nafarroa, kanpoan, probintzia honetan estatutuari buruz egin zen ez ohiko bozketa moduari esker.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 67. orr.

Aurreko bozketan baino parte-hartze txikiagoa izan zen, Aldiz, kazetariari AEBetako presidentziarako bozketen berri ematea badagokio, nor galdera du berandu baino lehen erantzun beharrekoa.  Berria - Ekonomia   2004-04-27

Apirilaren 29an, Austriako ministro zen anai Bartolome aukeratu zuten Saxoniako ministro, lehen bozketan eta aho batez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1143. orr.

Raxoik azaldu zuenez, Europan eta Espainian egin diren bozketetan izandako parte-hartzerik txikiena izan zen igandekoa %42,32.  Berria - Harian   2005-02-22

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ammaneko gobernuak eta Irakeko Bozketa Batzordeak hitzartutako akordioaren arabera.  Berria - Mundua   2004-12-29

Iragan asteburuan hasi da ofizialki, Hego-Euskal-Herriko autonomi Elkargoan bozketa kanpaina, hauteskundeak maiatzaren 13-an izanki-eta legebiltzarraren berritzeko.  Herria   2001-05-03

EAE eta Nafarroa kontuan harturik, bozketa egunean, jende erdia ez zen mahaietara agertu.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 102. orr.

Espainiako Konstituzioaren bozketa-emaitzak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 103. orr.

Dekretuak ezartzen duen bozketa sistemarekin ere desadostasuna azaldu zuten.  Berria - Ekonomia   2004-07-17

Bat etorriko lirateke beti [emaitza eta nahimen orokorra], baldin botoa ematerakoan hiritar bakoitzak bozketa gaiaz informazio guztia balu, eta talde partikularren eraginik ez balego.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 113. orr.

Datorren hilean egingo den osoko bilkuran bozketa bidez aukeratuko dute euskaltzain berria.  Berria - Kultura   2004-05-29

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Agintari nagusiaren borondatea berresteko herri bozketa.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 64. orr.

5 (pluralean)

PSOEk irabazi ditu bozketak eta ezbaian dago, beraz, PPren lege proiektuaren zirriborroa.  Berria - Ekonomia   2004-03-23

Ipar Karolinako senatari John Edwards da asteburuko bozketetan babes gehien jaso duen bigarren hautagaia.  Berria - Mundua   2004-02-10

Bozketetako emaitza ia guztiak ezagututa zeudela, Demokrazia Berria garaile handi agertzen zen botoen %45,4 eta 165 diputatu lortuta.  Berria - Mundua   2004-03-09

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

atzo bozketa (3); aukeratzeko bozketa (6); baina bozketa (3); beste bozketa (6); beste hiru bozketa (3); bigarren bozketa (8); bigarren bozketa bat (3)

bozketa atzeratzea (5); bozketa atzeratzea erabaki (3); bozketa baino (4); bozketa bat (15); bozketa bat egin (4); bozketa bat egingo (3); bozketa batean (9); bozketa baten (5); bozketa bertan (6); bozketa bertan behera (5); bozketa bidez (12); bozketa bidez aukeratuko (3); bozketa bukatu (3); bozketa datorren (3); bozketa egin (41); bozketa egin aurretik (6); bozketa egin baino (3); bozketa egin behar (3); bozketa egin zen (3); bozketa egin zuten (8); bozketa egingo (20); bozketa egingo da (4); bozketa egingo du (3); bozketa egingo dute (5); bozketa egiteko (4); bozketa eguna (14); bozketa egunean (14); bozketa errepikatuko (3); bozketa eta (5); bozketa gaur (6); bozketa guztiak (3); bozketa hasi (3); bozketa hauek (5); bozketa hauetan (7); bozketa hori (3); bozketa irabazi (3); bozketa sekretu (3); bozketa sistema (11); bozketa sistemak (3)

buruzko bozketa (8); da bozketa (14); den bozketa (4); dio bozketa (3); dira bozketa (6); dituzte bozketa (3); egin zuten bozketa (5); egindako bozketa (3); egingo da bozketa (3); erabakitzeko bozketa (3); ere bozketa (3); eta bozketa (18); eztabaida eta bozketa (4); hautatzeko bozketa (6); hiru bozketa (4); hiru bozketa egin (3); izan zuten bozketa (3); izango da bozketa (3); legearen bozketa (5); legebiltzarreko bozketa (4); planaren bozketa (3); zen bozketa (5); ziren bozketa (4); zuen bozketa (5); zuten bozketa (13)

bozketak aldeko (3); bozketak egin (3); eta bozketak (3)

bozketako emaitzak (4)

abenduko bozketan (3); atzoko bozketan (5); aurrekontuen bozketan (3); azken bozketan (5); bigarren bozketan (5); biharko bozketan (3); bozketan berdinketa (3); bozketan berdinketa izan (3); bozketan eta (3); bozketan ez (5); bozketan ezetza (3); bozketan gehiengo (3); bozketan parte (40); bozketan parte hartu (30); bozketan zazpi (3); bozketan zer (4); buruzko bozketan (3); den bozketan (9); du bozketan (6); du bozketan parte (5); dute bozketan (6); dute bozketan parte (4); egin zen bozketan (5); egin ziren bozketan (4); egindako bozketan (9); egingo den bozketan (8); eginiko bozketan (9); eta bozketan (6); eta bozketan parte (4); eusko legebiltzarreko bozketan (4); ez du bozketan (4); ez zuen bozketan (6); ez zuten bozketan (5); eztabaidan eta bozketan (3); gaurko bozketan (4); herriko bozketan (4); legebiltzarreko bozketan (6); lehen bozketan (5); planaren bozketan (4); proposamenaren bozketan (3); zen bozketan (8); ziren bozketan (4); zuen bozketan (9); zuen bozketan parte (6); zuten bozketan (8); zuten bozketan parte (5)

ziren bozketara (3)

azken bozketaren (3); bozketaren atarian (3); bozketaren aurretik (4); bozketaren bigarren (5); bozketaren emaitza (11); bozketaren emaitzak (7); bozketaren ondoren (7); da bozketaren (3); zuen bozketaren (4)

bozketari begira (3); bozketari buruz (3)

bozketarik egin (6); bozketarik ez (3); ez zen bozketarik (3); zen bozketarik (3)

ebbrako bozketatan (3)


bozketa2 adlag ipar boz bila.

Bozketa zabilan denbora hartan, Jakes handiak aski garbi errana zuen populuak zituela trenkatuko, tenora jinen zenean, sail hortan hartzekoak zauzkan erabakiak.  Herria   2002-12-26

Lehen aldian presentatu zelarik, etxe guzti-guztietan pasatu omen zen, bozketa.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 107. orr.

Philippe Juzan RPR-tiarrak eskuineko guzien sustengua segurtatua du, UDF-tiarretan nehor ez baita abiatu bozketa.  Herria   2001-03-01

Alderdiak tirahala bozketa.  Herria   2001-05-03


bozketagai iz bozketaren gaia.

Sozialisten ildo politikoa bozketagai.  Berria - Harian   2005-11-10


bozketagune iz bozketa egiten den tokia.

Gai hori eztabaida politikoaren plazara atera zen azkenengoan ere Jaurlaritzak ohar bat atera zuen, legealdi honetan bozkatuko zela baieztatzeko, baina geroztik, bozketagunea izango den erakundeko presidendentea bera, Juan Maria Atutxa, zalantzan jartzera heldu zen: Eusko Legebiltzarreko lehendakariaren esanetan, irabaztekotan bakarrik egingo lukete bozketa.  Berria - Euskal Herria   2004-06-01


bozketaldi iz bozak egiten diren aldietako bakoitza; hauteskundeak. ik bozaldi.

Bost horiek lehenengo bozketaldian gehiengoz hautatu zituzten.  Berria - Euskal Herria   2004-01-24

Hiru eguneko beste bi bozketaldi egiten dira, behar izanez gero.  Berria - Harian   2005-04-05

Hain estatu zabala izaki sei ordu eremu ditu, atzo Kanadan hasitako bozketaldia ez da gaur arratsalde arte bukatuko.  Berria - Mundua   2004-06-29


bozniar ik bosniar.

bozniera ik bosniera.

boztaria ik bozkario.

boztario ik bozkario.

boztu ik poztu.

brabo izond irmoa, bihoztuna.

Lehenengoz entzuten dauenari, esploratu barik egon dan lurralde braboren batetik harako agerpena begitantzen jako.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 28. orr.

Keparen kantakera braboa, arnasa batekoa, bitarteetako animazino etenbakoan.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 19. orr.

Ruforen urgulua "zaharrago eta braboago" zan.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 42. orr.


brabotasun iz bipiltasuna, irmotasuna.

Rufinoren-eta dohaia ez zan teknizismoa, joten ebenari brabotasuna ezartea baino.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 68. orr.


braderia iz ipar soineko eta gauza erabiliak saltzen diren kale azoka.

Otsailean, merkaldi bereziak muntatzen dituzte bi egunez, 14-ean eta 15-ean, "braderia" delakoarekin.  Herria   2003-02-06

Larunbatean, Miarritzekomerkaldiak, braderia hiri guzian gaindi.  Herria   2003-09-25

Komertsanten batasunak abisatzen du jendea egun hortan salgai bakoitzak beharko dituela izan lau prezio: ordenarioa frankotan eta eurotan markatua eta braderia kari ezarria zaion prezio apalagoa, hau ere frankotan eta eurotan.  Herria   2001-10-11

"Kurutze Gorria" batasunak jakin arazten du soinekoen braderia haundi bat eginen duela Argizabal etxean: igande huntan otsailaren 11 an eta astelehenean.  Herria   2001-02-08


bradikardia iz erritmo kardiakoaren ezohiko moteltasuna.

Whyttek baraua eta bradikardia (erritmo kardiako motela) lotu zituen beste lan batean.  Berria - Euskal Herria   2004-05-07


braga iz kuleroa.

Kolore bereko bragak eta bularretakoa erori ziren lurrera.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 96. orr.

Nire arropa zuriarekin nahasian aurkitu izan ditut bere musuzapi ñimiñoak edo kolore desberdinetako bragak, Monikak prenda hori etengabe aldatzeko ohitura baitzuen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 75. orr.

Ohar bat birrindu daiteke edo hautsontzian erre, argazkiak hauts bihur ditzakegu, gutunak zakarrontzira bota, Monikaren braga ñimiñoak desagerraraz ditzaket nire etxeko armairuetatik, baina oroitzapenak hor geratuko dira.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 137. orr.

Ordu erdiren baten buruan praka-sare batzuk, braga bat, abarketak eta kamiseta bat eman zizkidaten.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 196. orr.


bragatxo iz adkor braga.

Bragatxorik gabe makurtu da neskato gonamotxa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 294. orr.


brageta (ETCn 139 agerraldi) iz galtzen aurrealdeko irekidura. ik galtzazulo.

banan-banan askatu ditu bragetako botoiak.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 23. orr.

Bragetako kremailera askatzen hasi nintzen unean, poltsikoan neraman telefonoak jo zuen.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 18. orr.

Eskuak bragetara eraman, botoiak askatu eta dagoeneko bere onenean zegoen zakila atera zuen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 35. orr.

Onena zen bera ere zirrika zebilela nire bragetan, eta kremailera jaisten ari zitzaidala kontu handiz.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 109. orr.

Ez zuen planta ederra ekarri: aurpegian almuadaren markak, zapatilak solte eta brageta zabalik.  Berria - Kultura   2004-10-19

Buelta hartu nuen, eta zakila bragetatik aterata zuela jabetu nintzen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 25. orr.

Brageta-usnatzaile galanta eginda hago!  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 55. orr.

Eta hau dena brageta kolpe bati esker.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 118. orr.


brahman (orobat braman g.er.) iz hinduen apaizen kastako kidea.

Egoera honetan, Hindu Gizarteko brahman eta banya kastek, beren artean, arrakastaz jokatu zuten hindu-historian.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 186. orr.

Liburuok arioen gizartean lau talde bereizten zituzten: Brahmanak (apaizak), Visnuren burutik jalgiak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 56. orr.

-Brahmanak apez dira.  Herria   2004-09-09

Egungo egunean hindu biztanleetatik %6 brahmanak dira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 57. orr.

Oraingo bizitzan zintzo jokatzen baduzu, hurrengoan zeure arima brahman baten gorputzean sar liteke.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 15. orr.

Jendea jainkoekin harremanetan ipintzen duen Brahman apaiza goren-gorenean dago.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 56. orr.

Gobernari musulmanen zerbitzura zeuden ministro brahman eta beheragoko funtzionarioek atzerritar gobernu hura hinduentzat bestela izango zen bezain gorrotagarri ez izatea lortu zuten.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 186. orr.

Jendea jainkoekin harremanetan ipintzen duen Brahman apaiza goren-gorenean dago.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 56. orr.

Bramanen herriko usaia batzuk aipatu nizkion.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 34. orr.


braile iz itsuentzako idazkera sistema, erliebean markaturiko puzutz baliatzen dena.

Itsutasunaren ondorioz, brailea ikasi eta musika estudiatu zuen gero.  Berria - Kultura   2006-03-07

Bi lan sarituak lau hizkuntza horietan argitaratuko dituzte martxoan, eta baita brailez ere, ONCErekin egindako hitzarmen bati esker.  Berria - Kultura   2004-01-29


brakiterapia iz gorputzaren barnean, tumorean edo tumorearen inguruan, iturri erradioaktiboak ezartzean datzan sendabidea.

Kirurgia, erradioterapia, hormonaterapia eta brakiterapia dira erabilienak.  Berria - Gaiak   2004-06-10


brakizefalo izond burezurraz mintzatuz, atzetik aurrerako diametroa eta albotik alborakoa ia berdinak dituena.

Fiesta de la Razaren ordez, Fiesta del Habla izan behar omen luke, zeren eta arrazen kontu horrek, brakizefalo beltzaran eta dolikozefalo horailen komeriekin, [...].  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 143. orr.


braman ik brahman.

brandy (ETCn 188 agerraldi) 1 iz koinaka.

Haren pastelak jan, haren brandya edan eta ordaintzeko nekea hartu gabe alde egin zuen huraxe da.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 183. orr.

Hiru lagun aukeratzeko agindu zidan kapitainak, eta botila bat brandy eman zigun gero, laurak bere aitzinean presentatu ginenean, zoazte errukarriari adore apur bat ematera.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 38. orr.

Brandya, likorra eta litxarreria ugari izaten nuen armairuan gordeta.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 128. orr.

Egunean 180 gramo kloral hartu arren, eta morfina eta alkoholaz gainera whisky, brandy eta ardo beltza litroka, 1882 arte iraun zuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 221. orr.

Bigarren apalaren erdian, brandy espainiar eta likore frantsesen artean, mus txapelketa batean irabazitako kopa.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 58. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Indian ehun mila rosbif-jale eta brandy-sodazale britainiarrek arraza ario bereko berrehun eta berrogeita hamar milioi barazkijale urzale mendean eduki zituzten.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 279. orr.

Lurrean brandy-botila hutsak eta oilasko-lumak zeuden alde guztietan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 213. orr.

-Aaa! -esan zuen izeba Margek, ezpainak miaztuz eta brandy-edalontzia, hutsik, mahaian utziz-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 28. orr.

Bai, hartuko nuke, ba, beste brandy-tanta bat, Vernon.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 28. orr.

-Pentsatzen nuen, bai! -esan zuen izeba Margek, brandy-trago handi bat eginez, eta kokotsa mahukan lehortuz-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 29. orr.


branka (ETCn 1024 agerraldi) 1 iz itsasontzien aurrealdea.

Txopatik brankara joan eta brankatik txopara itzuli zen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 79. orr.

Handik pixka batera lainoa sartu zen, bazter guztietan, eta ez zen ezer ikusten, ez brankatik ez txopatik.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 54. orr.

Urrunean, zeruertzeraino lehertutako olatuen atzeko marra amaigabean, ontzi beltz luze bat, brankan eta popan kubo zuri bana ageri.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 29. orr.

Hango azken lurmuturra karrakaren txopa baino atzerago utzi ostean lema istriborrera osorik sartuz branka ababorrera zehatz artezturik, hegoaldera jo genuen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 13. orr.

Branka aurretik pasatuko dira istriborretik ababorrera.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 203. orr.

Brankak Golkoko Korronteko olatu berdexkak bortizki ebakitzen zituen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 41. orr.

Barandari oratuz joanen zara ababorretik brankarantz eta han iluntasunak ankerki geldituko zaitu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 165. orr.

Arraun bakarrari eraginez brankatik lehorrera begira jarri eta esan zigun: [...].  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 191. orr.

Marinelak, untzitik ihes egin nahirik, txalupa uretara eraisten ari ziren, aingurak brankatik botatzeko aitzakiaz.  Elizen arteko biblia   Eg 27,30

Iritsi, zodiac-aren branka harkaitzen kontra jarri eta Rosari soka bat bota genion.  Berria - Harian   2005-06-10

Galeoiaren brankan, lema eskuan, emakume bat zegoen.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 56. orr.

Mutilaren begitarte meheak [...] aurrera zegien atergabe, neskaren aurpegirantz, bapore baten branka irudi.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 199. orr.

Branka izotzetan bezala, hezurren joskuran jo izan balio bezala sartu zen pala gure zentinelaren buruan trebes.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 45. orr.

Noraren aitak gorputzaren erdia kareletik kanpora atera, eta burua jiratu zuen brankaren aldera.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 102. orr.

Gondolen brankaren forma.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 198. orr.

Lemako lokarriak lasaitu zituzten eta, brankako oihala haizeari emanik, hondartzarantz abiatu ziren.  Elizen arteko biblia   Eg 27,40

Brankako zapia oilalokaren paparra bezala puztu zen arte.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 129. orr.

Zubiaren aurrealdera iritsi eta brankako gazteluaren eskaileran gora zihoala, norbait hizketan sumatu zuen handik hurbil.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 114. orr.

Ontziaren brankako gela eta makinetakoa ikertu zituzten urpekariek.  Berria - Ekonomia   2004-11-21

Eraitsirik zituen hiru mastak, husturik gain-bizkarra, erauzirik lema eta, hara, brankako maskaratzarra ere falta zuela ohartu nintzen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 365. orr.

Brankako txapitelaren goian gelditu da, nola ezean, itsasoaren hondoraino doazela diruditen burdinazko uztaiei beha.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 239. orr.

Bi txirrika handi ikusi zituen masta nagusitik brankako trinketera lotutako soketatik zintzilik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 156. orr.

Luze-luze etzan nintzen ontzian, brankako karel estuaren kontra oinak ipini, eta, eskuekin, masta nagusiaren oinarritik gertu zegoen burdinazko uztai bati heldu nion.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 68. orr.

Brankako karelpean letra larriz idatzita dagoen izena irakurtzen saiatzen dira, Ainhoa.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 22. orr.

Soka lodi biren muturrak luzatu zituzten eta, haietako bat txanelaren brankako eraztunean lot nezan agindu zidan, keinu mutuan, berak txopakoan egin nahi zuena egin nezan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 401. orr.

Txopa aldean jo zuen, instantean jarri zen brankaz gora zamako zaharra.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 79. orr.

Branka erreka aldera jarri eta palada gutxitan heldu ginen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 462. orr.

Karrika nagusiaren suge buztana amaitzen den horretan bertan hasiera duen bokalerako mendibideari branka emanez.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 131. orr.

2 (izenondoekin)

Uhin berdeak apar bihurtzen ziren ferryaren branka biribilaren azpian.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 346. orr.

Itsasontzi espainiarra ondo-ondotik iragan zitzaion, ur-aparrak aireratuz, branka landu dotorea erakutsiz.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 56. orr.

Itsasontzi itxura zuen oheak; haren branka tente eta fina leihorantz nabigatzen ari zela zirudien.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 448. orr.

Munstro goibelaren branka alimalea hasi zen errapuski mugitzen eta itzultzen.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 145. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Andreas branka-muturrean zegoen, hankak itsasorantz zintzilik eta Norari bizkar biluzia emanda.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 128. orr.

Branka alboetako kroskoa zeharo herdoilduta zegoen, baina irakurria zuen, edo imajinatua, ontziaren izena, Esmirna.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 243. orr.

Branka-irudi denen artean koroadun sagua zeukana [...] huraxe egin baitzitzaidan deigarri.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 76. orr.

Enbarkazioak ura branka bularraz jo eta erdibituko du.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 158. orr.

Prestige ontziaren branka zatiko biltegietan 13.089 tona fuel-oil hondoratu ziren.  Berria - Gaiak   2004-09-04

4 irud/hed

Oztopoak gainditutakoan, beti jartzen zen karabanaren branka oasirako bidea erakusten zuen argizagiari begira.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 107. orr.

Eta orduan, guardiek popatik emaiten zietek bezeroei, bezeroek putei brankatik emaiteagatik...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 494. orr.

5 branka alde (orobat brankalde g.er.) brankaren aldea.

Eta ibili ere, branka aldean, karelaren goian zabal, erakunde horren izena daroan ohola ipinita ibiliko da ontzia.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 154. orr.

Ainhoa irakur zitekeen ontziaren branka aldean, hizki larri eta barrokoz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 131. orr.

Han, branka aldeko gazteluan baziren emakumezko batzuk elkarrekin batera.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 244. orr.

Itzulerdi egin du Bittorrek branka aldera.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 109. orr.

Branka aldetik hurbiltzean izena irakurriko duzu albo batean: [...].  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 377. orr.

Aparailuak bizkor bildu, aldi berean branka aldetik beste aingura bat larga eta, behingoan, lehorrera bidali zuen txaneltxo bat, popako kriseilua isioturik zeramala  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 50. orr.

6 branka haga (orobat brankaga g.er.)

Santesteban ontziko branka-hagan behera soka bat luzatu zuten, zurubia igotzeko.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 398. orr.

San Salvador-eko branka-hagan behera soka lodi biren muturrak luzatu zituzten eta, haietako bat txanelaren brankako eraztunean lot nezan agindu zidan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 401. orr.

Santesteban-ek branka-hagan iltzaturik zeukan maskarari erreparatu nion.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 401. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baten branka (3); branka aldean (12); branka aldeko (3); branka aldera (3); branka eta (3); branka hagan (3); du branka (3); eta branka (5); hondarribiko branka (4); ontziaren branka (3); zuen branka (4)

brankako gazteluaren (3); brankako saihetsean (3)

eta brankan (3)

brankara joan (3); txopatik brankara (5)

brankatik txopara (5)


brankaga ik branka 6.

brankalde ik branka 5.

brankari iz brankan aritzen den arraunlaria.

Brankaria brankan bikoterik gabe aritzen den arraunlaria da, eta arraun motzarekin laguntzen du maniobra egiten.  Berria - Kirola   2004-07-28

Patroiak gidatzen du maniobra, baina brankariaren lana ere beharrezkoa da, eta horretan ibiltzen da Mikel Orbañanos.  Berria - Kirola   2004-07-28


brankatu

Kabina barruan zegoen Zulaika, abante agintzen laurehun zaldiei lau nudotan, astiro, indarka ahuldu gabe, palanka slow jarrita izotzezko itsasoa brankatu behar balute bezala.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 231. orr.


brasa (ETCn 77 agerraldi) 1 iz garrik gabe, gori-gori dagoen zur edo ikatz zatia. ik txingar1 .

Horien hatsak zuela brasa gorri-bizi atxikitzen herrian, hori zen zenbaiten iritzia.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 162. orr.

Mari eta biak bakarrik gelditu ziren, beroa sar zekion eta afariko salda hondarraren berotzeko gisan brasak inarrosi zizkioten suaren ondoan.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 250. orr.

Sardina erretzeko surtako brasetan etzan behar dela, eta etxeko andreak eguna sukaldeko errautsei begira ibili behar duela.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 44. orr.

Brasetan erre zirenean lurrin gozo eta erakargarria zabaldu zuten.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 187. orr.

Haragia ausarki emaiten dute jatera denak brasaren inguruan errerik.  Herria   2005-09-08

Goizean goiz, sua berritu, eta aziendak, zaldi eta behor, brasaren gainetik saltarazten zituzten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 32. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Brasa berogailuak, Rueda pneumatikoak, Rayo elektrotresnak, El Caño iturgintza.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 34. orr.

· Hain mikatz sentituz dastatu zuenean, su-brasetara bota zituen ur, landare eta aleak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 187. orr.


brasildar (ETCn 3.657 agerraldi; orobat brazildar ETCn 8 agerraldi, bresilar g.er. eta bresildar g.er.) izlag/iz Brasilgoa, Brasili dagokiona; Brasilgo herritarra.

Oso ongi gogoratzen naiz lau mastako brasildar ontzi handi bat ikusi izana.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 304. orr.

Bebel Gilberto brasildar aingeruaren abotsak dizu ongi etorria desiratzen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 259. orr.

Paulo Coelho brasildar idazle ospetsuaren liburuak irakurtu ondoan.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 114. orr.

Euclides da Cunha idazle brasildarra, Os sertões liburu klasikoa idatzi zuena.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 184. orr.

Walter Salles zuzendari brasildarraren Diarios de motocicleta filma izan da ikusleen gustukoena orain arte.  Berria - Kultura   2004-09-23

Afaria prestatzen ari zela Stan Getzen disko bat jarri zuen, zeinean musika brasildarra jotzen baitzuen jazz erritmoan.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 192. orr.

Alde biek onartu zuten Life of Pi-ren edizio brasildarraren kontrazalean Max e os felinos-en berariazko aipua egingo zela.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 160. orr.

Brasildarra ematen duzu... ez dakit... tropikala edo.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 417. orr.

Ustezko hiltzailea brasildar batekin ezkondu berri zela.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 56. orr.

Bero-bero ibili dira brasildarrak Rio de Janeiroko inauterian.  Berria - Kirola   2004-02-26

Baina brasildarrak hantxe jarraitu zuen, Santiren buztanari tinko oraturik.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 38. orr.

Porto Alegreko Munduko Gizarte Foroko sortzaile eta antolatzaile Francisco Whitaker brasildarrak eman zien hasiera hitzaldiei.  Berria - Euskal Herria   2004-05-12

Gilberto, brasildarra; Cesc Fabregas katalana, eta Hleb bielorrusiarra.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 113. orr.

Kepa Junkera, Afrika Bibang eta bereziki Silverio Pessoa brasildar famatuarekin.  Herria   2005-05-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

brasildar bat (4); brasildar gaztea (4); brasildar gazteak (5); brasildar gaztearen (3); eta brasildar (4); mastako brasildar (3)

adriano brasildarra (4); atzelari brasildarra (4); aurrelari brasildarra (4); brasildarra da (8); brasildarra eta (9); brasildarra ez (6); brasildarra ez zen (3); brasildarra fitxatu du (3); brasildarra hil (4); brasildarra izan (3); brasildarra kanporatzeko (3); brasildarra kanporatzeko agindua (3); coelho idazle brasildarra (3); da brasildarra (4); de freitas brasildarra (4); erdilari brasildarra (3); eta brasildarra (3); gidari brasildarra (3); idazle brasildarra (5); jokalari brasildarra (3); musika brasildarra (4)

abeslari brasildarrak (3); alberto brasildarrak (3); baina brasildarrak (6); brasildarrak dira (3); brasildarrak eta (4); brasildarrak ez (4); brasildarrak ez du (3); du brasildarrak (4); eta brasildarrak (4); pibot brasildarrak (8); zuen brasildarrak (3)


brasileira izond brasildar emakumea.

Neskame brasileira pisuan egon zen bitartean ez zen, ba, nitaz gehiegi gogoratu!  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 116. orr.


brasileiro izond brasildarra.

Etxea garbitu, garbitzen zuen, nola edo hala, erritmo brasileiroan, baita jatordu sinpleren bat prestatuta eduki ere Floren institututik itzultzen zenerako.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 34. orr.

Eserlekuan jarri zen, luze bezain zabal, gin-tonic hura dastatzen zuen bitartean, begiak itxita Antonio Carlos Jobim-ek jotako musika brasileiroaz hobeto disfrutatzearren.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 137. orr.

Leticia Maura eta Thomas Ferriere, brasildarra lehena eta frantziarra bigarrena, proposamen elektroniko bati helduta datoz koartada brasileiroa erabiliz, beste hainbaten moduan, baina beste gehienek egiten dutena baino hobeto eginez.  Berria - Kultura   2006-01-05


brasilera iz portugesaren brasildar aldaera.

Elkar ulertzeko, brasileraz kutsaturiko halako espainiera kinkun batez baliatzen ziren; gutxi, hala ere.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 215. orr.

P'tit jardin kantua Brasilen idatzi nuen, brasilerazko disko baterako, orain dela urte batzuk.  Berria - Kultura   2004-11-09


brasiliar
1 brasiliar fila zakur arraza baten izena.

Bestelakoak: 131 pitbull, 96 argentinar dogo, 32 brasiliar fila, 49 kanariar presa, 37 napolitar mastin.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 15. orr.


brasiliatar izlag brasildarra.

Osoki kordokan baitzuen bere ekonomia Brasiliak, Ameriketarik jin berri onak pixkortu ditu brasiliatar arduradunak, eta hango dirua da berehala azkartu.  Herria   2002-08-15


brasserie iz garagardotegia.

Egun hartan bazkaltzen Jurica eta Annerekin izan nintzen, hoteletik gertuko brasserie batean.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 88. orr.

Honela, emakumeak bira egin eta, brasseriera abiatzen da hatsa berritzeko.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 171. orr.

Ekin eta ekin dabilkio ezpain lapitzaren jolasari, brasserieko gizon axolagabearen begirada lagun duela.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 172. orr.


brast 1 adlag ekintza edo gertaera lasterraren onomatopeia. ik brau.

Erdi itzalean, ordea, soinekorik gabe zegoen emakume baten soslai bitxia ikusi nuen; esku batetik hartu eta brast bota ninduen lurrera.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 206. orr.

Beira landutako edalontzia ezpainetara eraman eta, brast, zurrutada luzea eman zuen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 220. orr.

-Proba bat da -azaltzen diot, burura datorkidan lehenbiziko gezurra brast botaz-.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 203. orr.

Lepic andreak, zakar, atea ireki du, eta itsuari brast tira egin dio besotik, hotz baitago.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 70. orr.

Atari ondora ailegatuta, ordea, eskua brast kenarazi zidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 169. orr.

Lepic andreak maindireak brast kendu, gelako bazterrak usainduz miratu eta luze gabe aurkitu du.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 29. orr.

Halako batean, brast, kotxea eguzkiak ederki argiztatutako plaza distiratsu batean sartu zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 109. orr.

2 (izen gisa)

Bet-betan, ordea, arnasa atera zaio, purrustaka eta brast batean.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 231. orr.

3 brist-brast adlag

Maritxuk bere ohizko irri erraldoia libratu zuen, ezko arrosa peza bat betazalen gainetik brist-brast ilkitzen ziola, behatza gune xifrituan pausatuz, neskak gehiegi sufri ez zezan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 299. orr.


brastako 1 izlag bat-batekoa.

Brastako mugimenduak ziztada mingarri bat eragin zidan saihetseko zaurian.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 19. orr.

2 brastako batez adlag bat-batean, segituan.

Brastako batez laxatu zen nire besarkadatik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 255. orr.

-Josefinak ez zian nahi -Ximurrak, mintzoa eten gabe, hirugarren martxa sartu zuen brastako batez-.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 22. orr.

Ikuskapenerako Informazio eta Plangintza Ataleko zuzendariak brastako batez ireki du bere izena erakusten duen atea.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 54. orr.

Hermannek besokoa kendu zion brastako batez.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 76. orr.

3 brastakoan adlag bat-batean, segituan. ik braustakoan.

Brastakoan, nire andreari garrasia atera zitzaion.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 177. orr.

Brastakoan ulertu nuen: iniziatiba hartu behar nuen eta adorerako irudimena erakutsi, hori zen froga.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 82. orr.

Brastakoan erantzun zion, ia manera onen neurria galtzerainoko tenorean: [...].  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 155. orr.

Ryderrek brastakoan geldiarazi du trailerra etxeko sarbidean, eta aldi berean jaitsi gara, sutea amatatzera doazen hegazkinetariko bat gainetik igaro zaigun unean bertan.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 96. orr.

Besteek brastakoan jaso zituzten begiak kikara zurietatik.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 122. orr.

Beren loaren amaraun lekedatsuagotik brastakoan irteteko pattar kopa bana edo bina hartzen duten langileak sartzen ikusten ditudanean.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 11. orr.

Delako oinezko hori alaitsu irten da kalera, osteratxo bat egiteko asmoz eta lasai asko gauzei begiratzea beste ardurarik ez duela, eta brastakoan gelditzen da halako batean, zerbait ahatzu zaiolakoan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 245. orr.

Ordu arte norabiderik gabeko zeru bat bezain garbi zegoen ura lausotu eta zikindu egin da brastakoan, hedabideen erretolika berritsuek oro puzzle bateko sinbolo bihurtzeko duten erraztasun arin beraz.  Berria - Kultura   2006-02-12

Bat-bateko mozkorrarena bezalako odol-zorabioa igo zi-tzaion zainetan gora, trumilka eta brastakoan, eta burmuinetan banatu zitzaion.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 85. orr.

Eta, halatan ere, saria ez da brastakoan irabazten, etekinak ez dira-eta dirua bezala pilatzen.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 78. orr.

Bere ardurapeko orrialde bat brastakoan betea zuelako, beharbada.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 199. orr.

Musika artean amaitzeke, Adak brastakoan utzi zion dantzari, eta nigana itzuli zen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 55. orr.

-Erabaki al duzue institutuan jarraituko dudan ala kontserbatorioan matrikulatuko naizen? -galdetzen diet brastakoan.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 58. orr.

Bostekoa eman zion brastakoan.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 33. orr.

4 bristi-brastako izlag

Ez nintzen neskatxak uste bide zuen bezain zaharra, eta espero zukeen bezain bristi-brastako atarramenturik ere ez nirekin hark; pixkana-pixkana, haren pilotakadei nola erantzun asmatuz bainindoan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 108. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

brastako batez (6); da brastakoan (3); eta brastakoan (5)


bratislavar izlag/iz Bratislavakoa, Bratislavari dagokiona; Bratislavako biztanlea.

Sendabidean jarri eta biharamunean Bratislavarra bere epopeia idazten hasi zen, letra xehez inprimaturiko bost liburukik osatuko zuten ibai-nobela (hiru bihurtu ziren urte batzuk geroago argitara eman zen sakelako edizioan).  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 136. orr.


brau 1 adlag ekintza edo gertaera lasterraren onomatopeia. ik brast.

Brau xutitu nintzen.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 143. orr.

Brau erantzun nion: [...].  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 167. orr.

Miarritzen, joanden egunean, eguerdi aintzinttoan, hiru lagun brau sartu dira hiriaren erdi-erdian den joaieria ezagutu batean.  Herria   2001-08-09

Yusuf brau zutitu zen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 60. orr.

Müller brau gelditu zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 117. orr.

Orduan Smith-en heriotzaren berria erori zitzaion brau gainera, eta izuak hartu zuen Harry.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 53. orr.

Ostikoa harentzat zela iduritu zitzaion, eta brau zutitu zen aulkitik.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 123. orr.

Hain bakardade ikaragarrian abandonatuta, beste edozein gizon brau eroriko zen, begiak itxita lurrean.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 182. orr.

Urdai saltzailea brau biratu zen, begitartea zuri, eskuak mantalaren gainean estuturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 224. orr.

Atea brau ireki nuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 78. orr.

Bi egunez, 62 kilometro egin ditut, neguko nagitasunetik brau iratzarturik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 210. orr.

Nik ere aitortuko dizut atzo berean gure solasketaren brau mozteko heinean izan nintzela.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 18. orr.

Zaldiak, brau, zutitu eta jendetzarengana oldartu ziren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 96. orr.

Gero, nire kapusai bat ipini gainetik, taxi batean brau sartu eta etxera eramango zaitut.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 296. orr.

Eta brau! jalgi naiz, kexu bezala, halako egonezin edo/eta ezontsa bat senditurik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 136. orr.

Zartagiko xerra hoztua, sukaldean sartzearekin hortzak zorroztu zizkidana, mahai gainean ezarri zuen, brau!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 129. orr.

2 bri-brau adlag

Bri-brau atera zituan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 110. orr.

Bri-brau erabaki nuen lantegira joatea.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 173. orr.

3 briu-brau adlag

Briu brau, ele ederrekin, egoera arras aldarazi zuen. haurra mahaian jarrarazi nuen briu-brau eta azietaren parean, kopeta apal eta begiak malkoz heze paratu zen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 228. orr.

Eta briu-brau badoa.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 93. orr.

Gibeleratekoan, Luzaide eta Ondarrolaren artean muga egiten duen erreka pasatu eta, gertatu zitzaion briu-brau karabinero bat.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 181. orr.


brauntada iz braustada.

Ur zorrotadaren eta buztan brauntada bortitzaren lekuko izango zarete, balea urpera murgilduko da, gero berriro agertzeko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 379. orr.


braustada 1 iz kolpe lasterra.

Istriborretik pasatuko dira astiro, lantzean behin buztanaz braustada eman eta murgilduz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 236. orr.

2 braustadan adlag bat-batean, segituan.

Behin, tabernan ginela, ez dakit zergatik, kontatu egin nion, braustadan, neure lagunarena, nola ezin izan zuen gehiago eutsi eta nola aurkitu genuen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 124. orr.

Gabrielek beste pixka batean itxaron zuen, eta uzkurtasunak menderatuko zuen beldurrez, braustadan esan zuen: [...].  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 322. orr.


braustakoan adlag brastakoan.

Atea braustakoan ireki zen.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 18. orr.

Eta horretan zegoen Matias Ana gelara sartu zitzaionean, braustakoan.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 193. orr.

Braustakoan erantzun behar izango dio gai-jartzailearen galdera edo iradokizunari.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 111. orr.

Atea braustakoan zabaldu zuen; ongi ezagutzen genuen poltsa bat eta koloretako estalkia zuen pakete bat zekartzan.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 10. orr.

Goiok besarkatu egin ninduen eta braustakoan, lagunen zirkulua zabaldu zelarik, asun eta eskonbroen gainera erori nintzen atzeranzka.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 270. orr.


braza1 iz luzera neurria, 1,67 metroren baliokidea.

Garaia eta arranditsua zen [Dorre Zuria], oinaldetik pinakuluraino berrogeita hamar bat braza zituen, eta goian Seneskalen bandera astintzen zuen haizeak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 19. orr.

Murgil egin genuen, ehun braza atzerago genituen boietaraino lenta eginez urruntzeko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 10. orr.

Gure buruetarik laurogei brazatan goiti eta zu euskal lore galiziarra sortu zinen portutik bostehun miliatara.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 176. orr.

Nik egiten ahal nuen horrenbeste, ongi ikasia nintzen zenbat brazatan dabilen arrain mota bakoitza.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 58. orr.

Lasai, abaorreko argitik ehun brazatara zagok, parean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 233. orr.


braza2 iz igeriketan, bular estiloa.

Oso igarilari ona da, estilo guztik dakizkiña: krol, braza, mariposa ta espalda.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 52. orr.


brazildar ik brasildar.

brea iz galipota.

ni koskortu nintzenerako baziren auto batzuk herrian, baina bide handia, Irinbeltzagara eta itsasertz osoan aurrera zihoana, asfalto edo brearik gabe ezagutu nuen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 209. orr.

"Gora Euskadi askatuta" zuen breaz idatzirik horma zurian.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 60. orr.

Emakume batzuk erantzi egiten zituen gerritik gora, gantzutzen zizkien eztiarekin bularra eta bizkarra eta lumak jartzen zizkien; besteei ilea mozten zien edo breaz gantzutu, eta gero bizkarrean itsasten zien.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 117. orr.


break iz karrozeria furgoneta batena bezalakoa duen automobila, baina atzeko aldea krisalduna duena.

Txanda iritsi zitzaionean, break berri-berri batean sartu zen gizona, eta iparraldeko autobidea hartu zuen autoak, Pariserantz.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 357. orr.

Break zahar baten ondoan, gidari bat oihuka ari zen: [...].  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 117. orr.


break-dance iz aretoko dantza akrobatikoa.

Break dance-a normalean pertsona bakarrak egiten duen dantza da baina jaialdiaren antolatzaileek «dantza horren talde izaera» nabarmendu nahi dute.  Berria - Kultura   2004-05-13

Europako aretoko lehen break-dance lehiaketa antolatu dute Elorrioko Arriola Kultur Aretoak eta Logela Multimediak.  Berria - Kultura   2004-02-11

Dantzariek, bitartean, keinu mekanikoak garatzen dituzte gehienbat, baina haien artean guztiz deigarria da balet klasikoko pausoei, break-dance erako mugimenduei eta dantzari bakoitzaren presentzia eszenikoari emandako protagonismoa.  Berria - Kultura   2004-09-17

Azokako eremuan, poesia, antzerki eta break dance saioak eskainiko dituzte hainbat gaztek.  Berria - Kultura   2006-02-08

Break-dance erakustaldi batetik Euskal Zibilizazioari buruzko hitzaldi baterainoko bidea eskaini dugu, eta norbere interesen araberako aukera egin du jendeak.  Berria - Euskal Herria   2004-04-13


breaztatu, breazta, breaztatzen 1 du ad breaz igurtzi edo estali.

Gaizki breaztatutako bidean barrena egin du bi karrika mehar eta hutsetara atera den arte.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 91. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Txoferraren ondoko atea irekitzera zihoala begiztatu du gizonaren figura, auzuneko bide breaztatu meharrean barrena, ehunen bat metrora.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 102. orr.

Bidea hutsik dagoela frogatu ondoren langile gazteak bide breaztatua gurutzatu du.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 39. orr.

Dagoen tokitik ez du ez etxerik ez zati breaztaturik ikusten, eta errepidetik aparte xamar daudela egiaztatzeak lasaitu egin du.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 45. orr.


brebaje iz edabea.

Pepek hurrean ipini zion kopa, eta esan, berak prestaturiko brebaje ona zela.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 66. orr.


brebeta (orobat breveta g.er.) iz ipar diploma, agiria.

Brebeta: Kolegiotik lizeora pasatzeko Brebeta deritzon azterketak gaitasunen jabetza frogatu beharko du Oinarrizko Ikasketen Agiriaren bidez.  Berria - Euskal Herria   2004-10-13

Brebeta: Gaitasun eta eskuduntzen ituna zehazten den bitartean, oraindik eratu ez den Hezkuntzako Goi Kontseiluak aldaketak sartuko ditu Brebetan: [...].  Berria - Harian   2005-09-01


brebiario (orobat breviario g.er.) iz urte guztiko eliza otoitzak dakartzan liburua.

Kale ilun eta hutsean bere sotana handiarekin eta hulez forraturiko bere brebiarioa eskuan batbatean agertzean, mamua ematen zuen eta ia arineketan hasi ginen.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 35. orr.

Garai hartan anaiek ez zeukaten brebiariorik, eta salmo-liburuak ere gutxi.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 602. orr.

Ez dugu brebiariorik maitinak errezatzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 959. orr.

Frantziskoren aurretik ere (Karlomagnoren garaiaz gero segur aski) ohikoa zen, errezo ofizialez gain, ofizio eta brebiario pribatuak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 74. orr.

Han ziren beneditanoek eman zidaten orduan beneditanoen brebiarioa.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 98. orr.

Nobizioaren brebiarioa.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 612. orr.

Kapitulu jeneral honetan bertan banatu zitzaizkien probintziei Ordenako brebiario eta antifona-liburu bereziak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1137. orr.


breizera (orobat breziera) iz bretoiera.

Gaur egun, Bretainiako hizkuntza -bretoiera edo breizera- lanjer haundian da, deusik ez eginez desagert bailitaike hogoi urte barne.  Herria   2001-09-27

Gero, erromatarrek ere berdin latina ez beste guziari, hurrena frantsesek edo espainolek "patois, vulgar" eta halakoak, breziera, euskara, katalanera eta beste, mintzaira mordoilotzat gutietsiz.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 332. orr.


breiztar iz bretoia.

Mike izendatzen da, Tulsan sortua, indio-breiztar xarnegua, eta ziberkomunikazio gau baten buruan interes gune asko parekoak genituen, sexuaz aparte bistan dena.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 116. orr.


brentsa ik prentsa.

bresilar ik brasildar.

bresildar ik brasildar.

bretaindar ik bretoi1.

bretainera ik bretoiera.

bretainiar ik bretoi1.

bretaniar ik bretoi1.

bretoi1 (orobat breiztar g.er., bretaindar g.er., bretaniar g.er., bretainiar g.er. bretoin, bretoindar g.er. eta breton g.er.) izlag/iz Bretainiakoa, Bretainiari dagokiona; Bretainiako herritarra.

Euskal Herria egon badago, eta bretoi herria ere bai, baina jakobinismoak eta industrializazioak gure herria akabatu du: gaur egun ez baitago, egon, frantziar jendetza baizik.  Berria - Harian   2005-06-21

Bretainiaren nazio eskakizunak ezagutzera eman ditu eta bretoi kontzientzia nazionala hazi du.  Berria - Mundua   2006-03-11

Bretoi izaerako elkarte kultural zein politikoak kriminalizatzeko.  Berria - Mundua   2004-03-07

Frantziako epaileek sei nazionalista bretoi epaituko dituzte.  Berria - Mundua   2004-02-14

Autonomiaren aldeko alderdi bretoi gehienak (UDB, Parti Breton) baiezkoaren alde azaldu ziren.  Berria - Harian   2005-05-31

Aski da Parisko bulegari baten hizkuntza nekazari bretoi batenarekin konparatzea: baten abstrazioak besteak konkretatuko baititu.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 106. orr.

Militante bretoiei leporaturiko hilketa ez du argitu epaiketak.  Berria - Mundua   2004-03-13

Maddiren tragediak askoz zerikusi zuzenagoa du, jatorriz eskandinaviarra den arren, tradizio bretoiaren bidez Europan zehar oso hedatuta dagoen beste istorio batekin.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 197. orr.

Aditzen ditugu hiruren abenturak, Fraiburun Stella Maris ontzi bretoiak harkaitzak jo zituenean.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 269. orr.

Renan XIX. mendeko bretoia zen eta, XX. mendeko irakurle euskaldunak, euskaldunaren begiekin irakurtzen duenean, izugarrizko antza sumatzen dio XIX. mendeko Bretainiari ordukoxe Euskal Herriarekin. Aita bretoia zuen eta 3 urterekin ekarri zuten bizitzera Euskal Herrira.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 172. orr.

Bretoiak eta alsaziarrak Egeari begiratu diote; hark begi-keinuz soldaduekin esertzeko agindu die.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 166. orr.

Munduko lau bazterretako jendeei ematen diet ostatu: frantsesei, italiarrei, flandestarrei, saboiarrei, bretoiei, alemaniarrei...  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 44. orr.

Afaldu bitartean, bretoi berritsuak hamaika galdera egin zizkidan. Ez zegoen antzematerik zer hizkuntzatan ari ziren, ingelesen hizkuntzan, akitaniarrienean, bretoienean, flandestarrenean edo koloniarrenean ari ote ziren.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 75. orr.

2 bretoiera.

Frantzian Espainian baino hizkuntza gehiago hitz egiten dira, alemana, bretoia, katalana, euskara, okzitaniera eta frantsesa.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 140. orr.

Iragan asteburuko ekintza baino lehen, ekainean Lannuonen (Lannion) Bretoia arriskuan dago kartelarekin agertu ziren taldekideak.  Berria - Mundua   2006-02-25

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bretoien aurkako (4); bretoin dantza (3); bretoin eta (5); bretoin ikastolak (3); bretoin talde (3); nazionalista bretoien (3)


bretoi2 ik betroi.

bretoidun izond/iz bretoieraz mintzatzen dena.

Esperantoaren inguruko jendeak bi motibazio izaten ditu: alde batetik nazioen arteko bizikidetzaz eta bakeaz kezkatzen direnak, eta, bestalde, beren ama hizkuntza defendatu nahi dituztenak, bretoidunak eta frantsesdunak, esaterako.  Berria - Mundua   2004-05-11


bretoiera (ETCn 790 agerraldi; orobat breizera g.er., bretainera g.er. eta bretoniera g.er.) iz Bretainiako hizkuntza.

Gaur egun, Bretainiako hizkuntza -bretoiera edo breizera- lanjer haundian da, Bretoia dela jaiotzez, baina azkar asko utzi zuela bazterrean gurasoen hizkuntza basa hura, bretoiera, ez kulturarik eta ez ezer eman ez zuen hura.  Herria   2001-09-27

Geltokiko karteletan frantsesaren ondoan bretoiera paratzeaz gain, geltoki elebiduna inauguratu zuten sinbolikoki.  Berria - Mundua   2006-02-25

Langues régionalesetan idazten den literaturetan; euskaraz, bretoieraz, okzitanieraz edo katalanez idazten den literaturan.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 144. orr.

Giza eskubideen Lehen foru mundiala Nantes (bretoieraz, Naoned) hirian iragan da.  Herria   2004-06-17

Bretoieraz irakasten duen eskolak inoiz baino sostengu gehiago jaso zuen.  Berria - Mundua   2004-10-23

Chartierrek uko egin zion Frantziako telebista zerga ordaintzeari, Bretoierazko telebista publikorik ez dagoela salatzeko.  Berria - Mundua   2004-07-03

Unamuno-ren tesia, Renanena bera da bretoierari buruz, eta anitz gehiagorena egun haietantxe Bilbon berton; Austria-Hungariako alemanek erabili zuten bera txekieraren aurka, etab.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 114. orr.

Bretoieraren biziraupenak errealitatera egokitu eta garai bateko irudi idilikoak gainditzea eskatzen du.  Berria - Euskal Herria   2004-02-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bretoieraren aldeko (6); bretoieraren bulegoak (3); du bretoiera (3)


bretoierazale izond/iz bretoieraren zalea dena.

Ber denboran 100 bretoierazale ziren ere elgarretaratzen Gwengamp-eko geltokian, aldarrikapen berarekin.  Herria   2005-12-15


bretoin ik bretoi1.

bretoindar ik bretoi1.

bretoinera ik bretoiera.

breton ik bretoi1.

bretxa iz arrakala.

Bretxa hau menderatzen duen harkaitz irten baten azken muturrean nago jesarria.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 157. orr.

Alimaleko bretxa bat ireki da.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 157. orr.


bretzel iz **

Behin bakarrik, poliziaren oso beldur, disimuluan, kalean bretzelak saltzen ari zela agertu zitzaien.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 85. orr.


breveta ik brebeta.

breviario ik brebiario.

breziera ik breizera.

brida 1 iz zaldi eta zamarien ahokoa edo muturrekoa.

Mikel Strogoffek zaldiari aho-burdina jarri, zelako zingila tenkatu, estribuen uhalak aztertu, eta emeki-emeki hasi zitzaion tiraka bridatik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 234. orr.

Zaldiari bridatik eutsi, eta oin-puntetan egin zuen eraikuntzarainoko bidea.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 140. orr.

Domingok aitatxiren zaldia atxikitzen zuen bridatik.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 140. orr.

Zaldiek uko egiten zioten harri mehatxariaren ondotik pasatzeari; eta zaldizkoek jaitsi eta bridatik helduta eraman behar izan zituzten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 65. orr.

Zaldi gainean ibiltzean, brida eskuarekin helduta eraman zuela.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 222. orr.

Zaldiari brida laxatu zion kanpamentuko sarrera gurutzatzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 270. orr.

Zaldiari brida kendu gabe ibiltzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 222. orr.

Seigarrenen algara zeukan buruan, ez ahoko brida, lotu zutenean zaldi-kotxean.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 309. orr.

Gengis Khanen tartariarrentzat bekatua zen [...] zaldia bridaz jotzea.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 132. orr.

2 (pluralean)

Gurdizainak logaleturik zihoazen, zaldien bridak eskumuturretan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 17. orr.

Jansonek, bridak lasaiturik, edozein unetan leratik erortzeko zorian, zer edo zer kantatu edo oihukatu ohi zuen estonierazko esaldi eten, ulertezinekin.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 30. orr.

Andre nekazariak Balthazar bridetatik hartu, bultzatu, eta gurdia atzera eraman zuen, gurpilak espaloiaren kontra jarri arte.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 23. orr.

-Arre, hezur pila hori! -oihu egin zuen Gusek, bridetatik tira eginez.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 78. orr.

Bridaren presioa laxaturik sentitu zuelarik, zaldia lauhazka atera zen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 96. orr.

Une hartantxe bertan zaldiaren bridak jaregin egin zituen eta libre abiatu zen azienda harea eta harrien gainetik.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 163. orr.

3 irud/hed

Bere senen indarrak ez zuen bere bizimoldearen brida.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 325. orr.

Munduaren eta gure bizitzaren gaineko bridak berriro gure esku izateko. Iraultza bridatik hartuta zeramaten gidariek modako jarri zituzten arropak zeramatzaten gizonek soinetan.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 62. orr.

Jolas horretan ahaleginak eginen dituzte jaulierren bat buruan jo eta kapelua botatzeko, eta beharbada giltzadunak onez hartuko du, badaki brida laxatu egin behar duela noizean behin.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 136. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Printzeari dagokionez, emaion hik hainbat sineste, nola baita hura gazte eta brida-uhal laxoagoz baitaiteke ibil hiri eman dakinakeena baino. · Mingain-bridarik gabe.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 51. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bridarik gabe (4)


bridagabe izond bridarik gabea. irud/hed

Izugarri desantolaturik bizi zen, eta amorraturik ere bai batzuetan; kaos bridagabea zen nagusi haren munduan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 248. orr.

Gure familia zahar guztietan elezaharretako pertsonaiak azaleratzen ziren, bai eta sumindura amorratuak, sesioak eta haragizko grina bridagabeak ere.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 6. orr.

Nire narratzaile-solasaldi bridagabeak, Balzac, Ariosto, Fantomas, Madame Bovary, Tristan eta Isolda eta halakoen moduan.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 156. orr.


bridatu, brida(tu), bridatzen 1 du ad brida ezarri.

Hoik berdin astua bridaturik, ederki estekatuko.  Herria   2003-07-03

2 irud/hed

Benetako kulturgile batek, usaimen komertziala eta arrisku kulturala liskartzen zaizkionean, zaldia bridatu, "hemendik irtetea diat helmuga" esan eta kulturaren alde egiten du apustu.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 61. orr.

Buruak mihia bridatu nahi izan zuenerako, berandu zen jada.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 188. orr.

Amak, halakoetan, aitaren aho beroa bridatu nahi izaten zuen, kontu haiek haurroi onik egingo ez zigutelakoan.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 104. orr.

Bat-bateko bihotz pilpirak bridatu nahirik, eskua tabakoaren ohiko poltsikora eraman nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 349. orr.

Barrea bridatu, eta edariaren beroak utzi zidan bezain lasterren hustu nuen katilua.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 207. orr.

Gar haien guztien, grina haien guztien beldur zegoen zalantzarik gabe, eta bridatzen saiatzen zen inolaz ere.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 68. orr.

Barrea bridatu, eta edariaren beroak utzi zidan bezain lasterren hustu nuen katilua.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 207. orr.

Behin baino gehiagotan bridatu behar izan nuen azal zuri-zuri hori ukitzeko gogoa.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 256. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Hartz bridatua? Hezle bridatzailea? Ala ikuskizun triste hortaz asetzen den publikoa?  Herria   2004-12-30

Funtsean ez ote da ixtorioño hori gure gizartearen izaitearen idurikoa? Batetik handi-mandi bridatzaileak, bertzetik ixiltasunera behartua den jende bridatua, artean populuaren gehiengo bat halako poztasun faltsu batean atxikia.  Herria   2004-12-30

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

mihia bridatu (3)


bridatzaile izond bridatzen duena.

Hartz bridatua? Hezle bridatzailea? Ala ikuskizun triste hortaz asetzen den publikoa?  Herria   2004-12-30

Batetik handi-mandi bridatzaileak, bertzetik ixiltasunera behartua den jende bridatua, artean populuaren gehiengo bat halako poztasun faltsu batean atxikia.  Herria   2004-12-30


bridge iz karta jokoa, bi lagunek beste biren aurka jokatzen dutena frantziar karta-sortarekin.

Albertok ere jokatzen zuen bridgean, baina beti galtzen zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 149. orr.

Aita hain zen lo-arina, ezin baikenuen inor gonbidatu etxera, hura gurera etorri aurretik bezalatsu, bridgean jokatzera edo beste edozertan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 72. orr.

Beste batzuk, ez horren serio, bridge-an ari dira jokoan.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 17. orr.

Seme etxekaltearen gamelua edo emazte gazteagoaren amorantea -golfeko irakaslea? bridge-koa?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 144. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Etxera bidean doaz bridge partida amaituta.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 160. orr.

Miranda eta bere ahizpa bridge-jokalari paregabeak ziren.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 149. orr.


brigada 1 iz bi errejimentuk osatzen duten banako egituratua; dibisioa zatitzen den hiru banakoetako bakoitza.

Joandakoan garaile-uste eta geometriaren arabera ordenaturik ageri ziren konpainia, batailoi, erregimentu, brigada eta dibisioak, bakoitza bere ikur eta bandera, bakoitza [...].  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 177. orr.

Diziplina Batailoiko indarrak kanposantuko hormen luzeran lerrokaturik ziren; eskuineko hegalaren muturrean han zen nire Brigadako konpainietako bat.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 256. orr.

1937ko uda igarota Brigadan sartu eta lasterrera ohartuko zenez, destino berria ere kasik alferrekoa izango zen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 255. orr.

Bizente Egia 140 brigadako 44 dibisioko kapitainaren laguntzailea, Intxortako heroia.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 40. orr.

Espainiako Armadako Paraxutisten Brigadak eta Infanteria unitateek ariketak egingo dituzte Euskal Herrian irailaren 19 eta 24 bitartean.  Berria - Euskal Herria   2004-09-18

Frecce neri italiarrak eta Nafarroako IV. Brigadako erreketeak hogeita bederatziaren eguerdi aldean sartu ziren herrira.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 50. orr.

Moriskoen oldar-brigadek, inguratze-mugimendua eginez, ez bazituzten lehorreratzeko gabarrak hondatzen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 234. orr.

2 (izenondoekin)

Brigada komunistak osatua den Dibisioa, hain zuzen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 51. orr.

Brigada Internazionala, Garibaldi italiar batailoia barruan duena, hain zuzen.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 51. orr.

Brigada alemaniarra, El Campesino jeneral komunistaren Brigada, Eusko Brigada bat.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 51. orr.

Bizente Egia 140 brigadako 44 dibisioko kapitainaren laguntzailea, Intxortako heroia.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 40. orr.

Bertzalde, hatz-markak eta bertzelako aztarnak bilatzen ari gaituk, nahi baino mantsoago hala ere, Brigada Zientifikoko gehienak zertan eta oporretan baititugu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 224. orr.

3 irud/hed

Ehun polizia inguruko brigada bi ilarako formazioan jarduten zen herrian bueltaka egun osoan eta zaldizko beste konpainia bat bere aldetik ibiltzen zen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 190. orr.

Beste marinelaren hilotza itsasontziko kabina barruan aurkitu zuten Ertzaintzako Brigada Mugikorreko urpekariek.  Berria - Ekonomia   2004-11-20

Krimenaren aurkako Brigadaren barruan talde berezi bat eratu dute.  Berria - Gaiak   2004-07-31

Ni banoa hemendik, Brigada Gorriak betiko desagertu ziren Italiatik, Alemanian ere ez da gelditzen talde terroristarik, Baader-Meinhoffekoek beren buruaz beste egin zuten edo eginarazi zieten, Katalunian ere ez dago Terra Lliurerik.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 27. orr.

Eraso hura Al Kaedari lotuta dagoen Abu Habs al Masriren Brigadak aldarrikatu zuen.  Berria - Harian   2005-07-08

Gau hartan bertan etorri ziren brigada politiko-sozialekoak bere bila, baina ordurako joana zen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 279. orr.

Eraso hura Al Kaedari lotuta dagoen Abu Habs al Masriren Brigadak aldarrikatu zuen.  Berria - Harian   2005-07-08

Bilboko Informazio Brigadako burua izandakoa.  Berria - Euskal Herria   2006-04-11

Homizidio brigadako bi polizia ere ba omen ziren, eta ezkongaien argazkiak egin omen zituzten. kontatu zidan nola Hans delakoa, Alemaniako Brigada Antikapitalista Gorrietako buruzagi izandakoa zen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 300. orr.

Hurrena uda batean joan ginen, elkartasun-brigada batean laguntzera edo.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 72. orr.

Lehenengo Gamma operazio hartan Teknologia Ikerketarako polizia brigadak 20 pertsona baino gehiago atxilotu zituen Atzo Poliziaren finantza brigadak atxilotu zuen Parisen.  Berria - Gaiak   2004-07-16

Ametsak garbitzaile brigada dira.  Berria - Gaiak   2006-05-02

4 lotinantordearen gaineko azpiofiziala.

Mirespenez egin zuen brigadak txistu: "Sei litro espirometroan!" Eta zaunka ekin bertatik: "Grosrouvre, basoari bira, zaku osoa bizkarrean! Brigada hurreratu zitzaion, burlaizez; beste bira bat egitera bidaltzeko asmoz ireki zuen ahoa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 100. orr.

5 brigada buru (orobat brigababuru)

Vicente Guardia Zibilen brigada buruarekin hizketan ari zela, gero eta jende gehiago inguratu zitzaien.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 58. orr.

-Nora zoaz, Sierra? -brigada burua zirudienak.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 108. orr.

-Putasemea! -oihu egin eta bertan akabatu zuen Felix Velando brigada burua.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 73. orr.

Brigadaburua da, edo komisarioa.  Agurtzane Juanena   «Esan gabe neukana», 2003 - 39. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

brigada basco (3); brigada bat (4); brigada criminal (5); brigada gorriak (5); brigada gorriek (5); brigada gorrien (5); brigada gorrietako (13); brigada gorrietako kide (4); brigada gorrietako ustezko (3); brigada ibiltaria (4); brigada zientifikokoak (3); ertzaintzako brigada (3); eta brigada (3); nazioarteko brigada (3); zen brigada (4); ziren brigada (3); zuten brigada (3)

aksako martirien brigadak (17); al kassem brigadak (5); al masri brigadak (4); armadako paraxutisten brigadak (3); badr brigadak (4); brigadak erakunde (3); brigadak eta (8); brigadak hartu (4); brigadak izeneko (4); brigadak taldeak (5); islambuli brigadak (3); istambuli brigadak (3); kassem brigadak (5); martirien brigadak (19); martirien brigadak erakunde (3); martirien brigadak hartu (3); masri brigadak (4); paraxutisten brigadak (3); plus ultra brigadak (3); ultra brigadak (3)

aksako martirien brigadako (4); brigadako kide (3); brigadako kideek (3); martirien brigadako (5)

badr brigadei (4)

aksako martirien brigadek (26); al kassam brigadek (4); al kassem brigadek (8); al masri brigadek (10); brigadek bere (3); brigadek bere gain (3); brigadek beren (5); brigadek beren gain (4); brigadek eta (5); brigadek hartu (3); janingo martirien brigadek (3); kassam brigadek (4); kassem brigadek (8); martirien brigadek (32); martirien brigadek beren (3); martirien brigadek eta (3); masri brigadek (10)

aksako martirien brigaden (3); martirien brigaden (3); nazioarteko brigaden (3)

aksako martirien brigadetako (35); al kassem brigadetako (4); brigadetako bi (5); brigadetako bi kide (4); brigadetako ekintzaile (10); brigadetako ekintzaile bat (4); brigadetako kide (4); brigadetako kideak (3); kassem brigadetako (4); martirien brigadetako (39); martirien brigadetako bi (4); martirien brigadetako ekintzaile (10); martirien brigadetako kide (3)


brigadaburu ik brigada 5.

brigadier 1 iz brigada-jenerala; zaldieria edo artilleriako kaporala.

Roberto Videla, Roberto Viola eta Leopoldo Galtieri teniente generalak; Emilio Massera, Armando Lambruschini eta Jorge Anaya almiranteak; eta Orlando Agosti, Omar Graffigna eta Basilio Lami brigadier generalak.  Berria - Kultura   2004-02-22

Orpoz orpo Etxague jeneral giria (donostiarra, jakina denez), eta Moriones, Quesada, La Serna, eta beste militar pila bat: jeneral, brigadier, komandante, kapitain eta abar luze bat, erregearen ondotik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 283. orr.

Agintea zuen brigadierrak, zaldi gainean jarririk, esan zigun guztiontzako gaztigu gisakoa izan behar zuela.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 119. orr.

Irurtzungo Haizpean arrestatu zuen Rafael Marotok Uritz brigadierra.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 174. orr.

Hiru epaile izan nitian, brigadier bat eta kapitain bi; hantxe zeudean niri goitik behera begira, mespretxuz, zabor zikinen bat izango banintz bezala.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 183. orr.

Armadako Miguel Krasnoff eta Marcelo Moren brigadier ohiak, Rolf Wenderoth koronel ohia, Basclay Zapara ofizialordea eta Osvaldo Romo dira auzipetuak.  Berria - Mundua   2004-12-22

2 polizia gradoduna.

Aita zuen aduanako brigadier lehenik Anhauzen, Saran eta Oletan gero Azkainen grefier kargua bete zuen, ama berriz zinez Saratarra, Ayez familiako alaba.  Herria   2002-10-24

Brigadierrak pixka bat gehiago mintzatzen ziren, adierazpen bat edo bertze emaiteko, baina erabakia ez zuten berek hartzen ahal, goragoko xefari galdegin behar zioten, edo kartierreko nausiari, zuzendariordeari... Zuzendariordea batzuetan ene zeldara etortzen zen bizardun bat zen.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 68. orr.


brigadilla iz brigada txikia.

Gora Udaleko brigadilla!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 76. orr.

Somera kalean, udaleko brigadillak astero konpontzen zuen estolda gainez ari zen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 149. orr.


brigadista 1 iz brigada bateko kidea.

Brigadetako kideek jakinarazi dutenez, «Espainiako Poliziaren furgoneta bat errepide erdian gurutzatu eta brigadistak zihoazen autotik gazteak atera, identifikatu eta polizia etxera eraman zituzten».  Berria - Euskal Herria   2004-08-20

-Nire 127 zaharra saltzeraino heldu nintzen, Chiapasera joateko dirua eskuratzearren, eta hantxe eman nituen hilabete batzuk laguntza-lanetan gainerako brigadistekin, inolako interes pertsonalik gabe, ondo sentitzen nintzelako baino ez.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 100. orr.

Inork esplikatu zion Madril brigadistei esker salbatu zela.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 73. orr.

Espainiako gerran hildako brigadistei omenaldi bat egingo zietela hurrengo egunean.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 224. orr.

Hamaika aldiz aipatuak genituen nire emaztearen aita brigadistak gerra hartan [...] bizi izandako pasadizoak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 26. orr.

Mirenek ez dauka zerikusirik beste giro bateko neska brigadista liberatu eta alaiekin, ez.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 101. orr.

Brigadista ibili ote zen gurean, orduantxe galdetu behar niokeena.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 82. orr.

2 (izenondoekin)

Lehenengo makarra makarronikoa izan zen, gero boxeolari txoroa, gero brigadista iraultzailea, azkenean burges konbentzitua.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 109. orr.

Ezberdin hori zuzenean ezagutu duten euskal brigadista internazionalisten eskutik.  Berria - Euskal Herria   2006-02-03

Brigadistak zaharrak eta gazteak dira, arraza, erlijio, klase edo sexu joera desberdineko jendea.  Berria - Mundua   2004-09-26


brigankeria (corpusean bringankeria soilik) iz frikunkeria.

Bringankerian ari direnak ere badira jaunen artean, hala nola bidajantak bideetan arpillatzen dütüenak, edo pelegriak bidesarietan sakolak hütsik üzten.  Herria   2004-03-11


brigantin iz iz bi mastako itsasontzia, bela karratuak dituena.

Brigantin eta galera mordoa hondoratu eta arpilatu zituzten, Brasilgo tabakoz eta azukrez zamatuak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 146. orr.

Une horretan hain gogor jotzen zuen haizeak lehorraren aldera non itsas zabalean oso urruti ageri zen brigantin bat oihal handian bi erriza jarrita baizik ekaitzetik ezin babesturik baitzebilen.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 59. orr.

Ez al huke hobe, kaiku hori, galeoi edo brigantinen batean jardun atontzen hemen beraren kimuen gainean heure izerdia isurtzen duan landare miserable horren zama-balak?  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 152. orr.


briketa iz pizgailua.

Barnera konkorturik sartu, paper puska bat briketaz piztu eta ifernuko deabruak oldartu zaizkizue.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 153. orr.

Egur ezpalak metatzen zituzten, pipariak briketa brauki sakelatik ateratzen zuela, ingurua itxura zezakeen hondarki puloari su emateko gisan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 51. orr.

Guztiari briketarekin eman nion hats; sua hargatik, kasik desesperatzen nindoala, mututasunean tematu zen luzaz.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 80. orr.


brikolaje iz eskuzko lan ez-profesionala.

Esan nahi baita, gizon zaildua zela, brikolaje guztietan ibilitakoa, zertaz ari den dakien horietakoa.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 8. orr.

Brikolaje zale horietako bat bestela, molde guztietako tresneriak liluratuko duena: soldagailuak, azkoinak, iltzeak eta iltze-ateratzekoak, zizelak, pintzak, kurrikak, artaziak eta altxaprimak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 83. orr.

Erakustazokaren %76 profesionalentzat izango da, baina gainerakoan etxeko burdindegi eta brikolaje tresnak izango dira ikusgai.  Berria - Ekonomia   2004-09-23

Brikolaje-mahaira hurbildu gara.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 55. orr.

Teok, orduan, guztiz bere senetik aterata, erdi eroturik, brikolaje kaxatik zerra elektrikoa hartu eta lepoa moztu zien bi-biei.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 25. orr.

Aski ezaguna da pertsona altuak ez direla onak gerrarako, ez eta, esate baterako, brikolaje-lanetarako ere.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 124. orr.

2 irud/hed

Molekulak, ugalketa eta eboluzioaren brikolajea ditugu hemen hizpide.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 16. orr.

Mundu bizia elementu kopuru finitu baten konbinazio modukoa da, eta mekano erraldoi baten itxura du, eboluzioak atergabe darabilen brikolajetik sortua.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 13. orr.

ADN zatien nahiz gene osoen bikoiztea da, itxura guztien arabera, brikolaje molekularraren bide nagusietariko bat.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 108. orr.


brikolajegile izond brikolajean aritzen dena.

Alabaina, Jacob-ek zioenez, eboluzioa ez da diseinugile hutsa, brikolajegilea baizik, oportunista hutsa eta, orduan, eboluzioa optimizazio-prozesu gisa aztertzea ez da zuzena.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 288. orr.


brikolatu izond brikolaje lanez egina.

Eta ez dugu nahi, Euskal Herriarekin usatuak diren bezala, nihun ikusten ez den estruktura "brikolatu" berri bat, ez! Beste laborantxa ganbara guziak bezalako laborantxa ganbara normal bat nahi dugu: bere ahal eta konpetentzi guziekin...  Herria   2001-02-22


brillante 1 iz diamantea.

Harribitxirik ere bazegoen kutxan, eta luma zuriz zein gorriz apaindutako maskarak, brillantez jositako harrizko idoloak.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 224. orr.

Cadinek Montreuileko lorezain handien alabak ikusten zituen, beren arrosen erdian etorriak, eta txunditurik geratzen zen haien brillante eta Valencienneseko farfailei begira.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 244. orr.

2 izond distiratsua.

Galipota belztuta dago euriaren eraginez, dena brillantea bihurtu da.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 112. orr.

Bere kapela koipetsu brillantea bakarrik zeukan agerian.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 79. orr.

Literatura unibertsaleko idazlerik brillanteenetakoa.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 118. orr.

Literatura unibertsaleko esaldirik brillanteenak irakurtzen ibil naiteke agian eta ez ditut behar bezala estimatzen, oinak hotz ditudalako.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 95. orr.

Txaplik apurtu zuen mutualdia, ohi zuen gisan, galdera brillante batekin: [...].  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 122. orr.

Berehala ohartu zen matematikak milaka urte dituela eta alferrik ari zela gogoeta horretan, Kristo aurreko greziar batek egin zuela gogoeta hori, askozaz modu brillanteagoan.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 28. orr.

Giulianiren azken ideia brillantea: bezeroek dantza egiterik izanen badute, kabaret lizentzia eduki beharko du taberna horrek.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 27. orr.


brillantedun izond brillantea edo brillanteak dituena.

Zamarraren sakelan zeramatzan urrezko bi erloju, zintzilikario bat, bi gorbata-orratz eta lau eraztun brillantedun [...] eta oso interesatua zegoen haiei probetxua ateratzeko.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 141. orr.


brillantina 1 iz ileari distira ateratzeko erabiltzen den kosmetikoa.

Bere makillaje-kutxatik, brillantinak eta kakao-gurinak isuritako usaina hedatu zen gelan zehar.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 292. orr.

Denak apain-apain, usain gozoa eta brillantina emanda.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 25. orr.

Aitak aholkatzen zidan brillantina jartzeko eta amak gaueko sarea jartzeko ileak bere tokian gera zitezen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 203. orr.

Gizonezko asko zegoen burua brillantinaz orraztuta eta jaka urdin gurutzatuez jantzita.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 88. orr.

Ilea, ikatza bezain beltza, brillantinaz eta izerdiz distiratzen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 26. orr.

[...] galdetu zidan, ahapetik, niregana hain hurbileraino makurtuz non bere biboteko brillantinak zabaltzen zuen mugeta-urrina aditzen nion.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 147. orr.

Geroago ilea moztu zioten, eta orduan buru berdin eta ongi orraztua eramaten zuen, dizdizka brillantinagatik.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 64. orr.

Ontzi bat brillantina erosten dugularik, ezin, bada, jakin norberarentzat edo oinordekoentzat izango den.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 279. orr.

2 ehun distiratsua.

Gaizki baldin bazegoen, ondo nago esango zizun, eta gero brillantinaz beteriko jertsearekin aldenduko zen.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 124. orr.


brillantinadun izond brillantina duena.

Galtza bakeroak, merkatu txikian erosiak horiek ere, eta artilezko jertseak, brillantinadun artilez eginak.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 120. orr.


brillo (orobat brilo) iz distira.

Entzun ezak ondo, mutiko: berriz ere halako alukeria batekin izorratzen banauk, bankilloari brilloa eta guzti atera beharko diok ipurdiarekin. lanparari briloa ateratzea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 162. orr.

Hementxe, kaleari brilloa ateratzen!  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 86. orr.


brilo ik brillo.

brindis iz topa.

Gainera, brindis asko egiten genituen ardoarekin, eta osabak beti Togliatti eta Nenni askatasunaren defendatzaile handien omenez topa egitea proposatzen zuen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 174. orr.

19:00etan Euskal Herria plazan senideei omenaldia eta «elkartasun brindisa» egingo diete.  Berria - Euskal Herria   2004-12-31

Presoen aldeko brindisak edo mendi irteerak.  Berria - Euskal Herria   2004-01-02

James Merivalek, Bank&Trust Company-ko lehendakariak, "banku-negozioetan izandako hamar urte arrakastatsuen aldeko" brindisari erantzunez hitz egin zuen: [...].  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 518. orr.


bringankeria ik brigankeria.

bringo 1 izond ipar kementsua, adoretsua.

Soka tira bringoa abiatu dute burrasoek Heleta eta Ainhoako eskola publikoetan sekzio elebidunak idekarazteko, momentuan arraposturik ez delarik administrazioaren aldetik.  Herria   2001-09-13

2 (adizlagun gisa)

Duela zonbait urte, oraino azkar eta bringo zabilalarik, gaitza bortizki lotu zitzaion eta geroztik ez zen ateratzen ahal.  Herria   2005-02-03

3 bringoan adlag adorez.

Hau arras bringoan ginuen Baigorrin, deliberatua eta zinez bolanta, partidaren burutik buru.  Herria   2002-10-17

Bi gazteak, 23 eta 21 urte, arras bringoan agertu dira eta aitzinaldea hartu sekulan ez berdintzeko: 5-1, 8-2 eta 16-10.  Herria   2003-06-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arras bringoan (3)


bringotu, bringo(tu), bringotzen du ad kemendu, adoretu.

Bazkaldu ondoan oinen bringotzeko parada badugu gune horretan berean.  Herria   2001-05-03


brinkatu, brinka(tu), brinkatzen du ad brinko egin.

Macunaímak bere amaren gainean promes egin zuen, Jiguê kokatu zelarik, berriz, Suzirekin sarean nahi adina brinkatu zuen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 150. orr.

Hartaz Jiguê ere kexu-kexua zen eta anaiari eskatu zion, Iriquirekin brinkatzeko pixka bat. zeharo nahigabetuta zegoen Macunaímak ez zuelako berarekin brinkatu nahi.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 151. orr.


brinko 1 iz jauzi bizia.

-Gau guztia pasatu zuela, bada!, ni bere brinkoekin izutzen.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 121. orr.

Non daude orain zure izkirimiriak, zure brinkoak, zure kantak, zure ateraldi jostagarri, mahaia algara-orroaka jartzeko gai zirenak?  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 202. orr.

2 irud/hed

1582an, deliberatu eta erabaki zuten, urriaren 4ko gauerditik, brinko haundi luze bat ematea, urriaren 15 goizerainokoa justu: hamar egun pasa behar zituzten salto batean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 406. orr.

3 (adizlagun gisa)

Trena jauzi eta brinko etorri zen ibilbidearen bihurguneetan eta balantzaka tarte zuzenetan.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 85. orr.

Sutzar sakratuen egunetako bat, kea eta beroa medio, salto eta brinko gainetik eginez, lurrunez purifikatzeko suegunetako bat.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 237. orr.

Pozik gainezka balira bezala hasten ziren salto eta brinko, bazter guztiak endredatu beharrean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 187. orr.

3 brinkoan

Brinkoan altxatu nuen eta karelaren gainean bermatu.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 86. orr.

Neskak, brinkoan altxatu, egongela arineketan zeharkatu eta bainugelarantz egin zuen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 113. orr.

4 brinko egin ik brinkatu.

Gure guztion gainera egin zuen brinko, eta ahal zuen guztia miazkatu zigun.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 65. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta brinko (5); salto eta brinko (3)


brinkoka adlag brinkoak eginez.

Bai, ordea, zirkua suelto denbora guztian, oinetatik burura brinkoka nire gainean, eta isil-isilik miauka goseak balego bezala.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 120. orr.

Dardaraz zeukan bihotza, alegia zapo bat saihets artean brinkoka.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 142. orr.

Charlie brinkoka eta herrenka sartu zen elizara, eta handik gutxira, kanpai handiaren tenore-eiteko dangadek oihartzun egin zuten herrixka osoan zehar.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 86. orr.

Peeves intxixua une hartan garaikurren gelan zebilen saltoka eta brinkoka.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 158. orr.

Salto eta brinkoka, dantzan eta esku biekin txaloka, zerbait esan nahian, baina intziriak bakarrik ateratzen zitzaizkiola.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 268. orr.

Haien artean zebilen Baby Suggs barreka eta brinkoka, gehiago eskatuz.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 347. orr.

Noiz brinkoka, noiz baratxe; orain zizipasaka, gero gaitzizenak jarriz Jainkoaren sorkariei, hurrena ezjakintasuntzat zurituz nabarmenkeria.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 116. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta brinkoka (4)


brintxe iz

Eginkara izango zelakoan, ustez, brintxea eman nahi genion gure hizkuntzari.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 19. orr.


brintxu
1 ala brintxua interj

-Zorroa ez zidatek Erromatik betetzen, ala brintxua!  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 129. orr.


briolet 1 izond bioleta kolorea.

Mitrarik ez, kapa-arropa briolet luzerik ez.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 83. orr.

Apezak kapa gorri bat soinean, guk, beretterrek, gure usaiako sotana gorria utzirik, sotana brioleta bat, Garizuma denboran janzten zena, eta gainetik supeliza xuria.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 59. orr.

Xapela mora kolore edo brioleta kolore ziren.  Herria   2004-04-15

Bi txirrindola brioleten barnean kokatu Birjina erakusten duen zigilu sinplea.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 71. orr.

Landareen izenak jakin ezean, margoak ditut bakarrik aipatuko berde, hori eta brioletak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 219. orr.

2 bioleta lorea.

Zulo bat ireki zuten lurrean eta hantxe lurperatu, brioleten artean, lorategi ireki batean bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 280. orr.


brioletatu izond bioleta kolorekoa.

Neguan eskularru motzak behar zituen erien begiratzeko, odolgaiztoak minberatuak eta brioletatuak atxikitzen baitzizkion.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 56. orr.


briotx (orobat briotxe) iz opil harro eta biribilkara.

Briotxa gurinaz igurtzi eta kafesnean busti dun.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 35. orr.

Fitsik esan gabe briotxe bat jaten ari zen gizon ilehori altu batekin zegoen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 128. orr.

Ez dakin zerk erakarri zuen hire arreta, baina autoa bigarren ilaran aparkatu eta di-da erosi huen briotx zatia.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 36. orr.


briotxe ik briotx.

bris-bris iz argia mintzatuz, distira.

Oso beheiti, putzuaren barren-barrenean, ia-ia sumatu ezin zen argi baten bris-brisa ikusten zen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 48. orr.


brisa 1 iz haize kirria.

Eguzkia jaio eta egunsentiko brisa iristen denean hiribildura.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 610. orr.

Bere gainean toldo bat eraiki dute, brisak leunki zapart eginarazten duena, errege-zutoihalarekin konpasean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 183. orr.

Brisak kapelaren ertz estutuaren inguruko ilea harrotu eta lokietako izerdia lehortzen zion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 19. orr.

Kaio bat oso hurbiletik pasa zitzaien, brisa gainean planeatuz.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 78. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Gauza jakina baita atzerritarrek, salbuespenik gabe, eguzki eder hau, brisa leun hauek, urdin konparaezinezko zeru hau hagitz maite dituztela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 154. orr.

Brisa nagia aurkitu zuten kalean, baina ez aurreko egunean bezainbesteko beroa.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 160. orr.

Goizak uztailaren edertasuna du, brisa arin eta leuna dabil, eta eskarmentuak engainatzen ez badu, gaur bero zakarra izango dugu.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 209. orr.

Eguneko brisak lehortu zion soinekoa; gaueko haizeak zimurtu zion.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 81. orr.

Hostajearen ikara ilunabarreko brisan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 101. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Behean, betiko soinu errepikatuak, tabernetako usainak, itsas brisa, umeen oihuak.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 74. orr.

Itsas brisa epela zen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 183. orr.

Laster iluna izango da, eta iluntze horren epeltasuna irail-brisaren hozkirriak menderatuko du.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 83. orr.


brisara iz brisa.

Kandelen argia dardarka ari da indarrik gabe: jardinean, zuhaitzen artean, egunsentia iragartzen duen brisara dabil.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 200. orr.

Arriskua izaten da, gure itsas aldetik brisara baino zer edo zer gehiagoko haize-boladaren bat hasten denean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 278. orr.

Bere gainean toldo bat eraiki dute, brisak leunki zapart eginarazten duena, errege-zutoihalarekin konpasean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 183. orr.

Haizeak intseguru aldakor ukitutto bat duela, presioak ezinegon urdurixkoa hartu duela, itsasoak brisara umela inguratzen digula.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 245. orr.

Betor, brisara usaintsuok, betor Ceylan gainera zuen kemena.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 163. orr.

Izeiari ere, palmondoari bezalaxe, gustatzen zaio hareaz nahastutako eta halaxe egindako lurra bere zainentzako: baita itsas-brisara eta gesala ere.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 492. orr.


briska iz karta jokoa, zeinean jokalari batoitzari hiru karta ematen baitzaio eta beste bat ateratzen baita, triunfoaren saila adierazten duena.

Luzaro aritu ziren jokoan, briska izenez ezagutzen den joko erraz batean, gero, afaldu eta lotara joan ziren.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 279. orr.

Aurrena tren elektrikoarekin aritu gara puska batez, eta gero kartetan, briskan hain zuzen ere. Sol y sombrak edaten zituzten, eta tutean, juletean, briskan eta horrelako karta jokoetan aritzen ziren bitartean, beren kontuez hitz egiten zuten.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 120. orr.


brist
1 brist eta brist adlag dir-dir, diz-diz.

Bere aurpegi bizargabean etengabe brist eta brist zituen bere begi delikatu urduriak babesten zizkioten betaurrekoen lente labainduak eta uztai urre-kolorekoak.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 264. orr.

2 bristean adlag kolpean.

Segitu dut karrika eta bristean gibelera egin "Zer mentsa Mintza hadi gizonari".  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 164. orr.

3 bristeko izlag egundokoa.

Errepidean, espresuki erosi ditudan oinetako onekin, bristeko abiaduran banabil, gorputza berotzen ari zaidala; oixtiko eurixkak eman kexu alegiazkoa aspaldian airatua zait.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 25. orr.


brist-brast adlag bat-batean.

Maritxuk bere ohizko irri erraldoia libratu zuen, ezko arrosa peza bat betazalen gainetik brist-brast ilkitzen ziola, behatza gune xifrituan pausatuz, neskak gehiegi sufri ez zezan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 299. orr.


brist-brist adlag dir-dir, diz-diz.

Pentsa, begiak brist-brist jarri zitzaizkion bertan, eta aurpegia desitxuratu.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 61. orr.


bristada (ETCn 205 agerraldi; orobat briztada g.er.) 1 iz dirdaia.

Bere betaurreko uztai-doratuen bristada.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 324. orr.

Bere bulegoa bezain distiratsua, batetik, Idazlea erudito handia baitzen, eta bazekielako bere hitzari bristada eta txinparta ateratzen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 88. orr.

Altzairu-itxurako atzaparren bristada bat izan zen, eta Malfoyk garrasi zolia egin zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 99. orr.

Haren begietan zalantzazko bristada bat ikusten zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 15. orr.

Behin bristada batzuk sumatu nituen ziega batetik, hegazkinetarantz.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 235. orr.

Gero hostaila beroaren usaina sumatzen eta freskura bat-batekoa larmintzean; oinaztargien bristadak, baina ur-erauntsia ozenago ostotsa baino.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 264. orr.

Leihorantz jiratu zuen burua; eguzkiaren bristadek zipriztintzen zituzten gelako zirrikituak.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 70. orr.

Bost segundoro, bristada gorri birena nahasten zuen urak hamabost metro beherago.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 239. orr.

Kate luze ugari goitik behera zetorren elkarren ondoan, bristada gorriz ñabartua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 260. orr.

Urte batzuk doi bete orduko, begietako bristada nabarmenarengatik berezi zen bere neba-ahizpengandik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 57. orr.

Purpura-koloreko kealdiak botatzen zituen bristada itsugarri bakoitzean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 55. orr.

Olaxtek kasko beltzean islatzen dituzten bristada dardaratietan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 151. orr.

Galtzeta-burdinei briztadak atereaz.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 42. orr.

2 bristada egin

Hurrenez hurren piztu ziren sabaikoak, bristada egin zuten harilkatzen ari ziren motorren kobrean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 229. orr.

Ile beltzak egiten duen bristada, bai, horretaz pentsatu behar dut gau osoan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 68. orr.

3 bristadan adlag kolpean.

Goizeko hirurak eta hamalauko Lapsus Tempo delakoak bristadan iratzarrarazi ninduen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 18. orr.

Senarren loa ebakitzen dute bristadan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 152. orr.


bristadaka adlag dirdaika.

Dragak badakar basatzaren artean metal herdoilezin pusketa bat bristadaka.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 49. orr.


bristaka adlag dirdaika.

Hodeiek euri-jasak bota zituzten, lainoek trumoia jo, zure geziak han-hemen bristaka.  Elizen arteko biblia   Sal 77,18


britainar ik britainiar.

britaindar ik britainiar.

britainiar (ETCn 11.500 agerraldi; orobat britaniar ETCn 674 agerraldi, britainar ETCn 55 agerraldi eta britaindar g.er.) 1 izlag Britainia Handikoa, Britainia Handiari dagokiona.

Heldu da britainiar armada Irlandara, eta konkistatzaile prestuen gisan, lurraldearen mapa egiteko agindua dakar.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 19. orr.

Kilpatrick antzoki batean hil zuten; britainiar poliziak ez zuen sekula hiltzailerik atzeman.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 98. orr.

Britainiar mandatariak, elkarrizketari beste norabide bat eman nahirik, imana zoriondu zuen eredu berriko bere armadaren itxura militarragatik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 258. orr.

Besteak beste, gerraosteko britainiar literaturari buruzko gau-ikastaro bateko eskoletara joan zen, hamabost astez, udaberri gogoangarri batean.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 51. orr.

Aukera izan dut amerikar eta britainiar kazetariekin, ezkertiar kutsuaren ospea duten batzuk tarteko, hitz egiteko.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 104. orr.

Britainiar administrazioak Indian zuen izaeraren erredentzio hau neurri batean Ekialdeko Indietako Konpainiaren erabakiari zor zaio.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 88. orr.

Erdi Aroko objektu txinatarrak ostu dituzte Britainiar Museotik.  Berria - Kultura   2004-11-02

Britainiar koroaren mendeko dominionsetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 55. orr.

Indiako Britainiar Inperioa da atzerritarren inperiogintzaren adibiderik nabarmenenetakoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 52. orr.

Ea Hong Kong eta Shanghai hazkunde-puntuak izango ziren Txinan britainiar inperialismoarentzat, Bonbay eta Kalkuta Indian izan ziren bezala.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 212. orr.

Kalkutak britainiar Indiaren hiriburu izaten jarraitu zuen ehun urte baino gehiagoz.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 52. orr.

I. Mundu Gerraren bake hitzarmenean Britainiar Gobernuaren ordezkari izan zen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 52. orr.

Napoleonen garaiko frantziar gobernuak, britainiar salerosgaiak baztertzeko komedia egin zuen Berlingo dekretuarekin, baina isil-ezkutuan britainiar botak eta gainjantziak inportatu zituen Napoleonen armadetan erabiltzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 240. orr.

Bi dira teoria horren eragile zuzenenak, alegia: Platon eta George Moore filosofo britainiarra.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 233. orr.

George Gascoigne (1534?-77), soldadu eta poeta britainiarra.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 291. orr.

Soldadu britainiar andana bat zegoen preso nipondarren esparru militar batean.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 140. orr.

Berrozi izeneko herrixka batean ofizial britainiar nahiz israeldarrek euskal mutilei emandako entrenamendu-saioak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 131. orr.

Aspaldiko liskar hartan piztutako etsaigoaren garrak, gizalege britainiarraren elurren pean txingar bihurturik bada ere, bizirik dirau oraindik.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 173. orr.

Indiar Batasuna eta Pakistan seinala daitezke Indiako herri-administrazio britainiarraren onuradun gisa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 89. orr.

Hasi armada britainiarrarentzat lanean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 56. orr.

BCSH taldeak Abbey National banku britainiarra erosteko negoziazioa itxiko du azaroaren 12an.  Berria - Ekonomia   2004-09-16

Prentsa britainiarrak gogor kritikatu du Shell, eta taldearen osasunari buruzko kezkak hedatu ditu.  Berria - Ekonomia   2004-03-21

Pop britainiarraren edota estatubatuarraren unibertsoan sar daitekeen taldea da Bide Ertzean.  Berria - Kultura   2004-10-14

Hemen kokatu behar dira, besteak beste, ingelesezko RP (received pronunciation) eta BBC hedabide-araua, estilo jakin bateko erreferentzi eredu direnak ingeles britainiarrean.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 83. orr.

Beste ohartxo hau gehitu zuen koadernoan ziurtasun britainiarrez: [...].  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 71. orr.

• 2 iz Britainia Handiko herritarra.

Britainiarren botere militar eta politikoa Indian.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 190. orr.

Kim Philby, britainiarren zerbitzu sekretuetan infiltratu zen agente sobietarra Gernikan izan zen.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 83. orr.

Britainiarrek esplikaziorik gabe dena ulertzen dute.  Berria - Kultura   2004-01-21

Ancre ibaian britainiarrek eraiki berri zuten artilleria-tokiaren kokaleku zehatzaren izena, hain zuzen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 70. orr.

Britainiarrek Alemaniako elizak eta ospitaleak bonbardatzen zituztelako.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 160. orr.

Britainiarrek ia uharte osoan gerra legea ezarri, hiri askotan denda eta fabrikak erre, presoak torturatu eta exekutatu, eta hiru alkate irlandar hirurak Sinn Feineko eta IRAko kideak hil zituzten.  Berria - Harian   2005-07-29

K.o. 1849tik, britainiarrek barbaroen aurkako muga sikh-engandik heredatu zutenetik, 1947a arte.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 149. orr.

Britainiarren eskolako hainbat artistak 1850 eta 1930 artean Rembrandtengan oinarrituta egindako lanak erakusten ditu.  Berria - Kultura   2006-02-05

Kontuan hartu behar duzu Tibet britainiarren menpe dagoela.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 259. orr.

18 urtez gorako britainiarren %13k dituzte asma arazoak.  Berria - Gaiak   2004-04-28

Orwell jaunak bere burua britainiartzat jotzen zuelako, hain justu.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 9. orr.

Lanean ari gara britainiarrok halakorik egin ez dugula ziurtatzeko.  Berria - Mundua   2004-05-14

Ez nekien mendebaldeko britainiarra zinenik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 279. orr.

Nicole Cooke britainiarrak irabazi du emakumezkoen proba.  Berria - Kirola   2006-04-20

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bi britainiar (9); bi britainiar eta (4); bi soldadu britainiar (3)

britainiar armada (3); britainiar bat (24); britainiar bat bahitu (3); britainiar bat hil (6); britainiar batek (6); britainiar eta (18); britainiar gobernuak (6); britainiar hil (6); britainiar indiako (3); britainiar inperioa (4); britainiar inperioak (4); britainiar inperioaren (14); britainiar izaten (4)

da britainiar (3); edo britainiar (4); estatubatuar eta britainiar (3); eta britainiar (22); eta britainiar bat (6); eta indiako britainiar (7); indiako britainiar (16); indiako britainiar gobernuak (4); indiako britainiar inperioaren (4); soldadu britainiar (30); soldadu britainiar bat (4); soldadu britainiar batek (4); soldadu britainiar eta (3); soldadu britainiar hil (4); zuen britainiar (3); zuten britainiar (3)

bigley britainiarra (5); britainiarra da (3); britainiarra eta (8); deskontu britainiarra (8); ez britainiarra (3); ingeniari britainiarra (3); kazetari britainiarra (3); kenneth bigley britainiarra (5)

bahitu britainiarrak (3); britainiarrak ere (3); britainiarrak eta (6); britainiarrak ez (5); egunkari britainiarrak (5); eta britainiarrak (4); gidari britainiarrak (3); gobernu britainiarrak (9); lehen ministro britainiarrak (5); ministro britainiarrak (10); soldadu britainiarrak (13); zientzialari britainiarrak (4); zuen britainiarrak (3)

britainiarrarekin batera (3)

bahitu britainiarraren (3); bigley britainiarraren (4); inperio britainiarraren (3); kenneth bigley britainiarraren (4)

egunkari britainiarrari (3)

armada britainiarrean (3)

britainiarrei eraso (3); soldadu britainiarrei (3); tropa britainiarrei (3)

britainiarrek eta (5); britainiarrek ez (4); britainiarrek preso (3); enpirista britainiarrek (3); estatubatuar eta britainiarrek (6); eta britainiarrek (15); ministro britainiarrek (4); ohi britainiarrek (4); preso ohi britainiarrek (3); soldadu britainiarrek (17)

britainiarren artean (3); britainiarren espioi (4); britainiarren eta (5); britainiarren menpe (3); eta britainiarren (12); eta britainiarren espioi (4); indar britainiarren (3); kide eta britainiarren (4); soldadu britainiarren (9); tropa britainiarren (3); zuen britainiarren (5)

burua britainiartzat (3)


britainiartasun iz birtainiarra denaren nolakotasuna.

Bertan bizi diren 40-50 tximuak hiltzen ez diren bitartean Londresi lotuta jarraituko dutela dio leiendak, britainiartasunaren sinbolo baitira.  Berria - Mundua   2004-08-05


britaniar ik britainiar.

britaniko izond britainiarra.

Nesken betazal margotuek garbitegi ederrek eta eraikin ofizialetako bandera britanikoek neka-neka eginda lagatzen zutela erabaki zuen.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 132. orr.

B. Russell behatzaile britaniko fina dugu beti: [...].  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 77. orr.


britxka iz errusiar zaldi kotxea.

NN probintzi hiriburuko ostatuko gurdi-atetik zaldi-kotxe txiki eta nahikoa polit bat sartu zen, baleztaduna eta arina [...] erdi-mailako jaunak deritzetenek erabili ohi dituzten britxka horietako bat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 19. orr.

Bazirudien fraka bera ere apur bat zaharkiturik zegoela, eta britxka, kotxezaina, lekaioa, zaldiak eta zaldi-tresnak, berriz, higaturik eta andeaturik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 394. orr.

Esan dut, Pavel Ivanovitx, ondo joaten dela kalesa honetan, gure britxkan baino hobeto, ez du batere astindurik ematen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 422. orr.

Gidariak, haur haietako batek kotxearen atzealdeko koxkara igotzeko gogo bizia erakusten zuela ikusirik, zigorraz jo zuen, eta britxkak aurrera jarraitu zuen kaleko harrien gainean jauzika.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 40. orr.

Denbora luzea eman zuen britxkan eseririk.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 27. orr.

Zurubian behera jaitsi, eta britxkara igo zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 39. orr.


brivetar izond/iz Okzitaniako Brivekoa, Briveri dagokiona; Briveko biztanlea.

5000 behariren aitzinean galdu dute gureek 25/41, Brivetarren estokan atxemanak izanik partida denbora gehienean.  Herria   2001-10-18


brix-brix iz bris-brisa.

Ilargiaren argitan, brix-brix leun dardarati bihurtzen da.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 95. orr.

Beren kapelu konikoek eguzkiarena bezalako brix-brixa egiten zuten.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 98. orr.


brixt higidura lasterraren onomatopeia.

Mutil koxkorrak goxokia hartu eta brixt! etxe barrura ezkutatu zen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 51. orr.

Gizon txikiak salto egin zuen bere belarriaren ertzera, bere ileekin pixka bat jolastu, xuxurlo bat, brixt! alde egin zuen eta atearen alboan azaldu.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 104. orr.

Utzi zituzten libro balire bezala beren proiektuaren sudurra kanporatu arte eta brixt, ez bat ez bi, gau batez joan ziren Xantiren etxeraino.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 159. orr.

Nahiz autoak brixt segitu zuen, segur nintzen Magali zela!  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 118. orr.

Baina non gutxiena uste, hantxe erbiak brixt.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 159. orr.


brixtada iz zirpistina.

Hotz zegoen ontzi-gainean, busti ere egiten zinen bitsaren brixtadez; kamareroak tolestatu egin zituen aulki guztiak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 106. orr.


briztada ik bristada.

briztari iz distirakorra.

Nini apartetxoan zegoen, bere irribarre muzinkor briztariarekin.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 21. orr.


briztatu, brizta(tu), briztatzen du ad distiratu.

Mutilak eta gizonak kanpoan ziren; eta argiak lasai briztatzen zuen baratzeko zuhaitz jadanik ia biluz baina oraindik txoriez beteen artean.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 165. orr.


brodadura iz brodatzea.

Goizetan sentitzen da berdamenaren artetik, ihintzaren brodaduratan, hats legez lepo bueltan, eskuetako zeinuetan, gure begietako panoramikan.  Berria - Kultura   2006-04-18


brodarazi, brodaraz, brodarazten du ad brodatzera behartu.

Hastapenean, 1917 inguruan, bere lehen kuadroak kanebasean «puntu kurutzez» brodarazi zituen, lehen ofizialea ama izan zuelarik.  Berria - Kultura   2004-08-25


brodatu (ETCn 773 agerraldi; orobat bordatu ETCn 228 agerraldi), broda(tu), brodatzen 1 du ad ehun edo oihal batean josketa apaingarria egin.

Emazteek orduak lisatzen eta bazkari apailatzen nahiz bastatzen, azpiltzen, josten, mahai oihal brodatzen edo trikotatzen pasatzen zituzten.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 185. orr.

Beti etxean dagoen ama bat, mahai-zapiak brodatzen dituena.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 155. orr.

Tabako-zorrotxo bat ere bazegoen pipen artean, posta-geltoki batean txoratzeko punturaino maitemindu zitzaion kondesa batek brodatua.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 115. orr.

Bigungarriak zaldun baten irudia zeukan artilez brodaturik, kalamukian brodatzen diren zaldun guztien tankera berekoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 264. orr.

Dotorezia finez jarraitu zuen "Katherine" hitza, muturretako batean ageri baitzen gurutze-letraz brodaturik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 106. orr.

Kolore biziko jantziak erabiltzen zituen, eta urre kolorez brodatutako gorbatak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 92. orr.

Andres arratsaldez joaten zenean, brodatzeko armazoia magalean zuela aurkitzen zuen Lulu.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 104. orr.

Printzesak atorra luze holandarra dauka jantzita, gorri-kolorea, eskumuturretan lore batzuk [...] urre hariz brodatuak dituela.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 203. orr.

Zabarki brodatutako bost puntako izar bat.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 63. orr.

Musuzapiak izena zuen brodatua, Marie Rogêt.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 172. orr.

Espero izatekoa zenaz bestera, ez dago brodatuzko imitazio-lanik, ezta urmargoz era kaskarrean gauzatutako Vermonteko paisaia elurtuen irudirik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 199. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Nik jeansak neramatzan, bai galtzak, bai alkandora, bularrean arrosa brodatu batekin.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 95. orr.

Mandar brodatuak eta kanpai-formako gonak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 187. orr.

Uniformearen besagaineko SD hizki brodatuek distira makurra zabaldu zuten.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 197. orr.

Zaldiaren estalki brodatuak laranja-kolore bizi-biziko eguzki baten irudia zuen, oso molde zaharrekoa.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 17. orr.

Haren eskutxo meheak zerbait utzi zuen berehala mahai gainean, eta ertz brodatuekiko zapi batistazkoa estutu zuen gero.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 48. orr.

Frantxua han zen, zutik, sei urte zituela, bere ile beltz kixkulatuekin, arropa zuri brodatuaz apaindua.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 56. orr.

3 (era burutua izen gisa)

Puntu egiteari ere ez zion utzi: batzuetan galtzerdi pare bat, jaka bat hurrengoan; brodaturen bat egiten zuen bestela sarean.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 18. orr.

Brodatuak egiten zituen tulean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 27. orr.

Bazuan emakume bat oso apaina, dotore-dotore jantzirik, farfail, brodatu eta guzti, deabruak zekik zer ez zeukan aldean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 102. orr.

Azkenik, tatariarrak, oinak txirikorda alaiez apainduriko botekin babestuak eta bularraldeak brodatuez josiak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 107. orr.

Dukearen jakak urrezko eta zilarrezko brodatuak zituen, zetazkoak eta atxabitxizkoak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 158. orr.

Zira transparentearen azpian gona bakeroa zeraman, belaunbururaino iristen zitzaiona, eta brodatuekiko blusa zuria.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 31. orr.

Gure ama-amonek esku bizi zoliak zituzten, jostun eta sukaldari trebe ziren eskuok, batzuk are piano-jole, urmargoz pintatzaile, brodatu-egile, ile-txirikordatzaile.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 42. orr.

Ni ama ikustera etorri eta bera han egonen litzateke, beti bare, bere brodatu-lanarekin, erabatean beltzez jantzita, eta aholku onak emanen lizkidake!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 155. orr.

· Brusako broda-lanak igurtzi zituen Norak hatz-mamiez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 191. orr.

4 irud/hed

Kantua brodatzen dute finezia haundi batekin.  Herria   2001-10-25

Miren Azkarate Kultura sailburu eta euskaltzainari zoakion [...] urrezko medaila eman aitzin laudoriozko hitzaldia brodatzea: asma zitekeen eskuairearekin egin baitu Andere Sailburuak bere lana.  Herria   2005-06-16

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

brodatu eta (6); brodatzen ari nintzen (3); urrez brodatutako (3)


brodatugintza (corpusean bordatugintza soilik) iz

Eta gauza bera pinakoteka eta bordatugintzako tailerrak edo pintura-lanetarako gelak ere, iparraldera begira jarriko dira, hain zuzen ere, lanean erabiltzen diren koloreek gorde dezaten aldaezineko kalitatea argiaren aldagaiztasunagatik.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2890. orr.


brodatzaile (ETCn 55 agerraldi; orobat bordatzaile ETCn 4 agerraldi) iz brodatzen duen pertsona.

Kolofon herrikoa zen Arakne eta inoiz ezagutu den brodatzailerik trebeena omen zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 193. orr.

-Nahikoa da bordatzaile bat etxean.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 81. orr.


brodatze iz ehun edo oihal batean apaingarrizko josketa egitea.

Brodatze-lana behin jostotzara belar-usaindunean utzi eta gero, jaiki egin zen Matson andrea. gajoak, zer gerta zekiokeen kontuan hartu gabe, brodatze-lanetan Atenearekin lehiatuko litzatekeela esan omen zuen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 243. orr.

Matson andrea beltzuritu egin zen brodatze-lanean ziharduelarik.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 238. orr.


broderia iz brodatze lana.

Urte huntan Hazparneko artixta guziak gomit izanen dira bere obren erakusterat, tindu, broderia, xixel lan, marrazki ala argazki, deneri galdegina izanen zaiote, parte hartzea proiektu hortan.  Herria   2005-02-17

Zink xaflek barra hura inguratzen zuten metal geruza distiratsu batez, eta ertz kakotu altu bat ezartzen zuten marmolezko oinarri zuri-gorriaren gainean, broderiaz ederturiko aldare nagusi baten antzera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 157. orr.


broka1 iz zulatzeko erabiltzen den altzairuzko tresna, mutur konikoan hari espirala duena. ik barauts.

Zakilak 48ko broka zirudien, sendo eta zut.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 230. orr.

Mandik, etxe barruan broka bila joana zen Nikori: [...].  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 111. orr.


broka2 iz ipar pitxerra, txarroa.

Handik hurbil betetzen ginituen urez bi broka eta karreatzen etxerat.  Herria   2001-01-25


brokanta iz ipar kukuso merkatua.

"Baiona Berria" taldeak dei egiten du puska zahar edo brokanta merkatua Baionan egon dadin.  Herria   2001-01-18

Puska xaharren sal erospenetan berezituak diren ofiziokoak haserre bizian dira Montaut plazan idekiz geroztik brokanta feria ostiral guziez.  Herria   2001-01-11

Bertzalde 10 saltegi izanen dira Brokanta puskeria saltzaileak.  Herria   2004-12-16


brokantari ipar iz kukuso merkatuan saltzen duen pertsona.

Brokantariak haserre.  Herria   2001-01-11

Joan den azarokotzat gutun bat idatzia diote brokantariek auzapezari beren arrangurak erakutsiz, ihardespenak ez ditu inola ere kezkak ase eta ondorioz abiatuak dira beste hirien itzuliaren egiten beste leku asurtiago baten bila.  Herria   2001-01-11


brokardo iz brokatua.

Nik hi haut beti gogoan, baitakit behar bada nehoiz ez hautala ikusiko, bihar Zandandango errege krudelak brokardoz, damaz figuratuz, urrezko oihalez eta zibelinaz apaindua duen bere ganbaran bainau bortxatuko.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 33. orr.


brokatu1 iz zetazko tela fina, urrezko edo zilarrezko hariz apaindua.

Errezelen eta ate-oihalen brokatuak, izur bikain-bikainekoak, gorrindolez koloreztaturik zeuden.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 26. orr.

Gazteluko dama erromantikoen brokatuzko soinekoak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 254. orr.

Lehenengo jantzi horren azpian, brokatuzko gona dirdaitsuak, zetazko galtzen estalgarri.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 305. orr.

Bere jaka botoi bakarrekoa zen; laukiekiko txalekoa zuen eta, txakur-buru batez apaindutako iskilinba bat ere, brokatuzko gorbatan iltzaturik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 228. orr.


brokatu2, broka, brokatzen da/du ad ipar mukuru bete.

Trinketa jendez brokatua, partida oraino hastekoa eta jadanik dena ziztuz eta oihuz betea.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 34. orr.

Jendez brokatua haatik.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 87. orr.

Egun latz eta hits heietan Frantziako muga mugazainez eta zelatariez edo barrandariez brokatua zen.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 192. orr.

Kostaldeko bideak auto, kamiun eta bestez brokatuak, kasik ezin ibilian askotan.  Herria   2001-11-15

Euskararen matematika: ez da inguruko mintzairak bezala lege bereziz eta aditza irregularez brokatua.  Herria   2001-07-05


broker iz finantza agentea, besteren agindura aritzen dena.

Begi batez kotizazioen pantailei begira eta besteaz futbol-partidari begira ari omen ziren broker urduriak burtsan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 223. orr.

Brokerek duten informazio piloak, ia guztientzat berdina denak, animalia talde baten antzeko jokabideak hartzera bideratzen dituzte, eta ondorioz, gorabeherak ez omen dira aleatorioak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 225. orr.

Sei hilabete bizi izan zen bera burtsan lan egiten zuen broker batekin eta ez zuen ezagutu ere egiten.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 109. orr.

Mugimendu horien protagonista nagusiak ez dira edozein ordenagailutatik operatzen duten broker txikiak, edo inbertsore partikularrak [...], inbertsio eta pentsio funtsak dira aktore printzipalak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 228. orr.

Giputz kalamidade hau beti dabil finantza-brokerrarena egiten eta nik dakidala garagardo-banatzailea baino ez da.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 65. orr.


brokoli iz aza mota, azalorearenak bezalako sorta haragitsu berdeak dituena.

Tomatea, brokolia, azalorea, orburua, artoa... dena pikutara.  Berria - Euskal Herria   2004-09-09

Etxe ondoan duen baratzeko azei eta brokoliei begiratu besterik ez dago ongarri onarekin eta arreta egokiarekin lor daitekeena ikusteko.  Berria - Euskal Herria   2004-02-01

Zein bere platerean arrautza frijituak berakatzarekin, txahal-txuletak, patata frijituak eta brokolia jaten ari zen bitartean, Herfek motoredun txalupa baten pop, pop, pop urruna entzun bide zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 432. orr.

Jabi ahoratutako brokolia ezin xehatu geratu zen, zurbil.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 114. orr.


broma 1 iz txantxa, arraileria.

Txantxak eta bromak ugari, baina adiskidetasun giroan.  Berria - Kirola   2004-02-15

Hamar bat segundo kosta zitzaien broma ulertzea.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 125. orr.

Broma bada, esaidazu behingoan; ez du batere graziarik eta.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 62. orr.

-Broma izango duk, ezta?  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 75. orr.

Ez, motel, ez haiz oraingoz hilko, broma bat zuan, ondo bizirik hago!  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 211. orr.

Ez da broma, ez, Santiago Jaunak salatzen duen delinkuentzia.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 100. orr.

Orduan konturatu ginen ez zela broma.  Berria - Euskal Herria   2006-03-30

Broma dirudi, baina Espainiako Gobernuarentzat errazagoa da Iraketik tropak erretiratzea Montjuiceko gaztelua uztea baino.  Berria - Harian   2006-03-26

Garai hartan, jatorduetan broma gutxi.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 11. orr.

Nire erlojuarekin bromarik ez, mesedez.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 167. orr.

Bistan da ez dela brometarako une egokia.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 71. orr.

Tolosako inguruak ez daude brometarako.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 116. orr.

Ez zen bromatarako kontua.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 85. orr.

Horrelako bromak ez zaizkidak batere gustatzen!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 211. orr.

Lehenago ez zizkigun gisako bromak onartzen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 312. orr.

Irribarrez, alai, ahalegin hura bromatakoa izan balitz bezala.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 35. orr.

Erdi bromazko erronka bota zion baserritarrak, leuntze aldera.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 24. orr.

Bromatzat hartu nuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 140. orr.

2 (izenondoekin)

«Espainian botere banaketaren gaia broma hutsa da.  Berria - Euskal Herria   2006-03-18

Boris Merkinek, Estherren aitak, broma handi bat balitz bezala hitz egiten zuen hartaz.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 69. orr.

Broma larriak haien gazte denboretakoak.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 105. orr.

Broma tonto bat.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 98. orr.

Lasai gizona... broma bat izan da... broma txar bat...  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 205. orr.

Barka iezadazu, adiskide, broma hits hau.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 202. orr.

Alderdi guztiak, baikorrak nahiz ezkorrak -Rossetti deitzea esaterako; zaila dirudien arren, zergatik ez hartu broma maitekor bat bezala-, oso esanguratsuak ez zirelako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 186. orr.

Halako broma makabrorik!  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 89. orr.

Biak mozorrotuko ziren eta ikaragarri broma xelebrea egingo zieten arizmenditarrei.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 112. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Broma giroan elkarren imitazioak ere egin izan dituzte jendaurrean.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 146. orr.

Broma tonua baliatuko zitzaidalakoan egin nuen galdera, baina nahiko urduri.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 32. orr.

Honek broma-tonuan esan zien lagunei: "Hara! Santu guztiei egin diezue dei eta, ikusten duzuenez, ez zaizue inor etorri laguntzera".  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 854. orr.

Partidaren hasierako haren iruzkinei broma kutsua bazerien ere, marmar pentsatiek eta esku igurtzi kezkatuek hartu zuten laster irribarre ironiatsuaren lekua.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 35. orr.

Ze broma klase da hau?  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 124. orr.

Ez da broma-kontua Gerra Kontseilura pasatzea!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 133. orr.

4 brometan (ETCn 378 agerraldi; orobat bromatan ETCn 98 agerraldi, eta broman ETCn 71 agerraldi)

Brometan esaten nion neure managerra zela.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 347. orr.

-Bazekiat brometan ari haizela...  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 323. orr.

Erdi brometan hasi ginen, inoiz inori kontatu ez diogun zerbait elkarri kontatzeko tratu txoro batekin.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 93. orr.

Erdi serio, erdi brometan, herri jolasak prestatu genituen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 114. orr.

-Bazekiat brometan ari haizela.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 323. orr.

Bromatan ari zela iruditu zitzaidan. hitza xalagardatuz erdikantari sartu dela hemengoen otordu haundira, bromatan bezala.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 187. orr.

"Nahi baduzu bizikletan eramango zaitut", esan nion broman.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 166. orr.

Ez dakit broman ala benetan ari den baina, gezurretan zein egiatan, ziniko hutsa iruditu zait.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 62. orr.

5 broma(k) egin

Mutur ederrak jartzen dizkizute broma bat egin ezkero!  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 70. orr.

Broma egiten zuenean ere ez zuen aurpegia aldatzen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 375. orr.

Beharbada bere zerraldoaren kontra koroa bat jarriko zuela esaten zuen eta bromak egiten zituzten.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 67. orr.

Berriz ere kotxean, umore onera itzuli zen eta bromak egiten zizkion Jean Clauderi, berarekin ez zenean zer andre klaserekin ibiltzen ote zen eta abar.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 56. orr.

Ez zirudien oso egoera larria, eta, denbora aurrera, nire kide guztiek elkarri bromak egiteari ekin zioten.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 72. orr.

Orain berak egiten dizkit bromak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 24. orr.

Ez zituzten zure aitzakiak aintzat hartu, ez zizuten nonbait sinetsi eta broma gaiztoak eginez aritu zitzaizkizun, emakumeren baten deia jaso zenuen errezelotan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 23. orr.

Gladysek -klubeko kiderik adintsuena da, laurogei urte ditu-broma egin dit nire oinaren mugimendua zela-eta.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 428. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

broma bat (23); broma batekin (3); broma baten (4); broma da (5); broma gutxi (3); broma zela (3); bromak egiten (4); broman ari (3); bromaren bat (4); bromaren bat (4); bromarik ez (5); da broma (12); dena broma (4); erdi broman (3); eta broma (5); eta bromak (4); ez da broma (12); merezi broma (3); merezi broma da (3); zenuen merezi broma (3); zuen broma (3)


bromaka adlag broma eginez.

Plazara helduak ziren neska bakanen inguruan zebiltzan lagunak, bromaka.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 103. orr.


bromaldi iz bromak egiteko aldia.

Kafe pixka bat hartu eta, kontu kontari, sutondoko giro goxoan, belaxe hasi ziren bromaldi berexi batzuk neska mutilen artean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 195. orr.


bromatologia iz janarien zientzia.

Horietan, farmaziaren historia, demofarmazia, fisiologia eta biokimika, bromatologia eta botanika landu dira.  Berria - Euskal Herria   2004-03-23


bromatologo iz bromatologian aditua den pertsona.

Etorkizuneko elikagaiek oraingoek baino gantz saturatu gutxiago edukiko dituzte: bromatologo, nutriologo eta dietistek garrantzizkotzat jotzen dituzten gantzen kopurua -osasunarentzat kaltegarri gertatzen direnak, batik bat- urrituz joango dira gure dietan.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 80. orr.


bromatsu 1 izond bromak egiten dituena. ik bromoso.

Bistakoa zen komentarioa bromatsua zela.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 35. orr.

2 (adizlagun gisa)

Bromatsu, gela bat hartzeko ideia bururatu zitzaion.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 74. orr.


bromatxo iz adkor broma.

Jendearen bromatxoak jasan beharra zer nolako gurutzea zen aipatu genuen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 108. orr.

Bromatxo haietako batzuk oso lizunak iruditzen zitzaizkion, nahiz eta, nire ustez, ezin inuxenteagoak izan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 44. orr.

Gure etxean txisteei "bromatxoak" esaten zitzaien, eta guk izugarri gozatzen genuen haiek kontatuz eta entzunez.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 44. orr.

Ez zuen gaizki hartu bromatxoa.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 16. orr.


bromazale iz bromen zalea dena.

Alaia eta bromazalea da, baina distantzia mantentzen du beti jokalariekin.  Berria - Kirola   2004-07-02

Garai batean, xake bromazale gisa zen Morphy ezaguna.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 57. orr.

Bromazaletik deus ez haiek, hura umore txarra, serio hartu zuten orduko hartan, benetan, esaten dizuedan bezala.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 153. orr.

Ateak itxi egin direla, gizonak, edo bromazaleren batek itxi egin dituela, hemen ez dago beste konturik!  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 14. orr.


bromo iz gai bakuna, isurkari gorri iluna, 58,9° C-tan dirakiena (Br; at. z. 35).

Marmol pusketatxo bat honi, hamar gramo bromo hari, azido boriko apur bat horrako horri, eskukada bat buztin beste horri.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 52. orr.

Konposatu kimiko sail bat asmatu zuen Dysonek, desberdintasun txiki bat ezarriz konposatuen artean: jatorrizko molekulan han-hemenka kloroa, bromoa, iodoa eta beste atomo batzuk erantsita, alegia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 136. orr.

Lardats ere lardatsa izan beharra zegoen, edo astazakil burumotza, magnesitatik magnesio sulfatoa ateratzen ez asmatzeko, edo bromo potasiotik bromuroa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 60. orr.


bromobentzeno iz fenilo bromuroa.

Gattermannaren esanera bromobentzenoa edo metilo-bioletoa prestatzea dibertigarria zen, are irrieragingarria, baina ez Artusiaren errezetak jarraitzetik oso bestelakoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 79. orr.


bromoso iz bromatsua.

Zer alaia zen Silvio, zer bromosoa!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 55. orr.

A zer jatorra zen Eroa, a zer alai eta bromosoa!  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 274. orr.

Basolanean ari zela arbola batek azpian lehertu zuen Nikolas Eskudero goizuetarra, mutikotan auzokide eta lagun bromoso aski izandua.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 38. orr.

Bromosoren bat, hau asmatu zuena?  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 192. orr.

-Gauza asko -erantzun bromosoa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 88. orr.


bromuratu izond bromuroa daukana.

Fiteroko urak kloruratu-sodiko sulfatatuak, fluoratuak, bromuratuak eta litinikoak dira eta 48,5 graduko tenperaturarekin ateratzen dira lurretik.  Berria - Euskal Herria   2004-04-01


bromuro 1 iz azido bromhidrikoaren gatza.

Lardatsa izan beharra zegoen, edo astazakil burumotza, magnesitatik magnesio sulfatoa ateratzen ez asmatzeko, edo bromo potasiotik bromuroa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 60. orr.

Sendagile bati deitu nion, eta potasio bromuroa eta dutxak agindu zizkidan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 294. orr.

Zilar bromurozko emultsioa prestatu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 274. orr.

Polifenol batek zilar bromuroaren baitan nolako eragina izan dezakeen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 276. orr.

2 bestelakorik adierazten ez bada, bromuro potasikoa, lasaigarri gisa erabiltzen dena.

Zopatan lasaigarriren bat, bromuroa zehazki, botatzen dutela arrazoiren batengatik.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 151. orr.

Perlesiaren izumenak, begietako arazoak, hotzerako sentiberatasunak, gaitzen kontra hartzen dituen bromuroen, eterren, opioaren gehiegikeriek ahultzen dute eta etsimenera eramaten.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 13. orr.

Toaila aurretik ipini eta bueno, zerbait disimulatzen zen, Fraga eta Arias Navarro pentsamenduan, bromuro eraginkorra.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 48. orr.


bronka (ETCn 148 agerraldi) iz agiraka edo eztabaida gogorra. ik atralaka.

Biharamunean sekulako bronka bota ziguten, eta bertan behera geratu zen bidaia.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 73. orr.

Etxeratutakoan, bronka izanen dun seguru, eta errua ez bota niri, gero!  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 144. orr.

Orain bost urte bigarren bukatu nuen Lieja-Bastogne-Lieja, eta oso kontent nengoen, baina Manolok Manuel Saiz, ONCE taldeko kirol zuzendaria bronka handia bota zidan.Ez dakit nork eraman ninduen etxera; biharamunean, gainera, gurasoen bronka itzela aguantatu behar izan nuen.  Berria - Kirola   2004-04-21

Haiekin, izan ere, bronka-aldietara ohitua nago.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 16. orr.


bronkio iz trakean hasi eta biriketan adarkatzen diren bi hodietako bakoitza.

Birika eta bronkioetako zerbaitekin ekarri dute, itotzeko zorian.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 44. orr.

Txema, ahoa guztiz lehorra eta bronkioak txistuka zituela (bart gauean soberan erretako zigarroak eta neurririk gabe edandako whiskiak tarteko), egunsentiarekin batera esnatu zen burua lehertzear.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 95. orr.

Eta bronkioak, jakina, butxaturik zituen.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 147. orr.

Hamar umetik lauk bronkioetako buxadura izaten dute noizbait.  Berria - Gaiak   2004-12-02

Hainbeste etxe altxatuta, kixuak bronkioak erre zizkion.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 35. orr.

-Extremadurako bide-sarea zure bronkio-sare hori bezala balego, automobila saldu beharko zenukete extremeño guztiek.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 147. orr.


bronkio-pneumonia ik bronkoneumonia.

bronkiolitis iz bronkioen hantura.

Joan den astean bronkiolitis kasuek gora egin dute nabarmen, kasu gehienak, erdia pasa, hiru hilabetez beherako haurrak direlarik.  Berria - Euskal Herria   2006-01-05

Joan den astean bronkiolitis kasuak biderkatu egin dira Lapurdin, Nafarroa Beherean eta Zuberoan.  Berria - Euskal Herria   2006-01-04

Baionako erietxeko osasun arduradunek bronkiolitis izurriteak okerrera eginen duela iragarri dute.  Berria - Euskal Herria   2006-01-05

Izan ere, duela bi urte kinesiterapeuta sarea osatu zuten bronkiolitis izurriteei buru egiteko.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 175. orr.


bronkitiko izond bronkitisari dagokiona.

Freddyri, berriz, halako barrealdi zoli bronkitiko batek eman zion, kontakizunaren klimaxera guztiz iritsi aurretik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 275. orr.


bronkitis (ETCn 273 agerraldi) iz bronkioetako mukosaren hantura.

Koteto Ezkurra, bronkitisak jota, kolokan dago Altunaren aurkako finaledirako.  Berria - Kirola   2004-08-27

Otegik bronkitisa omen du.  Berria - Ekonomia   2006-03-14

Hegaztiekin ibili ostean sukarra eta bronkitisaren sintomak dituzten guztiak ikertzen ari dira.  Berria - Gaiak   2004-01-24

Pinochet diktadorea ospitalera eraman dute bronkitisa duelakoan.  Berria - Mundua   2004-09-16

Bronkitisa larriagotu eta pneumonia dauka orain Batasuneko bozeramaileak.  Berria - Harian   2006-03-17

Eragile asko izan zituen arnasa-krisi haren jarraipenak: loditurik eta fibrosiak jota zeuden Virgilen birikak; bronkitis eta enfisema aurreratuak zituen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 152. orr.

Marcello Giordani tenorra bronkitis batek jota dagoela.  Berria - Kultura   2006-03-22

Bere lagun Vittorio kartzelan zuen, eta noizean behin baizik ez zuen izaten haren berririk, Vittorioren gurasoek bronkitisa izan eta deitzen ziotenean.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 150. orr.

Bronkitisa sendatuta, bere errendimendu fisikoa probatu nahi du gaur.  Berria - Kirola   2004-08-31

Bronkitis gaizto batek joa itzuli baitzen Londrestik.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 27. orr.

Ene haur denborako eritasunekin eta ene bronxita edo bronkitis madarikatu honekin, ba beti, edo treinean, edo autobusean edo... autoa hartzen dutalarik, beti zerbait gertatzen zait.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 20. orr.

Biriketako minbiziak, asmak, pneumoniak, eta biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoek bronkitis kronikoa eta enfisema, tartean beste inon baino heriotza gehiago eragiten dute herrialde horietan.  Berria - Gaiak   2004-04-28

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bronkitisak jota (9)


bronkodilatadore iz bronkioak dilatatzen dituena.

Horretaz gain, bronkodilatadoreen bidezko tratamendua ezarri zieten.  Berria - Gaiak   2004-09-14

Hori da bronkodilatadoreen bidez egiten duguna.  Berria - Gaiak   2004-09-14


bronkodilatazio iz bronkioak dilatatzea.

Kalamuaren TCH sustantziak bronkodilatazioa areagotzen du; hala, asma eta horrek dakarren itolarria arintzen ditu.  Berria - Harian   2005-04-17


bronkoneumonia (ETCn 9 agerraldi; orobat bronkio-pneumonia g.er.) iz bronkioei erasaten dien neumonia.

Hurrena, bi astez sukarra ez zen berrogei gradutik jaitsi eta behera egiten zuela ematen zuenean bronkoneumonia agertu zen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 146. orr.

Ez, hilik ez nengoen; bronkio-pneumonia harrapatu nuen, ia hiltzerainokoa eze.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 19. orr.


brontosauro iz tamaina handiko dinosauro belarjalea, Bigarren Arokoa.

Juleni Bronto esaten zioten lagunek, askotan, lepoa luzaturik eta zuzen-zuzen ibiltzeko mania zuelako, eta Brontosauro bat ematen omen zuelako.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 14. orr.

Brontosauro lepoluze baten antzera edo.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 54. orr.


brontze (ETCn 4.510 agerraldi; orobat bruntze ETCn 3 agerraldi) 1 iz kobre eta eztainuzko nahastura. ik burdinori.

Bidal iezadazu, urrea, zilarra, brontzea eta burdina lantzen eta ehuna gorriz, gorriminez eta morez tindatzen iaioa den gizonen bat.  Elizen arteko biblia   2 Kro 2,6

Brontzearen erabilera burdinarena baino lehenago ezagutu zuten, berez moldagarriago eta ugariago zelako.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 379. orr.

Brontzea urtuz, bi zutabe egin zituen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,15

Ume armatuek, jainko-haurraren inguruan bizkor dantzatuz, brontzeak brontzeen kontra erritmoan jotzen zituztenean.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 133. orr.

So egon naiz ere Santutegiaren aitzinaldeko hamahiru pertsona zizelkatuei Birjina eta apostoluak sei metro gorako eta zazpi ehun kiloko pertsonaiak, brontzean dailatuak.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 163. orr.

Hiri handietan zehar daramatela, hilkorrak agur mutuz isilki bedeinkatzen dituenean, ibilbide guztia brontzez eta zilarrez leuntzen diote.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 133. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Brontze distiratsuzko ateen ondoan, gorrimin eta urre-koloreko uniformearekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 69. orr.

Egunen batean badut asmo beruna edo brontze urtua puzten saiatzeko. Beso eta zangoak brontze leundua bezain distiratsuak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 125. orr.

Hona zer dioen Jainkoaren Semeak, begiak sugarra bezalako eta oinak brontze goriaren antzeko dituenak: [...].  Elizen arteko biblia   Ap 2,18

Brontze florentziarren marrez ebakitako zinabrio xaflak txertatu izan balizkiote bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 146. orr.

Maitasunik ez badut, brontze soinulari eta ezkila tintinlari besterik ez naiz.  Elizen arteko biblia   1 Ko 13,1

Frontoia lurrezko edo brontze urreztatuzko irudiekin apainduta izaten dute toskaniarren estilora.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1570. orr.

Brontze garbizko bi ontzi, urrea bezain baliotsuak.  Elizen arteko biblia   Esd 8,27

Zutabe-buruetan ezartzeko, brontzezko bi kapitel egin zituen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,16

Brontzezko ontzia jo, eta ura isuri zen lurrera.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 148. orr.

Sabela eta izterrak brontzezkoak.  Elizen arteko biblia   Dn 2,32

Bertan zeuden guztiak, alkate eta nekazari, herri sortzailearen buru brontzezkoari so geratu zitzaizkion.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 10. orr.

Brontzezko domina irabazi zuen laugarren aldian.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 209. orr.

Urrezko bi domina eta brontzezko bat irabazi zenituen.  Berria - Kirola   2006-03-15

Igande goiz honetan Frantziak 11 urrezko medaila, 8 zilarrezkoak eta 12 brontzezkoak, orotara 31... eta esku.  Herria   2004-09-02

3 (hitz elkartuetan)

Hiram oso argi, trebe eta iaioa zen edozein brontze-lanetarako.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,14

Bitxia da, brontze garaiko zeramikak ez dituzte aipatu ere egin.  Berria - Kultura   2004-07-08

ik beherago 4.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 574. orr.

Ezin baitzen jakin zenbat pisatzen zuen brontze-multzo hark.      - 2. orr.

Feltrozko kapela urdinak brontze-koloreko ile hura nabarmenduko zion iluntasunean.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 312. orr.

4 Brontze Aro (ETCn 504 agerraldi) Historiaurreko aroa, brontzea aurkitzeak eta lantzeak ezaugarritzen duena.

Garai guztiei buruzko informazioa izango du Arkeologia Museoko bisitariak: Paleolitoa, Epipaleolitoa, Neolitoa, Brontze Aroa eta Burdin Aroa, Erromatarren garaia eta Erdi Aroa.  Berria - Kultura   2004-04-08

Eskandinaviar paleolitiko, neolitiko, brontze-aro eta kristau-aurreko Burdin Aroko kulturen laginak baitzeuden ikusgai.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 340. orr.

"Heroien aroa" lehen deskribaturiko brontze-aroa da, ez egitate historiko gisa, baizik eta fantasia homeriko bezala.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 450. orr.

Lorcan, ekainean, Brontze Aroko 82 egitura altxatu ziren.  Berria - Kultura   2004-04-27

Oetzi izena eman zioten Brontze Aroko menditarrari, Oetztal eskualdean aurkitu zutelako.  Berria - Gaiak   2004-10-24

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

brontze aroa (3); brontze aroko (3); brontze bana (4); brontze bat (5); brontze eta (7); brontze garaiko zeramikak (3); brontze koloreko (4); eta brontze (11); eta brontze bana (4); eta brontze bat (5); zilar eta brontze (6)

brontzea bezain (4); brontzea ere (3); brontzea eta (4); brontzea lortu (11); brontzea lortu zuen (7); edo brontzea (4); eta brontzea (19); zilarra edo brontzea (3); zilarra eta brontzea (5)

eta brontzearen (5)

brontzez egindako (4); brontzez eta (3); eta brontzez (4)

bi eta brontzezko (5)

brontzezko aldarea (6); brontzezko babeskiak (3); brontzezko bat (5); brontzezko bi (13); brontzezko bi katez (4); brontzezko bost (3); brontzezko buru babesa (3); brontzezko domina (46); brontzezko domina bana (4); brontzezko domina irabazi (11); brontzezko domina lortu (10); brontzezko eskultura (11); brontzezko eskultura bat (3); brontzezko eta (6); brontzezko eta burdinazko (3); brontzezko ezpata (3); brontzezko hamar (3); brontzezko hiru (3); brontzezko irudi (3); brontzezko lau (3); brontzezko medaila (7); brontzezko medailarekin (3); brontzezko oholetan (4); brontzezko ontzi (7); brontzezko ontziak (5); brontzezko sare (4); brontzezko sugea (4); brontzezko tresna (3); brontzezko uraska (6)

egindako brontzezko (3); eginiko brontzezko (3); ere brontzezko (4); eta brontzezko (63); eta brontzezko bat (4); eta brontzezko bi (3); eta brontzezko domina (7); zegoen brontzezko (4); zeuden brontzezko (3); zilarrezko eta brontzezko (12); zuen brontzezko (5)

brontzezkoa da (3); brontzezkoa eta (3); da brontzezkoa (4)

brontzezkoak izango (3); brontzezkoak izango dira (3); brontzezkoak ziren (6); eta brontzezkoak (4); oinak brontzezkoak (5)


brontzeatu 1 izond brontzearen kolorekoa.

Neskato politak izanen dira, oinutsik eta giroak dagoeneko brontzeatuak, dantza eta kanta.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 132. orr.

2 (izen gisa)

Tomas Eloy gaztea da, 70 urte baizik ez ditu; Fuentesek brontzeatu ederra erakusten zuen eta Saramago, urteak baditu ere, sasoiko ikusten zen.  Berria - Kultura   2004-02-17


brontzegin iz brontzea lantzen duen pertsona. ik brontzelari.

Neftaliren leinuko emakume alargun baten semea zen; aita, berriz, Tiroko brontzegin bat izan zuen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,14


brontzegintza iz brontzea lantzea.

Erregeak eta Joiadak Jaunaren etxean egiten ari ziren lanen arduradunei ematen zieten dirua, eta hauek Jaunaren etxea konpontzen ari ziren hargin eta zurginei ordaintzen zieten, bai eta tenplurako burdingintza eta brontzegintzan ari zirenei ere.  Elizen arteko biblia   2 Kro 24,12


brontzelari iz brontzea lantzen duen pertsona. ik brontzegin.

Esan behar da, gainera, brontzelariek ere harri honekin egiten dituztela urtutako piezak ateratzeko erabiltzen dituzten moldeak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1130. orr.

Ez da kezkatzen hil beharraz edo bizitzaren laburraz, baizik eta urregin eta zilarginekin lehian ari da, brontzelarien lanak kopiatzen ditu eta faltsifikazioak egiteaz harrotzen da.  Elizen arteko biblia   Jkd 15,9


bronxita iz ipar bronkitisa.

ene haur denborako eritasunekin eta ene bronxita edo bronkitis madarikatu honekin, ba beti, edo treinean, edo autobusean edo... autoa hartzen dutalarik, beti zerbait gertatzen zait.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 20. orr.


brooklyndar iz Brooklyngo biztanlea.

Antropologiaren ikuspuntu hutsetik, aurkikuntza izan zen ikustea Brooklyndarrek herabetasun gutxiago dutela arrotzei hitz egiteko lehenago ezagutu izan ditudan tribuetako edozeinek baino.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 11. orr.

Hiru silaba labur horietan brooklyndar peto baten hizketa-doinu argia entzun nuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 101. orr.


brosatu, brosa(tu), brosatzen du ad **

Ipuina ongi taxutu nahi duen idazleari mintzo zaio zuhari ohia, ez fusilatu baten ilobari, jubilatuak ez direnendako tarifa doblea dela aipatuz sorbaldak zinezko motzaile batek baino arduratuago brosatzen dizkidan bitartean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 32. orr.


brotxa 1 iz kirten baten muturrean itsasten den ile edo zuntz sorta batez osaturiko tresna, gainalde aski handi batean pintura edo antzeko gairen bat hedatzeko erabiltzen dena.

Brotxa latza eskuan hartuta, etxeak margotuko zituen edo antzerki konpainia baterako eszenografia egingo.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 14. orr.

Gero, bere ogibidea aspaldi menperatzen duenak bezala [...] brotxa pintura zuritan blaitu, bere zurdek pintura aski zurrupa dezaten utzi, eta horma zuria pintura geruza berriekin areago zuritzen hasi dira, zuria zuriaren gainean, ezereza ezabatzen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 179. orr.

Baldekada bat kare eta brotxa bat hartuta, idatzia ezabatzeari ekin zion.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 132. orr.

Goi-goian, zerutik zintzilik, esku bat ageri zen brotxa bati eragiten.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 74. orr.

Arkume-odolez- betetako potean brotxa bat sartu, ondo eragin, eta izar gorri bat pintatu nuen atean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 90. orr.

2 (bizarra egitekoa)

Xaboia masailetan hedatzeko brotxa faltan izango du Olivierrek. Petatean ekarri ez zuen bizarra egiteko brotxa erosteaz gain, gela bat hartu zuen alokairuan hiriaren hegoaldean, moiletatik gertu.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 22. orr.

'Bizarxafla erabili didazu, Andoni!' esaten zidan aitak, bere bizar labanaren kamutsaz ohartuta, ispiluari begira masailak brotxa aparrez bete ondoren.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 106. orr.


brotxakada iz brotxa kolpea.

Oraingo pintoreak denak omen dira zirriborro eta brotxakada oiesak, Malagako komunista farfaila hori legez.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 63. orr.


brotxe iz metalezko itxigailua, eskuarki bitxiduna.

Berriro labar gainera igo zirenean, Mintak amonaren brotxea galdu zuela oihukatu zuen -amonaren brotxea, zeukan apaingarri bakarra- perlazko zume negartia.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 78. orr.

Jantzi argiak; brotxeen dirdaia.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 108. orr.

Ez zen mugitzen, bularraldean zeraman brotxe zuriari begira-begira.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 58. orr.

Izeba Helenek beste puzzle bat ekarri dit, izeba Stephaniek brotxe polit-polit bat.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 14. orr.

Hondartzan perlazko brotxe baten bila.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 173. orr.

Emakume afrikar bat irudikatzen zuen latoizko brotxe fin bat.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 306. orr.


brotxedun izond brotxea edo brotxeak dituena.

Soineko beltz brotxedunez jantzitako atsoak, aldamenean neska dotore ahulak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 178. orr.


broxka iz ** ik boska.??

Paris-ko etxera joaiten ziren laminak eta behar ziren beti utzi prestaturik urina eta broxkak.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 166. orr.

Aseko ditinat, ba, nik urin-broxkaz!  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 166. orr.


brozela iz gurdi modukoa, alboak mihimenezkoak dituena.

Handik, brozela iduri ikatzez betea, iraultzen zuten eta parrastan gain beheiti ikatzak betetzen zuen aska erraldoi bat, ondotik itzainek betetzen zituzten beren brozelak eta jo Donibaneko geltokirat beren idien urratsean.  Herria   2004-02-05


brui iz adkor goardia zibila.

Orduan brui haietako batek, merituak bildu nahirik edo, guardasoila kendu zidan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 213. orr.

Don Juan ere bruia izanen zela otu zait, eta algara egin dut hortzez barren.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 191. orr.

Nire atzeko bruiek zarpatik heldu zidaten arrastaka eramateko, neure deklarazioa amaitzen nuela: [...].  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 228. orr.

Nonbaitetik, brui konpainia oso bat galerietan sartua zen eta guregana noratuak zeuzkaten metrailetak.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 268. orr.


brujula (ETCn 22 agerraldi; orobat bruxula ETCn 6 agerraldi) iz iparrorratza.

Batek larritasun bat, etsimen bat du: bizitzarekin zer egin ez jakitea, plan bat ez izatea, galdurik, brujularik gabe, norarik gabe aurkitzea.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 165. orr.


brukanboar iz Brukanboko biztanlea.

Burulehen hautetsi dute Max Brisson miarriztarra, lehen buruorde Frantxua Maitia garaztarra eta bigarren buruorde Vincent Brukanboarra.  Herria   2004-12-16


bruma iz gandua.

Bat-batean iratzarri nintzen eta urrunean entzun nuen herotsak harritu ninduen, identifikatzera heldu nintzen arte: bruma adarra zen, ilunpean orroaz, haizearekin batera bi boz mehatxudunetan kan ha diskan moldean jostatzen ari zena; batak bere zintzur harramantza uzten zuen, besteak auhena are azkar eta lanzinanteago eraman zezan.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 70. orr.


bruntze ik brontze.

brusa 1 iz mantalaren antzeko jantzia, eskuarki gizonezkoek erabiltzen dutena.

Herenegun ardi-larruz janzten zen; kaiku edo brusa bat soinean zuela ikusiko zenuen atzo; gaur txandal batekin dabil.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 34. orr.

Brusa barruko xixkuak eragina da bular-sabeletako beroa.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 154. orr.

Mathilderen brusa bat hartu zuen Norak aulki baten bizkarretik, sukaldera jaitsi eta han izurtzeko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 191. orr.

Emakumeak esku bat sartu zuen brusa barrenean eta bularretako bati eragin zion gora eta behera, gora eta behera, lizuna baino gehiago komikoa zen mugimendu batez.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 223. orr.

2 (izenondoekin)

Uniformearen ordez, brusa soil bat zeraman jantzirik, mujiken gerriko tradizionala, galtza zabalak, eta bota altuak, belaunpean estutuak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 65. orr.

Jules jauna izenekoak, eskuak zaindu zituen, brusa garbiak eta belusezko txanoa baino ez zituen jantzi. txapelik ez buruan, brusa urratua, galtza jario eta alkandora bistan, zazpi urteko barrabas baten narraskerian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 102. orr.

Ez dut brusa grisik nahi, ez dut gehiago fitxatu nahi, ez dut gehiago nire makina martxan jarri nahi.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 43. orr.

Itxura dotorekoa zen, kapela zabala buruan, kleraz estalia, brusa urdina soinean, eta tapizeriazko lepokoa idunaren inguruan, uhalez eutsirik, fardelek irrist egin ez zezaten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 41. orr.

Agureak toxa bat eta tabakoa biltzeko papera atera zituen brusaren barneko patrikatik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 183. orr.

Quenu txikiaren galtza motzak zuloz beteak zeuden, eta litsak zerizkien haren brusen mahukei.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 68. orr.

3 blusa.

Mathilderen brusa bat hartu zuen Norak aulki baten biz-karretik, sukaldera jaitsi eta han izurtzeko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 191. orr.

Emakumea besokoa lotzen hasi zen, baldar eta urduri, falta zitzaion besoko brusa-mahuka laburrean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 76. orr.

Nini urdin ilunez zegoen jantzita, beti bezala, eta panazko gona urdin ilun bat eta kolore bereko brusa bat zeuzkan soinean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 16. orr.

Ezpainak pintatuta eramaten zituen eta kortxozko takoi altuak, brusa eta belauna agerian uzten zuen gona, eta oinetan galtzerdi motzak, nireak bezalakoak.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 35. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

brusa bat (3); eta brusa (4)


brusadun izond/iz brusa daramana.

Baziren han dendari txukun-txukunak, ortuzain brusadunak, zamaketari zikinduak, zamarra koipez lohi zutenak sorbaldan garraiatutako elikagai kargarengatik, gizagaixo zarpailtsuak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 46. orr.

Elkarri joka ari dituk hor barruan -esaten zuen brusadunak, basoa zinkaren gainean jarri eta ahoa esku gainaz garbituta.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 217. orr.

Batzuetan, zarata hain handia zen, ezen Rosek, bere moteltasunean, brusadunen bati barran baso bat ardo ateratzen ari zitzaiola, burua biratzen baitzuen larriturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 217. orr.


brusko izond bat-batekoa, zakarra.

Bizkaiko jokerea, ondo esplikaten ez dakit, baina kasta handiagokoa da, gelditze bruskoak daukaz, indartsuagoa da.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 88. orr.

Besteek, hauspoaren zabal-itxikeran, alde bererantz nota gehiago aurkitzen eta jarraituago joten daben bitartean, eurok hauspoari aldakuntza bruskoagoak eragiten ei deutsez, haizearen presinoa eta, beraz, hotsa be aldatuaz.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 88. orr.


brusol iz brankako masta sartzeko ohola zuloduna.

Brusola duk -esan zuen, ontzi bizkarrak masta bertan sartzeko egina zuen zulo biribila erakusten zigularik-.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 189. orr.

Bada, bizkar nagusiko brusola, huraxe zegoen amore emanda, haizeak halako astinduak eman zizkion-eta.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 189. orr.

Brusolean lau ziri sartu eta beheko haga geldi geratuko duk -esan zuen ontziburuak.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 189. orr.

Aizkora jasota masta nagusia eraistean hutsik utzitako brusol zulora egin zuen, alegia, lehenago Joanes agertu zen hartara.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 378. orr.


brutalitate iz aberekeria, izugarrikeria.

Espainiako kulturan brutalitatea onartua dagoelako forma publiko arrunt bezala, abereen tratutik hasi eta polemika intelektualetaraino.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 68. orr.

Arimagabeko, ezfilosofiko, arterik gabeko, arrazatsu brutalitateraino, kupidagabeki arrakastari begiratua, kultura heleniarraren eta ezerezaren artean kokatzen da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 231. orr.

Naturaltasuna brutalitatea ere bada.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 27. orr.


brutalki adlag brutalitatez.

"Pobreak nazkagarriak dira", idatzi zuen brutalki Louis Ferdinand Célinek, eta gauza bera pentsatuko dute orain, nahiz garbi esan ez, indarrean dirauten kasta gorenetako kideek, XXI. mendeko euskaldunok tartean.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 203. orr.


bruto izond landugabea, gordina.

Tesietan eta ehun irekiduretako ponentzietan ikerlariek aztertzeko ekai brutoa zen gure artzaina.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 130. orr.


bruxa iz adkor brusa.

Santo Tomas egunean aterea da, bruxa, txapel eta tutuan sartutako zigarro eta guzti.  Iñigo Aranbarri   «Sakabi, soinu txikiaren handitasuna», 2003 - 26. orr.

Gero baino ez naiz ohartu ausaz euskal kostaldeko herri bakarra dela jendeak euskala beztitzeko bruxa eta pololoak aukeratu dituena marinelen azularen ordez.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 83. orr.

Partitu baino lehen behortegiko linternapean ikusia neukan mutiko manugaitz honek Henrike II.aren gisako kapelu, bufoi bruxa eta larruzko azpantarrak zeramatzan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 179. orr.


bruxula ik brujula.

bruzelosi iz eritasun infekziosoa, ahuntz haziendak kutsatzen duena, Brucella melitensis bakterioak eragina. ik sukar 7a.

Bruzelosia animalietatik gizakietara igaro daiteke.  Berria - Gaiak   2004-03-19

Erresuma Batuko etxalde batean bruzelosi kasu bat agertu da.  Berria - Gaiak   2004-03-19


bua (orobat buaaa, buaaaah eta buaj) interj

Bua! Baina tira, gaurkoz barkatuko diagu.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 30. orr.

Bua, auskalo non dabilen.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 157. orr.

Buaj.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 21. orr.

-Buaaa... Hori baldin bada zuretzat berri ona... Azterketa!  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 59. orr.

Ez nuen inoiz pentsatuko haren ahotik halako hitz horterarik atera zitekeenik. "Aborto, kakazaharra, ostia, buaaaaah, puta, maricón" eta horrelakoak bai, baina "laztana"...  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 120. orr.


buaaa ik bua.

buaaaaah ik bua.

buaihitar izlag**

Ariotar ostrogodoen buruzagi amalungoek eta xii daylamie-en buaihitar buruzagiek beren konkistetarako eskubidea bilatu zuten, teoria ofizialean, Konstantinoplako enperadorearen eta Bagdadeko kalifaren kudeatzaileordeko gisa gobernatuz beraietan, hurrenez hurren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 15. orr.


buaj ik bua.

buata iz ipar ontzia, kutxa.

Penizilina buatak, zakutraka eremanak, kentzen zitxien fea futro eta amanda edo zigorra pollita emaiten.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 221. orr.


buboniko izond izurriez mintzatuz, Bacillus pestis baziloak eragina. ik izurri 7.

«Bihotz hodietako gaitzen izurria zabaldu da munduan, eta Erdi Aroko izurri bubonikoa baino askoz hilgarriagoa da», esan zuen Jean Pierre Bassand erakunde horretako presidenteak atzo Berlinen, Kardiologoen Nazioarteko Bilkuran.  Berria - Gaiak   2004-08-29

-Ni prest nengokek elefantiasiari, izurri bubonikoari eta tifusari aurre egiteko, zulo honetatik irtetearren.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 246. orr.


budakeria iz **

Zer, ba al hoa hire budakerietara?  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 187. orr.


budapestar izond Budapestekoa, Budapesti dagokiona; Budapesteko biztanlea.

Baina, nobelak izaera autobiografikoa badu ere, fikziozko Gyorgy Koves pertsonaiaren bidez ematen digu Kerteszek bere bizipenen berri, idazlea bezala nerabe budapestarra, hamabost bat urtekoa.  Berria - Kultura   2004-02-28

Bandi Citromek esan zuen: "Tira, erakuts diezaiegun zertarako den gai budapestarra!", eta bene-benetan zebilen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 147. orr.


budazale izond Budaren zalea.

Ez dakit erlijioagatik ote den, Budazaleak baitira nepaldarrak eta Mahomazaleak baltiarrak.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 141. orr.

Badago begira bizi den jendea, budazaleak-eta, eta badago mugimenduan bizi den jendea.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 89. orr.


budget ik buxet.

budhista ik budista.

budin 1 iz pastel modukoa, gozoa edo gazia, askotariko osagai xehetuz, arrautzez edo esnez egiten dena eta molde batean maria bainuan egosten dena.

Neu aukeratzekotan egon nintzen crêpe batzuk armagnac-ekin eskatzen bazituen, edo oso itxura ona zuen sagar-tarta bat, budin tentagarri bat.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 107. orr.

Jelatinazko bi abatetxe txiki, gorri eta hori; budin zuri zatiz eta marmelada gorriz beteriko plater zapal bat.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 293. orr.

Nik budina labean erretzen ere ez dakit.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 216. orr.

Ogi eta gurinez egindako budina, mahaspasaduna.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 19. orr.

Sukaldean Gabonetako budinak prestatzen ari zela, dena bertan behera utzi behar izan zuen Nanaren susmo zentzugabeen erruz.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 63. orr.

Ogizko budina ari zen banatzen Sethe, goxoa egongo zelako esperantzan marmarka. eta bukatzeko melazazko budina, ahogozoa egiteko modukoa.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 98. orr.

Berro-zopa, txerri-azpizun errea, lekak almendrekin, eta, azken-buruko, budina, eta horri guztiari laguntzeko, ardo-turrusta oparoak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 203. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ez al zen lehengo gauean jaitsi bi berokitan bildua Ramsay andreak ilea budin formarekin moztu ziezaion?  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 30. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ogia eta gurin-budina, mahaspasaduna, eta gainean ogi-koskor kurruskatsuak eta guzti zituena.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 186. orr.

Ogi-azal eta ogi-pusketa guztiak bilarazi zizkion astearteko ogi-budinerako baliatzeko.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 93. orr.

Txokolatezko budinaren eguna.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 19. orr.

Arto-budina kremarekin.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 191. orr.

Arroz budina edo aran egosiak jaten ari ziren.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 65. orr.

Arroz-budina bakarrik geratzen zen, eta zartagin erdi bat jengibre-ogi, oso ona atera ez zena.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 257. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arroz budina (4)


budismo iz Budak eratu zuen erlijiozko dotrina.

Gauza bera gertatzen da Ekialdean ere, budismoa, taoismoa eta beste hainbat erlijio aurki daitezke.  Berria - Gaiak   2004-02-25

Indarkeriak ondorio onik ez duelako konbentzimendua, kristautasuna eta budismoa bezalako munduaren uko-erlijioen hastapenetan dagoela.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 31. orr.

Nafarroako bi budista fededun entzun ditugu; budismoaren oinarriak maitasuna eta urrikalmendua zirela zioten; huntara heltzeko meditazioa zela bide bat. Bide hartatik ibili zen hilabetetan eta urtetan, iraultzaren, yogaren eta budismoaren harian.  Herria   2004-10-21

Buda gabeko budismoa baitzen Mañex-ena, pentsa dezakezuen bezala, oroz gainetik giristinoa baitzen hori.  Herria   2001-02-22

Hielscher, Himmlerren antzera, kristaua da, baina haren pentsaera bitxian germaniarren antzinako kultu paganoak, kristauenak eta budismoaren zenbait ideia ere nahasten dira.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 104. orr.

Lagun baten aholkuei jarraituz, Budismoaren munduan murgildu eta hortik aurkitu omen du «bakea eta lasaitasunaren bidea».  Berria - Kirola   2004-04-28

Budismoa filosofiatik erlijio izatera igaro zenean, erlijio nagusi bat izan zen zorioneko emaitza.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 118. orr.

Teknologikoki mendebaldarturiko japoniar gobernua mantendu zen Estatu Shinto baten antolaketa ofizialerako, non budismo-aurreko paganismo berpiztua erabiliko baitzen japoniar herri, erkidego eta estatu bizi bat jainkotzeko bide gisa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 269. orr.

Budismoaren sorrera eta zabalkundearen baldintza kultural, sozial, ekonomikoak. Mahayanaren adimen-indar iraunkorra budismo primitiboaren filosofi eskolatik hartutako ondarearen parte zen.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 47. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

budismoa eta (3); eta budismoa (4); eta budismoaren (3); mahayaniar budismoa (3)


budista (ETCn 1.259 agerraldi; orobat budhista g.er., budizta g.er. eta budixta g.er.) izond/iz budismoari dagokiona; budismoaren jarraitzailea.

Alde batetik filosofia heleniko eta indikoaren eta bestetik errebelazio kristau, islamiko, budista eta hinduaren arteko topaketetan, alderdiak moldaketa baketsura iritsi ziren.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 116. orr.

Hinduismoaren erlijio nagusi postbudikoak filosofia budista kanporatu zutenean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 30. orr.

Lurperatzeko zeremonia ere berezia izaten da sinesmen budista dutenentzat.  Berria - Harian   2005-02-23

Erlijio budistako hiru pertsona agertu ziren atzo hilda gehiengo musulmana duen hegoaldean.  Berria - Mundua   2004-11-10

Egun hautan ongi etorri egin dako Dalaï Lama budista erlisioneko lehen buruzagiari, komunistek Xinatik haizatua dutenari.  Herria   2001-05-31

Esaldi hori testu budista edo hinduista batetik aterea ere izan liteke.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 181. orr.

Olerki budistetan oinarritutako obra bi dira.  Berria - Kultura   2004-04-27

Lo, elizatto budista baten atarian egiten du.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 136. orr.

Monje budista baten etxeko musikaria izan zen.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 118. orr.

Praile budista laranjaz jantziek jotzen duten gong erraldoi baten erdigunea.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 81. orr.

Efektu historiko hau eragin zuen harremanaren bakezaletasuna Indiatik Txinara misiolari budisten eta Txinatik Indiara erromes budisten joateak adierazten zuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 241. orr.

Mundu-mailan batzen ari zen Oikoumenê batean, kristau, budista, musulman eta hinduek, nola egingo zituzten aurrerapen handiagoak bide honetatik?  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 113. orr.

Katolikoek ez ezik, musulmanek eta budistek ere gogoan izan zuten atzo Joan Paulo II.a.  Berria - Harian   2005-04-05

Neo-konfuziarrak sendotasun handiagoz atxikitzen zaizkiela taoismoaren eta budismoaren ideia nagusiei taoistak eta budistak eurak baino.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 285. orr.

Arabian jaiotzen direnak mahomatarrak izaten dira, Zeilangoak budistak, Irlandakoak katolikoak: zergatik?  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 35. orr.

Budista bihurtu zara, ala zer?  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 117. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

budista baten (3); budista eta (3); eta budistak (5); eta budistak (5); filosofia budista (3); monje budista (7)


budixta ik budista.

budizta ik budista.

budjet ik buxet.

budxet ik buxet.

buelo iz adkor bolumena.

Ezinezkoa da lur horrek beti pisu berdina izatea, udan izaten duena adibidez, zeren eta neguan euri-urak hartzen dituenean hazi egiten baita asko, eta orduan, pisuarekin eta bueloarekin hautsi eta zanpatu egiten baititu egituren paretak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3050. orr.

Besteetan, jauziaren altuera eta bueloak markatuko zuen liho edo kalamu uztaren ondrosotasuna.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 253. orr.

Horrek berak erakusten digu maiatzak zenbaterainoko zabaleroa eta bueloa hartu duen gure hizkuntzan eta bizi-filosofian.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 196. orr.


buelta (ETCn 38.128 agerraldi) 1 iz bira.

Buelta bakoitzak gehiago estutzen zizkidan bularrak, barrurantz sartu nahi zizkidatela zirudien.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 73. orr.

Buelta jatetxera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 179. orr.

Eta buelta berriro beraien bizileku zen hotelera.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 28. orr.

Atzerritarra eta Martin zain geratu ziren, gero atzeraka joan ziren tiro egin gabe, harik eta, errepideko buelta batera ailegatzean, ahalegin osoan lasterka hasi ziren arte.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 120. orr.

Ea noiz uzten dinadan hire zaldi beltza, buelta bat emateko Itxasorekin.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 310. orr.

Iratzargailuak jo du, goizeko zortziak; oraintxe bizi naizela egiaztatzeko, ohean buelta bat, eta ahoa zabaldu dut.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 115. orr.

Bakar-bakarrik daude Erniok buelta guztian dituen malkar-zulo eta amildegi bortitzen ertzean.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 85. orr.

Abildade berezia zuen jakiteko umeen eztula pazientzia faltagatik zen edo, bestela, galtzerdi bat jarri behar ote zitzaien samaren bueltan.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 29. orr.

Anbrosio eta biok ikurrinak eta gorriak ipintzen ari garela Gaztelu plazako kioskoaren buelta osoan.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 44. orr.

Toallaz jantzi da berehala igerilekuaren buelta osoa, eta haurrez bete da ura.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 18. orr.

Berehala zabaldu zen haien herrietan eta Segurako buelta osoan atxiloketaren berria.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 69. orr.

Ke mordo bat besterik ez zuen ikusi, "Mito" tabakoaren usain sarkorra zerion ke mordoa, lepoaren buelta beso batek bezala inguratzen ziona.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 56. orr.

"Ez da bi hitzetan argitzeko kontua" erantsi nuen, eta gaia aldatzeko asmoz, nahi bazuen buelta bat eman genezakeela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 89. orr.

Bitartean, gogoa pixka bat arintzeko, zergatik ez zoaz hirian buelta bat ematera?  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 93. orr.

Ohi bezala, hitz egiten zuen bitartean bueltak ematen zituen nire inguruan.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 78. orr.

Itzuliko ez den galdutako unea: segundoa, ordua, astea; bueltak ematen ditu lurrak.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 172. orr.

Ezohikoa, noski, zeren, nahi diren buelta guztiak emanik ere, bi arrosa ez dira hamabi arrosa, eta ez dira orkidea bat.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 285. orr.

Denak ari ziren irlari bueltak eta bueltak ematen.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 80. orr.

Barre eta guzti egin zuen, lantokitik ateratzeko eta berarengana inor konturatu gabe joateko ematen nituen bueltak kontatu nizkionean.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 27. orr.

Gustura asko joango nintzateke zuekin buelta bat egitera.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 104. orr.

Karlosi deituko diot ea buelta bat egiten animatzen den.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 103. orr.

Arduratuta oso ibiltzen zen horrekin, jakinik nola gaueko txandako gizonak, komuneko buelta egin ondoren, paper bat edo bi janariaren kutxetan ezkutatuta joaten ziren.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 102. orr.

Buelta luzea egingo diagu, azken batean.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 62. orr.

-Buelta txikia egiteko asmoa geneukan.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 61. orr.

Orain maldan gora doa andrea, baina ez lehengo bide zuzenetik, oso pikoa baita, diagonalean baizik, gereziondoen atzetik buelta osoa eginda.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 111. orr.

Istriborretik popara joan eta ababorretik brankara buelta osoa emanez, gero istriborretik popara jarraitzeko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 232. orr.

"Denborarekin bazabiltza, zergatik ez gara joaten buelta osoa emanez?", proposatu zidan berak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 144. orr.

Zenbat eta buelta gehiago eman buruan, are pozoitsuagoak iruditzen zaizkit hitz horiek.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 86. orr.

Beste buelta bat bizkarrean zehar.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 106. orr.

Sentitzen dut, baina bizitzak sekulako bueltak ematen ditu.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 55. orr.

2 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Herri buelta osoan guda gurdiak eta zainketa postuak zeuden jarrita. Izan ere, kale-buelta horiek gabe, zer litzateke begi handi berde horien dirdiraz?  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 93. orr.

Mendi buelta bat egitera joaten banaiz, zakurren batek jarraituko dit atzetik Mendi-buelta eginda gero geratu ohi ginen garai batean Sasibilen, xolomo-otarteko bat jateko.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 161. orr.

Gaztetan lagunek mendi bueltak egitera gonbidatzen ninduten, baina joaten nintzen aldietan ez nuen gorputza erabat askatzen.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 17. orr.

Lepo-bueltan zapi bat lotu dio, eta ama baten pareko artea eta pazientzia erakutsi ditu.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 92. orr.

Bosna garagardo hartu zituzten eta bi ordu eman zituzten hiru billar buelta eta bi errusiar egiteko.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 73. orr.

Ezpain bueltako giharrak erabat kuzkurtuta zeuzkan, ez zen negarrez hasiko baina ezta barrez ere.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 100. orr.

3 txandaren arabera errepikatzen den zerbaiten aldi bakoitza.

Georgeren arabera, Ukrainako hauteskudeen lehenengo buelta ere dudagarria izan zen.  Berria - Mundua   2004-11-23

Konturatuko zarete kalejira horren bigarren bueltan desberdin jotzen duela berdina "izan behar lukeen" zatia.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 71. orr.

Baxu lerroaren bigarren bueltan batu zitzaizkion Jon eta biak.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 141. orr.

Bigarren buelta banatzen hasi zen Gabriel lehenengoa banatu bezain laster, beraren partea zerbitzatu gabe.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 294. orr.

Araban, maiatzaren 19a arte luzatu da bigarren bueltako epea, eta 20an izendatuko du Eskualde Batzordeak ABBko lehendakari berria.  Berria - Euskal Herria   2004-05-05

4 itzulera.

Trenez Atxurira, Alde Zaharreko eskaparateak ikusi, Corte Inglesko eskailera mekanikoetan ibili eta trenean buelta.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 19. orr.

Buelta gogorra izaki urtero, inoiz baino gogorragoa izan zen niretzat udazken hartakoa.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 30. orr.

Agian hurrengo urtera arte ez gara itzuliko, eta, horregatik, buelta gogorragoa da.  Berria - Harian   2005-08-30

Maldan gora nahi dugu ogia, baina bilatzen dugun okindegia, bueltako bidean bakarrik dago.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 54. orr.

Armairurik ez, ordea, eta bueltako bidaia aprobetxatu genuen fundamentua egiteko.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 174. orr.

Ia gau osoa igaro nuen geltokiko aulki batean eserita, lo-kuluxkak eginez, bueltako trena hartzeko aukera izan nuen arte.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 95. orr.

-Bueltakoan kontatuko dizut, ama.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 190. orr.

Oporretan joatearen ordaina: oporretatik bueltako bidaia.  Berria - Harian   2005-08-30

5 pl itzultzen den dirua.

Bost mila liren bueltak kontatzen hasi zen On Camillorentzat.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 295. orr.

Ez, bueltak zuretzat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 283. orr.

Bueltak hartu dituzu.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 20. orr.

Bueltak zenbatu eta eman zizkidan, eta kontu-liburuko oharra tatxatu zuen.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 72. orr.

Botila bular alde doi beteko azalaren pareraino igoz whiskya zerbitzatzean, kubalibreei izotz puskak botatzen dizkienean, diruaren bueltak emateko besoa luzatzen duenean.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 55. orr.

6 atzera buelta (ETCn 1.822 agerraldi) aurreko egoerara itzultzea.

Atzera buelta egin, herrira itzuli eta demokristauen egoitza aurrean gelditu ziren.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 333. orr.

Ipuinetan bezala, atzera buelta egiteko bidea erakutsiko zidaten hariok.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 35. orr.

Hitzemana naiz eta jadanik ez dago atzera bueltarik.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 213. orr.

Kaltea eginda dago, ez du atzera bueltarik.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 90. orr.

Bizia kentzea da norbaiti egin dakiokeen gaitzik handiena, atzera bueltarik ez duena.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 62. orr.

Ezinbestekoa da eskaria egiten duen pertsona oso gaixo egotea, eta bere osasun egoerak atzera bueltarik ez izatea.  Berria - Gaiak   2006-04-11

«Irmoa eta atzera bueltarik ez duena dela esan zuen», gaineratu zuen LABeko ordezkariak.  Berria - Ekonomia   2004-11-09

Uste dut jabetzen nintzela atzera bueltarik gabeko bide batean sartzeko arriskuaz, uste dut konturatzen nintzela gurasoen premia izango nuela aurrera egiteko. galera horiek atzera bueltarik gabekoak dira, eta ekosistemetan izugarrizko hondaketa dakarte.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 144. orr.

Baina gure heroiak dena bakarrik konpondu nahi zian, dena ezkutatu, gero beldurrak uxatzeko mozkor negargarri bat harrapatu... eta Dionisos atzera bueltabako marroi batean sartu!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 251. orr.

Itxi ate hori, mila deabru!, esan zuen gero Umbertok, baina esaldia bukatu zuenerako atea itxita zegoen, atzera bueltakoaren indarrez.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 185. orr.

7 buelta egin ik bueltatu.

Buelta egin eta atzeraka joan zen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 74. orr.

Hori entzun bezain laster, buelta egin eta urruntzen hasi zen ikazkina...  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 142. orr.

-Tabira, non sartu zara? -deika ari zen, Maelen ahotsak bere arreta erakarri eta buelta egin zuenean.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 74. orr.

Hasieran gaizki bizi nuen ez dakit zenbatgarren emaztekia izatea hemengo buelta egiten, eta ez naiz, bistan da, Josefinaz ari.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 356. orr.

Lurra ihartzeaz aspertuta, udazkenerako buelta egina zuen giroak, hilerriko aparkalekuan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 395. orr.

Gauean, kontzertua amaitu, trasteak jaso, eta buelta egingo ditek etxera.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 55. orr.

Orduan itzuli oso bat egin zuen adarraren inguruan eta, etsaiaren bizkar aldetik buelta eginez, ostikada bortitz bat eman zion eta zulo barrura bidali zuen muturrez.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 10. orr.

8 buelta eman ik bueltatu.

Berrogeita hamarren bat metro urrundu direnean, buelta eman eta berriro niregana datoz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 463. orr.

Stanleyk marmar egin eta buelta eman du.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 203. orr.

Emakumea azukre errearen kolorekoa da, eta barratik irteteko buelta emanda musika makinara joango da.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 142. orr.

Buelta eman eta pasabide estutik logelara abiatu da.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 98. orr.

Agureak bere edalontzi hustuari batbatean buelta eman eta euli bat harrapatu zuen barruan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 155. orr.

Gaur egun, munduak ezagutu dituen aldaketekin buelta eman duela urrearen sinbologia osoak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 358. orr.

· Paleten eraginez gurpilak laurehun buelta eman dituenean, biran dabilen danborrak ere, aldi berean, saihetsean erantsita daukan hortzarekin danbor horizontalaren hortz bat mugituko du.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4990. orr.

9 (zerbaiti)

Ahuspez zetzan, eta buelta eman nion.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 106. orr.

Hautsontziari buelta eman nion, azpian jartzen zuena irakurtzeko.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 51. orr.

Lurrak eguzkiari buelta emateko behar duen denbora.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 26. orr.

Zergatik eman hainbeste buelta buruari?  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 107. orr.

Normala denez, buelta asko eman nion testu hari ere.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 192. orr.

Aitor dut buelta asko eman dizkiodala kontuari.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 237. orr.

Angelak arnasari buelta eman zion eta ihardetsi: [...].  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 161. orr.

Ezpondan geratu da eserita, arnasari buelta emateko, bilaketaren tentsioaz une batez ahazteko.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 24. orr.

Eman futbol-zelaiari hamar buelta!  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 51. orr.

Ez da erraza 0-2ko emaitzari buelta eman eta partida 3-2 irabaztea Eman izan dizkiot buelta batzuk gai horri azken hogeitaka urtetan, eta ez dut soluziorik aurkitu.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 141. orr.

· Etxera itzuli zenean, gertatutakoari buruan bueltak ematen jardun zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 348. orr.

Lanerako bidean, bueltak eta bueltak eman dizkiot kontuari, eta horretan jarraitu dut.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 115. orr.

10 buelta erdi (ETCn 925 agerraldi; orobat bueltaerdi g.er.)

Gandalf aterantz hurbildu zen, eta bertara heltzean buelta erdia egin zuen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 30. orr.

Buelta erdia egin du bizkarra emanez, eta ekarria digun harrokeriak berak eraman du, ez hain apartsu baina.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 132. orr.

Francoren autoa heldu zelarik motoristen artean, espaloietan zegoen jende guztiak, herriko gizonezko guztiek, buelta erdia eman zuten.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 269. orr.

Buelta erdia eman eta patiora itzuli nintzen, bungalowera.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 58. orr.

Hortaz, burua sutan zeukala, buelta erdia egin eta urrats luzez urrundu zen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 101. orr.

Orduan buelta erdia emanarazi zidan.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 102. orr.

Buelta erdi eman eta etxera itzuli nintzen bazkaltzera.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 405. orr.

Nik, aldiz, buelta erdi eman nuen ohean, eta, inolako kezkarik gabe, loaren zain gelditu nintzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 283. orr.

Hazia bortitz isurtzeko zorian nengoenean, buelta erdi eragin zidan eta ahozpez jarri ninduen lasto gainean.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 50. orr.

11 buelta eta buelta adlag

Xanjoxeren bizimoduari buelta eta buelta, Ospitaleko atera iritsi naiz.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 173. orr.

Azkenean duda egiten dut, tximeleta hori ez ote naizen ni neu izango, hegalak astinduz, giza-buru baten belarririk belarrirako itzulian tematuta dabilena, buelta eta buelta.  Berria - Kultura   2004-12-04

Amarengana hurreratu nintzen, makila kendu nion eskuetatik eta argizariari buelta eta buelta hasi nintzen. Eskuak poltsikoan sartuta, gelan buelta eta buelta dabil inspektorea, zuri zeharka begira.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 84. orr.

Idazlea baita jolas parke hutsean norian sartuta buelta eta buelta bakar-bakarrik dabilen hagin bako atso zahar eroa.  Berria - Kultura   2006-01-03

· Kontu hori buelta eta bueltaka eduki du buruan.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 43. orr.

Mekanismoari eragin, musika kutxa erdoildu batenak ematen duten soinuak entzuten hasi, mugikariaren azpian etzan, eta txakurtxoei begiratzen nien, buelta eta buelta eta buelta.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 78. orr.

12 buelta hartu ik bueltatu.

Buelta hartu eta bainugelako aterantz zuzendu zen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 12. orr.

Fionnen baietza lortu ondoren, neskak buelta hartu eta urrundu zen. berrogeita hamar bat pauso edo egin zituenean, buelta hartu eta atzera itzultzen ikusi genuen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 122. orr.

Mirarik buelta hartu zuen, kanpora irteteko.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 122. orr.

Harri-jasotzaileak buelta hartu zuen, eta bizkor abiatu zen Marrorengana.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 103. orr.

Gainbehera horretatik buelta hartu nahi badu, menpegabetu eta askatu egin nahi badu Euskal Herriak eta berjabetu, printzipioak eta otoitzak baino, ekintzak beharko ditu.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 232. orr.

13 bueltan (ETCn 12.392 agerraldi) adlag

Lurraren beraren eguneroko jiroa, batetik; eta bestetik, eguzkiaren bueltan ematen duen jira urterokoa.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 364. orr.

Enpresa handi horien bueltan jiratzen zuen herriko bizimoduak.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 185. orr.

Hamar bat urteren bueltan, Garibaik sekulako lana burutuko du.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 39. orr.

Lanetik bueltan, eguerdian, etxera bazkaltzera joan aurretik trago bat egiteko ohitura dugu Martinek eta biok.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 107. orr.

Bidaide gehienek baserritarrak ematen zuten, azokatik bueltan.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 84. orr.

Oporretatik bueltan aspaldiko lagun bati diosal egiten zaion moduan.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 72. orr.

Nik lehen espagetiak prestatzen nituen parrandatik bueltan, baina speed madarikatu honek gosea ere lapurtu egiten dit.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 8. orr.

Darling andrea oihuka hasi zen eta, txirrinaren deiari erantzuten zaionean bezala, atea zabaldu eta Nana sartu zen, arratsetan egiten zuen ibilalditxotik bueltan.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 38. orr.

Ni azokatik etxera bueltan nintzen, irin-zaku biak besape banatan harturik, kale estu bihurrietan barrena.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 151. orr.

Etxerako bueltan, kontrol batean geldiarazi gintuzten hiritik atera orduko.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 209. orr.

-Banekien musua bueltan ematea nahiko zenuela -esan zion saminduta, eta titarea eskaini zion.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 59. orr.

Inspektorea etorri da bueltan berehala.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 173. orr.

Ordubeteko kontua izango zela dena, eta berehala etorriko zirela bueltan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 59. orr.

Bueltan zatozte jadanik?  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 329. orr.

Datorren urteko udaberri bueltan emango dizut erantzuna.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 41. orr.

-Laster nauk bueltan.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 39. orr.

Zeren, bizigura handiegiz edo heriotzaren beldurrez, ahaide gaixoak bisitatzeari albo egiten ziotenek bueltan heriotza zakar eta errukarriaren zigorra jasotzen zuten.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 461. orr.

· Hirurogei urteen bueltako gizon sendo bat zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 148. orr.

Ibex-35 urteko maximoraino eraman zuen udazkeneko diru hotsak, eta salerosketa 2.400 milioi euroren bueltakoa izan zen.  Berria - Ekonomia   2004-11-03

14 gerri buelta (ETCn 120 agerraldi; orobat gerribuelta ETCn 43 agerraldi) iz adkor gerrialdea.

Lazkao bezain txikia zen bera, Mitxelenaren gerri-buelta izanagatik.  Berria - Kultura   2004-09-08

Haren gerri bueltak ez zion bourbona ontzeko upel haietako bati inolako inbidiarik, baina bizkor mugitzen zen, hala ere.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 84. orr.

Gerri buelta, urteek pilatu eta arineketa urriko bizimoduak itsatsitako kilotxoen sobera nabari zaio.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 66. orr.

Gerri bueltan, jaka berdearen gainetik, berunezko gerrikoa zuen jantzia, kolore gorri eta berdeko kartutxoz.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 131. orr.

Harrera-mahaiaren atzeko gizonak aldagela txiki bateko giltza eman dit, eta beste gizon gazteago batek gerri bueltan ipintzeko oihala.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 48. orr.

Algara batzuk ere egin genituen, gerribueltak oso mamitsuak zirelako.  Berria - Kirola   2004-06-18

Gerri buelta zabalxea zuenez, nasaiago ibiltzen zen bakeroekin baino.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 18. orr.

Dezenteko gerribueltarekin ikusi genuen otsaila aldean Jan Ullrich.  Berria - Kirola   2004-06-18

Gazteena gizon sendoa zen, luze eta gihartsua; bestea, aldiz, mozkote eta gerribuelta zabalekoa.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 137. orr.

Gerri bueltakoari, berriz, kartutxoak falta zitzaizkion.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 133. orr.

15 jira-buelta (ETCn 126 agerraldi; orobat jirabuelta ETCn 42 agerraldi) jirabira.

Badakizue, gure 24 orduko egun honek, eguzkiaren eta lurraren arteko jira-buelta horien artekoa ezin duela zehatz-mehatz bildu eta lotu, segundo batzuen koxka hor gelditzen da beti.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 84. orr.

Zeruko astroen jirabuelta espazialak.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 43. orr.

Biziaren izerdia eta ongarri bakarra gogoa da, bizitzeko gogoa; eta ez dago beste jira-bueltarik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 264. orr.

Tarte horretan nire buruak ziba batek baino jirabuelta gehiago eman zituen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 82. orr.

· adlag Zotinak egiten zituen, ohean jira-buelta zebilen...  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 261. orr.

16 jira-bueltan jirabiran.

Ekaitza jira-bueltan dabil.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 295. orr.

Haren jirabueltan kiribiltzen zen, estu-estu, ankerki.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 45. orr.

17 jira eta buelta adlag

Jira eta buelta hasten ziren, bularrak bularren aurka jarririk.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 92. orr.

Ekaitza bueltaka dabil, toki berean jira eta buelta...!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 295. orr.

Halako batean jira eta bueltak utzi eta eseri egin zen. Jira eta buelta aritu zuan gure aitona gauzak kontatzen, gerra zela eta ez zela.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 120. orr.

Pentsamendu bat, hala ere, astean zehar jira eta buelta ibili zaidana: [...].  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 251. orr.

· Begiak bildu ezinda, jira alde batera eta buelta bestera, hasperen larrika.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 19. orr.

· iz Orain kontu horiek bestelako jira eta bueltak hartu badituzte ere Europako beste arrantzaleentzat eremuak zabaldu direnean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 112. orr.

Eta ez ziren inolaz ere makalak horretarako egin behar zituen esfortzuak, eman behar zituen jira eta buelta guztiak.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 153. orr.

Hainbat jira eta buelta eman ostean, alferrikakoa iritzi zion lo egiteari.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 64. orr.

18 kanpai buelta ik kanpanbuelta.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

airean buelta (3); aldeari buelta (13); aldeari buelta eman (3); aldeari buelta ematea (3); aldeari buelta emateko (5); arnasari buelta eman (7); atzera buelta (5); azkenean buelta (3); baina buelta (5); baina buelta eman (3); bat batean buelta (4); bat buelta (5); bat buelta eman (3); batean buelta (7); batean buelta eman (3); batek buelta (3); bati buelta (4); bati buelta emateko (3); berriro buelta (4); beste buelta (12); beste buelta bat (12); bi buelta (8); bi buelta eman (6); bigarren buelta (5); bolada txarrari buelta (4)

buelta ari (3); buelta asko (34); buelta asko eman (19); buelta asko ematen (11); buelta bat (97); buelta bat egin (5); buelta bat egiteko (3); buelta bat egitera (3); buelta bat eman (15); buelta bat ematea (4); buelta bat emateko (6); buelta bat ematen (9); buelta bat ematera (27); buelta batzuk (16); buelta batzuk eman (9); buelta bi (4); buelta bi eman (3); buelta bueltaka (3); buelta daiteke (3); buelta egin (17); buelta egin eta (4); buelta egin zuen (3); buelta eginda (3); buelta egingo (3); buelta egiten (6); buelta egoerari (3)

buelta eman (395); buelta eman ahal (3); buelta eman behar (22); buelta eman beharko (3); buelta eman die (3); buelta eman dio (11); buelta eman diote (4); buelta eman ditu (3); buelta eman du (13); buelta eman eta (104); buelta eman ezinik (9); buelta eman genion (3); buelta eman nahi (9); buelta eman nahian (4); buelta eman nion (5); buelta eman nuen (4); buelta eman ondoren (4); buelta eman zion (38); buelta eman zioten (14); buelta eman zituen (4); buelta eman zuen (24); buelta eman zuenean (3); buelta emanarazi (6); buelta emanaz (3); buelta emanda (32); buelta emanez (8); buelta emango (16); buelta ematea (55); buelta ematea ezinezkoa (3); buelta ematea lortu (12); buelta ematean (3); buelta emateko (165); buelta emateko aukera (11); buelta emateko eta (5); buelta emateko gai (13); buelta emateko prest (3); buelta ematen (71); buelta ematen ahalegindu (3); buelta ematen ari (4); buelta ematen hasi (3); buelta ematen saiatu (5); buelta ematen saiatzen (3); buelta ematen zuen (3); buelta ematera (3); buelta ematerakoan (3)

buelta erdi (7); buelta erdi eman (4); buelta erdia (76); buelta erdia egin (33); buelta erdia eman (27); buelta eta (24); buelta eta buelta (8); buelta eta itzuli (3); buelta ez (3); buelta gehiago (9); buelta gehiago eman (4); buelta gehiegi (6); buelta gehiegirik (4); buelta guztiak (3); buelta guztian (3); buelta handirik (4); buelta hartu (20); buelta hartu eta (7); buelta hartu zuen (6); buelta hartuko (3); buelta hartzeko (3); buelta hartzen (8); buelta hasi (7); buelta hasi ziren (5); buelta hura (3); buelta ibili (4); buelta markagailuari (3); buelta osoa (19); buelta osoa eman (6); buelta osoa emanez (4); buelta osoan (9); buelta pare (4); buelta pare bat (3); buelta partidari (4); buelta txiki (3); buelta txiki bat (3)

buruan buelta (3); buruari buelta (15); buruari buelta asko (9); da buelta (3); dio buelta (7); dio buelta eman (3); diogu buelta (4); diote buelta (4); du egoerari buelta (3); dut buelta (4); dute buelta (3)

ea buelta (3); egin eta buelta (4); egoera honi buelta (6); egoera horri buelta (14); egoerari buelta (88); egoerari buelta eman (14); egoerari buelta ematea (7); egoerari buelta emateko (53); egoerari buelta ematen (9); emaitzari buelta (10); emaitzari buelta eman (5); emaitzari buelta emateko (5); eman buelta (4); eman zion buelta (3); eman zioten buelta (6); eman zuen buelta (4); emazue buelta (4); emazue buelta eta (3); ere buelta (6); ere buelta eman (3); eta buelta (132); eta buelta ari (3); eta buelta bat (5); eta buelta egin (3); eta buelta eman (22); eta buelta ematen (3); eta buelta erdia (5); eta buelta gehiago (3); eta buelta hasi (6); eta buelta ibili (4); eta egoerari buelta (5); eta gero buelta (4); eta kanporaketari buelta (3); eta markagailuari buelta (4); eta partidari buelta (11); etxerako buelta (3); ez nion buelta (3); gainbeherari buelta (3); gero buelta (8); gero buelta eman (3); gerri buelta (4); gizonak buelta (4); gizonak buelta eman (3); golek buelta (3); goleko aldeari buelta (7); gorputzari buelta (4); gorputzari buelta eman (3); guztiari buelta (3); guztiek buelta (3); hainbat buelta (4); hainbat buelta eman (3); hainbeste buelta (4); hari buelta (4); hiru buelta (8); hiru buelta eman (3); honi buelta (9); honi buelta emateko (6); horiei buelta (3); horri buelta (42); horri buelta eman (11); horri buelta ematea (3); horri buelta emateko (17); horri buelta ematen (7)

inguruan buelta (5); inguruan buelta bat (4); jira buelta (12); jira eta buelta (56); kanporaketari buelta (24); kanporaketari buelta eman (8); kanporaketari buelta ematea (4); kanporaketari buelta emateko (8); komunerako buelta (3); kontrako markagailuari buelta (3); lehenengo buelta (5); markagailuari buelta (37); markagailuari buelta eman (14); markagailuari buelta ematea (6); markagailuari buelta emateko (10); markagailuari buelta ematen (4); mendi buelta (11); mendi buelta bat (4); mila buelta (9); mila buelta eman (5); nion buelta (5)

ohean buelta (3); orduan buelta (4); pare bat buelta (4); partidari buelta (46); partidari buelta eman (14); partidari buelta emanda (3); partidari buelta ematea (8); partidari buelta emateko (15); partidari buelta ematen (3); stella buelta (3); taldeak buelta (3); txanponari buelta (4); txanponari buelta eman (3); txarrari buelta (7); txarrari buelta emateko (3)

zazpi buelta (3); zazpi buelta eman (3); zen partidari buelta (4); zenbait buelta (4); zenbat buelta (5); zenbat buelta eman (3); zion buelta (5); zioten buelta (7); zioten buelta partidari (3); zuen buelta (8); zuen partidari buelta (4)

bueltak eman (17); bueltak eman eta (5); bueltak eman zizkion (3); bueltak emanez (7); bueltak ematea (5); bueltak emateko (4); bueltak ematen (49); bueltak ematen ditu (3); bueltak ematen eta (3); bueltak ematen hasi (7); bueltak ematen jardun (3); bueltak ematen zituen (3); bueltak eta (13); bueltak eta bueltak (11); bueltak hartu (3); buruan bueltak (6); buruan bueltak eta (3); buruari bueltak (19); buruari bueltak eman (3); buruari bueltak ematen (11); eta bueltak (18); eta bueltak eman (3); eta bueltak ematen (7); horri bueltak (5); jira bueltak (3); jira eta bueltak (3); mendiari bueltak (3)

bueltako bidaia (6); bueltako bidaian (3); bueltako bidea (7); bueltako bidea hartu (3); bueltako bidean (10); bueltako partidan (3); eta bueltako (5); galdetu nion bueltako (3); nion bueltako (3); nion bueltako bidean (3)

eta bueltakoan (5)

atzera bueltan (4); baina bueltan (4); baten bueltan (16); batetik bueltan (9); batzuen bueltan (3); berriro bueltan (3); bigarren bueltan (6); bisitatik bueltan (3)

bueltan abiatu (3); bueltan bizi (3); bueltan bueltan (4); bueltan da (5); bueltan dabil (3); bueltan dira (7); bueltan egiten (3); bueltan ekarri (7); bueltan ekartzeko (3); bueltan eraman (8); bueltan eraman behar (3); bueltan eramango (3); bueltan erredakzioa (3); bueltan eta (7); bueltan etorri (17); bueltan etorri eta (4); bueltan etorri naiz (3); bueltan etortzen (7); bueltan etxera (7); bueltan ez (4); bueltan ginen (3); bueltan ibili (9); bueltan izan (6); bueltan izango (5); bueltan izango zen (3); bueltan jartzen (3); bueltan nahi (3); bueltan zen (3); bueltan zetorrela (9); bueltan zetorren (4); bueltan zetozela (7); bueltan zetozen (4); bueltan zeuden (4); bueltan zihoazen (3); bueltan zirela (3); bueltan ziren (4)

da bueltan (3); dator bueltan (4); dira bueltan (5); dolarren bueltan (5); dolarren bueltan ibili (3); egitetik bueltan (3); egunaren bueltan (3); eskolatik bueltan (6); espetxetik bueltan (5); eta bueltan (14); eta handik bueltan (3); etxean bueltan (3); etxera bueltan (32); etxera bueltan zihoazen (3); etxerako bueltan (10); euroren bueltan (7); euskal herrira bueltan (4); gabe bueltan (3); gerri bueltan (9); gutxiren bueltan (4); hamar urteren bueltan (7); handik bueltan (23); haren bueltan (3); hauteskundeen bigarren bueltan (3); herrira bueltan (7); horien bueltan (3); horren bueltan (3); hotelera bueltan (3); kapelaren bueltan (3); komunetik bueltan (7); lanetik bueltan (7); lepo bueltan (8); lepoaren bueltan (13); mahai baten bueltan (4); mahaiaren bueltan (8); mendearen bueltan (3); milioi euroren bueltan (5); oporretatik bueltan (17); orain bueltan (3); tabernatik bueltan (3); urteen bueltan (4); urteren bueltan (23); zen bueltan (6); ziren bueltan (3)

atzera bueltarik (121); atzera bueltarik ez (29); atzera bueltarik gabea (4); atzera bueltarik gabeko (8); atzera bueltarik izan (7); atzera bueltarik izango (6); beste bueltarik (3); bueltarik eman (13); bueltarik eman gabe (3); bueltarik ez (38); bueltarik ez duela (4); bueltarik ez duen (5); bueltarik ez duten (9); bueltarik ez izatea (3); bueltarik gabea (5); bueltarik gabeko (13); bueltarik izan (8); bueltarik izan ez (7); bueltarik izango (7); dago atzera bueltarik (12); dago bueltarik (4); dauka atzera bueltarik (4); dauka bueltarik (3); du atzera bueltarik (17); du bueltarik (9); duela atzera bueltarik (11); egoerak atzera bueltarik (4); eta atzera bueltarik (8); eta bueltarik (3); ez dago bueltarik (4); ez dauka bueltarik (3); ez du bueltarik (9); prozesuak atzera bueltarik (6); zegoen atzera bueltarik (5); zuen atzera bueltarik (5)


bueltaerdi ik buelta 10.

bueltaka (ETCn 3.750 agerraldi) 1 adlag bueltak emanez.

Egun, 2.000 kilometroko distantziara ari da Mars Express zunda Marte inguruan bueltaka.  Berria - Gaiak   2004-01-24

Eta bueltaka botako zaitu, pelota bat bezala, muga gabeko lurraldera.  Elizen arteko biblia   Is 22,18

Zirkulu bat osatu eta bueltaka hasi dira denak batera.  Berria - Harian   2005-08-16

Inguruko guztia bueltaka dabil: buruak, gorputz-adarrak, zaratak, hormak, hormek eusten dituzten posterrak eta koadroak, tabernako barra, musika, Axierren keinu galdua edo galdu-keinua.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 119. orr.

Muino inguruan zebilen bueltaka puxika hura, bere kabuz jolasean bezala.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 257. orr.

Jaiki eta gelan bueltaka hasi zen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 47. orr.

Nor dago prest desiraren sutan erretzeko, tximeleta bat garraren inguruan bueltaka erretzen den moduan?  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 194. orr.

Euskaldunok oso trebeak gara, betiko topikoekin bueltaka segitzeko talde berriak sortzen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 32. orr.

Lehen ere ibili ziren kontu horrekin bueltaka eta orain berriz hasi dira, baina ez da nire arazoa.  Berria - Kirola   2004-04-15

Talmudarekin bueltaka aritzea alferrik zela konturatu nintzenean, liburu mundutarrak irakurtzen hasi nintzen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 123. orr.

Gazteak 4x4 handietan dabiltza, herrian bueltaka, bakalao musika ozen jarrita, neskak atzeko bolketan, bikinian.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 68. orr.

Hala ere, geroztik buruan bueltaka ibili dudan zerbait ulertzeko aukera izan nuen: neurriaren, kanonaren auzia.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 224. orr.

Ni buruari bueltaka nenbilen, barruan neramana nola hustuko.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 229. orr.

Lana uzteko asmoa buruan bueltaka zebilkidan ordurako.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 14. orr.

Berriro ere sentitu zuen pentsamenduren bat buruan beti bueltaka eduki beharraren nekea.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 42. orr.

Eskuak atzean helduta ari zara bueltaka.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 105. orr.

2 bueltaka-bueltaka

Lotuta zeuden eta, beraz, upelak bezala bota zitzaketen maldan behera, bueltaka-bueltaka; baina bidearen zatirik handiena paduraz beteta.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 164. orr.

3 jira-bueltaka (ETCn 45 agerraldi; orobat jirabueltaka 20 agerraldi) adlag jirabiraka.

Enarak jira-bueltaka dabiltza balkoien inguruan.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 77. orr.

Hegaz jira-bueltaka ari ziren antxeten karraka errepikakorrek.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 100. orr.

Lema tinkotu zuen azkenik, gurpilaren erdialdean ezker-eskuinean zeuden gakoak estuturik, lemak, jira-bueltaka hasita, belaontzia kontrolik gabe utz ez zezan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 136. orr.

Nik Margaren gutunaren misterioa ezin argiturik jira-bueltaka nuen burua.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 89. orr.

Orduan, gerritik heldu nau eta jirabueltaka hasi gara gure jardunari utzi gabe.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 84. orr.

4 jira eta bueltaka jira eta biraka.

Ume haiekin zegoen bitartean, eguneko jardun bakarra jolasa zen, beti ametsetako munduetan jira eta bueltaka.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 15. orr.

Hartu ardo botila batzuk eta jira eta bueltaka ibiili ditu besoan, zirkuan bezala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 221. orr.

5 jiraka eta bueltaka

Nire oheko uharte bero arriskugabean, gauerdiko Swansea loakartua jiraka eta bueltaka zebilela gure etxearen inguruan, behin batean asmatu nuen istorio bat etorri zitzaidan harlauzen gainean zirimolaka.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 15. orr.

Neska eta mutil batzuk etxera abiatzen ziren presaka, besteek azken-azken arte jarraitzen zioten musikari: zapata marroiak, zapata zuriak, zapata beltzak jiraka eta bueltaka. kristalezko ontzi fin bat lurrean jarrita, eta hanka arin eta biziko dantzari bat haren inguruan jiraka eta bueltaka.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 295. orr.

Afariko hitzak jiraka eta bueltaka: kazetariak gauero itzuli behar du lagunengana, baina errealitatearen gurpila ez da gelditzen.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 181. orr.


bueltakari iz birakaria.

Korrorako moduko musika hasi zen, eta segituan hasi zen plazan zirkulu bueltakaria.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 91. orr.


bueltakera iz bueltatzea.

Soinura bueltakera hau ikusita, ez dago gatx sinesten sutegian baztartuta gelditu zalako burdineak haren gorputzean haragiturik jarraitzea erabagi ebala.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 15. orr.


bueltarazi, bueltaraz, bueltarazten du ad bueltatzera behartu.

Indautxukoak LEB 2 ligan hartu zuen taldearen agintea, eta lau urtean ACB liga bueltarazi du Casillako pabiloi zaharrera.  Berria - Kirola   2004-09-29

Joxanen oihuak burua bueltarazi zion Bibiri.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 61. orr.


bueltaska ik bueltaxka.

bueltatu (ETCn 13.698 agerraldi; orobat bueltau g.er.), buelta(tu), bueltatzen 1 da ad itzuli.

Joan egin zen eta ez zen bueltatu.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 66. orr.

Hamaikak arte ez omen zen bueltatu.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 216. orr.

Pauso batzuk urrundu, eta bueltatu egin zen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 86. orr.

Danimarkara bueltatzen zarenean, zurekin joan nahi dut.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 187. orr.

Hirira bueltatu zen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 188. orr.

Igual hobe genikek etxera bueltatu.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 76. orr.

Etxera ordu txikietan bueltatzen zenean, bestalde, ez zuen jadanik tronpeta jotzen.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 125. orr.

Zertarako, eta lanera bueltatzeko, eguneroko bizimoduari ekiteko.  Berria - Harian   2005-08-30

Gero, burua Victoriarengana bueltatu, eta ea kaferik hartuko al zuen galdetu zion.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 110. orr.

Juanitok beste anaiek baino denbora laburragoa eman zuen frentean, etxera bueltatu baitzen min hartuta Gerra hasi berritan.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 196. orr.

-Arbola ederrez beteta dago, bai -balkoitik bueltatu zen, bat-batean animaturik-.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 84. orr.

Ez naiz sekula bueltatuko bulegora.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 42. orr.

Nahiz eta haren idatzietan ondo zegoela esan, Pioren gogoa beti izan zen hona bueltatzea. Washingtonen protestak egin zituzten atzo AEBetako Armadako soldaduak buelta daitezen eskatzeko.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 47. orr.

Txekorrarekin Santo Tomasetara joan zen batean, radioa erosita bueltatu zen.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 175. orr.

Ez zuen itzultzeko asmorik, baina, beharbada, auskalo zergatik, bueltatzeko erabakia hartuko zuen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 17. orr.

Aurten, ordea, fisikoki ongi nago, pilota ongi irteten zait eskuetatik, eta nerbioa bueltatu zait.  Berria - Kirola   2004-03-18

Oso kontuan hartu behar da basektomia betiko dela, oraingoz behintzat ez dagoela atzera bueltatzerik.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 103. orr.

Larrua bueltatutako pilotekin aritu zen orduan, eta larrua bueltatutako pilotekin atzo ere.  Berria - Kirola   2004-05-18

104,8 eta 103,2 gramoko pilotak aukeratu zituen Esainek [...], eta 105,5 eta 104,9 gramokoak Iñigo Pascualek (Asperenak biak, larrua bueltatutakoa bat).  Berria - Kirola   2004-03-26

2 (du aditz gisa)

Bueltatu nion agurra.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 10. orr.

Soken kontra jaurtiak ginenean soka horiek berek bueltatzen gintuzten koadrilateroaren erdira. bahituran hartutakoa bueltatu, ostutakoa itzuli eta, bidegabekeria egiteari utziz, bizia ematen duten aginduetan badabil, bizi egingo da, bai, eta ez da hilko.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 29. orr.

-Lehengo milioi erdia ere bueltatu egin beharko duk.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 114. orr.

Noiz bueltatuko didak eman niana?  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 66. orr.

-Ez diat mutiko honen arraina bueltatuko, aditzen al duk, Dummy?  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 111. orr.

Zuk egindako mina bueltatu behar nizun.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 180. orr.

-Bueltatuko dizkizut, txeke bat daukat...  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 134. orr.

Aurrera egin zuten, eta, burua bueltatu zuenean, Nauticoko eskaileretan zegoen Aizpurua oraindik, bi eskuak, hatz lodiak izan ezik, jakaren patrikan sartuta.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 18. orr.

Hau esatean, burua bueltatu zuen iragan berri zuten bihurgunera, bere hitzak egiaztatzeko bezala.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 23. orr.

Burua bueltatu eta bi gizon ikusi zituen barra aldean; haietako bat IKONO enpresako arduraduna zen, dudarik gabe.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 178. orr.

Eta begiratzeko burua bueltatu nuenean, berak ere bueltaturik zuen berea, eta aspaldiko partez batu genituen ezpainak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 310. orr.

Gero, berriro dendara bueltatzen zituen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 22. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldera bueltatu (5); aldiz bueltatu (7); aldiz bueltatu behar (3); atzera bueltatu (4); baina bueltatu (3); batekin bueltatu (4); bere onera bueltatu (5); berehala bueltatu (6); berehala bueltatu zen (4); bertan bueltatu (4); bi aldiz bueltatu (6)

bueltatu arte (5); bueltatu aurretik (8); bueltatu behar (30); bueltatu behar izan (11); bueltatu beharko (11); bueltatu beharko dute (3); bueltatu beharra (8); bueltatu da (35); bueltatu dela (4); bueltatu den (3); bueltatu dira (9); bueltatu duk (3); bueltatu edo (4); bueltatu edo ez (3); bueltatu egin (20); bueltatu egin zen (7); bueltatu egingo (3); bueltatu ere (5); bueltatu eta (42); bueltatu eta handik (3); bueltatu ezinda (3); bueltatu gabe (4); bueltatu gara (5); bueltatu ginen (3); bueltatu izan (3); bueltatu nahi (17); bueltatu naiz (6); bueltatu nintzen (8); bueltatu nintzenean (6); bueltatu ondoren (4); bueltatu zela (4); bueltatu zen (92); bueltatu zen eta (3); bueltatu zen etxera (3); bueltatu zen frontoietara (3); bueltatu zen kantxetara (3); bueltatu zenean (13); bueltatu zenerako (3); bueltatu zion (5); bueltatu ziren (28); bueltatu ziren atzo (4); bueltatu zirenean (4); bueltatu zituen (6); bueltatu zitzaion (4); bueltatu zuen (8)

burua bueltatu (11); burua bueltatu eta (3); da bueltatu (6); dirua bueltatu (3); egitasmoa jaurlaritzari bueltatu (3); ere bueltatu (4); esku hutsik bueltatu (5); eta bueltatu (8); eta bueltatu egin (3); eta etxera bueltatu (4); etxera bueltatu (28); etxera bueltatu eta (5); etxera bueltatu zen (6); ez da bueltatu (3); gelara bueltatu (4); hara bueltatu (6); herrira bueltatu (3); hutsik bueltatu (6); inoiz bueltatu (3); jaurlaritzari bueltatu (3); konfiantza bueltatu (3); lanera bueltatu (6); lekura bueltatu (3); niregana bueltatu (5); niregana bueltatu zen (4); ohera bueltatu (4); onera bueltatu (8); ostean bueltatu (3); sasoiko bueltatu (4); sasoiko bueltatu da (3); zuela bueltatu (4); zuela bueltatu zen (3)

barru bueltatuko (3); bihar bueltatuko (3); bueltatuko beharbada (3); bueltatuko da (38); bueltatuko da gaur (5); bueltatuko da kantxetara (3); bueltatuko dela (4); bueltatuko dira (14); bueltatuko direla (4); bueltatuko gara (5); bueltatuko naiz (6); bueltatuko zela (6); da bueltatuko (4); eta gaur bueltatuko (4); etxera bueltatuko (3); ez da bueltatuko (4); ez naiz bueltatuko (3); gaur bueltatuko (6); gaur bueltatuko da (4); hamaikakora bueltatuko (9); hamaikakora bueltatuko da (5); igandean bueltatuko (3); igandean bueltatuko da (3); kantxetara bueltatuko (3); naiz bueltatuko (3); naiz bueltatuko beharbada (3); noiz bueltatuko (5)

larrua bueltaturikoa (3)

larrua bueltaturikoak (4)

larrua bueltatutako pilotekin (4)

larrua bueltatutakoa bat (4)

larrua bueltatutakoak (5)

bueltatuz gero (4)

atzera bueltatzea (4); bueltatzea da (4); bueltatzea erabaki (5); bueltatzea nahi (3); ez bueltatzea (3); hamaikakora bueltatzea (3); taldera bueltatzea (4)

bueltatzeko asmoa (4); bueltatzeko asmorik (3); bueltatzeko aukera (10); bueltatzeko eskatu (10); bueltatzeko eskatzen (7); bueltatzeko eskatzen duen (3); bueltatzeko ordua (4); bueltatzeko prest (6); egitasmoa bueltatzeko (4); egitasmoa bueltatzeko eskatzen (4); etxera bueltatzeko (11); etxera bueltatzeko ordua (4); jaioterrira bueltatzeko (4); taldera bueltatzeko (7)

bueltatzen ari (9); bueltatzen ari dela (3); bueltatzen badira (3); bueltatzen da (6); bueltatzen denean (3); bueltatzen dira (5); bueltatzen ez (4); bueltatzen gara (4); bueltatzen zen (5); bueltatzen zenean (3); bueltatzen zuen (4); eredura bueltatzen (3); eredura bueltatzen ari (3); etxera bueltatzen (4)


bueltatxo iz adkor buelta txikia.

Los Angelestik bueltatxoa eginda San Frantziskora joateko garaia genuen.  Berria - Kultura   2004-12-10

Nik nahiago nuen bakarrik, eta taldetik apartatu naiz inguruetan bueltatxo bat emateko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 188. orr.

Gero bueltatxo bat egin zuten Bilbotik. egonaldia luzetsita inguruan bueltatxo bat egitera joan nintzen, plaza eta frontoia ikustera.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 50. orr.

Egingo al dugu bueltatxo bat, motorra hartuta?  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 84. orr.

Ferian bueltatxo bat egin eta Azkoitiko Urrategi bailarako Maltzeta-Etxetxora joan izan zen bolada batean.  Koldo Izagirre   «Elgeta, sasiaren sustraiak», 2001 - 23. orr.

-Berandu afaldu dugu, eta bueltatxo bat ematen ari ginen -esan zuen atzerritarrak-.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 152. orr.

Gero bueltatxo bat eman zuen txaletaren atzealdetik, non lorategi handia baitzegoen.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 264. orr.

Bide batez -jarraitu du Ismaelek-, ea sindikatuaren egoitzatik bueltatxo bat ematen duan inoiz.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 169. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bueltatxo bat (27); bueltatxo bat egin (4); bueltatxo bat egitera (3); bueltatxo bat eman (3); bueltatxo bat ematen (5); bueltatxo bat ematera (3); eta bueltatxo (3); eta bueltatxo bat (3); gero bueltatxo (3); gero bueltatxo bat (3)


bueltatze iz itzutzea.

Errefuxiatu palestinarrak Israelera bueltatzearen kontra agertu zen AEBetako presidentea.  Berria - Mundua   2004-05-08

Sorterrira bueltatze orokor haren ondotik, astero Arriaga atzean bildu ohi ginenon lagunarteak, urritu ez ezik, soildu egingo ziren jendez, desagertzeraino.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 68. orr.

Liga Arabiarrak Tel Aviveko gobernuarekin harremanak normalizatzeko proposamena egin zuen orduan, Israel 1967ko gerraren aurreko mugetara bueltatzearen truke.  Berria - Mundua   2006-02-23

Atzo, ordea, pistetara bueltatzeari ez diola uko egiten esan zuen.  Berria - Kirola   2006-01-03


bueltau ik bueltatu.

bueltaxka (orobat bueltaska) iz adkor bueltatxoa.

Aspaldiko partez, denbora pasa, bueltaxka bat eman dut mendi aldera.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 336. orr.

bueltaxka bat ematera ateratzen zen lorategira, bainu-txabusinan bildurik eta kafe-katilu bat eskuan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 47. orr.

Berandu bada ere, klasetik bueltaxka bat egitea ez da txarra izango.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 152. orr.

Egunkarirako zutabea idazten ari garelarik, esaterako, ez al dugu pantaila aitzinetik zutitu eta bueltaxka bat ematen gelan, zerbait idatzi behar eta ez atzera ez aurrera geratzen garenean?  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 35. orr.


bueno (608 agerraldi, 63 liburu eta 39 artikulutan; ETCn 13.770 agerraldi) interj hainbat gauza adierazteko, edo esaldi bat hasteko edo bukatzeko erabiltzen den hitza. ik beno1.

Bueno, gero arte.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 59. orr.

-Bueno, zer, prest al zaudete?  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 13. orr.

Bueno, zer egingo diogu, ba?  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 44. orr.

-Bueno, Jainkoak badaki guk ahal duguna egin dugula!  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 208. orr.

Bueno, berak ikusiko du.  Berria - Kirola   2004-06-09

-Bueno, eta zeren zain zaude? -esan, musu eman eta kosk egin zidan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 68. orr.

-Bueno, Alex, nahikoa duk.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 228. orr.

Bueno, Fermin, kontaidak hire uda zer moduzkoa den.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 128. orr.

Bueno, pottoki... Agur.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 127. orr.

Bueno, mutikoak, hurrengora arte.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 63. orr.

-Bueno, etxera noak -esan zuen Hurtadok.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 29. orr.

Bueno, eta non zegoen Harrialde?  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 35. orr.

Bueno, talde osoa -zehaztu zion Mirarik-.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 100. orr.

-Bueno, nahi baduzu -indiferentzia gaizki disimulatuaz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 63. orr.

Bueno, orduan musu eman nion.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 54. orr.

Bueno, sumatu zitekeen amaiera; baina, dena den, gertatu zitzaidan, bai.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 116. orr.

Bueno, nagusiok ere ez dugu egiten hori.  Berria - Harian   2005-12-04

Bueno, ulertu ez duenak galde diezaiola ulertu duenari.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 54. orr.

Bueno, gero hobeki pentsatuko zuen eta aurreko astean inprimategira eramandako liburuaren egileari deituko zion.  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 162. orr.

Baina, bueno, zuk zer egin behar duzu?  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 164. orr.

-Bueno, ezezkoa bada, ezezkoa da.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 99. orr.

-Bueno, segi, segi kontatzen...  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 149. orr.

Bueno, bai, batzuk.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 183. orr.

Ba, bueno, batzuk lurperatzen dituzte.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 106. orr.

-A, bueno -eta hezlea lasaitu egin zen-, ekarri ditzala, baina hik jaten baditun jo-eta makilarekin akabatuko haut.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 61. orr.

-A bueno, ba orduan bagoaz -esaten du kontentu asko Txetxuk.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 156. orr.

-Bueno, esan zuen; itsusia ez egiteagatik...  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 98. orr.

-Ez; bueno, ez zekiat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 203. orr.

-Hori... bueno, ikusten garenean kontatuko dizut.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 143. orr.

Eta bueno, nik ere ez ditut denak esango edozeinen aurrean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 28. orr.

'Ez dakit, bueno, utzi, berdin da.'Adar jotze bat da, bueno, ja, nire bizitza adar jotze handi bat da, hasieratik bukaeraraino.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 103. orr.

Luze joko luke, baina bueno, nik banuen aitaita bat, Salamancan greziera-katedraduna, egundoko lata eman zuena niri behar bezalako izen bat jar ziezadaten.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 34. orr.

Ni, bueno, gu, asko poztu ginen.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 49. orr.

Gizonek, bueno, pertsonek..., pertsonek bonba bat bidali zutela eguzkirik ez sartzeko, baina kontua da makinak eguzkiaz elikatzen zirela, eguzkiaren beroaz.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 15. orr.

2 bueno ba

Bueno ba, barre egiten du diruaren kontu hori esaten dudanean, Stanley produktuak saltzeari utziko liokeela esaten du, eta Dagora bizitzera joan eta etxe bat erosiko lukeela. Bueno ba, zatoz, mutiko, etxia eta familia ezautu behar dituzu.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 53. orr.

Bueno ba, aita, ama eta Arantxa: ez dakit berriro idatziko dudan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 121. orr.

3 bueno, bueno

Bueno, bueno -esan zuen-, joango naiz eta esango diot. -Bueno, bueno, zenbat urte, ezta, Joxan?  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 266. orr.

"Bueno, bueno, Aitor, hik flipatu egiten duk", Tximuk, · -Bueno, bueno, bueno -jarraitu zuen etorri berriak, lasaixeago-.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 262. orr.

4 eta bueno

Konfiantzan hitz egiteko era bat asmatzen ari garela geure artean... eta bueno, nik ere ez ditut denak esango edozeinen aurrean.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 28. orr.

Toaila aurretik ipini eta bueno, zerbait disimulatzen zen.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 48. orr.

Eta bueno... eh... bertan errusiar mordoa bizi da.  Berria - Kirola   2004-04-11

Pepek ezetz aurrena, baina Kakok zemai egin zion eta Anderrek denbora zaharrak aipatu zizkion eta bueno eta eurak zirelako eta azkenekoa aterako ziela, esan eta egin.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 75. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina bueno (9); bueno ba (4); bueno esan (3); bueno eta (7); bueno y (3); edo bueno (3); eta bueno (8)


buf inter zerbait gogaikarria-edo dela adierazteko hitza.

Buf! Ordu gaiztoan! Alimaleko hanka sartzea.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 172. orr.

-Buf, klasea galduko dut.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 45. orr.

Buf, letxuga-hostoak momorroz josita daude, bare txiki-txikiz beterik; hau nazka?  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 61. orr.

"Buf, errusiera hori", esaten zuen.Buf! izugarria izan da: ez zen ezertxo ere ikusten, lainopean gelditu da dena.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 124. orr.

-Buf! Zer dakit nik! -barre egin zuen-.  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 18. orr.

-Buf, neska, ze estua haizen!  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 96. orr.

· Pasatuko dela dio, Roubaixko belodromoan sartzea bezalako sentsaziorik ez baitu ezagutu orain arte Irizarrek: «Buf, sekulakoa da.  Berria - Kirola   2006-04-11


bufa iz **

Zerbait igurtzika ari zitzaion han, bufa-bufaka eta negar--zotinka ari zen zerbait.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 151. orr.


bufada ik bafada.

bufadaka ik bafadaka.

bufaka ik bafaka.

bufalo 1 iz behiaren familiako ugaztun hausnarkaria, Asia eta Afrikako hainbat eskualdetan bizi dena (Bubalus bubalis etab.).

Bufalo, zekor eta zezenak, batera eroriko dira denak; odoletan blai geldituko da haien lurraldea, gantzetan bustia bertako hautsa.  Elizen arteko biblia   Is 34,7

Lehoi baten eta bufalo baten arteko borrokaldia.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 56. orr.

Bufaloek zintzarri hotsik gabeko belazeak nahi zituzten, otzandutakoen ahotsak irain bat bezala jotzen baitzuen haien belarrietan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 142. orr.

Ohore Joseri, lehen sorturiko zekorra bezalako den horri, bufaloarenak bezalako adarrak dituenari.  Elizen arteko biblia   Dt 33,17

Indioek edaten duten esnea, ia guztia, bufaloak jetzirik edaten dute.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 148. orr.

Garai batean, trenean zihoazenei errifleak alokatzen zizkieten, denborapasa ederrean bertatik bufaloak tirokatzeko.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 152. orr.

Bufalo baten indarrak eman dizkidazu, usain-gozoko olio berriz gantzutu.  Elizen arteko biblia   Sal 92,11

Nik gogoan nuen gure aitak horrela egiten zuela laster, burua makurtuta bufalo baten moduan, gerra denboran bonbardaketek kalean harrapatzen zutenean.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 267. orr.

Bufaloak beren gogara ibiltzen dira uretan, egarria ase eta inguruan dituzten intsektuetarik begiratzen baitituzte beren buruak.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 149. orr.

Nire Astra bederatzi milimetroko dotorea, kirten-azala bufaloaren adarrez egina zuena.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 32. orr.

2 (izenondoekin)

Bufalo amerikarraren historiako koxkarik garrantzitsuena, erabakiorrena, Mississipiaren ekialdeko larreak utzi eta bestaldera iragaitea izan zen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 142. orr.

Ai, saiak usoa jan du; otsoak bildotsa jan du; lehoiak bufalo adar-zorrotza jan du.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 332. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hots gero eta ozenago bat entzuten zela konturatu nintzen, Ameriketako zelai batean bufalo talde handi batek egiten duenaren modukoa.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 60. orr.

Orain bufalo koadrila bat ere bat pasatuko litzateke zure paretik, edo elefante andana bat, zuk haietan arretarik jarri ezinean.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 149. orr.

Bakarrik, cherokee elbarrituen artean bufalo ilea zeukan azken gizona -Paul D- azkenean iratzarri eta, bere ezjakintasuna aitortuz, iparrera joateko bideaz galdetu zuen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 160. orr.

Bufalo adarrari eginiko laztanak Benjaminen bihotzera iritsi ziren, antza.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 36. orr.

Astebete egon nintzen kanpaleku nagusian, hogei oheko oihal-dendan, medikurik finena bufalo mandio bateko albaitaria zen hartan, alta eman zidaten arte.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 122. orr.

Nola senarrak eginiko lokatzezko etxolara bufalo-gurdian heldu zen...  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 260. orr.

Entzun zituen istorioak beste bufalo-gizon batzuenak: haietako hiru osasuntsuen kanpamenduan zeuden, handik milia batzuetara.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 160. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bufalo bat (4); bufalo baten (3); bufalo gizon (3)


bufanda (ETCn 536 agerraldi) 1 iz lepoa berotzeko janzkia, eskuarki artilezkoa den zerrenda luze batek osatua.

Nahiago dut zure eskuek egindako bufanda janztea.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 93. orr.

Xira, bufanda eta oinetakoak erantzi, eta pijama eta txinalak jantzi ditu.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 113. orr.

Harryk agur esan zien beren kapa eta bufandetan bilduta zeuden Roni eta Hermioneri.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 156. orr.

Hezetasuna haren barnean sartzen zen; bufanda estuago bildu zuen lepoan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 148. orr.

Bufanda kiribilkatzea izan zuen ispilu aurreko azken egitekoa.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 7. orr.

Etxe solte baten inguruetara iristean, On Camillo bufandaz begietaraino estali eta erretenean ezkutatu zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 111. orr.

Berokia ireki eta bufanda sorbaldetan zintzilik utzi zuen.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 10. orr.

Makur, bufanda bat lepoan eta baldea eta eskuila eskuan.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 49. orr.

Merivalek jaka eta kapela hartu eta bufanda ahaztu zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 440. orr.

Pragako kaleetan multzo txikiak ikusten ziren Tauren bufandarekin.  Berria - Kirola   2006-04-29

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Aulki batean jarrita, burua bufanda handi batean erdi bilduta, eskua matrailean.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 51. orr.

-Datorren negurako bufanda luze gorria nahi dut.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 93. orr.

Bufanda palestinar bat lepoan zuela egin zituen adierazpenak.  Berria - Mundua   2004-04-21

Artilezko bufanda lodi bat.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 140. orr.

Artilezko bufanda berde-oliba lepoaren inguruan ezarrita.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 421. orr.

Soineko luze bat... normalean berdea... eta batzuetan azeri-larruzko bufanda.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 112. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

artilezko bufanda (4); bere bufanda (3); bufanda bat (5); bufanda eta (3); bufanda gorri (3); bufanda gorria (8); eta bufanda (16); eta bufandak (4); lepoan bufanda (3)


bufandatxo iz bufanda txikia.

-Julio Rekexo, azkenaldi honetan ez didazu kasu handirik egiten -hasi zitzaidan orduan belarrira xuxurlatzen besoekin burutik bufandatxo modukoa egiten zidan bitartean.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 27. orr.


bufet ik buffet.

buff

Buff, Bar Harbor, ni ez nintzateke Bar Harbor-era joango, milioi bat emango balidate ere, milioi eder bat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 333. orr.


buffalotar izlag/iz Estatu Batuetako Buffalokoa, Buffalori dagokiona; Buffaloko biztanlea.

Buff, Bar Harbor, ni ez nintzateke Bar Harbor-era joango, milioi bat emango balidate ere, milioi eder bat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 333. orr.


buffet (ETCn 250 agerraldi; orobat bufet ETCn 22 agerraldi, bufete ETCn 48 agerraldi eta buffete g.er.) 1 iz abokatu bulegoa.

Buenos Airesera itzuli zirenean, ezkondu aurretik atonduriko Avenida Pueyrredon-eko etxera itzuli ziren, familiaren bufeteko kontuetara Hector, haren nahi guztiak betetzen ahalegintzera Begoña.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 233. orr.

Azken egunotan Laurak -Preteritoren emazteak-, abokatu buffet batean lan egiten duela zabaldu denez -Laura ere idazkaria omen-, bera hautatu dute kasu honetarako epaile.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 172. orr.

2 hotel eta kidekoetan, jaki arinak, hotzak eta beroak, zerbitzatzen diren aretoa; orobat zerbitzatzen diren edari eta jakiak; bilera sozialetan, edariak eta jaki xumeak eskaintzen diren mahaia.

Gu, hotelean urtean behin ibiltzen garenok, umeen modura portatzen gara, buffet bat edo bi xaboi pastilla dohako ikusi orduko.  Berria - Kirola   2006-04-06

Jangelara noa gosaltzera [...] ohiko buffeta dago gosaltzeko, aukera zabala da, kafea, tea, txokolatea, kruasanak, jogurtak, urdaiazpikoa, laranja zukua, tostadak, mermelada ezberdinak, arrautza frijituak, sagarrak, ez naiz oso gose, tea hartzen dut kruasan batekin.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 153. orr.

Kasino bateko buffetera sartu, eta nahi bezainbat -xanpaina barne- kasik hutsaren truke jateko aukera izateak ere harritu egin gaitu.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 249. orr.

Ez dakigu buffetetik irten berria zen edo whistean ohi baino diru-alde handiagoak jokatzen ziren gelatxo berde batetik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 251. orr.

Goizeko buffet-etik disimuluz ebatsitako fruitu-aleak hasi ziren erortzen nire inguruan.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 38. orr.

Bazekiten zein hoteletan zeuden buffetik oparoenak, eta bertan hartzen zuten ostatu.  Iban Zaldua   «Etorkizuna», 2005 - 92. orr.

Gauerdi-ostean buffet hotza izan ohi zen.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 135. orr.

Haurrentzat: bufet bat.  Herria   2001-07-12

Buffet horietako azkena egiteko mahaiak ere hortxe dira.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 330. orr.

Trenaren ibilbidean lehenengo bidarrez, hiriko alkatearen eta treneko antolatzaileen harrera hitzak entzun aurretik ekin genion buffetari.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 136. orr.

Buffet mahaiaren atzean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 13. orr.


buffete ik buffet.

bufo 1 izond operez mintzatuz, komikoa dena, eskuarki italiarra.

Sasoi horretan nagusi ziren opera rossiniar eta belliniarretatik bereiz zitekeen lana zen; garaiko opera bufoen aldean, opera serioa.  Berria - Kultura   2004-03-06

Opera bufoa da, eta, estilo horri segika, hiru pertsonaia asmatu ditut, hiru satiro.  Berria - Kultura   2004-05-21

Barrokoaren itxurari jarraituz, abeslariek opera bufoak zituen etengabeko errezitatiboei, aria da capo-ei, caballeta laburrei bata bestearen atzetik aurre egin behar zieten, concertateak ekitaldien azkenerako utziei.  Berria - Kultura   2004-05-25

2 opera bufoko kantaria.

Gure kasuan ofizio, oreka eta on egitea sumatu genituen abeslarien artean oro har, modu onean taularatuz eta abestuz bufoari dagokion estilo eta era.  Berria - Kultura   2004-01-31


bufoi (ETCn 510 agerraldi) 1 iz barre eginarazteko egitekoa duen pertsona. ik arlekin.

Nola erregeek bufoien ageriko nahiz ezkutuko kritikak eta haien txantxak onartzen dituzten eta haienak bakarrik.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 320. orr.

Madame Berluronen bufoia.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 20. orr.

Gorteko bufoiaren mamu malenkoniatsua.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 65. orr.

Bufoiek erregea sorginduko dute, eta gortearen jaun eta jabe izango dira gau batez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 452. orr.

Berealdiko ezkontza izango da: jan-edana franko, artistak eta bufoiak, eta erresumako handikiak eta jakintsuak eta aberatsak eta pobreak gonbidatuko ditut.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 89. orr.

Bufoiez mozorrotuta zetorren; jantzi marradun estu bat zeraman soinean, eta kono formako txano kaskabiloduna buruan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 118. orr.

Morroiak ikusten ziren lurrera erortzen, txakur txikiak ihesi, tronuko eskaileretan jesarririk bufoiak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 239. orr.

Bufoiari hizkera arruntean txoroa esan ohi zitzaion, baina poeta eta erromantzegileek beti atsegin izan dute bufoia pertsona zuhur eta argi gisa azaltzea.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 65. orr.

Aspaldi handiko Ziripot zarpail honek, oro har, deabru, sorgin, koko, bufoi, juglare, edo momo irrigarri/izugarri/errukarria gorpuzten du.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 130. orr.

Informazio sozial eta pertsonalari hausnarraldi kantatua ematen dion eremu horretan bertsolariak komunikatzaile eta poetaren arteko papera betetzen du, liderraren eta bufoiaren artekoa.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 61. orr.

Ez ditiagu predikatzaileak behar, bufoiak baino!  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 51. orr.

Behortegiko linternapean ikusia neukan mutiko manugaitz honek Henrike II.aren gisako kapelu, bufoi bruxa eta larruzko azpantarrak zeramatzan.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 179. orr.

2 irud/hed

Kontua da, telebista bihurtu dela egungo gizarteko bufoi polimorfoa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 128. orr.

3 (izenondo gisa)

Neskameren bati hitz gozoren bat erraiten, eta, hainbatetan, bufoi samarra zelako ere bai.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 80. orr.

4 ezkon bufoi

Emaztegaia alarguna zelarik, ezkontza ospakizunik ez zen egin, ez zen ez musikaririk, ez ezkon bufoirik izan, emaztegaia ez zen usadiozko beloaz estali.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 202. orr.

Birjina baten ezkontzan egin ohi diren guztiak egin ziren: bazkaria pobreentzat, palioa sinagogaren aurrean, musikariak, ezkon bufoia, bertutezko dantza.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 219. orr.

Emakumeak hizketan ari zirela, Alchonon pasatu zen handik, noizbait ezkon bufoi izatea espero zuen maisuaren laguntzailea.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 19. orr.


bufoikara iz bufoiari dagokiona.

Faxismoak isiltasunera kondenatuak zituen hogei urtez, eta esplikatu ziguten faxismoa ez zela bakarrik malgobernu bufoikara eta inprobisatu bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 174. orr.


bufokeria (ETCn 21 agerraldi) 1 iz bufoiaren egite eta esana.

Danborrada, hain zuzen ere, bufoikeria bat da; XVIII. mendearen bukaeran eta XIX.aren hasieran, gudaroste atzerritarrek behin eta berriz okupatu baitzuten gure hiria, donostiarrek ikusi behar izan zituzten gudarosteen parada, erretreta, martxa eta desfileen erreplika umorezkoa da, karikaturazkoa baino areago.  Askoren artean   «Rataplan» - 15. orr.

Estatuak bahituta gauzkala agerian uzten duen bufoikeria honek egoera politikoaren arabera egingo du aurrera.  Berria - Euskal Herria   2006-01-24

2 (izenondoekin)

Elkarrizketak aurrera jarraitu zuen bizi-bizi, lehentxeago bezalako iruzkin eroz, ateraldi zentzugabez, txantxa alaiz eta bufoikeria sasi histrionikoz beterik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 71. orr.

Donostiarra "pertsona erraza eta alaia" da, eta prest egoten da "batere aspergarria ez den komunikazio ireki baterako, elkarrizketa gogaikarria egiten duten bi muturrei ihes eginez, hau da, baserritarkeria gogorrari eta bufoikeriazko arrunkeriari".  Askoren artean   «Rataplan» - 9. orr.

Egia da ez zuela Victor Hugok alemaniarrei Paris errespeta zezaten idatzi zien manifestuaren bufoikeria hanpatsuaren neurria.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 248. orr.

Bufoikeria umoretsua.  Askoren artean   «Rataplan» - 15. orr.


bugainbile iz lore txikiak eta hosto berde biziak ematen dituen zuhaixka igokari eta arantzaduna.

Han-hemenka, izotzetik babesteko, hegora begira jarritako limoiondoek, bugainbileek, gliziniek eta jasminek, paradisu bildua bilakatzen dute bazter hau.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 146. orr.

Bugainbilearen lore zurixka eta ubelak ikusten dira, eta kaktusak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 55. orr.

Imanol eta biok Pauso Galduen Galeriatik lorategira joan gara, bugainbileen eta dantzaloreen artera, estatua zurien artera.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 64. orr.


bugre iz harreman homosexualetan, jokaera pasiboa duena. ik malgu 5.

Imanolekin nengoenean, ordea, bai berak eta bai nik nahiago izaten genuen nik bugre eta berak malgu gisa jardutea, ohi bezala.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 53. orr.

Bugre bakoitza bere malguarekin geratu ginen horrela.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 134. orr.

Bai, emaile trebea bihurtu nintzen bi urte haietan: adarkari bizia, bugre zaildua, sodomatar peto-petoa.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 46. orr.

Neuk bugre lana egin nahi nuenean, berriz, beti neuzkan Imanol eta Mikel eskuerara.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 89. orr.


buhada iz bafada, ufada.

Negua iluntzeetan hasten da, ezari-ezarian, udazkenaren epelaldiak birrintzen, eta horretarako hiruzpalau egunez behin-edo bidaltzen dituen haize beltz horietakoa zebilen, ulu eta buhada, bazter guztiak astintzen, eta hozten.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 96. orr.

Dongek zigarretatik buhada bat irentsi zuen.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 253. orr.

Lehen buhadak irentsiz, leihotik kanpora begiratu zuen, irriño ezti batekin.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 262. orr.

Motorren etengabeko doinu gizenak "briu-brau" zartatzen ziren ke buhada beltzetan.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 201. orr.


buhaka adlag ipar ufaka, putz eginez.

Zabalik utziak nituen leihoetarik ganbaran buhaka haize epelegia sartzen zela ohartu nintzen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 18. orr.

Deprimitzeko puntuan nengoela, gelatik maitalea buhaka entzuten nuen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 155. orr.

Bazekiten ordea zein zaila zen beren sator-zuloetarik alkohola buhaka lehen aldikoz jende normaletara eurotxoa amoinaka jalgitzea.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 284. orr.

Paper faltsu baten zuritasunean enkre iluna buhaka idorrarazi eta segitu zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 107. orr.


buhako iz ipar ufakoa.

Hazparneko ostatura zihoan barrakiaren gainetik iraganez, haizearen buhakoak aurpegian zaflari nabaritzean.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 24. orr.

Haize arin eta beroaren buhakoek balakatu ninduten.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 144. orr.

Hargatik buhako artean, sekretuki ogi-sailen menetik jalgitzea amets zezaketen gehienek.  Berria - Kultura   2004-08-21

Etsipenezko buhako batez askatu nintzen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 86. orr.

Legearen aurkako gudu honek azken berrehun urteotako historian dauzka erroak eta ez dira haize buhako soil batez lurretik erauziko.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 81. orr.

Haize buhako haundien kontra borrokaturik.  Herria   2004-01-01

Metroko plana hartu eta ederrena kausitzen nuen linearen marraka ezti eta haize buhako epelen meneko bizi norantzaren uztea deliberatu nuen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 168. orr.

Joanes, euskaltzale suharra, euskara salbatzeagatik hondar hats buhakoraino bizia galduko zuena.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 169. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

haize buhako (4)


buhame (ETCn 723 agerraldi; orobat bohame g.er. eta buhami g.er.) 1 iz ipar ijitoa edo kidekoa.

Holako jendeak (jito, hunjaro, zingaro, buhame, agote) eragin erabatekoa izan du gure gizartean.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 284. orr.

Ziburun bizi ziren aspaldiko kortsario, balea-ehiztari, agota eta buhameen ondorengoak.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 281. orr.

Garai haietan, menturazale, txerpolari, errekaitu-saltzaile, buhame, ijito eta mota guztietako petral saldoek mukuru betetzen zutela Amazonian sartzeko atari zen San Oximoron herria.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 15. orr.

Munduko oxtabenetan maizter bizi den herri ijito, motxaile, hungariano edo buhameari omenaldi eta eskerron gisa, honako zerrendan dauzka irakurleak, haien hizkerari zor zaizkionak.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 7. orr.

Hortik hara, buhamea hitza ahoskatze berarekin, bapore-hats heze hori etortzen zitzaion kasko zokoaren kilikatzera.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 10. orr.

Izenaz ezagutzen zituen zerbitzari guztiak eta errusiarrez nahiz buhamez osatutako koruko gizon-emakume guztiak.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 199. orr.

Ulertuak izatea nahi ez badute, nire aurrean beste hizkuntza bat erabiltzeko aholkatuko niekek buhame horiei!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 87. orr.

Saltzaile eta buhameen oihuak entzuten ziren jendearen zalapartaren gainetik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 150. orr.

Mendietatik etorritako buhameak, ikuslerik inozoenei zoria iragartzen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 90. orr.

Buhameek haurrak ebasten eta saltzen dituztela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 23. orr.

Bezperan buhameen kanpamentuarekin topo egin zuen toki berera iritsi zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 88. orr.

-Jainkoak sariztaturen zaitu, anderea -erraten zion buhameak-.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 11. orr.

Buhamerik geiena Baztan aldean dela.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 58. orr.

Buhameak badakite oilaskoen ebasten, oilaskoen ebasten eta sasipean gordetzen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 82. orr.

Ezinbestean homosexual, zismatiko, desheredatu, agot, judu-masoniko, ijito buhame eta "munduko madarikatu guztiekin" batera anateman erortzeko: "bestelakoaren", "metekoaren" patu gaitzean.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 214. orr.

Buhamea zen, gaueko giroa gustukoa zuena.  Berria - Kultura   2004-06-27

2 (izenondoekin)

Aipatzen dira ere BUHAME ZURIAK eta BUHAME BELTZAK, behar bada lehenak agoteak ziren eta bigarrenak egiazko ijitoak.  Herria   2003-10-23

-Etxerik gabeko zalduna haiz, ordea, eta horrek buhame edo agot odol-zikin baten pare ezartzen hau.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 119. orr.

Buhame garaia zen gizona, baztanga-pikatua.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 203. orr.

Buhame sorgin madarikatu horiek katuaren begiak zauzkatek!  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 120. orr.

Jaun errusiar handi horietatik batek baino gehiagok dudarik ez du egin horrelako buhame eder bat emaztetzat hartzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 120. orr.

Azkenean, buhame begi-urdin batek argitu zizkion erregeari begiak eta esperantza.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 77. orr.

Herriz herri ibili ondoan, Uztaritzen, Mugerren, Angelun besteak beste, uda guztiez hemen gaindi itzuli bat egiten duten buhame ibilkariek geltoki bat kausitu dute Baionako portuan, San Bernateko ordokian.  Herria   2004-07-29

Erregetzaren arranoa, egun batez, buhame eskazaleen errepetita bihurtuko da.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 67. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Buhame itxurako saltzaile batek.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 153. orr.

Gogoan zuen aspaldi batean Hungariako gaztelu batean, bertako konde baten hiletetan, buhame talde batek jo zuela, eta bizia zeriola orduko musika hari.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 54. orr.

Azoka zela-eta han bildurik zeuden buhame, ijito eta tsigane kastako guztiak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 95. orr.

Buhame-saldoaren karkaila uherrak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 12. orr.

Gizon hari ongi erreparatu, eta buhame kastako batekin ari zela iruditu zitzaion.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 85. orr.

Horrek azaltzen zuen buhame eta txerpolari saldoa hantxe egotea, munduko bazter guztietatik etorriak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 87. orr.

Bizarra moztu gabe uzten zuen, iduriz guti artatzen zuen larruaren arrasean; horrek buhame aire bat ematen zion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 12. orr.

Sasieuskara deitzen zion hizkera horri, eta buhame lenguajia, berriz, Pagolakoak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 212. orr.

4 (izenondo gisa)

Neska buhame eder bati gorte egiten zion.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 204. orr.

Orduan mutil buhame gaztetxo bat aurreratu zen.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 318. orr.

Karlmaier abizeneko biolin-jotzaile buhame, zarpailtsu eta txiroa izan zuen irakasle.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 258. orr.

Gero, Shevirev doktoreak hala eskaturik, aurpegi nekatua eta begi handi-handiak zituen emakume buhame ilehori adintsu batek kantatzen zuen, urretxindorrez, lorategietako topaketez, jeloskortasunaz eta maitasun gazteaz.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 203. orr.

50eko hamarkadan Parisen sortzen ari zen jazz mundu buhamean ere ahots eta aurpegi garrantzitsua bihurtu zen.  Berria - Kultura   2006-03-02

Lucyk bere lagun hippy buhameek baino luzaroagoan iraungo zuen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 156. orr.

Hark bilatzen duen ukitu buhamea ematen dio zentimorik xahutu gabe.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 150. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

buhame eta (5); buhame zaharra (4); eta buhame (7); eta buhameak (3); eta buhameen (3); zion buhameak (3); zuen buhame (3)

buhami edo gehiago (6); buhami guziak (6); buhami guziak behar (3); buhami horiek (5); ehun bat buhami (7)


buhamesa (orobat buhamisa) iz ipar emakume ijitoa.

Ezagutzen dituk Jaun Barua, Musde la Place, Ursuko Beltza, Xarlem, Juan Patata, Doxamendi kapitaina, Otezaharreko buhamesa, Sakamantekas?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 256. orr.

Buhamisa horren izena ez dugu nihun ikusi, senarra zuen Pierre Etcheverry, izen-goitia Zinket omen,luzaz Donapaleuko alde hortan egona.  Herria   2001-06-07


buhami ik buhame.

buhamisa ik buhamesa.

buhardilla iz txapitula.

Azkenik, buhardillan bertso epaile bat ageri da, ohepean sartuta, hezurretaraino beldurtuta.  Berria - Kultura   2004-12-21


buharkatu, buharka, buharkatzen du ad ipar **

Ortzaizeko Garbiki Monaco enpresak Haixtoko haritzak buharkatu ditu, lanjerrik sortu gabe.  Herria   2004-07-01


buhatu (ETCn 61 agerraldi), buha, buhatzen du ad ipar ufatu, putz egin.

Hegotik buhatzen duen aire beroa.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 139. orr.

Izkiribü Saintüetan idatzia da ere ezpiritüak nahi düan lekütik, nahi düan aldealat buhatzen düala.  Herria   2005-01-06

Hegoak buhatzen zuen azkar eta huntaz baliatu da norbeit (baimenik gabe) suaren emaiteko.  Herria   2001-02-08

Hunek hats berri bat buhatu duke!  Herria   2003-06-19

Eta goazen anartean, eki haizeak zazpi mila kilometro orenean buhatzen duela, jendearen bakardade sentimenduaren ustiatzera gauez, gauez, gauez.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 214. orr.

Hats bakarrean amodio aitormen garratza buhatu zion.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 76. orr.

Ez da beti ber aldetik horra, ürzoek bezala kanbia dezake bere bidea, bena buha dezala, hori da beharrena.  Herria   2001-11-01

-Buha ezan orain... azkar: bat, bi... bat, bi, hiru eta bulka!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 25. orr.

Orain panpina bat bezala buhatua, puztua dago.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 219. orr.


buia (ETCn 356 agerraldi) 1 iz ur gainean, hondora finkaturik seinaletzat ipintzen den gauzakia; arrantza aparailua zintzilik duen ur gaineko bonbila.

Kai inguruko buiak, sokak eta ontziak atzean utziak zituzten aspalditik, baina Joseluk etengabe jiratzen zuen burua branka aldera.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 11. orr.

Hango arrantzaleek buia legez erabiltzen zuten.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 178. orr.

Badia barruko masta-basoa soilduta zegoen erabat, ur gaineko buien ugaria nabarmen urrituta.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 162. orr.

Artean eskuan zeukan idazlanak [...] eman zion laguntza, buia bati bezala heltzen baitzion Ruche jaunak, Ravignan kaleko lantegian.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 68. orr.

Artean ere identifikatzeko diren motxila eta buia bat aurkitu zituzten.  Berria - Ekonomia   2004-11-23

Itsas hondoan ezarri eta buia batzuen bidez igorriko ditu jasotako seinaleak alerta zentrora.  Berria - Mundua   2004-12-30

Eta buiak, txangurruak eta nekorak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-26

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Uretan dauden burdinazko buia handi horietako baten ondotik atera dute Axpeko erriberako molla zaharrera.Orain biribil-biribila zen; buia erraldoi bizi bat zirudien txerri-begiekin, eta eskuak eta hankak era arraroan ateratzen zitzaizkion, eztanda txiki apoplektikoak bezalako hotsak eginez, airean gora zihoan bitartean.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 101. orr.

Marinel haiek, haize ona zenean, sare baldar bat eraisten zuten, zeinak zurezko buiak baitzituen eta astungarritzat harriak.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 129. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Horregatik dago hainbeste buia, eta buia lerroek seinalaturiko erretenetik nabigatu behar duzu.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 154. orr.


buiaka adlag**

Santxo, pozarren, orrazia eta turroia jendarteari erakutsiz, aldageletara erretiratu zen, saltoka eta buiaka.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 62. orr.


buiatu, buia(tu), buiatzen 1 da/du ad puztu, handitu.

Nekatu itxura handia zuen emakumeak eta buiaturik ageri zuen aurpegia, orban gorri batzuk begien azpian.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 71. orr.

Freskurak on egin zidan, burua uste baino buiatuagoa baineukan grapparen eraginez.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 188. orr.

Hizketa-modua buiatu zuen gero-: Zure kastakoen beharra du etorkizunak, urrea egiteko modu asko baitago.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 96. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Nola lekaio buiatua atea irekitzera irten zen, fraka janzteko astirik gabe.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 152. orr.

Walden doktoreak buiatua ematen zuen, zaharra, nahasia.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 107. orr.

Buiatua zegoen, eta larruazala distiratsua eta grisa zeukan.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 113. orr.

3 (era burutua izen gisa)

Usteltzearen ondorioz gasa sortzen da, gas horrek zelula ehunak eta barrunbe guztiak zabaltzen ditu, eta horrexek ematen dio gorpuari buiatu itxura hain ikaragarri hori.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 152. orr.


buila (ETCn 766 agerraldi; orobat bulla ETCn 152 agerraldi) 1 iz zarata, iskanbila.

Hango buila eta hango iskanbila!  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 76. orr.

Segidan hasi ziren builak, istiluak eta garrasiak, gero eta ozenagoak.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 33. orr.

Hasierako marmarrak buila eta algara bihurtu ziren.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 31. orr.

Buila eta ardaila galanki zebilen-eta tabernan.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 21. orr.

Ezin duzu pentsatu ere egin nolako garrasiak, builak, kolpeak, hitz gordinak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 149. orr.

Bere horretan jarraitu zuen, japoniarren buila eta algarei kasu zipitzik egin gabe.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 179. orr.

Han ibilitako jendearen builak eta zalapartak hutsune bat utzi izan balute bezala, zulo bat uraren baitan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 109. orr.

Hemengo buila zoratzeko modukoa duk.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 111. orr.

Ama buila batean hasi zen eta nire bekatu guztiak kontatu zizkion aitari.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 62. orr.

Kontatu nizun ikasle garaikoa ere, Sevillako neska batek eta nik nola hitz egiten genuen egunero pareko erresidentzian bizi ziren mutilekin, leihotik leihora, buila batean.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 185. orr.

Idazleak, ordea, orriak betetzen jarraitzen zuen, kontzentraziorako indar liluragarria erakutsiz jendez eta builaz betetako taberna hartan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 310. orr.

Ez da buila handiko gizona.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 64. orr.

Builarik atera gabe, Laja berritzaile handia izan da.  Berria - Kultura   2004-03-15

Buila atera behar baduk, berriz, gurean antzezle askok legez, aldarrikariari esanaraztea neukan neure bertsook.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 118. orr.

Hartu besoetan, utzi sehaskan, bularra eman, berriro hartu, egongelara joan, balkoira atera, ahalik eta goxoen kantatu, kulunkatu, haserretu, builaren bat atera, sehaskan utzi marru bizian.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 44. orr.

Logikoa dela Espainian oposizioko alderdiek lasaitasuna eskatzea eta bertako gobernuan den alderdi popularrak ateratzea beste inork baino buila handiagoa, hartara inork errepara ez diezaien beste auzi batzuei: Irakeko gerrari, Prestige-ren eskandaluari...  Berria - Euskal Herria   2004-02-29

Erromeriako zabaldira iritsi zirenean, neskak elkarri bultza eta buila barreiatu ziren.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 19. orr.

Buila handia dago.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 227. orr.

2 buila egin

Tabernariak gonbidatutako patxarana hartu eta buila egin dugu, topa eginez.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 212. orr.

Aldaketa bakarra, guk orduan eta buila gehiago egin, haiek ozenago hitz egiten zutela. “Zer esan nahi diguk, David?” -egin dit buila-.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 53. orr.

"Hik ez motel, harunzko hark!" egin dio buila blastadatxo bat emanez, ttikia.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 195. orr.

Sei hilabeteko bularreko haur bat da; buila asko egiten du oraindik.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 102. orr.

Badakizu, emakumeek ez dute builarik egin behar, itsusi ematen du.  Berria - Kultura   2004-05-25

Guk ez genuen builarik egin.  Berria - Euskal Herria   2004-06-04

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

buila eta (7); builarik egin (3); eta buila (3); eta builak (3); jendearen builak (3)


builaka (ETCn 361 agerraldi; orobat buillaka g.er.) 1 adlag buila eginez.

Guztiak txaloka, builaka eta koruka, azkenerako euren lekuetatik jaikita.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 141. orr.

Gero lasterketak hasi ziren, bata bestearen atzetik korrika eta elkar harrapatu nahian, builaka eta algara handian. Eta ez da ba hasten -lepamehe hura- builaka gizon bati!  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 17. orr.

Builaka ari zen oraindik bigarren gelako emakumea.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 236. orr.

Oin bat belarretan jarri orduko morroi bat datorkie builaka.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 155. orr.

Eta ez da ba hasten -lepamehe hura- builaka gizon bati!  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 31. orr.

Eta ez da ba hasten -lepamehe hura- builaka gizon bati!  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 31. orr.

Josebaren aita builaka hasi zitzaigun: "Zaudete isilik! Gerra baino gauza zikinagorik ez dago”.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 80. orr.

Ezetz esan dizut -Marta builaka-, ez dut elkarrizketa hori egingo.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 162. orr.

Kopeta neurriz gain ilundu eta ia builaka erantzun dio Mary Anni: [...].  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 377. orr.

Auzoko emakume batek argitu zien dena leihotik builaka: [...].  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 26. orr.

Epaileak builaka aretoa hutsaraziko zuela hirugarrenez mehatxatu arte.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 19. orr.

Gaztetxekoak ere han zeuden, builaka.  Berria - Euskal Herria   2004-09-14

-Hor behean aitona xahar bat dagoelako gurpil-aulkian, bere Potto ikusi nahi duela, bere Potto ikusi nahi duela builaka...  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 78. orr.

Oskar beteranoa izaki, eta Irujo debutaria, askotan aritu dira partida erdian lehenengoa bigarrenari builaka.  Berria - Kirola   2004-02-27

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

builaka ari (3); builaka eta (4); builaka hasi (8)


builatsu (orobat bullatsu) 1 izond builaz betea.

Kafetegiko giro builatsua isildua zen arruntik. Leku jendetsu eta builatsua, haize girotuaren arrimora funtzionarioz, etxekoandrez eta saltzailez mukuru betea.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 327. orr.

Jardun builatsua.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 126. orr.

Aldiz, Suedian, gaurko gaua da urteko gaurik bullatsuena eta alaiena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 253. orr.

2 (adizlagun gisa)

Ezta Ipar-haundia ere, itsasaldetik builatsu eta dena aurretik eraman beharrean etor ohi dena, kostaldean latigo emanez.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 456. orr.


builazale izond builaren zalea dena.

Ni naizen builazalearekin.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 133. orr.


buillaka ik builaka.

builoso izond builatsua.

Nork esan, Erdi Aroko tobera builoso haien errauspetik aterako zuela Goizuetak, bere Markesik leialena?  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 279. orr.

Pieza gogor, builoso bat eskaini genion Carey jaunari.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 86. orr.

Bertan tertulian ari ziren kamioizale-itxurako bospasei gizon builosoen bizitza-pasadizoak imajinatuz entretenitu nuen bazkalordua.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 194. orr.

Alegia, behargin haiek nire egoeran suertatuz gero -ni eskola-ume talde handi baten erdian, eta haiek bakarrik, alegia- ea erreparatuko ote zioten gure tropel builosoari.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 129. orr.

Gusturago ibiltzen da zurekin Ubanberekin eta beste builoso horiekin baino.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 207. orr.


builta ik bulta.

builtarazi ik bultarazi.

builtarazle ik bultarazle.

buiraka iz gezi ontzia.

Ordea, Kupidok bere buirakako gezi batekin zauritu baninduen, zergatik ez zuen Sararen bihotza zaurituko, beste gezi batekin?  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 113. orr.

Izan ere, nork erranen zuen ezen Kupidok, artean, tragaza bat gordetzen zuela enetzat bere buirakan eta hala zaurituko ninduela bihotzean berriro, zeren, haur zen arren eta itsu zen arren, betean asmatuko baitzuen hark bere kolpe hartan ere...!  Herria   2001-05-03

Gezi ontzi [...]: buiraka, antzinako estatu-gizonak eta legelari indigenak beren argudio argienak eramaten zituen kutxatila erabilgarria.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 125. orr.


bujia iz **

Bujiaren tirania da, Humphries jauna, eta haragiaz eta odolaz ordaintzen da hori beti.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 133. orr.


bukaera (ETCn 33.639 agerraldi; cf amaiera ETCn 57.437 agerraldi ) 1 iz amaiera.

Garbiago eta zehatzago oroitzen gaituk hasieraz, bukaera hurbiltzen denean.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 117. orr.

Bukaera baino hiru hilabete lehenago ebaluaketa bat eginen da, hitzarmena berriz abiatu ala ez erabakitzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-10-02

Aitari buruz ditudan irudiak eta oroitzapenak ugariak dira, baina ezin dute mataza osorik osatu, album bateko argazki solteetan bezala ikusten baitut, eta ez hasiera eta bukaera duen film batean.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 147. orr.

Nire ustez liburuak ezinbestekoa zuen bukaera hori, bestela narrazio hutsala litzateke.  Berria - Kultura   2004-06-10

Zatirik garrantzitsuena falta zuela, bukaera.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 164. orr.

Bukaera partida guztiaren isla izan zen, estua, orekatua eta emozioz betea.  Berria - Kirola   2006-03-12

Lejanako bukaera oso gogorra da, eta aurreko mendateak ere bai.  Berria - Harian   2005-04-03

-Zaude, eta entzun iezadazu bukaera arte, Bat-bateko bertsolariak bukaera pentsatuko du eta gero hara iristeko urratsak egingo ditu.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 185. orr.

Saioari bukaera eman zion mahai-ingurua xelebrea izan zen.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 29. orr.

Kristinak eman zion bukaera nire jolasari, ostatuko sarrerara eginez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 141. orr.

Hirugarren tonuerdiarekin bukaera ematen zaio tetrakordioari.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2290. orr.

Festa tragiko eta maiestatezkoa, tronpeta-soinuz eta agindu galgarriren baten iragarpenaz bukaera emango zitzaiona.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 29. orr.

Jolasari segida emanez gero, bukaerarik ez luke.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 86. orr.

Mende baten bukaerak markatu du liburu honen hasiera, eta hortik abiatu da liburu honetan egin nahi den hausnarketa nagusia.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 41. orr.

Estropezuka osatuko du bertsoa, eta askotan, aurrez pentsaturiko bukaerak ere ihes egingo dio.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 20. orr.

Espainiako gobernuburua ziur dago ETAren jardueraren «bukaeraren hasieran» gaudela.  Berria - Euskal Herria   2006-02-11

Egoera horietariko bat hasierako egoera da; beste bat bukaerako egoera.  Itziar Laka   «Egitura sintaktikoak» - Noam Chomsky, 2003 - 38. orr.

Hitzak hasierako letrak, tartekoak edo bukaerakoak gal ditzake.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 54. orr.

Bertso leotarrak lerro baten erdiko hitz batek bukaerakoarekin errimatzen dutenak dira.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 182. orr.

Kontakizuna ferry batean hasten da eta ferry horrexek bukaeraraino eramango gaitu.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 12. orr.

Estatu unibertsal hau bukaerara iritsi baino lehen, akadierak berea zuen garaipena eta sumeriera ia hizkuntza hila zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 63. orr.

Bukaerarako utziko zuen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 360. orr.

Lehenengo pentsatzen den hura bukaerarako gordetzeak bi onura mota ekarriko dizkio bertsolariari.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 102. orr.

2 (-en atzizkiaren eskuinean)

Gauza ororen bukaera den aldi izengabe bat da.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 105. orr.

Zein da lógosaren helburua? eta bere hasiera eta bukaera?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 96. orr.

Legearen sorrera eta bukaera.  Berria - Mundua   2004-01-14

Hilaren bukaera gertu zegoen eta artxibategiak lehen bezain bete zirauen.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 68. orr.

Eliseok gosetearen bukaera iragarri.  Elizen arteko biblia   2 Erg 6,32 tit

Espainiako Armada Garaitezinaren porrotak, espainiarrek Atlantikoan zuten nagusitasunaren bukaera ekarri zuen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 29. orr.

Egun hartan aleman militarrek sinatu zuten gerlaren bukaera.  Herria   2005-05-12

Euskal Herri basati paganoaren bukaera sinbolizatzen omen du Amaiak, Navarro Villosladaren pertsonaia ezagunaren izenak.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 147. orr.

Tolerantzi giroak, hasiera mesedegarria ematen dionak, ez du beti irauten prozesuaren bukaera arte, eta batzuetan kontrako bihurtzen da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 29. orr.

Armistizioaren Eguna azaroaren 11n da Lehen Mundu Gerraren bukaera ospatzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 472. orr.

Bere ibilaldien bukaera izango zela uste izan zuen Dilipek.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 143. orr.

Bilduma hori 1981ean argitaratu zen, eta horixe da Carverren lehen bizitzaren bukaeraren mugarria.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 11. orr.

Hau bukaeraren bukaera duk.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 272. orr.

Izterrak irekitzen zituenean nik bere galtzerdi beltzen bukaera eta bere kuleroak ikus nitzan.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 41. orr.

Geroago, gure ezkon-bidaiaren bukaeran, Krisztinarekin joan ninduan urberoaga hartara.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 186. orr.

Lombard kalean sartu ginen, hotela haren bukaeran zegoen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 41. orr.

Erakunde hau, GIP delakoa, 2003ko urtearen bukaeran abian jarriko da.  Herria   2003-06-05

Atal hau aurreko atalaren bukaeran azterturiko Juliano filosofo enperadorearen kasutik sortutako digresio bat da.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 441. orr.

Estatu Batuen laguntza, gerra hotzaren garaian oso handia izan zena, baldintza baten mende egon zen 1950eko hamarraldiaren bukaeraz geroztik: esportazioen sustapenerako estrategiak bultzatzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 118. orr.

Zeren bukaera, norena?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 199. orr.

3 (izenondo eta izenlagunekin)

Nazkatu naiz bukaera tristea duten ipuin alaiez.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 132. orr.

Ez al zuen bukaera polita horixe, ama-alaben arteko besarkada.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 148. orr.

-Likore xorta bat balitz, bazkari bikain honentzat bukaera paregabea litzateke -jakinarazi zion jaun handiak-.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 257. orr.

Bukaera ona, Don Kijote kementsuak haize-errotetako borrokaizun ikaragarri eta itxuragabe hartan izan zuena.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 35. orr.

Bukaera txarra izan zuen Aitak.  Xabier Etxabe   «Lurtarra da begiratua», 2004 - 77. orr.

bukaera zoriontsuak belaxkak direla, inozoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 196. orr.

Historiaren argitan bi bukaera alternatibo daude zibilizazio batek beste bat bortxaz irentsi eta digeritzeko egiten dituen ahaleginei dagokienez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 32. orr.

Laguna hil egiten baita idazleak berak eraman duelako tranpa hilgarri hartara, eta hau ere bukaera sinbolikoa duk argi eta garbi.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 86. orr.

Zibilizazio baten bizitza eliza bizi baten jaiotzarako obertura izan denean, zibilizazio aitzindariaren heriotza ez hondamenditzat, baizik eta prozesuaren bukaera egokitzat har daiteke.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 132. orr.

Horrela bakarrik lortuko baita «bukaera eraginkor eta iraunkorra».  Berria - Euskal Herria   2004-10-12

Ez dakit zertan datzan nik esan omen dudan izugarrikeria hori, nik uste dut zuk hasi duzun esaldiaren berezko bukaera dela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 21. orr.

Pozez beterik bileraren ustekabeko bukaera harengatik, I-rengana joan eta bi izozki eskatu nizkion.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 136. orr.

Gizagaixo haien amek sumatu izan balute beren seme-alaben zoritxarreko bukaera nolakoa izango zen, nahiago izango zuketela, seguru asko, beren haurrak hilik jaio izan balira.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 47. orr.

Ederra bukaera.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 349. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hasiera hitza eta bukaera hitza berdinak dituzten esapide laburrak ere sartu behar ditugu hemen.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 30. orr.

Nire kontratuaren bukaera-egunetik hurbil nengoen.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 150. orr.

Hondar esaldiarekin, albisteak, berez bere, bukaera bidea hartua zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 203. orr.

-Eta? -galdetu dit Leandrok, narrazioaren bukaera-falta nabarmenduz.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 183. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Mende bukaera nahasiaren bezperan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 198. orr.

Denboraldi bukaera aparta izan nuen: hain aparta, non Espainiako futbol-selekzionatzaileak -Clementek- deitu egin baininduen.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 192. orr.

-Hau opor bukaera, ezta?  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 137. orr.

Tratamendua urte bukaera artekoa izango zela esan zidan eta Domínguez doktoreak!  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 203. orr.

1720ko apiril bukaera edo maiatz hasierako gau batean.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 17. orr.

Gizakiok bakarrik ditugu halako ezpain gorri, mamitsu eta irtenak, eta horietan plazer bizia eragiten duten hainbat nerbio bukaera ditugu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 176. orr.

Urte bukaeran 5 jai egun eransten zituzten, batez ere faraoiek ospatzen zituztenak bistan denez.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 28. orr.

Uda bukaeran, Konbentzioak "Susmagarrien legea" bozkatu zuen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 224. orr.

Zubi bat zegoen ibai hartan ertz batetik bestera; eta urkabe bat zubi-bukaeran jarria, auzitegi bat-edo ondoan zeukana.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 183. orr.

Gogoan dut ze bertso-bukaera bota nuen.  Andoni Egaña   «Hogeita bina», 2004 - 47. orr.

Ikusi dugu dagoeneko, bertso bukaerarako uzten duela bertsolariak bere estrategia erretorikoaren gako nagusia.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 167. orr.

Horrek esan nahi zuen ikasturte-bukaerako jaia gorrimin eta urre-koloreko apaingarrien artean egin zela.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 346. orr.

Gisa bereko aberrazioaz, ingelesak hitz bukaerako e mutu bat eransten du aurreko bokala luzatzeko.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 56. orr.

Tartean modu poetikoan "atsegintasunaren korpuskuluak" deritzenak daude, hau da, klitorian bakarrik dauden nerbio bukaerak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 232. orr.

6 (elkarketa kopulatiboetan)

Neureek, aitortu diedan guztiei harrigarria iruditu bazaie ere, hasiera-korapiloa-bukaera estruktura klasikoa errespetatzen dute.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 66. orr.

-Bukaera-bukaera ez da -esan zuen Evans jaunak-, zeren ezkontza, berez, ez baitzen ezereztu.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 151. orr.

7 bukaera alde (orobat bukaeralde g.er.)

Ellen besaulki malgu batean eserita zegoen, gela luze baten bukaera aldean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 255. orr.

Martxoaren bukaera aldean desagertuko da oraingo enpresa taldea.  Berria - Ekonomia   2004-12-15

Gure amuña, udaren bukaera aldetik puntuari lotzen zitzaion, zetorren neguari aurrea hartu nahiz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 68. orr.

Irailaren bukaera aldera, mahats-biltzea hasi baino egun batzuk lehenago.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 219. orr.

Bi kasuetan, mendebaldar bihurtzeko mugimendua kristau-aroko hamazazpigarren mendearen bukaera aldera ezarri zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 178. orr.

Ipuinaren bukaera aldera, idazlea mozkortuta dago eta ezjakin erabatekoa ikusten dugu besteek mintzagai dituzten alorretan.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 67. orr.

Harry jendartean aurrera joan zen konpartimentu bat hutsik aurkitu zuen arte, trenaren bukaera aldera.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 88. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aste bukaera (16); aste bukaera honetan (12); baina bukaera (9); baten bukaera (11); bertso bukaera (5)

bukaera aldean (15); bukaera aldera (73); bukaera arte (111); bukaera arte jarraitu (5); bukaera arteko (6); bukaera artekoak (5); bukaera baino (10); bukaera baino lehen (5); bukaera bat (16); bukaera bera (5); bukaera bitartean (11); bukaera da (8); bukaera eman (31); bukaera eman behar (5); bukaera eman nahi (5); bukaera eman zion (5); bukaera emango (10); bukaera emateko (18); bukaera ematen (8); bukaera ere (5); bukaera eta (22); bukaera ez (5); bukaera ezin (8); bukaera honetan (15); bukaera hori (8); bukaera iragarri (5); bukaera izan (12); bukaera izango (9); bukaera jarri (5); bukaera ona (13); bukaera ona eman (5); bukaera pentsatu (6); bukaera zen (9)

da bukaera (6); denboraldi bukaera (18); denboraldi bukaera arte (8); du bukaera (8); eman zion bukaera (7); erregealdiaren bukaera (10); eta bukaera (55); eta bukaera arte (8); etapa bukaera (17); etaren bukaera (6); gerraren bukaera (7); hasiera eta bukaera (14); hasieratik bukaera (15); hasieratik bukaera arte (12); hilaren bukaera (7); honen bukaera (15); horri bukaera (5); liburuaren bukaera (5); liga bukaera (7); mende bukaera (12); mendearen bukaera (29); mendearen bukaera aldera (16); mendearen bukaera arte (6); nerbio bukaera (7); otsailaren bukaera (6); partidaren hasieratik bukaera (6); prozesuaren bukaera (6); urte bukaera (39); urte bukaera arte (14); urte bukaera baino (5); zion bukaera (9); zuen bukaera (12)

eta bukaerak (5)

bukaerako arrazoia (5); bukaerako eta (8); bukaerako hurrenkera (5); bukaerako kate (7); bukaerako katea (6); bukaerako kateak (5); eta bukaerako (18); hitz bukaerako (13); mende bukaerako (24); mende bukaerako eta (5); mendearen bukaerako (7); urte bukaerako (17)

abendu bukaeran (7); aste bukaeran (40); aste honen bukaeran (5); azaroaren bukaeran (8); baina bukaeran (9); bakoitzaren bukaeran (6); baten bukaeran (20); bileraren bukaeran (8); bizitzaren bukaeran (7)

bukaeran amaituko (5); bukaeran edo (15); bukaeran eman (5); bukaeran emango (5); bukaeran ere (8); bukaeran esan (5); bukaeran eta (21); bukaeran ez (6); bukaeran gertatu (6); bukaeran hasi (8); bukaeran izan (5); bukaeran jarri (6)

datorren aste bukaeran (5); den aste bukaeran (9); denboraldi bukaeran (21); du bukaeran (5); ekainaren bukaeran (9); eta bukaeran (44); etapa bukaeran (9); hamarkada bukaeran (7); hamarkadaren bukaeran (21); hamarraldiaren bukaeran (9); haren bukaeran (6); hasieran eta bukaeran (9); hil bukaeran (7); hil honen bukaeran (6); hilabete bukaeran (11); hilaren bukaeran (17); honen bukaeran (23); horren bukaeran (10); irail bukaeran (6); irailaren bukaeran (11); kalearen bukaeran (5); korridorearen bukaeran (8); liburuaren bukaeran (13); liga bukaeran (12); maiatzaren bukaeran (9); manifestazioaren bukaeran (9); martxo bukaeran (12); martxoaren bukaeran (9); mende bukaeran (35); mendearen bukaeran (54); mendearen bukaeran eta (5); otsailaren bukaeran (8); partida bukaeran (14); partidaren bukaeran (8); pasabidearen bukaeran (5); prozesuaren bukaeran (10); saioaren bukaeran (6); sasoi bukaeran (9); uda bukaeran (5); urriaren bukaeran (10); urtarril bukaeran (6); urtarrilaren bukaeran (11); urte bukaeran (67); urtearen bukaeran (14); uztailaren bukaeran (6); zuen bukaeran (8)

bukaerara arte (22); bukaerara heldu (5); bukaerara iristean (6); bukaerara iristen (7); bukaerara iritsi (13); denboraldi bukaerara (6); hasieratik bukaerara (25)

bukaeraraino iristeko (5); hasieratik bukaeraraino (23)

bukaerarako beste (5); eta urte bukaerarako (5); martxoaren bukaerarako (5); urte bukaerarako (23)

bukaerarekin batera (5)

bukaeraren hasieran (5)

bukaerarik ez (9); bukaerarik gabe (6); bukaerarik gabeko (11)

bukaeraz geroztik (6)


bukaeralde ik bukaera 7.

bukaezin (orobat bukatuezin g.er.) izond ezin bukatuzkoa.

Neke geldigabea, neke bukaezina, neke infinitua.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 92. orr.

Bat da jakituria, ez asko, eta gauza ulergarrien altxorrak neurrigabekoak eta bukaezinak dira jakituria horren baitan.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 357. orr.

Lehenbizi, segundo bukaezin batez, pentsatu nuen barruan inor ez zela.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 98. orr.

Almadiak ere pasatzen ziren, Atlantikoko sargazo ilara bukaezinak bezain luzeak.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 108. orr.

Gamonal atzean daukat orain, baina Calle Vitoria, karrika bukaezin honek noiz eramanen ote nau Burgos erdiraino?  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 111. orr.

Are okerragoa da banderei blasoiak gaineratzen bazaizkie, hauek ere familia berekoak, orduan zerrenda bukaezina da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 58. orr.

Hollywoodeko harrokeria bukaezina zirikatzeko asmoarekin.  Berria - Kultura   2004-02-21

Lehen gaua bukaezina iruditu zitzaion Joanesi.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 106. orr.

Gustuko lekuan,aldapa bukaezinak.  Berria - Kirola   2004-10-28

Zerrenda ia bukaezina osa genezake halako hitz pareekin.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 50. orr.

Ongi antolatutako solas bukaezinetatik ihes egin nahi dutela azaldu zuen Damien Hecquet Emmaus elkarteko buruak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta bukaezina (3); ia bukaezina (3)


bukagabeki adlag bukaerarik gabe.

Zernahi ordainduko zenuke ezagututako atsegin aldi hura sekula zure baitatik desager ez zedin, bukagabeki iraun zezan.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 17. orr.


bukagaitz iz ia bukaezina.

Ondoren isilune bukagaitza.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 108. orr.

Gaueko albistegien ostean, zoratu baino lehen, ohera joatea erabaki nuen, baina han, izarape bukagaitz hartan, bakardadearen mamu galanta zegoen kizkurturik eta irentsi egin ninduen, zurp, urreburuak zizarea bezala.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 109. orr.

ALNkoek egin krimenen zerrenda bukagaitza duzue, zein baino zein nardagarriagoa.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 101. orr.

2 (adizlagun gisa)

Gero eta bertagotik entzuten bide nituen aurrealdeko trenen txistukada zorrotz eta etsiak; eta gero eta bukagaitzago antzematen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 343. orr.


bukagarri (ETCn 4 agerraldi) izond amaigarria.

bukagarritasun iz bukagarria denaren nolakotsuna.

Nahiz eta zientziaren kornukopiak malthusiar ezkortasuna gaur arte gezurtatzeko moduko ugaritasuna eragin zuen, lurreko azaleraren bukagarritasun gaindiezinak muga bat jartzen dio gizakiaren jaki-horniduraren hazkunde progresiboari.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 393. orr.


bukanero iz itsaslapurra.

Ezen izugarriak zirela bukaneroak, filibusteroak eta suerte hartako jendeak, gehienek ere La Tortugako uhartea gordelekutzat zutenak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 521. orr.

Bi kristandadeak zakar astindu zituzten bederatzigarren mendean Magrebeko bukanero musulmanek.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 218. orr.


bukanes ik mokanes.

bukarazi, bukaraz, bukarazten du ad bukatzera behartu.

Baina atzerriko buruzagi batek bukaraziko ditu haren harrokeriak.  Elizen arteko biblia   Dn 11,18

Kanpoko korridorean bat-batean entzundako hots batek bukarazi zuen eztabaida.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 190. orr.

Etxeko ondasunak xahutuko dizkidate etxekalte hauek! pentsatzen zuen Malanttonik, eta kontu hura bukarazi egin behar zuela nola edo hala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 86. orr.

Bestelako gogo egoera batean egonez gero izango nuen kemenik haietako leize batean murgilduz nire miseriak behingoan bukarazteko; baina koldarretan koldarrena nintzen ni une hartan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 103. orr.

Mundu krudelegitik aldenduta, mundu idealizatuan barrena ibilian, hala nola igo ziren Wang-Fo pintore zaharra eta Ling, haren dizipulua, maisuak margotutako txalupara eta urrundu ziren pintzeletatik sortutako itsaso zabalera, obra amaigabea bukarazi ondoren maisua itsutzekotan zen enperadore zitalaren atzaparretatik ihesi.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 83. orr.

Erregimen hura bukarazi zenean, behartuta izozturiko japoniar gizarte-gorputza urtu egin zen, eta biztanleria gehitzen hasi zen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 211. orr.


bukata bokata1.

bukatu (ETCn 89.308 agerraldi; cf amaitu ETCn 116.773 agerraldi), buka, bukatzen da/du ad 1 amaitu.

Eskola bat bukatu eta bestea hasi bitartean, Oliver Wood presaka hurbiltzen zitzaion aholkuak ematera.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 140. orr.

Bukatu zen bazkaria eta, mahaia jasotakoan, lau andereño agertu ziren.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 161. orr.

Bazkaltzen bukatu genuenean esan zidan Anniek: [...].  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 27. orr.

Bazkaria bukatzen ari ziren, Adoniasek eta beronen bazkaldar guztiek zarata-hots hura aditu zutenean.  Elizen arteko biblia   1 Erg 1,41

Bazkaria bukatu bezain azkar nire amak Iruainera eramaten zuen Mercedesean, maletak jaso zitzan, eta gero Donostiako aireportura.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 109. orr.

Afaltzen bukatu zuenean alde egin zuen azkenekoak.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 150. orr.

Afaria bukatu eta pospoloak jarri zituen plateraren gainean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 90. orr.

Anshelek jaten bukatu eta Azken Bedeinkapenetarako eskuak garbitzen hasi ez zen arte, ez zen Hadass berriz agertu.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 194. orr.

-Atso txoroak zaretela esango dute! -egin zien oihu sutondotik Reginak, janaria bukatu eta han baitzegoen beste neska gazteekin, denek ere musua sutan zutela.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 131. orr.

Jatekoa bukatu zenean, gelan bueltaka hasi zen Phillips jauna.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 145. orr.

-Otarrain-entsalada bukatu dela dio.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 410. orr.

Sagar-pastela bukatu zutenerako, sorginkeria alaigarrien eragina desagertuz zihoakien.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 239. orr.

Bere whiskia bukatu eta beste bat edaten hasi zen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 19. orr.

Bukatu zen lehengo lehortea, eta lugorriak uzta ederra eman zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 205. orr.

Salmoa bukatu eta gero Santa Maria Birjina antifona esaten zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 75. orr.

Une hura oroitzen ari zela, diskoa bukatu egin zela konturatu zen.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 76. orr.

"Ia hogeita hamar urte dira gerra bukatu zenetik, David.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 218. orr.

Bukatu da jolasa, oraingoa benetan ari da gertatzen, maldan behera zoaz eta argia nahi duzu erortzeko, hobeto ikusteko nola erortzen zaren.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 178. orr.

Harry irrika bizian dago udako oporrak bukatu eta eskolara itzultzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 350. orr.

Gaitzagatik bukatu gabe utzi zuen ikasturtea.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 189. orr.

Amaitu ote erabat haren maitasuna? Bukatu ote betiko haren agintzaria? gaur jan dituan lentejak zorretan jan dituk, bai horixe, baina kreditua bukatu zaik, ez zagok lenteja gehiagorik.  Elizen arteko biblia   Sal 77,9

Musika bukatu egin zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 337. orr.

Arazoa bukatu da, orain goazen lanera.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 110. orr.

Amak hasperen egin zuen, sukaldeko lanak bukatu beharra adierazi zidan zirkin batez.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 59. orr.

Karrerako azken kurtsoan, ordea, hark ekainean bukatu zuen eta nik, berriz, urria arte egon behar izan nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 66. orr.

Léak ezin izan zuen esaldia bukatu.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 337. orr.

Gure artekoak ez du bukatu behar.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 261. orr.

Baina kemena han bukatu zitzaion.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 257. orr.

Salba gaitzazu, Jauna! Bukatu dira fededunak, galdu da leialtasuna gizartean!  Elizen arteko biblia   Sal 12,2

Hemen, Esteribar harana bukatzen da eta laster hirigunean sartu naiz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 35. orr.

Hitzaldia bukatu orduko bizkor alde eginak zirenez handik kirolari-ikasleak, ez zeuden jada han aulki gurpilduna atzera jaisteko.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 405. orr.

-Gobernuaren gauza da -bukatu zuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 32. orr.

Lurraldea mugatu eta banatzen bukatu zutenean, israeldarrek Nunen seme Josueri ere eman zioten ondarea.  Elizen arteko biblia   Jos 19,49

Hizketan bukatu zuenean, telefonoa eskegi eta gugana bueltatu zen.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 114. orr.

Nik uste dut oso jende gutxik jar dezakeela auzitan egia hori, soilik eskuin muturreko espainolistek, edo aspaldiko ezker dibinoak, askotan saloiko faxismoan bukatu duenak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 103. orr.

Honek bukatu beharra du.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 33. orr.

-Nigatik segi, segi lasai bukatu arte -esan zion detektibeak irritsu-.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 12. orr.

Kito, bukatua zen!  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 262. orr.

-Bukatu lehenbailehen!  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 186. orr.

-Bukatu nahi baduzu, hartu ganibeta eta hil nazazu!  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 98. orr.

Bukatua omen zuen bere ping-pong partida.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 118. orr.

Bi kutxazain berriak kenduta, inork ez zuen lana bukatua.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 74. orr.

Dantzako irudiak bukatuak zituzten.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 134. orr.

Larunbatean izango da mobilizazioa, Bilbon, eta Casillatik irtengo da, 17: 30ean, eta udaletxean bukatuko.  Berria - Harian   2005-02-24

Otsailaren 5 ean bukatuko da erakusketa hau Zanpantzar egunarekin.  Herria   2005-02-03

Dantzaldi batek bukatuko du larunbateko egitarau nasai hau.  Herria   2005-04-21

Otoitza bukatuta, beraren eta aipaturiko lagunen alde otoitz egiteko eskatu zien Santa Marian gelditu ziren anaiei.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1076. orr.

Eta, gerrak bukaturik, herrialdea bakean gelditu zen.  Elizen arteko biblia   1 M 11,52

Goebbelsen irudiak bukatutakoan, txalo zaparrada entzun zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 46. orr.

Itzulia bukaturik, gibelaldia minberatua izanikan ere, orroitzapen alai batekin gelditzen dire, egun batez erreberritzen ahalko dutelako itxaropena gogoan.  Herria   2004-04-15

Atzo bukaturiko bileran hainbat aldaketa egin zituzten.  Berria - Gaiak   2004-10-15

Luzetsita baitago gaixoa, kimioterapia bukatutzat emateko zein irizpide dituen galdetu dio doktoreari.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 108. orr.

2 (adizlagun eta kidekoen eskuinean)

Limes baten eraikuntzak gizarte-indar batzuen jokoa jartzen du mugimenduan, eraikitzaileentzat oso gaizki bukatu beharrekoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 146. orr.

Nobela, igarlearen kondenarekin bukatzen da, nahiz eta emakume gajoak epailearen aurrean berak ez duela errurik errepikatzen duen Ramoni gazte batek eman zion azken tiroa buruan, gauzak behar bezala bukatuak uzteko, Berazadi ere hil zuten zorigaiztoko mendi hartan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 184. orr.

Esaldia kostata bukatu nuen, Davidek ahoa tapatu nahi izan zidalako.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 9. orr.

Nola bukatu zen idilio hura?  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 22. orr.

Arratsalde hura uste ez bezala bukatu zen niretzat.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 60. orr.

Noiz bukatuko da historia madarikatu hau?  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 137. orr.

Uste nuen ez nuela sekula bukatuko.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 39. orr.

Donalden irakurketa ordu laurden geroago bukatu da.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 460. orr.

Gosaria azkar bukatu, Fredi eta Georgeri agur esan eta jangela zeharkatu zuten.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 84. orr.

Aurrerantzean ezinezko izango zitzaion ziklo bat bera ere osorik bukatzea.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 120. orr.

Hamahiru urte behar izan zituen erabat bukatzeko.  Elizen arteko biblia   1 Erg 7,1

Baina berehala bukatu zen dena.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 55. orr.

Ezkerreko sorbalda... lepoa... eskuineko sorbalda... oso-oso poliki, ez nuen segituan bukatu nahi.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 52. orr.

Abiada aldatuz, biraketa bizkortuan, bat-batean bukatu zuen bere itzulipurdia, Oraintxe bertan bukatu dut zuzenketa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 313. orr.

"Ez naiz sekula talde batekoa izan, ezta HIESa dutenen taldekoa ere, eta halaxe bukatu nahi dut", esan zien ospitalera bisitan joan zitzaizkion lagunei.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 22. orr.

Nik nahiko ongi bukatu nuen guztiekin, ez besteak baino hobea naizelako.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 16. orr.

Lehorki bukatu zuen hizketa Angiek.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 143. orr.

Lintxatuta bukatuko dik bere mundualdia.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 402. orr.

Gizon hark zoratuta bukatu omen zuen, tximuarenak eginez eta oihuka, famaren mozkorrean.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 25. orr.

Erakustokian, ziazerba eta txikori oreek, ontzietan jarririk, pila biribilak osatzen zituzten, puntan bukatuak eta metal zurizko giderra baino ageri ez zuten pala txiki batzuez ebakiak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 39. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Stephenek, etengabe marrazten bazuen ere, ez bide zien jaramonik egiten marrazki bukatuei, eta zakarrontzian edo mahai gainean utzitako lekuan aurkitzen zituen Chrisek. Artistak materiala lantzen du, baina obra bukatuan materialak berak lan egiten duela emango duen moduan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 200. orr.

Har-bazka [...]: Gu garen lehengaiarekin egiten den produktu bukatua. Produktu bukatuak herrialde aberatsetako merkatuetara esportatzeko gero.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 136. orr.

Vietnam, Txina, Txile, Libia eta Zeelanda Berriko elikagaiak, produktu bukatuak, ontziak eta estiloak gure denda eta jatetxeetan salgai izango ditugu.  Edorta Agirre   «Baietz okerreko bidea aukeratu! », 2006 - 96. orr.

Espazio nazioaniztunean barreiaturiko baliabide naturalak edo produktu erdi bukatuak behar izaten baitira haien ekoizpenerako.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 46. orr.

Kandela ia bukatuaren argi dardaratiari begira geunden.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 140. orr.

Aspektu bukatua, ekintza bat bururaino gauzatu dela adierazten duena.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 95. orr.

4 bukatu berri

karrera bukatu berria, huraxe zuen lehenengo lana, aurretik, itxura denez, probatu gabea.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 21. orr.

Bilera bukatu berria eta botila bat ardo beltzen inguruan denok eserita.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 13. orr.

Oscar Mauricio Espinosa Henao soziologoa da ogibidez eta nekazaritza-garapena maisutza bukatu berri du, Mexiko hirian.  Berria - Gaiak   2004-03-24

Esainek errekuperazio epe luzea bukatu berri duen bitartean, Galarza VI.a, lehenbizikoz kantxaratuko delako lehen mailako txapelketa batean.  Berria - Kirola   2004-10-15

Gerra bukatu berria zen eta jendea behar zuen Frantziak.  Berria - Euskal Herria   2006-05-04

Donostiako Jazz Festibala bukatu berria delarik, bere marka guziak hautsiz (55 000 lagun bildu dira) bertze festibal bat abiatua da: Donostiako, "Quincena Musical" delakoaren 63garren edizioa.  Herria   2002-08-15

Aditu zenbaitek aurreko %9,5eko hazkundea baino apalagoa espero zuten bukatu berria den urterako. horrelakoek ez dute artean tokirik, bukatu berria duen gaztetako Garibai parranda zaleari eskainitako atalaren lehen erredakzioan.  Berria - Ekonomia   2006-01-03

Saied Ahmed Khatami aiatoleslam-ak atzo ohartarazi zuen Irango Armadak bukatu berri dituen maniobra militarretan erakutsitako arma berriak «Iranen ahalmen militarraren zati bat besterik ez» direla.  Berria - Mundua   2006-04-08

Bilboko Guggenheim museoak ere egin ditu makina bat eragiketa, eta ondorengoa ondorioztatu: 874.807 bisitari izan ditu urte bukatu berrian, 2003. urtean.  Berria - Kultura   2004-01-14

Miren Azkaratek, omenaldia bukatu berritan, Martin Ugaldek bizi zen artean eguneroko lanean zituen bi ezaugarri azpimarratu nahi izan zituen.  Berria - Harian   2005-10-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

abenduan bukatu (8); afaria bukatu (8); aldia bukatu (6); artean bukatu (10); asko bukatu (6); aspaldi bukatu (6); astea bukatu (8); atzo bukatu (24); atzo bukatu zen (17); aurrean bukatu (9); auzia bukatu (6); azkar bukatu (9); baina bukatu (12); bat bukatu (33); bat bukatu da (6); bat bukatu eta (6); batean bukatu (21); batekin bukatu (20); batekin bukatu zuen (9); baten inguruan bukatu (6); batez bukatu (7); bazkaria bukatu (6); berehala bukatu (7); bertan bukatu (6); bezala bukatu (16); bidea bukatu (6); bilera bukatu (14); bilera bukatu eta (7)

bukatu ahal (14); bukatu ahal izateko (8); bukatu ahala (7); bukatu aitzin (15); bukatu al (14); bukatu arren (7); bukatu arte (192); bukatu arte ez (15); bukatu arte itxaron (7); bukatu arteko (11); bukatu aurretik (71); bukatu baino (90); bukatu baino lehen (72); bukatu baitzuen (6); bukatu behar (90); bukatu behar da (7); bukatu behar du (9); bukatu beharko (11); bukatu beharra (19); bukatu berri (33); bukatu berri den (9); bukatu berria (19); bukatu berritan (15); bukatu bezain (41); bukatu bezain laster (30); bukatu bezain pronto (8); bukatu bitartean (24); bukatu da (212); bukatu dela (29); bukatu den (7); bukatu denean (7); bukatu dira (49); bukatu direla (8); bukatu diren (6); bukatu du (65); bukatu duen (6); bukatu dugu (18); bukatu duk (15); bukatu dut (24); bukatu dute (31); bukatu duzu (11); bukatu egin (61); bukatu egin behar (14); bukatu egin da (6); bukatu egin zen (14); bukatu egingo (13); bukatu egiten (16); bukatu ere (10); bukatu eta (255); bukatu eta berehala (16); bukatu eta gero (32); bukatu ez (29); bukatu gabe (81); bukatu gabe utzi (17); bukatu gabea (10); bukatu gabeko (17); bukatu genuen (13); bukatu genuenean (7); bukatu izan (6); bukatu nahi (80); bukatu nahi du (9); bukatu nahi izan (6); bukatu nuen (45); bukatu nuenean (13); bukatu ohi (6); bukatu omen (7); bukatu ondoan (14); bukatu ondoren (86); bukatu orduko (46); bukatu ostean (32); bukatu zain (9); bukatu zela (25); bukatu zen (327); bukatu zen arte (13); bukatu zen atzo (10); bukatu zen dena (6); bukatu zen etapa (9); bukatu zen etapan (6); bukatu zen partida (8); bukatu zenean (51); bukatu zenetik (12); bukatu zirela (6); bukatu ziren (42); bukatu zituen (22); bukatu zitzaion (8); bukatu zuela (13); bukatu zuen (309); bukatu zuen bere (9); bukatu zuen partida (11); bukatu zuenean (73); bukatu zuten (100); bukatu zutenean (23)

da bukatu (32); da oraindik bukatu (7); dela bukatu (11); dena bukatu (33); dena bukatu da (9); dena bukatu zenean (6); denboraldia bukatu (40); denboraldia bukatu arte (18); dira bukatu (9); du bukatu (12)

eginda bukatu (12); egiten bukatu (12); eguna bukatu (7); elkarrizketa bukatu (9); epea bukatu (14); erabat bukatu (6); ere bukatu (16); esaldia bukatu (37); esaldia bukatu gabe (7); esaldia bukatu orduko (6); esanez bukatu (9); esanez bukatu zuen (7); eskola bukatu (12); eskola bukatu eta (6); eta atzo bukatu (6); eta bukatu (123); eta bukatu arte (12); eta bukatu egiten (6); eta bukatu gabeko (6); eta bukatu zen (11); eta gerra bukatu (6); eta hor bukatu (7); eta hortxe bukatu (8); etapa bukatu (11); ez da bukatu (28); ez dela bukatu (11); ez dira bukatu (9); ez zuen bukatu (10); finala bukatu (6); gabe bukatu (25); gabe bukatu zen (9); gainean bukatu (7); gaizki bukatu (13); gerra bukatu (70); gerra bukatu eta (17); gerra bukatu ondoren (8); gerra bukatu zenean (6); guztiak bukatu (8); halaxe bukatu (8); han bukatu (12); hantxe bukatu (13); hasi eta bukatu (58); hau bukatu (27); hemen bukatu (10); herenegun bukatu (6); hitzaldia bukatu (14); honela bukatu (14); honela bukatu zuen (10); honetan bukatu (6); hor bukatu (22); hor bukatu zen (9); hori bukatu (27); horrela bukatu (20); horrela bukatu zuen (6); horretan bukatu (6); hortxe bukatu (10); hortxe bukatu zen (6); hura bukatu (17)

ia bukatu (11); ikasketak bukatu (27); ikasketak bukatu eta (6); inguruan bukatu (7); itzulia bukatu (14); karrera bukatu (19); lana bukatu (40); lanak bukatu (25); lasterketa bukatu (6); lehen zatia bukatu (7); lehenbailehen bukatu (11); liburua bukatu (8); liga bukatu (10); liga bukatu arte (6); mendea bukatu (21); mendea bukatu baino (6); mundu gerra bukatu (9); noiz bukatu (8); nola bukatu (30); nola bukatu zen (10); non bukatu (8)

ondo bukatu (8); ongi bukatu (10); oporrak bukatu (9); oraindik bukatu (19); partida bukatu (42); partida bukatu arte (9); plazan bukatu (8); postuan bukatu (36); postuan bukatu du (8); postuan bukatu zuen (15); predikua bukatu (7); prozesua bukatu (7); saioa bukatu (11); tantoa bukatu (8)

urtea bukatu (52); urtea bukatu arte (9); urtea bukatu aurretik (15); urtea bukatu baino (16); urtean bukatu (6); zatia bukatu (8); zen bukatu (7); zikloa bukatu (6); zuen bukatu (13); zuen esaldia bukatu (12); zuten bukatu (7)

bukatua da (12); bukatua dela (6); bukatua zegoen (8); bukatua zela (11); bukatua zen (28); dena bukatua (7); lana bukatua (7)

aurten bukatuko (6); batean bukatuko (6); bertan bukatuko (9); bezala bukatuko (7); bihar bukatuko (8); bukatuko baita (8); bukatuko da (247); bukatuko da etapa (9); bukatuko dela (13); bukatuko den (38); bukatuko dena (7); bukatuko dira (35); bukatuko direla (8); bukatuko diren (6); bukatuko du (22); bukatuko duela (12); bukatuko duen (8); bukatuko dugu (14); bukatuko duk (6); bukatuko dut (19); bukatuko dute (23); bukatuko dutela (7); bukatuko duten (6); bukatuko ez (7); bukatuko ote (15); bukatuko zain (7); bukatuko zaio (8); bukatuko zela (17); bukatuko zen (20); bukatuko zuela (8); da bukatuko (6); dena bukatuko (6); ere bukatuko (10); eski estazioan bukatuko (6); estazioan bukatuko (6); eta bukatuko (12); eta bukatuko da (7); eta igandean bukatuko (9); ez da bukatuko (6); gainean bukatuko (18); gainean bukatuko da (11); gaizki bukatuko (10); gaur bukatuko (34); gaur bukatuko da (25); hasi eta bukatuko (11); igandean bukatuko (11); igandean bukatuko da (10); inoiz bukatuko (8); laster bukatuko (17); noiz bukatuko (28); noiz bukatuko zain (6); nola bukatuko (33); nola bukatuko den (10); non bukatuko (7); sekula bukatuko (9)

z bukaturiko (6)

bilera bukatuta (9); bukatuta egongo (8); bukatuta ere (8); bukatuta eta (10); bukatuta gero (7); bukatuta zegoen (9); denboraldia bukatuta (13); etapa bukatuta (10); gerra bukatuta (14); hori bukatuta (7); lana bukatuta (14); lanak bukatuta (10); partida bukatuta (22)

gerra bukatutakoan (8); lana bukatutakoan (7); partida bukatutakoan (6)

bukatutzat eman (74); bukatutzat eman du (13); bukatutzat eman eta (7); bukatutzat eman zuen (18); bukatutzat emango (6); bukatutzat ematea (7); bukatutzat ematen (7); bukatutzat jo (21); bukatutzat jotzen (7); ibilbidea bukatutzat (7); lana bukatutzat (7)

bukatuz gero (10)

batean bukatzea (7); bukatzea da (8); bukatzea erabaki (7); bukatzea espero (9); bukatzea eta (10); bukatzea nahi (16); postuan bukatzea (6); tantoa bukatzea (6)

betiko bukatzeko (6); bezala bukatzeko (8); bukatzeko asmoarekin (6); bukatzeko aukera (12); bukatzeko bi (11); bukatzeko bost (14); bukatzeko bost minutu (7); bukatzeko deia (7); bukatzeko eskatu (18); bukatzeko eskatu zion (6); bukatzeko eta (22); bukatzeko lau (7); bukatzeko moduan (6); bukatzeko zorian (11); denboraldia bukatzeko (6); eta bukatzeko (48); gatazka bukatzeko (7); guztiak bukatzeko (6); hau bukatzeko (9); hori bukatzeko (8); hura bukatzeko (6); ikasketak bukatzeko (7); indarkeria bukatzeko (9); lana bukatzeko (7); lehenbailehen bukatzeko (9); liga bukatzeko (28); okupazioa bukatzeko (8); partida bukatzeko (26); partida bukatzeko bost (6); sakabanaketa bukatzeko (7); tantoa bukatzeko (16); tortura bukatzeko (7); txapelketa bukatzeko (7); zuen bukatzeko (9)

amaieran bukatzen (8); bat bukatzen (11); bat bukatzen ari (6); batean bukatzen (19)

bukatzen ari (83); bukatzen ari da (7); bukatzen ari dira (6); bukatzen ari nintzen (6); bukatzen ari zela (8); bukatzen ari zen (13); bukatzen asmatu (13); bukatzen asmatu zuen (6); bukatzen asmatzen (6); bukatzen da (101); bukatzen dela (13); bukatzen den (56); bukatzen dena (12); bukatzen denean (39); bukatzen denerako (10); bukatzen dira (23); bukatzen direla (8); bukatzen diren (21); bukatzen du (39); bukatzen dudanean (6); bukatzen duen (11); bukatzen duenean (6); bukatzen dut (10); bukatzen dute (13); bukatzen duten (6); bukatzen ez (29); bukatzen ez diren (6); bukatzen utzi (12); bukatzen zaio (8); bukatzen zela (7); bukatzen zen (54); bukatzen ziren (16); bukatzen zitzaion (7); bukatzen zuen (38); bukatzen zuten (20)

da bukatzen (8); da hor bukatzen (7); dena bukatzen (7); esaldia bukatzen (6); eta bukatzen (28); ez da bukatzen (8); gainean bukatzen (9); gaizki bukatzen (6); gaur bukatzen (6); gerra bukatzen (8); han bukatzen (7); hasi eta bukatzen (8); hau bukatzen (7); hemen bukatzen (23); hemen bukatzen da (9); honela bukatzen (10); honela bukatzen du (6); hor bukatzen (34); hor bukatzen da (7); horrela bukatzen (6); horretan bukatzen (12); hortxe bukatzen (6); inoiz bukatzen (14); inoiz bukatzen ez (8); nola bukatzen (18); nola bukatzen den (7); non bukatzen (12); non bukatzen den (6); sekula bukatzen (13); tantoa bukatzen (22); tantoa bukatzen asmatu (8); tantoak bukatzen (7)

bukatzera zihoala (6)

urtea bukatzerako (9)

bukatzerik izan (12)


bukatuezin ik bukaezin.

bukatugabe izond bukatu gabe dagoena.

Nik baietz esan nion guztiari, eta adi-adi jarri nintzen, Berlusgoñik segitzen baitzuen bere liburu bukatugabe eta korapilatsua nolakoa zen adierazten.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 63. orr.

Palazzo non finito (Jauregi bukatugabea) deitzen diote veneziarrek.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 81. orr.

Haatik, egon daitezke proposizio era konplexu eta bikoiztuak edo, osterantzean, zatikatuak eta bukatugabeak, arazoa denean, argi eta garbi, enuntziatu bakun, oso eta autonomo bat.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 95. orr.

Cotter zaharrarekin haserre banengoen ere umetzat hartu ninduelako, haren esaldi bukatugabeetatik esanahiren bat atera nahian aritu nintzen, buruari eragin eta eragin.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 16. orr.

· Bukatugabeari bukatuaren estatusa eman zioten Peggy Guggenheimek eta Peggy Guggenheim aholkatu zutenek.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 81. orr.


bukatuxe izond bukatu samarra.

Ipuina etxean bukatuxea nuen bezperatik, azken ukituen faltan.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 35. orr.

Beste behin, Ama Birjina harrian lantzen ari omen zen gure herriko hargin hura, -arestian aipatu dudana-, eta ustez bukatuxe zuenean, handik pasaeran begira gelditu zitzaion bati, honela egin omen zion galde: [...].  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 14. orr.

Mandik masa aldia bukatuxe eta, Larra banku aldean paleta jardunean lagata inguratu zen.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 158. orr.


bukatzaile izond bukatzen duena.

Ezkurra nagusi da peloteoan, eta tanto bukatzaile hoberena da.  Berria - Kirola   2004-09-04


bukatze iz amaitzea.

Mendearen hirugarren laurdena bukatze bidean dago dagoeneko.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 85. orr.

Sekula bukatuko ez den bukatze bat.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 105. orr.

Hortik landa 27-25 eta bukatze pollit bat txaloen erdian.  Herria   2005-08-11

Bonetbeltx eta Biscoubyk abantaila harturik 14-3, segitu dute 16-6 / 19-9 / 21-12 / 22-18 / 30-20, eta gero emeki emeki huna 37 berdin eta bukatze ederra 40-39.  Herria   2005-11-03

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bukatze ederra (6)


bukatzear adlag bukatzeko zorian.

Bestalde, urte bukatzear dela, musikagilea bera eta haren obra sakonago ezagutzeko parada emango duten ekimen bi izango dira.  Berria - Harian   2006-01-28

XX. mendea bukatzear zela, Argentinan bakarrik 130 baino euskal etxe edo bilgune gehiago zeuden, haietako anitzek ehun urte beteak.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 53. orr.

Eta orain, urtea bukatzear zela, nire beldur zen eta gordeleku hartara ihes egiten zidan.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 31. orr.

Kilkerren loaldia bukatzear dagoela pentsatzeak berotasun sentsazioa ekarri dio.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 11. orr.

Matatiasek, bizitza bukatzear zuelarik, esan zien semeei: [...].  Elizen arteko biblia   1 M 2,49

Zantzu guztien arabera, gerra bukatzear zegoen Espainian, eta koldar haiek irabazleen alde egiten zuten.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 211. orr.

Bukatzear zegoen urtea; ez al zuten bertan behera utzi behar tratamendua, agindu zioten bezala?  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 202. orr.

Hil bezperan deitu zigun Arteaga andereak, bukatzear zeukala esateko.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 147. orr.

Afaria lasaia izan zen, muga bat zeharkatua genuelako eta ordu arte izandako denbora, bukatzear sentitua, berriro abian jarria zelako.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 46. orr.

Eta bigarren credencial bat eman didate gainera, Donibane Garazin ukana bukatzear zaidalakotz.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 158. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bukatzear dago (4); bukatzear dagoela (7); bukatzear dagoen (4); bukatzear dela (5); bukatzear zegoela (3); bukatzear zegoen (6); bukatzear zela (19); bukatzear zelarik (3); etapa bukatzear (3); mendea bukatzear (9); mendea bukatzear zela (9); negua bukatzear (3)


bukatzeke adlag bukatu gabe.

Morgan eta kuatreroak joan egin ziren, lana, artean, bukatzeke, niri esker, eta medikua laguntzera.  Joxean Sagaztizabal   «Kutsidazu bidea Ixabel», 2003 - 43. orr.

Bukatzeke dagoen ibilbide luze bati bide ematen dio.  Berria - Harian   2005-02-19

Bi hilabete hauetan argi geratu da epaiketa-fartsa batean, zirku batean murgildu gaituztela; eta ezin da ahaztu fartsa hori oraindik bukatzeke dagoela.  Berria - Harian   2005-04-12


buket (orobat buketa) iz loreez mintzatuz, sorta.

Baranda guztian daude lotuta xingolak, uztaiak, buketak.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 362. orr.

Iduri dute zubipetik, kasik uretik, ateratzen direla ximixtak, bata bestearen ondotik, usaian zerutik lurrera heldu direlarik, eta zeru gainean zartatzen dira, lore buketak bezala idekitzen.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 47. orr.

Iduri dute zubipetik, kasik uretik, ateratzen direla ximixtak, bata bestearen ondotik, usaian zerutik lurrera heldu direlarik, eta zeru gainean zartatzen dira, lore buketak bezala idekitzen, Hilerrira zihoanean, izenik ez zekarren hobian lili buket bat pausatzen zuen Bittoren oroimenez.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 47. orr.

Axuantak altxatzen zuen gerlari ohien hiru koloretako bandera, amerikanoak presuner eta iheslari medailez emokatu putzukano gorria, Frantxua gizon-emazteak lore-buket erraldoi bat.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 161. orr.


bukinista iz liburu zaharren saleroslea, eskuarki Sena ibaiaren nasetan aritzen dena.

Askotan oso mina izaten zen ibaitik zetorren hotza, eta bukinistak txosna barruan egoten ziren sutontzi baten ondoan eskuak igurtzi eta igurtzi.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 316. orr.

Joan ginen bukinistengana, eta erosi genituen nik al dakit zenbat liburu.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 322. orr.

Eskuetan hartu zenuen bukinistaren apaletik, ongi eginiko lana zen, Garamond molde barrietan, lerroarteko zabalakaz.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 66. orr.


bukle
1 buklean (ETCn 45 agerraldi) katea osatuz.

Mahai izkinan jarri nintzen, Xiberoko Botzako iluneko egitarau musikala entzuten, Alaitz eta Maiderren azken diskoa buklean eta osoan eskaintzen zuten, berrogeita hamargarren kapituluan ireki Axularren predikuen bilduma aurrean.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 180. orr.

Joao gazteak musika entzuteko tresna ekarri zuen: libertatearen zapi gorriak kantak, buklean, lantegi dorpea kulunkatzen zuen, bakarrek ahairea ahots dudakorrez laguntzen zutela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 205. orr.


bukoi iz barrika.

Baxenafarrek mistelaren bukoietan gordeta pasatzen zituzten Hegoaldera Karlos erregegaiaren proklamak.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 88. orr.


bukoliko (ETCn 261 agerraldi) iz artzain giroko gaiei dagokiena.

Unai kantari bukolikoaren irudia ere unibertsala dugu.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 126. orr.

Euskarazko ekoizpenetan nekazaritza mundura, mundu bukolikora, gehiegitan jo dugula uste dut.  Berria - Kultura   2006-01-04

Urepeleko artzainaren mito bukolikoa irudikatzen du oraino anitzentzat.  Berria - Kultura   2004-09-03

Euskal ezaugarrien epifania eman nahi zaigu garo-usaina darion eszena bukoliko horren bidez.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 144. orr.

Baina, bera hiritar gizona zen, eta baserriko lilura ez zitzaion deigarri; pentzeetako abereen irudi bukolikoa baino nahiago zuen jendeen hara-hona karriketan zehar, ostatuetan sartzen edo kale kantoietan lau solas trukatzen zituztela.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 64. orr.

Marcus etxalde jabe aberats baten semea zen, beste eskualde batekoa, Valentino bukoliko bat-edo, horrelakorik imajina badezakezue.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 142. orr.

Gidari zihoala, morrenak, estratifi-kazioak eta bestelako formazioak seinalatzen zizkidan, eta, hala, hasieran eskualde bukoliko bat besterik ez zena, historiaren zentzuari eta argitasun teknikoei esker, indar tektoniko izugarriek sortutako lurralde geologiko eta historiko baztergabe bihurtu zitzaidan.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 93. orr.

Alabaina, edonork pribatuan, mundu bukoliko eta idiliko honen geldoa su mihiz urratzea amesten zuela noiztenka aitor zezakeen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 81. orr.

Joanes ez zen sekula ezkondu: bakardade bukolikoa hobesten zuela zioen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 129. orr.

Itsasoz heltzen zarelarik, bihotza zabaltzen zaizu, ikuspegi bukoliko bat daukazu, hasperen egiten duzu: Oi, arrantzaleen herri gozo, alegera eta sotila!  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 112. orr.

Maribel Berastegik betiko irudi idiliko-bukolikotik alde egin nahi zuen eta minimal esparrutik sartuz erdibidean geratu zen.  Berria - Kultura   2004-02-29


bukolikotasun iz bukolikoa denaren nolakotasuna.

Bukolikotasuna zebilkidan bete-betean eta ez nekien zein errabiak erretzen zizkidan muinak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 189. orr.

Ez da bukolikotasuna.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 315. orr.


bukolismo iz bukolikotasuna.

Xabier Lizardi besterik da, eta baita abertzaletasunak gogaitzeraino errepikatu digun bukolismo folkloriko xuria ere.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 98. orr.


bula1 ik bulda.

bula2 ik bola.

bular (ETCn 12.634 agerraldi) 1 iz giza enborraren zatia, lepotik sabelera hedatzen dena, eta bihotza eta birikak dauzkana; hainbat animaliaren kideko alderdia, eskuarki aurreko aldea.

Baita torturen ondorioz aurpegia, bularra, eskumuturrak eta bekokia markatuak dituela ere.  Berria - Euskal Herria   2004-11-11

Mediku forentseek aztertu zutenean, aurpegia desitxuratua zuen, bala zuloak bular, sabel eta buruan, eta besoak gorantz postura arraroan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 253. orr.

Bularra eta bizkarra distiratsu zeuzkan izerdiagatik.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 222. orr.

Haren eskuak urretan biribilduak, topazioz tarteka apainduak. Haren bularra marfilez landua, zafiroz estalia.  Elizen arteko biblia   Kt 5,14

Odoletan ikusi nituen batzuk, masailezurra hautsirik, burezurra leherturik, bularra bala batez zulaturik, agonia geldian.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 371. orr.

Konortea galdu nuen, ezen gogoan dut egongelako sofan etzanik esnatu nintzela hurrena, eta ama nuela alboan eserita, lokiak igurtzika, eta berdin sorbaldak eta bularra, begi larriz niri begira-begira.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 10. orr.

Bularra zabaldu zitzaidan, arnasa hartu nuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 190. orr.

Pepponek burua jaso eta bularra puztu zuen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 288. orr.

Eutsi zioten, eta horrela On Camillo etxera itzuli ahal izan zen, bularra baloi bat bezain puztuta zuela, pozez zoraturik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 120. orr.

Bihotzak bularra inarrosten zidan, nola mailuak ingudea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 74. orr.

Haren esku-eskuina, felpazko eskularru batean sartua, bularra igurzten hasi zitzaidan, garbitzen ari balitz bezala, baina nik nire baitan nabaritzen nuen inoiz ez bezala berotzen ari nintzela.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 13. orr.

Aire garbiz beteta bularra.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 178. orr.

-Hil egin naute, Nancy -erantzun zuen Harryk, bularrari eutsiz ito beharrean-.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 245. orr.

Andereñoa ozen arnaska ari zen, etengabe bularrari helduta.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 273. orr.

Adarra bularraren hauspo beteaz joz, gainerako jendea eta zakurrak erakartzeko.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 124. orr.

Amaitu ez ahal du, bularraren erdian oinaze bitxi bat agertu zait.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 365. orr.

Neskatoaren bularrak zapal estututa zeuden Egutxiren bularraren kontra.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 61. orr.

Besoak harenganantz luzatzen ditu, besarkatu egiten du, neska, zurrun eta hotz, bere bularraren aurka estutzen duela.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 37. orr.

Lubisek pentsu-zaku bat zeukan bularraren parean bi besoekin hartuta.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 126. orr.

Bularraren ondoan zerbitzuko lanpara zeraman, eskumuturrari lotua ikuskatzaile matxarden hedea.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 68. orr.

Orduan, amerikar setiatzaileen kontrako amorruz, makurtu eta nire bularraren gainean pausatu zuen burua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 173. orr.

Soinekoaren lepoko zuridunaren ertzak ukitu-apaindu zituen bular gainean.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 87. orr.

Beso boteretsuak bular gainean gurutzatuak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 401. orr.

Aaronek beti eramango ditu bular gainean, Jaunaren aurrean, Israelgo semeek Jaunaren nahia ezagutzeko dituzten tresna horiek.  Elizen arteko biblia   Ir 28,30

Bular gaineko zauri txikia berriro xurgatu nionean, orduantxe ikusi ere nik Sabeth, astiro-astiro, atzera berriz konortera itzultzen ari zela.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 194. orr.

Galete herrixkako andre noble batek ultzera bat zuen bular artean eta, haren oinazez kiratsez bezainbat atsekabetuta, ez zuen inolako sendabiderik aurkitzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 459. orr.

ik bularrarte.

Izara zilborreraino jaitsi zion eta Mentxuren bular artean pausatu zuen burua Fonsecak.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 91. orr.

Bular barnean sortu eta etengabe hazten zen zerbait zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 18. orr.

Besoak bular aurrean gurutzatuko ditu; eta gero, bat-batean, Amarenganantz itzulirik: [...].  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 54. orr.

Haren ahaideek jo egiten zuten bular azpitik zangoen tarteraino, arropaz estalirik zituen gorputz-alderdietan, nehor ohart ez zedin.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 94. orr.

Bihotz eta bular oholak kolpeka uretara jaurtitzen.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 176. orr.

Irribarre maliziatsua egin dit, eta besoak gurutzatuta gaztanberazko bularrak gozatu ditu poliki, goitik beherako mugimendu delikatuekin.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 42. orr.

Gaixoaldiaren ostean, sendagilearenera joateko usadioa hartu zuen; hark bularreko angina sendatua zuela eta ondorenik ez zuela ziurtatu zion arren, zuhurra eta neurritsua izatea gomendatu zion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 307. orr.

ik bularreko.

Bularreko minbizia da 35 urtetik 69 urte arteko emakumeen artean agertzen den minbizi mota nagusia· (abereena) Izterra eta bularra Jaunaren ohorez erretako oparien gantzarekin batera eramango dituzte eskaintzaileek eta, erritozko aurkezpen-keinua eginez, Jaunari aurkeztuko.  Berria - Gaiak   2004-01-20

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Luzera ertainekoa; oinak motzak eta behatzaldean zabalak; estua bularra; besoak argalxkak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 288. orr.

Lepoan txarki loturiko zapi gorri bat, bular zuria ikusten uzten zuena erdiko zirrikitu batetik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 110. orr.

Eta oso bular ederra nuela esan zidan, baina ez nion sinetsi, apenas baitut ilerik.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 354. orr.

Haren bular zabalaren gainean gurutze batek eta hiruzpalau dominak egiten zuten dirdai.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 56. orr.

Maiz, sorbaldaren atzean sentitzen zuen, eltzeen hondoari begira, hurbil-hurbil, haren bular sendoaz bizkarra ukitzen ziola.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 80. orr.

Zauriak maiz isurtzen zuen odola San Frantziskoren bular santutik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1091. orr.

Lisaren soslaiak, haren lepo sendoarekin, haren lerro biribilekin, haren bular aterearekin, erregina hanpatu baten irudia ipintzen zuen xingarren eta okela gordinen erdian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 106. orr.

Anai Joanek argi errainu distiratsuak ikusi zituen Salbatzailearen bular txit santutik ateratzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1039. orr.

Berarekin batera, dorrea amiltzean askatu zen habe batek bular betean jota, morroi leiala ere hil zen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 372. orr.

-Etxean gaudela, mutilak! -esan zuen Ninik pozez Friuliko herrietako airea bular betean arnastuz.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 74. orr.

Haren bular metalikoak hertsatzen zituen eta bere ahoa atxikitzen haren ezpain ubel ilunen kontra.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 52. orr.

Nire mihi leunak nire bular oparotik egia parrasta hain ugariak isuriko ditu, ezen beldur naiz zahartzaro nagia ez ote zaigun lohadarretara zabalduko eta guregan dagozen bizi giltzak askatuko.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 55. orr.

Taupadak azkarregi, kezkagarri neure bular asaldatuan.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 151. orr.

Bihotza lasterka batean zebilkion, bere bular maitasunez erian eroki taupaka.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 247. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bular banda gorria zen buruzagien bereizgarria, eta besoko gorria, tenienteena.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 306. orr.

Gero, eseri zen, gizonek paperak, bular zinta gorriak, besokoak eta estandarteak jasotzen zituzten bitartean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 405. orr.

Alferrik teinkatuko du arkulariak uztaia, alferrik jantziko bular-babeskia.  Elizen arteko biblia   Jr 51,3

Aitasantutzaren kasketaz eta hierarkiaren bular-babeskiaz astun blindatua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 138. orr.

Peppone txistua bota eskuetara eta, bular-hauspoa ondo zabalduz, etsi-etsian abiatu zen sutearen alderantz.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 84. orr.

Balak kraskatu zion bular-kaxaren gainean oihal-esteka, beso bat ere igeltsatuta zuela.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 139. orr.

Arnasestuka ari dira gizajoak, eta batek bular-txistua egiten du.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 191. orr.

Horren ondotik, nerbio, bihotz, bular eta buruko espezialistengana jo zuen, eta mikrobioek eta gaitz ezkutuek populatutako mundu baten ateak zabaldu zitzaizkion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 307. orr.

Bular kolpeak jotzen zituen bere hutsegitea aitortuz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 84. orr.

-Alaba bakarra galdu zuen orain bi urte, garaiz nabarmendu ez zion bular-min batez.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 183. orr.

Mairu-alfanjea bular-zeharkako ezpata-uhalean.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 82. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Atea bezain zabala, baina ez lodiegia, bular-harroa, hogeita hamar bat urteko andre sasoikoa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 64. orr.

Emakume bular-harro bat ari zen atetik, agiraka itxuran, baina adarra joz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 223. orr.

Berehala ohartu zen neska bular-lerdenak puta baten moduan, barkatu, gorte-dama baten gisa baliatu zuela gorputza, senargaia gerran zebilen artean.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 215. orr.

Sendagileak ez du, bada, bular-mindunen gaitza duela esan?  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 172. orr.

Haien soinu lasaia entzutera biltzen diren neskatxa bular-zuri, lepo-zurbilei.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 142. orr.

Annieren argazki margoztatu bat, ile-harrotua eta bular-irtena azaltzen zena.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 29. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Ene! zelako jainkosa-bularrak, zelako izter leun eta guriak.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 165. orr.

Han ere neskato-bularrak. Nerabe bular txiki gogorrak ikusi zizkion.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 114. orr.

Ume bularra zuen, zuria, zapala, ilegabea.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 183. orr.

6 (elkarketa kopulatiboetan)

Haren ezpainak eta bular-lepoak laztandu zituen gero, eromen bridarik gabe batez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 191. orr.

Brusa barruko xixkuak eragina da bular-sabeletako beroa.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 154. orr.

Ohartu nintzen ezen beso-bular ingurua odoletan zuela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 161. orr.

7 emakumearen ugatzak.

Gero, poliki-poliki, gorputzetik gora abiatu zen, bularreraino, orain hatzen oroimenak ezagutzen ahal du lehen aldiz ukitzen zuten blusaren oihalaren leuntasuna, sentsazioa oso arin iraungi zen, unean berean urtu zen, gizonaren esku ezdeusaren azpian bular baten mirakulua zegoela kontzientzia asaldatuak urtu zuen.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 345. orr.

Haurtxo bularretik kendu berriak ote gara?  Elizen arteko biblia   Is 28,9

8 (izenondo eta izenlagunekin)

Bular zabaleko titiburu txiki eta mertxika kolorekoei begiratu zien.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 98. orr.

Horrek eman zion amaia bidai nostalgikoari; bi zango ederrek eta bular harro batek, ia aldi berean, oroitzapenak uxatu eta errealitatera ekarri zuten.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 49. orr.

Gau hartako neskato lokarrarazia hurbilhurbil sentitzen zuelako, edertasun orekaturik ez zuen arren, neskato eder xarmantak bular jori eta zuria erakusten baitzion.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 97. orr.

Igandean nire aitzinean dardarikatzen zen ezker bular belztu eta sumindua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 236. orr.

Amak ere inguratzen dira kuxkuxean, horiena bai etengabeko erditu-beharra, denek baitaramate nork bere azken hankagorria bular beltzaranari itsatsia eta sabel bir-handitu berriaren gainean bermatua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 253. orr.

Motxila kendu duelarik bizkarretik, gorputz osoaren dalanda nagiak bular kukutu ahalgeari fiertasun alegera eman dio eta espazioari kontentua.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 12. orr.

9 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Husain Kirxa zuen gogoan, bular neba.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 46. orr.

Galdetzen dio bular ebakuntza egin nahi duenari.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 58. orr.

Amestu bezain gogorrak haren titi-buruak ere, nire hatzek bular-zorroaren eta larru-azalaren artean zirritua ireki.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 171. orr.

Bular inplanteak gauzak asko aldatu zituen.  Berria - Euskal Herria   2006-02-16

10 emakumearen ugatzetako bakoitza. ik titi1.

Ama Birjina indiar bat zen, bere bularrak erakusten zituena, nondik esnea edoskitzen ari baitzitzaizkion bular batetik Jesus haurra eta bertzetik san Jose.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 594. orr.

Ile luzea alderik alde astintzen zuen eta karpeta batekin estaltzen zituen bularrak.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 83. orr.

Aurpegia, bularrak, sabela, hankak.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 140. orr.

Karmen agertu zen, kulerotan eta bularrak agerian, sukaldean.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 12. orr.

Bularrak nabarmen gelditzen zitzaizkion jertsearen azpian.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 22. orr.

Zergatik babestu ote ninduen amaren altzoak eta bularrek esnea eman?  Elizen arteko biblia   Jb 3,12

Zeren eta, dakizun bezala, Felisa izan nuen nik, neure lehen urteetan, ama bihotzeko eta odolaren erdiko; eta haren bularreko izan nintzen, eta haren bularrek zaindu ninduten.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 289. orr.

Bular bat gaixotu zitzaidan, eta esnea ateratzeko lehengo Jose Felipe horren aita etortzen zen gurera.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 137. orr.

Galete herrixkako andre noble batek ultzera bat zuen bular artean Burua bular baten gainean ezarri zuen eta bihotzaren taupadak entzun zituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 459. orr.

Ez zirudien bular haiek inoiz haurrik eradoski zutenik.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 76. orr.

Bular haien gainean pausatu zuen masaila.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 98. orr.

Luze-luze jarriko du, bularrak musukatuko dizkio; amodioa egingo dute.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 7. orr.

Nire Itsaso bere gorputzarekin jolasean irudikatzea, bere bularrak laztantzen edo bere alua ferekatzen, bero jartzen naik.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 28. orr.

Bularren bi tontor txikiak esku batez elkarrengana hurbildurik, keinu lizun bat egin zidan beste eskuaz.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 166. orr.

Gaueko freskuraren kontrako babes bakarra bularren kontra estutzen zuen bere karpeta zuen berriro ere.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 85. orr.

Hori dena edaten duzunean, ez duzu bularretako minik izango!  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 73. orr.

ik bularretako.

Inudeek ere santa honen beraren aukera egin zuten, bularrak ebaki zizkiotelako, noski, eta bularren eta bularretako gaitzen zaindari izendatu zizuten.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 58. orr.

· (gizonengan) Baliteke bularrak erorita edukitzea, buztana indarge abailtzea, baina larru-azala beti da larru-azala, eta axola zaizun norbaitek besoa luzatu eta ukitzen zaituenean, edo besoetan hartzen zaituenean, edo ahoan musu ematen dizunean, oraindik ere urtu zaitezke betiko biziko zinela uste zenuenean urtzen zinen bezalaxe.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 322. orr.

11 (izenondo eta izenlagunekin)

Don Luziok galdegin baitzidan egia zenetz amazonek bular bakarra zutela.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 635. orr.

Bular ezkerra estutzen du bi eskuekin, gotor sakatuz, kanpoko fereka bero eta sutsuak barruko oinaze bortitza leunduko diolakoan.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 151. orr.

Haren bular gazteak estutzen zituen gerruntze gorria askatu, eta lotailuz troxatu zuten.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 30. orr.

Txupa kenduta bular guriak nabari zaizkio, ez handiak ere, baina bai ongi biribilduak, dardara zaluxkoak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 66. orr.

Goio harrituta geratu zen, amaren gorputz umel eta zuriari begira, bular beteak, titipunta borobil marroiak eta sabelpeko ile multzo ilunak. Ile mataza gaztainkara eta begi pikaro ilunak zeuzkan, bular tenteak, soin luzea eta zango zuzenak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 42. orr.

Ondoan etzan nintzaion, eta haren bular biluzietara eraman nuen ahoa.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 166. orr.

Bestela sendotasuna nonahi: bular ederretan, sabel leunean eta aldaka biribiletan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 283. orr.

Esnatzen naizenean oraindik sentitzen dut haren bular sendoen leuntasuna larruan.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 33. orr.

Adaren anpolai-moduko bular txiki tenteak eta gorputz biluzia kariziatzeko irrikaz nengoen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 79. orr.

Ikus itzaxu ene bular faltsu ederrak!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 65. orr.

Neskaren bular oparoetara zuzendu nuen, segidan, argia, eta plazer sakonagoen atari biguin hartan hondoratu nuen nire burua.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 225. orr.

Bular harroak zituen, eroriak eta bananduak, eta titiburuak harrigarriro txikiak ziren.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 92. orr.

Haren gorputz argalaren hezurrak larritzen ziren bular jori haiek ukitzean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 203. orr.

Nahi gabe igurtzi nion ezkerreko bularra eta berriro sentitu nuen elektrikara.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 45. orr.

Gau batean hartu genuen koka lehenbiziko aldiz, eta hark short ñimiño bat jantzia zuen lasai xamarra, eta blusa bat, egundoko bular haien gainean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 150. orr.

Irribarre maliziatsua egin dit, eta besoak gurutzatuta gaztanberazko bularrak gozatu ditu poliki, goitik beherako mugimendu delikatuekin.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 42. orr.

12 irud/hed

Erretretan girenek ere hazten dügü kontsomatüz, ahal dügün sosa baztertüz eta banker perestatüz, gure haur eta arrahaurrak lagüntüz, azken fiala bait erostea eta sosaren plazatzea beitira ekonomiaren bi bularrak.  Herria   2002-12-26

Bidezidor mugarriztatu bat elurtegian gora, giza aztarren bat, alegia: iltze-joskura dirudi, baina Sabethi seguru aski besterik irudituko litzaioke: iduneko katea-edo, urdinska, begizta zabalez elurrezko mendi-bular zuria inguratzen ari.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 296. orr.

Gero, aurreko aldetik ostikoak edo horma-bularrak altxako dira paretarekin batera, aurrerago egingo den lurpeko egiturak zenbat altuera izango duen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3050. orr.

13 ugatzei darien esnea.

Esnea erruz zuelako eman zion bularra jeneralari.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 13. orr.

Umeok bularra eta gomendaturiko elikadura hartu dute, osasun arreta ona izan dute.  Berria - Gaiak   2006-04-29

Zer ote ama umeari bularra ematen ikustea baino politagorik?  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 37. orr.

Goizean, nire semeari bularra emateko jaiki nintzenean, hila zegoen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 3,21

-Hire txikienari bularra emateko ordua dun -esan zuen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 211. orr.

Otoitzetik jaiki bezain laster, haurra begiak zabaltzen hasi zen, argia ikusten eta bularra hartzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 269. orr.

Bularra kendu ziolarik, berekin eraman zuen Anak haurra, txikia oraino, Xilora, Jaunaren etxera.  Elizen arteko biblia   1 Sm 1,24

Bular-ematearenak ez du erremediorik, bular-ematea erabakiz gero.  Arantxa Iturbe   «Ai, ama», 1999 - 49. orr.

Jaiotzerakoan, amak bere bular samurra eskaintzen dio haurrari.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 176. orr.

Amak haurra bezala zainduko zaituztet: bularra eman eta altzoan hartuko eta magalean gozatuko.  Elizen arteko biblia   Is 66,12

Emaion bularra! -agindu dio umearen aitak, Basajaun ikaragarriak, bekainak arkutuz.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 16. orr.

Bularreko haur bati darion esne-usaina zen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 32. orr.

Umetxoen eta bularreko haurtxoen ahotik atera duzu gorespena?  Elizen arteko biblia   Mt 21,16

14 igeriketa estiloa, ahoz behera egonik besoak eta zangoak batera aurretik atzera higitzean datzana.

Gizonezkoetan ere munduko markak ondu eta ondu ari dira igerilariak, eta Brenadan Hansenek ere halaxe egin zuen 100 metro bular estiloko proban, Long Beachen (Kalifornia).  Berria - Kirola   2004-07-11

Beardek bular estiloko 200 metroko marka ondu zuen 2: 22.44ko denbora eginda.  Berria - Kirola   2004-07-14

Gaur, Borja Iradier eta Enara Herran ariko dira, bular estiloko 50 metrokoan.  Berria - Kirola   2004-05-13

Oleg Lisogor ukrainarrak bular erako munduko marka berria ezarri zuen atzo Berlinen (Alemania) jokatutako igerileku laburreko Munduko Kopako proban.  Berria - Kirola   2006-01-22

15 bular alde ik bularralde.
16 bular egin aurre egin.

Francori bular egin geniolako susmo txarreko gorritzat hartzen gintuztenok kristau maitagarri bihurtu ginen guda galdu genuenez geroztik.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 71. orr.

· (egin ezabaturik) -Aldi onari, bular; ekaitzari, gibel.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 45. orr.

17 bular-handi (orobat bularrandi) izond bular handia duena.

Puntuz puntu baieztatu zizkidan ilegorri bular-handiaren informazioak nirearen kaltez zituen gehigarri nabarmenenak.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 222. orr.

Bular handiekin, kontuz ibili behar duk.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 57. orr.

Bularrandia zen eta azal horixka zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 334. orr.

'Aldizkari honekin, abade hori potroetatik helduta daukat!' esan zuen Inazitok, ohe gainean lasai etzunda, itzelezko emakume biluzi errubia bularrandien orrialdeak geldialdi luzeekin pasatzen zituela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 210. orr.

18 bular hezur ik bularrezur.
19 bular kaiola (orobat bularkaiola g.er.)

Soina jaso dut bular-kaiola erakusteko.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 92. orr.

Bular-kaiolak zabalera izugarria dik, eta oinak gihartsuak eta bizkorrak dituk, lurra ukitu ere ez ditek egiten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 123. orr.

Hori gertatzen da bular-kaiolan diafragmak behera egiten duenean.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 175. orr.

Bat-batean, bular-kaiolaren erdialdean ziztada bat sentitu du.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 151. orr.

Diafragmak bular-kaiola zabaldu eta abdomeneko barrunbea estutu egiten baitu, eta, horrenbestez, presioa gehitu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 175. orr.

20 bular oskol

Erraldoiaren antzera jantzi zuen bular-oskola eta gerrian hartu borrokarako armak.  Elizen arteko biblia   1 M 3,3

Elefante bakoitzaren ondoan mila gizon zeuden lerrotan jarriak, bular-sareak eta brontzezko bular-oskolak jantzirik.  Elizen arteko biblia   1 M 6,35

Baina gudari batek jaurtiki zuen gezia itsu-itsuan eta Israelgo erregea zauritu zuen bular-oskolaren junturartetik Uziasek babeskiz, lantzaz, buru-oskolez, bular-oskolez, arkuz eta habailetarako harriz hornitu zuen gudarostea.  Elizen arteko biblia   1 Erg 22,34

20 bularra jo

Gero, gaitzak zintzurretik bularra jotzen eta gaixoen bihotza bera harrapatzen zuenean, bizi-zulo guztiak dardaratzen ziren.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 457. orr.

Jo bularra eta egin dolu.  Elizen arteko biblia   Is 32,12

"Hementxe daramat Mokii Kifovitx, bihotzean!" Hori esateaz batera, Kifa Mokievitxek bularra jotzen zuen ukabilaren indar guztiaz, eta zeharo berotzen zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 356. orr.

Zeharka begiratu zion Ansheli, eta atzera eta aurrera mugitzen ikusi zuen, bularra jotzen, aurrera makurtzen. damutzen eta neure bularra jotzen hasi behar ez ote nuen, baldin ez banintzen hartarako gai.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 214. orr.

Bakarrik eta lasai gelditzen zenean, basoak intziriz betetzen zituen, lurra malkoz blaitzen, eskuaz bularra jotzen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 891. orr.

Gauza handiak eta ederrak egin ohi dituzte, indulgentziak irabazten ahaleginak egiten dituzte, otoitz egiten dute, bularra jotzen ere bai.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 91. orr.

Hasperenka eta bularra joz, negarrari ematen dio eta deboziorik handienaz bere buru agurgarria makurtzen du.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 262. orr.

Urrundu egin naiz zuregandik, baina ondo damuturik nago; neure erruez oharturik, bular-joka ari naiz.  Elizen arteko biblia   Jr 31,19

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 6 aldiz agertzen direnak)

bere bular (27); bere bular eta (3); bere bular gainean (3); besoak bular (5); besoak bular gainean (3); bi bular (5)

bular alde (8); bular aldea (10); bular aldean (22); bular artean (9); bular aurrean (4); bular azpian (3); bular barnean (7); bular bat (8); bular baten (3); bular betean (4); bular biluziaren (4); bular biluziaren gainean (3); bular ederrak (4); bular estiloko (13); bular eta (16); bular gainean (47); bular gainean gurutzatu (4); bular gainean gurutzatuta (3); bular gainean jarri (5); bular gaineko (4); bular gainera (10); bular haiek (6); bular handiak (4); bular harroa (4); bular joka (11); bular joka ari (3); bular kaiola (3); bular mindunen (3); bular oparoak (6); bular oparoen (5); bular oskola (4); bular oskolak (4); bular parean (7); bular tente (3); bular txiki (8); bular zuri (3)

burua bere bular (3); burua bular (3); da bular (4); du bular (3); eskuak bular (8); eskuak bular gainean (7); eta bular (42); eta bular alde (3); eta bular handiak (3); eta bular joka (5); eta haren bular (5); haren bular (27); hire bular (3); jesusen bular (3); jesusen bular gainean (3); neskaren bular (7); neskatoaren bular (3); nire bular (11); oso bular (4); zion bular (4); zirudien bular (3); zituen bular (3); zitzaion bular (3); zuen bular (12); zuen bular estiloko (3)

amaren bularra (5); aurkezturiko bularra (5); aurkezturiko bularra eta (4); batek bularra (5); bere bularra (10)

bularra agerian (6); bularra eman (15); bularra eman behar (3); bularra eman eta (3); bularra emateko (7); bularra ematen (15); bularra ematen ari (7); bularra ere (3); bularra eta (25); bularra eta aparte (3); bularra gogor (3); bularra gora (3); bularra gora eta (3); bularra hartzen (3); bularra haurraren (3); bularra igurzten (3); bularra joka (3); bularra jotzen (8); bularra kendu (8); bularra kendu zioten (3); bularra laztandu (3); bularra puzten (3); bularra puztu (8); bularra puztu zuen (4); bularra ukitu (5); bularra ukitzen (3)

edo bularra (4); eskuaz bularra (4); eskuaz bularra jotzen (3); eta bularra (39); eta bularra puztu (4); ezkerreko bularra (3); haren bularra (6); haurrari bularra (7); haurrari bularra ematen (4); haurrei bularra (3); jo bularra (3); nuen bularra (3); umeari bularra (3); zion bularra (4); zuen bularra (7)

bere bularrak (16); bere bularrak zabuka (3); bi bularrak (7)

bularrak agerian (4); bularrak bezala (3); bularrak ere (4); bularrak eta (11); bularrak nola (3); bularrak pixka (3); bularrak pixka bat (3); bularrak ukitu (5); bularrak zabuka (3)

ene bularrak (3); eta bere bularrak (3); eta bularrak (26); eta haren bularrak (4); haren bularrak (6); nire bularrak (6); zituen bularrak (4); zure bi bularrak (3); zure bularrak (5)

beraren bularraren (4); bere bularraren (13); bere bularraren gainean (4); bere bularraren kontra (8)

bularraren aurka (4); bularraren erdian (9); bularraren gainean (24); bularraren gainera (5); bularraren kontra (66); bularraren kontra estutu (9); bularraren kontra estutuz (5); bularraren kontra estutzen (8); bularraren parean (9)

burua bularraren (3); eskua bularraren (4); eskuak bularraren (4); eta bere bularraren (4); eta bularraren (10); eta bularraren kontra (6); neure bularraren (3); neure bularraren kontra (3); nire bularraren (12); nire bularraren kontra (6); zure bularraren (3)

bat bularrean (12); bere bularrean (9); besoak bularrean (5); bihotza bularrean (4)

bularrean behera (4); bularrean ere (3); bularrean eta (15); bularrean eta sabelean (3); bularrean gordetzen (3); bularrean ipini (4); bularrean jarri (9); bularrean jo (5); bularrean pausatu (8); bularrean pausatu zuen (3); bularrean sartu (4)

burua bularrean (4); buruan eta bularrean (3); eskuak bularrean (5); eta bularrean (35); ezkerreko bularrean (4); haren bularrean (6); kokotsa bularrean (3); neure bularrean (3); nire bularrean (4); nuen bularrean (3); zion bularrean (6); zuen bularrean (7)

baina bularreko (3)

bularreko angina (16); bularreko angina duten (3); bularreko angina izan (4); bularreko haur (8); bularreko haur bat (4); bularreko haurra (6); bularreko haurrak (9); bularreko haurrak dituztenak (3); bularreko mina (3); bularreko minbizia (37); bularreko minbizia atzeman (3); bularreko minbizia duten (3); bularreko minbizia garaiz (3); bularreko minbizia izateko (4); bularreko minbiziak (5); bularreko minbiziaren (23); bularreko minbiziaren aurkako (3); bularreko minbiziaren diagnostiko (3); bularreko minbiziaren nazioarteko (4); bularreko minbiziari (5); bularreko minez (3); bularreko protesiak (3)

daudenak eta bularreko (3); dute bularreko (4); eta bularreko (17); eta bularreko haurrak (5); nire bularreko (5); silikonazko bularreko (4); silikonazko bularreko protesiak (3)

bularrekoa ere (3); bularrekoa hornitzeko (3); epaiketarako bularrekoa (3); eta bularrekoa (6); eta bularrekoa hornitzeko (3); jantzia eta bularrekoa (3)

eta bularrekoak (3)

bere bularren (5); bi bularren (5); bularren artean (9); bularren arteko (6); bularren eta (4); bularren gainean (4); bularren kontra (9); eta bularren (9); nire bularren (5)

bularrera eraman (6); bularrera eramanez (3); bularrera zuzenduta (3); eskua bularrera (3); eskuak bularrera (4); eta bularrera (4)

bularretako bat (3); bularretako eta (3); bularretako minbiziaren (3); eta bularretako (8)

amaren bularretik (3); bihotza bularretik (5); bihotza bularretik atera (3); bularretik atera (5); bularretik atera beharrean (3); bularretik eta (3); bularretik kendu (4); bularretik zintzilik (3); nire bularretik (3); zuen bularretik (3)

bularrik gabe (3)


bulardetsu izond bulartsua, kementsua.

Ez da hau haren biografia edo bizimodu estonagarri eta bulardetsuaren berri emateko lekua, baina bai elkarrizketa hura orain berriro irakurtzean neronek, gogoak halaxe emanik, haren hitzetatik atera edo asmatu ditudan lau printzipioak munduari agertzekoa.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 163. orr.

Gure (mundu ororen?) aurrekoak eta aitzinekoak, zintzoak dira eta leialak, nobleak eta azkarrak, argidotarrak eta bulardetsuak, ohoragarri, beneragarri eta imitagarriak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 120. orr.


bulardi iz bularrak.

Bikote eta kezka burges euskaldun jatorrak zituzten pertsonaiak sortzen nituen garai batean, baina exilioak aldatu ninduen eta gaur egun Lili Marlenen bulardi beltza baino ez daukat eredu.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 61. orr.

Hargatik, zenbaitetan, ilargia zeru zohargian beteegia agertzen denean edo haize hego epelegiengatik, ezin erran, Lili Marlenen bulardi erronden oroitzak opari sentimental zaizkit.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 64. orr.


bulardun izond bularra edo bularrak dituena.

Hats zorigaiztokoa atera zitzaion kedarrezko bulardun den Liskarrari, dentifriko-gabeziak kirasturiko ahotik.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 107. orr.


bulario iz bulden bilduma.

Ikus D'Aubigny jesuitaren Eliz memoriak, Bularioa kontsultatu nahi ezean.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 117. orr.


bularjori izond bular joria duena.

Gogoan dut urtebete doi egin nuen ostatu bateko neskame bularjoria.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 210. orr.


bularka 1 adlag bularrez, indarka.

Haize basari buruz Kurutzea bularka.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 12. orr.

Aurrez, bularka 50 eta 100 metroetan, estiloetako 100 eta 200 metroetan eta 4x100 estiloetan irabazi du urrea.  Berria - Kirola   2004-10-13

Ivan Agirre oiartzuarra Espainiako txapeldun 50 metroetan, bularka.  Berria - Kirola   2004-03-07

2 bularka estilo bular estiloa. ik bular 4.

Bularka estiloan urrezko bi domina irabazi zituen, Brendan Hansen estatubatuarraren aurretik.  Berria - Kirola   2004-10-07


bularkaiola ik bular 19.

bularki iz hegaztien bularraldea.

Kordoi jarraitu batzuk ere baziren, izter tolestuz eta bularki hanpatuz beteak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 273. orr.

Hegal bat ala bularki-xerra bat?  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 294. orr.

Indioilar-bularki hotz horrek itxura ona du.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 134. orr.

Oilasko-bularkiak eta -hegoek haragi zuria dute, oilategiko hegaztiek ez dutelako metro batzuk baino harago hegan egiten.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 54. orr.


bularño iz bulartxoa.

Hotzikarak hartu du Lola, eta ikara antzean mugitu zaizkio bularño makatzak eskote bustiaren azpian.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 24. orr.


bularpe iz bular azpia.

Eta, dukeari so, honela mintzatu zen, bere bularpe hartatik barren-barrendik ahots ilun zakar bat ateratzen zuela: [...].  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 168. orr.

Emakumeak, bularpeak zakukiz loturik, kalea betean zebiltzan, eta gorderik egon ohi ziren neskak ere.  Elizen arteko biblia   2 M 3,19

Argimutilen erdian gizaseme antzeko bat, soineko luzez jantzia, bularpea urrezko gerrikoz lotua.  Elizen arteko biblia   Ap 1,13

Ez zuen garunik ez errairik; baina ostera ezarria zitzaion bihotz idortua bularpean. ni orain ez natzaizu bularpean nuen zauri hartan hatza sartzen ibiliko, Erregeren "fisikoak", orduan gehienak bezala, judutar kastako Samuelek, kanibeta zorrotz batekin urratu dio sabelaldea, eta esku biak odoletan blai dituela, han ari zaio, meatzaria lurpean bezala, bularpeko sekretu guziak aztertzen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 48. orr.

Emakumeak, bularpeak zakukiz loturik, kalea betean zebiltzan, eta gorderik egon ohi ziren neskak ere.  Elizen arteko biblia   2 M 3,19

Bere laguntzar Durandarteri ezpata motxez bularpetik bihotza atera ziola eta, hark hilzorian esan zion bezala, andere Belermari eraman ziola.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 145. orr.

Soinekoa polita zen, ordea, zabala dudarik gabe, lepoa gora eta gerria bularpetik beretik markatua, baina arina eta gardena, oso femeninoa hitz batean.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 48. orr.


bularralde (ETCn 960 agerraldi; orobat bular alde ETCn 240 agerraldi) 1 iz bularrarean aldea.

Hasanek soinekoa erantzi ziolarik, neskari bai bularraldea bai bizkarra biluzik agertu zitzaizkion.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 44. orr.

Bularraldea, eskasa, soineko ederrak estaltzen zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 33. orr.

Haxix honek bularraldea zanpatzen dit.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 17. orr.

-Bai noski -esan zuen bularraldea puztuz-.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 390. orr.

Irmo jarri zen gero, burua atzera eta bularraldea aterea.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 40. orr.

Lisa, ordea, biratu egin zen, eta Florenti begira-begira jarri zen, lepoa puztuta, bularraldeak gerruntzea lehertu zorian.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 109. orr.

Goizean bularraldean egonezina sentitzen dudan arren, jaiki eta mugitzen hasi bezain pronto hobeto sentitzen naiz.  Berria - Mundua   2004-10-26

Domina nire bularraldean idurikatu nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 98. orr.

Bularraldean agerian zituen fusilamenduko zaurien orbainak.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 81. orr.

Odol iluna zerion bularraldetik.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 115. orr.

Kamiseta loreduna zeraman, paparra lehengo egunekoak baino gehixeago janzten ziona bularraldearen gainetik.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 108. orr.

Eskuak bere kamisetaren bularraldeko poltsikorainoko bidea egin zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 27. orr.

-Eta Scabbers, zer? -esan zion Ronek, bularraldeko sakelan sumatzen zen konkorra seinalatuz-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 54. orr.

Neskaren arnasaldi lasaiak bularraldeko argi-itzalak higitzen zituen, gora eta behera, modu akonpasatu batez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 83. orr.

2 (izenondoekin)

Mikel Strogoff garaia zen, indartsua, sorbalda eta bularralde zabalekoa.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 54. orr.

Bularralde astun, gorputz-enbor mardul eta zango mozkoteekin, gehiago dirudi baserritar bat, contadina bat, aristokrata bat baino.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 236. orr.

Muturra okertu zitzaidan, Isabel Sanjoseren ilegorri tindatua eta bularralde oparoa lehen lerroan ikustean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 37. orr.

Afifi anderea, bularralde zapala ezkerreko esku barrenaz zanpatuz, zurikeriaz, eragozpenka hasi zitzaion: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 38. orr.

Gustatzen zitzaion, bularralde hunkigarrian Wernerren ezpainak ibiltari nabaritzea.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 91. orr.

Pearlinek bidera irten zitzaion poliziari heldu zion eta joka hasi zitzaion bularralde urdin zabalaren kontra.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 349. orr.

Eper baten buruaren gainetik, edo basahate zurrun baten bularralde gorriunez zikinduaren ondotik.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 28. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere bularralde (3); bularralde oparoa (3); eta bularraldea (4)

bularraldean pausatua (5); bularraldean tente (3); bularraldean tente geratzen (3); eta bularraldean (6); euli uxatzailea bularraldean (3); haren bularraldean (3); nire bularraldean (3)


bularrandi ik bular 17.

bularrarte iz bularren artea.

Egun batean haren begiak zelai bare batzuk ziren eta haren bularrartea leize bat, eta biharamunean bularrartea zuen zelai eta begiak leize.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 598. orr.

Lehen bezala nahi dituzu ikusi, zure lehenengo zu-aren, zu zinenaren nostalgia daukazu bularrartea erretzen.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 167. orr.

Eta, burua haren bularrarteko ezkutalekutik ateratzen nuela, erantsi nuen: [...].  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 152. orr.


bularreko iz bularreko haurra.

Haurren ahotik eta bularrekoengandik jaso duzu gorazarrea etsaien lotsarako.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 80. orr.

Orain, beraz, zoaz, xeha itzazu amalektarrak eta suntsitu haien ondasun guztiak; hil, gupidarik gabe, gizaseme eta emakumeak, haur eta bularrekoak, idi eta ardiak, gamelu eta astoak.  Elizen arteko biblia   1 Sm 15,3

Begiak erreak ditut negarrez, barrua irakiten, eroria bihotza, nire herriaren hondamendia dela eta, haurrak eta bularrekoak hiriko kaleetan ahulduak daudelako.  Elizen arteko biblia   Nk 2,11

Bere zorionerako, sei seme-alabetatik gazteena, Floraren amak irakatsita, nahiko ondo moldatzen zen euskaraz, haurra bularrekoa zela sartu baitzen hura etxean zerbitzari.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 290. orr.

Zeren eta, dakizun bezala, Felisa izan nuen nik, neure lehen urteetan, ama bihotzeko eta odolaren erdiko; eta haren bularreko izan nintzen, eta haren bularrek zaindu ninduten.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 289. orr.

2 bularreko babeskia; bularreko janzkia.

Ondoren, bere jantziak ipini zizkion Saulek Dabidi soinean; berdin brontzezko buru-babesa eta bularrekoa ere.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 51. orr.

Brontzezko buru-babesa zeraman eta ezkamadun bularrekoa soinean; berrogeita hamar kilo baino gehiago zuen bularrekoak.  Elizen arteko biblia   1 Sm 17,5

Urre trinkozko bularrekoa, harribitxiz inguratua, zeraman agureak.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 51. orr.

Hona hemen egin behar dituzten jantziak: bularrekoa, efoda, mantua, tunika bordatua, buru-zapia eta gerrikoa.  Elizen arteko biblia   Ir 28,4

Azkenik, kalearen erdian, iturrietatik hurbil, Gavard topatzen zuen, mahuka hutsik, besoak mantal urdinaren bularrekoaren gainean antxumaturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 100. orr.

3 bularreko eritasuna.

Oso argala zen, hilotz baten argaltasunekoa, gogoetak barrenetik jaten dituen ero batzuk argal izan ohi diren bezala, zeren pentsamendu gaixoak sukarrak edo bularrekoak baino gehiago jaten baitu gorputzaren haragia.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 293. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bularrekoa ere (3); epaiketarako bularrekoa (3); eta bularrekoa (6); eta bularrekoa hornitzeko (3); eta bularrekoak (3); jantzia eta bularrekoa (3)


bularrekodun izond/izlag bularrekoa duena.

Zilarrezko belarridun oinetakoak erabiltzen zituen, galtza bularrekodunak, lebita tabako-kolorea, Espainiako modura.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 131. orr.

Konkorduna zen, aurpegi-okerra, ile-nahasia, bularrekodun mantal urdin handi bat zeraman soinean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 151. orr.


bularretako iz emakumeek bularrei eusteko erabiltzen duten jantzia.

Kendu zuen azkenik soinekoa, eta bularretako, kulero eta pantietan geratu zen.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 43. orr.

Hileroko tripako mina, bularretako bat edo edertasun-produktuak aukeratzea.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 56. orr.

2 bularretako (neurririk txikiena), bakoitza 0,50=1,00.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 64. orr.

Bularretako eta kulerotan geratu ginen eta germaniarrekin hasi ginen jolasten.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 19. orr.

Arras ongi eusten zion guztiak bere horri, baita D tailara igaro nintzenean ere; baina amore eman nuen orduan, eta bularretako batzuk erosi nituen arian-arian bazter utzi nuen ogiaren diruaz.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 14. orr.

Herriko Etxeko aitzineko autobus geltokian bularretako marka baten iragarkia dagoela gogorarazi zuten atzo emakumeek agerraldian.  Berria - Harian   2005-08-11

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bularretako amerikanoa zen, Norma Lúciak oparitutakoa, azken teknologia garai hartan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 84. orr.

bularretako barroko bat, puntilla eta enkajeekin, panty batzuk eta braga beltzak.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 97. orr.

Lurrean zegoela, oraindik plantxatzeko neukan bularretako urdinarekin eskuak lotu nizkion, estu-estu, korapilo askaezina lortu arte.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 26. orr.

Hala ere zenbaitzuk hantxe esertzen ziren gerizpean, gonak jasorik eta bularretako urdin edo zuri edo arrosa hutsez, blusa buru inguruan turbante gisa bilduta.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 38. orr.

Bere esku trebeek nire arropa guztiak kentzen joan ziren, bularretako hautsia barne.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 93. orr.

BLANCHEk blusa erantzi du: zetazko bularretako arrosa eta gona zuria baino ez dauzka pertsianek sartzen utzitako argipean.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 89. orr.

Ana Morena ez zen gehiegitxo kexatu, oro galdua duenaren etsipenarekin askatu zuen bularretako bikoitza, eta airean utzi zituen lau bular dilindariak, tilin eta talan, denbora luzez.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 160. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 0 aldiz agertzen direnak)

bularretakoa kendu (6); bularretakoak eta (3); eta bularretako (8); eta bularretakoa (7); eta bularretakoa kendu (3); eta bularretakoaren (4)


bularrezur (ETCn 128 agerraldi; orobat bular hezur ETCn 13 agerraldi) iz saihetsak aurreko aldean biltzen dituen hezur laua.

Gure ustez, bularrezurra Martinez Galdeano hil aurretik apurtu zioten kolpeka, eta ez ondoren egindako suspertze saioen eraginez.  Berria - Harian   2005-08-12

Bularrezurreko haustura heriotzaren ondorengoa dela eta suspertzeko ahaleginetan egin zela zehazten du, halaber, txostenak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 678. orr.

Bizkarrean eta ornoetan kolpe ugari eta bularrezurreko fisura ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-06-16

Gelditu egin zen eta harritua, are nahastua zirudien ni ikusteaz, aurpegira, alkandoratik nabarmentzen zitzaidan samara, bularrezurrera eta hanketara zelan begiratzen zidan erreparatuta.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 222. orr.

Kartilago hori hezur bihurtuz doa pixkanaka, nahiz eta badiren gune batzuk bizi osoan kartilago izango direnak, hala nola kanpo-belarria, sudurraren punta eta saihets-hezurrak bularrezurrari elkartzen zaizkion guneak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 29. orr.

Pertsona helduetan, berriz, burezurrean, bizkarrezurrean, bularrezurrean, saihetsetan eta pelbisean ekoizten dira gehienbat globulu gorriak.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 156. orr.

Esan nahi dut alkandora paparrean bi botoi irekita eramanagatik ere -eta bero handia egin behar zuen horretarako-, ez zitzaiola ikusten, bularrezurretik behera geratzen zitzaiolako.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 407. orr.


bulartasun iz adorea.

Zurginak ez zuen bulartasun handiagoa aterako lagunak motinatu nahi izan balitu, deskabezatzeko matxetearen ahoa erakusten zien.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 272. orr.


bulartsu 1 izond adoretsua, ausarta.

Adela emakume bulartsua eta bizia zen, ohi ez bezalakoa, lanerako ahalmen izugarria zuen, eta sexurako ere bai, inondik ere.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 88. orr.

Saulek, gizon bulartsurik eta gudurako egokirik ikusten zuenean, berekin eraman ohi zuen. Gizon bulartsua ere bazen-eta, behingoan hartuko zuen lekua fronte-lerro berrian.  Elizen arteko biblia   1 Sm 14,52

Babiloniako gudaririk bulartsuenek uko egin diote borrokari, beren gotorlekuetan babestuz.  Elizen arteko biblia   Jr 51,30

Zaldun suhar eta bulartsua izan zela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 164. orr.

Zergatik ziren ezagutzen nituen emakume guztiak hain amak, hain itzaltsuak, hain bulartsuak?  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 175. orr.

Ez bulartsuegi, baina ezta maritxuegi ere.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 15. orr.

Ustegabeko baldintzarik txikienarekin loratzen eta kanpo-jaten hasten den landare bulartsua.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 114. orr.

Biok Norvegiara joan ginen, eta hango fiordoak, hango aintzira eta ibai bulartsuak gogoangarriak gertatu zitzaizkidan.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 89. orr.

Negu euritsu baten ondoko maiatz-hilean gaude, eta ikusgarria da lurrak dakarren gorantza-nahia; ordeka bulartsuek, mirari batek geldiarazi eta ezarian-ezarian iraultzen hastera datozen olatuak dirudite, zinez.  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 57. orr.

Gainerakoa, nire egitekoaren bukaera ona, Jainkoagan eta zure kemen bulartsuagan utziko dut utzi.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 81. orr.

Nirengandik bertzelako jarrera -bulartsuagoa, ekimentsuagoa- espero zitekeen, beharbada.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 259. orr.

Gizonaren ausardia handia izanda ere, badira izualdi batzuk ausardiarik bulartsuenak ere balaz bezala zulatzen dituztenak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 62. orr.

Dena lapurtu diete bulartsuenei ere, azken loak hartu ditu gudari adoretsuak, besoak mugitzeko ere ez dira gauza.  Elizen arteko biblia   Sal 76,6

2 (adizlagun gisa)

Koldarkeriak egiten ditu bulartsu.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 38. orr.

Hobe zukeen lotu ez balitzaio: zeren nire gela sehiak, bulartsu eta indartsu, gorputzetik heldu eta lurrera bota baitzuen.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 279. orr.

Espediziokide denek bulartsu jardun zuten.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 35. orr.

Eta hori guztia, anaiek, Elizaren aginduetara esaneko, haren alde, semeek ama santuaren alde bezala, bulartsu jokatu zutelako.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1142. orr.

Inork ez dik gudu-zantzorik jaurti, inork ez ziek bulartsu aurre eman vikingoei.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 229. orr.

Heroi baten antzera atera da Jauna, borrokarako gartsu, gerlari baten antzera, gudu-irrintzi zolia eginez, etsaiei bulartsu aurre emanez.  Elizen arteko biblia   Is 42,13

Haiengatik beti negarrez aritu behar bagenu, ez genuke adorerik bilduko, bizien artean, bulartsu, lanean jarraitzeko.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 304. orr.

Aurrez aurre ekin dio orainari, estalkirik gabe, bulartsu.  Berria - Kultura   2004-12-02

Hatz magikoz ukitu zuen bidaiak bizitzaren pultsu benetakoa, eta giza kirioen makineriak ahalegin guztiak egin zituen, bulartsu, animalia urdin bizkor haren arineketa jauzkariari erantzuteko.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 65. orr.

Hura ikusi, eta berehala jakin nuen poemak idazteari ekingo niola berriro, are bulartsuago.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 27. orr.

3 bular-handia.

Pierra eta Graxi anai-arrebak, kamera eskuan Agata, Maiana eta emazte blonda bulartsuz beztitua zen Frantxua Artoiz.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 302. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bulartsu eta (3); bulartsua eta (3)


bulartu, bular(tu), bulartzen da/du ad adoretu.

Ez dakizu ondo zergatik, baina bulartu egiten zara inspektorearen aurrean; euforia moduko bat egiten zaizu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 58. orr.


bulartxo iz bular txikia.

bere eztulak beldurgarriak ziren, bulartxoa astindu eta akordeoi puskatu baten hotsa ateratzen zutenak.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 23. orr.

Madame Butterfly etorri zitzaion bat-batean gizonari gogora; agian, neskaren kimono erdi irekitik bulartxo argi bat agertu zelako.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 318. orr.


bulba iz baginaren kanpo irekidura.

Klitoria eta goiko eta beheko ezpainak kendu eta bulbaren bi aldeak lotzen dira; gernua eta hilekoa irteteko zulo txiki bat baino ez da uzten.  Berria - Gaiak   2006-02-04

Doltok dio klitoriko orgasmoa, bulbako plazeraren aldean, "etsigarria, desberdina, anbiguoa eta haren kontrakoa" dela.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 215. orr.

Beltzaranak eragotzi egin dio, ipurdia ondo jasota eta hankazabalik jarri du; haren bulba gorri eta lirdinga dakust nire ezkutalekutik.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 50. orr.

Begiak ireki nituen eta ohartu nintzen mutilak hatzekin deabrukeriak egiten zizkiola bulban.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 76. orr.

Rasputinek, pozez gainezka, bere argia gerturatu zuen, eta paretan zerbait margotuta zegoela ikusi ahal izan zuten: nolabaiteko zirkulu edo bulba lauso bat, gorrixka edo; oso antzinako zeinu bat, edonola ere.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 127. orr.


bulbo iz erraboila.

Zoru urdinxka baten gainean esnatuko da biluzik, zakil burrunbarien baso batean, zerurantz tenteturik egonen diren zakil gorri eta zuriak, Jouxtebouvilleko tximiniak bezala, lurretik erdi ateratako barrabilekin, iletsu eta bulbo itxurakoak, tipulen gisakoak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 256. orr.


bulda (ETCn 314 agerrald; orobat bula ETCn 144 agerraldi) iz 1 Aita Santuak izenpetu eta zigilaturiko agiri nagusia.

Nola aita sainduak eskatu zion Lutherori, Exsurge Domine buldaren bitartez, gibela egiteko, eta nola Lutherok ez zuen amore eman, buldari su emaiten ziola, Wittenbergeko plaza publikoan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 66. orr.

Inozentzio iv.a aita santuaren bulda.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1175. orr.

Hartzen ditut agintarien gomendiotzat gurutzada-buldak eta beste induljentziak; adibidez, bakerakoak, aitortu ondokoak eta sakramentu txit santua hartuz gerokoak.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 57. orr.

Hamargarrenean ordea, Trentoko kontzilioaren ondotik Pio V.ak ez diolarik FelipeII.ari berritu nahi Gurutzadaren Bulda, 1587ko apirilean, hemen dugu Doktor Nafarrak ere eman zuen bere iritzia.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 46. orr.

Aita Santu Paulo III. ak bulda baten bidez indioak "zinezko gizaki", "kristautuak izateko gauza" deklaratuz moztu behar izan zituen (1537) filosofo eta teologo espainolen eztabaidok.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 277. orr.

Delako "Cena" deitu Buldak eskumikatua zuela eta bere kargutik baztertua eta bizia ere galdu behar zuela.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 178. orr.

1228ko apirilaren 29ko Recolentes qualiter buldaren bidez, baimena eman zuen basilika berri bat eraikitzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 177. orr.

Gregorio IX.a Aita santuak ere, Quo elongati buldan, 2. Erregela eratzean santuaren ondoan egon zela esaten du.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 38. orr.

Transmisioari dagokionez, kasu berezia da Erregela Buldaduna, Erromako Kuriako bulda ofizialean txertatua gordetzen baita.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 35. orr.

Lehen Erregela-k edo "Erregela Bulda gabeak" Anaia txikien jatorrizko intuizioa eta 1209tik 1221era bitartean izandako bizimoduaren bilakaera islatzen ditu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 131. orr.

Geroago, kardinal guztien kontseiluarekin, San Frantziskoren zauri sakratu santuak ziurtzat aitortu zituen, eta honetaz pribilegio berezia eman zien anaiei bulda zigilatu baten bidez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1111. orr.

Garbi hitz eginda, haiek jakin nahi zutena zen zer bulda-mota zela-ta gurutzatuek edukiko zuten harrapaketarako eskubidea.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 398. orr.

Aita Sainduaren Mezu Buldak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 165. orr.

2 irud/hed

Pertsona esateko, kristau; baimena aipatzeko, bulda; entsalada maneatzeko, bedeinkatu; errusina edo usina, doministikua; kontuak azkar konpondu, patrifilioak egin eta ondoezik egon, oso katoliko, oso santu ez egon edo ibili.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 146. orr.

Jarrera hori -baditu, gainera, bere nobleziazko buldak teoriaren aldetik- guztiz tolesgabea da ikusten duen irudia errealitate dokumental batekin erabat berdintzen duen telebista-ikuslearengan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 186. orr.

Mozorroak zituzten hitz gordinenak ere esateko bulda eta babes.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 43. orr.

3 bijilia egunetan haragia jateko eta barau ez egiteko baimena ematen duen bulda.

Bulda aipatu haiek ordaintzen baziren ere, etxerik gehienetan beldur emango zuen barau-hauste edo bijili-apurtzeak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 82. orr.

Izeba Ceciliak esan zion osaba Xabierri ez zituela aurrerantzean ayuno y abstinencia egiteko bulak erosiko, Eliza Katolikoak bulak eman zizkien espainiarrei mairuak botatzeagatik, eta orain mairuak ekarri dituzte gu hiltzeko, horra kontraesana.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 123. orr.


buldadun izond buldaz hornitua.

Transmisioari dagokionez, kasu berezia da Erregela Buldaduna, Erromako Kuriako bulda ofizialean txertatua gordetzen baita.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 35. orr.


buldatu izond bulda batek baimendua.

Aita santuarena baino beheragoko jurisdikzio guztitik libre utzi zuen eliza hau eta, bere apostolu aginpidez, Anaia txikien Ordena osoaren ama eta buru izendatu zuen, kardinal guztiek izenpetu zuten pribilejio publiko eta buldatu batek ziurtatzen duenez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 533. orr.


buldatxo iz bulda xumea.

Espainietako apezpikuen ordena guztiak eta haien Erregek berak behar luketela agindu eskatzea horrelako buldatxo bat Artzapezpikuak berak galdeginik eta eskaturik ematen balitz ere.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 169. orr.


buldozer (ETCn 117 agerraldi; orobat bulldozer ETCn 111 agerraldi) iz beldar kateez hornituriko ibilgailu ahalmen handikoa, aurrealdean pala horizontal handia duena, eraisketetan edo lur eremuak berdintzeko erabiltzen dena.

Atzo Salfit eta Skaka herrietan soroak suntsitzen aritu ziren indusmakinak eta buldozerrak.  Berria - Mundua   2004-06-16

Israelgo 20tik gora tankek, 5 bulldozerrek eta hainbat Apache helikopterok inbaditu zuten mendebaldeko errefuxiatu kanpalekua.  Berria - Mundua   2004-09-26

Israelek palestinarren 3.000 bat etxebizitza suntsitu ditu buldozerrak baliatuz, 2000. urtetik.  Berria - Mundua   2004-06-16

Bulldozer bat sartu da gure egongelan eta etxea behera bota du.  Berria - Mundua   2004-10-01

Palestinarren errebindikazioak, bulldozer batek bazter auzo bat suntsitu eta lautzen ari zela txabola bat bota du barruan bizi ziren bi atso zapalduz, ahizpak, gorrak izan behar bulldozerra ez entzuteko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 136. orr.

Sumatrako ipar muturrean dagoen Aceh eskualdean buldozerrek hilobi komun handiak egin zituzten, kale eta belardietako milaka gorpu lurperatzeko.  Berria - Mundua   2004-12-30

Itoizko solidarioen okupazio ekintzak ahal guttikoak agertu dira parean zaukaten buldozer eta foruzainen indarkeriaren kontra. Ohi duten legez palestinarren etxebizitzak suntsitzen ari zirela, Israelgo Armadako buldozerretako gidariek 75 urteko elbarri bat hil zuten atzo, bere etxean, Gazako hegoaldeko Khan Junis hirian.  Herria   2003-03-10

Palestinarrak maiz kexatu dira buldozer blindatuak iristean askotan oharkizunik gabe soilik familia ozta-ozta bildu eta hanka egiteko denbora ematen dietela okupazio indarrek.  Berria - Mundua   2004-07-13

Salta probintzian zuhaitzak botatzen ari ziren bulldozerrak geldiarazi zituzten Greenpeaceko kideek.  Berria - Gaiak   2004-07-27

Sarritan, ordea, buldozerren palak etxea astindu aurretik ez dute inolako jakinarazpenik izaten.  Berria - Mundua   2004-07-13

Bere laneko denboran "Buldozer" tresna handi horiekin arizana zen.  Herria   2003-03-10

Pabilioietako apustuetan lehiatzen zirenak doberman, presa canario, rottweiler, dogo argentinar, pitbull edo bulldozerrak lako zakur handiak izan arren, entrenamenduetarako zakur ttikiak erabiltzen zituzten sparring bezala.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 42. orr.


bule
1 buletan adlag ezkutaketan.

Dantzan ikasteko, buletan edo petankan artzeko eta euskara ikasi edo lehen hitzetan trebatzea egin nahi dutenendako  Herria   2005-10-06

2 bule-buleka (orobat bulebuleka) adlag ezkutaketan.

Bere soin segail ederrarekin ibilian bule-buleka ikusi uste zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 315. orr.

Kaio garrasilariak belen artean bulebuleka zebiltzala heldu zen belaontzia kaira.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 151. orr.


bulebar (ETCn 27.097 agerraldi; orobat bulevar ETCn 127 agerraldi) 1 iz hiribide zabala, eskuarki nasa zentrala duena.

Bulebarrean kafetegiak distiratan zeuden; barrez, paseatzen, edaten ari zen jendea Montmartre bulebarrean aurrera zebilen, arratsaldeko ordu biak aldera, oinez lasai-lasai jendetzaren artean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 358. orr.

Victor-Noir bulebarreko lau kafetegiek, elkarren aldamenean gauaz distiratzen duten eta kafetegiak baino are gehiago diren horiek [...] galdua dute beraien xarma anbiguoa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 45. orr.

Handik, Unter den Linden bulebarretik, Neue Wacheko gerra oroitarrira joan ziren, eta instituzio nagusietako buruek lore sortak utzi zituzten han.  Berria - Harian   2005-05-10

Hirugarren atentatua, polizaren arabera, Angeluko ondartzen bulebarreko etxe baten kontra gertatu dena agorrilaren 24-eko gauean.  Herria   2001-09-06

Hiriko txalet dotoretsuenetako eta aldirietako gaztelu eta jauregietako zalgurdi ugari dator bulebarrera ematen duten kale eta zumardietatik, tropelean dator oinezko jendea ere.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 14. orr.

Jarraitu egin nien, gero rue Royaletik biratu nintzen eta bulebarretara itzuli nintzen berriro.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 360. orr.

Azkeneko aldiz ikusi nuenean Donostiako bulebarrean izan zen, hurrengo astean irakurri nuen prentsan ETAko bi presori kartzelatik ihes egiten lagundu ziela, oso tipo sinpatikoa zen.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 65. orr.

Zitekeena zen bulebarreko banku batean edo zalgurdi batean lo gelditzea eta, mozkorren antzera, modurik zentzugabeenean polizia-etxean amaitzea.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 113. orr.

Bere bizitzako laugarren hamarraldi hasi berria ospatzeko han joan zen bere taxiarekin Metropolitan Diner izeneko Iparraldeko Bulebarreko jatetxe batera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 36. orr.

2 (izenondoekin)

Javier Gullon-ena irratiz entzun nuen, autoan, ilunabarrez, Donostiako bulebar ederrean.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 109. orr.

Ez nintzen gelditu etxean, hemen nengoen, bulebar ospetsuan, Hollywooden, mirariak gertatzen diren lekuan.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 237. orr.

Monmartretik Bulebar Handietaraino joan zen.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 74. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

noir bulebarra (3)

noir bulebarraren (3)

bulebarrean ere (3); bulebarrean eta (3); da donostiako bulebarrean (4); donostiako bulebarrean (36); eta bulebarrean (4); noir bulebarrean (3)

bulebarreko kioskoan (5); bulebarreko kioskoaren (3); bulebarreko kioskoaren aurrean (3); donostiako bulebarreko (3)

eta bulebarrera (3)

bulebarretan zehar (3)

abiatuko da bulebarretik (5); bulebarretik abiatu (3); bulebarretik abiatuko (11); bulebarretik abiatuko da (9); bulebarretik abiatuta (4); bulebarretik eta (3); da bulebarretik (7); da bulebarretik eta (3); donostiako bulebarretik (15); donostiako bulebarretik abiatuko (3); manifestazioa bulebarretik (5); zen donostiako bulebarretik (3)


bulebuleka ik bule 2.

bulegari 1 iz bulego-langilea.

Lehenagotik banuen haren aferen aditzea administrari eta bulegariekin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 356. orr.

Gainontzeko langileak itunetik at dauden kargudunak eta bulegariak dira.-Hara, Ximu [...] lanbide hezkuntzatik hire ikuztegietara etorritako azken bulegariari sartzen ahalko diok ziri hori.  Berria - Ekonomia   2004-12-22

Bulegariarentzat berdailu edo naturaleza besterik ez dena, nekazariarentzat aleunka belar eta landare klase konkretu dira.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 106. orr.

Datozen hiru urteotan, enpresaren administrazio sailean lan egiten duten bulegarien %20 kalera botako ditu.  Berria - Ekonomia   2006-01-25

Ez zen komisariako bulegaria baino askoz gehiago: agiriak aztertzen zituen, burokrazia idorrean trebatu.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 57. orr.

Pena da gizartean hain errotuta dagoen sentimendu bat bulegari baten ardurapean egotea.  Berria - Kirola   2004-03-30

Bulegariak hartu du fitxa, egiaztatu ditu datuak.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 27. orr.

Agentziako bulegariaren mahaia gibel-gibelean nuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 199. orr.

Bulegari asko ari dira irabazi handiko karguak eskuratu nahirik. inportazio-esportazio enpresa bateko bulegari zaildu eta trebatua Ni konfinamenduan nintzen denboran, Lola bulegari egon zen, denbora-tarte laburrean, argitaletxean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 474. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bulegari arrunta zuan lehen hori, eta biribil mozturik eramaten zian ilea, mujikek bezala!  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 332. orr.

Bulegari erdipurdikoa da, hutsaren hurrengoa.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 366. orr.

Irudi zaharretan agertzen diren antzinako bulegarien petoa izateko bisera eta eskularru modukoak besterik ez zaizkiok falta.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 164. orr.

Inportazio-esportazio enpresa bateko bulegari zaildu eta trebatua.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 162. orr.

Deputatu hura kanpalekuko bulego politikoan enplegatua zen.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 64. orr.

Anaia portuko bulegaria zen eta hitzen erdiak jaten zituen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 82. orr.

Alboko bulegaria kopetilun bueltatu zen bere idazmahaira.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 12. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Behin batean erabaki nuen egun hartan bertan kasurik sortu ezean, dena bertan behera utziko nuela eta bulegari-lanetara itzuliko nintzela.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 304. orr.

Anaia frontoian eta kasinoan barra-barra xahutzen ari zen dirutza bere bulegari-lan xumearekin irabaztea akaso?  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 21. orr.

Bulegari eta administrari istorioak ugari aditu zizkioagu, bere "larrutegi" famatuan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 159. orr.

4 (izenondo gisa)

Jende artetik pasatu zen gizona, ikuspegiari, oro har, atseginez eta harro begira, eta neska bulegariei begirada larderiatsuak botatzen zizkiela.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 135. orr.

Neskak, mutil bulegariak, aurpegi griseko kontulariak...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 426. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bulegari eta (3); bulegari mari (3); eta bulegari (3); eta bulegariak (3)


bulegariburu iz bulegarien burua.

Kapelen esekilekura begiratu zuen bulegariburuak, baina ilara osorik zegoela ikusirik, ez zuen ezer esan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 128. orr.

Irtetera zihoala, bulegariburuak begiratu zion, galdekor.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 128. orr.

Bulegariburua Parker andereñoari presa ematen hasi zitzaion, esaten ziola ezen martxa hartan ez zituela sekula eskutitzak postaren garairako mekanografiatuko.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 131. orr.

Irten ziren enplegatu guztiak, eta, azkenean, bulegariburuarekin irten zen kutxazaina.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 133. orr.


bulegaritza iz bulegariaren lanbidea.

Irakaskuntza, abeltzaintza, zurgintza, igeltserotza, bulegaritza... esperientzia zabala neureganatu nuen, kurrikuluma gizentzeko ez bazen ere munduaren ikuspegia aberasteko behintzat balioko zidana, nire ustetan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 74. orr.


bulego (ETCn 57.924 agerraldi) 1 iz lantegi edo erakunde bateko administrazio gaiak zuzentzen diren gela.

Raimundo Silvak, bat-batean, itotzen ari zela sentitu zuen, bulego hartako giro astuna bere bizkarren gainean erortzen zela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 113. orr.

Banekien zernahiko papereriak bete behar zirela eta beraz ibiliko ginela eskuin eta ezker, bulego horietan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 28. orr.

Laborantza Ganberak biltzar bat, zazpi kolegio eta bulego bat ukanen ditu.  Berria - Harian   2005-01-15

Bost bulego Hizkuntzaren inguruko kexak eta erreklamazioak jasotzeko.  Berria - Mundua   2004-07-17

Eusko Jaurlaritzak desjabetze prozesua kudeatzeko bulego bat irekitzeko gastuak ordainduko ditu.  Berria - Harian   2006-04-25

Bulegoa inaguratu eta ia berehala hasi ziren erasoak.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 19. orr.

Hurrengo hilabeteetan bulego gehiago zabaldu nahi ditu Australian, Irlanda eta Txekiar Errepublikan.  Berria - Ekonomia   2006-04-21

Bulegoa txukun eta dotore dekoratua zegoen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 13. orr.

Hau zen Kugler jaunak eta Van Daan jaunak erabiltzen zuten bulegoa; orain ordea Kugler jaunak baizik ez du erabiltzen.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 35. orr.

Hori Elortzak kontatu zuen, baina notarioaren bulegoa utzi ondoren jada, kalera atera zirenean.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 55. orr.

Ordu batak aldera Iturbideren bulegotik gertu zebilen.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 264. orr.

Behin eta berriro elkarri lagunduz, Estatuaren bulegoak zeuden plazara iritsi ziren azkenean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 208. orr.

Etxe batzuek Estatuaren bulegoen antza zuten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 448. orr.

Non ote ziren enbaxadako bulegoak?  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 230. orr.

Kartzelero eta zerbitzuburu guztiek ez dute lan hori kartzelako horma artean betetzen, tokian tokiko gobernu autonomiko, parlamentu edo alderdietako bulegoetatik baizik.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 160. orr.

-Eraikina erabat hutsik zegoen ustez eta hilketa burutu zen tenorean, oroz gain profesionalen bulegoak eta merkataritza-enpresen egoitzak aterpetzen baititu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 201. orr.

Geure "El Cuartel Real"aren tresneria eta bulegoak Lizarrara eraman nahi genituen ahalik eta azkarrenik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 163. orr.

Batetik, prebentzio alor bat jorratu beharko luke, eta jendeari kontuak egiteko bulegoak egon beharko lirateke, askok ez dakitelako egiten.  Berria - Ekonomia   2004-02-10

-Bulegoan galdetu beharko duzu orduan, galeriaren amaieran.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 22. orr.

Morales anaien bulegoan, margo baten atzean ezkutatuta, bazegoen beste kutxa gotor bat.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 64. orr.

Han, Carlton hoteleko bulegoan, urrutizkina belarrian bero-bero, Eusko Gudarostearen iskilu eta munizioen egoera zetorkion gogora Agirreri martxoko hartan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 179. orr.

Bulegoetan erabili ohi ziren burdinazko armairu artxibatzaile horietako bi.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 65. orr.

Ez ziola jaramon handirik egiten eta iritzi propiorik gabeko gizona edo bulegoetan paperak kopiatzeko erabiltzen diren funtzionario ziztrin horietakoa bailitzan tratatzen zuela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 389. orr.

Apez anitz kanpalekuko bulegoetan ziren, eta batzuek SS-ekin lan egiten zuten-.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 125. orr.

Biltzar horrek bulego bat izendatuko du.  Berria - Harian   2005-01-15

Postak guztira 17.000 bulego dauzka Frantzia osoan zehar banatuta.  Berria - Ekonomia   2004-08-20

Estatuaren bulego batean hasi zen; gero, hainbat lekutan zerbitzatu dut: auzitegian, eraikuntza-batzorde batean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 409. orr.

Bulego batean lanean hasteko egunik txarrena.  Berria - Kirola   2004-05-18

Ni baino hiru-lau urte zaharragoa, ezkongabea edo dibortziatua, erdi mailako funtzionarioa edo bulego bateko enplegatua.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 250. orr.

Bulego barruan itxi zen telefonoz hots egiteko.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 257. orr.

Ganbara txar bat, ohearen tokia doi-doia, eta beste barne bat, hau izanki sukalde, jantoki eta bulego.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 95. orr.

Bulego berean lan egiten zuten.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 96. orr.

Autoa bulego bilakatua dakar: telefonoa, ordenagailua, faxa...  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 28. orr.

Haserre, bere artean marmarka, bulegora itzuli zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 339. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Koordinatzailearen taldeko kide gehienak, bulego federaletako beste askotan legez, komunisten menpeko morroiak ziren.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 139. orr.

Bulego Meteorologikoak orduantxe eratu ziren alde gehienetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 447. orr.

Kataluniako Justizia Kontseiluari eta Bulego Judiziala deiturikoari testuak ematen dizkieten eskumenekin ez dator bat PSOE.  Berria - Mundua   2006-01-19

Eraikineko bulego nagusia da, oso handia, oso argitsua eta oso betea.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 35. orr.

Jendetasun handiz hartu ninduen Haneda jaunak bere bulego handi argitsuan.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 166. orr.

Kantoi batean dagoen bulego txiki bat, albo baten luzera osoan kalexka bat eta aurrez aurre drugstore bat dituena.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 21. orr.

Alde batetik bestera zebilen bulego meharrean zehar, inguruan zeukanari so: apalategi batzuetan, Zuzenbideko liburu batzuk; [...]; leiho ondoan, eguzkiaren argiak osatutako karratu hautsezko bat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 114. orr.

Arratsaldearen bukaeran hartu ninduen, bulego huts batean.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 151. orr.

Haren bulego zabaleko lau hormak estaltzen zituzten berrogei apal liburuz kargatuak.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 31. orr.

Komisarioaren mahaia zen, bere KGBko rangoak bulego propioa izateko eskubidea ematen zion arren, nahiago zuen elkarlana.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 81. orr.

Bere bulego dotoreko atean esperoan nuen Ttipi.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 144. orr.

Gure etxea, okindegi klandestinoa izateaz gainera, bulego marjinala ere bada.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 29. orr.

-Baina gizona, bulego malapartatu honetan eman nahi al duzu bizitza osoa? harik eta burua zurezko pareta mehe batzuez bereizitako bulego antzeko baterako bidea adierazi zuen arte.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 160. orr.

Arratsaldeko zazpiak eta erdietan, familia osoa aitaren bulego ohian irratia entzuteko elkartzen zen unean.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 47. orr.

Aldaketak hiru konzeptu berri ekartzen ditu: "hurbileko bulegoak", "posta puntuak" eta "Alo letrakaria".  Herria   2004-01-08

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ordu erdi geroago zinpeko zaindari baten aurretik sartu zen hiri erdian zegoen bulego-eraikinean.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 89. orr.

Oso maiz izaten ziren hor, laneko atsedenaldia aprobetxatuz; bulego-dorretik bertan baitzegoen.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 96. orr.

1935az geroztik Hogar Vascoko txokoan beren bulego-gela badute gazteek.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 56. orr.

Errektorea bulego mahaiaren ostean eserita zegoen eta ni ere esertzeko keinua egin zidan buruaz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 205. orr.

Lasaitasuna eman ziotenetik, bulego-lana bikoiztu egin zitzaion Rufini.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 68. orr.

Bepek bulego lan asko ematen digu Margoti eta bioi.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 118. orr.

Harryk bulego-altzarietarako zeukan gustu onaren gaineko balaku koipetsuak.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 238. orr.

Bien arteko gaizkiulertua bulego kontuek eragin zutela gogoratu zuen hamaikagarrenez.  Berria - Kirola   2004-11-17

Kontseilu jeneralaren azken bulego bilkuran finkatu dute "Hitzarmen bereziko euskararen adarrarentzat" aurten zenbat diru ekarriko duen departamenduak.  Herria   2001-08-09

Gazteluko funtzionario bat zen Cunningham jauna, baina bulego-orduetan bakarrik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 237. orr.

Gure bulego-ordutegiak hain dira desberdinak...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 446. orr.

Helburu horiek betetzeko bulego sare propioa izango du Euskal Enplegu Zerbitzuak.  Berria - Ekonomia   2004-05-28

Hor emanak izanen dira urteko kondu, gora beherak, izendatuak bulego-zuzendariak.  Herria   2004-07-08

Lana bukatutako bulego-garbitzaileak, polizia bikote bat gaueko txanda utzirik, bizarra egin berriko gorbatadunak, eta deskripzio zaileko despistaturen bat edo beste.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 34. orr.

Bulego-hizkeramodu jatorrez txosten bat idatzi, eta Zuzendaritzak soldata igo zidan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 213. orr.

Bulego-beroa egiten zuen Marcosen bulegoan.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 108. orr.

Haize freskoa bezala pasatu ginen arraia diplomatikoko bulego trajea zeraman gizon baten ondotik.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 155. orr.

Azken batean, zer zekiten Irungo, Madrilgo edo Berlingo bulego-zoko haiek benetako ekintzari buruz?  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 55. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Egun berean egin da Turismo bulego berriaren estreina.  Herria   2003-11-13

Borrokarako gogoa posta bulegoetako leihatilen aurrean asetzen zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 262. orr.

Ertzaintzaren prentsa bulegoko eledunak.  Berria - Euskal Herria   2004-08-12

Aurretik izan da elkarrizketa, komandantzia-bulegoak, jendarmeria eta ikerketetan diharduten beste agintari batzuk dauden lekuan.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 75. orr.

Hauteskunde Bulego Zentralak atzera bota zuen hauteskundeak bertan behera uzteko eskaera.  Berria - Mundua   2004-12-05

Gazte horrek hiriko abokatu-bulego errespetagarrienetako bateko burua du aita.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 274. orr.

Larru aizunez tapizaturiko sofak lehengo kadira deserosoen lekuan, eta moda-denda garesti eta abokatu-bulegoen arduradunak barraren ordaintzeko aldean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 75. orr.

Deitura aldatu eta Steel hartuko banu, arkitekto-bulego bat ireki ahal izango genuke hirurok, Wood, Glass eta Steel izenarekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 69. orr.

Gauza bat zekien ziur Harryk: ordu arte ikusitako irakasle-bulego guztietatik, Dumbledorerena zela dudarik gabe interesgarriena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 174. orr.

Mediku-bulego trastez hornitu bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 30. orr.

Ogasun bulegoetara joan behar baitzuen, ea Arrietarekin itsasoratzen ikusiriko emakume gaztearekin, Ane Lizarazu zeritzanarekin, berriketaldi bat izateko modua egokitzen zitzaion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 206. orr.

Bai, eta gainerako estudio guztietara eta hiriko enplegu-bulego guztietara ere joan behar nuen. komunikazio bulegoko kabinan klik ttiki bat besterik ez da sumatzen, norbaitek kaferako koilaratxo bat erortzen utziko balu bezala.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 214. orr.

Kontugintza-bulego nagusia.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 448. orr.

-Kotxe-bulego bat dago atarian, ezta?  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 148. orr.

Harantzago, telegrafo-bulego bat, kinkiladenda bat, tindategi bat eta erre-usain misteriotsua zerion ikuztegi txinatar bat.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 126. orr.

5 (hiru osagaiko hitz elkartuetan)

Posta bulego orenak mirrizten.  Herria   2002-12-12

6 (elkarketa kopulatiboetan)

Aurreikusia bezala, 1874ko abuztu hasieran ni Tolosara iritsi, eta Rondilla 8ko bulego-lantegira joan nintzen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 241. orr.

Susannaren, bada, meneko eta laguntzaile zen Marchín, dela sukalde-bulego misteriotsuan, dela salmentarako dendan.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 33. orr.

7 bulego-buru ik bulegoburu.
6 bulego-kide ik bulegokide.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 0 aldiz agertzen direnak)

abokatu bulego (7); baina bulego (4); bere bulego (13); beren bulego (5); beste bulego (6); beste bulego batean (4); bi bulego (8)

bulego barruan (4); bulego bat (62); bulego batean (56); bulego batean egiten (4); bulego batean sartu (6); bulego baten (14); bulego baten aurka (5); bulego batera (12); bulego batetik (4); bulego berri (23); bulego berri bat (6); bulego berri irekiko (4); bulego berria (16); bulego berriak (4); bulego berrian (4); bulego ditu (4); bulego edo (4); bulego eta (23); bulego guztietan (4); bulego handi (5); bulego hartan (8); bulego honetan (6); bulego hori (5); bulego horiek (4); bulego horretan (7); bulego hortan (4); bulego huts (6); bulego irekiko (10); bulego irekiko ditu (6); bulego izango (5); bulego lana (4); bulego lanak (4); bulego nagusia (8); bulego nagusiak (7); bulego nagusian (12); bulego nagusira (6); bulego ofizialetan (5); bulego publikoa (14); bulego publikoaren (7); bulego sarea (4); bulego txiki (7)

dituen bulego (4); duen bulego (8); edozein bulego (4); eta bulego (47); euskararen bulego (8); euskararen bulego publikoa (6); hauteskunde bulego (4); hizkuntza politikarako bulego (14); ikerketa bulego (4); politikarako bulego (14); politikarako bulego publikoa (8); posta bulego (15); tabako bulego (4); turismo bulego (22); zen bulego (8); zuen bulego (4)

abokatu bulegoa (4); bere bulegoa (20)

bulegoa berritu (5); bulegoa berritua (4); bulegoa berritua izan (4); bulegoa dagoen (4); bulegoa ere (5); bulegoa eta (17); bulegoa ez (8); bulegoa itxi (4); bulegoa zabaldu (4); bulegoa zen (4)

da bulegoa (4); dauka bulegoa (4); du bere bulegoa (4); du bulegoa (5); eta bulegoa (9); eta turismo bulegoa (5); nire bulegoa (5); posta bulegoa (7); turismo bulegoa (35); zuen bulegoa (6)

bere bulegoak (5)

bulegoak antolaturik (6); bulegoak bere (4); bulegoak eblul (4); bulegoak ere (5); bulegoak eta (28); bulegoak ez (7); bulegoak ez zuen (4); bulegoak itxi (8); bulegoak miatu (7); bulegoak miatu zituzten (4)

ditu bulegoak (4); eta bulegoak (15); europako bulegoak (11); gutxituen europako bulegoak (8); lehen ministroaren bulegoak (4); ministroaren bulegoak (4); posta bulegoak (8); prentsa bulegoak (6); sarako turismo bulegoak (6); turismo bulegoak (56); turismo bulegoak antolaturik (6); turismo bulegoak eta (6)

aitaren bulegoan (5); alkatearen bulegoan (4); baten bulegoan (6); bere bulegoan (68); bere bulegoan hartu (7); bere bulegoan zegoen (4); bulegoan bertan (5); bulegoan dago (4); bulegoan edo (6); bulegoan egin (4); bulegoan ere (8); bulegoan eserita (5); bulegoan eta (15); bulegoan ez (6); bulegoan hartu (11); bulegoan hartu gaitu (6); bulegoan hasi (4); bulegoan izan (4); bulegoan lan (5); bulegoan lan egiten (4); bulegoan nengoen (7); bulegoan sartu (28); bulegoan sartu eta (5); bulegoan sartu nintzen (4); bulegoan sartu zen (4); bulegoan sartzen (4); bulegoan utzi (5); bulegoan zegoela (4); bulegoan zegoen (7); da bulegoan (6); duen bulegoan (16); ere bulegoan (4); eta bulegoan (12); gure bulegoan (6); haren bulegoan (8); jaunaren bulegoan (4); kanboko turismo bulegoan (4); komunikazio bulegoan (5); legebiltzarreko bulegoan (4); neure bulegoan (4); nire bulegoan (7); posta bulegoan (10); prentsa bulegoan (4); turismo bulegoan (55); turismo bulegoan eta (5); zen bulegoan (8); zuen bulegoan (4); zure bulegoan (4)

bulegoaren arabera (9); bulegoaren aurka (4); bulegoaren aurrean (11); bulegoaren erdian (4); da bulegoaren (6); duen bulegoaren (5); estatistika bulegoaren (4); estatistika bulegoaren arabera (4); posta bulegoaren (5); turismo bulegoaren (23)

bulegoari eraso (7)

turismo bulegoek (4)

bulegoen aintzinean (5); bulegoen aurrean (5); posta bulegoen (14); posta bulegoen aintzinean (4); turismo bulegoen (4)

bulegoetako langile (4); eta bulegoetako (8)

bere bulegoetan (4); bulegoetan eta (9); bulegoetan izena (5); bulegoetan lan (4); bulegoetan sartu (6); bulegoetan sartu eta (4); dituen bulegoetan (8); eko bulegoetan (5); enplegu bulegoetan (4); eta bulegoetan (8); inemeko bulegoetan (7); publikoen bulegoetan (4); turismo bulegoetan (4)

bulegoetara eta (5); bulegoetara jo (4); bulegoetara joan (5)

arretarako bulegoko (7); bere bulegoko (28); bere bulegoko atean (4); biktimen arretarako bulegoko (7); biktimen bulegoko (5)

bulegoko arduradun (5); bulegoko arduraduna (5); bulegoko atea (30); bulegoko atea ireki (5); bulegoko atea jo (6); bulegoko atean (6); bulegoko buruak (5); bulegoko kide (5); bulegoko lana (7); bulegoko lanak (4); bulegoko langile (4); bulegoko langileak (4); bulegoko leihotik (7); bulegoko mahai (7); bulegoko zuzendari (8); bulegoko zuzendaria (10); bulegoko zuzendariak (10)

duen bulegoko (9); eta bulegoko (17); europako bulegoko (4); ikerketa bulegoko (5); informazio bulegoko (4); prentsa bulegoko (4); terrorismoaren biktimen bulegoko (5); turismo bulegoko (15); zuen bulegoko (7)

bere bulegora (34); bere bulegora deitu (5); bere bulegora itzuli (4); bulegora deitu (15); bulegora deitzen (4); bulegora eraman (20); bulegora heldu (7); bulegora iritsi (14); bulegora itzuli (19); bulegora itzuli zen (8); bulegora jo (5); bulegora joan (46); bulegora joan behar (6); bulegora joan eta (4); bulegora joan zen (12); bulegora joateko (8); bulegora joaten (9); bulegora sartu (22); bulegora sartu aurretik (4); bulegora sartu zen (4); buruaren bulegora (4); eta bulegora (9); eta bulegora joan (4); haren bulegora (5); komunikazio bulegora (4); nire bulegora (9); posta bulegora (4); sartu zen bulegora (5); turismo bulegora (6); zen bulegora (13); zuen bulegora (5); zuzendariaren bulegora (6)

bulegorako bidean (5)

bulegorantz abiatu (4)

bulegoren batean (4)

bere bulegotik (14); bulegotik atera (14); bulegotik ateratzen (4); bulegotik eta (4); bulegotik irten (20); bulegotik irten zen (6); eta bulegotik (9); eta bulegotik irten (5); prentsa bulegotik (6); zen bulegotik (6)


bulegoburu (ETCn 39 agerraldi; orobat bulego buru ETCn 60 agerraldi) iz bulego baten burua.

Gobernadore militarraren etxeko areto nagusian hiriko funtzionario guztiak bildu ziren, gobernadoretik hasi eta kontseilari titularreraino: sailburu eta bulegoburuak, kontseilariak, aholkulariak, Kisloiedov, Krasnonosov, Samosvistov, [...].  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 541. orr.

Batzuetan, larderiatsu aditzen zen ahots jasoago bat, bulegobururen batena inondik ere.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 210. orr.

Bulegoburu harro bat dotore janzten zena eta Suitzan jaiotakoaren itxurak egiten zituena.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 21. orr.

Arthur Weasleyk, Muggleen Tresnen Erabilera Okerrerako bulegoburuak, berrogeita hamar galeoiko isuna izan du gaur muggleen auto bat sorgintzeagatik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 187. orr.

Bulegoburua, hain latza izanik ere, haren alde mintzatu zen bere nagusien aurrean, eta, handik gutxira, Txitxikov bera hautatu zuten hutsik geratu zen bulegoburu-kargu baterako.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 335. orr.

Bai, ordea, lagun pare bat, eraginkor samarrak, bulegoburu lana egin zezaten.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 50. orr.

Nik bizitakoagatik bai baitakit nahikoa dela bosgarren kurtsoa gazte bat estutasunetik ateratzeko, bai hemen bai Afrikan, eta ez da bulegoburu posturik edo bankari lanpostu abantailatsurik faltako.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 32. orr.


bulegokeria iz burokrazia.

Schuesselen iritzian, bultzatu beharreko eztabaidaren ardatz nagusia «Europako bizi eredua» izan behar da eta hizpide izan daitezkeen gai batzuen kontura «herrialde kideen ardura arloak, Europako Batasunaren mugak eta bulegokeriaren murriztea» aipatu zituen.  Berria - Mundua   2006-01-10


bulegokide (orobat bulego-kide) iz bulego berean lan egiten duen pertsona.

Gero jakin nuen urtebete zeramala neska ihar batekin irteten, poteko ilehoria, bulegokidea, eta amorrua eztarrian trabatu zitzaidan.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 117. orr.

Bulegokideak ohartu zirenerako, Txitxikov nagusiaren etxera aldatu zen, gizon premiazko eta ezinbesteko bihurtu zen han.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 335. orr.

Karlos ez da bulegokide horren, Jaimeren, lagun handia; ondo pentsatuta, mania pixka bat ere badiola esango luke.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 31. orr.

Ia beti berarekin joateko gonbita egiten didan bulegokidearen zain egon nintzen arren, egun horretan ez zen azaldu.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 157. orr.

«Iazko kopuruak atxikiko ditugu bederen, emendatzea ez bada», azaldu du Maite Oxandabaratz Euskal Haziak ereduko bulegokideak.  Berria - Harian   2005-09-01


bulegokume iz adkor bulegaria.

«Iazko kopuruak atxikiko ditugu bederen, emendatzea ez bada», azaldu du Maite Oxandabaratz Euskal Haziak ereduko bulegokideak.  Berria - Harian   2005-09-01

Berak ere gehiago espero zuen, baina onargaitza zitzaion bulegokume putaseme hark horrelakoak aurpegiratzea.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 80. orr.


bulegolari iz bulegari.

Trieste subentzioetatik bizi da, biztanleria zaharra du, industria handirik ez, eta funtzionario eta bulegolari ugari, berriz: garai zaharren nostalgia handia du eta datorrenari buruzko kezka gutxi.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 60. orr.

Jean Grenet auzapezak berretsi du ez dituela bi bulegolari berri hartuko kontseilu bilkuren inguruko urrats administratiboak fiteago egin arazteko.  Herria   2003-04-03


bulegoratu, bulegora (tu), bulegoratzen da/du ad bulegora joan; bulegoara eraman.

Buru-xut eta oilar antza bulegoratu nintzaion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 88. orr.


bulegotto iz bulegotxoa.

Denak ezin izan, hiru metra eta erditsuko laukada egiten dute gelek, bi ohetto mehar (bakarkakoak), bulegotto bat, armairua eta ikuzteko salatto duxadun.  Herria   2001-11-01

Bere burua demokrata daukan honek Britania haundirat ihes egina du eta hantxetan badauka bere bulegottoa 2001 ko urriaz geroz.  Herria   2003-11-06


bulegotxo iz bulego txikia.

Jefearen bulegotxoan, hau eta Marta.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 162. orr.

Garzon ikusi nuenean gure bulegotxo txiki eta negargarrian, pentsatu nuen: zer egin ote dugu hau hona etortzeko?  Berria - Harian   2005-11-20


bulegozain (ETCn 5 agerraldi; orobat bulego zain ETCn 2 agerraldi) iz bulego at zaintzean duena.

Pierre Laborde Bardozeko auzapeza batere abisatu gabe kendu dute herri hortako bulegoko buruzagia, 220 000 euro gastatuak dituelarik Bardozek posta bastizarentzat duela bost urte, eta bulegozaina herriko bizitegi batean aloitua delarik.  Herria   2003-10-30

Pentsa daiteke tabako bulego zainak, guziz mugari hurbilekoak ez direla besoak gurutzaturik egonen.  Herria   2003-10-23

Azkarki segitua izan da tabako bulego zainen greba joan den astelehenean Ipar Euskal Herrian.  Herria   2003-10-23


buleka ik bule 2.

buleria iz erritmo oso biziko dantza eta kanta flamenkoa, txaloak joaz laguntzen dena.

Fandangoak, buleria, jotak, tangoakÉ Flamenkoa forma guztietan agertzen da.  Berria - Kultura   2006-04-07

Batez ere, rumba, tango eta buleria soinuak dira nagusi disko berri horretan.  Berria - Kultura   2004-07-17

Jazzaren egitura tradizionalei jarraiki, tangoak, tangilloak, alegriak, buleria konpasak eta fandangoak interpretatzen ditu pianoarekin.  Berria - Kultura   2004-07-02


buletan ik bule 1.

buletin iz agintaritzaren edo administrazioaren argitalpen edo aldizkari berri-emailea.

Fandangoak, buleria, jotak, tangoak, flamenkoa forma guztietan agertzen da.  Berria - Kultura   2006-04-07

Batez ere, rumba, tango eta buleria soinuak dira nagusi disko berri horretan.  Berria - Kultura   2004-07-17

Jazzaren egitura tradizionalei jarraiki, tangoak, tangilloak, alegriak, buleria konpasak eta fandangoak interpretatzen ditu pianoarekin.  Berria - Kultura   2004-07-02


bulevar ik bulebar.

bulgare izond arrunta.

Horrek bi erantzun mota duela, bata bulgarea eta noblea bestea.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 240. orr.

Dilthey-ren "izpirituaren zientzia" guztiak, hor nonbait; gehi bai Wundt-ek eta bai Caro Baroja-k arbuiatu duten Herri Psikologia bulgareena barne.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 84. orr.


bulgariar (ETCn 720 agerraldi; orobat bulgariatar g.er.) izond/iz Bulgariakoa, Bulgariari dagokiona; Bulgariako herritarra.

Argazkia etorkin bulgariar baten gelaxkan dago, pareta batean zeloz itsatsia.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 46. orr.

Eta baita idazle bulgariarra ere.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 184. orr.

Kerbalan Dimitar Dimitrov okupatzaile bulgariarra hil zen buruan tiro bat jaso ondoren.  Berria - Mundua   2004-04-24

Sergei bulgariarra alboan jesarri zait.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 165. orr.

Zazpigarren txandan Dobrev bulgariarren kontra lortutako garaipenarekin goiko postuetara igo zen berriro.  Berria - Kirola   2006-04-19

Fanarioten "Ideia Handiaren" porrotak adierazten zuen populazio kristau ortodoxo multinazionalak Otomandar Inperioan [...] hainbat parroki estatutan (greziar, errumaniar, serbiar, bulgariar, albaniar eta georgiarrean) banatu beharko zuela, Frantzia, Espainia, Portugal eta Holandaren ereduaren arabera.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 182. orr.

Bahitzaileek lepoa moztuta hildako bulgariarra 30 urteko Georgi Lazov da.  Berria - Mundua   2004-07-15

Zein ote da haien bulgariar izateko era, haien harrotasun mota?  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 164. orr.

Orduan bulgariarrak, errusieraz dakienez, zerbait diotso hizkuntza horretan.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 165. orr.

Gizonak, orduan, italiarrak oso kantari onak zirela; onenak, bulgariarrekin batera; bulgariarrek baxu-ahotsa zutela, hala ere, eta italiarrek, berriz, baritono-ahotsa.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 318. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bi bulgariar (5); bulgariar bat (6); bulgariar eta (4); bulgariarrak eta (5); georgiev bulgariarrak (3)


bulgariatar ik bulgariar.

bulgariera iz Bulgarian eta Besarabiaren alderdi batean mintzaten den hizkuntza eslaviarra.

Ondo gogoan zuela Alsfed hirian bizi zela, haur-literaturako liburuen ilustratzailea zela, baina derrepentean zekien alemaniera guztia ahaztu zitzaiola, eta bulgarieraz baizik ez zekiela orain hitz egiten.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 47. orr.

Mazedonian, imajina daitezkeen hizkuntza guztiak daude bertan: Turkiera, bulgariera, serbiera, greziera, albaniera, errumaniera eta abar, eta hizkuntza horiek guztiak era desberdinetan daude nahastuak, lurralde arau.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 237. orr.


bulgaritate iz arrunkeria.

Germaniar martzalari Ortega-k "mediterranismoa" kontrajartzen dio, bulgaritate absolutua: [...].  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 205. orr.

Josune Otaburu eta Arantza Aranaren artean zeinek bulgaritatearen mugak urrutien eramaten zituen gogoetatu zuen Julenek euskal literaturako salmenta kurben legamia nola opila labera.  Berria - Kultura   2004-12-18


bulgarizatu, bulgariza, bulgarizatzen 1 du ad ideia edo kideko zerbait, jende arruntaren eskumenean ezarri.

Volksgeistik ez dago, esango nuke, kontzeptu bezala (Herder edo Hegel-en eran), apenas Herrien Psikologiaren ikerketetako adieran ere zehazki, baina bai erruz metafora mistiko difuso bezala (Renan-en gisara) edo topiko txar bat, propaganda politikoa ordurako Europan bulgarizatzen ari zen estiloan.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 89. orr.

Erlatibitatearen teoria bera (egiazta/gezurtatzeko hipotesia dela ahazturik) zentzu honetan bulgarizatzen da askotan.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 175. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Egungo neoliberalismoaren kritika estandar edo bulgarizatuak erabat alboratzen duenez.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 99. orr.

Peronismo maltzurrenean erroak dituen klase politikoaren eskutik ustezko parte-hartze keynesianoaren politika bulgarizatu ahaztezinak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 323. orr.


bulgarizatze iz ideia edo kideko zerbait, jende arruntaren eskumenean ezartzea.

Keynesen ideiei buruz ere bada azaleratu beharreko txanponaren ezkutuko alde bat, oro har, ideia horien bulgarizatzearekin lotu daitekeena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 57. orr.

Ideien bulgarizatzeaz gain, puntu ahul gehiago erakutsi du ikuspegi keynesianoak gaur egungo ekonomian.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 58. orr.


bulgarizazio iz bulgarizatzea.

Joera honen kasuan gainera bistakoa da, besteetan gertatu den era bertsuan, bulgarizazio eta sinpiflikazio horretan zeresan handia izan dutela arerioek ez ezik aldekoek ere.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 116. orr.

Mundializazioaren bulgarizazioa da, «denek ulertzeko gisan».  Berria - Mundua   2004-09-19

Joera horrek, marxismoak eta liberalismoak bezalaxe, bulgarizazio gogorra bizi izan zuen neoliberalismoaren ortodoxia iritsi aurreko garaian.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 115. orr.

Ulergarritasun horretan laketzeko ez dago zientziaren bulgarizazio dotrinantea irenstea bezalakorik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 42. orr.

Hurrengoetan ohiko bulgarizazio lanetan murgildu zen: egun batean inflazioa, hurrengoan langabezia, bestean obligazio merkatuaren gorabeherak, etab., etab.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 95. orr.

Mekanika kuantikoak adibidez -zerbait dakitenek aitortzen dute, ez dena dakien bulgarizazioak- ez du "errealismorik": errealitate fisikoko elementuen errealitatea behatzearekin batean jaiotzen da.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 65. orr.

Tradizio marxistaren ikuspegi dialektiko-estrukturalean oinarrituriko bulgarizazioan.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 296. orr.


bulgaro izond/iz bulgariarra.

Hiru atentadu izan dira berriz ere auto zapartatzeak eginez eta bonbak, bat Kerbalan 13 hil eginez zibiletan, lau soldado bulgaroetan eta 120 zauritu, heien artean 27 soldado beste kolpe txar batzuetan, kasik tenore berean.  Herria   2004-01-01


bulimia 1 iz neurriz kanpoko gose sentipena.

Brain-derived Neurotrophic Factor genearen aldaera jakin bat izanez gero anorexia edo bulimia izateko arriskua dagoela dio Fernandez Arandak.  Berria - Gaiak   2004-06-29

Anorexia eta bulimia kasu askoren oinarrian aldaera genetiko bat dago, baina ez dira gaitz hereditarioak.  Berria - Gaiak   2004-06-29

Gaur egun, elikadura desorekak eragindako gaitzen %70 bulimia kasuak dira.  Berria - Gaiak   2004-06-29

Gaitz zabalduenen artean, depresioa, elikadura arazoak, anorexia, bulimia eta loditasuna, bereziki, eskola porrota eta suizidioa aipatzen zituen dokumentu hark.  Berria - Gaiak   2004-02-11

2 irud/hed

Egungo gizarteak nozitzen duen «bulimia informatiboa» gainditzeko bitarteko izan nahi dute Bilboko Udalaren laguntzarekin EIEk antolatu dituen musikaren eta literaturaren gaineko jardunaldiek.  Berria - Kultura   2004-10-26

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

anorexia edo bulimia (7); anorexia eta bulimia (22); bulimia eta (7); bulimia eta bestelako (3); bulimia gaixoak (4); bulimia kasu (4); bulimia kasuak (8); edo bulimia (7); eta bulimia (24); eta bulimia gaixoak (4); eta bulimia kasu (4); eta bulimia kasuak (3)

anorexiaren eta bulimiaren (7); bulimiaren aurkako (3); eta bulimiaren (8)


bulimiko iz bulimiak jotako pertsona.

Janariari uko egin beharrean, bulimikoak etengabe jateko obsesioa izaten du.  Berria - Euskal Herria   2004-11-11

Anorexikoek eta bulimikoek janariaren inguruan egituratzen dituzte beren harremanak, oraina eta geroa.  Berria - Euskal Herria   2004-11-11

Filmak ehunka jaten zituen, bulimiko baten gisan.  Berria - Kultura   2004-12-28


bulka 1 adlag bultzaka.

Ahotik biraoka, eskuak eta belaunak higatu beharrean eman nituen ate itxi berriari bulka eta saka.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 373. orr.

Bulka eta zutik jartzen erdietsi nuen azkenean.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 46. orr.

Arrosak eta pottoloak ziren haurrak, neure titia emateko gogoa sentitu nuen, edo sudurraz bulka aritzeko, jostatzeko, kosk egiteko.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 60. orr.

2 bulka egin bultza egin.

Bulka egin nion kasik, korridorera heriosuharrean atera beharrez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 342. orr.

Bulka egin nahi zaitu, baina ezin, atean baitu horretarako beharko lukeen eskuetarik bat.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 184. orr.

-Bulka egiok ate horri -agindu dio Joxek ilunpetik.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 68. orr.

Sudurraz egin nion bulka haurrari eta oihuka hasi zen emakumea.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 71. orr.

Bulka egin nion kasik, korridorera heriosuharrean atera beharrez.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 342. orr.

Engelsek tibortak niregana hurreratzen zituenero enbor banatik heldu eta "Aaarraun!" aitzina egiten niela bulka, "Aaarraun!".  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 216. orr.


bulkada (ETCn 2.480 agerraldi) 1 iz oldarrezko bultzada. ik bulko.

Denok dugu gure oroitzapenak, pentsamenduak, bulkadak, itxaropenak eta ametsak gordetzeko leku baten beharra.  Berria - Kultura   2004-05-22

Zeloteen fakzioa erasotzaileari atzera eusten saiatu eta beren judu-ondarearen gotorleku espiritualera erretiratzeko bulkada zuen jendearen artetik erreklutatzen zen. esan beharra dago bihotz biguneko gizona zela, eta, txiroren batekin topo eginez gero, guztiz ezinezkoa zitzaiola txanpon xehe batzuk emateko bulkadari eustea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 265. orr.

Nora zihoan hainbeste lorerekin galdetzeko bulkada etorri zitzaion Jimmyri, baina eutsi egin zion eta ferryaren brankarantz jo zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 540. orr.

Ongi nabaritu nituen ene hatzetan orgasmoa izan zutenean beren zakilek likidoa kanporatzeko egindako barne uzkurdurak; bulkadak alegia.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 120. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Auskalo zein bulkada kontrolagaitzek eraginda, agurtu, eta Anaz galdetu dio, berarekin gogoratuko den ez badaki ere.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 184. orr.

Neska bere baitara bildua ikusi zuen, eta ezin izan zion begirik kendu: izan begitarteak, izan gorpuzkerak, zerbaitek halako bulkada magiko batez erakartzen zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 334. orr.

Maite du arranoak bere bakardadea, haizearen sostengu eta bulkada laguntzailea.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 7. orr.

Kanpora irten garenean, sabelean halako bulkada bortitz bat sentitu dut, eta berehala tripei heldu, burua makurtu, eta, nire GMI-aren kalterako, botaka egin dut.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 323. orr.

Istorio horrek arabiar Völkerwanderung baten hasierako bulkada azaltzeko balio izan du, azkenean arabiar penintsulatik indar handiz irten zena Tien Shan eta Pirinioetan zehar.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 142. orr.

Janaren eta sexuaren artean oso lotura estua dago, gizakien oinarrizko bulkadak dira.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 153. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Erreguladore bat jartzea ere pentsa lezake: pareta elastikozko hodi zati bat, alegia, ponpa-bulkada bakoitzean zabaltzen dena.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 169. orr.

Touretteren sindromean "zer" horrek ageriko konpultsioaren taxua hartzen du, ageriko barne-bulkada eta konpultsio sail batena.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 91. orr.

Barne bulkada ala arrazoimenaren erabakia izan zen [...] eskola amaitu eta ikasleak altxatzen hasi bezain laster, niri begira keinu mutu eta ia ikusezin bat eginarazi zizuna?  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 27. orr.

Aizkorakara delako horrek, jokozale amorratua, edale handiaz gainera, trabes egiten zuen hildakoaren gorpu burugabea artean heriotza tokian zegoelarik, azken dardarak, azken bizi-bulkadak emanez.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 41. orr.

Norbanako jakinen alderako erruki bulkadak beste oinarririk gabe, hezibidezko zigor oro debekatu izango liguke.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 180. orr.

Gizartea oinarrizko giza bulkada zenbaiten debekuaren gainean baita eraikia, haur orok, heldu ahala (gizateriak historian zehar bezalaxe), bere baitan sentitu, zapaldu eta bideratu behar izan dituenak: intzestua, kanibalismoa eta giza hilketa.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 42. orr.

4 (elektrizitatearena edo kidekoena)

Horrek eragindako bulkadak muskulu-zuntzak uzkurrarazten ditu.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 226. orr.

Baldin eta lehenengo eraso kimikoak, mintzaren irazkortasuna aldaturik, intentsitate jakin bat iristen badu, abian jartzen da bulkada; bestela, ez da ezer gertatzen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 223. orr.

Handik igarotzen dira neurona batean sortutako bulkadak beste neurona batera.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 222. orr.

Estimulua indartzen bada, lehengo tamaina gordetzen dute bulkadek, baina maizago gertatzen dira.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 114. orr.

Energia mekanikoa burmuinera bidaltzen dute bulkada elektriko bihurtuta.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 236. orr.

Muskulu-zuntz batek bulkada elektriko bat jasotzen duenean, edo uzkurtuko da edo ez da uzkurtuko (bulkada ahulegia bada), baina ez dago tarteko mailarik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 60. orr.

Bulkada kimiko lokalizatu batek jartzen du abian nerbio bulkada.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 223. orr.

Garunean, ozentasun-, garaiera- eta tinbre-sentipen bihurtzen ditu bulkadok datu-prozesaketarako sistema landu batek, eta jatorrizko soinuaren norabideari buruzko zenbait informazio ere ematen du.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 108. orr.

Kolinesterasari bere eginkizuna betetzea galarazten diote, eta, hartara, nerbio-bulkadaren transmisioa erabat oztopatzen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 59. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

barne bulkada (12); barne bulkada bat (3); beste bulkada (4); beste bulkada bat (3); bizi bulkada (3); bulkada axoian (3); bulkada bat (16); bulkada batek (6); bulkada baten (3); bulkada bihurtzen (4); bulkada elektriko (9); bulkada elektriko bihurtzen (3); bulkada elektrikoak (3); bulkada eman (3); bulkada hori (3); bulkada horiek (3); da bulkada (4); edo bulkada (3); eta bulkada (11); halako bulkada (5); nerbio bulkada (12); nerbio bulkada bihurtzen (4)

beren bulkadak (3); bizi bulkadak (3); bulkadak dira (3)


bulkadaka adlag bulkaden bidez.

Bizi-bulkadak inspirazio iturri, bulkadaka idatzi.  Berria - Kultura   2006-04-18

Horregatik bulkadaka jokatzen dute nerabeek.  Berria - Euskal Herria   2006-03-01


bulkaka 1 adlag bultzaka.

Jendetza bulkaka hasi zenean (eta ez kakatza jendea bulkatzen), bidaiari igo berri batek (eta ez bideberri igokari batek) lekualdarazi zuen lehengoa (eta ez lehengorarazi aldalekua).  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 61. orr.

Orgatilari bulkaka ari ziren langileek bertze irribarre bat trukatu zuten.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 71. orr.

Ez nintzen istant bat gehiago hor luzatuko, Charly izan ez banu gibelean bulkaka.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 314. orr.

Hala ere aitonaren espirituak hantxe segitzen zuen batailoiei bulkaka bata bestearen ondoren, tankeei bulkaka, soldadu guztiei bulkaka, denak atzera, Alemaniako bihotzerantz, handik etorriak baitziren erasoan tropa sobietarrek bultzatuta.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 84. orr.

Haren hira ez zen zelo onezkoa eta haren haserrea ez zen amoriozkoa eta onginahizkoa, baina guztiz bertzelakoa, eta hargatik zebilen Xalbador handik bulkaka egotzi nahian.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 49. orr.

Bulkaka, ostikoka, sakreka aritzen dira, beren joan-jinen kukutzeko eginahalik tipiena ere egin gabe.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 104. orr.

2 bulka-bulkaka

Isiltasunaren urratu bakarra ere handixetik heldu zen: ohe zaharraren azpiko malgukien negar etena, gainean inor bulka-bulkaka aritzean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 116. orr.


bulkanologo iz sumendiak ikertzen dituen pertsona.

Argiki oroitzen naiz Paul Emile Victor-ek Iparrean filmatu zituen Inuit-ez egin erreportajeez, edo Aroun Tazieff bulkanologoak munduko sumendi handiez egindakoaz.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 133. orr.


bulkatu, bulka(tu), bulkatzen du ad bultzatu

-Jainkoak hatza dorrearen goiko aldean ipini eta apur bat bulkatuko balu, goiti-beheiti eroriko litzateke dorre osoa...  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 259. orr.

Ezusteak eskua erretirarazi zidan atetik, bulkatzera nindoanean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 163. orr.

-Buha ezan orain... azkar: bat, bi... bat, bi, hiru eta bulka!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 25. orr.

Ene hitzak aditu bezain fite, erresortak bulkaturik bezala, ukabila altxatu zidan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 338. orr.

Kontrako oinaz orpotik bulkatuz atera zituen zapatak.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 15. orr.

Besaburuz bulkatu ninduen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 138. orr.

Bi taket eman zizkigun gurdizainak eta manatu zigun ezen taketak lurrean berma, eta bulka genitzala gurpilak gibeletik, berak zaldiak zigorrez jotzen zituen bitartean, eta entseia gintezela, halatan, gurdia lohitik ateratzerat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 245. orr.

Herstura hark bulkatzen ninduen bekatu ez zena ere bekatutzat hartzerat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 382. orr.

Zeren bainekien zer zen bihotzaren inguruan sugegorri bat edukitzea, zeinak hitza mihitik ken baitiezazuke eta lagunen salatzerat bulka, nola ibili bainintzen ni ere.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 429. orr.

Behaztopatu naiz, barkatu, ez zaitut nahitara bulkatu.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 62. orr.

Adimenak tarteka errepikatzen den eta somatzen dugun edozein hotsi baietza ematera eta segitzera bulkatzen gaitu, hari koro edo konpartsa egitera.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 74. orr.

Pertsona ilunabartuak, bere garapen oso eta etsigarria gainean dakusalarik, haur bihurtzera bulkatzen du bere burua.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 126. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bulkatu behar (3); bulkatu du (3); bulkatu eta (3); bulkatu ninduen (4); bulkatu nuen (3); bulkatu zuen (5); bulkatzen ninduen (5); bulkatzen zuen (3); eta bulkatu (5); eta bulkatzen (3)


bulko 1 iz bulkada.

Beragandik hartzen du bulkoa beroak eta haizearen indar ezkutuak, beragandik aireak.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 179. orr.

Berri ezazu zeure bulkoa, sortu zeugan ekaitza, maita, desira, eska eta akuila maitasuna.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 122. orr.

Arimaren beste zatia, gorputz osoan zabaldurik, gogoaren borondate eta bulkoari men eginez mugitzen da.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 175. orr.

Saiatzen nintzen, hala ere, gorrotoaren bulko haiek kontrolatzen, barru guztia har ez ziezadaten.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 223. orr.

Gabinek hitzon kontra oldartzeko bulkoa sentitu zuen, arrapostu eman nahi zion Enrikeri, baina zer erantzun asmatu ezinik geratu zen.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 83. orr.

Bai herenegun Zelatungo erromeriara bultzatu ninduena, eta bai gaur Labartzako merkatura bertararazten ninduen bulkoa, jatorri berekoak dira funtsean.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 88. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ezkerreko mugimenduetan beti izan zen halako bulko poetiko bat, epopeia proletarioaren eta lirikaren artekoa.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 197. orr.

Premiazkoa da bildutasunaren bulko indartsu bat lortzea, gure ahalmen guztiak, behekoak eta goikoak, biltzea eta barneratzea, eta barreiakuntza bildutasun bihurtzea, esaten baita batasunak indarra dakarrela.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 39. orr.

Izpirituzko ahalmenak baino goragokoa eta barruragokoa da, funtsezko bulkotik baitatorkie ekintzarako gaitasuna.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 98. orr.

Funtsezko bulkoak betiereko isuria du, sakona, bere sorburura itzultzeko.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 98. orr.

3 barne-bulko

Barne-bulko batek eraginda.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 132. orr.

Ikusi dut, ordea, gauza bat dela ideologia, bakoitzak hartu nahi dituen jarrerak, eta beste bat barne-bulkoak, ohartuki edo gabe nola jokatu agintzen digutenak.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 203. orr.

Baina neure baitan, zenbait egoeratan, budismoa urrun geratzen zitzaidan, oreka iritsezin gisa, neure barne-bulkoen egituratik urrun, ideien azalean soilik baitzegoen, iritsi nahi nuen ideal baten itxuran.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 205. orr.

4 bulko egin

Argi hau barruan zabaltzen da, ez kanpoko aldera; barruko zolagunea bilatzen du beti, hemendik baitator eta bulko egin ohi du bertara itzultzeko.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 70. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

funtsezko bulko (5); funtsezko bulkoa (8); funtsezko bulkoan (3)


bulla ik buila.

bullatsu ik builatsu.

bulldog 1 iz gorputz sendoko txakurra, buru-handia, mutur-zabala eta ile-motza.

Bulldog bat eta rottweiler bat erosi genizkion iragan den astean, bere gurasoen Landetako eta Lizarradeko txaletak zain ziezazkien.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 168. orr.

Kanpoan izan da, Katy bulldog-a pasieran ateratzera joanik.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 265. orr.

Izeba Marge landan bizi zen, lorategi handiko etxe batean, eta bulldog-ak hazten zituen bertan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 20. orr.

Haietako bat seinalatzen du, bulldog eme beltz bat, kaiola bat osoa beretzat daukana.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 82. orr.

Esku batean maleta handi bat zekarren, eta bestearen azpian bulldog zahar eta txatxu bat.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 24. orr.

Ate aurrean Fuhrmann doktorea zegoen, gizon mozkotea, bulldog muturtu baten aurpegia zeukana.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 178. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Hotz agurtu zuten elkar; eta maitalearen begiak bulldog-aurpegi gizen batean eta bi beso motz sendoen gainean pausatu ziren segundo batean edo bitan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 99. orr.

Koruko bakarlari batek, bulldog aurpegia zuenak, "Jainko errukitsua" errezitatu zuen gero.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 118. orr.

Bulldog-begi bat irekiz, aurrenik kokots azpiko pikorta igurtzi zuen Jonathanek.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 31. orr.


bulldozer ik buldozer.

buloi (orobat boloi g.er.) iz metalezko pieza luzea, mutur batean burua duena eta bestean azkoin, pasaziri edo errematxe batez bermatzen dena.

Obrak egiten direnean beti joera horiek neurtu behar dira eta euskarriak ipini jausiak galarazteko: buloiak, aingurak, hormak edo harri-lubetak.  Berria - Harian   2005-12-21

Fusteen buruetan burdinazko buloiak sartu zituen mirubuztan forma zutenak, eta berunez finkatu zituen, eta enborretan uztai batzuk sartu zituen buloiak inguratu eta hartzen zituztenak. enborretan uztai batzuk sartu zituen buloiak inguratu eta hartzen zituztenak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4710. orr.

Idi-uztarriak tiratzen zuenean, fusteak uztaietan sartutako buloietan biratuz etenik gabe ibiltzen ziren gurpil moduan.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4710. orr.

Gurpilak egin zituen hamabi oin ingurukoak, eta arkitrabeen buruak gurpilen erdian finkatu zituen; sistema berdinarekin buruetan buloiak eta uztaiak sartu zituen: hala, idiek lau hazbeteko egurretatik tiratzen zutenean, uztaietan sartutako buloiek gurpilak birarazten zituzten, eta arkitrabeak gurpilen tartean ardatz moduan sartuta zeudenez, lehen fusteak bezala, hauek ere inolako eragozpenik gabe iritsi ziren obrara.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4730. orr.

Egiaz ez zuen huts egin: lau kiderekin hormatik erauzi eta burdinazko boloiak altzairu segaz trebeki mozturik gurutzea elizatik atera zuten.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 87. orr.


bulta (ETCn 645 agerraldi; orobat builta ETCn 32 agerraldi) 1 iz unea, denbora bitartea.

Baionako apezpikuarekin afalduak gira duela bulta bat.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 170. orr.

Biek pipatu zuten bulta batez, zeru ertzean azken leinuruak desagertzen ikusiz.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 215. orr.

Bulta bat egon ginen solasean.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 71. orr.

Bulta baten buruan alde egin zuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 125. orr.

Bulta baten buruan Basoi bere aldetik hasten da: [...].  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 67. orr.

Bulta bat berantago eta oinez egin beharko nukeen bidea, hemengo legoa bete.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 59. orr.

Badin orain bulta bat ostikoka eta zaflakoka erabiltzen nauela.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 203. orr.

Plazer nuke zurekin bulta bat egotea.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 142. orr.

-Ez dakit, egia erran, badu bulta bat ez dudala haren berririk.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 38. orr.

Maigret: Bazuen bulta bat ez genuela ikusi.  Herria   2001-02-22

Bulta bat jada Artoizetik gosaldu gabe abiatu zela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 54. orr.

Ments dituzu bulta hartako bertze lagunak ere.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 52. orr.

Miarritzen, bulta huntan bada arrangura eta buru-hauste Notre-Dame izeneko xahar-etxearekin.  Herria   2004-10-21

Bulta huntan lotuak dira prestaketa lanari, Manex Fuchseta Maialen Torredituztela laguntzaile.  Herria   2004-05-27

Euskal Kultur Erakundeak ere ez du uste-gabetarik akulatzen sail hortan bulta huntan abiatua duen indarra.  Herria   2005-06-09

Eta holaxe egon ginen, bulta luze bat, elkarri begiratu gabe.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 21. orr.

Mattin berriz jinik eneganat, biak egon ginen bulta handia dantzariei so.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 39. orr.

Duda-muda bulta baten ondotik Joanes Mentasun hasi zen, papera daldaraka.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 73. orr.

Lehen mesfidantza bulta ezabatu ondoan, Dan ezin isildua zen: irudi zen zazpi haurreko familia hartako zoriontasun biluzia bizitzen zuela oraino.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 120. orr.

2 bulkada, oldarra.

Honelaxe jokatu behar du haizearen putzak ere, zeinak, ibai indartsu gisan zernahi jotzen duela, dena aurrean hartzen eta bulta etengabez eraisten baitu.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 49. orr.

Baten batek, Jacquesek bultzaturik segur aski, haserre bulta batez pittilitzon izengoitiaz bataiatu zuen, eta noski ezizena larruari eratxeki zitzaion, lapatin.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 199. orr.

Ez bide zuela Fanchek ene haserre bulta sumatuko espero nuen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 56. orr.

Baditut kolera bulta itsusiak eta zinez orduan arrunt kexatzen naiz.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 19. orr.

Tristura bulta batek inarrosi zion barnea.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 309. orr.

Ti Kerneko sukaldera heldu orduko kexu bulta batek inarrosi ninduen, eguna argitzen zihoala: zakutik edo zorrotik sua piztekoa nuen alajainkoa!  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 80. orr.

Alabaina ur jauzi haundi bat erortzen da delako putzu horretara eta zirimolaka aritzen azkarki, dena inguru eta inguru; orduan, bere bultan hartzen zaitu ur horrek eta preso atxikitzen.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 105. orr.

Bere biziko parte handiena Ameriketan pasaturik, erretiratu da Izpurako xahar etxean eta bulta txar bat ukanik Izpurako eritegian pausatu da.  Herria   2004-11-18

Jakes Chourrout zendu da 85.garren urtean, bihotzeko bulta txar baten gatik Donapaleuko eritegirat altxatu dute eta zendu da.  Herria   2005-02-10

3 bultan (orobat builtan) oldarrean.

Kasko guzietan Baigorriarrak bultan zutitzen dira eta aise garaitzen dute petik goiti nekez jina den eta arrunt akitua den etsaia.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 95. orr.

Potereaz jabetürik Kordoban züzengabe, Al-Andaluz-eko tirano jarririk indarka, Eüskal Herrian sei aldiz builtan sartüko da, Iruñe bi aldiz hartüko dü, eta bidean ahal düana oro xehekiko.  Herria   2004-02-12

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

badu bulta bat (12); bazen bulta (4); bazen bulta bat (3); bazuen bulta (5); bazuen bulta bat (4)

bulta bat (52); bulta bat ari (3); bulta bat ez (5); bulta bat honetan (10); bulta batean (3); bulta batek (3); bulta baten (12); bulta baten buruan (10); bulta batentzat (3); bulta batez (11); bulta goxo (3); bulta hartan (4); bulta honetan (4); bulta huntan (111); bulta huntan aipu (9); bulta huntan bazen (3); bulta huntan hutsa (3); bulta luze (7); bulta luze bat (4); bulta txar (7); bulta txar baten (3)

da bulta (8); da bulta huntan (5); dira bulta (5); eta bulta (11); eta bulta huntan (5); hori bulta (4); hori bulta huntan (3); zen bulta (4)


bultaka adlag ipar oldarrean.

Bultaka ematea, gogoetarik gabe, neure senari men eginez, halako ontzi beltz urrezko lorez apaindua honakoari eta lerro garbiko beste kopa hura harakoari egoki zihoakiela sentituz...  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 88. orr.

Nehor guti beha dagon tokian jo egiten du bultaka herioak, aldi huntan hala izan da.  Herria   2002-10-10


bultan ik bulta 3.

bultaño iz ipar denbora bitarte laburra.

Horrela bultaño bat so egon ondoan, joaiten ziren ostatura egonaldi labur batzuentzat, anitzek arno eta salda manatuz.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 101. orr.

Donibane Lohizunen,aspaldian bazen komertsanten elkarte bat, erdi lo haatik bultaño huntan, eta arrunt lo, den bezala erraiteko, azken denbora hotan.  Herria   2001-05-10

Auziperatua izan da alabainan eta kasu hortan gertatzen denak bere kargua uzten du, bultaño huntan usaia hola delakotz, ez dena denen buru batere usaia txarra.  Herria   2004-01-29


bultarazi, bultaraz, bultarazten (corpusean builtarazi soilik) du ad bultatzera behartu, bultzarazi.

Gaineala, haientzat ari gira haboroenik, bai lanean, bai sos baztertzen, haiek gütüe bizitzean aitzina builtarazten.  Herria   2002-12-26

Edozoin sailetako alkarteren builtaraztea eta süstengatzea, jenteen harremanen tinkatzeko.  Herria   2001-02-08


bultarazle (corpusean builtarazle soilik) izond/iz bultarazten duena.

Gaü miragarria, nahiz erosotarzün edo "confort" gütikoa, Betlehemeko barrükü hartan, artzainekin, aingürü kantari saldo bat builtarazle.  Herria   2003-12-11

Lehen builtarazlea dü Antso.  Herria   2004-04-01


bultatu, bulta(tu), bultatzen du ad bultzatu.

Haren olerkia ere beti aitzina doa itzain urratsean, Claudel batena bezala, emeki eta segurki udalez eta irauliz, bertsetaren buruan eta bertsuaren ipularrean itzuliz, neurtitz bat edo bertze berriz hartuz, eta hartarik berriz aitzina bultatuz bere urrats etengabean, ezin geldiarazian.  Herria   2001-02-22


bultaxka iz ipar denbora bitarte laburra.

Euskaldungoari lepoa bihurtu nahiz ari dira bultaxka huntan batzu ala bertzeak.  Herria   2003-05-08


bulto 1 iz zehatz bereizten ez den masa edo gorputza.

Pospolo bat piztu du, eta haren argitan doi bulto batzuk ikusi ditu, eta hurbiltzen hasi da hobeto ikusteko.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 231. orr.

Portuaren sarrerako uretan txalupa txiki bat ikusten zen, hutsik eta uhinek jitoan kulunkatzen zutela, eta alboan bulto bat, alkandora urdina urgainean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 352. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Pistola gerrian gorde nuen, bulto handiegia egin eta loka geratzen zen arren. Bulto txikiago batean ipini nuen haurren arropa eta neurea.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 21. orr.

Zilarreriaren bulto handiak lotzen gaitu! Orduan, berriro ere, orkoen erara, albora jauzi egin, eta bulto astuna arma eta ezkututzat erabiliz, Sam bere gainera abiatzen zenean, indarrez jaurtiki zion aurpegira.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 62. orr.

Hoteleko atearen txokogunean bulto ilun bat zegoen gabardina eta manta zaharretan bildurik.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 83. orr.

Bulto handi eta pisutsua zen.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 62. orr.

Oraindik han zen emakumezko bulto hura.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 92. orr.


bultta iz adkor bulta.

Bultta bat Kanbo aldean pasaturik, etxeratu zauku Dominixe Arcemisbehere Etxebestekoa.  Herria   2003-07-24

Udan, Donibane Lohizuneko alde hortan, zikin larrienak segurik biltzen dira, badu ja bultta bat sail hori akulatzen dutela, kontseilu jenerala eta gobernua ere partzuer.  Herria   2002-11-07

Duela bultta bat herriko mutilak hartu du bere erretreta 28 urteren buruan.  Herria   2001-01-11

Baginakien ez zela ontsa bultta huntan.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 16. orr.

Bultta huntan Garaziko xaharretxe batean zagoen.  Herria   2003-09-18


bulttaño iz adkor bultañoa.

Boz galdez ere alki bera begistatuz Beñat Inchauspe, etxez-etxe bulttaño huntan ibilki dena.  Herria   2004-02-12


bultu iz ipar irudia, estatua.

Han Jondoni Jakobe apostuluaren bultuko bizkarra hunkitu nahi dute beren otoitzen artetik, eta beilaren beneizionen hartzen hango jaun erretorak emanik.  Herria   2004-07-15


bultz ik bultza.

bultza (ETCn 1.756 agerraldi) 1 adlag bultzatzen.

Eta gertatzekoa gertatu zen: batzuek bultza eta besteek tira erabili zuten, eta puskak kendu zizkioten abitutik, gordetzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 341. orr.

Han ibiltzen ginen, kale koloretsu haietan barna, gizon mozkorrek bultza eta emakume tratulariek bultza.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 45. orr.

Azkenean, tira eta bultza, lortu zuten esnatzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 849. orr.

Hankak pixka bat atzeratu eta, bultza eta bultza, indarra egiten nuen buruaz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 20. orr.

2 (_izan (du) aditz laguntzailearekin)

Belarri berdedunak bortizki bultza du Yolo, eta borrokan hastera erabat ausartzen ez direnen antzera, gero zain gelditu da, ea besteak zein erreakzio egingo duen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 201. orr.

Heldu zidan lepotik eta beherantz bultza ninduen, ito nendin, han, inork nire berririk jakin gabe, putzu beltz hartan.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 17. orr.

Maitasun erromantikoan itxaropen gehiago jar ez zenezan, maitasun errealera bultza nahi zintudan, maitasuna musu ematea da, eskua sartzea, ukitzea, larrutan egitea...  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 330. orr.

Haur-jolas moduko hartara jolasten ginen, makiltxo eta egurrezko pieza batzuk bultza eta kokatzera, denbora-pasa. bere agerpenak ez ote zuen bikote hura hondora bultza.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 112. orr.

3 bultza egin (orobat bultz egin g.er.) bultzatu.

Ez bultza egin.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 167. orr.

Baskoniako denek norabide berean egiten dute bultza.  Berria - Harian   2006-04-27

Ramo-k bultza egin zidan, eta isilik egoteko keinu bat egin nion.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 101. orr.

Ez zitzaion inporta bultza egiten zigutenean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 154. orr.

Egin zuen bultza indarrez, eta bertan zeuden buruzagi eta jendearen gainera etorri zen jauretxea.  Elizen arteko biblia   Epa 16,30

Bultza egin zion ateari airea sar zedin.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 153. orr.

Lehenbailehen hiltzeko denborari bultza egiten dionetakoa.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 118. orr.

Arinki egin behar du bultza etsaiaren hormaren kontra, eta erresistentziarik batere aurkitzen ez duen lekuan bakarrik jarraitu aurrera.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 77. orr.

Tira, bete itzazu kopak -bultza egin zion atzeraka, libre utziz-, maltazko edari zaharrak lagunduko dizu zentzuduna izaten.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 220. orr.

Goseak eragiten dio lan beharginari, jan beharrak egiten baitio bultza.  Elizen arteko biblia   EsZ 16,26

Horiek izan ziren aitari ostikoa jo eta bultza egin nionetik nire lehendabiziko hitzak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 144. orr.

Halako batean, ordea, maitekiro bultza egin zidan banan nendin.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 32. orr.

Obispoari ere gauza bera agindu, eta bultza egin behar izan nion, bestela ez zuela saltorik egingo-eta. gure nagusikeriazko posizio patriarkaletik mugitu bagara ez garela mugitu geure baitatik heldutasunera iritsi garelako, baizik eta emakumeek bultza egin digutelako eta astindu egin gaituztelako.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 105. orr.

Anaia hau berekin zeraman aingeruak bultza egin zion eta amilka bota zuen amildegi hartan behera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 994. orr.

Ura edaten dut, tomateari bultza egiteko.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 56. orr.

Armairuaren ateari bultza egin eta zabaldu egin zuen Harryk.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 321. orr.

Guarda-etxeko ateari bultza egitean irekita aurkitu zuen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 136. orr.

Norbaitek bultza egin zion Roni buru atzean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 200. orr.

Biserari atzera sakelan behera bultza egin eta bulegoan sartu zen berriro.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 129. orr.

Eguna argitzean, andrea ez bazen garaiz jaikitzen, ohearen kontra zutitu eta bultza egiten zion bere adartxoekin eta beeka esnatzen zuen, keinu eta mugimenduz elizara joateko presa emanez.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 791. orr.

Beharbada beste aldetik bultza eginda aterako dut tramankulu hori.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 77. orr.

-Agian ikusezin bihurtuko da -erantzun zion Hermionek, izainei pertzaren hondora bultza eginez-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 157. orr.

Bultza egin diote, nonbait, eta nola bultza!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 238. orr.

4 (laguntzailerik gabe)

-Mesedez, andreak, lasai... ez bultza.. kontuz liburuekin...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 54. orr.

-Ez bultza...  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 190. orr.

Dolmancé: Bultza mutil, bultza.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 179. orr.

Eta hik zer eta bultza!  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 83. orr.

Lotan zegoela, estalkiari bultza eta besoak eta hankak astintzen zituen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 69. orr.

Orduan Andrés, avanti! esanez, gurdiari bultza eta Luisek seinalatu aparkalekurako pasabiderantz abiatu da.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 24. orr.

Euria hasi zuen, eta berehala ur eta haize boladak bortxa gordinez jo eta bultza hasi ziren. partisano zaharraren laxotasuna baliatu zuten Tejada kapitainaren zomorroiek niri bultza eta berari oratzeko, zakar, beso-zangoetatik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 152. orr.

Ate pisutsua bultza eta barrura sartu zen.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 101. orr.

Bultza honi eta galdetu hari, bidea egiten ari da Galtzaundiren etxeraino.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 222. orr.

5 (izen gisa) bultzada.

Elizatik irteterakoan, bultza honi eta desenkusa hari egin nuen Jeronimorenganaino.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 25. orr.

Desenkusa honi eta bultza hari egin behar izan nuen neskarenganainoko bide jendetsua.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 31. orr.

Ukabilak gora, botilak hegan eta kristo guztia dantzari, ostiko eta bultza ezker-eskuin.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 7. orr.

6 (hitz elkartuetan)

Bultza-usteka ari zatzaizkit".  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 53. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bultz egiten (8); bultz egiten dio (3)

aldera bultza (7); aldera bultza egin (6); ateari bultza (17); ateari bultza egin (11); atzera bultza (4); atzera bultza egin (3); aulkiari atzera bultza (3); aurrera bultza (3); barrura bultza (4); bat bultza (3); batek bultza (4); batek bultza egin (3); batera bultza (5); batera bultza egin (3); beherantz bultza (3); bultza dezake (11); bultza dezakeela (3); bultza egin (148); bultza egin behar (6); bultza egin dio (3); bultza egin eta (34); bultza egin nion (6); bultza egin ondoan (3); bultza egin zidan (7); bultza egin zien (5); bultza egin zion (40); bultza egin zioten (6); bultza eginda (5); bultza eginez (30); bultza egitea (6); bultza egiteko (8); bultza egiten (60); bultza egiten dio (9); bultza egiten diola (5); bultza egiten zien (4); bultza egiten zion (5); bultza egiten zioten (4); bultza eta (25); bultza eta bultza (8); bultza honi (5); bultza honi eta (4); bultza zuen (4); denean bultza (3); denean bultza egiten (3); du bultza (3); egitera bultza (5); ere bultza (7); ere bultza egin (3); eta bultza (39); eta bultza egin (11); eta bultza egiten (8); ez bultza (5); eztiki bultza (3); gora bultza (4); gora bultza egin (3); harryren aldera bultza (3); heldu eta bultza (3); kontra bultza (4); laxoan bultza (3); niri bultza (3); orgari bultza (3); orgari bultza egin (3); pasatzen denean bultza (3); ta bultza (3); uztartze laxoan bultza (3)


bultzada iz 1 bultzatzea; zerbaiti, mugiarazteko, egiten zaion indarraldia.

Zangoa luzatu eta bultzada bat eman zion ateari.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 265. orr.

Bidaiariren bat igotzen zen bakoitzean, bultzadak izan dira.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 83. orr.

Denon artean inguratu genuen, eta hantxe hasi ziren gure irriak eta irainak, bultzadak, zangotrabak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 82. orr.

Jauzi batez, Raimundo Silva zutitu da, aulkia, bultzada dela-ta, une batez balantzaka egon eta gero atzera erori da.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 289. orr.

Indar hori banatuz errazagoa izango da pilatutako lurraren bultzadari eustea.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3050. orr.

Gero harresien zimenduak ondo sartu lubetaren hondoan, eta gero, harresiak zabal eraiki, lurraren bultzadari erraz eusteko bezain zabal.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 710. orr.

Itsasontzia arraunen edo haizearen bultzadarekin hasten denean mugitzen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4970. orr.

Xenon gasaren ioiak jaurtita lortzen du bultzada motorrak.  Berria - Gaiak   2004-11-16

Errotarria kontrako aldera biratu zuten bortizki eta apaiza uretara jaurtia izan zen; uretan jiraka zebilen, korrontearen bultzadaz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 849. orr.

Ur-ibilguetan, bihurguneetan eta ura nibelatutako gainazal batetik gora igoarazten denean, era asko eta askotako aire-kolpe naturalak sortzen dira, eta horrek eragiten dituen bultzadak inork ezingo ditu konpondu filosofiatik ikasten ez baditu naturaren printzipioak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 450. orr.

Aurten beraz, 60 urte gertatu zela II. gerlak hartu zuen bihurgunea, azken bultzada Hitler-en Alemeniaren garraitzeko.  Herria   2004-06-03

2 (izenondoekin eta izenlagunekin)

Itsasoaren bultzada etengabearen kontra. Hermannek bultzada txiki bat eman zion ateari.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 166. orr.

Lepoa sorbaldetan erdi hondoratu eta ahal nituen indar guztiak bildurik, ordu arteko guztiak baino bultzada oldartsuagoa eman nion.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 20. orr.

Muturretako palak zentrotik tarte batera mugituz itsasoko olatuen artean, bultzada indartsua sortu eta aparra atereaz ontzia zuzen eramaten dute. uraren indar biziari arraunen bultzada bortitzak laguntzen baitzion beheranzko bidean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4790. orr.

Hots-uhinak bultzada elektriko bihurtu.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 76. orr.

ik bulkada.

Trafikoa berriro gelditu zen, taxiaren balaztek kirrinka egin zuten eta bat-batean Ellenek aurrerantzako bultzada bat sentitu zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 501. orr.

Gurpiletan dauden paletek kontrako zentzuan datorren ura ukitzen dute eta atzerakako bultzada indartsuarekin gurpilak birarazten dituzte.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4970. orr.

Ustekabeko bultzada eman eta lurrera bota zaitu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 163. orr.

Hutsune hori betetzeko, ura eta gai elikagarriek sekulako bultzada izaten dute azpi-azpitik goraino, enborraren barruan zehar.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 245. orr.

Zenbat eta bortitzago elkarrekiko bultzada, orduan eta indartsuagoa bien topo egitea.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 62. orr.

Bat-bateko bultzada edo ekinaldiak oinekin, edo ukituak hantxe inguruan zituen lankideei.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 107. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Sarritan ikusten dugu, adibidez, itsasontzien bultzada-helizeek burbuilak sortzean. · Fisikan Bernoulli-ren efektoa deitzen denaren araberako errebote modukoa sortzen da, ahoskordak urrutiratzen dituen indar beraz elkartzen baitira, aire bultzadaren ondorioak iraun bitartean.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 45. orr.

Zeren eta tartejuntek eta azpijuntek, bata bestearen gainean finkatuta eta loturekin elkartuta, hormari ez baitiote aurrera-bultzadarik eragingo.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1170. orr.

4 irud/hed

Sariek funtzio berezi bat betetzen dutela iruditzen zait [...] edo bultzada bat emateko, edo behar ekonomiko bati erantzuteko.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 111. orr.

Horregatik, beren esanetan, «bultzada» eman behar zaio AHTri, Euskal Y-a eraiki dadin.  Berria - Euskal Herria   2004-06-24

Halako neurrian lortu dute mortifikazioaren eta isiltasunaren dohain berezia, non ahalegin txikia aski duten, haragiaren bultzadak menperatzeko eta mihiari eusteko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 194. orr.

Industrialismoak eta teknologiak emandako bultzadak gero eta arma suntsitzaileagoak eman zizkien borrokalariei.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 360. orr.

Bake prozesuari bultzada emateko.  Berria - Harian   2005-07-29

Atzera begiratzeko bultzadari eutsiz aurrera segitu zuen, patxada itxura ematen, baina erne jarririk.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 182. orr.

5 irud/hed (izenondoekin)

Enpresa-lorpenik gabe, ez dago irabazi kapitalistarik, ez bultzada kapitalistarik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 388. orr.

«Borrokari bultzada berria» emateko.  Berria - Mundua   2004-07-06

Garrantzitsua iruditzen zaigu, bultzada politikoa duen ekimen judizial hau kalean salatzea.  Berria - Harian   2005-02-27

Nazioarteko finantzek gora egin zutelarik -HPEEren soberakinen birziklatzeak elikatuta besteak beste-, globalizazioak bultzada erabakigarria izan zuen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 124. orr.

Descartesen argudioaren azpian ezkutatzen den printzipio kausala ez da oso garbi ikusten; berak bultzada itsu bati erreparatuz onartzen du, Naturaren argiak emandako zerbait bailitzan.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 105. orr.

Idaztera bultzatzen gaituena bultzada irrazionala da, baina idaztearen ekintza guztiz arrazionala.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 248. orr.

Gizarte mailako azken bultzada gogor bat falta duk.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 295. orr.

Barruko bultzadari men eginik, ilea igurtzi zion Léak Maxi.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 239. orr.

6 irud/hed (hitz elkartuetan)

Erabakitako garaia heldu zenean, bere barne-bultzada santuari jarraitu zion, eta horren eraginez, mundu honetako gauzak zapuztuz, ondasun onenetara bideratu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 186. orr.

· Irrika horren bultzada-indarra azpimarratu nahi du Freudek kontzeptu hori erabiliz.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 118. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aldetik bultzada (4); atzean bultzada (6); atzean bultzada politikoa (5); auziak bultzada (3); azken bultzada (30); azken bultzada eman (5); azken bultzada emateko (3); azken bultzada falta (3); bake prozesuari bultzada (10); barne bultzada (4); behar zuen bultzada (4); beste bultzada (17); beste bultzada bat (14)

bultzada bat (63); bultzada bat behar (6); bultzada bat eman (22); bultzada bat emango (5); bultzada bat ematea (3); bultzada bat emateko (7); bultzada batean (3); bultzada batek (3); bultzada batez (6); bultzada behar (6); bultzada beharko (5); bultzada beharko dela (3); bultzada berezia (3); bultzada berri (9); bultzada berri bat (6); bultzada berria (11); bultzada berria eman (7); bultzada berria emateko (3); bultzada berriak (3); bultzada bortitz (3); bultzada eman (58); bultzada eman behar (8); bultzada eman dio (3); bultzada eman nahi (10); bultzada eman zion (6); bultzada eman ziona (3); bultzada eman zioten (3); bultzada emango (7); bultzada ematea (19); bultzada ematea da (3); bultzada emateko (45); bultzada emateko asmoz (4); bultzada erabakigarria (6); bultzada ere (4); bultzada eta (16); bultzada ez (3); bultzada falta (4); bultzada falta zaio (3); bultzada garrantzitsua (6); bultzada handia (34); bultzada handia eman (10); bultzada handia emango (3); bultzada handia izan (5); bultzada handia izango (4); bultzada handia jaso (4); bultzada handiagoa (3); bultzada handiena (3); bultzada hori (8); bultzada horrek (3); bultzada indartsu (4); bultzada izan (9); bultzada izango (4); bultzada komertziala (12); bultzada ona (3); bultzada polita (5); bultzada polita eman (3); bultzada politiko (11); bultzada politikoa (22); bultzada politikoa izan (3); bultzada politikoaren (4); bultzada politikoz (5); bultzada politikoz hartutako (3); bultzada txiki (8); bultzada txiki bat (6); bultzada txikia (3)

da bultzada (3); den bultzada (6); ekonomiari bultzada (4); emandako bultzada (4); ere bultzada (6); eta bultzada (28); eta horrek bultzada (3); euskararen normalizazioak bultzada (3); gizartearen bultzada (4); halako bultzada (3); honek bultzada (3); horrek bultzada (5); horri bultzada (6); horri bultzada emateko (3); lehen bultzada (6); normalizazioak bultzada (4); normalizazioari bultzada (3); proiektuari bultzada (3); prozesuari bultzada (19); prozesuari bultzada eman (4); prozesuari bultzada emateko (10); sekulako bultzada (6); sekulako bultzada eman (4); zaleen bultzada (4); zuen bultzada (10); zuen bultzada bat (3)

bultzadak eta (4); bultzadak gero (3); bultzadak gero eta (3); emandako bultzadak (4); eta bultzadak (3)

eta bultzadaren (5)

bultzadari esker (3)

bultzadarik gabe (3)

naturaren bultzadei (3)

eta bultzaden (3)


bultzadaka adlag bultzadak emanaz.

Botere publikoek diseinatu eta gidatu behar dute industria politika, eta ez bultzadaka jardun, inprobisatzen.  Berria - Ekonomia   2006-04-27


bultzadatxo (ETCn 382 agerraldi) 1 iz bultzada txikia.

Zerk galarazten dio bultzadatxo bat emanez Pili haitzetan behera botatzea?  Pako Aristi   «Gauza txikien liburua», 2004 - 85. orr.

Eskua nire bizkarrean jarri eta bultzadatxoa eman zidan aterantz.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 167. orr.

Harryk hasperen egin eta biei bultzadatxo bat eman zien esnatzeko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 23. orr.

Bi bultzadatxo jo dizkio morroiak, azala zeharkatzeraino eta, lepoko gantzean barrena giderreraino barneratu ahala, mihi luzea urtzen ari izango balitz bezala gertatu da gero.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 226. orr.

-Ez dut uste... -hasi zen esaten, baina Ronek bultzadatxo bat egin zion, eta bistatik desagertu zen hodian behera.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 252. orr.

Rekexok, orduan, eta badaezpa ere, ateari bultzadatxo txikia egin zion, inolako esperantzarik gabe, soilik zer gertatzen zen ikustearren.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 141. orr.

Politikariak noizbait ausartuko ahal dira orratzari bultzadatxo baten ematera, melodia berriak entzun ditzagun behingoz?  Berria - Euskal Herria   2004-06-12

2 irud/hed

Ordukoa baitzen, halaber, euskaldun askok zuten kezka, euskal prosari bultzadatxo bat ematekoa.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 9. orr.

Nik erantzun nion beti genbiltzala esaten zerbait egin behar zela, baina inork ez zuela ezer egiten, eta azkenean nik eman behar izan nuela bultzadatxoa.  Berria - Euskal Herria   2006-05-03

Nire aldetiko bultzadatxo bat baizik ez zuen behar izan galbidera erroizteko.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 115. orr.

Entrenatzaile berriak taldeari «bultzadatxo» bat eman diola iritzi diote.  Berria - Kirola   2006-01-27

Gogoaren gainean iritziak agintzen duen bezala, eta honek legegilearen bultzadatxo motel eta zeharkakoei jarraitzen dien bezala.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 93. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bultzadatxo bat (10); bultzadatxo bat eman (5); bultzadatxoa eman (3)


bultzadizo iz adkor bultzada.

Sartu-irtenean zebiltzanei begira bakarrik susma zenezakeen bazela hemendik kanpo beste mundu bat: festa egunetan kazetariak eta toreroak gora eta behera, pikadoreak presaka, eta eskailera bakoitzean bultzadizoa behar zuten emakume liluragarri haiek.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 25. orr.


bultzagarri iz bultzatzen duena, akuilua.

Bekaitza, lehiakortasuna, aintzat hartua izateko gura, mundu arrunteko indarrak dira, haren parte, baina bultzagarri eta akuilu gertatzen dira mundu pribatuan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 100. orr.

Balio desberdineko bi testu izan ziren eginbide horren bultzagarri.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 37. orr.

Bekaitza, lehiakortasuna, aintzat hartua izateko gura, mundu arrunteko indarrak dira, haren parte, baina bultzagarri eta akuilu gertatzen dira mundu pribatuan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 100. orr.

Lehenengo aldiz haien bizitzan, orain bazuten bultzagarri bat hartu zituen herrialdeko hizkuntza, ordu arte erakargarri ez zena, menderatzeko, eta iaz laguntza eske niregana jotzea bururatu zitzaien. biek betaurreko biribilak erabiltzea: hori zen antzekotasun bakarra, eta nahasbiderako bultzagarria.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 326. orr.


bultzagile iz bultzatzen duena.

Eliza beti izango dela salbamen horren ezaugarri eta bultzagile, nahiz eta xumeago eta apalagoa izan.  Herria   2001-03-08

Beraien bultzagileak agintetik urrun zeuden: kristau kolektiboak, langileak, ikasleak, ekologistak, feministak... ziren.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 62. orr.

Berezko fruituak ematen dituenean, zuhaitza zibilizazio eragile mesedegarri eta moral publikoaren bultzagile garrantzitsua da.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 278. orr.


bultzaile ik bultzatzaile.

bultzaka 1 adlag bultza eginez.

-Kendu hortik! -Martak bultzaka-.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 154. orr.

Autotik atera duzu, bultzaka.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 72. orr.

Bultzaka atera zuten Joxe Mari etxetik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 73. orr.

Metro-bagoitik bultzaka irten ziren, gizon-emakumeen, besoen, hanken, garondo izerditsuen eta kapela okertuen anabesean murgilduta.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 352. orr.

Jendea bultzaka ari zen, geltokiko irteerara bideratu ahala, muggleen mundura irteteko.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 278. orr.

Borrokatuz konkistatzen den bizitza, bultzaka hazten den arto landarea bezala: gora, gora, gora lurra jasoz eguzkia ikusteko.  Berria - Kultura   2006-03-28

Silbiak eta biok geure jokoekin jarraitu genuen, ura belaunetaraino kasik eta elkarri bultzaka ea nork bestea botako.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 18. orr.

Ilunpean eta elkarri bultzaka luzaroan ibili eta gero, noizbait aretotik irtetea lortu genuen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 47. orr.

Gorputza pixka bat atzeratu eta ateari bultzaka hasi da.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 99. orr.

Halako batean, itxura modernista duen atari batetik emakume bat ateratzen sumatu du, ume-kotxe bati bultzaka.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 172. orr.

Azenario eta azalorez beteriko orgatila bati bultzaka.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 55. orr.

Ni etxeko zoko batetik bestera bultzaka narabilte.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 232. orr.

Hitz haien azpitik bultzaka ari ziren sentimenduek hunkitu egin ninduten.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 362. orr.

32. minutuan, Carizza argentinarrak zigor kolpea eragin zuen erasoan, eta bost metrora zigor-eskasa irabazi ondoan, Balanek partidako lehen entsegua egin zuen, uztartze-laxoan bultzaka.  Berria - Kirola   2006-03-11

Hondarribiak urte asko daramatza, eta beti daukazu gazte jendea atzetik bultzaka etorriko zaizun ziurtasuna.  Berria - Kirola   2004-07-28

2 (beste adizlagun batzuekin)

Sugandilen moduko gorputz zuriak uretan bihurrika, bultzaka, lasterka, estutuka.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 19. orr.

Arropa guztia erantzita, Lubis bere anaiarengana jaitsi zen, eta elkarri bultzaka hasi ziren biak, barrezka eta garrasika.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 67. orr.

Lehorreratu zireneko bultzaka eta mehatxuka hasi ziren atxilotuei falangistak, mozkortuta zeudela ematen zuen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 61. orr.

Bultzaka nahiz ostikoka, eta borrak astinduta pankarta eusten ari ziren langileen aurka oldartu zen Ertzaintza.  Berria - Ekonomia   2004-06-05

Bultzaka eta indarka hasi ginen laster, alde batetik belarrikoak eta bestetik betondokoak, batzuk gogor jarri eta beste batzuk haserretuta, burukadekin eta okotzekoekin.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 22. orr.

Jendetza guztia nasan zegoen pilatuta, zarataka eta bultzaka.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 70. orr.

Gorbata mahai gainean egoten da, eta hara joateko aulkien ondotik pasa behar, bultzaka eta estropezuka.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 90. orr.

Gero kapela beltz eta gorbata beltzeko agure txiki bat nire aurrean itzulinguruka eta bultzaka hasi da.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 88. orr.

Apretagile batek sartu behar izan zuen borrokaldian, eta ostikoka eta bultzaka, bereizi zituen atzenean bi arerioak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 31. orr.

Denek igeri lasai egiteko adina toki ez bada nola-hala moldatu behar, bata bestearen ondoan edo gainean, bultzaka eta zipriztinka.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 18. orr.

Hala ematen zuen, ez baitzen gelditzen kolpeka, tiraka, bultzaka.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 69. orr.

Han jarduten genuen, irristaka, bultzaka eta estropezuka, oinak bustirik, atzamarrak hozmindurik, belarriak gorriturik, begiak gaziturik, sudurra zaldiko nekatuen antzean lurrina zeriola.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 268. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

artean bultzaka (3); atzetik bultzaka (3); bati bultzaka (3); bultzaka ari (20); bultzaka ari ziren (4); bultzaka atera (7); bultzaka eraman (3); bultzaka eta (26); bultzaka hasi (14); bultzaka hasi ziren (4); bultzaka ibili (3); bultzaka jardun (3); bultzaka sartzen (5); elkar bultzaka (4); elkarri bultzaka (18); eta bultzaka (23); eta bultzaka hasi (3); eta elkarri bultzaka (3); jendea bultzaka (5); kontra bultzaka (4); laxoan bultzaka (5); uztartze laxoan bultzaka (4)


bultzakada (ETCn 339 agerraldi) iz bultzada.

Muturrekoak, ukabilkadak, bultzakadak. Legezko eta legez kanpoko arma guztiak erabili zituen Iruñeko taldeko jokalariak bere onetik ateratzeko.  Berria - Kirola   2006-04-20

Etxetik irtetean, gizon sendokote batekin topo egin genuen, Egurenek, apur bat edana nonbait, bultzakada bat eman zion.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 211. orr.

Bultzakada batzuk izan ziren gero, baina Gonzalez hain indartsua eta gihartsua izanik ere, Dimitrios handiegia zen berarentzat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 139. orr.

Brusa grisa janzteko, arrapataka ibili beharra; erloju aurrean, bultzakada artean fitxatzea; makinaraino arrapaladan joan beharra.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 20. orr.

Ez zioten argibiderik eman, kuartelillora edo Bilbora ote zeroaten, eta txukun janzten utzi ziotela behintzat, bultzakada gutxi batzuen laguntzaz kaleratu aurretik.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 32. orr.

Haren oinetako deportibo zartatuek lurra ukitzen zuten bakoitzean bultzakada leun batez laguntzen zion lurrak, pausoari itxura metafisiko bat emanez.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 96. orr.

Kondenatuak bil-bil egin zuen gorputza, pilota bat izateraino biribil, eta borreroak orduan, hitz eman bezala, bultzakada txiki bat eman zion Ministerioko amildegian behera, eta hantxe joan zen, pirika-pirika, harkaitz punta zorrotzen kontra guztiz txikitu zen arte.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 78. orr.

Batetik bultzakadak, bestetik Ramonen heldukadak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 148. orr.

Erran gabe doa Standard&Poor's indizea %1,64 irabazten aritzeak bultzakada itzela ematen diela gure mutilei.  Berria - Ekonomia   2006-01-05


bultzakor izond ipar bultzatzen duena.

2004etik hunat gogo bultzakorrago batean lotuak gara lan horri.  Herria   2005-07-14

Eta hor bushean, sugearekiko heriotzarainoko borrokaren ondotik, lehen aldiz usnatu Ameriketako airearen usainaren nostalgiak izpiritua larrantzi zion: hezea, karatsa, bultzakorra.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 31. orr.


bultzaldi iz bultzatzen den aldia.

Bere bultzaldia agortu ondoren, gai izango ote ziren energia psikikoaren gordekin ezkuturen bat ateratzeko sorkuntzazko egintza errepikatuz?  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 272. orr.

Sakabanaketaren bultzaldi berri honetarako, ezinbestekoak eta laguntzaile paregabeak gertatu ziren hainbat burukide jeltzale eta euskadiko ezkerrero.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 138. orr.


bultzarazi, bultzaraz, bultzarazten du ad bultzatzera behartu.

Lanbide hori bultzarazi eta biziarazi nahian, Ipar eta Hego Euskal Herriko jostunen eta jantzi egileen topaketa egun bat antolatzea erabaki da, azoka-erakusketa gisara.  Herria   2004-02-26

Irakeko gerra bultzarazi zuten aitzakiek «huts egin» dutela gogorarazi du idazleak.  Berria - Kultura   2004-09-14

-Beraz, zeu zara lehen deitu duen txantajegilea -erasotzaile hartu zuen, beldurrak bultzarazia ordea, elkarrizketa onartzera behartu zuen beldur berberak-.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 90. orr.

Dena delakoak bultzarazi ninduelarik ere hartara!  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 103. orr.


bultzata adlag bultzatuta.

Eskaileretan behera abiatu ziren bost ahizpak eta neskatoa, sentitzen zuten jakinmina asetzeko nahiak bultzata.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 93. orr.

Malko erretan gainez egindako amorruak bultzata.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 169. orr.

Egiazko zaletasunak edo barne-nahiak bultzata idazten ote dugun, ala ez, euskaldunok.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 60. orr.

Hego-mendebalarekin datorrenean, gehienetan, aldaizea deitzen diogun horren konpainian, horren bizkarrekoak bultzata iristen da gurera.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 499. orr.

Konkupiszentzia itsu eta menderagaitzak bultzata gaiztoek gustura egiten duten guztia Jaungoikoaren haserre justuari egotzi behar zaio.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 345. orr.

Enpresa eta bulego gehienek legearekin bat egin duten arren, erretzaile gutxi atera zen atzo, bizioak bultzata, kalera.  Berria - Euskal Herria   2006-01-03


bultzatu (ETCn 72.104 agerraldi; orobat bulzatu g,er.) du ad zerbait edo norbait, higitzera behartzen duen indarraldi baten eraginpean jarri. ik bulkatu.

Ate bat bultzatu zuen, pasabidearen amaieran.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 65. orr.

Kisketa bultzatu eta atea zabaltzen saiatu zen.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 152. orr.

Bi poliziek atea indarka bultzatu eta zirrikitu bat zabaltzea lortzen dute.  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 151. orr.

Mutilak egunkaria erosi, beso azpian tolestatu eta ate birakaria bultzatu zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 82. orr.

Ardatzean sartua dagoen danborraren hortzek horizontalean jarria dagoen danborraren hortzak bultzatuz errota-harria birarazten dute.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4850. orr.

Paretaren kontra jarri nintzen hankak zabalik eta indarrez bultzatu nuen haren burua, eta bitartean, haren ahoan estutu nintzen makina bateko pieza doi bat bere zuloan sartzen den bezala.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 29. orr.

Gaur egungo ia kilometro erdi luzeko barradera hori ez zegoelarik, esaten zuten haizeak uhin aparra kaleetan barru samarrera bultzatzen zuela.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 24. orr.

-Kendu hortik, belebeltza! -esan nion Romani, eta zakar bultzatu nuen atzera-.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 96. orr.

Olatuek bultzatu ninduten Strömgo kanalera, eta minutu gutxian kostaldera heldu nintzen, arrantza lekura.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 78. orr.

Zeusek nire itsasontzi bizkorrari bultzatu eta bere tximistaz su eman zion itsaso ardoa bezain gorriaren erdian.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 36. orr.

Gruwerrek zigarroaren kea kanpora bultzatu zuen samurki, eta "April in Paris" abestia ezagutzen ote nuen itaundu zidan.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 75. orr.

Haize hegoak giro ederra ekarri zuen, haize hark itsasora eta ateko bandara bultzatzen gintuela uste dut.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 188. orr.

Ahizpa gazteak, egundoko indarrarekin, makal itxura izan arren, ahizpa zaharra hain bortitz bultzatu zuen, ezen biak ala biak armairuaren gainean erori ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 390. orr.

Neskak herren egiten zuen arinki; mutila makurtu egiten zen ibiltzerakoan, bizkarreko konkorrek beheraka bultzatuko balute bezala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 353. orr.

Gero, eskutik heldu, eta hotelerantz bultzatu ninduen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 99. orr.

Urakanen batek goitik behera bultzatu izan balitu bezala.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 143. orr.

Robertok atzeraka bultzatu zuen kopetako ile mototsa izerditua.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 57. orr.

Eguzkiaren indarrak bultzaturiko motor elektrikoa erabili du espaziontziak.  Berria - Gaiak   2004-11-16

Zurezko karabela eta galeoiek [...] mekanikoki bultzaturiko burdinazko ontzi erraldoi samarrei utzi zieten lekua.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 36. orr.

Ontziak Eolia uharterantz zihoazen atzera, haize-ekaitz ikaragarri batek bultzaturik.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 62. orr.

Horrelaxe itsasontziak ere: hain handia izan eta haize indartsuek bultzaturik ere, aski du lemazainak lema koskor bat hura nahi duen lekura gidatzeko.  Elizen arteko biblia   St 3,4

Ehun neska-mutil haien atzetik Pekingo printzea etorri zen, Tu-Mu guztiz ahalduna, ehun morroik bultzaturiko gurdixka baten gainean eserita, dena gorri, dena distira.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 144. orr.

Haize indartsuak bultzaturiko ibai oldartsua bezala etorriko da Jauna.  Elizen arteko biblia   Is 59,19

Zu hari begira zeundela, harri bat atera zen menditik, inork ere bultzatu gabe, eta irudiaren burdinazko eta buztinezko oinak jo eta txiki-txiki egin zituen.  Elizen arteko biblia   Dn 2,34

Raimundo Silvak zerbeza batekin bultzatu behar izan zuen ogitartekoa.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 159. orr.

2 (irudizko bultzadaz)

Galdera batek bultzatu zuen lanera Tartaglia: zer lotura dago jaurtigailu baten helmenaren eta jaurtiketa egiteko eratu den angeluaren artean?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 292. orr.

Merkataritza handiaren garapenak bultzatu zuen orobat hainbat eratako sozietateen eraketa.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 25. orr.

Aimonen bideari jarraitu zion, Ordenan ikasketak bultzatuz.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1142. orr.

Hartza dagoen eremuetako abeltzaintza bultza eta babes dezatela.  Berria - Euskal Herria   2004-12-09

Manuel Fragaren gobernuak bultzatutako «klientelismoa» eta «manipulazioa» amaitu eta Administrazioaren gardentasuna bultzatu nahi du koalizioak.  Berria - Harian   2005-07-26

Merkatu-egitura ez perfektuen existentziak, alabaina, merkataritza-politika oldarkorrak bultzatzen ditu, enpresarentzat ez ezik, herrialdearentzat ere onuragarriak izan daitezkeenak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 68. orr.

Doktorea, halako inspirazio batek bultzatuko balu bezala, ganbarara igo zen zuzenean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 40. orr.

Akta hori bultzatu du Felix Garitano Donostiako San Bixente elizako erretorak.  Herria   2001-01-18

Wu-shuko Federazioa gero sortu zen, Txinak bultzatuta.  Berria - Kirola   2004-04-02

Bosgarren aitzinsolasean erraten da eta frogatzen bertutearen mugimendua edo sentsu gurarien ahalmena dela arimaren irrika edo pasioa, arima bultzatzen duena, berak asmatu ongiaren edo gaitzaren aldera.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 86. orr.

Funtsean, hark bultzatu zituen gerrarako bidera, harengatik baizik ez ziren borrokatzen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 209. orr.

Hori da bultzatu behar duguna: hemengoak izanik, ez ditzagun trabak jarri mundura ateratzeko.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 11. orr.

Santuak Espiritu Santuaren eraginez bultzatuak izaten dira inoiz beren buruaz zenbait gauza harrigarri esatera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 313. orr.

Ez zuen umekeria edo jolas-zaletasun hutsak soilik bultzatu halako denborapasara.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 142. orr.

Barrenik gabeko gizon amorala zen, azpisuge ziztrina, iloba tolesgabea lizunkeriaren galbidera bultzatu zuena.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 135. orr.

Itxaronaldiak ez bestek bultzatu ninduen hari arreta jartzera.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 103. orr.

Zerk bultzatzen ditu jendeak pentsatzen dutenaren isiltzera?  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 94. orr.

Neska heldu zenean, bere aitari lur-sail bat eskatzera bultzatu zuen Otnielek.      - 0. orr.

Atzetik nabilkiela esan dezaket, diru-sarrerak gehitzera bultzatzeko, Charlesek beti egin izan duen bezala.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 56. orr.

Zerk bultzatu ote du Txomin Jackie-ren amaren denborako istorioetaz hola interesatzera.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 54. orr.

Hybrisak bultzatzen du, esate baterako, Prometeo, ezin eutsizko bortxaz, Zeus desafiatzera.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 92. orr.

Mirari honen fama inguru guztian zabaldu zen eta jende asko bultzatu zuen, ez bakarrik Santua beneratzera, baita bekatuak umilki aitortzera eta abegi oneko izatera ere. Diru batzuen balio-igoera jarraituak era berean bultza ditzake enpresa nazionalak beren ekoizpena diru ahuleko eskualde eta herrialdeetara eramatera.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 864. orr.

Antzeko arrazoiek bultzatu zituzten Inken Inperioaren espainiar konkistatzaileak lingua franca gisa ketxua erabiltzen uztera beren amerikar mendekoen artean fede katolikoa zabaltzeko.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 63. orr.

Izan ere, gertatu ohi da, sari txiki batengatik ezin ordainduzko altxorra galtzea, eta Emailea berriro hain erraz ez ematera bultza dezakegula.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 342. orr.

Denak batera bultzatu zituen garapen-bideko herrialdeentzako kredituak bat-batean moztera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 90. orr.

Ez diezue amore emango nirekin desleial izatera bultzatu ohi zaituzteten begi-bihotzen irrikei.  Elizen arteko biblia   Zen 15,39

Horrek kontuz ibiltzera bultza litzake hogeigarren mendeko historialariak Mendebaldeko Zibilizazioak bere garaikideak irensteko egin dituen azkenaldiko ahaleginen emaitza iragartzerakoan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 32. orr.

Dolarraren balioa beherantz bultza dezake nabarmen eta finantza merkatuetan eragin. begiak zabaldu orduko salto batez jaiki nintzen, zainetan barrena zebilkidan adrenalina uholdeak bultzatuta.  Berria - Ekonomia   2006-01-07

Sindikatuen aldetik bultzatutako proposamena konkretua da oso: asteko lanaldia 35 ordura murriztea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 133. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

aldaketak bultzatu (4); arrazoik bultzatu (5); artean bultzatu (4); arteko elkarlana bultzatu (5); arteko harremana bultzatu (4); atea bultzatu (21); atea bultzatu eta (6); atea bultzatu zuen (5); atzerantz bultzatu (5)

babestu eta bultzatu (5); bake prozesua bultzatu (4); banaketa bultzatu (4); barrura bultzatu (5); bat bultzatu (39); bat bultzatu behar (4); bat bultzatu nahi (6); bat bultzatu zuen (7); batek bultzatu (22); batek bultzatu zuen (9); batera bultzatu (11); beharrak bultzatu (4); berak bultzatu (10); berak bultzatu zuen (4); berriak bultzatu (4); beste egitera bultzatu (5); bidez bultzatu (4)

bultzatu ahal (9); bultzatu ahal izateko (4); bultzatu baitzituen (4); bultzatu baitzuen (5); bultzatu behar (148); bultzatu behar da (20); bultzatu behar dela (21); bultzatu behar dira (18); bultzatu behar direla (11); bultzatu behar ditugu (6); bultzatu behar dituzte (4); bultzatu behar du (5); bultzatu behar duela (4); bultzatu behar dugu (16); bultzatu behar dute (9); bultzatu behar izan (4); bultzatu beharko (27); bultzatu beharra (9); bultzatu beharreko (5); bultzatu ditu (41); bultzatu dituela (9); bultzatu dituen (11); bultzatu dituzte (19); bultzatu dituzten (4); bultzatu du (78); bultzatu duela (9); bultzatu duen (33); bultzatu duena (7); bultzatu dugu (6); bultzatu dute (36); bultzatu dutela (7); bultzatu duten (27); bultzatu dutenen (4); bultzatu edo (5); bultzatu egin (21); bultzatu egin behar (7); bultzatu egiten (18); bultzatu eta (121); bultzatu eta sustatu (5); bultzatu ez (8); bultzatu ezean (4); bultzatu gabe (6); bultzatu gaitu (9); bultzatu gintuen (6); bultzatu izan (9); bultzatu izana (6); bultzatu nahi (230); bultzatu nahi ditu (19); bultzatu nahi dituen (6); bultzatu nahi ditugu (6); bultzatu nahi dituzte (15); bultzatu nahi du (39); bultzatu nahi duen (16); bultzatu nahi dugu (19); bultzatu nahi dut (5); bultzatu nahi dute (26); bultzatu nahi dutela (4); bultzatu nahi duten (7); bultzatu nahi izan (8); bultzatu nahi zuen (7); bultzatu nahian (20); bultzatu nau (17); bultzatu nauela (5); bultzatu naute (4); bultzatu ninduen (46); bultzatu ninduten (7); bultzatu nuen (17); bultzatu ohi (5); bultzatu ote (10); bultzatu ote zuen (4); bultzatu zaitu (11); bultzatu zaituzte (4); bultzatu zen (5); bultzatu zintuen (7); bultzatu ziren (5); bultzatu zituen (70); bultzatu zituzten (23); bultzatu zituztenak (5); bultzatu zuela (16); bultzatu zuen (247); bultzatu zuen eta (6); bultzatu zuena (17); bultzatu zutela (8); bultzatu zuten (86); bultzatu zuten eta (4)

da bultzatu (7); dakit zerk bultzatu (4); demokrazia bultzatu (4)

edo bultzatu (5); egitera bultzatu (44); egitera bultzatu behar (4); egitera bultzatu zuen (6); ekimenak bultzatu (4); elkarlana bultzatu (19); elkarlana bultzatu behar (7); elkarlana bultzatu nahi (5); elkarrizketa bultzatu (5); elkarteak bultzatu (4); ematera bultzatu (11); erabakia hartzera bultzatu (5); erabilera bultzatu (6); erabilpena bultzatu (4); eraikuntza bultzatu (4); erakundeak bultzatu (4); ere bultzatu (23); ere bultzatu nahi (11); erreforma bultzatu (6); eta bultzatu (38); eta bultzatu behar (7); eta bultzatu egiten (4); eta bultzatu nahi (5); eta bultzatu zuen (5); eta hori bultzatu (5); eta horrek bultzatu (10); ezagutza bultzatu (4); eztabaida bultzatu (10); eztabaida bultzatu nahi (4); garapena bultzatu (7); gardentasuna bultzatu (4); gardentasuna bultzatu nahi (4); gehiago bultzatu (8); gobernuak bultzatu (9); gogor bultzatu (5); gorantz bultzatu (5); hark bultzatu (5); harremana bultzatu (4); hartara bultzatu (7); hartzea bultzatu (19); hartzea bultzatu behar (4); hartzea bultzatu nahi (7); hartzera bultzatu (12); hastera bultzatu (4); hau bultzatu (6); hausnarketa bultzatu (5); hautagaitza bultzatu (5); hori bultzatu (23); hori bultzatu behar (6); hori bultzatu nahi (5); horiek bultzatu (5); hormaren kontra bultzatu (4); horregatik bultzatu (4); horrek bultzatu (25); horrek bultzatu du (6); horrek bultzatu zuen (9); horretara bultzatu (8); horrexek bultzatu (6); hura bultzatu (5); idaztera bultzatu (17)

ihes egitera bultzatu (5); izatera bultzatu (8); kanpaina bultzatu (8); kanpora bultzatu (4); kontra bultzatu (10); lana bultzatu (5); lankidetza bultzatu (4); nahiak bultzatu (4); neurriak bultzatu (7); nola bultzatu (6)

onartzera bultzatu (5); parte hartzea bultzatu (15); politika bultzatu (9); politikak bultzatu (6); proiektua bultzatu (6); proiektuak bultzatu (4); prozesua bultzatu (9); prozesua bultzatu eta (4); sorrera bultzatu (5)

zerk bultzatu (46); zerk bultzatu ote (7); zerk bultzatu zaitu (10); zerk bultzatu zintuen (5); zerk bultzatu zuen (13)

batek bultzatua (5); bultzatua izan (4)

arteko elkarlana bultzatuko (5); bat bultzatuko (12); bat bultzatuko du (5); bultzatuko da (6); bultzatuko ditu (41); bultzatuko dituela (17); bultzatuko dituen (6); bultzatuko ditugu (5); bultzatuko dituzte (8); bultzatuko dituztela (9); bultzatuko du (63); bultzatuko duela (39); bultzatuko duela esan (5); bultzatuko duela iragarri (4); bultzatuko duela uste (4); bultzatuko duen (12); bultzatuko dugu (7); bultzatuko dute (31); bultzatuko dutela (8); bultzatuko duten (6); bultzatuko ez (4); bultzatuko luke (6); bultzatuko zuela (4); bultzatuko zuen (4); egitera bultzatuko (7); ekimena bultzatuko (4); ekimenak bultzatuko (4); elkarlana bultzatuko (14); ere bultzatuko (7); eta bultzatuko (4); eztabaida bultzatuko (4); hartzea bultzatuko (6); horrek bultzatuko (4); kanpaina bultzatuko (4); mobilizazioak bultzatuko (4); parte hartzea bultzatuko (6)

batek bultzatuta (32); batek bultzatuta bezala (6); beharrak bultzatuta (5); bultzatuta bezala (8); bultzatuta edo (6); bultzatuta egin (8); bultzatuta egin zuen (4); bultzatuta eta (8); bultzatuta hartu (5); bultzatuta hasi (8); debozioak bultzatuta (4); gogoak bultzatuta (4); goseak bultzatuta (5); handiak bultzatuta (4); horrek bultzatuta (10); jakin minak bultzatuta (6); minak bultzatuta (6); zerk bultzatuta (10)

berak bultzatutako (5); bultzatutako bake (4); bultzatutako ekimena (9); bultzatutako kanpaina (5); eusko jaurlaritzak bultzatutako (8); gobernuak bultzatutako (14); jaurlaritzak bultzatutako (10); nbek bultzatutako (4); ppk bultzatutako (4); sailak bultzatutako (5)

bat bultzatuz (8); bultzatuz eta (8); bultzatuz gero (8)

arteko elkarlana bultzatzea (6); arteko harremanak bultzatzea (4); bat bultzatzea (14); bultzatzea beharrezkoa (4); bultzatzea da (39); bultzatzea dela (11); bultzatzea dira (6); bultzatzea du (16); bultzatzea du helburu (9); bultzatzea du xede (6); bultzatzea dute (6); bultzatzea dute helburu (5); bultzatzea egotzi (4); bultzatzea ere (5); bultzatzea eta (38); bultzatzea hitzartu (4); bultzatzea izan (13); bultzatzea izanen (4); bultzatzea izango (8); bultzatzea izango da (4); bultzatzea leporatu (17); bultzatzea leporatu zion (5); bultzatzea leporatzen (6); bultzatzea proposatu (6); bultzatzea proposatu du (4); bultzatzea zela (5); bultzatzea zen (8); elkarlana bultzatzea (21); elkarrizketa bultzatzea (6); erabilera bultzatzea (8); eraikuntza bultzatzea (5); eta bultzatzea (9); eta elkarlana bultzatzea (4); euskara bultzatzea (4); eztabaida bultzatzea (4); garapena bultzatzea (4); harremana bultzatzea (4); harremanak bultzatzea (7); hartzea bultzatzea (6); hori bultzatzea (4); indarkeria bultzatzea (4); lana bultzatzea (4); nazio eraikuntza bultzatzea (5); neurriak bultzatzea (5); parte hartzea bultzatzea (6); politika bultzatzea (5); prozesua bultzatzea (5); sorrera bultzatzea (5)

gorroto arrazista bultzatzeagatik (4)

bultzatzearen alde (15); bultzatzearen alde agertu (6)

bultzatzeari ekin (6)

arteko elkarlana bultzatzeko (4); bake prozesua bultzatzeko (16); bat bultzatzeko (20); berdintasuna bultzatzeko (4); berriz bultzatzeko (4); bultzatzeko akordioa (5); bultzatzeko apustua (4); bultzatzeko asmoa (17); bultzatzeko asmoa du (6); bultzatzeko asmoz (17); bultzatzeko aukera (5); bultzatzeko baizik (5); bultzatzeko balio (5); bultzatzeko balioko (5); bultzatzeko borondatea (4); bultzatzeko deia (4); bultzatzeko diru (5); bultzatzeko edo (5); bultzatzeko eskatu (20); bultzatzeko eskatu dio (5); bultzatzeko eskatu zion (6); bultzatzeko eta (27); bultzatzeko kanpaina (6); bultzatzeko konpromisoa (15); bultzatzeko konpromisoa hartu (12); bultzatzeko neurriak (6); bultzatzeko prest (8); bultzatzeko sortu (5); demokratikoa bultzatzeko (6); egokia bultzatzeko (4); ekimenak bultzatzeko (7); ekonomikoa bultzatzeko (4); elkarlana bultzatzeko (15); elkarrizketa bultzatzeko (11); erabilera bultzatzeko (14); eraikuntza bultzatzeko (4); eta bultzatzeko (20); euskara bultzatzeko (12); euskararen erabilera bultzatzeko (6); ez bultzatzeko (4); eztabaida bultzatzeko (4); garapena bultzatzeko (12); harremanak bultzatzeko (4); hartzea bultzatzeko (8); hori bultzatzeko (15); ikerketa bultzatzeko (6); irakurzaletasuna bultzatzeko (6); kanpaina bultzatzeko (4); kontsumoa bultzatzeko (4); lankidetza bultzatzeko (4); nazio eraikuntza bultzatzeko (4); parte hartzea bultzatzeko (6); politikoa bultzatzeko (5); prozesu demokratikoa bultzatzeko (5); prozesua berriz bultzatzeko (4); prozesua bultzatzeko (24); soziala bultzatzeko (4); zaletasuna bultzatzeko (4)

aldera bultzatzen (4); arrazakeria bultzatzen (4); atea bultzatzen (4); atzerantz bultzatzen (5); aurrera bultzatzen (8); bat bultzatzen (10); batek bultzatzen (11); batzuk bultzatzen (4); bazterketa bultzatzen (8); berak bultzatzen (11); bilatzera bultzatzen (5); bizitzera bultzatzen (4); bultzatzen ahal (4); bultzatzen ari (62); bultzatzen ari da (12); bultzatzen ari den (9); bultzatzen ari dira (7); bultzatzen ari direla (7); bultzatzen ari diren (12); bultzatzen baikaitu (5); bultzatzen baitu (6); bultzatzen da (9); bultzatzen ditu (53); bultzatzen dituela (5); bultzatzen dituen (17); bultzatzen dituena (4); bultzatzen dituzte (19); bultzatzen dituzten (11); bultzatzen dituztenak (4); bultzatzen du (99); bultzatzen duela (15); bultzatzen duelako (5); bultzatzen duen (74); bultzatzen duena (17); bultzatzen dugu (7); bultzatzen dute (37); bultzatzen dutela (8); bultzatzen duten (54); bultzatzen dutenak (10); bultzatzen dutenek (5); bultzatzen dutenen (4); bultzatzen edo (4); bultzatzen eta (15); bultzatzen ez (9); bultzatzen gaitu (26); bultzatzen gaituen (13); bultzatzen gaituena (6); bultzatzen gaituzte (11); bultzatzen gintuen (7); bultzatzen jarraituko (4); bultzatzen jarraituko duela (4); bultzatzen jarraitzeko (4); bultzatzen lagunduko (4); bultzatzen nau (11); bultzatzen nauen (6); bultzatzen ninduen (22); bultzatzen saiatu (4); bultzatzen saiatzen (7); bultzatzen zaitu (5); bultzatzen zaituen (5); bultzatzen zituen (25); bultzatzen zituzten (5); bultzatzen zuela (14); bultzatzen zuen (47); bultzatzen zuena (12); bultzatzen zutela (4); bultzatzen zuten (8); da bultzatzen (4); du bultzatzen (4); egitasmoa bultzatzen (5); egitera bultzatzen (41); egitera bultzatzen ditu (4); egitera bultzatzen du (6); egitera bultzatzen zituen (4); ekimenak bultzatzen (5); elkarlana bultzatzen (6); elkartasuna bultzatzen (4); ematera bultzatzen (6); ere bultzatzen (8); eredua bultzatzen (6); esatera bultzatzen (4); eta bultzatzen (18); ez du bultzatzen (4); garapena bultzatzen (4); gobernuak bultzatzen (5); gorantz bultzatzen (4); grinak bultzatzen (4); guk bultzatzen (4); hartzea bultzatzen (9); hartzera bultzatzen (11); hau bultzatzen (4); hori bultzatzen (17); horiek bultzatzen (6); horrek bultzatzen (4); horretara bultzatzen (10); idaztera bultzatzen (5); izatera bultzatzen (9); kanpaina bultzatzen (8); kanpaina bultzatzen ari (4); parte hartzea bultzatzen (9); pentsatzera bultzatzen (5); politikak bultzatzen (5); zerk bultzatzen (16)


bultzatzaile (orobat bultzazaile g.er.) 1 izond/iz bultzatzen duena.

Asmoa gauzatzeko, Zabaletak «lobby edo talde bultzatzaile» bat eratzea proposatu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-05-30

Erakunde publiko bultzatzaileek, Eusko Jaurlaritzak, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Donostiako Udalak, bat egin dute aldeko balorazioarekin.  Berria - Kultura   2004-11-06

Kolektiboa ez da oztopo izango, eragile aktiboa eta bultzatzailea baizik.  Berria - Euskal Herria   2006-01-28

Ikus-entzunezkoen sorkuntzan «rol bultzatzailea» hartzera deitu dute telebista publikoa. gazteek eurek izan behar dute «bultzatzaile, protagonista eta kudeatzaile».  Berria - Kultura   2004-09-16

Ekimen asko bultzatzaile bakoitzak duen indar eta baliabideen arabera eramaten dira aurrera.  Berria - Euskal Herria   2004-03-17

Estatu Batuak, munduko eskarian duten pisua kontuan izanik, mundu osoko ekonomiaren bultzatzaile bihurtu ziren.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 158. orr.

Andrea Costa (1851-1910), politikaria, teoria internazionalisten bultzatzailea, behin baino gehiagotan atxilotu eta kondenatu zuten.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 279. orr.

Ez da izan behar soziolinguistika gaietan ez aditua ez aritua zentzu onak agintzen duen bide hori aukeratzeko, eta, ostera, bizkaieraren bultzatzaileak beste norabidean ibili dira azken hamarkadotan.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 70. orr.

Hauteskunde zerrendaren bultzatzaileei «lotsa pixka bat edukitzeko» eskatu zien, eta «putreak bezala, ezker abertzaleko oinarri sozialaren botoaren bila ez ibiltzeko».  Berria - Euskal Herria   2004-02-18

Aitortza, garai batean krimenaren galgarik handiena izana, honen bultzatzailerik onena bihurtu da azpikeria eta iskanbila garaietan.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Negoziazio hauen bultzatzaile den Norvegiak beste proposamen bat egin dio LTTEri.  Berria - Mundua   2006-04-25

Urtegiaren bultzatzaileek erabiltzen duten logikaren arabera, erran daiteke, gainera, 2002. urte arte egindako guztia erabat legearen kontrakoa zela.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 43. orr.

Jakina da hori guztia, ezaguna, baita jarduera horren bultzatzaileen zinismo krudela.  Berria - Mundua   2004-01-04

Horrelako bultzatzailerik gabe ez dago ezer egiterik literaturan.  Berria - Harian   2005-12-06

Hamabost sindikalista dira Nafarroa Bai hautagaitzaren aldeko bultzatzaileak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-25

2 (izenondoekin)

Gerra garaian euskarazko lehen egunkariaren bultzatzaile suharra eta Euzko Gudarosteko intendentzia komandantea, 1937ko ekainean faxistek fusilatua.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 100. orr.

Kafea landatzearen aldeko bultzatzaile sutsu horien artean Francisco Romero izan zen sutsuenetakoa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 190. orr.

Emakume Abertzaleen Batzaren bultzatzaile handienetako bat izan zen.  Berria - Euskal Herria   2004-04-06

Prozesuaren bultzatzaile aktiboak.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 44. orr.

Asko ziren euskara giputza, giputz osotua, "euskara osotua" edo lapurtar zaharra aldarrikatzen zutenak, eta bizkaitarrak eurak ziren, sarritan, eragile eta bultzatzaile nagusiak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 146. orr.

Garat medikua, 20 urte hautan, buru eta bultzatzaile beroari.  Herria   2003-05-01

Rousseauk garbi nabaritzen du agintearen bila dabiltzanen bultzatzaile nagusia ez dela "herria zerbitzatzea" edo antzeko aingerukeriaren bat, "manatzeko plazera" baizik.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 114. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Mendebaldeko Alemaniak eta Japoniak, munduko ekonomiaren bultzatzaile-eginkizuna betetzearen ordainetan [...] Estatu Batuek, hots, petrolioaren munduko lehen inportatzaileak, petrolio gordinaren eskariaren gainean, petrolioaren prezioaren gainean beraz, eragingarriak izango ziren neurriak hartzea lortu zuten.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 166. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baten bultzatzaile (4); berriaren bultzatzaile (3); bultzatzaile eta (4); bultzatzaile gisa (3); bultzatzaile izan (15); bultzatzaile izan da (3); bultzatzaile izan zen (3); bultzatzaile izatea (6); bultzatzaile nagusi (7); bultzatzaile nagusia (18); bultzatzaile nagusia izan (4); bultzatzaile nagusiak (16); bultzatzaile nagusietako (12); bultzatzaile nagusietako bat (10); ekimenaren bultzatzaile (4); eta bultzatzaile (9); horien bultzatzaile (3); horren bultzatzaile (7); prozesuaren bultzatzaile (3)

bultzatzailea izan (3); bultzatzailea izan zen (3)

bergarako ekimenaren bultzatzaileak (3); ekimenaren bultzatzaileak (4)

bergarako proposamenaren bultzatzaileek (6); dute bultzatzaileek (7); dute egitasmoaren bultzatzaileek (4); dute proiektuaren bultzatzaileek (7); egitasmoaren bultzatzaileek (4); ekimenaren bultzatzaileek (10); haren bultzatzaileek (4); kanpainaren bultzatzaileek (4); orriaren bultzatzaileek (3); proiektuaren bultzatzaileek (11); proposamenaren bultzatzaileek (8); prozesuaren bultzatzaileek (3); web orriaren bultzatzaileek (3); zuten bultzatzaileek (4)

bultzatzaileen arabera (6); bultzatzaileen artean (6); egitasmoaren bultzatzaileen (4); horren bultzatzaileen (4)

bultzatzaileetako bat (11); bultzatzaileetako batek (3)


bultzatze iz zerbait edo norbait, higitzera behartzen duen indarraldi baten eraginpean jartzea.

Kontua da anaia Martin geneukala orduan irakasle, mistikoa eta eskuindarra, eta bere eskuindartasun horretan Coca-Colaren lehiaketa hura ez zuela nonbait oso gogokoa: kontsumismoaren bultzatze bat iruditzen zitzaion, egia baizik ez dena noski, eta, hortaz, gure kurtsokoak ez joatea erabaki zuen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 70. orr.


bultzazaile ik bultzatzaile.

bultzazo iz adkor bultzada.

Orobatsu gertatzen da "barrukoa" edo "barnealdekoa" izatearekin; kostak hartu duen bultzazo turistikoarekin -itsasoa, bertakoentzat, lanerako edo lapurretako tokia izatetik gorputzen beratoki eta begien begiratoki huts bihurtzearekin batera-, gauza menoxa bezala gelditu da "barrukoa" eta hondartzarik ez duen herri batekoa izatea.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 165. orr.


bultzi iz adkor trena.

Lurraren beste agerkera gezurrezko bat da "gure bazterrak" dei genezakeena, hots: aurkintza, parajea, paisajea, argazkia; sasoi bateko paisajistek ikusi uste zuten natura-puska apaingarri huts bihurtua; Lizardik bultzi-leiotik ikusten zuen irudipen hura bera.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 211. orr.

Lizardi-Verlaine Machado bultziaren leiho berean ikusi ditugu arto muskerrei begira.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 165. orr.


bultzitoki iz adkor tren geltokia.

Aldi polit bat igarota, lagun bat aurkitu du San Mattin nahiz San Xalbador bultzitokian.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 185. orr.


bulunba 1 iz ipar 1 ardiak lepoan daraman zintzarria.

Ardi bulunbak entzuten hasi dira, larreak eskuin eta oso hurbil dituztelako seinale.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 51. orr.

2 ergela, hutsala.

Suak hartu zuen berehalaxe eta purrustada bota zion: hik zer nahi duk, bulunba?  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 192. orr.

Bulunba!  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 123. orr.


buluz ik biluz.

buluzerdi ik biluzerdi.

buluzgorri ik biluzgorri.

buluzi ik biluzi1.

buluzkorri ik biluzgorri.

buluzte ik biluzte.

buluztu ik biluztu.

bulzatu ik bultzatu.

bumeran ik boomerang.

bunba ik bonba1.

bunbardaketa ik bonbardaketa.

bunbardamendu ik bonbardamendu.

bunbardatu ik bonbardatu.

bunbuilo iz komikietan testuak sartzeko erabiltzen den burbuila modukoa.

"Superhombre"-ren uniforme gorriaz jantzita, emakume bat ageri da, eta nire arrebaren letra biribil eta txukuna da, ezbairik gabe, bunbuiloen barruan agertzen dena.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 90. orr.


bunbuluka adlag **

Han ibiliko baitziren bere adiskideak neskekin Gurpil Egoan bunbuluka edo Mamuaren Trenean ziztu bizian eskeletoen tunelera sartzen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 204. orr.

Emakume puska baten kontra zebilen bunbuluka.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 226. orr.

Bautistak eta Zalakainek gela txiki batean egin zuten ibilaldia, bunbuluka.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 134. orr.


bunbulunka adlag zabuka, aldaroka.

Nire nagusiak bazuen upela bat iltzez josita eta beste gaiztakeriarik ez bazitzaion bururatzen barruan sartu eta maldan behera bunbulunka amilarazten zintuen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 162. orr.


bunbuna iz botila aski handia eta zabala.

Alki bat eskuinetarik, sahetsean, sartzean berean, zurezko kontuar bat itzuli osoa egiten zuena, gainean, dena bunbuna untzi, balantza, xirio, burdinezko eta kartoinezko kutxa, mota guzietako puskak dotzenaka, iduriz nola nahika utziak.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 55. orr.

Zer behar dun? Zer? Bunbunak? Erakutsan zenbat sos dunan!  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 57. orr.


bundista iz joera sozialistako judu mugimendu politikoa, errusiar inperioan sortu zena XIX. mendearen amaieran.

Bundistak sionismoaren etsai gogorrak izan ziren.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 221. orr.

Elkarrekin hil ziren: sionistak, bundistak, Poloniar Alderdi Sozialistako kideak, ukrainar nazionalistak, eta besterik gabe erbesteratu zituztenak, langile falta zegoelako atxilotuak denak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 69. orr.


bunet ik bonet.

bungalow iz oporlekuetako etxe txikia, solairu bakarrekoa.

-Ez, hor parean bizi zen -esan nuen, patioaren bestaldeko bungaloweko leiho argirik gabea seinalatuz.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 16. orr.

Hori Chui bungalow batean bizi zen Kobeko auzategi modernoan, eta huraxe izan zen nire etxea aldi batez.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 147. orr.

Eserita egona nintzen auzitegiko gelatik itzuli nintzenetik, bakarrik, adiskiderik gabe eta ikaratua munduko hiririk beldurgarrienean, bungalowen patioaren erdian dagoen palmondo ahul mendreari begira, nire artean "Mona, Mona, Mona" nioela.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 9. orr.

Anstruther andrea ikusi nuen, gure etxe-jabea, Dorothyren bungalowean sartzen bikote batekin, erakusteko asmotan.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 101. orr.

Nekien gauza bakarra zen zorigaiztokoa sentitzen nintzela eta Monaren eta bungalow merke haren falta sumatzen nuela. benetan eskertzekoa dela bera hemen gurekin gelditzea, bungalow xume honetan, edanean eta solasean.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 169. orr.

Zurezko bungalow bat aukeratuko duzu, Gorbeia edo Iratiko mendi aterpe zaharren modukoa, baina holiday inn modernoenen erosotasunekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 393. orr.

Patio berean bizi zen, bungalow pare bat haratago.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 76. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bungalowera itzuli (3)


bunker 1 iz erakuntza gotorra, bonbetatik babesteko lurpean egiten dena.

Mantxako Kanaleko uharte batean, II. Mundu Gerrako bunker batean.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 103. orr.

Aurreraxeago, porlanez egindako eliza itsusi bat zegoen, bunker baten itxurakoa, erabat abandonatuta.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 188. orr.

Harriandiko bunkerreko kanoitik tiroka hasi ziren, baina balek ezin zuten destruktorerainoko distantziaren erdia ere egin.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 68. orr.

Bunkerrera eramanen dute nire lagun poeta, eta gogor egiten baldin badie lo terapeutikoan murgilduko dute injekzio gozo bat emanda.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 80. orr.

Transmisioen zentroko bunkerraren ateetan itsasoko ertzain bi zeuden.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 22. orr.

Lagunen aurrean Parisko hotela askatu zuenekoa kontatuko zuen, eta alemanen bunker batean granada jaurti zuenekoa.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 234. orr.

Bigarren ate bat daukate ziegok barru aldetik, burdinazko hagaz egina, parrillaren antzeko bat, elektronikoki irekitzen dena modulo bakoitzak daukan bunker moduko batetik.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 96. orr.

Bunker baten barruan mundu osoko bere lagunak egin dizkioten opari eszentrikoak gordetzen ditu Kim Jong Ilek, tartean Stalinek bere aitari oparitu zion luxuzko trena.  Berria - Mundua   2004-07-09

2 (izenondoekin)

Goio bere gordegitik jagi eta irten zenerako Harriandiko bunker zaharreko aterpean eserita zeuden denak.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 74. orr.

Ondoan, ostera, Alemaniak Frantzia okupatu zuen garaian eraikitako bunker ugariren hondakinak.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 138. orr.

Egia al da bunker sekretu batean kriogenizatuta daukatela, Jim Morrison, Bruce Lee eta Walt Disneyrekin batera?  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 177. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Bunker barruan zerbeza eta gaseosa botila hutsak zeuden.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 347. orr.

Lau guardia zibil agertu ziren ia berehala bunker sarreratik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 75. orr.

· Segurtasun zaintzailearen esku dago eraikina zabaltzea, eraikinaren egoera eta segurtasuna kontrolatzen duen segurtasun gela edo bunkerretik.  Berria - Harian   2005-06-14

4 irud/hed

Bigarrenez protesta bera egiteak «beharginak nekatzeko» besterik ez duela balio iritzi dio CCOOk, «Cecobi-Cebek bunkerra» kaltetzen ez duen bitartean. Egia erran ez da hotela baizik Lisboako Sportingen akademia bunker bihurtu dutena.  Berria - Ekonomia   2006-02-23

PSE-EEk eskuin muturrarekin eginiko akordioak bazterketa eta autoritarismoan oinarrituta azken sei urteetan eraiki den bunkerra indartzen du.  Berria - Euskal Herria   2006-02-01

Etxea eremu autarkikoa bihurtuko da, harik eta beregaina den bunkerra bihurtzen den arte, iragarri zuen Gubern-ek.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 128. orr.

Kristalezko bunkerraren bestaldetik sarrerak noiz aterako, neska-mutil bikotea, kalakan ari.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 100. orr.

Noiz edo noiz, Alonsori «bunkerretik» atera eta errealitatea ikus dezan eskatuko zaio.  Berria - Euskal Herria   2004-01-06

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bunker bat (4); bunker batean (4); bunker moduko (3)


buñuelo iz irinez, urez eta beste beste osagai batzuez egiten den bola modukoa, koipetan frijitzen dena. ik kausera.

Beharbada gotzaina izango nintzateke orain, edo gutxienez apaiza, eta ederki asko jango nituzke haiek jaten dituzten buñueloak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 158. orr.

Neskameak plater batean oilasko erre bat atera zuen, artozko buñueloez ederki hornitua.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 151. orr.

Buñuelo gisakoa.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 364. orr.

-Buñueloak, bost zentabo.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 253. orr.

Nire omenaldi xumea hango buñueloak eta jogurta hartzea izan zen.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 142. orr.

Bere burmuina haizez beteriko buñuelo baten ezerezean dingilizka ari zen txitxirio bakarti eta ttipia baino ez zen.  Berria - Kultura   2006-03-02


bunuztar izlag/iz Bunuzekoa, Bunuzeri dagokiona, Bunuzeko biztanlea.

Molde berezi batez ospatuko du bere 30. urteburua Bunuztar Xoriak dantza taldeak.  Herria   2004-07-08

Horietan ikusiko dira Maulerentzat ari diren bi lagunak batetik, Iturralde bunuztarra eta Latchere xuberotarra bigarren mailean, bai-eta Aguerre eta Juanena, eta Daguerre, Lissardy eta besteak.  Herria   2004-04-15

Bigarren mailean, adinekoetan 22-9 eta 30-14 izana aitzinean Xuberoko bunuztarra, 35-36 berdintzekotan izan du urruñarrak.  Herria   2004-04-29


buraso ik guraso.

burbon ik bourbon.

burbuila 1 iz airezko edo gasezko esfera txikia, eskuarki likido baten barnean gertatzen dena. ik anpulu.

Bitsaren burbuila.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 103. orr.

Cavaren burbuilak.  Berria - Ekonomia   2004-12-17

Botila astindu eta burbuilak dantzan jarri dira.  Berria - Ekonomia   2004-12-17

Behin hoditxo baten muturra ixtea lortuz gero, beste muturretik indartsu putz eginez, burbuila bat formatzen zen, aski ederra begira eta ia perfektuki esferikoa, baina geruza absurduki finekoa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 45. orr.

Burbuilak egiteko erabiltzen zituzten plastikozko lastotxoak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 151. orr.

Sarritan ikusten dugu, adibidez, itsasontzien bultzada-helizeek burbuilak sortzean.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 45. orr.

Ontzi horri tapa kentzen bazaio, puztutasunaren burbuilak aire zabalera aterako dira, eta ura atzera bere lehengo mailara jaitsiko da.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3750. orr.

Ur uher beroa zen, kirastuna, higidura bakoitzean burbuilak sortzen zituena.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 75. orr.

Burbuilen igurtzi atsegina ari nintzen sentitzen nire larruazal guztian.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 42. orr.

Coca-Colari tragoa eman zion, baina burbuilak ez ziren eztarritik aise igarotzen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 253. orr.

Hantxe desagertuko ninduan, burbuila uretan bezala, aztarnarik utzi gabe.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 135. orr.

Irakinaldiaren burbuilak esatariaren ahotsarekin nahastu dira.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 40. orr.

Nire edalontziak garagardo horiz eginiko putzu bat zapaltzen du marmolaren kontra, eta burbuila bat dabil igerian.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 51. orr.

Bere barnea burbuiletan lehertzen zen, soda bailitzan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 475. orr.

Burbuilen bolumena milaka aldiz handitzea lortu dut.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 45. orr.

Badaudelako ur azpian oinez ibiltzen dakitenak, eta burbuilaren bat ur azalera botatzen dutenak.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 99. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Leirek burbuila batean bezala bizi beharko du, baina ez lehen haizeak lehertuko duen xaboizko burbuila hauskor batean, burbuila sendoago batean baizik.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 227. orr.

Ostadarraren uretan sortutako burbuila koloretsuak.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 117. orr.

Zauri horiei hazia jarioko zaie, geldiro, eztiki, odolaz nahasturiko hazia, beirakara eta epela, burbuila txikiekin.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 257. orr.

Ur-azalean geratuko zen, burbuila setati baten antzera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 424. orr.

Laba-geruza burbuila lehertuzko pinportaz josirik dago.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 140. orr.

Burbuila ustelezko ur epel hartan igerian.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 102. orr.

Airezko burbuila bat bailitzan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 71. orr.

Lasai zegoen lokatz hau mugitu egin dugu, eta hona non ari zaigun, milaka eta milaka, urrezko burbuilak jaurtitzen.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 128. orr.

Arazoak zituen berriro bere makila magikoaz, purpurazko burbuila handiak loratzen baitzitzaizkion muturrean.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 202. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Haren ahotik burbuila hots bat jaulkitzen zen borborka hats-korrokaren oso antzekoa.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 84. orr.

Gas-urarenaren antzeko burbuila-hotsa ateratzen zuten kvasak, mota eta kolore askotakoak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 490. orr.

Hasiera batean fosforo zuriak erre egiten du eta, ondoren, urtu egiten du burbuila masa bat osatu arte.  Berria - Mundua   2004-11-14

Beherantz begiratzen baldin badut, berriro aurkitzen dut, niregan ongi zentratuta, burbuila goraldi hori, zorabiozko gelditasunean.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 136. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Kotoia, igeltsua, azaloreak, xaboi-burbuila koloretsuak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 297. orr.

Aire-burbuila jendeztatu bat zirudien kabinak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 210. orr.

Likido batean presio-aldaketak eraginez gero, gas edo lurrun-burbuilak era daitezke.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 45. orr.

Dianneren begiak gaseosa-burbuilen antzera mugitzen ziren, arin eta iheskor.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 125. orr.

Nitrogeno burbuilak odolean pilatzen direneko gaixotasuna.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 90. orr.

Bilbo babesten duen kutsadura burbuilak izar akitu bi baino ez du ikusten uzten, argi txikiegia urratsez urrats leizetxoak josteko.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 138. orr.

4 irud/hed

Ikastolako burbuilatik irten barik gaudela, beste mundu batean bizi garela.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 111. orr.

Gure burbuilan, gure munduan bizi ginen.  Berria - Kirola   2006-04-06

Ospitalea burbuila bat delako denboraren joanean.  Berria - Kultura   2006-02-02

Hirugarrenik, ezkaratzeko ahots eta irri burbuila plazara!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 306. orr.

Jessicaren ezteietan gatazka eta aharra pizten zen, eleen burbuila egoskorra isurtzen zen zokorik ezkutuenetara.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 314. orr.

Aski da hatz batekin airea zulatzea, pentsatu dut, eta gure errealitate ziztrina mila zatitan puskatuko da isiltasunezko burbuilarekin batera.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 51. orr.

Arnas burbuilak dira Bixente Serrano Izkoren Bakezale gerlari horiek eta antzeko liburuak.  Berria - Kultura   2004-10-23

5 (ekonomian)

Makina bat inbertsore harrapatu zuen ekonomia berriaren burbuilak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 234. orr.

Munduko hainbat eskualdeetan barreiatua dagoen etxebizitzen burbuila.  Berria - Harian   2006-04-19

«Gehiegizko inbertsioen burbuila» kontrolatzeko eskatu diote Txinari.  Berria - Ekonomia   2004-04-16

Era horretan, prezioen gora beharrak bere horretan jarraitu zuen: burbuila puztuz eta puztuz joan zen.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 230. orr.

Burbuilak eztanda egin eta akzioek behera eta behera egin zuten. Asko izan dira historian zehar gertatu diren burbuila espekulatiboak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 232. orr.

2000ko martxoan, burbuila teknologikoa lehertu zenean.  Berria - Ekonomia   2006-02-01

Baliteke burbuila ekonomiko batean egotea, eta horrek edozein unetan eztanda egitea. Azken urteotan ekonomia berriari loturiko zenbait akzioekin gertatu izan den legez, espekulazioa dela medio finantza burbuila puzten eta puzten joaten da, harik eta lehertu eta barruan ezer ere ez dutela geratzen diren arte.  Berria - Ekonomia   2006-02-03

2000. urtearen erdi aldera puntocom enpresen inguruan burtsan sortutako espekulazio-burbuila lehertu eta gero.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 162. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

burbuila bat (9); burbuila batean (4); burbuila baten (5); burbuila batzuk (4); burbuila espekulatiboak (3); burbuila lehertu (5); burbuila teknologikoa (4); eta burbuila (11); eta burbuilak (3); xaboi burbuila (3)


burbuiladun izond burbuilak dituena.

Azido fosforikoa ongarriak egiteko erabiltzen da batez ere, eta garbiketako produktuak eta edari burbuiladunak egiteko ere bai.  Berria - Gaiak   2006-02-02


burbuilaka adlag burbuilak egiten.

Olioa eztiki burbuilaka ari zen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 55. orr.

Jende-zurrunbiloak burbuilaka, zirimolan heltzen, eramaten eta bultzatzen ninduen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 87. orr.

Urpekarien gaitza [...] kanpoko presioa gutxitzen denean (ur gainera etortzean) odolak nahiz ehun koipetsuek nitrogeno-gasa burbuilaka askatzen dutelako gertatzen da.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 189. orr.

Baina urrun egon arren, Masma bere miserian burbuilaka ere entzuten zuen; eta oihuak eta metalaren zarata ere entzun zuen, zarata latza eta argia, oso gertu.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 215. orr.


burbuilari izond burbuilak egiten dituena. irud/hed

Horretarako, «arte arin, burbuilaria, erromantizismoaren arrastorik gabea, fantastikoa, jostaria, ez heroikoa, maitasunez betea» egin behar zen.  Berria - Kultura   2006-01-17


burbuilatsu 1 izond burbuilez betea.

Yakuzzi burbuilatsu bat genuen zain, eta apalean txanpain botila eta izokizko pasteltxoak.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 93. orr.

Gin-tonika edaten zuen -azkar edan ere- eta nik orobat egin nuen, nire pozoi gogokoena edari burbuilatsu horrekin gezatuz.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 168. orr.

Upel handi bat zapore guztietako gozokiekin, eta beste bat altxagarri burbuilatsuz betea.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 162. orr.

Ginebra bezain zuriak, whiskya bezain horiak, sagardoa bezain burbuilatsuak.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 415. orr.

2 irud/hed

Destera zahar burbuilatsuetan mihiak eta mintzoak zorrozten saiatzen naiz goldeak beti nabar atxikiz.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 105. orr.

Algara eta harramantza burbuilatsuak bete zuen ostatuko gela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 106. orr.

3 (adizlagun gisa)

Mutila burbuilatsu sentitu zen gaseosa botila ireki berriaren gisara.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 41. orr.


burbuilatxo iz burbuila txikia.

Hari-buruetatik burbuilatxozko prozesio bat irteten zen: ongi begiraturik, aise ikus zitekeen nola anodotik jaregiten zena halako bi jaregiten zen gasetan katodotik, gutxi gora-behera.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 46. orr.

Astiro, ur burbuilatxoak ari ziren azalera etortzen, ontziaren barruko airea halaxe ihesean zetorren seinale.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 370. orr.

Zinka iratzarri egiten duk, hidrogeno-burbuilatxozko geruza batek estaltzen dik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 56. orr.


burburaka adlag

Gatzagia botatzen zitzaion, koilaratara bat eskas, eta uzten zen, haurrek eskolako lanak egin bitartean, kailatzera, burburaka eta ketan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 38. orr.


burbutzika adlag itotika, jauziak eginez.

Big Joe ere zoriontsu zen ostera, eta Laranjak eta limoiak kanta-kantari zebilen, sukalde inguruan burbutzika, basaki.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 65. orr.


burdel iz prostituzio etxea.

Deustuan bazkaldu eta Abando aldeko etxe burgesen ondotik paseatu ondoren, La Peñako burdel batean amaitu zuten gaua.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 124. orr.

Maila guztietako burdelak bisitatu nituen, bezero moduan beti.  Berria - Gaiak   2004-05-28

Ezkontzen ez bazen, Andresek bazuen amore ematea, eta herriko galduekin Urliaren edo Berendiarenera joan, bizimodu lizuneko emakumeak Erdi Aroko burdeletan bezala bizi ziren bi kale haietara; baina nahaskeria hori mingarria zen bere harrotasunarentzat.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 232. orr.

«Burdelak legeztatuz gero, prostitutek Poliziaren babesa jaso ahal izango lukete», azaldu zuen Blunkettek.  Berria - Gaiak   2004-07-17

Leonard Cohenen abestiek lagunduta, inolako idealismorik ez duten kolono batzuk jarri zizkigun begi aurrean: McCabe, prostituzioarekin negozio egin nahi duen koldarra, eta burdela dotoreziaz jantzi nahi duen Miller andere gogorra.  Berria - Kultura   2006-03-01

-Ez dut jauregia burdel bat bihurturik ikusi nahi eta, beraz, badakizue nola ibili behar duzuen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 55. orr.

Hamabi anai-arrebetako familia pobre batekoa zelarik, burdel batean akabatu baitzuen, etsimendu handian, hamaika desengainuren ondoren.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 322. orr.

Bahitutako neskak Indiara eramaten dituzte eta Mumbai, Calcuta edo Delhiko burdeletako nagusiei saldu.  Berria - Gaiak   2004-03-21

Burdela olagarro bat da, bere garroen mendean loturik dauzkana emakume piztia zoritxarreko horiek.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 276. orr.

Frantziako errege hura, zeinak, bere emaztekiekin eta bere burdel ibiltariarekin zituèn gehiegizko gastuei buru egin ahal izaiteko, etengabe igaiten baitzizkien herritarrei zergak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 201. orr.

Dien Bien Phun bi BMC zeuden (Kanpainako Burdel Militarrak).  Berria - Mundua   2004-05-09


burdi ik gurdi.

burdina (ETCn 14.822 agerraldi; orobat burdin g.er. eta burdiña) iz 1 metal grisa, 1.535° C-tan urtzen dena, gogorra eta, gori dagoela, lantzen erraza, industrian gehien erabili ohi den metala (Fe; at. z. 26); burdin zatia edo burdinazko gauza edo atala.

Brontzearen ordez urrea ekarriko dizut, burdinaren ordez zilarra.  Elizen arteko biblia   Is 60,17

Burdina lurzorutik ateratzen da eta haitzak urtuz kobrea lortzen.  Elizen arteko biblia   Jb 28,2

Izen berri hauek sortzen dira burdina lurpetik ateratzen hasten direnean.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 18. orr.

Zenbatezin hainbat urre, zilar, brontze eta burdina ere baduzu zeure esku.  Elizen arteko biblia   1 Kro 22,16

Zilarra, brontzea, burdina, beruna edo eztainua labearen erdian metatu eta dena urtzeko sua suspertzen den bezala hala metatuko zaituztet neure haserre-suminean, labean jarri eta urtzeko.  Elizen arteko biblia   Ez 22,20

Ura, fosfatoa, uranioa, burdina, petrolioa, gas naturala, Askotariko altxorrak daude lurraldean.  Berria - Harian   2005-06-04

Tematsuak zaretela, burdina bezain gogorra duzuela lepoa eta brontzezkoa kopeta.  Elizen arteko biblia   Is 48,4

Burdina sutan goritzen da eta haitza kraskatzen, bapore sutsuaren suminez.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 59. orr.

Orbaizetako fabrika egin aitzin, Ondarrolara eramaiten zuten burdina; gero han urtzen zuten.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 38. orr.

Burdina duk hemen etorkizuna, ez lurra!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 21. orr.

-Ikusi izan duk inoiz burdina lantzen?  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 23. orr.

burdina, bero deno behar da jo.  Herria   2001-11-15

Gezurrezkoa izan arren burdinaren hoztasuna lasaigarri gertatu zitzaion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 265. orr.

Sarrerako galeria gurutzatu, eta hondoan Chillidaren burdina bat begiztatu nuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 121. orr.

Entzumenak gainditzen ditu hormak, ate, burdin eta sareak.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 31. orr.

Han poliziako auto bat zegoen, leihoetan burdinak zituena.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 68. orr.

Zorroan sartu zuen burdina.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 199. orr.

Burdina atera eta sastakada ematea besterik ez neukaan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 66. orr.

Haren lantzaren makilak ehulearen gakoa zirudien, eta muturreko burdinak sei kilo baino gehiago zituen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 47. orr.

Burdinaren aho kamustua zorrozten ez bada, ahalegin handiagoa egin beharko da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 90. orr.

Leihatila bakotxa burdinez hetsirik edo, hobekiago erran, burdin eta sarez ongi hetsirik, bakoitza bere zenbaki bereziarekin.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 41. orr.

Gurpiletan, segurtasun neurritzat antza, burdina batekin ematen dituzten kolpeen oihartzuna.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 211. orr.

Gorpua kanpin-denda barnean zegoela, iltze eta burdina guztiak aterata.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 24. orr.

Bestela, almazenean baditut burdin batzuk udan toldoak jartzeko horietakoak.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 163. orr.

Egun batean, ostutako burdin batzuk zeramatzala, atxilotu zuten, eta hartu zuen bere estreinako jipoia.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 66. orr.

Eta bildu dute bai plaztika, bai burdin eta bertze zernahi ondarkin mota.  Herria   2004-04-08

Inon batzen ez diren burdina luzeei begira egongo zara.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 121. orr.

Sendagileagana bihurturik, esan zion: "Haragia oraindik ondo errea ez badago, sartu berriro ere burdina".  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 14. orr.

Uxatu aire gaiztoa eta iluntasuna burdina distiratsuaz!  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 130. orr.

Gero, markatzeko burdin goria bezala barneratu zitzaidan zerbait esan zuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 139. orr.

Zirujauak burdina goritua eskuetan hartu zuenean, anaiak ihesi joan ziren gupidari eutsi ezinik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 384. orr.

Burdin biltze eta saltzetik bizi zen, 15 urte huntan Baigorrin zen.  Herria   2003-09-18

Kamoi bat irauli zen 10:30ean, eta, errepidera burdin zatiak erori zirela eta, zirkulazioa eten behar izan zuten.  Berria - Euskal Herria   2006-01-13

Inongo lotsaren arrastorik gabe eskultura publikoak deitzen diete izenik ere merezi ez duten burdin pilo itsusi horiei.  Berria - Kultura   2006-03-19

Burdina burdinaz zorrozten da, gizakia lagun hurkoarekin harremanetan leuntzen.  Elizen arteko biblia   EsZ 27,17

2 (izenondoekin)

Uzal eskualdetik burdina landua, kanela eta kanabera usaintsua ekartzen zituzten zure azokara.  Elizen arteko biblia   Ez 27,19

Paperola bat, zurrategi anitz, iltze, ferra, burdin jotako lapiko, burdin landuko balkoi.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 177. orr.

Louvrek bezalako burdina landuzko balkoiak eta Eskorialak bezalako marmol laminazko armarriak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 163. orr.

Burdina forjatuzko labirintoa.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 43. orr.

Burdina urtuzko eltze astuna hartu apal batetik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 182. orr.

Lebigre jaunak burdina pintatuzko bi mahaitxo eta lau jarleku ipini zituen barraren parean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 158. orr.

Hitz bakoitzak arima berri burrunbari bat forjatzen zuen bere barnean, mailu astunak burdin goria lantzen duen bezala.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 167. orr.

Jantzi finen ordez zakukia, edertasunaren ordez burdin goriaren marka.  Elizen arteko biblia   Is 3,24

Burdina goriarekin bularrean erre banindute.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 271. orr.

Arnasa hartzean sudur-zuloetara iristen zitzaidan-eta burdin gorituaren lurrina!  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 114. orr.

Burdina imantatu bereziez urre bila saiatzen ziren ur-bilatzaileak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 56. orr.

Esku dardarati batez laztandu nuen burdina zaharra.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 267. orr.

Bahearen iduriko burdin xehezko sarez egina.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 115. orr.

Honelakoak dira, lehenik, basalto-harriak, kolpeei atzera eragiten ohituak, suharri gotorra eta burdina sendoaren indarra eta ate orpoetan kirrinkatzen den brontzea.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 123. orr.

Atea burdin lodizkoa zen, eta modu berean zegoen babestua.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 46. orr.

Sarea burdin zorrotzez egina da, eta zilokak ttipiegi dira eri punta bat ere sartzeko.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 47. orr.

Burdin muturdunez zigorkatuko zaituztet nik!  Elizen arteko biblia   1 Erg 12,11

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, orobat burdin)

Burdin ateak ixtean atera duen hotsa entzun arte itxaron duzu belarria jarrita.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 89. orr.

Errematxez jositako burdin habe sendoak eraikinari eusten.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 188. orr.

Zeure herri baituzu Egiptotik, burdin labe goritik bezala, atera zenuen ondare hau.  Elizen arteko biblia   1 Erg 8,51

Oso umea zela hasi zen zilizio latza eta haragiari itsatsitako burdina-uztaia eramaten eta barau-bijilia gogorrak egiten. Burdin hodiz zamaturiko kamioia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1037. orr.

Nola sentitzen nuen malko hura, burdin tanta gori batek bihotza zulatu balit bezala!  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 230. orr.

Boligrafoa igarotzeko baino zulo txikiagoak dituen burdin-txapa zulatuarekin itxita.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 187. orr.

Leku horien hobeki zaintzeko burdin gate batekin estekatuak ziren.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 65. orr.

Begira, burdin pilo hori, galdategiren bat ederki aberastuko zen!  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 224. orr.

Burdin langatik patio bat ikusten zen, andaluziar estilokoa, harrizko arku eta zutabeekin.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 195. orr.

Idi orgek deskargatzen dituzte hondartzan burdin mineralaz betetako ontziak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 85. orr.

Goizero joaten zen, eguna burdin-ur usainez itoa eta mailu gotorren klinki-klanka herotsez zapaldua bukatzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 52. orr.

Berantago, 1373an, aipu dira Borddele, Kurriaga (hau galdua), Irauzketa eta Granada-ko funtsetan diren burdin meatze batzuk.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 38. orr.

Burdin eta kobre meatzeek eta harribitxien ustiategiek langile ugari biltzen dute alderdi hartara.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 143. orr.

Gutxienez 57 meatzari hil dira Txina iparraldeko burdin meategi batek su hartu zuenean.  Berria - Mundua   2004-11-23

Gero, karrakatze amorratu bat baizik ez zen entzuten, burdin hots bat igeltsuan atzaparka.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 391. orr.

Burdin hotsa sumatu dugu korridorean.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 155. orr.

Burdin hotsak esnatzen gintuen egunero, hots zorrotz hark.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 135. orr.

Barneko hesia idekitzen du: kliska!, burdin harrabotsa.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 34. orr.

Hiruki bat, sartzearen aldetik dago oinarria, lauzpabost metro zabalekoa, hesiaz eta burdin makilez ongi hetsirik, eta zaintzale batek begiztaturik. ea txoriaren ordez harriren bat edo burdin zatiren bat ote zegoen.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 39. orr.

Burdina zati handi hura gora altxatzeari ekin geniolarik, [...].  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 129. orr.

Burdin peza handi bat suan ezarri omen zuten.  Herria   2001-07-05

Lurra ez da berdina, gorabeherak ditu, burdina-pala eta eskuarea behar dira.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 83. orr.

Baziren burdin peza batzu pisu handikoak, hiru tona eta erdiren heinekoak!  Herria   2005-09-01

Errementariak burdin puska hartu eta, txingarretan goriturik, mailuka moldeatzen du, beso indartsuz lantzen.  Elizen arteko biblia   Is 44,12

1.723 tona burdina-txatarra.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 56. orr.

Burdina hondarrak baliatzen irakatsia zion oiartzuarrak atera zuen ametsondo hartarik.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 104. orr.

Bi gidariak instantean hil ziren, burdin anabasa hartan harrapatuak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 20. orr.

Aldaka bietatik oratu behar izan nion halako batean, hori bai, oina burdin zurubiko azken mailaren bila airean haztamuka zerabilela.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 129. orr.

Burdin eta berin oihan honetan, 'cyber' mendearen gizakien kabiak kausitzen dira.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 80. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Gurinaren pabiloian eta hegaztienean, saltoki txiki burdin-hesituak ageri ziren lerro-lerro.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 42. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Aitzur-burdina lehor eta garbi ateratzen bada, esan nahi du karea ahul eta lehor dagoela.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3250. orr.

Mikel Strogoffek zaldiari aho-burdina jarri, zelako zingila tenkatu, estribuen uhalak aztertu, eta emeki-emeki hasi zitzaion tiraka bridatik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 234. orr.

Zera, esku-burdina hauekin mundutik kanpo nagon.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 118. orr.

Esklaboa zen, esanak egiten zituena, zintzur-burdina lepoan zitzaion itogarri.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 87. orr.

Hainbeste leiho burdin sareztaturik.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 81. orr.

Ea zein mundutan bizi zen galdetu omen zion dendariak harri-burdin eginda, idazmakinarik inork ez duela eskatzen orain.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 48. orr.

Plumagaineko premua ere zentzu bateko zein besteko galeriano baten oinaze-burdin beti berdin horri lotua dago Hazparnen preso hartu zutenetik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 274. orr.

6 (kimikan)

Bazen elementu erraz-zintzorik, ezkutatzeko gauza ez zenik, hala nola burdina eta kobrea; beste batzuk, berriz, makur eta iheskor ziren, hala nola bismutoa eta kadmioa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 61. orr.

Ondorioztatu genuen nikela burdina dibalentearekin batera zihoala beti ere.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 107. orr.

Ferrojel bat disolbatzaile batek puztutako sare polimeriko bat da, burdin oxidozko nanopartikulez betea.  Berria - Gaiak   2004-09-30

Esaiok osabari, esan zuen Aldaik, oiloek edan beharreko uretan, burdin-sulfato pixka bat jartzeko.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 99. orr.

Nikel metalikoa, burdina bezala, magnetikoa da.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 108. orr.

Biopsiarik egin barik neurtu ahalko da gibeleko burdina maila.  Berria - Gaiak   2004-05-20

Luzaz jarduten nuen irudikatzen, paperean marraztuz, silizio, oxigeno, burdina eta magnesio katea luzeak, nikel apurra haien sare artean harrapaturik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 109. orr.

7 Burdin Aro historiaurreko aroa, metalen aroko azkena, tresnak eta armak egiteko burdina erabiltzea ezaugarri duena.

Kristo aurreko azken milurtekoan, Burdin Aroan, eraikitzen ziren hilobi-monumentuak dira mairubaratzak.  Berria - Kultura   2004-11-12

Kristo aurreko azken milurtekoan, Burdin Aroan, eraikitzen ziren hilobi-monumentuak dira mairubaratzak.  Berria - Kultura   2004-11-12

Burdin Aroko benetako hiriburu bat izan zen Zadorraren ibaiertzean, garai berean Europan zeuden kokaleku handien antzekoa.  Berria - Harian   2006-03-22

Lastrako kastroak: Burdin Aroko aztarnategi hau Gaubeako bailaran dago.  Berria - Kultura   2004-04-08

Burdin aroko herrixka bat aurkitua izan zen 1984an Basagainen, Anoetatik hurbil.  Herria   2002-10-03

Hesiodoren eskema bitxia "aroei" buruz: urrezkoa, zilarrezkoa, brontzezkoa eta burdinazkoa, "heroien aroa" brontze eta burdin aroaren artean sartzen duelarik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 450. orr.

· irud/hed Baina sutea ezin dezakete amata ez itsaso guztietako eta hodei guztietako urek; ezin dezakete amata Liburu Santuen garaietatik gure burdin aroraino bildutako ihintz tantek.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 45. orr.

8 burdin azal (corpusean burdinazal soilik)

Tartean, oraindino burdinazal dotorekoa den Queen Maryren kulunka lasaian, Bowersek Francoren erregimena onesteko hiru beharkizunak ditu gogoan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 106. orr.

9 burdinazko (ETCn 4.069 agerraldi; orobat burdinezko ETCn 419 agerraldi eta burdiñazko g.er.) izlag

Lehoien pasabidea, eskailerak, burdinazko atea, kartierreko ibilbidea, zaintzaleak erdian.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 43. orr.

Botila burdinazko tresna batekin irekitzen zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 23. orr.

Bud eraikin berriaren burdinazko habe zurien piloari begira geratu zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 47. orr.

Lur erreko fabrika egin behar zaio azpitik, honako era honetan: burdinazko barrak edo arkuak egingo dira eta burdinazko kizkiekin solibetatik zintzilik jarriko dira sarri-sarri.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2530. orr.

Bere menditar pauso luzeaz zebilen, elur harria bezain gogorra bere makilaren burdinazko muturraz joz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 281. orr.

Fusteen buruetan burdinazko buloiak sartu zituen mirubuztan forma zutenak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4710. orr.

Burdinazko makilaz hautsiko dituzu, buztinezko ontzia bezala puskatuko.  Elizen arteko biblia   Sal 2,9

Bostehun burdinazko zurdatz zenbatu zituzten, eta askoz gehiago oraindik beso-, gerri- eta berna-zirgiloak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 978. orr.

Lehenengo solairuan ere, burdinazko bost zutabe trinkoren gainean pausatua, gain-balkoi gisa, bigarren eskudel luze batek ere egiten zuen jauregitxoaren inguru guztia.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 104. orr.

Burdinazko eta beirazko eraikuntza.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 9. orr.

Eta Eisenhowerrek jakin zuen XX. mendea burdinazko ukabil haren itzalpean biziko zela, ukabil haren beldurrez, eta jakin zuen halaber ukabila menderatzen zuenak edukiko zuela mundua gobernatzeko boterea.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 307. orr.

Kattagorri baten antzera ari zen igotzen tximistorratzaren burdinazko kabletik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 232. orr.

Presondegiaren burdinazko gontzen kirrinka.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 54. orr.

Dominak: lehen mailako Burdinazko Gurutzea, Verdunen irabazia.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 132. orr.

Harresiko burdinazko atearen kanpoaldean.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 77. orr.

Han, giltzarrapoz itxitako burdinazko armairu ilara handi batean.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 281. orr.

Beheko zeldetako burdinazko ateak erraz zabalduko dira.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 183. orr.

Euskal Herriko mendietako burdinazko gurutzeak dakarzkizu burura.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 126. orr.

Italiarren burdinazko nortasuna.  Berria - Kirola   2004-04-20

· Burdinazkoa da sarrerako atea, eta harrizkoa hondoan duen kapera.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 456. orr.

Tximeleta formako figuratxoak: kartoizkoa bat, plastikozkoa bestea, burdinazkoa hurrengoa, zurezkoa edo okumezkoa hurrenagokoa...  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 57. orr.

Izaera bigunekoa zen artean, haren apetak burdinazkoak izan arren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 202. orr.

Haren buruak urrezkoa zirudien, bularra eta besoek zilarrezkoak, sabela kristalezkoa, eta hankek burdinazkoak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 331. orr.

Burdinazkoak bezalako bularrekoak zituzten.  Elizen arteko biblia   Ap 9,9

Plaza erdiraino iritsi eta han udaletxeko ate lodi burdinazkoan sastakaia dantzan utzi zuen, bere izen-abizenak paper batean idatzita.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 84. orr.

10 burdin barra (ETCn 134 agerraldi; orobat burdinbarra g.er.)

Mazo, burdin barra, mailu eta mota guzietako tresneria pasatzen zen eskuz esku.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 203. orr.

Gela sabaia biziki gora, eta hantxe, gorenian, leiho ttipi bat burdin barraz garnitua.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 15. orr.

Senarrak egin duen salaketan azaltzen duenez, emakumeak burdin barra batekin jo zuen buruan; gero alkohola bota zion eta su ematen saiatu zen.  Berria - Euskal Herria   2004-11-06

Zer behar zen zure ziegako burdin barrak mozteko?  Berria - Euskal Herria   2004-08-04

Lege hitza entzute hutsarekin, kartzelako burdin barrak ikusten baitzituen begien aurrean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 201. orr.

Jaiki eta leihoko burdin barrak eta atea aztertu ditu.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 28. orr.

Anaien arteko konpenetrazioa, trenbideko burdin barra bikoitzena bezain zehatz eta apurtezina zirudiena, hautsi egin zen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 95. orr.

11 burdin bide ik burdinbide.
12 burdin denda (ETCn 6 agerraldi; orobat burdindenda ETCn 6 agerraldi)

Badaezpada ere, beste inoren arreta pizteko kezkaz, burdindendan ateratako kopia erabili zuen ganbarako ezker aldean sartzeko.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 269. orr.

Asfaltoaren kontzientzia dago, burdin dendarena, kasernako zirrituena, eta ahotsak dio: "Azkeneko aldiz".  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 274. orr.

True Value Hardware burdindenda.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 307. orr.

13 burdin haga ik burdinaga.
14 burdin hari (ETCn 207 agerraldi; orobat burdinari g.er.)

Hango burdin hari guztien gainean zopiloteak ikusten zenituen pausaturik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 48. orr.

Garbi ikusi zuten alabak lepoan marka handia zuela, burdin hari batek egina.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 87. orr.

Haren hanka iharrek burdin hariak ziruditen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 70. orr.

Berez, zer kontaturik ez: ezbehar bat besterik ez, gizon bat jirabiraka egurats beroan, esan bezala, burdin hari batetik zintzilik eta puzturik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 125. orr.

Burdin hariz egina zirudien bibote txikia zuen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 25. orr.

Burdin hari mehea erabiltzen zuten txanpon zulodun bati lotuta telefono kabinetan ordaindu gabe hitz egiteko.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 170. orr.

Soro zabal eta lau bat dago, mugak burdin-harizko hesi batez markatuta dituena.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 118. orr.

Burdin hari lodi eta gogor batez lotu zituen ibai tutu bakoitzeko uhateak elkarrekin, eta burdin hari bakoitza burdin haga bati erantsi zion.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 115. orr.

Burdin-hari fin-finez egindako sare-kota bat lotzen diote.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 216. orr.

Ziur naiz, Vitia, gutun hau iritsiko zaizula, fronteko lerroen atzetik eta juduen ghettoko burdin harien atzetik banago ere.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 9. orr.

Amak semea elikatzen du; eta ehunka mila lagunek hormak altxatu dituzte; burdin haria inguruz inguru jarri, barrakoiak eraiki...  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 60. orr.

Ogi zati bat, labanatxo bat, batzuetan CAI (Italiako Mendizaleen Elkartea) delakoaren gida, erabat maiztua eta beti burdin hari mataza bat, konponketaren bat ber-bertan egin beharra suertatzen zenerako.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 69. orr.

15 burdin harri (ETCn 28 agerraldi; orobat burdinarri g.er.)

Harbantako zoko horretan, XVIII. eta XIX. mendean burdin harria ateratzen zuten, Orbaizetako fabrikara edo olara eramaiteko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 63. orr.

Non-nahi atzemaiten ahal zen alabaina burdin harria hain toki txarretara jo gabe.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 72. orr.

Horrekin ez aski, harria atera ondoan, haste lan dorpeena: malda zutari goiti burdin harria karreatzea mandoz.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 72. orr.

Burdinarri baten eremu magnetikoan sartu balira bezala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 107. orr.

Bazen orotarik apur bat: suharririk, legar berderik, kare harririk, granitorik, burdin harririk, are guk galmeida esaten diogun horretarik apur bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 118. orr.

Hain ziren ezjakinak non uste-ustean baitzeuden ezen mendietako izotza, mendeen joanean eta haitzaren zamapean, gogortu, eta lehenik harri-lore eta gero burdin harri bilakatzen dela.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 128. orr.

16 burdin hesi (ETCn 649 agerraldi; orobat burdinesi g.er. eta burdina hesi g.er.)

Gauez igaro du burdin hesia eta babesa aurkitu du ghettoan.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 26. orr.

Kriseilu batek argitzen du gauez eta, hobitxo batean, hamabosgarren mendeko burdin hesi batek estaliriko argizulo baten ondoan, kandela bedeinkatu bat dago piztuta.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 124. orr.

Burdin hesia zabaldu zen, eta etxeko nagusia atera zen bidaiariari harrera egitera.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 195. orr.

Ibilbidearen erdian beste burdin hesi bat, barne berezi hau bi zatitan bereizten duena.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 27. orr.

Hesi bat, eta beste bat, eta beste bat... Giro arrunt berezia... Isiltasuna... bakarrik giltzen harrabotsa zaintzaleen eskuetan, burdin hesiak zabaltzean...  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 25. orr.

Hobeki esanik, sustraia, lorategiko burdin hesiak, aulkia, soropileko belar urria, hori guztia desagerturik zegoen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 211. orr.

Beheko jolastokiaren atzealdean nengoen, Samuels jauna zirikatzen, burdin hesi handiaren azpi-azpiko etxean bizi baitzen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 73. orr.

Han, ezker-eskuinera errepideak bitan banatzen zuen Highgate-ko kanposantuaren burdin hesi beltzak ageri ziren.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 154. orr.

Lau hankan eta sabel gainean arrastaka zeharkatu dugu burdin hesia.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 132. orr.

Bat geratzen da oraindik burdin hesian zintzilik, besoa zerurantz luzatuta duela, eta hatzaz ni erakusten nauela.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 142. orr.

Leiho guztiak, baita hamaseigarren solairukoak ere, burdin-hesiz itxita daude; goitik behera behintzat hemen ezin da suizidatu inor.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 21. orr.

Lehenengo aldiz, "ez-inoren lur"erantz begiratu dut, burdin hesiaren gaindik.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 127. orr.

· Kotxetik, eraikuntza berri artean, burdinhesidun leihoa bilatzen zuen, aldaba, ateko arkua, bebarrua, barren-barreneko patioa.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 106. orr.

17 burdin hots (ETCn 31 agerraldi; orobat burdinots g.er.)

Atearen burdin hotsa entzun duzu berriz ere.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 149. orr.

Goizaldera etorri zitzaizkion, desorduan eta zalapartaka, Nikolas tsarraren morroiak, eta arrastaka eraman zuten, Polonia aske baten alde egin nahi zituen oihuak kolpe eta burdin hotsekin isilaraziz.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 67. orr.

Bi gudarosteen talka ikaragarria izan zen; hango burdin hotsak eta oihuak! joan nintzen Tolosa alde horretaraino nolakoa zen ikustera, eta izututa gelditu nintzen haren kearekin eta burdin hotsekin.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 120. orr.

Burdin hotsak esnatzen gintuen egunero, hots zorrotz hark.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 135. orr.

Gero, karrakatze amorratu bat baizik ez zen entzuten, burdin hots bat igeltsuan atzaparka.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 391. orr.

18 burdin lan

Sos iturri berri bat bazelakoan hor, herrietako mutiko gazte anitz hasi ziren oihanetako lanetan, poxi bat utziz bazterrera ordu artinoko ile eta burdin lana.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 158. orr.

Tzilak, berriz, Tubalkain sortu zuen; errementaria izan zen, brontze- eta burdin lanetan ari direnen arbasoa.  Elizen arteko biblia   Has 4,22

Aldi huntan badakit Jean Pierre Etchart Etxartenekoa han dagoela ez "zur" lan batentzat bainan "burdin" lan batentzat.  Herria   2004-09-30

19 burdin langa (orobat burdinlanga g.er.)

Autotik irten eta sarrerako burdin langaren kanpoaldera iritsi ginelarik.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 89. orr.

Han ikusi zuen burdinlanga bultzatzen (berariaz utzia zuen berak ixteke) eta patio itzala zeharkatzen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 152. orr.

Burdin langatik patio bat ikusten zen, andaluziar estilokoa, harrizko arku eta zutabeekin.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 195. orr.

Burdin langako egurrezko atea ireki nuen eta barrura sartu nintzen.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 130. orr.

Burdin langatik patio bat ikusten zen, andaluziar estilokoa, harrizko arku eta zutabeekin.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 195. orr.

Harik eta sarrerako burdin langaren kirrinka entzun genuen arte.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 65. orr.

Zutik geratu zen, guri begira, eskola-sarrerako burdin langaren kanpoaldean.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 23. orr.

Burdin langako egurrezko atea ireki nuen eta barrura sartu nintzen.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 130. orr.

20 burdin mutur (orobat burdinmutur)

Haren lantzamakilak ehulearen gakoa zirudien, eta lantzaren burdinmuturra sei kilo baino gehiago zen.  Elizen arteko biblia   1 Sm 17,7

Gure aitak larruzko zartailuz zigorkatzen zintuztela? Burdin muturdunez zigorkatuko zaituztet nik!  Elizen arteko biblia   1 Erg 12,11

21 burdin ola ik burdinola.
22 burdin sare (ETCn 300 agerraldi; orobat burdinsare ETCn 134 agerraldi)

Kaiola handi bat dirudien burdinazko beste burdin-sare batek estaltzen eta gerizatzen du.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 198. orr.

Espaloiaren arrasean, zenbait argizulo zeuden, burdin sarez babestuak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 47. orr.

Autobusetan leihoak burdin sarez gorderik daude, jendeak burua atera ez dezan eta kanpotik inor barrura sar ez dadin.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 44. orr.

Mahai margotu gabe bat, bi aulki kaxkar, burdin sarez itxitako leiho bat, eta zirrituetatik kea ateratzen zitzaion eta batere berotzen ez zuen berogailu zahar bat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 523. orr.

-Laster helduko gara -esan zuen, begiak irekiz eta burdin sareak estaltzen zuen leiho ilun itsura begira.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 102. orr.

Trenaren etorbide eta galeria mortuak barreiatzen ziren hara eta hona, argiz pikardatuak, burdin sarezko argizulo batzuei esker.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 251. orr.

Barazkien pabiloiko burdin sarezko ateak ireki berriak ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 33. orr.

Ez nuen asmatuko aerodromo bat zegoela burdinsarezko hesi altu herdoilduaren barrutian.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 128. orr.

Burdin sarea altua zen, txikia, hiru barrarekin eta zeharragarik gabe.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 171. orr.

Emaztea galaietarik begiratzearren leiho-balkoiak burdin-sare sarriez, eta etxea ohointzatik begiratzearren borta burdinaje sendoz hornitzea, hauxe da Espainiako burges nobleen arrangura.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 203. orr.

Burdin sare bikain eta herdoilezinak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 85. orr.

Burdin sare txertatuen atzean, harresietako horma aberatsetan, txakur aurpegiko Egiptoko tximino asko ari ziren garrasika.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 64. orr.

23 burdin urtu ik burdinurtu.
24 burdin xafla (ETCn 31 agerraldi)

Hartzazu burdin xafla bat eta ezarri burdin hesia balitz bezala zeure eta hiriaren artean.  Elizen arteko biblia   Ez 4,3

Zureriako zirrikitu batean burdin xafla bat sartuz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 197. orr.

Ez duzu ezer ikusiko, leihatila modukoa ixten duen burdin-xaflaren zulotxoetatik ez bada. Mahai gainetik bi botila hartu, sutara joan eta sutondoko burdin xaflaren gainean jarri zituen.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 46. orr.

Zureriako zirrikitu batean burdin xafla bat sartuz. zeru goritik behera suzko euria erortzen zen merkatuaren gainera, berotu egiten zuen burdin xaflazko labe bat balitz bezala.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 197. orr.

Beti gauza berei begiratzen zien: soketan zabaldurik zeuden arropei, teilatuetako ur-ontzi burdin xaflazkoei, etxera sartzen edo etxetik irteten ari ziren jende amorfoei, tristeei.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 74. orr.

25 burdin ziri (ETCn 29 agerraldi)

Hiltzaile honek sinesten ez badut ere, nire biktima koitaduak burdin ziria erabili du lapur ezpatariek baino trebeago.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 177. orr.

Sugea aurkituz gero, burdin ziri luzexka batez zuloa zabaltzen da eta lurra ateratzen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 158. orr.

Aparatua desmuntatu, matrazean geratzen zen likido apurra doi bat hozten utzi, eta gero, burdin ziri luze puntadun batekin, potasio "ilar erdia" sastatu eta atera egin nuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 87. orr.

Egur egiten ari zelarik, burdin ziri bati joka mazo batekin, burdin ziriaren ezpal bat edo burdin puska bat jauzi ondoan, delako ziri hortarik, hain justuki, zain haundian sartu zako eta ixtante odol hustu da.  Herria   2002-10-17

Ordurako, sarrerako guardiek itxia zuten atetzarra, eta burdin-ziriak eta gainerako euskarriak beren zuloetan egokitzen ziharduten. Orain, kartzelaz kartzela imajinatzen duzu estatuko bideetan barrena; mintzalekuetan, askatasunaren mugetan jarritako sare eta burdin zirien beste aldean.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 44. orr.

Ez nuen ikusten ahal, burdin zirien kontrako sareak itsutzen baitzuen sobera leihoa, baina itzal bat ikusten nuen han gora, azken estaiako teilatu peko azken lerroan, leiho baten gibelean.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 82. orr.

Ongi zorroztutako burdin-ziriz.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 120. orr.

26 esku burdina (ETCn 50 agerraldi; cf eskuburdina ETCn 859 agerraldi) ik eskuburdina.
27 lisa burdina ik lisaburdina.
28 su burdina ik suburdin.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bainan burdin (4); bat burdin (4); beste burdin (3); bi burdin (3)

burdin aroa (3); burdin aroan (4); burdin aroko (5); burdin barra (5); burdin barrak (7); burdin eta (14); burdin goriaren (3); burdin haga (4); burdin hagak (7); burdin hari (16); burdin haria (8); burdin harien (3); burdin harria (5); burdin hesi (17); burdin hesi bat (3); burdin hesia (13); burdin hesiak (10); burdin hesian (4); burdin hesiaren (8); burdin hesiaren kontra (3); burdin hesiaz (3); burdin hesien (5); burdin hotsa (3); burdin hotsak (5); burdin langaren (3); burdin makilez (3); burdin meatze (3); burdin ola (6); burdin puska (10); burdin puska bat (3); burdin sare (17); burdin sarea (5); burdin sareak (7); burdin sarearen (10); burdin sareen (3); burdin sarez (5); burdin sarezko (4); burdin sarezko ateak (3); burdin xafla (4); burdin xaflaren (3); burdin zati (4); burdin ziri (4); burdin ziriak (5); burdin zirien (6); burdin zubi (4)

da burdin (6); da burdin bidearen (3); diren burdin (4); du burdin (3); duen burdin (8); edo burdin (8); eta burdin (47); eta burdin barrak (3); eta burdin hari (3); gure burdin (8); legazpiko burdin (3); legazpiko burdin ola (3); leihoak burdin (3); nuen burdin (4); sarrerako burdin (4); sarrerako burdin langaren (3); sutondoko burdin (3); zenbait burdin (3); ziren burdin (3); zuen burdin (6)

burdina atera (3); burdina baino (5); burdina baino gogorrago (3); burdina barra (4); burdina bat (4); burdina bezain (10); burdina da (3); burdina edo (4); burdina ere (5); burdina eta (22); burdina eta egurra (3); burdina gori (10); burdina gori batez (3); burdina goria (9); burdina goriaren (4); burdina guztiak (4); burdina haragi (3); burdina haragi samur (3); burdina herdoildu (3); burdina hori (3); burdina lantzen (3); burdina puska (9); burdina puska bat (3); burdina puskak (3); burdina zati (5); burdina zorrotzak (3)

dagoen burdina (3); esku burdina (3); eta burdina (40); lisa burdina (3); txar burdina (3); txar burdina haragi (3); txir txar burdina (3); zen burdina (3); zuen burdina (6); zuten burdina (5)

burdinak eta (6); ditzagun esku burdinak (4); esku burdinak (24); eta burdinak (5)

burdinaren eta (3); burdinaren kolore (3); burdinaren lamia (4); eta burdinaren (15)

burdinaz egina (3); burdinaz egindako (3); burdinaz eta (5); burdinaz lotuta (3); esku burdinaz (4); eta burdinaz (6)

azpian burdinazko (3); baina burdinazko (7); bakarra burdinazko (3); batean burdinazko (3); batek burdinazko (3); baten burdinazko (3); bere burdinazko (7); brontzezko eta burdinazko (3); burdinazko armairu (3); burdinazko ate (28); burdinazko ate bat (5); burdinazko ate baten (3); burdinazko atea (20); burdinazko ateak (8); burdinazko atearen (9); burdinazko atetik (3); burdinazko atetzarraren (3); burdinazko aulki (3); burdinazko baranda (4); burdinazko barra (8); burdinazko barra batekin (3); burdinazko barrak (8); burdinazko bi (7); burdinazko bola (6); burdinazko bola bat (4); burdinazko egitura (3); burdinazko eraztun (3); burdinazko esku (5); burdinazko eskua (3); burdinazko eta (12); burdinazko gudu (3); burdinazko gudu gurdiak (3); burdinazko gurutze (3); burdinazko gurutzea (3); burdinazko habe (3); burdinazko haga (5); burdinazko hesi (4); burdinazko hesia (4); burdinazko hesiaren (4); burdinazko hodi (3); burdinazko itsasadarra (3); burdinazko kako (3); burdinazko kako bat (3); burdinazko kakoa (3); burdinazko kakoak (3); burdinazko kota (6); burdinazko lau (3); burdinazko makilaz (5); burdinazko makilaz gobernatuko (3); burdinazko muturdunez (3); burdinazko muturdunez zigorkatuko (3); burdinazko ohe (12); burdinazko ontzi (3); burdinazko palanka (3); burdinazko pertsiana (3); burdinazko pieza (3); burdinazko punta (5); burdinazko saredun (11); burdinazko saredun kota (7); burdinazko tramankulu (3); burdinazko tresna (5); burdinazko tresnaz (5); burdinazko uztai (8); burdinazko uztairik (3); burdinazko xafla (3); burdinazko xaflekin (5); burdinazko zirgiloak (3); burdinazko zubi (6); burdinazko zubi bat (3); burdinazko zutabe (5); duen burdinazko (4); duzu burdinazko (3); edo burdinazko (5); eta burdinazko (71); eta burdinazko ate (3); eta burdinazko atea (3); eta burdinazko ohe (3); eta ez burdinazko (3); ez burdinazko (8); gainean burdinazko (5); gero burdinazko (3); han burdinazko (3); izkinako burdinazko (3); orkoen burdinazko (3); zegoen burdinazko (7); zein burdinazko (3); zen burdinazko (6); ziren burdinazko (5); zituen burdinazko (5); zuen burdinazko (10); zuten burdinazko (4)

burdinazkoa eta (3); burdinazkoa zuen (3)

galtzeta burdinei (4)

burdinen artean (4); burdinen artetik (9); burdinen artetik ihesi (4); eta burdinen (3)

burdinezko ate (5); burdinezko atea (3); eta burdinezko (7)


burdina (ETCn 14.822 agerraldi; orobat burdin g.er. eta burdiña) iz 1 metal grisa, 1.535° C-tan urtzen dena, gogorra eta, gori dagoela, lantzen erraza, industrian gehien erabili ohi den metala (Fe; at. z. 26); burdin zatia edo burdinazko gauza edo atala.

Brontzearen ordez urrea ekarriko dizut, burdinaren ordez zilarra.  Elizen arteko biblia   Is 60,17

Burdina lurzorutik ateratzen da eta haitzak urtuz kobrea lortzen.  Elizen arteko biblia   Jb 28,2

Izen berri hauek sortzen dira burdina lurpetik ateratzen hasten direnean.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 18. orr.

Zenbatezin hainbat urre, zilar, brontze eta burdina ere baduzu zeure esku.  Elizen arteko biblia   1 Kro 22,16

Zilarra, brontzea, burdina, beruna edo eztainua labearen erdian metatu eta dena urtzeko sua suspertzen den bezala hala metatuko zaituztet neure haserre-suminean, labean jarri eta urtzeko.  Elizen arteko biblia   Ez 22,20

Ura, fosfatoa, uranioa, burdina, petrolioa, gas naturala, Askotariko altxorrak daude lurraldean.  Berria - Harian   2005-06-04

Tematsuak zaretela, burdina bezain gogorra duzuela lepoa eta brontzezkoa kopeta.  Elizen arteko biblia   Is 48,4

Burdina sutan goritzen da eta haitza kraskatzen, bapore sutsuaren suminez.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 59. orr.

Orbaizetako fabrika egin aitzin, Ondarrolara eramaiten zuten burdina; gero han urtzen zuten.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 38. orr.

Burdina duk hemen etorkizuna, ez lurra!  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 21. orr.

-Ikusi izan duk inoiz burdina lantzen?  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 23. orr.

burdina, bero deno behar da jo.  Herria   2001-11-15

Gezurrezkoa izan arren burdinaren hoztasuna lasaigarri gertatu zitzaion.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 265. orr.

Sarrerako galeria gurutzatu, eta hondoan Chillidaren burdina bat begiztatu nuen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 121. orr.

Entzumenak gainditzen ditu hormak, ate, burdin eta sareak.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 31. orr.

Han poliziako auto bat zegoen, leihoetan burdinak zituena.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 68. orr.

Zorroan sartu zuen burdina.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 199. orr.

Burdina atera eta sastakada ematea besterik ez neukaan.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 66. orr.

Haren lantzaren makilak ehulearen gakoa zirudien, eta muturreko burdinak sei kilo baino gehiago zituen.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 47. orr.

Burdinaren aho kamustua zorrozten ez bada, ahalegin handiagoa egin beharko da.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 90. orr.

Leihatila bakotxa burdinez hetsirik edo, hobekiago erran, burdin eta sarez ongi hetsirik, bakoitza bere zenbaki bereziarekin.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 41. orr.

Gurpiletan, segurtasun neurritzat antza, burdina batekin ematen dituzten kolpeen oihartzuna.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 211. orr.

Gorpua kanpin-denda barnean zegoela, iltze eta burdina guztiak aterata.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 24. orr.

Bestela, almazenean baditut burdin batzuk udan toldoak jartzeko horietakoak.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 163. orr.

Egun batean, ostutako burdin batzuk zeramatzala, atxilotu zuten, eta hartu zuen bere estreinako jipoia.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 66. orr.

Eta bildu dute bai plaztika, bai burdin eta bertze zernahi ondarkin mota.  Herria   2004-04-08

Inon batzen ez diren burdina luzeei begira egongo zara.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 121. orr.

Sendagileagana bihurturik, esan zion: "Haragia oraindik ondo errea ez badago, sartu berriro ere burdina".  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 14. orr.

Uxatu aire gaiztoa eta iluntasuna burdina distiratsuaz!  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 130. orr.

Gero, markatzeko burdin goria bezala barneratu zitzaidan zerbait esan zuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 139. orr.

Zirujauak burdina goritua eskuetan hartu zuenean, anaiak ihesi joan ziren gupidari eutsi ezinik.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 384. orr.

Burdin biltze eta saltzetik bizi zen, 15 urte huntan Baigorrin zen.  Herria   2003-09-18

Kamoi bat irauli zen 10:30ean, eta, errepidera burdin zatiak erori zirela eta, zirkulazioa eten behar izan zuten.  Berria - Euskal Herria   2006-01-13

Inongo lotsaren arrastorik gabe eskultura publikoak deitzen diete izenik ere merezi ez duten burdin pilo itsusi horiei.  Berria - Kultura   2006-03-19

Burdina burdinaz zorrozten da, gizakia lagun hurkoarekin harremanetan leuntzen.  Elizen arteko biblia   EsZ 27,17

2 (izenondoekin)

Uzal eskualdetik burdina landua, kanela eta kanabera usaintsua ekartzen zituzten zure azokara.  Elizen arteko biblia   Ez 27,19

Paperola bat, zurrategi anitz, iltze, ferra, burdin jotako lapiko, burdin landuko balkoi.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 177. orr.

Louvrek bezalako burdina landuzko balkoiak eta Eskorialak bezalako marmol laminazko armarriak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 163. orr.

Burdina forjatuzko labirintoa.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 43. orr.

Burdina urtuzko eltze astuna hartu apal batetik.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 182. orr.

Lebigre jaunak burdina pintatuzko bi mahaitxo eta lau jarleku ipini zituen barraren parean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 158. orr.

Hitz bakoitzak arima berri burrunbari bat forjatzen zuen bere barnean, mailu astunak burdin goria lantzen duen bezala.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 167. orr.

Jantzi finen ordez zakukia, edertasunaren ordez burdin goriaren marka.  Elizen arteko biblia   Is 3,24

Burdina goriarekin bularrean erre banindute.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 271. orr.

Arnasa hartzean sudur-zuloetara iristen zitzaidan-eta burdin gorituaren lurrina!  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 114. orr.

Burdina imantatu bereziez urre bila saiatzen ziren ur-bilatzaileak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 56. orr.

Esku dardarati batez laztandu nuen burdina zaharra.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 267. orr.

Bahearen iduriko burdin xehezko sarez egina.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 115. orr.

Honelakoak dira, lehenik, basalto-harriak, kolpeei atzera eragiten ohituak, suharri gotorra eta burdina sendoaren indarra eta ate orpoetan kirrinkatzen den brontzea.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 123. orr.

Atea burdin lodizkoa zen, eta modu berean zegoen babestua.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 46. orr.

Sarea burdin zorrotzez egina da, eta zilokak ttipiegi dira eri punta bat ere sartzeko.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 47. orr.

Burdin muturdunez zigorkatuko zaituztet nik!  Elizen arteko biblia   1 Erg 12,11

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, orobat burdin)

Burdin ateak ixtean atera duen hotsa entzun arte itxaron duzu belarria jarrita.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 89. orr.

Errematxez jositako burdin habe sendoak eraikinari eusten.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 188. orr.

Zeure herri baituzu Egiptotik, burdin labe goritik bezala, atera zenuen ondare hau.  Elizen arteko biblia   1 Erg 8,51

Oso umea zela hasi zen zilizio latza eta haragiari itsatsitako burdina-uztaia eramaten eta barau-bijilia gogorrak egiten. Burdin hodiz zamaturiko kamioia.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1037. orr.

Nola sentitzen nuen malko hura, burdin tanta gori batek bihotza zulatu balit bezala!  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 230. orr.

Boligrafoa igarotzeko baino zulo txikiagoak dituen burdin-txapa zulatuarekin itxita.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 187. orr.

Leku horien hobeki zaintzeko burdin gate batekin estekatuak ziren.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 65. orr.

Begira, burdin pilo hori, galdategiren bat ederki aberastuko zen!  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 224. orr.

Burdin langatik patio bat ikusten zen, andaluziar estilokoa, harrizko arku eta zutabeekin.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 195. orr.

Idi orgek deskargatzen dituzte hondartzan burdin mineralaz betetako ontziak.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 85. orr.

Goizero joaten zen, eguna burdin-ur usainez itoa eta mailu gotorren klinki-klanka herotsez zapaldua bukatzeko.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 52. orr.

Berantago, 1373an, aipu dira Borddele, Kurriaga (hau galdua), Irauzketa eta Granada-ko funtsetan diren burdin meatze batzuk.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 38. orr.

Burdin eta kobre meatzeek eta harribitxien ustiategiek langile ugari biltzen dute alderdi hartara.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 143. orr.

Gutxienez 57 meatzari hil dira Txina iparraldeko burdin meategi batek su hartu zuenean.  Berria - Mundua   2004-11-23

Gero, karrakatze amorratu bat baizik ez zen entzuten, burdin hots bat igeltsuan atzaparka.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 391. orr.

Burdin hotsa sumatu dugu korridorean.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 155. orr.

Burdin hotsak esnatzen gintuen egunero, hots zorrotz hark.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 135. orr.

Barneko hesia idekitzen du: kliska!, burdin harrabotsa.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 34. orr.

Hiruki bat, sartzearen aldetik dago oinarria, lauzpabost metro zabalekoa, hesiaz eta burdin makilez ongi hetsirik, eta zaintzale batek begiztaturik. ea txoriaren ordez harriren bat edo burdin zatiren bat ote zegoen.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 39. orr.

Burdina zati handi hura gora altxatzeari ekin geniolarik, [...].  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 129. orr.

Burdin peza handi bat suan ezarri omen zuten.  Herria   2001-07-05

Lurra ez da berdina, gorabeherak ditu, burdina-pala eta eskuarea behar dira.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 83. orr.

Baziren burdin peza batzu pisu handikoak, hiru tona eta erdiren heinekoak!  Herria   2005-09-01

Errementariak burdin puska hartu eta, txingarretan goriturik, mailuka moldeatzen du, beso indartsuz lantzen.  Elizen arteko biblia   Is 44,12

1.723 tona burdina-txatarra.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 56. orr.

Burdina hondarrak baliatzen irakatsia zion oiartzuarrak atera zuen ametsondo hartarik.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 104. orr.

Bi gidariak instantean hil ziren, burdin anabasa hartan harrapatuak.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 20. orr.

Aldaka bietatik oratu behar izan nion halako batean, hori bai, oina burdin zurubiko azken mailaren bila airean haztamuka zerabilela.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 129. orr.

Burdin eta berin oihan honetan, 'cyber' mendearen gizakien kabiak kausitzen dira.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 80. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Gurinaren pabiloian eta hegaztienean, saltoki txiki burdin-hesituak ageri ziren lerro-lerro.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 42. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Aitzur-burdina lehor eta garbi ateratzen bada, esan nahi du karea ahul eta lehor dagoela.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3250. orr.

Mikel Strogoffek zaldiari aho-burdina jarri, zelako zingila tenkatu, estribuen uhalak aztertu, eta emeki-emeki hasi zitzaion tiraka bridatik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 234. orr.

Zera, esku-burdina hauekin mundutik kanpo nagon.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 118. orr.

Esklaboa zen, esanak egiten zituena, zintzur-burdina lepoan zitzaion itogarri.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 87. orr.

Hainbeste leiho burdin sareztaturik.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 81. orr.

Ea zein mundutan bizi zen galdetu omen zion dendariak harri-burdin eginda, idazmakinarik inork ez duela eskatzen orain.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 48. orr.

Plumagaineko premua ere zentzu bateko zein besteko galeriano baten oinaze-burdin beti berdin horri lotua dago Hazparnen preso hartu zutenetik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 274. orr.

6 (kimikan)

Bazen elementu erraz-zintzorik, ezkutatzeko gauza ez zenik, hala nola burdina eta kobrea; beste batzuk, berriz, makur eta iheskor ziren, hala nola bismutoa eta kadmioa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 61. orr.

Ondorioztatu genuen nikela burdina dibalentearekin batera zihoala beti ere.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 107. orr.

Ferrojel bat disolbatzaile batek puztutako sare polimeriko bat da, burdin oxidozko nanopartikulez betea.  Berria - Gaiak   2004-09-30

Esaiok osabari, esan zuen Aldaik, oiloek edan beharreko uretan, burdin-sulfato pixka bat jartzeko.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 99. orr.

Nikel metalikoa, burdina bezala, magnetikoa da.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 108. orr.

Biopsiarik egin barik neurtu ahalko da gibeleko burdina maila.  Berria - Gaiak   2004-05-20

Luzaz jarduten nuen irudikatzen, paperean marraztuz, silizio, oxigeno, burdina eta magnesio katea luzeak, nikel apurra haien sare artean harrapaturik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 109. orr.

7 Burdin Aro historiaurreko aroa, metalen aroko azkena, tresnak eta armak egiteko burdina erabiltzea ezaugarri duena.

Kristo aurreko azken milurtekoan, Burdin Aroan, eraikitzen ziren hilobi-monumentuak dira mairubaratzak.  Berria - Kultura   2004-11-12

Kristo aurreko azken milurtekoan, Burdin Aroan, eraikitzen ziren hilobi-monumentuak dira mairubaratzak.  Berria - Kultura   2004-11-12

Burdin Aroko benetako hiriburu bat izan zen Zadorraren ibaiertzean, garai berean Europan zeuden kokaleku handien antzekoa.  Berria - Harian   2006-03-22

Lastrako kastroak: Burdin Aroko aztarnategi hau Gaubeako bailaran dago.  Berria - Kultura   2004-04-08

Burdin aroko herrixka bat aurkitua izan zen 1984an Basagainen, Anoetatik hurbil.  Herria   2002-10-03

Hesiodoren eskema bitxia "aroei" buruz: urrezkoa, zilarrezkoa, brontzezkoa eta burdinazkoa, "heroien aroa" brontze eta burdin aroaren artean sartzen duelarik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 450. orr.

· irud/hed Baina sutea ezin dezakete amata ez itsaso guztietako eta hodei guztietako urek; ezin dezakete amata Liburu Santuen garaietatik gure burdin aroraino bildutako ihintz tantek.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 45. orr.

8 burdin azal (corpusean burdinazal soilik)

Tartean, oraindino burdinazal dotorekoa den Queen Maryren kulunka lasaian, Bowersek Francoren erregimena onesteko hiru beharkizunak ditu gogoan.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 106. orr.

9 burdinazko (ETCn 4.069 agerraldi; orobat burdinezko ETCn 419 agerraldi eta burdiñazko g.er.) izlag

Lehoien pasabidea, eskailerak, burdinazko atea, kartierreko ibilbidea, zaintzaleak erdian.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 43. orr.

Botila burdinazko tresna batekin irekitzen zuen.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 23. orr.

Bud eraikin berriaren burdinazko habe zurien piloari begira geratu zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 47. orr.

Lur erreko fabrika egin behar zaio azpitik, honako era honetan: burdinazko barrak edo arkuak egingo dira eta burdinazko kizkiekin solibetatik zintzilik jarriko dira sarri-sarri.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 2530. orr.

Bere menditar pauso luzeaz zebilen, elur harria bezain gogorra bere makilaren burdinazko muturraz joz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 281. orr.

Fusteen buruetan burdinazko buloiak sartu zituen mirubuztan forma zutenak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4710. orr.

Burdinazko makilaz hautsiko dituzu, buztinezko ontzia bezala puskatuko.  Elizen arteko biblia   Sal 2,9

Bostehun burdinazko zurdatz zenbatu zituzten, eta askoz gehiago oraindik beso-, gerri- eta berna-zirgiloak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 978. orr.

Lehenengo solairuan ere, burdinazko bost zutabe trinkoren gainean pausatua, gain-balkoi gisa, bigarren eskudel luze batek ere egiten zuen jauregitxoaren inguru guztia.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 104. orr.

Burdinazko eta beirazko eraikuntza.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 9. orr.

Eta Eisenhowerrek jakin zuen XX. mendea burdinazko ukabil haren itzalpean biziko zela, ukabil haren beldurrez, eta jakin zuen halaber ukabila menderatzen zuenak edukiko zuela mundua gobernatzeko boterea.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 307. orr.

Kattagorri baten antzera ari zen igotzen tximistorratzaren burdinazko kabletik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 232. orr.

Presondegiaren burdinazko gontzen kirrinka.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 54. orr.

Dominak: lehen mailako Burdinazko Gurutzea, Verdunen irabazia.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 132. orr.

Harresiko burdinazko atearen kanpoaldean.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 77. orr.

Han, giltzarrapoz itxitako burdinazko armairu ilara handi batean.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 281. orr.

Beheko zeldetako burdinazko ateak erraz zabalduko dira.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 183. orr.

Euskal Herriko mendietako burdinazko gurutzeak dakarzkizu burura.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 126. orr.

Italiarren burdinazko nortasuna.  Berria - Kirola   2004-04-20

· Burdinazkoa da sarrerako atea, eta harrizkoa hondoan duen kapera.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 456. orr.

Tximeleta formako figuratxoak: kartoizkoa bat, plastikozkoa bestea, burdinazkoa hurrengoa, zurezkoa edo okumezkoa hurrenagokoa...  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 57. orr.

Izaera bigunekoa zen artean, haren apetak burdinazkoak izan arren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 202. orr.

Haren buruak urrezkoa zirudien, bularra eta besoek zilarrezkoak, sabela kristalezkoa, eta hankek burdinazkoak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 331. orr.

Burdinazkoak bezalako bularrekoak zituzten.  Elizen arteko biblia   Ap 9,9

Plaza erdiraino iritsi eta han udaletxeko ate lodi burdinazkoan sastakaia dantzan utzi zuen, bere izen-abizenak paper batean idatzita.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 84. orr.

10 burdin barra (ETCn 134 agerraldi; orobat burdinbarra g.er.)

Mazo, burdin barra, mailu eta mota guzietako tresneria pasatzen zen eskuz esku.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 203. orr.

Gela sabaia biziki gora, eta hantxe, gorenian, leiho ttipi bat burdin barraz garnitua.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 15. orr.

Senarrak egin duen salaketan azaltzen duenez, emakumeak burdin barra batekin jo zuen buruan; gero alkohola bota zion eta su ematen saiatu zen.  Berria - Euskal Herria   2004-11-06

Zer behar zen zure ziegako burdin barrak mozteko?  Berria - Euskal Herria   2004-08-04

Lege hitza entzute hutsarekin, kartzelako burdin barrak ikusten baitzituen begien aurrean.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 201. orr.

Jaiki eta leihoko burdin barrak eta atea aztertu ditu.  Itziar Otegi   «Axenario» - Jules Renard, 2006 - 28. orr.

Anaien arteko konpenetrazioa, trenbideko burdin barra bikoitzena bezain zehatz eta apurtezina zirudiena, hautsi egin zen.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 95. orr.

11 burdin bide ik burdinbide.
12 burdin denda (ETCn 6 agerraldi; orobat burdindenda ETCn 6 agerraldi)

Badaezpada ere, beste inoren arreta pizteko kezkaz, burdindendan ateratako kopia erabili zuen ganbarako ezker aldean sartzeko.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 269. orr.

Asfaltoaren kontzientzia dago, burdin dendarena, kasernako zirrituena, eta ahotsak dio: "Azkeneko aldiz".  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 274. orr.

True Value Hardware burdindenda.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 307. orr.

13 burdin haga ik burdinaga.
14 burdin hari (ETCn 207 agerraldi; orobat burdinari g.er.)

Hango burdin hari guztien gainean zopiloteak ikusten zenituen pausaturik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 48. orr.

Garbi ikusi zuten alabak lepoan marka handia zuela, burdin hari batek egina.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 87. orr.

Haren hanka iharrek burdin hariak ziruditen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 70. orr.

Berez, zer kontaturik ez: ezbehar bat besterik ez, gizon bat jirabiraka egurats beroan, esan bezala, burdin hari batetik zintzilik eta puzturik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 125. orr.

Burdin hariz egina zirudien bibote txikia zuen.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 25. orr.

Burdin hari mehea erabiltzen zuten txanpon zulodun bati lotuta telefono kabinetan ordaindu gabe hitz egiteko.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 170. orr.

Soro zabal eta lau bat dago, mugak burdin-harizko hesi batez markatuta dituena.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 118. orr.

Burdin hari lodi eta gogor batez lotu zituen ibai tutu bakoitzeko uhateak elkarrekin, eta burdin hari bakoitza burdin haga bati erantsi zion.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 115. orr.

Burdin-hari fin-finez egindako sare-kota bat lotzen diote.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 216. orr.

Ziur naiz, Vitia, gutun hau iritsiko zaizula, fronteko lerroen atzetik eta juduen ghettoko burdin harien atzetik banago ere.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 9. orr.

Amak semea elikatzen du; eta ehunka mila lagunek hormak altxatu dituzte; burdin haria inguruz inguru jarri, barrakoiak eraiki...  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 60. orr.

Ogi zati bat, labanatxo bat, batzuetan CAI (Italiako Mendizaleen Elkartea) delakoaren gida, erabat maiztua eta beti burdin hari mataza bat, konponketaren bat ber-bertan egin beharra suertatzen zenerako.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 69. orr.

15 burdin harri (ETCn 28 agerraldi; orobat burdinarri g.er.)

Harbantako zoko horretan, XVIII. eta XIX. mendean burdin harria ateratzen zuten, Orbaizetako fabrikara edo olara eramaiteko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 63. orr.

Non-nahi atzemaiten ahal zen alabaina burdin harria hain toki txarretara jo gabe.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 72. orr.

Horrekin ez aski, harria atera ondoan, haste lan dorpeena: malda zutari goiti burdin harria karreatzea mandoz.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 72. orr.

Burdinarri baten eremu magnetikoan sartu balira bezala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 107. orr.

Bazen orotarik apur bat: suharririk, legar berderik, kare harririk, granitorik, burdin harririk, are guk galmeida esaten diogun horretarik apur bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 118. orr.

Hain ziren ezjakinak non uste-ustean baitzeuden ezen mendietako izotza, mendeen joanean eta haitzaren zamapean, gogortu, eta lehenik harri-lore eta gero burdin harri bilakatzen dela.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 128. orr.

16 burdin hesi (ETCn 649 agerraldi; orobat burdinesi g.er. eta burdina hesi g.er.)

Gauez igaro du burdin hesia eta babesa aurkitu du ghettoan.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 26. orr.

Kriseilu batek argitzen du gauez eta, hobitxo batean, hamabosgarren mendeko burdin hesi batek estaliriko argizulo baten ondoan, kandela bedeinkatu bat dago piztuta.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 124. orr.

Burdin hesia zabaldu zen, eta etxeko nagusia atera zen bidaiariari harrera egitera.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 195. orr.

Ibilbidearen erdian beste burdin hesi bat, barne berezi hau bi zatitan bereizten duena.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 27. orr.

Hesi bat, eta beste bat, eta beste bat... Giro arrunt berezia... Isiltasuna... bakarrik giltzen harrabotsa zaintzaleen eskuetan, burdin hesiak zabaltzean...  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 25. orr.

Hobeki esanik, sustraia, lorategiko burdin hesiak, aulkia, soropileko belar urria, hori guztia desagerturik zegoen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 211. orr.

Beheko jolastokiaren atzealdean nengoen, Samuels jauna zirikatzen, burdin hesi handiaren azpi-azpiko etxean bizi baitzen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 73. orr.

Han, ezker-eskuinera errepideak bitan banatzen zuen Highgate-ko kanposantuaren burdin hesi beltzak ageri ziren.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 154. orr.

Lau hankan eta sabel gainean arrastaka zeharkatu dugu burdin hesia.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 132. orr.

Bat geratzen da oraindik burdin hesian zintzilik, besoa zerurantz luzatuta duela, eta hatzaz ni erakusten nauela.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 142. orr.

Leiho guztiak, baita hamaseigarren solairukoak ere, burdin-hesiz itxita daude; goitik behera behintzat hemen ezin da suizidatu inor.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 21. orr.

Lehenengo aldiz, "ez-inoren lur"erantz begiratu dut, burdin hesiaren gaindik.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 127. orr.

· Kotxetik, eraikuntza berri artean, burdinhesidun leihoa bilatzen zuen, aldaba, ateko arkua, bebarrua, barren-barreneko patioa.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 106. orr.

17 burdin hots (ETCn 31 agerraldi; orobat burdinots g.er.)

Atearen burdin hotsa entzun duzu berriz ere.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 149. orr.

Goizaldera etorri zitzaizkion, desorduan eta zalapartaka, Nikolas tsarraren morroiak, eta arrastaka eraman zuten, Polonia aske baten alde egin nahi zituen oihuak kolpe eta burdin hotsekin isilaraziz.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 67. orr.

Bi gudarosteen talka ikaragarria izan zen; hango burdin hotsak eta oihuak! joan nintzen Tolosa alde horretaraino nolakoa zen ikustera, eta izututa gelditu nintzen haren kearekin eta burdin hotsekin.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 120. orr.

Burdin hotsak esnatzen gintuen egunero, hots zorrotz hark.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 135. orr.

Gero, karrakatze amorratu bat baizik ez zen entzuten, burdin hots bat igeltsuan atzaparka.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 391. orr.

18 burdin lan

Sos iturri berri bat bazelakoan hor, herrietako mutiko gazte anitz hasi ziren oihanetako lanetan, poxi bat utziz bazterrera ordu artinoko ile eta burdin lana.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 158. orr.

Tzilak, berriz, Tubalkain sortu zuen; errementaria izan zen, brontze- eta burdin lanetan ari direnen arbasoa.  Elizen arteko biblia   Has 4,22

Aldi huntan badakit Jean Pierre Etchart Etxartenekoa han dagoela ez "zur" lan batentzat bainan "burdin" lan batentzat.  Herria   2004-09-30

19 burdin langa (orobat burdinlanga g.er.)

Autotik irten eta sarrerako burdin langaren kanpoaldera iritsi ginelarik.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 89. orr.

Han ikusi zuen burdinlanga bultzatzen (berariaz utzia zuen berak ixteke) eta patio itzala zeharkatzen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 152. orr.

Burdin langatik patio bat ikusten zen, andaluziar estilokoa, harrizko arku eta zutabeekin.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 195. orr.

Burdin langako egurrezko atea ireki nuen eta barrura sartu nintzen.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 130. orr.

Burdin langatik patio bat ikusten zen, andaluziar estilokoa, harrizko arku eta zutabeekin.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 195. orr.

Harik eta sarrerako burdin langaren kirrinka entzun genuen arte.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 65. orr.

Zutik geratu zen, guri begira, eskola-sarrerako burdin langaren kanpoaldean.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 23. orr.

Burdin langako egurrezko atea ireki nuen eta barrura sartu nintzen.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 130. orr.

20 burdin mutur (orobat burdinmutur)

Haren lantzamakilak ehulearen gakoa zirudien, eta lantzaren burdinmuturra sei kilo baino gehiago zen.  Elizen arteko biblia   1 Sm 17,7

Gure aitak larruzko zartailuz zigorkatzen zintuztela? Burdin muturdunez zigorkatuko zaituztet nik!  Elizen arteko biblia   1 Erg 12,11

21 burdin ola ik burdinola.
22 burdin sare (ETCn 300 agerraldi; orobat burdinsare ETCn 134 agerraldi)

Kaiola handi bat dirudien burdinazko beste burdin-sare batek estaltzen eta gerizatzen du.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 198. orr.

Espaloiaren arrasean, zenbait argizulo zeuden, burdin sarez babestuak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 47. orr.

Autobusetan leihoak burdin sarez gorderik daude, jendeak burua atera ez dezan eta kanpotik inor barrura sar ez dadin.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 44. orr.

Mahai margotu gabe bat, bi aulki kaxkar, burdin sarez itxitako leiho bat, eta zirrituetatik kea ateratzen zitzaion eta batere berotzen ez zuen berogailu zahar bat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 523. orr.

-Laster helduko gara -esan zuen, begiak irekiz eta burdin sareak estaltzen zuen leiho ilun itsura begira.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 102. orr.

Trenaren etorbide eta galeria mortuak barreiatzen ziren hara eta hona, argiz pikardatuak, burdin sarezko argizulo batzuei esker.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 251. orr.

Barazkien pabiloiko burdin sarezko ateak ireki berriak ziren.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 33. orr.

Ez nuen asmatuko aerodromo bat zegoela burdinsarezko hesi altu herdoilduaren barrutian.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 128. orr.

Burdin sarea altua zen, txikia, hiru barrarekin eta zeharragarik gabe.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 171. orr.

Emaztea galaietarik begiratzearren leiho-balkoiak burdin-sare sarriez, eta etxea ohointzatik begiratzearren borta burdinaje sendoz hornitzea, hauxe da Espainiako burges nobleen arrangura.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 203. orr.

Burdin sare bikain eta herdoilezinak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 85. orr.

Burdin sare txertatuen atzean, harresietako horma aberatsetan, txakur aurpegiko Egiptoko tximino asko ari ziren garrasika.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 64. orr.

23 burdin urtu ik burdinurtu.
24 burdin xafla (ETCn 31 agerraldi)

Hartzazu burdin xafla bat eta ezarri burdin hesia balitz bezala zeure eta hiriaren artean.  Elizen arteko biblia   Ez 4,3

Zureriako zirrikitu batean burdin xafla bat sartuz.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 197. orr.

Ez duzu ezer ikusiko, leihatila modukoa ixten duen burdin-xaflaren zulotxoetatik ez bada. Mahai gainetik bi botila hartu, sutara joan eta sutondoko burdin xaflaren gainean jarri zituen.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 46. orr.

Zureriako zirrikitu batean burdin xafla bat sartuz. zeru goritik behera suzko euria erortzen zen merkatuaren gainera, berotu egiten zuen burdin xaflazko labe bat balitz bezala.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 197. orr.

Beti gauza berei begiratzen zien: soketan zabaldurik zeuden arropei, teilatuetako ur-ontzi burdin xaflazkoei, etxera sartzen edo etxetik irteten ari ziren jende amorfoei, tristeei.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 74. orr.

25 burdin ziri (ETCn 29 agerraldi)

Hiltzaile honek sinesten ez badut ere, nire biktima koitaduak burdin ziria erabili du lapur ezpatariek baino trebeago.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 177. orr.

Sugea aurkituz gero, burdin ziri luzexka batez zuloa zabaltzen da eta lurra ateratzen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 158. orr.

Aparatua desmuntatu, matrazean geratzen zen likido apurra doi bat hozten utzi, eta gero, burdin ziri luze puntadun batekin, potasio "ilar erdia" sastatu eta atera egin nuen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 87. orr.

Egur egiten ari zelarik, burdin ziri bati joka mazo batekin, burdin ziriaren ezpal bat edo burdin puska bat jauzi ondoan, delako ziri hortarik, hain justuki, zain haundian sartu zako eta ixtante odol hustu da.  Herria   2002-10-17

Ordurako, sarrerako guardiek itxia zuten atetzarra, eta burdin-ziriak eta gainerako euskarriak beren zuloetan egokitzen ziharduten. Orain, kartzelaz kartzela imajinatzen duzu estatuko bideetan barrena; mintzalekuetan, askatasunaren mugetan jarritako sare eta burdin zirien beste aldean.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 44. orr.

Ez nuen ikusten ahal, burdin zirien kontrako sareak itsutzen baitzuen sobera leihoa, baina itzal bat ikusten nuen han gora, azken estaiako teilatu peko azken lerroan, leiho baten gibelean.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 82. orr.

Ongi zorroztutako burdin-ziriz.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 120. orr.

26 esku burdina (ETCn 50 agerraldi; cf eskuburdina ETCn 859 agerraldi) ik eskuburdina.
27 lisa burdina ik lisaburdina.
28 su burdina ik suburdin.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bainan burdin (4); bat burdin (4); beste burdin (3); bi burdin (3)

burdin aroa (3); burdin aroan (4); burdin aroko (5); burdin barra (5); burdin barrak (7); burdin eta (14); burdin goriaren (3); burdin haga (4); burdin hagak (7); burdin hari (16); burdin haria (8); burdin harien (3); burdin harria (5); burdin hesi (17); burdin hesi bat (3); burdin hesia (13); burdin hesiak (10); burdin hesian (4); burdin hesiaren (8); burdin hesiaren kontra (3); burdin hesiaz (3); burdin hesien (5); burdin hotsa (3); burdin hotsak (5); burdin langaren (3); burdin makilez (3); burdin meatze (3); burdin ola (6); burdin puska (10); burdin puska bat (3); burdin sare (17); burdin sarea (5); burdin sareak (7); burdin sarearen (10); burdin sareen (3); burdin sarez (5); burdin sarezko (4); burdin sarezko ateak (3); burdin xafla (4); burdin xaflaren (3); burdin zati (4); burdin ziri (4); burdin ziriak (5); burdin zirien (6); burdin zubi (4)

da burdin (6); da burdin bidearen (3); diren burdin (4); du burdin (3); duen burdin (8); edo burdin (8); eta burdin (47); eta burdin barrak (3); eta burdin hari (3); gure burdin (8); legazpiko burdin (3); legazpiko burdin ola (3); leihoak burdin (3); nuen burdin (4); sarrerako burdin (4); sarrerako burdin langaren (3); sutondoko burdin (3); zenbait burdin (3); ziren burdin (3); zuen burdin (6)

burdina atera (3); burdina baino (5); burdina baino gogorrago (3); burdina barra (4); burdina bat (4); burdina bezain (10); burdina da (3); burdina edo (4); burdina ere (5); burdina eta (22); burdina eta egurra (3); burdina gori (10); burdina gori batez (3); burdina goria (9); burdina goriaren (4); burdina guztiak (4); burdina haragi (3); burdina haragi samur (3); burdina herdoildu (3); burdina hori (3); burdina lantzen (3); burdina puska (9); burdina puska bat (3); burdina puskak (3); burdina zati (5); burdina zorrotzak (3)

dagoen burdina (3); esku burdina (3); eta burdina (40); lisa burdina (3); txar burdina (3); txar burdina haragi (3); txir txar burdina (3); zen burdina (3); zuen burdina (6); zuten burdina (5)

burdinak eta (6); ditzagun esku burdinak (4); esku burdinak (24); eta burdinak (5)

burdinaren eta (3); burdinaren kolore (3); burdinaren lamia (4); eta burdinaren (15)

burdinaz egina (3); burdinaz egindako (3); burdinaz eta (5); burdinaz lotuta (3); esku burdinaz (4); eta burdinaz (6)

azpian burdinazko (3); baina burdinazko (7); bakarra burdinazko (3); batean burdinazko (3); batek burdinazko (3); baten burdinazko (3); bere burdinazko (7); brontzezko eta burdinazko (3); burdinazko armairu (3); burdinazko ate (28); burdinazko ate bat (5); burdinazko ate baten (3); burdinazko atea (20); burdinazko ateak (8); burdinazko atearen (9); burdinazko atetik (3); burdinazko atetzarraren (3); burdinazko aulki (3); burdinazko baranda (4); burdinazko barra (8); burdinazko barra batekin (3); burdinazko barrak (8); burdinazko bi (7); burdinazko bola (6); burdinazko bola bat (4); burdinazko egitura (3); burdinazko eraztun (3); burdinazko esku (5); burdinazko eskua (3); burdinazko eta (12); burdinazko gudu (3); burdinazko gudu gurdiak (3); burdinazko gurutze (3); burdinazko gurutzea (3); burdinazko habe (3); burdinazko haga (5); burdinazko hesi (4); burdinazko hesia (4); burdinazko hesiaren (4); burdinazko hodi (3); burdinazko itsasadarra (3); burdinazko kako (3); burdinazko kako bat (3); burdinazko kakoa (3); burdinazko kakoak (3); burdinazko kota (6); burdinazko lau (3); burdinazko makilaz (5); burdinazko makilaz gobernatuko (3); burdinazko muturdunez (3); burdinazko muturdunez zigorkatuko (3); burdinazko ohe (12); burdinazko ontzi (3); burdinazko palanka (3); burdinazko pertsiana (3); burdinazko pieza (3); burdinazko punta (5); burdinazko saredun (11); burdinazko saredun kota (7); burdinazko tramankulu (3); burdinazko tresna (5); burdinazko tresnaz (5); burdinazko uztai (8); burdinazko uztairik (3); burdinazko xafla (3); burdinazko xaflekin (5); burdinazko zirgiloak (3); burdinazko zubi (6); burdinazko zubi bat (3); burdinazko zutabe (5); duen burdinazko (4); duzu burdinazko (3); edo burdinazko (5); eta burdinazko (71); eta burdinazko ate (3); eta burdinazko atea (3); eta burdinazko ohe (3); eta ez burdinazko (3); ez burdinazko (8); gainean burdinazko (5); gero burdinazko (3); han burdinazko (3); izkinako burdinazko (3); orkoen burdinazko (3); zegoen burdinazko (7); zein burdinazko (3); zen burdinazko (6); ziren burdinazko (5); zituen burdinazko (5); zuen burdinazko (10); zuten burdinazko (4)

burdinazkoa eta (3); burdinazkoa zuen (3)

galtzeta burdinei (4)

burdinen artean (4); burdinen artetik (9); burdinen artetik ihesi (4); eta burdinen (3)

burdinezko ate (5); burdinezko atea (3); eta burdinezko (7)


burdinaga (ETCn 45 agerraldi; orobat burdin haga ETCn 27 agerraldi) iz burdinazko haga, palanka.

Egundoko makinaren baten ametsa gogora etorri zitzaion berriz ere, haren gurpilak, burdinagak, balantzinak ikusi uste zituen galdararen azpian, ikatz gorien purpura lausoak argiturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 192. orr.

Fresagailuak, bihurkinak, paletak eta burdinagak, besteak beste.  Berria - Ekonomia   2004-09-26

Kanposantuko arduradunak, burdin hagak erabiliz, lauza altxatu zuen. Madamak burdin haga batez jotzen ninduen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 416. orr.

Bederatzi metroko luzera duten burdinagak sartuko dituzte etxeen oinarriak sendotzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-11-02

Burdinaga grisari heldu bezain laster, Rosa iruditu zitzaion neska ilegorri bat ipini zen bere ondoan.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 83. orr.


burdinagile iz burdina lantzen duen pertsona.

Fonderiako burdinagileek txorrukotan metatuak zizkieten urtuketa-moldeetan erabili lurra.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 95. orr.


burdinaje iz burdineria.

Emaztea galaietarik begiratzearren leiho-balkoiak burdin-sare sarriez, eta etxea ohointzatik begiratzearren borta burdinaje sendoz hornitzea, hauxe da Espainiako burges nobleen arrangura; zeloek leihoa egiten dute eta beldurrak borta egiten du.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 203. orr.


burdinari ik burdina 14.

burdinaro ik burdina 7.

burdinarri ik burdina 15.

burdinategi ik burdindegi.

burdinazal ik burdina 8.

burdiñazko ik burdina 9.

burdinbarra ik burdina 10.

burdinbide (ETCn 2.007 agerraldi; orobat burdin bide ETCn 249 agerraldi; cf trenbide ETCn 10.768 agerraldi) 1 iz trenbidea.

"Baso-bideetan" sei zaldiko gurdiak ibili ordez, macadam eta porlaneztaturiko bideetan automobilak ibiltzen ziren; burdinbideak errepideekin lehian ari ziren, eta hegazkintza, lehorreko eta uretako garraiabide guztiekin.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 36. orr.

Eskolatik irten, supermerkatutik igaro, eta burdinbidea zeharkatu genuen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 98. orr.

Argazki handian, trena burdinbidetik aterata Japonian.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 35. orr.

Nijni Novgoroderaino eraman behar zuen tren horrek, han gelditzen baitzen garai hartan Mosku eta San Petersburg lotzen zituen burdinbidea.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 66. orr.

Aitak esan zuenez, burdinbideari jarraituz gero, munduko edozein lekutara irits zitekeen.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 114. orr.

Geltokira heldu baino hamabi versta lehenago, burdinbidearen bihurgune itxi batean zihoala, danbateko bortitz batek astindu zuen trena guztiz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 78. orr.

Mendiak ezkutaturik, trena oraindik ikusezina izanda ere, burdinbideak negar egiten zuen, beldurrez beterik jada.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 86. orr.

Bidaztiek, beldurrak airean, pentsamendu bakarra izan zuten: trena laga eta burdinbidean babestu.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 78. orr.

Ninik ataka zabaldu, eta burdinbidera jaitsi zen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 70. orr.

Bordelen bi orduz egon garelako geldituta, Erresistentziak burdinbidean jarri omen duen lehergailu baten kariaz.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 173. orr.

Bakarrik nengoen burdinbideko zubi baten azpian haizetik babestuta, hondartzari begira.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 113. orr.

Erraz lor genezakek grebari garrantzi nazionala ematea, burdinbideko berrogeita hamar metro kenduz eta trenen zirkulazioa ere moztuz.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 234. orr.

Erdi Aroan itsasoa izan zen merkataritzaren iraultzaren zabalkunde-bide nagusia, eta industria-iraultzaren garaian berriz burdinbidea izan zen barne-merkatuen integrazioaren eta batasunaren ardatza.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 55. orr.

Leku gehienetan burdinbide zaharrak berritu edo bitan banatu dituzte.  Berria - Euskal Herria   2004-11-02

Haren inguruan ohetik garbigelaraino doan burdinbide hertsi dat dago zintzilik.  Berria - Euskal Herria   2004-02-07

2 (garraio mota gisa)

«Gutxieneko segurtasun neurriak ez betetzea» da hori, eta horren erantzule SNCF Frantziako burdinbideen konpainia.  Berria - Gaiak   2004-12-21

Trena jakina, burdinbideetako zuzendari alkoholikoak hautatzen zituen tokietan baizik ez zen geldituko.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 118. orr.

Burdinbideetako enplegatu bat zait mintzo: [...].  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 54. orr.

Burdinbidearen inaugurazioa zela-eta jai handia egin zuten Donostian urtarrilaren 19an.  Askoren artean   «Rataplan» - 78. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Adif (Burdinbide Azpiegituren Kudeatzailea) enpresak.  Berria - Ekonomia   2006-02-22

Entzun nion erraten tunel bati off-ean txertatutako hotsa bailitzan, euskal burdinbide sarean zehar galduta nenbilela herenegun goizaldean.  Berria - Kirola   2004-06-27

Euren ezaugarri nagusia, burdinbide zabalera batetik bestera igarotzeko duten sistema berezia da.  Berria - Ekonomia   2004-02-25

Alain Rousset [...] gobernadoreak burdinbide loturak abiatu nahi ditu Euskadi, Aragoi eta Kataluniarekin.  Berria - Euskal Herria   2004-08-15

Kontuan hartu behar da, burdinbide mota bietan desberdina dela katenaria elikatzen duen tentsio elektrikoa.  Berria - Ekonomia   2004-02-25

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Memento batez, tren burdinbide bat zeharkatu zuten.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 164. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 0 aldiz agertzen direnak)

bat burdinbidetik (4); burdinbide eta (3); burdinbidetik atera (4); eta burdinbidean (4); tren bat burdinbidetik (4)

burdin bide (29); burdin bide berri (12); burdin bidea (20); burdin bidean (5); burdin bidearen (19); burdin bidearen gainean (11); burdin bideetako (7); burdin bideetako langile (3); burdin bidetako (8); burdin bidetik (6); burdin bidez (8)


burdindegi (ETCn 253 agerraldi; orobat burdinategi g.er.) iz 1 batez ere burdinazko gauzakiak saltzen diren denda.

Burdindegian ateratako kopia hartu zuen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 251. orr.

Ez nuen New Yorketik harainoko bidea egin True Value Hardware burdindegiaz eta Jainkoaren tenpluko txoroez mihia dantzatzera.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 296. orr.

Orrondok burdindegi batean egiten zuen lan, Manuelen etxetik gertu.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 17. orr.

Burdindegiaren barruan zeuden hainbat materialek -margoak, disolbatzaileak...- sutea handia izatea eragin zuten.  Berria - Euskal Herria   2006-04-23

Printzipio honen bidez determinatzen da ardoa Frantzian eta Portugalen egin behar dela, laborea Ameriketan eta Polonian, eta burdindegiko gauzak eta beste ondasunak Ingalaterran ekoiztu behar direla.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 213. orr.

Ferroforman, ordea, denetarik ikus daiteke: harkaitz gogorrenak apur ditzaketen zulagailuak, zerrategi mugikorrak, aldamio itsaskorrak eta edozein burdindegitan salgai dauden erreminta txikiagoak.  Berria - Ekonomia   2004-09-26

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Ferroforma nazioarteko burdindegi azokan, Barakaldoko BECen.  Berria - Ekonomia   2004-09-23

Erakustazokaren %76 profesionalentzat izango da, baina gainerakoan etxeko burdindegi eta brikolaje tresnak izango dira ikusgai.  Berria - Ekonomia   2004-09-23

Aitak Lewisi mailegaturiko dirua ere, burdindegi-negozioarekin zebilenean larrialditik ateratzen laguntzeko emandakoa... oparitzat har dezake.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 71. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

burdindegi batean (5)


burdindenda ik burdina 12.

burdindu izond burdin bihurtua.

Iragana dira, iragan harritua, burdindua, izoztua.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 58. orr.

Hizkuntza ilun, nahasi eta esku-burdindu honi haize pixka bat emate aldera...  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 99. orr.


burdindun izond burdina duena.

Zubi zaharrari eusten zioten laminarriak hor daude, orain ere, urte asko ez dela eraiki duten zubi berriaren pean, harri zahar haien sabelean sarturik burdindun zementuzko oinarriak.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 17. orr.


burdineria (ETCn 104 agerraldi; orobat burdinkeria g.er.) iz burdinen multzoa.

Ofizio eta langintza askotako gizona izan zen, hasieran errementari -ontzietako burdineria atontzen eta prestatzen zuen langilea, alegia-. Izan ere, burdineria hori guztia, oso iraunkorra izanda ere, ez dut batere gustukoa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 126. orr.

Batzuek, ura xortaka darion bagoiaren burdineria milikatzen dute.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 39. orr.

Non? Harginaren kamionean! Beste ondarkin metan, zikinkeria, errauts, zureria, burdinkeria, plastre, paperekin nahasia, hiru lau pusketan, botatzeko zela!  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 54. orr.


burdinesi ik burdina 16.

burdineztatu izond burdinez hornitua.

Mendian besterik da, haitzak, lurraren hezurrak baitira, agerira datoz, hotsa ateratzen dute oinetako burdineztatuen azpian, eta erraz da zein zer-nolako den atzematen: ordokiek ez digute inolako mesederik egiten.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 116. orr.


burdingai iz burdinaren gaia, burdina ateratzen den mea.

Gomutatu zen Bizkaia eta Gipuzkoako itsasgizonek burdingaia garraiatu zutela urpekontzi alemaniarren mehatxuari muzin eginez.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 76. orr.


burdingintza 1 iz burdina eskuratzea eta lantzea.

Ondoren, antolamendu modu kapitalistak beste sektore batzuk eskuratzen hasi ziren: meatzaritza, ontzigintza eta burdingintza. esleipen plan horrek CO2 igorpenen %40 eragiten duten sektoreak bakarrik aintzat hartu ditu: burdingintza, papergintza, zementu ekoizpena, beira-zeramika, energia eta petrolio findegiak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 26. orr.

Jakin ahal izan zuen dama hura Alida Blanca zela, burdingintzan aritzen zen Migel Igartuaren emaztea.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 152. orr.

Berdin ingude ondoan eserita dagoen errementaria, bere arreta burdingintzan jarria duelarik.  Elizen arteko biblia   Si 38,28

Hauek Jaunaren etxea konpontzen ari ziren hargin eta zurginei ordaintzen zieten, bai eta tenplurako burdingintza eta brontzegintzan ari zirenei ere.  Elizen arteko biblia   2 Kro 24,12

Industria astunaren kasuan (burdingintza, petrokimika).  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 117. orr.

2 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Baina kolegiotik landa mutikoak ez zuen seminarioko bidea hartu, herriko auzo bati esker harrapatu Baiona ezkerraldeko burdingintza saileko lanerakoa baizik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 52. orr.

ADA munduko burdingintza enpresarik garrantzitsuaren jabetza zen, Arcelorrena, alegia.  Berria - Ekonomia   2004-06-11

Ferroforman ez ezik, Europako beste burdingintza azoketan ere hautsak harrotu dituzte Asiako enpresek.  Berria - Ekonomia   2004-09-26


burdingita iz malgukia.

Bero, bere penaren burdingitak askatu balitzaizkio bezala, bertan jiraka hasi zen behin eta berriro, behin eta berriro, harik eta esku batzuek haren sorbaldetara iritsi eta haren egonezin larria geldiaraztea lortu zuten arte.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 45. orr.


burdingorri iz kobrea.

Askotan urrea dirudiena ozta-ozta da burdingorria.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 88. orr.


burdinhesidun ik burdina 16.

burdinkeria ik burdineria.

burdinki iz burdinazko gauza edo atala.

Gure etxetan despeditzeko diren burdinki, ontzi, matalas, telebixta, hozgailu, autoetako olio, bateria, jar toki eta abar, erran tenoretan Apairiko plaza gibelean utz ditaizke.  Herria   2005-02-27

Egia esatera, izugarrizko burdinkiak zeuzkan, sarraila eskerga, kartzela batekoa zirudiena, eta hain zen astuna, ezen bertatik mugitzerik ez baitzegoen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 91. orr.

Lehergaiez gainera, ekintzaile suizidak iltzeak eta burdinkiak zeramatzan soinean eta horiek areagotu zuten leherketaren eragina.  Berria - Mundua   2004-01-30

Kanpoko leihoaren burdinkiak hain zeuden herdoilduta non ezin izan bainituen askatu.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 168. orr.

Kamiun bat zeiharka joan da eta karreatzen zuen burdinki zahar tornu guzia lurrerat joan zaio.Badakite ere gizonak izarbel hori gorrasta dela, burdinki herdoilduzkoa, hots.  Herria   2005-09-01

Baionako SAFAM burdinki lantegia, bulta huntan maikuka zoana, alde bat zerratzen da, Baionako auzitegiaren eskutik.  Herria   2005-01-13


burdinkide iz**

Burdinkideek inguratuak geunden ostera, eta ez zuten oso bizkor-muturra egiten.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 270. orr.


burdinlanga ik burdina 19.

burdinmutur ik burdina 20.

burdinola (ETCn 1.277 agerraldi; orobat burdin ola g.er.) 1 iz burdin mea landuz burdina egiten zen lantegia. ik ola.

Bilbo inguruko meategi, burdinola eta untziolek erakarri zuten inmigrazio uholde hori.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 89. orr.

Kapela lantegia dago, paperola bat, zurrategi anitz, iltze, ferra, burdin jotako lapiko, burdin landuko balkoi, haga, ezpata eta fusil lantegi anitz; mendi osoa burdinolaz betea dago.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 145. orr.

Baionara jin eta sei urtez Aturri bazterreko burdinola hartan ari izan ninduxun lanean.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 64. orr.

Burdinolako langile batek egiten zion dei, pieza moldatuak hozten utzi ohi zituzten zabaldegitik.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 96. orr.

Burdinolako langileei fabrikan bertan ematen zien arrantxoa, joan-etorrietan astirik ez galtzeko-eta, lan handia zegoen boladetan.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 98. orr.

Burdinolaren berri ere ematen nuen, nola lagundu zuen gure bailararen aurerabidean eta nola eman zion lanpostua herriko hainbat eta hainbat jenderi.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 104. orr.

Gure portura lehen aldikotz txopan drapo gorria dakarrela arribatu den burdinolarako ferrailaren aitzakian Vladimirri bizitzekoak isilean deskargatzera datorren ontzira, sekretura, ametsera.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 150. orr.

Aldi bakoitzeko tona bat libratzen zuten Heinkel 111 eta Junker 52ek sortzen zuten zaratak beren buruen gainean zegokeen burdinola batena zirudien: ikaragarria eta etengabea, eskoltakoen zerra moduko hotsak, norabidea sarritan aldatzen zuten neurrian, irregularki ebakitzen zuena.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 39. orr.

2 irud/hed

Etorri zen Franco, debekatu eta jazarri zuen euskara, pizkunde literarioa zanpatu, eskolak espainolismoaren burdinola bihurtu.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 13. orr.


burdinori iz brontzea.

Palma-adarrak eta kandela piztuak zeramatzaten haur jendetza batek inguratzen zuen plazan burdinorizko turuta bat jotzen ari zen gizon basa bat.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 77. orr.

Burdinorizko teilak amilean hondoratu ziren.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 37. orr.

Bazuen buruaren jiran urrezko xingola bat, burdinorizko sandaliak oinetan, eta artile eta ereinotzez txirikordaturiko girlandak zeuzkan lepotik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 27. orr.

Lakoniatik etorritako sandalia burdinorizkoek dilin hotsa zegiten haren oinetan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 28. orr.

Iltze burdinorizkoei oratu, eta urratu egin zuen atexka zigilatua.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 37. orr.


burdinorri iz burdin xafla.

Alberto, labanatxo bat atera poltsikotik, eta bat ziztatzen saiatu zen: gogorra zen materiala, eta ez zion amor ematen burdinorri zorrotzari.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 190. orr.


burdinots ik burdina 17.

burdinsare ik burdina 22.

burdinsaretu izond burdin sarez hornitua.

Inpresiorik handiena hango hodien ugariak eragin zion, berdin bazitzaion ere zertarako balio zuten, eta eskailera-kaxa erraldoi hark, handik gora begiratuta bospasei estaia ikusten baitziren sabai burdinsareturaino.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 128. orr.


burdinsasi iz burdinazko sasia.

Burdinsasiek errotik aldatu zituzten hazkuntzako harat hunatak.  Herria   2005-05-05


burdintsu iz burdina daukana.

-Metal ez burdintsuak.  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 54. orr.


burdintzar iz adkor burdin atal handia.

Sei metroko burdintzarrak mendiaren eta itsasoaren arteko elkarrizketa proposatzen zuen; hitz egite eta entzute aktiboa.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 84. orr.


burdinurtu (ETCn 385 agerraldi) iz burdinaren eta karbonoaren (% 2,1 baino gehiago) aleazioa.

Gantzak gainez egiten zuen nonahi, garbitasuna gehiegizkoa izan arren, faiantzazko xaflen artetik isurtzen zen, lurreko baldosa gorriak ezkoztatzen zituen, sutegiaren burdinurtuari islatu grisaxka ematen zion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 127. orr.

Ni kulunka eta kantari, besterik gabe, nire aldameneko eserleku hutsak ere kulunkari, burdinurtu ziztukaria, loreen zirimola.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 274. orr.

Herri oso bat barneratzeko prest dagoen galdara, sekulako sabel metalezkoa, pernoz sendo lotua, errematxatua, zurez, beiraz eta burdinurtuz egina, motor mekaniko bat bezain dotore eta ahaltsua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 49. orr.

Bere beso beltzaranak jarlekuaren bizkarralderantz atzeratu eta haietxen gainean dago bermaturik, burua burdinurtuzko farolaren kontra, bere painelu zuria eta bere ile beltza, eta bere ezin sinetsizko oin ederrak.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 271. orr.

Merkatu nagusira aldatua zen, burdinurtuzko eraikuntza bikain horietara.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 46. orr.

Teilatupeko egur lanek dir-dir egiten zuten, burdinurtuzko egituretako farfaila beltzen artean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 42. orr.

Ahizpa bere etxe aristokratikoko hormen artean hesiturik bizi baita, iristezin, hango kobre distiratsuarekin, kaobarekin, tapizekin eta burdinurtuzko zurubi usaintsuekin, irakurtzen amaitu gabeko liburu baten aurrean aharrausika.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 91. orr.

Ezkerraldean, burdinurtuzko sutegi handi bat zegoen, hiru zuloz hornitua, non hiru eltze mozkotek ikatz kedarrez belzturiko ipurdiak sartzen baitzituzten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 126. orr.

Arrainak hormatuak zeuden, isatsa bihurriturik, hitsak eta lakatzak distirarik gabeko metal batzuen antzera, eta hots hauskor bat egiten zuten burdinurtuzkoak balira bezala.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 190. orr.


burdinurtze iz burdina urtzea.

Su-eten xumearen, arnasaldiaren ostean, espetxe gaineko bureau-ak aldaketa prestatua zuen, iraunkortasun xumea bortxatzera arribatuko zen vendetta txikia.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 155. orr.

Armadoreak segurua kobratuko zuen eta enbarkazioa desegite eta burdinurtze lanetarako urgaineratu eta ekarri zuten atoian Kaioarriko nasa txikiraino, eta han zegoen oraindik, herdoilduta, elefante beilegiaren modukoa, inork ez jakin noiz arte.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 243. orr.


burduntzali ik burruntzali.

burduntzi ik burruntzi.

bureau iz altzari tiraderaduna, idazteko atal bat ere baduena.

Bulego txiki batean sartu ginen: idazmahai handi bat, itxura deserosoko hiru aulki, paperez mukuruturiko bureau bat.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 31. orr.

Su-eten xumearen, arnasaldiaren ostean, espetxe gaineko bureau-ak aldaketa prestatua zuen, iraunkortasun xumea bortxatzera arribatuko zen vendetta txikia.  Lander Garro   «Orain galdera berriak ditut», 2004 - 155. orr.


burezur (ETCn 1.041 agerraldi; orobat buruezur g.er. eta buruhezur g.er) 1 iz burua babesten duen hezur multzoa. ik garondo.

Gero, izara zuri bat lurrean zabaldu, eta Untzeta jaunak burezurra eta gainerako hezurrak atera eta bertan utzi zituen.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 416. orr.

Burezurraren parte bat da lokia.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 108. orr.

Burezurraren sakon-sakonean dagoen garun zaharrean amaitzen da garun-enborra.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 219. orr.

Almendra oskol barruan nola, halaxe hasi zitzaion garuna burezurraren barruan danbateko joka.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 152. orr.

Trepanazioa da burezurrean edo beste edozein hezurretan zulo bat egitea.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 115. orr.

Aurpegia ez da jadanik aurpegi, burezur bat da, azal-geruza batez estalia, eta gihar batzuekin.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 153. orr.

-Zer du nire ileak? -eskuaz burezurra igurtziz -.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 19. orr.

Zerraldo erori zen Moor, burezurra zartaturik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 142. orr.

Zeren, Jainkoak daki zer misterioz, burezurra handitu egiten da altuera handitan.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 35. orr.

Arratoi baten burezurra.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 253. orr.

Nik harri zuritzat hartutakoa zaldi baten burezurra zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 202. orr.

Han indar handiko esku batek lepotik heldu, eta ubeldu bat eta asfixia-hasiera bat eragin zion, biriketako eta garuneko petekia-orbanek erakusten zuten bezala, eta gero, kalera bota zutelarik, garuneko konmozioa eta burezurraren haustura izan zituen, eta horren ondorioz hil zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 238. orr.

Odoletan ikusi nituen batzuk, masailezurra hautsirik, burezurra leherturik, bularra bala batez zulaturik, agonia geldian, hotel bateko gela batean bakar-bakarrik, beren zauriaz gogoratu gabe, beren zorigaitza baizik ez gogoan.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 371. orr.

Doktore bat etorri zen, goragalerik ba ote nuen galdetu zidana, burezurreko traumaren sintoma baita hori.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 118. orr.

Kolpea buruan hartu zuen eta burezurreko traumatismoarekin Salamancako Virgen de la Vega ospitalean ingresatu zuten.  Berria - Kirola   2004-03-20

2 (izenondoekin)

Dolikozefaloaren burezur luze ederra.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 90. orr.

Orain burusoildua zegoen erabat, burezur biluzia eta distiratsua zuen, brontzezkoa iduri.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 190. orr.

Haren burezur estutua punta baten gisa atera zen, bi begiak bekokitik kanpora irtenak zituela.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 153. orr.

Burezur adardun bat zen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 136. orr.

Dawsonek burezur berezi bat aurkitu zuen 1911. urtean Piltdown herrian, Ingalaterrako East Sussex lurraldean.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 80. orr.

Leiho baten buruan jarria nuen liburua; kristaletik Impétrazen burezur berdea ikus nezakeen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 65. orr.

Berez, ez dihardu barrez, burezur hilek ez baitute barrerik egiten, barre-irudipen soila da.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 154. orr.

Eta elemenia bandera beltz beren burezur zuri eta izterrezur gurutzatuekin.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 153. orr.

Aurpegi zimela uzkurtu egin zen, eta burezur izugarriaren gaineko larru zarpaila besterik ez zen gelditu.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 378. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osgai gisa)

Heriotza burezur-basearen haustura ez-diagnostikatuaren ondorio izan zen. Khani aurre egitea zein garesti ordaindu beharra zegoen erakusteko, hantxe eduki zituzten hiriko ate bakoitzean jarriak aste luzez, burezur-piramide garai batzuk.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 242. orr.

Blacken aurpegiak inoiz baino burezur-itxura handiagoa zuen, Pettigrewi begira-begira zegoelarik bere begi hondogabe haiekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 297. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osgai gisa)

Azpian duen haur-burezurra ere nabaritzen zaio, beroa, zakurño triskilatu baten burua ukitzerakoan bezala.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 265. orr.

Gordailuaren barruan, besteak beste, bi txakur burezur aurkitu zituzten.  Berria - Harian   2006-03-22

Anitz baitziren sala nagusiko paretetan jarriak zituen orein-burezurrak eta orein-adarrak, gehienak apal batzuen gainean.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 164. orr.

Charliek apustu egin zidan, nik aurkitutako hontza-burezur bat zela bitarteko.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 19. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baten burezurra (6); burezur bat (12); burezurra eta (4); eta burezur (3); eta burezurra (4); eta burezurraren (3)


burezurdun izond/izlag burezurra duena.

Hantxe bildu zituen Kid kapitainak bere kideak, eta burezurdun pabilioi beltza jasoarazi.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 141. orr.


burezurtsu izond burezur nabarmenekoa.

Begiak lausotu zitzaizkidan, adimena horditu eta barrena zorabiatu, ikusirik orain Herio burezurtsuaren hortzeria hortzoherik gabea haragi oparoko emakume rubensiar baten lepoan hozka.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 213. orr.


burger iz hanburgesak eta bestelako janari lasterrak saltzen edo zerbitzatzen diren establezimendua.

Alabaina, bidaian zehar gehien erakarri nauena besterik izan da: burger batean gurasoekin hanburgesak jaten ari ziren neska-mutikoak.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 305. orr.

Unaik berak ezagutu zuen, burgerrean ginela, nire eskuetan ikusi eta berehala.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 282. orr.

Burgerreko bezerorik zaharrenari hemezortzi urte jo nizkion.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 80. orr.


burges (ETCn 3.346 agerraldi; orobat burjes ETCn 77 agerraldi) 1 iz klase buruzagikoa edo erdikoa den pertsona, noblea edo langile klasekoa ez den pertsona.

Pobreek bost xentimo ematen dute; burgesek erreal bana; jaunek pezeta erdia; enperadoreek, printzeek eta poetek pezeta.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 109. orr.

Noble, burges eta herri xehearen arteko berdintasuna lege penalaren aurrean.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 10. orr.

XII., XIII. eta XIV. mendeetan hasi ziren hiribilduak sortzen, eta hauekin batera klase sozial berri bat, merkatari txikiz, burgesez eta era guztietako esku-langilez osatua.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 10. orr.

Oro burgesak ziren; notario, abokatu, edo saltzaile aberatsak ziren, eta elkar sostengatzen zuten.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 181. orr.

Laborari eta burgesak ez ezik, armagizonak ere baziren haien artean.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 287. orr.

Kubara doazenak herri xehearen semeak dituk, burgesek dirua zaukatek ordainduta joan barik libratzeko.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 34. orr.

Gure herriko burgesak apalak eta austeroak zirelako.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 19. orr.

Bere jabegoa administratzen duela burges batek bezala.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 32. orr.

Tripa zorroa ondo betea dute burges horiek, betekada orokorrezko gobernu honi sostengua ematen dioten dendari gizon horiek.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 229. orr.

Bidenabar baino ez nion Kroaziako lagunari Frantziako Iraultzaren gorabeheretan girondinoen rola zein izan zen; burgesen eskubide ekonomikoen alde egitea.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 58. orr.

Burgesen konformismo ergelaren kontra.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 12. orr.

Burgesen semeak soilik hartzen dituen eskola izango da etorkizuneko klase-zuzendariak diseinatzen eta moldatzen dituen fabrika.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 12. orr.

Iraultza guztiak burgesentzat izan dituk.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 215. orr.

Ez ziren nobleak, burgesak baizik, herri-kontseiluan agintzen zutenak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 24. orr.

Burgesak ere baziren, auzo urrunetako errentadunak, goizeko lauretan arrain freskoa erostera etorri eta azkenean ia oharkabe izugarrizko sorta baten jabe egiten zirenak.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 154. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ez zuen bostondar burges longainadun puritanoen belarririk gozatzeko asmorik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 69. orr.

Izan ere, azken finean espirituz leiala izan arren, komunista edo komunistazalea izandako garaia barne, burges hutsa izan baitzen beti.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 244. orr.

Emaztea galaietarik begiratzearren leiho-balkoiak burdin-sare sarriez, eta etxea ohointzatik begiratzearren borta burdinaje sendoz hornitzea, hauxe da Espainiako burges nobleen arrangura.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 203. orr.

Karrikara atera zen burges dirudun bat iduri, txapela gora eta guzi.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 199. orr.

Iruñeko burges apalen artean hazia zen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 56. orr.

"Judu-erlijioko" burges edo burges agnostiko bihurtzea.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 205. orr.

Ofizialki konbertituriko burges agnostiko edo ateoen biloben artean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 327. orr.

Bukatu zaizue pagotxa, burges putakumeok!  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 120. orr.

3 (dagokion izenaren ezkerrean)

Herriko burges jendea eta gu ez ginen berdin bizi.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 177. orr.

Ekonomia politikoak bere papera duela gizarte kapitalistan, burges klasearen interesei zerbitzatzen diela.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 210. orr.

Marxen mesianismo zientifikoa burges jatorrikoa da.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 48. orr.

Guk jaso dugun euskara, burges ideologia baten sostengua da.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 162. orr.

Egia esango dizut, ni ez naiz burges bizitza horren zalea, ama eta Margot bezala.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 299. orr.

Txaranga bat herri bateko alde zaharrean espero genuke eta ez burges gustuko auzo batean.  Berria - Kultura   2004-06-09

Kafka leporaino zegoen burges lohian sartuta.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 62. orr.

Erran liteke burges miliziakoei erakutsi nahi dietela beren kidekoekin ez zaiela zorroztasuna urtzen. Iraultzaren atarian (1762), Jean-Jacques Rousseau da burges pedagogiaren ideologoa.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 22. orr.

4 izond burgesena, burgesei dagokiena.

1905ean familia burges batean jaioa.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 7. orr.

Horixe da neskatoak azkeneko behar duen gauza, egonarririk gabe eta bete ezinezko eskaerekin estu hartuko duen emakume burges neurotiko bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 197. orr.

Horrexegatik zen legitimista, Iraultza aurreko monarkiaren oinordekoen aldekoa, Luis-Filipe errege burgesaren aurkakoa, erabat kontserbadorea.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 28. orr.

Etorkizunean gizarte-zuzendari izango diren ikasle burges haientzat.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 36. orr.

Egunen batean su emango zioagu hiri burges honi.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 183. orr.

Herri industrial hori eta Donostia burgesa kontrajarri ditu Manifesta 5ek.  Berria - Kultura   2004-06-09

Mundu intelektual eta burgesaren irudipen ideal bat, erabat lausoa.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 63. orr.

Leihoetatik zehar etxe-barne burgesen erosotasuna genekusan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 169. orr.

Neure izen burgesa baztertu, eta Liberto bataiatu ninduten Donostiako CNTko egoitzan!  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 53. orr.

Familiatik zetorkidan ingurune erdaldun eta burgesak ezinegon handia sortarazi zidan, nik beste kezka batzuk neuzkalako: kezka sozialak, kezka linguistikoak, kezka nazionalak...  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 178. orr.

Bete-beteko luxu burges sendoa ezartzen zuten han altzari horien guztien artean.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 90. orr.

Unibersalkeria burges abstraktoaren aurka.  Berria - Harian   2005-06-21

Garai jakin bateko mentalitate burgesaren produktu da marxismoa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 48. orr.

Bizimodu erraxa, ordenatua eta burgesa, ordutegi finkoez, sendaketa bizkorgarriez eta familian kontrolatutako ikasketa sistematikoez osatua.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 172. orr.

Balio burgesak nola hedatu eta txertatu.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 35. orr.

Ez da izan gainera ideologia burges bat XV. mendetik XX. mendera, hainbat ideologia formazio baizik, bata bestearen segidan.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 203. orr.

Erdi lo idatzi beharra dagoela, lokartzen ari zarenean bezala, intziri burges guztien kontzientzia faltsua ahanzteko.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 6. orr.

Jangela horixkaren garbitasun eta epeltasun burgesak barrena biguntzen zioten atean bertan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 156. orr.

Ez zirelako ekonomia burgesaren beharretara egokitzen.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 12. orr.

Kondenatzea, zigortzea eta zapaltzea beste obsesiorik ez zuen orduko moral burgesaren aurrean, Sadek ozen eta agerian defendatzen ditu ordutik hona mendebaldeko gizartea martirizatu duten lau tabu nagusiak: 1) masturbazioa; 2) uzki-koitoa; 3) lesbianismoa; 4) homosexualitatea.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 15. orr.

Edozein politika burges-nazionalistatatik urrutiratuta, langile-klasearen interesen defentsan jarri nahi ditu indar guztiak.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 126. orr.

Aro humanista-liberal-burgesa, Ernazimentuarekin sortu eta Iraultza Frantsesarekin nagusitua.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 279. orr.

Iraultza burgesa.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 10. orr.

Pedagogoen mugimendua da XVIII. mendeko eraikin burgesaren zutabe nagusia.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 12. orr.

5 burges txiki (ETCn 176 agerraldi; orobat burges ttipi ETCn 22 agerraldi, txipi g.er. eta tiki g.er.)

Gu ezkerrekoak garelako, ez zuek bezala, maximalismora jolasten duzuen burges txikiak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 132. orr.

Burges ttipiaren estatusa berreskuratu du eta han-hemen dabil negoziotan.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 115. orr.

Zenbait hilabetez, aberriaren salbatzea bere esku zuela sinesten zuen burges ttipi hura izaki harroa bihurtu zen.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 105. orr.

Lehendabizi, trenbideko langileak, Tourvillekoak, etorriko dira, Saint-Symphorineko xaboi lantegietan aritzen diren haien emazteekin batera, ondoren Jouxtebouvilleko burges txikiak, gero Pinot ehundegietako beharginak.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 84. orr.

Guztiz alienatutako burges txikiak baino ez daude, Berlusconiri eta botere politiko mafiosoari onespena ematen diotenak. Baina zu, elizarako diru eske zabiltzala, etxe guztietan sartuko zara, hala burges txikienetan nola merkatarienetan, eta guztiei galdetzeko aukera izango duzu.  Berria - Kultura   2004-01-27

Ordena santuko izan diren burges txikien kale-tropa liberal guztia.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 76. orr.

6 (izenondo gisa)

Bizimodu antolatuko familia burges-txikia, neurritsua, zuhurra.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 221. orr.

Ideologia burges txikiaren esanetara zegoen, eta nazionalismoan, aktibismoan eta boluntarismoan hartzen zuen oinarri.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 232. orr.

Lasai asko bizi ginen, hainbestean gure zekenkeria burges txikian hondoratuta.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 10. orr.

Hiri eta herrietako iragan burges txikiaren azken hondakinak diruditen horiek.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 143. orr.

Era horretako jarrera burges txikiekin ez omen zen posible klaseko posizioen bidean aurrera egitea.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 226. orr.

Sujetibista, burges tiki edo utopiko batzuk besterik ez dira.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 50. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

burges bat (8); burges batean (3); burges baten (7); burges eta (8); burges guztien kontzientzia (3); burges ttipi (3); burges txiki (3); burges txikiak (4); burges txikien (4); emakume burges (3); eta burges (4); etxe burges (3); familia burges (8); gizarte burges (4); intziri burges guztien (3)

burgesa eta (5); burgesa izan (3); eta burgesa (3)

burgesak ziren (3); eta burgesak (3)

burgesaren aurka (3); gizarte burgesaren (4); moral burgesaren (4)


burgeseria (ETCn 11 agerraldi) iz burgesia.

PNV, azken batean, burgeseriaren ordezkaria duk, eta, egon ziur, enpresariek beldur handiagoa ziotek jendilaje horri, zerga iraultzaileari baino.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 95. orr.

Berriro salatu nahi dugu, erabaki honen bidez, Gide, Sartre eta horrelako poeta eta idazle batzuen joera ideologiko eta filosofikoen eragina, progresista nahi baitute azaldu, baina izatez burgeseriaren ustelkeriaren alderdirik makurrenak baizik ez baitituzte horiek jasotzen.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 9. orr.

Dozenaka aurkitzen dira horrelakoak, ezkontzeko egokiak, itxuraz behintzat ez onerako berezitasunik ez akatsik gabeak, burgeseria arruntean.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 174. orr.


burgesia (ETCn 2.273 agerraldi) 1 iz burgesek osatzen duten klasea.

Gutiengo demokratak bozkatze unibertsala eskatzen zuen, burgesiaren ordezkari konstituzionalistak, gehiengo handia, monarkia parlamentarioaren alde ziren, eta aristokratek, taldetxo bat, erregearen beto eskubidea aldarrikatzen zuten.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 93. orr.

Burgesia bere nortasuna eta indar ekonomikoa sendotuz joango da poliki-poliki, noblezia gailendu arte.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 10. orr.

Asisko herria eta burgesia garaile ateratzen dira noblezia feudalaren aurkako borrokan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1211. orr.

Eskola burgesiaren zerbitzuko tresna onena bihurtu zen klase zuzendaria prestatzeko orduan.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 36. orr.

Burgesiak eskulan merke eta ugaria behar zuen, gero eta teknifikatuagoa zegoen ekonomian jarduteko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 12. orr.

Dato kalera igande arratsalde batean joan eta jendeak beti bezala paseatzen zuen, burgesia espaloi batetik eta neskameak, soldaduak eta morroiak bestetik.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 112. orr.

Gure literaturaren kondaira euskal burgesiaren ideologia atzerakoiaren historia da.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 162. orr.

Burgesiaren morala hautsiko duen anderea.  Berria - Kultura   2004-08-08

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Halako arima ilustratu baten azpian burgesia jaioberrian sortutako dikotomiak topatzen ditugu.  Berria - Kultura   2004-02-20

Ez zitzaien desatsegin indar erakustaldia egitea burgesia harro hari, hasberriak balira bezala tratatzen baitzituen.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 85. orr.

Herrian eraiki beharreko langileen erakundeak harreman estuak behar zituen izan estatuko ezker iraultzailearekin, diktadura botatzeko, eta, batez ere, burgesia zentralistari aurre egiteko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 171. orr.

Milango burgesia kontserbadorearen kazeta den Corriere della Sera-ko zuzendariak.  Berria - Mundua   2006-04-06

1880an, Nana, prostituta bat gizartean gora nola igotzen den eta gero nola amiltzen den kontatzen duena; 1882an, Pot-Bouille, burgesia apalari buruzkoa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 10. orr.

Espainiako erregimenaren aurrean protesta egiteko ez ezik, bertako burgesiaren aurka egiteko ere egokia gerta zitekeen.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 227. orr.

Etapa hartan [...] burgesia jentilak judu-lehiakideen kanporatzea ziurtatzeko erabili zuen botere lortu berria.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 203. orr.

Goi mailako burgesia, zure ustez, ez da gauza instituzio burges demokratikoak eraikitzeko.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 106. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Baina bazen beste burgesia mota bat, hirian erro sendoak zituena.  Askoren artean   «Rataplan» - 60. orr.

· Merkataritza-burgesiak mendeetan zehar baliaturiko familia-kate horiexek dira kapitalismoaren sorreraren eragile nagusietako bat.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 22. orr.

4 burgesia handi

Militarren seme eta biloba, burgesia handiko familia batean hazi zen.  Berria - Mundua   2004-04-01

Tesia, Bilbo-ko burgesiarena da, burgesia handi aberastuberri guztiarena bereziki.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 125. orr.

5 burgesia txiki

Burgesia txikiaren mundurantz emigratzen ari nintzen pixkanaka, beren goatekeetan onartzen ninduten baldintza bakar baina oso zail batekin, txolina ez izatearena.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 54. orr.

Egia da bete-betean asmatu zuela Italiako orduko burgesia txikiaren sinestearekin: hots, klase honek, erregimen faxistarekiko lilura galdu ondoren [...] bere gain hartu behar izan zuen Italia berreraikitzeko eta bakean iraunarazteko eginkizun zaila, etsaitutako bi mutur indartsuren erdian.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 13. orr.

S.Vicenteko burgesia txikiaren morala.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 123. orr.

"Pobretasun lotsakorra"ren mugan bizi behar bada, Barojari izuikara sortzen zion muga horretan, garai hartan oso arrunta zen egoera, bide batez esanda, batez ere burgesia txikiari eta lan publiko eskasari lotutakoa.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 13. orr.

6 goi burgesia

Maria Kristina erreginak udako egoitza Donostian finkatu zuen, eta gortearen presentziak goi burgesiako hiritarren gorte ugaria erakartzen zuen hiriak.  Askoren artean   «Rataplan» - 59. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

burgesia txikiaren (3); eta burgesia (3); eta burgesiaren (4)


burgesismo iz burges pentsaera.

Bizitza argi bihurtu da; diruaren balioa gora doa; burgesismoa demokraziarekin batera hazten da.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 185. orr.


burgeskera iz burges izateko era.

Ni neroni frankotan jana naiz baba beltxa etxean, baina, egia esan, ni bezalako eskuxuri bat, oraingo burgeskera melenga honetatik, orduko giro latz hartako eltzetik babak ateratzen haste hutsak ere, lotsa ematen dit.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 59. orr.


burgeskeria iz burgesari dagokion ekintza gaitzesgarria.

Marxek ikus baleza nola dabilen bere aukera, oporretan dauden funtzionarioen araberako burgeskeria bilakaturik.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 86. orr.

Eta ez zion arrazoi ekologikorik aipatu, ez horixe! Hura burgesen burgeskeria omen, errotik kendu beharrekoa, eta kito!  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 11. orr.

-Gure kondairaz idatzi eta zabaldu izan diren ipuiñ, sasi-kondaira eta burgeskerien ganetik.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 187. orr.


burgeskume iz adkor burgesa.

Inork ez zeraman kopetan idatzita bere etxean zenbat diru sartzen zen, baina janzkeraz eta jarreraz identifikatu uste nituen jatorri proletarioko trauskil airekoak eta burgeskume finagoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 19. orr.

Guztiz bestelako leloa da, ordea, denbora urre dela dioten burgeskume berriona.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 114. orr.

Zelulakideen idurikoz gu burgeskume alienatu batzuk izanik, eta haiek, berriz, ameslari irrigarri andana gure irizpidean, [...].  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 188. orr.

Eta haren eskutik gu ere, burgeskume alaenok, Zabalguneko bizilagun prestu eta zintzo, inoiz gutitan zanpatu gabeko tokiak urratzen hasi ginen jaiegunetako bezperetan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 156. orr.

Baina orain ikusten dudanez, bera zen bakarrenetakoa gure burgeskume-kontraesanak ipurdi bistan jartzen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 139. orr.


burgesnahi izond burges izan nahi duena.

Ibai ertzeko urak eguzkipean jarritako amuarrain baten bizkarrak bezala distira egiten zuen egunez emandako osteratxo burgesnahi ederra.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 31. orr.


burgeste iz burges bihurtzea, burgesen moldeak eta ohiturak hartzea.

Iruditzen zitzaidan bilakaera bat ari zela gertatzen, jendea gero eta integratuago zegoela sisteman eta gizarte osoaren burgeste bat ari ote zen gauzatzen.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 75. orr.

Brooklynen burgeste azkarra ez baitzen hirurogeita hamarreko urteetako erdialdera arte hasi.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 101. orr.

Burgeste prozesuaren hasiera izan ote zitekeen hura?  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 113. orr.


burgestu (ETCn 101 agerraldi), burges(tu), burgesten 1 da/du ad burges bihurtu, burgesen moldeak eta ohiturak hartu.

Ipar Euskal Herrian eta Nafarroan militantzia puntu hori mantentzen da, baina EAEn pixka bat burgestu egin gara -Ez dut uste gu batere pijoak garenik, eta burgesturik egongo bagina ez ginateke lau lagun elkarrekin biziko pisu kutre baten.  Berria - Kultura   2004-04-20

Poeta jadanik burgestu haren kantu lehor zatarra.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 113. orr.

Vladimirren lagunak burgestuak zeuden, asaldatu egiten zituen gure eskariak.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 152. orr.

Horregatik gara muturrekoak, burgestu bakoak.  Berria - Euskal Herria   2004-02-10

2 (era burutua izenondo gisa)

Horra, jitoeuskaldun burgestua, bere arimaren eskasia zaldiaren izpirituz emendatu nahian.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 114. orr.

Ez ditzala gure uste burgestuak dardarazi.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 62. orr.

Denek erabiltzen dute argudio hori pijoei eta burgestuei dirua alferrik gastarazteko kontzientzia arazorik sortu gabe.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 111. orr.

Talde horien artean ikasleok ere bat gehiago gaituk, eta oso garrantzitsua duk gure presentzia, langileak aspaldi oso burgestuta daudelako, lana galtzeko beldurrarekin, gu ez gaituk soldataren esklabu, gu gaituk gizartearen kontzientzia!  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 262. orr.

Ez diat beste iraultzarik sumatzen inguru oso burgestuan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 223. orr.


burgestxo iz adkor burgesa.

Konturatu nintzen femme fatale bat izan nahi zukeelarik ere, Barbararen bihotza gizonaren zaintzari amoroski emateko desiraz irrikan zegoen neskato burgestxo batena zela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 252. orr.


burgo (ETCn 1.232 agerraldi; orobat burgu ETCn 420 agerraldi) iz erdi aroko herri bateko gune gotortua.

Halaxe sortuak baitira Iruñeko, Estellako, Tuterako eta bestetako burgo eta elizak San Nikolasen itzalpean, eta beste nafar herriska askotakoak ere bai.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 38. orr.

Hiriz edo burguz kanpoko pertsonak oso gaizki tratatuak izan dira maiz, eta horregatik dira sinonimoak, gaztelaniaz behintzat, kulturagabea eta aldeanoa, Hohenstaufendarrek berenganaturiko zalduneria-kultura, lehenago bikaina izan bazen ere ordurako behegunera iritsia da eta burgoetako hiri-kulturak hartuta zeukan ordurako haren lekua.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 73. orr.

Burgo hauetan gizarte klase berri bat hasi zen ernetzen: burgesia.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 10. orr.

Garai hartan hiri, burgo edo herri bakoitzak bere ohitura zuelarik, lege zibilen gorputz orokorra ematea, lege partikular guztiak une batean aldatu nahi izatea zen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 238. orr.

Berehalaxe, elizaren eta erregeren arteko espagatik, Santxo Azkarrak kiskali eginen zuen San Nikolasen itzalpeko burgo osoa.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 38. orr.

Karlos III. Nobleak 1423an Iruñeko hirigune osoari "Privilegio de la Unión" eman zion arte, Navarreria, San Zernin burgoa, San Nikolas, eta San Miguel auzoak besterik ez zituen Iruñeak, beren lurpeko urtegi, dorre, harresi eta sar aterako ate handi banarekin.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 53. orr.

Nabarreria burguak, adibidez, egitura erromatarra mantentzen du: laukizuzen itxura, eta bi kale nagusi, erromatar hirietako Cardus eta Decumanus horien antzera.  Berria - Euskal Herria   2004-07-22

Kontuak hola, ailegatu duk 1276 urtea, Iruñeko Navarrerian piztu duk sekulako gerratea burgoen kontra.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 130. orr.

Kondeek zenturioi izeneko ofizialak ere bazituzten beren aginduetara; hauek burgoko gizon libreak, hots, ehunekoak, eramaten zituzten gerrara.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 285. orr.

XIV mendeko burgo eta hiribildu horietan sortu dira indarrarekin gotiko berantiarraren katedralak.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 1. orr.


burgoburu iz burgo bateko burua, herrietako alkateen kidea dena.

Builaka hasi da, bultza egiten zion burgoburu baten aurka.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 123. orr.


burgoi (ETCn 129 agerraldi) 1 izond harroa. (pertsonez mintzatuz)

Taxu oneko damak eta zaldun burgoiak.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 56. orr.

Baroja-k ez dauka Shakespeare edo Goethe burgoiekin zerikusirik.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 190. orr.

Hark, neuk bezala, gizon handi-uste eta burgoitzat hauka.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 191. orr.

Ezin zuen onez eraman, burgoia, berekoia, ergela, eta harroputza iruditzen zitzaion.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 36. orr.

Ikasketak Parisen egina zen, eta frantses burgoi baten keinu eta jarrera itxuratiak hartu zituen han.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 27. orr.

-Ez da beharrik izanen -ihardetsi nion jaun gazte burgoiari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 251. orr.

Frantses polizia burgoiagoa delako, bere lanbideaz harroago dagoelako.  Berria - Kultura   2004-07-11

Beste partea berriz, gaskoia, harroa da, burgoia, bere dohainen berri ondo dakiena, exhibizionista.  Askoren artean   «Rataplan» - 10. orr.

2 (bestelakoez mintzatuz)

Apaldua zegoen harengan bere lehengo mintzaera burgoia.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 261. orr.

Pitigrillik, bere betiko itxura misteriotsu, burgoi eta nahigabetuaz, orri-pasaka irakurri zituen pixka batean.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 129. orr.

Elkarren adiskide garen honetan ere zeharo txundituta gogoratzen dut behialako irudi gorrotagarri eta burgoi hura.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 244. orr.

Bere menpekoen umeendako gordetzen zuen urruntasun burgoi berarekin emanen zidan arrapostu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 99. orr.

Duffy jaunaren gela alfonbratu gabea zen, eta hormak, burgoiak, margolanez erantzirik zeuden.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 155. orr.

Errazena erlatibismo unibertsal honengatik heiagoratzea da eta eskandalizatzea [...]; eta, gure neomoderno batzuek gustu dutenez, egungo miseriaren aldean behialako Ilustrazio razional eta burgoi paregabea goraipatzea.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 36. orr.

3 (adizlagun gisa)

Burgoi mintzatua zitzaidan, nola jauna bere zerbitzuko laborariari.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 250. orr.

-Lancelot, Lancelot -erantzun zion burgoi Gwainek-.  Juan Kruz Igerabide   «Artur erregearen heriotza», 2005 - 85. orr.

Buruxut heldu zen, lehengo egunean bezain burgoi eta ilun aire batek hartua.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 259. orr.

-Ez al duk nahi? -galdetzen du jeneralak, hotz eta burgoi, goragoko baten antzera mintzatuz-.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 221. orr.

Inork gutxik eramango luke zure arantzazko koroa horren duin, horren burgoi.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 113. orr.


burgoikeria iz harrokeria.

Lehengo burgoikeria eta hantustez betetako harridura berarekin, finko begiratu zion Liubari bere begi astun geldiekin.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 131. orr.

Nork lituzke jasango munduaren ukaldiak, zapaltzailearen makurra, harroaren destaina, maitasun gaitzetsiaren penak, legearen geldoa, kargudunen burgoikeria, eta baliozkoak etsi-etsian eskasarengandik jasotzen dituen purrustadak, berak lezakeelarik bertan kito egin kontuaz sastakai huts batez?  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 111. orr.

Bera, orobat isilik, burgoikeriaz eta neskari begiratu ere egin gabe, lepoaren botoiak lotzen hasi zen, lasai eta astiro.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 131. orr.


burgoitasun iz harrotasuna.

Gizadiaren beraren esparruan ere atzeman daiteke halakorik: nolabaiteko burgoitasuna, batetik, "ongi-jaio"en aldetik, eta arrazakeria, bestetik, hainbat herrirengan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 119. orr.

Harrotasuna eta burgoitasuna, ekintza eta kemenaren aldeko jaiera, giza ahaleginaren aldeko fedea, indarraren itsumena, mugarik gabeko aurrerapen zaletasuna, etorkizunari beti baikor...  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 276. orr.


burgomarxista izond burgesa eta marxista dena.

Beren buruarekin zer egin ez dakiten hirikume burgomarxistak edo bordarikume presaka hiritartzean aberetuagoak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 113. orr.


burgostar iz Burgosko herritarra.

Lurralde ikuspegiarekin jarraituz, aipa dezagun, gainerako arabarren antzera (eta burgostarrengandik ezberdin) bozkatu dutela Trebiñuko herritarrek ere.  Berria - Harian   2005-02-22


burgu ik burgo.

burgumaisu iz burgoburua.

Udaletxeko agintari bat, amarruz sartua, burgumaisua, txanbelan handia, aholkularia, halako zerbait.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 101. orr.


burgundiar izlag Goi erdi aroko Burgundiakoa, Burgundiari dagokiona, Burgundiako herritarra.

Orain jatetxe batera joaten naiz eta, roast beef tristearen gainetik, gebackner Schinkena bere saltsa burgundiarrean borborka ikusten dut.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 8. orr.

Haien kodeetan hiru konposizio-mota ageri dira; bat burgundiar edo erromatar nobleagatik, [...].  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 303. orr.

Guk -eta 'gu' esatean lonbardiar, saxoniar, frantziar, lorrenar, bavariar, suabiar eta burgundiarrak esan nahi dut- hainbesterainoxe mespretxatzen ditugu erromatarrak, ezen, gure etsaiekin pazientzia galtzen dugunean, "erromatarra!" hitza da esan behar dugun guztia.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 226. orr.

Bisigodoek Galia Narbonensis delakoa hartu zuten, eta ia Midi osoa; burgundiarrak ekialdera begira dagoen aldean jarri ziren, eta frankoek beste guztia konkistatu zuten, gutxi gorabehera.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 271. orr.

Maila ertaineko burgundiar edo erromatarragatik.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 303. orr.

Italiaren hurbiltasun horrek ekarri zuen erromatar zuzenbidea hobeto gordetzea behinola godoen eta burgundiarren mende egondako bazterretan. bisigodoen.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 202. orr.

Burgundiarren kroniketan eta kodeetan ikus daitekeenez.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 271. orr.

Bisigodoek, burgundiarrek eta lonbardiarrek beren erresumak sortu zituztenean, idatziz jarri zituzten beren legeak.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 191. orr.

Gondebaldok burgundiarrei eman legeek zuhur samarrak dirudite.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 193. orr.

Glebako joputza, beraz, ezarrita zegoen jadanik Galiako parte hartan burgundiarrak sartu aurretik.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 273. orr.

Izango al da itxaropenik jaten nuen bezala berriro jan ahal izateko? Orain jatetxe batera joaten naiz eta, roast beef tristearen gainetik, gebackner Schinkena bere saltsa burgundiarrean borborka ikusten dut.  Ramon Etxezarreta   «Ezezaguna helbide honetan» - Kressman Taylor, 2003 - 8. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

burgundiarrak eta bisigodoak (3); burgundiarrek eta (3); burgundiarren artean (6); burgundiarren legeak (5); burgundiarren legean (3); eta burgundiarrak (3); eta burgundiarren (12); eta burgundiarren artean (3); godoen eta burgundiarren (3)


burjabe ik burujabe.

burjes ik burges.

burjesleria iz burgesia.

Liberalismoari atea idekiz geroz, burjesleria ere da sortu eta hedatu.  Herria   2002-11-21


burka iz islamiar emakumeen jantzia, gorputza eta aurpegia osorik estaltzen dituena.

Ageriko burkak, Fatimak-eta jantzi ohi dutena, burua eta aurpegia estaltzen ditu, baina begiak libre uzten ditu. baietz, Ipar Osetiako bahitzaileak, irailaren 11ko hegazkin pilotuak, burka inposatu zuten taliban doilorrak.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 108. orr.

Burka jantzitako emakumeak hara eta hona dabiltza telebistako irudietan, goitik behera estalita, mamuen antzera.Emakume italiar batek isuna ordaindu beharra dauka burka janzteagatik.  Berria - Kultura   2004-08-12

Burkarena eta ablazioarena parekatu dituen politikariak ahalik azkarren utzi behar zukeen bere kargua.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 106. orr.


burkaitz iz haitza; amildegia.

Beste batean, Sunbillako Ixtola baserrian nengoela, etxeko zakurtxoarekin Oteixungo burkaitzetan gaindi abiatu.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 55. orr.

Hartz nintzeneko aro luze hura, Pirinioetako burkaitz eta oihanetan, zinez gogoangarria zen.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 81. orr.

Urrutian burkaitz batzuk, hunatago, makal zenbaitez inguraturik, itsasorat buruz doan errekastoa.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 88. orr.

Iturri eta erreka garbiei, oro malkor eta burkaitz, hurbildu ezinik nabilaxu gaurgero.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 89. orr.


burkide ik burukide.

burkinafasoar iz Burkina Fasoko heritarra.

Burkina Fasora bultzatu duen beste akuilu bat Gasteizen bizi den burkinafasoar baten adiskidetasuna da.  Berria - Kultura   2004-11-30

Gau hartan, usaian ez bezala, Suitzatik itzuli zen burkinafasoar baten cora bereziaren soinua entzun zuen.  Berria - Kultura   2004-03-09


burko 1 iz bururdia.

Burdinazko ohea, burkoa, lastozko koltxoia eta lumazko tapakia eman zizkioten Henneri.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 43. orr.

Burua jartzeko burko bat eskatu zuen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 936. orr.

Jackek maindireak hartu zituen, burua estali, eta zotinka hasi zen burkoan.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 41. orr.

Pixka bat behera begira zeuden ezpainen gorria eta lau atzazal luzeen gorria bildu egiten ziren burkoaren estalki zuriko gune batean.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 56. orr.

Burua burkoaren gainean etzaten zuen bitartean, Egutxik neskatoaren ileak gorantz baztertu zituen, belarria agerian utziz.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 31. orr.

Humirzah joan zenean, burkoaren gainean negarrez aritu zen Taibele eguna argitu zuen arte.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 22. orr.

Uste dut -jarraitu zuen- deabrua dagoela buru azpian dudan burko honetan.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 164. orr.

Neskatoaren ile luzea burkoaren atzeko alderaino hedatzen zen.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 48. orr.

-Zer da hori? -galdetu zion Harryk, Hermioneren burko azpitik ageri zen urre-koloreko zerbait seinalatuz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 192. orr.

Haien ohea lur laua zen eta batzuek lasto pixka bat zeukaten, eta burkotzat harri bat edo egur puskaren bat.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 976. orr.

burkotzat erabili beharko du petate hori eta ez du barruan deus gogorrik, deus koskadunik sartu nahi.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 21. orr.

Poliziaren arabera oheko burkoa baliatu zuten itotzeko.  Berria - Euskal Herria   2004-02-17

Gero, leihoa itxi zuen, atea itxi zuen, kisketa erabiliz, burua burkopean hondoratu zuen, baina alferrik zen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 244. orr.

Eta etxean itxi eta burua burkopean ezkutatzen baduk ere, begirada horrek paretak ere zeharkatzen ditik, eta gero erlojuaren joaldiak iristen zaizkik eta denboraren ahotsa eramaten diate.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 288. orr.

Adaren burkopetik ateratzen zen ile-adats bat kiribiltzen hasi zen gero bi hatz jolastiren artean.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 54. orr.

Nathanielek inprimategitik jasotako bere nobelaren bigarren alea atera zuen burkopetik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 73. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Éowyn jaso eta burko gurien gainean jarri zuten.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 163. orr.

Burko akoltxatuaren zirrikituetatik ezpainak gailentzen zitzaizkion nabarmen. Instant horretan, burko lumadunekin borrokan ari diren haur batzuen irudia iltzaturik geratu zait oroitzapenaren erretinan.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 135. orr.

Haren ondoan, lorik hartu ezin duen norbait, burko urdin baten gainean burua, berearen antzekoa iruditu zaion gabardina luzea soinean, begiak zerura begira.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 93. orr.

Burua zetazko burko batean zetzan, aurpegia argizaria bezain zurruna.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 119. orr.

Gau batez lumazko burkoarekin gertatu zitzaiona.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 320. orr.

Hezetasunak, gas sukaldeek eta aparrezko burkoek asma garatzen laguntzen dute.  Berria - Gaiak   2004-08-31

Aulki kulunkarian, larruzko burko bat zegoen pausatuta.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 53. orr.

Beren buru gainean jende arrotza zihoan; beren lurrezko burkoetan zehar bideak zihoazen; pozaderek eta etxeek ukondoka galarazten zieten betiko atsedena.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 214. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Amerikar zuhaitz bat, luze-luzea; fruituetan kotoi moduko bat dauka, burko-betegarri erabiltzen dena.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 81. orr.

Eta beste gauza batzuk, esaterako, odol koloreko burko-zorroak.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 226. orr.

4 irud/hed

Nola edo hala zurezko burkoaren gainean burua jarri ondoren, lepoa moztu zioten.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 41. orr.

5 burko-azal

Burkoa erantzi zuen gero, eta burko-azal garbia jarri genion elkarrekin.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 83. orr.

Harryk ikusi zuen burko-azal moduko bat zeramala jantzi gisa, beso eta hanketarako zulo batzuekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 17. orr.

Zeraman burko-azal zikinaren ertz batean zintz egin zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 151. orr.

Tintontziari tapa jarri, ohe azpitik burko-azal zahar bat atera eta han barruan linterna, Magiaren Historia, bere saiakera, luma eta tintontzia ipini zituen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 10. orr.

Adabakiak egiteko bi burko-azalekin egin ninan blusa.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 92. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azpian dudan burko (3); bi burko (3); burko azal (7); burko bat (7); burko honetan (3); burko hura (3); dudan burko (3); dudan burko honetan (3); eta burko (5)

burkoa hartu (3); eta burkoa (6)

zuen burkoan (3)

burkoaren azpian (13); burkoaren azpian gorde (4); burkoaren azpitik (4); burkoaren gainean (17); burkoaren kontra (3); burkoaren ondoan (14); burkoaren ondoan zeuden (4); burua burkoaren (8); burua burkoaren azpian (3); burua burkoaren gainean (4); eta burkoaren (7); zuen burkoaren (3)

burkoen gainean (3)

eta lumazko burkorik (3)


burla (ETCn 3.587 agerraldi) 1 iz iseka. ik trufa1 .

Auzoko herrien isekagai egin gaituzu, ingurukoen burla eta barregarri.  Elizen arteko biblia   Sal 44,14

Kastela adinduaren jazarria hunkigarria zen, solasaren hein horretan eta Philippek burla merke zeukan: [...].  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 281. orr.

Burla sumatu nion bozean baina baita, lehenbiziko aldiz, ontasun pixka bat ere.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 55. orr.

Lasaigarria izan zen astelehenean ikastetxeko zalaparta eta zirriparrara itzultzea, han beharturik baitzegoen beste gauza batzuez pentsatzera, nahiz eta Draco Malfoyren burlak jasan behar izan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 152. orr.

Kongresuak egin duena burla bat da.  Berria - Harian   2005-04-20

Orain artean ikusten ari garena, komunikabideetan "erlatibisten" burlak eta irainak ugaritzea eta geroz handiagotzea besterik ez da.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 62. orr.

Eta erraz egiten didate burla baina nik ezin diet burla hori bihurtu.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 77. orr.

Ohikoak ditu mespretxua eta burla.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 32. orr.

2 (izenondoekin)

idazleek joera handia daukate burla orokorrak egiteko edo, beste era batera esanda, mundu guztiari barre egiteko. Lurrera jausi da aurrean dituenen burla algaratsuak sortuz.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 117. orr.

Esan daiteke, beraz, burla pertsonalizatua zela Faulknerrena.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 117. orr.

"Zuentzako hortaz", Amaiak burla gaiztoz, "eta ondo pasa".  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 103. orr.

Ezin ditu burutik uxatu haien ziriak, haien burla on-usteko nahiz txantxa gaiztoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 33. orr.

Ezezko garratzak, ordea, berandu bezain argi erakutsi dio burla gorrizkoa zela atseginezkoa uste zuen irria.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 58. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Burla-hitzak gaitzetsiz, promes egin zioten aho batez Santuari.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 854. orr.

Eta horrek are gehiago amorrarazten ninduen zerengatik nik ere burla-izen eta goitizen sentitu bainuen betidanik Golubtxik izen hori.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 27. orr.

Gazteek onartu zutenez, aurtengo ikasturtearen hasieran kolpetxoren bat eman zioten eta burla ekintzaren batean parte hartu zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-11-11

Haren kantu, marmari, txio, txistu hartan burla nota klaroa zegoen, burla ageria!  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 94. orr.

Herrestaren ustegabeko azalpenak burla-gogoa hazi zion, fedeak tanpez aingerututako Kastelari.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 165. orr.

4 burla egin

"Emango diate asko! -egin zion burla Sebastianek-.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 342. orr.

Herrietan burla egiten zioten.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 25. orr.

Burla egiten ari zatzaizkit.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 221. orr.

-Niri burla egiten ari zara -esan zion.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 116. orr.

Lotsaz nahasturik geldi bitez burla egiten didatenak!  Elizen arteko biblia   Sal 40,16

-Ume mordo bat da -burla egin zuen Lizak.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 202. orr.

Ted Williams, golferako jantzita, sartu zen isil-isilik eta irribarrez, burla egin zion atzetik Solomon jaunari.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 182. orr.

Horregatik edo burla egin nahi ziolako Virgioliori.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 145. orr.

Adarra jo edo burla egin nahi diguzue?  Berria - Euskal Herria   2004-03-06

Bi artikulutan gutxienez esaten die bertso eskoletara joaten diren gazteei ez etsitzeko, segitzeko aurrera, burla egingo dietenik eta kritikatuko dituztenik faltako ez den arren.  Berria - Kultura   2006-02-14

Hoa jaun horrekin, eta begiratu berari burla egitetik.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 105. orr.

Psikiatra jaunak muturrera burla egiteagatik kobratzen du.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 34. orr.

· Baina burla eta barre egin zieten.  Elizen arteko biblia   2 Kro 30,10

Haurrek abitu arraro eta latzez jantzita ikusi zutenean, burla eta irain asko egiten zioten, zoro bati egiten zaion erara.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 952. orr.

-Ez egin burlarik -agindu zien gerlariei-.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 189. orr.

Otoi, ez egin niri burlarik, eskola-lagun hori.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 39. orr.

Matiasek pentsatu zuen Miguelek berak hartu ziola telefonoa, baina itxaroteko esan ziola, burla apur bat egiteko.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 127. orr.

Gaurkoan bista laburreko Zarteiako nagusiaz burla ausarki zegiten herritarrek.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 122. orr.

5 burla-burlaka

Baina, azkenean, Tabirak irribarre egin eta burla-burlaka esan zion: [...].  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 76. orr.

6 burla-haize ik burlaize.
7 burla-aire ik burlaire.
8 burlan adlag burla eginez.

"Hesseren liburu artean eman nahi duzu denbora guztia", esan nion burlan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 184. orr.

Burlan dakote ihardesten demokratek, segur etzutela ontsa konprenitu Amerikanoek Bush presidentgaia.  Herria   2001-04-05

Galdegintza entrexanten burlan, arrapostua ere hala hala, biak oroitzen baitziren Aldudeko partida ondoko pilota ukaldiaz.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 120. orr.

9 burlaz adlag burla egiten.

Ez dirudi burlaz ari denik.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 124. orr.

Isekagai bihurtu natzaie, ni ikustean, buruari eragiten diote burlaz.  Elizen arteko biblia   Sal 109,25

Niri begira, gainera, burlaz legez.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 56. orr.

10 burlazko izlag

Hori txatxuita! -xuxurlatu zidan Danek, eta burlazko agurra egin zion Georgeri, oraindik atzeraka zihoan itsasoari begira baitzegoen.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 107. orr.

Begirada gogorturik, ezpain artea zabaldu zuen, burlazko keinu bat saiaturik.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 76. orr.

Dei egin zien Peterri eta Johni eta Michaeli, baina burlazko oihartzunak baino ez ziren entzun bueltan.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 79. orr.

Burlazko geriza batek arindu zion jarreraren zuria.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 75. orr.

Gurasoek, ez baitzien eman inolako esplikaziorik, ez zioten barkatu, ez zeremonia baliogabetu izana, ez egindako gastuak, ez beren lagunen begirada burlazkoa ere.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 27. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina burla (4); barre eta burla (4); burla bat (6); burla egin (22); burla egin nahi (5); burla egin zion (4); burla eginez (6); burla egingo (4); burla egitea (6); burla egiteko (4); burla egiten (34); burla egiten ari (5); burla egiten didatenak (3); burla egiten zion (4); burla egiten zioten (4); burla eta (12); edo burla (3); egin zion burla (3); eta burla (17); eta burla egiteko (3); eta burla egiten (3); niri burla (3); zion burla (5)

burlak eta (3); eta burlak (3)

burlazko keinu (3); eta burlaz (4)


burladero iz zezen plazetan, barreraren aurrean, toreatzaileak babesteko, jartzen den hesi modukoa.

Jadanik puska bat bota dute, eta zabaldu duten zulo handi hartatik bere barrenak agertu dira: tendiduak, burladeroak, orkestraren tokia, zezenaren pasabidea...  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 92. orr.


burlagai iz burlen gaia.

Eta orain, koplak ateratzen dizkidate, berorien burlagai bihurtu naiz.  Elizen arteko biblia   Jb 30,9

Hutsik gabea baita analista definizioz; burlagai eta gaizki ikusia laboratoriotik kanpo, beraren bertuteengatik berengatik: zaintzaile limurgaitz gogorra; bere txikitasunetik epaile handi, zehatz-zorrotz eta fantasiarik gabea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 209. orr.

Bai eta Zizeronen Academica priora direlakoetako beste bat, zeinean autoreak burlagai hartzen baititu bera Lukulo-rekin solasean ari den bitartean beste Lukulo eta beste Zizeron batzuk, kopuru infinituan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 137. orr.

Beharbada, harroputz, moldakaitz eta haserrekorra izanik bera, kontrako tasunak bururarazten dituelako, eta hala guztien burlagai eskurakoa bihurtzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 21. orr.


burlaire (orobat burla-aire) iz adkor burla.

Denboragarrenera Uriartek, burlairez, "Ze batailoitakoa?".  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 116. orr.

Baina, tira, nik ezin ditut bizitzako arazo guztiak ganbaran jaso eta gorde; zenbait gauza iji-ajaka burla-airez hartu beharra dago, beste gainerakoan zeharo lelotuko nintzateke.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 18. orr.

Nire hamahiru urteetan ere gai nintzen kondearen azken erranari zerion burla aireaz jabetzeko.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 250. orr.

-Kontuz, atsoa! -garrasi egin diote ilarakoek burla airean.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 114. orr.

"Teeen-te!" esan zuen Joxemarik, burla airean hortz makur saila erakutsiz.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 14. orr.


burlaize (ETCn 385 agerraldi; orobat burla-haize ETCn 45 agerraldi) iz adkor burla.

Maindirea lehengo lekura erakarri zuen, lotsaz edo hotzez bainoago, halako burlaize jostari batez.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 84. orr.

Beso biak mahai ertzean eutsita apur bat makurtu zen Joselu, eta askoz baxuago, baina burlaize txiki batez lagunduta, prestatua zeukan sententzia biribila adierazteko legez mintzatu zitzaion.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 57. orr.

-Andresen laguna... -esan zuen, burlaize nabarmenez-.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 40. orr.

Damu nauk, ez baita hemen neskarik izan -gero, editorearen begietan burlaizea eta ezpainetan irria, prentsaren ondoko liburu-pilatik bat hartu, eta Nathanieli luzatu zion-.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 64. orr.

Ate aldera iritsi zirenean, ordea, Fructuosok, jiratu, eta, arestiko burlaizea ezpainetaraturik, niri begira esan zuen: [...].  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 41. orr.

Burlaizea ere arindu egin zitzaion, eta espresio gozoagoa zuen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 301. orr.

Laranja Mekanikoak ez zion burlaizea zerion galdera zirikatzaile hari erantzun.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 157. orr.

Ez nien herrarik hala ere: izatekotan, halako mirespen moduko bat, burla-haize batekin nahastuta; mirespena, haien idealismoagatik, talde-izaera sendoagatik; burla-haizea, haien injenuidade mugagabeagatik, alaitasun apika itxurazko baina beti ageriagatik.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 40. orr.

Gaur egun, "erromeria" esatea nostalgiaren eta burlaizearen artean dagoen oroimen bat berpiztea da.  Pako Aristi   «Gelatxo, soinuaren bidaia luzea», 2001 - 55. orr.

Bezeroetako batek, burlaizean, esan zuen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 27. orr.

-Gizon batekin ihes egin duen edozein emakumek egin dezakeen horixe... -Husainek, burlaizean.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 320. orr.

Adaren hitzek gehiago zuten destainetik burlaizetik baino.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 133. orr.

Burlaizez begiratu zion editoreak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 64. orr.

Burlaizez hitz egin zuen, bere buruarekiko maltzurrez, alabaren sentimenduak harrotzeko baino gehiago: [...].  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 37. orr.

Burlaizez egin nion galdera, ziur bainintzen gazte haien jokabidea ez zuela oso gustukoa.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 108. orr.

Barre egin zuen, burlaizez, eta nik ez nuen barre egiten inoiz entzun.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 222. orr.

-Hemen ezingo duzu askorik gailendu zure medikuntzazko jakintzarekin -esan zion Andresi burlaizez-.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 157. orr.

-Aupa, Bautista -esan zuen Martinek burlaizez-.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 123. orr.

Beti pentsatu dinat neska bizkorra haizela -esaten dit burla-haizez-.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 128. orr.

Ohean agonduta aurkitu genuen, burlaizezko irribarre zabala aurpegian.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 151. orr.

Aitak, alaba bezala larritu ordez, burlaizezko apo-irri batez begiratu zion kalesa inguruko jendeari.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 34. orr.

Irriak, irainak, burla-haizezko oihuak.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 151. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

burlaizean esan (3)


burlaizetsu 1 izond burlaizez betea.

Halako batean, aitaren jardun burlaizetsua: zon-zon, Nora, zon, zon eta zon!  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 120. orr.

Bat-batean, Ireneoren ahots gora burlaizetsua entzun nuen.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 89. orr.

Ohitik kanpoko erresumin burlaizetsua aurpegiratu zion Mathildek.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 196. orr.

Maltzur tankera zuen bere begi burlaizetsuekin.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 21. orr.

2 (adizlagun gisa)

Ez zaitez nitaz kezka! -eta burlaizetsu, tapakiaren ertza igurtzi zuen kokotsaz-.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 142. orr.


burlaka 1 adlag burla eginez, burlaz, burlan.

Barregarri gertatu naiz egun osoan, burlaka ari zaizkit denak.  Elizen arteko biblia   Jr 19,7

Ni ezezkoan nago, jakina, eta orduan Sabethek berari burlaka ari naizela uste du.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 113. orr.

Irriz lehertzen burlaka eta histaka eroa zela medio, historia txoroa kontatu zien lügnerisch Narr hura zela-eta!  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 152. orr.

'Guardia zibilen kapitaina!' esan zioten Juan Bautistari burlaka.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 73. orr.

Heriotzari burlaka ari zitzaiola iruditzen zitzaien.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 160. orr.

Angelek barre egin zuen, mikatz, burlaka.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 283. orr.

Eta beleak harunzko haritz zaharren adarretatik karrankaz burlaka, eta putreak pare parean, goiko zerugangatik, beheko herio usainaren ardatzean jiraka...  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 79. orr.

Burlatakoa al haiz?, galdetzen zaio burlaka ari denari.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 236. orr.

2 burla-burlaka

Baina, azkenean, Tabirak irribarre egin eta burla-burlaka esan zion: [...].  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 76. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

burlaka ari (6); heriotzari burlaka (3)


burlakeria iz adkor burla.

Ez ohera itzultzeko aginduz, irri batean baizik, bikote gazteen burlakeria gaiztoan, hala uste zuen, baina Anak masaileko bat eman zion.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 227. orr.


burlakizun iz burlen gaia.

Diruaren modutsuko moral zikin batek miragarrizko antzaldatze bat obratzen du nola bataren hala bestearengan, eta garbiñezaleak garbizale ustel bihurtzen ditu bat-batean, eta jenero ona gaiztotu egiten du; lagun on, samur eta amultsua burlakizun eta kondenagarri bilakatzen da, eta zaleari puta deitzen zaio.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 142. orr.


burlakoi 1 izond burlazkoa.

Ahoa handizki irekitzen zuen mintzatzean eta kokotseko bizar desordenatuaren artetik, karkara burlakoietan zinpurtzen zen oroz, hortzik gabeko sabaia jazartzen zitzaion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 62. orr.

Gordelekuko ardura zuten mutilek halako zerbitzuzko begikotasun, burlakoi, ironiko samar bat hartu zioten segituan.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 18. orr.

2 (adizlagun gisa)

-Grand Hotel irakurtzen dutelako, lainezak -esan zuen Nestok, burlakoi.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 131. orr.

-Eta zer atera duzu horretatik? -galdegin zion Eligiok, burlakoi, baina adiskidetsu.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 35. orr.


burlari 1 izond burla egiten duena.

Bizidunak, elkarren irudikoak ginen, handikoiak eta burlariak halaber, ADN firindila bikoitz zatiz moldatuak: biologiaren determinismoari zegokionez ihesik ez zegoen.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 126. orr.

Otsabideko lehen auzo burlariaren zurbailarazteko modukoa.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 75. orr.

Barrikatik agertzen hasten zen aurpegia, kuku eginez, keinu erdi harritu erdi burlariarekin.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 188. orr.

2 (adizlagun gisa)

Pepponek gorantz begiratu zuen, burlari, jaka erantzi, ukabila goititu eta jendea isildu egin zen. -Bai emaztekia, zer dun horrela harritzeko? -Chadefaud burlari zebilen.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 104. orr.

Atzetik badabilkie mutiko saldo bat, oihuka eta burlari.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 97. orr.


burlatar izond/iz Burlatakoa, Burlatari dagokiona; Burlatako biztanlea.

Idoate burlatarrak ezusteko handia eman zuen, joan den igandean, Narbarte goizuetarra kaleratuta (22-12).  Berria - Kirola   2006-03-08

Manuel Saiz kirol zuzendariak azken ordura arte itxaron du Tourra korrituko duten bederatzi txirrindulariak erabakitzeko, eta Koldo Gil burlatarra zerrendatik kanpo uztea erabaki du.  Berria - Kirola   2004-06-30

Burlatarrak gorriak ikusi zituen leitzarraren sakeari eusteko.  Berria - Kirola   2004-10-31

Hirugarren tantoan mina sartu zaio burlatarrari eta gero partidarik ez gehiago, alabainan, ontsa domaia baita.  Herria   2004-04-01

Asegarcek finalerdietan sartzea lortu duen bikote bakarra da goizuetarrak eta burlatarrak osatutakoa.  Berria - Kirola   2004-02-10

M.M 37 urteko burlatarra da zendutakoa.  Berria - Ekonomia   2006-02-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

eta burlatarrak (4); koldo gil burlatarra (3)


burlati (ETCn 274 agerraldi) 1 izond burla egiteko joera duena, isekaria.

Aita, ordea, liberal xalo bat zen, gaztelaniaz gaizki mintzatzen zena, eta semea kontserbadore burlati amorratua eta asmo txarrekoa.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 39. orr.

Burlatiren batek esango zukeen lastoa aprobetxatze hori ez zela harritzekoa espainiarren artean.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 214. orr.

Txori burlati bat gurutzatu zen lur arras eta intziri egin zuen haur baten antsia antzeratuz.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 89. orr.

2 burla adierazten duena.

Gehienetan, barre burlatiak.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 122. orr.

Nonbaitetik Golen barretxo burlatia heldu zitzaion gazteari, eta suminez lehertu zen bat-batean.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 25. orr.

Onartzen ez dudana kritika burlatia da.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 358. orr.

-Et, et, baina nor dugu hemen? -agurtu zuen Golek betiko aire burlatiarekin-.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 49. orr.

Maite genuen neska geureganatzearren imintzio burlatiak egiten genituenetik geratu zaigun sorbalda mugimendu airos eta dantzaria.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 32. orr.

Esan ziguten gure jasangogortasun burlati hura ez zela aski; sumin bihurtu behar zela.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 174. orr.

Kirxak hizketa molde burlatiari eutsi zion: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 154. orr.

Bertso burlatiak, beren bereizketa nahia eta handiustea heriotzaz aurrera eraman nahi lituzketenen joerez trufatzen direnak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 169. orr.

Peeves ikastetxeko iratxo bihurria zen, hondamena eta istiluak eragiteko aireko mehatxu burlatia.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 109. orr.

Beste aldetik, enigmaz erantzule, Materia, bere pasibotasun burlati horrekin, Osotasuna bezain zahar eta engainutan aberats, Esfingea bezalako handios eta sotil.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 61. orr.

3 (adizlagun gisa)

Zutitu eta, burlati, nire belarrian ipini zuen erantzungailua.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 115. orr.

Teresak burlati begiratu zidan.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 107. orr.

Neska burlati jiratu zen Mariolinoren aldera.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 274. orr.

Beste saltzaileak barrez ari ziren burlati.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 174. orr.

-Et, et, gure mukitsuak bi ezpata behar ditu, ala? -esan zion hark burlati.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 11. orr.

"Oso turista informatua naiz", erantzun zidan berak burlati.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 31. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

burlati eta (4); zuen burlati (4)


burlatsu izond burlaizez betea.

-Je-je eta je! -irribarre burlatsua luzatu zion aurpegiaz.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 88. orr.

Natalinak modu latz eta burlatsuan tratatzen zuen gure ama, ez batere lausengari.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 50. orr.


burlatu, burla(tu), burlatzen da ad burla egin.

Positibistak orain, filosofoak lehenago erlijioaz bezala, filosofoez burlatzen dira berak.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 148. orr.

Oraindik ere, hala burlatzen dira euskaldunez auzo herrietakoak, landesak eta biarnesak batez ere.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 74. orr.

Amari ez zitzaion nire musika batere gustatzen, nitaz burlatzen zen ahal zuenean.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 44. orr.

Ene eztei afarian zehar hitaz burlatu nindunan Joanesekin -gehitu zuen-, binakako gonbita ukan arren, bakarrik etorri hintzelakoan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 207. orr.

Behin Nora nire lanaz hasi zen burlatzen, ez nuen ulertzen zergatik.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 153. orr.

Ortega, berriz ere temati, [...] burlatzen zaie.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 230. orr.

-Ederra kontua! -burlatu nintzaion.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 61. orr.

Eta gizonak sosa maite! erranez burlatzen gintzaizkion, garai hartan trufa zelarik geneukan altxorrik nasaiena.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 131. orr.

-Uki, uki, ez dik ausiki egiten-eta -burlatu da presonerra.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 46. orr.

Erloju hura, antza, ordua emateko ez baizik eta orduaz burlatzeko jarria zuten han.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 7. orr.

2 du ad iseka egin.

Traidore eta heroiaren tradizio literarioa burlatu nahi izan duzue, ezta?  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 125. orr.

3 engainatu.

Orthezeko nire ihesaldiaren hondarrean burlatu nituen menditarrak hor izan balira, harri eta zur geldituko ziratekeen nire ahotik ateratzen zirenak entzunda.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 251. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

burlatu zen (5); burlatzen ari (3); nitaz burlatzen (6)


burlatzaile iz burlatzen den pertsona.

[...] burlatzen da burlatzaile horiez Rorty.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 159. orr.


burloi 1 izond burlaizez betea.

Ernegatuta zegoen amarekin, lagunen begirada burloiak sumatzen baitzituen, eta masaila apartatu zion amaren agur musuari.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 124. orr.

'Jakina ulertzen duela,' erantzungo du Ednak irribarre erdi triste erdi burloiarekin, zuk ez duzula ulertzen esan behar duzun unean bertan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 180. orr.

2 (adizlagun gisa)

Zulotik behera urpean galduko da pertika, itsastxakurrak erdi harrituta jarraituko duelarik begira, burloi.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 344. orr.

Inguruan gertatzen zenaren lekukoa, zakil monumentaleko gizon sufrituaren moduan, barrikaren ahotik burua atera eta mundua erdi harriturik eta erdi burloi erdikusten zuen hura bezala.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 208. orr.


burloso 1 izond burlaizez betea.

Oroitzapen horrek mintzarazi nau hor nonbait haurraz trufatzen den adur burloso horretaz.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 47. orr.

Agi denez, nire irribarre burlosoak ez zuen sosegatu.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 14. orr.

Arren, onar iezadazu nire zerbitzu umila: burlosoa hil nahi baduzu, zatoz laguntza bila.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 192. orr.

2 (adizlagun gisa)

Horra zer dakarren -erantsi zuen burloso- igande eguarterako hainbeste kopa edanda egoteak!  Matías Mujika   «Edale santuaren kondaira» - Joseph Roth, 2001 - 83. orr.

Lehen baino ere gehiago amorrarazten ninduen Golubtxik izen horrek, eta bereziki denek oso burloso esaten baitzuten orain, iguraia hil zenetik eta printzea amarekin egon zenetik.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 27. orr.


burmuin (ETCn 5.031 agerraldi; orobat burumuin ETCn 159 agerraldi, eta burufuin g.er.) 1 iz garezurra betetzen duen nerbiozko orea. ik garun.

Leku txarra zen burua tumore bat edukitzeko; onbera izanik ere, haziz gero, burmuina estutuko baitzion.  Imanol Zurutuza   «Errautsera arteko sugarra», 2002 - 145. orr.

Giharrak indartzen ditu, birikak zabaltzen, burmuina oxigenatzen.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 22. orr.

Astapotro ero amorratu bat, burmuina kokainaz edo anfetaminaz gainezka.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 101. orr.

Estimulazioa eta loa dira burmuina garatzeko eta gazte gordetzeko sekretuak.  Berria - Gaiak   2006-05-02

Burmuinak erregulartasunak bilatzen ditu izadian.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 179. orr.

Zauritik odolarekin batera burmuina zeriola ikusi zuen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 125. orr.

Burmuinak fonazio organoei bultzada bat bidaltzen die, irudiari korrelatiboa zaiona; ondoren, hots uhinak A-ren ahotik B-ren belarrira joango dira: prozesu hau erabat fisikoa da.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 38. orr.

Nola liteke materiak (kasu honetan, burmuinak) propietate mentalak izatea -beldurtzeko gaitasuna, adibidez-?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 185. orr.

Matiasen burmuinak agindutakoari ez zion kasurik egiten Matiasen gorputzak, Matiasen gerrialdeak batez ere.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 10. orr.

Mikeli irudien informazioa soinuarena baino lehenago iritsi zitzaion burmuinera.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 237. orr.

Musika ez da hori baizik, belarria da bitarteko bakarra, xuxen-xuxen doa burmuinera eta eragin egiten dio entzuten duenari, beti eragiten du, modu batean edo bestean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 117. orr.

Zure begiek irakurtzen dituzten lerroak ez dira burmuinera argi iristen.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 115. orr.

Ergelkeria orokor baten baitan, balirudike burmuinean xakeari dagokion eremua duela bakarrik bizirik.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 170. orr.

Alzheimer doktoreak haren burmuinean ohi baino neurona gutxiago aurkitu zituen, eta proteinaz osatutako multzotxo batzuk neuronen zitoplasmetan.  Berria - Harian   2006-02-05

Junek odol-jario handi bat izan zuen burmuinean, etxeko baratzean lanean ari zela abuztu erdiko bero itogarriko arratsalde batean, eta hurrengo egunean hil zen egunak berriro argitu baino lehen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 19. orr.

Hari so segitzen zuen, sekula berriz ikusi behar ez balu bezala, bere burmuinean betikoz grabatu nahi balu bezala.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 74. orr.

Gauza jakina da uhin mordoa daudela burmuinean, haserrearen uhinak, malenkoniaren uhinak, eta lokartzekotan zaudenean joan-etorrian dabiltzan uhinak.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 130. orr.

Gure desio guztiak, baita desio sexuala ere, burmuinean hasten dira, eta hark bere beharrak ase ditzagun eskatzen digu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 147. orr.

Ez dakigu burmuineko prozesu neurobiologikoek kontzientzia zelan sortzen duten zehazki.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 60. orr.

Nola irakatsi ahal zaio gaixoari kaltetuta ez dituen burmuineko atalak erabiltzen?  Berria - Gaiak   2004-10-29

Gure burmuineko alderik sentikorrenean.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 149. orr.

Kontenplazio hutsaren plazerean aritu zen bere burmuineko zoko nagienak erabat iratzarri arte.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 121. orr.

Komeni zaigu emakume kritikari aditu gehiagoren iritziak mahai gainean jartzea, zehatz dezaten ea gure problema miopia den, dagoena ez ikustea, ala burmuinekoa, hau da, txipa aldatu beharra.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 382. orr.

Erradiazio elektromagnetikoak giza burmuinaren ehunei eragiten die.  Berria - Gaiak   2004-12-22

Burmuinaren txoko galdu batean.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 42. orr.

Pixkanaka, biolin hotsa bere burmuinetik desagertuz zihoala nabaritu zuen.  Aritz Gorrotxategi   «Egurra Pinotxori», 2002 - 71. orr.

Burmuinetik muskuluetara bidean nonbait gelditu da agindua galdurik, makaldurik, erremedio barik gaua hurrengo goiz akitua bihurtu delako.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 32. orr.

2 (pluralean)

Definizioa eskasa zen, ergela ez esateagatik, eta areago estutu nituen nire burmuinak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 27. orr.

Hitzik gabe eta harri eta zur gelditurik, burmuinak nahasita hamar bat minutuz, halako ulua egin nuen, hain ulu berealdikoa, ezen zakurraren etxolako zakurra ere esnatu bainuen.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 28. orr.

Burmuinak urtu beharrean eta haztamuka.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 14. orr.

-Honek ura burmuinetan dauka, ez belarriko zuloan -esan zuen Marjoriek.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 220. orr.

Bat-bateko mozkorrarena bezalako odol-zorabioa igo zitzaion zainetan gora, trumilka eta brastakoan, eta burmuinetan banatu zitzaion, olio-zarrazta ur gainean bezala.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 85. orr.

Beste ideia bat piztu berri zitzaion burmuinetan.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 98. orr.

Behar bezalako akuilua izan zuten arratoien burmuinetan askoz ere garatuagoak zeudela neuronen arteko konexioak.  Berria - Euskal Herria   2004-11-16

Haize hura berriro etorri zitzaidala, ez alde egiteko, baina buru-buruan sartzeko, eta neure burmuinetan errotzeko.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 196. orr.

Norak abisu baten modukoa entzuten zuen, ordea, bere burmuinetako zoko urrun, oso urrun batetik deiadarka.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 85. orr.

Montseren jarreran berehala irakurri nuen burmuinetako tolesduretan gordetzen zuena.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 179. orr.

Ez, ez nengoen mozkor, mozkorraren aurreko euforian baizik, burmuinetako neurona-harien artean zirkuitulabur bat sortu zitzaidanean.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 149. orr.

Bi ordu baino gehiago neramatzan, barra pareko jarleku garaitik ikararik egin gabe, ene burmuinetako kaka artean txipli-txaplaka.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 8. orr.

Zeren eta Eguzkia argia duk, baina bertze argi baten metafora ere duk: adimenduaren eta arrazoinaren argiarena, zeinak burmuinetarik argitzen gaituen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 239. orr.

-Alkatearen burmuinek ondo asko funtzionatzen dute! -oihu egin zuen Pepponek.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 286. orr.

Pentsatzekoa da ez ote duen halakoxe muga bat gure burmuinen edo gizakion sentsu-sistemen bereizmenak.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 193. orr.

· Nire mozkorrean, oraino burmuinen bat gelditzen zitzaidan alkoholak galdu gabe, ez bainion hi handi-ni handi iharduki.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 293. orr.

3 (izenondoekin)

Liburuek gure burmuin idorra garaztatzen jabek, ardo onak lez!  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 40. orr.

Gizonaren burmuin beldurtuak sortu dituen asmaziorik pobreen, ergelen, arbuiagarriena.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 317. orr.

Burmuin zoro hari iruditu zitzaion Peterren aurpegi eta figura amorragarriak nabarmen handitu zirela.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 166. orr.

Jansonen burmuin ahulean aurreneko aldiz hain argi agertzen zen ezintasun horrek izuz bete zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 39. orr.

Smeeren hitzek forma hartu zuten Kako-okerren burmuin zitalean.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 123. orr.

Burmuin andeatuek kemen pizar baten oparia harturik, neure hozkailu partikularrean aurkitu nuen zorioneko orrialdea tintaz oratzeko manera.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 124. orr.

-Informaziorik ez inspektoreordeak erabaki artean -atzera ere zanpa bere burmuin urrietan txertaturiko kaseteko "rewind-a".  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 198. orr.

Larrua jotzen ere imajinatzen zaituzte bere burmuin alkoholeztatuak ematen dizkion irudi nabarretan.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 71. orr.

Hementxe biltzen baitira herri honetako burmuinik argienak.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 14. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Petankaren oso antzekoa da, eta gurpildun aulkietan jokatzen da, burmuin paralisi larrien edo ezindu fisikoen artean.  Berria - Kirola   2004-09-16

Janaria hain eskura izateak, gure jangura pizten du, burmuin seinale eta hormona batzuen erruz.  Berria - Harian   2005-03-30

Ezkerreko eta eskuineko burmuin-hemisferioek osatzen dute aurreko garuna. garunaren funtzioak ez daudela, uste zen bezala, burmuin-hemisferio guztian berdin banatuak, leku zehatzetan kontzentratuak baizik.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 219. orr.

Fahd erregeak duela hamar urte burmuin hodietako isuria izan zuenean hartu zuen errege ardura Abdulak.  Berria - Harian   2005-08-04

Lehen burmuin protesia probatu dute laborategian.  Berria - Gaiak   2004-10-27

Alegia, gogo-egoera eta burmuin-egoera partikularren arteko identitatea onartzen badu ere, bien arteko identitate orokorra ez du onartzen.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 193. orr.

Enric Miralles arkitektoa hil zen, burmuin minbizia diagnostikatu eta gutxira.  Berria - Mundua   2004-09-11

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Hotzeria du, eta hirugarren urteko batzuek nahi gabe igel-burmuinez zipriztindu dute bosgarren ziegako sabaia.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 108. orr.

Giza burmuinaren eta pentsamenduaren jarduera garrantzitsuenetako bat da fantasia.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 161. orr.

Haren giza burmuina, bizitzaren eta heriotzaren arteko muga izugarri zorrotzean jarrita, haizeak zartatutako buztin-bola lehor baten antzera birrintzen ari zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 50. orr.

6 (elkarketa kopulatiboetan)

Gogo-burmuin delako identifikazioa, ordea, bi motatakoa izan daiteke: banakakoa (token-token) eta orokorra (type-type).  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 190. orr.

7 irud/hed

Hutsartean barrenako hodi elektronikoen bitartez zuzendu ohi delako burmuin elektronikoa ere deitzen dena.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 110. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere burmuin (4); eta burmuin (3); gogo burmuin (4)

burmuina eta (5); burmuina ez (3); burmuina lanean (3); burmuina zulatu (3); eta burmuina (12); giza burmuina (3); gure burmuina (3)

burmuinak eta (4); burmuinak ezin (3); eta burmuinak (3); gure burmuinak (6)

burmuinaren eta (3); burmuinaren zati (3); du burmuinaren (3); eta burmuinaren (8); giza burmuinaren (3)

bere burmuinean (4); gure burmuinean (3)

burmuineko plazeraren (4); burmuineko plazeraren guneetara (3); burmuineko zein (4); eta burmuineko (5)

burmuinera eta (3)


burni 1 iz burdina.

Burnia eta zura lantzen.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 66. orr.

Azken bi urteotan sei aldiz erori da, eta lepauztaietan hezur baino burni gehiago dauka.  Berria - Kirola   2004-07-03

Ermitaren burnizko atetik aldendu gabe, ibiltariak imajinatzeari ekiten dio, zer gordetzen ote duen txanpon haietako bakoitzak.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 47. orr.

Horietako bati, burni-haga eskuetan izan arren, jauzi egin, lurrera bota eta haginka hasi zitzaion.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 122. orr.

2

Bizpahiruk autoa inguratzen dute, eta batek burnia (pistola) jartzen dizu kopetan.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 14. orr.


burnibide iz burdinbidea.

Tuneletik irten eta zubia hartzerakoan, burnibidea erauzia zegoela erreparatu dik makinistak.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 91. orr.

Tropak burnibidean bertan ez egotekotan, trenak ezin Araba eta Gipuzkoa gurutzatu...  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 88. orr.

Burnibidearen jabeek bahitu egiten zituztela umeak gaizkile talde baten bitartez, eta ondoren Liverpool eta Manchesterrera bidaltzen zituztela hango labe handi batzuetan urtzeko.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 69. orr.


burniola iz burdinola.

Burniola ugariko zoko honetan gorde baitira toberak bizien.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 278. orr.

Usategi mututuak, ermita lotsatuak, etxe desesperatuak, burniola sorginduak, zubi alfertuak, gaztelu erotuak... gizonak lurrean utzitako arrastoren baten inguruan: alor buruko ezpondan, borda inguruko soroan, burniolen atari zahar goroldioak estalixean, baserri erorien aldameneko belasoetan...  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 16. orr.


burniziri iz burdin ziria.

Nirea baino lehen, noizbait liluratu zuen euskal belarria, hitz arrotz eder honen kadentzia ilun luzeak, eta usario bihurturik bihotzeraino sartua gelditu, tristuraren enbor zaharra lehertzeko burniziri beltza iduri.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 82. orr.


burokrata 1 iz burokraziara jotzen duen funtzionarioa.

Joseph Blatterrek, [...] zortzi metroko limusinetan gidari beltzekin dabilen FIFAko burokratak, hau bakarrik esaten du: 'Argentinako azkeneko izarra Di Stefano izan zen'.  Berria - Kirola   2006-04-04

Necochea jeneral bat zen, jatorriz euskaldun familiakoa, nahiz hasierako "E" hori bidean galdu zuen nonbait, Euskal Herriaren historian gertatu gisa, aski trebea ez zen burokrataren baten eskuari esker.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 70. orr.

Herritarrek muturrekoa eman diete beren gobernuei eta ituna bultzatu zuten burokratei.  Berria - Harian   2005-06-02

Administrazio kontuetan ezjakina izanik, burokraziari eta burokratei begirune ia sakratua zien Enperadore Horiak.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 213. orr.

Burokrata frantses bat, frantsesik ulertzen ez zutenekin zeharo zakarra, eta gogoko zituenekin, berriz, erabat berritsua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 102. orr.

Hor aurkituko dugu lurjabe zabar arduragabea, etxekoandre goganbehartsua, gazte festazale txoriburua, lurjabe zekena, administratzaile alferra, funtzionario ustela, agintari zorrotz errukigabea, aberats okitua, burokrata grisa...  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 12. orr.

Burokrata huts bilakatu dira.  Berria - Harian   2005-08-10

Aspaldi hartutako erabaki baten ohikerian eroritako burokrata ezkertiarrak bagina bezala.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 76. orr.

Akta hartako sarrera berbak ziren, bildutakoen izenen azpian zetozen burokrata-berbak.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 183. orr.

Teknokrata-burokratek, Pauekoek nahiz nonahikoek, ezjakin supinoek izaten dira gehienetan.  Herria   2004-03-04

2 (izenondo gisa)

Izan ere badira, eta oso egoera gorrietan, lanean ari diren elkarteak, eta badira, zergatik ez esan, txofer eta sukaldari eta guzti Afrikako hainbat hiriburutan bizi den profesional burokratarik ere.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 301. orr.


burokratiko 1 izond burokraziarena, burokraziari dagokiona.

Eragozpentxo burokratikoak zituztela auskalo nongo bankutan gordea zuten dirua eskuratzeko.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 319. orr.

«politika burokratikoetatik politika eraginkorretara» igarotzeko beharra.  Berria - Ekonomia   2004-04-23

Dekretuak ezartzen zituen baldintza burokratikoak «erabat murriztaileak» ziren, eta horrek eragin du eskatzaileen bi heren pasa laguntzarik jaso gabe geratzea.  Berria - Euskal Herria   2004-05-12

Izan ere, formalitate burokratikoak burdina baino hertsatzaileagoak gerta zitezkeen; eta formalitate burokratikoak funtzionarioaren ariman sartuta zeuden orain.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 387. orr.

Kontratuak betetzeko dituzten zailtasunak eta traba burokratikoak.  Berria - Gaiak   2004-09-29

Sarritan, lan istripuen atzean «zigorrik gabeko deliktuak» daude, «administrazioak erantzun burokratikoa ematera mugatzen direlako».  Berria - Ekonomia   2004-04-23

Izan ere CATetik-eta kobratzea berandutzen ari zen, arazo administratiboak eta burokratikoak zirela medio.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 120. orr.

"Heroikoki, bere eginbidea betetzen ari zela" zioten hildoluzko gutun burokratikoen bitartez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 172. orr.

Dekretuak ezartzen zituen baldintza burokratikoak «erabat murriztaileak» ziren, eta horrek eragin du eskatzaileen bi heren pasa laguntzarik jaso gabe geratzea.  Berria - Euskal Herria   2004-05-12

Emaztea eta haurra noiz iritsiko zain dago orain, arazo burokratikoak tarteko, baimena ez dietelako eman oraindik.  Berria - Kirola   2006-03-03

Eta ahots burokratiko bera, baina ingelesez oraingoan: [...].  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 19. orr.

Espazio politikoaren irazkortasunak eta pluraltasunak (hau da, inperio burokratiko ez bihurtu izanak) zabaldu zuten merkataritza hiri beregainetan.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 22. orr.

Italian erabakia erabat burokratikoa izan da.  Berria - Harian   2005-06-17

Zuk, har burokratikoa, ezer ez dakizulako.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 166. orr.

Aski ezaguna da gero gertatutakoa baina utz iezadazue, besterik ez bada, jazotakoa era burokratikoan kontatzen: Madrilgo Burtsa Etxearen leherketa aparteko ekintza borobila izan zen.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 169. orr.

2 (elkarketa kopulatiboetan)

Alemana bezain on gertatzen ez zen italiar banadioari buruzko gutun kimiko-burokratikoen trukea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 284. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arazo burokratikoak (4)


burokratikoki adlag era burokratikoan.

Askotan burokratikoki batere garbia ez den egoeran bizi dira, ezin dute jakin dauden nazioko gobernuak zer asmo dituen beraiekiko, eta ezta ere Espainiakoarekin zer negoziazio burutu ditzakeen, askotan mesedeen ordainketarako erabiliak izan baitira errefuxiatuak.  Pako Aristi   «Venezuela, iraultza isilaren hitzak», 2000 - 71. orr.


burokratizatu, burokratiza(tu), burokratizatzen da/du ad izaera burokratikoa hartu edo eman.

Medikuntza lana izugarri burokratizatu da.  Berria - Kirola   2004-06-30

Konfiantzarik ez badago, kudeaketa zaildu eta burokratizatu egiten da.  Berria - Euskal Herria   2004-03-21

Foroak ikusten zuen proposatutako dialogo prozesua oso burokratizatuta zegoela bost interes-talderen artean, honakoak baitziren: langile sindikatuak, GKEak, herri indigenak, nekazarien sindikatuak eta multinazionalak.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 28. orr.

Hautagaien analisi sakona egin du; bere lana gero eta burokratizatuagoa dagoela dio.  Berria - Kirola   2004-06-30


burokratizazio iz burokratizatzea.

«Burokratizazioa» eta «parte hartze falta» aipatu ditu.  Berria - Ekonomia   2004-05-14

Daniel Varela PPko eurodiputatuaren esanetan, baina, Espainiako Gobernuak ezin izan zuen Europak emandako diru laguntza erabili, «Bruselako burokratizazioak eragotzi zigulako».  Berria - Gaiak   2004-03-19

Teknologia modernoak mekanizazioa edo arauketa ekarri zuen, eskulangileena ez ezik, baita hauen ugazabena (nazionalizazioa, etab.), herri-administrazioarena ("burokratizazioa") eta politikariena (alderdi-diziplina).  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 462. orr.


burokrazi ik burokrazia.

burokrazia (ETCn 1.260 agerraldi; orobat burokrazi g.er.) iz 1 burokraten talde soziala, boterearen irudi gisa ikusia; administrazioaren gehiegizko eragina.

Soziologorik zorrotzena baino lehenago eta sakonago aurreratu zen Kafka burokraziaren makinariak ezdeus bihurtzen gaituela esatera.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 48. orr.

Supermerkatu publikoetan apalak ez dira behar bezain azkar betetzen, hondatutako makinak konpontzeko itxaron egin behar da eta ezin dira langile berriak nolanahi hartu, erabaki guztiak Gobernuarekin kontsultatu behar baitira eta burokraziak luzatu egiten ditu gauzak.  Berria - Gaiak   2004-02-18

Jendea burokraziaren paperen amesgaiztoetan harrapatuta.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 84. orr.

Burokraziaren arauak jokabide sortzaile oro oztopatzen dute Pedro Migel Etxenike zientzialariaren ustetan.  Berria - Kultura   2006-02-24

Talde berezien eta hoberenen lana bultzatu behar da, burokraziak gehienetan agintzen duenaren kontra.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 52. orr.

Idazlearen ideario anarkistan oinarritzen omen du jarrera hori; aginte mota guztien kontrako gorrotoan, burokraziarekiko mespretxuan, estatuarekiko mesfidantzan.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 172. orr.

Ezaguna da plangintzapeko ekonomiek porrot egin zutela, besteak beste, beren burokrazia, inefizientzia eta baliabide galera handiengatik.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 62. orr.

Prozesuaren bukaerarako inperioaren administrazio osoa hierarkikoki antolaturiko burokraziaren eskuetan zegoen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 24. orr.

Ea zein eratako iraultza ari ginen antolatzen, burgesen burokrazia bera kopiatzen zuena gauza guztietan.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 35. orr.

Burokraziarekikoak betetzen azkenetarikoa izatea da nire erabakia.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 166. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Ez zuten herria armatu nahi, burokrazia handia gainditu behar zen pistola zorritsu bat eskuratzeko.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 55. orr.

Nekez ahaztu daitezke bertako burokrazia eta inefizientzia handiak.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 323. orr.

Orain lehiakortasuna handiagoa izango da, burokrazia handiagoa eta politika sozialak murriztuko dira.  Berria - Mundua   2004-04-30

Gero eta burokrazia bizkarroiagoa zuen erakunde politiko ekumeniko bati.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 360. orr.

Hoteleko burokrazia sinesgaitza egiten zait.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 235. orr.

Badakizu nolakoa den zorioneko burokrazia.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 99. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Eskola pribatuen aldekoek, aldiz, burokrazia arazo gutxiago izateak irakaskuntza hobea eskainiko duela diote.  Berria - Gaiak   2004-02-18

Horrelako egiturak burokrazia prozesuen eta alderdikerien esklaboak izaten dira eta akats horiek asko mugatzen dute beren eraginkortasuna.  Berria - Kultura   2006-04-07

-Zera hasiko gaituk gu burokrazia kontu horietan sartzen.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 120. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

burokrazia eta (5); eta burokrazia (5)


burra iz ipar gurina.

Aitatxi Bernardok burra eta esneketarako karroak bazituen.  Herria   2005-04-28

Karroa esne eta burraz kargaturik.  Herria   2005-04-28

Guk segurtatzen dugu "EGUZKIA" markako bixkotxean burra freskoa baliatua dela, arraultze freskoak eta irin naturala.  Herria   2001-07-05

Martin Errekabordek 1876ean muntatu zuen Buenos Airesetako lehen burra egiteko lantegietarik bat.  Herria   2005-04-28


burraso ik guraso.

burrego ik borrero.

burro ik birao.

burroegile ik biraogile.

burruka ik borroka.

burrukalari ik borrokalari.

burrukaldi ik borrokaldi.

burrukari ik borrokari.

burrukatu ik borrokatu.

burrun-burrun 1 adlag motor baten zarataren onomatopeia.

Pentsatu zuen Condor Legioaren ehiza-hegazkinak zetozela burrun-burrun itsasotik, Mundakatik, oro zen metraila.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 65. orr.

2 bolo-bolo.

Ez aspaldian, herrian burrun-burrun ibili zen gerrako kontuak gogoratzeko sukarra.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 104. orr.


burrunba (ETCn 3.173 agerraldi; orobat burrunda ETCn 54 agerraldi) 1 iz zarata handia. ik dunbots.

Kaleko ahotsak datozkizu, klaxonak eta metroaren burrunba, baita tarteka hegazkinena ere.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 138. orr.

Jaunak gurdi- eta zaldi-hotsa eta gudaroste handi batena bezalako burrunba entzunarazi zien siriarrei kanpalekuan.  Elizen arteko biblia   2 Erg 7,6

Gero Bordeletik, Afrikatik eta Biarnotik beretik sorterriaren irudia halo ilun baten itxuran zetorkidan, artetan bonben tximist eta burrunbek moztua.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 40. orr.

Motorraren burrunba entzun zuen Ruche jaunak, Ravignan kalean durundi egiten.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 64. orr.

Ondotik armada motorizatuak, buruen gainetik pasatzen zitzaizkigun airekoen burrunbez lagundurik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 306. orr.

Errepideko burrunba, zabor-biltegiko traktorearena, pabiloietako zarata haize lodiarekin nahasian iristen ziren, buztinezko pilota gogor bat bezala, eta belarritik sartzen, zainetan barna gorputza zurrunduz.  Berria - Kultura   2004-08-15

Trumoiaren burrunba isildu zen istant batean.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 149. orr.

Jendetza handiarena bezalako zarata-hotsa, ur handien eta trumoi indartsuen burrunba zirudiena.  Elizen arteko biblia   Ap 19,6

Harryk eskuineko sarbidetik zetozen ehundaka ahotsen burrunba entzuten zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 105. orr.

Ezpainak mugitzen ikusiko duzu argi psikodelikoek argitua, baina musikaren burrunbarekin ez diozu noski ezer adituko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 431. orr.

Calandako danborren burrunbarekin, su-festak izan ziren iluntzean.  Berria - Kultura   2004-05-11

Lehenbizi bat-batean beren gelan iraulitako aulkien burrunba eta paretetako kolpe-hotsak aditzen genituen, eta gero garrasi lazgarriak eta basatiak.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 50. orr.

Deiadar egin zuenean, zazpi trumoik jo zuten burrunba.      - 0. orr.

Eztanda urrun baten burrunba besterik ez zuen aditu.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 13. orr.

Tren jasoaren burrunba entzun zen haren buruaren gainetik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 96. orr.

Ezkaratzetik pasatuz sukaldera nindoala, gure etxera zetorren auto baten burrunba entzun nuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 35. orr.

Bibragailu elektriko baten burrunba eta artazien hotsa entzuten zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 372. orr.

Azken egun haietan Kondor Legioaren hegazkinen burrunba ia eguneroko gauza bihurtu zitzaigun.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 188. orr.

Gudu-gurdien burrunba eta gurpilen karranka.  Elizen arteko biblia   Jr 47,3

Eta erlastar eta liztorren burrunba.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 14. orr.

Ahots anonimoa burrunba bihurtu zen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 207. orr.

Uraren burrunba gero eta ozenagoa zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 72. orr.

Ederra, pianoak atera zuen burrunba.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 117. orr.

Burrunba bat piztu eta hiltzen da.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 126. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Burrunba handian ari zuen musikak eta itzalita zeuden argi guztiak.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 54. orr.

Orduan, Jaunak burrunba handiko trumoiak egin zituen filistearren kontra.  Elizen arteko biblia   1 Sm 7,10

Trumoi lehertu berriaren burrunba ozenarekin.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 469. orr.

Burrunba bortitz batek jakinarazi zigun behera bota zutela zerbitzurako atexka.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 123. orr.

Lehergailuen burrunba gorgarriak isilik utzi zuen Madrilgo herria.  Berria - Harian   2005-03-11

Bere beheraldia gelditu zen, eskua gora altxatuta, eta burrunba ikaragarria sortu zen estadioan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 253. orr.

Etengabe aditzen baitzen motor-hotsa, Central Park Westeko nire terrazako jardinaren gainean sumatzen den burrunba dardarti horixe bera.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 176. orr.

Gero zarata ederreko soinu tinko eta betean segitu zuen suak, trumoi jarraitu baten gisa, motorren eta transmisioen burrunba motela estaliz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 214. orr.

Burrunba motel bat besterik ez zen, DC-7 arrunt bat, oso goian distiratsu.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 38. orr.

Autoen burrunba urruna.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 157. orr.

Une batez ez zen deus aditu, kanpoko Super-Constellation abiatu berriaren motor-zurrunga izan ezik, eta segidan haren ohiko burrunba gure buruen gainetik hegaldatzen ari.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 16. orr.

Kaletik kamioi baten aldizkako burrunba iristen zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 238. orr.

Aldizkako durunda hotsa zen, milaka erleren burrunba totela bezalakoa.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 56. orr.

Belarrietan, berriz, sekulako burrunba.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 133. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Burrunba-hots arraro bat izan zen, eta gero isiltasuna.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 230. orr.

ik burrunbots.

Burrunba-hots apal batek hautsi zuen inguruko isiltasuna.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 19. orr.

Ordu batzuk geroago alde egin zuen ordezkaritzak eta berehala entzun zen Omochi jaun izugarriaren burrunba-ahotsa: [...].  Joxan Elosegi   «Durduzaz eta dardaraz» - Amélie Nothomb, 2003 - 19. orr.

Zooan bezalakoxea zen burrunba-zarata hura, han ere ez baita inoiz jakiten zerk dagien txistu, marmar edo kurrinka, musika modernoaren antzeko arrabotsa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 61. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Trumoi Burrunba izeneko piztia-bezatzaile apatxe beldurgarria.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 49. orr.

Zure trumoi-burrunbak zeruan jotzean, oinaztargiek mundua argitu zuten, lur-barrenak ikara eta dardara egin.  Elizen arteko biblia   Sal 77,19

Trumoi-burrunba zela-eta, ez zuten ezer entzuten, eta ezin zuten jakin jendea aupaka eta bibaka ari ote zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 145. orr.

Bat-batean deabrua etorri zitzaion ikaragarrizko ekaitz-burrunba eta zarata artean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1084. orr.

Hilabetetan entzun nuen nik ur-burrunba bera.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 332. orr.

Ozendu dute itsas urek, Jauna, ozendu itsas urek orroa, ozendu itsas urek olatu-burrunba!  Elizen arteko biblia   Sal 93,3

Argitasun hartara zuzendu zituen begiak, hotz beltz hura hautsi zuen motor-burrunba ezagutu balu bezala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 23. orr.

Handik pixka batera, auto-burrunba sentitu genuen, abaila bizian aldapa behera.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 79. orr.

Inoiz baino sargoriago, likits eta ustelago zegoen giroa, isats urdineko hainbat txoriren ziztu-burrunba bazterretan.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 61. orr.

Lucasek autoa abiarazi eta hauts harroaldi baten erdian egin zuen azelerazio burrunba.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 88. orr.

Ikaragarrizko jende-burrunba zegoen aretoan, eta hainbat bider errepikatu behar izan zituen bere hitzak karabana-buruak, denek uler zitzaten.  Xabier Aranburu   «Alkimista» - Paulo Coelho, 2001 - 103. orr.

Barnean haatik ele burrunba nagusi.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 74. orr.

5 irud/hed

Burrunbak: Gero eta gutiago aipatzen da Juppé jaunaren kontra Nanterre-ko epaileek hartu duten erabakia.  Herria   2004-02-19

Hau zarata da, egunkariek maite duten burrunba, ez diskurtso berri.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 11. orr.

Olinpi-jokoen burrunba handia.  Herria   2004-09-02

Dena espantu ariz ikaragarriko burrunba badela hor gaindi Eguberri bestarekin, hirietan dena argi eta girgilleria, dena musika, kantu eta merkatu berezi, saltegietan izigarriko mugimendua, denak ari gauzak eros eta eros, nork nori eginen dion opari pollitena.  Herria   2004-12-23

Eguzki-izpi batek Ellen esnatu zuen, burrunba gorri bat haren betazaletara isuriz.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 331. orr.

Gorroto burrunba isil hark zorigaitz zehazgabe bat iragartzen zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 377. orr.

Munduak darabilen etengabeko izangintza edo izategintza hazkorrak ateratzen duen burrunbaren erdian, Joxemielen sorkari guztiak batera harturik ere, ez dira putz ñimiño baten parera iristen.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 63. orr.

6 burrunba batean zarata handia atereaz.

Mahai-oihala kolpe bortitz batez teinkatuz, gainean dauden telefonoa, liburuak, argimutila, pitxiak eta gainerakoak burrunba batean lurrera dira erortzen eta zenbait puskatzen.  Jose Angel Irigaray   «Denboraren mugan», 2005 - 54. orr.

Armairuaren tiraderak burrunba batean bota dituzte lurrera, sofaren tapizeria ere altxatu dute.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 19. orr.

Bizar-labanak gogor lanean, ilea mozteko makina elektrikoak burrunba batean.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 101. orr.

Belarriak burrunba batean dauzkazu, eta ezin duzu ia ezer entzun.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 63. orr.

Suak eta urak elkarrekin topo egin dutela, eta hortik sortzen den talkak burrunba batean altxatzen dituela haize-kolpe indartsuak.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 3730. orr.

Azkenean, ez batera ez bestera, bidean bi litro kalimotxo hartu eta Artxandako Potorrolandara abiatu ziren burrunba batean.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 97. orr.

7 burrunba egin

Egin beza burrunba itsasoak eta bertako guztiak, egin festa landa zabalak eta bertan dagoenak.  Elizen arteko biblia   1 Kro 16,32

Hanka-hotsek burrunba egiten zuten kaleetan.  Fernando Rey   «Paradisuko Almanaka» - Gianni Celati, 2005 - 78. orr.

Sekulako burrunba egiten zuten airean, eztanda eta tiro zaratatsuak etengabe boteaz.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 320. orr.

Lanpararen inguruan burrunba egiten ari ziren euli gogaikarriei so.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 45. orr.

Erauntsian, airean burrunba egiten zutenak erleak bailiran.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 371. orr.

Patio osoan burrunba egin duen ahotsez, "judu-saldo oso hau" bere ustez dagokion lekura eroateko agindu du, ukuilura alegia.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 66. orr.

Harryri burrunba egiten zion buruak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 307. orr.

8 burrunban adlag burrunba batean.

Zure leihoak argitan zeuden, nire bihotz guztia burrunban.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 29. orr.

Mendia orroka, inarrosten, burrunban, hondoa jotzen.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 133. orr.

Obus bat bezala burrunban joan da hari buruz.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 123. orr.

Erlauntzaren burrunban, lanaren irakinaren erdian, hankapeko oztopo dira erlemandoak.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 39. orr.

Erleak burrunban eta eltxoak dantzan zebilzkien udaberri hark [...] bazirudien bere bizkar hartu zuela giza atsekabeen jakintza bat.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 132. orr.

Kolpera baturiko haize bortitzak hodeia zulatzen duenean eta, beronen barruan sarturik, zirimolaka biratzen eta hodeiaren erdigunea hutsarazten eta ingurua are eta areago trinkoarazten duenean, arik eta, bere indarra eta oldar zorrotza makaldurik, zarata izugarriko burrunban lehertu arte.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 401. orr.

Txirrinaren hots hila belarrietan burrunban.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 24. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alimaleko burrunba (3); auto baten burrunba (5); autoen burrunba (3); batek burrunba (3); baten burrunba (19); baten burrunba entzun (3); bere burrunba (3); bezalako burrunba (8)

burrunba bat (6); burrunba batean (8); burrunba batek (3); burrunba egin (7); burrunba egin zuen (3); burrunba egiten (24); burrunba egiten zuen (7); burrunba egiten zuten (8); burrunba entzun (13); burrunba entzun zen (4); burrunba entzuten (6); burrunba ere (3); burrunba eta (19); burrunba handi (3); burrunba handia (4); burrunba handiena (3); burrunba hots (5); burrunba hotsa (3); burrunba ikaragarria (6); burrunba urruna (4)

eta burrunba (16); halako burrunba (4); holako burrunba (3); sekulako burrunba (6); trafikoaren burrunba (3); trumoi burrunba (3); uraren burrunba (3); zen burrunba (4); zuen burrunba (7)

burrunbarik ez (3)


burrunbada (ETCn 123 agerraldi; orobat burrundada ETCn 13 agerraldi) 1 iz burrunba.

Nork ulertu hodeien zabaltzea eta trumoien burrunbada zeruan?  Elizen arteko biblia   Jb 36,29

Hori burrunbada, zerutik datorrena.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 218. orr.

Tiroaren burrunbada entzun dezakezu oraindik.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 76. orr.

Motor baten burrunbada entzun zen.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 168. orr.

Zure urjauzien burrunbadaren oihartzuna leizerik leize.  Elizen arteko biblia   Sal 42,8

Lurrikararen antzeko burrunbada hura izakiek hegoez elkar ukitzean ateratzen zuten hotsa zen eta aldi berean gurpilen zarata. zalditeriaren habarrots eta gurdien burrunbadaz zure harresiek dardara egingo dute.  Elizen arteko biblia   Ez 3,13

Errekalden, 70 lagun inguruk burrunbada egin zuten auzoan zehar.  Berria - Euskal Herria   2004-11-03

Haien aurrean dago zutik, eguzkipean, buruan duen burrunbada noiz geratuko, seinale bat noiz agertuko.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 166. orr.

Cumhailek lasterka jarraitzen zuen, buru barruan joka ari zitzaion burrunbadari jaramonik egin gabe, han-hemenka eroriz zihoazen gerlarien artean sigi-sagaka.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 48. orr.

Lau auto agertu ziren burrunbada batean eta jendea identifikatzen saiatu ziren, baina helduei esker atzera egin zuten.  Berria - Euskal Herria   2004-09-18

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Burrunbada handia entzun nuen atzean, lurrikara batena bezalakoa.  Elizen arteko biblia   Ez 3,12

Bihotz taupadek Afrikako bongo guztiek baino burrunbada handiagoa sortzen zidaten belarrietan.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 135. orr.

Botila bakoitzak itzelezko burrunbada ateratzen zuen kontenedore barruko milaka kristal pusken kontra jotzean.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 184. orr.

3 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Leherketarekin ikaragarrizko hots burrunbada kristalen apurtzearekin batera, mugitu edo erori diren aulki eta mahaiak, elkarren kontra jotzen duten lanparak, ateen danbatekoak, oihu, buila, garrasiak gero eta ozenago...  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 284. orr.

Ai Etiopiako ibaiez bestalde dagoen lurraldea, eltxo-burrunbadaz beteriko lurraldea!  Elizen arteko biblia   Is 18,1

All passengers for Mexico-Guatemala-Panama, motor-burrunbadaren tartean, kindly requested, motor-burrunbada, gate number five, thank you.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 14. orr.

4 irud/hed

Tonu musikalek berehala bilatzen zuten beraren baitan pareko kolorea, eta beraren barneko kolore-burrunbada aberatsa balitz bezala bizitzen zuen beti musika.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 33. orr.


burrunbaka (ETCn 161 agerraldi; orobat burrundaka ETCn 3 agerraldi) adlag zarata handia atereaz.

Maxek proiektore bat abiarazi, eta burrunbaka hasi zen motorra.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 46. orr.

Nire lagunak, halako batean, autora jo, atea hertsi eta burrunbaka azeleratu zuen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 229. orr.

Weasley jaunak motorra piztu zuen eta burrunbaka irten ziren etxe aurretik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 60. orr.

Hor ari da nire haizagailu txikia (Hannaren opari) burrunbaka gau eta egun; gainerakoan, isiltasun erabatekoa.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 243. orr.

Muskerrak mango-arbolen enborretan gora, bizpahiru liztor burrunbaka.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 22. orr.

Aleak gordetzeko aterpeetan biltzen zituen maiorrak bere zerbitzariak, eta hantxe irakurtzen, kandela-argitan, kolorezko euliak inguruan burrunbaka zebiltzala, Hispaniolako eta Dortokaren uharteko piraten ekintzak.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 152. orr.

Hitz sutsu eta zirraragarriak zebiltzan airean burrunbaka, udazkeneko eulitzarrak bailiran.  Ander Irizar   «Eszterren ondarea» - Sandor Marai, 2003 - 52. orr.

Inon diren tximista eta zaparrada guztiak etorri zaizkit gainera; belarriak burrunbaka ditut oraindik.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 97. orr.

Burrunbaka zeukan burua.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 87. orr.

Galdera haiek burrunbaka zebilzkidan buruan, lo hartzea eragotziz.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Errautsen distira», 2002 - 16. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

belarriak burrunbaka (3); burrunbaka ari (4); eta burrunbaka (4)


burrunbari (ETCn 42 agerraldi; orobat burrundari ETCn 2 agerraldi) 1 iz burrunba egiten duena.

Halatan, sudur-ahots kinkun bat nagusitzen da nire atzeko jardun burrunbarian.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 18. orr.

Erregearen tronpeta guztiek loria-kantua jo zuten, hain hots burrunbariaz non ezinezkoa baitzen zeruko beste hainbeste elkartu ez izana.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 384. orr.

Hondartzako moto burrunbari baten gainean.  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 118. orr.

Erlastar burrunbaria argiaren bila.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 219. orr.

Oilo luma arinak, urre kolorekoak, nabarrak, putz egin eta hegaka goratzen zirenak, euli burrunbariak eguzkitan egiten duten legez.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 249. orr.

Txori ziztu burrunbari haiek.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 62. orr.

Eta azkenean Ogle horrek, antzezpen hartaz gogaiturik, oihu egin zuen ahots burrunbariz: "Desarma nazatela ala emakume hau hilko dut!".  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 222. orr.

Bide guztietan barrena aurkitzen ziren zomorro burrunbari urre-koloreko horiek.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 130. orr.

Barru-barruraino hunkiturik, irrikaz entzuten zuen, eta hitz bakoitzak arima berri burrunbari bat forjatzen zuen bere barnean.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 167. orr.

2 irud/hed

Gero, isiltasun burrunbaria.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 78. orr.

Horrek ez dio eragozten neska ona eta sinpatikoa izatea, kriollo edertasun burrunbarikoa izatea eragozten ez dion legez.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 118. orr.

3 (adizlagun gisa)

Euliak igandea zela ohartu gabe eta paper zintzilikatuen beldurrik gabe ari ziren, burrunbari, batak bestea jo eta oso bizkor bereiziz, bata gora espiral zoroan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 105. orr.

Berokia zabal-zabalik, burua berotuxea eta pittin bat burrunbari, balaustradaren ondotik ibiliko dira.  Monika Etxebarria   «Goragalea» - Jean Paul Sartre, 2003 - 177. orr.


burrunbatsu 1 izond burrunbaz betea.

Goizeko seietan Parisko arrondissement guztiak banan-banan inguratuz hiria alderik alde motorrez zeharkatu bide zuen, ke-hodia aldatuta zeukan motor burrunbatsu batean, propio ahalik eta zarata gehien atereaz. helikoptero baten zarata burrunbatsuak harritu ninduen aurrenik.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 18. orr.

Hango zarata burrunbatsua zen, bai elikagaiz beteriko kamioien gurpilak eragindako kirrinkagatik, bai zaldien apo iletsuen ferrek sortutako karraskagatik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 40. orr.

Gizon saldo burrunbatsu bat barneratu zen etxolan.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 21. orr.

Danbor eta turuten soinu burrunbatsuaz lagundurik.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 301. orr.

Taldeak zelaira irten ziren txalo-zaparrada burrunbatsu baten erdian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 215. orr.

Orduan txalo-eztanda burrunbatsua izan zen, eta gure aitak bere ingurura begiratu zuen, harrituta eta galduta bera ere.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 266. orr.

Tabernara abailan oldartu zelarik, deiadar burrunbatsua egin zuen: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 358. orr.

Tren elektrikoen auhen burrunbatsua aditu zen euren buru gainean.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 385. orr.

Harrabots burrunbatsu bat aditu dut belarrietan, eta, hurrengo, ezertxo ere ez.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 15. orr.

"Bai, zera!", egiten zuen oihu gure aitak, etxe guztia dardaran jarrarazten zuten irri-algara burrunbatsu haietako batekin.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 157. orr.

Irri karkaila burrunbatsu bat eginik, Abas pauso laburretan urrundu zen karrikatik.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 111. orr.

Ur-jauzi burrunbatsuaren abarrotsak berriz bete-betean hartu ninduen, gorgarria zen.  Jon Maia   «Riomundo», 2005 - 17. orr.

Lehen begiratuan igar zitekeen, orobat, han barruan inor ez zela sekula ateari danbadaka aritzen, ez eta eskaileretan zalaparta burrunbatsuan gora eta behera ibiltzen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 230. orr.

Labarretik goiko zelairaino zetorkigun itsas orroa, gero eta burrunbatsuagoa zen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 323. orr.

2 (adizlagun gisa)

Zirkulazioa burrunbatsu zebilen aurrerago, errepide nagusian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 62. orr.

-Ez gero niri irri maltzurrik egin! -bota zion burrunbatsu izeba Margek-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 25. orr.

Halako batean, motorzale andana hurbildu zaio, aldapan gora burrunbatsu.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 174. orr.

Weasley jaunaren autoa zetorren burrunbatsu maldan behera, aurreko argiak piztuta, turuta joz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 234. orr.

Odolak bor-bor egiten zion burrunbatsu.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 133. orr.

Tranbia errailetatik behera zihoan, burrunbatsu.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 219. orr.

3 irud/hed

Bere jabetzako gaztelu batean bezala paseatzen ziren han barrena, inork gogaituko ez zituela ziur jakinik, zoriontsuak isiltasun burrunbatsu hartan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 251. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

algara burrunbatsu (3); burrunbatsu bat (6); burrunbatsu baten (3); burrunbatsu eta (4); irri algara burrunbatsu (3); zion burrunbatsu (4)

burrunbatsua egin (4); burrunbatsua eta (3)

zarata burrunbatsuak (3)


burrunbatu (ETCn 48 agerraldi; orobat burrundatu g.er.i), burrunba(tu), burrunbatzen 1 du ad burrunba egin.

Aerostatoak atmosferan burrunbatzen zuen.  Berria - Harian   2005-03-24

Hurrupa laburretan edan zuen, ahogozatuz, barne patioan burrunbatu zuten korroskada ozenak atereaz.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 96. orr.

Harengana itzulirik, ordu arte entzun ere ez zituen zurrunga hotsak bere belarrietan burrunbatu zuen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 258. orr.

Munduko zelai zabala ere burrunbatzen dute, inoiz antzoki handietan zabalduriko errezela masta eta zutabe artean kirrizkatzen den bezala.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 401. orr.

Erran behar dugu ere Pierre Lacabe gure organista gazteak ederki burrunbatu duela bere organoa.  Herria   2001-11-08

2 (da ad gisa)

Tinpano atezuak ahurrekin burrunbatzen dira eta inguruan zinbalo konkaboak entzuten.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 131. orr.

Izar distiratsuz jantzitako ortzi-etxea udazkenean eta udaberriko urtaro loretsua irekitzean burrunbatzen da gehien eta lurra nonahi dardaratzen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 415. orr.

Azken postan, iemstxikak mendien artean burrunbatzen hasiak ziren trumoiak erakutsi zizkionean, garbi adierazi zion zein zen bere asmoa.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 140. orr.


burrunbots iz burrunba hotsa.

Eta entzun genuen, bai, halako batean, burrunbots bat, ihortziri baten idurikoa, leiho zabalduetarik sartu zitzaiguna eta guztiok dar-dar batean jarri gintuena.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 373. orr.

Hegazkinak zuzen amiltzen ziren, berriro igotzen ziren, burrunbotsak entzuten ziren airean.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 125. orr.

Harik eta burrunbots izugarri batek iratzarri ninduen arte.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 445. orr.


burrunda ik burrunba.

burrundada ik burrunbada.

burrundaka ik burrunbaka.

burrundara 1 iz burrunba.

Maitasunaren eztiak eta aparrak gozatzen ari nintzela, sentitu nian laurak aldera erortzen hasi ziren bonba haien burrundara.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 48. orr.

Kazola-tapen burrundara, turuta-hotsak, makilen kolpeak zoruan.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 217. orr.

Lagunak, haien burrundara eta esku-soinuaren musika atzean utzi eta kalera irten nintzen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 12. orr.

Eltxoen burrundara edonor urduri ipintzeko bezalakoa da.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 167. orr.

Euli bat hegaka pasatu izan balitz, Euskadiko Orkestra Sinfonikoaren burrundara sortuko zukeen.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 18. orr.

Aireportuko burrundara ahalik eta ondoen eramaten saiatzen nintzen.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 111. orr.

Ni ere halaxe sentitzen naiz hegazkineko burrundara urrunarekin.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 328. orr.

Gizakotea burrundara ateratzen hasi zen ezpainekin, -hegazkin-hotsak imitatuz. atetzarraren aurrean gelditu ziren, berebiziko burrundara atereaz frenatzean.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 181. orr.

Buruko minak nengoen, eta burrundara moduko bat sentitzen nuen belarrietan.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 93. orr.

Burrundara bat iruditu zitzaidan oso urruti.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 328. orr.

Autoz igo ginen klinikara, burrundara batean, hari gustatzen zaion moduan.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 44. orr.

2 (izenondoekin)

4723 markatu nuen atariko gailuan eta burrundara luze batek erakutsi zidan atea irekita neukala.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 130. orr.

Burrundara luze zaratatsu bat izan zen ehunka uraldiren ahotsa bezalakoa.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 55. orr.

Ahopeko marmarra nagusituko da berehala, eta, geroxeago berriz, motorraren burrundara sorgarria.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 155. orr.

Burua hartua zion burrundara izugarri haren errua zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 14. orr.

Ezkutuak ez zuen itxaron heroia iritsi zen arte, aldiz, bere oinetara erori zen zilarrezko lurraren gainean, burrundara ikaragarri handia eta beldurgarria atereaz".  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 52. orr.


burrundari ik burrunbari.

burrundatu ik burrunbatu.

burruntzali (orobat burduntzali g.er.) iz janaria plateretan banatzeko erabiltzen den koilara handia.

Berak banatu digu zopa, kirten luzeko eta onil itxurako burruntzali xelebre batekin.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 108. orr.

Amak pertza jaitsi eta bertan burruntzalia sartu zuen.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 210. orr.

Baina hau ez da, pentsatu zuen zopa burruntzaliarekin zerbitzatuz, hitzez esaten den zerbait.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 84. orr.

Emakumeak, burruntzalia eskuan, zopa botatzen zuen katilu hori batzuetan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 46. orr.

-Laranja-kolorekoa, Longbottom! -esan zion Snapek burlaizez, burruntzaliaz pertzetik edabe pixka bat atera eta goitik behera botaz.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 105. orr.

Ezer esan ez eta burruntzalia amari pasatzea erabaki zuen.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 163. orr.

Anai-arrebok errietan hasi ginen, denok nahi izaten genuen-eta lehen burruntzalikoa.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 210. orr.

Hau esanda, burruntzali handi bat hartu, suil-erdi haietako batean sartu eta antzara pare bat eta hiru oilo atera zituen.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 142. orr.

Amaren arreoko burruntzali kirtena, aitona zenaren kutxarea.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 300. orr.


burruntzalikada iz burruntzaliaren edukia.

-Jarri burruntzalikada pare bat!  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 14. orr.

-Kopla gutxiago eta jan -burruntzalikada bete bota zion platerera.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 84. orr.


burruntzi (ETCn 395 agerraldi; orobat burduntzi ETCn 91 agerraldi) iz 1 okela su gainean erretzeko erabiltzen den burdinazko hagaxka moduko atala. ik gerren.

Baziren han poteak, lurrontziak, pertzak, azpilak, latorrizko lanabesak, lapiko sakonak, onil zabalak, ganibet eta aihotzak gakoetatik zintzilik, ziriak eta okela urdaiz betetzeko burruntziak ilaretan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 127. orr.

Prest zegoen burruntzia su gainean.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 128. orr.

Kobrezko xafla zabalek dir-dir egiten zuten tximinian, hegaztiei kea zerien, koipea kantuan aritzen zen gantz ontzian, burruntziak azkenean berbetan aritzen ziren elkarrekin eta hitz gozoak esaten zizkioten Quenuri, zeinak, koilara luze bat eskuan, antzara lodien eta indioilo handien sabel txigortuak bustitzen baitzituen ardura ezin handiagoz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 72. orr.

Sua egin eta txori horiek jateko ira-belarraren zotzak erabili zituzten burruntzi gisa.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 215. orr.

2 intsektu buru-biribila, sabelalde luze eta mehea eta lau hego garden eta zaintsu dituena (Libellula generoa).

Egun beroa zen, burruntziak lurra ukitzen pasatzen ziren hegan burrunbaka, muskerrek burua altxatzen zuten mango-arbolen enborretan.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 91. orr.

Ur azalean, hegaldatze oker eta bihurrietan, hantxe ibiltzen zen, gora eta behera, ia atsedenik hartu gabe, zenbait burruntzi.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 167. orr.

Indian montzoi denean, burruntziak talde izugarrietan etortzen dira.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 167. orr.

Eltxoak jaten omen dituzte burruntziok.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 167. orr.

3 izotz burruntzi (orobat burduntzi)

Ez dira urtu egun osoan atzoko izotz-burruntziak.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 111. orr.

Teilatuetako izotz burruntzietatik ura tantaka-tantaka.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 133. orr.

Burdinazko barroteak, barruko arnasaren lurrunaren eraginez, izotz-burruntziz eta antzigarrez estalita zeuden une oro. gutxienez dozena bat Gabon-arbola handi zeuden gelaren inguruan, batzuk dirdirka izotz-burduntzi txikiekin eta beste batzuk dizdizka ehundaka kandelarekin.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 184. orr.

· Negu gorriko hotzak sortzen dituen burruntzi haien tartetik pasatzean haizeak sortzen zuen berbera.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 191. orr.

4 txitxi burruntzi (ETCn 59 agerraldi; orobat txitxiburruntzi ETCn 10 agerraldi; txitxiburduntzi ETCn 31 agerraldi; eta txitxi burduntzi ETCn 4 agerraldi)

Nola Héracliusek ia-ia jan zituen antzinako dama galai batzuk txitxiburduntzian sartuta.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 56. orr.

Ileordea erabiltzen zuen, oso zainduta janzten zen, ez zen inoiz gaixo, animalien zale zen, ez zion gorrotorik jendeari, eta galeper txitxiburduntzien zale amorratua zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 33. orr.

Bigarren gosariko galeper txitxiburduntziei ekin aurretik.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 33. orr.

Txitxi-burruntzia banintz bezala!  Fernando Morillo   «Ortzadarra sutan», 2003 - 78. orr.


burrusta 1 iz jario ugaria.

Eta aratseko 8ak aitzintxean, hara Andoni Egaña laugarren xapela buruan, Manuel Uztapideren marka hausten zuela, jende guzia xutik, txaloen burrusta ezin agortu batek Zarauzko maixua zuela agurtzen.  Herria   2005-12-22

Ea ez ote diren asko soberakoak eta betelanak, ez ote den astun irrati orologoek eta kazetariek eguneroko jardunean darabilten gainezko hori, haborokina, burrusta.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 122. orr.

2 burrustan adlag

Iduri du orain argia lur barnetik iturri nasai bat bezala ateratzen dela burrustan.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 149. orr.

Ardoa burrustan isurtzen zen, izerdia usain gazi lerratzen eta langileak haiatzeko aitzina-aitzina deiadarrak hegaldatzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 136. orr.

Coletteri negarra burrustan eskapatu zitzaion.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 36. orr.

Botilak bete-betean jo zuen neskatxaren begitartea eta odola burrustan atera zitzaion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 359. orr.

Airea burrustan eskapatu zitzaion biriketarik.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 155. orr.

Ur freskoa, burutik behera, burrustan dario; zakua ohe gainera botatu-eta, jantzi arin eta garbiak ezarri ditut eta jo ostatura.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 128. orr.

Oroitzapenak datozkit noiztenka burrustan, ez dakit nondik ateraturik eta berdin gorputzaren bero eta izerdiak pizturik.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 39. orr.

Badakizu denbora beti burrustan badoala.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 20. orr.

Sosa segur ere burrustan irabaziko nuen.  Itxaro Borda   «Entre les loups cruels», 2001 - 34. orr.


burrustaka adlag burrustan, ugari.

Biharamun goizean atera gintuzten gure geletatik, lehen aldikotz: ura burrustaka zarion errobinet batetara joan ginen ikuztera.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 18. orr.

Lehen harridura gainditu eta irria lasaitu ondoan, ohartzen naiz ura burrustaka doala ibiltokitik beheiti, burdin zirien beste aldera, zaintzalea dagoen tokira, pasabidera, gero eta ur gehiago urbideetara abian, eta hainbeste handituak dira urak non urbideak berak itotzen ari diren, gainditurik, garratoinak urbideetarik haizatuz.  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 66. orr.

Urte horietan gure artzainak burrustaka joaten ziren Ameriketara.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 79. orr.

Oztopoak ere hor daude Bush jaunarentzat: Turkian ez du nahi duena egiten nahiz dirua eskaintzen duen burrustaka.  Herria   2003-03-06


burrustatu, burrusta(tu), burrustatzen da ad burrustan jario.

Dardaraz zegoen bere sasiaren atzealdean: urde hiltze goizetan baizik ez zuen horrenbeste karmin koloreko jario burrustatzen mirestsi.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 26. orr.


bursa ik burtsa.

burtsa (ETCn 9.272 agerraldi; orobat bursa ETCn 52 agerraldi) 1 iz merkatu arautua, negozioak eta finantzetako eragiketak egiten direna; merkatu horren egoitza.

Balore merkatua da burtsa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 221. orr.

Ekonomian, adibidez, maileguak eta burtsa aztertu ditugu.  Berria - Euskal Herria   2004-07-09

Merkatu sekundarioa ere esaten zaio burtsari.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 221. orr.

Burtsak finantza paper garrantzitsua betetzen du, enpresek hain beharrezkoa duten finantzazioa bideratzen baitu.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 222. orr.

Hortaz, teorian, enpresen eta, ondorioz, ekonomiaren bilakaeraren nolabaiteko barometroa da burtsa.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 222. orr.

Burtsa eta higiezinen merkatua lur jota geratu ondoren, yenaren truke-tasak ere lur jo zuen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 171. orr.

Burtsa kudeatu ohi duten enpresen arteko negoziazio keinuei metaburtsa deitu ahal zaie.  Berria - Ekonomia   2004-12-21

Bill Gatesen informatika konpainiaren akzioek %11 gutxiago balio zuten atzo burtsa itxi zenean.  Berria - Ekonomia   2006-04-29

Burtsak urte etsigarria itxi du.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 28. orr.

Estatu Batuetako finantza egoeraren hobekuntzak eta amerikarren buruzagitzaren berresteak adoreturik, burtsek biziro egin zuten gora, Hong Kongetik New Yorkera.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 163. orr.

Burtsek bost urte daramatzate gora eta gora etengabe, eta, ustekabeko zorigaitza izan ezean, 2000. urteak ere berri onak emango dizkie errenta aldakorreko merkatuei.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 28. orr.

Geroz eta ohikoagoa da, halaber, jende arruntak, zuzenean edo zeharka, burtsan partaidetzak izatea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 221. orr.

Wall Street-eko burtsan inoiz izan den beherakada absoluturik handiena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 233. orr.

-Burtsan aritzen den gizon bat, Myron Trumbell izenekoa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 151. orr.

Estrategia horren emaitzak oso txarrak izan ziren: kredituaren booma eta burbuila espekulatiboak sortzea (burtsan eta higiezinetan batez ere), kapitala industrian gehiegi metatzea [...] eta banku-sisteman zalantzako kredituak metatzea.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 161. orr.

Ia bosten bat karterako inbertsioak dira, dela ez-egoiliarrek erositako tokiko akzioak, dela eragile egoiliarrek atzerriko burtsetan jaulkitako obligazioak.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 132. orr.

Madrilgo Burtsako langileen ordezkari sindikala zen.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 16. orr.

Kanbio eta Burtsako agentea zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 236. orr.

1857an ezkondu eta burtsako artekari lanetan hasi zen, bizimodua ateratzeko.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 11. orr.

Madrilen hildako gehienak, ordea, Burtsako korridoreak ziren, Burtsako langile arruntak edota garbitzaileak.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 184. orr.

Kontu korrenteak, burtsako akzioak, kreditu txartelak...  Antton Olano   «<//jokoa.com>» - Gemma Lluch, 2002 - 91. orr.

Horretan jarraitu dut, ordenagailu aurrean, gaurko burtsako kotizazioen segida elektroniko amaigabeari jaramon handirik egin gabe.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 115. orr.

Filipenetan, itsasoaz bestaldeko txinatarrak ez dira biztanleria osoaren %1 bat baino, baina haiexen esku dago burtsako kapitalizazioaren erdia baino gehiago.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 121. orr.

Garapenbideko herrialdeen zorraren krisia, 1987ko burtsaren krisia, 1994ko Mexikoko krisia, 1997-1998ko finantza-desorekak, etab.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 194. orr.

Burtsaren kotizazioen berri izateko aldizkari ekonomiko bat.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 209. orr.

Ez nuen neure burua zuritu nahi, beraz, neu bainintzen Madrilgo Burtsaren Etxea lehertarazi nuena, neu sarraskiaren errudun bakarra.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 20. orr.

Ezagutzen ditu hurrengo egunak ekarriko dituen gertakari, arrisku, egitasmoak; lasterketen emaitzak, Burtsaren gorabeherak; hala, saiatzen den guztian lortzen du arrakasta, amodioa barne.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 40. orr.

2 (izenondoekin)

Europako burtsa nagusiak azken hiru urte eta erdiko baliorik handienetan daude gaur egun.  Berria - Harian   2005-07-08

Halatan, burtsa erraldoi bat bilakatu zaigu literatura ere, merkatuaren eskutik.  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 64. orr.

Hego Manhattanen Wall Street duzu, burtsa eta banku entzutetsuekin.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 7. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Burtsa-etxean zain zituen adiskideak eta sozio lagunak, eta haiekin gosari pasa egin, berma-letrak sinatu eta, salgairen bat merke aurkituz gero, hura erosteko asmoa zuen.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 26. orr.

Madrilgo Burtsa Etxea neuk lehertarazi ote nuen galdegin zidan lehendabizi.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 194. orr.

Hamaika protesta egingo dituzte agintarien bulegoen eta burtsa egoitzaren aurrean, paperik gabeko langileentzat «Amnistia eta duintasuna» eskatzeko.  Berria - Mundua   2006-04-12

Era horretan, desoreka arriskutsu bat sortu zen obligazioen errendimenduen eta burtsa-merkatuen artean.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 169. orr.

Arretaz aztertzen ari naiz egunkarietako burtsa informazioa.  Iban Zaldua   «Traizioak», 2001 - 14. orr.

Interes tasak igotzeko aukerak gora egin ahala, burtsa indizeek ere euren goranzko bidea mugatua izango dute.  Berria - Ekonomia   2006-03-28

Artean, %3,32 hazi zen konpainiaren burtsa balioa.  Berria - Ekonomia   2004-12-16

1996an, hamahiru merkatu indartzen hasien burtsa-kapitalizazioa 2.400 mila milioi dolar ingurukoa zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 132. orr.

Dohaintzen, oinordetzaren eta ondare txikien gaineko zerga ezarri nahi du berriz, baita inbertsio publikoen funtsen eta burtsa transakzioen gainekoak ere.  Berria - Mundua   2006-04-08

Horien betekizun behinena akziodunen aurrean eta horiek burtsa-kotizazioetan dituzten interesei dagokienez erantzutea da.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 98. orr.

AEBetako eta Erresuma Batuko burtsa agintariek 150 milioi dolar ordaintzera zigortu dute.  Berria - Ekonomia   2004-08-26

Bigarren senarra burtsa-artekari aberats bat zen, New Jersey-koa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 19. orr.

Burtsa-artezkaritza handi horietako batek bat ere dirurik ez duela jakitera ematen duenean, jende zintzoak poza hartu behar du.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 312. orr.

Lau burtsa aztertzaile adituk.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 27. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Bada berri on bat, hala ere: Lan Burtsako alemaniar sailean sute bat izan da.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 105. orr.

5 ikasketa, ikerketa edo kidekoetarako diru laguntza. ik beka.

Burtsa hunek 30 urtez peko gazteak nahi ditu sustatu euskal eleberri baten idazten.  Herria   2004-12-09

Eskolatzeko ikasketa gehiena egiten dutenek, laguntza edo burtsa dretxoa dute.  Herria   2002-10-10

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

burtsa ere (4); burtsa eta (4); burtsa etxea (6); burtsa etxearen (3); burtsa ez (3); burtsa indizeak (5); burtsa merkatuen (4); burtsa x (275); burtsa x a (3); burtsa x i (3); burtsa x j (249); burtsa x joxerra (16); da burtsa (6); eta burtsa (11); euroko burtsa (3); europako burtsa (3); gure burtsa (3); madrilgo burtsa (17); madrilgo burtsa etxea (6); madrilgo burtsa etxearen (3); milioi euroko burtsa (3); munduko burtsa (3); tokioko burtsa (3)

bilboko burtsak (4); burtsak ere (6); eta burtsak (3); gure burtsak (3)

eta burtsako (9); gure burtsako (3)

atzo burtsan (6); baionako lan burtsan (4); burtsan ere (14); burtsan eta (8); burtsan ez (5); burtsan izan (3); burtsan jokatzen (3); burtsan kotizatzen (7); da burtsan (3); dira burtsan (4); du burtsan (4); eko burtsan (3); espainiako burtsan (3); eta burtsan (8); gure burtsan (4); lan burtsan (4); londresko burtsan (5); madrilgo burtsan (4); moskuko burtsan (3); zen burtsan (3); ziren burtsan (3); zuen burtsan (5)

burtsaren aitzinean (3); burtsaren etxea (5); burtsaren gorabeherak (4); eta burtsaren (6); lan burtsaren (5); lan burtsaren aitzinean (3); madrilgo burtsaren (5); madrilgo burtsaren etxea (4)

lan burtsatik (5)

burtsek ere (3); dute burtsek (3); europako burtsek (5); mundu osoko burtsek (3); osoko burtsek (3)

sibeko burtsetan (4)


burtsadun iz bekaduna.

Literatur sorkuntzarako burtsaduna.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 3. orr.


burtsalari iz burtsa agentea.

-Esan zidatek... azeri zahar baten aholkua nahi baduk... zera... burtsalari erretiratu bat...  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 154. orr.


burtsaratu, butsara(tu), burtsaratzen da/du ad burtsan kotizatzen hasi.

Fadesa (%0,59) apirilean burtsaratu zen 12,40 eurotan.  Berria - Ekonomia   2004-05-28

Telecinco-ren kapitalaren %35 aurten burtsaratuko da.  Berria - Ekonomia   2004-03-19

Antzeko egoeran, aspaldi ez dela burtsaratu zen Dermoestetica (- %0,41) dago: ez dabil oso fin.  Berria - Ekonomia   2006-05-09

9 eurotik gora burtsaratu zen, baina 7,36 euroan gelditu zen atzo.  Berria - Ekonomia   2006-05-09

2005ean kimika eta plastikoen arloko atala burtsaratuko du.  Berria - Ekonomia   2004-03-19

Gipuzkoa Donostia Kutxak inbertsio solidarioko bi produktu berri burtsaratu ditu Zure gustura eta Aukera, Dow Jones Euro Stoxx Sustainability Index in Euros balio merkatuan.  Berria - Ekonomia   2004-11-09

CINTRA (%1,31) burtsaratu berriak arnas pixka bat hartu ahal izan zuen, bi egunez (emaitza) gorriak ikusi eta gero.  Berria - Ekonomia   2004-10-30


burtsaratze iz burtsan kotizatzen hastea.

Burtsaratze ortodoxoaz ez dira fio Googlen.  Berria - Ekonomia   2004-05-02

Burtsaratze traketsa gainditu du, oraingoz, munduko Internet bilatzaile arrakastatsuenak.  Berria - Ekonomia   2004-08-20

Argi geratu da hasierako prezio garesti baten alde egin dutela burtsaratzea prestatu duten erakundeek.  Berria - Ekonomia   2004-10-28

LANETRO ZED bideojoko eta aisiarekin zerikusia duen teknologia enpresak, apirilean onetsiko du 2000an lortu ez zuen burtsaratzea.  Berria - Ekonomia   2006-03-18


burtsitis iz medikuntzan, poltsa baten hantura.

Eskuin izterrean zuntz haustura eta burtsitisa zituela iritsi zen Peiremans.  Berria - Kirola   2004-10-01


burtxoragarri ik burtzoragarri.

burtxoratu ik burtzoratu.

burtxoro ik burtzoro.

burtzi iz burdinazko punta.

Hiruzpalau burtzi soilik sartu zizkion toreatzaileak zezenari, eta bere morroietarik batek haga luze batez zulatu zion bizkarra.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 160. orr.

Bazihoan zezenarenganat zaldi gainean lasterka, bazetorkion zezena eta, uste genuenean ezen zezenak betean eta ezinbertzean harrapatuko zuela, aitzitik, toreatzaileak zezenari burtzia sartu, eta zaldiak, bizpahiru jauzi bizkorretan, zezena saihesten zuen eta harenganik alde egiten eta urruntzen.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 160. orr.

Noiz eta burtzia sartzen baitzion zezenari, burdinazko puntari zetxekiòn makila hausten zen krak eginez. hala, sartu zizkion toreatzaileak zezenari bi burtzi, eta peoi batek hiru hagatxo.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 160. orr.


burtzikada iz burtzi ukaldia.

Eta burtzi baten eta hurrengoaren artean, peoiek paper gorriz apaindurikako hagatxoak sartzen zizkioten... eta burtzikada haietarik batean, zezena zerraldo erori, eta halakoa izan zuen heriotza eta azken fina.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 160. orr.


burtzoragarri (orobat burtxoragarri) izond burtzoratzen duena.

Antonello Allemandi musika zuzendariak arazo txiki batzuk izan zituen Bilbao Orkestra Sinfonikoa eta koroa ezkontzeko hasiera burtzoragarrian, baina tempo onarekin eraman zuen orkestra.  Berria - Kultura   2004-02-18

Teologoak mundua ikusten dutenak dira (gorrak dira berenez, hitz burtzoragarrientzako gorrak), eta interpretazio eta jakiunde salbagarri baten behar direnak.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 55. orr.

Sortaldetar itxurarik soilena zuen, izarrak zituen masailetan, bekokian eta kokotsean, begi handi-handiak, gorputz zoragarria, beltzaran samarra, baina beltzaran kolore bero burtzoragarri batekoa.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 262. orr.

Heriotzaren burutazioa agertu zitzaion, eta bere egin zuelarik, lozorro-antzeko adore burtzoragarri bat erakarri zion. ustekabean, bat-bateko aldaketa sakon, latz, burtzoragarri hori gertatu zitzaion.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 169. orr.


burtzoramendu iz burtzoratzea.

Argi eta garbi azalduko dizut nire izpirituaren egoera, eta zuk ikusiko duzu ea ez ote litzatekeen hobe aldi baterako osasun etxe batean sartu han zaindu nazaten, inguraturik naukaten burtzoramenduen eta sufrikarioen mende utzi baino.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 245. orr.


burtzoratu, burtzora, burtzoratzen (ETCn 46 agerraldi; orobat burtxoratu ETCn 38 agerraldi, burxoratu ETCn 34 agerraldi, eta burzoratu g.er.) 1 da/du ad zorabiatu, burua joan.

Are eta gehiago burtzoratzen nau, telefonoa joka aditzeak.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 117. orr.

Erakustokian ikusten ahal diren kurutze, kalitza, eguzki saindu eta gauza sakratuen andana gaitz eta aberatsak burtxoratu naute.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 135. orr.

Burtzoratua naiz, eta loriatua.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 50. orr.

Gelditu ginen, prestuki, azken akitaniarrak oro bezala, Galiarrei loturik eta, geroztik, erlijioaren eta politikaren arteko zalantzek burtzoraturik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 19. orr.

Burtzoraturik, ozta-ozta ohartu nintzen nola beheititzen zizkidan galtzak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 283. orr.

Hala, apur bat lelotuta eta burtzoratuta irteten nintzen maiz The Duketik.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 90. orr.

Igande askotan, bazkal ondoren, krepez leporaino eginda jaikitzen nintzen mahaitik; sofara joaten nintzen zuzenean, erdi burtzoratuta, patxaran ttanta bat hartzera.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 136. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Hogei urteetako aldian, ama alargun eta burtzoratuaren heriotza berantetsiaren ostean, modelo aritu zen handizkako arropa-etxe batean.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 147. orr.

Burua apur bat nahastua duk, eta burtzoratu samar hago.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 176. orr.


burtzoratze (corpusean burxoratze soilik) iz zorabiatzea.

Arranpak, burxoratze, hatsa ezin hartze... ez zen zinez mendiko aro.  Herria   2004-07-01


burtzoro (orobat burtxoro eta burzoro) iz zorabioa.

Andere zaharraren orduko eguna burtzoro batean iragan zen, negarrez, galdezka eta semeari bereziki eman zion edukazioaz zalantzaz itoa.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 65. orr.

Burtzoroak, zorabioak banituen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 136. orr.

Burtzoroa eragiten zion arbolaren kaskora abiatzen zen, abarrez abar, amatxiren bila.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 171. orr.

Ez zidan minik eman, baina bai hainbateko burtzoroa eragin.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 232. orr.

Gure zaintzaleen bazkariaren artetik, dei ixil batzuk ene burtzorotik ateratzen nute.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 117. orr.

2 izond zentzurik gabe jokatzen dena.

Ez, ordea, aita bezain burtzoro eta ameslari.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 57. orr.

Berehala konturatu zen guztiz burtzoro eta beren ametsen esklabo zirela gonbidatzaile haiek guztiak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 57. orr.


buru (ETCn 363.685 agerraldi) 1 iz 1 gizakiaren edo animalien gorputzaren goiko edo aurreko zatia, ahoa eta zentzumenak kokaturik daudena; burua adimenaren iturburutzat hartua; zerbaiten muturra, aurrekoa, goikoa edo nagusia denean; zerbait hasten edo bukatzen den gunea, muturra; buruzagia; buruxka; hainbat landareren hosto zabalek edo atalek osatzen duten bilduma biribil antzekoa; jendeaz, aziendaz mintzatuz, banakoa. (ikus beheko konbinatorian buru izenaren agerraldi maizkoenak).
2 (neure..., bere,... beren) burua.

Neuk ere neure burua gorrotatzen dut.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 323. orr.

-Ez dut neure burua ofizialki hiltzea beste irtenbiderik ikusten.Atzera joaten utzi nuen neure burua eta betazalak itxi nituen.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 143. orr.

-Ez, nik ez dut neure burua saltsa horretan nahastuta ikusi nahi, are gutxiago zerikusirik izan gabe.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 109. orr.

Lanpetuegi ibili naiz neure burua babesten eta neure ehiztari abileziak trebatzen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 148. orr.

Baina neure burua zuritu nahi ez dudalarik ere, esan beharra dut egin nuena egiteko ere ez zitzaidala arrazoirik falta izan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 69. orr.

Ezin nuen eduki ere, lehen aldia nuen ziega baten sarturik, eta neure burua baino ez zitzaidan ardura.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 9. orr.

Utzidazu, arren, neure burua aurkezten.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 119. orr.

Neure buruari galdezka.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 9. orr.

Neure buruari galdetzen diot nora joango ote diren geure aldeko landetan inolako ardurarik gabe barreiatzen diren bala horiek.  Josu Zabaleta   «Gerrako pilotu» - Antoine Saint-Exupéry, 2003 - 40. orr.

Hamalau urte besterik ez nituen, ez nintzen neure buruaren jabe.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 68. orr.

Eta neure buruaren jabe ez nintzela, ezustean eskura neukan buztinezko eskultura hartu, eta jaurti egin nion.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 37. orr.

Ahulkeria honek asaldatzen nauenean, nire burua zuritu nahia datorkit.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 252. orr.

Nire burua ideien borroka leku bihurtua zen.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 109. orr.

Bere altzora eraman zuen nire burua, eskuez lagunduta.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 60. orr.

Nire burua neuk estutu nuen, gal ez nintzan.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 265. orr.

Nire buruaren kontrola ari nintzen galtzen unetik unera.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 94. orr.

Iritsi nintzen puntu honetara, eta nire buruari agindutako lanaren erdia eta gehiago egina zegoela ikusiz, atseden hartzea erabaki, ohera joan, eta lo gelditu nintzen.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 78. orr.

3 buru-apal (orobat buruapal) izond

Buru apal zoazte, daramazuen zamaren eta eguzkiaren ondorioz.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 97. orr.

Zakua erantzi gabe etzaten zen eta buru-apal zebilen.  Elizen arteko biblia   1 Erg 21,27

Buru-apal, agure baten gisan urrundu zara kapitainarengandik.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 182. orr.

Etsipenaz gainezka, buru-apal, hiltzera zoazte.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 169. orr.

Zakarraz gogoratu zen, bere leialenaz, eta haren begiak bilatu zituen, baina Zakarra hondoan zegoen, besoak tolestuta eta buruapal.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 352. orr.

4 buru argi ik buruargi.
5 buru arin ik buruarin.
6 buru-belarri (ETCn 4.579 agerraldi; orobat burubelarri g.er.) adlag ahaleginean; gogoz, dena emanda.

Buru-belarri entrenatuko gara, hori nahitaezkoa baita, eta bistan da, gogoz jardun saioan.  Berria - Kirola   2004-02-03

Su ta gar ibili da, hemen, buru-belarri.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 180. orr.

Beti bezala lanari buru-belarri emana.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 162. orr.

Albo batean Andoni ikusi zuen, piezak elkartu eta aldenduz, buru-belarri puzzlea osatu nahian.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 13. orr.

Bazirudien haurtzaroko poesia-txingarrak suberrituak zirela nigan; buru-belarri ekin nion lanari, sukar moduko batek harturik.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 96. orr.

Gizakiak ez duela irudikeria faltsuen espekulazioetan buru-belarri abiatu behar, eta zalantzak badatozkio, edota gai hori frogatu ez bazaio, ez duela bera ukatu edo arbuiatu behar, ez eta gezurrezkotzat jo.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 85. orr.

Herr Piper, ordea, Ekialdeko Alemanian, komunismoan buru-belarri sinesten omen baitu oraindik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 122. orr.

Buru-belarri aritu zen sionismoaren helburu nagusiaren alde: aberri bat lortzea.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 285. orr.

Buru-belarri ari izana naiz jakinduria eta ezaguera, zorakeria eta ergelkeria zertan bereizten diren aztertzen.  Elizen arteko biblia   Koh 1,17

Begibakarrak irribarre batez onartzen zuen besteen eskaera, eta handik aurrera trebeki jokatuz, gainerakoak larrutzen zituen azkar asko, besteek, bi begikoak izanik ere, jokoan buru-belarri sarturik egonagatik, ikusten ez zituzten tranpak erabiliz, arropa artetik aldiro eta beharren zituenean batekoak ateraz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 51. orr.

-Saltsa horretan buru-belarri sartuta hago, e? -esan zidan.  Jon Muñoz   «Ispiluen gainean lotan» - Jordi Sierra i Fabra, 2004 - 99. orr.

Geometrarik ospetsuenak buru-belarri dabiltzala problema hori ebatzi nahian.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 431. orr.

Ez errukitu, baizik buru-belarri entzun agertuko diadana.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 58. orr.

Kaligrafiako lantegi zabaletan, eskribau-oste handi bat ari zen buru-belarri lanean, etenaldirik gabe.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 223. orr.

Buru-belarri azterka zebilen kapan, zerbaiten bila.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 14. orr.

Artista navajoa, berriz, han egon zen, marrazketan buru-belarri murgildurik, zirkinik egiteke ia.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 227. orr.

Josu Abrisketak hartu zuen ardura kartzelan, eta satorrak, berandu baino lehen, lur azpiko lanetan murgildu ziren buru-belarri.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 84. orr.

Oroitu, pentsatu, aztertu: han jarduna zen buru-belarri.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 22. orr.

Halako kasuetan, belarriak barrendik itxi, eta eskuarteko egitekoan kontzentratzen naiz buru-belarri.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 16. orr.

Ongi etorria egitearekin batera, auziei lotu zitzaizkien buru-belarri.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 227. orr.

Bazkaldu baino bi ordu lehenago, Andrei Ivanovitx bere langelara joaten zen, buru-belarri eta gogor lan egitera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 367. orr.

Eufemismo horiekin esan nahi dutena da nork bere burua sekula onik aterako ez den putzu batera botatzea, eta buru-belarri botatzea, halako moldez non bururik eta belarririk gabe baizik ez baitaiteke handik atera. Lan egingo dugu, buru-belarri gainera, herriaren etorkizunaz eta bere esparru juridiko-politikoaz akordio handia posible egiteko.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 123. orr.

7 buru bero ik burubero.
7a buru-beroki iz

Emazteak ez ditik erabiltzen gure emakumeek jantzi ohi dituzten buruzapiak, txano alemaniarra eraman ohi dik, alemaniarrek bezala, zera, badakik, buru-beroki horietako bat, horrela esaten ziotek haiek, buru-berokia.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 422. orr.

-Hi ere dotore egongo hintzateke alemaniarren antzera jantzirik, buru-beroki eta guzti! -esan zion Petrushkak Selifani, burlati eta irribarre maltzurrez.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 422. orr.

8 buru gain (365 agerraldi, 115 liburu eta 28 artikulutan; ETCn 1.592 agerraldi; orobat burugain 17 agerraldi, 13 liburu eta 2 artikulutan; ETCn 104 agerraldi)

Lagunaren eskuin eskua jostetan ibili zen pixka batean martxa-aldagailu laxoan, eta bidea hartu zuen gero bere buru gain kalpartsura.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 13. orr.

Perloi arrosek, sabel zuri, buru guztiak otarreen erdian bildurik, isatsak ertzean erradioen gisa, loratze bitxiak zabaltzen zituzten, beren buru gain zuri-gorriekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 147. orr.

Hazka aritzen dira hegaltxoen azpian, edo -aurreko bi zangoak luzaturik- buru gaina igurtzitzen dute, jiratu eta hegaz alde egiten dute.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 29. orr.

Soinu hura, orduerdiz iraun eta emeki pausatu zena bere buru gaina zapaltzen zuten soinuen eskalan.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 22. orr.

Horien buru-gainak oso erraz antzematen dira, ilunak ez diren izarrekin baitaude osatuta. Ziur asko ez zion inori kalterik egingo kapela hartu eta berriro bere buru gainean jartzen bazuen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4370. orr.

-Ba, nik neure ametsean hiru saski opil neuzkan buru gainean.      - 0. orr.

Trenez, berriz, zakuan gaztainak bezala joango zara, lagun bat hankazpian eta bestea buru gainean dituzula.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 190. orr.

Eskuineko eskua luzatuz, bere hirugarren anaia izan zen anai Egidioren buru gainean ipini zuen, honen ondoan eserita zegoen anai Bernardoren buru gainean ipintzen zuelakoan.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 716. orr.

Ohartu zen Jose aitak bere eskuineko eskua Efraimen buru gainean ezarria zuela, eta ez zion ongi iritzi.  Elizen arteko biblia   Has 48,17

Motz eta hotz, Frantxis bat-batean desagertu zen, buru-gainean errautsez emokatu txapela ozkan jartzen zuela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 314. orr.

Hartu zion, bada, eskua Efraimen buru gainetik Manasesen gainera aldatzeko.  Elizen arteko biblia   Has 48,17

Mahaia hormaren kontra dagoela dirudi -agian, buru gainetik leihoa izango du, baina hori ez da argazkian ageri-, eta txikia da.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 405. orr.

1513an, Niccolo Machiavelli Florentziako idazkariak printze guztien buru gainetik kendu zuen Jainko Subiranoaren beso larderiatsua, "Printzea" deitu bere liburu ospetsua argitaratu zuelarik.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 48. orr.

Nire alboan kuxkurtuta zegoen, ohearen tapakiak buru gainetik zituela.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 190. orr.

Papera buru gainetik berriz altxatuz, isiltasuna ezarri zuen Ruche jaunak.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 135. orr.

Romanek begirunez kendu zion obispo-boneta buru gainetik.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 80. orr.

Puruen kea sigi-sagaka zebilkien buru gainetik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 289. orr.

Ia gauerdia zen, eta ahoz behera zegoen ohean etzanda, tapakiak buru gainetik botata.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 7. orr.

Bat-batean, hara non besoak luzatu eta bonba goian zegoen, On Camilloren buru gainetik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 122. orr.

Eta behean ere ez, txaflaren bat jausi litekek buru gainera.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 240. orr.

Hura zati-zati egin zen eta pusketak, gurina barne, buru gainera jausi zitzaizkion, bizarra eta soinekoak zikinduz.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 89. orr.

Mariak Kristoren buru gainera ukendua isuri zuen. okerrago zen harri eta enbor hautsien kazkabar hura, menditik behera haien buru gainera jausten zitzaiena.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 167. orr.

Eskuan gelditzen zaion olioa buru gainera isuriko dio, garbitu behar duenaren garbikuntza-ohikunea Jaunaren aurrean egiteko. Erortzen zaio biktimari ura buru gainerat, beti toki bererat, orain xorta bat eta orain bertze bat.  Elizen arteko biblia   Lb 14,29

9 buru-galdu ik burugaldu.
10 buru-galtze iz nork bere burua galtzea.

Nik ere horregatik erabili ditut haren hitzak, aldeak alde buru-galtze guztiak direlako antzekoak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 135. orr.

-Ba ote da, ordea, duintasuna galtzea baino buru-galtze handiagorik...? -ihardesten zion amonak. ikusten dut ikusi nire buru-galtzea eta zenbateko arriskuan egona naizen, liburu horiek irakurri eta irakurri.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 35. orr.

Hemen bilduek badakite, eta aditu dukezu noski, nola erasan didan buru-galtze latz batek.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 219. orr.

11 buru-gogor ik burugogor.
12 buru-gorri ik burugorri.
13 buru-handi ik buruhandi.
14 buru-harro (ETCn 21 agerraldi) izond/adlag harroa.

Bere indar guztiaz jokatu du: buru-harroak suntsitu ditu.  Elizen arteko biblia   Lk 1,51

Hasierakoa eskuarin eta buru harroak apalduak, dagoeneko egin eta galdutako apostuei esker dirua aurrezten hasi naiz.  Berria - Kirola   2004-06-29

Frantzia aldeko bizkarroi horiek guztiak, esaterako, beren idatziak ulertzeko ere gauza ez direnak, edo Alemania aldeko buruharro pila hori.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 161. orr.

Ez ibili arrandiz indarrak erakusten, ez hitz egin horrela buru-harro. Fionnek, berriz, buruharro jarraitzen zuen mornatarren erdian, Golek, bi garagardo adarrekin inguratu eta bat eskuan jarri ziolarik.  Elizen arteko biblia   Sal 75,6

15 buru-has ik buruhas.
16 buru haundi ik buruhandi.
17 buru-hausgarri ik buruhausgarri.
18 buru-hilketa (ETCn 66 agerraldi; orobat buruhilketa ETCn 11 agerraldi) iz suizidioa.

XIX. mendean psikopatologia arduratu den eremuan oso goiz ikusi dugu agertzen [...] delinkuentziaren erregistroari dagozkion objektuen sail bat: gizahilketa (eta buru-hilketa) pasio-hilketak, sexu delituak, lapurreta-mota batzuk, [...].  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 52. orr.

Lege erromatar batek ere ez du buru-hilketa kondenatzen.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 116. orr.

Antzinako ia gobernu guztiek baimentzen zuten buru-hilketa, politika edo erlijioagatik.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 266. orr.

Buru-hilketa zigortzeak ez du gizakiarengan inolako eraginik izango, jakinda, gainera, egilearen inpunitatea ezinbestez ziurtatua dagoela. "It's okay", esan zuen berak, baita nire gaztaroko lagunaren buruhilketa lazgarriaren berri eman nionean ere.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 92. orr.

19 buru-hiltzaile (orobat buruhiltzaile) suizida.

Orduan, zein izango da buru-hiltzailearen esku etsiari eutsiko dion arrazoia?  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 93. orr.

Mendi aldeko buru-hiltzailearen mihi luze ubeldua, etxe ondoko intxaurrondotik dilindan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 203. orr.

Beraz, aitortu egin niean; baietz, sarjentuaren agindua desobeditu nuela, agindu burugabea eta "buruhiltzailea" zelako, guk guztiok ere ondotxo genekian, eta, nolanahi ere, atzean geratu behar izan nuela, hi zaintzeko.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 183. orr.

20 buru-hiltze (corpusean buruhiltze soilk) buru-hilketa.

Ondorioz, buruhiltzea gogoko ez zuen arren, 1972an bere buruaz beste egin zuen gasa erabiliz.  Ibon Uribarri   «Loti ederrak» - Yasunari Kawabata, 2006 - 10. orr.

21 buru-huts (orobat buruhuts) izond/iz burua hutsa duena.

Almirante [...]: Gerra-ontziaren zati bat, hitz egiteko ardura duena, brankako buru-hutsak pentsatzen duen bitartean.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 29. orr.

Hezkuntza [...]: Beren ulermen falta burutsuei erakutsi eta buru-hutsei ezkutatzen dien zera.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 139. orr.

22 buru-hutsik (orobat buruhutsik eta burutsik g.er.) adlag buruhas.

Apaizek gurdiak garraiatzen dituzte jauretxean. Jantziak urraturik, kaskamotz, bizargabe eta buru hutsik. Elizara itzuli ziren, apaiza sotana jantzita, buru hutsik, andrea bere xalean bildurik.  Elizen arteko biblia   JrGt 1,30

Ganibetik ere ez zeraman aldean; buru hutsik segitzen zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 28. orr.

Buru-hutsik joateko asmoa zuen, baina, nahiz eta gogorik izan ez, yarmulka jarri zuen buruan.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 151. orr.

Hynes jaunak eserita jarraitu zuen, musu-gorri eta buru-hutsik, mahai gainean eserita.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 198. orr.

Juzga ezazue zeuek: ongi al dago emakumeak Jainkoari buru hutsik otoitz egitea?  Elizen arteko biblia   1 Ko 11,13

Buruhutsik zegoen eserita, haizeak ilea banatzen ziola, edozeren menpe, harritzeko moduan.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 198. orr.

Biek erreparatu zioten hari, buruhutsik eserita zorroarekin belaun gainean, begira eta begira forma urdin xume hari.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 203. orr.

23 buru-jantzi (orobat burujantzi) izond burua jantzia duena.

Esan behar dizuet ume hau oso buru-jantzia izango dela etorkizunean.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 53. orr.

Ez al da ederra, handia eta burujantzia?  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 78. orr.

Eskolatua nauk, ondo hezia, buru-jantzia, ezin hobeto prestaturik nagok.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 380. orr.

24 buru kasko (orobat burukasko g.er.) adkor burua; buruaren goialdea.

Deus guti zekien hartaz, eta apur hori barna-barna sarturik zuen buru kaskoan.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 150. orr.

Azken minutaraino uste zuten Genêts nagusituko zela baina korner batean Bernet Baionesaren buru kaskoak bi andanak berdin ezarri ditu.  Herria   2001-10-25

Haren ile gorria -tindatutakoa-, buru kaskoan bildurik; haren azazkalak -arrosa-kolorez beti-, atzaparrak bezain luzeak.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 21. orr.

Jende guziak buru kaskotik zango zolaraino miatzen zituzten auzitegirat sartu nahi bazuten.  Herria   2002-12-05

Nahi zuen garbitasun bat eta garbitasun horren eskasak ikara tzar bat ematen zion zango puntetarik buru kaskoraino.  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 174. orr.

25 buruko min (orobat burumin g.er.)

Eta buruko min bat, min lazgarri bat, burua ezin altxatzerainokoa!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 172. orr.

Buruko min gogorra ere badut.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 204. orr.

Denek jakin dugu, komunikabide guziek errepikatu baitute buruko min fier bat ukan duela Nicolas Sarkozy-k.  Herria   2005-10-20

Gero, ordea, buruko min gero eta handiagoa zuenez, etxera joan zen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 27. orr.

Bere erruz daukat gaur buruko min hau.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 163. orr.

Aitak esan dit ama ondo ez dagoenean edo buruko mina duenean, zerbait behar duen galdetu beharko niokeela.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 62. orr.

Buruko mina jartzen zitzaiola esaten zuen, eta gainera ikara ematen ziotela txakur zoratu haiek.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 109. orr.

Buruko mina daukat, hori da dena, buruko min izugarria.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 128. orr.

Gaur hiru dimentsiotako puzzle bat dakarkizut, txikia baina buruko mina ematen dutenetakoa.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 12. orr.

Ikarak eta logaleak eragindako buruko mina gutxitzen ari zaizu.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 265. orr.

Buruko min asko sortu zizkion.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 17. orr.

Malariaren sintoma nagusiak hotzikarak, sukarra, buruko mina, giharretako mina, eta gorakoak.  Berria - Gaiak   2004-01-17

Buruko minaren areagotzearekin, burukoaren azpiko geriza iluna bilatu nuen, gorputza itzulikatuta.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 207. orr.

Berriz ere buruko minez nengoen.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 35. orr.

Nonbaiteko minez baitzegoen beti, buruko minez gehienetan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 292. orr.

Eskarmentuz daki emazteen larruazal leuna sendagarri hauta dela buruko minendako.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 301. orr.

26 buru lan (orobat burulan g.er.)

Esku-lanaren gaindik omen dago buru-lana alegia, eta esku-soin hutsez erabili ohi direla armak, egiteko hori zamaketari lana balitz bezala, indar zakar puska bat nahikoa dena.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 85. orr.

Teman ari den bertsolariak egin behar izaten duen buru-lanaren lekuko da bertsolari ezagun horren esaera.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 115. orr.

Berdin da buru lanarentzat.  Herria   2002-11-07

27 buru-lau (orobat burulau g.er.) izond burua laua duena.

Barre egiten diegu "sinesten dutenei", eta buru, buruzagi, burukuadratu, burulau, lauburu eta burua eta hankak beren lekuan dituzten guztiei.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 29. orr.

Bere aurrean, buru lau, beltz eta biribil bat zeukala, Meltzar aspirantea ikusten ari zen.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 186. orr.

28 buru-loka ik buruloka.
29 buru-makur ik burumakur.
30 buru oskol (orobat buruoskol g.er.) iz buru-babesgarria.

Uziasek babeskiz, lantzaz, buru-oskolez, bular-oskolez, arkuz eta habailetarako harriz hornitu zuen gudarostea.  Elizen arteko biblia   2 Kro 26,14

Ezkutuz eta buru-oskolez ongi babesturik inguratuko zaituzte.  Elizen arteko biblia   Ez 23,24

Ezpatak eta erredolak ekarriko dituzte, basurdearen itxurako buruoskolak, uzta ugalarazteko aztieleak, kosmogonia lausoak, hunoen eta godoen alegiak.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 199. orr.

Justizia hartu zuen bularrekotzat, salbamen-indarra buru-oskoltzat.  Elizen arteko biblia   Is 59,17

Ezin nuen zalantzarik izan, ordea; zeren agerian zuen bibotearen, begi biak batzen zizkion bekainaren, buru oskol bat balitz bezala estaltzen zuen txima haien gogoratzeak prestatu behar baininduen ustekabe hartarako.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 243. orr.

31 buru-soil ik burusoil.
32 buru-tente (orobat burutente) izond burua tente duena.

Aita altua zen, beltzarana, begi urdinekoa, "buru-tente" samarra.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 25. orr.

Orduan, Jaun ahalguztidunak makurraraziko ditu harro, handiputz eta burutente guztiak.  Elizen arteko biblia   Is 2,12

· (adizlagun gisa) Buru-tente doa, gorantz begira, Munnings jaunaren atzetik egin zuen bezalatsu, zigor-makilaz zartatu zuen eskola-egun hartan.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 190. orr.

33 burutik pasatu (202 agerraldi, 96 liburu eta 24 artikulutan; ETCn 1.599 agerraldi)

Batzuetan bi eta hiru gauza batera pasatzen zitzaizkion burutik; benetan pentsatu gabe, burutik pasatu besterik ez, baina gauza asko batera, eta buruko mina eragiten zion horrek.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 23. orr.

Baina kontua da bizitza osoa pasatu zitzaidala burutik, eta erabakia hartu nuela: lapurreta egingo nien Frantziako lau jaun haiei, bandidu bihurtuko nintzen neu ere.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 163. orr.

Bat-batean, burutik pasatu zitzaion ezen beharbada Corley beste bide batetik joango zela neskari etxera laguntzera, bera musu-huts utzita.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 86. orr.

Beste zerbait bai, burutik pasatua zitzaidan.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 156. orr.

Zure pentsamenduaren prozesuak hizkuntza hutsezkoak badira, nola pasatuko zaizu burutik aziendak pentsa dezakeela?  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 258. orr.

Ideia zoro bat pasatu zitzaion burutik, tabernan pastisa hartzen ari zelarik.  Harkaitz Cano   «Belarraren ahoa», 2004 - 19. orr.

Burutik pasatu zitzaion bere lana suntsitu edo eraberritzea; gero, prestutasun arranguratsuz, Erromara bidali zuen, hitzik aldatu gabe.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 138. orr.

Bart gauean, loak hartu ezinik, honi haria eta hari mataza nenbilela, hor non burutik pasatu zaidan Bilintxek ez zuela Juana Bixenta Olaberi buruz zekien guztia kontatu.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 98. orr.

Ez zaik burutik pasatzen sinetsi huena gezurra izan zitekeela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 98. orr.

Inoiz ez zaizu burutik pasatu zeureak idaztea?  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 83. orr.

Baina nola liteke holakorik burutik pasatzea ere?  Pello Salaburu   «Euskararen etxea», 2002 - 67. orr.

Burutik pasatu ere ez zait egiten! ezta burutik pasatu ere.  Berria - Kirola   2004-03-19

Berari ere ez zaiok burutik pasatu horrelakorik.  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 161. orr.

Ni ahoa bete hortz geratzen naiz, momentu bakar batean ere ez baitzait aukera hori burutik pasatu.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 135. orr.

Sekula ez zitzaidaan burutik pasatuko hiri pasa zitzaian ideia, hau da, inolako zalantzarik ez duen gertaera historiko bat ukatzea.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 388. orr.

Badira pentsamenduak, berez arruntak, edozeini burutik pasatu bai, baina eskuarki inhibitu ohi direnak.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 97. orr.

Egunkariren batean hil zela ez ote nuen irakurri ere pasatu zitzaidan burutik.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 89. orr.

34 buruz ik buruz.
35 buru zapi ik buruzapi.
36 buruz-buruka ik buruz 2.
37 buruz-buruko ik buruz 3.
38 buru zuri ik buruzuri.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 9 aldiz agertzen direnak)

agentziako buru (9); al kaedako buru (9); alde buru (9); alderdi laboristako buru (10); alderdi sozialistako buru (15); alderdi unionistako buru (10); alderdiaren buru (13); alderdiko buru (75); apezpikua buru (9); araba buru (17); araba buru batzarreko (9); armadako buru (26); armadaren buru (9); artean buru (12); aste buru (64); aste buru honetan (12); aste buru huntan (28); baina buru (13); bainan denen buru (23); baino buru (14); bat buru (31); batean buru (13); batean buru belarri (11); bateko buru (20); baten buru (58); batzordeko buru (43); bera buru (16); bere buru (122); beren buru (27); besta buru (24); beste buru (10); beti buru (11); bi buru (32); bigarren buru (11); bizkai buru (20); bizkai buru batzarreko (19)

buru ahmed (13); buru aldetik (11); buru argi (16); buru argia (55); buru argiak (15); buru argitasuna (13); buru artur (17); buru artur masek (12); buru atzean (17); buru azpian (17); buru barnean (33); buru barneko (9); buru barruan (52); buru barruko (9); buru bat (81); buru batek (21); buru baten (22); buru batetik (17); buru batetik besterat (9); buru batzarrak (23); buru batzarraren (9); buru batzarreko (92); buru batzarreko lehendakari (20); buru batzarreko lehendakariak (12); buru batzarreko presidente (9); buru belarri (545); buru belarri ari (37); buru belarri aritu (15); buru belarri dabil (14); buru belarri jardun (13); buru belarri lanean (25); buru belarri murgildu (15); buru belarri murgiltzeko (12); buru belarri sartu (23); buru belarri sartuko (9); buru belarri sartuta (32); buru bero (10); buru berri (9); buru berria (19); buru berriak (15); buru bezala (21); buru bihotzak (13); buru bihotzetan (12); buru buruan (20); buru buztanik (16); buru buztanik gabeko (12); buru da (20); buru david (19); buru dela (23); buru den (52); buru duela (17); buru duen (160); buru dutela (22); buru edo (9); buru egin (89); buru egin ahal (11); buru egin behar (10); buru eginez (12); buru egitea (15); buru egiteko (107); buru egiten (115); buru egiten zuen (18); buru egiten zuena (9); buru egiten zuenak (14); buru egona (10); buru eman (11); buru ere (17); buru eta (193); buru eta bihotz (10); buru eta ez (11); buru ez (35); buru ezarri (14); buru gainean (210); buru gainean eta (9); buru gainean jarri (9); buru gaineko (22); buru gainera (65); buru gainetik (80); buru gerry (18); buru gerry adamsek (12); buru gisa (33); buru guztiak (12); buru handi (15); buru handia (11); buru hauste (50); buru hauste frango (9); buru hausteak (15); buru hezurra (9); buru honetan (13); buru hori (14); buru huntan (28); buru ian (25); buru ian paisleyk (12); buru izan (79); buru izan zen (25); buru izandako (15); buru izanen (12); buru izango (23); buru izatea (20); buru izateari (11); buru izateko (26); buru izaten (14); buru izendatu (38); buru izendatu zuten (20); buru jarri (30); buru jean (14); buru john (24); buru john de (9); buru jose (27); buru jose luis (12); buru josep (27); buru josep lluis (10); buru juan (16); buru keinu (26); buru keinu batez (12); buru khaled (11); buru makur (50); buru makurtu (23); buru makurtu bat (10); buru makurtua (14); buru makurtze (9); buru mark (10); buru michael (9); buru miguel (9); buru mohamed (14); buru mugimendu (24); buru nagusiak (15); buru ohi (30); buru ohia (22); buru ohiak (20); buru ohiaren (13); buru ona (10); buru osoa (10); buru shimon (9); buru txiki (9); buru ukaldi (11); buru zapia (10); buru zela (46); buru zen (51); buru zena (9); buru zer (11); buru zuela (16); buru zuen (42); buru zutela (61)

buruan buru (47); burutik buru (115); buruz buru (403); buruz buru egin (12); buruz buru egiten (9); buruz buru eta (15); ciuko buru (9); da buru (36); da buru belarri (13); da burutik buru (9); da denen buru (19); demokratikoko buru (9); denen buru (498); denen buru ez (10); dira buru (16); du buru (27); du denen buru (16); duen buru (13); dupeko buru (12); dupeko buru ian (12); dute buru (12); eajren euzkadi buru (10); edo buru (16); eliza katolikoko buru (9); elizaren buru (9); elkarri buruz buru (17); elkartearen buru (11); elkarteko buru (13); enpresa buru (15); erakundeko buru (31); ercko buru (12); ere buru (15); erredaktore buru (10); eskuak buru (15); eta bere buru (11); eta buru (234); eta buru argia (11); eta buru belarri (20); eta buru gainean (9); eta buruz buru (17); eta denen buru (35); eta haren buru (10); eta ororen buru (16); euskadi buru (19); euzkadi buru (43); euzkadi buru batzarrak (12); euzkadi buru batzarreko (18); ez buru (37); ez buru ez (14); fatako buru (9); feineko buru (14); feineko buru gerry (10); fronteko buru (9); geure buru (9); gipuzkoa buru (9); gobernuaren buru (22); gobernuko buru (14); gure buru (27); guztien buru (35); haien buru (41); hain buru (9); hamaseko buru (27); hanka ez buru (12); haren buru (52); hastetik buru (19); herriaren buru (15); hiru buru (9); horien buru (11); horren buru (39); horretako buru (13); horretan buru (13); horretan buru belarri (11); horri buru (15); ipar buru (15); ipar buru batzarreko (10); israelgo armadako buru (10); kaedako buru (9); katolikoko buru (9); ko buru (10); koalizioko buru (9); kontseilari buru (9); kontseiluko buru (18); laboristako buru (14); lanean buru (20); lanean buru belarri (20); lau buru (11); legebiltzarreko buru (9); lehendakaria buru (10); ministroa buru (9); nagusia buru (10); nagusiko buru (15); nazionaleko buru (15); neure buru (19); nire buru (54); oposizioko buru (21); ororen buru (206); oso buru (15); partidan buru (10); partidan buru belarri (10); polizi buru (14); polizia buru (14); ppko buru (14); saileko buru (12); sailkapeneko buru (17); segurtasun buru (25); segurtasun buru ohiaren (9); sekretuetako buru (12); sinn feineko buru (14); sozialistako buru (15); taldearen buru (17); taldeko buru (59); unionistako buru (15); urte buru (11); ustezko buru (15); zen buru (35); zen buru belarri (14); zenbat buru (17); zerbitzu sekretuetako buru (12); zerbitzuko buru (16); zerrenda buru (10); zidan buru (9); zion buru (15); zuen bere buru (9); zuen buru (44); zure buru (10); zuten buru (13)

aitak burua (9); alderdiko burua (12); andreak burua (10); arimak bere burua (21); armadako burua (10); artean burua (9); aurrean bere burua (10); badu bere burua (9); bai bere burua (9); baina bere burua (27); baina burua (65); baitu bere burua (23); baitzuen bere burua (23); bakoitzak bere burua (15); bat burua (12); batean bere burua (15); batean burua (14); batek bere burua (43); batek burua (36); bateko burua (10); baten burua (44); batez burua (10); batzordeko burua (26); berak bere burua (16); berak burua (13); bere burua (4103); bere burua aurkezten (9); bere burua aurkeztu (31); bere burua babesteko (21); bere burua baino (9); bere burua bakarrik (11); bere burua berriro (9); bere burua beste (9); bere burua bota (21); bere burua defendatu (23); bere burua defendatzeko (36); bere burua defenditzeko (9); bere burua eman (9); bere burua engainatu (12); bere burua engainatzen (13); bere burua entregatu (14); bere burua ere (41); bere burua erruduntzat (14); bere burua eskaini (26); bere burua eskaintzen (9); bere burua eta (90); bere burua ez (40); bere burua ezagutarazi (10); bere burua ezagutu (16); bere burua ezagutzen (34); bere burua ezagutzera (15); bere burua goratzen (10); bere burua hain (14); bere burua hil (45); bere burua hiltzea (10); bere burua hiltzeko (18); bere burua hiltzen (25); bere burua ikusi (26); bere burua ikusten (18); bere burua ispiluan (11); bere burua jainkoaren (9); bere burua lurrera (14); bere burua maite (22); bere burua nire (9); bere burua ondo (13); bere burua oso (10); bere burua salbatu (12); bere burua saldu (12); bere burua urkatu (17); bere burua zuritu (20); bere burua zuritzeko (21); beren burua (443); beti burua (10); bota zuen burua (9)

burua agertu (23); burua alde (50); burua alde batera (36); burua altxa (18); burua altxatu (191); burua altxatu du (11); burua altxatu eta (50); burua altxatu gabe (13); burua altxatu zuen (47); burua altxatzen (31); burua apal (34); burua apaldu (39); burua apaldu zuen (15); burua apur (27); burua apur bat (27); burua argi (32); burua arriskuan (14); burua astindu (101); burua astindu eta (17); burua astindu zuen (61); burua astinduz (16); burua astintzen (29); burua astintzen zuen (10); burua atera (49); burua atera eta (9); burua atera zuen (19); burua aterata (10); burua ateratzen (14); burua atzera (41); burua atzera bota (9); burua atzerantz (29); burua aurkezten (11); burua aurkeztu (49); burua aurkeztu zuen (17); burua babesteko (43); burua babesten (13); burua babestu (18); burua bai (13); burua baino (33); burua baizik (9); burua bakarrik (21); burua bat (12); burua bat batean (10); burua batera (10); burua batera eta (9); burua behar (23); burua behartu (9); burua behin (14); burua bera (17); burua bere (69); burua berotu (14); burua berotzen (9); burua berriro (33); burua berriz (18); burua bertan (10); burua beso (9); burua beste (74); burua beste nonbait (24); burua bete (10); burua beti (16); burua bezain (10); burua bezala (29); burua bi (13); burua biratu (15); burua bota (26); burua bota zuen (12); burua bueltaka (12); burua bueltatu (11); burua da (85); burua defendatu (31); burua defendatzeko (54); burua defendatzen (15); burua defenditu (9); burua defenditzeko (13); burua defenditzen (11); burua demokratatzat (9); burua den (18); burua doi (11); burua doi bat (9); burua du (12); burua edo (14); burua eman (15); burua engainatu (25); burua engainatu nahi (10); burua engainatzen (39); burua entregatu (18); burua erabat (27); burua erakutsi (17); burua erdi (16); burua ere (140); burua ere bai (9); burua erruduntzat (16); burua erruduntzat jo (13); burua eskaini (42); burua eskaini zuen (12); burua eskaintzen (16); burua esku (16); burua esku artean (12); burua eskuen (9); burua eskuen artean (9); burua eskuetan (11); burua estali (22); burua estalita (28); burua estaltzeko (9); burua estaltzen (12); burua eta (340); burua eta bere (23); burua euskal (9); burua ez (145); burua ez da (11); burua ezagutarazi (13); burua ezagutu (24); burua ezagutzeko (14); burua ezagutzen (46); burua ezagutzera (17); burua ezagutzera eman (11); burua ezin (20); burua ezker (25); burua ezker eskuin (16); burua gal (9); burua galdu (117); burua galdu eta (9); burua galdu zuen (12); burua galdua (11); burua galdurik (15); burua galduta (30); burua galtzeko (13); burua galtzen (51); burua galtzen ari (11); burua garbitu (10); burua garbitzeko (10); burua gehiegi (12); burua gobernatzeko (10); burua goiti (17); burua goiti beheiti (9); burua goitik (12); burua goitik behera (12); burua gora (30); burua goratu (21); burua goratzen (15); burua guztiz (9); burua haien (10); burua hain (25); burua hala (9); burua halako (14); burua han (9); burua haren (19); burua hartu (18); burua hautsi (12); burua hil (75); burua hil zuen (14); burua hiltzea (16); burua hiltzeko (24); burua hiltzen (38); burua hobeto (17); burua horrela (16); burua hotz (56); burua hotz mantendu (15); burua hutsik (19); burua ia (10); burua ikusi (52); burua ikusi nuen (9); burua ikusi zuen (18); burua ikusten (41); burua ikusten zuen (9); burua ispiluan (16); burua itzuli (52); burua itzuli eta (11); burua itzuli gabe (9); burua itzuli zuen (9); burua izan (46); burua izan da (9); burua izan zen (23); burua izango (11); burua jainkoaren (11); burua jaitsi (13); burua jaso (149); burua jaso du (14); burua jaso eta (44); burua jaso nuen (10); burua jaso zuen (33); burua jasorik (11); burua jasotzen (14); burua jasoz (11); burua jirarazi (9); burua jiratu (122); burua jiratu eta (30); burua jiratu nuen (14); burua jiratu zuen (29); burua jiratzen (10); burua joan (16); burua joan egiten (9); burua kontrolatzen (10); burua laztandu (11); burua laztantzen (10); burua lehen (13); burua lehertu (10); burua leihotik (17); burua lurrera (28); burua lurrera bota (11); burua madarikatu (15); burua madarikatu nuen (9); burua mahai (10); burua maite (29); burua makur (32); burua makurtu (179); burua makurtu eta (39); burua makurtu zuen (70); burua makurturik (26); burua makurtuta (23); burua makurtuz (39); burua makurtzen (25); burua moztu (34); burua moztu zioten (9); burua moztuko (11); burua moztuta (12); burua mugitu (44); burua mugitu zuen (22); burua mugitzen (9); burua nabarmendu (11); burua nahasi (9); burua nahastu (19); burua nire (34); burua nola (18); burua non (22); burua ondo (32); burua ongi (15); burua oso (33); burua paretaren (10); burua paretaren kontra (9); burua pixka (27); burua pixka bat (27); burua salbatu (12); burua saldu (14); burua sartu (27); burua sartu zuen (9); burua tente (51); burua tente eta (10); burua txoriz (14); burua txoriz beterik (12); burua ur (10); burua urkatu (23); burua urkatu zuen (9); burua xut (12); burua zaintzeko (10); burua zaintzen (13); burua zauritu (10); burua zeharo (9); burua zela (9); burua zen (44); burua zertxobait (10); burua zigortzen (9); burua zuen (9); burua zure (9); burua zuritu (35); burua zuritu nahi (11); burua zuritzeko (36); burua zuritzen (16)

da bere burua (24); da burua (26); dauka bere burua (14); daukat neure burua (10); departamendu burua (15); du bere burua (310); du burua (124); duela bere burua (32); duen bere burua (10); dugu burua (17); dugu geure burua (28); dut burua (31); dut neure burua (142); dut nire burua (34); dute beren burua (47); dute burua (20); dute euren burua (16); duzu burua (15); duzu zeure burua (71); duzu zure burua (20); edo bere burua (17); edo burua (22); egin eta burua (11); elkarteko burua (12); ene burua (62); epaimahaiko burua (9); erakundeko burua (12); ere bere burua (18); ere beren burua (9); ere burua (28); ere neure burua (9); eta bere burua (274); eta beren burua (19); eta burua (586); eta burua alde (11); eta burua altxatu (16); eta burua astindu (11); eta burua bere (12); eta burua ere (10); eta burua hotz (10); eta burua jiratu (10); eta burua makurtu (18); eta geltokiko burua (11); eta geure burua (27); eta neure burua (69); eta nire burua (15); eta zeure burua (14); euren burua (131); ez bere burua (15); ez du burua (27); ez zuen burua (22); ezak heure burua (11); ezazu zeure burua (9); gabe burua (9); garren urte burua (9); geltokiko burua (38); gero bere burua (13); gero burua (18); geure burua (213); gizakiak bere burua (16); gizonak bere burua (9); gizonak burua (13); gobernu burua (12); gure burua (76); haien burua (12); haren burua (45); hark bere burua (11); hark burua (10); harryk burua (16); harryk burua altxatu (11); heure burua (55); hire burua (20); honek burua (9); horrek bere burua (9); hurkoa zeure burua (11); inork bere burua (12); jarri zuen burua (10); jaunak bere burua (9); jaunak burua (11); jiratu zuen burua (18); konpainia burua (220); konpainia burua bai (9); konpainia burua eta (13); konpainia burua ez (10); lasserre departamendu burua (11); lehengo lepotik burua (35); leihotik burua (11); lepotik burua (35); mugitu zuen burua (15); nere burua (12); neskak burua (9); neure burua (1139); neure burua engainatzen (10); neure burua ere (22); neure burua eta (11); neure burua ez (10); neure burua ikusi (11); neure burua ikusten (12); neure burua zuritu (9); nik burua (13); nik neure burua (32); nintzen neure burua (10); nire burua (261); norberak bere burua (16); norberaren burua (24); norbere burua (32); nork bere burua (112); nuen burua (58); nuen ene burua (11); nuen neure burua (183); nuen nire burua (23); oposizioko burua (18); orain burua (11); orduan burua (18); polizia burua (10); saileko burua (9); sailkapeneko burua (21); taldeko burua (43); urte burua (15); ustezko burua (11); zen bere burua (20); zen burua (18); zerbitzuko burua (11); zeuen burua (22); zeukan bere burua (19); zeukan burua (19); zeure burua (344); zeure burua bezala (12); zion bere burua (17); zion burua (30); zioten burua (11); zituen bere burua (11); zitzaion burua (10); zuela bere burua (37); zuela burua (11); zuen bere burua (462); zuen burua (232); zure burua (87); zuten beren burua (30); zuten burua (21)

al kaedako buruak (12); alderdiko buruak (20); aralarreko buruak (11); armadako buruak (14); batzordeko buruak (37); bere buruak (21); beren buruak (262); buruak adierazi (19); buruak atzo (18); buruak azaldu (16); buruak azaldu zuenez (10); buruak bere (11); buruak ere (35); buruak erran (9); buruak erredakzioa (18); buruak esan (26); buruak esan zuen (12); buruak eta (77); buruak ez (43); buruak ez du (12); departamendu buruak (17); dituzte beren buruak (14); eajko buruak (13); eako buruak (15); ebbko buruak (13); eeko buruak (16); elkarteko buruak (16); enpresako buruak (10); erakundeko buruak (15); ercko buruak (10); eta beren buruak (21); eta buruak (47); eta zeuen buruak (9); euren buruak (46); geltokiko buruak (38); geure buruak (47); gobernu buruak (24); gobernuko buruak (11); gure buruak (19); haien buruak (9); ikasketa buruak (10); iuko buruak (12); kaedako buruak (12); konpainia buruak (10); kontseiluko buruak (15); lasserre departamendu buruak (12); nazionaleko buruak (13); nire buruak (15); oposizioko buruak (18); polizi buruak (10); polizia buruak (12); ppko buruak (31); pse eeko buruak (16); psoeko buruak (13); saileko buruak (11); sozialisten buruak (10); taldeko buruak (38); zeuen buruak (41); zituzten beren buruak (16); zure buruak (9)

aldi baten buruan (14); askoren buruan (25); aste baten buruan (14); aste batzuen buruan (15); aste buruan (38); asteren buruan (69); azken buruan (162); baina buruan (19); bat buruan (77); bat urteren buruan (17); batek buruan (11); batekin buruan (13); baten buruan (326); batzuen buruan (185); bere buruan (87); beren buruan (9); besterik buruan (17); beti buruan (19); bi asteren buruan (21); bi egunen buruan (31); bi hilabeteren buruan (31); bi orduren buruan (12); bi urteren buruan (69); biren buruan (11); bizpahiru egunen buruan (14); bost egunen buruan (9); bost urteren buruan (44); bulta baten buruan (10); buru buruan (20)

buruan agertu (11); buruan baizik (24); buruan baizik ez (16); buruan bere (10); buruan berriro (13); buruan berriz (26); buruan beste (22); buruan beti (9); buruan bi (15); buruan bueltaka (54); buruan buru (47); buruan dago (14); buruan duela (14); buruan duen (9); buruan dute (10); buruan edo (32); buruan egin (18); buruan egon (12); buruan eman (9); buruan ere (29); buruan eta (158); buruan ez (48); buruan ezarri (21); buruan ezarri ondoren (9); buruan hartu (15); buruan hartutako (10); buruan hazka (13); buruan hil (9); buruan hori (10); buruan ideia (13); buruan iritsi (9); buruan izan (22); buruan jarri (43); buruan jartzen (9); buruan jira (11); buruan jiraka (15); buruan jo (39); buruan kapela (14); buruan kolpe (21); buruan kolpeak (11); buruan konfiantza (10); buruan nerabilen (12); buruan neukan (9); buruan nuen (13); buruan ondo (9); buruan oraino (10); buruan sartu (55); buruan sartu zitzaion (9); buruan sartzea (9); buruan sartzen (46); buruan tiro (25); buruan zegoen (11); buruan zer (20); buruan zerabilen (12); buruan zerbait (10); buruan zeukan (15); buruan zituen (10); buruan zuela (19); buruan zuen (22)

da buruan (20); dauka buruan (10); daukat buruan (10); den aste buruan (12); denbora gutxiren buruan (18); denboraren buruan (67); ditu buruan (18); ditut buruan (11); du buruan (82); dugu buruan (16); dut buruan (44); dute buruan (46); duzu buruan (17); egun batzuen buruan (26); egun gutxiren buruan (30); egunen buruan (260); ehun urteren buruan (12); erdi baten buruan (30); erdiren buruan (31); ere buruan (21); eskailera buruan (28); eskua buruan (18); eskuak buruan (14); eta buruan (133); eta erdiren buruan (19); ez buruan (12); ez du buruan (15); ez dut buruan (13); ez dute buruan (9); ez zait buruan (9); ez zuen buruan (11); geure buruan (9); gure buruan (12); gutiren buruan (9); gutxi batzuen buruan (12); gutxiren buruan (134); guztiak buruan (11); guztien buruan (11); hainbeste urteren buruan (15); hamabost egunen buruan (16); hamar egunen buruan (17); hamar minuturen buruan (9); hamar urteren buruan (44); haren buruan (18); hilabete baten buruan (19); hilabete batzuen buruan (12); hilabete gutxiren buruan (9); hilabeteren buruan (154); hiru asteren buruan (12); hiru egunen buruan (50); hiru hilabeteren buruan (30); hiru urteren buruan (53); hogei urteren buruan (16); honen buruan (10); hori buruan (42); horiek buruan (12); horien buruan (11); horren buruan (12); hura buruan (21); ilabeteren buruan (9); izan buruan (10); kapela buruan (20); kapelua buruan (11); lasterketa buruan (15); lau urteren buruan (27); laurden baten buruan (16); manifestazioaren buruan (23); minutu baten buruan (14); minutu batzuen buruan (27); minutu gutxiren buruan (17); minuturen buruan (56); nerabilen buruan (14); neukan buruan (17); neure buruan (32); nik buruan (21); nire buruan (60); nituen buruan (12); nuen buruan (39); orain buruan (10); oraindik buruan (10); ordu batzuen buruan (11); ordu erdiren buruan (9); ordu gutxiren buruan (14); orduren buruan (29); oren baten buruan (13); orenen buruan (30); ororen buruan (55); pare baten buruan (12); poltsa buruan (13); sailkapenaren buruan (29); sailkapeneko buruan (26); segundo batzuen buruan (23); segundo gutxiren buruan (11); segundoren buruan (12); sei hilabeteren buruan (20); sei urteren buruan (10); tropel buruan (16); tropelaren buruan (10); txapela buruan (23); urte askoren buruan (11); urte baten buruan (29); urte batzuen buruan (31); urte gutxiren buruan (25); urtearen buruan (9); urtebeteren buruan (18); urteen buruan (21); urteren buruan (495); urteren buruan berriz (10); zait buruan (18); zazpi egunen buruan (12); zazpi urteren buruan (11); zebilkion buruan (10); zen buruan (15); zenbait asteren buruan (12); zenbait egunen buruan (34); zenbait hilabeteren buruan (12); zenbait urteren buruan (16); zerabilen buruan (25); zeraman buruan (15); zeukan buruan (20); zeure buruan (11); zidan buruan (11); zion buruan (23); zioten buruan (18); ziren buruan (9); zituen buruan (16); zitzaidan buruan (22); zitzaion buruan (23); zonbait urteren buruan (15); zortzi egunen buruan (11); zuela buruan (13); zuen buruan (98); zure buruan (19); zuten buruan (22)

bere buruarekiko (63); buruarekiko konfiantza (10); eta bere buruarekiko (13); neure buruarekiko (15); norbere buruarekiko (12)

bere buruarekin (293); bere buruarekin eta (13); bere buruarekin haserre (9); beren buruarekin (17); buruarekin ari (11); buruarekin baietz (27); buruarekin baietz egin (12); buruarekin baiezkoa (10); buruarekin borrokan (9); buruarekin ere (12); buruarekin eta (23); buruarekin ezetz (13); buruarekin haserre (13); buruarekin haserretu (13); buruarekin hitz (13); buruarekin jo (9); buruarekin keinu (10); dio buruarekin (9); du buruarekin (18); egin zion buruarekin (12); egin zuen buruarekin (32); eta bere buruarekin (18); eta buruarekin (36); eta neure buruarekin (12); geure buruarekin (16); neure buruarekin (119); nire buruarekin (17); norberak bere buruarekin (10); zegoen bere buruarekin (10); zen bere buruarekin (16); zeure buruarekin (24); zion buruarekin (18); zuen buruarekin (41); zure buruarekin (10)

bere buruaren (513); bere buruaren alde (12); bere buruaren aurka (15); bere buruaren aurrean (10); bere buruaren defentsan (9); bere buruaren eta (21); bere buruaren jabe (85); bere buruaren kontra (19); beren buruaren (36)

buruaren alde (26); buruaren arabera (29); buruaren arteko (11); buruaren atzealdean (12); buruaren aurka (23); buruaren aurrean (16); buruaren defentsan (11); buruaren esanetan (39); buruaren eta (48); buruaren eta bere (10); buruaren ezagutza (12); buruaren gainean (34); buruaren gainetik (34); buruaren hitzetan (15); buruaren inguruan (26); buruaren jabe (154); buruaren jabe ez (11); buruaren jabe izan (9); buruaren jabe izateko (12); buruaren kontra (42); buruaren kontrako (9); buruaren kontrola (9); buruaren kontzientzia (9); buruaren ustez (24)

da bere buruaren (9); eeko buruaren (9); ene buruaren (11); eta bere buruaren (37); eta buruaren (38); eta neure buruaren (16); geltokiko buruaren (30); geure buruaren (36); haren buruaren (12); neure buruaren (138); neure buruaren jabe (37); neure buruaren kontra (11); nire buruaren (38); nor bere buruaren (16); norbere buruaren (22); nork bere buruaren (11); pse eeko buruaren (9); taldeko buruaren (13); zeure buruaren (28); zuen bere buruaren (13); zuen buruaren (9

bere buruarengan (35); buruarengan konfiantza (13)

bere buruarenganako (9)

bere buruarentzat (47)

baina bere buruari (14); baina neure buruari (17); batek bere buruari (11); berak bere buruari (16); bere buruari (1632); bere buruari aitortu (9); bere buruari barre (9); bere buruari buruz (12); bere buruari egin (10); bere buruari egiten (14); bere buruari eman (15); bere buruari ere (23); bere buruari esan (14); bere buruari esaten (12); bere buruari eta (25); bere buruari eutsi (21); bere buruari ez (14); bere buruari ezin (9); bere buruari galdetu (24); bere buruari galdetzen (43); bere buruari galdezka (42); bere buruari hitz (11); bere buruari su (12); bere buruari tiro (10); bere buruari uko (12); beren buruari (98); biezaio bere buruari (11)

buruari aitortu (19); buruari aitortu nahi (11); buruari baino (9); buruari baizik (11); buruari barre (14); buruari begira (15); buruari begiratu (13); buruari begiratzen (11); buruari behin (17); buruari behin eta (13); buruari buelta (15); buruari buelta asko (9); buruari bueltak (19); buruari bueltak ematen (11); buruari buruz (17); buruari ea (14); buruari egin (23); buruari egindako (12); buruari egiten (37); buruari eman (18); buruari emandako (9); buruari eragin (140); buruari eragin eta (13); buruari eragin zion (98); buruari eraginez (54); buruari eragiten (54); buruari eragiten dio (26); buruari eragiten zion (10); buruari ere (39); buruari esan (41); buruari esan nion (16); buruari esan zion (10); buruari esaten (49); buruari esaten nion (19); buruari eta (55); buruari eusten (11); buruari eutsi (36); buruari ez (43); buruari ezarri (14); buruari ezin (10); buruari ezker (9); buruari ezker eskuin (9); buruari galdegin (10); buruari galdera (10); buruari galderak (10); buruari galdetu (67); buruari galdetu nion (22); buruari galdetu zion (17); buruari galdetzen (104); buruari galdetzen dio (10); buruari galdetzen diot (27); buruari galdetzen nion (19); buruari galdetzen zion (19); buruari galdezka (64); buruari galdezka ari (11); buruari gogor (10); buruari hazka (15); buruari hitz (20); buruari nola (13); buruari sinetsarazi (9); buruari su (12); buruari su eman (9); buruari tiro (10); buruari uko (18); buruari zer (18); buruari zergatik (19); buruari zin (11); buruari zin egin (10)

camillok buruari (17); camillok buruari eragin (17); dio bere buruari (124); diogu geure buruari (28); diot neure buruari (135); diot nire buruari (15); diote beren buruari (9); diozu zeure buruari (24); diozu zure buruari (16); dizkio bere buruari (10); dizkiot neure buruari (10); ene buruari (24); eragin zion buruari (13); ere bere buruari (9); eta bere buruari (86); eta buruari (49); eta buruari eragin (14); eta geure buruari (9); eta neure buruari (47); eta nire buruari (17); euren buruari (25); geltokiko buruari (10); genion geure buruari (10); geure buruari (175); gure buruari (36); heure buruari (28); jaunak bere buruari (21); konpainia buruari (28); neure buruari (1042); neure buruari ea (10); neure buruari egiten (10); neure buruari esan (20); neure buruari esaten (23); neure buruari ez (18); neure buruari galdetu (23); neure buruari galdetzen (48); neure buruari galdezka (14); neure buruari zer (10); nik neure buruari (21); nioan neure buruari (13); nioke neure buruari (9); nion neure buruari (289); nion nire buruari (42); nire buruari (170); norbere buruari (13); nork bere buruari (40); on camillok buruari (17); zen bere buruari (10); zenion zeure buruari (9); zeure buruari (141); ziola bere buruari (13); zion bere buruari (315); zion buruari (22); zioten beren buruari (13); zitzaion bere buruari (9); zizkion bere buruari (19); zuen bere buruari (9); zure buruari (46)

bat bere buruaz (9); batek bere buruaz (16); bere buruaz (766); bere buruaz bertze (17); bere buruaz beste (421); bere buruaz eta (13); bere buruaz harro (10); bere buruaz hitz (9); beren buruaz (103); beren buruaz beste (61); buruaz ari (11); buruaz baietz (46); buruaz baietz egin (20); buruaz baiezkoa (35); buruaz baiezkoa egin (23); buruaz barre (11); buruaz bertze (35); buruaz bertze egin (15); buruaz bertze egiten (11); buruaz beste (595); buruaz beste egin (290); buruaz beste eginda (11); buruaz beste egingo (20); buruaz beste egitea (30); buruaz beste egiteko (52); buruaz beste egiten (89); buruaz beste egitera (18); buruaz eta (39); buruaz ezetz (20); buruaz ezezkoa (14); buruaz harro (16); buruaz hitz (17); diot buruaz (15); du bere buruaz (11); egin nion buruaz (24); egin nuen buruaz (13); egin zion buruaz (37); egin zuen buruaz (89); ene buruaz (10); eta bere buruaz (65); eta buruaz (27); eta neure buruaz (11); euren buruaz (40); euren buruaz beste (35); geure buruaz (42); geure buruaz beste (12); heure buruaz (12); neure buruaz (124); neure buruaz beste (31); nion buruaz (30); nire buruaz (21); nork bere buruaz (10); nuen buruaz (18); zen bere buruaz (13); zeure buruaz (20); zion buruaz (42); zuen bere buruaz (17); zuen buruaz (105)

beren buruei (49); euren buruei (13); geure buruei (13)

buruek ez (13); ebko buruek (10)

beren buruen (35); beren buruen jabe (9); buruen eta (10); buruen gainean (20); buruen gainetik (29); buruen jabe (11); geure buruen (12); gure buruen (22)

buruetako bat (24)

beren buruez (19)

buruz burukak (30); buruz burukako (30); buruz burukan (15)

asteren buruko (17); azken buruko (11); batek buruko (12); baten buruko (41); bere buruko (15); bi urteren buruko (11); buruko arazoak (9); buruko bi (9); buruko edo (9); buruko eta (15); buruko finala (15); buruko gaitz (21); buruko gaitza (11); buruko gaitzak (24); buruko gaitzen (19); buruko ile (27); buruko ilea (12); buruko ileak (32); buruko ileetatik (16); buruko indarra (10); buruko lehen (12); buruko min (90); buruko min handia (10); buruko mina (135); buruko mina ematen (9); buruko minak (29); buruko minez (30); buruko minik (17); buruko osasun (38); buruko osasun arazoak (21); buruko osasuna (12); buruko osasunari (9); buruko partida (19); buruko txapela (12); buruko txapeldun (10); buruko txapelduna (13); buruko txapeldunak (12); buruko txapelketa (29); buruko txapelketako (27); buruko txapelketan (10); buruko zapi (10); buruko zapia (13); buruz buruko (388); buruz buruko finala (15); buruz buruko lehen (10); buruz buruko partida (19); buruz buruko txapela (12); buruz buruko txapeldun (10); buruz buruko txapelduna (13); buruz buruko txapeldunak (12); buruz buruko txapelketa (29); buruz buruko txapelketako (27); buruz buruko txapelketan (10); dira buruko (9); du buruz buruko (9); egunen buruko (15); epelen buruz buruko (14); ere buruko (9); eskuin buruko (12); eta buruko (97); eta buruko min (12); eta buruko mina (9); eta buruz buruko (15); haren buruko (9); hilabete baten buruko (9); hilabeteren buruko (10); hiru buruko (9); nire buruko (10); urteren buruko (34); zuen buruko (18)

buruz burukoa (74)

buruz burukoan (86)

burukoaren azpian (12); buruz burukoaren (25)

buruz burukorako (10)

azken bururaino (18); bururaino eraman (19); bururaino eramateko (18); bururaino joan (12); dute bururaino (9); eta bururaino (14); prozesua bururaino (11)

bere bururik (9); bururik altxatu (12); bururik ez (38); bururik gabe (28); bururik gabeko (13); bururik jaso (10); eta bururik (14); eta ez bururik (17); ez bururik (57); ez bururik ez (13); ez zuen bururik (11); hankarik ez bururik (14); zuen bururik (12)

baina burutik (13); bat burutik (9); bere burutik (21); burutik beheiti (11); burutik behera (88); burutik buru (115); burutik egin (15); burutik egina (35); burutik eginda (55); burutik ere (14); burutik eta (10); burutik ez (12); burutik ezin (17); burutik hago (9); burutik joana (10); burutik jota (38); burutik kendu (211); burutik kendu eta (9); burutik kendu ezin (11); burutik kendu ezinda (9); burutik kendu ezinik (34); burutik kentzeko (19); burutik kentzen (20); burutik nahasia (9); burutik nahasita (9); burutik oinetara (15); burutik oinetaraino (46); burutik pasa (49); burutik pasa ere (30); burutik pasatu (143); burutik pasatu ere (75); burutik pasatu zitzaion (9); burutik pasatzen (44); burutik sano (18); burutik zaude (20); da burutik (16); da burutik buru (9); du burutik (21); dut burutik (21); dut burutik kendu (14); ere burutik (19); eta burutik (63); ez zait burutik (11); ez zitzaidan burutik (21); ez zitzaion burutik (22); ezin burutik (9); ezin dut burutik (11); ezin nuen burutik (10); ezin zuen burutik (15); hori burutik (28); hori burutik kendu (9); hura burutik (26); irudia burutik (9); kendu burutik (9); nire burutik (18); nuen burutik (18); nuen burutik kendu (10); pasatu zait burutik (12); pasatu zitzaidan burutik (40); pasatu zitzaion burutik (13); sekula burutik (13); zaie burutik (10); zaio burutik (14); zait burutik (30); zaizu burutik (9); zitzaidan burutik (72); zitzaidan burutik pasatu (13); zitzaion burutik (42); zitzaion burutik pasatu (13); zuen burutik (37); zuen burutik kendu (19)


burualde 1 iz buruaren aldea.

Bi aingeru ikusi zituen zuriz jantziak, Jesusen gorpua egon zen tokian eserita, bata burualdean eta bestea oinetan.  Elizen arteko biblia   Jn 20,12

Manta txikiarekin burualdea estaliz gero, hankak bistan geratzen dira, eta alderantziz.  Berria - Kirola   2004-03-23

Oso oihal ederreko baldakino zaharra duen ohea, marmola baino gogorragoko bi koltxoirekin eta zoragarri margoturiko burualdearekin.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 124. orr.

Ohearen burualdean, amak lo egiten zuen aldean, aitaren erretratua ageri zen: gizon gazte eder bat, irribarrez, ukondoak leiho zabal baten erdian jarririk.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 38. orr.

Azkenean, ibilera motelaz, aitak gela zeharkatu eta oheko burualdearen ondoko aulkian eseri zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 187. orr.

Mandatariek, sartzean, etxeko idoloa aurkitu zuten ohean, ahuntz-ilezko oihala burualdean zuela.  Elizen arteko biblia   1 Sm 19,16

Handik ez urrun, zubiaren burualdetik gertueneko atearen aurrean.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 257. orr.

Oholtxo batzuk jarri zituzten habeen burualdeak estaltzen.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1870. orr.

Orratzaren burualdeko ataletan sortzen du burduntzi arrak hazia, esperma.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 35. orr.

2 irud/hed

Burualde eta despedida egokiak nola idatzi behar diren, zer nolako hizketa-erregistro erabili eta zer erregistro saihestu, testuaren joskerak eta egiturak nolako behar duten eta nolako ez duten inola ere behar....  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 230. orr.


burualdi iz burutaldia.

Goragalez bazegoen ere, ezin eutsi izan zion burualdi barregarri hura adierazteari.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 79. orr.


buruapal ik buru 3.

buruargi (ETCn 506 agerraldi; orobat buru argi ETCn 184 agerraldi) 1 izond/iz burua argia duena. (pertsonez)

Zuk nahikoa gizon buruargia eta ikasia ematen duzu.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 156. orr.

Mutil buruargia zen oso.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 104. orr.

Neure buruari galdezka hasten natzaio ea emakume gazte aginduzale eta buruargi hau ez ote den nire otoitzei emandako erantzuna.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 202. orr.

Porrot horiek esplika daitezke, baina ez desenkusatu, noski, viktoriar gotzain buruargi baten eztenkadaren bidez.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 112. orr.

Agure eszeptiko eta ironiko bat zen, erretorika guztien etsai [...], buruargia, tematia, eta ernea, bere gisako ernetasun triste batez.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 49. orr.

Irakasle buruargi usteak, bete-betean zegokion tonu autoatsegin halako batez: [...].  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 27. orr.

-Erlijioaren eta erresumaren soldaduetan adoretsuena eta buruargiena naizelako.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 230. orr.

Hitzaldiak egiten zituen brasildarrak kirtenak zirela esanez, buruargi bakarrak gizajaleak zirela adieraziz.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 19. orr.

Inoiz ez diote ergelari buruargia deituko eta, batez ere, ez dute onartuko besteren doinuaren hotsean dantzat.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 106. orr.

Buru-argiengan bizi da zuhurtzia, baina zentzugabeen artean ez da aintzat hartua.  Elizen arteko biblia   EsZ 14,33

Edozein mozolok eskura dezake dirua, baina buruargiari bakarrik irauten dio esku artean!  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 70. orr.

Buruargi denak asma dezala piztiaren zenbakiaren esanahia.  Elizen arteko biblia   Ap 13,18

Indartsua eta buruargia hautatuko zenuke ahul eta adeitsuaren ordez.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 65. orr.

Gauza praktikoetarako, ordea, oso buruargia zen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 328. orr.

Atsegina zen, polita bainoago; ona, buruargia bainoago.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 388. orr.

Bazuen nolabait -Cervantesek bere garaian bezala- "buruargi ikasigabea" izateko fama.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 169. orr.

2 (bestelakoez)

Honek sortzen ditu espiritu libre adoretsuak eta buru argiak, eta gizonak bertutetsu bihurtzen.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 42. orr.

Bai herri jakintsu eta buruargia nazio handi hau!  Elizen arteko biblia   Dt 4,6

Tellagorrik baratze txiki bat zeukan, jende buru-argiak zioenez ezertarako balio ez zuena.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 34. orr.

Dirua jaulkitzea acte de présence bat da, gobernua harreman zuzen eta iraunkorrean jartzen duena bere mendekoen gutxiengo gogotsu, buruargi eta eragin handiko batekin.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 78. orr.

2 (adizlagun gisa)

Edanaren arrastorik ez, erabat buruargi nengoen berriro.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 142. orr.

Erasokor korritzea atsegin du berak, buruargi betiere, baina aurpegia emanez.  Berria - Kirola   2004-04-28

Erdi lo gelditu zen, hamar minutuz iraun zuen horrela, eta berriz iratzarri zenean, orain buru argi, itzultzen tematzen ziren makinak uxatu zituen bere pentsamenduetatik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 48. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

buruargi batek (3); buruargi eta (11); eta buruargi (4)

bezain buruargia (3); buruargia eta (4); buruargia izan (4); buruargia zara (3); buruargia zen (9); eta buruargia (5); gizon buruargia (3); oso buruargia (5)


buruargitasun (ETCn 185 agerraldi) 1 iz buruargia denaren nolakotasuna.

Hazpegietan ez zitzaion sentimendu biziegirik atzematen, baina begiek buruargitasuna erakusten zuten.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 176. orr.

Frantziskoren buruargitasuna eta gogo-iraupena, eta Honorio Aita santuaren aurrean egin zuen predikua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 226. orr.

Bi eredu ziren, Zalakain eta Katxo hura, guztiz diferenteak; batak, menditarraren baretasuna eta buruargitasuna zuen; besteak, Erriberakoaren amorrua eta bizitasuna Pixkana-pixkana, bere buruargitasun, umore fin eta xelebrekeriei esker, goi-mailako gizartearen kuttun bihurtu zen.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 70. orr.

Paveseren okerrek, berriz, zuhurtzia, maltzurtasuna, kalkulua eta buruargitasuna zuten iturri.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 257. orr.

Buruargitasuna behar da hemen.  Elizen arteko biblia   Ap 17,9

Esperientziaz eta buruargitasunaz baliaturik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 131. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Irudimen trebea eta buruargitasun zorrotza.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 162. orr.

Halako trikimailu bikainaren asmatzaile mitikoak horrenbestez erakusten zuen buruargitasun eta ausardia bipilarengatik.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 45. orr.

Buruargitasun hutsarengatik ez zuen inor errespetatu oraindik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 469. orr.

Berezko buruargitasunari esker, susmatzen zuen ez zela horrela irakatsi behar, baina ez zekien zein zen irakasbide zuzena.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 374. orr.

Biak oso argiak, noski... aparteko buruargitasuna zuten... baina uste dut halako bazter-nahaslerik ere ez dugula besterik inoiz izan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 167. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Gizon lodi, ilehori bat zen, begi urdin, espresiorik gabeak zituen; ahari aurpegia zuen, buruargitasun-itxura gutxikoa.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 197. orr.


buruargitsu izond oso buruargia.

Louise, berriz, buruargitsu eta zartadakoa zetorren.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 36. orr.


buruarin (orobat buru arin) 1 izond/iz burua arina duena. ik kaskarin.

Orain ez zuen gehiago bere eskuzabaltasuna alferrik galdu nahi ni bezalako gizaki ezduin, buruarin, gogoeta laburreko batekin.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 73. orr.

Langile-buru eraginkor izandakoa, pertsona berekoi, buruarin eta ganoragabea bihurtu zen.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 234. orr.

Ez dinat pentsatu ere egin eskuak gorde behar nituenik, hain izan naun axolagabea eta buruarina.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 104. orr.

Esploratzaile buruarin haiei laguntza eskaintzeko prest egon ziren Kalaallit Nunaateko inuitak.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 175. orr.

Haren beso-euskarri bigunek atzitu eta gogor heldu zidaten, nola landare haragijaleek intsektu buruarina atzitu eta hondarreraino ezeztatzen duten.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 52. orr.

Gaztea zen eta eroa, baina ez buruarina, eta maitagarria erabat edozein modutara ere.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 76. orr.

Geure tokitan eserita baldin bagaude, arrankerik ez daukagulako; tokiz aldatuz gero, buruarinak garelako.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 87. orr.

Buruarinak burutsu izaten saiatuko dira, hizmotelak bizkor eta garbi mintzatuko.  Elizen arteko biblia   Is 32,4

Apolo Apolo izan zenetik honantz, eta musak musa eta olerkariak olerkari, ez da egin izan liburu on bezain alai eta buruarinik.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 32. orr.


buruarinkeria iz buruarintasun gaitzesgarria.

Maltzurtasunagatik egiten diren hanka-sartzeak estu-estu korapilatzen dira: maltzurtasunak guregan buruarinkeriak edo zuhurtzigabekeriak baino erro sendoagoak egiten ditu.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 257. orr.


buruarintasun iz buruarina denaren nolakotasuna.

Buruarintasuna: [...].  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 39. orr.


buruaske izond bere burua aske duena.

Hala, erosle soilak izatetik buruaskeak izatera igaro dira, eta horrek mahatsa saltzen duten nekazari eta kooperatibekin zituzten harremanak aldarazi ditu.  Berria - Ekonomia   2004-08-31


buruaski izond bere burua aski duena.

Halaber, campus buruaskiak lortzeko asmoa daukala nabarmendu zuen, «bakoitzak bere nortasun eta entitate propioa mantentzeaz gain, ezagutzarako eta bizitzarako espazioa sortuz».  Berria - Euskal Herria   2004-02-26

Sinkronikoa dena, idiosinkronikoa gertatzen da benetan, hau da, berezia eta buruaskia.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 15. orr.

Lehenago esan bezala, arazo larriak ditu gaurko antolaketa ereduak, eta arazo horiek, campusak behar bezain buruaski ez izatetik datoz. Anderearen begi zolietan ausardia suma zitekeen, buruaski zela gizonezkoen mundu hertsian murgiltzeko... eta baita aurrera egiteko ere.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 187. orr.


buruaskitasun 1 iz buruaskia denaren nolakotasuna.

Buruaskitasuna zen landa-giroaren ezaugarri nagusietako bat, baina merkataritza-hiriak Europa barneko eta kanpoko trukeen mende zeuden, bai kontsumoaren bai ekoizpenaren parte bati zegokionez.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 38. orr.

Gainera, hiriak zituen ezaugarri bereziak (independentzia eta buruaskitasuna) galtzen ari ziren.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 221. orr.

Zomorro [...]: Politikaren arloan bere buruarekiko begirunearen eta buruaskitasunaren bizioak joa.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 276. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Hegoaldean, Asian bereziki, elikagai-buruaskitasunaren alorrean egin diren aurrerapenak erantsi behar zaizkio Iparreko eskariaren asetasunari.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 126. orr.


burubako 1 izond burugabea.

Ezin dute elkar adostu dragoi burubakoaren azpian dauden lau hankek.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 131. orr.

70eko eta 80ko hamarkadetan gailenduriko espresionismotik eta kontzeptualismotik haratago zihoan pintura egin zuen: bizia eta burubakoa.  Berria - Kultura   2004-01-22

Jazz mota hura burubakoa ez ote zen galdetu zion Galderrek.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 49. orr.

2 (adizlagun gisa)

Balentria eginda, gugana itzuli da, ez jakin ausarti ala burubako dabilen.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 112. orr.


burubatzar 1 batzar gorena. iz

Hasteko ta bat, Poloniak eta Espainiak ez dute orainokoan berotasunik erakutsi horri buruz, berriki Bruxelles en egin den burubatzarrean.  Herria   2003-10-23

2 EAJren batzar gorena.

Bost burubatzarren aukeraketa prozesua EBBren tankerakoa da.  Berria - Euskal Herria   2004-03-23

Astelehenean, Alderdi Jeltzalea kudeatzen duen Euskadi Burubatzarra Baionan bildu da, duela zonbait hilabete egin zen bezala.  Herria   2004-12-23


burubelarri ik buru 6.

burubeltx izond adkor burubeltza.

Aitona tripa handi burubeltx hura, orain joan, orain etorri, gazta batekin dantza egiten zuena.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 127. orr.


burubeltz 1 izond buru beltza duena.

Antxeta burubeltzak zebiltzan hona eta hara.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 68. orr.

Pitxartxar burubeltza.  Berria - Gaiak   2004-11-10

Une aski zaila egon ohi den artzainen kantuaren joko zatian ere ez zen arazorik batere izan, ardi manex burubeltz saldoa oholtzara igoarazteko eta han gerarazteko!  Berria - Kultura   2006-05-09

2 (izen gisa)

Putzuek egunsentiko argipean odol zikinezkoak dirudite, hileko-odoldunak, arrabioz beteriko istilak, buztan dardartizko burubeltzez irakiten, espermatozoozko borbortegiak balira bezala,  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 101. orr.


burubero (ETCn 138 agerraldi; orobat buru bero ETCn 93 agerraldi) 1 izond/iz grinaren batek menderaturik neurritasuna galtzen duena.

"Kristoren parrandak egin behar ditugu hemen", mutil buruberoren batek.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Uda betiko balitz», 2003 - 67. orr.

Clark aita planta agertzen du, Dean sutsua gazte buruberoa bere tokian jar dezakeena.  Berria - Mundua   2004-01-18

Israelgolehen ministroa, Yitzhak Rabin hil zuten duela hamar urte, israeldar burubero batek egia erran.  Herria   2005-11-10

Hindu burubero batzuek begitan hartu zuten Gandhi, batez ere hinduen eta musulmanen artean aldarrikatzen zuen anaitasunagatik. faxistek eta hooligan buruberoek.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 49. orr.

Maitagarria segur, baina buruberoa!  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 80. orr.

Alde batetik neskatoa, bakar bakarrik ibilki gainera, adina andere esposarena, trakaz eta begitartez ez atrebitu ez-eta burubero batere, bakarrik bideko solaskideari begi sanoz behatzen eta behin fidatuz geroz aise solastatzen.  Herria   2001-11-01

Turkia da eredu berezia arabeentzat eta Al Qaidako buru beroek ezin onartua.  Herria   2004-01-15

Askotan aipatu izan den poema hura buruberoen asmazio hutsa izan dela zin egin beharko du, Mariek inoiz ez zuela halakorik idatzi.  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 181. orr.

2 (bestelakoez)

Harrokeriak eta irudimen buruberoak miragarriak asma ditzakeela.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 239. orr.


buruberokeria iz buruberoaren jarrera edo egitea.

Buruberokeriak ez dituk nehorentzat probetxu.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 80. orr.

Bezperako jestu hura ez zen beraz inkontzienteki egin nuen buruberokeria, baizik eta, ene izate propioaren frogatzeko bultzatu nuen jazarraldi salbagarriaren seinalea.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 177. orr.

Ez naizela zuekin haserretu, neure buruarekin baizik, horregatik buruberokeria eta iraina, barkatuko didazue.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 141. orr.

Joanes Paulo bigarrenak hauxe dio, berak igorri kardinale eta gizonen bidez, beldur haundi batzuek behar gaituztela orozgainetik buruberokeria gogorretarik zaindu.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 224. orr.


buruberoki adlag buruberoaren eran.

Nahiz badakidan norberak bere burua salatzea ez dela salbatzea, onartzen dut: atzo Holandaz hain buruberoki hitz egin izanak final-laurdenetarako txartela lortzearren gartsu jokatzera eraman zituen Davids, Van Nistelrooy jauna eta konpainia.  Berria - Kirola   2004-06-25


buruberotasun iz buruberoa denaren nolakotasuna.

Ez nuen aurreikusten ezen Zuzendariak, egun batzuez nire buruberotasuna nirekin partekatu ondoren, bi-biona ziplo hotz-epelduko zuela,  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 112. orr.


buruberotu, burubero(tu), buruberotzen da/du ad burua berotu.

Ez, baten batek pentsa lezakeen moduan, irakasle hatxebezale parrasta bat egokitu eta haiek buruberotu nindutelako.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 91. orr.


burubide (ETCn 371 agerraldi) 1 iz aholkua; erabakia; asmoa, urratsa, bilakabidea; funtsa.

Nire burubideek lagunduko dizuete errazago sinets dezazuen eta gogoki gordetzen oroitzapenean.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 42. orr.

Emaiozu nire seme Salomoni zure agindu, burubide eta legeak bihotz-bihotzez gordetzea.  Elizen arteko biblia   1 Kro 29,19

Leial natzaie ni neure burubideei.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 244. orr.

Bigarren ezkontzaren bultzagarri agitzen diren burubideak interesari dagozkio, doilor; ez du parterik maitatzarreak.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 129. orr.

Une hartan, burubidea hartu zuten Petroniok onduriko abenturak gauzatzeko.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 66. orr.

Misterraren purrustadaren ondoren Marta haserre baina bere lana bukatzeko burubidean tematuta, Txetxurengana doa eta estadiora joan behar dutela.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 173. orr.

Ez nuen ezagutzen zure burubidearen egoskorra; zure maitasunaren sakona deituko zenioke zuk.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 16. orr.

Barrena lasaitu zitzaion Santxo Panzari burubide hauen ondoren, eta amaiera ona ikusi zion ikusi bere egitekoari.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 125. orr.

Inor mendekatzera daramaten arrazoiak, burubideak ikertzea, mendeku-ekintza soiletik haratago.  Berria - Kultura   2004-09-11

Hala bada, burubide haiekin guztiekin kolera eztitzen hasi zitzaion, aldartea hobetzen.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 182. orr.

Ez dituzte Jaunaren asmoak ezagutzen, ez eta ulertzen ere haren burubideak.  Elizen arteko biblia   Mi 4,12

Titori burubideak.  Elizen arteko biblia   Tt 3,8 tit

Gorde Moisesen arauetan idatziak dauden lege, agindu, erabaki eta burubideak.  Elizen arteko biblia   1 Erg 2,3

Etxeko burubideaz arduratzen da, ez du bere ogia merezi gabe jaten.  Elizen arteko biblia   EsZ 31,27

Bi egun behar izan zituen urreginak bere burubideak zehazteko.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 253. orr.

Hainbat mugimendu egin zituen [Monzonek]; ezagunena, espainiar monarkikoekiko hurbilpena, gerora hainbat gaitzespen ekarriko ziona, nahiz eta gaur egun ezaguna izan alderdiaren aginduz egin zituela egin zituen burubideak.  Berria - Kultura   2004-11-19

Ikusi zuen Jainkoak handituz zihoala munduan gizakiaren gaiztakeria eta honen burubide guztiek txarrera jotzen zutela beti.  Elizen arteko biblia   Has 6,5

Andres enplegu bat lortzeko burubideak egiten ari zen, eta bien bitartean Liburutegi Nazionalera joaten zen.  Josu Zabaleta   «Jakintzaren arbola» - Pio Baroja, 2006 - 163. orr.

Zer burubide, zer mekanismo baliatzen ditu horretarako?  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 28. orr.

Banekien burubiderik gabeko erabakia zela, helbururik gabeko burutazioa, txorakeria bat azken finean.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 23. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Jaunak profetak bidali zizkien beregana itzularazteko; baina, profetek burubide onak eman arren, ez zieten entzun.  Elizen arteko biblia   2 Kro 24,19

Guztiz burubide ona iruditzen zait ezaguera izan zuten guztiek hartaz idazteko hau.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 85. orr.

Noiz arte izango ote dituzu zeure baitan burubide gaizto horiek?  Elizen arteko biblia   Jr 4,14

Burubide gaiztoko gizasemeak ziren, egiaren axolarik gabeak, erlijioa irabazpide egiten duten horietakoak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 924. orr.

Zenbat gamelu ez ote ziren sarean erori, Montrolek burubide gaiztoa hartu zuelako?  Javi Cillero   «Hollywood eta biok», 1998 - 176. orr.

Zer nolako eredua emango litzaioke nazioari baldin eta, agindutako inpunitateari huts eginez, burubide bihurriak bitarteko direla, fede publikoaren lotsarako, oinazera eramango balitz legearen gonbitari erantzun diona!  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 103. orr.

Nolanahi ere, proposatzen dugun marko teorikoa ez da, inola ere, halako batean sortu zaigun burubide apetatsua.  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 29. orr.

-Ez egin nigana so, ez dezazun errukizko ekintza horrekin aldaraz ene burubide zorrotza.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 153. orr.

Gaur egun badakit esperantzarik gabeko burubidea dela gizon bat hitzez janztea.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 75. orr.

Traidoreak oso-osoan bete zuen bere burubide zitala.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 432. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere burubideak (3); burubide eta (4); eta burubideak (3)


burubidetsu iz burubide-edo.

Hona hemen, gutxi gorabehera, zein burubidetsu darabilen lapurrak edo hiltzaileak, honek urkabea edo gurpila, beste kontrapisurik ez duenean legeak ez bortxatzeko.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 80. orr.


burubidetu, burudibe(tu), burubidetzen da/du ad burubide izan.

Sumarioki: Don Quixote Espainiako historiaren intepretaziorako klabe bihurtu da; gero, Espainiako historiaren intepretazioa bera, arima espainolaren historia baten klabean burubidetzen da.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 148. orr.


burubikotasun iz bi buru izateko nolakotasuna.

Imazi alderdiaren burubikotasuna «ondo landu» behar dela esan zion «alderdiaren onerako oso garrantzitsua» delako.  Berria - Euskal Herria   2004-01-20


burudun 1 izond burua duena.

Jende buruduna behar zen haren iritziz, ikasketaz-eta ongi prestatua eta libertarioen doktrinaren marka sakon errotua izango zuena.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 15. orr.

Emozioz arnaska, ikusirik jende zuria dena emanda: magoak, pailazoak, bururik gabeak eta bi burudunak, altueran bost metrokoak edo metro erdikoak, pisuan tona batekoak, kristala jaten, sua irensten, ahotik xingolak botatzen.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 79. orr.

Zaldiek ahoan eta isatsetan zuten suntsitzeko ahalmena; isatsak suge-itxurakoak eta burudunak zituzten, eta haien bidez hondatzen zuten.  Elizen arteko biblia   Ap 9,19

Bitxia baita Gasteizko Ogetan [...] askotan haien jarduna jarraitzen duten kazetariekin zenbait pilotari horren aldarte txarreko agertu eta finaleko egunean esatari bitxienari eta galdera ez hanka ez burudunari horren aldarte oneko erantzutea.  Berria - Kirola   2006-03-21

2 izlag

Inaziok karrika zeharkatzen ikusi du, zilarrezko burudun makilaren laguntzaz.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 176. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Librako garbantzu-burudun begiralea hurbiltzen ari zitzaigula konturaturik, begiak beste toki batera brau eraman, eta salto txikiak ematen segitu du.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 95. orr.

Gizon bitxi eta txiki kuia-burudun bat zela iritzi nion, pinpirin bat.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 67. orr.


buruera iz ideia, burutazioa.

Nondik sortu dira, milaka urtetan engainatu gaituzten ongiaren eta gaizkiaren buruera moralista horiek?  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 246. orr.

Hori gutxi balitz, latinez lanketa filosofikorik ezak sortzen zizkion zailtasunak gehitu behar dira: terminologia finkaturik ez, buruera asmatzailerik ez, zeintzuetan hizkuntza aurretik doan, izaera elikatzailea daukan.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 13. orr.

Erakustea aldaketa batek, diskurtsoaren ordenan, ez dakarrela berarekin ez "ideia berririk", ez asmaketa eta sormen apur bat, ez buruera ezberdinik, baizik eta jardute baten baitako transformazioak dakartzala, beharbada bere ingurukoetan eta euren artikulazio komunean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 236. orr.


burueskastasun iz buru-kamutsa denaren nolakotasuna.

Materia ergela, bere nagi-soraioan etsai, giza ergeltasuna etsai den bezala, eta hura bezala bere burueskastasun pasiboaren kariaz indartsu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 207. orr.


buruestimu iz autoestimua.

Tutoretzetan ikasleekin eta irakasleekin lan eginez gero, hobetu egiten dira beren harremanetarako gaitasunak: buruestimua, beren buruarekin duten harremana, autokontrola, pertsonen arteko harremana eta, batez ere, enpatia, besteen tokian jartzeko gaitasuna.  Berria - Euskal Herria   2006-04-30

Ezin dugu buruestimua inola ere galdu.  Berria - Kirola   2004-11-10


buruezur ik burezur.

burufuin ik burmuin.

burugabe (ETCn 1.081 agerraldi) 1 izond burua moztua duena.

Hildakoaren gorpu burugabea artean heriotza tokian zegoelarik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 41. orr.

Gorpu burugabea artean odolusten ari zelarik, odola txirrioan zihoalarik, ea zenbat metro egingo ote zituen buru gorpugabekoak pirrika aurrera, gorputik kenduz geroztik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 41. orr.

2 bururik ez duena.

Negozio-gizon zuhurra, baina administratzaile burugabea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 182. orr.

-Gizon burugabe eta bihozgogorra ematen duzu gero!  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 994. orr.

Efraim uso ttunttun burugabea da: Egiptori degiote laguntzeko dei, Asiriara jotzen dute.  Elizen arteko biblia   Os 7,11

Han aritu zen inoren egitasmorik burugabeenak ere aurrera atera beharrez.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 90. orr.

Hain dago bazter guztietara hedaturik delako teniente horren adore burugabearen ospea, ezen, [...].  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 131. orr.

Bestela esakune burugabe hau izango genuke ondoriotzat, alegia, agerpenik balegokeela agertzen den ezer egon gabe.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 27. orr.

Inoiz ez zen amodio burugabe, naturaz kontrako horretatik sendatuko, inoiz ez!  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 52. orr.

Halako ideen errealitatea itxurazkoa soilik bihurtu nahi izatea asmo burugabea da.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 263. orr.

Buruko ilea mozteko txinatarrek duten ohitura burugabea.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 63. orr.

Anitzez ere modu burugabeagoan eta zentzugabeagoan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 311. orr.

Ikusleentzat ez zegoen arriskurik, baina izumen burugabe batek irteerara joatera bultzatu zituen denak itsumustuan.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 62. orr.

Plazer burugabeak zorigaitz luzez ordainduak dira azkenik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 341. orr.

Erretolika burugabeak luze irauten zuen oraindik.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 183. orr.

Ipuin burugabe eta gaizto hori lehen kristauek desagertarazi zuten lurraren gainetik.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 86. orr.

Hain proposamen burugabe eta amarruzkoa zen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 113. orr.

Lagun hurkoa gutxiesten duena burugabea, burutsua dena isilik egoten da.  Elizen arteko biblia   EsZ 11,12

Hipotesia asko egin dira, gehienak burugabeak.  Berria - Euskal Herria   2006-01-20

Zein burugabea, aldean duena arbuiaturik, beragandik urrun dagoenaren bila doana!  Anjel Lertxundi   «Mentura dugun artean», 2001 - 81. orr.

Izan ere, burugabea litzateke judizio analitikoa esperientzian oinarritzea.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 34. orr.

Burugabe hori, konturatuko al zara behingoz egintzarik gabeko fedea alferrikakoa dena?  Elizen arteko biblia   St 2,20

Hura gazteluan nola sartu ote zen azaltzeko hipotesiak gero eta burugabeagoak ziren.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 137. orr.

3 (izen gisa)

Errebeldiak heriotza ekartzen die zentzugabeei, axolagabekeriak galtzen ditu burugabeak.  Elizen arteko biblia   EsZ 1,32

Roboam, herriko zoroena, burugabe itzela, bere erabakiez herria bere kontra altxarazi zuena.  Elizen arteko biblia   Si 47,23

Etsita baitzegoen burugabe batekin ari zela tratuan.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 262. orr.

Burugabe txoro bat.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 34. orr.

4 (adizlagun gisa)

Otoi, barkatu zeure morroi honen gaiztakeria, burugabe jokatu baitut. zer arrazoi ezinbestekoengatik jokatzen zuten horren burugabe?  Elizen arteko biblia   1 Kro 21,8

Beti bezain burugabe segitzen nuela adierazi zidan amak.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 124. orr.

Azken hitza esan gabe denda utzi nahi ez, eta zera gehitu zuen burugabe: [...].  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 116. orr.

5 burugabeko izlag burugabea.

Etxe hondatua da jakinduria txoroarentzat, zentzugabearen ezagutza burugabeko hizketaz eratua. aberats gezurtia eta burugabeko agure adulteriogilea.  Elizen arteko biblia   Si 21,18

Jendetza garrasika hasi zen orduan, korrikalari burugabeko haren jokamolde eroa ikusita.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 136. orr.

Apriorizko ezagutza orotarako osagaiak, ordea, baita hautazko asmazio burugabekoetarako osagaiak ere, ezin dira egiatan esperientziatik hartu.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 81. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baina burugabea (3); burugabe eta (6); burugabe hau (3); burugabe hori (3); burugabea da (10); burugabea eta (3); burugabea litzateke (4); burugabea zen (3); burugabeak dira (3); eta burugabe (6); eta burugabea (5); hain burugabea (3)


burugabekeria 1 iz zentzugabekeria.

Ongi pentsatuta jokatzea zuhurraren trebezia da; burugabekeriak zentzugabea engainatu egiten du.  Elizen arteko biblia   EsZ 14,8

Mesedez, esan beza zuzentzaileak non ikusten duen burugabekeria.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 65. orr.

Arrazoikerizaleen jendailak, ordea, ohi duenez burugabekeria eta kontraesana dela ohiukatzen du.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 235. orr.

Burugabekeria bat da, aldrebeskeria bat, pentsatzea pertsona batek beteko zaituela bizitza guztian eta behar dituzun gauza guztietan.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 149. orr.

Sinesgabearen burugabekeria.      - 0. orr.

Hamabost urte banitu, ulertuko luketela nire burugabekeria, baina adin honetan, gaixotzen banaiz, ez espero izateko beraien laguntzarik, bakardadean itoko naizela.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 117. orr.

Zergatik esan ote zuen burugabekeria hura?  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 185. orr.

Burugabekeriak besterik ez nion esan, garbi ikusi nuen hori haren begitartean, burugabekeria franko besterik ez nintzaiola esaten ari.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 232. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

-Burugabekeria handiagorik!, zein auziz ari zara? -esan zuen Nozdriovek.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 133. orr.

Izan ere, ba ote zen burugabekeria eta umekeria handiagorik hogeita hamarreko gizon batek burutazio haiek edukitzea baino?  Elizen arteko biblia   Na 3,19

Are burugabekeria handiagoa iduritzen zait halako kontuei jakintasun maila bat eman nahi izaitea.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 146. orr.

Granadako Alpujarretako herri galdu hartara joatea burugabekeria hutsa izan bazitekeen ere, ez bata ez bestea ziren burugabeak, beren harremanei zegokienez bederen.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 52. orr.

Horrelako burugabekeria itxuragabeak hainbeste amorrarazi zuen apezpikua, non hutsegilea jendaurrean anatematizatu baitzuten.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 95. orr.

Askakeria hori, jakina, arautua izango litzateke eta burugabekeria legeztatu baten emaitza, ezkontza bera ordezkatuko lukeena.  Andres Urrutia   «Frantziako kode zibilaren lehen proiektua» - Jean di Portalis, 2000 - 70. orr.

Jakite horrek eutsi zien lehenago Jimmyren fakturei arrazoizko burugabekeriaren mugen barruan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 64. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

burugabekeria da (3); burugabekeria eta (4); burugabekeria galanta (3); burugabekeria hutsa (5); burugabekeria hutsa da (3); hau burugabekeria (3); nire burugabekeria (3)


burugabeki adlag bururik, zentzurik gabe.

Ez hartu guri kargurik hain burugabeki egin dugun bekatuaz.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 202. orr.

Etorkizunaren misterioa hain burugabeki eta lotsagabeki urratzen zuen ergel saldo haren erdian berriro ere indartsu eta buruargi, ezjakintasunak berez dakarren zorionean pentsatzen hasi zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 20. orr.

Esan zion Moisesi: -Arren eskatzen dizut! Ez iezaguzu egotzi burugabeki egin dugun bekatu hau.  Elizen arteko biblia   Zen 12,11

Zeren eta ur-lasterrei burugabeki buru egiten dien txalupak akabatzen baitu ur-lasterrak irentsirik, Ararat menditik urrun.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 109. orr.

Barreka hasi zen burugabeki.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 527. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

hain burugabeki (3)


burugabeko ik burugabe 5.

burugabetasun iz zentzugabetasuna.

Egungo belaunaldiak argi dakusa dena, harriturik begiratzen die bere aurrekoen hutsei, barre egiten du haien burugabetasunaren kontura, ez baita ohartzen Zeruko suak idatzi duela kronika hori.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 306. orr.

Aitaren aurka ezer egiterik ez zuenez, hark berak eman baitzion galtzeko zori zuen bizia, etxera joan zen, Lidiari eta alabei agur egitera betiko, etxeko lasaitasunean bere burua zetorkion burugabetasunera prestatzera betiko.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 44. orr.

Nola zortezko jokoetan zifra bikoitiak eta zifra bakoitiak azkenean batez-besteko orekara etortzen baitira, halaberean deuseztatzen eta erdibidera ekartzen dute elkar trebetasun argiak eta burugabetasun hutsak ere.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 126. orr.


burugabetu, burugabe(tu), burugabetzen 1 du ad buru gabe utzi.

Ministerioak burugabetzeak arazo handiak eragingo ditu bake prozesuaren oinarrizko neurriak betetzeko.  Berria - Mundua   2004-02-13

2 (era burutua izenondo gisa)

Nik, ezjakintasunez ez ezik borondate on guztiarekin, txalo egin nion jaurtitzaile burugabetuari, zinez uste baitut horixe espero zuela hark gugandik.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 86. orr.


burugabetze iz buru gabe uztea.

Txaro Fontalbak burugabetzearen irudia erabili du.  Berria - Kultura   2006-03-10

Lau hankan, eta burugabetzeak.  Berria - Kultura   2006-03-10


burugain iz buru gaina. ik buru 8.

burugaintasun iz beregaintasuna.

Honek zehazten du Irakek burugaintasun osoa berreskuratu behar duela 2005eko abendurako beranduenik eta ordurako beraz, herrialdean dauden okupazio indarrek alde egin behar dutela.  Berria - Mundua   2004-11-24


burugaixo izond/iz burua gaixo duena.

Hantxe hil zen, handik urte eta erdira, Jainkoari kantari: Ezkioko lehenengo santua izan zitekeen fededun batzuentzat; burugaixo baten atarramentu tristea, gainerakoentzat.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 49. orr.


burugaldu (orobat buru-galdu) izond/iz burua galdu duena.

Esan zidan, zaldiak irauli zuen arratsalde euritsu hartara arte, kristau guztiak direna izan zela: itsu bat, gor bat, burugaldu bat, oroimengabe bat.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 90. orr.

Haren hitz-jarioa buru-galdu batena zen.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 85. orr.

Nozdriov gotorlekuari eraso egitera doan teniente odolbero eta burugalduaren irudia izanik, helburu zeukan gotorlekuak, ordea, ez zuen inondik ere menderakaitza ematen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 132. orr.

Beste hiritarrek, txiki eta handi, gizon eta emakume, mespretxu eta iseka egiten zieten burugaldu eta zorotzat hartuz, hiriko gotzainak izan ezik: honengana maiz joaten zen aholku eske Frantzisko dohatsua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 470. orr.

Beste herrikideek iseka egiten zieten zoro eta burugaldutzat hartuz, garai hartan ez baitzituen inork bere ondasunak uzten atez ate limosna eske ibiltzeko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 513. orr.

Edonork ikusi izan balu, han, leihoan lerraturiko whisky botilekin txorroskileroarena egiten, erreka jotako burugaldutzat hartuko zukeen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 191. orr.


burugo iz buruzagitza.

Berehala hasi da gudu ixila alderdi burugoaren jabetzeko.  Herria   2004-02-26


burugogor (ETCn 555 agerraldi; orobat buru-gogor ETCn 98 agerraldi) 1 izond/iz burua gogorra duena.

Ezin zuen burutu aleman burugogor haiekin.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 55. orr.

Eutsi ume burugogor negarti honi.  Xabier Paya   «Desio izeneko tranbia» - Tennessee Williams, 2006 - 269. orr.

Ero samarra agian, burugogorra, baina guztiz tolesgabea eta fidagarria, ez da munduan beste bat zinismo gutxiago duenik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 83. orr.

Jauna, etor zaitez otoi gurekin, Jaun hori, herri burugogorra bagara ere.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 195. orr.

Jende burugogor eta setatsuagana bidaltzen zaitut nire mezua adieraztera.  Elizen arteko biblia   Ez 2,4

Zorionez, Ane burugogorra eta saiatua da, eta bere egoera konpontzen tematuta dago.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 192. orr.

Jakin badakit ez didatela adituko, herri burugogorra baita.  Elizen arteko biblia   Ba 2,30

Burugogorra, ahoberoa eta obsesiboa da.  Berria - Kirola   2006-02-04

Zeren burugogorra zuan hire aita eta burugogorragoa haiz hi, baina hire amak ez dik zergatik jasan bi burugogorren arteko itsukeria.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 253. orr.

"Bai burugogorra emakume hau!", pentsatu zuen Txitxikovek bere kolkorako.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 82. orr.

Ikusia dut zeinen burugogorra den herri hau!      - 0. orr.

Setatiak, tematiak, burugogorrak, egoskorrak, biribildu zuen, nire begietan idatzita zegoen galdera erantzunez.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 92. orr.

Haren ahalmenaz jantziak zeudela, harena baita zauriak eragin eta sendatzea, burugogorrak kolpatu eta damutuak salbatzea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 901. orr.

", esan zidan bere zakil zaildu eta burugogorra eskainiz, oso luzea eta bueltan sei bat hazbetekoa.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 71. orr.

2 irud/hed

Biziki kezkatzen nau, adibidez, PPren jarrera itxi eta burugogorrak.  Berria - Euskal Herria   2004-03-05

Errealitatea, aldiz, burugogorra da.  Berria - Ekonomia   2004-09-05

3 (adizlagun gisa)

Ibarretxe «tematuta eta burugogor» dabil estatutu berriaren proposamenarekin.  Berria - Euskal Herria   2004-09-23

ESAren oztopoen gainetik Beagle 2 taldekoek burugogor jarraitu zuten beren proba lortu arte.  Berria - Gaiak   2004-05-27

Burugogor jarri da faraoia eta ez dio herriari irteten utzi nahi.  Elizen arteko biblia   Ir 7,14

Ametsa gertu zuela, iparreko haizearen enbatari gogor eutsi zion, burugogor.  Berria - Kirola   2004-04-08

-Ea, zoaz, Harry -berriro Ronek burugogor.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 124. orr.

-Ez dut nahi, ez! -egiten zuen oihu, burugogor.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 44. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

burugogor eta (7); burugogor jarri (3); burugogorra da (12); eta burugogorra (4); herri burugogorra (4)


burugogorkeria (ETCn 185 agerraldi) iz burugogortasun gaitzesgarria.

Hamaikei agertu zitzaien, mahaian eserita zeudela, eta aurpegira bota zizkien beren sinesgabetasuna eta burugogorkeria, pizturik ikusi zutenei sinetsi ez zietelako.  Elizen arteko biblia   Mk 16,14

Gizakion burugogorkeria nekez zuzentzen baita zigorren bidez ez bada.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 183. orr.

Lerroburu ikusgarri eskainiko nizueke gustura, baina ez da burugogorkeria, zuhurtzia baizik: salbazioa ziurtatu arte, ez dut beste ezertan pentsatu nahi.  Berria - Kirola   2004-01-31

Ezin dugu ulertu horrelako manifestazio baten aurrean lehen ministroak bere burugogorkerian tematzea.  Berria - Ekonomia   2006-03-19

Baina beren burugogorkerian zure aurka jarri ziren, bizkarra eman zioten zure irakaspenari.  Elizen arteko biblia   Ne 9,26

Nire aurka bekatu egin zuten arbasoen jokaeraz oroiturik, uko egingo diote beren burugogorkeriari eta damutu egingo egintza txarrez.  Elizen arteko biblia   Ba 2,33

Jainkoaren bizitzatik urruti bizi dira, beren burugogorkeriagatik ezjakintasunean murgilduak baitaude.  Elizen arteko biblia   Ef 4,18

Burugogorkeriaren sinbolo eta agerbiderik zabalduena mandoa da, oso abere argia.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 67. orr.

Esako urtegiahanditzearen aurka gaudenen aurrean burugogorkeria iraingarria erakusten ari da Aragoiko Gobernua.  Berria - Euskal Herria   2004-08-07

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

beren burugogorkerian (3)


burugogorki adlag burugogorkeriaz, burugogortasunez.

Agerpen ororen bilkura osoa lege utziezina denez gero izadiaren testuinguruan, orduan honek askatasun oro deuseztatuko luke, burugogorki agerpenen errealitateri eutsi nahiko bagenio.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 201. orr.


burugogortasun iz burugogorra denaren nolakotasuna.

Bere burugogortasun, euskortasun, ideia-sinpletasun eta ausardia berezkoari esker -inhibizio edo zalantzaren arrastorik ez izatearekin batera- Templek ez zien jaramonik egiten esamesa eta erreakzio horiei, eta bere sentipenen "onarpen" zientifikoa bilatzea erabaki zuen.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 256. orr.


burugoi adlag burua goi.

Gazte batek harritu ninduen: ez zeraman ezer, burugoi zebilen, aurpegi-lasai eta harro, liburu bat irakurtzen zuen.  Felipe Juaristi   «Azken gutuna» - Vassili Grossman, 2005 - 16. orr.


burugorri (ETCn 49 agerraldi; orobat buru-gorri g.er. ETCn 66 agerraldi) 1 izond burua gorria duena.

Une hartan, eten bat gertatu zen, neska txiki burugorri bat agertu zelako sukaldean pijama luze batekin.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 35. orr.

Goio lotsatuta, umiliatuta, mihia korapilatuta geratu zen, igeltsuzko irudi burugorria.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 78. orr.

• 2 iz iz txori kantaria, hazijalea, lumadi arre gaztainkarakoa. ik txoka.

Poporroka ari da galeperra, karakaz dabil uroiloa belar artean, txioka burugorriak batera eta bestera hegaz, noranahi hedatzen da hegazabalen txorrotxioa airezko zurubi ikusezinean barrena, bazter batean aditzen da kurrilo-saldoen kantua, zilarrezko tronpeta baten soinuaren berdin-berdina, ozen entzuten dira espazio hutsean kantu horiek guztiak, airezko mortua dardaraziz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 384. orr.


buruhandi (ETCn 2.278 agerraldi; orobat buru-handi ETCn 275 agerraldi; eta buru haundi ETCn 23 agerraldi) 1 izond/iz burua handia duena.

Guztira 35 lan daude ikusgai bertan: 1980tik hona egin margo zenbait, kutxa berezi horiek, baita azken hilabete hauetan osatu panpina buruhandiak ere.  Berria - Kultura   2006-05-06

Gizon mehe, luze eta buruhandi batek, espermatozoide bat zirudienak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 275. orr.

Santi eta Florenen adin berdintsukoa, ez altua ez txikia, ez argala ez lodia, ez ilehoria ez beltzarana, buruhandi samarra, aspalditik lo egin ez duenaren betazpi sakonekoa, zikin itxurakoa.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 82. orr.

Agindua betez, burua doi sartu zuen Teok zulo estu hartan, eta ikusi zuen suge buruhandi bat bere gainera zetorrela, begi biak, ahoa eta sudurra kea eta txinpartak jario zituela.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 26. orr.

Buruhandiak sekulako itsualdia zeukan, edandako Guinness litroen eta olerkariari gorroneatutako porro ugarien kontura.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 86. orr.

Ez al duk ikusi hortik ezin dela sartu, buruhandi alaena...!  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 175. orr.

2 irud/hed

Hogei billete, txinbo, txatarra kontatu gabe: hamahiru letxuga eta zazpi buruhandi.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 98. orr.

Harreman serioa ote da haiena? Beharbada traban nago, eta ez nuke buruhandi gelditu nahi.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 36. orr.

3 iz herri jaietan, kartoizko buru irudi handia jarririk ateratzen den pertsona.

Haren atzetik, oinezko talde mozorrotuak, eroarena egiten, dantzan eta kantuan, alde batera eta bestera zabuka zebilzkien buruhandiekin, zanga ondoko gindaondoen buruak bezain altu.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 203. orr.

Ohiko mami aberatsa zuten gozatzeko: erraldoi eta buruhandien karrika itzuliak, herriko zaindariaren prozesioa, txirrindularitza, zaldi lasterketa, zango eta eskubaloi partidak, sagarno lehiaketa, behi primaketa, indar joko, entzierro, kontzertu...  Herria   2005-09-08

Egunean zehar, gainera, joaldunak, buruhandiak eta erraldoiak ibili ziren kaleetan zehar.  Berria - Euskal Herria   2006-04-18

Herrian sartzen ari zirenen kantuak entzuten ziren jada; eta buruhandi taldeak, bihurgune ondoan, mugitzen hasi ziren berriro.  Josu Zabaleta   «Gauza baten ametsa» - Pier Paolo Pasolini, 1998 - 210. orr.

Begira iezadak niri, inauterietako buruhandia ematen diat, lepoa jiratu ezinik.  Hasier Etxeberria   «Mutuaren hitzak», 2005 - 91. orr.

Beti izaten zen kantu parte-hartzaileren bat, argigailuaren, berbenaren, lore jokoen, kabalgataren, karrozaren, mozorroaren, danborraden, zezenen -egiazkoen eta suzkoen-, zaldiko-maldikoaren, zaldiketen, xedera jaurtitzearen, erraldoiaren eta buruhandiaren artean une jakin batean behar zenerako egokitzen zena.  Askoren artean   «Rataplan» - 19. orr.


buruharro ik buru 14.

buruhas (ETCn 23 agerraldi; orobat buru-has ETCn 43 agerraldi) adlag buru hutsik.

Gehienak buruhas ibili arren, askok burua turbantez edo oihal gorriz edo zuriz biltzen du, sikhek batez ere.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 34. orr.

Behin, buruhas zihoan dama bat pasatu zen aldamenetik, itzalkin farfailazko bat zabalik.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 39. orr.

Buruhas, bere ogia igurikatzen zuen, lauza lakar batean bermaturik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 107. orr.

Irribarrez, buruhas eta begirunezko jarreran egiten baitio harrera.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 212. orr.

Bere jean beltzak zeramatzan berriro, eta bere abarketak, gehi kaputxadun zamarra bat, buruhas noski: bere ile-motots kaxkagorria besterik ez.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 150. orr.

Zutik jarririk, orduan, buruhas eta bere txapel zuria eskuan helduz, ondoko hitz hauek esan zituen Don Carlosek: [...].  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 150. orr.

Beti maite izan dut eguzki pean buruhas ibiltzea.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 84. orr.

Neronek erantzi nuen boneta haren aurrean eta hantxe geratu nintzen lehen baino ere penagarriagoa, buruhas eta eskale bat bezala.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 49. orr.

Arrapaladan atera nintzen, buruhas.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 180. orr.


buruhaundi ik buruhandi.

buruhausgarri (ETCn 67 agerraldi; orobat buru hausgarri ETCn 36 agerraldi; eta buruhauskarri g.er.) iz kartoizko piezaz edo kidekoez osaturiko jokoa, haiek zuzen elkartuz irudi jakin bat osatzean datzana. ik buruhausteko.

Buruhausgarriaren jokoan bezala, denborak, iraganeko aztarna zati txiki ugari uzten digu, material horiekin zerbait armatuz joan gaitezen, ezer osatu ez baina, zati pilo horrek azkenerako zentzuren bat izango duelakoan.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 88. orr.

Buruhauskarriaren piezek antolaera anitz onartuko balute bezala.  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 156. orr.

Maitasunaren puzzleaz mintzatu naiz, baina Sararen buru-hausgarriaz ere mintza nintekeen, aurretik.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 154. orr.


buruhauskarri ik buruhausgarri.

buruhauste (ETCn 3.575 agerraldi; orobat buru-hauste ETCn 309 agerraldi) 1 iz kezkatzen edo larritzen duen gauza.

Buruhausteek, bihotz korapiloek eta damuek barrua jaten diotelarik.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 206. orr.

Alde batetik gerla ondoa, jateko eskasa, familia hazi behar, emaztea Iruñen haurrekin, irabaziak ez ikaragarriak... Ligan buruhauste dezente izango lituzke Aguirrek ezker hegala betetzeko.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 206. orr.

Bazitekeen hor buruhauste frangoren gaia.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 206. orr.

Hipotekatuta bizi gara eta horrek buruhauste asko eragiten dizkigu.  Berria - Gaiak   2004-02-11

Nahiko buruhauste dute orain, gerra piztu berriarekin, kondaira zahar batez arduratzeko.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 300. orr.

Buruhauste gehiagoren beharrik gabe funtzionario jaunak hain egoera estuan zeudela, bi gutun iritsi ziren, berariaz bezala, gobernadorearen bulegora.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 283. orr.

6 ordu eskas horien kargak, hara zenbateko lan eta buruhausteak ematen dituen.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 85. orr.

Ez gara hemen hasiko liburu honen itzulpenak eman dizkigun buruhausteez.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 15. orr.

Ikusi ezazu ama batek bere haurrarengatik hartzen dituen atsekabeak eta buruhausteak.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 167. orr.

Gozamen pixka bat hartzeko hainbeste buruhauste ibiltzea ere!  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 84. orr.

Zenbat saltsa ez dute sortu eta zenbat buruhauste koarta-tenpora dontsu eta ditxoso horiek!  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 392. orr.

Bai, bada buru-hauste eta buru-hauste horiek sukar handixko zerbait ere ekartzen ahal gutien ustean.  Herria   2003-04-17

Joanen hitzek buruhausterik sortzen bazioten ere, gogoz entzuten zion.  Elizen arteko biblia   Mk 6,20

Banekien berriro elkartzeak buruhausteak ekarriko zizkigula, batez ere berari.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 295. orr.

Ikusi ezazu ama batek bere haurrarengatik hartzen dituen atsekabeak eta buruhausteak.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 167. orr.

Lortu egingo dute, hala edo nola, buruhaustea konpontzea.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 106. orr.

Ordea, mihiz hura erran bazuen ere, aitaren begiek argi gorde bat erakusten zuten, burutik buruhauste bat kendu baliote bezala.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 164. orr.

Buruhauste pilo bat kendu nahi dut burutik.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 424. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Horrek eta horrelakoek buruhauste handia eman zidaten arratsalde hartan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 39. orr.

Horrek, nola ez, buruhauste handiak eman zizkien argitaratzaileei.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 13. orr.

Beste zenbaitzuk gau osoan aritzen ziren euren zorigaiztoko buruhausteak eta gaixotasunak hizpide hartu eta kontu-kontari.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 166. orr.

Eta zigorra merezi genuela erabaki genuen buruhauste handirik gabe, zoritxarrean zoriontsu izateagatik.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 162. orr.

Prezioen gorakada buruhauste itzela da baserritarrentzat.  Berria - Ekonomia   2004-08-22

Beragandik urruntzen nintzen bakoitzean, ostera, noiz itzuliko nintzen zen nire buruhausterik behinena.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 89. orr.

'Gizakia zer da?' izan da [...] galderen galdera, horrenbeste gizaki argirentzat buruhauste nagusia.  Berria - Harian   2005-09-11

Buruhauste amaigabeak eman zizkidan umetan.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 64. orr.

Honek guztiak buruhauste galantak sortzen dizkit, ez baitakit atzo niri gertatu zitzaidana noizbait beste inori gertatu ote zaion.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 94. orr.

Askotan eta askoren ahotan agertzen da kezka, nonbait ere buruhauste larriak sortzen zituen seinale.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 32. orr.

Ea zertarako kontatu nahi nituen zenduak, ea ez al nuen buruhauste larriagorik.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 136. orr.

Ezin ukatua kutxaz arduratzen direnek buruhauste pisuak ere badituztela ikusiz diru-sartzeak ez direla gastuen araberan goititzen.  Herria   2002-07-25

Haien zinezko buruhauste bakarrak ziren uzta txarrak eta bihiaren prezioaren emendatzea.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 119. orr.

Emazteak bestelako buruhausteak zituen.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 126. orr.

Alargun hau gogaikarri zaidanez, egiodan justizia, etengabeko buruhausterik eman ez diezadan.      - 0. orr.

Luxuzko jatetxeko kartan baino tarifa ezberdin gehiagoren artean aukeratu beharra ezin askatuzko buruhaustea gertatuko zitzaidan.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 329. orr.

Ustegabeko buruhausteak ere ba azen ontzeko, hala nola udako bero handien gatik piztu eztabada samin horiek!  Herria   2003-11-06

3 (hitz elkartuetan)

Iradoki izan da komeni litzatekeela ikerkuntza "ona" baino ez bultzatzea, hots, giza espezieari onurak baino ez dakarzkiokeena, bazter batera utzirik "txarra", hots, buruhauste-iturri izateko arriskua duena.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 158. orr.

Zabor hori dena ez dugu ikusten, eta, ondorioz, gutako gehienentzat existitu ere ez da existitzen, baina espazioa helburu zientifiko, ekonomiko nahiz militarrekin ustiatzen dutenentzat buruhauste-iturri handia da.  Berria - Gaiak   2006-02-17

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

baino buruhauste (6); bat buruhauste (3); beste buruhauste (4); buruhauste asko (7); buruhauste bat (11); buruhauste bat baino (8); buruhauste dezente (5); buruhauste eman (9); buruhauste eragin (4); buruhauste eta (7); buruhauste franko (11); buruhauste franko eman (3); buruhauste gehiago (7); buruhauste gehien (6); buruhauste gehien ematen (4); buruhauste handia (3); buruhauste handiak (7); buruhauste handiena (5); buruhauste handirik (9); buruhauste handirik gabe (3); buruhauste itzela (4); buruhauste izan (8); buruhauste nagusia (7); buruhauste sortu (4); buruhauste ugari (5); ere buruhauste (6); eta buruhauste (17); eta horrek buruhauste (3); eta zenbat buruhauste (3); hainbat buruhauste (9); hainbat buruhauste eragin (3); hainbeste buruhauste (9); hainbeste buruhauste eman (3); hamaika buruhauste (6); horrek buruhauste (5); kezka eta buruhauste (3); makina bat buruhauste (3); nahiko buruhauste (5); nahikoa buruhauste (7); zenbat buruhauste (7)

arazoak eta buruhausteak (3); bakoitzak bere buruhausteak (3); bere buruhausteak (3); bestelako buruhausteak (4); buruhausteak eta (5); buruhausteak ez (4); buruhausteak izango (3); eta buruhausteak (20); zituen buruhausteak (3)

buruhausteren bat (5)

buruhausterik eman (5); buruhausterik ematen (3); buruhausterik ez (4); buruhausterik handienak (3)


buruhausteko 1 iz buruhaustea.

Faxistakideen garaitzaren ostean Espainiara egingo duen bisitaldiaren ostean Cianok "preso diren miloi laurden gorriak garbitu beharra d(el)a -dio- Espainia berriaren buruhausteko bat".  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 106. orr.

2 buruhausgarria.

Besteak beste, horixe baita Europa, puzzlea, norberak eskura dituen datuen arabera osatu edo mihiztatu ahal duen buruhaustekoa.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 14. orr.


buruhezur ik burezur.

buruhilketa ik buru 18.

buruhiltzaile ik buru 19.

buruhiltze ik buru 20.

buruhorail (orobat buru-horail) iz burua horaila duena.

Liburu argigarri bat eman digu hartaz, eta hor ondo ikusten da nolako emozioz gogoratzen den bera, neska txiki buruhorail bat zela, bere aitarekin, Pasaia horretan Déroulède pertsonalki ezagutu zuen paradaz.  Koldo Izagirre   «Idi orgaren karranka» - Victor Hugo, 2002 - 18. orr.

Halako batean, bere talaiatik ile luzeko buru horail bat nabaritu zuen jendetzaren erdian, bai eta, haren atzetik, txima beltz kizkur harrotuez hornituriko buru txiki bat ere.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 52. orr.


buruhuts ik buru 21.

buruhutsik ik buru 22.

buruil iz iraila.

Hala berean hurritzak, hain juxtu ere, buruilean, bederatzigarren hilabetean, berak sinbolizatu duen emakume ugalkorrak bezalaxe.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 180. orr.

Bizitze dorpea ez aski izanez, horra aitzina zauriaren gainean pikoa, 1898ko buruilan Garralda erre baitzen.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 81. orr.

Etxe hartakoa berekoa zen François Dardan dohatsua, frantziako iraultzan, 1792ko Buruilean hil zutena beste anitzekin batean.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 5. orr.

1321eko buruilaren 17a da; bederatzigarren eguna, naparrak gatazka gorrian "ipuzcoano" madarikatuei ekin ziotenetik.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 135. orr.

Lehen hitzordua: buruilaren 9an, ostiralez: “Amikuzeko lekukoen oihartzunak” lemapean.  Herria   2005-09-08

Isturitzeko Gaztelu batasunak antolaturik, Aiherra, Isturitze, Donamartiri eta Donoztiriko hirugarren adinekoek, ateraldi baten egiteko parada badute, helduden buruilaren 24 ean.  Herria   2002-09-12

Buruilaren 17tik 21erat iraganen dira herriko bestak.  Herria   2004-09-16

Hau iraganen da buruil hunen 25ean, Itsasun, larunbatarekin.  Herria   2004-09-16

Kermeza aurten Aiherran iraganen da, usaian bezala, buruileko lehen igandean.  Herria   2005-08-11


buruiritzi izond bere buruaz iritzi onegia duena. ik harro.

Ez da emakume eder buruiritzi eta urrun horietakoa.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 109. orr.

Harroa eta buruiritzia zara, bestela ez baitzinen erregerik ahaltsuaren eta handienaren aurrean eskari horrekin ausartuko.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 78. orr.

Buruiritzia izaki, hura noiz hurreratuko zitzaion egon zen, irrikan, bereak eta asto beltxarenak esateko eta dardaran ezartzeko.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 210. orr.

Iruditzen zitzaion Fiodor Fiodorovitx buruiritziegia zela, eta agintari xeheen ohitura guztiak zituela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 377. orr.

Eta gu guztiok hain buruiritziak, hain pozik geure buruaz, mundu erdia gosez hiltzen eta gu laguntzeko zirkinik ere egin gabe.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 117. orr.

Harroputz eta buruiritzi galantak dira gero.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 122. orr.

Jakintsuarena jakintza da, baina ez da zuhurtzia; jakintza ziurtasuna da, buruiritziaren ziurtasuna, baina ez da zuhurtasuna.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 35. orr.


buruiritzikeria iz harrokeria.

beti sutsu dihardu egiaren bila, badaki buruiritzikeriaren uste ergelen artean egia bereizten, atzematen, garatzen eta, munduaren harridurarako, ausarki erakusten.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 256. orr.


buruiritzitasun iz harrotasuna.

Jendaila honen artean hain ohikoak diren harrokeria eta buruiritzitasunezko bizioekin, erabaki zuten Antoniorekin eztabaida Merkurial batean sartzea, beren hausnarketa sofistikoen bidez garaipen erabatekoa lortuko zutela ustez.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 319. orr.


burujabe (ETCn 2.299 agerraldi; orobat burjabe ETCn 2 agerraldi) izond askea, bere buruaren jabe dena, inoren mende ez dagoena.

Lehenbiziko Mundu Gerra bukatu zenean, 62 nazio burujabe ziren munduan.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 186. orr.

1843an Garnier-Pagesen Hiztegi Politikoak zioen ergelkeria bat zela pentsatzea Belgika edo Portugal noizbait estatu burujabeak izango zirela.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 185. orr.

Burujabetze politikozko egintza bat -estatu burujabeak Mendebaldeko nazioen elkartera ekarriz mendebaldartze-prozesuan gaingiroki seilua jarria zuena- Mendebaldeko uholdeak aldi batez azpian hartutako gizarte baten kultur burujabetzerantz lehen urratsa gerta litekeela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 33. orr.

Aberri burujabea eta sozialista eraikitzea baitzen orain helburua, borroka armatuaren bidez batez ere.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 92. orr.

Hori zegoen Zesarren buruan erromatar hiritarren kolonia burujabeak jarri zituenean Kapua, Kartago eta Korintoko leku hondatuetan.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 40. orr.

Erresuma burujabeen estatus politikoari.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 103. orr.

Lehen Hiri Santua erraustera eta hilobi bihurtzera arrapaladan zihoan hark, orain hiria burujabe egingo zuela hitz eman zion Jaunari.  Elizen arteko biblia   2 M 9,14

Gizarte zibiletik jaiotako elkarte burujabea.  Berria - Harian   2005-01-22

Euskal Herriko Ikus-entzunezko Ekoiztetxe Burujabeen Elkarteak.  Berria - Kultura   2004-12-08

XIX. mendearen amaieran, politikoki, espazio burujabeak ziren, baina bertako ekoizpen modu kapitalista zentroko nazioen finantza eta teknikari buruzko mendekotasunean garatu zen.  Koro Navarro   «Ekonomiaren globalizazioa» - Jacques Adda, 2004 - 56. orr.

Aurrerantzean bi aginpide burujabe zeuden, errebelazio profetikoa eta arrazoi filosofikoa.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 116. orr.

AEBetako unibertsitate sistemen pareko zerbait [...] non gaur egungo campusak egiazko unibertsitate burujabeak izango liratekeen sistema zabal baten barnean bilduak.  Juan Ignacio Pérez / Pello Salaburu   «Unibertsitatea eta euskal gizartea gaur», 2003 - 187. orr.

IUren barruan «erakunde burujabea» izan nahi du EB-IUk.  Berria - Euskal Herria   2004-05-20

Egia da hizkuntzak banako burujabeak agertzen dituela, haien zatiekiko ez beste banakoekiko erlazio sintagmatikorik agertzen ez dutenak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 163. orr.

Barruan ernaldutako minezko arrainaren buztankadak igar nitzakeen inoiz baino hobeto, eta okerragoa dena, inoiz baino iheskorragoa antzeman nuen gorputz ezkatadun eta lizun hura, inoiz baino burujabeagoa.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 58. orr.

Burujabeak nahi omen dute izan, alajaina!  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 197. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

alderdi burujabe (6); alderdi burujabe gisa (3); bi estatu burujabe (3); burujabe baten (6); burujabe gisa (5); estatu burujabe (7); eta herria burujabe (3); herria burujabe (3)

burujabea dela (3); burujabea dela eta (3); burujabea eta (3); burujabea izan (3); burujabea izatea (4); erakunde burujabea (3); eta burujabea (4)

burujabeak izango (3)

ekoizle burujabeen (7); ekoizle burujabeen elkarteak (4); euskal ekoizle burujabeen (6)


burujabetasun (ETCn 1.363 agerraldi) 1 iz burujabetza.

Armada, Itsas Armada eta Aire Armadak osatzen dituzten Indar Armatuen zeregina da Espainiaren burujabetasuna eta independentzia babestea, eta eskualde batasuna eta Konstituzioaren legedia defendatzea.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 106. orr.

Urte berean Egiptok bere burujabetasuna eskuratu zuen Britainia Handitik.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 66. orr.

Une horretan, hala ere, Hiri-estatu horrek bi ezaugarri zehatz zituen: burujabetasuna eta independentzia.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 220. orr.

Israelek galdu egingo ditu babeslekuak; Damaskok ere bai burujabetasuna.  Elizen arteko biblia   Is 17,3

Karlismoan baziren XX. mendeko abertzaletasunaren aitzindariak, burujabetasunaz gainerakoa deus gutxi axola zitzaienak.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 146. orr.

TAVEX ALGODONERA (%2,69) eta Atrivm enpresek, burujabetasun mantenduz holding bat sortzeko asmoa dute.  Berria - Ekonomia   2004-03-09

Egia da halaber gizarte masak berak ere ezin duela bere burujabetasuna erabili hitz bakar baten gainean ere; hizkuntza dagoen dagoenean dago loturik gizarte masari.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 101. orr.

Gero eta gehiago gureganatzen ari garen burujabetasun ekonomikoak, etorkizunean geneak indartsuago agerraraztea ekarriko omen du.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 329. orr.

2 (hitz elkartuetan)

PAEk palestinarren independentzia eta burujabetasun asmoak islatzen ditu.  Berria - Mundua   2004-11-18

Burujabetasun prozedura ez armatuaren estrategia globala.  Berria - Euskal Herria   2004-06-06

1897an, ez zegoela gizon edo emakume bizirik, ezta iraultza nazionalista edo sozialistaren profetarik odoltsuenen artean ere, nazio-burujabetasunaren eskaerak ondorengo hogeita bost urteetan Habsburgo, Hohenzollern eta Romanov inperioak eta Britainia Handiko Erresuma Batua eta Irlanda apurtuko zituela amesten zuenik.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 356. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere burujabetasuna (4); burujabetasuna eta (4); burujabetasuna eta independentzia (3)


burujabetu, burujabe(tu), burujabetzen du ad burujabe bihurtu.

Gertakari hauen berri izatean, Judea burujabetu nahian zebilela uste izan zuen Antioko Epifanesek.  Elizen arteko biblia   2 M 5,11

Hemen berriro, Mendebaldeko gizakia eta mendebaldartua burujabetu egin ziren naturaren legearen aurrean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 323. orr.

Industri teknologiaren bidez jada burujabetutako gutxiengoak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 393. orr.


burujabetza (ETCn 6.414 agerraldi) iz herriez mintzatuz, bere buruaren jabe izatea, beste inongo herriren mende ez izatea. ik beregaintasun; burujabetasun.

XVIII. mendeko azken hamarkadetan J. Locke pentsalari ingelesak, giza eskubide nagusiak bi zirela adierazi zuen: askatasuna eta burujabetza.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 222. orr.

Ondoko urtean, 1947an, Indiak eta Pakistanek eskuratu zuten bere burujabetza.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 76. orr.

Elkarren ongizatearen alde sakrifikaturiko askatasun zati hauen baturak osatzen du nazio baten burujabetza, eta soberanoa da hauen legezko gordetzailea eta administratzailea.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 29. orr.

Abertzaleak elkar hartuta burujabetzaren alde egitea zen Monzonen desira nagusia, baina belaunaldien arteko etena handia eta konponezina zen.  Berria - Kultura   2004-12-05

Europako Konstituzioak argi utzi beharko luke burujabetza partekatzea ez dela soilik estatuei dagokien afera.  Berria - Euskal Herria   2004-05-11

Nola konpondu burujabetzen arteko gatazka?  Berria - Harian   2005-04-02

Herrien burujabetza aldarrikatu zuten elkarretaratzean.  Berria - Harian   2005-10-13

Nigerreko Deltaren Burujabetzarako Mugimenduak (MEND) aske utzi zituen atzo urtarrilaren 11n bahitutako Shell petrolio enpresako lau langileak.  Berria - Mundua   2006-01-31

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Irakek burujabetza osoa berreskura dezan.  Berria - Harian   2006-04-28

Burujabetza ekonomikoaren beharra aldarrikatu du Batasunak.  Berria - Ekonomia   2004-01-18

Gure Foruek ez dute horretaz ezer esaten, hor galdu zuten aukera ezin legezkoagoa debellare superbos egin eta burujabetza erabatekoa lortzeko.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 111. orr.

Jesus Etaioren Navarra: una soberania secuestrada (Nafarroa, burujabetza bahitua) izeneko liburuaren aurkezpenean.  Berria - Kultura   2004-02-13

Gaur egun «burujabetza eta independentzia» bezalako kontzeptuak ez direla existitzen, haien ordez «burujabetza partekatuta» eta «interdependentzia» daudelako.  Berria - Euskal Herria   2004-10-09

Burujabetza konpartituen proposamena alternatiba bat izan daiteke?  Berria - Harian   2005-04-02

Ezin dela «burujabetza absolutuez hitz egin» ohartarazi zuen Karrerak.  Berria - Harian   2005-01-13

Barbapartín (osaba Bonaparte: izen oraindik ere arrunt-arrunta juduen artean, Napoleonengandik lorturiko lehen burujabetza iragankorraren gomutaz).  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 19. orr.

Poz-pozik geratuko da, zuen arretari eta bere diruari esker, bere burujabetza txikia sultan-anderez eta zerbitzariz osatutako harenean gauzatu ahal izan duelako.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 240. orr.

Ekainaren 30ean irakiarren «erabateko burujabetza» jasoko dutela esan zuen Bushek.  Berria - Mundua   2004-05-26

Independentzia politiko hutsa gezurrezko burujabetza izan zitekeela Indiak mendebaldarturiko munduaren ekonomi kiribiletan nahastuta jarraitzen bazuen.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 193. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Oso inportantea da gehiengo sindikalaren konpromisoa burujabetza prozesua defentsan.  Berria - Ekonomia   2004-05-16

EAJk burujabetza ariketa Estatuarekin ituna eginez gauzatu nahi du FN eskuin muturrekoek, eskuineko soberanistek (MPF) eta ezkerrekoek (MRC), berriz, Frantziak burujabetza alorrak galtzeko arriskuak nabarmendu dituzte.  Berria - Harian   2005-11-13

Geu gara oinarri kontzejal bat edo Ertzain bat hiltzeko edota burujabetza eta demokrazia bidean ez sakontzeko.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 71. orr.

4 irud/hed

Egun ere gogor jarraitzen dute lanean, etxeak bukatuta, egitasmoa aurrera eramaten, besteak beste, elikagai burujabetza ziurtatzeko.  Berria - Gaiak   2006-04-11

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere burujabetza (6); burujabetza berreskuratzeko (4); burujabetza ekonomikoa (11); burujabetza ekonomikoaren (6); burujabetza ekonomikoaren aldeko (4); burujabetza eta (17); burujabetza ez (3); burujabetza osoa (6); burujabetza prozesua (8); eta burujabetza (15); euskal herriak burujabetza (3); euskal herriaren burujabetza (3); herriak burujabetza (3); herriaren burujabetza (3); herrien burujabetza (3); irakek burujabetza (3); irakiarrei burujabetza (3)


burujabetze iz burujabe bihurtzea.

Burujabetze politikozko egintza bat -estatu burujabeak Mendebaldeko nazioen elkartera ekarriz mendebaldartze-prozesuan gaingiroki seilua jarria zuena- Mendebaldeko uholdeak aldi batez azpian hartutako gizarte baten kultur burujabetzerantz lehen urratsa gerta litekeela.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 33. orr.

1848ko burujabetzeak eta haren ondorioz hurrengo hamarkadek ekarri zuten hiritartze-prozesuak bidea egin arte.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 17. orr.


burujantzi ik buru 23.

burujausi izond burua jausia duena.

Arras burujausia?  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 203. orr.


buruka adlag buruaz joaz.

Enbarkazioa buruka eta alboka ere kulunkatzen ariko da, olatuengatik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 160. orr.

Eta hortxe bertan etxaurreko moilan lotuta dagoen txalupa buruka ari da enbor ustelduen kontra.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 21. orr.


burukada (ETCn 428 agerraldi)iz buruaz emandako kolpea. ik burukaldi.

beste batzuek jokaera autolesibo bortitzak zituzten, hala nola burukadak jotzea, eta beste askok, berriz, beste arazo neurologiko batzuk.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 244. orr.

Kapela begietaraino sartu eta urdailean burukada galanta eman nahi izan zion, hankaz gora botatzeko modukoa.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 78. orr.

Gizon bat atxilotua Bilbon, bikotekideari burukada emateagatik.  Berria - Euskal Herria   2006-01-24

Barbarossak ateari zenbait ukabilkada eta ostiko jo zizkion, eta burukada bat ere bai, nik uste.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 55. orr.

Ez zaidak gustatzen hire moduko gazte jator bat adreiluzko pareta baten kontra burukadak ematen ikustea.  Fernando Rey   «Hobe nuen etxean gelditu» - Horace McCoy, 2002 - 49. orr.

Bultzaka eta indarka hasi ginen laster, alde batetik belarrikoak eta bestetik betondokoak, batzuk gogor jarri eta beste batzuk haserretuta, burukadekin eta okotzekoekin.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 22. orr.

Kroazia 2-3 hurbildu zen, Tudorren burukada bati esker, baina Lampardek behin-betiko 2-4koa lortu zuen.  Berria - Kirola   2004-06-22

Garitanok korner batean eginiko burukada eder batekin aurreratu zuelako Reala.  Berria - Kirola   2006-03-12

Argitaletxe bat futbol-taldea bezalakoa da, aurre aldean tontakeria asko, pase ugari, iskin egitea, ez gutxi, burukada dezente, baina atezaina erreumak jota badago edo elbarria bada, akabo taldea, agur txapelketari.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 53. orr.

Orduan burukada arin bat jotzen nuen eta Ameriketara joateko gogoa ematen zidan.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 83. orr.

Bularretakoaren bila makurtu nintzenean, sekulako burukada eman baitzidan presidente legatz begidunak, biok asmo berarekin bateratsu makurtu eta elkar jo genuenean.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 22. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

burukada bat (5); eta burukada (3)


burukaldi iz burukada.

Hantxe nengoen ni lurreko hautsean, haserre bizian, harramazkaz betea, eta berriz altxatu, eta hasi nintzen dantzan, eman nion mutilari burukaldi bat sabelean, eta han joan ginen biok lurrera.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 74. orr.


burukarratutasun iz adkor buru-malgutasunik eza.

"Zure dogmatismoa", "zure burukarratutasuna" eta tankerakoak ez zitzaizkion egokiak iruditu, antza.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 45. orr.


burukasko ik buru 24.

burukeria iz apeta, gutizia.

Bi gauzengatik: lehenik: Franco-tar zaintzaileen burukeriarengatik.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 77. orr.


buruketa iz irakaskuntzan, problema matematikoa.

Bruselan erosi nuen aldizkarian datorren buruketa egin dut: GMI=p/a2, hau da, Gorputz Masaren Indizea, pisua altueraren karratuarekin zatituz lortzen da: 49/2'37=17'3.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 56. orr.

Kontabilitate asko-askorik jakin gabe egin liteke buruketa: 1931ri berrogeita hamabost urte kenduz gero, 1876 ateratzen zaigu, Bigarren Karlistaldia amaitu eta foruak kendu zituzten urtea, Numeroen laguntzaz egin zitzakeen buruketak, zapategi bat kudeatzeko edo larru saltzaile baten iruzurra saihesteko ziren doi-doia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arbelaren gainean», 2004 - 102. orr.

Lau arlo ebaluatzen dira: irakurmena, ezagutza matematikoa, ezagutza zientifikoa eta buruketen ebazpena.  Berria - Harian   2005-01-02

2 gogoeta.

Heroinari buruzko buruketa mingots hau asko gustatu zitzaion entzuleriari.  Berria - Kultura   2004-05-16


buruki iz burkoa.

Herriko abadeak atondutako gelara iritsi ginenean ohe bana geneukan zain, burukiak eta guzti.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 16. orr.

Eskuak buruki azpian sartuta lo egiten bainuen.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 17. orr.

Karrozaren ondoan zegoen, eta handik hartu ahal izan zuen buruki bat, ezkututzat balioko ziona.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 40. orr.

Euskalduna zain zegokion era berean, ezpata gora jasorik eta burukiaren gerizan.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 41. orr.

Gudu-zelaian bertan, Errolanek belauna eskaini dio Ferraguti, burukitzat erabil dezan.  Martin Anso   «Elezaharren bidetik», 2004 - 127. orr.

Gangsterrek burukipean gordetzen ditek beti trastea.  Koldo Izagirre   «Nik ere Germinal! egin gura nuen aldarri», 1998 - 17. orr.


burukide 1 iz Eusko Alderdi Jeltzaleko Buru Batzarren bateko kidea.

Juan Josu Imaz alderdiburua eta Alderdi Jeltzaleko beste buruzagi asko, horien artean Iñaki Ibarloza eta Iparraldeko burukideak.  Herria   2004-04-01

Leizaola lehendakari zaharra eta Ardanza lehendakari gaztea, Arzalluz, Bizkaiko diputatu nagusia eta beste zenbait burukide bertan zeudela.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 433. orr.

Kanposantuan Fernando de Untzeta sendagilea omen zuten zain, Euskal Gudalozteko osasunburua, eta Ceferino Xemein, luma-izena Amandarro zuen polemista eta burukidea, herriko erretorea. Entzun omen zuen nola Ajuriagerrak Antonio Gamarra Arabako burukideari esaten zion beldur zela nazionalek, ordurako Bilbon sartzeko zorian, ez ote zuten Sabino Aranaren hilobia profanatu nahiko.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 416. orr.

2 buruzagitza bateko kidea.

[Elgar-Ensemble] alderdi berriak bere burukideak ere hautetsi ditu.  Herria   2004-01-22

Paisanozko poliziak, EGIko burukideak, trapitxeroak, borrokak, nobodyak, makarrak, pijoak, iurretarrak eta despistaturen bat edo beste.Biharamunean, Carlos Zazpigarrenak muga gurutzatu baino lehenago, bere burukideak aurrean zituelarik, eta zaldi gainera itzegorik, hitz hauetxek esan omen zizkien azken albisteen zain zeuden hamabi batailoi erdaldunei: [...].  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 160. orr.

Telebistakoaz gain, Zumarragan zinegotzi eta bere alderdian burukide, arnasa hartzeko ere astirik gabe zebilen garai hartan.  Joxerra Garzia   «Kurrin-kurrun vitae», 2004 - 177. orr.

Bozak dira egun hotan Baionako komertsialdegiak dauzkan burukideen berritzeko.  Herria   2004-10-14


burukita 1 iz bururdia.

Lurrean pausatu dudan bizkarzakua xarmanteko burukita gisa baliatuko dudala.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 168. orr.

2 burualdea.

Behar da erran maldaren burukitan bi pentze badirela, jabeak horietarik batean urte bakoitz egiten du belarra.  Herria   2004-09-16

Zuhaitz burukitak egurtu eta, ikatza egiten zuten, hori ere kabletan jausteko errepideraino.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 71. orr.


buruko 1 iz buruko zapia edo jantzia.

Erantzi zuen, bada, mutil gazteak bere burukoa.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 68. orr.

Asko gustatuko zitzaion Ramsay andreak unibertsitateko prozesioan ikusi balu, toga eta burukoa jantzita.  Anton Garikano   «Farorantz» - Virginia Woolf, 2001 - 18. orr.

Oihal urdinezkoak ziren era berean galtzak, eta kolore berekoa burukoa.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 82. orr.

Zilar-harizkoa zuen burukoa, eta soin gainetik behera oinetaraino soineko luzea.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 82. orr.

Beti baziren berantiarrak, honek zapata bat eskas, hura zakurik gabe, edo burukoa ahantzia, nik dakita.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 126. orr.

Bonnet frigien deitu burukoa baitezpadakoa bihurtuko ote zen?  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 129. orr.

'Ez dut ezer aurkitu!' esan zuen gero buzoak urpetik irten eta burukoa kendu ziotenean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 402. orr.

· Guardia zibilen sarjentua bi milizianoen artean atera zuten, bere uniforme berdearekin, burukorik gabe, burusoil, aurpegi oso nekatu eta zurbilarekin.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 34. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Txarolezko buruko beltza eta besapean fusil bana zekartela.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 75. orr.

Joanes liluraturik zegoen, Justinaren eskuak eztia bezain samurrak iruditzen zitzaizkion, eta haren gerria lumazko burukoa bezain ukibera.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 154. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Ez ziren meza-emaileak falta, baizik eliz-soinekoak, apezpiku makila, eta apezpiku burukoa.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 131. orr.

Fernandok beti esaten du sister Gracek bete ziola bere fantasiarik handiena, egun batean, biluz-biluzik baina moja-burukoa kendu gabe, fellatio zoragarri bat egin zionean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 123. orr.

4 bururdia.

Bitartean esku bat pasa zion lepotik apur bat jasotzeko, burukoa egokitu eta edredoia txukun jarri zion.- Buru azpiko burukoa jaurti zion.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 209. orr.

Utz nazazue bakean, utzidazue behingoz gau batez bada ere burukoa malkoz busti gabe, begiak erretzen eduki gabe, lokiak taupaka eduki gabe lo egiten!  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 92. orr.

Sala zurian, izara zuri eta buruko zuriaren artean, bere ile gorria ikusten da.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 66. orr.


burukoi izond setatsua, tematia.

Bizkaitarrok naste-zale geran bezin burukoi dira giputz asko, Mikel.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 100. orr.


burukoikeria iz berekoikeria.

Jakina, finean indibidualtasuna eta indibidualkeria bereiztu beharko lirateke, edota buruzaletasuna eta burukoikeria, edota berekoitasuna eta berekoikeria.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 78. orr.


burukolpe iz bat-bateko burutazioa.

Ez zuen bere burukolpe baten ondorioz sortua Euskaldunen misione hori, bainan bai apezpikuarekin eskuz esku.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 99. orr.

Ariel Sharon erdikoiaren burukolpeak ditu hortaratuak, pasatuak pasatu, eta huna Shimon Peres sozialista Sharon horren Kadima alderdiaren alde jarria dela, erranez Peresi etzaiola inporta zein partidu den hor ari baina bai bakearen aldeko aterabide bat duela hor ikusten eta hori dela konda.  Herria   2005-12-08


burukomin ik buru 25.

burukomindu, burukomin(du), burukomintzen da/du ad buruko mina izan.

-Ez horregatik burukomindu.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 159. orr.

Ez ditut begiak lar nekatu, baina uste dut ez dugula Irakeko inbasioaz edota palestinarren genozidioaz askorik idazten, ez garela burukomintzen Venezuelan, Bolivian edo lakandonatarrenean utopiari zama arintzeko egiten ari diren ahaleginaz berbak batzearren.  Berria - Kultura   2006-04-11


burukuadratu izond/iz adkor

Barre egiten diegu "sinesten dutenei", eta buru, buruzagi, burukuadratu, burulau, lauburu eta burua eta hankak beren lekuan dituzten guztiei.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 29. orr.


burukubiko izond/iz adkor

Penagarria da holakoetan zeinen jende gutxi ausartzen den adituen eta gehiengo sineskor burukubikoaren aurrean gauzak diren bezala esaten: alegia, erregea biluzik dagoela, eta bere potro kubiko itsusiak agerian dituela.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 174. orr.


burulan ik buru 26.

burulau ik buru 27.

burulehen (orobat buru-lehen) 1 iz ipar lehen burua, buruzagia.

Azken bozen ondotik haatik, Alain Juppé eskuindarra hautetsi zuten burulehen, ezkerreko bi boz nolazpait bildu baitzituen.  Herria   2004-12-23

Bost horietan, Baionako polizaren burulehena.  Herria   2002-12-26

Joanden hilabeteko bozetan gaina harturik, Jean-Marie Berckmans-eksegitzen du Baionako komertsaldegiaren burulehen bezala.  Herria   2004-12-16

Erakunde horren burulehena da Miarritzeko auzapeza, Didier Borotra.  Herria   2001-01-18

Han berean mintzatu da Jose Fernandez d'Arlas, goraxago aipatu Baztan eta Urdazubiko elkartearen burulehena.  Herria   2004-12-02

Konkordatuak Napoleon I.aren esku eman zuen apezpikuen hautatzea. (Lehenago erregeen esku zen!) Erromako burulehenak ez zuen politikoen hautuari baia emateaz beste egitekorik.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 18. orr.

Kongregazio horren burulehena, apezpikua bera zela. zeren delako Marexala ezarri baitzuten lehenik Toledoko, gero Sevillako eta Frantziatik hurbil den Galiziako gobernadore, izendatu ere hiru Ordenetako Kontseilu Goihenaren burulehen, Estatuko eta Gerlako Kontseilari, nahiz azkenik Kontseilu Goiheneko lehendakaritzat hautatua izan orduko hil zen.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 84. orr.

2 burulehen-orde

Burulehen-ordeak badira sei: Maurice Touraton, André Garreta, Pierre Durruty, Frantxua Larraburu, Nilda Jurado eta Peio Guelot.  Herria   2004-12-16


burulehengo iz buruzagitza.

Alain Rousset sozialixta, Akitania lurraldearen buru denari, beste kargu bat eman diote aintzina, Bordele eta Bordele inguruko herri erkidengoaren burulehengoa.  Herria   2004-12-23


buruloka (orobat buru loka) izond adkor emakumeez mintzatuz buruarina.

Ai! Zer hartu ote du buruloka honek?  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 42. orr.

Ai, zer ez nuke egingo kurrinka buruloka horrekin! Izorra nazatela motxin-bero horietako bat ez bada.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 65. orr.

Non ote ziren nire binilozko diskoak, nire estatistika apunteak...? Auskalo! Eta fakultatean ezagutu nuen Gernikako buruloka haren kulero bilduma?  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 136. orr.

Joka ari ziren oskolen pisutasunak kontra eta burla egiten zien elkar ukitzen zuten buru lokei.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 151. orr.


burumakur (orobat buru-makur g.er.) adlag burua makur.

Fraideek, pauso motelez, binakako lerroetan, komentura alde egin zuten, eskuak sotanapean, buru-makur.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 15. orr.

Haietako bizilagunak indarrik gabe, ikaraturik eta buru-makur utzi dituzu.  Elizen arteko biblia   2 Erg 19,26

Judu ez ziren guztien irrigarri eta azpiko, beke mailako beti, buru-makur bizitzera kondenatua.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 252. orr.

Egor Timofeievitx buru-makur zihoan; Nikolai mirarigilea ere burumakur zihoan, eta ibiltzean ez zuen batere zaratarik egiten, feltroa zapaltzen ari balitz bezala Buru-makur eta kopetilun, ez zirudien bere aita ikusteaz loriaturik.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 217. orr.


burumakurtu iz burua makurtzea.

Viktoria Freie -burumakurtu bat egin eta bostekoa eman zidan.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 76. orr.

Geltokiko burua nasara atera zen uso poloniar haiekin, kondesari burumakurtu bat egin zion.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 31. orr.

Kaleko jantzia baldin bazeraman, orduan ehiztarikapelua erantzi eta elizari burumakurtu bat egiten zion eta marmarrean zerbait esaten zion, harekin mintzatzen zen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 34. orr.

Geltokiko burua altxatu eta leihotik, burumakurtuak eta urruma egiten zizkioten usoen artetik, nasa aldera begiratu zuen, maniobraburua han baitzen.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 28. orr.

Leihoko erlaizean usoak zebiltzan, urrumaka, eta burumakurtuak egiten zizkioten, baina geltokiko buruak bekozko iluna jartzen zien.  Fernando Rey   «Zorrotz begiratutako trenak» - Bohumil Hrabal, 2002 - 63. orr.


burumakurtze iz burua makurtzea. ik burumakurtu.

Ondoren, ur bedeinkatu ugariz ihinztatu zuen Buru Nagusiaren erretratu handia, burumakurtze txiki bat itxuratuz, eta kanpora irten zen, atea itxiz.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 119. orr.


burumazo iz buru gogorra.

Nik ez nuke hilabete batean ere hori guztia sartuko burumazo honetan...  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 24. orr.


burumen iz **

Edmeak biek pasatu zituzten une gogorrak zeuzkan burumen RERaren sabelean Nike kaxketa gibelera zeraman alimaleko beltz baten ondoan ttattit ttotto zegoela.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 266. orr.


burumindu adlag burua mindurik.

Trenputxartua, burumindua, neska puska baten aitzinean irrigarri gelditua...  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 36. orr.


burumotz (orobat buru-motz) izond 1 buruargia ez dena.

Liburuek ez dituzte hilak berpizten; ez dute bihurtzen, ez ergela zentzudun, ez burumotza buruargi.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 247. orr.

Lardats ere lardatsa izan beharra zegoen, edo astazakil burumotza, magnesitatik magnesio sulfatoa ateratzen ez asmatzeko, edo bromo potasiotik bromuroa.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 60. orr.

Orduan konturatu ziren burumotz haiek Espainiako eremuetan egin genuen borroka ez zela mundu mailako joko baten mugimendua besterik.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 230. orr.

Laido [...]: Satira, burumotzek eta beren adimen zorroztasuna kamustua dutenek ulertzen duten moduan.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 180. orr.


burumuin ik burmuin.

burumutil iz **

Arrazoia zuen Florenek, orain Aitzol, Don Patxi eta haren sardakoen burumutila zena, euskaldun guztion martiria dugu hilik, izugarria da.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 62. orr.


burundiar izlag/iz Burundikoa, Burundiri dagokiona; Burundiko herritarra.

Adituek ez dute baztertzen hiru hutu taldeak batu izana: Mai-Mai kongoarrak, Interahamwe ruandarrak eta FNL burundiarrak, indarrak biltzen egon daitezkeenak datozen hauteskundeetan tutsiek boterea lor ez dezaten Burundin.  Berria - Mundua   2004-08-17

Euskaldunen, frantsesen, burundiarren, mexikarren eta txiliarren txalo eta dantzek giro on bat emaiten zuten.  Herria   2005-09-01


buruño iz burutxoa.

Aspaldixko honetan hor dabil puja ttikiak lehertu ez lehertu, lore ttikien buruñoak xorrotik atera ez atera... postariak estudioaren eraikuntza berriak sorrarazten dizkion inpresioak gorde ditu bere buruñoan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 72. orr.

Une horretan, postariaren poltsiko-liburu baten neurriko buruñoak busto klasiko baten itxura osoa hartu zuen.  Berria - Kultura   2006-02-12

Etxe bateko paretaren aurka zapart egin duen haur sortu berri baten buruñoa.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 166. orr.


buruntza iz koroa.

Gainean, buru-ttonttorrean, jasminez, arrosez, almitzez eta aihen-zuriz egindako apain buruntzak; agure agurgarri bat eta atso handi bat zetozen gidari.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 143. orr.

Fatima-rat joan delarik beilaz, eskerren bihurtzeko, bere bala gorde du Ama birjinaren buruntzan.  Herria   2005-04-07


buruorde iz buruaren ondorengoa buruzagitza mailan.

Frankfurteko Poliziako buruorde izandako Wolfgang Daschnerri baldintzapeko isun bat ezarri zion herenegun Frankfurteko eskualdeko auzitegiak.  Berria - Mundua   2004-12-22

Bazen gomitatu asko, besteak beste Daniel Poulou deputatua eta Max Brisson kontseilu jeneraleko buruordea.  Herria   2004-05-06

Horretaz gain, 1989tik 1996ra Akademiako buruordea izan zen.  Berria - Harian   2005-12-06

1994tik 1999ra RAIDeko buruordea izan zen, eta 2000ko azaroa arte, Frantziako Polizia Judizialaren zuzendaritza nagusian izan zen.  Berria - Mundua   2004-08-26

Ekainean, Jim Sillars SNPko buruorde izanak antzeko adierazpenak egin zituen.  Berria - Mundua   2004-06-23

Díez ontzietako buru, buruorde eta burugabekoen artean fidelak eta susmagarriak bereiztekoa.  Edorta Jimenez   «Kilkerren hotsak», 2003 - 165. orr.

Idatzia ez dagoen arren, arau batek dio euskaltzaina Hegoaldekoa izanez gero buruordeak Iparraldekoa behar duela.  Berria - Kultura   2004-12-16

Burulehen hautetsi dute Max Brisson miarriztarra, lehen buruorde Frantxua Maitiagaraztarra eta bigarren buruorde Vincent Brukanboarra.  Herria   2004-12-16


buruorratz iz orratz buruduna, lepoko zapiak eta kidekoak lotzeko erabiltzen dena.

-Etorri al da? -galdetu nion Luteziari oihal eta buruorratzekin ari ziren hiru gaztetxoen ile koipetuaren gainetik.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 169. orr.

Eskumenean hari urdin edo beixeko hamabost ñabardura, buruorratzak nahi bezainbat, oihal guztietarako jostorratzak [...], guraize profesionalak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 83. orr.

Tortura modu bat ematen zuen, mila buruorratzez ziztatzen balute bezala, astiro, dotore, heriotza eman arte.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 169. orr.

Ispiluaren aurrean behatzen zion orduan bere buruari, zetazko paper karraskarian bildua, etorkizuneko soinekoari sabeleko gunean eutsirik, ukondoa bildurik, mahukaren luzera, beso-zuloaren jauskera edo izur baten barnegunea ebaluatzeko, eta bekokia zimurturik, ahoaren ertzean koloretako buruorratz batzuk ageri zituela.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 68. orr.


buruoskol ik buru 30.

burupitzatu izond adkor burua pitzatua duena.

-Dena ondo, burupitzatu hori? -oihu egin zion Malfoyk, azpitik ziztu bizian igaro zitzaiolarik, erratzaren lastertasuna erakutsi nahi balio bezala.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 143. orr.


burupottolo izond adkor burua potoloa duena.

Aberats zorionekoenak ere ez du jakin ziza burupottolo baten ikustea, atzamar-punttez xuabe-xuabe laztanduz haren xapelattikiaren frexkoa hatz-punttaz jaso, ferekaz gerri laburretik heldu, kontuz-kontuz lurretik askatu eta sudur-bidean sentitzen den lurrin aingerutiar hegalaria mintzetatik barna biriketaratzea...  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 157. orr.


bururaezinezko izond ezin bururatuzkoa.

Baina, bururaezinezko bide xuxen honen tehenta zerbait gisaz behar baitut hautsi, gogolan ludiko batean sartzen naiz, nik dakita zergatik?  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 86. orr.


bururakizun iz gogoeta, burutapena.

Hor dago gorderik bururakizun oro, edo gehituz edo gutxituz edota zentzumen bidez hartua nolabait aldatuz.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 243. orr.

Mila aldiz hobe da gizaki bat bete-betean inoren esku jartzen dena, egintza gutxi edukiz kanpoaldean, eta ez beste bat berekoikeriazko gauza harrigarriak dituena, bururakizun goienak eta egitasmo handiak, baina jartzen ez duena bere burua Jaunagan.  Joan Mari Lekuona   «Mistika liburuak» - Eckhart-Tauler, 1997 - 71. orr.


bururapen 1 iz ipar bururatzea, amaiera.

Ortzirale aratsean, Baigorrin, Herriko Etxean, aurtengo Kulturaldiaren bururapena.  Herria   2004-04-29

Ortzegun aratsean, Kanbon, Gau-Argi festibalaren bururapena.  Herria   2001-07-19

Munduan gaindi, kasik denetan egun hori bera hartua dute Hitler-en gatik piztu gerla ikaragarri haren bururapena ospatzen duten tokietan.  Herria   2004-05-06

Garai guziek, hoberenek ere, bururapen bat badute, baina gutienez hain garai goxoak, ez baldin badira hobeak, ere bizi izanen al ditu ondoko urteetan ere.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 109. orr.

1945eko udaberria zen, Joanesen biziko udaberririk ederrena, burdinbidea bezain negu luzearen bururapena.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 200. orr.

Bururapena, Iholdin iragan da, joanden larunbat aratsaldean.  Herria   2001-04-12

Mehetxuak ere egin dituzte, beste jazarketa batzuen mentura emanez ondoko egunetako, bereziki Ramadan baruraldiaren bururapeneko egunetan.  Herria   2003-11-27

2 (izenondoekin)

Armadan sartzea ere erabaki zuen, bururapen tristeko maitasun istorio bat ahazteko.  Berria - Kultura   2004-12-28

Hegoaldeko xapeldun berriaren aipamenak azkenik, aurtengo xapelgoaren bururapen hitsegiarekin halere.  Herria   2003-07-24

Duela bi urtekoak 850 haur kantari bildu zituen orotara eta bururapen ezin hobea ukan zuen Hernanin.  Herria   2003-04-03

3 burutapena.

Ahalmen hau ere nigan aldakor aurkiturik, adimenera igo zen eta ohiko bururapenak elkarren kontrako irudipenak haizatuz gainditu; hala aurkitu zuen zein argik argiztatzen zuen arima, oihukatzerakoan, inongo zalantzarik gabe, aldaezina aldaberari hobetsi behar zitzaiola, eta hartatik ateratzen zuen aldaezinaren ezagutza.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 228. orr.


bururarazi, bururaraz, bururarazten du ad burura ekarrarazi.

Bestetik, leku bitxiro aparta zuen indioilarrak familia-mundu sotil, bare eta maratz hartan: beharbada, harroputz, moldakaitz eta haserrekorra izanik bera, kontrako tasunak bururarazten dituelako, eta hala guztien burlagai eskurakoa bihurtzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 21. orr.

Bukaeran, bulebarrean, buruz buru burutazio hau bururarazi dio txoriburu bati.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 123. orr.


bururatu (ETCn 16.887 agerraldi), burura, bururatzen 1 da/du ad amaitu, bukatu.

Paperra honela bururatzen zen: "Harrazue pazientzia, zenbait egunen buruan jinen gira".  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 132. orr.

Laster bururatu zait, Coto herrian hain xuxen, Lugoko probintzia, eta hasten da beraz A Coruñakoa.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 225. orr.

Kantu bat bururatu eta bertze bati ekin dio Polletek.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 44. orr.

Solasaldia bururatua zela ontsa konpreniarazi zion.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 16. orr.

Biek kontzentrazioko kanpalekuak ezagutuko zituzten Dachau eta Büchenwalden, gerla bururatu arte.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 6. orr.

Gerla bururaturik, etxera, bizirik eta osorik, itzultzen ari zen.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 208. orr.

Klasea bururatzean, nora ari ziren mutikoak? Pilota plaza xaharrera, bi urratsetan izanki eta.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 46. orr.

Iazko ekainean bururatu zituzten lau urte iraun zuten formakuntzak.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 15. orr.

Xede eder hori ez zen, egia erran, bururatu ahal izan.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 63. orr.

Bururatu zitzaion, Joanesi, eritetxeko aldia ere.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 191. orr.

1944ko udazkena bururatzera zihoan.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 187. orr.

Ez zuen bere erranaldia bururatzeko astirik ukan.  Ramuntxo Etxeberri   «Skyroom», 2004 - 95. orr.

Laugarren eguna ari zait bururatzen hemen.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 38. orr.

Ari naiz "Batita Handia" liburua ezin bururatuz.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 8. orr.

Nik neuk ere doktoregoa ahalik eta azkarrenik bururatzea agindu nion 1978an.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 58. orr.

Gogoratzen zait, haurra nintzelarik, eta Hazparne ene sorterriko elizan beretter ibilki, igandetako meza nagusia bururatzean kantatzen ohi zela: Domine salvam fac rem publicam!, "Jauna salba ezazu, otoi, Errepublika!  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 17. orr.

Erreginak bururatutzat jo zuen batzarra, ihardesteko txandarik inori eman gabe.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 87. orr.

Horrekin bururatuko da aurtengo sasoia Baionattipian.  Herria   2004-07-01

Aurten bururatuko dira Hitzarmen Bereziaren baitan abiatu ziren proiektuak.  Berria - Euskal Herria   2006-01-14

Goihenetxek hasia eta haren adiskide historialariek bururatua.  Berria - Harian   2005-05-03

Eguna bururatua, ateak hetsiak alde bat biharamun goiza arte, gaua haste...  Filipe Bidart   «Bakartasunaz bi hitz», 2004 - 55. orr.

Ez ditut lerro hauek bururatu nahi berantetsia dugun bertze gertakari bat aipatu gabe: Filipe Bidarten libratzea, larunbatean milako bat lagunek eskatu duguna Baionako karriketan.  Herria   2005-12-15

Badugu Parisen etorbide bat, hain zuzen han bururatzen da Frantziako itzulia, eta nahi eta ez, munduko etorbiderik ederrena da.  Herria   2002-07-25

· Lisboak ematen zuen, nolabait esatearren, mendi-magalean bermaturiko bitxi bat, bere burua eguzkiaren boluptuositateari eskaintzen ziona, dena dirdaizez estalia, hor goian gazteluko meskitak hiria bururatzen zuela.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 340. orr.

2 burura ekarri, gogoratu.

Leku bitxiro aparta zuen indioilarrak familia-mundu sotil, bare eta maratz hartan: beharbada, harroputz, moldakaitz eta haserrekorra izanik bera, kontrako tasunak bururarazten dituelako, eta hala guztien burlagai eskurakoa bihurtzen.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 21. orr.

Zinez, Ortega-ren konferentzia guztia Renan-en jarraipen eta garapen bezala dago bururatua.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 236. orr.

Defini al daiteke osotasun bat ala kateaketa soilak besterik ezingo ditugu bururatu? Les mots et les Choses lanean mugarritze metodologikoaren faltak eraman ahal izan du pentsatzera nire analisiak totalitate kulturalak balira bezala bururatu ditudala.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 10. orr.

Lanok nolabaiteko desordena batean bururatuak izan dira eta euren artikulazio orokorra argi eta garbi definitu barik.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 22. orr.

Erraz bururatzen da harreman hau ez dela berbera "gaua erortzear dago" motako enuntziatu batean eta "ondorio orok bere zergatia du" motako enuntziatu batean.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 108. orr.

• 3 zaio ad burura etorri.

Aldez aurretik bururatuko zitzaion St.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 170. orr.

Eustacheren samina, bururatuko zitzaizkion etxeko guztien susmoak.  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 170. orr.

Hauxe bai Valcornejan etengabe bururatzen zitzaidan bazterra!  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 31. orr.

Baina bazekien, galderak bururatu ahala konturatu zen gertatutakoaz.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 202. orr.

Bururatu zitzaion, ordea, behin baino gehiagotan, doilorkeriaz jokatzen ari zela, baina hain zen Linda zoragarria!  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 195. orr.

Eta beste kezka bat bururatu zitzaidan orduan: auzokoren batek ere entzun zezakeen hots hura!  Koro Navarro   «Kontakizunak» - Edgar Allan Poe, 2000 - 91. orr.

Bururatzen zitzaidan ate bat ireki nuela giltza batez, eta ate askoren giltzaren jabe nintzela, agian guztiena.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 111. orr.

Horretarako, ez zait bururatu gure etxea baino toki hoberik.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 127. orr.

Pentsa itzazue, beraz, ezein aurkakori ere bururatu ez zaizkion objekzioak, eta armak mailegatu iezazkiezue eta berak desira dezakeen leku egokiena utz iezaiezue.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 264. orr.

Bururatutako lehenbiziko gauza, onena bera den hobe ongi pentsa.  Xabier Olarra   «Deabruaren hiztegia» - Ambroise Bierce, 2001 - 90. orr.

Lehen oroit-ahaleginean, ez zitzaidan pertsonaia zoriontsu bat bakarra ere bururatu.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 216. orr.

4 otu, burutik pasatu, burutazioa izan.

Izenburu bikain bat bururatu zait oraintxe kapitulu honentzat: [...].  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 156. orr.

Ihesten saiatzea, ezta bururatu ere.  Berria - Harian   2005-07-07

Ez zitzaion bururatzen azterketa batean jartzeko modukoa izan zitekeen ezer.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 239. orr.

Baso bat esne! Nori bururatzen zaio!  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 183. orr.

-Zelan ez zaigu lehenago bururatu? -esan zuen orduan Zigorrek, bere buruan argitxo bat piztu balitz bezala-.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 97. orr.

Ideia bikain bat bururatu zait, eta zure esku nahi dut utzi haren obratzea.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 41. orr.

Munduko denbora guztia daukat gymnasiumera joateari utzi diodanetik, hori erantzutea bururatu zitzaidan, baina ez nion ezer esan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 166. orr.

1967an Bettek proposatu zion arte, ez zitzaion inoiz ere bururatu bera familia-egitasmo finko batean sartu ahal izango litzatekeenik, are gutxiago bere burua senar bihurturik ikusiko zuenik.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 47. orr.

Bururatu ere ez zitzaidan egin inori esatea Marroren etxeordean gertatua zitzaidana.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 16. orr.

Artikulua idazterik ez zitzaidan bururatu ere egin une horretara arte, eta pentsatuko duzue nola nengoen.  Xabier Olarra   «Iruzurgilea» - James Cain, 2002 - 59. orr.

Bai, sekula bururatu ez zaidan arren, ideia polita litzateke ama eta biok oporretan elkarrekin joatea.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 108. orr.

Eta, horrela, zenbatetan bururatzen zaidan ezen azkenean edabea edan gabe joanen naizela mundu honetarik...!"Gerra gogoratzera ez, ezin baitut burutik kendu" esatea bururatu zitzaion, baina ez zuen esan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 646. orr.

Orduan, zerbait erran behar nuela bururatu zitzaidan.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 267. orr.

Ordu arte, berari entzun nion arte alegia, ez zitzaidan bururatu nirea istorio tristea izan zitekeenik.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 458. orr.

Eguberri aurretik bururatu zitzaien ideia, baina artean ez zuten tinko hartua erabakia.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 242. orr.

Bururatu ere ez zaio egiten bertze era batera mintza litekeenik.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 365. orr.

-Soilik ingeles txoro batzuei bururatzen zaie eztei bidaian Bilbora etortzea.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 223. orr.

Alde egin zuenean, Vistulara joango zela bururatu zitzaidan, bere burua uretara botatzera.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 132. orr.

4 (era burutua izenondo gisa)

Afera bururatuak baizik ez zaizkizu laket.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 302. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 4 aldiz agertzen direnak)

arte bururatu (6); auzia bururatu (4); azkenean bururatu (6); baina bururatu (6); bat batean bururatu (5); bat bururatu (50); bat bururatu zait (9); bat bururatu zitzaidan (13); bat bururatu zitzaion (14); bat egitea bururatu (6); batean bururatu (14); batekin bururatu (18); batekin bururatu da (10); baten inguruan bururatu (7); behar nuela bururatu (4); behar zuela bururatu (5); berari bururatu (6); berean bururatu (5); besterik bururatu (7); bigarren bururatu (5); bigarren bururatu du (4)

bururatu ahal (12); bururatu ahal izan (7); bururatu aintzin (5); bururatu aitzin (6); bururatu arte (13); bururatu baino (14); bururatu baino lehen (12); bururatu baita (6); bururatu baitzitzaidan (9); bururatu behar (9); bururatu beharra (4); bururatu berri (6); bururatu bezain (11); bururatu bezain laster (11); bururatu da (156); bururatu da beraz (5); bururatu da besta (5); bururatu da eguna (4); bururatu da igandean (4); bururatu dela (5); bururatu delarik (6); bururatu den (6); bururatu dena (8); bururatu dira (20); bururatu dituzte (7); bururatu du (53); bururatu du bere (5); bururatu du mundu (5); bururatu dugu (6); bururatu dute (44); bururatu dute beren (4); bururatu dute partida (9); bururatu ere (56); bururatu ere egin (11); bururatu ere egiten (7); bururatu ere ez (22); bururatu eta (51); bururatu eta egin (4); bururatu ez (26); bururatu gabe (10); bururatu izan (6); bururatu nahi (8); bururatu nuen (4); bururatu omen (5); bururatu omen zitzaion (5); bururatu ondoan (12); bururatu orduko (12); bururatu ote (6); bururatu zaidak (7); bururatu zaidan (14); bururatu zaigu (4); bururatu zaio (22); bururatu zaion (4); bururatu zait (71); bururatu zaizu (12); bururatu zelarik (9); bururatu zen (21); bururatu zenean (4); bururatu zitzaidala (6); bururatu zitzaidan (194); bururatu zitzaidan bat (4); bururatu zitzaidan eta (4); bururatu zitzaidan ezen (7); bururatu zitzaidan ideia (4); bururatu zitzaidan orduan (7); bururatu zitzaidanean (5); bururatu zitzaien (17); bururatu zitzaigun (12); bururatu zitzaiola (10); bururatu zitzaion (195); bururatu zitzaion arte (4); bururatu zitzaion eta (5); bururatu zitzaion ezen (4); bururatu zitzaion orduan (5); bururatu zitzaizkidan (5); bururatu zitzaizkion (10); bururatu zitzaizun (6); bururatu zuen (23); bururatu zuten (5)

da bururatu (7); deitzea bururatu (5); dela bururatu (6)

ederki bururatu (14); ederki bururatu da (6); egitea bururatu (23); egitea bururatu zitzaidan (8); egitea bururatu zitzaion (8); eguna bururatu (8); eguna bururatu da (4); ere bururatu (32); ere bururatu zitzaidan (7); ere bururatu zitzaion (4); eskatzea bururatu (4); eta bururatu (34); eta bururatu ere (4); eta bururatu zait (4); eta bururatu zitzaidan (9); eta orduan bururatu (6); etortzea bururatu (4); etxean bururatu (5); ez da bururatu (5); ez zaio bururatu (7); ez zait bururatu (7); ez zitzaidan bururatu (12); ez zitzaion bururatu (34); ezin bururatu (7); ezta bururatu (5); ezta bururatu ere (4); frantziako itzulia bururatu (4); gaitzean bururatu (4); gauza bat bururatu (5); gerla bururatu (23); gerla bururatu eta (4); gerla bururatu zelarik (5); goxoan bururatu (4); goxoan bururatu da (4); hala bururatu (4); halakorik bururatu (6); han bururatu (4); hartan bururatu (8); hau bururatu (13); hoberik bururatu (6); hori bururatu (15); horiek bururatu (5); horixe bururatu (4); horregatik bururatu (4); horrelakorik bururatu (4); hortan bururatu (13); hortan bururatu da (7); huntan bururatu (4); hura bururatu (7)

ibilaldia bururatu (5); ideia bat bururatu (11); igandean bururatu (10); igandean bururatu da (8); ikasketak bururatu (6); inguruan bururatu (7); inguruan bururatu da (6); inoiz bururatu (8); inori bururatu (5); irakurtzea bururatu (6); itzulia bururatu (9); izan zitekeela bururatu (4); joatea bururatu (7); lana bururatu (8); larunbatean bururatu (4); lehen bururatu (5); lehenago bururatu (7); meza bururatu (6); niola bururatu (4); niri bururatu (6); nola bururatu (14); nolatan bururatu (4); non bururatu (4); norbaiti bururatu (4); nori bururatu (8); nuela bururatu (6); nuela bururatu zitzaidan (5)

ontsa bururatu (4); oraintxe bururatu (4); orduan bururatu (18); orduan bururatu zitzaidan (4); orduan bururatu zitzaion (9); ote zen bururatu (5); partida bururatu (6); sartzea bururatu (7); sartzea bururatu zitzaion (4); sasoina bururatu (5); sekula bururatu (4)

urtea bururatu (7); xapelgoa bururatu (4); zaio bururatu (7); zait bururatu (8); zela bururatu (14); zela bururatu zitzaidan (6); zela bururatu zitzaion (7); zelan bururatu (5); zen bururatu (7); zer bururatu (9); zer bururatu zaidan (4); zera bururatu (7); zerbait bururatu (11); zerbait bururatu zitzaidan (4); zergatik bururatu (4); zitekeela bururatu (7); zitekeela bururatu zitzaidan (5); zitzaidan bururatu (13); zitzaion bururatu (35); zitzaion bururatu ere (6); zuela bururatu (8); zuela bururatu zitzaidan (4)

bururatua da (9); bururatua dela (5); bururatua delarik (4); bururatua izanen (5); bururatua zela (6); bururatua zen (4); da bururatua (5); epea bururatua (4); ez da bururatua (5); gerla bururatua (4); kasik bururatua (7); oraino bururatua (11)

arras bururatuak (4); bururatuak behar (6); bururatuak dira (6); bururatuak izan (4); bururatuak izanen (8); bururatuak izanen dira (6); lanak bururatuak (5)

an bururatuko (6); batek bururatuko (4); batek bururatuko du (4); batekin bururatuko (5); bururatuko da (67); bururatuko da parisen (4); bururatuko dela (5); bururatuko den (9); bururatuko dena (11); bururatuko dira (13); bururatuko du (6); bururatuko dugu (6); bururatuko dute (4); bururatuko ez (13); bururatuko zaio (5); bururatuko zait (5); bururatuko zitzaion (9); ere bururatuko (6); ere bururatuko ez (4); eta bururatuko (7); ez zitzaidan bururatuko (4); ez zitzaion bururatuko (6); helduden igandean bururatuko (4); hortan bururatuko (4); huntan bururatuko (6); igandean bururatuko (5); igandean bururatuko da (4); nola bururatuko (11); nola bururatuko den (6); sekula bururatuko (5); zer bururatuko (9); zitzaidan bururatuko (4); zitzaion bururatuko (6)

bururatuz gero (4); ezin bururatuz (6)

bururatzea ere (8); bururatzea eta (4); gerlaren bururatzea (4)

bazkaria bururatzean (9); hau bururatzean (5); hori bururatzean (4); ibilaldia bururatzean (4); meza bururatzean (16); partida bururatzean (4)

batekin bururatzeko (4); bururatzeko gisan (4); bururatzeko talo (6); egunaren bururatzeko (7); egunaren ongi bururatzeko (6); eta bururatzeko (18); ez bururatzeko (4); goxoki bururatzeko (5); ongi bururatzeko (17)

bakarrik bururatzen (6); bat bururatzen (13); batekin bururatzen (6); besterik bururatzen (5); bururatzen ahalko (4); bururatzen ari (25); bururatzen ari da (7); bururatzen baldin (4); bururatzen bazitzaion (4); bururatzen da (31); bururatzen delarik (4); bururatzen du (10); bururatzen dut (4); bururatzen dute (8); bururatzen eta (4); bururatzen ez (15); bururatzen zaidan (8); bururatzen zaidana (4); bururatzen zaio (24); bururatzen zaion (4); bururatzen zait (22); bururatzen zaizkigu (4); bururatzen zaizkigun (5); bururatzen zaizkio (4); bururatzen zaizkion (4); bururatzen zaizkit (6); bururatzen zaizkizun (4); bururatzen zaizu (9); bururatzen zen (6); bururatzen zitzaidan (20); bururatzen zitzaion (7); bururatzen zitzaizkidan (7); bururatzen zitzaizkion (5); bururatzen zuen (4); da bururatzen (5); ere bururatzen (7); eta bururatzen (14); ez zaio bururatzen (4); ez zait bururatzen (5); ez zitzaidan bururatzen (6); ez zitzaion bururatzen (12); ezer bururatzen (16); ezer bururatzen ez (4); hemen bururatzen (4); hoberik bururatzen (6); huntan bururatzen (6); huntan bururatzen da (4); nori bururatzen (11); nori bururatzen zaio (10); ongi bururatzen (5); zaio bururatzen (4); zait bururatzen (6); zerbait bururatzen (4); zitzaidan bururatzen (6); zitzaion bururatzen (12)

bururatzera doa (5)


bururatzaile izond bururatzen duena.

Goizean denen ibilaldia izan da eta denen bazkaria, aratsaldean berriz antzerki taldea bururatzaile.  Herria   2001-05-24


bururatze 1 iz amaitzea, bukatzea.

Frantses presidentari hurbil diren jaun batzuk zioten aste bururatze huntan eginak balire botzak geriza kontseiluan.  Herria   2003-02-13

Bote bat aintzina eta bururatze egin.  Herria   2003-05-15

Elizako ezkilak ditu ere deneri hedatzen berri onak eta berri txarrak: adibidez gerlaren hastapena eta ere bururatzea.  Herria   2003-09-25

Pilotariak, ondarrean nekatuskoak ziren zenbait bederen, eta bururatzea ez du hanbatekoa izan partidak.  Herria   2001-01-18

Nahiz hori obrak bururatzearekin hobeki ageriko den.  Herria   2001-06-14

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Frantziak eza eman lezakela militar indarraren baliatzeari.Hunt for justice (Justizia bila) filmak fikzio arrakastatsua izateko elementu guztiak ditu: suspentsea, drama, bururatze zoriontsua eta pertsonaia heroikoak.  Herria   2003-02-13

Horrek erran nahi du bururatze ederra egin dutela eta hein batean berdindu partida.  Herria   2003-10-30

Hots, partidak merezi zuen bururatze berdinago bat.  Herria   2001-05-03

Makearra aintzinean ibilirik balio, 25etan berdin, gero du bururatze hobea egin uztariztarrak, guhauk ikusi ez dugun partida batean.  Herria   2004-11-25

Bururatze lazgarria izan du haatik indarka horrek, garbitasun baten egitera jokatu baitira laster sauditarrak berak.  Herria   2004-06-03

Trabak trabatei, bururatze guziz jendetsua eta bihotz-altxagarria izan da Korrika-ren hori.  Herria   2003-04-17

Hau izan da Logroñoko Adarragan jokatu den torneo haundiaren finala ederra, Titinek harrigarriko bururatze batekin amaitu duena.  Herria   2003-10-02

Partida eder huntan, bururatze ustegabekoa gisa batez.  Herria   2005-01-13

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Bizkitartean, familia horren bedeinkazio eleketarien erdian, iduri nuen ez gutxi drama bateko heroi bat, bururatze agerraldian.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 86. orr.

Hau zen 16 laikoren formakuntzaren bururatze besta, jaun apezpiku, bikario jeneral eta parropietako apezen inguruan.  Herria   2003-06-19

Hori izanen da Italiako Bari hirian, han egin beharra den Eukaristi Biltzarraren bururatze egunean.  Herria   2005-05-05

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Urte bururatze huntan 65 urte aurten egin dituzten herritarrak elgarretaratu dire beren bizi lagunekin abendoaren 12 ko igandean.  Herria   2004-12-30

Laurent Gbagbok bere presidengoaren epe bururatzea.  Herria   2005-11-03


bururdi 1 iz ohean, burua jartzeko ipintzen den zaku moduko atal zapal eta biguna.

Margoti eta niri bururdi eta tapaki bana eman ziguten.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 269. orr.

Aizan, Fetinia, ekarri lumatxa, bururdia eta izarak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 74. orr.

Zapi bat eta bururdi bat hartu, bainuko bata jantzi, txapinak jarri eta aitarengana joaten naiz korrika.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 132. orr.

Lisak bururdian hondoratua zuen burua, eta Quenuk bizkarra baizik ez zion ikusten.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 225. orr.

Mutil koskor mehe bat zen, itxura gozokoa, ahaztutako saltxitxoi zatiak eta urdaiazpiko muturrak lapurtzen zituena; bururdiaren azpian gorde eta gauez jan egiten zituen, ogirik gabe.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 95. orr.

Florentek bururdi bat egin zuen aza hosto pila batez, eta zeruari begira jarraitzen zuen, non distira arrosa handi bat pizten ari baitzen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 287. orr.

Petrovek zioenez, erizainak haur bat izan zuen begiralearekin, eta hil egin zuen, bururdiarekin ito eta gauez basoan lurperatu zuen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 193. orr.

Zenbait gizonek erregea jaso zuten, eta lantzen makilen gainean burusiak zabalduz, nolabaiteko andak prestatu zituzten hirira garraiatzeko.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 145. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Bururdi zuria musukatzen igaro zuen gau osoa.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 197. orr.

Ohartua naiz balaku bat dela emakume guzti-guztiei eskaintzen ahal zaien bururdirik biguinena.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 210. orr.

Edari beroak, gargarak egitea, iodo igurtziak, atsedena, bururdi termikoa, ur berozko poltsak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 162. orr.

Sekulako iskanbila antolatu zuen zorioneko bururdi hori zela-eta.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 266. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Nahiago izango huen [...] bioleta-uraren usain goxoa zerion ohe bigun batean jaio, ama sedazko maindire artean etzanda, bururdi-azal loredun batekin?  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 29. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bururdi kontra (3); eta bururdi (3); eta bururdiak (3)


bururditu, bururdi(tu), bururditzen du ad bururdi itxura eman.

Horretarako daude horma guztiak ongi bururdituak.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 144. orr.


burusi (ETCn 396 agerraldi) 1 iz ohe estalkia, goiko izararen gainean jartzen dena. ik tapaki; manta.

Burusiak altxatuko zituela, izarak atera, lastairari buelta eman, eta aireberritzen ipiniko zuela.  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 140. orr.

Maindire, burusi, petrolio-kriseiluak, ontziak, denak nahasi ageri ziren.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 75. orr.

Agintariek nabarmendu dute kanpin dendak, burusiak, berogailuak, anbulantziak, helikopteroak, elikagaiak eta botikak behar dituztela, premia larrian.  Berria - Mundua   2006-04-02

Izara eta burusia alboratu eta ohetik irteteko keinua egin nuen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 52. orr.

Batez ere ohea zen miresgarria; lau koltxoi zituen, lau bururdi, burusiak lodi-lodiak, ohe estalki ederra, Barruan neramatzan burusi lodi biak, aldagarriak, eta SSaren arropa-biltegiko artile oneko jertse grisa.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 90. orr.

Une horretan Pfleger-a itzuli zen, zuzenean berarengana, edredoia kendu eta burusian bildu zuen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 207. orr.

Jan eta gero, burusiak lurrean zabaldu genituen, lotarako, eta elkarren kontra estutu ginen, ardiak itxituran bezala.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 11. orr.

Hotz handia nuen beraz, nik ere burusi bietako bat galdu ostean batez ere. Burusi batez tapatu zen.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 184. orr.

Irtenbide bakarra geratu zitzaigun: burusi batekin nola edo hala estali, taxi bati deitu eta ospitaleko larrialdietara joatea.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 72. orr.

Burusia estu bildu nuen ez hozteko, eta eginahalak egin nituen ahalik bizkorren nire gela epelera joateko.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 227. orr.

Burusiari tira eginez, kokotseraino erakarri nuen.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 73. orr.

Pedro Páramoren aurpegia burusien azpian ezkutatu zen, argitik ezkutatuko balitz bezala.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 160. orr.

Afal ondoren, denok telebistari begira geundela, hankak burusiaren azpian sartuta.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 31. orr.

Burusiaren azpitik burua atera, eta emakumeari jakin-minez begiratzen nion, aurpegia garbitzen ari zen bitartean.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 29. orr.

Burusien artetik guztiz jantzita irten zen eta segitu egin zion.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 178. orr.

Nik nahi izaten nuela neure ohearen izarak eta burusia tolestu.  Joan Mari Irigoien   «Odolean neraman», 2004 - 35. orr.

Zama burusiek estaltzen zuten baina zirrikitu eta zulo ugarien artetik argi nabari ziren ogi-barra zuriak.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 114. orr.

2 (izenondoekin)

Uhe gaineko burusi grisak soldaduek mando gainean jartzen dituzten manten antz handia du. Baserrian ez zuten burusi elektrikorik eta sare elektrikoa berri-berria zen.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 140. orr.

Barruan neramatzan burusi lodi biak, aldagarriak, eta SSaren arropa-biltegiko artile oneko jertse grisa.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 241. orr.

Denethorrek, ordea, ahots lasaiaz erregutu zien Faramirren gorputzaren gainean burusi beroak jartzeko, eta gero altxatzeko.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 117. orr.

Hotzak ere bazegoen, burusi eskoziar bik orkatiletatik zamaraino estaltzen zuten arren.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 104. orr.

Gizaseme zahar garai bat zen, burusi maiztu batean bildua.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 233. orr.

Beren pontxoetan bilduta, burua sartzeko zulo bat daukaten kotoizko burusi laukidun luzeetan alegia.  Berria - Harian   2005-03-24

Kartoi eta burusi zaharren artean ia guztiz ezkutaturik, agure zarpail bat eta saltxitxa itxurako txakurreme txiki bat ikusi nituen.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 46. orr.

Hantxe kuzkurtu zen burusirik mehe eta zarpailtsuenaren azpian.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 45. orr.

Izeba Petuniak lizundutako burusi bakan batzuk aurkitu zituen bigarren gelan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 45. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Laugarren zenbakiko eskaileretan burusi-sorta ere ikusi ahal izan zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 21. orr.

Umea jantzita zegoen, burusi puska batean bildurik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 235. orr.

Bere itzelezko beso gihartsuetan burusi-pila bat zeukan.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 19. orr.

Dumbledore eta McGonagall andereñoa aurrera makurtu ziren burusi-pilara.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 19. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Nekatuta, bidaia-burusi baten gainera jaurti nintzen jota.  Eduardo Matauko   «Emakume ezezagun baten gutuna» - Stefan Zweig, 2005 - 24. orr.

Ni atzealdean nindoan, bidaia-burusi baten azpian uzkurtuta.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 29. orr.

5 burusiari tira egin gordean egon behar duen eta norbaiti kalde egin diezaiokeen zerbaiten berri eman.

Han, kristau zaharretakoek askotan egiten ditek mehatxu, burusiari tira egin eta izenok erakutsiko dituztela.  Edorta Jimenez   «Sukar ustelaren urtea», 2004 - 210. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

burusi bat (6); burusi batean (4); burusi batez (3); burusi beraren (3); burusi beraren azpian (3); burusi gainean (3); eta burusi (7)

eta burusia (3)

eta burusian (3)

burusiaren azpian (5); burusiaren gainean (3)

burusien artean (4); burusien azpian (5); burusien gainean (3); eta burusien (5)


burusoil (ETCn 1.075 agerraldi; orobat buru soil g.er.) 1 izond burua soila duena.

Adin ertaineko gizon burusoil bat, ardura dorpeek behar baino lehen aguretua.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 304. orr.

Beroki luze, purpura-kolorekoa zeraman gizon burusoil batek bostekoa eman zion kalean aurreko egun batean eta txintik esan gabe alde egin zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 32. orr.

Luis Errukitsuaren alderdikoa zen, eta Karlos Burusoilaren aginduz idatzi zuen historia.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 334. orr.

-Italiarrak sotoan gordetzen dituen tabako kutxak zitiztean helburu, dudarik gabe -erran zuen Fritz burusoilak.  Alberto Ladron Arana   «Xake mate», 2002 - 112. orr.

Zahartxoa zen, burusoil samarra, bere aurpegiak gordetzen zuen behinolako aurpegiaren zenbait hazpegi, baita haragi apur bat ere.  Urtzi Urrutikoetxea   «Zoririk ez» - Imre Kertész, 2003 - 206. orr.

Neskaren parera iritsi zenean, gizon oliba-kolore burusoilak gorpua bultzatu zuen alde batera, eta neskari hitza zuzendu: dantzan ingo al deu?  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 57. orr.

Aldamenean, agure argal, burusoil eta zurbil bat zuen, masail-zimela.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 14. orr.

Gizon motza zen, lodikotea eta burusoila.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 285. orr.

Hirurogei urte inguruko lodikote burusoila zen, blai izerditan.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 140. orr.

Nahiz burusoila edo kasko pelatua den, ez du Gehexan Pontto-k deus bilo luzedunen kontra.  Herria   2004-02-05

Bizargina burusoila zen eta kokots urdin eta biribila zuen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 372. orr.

Aitak berrogeita hamar urte inguru izango du: ilea bakantzen hasia, baina ez burusoila, ile-gorria.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 29. orr.

Santxo Osoa guztiz burusoila zen eta ez zuen hortzik ez haginik ahoan.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 62. orr.

· 250.000 hegazti, 2.800 itsas igaraba, 300 itsas zakur, 250 arrano burusoil eta 22 orka hil zituen.  Berria - Gaiak   2006-03-12

2 (izen gisa) burua soila duen pertsona.

"Burusoila" zen gidari eta, antza zenez, baserrirantz zetorren.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 57. orr.

Nire autoan zihoan lagunari burusoilak atsegin zitzaizkiola esan nioan eta barre egin genian.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 165. orr.

Aizkorri (Bilboko arduraduna) eta Burusoila (Eskuinaldeko burua) izan ezik, beste guztiak elkarrekin zaudete.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 21. orr.

Hau, piztia itxurako burusoil bat, hurbilen zuen atetik desagertu zen.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 121. orr.

Nire adin jirako bi burusoil patetikoren paretik igarotzean, beldurra sentitu dut biongatik, Zöerengatik eta biongatik, alegia.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 34. orr.

Juduaren egongelako apaingarriak Tommy-aren kulatarekin apurtzen ari zen burusoil madarikatua.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 204. orr.

3 (adizlagun gisa)

Gazakoak burusoil daude dolutan, Axkelongoak mutu.  Elizen arteko biblia   Jr 47,5

Jakina, laster nagoke erabat burusoil...  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 148. orr.

Gizon bat, ilea erori eta burusoil gelditzen bada, garbi dago.  Elizen arteko biblia   Lb 13,40

Soldadu guztiak burusoil gelditu dira eta bizkarraldeak zauriturik.  Elizen arteko biblia   Ez 29,18

Oso burusoil geratu zen zahartzaroan; hala ere, bere etxean, buruhas estudiatzeko ohitura zuen.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 20. orr.

Guardia zibilen sarjentua bi milizianoen artean atera zuten, bere uniforme berdearekin, burukorik gabe, burusoil, aurpegi oso nekatu eta zurbilarekin.  Joseba Sarrionandia   «Kolosala izango da», 2003 - 34. orr.

Argalagoa aurkitu duzu eta burusoilagoa.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 77. orr.

4 iz buru soila.

Apaizak miatu egingo du, eta kopeta eta burusoileko mantxaren handitua zuri-gorrixka ageri bada, larruazaleko legenaren antzekoa, [...].  Elizen arteko biblia   Lb 13,43

Soldaduari eroria zitzaion buruko musuzapia eta orain haren burusoilak distira izerditsu bat zabaltzen zuen ilunabarreko argi gorrixkaren pean. euren burusoil dirdiranteak, euren begi borobil eta amultsuak, euren bibote luzeak, euren gorputz astun aratza. gero ustekabean osaba Viliren burusoil arrosa agertu da lanpararen argitan.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 14. orr.

Ai, Ibarra, hire burusoil hori musukatzeko gogoa diat!  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 25. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

burusoil bat (8); burusoil batek (3); burusoil eta (9); eta burusoil (6); gizon burusoil (4)

burusoila da (4); burusoila zen (8); burusoila zen eta (3); erregea burusoila (3); erregea burusoila da (3); eta burusoila (8); frantziako erregea burusoila (3)

burusoilak eta (4); karlos burusoilak (6); karlos burusoilaren (17


burusoildu, burusoil(du), burusoiltzen da/du ad

Argala zen, burusoiltzen hasia, baina geratzen zitzaion apurra bere seme-alabena bezain gorria zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 38. orr.

Higuingarri samarra zen, inondik ere, burusoiltzen zen jendearen kontua.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 142. orr.

Orain burusoildua zegoen erabat, burezur biluzia eta distiratsua zuen, brontzezkoa iduri.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 190. orr.

Sukaldeko guraizeak hartu eta motz-motz egin zion ilea; ia burusoilduta laga zuen, kopetako ilea izan ezik.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 27. orr.

Dexente burusoildua; eta gilborra galanki hazia.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 97. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

burusoiltzen hasia (6)


burusoiltasun iz burusoila denaren nolakotasuna.

Halakoa izatea ez al da ba gizonen gauza bat, gerra, bortxaketa edo burusoiltasuna diren bezalaxe?  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 138. orr.

Bizi mugitzen zen Peter Kontseilaria [...] burusoiltasunak eta tripa handiak irudi bitxia eskaintzen bazioten ere.  Fernando Morillo   «Gloria Mundi», 2004 - 28. orr.

Romanori 6 x 7 zentimetroko burusoiltasuna gelditu zaio garondoan, nekrosiaren ondorioz.  Berria - Euskal Herria   2004-02-14


burutaera iz burutzeko era.

Historiaren burutaera ziklikoa da, ez lineala (historiak azken jomugarik ez du, norantz doan).  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 206. orr.


burutakizun iz burutazioa.

Zeren eta aitona Nikolasen aitak, jaun Albert Etxegoienek, erre egin baitzezakeen, hura eskuratu orduko... -eta, bertze burutakizun batek bekokia zimurrarazten ziola, erran zuen-: [...].  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 64. orr.


burutaldi iz burutazioa.

Bai baitzekien Mooneyk asmo onez esaten zuela hori, nahiz eta, jakina, emakume arrunt baten burutaldiak izan.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 147. orr.


burutapen (ETCn 529 agerraldi) 1 iz gogoeta; burutazioa.

Eta burutapen triste hori nerabilela buruan, zalantza sortu zitzaidan zinegotziak benetan hezur batzuk eman ote zizkidan edo -hasieran ideia hori izan baitzuen- harri batzuk besterik ez.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 330. orr.

Periodistikoki zuzena, aseptikoa, burutapen eta iritzirik aipatu gabe; objektiboa, alegia.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 191. orr.

Urrutitik sumatzen dituzu nire burutapenak.  Elizen arteko biblia   Sal 139,2

Burutapen hauek zerabiltzan gogoan eta maiz aritzen zen bere buruarekin isilean hizketan, baina ez zizkion inori bere pentsamendu ezkutuak agertu.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 214. orr.

Burutapen horrek piztutako kolerak haize eman zidan eskailera azpira ailegatzeko, jende artean bidea irekita.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 346. orr.

Eginik, bada, prestakizun hauek, ez zuen gehiago itxaron nahi izan bere burutapenak egiteari ekin gabe.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 19. orr.

Zuzen ari zen zalantzarik gabe, baina bat-batean beste burutapen bat etorri eta ziplo eten zion aurreko gogoeta.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 97. orr.

Burutapenen arrapalada hartara bildu zitzaion bihotza ere.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 91. orr.

Burutapenetan sartu baino nahiago dut Conde Pumpidok esan duena sinetsi.  Berria - Euskal Herria   2006-02-05

Kantuan hasten bada, hari-punttatik hortxe aterako diogu-eta burutapen guztien mataza.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 130. orr.

Hitz haiek zeozer ezkutatzen zutelako burutapena ziurtatzean, amorru bizia sentitu zuen.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 88. orr.

Orduan gizonak etxolen zuhaitz enborrez baliatzeko burutapena izan zuen, beste bi presorekin batera.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 134. orr.

Han joan zen etxekoandrea, pastelak prestatzeko burutapena gauzatzera.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 87. orr.

Harrezkero, galipota oinpean bezala itsatsi zitzaidan nire buruaz beste egiteko burutapen hura sabelean.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 36. orr.

Une hartan, Muche polit-polit janzteko burutapena izan zuen, jaka eskoziar txiki bat soinean eta belusezko txapela buruan.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 188. orr.

Etxe hau uzteko asmoari dagokionez, burutapenak ez dauka zentzurik.  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 163. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Zintzo hiltzen direnek sari bikaina izanen dutela uste baitzuen, burutapen santu eta ederra izan zen hura.  Elizen arteko biblia   2 M 12,45

Burutapen irrigarria eta erlijioaren aurkakoa da!  Antton Olano   «Fidel izan beharraz» - Oscar Wilde, 2000 - 155. orr.

Horrela, hura burutapen gaizto horiekin zebilela, deabruak zabalik zeukan atea.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 986. orr.

Espiritua larritzen hasi zitzaion, deabruzko burutapenen eraginpean.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 573. orr.

Etengabeko burutapen hauen erasoek gogorki kezkatzen zuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 499. orr.

Errautsez janaritzen da, gezurrezko burutapen zoroek okerbidetik daramate.  Elizen arteko biblia   Is 44,20

Eta zurekiko burutapenak, esnatu nahi dutenen ahaleginak bezala ziren.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 229. orr.

Azken bolada honetan erabat desagertu zaizkit horrelako burutapenak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 132. orr.

Beste burutapen mordoa erdal amargo horrek ekarri dit.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 295. orr.

Ikuskarietan murgiltzen dira eta beren giza burutapen ergelez harropuzturik dabiltza.  Elizen arteko biblia   Kol 2,18


burutasmo iz asmoa.

Burutasmo haren kilika sumatzen nuen, alabaina, larruazal guztian: gauzak bueltarik ez zuenez, hobe lehenbailehen ekitea lanari.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 110. orr.


burutasun iz burutapena.

Askotan, izan ere, bigarren aldi honetan norberak bere burutasunen eta iritzien, ohituren eta ondorioen diskurtso beragatik, bai espiritu onak, bai txarrak eraginda ere, Jainko berak emandako asmo eta iritzi batzuk hartzen ditu.  Patxi Altuna   «Gogojardunak» - Inazio Loiolakoa, 2004 - 195. orr.


burutazio (ETCn 2.159 agerraldi) 1 iz burura datorren ideia. ik burutaldi; burutapen.

Alde batera utzi zuen politikan aritzeko burutazioa.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 93. orr.

Berehala uko egin nion desertatu eta ihes joateko burutazioari.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 152. orr.

Burutazio bat besterik ez zen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 322. orr.

Bere burutazioa: Erromaraino auto-stopez joatea!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 162. orr.

Burutazio bat dut: beste ehizaldi bat antolatuko dugu, eta, gau erdian, isil-gordeka eta mozorroturik itzuliko gara jauregira.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 15. orr.

Hau da burutazio horrek gogora ekartzen didan lehenbiziko gauza: [...] beldurrik gabe esan daiteke mende hau izan dela historian zehar emankorren eta aberatsenetako bat.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 16. orr.

Burutazio bat edo bihozkada bat abiapuntu duela -zenbaitetan datu aski zehatzak aurkezteko lotsarik gabe bada ere-, sakonera berrietara eta ikuspegi berezietara garamatza sarri askotan.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 8. orr.

Baina ezetz esan nion neure burutazioari.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 350. orr.

Baina ez da hau une hauetan Asier kezkatzen duen burutazioa.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 280. orr.

Milaka ideia zetorkidan burura, bor-bor egiten zuten horrenbeste burutaziok nahasian, baina ez nuen ezer argirik ikusten.  Xabier Mendiguren Elizegi   «16 ipuin amodiozko», 2002 - 70. orr.

Beste koaderno batzuk ere baditut aldean, zernahi burutazio jasotzeko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 14. orr.

Harri eta zur gelditu zen une batez, bere burutazioek beldurtuta.  Elizen arteko biblia   Dn 4,16

Orduan pentsatu nuen ezen hura sorpresarekin lotua egon zitekeela, eta, halatan, mila burutazio izan nituen, guztiak ere alferrikakoak.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 431. orr.

-Kanpotar hori: zer burutazio dabilkik?  Juan Kruz Igerabide   «Ulises» - Homero, 2000 - 110. orr.

Berari zegokionez kontatu zion gizon on batek eskolara bidaltzeko burutazioa izan zuela.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 124. orr.

Irribarre egiten du begiekin ere zapata berriekin halako paseoa egiteko burutazioa izateagatik.  Arantxa Iturbe   «Kontu-jaten», 2006 - 29. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Izan ere, ezin komikoagotzat zuen New York ez zen beste tokiren batean bizitzeko burutazio hutsa.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 149. orr.

Gero Danek burutazio ezin hobea izan du: garagardotegi batean afaltzea.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 128. orr.

Burutazio polita eta erakargarria iruditzen zitzaion.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 131. orr.

-Bai, burutazio bikaina! -esan zuen Ronek-.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 214. orr.

Betiereko burutazio arin eta isil-gordekoa zuen akuilu, agian gau hartan gauzak onbideratzen has zitezkeelakoa.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 157. orr.

Pentsamenduak, burutazio diaboliko batek eraginik, abaila bizian zebilzkion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 339. orr.

Um Hamidak burutazio bitxi eta harrigarri bat izan zuen, hain zuzen ere ezkontzak bideratzearekin zerikusia zuena.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 36. orr.

Ninive, zuregandik atera da Jaunaren aurka asmo txarrak darabiltzana, burutazio gaiztoak dituen gizona.  Elizen arteko biblia   Na 1,11

Bat-bateko burutazio batek erne jarri ninduen: biak konpontxo eginda baleude niri adarra jotzeko?  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 99. orr.

Bat-bateko burutazioa izan zen, denbora irabaztearren botatakoa.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 199. orr.

Pentsa ahal guztiak egiten ari zela, desorduko burutazio bat etorri zitzaion.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 163. orr.

Askotan neure kabuzko burutazioek itsutu egiten naute.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 60. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Gero, koaderno beltza atera dut, sedukzioari buruz bertan biltzen ari naizen burutazio-sailari beste bat eransteko.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 171. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bere burutazio (3); beste burutazio bat (3); burutazio bat (31); burutazio bat etorri (3); burutazio bat izan (17); burutazio batek (5); burutazio bikaina (3); burutazio eta (8); burutazio haiek (7); burutazio hark (3); burutazio hau (6); burutazio hauek (4); burutazio hauetan (3); burutazio hauetan zebilela (3); burutazio hori (5); burutazio horiek (3); burutazio horrek (3); burutazio horri (3); burutazio hura (7); burutazio izan (4); burutazio izan nituen (3); burutazio okerrak (3); burutazio ona (3); burutazio txarra (3); burutazio txoro (3); burutazio zoro (3); edozein burutazio (3); eta burutazio (9); hain burutazio (4); hainbat burutazio (3); laguna burutazio (3); laguna burutazio hauetan (3); mila burutazio (4); mila burutazio izan (3); nire burutazio (4); ze burutazio (3); zer burutazio (4)

bere burutazioa (3); burutazioa izan (15); burutazioa izan zen (3); burutazioa izan zuen (5)

bere burutazioak (4); beren burutazioak (5); burutazioak eta (4); eta burutazioak (4); nire burutazioak (3)

nire burutazioen (3)

bere burutazioetan (6); nire burutazioetan (3)

burutazioren bat (3)


burute iz buruan, pitxer, zama edo kideko bat eramateko jartzen den ehunezko edo espartzuzko biribilkia.

Apaindura-zale amorratua zen, eta deus ez zuen gorrotoago leinu nobleko ez diren neskak ezaugarritzen dituen burutea baino.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 104. orr.

Andereñoen apainduren bekaitzez zegoen garaia zen; ez zitzaion jada geratzen ez burute ez txanorik.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 107. orr.


burutente ik buru 32.

burutoki iz burua ezartzeko tokia.

Ateko Zaindariek tunika beltzak eta itxura arraroko kasketak zeramatzaten: burutoki altukoak eta masailen aurka estu-estu ipinitako belarri-estalki luzeekin, amaieran itsas hegaztien hego zuriak zituztenak.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 20. orr.


burutsik ik buru 22.

burutsu (ETCn 1.019 agerraldi) 1 izond/iz zentzuduna; burutazio egokiak dituena.

Pertsona burutsu guztiek dute, nik uste, egia horren halako aurresusmo bat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 38. orr.

-Gizon jakintsu eta burutsutzat zintudan, baina nolatan bururatu zaizu halako erokeriarik?  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 78. orr.

Torah-ren misterioak soilki kontseiluko gizonari, pentsalari jakintsu eta mintzatzeko burutsua denari jakinaraziko zaizkio.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 92. orr.

Izen-belzten aritzea da zentzugabearen gozamena, zuhur jokatzea pertsona burutsuarena.  Elizen arteko biblia   EsZ 10,23

Burutsuak bildu egiten du udaldian, uzta-garaian lokartzen dena gaitzesgarri da.  Elizen arteko biblia   EsZ 10,5

Pertsona isil, burutsu, hitzen erabileran neurtuak izatetik, norberaren baieztapen behar etengabea duten berritsu merkeak izatera pasatzen dira.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 147. orr.

Esperimentugile burutsuari aukera handiak ematen dizkion teknika da hori.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 126. orr.

Portaeran gozoa, izaeraz lasaia, hitzetan atsegina, aholku ematen burutsua, hitzemana betetzen leiala.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 233. orr.

Ez gaitezen hain itsuak izan, eta herri burutsuenen erakutsiak balia ditzagun gure hutsegiteez konturatzeko.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 185. orr.

2 irud/hed

Zeren paretaren kontra adarka dabilen aharia kementsua eta ezin adoretsuagoa izanen da, baina nehola ere ez burutsua eta argia. Inurriek, langile nekaezin burutsu horiek.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 263. orr.

Ez zitzaien ateraldi burutsurik otutzen aparailu hartatik esateko, ezpada: "Hozten ari du kanpoaldean", edota, "Ez daukazu itxura txarrik!" oihukatzea baino.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 236. orr.

Horretarako, giza primateok oso estrategia burutsua eta egokia asmatu dugu, hau da, koitoan ere klitoria estimulatzen jarraitu.  Luis Elberdin   «Sexua noiznahi», 2005 - 250. orr.

Espekulazio desinteresatura emanak, hitz-jolas burutsura, eztabaida dotore, sofistikatu eta doakora.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 16. orr.

Ohar burutsu bat.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 119. orr.

Nork irakatsi jakintza eta eginbide burutsua? Aitor dezagun zenbaitetan ederki zaigula begiramen eza baliatzen asmo burutsuek kale egiten diguten lekuan.  Elizen arteko biblia   Is 40,14

Mintzamenaren erabilera burutsua.  Elizen arteko biblia   Si 20,18 tit

Beroa kontserbatzeko aipatu diren konponbide burutsu horiekin guztiekin ere, nabarmen jaisten da batzuetan odolaren tenperatura.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 181. orr.

Ardiek eta katuek ere egiten dute arnasestuka, baina oraindik ez da ezagutzen txakurren mekanismo burutsu bera erabiltzen ote duten.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 80. orr.

Taktika burutsua erabili zuten Schumacherrekin, erregai oso gutxirekin hasiz horrek pole-a eskuratzeko erraztasunak eman zizkion.  Berria - Kirola   2004-06-01

Diseinu-ezaugarri burutsu ugari dituen energia-iturri autopropultsatu gisa ikusten du ingeniariak gorputza.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 10. orr.

Prozesu horretan, sistema kimiko burutsu batek egiten du operadoreak Morse kodearekin egiten duen lana.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 225. orr.

Burutsua da irtenbidea.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 70. orr.

3 (adizlagun gisa)

Siberia ezkutuko nortasunarekin zeharkatu eta Irkutskera edonola ere iritsi, baina, burutsu jokatuz, azkarregi joateagatik bidaiaren arrakasta kolokan jarri gabe;  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 219. orr.

4 landareez mintzatuz, buruxka asko ematen dituena.

Ilberriko alea lastotsu, ilbeherakoa burutsu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 72. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

burutsu bat (4); burutsu batek (5); burutsu eta (9); gizon burutsu (4)

burutsua da (6); burutsua eta (5); estrategia burutsua (3); eta burutsua (4); oso burutsua (3)

modu burutsuan (4); oso modu burutsuan (4)

burutsuen artean (3)


burutsuki adlag era burutsuan.

Froga saiatu aurretik burutsuki honetaz aholkua bilatzeko zuhurtzia izaten bada: ea nola eta itxaropena izateko zein oinarrirekin espero daitekeen arrazoimen hutsaren bidezko hedapena.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 266. orr.


burutu (ETCn 29.355 agerraldi), buru(tu), burutzen du ad amaitu, bururatu, bete.

Abuztua burutzean, eguzkiaren maldan beherari erreparatu behar diogu.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 343. orr.

"Erreforma", noski, etapa bat izan zen, hamahirugarren mendean hasi eta hamazazpigarrena arte burutu ez zen bilakaera-prozesu luze batean.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 451. orr.

Denbora bera ere berez ez da existitzen; gauzek eurek sentiarazten dute zer burutu zen iraganean, zerk dirauen eta zerk jarraituko duen.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 57. orr.

Kontakizuna bentan bertan burutzen da, epaile bat bere alaba gaztearekin azaltzen denean.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 89. orr.

Burutu da egintza.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 54. orr.

Ezin naiz zutik egon, ezin dut otoitzean iraun, ez atsekabeetan poztu, ez beste egintza onik burutu, ez baitiezu nire premiei kasu egiten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 706. orr.

Udazkenean zeharkatu beharko genuen berriro muga ekintza berezi bat burutzeko.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 408. orr.

Eginkizun horiek burutzen dituen egiturak hiru atal nagusi ditu: kanpo-belarria, erdiko belarria eta barne-belarria.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 109. orr.

Laburpen hau burutzeko eginkizuna hartu dugunontzat.  Elizen arteko biblia   2 M 2,26

Egiteko astunak burutu dituztenek goizerdian zerbait hartzen dute indarra berreskuratzeko.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 32. orr.

Beraz, mendekua burutu zuten.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 124. orr.

Krimen hori burutu arte ez dut bakerik izango.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 141. orr.

Baina honekin guztiarekin ere Jaunak ez zion bere irrika burutzeko biderik eman.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 218. orr.

Ez zuen, alabaina, asmoa burutu-.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 176. orr.

Denbora aurreztuz jokatu beharko dut, neure egitasmoa burutuko badut.  Ibon Uribarri   «Arrazoimen hutsaren kritika» - Immanuel Kant, 1999 - 30. orr.

Lurra dardar dago ikaraz, Jaunak bere egitasmoa Babiloniaren aurka burutzean.  Elizen arteko biblia   Jr 51,29

Errepublika gobernatzeak, berez, luzerako proiektuak burutzea eskatzen baitu.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 88. orr.

Puiko fusilaketa burutzeko egin behar zuenaz Maroto guztiz ongi jabeturik, hilketa gauzatzeko Nafarroako Lehen Batailoiko hiru konpainia hautatu zituen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 174. orr.

Saioa burutu eta berehala ohartu zen eginiko okerraz.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 46. orr.

Utzi du A delakoaren lurraldea, burutu du B lasairainoko bidaia.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 50. orr.

Burutu da jada gure eguneroko bizitzan, txarrerako zein onerako, eragin handia izango duen prozesua.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 189. orr.

Ergel baten hitzek ez zutela inolako eraginik izango, batez ere orain, bere zeregin nagusia behar bezala burututa zeukalarik.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 257. orr.

Mugimendua burutu baino lehen irristatu eta lurrera joan zen, eta etzanda gelditu.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 148. orr.

Zeren arabera burutu daiteke alderatze hori?  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 162. orr.

1250-54 artean burutu zuen lana.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 423. orr.

Ez da behar bezala aintzat hartzen belarriak oreka-organo gisa burutzen duen lan bikaina.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 128. orr.

Asots ozen batek gaztigatu zigun xigorgailuak burutua zuela bere lana.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 63. orr.

Lan hori S. M. Eisensteinek burutu zuen batez ere.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 219. orr.

Zeren-eta biharamun hartan burutu behar nuen urratsa, ez bainuen ordura artean nehoiz eman.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 51. orr.

Bitartean, gu hirurok gure hizketaldia burutuko dugu.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 113. orr.

WKFM-105 irratirako publizitate kanpaina bat burutu behar dut.  Iñaki Zabaleta   «110. Street-eko geltokia», 2003 - 44. orr.

Gutxik burutu zuten ikastaro hura, baina gutxi haiek gazte irmoak ziren, zernahitarako jende kementsua.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 371. orr.

Azkar nahi zuten egitekoa burutu.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 38. orr.

Literatur trenak atzo burutu zuen azken etapa.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 324. orr.

Ezarritako epean burutu zen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 251. orr.

Eraikuntza burutu zuen egunean, Moisesek olioa isuriz sagaratu zuen egoitza.  Elizen arteko biblia   Zen 7,1

Behin deskonposaketa hori burutu denean, molekula horrek ezin du beste ezer zurgatu.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 22. orr.

Grina txarrek, erne eta gero, bekatua sortzen dute, eta bekatuak, burutu eta gero, heriotza dakar. kontzeptuak eratzeko arauak, edozein dela euren orokortasuna, ez dira gizabanakoek burututako eragiketen emaitza.  Elizen arteko biblia   St 1,15

Ikuspegi horrek eragina izan zuela gerora burutu zen pragmatikaren garapenean.  Askoren artean   «Filosofiako gida», 2004 - 132. orr.

-Jainkoak burutzen lagunduko ahal dizu...  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 119. orr.

Zaila baita arrunt, mendekuaren isuri gordea erabat agortuz, izpiritu biziko inork bere zinezko jardunean deus burutzea.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 118. orr.

-Zeremonia bikaina izango da -jarraitu zuen-, nahiz oraingoz, eta zoritxarrez, dagokion lekuan eta moduan ezin burutu.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 204. orr.

2 (adizlagunen eta kidekoen eskuinean)

Gaizki burututako esaldi huts batekin istorio guztia honda dezakezula.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 131. orr.

Hau guztia bikain burutu zuen aita Frantzisko dohatsuak.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 256. orr.

Espainia eta erlijioa salbatzekotan hasi genuen gerla hau, eta nola hobeki burutuko erabakitzekotan bildu gara hona.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 209. orr.

Sinpletasunez eta debozioz hasi zuena perfektuki burutu ahal izateko.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 240. orr.

Baina bilaketa guztiz burutu arte segitzeko erabakia tinko harturik zuen.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 226. orr.

Egitekoa zure ustez txukun eta eder burutu duzunean.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 7. orr.

Tarte laburra izan arren, izerditan burutu dute lana.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 57. orr.

Orain diot; orain, inork arriskutsu dela ukatzerik ez daukan plan bat arrakastaz burutu dudan honetan.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 71. orr.

Kontatzen zizkidan pasadizo gehienak gerra amaierakoak izaten ziren, hau da, porrota jada burututa zegoen garaikoak.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 414. orr.

Hogeita hiru urte ditu animaliak eta sarri burutuko du bere mundualdia.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 75. orr.

Lerro hauek idazten ditudan bitartean bete-betean burutzen ari da diplomaziaren terminologia modernoa osatzen duen lagin bat: erailketa masibo bat.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 35. orr.

Izan ere, gauza asko sagaratzen ditu Jainkoaren hitzak eta Kristoren hitzen indarrez burutzen da aldareko sakramentua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 111. orr.

Haurtxo txikietan, eragozpenik gabe burutzen da prozesu hori.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 194. orr.

3 (era burutua izenondo gisa)

Ekintza burutuen politika.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 273. orr.

Aldi guztietan sortzen dira artelan burutuak, baldin eta artelan horiek guk, arteaz dugun definizioarekin ez baina, eginarazi dituen Kunstwollen-arekin lotzen badira.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 282. orr.

Analistak artelanaren aurrean duen egitekoa ez da, horrenbestez, irudikatua interpretatzea, irudikatu horren bidez erreprimitzen dena interpretatzea baizik; ez produktu burutua, beraz, produktu horretan beren aztarrena utzi duten eragiketa inkontzienteak baizik.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 112. orr.

Marrazki burutuaren "azpian", haren itzalen, haren degradatuen, haren testuraren pean, marrazturiko objektuaz marrazkilariak duen egiturazko ezagutza irudikatzen duen "hezurdura" bat balego bezala.  Josu Zabaleta   «Irudia» - Jacques Aumont, 2004 - 83. orr.

Artelan benetan "burutu" bat ez da inoiz gaindituko; ez da inoiz zahartuko.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 176. orr.

4 (era burutua izenondo gisa) aditz erez mintzatuz, dagokion ekintza nolabait bukatua dela adierazten duena. ik burutugabe.

Analogia, aktiboaren singularreko lehen pertsonan soilik gauzatu zen hasiera batean; gero, indikatibozko era burutuaren ia paradigma osoraino helduko zen.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 202. orr.

Duela bi aste ikasgela batean zegoen, aberriko gazteria aspertuari aditzen aspektu burutuaren eta burutugabearen arteko aldea azaltzen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 95. orr.

Orainaldiko forma desberdinen desagertzea, [...] iraganaldi burutugabea, geroaldia eta aoristoa desagertzea, burutuaren bikoizketa ezabatzea eta abar.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 180. orr.

Ez dira forma ugarienak analogia eragiten dutenak: Grezierazko era burutuan, pépheuga, pépheugas, pépheugamen eta abarreko forma aktiboen ondoan, a gabe jokatu ohi zen erdiko boz osoa: pephugmai,, pephúgmetha,... eta abar.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 202. orr.

5 gariaz eta kidekoez mintzatuz, buruxkak eman.

Garia hazi eta burutu zenean, olo gaiztoa ere agertu zen.  Elizen arteko biblia   Mt 13,26

Mujiken alorretan aspaldi burutu zen zekalea, aletu oloa eta hazi artatxikia.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 382. orr.

Ogiak dira burutu, artoak ere jorratu.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 74. orr.

6ekin burutu nahi edo behar dena lortu.

Petrusekin eta haren aanhangers-ekin burutu dezaket, zurekin ere burutu dezaket, baina zuekin guztiokin batera ezin dut burutu.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 267. orr.

Ezin burutu dut harekin.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 168. orr.

Erraiak nahasirik eta ezin burutuz geunden usain nardagarriarekin.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 276. orr.

Mikelek, ezin buruturik, bere arma goititu du aparatuari buruz.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 17. orr.

· Ez dago jakiterik burutu ahalko zukeen bi itsasoak bereizten dituen istmoan.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 31. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

arazorik gabe burutu (3); arrakastaz burutu (4); aurka burutu (5); baino lehen burutu (3); barruan burutu da (4); bat burutu (41); bat burutu dute (6); bat burutu nahi (3); bat burutu zuen (9); batek burutu (4); behar bezala burutu (3); berri bat burutu (3); bezala burutu (3)

burutu ahal (23); burutu ahal izan (8); burutu ahal izateko (10); burutu aitzin (3); burutu arte (23); burutu aurretik (6); burutu baino (3); burutu behar (30); burutu behar du (4); burutu behar duen (3); burutu behar nuen (3); burutu beharko (4); burutu beharra (3); burutu beharreko (6); burutu berri (4); burutu berria (4); burutu da (11); burutu dela (4); burutu den (4); burutu dira (7); burutu diren (5); burutu ditu (11); burutu dituen (5); burutu dituzte (19); burutu dituzten (3); burutu du (16); burutu dudan (3); burutu duen (22); burutu dugu (4); burutu dut (5); burutu dute (17); burutu dutela (4); burutu duten (9); burutu egin (3); burutu ere (6); burutu eta (23); burutu eta gero (4); burutu ez (7); burutu ezin (7); burutu ezina (3); burutu ezinik (3); burutu gabe (15); burutu gabeko (4); burutu genuen (5); burutu izan (3); burutu izana (4); burutu izanak (3); burutu nahi (24); burutu nahi du (3); burutu nahi duena (4); burutu nahi izan (3); burutu nuen (8); burutu ondoren (18); burutu orduko (3); burutu ostean (7); burutu zen (38); burutu zenean (3); burutu ziren (6); burutu zituen (26); burutu zituzten (15); burutu zuela (8); burutu zuen (95); burutu zuena (3); burutu zuten (59); burutu zutenak (3)

du burutu (4); dut burutu (3); eginez burutu (4); egitekoak burutu (4); eguna burutu (6); eguna burutu zen (6); ekintza burutu (11); entrenamendua burutu (3); epea burutu (3); ere burutu (5); esaldia burutu (5); eta burutu (15); ez zuen burutu (3); ezin burutu (4); ezin dut burutu (3); gabe burutu (12); gabe burutu zen (3); gehiago burutu (3); guztiz burutu (3); handiz burutu (3); hau burutu (3); herrian burutu (3); hilketa burutu (4); hitzarmenaren barruan burutu (4); honela burutu (5); hori burutu (13); horrela burutu (4); hura burutu (3); ikasketak burutu (5); ikerketa burutu (4); ituna burutu (3); krimenak burutu (3); lana burutu (11); lanak burutu (4); lehen burutu (3); mugimendua burutu (3); nola burutu (5); ona burutu (19); ona burutu zuen (8); ona burutu zuten (4); ongi burutu (13); onik burutu (3); oraindik burutu (3); osoa burutu (3); partida ona burutu (3); polita burutu (8); polita burutu zuen (6); proba ona burutu (3); proiektua burutu (5); saio ona burutu (3); saio polita burutu (4); saioa burutu (3); saioa burutu zuen (3); urte burutu (4); urtean burutu (3); zuen burutu (5); zuten burutu (3)

bat burutuko (8); burutuko badut (3); burutuko da (11); burutuko dela (3); burutuko den (5); burutuko dira (6); burutuko diren (5); burutuko ditu (4); burutuko du (18); burutuko duen (3); burutuko dut (6); burutuko dute (12); burutuko ez (4); guztiak burutuko (3); inoiz burutuko (3); inoiz burutuko ez (3); nola burutuko (4)

ezin buruturik (5)

aurka lehergailuz buruturiko (10); ertzean lehergailuz buruturiko (4); lehergailuz buruturiko ekintza (23)

bat burututa (3)

aurka burututako (3); burututako atentatu (3); burututako ekintza (3); burututako ekitaldi (3); burututako lan (3); burututako lana (3); burututako operazioa (3); gazan burututako (3); kontra burututako (4)

burutuz gero (10); ezin burutuz (3); ongi burutuz (4); ongi burutuz gero (4)

bat burutzea (5); burutzea lortu (3); ere burutzea (3); eta burutzea (3); ez burutzea (3); hau burutzea (3); lana burutzea (5); ongi burutzea (3)

bat burutzeko (14); bezala burutzeko (3); burutzeko aukera (6); burutzeko erabiltzen (3); burutzeko gai (6); burutzeko gauza (5); burutzeko konpromisoa (3); burutzeko prest (3); egitasmoa burutzeko (3); ekintza burutzeko (4); eta burutzeko (3); ez burutzeko (3); hau burutzeko (3); hilketa burutzeko (3); hori burutzeko (4); hura burutzeko (6); ikasketak burutzeko (7); lana burutzeko (6); lanak burutzeko (4); ondo burutzeko (3); ongi burutzeko (3); plana burutzeko (5); xedea burutzeko (3)

bat burutzen (11); bat burutzen ari (5); burutzen ari (59); burutzen ari da (17); burutzen ari den (6); burutzen ari dira (6); burutzen ari diren (9); burutzen ari zen (3); burutzen da (16); burutzen dela (5); burutzen den (14); burutzen dira (6); burutzen diren (7); burutzen ditu (4); burutzen dituela (3); burutzen dituen (11); burutzen dituzte (5); burutzen dituzten (4); burutzen du (7); burutzen duela (3); burutzen duen (31); burutzen duena (3); burutzen dut (3); burutzen duten (5); burutzen zituen (4); burutzen zituzten (3); burutzen zuen (8); burutzen zuten (3); denboraldia burutzen (4); denboraldia burutzen ari (4); egitekoa burutzen (3); eta burutzen (6); gabe burutzen (9); kontra burutzen (3); lana burutzen (3); lanak burutzen (3); nola burutzen (3); orain burutzen (3); orain burutzen ari (3); sasoia burutzen (3); sasoia burutzen ari (3)

burutzera heldu (3)


burutugabe izond burutu ez dena, burutu gabe dagoena.

Corpus irekiak edo itxiak, burutuak edo burutugabeak.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 17. orr.

Urduri-edo jarri ziren, kontatu nienean... Ez zuten koadro burutugabea ikusi nahi izan.  Iban Zaldua   «Itzalak», 2004 - 112. orr.

Jainkozko Hirutasuna eta ahalmenen hirutasuna konparatzen ditu eta aldi berean aurkitzen du Jaungoikoaren isla xumea garela, burutugabea baita gure irudia.  Imanol Unzurrunzaga   «Hainbat idazlan» - San Agustin, 2003 - 24. orr.

2 aditz erez mintzatuz, dagokion ekintza nolabait bukatua dela adierazten duena. ik burutu 4.

Subjuntibo burutugabearen erabilera ere ez zitzaidan hastio, naturalki zetorkidanean.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 95. orr.

Grezierazko éphen lehenaldi burutugabea da, eta ésten aoristoa.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 153. orr.

Duela bi aste ikasgela batean zegoen, aberriko gazteria aspertuari aditzen aspektu burutuaren eta burutugabearen eta arteko aldea azaltzen.  Oskar Arana   «Lotsaizuna» - John Maxwell Coetzee, 2004 - 95. orr.

Orainaldiko forma desberdinen desagertzea, [...] iraganaldi burutugabea, geroaldia eta aoristoa desagertzea, burutuaren bikoizketa ezabatzea eta abar.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 180. orr.

Egunak eta asteak bizkor igarotzen uzteko nahiari aurka egiten diot, eta saiatzen naiz kosta ahala kosta -xehetasunak bilatuz eta idatziz, iraganaldi burutugabea erabiliz eta gertaerak aztertuz- aurrera egin gabe loditzen zen denbora baten geldotasun amaigabea, ametsena bezalakoa, gordetzen.  Joseba Urteaga   «Gertakizuna» - Annie Ernaux, 2003 - 33. orr.


burutxa iz artaburu aletua.

Segalari, aizkolari, zakulari, lasto altxatzale, orga altxatzale, harri altxatzale, arto burutxa edo lokotxa biltzale, esneketari eta beste.  Herria   2005-09-01


burutxepel izond buruarina.

Konpainia gaiztoek hondaturiko burutxepel halakotzat jotzen ninduen; bere arima klasistaren sakonean, erabat sinetsirik zegoen lizentziatu bat ezin zela izan benetan "subertsibo" bat.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 178. orr.


burutxo iz buru txikia.

Zazpigarren egunean, nolanahi ere, hil egin zen, eta hiletetarako janzten ari zirela konturatu ziren marra bat zuela burutxoan belarritik belarrira eta marra hori umea sorginduta eta sorginak janda zegoelako seinale argia zela.  Bego Montorio   «Napomuceno da Silva Araujo jaunaren testamentua» - Germano Almeida, 2003 - 104. orr.

Kontraesanez beteta zeukan burua, burutxo hura, gaztetan jasotako kolpeen ondorioz nahiko jota geratu zitzaiona barrutik nahiz kanpotik.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 109. orr.

Emakumeak ezin zuen igarri ere egin zer zen umeen burutxoetan bueltaka zebilena.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 276. orr.

Burutxoan txukun eta apain bildurik zeraman bere adats urrekolorea.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 136. orr.

Zurea bezalako burutxo polit baten gainean, kapela ederrago bat ikusi nahi nuke.  Josu Zabaleta   «Sei pertsonaia autore bila» - Luigi Pirandello, 2003 - 97. orr.

Lizunkeria eroenaren irizpide guztiak sartuko ditugu burutxo polit horretan.  Juan Martin Elexpuru / Bego Montorio   «Filosofia apaingelan» - Sade, 2001 - 40. orr.

Hortik eratzaten dituzte abereek euren gorputzak larre alaietan, gizenez astundurik, eta esne zuria erioten errape handituetatik; hortik jostatzen dira ume berriak, zango ahulekin saltari, belartza gurietan, euren burutxo bigunak esne hutsean xoraturik.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 47. orr.

Hegazti umeok, hegazti babook, hegatsez ezin duten hegazti ohi potolook, urrats laburrez ibiliko dira, euren ibilera barregarriarekin, balantzaka, burutxoak makurtuz.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 261. orr.

Gero burutxoak zabaltzen joan ziren kanpai itxura hartu arte.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 22. orr.

Kui txiki eta estu bezalako burutxoa du.  Jon Alonso   «Euskal karma», 2001 - 139. orr.

Bazirudien nerbio bakoitza tente jarritako alanbre bihurri bat zela, eta alanbrearen muturrean burutxo txiki bat zegoela, izuaren izuz begiak beren zuloetatik zoro-zoro aterata, ahoa zabal-zabalik, dardarka.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 22. orr.

Bere bi titiek ito nahirik bezala estutu zuten nire txilibitua, honek, tarteka, bere burutxo gorria erakusten zuelarik erretenean.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 69. orr.


burutxut izond adkor buruzuta. (adizlagun gisa)

Pizarroren ondorengo harroak ziren espainiarrei zegokienean, burutxut zebiltzan, beren arbasoek Erregeen Hiria sortu zutenean bezalaxe.  Berria - Harian   2005-03-24


burutza iz buruzagitza.

Hark hartu zuen inbasioaren burutza.  Karlos Zabala   «Mikel Strogoff» - Jules Verne, 2002 - 50. orr.

Raukinari eman ziola operazio haren burutza.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 119. orr.

Orduan ez zegoen errefuxiatuen artean burutza jakin bat.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 192. orr.

Bilboko Poliziaren Burutza Nagusian zaudete.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 20. orr.

Burutza nagusirik gabe, baina eztabaidetan parte hartzeko aginte, indar militarra eta eragin politikoarekin.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 151. orr.

Besteak baino ozenago mintzatzeagatik gainerakoen aurrean nolabaiteko burutza lortu zuten soldaduak.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 399. orr.

Hurrengo egunetan, Lubisek Zizpa ekarri ondoren -Zizpak talde-burutza kendu nahi zion Faraoni-, oreka hura kolokan jarriko zen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 102. orr.


burutzaile izond/iz burutzen duena.

Hutsegite arrunta bezain gizartearentzat kaltegarria da legeen burutzaile den magistratuari arbitro gisa jokatzen uztea hiritar bat espetxeratzeko orduan.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 84. orr.

Salbuespen bakarra, burutzaileari saria izendatuko balitzaio; arrisku handiagoaren truke ordaina jasoko duenez gero, zigorrak berdina izan beharko luke.  Juan Martin Elexpuru   «Delituez eta zigorrez» - Cesare Beccaria, 1999 - 102. orr.


burutzapen iz burutzea.

San Frantziskoren erlijio-bizitzako hastapena eta burutzapena Ebanjelio santuaren bidez hartutako errebelazio batez markatuak daude.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 822. orr.

Mendeen burutzapenean.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 138. orr.

Bi hitz bederik esan beharko dut, kontua zertan amaitu zen behinik, hori gabe herren geratuko bailitzateke istorioa, burutzapenik gabe nire nerabezaroa.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 115. orr.

Nahi du, hitz batez, ororen lehia kartsua, ororen odol-hotzeko burutzapen bera.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 127. orr.

Zimitarra astun batez armaturiko esklabotzar beltzaren gisa, ez zuen aurkitu burutzapen duinagorik bere atsegalearentzat besteen heriotza baino.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 162. orr.

Ikasi zuen tokian, hantxe irakatsi zuen, eta hasiera izan zuen tokian, hantxe izan zuen burutzapen zoriontsua.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 196. orr.


burutzar iz adkor buru handia

Peppone arrantzaka hasi zen, baina Tximistak bere burutzarrari eragin zion.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 125. orr.

Zerbitzugune berriaren parera heldu garenean ezin izan dut aurrera jarraitu Ez dakit zer pasatzen zaion nire burutzar honi.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 122. orr.

Zutabe haiek itxura arrunta zuten hasieran, baina erdialdera zutabe arrunt izateari utzi eta pixkanaka suge edota herensuge itxura hartzen zuten, azkenean, burutzarra sabaiaren kontra bermatzen zutelarik.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 71. orr.

Bere burutzarra makurtzen du aurreko hanken gainera, eta eraikina gainbehera dator oso-osorik.  Eskarne Mujika   «Berdin dio» - Agota Kristof, 2005 - 15. orr.


burutze iz amaitzea.

-Jainkoak eskainiko ahal dizue burutze ona eta zoriona.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 162. orr.

Dena dela, proiektu hori guztia aztertze eta burutze fase batean besterik ez zegoen eta gauza askok gertatu beharko zuten, denak onerako kateaturik gainera, hori guztia martxan hasteko.  Joxemari Iturralde   «Euliak ez dira argazkietan azaltzen», 2000 - 98. orr.


burutzear adlag burutzeko zorian.

Lehen hitzak aditu eta badakit saioa burutzear dagoela.  Xabier Montoia   «Baina bihotzak dio», 2002 - 215. orr.

Amaitu dudanean berea burutzear dabil Karlos, beharrean zorrotz samarra izan baita beti.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 108. orr.

Jakite historikoaren eremuan burutzear dagoen eraldaketa.  Xabier Arregi   «Jakitearen arkeologia» - Michel Foucault, 2003 - 22. orr.

Idealetan desiratu izan dudan bitartean burutzear zegoen amets burutu ezina izan da niretzat.  Josu Zabaleta   «Fantasiazko ipuinak» - Guy de Maupassant, 2000 - 269. orr.


burutzeke adlag burutu gabe.

Albistea epe jakin batean entregatu beharrak, hau burutzeke badago ere.  Iñigo Aranbarri   «Hizlandia», 2006 - 182. orr.

Larrainean ere, garijotze eta garagarjotzeen ostekoak burutzeke egoten ziren askotan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 341. orr.


burutzia
1 burutziarik ezin eginez ezin aurre eginez.

George Bush aho-mihitan da, bixtan dena, bai eta haren pekoek ere lanak dituztelarik halako makurrari burutziarik ezin eginez.  Herria   2005-09-08

Eta azkenean, barnetik ala kanpotik jazartzen zitzaizkien etsai guztiei burutziarik ezin eginez, beren arerio girondino guztiak suntsitu zituzten.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 63. orr.

· Hots, ezin burutziarik eginez, badira amerikanoak Saddam Husseinen ohiko armadaren aintzindari trebatuez behartzekotan direnak.  Herria   2004-04-29


buruxka 1 iz laboreetan, ardatz antzeko batera biltzen diren lore edo aleen multzoa.

Muinoetan buruxkak kulunkan.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 106. orr.

Ostertzak gora eta behera nola egiten duen ikustea, buruxkak mugitzen dituen haizearekin.  Juan Garzia   «Pedro Páramo» - Juan Rulfo, 2001 - 38. orr.

Pozaderako urez gainezka zeuzkaten begiekin ikusi zuten buruxken desordena beheko soroan.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 51. orr.

Xirmenduz zein buruxkaz sustatu sutetik hastapenean, ke marra meharra bermatzen baldin bazen, ondotik su nasaia, ausarta eta tematsua emendatzen ari zela ikusten zuen Pierra etxeko premu iragarriak.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 14. orr.

Horra hor zure senarra, buruxka harjoa legez bere anaia osasuntsua izurritzen.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 150. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Bihotz-bihotzeko elkar-hartze ona palmondoa bezala loraturik, bakeak aurrera ere jantz zezan bere buruxka-girlanda.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 211. orr.

3 irud/hed

Begiratua egingo diot izarapean liburu-dendako mutilak oparitu didan kondaira-buruxkari.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 100. orr.

4 buru txkia.

Hala nola bailitezke beste animatzaileen arimak eta ere buruak edo buruxkak, besoxkak, eskuxkak eta animatzen eta formatzen dituzten gorputzeko zatien beste hatz behatzak.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 61. orr.


buruxkatu, buruxka, buruxkatzen du ad buruxkak hartu. ik aletu. irud/hed

Pasea gaitezen haren testuetan, pasarte nabarmentxo batzuk han-hemen buruxkatuz.  Joxe Azurmendi   «Espainiaren arimaz», 2006 - 128. orr.


buruxoil izond/iz adkor burusoila.

-Utz, porru eginda daude -buruxoilak, tentetu gabe, marmari idor batean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 239. orr.


buruxuri izond/iz adkor buruzuria.

Lepoa parako bainuke, euskaldunen ahotan mamitua, beste izen zaharrago eta ederragoren bat bazuela belar klase hankaluxe buruxuri honek.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 94. orr.

Auzo herriko erretorea, bere laurhogeita urterekin, aldarearean itzulian hirurhogei buruxurik apezpikua inguratuko dutela, bokazio berrien zai.  Piarres Aintziart   «Azken apeza», 2005 - 147. orr.


buruxuridun izond adkor buruxuria dena.

Zaharreria buruxuriduna, elizan.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 148. orr.


buruz (ikus beheko konbinatorian buruz hitzaren agerraldi maizkoenak)
1 buruz buru (orobat buruzburu g.er.) adlag aurrez aurre.

Buruz buru esan behar dizut.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 57. orr.

Heriotza deia buruz buru zuela, Euskadi aske batekin egiten zuen amets Lauxetak kartzelan: [...].  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 69. orr.

-Banuen gogoa zu buruz buru agurtzeko, Arruabarrena -esan dit erdaraz-.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 116. orr.

Baina ez zen sekulan gertatu harekin buruz buru.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 30. orr.

Bezperan, rugby entrenamenduaren ondotik, ohidura genuen bezala, harekin egona nintzen ostatuan, luzaz, buruz buru.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 56. orr.

Baina emazteak, buruz buru, begitartera jaurti zion: [...].  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 135. orr.

Larunbat goiz batez goiz bat osoa pasatu nuen buruz-buru prefetarekin eta gero jakinarazi zuen doidoietarik egin zuela ez bainituen preso sartu han berean.  Menane Oxandabaratz   «Ez da musik», 2006 - 97. orr.

Buruz buru jarri zitzaidan mahaira, makur, oso makur, eta kafea zerbitzatu zuen bere katilura.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 177. orr.

Hiltzaileak buruz buru egin zioan tiro.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 224. orr.

Behin, bolantean Herbert zihoala, berealdiko amorrazioa hartu eta hantxe sartu zen, motorrari dena emanda, buruz buru, putre-samalda beltzaren erdira, atzera eta aurrera eginez: hura bai luma beltzezko zurrunbiloa!  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 72. orr.

Irrika bizian nintzen zurekin buruz buru borrokatzeko.  Jon Muñoz   «Harreman arriskutsuak» - Choderlos de Laclos, 1997 - 257. orr.

Gertaera fonetiko horiek hots batzuen arteko aurkakotasun erregularrak sortzen dituzte, balioaren aldetik buruz buru dauden bi termino sailen artean.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 199. orr.

Hala entseiatzen zen bidean sortu traba eta behaztopei buru egiten, ez buruz buru eta bekoz beko, baina zeharka.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 128. orr.

Eta horra nola gelditzen den bat bere buruarekin buruz buru.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 202. orr.

Buruz buru sekula jokatu duen partidarik onena jokatu zuen Ruiz kontrarioak, baina Iberokoarentzat izan zen finalerako txartela.  Berria - Harian   2005-06-05

Partidak 30etara buruz-buru, 40tara binazka.  Herria   2005-08-04

2 buruz-buruka (orobat buruzburuka g.er.) adlag/iz bat baten kontra.

Ondotik, buruz-buruka eta desafioka, Martinez de Irujo hegoaldeko xapeldun handia, eta Paxkal de Ezcurra!  Herria   2004-10-21

Federer Suizarrak ez baitu sekulan galtzen buruz buruka Davis kopa hortan.  Herria   2003-04-10

Aldiz buruz buruka finalerdian larunbat igande hauetan beharrak bide dira: Gonzalez Olaizola II-ren kontra eta Patxi Ruiz Irujoren kontra.  Herria   2005-05-19

Hiru aldiz txapeldun birazka plaza guzian, hiru aldiz txapeldun buruz buruka plaza guzian; eta lau eta erdi sailean txapeldun buruz buruka I996an.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 43. orr.

Nahiago zuen borrokatu, hizkatu, buruz buruka aritu, bai eta gorrotatu ere.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 178. orr.

Baina ez dut pleka nihaurekin buruz buruka aritzeko asmorik.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 232. orr.

Lehenik haatik, aratsaldeko 3ak eta erdietan hasiz, beste bi partida, bat buruz-buruka, bestea biranazka.  Herria   2005-09-29

· Hemen ere gazteak sudur puntta erakutsi, buruz-burukan zer egin dezakeen erakutsiz, nahiz Filipe kontrarioa bera oraino gaztea bazuen ere.  Herria   2003-04-17

Hegoaldean Xalak irabazi eta Gonzalezek galdu buruz-burukan, hori dugu asteko berri haundiena.  Herria   2004-04-08

Xapelgo nagusiko buruz-burukak orain.  Herria   2003-04-17

Bush; lehena izan da, orotara hiru buruz buruka izanen direlarik.  Herria   2004-10-07

Hegoaldeanere ez beti nahi dena, baina badoatzi halere buruz burukak eta beste partida asko.  Herria   2004-05-06

Buruz burukako pala xapelketa bat.  Herria   2001-05-03

Jadanik buruz burukako munduko xapeldun izanik, beste grado batetara igan da irabaziz Oçafrain-en kontra.  Herria   2003-12-04

Esku huskako buruz burukako desafiozko partida handia eginen da Baigorriko Herriarena trinketan.  Herria   2004-05-06

Buruz burukaria da gizona.  Herria   2003-04-03

3 buruz-buruko izlag aurrez aurreko.

Buruz buruko borrokaren bidezko frogak esperientzian zuen bere izateko arrazoia.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 208. orr.

Buruz buruko inkontruetan, batez ere, baionetazko kargetan garbiki, gutarrak urrundik hoberenak izan zirelako.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 191. orr.

Bai atsegina, buruz buruko bi buru argiren talka!  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 236. orr.

Nehork trabatzen ez zituen buruz-buruko egonaldi luzeetan bere bizia kondatu zidan, eta baitzekien apeza nintzela -funtsean block 48an denek bazekiten-.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 46. orr.

Ezinbestean komunitatetik etenda obratzen den biren arteko buruz buruko zera horri ez zaio egundo kenduko zatarkeria zikin-estali baten kiratsik.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 94. orr.

· (izen gisa) Buruz burukoa gazteluko patioan jokatu genuen, armagizonak eta zerbitzariak lekuko zirela.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 248. orr.

Neure artean egin nuen buruz burukoa hasita zegoela noski eta lehen ekinaldia nik irabazia nuela, itzur egin bainion, berrogei minutuz bederen, halabeharraren mesede bati esker bederen, nire aurkariaren erasoari.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 73. orr.

Semearekin izandako buruz burukoa kontatu zion Santosek.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 68. orr.

Horra non egiten duten buruz burukoa mamuek eta errealitateak.  Joxan Elosegi   «Nola hustu nuen gurasoen etxea» - Lyidia Flem, 2005 - 23. orr.

Neure artean egin nuen buruz burukoa hasita zegoela noski eta lehen ekinaldia nik irabazia nuela, itzur egin bainion, berrogei minutuz bederen, halabeharraren mesede bati esker bederen, nire aurkariaren erasoari.  Juan Garzia   «Ipuin hautatuak» - Jorge Luis Borges, 1998 - 73. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 9 aldiz agertzen direnak)

aferari buruz (11); aitari buruz (27); akordioari buruz (10); aldaketari buruz (10); aldaketei buruz (10); amari buruz (26); aniztasunari buruz (9); antolaketari buruz (11); aratsari buruz (18); arazoari buruz (11); arazoei buruz (24); ari buruz (15); arrazoiei buruz (11); arteari buruz (12); arteko buruz (9); arteko harremanei buruz (9); askatasunari buruz (11); askori buruz (25); asmoei buruz (14); aukerari buruz (21); aurkariari buruz (10); aurtengo buruz (19); auzi honi buruz (11); auziari buruz (44); baina buruz (18); baina horri buruz (9); baita buruz (9); bakeari buruz (19); bakoitzari buruz (9); bat buruz (17); bati buruz (337); bati buruz ari (42); bati buruz hitz (32); batzuei buruz (48); batzueri buruz (10); beharrari buruz (12); berari buruz (123); bere buruari buruz (12); bere buruz (13); bere etorkizunari buruz (9); berezkoen buruz (11); berri bati buruz (15); berriari buruz (52); berriei buruz (14); bidaiari buruz (10); bideari buruz (12); bigarren mailako buruz (10); bilakaerari buruz (16); bilerari buruz (10); bizimoduari buruz (10); bizitzari buruz (51); bozeri buruz (40); buruari buruz (17)

buruz abiatu (26); buruz abiatzen (11); buruz agertu (9); buruz argitaratu (14); buruz argitaratutako (9); buruz ari (373); buruz ari da (26); buruz ari dela (15); buruz ari denean (9); buruz ari direla (10); buruz ari gara (31); buruz ari garela (11); buruz ari garenean (22); buruz ari naiz (23); buruz ari zara (12); buruz ari zela (35); buruz ari zen (24); buruz ari ziren (12); buruz ariko (27); buruz ariko dira (13); buruz aritu (59); buruz aritu zen (20); buruz arituko (16); buruz aritzean (12); buruz aritzeko (13); buruz asko (18); buruz aurrera (13); buruz azalpenak (10); buruz baino (20); buruz baizik (20); buruz bakarrik (14); buruz beheiti (27); buruz behera (141); buruz behera jarri (11); buruz berba (11); buruz bere (20); buruz bereziki (9); buruz beste (21); buruz beti (11); buruz bi (11); buruz bide (9)

buruz buru (403); buruz buru egin (12); buruz buru egiten (9); buruz buru eta (15); buruz buruka (150); buruz burukak (30); buruz burukako (30); buruz burukan (15); buruz buruko (388); buruz buruko finala (15); buruz buruko lehen (10); buruz buruko partida (19); buruz buruko txapela (12); buruz buruko txapeldun (10); buruz buruko txapelduna (13); buruz buruko txapeldunak (12); buruz buruko txapelketa (29); buruz buruko txapelketako (27); buruz buruko txapelketan (10); buruz burukoa (74); buruz burukoan (86); buruz burukoaren (25); buruz burukorako (10)

buruz da (9); buruz dagoen (12); buruz dauden (12); buruz deus (16); buruz dituen (23); buruz ditugun (10); buruz dituzten (11); buruz doa (10); buruz doan (13); buruz duen (64); buruz duen iritzia (18); buruz dugun (11); buruz duten (26); buruz duten iritzia (10); buruz edo (32); buruz egia (9); buruz egin (120); buruz egin diren (14); buruz egina (13); buruz egindako (88); buruz egingo (14); buruz eginiko (29); buruz egiten (72); buruz egiten diren (9); buruz egiten duen (12); buruz eman (24); buruz emandako (17); buruz ematen (15); buruz erabaki (17); buruz erabakitzeko (23); buruz ere (251); buruz ere aritu (17); buruz ere galdetu (9); buruz ere hitz (24); buruz ere mintzatu (28); buruz esan (112); buruz esan zuen (15); buruz esandako (9); buruz esandakoa (13); buruz esandakoak (20); buruz esaten (63); buruz espainiako (10); buruz eta (242); buruz euskal (12); buruz ez (119); buruz ez du (14); buruz ez ezik (10); buruz ez zuen (9); buruz ezer (71); buruz ezer ez (17); buruz ezer gutxi (18); buruz ezertxo (10); buruz ezertxo ere (10); buruz ezin (19); buruz eztabaidan (9); buruz eztabaidatu (15); buruz eztabaidatzeko (20); buruz gain (12); buruz gaizki (12); buruz galdegin (11); buruz galdetu (92); buruz galdetu zion (10); buruz galdetu ziotenean (14); buruz galdetuta (40); buruz galdetzen (19); buruz galdezka (12); buruz gauza (19); buruz gehiago (26); buruz gogoeta (38); buruz gogoeta egin (10); buruz gogoeta egiteko (9); buruz gogoeta egiten (9); buruz gora (25); buruz hain (9); buruz hainbat (15); buruz hartu (9); buruz hartutako (10); buruz hasi (29); buruz hasi zen (9); buruz hau (10); buruz hausnartzeko (9); buruz hitz (740); buruz hitz egin (205); buruz hitz egingo (48); buruz hitz egitea (62); buruz hitz egitean (20); buruz hitz egiteko (125); buruz hitz egiten (207); buruz hitz egitera (14); buruz hitz egiterakoan (28); buruz hizketan (57); buruz honako (9); buruz idatzi (94); buruz idatzi du (11); buruz idatzi zuen (12); buruz idatzitako (32); buruz idatzitakoak (9); buruz idazteko (12); buruz idazten (24); buruz ikasi (56); buruz ikasitako (16); buruz ikastea (9); buruz ikasteko (15); buruz ikasten (27); buruz ikerketa (10); buruz informazio (10); buruz informazioa (11); buruz inoiz (9); buruz irakurri (9); buruz iritzi (10); buruz iritzia (15); buruz itzuli (16); buruz itzultzen (10); buruz izan (34); buruz jakin (19); buruz jardun (21); buruz jardungo (9); buruz jo (10); buruz joan (21); buruz jokatzen (9); buruz kontatu (10); buruz kontatzen (14); buruz lan (10); buruz lehen (12); buruz luze (9); buruz mintzatu (87); buruz mintzatu da (11); buruz mintzatu zen (28); buruz mintzatuko (23); buruz mintzatuko da (11); buruz mintzatuko dira (11); buruz mintzatzea (10); buruz mintzatzean (16); buruz mintzatzeko (14); buruz mintzatzen (24); buruz mintzo (30); buruz mintzo da (11); buruz nahi (9); buruz nekien (13); buruz nekizkien (9); buruz nola (10); buruz orain (10); buruz oso (27); buruz pentsatzen (33); buruz zalantza (12); buruz zekien (13); buruz zekizkien (12); buruz zer (72); buruz zer iritzi (10); buruz zera (10); buruz zerbait (53); buruz zeukan (13); buruz zituen (12); buruz zuen (21)

da buruz (19); da horri buruz (12); delakoari buruz (9); denari buruz (28); denborari buruz (13); dira buruz (11); direnei buruz (9); du buruz (25); du buruz buruko (9); duenari buruz (17); dut horri buruz (9); dute buruz (9); dutenari buruz (9); dutenei buruz (11); edozein gairi buruz (14); egitasmoari buruz (9); egiteari buruz (10); egoerari buruz (77); eguberriri buruz (18); egun horri buruz (17); eguraldiari buruz (9); ekitaldiari buruz (9); ekonomiari buruz (16); elkarri buruz (20); elkarri buruz buru (17); emaitzei buruz (12); emakumeei buruz (9); eni buruz (9); epelen buruz (14); epelen buruz buruko (14); erabakiari buruz (23); erabakitzeko eskubideari buruz (10); eraginari buruz (15); ere buruz (24); ereduari buruz (25); erretreteri buruz (10); eskubideari buruz (25); eskubideei buruz (17); estatu ereduari buruz (9); estatuari buruz (9); estatutu proposamenari buruz (11); estatutuari buruz (13); eta buruz (131); eta buruz behera (17); eta buruz buru (17); eta buruz buruko (15); eta geroari buruz (14); eta hari buruz (24); eta horiei buruz (11); eta horri buruz (32); eta zeri buruz (24); etari buruz (23); etorkizunari buruz (97); etxeari buruz (14); etxera buruz (10); europari buruz (23); euskal herriari buruz (33); euskarari buruz (74); ez buruz (10); finalari buruz (11); gai bati buruz (12); gai berari buruz (9); gai hauei buruz (9); gai honi buruz (78); gai horiei buruz (10); gai horri buruz (69); gaiari buruz (86); gaiei buruz (29); gairi buruz (30); gatazkari buruz (20); gauzari buruz (16); gauzei buruz (45); gazteei buruz (9); geroari buruz (214); gerrari buruz (33); gertaerei buruz (10); gertakariei buruz (10); gertatutakoari buruz (10); gizarteari buruz (13); gizonei buruz (14); guri buruz (20); guztiari buruz (23); guztiei buruz (34); haiei buruz (81); hainbat gairi buruz (12); handiari buruz (10); handiei buruz (9); hari buruz (203); hari buruz hitz (11); harremanari buruz (12); harremanei buruz (20); hartzeari buruz (12); hauei buruz (45); hauteskundeeri buruz (10); hegoaldean buruz (9); heriotzari buruz (28); herriaren etorkizunari buruz (15); herriari buruz (54); hiriari buruz (9); historiari buruz (22); hitzari buruz (9); hitzarmenari buruz (9); hitzei buruz (15); hizkuntza politikari buruz (9); hizkuntzari buruz (21); honi buruz (263); horiei buruz (110); horiei buruz hitz (11); horier buruz (9); horieri buruz (17); horri buruz (603); horri buruz ari (10); horri buruz ere (10); horri buruz ez (14); horri buruz ezer (10); horri buruz hitz (34); horri buruz zer (9); huni buruz (16); i buruz (42); ia buruz (11); indarkeriari buruz (11); iparraldeari buruz (11); iraganari buruz (10); irudiari buruz (11); itoitzi buruz (11); itsasoari buruz (12); itunari buruz (12); izaerari buruz (17); izanari buruz (14); izateari buruz (10); jainkoari buruz (50); jainkoari buruz hitz (13); jarrerari buruz (21); jatorriari buruz (16); jaunari buruz (10); jendeari buruz (18); jesusi buruz (10); kalitateari buruz (11); kasuei buruz (11); kontuei buruz (22); kristori buruz (11); kulturari buruz (18); laguntzei buruz (11); lanari buruz (41); lanei buruz (11); legeari buruz (21); liburuari buruz (12); liburuei buruz (9); lur antolaketari buruz (9); mahaiari buruz (11); mailako buruz (20); maitasunari buruz (12); mamiari buruz (9); mendiari buruz (10); moduari buruz (11); mugimenduei buruz (10); munduari buruz (29); musikari buruz (10); nafarroari buruz (18); niri buruz (45); norbaiti buruz (13); nori buruz (20); nori buruz ari (10); obrari buruz (12); obrei buruz (9); ondorioei buruz (22); partidari buruz (14); pilotei buruz (9); planari buruz (20); politikari buruz (45); politikoari buruz (24); politikoei buruz (11); president bozeri buruz (10); presoei buruz (15); proiektuari buruz (14); proposamenari buruz (37); prozesuari buruz (26); ri buruz (81); sartzeari buruz (11); segurtasunari buruz (9); sexualitateari buruz (9); sozialei buruz (9); taldeari buruz (18); torturari buruz (11); udari buruz (18); urte berriari buruz (11); urteari buruz (14); zenari buruz (12); zerbaiti buruz (30); zeri buruz (91); zeri buruz ari (14); zeruari buruz (12); zinemari buruz (12); zuen buruz (35); zuri buruz (32)

aitari buruzko (10); animaliei buruzko (12); antolaketari buruzko (9); arauei buruzko (10); arazoari buruzko (14); arazoei buruzko (11); ari buruzko (15); arimari buruzko (12); arteari buruzko (33); arteko harremanei buruzko (12); askatasunari buruzko (10); atentatuei buruzko (9); autodeterminazioari buruzko (10); autogobernuari buruzko (10); auziari buruzko (42); bakeari buruzko (12); bakoitzari buruzko (10); bati buruzko (122); batzuei buruzko (18); beharrari buruzko (10); berari buruzko (46); berriari buruzko (23); bideari buruzko (11); biktimei buruzko (14); bilakaerari buruzko (17); biziari buruzko (9); bizitzari buruzko (51); buruzko adierazpen (15); buruzko adostasuna (18); buruzko aipamen (20); buruzko aipamena (16); buruzko aipamenak (24); buruzko aipamenik (17); buruzko akordioa (47); buruzko albisteak (16); buruzko arauak (20); buruzko araudia (9); buruzko argibide (17); buruzko argibideak (36); buruzko artikulu (39); buruzko artikulu bat (13); buruzko artikulua (13); buruzko artikuluak (14); buruzko atal (11); buruzko atalean (11); buruzko atzera (20); buruzko atzera begirako (12); buruzko auzia (9); buruzko azalpen (19); buruzko azalpenak (54); buruzko azalpenak eman (18); buruzko azken (35); buruzko azken erabakia (10); buruzko azterketa (58); buruzko azterketak (10); buruzko balorazioa (9); buruzko bere (56); buruzko berri (15); buruzko berriak (17); buruzko beste (51); buruzko bi (35); buruzko bigarren (19); buruzko bilera (10); buruzko biltzarra (10); buruzko datu (40); buruzko datuak (93); buruzko datuak eman (10); buruzko datuak ere (10); buruzko diskurtsoa (10); buruzko dokumental (15); buruzko dokumentala (16); buruzko ebazpena (9); buruzko edozein (19); buruzko egia (9); buruzko elkarrizketa (13); buruzko epaia (12); buruzko erabaki (12); buruzko erabakia (50); buruzko erabakiak (25); buruzko erakusketa (92); buruzko erakusketa bat (12); buruzko erreferenduma (51); buruzko erreferendumaren (10); buruzko erreferendumean (21); buruzko erreportaia (15); buruzko erreportaje (13); buruzko erreportaje bat (10); buruzko erreportajea (10); buruzko eta (20); buruzko ezagutza (17); buruzko ezer (18); buruzko eztabaida (250); buruzko eztabaidak (26); buruzko eztabaidan (40); buruzko film (20); buruzko filma (37); buruzko filmak (9); buruzko gaiak (9); buruzko galdeketa (14); buruzko galdera (52); buruzko galderak (45); buruzko galderak egin (9); buruzko gauza (12); buruzko gogoeta (143); buruzko gogoeta egin (18); buruzko gogoeta egiten (11); buruzko gogoetak (37); buruzko gogoetan (13); buruzko gure (23); buruzko guztia (17); buruzko hainbat (59); buruzko halako (10); buruzko hausnarketa (71); buruzko hausnarketa egin (13); buruzko herri (15); buruzko hiru (11); buruzko historia (10); buruzko hitz (18); buruzko hitzaldi (22); buruzko hitzaldia (37); buruzko hitzaldia emango (9); buruzko hitzaldiak (18); buruzko hitzarmena (15); buruzko ideia (26); buruzko ideiak (14); buruzko ikastaro (9); buruzko ikastaroa (13); buruzko ikerketa (87); buruzko ikerketak (29); buruzko ikuspegi (53); buruzko ikuspegia (14); buruzko informazio (93); buruzko informazio gehiago (11); buruzko informazioa (205); buruzko informazioa ematen (9); buruzko informazioa jaso (10); buruzko informaziorik (33); buruzko inkesta (14); buruzko inolako (13); buruzko ipuin (10); buruzko irakurketa (15); buruzko iritzi (32); buruzko iritzia (85); buruzko iritzia eman (17); buruzko iritzia emateko (13); buruzko iritziak (24); buruzko iritzirik (12); buruzko istorio (12); buruzko istorioak (13); buruzko jardunaldia (9); buruzko jardunaldiak (35); buruzko jardunaldiak antolatu (9); buruzko jarrera (12); buruzko kanpaina (12); buruzko kezka (34); buruzko kontu (10); buruzko kontuak (19); buruzko lan (30); buruzko lan bat (9); buruzko lana (39); buruzko lanak (13); buruzko lege (28); buruzko legea (32); buruzko legeak (24); buruzko lehen (40); buruzko liburu (73); buruzko liburu bat (26); buruzko liburua (53); buruzko liburuak (26); buruzko mahai (28); buruzko mahai ingurua (17); buruzko mintegi (10); buruzko mintegia (10); buruzko mintzaldia (11); buruzko nazioarteko (47); buruzko negoziazioak (14); buruzko nire (27); buruzko nobela (12); buruzko obra (17); buruzko ohar (13); buruzko oharrak (10); buruzko oinarrizko (11); buruzko proposamenak (13); buruzko saio (10); buruzko teoria (34); buruzko teoriak (9); buruzko tesia (9); buruzko testu (14); buruzko tratatu (10); buruzko txosten (44); buruzko txosten bat (16); buruzko txostena (106); buruzko txostena aurkeztu (16); buruzko txostenak (17); buruzko txostenean (10); buruzko txostenik (9); buruzko xehetasun (24); buruzko xehetasunak (37); buruzko xehetasunik (14); buruzko zalantza (11); buruzko zalantzak (21); buruzko zenbait (28); buruzko zerbait (41); buruzko zikloa (16); buruzko zure (9); buruzko zurrumurruak (12); denari buruzko (22); denborari buruzko (11); departamenduari buruzko (12); edertasunari buruzko (9); egileari buruzko (9); egitasmoari buruzko (9); egiteari buruzko (9); egiturari buruzko (13); egoera politikoari buruzko (9); egoerari buruzko (119); egoerari buruzko eztabaida (12); egunari buruzko (9); eguraldiari buruzko (12); ekonomiari buruzko (20); ekonomikoari buruzko (9); erabakiari buruzko (10); erabilerari buruzko (11); eraginari buruzko (28); eraikuntzari buruzko (9); ereduari buruzko (34); ereduari buruzko eztabaida (11); erlijioari buruzko (11); errealitateari buruzko (10); erreformari buruzko (14); esanahiari buruzko (10); eskubideari buruzko (17); eskubideei buruzko (43); esparru politikoari buruzko (12); espazioari buruzko (9); estatu ereduari buruzko (12); estatuari buruzko (11); estatutu proposamenari buruzko (13); estatutuari buruzko (34); eta garapenari buruzko (10); eta hari buruzko (11); eta horri buruzko (15); etenari buruzko (9); etorkizunari buruzko (69); etorkizunari buruzko eztabaida (9); europako konstituzioari buruzko (24); europari buruzko (16); euskal departamenduari buruzko (10); euskal gatazkari buruzko (14); euskal herriari buruzko (40); euskaldunei buruzko (11); euskarari buruzko (43); existentziari buruzko (11); familiari buruzko (12); finantzaketari buruzko (15); frantziskori buruzko (11); gai honi buruzko (21); gai horri buruzko (22); gaiari buruzko (73); gaiei buruzko (25); gairi buruzko (13); gaitzari buruzko (12); garapenari buruzko (29); gatazkari buruzko (20); gauzei buruzko (14); geroari buruzko (26); gerrari buruzko (41); gertaerei buruzko (11); gertatutakoari buruzko (12); giza eskubideei buruzko (16); gizakiari buruzko (18); gizarteari buruzko (10); guztiei buruzko (18); haiei buruzko (24); hari buruzko (115); harremanei buruzko (30); hartzeari buruzko (9); hauei buruzko (13); hauteskundeei buruzko (12); helegiteari buruzko (9); heriotzari buruzko (30); herriari buruzko (49); hezkuntzari buruzko (15); hiesari buruzko (18); hiriari buruzko (9); historiari buruzko (29); hizkuntzari buruzko (15); honi buruzko (60); horiei buruzko (63); horri buruzko (196); horri buruzko eztabaida (10); horri buruzko gogoeta (9); i buruzko (18); indarkeriari buruzko (16); independentziari buruzko (9); ingurumenari buruzko (46); itsasoari buruzko (14); itunari buruzko (27); itxierari buruzko (14); izaerari buruzko (15); izateari buruzko (9); jatorriari buruzko (23); kalteari buruzko (9); kasuari buruzko (9); kataluniako estatutuari buruzko (10); konstituzio itunari buruzko (11); konstituzioari buruzko (53); konstituzioari buruzko erreferendumean (10); kontuei buruzko (9); kontzeptuari buruzko (9); kulturari buruzko (15); lanari buruzko (42); langabeziari buruzko (9); legeari buruzko (12); literaturari buruzko (33); moduari buruzko (10); munduari buruzko (25); musikari buruzko (15); naturari buruzko (9); neurriei buruzko (10); niri buruzko (11); obrari buruzko (21); ondorioei buruzko (13); opariei buruzko (9); orokorrari buruzko (10); osasunari buruzko (26); oteizari buruzko (9); planari buruzko (18); poesiari buruzko (9); politikari buruzko (41); politikoari buruzko (55); politikoei buruzko (11); proiektuari buruzko (21); proposamenari buruzko (22); prozesuari buruzko (23); publikoari buruzko (9); ren itxierari buruzko (9); ri buruzko (37); segurtasunari buruzko (39); sistemari buruzko (14); sorrerari buruzko (15); sortzeari buruzko (10); su etenari buruzko (9); torturari buruzko (20); torturei buruzko (16); txarrei buruzko (9); zenari buruzko (12); zibilari buruzko (14); zientziari buruzko (13); zinemari buruzko (24); zuri buruzko (11)

bati buruzkoa (23); buruzkoa da (54); buruzkoa izan (18); buruzkoa zen (18)

buruzkoak dira (27); buruzkoak ere (9); buruzkoak eta (13); buruzkoak izan (16); buruzkoak izan ziren (12); buruzkoak ziren (12)


buruzagi (ETCn 34.632 agerraldi) iz 1 talde bati agintzen dion, talde bat zuzentzen duen pertsona. ik agintari.

Hara, jauna, erreinuko ministro, buruzagi, satrapa, aholkulari eta gobernadore guztiek aho batez diote erregeak honako agindu hau eman behar lukeela: [...].  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 171. orr.

Izan zaitezte, Jainkoagatik, agintariaren men meneko: nahiz den errege, buruzagi edo gobernari, hark aukeratu baititu gaizkileak zigortzeko eta ongileak laudatzeko.  Patziku Perurena   «Trapuan pupua», 2001 - 134. orr.

Inbasioa erabaki eta justifikatu zuten George W. Bush, Tony Blair eta Jose Maria Aznar buruzagiengan.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 59. orr.

Lehendabizi herrietako buruzagiei egin zieten dei halako ospakizun handirako Bera edozertan jardunda ere [...] nahiz negoziozale izan, nahiz bankuko langile, legegizon edo enpresa bateko buruzagi, aurre egingo zion horri.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 419. orr.

«Akordio hobea», Sidenorreko buruzagien esanetan.  Berria - Ekonomia   2004-03-28

Horra Tavio txikia gizon mehatxagarri, errespetatu eta larderiatsu bihurturik: gaizkile-talde baten buruzagi.  Jon Muñoz   «Loroaren teorema» - Denis Guedj, 2006 - 448. orr.

Gero, buruzagi bat etorriko da bere gudarostearekin.  Elizen arteko biblia   Dn 9,26

Gipuzkoako gudalosteak, Oinaz jauna buruzagi duela, Gorritiko gaztelua eraso, eta bertako buru eta merino Juan Martiñez preso hartu du.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 134. orr.

Apailatu behar genuen, bagoia zati berdinetan partekatu, buruzagi bat izendatu.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 37. orr.

Buruzagi izendatu zuten, haren eskuzabaltasuna sarritan probatua baitzuten.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 282. orr.

Bagenekien alabaina, zer joko erabilia zuten gerla denboran Frantziako eta Espainiako buruzagi ziren Pétain eta Franco bi adiskideek.  Piarres Xarriton   «De re publica edo politikaz», 2003 - 132. orr.

Al Fatako buruzagia Tunisian bizi da egun.  Berria - Mundua   2004-11-14

Piamonteko Erresistentziaren buruzagietako bat izan zen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 233. orr.

Euren buruzagi Heraklito abiatu zen lehenen teman.  Xabier Amuriza   «Gauzen izaeraz» - Lukrezio, 2001 - 67. orr.

Peces-Barbaren esanetan, EAJko buruzagiaren hitzak «iraina dira biktimentzat, areago Legebiltzarrean haien babesaren alde aritzeko arduradunak esaten dituenean».  Berria - Euskal Herria   2006-01-13

Alemaniako Brigada Antikapitalista Gorrietako buruzagi izandakoa zen.  Hasier Etxeberria   «Arrainak ura baino», 1999 - 54. orr.

Entziklikak Eliza katolikoko buruzagiak fededunei igorritako gutunak izaten dira.  Berria - Gaiak   2006-01-26

Espainiako zerbitzu sekretuek ETA erakundeko buruzagiak atxilotu ahal izan balituzte Carod-Rovirarekin biltzean, egingo zuketen.  Berria - Euskal Herria   2004-02-03

DUP alderdiko buruzagiak Irlandako lehen ministro Bertie Ahernekin bildu dira Dublinen.  Berria - Mundua   2004-10-01

PSE-EEko buruzagiaren ustez, Eusko Jaurlaritzaren egitasmoa «ez da bakea lortzeko pentsatu».  Berria - Euskal Herria   2004-08-21

Urritik aurrera Eckhard Cordes izango da Mercedes autogintza enpresako buruzagia.  Berria - Ekonomia   2004-08-21

Barbaroen osteen buruzagi izaten zen, haien gidari eta baita nagusi ere.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 30. orr.

Ohartu zen Dalila bere barrua ireki ziola Sansonek, eta filistearren buruzagiei dei egin zien: [...].  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 41. orr.

Salomonek dei egin zien israeldar guztiei, milako eta ehuneko gudari-taldeen buruzagiei, epaileei eta Israelen arduradun ziren familiaburu guztiei.  Elizen arteko biblia   2 Kro 1,2

Lehen aldia zen Baas-eko bi buruzagi haiek ikusten nituela.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 43. orr.

Gradu horretako buruzagi eta handiki jendeak arrisku horietan eta mentura giro horretan ibiltzeko prest zeudela ikusteak, bada, egia aitortuko dut: erakarri egiten ninduen.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 377. orr.

Bereziki Jainkoarena eta Eliza Ama Sainduarena eta Toledoko elizaren jaun buruzagi nagusi bakarrena.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 180. orr.

Hildakoen artean, berriz, buruzagiaren bi bizkarzainak daude.  Berria - Mundua   2004-03-23

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Emakume ederra izanik, etsaien buruzagi handi eta ospetsuaren logelaraino iristea lortzen du.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 87. orr.

Patruilako buruzagi zaharrak, kotxeko atetzarra zabalduta, bidaiarien aurpegietara zuzendu zuen ontziaren argia.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 181. orr.

SSetako buruzagi nagusia da, baita Gestapo poliziarena ere.  Alberto Ladron Arana   «Eguzki beltzaren sekretua», 2004 - 100. orr.

Buruzagi gorenaren agindupeko 27 batailoiek (Andetxaga bizkaitarrarenak, eta Mendiri eta Lizarraga nafartarrarenek), sekulako erasoa jasan ditek Moriones-en 26 batailoiengandik.  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 225. orr.

Besteiro buruzagi sozialista.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 84. orr.

Abian jarri aurretik, Kataluniako buruzagi nazionalista ba-ten etxean eman genituen zenbait egun.  Rafa Egiguren   «Mentxakaren aitorpena» - Jose Ramon Goikoetxea, 2006 - 240. orr.

Ametsezko hilezkortasunaren ospe honek, hilzoriko estatu unibertsalek zeukaten ospeak, sarri limurtzen ditu buruzagi barbaro zuhurrenak.  Iñaki Mendiguren   «Historiaren azterketa II» - A.J. Toynbee, 2000 - 15. orr.

Huraxe baitzen sekta arriskutsu baten buruzagi malapartatua.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 157. orr.

Buruzagi erlijioso sunitek eta xiitek bat egitera deitu dituzte irakiarrak.  Berria - Mundua   2006-02-25

Atzo itzuli zen Euskal Herrira Juan Astigarribia buruzagi komunista historikoa.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 230. orr.

Lizunduta zegoen diskurtsoa berritu du buruzagi zapatistak, zaharkituta zegoen kodea gaztetu eta lozorroan zeuden hartzaileak iratzarri egin ditu.  Txema Ramirez de la Piscina   «Ikus gaitzazuen», 2004 - 55. orr.

Cheikh Ahmed Yassine, Hamaseko buruzagi espirituala hil dute israeldarrek.  Herria   2004-04-01

Bikila buruzagi politiko bikaina da: bere bizialdi osoak ageri du herrigintza buru-bihotzetan daramala.  Markos Zapiain   «Errua eta maitasuna», 2002 - 31. orr.

Bi talde osatu ziren kaian: euskal borrokalari desarmatuak alde batean, eta buruzagi politikoak bestean.  Jokin Urain   «Errotarria», 2006 - 34. orr.

Dorronsoro, buruzagi karlista zibila.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 142. orr.

Josue buruzagi berria.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 21. orr.

Buruzagi etsaiak, filistearren printze guztiak, suntsitu zituen.  Elizen arteko biblia   Si 46,18

Judatarrak eta israeldarrak bateratu egingo dira, buruzagi bakar bat hautatuko dute.  Elizen arteko biblia   Os 2,2

Arropa eta zaldia buruzagi txit goren bati eman behar zaizkio.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 139. orr.

Saddam Hussein irakiar buruzagiaren anaierdi bat arrastatu dute Sabaui Ibrahim al-Hassan izenekoa.  Herria   2005-03-03

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Sinesgarritasunik batere ez duen buruzagi klase baten eskuetan daudela.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 93. orr.

Demokrazia bakar-bakarrik buruzagi-eliteen eskuetan uzteko.  Itziar Eizagirre / Amaia Lizarralde   «Garapen iraunkorra», 2005 - 94. orr.

Salbu behin bakarrik Salamancan, horretara behartu nauelarik ene sailburu eta buruzagi karguak, hori baitzoakidan doktoregora heltzen den edozein irakasle jakintsuri bezala.  Piarres Xarriton   «Enkiridion» - Martin Azpilkueta, 2006 - 101. orr.

Han, ospitalean, neska gaixoen artean, bere buruzagi-indarretik pixka bat berreskuratu zuen.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 250. orr.

Inork buruzagi-itxurak hartzekotan horretarako eskubidea Eskualdeko Thainak zeukala zioen, berak alegia, eta ez inongo etorkinek.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 363. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Lan-buruzagiek zigortu egiten zituzten berek izendaturiko begirale israeldarrak, esanaz: [...].  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 154. orr.

Ez zuen gerla-buruzagi bat ematen.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 226. orr.

Zu zarela onena inperio osoan, agintarietan zuhurrena eta gudu-buruzagietan miretsiena.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 151. orr.

Badira erabakitzeko gaitasunagatik herri-buruzagi izan direnak, herria eskolatzen burutsu izan eta jakinduriaz hezi dutenak. nolakoa herri-buruzagia, halakoak biztanleak.  Elizen arteko biblia   Si 44,4

Bonbaiko polizia buruzagi batek horrela aitortzen zuen berrikitan.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 208. orr.

Eliza buruzagi horiek... bon, bon!!  Herria   2005-06-02

Bere protagonismoa inoiz ez bezalakoa da, gobernu presidentetik hasi eta alderdi-buruzagi gehienen aldeko hitzak lortu ditu. Horretarako, klan buruzagi bakoitzak hona igo eta eskua harriaren gainean jarriko du.  Joseba Zulaika   «ETAren hautsa», 2006 - 51. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 5 aldiz agertzen direnak)

adierazi zuen buruzagi (5); al fatako buruzagi (8); al kaedako buruzagi (11); al sadr buruzagi (75); al sistani buruzagi (5); al zarkaui buruzagi (6); alderdi errepublikanoko buruzagi (5); alderdi laboristako buruzagi (5); alderdiko buruzagi (25); armadako buruzagi (16); arteko buruzagi (5); bat buruzagi (6); batasuneko buruzagi (6); baten buruzagi (8); bere buruzagi (9); beren buruzagi (12); beste buruzagi (33); beste buruzagi bat (6); beste buruzagi batzuk (7); beste hainbat buruzagi (7); bi buruzagi (28); bigarren buruzagi (5); block eko buruzagi (9)

buruzagi abu (5); buruzagi askok (5); buruzagi bat (59); buruzagi bat atxilotu (5); buruzagi bat hil (6); buruzagi bat zen (5); buruzagi batek (31); buruzagi baten (16); buruzagi bati (5); buruzagi batzuek (11); buruzagi batzuen (7); buruzagi batzuk (15); buruzagi berri (10); buruzagi berria (27); buruzagi berriak (13); buruzagi daude (5); buruzagi den (7); buruzagi edo (7); buruzagi erlijioso (51); buruzagi erlijioso sunita (6); buruzagi erlijioso xiitak (5); buruzagi erlijioso xiitaren (7); buruzagi erlijiosoak (7); buruzagi errepublikanoak (14); buruzagi espiritual (7); buruzagi eta (82); buruzagi gerry (5); buruzagi gisa (12); buruzagi goren (24); buruzagi goren ali (7); buruzagi gorena (8); buruzagi gorenak (5); buruzagi gorenaren (5); buruzagi guztiak (16); buruzagi guztiek (5); buruzagi historiko (9); buruzagi historikoa (9); buruzagi historikoaren (7); buruzagi hori (5); buruzagi horiek (6); buruzagi independentistak (6); buruzagi independentistaren (6); buruzagi indigenak (5); buruzagi izan (15); buruzagi izan zen (7); buruzagi izandako (5); buruzagi izatea (7); buruzagi izateko (7); buruzagi izendatu (7); buruzagi jeltzaleak (20); buruzagi jeltzalearen (5); buruzagi jordaniarraren (6); buruzagi josep (5); buruzagi khaled (7); buruzagi komunista (8); buruzagi kurduek (5); buruzagi militar (18); buruzagi nagusi (31); buruzagi nagusi ali (6); buruzagi nagusia (19); buruzagi nagusiak (15); buruzagi nazionalista (6); buruzagi nazionalistak (5); buruzagi ohi (14); buruzagi ohia (12); buruzagi ohiak (17); buruzagi ohiaren (8); buruzagi ordea (11); buruzagi ordeak (6); buruzagi osama (6); buruzagi osama bin (6); buruzagi palestinarra (7); buruzagi palestinarrak (6); buruzagi palestinarraren (9); buruzagi politiko (49); buruzagi politikoak (11); buruzagi politikoek (13); buruzagi politikoen (6); buruzagi politikok (6); buruzagi serbiarrak (5); buruzagi sozialista (14); buruzagi sozialistak (32); buruzagi sozialistaren (13); buruzagi sozialistek (8); buruzagi sunita (7); buruzagi sunitek (11); buruzagi unionistak (6); buruzagi xiita (25); buruzagi xiitak (36); buruzagi xiitaren (36); buruzagi xiitaren bozeramaile (5); buruzagi xiitek (10); buruzagi zen (16); buruzagi ziren (7)

da buruzagi (11); den buruzagi (8); dira buruzagi (7); diren buruzagi (9); du buruzagi (12); duen buruzagi (12); dute buruzagi (13); eajko buruzagi (8); edo buruzagi (7); eeko buruzagi (5); eko buruzagi (10); erakundeko buruzagi (15); errepublikanoko buruzagi (5); esan zuen buruzagi (10); eta beste buruzagi (7); eta buruzagi (74); etako buruzagi (8); fatako buruzagi (8); feineko buruzagi (5); goi buruzagi (8); gudarostearen buruzagi (7); gure buruzagi (15); guy talamoni buruzagi (6); hainbat buruzagi (30); hamaseko buruzagi (21); hango buruzagi (5); herri buruzagi (7); herri israelen buruzagi (7); herrien buruzagi (5); herriko buruzagi (5); hiru buruzagi (15); indarren buruzagi (9); indarren buruzagi nagusi (5); irakeko buruzagi (13); irango buruzagi (5); islamikoaren buruzagi (5); islamikoko buruzagi (7); israeldarren buruzagi (5); israelen buruzagi (12); israelgo buruzagi (6); jihad islamikoko buruzagi (5); kaedako buruzagi (11); ko buruzagi (8); laboristako buruzagi (5); munduko buruzagi (7); nazionaleko buruzagi (8); oposizioko buruzagi (7); ppko buruzagi (5); pse eeko buruzagi (5); psoeko buruzagi (5); sadr buruzagi (77); sadr buruzagi erlijioso (12); sadr buruzagi xiita (11); sadr buruzagi xiitak (22); sadr buruzagi xiitaren (24); serbiarren buruzagi (6); sinn feineko buruzagi (5); sistani buruzagi (5); sortzaile eta buruzagi (6); talamoni buruzagi (6); taldeko buruzagi (9); txetxeniako buruzagi (5); urteko buruzagi (5); ustezko buruzagi (10); xiiten buruzagi (18); zarkaui buruzagi (6); zarkaui buruzagi jordaniarraren (5); zen buruzagi (13); zenbait buruzagi (14); zituen buruzagi (10); zuen buruzagi (57); zuen buruzagi errepublikanoak (5); zuen buruzagi jeltzaleak (10); zuen buruzagi sozialistak (13); zuten buruzagi (17)

al fatako buruzagia (5); al kaedako buruzagia (5); alderdiko buruzagia (5); baten buruzagia (6); beren buruzagia (7); buruzagia da (17); buruzagia ere (9); buruzagia eta (19); buruzagia ez (5); buruzagia hil (7); buruzagia izan (18); buruzagia izan zen (8); buruzagia zela (7); buruzagia zen (6); en buruzagia (5); eta buruzagia (7); fatako buruzagia (5); gure buruzagia (7); kaedako buruzagia (5); lapurren buruzagia (7); taldearen buruzagia (15); ustezko buruzagia (6); zuen buruzagia (10)

alderdietako buruzagiak (7); alderdiko buruzagiak (9); batasuneko buruzagiak (5); bi buruzagiak (7); buruzagiak bere (12); buruzagiak bildu (6); buruzagiak eman (5); buruzagiak ere (7); buruzagiak erran (5); buruzagiak esan (8); buruzagiak eta (32); buruzagiak ez (11); eajko buruzagiak (5); eeko buruzagiak (19); eko buruzagiak (8); ercko buruzagiak (5); esan zuen buruzagiak (5); eta buruzagiak (25); feineko buruzagiak (5); filistearren buruzagiak (9); gure buruzagiak (8); haien buruzagiak (8); hamaseko buruzagiak (8); herriko buruzagiak (6); judako buruzagiak (6); labeko buruzagiak (6); lapurren buruzagiak (5); oposizioko buruzagiak (8); ppko buruzagiak (19); pse eeko buruzagiak (19); psoeko buruzagiak (6); sinn feineko buruzagiak (5); ziren buruzagiak (5); zuen buruzagiak (15); zuen ppko buruzagiak (5)

al zarkaui buruzagiaren (5); buruzagiaren arabera (8); buruzagiaren hitzetan (5); buruzagiaren ustez (13); eta buruzagiaren (5); ppko buruzagiaren (8); zarkaui buruzagiaren (5)

eta buruzagiei (10)

alderdietako buruzagiek (9); batasuneko buruzagiek (10); bi buruzagiek (16); buruzagiek beren (5); buruzagiek ere (14); buruzagiek eta (10); buruzagiek ez (14); buruzagiek ez dute (5); dute buruzagiek (5); eajko buruzagiek (7); eeko buruzagiek (10); eta buruzagiek (24); filistearren buruzagiek (10); gure buruzagiek (11); herriko buruzagiek (5); ppko buruzagiek (10); pse eeko buruzagiek (10)

buruzagiekin bildu (14); buruzagiekin eta (6)

beren buruzagien (5); bi buruzagien (8); buruzagien artean (20); buruzagien arteko (7); buruzagien aurka (6); buruzagien aurkako (6); buruzagien eta (10); buruzagien kontrako (6); eajko buruzagien (5); eta buruzagien (17); hamaseko buruzagien (5); munduko buruzagien (5)

buruzagietako bat (16); buruzagietako batek (9)

hainbat buruzagik (17); zenbait buruzagik (8)

bi buruzagirekin (6)

buruzagitzat jotzen (8)


buruzagigo iz buruzagitza.

Hiru zati edo estamentuk osatzen dizu hiria: langileriak, herrizaingoak eta buruzagigoak.  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 104. orr.

Urtea du, doi-doa, Gipuzkoako Elizaren buruzagigoa ukan zuela Setien gotzainaren ondotik.  Herria   2001-02-15

Mayi-ren ordain Lallemand anderea etortzen da, buruzagigoa orai artinoko errientsak hartzen duelarik.  Herria   2004-07-29

Kooperatifa gisa kudeatua den industria lantegi baten buruzagigoak ez ninduen baitezpada politikara erakarri behar.  Herria   2004-02-12


buruzagiorde (orobat buruzagi-orde) iz buruzagitza mailan, buruzagiaren hurrengoa.

Buruzagi, buruzagi-orde, sekretario, erizain, ordena edo kongregazioneetako superiorak, omonier eta kalonjeak block-aren parte hortan aterbetuak ziren.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 121. orr.

Hitz hauei erantzunda, hauxe adierazi zuen atzo Irango Segurtasun Nazionaleko Kontseiluaren buruzagiorde Javal Vaidik: [...].  Berria - Mundua   2006-03-09

Hala iragarri zuen atzo Irango programa nuklearraren buruzagiorde Mohammad Saidik.  Berria - Mundua   2006-04-30

Iraken operazio militarretarako buruzagiorde eta AEBetako Armadako eledun Mark Kimmitt jeneralak azaldu zuen, berriz, erasoaren helburua zela Musab al Zarkauiren ustezko ezkutaleku bat suntsitzea.  Berria - Mundua   2004-06-20

Block-eko buruzagi ordeak nituen azken zigarretak kendu zizkidan.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 119. orr.


buruzagitasun iz buruzagitza.

Izan ere, Imazek esan zuen «Otegi ETAren txotxongiloa» zela, eta GBBko buruak atzokoan adierazi zuen «gustuko izan edo ez Otegi ezker abertzalearen buruzagi» dela eta ezin zaiola «buruzagitasun izpirik kendu».  Berria - Euskal Herria   2004-12-16


buruzagitto iz adkor buruzagitxoa.

Haren aldeko buruzagitto batek erran du garbiki Bagdad kapitaleko alde batean dela Hussein, ehun bat kilometretan, Ramadi herrian bildu ere dituela berekin mintzatzeko Baas partiduko kargudun batzu amerikanoen kontrako jazarketa solasetan.  Herria   2003-12-11


buruzagitxo iz adkor maila apaleko buruzagia.

Atzo arratsaldean gobernadore zibilak adierazi zuenez, duela hiru egun estatuan hasia den zalaparta iraultzailea probintzian zabal ez dadin, zenbait buruzagitxoren atxiloketa agindu zuen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 241. orr.

Saddam bera bezala, berrogeita-hamar bat inguruko eta buruzagitxo, badituzte artoski bilatzen dituztenak.  Herria   2003-04-17

Mordorko Jaunaren etsairik handienaren aurkako erasoa prestatu zuena ez zen bidelapurra edo orkoen buruzagitxoa, adimen eta botere gaiztoa baizik.  Agustin Otsoa   «Eraztunen Jauna III» - J.R.R. Tolkien, 2004 - 113. orr.


buruzagitza iz buruzagiaren kargua edo jarduna. ik buruzagigo; agintaritza; gidaritza.

buruzain iz buruko odol zaina.

Ariel Sharon Israelgo buruzagiak, berriki Likoud alderdia utzirik, bere partidua sortu ondoan, aski arrakasta biltzen ari zuena iduriz, huna buruzainetako atakada bat ukan duen, ezagutza ere galduz naski doiño batez.  Herria   2005-12-22


buruzalakeria iz buruzaletasun gaitzesgarria.

Egungo sistemak, ordea, buruzaletasuna baino ez du sustatzen, self-love delakoa: gaizki ulertutako buruzaletasuna izan, ala buruzalekeria eroa izan, hori da, oraindik ere, bizi dugun garaian nagusi den pentsamoldea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 80. orr.


buruzaletasun iz aintzat hartua izateko nahi bizia, besteren oniritziarekiko sentiberatasun berezia.

Indibidualtasuna eta indibidualkeria bereiztu beharko lirateke, edota buruzaletasuna eta burukoikeria, edota berekoitasuna eta berekoikeria.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 78. orr.

Gizakiaren buruzaletasuna naturala dela dioen bezala, naturala dela dio, halaber, lagun hurkoarekiko sinpatia sentimendua, eta baita kulpa sentimendua ere.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 76. orr.

Egungo sistemak, ordea, buruzaletasuna baino ez du sustatzen, self-love delakoa: gaizki ulertutako buruzaletasuna izan, ala buruzalekeria eroa izan, hori da, oraindik ere, bizi dugun garaian nagusi den pentsamoldea.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 80. orr.

Argi dago liberalismo ekonomikoaren eta politikoaren mito handia dela hau, buruzaletasunaren eta lehia basatiaren onurak elkar batzen dituena.  Iñaki Heras   «Txanponaren bi aldeak», 2003 - 75. orr.


buruzapi (ETCn 229 agerraldi; orobat buru-zapi ETCn 51 agerraldi) iz buruko zapia.

Lisa baino ederragoa zen, buruzapia kopetan, begitarte latz harekin, on itxura zakar harekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 289. orr.

Saltzaile zaharra altxatu zen, buruzapiaren bi adarrak airean; eta, ukabilak marmolezko mahaian bermaturik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 173. orr.

Saminki negar egiten zuen, buruzapiaren muturraz xukatzen zituen malkoak. bat-batean korridoreko argilunetik atso mehar bat agertu zen, soineko ilunez eta buruzapiz jantzia.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 59. orr.

Txapelaz jantzitako gizonak eta buruzapiz apaindutako andreak.  Bernardo Atxaga   «Lekuak», 2005 - 17. orr.

Buruzapia ez omen da kultura jakin baten ezaugarri, kultura jakin horretan emakumeak jasaten duen zapalkuntza eta bazterketaren sinboloa baizik.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 106. orr.

Poligamiaren humiliazioa, menpekotasun sexual antolatuaren oinarri ekonomikoak, senarren indarrarekiko beldurraren eta isiltasunaren legea, buruzapiaren «atzean» dauden inplikazioak.  Berria - Kultura   2004-09-22

Buruzapiaren auzia ere izan dute eztabaidagai mintegietako batean.  Berria - Mundua   2004-10-17

Gerrillariek bi kazetari frantziar bahitu eta musulmanei eskolan buruzapia erabiltzeko debekua kentzeko eskatu dute.  Berria - Euskal Herria   2004-09-03

Testu horrek, besteak beste, buruzapi islamikoa debekatzen du ikastetxeetan.  Berria - Mundua   2004-08-31


buruzapidun iz buruzapia jantzia duena.

Motozikletetan ibiltzen ziren emakume buruzapidunak.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 141. orr.


buruzbeherako iz buruz beherako egoera.

Atenasko kaleak, edo Pireokoak zehazkiago; jaisten ari ginen, eta hantxe zoruko argi horiak, pista, berriro gure islagailuak, gero betiko tupusteko leuna (konortea galtzerainoko buruzbeherakorik gabe oraingoan, baina) eta betiko hauts-harrotuak lurreratze-trenaren atzetik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 298. orr.


buruzburu ik buruz 1.

buruzburuka ik buruz 2.

buruzgainkatze iz **

Israelen Ariel Sharon lehen ministroak ere, jadanik eginak dituen politikako itzulingoen gainera, itxurak emaiten ditu beste buruzgainkatze baten bezperan ez ote den.  Herria   2005-09-01


buruzigilatze iz bere burua zigilatzea.

Hona hemen buruzigilatze-teknika horren printzipio nagusia: odola, kanpoko airearekin kontaktuan jartzen den orduko, gogortu egiten da, eta odolbildu bat eratzen du; odolbildu horrek odoljarioari eusten dio, eta behin-behineko partxe gisa hantxe geratzen, harik eta azpiko ehunak osatu arte.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 183. orr.


buruzka adlag buruz buru.

Jauzi bat egin eta haren aurka joan nintzen buruzka.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 451. orr.


buruzki adlag aurka.

Orduan etnologiaren, soziologiaren aurka; erromantizismoaren aurka eta Unescoren eta Collège de Franceren aurka ere, eskuindarrei eta ezkertiarrei aitzi halaber, eta demokrazietan egun baldanki praktikatzen omen den tolerantziari buruzki,  Joxe Azurmendi   «Euskal Herria krisian», 1999 - 144. orr.


buruzkin izond tematia, egoskor.

Nago ez ote diren euskaldun presoak orduko presoen gisa buruzkin batzuk beren parean dituzten indar menperatzaler buruz.  Herria   2001-11-15


buruzuri (ETCn 291 agerraldi; orobat buru zuri ETCn 55 agerraldi) 1 izond/iz buruko ilea zuria duena.

Bat aukeratzekotan, Chicagoko aireportukoa aukeratuko nuke: amona buruzuri bat, ibiltzen ere ozta-ozta moldatzen zena, geratu eta katxeatu dute, mundu guztiaren begi-bistan, zakar eta nabarmen, nabarmen zakar.  Joxerra Garzia   «Itsasoan euri», 2003 - 181. orr.

Imajinatzen nuen besaulki batean ondoan eserita neukan koronel ingeles buruzuri betaurrekodun baten herkidea nintzela.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 142. orr.

Bezero ilehori-buruzuriak erdizka baizik ez zuen adituko barran esaten zena.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 13. orr.

-Berehala -esan zuen buruzuriak erlojua poltsikoan sartzen zuela.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 154. orr.

Eta Hidalgorengana egin du kokotsarekin tuberkulosoak, bigarren galeriakoak begipean gauzkan funtzionario buruzuriarengana.· Ikusten dituen euli guzietan erreparatzen du, baina, ez du bere euli buruzuririk inon topatzen.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 63. orr.

2 egunez mintzatuz, asteguna.

Elizaren egutegian, astegunak, igandea ez gainerakoak, denak feria ziren, festabako, astegun gorri edo astegun buruzuri.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 21. orr.

Hara hor egoki tindatuta bakoitzari dagokion ilara egun buruzuri horiekikoa?  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 343. orr.

-Astearte buruzuri bat baino ez duk.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 218. orr.

Aurreko astean ez bezala, astelehen buruzuri euritsu sortu berrixean aldaketa fisikoak agertu ziren berriz ere Brown jaunarengan.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 67. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

astearte buruzuri (3); astegun buruzuri (5); astegun buruzuri batean (3); astegun buruzurian (4); buruzuri bat (4); buruzuri batean (8)


buruzuritu, buruzuri(tu), buruzuritzen da/du ad buruzuri bihurtu.

Bi bezeroetako batek bota zuen esaldi hori eta aldi berean behatzarekin ispiluan ile-hori buruzurituaren irudia seinalatu, buffet mahaiaren atzean.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 13. orr.

Buruzuritua nintzen, orain bezain buruzuria.  Matías Múgica   «Hiltzaile baten aitormena» - Joseph Roth, 2004 - 190. orr.

Julia, oso buruzuriturik zegoen arren, Adan eta Eba elizako lehen sopranoa zen oraindik.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 261. orr.


buruzut 1 adlag burua zutik.

Segizioak aurrera egin zuen, eta haien buru zihoan gizona, bere gorpuzkera biribil antzekoarekin, bere aljuba eta kaftanean bildua zihoan, buruzut, bere begitarte beltzaxka eta tximino airekoa, ezker-eskuin mugituz.  Patxi Zubizarreta   «Mirarien kalezuloa» - Nagib Mahfuz, 2006 - 194. orr.

Harro eta buruzut segitzen baitzuten biek, zein baino zein gehiago.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 56. orr.

Roldo dei Prati sukarragatik dardarka ari zen eta nekez zegoen zutik, baina bera ere buruzut zihoan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 77. orr.

Eta haren laidoak eta irainak, buruzut joatea eragozten ziotenak.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 72. orr.

2 irud/hed

Madrazo ez da auzi honetatik duintasunez eta buruzut aterako.  Berria - Euskal Herria   2004-05-27


burxoratu ik burtzoratu.

burxoratze ik burtzoratze.

burzoratu ik burtzoratu.

burzoro ik burtzoro.

bus (ETCn 1.848 agerraldi; cf autobus ETCn 25.651 agerraldi) 1 iz autobusa.

Umeen antzera agurtu nau eskuaz leihatilaren atzealdetik, eta busa abiatutakoan urrundu egin naiz handik, bere azken hitzetan pentsatuz.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 154. orr.

Busa hain betea zetorren, ateak ez baitzitezkeen ireki ere egin.  Pablo Sastre   «Eguzkipekoak», 2003 - 309. orr.

Italiar polizia bat igo da busera.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 56. orr.

Alboan jesarri zitzaidan busean.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 82. orr.

Hoteleko harrera-gelan zegoen gazteari busen huelgaz galdetu diodalarik, horrela erantzun dit: [...].  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 26. orr.

Errugabeak dira atxilotu dituzten bi horiek, uruguaitarra eta busaren arduraduna.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 91. orr.

Jendeak poliziaren aurreko hiru bisitak bezain normal hartu du laugarrena ere, buseko txartelaren prezioan sartzen da nonbait dokumentazioa behin eta berriro erakutsi beharra.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 57. orr.

Ez zebilen busik, ez nuen taxirik ikusi.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 295. orr.

Parez pare, busen eta trenen geltoki bana.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 42. orr.

Gurdi, auto, bus, kamioi edota tren, guztietan antzeko hersturak loaren egiteko.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 30. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Irteten ari da geltoki handitik Teheran-Istanbul bus zuzena, bi egunetan Europako mugaraino heldu beharko lukeena.  Jon Arretxe   «Ekialdeko mamuak», 2003 - 155. orr.

Kalkuta ondoan bide bazterrean bus ttipi bat txikituta ikusi genuen.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 168. orr.

Gurean ikus daitekeen bus zaharrena berria da hangoen aldean.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 163. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagi gisa)

Hiribidea zeharkatzera gindoazela, bus-markesina baten ondoan beste talde bat zegoela konturatu ginen, gure kartelen gainean berenak pegatzen.  Iban Zaldua   «Gezurrak, gezurrak, gezurrak», 2001 - 88. orr.

Sei ordu eta erdiko bus-bidaia Meridatik.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 249. orr.

Bus-txoferra.  Pako Aristi   «Note book», 2005 - 18. orr.

Internet atariak bus geltokietan Baionan.  Herria   2005-04-28

Esnatu naizenean, leihora joan, eta hotel aurrean dagoen bus-geltokira begiratu dut.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 26. orr.

Beste izen bakan batzuk irakurtzeko astia dut bus estazioko hormako mapan: Pearl Lagoon, Corn Island, Sandy Bay, Gray Town, Bragman's Bluff.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 16. orr.

4 (hitz elkartuetan bigarren osagi gisa)

Gautxori-busak argiz betetzen zuen kalexka, eta bistakoa zen hutsik zegoela, kale hartan ez zegoela inor.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 33. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bus bat (3); bus geltoki (3); bus geltokiaren (3); busetik jaitsi (3); da busera (4); gautxori busa (5); gautxori busak (4); gautxori busak (4)


bushtar (orobat bushtiar) iz George W. Bush familiakoa.

Baina bushtarrek ez dute inola ere Texasera, sorterrira, itzuli nahi.  Berria - Mundua   2004-10-15

Egia da Bushtiarrak protestant izanik, ez daudela batetik hain hurbil katolikoekin.  Herria   2004-09-09


bushtiar ik bushtar.

busti (ETCn 11.806 agerraldi; orobat bustitu ETCn 4 agerraldi), busti, bustitzen 1 da/du ad ura edo beste isurkari bat zerbaiten azalera itsatsi edo barnera sartu.

Igaro zen mahats ilara artetik, busti zen alpapa soroak zeharkatzean, baina errekatxo bazterrera heldu zen inork ikusi gabe.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 237. orr.

Bestela busti egingo gara!  Txillardegi   «Putzu», 1999 - 63. orr.

-Bustiko haiz!  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 100. orr.

Zoaz eta busti zaitez zazpi aldiz Jordan ibaian, gaitza sendatu eta garbi geldituko zara.  Elizen arteko biblia   2 Erg 5,10

Urak bere bidea du beti, ez dago birritan ur berean bustitzerik ez itotzerik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 38. orr.

Begiak bustitzen zitzaizkion guri begira, eta ahotsa kraskatzen zitzaion.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 49. orr.

Etxeko lan zail batean katramilatzen den eskola-umea irudi, gorritu egin zen, burua atzerantz bota, eta begi bustitzen hasiak itxi zituen.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 10. orr.

Marga ez da negar erraza duten emakume horietakoa, baina begiak busti zitzaizkion.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 245. orr.

Aspaldiko partez, bi begiak busti zaizkizu.  Herria   2005-12-22

Bi harriren artean ondo tinkatuta egon arren, ertz bat busti zitzaion lienzoaren tolesdurari.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 61. orr.

Prakak bustiko zaizkie, pentsatu du Juliak.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 9. orr.

Aurpegia eta ilea busti ditu.  Berria - Kultura   2004-08-01

Orduan, aker bat hil eta Joseren jantzia harturik, akerraren odoletan busti zuten.  Elizen arteko biblia   Has 37,31

Londresko hiria bustitzen duen Thamesis ibaiak hartuko du gaur Oxfordeko eta Cambridgeko unibertsitateen arteko estropada ospetsua.  Berria - Kirola   2006-04-02

Euriak lurra busti du eta espaloiko kolorea biziagotu.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 37. orr.

Zerua hodeitzarrez estalirik zegoen, eta euri-tantak postako bide hautsez betea bustitzen hasiak ziren.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 66. orr.

Itsas Beltzak bustitzen dituen urrutiko lurraldetik.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 78. orr.

Amiantoa okerrago erauzten da euriak bustitzen duenean.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 101. orr.

Euri tanta batek busti ditu Abelen ezpainak.  Pello Lizarralde   «Larrepetit», 2002 - 87. orr.

Hankak zabaldu zizkidan, eskua sartu zidan izterrartean, nire isuriek busti zuten, eta nik ezin nuen gehiago.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 93. orr.

Malkoz busti dizkit oinak eta bere ileaz xukatu.  Elizen arteko biblia   Lk 7,44

Gurina ogi txigortuan zabaldu, kafesnetan busti eta ahora.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 95. orr.

-Zatoz, har ezazu ogia eta busti ezazu zeure puska saltsan.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila II», 2002 - 97. orr.

Aitak okela-zati bat busti zuen sagar-konpotan.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 15. orr.

Gero bere esku busti eta dardaratietan erortzen utzi zuen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 128. orr.

Tristatu zen oso eta etsipenaren uretan busti ere bai, ia itotzeraino.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 65. orr.

Pepponek pintzela busti zuen pinturan.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 355. orr.

Beste batzuetan arrautza gorringotan edo eztitan bustiko zuen "pintzel mutturra".  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 223. orr.

Arkatzaren punta mingainean busti eta idazteko prest jarri zen.  Irene Aldasoro   «Dublindarrak» - James Joyce, 1999 - 222. orr.

Gero, ezpainak mihiaz busti, mihi-punta ahoaren ezkerraldera eraman, eta, hura hozkaturik, paper gainera makurtu zen idazten hasteko.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 111. orr.

Ezpainekin papera busti eta zigarrotxoa osatu zuen.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 288. orr.

Musuzapi bat koloniaz busti ondoren, kontu handiz ipin iezadazu buruan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 128. orr.

Urrutiminez beteta bizi zen, hodei beltz bat ur beltzez bezala, non hustu ez jakinik, zer busti ez jakin eta, horregatik, gero eta puztuago, gero eta deserosoago.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 40. orr.

-Zaila egiten zait zure maitasunari uko egitea -esan zuen neskatxak, eta begiak busti berriak zituela konturatu zen mutila.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 100. orr.

Sudurra zuritu eta eztarria busti, bertzerik ez dik egin bildu dudanetik!  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 16. orr.

Hollywood eta Marilynen aipamenek, izar ihintzez busti pentoka eztietara eramaten ninduten.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 14. orr.

Begiak bustiak zeuzkan.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 55. orr.

Hamar sos aitaordeari ebatsiak eta ogi biribil erdia, Mariaren malkoek bustia.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 44. orr.

Urratuak genituen jakak, bustiak galtzerdiak eta likatsuak zapatak.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 36. orr.

Haren begiak uso bi ur ondoan, esnetan bustiak, uraxka-ertzean egonean.  Elizen arteko biblia   Kt 5,12

Aro eztia bururatzerat doa, tokia uzteko aro hotz eta bustiari.  Herria   2004-01-15

Sentimendu ederren ozeanoak guztia bustitzen du eta xamurra bihurtzen.  Berria - Kultura   2004-07-07

2 irud/hed

Argia da bustitzen gaituena, izarren izerdiak bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 8. orr.

Itzarritakoan argia ikusi zuen Justinak, bazter guztiak bustitzen zituen argia.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 218. orr.

Bata bestearen ondoan etzanda, argitasunak busti zitzan utzi zuten.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 52. orr.

Hantxe busti nintzen Mudarraz, eta haren musikarako hiru liburuez.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 68. orr.

90eko hamarkadan poparen eta dance musikaren xarmaz busti ondoren, rockaren eta technoaren arteko nahasketa definitiboa egin nahi izan zuten Bonok eta lagunek.  Berria - Harian   2005-08-09

Ikasturtea hasi aurreko udan gurasoek antolatutako udaleku batean egon nintzen, umeekin, euskaraz bustitzen, eta irailean, euskara xume batekin hasi nintzen ikastolan klaseak ematen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 84. orr.

Nafarroa ere euskaraz bustitzeko.  Berria - Harian   2005-05-21

Ikasle garaian ideologia ezkertiarretan busti zen eta, oraino ere, zerbait gelditua zaiola ohartzen da.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 173. orr.

Ogi gogorra eta urdaia jaten, eta haiek vodkaz bustitzen ziharduten.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 156. orr.

Gaur hirugarrenez busti ditut prakak.  Unai Elorriaga   «SPrako tranbia», 2001 - 80. orr.

Hik eztarria besterik ez duk bustitzen, zerri horrek!  Juan Kruz Igerabide   «Hauts bihurtu zineten», 2005 - 159. orr.

Baina busti dezagun, Mohamed, eta atera iezadak beste ardo apur bat!  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 94. orr.

Heuk esan duk: hau busti beharra zagok.  Patxi Zubizarreta   «Pospolo kaxa bat bezala», 2005 - 94. orr.

3 (adizlagun baten eskuinean)

Ni, behintzat, ederki busti nintzen, eta une hartantxe ene haurtzarora itzuli nintzen.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 137. orr.

Hala ere, majo busti ginen han beheko dohakabeok, malko erauntsia ikustekoa izan baitzen, ikaragarria.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 136. orr.

Hartu zurdakia, poto barruan ongi-ongi busti, eta San ezabatu zuen bi margo-ukaldiz.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 55. orr.

Doi-doi busti duzu aurpegia.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 28. orr.

-Zakua arrunt bustia dut!  Aurelia Arkotxa   «Septentrio», 2001 - 114. orr.

Zetazko soineko zuri garden batez jantzia, azahar lurrin gozoz oparo bustia.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 58. orr.

4 (hitz elkartuetan)

Bi neska-mutiko ile-busti begira gelditu zitzaizkidan, emakumea -Amagoia barik, Felicitas berriz- zutitzen zen bizkitartean.  Aingeru Epaltza   «Rock'n'roll», 2000 - 107. orr.

Kopak ur-busti ditut, eta orain platerño ilara bat jartzen ari naiz.  Pako Aristi   «Urregilearen orduak», 1998 - 12. orr.

-Bera-bera egindako masa marroi-busti bat -esan zion Harryk.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 88. orr.

5 (era burutua izenondo gisa)

Paristik irten eta laugarren egunez sartu ziren hirian, egun busti eta lainotsu batez.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 149. orr.

Neguko eguraldi busti eta haizetsua izan zen atzokoa.  Berria - Kirola   2004-10-16

Lur bustiaren usaina zeriela.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 89. orr.

Kale bustiak, asfalto distiratsua eta, harantzago, ezkerrerago, ura, hiri grisa zeharkatzen duen distirarik gabeko kanal zabala.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 30. orr.

Nire pausoen hotsa farolen argiak distirazitako espaloi bustian.  Anjel Lertxundi   «Zorion perfektua», 2002 - 23. orr.

Helmugatik 20 kilometrora zoru bustiak erorketa bat eragin zuen eta Kaikuko Berasategi, Fernando Serrano, Lopez Gil eta Azanza atzean geratu ziren.  Berria - Kirola   2006-02-17

Gustatzen zitzaidan garagardoaren zaporea, apar zuri bizia, sakontasun latoi-kolorea, edontziaren horma ilun bustien barreneko mundu bat-batekoa.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 186. orr.

Gero bere esku busti eta dardaratietan erortzen utzi zuen.  Mirentxu Larrañaga   «Hona hemen gu biok» - Dorothy Parker, 2006 - 128. orr.

Berriro ere hatz erakusle bustiaz ukitu zuen Sethek sutondoa.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 38. orr.

Kopeta oihal busti batez freskatu ondoan, eskuak hartzen zizkion, eta emeki mintzatzen loak hartu arte.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 14. orr.

Hantxe apurtu zen trapu busti baten soinuarekin.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 181. orr.

Bere mahaia artile beltzezko oihal puska busti batez estaltzen zuen.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 240. orr.

Ellenek arropa bustia fardel batetik atera eta sukaldean lehortzen jarri zuen, gas-berogailuaren ondoan.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 299. orr.

Begira neukan, etxe-zakur zahar batenak bezalako begi busti onberekin.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 232. orr.

Aurpegira begiratu nion Rufusi, bazen haren begi bustietan halako erregu kutsua.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 257. orr.

Kale izkinan katu hil bat zegoelako, kamioi gurpilen batek jo eta bertan zapaldua, eta inork ez zuen gorpu suntsitu busti hura jasotzeko edo baztertzeko ardura hartu, gora begira etzana, beso biak zabalik, eskolako Jesukristo gurutziltzatuaren antzera, eta atzeko zango hilak jauzia egiten ari balitz bezala luzaturik.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 237. orr.

Luisek begirada bustia kentzen dizu gainetik eta zu eskuan daukazun whisky basoaz gogoratzen zara.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 129. orr.

Distira busti batez argiturik zeuzkan begiak.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 212. orr.

6 (era burutua adizlagun gisa)

Irten eta bata jantzi dut, biziki maite dut nire burua bero eta busti sentitzea.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 81. orr.

Lokaztuta dago han eta hemen, eta ez bada laprast egin nahi, ez badira botak eta galtzerdiak zikin eta busti utzi nahi, arreta eskatzen du.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 48. orr.

7 (era burutua izen gisa)

Bere begietan bustiaren distira azaldu zen, nire erantzunak hunkitu izan balu bezala.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 59. orr.

Garia, noski, azaroan, bustia eta zikina sobrante denean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 202. orr.

Izan ere, zizarea axaletik gertu, uraren eta bustiaren pregoitzat hartzen zen beti.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 337. orr.

Osabaren mihiaren bustia eta beroa sentitzeak zerura eraman ninduen zuzenean.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 20. orr.

8 fonetikan, mihia aho sabaira hurbilduz ahoskatu.

Diptongoan den i bokalak bere ondorengo s eta ts busti eta x edo s eta tx bihurtu ditu, hurrenez hurren.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 186. orr.

Fonema bustiak (ll, ñ, dd, tt) adierazteko, esate baterako, l, n, d, t soilak, gainean puntua zutela erabiltzearen aldekoa zen.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 35. orr.

Ohiko bost bokalez gainera, ü onartu zen Zuberoa aldeko hotsa adierazteko, eta hots bustiak eta r azkarra tiletarekin idaztea erabaki zen.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 117. orr.

Kontsonante bustiak, bokal ahulak.  Isabel Arrigain   «Hizkuntzalaritza orokorreko ikastaroa» - Ferdinand de Saussure, 1998 - 73. orr.

9 adkorkonprometitu, engaiatu.

Orain, pausoak eman behar dira, denok busti behar dugu eta denon indarra jarri, horretan sinesten dut.  Berria - Harian   2005-08-07

Eta gainera, idazleak zintzo jokatzea, hau da, ez saiatzea guztiaren gainetik bere burua ezkutatzen eta benetan autorea busti egin dela sumatzea.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 246. orr.

«Jendarteak euskal preso politikoen eskubideen aldeko dinamikan, orain inoiz baino gehiago, busti behar duela pentsatzen dugu», adierazi zuten.  Berria - Harian   2006-03-26

Nola igartzen da idazlea busti egin dela edo barruan daraman guztia eman duela?  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 248. orr.

Ibarretxe, busti zaitez edo Ibarretxe, non zaude? aldarriak behin eta berriro errepikatu zituzten, ozen.  Berria - Ekonomia   2004-11-06

10 busti-busti

-Busti-bustia zegok motxinbero hau -oihu egin du aluan ari denak, bere lagunari abisu eman nahirik-edo.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 50. orr.

Egun osoko euriaren ondotik zelaia busti bustia izateaz gainera, ez zuen partida guztian atertu eta denbora joan ahala, gero eta zailagoa izan zen jokatzea, baloia astun bihurtua baitzen, baita hankak ere. Koxepari begiak busti busti zitzaizkion.  Berria - Kirola   2004-01-24

Ez zuen besoa lehortu, busti-bustia zeukan, eta uraren freskuraz freskatua.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 176. orr.

Ezpainak busti-bustiak zeuzkan, marrubi-ale freskoak baino goxoagoak.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 37. orr.

Gaixoak begiak busti-bustiak dauzkala iruditu zaio Santiri.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 152. orr.

Henrik polonieraz egiten zituela bere otoitzak, begiak apalduta, hatzak gurutzatuta, jaka eta mahonezko galtzak busti-bustita zintzilik...  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 48. orr.

Aita, busti-bustirik, suaren ondora joan zen lehortzera.  Juan Kruz Igerabide   «Nire aitaren fusila» - Hiner Saleem, 2004 - 55. orr.

Dutxatik xukatzeko oihalik gabe ateratzen ziren kanpora, oraino busti bustirik.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 97. orr.

11 busti-busti egin

Ogi-xerra txigortu zituen, eta hark astigar-ziropatan busti-busti egin eta minutu eta erdian irentsi zituen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 155. orr.

Busti-busti egiten da; usteldu egiten da; usain txarra dario.  Eskarne Mujika   «Atzo» - Agota Kristof, 2004 - 55. orr.

Joanes plaza erdian geratu zen, euripean, busti-busti eginda.  Felipe Juaristi   «Itzarri nahi ez zuen printzesa», 2002 - 82. orr.

Ura jaurtitzeko aitzakian, busti-busti eginda geundela, jolas-borrokan hasi ginen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 29. orr.

Busti-busti eginda zeukan alkandora.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 171. orr.

12 elur busti zuritzen ez duen elurra.

Elur bustia deitzen diogu inguru hauetan: euriarekin nahasian eta artean ere maluta egin gabe, trinkotu gabe datorrenean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 28. orr.

Elur bustia ari zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 103. orr.

Behe lainoaz gain, elur-bustia ere egin zuen tarteka.  Berria - Euskal Herria   2004-01-03

Oso eguraldi txarra egiten zuen egun hartan, hotza eta nahastua, gehientsuenetan elur bustikoak ziren zaparradekin.  Bernardo Atxaga   «Groenlandiako lezioa», 1998 - 110. orr.

Gau beltza zen, eta noiztenka elur bu2sti erauntsi bat izanik ere, ez zuen argi beharrik nora bideratu jakiteko.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 249. orr.

13 oilo busti ik oilobusti.
14 paper busti eraginkorra ez den dokumentu edo agindua.

Talde honetako idazkari Eliseu Climentek nabarmendu du Valentziako estatutu berrirako PPk eta PSOE alderdi sozialistak eginiko ituna paper busti gisa uzten duela.  Berria - Mundua   2006-04-08

Alardeen arazoa ez bada konpontzen eta legea ez bada betearazi behar, legea paper bustia baino ez dela izango konturatzen al zara?  Berria - Harian   2005-05-22

Maitasuna zigilatzeko paper eta instantzia beharrari alferrikako irizten diodala -ez zaio gustatzen entzutea, baina nire jaioterriko bake epaitegia eta eliza urpean daude: paper bustiak baino ez dira- eta batez ere, buruan norberak bere irudi eta oroitzapenak dituela.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 183. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

aurpegia busti (6); baina busti (3); bat busti (15); bat busti eta (5); bat busti zuen (3); batek busti (3); begiak busti (12); begiak busti zitzaizkion (4); berriro busti (3)

busti ahala (3); busti bat (14); busti batean (3); busti baten (9); busti batez (9); busti behar (6); busti beharra (3); busti berria (4); busti busti (31); busti busti eginda (21); busti bustia (9); busti bustiak (6); busti bustirik (4); busti ditu (8); busti ditut (3); busti du (5); busti duzu (3); busti edo (3); busti egin (22); busti egin dela (3); busti eginda (21); busti egingo (4); busti egiten (8); busti ere (5); busti eta (87); busti ez (7); busti gabe (20); busti gabe igaro (3); busti nahi (5); busti nintzen (3); busti nuen (6); busti ondoren (12); busti zaitez (4); busti zen (7); busti zidan (3); busti zidan eta (3); busti zion (3); busti ziren (5); busti zituen (23); busti zitzaion (3); busti zitzaizkion (5); busti zizkion (3); busti zuen (40); busti zuten (10)

elur busti (3); ere busti (6); erregaiarekin busti (4); eskuak busti (4); eta aurpegia busti (3); eta begiak busti (3); eta busti (28); eta busti busti (3); eta busti egin (5); eta ilea busti (3); ezpain busti (3); ezpainak busti (12); ezpainak busti zituen (7); eztarria busti (3); gabe busti (3); guztia busti (3); ilea busti (3); luma tintontzian busti (4); lur busti (3); malkoz busti (7); mihiaz busti (4); odoletan busti (4); odolez busti (4); oihal busti (3); oilo busti (3); oinak busti (6); oinak busti gabe (4); oinik busti (5); oinik busti gabe (5); ongi busti (4); ozpinetan busti (3); ozpinetan busti eta (3); papera busti (4); tintontzian busti (5); tintontzian busti eta (4); trapu busti (3); uretan busti (12); uretan busti eta (5); urez busti (6); zapi busti (6); zapi busti bat (3); zintzurra busti (4)

alkandora bustia (3); arropa bustia (6); busti bustia (9); bustia ari (3); bustia besterik (3); bustia besterik ez (3); bustia dago (3); bustia eta (18); bustia izanez (3); bustia pasatu (3); bustia zegoen (7); bustia zen (3); edo bustia (4); eguraldi bustia (3); elur bustia (8); elur bustia ari (3); errepidea bustia (3); eta bustia (6); ile bustia (5); oilo bustia (3); trapu bustia (3)

eta bustiago (3)

arropa bustiak (6); batez besteko bustiak (6); besteko bustiak (6); busti bustiak (6); bustiak eta (6); bustiak zituen (4); hots bustiak (5); ile bustiak (3); odolez bustiak (3); oilo bustiak (3); umel bustiak (3); zapi bustiak (4)

lur bustian (6); zoru bustian (3)

eguraldi bustiarekin (3)

belar bustiaren (3); belar bustiaren gainean (3); bustiaren azpian (4); bustiaren eta (4); bustiaren gainean (10); bustiaren usaina (6); eta bustiaren (5); lur bustiaren (6)

bustien moduan (3)

bustiko ditu (3); bustiko zuen (3)

begiak bustirik (4); behatza odoletan bustirik (3); busti bustirik (4); bustirik eta (8); bustirik zegoen (3); bustirik zituen (3); eta bustirik (5); malkoz bustirik (5); odoletan bustirik (3)

oliotan bustiriko (5)

begiak bustita (3); belarra bustita (3); bustita dago (6); bustita eta (11); bustita nago (3); bustita zegoela (3); bustita zegoen (13); bustita zegoen eta (4); bustita zeuden (8); bustita zeukan (3); bustita zeuzkan (4); bustita zuen (3); errepidea bustita (5); eta bustita (5); hain bustita (3); ilea bustita (9); odolez bustita (3); zeharo bustita (3); zorua bustita (4)

batekin bustitako (3); batekin bustitako xanpain (3); bustitako xanpain (3); bustitako xanpain botila (3); eta odolez bustitako (3); gorri batekin bustitako (3); odolez bustitako (3); urez bustitako (3)

bustitze bat (33); bustitze bat antolatua (4); bustitze bat egin (4); bustitze bat eginik (4); bustitze bat eskainia (5); bustitze batekin (6); bustitze baten (6); bustitze denboran (3); bustitze eta (38); bustitze eta afari (5); bustitze eta afaria (4); bustitze eta bazkaria (6)

bustitzea eskainia (3); bustitzea eta (39); bustitzea eta bazkaria (15); bustitzea eta ondotik (4); bustitzea eta oren (3); bustitzea herriko (6); bustitzea herriko etxeak (4); bustitzea kazernan (3); da zintzur bustitzea (9); dute zintzur bustitzea (3); eguerditan zintzur bustitzea (9); errebotean zintzur bustitzea (4); eskaini zintzur bustitzea (9); eta zintzur bustitzea (6); etan zintzur bustitzea (5); gero zintzur bustitzea (4); ondotik zintzur bustitzea (30); zintzur bustitzea (164); zintzur bustitzea eskainia (3); zintzur bustitzea eta (38); zintzur bustitzea herriko (6); zintzur bustitzea kazernan (3)

zintzur bustitzean (5)

zintzur bustitzearekin (4)

bustitzearen ondotik (3); zintzur bustitzearen (6); zintzur bustitzearen ondotik (3)

bustitzeko eta (6); ez bustitzeko (8)

aurpegia bustitzen (3); begiak bustitzen (6); begiak bustitzen zitzaizkion (3); bustitzen ari (12); bustitzen dira (3); bustitzen ditu (5); bustitzen dituen (9); bustitzen du (8); bustitzen duen (7); bustitzen duenean (4); bustitzen eta (3); bustitzen hasi (7); bustitzen hasiak (3); bustitzen nituen (3); bustitzen zituen (10); bustitzen zitzaizkion (3); bustitzen zuen (12); bustitzen zuten (5); da bustitzen (3); ere bustitzen (4); ezpainak bustitzen (3); guztia bustitzen (3); kaleak bustitzen (4); kaleak bustitzen dira (3); malkoz bustitzen (7); oinak bustitzen (3)

zintzur bustitzerat (5)


bustialdi iz norbait edo zerbait bustitzea, edo bustitzen den aldia.

Ogi berria, opil bat bezain xamurra, kafesnez goraino betetzen zen bustialdi bakoitzean.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 78. orr.

Bertan behera utzi zituen gimnastika eta bustialdiak. Erosketak egindakoan, kanpineko igeritokian bustialdi bat hartu, eta afaria prestatzeari ekin diogu.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 73. orr.

Hemen arratsaldeko seiak dira eta orain bustialdi bat hartzera noa.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 85. orr.

Arratsaldero joango nauk hondartzara eta bustialdi eder bat hartuko diat.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 171. orr.

Bere bat-bateko bustialdiarekin lotuko zuen nire esaldia.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 188. orr.

Eta nola eskertzen duten bustialdi kolektiboa bere bezeroen gorputz-arimek!  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 74. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bustialdi bat (3)


bustiarazi, bustiaraz, bustiarazten du ad bustitzera behartu.

Bustiarazi egin zizkion begiak, eta odolaren gozotasuna txistuarekin nahasten nabaritu zuen berehala.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 147. orr.


bustibako izlag busti ez dena, busti gabekoa.

Bustibako lur zati bakanetakoan itxaron zuen, berarekin batera lehorreratutako bidaiariek bakoitzak bere bidea hartu arte.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 144. orr.


bustidura 1 iz fonetikan, mihia aho sabaira hurbilduz ahoskatzea.

Fonema batzuen palatalizazioaz edo bustiduraz ari gara, eragin txikigarria edo gutxiesgarria duten hipokoristikoez, alegia.  Iñaki Arranz   «Hitza azti», 2006 - 63. orr.

1978an etorri zen hots bustiak idazteko araua: bustidura adierazgarriak idazterakoan islatzea erabaki zen, baina ez i bokalak eragindakoak.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 174. orr.

Hizkera jakin batzuek egindako berrikuntza da bustidura, eta alde horretatik ere zentzuzkoa da, batasunari begira, bustidurak idatziz ez agertzea.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 185. orr.

Bustidurak sortzen ditu buruhausterik larrienak.  Koldo Zuazo   «Euskararen sendabelarrak», 2000 - 185. orr.

Bustiduraren kasuan, berriz, adierazkortasun arrazoien karietara egin palatalizazioa baizik ez da bere horretan transkribatuko.  Berria - Kultura   2004-10-06

Ez zen etxeko euskara, laburduraz eta bustiduraz betea, baina haren arrastoak suma zitzakeen euskara osatu, dotoretu, goratu hartan.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 88. orr.

Bizkai gehienean indartsua da bustidura, baina oso ahula Txorierrin, Zeberion, Orozkon eta Arratian...  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 175. orr.

2 bustitzea.

Ikuskizuna bera aski zatekeen hezur-muinetan bustidura sentiarazteko, baina, horretaz gain, etxeak berak ere bazuen, hutsik egon izanaren ondorioz, hotz hezea hormetan sartua.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 67. orr.

Gabik lagunei begiratu die, eta mauka berriz ere pasatu du sudurreko bustiduratik.  Jokin Muñoz   «Bizia lo», 2003 - 58. orr.

Adostasunezko agurraz telefonoa gakoan eskegi ostean Eusebia bazetorren matrailetako azken ur-bustidurak eskuaren atzealdeaz sikatuz.  Josu Landa   «Odolbildua», 2002 - 150. orr.

Urak gainezka egin arte, / bustiduran ito.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 49. orr.


bustikuntza iz fonetikan, mihia aho sabaira hurbilduz ahoskatzea.

Busti eta bustikuntza bezalako hitzak terminologia inpresionistari dagozkio, nolabait esan.  Lourdes Oñederra   «Fonetika fonologia hitzez hitz», 2004 - 44. orr.


bustitasun iz bustia denaren nolakotasuna. ik hezetasun.

Atmosferan beti izaten da neurri bateko bustitasuna.  Irene Aldasoro   «Giza gorputza lanean» - John Lenihan, 2006 - 130. orr.

Behin harriaren egitura porotsuarengatik morteroak bere bustitasuna galdu duenean, eta karea eta harea elkarrengandik banandu eta desegiten direnean, harria ere trabatu gabe geratuko da eta denborarekin hormak aurritu egingo dira.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1150. orr.

Luis maite duzu, irentsi nahi duzu edo bere barrenean desagertu, zu desagertu bere berotasunean, bere bustitasunean urtu, bere esperma isuriak estal zaitzala.  Lourdes Oñederra   «Eta emakumeari sugeak esan zion», 1999 - 81. orr.

Ankai beltz handietan halako bustitasun liluratu bat ikusi uste izan dut.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 180. orr.


bustitsu izond bustitasunez betea,

Atzo bezalako denbora: zerua euritsu eta beraz lurra bustitsu.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 29. orr.

Ekaina bustitsu, gure nausia kexu, erantsiko zuen morroiak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 229. orr.


bustitu ik busti.

bustitzaile iz bustitzen duena.

Itsasoak sendoa emango du eta lanbroa eta behelainoa izango dira nagusi, baina bertako lainoa, ez haizeak darabilena, eta giro esnetsu eta bustitzaile horretan beste isla batzuk agertuko dira.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 180. orr.


bustitze
1 zintzur-bustitze (orobat zintzurbustitze g.er.)

11.00: Meza Zuraideko Elizan, ondotik zintzur bustitzea. 11etan zintzur bustitzea SORHUET-ETCHEVERRY kantariekin.  Herria   2004-05-27

Eguerditan zintzur bustitze baten inguruan Jorajuria gure taldearen aintzindariak eman ditu urteko konduak.  Herria   2002-12-12

Segidan zintzur bustitzea eta bazkaria oren batean.  Herria   2003-08-14

Ondotik omore gaitzean zintzur bustitze eta afaria.  Herria   2004-02-26

Zintzur bustitze denboran helduek dute ideki bertsu saioa, han kausitzen ziren jendeak agurtuz. ortzirale aratsean, 8-ak eta erdietan, Azkainen, Biltoki gelan, Korrika desfilea eta ondotik zintzur bustitzea taloekin.  Herria   2004-03-18

-Noizko duk zintzur bustitzea? -galdegin zion bizkarrez konkor bezain zardai zenak, zigarroa ezpainetan dilindan.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 195. orr.

Haurrak kantu eta antzerkian aritu eta zintzur bustitze batekin ospatu zuten ehun bat guraso jinak zirela.  Berria - Euskal Herria   2004-05-30

Denak goxoki egon dira eskainia zen zintzur bustitzean eta ere talo ta xingar gogotik gozatu dute.  Herria   2002-09-26

Besta horiek ortzirale huntan hasiko dira, aratseko 8-etan, Emak-Hor taldeak airostuko duen zintzur bustitzearekin.  Herria   2003-06-05

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

da zintzur bustitze (5); edo zintzur bustitze (3); eguerditan zintzur bustitze (3); eskaini zintzur bustitze (4); eta zintzur bustitze (12); gero zintzur bustitze (4); ondotik zintzur bustitze (15); zintzur bustitze (106); zintzur bustitze bat (32); zintzur bustitze batekin (6); zintzur bustitze baten (6); zintzur bustitze denboran (3); zintzur bustitze eta (38)


bustitzeke adlag busti gabe.

Askoz ere gihar finagokoa litzatekeela nire poza baldin eta Jainkoak nire etxetik atera gabe eta oinik bustitzeke zer jana emango balit.  Patxi Ezkiaga   «On Kixote Mantxako» - Miguel de Cervantes, 2005 - 112. orr.


bustitzeño
1 zintzur-bustitzeño adkor zintzur-bustitzea.

Ondotik, zintzur bustitzeño bat untsa goxoa eliza aintzineko karrikan berean.  Herria   2001-07-12

Deneri, Guy Poulou auzapezak egin daizkiote konplimenduak eta zintzur bustitzeño batekin segitu da elgarretaratze hori, batzu eta besteak goxoki zaudela, solas eta solas...  Herria   2003-10-02


busto (orobat bustu g.er.) iz giza gorputzaren goialdea, burutik gerrialdera.

Baita eskultura guztiak ere: figuratiboak, abstraktuak, zinetikoak, egurrezkoak, altzairuzkoak, bustoak, harlanduzkoak, artista ezagun nahiz ezezagunenak, denak erauzi zituen garabi erraldoi batek.  Karlos Linazasoro    «Glosolaliak», 2004 - 18. orr.

Bertako gaztainondo eta zumar handiek itzal gozoa eskaintzen diete italiar literaturako hainbat idazle handiren brontzezko bustoei: Carducci, Foscolo, Manzoni, Alfieri... Bustook zuri-zuri dituzte beren buru patrizioak.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 46. orr.

Ezin duzue ezer liluragarriagorik imajinatu, salbu eta damen bustoak ikusi badituzue bitxitegietako erakusleihoetan.  Julen Gabiria   «Peter Pan» - James Matthew Barrie, 2004 - 281. orr.

Bere gelan, [...] sutondoaren gainean, ume baten busto handi bat, zeramikazkoa, altzari-saltzaileak oparitu ziona diban bat erosteagatik.  Joseba Urteaga   «Lekua» - Annie Ernaux, 2003 - 41. orr.

Bazagok hemengo parkeetan Umbertok baino merezimendu gutxiago egindako jendearen bustorik.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 195. orr.

Sen hezigabe batek nabarmenarazten digu atseginez esternomastoideoaren laburdura Alexandroren bustoan.  Juan Garzia   «Bizi alegiazkoak» - Marcel Schwob, 2002 - 24. orr.

Gure amak manikiak zituen bere jostundegian, baina ez horrelakoak, baizik bustoa eta bularra baino ez zituztenak, eta buruaren ordez larako bat zegoen estutzeko.  Pello Lizarralde   «Denak hasperenka» - Gianni Celati, 2005 - 183. orr.


bustu ik busto.

busturiar izlag/iz Busturiakoa, Busturiari dagokiona; Busturiako biztanlea.

Euskal Herrian jokatu dituen probetan jaun eta jabe izan da txirrindulari busturiarra.  Berria - Kirola   2004-01-20

Busturiarra da gaur irabazteko faborito nagusia.  Berria - Kirola   2004-09-10

David Seco txirrindulari busturiarrak Arnaoko (Asturias, Espainia) proba irabazi zuen herenegun.  Berria - Kirola   2004-11-30

David Seco busturiarrak bere sasoi onenean ez dagoela aitortu du.  Berria - Kirola   2004-12-11

Busturiarrek harriturik entzuten zuten itzelezko istorioa, eta zehazkizun bakoitza gero eta zurrumurru ozenagoz hartzen zuten.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 127. orr.


butaka 1 iz besaulkia.

Telebista handi bat zegoen mahai txiki baten gainean, eta handik gertu sofa bat, butaka bat eta lanpara zut bat.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 15. orr.

Aita butakan jarrita zegoen, eskuak bular gainean gurutze, eta begiak itxita.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 53. orr.

Butakan eseri eta jan, beste ezer ez.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 15. orr.

Iganderoko zinezaleak ez baitziren sekula beheko 21garren ilarako butaketan esertzen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 318. orr.

Butakaren lepoan atseden hartu zuen.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 197. orr.

Katharine Hepburn, butaka baten ertzean eserita, lan-baldintzak zehazten ari zitzaion Spencer Tracyri.  Anjel Lertxundi   «Argizariaren egunak», 1998 - 175. orr.

Egongelako larru beltzeko butakan.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 18. orr.

Bere butaka tapizatuan eseri zen.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 16. orr.

Lan honek daukan onena, butaka dotoreetan eseri eta zetazko izara artean etzatea da.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 41. orr.

2 (hitz elkartuetan)

Ternik ia-ia arratsero butaka-txartelak izaten zituen debalde eta nire senideei eta amari oparitzen zizkien.  Fernando Rey   «Gure etxeko kontuak» - Natalia Ginzburg, 2004 - 75. orr.


butakatxo iz adkor butaka.

Butakatxoak blaitu egiten baitituzte oraindik ere metrosozialistek Alexander Kordaren argazki mitikoa oroitze soilarekin.  Berria - Kultura   2004-09-19


butanero iz butano-banatzailea.

Ez al zenidan esan, bada, zu zeu izango zintudala etxeko okina, etxeko iturgina, etxeko elektrikaria, etxeko igeltseroa... baita butaneroa ere?  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 162. orr.

Ikatz-meatzariak eta butaneroak ez dituk gu baino okerrago bizi.  Hasier Etxeberria   «Patri maitea», 2003 - 13. orr.

-Butaneroarena ez litzaizuke gaizki etorriko, entzuten diren gauzekin...  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 152. orr.


butano iz hidrokarburo asea, sakadurapean isurkari bihurtzen den gasa, erregaitzat erabiltzen dena (CH3-CH2-CH2-CH3); butano bonbona; butano sukaldea.

Iturriko urik gabe gelditu ginenetik, ordea, alferrik genuen butanozko berogailua.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 183. orr.

Butanoa ekartzea ahaztu zitzaion, baita guri eskatzea ere, eta handik laster geratu ginen sukalderik gabe.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 184. orr.

Butano gutxi geratzen da.  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 190. orr.

Butano txiki bat geneukan, bi-hiru sutakoa, eta hormak zikintzen zituen.  Ana Urkiza   «Zortzi unibertso, zortzi idazle», 2006 - 388. orr.

Itzali du butanoa, kendu du lapikoa su gainetik, jaso du tapa...  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 31. orr.

Karabanaren barruan propanozko bi butano eta kanpingasa zeudenez, Ertzaintzak errepidea itxi egin behar izan zuen.  Berria - Euskal Herria   2006-03-15

Beste batzuetan, berriz, butano koskor batekin bertan egiten dugu zeozer: haragi xerrak frijitu eta antzekoak; betiere, etxetik eramanda.  Berria - Kirola   2004-06-16

2 (hitz elkartuetan)

Inork ez zuen berogailu zentralik edo elektrikorik, gasa iritsi ere ez zen egiten, butano-bonbonekin ibili behar zen beti gora eta behera, sukaldea zen etxeko leku bero bakarra neguan.  Mikel Hernandez Abaitua   «Ohe bat ozeanoaren erdian», 2001 - 144. orr.

butano bonbona 9 euro, ikusten da prezio zerrendetan. sukaldeko butano-botilak erabiltzen zituen, eta beharbada horietako baten leherketak eragin zuen ezbeharra.  Berria - Kultura   2004-08-08

Nonbait, berdin zitzaion butano banatzailearekin edo argindarraren gastua neurtzera zetorrenarekin oheratzea.  Aitor Arana   «Bost ahizpa», 2005 - 67. orr.

Seur furgoneta bat, auto urdina, auto zuria, auto gorria, beste auto zuri bat, butano kamioia, taxi bi...  Sonia Gonzalez   «Ugerra eta kedarra», 2003 - 151. orr.

Ez nuela Donostian, beste usain batzuk lagun nituela -ikasle-pisuko butano sukaldearena, Guzziaren motorrarena-, Iruainen mira berezirik sentitu.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 287. orr.

Butano estufa zen, aurrealdeari su eman eta gori gori jartzen zena.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 269. orr.

butano-ihes batek beste gizon bat hil du, don Tiburcio Martínez Loureda.  Joan Mari Irigoien   «Oilarraren promesa», 2003 - 115. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

butano bonbona (6); butano botila (3)


butanol iz butanotik eratorririko alkohola.

Butanol isuria izan zen, eta arnasketa arazoak, zorabioak eta itolarria eragin zuen auzokideen artean.  Berria - Euskal Herria   2004-04-07


butifarra iz txerriki zatikatuz, espeziez eta gatzez eginiko hestebetea.

Dozenaka butifarra ere jarri dituzte sutan.  Berria - Harian   2005-03-13


butilo iz butanotik, hidrogeno atomo bat galtzean, eratorririko erradikal monobalentea.

Hylo delakoa, zeina, gauza bitxia, baltsamaturik aurkitzen baita alkali-erroen desinentzietan: metilo, butilo, eta abar.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 54. orr.

1999ko martxoan, enpresak milaka litro butilo azetato isuri zituen Castaños errekara.  Berria - Euskal Herria   2004-04-07


butoi izond/iz egoskorra, burugogorra.

Butoi buxikatsu horrek gaizki butxatzen dik kabusaia!  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 123. orr.


butroi1 iz horma batean edo sabaian, lapurreta egiteko edo, egiten den zuloa

-Iñaki, plan bat zaukaat butroi bat egiteko.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 76. orr.

Abiatu gara noizbait, eta hil nazaten baino lehen ihes egin ahal izateko butroi bat nola egin dezakedan hasi naiz pentsatzen.  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 190. orr.


butroi2 iz arrantzan erabiltzen zen tresna, bi onil modukoz osatua.

Sareak, txangurrotarako butroiak pilatu.  Paddy Rekalde   «Ragga-ragga dator gaua», 2006 - 49. orr.

Butroia eta kanabera batzuk gerturik zeuzkan, zer gertatu ere.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 164. orr.


butxadura ik buxadura.

butxatu ik buxatu.

butxet ik buxet.

buuuu (onomatopeia)

-Buuuu, historia hori bukatua dago, bihotza.  Patxi Iturritegi   «Behi eroak», 2003 - 36. orr.


buxadura (orobat buxadura g.er.) iz buxatzea.

Horregatik zainak handitu egiten dira, buxadura eta usteltzea heltzen dira, humoreen kalitatea hondatzen da eta horien kopurua ere aldatzen, eta hortik gaixotasunak datoz, hala nola hazteria, hazgalea eta garatxoak, edo eritasun larriak, esaterako minbizi-hantura, elefantiasia eta gangrena.  Xabier Kintana   «Alderraien gidaria» - Mose ben Maimon, 2006 - 195. orr.

Lagungarri izango zatekeen buxadurak kentzeko iturgin-ziri bat, baina ez genuen horrelakorik, eta, hortaz, burdina-harizko kako bat zuzendu eta huraxe sartu nuen.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 76. orr.

Haren zalgurdia isil-ostuka zebilen aurrera, kaleko buxaduraren erdian galdurik.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 45. orr.

Lehorte luze baten osteko euri-zaparrada bortitzak estoldetan sorturiko buxadura topatu zuten metroko ahoan.  Lutxo Egia   «Paperezko hegazkinak», 2004 - 125. orr.

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

bronkioetako buxadura (3)


buxatu, buxa(tu), buxatzen da/du ad 1 hodi edo kideko batean, igarobidea oztopatu.

Isurbideak buxatu ziren, eta urpekariek garbitu behar izan zituzten.  Edurne Elizondo   «Itoiz, porlanezko gezurra», 2004 - 11. orr.

Ezpainetatik listua bits bihurturik zerion, borborka, arnasbidea buxatzen ziola.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 525. orr.

Hil baino hilabete bat lehenago, berak eta beste lagun batzuek Zolaren logelako tximinia buxatu zutela eta idazlea kearen eraginez hil zela aitortu zion.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 7. orr.

Bere painueloa atera zuen urduri, harekin buruko zauria buxatu zion lagunari; laster gorritu zen hura.  Pablo Sastre   «Elurretan hotsak», 2004 - 45. orr.

Ez nuen lortu [...] asperdura eta umiliazioa besterik, eta likido beltz eta uher-nahasi bat, zeinak erremediorik gabe irazkiak buxatzen baitzituen eta ez baitzuen inolako joerarik erakusten kristaltzeko.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 241. orr.

Komuna buxatuta zegoen gaur goizean, eta aitak makila batez atera behar izan ditu komun ontzitik marrubi errezeta guztiak (gure komuneko papera) kaka kilo batzuekin batera.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 104. orr.

Egunero irensten duen abere-koipearekin, honezkero duela mende erdi beharko bailituzke arteriak buxatuta.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 257. orr.

Osasun-zerbitzuetako langileek andetan gaixo berriak ekartzen jarraitzen zuten, eta banan-banan igaro ziren nire aurretik epilepsiak jota edo hesteak buxatuta, aiztokada-zauriekin edo gehiegizko heroina-dosiekin, beso hautsiekin edo buru odoleztatuekin.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 348. orr.

Esklusak egiten zituzten galtzada bazterreko errekastoak buxatuz.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 239. orr.

Horrexek buxatu zuen hodieria.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 508. orr.

Kableak guztiz buxaturik daude eta bertatik albiste bat bera ere ezin da pasa.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 320. orr.

Horren ondoren, txaluparen motorea buxatu eta gelditu egin zen.  Lopez de Arana   «Manhattan Transfer» - John Dos Passos, 1999 - 433. orr.

2 (era burutua izenondo gisa)

Orratzak denbora luzean eduki behar ziren, mugitu gabe; itxaron egin behar zen, haiek leku buxatuak zulatu arte, odola berriz ibil zedin.  Juan Kruz Igerabide   «Txoria» - Oh Jung-hi, 2006 - 66. orr.


buxatzaile iz buxatzen duena.

Erresuma Batuko ikertzaileek biriketako gaixotasun buxatzaile kroniko larria zuten 82 gaixo aztertu zituzten.  Berria - Gaiak   2004-09-14

Biriketako minbiziak, asmak, pneumoniak, eta biriketako gaixotasun buxatzaile kronikoek bronkitis kronikoa eta enfisema, tartean beste inon baino heriotza gehiago eragiten dute herrialde horietan, idatziaren arabera.  Berria - Gaiak   2004-04-28


buxatze iz hodi edo kideko batean, igarobidea oztopatzea.

Inguruko hondartzetatik zetozen autoek eragindako buxatze handi bat topatu dugu Triesteko sarreran.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 41. orr.

Sukarra, anemia, artikulazioetako mina, eta burmuineko odol hodien buxatzea dira gaitzaren zantzurik ohikoenak.  Berria - Gaiak   2004-08-17

Inguruko hondartzetatik zetozen autoek eragindako buxatze handi bat topatu dugu Triesteko sarreran.  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 41. orr.


buxer iz harakina.

Antzerkia deneri zuzendua izan dadin plazak, sabaiak edo herriko saletan, buxer kamioi bat erabiltzen dute eta haren inguruan balentriak egiten.  Herria   2001-08-09

Ospital buxerek (aita semeek) dei egin dute etxe hortako egoiliarreri eta lagundu kanporat ateratzen.  Herria   2004-01-01


buxet (orobat butxet g.er. eta buxeta g.er.) ipar aurrekontua.

130 milioi euroko buxeta finkatu du Baiona/Angelu/Miarritze hiri elkargoak aurtengo.  Herria   2005-02-03

Angeluko kontseiluko gehiengoak 47 milioi euroko buxeta bozkatu du heldu den urterako.  Herria   2005-12-29

Ezkerreko oposizioak buxetaren kontra bozkatu du.  Herria   2004-12-16

Igerilekua konponduko dute 2007/2008rako, eta horretarako finantzabideak atzeman dituzte (buxeta 3,5 milioi eurokoa da).  Berria - Euskal Herria   2006-04-19

Baina Lapurdi kostaldeko herritarren jakin-mina piztu duen datua ez da buxeta izan, xedeak behar dituen desjabetzeak baizik.  Berria - Euskal Herria   2004-04-22

Aurten frantses estatuak bozkatu osagarriaren buxeta ttipiegia dela salatu dute Espilondo deputatuaren bulegoan.  Herria   2001-02-15

Murtutseneko ahaideak bi mila eurorekin buxetaren betetzera iritsi ziren eta ez zen kolazionearekin diru-kopurua pasatzea komeni!  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 167. orr.

Mixel Iturbide buxetaren axuantaren esku emana da enplegua.  Herria   2004-01-15

Galdatu zuen ere Baionako kutxak bere buxeteko zatiño ttipi bat ukan zezan, hemen gaindiko behar ordu larrientzat.  Herria   2005-11-03

2 (hitz elkartuean)

Hor bururatuko da ere 2000/2006 hitzarmen berezia, eta horrekin EEP-ren buxeta segurtamena.  Herria   2005-12-29

· Azpimarratzen du zilo hori Kutxaren kudeantza buxetaren ehuneko hirura baizik ez dela heltzen, Frantses estatuaren ziloak ehuneko laua pasatzen duelarik.  Herria   2004-05-27

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 0 aldiz agertzen direnak)

buxeta bozkatu (6); buxeta du (4); euroko buxeta (11); euroko buxeta du (3); milioi euroko buxeta (9); urteko buxeta (8)

bere buxetaren (4); buxetaren ehuneko (4); kudeantza buxetaren (3


buxia iz eztanda motorretan, erregaia gartzen duen txinparta gertatzen den gailua.

Buxia berriak, delkoaren tapa berri bat eta beste hainbat ordezko pieza ordaindu beharko ditut, baina kezka bakarra daukat, tramankulu zahar hori prest edukitzea berriro errepidean ibiltzeko.  Oskar Arana   «Brooklyngo erokeriak» - Paul Auster, 2006 - 222. orr.


buxika iz **

Mahaietan beirazko buxikaz babestutako kandela batzuk zeuden jarrita.  Xabier Olarra   «Azken hitzordua» - Sandor Marai, 2003 - 72. orr.


buxikatsu izond **

Butoi buxikatsu horrek gaizki butxatzen dik kabusaia!  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 123. orr.


buxka
1 buxka-buxkan adlag adkor bila.

Bitxia da goiza eta bitxia goizak dakarkidana [...] gauean hotelera bidean ikusi nituen eszena fellinianoekin alderatuta: puta eta trabestiak imajina daitezkeen hots zakarrenekin jendeari deika inork josi ditzakeen minigonarik laburrenekin; hordi eta kokatuen sexu-goseak buxka-buxkan...  Anjel Lertxundi   «Italia, bizitza hizpide», 2004 - 70. orr.


buxon (orobat buxun) iz tapoia.

Jauzika hasi ziren, segidan, xanpaina buxonak.  Joxan Elosegi   «Ahardikeriak» - Marie Darrieussecq, 2004 - 91. orr.

Oihan ederrak ere pino gaztaina eta haritzez beteak hauetarik zonbaitetan azala mozten baitute buxunaren egiteko.  Herria   2003-04-17


buxondatu (corpusean buxundatu soilik) izond botilaratua.

Antolatzaileek, kopa, trofeo, xingar, arno buxundatu eta sari asko banatu dituzte parte hartzaileeri.  Herria   2003-12-18

Bordaleko arno buxundatu, xanpaina, ahateki, xerriki, idiki...  Herria   2005-06-30

Ez da bakarrik abere ederreri beha egon, ez eta arno buxundatu hoberenetarik jasta eta jasta!  Herria   2003-02-27


buxti adkor ik busti.

Busti nekez, buxti-buxti, bai.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 257. orr.


buxun ik buxon.

buxundatu ik buxondatu.

buzeatu, buzea, buzeatzen du ad urpean igeri egin, murgilean egin. irud/hed

Tratamendu hori ahozkoa da, psikoanalisitik eratorria, eta gaixoaren munduan igeri egin beharrean, buzeatu egiten du, bere arazoen sorburua aurkitu nahian.  Berria - Euskal Herria   2004-03-02


buzeatzaile iz buzeatzen duen persona.

Itotzear zegoen buzeatzailea ozeano sakonetik irten balitz bezala, azkenean airea hartuz.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 73. orr.


buzkantz iz heste zati lodienaz egiten den odolkia; ardi odolez eginiko odolostea.

Joan-etorria motorrean egiten eban eta, bueltan, buzkantzak eta halakoak ekarten ebazan beti.  Xabier Amuriza   «Rufino Arrola, Vulkanoren atzamarrak», 2002 - 55. orr.

Buzkantza apur bat eskatu dut Pellorenean.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 134. orr.

-Gure odolak ez omen du buzkantzak egiteko ere balio!  Koldo Izagirre   «Agirre zaharraren kartzelaldi berriak», 1999 - 69. orr.

Esan egingo dio Angel Mariri, sanmartinetarako buzkantza ederrak jateko era egin dezala.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 84. orr.

Bere erruagatik ia gau osoa daramat zakila buzkantza lez.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 55. orr.

Eskarmentua, ezkontza eta buzkantza bezala, beroan.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «Bizitza eredugarriak», 2006 - 209. orr.

Andrea aipatzen duen bakoitzeko, gauza bera du beti ahoan: "odolki kaxkarina", "buzkantza halakoa" eta horrelakoak.  Josu Zabaleta   «Anne Franken egunkaria» - Anne Frank, 2004 - 154. orr.

Posible dela herdoilaren hirira Eliot ekartzea, Artxandako autobusa harraraztea, buzkantz eta odoloste usainekin batera beste urrin batzuk hatsartzea...  Iñaki Iñurrieta   «Kuskue tanden», 2004 - 27. orr.


buzker ik puzker.

buzkerti ik puzkerti.

buzo1 1 iz pieza bakarreko lanjantzia, gorputz osoa estaltzen duena, eskuarki ohiko jantzien gainean jartzen dena.

Tailerreko buzoa eta jaka ajatu bat.  Pedro Alberdi   «Kafka Bilbon», 2002 - 143. orr.

Pepponek ibilgailuaren azpitik irten eta aurpegi zikina garbitu zuen buzoaren besoarekin.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 95. orr.

Ontziolako langileak ikusten ziren han atzean euren mahoizko buzoekin lantegira sartzen.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 172. orr.

Nik buzoarekin egin diat lan, eta hik batarekin egingo duk.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 42. orr.

Liberatua zenetik asko zaintzen zuen itxura, goiko aginduak dituk, justifikatzen zuen bere burua, baina beste batzuek buzoarekin segitzen zuten, Goiok esaterako, gero eta burusoilagoa zen Goio, Goio bere buzo barruan sarturik-enbutiturik- agorafobia probokatzeko moduko buruko soilunearekin, hestebete zurbil eta ezezagun bat bailitzan.  Jon Alonso   «Erretzaileen eremua», 2006 - 73. orr.

Galindoz gaindi La Iberiararantz Navaleko azken beharginak ikusi ditu kalean, buzoak soinean eta pneumatikoak pilatzen.  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 55. orr.

2 (izenondo eta izenlagunekin)

Aita, buzo urdina jantzita, goizeko zazpietarako sartzen zen egunero fabrikan; itzultzen zenean, makinetako olioak belztuta zekartzan eskuak.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Nerabearen biluzia», 1999 - 14. orr.

Mekanikoa ere bazenez, batzuetan goizerdian agertzen zen, bere buzo urdin koipeztatuaz, garagardoa eta ogibitartekoa gerta niezaion.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 32. orr.

Buzo txuria zeraman, edo beltza, eta kaskoa eta anteojoak.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 22. orr.

Buzo horiak jantzi, eta ken ditzatela futbol zelaitik Reyno de Navarra-ren hizkiak.  Berria - Kirola   2006-02-28

69 zenbakia zen, ez dakit zergatik baina horretaz ongi akordatzen naiz. gauero beren bota pisutsuekin buzo beilegiz eta kaskoz jantzitako langileak sartzen dira tuneletara.  Karlos Linazasoro   «Ez balego beste mundurik», 2000 - 22. orr.

Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak Ertzaintzarentzako buzo berriak erosteko 600.000 euro gastatuko ditu eta uniforme berrietarako beste 576.000 euro.  Berria - Euskal Herria   2006-02-01

Ikuskizuna amaitzean pertsonaia zintzilik uzten dut, laneko buzoa bezala.  Berria - Kultura   2004-05-01

Maoizko buzoaren azpiko atorratik.  Alberto Barandiaren   «Mundu txikia», 2005 - 21. orr.

3 (hitz elkartuetan)

Adibidez, bizikletan Milan daraman gizonak langile-buzoa eramango du soinean, hango industriagatik.  Koldo Biguri   «On Camillo» - Giovanni Guareschi, 2001 - 292. orr.


buzo2 iz urpekaria.

'Ez dut ezer aurkitu!' esan zuen gero buzoak urpetik irten eta burukoa kendu ziotenean.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 402. orr.

Buzoa itsaspean zen eskua pasarelako sokaren eske, hura utzi gabe egin zuen gangilerainokoa.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 230. orr.


buzodun izond buzoa jantzia duena.

Auto tailer mekanikoak, torloju bakoitzari koska bat estuago lotzean munduko makina-gelari eragiten ziotela ziruditen langile buzodunak eskuak galtza urdinetan igurtzitzen, tarteka eguzkiari zeharka so egiten ziotenarekin batera.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 15. orr.

Etorbide luzean autoak eta jendeak: yuppiak, xeheak, gorbatadunak, buzodunak, ilehoriak, beltzaranak, beltzak, magrebiarrak, indiarrak, frantximant klasikoak... eta Mikel.  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 266. orr.


buzoi (ETCn 578 agerraldi) 1 iz postontzia. ik postontzi.

Buzoira jaitsi naiz ea zerbait bazegoen ikustera.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 24. orr.

Begiak arranpalo geratu naiz gure ondoko buzoiko plakan izkiriaturik zegoen izenari begira: [...].  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 25. orr.

Baikortasun izpi bakarra sarrerako buzoi koloretsuena.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 61. orr.

Lupe Velezen buzoian tabako koloreko gutunazal bat dago erdi aterata eta hartzekotan egon naiz.  Harkaitz Cano   «Piano gainean gosaltzen», 2000 - 64. orr.

Buzoian aurkitutako gutunazalari ezpaina harrotuz, argazki zatia bilatu zuen barnean.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 261. orr.

Etxekoa ez da, buzoikoa ere ez... armairu bateko giltzaren itxura gehiago du.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 272. orr.

Mendi gailurretako buzoietan txartelak utzi ohi genituen.  Juan Luis Zabala   «Agur, Euzkadi», 2000 - 20. orr.

Biharamunean buzoiaren bila abiatuko zarete, postakutxa deitzea larregi bada.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 259. orr.

Fetxa jarri, lehenbailehen postalean helbidea idatzi, zigilua erantsi eta kafetegia utzi ondoren, buzoi batean bota zuen.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 21. orr.

Buzoian sartu beharrean, paseo bat eman eta neronek ekartzea pentsatu dut.  Bernardo Atxaga   «Soinujolearen semea», 2003 - 107. orr.

Buzoiaren ahotik begira geratu zen, postala txirrista ttikian behera nola irristatzen zen entzun eta barruraino heltzen zela ziurtatuz.  Harkaitz Cano   «Pasaia blues», 1999 - 21. orr.

2 irud/hed

Erakundeak buzoi batzuk behar ditin, bitartekari batzuk, alegia, isilpeko mezuak eramateko hara eta hona, edo propaganda sartzeko beste aldetik.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 74. orr.

Bidaia horretan interesa dutenek buzoi pribatuan jartzen dute mezua, erantzuna emanez.  Berria - Euskal Herria   2004-08-17


buzoka 1 iz zapelatza.

Buzokarik ere ez da zeru urdin itsugarrian hautematen.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 117. orr.

Ene adinera helduko zireztelarik ikusiko duzue, begiek ez dutelarik gehiago buzoka eta mirua bereixten ahalko.  Michel Oronoz   «Oilandoiko ermita», 2001 - 178. orr.

2 irud/hed

Azken argazki batzuen ximixtak ikusten ditugu eta ixtantean autobusa hor dugu xerka Ezeiza-rat joaiteko, hor baitugu aiduru Boeing 747 buzoka handi hori.  Herria   2004-03-25


buzola iz ** iz

Miatu gintuzten: ganibetik, limarik, pintzetarik, buzolarik ez ginuen behar.  Marzel Etxehandi   «Alemaniara deportatua» - Grégoire Joannateguy, 2003 - 36. orr.


buztan 1 iz isatsa, eskuarki lau oinetako animaliena.

Zaldiak buztana goratu eta pare bat aldiz zutitu zen hegan egin behar balu bezala.  Fernando Rey   «Ararat mendiaren sumina» - Yasar Kemal, 2003 - 78. orr.

Lotu zion zaldiari buztanetik soka bat, egin zuen bertze sokaburuarekin lakio bat.  Joan Mari Irigoien   «Lur bat haratago», 2000 - 162. orr.

Orduan Nikolasek [...] haserre bizian, anai Junipero traidore eta giza hiltzaile bezala kondenatu zuen: zaldi baten buztanari lotu eta lurrean arrastaka urkaberaino eraman zezatela eta orduantxe bertan lepotik zintzilika hil.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 1051. orr.

Zakur guztiak, buztanari eraginez, ziztu bizian hurbildu ziren bisitariengana, agurtzeko asmoz.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 113. orr.

Atean agertzen ikusi zuelarik, zakurrak buztana higitu zuen eta hurbildu zitzaion; hark burua igurtzi zion eta joan zen aitzina.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 150. orr.

Zakurrek buztana ezker-eskuma mugituz hartu zuten.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 33. orr.

Bien oinetan etzanda pozik, buztanari alaiki eraginez, omen zegoen zakurra.  Joxean Agirre   «Romain zen bere izena», 2003 - 30. orr.

Ihesean doan zakurra, buztana hanka artean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 137. orr.

Gogotsu jarduten baikenuen lanean, ehiza-txakurrez inguratuta, buztanak tente-tente eta hara-hona astintzen zituztela bozkarioz. ohartarazpenaren tximista txikitzaileaz eta trumoi zalapartatsuez bazterrak zipriztintzen ditu, buztanean loturik dituen eta zalapartaka lehertzen zaizkion suziriak daramatzan zakurraren gisako bihurtuz.  Mirentxu Larrañaga   «Peaceful soldadua» - Michael Morpurgo, 2006 - 51. orr.

Guztiak tente sumatzen zituen, katu haserre baten buztana bezala.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 217. orr.

Han egoten dira harategian arratoi larrutuak, aski potoloak, buztanetik dingilizka.  Gotzon Garate   «Zakurra, zeure laguna», 2002 - 39. orr.

Nonahi jendeketa gaitzak zolaren gainean barreiatuak, eta behi askotxo geldi-geldirik baina hango jaun eta jabe, buztanari eragiten.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 36. orr.

Zezenaren eta ahariaren buztanak, heste gaineko gantza, giltzurrunak eta gibela estaltzen zuena eraman zizkioten.  Elizen arteko biblia   Lb 9,19

Itxura zenez, sugandilak prest zeuden, iheserakoan, buztanaren hiru laurdenak bixi-bixi galtzeko.  Txillardegi   «Labartzari agur», 2005 - 127. orr.

Sugearen buztana esatea erredundantzia ez bada.  Unai Elorriaga   «Van't Hoffen ilea», 2003 - 49. orr.

2 (izenondoekin)

Basurdearen buztan motza.  Joxemari Urteaga   «Ordaina zor nizun», 2001 - 143. orr.

Lau zerri, lau buztan biluzi arrosa-kolore, oinazez eta pozez kizkurtzen zirenak, txerriek esnea irentsi eta zerramak kurrinka egiten zuenean.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 24. orr.

Makurtu egin zen eta justu-justu harrapatu zuen Crookshanks katua buztan iletsuaren muturretik, eta arrastaka atera zuen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 143. orr.

Salmahaian kaiola handi bat arratoi beltz distiratsuekin, beren buztan soildu luzeak baliatuz, jauzika, jolasean zebiltzanak.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sorgin harria» - J.K. Rowling, 2000 - 52. orr.

Lokatz ez ezik, ernaminez beteriko ustelkeria ere bai, baselina bezain limuri, eta putzuek egunsentiko argipean odol zikinezkoak dirudite, hileko-odoldunak, arrabioz beteriko istilak, buztan dardartizko burubeltzez irakiten, espermatozoozko borbortegiak balira bezala.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 101. orr.

Koxis delakoan, ipurtezurrean, buztan desagertu baten aztarna daramagu.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 201. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Gymnasium-ean irakasten ziguten literatur prezeptibari buztan-ziri egin, eta idazten hasi nintzen zehaztasuna ugaritasunaren jarioan itotzeko kezkarik gabe.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 13. orr.

Ur zorrotadaren eta buztan brauntada bortitzaren lekuko izango zarete, balea urpera murgilduko da, gero berriro agertzeko.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 379. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Nor da, ordea, sasian ezkutatuta eta eztei-bazkari baten bezperan bezalako hagin zorrotzez zain dagoen larru gorriko piztia buztan eder hori?  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 190. orr.

5 (hitz elkartuetan bigarren osagai gisa)

Greziar mitologiako pertsonaiak dira, zaldi buztana dute eta zakil tente eta handia.  Berria - Kultura   2004-05-21

Han elkartzen zirela albisteak jasotzeko, idi-buztanaren zopa hartzeko.  Anton Garikano   «Maitea» - Toni Morrison, 2004 - 335. orr.

Harryk txerri-buztan kiribildua ikusi zion, praketako zulotik kanpora irteten.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 58. orr.

Purpura-koloreko kristal puntaduna eta uhandre-buztan usteldu bat erosi zituen.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta sekretuen ganbera» - J.K. Rowling, 2001 - 157. orr.

Modako kolore eta irudiekiko soinekoa zeraman berokiaren azpian, eta larru-buztan luzeak lepo inguruan.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 263. orr.

6 irud/hed

Hotza igo zen itsasotik, eta nik hotzaren gorputza asma nezakeen, haren adar izoztuak, buztan busti-bustia, arrainek zeharkatzen zuten aurpegi izurtua.  Koro Navarro   «Artistakume baten erretratua» - Dylan Thomas, 1999 - 173. orr.

Antoniok gerezi-buztana eman zidan ahora.  Jasone Osoro   «Korapiloak», 2001 - 77. orr.

Sorbaldetaraino heltzen zitzaizkion ileak noiztenka laxoan uzten zituen edo bestela, buztan batean bildurik eta ileorde errautseztatuaren erabiltzeari uko egiten zion.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 12. orr.

Emazteak ikusi zuen ileak ere busti zituela eta buztan batean bildu.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 118. orr.

7 atzeko muturra edo aldea, hasieraz edo buruaz bestaldekoa.

Kometa zartatuen buztanen errauts hodeiak.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 224. orr.

Burutik eta buztanetik heldu eta sugeak ezin hozka egin.  Gotzon Garate   «India harrigarria», 2001 - 163. orr.

Bere buztanari ausiki egiteko unean damutu den sugea ekartzen dit gogora.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 21. orr.

Trenaren buztana den bagoia izan dugu bidaiaren buru.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 320. orr.

Tifoi baten buztanaren eragin apala pairatu zuen hiri batean.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 161. orr.

Atutxa auzia «iraganeko kometaren buztana izatea» espero zuela esan zuen Ibarretxek.  Berria - Harian   2005-10-29

Bertze agiri batek Garrüzeko kapitaingoan sendotu zuen "Mailuko kapare edo zalduna", anarterainoko tituluari -"kapitainorde"- buztan lotsagarria kenduz.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 89. orr.

Sophie-k ez dio Gérard-i erantzuteko astirik eman ere, solas hasi berriari buztana tarrapatan moztuz.  Eneko Bidegain   «Anbroxio», 2002 - 94. orr.

Tanketa bat zihoan manifestazioaren buztanari segika.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 58. orr.

Buruila, udaren buztana eta neguaren hastapena.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 348. orr.

Arduradunak eta handikiak dira burua; gezurra irakasten duten profetak, buztana.  Elizen arteko biblia   Is 9,14

Koheteek buztan gisa uzten duten zurrusta zuria begiztatu dute beren etzatokitik.  Aingeru Epaltza   «Lasto sua», 2005 - 17. orr.

PSOEk «pelotoiaren buztanera» eramango gaitu.  Berria - Euskal Herria   2004-06-09

Autobusak leunak izaten dira, aski da izterren artean hartu eta bi eskuez laztantzea, burutik buztanerantz, motorretik plataformarantz.  Xabier Olarra   «Estilo-Ariketak» - Raymond Queneau, 2005 - 151. orr.

Mazellak erranak buztan luzea ekarri du ondotik.  Xabier Montoia   «Elektrika», 2004 - 44. orr.

6 (adizlagun gisa)

Ilararen buztan zihoazen dozena erdia hornitzeko falta ziren bi arkabuzari biarnesak.  Aingeru Epaltza   «Mailuaren odola», 2006 - 170. orr.

Drakeren aldekoek diotenez, ingelesa espedizioburu irten eta espedizioburu itzuli zen, Elkano buztan abiatu eta buru etorri zelarik.  Edorta Jimenez   «Europako mugetan barrena», 2000 - 341. orr.

7 (esaldietan)

Gatu horrek bazuen beste buztanik.  Xipri Arbelbide   «Janpierre Arbelbide», 2005 - 82. orr.

Gatu txar horrek bazukeela orobat beste buztanik...  Janbattitt Dirassar   «Bihotzeko mina», 1997 - 140. orr.

-Laugarrena! -Romanek; beti esaldiei buztana bilatu zale-.  Inazio Mujika Iraola   «Gerezi Denbora», 1999 - 68. orr.

1944ko maiatzaren 13an itsasoz abiatu den emazteari jarri dion aitzakiak labur du buztana.  Edorta Jimenez   «Hemingway eta euskaldunak zerbitzu sekretuetan», 2003 - 227. orr.

-Mezu nagusia bertsoaren amaieran (pozoia buztanean).  J. Garzia / A. Egaña / J. Sarasua   «Bat-bateko bertsolaritza», 2005 - 24. orr.

Azken txanpak, baina, buztan luzea izango du.  Berria - Ekonomia   2004-02-01

Aingiraren buztana baino labanagoa den erantzuna jasoko duzu.  Berria - Kirola   2004-05-20

· Amonak hitz emanarazi zidan ez niola zigarro erretzen utziko, baina... harrapa ezak ba zapoa buztanetik: ezin!  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 39. orr.

Txikiak izan arren, deabruaren buztana baino bihurriagoak ziren.  Gotzon Garate   «New Yorkeko kronika beltza», 2004 - 38. orr.

8 zakila.

Garbi zegoen buztan bat behar genuela, gure fantasia sexualetan denborarekin errotu zen premina ilun eta bitxiren bat asetzeko.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 73. orr.

Arrekin nagoenean nahiago dut haien buztanaz gozatzea, neureaz baino.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 67. orr.

Buztan hura milikatzen jarraitu nuen eta mihi puntaz agerian geratzen zen zulotxo txikia kilikatzen saiatu nintzen. bere buztana eskaintzen zidan tente-tente nik txupatu eta bustitzeko eta gero oso-osorik sartzen zidan ipurditik ni lauoinka jarrita.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 22. orr.

Ikusten dudanean maitearen aztala, jartzen zait buztana adarra bezala.  J.M. Olaizola "Txiliku"   «101 gau», 2000 - 189. orr.

Brasildarrak hantxe jarraitu zuen, Santiren buztanari tinko oraturik.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 38. orr.

-Mukizu astakirten horrek, pattarrarekin, tabakoarekin eta buztanari eragiten ez daukak nahikoa?  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 138. orr.

Antoniok orduan buztanari heldu eta kanpai joka hasi zen aurpegia zerura zuzenduz.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 114. orr.

Buztana milikatzen zidaan bururatzeko eta ene koskoil pare ximurtua musuka ausikitzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 40. orr.

Ttu egin nion uzkian ugari eta laster zegoen ene buztana zulo berrian sakon sartuta.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 36. orr.

Ezin izan nuen hizketan jarraitu, ene buztana Loreren alu beroan barrena baitzihoan.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 27. orr.

9 (izenondo eta izenlagunekin)

Gizonzale guztiok nahi izaten dugu gure ohekideek buztan handia edukitzea eta zamalkari trebeak izatea.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 79. orr.

Gizonak buztan bigundua atera eta hatz bat sartu zion lehenengo, gero bi, gero hiru eta gero esku osoa.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 130. orr.

Esku bat lagunaren sabeletik beheratzean, bere buztan tentea topatu nuen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 44. orr.

Elkarri musu luze eta hezea eman genioan eta ni ene buztan harroa emearen izter beroen artetik sartzen saiatu ninduan.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 63. orr.

Aurrean belaunikatu nintzaion bere buztan beltz tentagarri hura ahoan hartzeko asmoz.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 117. orr.

Nola buztan lodi goxo hura tente-tente aritzen zen taupaka nire barrenean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 85. orr.

Gizonak buztan bigundua atera eta hatz bat sartu zion lehenengo, gero bi, gero hiru eta gero esku osoa.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 130. orr.

10 (hitz elkartuetan)

Buztan-mokoa moztu zion mohel hura.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 50. orr.

11 zakila.

Arrekin nagoenean nahiago dut haien buztanaz gozatzea, neureaz baino.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 67. orr.

Buztan hura milikatzen jarraitu nuen eta mihi puntaz agerian geratzen zen zulotxo txikia kilikatzen saiatu nintzen. bere buztana eskaintzen zidan tente-tente nik txupatu eta bustitzeko eta gero oso-osorik sartzen zidan ipurditik ni lauoinka jarrita.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 22. orr.

Gizonak buztan bigundua atera eta hatz bat sartu zion lehenengo, gero bi, gero hiru eta gero esku osoa.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 130. orr.

Esku bat lagunaren sabeletik beheratzean, bere buztan tentea topatu nuen.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 44. orr.

Brasildarrak hantxe jarraitu zuen, Santiren buztanari tinko oraturik.  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 38. orr.

-Buztanari eragiten ibili haiz?  Unai Iturriaga   «Berandu da gelditzeko», 1999 - 221. orr.

-Mukizu astakirten horrek, pattarrarekin, tabakoarekin eta buztanari eragiten ez daukak nahikoa?  Urtzi Urrutikoeetxea   «Auzoak», 2005 - 138. orr.

Antoniok orduan buztanari heldu eta kanpai joka hasi zen aurpegia zerura zuzenduz.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 114. orr.

Buztana milikatzen zidaan bururatzeko eta ene koskoil pare ximurtua musuka ausikitzen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 40. orr.

Ttu egin nion uzkian ugari eta laster zegoen ene buztana zulo berrian sakon sartuta.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 36. orr.

Ezin izan nuen hizketan jarraitu, ene buztana Loreren alu beroan barrena baitzihoan.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 27. orr.

Nola buztan lodi goxo hura tente-tente aritzen zen taupaka nire barrenean.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 85. orr.

Gizonak buztan bigundua atera eta hatz bat sartu zion lehenengo, gero bi, gero hiru eta gero esku osoa.  Juan Martin Elexpuru   «Esku bakarrarekin irakurtzeko kontuak» - Pilar Cristobal, 1999 - 130. orr.

Buztan-mokoa moztu zion mohel hura.  Karlos Zabala   «Buda zoriontsuen etxea» - João Ubaldo Ribeiro, 2003 - 50. orr.

12 azeri-buztan ile moduko hostoak dituen landare latza (Equisetum hiemale).

Azeri-buztan zenbait aurkitu nituen (nire landare kuttunetako bat) karrilez harantzagoko lur puska lohitsu batean, eta zirrara handia egin zidaten. -Zein da ira-belarraren eta azeri-buztanaren arteko aldea, Potter?  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 251. orr.

Haietako batek, nire albora etorririk, azeri buztan batez jo ninduen, baina nik labana atera ahal izan nuen eta ipurtaldean zauri bat egin nion.  Patxi Zubizarreta   «Mila gau eta bat gehiago» - Anonimoa, 2002 - 254. orr.

Eta Templeren kosmogonia zer?, egiten nuen neure artean, azeri-buztanen artetik paseatuz.  Xabier Olarra   «Antropologo bat Marten» - Oliver Sacks, 2003 - 251. orr.

Dakien batek preparaturik, azeri buztan jatea.  Herria   2005-03-31

Denek ezagutzen dugu lau azeri buztanekin egina den kurutzea, ikusten baita leku guzietan, izan dadin hil-harrien gainean ala euskal bixkotxaren gainean.  Herria   2005-06-02

13 buru-buztanik gabeko izlag zentzurik gabeko

Buru-buztanik gabeko elezaharrak! -arranguratu zitzaion Nora-.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 43. orr.

Ikasgaiak irakasteko moduari zegokionez, buru-buztanik gabeko nahastea ekarri zuen zuzendari berriak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 373. orr.

Hor egon nauk buru-buztanik gabeko zozokeriak esaten eta pentsatzen.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 206. orr.

Ganberaburuak erantzun zion buru-buztanik gabeko zozokeriak zirela.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 281. orr.

Ikasgaiak irakasteko moduari zegokionez, buru-buztanik gabeko nahastea ekarri zuen zuzendari berriak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 373. orr.

Plazaratu dira ergelkeria batzuk, egia da, baina buru buztanik gabekoak.  Migel Angel Mintegi   «Denak du bere prezioa», 2002 - 56. orr.

· Buru-buztan handirik gabeko jardun hari esker jakin nuen ikazkinak eragina zela barre-algara haien guztien zarrapata.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 236. orr.

"Kontu txolin buru-buztanik gabeak!", pentsatzen du Garibaik.  Anjel Lertxundi   «Konpainia noblean», 2004 - 44. orr.

Berak ere nekez ulertuko zuen berbaldi buru-buztanik gabe bat, horra.  Anjel Lertxundi   «Ihes betea», 2006 - 237. orr.

14 bururik ez buztanik

Bururik ez buztanik ez zuten solasak zerabiltzan denboran, nik, zikoizki, ene egoerari pentsatzen nuen.  Daniel Landart   «Anaiaren azken hitza», 1999 - 182. orr.

Tragedia honek ez zuen bururik ez buztanik.  Itxaro Borda   «%100 basque», 2001 - 12. orr.

Azken finean, eta zakarra izan nahi gabe, zure ideiak ez du bururik, ez buztanik.  Jon Alonso   «Lisboako Setioaren Historia» - José Saramago, 2000 - 135. orr.

Ez zuen sekulan jo, mozkorra arraila etxeratu ondoan, asaldaturik, bururik ez buztanik gabeko hitzak oihukatuz, eskumeneko gauza guziak hausten zituelarik ere.  Elena Touyarou   «Hautsi da katea» - Toti Mtz. de Lecea, 2004 - 14. orr.

· Asmazio honek ez du ez buru eta ez buztanik, ez itxurarik, ez egiarik, ez egia antzik ere.  Koldo Zuazo   «Euskara batua», 2005 - 166. orr.

Orain ez buru ez buztanik duen euskal fedearen integrismo nahasia ematen digu kasik bi hilabeteetarik behin.  Itxaro Borda   «Hiruko», 2003 - 98. orr.

15 buztan-handi (corpusean buztanaundi soilik) izond buztana handia duena.

Harako baxter hartan, berriz, sehaska huts abandonatu bat edo beste, kattagorri ttiki buztanaundiak niniak lapurtuta, barrenutsik utziak.  Patziku Perurena   «Harrizko pareta erdiurratuak», 2004 - 183. orr.

16 buztan-bero (Ereduzko corpusean buztanbero soilik) izond buztana beroa duena.

Hankapaloren bezero berrien artean emakume gutxiago zegoen, nonbait, eta zeuden haiek ez dakit zuhurrago, zaharrago edo zatarragoak ziren; zirena zirela, tabernari buztanberoaren xarmak ez zituen gehiegi liluratzen, edo batzokiko neskatila haiek, kantu ospetsuan ez bezala, ez zuten kilikatzen gure lagun ohiaren irrika.  Xabier Mendiguren Elizegi   «Arima enkoniatuak», 2006 - 118. orr.

17 miru-buztan ik mirubuztan.
18 pika buztan ik pikabuztan1.
hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

azeri buztan (4); bere buztan (6); buztan bat (4); buztan batean (3); buztan luzea (4); buztan tentea (3); eta buztan (8)

anpolai buztana (3); bere buztana (3); buztana baino (3); buztana eta (4); buztana hanka (6); buztana hanka artean (6); buztana hankartean (6); buztana ikusi (3); buztana sartu (3); buztana tente (5); eta buztana (10); kometaren buztana (4); nire buztana (8)

anpolai buztana (3); bere buztana (3); buztana baino (3); buztana eta (4); buztana hanka (6); buztana hanka artean (6); buztana hankartean (6); buztana ikusi (3); buztana sartu (3); buztana tente (5); eta buztana (10); kometaren buztana (4); nire buztana (8)

eta buztanak (3)

bere buztanaren (5)

bere buztanari (3); buztanari eraginez (3); buztanari eragiten (6); eta buztanari (6); eta buztanari eragiten (3)

eta buztanaz (3)

buztanetik heldu (3)

baduela beste buztanik (3); bertze buztanik (4); beste buztanik (10); buru buztanik (16); buru buztanik gabeko (12); bururik ez buztanik (6); buztanik ez (3); buztanik gabeko (15); ez buztanik (10)


buztanaundi ik buztan 15.

buztanbero ik buztan 16.

buztandu, buztan(du), buztantzen 1 da ad hozitu, hazia ernatu.

Urrian, artoak burutzen eta inarrak buztantzen; inarrak, noski, inaurkinetako erabiltzen diren ihi eta garoei deitzen diete zenbait eskualdetan.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 410. orr.

2 **

Ez gaitu tirokatu, ke zuria buztanduz goratu da bigarrenean.  Koldo Izagirre   «Sua nahi, Mr. Churchil?», 2005 - 168. orr.


buztangorri iz txantxangorriaren eta urretxindorraren kideko txoria (Phoenicurus phoenicurus etab.).

Buztangorriak uit-tro-tro; txantxangorriak ttattarraaaaaaaatta-ttat; buztanikarak bibitsi-bibitsi.  Iñaki Segurola   «Gaur ere ez du hiltzeko eguraldirik egingo», 2005 - 77. orr.

• 2 izond buztana gorria duena.

Itsas arrano buztangorria: Zerrenda gorriak eta kontserbaziorako ahaleginek egoera aldatzeko ahalmena badutela erakusteko froga da, IUCN taldeak dioenez.  Berria - Gaiak   2006-05-03

3 **

Itziarko gainera bideko bihurgunean hil zen neska autoestopistak bezala, neska ezezagun batekin oheratu ostean giltzurruna kendu zaion buztangorri estonatuak bezala, euskararen munduak ere badu bere hiri-legenda, halakori halakotan -nik ez, baina nire lehengusuak ezagutzen du nori- gertatua.  Iñigo Aranbarri   «Hitzak eta giltzak», 2001 - 52. orr.


buztanikara iz ibai eta erreka ondoan bizi den txoria, luma txuri, beltz eta hauskarak dituena, eta batez ere intsektuz elikatzen dena (Motacilla alba etab.).

buztanka adlag buztan kolpeka.

Txakurrak, orduan, buztanka eta usainka hurbildu zaizkit eta gora bide guztian etorri dira jauzika nire pausoei oztopo egiten.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 295. orr.

Txakurrak, orduan, buztanka eta usainka hurbildu zaizkit eta gora bide guztian etorri dira jauzika nire pausoei oztopo egiten.  Joseba Sarrionandia   «Lagun izoztua», 2001 - 295. orr.


buztankada 1 iz buztanaz jotako ukaldia. (arrainak)

Hirugarren estalki bat ireki eta zamo bat atera zuen bi eskuekin; buztankadak jotzen hasi zen ahoa zabalka.  Karlos Zabala   «Parisen sabela» - Emile Zola, 2004 - 176. orr.

Hara non ikusten duen amuarrain haietarik bat, burua txikiturik zuela, buztankadak joz beraren ondoan.  Josetxo Azkona   «Patata soro bat», 2004 - 63. orr.

Barruan ernaldutako minezko arrainaren buztankadak igar nitzakeen inoiz baino hobeto, eta okerragoa dena, inoiz baino iheskorragoa antzeman nuen gorputz ezkatadun eta lizun hura, inoiz baino burujabeagoa.  Eider Rodriguez   «Eta handik gutxira gaur», 2004 - 58. orr.

2 (bestelakoak)

Ez zuten elkarrekin ia berba egiten -"beitu zelako titiburuak"; "hori da popa ederra"; "kristoren buztankada emango nioke horri".  Jon Arretxe   «Larunbatak», 2001 - 20. orr.


buztanori iz **

Urte askoan zetaren alorrean jardun ostean, zetazko buztanoriak bizimodu guztiz koloretsua zuelakoan zegoen.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 45. orr.


buztantxo 1 iz buztan txikia.

Horrela dabilen bitartean, zeru sabai ederra zeharkatzen duten hegazkinek ere, buztantxo xuri laburra eta meharra uzten dute: aire lehorrak di-da batean xurgatzen duela.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 409. orr.

Noizean behin, lan beti-berdinak asperturik haurrak letrei buztantxo edo adartxoren bat eransten zienean, "Berriz ere zozokerietan!" esaldia, ahots ezagun baina latz batek esana.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 326. orr.

Orpoa orpoaren kontra, takateko arina jotzen zuen ointxo batekin, zeinak kakotxa ematen baitzuen, edo letra baten buztantxo laburra.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 243. orr.

2 zakil txikia.

Egoera horretan buztantxoa gogortu egiten zitzaion, noski, eta horrek ongi sentiarazten zuen, baina estutu beharrik ez zuen batere izaten, esan bezala.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 8. orr.

Bueno, alegia, buztantxoa porru egina geratu zitzaidala.  Jesus Mari Mendizabal   «35 kilo esperantza» - Anna Gavalda, 2004 - 22. orr.


buztantzar iz adkor zakil handia.

-Sartuidazu buztantzar hori, otoi!  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 118. orr.

-Erraietaraino sartuko dizut nire buztantzarra, urdanga hori!  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 31. orr.

Klaudiok bere buztantzar horrekin hartzen nauen bakoitzean gehiagorako gogoz geratzen naiz.  Aitor Arana   «Onan», 2000 - 134. orr.

-Hezetasunez blai itxaroten dugu zuen buztantzar horiek alde guztietatik barne muinetaraino sartuko dizkiguzuen momentua.  Jon Arretxe   «Ostiralak», 2000 - 93. orr.


buztarri ik uztarri.

buztin 1 iz batez ere aluminio silikatoz osatzen den lurra, gehienetan zurixka edo gorrixka, uretan bustita malgutzen dena eta hainbat gauzaki egiteko erabiltzen dena.

Pilatu behar adina ur setiatuko zaituztenerako; sendotu gotorlekuak; ekarri lokatza, oretu buztina, eta prestatu adreilu-moldeak.  Elizen arteko biblia   Na 3,14

Buztina ez ote dago buztinlariaren esku, honek lur beretik ontzi baliotsuak nahiz ontzi arruntak egiteko?  Elizen arteko biblia   Erm 9,21

Etxe txiki eta pobretxo bat bakarrik izatea, buztinez eta zumez egina.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 139. orr.

Jariodunak ukitutako buztinezko ontzia hautsi egingo da; zurezkoa uretan garbituko da.  Elizen arteko biblia   Lb 15,12

Legatza koxkera eran buztinezko kazolan.  Ramon Saizarbitoria   «Gorde nazazu lurpean», 2000 - 163. orr.

Oholtzaren albo batean, gizon patxadatsu bat zegoen, ahoan zeukan buztinezko pipari xurga eta xurga.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 25. orr.

Eskulanetarako buztinezko puska karratu batzuk erosten zizkiguten, material harekin gero geure gustuko irudiak sortzeko.  Patxi Zubizarreta   «Jeans-ak hozkailuan», 2000 - 11. orr.

Europa erraldoi ekonomikoa da, baina buztinezko oinak ditu.  Berria - Euskal Herria   2004-06-09

Etxe handi batean ez dira izaten urrezko eta zilarrezko ontziak bakarrik, bai eta zurezkoak eta buztinezkoak ere.  Elizen arteko biblia   2 Tm 2,20

Hain zuzen oinak buztinezkoak direlako da kolosoa hain handia.  Iñaki Iñurrieta   «Legeen espirituaz II» - Montesquieu, 1999 - 298. orr.

2 (izenondoekin)

Buztin onarekin eginda ez dagoenak edo gutxi erreta dagoenak berehala erakutsiko ditu bere akatsak izozteek eta antzigarrak jotzen dutenean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 1270. orr.

Eltzegilea buztin biguna lantzen saiatzen da eta eguneroko premietarako ontziak moldeatzen ditu.  Elizen arteko biblia   Jkd 15,7

Buztin hezeko geruza batek estaltzen zuen bidea, eta, horren ondorioz, irristatu egiten ziren gizonak eta zaldiak.  Koro Navarro   «Zalakain abenturazalea» - Pio Baroja, 2006 - 216. orr.

Gure landroverra marga edo dena delako buztin labainkor hartan zegoen ardatzeraino sartua.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 75. orr.

Bi molde behar dira ezkilaren egiteko, edo biak buztin egosizkoak, edo bata buztinezkoa eta bestea burdinezkoa.  Angel Aintziburu / Jean Baptiste Etxarren   «Luzaiden gaindi», 2002 - 40. orr.

Irudigile batek buztin ilunez egiten duen artelana balitz bezala.  Felipe Juaristi   «Airezko emakumeak», 2003 - 223. orr.

Handik atzerago buztin gorrizko eremu paduratsu bat hedatzen zen.  Joanes Urkixo   «Gerlari zuria», 2004 - 163. orr.

Andrea jainkozalea zen, eta laster bete du uhartea zurezko eta buztin egosizko santuz.  Juan Garzia   «Sistema periodikoa» - Primo Levi, 1998 - 138. orr.

3 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa)

Izengabeko mendietarik zetorren buztin-urak erreka loditzen zuen.  Itxaro Borda   «Zeruetako erresuma», 2005 - 23. orr.

Farola altxatuta zuela, buztin lurrezko bidexka estu eta bihurri bat seinalatu zuen, zuhaitz beltz sendoen artean desagertzen zena.  Iñaki Mendiguren   «Harry Potter eta Azkabango presoa» - J.K. Rowling, 2002 - 226. orr.

Adreilu itxurako buztin-lauzatxoak.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 207. orr.

Hamar minutu onak geu baino ere hondatuago zeuden bideetatik, eta buztin zulo ia biribil, sakon eta pareta leuneko batean bota gintiztean.  Josu Zabaleta   «Lorategi beldurgarriak» - Michel Quint, 2003 - 36. orr.

Haien bihotzak eguzki hark berak lakartu eta gogortutako buztin-zokorren antzekoak izan behar zutela otu zitzaion Norari.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 32. orr.

Apurtu, gehiago konpontzerik ez duen buztin-ontzia bezala.  Elizen arteko biblia   Jr 19,11

Hasteko pezoez hitz egingo dut, zer buztin-mota erabiltzea komeni den esanez.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 990. orr.

Haren giza burmuina, bizitzaren eta heriotzaren arteko muga izugarri zorrotzean jarrita, haizeak zartatutako buztin-bola lehor baten antzera birrintzen ari zen.  Jose Morales   «Zazpi urkatuak» - Leonid Nikolaievitx Andreiev, 2006 - 50. orr.

Buztin puska bat izaki bizi bihurtzen duten hitz magikoak.  Koro Navarro   «Zortzi kontakizun» - Isaac B. Singer, 2002 - 62. orr.

4 (hitz elkartuetan lehen osagai gisa, elkarketak izenondo balioa duela)

Lokazturik zegoen guztia, Aturri ibaiak gainez egin baitzuen hainbat tokitan, ur buztin-kolorea, adarrak eta enborrak, animalia hilak eta arto-sail osoak banandu rik hiri inguruko soro eta bideetan bezala ibai ertzetako kaleetan ere.  Anjel Lertxundi   «Azkenaz beste», 2005 - 174. orr.

5 (elkarketa kopulatiboak)

Etxe gehienak lasto-buztinez eginak zeuden, eta euriteek horien erdiak suntsitu zituzten.  Berria - Mundua   2006-02-14

Sahararrek azken hogeita hamar urtetan pixkanaka-pixkanaka zutitu dituzten etxe xumeak, lasto-buztinezkoak, suntsituta gelditu dira.  Berria - Mundua   2006-02-15

hitz multzoen maiztasunak (gutxienez 3 aldiz agertzen direnak)

buztin eta (3); buztin puska (4); buztina bezala (3); buztinez eta (8); buztinez eta egurrez (3); emak buztina (3); eta buztin (7); eta buztina (5); eta buztinak (3); eta buztinez (6)

buztinezko oinak (5); buztinezko ontzi (8); buztinezko ontzia (3); buztinezko pipa (6); buztinezko pitxer (3); eta buztinezko (9); eta buztinezkoak (5)


buztindu, buztin(du), bustintzen da/du ad buztin bihutu.

Zesar gorengo hura, hil eta buztindurik, zulo bat ixten horra, hel ez dadin haizerik.  Juan Garzia   «Hamlet» - William Shakesperare, 2002 - 204. orr.


buztineria iz buztinezko gauzen multzoa.

Aro guztiz berri bat hastea, ontzi guztiak puskatzea, sutondo guztiak amatatzea, eta ondoren su bera tenpluaren gailurretik herrialde osora barreiatzea, eta buztineria guztia berriro ekoizteari ekitea.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 63. orr.


buztingile iz eltzegilea, buztinlaria.

Asmakuntza horrek, beste batzuekin batera, hala nola buztingilearen gurpila edo biribilak marrazteko konpasa, egundoko ospea eman zion [Talosi], nahiz artean hain gaztea izan.  Juan Garzia   «Sagua, eulia, eta gizakia» - François Jacob, 2004 - 89. orr.

Buztingileek erabiltzen duten gurpil horietako batean.  Santiago Iruretagoiena   «Arkitekturaz hamar liburuak» - Vitruvio, 2000 - 4270. orr.

Txorroskilero, eltzegile eta buztingileek ere bere zaindaritzat izendatu dute.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 453. orr.


buztingintza iz buztinaz gauzakiak egitea; buztingilearen lanbidea. ik eltzegintza; zeramika.

Lan astunetara behartu zituzten, buztingintzan eta adreilugintzan bezala, berdin soroko lan guztietan ere.  Jose Antonio Mujika   «Agindutako lurraren bila I», 2002 - 146. orr.

Buztingintza eta pintura Sophie, Michel eta Véroniquekin, soin dantza Stelinarekin, majia Gilles magoarekin.  Herria   2001-05-31


buztingorri iz buztin mota gorria.

Itzaltxo bat, azkenean, hegiko buztingorri horren ondoan ikusi dut.  Piarres Aintziart   «Santiago oinez», 2000 - 168. orr.


buztingune iz buztina dagoen gunea.

Baso-oihana izan, aintzira, barruti eta soro, buztingune edo gune lehorra izan, edo basamortugunea... alde oso markatuak ditugu toki bakoitzean.  Pello Zabala   «Naturaren mintzoa», 2000 - 156. orr.


buztinki 1 iz buztina gai gisa hartua.

Pakistanen, zernahi etxe lehertuak, bereziki baserrian, buztinki idorrez eginak zirenak, berenaz frango txarrak.  Herria   2005-10-20

2 buztinezko gauzakia.

Pareta guztiak liburuz beteak, eta, idazmahaia buztinki etiketatuz josia ikusi arren, ez zitzaidan iruditu, lehen begiratuan behintzat, antikuario baten etxea izan zitekeenik hura.  Joxe Austin Arrieta   «Homo Faber» - Max Frisch, 2001 - 201. orr.


buztinlari iz buztinezko gauzakiak egiten dituena.

Buztina ez ote dago buztinlariaren esku, honek lur beretik ontzi baliotsuak nahiz ontzi arruntak egiteko?  Elizen arteko biblia   Erm 9,21

Baziren, halaber, bertako zeramika lantzen zuten buztinlariak, zeinekin Sergio eta Sara, pixkanaka, konfiantza hartuz joan baitziren, haien esperientzietatik ikasteko eta haiengandik ikasia beren eguneroko jardunean integratzeko.  Joan Mari Irigoien   «Ipuin batean bezala», 2002 - 52. orr.

Egizue otoitz etengabe, buztinezko pitxertxoa Adanen seme-alaben haranean apurtua delarik, buztinlari gorenak beste bat ohoragarria egin dezan, gure senitarte ugariaren buru izan eta egiazko Makabear gisa borrokara gidatuko gaituen.  Askoren artean   «Asisko Frantzizko, Asisko Klara», 2002 - 176. orr.

Bere eskuekin landutako eltze eta ontziak, apurtuko zaizkion beldur, lehen aldiz bere eskuetatik aparte, labe batera sartzen dituen buztinlari hasiberriaren kezka aurpegi berberarekin esan zuen hura.  Harkaitz Cano   «Neguko zirkua», 2005 - 28. orr.

Baina zu, Jauna, gure aita zara; gu buztina, eta zu buztinlaria: zeuk eginak gaituzu guztiok!  Elizen arteko biblia   Is 64,7


buztintsu izond buztinez betea.

Jordango lautadan urtuarazi zuen erregeak brontze hura, lurra buztintsua zen tokian.  Elizen arteko biblia   2 Kro 4,17


buztinzale iz buztinlaria.

Zeramikazko plater handi bat zen, buztinzale bizardun bati Santa Clarako paseoan erosi ziotena.  Koro Navarro   «Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean» - Raymond Carver, 2003 - 121. orr.


buztinzuri (orobat buztin-zuri) iz buztin mota zuria, buztingintzan erabiltzen dena.

Holandako haria, irina, tabakoa, pistolak, sardinzar ketuak, margolanak, zorrotzarriak, pertzak, botak, buztinzurizko baxerak.  Jose Morales   «Arima hilak» - Nikolai Gogol, 1998 - 110. orr.

Postako langileak bere aurrean zeuzkan buztin-zurizko platerak -ogia, lukainka eta gaztarekin-, jarri gabeko mahai batean.  Anton Garikano   «Bederatzietatik bederatzietara» - Leo Perutz, 2003 - 166. orr.


buzuka iz mandolinaren antzeko musika tresna gider luzekoa.

Diska berri hunentzat ukan dute artista ezagun zenbaiten laguntza: Benito Lertxundi eta Xabi San Sebastian kantariak, eta bertze musikari batzu, tresna bereziekin, buzuka, mandolina, gitarra, perkusioak...  Herria   2004-11-04


bypass iz hondaturiko arteria edo organo batean ordezko hodi bat ezartzen den ebakuntza.

Bypass-gastriko izeneko ebakuntza egin zioten, eta gutxira biriketako edema hartu zuen.  Berria - Euskal Herria   2004-09-28


byte iz alboko 8 biten saila, banakotzat hartua.

Bere aldi bereko memoria sei tetrabytekoa (sei bilioi bytekoa alegia) da, eta disko zurrunean 160 bilioi byte sartzen dira.  Pello Salaburu   «XX. mendearen argi-itzalak», 2001 - 100. orr.


bzzzz (onomatopeia)

Arma detektagailu batekin joan ziren salara, han haien tresnak bzzzz egin zuen, eta moketa kendu zuten, gero taulak kendu zituzten, eta ez zen deus.  Berria - Euskal Herria   2006-02-07